• • ' " • '
\
•
^ U
:
, U
• - '
":••
'••'•
'•
:••
••
-
•
• • • • • • ' •
• '
•
•• -
•
• •
:
y'-•',.'.'•/...
'
• • • ' - :
••
'•'•••
":.:,-,.,"'::''••'>.•'•-
•
:
•
•
-
.
£ I
,
i
i
**i
HIRU BURU ETA ABURU BAT Testua: JOXERRA GARZIA
Arrazoia, txukuntasuna, baliapideak, kantaera eta euskara hartu eta Gipuzkoako Txapelketan parte hartzen ari diren hamabost bertsolari aztertu ditugu pronostikoa egin nahiz. Hona hemen, puntuazioaren arabera, gure faboritoen zerrenda.
1991 Azaroa
BERTSOLARI 1
áá
™ ^ p enbat b u r u , hainbat, a b u r u " M esaera zaharrak dioena. Gipuz^ L H H koako Bertsolarien Txapeleketar¡ dagokionean, aldiz, ez da sententzia kunplitzen. Aburuak, ¡ritziak, nahi adina bil daitezke bertsozaleen artean. Bakoitzak ¡zango du bere faboritoa, etxekoa duelako, edota politena iruditzen zaiolako: bertsogintzarekin zerikusi handirik ez duten ¡rizpideak, nolanahi ere, sarri askotan. Saia gaitezen, ordea, gure pronostikoa bertsogintzari berari dagozkion irizpideen arauera tajutzen. Horrelakoetan gertatu oh¡ denez, aztergaia zatikatu eta ataletan banatu beharko dugu, nahiz eta jakin badakigun, osotasunak ¡kuspuntu diferenteetatik ematen dituen itxurak besterik ez direla, Aiako Harria alderdi batetik edo bestetik begiratzean gertatzen den bezalaxe. Bost alderdi berezi ditut, azterketa egiteko orduan: Arrazoia, Txukuntasuna, Baliapideak, kantaera eta euskara. Beraz bereizi ezinezko diren bertsogintzaren bost alderdi horietan nota bat ezarri diot bertsolari bakoitzari, eta hortik ateratzen da taboritoen zerrenda. Hamahiru bertsolari hartu ditut kontutan, eta puntuazioaren arauera lehen hirurak bakarrik aipatuko ditudan arren, hona hemen zerrenda osoa, alfabetoaren arauz:
Egaña Arrazoia
Egaña, Euskite, Lizaso, Loidisaletxe, Maia, Mendizabal, Murua, Narbaiza, Olalde, Peñagarikano, Sarasua, Sorozabal eta Telleria. Iritziak iritzi, ez dut usté inork usté izango duenik, zerrenda horretatík kanpoko norbaitek arriskurik duenik txapela ¡rabazteko, Areago esango nuke, nahiz eta horretan arriskua handiago izan, zortzi finalistak ere hortixe aterako direla. Baina aipa ditzadan ñire azterketa sasi zientifiko honen emaitzak. Hiru faborito garbi azaltzen zaizkit, neurketa era horretan eginda. Eta, benetan bitxia, alfabetoaren ordenean jarririk zerrendaburu diren lehen hiru horiek dirá: Egaña, Euskitze eta Lizaso. Ikus dezagun kuadroa. Ikusten denez, buru-buruan enpatea gertatzen da, Egaña eta Lizasoren artean, eta hirugarren, ia ia aintzat hartzekoa ez den diferentziaz, Euskitze. Esan dezadan zerrendan laugarren Sarasua ageri déla, 40 punturekin. Koska haundi samarra, beraz, teoría hutsean behintzat. Gauzak normal, hiru horien artean behar luke txapelduna. Baina azal dezadan, laburki bederen, emandako puntuazioen zergatia, neurtu nahi izan dudan atal bakoitzean. 1.- ARRAZOIA: gai bat eman, eta harén irtenbide eta heldulekurik aproposen, ego-
Euskitze
Lizaso
10
8
10
Txukuntasuna
9
10
8
Euskara
9
10
9
10
7
9
Kantaera
7
9
9
DENERA
45
44
45
Baliapideak
BERTSOLARI 2
1991 Azaroa
kien, ugaríenak, bapatean asmatzeko ahalmena. 2.- TXUKUNTASUNA: teknikari dagokiena. Errima, etenak eta gainontzekoak. 3.- EUSKARA: Hizkuntzari dagokion zuzentasun gramatikala. 4.- BALIAPIDEAK: Hizkuntzari dagozkion gainerako trebetasunak: esamoldeak, irudiak, eta beste. 5.- KANTAERA: Solfeoari dagokiona baina areago, entzulearengana iristeko gaitasuna. Hórrela ulertutako ¡rizpide horiekin ateratzen zaizkigun hiru faboritoak ia enpatean ditugu. Baina bakoitzak badu bere alderdi sendoa, eta bere ahula ere. Ikus dezagun. LIZASO: Arrazoien ugaritasunean du bere armarik handiena (10). Baina hori hutsaren hurrengo litzateke, euskara dotorean eta modu egokian esaten ez baleki (9/9). Ahozko tradizionaren baliapideak erabiltzen maisu dugu Sebastian, plazer handiz darabiltza guzti horiek, eta plazer berbera sortzen du entzulearengan. Duen kantaera indartsu eta
1991 Azaroa
konplexurik gabeak borobiltzen du, gainera, Lizaso gaztearen bertsogintza. Arriskua, txapelketan batez ere, zaborkeria txiki gutxi batzuren baitan izan lezake, erraz konpon litezkeenak, bestalde. Eten garbirik markatzen ez duten doinutara mugatuz, adibidez. EGAÑA: Arrazoi ugarikoa dugu Andoni ere, ez akaso Sebastianen arrastotik, baizik eta bere-berea duen bidetik. Aspaldidanik ez du inork Andonik hainbat arrazoi berri, ikuspegi ezohizko eta aipamen bitxirik ekarri bertso mundura. Euskara aberatsa darabil (9), baina agían bere armarik eraginkorrena, gauzak formulatzeko moduan du (10). Ironía modu berri baten asmaltzaile dela esango nuke. Meritua du hori, dudarik gabe, baina galera ere ekar diezaioke, askotan zaíl egiten baita Egañaren ateraldi horiek garaiz "harrapatzen". Aspaldi honetan plazarik plaza hartu duen eskarmentuarekin apur bat lotsagabetik badu ere, ahotsean, kantaeran du ahuleziarik aipagarriena. EUSKITZE: Zer esanik ez duenean ere (8) bertsoak txukun eta dotore asko egiten di-
BERTSOLARI 3
tuen fenomenoa da Xabier. Adizkirik bihurrienak botako d i z k i z u , lasai arraio, bere ahoskera seguru eta harrigarriz, neurrian sartzeko silaba bakarrik ere jan gabe. Akatsen bat ateratzen hasita, esan beharrekoa zuzenegi esan ohi duela aipatuko nuke, zeharkako hizkerak duen xarmarik gabe, beraz. Baina hori pekatu larriagoa da, noski, plazarako, txapelketarako baino, eta bentajatxo hori badu Xabierrek beste biekiko. Honela daude, beraz, gauzak. Honela ikusten ditut, behintzat, nik. Lantxo hau aspalditxo egina neukan, egia esan, eta poz handia hartu nuen, herriz herri ¡nkesta txiki bal egiten hasi eta bertsozale gehienen eritzia neurearekin bat zetorrela ¡kusirik. Hirukote hori da gehien ai|jatu zigutena. Badirud¡, beraz, hiru buru horietako batek jantziko duela Txomin Garmendiak duen Gipuzkoako txapela. Bertsogintza ez da, ordea, zehatz-mehatz neurtu liteken zientziarik. Bada hor nire azterketan aintzal hartu gabeko beste elementurik ere. Bertsolari bakoitzaren ten|)lea; nerbioak; kontatu behar duen uneko egoera, norberarena, famil¡arena, nahiz lanari dagokiona. Hori guztia ere kontutan hartu beharzo litzateke, huts egiteko arriskurik gabeko pronostikoa egitekotan. Nirea, gutx¡-gora-l)eherako pronostikoa da. Pronostikoa baino areago, gehienon ustea zertan oinarri duen jakiteko ahalegin-
BERTSOLARI 4
txoa. Besterik ez. Ñire iritzia honela azaltzera ausartu baldin banaiz, ez da izan, berez ere nahikoa morbo baduen lehiari neure apurra eranstearren, usteak eta iritziak arrazoitzen hasteko asmotan baizik. Txapelketan gehien luzitu dezakeen bertsolariaren bila abiatu naiz, eta ez, inola ere, Gipuzkoako bertsolaririk onenaren bila, halakorik baldin balego ere. Txapelketarako egoki ez den bertsolaria izan liteke plazan ezin aproposago, ordezka ezina ia. Gipuzkoan bada bat horrelakoa: Peñagarikano. Baina bada ordua argi eta garbi esan dezagun, txapelketak txapelketarako gehien balio duen bertsolaria neurtzen duela, ez besterik. Zenbaitetan hori bera gerta litekeela plazan ere estimatuena? Konforme, baina ez du zertan hala gertaturik, ez behintzat juraduari hórrela jokatzeko aholku garbia ematen ez zaion bitartean. Txapelketa joko bat da, eta horregatik animatu naiz apustu egitera. Gipuzkoako bertsolaririk onena zein den galdetu izan balidate, ez nuen hitzik aterako. Izan ere, ñola alderatu Lazkao Txiki edo Agirre bat, Egaña edo Sebastianekin? Baina, tira, bertsolaritza zuzpertyzeko bidé bakarra (edo guri otu zaigun bakarra) txapelketaren jokoa bidé denez, sar gaitezen denok ¡okoan, kon()lexuak alde batera utzi-
rik.«
1991 Azaroa
2.000 harpide edo KITTO! BERTSOLARI aldizkariaren egoera larria da. Eguberritarako mila harpide egitea zen gure desafioa. Eusko Jaurlaritzatik lau milioi ¡nguru espero genituen, euskara hutsezko aldizkarieri ematen zaien diru-laguntzatik. Gobernuak, ordea, milioi bat eman digu, gure kontaduria meharrean zulo haundi bat utziz. Antza denez, aldizkari berriak herrian izan dezakeen erantzuna ¡kusi arte zuhur jokatzea erabaki dute. Zuhurrak izan dirá edo xuhurrak, ez dakigu, baina gu erabaki azkar batzuk hartzera behartu gaituzte. Momentuz eta gure sarreren egoera aldatzen den bitartean b¡ hilabetekari bihurtuko gara. Hori bai, hamasei orrialde gehiago erantsiko dizkiogu ale bakoitzari eta bi mila harpidetara iristeko kanpaina batí ekin diogu, "2.000 harpide edo KITTO!" lemarekin. Aldizkaria atsegin baduzu eta bertsolaritzari mesederik egiten diola usté baduzu, egin zaite harpide. Eskerrik asko. Honatz Jaurlaritzak aurten euskara hutsezko alclizkarien artean banatu dituen diru-laguntzak: Aizu Argia Elhuyar Ipurbeltz
3.000.000 13.000.000 8.500.000 6.000.000
pezeta pezeta pezeta pezeta
|akin Kili-kili Karmel Bertsolari
9.000.000 3.500.000 1.000.000 1.000.000
pezeta pezeta pezeta pezeta
Kultura eta Turismo S.iil.ik diruz lagundutako aldizkaria
1991 Azaroa
ARZAK Alto de Miracruz, 21 DONOSTIA
TXZXPTEL
KiRÜRf LOIOLA - AZPEITIA
• TxOKO. LASARTE
San Migel aurreko sapatu batían, eztaietan izan giñan Latostei aldian Lenengo platilluan baba beltzen zopa, urrena zer ¡zango zan señale zan ura. Bigarren platilluan inda-babia, ark ere falta zuan urdai-tajadia Irugarren platilluan buzkantza genduan, piparra franko eta gatza falta zuan.
%
(Oñatiko Araotzen A. Zavalak jasoak)
LEHENDAKARI BATEN ZILARREZKO EZTEIAK. Imanol Lazkano eta Arantxa Odriozola tren berera ¡go zirenetik hogeitabost urte pasatu dira. Celtokian jeitsi eta haundikiro ospatu zuten eguna, Añota sagardotegian. (8. orrialdean).
OPORRETAKO IBILI HERRENAK. Neguko le hen hotzak iritsi dirá eta ez da garai txarra etxeko beroan oporretako argazki eta oroitzapenei hautsa kentzeko. Bertsolari ezagunen udako ibili herrenak dira hemen aipagai. (14. orrialdean).
ARANTXA MARISKAL, BERE GQRDELEKUA N . Errenteriako Xenpelar Etxean jarri du martxan Bertsolari Elkarteak Bertsolaritzaren Dokumentazio Zentrua. Txinaurri lan hori egitean, ikasketak bukatu berri clituen neska bat ari da, Arantxa Mariskal. (24. orrialdean).
A U R K I B I D E A
BAUTISTA KORTAJARENARI BISITA. Asteasi: Zur¡a"aren, Pello Errotaren ilobaren bertsoak eta erronkak famatuak izan ziren garai baten. Orain indarrez eta buruz piska bat jeitsia dago eta bisita egin diogu, haren bizitzari errepasoa eman nahiz. (36. orrialdean).
GIPUZKOAKO TXAPELKETA PURI-PURIAN Gipuzkoako Txapelketa puri-purian dagoen honetantxe, parte hartu duten eta hartzen ari diren 52 bertsolarien hitzak jaso nahi izan clitugu, dituzten ¡lusio eta asmoen berri jakiteko. (78. orrialdean).
BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Posta Kutxa 25 - 20800 ZARAUTZ K'cordinatzailea: Joxean Aguirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña. Joxerra Gartzia. Santi Jaka, Koldo Tapia. Jon Sarasua, J. A. Gezalaga "Zaldubi"
1991
Azuma
Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrakiak: Txema García. Antxoka Agirre Fotokonposizioa: LENTE Monasterio de la Oliva. 31 entreplanta. NAFARROA Fotomekanika: GAMA Repro. LOGROÑO Inprimaketa: Gráficas Lizarra D.L. SS 482/91
BERTSOLARI 7
ZILARREZKO EZTEIAK,
BERTSOLARl 8
1901
Azaroa
"IMANOLEN ERARA" Testua: Joxean Agirre Argazkiak: Anjel Rodríguez
1991
Azaroa
BERTSOLARI 9
Literatura idatzia jende arraro eta bakartien gordeleku da. Bertsolaritza, aldiz, soziabilitate forma bat eta Imanol Lazkano da horren paradigma. Inoiz hogei laguneko koadrila batean ibiltzen zen txikiteoan. Orain hogei bat urtebetetze afaritara joaten ornen da urtean eta zilarrezko ezteiak ere "Imanolen erara" ospatu zituen, Anota sagardotegian, 80 bazkaltiarrekin.
I
manol Lazkano ez da ondo sentitzen jende arrean ez bada. Haurretako erreflejoak dirá nonbait. Hamar senideko familia batean jaio zen eta amak, alaba bakarra zelako edo, soziabilitatearen aldeko jarrara hori inkulkatu bidé zien. Hogeitaka laguneko koadrila zuen gaztetan eta oraindik ere hogei bat urtebetetze afaritara joan ahi da urtean. Afaldiar horien artean hiru jenerazio daude, Lizaso zaharrarengandik hasi eta Gorrotxateg¡ bitartean. Horregatik, ez da harritzeko zilarrezko ezteiak clirela eta Elosiagako Anota sagardotegian ora tu zuen bazkarian ere 80 bat lagun biltzea. Bazkari horretan b¡ familiak bildu ziren, Gerra Haundikoak eta Antzi Barrenekoak eta hirugarren familiatik ere bazen kontatzeko aclina, bertsolaria familiatik a logia. Ondo jan eta hobeto edan ondoren, urte osoan txotxetik eclaten den sagardotegia bait da Anota, bertsolarien txadan iritsi zen. Sebastian Lizasok eraman zuen zeremoniaren batuta. Beren lau alabek, Arantxa, Leire, A¡nara eta Itsasok, eman zien lehen sorpresa Imanol eta Arantxari, esku izkutu batek idatzitako bertsoak kantatzen hasi zirenean. Segidan trikitixa estreinatu zen eta )ose Lizasok lekzio bat eman zien gazteei eta bertsolariek ekin zioten lanari ondoren. Protokolo guztiak hautsiz, lore sorta ikusgarri bat eman zioten bertsolariek Imanoli eta hormako erloju bat Arantxari.
Kotxe berdea Arantxa ezagutu aurretik Vespa batekin
BERTSOLARI 10
ibiltzen zen Imanol hará eta hona. Getarian hogeitalau etxeko obra bat hartu zuen, ordea, eta mutilak eraman eta ekarri ibiltzeko Seat berde haundi bat ekarri zuen. Urte hartan bertan egin zuen andregaia. "Kotxea erosi eta andregaia bilatu, batean egin nituen", gogoratzen du Imanolek. "Ni asko gogoratzen naiz kotxe harekin", esaten du Arantxak. "Landetan gazte jendea gauzak antolatzen asko mugitzen zen garaiak ziren. Orduan eratu zen lehenbiziko aldiz Ziklo Kros Txapelketa ere eta Imanol usté dut nahikoa sartua ibili zela gauza horietan. Ni detaile batekin akordatzen naiz, behin Azpeitiko plazara kotxe berde hori iritsi zela eta barrenetik neskak ateratzen hasi eta ez zirela inoiz ere bukatzen, izugarri haundia bait zen", kontatzen du Arantxak. Imanolek emakumo artan bizitzeko suertea izan du. Etxean ez, Antzi Barrenean mutil aukera haundiagoa zegoen, baina azken uroetan behintzat, lau alaba, emaztea eta amagiarrebarekin bizi da, bost emakumerekin sultán bat bailitzan. "Ni Urrestillako festetan hasi nintzen berarekin. Ezagutu, t x i k i t a n d i k ezagutzen nuen, auzokoak bait gara, baina bederatzi urteren diferentzia izugarria izaten da edade horietan eta nik ez nion inoiz erreparatu. Gainera hamasei urte nituenean Barcelonara joan nintzen, amaren anaia batzuk bizi bait dirá han eta etxeko lanak egin eta klase batzutara joanez egin nituen hiru urte. Etorri eta laster egin genuen topo Urretillako testa batzuetan. Beti Oinazko lagun batekin ibiltzen zen eta usté dut egun horretan ere bertso saioa zuela. Hizketan hasi ginen eta ho-
1991 Azaroa
rrela, ezer espezialik gertatu gabe, hasi ziren nonbit loturak sortzen. Urte eta erdi egingo genuen nobio bezala. Nik hogeita bat urte nituela ezkondu ginen", segitzen du kontatzen Arantxak. Boda horretan garaiko bertsolari haundi guztiak ¡zan ziren: Uztapide, Basarri, Zepai, Lizaso, |ose Agirre eta beste hainbat. Loiolan egin zen zeremonia eta Kirurin bazkaria. Arantzazun egin zuten lehen gaua, Arantxa ere ez da akordatzen zergaitik, eta Santander aldetik ¡tzuli bat eginez ohitu ziren elkarrekin bizitzera. Ezkontzarekin ez dago esaterik Imanol aldatu zenik, baina ohitura batzuk aldatu zituen. Lanetik ¡tzuli eta landetako Lizasonean zegoen mahai luze baten bueltan biltzen zen gauero zortzihamarreko talde bat, berak inoiz Landetako Unibertsitate bezala baiataiatu duena. Etxeberritxoko Anbrosio eta Andoiango Jorje mutilzaharrak eta José Lizaso bera ziren talde horren animatzaileak. Hemezortzi urterekin baserri-harotz erdi ijito eta erdi bertsolariekin lan eginez egin zuen adar-jotzeko arte zailaren eskolaurrea; errezildar mutilekin obratan lan eginez batxile-
1991 Azaroa
rra eta Landetako unibertsitate horretan burutu zuen doktoradutza. Joanita, Lizasoren emaztea, sukaldari bokazional bat zen eta han bertan, klase magistral horiek irauten zuten bitartean, afaltzen zuten. loanitaren afariak utzi eta Arantxarenak jaten hasi zenean, ordea, asko mejoratzen hasi zen Imanol eta orduan hasi bidé zen gaur duen jite biribilago hori ¡rabazten.
Emakume bat bertsolari artean Arantxa Odriozola, Imanolen emaztea, izan da bertso saioetara, bertsolariei lagunduz, agertzen hasi zen lehen emakumea. "Azpillagaren emaztea ere hasi zen tarteka agertzen, baina urteetan ni bakarrik ibili naiz bertsolarien artean. Orain gauzak asko aldatu dira eta ¡oaten naizen guztietan izaten dut nere lagunen bat. Entzuleen artean ere emakumeak asko ugaldu dira eta bertsolarien emazteak saioetan ikustea ere gauza normaltzat jo daiteke gaur", esplikatzen du Arantxak. Imanolen emazteak 46 urte ditu eta kosta
BERTSOLARI 11
BERTSOLARI 12
1991
Azaroa
egiten zaio ezkonclu zenetik hogeita bost urte pasatu direla onartzea ere. "Alabak emakume eginda ¡kusten ditudalako, bestela kosta egiten zait horretaz konturatzea. Neuk ere badakit urteak pasatzen ari direla, baina horren kontzientzia galdu egiten da", segitzen du. Lau alaba izan ditu Arantxak eta lau parto horietatik lehena izan zen gogorrena eta etxean izan zuen. "Garai hartan nahikoa nórmala zen hori. Orain preparatu egiten dirá, baina nik inolako prestaketarik gabe izan nuen eta nahikoa larri ibili nintzen. Komadrona gazte bat eta Imanol bera izan nituen laguntzaile. Alaba zaharren hori da fisiko aldetik nere aldekoa atera dena. Besteak aitaren aldekoak dirá", segitu zuen. Arantxa Odriozolak dituen atizioen artean bi aipatu behar dirá: irakurtzea bata eta mendia bigarrena. "Alabak ere oso irakurketa zaleak dirá eta nik ere dezente irakurtzen dut; telebistaren aurrean baino ordu gehiago pasatzen ditut nik irakurtzen eta denetik irakurtzen dut, literatura bereziki eta nobela beharbada gehiena", seinalatu zuen. Mendiari dagokionez, berriz, "oraindik ere nere egun libretako planik onena goizean mendi buelta bat egin eta nonbait bazkaltzea izaten da. Imanolekin ez dut irakurtze kontu horretan koinziditzen, baina mendian ¡biltzea gustatzen zaio eta larunbat goizatan eta askotan ateratzen gara bizpahiru orduko buelta bat egitera. Ibilaldi luzeagoak ere egiten ditut. Oraindik orain Aratzazura Joan nintzen oinez, zazpi eclo zortzi orduko bidea da. Goizeko 4etan atera ginen bederatzi laguneko koadrila bat eta eguerdirako iritsi ginen", segitu zuen. Imanol ez dakigu urrezko ezteietara zer tamainatan iritsiko den, baina seguru gaude Arantxa, oraintxe bezalaxe helduko déla, aurpegian zimurrik gabe. Zilarrezko eztei hauek bertsotarako gai izan dirá han-hemenkako saioetan. Imanolek berak Donostiako saio batean kantatutako bertsoak dirá ondoren transkribatu ditugunak eta eztei egunean berean lau alabak kantatutakoak ondorengoak •
1991 Azaroa
(1.) Ez dago ongi neuk egitea nere etxeko propaganda, baina ez daukat ukatutzerik gauzak hórrela izanda. Ni ezkondurik bizi naizela hainbeste urte joanda... anclreak ere berdintsu ditu, batera ezkondu ginan da. (2.) Ez naiz hasiko propagandetan ni nere bihotza saltzen baina gaur arte akats gehiegi ez zait horretan azaltzen. Batzuk kezkatan geroari buruz hasitzen dirá maitatzen: gerora eta txarrago denik neuk behintzat ez dut pentsatzen. (3.) Neroni behintzat egunen baten erori naiz suertean. Andreak iguak esan dezake erori déla kaltean. Baina ez degu guk eztabaida gogorrik orain artean... aurrera ere segi nahi nuke beste hoinbeste urtean. (1.) Eman didate gizon maitatian antza eta erantzuteko badet esperantza. Beti ez degu hori gizonan bengantza: lore artean bada gozo ta arantza. (2.) Puntúa: Orain ikusten zaitut maitasun bitsetan... hori hola izan da lagunen hitzetan. Baina Lazkano ez da dabil goizeko ihintzetan, nahiz maitasuna izan gure bihotzetan.
BERTSOLARI 13
BERTSOLARIAK: itxita, op
BERTSOLARI 14
1991 Azaroa
orretan gaude
Testua: ยกOXEAN AGIR RE
Udako eguzki beroak sakatzen duenean, ipuinetako txitxarra hasten da. Bertsolariek ez dirรก
kantuan txitxarra
bezain burugabeak, baina ez eta ere txinaurria bezain langileak eta abuztua iristean, bertsoak egiteko makina itxi eta askok alde egiten dute. -
1991
Azaroa
BERTSOLARI 15
B
ertsolariak ere aspertu egiten dirá feriaz feria beren abildadeak esibitzen. Urtean behin gauza miresgarriak gordetzen dituen beren Pandoraren Kaja ¡txi, autoan trasteak eta etxekoak kargatu eta ¡hes egiten dute. Batzuk abentura bila joaten dirá, bake piska baten peskizan beste batzuk eta gero, gisakoetan ohi denez, egindako hazainak eta egin gabekoak kontatuz gozatzen dute. Aurtengoan Anjel Mari Peñagarikano izan da egindako markaren argibide eta frogarik garbienak ekarri dituena, beso bat igeltsotan eta atzeko faltrikan Gran Paraisoren gailurrean egindako argazkiak dituela etorri baita. "Nere aurtengo ilusioa Mont Blanc eta
Gran Paraíso egitea zen, baina gailur batekin konformatu behar izan dut. Hala ere ez dago gaizki, Italiako Alpeetan dagoen mendi hori 4.000koa baita. Gailurra egin eta behera nentorrela hautsi nuen besoa. Kranpoiekin laprast egin eta zilipurdika erori nintzen. Altza nintzenean sentitu nuen mina. Erabat hazi egin zitzaidan besoa eta hórrela refujioraino jeisteak bere arriskuak bazituela eta mendizale bat jeitsi zen Club Alpino Italianora. Handik helikopteroari dei egin eta etorri zen, baina malda oso aldapa ñola zen, ezin izan zuen lurrik hartu eta soka batzuekin ¡go ninduten kehenik ni eta gero nere laguna. Lehenik besoa ¡nmobilizatu zidaten eta gero besapeetatik eta hanka artetik sokak pasatuz ¡go ninduten, Aostako ospitalera eramateko. Oso esperientzia mingarria baina interesantea izan zen. Orain bajarako paperak egiten hasi beharko dut", deklaratu zuen irailaren 3ko ilunabarrean etxera iritsi eta laster. Azken lau egunak besoa ¡geltsotuta ¡bilí behar izan badu ere, oso pozik dago egindako hazainarekin. "Neri urtean behin bederen deskonektatu eta hamabost egun buruari patxada piska bat ematea gustatzen zait. H o r r e t a r a k o l e k u r i k onena mendia da neretzat. Picos de Europa eta Pirineoak dirá gehien bisitatu ditudanak. Hondartza ere asko gustatzen zait, baina jendearengandik ¡hes egitea ere ona ¡zaten noizean behin. Aurten lagun batek eta biok Alpeetarako plana egin genuen. Chamonix-etik abiatuz egin nahi genuen gailur hori, baina errefujioan gaua pasatu eta gora goa hasi ginenean gantzarra hasi zuen, elur harantza b e z a l a k o
BERTSOLARI Ib
1991 Azaroa
eraunsi bat. Gu baino askoz hobeto ekipatuta zihoazenek ere buelta hartu zuten eta guk ere behera ¡tzultzea erabaki genuen", kontatu zuen. Peñagarikanoren planak deportea eta turismoa konbinatzen zituen, mendi ¡bilalclien ondoren Frantzia eta Suizako Alpeetako bailadak eta Italiako Aosta aldea bisitatu bait dituzte. Anjel Marik hamazazpi egun egin ditu kanpian eta beso hautsiari esker beste hilabeteko bakazioak erabazi ditu. Ez dago bat ere gaizki.
Gabiriko ziklista Iñaki Murua ibiltari amorratua da eta Frantzia, Belgika, Holanda, Italia, Austria, Suiza eta Alemania bisitaturik ditu azken urteotan oporretako txangoak aprobetxatuz. Inpresiorik bizienak egin dioten herrialdeak Austriako Tirol aldea, Suiza eta Holanda izan dirá. Bidaia horietako batean katalan bikote batekin amistade haundia egin zuten eta aurten b¡ partetan banatu ditu bakazioak: uztailaren azken astea eta abuztuaren lehen biak Landetan egin ditu familia osoarekin eta segidan astebete Barcelonan astebete emastearekin adiskide horien etxean. "Urtean zehar gutxiegi egoten gara haurrekin eta hiru aste egin ditugu azken bi urte hauetan Landetan. Atariz atari bizi diren auzoko adiskideekin joaten gara eta gizonezkoak goizeko 7etarako jeiki eta pista 'cyclable' horietako batetetik barrena berrogeitamar bat kilómetro egiten ditugu. Kanpinera itzuli, gosaldu eta tamiliarekin hondartzara joaten gintuan eclo kanpinaren ondoan zegoen lakura. Cero betikoa, bazkaldu, siesta
1991 Azaroa
eta libururen irakurtzen saiatzen ginen eta neri kanpinean gehien gustatzen zaidana afalondoko tertulia horiek izaten dirá. Bi familiak etxe berean metro gutxirara bizi gaituk, baina nolabait esateko Ameriketatik etorri eta elkar ikusiko bagenu bezala egoten gara kanpineko mahaiaren buelta gure gauzak kontatzen. Normalean neri hondartza eta mendia biak probatzea gustatzen zait, baina aurten Barcelonara Joan gara. Austriara egindeko bidaia bateko adiskideak ditugu han. Kanpinean hotzak zirela eta guk manta bat prestatu genuen eta geroztik izugarrizko amistadea dugu gure artean. Ama Barraquerrekin operatuta egon den egunetan ere haiekin egon da eta gure etxera ere etorri ohi dirá tarteka", esan zuen Iñakik.
BERTSOLARI 17
Coierritarrak
Aralarren
Mikel Mendizabal ere ez da geldi egotekoa. Duela bi urte Kuba-Nikaragua-Guatemala bisitatuz jira luze bat burutu zuen Imanol Lazkanorekin batean, Arantxa eta Arlaren konpainian, noski. laz ezte bidaia aitzakiatzat harturik Kenia Joan ziren Ana eta biak eta etxe aldetik ibiltzeko gogoa zuten. "Bidaia luze horiek izugarri onak dira eguneroko rutinarekin hausteko, baina asko nekatzen dute. Nik ¡az piska bat nekatua bukatu nuen eta aurten etxe aldetik ibiltzeko gogoa nuen. Honek, noski, baditu bere desbentajak eta okerrena hori d a , e g u n e r o k o ohean lo egiten duzun bitartean, ez diozula a n t z e m a t e n gehiegi bakaziotan zauden edo ez. Anaren familiak Zarautzen piso bat du eta han egin ditugu egun batzuk eta gainerantzean bakaziotako plan nagi horretara amoldatu gara. Gauez adiskideekiko konpromezuak bete ditugu, afariak eta tertulia luze horiek. Horrek berandu jeikitzera behartzen zaitu eta horrek deportea egiteko urtean zehar akumulatutako asmoak berriro baztertzera behartzen zaitu, baina tira, hondartzan ilobekin jolasean egin eta konformatu behar", komentatzen du. Etxe aldetik oporrak egiteak duen abantailetako bat, Goierriko bertsolariek urtero Aralarrera egiten duten ibilaldian parte hartzeko posibilitatea da. "Hamar urteotan egin dugu eskurtsio hori eta izugarri polita izaten da. Zalclibiko Depositutik edo Ataungo Enerio aldetik igotzen gara eta txabola batean gosaria egin ondoren hiru bat orduko ibilaldia egiten dugu. Gero bazkaria egiten da beste txabola batean eta
BERTSOLARI 18
arratsaldean ez da izaten ibiltzeko animo haundirik. Kontuan hartu behar da Zeberio Aralarren egoten déla artzai eta latxi Iraolak ere oso hurbiletik ezagutzen dituela Aralarko artzaiak. Baclago han arzai bat Piensos Vivaren ordekaritza daramana eta aurten gu joateko itxoiten zeunden, kalendario batean atera nahi bait gaituzte pentsu horien kamisetak jantzita publizitgate bezala. Ikustekoa zen Zeberiok eta beste zenbaitek eskaini zuten koadroa kamiseta horiek sartu ezinik. Nahikoa farre egin genuen eta bapo jan genuen gero pentsu estxe horren kontura", kontatzen du. Aurten, bestalde, Tourra aprobetxatuz Frantziako Alpeetara egin suen e h e s a l d i bat. "Bost egun egin genituen Frantziako Alpeetan Tour-aren a¡tzakian. M e n d i k o bi etapa bukaera ikusi eta turismo piska bat egin g e n u e n . A l p e D'Huez, Glandum, Morfin eta inguru horietan ibili ginen kanpinetan lo eginez. Nik Austriako Tirolaren antza hartu nien paraje berde horiei. Asko gustatu zitzaidan. Kontatzeko moduko anekdota bat ere gertatu zitzaigun. Kanpin horietako batean sartu eta beti bezala ea espainolak al ginen galdetu zigun nagusiak bere espainol txarrarekin eta guk euskaldunak ginela erantzun genion gure frantses eskasagoarekin eta Tour-a ikustera Joan ginela entzun zuenean, zera esan zigun: 'En 1957 Bahamontes primero y el último yo', behatzarekin bere burua seinalatuz. Bizilier izeneko karrerista zen", kontatzen du.
Egaña, ume zai Andoni Egañari ume zai egotea tokatu
1991 Azaroa
1991
Azaroa
BERTSOLARI 19
zaio Landesetako Mimizanen egin dituen oporretan. "Riojano batzuekien batean joan ginen Mimizan horretara eta ñola oso ordenatuak ziren etxearen kargu haiek egin h¡tuen. Erosketak egitera lista batekin joaten diren horietakoak ziren eta bezperan erabakitzen zuten hurrengo egunean zer afaldu behar genuen. Izakera kontua da; nik ez dut horretarako balio eta umeak entretenitzeko kargua hartu nuen nere gain. Kantatu egiten nien eta batez ere tontorearena egin eta bi aste pasatu ondoren guraso bezala ere dudan pasotismoa erabat reforzatuta etorri naiz. Cure bikote lagun horrek "Te he dicho que hagas esto" besterik ez zioten esaten semeari eta nerea, kasorik ez egitean, hori baino hobea déla pentsatuz egoten nintzen. Nik ez dut balio ezer egin gabe egoteko. Gurutzegramak egitea da gehien gorroto dudana, dakiguna badakigula frogatzea besterik ez baita hori eta bakaziotako plan horiek ez zaizkit gehiegi gustatzen. Piska bat, hamahiru urterekin koadrilarekin joan nahi eta gurasoekin joatera obligatzen duren mutikoa bezala ibili naiz, beti piska bat atzetik, autistarena eginez, baina bere neurrian. Nere helburua piska bat deskonektatzea zen eta hori lortu du, baina tamaina, lehen astea han egin eta asteburuan saio batzuk izan bait nintuen eta gainera bigarren asterako anaia-
ren bizikleta eraman nuen. Pinoirik aldatu gabe ibiltzeko moduko lekuak dira, aldaparik gabeak eta erretzaile batentzat aproposak, ez baita bat asfixiatzen eta hori tubo de escape ona izan da neretzat", kontatu du. laz eta aurrekoan, Saioa txikia zela eta Zarautzen geratu dira. "Gasteizen bizi den batentzat Zarautzen geratzea ere ez da plan txarra. Hemen bi hotel clitugu eta pensión completa gainera. Aurrekoan Mallorcara Joan ginen, baina bezperan klabikula hautsi nuen bizikletatik hautsita eta igeltsoarekin oso gaizki pasatu nuen, lagun denak piszinan ñola bainatzen ziren begira. Aurten txongatilla oraindik erabat sendatu gabea eraman dut, baina igeltsorik gabe behinik behin", segitzen du. Andoni gaztetan asko ibiltakoa da. Ikastolako lehen promoziokoa izaki, Manolo Urbietaraekin ibiltzen ornen ziren "ahuntzarena egiten", beti mendian eta orain ez ornen dio mendiak hainbeste tiratzen. Ion Sarasuak, bere aldetik, Orion egin zituen hamabost egun urtero bezala, igerian egin eta paseo luzeak emanez eta bakazioak amaituak zituela pentsatzen jarrita zegoenean, Kubara joateko biclaia bat suertatu zitzaion eta hará abiatu zen iraila aurrera zihoanean. Xabier "Euzkitze"k Holanda aukeratu zuen aurtengo oporrak pasatzeko, baina beti ere plan orijinal samarrak egitearen zale denez, Iparraldeko baserritarrekin autobus batean korritu du lurralde hura, Frisiako paraje lauak, behi talde ikusgarriak eta berotegi ikusgarriagoak miretsiz. "Iparrameriketara joatekoa nintzen trikitilari baten panderista bezala, lehen ere sekulako arrakasta lortuak bait gaude leku hartan, baina gauzak okertu egin zitzaizkidan eta Iparraldeko baserritarren bidaia hori atera zitzaidan eta oso ondo ¡bilia naiz, autobusean bertso saioak egin eta Holandan zehar fran-
BERTSOLARI 20
1991 Azaroa
rv> tsesez hitzaldiak entzunez. Ni Iparraldeko jendearekin oso ondo konpontzen naiz", esan zuen.
"Beltza"ren
brontzeatua
Jon Lopategiren oporretako bi hobbyak etxe inguruko bazterrak segarekin garbitzea eta Mundakako haitzetan ¡geri egitea da. "Duela hamar bat urte emaztea eta biok Erromaraino joan ginen uda batean beste bikote bat lagun genuela gauak kanpinetan eginez. Oso bidaia polita izan zen, baina tamalez gehiago ez gera animatu bidaia luzeak egitera eta etxe ¡nguruan geratu izan naiz,
1991
Azaroa
bertsotan ere abuztua izaten baita neretzat hilabeterik gogorrenetakoa. Uztailaren erdi aldetik hasi eta berriro ikasturtea hasi bitartean izugarri eguraldi txarra ez bada Mundaka aldera joaten naiz. Harea ez zait hainbeste gustatzen eta haitzarte batean egiten dut iger¡ pare bat ordu. Según nolako itsasoa dagoen urrutiago edo hurbilago ¡biltzen naiz, baina hiru bat igerialdi egiten ditut eta gorputzari izugarrizko mesedea egiten dio. Saio horiei askoz hobeto, lasaigo sentitzen naiz", aitortu zuen bertsolarien txapeldunak. Igerian Tolosako sakramenteinotan ikasi zuen. Horrek ez dauka ¡nolako partikulartasunik. Benetan kontatzeko modukoa beste detaile bat da, ordea: berak josi zuen lehen
BERTSOLARI 21
ESSVs vMWfc
bainujantzia. "Beste zenbait mutikok bainurako galtza motzak zituzten eta nik ez eta alkandora bat aprobetxatuz eta ganzontzilo zahar batzuk modelo edo patroi bezala erabiliz neuk nere eskuz josi nuen lehen bainujanzia", kontatzen du. Tamalez, pieza uniko horrek ez du historiarako geratzeko zoririk izan eta )onek berak ere ez daki nondik ñora galclu zen. Bestela, inoiz bertsolaritaren museo triste horietako bat irekiko balitz, anakelik dotoreena mereziko zukeen.
Ajuria júnior
EEBBetara
Adinak nagistLi egiten ditu pertsonak ere. Kilometroen konputo bat egingo bagenu, bertsolari gazteak ¡zango dirá uda honetan zehar genien mugitu direnak. Unai Iturriagak eta Igor Elortzak, Eskolarteko txapeldun eta subtxapeldunak Euskal Herri osoa korritu dute festarik festa. "Amaren familiak piso bat du Donostian eta han astebete pasatu nuen eta gauza beretsua egin dut beste hiribuetan, Gasteizko festetan eta Bilkokoetan ere egin bait gera
BERTSOLARI 22
eta beste hainbat herritan", esan zuen Igorrek. Unai eta Igorrek elkarrekin egin dituzte ezpedizio horiek. Iturriagaren etxera cleitu nuen goiz batean, Lekeitioko festetatik etorri berria zen Unai eta ez zegoen bi arrazoi segidan mutilan ateratzeko modurik. Oheara joaten utzi nion. Bi egun barru Iparraldera Joan zen Gojenola eta beste zenbait adiskiderekin, Larrañe aldean kanpinean hamar egiteko. Dena den, bertsolari gaztetxoen artean bidaiarik luzeena egin dueña Ibón Ajuria izan da, Eskolarteko txikien taldeko txapelduna. "Ikastolako notetan bikain ateratzen bazuen, Ameriketara bidaia bat ordainduko niola agindua nion eta San Frantziskora joana da hiru hilabeterako. Nere emaztearen neba bat bizi da han eta haien semeak Ibonen adina duelako haien etxean dago. Ibón Gernikan jaio zen, baina lehen urteak Ameriketan egin zituen eta eskolan ere lehen urteak Ameriketan egin zituen eta eskolan ere lehen urteak inglesez eman zituen. Oraindik idazteko eta irakurtzeko erraztasun piska bat badu eta hitzegiten piska bat soltatzeko ondo etorriko zaiola pentsatzen dut", esan zuen Irineo Ajuriak, Ibonen aitak.
1991 Azaroa
Irineok nahikoa biajatu du bere bizitzan. Ameriketan 18 urte egin zituen pelotari bezala eta ezkondu ere Filipinetan egin zen Ondarroako pelotari baten eta katalana baten alaba batekin. Hemezortzi urte horietan zehar Yakarta, Makao eta Las Vegas izan zituen bizitoki eta Floridan egin zituen ondoren hamabi urte. Orain ez du bidaiak egiteko beharrik sentzitzen eta nahiago clu udako hilabete hori hondartzare eta mendiaren artean banatzea. "Erdia Ondarroako plaian pasatzen dugu emaztearen familiarekin eta beste erdia Gorbean, adiskide batzuen refugio batean. Adiskide horiek giltzak ematen dizkidate eta primeran ibiltzen nahiz emaztea eta seme-alabekin", segitzen du.
Jon Enbeitak, bere aldetik, oporrak irailean hartzen ditu, aurrezki kutxan abuztu osoa egin ondoren. "Neri iraileko eguraldia asko gustatzen zait, baina umeak eskolan hasi ohi dirá eta arazoak izan ditugu urte askotan oporrak elkarrekin pasatzeko. Horregatik konpentsatzeko edo, Aste Santuan Malaga aldera joan ohi ginen, aurrezki kutxak dituen apartamentu batzuetara, baina aurtengoa izan déla pentsatzen dut azkena, datorren urtean Oihane institutuan hasiko da eta b¡ alabak urrian eskolan hasiko direnez, irailean elkarrekin plañen bat egiteko moduan ¡zango gara. Aurtengoz etxe ¡nguruan ibiltzeko asmoa dut, mendi buelta batzuk eman eta piska bat nere kontura", esan zuen Jonek. •
m* 1
ra 2^TJ
'
A
- WV J
|
^
1 A "^F ^
A
•L
/¿
w ^R
4
1991 Azaroa
BERTSOLARI 23
UZTA BERTSOA L
BERTSOLARI 24
1991
Azaroa
Bertsolari Elkarteak iazko azaroan ekin zion Bertsolaritzaren
inguruko
dokumentazioa bilduko duen zentruaren diseinua egiteari. Bertsolari eta bertsozaleon artean ere zail gertatzen da honelako lan baten inportantziaz sistematizatuta
eta urratsak
ematearen
garrantziaz jabetzea. Arantza Mariskal arduratu da lehen urratsok emateaz, proiektua egiteaz. Inor ez, beraz, bera baino
aproposagorik,
ahozko literatura izan dena Dokumentazio Zentru batetan 単ola bildu azaltzeko. Testua: ARANTZAZU LOIDI Argazkiak: PERDINANDE SANCHO
BERTSOLARI 25
G
aiotan ezjakina den irakurle batentzat, ñola bereiztuko zenituzke liburutegia, artxibategia eta Dokumentazio zentrua? Bertsolaritzari buruzkoa zergatik da Dokumentazio zentrua? Lehenik, mundu honi buruz ezer ez clakien bertsozaleari nik egindako lana ez irakurtzeko esango nioke, ez baitu ulertuko. Oso teknikoa da, eta guzti hori zertarako egin den galdetuko du. Hiru termino horien artean bereizketa egitea, bestalde, ezinbestekoa da lan bat burutzen hasi aurretik eta horretan arazoak sortzen dirá. Liburutegi publikoa denok ulertzen clugu zer den; han helburua ez da materiala kontserbatzea, gure zentruan bai, ordea. Artxiboan, berriz, zentru, erakunde batek produzitzen duen materiala bildu eta antolatu egiten da. la beti administratiboa izaten da. Bertsolari Elkarteak ere sortzen du bere artxiboa eguneroko lanean, baina horrek ez du gero zerikusirik biltzen denarekin. Dokumentazio zentrua askoz mugikorragoa da, kontserbatzea ez da helburua, askoz dinamikoagoa da erabilera liburutegi eta artxibokoa baino. Zentru honetan hiru mota hauetako materiala ¡zango da, eta zer izen jarri? Artxiboa ez da, liburutegia ere ez. Dokumentazio zentru hutsa ere ez, berez, baina horixe da
gehien hurbiltzen dena. Zeintzuk lirateke, beraz, zentruaren ezaugarri nagusiak? Ezaugarri nagusia dinamismoa ¡zango litzateke, gaur egungo beharrei erantzuteko. Hori betetzeko, Euskal Herriko eta kanpoko beste artxibo, liburutegi eta zentruekin lotura handia izan beharko du, bakoitza bere aldetik ibilita informazio asko galtzen baita. Dokumentazio zentru batek zer garrantzi izan dezake orokorrean, eta bertsolaritzarenak konkretuki? Edozein dokumentazio zentruk garrantzi handia dauka beti, herri baten ondarea biltzen duelako eta horrek herria identifikatu egiten duelako. Beste alde batetik, bertsolaritzan arrazoi gehiagorekin gertatzen da hori, bertsolaritzak Euskal Herrian identifikazio ¡zugarria daukalako, historian ere zerikusi handia eta gure nortasunaren zati bat delako. Orain arte ahozkoa izan da eta horrek badu bere garrantzia, baina hori dena gordetzeko momentua iritsi da, bestela belaunaldi guztien memoria galdu egiten da. Herri baten memoria gordetzea da honelako zentru bat martxan jartzeak duen helburu nagusia, ez gainera geldirik egoteko, aurrera bultza arazteko baizik. Zer arazo izan duzu proiektua lantzerakoan? Beño, Elkartea hor ibili da ahalegin guztiak egiten, eta pena ¡zugarria da b e h a r r e z k o a den proiektu batí oztopoak jartzea; askotan gertatzen da. Bestalde, hasieratik gauzak ongi egin nahi izatea besterik ez da, errazagoa baita zentrua martxan jartzea, planifikazioarekin eta behar bezalako proiektuarekin hastea baino. Baina arazo larriagoa izan da bertsolarien artean ere hasieran gauzak hain argi ez egotea, asmoak definitu gabe ego-
BERTSOLARI 2b
1991 Azaroa
tea, hori muga bat da lanerako. Nórmala da, hala ere, mundu honetan orain hasi dirá eta. Zaila da hitz teknikoak erabiltzen direnean elkar ulertzea eta lan tekniko baten beharra esplikatzea. Adibidez, txapelketa bati buruzko zintan, gai jakin bati buruz bertsorik dagoen, non dauclen eta nork bota dituen jakin nahi da. Hori oso interesgarria da, baina azken mailan lortuko dena, aurretik pauso asko eman behar direla ulertarazi cliet. Lehenik orokorra antolatu behar da gero xehetasunetara joango
bada. Lanean hasi aurretik, Euskal Herrian zehar zer egoera dagoen begira ibili naiz, ¡a antzeko zentroren batetako esperientzia baliagarri zitzaigun, baina egoera nahiko nahasia da hemen. Gaizki daudenik ezin da esan, ondo ere ez, baina orain zazpi urte okerrago zeuden eta poliki-poliki aurrera doazela ikusten da. Argi dago urtetako lana dela egoera hori aldatzea eta profesional onak behar direla, beste gai batetan aditua izan eta lanbide honetara datorrenak zerotik hasita, denbora asko galtzen da eta. Egoera nahasia déla diozu. Kontzientzia arazoa ere ¡zango da neurri baten. Bai, ¡abetzaren zentzu handiegia dago, jendeari kosta egiten zaio denontzat baliagarri den materiala uztea, adibidez norberaren etxean egon beharrean horrelako zentru batetan egon daitekeela ulertzea. Baina gauzak badoaz poliki-poliki aldatuaz. Gainera, askotan inferioritate konplexuz jokatzen dugu, eta bi arazook daucle erlazionaturik. Konkretuki zertaz baliatu zara? Ingurukoa piska bat begiratu ondoren, batez ere Bartzelonako Bibliotekonomia eta Dokumentazio Eskolan ikasitakoa eta han
1991 Azaroa
bildutako materiala hartu dut oinarritzat, askoz ere aurreratuago baitaude gai hauetan. Hango kontaktoek ere asko balio izan didate, irakasleek, beste zentru batzutan ari diren lagunek... hangoa hobeto ezagutzen dut. Eresbil hurbiletik ezagutzen duzu. Musikaren munduko esperientzia horrek balio al du bertsolaritzari buruzko dokumentazio zentrua egiteko? Bai, esperientzia ona c\a, sorrera ezberdina izan arren. Guk artxibo saila deitzen dugun hori badute, badituzte konposatzaileen artxiboak, eta liburutegiaren egitLirak ere balio du, ezberdina eta orokorragoa izan arren. Oinarria berbera da: liburutegi espezializatuak dirá, bata bertsolaritzan eta bestea musikan, eta bada nolabaiteko paralelismoa. Guzti horrek, horrelako esperientziak, betiko arazora garamatza, diru kontuetara, alegia. Aurrekontu handia ¡zango da dokumen-
BERTSOLARI 27
tazio zentruarena, garestia inolaz ere... Ez dakit zer den aurrekontu handia jokuan dagoena gure ondarea denean. Beste kontu bat da elkarte pribatu batek gaur egun ezin diola horrelako gastu bati aurre egin, eguneroko lanetik kanpo ateratzen delako. Horrelako zentru baten garrantzia eta erabilpena ikusita, ezer gutxi da. Hor interés asko dago tartean eta eclozer gauzatarako gehiago gastatzen da horrelakoetarako baino. Laguntza ttiki batekin aski i/aten da, eta penagarria da zentru askoren egoera ikustea. Gureak ere orain laguntza behar du.
zakeen esan ahal izango zaio galdezka datorrenari. Nortzuk izango lirateke zentruaren erabiltzaileak? Edonork erabil dezake, ezin baitu inolaz ere itxia izan. Batez ere, argi dago maila batetik gorako jendearentzat izango déla; nibel bat ¡zango du eta ez dira haurrak etorriko. Baina Unibertsitateko tesiak, tesinak, lan bereziak egin behar dituztenek, ikerlariek, izango dute bere lekua. Kazetariek zer esanik ez, eta elkarteak berak ere eguneroko lanerako behar ¡zango du informazio hori.
Euskal Herrian bertsolaritzarekin lotura material edo zentru batzuk aipatzearren hor dira Azkue liburutegia eta antzekoak, irratietako artxiboak, Zabalaren bilduma eta abar. Horrelakoekin zer erlazio du, non kokatzen da proiektua?
Ikerketa aipatu duzunez, bertsolaritzaren ingurukoa beste batzuen artean, herri honetan ba al dago ikerketarako zaletasunik? Zaletasuna bai, baina zaletasun hutsean geratzen da askotan, mediorik ez dagoelako. I'entsa norbaitek lan bat egin behar duela eta gai horri buruzko informazioa jasotzeko lehenik Bilbora j o a n behar duela, gero norbaitek esaten dio halako etxetan badela halako paper bat, eta hará jotzen du, eta hórrela. Informazioaren dispertsio handia dago eta lan hori errazteko honelako zentruak behar dira, bestela at'izioan geratuko da dena eta atzera eragiten du. Bertsolaritzak ezer berririk ekar al diezaioke artxibistikaren munduari?
Argi dago proiektu irekia izan behar duela nahi eta nahi ez, bai honek eta baita beste guztiek ere. Irratiko artxiboa ezin da kaleko beste edozein gauzatara itxita egon. Programa bat egiteko, bertan dutenaz gain informazio gehiago behar dute eta ez dago denborarik datuak biltzen hasteko. Ordenagailu bidez beste zentru bateko informazioa lortzeko bideak egin behar dirá, gauzek hórrela funtzionatu behar dute, zentru batek ezin baitu sekula dokumentazio guztia bertan izan, baina zer non aurki daitekeen jakin
bai. Informazioaren mundua oso itxia da, eta irekiagoa izan behar du. Nahikoa da bulegoa, ordenagailu bat, telefonoa eta faxa sekulako informazio potentziala lortzeko, eta hórrela, zentruan ez dagoena non aurki de-
BERTSOLARI 28
Gauza bat badu ona, ikusentzutekoa asko erabiitzea, alegia. Oraindik dokumentazio arloan ikusentzutekoak oraintxe hasi dira sartzen, eta horrek makina bereziak, tratamendu tekniko eta tenperatura berezia eskatzen ditu. Liburua eta papera menperatzen ditugu, baina formato berri horiek ez oraindik, eta belclurra kentzen lagunduko du eki-
1991 Azaroa
1991
Azaroa
BERTSOLARI 29
menak. Beste aldetik, kultur elkarte asko dira materiala pilatzen ari direnak. Pilatu egiten da eta hezetasunarekin hondatu; guzti hori galtzen ari da, zer dagoen ez dakigulako. Honelako ekimenen berri jakitean, jendea animatu egiten da eta beste hainbeste egiteko posibilitatea ikusten clu. Eredua izan daiteke bertsolaritzarena. Euskal Kultur ondareari buruzko 7/1990 Legeak eta estatutan dauden gainerakoek, orokorrean arlo horretan dagoen markoak ematen al du nahikoa babes eta laguntza honelako egitasmoetarako? Lege berria da hemengoa eta oraindik emaitzak ikusteko daude. Catalunyara begiratzen badugu, han urteak dira Legea atera zela, lehenengotakoa ¡zango da, lehena ez bada. Katalanak kexu dira dagoeneko zer neurritan betetzen den edo ez eta hemen ere gauza bera gertatuko da. Gauza batzutan
BERTSOLARI 30
anbiguo xamarra ere bada, eta legea ateratzea ondo dago, baina 90eraino itxoin behar izan dugu horretarako, eta hori lotsagarria da. Orain aplikatuko den ala ez den? Legea egiten duenak tranpak ere jakiten clitu eta... Hemendik aurrera zer gertatuko den ikusteko dagoen arren, proietu teknikoa amaituta egotetik abiatuta, zein epetan izan daiteke dokumentazio zentrua erabiltzaileen eskura? Martxan jarriz gero, lehenik baldintzak ikusi behar dira: noiz jartzen den martxan, zer pertsonal eta materialekin etab. Ñire ustez, -eta agian gehiegi esatea ¡zango d a - , orain hasiz gero, gutxienez bi langilerekin, hasieran itxia izango litzateke, zer dagoen ez dakigu eta. Lehenik antolatze lana behar da, urtebete inguru eta ¡reki. Orduan ere ez da egongo egoera ¡dealean, baina bai erabiltzeko moduan. •
1991 Azaroa
LANBIDE LASAIA I
kastolan i b i l i eta ¡kasketak amaitu dituen jende multzo horretakoa da. Beste asko legez, atsegin zitzaiona hemen egiterik ez eta Bartzelonara Joan zen Bibliotekonomia eta D o k u m e n t a zioa ¡kastera. Arantza Mariskal Balerdik 24 urte ditu, ezkondua da eta h o n d a r r i b i t a r r a jaiotzez eta bihotzez, orain Iparraldean bizi den arren. Lan aldetik, ¡kerketa arloan ¡kusten du bere burua; horregatik, karrera amaitu bezain azkar Bertsolari Elkartearen eskaintza aurrean izatea lan idéala begitandu zitzaion, pertsonalki erronka polita, ikasitako guztia zertara ¡risten den ¡kusteko modua. Liburu, titxa eta agiri artean gustora sentitzeko behar den pazientzia eta patxadaren jabe dela ematen du. "Denbora luzeko lanak dirá", lasai hartzekoak. Eta lasai eta goxo-goxo botatzen ditu bere lanbidearen ¡nguruan ¡kusten duenari buruzko kritikak, aztoratu gabe. Bere hitzak gogorrago dira irakurtzean entzutean baino. Jende multzoetatik ihes egiten du eta gauza guztietan independiente ¡biltzea gustatzen zaiola dio. Mendian ibiltzea, zaldian paseatzea, irakurri eta musika entzutea ditu
1991 Azaroa
atsegin eta guzti hori egin dezake Urruñako baserrian. Datorren ¡kasturtean kultur baliapideen gestionari buruzko masterra egin asmo du, eta bitartean, handik eta hemendik eskatutako lanak egingo. Urte berriarekin, opari berezia jasoko du: haurra espero du Erregetarako. •
BERTSOLARI 31
BERTSO ZALETASUNAREN IKERKETA DELA ETA Euskal Herriko Bertsolari Elkartearen enkarguz, SIADEKOk burutu asmo duen ikerketa dela eta, gaurkoan IÑAKI LARRAÑAGA soziologoarena hurbildu gara, egin asmo dutena jorratu asmoz. Testua: KOLDO TAPIA
BERTSOLARI 32
1991 Azaroa
á i ^""V 7an Juan Mari Torrealdaik ber^ ^ tsolariei buruz burutu zuen lan \ J haretan, JAKINEN argitaratua, partehartze ttiki bat izan genuen eta baliagarri izan zitzaigun bertsolaritzaren ingurua ezagutzen hasteko", jakinerazten digu Iñakik bertsolaritzaren ikerketekin duten harremanaz galcletu diogunean. Zergatietan galdezka jarraitu dugunean erantzun digu: "Bertsolari Elkarteak egin digun proposamena, ilusio guztiz hartu clugu, ikusten dugulako bertsolaritzaren zenbait arlo, orainarte aztertu ez diren aldetik iker-tzeko posibilítate handiak daudela; lehen bertsolariena egin zen orian bertsozaleena". Ohizko lan bat da zuentzat? Soziolinguistikaren arloan egin ohi ditugun ¡kerlanak, hizkuntzarekin harreman zuzenean dauclen gaien inguruan burutu ohi dirá. Bertsolaritza, hizkuntzarekin harreman estuan dagoen gaia da, beraz guretzat ez da berria. Bertsolaritza datuekin ere aztertu leikela usté ahal duzute? Lehenik eta behin, bertsolaritza gertaera sozio-kultural bat denez, azterketa zientifiko bat izan dezakeen errealitate bat da, baina hau esaterakoan ez da esan nahi bertsolaritzaren ikerketa estatistika edo zenbaki hotzetara soilik mugatu behar denik; jakina da, bertsolaritza zerbait bada, barne sentimendu eta sujetibutasunaren adierazle déla, eta hori, nekez mugatu daiteke datu soiletara. Horregatik, geroz eta gehiago, soziologian eta soziolinguistikako ikerketetan, ikerketa kuantitatiboaz gainera, azterketa kulitatiboak ere egin direla esan beharra dago. Horietako bat, eztabaida talden metodoa izan daiteke, eta guk, azterketa honetan erabili nahi dugu. Bertsolaritzaren izaera anitza kontutan izanik, lan guzti hauekin ez al goaz homogeneizazioaren bidetik? Ez, nahi eta nahi ez. Ikerketa aplikatua egoki egiten bada ez luke ekarri behar homogenizazioaren ondoriorik. Gehiago esan
1991 Azaroa
diteke, aniztasun horren bicleak aurkitzen eta zehazten lagundu behar luke holako ikerketa batek, baina ez bakarrik bertsolariei, baita bertsozaleei ere, bertsoa egiteko eta kantatzeko orduan jokatzen duten mekanismo siko-sozialak deskubritzen langunduz. Zein dirá ikerketa honen helburu zehatzak? Bertsolari Elkarteak, publikoaren azterketaz galdegin zigunean, gure erantzuna izan zen, ikuspegi zabalago batetik hartzea beharrezkoa zela; publikoaren azterketa soilik egiteak, irangankorregia izateko arriskua duelako. Orduan guk, bertsozaletasunaren azterketa zabalago bat egitea proposatu genien, alegia, zuzenean bertso entzule den horren azterketaz gainera, bertsolaritzaren ekintza hori euskalgungo osoaren baitan nola txertatzen den neurtzea; bertsozaletasuna euskaldungoaren artean zenbateraino zabaldua dagoen, alegia. Lehen aipatu dugunaren harira, azterketa kuantitatiboetaz gainera, kualitatiboak ere egin behar liratekela usté genuen eta eztabaida taldeen bitartez beste lan bat ere burutzea proposatu genion Elkarteari. Gure proposamenari, Bertsolari Elkarteak egoki iruditu zaizkigun egokitzapen batzu egin dizkio eta Ikerketak, aipatu hiru atal nagusiak ¡zango ditu. Nork parte hartuko lukete mahai inguru hoietan? Eztabaida taldeetan, alde batetik bertsozale adituak egongo lirateke eta bestetik, euskal kultur munduan zer esanik duten baina bertsolaritzatik urrun egon daitezkeen errealitateetako ordezkariak, hala ñola: Unibertsitateko Irakasleak, Arte mundukoak, kazetariak,... Azken batean, teknika kuantitatibo eta kualitatiboak erabiliz, bertsolaritzaren erreaI¡tafearen berri zehatza ¡zatera ¡ristea nahi genuke; hori da gure helburu nagusia eta zehatza. Ondorioz, egoera horren diagnostiko bat egitea, bere argitasun eta iluntasun guztiekin eta norabideak urratzea. Helburu hoiek lortu ahal izateko, ikertu be-
BERTSOLARI 33
harreko lana ñola antolatuko duzute? Alde batetik, 7 probientzietako euskaldungoaren ¡kerketa egingo da, horretarako, 15 urtetik 60 bitartekoen artean 1.500 bat pertsoneko lagin edo muestra bat aztertuko da galdekizun pertsonalaren bitartez. Bertso saioetara hubiltzen den publikoarena ¡zango da beste arlo bat, eta hemen bereiziko dirá: afarigiroko bertso entzulea, plazan saio librekoa, gai jarrita antolatzen diren jaialdietakoa eta txapelketetako publikoa. Txapelketetako publikoaren kasuan, 93an burutuko den Txapelketa Nagusiko prozesu osoa jarraituko da: Gipuzkoakotik hasita aurtengo udazkenean, Araba eta Bizkaikoa, Nafarroa eta Iparraldekoa eta azkenik 93an jokatuko den azken fasea. Azkenik, eztabaida taldeena etorriko litzateke: alde batetik bertsolaritzan adituak direnekin eta bestea, bertsolaritzarekin harreman gehiegirik edo batere ez dutenekin. Eta lan metodoa? Lehen bi atalak lantzeko, hiru zati nagusi ¡zango dituen galdekizun ia berdintsu batetaz baliatuko gara. Galdekizunak, honako datu hauek bilduko ditu: aldagai soziodemo-
BERTSOLARI 34
grafikoak (herria, adina, lanbidea, sexoa...), bertsolaritzarekiko duten harrema eta azkenik bertsolaritzaz duten eritzia eta jarrerak. Euskaldungoaren azterketarako 1.500 bateko lagina prestatzen bada, antzeko zerbait egingo da publikoaren datu bilketa egiteko; herrialdeka eta azter-saio mota bakoitzeko lagin bat prestatu eta saio bakoitzean, saioaren fitxa egiteaz gainera, pertsona kopuru konkretu batekin hitz emanik geldituko da inkestatzailea, biei letorkienean betetzeko. Datu guzti hauek, informatika bidez tratatuak ¡zango dirá eta ondorioak, azken txostenaren zati bat ¡zango dirá. Bestea esan dugu, eztabaida taldeen bitartez landuko déla. Noizko amaituta? Dena amaiturik, 93ko Txapelketa Nagusiaren ostean. Bien bitarteko lanak, hiru etapa beteko ditu: 91ean Gipuzkoako Txapelketa eta gainerako herrialdeetan antolatuko diren bertso saioena, 92an euskaldungoarena, beste herrialdeetako txapelketak eta o h i z k o diren bertso saioena eta azkenik 93an, Txapelketa Nagusiaren azken fasea eta azterketa kualitatiboarena •
1991 Azaroa
"ONt
zen apopilo. Lo berr.~ gaineko etxean egin izan du. Kontxa Elizegi bere lehengusu. zuen.
ELIZEGI JIA"
ARTZ
W
ttV.
J'
í-j^ - .fia
1 _
1
Él
H
auek gero taberna hori transpasoan Antonio Imaz eta Pepita Munarrizi utzi zieten eta Bautistak hauekin ere aurrekoekin bezala jarraitu zuen. Imaztarrak ordea taberna utzi eta Lasartera aldegin zuten eta orduan Ana Mari Aizpuru nuarbetarra izan zuen gero otordu prestatzaile. Erretiratu lehengo etxe berean erretiratuz. Hórrela bizi izan zen orain déla b¡ urte ondoezaldi ugari etortzen hasi zitzaion arte. Bitartean bisita ugari egin ohi zizkien Lasartera berauen seme Andoni oso estimatua izan baitzuen beti Bautistak. Bere bizitzan eragin haundienetako bat izan zuen Imaz familiko maiorazkoa, Andoni, istripuz hiltzeak. Duela b urte hil zen, karneta atera eta berehala Abuztuaren 24 batean. Bere familiari ezezik Bautistari ere huts haundia eragin zion istripu horrek. Mundu honetan gehien maite zuen pertsona bera ¡zango zuen Bautistak. Ez ornen d¿\ ume zalea egundo izan, neskenj gutxiago oraindik, baina Andoni beste zerbait izan zen beretzat. Geroztik kantatu ere askoz gutxiago egin izan ornen du, dio Pepita, bere etxekoandreak. Jubilatu zenean haurrak eskolara eramaten ornen zituen baina semea bakarrik alabarik ez. Ondoezaldi hoiekin ez zegola bakarrik uzterik eta imaztarrak Asteasura etortzen z¡ren lotara. Hórrela urte terdi inguru. Hala segitzerik ez eta azkenik beren etxera hartu zuten Lasartera. Oso argal eta eskastua aurkitzen da, burua oso galduta. Bihotza ere oso hondatua ornen dauka. 88 urte ditu. Bost arreba eta hiru ana't^ izan dirá: - luanito, segan, aizkoran, harrijasotzen eta pultsulari bezala asko ibilia. Oso apustularia. Apustu baten gorabeherak tarteko auzotar batek tiroz hila. - José, berriz korrikalari gogorra izan zen. Ernioko kurutzetik Asteasura oraindik bere marka egongo da behar bada. Paralisiak jota hil zen.
BAUTISTA BERTSOLARI: Esan beharrik ez clago Pedro )ose Elizegi PELLO ERROTA bere aitona zuela eta harén
BERTSOLARI 38
alaba, bere ama ere bertsolaria zela. Bautista ere oso gazterik hasi zen ba bertsotan, 7 urterekin edo, esaten du berak, hasi ¡zango zela zerbait kantatzen, baina jencle aurrean taku piskatekin 15 bat urterekin. Bere aitona, Pello Errotarentzako mirespen haundia izan du beti eta oraindik ere hura bezalakorik ez déla izan esango dizu serio. Bertsotako bere lagunik haundiena Zepai aitatzen digu. Harekin ibili ohi zen gehien eta nafar aldean batik bat. Loidi Saletxerekin ere plaza asko egina izan da. Garai hartako bikoteak Basarri-Uztapide, Txapel-Zepai eta Ondartza eta Loidi Saletxe izaten ornen ziren, esan digu )ose Lizasok. Bertsolari bezala polka zela esaten digute bera ezagutu dutenek. Doinuetan aberastasun gutxi, beti doinu bat erabiltzen ornen zuen. Dena déla arrazoietan jotzaile haundia izan behar zuen baina entzuterakoan pazientzia gutxikoa. Erraz xamar haserretu ahí zela cliote. Pasarte batzuk baditut )ose Lizasok Kontatuak: - Iturriozko Mugatzen, taberna ornen zen garai haietan, Bautista eta Loidi Saletxe ari ornen ziren bertsotan. Dirudienez Loidi Saletxe bera zerbait hobe ariko zen edo, gizon^ ez zela azio bakarrera probatzen eta borrokan neurtuko zirela, esan zion Bautistak. Loidi Saletxe bera ere gizon bikaina eta prestua izan borrokarako eta hartan alde haundiago atera izan bahar zuten. -Beste behin Aiako Aizterrazun Zepai eta Bautista ornen ziren bertsotan. Hori, 1.945 urte inguruan izan behar zuen. Aiarrak eztabaidan ibili izan behar zuten Basarri eta Uztapide ekarri ala Bautista eta Zepai ekarri. Agurrean hala kantatu zuen Bautistak: Heldu baino le(he)n nik banekien aizterrazutarren berri gazte jenclia egun hauetan ñola dabilen bihurri batzuek gu nahi, bestiak berriz uztapide ta basarri gu baino hobiak baldin badira nahi zutenian ekarri.
1991 Azaroa
r Bertsoa eta apustu giroa bereak izan ditu gizon honek bere bizitzan eta apustu bezela hartu izan du bertso lana ere. Ezagunak dirá 1.980 urtean Xabier Amuriza txapeldun zela jakin ondoren, bizkaitarrak ez nonbait begiko izan eta Bizkaian ez zegoela bertsolaririk eta bera zaharrago izan arren Balentin Enbeitari jokatuko ziola eta desafioa ñola bota zion. Eta hain zabaldua ez bada ere Amuriza eta Ion Enbeita, txapelduna eta bigarrenari beste bi gipuzkoar bertsolarirekin
1991 Azaroa
miloia jokatzeko ibili zela, jakin dugu. Anjel Mari Peñagarikanorekin ere badu gertaera xelebre xamar bat. Peñagarikano bere Asteasuko gazte talde batekin afari bat izan ondoren sartu zen Bautista egoten zen taberna horretara eta Bautista jokoan ari omen zen. Astesukoek esan cliote Peñari, "hor Zuia". Peña orduan, bertsolari hasi berria zen, eta orain baino ere joera gehiago omen zuen 9-koetan eta hara non kantatzen dion bederatziko bat ZUIA bukatuz. Bautista
BERTSOLARI 39
nak eta bai broma, beti ez hain gusto onekoak elkarri egin ere Enrike Seguróla "Ostatuk" esaten digunez. - Iñazio G a b i r o n d o " K i r r u " Bautista bino 8 bat urte gazteago. - Eulogio Iraola "Uztarri" 2(1 urte gazteago. - Enrike Seguróla " O s t a t u " , pianojolea eta pelotaria. - Bautista Kortajarena " H o n dartza", bertsolaria. Laurak zuten apustuak ikusteko zaletasuna. Apustuetara hala ere sarritan Bautista Enrikerekin Joan ohi zen, honek motoa baitzuen. Azkar xamar ibiltzea gustatzen ornen zitzaion eta hala esan ornen zion: "Redios, nahi baldin baek jun ai, heorrek hil beharkoek aurretikan!". Norbait futbola ikustera edo sumatzen bazuen hala esango zuen: "Bazuazte futbolera, haizea haizean kontra ikustera, redios!".
oso haserre jarri ornen zen. Ondorengo egunetan beste lagun batekin Anoetan Peñaren bila ¡bilí izan behar zuen, "Anoetako mutur berde batek ZUIA, esan ziola eta nahi zuenean jokatu ziola miloia bertsotan" esanez. Txapelketan ere ibilia dugu Bautista. 1.935. urteko azken igandean Toiosan han zen Bautista, "Onclartza" izenez, Pantxo, Txapertegi, Etxeberria, Moxo, Ezeiza, Ugartemendia, Lujanbio eta Txirritarekin batera. Txirritak irabazi zuen neurketa hura eta 75 ptako saria izan zuen.
BAUTISTAREN LAGUNAK: Lau lagun ziren ¡a beti elkarrekin ibiltzen zirenak batera eta bestera, apustu, erromeria, juerga... Egundoko komeriak badituzte egi-
BERTSOLARI 40
Bautista ere pelotari ona zen, afizionatu bezela pelotan zebilena Enrike zen baina. Behin batean zizurkildarren kontra apustu bat egin zuten pelotan jokatzeko. Orain dela 40 bat urte, eta 100 duro zen dirua. Bautista oso onclo zaintzen zen bai jateko eta baita pretaketa aldetik ere. Eta besteak ere hala zaindu behar ¡zaten zuten harekin. Apustuan oso fina zen. Bautista Kirruren erakusle zen. Badoaz laukotea Asteasutik Zizurkila, oinez. Bidean, ez nun eta ez han galdu da Kirru. Nun ikusiko eta Zalduko sagastira joancla, sagar jaten: "Redios, sagarra jaten, jota akabatuko haut!". "Gosia neukan da" besteak. Armoni batean Joan dirá Zizurkila eta sartu dirá Pantxikan tabernan. Antonio, nagusiak galdetzen die: -"Zer moduz zatozte? Ze ein biezue?" -Bautistak "Horrekin noa jun biek? Zalduko sagar guztik jan diztik eta galdeiok beai?".
7997 Azaroa
Halakoxe serio hartzen zituen beti apustuak. Dena dela irabazi egin zuten. Enrikerekin ere egin zuen Zarauzko Salegiren aurka apustua. Particluko bezperan, kamioiarekin ibiltzen baitzen, kamioian pasatzen ikusi omen zuen gauean, eta gure Bautista hor doa bada ez bada Enrikeren etxera. Amari galdetu, Enrike non zebilen eta amak ohean zegoela. Ez sinistu orclea besteak. Etortzen da berriz hurrengo goizean sasoian eta hor ikusten du Enrike pelotak probatzen zimitarioan eta esaten dio Bautistak: - Atzo nun hitzean? - Nun ¡zango nintzen ba, lotan. - Esaiclak egia! Baietz eta ezetz aritu dira eta Entikek a¡tortu dio azkenean zerbait eta Bautistak: - Apustu bezperan lanean? Hirekin etzeok inora joateik! Ez zen apustura Joan. Enrikek irabazi egin zuen. Oso piakaitza ian da beti. Beste batean Enrikek Soroarekin zuen partidua. Partidu ondoren Amasako Arantzadin egundoko bazkaria egin behar zutela eta Joan dira. Enrike zen bazkaria eskatzen bera kamioiaz kanpoan ibiltzen baitzen, berak jakingo zuela zer zen ona eta. Enrikek bazekien ongi Bautista ez zela edozer gauza jan zalea eta adarra jotzeagatik, hor eskatzen ditu: Entremesak, fritoak, langostinoak...Ondoren menestra. Gainerako zer eskatuko eta langosta. Haserretzen da Bautista: "Gustatzen za¡dan gauzaik granoik ez dao, redio! Zomorro zar hoiek! "Hoiek onak dia gizona" besteek "Ni sukaldera niak" eta baita Joan ere. Zopa eta oilaskoa jan zituenean gustora Bautista. Postrean zer eskatuko ote zuten eta jelatua eskatu zuten. Haseran proba nahi ezik ¡bilí omen zen baina azkenerako neskameak eta denak ona zela jan ondoan eta hasi da jaten. Inoiz jan gabea izan nonbait eta kotxarilakada bat sartu du ahoan. Ondoren ziren komeriak! Bautista hori saltoka. Jatetxeko ¡angela guztia jendez beteta. Halako komeriarik! "Barren guztiak gorbezitu dizkiatzue" esaten omen zuen.
1991 Azaroa
Aiara joan da Bautista beste behin bertsotara eta hango taberna baten bertsotan ar¡ dela, goiko sapaia, tetxu guztia behera erori zitzaion bere aurean: "Reclios, nik behar nin hemen e!", esan eta irten du korrika kanpora. Han kanpoan aiar batek esaten dio: "Ze hábil Bautista!"'. "Zer nabilen? Bertsotan hasita ¡a etxia erori zaidak!". "Zein etxe?" besteak. "Haneko hori". "Baina hori nere etxia dek eta!". "Hire etxia esatek! Lastuakin e egin zeikek hobia!". Beste baten Billabonako Bar Turkon egon da bere lagunekin berandu arte eta tabernako zakurrak kariñoa hartu nonbait nahiz bera zahur zalea ez izan. Abiatzen da etxera eta zakurra ondoren. Saiatzen da bidaltzen baina alferrik. Etxeraino jarraitu zakurrak eta hala esaten omen zuen: "Etxea ñola satu behar dit nik oain?". Zer bururatuko eta hasten da etxe aurreko iturriaren bueltan korrika...! Txakurra ondoren. Halako batean zizt eta etxera sartu omen zen inolaze! Sorginekin eta horrelakoekin ere errespeto haundi omen zuen. Altzolan pasa du eguna Enrike, Kirru eta bere lagunekin eta etxera biclean oinez lastasuarekin etorri ohi ziren eta Kirru omen zen sua zeramana. Bautista atzetik eta hala esaten du: "Atzetik sorginak eo zeozer baizkit nik". Besteak jaramonik ez eta aurrera. Berriz ere sorgin kontua. Gelditu ere egin omen ziren txakurren bat edo zer ote zen baina ezer ez. "Nik ez diat gauz onik!" berriro. Horretan iristen dira kaminora eta han ikusten clute Bautistaren sorgiña: gerrikoa askatuta. Hark ateratzen hotsa eta ez konturatu. Bere igeltsotegian ere izaten ziren zenbait gertakizun. Kirruk bahin ikusi du, asteasuko Itsaso baserriko neska gaztea, 15 urte edo ¡zango zituen, eta esaten dio: "Bautistak hitzako enkargua zeukan. Bidetxior hortan jun hai eta han eongo den zai". joan da eta jarri da neska alean. Bautista begira: "Redios, ze oteu neska zerri horrek honea begira?" - Zer den? -esaten dio. - Bautista Ondartza, zu altzea? Kirruk zureana biali anu. Hori entzun orduko utzi bere bagoiak eta
BERTSOLARI 41
hor abiatzen da Kirruren bila "akabauko ¡ñat" esanez. Bagoi guztiak ¡rauli eta han sortu ornen zen nahastea! Urtero pazkoazkoa egiterakoan ere ¡zaten zuen bere kezka, zer nolako prailea ote zekarren parrokoak. Urte horretan ere beti bezala galdetu omen zion D. Hipolitori eta fraile ona zela oso. Joan da ba konfesatzera eta Bautista ixilik. Baita frailea ere bere konfesonarioan. Halako batean fraileak: "Ez al dezu esan behar Ave María Purísima?". "Zu zertara etorri zea honea?" esan eta drote D. Hipolitoren bila. Hura ez déla frailea, jura bidaltzeko handik, ez duela Ave María Purísima-rik eta ezer ere esaten eta. Beste batean Tolosan, astelehen baten partiduan ¡zanda, badago lagun taldea Billabonako ezkinan, bidea betean, kontuak bukatLi ezinik. Bizikleta zale batek etorri eta jotzen (\u Bautista atzetik... "Barkatu baina ez daukat frenurik" "Redios, jo ta akabatuko haut, frenurik ez duela ta nereana frenatzea?" Donostiako jóse Mari tabernatik behin Bautistari Albinon tabernara deitu zion K¡rruk. Gaueko 10,30ak aldea ¡zango zen. Sto. Tomás aurreko astea zen eta telefono mikroari zigano papera jarri eta erderaz esaten dio: "Concurso de bertsolaris el día ele Sto. Tomás". "Ze esatek" esan, telefonoa bota harrika eta esaten dio A l b i n o n : "Hik jakin egin behar dek zeinek deitzeun hire etxea. Gaueko ordu hauetan telefonoa? Sekula etziak inok deitzen da!". Egun asko barru jakingo zuen zein izan zen. Bera ere bere lagunekin ibiltzen baitzen batera eta bestera, haien kotxe edo kamioian. Estropadatan Orio zalea zen. Urte hortan Oriok irabazi zuen. Ondoren Enrikeren kamioiain Oriora. Egundoko testa jarri zuten Bautistaren bertso, Enrikeren piano saio eta tabernaria ere soinujolea zenez, broma ederra. Aia aldeko jende mordo batez bete da kamioia eta Bautista azken xamar ibili zenez Enrikeren ondoko eserlekuan norbait jarria zenez, Bautistak gurdira igo bear izan zuen l)este askok bezala. Bidean zihoazela Enri-
BERTSOLARI 42
kek, gaur damutzen bada ere, bere ondokoei esan ondoren golpeko frenu bat eman zuen. Kamioiaren gurdikoak denak z i l i p u r d i k a . Bromak, broma aurrera jarraitu zuten, a-tzetik norbait golpeka sumatu arren. Bautistak gaizki pasatu zuen bazkariak kamioian u-tzi zituen. Hala esan zion Entikeri jaisterakoan: "Hirekin etzeok gizonik". Ondoren afaldu zuten elkarrekin Aian eta amaieran etxekoandreari alpargatak eskatu zikion. Senarraren alpargata pare bat jantzi eta hala dio: "Ni oiñez natxiak, hik nahi dekena egin zak". Enrikek behin eta berriz esaten digu, g¡zon atsegina zela beretzat, asko estimatu izan duela beti, broma astun xamarrak egiten bazizkioten ere. Dantza sueltoan ere oso ona omen zen. Dantza soka egiten zutenean ere Enrike eta Eulogioren tartean ¡zaten omen zen beti Bautista.
NESKA KONTUAK Errezilgo Mendiolan edo ba omen zuen bere gustoko neska bat eta Bilbon zerbitzen zegoena. Enrike bere lagun txoferrak bitartekotza egin ere bai. Hitza eman omen zion hasera batean baina ez omen zen fiatu, auskalo ñora eramango zuela eta. Etxea aldera Joan omen zen behin neska laguntzera bizikletan. Bizikleta utzi du bazter batean eta joanda neskari bere etxera laguntzera. Handik ¡tzulitakoan bizikletarik ez. Begiratzen du bazter guztietan eta arrastorik ez. Berriz ere neskaren etxerea Joan omen zen ea bizikleta nun utzi zuen gogoratzen al zen galdetuz. Hórrela ere ez arrastorik. Gau osoa pasa omen zuen toki hartan eta egunak argitu zuenean bizikleta arbolan. Norbaitek jasota noski. Ez zen Bautistarekin giro izango ondoren hartan!. Pepita bere etxekoandreak kontatzen digunez, Aian ba omen zuen neska lagun bat, estimatzen zuena. Errenteriara ezkondu omen zen neska hau. Handik urteetara trenean egin omen zuten biak topo eta biak ne-
1991
Azaroa
gar egin ornen zuten. Neska kontuan berezi xamarra zen nonbait eta Nafarroan, Baraibarren behin lotan zegoen lekura neska bat larrugorririk bidali ornen zioten. Auskalo zer nolako istiluak atera zituen! Neska hori garbitu behar zuela! Hura ez zela gero neska sorgin harengatik kondenatuko! Donostian ere berak ez zekiela neska-etxe hoietako batera eramen ornen zuten. Han nahiko larri zegoela ezagunen bat ikusi ornen zuen eta txapelak eta denak utzita etorri izan behar zuen. Zergatik ez zen ezkondu galcletu diogunean zera esaten d u : "Neskatan egin b a ¡ , goi ta behe ondo miatu eta l i b r e " . Horixe izan da kontatu diguna.
BAUTISTAREN IZAKERA Bere izakera zela eta lagunek adar jotze ugari egiten zioten ez dago horretan zalantzarik. Lehen esan dugu oso fiakaitza zela, apustu zalea. Ez zuen ¡a gerotxo arte apusturik galtzen. Gehienetan enteratua egon ohi zen gainera! Hala ere bi aldeetatik jakin nahi izaten zuenez ez zuen beti bidé zuzena hartzen. Jokatzailea zen gainera, bai apustu eta baita pelota partiduetan ere. Berak ere apustuak jotaku zituen. Oso ondo zaintzen zen horrelakoan, baita bere buruari paliza ederrak eman ere. Goizean lanera Joan aurretik mendi ibilia. Berdin ¡luntzean lana uztean. Etxetik ere ez zuen behin ere, aurrenik bere eskua luzatu gabe irtengo.
nahi izan ornen zuten baina joan ez. Gaur egun bere buruan behin eta berriz dabilkien historioa c\a hori. Hala ere abioiei eta ontzi haundiei, barkuei, beldur izan die beti. Hala esan ohi zuen abioi bat ikustean: "Hori jarri dunak e bahizkik kulpa ederrak!" Bertsoa kantatzeko ez zuen asko erregutu beharrik izaten horretan borondatetsua zen. Muslari gogorra eta beroa, beste gauzetan bezalaxe. Hauxe izan da ba nik a u r k i t u eludan Bautista Kortajarena Hondartzako Zuia. Lagunek estimatua baina asko z i r i k a tzen zutena bere jenio biziagatik seguruenik. Apustu-zale askok ohi duen bezala kontrarioak ere ugari d i t u . Gaur egun, gaitzak jota e r r u k a r r i badago ere, suerte latza izan du eraman duen b¡zimoduaren o n d o ren familia eskuzabal bat aurkitzean. Etxekoak ere zenbait aldiz sobran ohi diren garai honetan, adineko pertsonak noski, familia loturarik gabe etxean jasotzea meritu haundia da, eta aitorpen hori merezi du familia honek. Eskertu nahi nituzke lan hau egiten lagundu didaten guztiak: - PEPITA MUNARRIZ: Bautistaren etxekoandrea. -)OSE LIZASO bertsolaria. - ENRIKE SEGURÓLA "OSTATU", laguna, pasarte gehienak berak kontatuak dirá. - ASENTSIO ITURBE: Asteasuko alkatea •
Bere erara bizi izan da beti, oso libre. 15 bat urterekin eclo Ameriketara eraman
1991 Azaroa
BERTSOLARI 43
AHOZKO OLERKARITZ
BERTSOLARI 44
1991
Azaroa
Testua eta argazkiak:: ROSA JAUSSI eta PADRIG O CEARBHALLAIN
Olerkariak
herriaren
espresio eta kronokagile izan dirรก Galesen. Erdi Aroko tradizio hori oraindik ez da galdu eta bere bi ezaugarri nagusiak mantentzen
ditu:
ahozkotasuna eta lehiaketarako
grina.
Aberistwyth-en
bizi diren
gales-euskaldun edo euskaldun-gales talde batengana jo genuen hango bertsolarien
txapelketa
horietaz hitzegiteko eta euskaraz idatzitako erreportaia hau prestatu dute. Rosa euskaldun galestu bat da eta Padrig, berriz, euskaraz ikasi duen galestar bat.
BERTSOLARI 45
I
gandero arratsaldeko 2etatik 3ak arte, Galesko herri osoak irratiarekin zita galezina dauka. Ordu bietan "Talwrn y Beirdd" deituriko programa honen bidez, hain sakonclua dagoen okerkaritza mundua Galeseko etxe guztietara hurbiltzen da. "Talwrn y Beirdd", "olerkariaren kuadrilateroa" cla galesez eta Galesko tradiziotik sortutako programa dc\. Hau, izenak aurreratzen cluen bezala, okerkarien arteko lehiaketa bat da. Koadrilatero honetan olerkariek ñor den indartsuena, ñor den trebeena azaldu behar dute. "Talwrn y Beirdd" 1970. hamarkadan hasi zen, 50. hamarkadako beste programa batean oinarrituta. Lehengo programa harén izena "Ymryson y Beirdd" zen, hain zuzen ere, "olerkarien txapelketa". Programa hauen tradizioa berria bada ere, tradizioa bera oso zaharra da. Testu berberean tinkatuz, olerkarien arteko borroka eta norgehiagoka aintzinakoa c\a, XVIII mendekoa. Tradizio honen hastapenetan, olerkari taldea taberna batean biltzen zen eta beren inguruko gauza arrunt guztiei olerkiak egiten aritzen ziren. Tabernako ohitura honek eboluzionatu egin du eta gaur egun jaialdi nazionalak antolatzen dirá tradizio honekin. "Eisteddfod" edo "jezarlekuak" izenarekin. "Eisteddfod" Galesko ekintza kultural inportanteenetakoa da eta egun mota guztietako txapelketak eratzen dirá bertan, horien artean garrantzizkoenetakoa "Talwrn y Beirdd" delarik. Hasierara bueltatuz, tabernan elkartzen ziren lagun haiek erabiltzen zituzten gaiak era guztietakoak ziren, bai arruntak, bai espiritualak eta bai umorezkoak ere. Gaur egun ere olerkari hauek ardia galdu duen basreritarrari buruzko olerkiak egiten dituzte, amodioari buruzkoak egiten dituzten bezalaxe. Bestalde, gaur egun, lehen bezalaxe, inportanteena den elementua ahozkotasuna da. Txapelketa hauek "zerbait esateko, zerbait entzuteko" ariketak ziren. Ahoz, bertsolari hauek jencle arruntarengana, herriarengana erraz heltzen ziren. Tradizio hau Galesko herrialde osoan, gizarte maila guztietan finkatua zegoen. Irratiko programan es-
BERTSOLARI 46
ker, olerkaritzari buruzko interesa gehitu egin da jendearen artean.
Berrogeitabi talde lanean Lehiaketaren antolamenduari dagokionez, urtebeteean zehar 42 taldek hartzen dute parte eta kanporaketak clirela bidé, baína "Eisteddfod" en gauzatuko den frogara bi talde baino gehiago ez dirá iritsiko. "Talwrn y Beirdd"eko talde bakoitza sei lagunek osatzen dute, tradizionalki lau lagunek osatutako taldeak izan badira ere. Programaren patroiari jarraituz, gero eta zailagoak diren frogak gainditu beharko dituzte. Froga bakoitza talde bietako partaide bakoitzak bakarka burutuko du eta azken froga burutuko dute faldean. Adibidez, lehengo frogan jasotako bertsoari beste bertso bat gehituko diote; b¡garrenean jasotako bi bertsoei beste bi erantsiko dizkiete. Adibide gisa, aipa dezagun horizonteari buruzkoa: Emanclakoa: "Hen linell bel I, nad ywn bood". Erantzuna: "Hen derfyn, nad yw'n darfod" . (Lerro zahar, urruna, ez dagoena), (amaiera zaharra, amaitzen ez dena) Olerkariek bertso hauek egiteko arau zehatz batzuei segitu behar zaie. Arau horien artean nagusiena, Galesko ezaugarri bereziena "Cynghanedd" edo aliterazioa da, hau da, bertsoa erditik banatzen badugu, zati bien kontsonanteen antolaketaren sonorizazioa simetrikoa izan behar du. Adibidez: "Beibl i b a w b / o bobl y byd" (Biblia mundu guztientzat, munduko jendearengandik", esate baterako. Aliterazio elementua antzinakoa da eta Galesko olerki obra guztietan arau nagusi bezala agertzen da. Aipatu ditugun froga horiek epaileak banatzen ditu. Epailearena figura inportantea da lehiaketa horietan, frogak banatu ez ezik, epaitu egin behar bait ditu. Bi talderen erantzunak jaso ondoren, balorazioa edo puntuazioa emango die. Txapelketaten amaieran punturik gehien lortu duen taldea aurrera
1991 Azaroa
1991
Azaroa
BERTSOLARI 47
joango da, bestea hurrengo urteko aukeraren zain geratzen den bitartean. Egun, epailearen figurari " M e u r y n " izena ematen zaio, programa honetako lehen epailearen izena arrunt bihurtu bait clute. Partaide eta epaileaz gainera, entzulegoa ere kontutan hartu behar da. Entztilegoak ere garrantzia haundia cki olerkariaren lanean ere eta batzutan entzulegoa partaide ere bilaka daiteke. Sarritan partaide ofizialak beren froga k betetzen ari diren bitartean, epaileak froga bat bota dezake entzulegoak bete dezan. Hórrela umore giroa sortzen da gehienetan, lehiaketa denbora ondo pasatzeko moclu bat bait da.
BERTSOLARI 48
Umorezko gaiak Caiak normalean barre egitekoak dirá, umorezkoak, bertsolariak eta epailea bera ere askotan farre eginerazten saiatzen dirá, entzuleak horren bila joaten direlak oedo. Adibideak milaka jarri ditzakegu. Demagun epaileak pertsonaia famatu batí izen ona kentzeko froga bat jartzen duela eta pertsonaia famatu horren izena sujeritzeko entzuleei eskatu eta entzuletako batek epailearen izena aipatza. Gisa horretago gaiekin aritzen dirá. Aipatzekoa da halaber, olerkariok frogak prestatzeko behar izten duten denbora. Irra-
1991
Azaroa
tiko programa horretan hilabete lehenago hartzen dituzten testuak, baina irratitik kanpo egiten diren lehiaketatetan eta tradizionalki lehen egiten zirenetan bapatean asmatu behar izaten zituzten edo asmatu behar izaten dituzte. Saioak, ondorioz, bapatekoak izaten ziren eta izaten dirá orainclik ere. Tradizioan zehar eta gaur egun ere moeta guztitako jendeak hartzen du parte lehiaketa hauetan, hots, bai ikasiak (katedratikoak, ¡rakasleak eta apaizak) eta bai hezkuntza formalik gabeak ere (baserritarrak eta langileak). Interesgarria da baita ere adin aldetik eman den aldaketa. Aintzina partaideen bataz besteko adina 40 urtekoa zen, baina gaur gazteek gero eta partaidetza haundiagoa dure eta lehiaketan unibertsitateko talde askok hartzen dute parte. Arestian aipatu dudan bezala "Tlwrn y Beirdd" programaz aparte ere Galesen badu tradizio honek indarrik. Askotan saio hauek tabernatan lagun artean taldeak eratu eta egiten dituzte lehiaketak. Horretaz gain eskualde mailan ere eratzen dituzte txapelketak. Esate baterako, eskualde bati zuzendatutako egunkari batek, egunkarirako dirua lortzeko bidé bezala erabiltzen ditu txapelketa
1991
Azaroa
horiek. Eskualde horretako herri bakoitzak bere taldea prestatzen du eta giro umoretsu batean, momentuan jasotako frogen bidez neurtzen dituzte beren trebetasunak. Olerkarien lehiaketa hauen bidez Galesko tradizioan leku nagusia bi ezaugarri elkartu egin dirá: ahozkotasuna eta konpetiziorakoa
grina. Ikusten clenez, olerkaritza guztiz zabaldua eta hedatua clago Galesko gizarte osoan. Eskolako hezkuntzaren zati ¡nportante bat tradizio honek betetzen du eta "Baaerddas"izeneko elkarteak umeei zuzendutako olerkaritzari buruzko liburuak ekoizten dituzte. "Baaerddas" taldeak umeei olerkaritzaren mundua ezagutarazteko lanean saiatzen dirá. Galseko Erdi Aroko eskolak, olerkaritza ikasteko eskolak zirela esan daiteke. Garai horretatik gaurdanino olerkaraitza mito edo sinbolo bat izan da Galseko kulturan eta g¡zartean, hitzak direla medio sorkuntzarako gaitasuna gorde bait dute alde batetik eta gizarte txiki horren kronikagile ezan bit dirá. Olerkariok esan ohi dutenez, "Gales Gales denetik" olerkaria figura inportante bat izan da herrialde honetako kulturan. •
BERTSOLARI 49
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOL
ESKERRIK ASKO! Testua: UNAl ITURRIAGA eta IGOR ELORTZ
BERTSOLARI 50
1991
Azaroa
\K • BERTSO ESKOLAK • BERTSO
H
amaika-hamabi urte ¡zango genituen Santi bertso kantuan ezagutu genuenean. Garai hartako bertso eskolakoekin batera, Kristina Mardaras, justo Alberdi eta Ibón Ertzilla (urtebete geroago auto istripu batek eramango zuena), beste pare bat aldiz ere ¡kusteko aukera izan genuen plazetan kantari. Santi berari dagokionez, bertsolaritzan bere lehen pausuak Durangaldeko bertso eskolan eman zituen. Hasieran Joxe Alberdirekin eta geroago )on Lopategi eta Xabier Amuritzarekin, bere atizio handienetako -handiena ez esateagatik- landuz. Garai hartako euskal unibertsitatean ere ez zuen huts egingo bertsolaritzako ikastaroetan.
fKLA
Gurí dagokigunez, urtebete beranduago izan genituen berarekin lehenengo harremanak. Jon Lopategirekin urte betez lanean jardun o n d o r e n , Santik, zegoeneko amore emanda zegoen Durangaldeko bertso eskola berpizteko, deitu zigun. Honela bada, Ostiral gau batez, lurretako eskola zaharrean biltzeko gelditu ginen. Bertan ¡zango genituen zasi, Santi eta aste batzuk lehenago berarekin hasitako hiru neska: Ainhoa M u n i t x a , Larraitz Zarrabeitia eta Izaskun Ellakuriaga. Gu burua makur makur eginda gindoazen hiru mutil ginen: Unai Esturo eta hirurok. Izugarrizko azaina zen gure-tzako han egotea eta aurrez aurre genituen laurak beste ¡zatea baino ez genuen nahi orduan.
ANTIÜ
Beraiekin lanean hasi eta piskanaka lotsa guztiak kenduta, laguntalde bat osatu genuen. Eta honela, asteak pasa eta pasa, urtebete lanean emanda, Santik atera gintuen lehenengoz plazara, Lopategirekin zenbait eskolatan kantatutakoak baginen ere. Izurtzan izan zen, eta gogoan daukat ñola irabazitako mila peztak, Durangoko Azoka famatuan gastatu genituen ¡a guztiok hanclik ordu hetera, batzuk liburutan beste batzuk diskotan. Orain bi urte hasi ginen lanik gogorrena-
1991
Azaroa
BERTSOLARI 51
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOL rekin gure bertsolari pausuetan, Santik bere esku zegoen guztia eskaini zigun orcluan, geroago sarri egingo zuen bezala. Lehenengo aldiz Euskal herriko eskolarteko txapelketaren finalera joan ginenean, Baldara, B¡ astetan egunero elkartu zen gurekin ahal zuen guztian laguntzeko Jon Lopategirekin batera. Eta honela urteak joan urteak etorri, nonbait kantatu, saioak entzutera joan eta txapelketa zein saioetako kartelak jarri, maixu irakasle batzuk baino zerbait gehiagotan bihurtu ginen lagun onak eginez. lazko Bizkai-Araba eta Euskal herriko eskolarteko txapelketan ere bera izan genuen Durangaldekoon sparring. Aurreko urteetako esperientzia berbera errepikatuz. Baina inoiz apustu gogorrik izan badugu, apustu hori Bizkai-Arabako txapelketa nagusia izan da Ainhoa eta hirurontzat. Orduan ere noski, Lopategi eta Santi izan genituen gure alboan, biek ere gure apustua beraiena bihurtuz. Ez zen txantxetako lana izan, kanporaketak orduko astebetez Astelehenetik Ostiralera bidu ginen egunero, Semifinalak orduko bezalaxe. Arriagako finalerako ostera, beste bietan batera haina, bi astez egunero. Egun guzti hauetan izan genituen gure ondoan Santi eta )on, ahal zuten guztian la-
BERTSOLARI 52
gunduz, puntuak jarri, bakarka zein binakako gaiak eman eta doinuak aholkatuz. Santik finalera joan ezina izan bazuen ere, beste saio guztietan han izan genuen gu lagunduz. Aipatu beharrekoa da, hasieratik izan zuela konfidantza gugan, eta guk sinesten ez bagenuen ere geroago heldu ginen lekura heltzeko gai ginela estaen zigun. Egia esan bera izan zen Bizkai-Arabako nagusien txapelketan genuen lañaren "errudun" handietako bat Jon Lopategirekin batera. Ordutik hona, beti bezala, nolabait esateko, gure manager bezala aritu da, plazak lortuz, eta mantenduz, gaijartzaile bezala eginez, saioetara txofer eginez, eta bertso mundutik kanpo ere gauza askotan gurekin bat eginez. Ez zen beharbada gehiegi ezagutu gaijartzaile bezala eta ez zitzaizkion zegozkion meritu guztiak eman, baina gurekin gaijartzaile bezala bere azken saioan ere (Miotan Abuztuaren 10ean) esan behar gehienetan Ijezala bete betean azertatu zuela. Amaitzeko, eta ez lorak botatzeagatik (Botatakoak ondo mereziak baditu ere) aipatu, Durangaldean bertsolaritzak osasun onean badirau, eta gu bertso munduan zerbait bagara, hein handi batean berari esker déla. Eskerrikasko SANTI!!! •
1991
Azaroa
•
BERTSO ESKOLAK • BERTSO
(D Maixu bezela, gure mahikide lagun legez hoberik ez, kanpoa eta, barrua poztu dituzu zure ahotsez, zaude seguru, ¡ñor ez déla zu maitatuaren lotsez, gure bihotza, pozez mintzo da zutaz gogoratze hutsez, zauden lekuan zaudela SANTI eskerrik asko bihotzez.
(2) SANTIrentzako, kantatu behar norentzat egin bestela, jakin ezazu, maixu ona ta lagun hobea zinela, zoritxarrean, despedida ere iritsi zaigu honela, bertso batekin, agurtzen zaitut zuk nahi zenukeen bezela.
1991 Azaroa
BERTSOLARI 53
PASTORALAK XIBEROAN Testua: MIXEL LEKUONA
BERTSOLARI 54
1991 Azaroa
K
ultur mailan Xiberoak dituen berezitasunetan bereziena bere pastorala ¡zango da hain segur: bere rito, kantu, berset, satán, krixtau eta turko, apez, aingeru, gudu, presondegi, mak i l a , t i r o eta g u z i e k i n . Hain berezia nun ez bait dezake norbaitek lehen ¡kusaldian osoki bereganatu. Arraksta gero eta haundiagoa biltzen ari clu pastoralak urtetik urtera, Euskadiko zazpi herrialdetako kulturzaleak milaka biltzeraino.
Azken 40 urte hauetan (1951-91) Xiberotarrek 35 pastoral aurkeztu-dituzte 93 emanaldietan, gehienak Xiberoan, bainan ere Benafarroan, L a p u r d i n , Parisen, Orreagan, Arrasaten, O r m a i z t e g i n , Oiartzunen... Hamazazpigarren mendetik honat aldaketa nahiko izan du pastoralak bai gaietan bai jokatzeko moldetan. Lehengo b i b l i a , leienda edo nunbaiteko gerlari ospetsuak utzirik (Abraham, Napoleón, Joana Ark) 1953-tik aintzina Euskaldun gizon batzuen bizia dator taula gainerat: Etxahun koblakari, Mátalas, Berterretx, Zantzo Azkarra, Iparragirre, Ibañeta, Harizpe, Urrüstoy, Xalbador. Emazte eta gizon, lehen ez bezala, jokalari elgarrekin ari dirá 1953-tik hasi-eta. Etxahun, Iruriko bertsolari eta pastoral egile ugariak emanarazi zuen urrats garrantzitsu hori, "Etxahun Koblakari" Barkotxeko bertsolari-trobadorea gaitzat hartuz, bederatzi urte ez berdinetan errepikatua izan den pastorala. Aurten b¡ pastoral berri moldatuak izan dira: bat Muskildin (P.P. Berzaitzek ¡datzirik) "Harispe" marexala, bertzea Larrainen "Xal-
1991 Azaroa
bador" bertsolaria (Roger Idiartek eginik). Bakoitzak zortzi-bederatzi mila ikus-entzule biltzeak zerbait erakusten clu: Xiberoko herri txiki uster diren bizi nahia eta Euskaldun askoren kulturzaletasuna. Hiru ehun bizilagun ez dituzten bi herri horietan bakoitzak 100 bat aktore sei zazpi hilabetez elgarretaratze eta uztartzeak errespetu haundi bat merezi du.
XALBADOR PASTORALA Bertsozale eta Xalbadorzale hok gehien ¡nteresatzen gaituen hau dugu hurbilagotik behatuko eta aztatuko. Roger Icliart apezak
BERTSOLARI 55
idatzia bere 254 berset eta bertso eclo kantnekin. |.P. Recalt gaztea zuzendari, Larraintarrek gogotik eman dute 3 ordu eta erdiz mendi artean, pentze (soro) leku xoragarri batean, aro ona lagun eta bi emanaldietan zelaia kokorreraino betea zagolarik. Zer zioten ¡kuslek handik lekora? Pjstoral-zjleak lorietan zauden: Larraintarren lan gaitza, Satan gazteen danzapiko zaluak, kantarien abots garbiak, sujetaren bertso molde gozoa, Xiberoko egoera salatzen zuten kantu hunkigarriak (artzainenak bereziki), jauntzi koloretsu ala herrikoiak, bai eta Roger Idiarten berset eta kantu abertzaletasunez orratuak. Bjinjn bertsozjlek, horiek guziak miretsirik ere, ez dute hor Xalbador ¡kusi osoki, t¡tuluak nahiko zuen bezala. Bere biziko zonbait pasarte (bereziki Xiberoari lotuak, hala ñola Ligueix Larraintar bertsulari gazterik zenduen aipamena), bere familiako zonbait gertakari (alabaren ezkontza), Anoetako txixtualdi famatua, bazauden. Bainan ez ditugu ez ikusi ez entzun Xalbadorren belaunaldiko bertsolariak: Basarri, Uztapide, Mitxelena, Lazkao-Txiki, ]ose Lisaso eta abar. Mattin bera ere guti baizik ez. Alta Xalbador eta Mattin ezin berexi bikotea zen. Bestalde, lotura, eskas bat ere senditzen zen "jeikalcli" batzuetan, berset eta Xalbadorren bertsoen artean, hauk aitzaki bezala ba-
BERTSOLARI 56
liatuz, gaurko arazo batzu aipatzeko. Kontrabanda ¡xtorio harek ez zuen zentzurik Xalbadorren pastoral batean, betegailu bat iduri zuen. Xalbadorren fedea erakusteko Pipasen zirika arrunten beharrik ez zitaken. Bere heriotzea hurbil sendi zuen une hartan hobeko zitazken "Jainkoa eta ni" bertso goimailakoak. Bere omenaldia eta heriotzeak, hainbat Xalbadorzaletan bizi-bizirik dauden egun hartako oren gozo eta lazgarriek, mereziko suten tratamendu ospetsu eta hunkigarriago bat, eta ez itxurazko alegia bat, Iparraldeko bertsulariek bakarrik moldatu bertsoekin, zazpiak bat ez bait da horrelako lurraldekeriarekin egiten. Eta azkenean Roger Idiarten irudimen hutsetik ateratu jondoni Petri eta Artzain ona baino egokiago izanen ziren Mattinek Xalbadorren ehortzetan eman bertso hunkigarriak, eta bereziki 30 metretan Xalbadorrek azken hatsa (amasa) emainten ari zelarik han g¡nauden mila eta bortz ehun bertsozalen "Gernikako Arbola" ozen hura! Halako bat merezi zuen "Xalbador" deitu pastoralak.
BERTSOLARIAK PASTORALEAN? Xalbador bezalako bertsolari-olerkari bat sar ote daiteke Xiberoko pastoral batean, ho-
1991
Azaroa
nek dituen lege eta rito berezien artean? Gudu, borroka, zuri-gorri, satan, makil-arrabots, urrats-militar horien guzien artean? Errango didate "Etxahun koblakaria" hor dĂŠla lekuko, Barkoxeko olerkari eta zirikaria biziarazteko? Ezin ukatu arrakasta haundia izan duela, oraino berrikitan ere. Bainan Etxahun-lruri bertsolari batek egin zuen pastoral hori, bai eta Etxahun-Barkoxe nahiko personaia polemikoa izan da bere bizi guzian. Gainerat mende bat eta erdi iragan delarik asmaketa batzu pasa daitekezke, duela 1 5 urte hil Xalbador batekin ezinezko dena, be-
1991
Azaroa
re famili eta adixkideak bizi bait dirå. Bertsolari bat ez daiteke bera bakarrik aipatu, bere bertsolari lagunak gabe, bertsolaritza ez bai da gehienetan bakarkako lan bat. Euskadi guziko gizon bilakatua daukagu gaurko bertsolaria. Hori ere kontuan hartzekoa da, herrialdekeriak bazterturik. Edozoin bertsolariren bizia eta izpiritua oroitarazteko bertze pastoral molde bat beharko da asmatu. Merezi luke bidÊ berri bat bilatzea gure bertsolari haundienen berpizteko, liburuetarik bestalde. •
BERTSOLARI 57
ELKARTEAREN BERRI
ELKARTEAREN BERRI ELKADTEAREN BEBQI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI GlKflRTEAREft BERRI ELKARTEAREN BERRI
B
ertsolari Elkartera hurbiltzen ginenak ohituak geunden dagoeneko eskailera estu batzuetan gora lau solairu patxadan igotzen. Lau solairu hauek lurrarekin berdindurik daude jadanik Benta Berriko etxagintzak direla bidé eta Elkarteko langileak
BERTSOLARI 58
eta bulegoak beste villa batera aldatu dituzte. Igeldora bidean ezkerretara aurkitzen cliren bulego horietara joateko ere beste hainbeste eskailera daude, baina oraingoan goitik behera jeitsi behar dirá, Donostiako Udalarena den Villa Sirena errepidearen azpikoalclean bait dago. 1986an eman ziren Bertsolari Elkartea sortzeko lehen urratsak eta urte horretako abenduan lortu ziren, Ramón Labaien Donostiako alkate zelarik, gaurdaino lan egiteko balio izan cluten bulegoak. Antiguoko bulego horiek babesten zituen etxeinguruaren urbanizazioa déla eta kezkaturik zegoen Bertsolari Elkartea eta idazki bat bidali zion Donostiako Udalari, etorkizunaz galdera zenbait eginez. Uztailaren 5ean igorri zion bueltan erantzuna, baina Elkarteak erabiltzen zuen lokala uzteko hogeitamaika egunen buruan uzteko aginduz. Geroztik urtebete oso bat eman dute Elkarteko orclezkariek atzera eta aurrera, egoera horri irtenbideren bat aurkitu nahiz eta, egia esan behar
1991 Azaroa
bada, aurkitu gabe. Tartean udal hauteskundeak egon ziren eta aldakuntza politiko zenbait ere bai. Zinegotzi berriekin ekainean ¡arri ziren harremanetan eta Kultur Batzordeko buru den Gurutz Larrañagarekin izan dirá geroztiko tratuak. Harreman horiei esker, iortu da behin behineko egoitza berria. Igeldorako bideari helclu eta berehala dago ezkerretara villa Sirena hori. Egunen batean udal aterbe bezala atondu nahi duten etxe hori AEKrentzako izendatua zegoen berez eta honek Bertsolari Eikartearekin batean konpartitu beharko ditu lehen solairuko gelak. Etxea oso zaharkitua clago eta obra batzuk egin behar izan dirá lehen solairuko gelak apailatzeko. Solairu horretan 60 metro koadroko espazioa erabiliko du Bertsolari Elkarteak. Egoitza berria ere, ordea, behin behinekoa da eta Elkarteari zor zaion gisako egoi-
1991 Azaroa
tza bat aurkitzeko ahaleginetan segitu beharko dure.
ELKARTEAREN BERRI
ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ElKfIRTEAREn BERRI ELKARTEAREN BERRI BERTSOLARI 59
AUKERAKETA: ZALDUBI
TELEFERIKOAN EGILEA: PELLO ESNAL. 1.991eko "Basarri"bertso ¡arrien lehiaketako lehen saria. (D Batean Italia, bestean Frantzia, eta tartean Mont Blanc, zuriz jantzía. Han ere arrastoa baclugu utzia. la eman ziguten azken igurtzia. Ez dut ahantzia esperientzia: hango ¡murtzia ta aire gutxia! Entzuleak har beza pazientzia.
BERTSOLARI 60
(2)
Chamonix-ko herrian gertatu zen dena: teleferikoak du erru laurdena. Traste hartan sartu zen alaba aurrena, emaztea ondoren, semea hurrena. Ta ni laugarrena, lauretan txarrena, adorez herrena, beldurti kertena... Oraindik ere dar-dar daukat barrena.
1991 Azaroa
(3)
«,)
Tramankulu hartako leihotik begira gauza ¡zugarriak ¡kusten dira. Egundoko aldapak handik gain zurira, tarte beldurgarriak menditik mendira. "Kable hoiek, di-da!, etengo balira, braust, amildegira gure azken jira. Zapelaitzek auzoan dute kupida".
"Aita, aita, begira han datorrenari!" Haritz argia nuen begi-gidari. Inbidiaz jarraitu nion adi-adi goitik behera zihoan tramankuluari. "Aizak, Dardar-mari, lasai joan adi: honen biki hori ez baduk erori, hau ez duk bihurtuko hire hilobi".
(4) Ateak itxi eta martxan jarri gara. Ez zen oso haserre gure Ainara. Bi haritik zintzilik zihoan kikara, barruan berrogei bat turisten ¡kara. Bateko zartada, besteko clardara, nik bada-ezpada zeruko aldaba: "erruki zakizkigu Santa Barbara".
(7) Mutu segitzen zuen gidari gazteak; zirrin-zarraka, berriz, gure trasteak. Nahiz eta lanak eman hala sinisteak, ez zidan onik egin begiak ¡xteak; hain ziren tristeak barne-albisteak: ahorantz hesteak, hor nonbait besteak... Planta hobea zeukan nere emazteak.
(5) Begiak mailu eta zerua ¡ngude, lardaskatu nituen bost aitagure. Bi japoniar, berriz, atso ta agure, han geneuzkan alboan elkarren inude, barruan azkure, barrunbeak pure eta zainak suge aidean baleude... Nik neure kolkorako: "galduak gaude".
(8) Halakoren batean jo genuen gaina; ez, ordea, ikusi Mont Blanc liraina. Han hartu nuen lasai arnasa estraina, han egon ginen laurok izozteko aína... Paraje bikaina, ecler ta apaina ¡zango da baina ez mor engaina: hotzikaratan behar ohi clu ordaina.
1991 Azaroa
(9) Gorakoan bezala beherakoan berclin: teleteriko hartan ai, zenbat sorgin! Amildegia ilun, zeru-goia urdin, liara begira nion otoitzari ekin: "Gain honetan baldin banabil kaskarin, lurperako, jolin!, oso nago gordin. Erruki zakizkigu aita San FermĂn". (10) Zer gertatuko eta San Ferminek kale, teleferikoak huts alderik alde. Hasieran primeran s uabe-suabe, erdi-bidean larri, azkenean grabe: han indarrik gabe gelditu goi ta behe, urkatuen pare, bi eternidade. Kontatzeko moduan gara, halare.
BERTSOLARI 62
(11) Noizbait abiatu da supersonikoa, baita amaitu ere gure zirkoa. Oraindik gogoan duk azken zimikoa, nola agurtn nuen teleferikoa: "Agur, lapikoia, ontzi sadikoa, azal gorrikoa, barrn urrikoa. Bukatuko ahal huen gurekikoa!"
PARISAJOAN NINTZEN EGILEA: PELLO ESNAL. 1.991eko "Basarri" bertso ¡arrien lehiaketako lehen saria.
(i) Noizbehinka komeni da lañaren etena, hau da gaur jakintsuek esaten dutena. Bestalde París ornen hiri politena; biak lotuz Hendaian hartu nuen trena: eclerki clamutu zait etxetik ertena. (2) Celtokian jetxi ta lenengo kalean haurtxo bat mintzatu zait ahots apalean: "¡noiz ez ñau gozatu amak maga lean ez eta ere lorik ohe epelean... ez al duzu neretzat sosik sakelean?" (?)
Hari lagunduz obra kontzientzizkoan hurrena alargun bat zotinka zihoan: "gizona hil didate Colko Pertsikoan, txanpon bat bera ere ez dut poltsikoan, neri lagundu ezik ezin zerura joan".
1991 Azaroa
(4) Zerbait luza ondoren lenengo bieri, hirugarren gizon bat karroz bidaiari. B¡ zango ta beso bat etzitun ageri: "ñola jasan dezaket hainbeste aberi, meseclez limosnarik ez ukatu neri". (5) Izuturik sartu naiz ostatu batera, sustoa pasatzeko zerbait edatera. Karterista alu bat sartu da tartera, atzeko patrikatik ostu dit kartera, eskerrak ez nituen sos denak batera. (6) Ondorean punki bat narrats ta itsusia labanaz mehatsuka zait bertan hasia. Aurki kontatu diot nere desgrazia, karteristak ebatsi didala guzlia... istori horri esker gorde det bizia.
BERTSOLARI 63
(7) Bigarren ostatura nere eriyua, baina etxe hau ere etzan seriyua. Dama batek eskeini clit amoriyua, nerekin ยกolasteko zuen desiyua... Bostehun franko, ordea, bere preziyua.
(8) Nere burua trantze hortan ikusita zonako parrokira egin du bisita. Apaiz bal orduantxe sermoian hasita esan digu: "gaur dugu mixioen zita... bota frankoa lasai, begiak ยกtxita".
BERTSOLARI 64
(9) Bisitatu nahi nuen Paris aberatsa baina ez da txukuna frankoen kiratsa. Batzuek negar eta besteek mehatsa, erakutsi didate komeria latza... toki onean zegok nere esperantza!
(10) Bidai hontako plana egin nuen aisa baita etorri ere panparroien gisa, baina bertan egin dut galtzetara pixa. Nahiz Miterrand berberak etortzeko abisa, ez naute ekarriko gehiago Parisa.
1991 Azaroa
UKERAKETA; ZALDUBÍ
1991 Azaroa
BERTSOLARI 65
Bilbo 1991-VIII-18 Gaia: duela gutxi Gernikan bisitaldi berezi bat izan zuten, erregearena hain zuzen, eta horren berri emateko hemen ditugu egun hartan bildu ziren lau pertsonai: Ion Enbeita, egunero bezala bere esnea banatzen
duen baserritarra; Ireneo Ajuria, erregea bera; Haritz Lopategi, elizako dorre gainean, zur dagoen ertzaina; eta Txiplas, Soriatik bost mila duroren truke ekarri duten pertsona txalo batzuek jotzearren.
|on Enbeita (1) Errege honek badau jendea izorratzeko ohitura, eta herriko ertzainak antza oso maite dau altura, besteak bere eskuak dantzan ta dirua hartu gura, zenbat jentuza mantentzen dirán ñire esnearen kontura! (BIS) Ireneo Ajuria
Ion Enbeita (5) Cernika aldera ¡nguratu dan faldea ikusiz gero, bere Herria maite duana nolatan ez jarri bero, hitz barriak be ikasi situ "Gora", "Aupa", eta "Fuero", aurretik Fuero asko agindu, atzetik tiro ta fuego. (BIS)
(3) Don Juan Carlos eta Sofia hona etorri dirá garaiz, seguridade lanetarako ni eramaten naute maíz, teilatuaren gainean nago oso itxura alaiz, kolpe ederra hartu behar dut, hemendik erortzen banaiz. (BIS) Txiplas
Ireneo Ajuria (6) Portatu zaite behar bezala esne saltzaile aparta, neuk esan arte zu ertzaingoa teilatutikan ez salta, Zamoranoa, zuk txaloak jo, eta bitartean kanta, hórrela ondo ni biziko nok hauek tontoak dirata. (BIS) Haritz Lopategi (7) Koronadun hau zaindu ezinik nabil hona eta hará, ta sorianoak egiten dio hainbat oihu ta algara, erregearen kontu txiki bat nahi nuke hemen atara, berba egiten ez ornen daki papelarekin ez bada. (BIS) Txiplas
(4) Txalo jotzeko ekarri ditut hainbat ta hainbat borondate, "Viva españa", "Viva Amedo" edozer jo neikezake, horretarako hementxe nago ta ez naiz lotsatzen bape, kokoloena gaur neu naiz baina ondo ordaintzen didate. (BIS)
(8) Txaketerua beti izan naiz ta hola nabil luzero, diru aurrean beti sortzen zait hainbat ta hainbat enredo, gaur "Viva el Rey" esaten dut nik txalo-txalo, bero-bero, "Gora ETA" be esango neuke ondo ordaindu ezkero. (BIS)
(2) Euskal Herirá etorriteko badaukat hainbat balore, Sofia lagun hartuta nator Madril aldetik dotore, zu euskalduna portatu zaite nerekin gozo ta bare, fueroarekin etorriko naiz ondo portatzen bazare. (BIS) Haritz Lopategi
BERTSOLARI 66
1991 Azaroa
ARRÁSATE 1991-VIII-24 Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Andoni Egaña, eta Gregorio Larrañaga "Mañukorta". Gaia: Saio honetara gaiak jartzera Nikolas Seguróla zen etorzekoa, baina gaisotu eta
ez zuen etortzerik izan eta berari buruz bertso baña.
S.Lizaso (1) Denok dakigu gai jartzailetzan Nikolasek duen maila, hondaturikan zerbait ornen du hesteak edo urdaila, Arantzazutik Donostira jo ebakuntza baten bila, gauza bakarra opa diogu azkar sendatu dadila.
A. Egaña (3) Bere graziak ta bere gaiak, bere bertsozko ¡zpiak, bere lau oinak ta bukaerak, bere hitz eta hizkiak, umore ona ta Seguróla dirade anai bizkiak, aspaldi hire parre algarak faltan botatzen dizkiat.
I. Murua (2) Bertsoa franko kanta liteke gizon honen omenetan, bera laguna izaten degu jaialdirik gehienetan, gainera degu txukuna eta paregabe lan honetan, mundu hontako suerte dena opa diogu benetan.
Mañukorta (4) Seguróla hori saiorik saio beti izan degu fina, ga¡ onak jarri ta umorea piztutzen ere dakina, duan tokian ezbairik gabe egina du ahalegina, ¡a lehenbaitlehen etortzen zaigun bertsolarien artzaina.
1991 Azaroa
BERTSOLARI 67
Donostia1991-IX-6 Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Andoni Egaña, Jon Sarasua, Imanol Lazkano, Joxe Lizaso Gaia: Uda honetan gertatu zaizuen gauzaS. Lizaso (D Udara aldean ¡bili gera gu aparteko disdiran, hamaika juerga eta parranda bertso saioan segidan, gauza bitxiak handikan bueltan etxean gertatzen ziran, nei emazteak eskusa danak sinistutzen baizizkidan. (BIS)
I. Murua (2) Hainbeste gauza politetatik bat behar det aukeratu, Landesetato hondartza zuriz txoraturik naiz geratu, txirrinduz Joan ta ezer berezik ez zait sekula gertatu, baina hori bai andrearekin behin ere ez naiz haserratu. (BIS)
A. Egaña (3) Nik Rioja ta Soria aldera egina nuen pasia, dinosaurioen hanka arrasto batzuk ikusten hasia, bata sakona, bestea arina, lodia edo luzia, haundiena zan Sebastianen zapata hainakoxia. (BIS)
BERTSOLARI 68
rik politena. Jon Sarasua (4) Ez da erantzun zuzen zuzena orain esango detena, nere lagunek hartuko dute inbiria edo pena, laister nijoa oporretara Cuba lurrean barrena, hurrengo astean gertatuko zait anekdota politena. (BIS)
I. Lazkano (5) Uztailaren azken aldera ni nenbilen juxtu-juxtu, ta Agostuko lan den hoiekin egina nuen apustu, nahikoa ondo moldatua naiz nahiz-ta almazena hustu, nere partetik egingo nuke urte guztia Agostu. (BIS)
J. Lizaso (6) Joxerra honek galdetzen zuan zer moduz udara aldian, beti bezela goiz partetikan ordu batzuek lanian, arratsaldian ibiltzen nitzan pasiatutzen mendian, nik formal asko ¡garó ditut amonan aldamenian. (BIS)
Donostia1991-IX-6 Gaia: Seikote berdinari, uda honetan gertatu zaizuen deskalabrorik haundiena edo
S. Lizaso (1) Sekretu denak kontatu behar konfesioko antzera, Hondarribira Joan nintzaden ni eguna pasatzera, joan dan urteko bainujantzia hartu ta sartu urera, estalirikan sartu nitzan ta gero biluzik atera. (BIS)
I. Murua (2) Traje bainua aurten berria neraman nere aldean, nekaturikan abia nintzan urte osoan lanean, ederrik nengon ta juergarako bere biziko planean, ta diru gabe gelditu nintzan hirugarren egunean. (BIS)
A. Egaña (3) Landesetara Joan naiz ni re harako genduan joera, ta gau batean hartua nuen desmadratuen tankera, neska polit bat heldu zitzaidan maiteminduen antzera, esdan zidana: Ezagun zaitut, zu Iñaki Murua zera. (BIS)
1991 Azaroa
gauzarik txarrena.
). Sarasua (4) Ni orain arte ez naiz ba inon turista moduan izan, udalekuan egona nago haurrak zaintzeko langintzan, hantxe nenbilen ume taldea neretzat soilik bailitzan, ta ume batek galdetu zidan bere kolega al nintzan. (BIS)
I. Lazkano (5) Opor aldian gertatu dena hola galdetu ezkero, Abuztu dena pasatu degu guk parrandaren bezero, egunero jai egiten bada astelehena re goizero, ta ¡spiluak esaten zidan: Burutik al zaude ero? (BIS)
|. Lizaso (6) Udara aldera igaro degu gozoa ez bazan txarra, jaietan gaude aprobetxatu zaikagun ¡lunabarra, jakina dago holakoetan ez erretiro edarra, neretzat gauzarik txarrena gendun goizean jeiki beharra. (BIS)
BERTSOLARI 69
Donostial991-IX-6 Sebastian Lizaso eta Jon Sarasua Gaia: Hauek biak ez dute antza haundirik elkarrekin, baina gauza batean behintzat aspaldi honetan nahiko antzeratsu dabiltza-
la esango nuke. Biak somatu ditut nik sarritan, dabilen bertso martxagatik kejoso, kexu. Zer gertatzen da?
S. Lizaso (1)
|. Sarasua (4)
Herririk herri aspaldi hontan gabiltza aste ta jai, afizioz geu hasi ginan da ez genduke baztertu nahi, geure erara gabiltzanean ibili ohi gera lasai, martxarekin ez gera kejatzen, gai jartzailearekin bai. (BIS)
). Sarasua (2) Gizon guztiak ez dirĂĄ hemen denetarako kapazak, eta ustĂŠ dut Sebastianek hartu dizkiola trazak, dianostiko kontuak hemen ditugu oso errazak, gu mutil onak gerade baina gai jartzaileak eskasak. (BIS)
S. Lizaso (3) Herri askotan izaren degu bertsotarako aukera, ta aurkezleak egiten digu mesede haina galera, oporrak Ăąola ta txapelketa gaiak gaue ere atera, kadukautako lau gai alukin nolatan etorri zera? (BIS)
BERTSOLARI 70
Joxerrai palo eman ondoren Lizaso nahi dut zerbitu, ta beste gai bat ere nahi nuke elkarrizketan ukitu, Sebastianek igual egunez lau saio izaten ditu, aizak Sebastian hola ezin dek beti ondo errenditu. (BIS)
S. Lizaso (5) Ez da gezurra gelditu gabe titiritero moduan, zenbat lekutan iritsi naizen ziur ez daukat goguan, nahiz-ta tartean bertso kaxkarrak noiz behinka aidera Juan, baina dexente moldatutzen naiz mutil koxkorran onduan. (BIS)
J. Sarasua (6) )endea majo engainatzen da bai gaiez eta bai bertsoz, bertsolaritza berez hau baino zailagoa baita askoz, hemen sarritan gertatzen dena hemen esango det gustoz, atzeko hoiek sarritan gaiak aurrez ikasita datoz. (BIS)
1991 Azaroa
S. I ¡/aso (7)
S. Lizaso (11)
Zer arraiotan atera dezu horrelako zalaparta, edozer gauza esaten digu eta guk behar aguanta, gaiak jakinda etortzen gera, besterik ez gendun falta, ta jakitea ez naiz harritzen beti berdinak d¡ra-ta. (BIS)
Barkatu baina bidé hortatik sekula ez det jokatu, zure gogoa hórrela bada nik zertako debekatu, zuretzat ere promozioa egin gentzake moldatu, bertsoak erakutsikoizkizut, zuk telebistan kantatu. (BIS)
|. Sarasua (8)
). Sarasua (12)
Mila diroko sorta txiki bat ñola egoten da sobrean, Lizaso hemen ibiltzen zaigu gaikiko saio pobrean, nah¡z-ta dirudin rimaz eta gaiz beti dagola sobrean, Lizaso ere ez da atzebitzen Sarasuakin librean. (BIS)
S. Lizaso (9) Ñola arraio ausartzen zera hemen hori galdetzera, ta zergaitia esango dizut azkar hitzetik hortzera, ez naiz joaten Sarasuakin gai librean aritzera, bos edo se¡ bertso kantatuta bildurtu egiten zera. (BIS)
Agerikoa eta gordea berdinak ez dirá hemen, bertsolaritzan ondo egoten hori da guretzat zailen, txapelketetan jartzen ornen da bertsolari ona gailen, ta jakin ere ez dut egin nahi hor zer mafia dabilen. (BIS) S. Lizaso (13) Zer dagoen e nik e ez dakít horregatik nago lasai, lagunbezela hasi gera ta zergatik bukatu etsai. "Zein hasi gaituk?" galdetzen zion honek atzeko lagunai, aldegiteko beldurrez dago, ta jarraitzeko ere bai. (BIS)
J. Sarasua (10)
|. Sarasua (14)
Nahiz joxerrakin Sebastian dagon oraingoz etsai antzeko, danak ikusi behar ditugu aurreko eta atzeko, ¡nteresatu eiten baizaio beti puntan ibiltzeko, Joxerrarekin prestatzen ditu telebistan botatzeko. (BIS)
1991 Azaroa
Azken bertsoa da eta ezin jarriko gera serio, baina detaile honek ez al du erakusgarri balio, orain zer esan behar zun ere Egañak txibatu dio, baina guztiak esan baino lehen hor konpon eta adió! (BIS)
BERTSOLARI 71
Zarautz1991-IX-7 Lizardi saria Unai Agirre eta Jesús Mari Irazu Gala: Jesús Mari Irazu, aita, goizaldera parrandatik heltzean, semea, sukaldean estuUnai Agirre (1) Amorrazita nago behar det kantatu, erdi mozkorra zatoz eta naiz nazkatu, balantzaka etxera hotxen zera sartu, eskerrak ejenplua ez nuela hartu.
J.M . Irazu (2) Goizeko hamarretan mozkortuta kasi, neri orain builaka ez zaitela hasi, liburu tarte hortan burua nahasi, mereziko du eta bizitzen ¡kasi.
Una i Agirre (3) Hamasei urtekoa da ñire adina, hau golfogua degu zaharra degu baina, lanik ez du egiten semearen haina, aitak ez du merezi horren seme fina.
BERTSOLARI 72
diatzen ari da.
J.M. Irazu (4) Ikasteko badezu gogo ta afana, kritikatzen ez zaite bildu neregana, bizitzan ¡kasi zak denetako lana, ikasi ta bizitzen, bitatik piskana.
Unai Agirre (5) Egia esan aita nik ez det jatorra, anerako alperra, agintzen gogorra, pitxarkada ur hotz botakoiot horra, ¡a juaten zaion gaueko mozkorra.
J.M. Izazu (6) Ez didazu sartu nahi errespeto gutxi, hau da lotsagabea ezin det sinetsi, pertza urakin nahi du nere atxurra hautsi, ¡kasi zazu baina parrandari eutsi.
1991 Azaroa
Beasain1991-IX-15 Begiristain, X. Zeberio, Mendizabal, Igartzabal, P. Iraola eta Goiburu Gaia: Begiristain Hoteleko atean zai dagoen "Botones"-a izango da; X. Zeberio, maleta haundi bat eskutan duela sartzen den Gil jauna; Mendizabal, oporraldia pasatzen
ari den "Sueca"; Igartzabal, telefonista; Iraola, hotelera "Tienda Campaña" hartuta datorrena; eta Goiburu, oheak egiten dituena.
Begiristain (1)
Mendizabal (3)
Ondo kostata ¡kasia det "Botones"aren karrera, ongi etorri apopiluak bost ¡zarreko Hotelera.
X. Zeberio (2) Jesús Gil naiz ni Marbellatikan Euskadira natorrena, Hotel honetan oindik sartu dan gizonikan jatorrena.
1991 Azaroa
Bere poltsa ta haziendarekin dator "Sueca" gaztea, neretzat ohe nat nahi nuke eta txakurrarentzat bestea.
Igartzabal (4) Lehendabiziko esan behar dut naizela telefonista, enkargu danak ongi hartzeko hemen behar zan artista.
BERTSOLARI 73
P. Iraola
Mendizabal
(5)
(9)
Nere motxilan tolestaturik nere "Camp¡na"ren tela, hementxen nator ¡kusi nahirik hainbat fama dun hotela.
Goiburu
Igartzabal
(6)
(10)
Ni naiz hotelen dauzkagun ohiak zuri ta garbi jazteko, hau det lantoki eguneroko ogia ¡rabazteko.
"Sueca" ere badeu noski geurekin gaur alajaina, Patxi hobe dezu honekin jarri ohean "Tienda Campaña".
Begiristain
P. Iraola
(7)
(11)
Maleta gora, maleta behera, ni zelebrezko tipuan, botoi ugari alkandoran ta sos ¡kan ez poltsikuan.
Dudik ez dago txakurrarekin ukakoizute sarrera, hori "Campiña"nutz¡ dezagun, goazen biok hotelera.
X. Zeberio
Coiburu
(8)
(12)
Etorri eta jira ta buelta hor ikusi det "Botones", maleta haundi hau eramateko " A ver si tienes cojones?"
BERTSOLARI 74
"Botones" eta ohegilea, berdin rezepzioa, bost ¡zarreko hotel batentzat hau da presentazioa!
Gure "Sueca" pintatu da ta zikinak ez ditu klendu, inpernutikan ateratako deabrua ematen du.
1991 Azaroa
Begiristain
Iraola
(13)
(17)
Rebista Pornoz bete-beteta lehendabiziko maletea, bere nausia zein ยกzango ta Marbellako alkatea.
X. Zeberio
Goiburu
(14)
(18)
Bost izarreko hotela zala atea jo nuen dan-dan, dudan jartzen naiz hotela edo sanatorioa ote dan.
Igartzabal eoten da giltza zuolan nik kalkulatzen detanez, errezatutzen ez daki baina damu det iauna esanez.
Mendizabal
Begiristain
(15)
(19)
Hainbat kankailu eta triposo ikusirikan honela, honi ยกzena jarri behar zaio desastrosoen hotela.
Telefonistak mutil zaharrentzat dauka dei bat seriua, "Sueca" kargatzen duanarentzat lehenbiziko premiua.
Igartzabal
X. Zeberio
(16)
(20)
Ezkonberriak ere noizik behin honuntza etortzen dirรก, ohegilea hor ibiltzen da giltza zulotik begira.
1991 Azaroa
Tripa zakua lotu ezinik gerrikoaren ebilan, Gil baino gizon egokigorik ez ote dago Marbellan.
Aizu "Sueca" zu Gilengana dirua daukat sobrante, eta Marbellan "Pitilin de oro" neskek deitutzen didate.
BERTSOLARI 75
Mendizabal
Begiristain
(21)
(25)
Gustatzen zaio urdaiazpia, gustatzen zaio saltxitxa, nere txakurrak estimatzen du zuk dezun urrezko pitxa.
Igartzabal
X. Zeberio
(22)
(26)
Neska gazteak bueltan ditula edukitzen du bainera, "pitilin de oro" berak deitutzen hasi al zaigu gainera?
Utzi nahi naute "fuera de juego" pita didate penalti, baina Gil zaharra gol eta edo bi sartu izan ditu beti.
Iraola
Mendizabal
(23)
(27)
"Pitilin de oro" ez dakit baina badaduka nahiko pisu, horren azpian jartzen bazera zapaldu ederra daukazu.
"Corredor zintas" izanagatik aspaldiko urteetan, honek atxurrik ez du sartuko "Sueca"ren terrenuetan.
Goiburu
Igartzabal
(24)
(28)
Gure Gil hori loria eta harro etorri da bainan, "Sueca"rekin elkartzen bada ipiniko du tamainan.
BERTSOLARI 76
JesĂşs Gil honek hitzegiten du hain txukuna dalakuan, ta arkakusuak saltoka dabilt bere pitilin onduan.
"Fuera de juego" eta holako hitzak esaten zizkizun, arretan kontuz, aizu "Sueca", ÂĄa gol sartutzen dizun...
1991 Azaroa
P. Iraola
Mendizabal
(29)
(33)
Ohegileak astitzeu zenbait izara edo maindera, bilatuko zun makinatxo bat azal hutsezko aingera.
Goiburu
Igartzabal
(30)
(34)
Hotel hontara ez da etortzen jende dena lo egile, horregatikan puskatzen dirรก ohetan hainbat maindile.
Bihar daukagu gala eder bat guztiz bikote dotorez, Arzallusekin Pantoja dator, Fragarekin Lola Flores.
Begiristain
P. Iraola
(31)
(35)
)esus Gil zaharra moskortu da ta lo dago sofรก batetan, bien bitarte poltsikotikan saiatu naiz lapurretan,
Hotel ederra eta bikaina hau gauza ikustekoa, baina denetan harrigarrien topa dedan bostekoa.
X. Zeberio
Goiburu
(32)
(36)
"Sueca" degu erdi fulana hau da kalamidadea, bost izarreko hotel batean hau da formalidadea.
1991 Azaroa
Rezepzionista azken batean hauxe galdetu nahi dut nik: Tripa haundi hauek mugi arazteko ez al da dantzatokirik?
Hotel hontara etortzen zaigu jende famati ta fina, ta azkenean arkakusoak uzten digute propina.
BERTSOLARI 77
•
:::::;••••::•::!:•::::•:
: :
11
iiiiii
I
Gipuzkoako Txapelketa
BITTOR AGIRRE (LEGAZPI) 55 urte Lanbidez harakina. Txapelketa Nagusi gehienetan parte hartua. Bigarren fasera pasatzea bere helburua. Pronoslikoa: SEBASTIAN LlZASO/XABIER EUSKITZE.
FÉLIX AIZPURUA
KARLOS AIZPURUA (OIARTZUN) 20 urte Enpresariales 3. kurtsoan ¡kasle. Eskolarteko Txapelketetan parte hartua da. Nagusiekin konektatzeko asmoz hartu du parte. Pronostikoa: SEBASTIAN LlZASO/ANDONI EGAÑA.
1991 Azaroa
(ZUMAIA) 19 urte Marketing ¡kasle. Gazteen Txapelketa askotan parte hartu izan du. Nagusien Txapelketan parte hartzea bere helburua. Pronostikoa: A N D O N I EGAÑA.
BERTSOLARI 79
JAUREGI JESÚS MARI "AITXO TXIKI" Z a l d i b i k o A l t z o n d o baserrian jaio zen 1961eko apirilaren 27an. Familian lau anaiak izan dute bertsotarako afizioa eta gazteena zelako darama jesús Marik goitizen nori. Linterneroa da ofizioz eta Zaldibian bizi da. Hemeretzi edo nogei urterekin egin zuen bere debuta eta niru a l d i z hartu du parte txapelketa Nagusian. -Zure pronostikoa. Neri ez zait gustatzen izenak ematea, baina izen batzuk aipatzekotan, nik ere Egaña jarriko nuke lehenbizi. Txapelketatik k a n p o k o lanean i z u g a r r i fuerte ikusi dut bertsolari ñau. Segidan Euzkitze eta Lizaso jarriko nituzke, baina bihotzez sarasuak irabaztea gustatuko litzaidake. Amurizari bezalaxe, txapelak bere lana aurrera eramateko asko lagunduko lioke. -Zure pretentsioak. Ni t x a p e l k e t a k o b a t z o r d e Eratzailean nengoen eta ez dut dudarik egin parte hartzeko orduan, baina txapelketak sortzen duen lehia horren kontra erreparo haundiak ditut, gero eta gehiago ditugala, esango nuke. Dena den, parte hartu dut eta ez naiz horretaz damutzen eta ez nuen gauza naundirik egiteko pretentsiorik ere.
BERTSOLARI 80
ATTOLA BERRI XABIER IZAGIRRE 1961ko urriaren 31an jaio zen Deban. Enkofradorea da lanbidez. Afizioa txikitatik datorkio, etxean bertsozaleak bati dirá.
BERNARDO AZPILLAGA Hamabi urtekin bota zituen lehendabiziko bertsoak publikoaren aurrean, eskolako ikasturte bukaerarako jaialdi batetan. Bere buruarekin pozik gelditu da Txapelketan egindako papera ikusita. Zaila ikusten du irabazlearen izena asmatzea baina Lizaso eta Ega aren artean atera daitekela dio. "Ega ak berea egiten badu irabaziko duelakoan nago baina oso urduri jartzen da txapelketetan".
(ERREZIL) 24 urte Ofizioz baserritarra. Gazteen txapelketatan parte hartu izan du eta Cabiriakoa irabazi zuen 1989an. Bigarren fasera pasatzea izan da bere helburua. Pronostikoa: SEBASTIAN LlZASO/XABIER EUSKITZE.
1991 Azaraa
EGAÑA, ANDONI
JUAN IGNAZIO BEGIRISTAIN (ATAUN) 37 urte Baserritarra Janbidez. Hiru bat Txapelketa Nagusitan parte hartua. Bigarren fasera iristea bere helburua. P r o n o s t i k o a : SEBASTIAN LIZASO.
Zarauzko Trinidade kalean jaio zen 1961ean. Ikastolako lehen promoziokoa izaki, txikitandik zapaldu ditu tabladuak, Manolo Urbietaren eskutik b e r e z i k i , baina bertsotan ez da hasten EUTGn f i l o l o g í a lehen urtea e g i t e n duen arte. Gasteizko Udaletxean egiten du lan. Ezkondua eta alaba batekin. -Pronostikoa? -Jon Sarasuak atera dezake txapela. Zergatik? Sekula baino gogo piska bat gehiago dutelako eta oso ondo dabilelako. -Zure historíala eta txapelke-
ta hooni begira duzun pretentsioa? - 1 9 8 1 e a n debutatu nuen bertsotan Lizardi sarira agertuz eta txapela irabazi nuen irailean eta 82ko martxoan Zaldibiko Artxanberri saria irabazi nuen. Urte horretan joan nin-tzen soldaduskara eta han nengoela h a r t u n u e n parte F e r n a n d o Amezketarra Herri arteko Txapelketan hirugarren geratuz eta 85ean Udaletxean lanean hasi eta Txapelketa Nagusira aurkeztu nintzen eta finalista geratu nintzen. 89eko Txapelketan erea finalista izan ninten.
rren geratzeak. Nere pretentsioa horrekin pentsatu gabe kantatzea da eta nere estiloan asmatzea lortzen badul gustora gera naiteke, superbibientziko bertsorik egin gabe eta benetan arriskatuz, alegia.
)ON EIZMENDI 1970koApirilak 17an, Hernanin jaioa. Euskal Filologia ikasten ari da Donostian. Orain gizon itxura hartu badu ere, denok gogoan dugu metro eta gutxi zen ume txipadun hura, eskolarteko txapela berarentzat handiegi hura birritan jantzi zuena. Gero, baju aldi bat edo izan zuen, eta iaz Lizardi saria irabazi. "Egaña, Lizaso, Euskitze", gehienon apostuetan ageri den hirukotea du Jonek ere faboritotzat. Berari dagokionean, " saio hau pasata", esan zigun H o n darribiko saioan. Ez du hori lortu, baina berriro ere bidé onetik abiatu déla erakutsi zuen. Ez da gutxi.
Aurtengo txapelketarako pretentsioa? Ez dit ardura gehiegirik lehen, bigarren edo zazpiga-
1991 Azaroa
BERTSOLARI 81
XABIER ETXABE
JUAN RAMÓN ELORZA (ORMAIZTEGI) 27 urte Ofizioz ebentuala. Gazteen Txapelketetan parte hartu izan du eta azkenengo b¡ Nagusi hauetan. B¡garren fasera pasatzea bere helberua. Pronostikoa: SEBASTIAN LlZASO.
46 urte Aian jaio eta Aian bizi da Armendi baserrian. Tabernako bertsolaria. Ez zuen oraindainokoan Txapelketa Nagusian parte hartu. Ezkongabea. Lanbidez baserritarra. -Zure pronostikoa? -Neretzako Euzkitze izango da txapeldun. Duela hiru urte bezala lan egiten badu, zaila dute besteek Euzkitzeri irabazteko. Neurrian, riman eta arra-
ETXEBESTE
zoietan nik txukunena ea konpletoena mutil hori ikusten clut. -Zure historíala eta txapelketa honterako pretentsioak? - A i a k o Txapelketan hartu dut parte bizpahiru aldiz, baian Txapelketa Nagusian inoiz ez nuen parte hartu eta lotsati samar joan nintzen kanporaketara. Hutsegite batzuk egin n¡tuen, baina asko jardunez gero, mejoratu naitekeela usté dut. Nere ilusioa kanporaketa gainditzea zen, baina banekien zaila zela.
O i a r t z u n e n jaio zen orain déla hogei urte. Elektronika ikasketak eginak ditu. ikastolan hasi zen bertsotan Antton Kazabonekin, eta 14 urterekin egin zuen lehendabiziko plaza Eskola arteko txapelketan. Txapelketa honetan egindakoarekin pozik dago. "Nik gehiago ezin dut egin" dio. Bere faboritoarekin aritzea tokatu zitzaion eta horrek poz handia eman z i o n . "Pe a r e k i n aritu n i n t z e n eta h o r r e k i n gustora gelditu naiz". Ega ak edo Pe agarikanok irabaziko duela usté du.
Prestaketa Aian bertan "Zaldubi" eta "Katain"ekin egin dut, astero biltzen bait gara bertsotarako.
BERTSOLARI 82
1991 Azaroa
biko txapelak ¡rabazi nituen eta 83an E s k o l a r t e k o a , L i z a r d i , Xenpelar, Gabiria eta Urruñago txapelak. Oraingo honetan nere helburu minimoa finalean satzea da eta behin finalean satzen banaiz, aurre samar geratzea.
PEDRO ETXEZARRETA 1949ko Urriaren 6an, Seguran jaioa. "Tallerrean" egiten du lan. Hortik aurrera bakoitzak asma dezala zertan. A s p a l d i d a n i k d a b i l bertso munduan, eta hainbat lehiaketatan parte hartua dugu. Euskad¡ Irratiak 1.985ean antolaturiko F E R N A N D O AMEZKETARRA herrí arteko txapelketa Segurako herriak irabazi zuen, eta Etxezarreta zen irabazleetariko bat, Intxausti eta Goibururekin batera. Pronostiko petoa bota digu, zirkinik egin gabe: Egaña. Txapelketa honetan kanporaketa gaindituta pozik legokeela aitortu digu, eta hori lortu duenez hala egongo da noski. Ahazturaren zokoan utzitako errima eta esamoldeetan trebea da oso.
XABIER PÉREZ "EUZKITZE" Nafarroako Erriberatik datorkio Pérez abizena, aita eta aitona treN-geltokiko jefe izan bait dirá ogibidez. Amaren familia-
JUAN RAMÓN GERRIKO
tik datorkio, ordea, euskaltzaletasuna. 1966an jaio zen. Geminis da, bikoiztasuna zeinua eta Euzkitze Azkoitia eta Azpeitiaren artean, baserriaren eta kalearen artean bizi da. Gaztea eta aldi berean heldua, bi bokazio izan ditu bizitzan: bertsolaritza eta speaker izata irratian.
(IDIAZABAL) 23 urte Lanbidez kalderero-soldeatzaile. Gazteen Txapelketa ugaritan parte hartua. Parte hartzea izan da bere helburua. Pronostikoa: A N D Ó N I EGAÑA.
-Pronostikoa? - B i bakarrik ikusten ditut nik txapela jazteko gai. Hortik aurrerako guztia sorpresa bezala kontsederatzen dut, nahiz eta egun b a k a r r e k o saio batean edozer gauza gerta daitekeen. -Zure historíala eta pretentsioak? -1982an Eskolarteko txapela, Lizardi, Xenpelar eta Zaldi-
1991 Azaroa
BERTSOLARI 83
NIKOLAS IZETA 26urte ditu. Usurbildarra. Nekazaritza ikasketak egin zituen Iru ean eta pastelero lan egiten du Donostian. -Pronostikoa? -Lizaso, Egaña eta Euzkitzeren artean dago tápela, baina ni neu Lizasoren alde egingo nuke apostua. Zergaitik? Izugarri segurua da eta arrazoietan eta teman ez dago bera bezalakorik. -Zure historíala eta txapelketa honetan zenuen pretentsioa? - N i nere anaiaren ¡tzalean hasi nintzen bertsotan. Ikastolako ikaslea izan naiz eta zortzigarren mailan euskarako irakasleak sartu zidan grina hori barman, justo Ega a izan zen irakasle hori. Ceroztik lagunartean eta hórrela aritu naiz. Badut txapel kurioso bat Zaldiko Maldiko elkarteak antolatu eta irabazi nuena, Irulean ikasketak egiten ari nintzela.
AGUSTÍN ARRIETA "IBERGUN" (AZKOITIA) 35 urte Ofizioz arotza. A z k e n e n g o bi Txapelketa Nagusitan parte hartua. Parte hartzea bere helburua. Pronostikoa: A N D O N I EGAÑA.
EUSEBIO IGARTZABAL: (CABIRIA) 47 urte Ofizioz tornero. I d i a z a b a L g o Z e p a i saria, Orixe saria e.a irabazia 1.972. urte inguruan. Semifinaletara iristea du bere helburua. Pronostikoa: SEBASTIAN LlZ A S O / A N D O N I EGAÑA/XABIER EUSKITZE.
BERTSOLARI 84
Neri D taldean tokatu zait kanporaketa eta Narbaiza eta Zeberio seguru samar klasifikatuko zirela jakinda, hirugarren postua nahi nuen, baina ez da posible izan.
1991 Azaroa
EUSEBIO LASARTE
JOSÉ MARI IZETA 1966ko azaroaren 14an jaio zen Usurbilen. Sikologoa da Hamasei urterekin hasi zen publiko aurrean kantatzen, Antiguoko Auzoan egin zuen lehendabiziko plaza. 1986an Gabiriko txapelketa ¡rabazi zuen. U s u r b i l g o bertso paper lehiaketan lehen saria ¡rabazi zuen. Txapelketari buruz zera dio helburua zuela lehendabiziko eliminatoria pasatzea; hori lortu duenez pozik dago.
JESÚS KORTABARRIA, "KAXETA" 1 9 5 2 k o A b e n d u a r e n 9an jaioa, Antzuolan. Mekaniko moduan lan eginez ateratzen du bizibidea. Bertsolari gehienekin ondo konpontzen dena dugu Kaxeta, eta o n d o kostata atera dugu
Ega a du faborito, baina edozeinek irabaz dezake.
"asko dirá onak" kunplimentuzko pronostikotik. Azkanean, halere, Egaña eta Lizasoren artean ikusten duela aitortu digu, aurtengo txapela. Lehen kanporaketa gainditzeko helburu garbia zuen Kaxetak izena ematerakoan. Ez zuen bere helburua lortu, nahiz eta lan txukun samarra egin Hondarribin. Badirudi bere kantaerak ez diola mesede handirik e g i t e n , puntuak b i l t z e k o orduan.
1991 Azaroa
1954eko urrian jaio zen. Manuel Lasarte bertsolariaren semea da. Lagunartean hasi zen bertsotan Hernani inguruko sagardotegietan eta 24 urterekin egin zuen debuta Lizardi sarian. Herreroa da, aita bezala, solteroa eta Orion bizi da. -Zure pronostikoa^ - N i k Lizasok irabaziko duela esango nuke, oso seguru ikusten bait dut terreno guztietan. - Z u r e historíala eta pretentsioak txapelketa honetan'. -Nere eta ni bezalako askoren problema zera da, ez dugula kantatzen. Nik azken bost urte hauetan gai bati ez nion bertso alerik ere kantatuko. Plaza b a t z u k egiten d i t u g u , baina konpromizoko laupabost bertso kantatu eta libratzen gara eta hórrela ezin da txapelketa batean gauza haundirik egin. Esan bezala 24 urterekin egin nuen debuta Lizardi sariarekin. Hiru aldiz aurkeztu naiz sariketara horretara eta behin bertso onen a r e n saria e r a m a n n u e n , 81ean. Xenpelar saria, Gabiriko txapelketa eta Lauaxeta izan dirá probatu ditudanak eta txapelketa honetan ere ez nuen pretentsio haundirik, zaila baita bertsotan gutxi egin eta gero maila haundi bat ematea.
BERTSOLARI 85
JOSÉ MARI LERTXUNDI 1932ko Abenduaren 9an, Aian jaioa. Laurgaingo gaurdaetxeko nagusi dugu gaur egun, paraje zoragarri hartako bake ederrean bizi dena. Euskal Herriko Txapelketa Nagusian semifinalera ailegatu zen aurrekoan. Aiako txapela ere j a n t z i izan d u , eta beste hainbat sari irabazi, ñola bapateko hala bertso idatzietan ere. Aurtengo faboritoak izendatzea zaila ornen dago, baina "azpeitiarra ¡zango déla" usté du halere. Horra hor esango ez dueña esan, esan ez balu bezala. Eskola zaharreko baliapideak. "Koníorme zerekin geratuko nintzatekeen? Txapela aterata, noski", bota digu irania irribarretsuz. "Etorri, ni horretara nator, zertara bestela?". Arrazoia du, halaxe behar lukete gainerakoek ere.
BERTSOLARI 8b
.LIZARRETA. JOXE ÁNGEL SALEGI
XANTI ZABALA "LEXO" (IRUN) 49 urte Lanbidez tornera. 1967. urtetik aurrera Txapelketa Nagusi ugaritan parte hartua. Z e p a i saria i r a b a z i z u e n 1974. urtean. Txapelketa honetan parte hartzea bere helburua. Pronostikoa: IÑAKI MURUA
D e b a n j a i o zen 19(>6ko martxoaren 31 an. Baserritarra da. Ama du bertsozale amorratua eta Lizarreta lau urtekin hasi zen bertsotan. Lagunartean aritu ondoren plaza txikietan hasi zen bertsoak botatzen. Orain déla bi urte Zumaiko txapelketa irabazi zuen. Txapelketa honetan orain arte egindakoarekin gustora dagoela dio. "Semifinaletako ateetan geldituko naizela usté dut baina nahikoa da, Gipuzkoan dagoen maila altua ¡kusita". Ega a du f a b o r i t o . "Fuerte ikusten dut, bertsoak egiteko makina bal bezala, baina Euskitze eta Lizasok ez diote erreza jarriko".
1991 Azaroa
ARANTZAZU LOIDI SEBASTIAN LIZASO 1 l )58ko San Sebastian egunean jaio zen eta hitzegiten bezain pronto ikasi zuen bertsotan, sitaren tabernan biltzen bait ziren gauero Landetako bertsolari eta bertsozaleak. Bost urterako bertso ikasiak publikoan kantatzen zituen eta 9rekin santa Eskekoak, bereak tartekatuz. Ezkonduta dago eta bi ume ditu. -Zure pronostikoa? - N i k Egaña eta E u z k i t z e ikusten ditut posibilítate gehienekin eta ordena horretan, lehen Ega a eta gero Euzkitze. -Zure historíala eta txapelketa honetan duzun helburua? - H a m a b o s t urterekin egin nuen debuta Oñatin eta 16rekin Gabirian kantatu nuen Andra Mari bezperan. Geroztik etengabe ¡bilí naiz bertsotan. Soldaduska aurretik urtean ehun plaza egitera iritsi nintzen eta s o l d a d u k a n ere e g u n e r o egiten nuen bertsotan Las Palmasera j o a t e n z i r e n euskal arrantzaleek deituta, untzi desberdinetan afalduz. 82an finalista izan nintzen eta 86an txapeldun. Geroztik plazarik plaza nabil. Txapelketa honetako nere helburua finalean sartzea da eta behin finalean sartuz gero, ahalik eta ondoen egitea.
1991 Azaroa
Aretxabaletan jaioa, 1%7ko otsailaren 1 7an. Eskolatik datorkio afizioa. Bertso paperak egiten hasi zen. Eskola arteko txapelketan parte hartu zuen 14 urteekin, Ordizian. Zenbait sari jaso ditu dagoeneko? Eskola arteko Txapelke-
JUAN JOSÉ EIZMENDI, LOIDISALETXE II 1.960KO Martxoaren 25ean, Errezielen jaioa. Gabiriko Osinalde saria ¡zabazi ¡zana clu ohorerik preziatuen. Horixe aipatu digu, behintzat, lehen lehenik bere curriculumaz galde egindakoan. Txapelketa Nagusian semifinaletara iritsitakoa da, halere, Loidisaletxe zenaren semea.
tan bapateko eta idatzizkoa, 18 urtekin irabazi zituen. Zaldibiko txapelketan aipamen bat. Egindako lanarekin bastante gustora g e l d i t u zen bukaera kenduta. Hogei pasatzeko ziren eta hogeitabatgarren gelditzea ez da suerte handia izatea, baina tira ez da lehendabiziko aldia. Faboritoari buruz zera d i o : "Ega a oso fuerte dago, beti bezala, gauza asko esaten ditu modu egokian, onena izan daiteke besteak baztertu gabe noski. Edozein gauza gerte leike".
Askoren moduan, hirukotearen aipamena bota digu bere p r o n o s t i k o a n : Lizaso, Egaña, Euskitze. A u r t e n ere f i n a l e r d i e t a r a heltzeko heburuaz dator, laurdenetan hasiko baita. "Iritsi, eta saio itxurazko bat egitera, noski". Hala eginez gero, finala ere ez du urruti ibiliko.
BERTSOLARI 87
JESÚS LOPETEGI
JUAN MARI LÓPEZ
1 958ko Azaroaren 1 1 n jaioa, Azpeitian. M e k a n i k o ajustadorea da lanbidez. "Pronostikoa? Ni neu aurrena, noski", bota cligu. Barre algara luze bat egin du gero, eta dudarik gera ez dadin, honako hau erantsi: "Ez, orain benetan: Egaña edo Lizaso, bietarikoren bat".
1972ko Urtarrilaren 15ean, Oihartzunen jaioa. Iheltsero lanetan d i h a r d u , bere gaztean. Eskolarteko txapelketetan birritan t x a p e l d u n ¡zana d u g u Juan Mari.
Ez du helburua urruti i b i l i . Lehen kanporaketa pasaz gero konforme legokeela, eta puntu gutxitara geratu zitzaion hori H o n d a r r i b i k o s a i o a n . Saioa errepasatuz, gartzelako lana inork baino hobeto egin zuela aitortu behar. Puntuazioaren arauera, ordea, atzean geratu zen, eta besteren batean baharko du izan.
BERTSOLAR1 88
JUAN LOIOLA Egaña eta Lizaso aipatu dizkigu, txapelketa honetako faborito gisan. Saio polit bat eginda konformatzekotan e t o r r i , eta lehen kanporaketa gainditu egin zuen, errepeskan bada ere. Pozik egoteko moduan dago, beraz, helburua jo eta pasa egin baitu aurtengo honetan.
(MENDARO 47 urte Txoferra da ofizioz. Txapelketa Nagusi guztietan parte hartu izan du. Parte hartzea bere helburua. Pronostikoa: EGAÑA/SEBASTIAN LIZASO/EUSKITZE.
1991 Azaroa
MIKELMENDIZABAL
JON MAIA 1972ko Ekainaren 25ean Zumaian jaioa. Euskal Filología ¡kasten ari da Gasteizen, ez dakigu zintzo antzean, edota estudiante t u nanteen gisan. Horretan ere badu maisu egokia paraje haietan: Andoni Egaña. Gaztetan (edo gazteagotan) hainbat txapela eta titulu lortutakoa dugu, eskolartekoan, eta bestetan. Egaña du faborito nagusitzat, "nerbioak kontrolatzen baditu, behintzat". Euskitzek eta Lizasok lana emango diotela uste du. Lehen kanporaketa pasata konforme ez denetakoa dugu. "Semifinaletara iritsiz gero, superkonforme", halere.
195bko Martxan jaio zen Itsasondoko Iraola baserrietako batean. Oso gazterik bertso idatziak irakurtzen hasi zen Ezkondua. laiotetxetik hurbil bizi da. -Zure pronostikoa? - D e n e n ahotan d a b i l t z a n kandidatoiak dira nere faboritoak ere: Lizaso, Egaña eta Euzkitze eta sorpresarik egotekotan Peñagarikanok eta Sarasuak emango lukete.
- Z u r e historíala eta pretentsioa txapelketa honetan? -Hamazazpi urterekin egin nuen debuta Idiazabalgo soziedade batean eta Matxinbentan lehen plaza 18rekin. Geroztik Osinalde txapela 76an, ¡diazabalgoa 7 7 a n , Lizardi 78 eta 79an eta Z a l d i b i k o a 7 9 a n . 1982tik aurrerra Txapelketa Nagusietan saiatu naiz eta 89koan seigarren geratu nin-tzen. G i puzkoako txapelketarako nere pretentsioak? nik badakit nere mugak non dauden eta finalean sartu eta saio on bat eginez gero, konformatuko nintzateke.
1991 Azaroa
JOSÉ MUNDUATE 1972ko abenduaren hemezortzian jaio zen Ataunen. Zazpi urteekin hasi zen bertso zaharrak kantatzen. Etxeko giroa oso bertsozalea zen, larunbatetan denak hatera entzuten zuten Iriondok Herri Irratian egiten zuen saioa. Lehendabiziko plaza 13 urtekin egin zuen. Orain déla bi urte bigarren postuan gelditu zen Eskola Arteko Txapelketan. Lizardi zaria irabazi zuen 87an, Gabiriko txapelketa ere. Ibarran egiten den Ezeiza Txal>elketan bi urte izan da irabazle. Txapelketa honen hasieran klasifikatzea nahikotzat jotzen zuen baina egindakoarekin ez da oso gustora gelditu eta aurerantzean hobetzea espero d u . Helburua bete du, anbizioa du orain semifinaletan sartzea. Lizaso, Euskitze eta Ega a hirurak ikusten ditu posibilidadekin. "Bakoitzak zer egun izaten duen ikusi behar".
BERTSOLARI 89
JON NARBAIZA
IÑAKIMURUA 195(>ko San Inazio bezperan jaio zen Gabiriko Agerremendin. Osabarengandik retorika, amarengandik afekloa, aitonarengandik patxada eta aitarengandik bertsolariza heredatu zituen. Maestría ¡kasi zuen eta irakaslea da O r d i z i k o Goierri Eskolan. Blanca Lopezekin ezkondua. Bi seme-alaba ditu: -Pronostikoa? -Sebastian, Egaña eta Euzkitzeren artean egongo da txapela, baina ez naiz izen bat esaten atrebitzen eta gainerantzekoak pilan sartuko gara, tropelean. Nere ustetan, txapelketa honek ez luke ezer aportatuko, baldin eta jendearen buruetan dauden izen berberak finalera pasatuko balira. Horien ordez, pare bat izen berri katapultatzeko balioko balu, positiboa ¡zango litzatekeela pentsatzen dut. -Zeure historíala eta txapelketa honetarako helburua? -Xenpelar saria bigarren sari pilo bat ditut eta bi aldiz izan naíz txapelketan finalista. Nere aspirazioa saio itxurzkoak egin, juradurik ez baliz bezela kantatu eta finalean sartzea da.
BERTSOLARI 90
1 9 4 9 a n j a i o zen E i b a r k o Azitaindik Arratera bidean dagoen Errata baserrian eta hamalau urtetik egin du lan. Gaur bere kontura ari da lanean sozío batzuekin obratan. Eibarren bizi da. Ezkondua eta seme-alabekin. -Zure pronostikoa? -lende guztiak egiten dueña: Lizaso, Egaña eta Euzkitzeren artean dago txapela eta ez nint z a t e k e a t r e b i t u k o izen bat ematen. -Zure historíala eta pretentsíoa txapelketa honetan?
XABIER NARBARTE
- 1 7 urterekin debuta egin nuen Arrateko San Isidrotan eta handik gutxira hasi nintzen Gorrotxategirekin Osintxun zuen tabernan ¡gande gauetan bertsotan. 22 urterekin Xenpelar saria irabazi nuen eta 73an Deba Ibarreko txapela; 76an Orixe saria eta bi aldiz txapelketa nagusian finalista izateko bidean ibili naiz. Oraingo honetan ere, gutxienez naizen apurra erakustea da nere pretentsioa. Juraduarekin piska bat ahaztu eta duclana ematea eta zaila iruditzen zaidan ametsa aipatzekoatan, finalean sartzea da nere ametsa.
(LAZKANO) 23 urte O f i z i o z m e k a n i k a r i baina orain lanik gabe dago. Gazteen Txapelketa gehienak irabazi zituen, 1.987. urte inguruan. H u r r e n g o fasera pasatzea bere helburua. Pronostikoa: |OSE R A M Ó N ELORZA.
1991
Azaroa
MARTIN REZABAL "OLASO"
JESÚS IRIBAR "OLALDE" (ZUMAIA) 34 urte Ofizioz teknikaria. Txapeiketa Nagusi askotan parte hartu izan du. Finalerdietara ¡ristea amesten du. Pronostikoa: SEBASTIAN LlZASO/ANDONI EGAÑA.
1962ko Uztailaren 17an, Aian jaioa. Gaur egun ganadu kontuan ar¡ da lanean. Paboritoak ¡zendatzerakoan ez du d u d a - m u d a h a n d i r i k egin: "Xebastian, Egaña eta Euskitze ikusten dizkiat nik txapelerako. Fallorik gutxien egiten duenak eramango dik". Bertsolari freskoa da Olaso, eta h i z k e t a n ere h a l a k o x e a ,
Mitxelena zenak "arkaitzekoa" d e i t u k o zukeena. Txapeiketa honetan zer esperantza dituen galde egindakoan, "gaurkoa pasata, hurrena alto" eginez gero konforme legokeela esan zigun Hondarribiko kanporaketa hasi aurretik. Hura pasaa zuen, baina auskalo ez ote zaion beste mailatxo bat igotzeko kapritxoa piztuko. Entsuleek ez lukete hori kalteko.
1991
Azaroa
LUISOTAMENDI 47ko martxoaren lOan jaio zen Urdaneteko Indagarate Zallar baserrian. 24 urte zituela jaiotetxe atariko pagoa hego haize zakar batek bota zuen eta pago horri jarritako bertsoak Basarrik lau haizetara zabaldu zituen, orduan hartu zuen bertsolari izena. Ordiziako sarian hartzen du parte 72an eta Zald i b i Idiazabal eta G a b i r i a k o Txapelketetan ondoren. 73an Gabiriako txapela jaso zuen, 76an Aiakoa eta 78an Orixe saria. Txapelketari buruz gertatzen dena onartu egin behar déla dio eguna nolakoa duzun ikusi behar, oso garrantzitsua da hori. Lizaso, Egaña, Euskitze eta Peña, laukote horretatik aterako da irabazlea
BERTSOLARl 91
JON SARASUA 1 c )6(iko a p i r i l a r e n h a m a seian jaio zen Aretxabaletan. Kazetaritza egin du eta doktoradutza eta soziologia egiten ari da. O H O k o laugarren maila egiten ari zenean, larunbat goiz e t a k o a k t i b i t a t e gisa hartu zuen bertsolaritza ikastolan, Patxi Goikolea, Santi Iparragirre eta joanito Akizurekin sortu lehen bertsolari eskola hartan eta hasi berri horretan, 1981ean Eskolarteko Tapelketan lehen txapela jantzi zuen. Ustekabeko tapel horren o n d o t i k bailada m a i l a k o a eman z i o t e n , bera baino askoz nagusiagoak ziren bertsolariekin kantatu ondoren. Geroztik punta-punta dabilen bertsolaria da, zenbait txapelketa nagusitan finalista geratuz.
ÁNGEL MARI PEÑAGARIKANO 1957ko urruiren 1 7an jaio zen Albizturko ostatuan. Ostatu horretan, etxean ezagutu zituen garaiko bertsolari handi guztiak haurtzaroan. 17 urte arte ordea, ez da bertsolaritza lanlzen basten eta hasten d e n e a n ere ez du i n g u r u a n maisurik; berak egiten du bere bidé propioa. Xanpelar saria eskuratu zuen 80an eta urte berean Lizardi saria irabazi zuen eta Lauaxata sarian b i g a r r e n g e l d i t u z e n . 81 en Zaldibiko saria eta 86an finalista izan zen txapelketa nagusian "Finalista izan nahi nuke" d i o - H o r t i k aurrera egiten dudanarekin konforme geldituko naiz. Irabazleari buruz, gartzelako gaia ondo egiten duenak irabaziko duela usté du. Lizaso, Egaña, Euskitze eta laugarren bat ere egon daiteke faboritoen artean.
BERTSOLARI 92
AITOR SARASUA: (ARETXABALETA) 24 urte Lanbidez ikasle eta irakasle bietatik une honetan. Gazteen Txapelketatan parte hartua. Bigarren fasera pasatzea bere helburua. Pronostikoa: A N D O N I EGAÑA.
Gero eta gutxiago sinesten du Txapelketektan. Bere ustez Txapelketa honek ez zuen zentzu h a n d i r i k . Bera m o t i b a z i o gutxiarekin hasi da, nahiko behartuta aurkeztu da. Ilusiorik gabe. Pronostikoari buruz zera dio: Txapelketan edozein gauza gerta daitekela, horrexegatik ez du izenik ematen baina "nik epaitu behar banu Egañak puntuazio altua aterako luke" esan digu.
1991 Azaroa
JOKIN SOROZABAL 1967ko otsailaren 4an jaio zen Andoainen. ElektrLzista da. Etxean ez du tradizio handirik eta lagun artean hasi ziren bertsotan, astean behin biltzen zen talde bat, tartean Oiartzabal bertsolaria zegoela kantatzeko.
JOSÉ ANTONIO SASIAIN: (BIDANIA) 21 urte Soldeatzaile lanbidez. Aurtengo Lizardi saria izan da berak parte hartutako lehen Txapelketa. Bigarren fasera iristea bere helburua. Pronostikoa: A N D O N I EGAÑA.
Publikoaren aurrean hemezortzi urteekin egin zuen lehendabiziko saioa, Zaldibiko Txapelketan Oiartzabal eta biok Joan ziren etxean ezer esan gabe proba egitera. Gaizki ateraz gero ez zuten asmorik inori ezer ez esateko baino etxekoak enteratu ziren. Lizardi eta Xenpelar sariak irabazi ditu eta baita Zaldibiko
txapelketa ere baina ez lehendabizi aldi horretan beranduxeago baizik. Ez da txapelketarako bereziki prestatu. Helburua lehen bezala gelditzea d u . " H o r r e k i n konforme, oraindik gaztea naiz eta pixkanaka pixkanaka egin behar dirá gauzak". Nork irabaziko duenari buruzko zalantzarik ez du? " O n doen kantatzen dueña. Finala saio bakarra déla kontutan hartuta, sorpresarako lekutxoa bada, bertso gutxietan erabakitzen baita. Hiru izen aipatuko nituzke: Lizaso, Egaña, Euskitze".
1991 Azaroa
MILLAN TELLERIA 1957ko Abenduaren 29an Albizturren jaioa. Albizturgo sobre fabrikako almazeneanegiten du lan. Txapelketetan baino plazan gehiago nabarmentzen den bertsolaria dugu Millan. Halere, baditu hainbat sari eta ohorezko postu, beste hainbeste txapelketatan lortuak. Lizardi saia, ezagunenetako bat baizik ez aipatzearren. Txapelketa nagusian, semifinaletara iritsi izan da parte hartutako guztietan. Faboritoak ematerakoan, Egaña-Lizaso-Euskitze hirutasun santua aipatu digu. Bi eskatuz gero, lehen biak. Eta bat bakarra aipatu behar izatera, berriz, auskalo. Txapleketa honetan "aurrera edo atzera" egiteko asmoatan dator. Ahal delarik, finalean sartu, baina batez ere "plazan eta m a h a i a n e m a t e n d u d a n maila ematera, behingoz". Nerbioei eusten asmatu beharko du horretarako.
—
BERTSOLARI 93
•MD JOSÉ LUIS URDANGARIN 19 urte Hernaniarra. Enpresariales bigarren kurtsoa egiten ari da Donostian. Urumea ¡kastolako ¡kaslea izan zen. -Pronostikoa? - N i k Lizaso ikusten dut kandidato fuerteena bezala. Izugarria segurua da bertsotan eta arrazoietan oso ona. -Zure historíala eta txapelketa honetarako d u z u n pretentsioa? -Hernaniko Urumea ikastolan hasi nintzen bertsotan ikasten Aristorena maisu genuela. Afizioa ez dut familiatik jaso. Aitona oso bertsozalea omen zen baina ez amak eta ez aitak ez dute joera berezirik izan. Eskolarteko txapelketan lau aldiz hartu dut parte eta behin sartu ninten finalean. Txapelketa honetako nere pretentsioa kanporaketa pasatzea zen eta lortu dudanez gero, oso konforme nago egin dudanarekin.
BERTSOLARI 94
MANUEL OLAIZOLA "UZTAPIDE" (ZESTOA)
52 urte.
JUAN JOSÉ USARRAGA (HERNANI) 18 urte Sukaldaritza ikasle, azken urtean. Eskolarteko Txapelketan parte hartua da. Nagusiekin batera parte hartzea izan da bere helburua.
Lanbidez okina. Txapelketa Nagusietan parte hartua. Fernando Amezketarra sariketan bigarren gelditua Zestoaren taldearekin. Bigarren fasera iristea bere helburua Pronostikoa: SEBASTIAN UZ A S O / A N D O N I FGAÑA/XABIER EUSKITZE.
1991 Azaroa
besterik ez da. Hori bai, horiek ere pintxazoak izaten dituzte eta nere asmoa lasai ibili eta pintxazorik ez izatea da.
XABIERZEBERIO 1949ko urtarrilean jaio zen Itsasondon. Ezkondua. Fabrikan urte askoan lan egin ondoren, gaur etxagintzara dedikatzen
da.
JOSÉ ANTONIO GESALAGA "ZALDUBI" Aitona bertsolaria zuen, baina bertsolaritzaren gaitza kutsatu ziona loan M a r i Lekuona izan zen. Zarauzko Trinidade kalean jaio zen, berak aitortu nahi ez duen egun batean eta bertso jarrietan irabazi ditu saririk gehienak. Hiru literatur obra ditu kalean. Irakaslea da. -Pronostikoa? -Herritarra delako, Egañaren alde egingo dut apostu. -Zure historíala eta pretentsioak txapelketa honetan? - 1 9 7 9 a n hasi nintzen "Argia"n bertsoak idazten eta UEU batean Amurizarekin egin genuen ikastaro batean debutatu nuen. Bizkaiko adiskide asko nituelako Bizkaiko Txapelketa batean hartu nuen parte segidan. Zarauzko Lizardi sarian ere parte hartua naiz, Ega ak i r a b a z i z u e n u r t e a n . Bertso idatzietan Donostia, Beasain, H e r n a n i , L o i o l a , Algorta eta beste zenbait herritako sariak ditut eta Teñe Mujika, Bizenta Mogel eta beste zenbait sari irabazi ditu literatur mailan. Nere helburua? Nik badakit zer maila dudan eta saltsa honetan parte hartzea beste pretentsiorik ez nuen.
1991
Azaroa
-Zure pronostikoa?. -Posibilítate gehien dituena Egaña ikusten dut. -Zure historíala eta txapelketa hontean dituzun pretentsio-
ak? - N i Itasondoko Goierrí baila cJ a n jaio nintzen eta hortik Urki aldera dagoen taberna edo erromeria leku batean hasi nin-
ten bertsotan gaztetan. Herrian Gabon bezperan atera ohi den Gabon eskeko taldean koplari hasi nintzen 12 urterekin eta 16rekin egin nuen lehen plaza. Itsasondon eratu zen Plazarik Gabeko Bertsolarien Txapelketan bigarren geratu ninten 19 urterekin eta geroztik Idiazabalgo Txapelketa, Orixe saria eta Gabirikoa izan dirá nere sari edo txapel nagusienak. Txapelketa honetarako nere pretentsioak;1 Lehen kanporaketa gainditzea lortu dut eta hortik aurrera ez dut pretentsio haundirik. Formula U n o k o jendea dago hemen eta Seat 600 batekin horien atzetik ¡biltzea amets bat
IÑAKI ZELAIA l973ko Apirilaren lean Hernanin jaioa. "Fabricación mecánica" delakoa ikasten ari da. Eskolarteko bertsolari txapelketan hainbatetan bigarren egina dugu, baina Xenpelarrenean ere. A u r t e n g o a n , berriz, Zarauzko Lizardi sarian txapeldun. Egaña eta Lizaso ditu faboritotzat. Apalena baino apalago agertzeko edo, "saio polit bat eginda" konforme dagoela dio. Kanporaketaren bat pasa dezakeela " a k a s o " otu izan z a i o zenbaitetan. Azkenean, lehen helburuarekin etxe beharizan du, Hondarrin ez baitzuen aurrera egiteko adina puntu inguratu.
BERTSOLARI 95
KOLDO ZELAIA
NIKOLAS ZENDOIA
(BIRDANIA) 47 urte Tolosako kultur Etxeko Kontserje. Hiru bat Txapelketa nagusitan parte hartu izan du. Parte hartzea bere helburua. Pronostikoa: XABIER EUSKITZE.
Urdanetako Izeta Erdikoan j a i o zen 1941ko urtarrilaren
bian. Harotza da. Inazio Egiguren, Prudentzio "Arta ola"bertsolar¡aren anaia Nikolasen etxean egon zen mo-
rroi honek 1 1 urte zituenean eta bertsotan nahiko traketsa bazen ere Inaziok kutsatu zion bertsotarako grina. Lololako txapelketan bigarren eta 67ko Txapelketa nagusian Azpeitiko komarkan txapeldun, eta hamar garren puestos azken txapelketan 1986an. Txapelketan egin nuen gauza bera egiteko ¡lusioa dut". Pe a eta Euskitze jotzen ditu faboritotzat. "Besteak ere onak dira lizaso, Egaña... baina Peña eta Euskitze ikusten ditut posibilidade gehiagorekin".
BERTSOLARI 96
ZIARDAXABIER ARRIZABALAGA 1960ko irailaren batean jaio zen Elgoibarren. Tailerrean lan egiten clu. Ezk o n d u t a d a g o eta seme bat dauka. Gauzaçgaztetatik hasi zen bertsotan. Lehendabiziko plaza San Miguel auzoan egin zuen. Hamabost urte zituenean eta gai jartzaile bezala ari zn saio batetan publikoak bertsoak botatzeko eskatu zion. Hamazortz¡ urterekin Gabiriko txapelketa irabazi zuen. Txapelketa honetan gehiago egitea espero zuen baina oso urduri jarri zela aitortzen d u . Faborito baten izena botatzea ez déla erraza dio. "Peña, Liza-
1991 Azaroa
B I L I N T X XA LBA D OR URRETXINDORRA LIBURUDENDAK
m
Jatortasunaren erronka. K u t x a k berebiziko erronka du gure Herriaren kultur eta arte-adierazpenei eusten. Belaunaldiz belaunaldi datozkigun tradizioei bizirik eustearen erronka. Bertsolaritzan, esate
baterako. Hori bai, hori, trebetasuna. Ezin jatorkiago euskalduna.
*
kutxa g i p u z ko a donostia
kutxa
caja
gipuzkoa
san
Sebastiรกn
Etorkizunaren erronka