•
• .
.
' • " •
1 ' • • • • ' •
>: \:,'\
.•:
\
««•
f 'r :'••§'''
k
"? V.
i
*
: • :
"
'
.
•
• : .
: •
' ' • ' . • ' • •
•••
•
:
•
• • - =
• • • • • •
'
•'.
r—-—
ETORKINEN SEMEAK Testua: ツ。OXEAN AGIRRE Argazkiak: Iテ選GO GALLEGO Bertsotarako adurrari buruzko teoriarik zabalduena berezkotasunarena da eta herendentziarena dator bigarren. Bat bertsolari jaiotzen da eta kito, edo "odolean ekartzen da hori", esaten dute. Bertso eskolek, gehienez ere, lehendik ereindako haziari laguntzen diote. Salbuespen bakarrak daude: etorkinen semeak. Horiek bertso eskoletan ikasten dute eta adibide gisa Jon Maia eta Xabier Silveira aipatzen dirテ。, horiek ere aitonak bertsolari zituztenik jakiteke. Batak gazteleraz kantatzen zuen, besteak portugesez kantatzen du.
1992- Uztaila
BERTSOLARI 1
X
abier Silveiraren airona San Pedro da Cova-n bizi da, Oportotik zortzi kilometrotara eta oraindik ere "oportoa" egiteko mahastietatik mahatsa bildii eta dolarean jartzen dutenean, deitu eg¡ten diote, jendea hankautsik mahatsa zapaltzen ari den bitartean, bertsotan egin dezan. "Urteetan egin du lan hori. Mahatsa zapaltzera deitzen zioten, baina bazekiten deitzen ziotenek lanean ari zen bitartean bertsoak kantatuko zituela. laz ez, iaz ere deitu zioten, baina kantatzera bakarrik, edadean ere aurrera doa eta", kontatzen du Manuel Fernando Silveirak, Xabier bertsolari lesakarraren aitak. Aitona cantadorearen izena Lucindo da, Lucindo Silveira, baina Lucindo "Croas" deitzen diote ezizenez. 70 urte ditu eta herriko jubilatuen presidentea da. Eskurtsioak antolatzera dedikatzen da eta eskurtsio bakoitzean egiten du saioren bat, mikroa eskuan harturik. Batzutan Defensor izeneko beste cantadore bat eramaten du berarekin, kontrario batekin bakarka baino errazago egiten delako. "Defensor delako hori izugarri txarra da -sartzen da Xabier elkarrizketan- osaba Jesús baino askoz ere txarragoa", esaten dio aitari.
"Cantigas al desafío" edo "Desgarradas" deitzen zaie bertsoei eta gai librean egiten zuten beti eta gai librean egiten dute orain ere. Manuel Fernandok esplikatzen duenez, cantadore bakar batek askoren kontra egiteko ohitura haundia zen. Bere aitak, Lucindok, esaterako, cantiga bat kantatzen dio ondoan duenari eta honek erantzun ondoren hurrengoari kantatzen dio eta hórrela ingurumarian diren g u z t i e k i n sartuz aritzen ornen dirá. "Hemen artazuriketa esalen zaiona eta han 'Desfollada' esaten zaiona gauza bera dirá eta ohitura haundia da han oraindik ere lan horretan bertsotan egiteko. Artoa zuritu ondoren, puntan uhelak dituzten makila luze batzuekin joaz, artoa aletu egiten dute eta hor ere asko kantatzen da eta oraindik ere nere aita eramaten dute jendea egiteko horietan lanean ari den bitartean edo ondoren kantatzera". Xabier ere bost hilabete zituela Joan zen lehen aldiz Portugalera eta geroztik uda gehienetan Joan izan da aita eta amarekin eta maiz ikusi du aitona kantuan. "Nik hemengo koplen antzeko zerbait déla esango nuke, bi puntuko bertsoa alegia eta bigarren puntúan kargatzen dute beti arrazoia, lehena adornu gisa erabiliz. Cure lana, euskal bertsolariona, askoz ere konplexuagoa da alde horrelatik", seinalatzen du.
Artazuriketan Silveiratarren etxean beti izan da bertso giroa. "Nik 6 edo 7 urte nituela, bizkarrean hartu eta eramaten ninduen saioetara. Cu bizi garen leku horretan, Oporto inguruan, Dueroko litoralean, saio asko egiten ziren eta jende multzoak biltzen ziren, hemen orain adina biltzen ez bazen ere. Tarima baten gainean jartzen ziren cantadoreak eserita eta entzuleak zutik eta orduak egiten zituzten kantatzen. Gauez izaten ziren saio horiek eta nere aita inguruetako onena zela esaten du jendeak", segitzen du Xabierren aitak, nahiz eta beste cantadore haundi bat ere izan den eskualde horretan, Zeta Travares, orain hila.
BERTSOLARI 2
Cantadore eta idazle Cantadoreak ez dirá Oporto aldean bakarrik, Alentejo ere cantadore lekua da. "Alentejo oso leku pobrea da, latifundioak daude eta miseria ezagutu dute urteetan, eta hor goizetik gauera lanean ari ziren peoien artean kantatu izan dute cantadoreek. Cure aldea, berriz, mina lekua izan dc\, ¡katz minetan egiten zuen jendeak lan. Nere ama, esat e r a k o , z a z p i u r t e r e k i n hasi zen ikatza garraiatzean. Buruaren gainean saski batean hartu eta garrantziatzera dedikatzen ziren neskatoak eta familia guztietan hildakoak d¡tugu silikosiarekin. Nere aitak ere 27 urte ar-
1992-
Uztaila
te egin zuen lan mina horietako batean eta gero Oportoko Tranbien Konpainian sartu zen eta hor jubilatu zen. Tranbia horien trenbicleak konpontzen aritzen zen. Kuriosoa da baina langile soil bat izateko kultur giro haundia izan da gure etxean. Txikiak ginela gauero diktado bat egin behar izaten genuen etxean eta idazteko afizio haundia izan du aitak. Itxura denez, Salazar aurretik Errepublikako diputatu izan omen zen urte batzutan aitona eta hortik datorkigu kultur giro hori. Oraindik ere San Pedro da Covas-en, gure herrian, aldizkari kristau bat argitaratzen da hilero Ultreia do Godomar izenarekin eta aldizkari horretan orrialde oso bat du aitak bertsoekin betetzeko. Hor atera dituen bertsoekin liburu bat ere prestatzen ari dirĂĄ eta idazteko joera hori edozein lekutan nabarmentzen zaio. Denborapasa dagoen guztietan papera hartu eta idazten hasi ohi da. Gogoratzen naiz behin Lisboa ko jatetxe dotore batera joan eta aitari leku dotoreegia iruditu zitzaiolako edo kamareroaren zai genundela paper punta batean cantiga bat idatzi zion kamarearoari, ez dakit, ondo eta merke emateko eskatuz eta honi sek u l a k o grazia egin z i o n " , kontatzen eta kajoi batetik jatetxeetako serbiletetan idatzitako bertso batzuk eteratzen ditu. Horietako bat auto istripu haundi bat izan eta handik hamahiru urteta bazkaltzen ari zela idatzi eta kantatu zuen bat da:
"Francesinha" delako hori ogiarteko bat omen da. Portugalgo zenbait eskualdeetan bertsotarako duten joera honen berri ematen duen beste kopla bat ere aipatzen du Manuel Fernandok. T x i k i t a n d i k entzun duenez, ba omen zihoan cantadore bat antzina bidean barrena eta lapur bat atera omen zitzaion pistola eskuetan eta dirua eskatu beharrean cantiga bat kantatzeko eskatu. Cantadoreak, pistolari begira honako hau kantatu omen zuen gaztelerara itzulita:
Faz hoje trece anos que me preparei p,ra morte Deus restituirume a vida, jogei na roda da sorte. Hoje estou junto nos meus, !que felicidade a miha PodĂŠis dar gra as a Deus, y pagarme una francesinha.
1992- Uztaila
BERTSOLARI 3
Amaren aldetik Xabier oso ondo osatua dago antezedente aldetik, amaren aita ere bertsolaria bait zen, tabernako bertsolaria alegia. Lesakako "Berrotan" hori Xabierrek ez zuen ezagutu, baina bertsolari fama izan zuen bere ga raían. Ikastolan zebilela hasi zen bertsotan L o r e n t x o A b u r u z a r e k i n eta d u e l a bost urte kantatu zuen lehen aldiz Eskolarteko saio batean txikien mailan.
*m' Estuve en la ciudad de al lado, vengo del Café Nicola. Seguro que voy al otro mundo, si me disparas la pistola. Eta aldegiten utzi ornen zion. Silveiratarren familian lau mutil eta b¡ neska dirá. Bi anaia ditu Parisen eta anaiarrebak San Pedro da Cova-n eta horietako batek, lesusek, poliki egiten ornen du bertsotan. Manuel Fernandok, Xabierren aitak, 13 urterekin aldegin zuen etxetik hostal batean lanean hasteko eta hogei urterekin Grenoblera pasatu zen; berriro 74ean Portugalera abiatu zen. Bidean, ordea, Donostian Aste Nagusia tokatu eta Hotel Londresen eskatu zuen egun batzuetarako lana eta astebete osoa geratu zen. Han ezagutu zuen gaur bere emaztea dena, María Dolores Etxeberria lesakarra, eta hotel horretan geratu zen hiru urte lanean. Gaur egun Iparraldean edari partitzen egiten du lan Manuel Fernandok. Lesakan bizi dirá eta hiru seme-alaba dituzte. Zaharrena, Xabier, Nafarroako Eskolarteko bertsolarien txapelduna da eta bigarrena ere Bertso Eskolan dabil Manolo Arozenarekin.
BERTSOLARI 4
Oraindik 15 urte dituen m u t i l honek (16 azaroan egingo ditu), Nafarroako txapela irabazi du eskolarteko haundien mailan eta, askok diotenez, bertsolari ezpala du. Aurten ere seguru asko abuztuan Portugalera joango da eta Abuztuaren 15ean behinik behin aitona kantuan ikusteko aukera ¡zango du, zeren egun horretan herriko Fútbol Klubaren eguna egiten bait da. "Berak sortu ornen zuen klub hori eta afaritan cantiga batzuk kantatuko d i t u " , esplikatzen du Xabierren aitak. Manuel Fernandok bi urte egin ditu AEK-n eta euskal hitz gehienak konprenitzen ditu, baina ez da oraindik hitzegiteko gauza eta, semearen atzetik ibiltzen bada ere, ez du bertsoa segitzeko adina euskararik.
fon Maiaren kasua Jon Maiak 16 urte zituen Pedro Soria, amaren aldeko aitona, hil zenean. Bi hilabete lehenago ospatu zituzten aitona-amonak ezkondu zireneko urrezko ezteiak eta Jonek bertso batzuk kantatu zituen bazkalostean. Errespeturik haundienarekin entzun zizkioten bertsoak, baina konprenitu inork gutxik konprenitu zizkioten, euskaldun berria den aitak edo ¡zebaren batek izan ezik.
1992- Uztaila
i 992- Uztaila
BERTSOLARI 5
"Gauza bat da esaten dueña konprenitzea eta beste bat bertsoarekin gozatzea eta nik ez dut euskaldun zahar gehienek bezala gozatzen. Nik ez ditut menderatzen bertsoaren egitura eta teknikak; eta, entzutea gustatzen bazait ere, ez da berdin. Momentua bera emotiboa denean, gazte batzuen hiletak edo omenaldietan, Jonen bertsoekin emozionatzen naiz, baina bestela zer esaten duten hartzea izaten da nere helburua eta ez ñola esaten d u t e n " , k o n t a t z e n du L e o p o l d o Maiak, bertsolariaren aitak. Urrezko ezteiak zelebratzeko Zumarragako Etxeberrin egin zuten bazkari horren buruan Pedro Soriak berak ere kantatu zuen. "Amari adarra jotzea gustatzen zitzaion edo moja izandako izeba batekin sartzea eta egun horretan, noski, kitarrarik gabe kantatu zuen. Duela lau bat urte izan zen hori eta ez dut usté gehiago jendaurrean kantatuko zuenik, nahiz eta bakar r i k , bere gisara, askotan aritzen z e n " , segitzen du amak, Elo Soriak. Pedro Soria Villaverde de Cuadalimar-en jaio zen, Albacete eta )aen arteko mendietan dagoen herriskan. Aita sakristaua zuen eta berak ere ofizio horretan egin zituen gaztetako urteak, tarteka eta ahal zuen guztietan ¡nguruetako bataio eta ezteietan bere kitarrarekin kantatuz.
Andaluziatik
ornen zuten, trenbidera boteaz. Etxera itzuli zenean, ordea, ez zuen beste irtebiderik eta Euskal Herrira etortzea erabaki zuen. Zumarragan izeba bat eta lengusuak zituen eta hará etorri zen 53an, nik lau urte nituenean. Handik urtebetera ama ekarri zuen. Berak 39 urte ¡zango zituen orduan. Irimon hasi zen lanean eta han segitu zuen 57 urterekin gaitz bat zela medio jubilatu zen arte. Oso azkar egin zituen lagunak, oso gizon irekia bait zen, gizartekoa. Hori bai -segitzen du Elok-, sekulako erdara aberatsa zuen, baina ez zegoen hari euskarazko hitz bat erakusteko modurik. Jon ¡kastolan hasi zenean, esaterako, ikastola hitza bera ikastea ere asko kostatzen zitzaion eta Kasasolara joaten zela esaten zuen".
A i tonar en oroitzapenak jon Maiak ere oroitzapen asko ditu aitonaz. "Gerra nonbait Batallón de Telegrafosen egin zuen eta batalloi horren himnoa
barrena
"Hogeita lau urte arte herrian bizi ornen zen, gerra etorri zen arte. Orduan etxetik aldegin zuen eta ez zen hamar urtean itzuli. Kartzelan egin zuen denboraldi bat eta diru piska batekin atera ornen zen hanclik, estankoa zuelako edo, eta ondoren Andaluziako mendietara aldegin zuen. Ehiztari furtibo bezala lan egiten ornen zuten eta Madrilera joaten ornen ziren txoriak saltzera. Kontua da, ez zuela inoren mende lan egiteko gogorik eta bizitza bohemioa gustatzen zitzaiola. Erabat anarkista zen horretan. Madrilen txoriak salduz, azeitunak harrapatuz bizitzea nahiago zuela. Kontatzen zuenez, martxan zihoan trenetara ¡go eta ikatza lapurtzen
BERTSOLARI 6
1992- Uztaila
kantatzen zigun sarri eta gu loarazteko ere koplak kantatzen zizkigun kitarrarekin. Euskaraz egia da ez zuela inoiz esaldi bat ikasi, baina euskararen antzeko jerga bat erabiltzen zuen batzuetan kantuan eta koriosoa da beti gauza berak esaten zituela. Hain zaila ¡ruditzen zitzaion euskara, ze guk euskaraz hitzegiten genuenean, sekulako meritua genuela pentsatzen bait zuen. Urretxuko baserritarren artean adiskide asko zituen eta bere jerga horretan kantatzen hasten zenean, entzuten egoten zitzaizkion. Eguberritako afana ¡zafen zen aitonarentzat bere errepertorioa agertzeko momentu aproposena eta dantzan ere egiten zuen, flamenkoa, noski. Nere aitari ere gustatzen zaio zerbait kantatzea eta biak aritzen ziren manoimano. Nerekin askotan sartzen zen oso isila nintzelako. Harritu egiten zen nonbait hain isila izan eta bertsotan ¡biltzen nintzelako eta gehiago oraindik telebistan eta ateratzen nintzelako", esaten du jonek. Oraindik ere harritu egiten da bere ama eta familiakoak ikastolako neska-mutikoek
beren aldizkarirako elkarrizketa bat egin nahi diotela eta telefonoz deitzen diotenean. "Ralean ere askotan harrituta geratzen naiz, gaztetxoak isilka ondotik pasa eta beren artean jonengatik ahopeka zerbait esaten erreparatzen ditudanean", esaten du amak. Caztetxoen artean bakarrik ez, gazteen artean ere izen bat eta toki bat lortzen ari da jon Maia. "Nik usté dut gure jenerazioak badituela bere ezaugarriak eta gu jenerazio horren adierazle garela nolabait", esaten du. Bertsolari ez ezik, letrista bezala ere urrats batzuk eman ditu eta Negu Corriak taldearekin nahiz Zaldibobo-rekin kolaboratu du azken diskoetan. "Idazteko txikitandik izan dut afizioa eta idazteko baino gehiago irakurtzeko. Irakurle amorratua izan naiz beti eta txikitako oroitzapenen artean garbienetako bat horixe da, ikastolatik irten eta etxean nuen libururen bat irakurtzeko etortzen nintzeneko momentua. Adin horretan hasi nintzen ipuiak idazten eta ipui asko nituen idatzita joanito Dorronsororentzat bertsoak idazten hasi baino lehen. Oraindik ere segitzen dut gauzak idazten", kontatzen du |onek. Aita ere, Leopoldo Maia, irakurle porrokatua da. Cañizalen jaio zen, Salamanca hiriburu oncloko herriska batean, eta bederatzi urterako klasiko batzuk irakurriak zituen. Euskal Herrira etorri eta" euskara ikasi zuen eta orain nahikoa clotore mintzatzen cla hizkuntza honetan. jon berak ere joera an-tzekoak ekarri zituen eta 11 urterekin orduak egiten ornen zituen Miada irakurtzen. Orain ikasketek kentzen diote denbora gehiena eta bertsolaritzak, eta kurtso bukaera honetan inguruko ikastoletako ikasleek egin dizkioten elkarrizketek. "Joan den egun batean Zarauzko ikastolako hiru neskato etorri ziren eta aszentsoreko atea zabaldu ezinik egon ziren hor, oraindik oso umeak bait ziren", kontatzen du amak. Inoiz hortik zehar semearekin joan eta jenclea Ion ezagutzen dutelako bueltatzen denean, harritu egiten cla herriak bertsolariekiko cluen mirespenarekin.
1992-Uztaila
BERTSOLARI 7
MINIOPORRAK Bertsolariak ez dira opor luzeen zale. Zortzi egun kantatu gabe egoteak nagitu egiten ornen ditu. Hala ere, gehienek hartuko dute txangoren bat hortik zehar egiteko modua. Guk ere ez dugu opor luzerik hartuko, baina saiatuko gara burua piska bat egurasten, nahiz eta herriz herri lanean sagitzen duten bertsolarien pistarik ez dugun galduko. Irailaren azkenetik urruti gabe zuekin ÂĄzango gaituzue berriro.
LAGUNTZA ESKE Euskalduna ohitua dago eskaleak atean ÂĄkusten. Euskal kulturak ez du dirurik ematen eta aldizkari honetakoak ere ate joka gabiltza azkenaldion han-hemanka. )aurlaritza, aldundi eta udaletxetara jo dugu gainean ditugun zorrak berdindu nahiz, eta oporren bueltan bertso jaialdi haundi batzuk eratuko ditugu, zuei gozamen piska bat eta guretzako txanpon batzuk ateratzeko asmoz. Hurrengoan emango dizuegu lortutako erantzunaren berri.
,-fiÂŁ2
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
BERTSOLARI 8
1992- Uztaila
RIKARDO G. DE DURANA.-Arabako txapela atera berri duen bertsolaria duela 32 urte sortu zen Oreitian eta han bizi da, Gasteizen lorezain bezala lan egiten badu ere. Euskaldunberria da eta euskara, bertsoa eta Euskal Herria dira bere debozio haundiak, hiruetatik gailen bertsolaritza badu ere. BERTSOAREN IKUSPEGI FUNTZIONALA.-Pe llo Esnal gizon ezaguna da bai bertsojartzaile bezala eta bai alor honetako azterle edo teoriko gisa. Ale honetan didaktika mailako arazo batzuk planteatzen ditu eta bertsoaren ¡kuspegi funtzional bat eskaintzen du ¡rtenbide gisa.
KANPANTXUGO BARNETEGIA. Eskolarteko txapelketan Bizkaia izan da azken bi urteotan kukurruku jo dueña. Jon Lopategiren ¡kasleak ¡zan dira irabazle. Ikasle hoietako batek arrakasta horren sekretua argitzen du: Kanpantxugo barnetegian zer egiten duten, nola prestatzen diren bertsolari izateko.
A U R K I B I D E A
PAYADOREAK ARGENTINA.-Dagoeneko desagertzear daude, baina Joan den mendetik hona hamaika saio egin dute payadoreek Argentinako pulpería, antzoki eta tabernetan. Horien artean batzuk euskal abizena eraman dute. Eta guztien artean haundiena Gabino Ezeiza zen, euskal izeneko eta arraza beltzeko payadore bat. ASKO IKUSTEN DUEN ITSUA. Antzuolan jaio zen duela 59 urte eta hamasei urterekin galdu zuen bista istripu batean. Gaur soinujole famatua da, baina garai batean bertsolari izan zen. Bien artean aukeratu behar izan zuen eta soinuari heldu zion. Aukera horren zergatiak agertzen ditu.
BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA Tf.: 943-47 11 42 Koordinatzailea: Joxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Gartzia, Santi Jaka, Koldo Tapia, Jon Sarasua, J. A. Gezalaga "Zaldubi"
1992- Uztaila
Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: LENTE Monasterio de la Oliva, 31 entreplanta. NAFARROA Fotomekanika: GAMA Repro. LOGROÑO Inprimaketa: Gráficas Lizarra LIZARRA D.L. SS 482/91
BERTSOLARI 9
RIKARDO GONZAL y(w&*^w
BERTSOLARI 10
1992- Uztaila
EZ DE DURANA
B E R T S O L A R I
Testua: LÁZARO AZKUNE Argazkiak: IÑIGO GALLEGO
^^
ft%
..'. • i
* * » % ,
1992-Uztaila
Aurtengo Arabako Txapeldun berria dugu Rikardo eta, euskaldun bezala aurrena eta bertsolari bezala ondoren, badu bere bizitzak xarmarik asko eta horixe da gaurko gure lan honekin adierazi nahi duguna.
A T I P I K O A
BERTSOLARI 11
Duela 32 urte sortu zen gure mutila Arabako Oreitia herrian, eta geroztik bertan bizi da Gasteizko udaletxean lorazain lanak eginez. Hala beharrez dugu lorazain. Bizimodua atera behar eta bere ikasketek ezarritako muga tarteko, lorazain posturako eman zuen izena, eta aprobak egin ondoren han hartu zuten eta han jarraitzen du azken 13 bat urtetan. Ofizioagatik beragatik baino berak dituen zaletasunetarako uzten dion denbora libreagatik estimatuago duen ofizioa.
RIKARDO EUSKALDUN Aurrenik, hala ere, beste asko bezala, 7()eko hamarkada horretan abertzale sentimentuak bereganatu zituen eta hor ohartu zen, El Correo Español egunkariari esker, euskara hizkuntza bazela, ETAkoek bidaltzen zituzten komunikatuengatik, egunkarian gero itzuliak agertzen zirenak noski. Bere abertzale sentimentuak euskara ikasi behar zuela esaten zion eta hórrela heldu zitzaion 1979. urtean, Gasteizko udaletxean lanean hasi zen urte berean, euskara ikasten hasteko ordua. Urte horretako uztailean AEkn ¡kastaro trinko bat egin zuen, eta ikasten benetan hasi zenaren lekuko, urte horretako oporrak, ¡raileko 15 egun, euskara ikasten eman zituen. Bere asmoak baserri batera joatekoak izan arren, Estibalizko Isidro Bastarrika ataundar aita beneditarraren aholkuz ez joatea erabaki zuen, eta geroztik aita Isidrok astean behin eskolak eman z i z k i o n . Ikaragarri ikasi zuela dio berekin.
BERTSOLARI Bertsolaritzarekiko lehen harremana ezjakinean eman zuela esan daiteke. Aita Isidrorekin berak ezagutzen zituen euskal kantak erdarara itzuli ohi zituen, eta horien artean berak ulertu gabe kantatzen zituen Amurizaren hiru bertso ziren, Argala hil zutenean honek jarriak. Orduan bezain airoso kantatzen du (ditu) oraindik ere:
BERTSOLARI 12
Abenduaren hogeitabata hura berri kriminala goizean entzun genuenean bota zutela Argala oraindik ere historia da I uzea eta zabala usté duenak euskadi bere mutilarekin hil zalá bizirik utzi zuen herriko oihua jaso dezala Geroago, 80-81 urte inguruan edo, Loiolako Irratitik entzun zituen bertsolariak, larunbat batez. Amuriza zen bat, eta gainera orduantxe konturatu zen beste bertsolari batek erantzun egiten ziola: elkarrizketa modura ari zirela. Berak orduan bertsolariei ulertzeko hainbat euskra jakin ez arren gustatu egin zitzaion, horrelako gauzarik ez baitzuen ezagutzen ordurarte berea izan zen hizkuntzan. Geroztik larunbatero edo ahal zuenean behintzat saiatzen zen bertsolarien saioak entzuten eta ulertzen egiten zituen ahaleginak. Geroztik urte osoan euskarazko ikasketak, uda garaian baserrietako egonaldiak: Itsasondon Jokin Mujikaren baserrian, Ataunen Tellazpi baserrian Aita Isidroren bitartez joana, Lazkaoko beneditarretan eta baita hango baserri batean ere. 1986. urtean bi hilabete hartu zituen, oporretakoa bata eta soldatarik gabekoa bestea. Arrazoia, Iparraldeko euskalkia menderatzea. Euskararekin batera bertsolaritza ikusi izan du, harén lagungarri gerta zekiokeen ekintza atseginenetakoa. Zaldibiko 83ko Artxanberri eta Patxi Errota Txapelketan izan zen entzule eta han entzundako zenbait hitz galtzeak egundoko amorrua ematen zion. Hitz haiek ez ziren ordea galtzen, etxean hiztegian begiratu eta jakiten zuen zer zen jaso ez zuena. 82ko urte horretan bertan, Urrian, 10 bat lagunen artean, guztiak bertsozaleak, bertso eskola bat antolatu zuten. Arrazoia oso sinplea zen: Gasteizen euskararik entzuten ez zenez, giro hori gertatu beharra zegoen. Udalari lokala eskatu zioten, baina hirutan ukatu egin zien. Ordurako Bizkaiko Bertso-
1992- Uztaila
lari Eskolak modan zeuden edo sona haundia zuten, eta hórrela hasi ziren Abel Enbeitaren laguntzaz. Bere jendaurreko lehen saioa 83ko Araba Euskarazen izan zen, antolatu zuten kultur hamabostaldiko bazkarian. Benetan esperientzia gogorra gertatu zitzaion, beraiek eskolan jolas modura egiten zutena hainbeste jenderen aurrean egitea. Eginez egiten déla bidea eta hurrengo pausoa Arabako Txapelketa izan zuen. 84. urtean antolatu zen eta finalera heldu zen behintzat. 92. urte honetan etorri zaio txapela. Aurreko Txapelketa bere eskurago ikusi zuen, baina hanka egin zion. Aurten Zigor Enbeita jotzen zuen txapeldun eta bera gertatu da, agian lasai joan delako eta oker gutxiago egiten delako horrelakoan. Bertsoaren teknikari dagokionez, errima eta doinuarekin ez du inoiz arazorik izan. Neurriak ematen dizkio buruhausteak, baina haundienak hala ere zer esana asmatzeak. Eta asmatutakoan bukaera hori gordetzea ere ez ornen da beti erraza izaten. ZENBAITCERTAKARI Bere bertsolari bizitzan gertatu zaio gauza kurioso bat baino gehiago. Ezaguna izan da,
1992- Uztaila
izan ere, Arabatik etortzen zen mutilaren i r u d i a . Haseran g r a b a d o rak h a r t u t a , gero bertso saio hura entzun eta ulert z e k o , berak nahi duen hura egiteko, ez du b e h i n ere perezarik izan Rikardok. Geroago g r a b a dorarik gabe, bertsoak ez b a i t u gerora ulertzeko zailtasunik izan beretzat. Berak kantatu ohi duen tokiak Amnistiaren aldeko ekintzak, hildako gudarien hiletak, euskararen aldeko ekintzak, Gasteizko jaiak e.a. izan dirá. Behin hildako gudari baten aldeko hileta baten, Gasteizen, hasi da Rikardo bertsoa kantatzen eta erdian alto, ezin jarraitu, burua zuri. Jendeak euskararik gehienek ulertzen ez eta bukatu zuelakoan txaloka ekin. Inoiz ez ornen ditu txaloak gehiago eskertu. Kotxea du bere bertso entrenamentu lekua beste askok bezala, eta behin bere amarekin Gasteiza erosketak egitera zihoala hor hasten da bertsotan, bakarrik doalakoan. Erdi parean konturatu ornen zen ama kotxean zuela eta bapatean ixildu egin ornen zen. Amak ez daki euskaraz, baina kantatzen jarraitzeko esan ornen zion. Ezin, ordea; txoriak alde egin zion. Bidean bertsotan joateagatik behin baino gehiagotan okertu ornen
da bidez. Bere lorazain lanean ere aritzen da, ordea, halamoduzko lañen batean ari denean. Horregatik edo, dio berak, alper fama ornen du eta zigor modura edo enkargatuak, hilabete batez pala aitzurrarekin lurra ¡raultzera bidali zuen bera bakarrik. Berak, ordea, bazuen ezkondu behar zuen lagun batentzat
BERTSOLARI 13
bertsoak jartzeko enkargua eta ederki asko aprobetxatu zuen bakarkako lana. Ez dakigu laneko martxa, baina bertsoak nahiko onak atera zitzaizkion. Ezkontza horretan beren betebeharra ondo baino hobeto bete zuten eta hor zituen bertso horiek paper batean idatzita Rikardok bere kotxean. Leintz baílarakoekin asteroko zita ohi duenez, ikusten dizkio berlso horiek Aitor Sarasuak eta hala dio: h¡, hauek bertso onak dituk eta Arrasateko bertso paper lehiaketara aurkeztu behar hituzke". "Ba¡ /era -Rikardok-, hemen gauza konkretoegiak zeudek". Gauza horretan gelditLi / e n . Hurrengo aslean berriro ere Leintz b a i l a r a r a e l o r r i (\.\ eta ikusten ditu bertso hoiek Danel Goikoleak. Honek ere gauza bera, aurkezteko. Hala, ba, aurkeztu ditu bertso horiek eta lehen saria berak irabazi. 1988. urtean gertatu zen hori. Alperraren saria eskuratu zuen ba. Horretan ¡zango ditu Bertsolaritzaren Historiak antzeko a d i b i d e bat baino gehiago. Bertsolaritzak berekin izan dezake gaitz-bertute hori agían.
-Larunbat eta igandez, libre badago, bertso saioren bat entzun gabe ez da geldituko. Hau agian gehiegizko irudi dakioke norbaiti, baina Rikardok argi ditu gauzak. "Araban gelditzen banaiz, gehienetan erdaraz aritu beharra daukat, bertsolarien artean banabil, gustora aritzeaz gainera euskaraz aritzen naiz". Horixe du bere filosofía. Horregatík dugu euskara eta bertsoaren militante sutsu. Gasteizen euskararen eta bertsoarekín zerrikusirik duen ekintza guztietan han ¡zango da eta handik kanpo ere gehienetan bai, beti ez bada. Ez da a I perra berak nahi duen lanean. Euskara e r a b i l t z e k o orcluan ere ez da zenbait bezain lotsati. Bere lantokira deitzen baduzu ere, lankide erdaldunak izan arren "díle a Rikardo 'etorri azkar' al teléfono" entzun nion neuri telefonoa hartu zidanarí, beste lagun batí esaten. Oraín, laster, Gasteizen ere AEDren antzeko zerbait antolatzeko asmotan dihardute.
RIKARDOREN MERITUA BERTSO ASTEA Honako hau duzue Arabako aurtengo Txapeldunaren bertso astea: -Asteazken arratsaldean Ordizian Goierriko bertsolari gazteekin elkartzen da 7ak aldera. Ondoren Iruñera joaten da Zaldikon elkartzen diren nagunekin afaltzera. Afalondoan bertso saioa izaten dute. -Ostegunetan Gasteizen dute bertso eskola. Hor elkartzen dirá Rikardo, Serapi eta beste zenbait. -Ostiraletan Leintz bailarakoekin elkartzen da Arrasaten.
BERTSOLARI 14
Egia aitortu behar badut, hala ere, Ríkardoren merituen artean euskara zeinen ongí menderatzen duen entzutea da hizketan ari denean; ela hitanoa, berríz, euskaldun zaharrak ere ez dirá asko egongo berak bezain egokí eta erraz erabiltzen dutenak. Gizon honek duen adorea ezagututa, bertsotan ere noraino heldu daitekeen kalkulatzen ez da erraz. Ez du, ordea, horrek kezkatzen; iritsi cien mailarekin pozik dago, baina orainarte bezala jarraituko du euskaldun eta bertsolari. Bere ametsa, Araba euskalduna. Baina ez omen du hori lortzerik ¡zango Independentziarik gabe, dio.
1992-
Uztaila
AGUR ARGALA ABENDUAREN HOGEITA BATA HURA BERRI KRIMINALA GOIZEAN ENTZUN GENUENEAN BOTA ZUTELA ARGALA ORAINDIK ERE HISTORIA DA LUZEA ETA ZABALA USTÉ DUENAK EUSKADI BERE MUTILAREKIN HIL DALA BIZIRIK UTZI ZUEN HERRIKO O I H U A JASO DEZALA
GELDITU GINEN LEHENBIZI CORA CERO LURRERA BEGIRA DANBARRADA HARK IRENTSI ZUEN IZARGUZTIEN DIRDIRA MILA ZATITAN LEHER ECINIK PASATU ZEN HISTORIRA ZATI BAKOITZA LANDARE BAÑA LURPETIK SORTZEN ARI DA GUDARI BAT HIL ETA BERRIAK MILAKAIAIOKO DIRÁ
AGUR ARGALA DIOTZU ZURE ETXEKO HARRI GORRIAK AGUR DIOTZU MUGAZ HEMENDIK ETA HANDIK ETORRIAK ENBORRA GALDU ETA INDARTZEN ADARRAK ETA ORRIAK MILAGRO HORI EGIN DU ZURE ZUHAITZAREN IATORRIAK HIL ZAITUENAK AHAZTUKO ZAITU BAINA EZ EUSKAL HERRIAK
/992- Uztaila
BERTSOLARI 15
(7) Gizonak beti funtzionatu cki ustearen arabera eta hargatik zugan sortu zen askoren eritzi bera, neska apala, bihotz biguna, bertsolaria gainera ez zait berriro presentatuko hau bezalako aukera uztartzen badut beti parrandan bizi ¡zango bait gera
(10) Arantza zuri aholku on hau sartu bekizu kolkora Maritxun eta Santamasetan fan dadila edonora total egina itzultzen bada otoi ez zaitez aztora uzten baduzu egun hoietan jarraitu dezala moda garai bateko txerrena laster santu bilakatuko cla
(8) Erabakia hartzen denean ez daiteke errez kendu ta ezabatu nahi dugunean maíz ¡zaten da berandu amodioan arrazoiari ametsa zaio gailendu nahiz ta parrandak orain bezala nahi zenituzkeen mantendu emazte onak senarra beti alboan nahi ¡zaten du
(11) Atera diren bertso guztiak paratu ditugu horra bakarrik falta da opatzea dadin eztei ¡raunkorra badakizue zein den jendeak dun aburu orokorra seme alabak ohi diradela sendi zintzoen altxorra oraindik garaiz zaudete eta lan ezazue alorra
(9) Lagungarria gerta dakizun adiskideon aipua ezkontzarako jantziagatik txapela eta kaikua ez zaitez izan sekula beste batzuek bezain kaikua eta ez utzi zuen kabia geratu dadin sikua zurekin beti gustora bizi ¡zan dadin txantxikua
(12) Sorta bukatu beharra dugu hamabigarrenarekin iturburua agortu zaigu ta ezin clugu ekidin barka gaitzazu bertsoren batek egin baldin badizu min ta lana euki arren emazte eta seme-alabekin espero dugu gaurko hau zure azken parranda ez dadin
BERTSOLARI W
1<)92- Uztaila
BERROGEITAMAR URTEREKIN EZKONTZEN DIRENEN ARRAZOIAK (Manuel Sudupe "Montte" dultzainero eta bertsolariaren soltarotzako despedidan ikusi eta entzundakoak). Testua: PAKO ARISTI Azgazkiak: Iテ選GO GALLEGO
1992-Uztaila
BERTSOLARI 19
E
kainaren 12an ospatu zen, A z k o t i k o "Hiru Bidé" jatetxean, Manuel Sudupe "Montte" dultzainero eta bertsolariaren mutil zahartzeko despedida, 51 urte dituela festa animatzaile eta parrandero nekaezin honek ezkontzea erabaki bait du. Azkoitiko "Martitta" auzoko seme lotsatia larritu zen haseran, jatetxera sartu eta Martitta, Urrategi, Errezil eta Kukuherriko ehun lagun inguru bere zai ikusi zituenean. "Beldurtu nauk haseran hainbeste animali ikusi dudanean" esan zuen ironiaz. Han ez zegoen emakume bat bera ere, zerbitzariak k e n d u t a . G i z o n e z k o edadetu samarrak, gehienak manga motxetan, jateko irrikitan eta dibertitzeko amorratzen. 13 anai-arrebatan zortzigarrena, aita, osaba, airona eta birraitonak dultzaineroak zituen, eta badirudi historia luze hori berarekin bukatuko déla, ez berak uzteko asmorik duelako, "andreari gustatzen zaiok dultzaina, ez lagatzeko esaten zidak", dio ume obedientearen aurpegiaz, baina bai bere anaietatik inork ikasi ez eta ondorengoetan ere zalerik somatzen ez delako. Afaria honako hauek animatu zuten:, Huite eta Epelde soinujoleek, Berastegi eta Iturbide panderojoleek, Korta anaiak dultzaina eta tanborrean, eta Rafael Zubizarreta "Zendoia" eta Luis Zubizarreta "Otsolarre" bertsotan. Montte berak inoiz ez du plazan bertsorik bota, baina bere parranda lagunek milaka entzun dizkiote honezgero, berak bertsoa "etortzen denean, pentsatu gabe" botatzen bait du. Afanan ere ez zuen, agian mikrofonoaren estuasunagatik, hitz erdirik bota. Manuelen aita, lose Sudupe, 1902an jaio zen, eta 17 urterekin dultzaina jotzen ikasi zuenetik bizitza guzia horretan eman zuen. José Mari bere anaiarekin hatera: erromerietan dultzaina jotzen eta baserriko ganbaran zuten tailertxoan tresnak egiten, egurrean bezala metalean. Erromeri haien eraketa eta musikoen funtzioa oso ezberdinak ziren gaur ezagutzen dugun festa moduaren aldean. Erromerira iritsi, martxa jotzen zuten, eta jende ingura-
BERTSOLARI 20
tzen zenean orduan hasten ziren saioa jotzen, fandango eta arin-ariñean oinarrituta. Fijo bat kobratzen ziotea jendeari, dantza egiten zuen jendeari, eta hauek ordaindu nahi ezean baita dultzainarekin burutik benera jo ere inoiz, )osek |uan Mari Beltrani a¡tortu zion bezala. Dirua banatzeko orduan zati gehiegi gertatu ez zedin, dultzainero bikotea atabalarekin bakarrik ibiltzen zen, hirukoa osatuz, trikitilaririk gabe. Festak antolatzeko era asko aldatu da urte hauetan, eta horri aipaturiko b¡ anaion heriotz jarraia gaineratzen badiogu, 1981 eta 82an gertatua, Gipuzkoan aintzinako eran bizi eta lan egiten zuten azken dultzaineroak izan zirela aitortu daiteke. Hiruko formazio berdina mantendu dute Manuel Sudupe semeak eta Korta anaiek. Baina Korta dultzaineroa azkaora ezkondu zen, Azkoititik urruti samar ensaioak egin eta abarretarako, eta bestetik, nafar gaiteroen ospea eta maisutasuna herri guztietako antolatzaileengana heldu da, eta horrek Montte eta Korta anaien beherakada ekarri du, urtean 10 saio baino gehiago egiten ez dituztarik. Dekadentzia nabariaren aurrean Monttek trikitixaren lagantza eta bebesa bilatu du, eta Kortatarrekin baino gehiagotan ikusi daiteke Martiteko dultzaineroa auzo bereko Epelde soinujolearekin herriz herri, eta batez ere Ernioko Zelatunen, iraileko lau igandefesta egunetan. Dultzainaren historia jaso baina era berean lekua historia horretatik kanpo gelditzen ari zaion gizona da Manuel Sudupe, eta eskontzak agian hutsune sentimentala baino gehiago estaliko dio, Zendoiak afalondoren abestu zuen bezale:
Ai Otsolarre goguan hartu oingo nere esanian epoka aprobetxatu ber dik epoka datorrenian ta ni ta Montte ezkondu gitxin sasoirik ederrenian lagunen falta gu biok ere sentitu genduenian.
1992-
Uztaila
Zencloia ¡hazko uztailaren 2an ezkondu zen, 62 urtez. Bazkaria hotzak kentzekoa ¡zan zen: esparragoak, fritoak, entsaladilla, legatza, txuleta eta tarta. Kapea hartu eta mahaiak kopaz eta txanpain botilaz beterik gelditu zirenean, Epelde soinujoleak anplifikadaren entxupatu zuen, eta bertso saioa aurkezle ofizial bilakatu den Laxaro Azkunek sarrera eman ondoren hasi zen.Otsolarrek ekin zion lanari. Zandoiak shwepps bat eskatu zuen, "eztarria leuntzeko". OTSOLARRE Mikrofonoa jarridate ta kantuz hasi ber detela ez dakit bate argituko dan gure memori mótela lagun jatorrez betia dago gaur Hiru Bidé hotela ¡luntze eder bat pasa nahi degu famili baten bezela. ZENDOIA Zerbait esaten hasi behar da jaunak hoinbeste komeri hamaika aldiz gertatu zaigu eta gaur ere hauxe guri ñola edo hala ornen egin nahi gure lagun jatorrari
1992- Uztaila
lendabiziko jan da edanak on ein daizula daneri. Zalantzarik balego bertsolari bakoitzak "jator" hitza erabili zuen bere bertsoan. Zurikeri piska bat beti ¡zan da bertsolariaren ezaugarri. Ondoren Zendoiaren zorionak etorri ziren Montterentzat: Komeni zaigu ahal den ondoen deneri hitzegitea horretarako batí bezela badegu borondatea eta hiri gaur zer erango ditt nere lagun zar maitea besteik etzetak ezer gelditzen zorionak ematea. Hará lagun Montte gaztetatikan beti izan gaituk lagunak batak besteari amor emenez pasa ¡zan ditugunak batak bestiai lagundutzeko borondatia degunak ala artekoan pasa beitxiau orain datozen egunak. Ondoren, eta Zendoia berak sua piztarik, mutil zahar edo ezkonduta bizitzearen motiboak etorri ziren manai gainera.
BERTSOLARI 21
ZENDOIA Zail oso arren nere lagunak hitzegiten nik dotore eta hontara naizen ezkero osan behar dit hau ere hik zerbait han pentsatuko huan herorrek honezkero ere laguna motel gauza ona clek ohea berotzeko ere. OTSOLARRE Poz haundirikan ez zidak egin Rafael horren lantuak baina orain entzun biaituk Otsolarreren kantuak hik ere lenago hobiak hittun herorren fulamentuak biok zaudete gazte denboran ondo aprobetxatuak. Montte Martittatik Azpeitira ezkontzen da. Hori da hurrena aurpegiratu ziona.
Lagun zahar nauek kanpokuentzat badute hainbat antsita baina ondo egin dutenik ni ez nago ¡ritzita hau ere laster ikusiko deu eraztuntxo bat jantzita baina erbestera nolatan zuaz herri poli hau utzita. Otsolarrek bailarako mutil zaharren egoeraz honako hau kantuku zuen: Mendi gain baten sortu ta hazi pozez eta antsegiñez baina hitz bat e egin nahi nuke lagun zahar honen mitiñez balleran gaude hainbat mutil zar nik zenbat gauden jakin ez nahi nukiana da urtian bat ezkondutzia gutxinez. Zendoiak inoiz ez zuen damu izpirik hartu ezkontza bidea hartu izanaz. Atentziuan jarri zituztet gaurko nere egunian ezkondutzia egia esan ziak bidé zuzenian Montteri ere gogua egin ni ezkondu nintzanian hau ezkondutzera baziak sasoirikan onenian. Soinu eta dultzaineroei paso eman ondoren, afalkideek "Santa Eskeko" doinua eskatu zuten, eta neurri horretan aritu ziren denboralean b¡ bertsolari. Inoiz ez zuten Montte bertsotara tentatu, agian goizaldeko bertsolaria déla bazekitelako. Otsolarrek bota zuen puntada: Sentitzen degun guzia orain beharko degu agertu gure bertsoak aditzen nunbait oindik ez dituk aspertu Berriro ezkontzaren gaira bildu ziren kantariak.
BERTSOLARI 22
1992- Uztaila
OTSOLARRE Hará Rafael nere esana orain entzun behar clek aizak ezkondutziak merezi duen edo ez garbi esaizak. ZENDOIA Atentziua jarri diat eta hortara behartutzen gauk egia garbi esango diat ni oso pozik bizi nauk. OTSOLARRE Hará gauza horrek niri behintzat etzik ematen ezere ezkondutakuk aspertuta ere bajinatxo bat bazeudek. ZENDOIA Ai Otsolarre, lagun maitia, etzezak izan dudikan ezkonduta ere bizi latxekek motel gero pozikan. Samur berotu aldi bat eduki zuen Zendoiak, kasik erromantiko jartzeraino. ZENDOIA Sinistu ezak ai andriaren musuak eta laztanak horiek zer diren etzekik gero ezkondu gabe dagonak. Utsolarrek ordea ez zuen dena kolore arrosakoa ikusten. OTSOLARRE Beraz laguna hik ondo dakik zer dan mutil zarren plana Lehen kartera hik heuria huan eta orain erdibana.
Eta ondoren apalkideen algararik ozenenak piztu zituen Otsolarreren atakea, Zendoiak inuzentziaz buelta eman ziona. OTSOLARRE Hará Rafael gauza batekin ni egiten nauk kezkatu andriari tripaik etziok luza ta hiria izkutatu. ZENDOIA Ai Otsolarre goguan hartu orain zer esaten detan triparik gabe etziok hura ni saiatu beko faltan. OTSOLARRE Oraingo gauza esango zendun oso umil ta serio nik bidé hortaz pentsatutzen dek ez ote dezun balio ZENDOIA Etzeukak lotsik denen aurrian den dena erakusteko urte ederrak etxeuzkeat nik umiak hazten hasteko. OTSOLARRE Behar bezala jartzen badiok pulamentuzko hazia ondorenian bilatuko dek umea zeinek hazia. ZENDOIA Apalondotan egin izan den hamaika honelako hitz zure umeipe gerauko zera aguko ez baldin bazabilrz.
BERTSOA ERABATEKOA DENEAN •
ialdi batean. Zein urtean izan Asteasun izan zen, gauéz, ere erraza dagapsatenisanferminetan poliziakoek Iruñeko gózate bateko eskaparatea apurtu eta pastelak jan zituzten hartan. Ordua kantatu bait zituen Imano! Lazkanok bertso polit haiek, "esto es w cho mejor que la aceituna", lehenxeago gertaera hartaz berak jan Lazkanoz gain han zirén bertsotan Mikel Mendizabal eta ¡oxe Agine ere. Gainerakoak ez ditut gogoan.
J
aialdi hartako beste zenbait xehetasunez ere oroitzen naiz. Esaterako, nola gai-jartzaileak (|oxe Mari Iriondok?) )oxe Agirreri bakeari buruz kantatzea eskatu / i o n . Eta ñola loxeren lehenengo zortziko handiaren lehen oina "zuzenean" izan zen. Eta nola aldamenekoari "pakearen izenean" esan nion. Eta nola Joxek, hain zuzen, "pakearen izenean" bukatu zuen bertsoa. Gogoan dut aldameneko lagunaren barridura, eta baita jaialdi hartantxe asmatutako pare bat bukaera gehiago ere. Bat, adibidez, "bazina" (baldintzazkoa) amaiera, lehenengo "ezina" puntuaren kidea. Pozik nengoen, jakina. Eta zenbait bertsozale onen pareko ikusten hasi nintzen neure burua: bertsoaren nondik-norakoa eta bukaerak asmatzen, eta bertsoak barruagotik aztertzen eta dastatzen. Baina hasiera besterik ez zen izan, lehendik ere landutako arloan jasotako lehen emaitza. Gero etorri ziren gerokoak, Uztapideren eskutik-eta.
bat, dedin hitzen amaitua, Uztapidek "Osnibeltz'eko ezbearra" gogoan zuela jarria, Urola ibaiak berriro horrelakorik egin ez dezan eskatuz: Nere ustetan gai oni buruz naikua degu itzegin, ondo pentsatzen jarri ezkero orduan etzan atsegin; an ¡I ziraden aien animen alde orazio egin, eta Urola erreka berriz ola arrotu ez dedin. Eta antzekoak dirá gainerako hamalauak ere. Esaterako, Zestoa bere sorterriari jarritako honako hau: Zestua'n zenbat ¡zango dirá? Zazpi milla bizi lagun. An bezin jende euskaltzalerik bai ote da beste i ñu ni Udazaliak etortzen dirá, oiek alare euskaldun; aurrerantz ere al badin bada izkutza maita dezagun.
Uztapidek argitu zizkidan begiak Edo euskarari jarritako beste hau: Uztapideren "Sasoia joan da gero" liburuko bertsoak aztertzen ari nintzela ohartu nintzen: zenbait hitz-mota ia beti-beti bertsoaren amaieran azaltzen déla. Honako hauek, besteak beste: dedin (lau alcliz), dezagun eta gaitian; daiola (bi aldiz), daizula, dedilla (hiru alcliz), dezala (bi alcliz) eta zaitezela. Dena aitortzeko, hitz horien kideko den zcdin ere erabiltzen du Uztapidek behin, baina azken puntúa dedin duen hamarreko handiko batean eta bigarren puntúan. Eta behin azaltzen da dedilla azken puntutik kanpo: azkenbigarren puntúan eta billa hitzez (amaieretan askotan azaltzen den hitza hau ere) bukatutako bertsoan. Ez dago argitu beharrik zein hitz-mota diren horiek; subjuntiboko aditz-formak; azkenekoak —(e)LA atzizkidunak. Eta badakigu zer adierazteko erabiltzen diren: asmoa, desioa, nahia... Adibidez, hona hemen bertso
BERTSOLARI 26
Negar egiten degu guk baña izkuntza ez dago illa, urte txar asko eduki ditu baña bukatutzen zailla. Aspaldi ontan gaixorik dago, guazen sendagaien billa, gu ilko baldin bagera ere euskera bizi dedilla.
Bertsoaren ikuspegi berria: funtzionala. Ezaguna da nola egiten duen bertsolariak bertsoa: amaieran zer esango duen pentsatzen du lehenbizi; esango duen hori esaldi batean gauzatzen d u , dena delako hitzez bukatzen den esaldi neurtu batean; azken hitz honen errimakideak bilatzen ditu ondoren, gainerako puntúen ohirtak ¡zen daitezan...
/992- Uztaila
Hórrela izanik ere, bat-bateko bertsogin-tzaren ikuspegia desbidera dezake, argibidea hitzez hitz eta estu-estu hartuz gero. Bertsoa ñola egiten den adierazteko balio du, baina ikusmolde zatituegia gerta daiteke, oker ulertuz gero; eta batbateko bertsogintza lantzeko arristutsuegia, horretara itsu-itsu mugatuz gero. (Askotan galdetu izan diot neure buruari zergatik zenbait bertsolarik zailtasun bat baino gehiago izaten duen bertsoa osatzen, azken puntu osoa emanda gero.) G o i k o argibide horren balioa ukatu gabe, ikuspegi berri baten leñen azalpen xumea egin nahi dugu hemen: bertsoaren ikuspegi funtzionala. Euskara-irakasleak ezagunak ditu "funtzioa", "funtzionala" eta antzeko hitzak. Asko erabiltzen ari dirá gaur egun hizkuntzen irakaskuntzaren didaktikan. Labur-labur esanda, hizkuntza zerbaitetarako erabiltzen da: zerbait adierazteko, zerbait eskaintzeko, zerbait eskatzeko, norbaiti agintzeko... Esaldi batez eskerrak emango ditugu, beste batez agindu bat; hurrengoaz nahia adieraziko dugu edo baldintza bat jarriko... Halako hitzez barkazioa eskatuko dugu, beste halakoz mésese bat. Ikuspegi funtzionalak, oro har, gehiago jartzen gaitu esanahiari begira, hitzei begira baino; arreta handiagoa ¡pintzen du zertarakoan nolakoan baino. Bertsotan ere gehiago ¡zango du kontuan, adibidez, halako bertsoak nahia edo asmoa adierazten duela, hila, zaila, hila eta dadila oinak dituela baino... Ikuspegi honek ez du beste ikuspegirik ukatzen edo gutxiesten. Bai, ordea, osatzen eta aberasten. Berari esker, bestela ikusiko dugu bertsoa; esaterako, arreta guztia hitzetan eta errimetan jartzen dugunean baino osoago eta bilduago; buruz ikasteko ere errazago gertatuko zaigu bertsoa hórrela.
Í992-Uztaila
Didaktika ere aberasten: bertsolari-tipoak Bertso-eskoletan ere oso eragilea izan daiteke ikuspegi funtzionala. Besteak beste, erraz ipintzen dituelako ikasleak bertso kantari; erraz eta bertsoaren ikuspegi osoagoz. Eta are eragileagoa ¡zango da, beste ikuspegiekin uztartzen badugu, hauen ekarriaz ere baliatuz. Hórrela sortu ditugu bertso-eskolarako bertsolari-tipoak, geure lanean asko laguntzen digutenak. Zer diren bertsolari-tipoak? Desiderio La-la-la, Xeru, Ahobero, Bexelas, Ea-Mea, Pantxika Baldintzas... eta antzeko bertsolariak.
BERTSOLARI 27
Desiderio La-la-lak, esaterako, nahia edo desioa adierazten du bertsotan, eta beti subjuntibo-formaz eta -LA atzizkidunez buka-tzen ditu bertsoak: dezala, ditzala, daitezela, dadila, dezagula, ditzagula... Xeruk ere an-tzeko bertsoak kantatzen ditu beti, baina honako hitzez amaituz: daitezen, gaitezen, dadin, dezagun, ditzagun... Patxika Baldintzasek, berriz, beti baldintzaz burutzen ditu bere bertsoak: bagera, bazera, badira, badugu, badago... Gorago aipatutako Uztapideren hiru bertsoak, esaterako, Desiderio La-la-la eta Xeruren almazenekoak dirá; eta hala ikusiko ditu bertso-eskolan bertsolari-tipoekin jolas eta lan egin duenak. Ikasle honen begiak eta belarriak zorroztuz doaz eta bertsoaren gorabeheretara jarriz. Eta pixkana-pixkana bereganatu egingo ditu bertsoaren trikimailuak eta bertsolariaren sorginkeriak.
Adibidez Gipuzkoako azken bertsolari-txapelketan izan zen, Tolosako saioan. Honako puntu hau jarri zioten Peñagarikanori, bertsoa osa zezan: Igandez Tolosara amodio bila.
BERTSOLARI 28
Bertso-eskolako ¡kasleak berehala susmatu zuen azken oina: dedila; eta ez zen asko harritu bertsolariaren erantzunaz: Zeinek ez du hartuko halako mutila? Ni nauzue martxoso edo marabila, ¡ñor gustatzen bada etorri dedila. Eta hurrengo saioan ikasle berak ¡zugarri gozatu zuen Oñatin, Xabier Euskitzek kartzelako gaiari botatako hirugarren bertsoarekin (gaia: "zu sendagile ospetsua zara, zeure bizitza osoa daramazu bihotzeko gaitzak ikertzen eta sendatzen; gaur zeure emaztea operatu behar izan duzu, baina ez da suerterik izan"). Bisturiekin guante txuritan ahaleginaren eskeintzan, lehen ikasiak eskeini didan konfiantzaren gerizan. Neure emaztea gaxotu eta suerterik ez dugu izan. Baina horretan jarraituko dut geratzen zaidan bizitzan,
1992- Uziaila
1992- Uztaila
BERTSOLARI 29
zu salbatu ez zaituen honek besteak salbatu ditzan. (bis) Baina bere burua probatzeko ordua ero iritsi zilzaion bertsolarigaiari. Ikastolaren egunean ¡zan zen. Gustora geratu zen ba-tbatean egindako saioarekin. Batez ere Marino Lejarretari kantatutako bertsoarekin, "lehen bai lehen senda dadila" bukatu zuen zortziko handiarekin. Eta poza beteagoa izan zuen hurrengo astean, Euskal Telebistak Marino Lejarretari urtebetetzean eskainitako saioan, Peñagarikanori sei puntuko bertsoa "sendatu dedila" bukatzen entzun zionean. Eta pixkana-pixkana zabalduz joan zen ¡kasle honen eta harén banakako poza, eta taldekideen poz biluirtuz. Harik eta Gipuzkoako eskolarteko txapelketa iritsi zen arte. Eta pozak gainezka egin zuen Donostian, Anoeta pilotalekuan, taldeak txikienen mailako txapela eskuratu zuenean. Eta txapelarekin hatera, bat-bateko saioko aipamen berezia eta bertso-paperetako lehen sari bat eta aipamen bat ere lortu zituenean. Eta norbaitek galdetu digunean ñola landu
BERTSOLARI 30
dugun bat-bateko bertsogintza bertso-eskolan, hemen esandakoa kontatu diogu gutxi gorabehera. Eta bukatu aurretik, gure Nahikari Gabilondo bertsolarigaiak Anoetako azken saioan kantatutako bertsoa kantatzen diogu, aurretik gaiaren berri emanez: "uclalekuan hamabost egun pasa eta azken eguna iritsi zaizu". Hona hemen bertsoa, "Ara nun dirán" doinuz kantatua eta aipamen berezia ¡rabazi zuena:
Udalekutan pasa ditugu ederki hama()ost egun. Neska-mutilak ezagutuaz egin ditut hainbat la^nn. Azken eguna iritsi da ta, ea zer egin ber degun... Beste hamabost egun luzetan hemen itxaron dezagun.
Eta gure entzulea oraindik ere ez bada aspertu, Gasteizen izandako Euskal Herriko txapelketako zenbait bertsoren berri ematen diogu, eta datorren urterako asmoak azaltzen..
1992-
Uztaila
1992-
Uztaila
BERTSOLARI 31
K
anpantxura gindoazen hirugarren edo laugarren aldian, oraindik Gernikako taxistek barridura keinuak marrazten zituzten beren aurpcgietan, gure motxilak maleteroan sartzen genituen bitartean, "Kanpantxura goaz" esaten genienean. Batek daki /er pentsatzen zuten gu bertan uzten gintuztenean. Egokia ¡zango litzateke, Kanpantxuko eskola zaharra, Bizkaiko bertsolari gazteok barnetegitzal erabiltzen dugun tokia dela argilzea. Ez ckit ongi gogoratzen noiz joan ginen lehen aldiz bertara. Lau edo bost urte ¡zango dira ordutik hona igarotakoak eta urte hauetan zehar, oporraldiren bat heltzean, agendan Kanpantxun igarotzeko hiru edo lau egun markatzen ikasi dugu. I ehendabiziko egun hartan eskola zaharrera ñola iritsi ginen ere ez dut ondo gogoratzen, baina kanpoko ¡txurak ez gintuen lar hunkituko seguruenik, gur egun ere, lehenengoz doazenak hunkitzen ez dituen bezala. Dena den, barrura sartu, jendea apurka apurka heldu eta motxilak ohe gainean utzi ondoren egungelara joatean, beste itxura bat hartzen du guztiak, logurak umoreari uzten dio tokia eta barre algarek protagonismo guztia hartzen dute. Egongelako une hauek izaten dira aurpegi berriak aztertzeko egokienak, ¡a berehala, Kanpantxun ¡garó behar dilugun egunetan bete behar ditugun lañen plangintza azaldu bezain laster, lanari ekiten bait diogu. Hauek hasierako egunetako berezitasunak dira, egun arruntak bestela hasten direlako Kanpantxun. Bederatzietatik hamarrak arte, ohetik jeiki eta gosaltzeko denbora izaten dugu. Batzuk besteak baino lasaiago aritzen gara egiteko horretan, bakoitzak bere oheari dion maitasunaren arabera izaten da, baina hamar t'erdiak aldera guztiak gertu izaten gara lanean hasteko.
Bi eratako
Kanpantxukadak
Puntu honetan bi eratako Kanpantxukadak berezi behar genituzke: jende gutxirekin egiten ditugunak eta jende ugariarekin egiten direnak.
BERTSOLARI 34
Jende gutxi biltzen denean, guztiok jon Lopategiren esanetara jartzen gara. Jende ugari biltzen bada, orduan talde ezberdinak sortu eta bakoitza arduradun ezberdinen esku geratzen da. Arduradun horiek beteranoen artetik aukeratzen ditu Jonek. Edozein modutara ere, lan egiteko metodoak berdinak izaten dira. Kantura ¡rtetzen den bikoteak ofizioka aritu behar izaten du, entzuten ari direnetako batek ematen dion gaiari buruz. Saio hauek ordu batak edo ordu biak arte irauten dute, baina bitartean atsedenalditxo bat merezi izaten dugu nonbait, eta baita ondo aprobetxatu ere, egunkaria irakurri eta bertako albisteak eztabaidatzen dituzte batzuek; berriz ere ohera itzultzen dira beste batzuk eta pelotan aritzen dira beste batzuk. Ordu biak inguruan, beraz, bazkaltzeko ordua izaten da. Garai batean Kanpantxun
1992-
Uztaila
bertan bazkaltzen genuen, baina honek gero garbiketa lanak egitea suposatzen zuen eta bazkalosteko lanak inork ez zituen maite. Dena den, gaur egun Cernikako taberna hatera jeisten gara bazkaritara. Urdaila behar den bezala bete ondoren, Gernikatik Kanpantxura bidean egiten dugu dijestioa, eta oraindik batzuek beren lotalditxoa egiteko astia izaten dute, berehala moztu behar izaten duten lotalditxoa, arratsaldeko lanari ekin behar zaio eta.
Kantu zaharrak Arratsalde parte honetan kantu zaharrak hartzen dute garrantzia. Agur Zuberoa, Lekeitioko kalian.... zenbat aldiz kantatu ditugun letra ez dakitenek ikas dezaten edo berriro ere gogora etor dakien. Une honetan, bazkalosteko giroan, goizean baino lan giro informalagoa izaten da, batez ere, udako be-
1992-
Uztaila
ro jasangaitzari aurre egin behar zaionean. Bi orduz aritzen gara gutxigorabehera kantu zaharrak errepasatzen eta honekin bukatzen dugu eguneko lana. Momentu horretatik aurrera, bakoitzaren nahaien arabera jokatzen dugu, geratzen den denbora librea 単ola edo hala betetzeko, eskupelotan, saski-baloian, futbolean, musean... Kitarra ederto jotzen duenik ere izaten da gure artean eta jendearen eskakizunei ahalik ondoen erantzunez, musikaz betetzen dizkigu arratsaldeak. Afaldu, bertan afaltzen dugu, beraz, hirulau pertsona erosketak egitera joaten dira eta sarritan dendako arduradunak harritzerainoko ustegabeak hartu izan d i t u z t e gure ezohizko eskakizunekin. Erosketak egin ondoren, boluntario batzuk otartekoak prestatzen dituzte guztiontzat eta hauxe izaten da gure afana. Ondoren
BERTSOLARI 35
kontu-kontari edo noizbehinka parrandotxeren bat eginez pasatzen ditugu gauak. Hau izaten da unerik alaiena eta aldi berean arriskutsuena, laster plazaratzen bait dirá bai batzuk eta bai besteak, isilean manten zitezen nahi genituen kontuak eta barre egiteaz gainera, aurpegian gorritasun ezerosoa sentitzeko aukera ere izaten dugu. Eskema honek, ez du aldaketa ugaririk jasaten Kanpantxun gauden egunetan zehar. Azken eguneko arratsaldea gutxien gustatzen zaigun lanean eman behar izaten dugula, hori da aldaketa nabarmenena. Arratsalde horretan, garbiketari ekiten diogu, eskola zaharra ahalik eta txukunen uzteko, batzuek gutxiago, gehiago besteek, berriro ere etorri ginen toki beretik etxera itzultzeko garaia heltzen da. Kanpantxukada hauek, badute aipagarria den beste alde bat: urteetan zehar bertara Joan garenon artean sortu den lagunartea eta orain heltzen ari direnen artean sortzen ari dena. Hau benetan aipagarria déla usté dut, oso garrantzitsua bait deritzot, bestela barnetegi honek ez luke hainbateko arrakastarik ¡zango. Azken batean, gutariko askok bertan ¡kasi dugu musean edo izugarrizko adarjotzeak
lar haserratu gabe jasaten. Baita ere norbaiten zurrunga eta guzti lo egiten edo beste zenbaiten kapritxo arraroak garrantzi haundiegirik eman gabe betetzen ere. Ez dut honekin komuna perfektoa denik esan nahi. Era guztietako jendea pasatu da eta oraindik pasatuko da. Egun ugari dirá bertan igaro ditugunak eta beti izaten dirá liskar txikiak eta asperraldiak, ongi igarotako uneekin sekula ere konpara ezin daitezkeenak, dena den. Honetaz gain, ezin genitzake aparte utzi auzoko jendearekin ditugun harreman onak. Hasieran, arraro egingo zitzaizkien noizbehinkako bertsolari arrotzen inbasioak, baina ohitu dirá beren auzoko frontoian fraka motzetan datozen eta ezezagun zaizkien aurpegiak ikusten. Badakite nortzuk garen, guk ere ezagutzen ditugu eta era guztietako aholkuak ematen dizkigute berekin hizketan ari garenean. Hau cíela eta, usté dut Kanpantxura heltzean hartzen den lehen inpresio horrek, eskola zaharrarenak alegia, ez duela bat ere balio. Behin Joan eta aldi bakar horretan eraikitako eritziak balio ez duen bezala, hura sarritan bizi beharreko esperientzia delako, eskola zaharra baino zerbait gehiago delako.
^
-NJ
r
%
•
-'
nf •
*
0
I
[**k
' & * - /
:%*«*•*
1992- Uztaila
BERTSOLARI 37
Dagoeneko kalean daude: TXIRRITA BASARRI LASARTE LEHEN KARLISTÁ GERRATE PELLO ERROTA
AK
Aurki: OTAテ前 LAZKAO TXIKI BIGARREN KARLISTA GERRATEA EUSKAL ERROMANTZEAK BERTSOLARITZAREN HISTORIA
*
*
%
&
Kongoko arraunlariek bi kantari eramaten omen dituzte beren ibiliko nekea arintzeko; bata aurrean eta bestea lemazain jarri eta kantatu egiten ornen dute txandaka, arraunlariek azken puntuak errepikatuz. Mundu zabalean bertsoaren henomenoak hiru ezaugarri dilii gutxienez: alde batetik inprobisazioa agertzen da, elkarrizketa bigarrenik eta dibertitzen den publiko bat. Hórrela gertatzen da euskal sagardotegietan eta hori agertzen da Argentinako pulperietan ere payadoreekin. Gautxoa da payadoreen publikoa eta gautxoaren zainetan, denok dakigunez, herrialde askotako odolak irakiten du. Euskaldunak ere hor ziren tarteko eta payadore haundienen artean euskal abizen batzuk agertzen dirá, Gabino Ezeiza famatua esaterako, nahiz eta azalez beltza zen, Madariaga anaiak, Echazarreta, Echevarría eta abar. Lan hau egiteko Txema Urrutia, Loiola Herri Irratiko tanguearen bitartekotza izan dugu, Buenos Aireseko Radio Capital-eko Juan Carlos Lopezena, Jaurlaritzako Amerika eta Euskaldunak programako Nataliarena eta Xabier Lopez de Mendizabalena.
Testua: ¡OXEAN AGIRRE
1992-
Uztaila
PAYADOREAK
I
zenaren jatorria/ iritzi desberdinak daude. Batzuk "payada" eta "balada" sustrai berekoak direla Liste dute eta proventzaletik datozela, Federico Mistral haundiak ere "preyador" bezala bait zuen bere burua. Alabaina, beste batzuen ustez, "payo"tik etor daiteke kantari horien ¡zena, Castillan nekazariari "payo" deitzen bait zaio eta Catalunya-n "payes" eta baserritarrak izan bait dirá Argentinan eta Hegoameriketako beste zenbait herrialdetan payadoreak hasi XVIII mendetik eta joan den mendearen erdia arte. Rio de Platan nahiz Chilen, edo Uruguay-en, joan óvn mendearen bukaeratik aurrera hasi ziren hiritartzen payadore horiek, nahiz eta nekazal giroarekin erabat ez duten hautsi. Etimología aldetik gauzak nahasi samarrak daude eta posible da baita ere quechuan erabiltzen den " p a y a " t i k etortzea, non "payador" hitzak beste batekin kantuan desafioak egiten dituena bait da; eta hori ¡zango litzateke bertsolari baten definiziorik hoberena ere. Badirudi kultura inkaikoan bertan ere gisako poeta batzuk izan zirela. Kontua da, kolonizazioak sortutako kriolloen garaian hasi zirela payadoreak eta joan (\vn mendeko gautxoekin segitu zutela. Ez ziren mundu zabalean bakarrak. Gisako poeta ¡nprobisatzaileak egon dirá arabeen artean, karabanak batetik bestera zihoazenean ¡endea dibertitzeko; Andaluzian bertan Aben Guzman-en garaietan; antzekoak ziren Europako Erdi Aroko trobadoreak; antzekoak kantari kosakoak Rusia zaharrean; Eskandinabiako kantore repentistak; Polinesiako inprobisatzaileak edo Afrikako poeta kantariak. Guzti horien ezaugarri nagusiak bi dirá: inprobisazioa eta elkarrizketa. Hala ere, payadoreak estudiatzera dedikatu direnek, Proventzako "tensiones" delakoekin aurkitzen dute parekotasunik garbiena. Brasilgo payadoreak aztertu dituztenek, ordea, esklaboekin batean Afrikatik inportatutako ohitura delakoan daude. Kontuan izan behar da Afrikako musikarekin ere; eta jazz-a horren eboluzio bat da, inprobisazioa izugarri inportantea déla. Ez dago musika idatzirik eta
BERTSOLARI 42
jotzaile bakoitzak ¡nprobisatzeko obligazioa clu. Afrikan, jakina denez, oraindik ere inprob i s a z i o a k indar h a u n d i a du. K o n g o k o arraunlariek kantari bat aurrean eta beste bat atzean eraman ohi dituzte, atzekoa lemarekin, eta bi kantarien estribilloa errepikatu ohi dute bertso bakoitzaren bukaeran. Dena den, ezin da payadoreen jatorria tradizo konkretu bati lotu. Inprobisazioa herrialde askotako patrimonioa da eta lekuan lekuan bere berezitasunak hartzen ditu.
Lehen payadoreak Gautxoa da payadoreen sinboloa. Andaluzen kitarra bereganatu zuen eta bere bizimodu gogorraren adierazgarri gisa erabili zuen kantua. Etnia aldetik gautxoa mestizoa da eta harén odolean bertako arrazaren arrastoekin batean andaluzenak, euskaldunenak edo gailegoenak ageri dirá eta irlandesenak ere bai, Campbell payadore tamatuarengan bezala edo Facón Chico edo Facón Granderengan bezala. XVII mendearen bigarren zatian agertu zela usté da. Sasoi horretan populazio gehiena gautxoa da. Eremu zabaletako bakardadeetan bizi da, ganadua zainduz eta harén kultura babesik gabea zen, aire librekoa, bere bizimodua bezala. Hor jaiotzen da payadorea, panpa zabaletako eremuetan, eta herritar horien arteko lokarri bilakatuko da. Bere zaldiaren gainean jarri eta etxez etxe abiatuko da, bailadaz bailada, guztietan epikaren distira, dramaren tentsioa eta polemikaren ukitua ernaraziz. Rantxoak, estantziak eta postak bisitatzen zituen eta leku guztietan abegi onez hartzen zuten eta testa guztien animatzaile bilakatu zen. Baina bere eszenatoki hoberena pulpería zen. Gureak sagardotegietan biltzen ziren bezalaxe, payadoreak pulperietan biltzen ziren, gautxoen garai bateko klub haietan. B¡zio leku ziren batzuen iritziz eta atseden leku edozein modutan,eta leku horietan payadorea eta bere kitarra, tabakoa, kaña eta
1992- Uztaila
beste zenbait ingrediente bezain beharrezkoak ziren. Erdi almazen eta erdi taberna ziren leku horietan biltzen ziren panpako bizilagunak. Merkataritzaren, giza harremanen eta artearen biltoki horietan trago baña edo askotan bina ere hartzen zituzten; eta, horrelakoetan oh¡ denez, gau aldera apostuak eta desafioak egitera dedikatzen ziren, nahiz eta abere galduei buruzko aztarnak jasotzeko edo elkar-lanean egin beharreko lanak antolatzera ere pulperiak oso beharrezkoak ziren. Kolonietako agintariek beti erne zituzten eta pulperien kontra ordena zorrotzak ematen hasi ziren XVII bukaera aldera. Ordurako payadoreen desafioak egiten ziren leku horietan.
Modalitateak Payadoreek hizkuntza desberclinetan kantatu dute kontinente amerikanoan: quechuan, guaranien hizkuntzan, araukanoan edo beste hainbatetan; baina denek dituzte parekotasun nabari batzuk. Gehienek zortzi silabako estrofa erabiltzen dute eta "cifra" eta "milonga" dirá kantu horren marko musikalak gehienetan,
/992- Uztaila
nahiz eta musikak beti ere hitzak baino garrantzia gutxiago duen. Jar dezagun milongaren adibide bat: Ahi tiene amigo Fulano sólo soy un cooperante; fu el amigo Zutano quien me mandó que le cante. Hala ere, payadoreak buruz buru aurkitzen zirenean eta beren ¡ndarrak neurtu beharrean, "sextinas", "octavillas", "cuartetas", "decimas" eta beste zenbait neurritako bertsoak ere erabiltzen zituzten. "Decima", esaterako, oso neurri zaila denez, antzinako payadoreek ez zuten erabiltzen, nahiz beranduago, batez ere estrofaka elkarrekin lehiatzeko, asko erabili den, hemen puntutan egiten den bezalatsu. Adibide bat jartzeko 1913an San Vicenteko teatroan Biancok eta Betinotti egin zuten saioaren transkribapena jardezakegu: Bianco: Hay mas de un cantor pueblero que ignora lo que es pelaje. Betinotti: Yo por lo menos, no faje,
BERTSOLARI 43
la guitarra está templada y han pedido una versada de truco, retruco y flor, y yo como payador voy a copiar la payada. Betinotti: Coplela si es que le place mas le advierto ante el gauchaje que aunque le sobre embalaje puede payarle cancha. Es muy feo hacer tapancha cuando uno es flojo 'e coraje. Eta hórrela segit/en dute clenbora luzez. Famatua ÜL\ halaber 1894ean Gabino Ezeizak eta Pablo Vazquezek Pergaminoko teatro Floridan egin zuen desafioa ere. Dena "cuarteta" neurrian burutu zuten. " P a d r i n o " batek jartzen z i t u e n gaiak eta juraclu batek puntuatzen zuten. Kanpai batekin neurtzen zen b a k o i t z a k i n p r o b i s a t z e k o zuen denbora eta Ezeizak irabazi zuen. Honela kantatu zuen irabazi eta gero:
lo conozco compañero. Bianco: Si es así una prueba quiero; dígame que es un tapao? Betinotti: De un sólo pelo pintao hasta los vasos mesmitos. Bianco: Oí que caballo " H i t o " un español lo ha llamao. Hórrela segitzen dute zaldiei buruz kantatzen, eta halako batean Biancok kitarrari soka bat aldatzeko egin duen pausaldi batez ballatzen da jendea kaña edateko. Ondoren sextinara pasatzen dirá: Bianco: Vamos a ver Betinotti,
BERTSOLARI 44
La desigualdad existe, bien se puede calcular; que yo improviso ligero y usted se pone a pensar. loan den mendeko saio dezente daude hórrela takigrafiaz hartu eta gorde direnak; eta gehiago jartzeko tentaziorik falta ez bazaigu ere, elkarrizketa horiek ñola bideratzen zituzten ikusteko adibide bat jarriko dugu: Biancok eta Pachecok Azul herriko "El Destierro" pulperian eginiko lagunarteko desafio batekoa: Pacheco: Parece que este mocito me va resultando ahora pura pluma y puro pico igual que la garza mora.
1992-
Uztaila
1992- Uztaila
BERTSOLARI 45
Lo voy a tantear un rato, ya que solicita un tema, dígame de una mujer, Que es lo que arde y no se quema? Bianco: La pregunta es maliciosa, mas, lidiando la intención, lo que arde y no se quema, para mí que es la pasión. Ahora le pregunto a usted, ya que lo sobro a mandinga, Como a un (amero viejo se le saca la cantiga? Eta hórrela segitzen dute bertso bakoitzean galdera baña eginez. Tarteka payadoreari hitz batzuk ematen zaizkio horiekin bertsoa osatu dezan. Adibide gisa aipa dezagun A. Caggiano-ren bat. "Vidalita", "Descendient e " eta " N a c i " hitzak ematen dizkiote eta honek bertso hau egiten du: Me dijo la vidalita de la vidala nací, por eso soy descendiente del alma del yaraví. Beste askotan payadorea bera da gaiak eskatzen hasten dena. Kafe batean, zirkoan edo teatroan agertzen da eta publikoari eskatzen dizkio gaiak, eta ematen dizkioten gaiak era guztietako izaten ziren.
Joan den mendea Payadoreengan, kantuaren edukiari bagagozkio, abertzaletasunaren espresioak agertzen dira alde batetik eta maitasun kontuak bestetik. Abertzaletasun espresio horiek joera tradizionalista bat izan ohi dute nagusiki eta maitasun kontuetan, berriz, payadorearen izakera ibiltaria aipatu ohi da nonnahi. Edozein mudutara ere bere ofizioa zerbitzu bezala hartzen duela ere esan daiteke. Egia da, bere burua taldeen animatzaile bezala ikusten duela. Panpako festa guztietan, rodeoetan edo karreretan, payadorea ezinbesteko pertsonaia da; baina kantari ibiltari
BERTSOLARÍ 46
honek bideko inkontruak, maitasunaren penak edo bozkarioak edo adiskideekiko adarjotzeak aipatzeaz gain kazetaritza kantatu bat egiten duela ere esan behar da; payadorearen kantua gertakariak errejistratu eta transmititzeko modu bat déla esan daiteke. Noizbehinka gertakari eta historiak narratzen dituzte; eta nolabait esateko beren kantak egunkariko editorialak direla esan diteke, jendeari komentarioen bidez iritzi batzuk eskainiz. Payadorearen garaia eta urrezko mendea joan den mendea izan zen. Eman ziren aldakuntza ikusgarrien erdien bizirik irauten du eta panpako pulpería utzi eta hirietako kaíeetara hurbiltzen da, zirkoan eta teatroetan ere agertuz. Mende hura, bere drama, aldakuntza eta gorabehera guztiekin, payadoreen mendea izan zen. Hala ere, mendearen azken aldera, payadore gautxoak gutxitzen hasten dira eta Río de Plata a Idean payadore urbanoen jenerazio bat jaiotzen da: Gabino Ezeizaren jenerazioa alegia. Gabino Ezeiza 1890 aldera bere sasoirik onenean zegoen. Payadore berriok ez dira aurrekoak bezala eskolarik gabeak. ldazten eta irakurtzen dakite eta hirian haziak dira, baina gautxoen bizimoduaz askotan mintzo dira. Payadoreak hiritartzeak ez du esan nahi pulperietakoak desagertzen direnik. Mende honen lehen urteetan sarri agertzen dira payadak, baina bere izakera aldatuz doa eta batez ere gutxituz. Dagoeneko ez dabil panpatik zehar; eta esan bezala gehienetan hirietan kantatzen du eta kobratuz gainera. Gaurko kantari profesionalak lotura haundiak ditu Joan den mendekoarekin, baina ez da gauza bera. Herriak bizi zuen desanparo kulturalari irtenbide bat emateko sortu zen payadorea eta joan den mendean zehar sekulako indarra izan zuen. Maiz alproja fama izan zuen. Kitarraren lagun eta lañaren etsai izan zela esan ohi da, baina gautxo guztiengatik ere esan izan dira horrelakoak, eta d¡ziplinarik gabe eta askatasunean bizi zirelako esan izan dira gainera.
1992-
Uztaila
1992- Uztaila
BERTSOLARI 47
Kontua da kriolloak lurraren eta mandilaren jabe egiten doazen neurrian, gautxoa lapur eta kuatrero bihurtzen dela; eta hortik sortzen da gautxoei buruzko fama txarra. Gautxoaz ^aizkin eta maleante egiten bada, estanzieroen monopolioari erantzuten egiten da. Aldaketa horren historia nahikoa ezagun^ da. loan den mendearen bigarren partean bereziki, gautxoak lur zati bat aukeratu eta lanean hasten da, bertan bere familia mantentzeko asmotan, baina egun batean Polizia agertzen da eta bere zaldiaren gainean ihes egin beharrean aurkitzen da. Ez du soldadu joan nahi, ez du kaudilloen armadan parte hartu nahi eta ez du inoren morroi izan nahi eta ihes egin beharrean a u r k i t z e n d a . (r Denborarekin burgeseria hirietan indartu ahala, panpako bizimodua ere aldatuz joango da eta nolabait gautxoa " z i b i l i zatzen" eta "europeartzen" saiatuko dira. Panpara telegrafoa, eskola, trena eta karreterak iritsiko dira eta gau-txoaren bizimodua aldatu egingo
da, esaterako, bertso hau: Payador, lanto del pueblo, que tiene su ciencia un lampo, la poesía del campo con medio mundo a sus pies, del concierto de la selva la voz del gaucho argentino y un rayo de sol divino de mil ochocientos diez. Hirian jaioak ziren arren, oso lotuak zeuden lurreko tradizioei. Hala ere, payadore berriok eskola haundikoak dira batzuetan. Gabino Ezeizak, esaterako, teatro obrak idatzi zituen, eta Domingo Spindola ere idazlea zen eta payadorea. Pablo Vázquez eta Federico Curiando payadoreak kazetariak izan z i r e n eta G e n e r o s o D'Amato, Martín Castro, Luis Acosta García eta beste hainbat payadore ere gizon kultoak izan dira. Horietako askok payadak idatzi egiten zituzten edo irratian erabiltzen. Payadoreen Urrezko Aroa 1 890an hasi eta 1915a artekoa izan zela esan daiteke eta p a y a d o r e k u l t o hauei esker eman zela
Gaurko payadoreak Argenlinako biztanleriaren gehiengoa nekazariak zirenean egon zen indarrean payaclorea. Baina joan den mendearen bukaera aldera payadore hiritarren jenerazio bat agertuko d¿\. Gabino Ezeiza da haundienetakoa; 1858an jaio zen payadore beltz hau eta 1916an hil zen. Eta horrekin batera destakatu /uten Pablo Vázquez, Benittoni eta Francisco N. Biancok. Mende honen hasierakoa i\,\ Luis García payadore haundia, baina denek lurrarekin ela lurreko bizimoduarekin harreman haundiak dituzte. Luis Garc íarena
BERTSOLARI 48
esan behar d^ . 1915etik aurrera, payadore asko izan da. Aski da garaiko payadoreen zerrendak ikustea. Horien arrean euskal abizenak ere agertzen dira, hala ñola Madariaga anaienak edo Juan Echevarría batena, baina guzti horien kategoria jeisten hasten da. Etxevarria honek "La Cautiva" obra idatzi zuen eta 1917tik aurrera payadaren berrikuntza mugimendu batean parte hartu zuen. Gabino Ezeiza bizi izan zeneko Buenos Aireseko San Telmo auzo zaharrean biltzen ziren almazen batean
1992-
Uztaila
auzo horretan bizi zen ¡dazle bohemio talde batekin. Almazen horri pulpería deitzen zioten eta inguruetako payadore onenak pasatu ziren hortik. Arkume errea jaten zuten eta ardo beltza edanez egiten zuten gaua kantuan. 1920tik aurrera auzo txikietan bakarrik kantatzen zuten payadoreek. Kafeetan kantatzen zuten tablado txiki baten gainean. Agurra egin ondoren aulkietan eseri eta hankak aulki txikiago batean jartzen dituzte kitarra altzoan errazago manaiatzeko. Setazko musuzapi batekin sokak garbitu eta hasten ziren kantuan. 1953an Mar de Platan payadoreen txapelketa bat egin zen, hiri horretako Centro Tradicionalistak eratuta. Saioaren azken kontrapuntoan Rosarioko ordezkariak, Alfredo S. Bustamantek, eta Mar de Platako ordezkariak, Pachecok, kantatu zuten; eta bi ordu kantuan egin ondoren, juraduak enpatea erabaki zuen, sariak bien artean erdibituz. Sasoi horretan Buenos Airesen kantatzen zuen payadore bakarra Carlos Echazarreta
zen. Berak idatzitakoa karta batean zera zioen: "Hiri honetan leku publiko batean lan egiten duen payadore bakarra naiz. El Pollo Dorado-n kantatzen dut, Rivadavian. Baina gaueko 12etat¡k goizeko ordu bietara jardun behar izaten dut eta oso nekatua nago, gauero patakoi batzuen truke berrogeitamar bertso inprobisatu behar izaten bait ditut". Karta hori )uan Luis Cabrali idazten zion. Echazarreta hau izugarrizko payadorea izan ornen zen. Ipuin kontalari aparta, idazlea eta gizon kultoa; 1954ean payada berritzeko eta indartzeko txapelketa batzuk eratu nahi izan zituen. Txapelketa horiek ez ziren egin, baina Platako bi kostetan uruguayoen eta argentinoen arteko lehiaketa batzuk egin ziren eta Echazarretak hartu zuen parte norieran. Bertsolariekin gertatzen den bezalaxe, payadoreei buruzko anekdotarioak ere ez du azkenik eta orrialdeak bete daitezke horiekin. Bukatzeko, guk pare bat aipatuko ditugu.
* Hemeretzirehun eta larogei ta hirugarrengo Martxoan konpainia bat sortu genuen notarioaren aurrean. Ordutik hona egin ditugu hainbat lan asegurutan horrenbestekoa opa diogu horrenbestekoa opa diogu "Bertsolari"-ri bertsotan. *¡ ,,
LAGUN ARO. Konpairtia
on baten
balioa.
£ LAGUN ARO ASEGURUAK
/992- Uztaila
BERTSOLARI 49
Ar¡ ornen zen Gabino Ezeiza payadore beltz harrigarri hura behin kantuan eta entzuten zeudenak gaiak jartzen, eta halako batean José María Cao karikturistak logaritmoari buruzko bertso bat botatzeko eskatu omen zion. Guk ere ez dakigu logaritmoei buruz gehiegi eta Gabino ere ez zen nonbait akordatzen, eta mahai gainean kitarra utzi eta alde egin omen zuen. Inguruan nonbait adiskide matemaikoren bat zuen eta haren bila atera zen. Jendea ¡hes egin zuela pentsatzen zegoenean itzuli omen zen eta honako payada hau kantatu zuen:
Señores, voy a explicar la ciencia del logaritmo, si acierto a cantar el ritmo de mi modesto payar. Pongamos para empezar, dos progresiones enfrente, por diferencia y cociente correspondiendo entre sí,
seguro saldrá de aquí un sistema soprendente... Beste batean ari omen zen payadore bat Zamorako Café Lomas-en kantuan eta entzuleek gaiak pasatzen omen zizkioten paperean ¡datzita. Entzule horietako batek, adarra jotzeko edo payadorearen abildadea neurtzeko gai zail bat pasatzea erabaki omen zuen eta paperean "Metempsicosis" pasatu omen zion ¡datzita. Payadoreak, ordea, paper hori ikusi ez balu bezala segitu omen zuen kantuan. Bukatu eta etxera zihoanean, entzule gaizto hori barrundatu omen zuen payadoreak ez zutela horrenbesteko abildarik komentatzen eta honek zorrotz begiratu ondoren, honako hau kantatu omen zion: Al que me-mete-en- sicosis le diré en estilo vario, por qué al mandar la pregunta no me mandó el diccionario.
HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria
Telefonoa
Herrialdea. Banku/Aurrezki Kutxa . Sukurtsala Kontuaren zenbakia
B I D A L T Z E K O
SINADURA
B E R T S O L A R I aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Teiefonoa (943) 47 11 42
BERTSOLARI 50
1992 ko harpidetza (4 ale) 1.800 pezeta
1992- Uztaila
Xabier López de Mendizabal: "Maiz ikusi ditut payadoreak kantuan" "Hamabost urte egin berriak nituela iritsi nintzen Argentinara; eta Saski-Naski euskal dantza taldeko partaide izateaz gainera Argentina bertako foklore talde batean ere aritzen nintzen eta talde honekin asko ateratzen ginen herrietara eta herriz herri egiten genituen ibili horietan maiz ikusi nituen payadoreak kantuan", kontatzen du Xabier López de Mendizabal tolosarrak. "Nik esango nuke 50-52 arte behinik behin payadorearen figura nahikoa ohizkoa zela herrietako festetan. Nik gehienetan bakarka ikusi nituen beren kitarrarekin kantuan", segitzen du Xabierrek. Xabier Isaak López de Mendizabal euskaltzale, gramatikalari eta argitaldariaren semea da. Frankistek Tolosan zuten ¡nprenta konfiskatu egin zioten eta 5 hilabete egin z¡tuen barku baten bodegan Casablancatik Buenos Airesera bidean. Hogeita sei urte egin ditu lurralde hartan eta duela hogei urte pasa itzuli zen berriro Tolosara eta ¡nprenta bat jarri zuen berriro herri horretan, aitari eginiko iraina eta kaltea nolabait kitatu nahi-
/992- Uztaila
rik edo. Inprenta bakarrik ez, etxean zuten 25.000 aletako liburutegia ere galdu zuten gerran, baina lantegi beretsuan segitu zuen aitak Argentinak eta Andrés Irujorekin batean Ediciones Vascas Ekin sortu zuen, Hegoaldean gerra ondoan sartzen ziren liburu klandestino gehienen sorburua. "Nik ez dut gai horretan sakondu, baina payadoreen artean ere oso era eta modu desberdinak zeudela esango nuke nik. Batzuk parre egineraztera dedikatzen ziren, hemen askotan Mattinek berak edo Lazkao Txikik egin duten bezala, baina baziren payadore erabat serioak ere, X a l b a d o r edo Lasarteren gisakoak" segitzen du. Xabier López de Mendizabalek geroago ere maiz entzun ditu payadoreak Buenos A¡resko irratietan, baina kalean apenas kantatzen duten. Iragan aberats horren lekuko gisa, Gabino Ezeizari egindako monumentu bat dago zutik Buenos Aireseko plaza batean.
BERTSOLARI 51
-*. BERTSOLARI 52
1992-Uztaila
HHM[
^^^^ \yB,j#* ir
"EUSKAL HERRITIK KANPORA... AZKAR BUELTATZEKOTAN"
r1 窶「 1 ! Ez ikusteak gauza asko erakutsi ornen dio eta berarekin hitzegin ondoren, sinistea beste erremediorik ez zaigu geratu. Ez ornen dago ikusi nahi ez dueテアa baino itsu haundiagorik.
v
Testua: AITOR URKOLA Argazkiak: Iテ選GO GALLEGO
/992- Uztaila
BERTSOLARI 53
K
axiano Ibarguren Bolinaga. "Kaxiano". 59 urk'. Antzuolan ¡aio, eta Lizartzan hazi eta hezia. Hamasei urtekin itxutua, kaminero zebilela ¡zandako ¡stripu batean. Gaur soinujole famatua, garai batean bertsolari ere bai.
Zergatik utzi zenuen bertsolaritza? -Hasi ziren herrietara soinua jotzera deitu, eta gero beste bertsolari bat eraman eta biok bertsotan. Eta bertso saioa bukatuta, bertsolariak tabernara lasai joaten baziren, nik berriz soinua jo behar, eta esan nuen, "et, et, et, et. Hórrela ez. Soinua edo bertsoa aukeratu beharra zegoen. Nere zaletasuna soinurako zen gehienbat, eta bizibldea ere hortik ikusi nuen seguruagoGairrera, gogoan dut 64-eko Gipuzkoako Txapelketako Eibarko semi-finalean gertatua ere. Gu entzuteko sarrerak hamairu duro balio zuela eta, ¡endeak kalean esaten zigun: "Ez zaudete merke!". Ordurako diru askotxo zen hori sarrera ordaintzeko. Guk berrtz, aurrenak bi mila pezeta, bigarrenak mila eta gainontzekoek bostehun bakarrik jasoko genuen. Orduan epaimahaiko zebilen Arrue izeneko bati galdetu genion ea ñora zihoazen gainontzeko hogeita bost mila duroak.
Berak erantzun, bonoriagatik kantatu behar zalá, eta guk baietz, bostehun pezetak bertan uzteko ere prest gaundela, baino... ez zitzaidan hura batere gustatu, eta orduntxe erabaki nuen txapelketan gehiago parte ez hartzea. Ordurako, baziran bospasei urte Kaxiano bertsotan plazan zebilela. Lehenengo txapelketa, Antzuolan, bere jaioterrian, herriko bertsolarientzat —Gabirondo du gogoan— San Isidro egun batekin antolatua. Irabazi egin zuen g a i n e r a . Neri eman zidaten behintzat, berari esatea gustatzen zaion bezala. Lehenengo plaza saioa berriz, Uztapiderekin. "Anona goian izan zen. Soinua jotzera deitu ninduten. Uztapiderekin bertsotan egiteko beste norhait zegoen deitua, baina hura falta eta neri esan zidaten. Egin behar bada, egin, berari baino txalo gehiago jo zidaten. Bertso hoberik ez nuen bolako, baina badakizu, hura denok zekiten ona zela, eta ni artean inork ezagutzen ez eta... Garai hartako bertsolarietan, bi mailatakoak bereizten ditu garbi Kaxianok. Baserri, Uztapide, Lizaso, Lasarte eta Mitxelena puntakoak. Cero, beste maila batean, Agirre, Lazkao Txiki, Lazkano, Garmendia eta abar. Berak saiorik gehien Garmendiarekin egin ornen zuen. Tolosa aldean orduan ibiltzen zirenak gogoan ditu: Berrobiko Muñoa, Txirrita Lizartzan bizi zena, Txomin, hau ere Lizartzakoa... Gogoan cluen bertsoren bat ere eskatu diogu, garai hartakoa. Pixka bat pentsatu ondoren, |exux Lete "lbaiertz"ek jarri zion puntúa gogoratzen du, Lazkaokoa: Puntúa: "Lizartzako errekan amorrai freskuak" "Gaur'e janda etorri naiz ni eder askuak baclira kangrejuak badira barguak erreka aberatsagoik ez du Gipuzkuak".
BERTSOLARI 54
1992-Uzlaila
\i ~V~ ' '
i '«¿MU
4M&, 1992-Uztaila
'iP-
v
•IBMPHraMl BERTSOLARI 55
Doinuak
Plazako martxa
-Zergatik uste duzu hainbesteko arrakasta izan duela zeuk ateratako bertso-doinu zenbaitek?
Ez naiz inoiz patxara haundikoa izan. Bertsotarako, beti jartzen nintzen plazara atera aurretik oso urduri, eta txapelketatan, zeresanik ez, jan ere egiten ez nuela. Orain, soinua jotzerakoan ez da horrenbesterako, baina betiere izaten da zerbait, eta komeni déla uste dut gainera, egin beharrekoa aintzakotzat hartzeko. Telebista edo irratian, orain ere beti sortzen zait tripako azkure piska bat.
-Zortziko nagusikoa, meza amaiera baterako egina nuen, Manolo Sorozabal hemen cgon zen apaizak eskatuta. Cero doinu hori erabili nuen Antzuolan egin zidaten omenaldi batean bota beharreko bizpahiru bertsoak botatzeko. Bai jendea azkar akordatu ere. Sebastianek gadetu zidan doinu harén nondik norakoa eta esan zidan: "hori behar díagu". Zortziko txikian San Antón ¡orí egindakoa zopatan era atera da. Neroni bertsotan aritu izanak ere uste dut zerbait laguntzen duela doinuaren patxada eta neurtzerakoan. -Modan dagoen joera da, puntako saiotarako edo finaletarako doinuak propio ateratzea ere. Eskatu al dizute zuri horrelakorik? -Azken finalerako eskatu zidaten bai. Egindakorik ere banuen, baina eskatu zidanari esan nion: "Berandu Ez zaik komeni".
habir.
Doinua, inprobisatzeko, domlnatu egin behar da. Hark ez zituen eraman, eta nik baduzkat oraindik. Halakoren batean aterako ditut zintaren batean, nahi duen guztiaren eskura jartzeko. -Lehengo bertsoa edo oraingoa? -Lehen bezala, orain ere badira bertsolari oso-oso onak. Ez nuke esango lehengoak edo oraingoak hobeak direnik. Oraingoek eskola gehiago dute, eta horrek kalte baino mesede gehiago egiten du, noski. Hizkuntza abera-tsagoa dute orain, eta horrek errimatan eta, erraztasun haundia ematen du.
BERTSOLARI 56
Orduan bezperak amaitu —bazkalondoan, inork ulertzen ez zuen latinezko kantaldi bat, mezetan— eta Avemariak arte jotzen zen soinua. Baina soinujoleak, jakina, azkeneko xelebreena erretiratu arte han aritu behar. Gogorra zen martxa hura ere. -Itxutzeak, ateak itxi ala ireki egin dizkizu bizitzan? -Ateak itxi bai, argiari. Baina itxutu ezean, ez dakit zer ¡zango nintzatekeen gaur... naizena ez behintzat. Ez ikusteak gauza asko erakutsi dit. Ez nuke beste zentzumenik emango bistaren truke. -Non izan duzu urrutieneko soinujotze saioa? -Deitutako saioa, Madrilen egingo nuen urrunekoena. Deitu gabe, baita Vatikanon, edo Veneziako San Markos plazan ere. ¡oandako tokian ez gara isilik egoten. Bastida, Iruñea eta antzeko tokietara ere, ez nuen asko usteko, baina deitzen naute, kantuak ez dakit zenbatek ulertuko dituzten baina... -Nora joango zinateke itsasuntzi batean Euskal Herritik kanpora? -Itsasuntzian ibiltzea gustatzen zait, baina... hemendik kanpora, azkar bueltatzekotan. Kruzeroren bat edo besterako gonbiteak jaso ditut, Mejiko edo Kubarako... ikusiko da.
1992-
Uztaila
LOAREN BERTSOAK MANUEL LEKUONA BERTSO PAPER LEHIKETAN 1. SARIA Joseba Santxo Doinua: Anaiak gara Lapurditarrak (1) Begiak ¡tx¡ ala ¡reki umetxoaren dilema hain da biguna, hain da goxoa bere sehaska-barrena amak eztiki "txuntxulunberde"z loaren gonbidapena kumari klunka eragin eta laster gautuko da dena aintzinatiko usarioa gaur arte iritsi dena atsekabeen etena atseginaren poema sehaskatxoan loak hartzea da zorion umeena loa bait dute egun osoko ferekarik luzeena.
1992- Uztaila
(2) Haurrak koskortu eta badoaz ezinegonez aurrera egun osoan gora behera batetik eta bestera olgeta, salto, borroka, broma, algara eta karrera odola pil-pil dute zainetan
eta ez litezke gera belaunburuak urratu arren ilusioa sobera ohetik pozik kalera kaletik hilik ohera ñola "gerra" den sasoi horretan haurren berezko joera logura ere izan liteke "su-etena"ren bandera.
BERTSOLARI 57
(3) Lastor txikia geratzen zaie landareei mintegia zeinek gelditu gazte beroa! zelan lotu gazteria! gorputza arin sendotzen zaie baita zolitu begia gogoa berriz ametsez bete utopiaz alegia esturan ere irribarretsu gaztearen arpegia gaztaroko lantegia munduko ÂĄhauteria egunez heurek taiutzen dute ametsezko jauregia ta gauez loak bihurtzen ditu amets guztiak egia.
BERTSOLARI 58
(4) Gaztea helduz cloan heinean heltzen cla sentimentua berandu gabe iristen zaio maitatzeko mementua neska-mutilak elkartu eta bikoteen kontentua! biok elkarri eskaini guran bakoitzaren enkantua amodioak berez bait dakar oheratzeko kontua hegaka pentsamentua haragiaren kantua maita-lanean erreko dute maitaleek talentua ondoren loak ezar diezaion lanari azken puntĂşa.
1992-
Uztaila
(5) Maitaunaren fruitu garbia laster daukate jasoa lehengo gazte odolberoa orain dugu gurasoa jaioberriak ohetzat dauka bere amaren besoa altzo berotik sehaskatxora bere hurrengo pausoa lo dagoela berari adi senicle guztien soa kuma bigun erosoa umeen paradisoa era hortara osotuko da berezko ziklo osoa aita ta amak zainduko dute umearen lo goxoa.
(7) Erre ahala laburtuz doa bizimoduaren metxa lehenagoko gazte trebea orain da zahar traketsa min ta oinazez beteta dago urtetsuaren despentsa uste liteke heurena dela aje guztien jabetza atso-agure gizarajoek loa daukate defentsa soseguaren ezetza gaua bezain trantze beltza zahartzaroan loak hartzea erreza denik ez pentsa amets patxadaz egitea da zahar guztien ametsa.
(6) Urteak joan eta etorri zahartuz doa gaztea ez da makala gurasoentzat clenboraren desgastea ari ta ari gelditu barik senar eta emaztea lana umeak, umeak lana jaiegun eta astea garai honetan gogoz hartzen da ohearen gerizpea zer nolako kontrastea! zer den sasoiz eskastea! goiz jaikitzea izaten denez "funtzioa"ren hastea guraso denek eskertzen dute gaueko "teloi-jaistea".
(8) Begiak itxi ala ireki hiltzekoaren dilema hain da gogorra, hain da samina heriotzaren aurrena baina betiko ez gara eta iritsi behar azkena halako batez Herio latzak sartuko digu eztena hauxe da gure hilkortasunak dakarkigun ondorena azken amasaren dema biziaren udazkena laster atzean geratzen dirรก oinaze, neke ta pena betiko loak ematen bait du betirako atsedena.
1992- Uztaila
BERTSOLARI 59
AIAKO HARRIA MANUEL LEKUONA BERTSO PAPER LEHIAKETA 2. SARIA doinua: Mendian gora haritza. ANTTON KAZABON
(1) Amaren altzo beroan bezela bere ondoan sentitutzen naiz run-kuttun-kuttunkuttuna gogoan. Begiak itsiz hegoan han egin nuen lehengoan; berriro ere Aiako Harri maitean nengoan.
(4) Nahiz ta nahiko higatua oraindik ez hain ahitua, Santson handiak izkutatzeko zeukan teilatua. Mariren Izpiritua, Basajaunen sorlekua oraindik ere zaintzen dituzun menditzar gurtua.
(2) Burkail hotz eta ilunak, pareta heze lizunak, garai bateko pilota leku, hormatzar hiztunak; baina zure erantzunak nirearen oihartzunak, kontaizkidazu halakon baten zeuk dakizkizunak.
(5) Gertu nahi zaitut eduki nahiz ta beti ezin uki, ez nago lasai baldin banago zugandik urruti; izan dezazun erruki esango dizut beldurti: Oraindik ere zarela 単ire ametsen barruti
(3) Urrezko mendi tontorra, erromatarren altxorra, Katatxuloko urre guztien babeslea, horra! Euskal Herriko gandorra eta zaindari hilezkorra, Gipuzkoa ta Nafarroaren mugarri jatorra.
BERTSOLARI 60
1992-
Uztaila
.! •!^~->
•
• • •
/ ] ^^r"'-
^^^^**^
^v
^^^\\.
>^«9H^^V
\
/
\^Éy^— >*j:
/> I
^v \
L ^^
»« »
/ ^ " * ^ ~ w
iS' • I ^l
(6) Ardien bazka tokia, putre zaharren batzokia, ¡gandetako ibiltarien muino egokia; naturaren olerkia, egunaren bekokia, Eguzkiari jentilek egin zioten aulkia.
(8) Erraldoien probarria betirako ezarria, kondaira zaharren iturburua eta oinarria. Oiartzungo armarria, arbasoen hilarria, historiaren lekuko leial ta fidagarria.
(7) Basapiztien kabia, haizearen jauregia, Nafarroako ate nagusi edo ataria. Mendien buruzagia, kurriloen gidaria; gurea zaintzen aspertzen ez den mendi gudaria.
Begiak itsiz lehengoan irudimena hegoan ibili nintzen run-kuttun-kuttunkuttuna gogoan, amaren altzo beroan bezela bere ondoan, berriro ere Aiako Harri maitean nengoan.
1992- Uztaila
(9)
BERTSOLARI61
MANUEL LEKUONA BERTSO PAPER LEHIAKETA GAZTEN SAILEAN 1.SARIA Aitor SARRIEGI OHARRA. Bertso hauek neska baten inizialak gordetzen dituen zeinuari (izarrari) jarriak dirá. Airea. Amodioa gauza tristea
(D Zure aurrean jarri ondoren daukat aitortu beharra zuk damaidazu berak ematen ez didan suzko ¡ndarra. Neskatxa baten adierazle, bost puntateko ¡zarra elkar emeki gurutzatuaz bost puntetaku bost marra, ñire barneko sentimentuen adierazle bakarra.
(3) Beheko punta naitasuna da bere samin, gar eta su eskuinekoa ñire ezina hark bait dagit enbarazu diagonalean dauden bi puntak zu lor zaitzadan bi pausu gorantz noala azken puntarantz dena dago dizdiratsu denen gaineko punta horretan punta-puntan bait zaude zu.
(2) Inizialak gordetzen diré zure barnean hain isil inork deszifra ez zitzakeen gu bion testigu umil zu zarela ta kezka guztiak hementxe nahi nituzke bil baina halere zure dizdira aspaldi hontan zaizu hil herekin berdin gerta ez dadin erdi kezkaturik nabil
(4) Baina badakit maitasunnean guztia ona ez déla eta hargatik gertatzen dena ezalduko dut hórrela Kontuak gaizki baldin badoaz edo okerka bestela aldez aurretik nik esan arren izar ederra zarela bihotz barnera sartzen zatzaizkit aizto zorrotz bat bezala.
BERTSOLARI 62
1992-Uztaila
(5) Bost arrazoitan oinarritzen da 単ire maitasun osoa Bost dizdiratan ikus dezaket bere begien lausoa bost hegadatan doa zeruan izar artean usoa Bost desiotan baten bat edo izanen bada jazoa monumentu bat egingo dizut bost zutabetan jasoa.
*r
1992- Uztoil.i
*
BERTSOLARI 63
(6) Izar argitsu zoragarria dizdiratsu bezain bero pentsamentuak loratzen zaizkit ikusten zaitudanero ñire munduan sakon sarturik maitasun garretan ero Zeru erdian hain dizdiratsu egoten zarenez gero laino tristeek ez lausotzea besterik ez dut espero.
(7) Zu zara bere aurpegikera eta bere izakera zu zara bere bihotz zabala zu zara bere hizkera zu zara bere sudur leun hori zu zara bere tankera zu zara nere ilusioen irudien arabera bere begien negar malkoa, eta ZU ZEU zara bera.
(9) Badakit hemen izar kontua jarri izan dúdala maíz nere joera kontutan hartuz ezin dezake egin gaitz baina sermoia luzatu gabe bukatu nahi nuke garaiz ¡zarra bertan daukadalarik ezin egon pultsu lasair botatzekoak bota ondoren behintzat zerbait lasaitu naiz. (10) Izar hortatik neskarengana alde handirik ez déla konturatu naiz besterik gabe edota zertaz bestela? Ahal baldin bada bukatu nahi dut Xalbador zenak bezela: "ene b i hoza, bizi naizeno izanen zaizu fidela zuretzat bizi ez banitaike zuretzat hil nadiela!"
(8) Une batean erdi galduta zentzunik gabe banago zu zara ñire iparrorratza hain segurua zeharo. Erditik hausten bazara noizbait orduan dena akabo Nik zertarako hainbeste ordu zuri begira ¡garó? Baina halere zu zaudenean ¡non lainorik ez dago.
BERTSOLARI 64
1992- Uztnih
)
AUKERAKETA: ZALDUBI
1992-
Uztaila
BERTSOLARI 65
ORDIZIAN 1992-V1-5 IÑAKI MURUA-MADDALEN LUJANBIO-A.M. PEÑAGARIKANO Bertako mendizaleak antolaturik espedizio bat egin ahal izateko dirubiltze bat izan zen. Sei bertsolari eta Joxepa Madariaga gaijartzaile lanetan. Gaia: Hauek biru txakur ditugu:
M u r u a , A r a n t z a z u k o txabolan bizi den artzai zakurra; Maddalen, zu basarri atarían bizi den arratoi zakurra; eta zu, Peñagarikano, Donostiako pixu batean bizi den ttottoa.
Murua: (1) Arta Idearen bila nago ¡bilita, ta artzai a begira lasai eserita, arratoi txakur bat det ondoan polita, ta harunzko ertzean txakur marikita. (bis)
Murua (4) Ni Arantzazun nabil lasai eta brabo, ta arratoi txakurra askoz okerrago, harunzkoa berriz eze ez, besteren esklabo, neskazahar ta arkakuso daduka gehiago. (bis)
Maddalen (2) Arratoi txakur batek ondoren segira, ikustazue nere ¡lian disdira, beldurra daukatela asko nabari da, arratoiak ni baino haundiaguak dirá, (bis)
Maddalen (5) Señora beti honi papila pasatzen, lazo bat buruan da bat ipurdi atzen, beti orrazten eta beti preparatzen, baina halare ez da asko mejoratzen. (bis)
Peñagarikano (3) Arantzazun bada hainbat trumoi eta ekaitz, h¡ artzaien txabolan amargatuko haiz, ta papilak señorak prestatzen dizkit maiz, bigarrengo pisoan primeran bizi naiz. (bis)
Peñagarikano (6) Arratoi txakur honek beltza du azala, nik badakit xagua haundigua dala, hark Arantzazun lagun du Pello Zabala, eta neretzat berriz Donosti zabala. (bis)
BERTSOLARI 66
1992- Uztaila
Murua (7) Se単ora de Bermudez izan zuen aurren, se単oritan ttottoa ornen zan bigarren, begiratu iozue ze pinta dakarren, makurtuta eite'u pixa harra izan arren. (bis)
1992-
Uztaila
Maddalen (8) Hau arpa jotzen eta ni berriz lanian, Donostian bizi da ta bizi onian, baina askorik ez du askatasunian: kaka ta pixa ein behar baitu komunian. (bis)
BERTSOLARI 67
Pe単agarikano (9) Txakurtxo ttotto honek beti dio guau-guau, beti papila jaten, honek beti barau, nahiz-ta 臓garra egon txakurtxo ttotto hau, ipurditik helduta dominatuko hau. (bis)
Maddalen (11) Nerekin etor hadi arratoietara, ez zekiat ezer ta hartu zak patxara, baina hau da beldurra ta hau da dardara, korrika ihes egin du aman besotara. (bis)
Murua (10) Se単orita batekin dabil egun da gau, papila eman eta jaten ornen du rau, ez dek luzaro egingo hik ere ez guau-guau, gure artald eko Moxok harrapatzen bahau. (bis)
Pe単agarikano (12) Ni beti pasiatzen Donosti aldean, eta hau beti gosez dabil sukaldean; Donostian bizi naiz era dotorean, hauek lau hankan eta ni aszentsorean. (bis)
BERTSOLARI 68
1992-
Uztaila
MARTITTE 1992-VI-6 A.M. Peñagarikano- S. Lizaso-A.Egaña-Euskitze
Azkoitiako Martitte auzoan bertsotako hid pare¡d-eko lau lehenak izan ziren Laxaro Azkuneren gidaritzapean. G a i a : Peñagarikano, Billabona
¡zango da; S.Lizaso, Larrañaga; Egaña, Vaquero; eta Euskitze, Lasa. Zer moduz doa aurtengo denporaldia?
Peñagarikano (1) Usté gabean arma gentzake guk hemen laurok kristona, badakizute fútbol bolada amaitutzear clagona, eta aurtengo bolada ere izan ez arren hain ona, jokatu gabe kobratzen du ta bapo dabil Billabona. (bis)
Euskitze (4) Madriden oso txukun ari naiz ezkerreko hegaletik, ta Billabona nahi ¡zan arren ezin argitu kopetik, gu oso hurbil jarri geranez eliza hortako atetik, zeruko aita putzu beltzetik salbatu zazu Atletic! (bis)
S. Lizaso (2) Zer arraiotan hemen daukazu horrelako aitzakia, garai batean talde kidea juanda zinan da pakia, Donostin ere mantak saltzeko hartu zan erabakia, ona bazina gure tartian gaur'e bazendun tokia. (bis)
Peñagarikano (5) Goiko zerutik laguntza haundirik nik behintzat ez det espero, bestea berriz Vaquero degu edo eta "Indio ero", hankak hórrela dituelako deitzen diote Vaquero, la bihar Barzak bere etxean galdu behar du tres-zero. (bis)
Egaña (3) Ni Vaquero naiz badakizute beti garaipen egarri, hor dago Lasa, Blanco Ariel, Billabona larri-larri, elkarren kontra gerala bihar ez al dezute igarri? Col mordoren bat ¡zango da ta otarrarekin etorri. (bis)
S. Lizaso (6) Bilbotar hauek mingainez behintzat badadukate indarra, okerrena da berak batez ta berai golaren zaparra, lehenengo atean hiru zituzten ta orain berriz bakarra, ez galtzekotan dute atea ladriloz itxi beharra. (bis)
1992- Uztaila
BERTSOLARI 69
Egaña (7) Guk delantera ona daukagu Larrañaga da lekuko, ta Billabona oilartu zaigu Cádiz gainditu orduko, atea txiki gertatzen zaie ¡ñola ezin da uko, Arko lr¡s-a jarrita ere ez lituzkete sartuko. (bis)
BERTSOLARI 70
Euskitze (8) "Ni Madrilera diruagatik joan naiz alazankoa!" horren asmotan joan banintzan topatua det nahikoa, Billabona da txaketeroa gainera benetakoa, kamiseta're hargatik dauka zortzi koloretakoa. (bis)
1992- Uztaila
Peñagarikano Nik erantzuna emango dizut bertso hori déla medio, Ordiziarra ikusten degu beti serio-serio, baina burutik joanda dago eta ez zaitezte fio, honek modako jertseai ere kamiseta deitzen dio. (bis)
Peñagarikano (13) Vaquerok ere nahiko istilu badu alajaungoikoa, Goizuetan jaio, Añorgan hazi, andrea Cranadakoa, lehen Realen jokatzen zuna, orain Bartzelonakoa, txaketeroa bai déla bera ta gainera markakoa. (bis)
S. Lizaso (10) Azken boladan itzalia da Bilbo aldeko ¡zarra, bere gainera iritsia da ezinaren zoritxarra, ta garaipenan ilusioak eman diote bizkarra, desguazera bota zazute ospakizunen gabarra, (bis)
S. Lizaso (14) Zer arraiotan sortu da hemen orain daukagun nahaspila? Billabona hau galtzaile dago eta ez dago trankila, katedralera ez zaite joan zuek konponbide bila, Atletic-entzat komeni daña Milagrosaren Kapila. (bis)
(9)
Egaña (11) Madril aldean gazte jendeak behar du hainbat nortasun, ta Mikel Lasak aspaldi hontan badauka nahiko osasun, atzelaria bihurtu dute ta defensa eginkizun, jakin nahi nuke aldageletan Mitxelek zer egin dizun... (bis)
Egaña (15) Itxura danez markakoa da Billabonaren mingaina, alde hortatik igualak dirá Billabona eta Peña, azken honetan Europa osoan nagusi nauzute baina, ez det esaten "txapelduna naiz" beste tipo honek haina. (bis)
Euskitze (12) Aizu Vaquero kontu hoietan beti izan zera maisu, esplikazio errexa dauka ta egon zaite lasai zu, aldageletan zer gertatzen den jakin nahi zenduke, aizu, zeuri egiteko esango diot asko gustatuko zaizu. (bis)
Euskitze (16) "Txapelduna naiz" lehendikan ere ez degu gutxitan entzun! nere ustetan horrek ez dauka ez argi eta ez zentzun, aizu Vaquero, gaur harro xamar ez ote zabiltza lagun? Bihar ordu hontan galde zaidazu ñor den ligako txapeldun. (bis)
1992-
Uztaila
BERTSOLARI 71
ZERAIN 1992-VI-7 JON SARASUA ETA XABIER AMURITZA Zerainen giherriko bertsozaleek hainbeste urtetan kantatzen izan ziren bi bertsolari omendu z i t u z t e n :
Jon Azpillaga eta Jon Lopategi. Egun osoko festa izan zen eta hogeitamarren bat bertsolarik parte hartu zuen.
Gai librean:
Jon Sarasua Librean jarri gaituzte eta librean kanta beharko, Bizkai aldeko filosofea etorri zaigu galako, gai jartzailea txarra dala ta egin du protesta franko, gaur ere libre jarri gaituzte hau egoskorra dalako.
X. Amuritza Arrasto hortan ni berriz sartzen ez daukak lan segurua, zuengandikan aparte daukat amesten nuen zerua, baina heu ere aspertzen hago ez baldin bahaiz erua, bestela heuk ere ez huen eingo finaleko numerua.
Xabier Amuritza Ez det esango hain egoskorra ala egosbiguna naizen, baina mundua ikusia det New York-en eta Paris-en, ikusten diat Ăąire kolegak zein errukarri dabiltzen, ni aspertu nauk artaldean da Roboten gisan ibiltzen.
J. Sarasua Urtebetean bihurtu naiz ni numeruen egilea, baina oraindik gaztea nago, ez zait zuritu ÂĄlea, ez naiz egondu kartzelatua ta ez naiz izan frailea, erreformista bakarrik naiz ni eta ez iraultzailea.
J. Sarasua Jendeak noizbait pentsatu zuen zeuridela retiratzear, baina gaur gauza bat inbentatu ta beste bat dakar bihar, Ăąola nahi ere ez zabiltz asko gure zirkuitotan zehar, ez ote dezu berriro ere arrastoan sartu behar?
X. Amuritza Hau da dotrina jarri diguna kolpera gar eta suan, eta gainera ez du plantarik zegola amenazuan, zorionean ikusten diat erreformista kasuan, iraultzailea izan balitza juradua hilko zuan.
BERTSOLARI 72
1992-
Uztaila
J. Sarasua Zure bideak berriz Xabier sortzen du hainbeste bekaitz, zirkuitotikan batzuek behintzat baztertu zaituzte garaiz, niri aldrebes pasa zaidala pentsatzen egoten naiz maiz, protesta egin nahi nuen eta famatuago egin naiz.
1992- Uztaila
X. Amuritza Mutiko honi nunbait ez zaio berez malezirik falta, orain famatu egin ornen da altura piskat behar- ta, honengandikan nireganaino badago alde galanta, nik haina fama irabazi du bertso kaxkar bat botata.
BERTSOLARI 73
JON AZPILLAGA ETA JON LOPATEGI Bazkalondoren bertako bertsolariek hainbat bertso kantatu zuten eta Basarrik hitz lauz bere emanaldia eman
J. Azpillaga Omenaldia jarri dezute gaur ekintza nagusia, Goierrin oso maiteak gera garbi dago ikusia, urte batzutan guk ahal genduna hemen genduan utzia, eta gerora ere egingo degu egin ahal degun guzia.
ondoren bi omenduek honela ekin zioten:
J. Lopategi Carrero Blanco eta Franco-ren diktadura hura jasanik, geure bengantza egin genuen egi batzuek esanik, Goierri hontan saiatu ginan ahal gendun dena emanik, ezin ziteken guretzat gerta gusto gehiagoko lanik.
J. Lopategi Gizon bakoitzak destino bat du bizitzan eta munduan, eta tokatu zitzaigun guri dena alkarren onduan, omenaldirik ยกzatekotan batera behar genduan, Zeraindar hauek kriterio onez eratu duten moduan.
). Azpillaga Gaztetatikan ยกkasi gendun bertsolarien karrera, seguru asko horretarako jaioko ginan lurrera, Carrero Blanco ta Franco hil ziran guk berriz segi aurrera, izan geranak ta orain geranak ยกzango gera aurrera.
BERTSOLARI 74
1992- Uztaila
). Azpillaga Gerra pasatu ta ondorean ez hain sasoi beranduan, hamaika bertso botiak gera tokatutzen zan moduan, Basarri eta Uztapidetik antortxa hartu genduan, zuen dotrina zabaldu degu Euskal Herriko munduan.
J. Azpillaga Etxetik hala ikasi eta gera abertzale finak, seguru asko bota genduzen botatzen ziran haundinak, multak pagatu ta ondorean kristonak gera eginak, baina orduko bertsolariak guztiok gera berdinak.
J. Lopategi Dotrina hori zabaldu nahian kanta genuen nahiko hitz, aldi batzutan sendo xamarrak, beste batzuetan murritz, goierritarrei begiratuta esango det mila aldiz, gure hazirik ez zen erneko lur onik izan ez balitz.
J. Lopategi Guretzat hemen azaldu arren horrenbeste borondate, beste lagunak isil uzteak egingo liguke kalte, omenaldiak ez gaitzala gu gerora utzi aparte, gure morrontza ez da bukatzen Euskadi askatu arte.
1992- Uztaila
BERTSOLARl 75
J. Azpillaga Urteak juan, urteak heldu, bide hontan gabiltzala, bertsolaria herriarekin beti baita zerbitzala, Gernikan dagon รกrbol zaharrak emango digu itzala, ta gaur sartu dan zuhaitz berriak frutuak eman ditzala.(*)
J. Lopategi Desio hori biona degu Azpillagaren abotsez, ez gara etorri zuen artera ohore haundien gosez, erdi kezketan etorria naiz eta hornitu naiz pozez, Zeraindar eta lagun guzioi berriz eskerrak bihotzez. (*) Gernikako arbolaren landare bat aldatu zen Zerainen egun norretan.
i EIMADI
BERTSOLARI 7b
1992- Uztaila
BILBO 1992-VI-13 ESTITXU AROZENA ETA IGOR ELORTZA Santutxuko bertso eskolak antolaturik udaberrian urtero bertsosaioak izaten dira eta aurtengo bigarrenean bertsolari gazteak izan ziren. Arenalean obrak egiten ari direnez Bidebarrietako liburutegian ospatu ziren
oso giro atseginean. Gaia: Zu, Igor, jakinda Eztitxu Bilbora etorriko zela, zera esan omen zenion: Ez zaitezela Lesakaraino joan, geratu gure etxean lo egiten.
E. Arozena Holako esaldi bat entzunda burua ez daukat ilun, eskakizun bat luzatu dit ta oso ederra gaur egun, baina hala're horrelakotan arren luze zu ez jardun, zeren lehenengo jakin behar det zuk zein heburu dituzun. (bis)
I. Elortza Nere nahia ere badela hori botatzen dit aurpegira, baina nekien bezela dator azkenean ñire herrira, aizu Eztitxu larri ez jarri helburueri begira, ez dute ardura ondorioak txarrak ez baldin badira. (bis)
I. Elortza Hitz erdi baino ez diot esan eta jarri da dardarka, ñire helburuak jakin nahiean gero hemen algaraka, nahiz eta orain egiten duen moskeatuaren planta, ñire etxera inbitatu dut badakit nahi duela-ta. (bis)
E. Arozena Beraz Igorrek egin nahi dula nere bisitaren jabe, helburu kontu hoiekin kontuz utzi ñau hutsaren pare, baina kezka bat edo-ta batzuk haunditzen ari dirade, ez naiz joango guraso hoiek etxen ez baldin badaude. (bis)
E. Arozena Nere bizitzan ez naiz etorri aldi askotan Bilbora, baina gaurkoan etorri naiz ni Igor Elortzan albora, eta iadanik eztabaidetan pasatu denez denbora, nere nahiaren aitzakiz bere nahia ere beteko da. (bis)
I. Elortza Eskusa merke batzuk jartzea da gaur eguneko moda, guraso hoiek ez claude baina gaur hau ez doa inora, ñire etxean egin ondoren bere lehengo aproba, gaurtik aurrera Bilbo aldera astero etorriko da. (bis)
1992-
Uztaila
BERTSOLARl 77
ESTITXU AROZENA Gaia: Olatz Bernaolak gai hau ipini zion: hilekoa izan zenuen lehen egunari. Hamahiru urtekin heldu zitzaidan ez zen une aproposa, baina halare ezustekoa 単ola edo hala goza, nere azpian ikusten nuen kolore gorri arrosa; latagatikan pena haundia, andre izatean poza, (bis)
BERTSOLARI 78
Ordu artean ni haur aroan bizi nintzen oso alai, baina halare lagunengatik nengon noiz iritsiko zai, oraingo hontan nik esandako bat errepikatzeko gai, hilabetero lau egunetan nik ez dut neska izan nahi. (bis)
1992-
Uztaila
ERREZIL1992-VI-13 A. M. Peñagarikano-Jon Maia-Jon Sarasua Manuel Agirretxeren gidaritzapean sei bertsolari izan ziren Sanantonetan. Gaia: Egun bauetan Brasil aldean ari da Lurraren etorkizunari buruz konferentzia edo balako bilkura famoso
bat eta hango partaideak hemen d¡tugu: Peñagarikano, politiko famatu bat, Bush ¡auna; Maia ¡zango dugu, basamortuan bizi dan indijena; eta Sarasua, lurraren etorkizunari buruz zenbait azterketa egin dituen biologoa.
J. Sarasua A ze nolako ga¡ zaila guri orain jarri digutena, gure ingurua dijoakigu heriotzean barrena, haundi-maundiek nahiz eta esan ematen diela pena, boteredunek egingo dute berriz ere nahi dutena.
J. Sarasua Ekolojistak eman nahi diogu akordiuai bultzada, baina goikoek desprezioan egin dute begirada, gizon, abere, ta landareek daukate heriotz karga, ta hoiek denak salbatzekotan hango hura hil behar da.
Maia Lurra dala eta ez dala aspaldi ez dago bromik, hauek dabiltzan leku horretan ezin da egon gauz onik, zer etorkizun dadukan lurrak azkar asmatuko det nik, lurrak ez dauka etorkizunik, zuen eskutan egonik.
Maia Yankizar hauek aspalditikan burua dute epela, agintarien kontzientziakin zer egingo da bestela, egia esan ez da banatu ondo lurraren pástela, bakoitzak zuen xilborrai beira hitzegiten dezutela.
Peñagarikano Gero hazia ¡zango bada aurretik behar da erein, eta bilerak egiten dirá urtean noizik eta behin, lehenago ere bi egunetan izorratu nuen Husein, lehendabiziko pentsatu behintzat ni ez naizela edozein.
Peñagarikano Beronek bota dueña ere izugarria izan da, lehenago ere bai gure bonbak lehertzen ziran dinbi-danba, gerora ere leku askotan egingo dute estanda, ni ez nauzue ez bildurtuko "Zoaz hemendik" esanda.
1992- Uztaila
BERTSOLARI 79
J. Sarasua Agintariek herri aurrean hainbeste hitz eder tira, baina dirua tartean dala gero politikan bira baina ez gaitezen bakarrik jarri amerikarrei begira, New York, Madrilen, eta Gasteizen guztiak berdinak dirĂĄ.
Maia Haundiak beti egoten dirĂĄ gogor txikiaren kontra, nahikoa dute misil batzuez kolpe txiki batzuk jota, laister baino lehen iritsiko da Herri txikien porrota, hauek mundua salba nahi dute gure burua ÂĄtota.
PeĂąagarikano Sarri askotan aipatzen dute hauek gure benenoa, noski zuk ere jakingo dezu nun dagon Pentagonoa, gerora ere nagusi behar degu amerikanoa, konponbiderik ez dago eta orain hemendik banoa.
1992- Uztaila
HIZKÜNTZA BERA DÜGU
BILBAO BIZKAlA
KUTXAk
nahiko luke izan anai eta partaide hizkuntzaren plazan, mendi
tontorgainctik
arrano beltzgisan euskararen txoriak hegaz egin dezan.
13
BBK Bilbao Bízkaia Kutxa
Gipuzkoa: bihotz-bihotzean -
Gipuzkoarekin buruz eta bihotzez bat eginik ari gara lanean. Horregatik, finantz zerbitzurik aurreratuenak eskaintzeaz gain, bertako nortasunaren alde ere gogotik ari gara kutxan. Kirolaren, kulturaren, artearen, musikaren, ohiturarik errotuenen alde. Gure jende guztiaren alde. Gipuzkoa bihotz-bihotzean daramagulako.
Gipuzkoa: Bihotz-bihotzean.
*
kutxa gipuzkoa donostia
kutxa
caja g i p u z k o a san S e b a s t i รก n