••
••
^-^-prrrr—*
.
&
;
*
—
•
'
•
• ,.•,
•
/
:
•
,
• • :
• . — i ~ y — i — - • • . .-
, < • ; • • ' ' .
-
•
•
•
•
>
••-.
.
•
¡—;
•
•
•
; . - .
;—- •• ••: • •.. •. . - . • . • • • .
,
„
:
-
•
-
.
'
•
;
•
• • • • • •
• •
•
•
"
;
—
_
_
_
^
PELDÜN BAT SORGINAREKIN
v.'V,
.,
i ' « : •
:
'
.»'•
e» ' %
i ' ' . ' '
•
'•.':•
'
•
. . ' • • ' .
> .
;
" '
' , ' • : ' ' • ' •
"
'
; ;
• / • ' . . ' • . ' • ; .
:
.
—
'
•
~i
•
-
:
« v
Wfv%^f
TXAPELDUN BAT ULIAKOSORGINAREKIN Testua: Joxean Agirre Maritxu Culler-ek ez du telefonorik etxean. Atariko interfonora hurbildu eta esan behar zaio izena, dagoeneko ez bait ditu adiskide minak baizik errezibitzen. Hala ere, badago kontrase単a bat atea irekitzeko balio due単a: "bertsolari bat naiz", esatea eta badago beste bat emozionatzen diona: "Pe単agarikano naiz" esatea.
1992-Apirila
BERTSOLARI 1
J J " I "ablatu gainean ¡kusi zitudanean, esan nuen, gauir mutil honek iraI baziko d u " , esan zion M a r i t x u Guller-ek, Uliako sorgin famatuak, Peñagarikanori, besoak zabalduta besakartzen zuen b¡ tarrean. "Halako indar bat erreparatu nizun eta esan nuen, honi txapela ematen ez badiote, epaimahaiak ez daki zer egiten duen eta zuri eman zizuten", segitzen du, tarota botatzeko erabiltzen duen mahai borobilera daraman bitartean. Mahaiaren aurrean eseri eta orrialde larrosa bat ateratzen du eta "Hau prestatu dut, bertsolaritzaren eta parapsikologiaren artean egon daitezkeen harremanak aztertzeko" eta abotsa altzatuz, orrialdea ¡rakurtzen hasi zen, Lekuona zaharraren, Oteizaren edo Joseba Zulaikaren testuak zitatuz. "Barkatuko didazue erdaraz egin beharra. Konprenitu egiten dut, piska bat behintzat, baina ezin dut hitzegin. Lotsa ematen dit, lotsa ikaragarria, baina Erronkarin galdu egin genuen. Ni Erronkarin jaioa naiz eta Iruñean egin nituen ikasketak, maistra karrera lehenbizi eta filosofía ondoren, bukatu ez banuen ere onda zagari eta orduan ez zegoen euskara ikasteko oraingo erraztasunik. Cero Irañetan egin nuen lan maistra bezala eta han familiarizatu ninten euskararekin, Aralarren oinetan. Beti esan dut nik, Barandiaranek Aralarren alderdi bat aztertu zuela eta nik bestea. Egunero igotzen nintzen lana bukatu eta gero San Migelera. Ni oso mendizalea izan naiz. Huarteko maistraren adiskide mina nintzen. Cerra ondoko lehen urteak ziren eta maistra hori zigortua zegoen eta asko lagundu nion. Beste garai batzuk ziren. San Migel Irañetara jeisten zutenean, festa egiten zen. Bueno, ez zarete nere bizitza entzutera etorri eta lanean hasiko gara. (Poltsa bat eskatzen dio ahizpari eta bere laneko tresnak ateratzen ditu: péndulo txiki bat eta tarot baraja batzuk eta Anjel Mariren ezkerreko eskua bere ezkerrarekin hartu eta gainean penduloa eskubiarekin mugituz, presaka antzean hitzegiten basten da).
BERTSOLARI 2
Beso bat hautsia Ez duzu osasun txarra. Tentsio arteriala ondo duzu, nórmala behintzat, ekilibrioa eta logika ona eta ez duzu edaten, hori oso ona da, jakingo bazenu, nolako jendea etortzen den. Dena den, beso honetan bibrazio txarragoak atzematen dizkizut, dislokazioren bat edo hezurren baten zerbait izan bazenu bezala. Hori ukitzean atzeman dut. (Peñagarikanok baietz esaten dio, beso hori Joan den udan hautsi zuela eta penduloa bere zorroan gorde ondoren, ezkerreko eskua zabalduz, marrak ¡rakurtzen hasiko zaio). Eskuetatik pertsona batí buruzko informazio ugaria jaso daiteke. Zure eskuan ercliko marra hau amarengandik jaso d u z u . Oro har, osasun onekoa zarela esango nuke, gauza txiki batzuk gorabehera. Zango batean ikusten dizkizut arazoak. (Anjel Mari duda aurpegia jartzen dio, ez du nonbait zangoetan arazorik izan). Buruaren martxa ondo ikusten dut. Bizkarrezurrean ¡zango dituzu arazoren batzuk, baina gehienok ditugu arazoak, ehuneko 90ek erreuma problemak ditu, baina zuri bibrazio txarrak ikusten dizkizut bizkarrezurrean. Bestela ondo ikusten zaitut. Oso obserbatzailea zara, oso zorrotza eta marra honek erakusten didanez, ilargiaren planoraino jeisten zara. Zuri seguru menclia gustatzen zaizula, izaclia, gauza ederrak eta isiltasuna. Ez duzu apaiz izateko bokaziorik, baina hemen triangelu bat duzu, meditazioa gustatzen zaizu, asko pentsatzen duzu eta artea barruan daramazu. Ez duzu ez artea bazterrean uziko, Mercurio ere agertzen bait da. Gustatzen zait esku hau. Oro har, esku ona da, oso ondo dago, oso ondo. Zabalean izugarria da, horrek begi oneko pertsona zarela erakusten du. Lagun asko izango dituzu, eta jendea maitatuko duzu. Alderdi horretatik, alderdi emotiboan, alegia, nahikoa autosufizientea ikusten zaitut. Ez zara edozer gauzarekin konformatzen (Maritxuk algara txikiak egiten ditu). Ilusio haundi bat izan zenuen eta utzi egin zenuen
1992
Apirila
eta berriro hemen beste ¡lusio bat hasten da, baina ez da aurrera ateratzen eta orain hemen zaude. Begiratu hemen zer burruka duzun zeure barruan. Ekonomia aldetik, ez zaizu behar duzuna faltatuko. (Eskuaren ahurra utzi eta atzazalak begiratzen hasten zaio). Kolore arrosako atzazalak clituzu. Giltzurdinetik ondo. Ikusten dizudan zera bakarra nerbioena da. Piska bat nerbiosoa ikusten zaitut, tenperamendu bezala esan nahi dut eta zeure burua kontrolatzen ikasi behar d u z u . Nerbioak direla eta clijestio arazoak izan ditzakezu, dijestio makal eta difusoak eta horrek markatzen dizu modulazioz hau. Hala ere, gustatzen zait zure eskua, ondo dago.
Zaldun bat lehen kartetan (Tarota bere zorrotik atera eta mahaira hurbilten dirá Maritxu eta Anjel Mari. Maritxuk, mahaia prestatzen ari den bitartean, tarotaren funtzionamenduaz hitzegiten du). Tarot psikologikoa dugu, tarotik garbiena, emakume eta gizonezkoek ere erabili beharko luketena, ispilu bat bezala, barruan clitugun gauzak psikoanalistarengana joan gabe ateratzeko. Ni psikoanalisiaren kontra nago. Hori esplotazio bat da. Bueno, tarotarena ere esplotazio bat gaur egun. Dirua ateratzeko modu bat. Horregatik nik ez dut sekula kobratu. Gainera psikoanalistek barruan duzun guztia atera nahi dizute eta nik usté dut denok clugula eskubidea sekretuak izateko. Behinola mitoen tarota egin nuen, baina fabrikan hain ¡tsusiak atera zituzten, ze ez zabaltzeko agindu nien. Tarot exoterikoa ere egin nuen eta oso harrera ona izan zuen eta Euskal Herriko tarota egin nuen azkenik.
1992-Apirila
Baina, pertsonek barruan daramatena ¡akiteko ez da gauza haundien beharrik. Nik gaztetan, nahikoa nuen marrazkidun karta bat z u k botatzea a s m a t z e k o . ( ¡ e r o maisu exoterikoen eskolan ikasi nuen Frantzian eta horrek asko lagundu zidan, sinboloen kultura asimilatzea nahikoa da tarota botatzeko, sinboloa ez baita irudia; sinboloak irudi elkarketak dirá, prozesoak, bertsolariak ere barrenean daramatzanak. Ikusten duzunez, tarota gauza sinplea da. Nik botatzen dut karta bat: hau esaterako eta hau zu zara: Zalduna. Zalduna bazara, zu gizon dinamikoa zara, gainera eskuetan ikusi ditut zuren baloreak, zure izakera nerbiosoa, zure helburuak eta ñora iritsi nahi duzun, zure ardura eta eranzukizunak. Pertsona bakoitzak irudi almazen bat darama barruan. Badakizu, Young-ek esaten zuen "inkonziente kolektiboa" bezala. Memoria da hori, beste irudi batzuk eraikitzeko baliagarri zaizkigun irudiak eta hori da tarotak ateratzen dueña. Bota aurretik, hala ere, kartak asko banatu behar dirá. Behin ari nintzen neska gazte baten aurrean, banatu eta banatu eta horixe
BERTSOLARI 3
galdegin zidan: Zergatik banatzen dituzu hainbeste? Eta esan nion, bestela ez nuela jakingo gaixo zegoenik ere. Bota nuen lehen karta eta "Zu haurdun zaude", esan nion. Hori izan zen esan nion lehen gauza eta asmatu egin nuen. Hala. Moztu zazu, moztea bion arteko sinpatia martxan jartzea bait da. Behin kartak ondo banatuz gero, hortik aurrera irakurtzea besterik ez da, ez du hortik aurrera sorginak lanik egin behar. Orain, beraz, zu zara asmatzailea. Bañan bañan zazpi karta aterako dituzu eta ahozpez utziko dituzu. Atara onenak eta osatu pirámide bat mahai gainean.
Poz haundi bat hiru hilabete barru Piramideak beti indar kosmikoekin harremanetan jartzeko erabiltzen da. Hau munduan dagoenik tarotik sinpleena eta zuk zeuk ere irakur zenezake. )ar ezazu karta bat gora begira. Hontza atera da. Hontza gogoetaren eta bidaien sinboloa da. Hiru hilabete barru poz haundi bat ¡zango duzu. Zein da zure zodiakoaren zeinua? -Libra d¿\. Abantail materialak. Enerjia izugarria du-
zu barruan eta atera egin behar duzu enerjia hori eta ateratzen baduzu, irabaziko egingo duzu bizitza honetan. Bat, b¡, hiru, lau eta bost... karta gurutzatua: artista zara; bat, b¡ eta hiru... baina aldi berean oso familiakoa zara eta orain ilargia ateratzen da: aldaketaren sinboloa, aldaketa haundi bat ¡zango duzu bizitzan edo izan duzu. Aldaketa bat izan al duzu oraintsu? Bai, nik aldaketa bat ikusten dut, zure izakeraren aldaketa bat. Gastuak ere agertzen dirá, gastuak bai baina dirua ere bai, zure lanean iraupeneko pertsona bait zara eta ideia argiak dituena. Dena den, zuk ikasi egin behar duzu. Ari al zara orain zerbait ikasten? -Bueno, unibertsitaterako akzesoa egiten ari naiz. Sartu egin behar duzu. Ez zaitez gauza batekin konformatu. Sartu egin behar duzu unibertsitatean. Hiru
astro eta azeri
bat
Nik etxekoren batekin kezkaturik ikusten zaitut. Hala al da? - Beti egoten gara, pitin bat kezkaturik denetik, baina, hórrela, konkretuan norbaitekin ez-, Anjel Marik. Hori alde batera utzita, izugarri karta onak dirá, harrigarriak, Inork ez ditu pirámide batean hiru astro ateratzen. Alde batetik ilargia daukazu, imajinazio izugarri baten adierazle. Izar bat daukazu, bigarrenik, lanean helburuak garbi dituzun seinale eta e g u z k i a , hirugarrenik, zure deseoak beteko diren seinale. Beharbada noiz beteko diren galdegingo duzu eta nik erantzungo dizut, orain ikasten hasten bazara, inportantea izatera iritsiko zarela, esitoa zure barruan duzulako. Hala ere, dena esan beharra dago, e n b i d i a haundia d i z u n pertsona bat duzu inguruan, bai-
BERTSOLARI 4
1992
Apirila
1992-Apirila
BERTSOLARI
n¿ ez diogu beste munduko ¡nportantziarik emango; zeinek ez clu enbidia dion lagunik ¡nguruan. Zu baino gehiago ¡zan nahi zuen eta atzean utzi cluzu, hori da dena. Sinatu al duzu kontraturen bat? -Ez, ez. Aurki sinatu araziko dizute. Lagun onak ere badituzu, ez dirá denak zu atzean uzteko I anean ari. Hemen agertzen den azeri hau, txapelketara joan zen bertsolari bat da. Txapela ateratzea pentsatzen zuen ela zuk kendu zenion. Zure sinboloa, berriz, hau da, mendi bat. Mendiarekin maiteminduta zaude. Horrek zera esan nahi du, ¡zadia, artea eta irudimena direla zureak. Horri lanean duzun ¡raupena eraslen badiogu, ¡zarra alegia, eguzkia ere etorriko zaizu. Hiru urte barru pertsona inportante bat ¡zango zara. Inportante ez da beti gizarte mailako esitoa ¡zatea, zeure butLUÍ ciLtrkitu eta ñor berak nahi dueña lortzea ere izan daiteke. Hombre... eta neska kontuetaz galdetzen badidazu, nik hemen ale batzuk ikusten ditut, baina ez dril andregairik ikusten, zer esatea nahi duzu. Eskuan b¡ isla ikusten dizkizut. Horrek bi neskarekin maiteminduta egon zarela adierazten du eta
HERTSOLARI 6
ondoren gaizki pasatu duzula, baina momentuan ez duzu ezer.
Azeriaren
atzetik
(Azeriaz galdetzen diot. Txapelketan parte hartu zuten bertsolarien argazkiak ditut karpetan eta ea banan-banan argazkiak bota ala, kartak botako dituen galdegiten diot). Askoz ere zailagoa d^ argazkiekin lan egitea. Pertsonak duen berotasun hori behar izaten dut ondoan, pertsona bat ondoan duzunean sortzen den enerjia trukaketa. Pertsona galduekin bai egiten dut lan argazkiekin, baina bestela ez zait gustatzen. Ze ekarri dituzu, Anjel Mariren lagunenak!1 -Bai, finalista izan ziren bertsolarien argazkiak-, esan nion. Zer dirá adiskicleak edo etsaiak? -Denak oso adiskide dirá, baina norgehiagoka ere gustatzen zaie-, nik. Horietako bat behintzat piska bat azeria ikusten dut. Nahi baduzue, bakar bal har ezazue eta nik botako dizkiot kartak. Has gaitezen lanean. Zuk hitzegiten al duzu a/x'riarekin? (Anjel Mariri). -Zein azerirekin? Nere lagunik azeriena badakit zein den eta oso lagunak gara-, Peñagarikanok.
1992 Apirila
Bada, zu baino gehiago izan nahi zuen bat da. Zure azken kartetan burruka asko agertzen da. Zuk uzten badiezu, segituan kendu egingo dizute eta azkar gainera. Horregatik saiatu behar duzu beti lehena ¡zafen. Gauza haundiak egin behar dituzu, jan ez zaitzaten, zeren eta zu jatera datoz hemen atzetik. Baina zuk asko balio duzu, zuk usté duzun baino gehiago. Gainera zure bekoki erdian marra bat duzu. Zuk asko balio duzu. Horregatik, zu jatera datozela ikusten duzunean, ez da harrokeriaz bakarrik, nortasun kontuagatik bakarrik ere, ez diezula utziko, esan behar duzu. Nik superioridade konplejua izan dut beti. Badakit horrek batzutan molestatu egiten duela, baina hobea da hori edukitzea gutxiago zaren konplejua baino. Pertsona batek zerbaitetan destakatzen duenean, SLiperioridade konplejua behar du. (Azkenik, norbait atera behar eta Ancloni Ega aren argazkia jartzen dut mahai gainean, ea delako azeri hori bera den edo ez jakiteko). Bai. Hau izan daiteke. Azeria baldin bada, laster aterako da. Oh! Hobeto duzu kontuz ibilita. Zu baino gehiago déla Liste du. Askoz ere gehiago déla usté du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balio du, balioko du, nik ez dut ezetz esango, baina ez zaitu zapalduko, zuk ez diozu utziko, ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta, hiru bakarrik. Ai! Zer burruka cluen mutil honen bere barruan. Erreta dago, erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dituzte karta hauek eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat komentzituta zegoen lehena zena, onena. Bere baitan erabat komentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko, honek gerra haundia emango dizu. Aber, segituko egingo dugu kartak botatzen. Atera hitzazu beste hiru karta. Lanean duda haundiak ditu, inestabilitatea ikusten diot. Bota beste karta bat. Bueno. Lagun asko ditu. Pertsona asko ditu maite dutenak eta lagunduko diotenak. Badauzka badauzka. Bota beste bat. Eta ¡za-
1992-Apirila
rra dauka. Deustora dago galdu duelako, zuk zapaldu diozulako. Zu atera ez bazina, beharbada lehenengo bera ¡zango zen, baina zuk kendu zenion. Ez dakit zer egingo duen. Hurrengo hilera, hurrengo zuen hilera prestatzen ari da. Zerbait uztekotan dabil. Zer paper sinatu ditu oraintsu? Mutil hau buruari bueltak ematen ari da. Bota, bota beste karta bat, ea argitzen dugun. A i ! , bueltak ematen ari da. Noiz ¡zango da zuen bigarren bilera? -B¡ urte barru-, esaten diogu. Ari da dagoeneko prestatzen. I orategia ateratzen da kartetan. Lehena izan nahi du eta kontuz. Bota beste karta bat, ea zein geratzen den goian. Ai!, Ai!, Ai!, (emozio abotsarekin). Zuk segitzen duzu irabazle, zuk mozten diozu bere bidea. Bere profesioan oso ona da, garaipenak lortzen ditu eta bertsotan ere izugarri ona da, baina ez zaitu jaten. Oso izakera desberdinak zarete, nik kontrakoak zaretela esango nuke. Orain erreta dago, baina sekulako indarra du eta dituen indar guztiak erabiliko ditu zu jateko. Izugarri burugogorra da. Sekulako entusiasmoa du. O i ! Mutil honek ez al du oinean zerbait izan? -Bueno...-, guk. Nik zango batean ikusten diot zerbait, herrén balego bezala. Bueno, gainerantzean lasai, ez dizu honek garaipena kenduko. Zuk barman daramazun sinboloa mendia da eta horrek sekulako indarra emango dizu. Hori jaiotzatik ekartzen da eta gero kartoi txikiagotan agertu zaizun irudimen izugarria kontuan izan behar da. Ilargia, ¡zarra eta eguzkiaren indarra zureak dirá eta ez duzu frakasatu eta frakasatzen bacluzu, egun hortan behar den entusiasmoa jarri ez d u z u l a k o ¡zango da. Relajatzen ikasi behar duzu, hori da zure puntu debila. Yoga egiten duzu;1 Ondo daude gauza horiek, baina zure indarra beste bat da. Barruan duzuna kanpora zabaltzeko duzun dohai hori da daukazun gauzarik harrigarriena eta enkantua ematen dizuna.
BERTSOLARI 7
BIGARREN URTEA Hauek ez dira erronkak jotzeko sasoiak. Urtebetetxo bakarrik ยกraun dugu eta ez dakigu seguru mutilduko garen ere, baina bizitzaren legea da aurrera egitea eta zurekin genuen zita honetara agertzea erabaki dugu bosgarren ale honekin. Barru barruan lotsati, baina harrosko itxurak eginez gatoz berriro ere. Denetatik piska bat, seriotik eta arinetik biltzen saiatu gara, alde batetik eskuetatik eror ez dakizun eta, bestetik, bertsoiaritzaz pitin bat gehiago jakiteko balia dakizun.
EGOITZA BERRIA Edozein modutan ere bigarren urte hau berrikuntza nabarmen batzuekin hasi dugu. Lokal bat zabaldu dugu Donostiako Av Madrid kaleko 6 zenbakian eta bertan pertsona bat ยกzango dugu aldizkarieren bulego lanak eta zuekiko harremanak atenditzen. Gurekin zuzenean harremanetan sartzeko telefonoa, beraz, honako hau duzue aurrerantzean: 943-471142
HERTSOLARI R
1992 Apirila
ALFONTSO IRIGOIEN EDO LIBERAL BAT BERTSO MUNDUAN.-Datorren urtean Bertsolari Egunak omenduko duen bertsozale eta euskaltzaina izan zen hiruroge i garren hamarkadan bertsolari txapelketan pisu nagusia bere bizkar eraman zuen gizona. Bizkaiko txapelketa horietatik abiatzen dira bere oroitzapenak (10. orrialdean). ITZALPEKO BERTSOLARIAK. Taberna zoko eta sagardotegiak izan dira mendeetan bertsotan egiteko bertsolariek gustokoen zituzten eszenarioak. Alabaina, bertsolaritza edonun txertatzen den landarea da, lurrik elkorrenetan ere loratzen den lorea. Guk espetxetan bertsotan aritzen direnen berri jaso dugu. (17. orrialdean) BERTSOLARI GAZTEEK ERE LEKU BAT NAHI DUTE.- Egun gutxi barru ospatuko da bigarren urtez Bertsolari Gazteen Eguna. Gertakari hori aitzakiatzat hartuz, belanaldi berriaren ordezkari batzuei eman diegu hitza: Igor Elortza, Unai Iturriaga, ]on Maia eta )esus Mari Irazu mintzo dira. (24. orrialdean).
A U R K I B I D E A
HERNANIKO BERTSO ESKOLA. Hamaika urte dira Hernanin bertso eskola sortu zela eta gutxi ¡zango dira hainbeste emaitza lortu dituenik, eskola horretan saitzen den azken txapelduna, )esus Mari Irazu da, Xenpelar sariaren jabea. Berak eta Unai Agirrek egiten dute eskolaren historia. (41. orrialdean). GAIJARTZAILE TALDEAREN TXOSTENA. Bertso saioen martxan eta haré gehiago txapelketatetan pieza giltzarri bilakatu dira gaijartzaileak. Gipuzkoako Txapelketan parte hartu zuen gaijartzaile taldeak burutu duen lañaren azterketa bat egin du eta txosten hori oso-osorik eman dugu argitara. (46. orrialdean).
Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrakíak: Txema García, Antxoka Agirre Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Fotokonposizioa: LENTE Posta Kutxa 25 - 20800 ZARAUTZ Monasterio de la Oliva, 31 entreplanta. NAFARROA Koordinatzailea: Joxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, An- Fotomekanika: GAMA Repro. LOGROÑO doni Egaña. Joxerra Gartzia, Santi Jaka, Koldo Inprimaketa: Gráficas Lizarra LIZARRA Tapia, Jon Sarasua, J. A. Gezalaga "Zaldubi" D.L. SS 482/91 BERTSOLARI
1992-Apirila
BERTSOLARI 9
ALFONTS
BERTSOLARI 10
1992
Apirila
D IRIGOIEN, EUSKALTZAIN LIBÉRALA
Bi Alfontso aurkitu ditugu Deustuko Unibertsitateko despatxuan. Bata brontzean egindako autoerretratoa eta bestea, bere egilea, datorren urtean bertso munduak omenduko duen euskaltzaina. Hirurogeigarren hamarkadako Bertsolari Txapelketen pisu gehiena bere gain hartu zuen gizonak ez dauka hori ahazteko. "Bizkaian sortu ziren gerraondoko Txapelketak". Hala ere, distantziaz eta apaltasunez mintzo da. Xehetasunak abaztuta dauzka, eta bertsolariei buruz tientu handiz hitzegiten du, fobia eta filia haundirik gabe. Bera, bertso munduan gutxi bezala, libérala baita.
TESTUA: ¡ON SARASUA ARGAZKIAK: IÑIGO GALLEGO
BERTSOLARI 11
B
ilbotar hau izan zen ba¡ gerra ondoko bertsolaritzaren momentu gorenetakoa markatu zuten Txapelketak abiarazi eta eraman zituen gizona. Ez dirudi, hala ere, hori bere biografiako puntu zentrala denik. Batez ere euskaltzaina da Alfontso 1954 inguruan hasi zen Euskaltzaindiaren ¡ngurura agertzen. Ba zegoen zer eta nondik bultzatua Euskaltzain bide luzea egiteaz gainera Euskal Hizkuntzaren Departamentuko Buru eta Katedraduna da Deustuko Unibersitatean. Pintura eta eskulturan lantxoak egindakoa da baina bere afizio nagusia, Mburuak idaztea da eta orain arte 13 baditu argitaratuak. Laister hautsiko du zenbaki arriskutsu hori. Baina gure galderak bertsolaritzan izan zuen paperean zentratuko dira. Zerbaitegatik da 1992ko omendua. Zergatik sartu zinen bertsolaritza izeneko arlo batean? Euskaltzaindian gauzak antolatzen ari ginen garai hartan. Euskaltzaindia berpiztu nahiean genbiltzan eta euskararen inguruko gauzak bultzatu nahiean. Bertsolaritzarekin zergatik sartu ginen ez dakit. Bakarrik dakit egin egin genuela, euskara zegoen ataskotik ateratzeko. Garai hartan Hernandorena Parisen zebilen mediku eta noizean behin bertsolari batzuk eramaten zituen. Parisa Euskal Herrian
ezin zer horrelako ezer egin eta kanpoan egin behar. Ciroa hórrela zegoela guk Arenalean Bizkaiko Txapelketa antolatu genuen. Arénala bete egin zen, eh? Punto. Edonork ezin zezakeen pauso hori eman, ziren garaiak zirelako, baina Euskaltzaindiak bai. Hala hurrengo urtean eskualdeka antolatu genuen txapelketa, eta gero finala egin genuen. Bizkaitik hasi eta beste probintzietara zabaldu zenuten txapelketa Bizkaian hasi ginenean Pedro Diaz de Ulzurrunek esan zidan Nafarroan ere egin behar zela. Han ere antolatu genuen. Gipuzkoan ez zegoen txapelketarik. Hórrela G ¡ puzkoan ere txapelketa antolatu genuen gero Euskal Herri osoko finala egin ahal izateko. Ez pentsa, Gipuzkoan egiteko problemak izan ziren. Zergatik? lakina, Uztapide eta Basarri hoberen bezalak kontsideratzen ziren eta beren errezeloak zituzten. Gogoan dut ñola behin Gernikan saio bat izan zen tartean Uztapide zela, eta bukaeran Uztapiderekin bazkaldu nuen, txapelketara etortzea proposatzeko. Berak ez zuen txapelketarik jokatu nahi: "Nik asko daukat galtzeko eta irabazteko ezer ez", esan zidan. Nik esan nion bera gabe ezin genuela egin. Ezetz eta ezetz. Hainbeste aldiz e r r e g u t u n i o n , a z k e n e a n baiezkoa eman zidan. Aste hartan kartela egin telefono listina hartu eta gipuzkoako taberna guztietara deitu nuen kartelak bidaltzeko. Hura izan zen Gipuzkoan egin zen lehen txapelketa 1960an Uztapide geratu zen lehenengo Basarri Gipuzkoakoa jokatu gabe zuzenean pasa zen Euskal Herriko finalera eta berak irabazi zuen. Ñola gogoratzen dituzu garai hartako bertsolariak? Lehenik Bizkaikoez hitzegingo dizut. Balendin Enbeitagatik gipuzkoan izan dira kritika batzuk Balendin idazten zen ona, baina
BERTSOLARI 12
1992
Apirila
bapatean ere bazekien Mugartegi eta Azpilaga oso onak ziren. Beranduago etorri zen Lopategi. Horek eta Azpilagak jendea irabaz¡ egin zuten garai hartan Amurizaren aldaketak gero etorri ziren Amuriza oso ona da. G i puzkoan ere baziren onak, baina Amurizak eragin haundia izan du guztiengan. Baita oraingoengan ere. Mundu guztiak ikusten du hori. Gipuzkoan. Basarri eta Uztapide egon ziren nagusi. Beti izan da problema zein zen hobea. Nik dudan inpresioa da Uztapide jendeari gehiago gustatzen zitzaiola. Espontaneoagoa zen. Baina biak ziren eskolatuak bai Basarri eta bai Uztapide. Uztapide, besteen, eraginez Lazkao-Txiki bertsolari oso on bezala izan dut. Mitxelena apur bat zabartxoagoa baina ez txarra Gero Gipuzkoan baziren batzuk beti txapelketaren
1992-
Apirila
kontra egon zirenak: Lasarte, Lizaso, Agirre eta Lazkano Beren borondatez txapelketetatik kanpo geratu ziren. Ez dakit hau ñola ¡nterpretatu. Iparraldean eta Nafarroan ere sonatuk baziren Iparraldean Mattin eta Xalbador zeuden eta zuzenean deitzen zitzaien Donostiarako Nafarroan Arozamena eta Narbarte. Desberdinak ziren Pentsa, Narbartek ez zekien idazten ere. Behin, Nafarroan txapeldun geratu ondoren periodista bat Joan zitzaion bazkaritara elkarrizketatzera. Poeta bezala elkarrizketatu nahi zuen. -Es usted romántico? -Zer dek hori?- galdetu zion aldamenetik Narbartek Arozamenari. Arozamenak ez ze-
kiela.
BERTSOLARI 13
-No, soy paslor. Gauzak apur bat aldatu dira... Orain asko aldatu dirá gauzak. Bizimoduarekin bertsolaritza asko aldatu da eta eskerrak bestela desagertzeko arrisku dago. Orain zuek eztabaida daukazue txapelketa bai-ez. Eztabaida dago zorienez, horrek csan nahi du bertsolaritza bizirik dagoela. Guk ere planteatzen germen eztabaida hori. Berez herri-literaturak ez du behar izan lehiaketarik bizitzeko. Gerra aurretxoan hasi ziren txapelketak egiten. Gerra aurrean bertsolaritza konlua mespretxu itxuraz begiratzen zen. Hori d^ ñire eritzia A i t z o l e k txapelketa bultzatu zuen. Eta Basarrik irabazi zuen horregatik hain zuzen ere, lege berrikoa zelako. Orduan purismoa (euskararen garbizalekeria) zegoen negusi eta Basarrik bazekien puristen argot guztia Bazekien zer egin behar zuen. Hor Txirrita gelditu zen tartean. Donostiako txapelketan bota zuen bertso sonatuak bazuen esanahia: Euskera ¡a ahaztu zait eta erderarikan jakin ez maisu batekin eskolan laster hasi behar det latinez. Ederki isladatzen du bertso horrek orduan bizi izan zen giroa. Zuen txapelketetan ere izan ziren arazoak zenbaitekin Basarrirenaz ez dakit zer esan. Gauza larriena Xalbadorri txistu egin ziotenekoa izan zen. Hor gertatzen da iparraldekoek euskara desberdina zutela. Sarritan beren hizkuntza gipuzkerara moldatzen zuten baina batzutan ez ziteten denek ulertzen Epaimahaikoek ere
BERTSOLARI 14
ez nik usté. Egia esan, Xalbador bertsolari haundienetakoa izan da eta hori homengo bertsolariek ere onartzen zuten. Izugarrizko errespetoa zioten. Txapelketaz aparte ere asko ibili zinen gai jartzaile lakina txapelketak bazterretan deia eta deia ekartzen zuen. Azpillaga eta Lopategi Gipuzkoan erruz ibili ziren txapelketen ondoren. Ni ez nintzen guztietara joaten. Problema haundirik ez genuen gaiak jartzeko. Orduan errezagoa zen. Edozein gai ipintzen zenuen eta beti berria zen. Sinple-sinple ipintzen zen eta kito ez zegoen problemarik. Orain badakit gero eta zailagoa déla gai asko erabilita daudelako. Zeuk asmatutako modalitateak ere ba ornen dira Ez naiz gogoratzen. Oinak, puntuak, txapelketako kartzela, bakarka, ez dakit zenbateraino geuk asmatu genituen eta zenbat e r a i n o z e u d e n lehendik asmatuta. Nik aurretik ez nekien asko, ez pentsa. Txapelketetara bueltatuz. Zergatik moztu ziren? Apur bat delikatua da. Euskaltzaindian Manuel Lekuonak eta hauek egiten zuten buru. Lekuona PNVrekin harremanetan zegoen. PNVko batzuk, izenak ez itzazu jarri. posibilitatea ikusi zuten txapelketen ingurutik dirua lortzeko. Hauek zeharka Lekuonaren baimenarekin txapelketa bat egin zuten gure sistematik kanpo. Bertsolari onenekin bakarrik. Gurea moztuta geratu zen. Gero beraiek ere oz zuten jarraitu eta gu baztertuta geratu ginen. Ez dira kontatzeko gustoko gauzak. Alderdikeriaz jokatuta, hobe usteko bat egin zuten, goi mailako bertsolariekin,
1992 Apiril.i
H
»4:»'
•-
H
B
fi' 1
'
^
r
1
I I
'
1992-Api rila
BERTSOLARI 15
sari haundiekin. Diru asko ¡rabazi zuten antolatzaileek. Zenbait bertsolari irabazi horien kontra gogor mintzatu zen. Baztertuta utzi gintuzten ordurarte horretan ari ginenok. Ni miseria gorrian aritu nintzen beti. Orain diru pila bat dago eta mangante asko bazterretan. Hainbat urte geroago, politika mundua. ETA eta aliar, pilpilean zegoen, eta Lizundia etorri zitzaidan txapelketa bat egin behar genuela. Bizkaiko Garain egitea pentsatu genuen. loan ginen eta Goardia Zibilek dena metrailetaz hartuta zeukaten, eta ezin izan genuen egin. Geroztik egin diren txapelketetan nik ez dut parte hartu antolatzen. Epaimahaiko joaten nintzen baina ez besterik. Fama hartu nuen dibujoak egiten nituela bertsoak ari ziren bitartean. Baina nik txapelketa hasi aurretik egiten nituen, bertsolariak pintatzen nituen. Txapelketak euskaltzaindiaren eskutik Euskal Herriko Bertsolari Elkartera pasatzea, eta elkartearen sorrera bera, ñola ikusi duzu? Nik ondo. Azken finean Euskaltzaindiak egin izan clitu hainbat lan beharbada akademia batek egin behar ez zituzkeenak. Egoef\a anormalaren onclorio. Behin egoera apur bat aldatuz gero gauzak normaltzeko ordua
BERTSOLARI 76
da. Elkartea hor dago. Eta botere publikoen laguntza badu oso ondo. Izan ere gauza horiek ez dirá egiten aberasteko. O r a i n d i k ere. Euskaltzaindiak hainbat gauza egiten ditu egin behar ez lituzkeenak botere publikoen hutsuneak tepatuz. Une honetan Euskaltzaindiarekiko oso kritiko nago. Eta bakarretakoa naiz neke haundiz g¡zon librea izatera iritsi naizelako. Zenbateraino segitzen duzu gaurko bertsolaritza? Neurri batean bakarrik. Ni ez naiz joaten herrietara saioak entzutera. Orain telebistak aukeraren bat ematen du ikusten dut hainbat bertsolari gazte sortu déla eta maila onekoak. Hori oso pozik ikusten dut. Alde horretatik Amurizak mesede haundia egin dio bert s o l a r i t z a r i . T e k n i k a a l d e t i k m a i l a ona ikusten dut, baina esan ere egiten dirá gauzak Iparraldekoak gelditu dirá apur bat baztertuta. Konplexu antzerako batekin ikusi izan ditut. Ñire ustez txapelketan izan ezik gaiak laguntzeko bakarrik eman behar dirá gidoi bat ematea bezala. Bertsolariak bere kreatibitatea behar luke. Ez gai bat ipini eta ea nondik ateratzen den. Nolanahi ere usté dut gauza hauek kontutan badituzuela.
1992 Apirila
MODULOTIKMODULORA, BERTSOTAN
1992-Apirila
BERTSOLARI 17
Askatasuna bilatu nahian, eta ezin aurkitu garaiz, bihotza triste neukala sarri nenbilen arpegi alaiz. Kanpoan Iibre nintzelakoan, preso sentitzen nintzen maiz. Gaur espetxeko burdin artean bainan libre sentitzen naiz. TXIPLAS
B
^d<\ hilabete pare bat Errigoitiako Xabier Arriaga, "Txiplas" bertsolaria, atxilotu zuela Poliziak, eta gaur egungo bere egoera bertsotan aritzeko aproposena e/ bada ere, Leonen dago preso eta aislatuta, goian duzuen hori Karabantxeleko espetxetik berak bidalitako berlsoa d^. Izan ere, barruan sartu eta egin zuen lehen gauza "Bertso eskola" bat antolatzea izan zen, nolabait esateko, dakiena besteei erakutsi eta bertsolaritzarekiko grina sortzeko asmoz. Hamar bat euskaldun bildu ziren modulo batetan eta horiekin eratu ziluen Xabierrek klaseak. Bakoitzari bertso bana egin, animal/eko edo, eta lehenengo urratsak adierazi /izkien: doinuak, neurriak, ...Patio ordutan moldatzen ziren Xabierren taldekoak bertsolan ikasleko, egunean ordubete bakarra baina lira! oso ondo aprobetxatuta. Baina egun batetik bestera, eta ohizkoa denez, inungo abisurik gabe, irakaslearen trasladoa gertatu zen eta Txiplas Leongo kartzelara eraman zuten. Han zailagoa jarri diote bere lanarekin segitzeko aislatuta bait daukate, baina prentsatzekoa da berriro ekingo diola bertso eskola montatzeari aukera daukanean. Azken Bizkaiko Txapelketan finalista izan zen "Txiplas" eta Euskal Herrikoan parte hartu zuen Lopetegi irakasle izan duen errigoitiar honek. Cjernikako Bertso Eskolan ikasia da. Egun kartzelan dauden bertsolarien artean tamatuena bera bada ere, ez da bakarra, inolaz ere, betidanik izan bait dute barruan bertsotan penak eta zorionak kontaIzek ohitura. Euskal presoen artean bertsolarekiko dagoen afizioaren lekuko alclizkari hau bera
BERTSOLARI 18
d^r zeren eta bada zenbait preso gure harpicleen zerrendan. M o d u l o t i k modulora pasatzen dituzte bertso eta puntuak, baina kanpora ere bidaltzen dituzte sarritan, omenaldiak direla eta eskatzen zaielako edota senidekoei bidalitako gutunetan. Batzuk badira sartu baino lehen afízioa zutenak eta beste batzuk barruan ikasi dulenak zortziko txikiko sekretuak. Denak aipatzea nahi genuke baina ezinezkoa zaigu. Batez ere, haiekin zuzenean hitz egitea uzten ez digutelako eta horrek datu zehatzak izateko oztopo handia suposatzen du. laso dugun ¡nformazio apurra ere seniclekoen bitartez izan da.
Txapelketak,
Herreran
Inoiz kartzelan bildu den bertsolari edo sasi-bertsolari lalderik haunrliena Herreran bildu zen 1988an. Han zeuden "Batxu" tolosarra, "Muxar" billabonakoa, Endaoiako "Laxao", Zestoako, Errota Zaharreko luán Mari, Apaolaza, Félix Bengoa o atiarra eta Manuel Urrestilla "Bitarte", zumaiarra. "Dispertsioa artean hasi gabe edo hasia berria zen eta posible zen artean denborapasa tarteka bertsotan egitea. Modulo bakoitzejn saioak egiten genituen eta gero, patioko orduan, goizean edo arratsaldean ondoko modulokoei gaiak jarri eta erantzutera dedikatzen ginen", kontatzen du Manuel Urrestilla Etxabe, "Bitarte'k". "Horretarako korreo aereoa erabiltzen genuen. Lehenik pila bat botatzen genuen abisu bezala eta ondoren guk prestatutako bertsoekin batean gai bat jartzen genien. Haiek gauza bera egiten zuten gurekin, prestatuta zituzten bertsoak ezta guretzako asmatu zuten gaia bidaltzen zizkiguten. Ez dut esango egunero bertsotan egiten genuenik, baina astean behin biltzen ginen gutxienez modulokoak bertsotan egiteko. Puntúa jarrita, oinak emanda eta bukaera emanóla egiten genituen ariketa batzuk eta ondoren beste modulokoek jarritako gaiari idatziz erantzuten saiatzen ginen", segitu zuen.
1992 Apirila
1992-
Apirila
BERTSOLARI 19
Manuel "Bitarte'ren ustetan, Batxu" zen tálele horretako bertsolaririk itxurazkoena. Tolosako Bertso Eskolan ibilia zen eta jantziena zen teknika aldetik. "Zer gai erabiltzen genituen? Gai Korrienteak. Behin, esate baterako, gogoratzen naiz beste modulokoek honako gai hau ajarri z¡gutela: sagardotegira zoazte lagun koadrilla bat eta clenok harrapatzen duzue dezentea. Zeinek harrapatu zuen haundiena? Eta gai horren inguruan bertsoak idazten saiatzen ginen. Cero moduloz aldatu gintuzten eta horrenbestez bukatu ziren gure bertso saioak. Ordubete inguru irauten zuten bertso saio horieta/, bakoitzak bere kontura ere egiten genituen ahaleginak. Kartzelan zaudenean herriko omenaldi eta ekitaldi askotarako bertsoak eskatzen dizkizute eta "Bat x u " , " L a x a o " eta ni ginen h o r r e t a r a k o bertsolari ofizialak", kontatu zuen. Manuel "Bitarte'ren" etxean bertsoa baino trikitixa gehiago entzun izan da, "Bitarte" trikitilari famatuaren semea bait da, baina amaren aldetik, Martzelina Etxaberen aldetik jaso dute bertsotarako afizioa. "Arroako Irategi baserrira gonbidatuetan bazkaritara joaten ginen bakoitzean izan ziren bertsoak bazkalondoan. Amaren anaiak guztiek egiten zuten ondo edo gaizki eta guk ere anai artean beti egin izan dugu bertsotan. Ni Herri Gaztedian ¡biltzen nintzen garaian hasi nintzela usté dut. Baina inoiz ez gara bertsotan tajuz egitera iritsi, ez nin eta ez nere an<\\A Isidro", kontatzen du. 1988ko talde hartako partaideak oso leku desberdinetan daude gaur: Manuel "Bitarte" bera kanpoan dago; Apaolaza Martutenen dago errejimen irekiarekin; "Batxu'k" Landraitzen segitzen du; "Laxao" kanpoan dago eta |uan Marik Herreran segitzen du. Jarraian kartzelan egindako bertsoen zenbait adibide jaso ditugu.
BERTSOLARI 20
XABIER BELOKI
Sail hau josurekin izandako "gatazka dialektiko" antzeko bat da, Urbina-ko jaiak direla eta ez direla, bere roe k ugari eta guzti. Hasiera nik eman nion: Badugu herri txiki koxkor bat bizirik déla oraino edozein gauza egitekotan sartzen déla barruraino; lau etxe ditu, errepide bat, asfaltatuta goraino txikia arren atrebitzen da jaiak-e egiteraino, zarata bahintzat prestatzen dute Bilbo haundi hortan baino.
Erantzunik ez zigula ematen ikusirik, beste bertso bat jarri nion orman: Iñork ikusi al du horren erantzunik? Ez nuen pentsatutzen horren zaila zenik. Ez badio ematen ez dauka izenik edo ez al da Urbinan gaurtxe kastadunik?
Oraingoan bai, erantzun zuen azkar asko: Zer duzue Urbinakin bada horrenbeste aipatzeko ta han kastako gizonik dagon ala ez dudan jartzeko? Ez da ¡zango kasualitatez zabiltzatela hasteko era berri bat txoko honetan zeharo ez aspertzeko? Hórrela bada konta nerekin txiste batzuk kontatzeko.
1992
Apirila
KARTZELAKO BIZITZA (Alcalá Meco 1987) Manuel ETXABE URRESTILLA (1) Gartzelako berriak noa ematera hemen ñola bizi garen zuei esatera b¡ hilabete eskas ekarri honera geroztik hemen nago bestekin batera. (2) Hemen sartu orduko martxan zen borroka bi ordutikan behin gogor ate joka aulkiz edo zapataz berdin ostikoka nahi denik ezin lortu hortan dugu koxka. (3) Cure jokabideaz zer nahi den lortu kenclutako lagunak guregana batu agintariek nahi gu sakabanatu ¡okabide hau ezin dugu guk onartu. (4) Ekintza hauengatik badugu ordaina honelako lekutan txit gauza jakina ordubete bakarrik patio arina gelan bada denbora aspertzeko aina (5) Hamar minutu dugu astean bisita hutsa Joan ezkero jakia utzita amorruan jartzen naiz hauek ikusita baina jarraitu behar, ez dugu etsita.
1992-Apirila
(6) Hogeitahiru ordu sartuak txabolan batzutan zerbaitetan bestean leihoan bertako janana besterik ezin jan luzarorako bada dugu nahioko lan. (7) Gelak asei urrats luze ta bi zabalera zimentuzkoz mahaia lehioan aldera ohe eta komuna behartzen bagera bakoitza gure era bagoaz aurrera. (8) Egunez hiru aldiz da rekeuntua goizeko zortzietan lehendabizikua gero ondorenean betiko kontua irakurtzeko bada ordu nahikua. (9) Lagunik haundiena dugu irratia pizturik pasatzen du bai egun guztia komeni da kanpoko berri jakitia bestela txit tristea gure izatia. (10) Iristean ordua patioratzeko denbora hori ez da alferrik galtzeko bira batzuk eginez oinak luzatzeko komenigarria da piskat lasaitzeko.
BERTSOLARI 21
AMNISTÍA (Esne saltzailearen doinua) JUAN MARI
PUNTÚA JARRITA Herrera 1988 APOLO
Zeldako paretan daukal argazkia bertan emaztia bera ere kartzelan han inpotentzia gogorra egiten d¿\ ola bizitzia burura etortzen zait dagon justizia ¡ritsiko al zaigu laister justizia.
Neskatako kontuak ahaztu al zaizkizuí Fz motel oraindikan jakin nahi badezu maitatzen dutela nik zuk ere bakizu adar jotzaile eclerra egina zaucle zu.
PUERTORAKO BIDEAN (Hogei bertso, anaiari biclaliak) Isidro ETXABE URRESTILLA Kaiol harnean aurki ginela egoera normalean albistearekin heldu ziraden kartzeleruak gauean Notizi onik v/ ote zuten usaia gendun gainean lagun tálele bal eramateko zirela hurren goizean tresna guztiak prestatuzeko Puertorako aidean.
Hurren goizean se¡ terdietan heldu zen gizon taldea joan behar zutenak prestatutzeko ekarriaz albistea denbora gutxin han biklu ginen erdi esnaturik artean ukatu egin behar zirela erabaki zen batean kartzeleruei eman genien lehenbaitlehen guie partea.
(¡ure giroa apurtu zela jarri ginaden urduri begiratua nahi gabean joaten zitzaigun elkarrl Elkarrizketan hasi ginaden helduaz gai beltzari orclu batzuk kenclu genizkion arrats hortako loari eta azkenik lasaitu ginen begira jarriz goizari.
Hogeitamar heldu ziraden gu beldurtzeko asmotan esanez Joan beharra zegola onean edo tarrean aldegitea hobe zutela esan genien batean bai berehala itzuli zere gizontxo haiek aidean ongi zekiten gauza onikan ez zegola gure artean.
BERTSOLARI 22
1992 Apirila
Hemen hamar bertso JON TAPIAK jarriak. Zortziko nagusian Deinua Pello Joseperena. Gaia Zakilaren bila ZAKILAREN BILA (6) (1) Lasaitu zaitez Mirentxu maite Negargarrizko gau lizun hontan badut zuretzat mutilla hemen nago esnaturik Gazte lirain ta aurpegi gorri exzitazio gogor batetan larru kontuan habilla aurkitzen naiz murgildurik [ganderako zitatuko dut Amasa hestu gorputza dar dar honera etor dedil la bularrak ditut mindurik Hortik aurrera zure kontura gose bizi hau gosegatzeko ñola astindu zakilla. ñor ote dago presturik. (7) (2) Zoragarria gertatu zena Aklamenean loak harturik ¡gande arratsaldian gizon kementsu mardula Mtil goxo ta paregabea Azken b¡ urte hauetan ez dit nuela nere aurrian ikuitu ere sekula Izter tarteko zakil ederra Ezkon gaietan esan zizkidan dizdiratsu agirían niri hamaika tabula sentitu nuen zirrararekin orain ez dakit nolakoa den nintzen hiltzeko zorian. senarraren matrikula. (8) (3) Zaila da bertsoz adieraztea Bost urte ditut ezkondurikan orclun sentitu nun dena ha d<\ egoera latza Zorioneko pitxiak zeukan Engainu bidez arrimatziak harturik nere barrena miseri asko dakartza Hele beterik sartzen bait zidan azken alaba izan ez gero goxoki bere eztena ez zaio behin ere altza Izar guztiak bistan nituen orain Mirentxuk hartu behar du ama hau da gozamena. erabaki dat zehatza. (4) (9) Izter tarteko lorea daukat Pozez beterik bizi naiz orain arrosak bezain edarra amaitu d^ eskasia bainan gaixoa tristerik dago Maíz ta anitz barneratzen dut badu zerbaiten beharra maitale honen hazia Zakil eder bat bilatzen badu Ñire gorputzan berpiztu bait (\^ segituan du amarra seksuaren fantasía Hori nahi luke sosegatzeko Alde batera utzia daukat barruan daukan sukarra. etxean zen desgrazia. (5) (10) Egon ezinak gainditurikan Hamar bertsotan adierazi dut noa lagunan etxera niri gertatu zaidana kontseju onak ditu Iñasik ikasgai ona izan dedilla oso librea da bera zuretzat andre laztana Cordin gordiñik bota dizkiot Berri gehiago jakiteagaitik nere problemak kolpera balain badezu afana Zakil eder bat bilatu nahi dut Bizkai aldean bizi naiz eta hau ez baita egoera. etor zaitez niregana.
1992- Apirila
BERTSOLARI 23
"Gazte gara" gazte, eta ez gaude konforme" "Bertsolari gazteak ezberdinak dirテ。", "tradizioaren aurkako jarrera adierazten dute", "protesta ekintza larregitxo ez ote darabilte" ...antzeko asko entzuten da aspaldian. Orain, Bertsolari Gazteen Eguna ere badatorrela eta, antolakuntza horretan dabiltzan batzurekin eta beste gazte batzurekin egon gara solasean. Unai Iturriaga, Igor Elortzajon Maia eta Jesテコs Mari Irazu dirテ。.
Testua: ARANTZAZU LOIDI Argazkiak: Iテ選GO GALLEGO
BERTSOLARI 24
Unai Iturriaga eta Igor Elortza, Igor Elortza eta Unai Iturriaga, bi durangar gazte-gazte baina dagoeneko bertsolaritzaren mundua nahiko ondo ezagutzen dutela erakutsi dutenak. Lehengoaren ondoren urte batez kale egin ondoren, eurak ari dira, beste bertsolari gazte batzuekin batera aurtengo bertsolari gazteen eguna antolatzen ari direnak. Gazteen ¡kuspuntuari buruz hitzegin dugu biekin batera. "Oraindik bertsolaritzaren mundua mundu tradizionala da" dio Iturriagak "eskema bazuk jarrita daude eta horren araberakoa da. Astiro-astiro apurtuz doa, tradizionaletik ¡rten guran eta azkenaldion beste gauza artifizial batzuk ari dira sortzen. Oraindik, bestalde, ez dago oso garbi azpitik etor daitekeen eragina". I. Elortza: "Molde batzuk badaude, eta gainera gazte batzuk egiten dituzten gauza batzuk ez zaizkie gustatzen zahar batzuri. Zenbat eta gazte gehiago sartzen Joan, apurtzen joango dirá moldeok". Moldeak zertan? I.E.: "Gaietan batez ere, bai, nahiko betikoak dira eta. Kantatzeko eran ere bai, gauza k era batera eclo bestera esan...". U.I.: "Gai tradizionalei erantzuteko modua ere piska bat aldatu da. Badaude bertsolari batzuk horretan mérito hanclia dutenak, ¡endeari sartu zaizkionak. Betiko gai bati beste zentzu bat harrapatzeagatik. Arg¡ dago bestela betiko gaiekin betiko bertsoek irtengo luketela. Betiko gaietan erori nahi ez eta, inbento peligrosoak asmatzen ari dira, saioetan egiten diren gauzak eta, telebistan agertzen direnak. Berritasun bat lortu behar cíela eta auki arraroak, eta horrelakoak. Zeuren burua ezberdin ¡kusten duzue? U.I."Gu ere dagoeneko guzti horren parte gara apur bat, sisteman sartu gara. Gutxienez, pozten naiz oraindik konziente garelako eta ni behintzat ez nagoelako prest horrelako gauzetarako. Hori, hain iruditzen zait artifiziala... lotsagarria ere bada. Badakit erru zati bat geuk ere badugula, baina ahal dena-
BERTSOLARI 26
an saiatzen naiz ni behintzat, gai jartzen ari naizenean eta, horretan ez erortzen". Horrelakotan inkomodo sentitzen zarete? U.I.: "Ez zaigu asko pasatu". I.E.: "Gai batzutan pasatzen da jartzen dituztela paperak gazteentzat ez direnak. Orduan bai inkomodo! Gauza batzuk botatzen dituzu aitari edo entzundakoak, baina gai hori guk kantatzekoa izan barik. Horrelakoak nahikoa pasatzen dira". Kantuan zeinekin
1992
Apirila
zabiltzan eta zein girotan, hitzak zainduz ibiltzen al zarete? LE.: "Según zeinekin eta non, bai. Zahar batzurekin, norberarena botaz baina erreserbatutxo ¡biltzen gara, suabetxo, eta geuren modukoekin kristonak botata ere lasai. Según zer leku, entzule nagusiekin, gai bera ez da gaztetxe baten moduan erabiltzen. Gainera, giroan sartu ahala ¡garrí egiten da giroa noiz den diferentea. Gazteen eritzi batek ez du eíektu bera egiten publiko guztietan".
1992-Apirila
U.I.: "Ez da gauza gazteak garelako bakarrik, sartzen ari garelako ere bada. Haseran edozeini kristonak esatea ere...". Eta norberaren izakera aldatu eta tradiziora moldatu behar izatea nórmala da? U.I.: "Ez dakit horrenbesterainokoa den. Nik ahoa ez dut tapatzen eta etorritako ideia bat ez dut bota gabe utzi horregatik. Kontua da gero jasotzen den erantzuna. Ez ulertzeko arriskuarekin jokatzen dugu askotan. Ziri
BERTSOLARI 27
batzuk geure artean ulertzen clitugu bakarrik, eta orduan, horrelakoak zertarako botako dituzu; 1 Leku batzutan alperrik ibiliko zara gauza batzuk esaten, giroa ezagututa". I.E.: "Horrek berez ¡rtetzen du. Lagun artean edo bertsoeskolan Unairi botatako txiste bat ¡goal biok bakarrik ulertuko dugu, baina beste jende baten aurrean ezin dugu edozer bota, nahiz eta ona izan. Hori ez da gazte eta zahar kontua, konfidantza kontua baizik. Bestalde, esamoldean ere badaude diferentziak". U.I.: "Eta horretara bai ezin naitekeela ni moldatu. Inork ezin dit eskatu halako zaharrek k a n t a t z e n duen m o duan kantatzerik. Hark ederki botako du metáfora baten bidez, baina nik giro hori bizi izan ez d u d a n e z , a l f e r r i k da. Gurea askoz ere zuzenagoa da, beste era batera esateko, beste era bat daukagulako". Nolakoa da harrera bertsolari nagusi eta entzulegoaren aldetik? Bizkaian i b i l i izan gara batez ere eta hemen publiko bat oraintxe árida sortzen, publiko gaztea. Leku gehienetan harrera oso ona da. Hemedik ¡rten garen apurrean, beharbada ez gaituzte guztiz ulertzen. Orokorrean gazteen artean sentimendu bera dagoela usté duzue? I.E.: "Bertsolari gazteen eguna antolatzen ari garenon artean, bai elkarrekin ibilitako jendea gara eta. Cero, bertsolari gazteen artean ere eritzi ezberdin asko egongo dirá eta antolatzea geuri tokatu zaigunez, gure erara egingo dugu. Egiten dugun denarekin ez dirá denak ados egongo, baina beno...". U.I.: "Ez gabiltza eritzi berdintasunaren atzetik ere. Helburu batzuk markatu ditugu, edozein gaztek dituenak, gero aparte, anto-
BERTSOLARI 28
latzen gabiltzanok elkarren ezagunak gara eta antzeko girotan gabiltza". Maiatzaren 3an Maitzaren 3rako dago pentsatuta Bertsolari Gazteen Eguna, eta Ordizian egin zenaren helburu berberekin dago pentsatu hasera baten. "Gazte garenez, hizpidea emango duen zerbait egin nahi dugu. Hortik aurrera... Bestela ez dugu aukera asko izaten. Lehena flash bat izan zen eta saiatuko gara geure iritzia behintzat adierazten", dio Unaik. Goizez saio zabala egingo da, jendearentzat. Ondoren bazkaria egingo da, gazteak batu eta geure arteko harremanak indartzeko, se a u r r e k o a n ez bait zen harremanok sendotzea lortu. O r d u a n , bazkaria bertsolari gazteentzat bakarrik ¡zango da, "geure artean. Egun lasai bat izan d a d i l a , guztion parte hartzea ¡zango dueña.Telebista sartzen bada giroa guztiz apurtzen da. Komunikabiderik gabe egingo da". Gainerakoan, antolaketaren xehetasunak sorpresan gorde nahi dituzte. "Beste gauza bat ere bada", esaten du Igorrek "Nagusien artean leku batzutan oso estremoetara iritsi dirá Gipuzkoa-Bizkaia kontuarekin eta hemen denon arteko harremana sortzea ¡zango da helburua. Topikoak beti aipatuko dirá, baina ez daitezela izan kasu batzutan izatera iritsi direna. Bromak aparte, gauza lotsagarri batzutara ere iritsi gara eta gazteon artean apurtu egin nahi dugu hori".
Jon Mala Ezberdinak ote gara, Jon? J.M.: "Hogeitamar urte ¡nguruko generazio horrengandik ere desberdinak gara gu, batez ere naturalezaz ere ezberdinak garelako, bestalde kultura kase desberdin bat bizi
1992 Apirila
1992-Apirila
BERTSOLARI 29
dugu eta bi gaztetasun horien artean ere badaude diferentziak. Hori bertsokeran ere isladatu egiten da".
mota batek ezin ¡zango du, agian, guk esandako guztia ulertu eta ez eta bertsolari guztiek ere".
Komodo eta inkomodo sentitzearena, nola ikusten duzu? J.M.: "Normalean, bertsolari on batekin kantatzean ez zara ¡nkomodo sentitzen. Inkomodo sentitu zaitezke txoke bat dagoenean bi bertsokeraren artean eta biak konbinatu ezin claitezkeenean. Bertsolari gazte bat mugatuta sentitu daiteke ezin clelako gauza batzuk esaten puntu batetaraino iritsi, ez dakielako bestea iritsiko den edo terreno hori ezagutuko duen eta alderantziz. Bertsolari zaharra mugitu daiteke guk ezagutzen ez ditugun terreno batzutan. Hor konbinazio txarra edo inkomodidadea sentitu daiteke". Eta ulertze aldetik? J.M.: Entzulegoarekin izaten da kezka, eta gazte zein zaharrei gertatzen zaigu. Hitz berriak, ideia berriak azaltzen dirá eta entzule
Orduan, zein girotan sentitzen zara gustorago? Zenbateraino zurea ez den giro batetan sentitzen zara fortzatuta? J.M.: "Gustoren geure artean sentitzen naiz, eta naura adin inguruko guztiei gertatzen zaiela usté dut. Nik bezala kantatzen dutenekin eta nirearen antzeko bertsokera dutenekin. Egaña, Peña, Sarasua eta horiekin ere gustora sentitu zaitezke, elkar ulertzen dugulako, eta ez dago arazorik". Eta zeure burua mugatzen duzu, gauzak esan edo ez esateko orduan? J.M.: "Bai, lehen esan bezala. 'Kulebroia' hitza gaur denok ezagutzen dugu baina beste bertsolariak hitz horren zentzua ezagutzen ez badu, elkarrizketa horrekin aurrera egiteko bidea eten egiten da. Badaude hori baino gauza konplikatuagoak ere. Hitz berri bat erabiltzen duzunean esaera ulertzen ez bada, muga edo etena sortzen da. Bakoitza bere bidetik joatea edo norbera bestearen bidera sartzea beste aukerarik ez da ¡zaten". Harrera nolakoa da zaharren aldetik? J.M.: Ez dakit. Badakit, adibidez, bertsolari zahar gehienek ez dutela rap bat ondo hartzen. Hori eskema guztietatik irtetzen den zerbait da, eta eszeptizismo batekin hartzen gaituzte gure jarrera batzuren aurrean dena ulertzen ez dutelako, baina beno, kontrako jarrerarik ere ez da ikusi. Ondo. Txoke bat badago, baina barrutik. Batek eduki dezake bere eritzia guk egiten dugunari buruz, eta alderantziz. Bakoitzak irtetzen zaiona egiten du eta hori hórrela da. Beste bertsolari gazteekin kantatzen al duzu? J.M.: Beno, lehengo urtean asko kantatu dut Igor eta Unairekin eta baita Sarasuarekin ere. Badakit aukerak oso
BERTSOLARI 30
1992 Apirila
1992-Apirila
BERTSOLARI 31
da. Bakoitzak bere kantaera du, kontrako jarrerak sortzea ¡zango litzateke arazoa. Berez, ez luke arazorik sortu behar. Gai hauen inguruan erreflexiorik egin beharrik ikusten duzu? J.M.: Beño, erreflexio puntualak bai. Bertsokera ezberdinak datozela konturatzen garen unetik, gu a k o p l a t z e k o zerbait ezberdina egin beharra dago. Adibidez, gu ¡aialdi hatera joaten bagara, guretzat gaiak ezin dira izan zahar batentzakoak (ezkondua zara, amaalabak...). Hori ez da naturala eta tarte bat sortzen da. Hor bai, badago erreflexio beharra, baina erreflexio puntúala da, gaijartzaileak aurretik egin beharrekoa.
Jesús Mari Irazu mugatuak direla eta ez direla denentzat iristen. Batzuei bakarrik ematen dizkigute. Normalean jende n a g u s i a r e k i n izaten dira gehienbat eta zirkuitoan betiko bertsolariak ¡biltzen dirá batez ere. Cero tarteka tarteka gu sartzen gaituzte. Nola ikusten duzu bertsolari gazteen eguna? Zer izan behar luke? J.M.: Guk ondo pasatzeko eguna, guk harreman estuagoak lortzeko eguna izan behar luke batez ere. Elkar gehiago ezagutzeko eguna, aukerak gutxi dira bestela. Aurrekoa egun polita izan zen, baina asko entzuleari begira, ¡endeari begira eta zinea bete egin zen, askok nerbioak pasa zituzten eta... Izpiritua, bertsotariok elkarrekin ondo pasatzea izan behar luke. Hau antolatzen ibili garenon eta zabiltzatenoz gain, sentimentua orokorra da? Gazteek sentitzen duzue hori eta helduek ulertzen? J.M.: Ez dakit. Zaharrak konturatzen dira gu ez garela eurak bezalakoak, baina horrek ez du esan nahi problemak egon behar dutenik ere. Bakoitza den bezala onartu behar
BERTSOLARI 32
Kantatzeko era, estilo aldetik eta, asko aldatu al da? J.M.I.: Bigarren belaunaldian bai beharbada, Egaña eta horiek, gaien tratamenduan eta erabiltzen duten ironía bereziarengatik, aldaketa ekarri dute eta horretan aldatu da. Hogeitabost urtetik beherakoetan ez da aldaketa nabarmenik egon, Maiaren kasuan izan ezik, beharbada. Eta ezberdin sentitzen al zarete? ).M.I.:Beno, gauza hauek globaltasunean hartu behar dira, gizartean ere nagusia eta morroia ez dira bizi dagoeneko eta gaur beste problcmatika bat beste fenómeno batzuk bizi dira. Pertsonalidadearen aldaketak ere badu eragina, baina horrek ere globaltasunean barman. Dena déla, gizartearena bai, baina beste sektore batzuk baino tradizionalagoa ote da bertsolariena? J.M.I.:Beharbada bai, sektore tradizionalean garatu delako eta horregatik aldaketak mantsoagoa doaz. Baina paralelismo bat badago, garapen bat bidé beretik.
1992 Apirila
Bertsoaren kontzepzioan aldaketarik? J.M.I.:Bastante aldatu dute 21 urtetik beherakoek. Zein kontestutan eta zeinekin erabili izan den eta orain zeinetan erabiltzen den ere ezberdina da. Ziria sartzeko giro hori ere aldatu egin da, eta light-ago bihurtu da. Beste esparru batzuk adierazteko erabiltzen zen, bertsoa erabilpen jakin baterako transizio bidé bezala. Orain gauza gehiagotara insten gara. Adibidez, garai bateko bertsolaritza puntu batzuen bueltan mugitzen zen: baserria... Orain berriz arlo guztietara zabaldu da eta hedapena lortu du. Nolabait esateko, mundu ttipitik haundira salto egin du. Hori positibo ikusten duzu? J.M.I.:Bai, ez dago bertsoa mugatu beharrik. Beldur horrekin, bertsoaren lehengo kontzepzioaren funtsak iraun dezala gaurko kontzepzioan. Ezberdin edo deseroso sentitzen al zara bertsolarien artean? J.M.I.:Ezberdintasuna kontzientzia eta ideología mailan somatzen da, izakera eta pertsonalidadean eta baita bertsokeran ere. Topikoak? |.M.I.:Teorian nahiko kritiko naiz inkoherentzia horrekiko, presio hori egitearekiko. Askotan gertatzen da bertsolaria erdi antzer-
1992-Apirila
kilaria déla eta papera bete dezake baina gauza bat sortu eta beste bat esan beharra, kritikatu nahi déla esatea. Nolakoa iruditzen zaizu bertsolari gazteenganako harrera, jasotzen duzuen erantzuna? J.M.I.:Ni nahiko gutxi ibili naiz eta gehiago esan dezaket irakurriagatik. Zaharren aldetik mesfidantza bat edo egon daiteke, jardute jarduteagatik eta baita entzuleen artean ere orokorrean. Beharbada ñire kasuan, hizkera aldetik tradizional antzekoa naizelako edo, eta orokorrean gutxi ibili naizelako, ez dut aurkako jarrerarik somatu. Egin izan ditudan saioetan, bestalde, gazte dexente somatu izan dut entzuleen artean, eta hori ere bada azkenaldian izan den aldaketan positiboetako bat. Dena déla, esan beharra daukat oraindik ez dúdala saioetan eskarmentu handirik hartu, berria naizela. Nahi ¡zateari ondo erizten diot nahí ¡zateari, baina egun batek ez dut usté gure harremanak lotuko dituenik. Hala era, elkar ezagutze hori bertso eskolen arteko koordinaziotik ere etor daiteke eta ez clakit fantasía gehiegi ez ote dagoen. Hala ere, saiatzea ondo dago, egun baten denok elkarrekin hitzegitea eta gainera beste gauza batzuk daudenean, zail samarra ere badén arren.
BERTSOLARI 33
RUTZ AZKARATt
«£
W\
: BERTSOAREN LABESUA
Hv\v / a / o / H ^ ^ H H ^ p i / a
barri"
>,,izkk'n >^¿ elkarrizketaren urduntasune^. Ogigfñtza^sWtnrn^^fík Gurutzen kasuan. Bertsólaritzarena aldiz, bere kasa landutaEo* arloa izan da. Zortzi anai arrebatik arreba zaharrena izan da bertsotan idazten zertxobat egin izan duen bakarra. Testua: Ion Iñaki Izarzelaia
I- Nondik ñora sartu zinen bertsoaren
munduan?
G
Zaletasuna etxean betidanik izan bertsoak kantatu eta irakurtzekoa, hortik gorakorik ez da egon izan inguru hauetan, bertsolaririk e.a. Bertso paperak ferietan erosten genituen batez ere eta gero haiek ¡rakurri eta ¡kasi. Geroago, hemezortzi urte nituen sasoian, gerra aurreko Argia aldizkarian bertso batzu iclatzi nituen lehenego aldiz ñire akorduan. Hemengo Argiako idazlea Tiburtzio Elorza zen. Orduan ere bazegoen Euskara, hemengo dantzak e.a. berpizteko zaletasuna. Elorza honek emakume abertzaleak atakatzen z¡tuen batean dantza lotuak egiten zituztela, erderaz egiten zutela... Neska kuadrila horretariko batek ea bertsotan erantzungo nion eskatu zidan. Nik baiezko eman eta lau bertso idatzi nituen. Elorzak min hartu zuen emakumeak hori berari eginda eta nik emakumeei egiteko eskatu zidan. Emakumeen kontra beste bost bersto egin nizkien. mmidugu,
I- Orduan batez ere idazteari ekin zenion ala bapateari ere bai? G- Orduan ez zegoen ñire adineko lagunik eta girorik eta ni baino gazteagoak ziren herriko Gabilondo, Barrena,... e.a. ekin hasi nintzen. Lehenagoko ñire gustokoak Baserri eta Uztapide zire, Txirrita bera ere ezagututa nago Antzuolan bertan eta Bergaran ere bai beste egun baten, "Frantsesa" izeneko bate-
kin. Inoiz bapatean hiru lau aldi/ Baserrirekin egin dut beste zerbaitetako etorri eta ¡luntzean herrian geldituez gero berarekin bertsotan egitera eramaten ninduten tabernara baina gehienetan bakarda kantatu izan
dut. I- Eta entrenamentua ñola egiten zenuen? G - Entrenamentua ñire kontura egiten nuen. Bertsoak ¡rakurrita neurria, errima eta esanahiean fijatzen nintzen. Hemen etxean errota geneukan, zaldia hartu eta baserritara zorroarekin joaten nintzen. Hiru kilometrotara zegoen Arrandai baserrira Joan eta etortzerakoan norberekasa ibiltzen nintzen bertsotan. I- Orduko beste bertso jartzerik? G - Hemezortzi urte nituenean Batzokian antzerkiak egiten genituen eta behin, antzerki bat gertatuta emateko geneukan, baina motz samarra zenez Bittor Laskurainek eta biok luzatzeko bina bertso pentsatu genituen. Bertsoak bota eta sekulako arrakasta izan genuen. Antzerkiak "Doministikun" izena zeukan eta gaia tabernari baten alaba nork hartuko b¡ lagunen arteko diskusioa zen. Cerra denboran eta oncloren ere ez zen girorik bertsotarako eta urte batzu isilean pasatu genituen. Geroago, urteak pasatuta, lehen esan ditudan gure herriko bertsolariekin biltzen nintzen tabernan eta alkarrekin kafea hartu ondoren ekiten genion kantuari. Kafe hartze hauek aurrez izendatutako egunak ¡zaten ziren eta txandaka tokatzen zitzaigun lagunak konbidatzea. I- Haiekin berotu eta lehenbiziko plaza zein izan zenuen? G - Gazte tálele horrekin hasi nintzenean bapatean gehiago hasi nintzen. Ñire lehenengo kantu tokia bereizia izan zen. Zumarragako "Galeperra" elkartean hemen inguruko txapelketa erako urteroko jaialdirik handiena egiten zen. Eurak aukeratzen zituzten sei bertsolari bigarren mailakoak eta afar¡ eder bat egin ondoren, losé
BERTSOLARI 36
7992
Apirila
1992- Apirila
BEltrSOLARI 37
Lizaso eta Lazkao Txiki epaimahiko jarrita, Luzio Gabiri gai jartzaile zala, bertsolari txapelketa egiten zen, 1989 urtean herri honetatik Gabilondo zegoen ¡zendatua kantura joateko. lulián Rizabalek eta nik aditzera joatea pentsatu genuen. Gabilondok berak han hotzean kantatzen hastea baino aurretik saboco bat eginda joatea nahiago zuela esan zigun. Hala Joan ginan lehenseago "Galeperra'ra, txartelak hartu afaltzeko eta Gabiriri gure asmoa kontatuta, laurok Joan ginen "inórelo" deritzan taberna betetara. Mahaian jarri, "("ampo viejo" botila bat alera eta laurok hasi ginen bertsotan, G a b i l o n d o berotzen. Aatzeko garaia inguratu zenean lulián eta ni mahai baten jarri eta Gabilondo bertsolarientzat erreserbatutako mahaian jarri zen. Handik puska batera hor dator Gabiri estu eta larri ¡zendatutako batek ezin etorri zuela eta biotatik batek bete behar genuela bere lekua esanaz. |ul¡anek lehenbizitik ezetz esan / i o n eta niri berriz Gabirik joateko eta j a o t e k o . Nik ea bete ahal nezakeen hango eginkizuna galdetu nion eta honek baietz. Gabiri oso larri zegoen, seirentzako gaiak gertatuta e.a. eta gainera ni neu ere piska bat berotuta nengoen Gabiri berotzen ibilita. Balezkoa emanda bertsolarien mahaian jarri nintzen beste bostekin batera, Azaróla, Agirre, Igartzabal, Goiburu eta Gabilondo. Bapo afaldu eta lokala topetaraino beteta gure /ai zeuden. Lehenbizi agur baña kantatu genuen, gero b¡ bertso puntúa jarrita genuen eta ondoren ofizioa emanda hiruna bertso. Lehenbiziko gaia Agirrekin suertatu zitzaidan bata medikua eta bestea alarguna. Ofiziotan beste gai bat ere izan genuen baina
BERTSOLARI 38
orain ez naiz horretaz gogoratzen. Saio hau bukatuta kanpora alera gintuzten kartzelako erara kantatzeko. Bi bertso kantatzeko gaia "Urtain" zen. Dena bukatzean, nik asko usté ez nuena, Goiburu eta ni gelditu ginen beste saio bat egiteko txapeldun zein izan erabakitzeko. Biok banaka kantatu genuen gaibaten, bertsoa osatu bukaera emanda, eta gero gai bati bi bertso. Saioa bukatuta neuri eman zidaten txapeldunaren kopa eta bostehun pezeta z¡tuen sobre bat. Beste bostak ni baino bertsolari hobeak zirela aitortu behar dut baina ni baino nerbiosoago zeudela usté dut. Haiek txapelaren ametsean Joan ziren eta ni berriz tarte bat betetzera lasai asko. Horrek asko lagundu ziclan eta baila "Mordo" tabernako "Campo Viejo" ardoak ere. Egun haretan etxera berandu iritsi ginen. Kopa kanpoko salan utzi nuen eta goizean emaztea jaiki eta kopa hura ikusi z u e n e a n , kopa hartu eta "kopa hau ez z e n d u a n zuk aterako behintzat" esan ziclan. "Ez hori bakarrik, hor mesitan dagoen sobrea ere bai!" erantzun nion. Hau izan zen emazteari ekarri nion lehenbiziko sobrea. I- Irabazte harek ez al zintuen animatu plazaz ibiltzeko? G - Gehiegi ez. Publiko aurrean kantatu izan dut baina alkarren kontra normalean e/. Omenaldi, inagurazio... Bestelakotan hemen herriko bertsolarien artean egin genuen txapelketa baten (jarte hartutakoa naiz. Gabilondo, Barrena, Eguren, Areste^i, Kaxeta eta ni geunden "Gaztelu gain" elkartean. Lehenego saria Gabilondok ¡rabazi zuen, ñire orduan kartzelako gaian ederra pasatu zitzaidan! Beheko txabola batetara eraman ginluzten eta bueltan nentorrela amasa estu-
1992 Apirila
tu zitzaidan eta golpean kantatzeko orduan ez nintzen egoki ¡bilí. " G a l e p a e r r a ' k o a pasatuta ez n i n t z e n gehiegi animatu plazaz plaza ibiltzeko. Hurrengo urtean berriz Joan nintzen baina beste batek irabazi zuen. Asko jota taberna ¡nguruan kantatu izan dut beste bertsolariren batekin ciernan baina ez gehiegitan. Lazkao Txikirekin adibiclez urtero egiten genuen hemen gaztaina erre jana, orduan bai, alkarrekin askotan kantatu izan clugu. Iclatzi ere behin baino gehiagotan egin izan cliot bertsoz. I- Omenaldia ere egin zizuten ezta? G - 1981 ko maiatzaren 23an egin zidaten "Gaztelu gain" elkartean. Herriko bertsolariez gain, bertsolari eta zaie asko etorri z¡ren, nik merezi baino gehiago izan zen c\,inelik Bukaeran lau bertso hauek bota nituen. I- Bertsoa idazterakoan ñola hasten zera pentsatzen? G - Bertsoa pentsatzerakoan batzutan bukaeratik hasita izaten da baina askotan ¡dea l)<iti ¡arrraituta bertsoa goitik hasita moldatzen dut. Bapatean beti bukaera aurretik preparatuta nahlago izaten dut.
1992-Apirila
I- Gogoan al daukazu beste pasarteren bat bertsoen inguruan? G - Bertsoen inguruan zuzenki ez baina bai izan nuen ateraldi bat: Angusianan, Haro ondoko herri bikibaten, ñire lagun batzu beti ari zitzaizkidan esaten AngLisianara etortzeko eta etortzeko egun batzu pasatzera. Bi urtetan joan ginan haien etxera oporrak pasatzera. )oxe "marka" nere lagunak ezagun asko zituen han eginak, gehienak bilbotarrak eta, jakina ni ere haien lagun egin nintzen. Egun batean, beste askotan bezala, txikiteoan ari ginela, zeinek zenbat urte soldadu zerbitu zituen gaia atera zen. Bata ari zan hari lau urte egitea tokatu zitzaiola eta han eta hemen ibili zalá, beste batek hiru urte egin zituela baina gehiego ibili zalá, beste bat agertu zen sei urte ibilia... han ari ziren clenak bakoitzak berea esaten. Hontan, puska bat isildu zirenean, non ateratzen naizen ni eta honela esan nien-Erderaz ari ginen eta nik ere hala mintzatu behar "pues me parece que aquí el que más ha servido soy y o " . Guztiak isildu eta neuri begira jarri ziren, zer esan behar ote nuen eta honela esan nien: "Porque yo he servido tres años al ejército
BERTSOLARI 39
de tierra y treinta a la marina". Hau aditzean guztiak aho zabalik gelditu ziren. Bata hasi zitzaidan bere aita ere marínela izan zela, beste batek bere osaba bat merkante baten zebilela, beste batek berari itsasoa asko gustatzen zaiola... Denbora puska bat pasa oncloren konfidantza gehien nuenari azalclu nion ñire emaztearen izena Marina zela eta hortik kontuak atera zitzala, dena den besteak ez ziran ezertaz konturatu dena kontatu arte. I- Gaur eguneko bertsolaritza ñola ikusten duzu? G - Gaur egun bertsolaritzak indar handia hartu duela usté dut. Bertsoak ere askoz hobeto moldatzen direla usté dut. Nik neuk ere hamabi urte nituenean halako giroa bizi izan banu, bertsotan askoz gehiago egingo nuela usté dut. Orcluan Uztapide eta Baserri ziren hemengo bertsolari bakarrak, gaur egun berriz asko daude eta onak: Egaña, Eguzkitze, Lizaso, Peña... I- Eta zu gaur egun zertan ibiltzen zara bertso munduan? G - Noizean behin bertsoak idazten clitut, adibidez iazko hemengo bertso jartze txapelketan bigarren gelditu nintzen. Askotan ezkontza eta halakotarako bertsoak eskatzen dizkidate eta nik halakoak asko dauzkat gordeak. Beste batzutan epaimaiko ere ¡bilí izan nahiz, Apotzagako bertso txapelketan, Elosukoan eta baita dantza sueltoan Zumarragan, Legazpin, Arrasaten... horretan ere afizioa izan dut eta! Eta honetan bukatu dugu elkarrizketa. Erdi penaz agendan gustoz idatzita dauzkan bertso guztiak ezin ¡zango direlako zoritxarrez elkarrizketa honetan sartu. Edozein modulan, harritzekoa eta txalotzekoa da Gurutzek bizi izan zuen egoera bizita, bertsotan kantuan eta batez ere idazten egin duen ahalegina. Ez da topikoa Azpillagak bere omenaldian kantatu zion bertso bukaera: "Kruz Azkarate zu guretzako hain zera gizon noblia, urretan ere balio duzu pisatzen duzun doblia"
BERTSOLARI 40
1 "Azrole"-n ¡zparringi horretan jarri ziguzun lehenguan, emakume abertzaliak ñola jokatzen genduan. Erderaz hitz egiten dugula dantzatu dantza lotuan, baina horretan emakumiak gabiltza oso kontuan.
2 |ai arratseko egun argitan jotzen digu danboliñak, hantxe dantzatzen aritzen gera korro ederrak egiñak. Mutilak horri atraso esanda gero egin dantza zikiñak gauza horretan neskak gerade mutilak ez bezin finak.
3 Guk mutilekin dantza lotura ez degu inoiz irtetzen, dantza gárbian gabiltzanian ez zaigu inor etortzen mutilak dirá gauza horretan ez diradenak portatzen, orain "Azrole" saiatu zaitez mutil hoiek konbertitzen. Oharra: "Azrole" idazeak erabiltzen zuen goitizena zen. Elorza atzekoz aurrera ¡arrita. Laugarren bertsoaz ez da gogoratzen.
B- 1 Mediku jaunak esaten dunak beti daduka indarra, baina nik ere badaukat zuri zertxobait esan beharra. Zuk jarri duzu neure bizitzan nahigabe eta negarra, esan nezake zuregatikan falta det nere senarra.
/992 Apiríla
BERTSO ESKOLAK
BERTSO ES
HERNANIKOA, BERTSOLARIEN HARROBI Testua: Unai Agine Argazkiak: I単igo Galleqo
1992-Apirila
BERTSOLARI 41
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOL
O
rain 1 I urte 1981-ean hain zuzen ere sortu zen Hernaniko bertsolari eskola. Amurizak Hernanin eman zuen bertso ikastaro baten ondorio izan zen egun ezagutzen dugun bertso eskolaren sortzea. Bapateko bertsolaritza lanclu nahi zuen jencle multzo batek eman zion hasera eta ord u / geroztik gaur arte ¡raun du ia inungo etenik gabe. Inguruko bertsolari asko eta asko, hilera hauei esker atera dela aurrera edo gutxienez askok bere doaiak non landu izan duela esan gonezake. Garai batean udaletxeko edozein gelatan egiten ziren bilera hauek, egun kultur etxeko gela egokiago batzutan egin ditzazkegu. Bapateko bertsolaritzara salto egin nahi duen jendea sartzen da batipat saio honetan. Adin ¡akin bat arte edo bertsoaren nonclik norakoak pixkat gainditu arte eta bertsotarako beharrezko den erreztasun hori lortu arte, Hernaniko bertsolari gaztetxoak ostiralero biltzen dirá hiru bertsolariren ardurapean. Hemen papereko nahiz bapateko bertsolaritza lantzen dute beren gaitasunen arabera, eta neurri jakin bat hartzen dutenean pasa ohi dirá astearteroko bilerara. Aipatzekoa da arlo honetan Langile eta Urumea ikastolek 10 urte ¡nguruan egin duten lana, egungo I lernaniko bertso eskola sortu arte hain zuzen ere. Hala ere ez dirá denak honela sartutakoak, ideia askorik gabeko jendea sartu izan da, edo ñor bere kontura ikasi duen bertsolaririk ere bada. Talde hau urtero berritzen joaten dela esan daiteke, bertsolariak sartu nahiz atera sarritan egiten bait dirá beste zeregin batzuk medio, eta hau delata murriztu edo hazi ohi d<\ taldea hain errez. Ez du merezi eta ezinezkoa litzaiguke gainera pasatako bertsolari guztien izenak enlaten bastea, bukaezineko lista osatuko bait genduke, ¡zen ezagun nahiz ezezagunekin. Hasera hartan bertso eskola hau sortu
BERTSOLARI 42
zuen talde ugari hartatik egun ez da inor geratzen (nahiz eta tarteka bat edo beste azaldu), eta inoiz baino talde gazteagoa biltzen garcía esan daiteke. Dozenaren bat lagunek osatzen dugu talde hau bere osotasunean, inguruko nahiz ez hain inguruko bertsolariekin. Bapateko bertsolaritza lantzea da gure helburu nagusia, eta hau lantzeko erabiitzen
1992 Apirila
BERTSO ESKOLAK
dugun sistema ere esan daiteke gehiegi ez déla aldatu: "Bildu eta kantatu". Urte osoko lanak aldaketa batzuk jasaten clitu hala ere, boladaren araberan; txapelketa garaian esate baterako prestaketa bereziago bat egiten dugu: Caiak jarriz, bukaerak landuz, bakarkako gaiak bereziki sakonduz etab. Nórmala den bezala bertsolari guztiak ez
1992-Apirila
BERTSO
gara helburu berarekin biltzen; batzuk bert sotan ikasi asmoz etortzen dirá, beste batzuk punttu punttuan edo erreztasun neurri (jatean mantendu asmoz eta badaude besterik gabe ondo pasatzera etortzen direnak ere. Hala ba hainbat urte lanean ¡ardun eta gero, hernaniko bertso eskola beti bezain gogotsu dago aurrera arraitzeko eta ohiturari eusteko.
BERTSOLARI 43
BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOL
IRAGANARI BEGI RA Testua: Jesús Mari Irazu
A
mets egítea hain fenómeno hedatua izaník ¡ñor gutxik ¡hes egiten du bere babes goxopetik, non eta ametsak berak atez kanpo uzten ez duen edota oso filosofía berezikoa ez den. Nere betiko ametsetako bat bertsolari izatea zen. Bertsotan aritzea, bertsotan komunikatzea, bertsotan bizitzea. Baina horretarako, jakina, estraina ikasi egin behar da. Baserri giroak berriz, bertsotan ikaste lanerako ia mesede aina kalte zekarkidan, inguruan bapatean aritzen zenik ez izatean bertsolari munduarekin harremana eragotziz eta lanketa bide autodidakta antzu xamar batetara behartuz, ordainetan berari zor dizkiodan zer eskertzeko franko jaso badut ere. Bertsolari munduarekiko hesia Tolosako Bertso Eskolan sartzeari esker apurtu nuen eta bertan eman nituen nere lehen urratsak lokin eta lexuxen laguntzapean. Tolosako astean behingo bilerak gutxitxo zirela eta Hernani aldera tarteka tarteka bisitak egiten hastea bururatu zitzaidan. Beldurrak eta errezelo hutsalak aukera hori eragozten zidaten. Hiru aldiz txapeldun izanak, han eta hemen beste zenbait txapel eta sari irabazitakoak jadanik gerri lodiko pagoak ziren bertolaritzaren basoan, eta ño, itzal gehiegi landaretxo batentzat! Hórrela bada bai hesiak eta bai beldurrak apurtuz ahal zen bezela baina beti ere intentzio pixka batekin aurrera egiten saiatzea bezelakorik ez nuela eta ekin nien asteroko bisita-jardunaldiei. Lehenengo egunak estuasun eta kalbaríoz
BERTSOLARI 44
beteak suertatu bazitzaizkidan ere berehala ohartarazi ninduten Hernaniko taldearen asmoa ez zela inori itzal ematea, laguntzearena, argi ematearena baizik. Zer ¡zango horren adierazgarririk hoberena eta elkartzen hasi eta handik hiru edo laugarren astera gertatua. Anatxek (bertso eskola bereko bertsolaria). Hernaniko auzo batean berarekin hetera kantatzeko gonbitea luzatu zidan. Ez nuen bada gutxi estimatu aukera huraxe! Anatx, Aterpe, Hernaniko bertsolari heldu bat eta hirurok egin genuen nere lehenengo jendeaurreko bertso saioa. Zilegi bakit, bide batez, saioeren ¡nguruko anekdotatxo bat kontatzea norbattek holakoetan egin izan ori diren tranpatxoen berri ez beleki ere. Saioa sagardotegi batean zela ulertu nion eta jendaurrean kantatzeko gai ¡zango ez ote nintzen beldurrez, kakalarritu xamartuta nonbait, sagardotegian girotutako dozenaerditxo bat bertso idatzi eta ikasi nituen, bapatean gelditzea suertatuta ere. Bertso saioa orde,a plaza librekoa zen. Noski, nere bertso haiek ez zirela alfeerikakoak izan, oraindik ere tarteka gusto haundiz ¡rakurtzen bait ditut, baina momentu hartan ez zen agurra besterik salbatu. Dinamikotasuna czinbesteko elementu motibagarría Bertso eskola batek aurrera egin dezan eta batipat bertsolari berrien iturri gerta dedin bertsotarako metodología egoki bat eta batez ere ikasleen anbízio eta seriotasun mínimo bat behar beharrezkoak badira ere, bertsola-
1992
Apirila
BERTSO ESKOLAK ria trebatu ahala jendaurrean jarduteko eta era berean trebatzeko aukera izatea posible egiten duen dinamikotasun bat ere ezinbestekoa da, hori sarri bertso eskolaren esku neurri bateraino bakarrik badago ere. Hernaniko Bertso Eskolaren antolaketa erak eta baliabide ekonomikoak dinamikotasun hori indartzeko aukera gehiegirik ematen ez badute ere, neurri haundi batean bertako bertsolari gazteek erakutsitako mailari esker aktibidade maila bat sortu eta mantendu izan da.
koa besterik ezagutzen ez badut ere, gure arteko giroa aukera aukerakoa i\,\ talde barman gustora sentitzeko eta kantatzea oso lantegi erreza gertatzen da. Kantatzea oso gostokoa gertatu arren, hilxegitea ere gutxi estimatzen ez dugun ¡harduera cla. Inoiz betela hutsean ¡ardunagatik ¡zaten dirá jipoitu ederrak hartzen dituzten gaiak ere eta geure buruaren autokritika eztabaida horien baitan pisu handiko gaietako bat da. Lehengo bidé zaharrak landu eta jorratzeaz gain, berrien zabaltze eta esperimentazioa gure helburu nagusienetako bat da eta zaltasunak zailtasun eta eragozpenak eragozpen hortan ahaleginduko gara.
Primerako talde giroa Dinamikotasunaren ezinbestekotasuna nahiko nabaria bada ere, talde giroaren garrantzia ere kontutan hartu beharrekoa da, gainera jakinik bertsolaritza zer arte moeta den. Hernanin dauden lau taldeetatik bate-
•B ^
^
#
-
'
i id —^
1992-Apirila
<^Ü Pf
™ 1 .k
• Q.
y *%* ^•i
Esaten nuen bada, ¡ñor gutxik ihes egiten duela amets egitearen babes goxopetik!
F;m
^^
%hit '
BERTSO
*
^K^ "1 ^W
-*-v
fc
"|
z^t i% i B l ^ '
l^^H
t^
HHi ^f
\1
^ g ^
H^« rl tk . i Y m
«
-T' *
i
^ BERTSOLARI 45
Gipuzkoako ber Gaijartzaile t;
HERTSOLARI 4b
1992 Apirila
solari txapelketa Idearen erara A l
Horrenbeste urte pasa izan da Gipuzkoako Txapelketa bat, oraingoaren erara jokatu gabe, eta nork daki berriz jokatuko den ala ez, normaltzat hartu beharko da beronek sortu duen neurriz kanpoko erantzuna. Erantzuna ez da gainera Txapelketan bakarrik izan, ondorengo bertso saioetan ere entzulegoak oso bero jarraitu baitu bertso saioetara joaten. Berotasun eta burrunda guzti hauek hoztu daitezke ordea eta Txapelketa honetan gaiak jartzeko ardura izan dugunok paperean utzi nahi izan ditugu, geure azterketa eta burutazioak, hurrengoan zulo berean hankarik ez sartzeko besterik ez bada ere.
GAIJARTZAILE TALDEKO PARTAIDEAK: Nikolas Zeberio Pello Urretabizkaia Sabino San Sebastian Martxeli Sagastume Mari Asun Oteiza Juan JosĂŠ Mitxelena "Otsoa" Manuel Olano IĂąaxio Usarralde Mellxor Legorburu Laxaro Azkune'
1992-Apirila
BERTSOLARI 47
ERIZPIDEAK:
BAKARKAKO GAIAK/ KARTZELAKOAK:
T
xapelketa hasi aurretik, uda baino lehen hasi ginen gaiak biltzen. Irailerako gai gehientsuenen bilketa egina genuen, ofizioetako eta bakarkakoei zegokienean. Txapelketa liasi aurretik egin genuen Txapelketa osoaren egitura nagusienaren banaketa. Aurrenik Finalerako gaiak, Finalerdietarakoak ondoren, Azken laurdenetakoak eta kanporaketakoak azkenik. Saioaren bizkarezurra antolatua izan arren, gaien errepikatze eta beste zenbait xehetasun lotzeko, gaiei azken ikutu eta idazkerak emateko, puntu, oin e.a.k osatzeko, saio bakoitzeko b¡ bilera eginez jokatu izan dugu. Bigarren bilera horretan azken orduko albiste edo eguneko gertakizun, aipamen eta horrelakoetarako erabiliz.
LORTU NAHI IZAN
DUGUNA
I.- Ofizoetan: 8ko Haundian: gai orokor eta irekiak 8ko Txikian: gai bizi, zorrotz, ironiko... lOeko Txikian: sentimentu karga haundikoak. l()ko Haundian: gai serio eta dramatikoak. 2.- Bakarka: Oinak: lau oinen arteko lotura bat bilatzen saiatu gara, errima egokikoak bilatzeaz gainera. Puntuak: bidé irekitzaile eta adierazle direnak bilatzen saiatu gara, errima estuegiak izan gabe. Bukiierak : Ama ¡era borobil eta arrazoi sendokoak nahi izan ditugu. Filosofiko xamarrak. Errima kontutan izan dugu. (Hiru hauetan, egunaren, tokiaren edo hurbileko gertakizuen erreferentziak egin ditugu sarrilan saioari freskura ematen diotelakoan. Ofizioetakoetan nork hasi behar ziien bakoitzean eztabaidatu izan dugu eta erabak¡ ongi ala gaizki).
BERTSOLARI 48
Kanporaketako saioetan, saioaren egiturak berak eskatzen zuen gai sakonak jartzea eta hala jarri nahi izan ditugu. Azken laurdenetan eta Finalerdikoetan, saioak agian gai arinak eskatuko zituzkeen baina ez gara horretan ausartu eta asmatu egin ¡zango dugu gainera. Finalean berriz, lOeko Haundiko gaien dramatikotasuna aski zela usté izan dugu, saio baterako. Kartzelakoan sentimentu dramatikoen ¡surketa baino gehiago bilatu nahi izan dugu, bertsolariaren imaginazioa, eta saio luzca zenez, monotoniaren ordez, ugaritasuna eta irtenbide deslx>rdinak. Gure artean asko eztabaidatu ondoren hartutako erabakia izan zen hori. Ez dugu asmatu ¡zango. Guk jarri genuen gaiak, aurrez aipatu ditugun aukera hoiek eskaintzen zituen gure ustez baina bertsolari gehienek ez dizkiote aurkitu. Ez zetozen horretara mentalizatuak edo lan zailegia jarri ¡zango diegu.
ONDORIOAK: 1.- Saioak entzun ondoren Oiartzungoa eta Finalekoa izan dirá kritikatuenak. Gure aldetik ez dute gainerakoek baino mimo gutxiago izan. Emaitzak ikusi ondoren agian gauza bat edo beste aldatuko genukeen baina behin ere argi ez dugu ¡zango aldaketa horrek saioa hobetu zezakeen ala ez. 2.- Gure ustez GAIAK ONAK/SAK) ONA beti ez ote den gertatzen susmoarekin gelditu gara. Bertsolaria, egLina, lekua taldea, gaia... denak sartzen dirá hatera eta zeinek zenbat eragiten cluen da jakiten zaila. Argi dago bestalde eta Txapelketa honetan ere ikusi izan dugu, bertsolari onenek ere egiten dituztela irristadak eta badituztela egun legorrak. Eta puntako ez diren bertsolariek saio borobil askoak egin dizkigutela. 3.- Ez gaude oso ados, Txapelketa honetan zenbait saiotarako hautatu diren lanekin. Erabakitzerakoan ez dugu parterik hartu eta
1992 Apiril.1
hartu beharko genukeen. Txapelketa ÂĄzanik ere, saioaren garapena kontutan hartzekoa da eta gaijartzaile taldeak badu horretan zerrikusirik, gure ustez. Azken laurclen eta FÂĄnalerdietako saioak lan aldetik ez ditugu egoko ikusi. 4.- Txapelketak berez gaien zabalera asko edo erabat determinatzen du: bertsolariei aukera edo egoera berdintsuak eman behar zaizkie, bertsolariari bidea garbi eman behar zaio... baldintza guzti hauek argi dago mugatu egiten dutela gaien eremua. 5.- Txapelketaren beste alde bat eta berezkoa da hau ere, ez clagoela datozen ber tsolarien arauerako edo lekuaren arauerako saiorik antolatzerik, abstraktoan egiten da aukeraketa. Gai jartzaile taldeak berak ere honetan izan du, agian, akats bat. Finalerako nahiz finalerdietarako eta azken laurdenetarako gaiak aurrez nagusiki aukeratuak izan arren, ez ditugu ordea aukeratutako gai hoiekin saioak antolatu, gaiak aukeratu besterik ez eta horren ondorioz, saioa antolatzen hasitakoan gai bat edo beste kanpora
botatzen da, errepikatzen diren egoerak direlako aurreko beste saioren batetan antzeko zerbait erabili izan delako... 6.- Txapelketa baten ondoren gai-jartzaile taldeak beti ere hutsune bat sumatu izan du, hots, egindako gaiei buruzko kritika zehatzaren falta. Ez dakigu noren egitekoa den. Geure gaiei buruzko azterketa geurea bakarrik gelditzen da, bertsolariek ez dute egiten, ez ta epaileek ere... Kostu haundiegia ez balitz sistimaren bat aurkitu beharko litzateke, enkesta edo antzeko zerbaitekin, Txapelketan inplikatutako guztiek eritzi eman dezaten, antolakuntza, epaile, bertsolari, gai jartzaile... 7.- Taldearen funtzionamendua erosoago gerta dakiguke, taldea saioak erabakitzerakoan mugatuago balitz, 4 edo 5 lagun eta gaiak biltzeko talde zabalago bat ÂĄzanez. Honek ere baclitu ordea bere zailtasunak, bileretara ez datorren jendeak nekez aurreratzen baititu gaiak. Asko kostatzen da hori biltzea.
J
S 1992-Apirila
BERTSOLARI 49
KRITIKAK: Zenbait kritika eta lora jaso izan dugu Txapelketa honetan zehar. Dena dela sakonegiak ez dirĂĄ izan guztiak ere. Antzuolan bertan hasi ginen egunean gai klasikoegiak zirela esan zitzaigun. Usurbilen kartzelakoak batez ere baina aurreko gaiek ere ez zuten bendizio gehiegirik izan. Oiartzunen ere antzeko zerbait gertatu zitzaigun, gairik eskasenak bertarako aukeratu genituela esan ziguten bukaeran. Gauza bera entzun dugu Finalekoagatik ere. Ofizioetako gaietan oso nabarmen gertatu izan da inoiz zaharrari gazte papera eta gazteari zaharrarena, horrelakoetan gaiak aldatzeko eskubidea behar genukeela ere esan izan digute baina bidĂŠ harriskutsua litzateke
hori. Zenbaitetan azalpen luzeegiak eta detaile gehiegirekin eman ornen ditugu. Gerta liteke baina ez pentsatu gabe, esandakoak premiazkotzat jo izan ditugulako baizik. Beste batzutan motzegi gelditu ornen gara, ez ornen diogu bertsolaria ezer esan dena berak aurkitu behar.
BERTSOLARI 50
Otizioetan hasterakoan oker eman ornen ditugu haserak. Halaxe behar zuelakoan egin ditugu, ondo eztabaidatuta. Ikusi izan ditut bertsolariak beraiek ere eztabaida gogorretan gai baten haserari buruz. Ez da beti hain erraza erabakitzen. Egunaren, tokiaren edo gertakizuen erreferentziak egin ditugu, oin, puntu eta horrelakoetan. Bertsolariak prestatuak etor daitezkeela esan zaigu. Ez ote dago horretan baino kartzelako gai serio eta transzendentaletan horretarako arrisku gehiago!1 Beti entzun izan dugu eta baita oraingoan ere gaietan alde haundia izan dela. Ez dago guztia orekatzeko modurik eta, Txapelketan ez dela nahi eta nahi ez bertsolaririk onena Txapeldun gertatzen frogatzeko, arrazoirik inork nahi balu, honetan ugari aurki ditzake. Gaiak bakoitzarentzat duen erraztasuna, bikote laguna... dena da garrantzitsua. Txapelketa batean zati bat beti ÂĄzango du aldarte eta zorteak. Txapelketara datorrenak badaki hori
1992 Apiri fo
Bikoteak osatzerakoan familiako erreferentzietara gehiegi jotzen ornen dugu. Aitaseme, ama-alaba, senar-emazte, neska-mut¡I...Hara hemen ondorengo lauki honetan bilduta zenoat jarri dugun bakoitzetik eta baita ikutu ditugun gaien aldetik ere beste lauki bat. Orohar hala ere famal<. gehiago izan ditugu, baina egindako kritikek egia za ti bat izan dezaketelakoan bildu ditugu. CAIAK Aberatsak-pobreak § ## Animaliak Baserria + Bertsolariak-bertsolaritza + Droga && Ehiza i Erlijioa-Apaizak i i/ñ Euskara i V Feminismoa ce Futbola Heriotza $ Ikasketak SS oo Kartzela Lagunak c # Langileak-Langabezia Maitasuna ezkontza nesk a-mutil senar-emazte) &/= Milita rrak (soldadutza, pakea, guerra...) q * Mozkorrak-edatea u Musika ** Olentzero Oporrak Osasuna-medikuak Parranda "Politika" Umeak (izan-ez izan, zainclu...) Zahar-gazteak "Bestelakoak"
¿¿ " H i
o
> Ç
Serioak (% 41): 53 Sentiberak (%30): 48 Umorezkoak (%15): 13
1992-Apirila
4 7 5 3 3 2 4 1 2 2 3 3 3 3 18
! 4 2 2 2 5 2 5 4 5 18
Benetakoak (%92,9):10b lrrealak(%7,1):8 "PERTSONAIAK" Aberatsa I Agintariak 3 Aita 12 Aitona 3 Aktoresa I Alaba 7 Alkate eta zinegotziak 7 7 Ama Amona 3 Animaliak 4 (2 zezen, erbia, lehoia) Apaiz eta fraileak 6 Armagilea I Artzaiak 2 Baserritarrak 6 (1 maizterra) Behartsua I Bertsolariak 4 Drogazalea I Edadekoak 2 (aitona, amona) Ehiztaria 1 Ekologista (otso babeslea) I Emakumea I Emaztea 1 Eskulturagilea 1 Etxekoandreak 2 Ezkondua (umerik ez) 1 Futbolaria 1+2Taldeko presidenteak Gaixoak 2 Garbitzaileak 2 (1 kale garbitzailea) r Gazteak » (1 pasota) Gizona 1 Herritarrak 4 Hildakoak 2 Ikaslea 1 I loba 3 Itsuak 2 labeak 2 (baserriarena, etxearena) Jostuna I
BERTSOLARI 51
lubilatua Kartzeleroa Langabetuak Langileak Marrokia Medikuak Militarra Mozkorrak Mutila/Senargaia Nagusiak Neska/Andregaia Politikoak Polizia Presoak Rockeroak Semea Senarra Tabernaria Turismo ajentziakoa Txoferrak (Kamioizalea, 2 kotxezale) Udaltzairta "Fikziozkoak" (2 tren, ÂĄtsasoa, 2 jantzi)
1 1 2 2 1 5 I 2 9 2 6 2 1 2 2 II 5 I I 3
Bestelakoak
36
BERTSOLARI 52
1 5
"PERTSONAIAK":2]b GAIAK: 114 Aita Senarra Semea Aitona lloba Gizona Mutila/Sena rgaia
12 5 14 3 3 1
Ama Emaztea Alaba Amona
7 5 7 3
Emakumea 1 Neska/ Andregaia 5
"FAMILIAKO PERTSONAIAK" 75 (%34,7) "FAMILIAKO GAIAK": 42(%36,8) Finalean 25 pertsonaietatik 11 "familiakoak" (% 4 4 ) / / 13 gaietatik 6 (% 46,1). Azken Aurrekoetan 34 pertsonaietatik 19 (% 55,8) // 18 gaietatik 12 (% 66,6) Azken Laurdenetan 68 pertsonaietatik 20 (% 29,4) // 36 gaietatik 10 (% 27,7) Kanporaketetan 89 pertsonaietatik 25 (% 2 8 ) / / 4 7 gaietatik 14 ("/,29,7)
1992 ApirĂla
mmm HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria
Telefonoa
Herrialdea. Banku/Aurrezki Kutxa. Sukurtsala Kontuaren zenbakia
BIDALTZEKO
SINADURA
B E R T S O L A R I alĂlizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Telefonoa (943) 47 11 42
1992-AphUa
1992 ko harpidetza (4 ale) 1.800 pezeta
BERTSOLARI 53
ELKARTEAREN BERRI
ELKARTEAREN BERRI ELKARTEADEN 5EÍ2DI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ELKARTEAREN BERRI ClKARTEARCn BERRI ELKARTEAREN BERRI
B
ertsolari Elkarteak azken denboran izan duen ekintzarik nagusiena, urtero ospaki ohi duen Batzarre Nagusia izan da. O t s a i l a r e n 2 a n , Erreneriako Xenpelar etxean ospatu zen, elkarteko bertsolari eta bertsozale bazkideen artean. Aurren batean, hilera eztabaidatua eta beroa espero bazitekeen ere, Urtarrilan zehar gauzak pilpilean eduki bait zituen Gipuzkoako Txapelketak, ez zen horrelakorik gertatu eta hilera, ur geldi eta baketsuen hidetik norabidetu ziren aztergaiak. <)1. urtea, oparoa eta emankortzat aurkezlu zen Zuzendaritza Batzordearen txostenean: plazaz-plazako bertso entzule kopuruaren ugalpena eta b e r t s o l a r i t z a k euskal gizartearen aurrean eskuratu duen prestigioa, besteak beste maila onekotzat baloratuak izan ziran. Dena ez da ordea arrosa kolorekoa eta kezka eta erantzukizunei aurre egiteko asmo eta desiorik ere azpimarratu zan bileran: - Bertsolaritza eta bertsogintzaren inguruan sortu den eztabaida susutsua, bideratu beharra aurkeztu zen; komunikabkleetako beroaldiak gaindituz, azterketa sakonagoetarako bidé eginaz, "Forun" ireki bat antolatzeko asmoa clago Bertsolaritza eta Bertsogintzaren gaiak oinarritzat harturik. Gai hoien inguruan zerbait lantzeko gogoa dutenei, elkarteak bere laguntza eskeiniko die. - 9 1 . urtean hasiera eman zitzaion "Bertso zaletasunari buruzko azterketak" aurrera jarraituko du '•Han ere, plazaz plazako, Nafa rroa / Iparraldeko eta Araba / Bizkaiko txa-
BERTSOLARI 54
pelketak eta euskaldungoaren arteko inkestak burutuz. lakina denez, azterketa hau SIADECO ¡ker taldea ari da burutzen eta 93an amaituko d¿t. - Urte askotan zehar |uanito Dorronsorok burutzen diharduen bertso doinuen bilketa, 92an argitara emateko prest egongo zela iragarri zuten baitere, 1.900 bat bertso cloinu gutxi gora behera bilduma horrek ¡asoko clituenak. - Bertsolari elkartearen kezkarik handienatako bat, bertsolaritzaren dokumentazioarekin osatutako Dokumentazio Zentroa antolatzea litzateke. Puntu honetan, proiektu bateratu baten aldeko ahaleginak porrot egin clutela eta, elkarteak bere aldetik, eta eskuartean duen materiala antolatzen hasteko erabakia ere plazaratua zuen. |ak¡na denez, Dokumentazio Zentro horren egoitza, KUTXAren jabetzako den Errenteriako Xenpelar etxea ¡zango da. - Guzti horretaz gainera, elkartearen ihardunean ohizkoak cliren ekintzak ere beren bidea garatuko dute: Maiatzaren 3an Gazteen eguna, Bapatean liburua, Bertsolari eguna, bertso grabazioak boletina,.... .Egitasmo eta gogoz hornituak agertzen badira ere, bada beharrizan guzti hauei aurre egin ahal izateko kezka larririk sortarazten dien alderik: batipat, Eusko |aurlar¡tzako Kultura Departamenduak ateak isteko izan duen modua. Bertsolari Elkartea ez dator bal inolako elkarrizketarik gabe, eta areago, aurrez hitzez egindako eskeintza guztiei jaramonik egiteke, egitasmo guztiak dudamueten kakotik eskegita uzteko jokabidearekin. Gakoa badirudi "bertsolaritzak mugitzen duen dirutzan" dagoela, eta "elkarteak ez duela inolako beharrik bere proiektuei aurre egin ahal izateko". Elkarteak aldiz, Dokumentazio Zentroa edo Bertsozaletasunaren azterketa burutzea, herri interés osoa cluten proiektuak direla aldarrikatzen du eta dirulaguntza publikorik gabe burutu ezin claitezkeenak. Ñola nahi ere, Bertsolari Elkarteak ez da kexu une honetan bizi duten egoera ekonomikoaz, etorkizunera bc^gira egituratu behar cliren egitasmoen ezegonkortasunean baizik. Elkartearen iritziz, nekeza da egun bertsolaritzak dituen eskakizunei aurre egitea, jarraitu ahal izateko berme edo garantía gutxiengorik ere ez baldin badago.
1992
Apirila
Duela hiru mende bikaríoaren kontrako koplak Eíbarren TESTUA: ANTTON NARBAIZA
1992- Apiríla
Koplok 42 orrialde ditUen Querella Criminal-aren 4 eta 5 orrialdea osatzen dute. Aurretik lau lerrokada datoz erdaraz sarrera gisa nolabait protagonistarik nagusienak nortzu diren azpimarratuz. Honela diote: Copia de la copla y libelo infamatorio compuesto y cantado por Miguel de Biasterrechea criado de Domingo de Olabe residente en la villa de Eybar y en ella a 5 de agosto de 1685 de día en plaza publica entre ziento de gente en el Barrio de Ulssaga -en lengua vascongada-. Jarraian Querella sortarazi zuten Koplak datoz. Hona hemen bada datozen grafian idatziak:
C
ontubarribat zuçediduda errebaleco Calean, errebaleco Calean eta andragasteen artean. Zeloac gora zeloac beera zeloac euren artean,
Ugarteq orain ateracodau, salsea beregainean.
Vicarioa dogoaleguez alegrea ta librea, andragustioc baterren beste adarabile maitea. Amodioa zorodabeti amoraduen artean, Ugarteq orain probaren cliti (u) zeloak cerzuq clirean. Variacua ladateguez aric zapatu goiseco, ordubietan presente (lago Vicarioaren aurrean. Zelos gaitic enojaduta asserra zite zanean, bere Volsgaren ascatu jaco publico Calebetean. aeq alaniç yragoarren Ugarte beti Calean, Magdalenchori bentanaraco videa galduartean. falta estitu adisquideac Ugartec Veré aldean, ybarrecoac eguin ditue baqueac aen artean. San christobalgo señaladuta meriendea formadu, San christobales acordatuta mirabailesen juntadu. Aldasetican Vicarioa ta macharirean Ugarte, ybarrecoac aldean ditu Verelagun sat ambere. echean ondo guiaduarren ara ordu ocitu, Verotu baga meriendea jan ecin leique ciertu. Zúa daleguez gaussabearra aldeandabe ifini, ango abarme argui daquic errigustiti, mirabaylesco Palaciooac obato daquis Contuac, ostera bere eguingo ditus bacochac Veré Cantuac.
BERTSOLARI 56
Koplei buruz bi hitz Bi orrialdc Koplekin eta beste berrogei QuerclLj Criminal-aren gorabeherekin. Horra guztia. 1685 urrun haretan gertatutakoa erraz laburbiltzen da. Kopla batzu kantatu eta dantzatu dirá Untzagako Plazan Herritarra den don Antonio de Elçarçagaren Bikarioaren aurka. Honek gaizki hartzen du eta auzitara eramango du kantari izan den Miguel de Bazterrechea. Hortik aurrera gertakariak azkar abiatuko dirá. Bost egun ibiliko dirá M i guelen bila eta azkenean espetxeratu egingo dute. Elgoibarrera aurrenik Azkoitiara gero, bango gartzelan giltzaperatzen dutelarik. 3.000 maraveditako ¡suna jartzen diote. Baina por ser moco que carece de bienes 1.000 maraveditara jeitsiko zaio ordaina. Mamaren bat egun gartzelan egon ondoren, libre uzten dute, ordainketa bere ugazaba den Domingo de Olabek egiten duelarik. Horra laburbilduta Querella honen kronologia. Baina zuek galdetuko duzue: zergatik Bikarioaren haserrea, zergatik jo zuen auzitara? Querella-n zehar behin eta berriro errepikatzen du bere abokatuak erderaz: versos obscenos e infamatorios kantatu zirelako bere kontra. Ez da hori baina arrazoi bakarra eta behar bada ez eta ere garrantzitsuena. Bikarioa minduta dago baina batez ere beste honengatik: porque se redujo a escripto, se ha publicaco en toda la villa, eta gainera se ha extendido a toda la provincia. Horra hor bada berfso-paperaren lan cloilorra, krudela. Eta jendeaurre handia bildu zuela. Izan ere zer nolako oihartzuna izan zuen Kopla hauen kantatzeak Herriko Plazan, Auzian berak argitzen digu. Ante un ziento de gente kantatu zirela esaten zaigu. Pentsa Orain cíela hirurehun urte. Garai hartako biztanlegoa 1.000 lagunetara heltzen ez zela kontutan hartzen badugu. %10a. gutxienez bertan zen. Aurrera jarraituz zeintzu dirá versos obscenos e infamatorios horiek? |o dezagun Kopletara. Ez da makala esaterako hirugarren disti-
1992
Apirila
1
ü
• •
koa. Bikarioaren izakera eta egoera ematen cligu Ugarte ezizena darabilen Koplaegileak: Vicaríoa dogoaleguez alegrea ta librea.
Bizkaian bertan lautik hiru anclrazkoak ziren! Horren aurrean zer egin arraioa! Ez gaituk harrizkoak adixkide!
Estimaziño gutxi ez du edozein modutan gure Bikarioak jarraiain irakurtzen clugunetik:
Baina Auzian aipatzen diren bertsoak -bertso iraingarriak- ondoko hauek dituzu zalantzarik gabe. 11 .a batez ere: Echean ondo guiada airen ara ordu ocitu, verotu baga meriendea jan ecin leique ciertu. Horra hor biriIitatearen mamúa. Eta sexua jan-kontuekin loturik. 9.- Distikoan iragarri zaigun salsea gauzaturik dator.
andragustioc maitea.
baterren
beste
adarabile
Baina gixajuak zer egingo zuen bada, XVII mende bipil haren hondarrean! Egoera ezin hobean zegoen gure gizona gizon Ízate soilarengatik bakarrik. Izan ere jakin bait dakigu gizonezkoak urri zirela gure herrietan.
1992-Apirila
I
BERTSOLARI 57
12ak finagoa, sutilagoa dirudi: Zua daleguez gaussabearra ifini,
aldeandabe
ango abarrac argui daquic errigustiti... Tenperatura ornen da beraz Bikario ¡aunaren arazoa. Beroa behar du lehenbaitlehen. Horretarako, berotuko duen sua aldean dabe ifini. Eta ñor ote berogarri borl? 7. distikoan aipatzen den Magdalencho? Harén bentanaraco videa ezagutzen zuen norbaitek! Koplen bukaeran Koplakariak luzatzen duena garai haietan gizartearen baitan guztiz normaltzal -maiztasun handikoak behintzat baijotzen ziren portaerak garbi uztera dator: mirabaylesco Palacioac obato daquis Contuac, ostera bere eguingo ditus bacochac Vere Cantuai. lakinaren gainean gaude XVI zein XVII mendeak zein trumiltsuak izan ziren Estalu Espainolean eta bidenabar gurean ere. Eliz gizonen gizarte zibilean esku hartzeak guztiz egunerokoa zen. Eta kontextu horretan esku artean bezalako libelo iraingarriak ezin ugariagoak. Ugaritasuna eta pobrezia, luxuria eta mistika, kontraste ezin nabariagoak dira. Horregatik gure bikario don Antonio de Elçarçagaren jokabideak Koplak kantatu efa berehala Miguel de Bazterrechea Untzaga Dorretxeko jabearen hau da Domingo de Olaberen morroiaren aurkako Querella jartzean garai haretan guztiz normaltzat zen jarreraren itxura hartzen du. Gainera horrelako auziekin irainduak Francisco Tomás y Valiente ¡rakasleak garai hartako lustiziaren jokabidea aztertzerakoan función represivapreventiva deitzen duena bilatu nahi du. Ez bakarrik libelo egilearen erreprimitzea baizik ela ondoko hau nere ustez askoz ere garrantzitsuago jotzen den -eta Querella-n oso unció zehazturik dator- alegia berriro gerta ez dadin gogor jokatu nahi da. Orduko adarjotzaileak beldurtu nahi dira. Baina Historiak erakusten digunez hórrela inhardun zutenek emaitza oso onik lortu zutenik ezin esan. XVI-XVII mendeetan esaterako zenbat eta zenbat libelo izaten ziren irakurtzea baino ez dago. Euskal Herrian bertan eman zirenak
BERTSOLARI 58
ugari izan ziren, Euskaraz gorde direnak honelako ¡akabideak noiznahi ematen zirenen zantzua dute. Azkoitia, Tolosa... Kasu honetan liburuan esaten den moduan B i k a r i o ¡aunaren don A n t o n i o de Elçarçagaren intrasijentzia oraingo honetan eskertu beharrean gaude. Bere kontrako Kopla hauen ¡raina pasatzen utzi izan balu, gaur ez genuke testigantza horren bikainik ¡zango. Azken fincan Herri baten nortasuna ezagutzen, finkatzen, laguntzeko textu ¡datziak ezinbesteko tresnak dira. Libeloak oso ugariak ziren garai haietan bada aurreko eta geroko denboratan ¡zango ziren bezala, Covarrubias bezalako hiztegigile batek egiten dituen beraien aipamen luzeak ¡kusterik baino ez dago. Bestalde oso interesgarria da Barrokoaren azken arnasetan gaudela onartzen badugu, sasoi haretan delituaren, lege haustearen eta pekatuaren arteko bereizketa ez zela ematen azpimarratzea. Erlijioa eta Zuzenbidea bereizten hasteko oraindik itxaron egin beharko dugu. Adierazgarria guztiz Clavero ¡rakasleak dioena: Lo que no hay es (//)<? religión por una parte respecto a la que se definan los pecados y un derecho por otra en cuya relación se determinen los delitos. Tampoco existe una potestad eclesiástica de un lado estableciendo los pecados y una política de otro haciendo lo propio con los delitos. Las mismas intervenciones de unas y otras potestades ya, de una parte, se conciben de forma declarativa; de otra, pueden indiferentemente extenderse a la criminalización del pecado o a la recíproca del delito. XVII mendekoa ¡zanik bertan aurkituko ditugun hizkuntz baloreak ez dira baztergarriak. Kontutan izaten badugu gainera gure Hizkuntzak dituen urritasun nolabait esateko laikoak. Bizkaieraz egoteak gainera gure Herriko euskalkira urreratzeko sikera balio dezake. Ez dira bestalde literatur aldetiko baloreak baztergarriak. Bada bertan ironía, figura literarioak bakan ez direlarik Kopla batzuri buruz ari garela ahazten ez badugu. Ez da g u t x i 13 d i s t i k o b a i n o ez d u t e n Kopla hauentzako.
1992 Api i ib
Alclerdi h i s t o r i k o a beste alde batetik guztiz interesgarria agerten zaig u . K o p l e t a n ez ezik Querella guztian zehar Eibarko leku eta pertsona-izenak irakurriko ditugu. Hor dira Ulssaga (edo Usaga), A l d a s e , Errebala, Matxarixa. Hor daukaguz Eibarko deitura edo a b i z e n asko. G e h i e n a k gaur arte ¡raun dabenak: Ibarra, Olabe, Zurriaran, Zuloaga, Eissaguirre, Orbea, Arizmendi,... Azken hau - D o m i n g o de O l a b e k Basterrechea morroiaren ugazabak berau aske uzteko ematen duen diruaren lekkuko ¡zatez aparte sasoi hartan alkate genuen gure H e r r i a n . Ostera gure Bikarioaren kasuan moduan bere deitura edo apellidoa: Eltzartzaga ez da gure artean gorde izan. Baserri-izena baino ez. Beste alde batetik nórmala den moduan inkognita batzu ebatzi -jakin- barik geratzen zaizkigu. 1.- Handiena nere ustez: Ñor zen edo -l¡tekeena- nortzu ziren Koplon egileak? M i guel de Basterrechea, Domingo de Olaberen morroia da lehengo kandidatoa. Lehenengoa zeren beste aztarrena hobe baten faltan, berau bait da identifikatzen duten pertsona bakarra. Halare Untzagako Dorretxean bere ugazabarekin batera Domingo de Olaberekin alegia bizi ¡zanda, pentsa daiteke Bazterretxeak jendaurrean kantatu zituenerako bolo-bolo ¡bilí ¡zango zirela... Hasieran Koplekin batera esan dugun compuesto y cantado, gero baina beraien adierazpenetan, Bazterrechea beraren kontra deklaratuko duten lekuko edo testigo berek ere ez dakitela ñor den Koplon konposatzailea aitortuko dute. Bai baina ... eta besteak? Kopletan ageri
1992-Apirila
den Ugarte horrek ezpaz beterik uzten gaitu. Miguel zigortua ez izatekotan ñor ote, morroi gixajuari mesede hain eskertxarrekoa egiten diona? 2.- Beste lauso batzu poliki-poliki errazago joango dira argitzen. Don Antonio de Elzarzaga-ren bizitzaren berri gehiago jakin nahi genuke. Zehatz zein urtetan egin zituen ikasketak. Zeren esan ez baclugu ere don Antonio de Elçarçaga abogado de la Chanzilleria de Valladolid. Horretaz aparte badakiguvicario foráneo La Calzada-Calahorrako. Elibarrutian izan zela. Bikario hauek eliz arazoetaz arduratzen ziren Elizbarrutian han hemenka barreiaturik zeudela. (¡arai hartan oraindik Eibar Obispadu harén barruan sartzen bait zen. Zer egin zuen 1685 urte hartatik aurrera ez dakigu. Baita ere ez dakigu nongoa zen Koplen kantaria Miguel de Bazterrechea. Hauts artetik ateratako kopla hauek bada izan daitezela beste batzuren aintzindari gure ondare historikoa, gure patrimonioa aberastuz joan dadin.
BERTSOLARI 59
AUKERAKE TA: ZALDUBI
BERTSOTAN BAI EGILEA: ANDONI EGAÑA (Juan Bautista de Gamiz I. Bertso paper lehiaketa. I. Saria) (1) Ez dakit ziur nere ondotik urrutiratuz zoazen nere bihotza ia bihurtu duzu zalantza-almazen bere-berean dena uztea ez al litzake errezen? halare nere harrotasuna adierazi nahi dut ozen zuri arrazoi on bat eskeiniz zu ere harro zaitezen gai naizen ala ez naizen ¡noiz dudan jarri bazen opari gisan egingo dizut arte-obra bat hain zuzen egun ditudan sentimenduak hilezkor gerta daitezen.
BERTSOLARI 60
(2) Zure kuadro bat egin nahi nuen amodio-seinaletan ¡katz ttantta bat duzu ilean gorriska bi matrailetan hortzak zuriak, ezpainak gorri bi zulo grix hegaletan margo arrea, urre margoa izan arren begietan ia mirari dirudi baina ez da berbera bietan saiatu nintzen benetan bai etsi ere penetan loa baztertuz gau eta egun nahiz jardun eginahaletan behar hainbeste kolorerikan ez neukan nere paletan.
1992 Apiríla
(3) A m o r emanda, amorrazioz jaurtiki nuen pintzela eskutan hartuz eskultoreen mailua eta zintzela brontzez ordea zure bazterrak ezin egokitu bela borobiltasun gutxigikoak harria eta arbela buztina berriz urtzen zitzaidan ikaraturik bezela egurra da gai ustela denbora-eusle mótela azkenerako ohartu nintzen nanita ere ezin zela irudi batek islada zintzan eclerregia zinela.
(5) Sentimenduak adierazteko bidea da poesía Aitaren egin ta zai jarri naiz noiz helduko Alosia gogoan dauzkat Venus jainkosa ta Kupidoren gezia izar, enara, hormako huntza orbela eta haizia gure Maritxu ta Bartoloren iturrirako pasia hauxe gauza nahasia non ote dauka grazia? zuretzako motz gera daiteke ¡datzitako guzia zergatik zara horrein bitxia, zergatik hain berezia?
(4) Bizet Carmenez gogoratu zen Elisaz berriz Beethoven Cohenek Suzanne aipatu digu Tapiak bere Maddalen zuri abesti bat egin nahian ¡suri dut hainbat kemen jardun ez denak ez du jakingo nolako lan eskerga den beltz eta zuri edo kortxeak jartzen ahalik ondoen neuzkanak eman ondoren kale egin dut nabarmen! pentagramari begiratzean SOL ez da ageri hemen beste eguzki baten aurrean lotsa sentituko zuen.
(6) Erabaki dut, egingo dizut zure argazki gorena aprobetxatuz ilunabarra morez jazten den orena errebelatu zaitudanean nere mina, nere pena! ez da berdina neke-unea edo-ta lotan zaudena elkar maitatu aurrekoa ta asearen ondorena ñola harrapatu dena? oraina eta lehena ze bidé pobre eta urria argazki kamararena une bakarrak ezin azaldu zu neretzako zarena.
1992-Apirila
BERTSOLARI bl
(7) Azken boladan sukaldaritza dabil galoiez beteta esaerari litra aldatuz "mokoa ez da errenta" plato berri bat egitea zen nere grina ta apeta zure ohorez asmatutako "konifloradun txuleta" erantsi nion zuk duzun gatza eta nire binagreta ipini arren arreta irten zait dena erreta ez al dut hobe etsia hartu sukalde tresnak gordeta zure zapore gazi-gozoek berdinik ez dute eta.
BERTSOLARl 62
(8) Zalantzan nago trebetasunik badudan ala ez dudan bertsoen bidez saiatuko naiz nahi eta ezinen mugan etsipenean animo zaitut sosegua kalenturan estalki goxo udazkeneko arratsetako freskuran denboralean bare-aldia irrifarrea tristuran bandera zuria gudan puntila xumea mudan beheko-su txingar neguan eta lur-busti usaia udan bertsotan aisa azal dezaket zenbat maitatzen zaitudan.
/992 ApirĂla
HARÁ PREGOIA EGILEA: ANTTON KAZABON (IV Balentin Enbeita Bertso paper lekiaketan 2. Saria) (4)
(1) Bordan afaldu gendun lasai eta bare aína azkenerako bastante grabe: Inor ez ginen geure buruaren jabe, neu ere galbidean eta lotsagabe. Dantza non zen galde, barrura xuabe, sarrera debalde, dena gure alde; zazpirak arte zenbat kalamidade!
Mostradore aldera berriro ¡tzuliz alkoholezko xurrupa behin eta berriz, ezpainetan ¡rria, barruz triste aldiz, mingaina loditua, b¡ begiak diz-díz; neska bat jo begiz xarmanta zen egiz, haretxen inbidiz ta desio garbiz, estrategia pentsa sillan eseriz.
(2) Dantzan egiten gendun denak diferente, ganorerik ez baina burua tente, ez nekien neukanik hainbeste aguante erdi mozkorturikan hamar atorrante. Denak elegante, nahiko baliente, ni dantzan dezente musikaren menpe, baina ez andre eta ez amorante.
1992-Apirila
(5)
(3) Jauzika jota fuego geunden irakiten, holakorik ez nuen ¡garó aurten, pista erdian gartsu hamar astakirten alkoholaren indarrez denetik egiten, autsi edo eten giharreak austen, bi hauspoak isten, behar nuen irten; probatu arte zer den ez da jakiten.
Txikitatik izan naiz mutil ahalkorra, ez banengoen behintzat seko mozkorra, neretzat ligatzea beti da gogorra, hala ere izan naiz horretan baikorra. Aurrean altxorra neretzako, horra! mugikor zilborra, ahoa idorra, hortan ez nintzen dantzan bezain bizkorra.
BERTSOLARI 63
(6) Han zihoan zekorra gustoko larrera, ona ÂĄzango al da bere jarrera! -Trabajas o estudias?lehenengo galdera, ez nekien zer esan handikan aurrera; ba nindoan behera, farrez lehertzen bera, ni larri ostera, hura egoera!: Lotsa ta errabia biak hatera.
(9) Bota genuen nahiko dantza saio latza, ia ezin genuen bururik altxa; dudarik gabe nintzen dantzari narratxa, hala ere lau orduz dantza eta dantza. Izerdi kiratsa, ihesi neskatxa niregandik martxa, hura zorigaitza! Orduantxe bukatu zen nere baltsa.
(7) Baina neskak ez nindun horren gaizki hartu, nerekin solasean baitzen geratu, eta galdetu zidan: -Nahi al duk dantzatu? baina kontuz ez neri hankarik zanpatuIndar denak batu, berriz pistan sartu, emeki elkartu; ze madarikatu!: Baltsean hasi eta rok-a bukatu.
(10) Konturatzeko berriz bakarrikan geunden, etxeratu nahi nuen handik lehenbailehen. Nahiz saiatu pasatzen ahalik ondoen guretzako neskarik salan ez zegoen. Zer egin ondoren pentsatzen nengoen, zegonez nabarmen esan nuen ozen: -Hemen alferrik gaude, etxera goazen!-
(8) Zer gertako zitzaidan ba nekien aurrez, hala ere ez nintzen egon beldurrez, pixkat estutu nuen baina derrigorrez, adornatu zitzaidan ingurua urrez, biak irribarrez, eta hitz xamurrez, balakuak errez ta hala beharrez dantzaldia bukatu zen zoritxarrez.
(11) Neskarik gabe erre beharko sasoia, azkenean gailendu baietz herdoia; zein arraio ote da honen arrazoia? Ez naiz horren baldarra, ez naiz nerekoia, ez naiz fanfarroia ta nago doi-doia, berdin da Idoia, berdin Amagoia; norbaitek maite banau harĂĄ pregoia.
BERTSOLARI 64
/992
Apirila
AUKERAKETA: ZALDUBI
1992-Apirila
BERTSOLARI 6.5
Donezaharre 1992-IM-8 Ernest Alkat - Jexux Arzallus Nafarroako Bertsolarien Txapelketan gai hau eman zien ofiziotan aritzeko: Zu, Alkat, etxeko nagusia zara, Zu Arzallus, etxeko katua zara. Gaur
goizean bost ume egin dituzu. Azkenengo umaldian etxeko nagusiak katukume guztiak bota zituen errekara.
Alkat: (1)
Alkat: (3)
Nik txakurretik badaukat baina etxen gatuak nagusi, orain artean bere umekin bere xokoan dut utzi, gatua baita berez ohoina, en¡ ohointza itxusi, nahiago nuen goiz huntan ere ez banu bate ikusi. (Bis)
Arzallus: (2) Ez nuen usté honek gorroto zidanik neri hainbeste, umeak egin eta salbatzen badut nahiko buruhauste, ni etxerako hain lagun txarra nauzunik ez zazu usté, katurikan ez bada etxean xaguak jango zaituzte (Bis).
BERTSOLARI 66
Estakuruak merke dauzka ta beti alai aurpegia, ñola sinetsi gatuengan nik entzun daiken egia, sortzetik eta izaitez maltzur buruz ez dago argia, saguak baino nahiago du, ba, nausiaren haragia. (Bis)
Arzallus: (4) Honek esan dun arrazoi hori segiran nahi dut ukatu, bere etxean nik horren maltzur ez dut sekuta jokatu, haragi denak gordeta dauzka ez txakur, ezta, ez katu, horrek jate'itun txuleta hoiek ez ditut inoiz probatu. (Bis)
1992
Apirila
Alkat: (5) Gezurra berriz erraiten baina goxoa da entzuteko, gatu bat hola joka daiteken ez da bate harritzeko, bost umekilan hortxe da ama orain neri bekoz-beko, bost umekilan salduko dut hau arra baten erosteko. (Bis)
1992-Apirila
Arzallus: (6) Bost ume egin eta denak hil marka denak ditu hautsi, berriz umeak eginak ditut da ez ditut nahi hemen utzi, emea salduz arra ekartzerik ez du inola merezi, emeen bila xaguk utzita joango baizaizu ihesi. (Bis)
BERTSOLARI 67
IruĂąea 1992-111-14 Jon Sarasua - Mikel Mendizabal AEK-K antolatutako bertso saioan Aburuzak Jon Sarasua ikasle baten paperean ipini zuen: Jon, hamar urte daramatzak euskara ikasten. Irakas-
lea, berriz, Mikel Mendizabal. Ari haiz, ari haiz, baina ezinean. Oraindik ez haiz ausartzen publikoan hitzegitera.
Sarasua:(1)
Sarasua:(3)
Euskera ikasten hasia nintzan politika zan aitzaki, ikusten danez AEK-k ez dit bidĂŠ errezik ireki, nere azkenengo esaldi honek laburbiltzen du ederki: "Hamar aĂąo-tan ikasten nabil eta ni ezer ez daki".
Mendizabal: (2) Hamar bat urte etorri zinan euskalduntzeko asmotan, ni irakasle gogo onetik saiatua naiz lan hortan, baina oraindik ez dakizula mingaina daukazu lotan, ikastea ere alferrik baida gero ez erakustekotan.
BERTSOLARI 68
Nik lehendabizi euskera honi egiten nion ordago, baina AEK-ko martxa honekin ÂĄa haserretua nago, ordu pilo bat sartuagatik pulamenturik ez dago, niri euskaraz erakutsi ta politika gutxiago.
Mendizabal: (4) Nere aldetik ez dezu izan erakutsi onan faltik, baina mutiko honek ez du egin hain aurrerapen galantik, hizketan ere oraindik ez daki eta badakit zergatik, kaskarreko bat eman behar dizut erdal hitz bakoitzarengatik.
1992 Apirila
Sarasua:(5) Oraindik ere esaten ditut hamar mila disparate, baina euskaraz ez dakit eta lanposturik ezin bete, nahiz eta zuek ¡txura baten jarri nahiko borondate, zuek ere euskeraren kontura ederki bizi zerate.
Sarasua:(7) Ikusten danez hartu didazu ¡nuxentien itxura, bertsolaria bilakatzea gaur ez da nere ardura, gainera haiek ¡mitatzea ¡nola're ez dut gura, Sarasua're ederki bizi da euskeraren kontura. Mendizabal: (6)
Askatu zazu zure mingaina lehen baldin bada mótela, alde batera utzi ezazu liburua ta pápela, hasi hizketan goizean goiztar eta jarraitu hórrela, bertsotan ere ein dezakezu Jon Sarasua bezela.
1992- Apiríla
BERTSOLARI 69
Mendizabal: (8) Hamar bat ahalegin hortan damakizu alajaina, teoria're praktikarekin hartu behar zaio tamaina, beti ikasten eta isilik euskeraz zure mingaina, martxa honetan sartu zaitea politiko edo ertzaina.
Sarasua:(9) Euskara azkar jakin beharra izan dugu askoren gaitz, baina espaĂąola ez ote naizen ere pentsatu izan det maiz, euskera utzi egin behar det erabakia dut garaiz, Alli-k bezela txapela jantzi ta erderaz biziko naiz.
Mendizabal: (10)
&&$ÂŁ& $
&
$
*
BERTSOLARI 70
&
Pertsonaje bat aitatu dezu eta harekin konpara, zeure burua igo nahi dezu politikoen mailara, nik sententzi bat emango dizut ta hauxe ÂĄzango da harĂĄ: Neri gehiago ez zaidazu hitzein euskera hutsez 'ez bada.
1992
Apirila
Mendexa 1992-111-15 Jon Enbeita - Sebastian Lizaso Mendexako frontoian ia mila entzulerekin ospatu zen bertso saioa. Abel Muniategik gai hau ipini zien: Biz-
kaiko Labe Garaietan iaz 21 mila miloitako galera izan ornen zen.
J. Enbeita:(1)
J. Enbeita: (3)
Ez dakit zenbat diru dan bainan sortzen du hainbat nahigabe, milaka miloi galtzea dugu benetan nahikoa grabe, nik galtzailerik ez dut ยกkusi inork irabazi gabe, jakin nahi nuke zeintzuz ein diren miloi guzti oien jabe. (Bis)
S. Lizaso: (2) Hartu ditunak edukiko du bere burua harrua, beste batzuek berriz dardaran izango dute barrua, betiko saltsa da hor ere ta horretan dut amorrua, langileriak ordaindu behar gidaritzaren errua. (Bis)
1992- Apirila
Erru gutxio duenen batek izango du espetxea, salda hutsean izango dute askok etxeko altzea, penagarria ez al da jaunak beti hortara heltzea, hamarretatik bat aberasteko bederatzi pobretzea. (Bis).
S. Lizaso: (4) Esan dutenez enpresa horrek hainbat mila miloi galdu, egia bada zutik irauten nere ustez bahintzat zail du, ezjakin batek eta bertsotan hona tratua ezaldu: Ejertzitoa murriztu eta langileari lagundu. (Bis)
BERTSOLARI 71
'f:
J. Enbeita: (5) Kanpotik dute agintzen eta guk geure soinura dantza, lehen Naval-a zen gaur Altos Hornos, berdin baserri ta arrantza, geroan ere ยกzango dugu hain egoera garratza, geure eskuan ez dugun arte geure Herriko ardatza. (Bis)
BERTSOLARI 72
S. Lizaso: (6) Zer gertatu dan ez jakin arren errezeloa du askok, eta entzuten nahi baldin baditu bertatik esango dizkot, lehendabizitik Renfe-ko saltsak ta orain berriz Ibercorp, saltsa guztian errua dute Solchaga ta Felipito-k. (Bis)
1992 Apirila
Andoni Egaña - Xabier Perez "Euskitze" Gaia: Errenta dekiarazio horrietan bada baztertxo bat Eliz inpuestoa deritzona, Eliz gizonentzat inork borondaterik badu eman ei daña, han
apuntatzen da. Ba, Euskal Herrian Eleizaren arazoetako bakarrik %36-k emoten ei dabe eskupekotxo hori.
Egaña: (1)
Euskitze: (2)
Eliz inpuesto deritzan hortan ze portzentaje txepela, seguru nago gure amonak zerbait ematen duela, eta nik berriz peztarík ere ez, nórmala degun bezela, etxe batetik bi eskupeko gehiegi dirá bestela. (Bis)
1992-Apirila
Gure Egaña lagunak badu makina bat borondate, nik lehendik dakit zuek berriz gaur, konturatu al zerate? Gure apaizak ta gure monjak pobre dabiltz urtez-urte, ordaindu gutxik, ordaintzen dute, zerua denak nahi dute. (Bis)
BERTSOLARI 73
Egaña:(3) Guk nahi dugunoi ordaintzeko're oraindikan gera aske, txoria beti kantari dabil, abadea beti eske, gaur mezetara ehunetatik hogei ere ez doazte, hogeitamaseik eman badute gustora egon litezke. (Bis)
Euskitze: (4) Harrigarria ez da neretzat Egañak esandakoa, txapelketako gordetzen ditu fedea eta Jainkoa, apaizek eta lekaimekoek miseritikan nahikoa, derrigorrean betetzen dute pobreziazko botoa. (Bis)
Egaña:(5) Euskal Herriko mutilzahar askok jarraitzen du lehengo teman, andreak ere sartu zaizkigu orain kondoien eskeman, bataoik ez da bodaik ere ez ez al dezute antzeman, baldin lanikan ez badaukate, dirua zertako eman? (Bis)
BERTSOLARI 74
Euskitze: (6) Zirikatzaile lana eginez datozkit aldamenean, bromatzat hartu hobe ¡zango da pentsatu det azkenean, guztiok paso egiten degu poltsa heltzen zaigunean, hemen gehienak kristauak gera baina komeni zaigunean. (Bis)
Egaña:(7) Alde hortatik ez det aldatzen norabide ta brújula, hain "mea pila" zinanik ere ez nun usteko sekula, nahiz gugandikan ez jaso egun diru laguntza mardula, lepa mehe gutxi ikusten det nik soinean sotana dula. (Bis)
Euskitze: (8) Zarauztar honek egin dizkigu bere ohizko juzkuak, baina honek ere ez dauzka noski aizkolarien eskuak, propinarekin alde batetik dauzka komeri estuak, bestetik majo ordaintzen ditu alkolaren inpuestuak. (Bis)
1992 Apirila
Irun 1992-111-21 Anjel Mari Peñagarikano-Xabier Pérez "Euskitze"Sebastian Lizaso-Joxe Migel Iztueta "Lazkao-Txiki" Zaisa enpresaren dirulaguntzarekin Txingudi ikastolak antolatu zuen 11. Bertso afaria I rungo Atsegina Elkartean ospatu zen. Hasieran gai libre-
an aritu ziren eta gero Joxerrak gaiak emanda. Hórrela ziote gai librean,
Peñagarikano: (1)
S. Lizaso: (3)
Afaria edo bertso saioa zer degu azken finean? Bakarrik dakit gu gaur gaudela benetan toki finean, elkartetxo hau sortua degu sortu gabe ginenean, kanta nahi degu guk atsegina leku atseginenean. (Bis)
Euskitze: (2) Gai jartzaileak eman ondoren kanturako seinaleak, Atseginan bat egingo dute baserri eta kaleak, hemen botoko ditugu gure barruko hondar aleak, ea piska bat pozten ditugun Irungo bertso zaleak. (Bis)
1992-
Apirila
Erabaki det ohi dan bezela gabon esanez hastea, agurtu nahirik entzulegoa heldua eta gaztea, lautatik batek behar zuen da hemen ni naiz kontrastea, b¡ mutil eder alde batean, mutil polita bestea. (Bis)
Lazkao-Txiki: (4) Ongi etorri lehendabiziko euskaldun talde maitea, pozgarria da gure jangela daña euskaldunez betea, atsegina da urte bat gehigoz denok hola ikustea, kezkaz beteta galdetutzen det zer moduz joan da urtea? (Bis)
BERTSOLARI 75
Peñagarikano: (5) B¡ mutil eder eta polit bat esan du hemen gaudela, eta menua: Nahiko entremés, haragi eta pástela, t'autografoak firmatu ditut Marino banintz bezela, gaur ohartu naiz Irunen ere gu famatuak garela. (Bis)
BERTSOLARI 76
Euskitze: (6) Gaur Atsegiña kantura gatoz laukote jator askoa, bizarduh jauna ez al da nahiko kirtena edo astoa, Peñari eder deitu dio ta eman dit kriston sustoa, deformatuta ez ote dago Sebastianen gustoa? (Bis)
1992 Apiríla
S. Lizaso: (7) Lehenen agurra bota orduko tentatzen hasi da Perez, erdia pasa azkoitiarra eta aldrebesa berez, ni jakinean aritua naiz Peñai ederra esanez, bera gustora gelditu ohi da ta neri ajolarik ez. (Bis)
Lazkao-Txiki: (8) Ni harritu naiz neri polita leheno esan didanean, oraindik ere zerbait itxura badut nere kaxkarrean, ta Peñak berriz autografoak Marinoren izenean, bizikletan ez dakit dakien, antza badu sudurrean. (Bis)
Peñagarikano: (9) Irun aldera etorri eta onclo konpondu gaitezan, ñola halako gehiegi dago bertsolarien enpresan, eta Lizasok hala esan du Peña ederra ote zan, hori egunero entzuten det nik eta ez idazu esan! (Bis)
Euskitze: (10) Beti bezela bera famatzen Anjel hasi zaigu fin-fin, baina guk honen neskan berriak ez ditugu sarri jakin, diozun bezain ona bazera bihotzeko mutur zikin, gaur ez zinake konformatuko guri sobratutakoakin. (Bis)
1992- Apirila
S. Lizaso: (11) Peña dotore edo itsusi eguneroko auzia, okerrena da ezin sinetsi esaten digun guzia, berak dionez da egunero entzuten dun irrintzia, loritoren bat al dadukazu hizketan erakutsia. (Bis)
Lazkao-Txiki: (12) Euskitze're gure sobreak harri ari da esanez, nik bezelaxe nahi duanean aukera asko izanez, ez zaitezela inor ¡bilí ederregian paperez, nei bezelaxe leheno sobrante, behar danean baterez. (Bis)
Peñagarikano: (13) Honi aguantatzen dinak ere badauka bai meritua, "ederra naiz ni" esate hori hori al da delitua, Lizasok zion nere etxean aldaukadan loritua, eunpasa eginda zuk bai dezula gaur mingaina loritua. (Bis)
Euskitze: (14) Txalo egiten diote baina merezi du zenbait txistu, baina gaur sua ez ote digu Lazkao-txikiak piztu, lehen neska asko omen zituen eta gerora murriztu, gaurkoak danak ondo dakigu, lehengorik ez det sinistu. (Bis)
BERTSOLARI 77
S. I ÂĄ/aso: (15) Xabier zure bertsoa al zan lehengo Txikian ordaina, horrek ederki agertua du zuk daukazun giza maina, zuk Txiki horri zahartu dalako adar jotzen zabiltz baina, horri ahaztu egina zaio ikasiko dezun haina. (Bis)
Lazkao-Txiki: (16) Gazte denboran polita nintzan hoi aitortzen dizut egiz, piska banaka itxusitu naiz orain edade gehiegiz, zu ederra zera oraindik bakar ta andragaiaren premiz, ni hogei aldiz salduko nintzan, telebistan egon banintz. (Bis)
PeĂąagarikano: (17) Oraindik ere horrek badauka merezi dun hainbat babes, bate arrazoirik ez dezu eta isilik egon mesedez, Lazkao-Txiki zahartu da eta zu zahartu behar tamalez, horrek noizbaiten izan zituen ta zuk berriz sekula ez. (Bis)
BERTSOLARI 78
1992 ApirĂla
Euskitze:(18) Kontutan ezin hartuko det nik arlóte hauen kantua, badakizute nolakoa dan laukote honen kontua, hemen kantura lau bildu gera ta pena da pekatua, hemen ezkondu bakarra dago, bera majo damutua. (Bis)
S. L¡zaso:(19) Ez zazu usté hainbat lotura dadukanik eraztunak, ezkonduaren egun guztiak ez dirá horren astunak, solteru hauek gaur neri buruz berritxu edo hiztunak, ez izanda ere, ez du kexarik sekula izan ez dunak. (Bis)
Lazkao-Txiki: (20) Lagunik gabe dagoen hura ere beti dago triste, bakartasuna gauz ona danik arren ez zazute usté, baina ni bezela bakardadean norbaitzuk egon litezke, alargunen bat hala balego arrimatuko nintzake. (Bis)
Peñagarikano: (21) Aipatzekoak ez ote dirá Sebastianen ekintzak, baina ez ditu sekula ahaztu ezkongabeen baldintzak, majo damutu ote den bera dirá Xabierren hitzak, bera ez dakit damutu zaigun, bere andrea bai behintzat. (Bis)
1992-
Apirila
Euskitze: (22) Gehientsuenok ondo dakigu Sebastianen martingala, eta norbaiti ahaztu bazaio berak argitu dezala, nere ustetan Juanita ez dabil martiritxo bat bezala, berak esate'u bere andrea independientea dala. (Bis)
S. Lizaso: (23) Alde batera utzi dezagun aurretik Peñak esana, ondorenean Xabierrek du arrazoi on bat emana, guk elkarrekin egina gendun ondo bizitzeko plana, ta emazteai zertan ukatu neuri gustatzen zaidana. (Bis)
Lazkao-Txiki: (24) Bertsolarien andre gehienak badakit ñola dabiltzan, beren senarrak denbora gutxi etxean eta elizan, gaixoak gehientsuenak daude alargunak dauden gisan, nik gauz hori ebitatzearren mutilzahar gelditu nintzan. (Bis)
S. Lizaso: (25) Lazkao-Txiki egin nahi luke hemen santuen pápela, garizuman'e sartu gera ta du Paskoaskoko txartela, azken bertsoa kantatu digu lehen beste batek bezela, esan liteke hori entzunda Txirrita berpiztu déla. (Bis)
BERTSOLARI 79
Peñagarikano: (26) Nahiz-ta andreak honi etxera goiz joateko erregutu, etxerakoan entzuten ditu hainbat sirena ta tutu, honek etxean ez ditu egiten egunez hamar minutu, lehengo batean bere semeak ez omen zun ezagutu. (Bis) Euskitze: (27) Adizu Peña hori esatea ez zenuen beharrezko, mundu honetan gizon guztiok ez al gera haragizko, santu planean agertzen dana nahiko alu eta gaizto, Sebastianek bat izurratu du ta Lazkao-Txikik asko. (Bis)
S. Lizaso: (28) Gipuzkoako txapeldun horrek neri hainbeste demanda, bera santu ta ni pekatari egiten du propaganda, semeak ez ninun ezagutu neure etxera juanda, Peñan disfrazez joan bainintzan iñauteriak ziranda. (Bis)
Lazkao-Txiki: (29) Kezka galantak badabilzkite esposatuta daudenak, formalak izan litezke baina gaiztoak dirá laurdenak, ta horregatik Lizaso honi ez eman pekatu denak, Lazkao-Txikik'e ba'itu semeak ezautzen ez dituenak. (Bis)
S. Lizaso: (30) Etxeko saltsaz hasi gera ta honela ezin akabo, itxura danez Txikia ere ar gisa jarduna dago, nik ezagutu baietz apustu zure haurrikan balego, gauza bat behintzat seguru daukat: bi metro ez da ¡zango. (Bis)
Euskitze: (31) Lehenago txandan ekin diogu hain umil eta suabe, baina gerora aideratu da hamaika arazo grabe, Lazkao-Txikik ume mordo bat utzi du aitarik gabe, ez omen dute ezagutzen da, ez ezagutu ta hobe. (Bis).
BERTSOLARI 80
1992 Apirila