ENBEITATARRAK: BERTSOLARI ABERTZALEEN KLANA Urretxindorraren aita, Juan Antonio Enbeita Elgezabal 'Txotxo Jeuri', Muxikako Ariatzan, Usparitxa auzuneko 'Jeuri' ('Jauregi') baserrian jaio zenetik 144 urte iragan dira. Ordutik ona mundua, Euskal Herria eta bertsolaritza zeharo aldatu dira. Enbeita sendiari buruz hitzegiteko Abel, Moisés, Jon eta Ireneo Ajuriarekin bildu gara Gernikan.
Argazkiak: Iñigo GALLEGO Testua: Aitor GONZÁLEZ KIHTANA 1992-Abendua
BERTSOLARI
1
enbeitatarrak biltzeko ohitura zaharra mantentzen dute. Aintzinako sasoian bezala ez badute egiten ere, klana edo sendi batuaren ideiari eutsi diote orain arte. Lehengo euskal ohitura zaharrean legez gabonetan, gurasoen urtebetetze egunetan eta Ariatzako jaietan biltzen dira. «Bazkaldu edo afaldu egiten dogu lehenengo, egun bakoitzaren arabera. Ondoren unean uneko abesti, kantu zaharrak abesten ditugu eta kantuan aspertzen garenan bertsotan hasten gara, anai arrebak elkarri ulea hartzen», esaten digu Abelek.
E
Eguberriak bereziak ¡zaten dira Enbeita familiarentzat. Gabon zahar eta batez ere, gabon egunean. Egun b¡ hauetan bildu eta afaldu eta gero gabon kantak abesten dituzte: 'Din dilin don', 'Ator ator', eta abar. Gabon zaharrean urtea agurtzeko 'Agur agur urte zaharra' kanta abesten dute bertsotan hasi baino lehenago. «Gazte denboran gabon egunean koadrillan biltzen ginen Lopategi familia eta auzoko besteekin afaldu baino lehen. Arratsaldeko zazpiak ¡nguruan Ariatzan bildu eta tabernaz taberna ohiturazko kantak abesten genituen. Orduan hiru taberna zeuden Ariatzan: estankoa, Ajuriaren 'Fuenterrabia' eta 'Mariñuenena' Sarduirena. Ordu eta erdi kantuan egon ondoren etxera joaten ginen». Gabon eta gabon zahar gauetan Muxikako Zabalde auzoko hiru edo lau etxetako sendiak afaldu baino lehen biltzen ziren Enbeitatarren 'Hormaetxe' baserrian. «lantokian zegoen )esusen Bihotza hartu eta aitaren atzean hiladan jarrita sukaldera joaten ginen 'Kristo Gure Errege' abestuz kandelak piztuta. Sukaldean jarri eta gabon zaharrerarte izten genduen. Ondoren errosarioa errezatu eta bakotza bere etxera joaten zen afaltzera. Ondoren, gabon kantak eta bertsoak zetozen. Txikitan Libe zen anai arreben arteko onena bertsotan. Behin, aita etorri zen zaldi gainean izara zuria jarrita gabonsariak ekartzera. Eskolarako zerbait, erropa, eta abar ¡zaten ziren sariak», esaten du Abelek. Auzuneko
ekaitza
Muxikako 'Hormaetxe' baserri zaharrean jaioak dira anai arreba guztiak, Jon izan ezik, 2
BERTSOLARI
baserri berrian jaio bait zen. 1942, 45, 46 eta 48an jaioak dira Abel, Moisés Ireneo eta Jon. Gaztetan fraideetan izan ziren denak, Ireneo lehengusua izan ezik. Abel garai oso gogorrean jaio zen. Mutil bihurria izan zen, beti zerbaiten bila zegoena. «Beti borrokan lagunekin nengoen, auzuneko ekaitza bezelakoa umeen artean. Anaiei ere egurra ematen nien. Hortik aparte beti arrantza eskuz egitea gustatu izan zitzaidan. Amurrainak arrantzatzen amorratu eta txorikumeak arrapatzen depredadore bat nintzen», aitortzen du Abelek. Zazpi urterekin segan egiten zuen eta geroago etxeko esnea eramaten zuen Gernikara 'Txolin' behorrean saltzera. 12 urtekin fraidetara Joan zen, «lanik ez egitearren eta pilotan egiteko frontoiak zeudela esan zidatelako». Arantzazura lehenengo eta Foru eta Zarautzera gero, 18 urterarte. Moisés eta jon ere fraideetara Joan ziren 11 eta 13 urterekin. Abel eta Moisés ziren komentuetaz aparte Erriberrin ere izan zen Jon, 20 urterarte. Gero bankurako ¡kasketak burutu zituen akademia batean. Fraideen errepresio sexuala pairatzen zuten garai haietan. Abelek dioenez, «hamabi urterekin fraideek luzatzen zizkiguten laztanak eta horrek... nagusiagoa nintzenean fraideen harreman homoxesualez konturatu nintzen. Haien errepresio sexuala edo atera ezin zutena, umeekin egiten zuten». «Eskolan euskaraz hitzegiteagatik zigortzen gintuzten eta etxean euskaraz txarto hitzegiteagatik aitak belarriondokoak ematen zizkigun», diosku Moisesek. Ireneo Ajuriari lau urterekin ama, Miren Enbeita, hil z¡tzaion. Ireneo ez zen fraideetara joan, eskolan izan zen lehenengo eta «Artes y Oficiosen» gero. Ireneok esaten digunez, «familian giro abertzalea eta harreman ona izan dugu beti, batez ere bertso munduan eta euskal kulturan». Gaztetxotatik
bertsotan
Gaztetxoak zirela bertsopaperak idazten hasi ziren urtebetetzetan, gabonetan, eta abar. Jon hiru urtegaz aitak egindako antzerkian parte hartu zuen, eta zortzi urtegaz 'Garriko' bertso eskolara joaten hasi zen. Bederatzirekin plazan bapatean lehenengoz abes1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
3
tu zuen, «hamaika urtegaz gaztetxoen txapelketa nagusian ezin izan nuen parte hartu, ñire adinekorik ez zegoelako; hala ere Bilboko 'Coliseon' nagusien txapelketa amaitzerakoan bertso batzuk abestu eta txapela eman zidaten». Bere kontura kitarra ikasten hasi zen 18 urtegaz eta abeslari moduan ibili zen 26 urterarte. Abesti eta lankidetza ugari egin ditu alor honetan, «1968an Madrileko antzok¡ errealean abestu nuen RTVEko orkestrarekin, beti euskaraz, eta Kanariar Metan ere abestu nuen; bost aldiz atera behar izan genuen eskenatokira». 24 urterekin 'Caja Ruralen' hasi zen lanean. Euskal Herriko txapelketako lau finaletan eta Bizkaiko bietan egon da eta azkenengoan txapelduna izan zen.
4
BERTSOLARI
Ireneo hamahiru urtegaz hasi zen bapatean 'Garrikon', aitaren tabernan. 1960an Bizkaiko txapelketara aurkeztu zen 14 urtegaz eta Mungiako eskualdeko txapela eskuratu zuen eta finalera ere heldu zen. «Bizkaiko txapela irabazi arte praka luzerik ez zidala erosiko esan zidan aitak, eta finalean kantatzeko nik erosi behar izan nituen, praka laburretan abestea lotsa ematen zidalako». Hogei urterekin zesta puntan jokatzen hasi zen Gernikako frontoi berrian. Geroago munduan zehar Joan zen pilotan jokatzera. «Pilotari esker Filipinasen emaztea ezagutu nuen. Yakartan, Macaón, Las Vegasen, Floridan eta azkenengo hamabi urteak Orlandon igaro nituen. Uztaila eta abuztua Gernikan pasatzen
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
5
nituen eta 1984an bueltatu nintzen hemen geratzeko, Gernikako 'Eroski' dendako arduradun bezala lan eginez». Abel 18 urtegaz hasi zen bapatean abesten, «gai jartzaile moduan nengoen Jon eta Ireneoren saio baten eta entzuleek ona izan behar nuela eta, kantatzeko esan zidaten». 1967an bertsoak kantatzeagatik hilabete bat espetxean sartu zuten. «1969an Bizkaiko gobernadore zibilak bertsoak sei urtetan abestea galerazi zidan, horregatik Arabara joan nintzen bizitzera». Txapelketetan ibilia da Abel, eta zenbait sari irabazi ditu. Arabako bertsolari bakarra izanik, Gasteiz eta Aiarako bertso eskolak sortu zituen beste batzuren laguntzaz. «Sarritan, 'Castillatik zatoz' esan didate Arabatik Bizkaiara etortzerakoan, eta horrek min handia eman dit». Bost urte beteko dirá emaztea hil zenetik, batzutan txarto eta bestetan hobeto sentitzen da geroztik. «Itsasuntzian bezela, egun batzuk olatuak goian egoten dirá eta barkua goian dago eta beste batzutan behean». Moisés 29 urterekin bapateko lehenengo bertsoa bota zuen 1975ean bere ezkon-aurreko agurran. «1976 edo 77an Bizkaiko txapelketako finalera heldu nintzen eta bertso hoberenaren saria eman zidaten. Euskal Herrikoan ez naiz lehenengo mailatik pasatu». Lan askotan izan da baina orain Bizkaiko Frisoi Elkartean genetika lanetan aritzen da. Laurak d i t u z t e n seme alaba ¡a denak bertsotan aritzen dirá eta hainbat sari eskuratu dituzte.
Historia
apur bat
Juan Antonio Enbeita 1848ko ekainaren 16an jaio eta birritan ezkondu zen. 17 urte zituela María Paz Gomezagaz ezkondu zen, baina urtebetera bera eta bere bi umeak hil ziren jaiotzerakoan. 25 urte zituela bigarren aldiz Maria Josefa Renteriarekin ezkondu zen. Emaztea Muxikako San Román auzuneko 'Muxika' baserrikoa zen, eta bost seme eta bi alaba izan zituzten: Antolin, Gregoria, Kepa, Franziska, Manuel, Leandro eta Santiago. Hauetariko bat bertsolari historiko eta 6 BERTSOLARI
ezaguna izango zena. Txotxo Jeuri bertsolaria eta dantzaria izateaz gain, sei urtetan Muxikako alkatea ere izan zen. 1928an, 80 urtegaz hil zen Juan A n t o n i o . Bere emaztea 1926an, 78 urtegaz. Kepa Enbeita Rentería, Euskal Herriko 'Urretxindorra' ezizenez ezagunagoa, 1878ko irailaren 7an jaio zen Ariatzan, altaren baserrian. Eskolara oso gutxi Joan zen Ariatza maisurik gabe geratu zelako. Eskolak berriro hasi zirenean utzi behar izan zituen, haur euskaldunek jasaten zituzten tratu txar eta jarritako trabengatik. Kepa haurra zelarik, behin eraztuna bota zuen bere baserríko teilatura. Honen ondorioz, neurrigabeko jipoíketa eman zioten eskolan. Eraztuna eskolan euskaraz hitzegiten zuen azkenak gorde behar zuen, hurrengo egunean zigortua izateko. Bere lehen hizki eta kontuak, Sebastian Arrien apaizak irekitako auzo eskolan ikasi zituen. Hogeitabost urte zituela bapateko bertso sariketa batean parte hartu zuen lehenengo aldiz. Getxon izan zen eta beste lau bertsolari giputzekin aritu zen. Txirrita, Pello Errata, Frantzesa, Aizarna eta 'Gernika'. Orduan ' G e r n i k a ' deitzen zioten Kepa Enbeitari. 'Gernikari' lehenego saria eman zioten eta Txirritari bigarrena. Mitinetan ere hitz egiten zuen. Bere lehen mitina lehenegoz sariketan parte hartu zuen urte berberean egin zuen Bermeon. Ibarruriko 'Egizabal' baserriko Benita Goiriarekin ezkondu zen 1902ko otsailean. Zortzi seme alaba izan zituzten: Bixenta,, Balendin, Sabin, Miren, Imanol, Edurne, Itziar eta Deunoro. Azken hau haurra zelarik hil egin zen. 1919 urte inguruan, osasun arazoengatik Arabako Biasteri herrira joan behar izaten zen urtero, epe baterako. 1936an Guda Zibila Biasterin harrapatu zuen Kepa. Bertan 19 57 urterarte egon zen. Baserrira bueltatu zen ondoren malenkoniaz beterik eta gaixorik. Nahiz eta Gimon osagileak Bilbon aztertu, Kepak ez zuen sendatzeko biderik eta bere sendiarekin itzuli zen. Euskal Herriko jende anitz Joan zen Urretxindorra bere bizitzaren azken unetan agutzera. Aurten hil zeneko 50. urtemuga betetzen da. Hirurogeitaiau urte zituelarik, 1942ko 1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
7
abenduaren l i a n , Ariatzako bere sorterriko baserrian hil egin zen Kepa Enbeita. Bere emaztea Benita, 1976an, 96 urtegaz hil zen.
Bertsolaritzan
gailurra
Nahiz eta Urretxindorraz ezagunagoa izan, 'Karatx' ezizena ere zenbait alditan erabili zuen. Bertsolari arrakastatsua eta historikoa izateaz gain, Bizkaiko bertsolaritzaren gailurra déla esaten da. Kepa izan zen bertsolaritza tabernatik plazara atera zuen lehenengoetarikoa. Beste batzuren artean, 1914ean 'Euskad¡' eta 192lean Euskaltzaindiak Astarloaren omenez antolatutako lehiaketan, lehenengo saria irabazi zuen. Eta 'Cure Herriak' deitutako 'Poesías Nacionales' deituriko sariketan Ai ze ederra! bere olerkiagatik ohorezko saria jaso zuen 1924ean.
Bapateko bertsoak kantatzen, zuen erraztasunaz aparte, Kepak bertsopaperen kopuru handia idatzi zuen. Bere lankidetzak 'Euzkadi', 'Euzkerea', 'Ekin', 'Argia' eta abarretan agertzen dirá. Bere bertso gehienak Santi Onaindiak eta Kepa Enbeitak (Balendinen semea) bildu zituzten 1966an Buenos Airesen argitaratutako 'Kepa Enbeita Urretxindorra' izeneko liburuan. Bere bertso eta olerkien iradokipena batez ere ideia eta helburu abertzaleen zerbitzuan jarri zituen. Urretxindorra jaio eta sei urtetara, Manuel bere anaia jaio zen 1884ean. Manuel urte askotan egon zen Amerikan zehar. Bertsolari azkarra zen eta bertsojartzaile hobea. Kepak i r a b a z i zuen 'Euskadi' Lehiaketan s a r i t u a i z a n zen. 1930ean 'Euzko o l e r k i a k ' ata l e a n , 'Euzkotar olerkariya' bere olerkia publikatu zen. 1946 urteko azaroaren 7an hirurogeitabi urte zituela hil zen.
Biasteritik apur bat osatuta etorri zenean, 1922ko urriaren lean, omenaldia egin zioten Eibarko Astelena pilotalekuan. Eibar Euskadi guztitik etorritako jendez gainezka zegoen. Pelota j o k o a , meza, bazkaria, ostean bertsolarien txapelketa eta mitina. Ramón De la Sota, R. Pantaleon, Olano, Mikel Urreta eta Imanol Arantzadi izan ziren hizlariak. Urretxindorrak ezin izan zuen bertsorik abestu, oraindino eztarritik ondo ez zegoelako, baina bere anaia Manuelek abestu zuen.
1906ko maiatzaren 20an jaio en Balendin Enbeita Goiria Urretxindorraren semea. Balendin Berriotxoa beato egin zuten egun berberean. Horregatik Balendin izena jarri zioten. Zazpi urterekin Gorozikako Oka auzategiko eskolara joaten hasi zen. Baina etxean mutil zaharrena zen eta gurasoei laguntzeko utzi behar izan zuen eskola.
Hurrengo urtean ere, Pazko egunez, jai haundia ospatu zen Keparen omenez. Meza, gero hitzaldia, ondoren bazkaria eta honen ostean, joseba Iñaki Arana Gernikarrak, Irujo Lizarratarrak eta Arturo Campion Iruñearrak egin zuten berba.
Hamasei urterekin baserritik urten zen zurgin ikastera Okako lantoki batera. Urte bi han egin ondoren Bilbora Joan zen beste tailer batzutara. Lan egiten zuen bitartean, arratsaldean 'Artes y Oficioseko' eskolara joaten zen. Hogei urterekin Logroñora Joan
8 BERTSOLARI
Balendin jarraipena
Keparen
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
9
ta egon oncloren, 1941ean aske utzi zuten. 1948an baserri berria eraikitzen hasi ziren, zaharraren ondoan.
Bertsolari
trebea
Bost urterekin aititeagaz tabernetan bertsoak kantatzen hasi zen Balendin. Hamazortzi urtegaz lehenengo plaza egin zuen Eibarren Espinosa m e n d i g o i z a l e a r i egindako omenaldian. Handik lasterrera bere anaia Sabin bertsotan hasi zen. Bertsolari zorrotza izan zen, inoren bildurrik gabe ibiltzekoa; baina guda ostean utzi egin zuen. zen sei hilabeterako etxe bat eraikitzeko. Urte batzutan arotz bezala lanean ibili ondoren, bere anaia Imanolekin garraioan hasi zen 1934ean, aitak erositako kamioiarekin. 1935ean, azaroaren 30ean, 'Hormaetxe' baserriko Klara Ealogaz ezkondu zen. 29 urte zituen eta emazteak 27. Sei seme eta alaba bat izan zituzten: Kepa Agustín, Abel, Libe, Moisés, Xabier, Joseba Ancloni eta |on. Xabier urtebe zuela hil zen. Espainiako Matxinadararte garraioan segitu zuen. Guda Zibilak kamioia eraman zuen eta Gernika erre arte etxean geratu zen. Gernika erre eta bigarren egunean Usparitxa eta Hormaetxe baserria utzi eta Bilborra joan zen sendiarekin. Bilbon zegoela Bizkargiko frontera bialdu zuten Maiatzaren 20an, bere urtebetetze egunean. Balendinen lana bitartekoarena zen: parteak eroan eta ekarri, eta frontetik gudari zaurituak ekartzea. Bilbon fazistak sartu baino hiru egun lehenago, Lezaman, zauritu eta Basurtuko gaiso etxera eraman zuten. Basurtutik Santanderreko bi erietxetan izan zen. Sendatu eta gero Santoñara eraman zuten, fazisten gudarostea sartu eta italiarrek atxilotu zuten beste gudariekin batera. Santoñan, Laredon, Dueson eta Puerto de Santamarian lau urtez espetxeratuzo
BERTSOLARI
Herrietako jaietatik aparte, hauteskunde garaian ere kantatzen zuen. Behin, egun berean, sei mitinetan parte hartu beharra izan zuen. Hogeitalau urte zituela, Mungian txapelketa bat eratu zuten. Sei bertsolari batu ziren: Uriarte, Bartolo, Zarraga, Kastrejana, Ormaetxe eta Balendin. Uriarte geratu zen bigarren eta Balendin txapeldun. Hurrengo urtean Getxon beste sariketa bat izan zen. Orduan ere Balendin geratu zen lehenengo eta Aizarna, eibartarra, bigarren. Guda Zibila eta gero, bertsoa lege haustea bihurtu zen. Horregatik, lehen aipatu bezala, Balendin lau urte bete zituen presondegian, nahiz eta hamabi urtetako espetxe zigorra ezarri. 1955ean barriro hasi zen bertso kantari Bergaran. Beste batzuren artean, Larrea Zornotzako bertsopaperen lehiaketa lau urte segituan irabazi zuen. 1958an Bizkaiko bertsolari txapelketak egiten hasi ziren. Urte honetan, Ormaetxe bigarren geratu zen eta Balendin txapeldun. Hurrengo urtean ere txapela berak irabazi zuen eta Azpillaga izan zen bigarrena. 1953an herriarentzat ')esusen bizitza' izeneko antzerkiaren egile, zuzendari eta antzezlea izan zen. Antzerkia ordu eta erdi irauten zuen eta dena bertsoz egina zen. Sendiarekin batera antzeztu zuen. Leku ba1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
11
tzutan bigarren aldiz antzeztu behar izan zuten jendeak eskatuta. Bestalde, bere koinatu Pedro Ajuriarekin batera, Euskal Herriko lehenengo bertso eskola sortu zuen 1958an, Ariatzako 'Fuenterrabia' tabernan. 'Garriko' izeneko bertso eskola, hain zuzen ere. Larunbat guztietan batzen ziren. Lehenengo aste barruan idatzitako bertsoak abestu behar zituzten, horretarako aurreko larunbatean ÂĄpintzen zen gaia. Gero gaia jarrita, ofizioka edo librean aritzen ziren. Larunbatetan ez zen entzulerik falta ÂĄzaten Pedro Ajuriaren tabernan. Behin, Alemaniako telebista bertara Joan zen dokumenl<il bal egiteko. Bertso eskolatik Sardui eta Iturri anaiak, Ireneo Ajuria, jon Lopategi, |on Enbeita eta abar, igaro ziren. Garrikoren barruan, bertsoetatik aparte, abeslari talde txiki bat ere osotu zuten. Pedro Mari Aldana, zu-
12 BERTSOLARI
zendaria, Balendin Enbeita, Deunoro Sardui, Ion Lopategi eta Bitoren Sardui ziren talde honen partaideak. Urtebete iraun zuen 'Garriko' eskolak. Epe horretan zenbait txapelketa izan ziren eta eskolako bertsolariek hainbat sari eskuratu zituzten. Bere olerki eta bertsoekin hainbat argitalpenekin lankidetzak egin zituen: 'Euzkadi', 'Olerti', 'Arantzazu', 'Zeruko Argia', 'Anaitasuna', 'Ekin', 'Karmel', 'PrĂncipe de Viana', 'jesusen Biotzaren Deya', 'Goiz Argi', eta abar. 1975ean, Donostian egin zioten omenaldirako 'Nere apurra' bertso liburua idatzi zuen. Eta 1986ko irailean bere bizitza eta bere inguruari buruzko 'Bizitzaren joanean' liburua argitaratu zuen. Bi hilabete geroago, azarearen 20an hil egin zen. Hiletan, Ariatza txiki geratu zen Euskal Herriaren aldeko lan sakon eta ugaria txalotzeko.
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
13
ESKER ONEZ Ez dirรก gutxi izan urtean zehar aldizkari honetakoak zordun sentiarazi gaituzten bertsozale eta adiskideak. Aldizkariaren alde eratu genituen hiru jaialdietako laguntzaileak aipatu nahi ditugu bereziki hemen: udal, laguntzaile, bertsolari eta gai jartzaileak. Aldizkari ezagutzera emateko balio izan dute eta hain beharrezkoa genuen diru laguntzatxoa eskuratzeko. Ale berri hau ยกnprentara doan egunetan Gipuzkoako Aldundiko Kultur sailean aurkeztu dugun plan bat ere eztabaidatzen arยก dirรก. Datorren alean beharbada ยกzango dugu erabakia komentatzeko aukera.
BIGARREN
URTEA
Aldizkari honek bigarren urtea bete du. Ez gaude erronka jotzeko moduan, baina etorkizunaz iaz genituen duda-mudak ere uxatu egin ditugu. Urtea inolako irabazirik gabe bukatuko dugu, nahiz eta aldizkarian idazten, kolaboratzen edo laguntzen lan egiten dutenei ordaintzeko sosik ez zaigun geratu. Datorrenean, gauzak hobetuz joango direlakoan gaude eta saiatuko gara zuen eskuetara garaiz eta produktu txukunago batekin iristen. Hori da gure ametsa eta nahia.
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
14 BERTSOLARI
1992-Abendua
A
JON, ENBEITATAR H A U N D I BAT.-Enbeitatarren sagako azken altzuma da, baina ez du ukatu aurrekoen ¡zenaz eta famaz. Araba-Bizkaiko txapela buru seguruan dago. )on¡, ordea, ez zaizkio erronkak atsegin eta hoztasunez mintzo da txapelketaz eta herrialde honetan bertsolaritzak bizi cluen panoramaz. (17. orrialdean).
U R K I
AZPILLAGA ETA LOPATEGI. Cerra osteko bertsolaritzaren historiak bikote famatu batzuk eman ditu. Azpillaga eta Lopategiren bikoteari protestanteen bikotea dei genezaioke. 1964ean hasi eta euskaltasun oro susmagarri zen urteetan hamaika bertso «susmagarri» botatakoak dirá. (26. orrialdean).
B I D E A
BERTSOLARITZA BERRIATUAN.-Areatza-Muxika ¡nguruan Enbeitatarren eragina eta itzalak agintzen duen bezala Berriatua ¡nguruan bertsolari talde baten eskolak agindu du urteetan. Kasu honetan ez dirá bertsolariak familia bakar batean biltzen, gehiagotan baizik. Cerra aurretik abiatzen da historia. (32. orrialdean). BIZKAIKO EMAKUME BERTSOLARIAK.-Biz kaiko bertsolarizak dituen ezaugarrietako bat da emakumeen presentzia gero eta sendoagoa. Elkarrizketa honetarako bost bildu dira Kristina Mardarasen gidaritzapean. Elkarrizketatzaile ere, noski, emakume kazetari bat. (41. orrialdean).
GAZTEAK MANOIMAIMO.-Bizkaian bertsolari gazteena da etorkizuna ez ezik presentaren zati nagusi bat. Bikoteka bildu eta bata bestearekin manoimano jarri ditugu, bakoitzaren gustoak, hobbyak eta mundu guztiak ezagutzen dituen sekretuak haizatzeko. Zortzi bikote aukeratu ditugu horretarako. (48. orrialdean).
BERTSOLARI L-tlitat/aili'.i: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA Tí.: 943 - 47 11 42 Koordinatzailea: Joxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Lázaro Azkune, Andoni Egaña, )oxerr,i Gartzia, Santi )aka, Koldo Tapia, |on Sarasua, J. A. Gezalaga «Zaldubi»
1992-Abendua
'
Diseinua eta maketazioa: Nek.ine Iturregi Marrazkiak: Txema García, Anlxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA Fotomekanika: COMETIP Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L. SS 482/91
BERTSOLARI
15
HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria
Telefonoa
Herrialdea. Banku/Aurrezki Kutxa. Sukurtsala Kontuaren zenbakia
BIDALTZEKO
SINADURA
BERTSOLARI aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Teiefonoa (943) 47 11 42
1992 ko harpidetza (4 ale) 1.800 pezeta
PÍKABEA SONORITATE OROKORREAN ERRIBERANE, 5 - 3 F TEL. 4 9 01 7 4
20180 OIARTZUN
ALDIZKARIAK ANTOLATUTAKO BERTSOSAIOETAN LAGUNTZAILE
16
BERTSOLARI
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
17
Elntzuk dirá Enbeita abizenaz jaiotzearen alde onak eta txarrak, baldin badaude? Mesede, ¡zen bat. Zure gurasoak izan badira errespetagarriak, ¡zen horrek errespeto bat ematen dizu. Baina daukan alde txarra da beti konparazio batetan bizi zarela, beste baten ¡tzalean bizi zarela eta egiten duzuna ez déla hain nobedadea aurretik prezedente batzuk dauzkazulako. Behar bada ni Enbeita deitu baharrean Ugarte deitu izan banintz, eta izan naizen bardina izan igual entzute gehiago izango zan, sorpresa gehiago. Izan naz Enbeitatarren jarraipen bat, bestela izango nintzateke Ugarte bat baina ni pertsonalki.
Z
-Zer falta zaizu Euskal Herriko txapelduna ¡zateko? Txapelketa insten danean besteak baino hobeto egitea. Asko daukat oraindik ikasteko eta besteak ere eukiko dute. Beharbada nik daukadan lanbidea oso beste aldekoa da bertso mundutik, daña numero artean eta merkantil artean, eta horrek ez dit mesederik egiten. B¡ departamentu egin behar ditut ñire buruan. Baina ehuneko asko batean suertea behar da. Eta beste asko batean, norberak ahal dueña emateko aukera izan egun hortan. -Zegatik eta zein asmorekin aurkeztu zara txapelketara? Txapelketa inork ez du gogoko baina ikusten da txapelketa beharrezkoa dala herri honetan gorakada bat emoteko bertsolaritzari, datozenak ezagutzera emateko. Hori argi dago, orduan parte hartu behar da. Aurkezten naz, beste guztiak bezala, obligazioa d a u k a d a l a k o a u r k e z t e k o bertso munduan jarraitu nahi badut. Besteak bezala, nik ere eman behar dut aurpegia konsekuentzia guztiekin. Errezagoa da txapelketa baten galtzea; irabaztea baino errezago. Akatsa eukitzea errezagoa da ez eukitzea baino. Arrisku horrekin jokatu behar du bertsolariak; behean dagonean eta goian dagonean. Koherentea ¡zan behar da eta nik hori asumituta daukat. Txapela ez da logika matematika barruan sartzen. Ahalegina egin behar da ondo egiteko eta txarto egiten 18
BERTSOLARI
bada, hurrengoan saiatu. Ez jako txapelari hainbeste garrantzia eman behar, ez da sakralizatu behar. Txapela desmitifikatu egin behar da; joku bat izan behar du, ez txapel harrapaketa. Entzuleak txapelketa eskatzen d u , baina joko sano bat egin behar da. Behar bada larregi mitifikatzen da gutxitan egiten delako. Urtero herrialdeetakoak eta nagusia txandakatuz izango balitz askoz ere garrantzi gutxiago ¡zango luke eta lasaiago joango ginake. Beste edozein kiroletan txapel ketak urtero egiten dirá eta ezer ez da pasatzen. Antolatzeak lana ematen du eta ñola errezago egin pentsatu beharko litzake. - Zein da Txapelketaren azken saioko eraketari buruzko zure eritzia? Aldekoa da. Behar bada lehenengo átala, gelditzen da nahiko frogatu gabe, bertso gutxirekin. 8tik 4 eta 4tik 2 ondo ikusten dut, emozio aldetik bidea ematen duelako eta aurrera j a r r a i t z e n d u t e n e n a h a l m e n a k gehiago frogatzeko aukera emoten duelako; lehen hala egiten zan. Araba Bizkaikoan goizean bakarrik danez, danetik frogatzeko ez dau hainbeste denbora emoten. Hori Euskadiko finalean ondo egongo litzateke, goizeko saioan zortzirak; eta arratsaldera lau pasatu eta gero bi. Noski, puntuaketa hasieratik kontutan izanik. -Ez al duzu usté txapelketa prestatzeko, bertsolariez aparte, Araba Bizkaiko Elkarteko bazkideekin ez déla behar beste kontatu? Edozein txapelketa egiteko, lehenengo garantiazko talde bat osatu behar da, badakiena zer dan bertso mundua, bertsolarien oneritzizkoa. Talde horrek hartuko ditu eritziak behar dituen adinean txapelketa hori eratzeko. Eta jarri behar ditu baldintzak, eta bertsolariek b a l d i n t z a h o r i e t a n kantatu behar dute. Bertsolariak hasten badira baldintzak jartzen, bakoitzak bere erarakoak jartzen hasi daitekez. -Zelan ikusten duzu gaurregungo bertsolaritzaren egoera oro har, eta bereziki Araba eta Bizkaian? Bidé berri batzuk urratzuz doaz. Bertsolaria beti doa inguruarekin. Gainera ingurua1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
19
eta bertsoa salbatuta dago eta h o r r e k a r r i s k u bat d a u k a . Bertso serio batekin txalo zaparrada bat jasotzea gero eta zailagoa da, nahiz eta bertso ona eta g o i t i k b e h e r a k o a izan. Baina oro har bertsolaritza ondo ikusten dut. Inoiz baino zabalduagoa eta eratuago dago bertso eskolatan. Bidé onetik dago baina ez dago salbatuta. Hori okertu l i t e k e , hor lan asko e g i n behar da. Batez ere Bizkaia eta Araban lañaren poderioz doa aurrera. Gipuzkoan errezago da, ingurua landuago dago. Beste herrialdeetan lan gehiago egin behar da. Hauetan egin behar den ingurugiroa, Gipuzkoan egina dago.
rekin ez badoa ez da bertsolaria. Soziedadea aldatzen dijoan heinean, bertsolaritza ere aldatzen dijoa. Hor eboluzio bat dago eta eboluzio horrek bere puntak, atzeak eta erdiak dauzka. Batzuek lantzaren punta izaten dirá, besteak erdia eta azkenean danetik zerbait ateratzen da. Komunikabideek influentzia asko daukate. Bertso entzule mota ezberdinak sortzen ari dirá. Eta bertso entzule batzuk eskatzen ari direna ere, ez da guztiz garbi bertsolaria. Sarritan bertsoaren osotasunari, teknika aldetik ondo landutako bertsoak baino gehiago ikusten da azkenengo zirikada bakarrik. Eta nabarmenkeria batzuk bota ezkero jendea jasotzen da, txaloka hasten da. Izen batzuk aipatu bakarrik
20
BERTSOLARI
-Aurtengo txapelketan gazte ugari aurkeztu dirá, zer deritzozu honi? Hori e t o r k i z u n e r a k o ona da. Erdiak baino gehiago gazteak dirá, 18 urte ¡ngurukoak eta behintzat 30 urtetik beherakoak eta hori seinale on bat da. Adin horretan egin behar da gero egiten jarraitzeko; ez gazte ugari, gazte onak. Azken bi urtetako Euskadiko txapeldun eta txapeldun ordea hor daude, gazte hoien artean. Euskadi mailan papel ona egiteko gazteak dirá. -Ez duzu usté gazteei plaza gehiago eman behar zaiela hasteko? Gazteei plaza gehiago eman behar zaie hasteko baina gazte ez diranai ere bai jarraitzeko. Hemen erdi bat dago, hamazortzi urterarte urtero txapelketak edo eskola artekoak edo saltsa horretan dabiltzanak. 18 urtetik pasatzen direnean ez daude txapelketa horiek. Eta 20 urtetik 30 urte bitartean erdi galduta daude eta hor bai, plazak behar dirá.
7992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
21
-Alde batetik entzuleak bertsolari onak eskatzen ditu, eta bestetik hasten diren bertsolariak plaza gutxi dituzte eta ez dira puntakoak. Hau zelan konpon liteke? Ahalegin bat egin beharko litzateke alderdi guztietatik. Bizkaian berton dago bertso saioak bukatu dirán plaza pila bat. Plaza hoiek berreskuratzea ¡zango litzateke aukeratariko bat. Ermita aurreko saioak, eta abar. O r d u a n , egongo litzateke aukera gehiagorentzat. -Abertzaletasuna sarritan agertzen da zure bertsoetan, zuretzako zein da bertsolaritza eta abertzaletasunaren arteko harremana? Lehen esan bezala, bertsolaritza inguruarekin lotuta dago. Eta nórmala da ñire ingurua Euskal Herria bada, ni Euskal Herriarekin lotuta egotea. Ñire lan tresna euskara bada, ni euskararekin lotuta egotea. Bertsolaria d a n e t i k d a : z i r i sortzailea, sátira sortzailea eta baita ere ikusten d i t u e n pena eta pozen kontalaria. Pentsamoldeak libre daude, baina normalagoa da abertzalea izan barik, teknika aldetik. Baina bertsolari bat ez dago integratua abertzalea ez bada.
•
alde hortara. Adibidez, Lazkao Txiki seriotan ona da baina beti umorera kargatzen dute. Garai batean euskara eta aberria gaia jartzen zidaten beti. Eta azken baten inkomodo sentitzen da bat, zeren beti gai berdintsuekin gauza ezberdinak asmatzea zaila da. Nik eskertzen dut umorezko gaiak jartzen diranean. Ni naiz hor estankatuta gelditzea nahi ez duen lehenengoa. Danetik daña daukanik ez dago. Baina umoretik hartzen joateko egin, egin behar da. -Bertso jarrien atalari buruz zer asmo dituzu? Ez ditut asko jarri. Hasi n i n t z e n jartzen Algortako 'Balendin Enbeita' saria zalá eta. Handik aparte Bizkaikora idatzi nuen. 'Lazkao Txikin' hirugarren sari bat izan dut. Egitea gustatzen zait baina horretarako denbora f a l t a i z a t e n d u t . Abestien letrak asko egin ditut, bertso jarri gehiago egin nahi nuke. Ikusten dut bertso paperen mundu horretan lan asko dagoela egiteko. Sariketa asko egiten dira baina artxib a t z e k o izaten d i r a . Bertso j a r r i a r i b i z i a emateko bidé bat aurkitu beharko litzateke.
i
-Adibidez, Amurizaren saioak... -Jendeak aberriaren inguruko gaiekin eta gai serioekin identifikatzen zaitu. Egia ote da bestelako gaietan saltsa apur bat falta zaizula? Ni beti gai serioetan aritzen naiz beti hórrela jartzen nautelako gehienbat. Bertsolari batek izan dezake seriotik gehiago, beste batek umoretik gehiago, baina bertsolariak denetik dauka zerbait. Nik liriko eta seriotik gehiago izan dezaket. Orduan hori gehiago daukadalako gai jartzaileek kargatzen dute 22
BERTSOLARI
Bidé bat da. Denak ez gara abesten hasiko eta beste bidé batzuk jorratu beharko l¡rateke. Hor lan bat egiteko dago, baina horrek bakarrik elkarrizketa luzea beharko luke. -Zein asmo dituzu epe laburrera eta luzera? Epe laburrera, Muxikako bertso eskola birmoldatu. Bertso eskolan hiru gela ditugu eta birekin areto nagusia egin nahi dugu 1992-Abendua
bertso saioak egiteko. Eta ez bakarrik bertso eskolarako, herriko kultura gauzetarako ere. Urtero bapateko bertso txapelketa, 18 urterarte, Bizkaia mailan antolatzeko proiektua eginda dugu. Urteko lehenego hiru hilabeteen barruan ยกzango da. Idatzien txapelketa lehendik ere, urtero egiten da. Baita ere, eskolako azkenengo bost urtetako bertso idatzien sariketekin liburu bat ateratzeko gara. 1992-Abendua
Juan Carlos Irizarek eta biok 'Bertso doinuen hildotik' orain hiru edo lau urte egindako liburua argitaratu nahi genuke. Bertsoaren eta musikaren teoria esplikatzen dirรก, eta bertso doinuak musika bezala aztertuta daude hor. Saio bat egin genuen 'Elkarekin' argitaratzeko baina pentagrama asko ditu eta oso garesti urtetzen du. Epe luzera ez daukat asmo berezirik. BERTSOLARI
23
JAKINGARRIAK BALDINTZA OROKORRAK 1 .-Txapeiketa hau Araba-Bizkaiko Elkarteak antolatzen du, Bizkaiko Foru Aldundiak babesten duelarik. 2.-Araba edo Bizkaian jaio edo bizi diren 18 urtez gorakoak dirá partaide. Gainera, eskubidea izan dute partaidetza honetarako. 1992.eko Euskalerriko gaztetxoen txapelketan finalera heldu ziren bizkaitar—araba rrak. 3.-1990.eko Araba-Bizkaiko finalean sartu zirenak, finalaurrekoetara doaz zuzenean; 1 6arterainoko kopurua kanporaketetan punturik gehien lortzen dituztenekin osatuko da. Arriagako finalean, finalaurrekoetan ondoen saikatzen diren 8rak izango ditugu. 4.-Txapeiketa honetan lortutako puntuaketa baliogarri izango da hurrengo Euskalerriko mailakorako. E P A I M A H A I A ETA P U N T U A K E T A 1 .-Epaimahaia bost pertsonak osatzen dute. Epaimahaikideek bertsoka puntuatuko dute, eta saioaren azkenean emango da ezagutzera bertsolari bakoitzak eskuratu duen puntúen kopurua; beraz, saioan zehar, publikoari ez zaio puntuaketaren berri emango. BERTSO SAIOETAKO LANA 1 .-Kanporaketa saioetan: -hiruna bertso ofizioan, zortziko nagusian. -hiruna bertso ofizioan, zortziko txikian.
24
BERTSOLARI
1992-Abendua
-gartzelako lana: bertso baña lehen puntúa emanda, zortziko bertso baña azken puntúa emanda, zortziko hiruna bertso neurri librean, gaia emanda. 2.-Finalerdiko saioetan: -hiruna bertso ofizioan, zortziko nagusian. -hiruna bertso ofizioan, zortziko txikian. -hiruna bertso ofizioan, hamarreko txikian. -gartzelako lana: bertso baña lehen puntúa emanda, zortziko bertso baña azken puntúa emanda, zortziko hiruna bertso neurri librean, gaia emanda. 3.-Finaleko saioa hiru azpi-saiotan banatuko da. Lehenengoan: zortzi bertsolariak. -hiruna bertso ofizioan, zortziko nagusian. -hiruna bertso ofizioan, zortziko txikian. -bertso bina puntúa emanda. Bigarrenean: sailkatutako lau bertsolariak. -hiruna bertso ofizioan, hamarreko txikian. -bertso bat azken puntúa emanda, zortziko nagusian. -hiruna bertso gaia emanda, neurri librean. Hirugarrenean: Txapela jokatuko duten bi bertsolariak. -hiruna bertso ofizioan, zortziko nagusian. -hiruna bertso ofizioan, zortziko txikian. -gartzelako lana: bertso bina puntúa emanda hiruna bertso neurri librean, gaia emanda.
1992-Abendua
txikian. nagusian.
txikian. nagusian.
Azpillaga-Lopategi, Pareak bai ta paso! Musean. Karta-joku honetan binaka jokatzeko ohitura dago eta bikote hori zenbait lehiaketetan aurrera urtetan danean kontutan hartzekoa ei da.
26
BERTSOLARI
1992-Abendua
pareak bai Testua: Antton Mari
1992-Abendua
ALDEKOA-OTALORA
BERTSOLARI
27
ertsolaritzaren ¡storia bera be, hur-hurreko istoria, gerra-osteko ¡storia binaka eginda dagoela esatera ausartuko bagina egiaren zati bat asmatuko geunke, behintzat. Ala, ez ete da zuzena «Txapeí ta Zepaik» bidexka bat urratu ebela? Basarri eta Uztapidek bertsolaritzaren katedratiko gisara usnatu ebezan hainbat txoko, plaza eta balkoi. Alfabetatze kanpainak hasi orduko, ez dakit euskaldunok sekula hornidu ta jantziko garen gure hizkuntzaz, alfabetatze kanpainak hasi aurretik Xalbador eta Mattin pare magikoa gure plazarik inportanteenetan. Europako, libertateko, «dantzariak Ikurriñagaz» «Gora Euskadi Askatuta» pelikula berdeak, kasinoak, ¡farraldeko eskuara ulertezina, txistuak, txaloak, negarranpuluak...
rrek bizi dabezan kezka gehienak kantuz agertazoko dabez. Poz eta atsedenaldikoak, futbola, pelota partiduak, traineruak...
«... zuek ezpazerade kontentu errua ez daukat ez nik...» txaloak eta txaloak eta mezaosteko omenaldiak, frailearen bertsozko sermoia entzun ondoren... Ameseta serioetan murgiltzen gintuen Xalbadorrek. Ifarraldea, askatasuna, ardiak, bedartzak, Euskadi bukolikoa, askatasuna... Odol beroak ¡ratzarten euskuzan Mattinen ahots zoliak eta gure irudimena harén bertso pikaro xinpleen haritik ifarraldera, pelikula berdeak, hemengo pekatu bidetik ihesi...
Ez zen erraza, Gobernadore Zibilak Guardazibilak, alkateak,... kontra. Legislación vigente deritzon hori kuestionatu, zalantzan jartzen eben. Hori baino gahiago, odolak berotzen ebezan eta aldi hareitan begira zein dotrina erabilen Lopategik:
B
Azpillaga ta Lopategi. Protestanteak. «Gu gera Euskadiko gaztedi berria...» «Gazte gera gazte ta, ez gaude konforme...». Abadeak, Kontzilio osteko euskerazko mezak, Piru Gainza ta Atleti Kanpeon!, Içi Paris, Radio France, P¡, pi, p¡, aquí Radio Euskadi emitiendo en onda Corta, como Iribar no hay ninguno! 25 años de paz... Eliza pobrea denontzat hobea... proletargoaren abangordia eta frente kulturalaren bekoki iluna... euskara batua, alfabeto grekoa, nazionalista burgesak eta «langileok elkartu zaitezte». B¡ bertsolari, Jon Azpillaga ta Jon Lopategi nahasteporraste horren barruan herriz-herri pozjarioen eta ardura gogotsuen mezulari. Garaiak hala eskatuta ia-ia konturatu barik herri honen gurarien intrepete. 1964.ean hasiko da gure pare hau plazazplaza, herriz-herri, auzoz-auzo eta herrita28
BERTSOLARI
Baina baita be, «ñor gara gu, zer gara, euskotarrak gara gu». Une latzak ziren. Euskaltasuna adieraztea susmagarri zen haretan Azpillagak hau botako dau: «Herririk-herri pregonatzen bertsolarien eztarria era bakarra asetutzeko euskaldunon egarria gaur inoiz baino gogorragoa dago gazteri berria askok galdutzat bazeukan ere saibó da Euskal-Herria».
«Guztiok gagoz nahiko lasai-ta guztiok doguz erruak telebisioz eta radioz etsaiak eurak harruak Europa bakar bat nahi dabela esaten dabiz orruak Guk euskaldunak izan nahi dogu Europa horren barruan». Gure egunotako bertsoa dirudien honek hogeitazazpi urteko hautsak beragaz ditu. Ion A z p i l l a g a , 1935.ean j a i o zen eta 1950.ean Amorotoko plazan Mugartegigaz batera kantuak iharduen eban lenengo aldiz. Ha poza. Harrezkero ez jaku ixildu. Bizkaiko txapelketan parte hartuko deusku 59 ta 60-an bigarren geldituz, baina 61-ean mutilgazte, plazagizon, porrupatatazale eta ahots errimeko gazte luze honek txapela bereganatzen dau eta ia-ia Euskal-Herrikoa, Uztapide ta Basarri-ren ondoren bera sartu izan zen-ta. Urte horretan, ondo gogoratzen dau Jonek 65 saio egin ebazala ta eurotatik 61 Manuel Olaizola, Uztapide haundiagaz. Ez dakigu sekula ezerk bildurtu dauan... orduan zan mutila hori, orduan! Prakak be nasaiak jazten ziran, baina... iah! J992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
29
Urte bete daroatso Lopategik Azpillagari. 1934.ean jaio zen Muxikako Aldauri baserrian. Tolosako Sakramentirtoetan hamar urtez latinez eta literaturaz zaletu ondoren etxeratu eta koru bat osotu dabe Balentin Enbeita, Deunoro ta Bittoren Sardui ta )on berak. Gernikan lehiaketa batetan parte hartzen dabe baina «otxotea» ez denez deskalifikatu egiten dabez eta orduan bertsotan dagie saiotxo bat. 1962.ean jantziko deusku Bizkaiko Txapela Bilbon eta 1987.ean ostera be bere semeagaz hatera manimano jokatu ondoren jazteko grazia izango dan. Azpillaga ta Lopategi, Lopategi ta Azpillaga parea, Bizkaiko herritxo baten hasiko da bikote lez. Ijurretan. 25 urte errezkadan egingo dabez San Mige I eta n Ijurretan eta Santa M a i ñ e t a n - 1 8 de J u l i o Ijurretako Arriandin. 62an hasi ziren. Geroztik Bizkai aldea jorratuko dabe eta hará non eta Motrikun 64-an lenengo aldiz bizkaitar bertsolari bik bakarrik egiten daben euron saioa. Az|)illagak Lopategiri «Hi Baltza, gogoan hartu, e, Gipuzkun gaur lehenengotaz pasetan dok hau ta». Handik aurrera, Probintziko bihotzera joko dabe. )ose Rezóla, autaundarrak deiturik Goiherriko herri hortan parte hartzen dabe eta apurka-apurka inguruetako herri ta bailaretako ateak zabaltzen jakez. Uraren eraginez edo, Hernani ta Tolosaldera jatxiko dirá eta Errenteriatik Irunalderainoko plaza, eleiza ta auzunetan ezagutzera emoten dirá. Odolak eta bihotzak kixkaltzen dirá. Aginlariak urduri. Atletia Madrilera finala jokatzera ta trenean txistua ta tanbolina, animuak ta «Gudari» panfleto abertzalea. Bertso saioa Urnietan ta Atxaga alkateak 2.500 pezetako multa Franco bedartxartzat ¡rudikatu ebelako sagardotegi batetan. Amezketako bertso saioren batetan Bikariyua mindu ete zen eta beste ¡zun bat. Ber30 BERTSOLARI
toko Ugarte auzoan kantatzerakoan «por reincidentes»... Horren ondorioz 6 egunez Basauriko kartzelan apopillo. Cure Gobernadore Zibilen eta euron aholkularien argitasuna estimagarria zen. Kantaldietako letrak gaztelerara itzuliak jakina, aurretiaz behar ebezan. Bertsolarien letrak aurretiaz emoterik ez egoan, beraz, Oltra Molto eta Valencia Remonen aginduz 5 urtetan galazota egon ziren. Une bizia ta loretsua genduen baina garai hori 65et¡k 78-80ra. Seminarioak husten dirá, abade g a z t e e k h a i n b a t erreibindikazio sozial eta nazionalen alde egiten dabe. «Ez dok Amairu»ren kantagintza eta poesia gure erroetatik b i h a r - e t z i r a k o projektuan oinarritzen da. Burruka armatua eta bere ondorioak berealako batean hedatzen dirá. Meliton Manzanas, Txabi Etxebarrieta, mezak, manifestaldiak, ikurriñak mendietan, Sarasketa-Arrizabalaga «Itziarren Semea», Konkordatoa, abadeak Zamorako kartzelan, Burgosko penamuerteak, Beihl Kontsula... Uhin horretan, olatu horren aparretan batzuetan eta hondarretan besteetan gure jon parea. Lopategi ta Azpillaga Tolosako Aldaban guardazibil mordo baten aurrean kantari paparra zabalik. Amaitzeaz batera hanka egin nahian, kontrola. Martin, naíarrak, bertsoak grabaturik artotza baten izkutatu ta biharamunez jaso. Ai Martin! noiz ¡zango ete dogu altxor hori ezagutzeko aukera? Bertsolariaren zeregina ete da mitinak, sermoiak, ideología zabaltzea? Hor dogu Txirrita haundiaren figura. Mutilzahar, sagardozale, alfer, arlóte, esaldi barregarrien asmatzaile... baina Txirrita berak dotrina irekatsiko deusku «Munduaren hasierako bertsuak». Txirrita izango dogu hainbat nekazari ta artzainen euskal istori irakaslea «Erromatarren garaitik Cánovas eta Fueruak kendu euskuezenera. 1992-Abendua
Holango zerbait egiten ahalegindu izan da gure bikote hau. Bikote haundia. Azpillaga ta Lopategi. Baltza ta Azpillaga. Motrikun bizi jakun Azpillaga haundia 1962an Donostian izan genduen finalean. Aurton, ehun plazatan kantatu izan dau. Segi hórrela Jon, baina aurrerantzean kontuz porrupatata arteko sahieskiagaz! Hará ta hona eskolaz-ikastola ei dabil Lopategi mentu barriak erne-muinetan loratu guran. Bizkaiko txapelaz gain Euskalerrikoa jantzi izan dau eta bere ardura orain horren gerizpean, pago zaharraren gerizpetan lez landare barriak, frutu umau ta helduak bihurtuko diren loreak sortzea. Ekin eta Jarraü Pareak bai pa paso! Jokoa joko ta geroak esango deusku akaso errege barik be irabazi daitekela, nagusira ausardiz jota. Hurrengo baterako mordo bat eta bi gelditu da oindino, baina guren hain aintzinako eta hain hurreko istoriako bertso bigaz doa amaiera:
Azpillaga Etorri ta begira egon naz lenbizi Pentsatu dot: gu gara hemengo nagusi alkahueterik ez dot aurrean ikusi bildurtuta juango zirian igesi.
Lopategi Telebisioz clatoz hainbeste engaiño Ikurriña nahiago guk bandera bai ño Txikiak hiltzen zertan hoinbeste enpeiño ]oten gaitue baiña bizi gara oindiño.
Hemeretzirehun eta larogei ta hirugarrengo Martxoan konpainia bat sortu genuen notarioaren aurrean. Ordutik hona egin ditugu hainbat lan asegurutan horrenbestekoa opa diogu horrenbestekoa opa diogu "Bertsolari"-ri bertsotan.
•
g LAGUN ARO ASEGURUAK
1992-Abendua
BERTSOLARI 31
BERTSOLARITZA 32
BERTSOLARI
1992-Abendua
Areatza-Muxika inguruan Enbeitatarren eragin eta itzalpean bertso-gune garrantzitsua sortu zen bezala, antzerako zerbait gertatu zen Berriatua inguruan ere. Kasu honetan pertsona edo familia batek eragindako emaitza baino gehiago da eragile desberdinen fruitu.
Testua: テ]gel UGARTEBURU
Argazkiak: Iテアigo GALLEGO
BERRIATUA INGURUAN 1992-Abendua
BERTSOLARI
33
a¡ honi buruz lantxo bat egiteko eskatu zidatenean dudatan egon nintzen, baiezkoaren eta ezezkoaren mugan, nik baino hobeto egin zezakeenik izan zitekeelako eta, behin egiten hasiz gero, ez dudalako atsegin erdipurdiko lanetan ibiltzea. Baiezkoa eman nuen, ba¡, eta orain funtsezko zerbait egin beharrean nago.
G
Banekien laguntzarik eta informabiderik ere lortuko nuela han eta hemen eta horrexek adoretu ninduen. Labur zurrean bilduko ditut hemen, lortu ditudanak, lañaren mugak eskatuta eta, luzatzen hasiko bagina, aldizkari osoa ere labur izango litzatekelako. Hiru ataletan banatuko dut bildumatxoa: gerra-aurrekoak, soldautzakoak eta azken berrogei urtekoak.
Gerra-aurrekoak Etxean gurasoei eta anaiei entzundakoak ditut honetan informazio-iturri, lehenik. Ñire koinatu José Mari Gojenolak gogora ekarri dizkit umetan entzun nituen hainbat bitxikeria eta baita entzun gabeak jakinerazi ere. Larogei urte aspaldi beteak ditu José Marik (Urresti baserrikoak) baino gazte baten freskotasunez ekarri ditu oroitzapen horiek argitara, egin berri diodan elkarrizketa batean. Mitinak: Bai, hitz hau azken urteotako anglizismo bat (¡ngelesetik eratorritako hitza) zela usté genuenok ezustekoa hartuko dugu. Mitin izenez ezagutzen ziren bilerak egiten ziren mende honen hasieratik gerra denborara arte. Kultur gaiak (euskara, bertsoak...) politikarekin batzen ei ziren, ezinbestean. Denbora haietaz gogoratzean, hiru mitin ekarri ditu gogora José Marik; bata, Miloiko zelaian ospatutakoa, bestea, Zozobentan (gaur egunean Bar Miloi gane den horretan) ospatutakoa eta, azkenik, Asterrikan ospatu nahi eta galazo zutena. Badauka motiborik José Marik Miloiko bi m i t i n o k gogoratzeko, bere osaba pastor «urrestbk parte hartu zuelako bietan. Miloiko zelaian ospatu zen horretan Gasturuko morroia (kiputxa) eta Antzubixa Ezkerra izan ei zituen lagun Pastorrek. Mitin horretakoa 34
BERTSOLARI
izan daiteke ñire aitari inoiz entzun izan nion bertso moduko hau: Madril esaten dabe, Madril ni handik aparte nabil nahiago dot nik han bizi baino hemen hil. Zozobentan ospatu zenaz ere oraitzen da. Pastor ornen zen bata baina besteaz ez da oroitzen. Han esandakoa ei da honako puntu hau ere: «hauxe Osólo mendixau balitz urri eta balitz neuri neuk irabaziko neuke gerri». Beste bertso edo kopla askoren artean botatakoak izango dira. Jaso diren txatalok, dena den, ederto erakusten dute mitin horietako giroa. Asterrikako mitina, ostera, ez zen ospatu, goardia zibilak etorri eta galazo zutelako. Errepublika garai inguruan izan ei zen. Pastor ez, beste batzuk ziren han kantatu beharrekoak. Pastor horrek atera ei zituen bertso paperak ere. Gerra aurretik horietako asko ornen zeuzkaten Urrestin baina gerratean erre egin zituzten arriskutsu izan zitezkeelakoan eta akabo! Bertso batzuk gogoan ditu José Marik eta halaxe kantatu zituen, Pastorrek koinatar¡, José Mariren amari, azeria bi harrikadaz akabatu zuelako egindako bertso sailetik batzuk: Azeri asko dabil artaiko txaretan lehen bildotsetan eta orain, ba, oilotan gauza txarra den hori sekula ez faltetan patari txar horrekin ez dogu aguantetan. Oiloak dabiltzala zarata haundian Juanita doiela zer eta dabilan Oiloak dagozala sagarran gainean azeria azpian atrapatu nahian. 1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
35
Harri bat tiratu eta jotzen dau lepuan azeria bueltaka sagarran azpian bigarren golpe hori (e)man dio buruan; Juanitak premixua merezi orduan.
Soldautzakoak Gerra ostekoak dira nik honera jasoko ditudanak. Badakit azken gerrate zibila baino lehenago ere izan zela gerrarik eta gai horren inguruan bertso asko paratu direla. Badira hiru liburuki Iñaki Alkain eta Antonio Zavalak Auspoan (148150) argitaratuak: «Gerrateko ibilerak», hain zuzen. Nik neuk aportatu dezakedan apurtxoa bilduko dut h e m e n , neure anaia Hilariok eta Matiasek soldautzatik eta Iparraldetik bidalikako kartetako pasarte batzuk dirá eta. Kasu honetan, Gernikako Merzedeko monjetan dagoen arrebak, Rosariok, gogoratu ditu, bere oroimen apartarekin, karta horietako zati batzuk. Hilariok )aca aldean egin zuen, edo egin behar zuen bere soldadu zerbitzua. Garai txarrak ziren, artean 2.mundu-gerratea amaitu gabe zegoelako eta Francoren errejimena
kili-kolo. Hona hemen, bertso sailetik bat, soldautzako bizimoduaz: «Toki honetan aurkitzen gara zilbotak guztiz hustuta, Montsarrifako astakortetan etxiaz total ahaztuta; lenengotatik ipiñi euskuezan 36
BERTSOLARI
kaskarrak ondo moztuta, modu honetan ñor egongo da soldautziagaz poztuta». Etxeko anaiek erantzungo zioten, dirudienez, etxeko kontuak esanez eta berri horien artean Oletan Markinako Altzak bertsotan egin zuela. Hona hemen horretaz Hilariok egiten duen aipamena: «Altza hori be Oleta aldean jende askok dau ikus¡, m i l a g r u a da o r d u betean P o t o a n ez b a z a n jausi; Egon banintzan alboko aldean hark kantauko eban ¡txusi: txapel haundia eskuan hartuta laster j o a n g o zan ihesi». K o n t u a da g i r o militar nahasi hartan Rioseta kanpamentutik beste aldera pasatzea erabaki zutela zenbaitzuek. Hilario horien artean zen. Armak laga eta gau batez beste aldera eman zuten urrats. Bai txarto pasatu ere han, kontzentrazio zelaietan egoteraino. Gerora Behenafarroako zenbait baserritan egon zen morroi. Iparraldeko zenbait bertsolarirekin kantatu ere bai behin baino gehiagotan. Xalbador berarekin ere bai. Hemezortzi urte eman zituen Iparraldean, harik eta bere kasuak barkamena jaso zuen arte. Matiasek bertsotan egindako karta bati erantzun hau eman zion Hilariok bertsotan, Iparraldeko Uhartea baserritik: «Bertso ederrak zuek eginak kartan ditut nik ikusi, Matias horrek eginak dira eta ez dagoz itsusi; 1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
37
modu hortako kopla ederrak txaloak ditu merezi: Itsuak diren herri horretan tuertua da nagusi. Errespuestia karta horreri emoten diot gogotik; modu hortako euskaldun kantak maite ditut bihotzetik. Eskerrik asko, Matías jauna E(g)in dozuzan koplagaitik Zuen anaiak agurtzen zaitu gaur Gamarteko herritik. Matiasek berak ere baditu kartaz bidalitako bertsoak, aurreratu dugunez. Nik gogoratzen dudanez, Miloiko zelaian egin zuen saio bat, San Antolinak ala Asentzio jaiak zirela gogoratzen ez banaiz ere. Bapatean bazkal ondoren eta mahai ¡nguruan etorri handikoa ¡zan déla eta déla oraindik ere ziurta dezaket, batez ere «genero komikoan», barre eragiteko bertsoetan, alegia. Hona, berak soldauen bizitzaz kartaz bidalitako batzuk eta Rosarioren oroimenean gelditu zirenak: «Aspaldi hontan dedikatzen naz bertsotxu batzuk etaten «benta publiko» ¡pini nahi dot Euskal herrietan saltzen; Ni bertsolari nintzanik ere inork ez zuen pentsatzen, hasita dago jenta guztia sorpresa haundi bat hartzen. Neure herriko mutil gaztiei nik gura neuke kontatu, marinan ondo zerbidutzeko egin zaiteze apuntatu, marina hontan apuntatziaz ez zaitez inoiz damutu: Hemen ondotxo ibiliko za(ra) eiten bazara portatu. Egunen baten egingo jatzu «pelar patatas» tokatu, kaboren baten ostikadia hartu nahiz ta ez gustatu zeure artean esango dozu «ñora jat niri tokatu?» 38
BERTSOLARI
baina lau edo bost egun barru daña e(g)ingo jatzu ahaztu. Beteranuak e(g)ingo zaitue noizipeinin abusatu; horren esanei kasuik e(g)in gabe han zer egin zeuk pentsatu, soldautza ondo zerbiduteko berba hauxe egidazu: zeure bizia alegre erun ta ¡nogaz ez akordatu. Zu, bategaz akordatu Jaungoikoari errezatu, gero beraren laguntasunaz destino eder bat hartu.» Gure etxean bertsozaletasun hori nondik datorkeen pentsatzen hasita aita eta ama datozkit lehenik gogora. Kantu, erromantze eta 1992-Abendua
kopla zaharrez beterik zegoen amaren ganbara eta aita ere sarritan somatu genuen ganbaran «txaparretan» ari zenean bertso paperetan ikasitako bertsoak kantatzen. Ez dago esan beharrik ¡rratian ematen zituzten bertso saioak (Arratetik eta «La Voz de Guipúzcoa» irratietatik) denak entzuten eta gozatzen zirela gurean, beste toki askotan bezala. Baina, irratien kontu hori 1950et¡k honakoa da. Huts haundia egingo nuke Santa Ageda eskea aipatuko ez banu. Bera ¡zan da, dudarik gabe, gure ¡nguru honetan bertsolarien lehen eskola. Ondo gogoan ditut otsailaren 4eko arratsalde eta gauean ataritik pasatzen ziren hainbat talde eta haien ¡hardunak. Aulesti eta Gernika aldeko talderik ere ¡risten zen atarira, baina hauen koplak buruz ikasiak ziren. Berriatu eta Miloi aldekoek, berriz, bapatean asmatzen zuten ate bakoitzean hangoei ze1992-Abendua
gokiena. Aurretikoak edo bakarlariak asmatzen zuen eta taldeak azken puntúa errepikatu. Nere anaiak ere ezagutu nituen, beste askoren artean, lanbide horretan.
Azken berrogei
urtekoak
Basarri eta Uztapide bazebiltzan herriz-herri 50.eko hamarkadan eta horien eragina handi aizen zen. Beraz, arrazoi bat baino gehiago aurki daitezke bertsolaritzak Berriatuan ¡zan duen eregina ulertzeko: Santa Ageda eskeko entrenamentua, Pastor, Ezkerra eta Gastururen eragina, Basarri eta Uztapideren zenbait saio eta beste bat ere bai, bereziki azpimarratu nahi nukeena: umetatik ezagutu dut neuk ere Berriatuan egiten zen Aste Santuko ospakizuna. Hantxe ezagutu nituen D. BERTSOLARI
39
Juan eta D. Pedro herriko abadeen gidaritzaz egiten ziren Jesukristoren Pasio Santuko prozesio eta kantuak. Hantxe ezagutu nuen Jon Azpillaga bere ahots betearekin Agustín Basterretxea Lekeitiar jesuitak jarritako bertsoak kantatzen: «Jesukristori kendu ezkero pekatuakin bizitza, baldin ezpadet negar egiten harrizkoa det bihotza... Guztiok lagun kanta dezagun bere penazko heriotza...»* Hantxe ziren apostoluen artean, koroarena eginez, Mugartegi eta Arregi ere. Hortik, hurrengo pausua plazan kantatzea da. Ospakizun horietan «tablak» egin zituztela edo jende aurrean jokatzen ikasi zutela esan nahi dut erberatarrek. Bai; eliz inguruari, erreka ondoan luzatzen den herriari deitzen diogu «erbera» (erribera, alegia). Miloi aldeari «barkera» deitzen zaio. Bada Miloiko ermitan San Bizenteren irudi bat eta bada Asturias aldean «San Vicente de la Barquera» deitzen den herri bat eta askotan pentsatu izan dut «barkera» hitz horrek barkoekin izan dezakeela zerikusirik. Ondarruko itsasgizonek noizbait bisitatua ¡zango zen, akaso, Miloiko ermita hori. Ez gaitezen, baina, haritik aldendu. Gure apostoluok «plaza-gizon» egin dirá elizako saioli esker eta Santa Ageda eskean lortutako bapaterako trebetasunarekin prest daude bertsotarako. Puntu honetaraino iritsi naizenean, Berriatura osteratxo bat egin beharrean aurkitu naiz ñire gomutapenaren ilunabarretik zenbait datu eta xehetasun ateratzeko. Berriatuko «Itargi» elkartean batu ginen mahai inguruan Mugartegi, Azpillaga, Arregi, Altzalei eta ni neu. Oso ondo etorri zitzaiden, lehendik nituen zenbait usté bermatzeko eta beste batzuk zuzentzeko. «Santa Ageda eskeen» egindako saioek, Mugartegi, Azpillaga eta Arregiren zaletasun eta trebetasunean izan zuten eragina erabakiorra izan zen, lehenago esan dudana konfirmatuz.
40
BERTSOLARI
Azpillagak, bere eskuetatik pasatu eta buruz ikasi zituen «bertso-paperak» aipatzen ditu bereziki. Baita Ondarruko bere zenbait senideren bertsozaletasuna eta eragina ere. Mugartegik, ostera, bere amanak irakatsi zizkion «Santa Ageda koplak» ditu, batez ere, aipagi. Horrez gain, mahai inguruan, taberna txokoan, egindako hainbat eta hainbat saio aipatzen ditu Mugartegik bere eskola gisa. Lehenik gustatu eta gero ihardun, bi gurpil horiek daramate, lehen bezala orain ere, bertsolaritzaren gurdia. 1950ean egin zuten lehen plaza, Amoroton, Azpillagak eta Mugartegik, artean mutiko zirelarik. 1959an txapelketetan parte hartzen hasi ziren eta bai Bizkaiko Txapela lortu ere, Mugartegik 1960an eta A z p i l l a g a k 1961ean. Behin baino gehiagotan ere irabaziko zuten, bertsolaritza berbizten hasi zeneko urte horietan Muxika aldekoak eta Berraituarrak zirelako Bizkaiko ¡a bertsolari bakarrak. Arregi ere hantxe zebilen, aurre samarrean: «Hauenak entzuten aspertu eta neu animatu egin nintzuan» diño berak. Azpillaga eta Mugartegi hantxe ziren Donostian ospatu zen Euskal Herriko bertsolari txapelketan, 1960an Basarrik irabazi zueneko hartan. Azpillagak 3.postua lortu zuen. 1967an, Uztapidek irabazi zuenekoan ere hantxe ziren. Urte heietako saio bat bizi-bizi daukat oroimenean. Ondarrun jokatu zen Bizkaiko txapelketaren azken saioa 1962an, Abuztuko jaietan. Zubikarai, Aita Martzel eta Gabriel Aresti ziren epaimahaiko eta Alfontso Irigoien gai jartzen. Mugartegi eta Lopategi ziren «ñor txapeldun» erabaki beharrekoak eta Lopategik baino jarraitzaile gehiago izango zituen, ziurrenik, Ondarrun Mugartegik. Kontua da Lopategik lortu zuela txapela eta askok txistuka hartu zutela erabakia. Mugaz kanpo nabil eta buka dezadan. Hirukote honen lana ez da antzua gertatu Berriatu aldean. Inguruan sarri ¡bilí den Mañukorta Larruskaindarra ahaztu gabe, hor dago gazteen artean Altzalei eta Iñigo Gojenola gazteagoenen. Berriatua bertsolari eta bertsozale-gune oparoa izan déla eta hala dirauela ziurta dezaket, katea ez bait da eten.
1992-Abendua
Bizkaiko emakume bertsolariak Bertsolaritza gizonen kontua dela esaten da. Baina uste hori ustel egingo duenik badago Bizkaialdean. Orainarte gizonen mundua izan den horretan, ahal duten neurrian, lekutxoren bat egiten saiatzen dirรก. Emakumezkoak dirรก eta bertsotan gizonen besteko izan daitezkeela demostratzea dute helburu. Testua eta argazkiak: Izaskun ELLAKURIAGA 1992-Abendua
BERTSOLARI
41
stelehen arratsaldea zen Leioan, Euskal Herriko Unibertsitatean, batu ginenean. Hala ere, astelehena izanagatik ez genuen asteburuko erresakarik. Humoretsu eta hitzegiteko gogo handiz elkartu ginen. Aspaldi zen elkar ikusten ez genuela eta bazegoen zer kontaturik. Baina elkartzearen arrazoia bertsolaritzaz hitzegitea izanik, lanari ekin genion. Emakumezkoak izanik, bertsolaritzan emakumeek dituzten arazoez gain, orokorrean bertsolaritzari buruz ere hitzegin genuen bi ordu luzez.
A
Bizkaiko emakume bertsolarietatik bost batu ziren Leioan beren ideia, zalantza, esperantzak, ... adierazteko asmoz: Kristina Mardaras, Ainhoa Munitxa, Mirari Azula, Xiomara Gezuraga eta Iratxe Ibarra. Bostak dirá bertso-eskoletan hasitako bertsolariak eta bostak izan dute )on Lopategi maixutzat. Hala ere, ikasketak, lana eta beste zenbait gora behera bitarteko batzu bertsolaritza bigarren maila batetan utzi behar izan dute. Hori da Kristina Mardaras, Ainhoa Munitxa eta Xiomara Gezuragaren kasua. Kristina Mardarasi lurretako Maiztegi Herri Eskolako zuzendaritza eta irakasle lanek denbora asko dedikatzea exijitzen diote. Jende aurrean bertsoak kantatzeari utzi badio ere, ordea, astero lurretako zenbait gazterekin bertsotan egiteko eta bere laguntza ema-
teko elkartzen da. Alaba O.H.O.-ko 6.mailan zebilenean hasi zen bertso munduan eta zenbait urtetan bera izan zen plazetan bertsotan iharduten zen emakume bakarra. Ainhoa Munitxa eta Xiomara Gezuragak 20 eta 19 urte dituzte. Biak dirá unibertsitateko ikasleak eta Matematika eta Fisikako ikasketak burutzen dihardute. Momentu honetan ikasketek kentzen duten denboraren erruz, bertsolaritzari lehen baino atentzio gutxiago eskeintzen diote. Hala ere, Ainhoak Durangoko bertso-eskolan eta Xiomarak Gernikakoan ahaleginak egiten dituzte sua amatatu ez dadin. Orain 10 urte hasi ziren bertsolaritzan, 6.mailan zeudenean, Lopategiren irakatsien itzalean. Eta Bizkaiko gazteen artean hain ospetsu bihurtu den kanpantxukadetako lehen generaziokoak dirá. Mirari Azula eta Iratxe Ibarra ere Kanpantxukadetako lehen jeneraziokoak dirá. Eta Ainhoa eta Xiomarak bezala Lopategirekin hasi ziren bertsotan 6.mailan zeudenean. 19 eta 18 urteko bi neska hauek izango dirá aurtengo Bizkaia-Arabako Bertsolari Txapelketara aurkeztuko diren emakumezko bakarrak. Eta ahalegin horretan jo ta ke dihardute Eriza intza eta Euskal Filologiako ikasketekín konpajinatuz Santutxuko bertso-eskolan. Kristina, Ainhoa, Mirari, Xiomara eta Iratxek itzalean geratzen diren beste emakume bertsolari batzuen ordezkari bezala, askotan egin den galdera baten inguruan hitzegin zuten: Zergaitik dago horren emakume gutxi bertsolaritzan'' Oso zaila da galdera horri erantzun bat ematen. Baina horri erantzuteko balio duten zenbait ideia azaldu ziren gure hizketaldian. Lehenego m o m e n tuan, badirudi, ez litzatekeela oztoporik egon behar gaur egun emakumeak bertsolaritzan gizonen besteko izateko. Izan ere bi sexuek duten heziketa maila berdina bait da. Beraz, zein da arazoa? Desberdintasun biologiko batetan topa genezake oztopo posible bat. Emakumezkoak 13-15 urtekin somatzen dute
42
BERTSOLARI
1992-Abendua
1 992-Abendua
BERTSOLARI
43
riak eta berba lizunak entzutea ez zaio txarto iruditzen eta batek horrelakoak esatean barre algaraka hasten da. Baina emakumezko batek terminología berdina erabiltzea txarto ikusia dago. Eta hori ez da bertsolaritzan gertatzen den arazoa, gizartean b a i z i k . Hortaz g a i n , emakumezko gehienek abolsa fina dute eta ez da jendearen gustoko izaten. «Ondo egin duzu, baina abots hori...» entzun behar izan dute e m a k u m e b e r t s o l a r i gehienek. Emakume bertsolariak bidean aurkitzen duen beste oztopo bat gaiak dira. Normalean e m a k u m e a r i beti emakumezkoen papera egitea tokatzen zaio. Honela bertso saioren batean ama, emaztea, neskalaguna,... paperak ¡a beti bertso saioko emakume bertsolariarentzako gordetzen dira.
umetik heldutasunerako aldaketa eta egiten dutenaz lotsatzen hasten dira. Gizonezkoak, berriz, aldaketa hori 18-20 urtekin jasaten dute, ordurako bidearen zati handi bat egina dutelarik. Urte hoiek ¡zaten dira emakume bertsolari batentzako momentu kritikoenak eta bertso-eskoletan urte horietako neskak izan ohi dira bertsolaritza uzten dutenak. Baina une kritiko hori gainditzen duten emakumezkoak ere ez dute bidé erraza ¡zango. Hizkuntza eta abotsaren mugak gainditu beharko dituzte. Emakumezkoak ez dira atraktibo bertsotan. Alde batetik hizkuntzaren mugarekin topo egiten dute. Jendeari gizonen ahotan astake44 BERTSOLARI
Arazo guzti hauei lotuta dago emakume bertsolariek izan ohi duten plazen eskasia. Askotan emakume bat bertso saioetara kuriositate bezala eramaten da. Emakumezkoekin bakarrik egindako saioak aldiz egun jakineta, Martxoak 8an adibidez, izaten dira. Emakume bertsolariek ez dute eskatzen emakumezko bertso saio gehiago egon daitezen, egongo badira ongietorriak. Beren errebeindikazioa emakume bertsolariari gizonezkoari eskaintzen zaizkion aukera berdinak eskaintzea nahi ¡zango du. Emakumez soilik egindako saioak jendearengan aspergarri direnaren inpresioa sortarazten dute, hori demostratzen du behintzat behin Iratxe Ibarra eta beste bertsolari batzuei gertatutakoak: Eszenariora igo aurretik hitzegiten zeudela emakume bat hurbildu eta «Zer dago hemen;1» galdetu zien. «Bertsolariak» erantzun eta emakumeak «Nortzu?» galdetu zien. Bes1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
45
teek «Gu» erantzun ondoren, emakumearen komentarioa «Nik onak egin behar zutela usté nuen» izan zen. Bi ordu luzez hitzeginda, ideia, zalantza, iritzi asko adierazi ziren gure hizketaldian. Emakume ginen aldetik emakume bertsolarien egoera aztertu genuen. Baina gure hizketaldia ez genuen horretara mugatu. Bertsolaritza orokorrean harturik ere izan genuen aztergai. Bertsolaritza elitista da. Hau da, eliteko bertsolariak hartzen ditu aintzakotzat, motelago dabiltzan bertsolariak baztertuz. Baztertuta geratzen diren bertsolariak gero eta plaza gutxiago dituzte eta ondorioz, entrenamendu gutxiago ere bai, bertsotarako erreztasuna ahulduz. Eliteko bertsolariak aldiz, 46
BERTSOLARI
zenbat eta plaza gehiago hainbat eta erreztasun handiagoa. Dena da kate bat eta kate horren abiada puntúan txapelketak eta komunikabideetako saioak aurkitzen dira. Ez dira hauek gaitz guztien errudun baina beren eragina somatzen da. Komunikabideak bitarteko bertsolaritza jarraitzen duenak eta gero bertso saioetara doan entzulea gero eta exijenteagoa da, komunikabideetan ematen diren bertsoak aukeratuak izaten bait dira. Hórrela saio on bat ¡zandakoa nórmala bezala kalifikatzen da. Honen aurrean plaza gutxi egiten dituzten bertsolariei gehiago kostatzen zaie berriro plazara itzultzea. Publikoak errespetu bat merezi du eta ondo ¡rten ezean bertsolaria bera ere ez da bere buruarekin gustora. Ber1992-Abendua
tsoak ez zaizkio nahi bezala ateratzen, kantatu behar duen bakoitzean txarto pasatzen du, azkenean bertsoei beldurra hartzeraino. Hori da, gutxi gora behera, Kristina, Ainhoa, Xiomara eta Mirariri gertatzen zaiena. Iratxeren kasua alderantzizkoa da. Euskal Herriko bertsolati gazteen txapeldunordea denetik plazak ugaritu egin zaizkio. Arazo honen inguruan, bost emakume bertsolarietan lau gazteek Ainhoak, Xiomara, Mirari eta Iratxek positibotzat jo zituzten kanpantxukada eta ihaz Bizkaiko Bertsolari Elkarteak antolatutako txapelketak. Hauek 18-25 urte bitartean zeuden eta plazetan gutxi ibiltzen ziren gazteei zuzenduta zeuden. Kanpantxukada eta txapelketa hoietan lagun handiak egiteaz gain, entrenamendurako aitzaki ona zirela aipatzen dute. Beraz, gaur egun, Bizkaiko emakume bertsolaritza Iratxe Ibarraren eskuetan dago. Hala
1992-Abendua
ere, Kristina, Ainhoa, Xiomara eta Mirari ez daude orainarte egindoko guztia bertan behera uzteko prest. Era apalago batetan bada ere, aurrera jarraitzeko asmoa daukate eta beren egoera berdinean dauden emakume bertsolari guztiei berdina egin dezaten gomendatzen die. Bost emakume bertsolari hauekin oraindik gehiago hitzegiteko bazegoen, bertsolaritzak oraindik zer aztertua baitu. Baina berandutu egin zitzaigun eta oraindik elkarrekin beste zerbait egiteko geneukan. Leioan egonik ezin genuen laneko arazoak medio Leioako Zientzia Fakultatean ÂĄtxialdian zegoen bertsozale eta lagun genuen JosĂŠ RamĂłn Etxebarria ahaztu eta bisita bat egin genion. Orain bere arazoa eta emakume bertsolarien arazoak lehenbailehen konpon daitezen baino ez dugu itxaron behar.
BERTSOLARI 47
Aritz LOPATEGIri Jon Mikel OMAGOJEASKOAK JON MIKEL.-Zelan ¡kusten dozu aurtengo txapelketa? ARITZ.-Aurten nahikoa nobedade on eta txar dagoela uste dot. Batetik, gazte askok parte hartu behar dogu eta hori interésgarría da, txapelketari beste erakargarritasun bat emoteaz gain, entzulegoaren artean be gazte jende gehiago ¡kusi ahal izango dogulako. Bestetik, finaleko saioaren egitura aldaketa be hor dago, askoz be saio giziagoa eta entretenigarriagoa izango daña. Azkenik, aurten, Txiplasen kasua be aipatu beharra dago, semifinaletaraino sailkatuta egon arren, danok dakigunez ezin izango bait dau parte hartu kartzelan dagoelako. Hauxe da aurtengo txapelketaren parte iluna eta tristea. J.M.-Bertsolariak prestaketa bereziren bat behar al dozue txapelketarako? A.-Berezirik ez. Orna eta biok batzen gara, lagun bat, Joseba, entrenadore eta gaijartzaile dugularik eta saio normalak egiten doguz, gaiak edo ofizioak jarriz, puntuak etab. Besterik ez. uste dot, beste partaide gehiena kere hoplan ibiliko dirala. J.M.-Nork irabaziko du txapelketa? A.-Ez dakit; finalera heltzen dan edozeinek ¡rabazi leike. Beteran oak gogor egon arren, gazteren bat emon like sorpresa; beharbada ez da horrenbeteko sorpresarik ¡zango baina. J.M.-Zuk esperantzarik ba al daukazu? A.-Nik saio dexente egitea baino ez dot gura. Norbera pozik gelditzea da hemen garrantzizkoena, norbere saioarekin gustora gelditzea; ez da hain erreza izaten baina. Hori lortu ezkero, besteak ez daust ardura. Cero, sailkapenean aurrerago edo atzerago gelditzea, bigarren mailako gauza da. Jakina, denori gustatzen jaku ahal denik eta goren gelditzea eta horetarako daukagun guztia emoten dogu.
48
BERTSOLARI
1992-Abendua
Jon Mikel OMAGOJEASKOAri Aritz LOPATEGlk ARITZ.-Nola ¡kusten duzu aurtengo tapelketa? JON MIKEL.-Lehen begirada batetan gazte. Baina uste dut, kasu askotan gaztetasun hori azalekoa baino ez déla ¡zango. Izan ere, adinez mehar datozen batzuk, bertsolari egin-aginak bait dirá dagoeneko. Cainera, gazte talde horren agerpenak, eskaera berriak sortuko ditu gaien prestakuntzak dabilen taldearengan eta txapelketako jarduna gizartearen islada zabalago bat bilakatuko da. Beste alde batetik, guk egingo dugun lanaean konfidantza larregi ez dutenek ¡zango dute Areitio, Mañukorta eta Enbeitatarrak bezalako beteranoen jardunak dastatzeko aukerarik ere. Edonondik begiratuta ere, erakargarria iznago da aurtengo txapelketa. A.-Zure burua non ¡kusten duzu guzti honetan, zein da zure aurtengo helburua? J.M.-Nire helburua umila da. Den bezala, aurtengo hau da aurketen naizen lehen txapelketa ega Cernikan, herritarren aurrean, saio on bat egin ondoren, nere burua semifinaletan ikusteak zeharo asetuko lituzke neire esperanzak. Baina ikusiko dugu, zortzi aulki horiek ere garesti ordaindu beharko dirá. A.-Pronostikorik bai? J.M.-Pronostiko argiegirik ez dut, izan ere aurtengo tapelketa, ezusteak gidatuko duen useta dut. Azken txapelketako finalistak gogor dator aurten ere gehienak. Gehienak diot, entzuna bait dut kartzelan lanean gogor ¡bilí arren, baten batek ez duela plaza larregi izan azken bolada honetan eta ez dakit Arriagak kartelean agertzeko aukera haundirik iznago duen. Plaza faltarik ez dakartenak Durangoko lagunak dirá, denok argi ikusi ahal izango dugunez. Cainerantzean, esan dudan bezala eta finaleko lañaren tajutze berriak lagundurik, sorpresak ¡zango dirá aurtengo txapelketaren ezaugarri nagusia.
1992-Abendua
BERTSOLARI 49
Unai ORMAETXEAk Mikel URDANGARINi UNAI.-Durango, Markina edo Ariaga ere bai? MIKEL.-Erantzun gatza, lehenengo kanporaketaren ostean esango dizut, baina leku altuenera heltzeak ยกkaragarri poztuko ninduke. U.-Rugby jokalari ona zarenez eta bertsolaria ere ona, ligatzen al duzu hobby hauekin? M.-Normalean bai, baina gertatzen da normaltasunez ez naizela bizi. Rugbyak bertsoak baino lige gehiago dakar. U.-Parrandazalea al zara? M.-Ez, bakarrik astelehen, astearte, ostegun, ostiral, larunbat eta igandetan. U.-Abestuko ote duzu egunen batean bertso bat inglesez? M.-lnglesezko espezialidadea inoiz asmatuko banu, kantatuko nuke dudarik gabe; agian euskaraz baino hobeto egingo nuke. U.-Nolakoa zara zu, serioa, alaia, urduria? M.-Alaitasun, seriotasun, goxotasun eta urduritasunez osatutako multzo bat litzateke nere ยกzaera, baina ez gehiegi sinestu. U.-Aukera batzuk emango dizkizut, aukeratu bat eta zegatia eman. 1 .-Rugbya edo neskak? -Neskak, rugbya egunen batean amaituko zaidalako. Neskatarako, aldiz, ez dago adinik. 2,-Bertsolariza edo lagunak? -Lagunak, bertsoa ez bait da bizitzako gauzarik garrantzizkoena. U.-Esan bertsozaleei nahi duzuna. M.-Irudi faltsurik ez izatea txapelketari buruz eta ETBn ematen den bertso kalitateaz hilabete batean ahaztea gutxienik.
50 BERTSOLARI
1992-Abendua
Mikel URDANGARINek Unai ORMAETXEAri UNAI.-Zelan ¡kusten duzu txapelketa? MIKEL.-Ba, beti legez ¡kusten dut. Bakarrik gazteen partaidetza haundiak ¡nteresgarriago egiten duela eta gazte hauetariko batzuk maila altuan daudela: Unai, Igor, Iratxe eta Gojenola. Hori déla eta finalean sorpresarik egon daiteke. U.-Asko entrenatu al duzu? M.-Txapelketa baterako eta aspirazio mínimo batzuk izanez gero, entrenatu beharra dago. U.-Urduria al zara? M.-Ba¡, asko, nahiz eta itxurak aurkakoa esan. U.-Hintxadarik ikusiko al dugu zu animatzen? M.-Arratiago rugby taldekoaek baietza eman didate, baina faldearen barnean denok ezagutzen garenez, ez da gauza segurua. U.-Bertso kontuak direla eta neskak ligatzen dituzula entzuten da. Egia da hori? M.-Erdizka, nere bertsolari maila ere erdizkakoa delako. U.-Neskalagunik bai? M.-Ez. U.-Zein dirá zure hobbyak? M.-Rugbya, saskibaloia, futbola, musean egitea eta bertsolaritza dirá burura lehenik etortzen zaizkidan gauzak, baina izakeraz inpultsiboa naizenez, según zein egunetan batak edo besteak erakartzen ñau gehiago. Haizeak jotzen ñauen erara aktuatzen dut. U.-Zerbait esan nahi al diozu bersozaleari edo irakurleari ? M.-Rugby taldekoak ¡kustera joaten badira, egin dezaketenaren arduradun ez naizela egiten. Agian bertsozalearentezat kaltegarri gertatuko déla hori.
1992-Abendua
BERTSOLARI 51
Ainhoa MUNIXAk Beñat GAZTELURRUTIAri AINHOA.-Haundia egiten zarenean, zeinen modukoa ¡zan nahi zenuke? BENAT.-Orain naizen modukoa eta orain bezaian gaztea. A.-Zer senteitzen duzu berlso saioetan adarra beti arrazoi berdinagatik jotzen dizutenean? B.-Zer sentitzen dudan ez dakit, baina ñola senteitzen naizen bai; buruhandi baten gisan. A.-Oraindik egutegian jai bezala agertzen ez den zein egun ¡arriko zenuke gorriz? B.-Jartzekotan astelehen bat, baina zein astelehen ez dakidanez, guztiak gorriz jarri eta kitto. A.-Bertsolaritza ala futbola? B.-Bertsolaria futbolzalea, zein, futbolari bertsolazalea. A.-Telebistako programa bat? B.-Anuntziorik gabeko eguerdiko programa bat. A.-Zure ustez, zein da zeure buruaz harro sentitzeko arrazorik haundienetakoa? B.-Denek esaten duten bezala, nahize ta ni ez nagoen ados, arrazoirik «haundihaundiena» burua.
52 BERTSOLARI
1992-Abendua
Beñat GAZTELURRUTIAk Ainhoa MUNIXAri BEÑAT.-Zergaitik zara bertsolari. AINHOA.-Nik ez nuke horrenbete esango, iraindik bertsolari proiektua izanez konforme nago. B.-Berriro jaio ezkero, zer ¡zango zinateke? A.-Na¡zena izanda konforme nago. B.-Ezkontzekotan zein bertsolarirekin ezkonduko zinateke? A.-Ez nintzateke bertsolari batekin ezkonduko; bertsolari bat lagun bezala, oso ondo, baina señar bezala... B.-Bertso saio batean matxismo izpirik txikiena ere salatuko al zenuke? A.-Ez, bestela bertso saio guztietan zer salatu ¡zango nuke. B.-Zure izatearen dohainen bat aipatzekotan? A.-Umore ona. B.-lmajinatzen al duzu zure burua txapeldun hogei urterekin. A.-lmajinazio haundia dut, baina ez horrenbesteraino.
1992-Abendua
BERTSOLARI 53
Iñigo GOJENOLAK Iñigo OLABARRIri GOJENOLA.-Noiz eta ñola hasi zinen bertsotan? OLABARRIA.-Bertsotan OHOko seigarren mailan nenbilela hasi nintzen, bertsolaritza asignatura bezala genuenean. G.-Bertsoak kantatzeko ona ornen da piska bat edatea? Eta arratiarrok dezente edaten ornen duzue. Zer diozu zuk horretaz? O.-Arratiarrok ez daukagu inolako arazorik bertsoak kantatzeko, ez piska bat edanda eta edan gabe ere. Kasu honetan, beste hainbatetan bezala batzuek fama hartzen dute eta beste batzuek izatea daramatenak. G.-Zein da txapelketari buruz duzun iritzia? O.-Txapelketaren aurkakoa naiz, batez erre, bertsolariak jasan behar dueña, nerbioen aldetik eta abar kaltegarria delako. Bizkaiko bertsolari txapelketari buruz zehatzago, uste dut aurtengoa erakargarriagoa ¡zango déla, horretarako lagungarri dirá aurkezten diren bertsolari berriak eta finalerako aukeratu den formula. Uste dut jendea gustora geratuko déla guztia amaitzen denean. G.-Pronostiko bat ematen ausartuko al zara? O.-Txapela dagoen tokitik mugitzea zail ikusten dut. Hala ere, kontutan izan behar da azkenengo txapelketan Iturriaga bikain aritu zela eta ordutik hona hobetzeko arrazoiak izan ndituela. Pronostiko garbirik ez dut emango, baina ñire ustez aurreko txapelketa baino konpetitiboagoa ¡zango da. G.-Bertsolaria zarelako ligatu al duzu inoiz? O.-Ezetz uste dut, ez naiz oso bertsolari ezaguna. Baliteke zerbait laguntzea hasieran behintzat, hizketan hasteko ere «Zu bertsolaria zara, ez da?» edo horrelakoren bat esateko, baina hori nerekin egoten diren neskei galdegin beharko litzaieke.
54 BERTSOLARI
1992-Abendua
Iñigo OLABARRIk/Iñigo GOJENOLAri Iñigo Cojenola bertsolari gazte beteranoa da. Duela hainbat urte ezagutu nuen Lopategiren furgoneta zaharraren atzeko aldean gindoazen hamar bat pertsonaren artean. Ordutik hona hamaika aldiz kantatu dugu elkarrekin, parrandaren bat edo beste ere egingo genuen elkarrekin eta hainbat aldiz pasatu ditugu egunak Kanpantxun. Bertsolari bezala, segurtasun itxura ¡zugarria ematen du Cojenolak eta oso ondo aritzen da bai gai serioekin eta bai umoretsuekin. Baclaki erasotzen, bertsotan jakina, baita erasoei erantzuten ere. Azken honetan ere ohitu beharra izan zuen, izan ere, Kanpantxun bertsolari izateko eman dion aukera baino zerbait gehiago zor bait dio. OLABARRIA-Ezberdintasunik sornatzen al duzu «zaharrekin» aritzen zarenean? GO)ENOLA-Klaro! Nagusi bati ezin zaio eskatu gazte batek bezala katatzea eta gazteari ere ez nagusien arrazoiak botatzea, baina hori nórmala da. O.-Badakigu gazte saioak arriskugarriak direla, bertan esaten diren gauak medio. Beldurrik izaten alduzu? C.-Beldurrik ez baina lotsa pasatu beharra bi. Batzutan itzelak esaten dizkiogu elkarri, baina inoiz ez mina emateko asmoz. Gazteen artean ezezik orain nagusien artean ere ez dirá atzean geratzen. O.-Bertsoak aitzakia dirá parradarako edo parrandak bertsotarako? G.-Ni bigarrenarekin geratzen naiz. Parrandan zabiltzanean errazago hasiko zara bertsotan beste egoera askotan baino. Parrandan hasi eta bertsotan maizago amaituko dut bertso-entsaiatzen baino. O.-Kirol bat? G.-Txirrindularitza. O.-Pelikula bat? C—«El silencio de los corderos». O.-Musika talde bat? G.-Hertzainak. O.-Liburu bat? G.-«Altzak badu bihotzik». O.-Kim Bassinger edo Sharonn Stone? G.-Biak. O.-Gogoratzen duzun egun bat? G.-Larunbata. O.-Gaupasarazko osagarri bat. G.-Gogoa eta aguantea.
1992-Abendua
BERTSOLARI
55
Unai ITURRIAGAk Igor ELORTZAri Igor Elortzak 17 urte ditu. 1975eko abuzturen 18an jaio zen Durangon eta UBI egiten ar¡ da. «Hamabost urteko kapitaina» ere deitu zioten noizpait, ¡zan ere, adin horrekin tokatu zitzaion bere lehen froga erabakikor bati aurre gitea. Ordutik hona urte bi, plaza dezente eta hamabi edo hamairu zentimetro gehiago ditu. UNAI.-Badira gutxieez urte b¡ plazatan dezente zabiltzala. Behinolako «harén» presagioak zioen bezala, zama astunegia al da martxa hau zure bizkarrarentzat? IGOR.-Ezta gutxiagorik ere. Custora ari naiz bertso munduan. Izan ere, zama haundiegia balitz, ¡rtebide erraza nuke. U.-Zein? I.-Arazoa plaza gehiegi balitz eta ez da hórrela, gutxiago egitea, eta zama astunegia balitz, uztea, noski. Zera esan nahi dut, plazetan txarto pasatuko banu, utzi egingo nioke. Izan ere bertsotan aritzeko baldintza printzipala hori bait da: gustora aritzea. U.-Zuzenean bertsoari atxekiz, inoiz ixildu al duzu esan nahi zenuen gauzarik, jende aurrean zeundelako? I.-Inoiz bai; baina arrazoi ezberdinengatik. Hau da, gauza berak ezin zenizkiozulako edonori esan, bizitza normalean ere ixiltzen dituzulako. U.-Zein ¡zan da bertsotan pasatu duzun unerik txarrena? I.-Arriagako hura; Araba-Bizkaiko final hartann. Seguraski hura izan da pasatu dudan une txar bakarra. U.-Hotzegia ornen zara tabladutik kanpoko harrenametan? I.-Badakizu..., pixka bat lotsatia naiz, eta ez zait asko gustatzen jendeak kantatzera ez noan lekuetan bertsoak edo inguruko iritzirik eskatzerik. U.-Zure bizitzako gaurik onena? 1.-1991-9-8. U.-Umea edo gizontxoa? I.-Gaztea.
56
BERTSOLARI
1992-Abendua
Igor ELORTZAk Unai ITURRIAGAri Unai Ituriaga 1974eko ekainaren 28an Durangon jaio zen. 18 urte ditu eta Arte Ederretako ikaslea da. IGOR.-18 urterekin, bertsotarako duzun abilidadea erakusteko aukera duen gutxietako bat zara. Horreterako aukera beharbada Bizkai-Arabako 10. urteko txapelketan eman zizun. Zertan aldatu da ordutik zure bizitza? UNAI.-Ezer gutxi. Asteburuak okupatuagoak ditut eta urte bi zaharragoa naiz. I.-Zer eman dizu famak eta zer kendu? U.-Famak berak eman ezer ez. Bertsotan aritzeak Euskal Herria eta jende jator asko ezagutzeko aukera. Kedu... jendaurrean intimitatea pixka bat, besterik ez. l.-Bigaren Bertsolari Cazteen Egun hartako antolatzaileetako bat izan zinen. Caurtik begiratuta, zer ÂĄritzi duzu? U.-Orduan neukan iritzi berbera, baina desilusio haundi batekin. Nere ustez, komunikabideen aldetik ez zuen erantzun egokirik izan. Baina onartzen dut, inork ez bait zuen aldeko hitzik esan, beraz horrek esan nahi du jendea ados zegoela esandakoarekin... edo bestela... I.-Bertsolari izateak lagundu al dizu ligatzen? U.-Egia esan, oso gutxi ligatzen dut. Cainera inoiz ligatu dudan apaurra ez da bertsoei eskerrak izan, eta aspeldiko kontuetaz ari naiz. Badaude beste batzuk nik baino hobeto darabiltenak kontu hori. I.-Bost galdera labur egingo dizkizut. Herri bat? U.-IruĂąea. I.-Pertsonai bat? U.-Corto maltese. I.-Kanta bat? U.-Berandu dabiltza. I.-Bertsolari bat? U.-)on Sarasua. I.-Plaza bat? U.-Algorta edo Matiena.
1992-Abendua
BERTSOLARI 57
Mirari AZULAk Txabi AJURIAri Txabi Ajuria izeneko lekeitiar hau 1971ean jaio zen. 1986an txapelclun izan zen idatziz eta bapatean Bizkaia-Arabako gazteen txapelketan. Baltzaren eskolakoa ¡zanik, Kanpantxuko bazkide zaharrenetakoa dugu. Bertan, mus jokalari bezala bere gaitasuna erakusteaz gainera, lagun ugari egin zituenn eta aipagarriena Joxe Trankilo. Lekeitioko eta Santutxuko bertso eskoletan aritua da eta Deustuko bertso eskolaren aintzindari dugu Kabi-ren ornen eta oroimenez. Kolorez Baltzaren antza izanik, bertsotan ere harén bidea daramala esan genezake. Aspaldian plazaz plaza bertsolari kalitatea erakutsiz dabil. MIRARI.-Zein da ahoskatu zenuen lehen hitza? TXABI.-Ez naiz gogoratzen, oso txikia nintzen, baina seguruenik «gose» hitza esango nuen. M.-Hain beltzarana izanik, inoiz ez zaituzte hartu morotzat? TX.-Ez. Inoiz sudakatzat bai ordea. Udan batez ere. M.-lmajinatzen al zara ile luzea eta bibotarekin? TX.-Ez, ez nuke nahi imajinatzea ere. M.-Urazpian ibiltzen zarela ere gauza jakina da. Zein da, orain arte harrapatu ez arren, harrapatu nahi zenukeen arraia? TX.-la denak harrapatu ditut, baina eskuekin atún bat harrapatzea gustatuko litzaidake. M.-Zer egingo zenuke puxika bat, arkatz bat eta madari bat bazenitu? TX.-Ezer ere ez. Barre. M.-Zein urtaro duzu gustokoen? Zergatik? TX.-Uda. Berotasuna gustatzen zait eta gainera, udarekin oporrak datozelako. M.-Nola itzaliko zenuke mahai gaineko kandela eskuak lotuta eta ahoa estalirik? TX.-Ostikada batez, baina ez nuke nahi hori egiterik. M.-Erraz maitemintzen den horietakoa al zara? TX.-Ez, maitasun luzeen ordez «flashak» izaten ditut eta sarri etortzen bazaizkit ere, erraz joaten dirá. Gehien maite dudana askatasuna da. 58 BERTSOLARI
1992-Abendua
Txabi AJUR1AK Mirari AZULAri TXABI.-Kontatu bizitzako lehen oroitzapena. MIRARI.-Hiru edo lau urterekin nire ยกzebaren exera joan ninten eta berak, Gabonak zirelako edo, Nancy bat oparitu zidan. Oraindik ere etxean daukat opari hori. TX.-Zer herri duzu gustokoen? M.-Lekeitio dudarik gabe. Bizkaiko herri txiki gehienak ere atsegin zaizkit. TX.-Zer egingo zenuke aberatsa bazina? M.-Hainbeste dirurekin eza nukenez zer egin jakingo, ziurrenik tontakeria pilo bat erosiz gastatuko nuke. TX.-Kirolik edo atsegin al duzu? M.-Bai, noski. Kirol gehienak atsegin ditut telebistaz ikusteko bada ere. TX.-Telebista, mutilak edo bidaiak? M.-Bat hautatzekotan bidaiak. Hala ere, nahiago nuke azken bien nahasketa bat. TX.-Langabezia edo ikastea? M.-lkastea atsegin dudan arren, ez betiko. Alditxo bat langabezian ere ez da gauza txarra, batez ere ordainduko balute. TX.-Ametsik bitxiena? M.-Amets egin nuen behin ikutzen nuen guztia apurtu egiten zela eta zoritxarrez hori ere sarritan gertatzen zait. TX.-Txakurra ala katua? M.-Txakurra, katuei harroputz itxura hartzen diet eta bat laztantzen saiatzen naizen bakoitzean, ihes egin ohi dit. TX.-Europako herri bat? M.-Florencia. Hiri haundi bal izanik, herri txiki bateko lasaitasun usaia nabarยก daiteke bertan.
1992-Abendua
BERTSOLARI 59
Kepa INTXAUSTIK Ibón IZAri KEPA.-Txapelketarako prest al zaude, Ibón? IBON.-Prest gaudela esan beharko; nahlz eta orain arte entrenamendu gutxi egin, ahaleginduko gara zerbait egiten. K.-Entzun dudanez, emakumeen ehiza atsegin duzu? I.-Ez, seruan hegan sarritan ikusi ditut. Ondo eta sarritan apuntatu arren, ez dut bat ere harrapatzen. Hori déla eta ez dut afaltzen. K.-Gauez edo egunez ¡biltzea duzu nahiago? I.-Egunez ¡biltzea atseginago zait, egunez hobeto ¡kusten bait da. K.-Unibertsitatean bertsolari izateagatik ezagutu al zaitu neska ezezagunen batek? I.-Ez. Ni bertsolaria nintzela aitortu nuen arte, inork ez zidan kasurik egin eta orduan ea Unai Iturriaga ezagutzen al nuen galdegin zidaten. K.-Arte Ederrak ala bertsolaritza? I.-Bakoitza bere momentuan. Biak ditut gustoko, ezken finean bertsolaritza arte ederra baita. K.-Bertso afaria ala plazako saioa? I.-Ez dakit, baina plazako saioetan gustorago egoten naiz bertso afarietan baino, nahiz eta ez dakidan horren arrazoia zein den. Nere ustez, plazan nagoenean, bertsoak kantatzeko tokirik aproposena horíxe dela ¡ruditzen zaidalako da. Afarietan ez zait hori gertatzen. Batzuetan afaldu ere ez dut gustora egiten eta horrek eragina izaten du bertsotan bastean. K.-Musika? I.—Era askotako musika entzuten dut, gehiena heavya azken bolada honetan. Iron Maiden bezalako taldeak asko gustatzen zaizkit.
60 BERTSOLARI
1992-Abendua
Ibón IZAk Kepa INTXAUSTIri Kepa Intxustiri buruz hitzegiten hastea nahikoa zaila da, izan ere, gure artean behintzat sarri baino sarriago hitzegin dugu berataz eta ez nuke gauza berri gehiegi esango. Urte ugari damatza bertsotan gaztea den arren eta urte hauetan zehar bere kantaera zerbaitek markatu badu, umorea da zerbait hori. Umore gorclina da Keparen ezaugarri nabarmenena, hori déla eta sarritan beldurra ere ematen bait du berarekin kantatzeak. IBON.-Urduri al zaude txapelketarako? KEPA.-Oraindik ez, baina seguru nago eguna hurbilten den heinean urduritasuna somatzen hasiko naizela. Dena den, oraingoz nahikoa lasai egiten dut lo, gehiegi larritu gabe. l.-lgorren kantatzeak, zure etxetik hurbil, zer mesede edo kalte ekar diezaizuke? K.-Nik sute dut kalte bakarra jende ezagun asko egotea ¡zango déla. Nahikoa egoera konprometitua da alde horretatik begiratuta, baina era berean, jendea ni animatzeko prest egongo da eta horrek motibatu egingo nau eta hori nere mesederako ¡zango da. I.-Zer duzu nahiago, fama edo dirua? K.-Fama. Nere ustez, fama lortzea da garrantzizkoagoa, zern eta behin fama lortuz gero, dirua errazago etortzen bait da. I.-Bizitzeko herri bat? K.-Dima aukeratuko nuke. Toki lasaia da eta oso ederra, Euskal Herriko herririk politeneko bat da nere ustez. I.-Emakumeen zerk erakartzen zaitu? K.-Lehenengo izaerak eta gero fisikoak.
BERTSOLARI 61
Aitor ELEXPURUri Iratxe IBARRAk IRATXE.-Noiz sartu zinen bertso munduan? AITOR.-Zortzi-bederatzi urte ¡nguruan egin nituen nere lehen bertsoak, OHOko hirugarren mailan. Apaiz batek azaltzen zigun bertsolaritza zer zen eta bertso zaharrak ¡kasiz hartu nuen bertsotarako grina. I.-Zer hobby dituzu bertsolaritzatik aparte? A.-Egia esan, gehiegi ez ditut. Egunkariak ¡rakurtzea gustatzen zait eta telebistako berri guztiak jarritzen clitut. Gauez irratia entzuta ere gustatzen zait. l.-K¡rolzalea al zara? Zer kirol praktikatzen duzu? A.-Ez naiz horren kirolzalea, baina batzutan mendira bueltaren bat egitea edo zestapuntan araitzea gustzen zaizkit. I.-Zein da zure asteeburuko egutegia? A.-Aspaldi honetan tabarna batean egiten dut lan eta ostiral eta larunbat gauak lanean pasatzen ditut. I.-Asko ligaten al duzu plazaz-plaza ibiltzeagatik? A.-Bat ere ez, zeren aspaldi honetan plazetan oso gutxi abestu bait dut. Ea txapelketa honek ligatzeko behintzat balio didan. I.-Aukeratzeko: bertso-afaria edo parranda? A.-Bertso-afaria, zeren ondoren parranda etortzen baita. I.-Asko ikasten al duzu? Zer ikasten duzu? A.-Majisteritza bukatzeko asignatura bat geratzen zait zintzilik. Egia esan, ez nago oso motibaturik gehiago ¡kasteko eta horregatik urtebeteko atsedenaldia hartu dut ikasketa mailan. Ea gero gogo gehiagoz hasten naizen. I.-Zer pertsonaia miresten duzu gehien euskal munduan? A.-Ez da gauza erraza galera horri erantzutea. Sarrionandia aukeratuko nuke agían. Bere literatura asko gustatzen zait. Miresgarria da bait ere politikoki duen konpromezua.
62 BERTSOLARI
1992-Abendua
Iratxe IBARRAri Aitor ELEXPURUk AITOR.-Aukeratu eta azaldu aukera honen zergaitia: zinemara joatea ala videofilmeak ¡kustea? IRATXE.-Nik nahiago dut zinemara joatea, pantaila handia bait da eta irudiak hobeto apreziatzen dirá. Gainera, beste giro bat da. A.-Su ta Car edo E.H., Sukarra-ren rock and roll-a? I.-Biak asko gustatzen zaizkit. Aukera bat egitekotan, Su ta Car aukeratuko nuke. Zergatik? Ba, beharbada hobeto ezagutzen dudalako, kantu gehiago dakizkidalako. A.-lruñeko San Ferminak edo Markinako festak? I.-Markinako karmenak. A.-Udan, mendia ala itsasoa? I.-Za¡la da aukeratzea. Bietatik apur bat egitea gustatzen zait. Hondartzan asko gustatzen zait, baina sarritan Joan ezkero aspertu egiten naiz. Mendian, berriz, ez naiz aspertzen. A.-Zortz¡ ordu lo egitea ala hamabi? l.-Dudarik gabe, hamabi. Zergatik? Lo asko egin behar izaten dudalako ondo egoteko, lotia naizelako. A.-Gauez berandu arte edo goizean goizez jekita, ikasteko? I.—Bat ere ez. Iluntzetan estudiatzen dut gustoen, baina bat aukeratzekotan lehena aukeratezen dut, goizean asko kostatzen bait zait. A.-Athletik ala Errela? I.-Orain ez zait asko ardura. Txikitan, Errealaren aldekoa nintzen eta aukeratzekotan hori aukeratuko nuke, beharbada lehenago ezagutu eta miretsi nituen jokalariak Errealekoak zirelako.
1992-Abendua
BERTSOLARI 63
Xabier ARRIAGA « Txiplas»ekin kartzelan BERTSOLARI.-Aurten gazte asko ¡zango dirá txapelketan. Mesederako ala kalterako da hori? XABIER.-Mesederako. Gazteengan dago bertsolaritzaren etorkizuna. B.-Bertso munduaz enteratzen al zara hemen? X.-Bai, egunkarietatik, bertsozaleen bitartez eta lagunen bitartez. B.-Zuri Durangoko semiiinalean kantatzea tokatzen zaizu. Zer egingo duzu> X.-Aurten nahikoa ondo ikusten naiz eta saio on bat egiteko asmoa daukat. Gainera prestatzeko ere denbora gehiago daukat. B.-Zedozer esan gura duzu Euskadiko bertsozale eta bereziki zure fans-enzat? X.-Bai, bertsolaritza Euskal Herriaren atal garrantzitsu bat déla eta neureari dagokidanez, datorren urterako hobeto prestatuko naizela.
64
BERTSOLARI
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI 65
ARABA-BIZKAIKO BERTSOLARI ELKARTEAREN LEHEN BERTSO PAPER LEHIAKETA UDAZKENEKO GOIZ ARRUNT BAT (Doinua: «Iparragirre ahila déla) JON ENBETIA 1. Saria (D Udazkeneko goiz arrunt bat zen hala zioen oilarrak Eta kinuka erantzun zion egunsentiko Izarrak Laino txikiak, berriz, arro soineko berriz gorrixkak eta nabarrak. Gaua uxatu zuen berriro eguzkiaren indarrak.
(4) Josetxo eta Mirentxu ere erromerian zebizan, hará ta hona, beso zabalik hegazkin txikien gisan Heuren tartean Biskor etxeko txakur bizkor ahausi ta jauzi ari zan. Zein zoriontsu, nahiz ta bakarrik haize epela lagun izan.
(2) Ixiltzen ez zen Kurloi garratzak horma zuloa ostatu Zozoak ere iko azpian zerbait nahi zuen dastatu Geltxoaren hegada ta Txindorra bertara naiz ta Txepetxa kezkatu Birigarroak alperrik zien kantuz bakea eskatu.
(5) Aitona ere zoriontsu zen baina, tarteka, minbera Orbelen gisan bere bizitza ikusten zuen gainbehera haurtzaro ta gaztaro haizetan egunaro aspertzen ez zena bera baina pausoak laburtu ziren adinaren arabera.
(3) Zuhaitz adarrak astintzen ziran hego haizetan dantzari Orbelak ezin gehiago eutsi bizitzaren hariari Lehen hain berde izanik, hainbat babes emanik lore ta igaliari, arre ta lehor erortzen ziren sustrai berrien janari
(6) Leiho atzean gorderik eta begiak luze mendira mila margotan apaindutako orbelen mantu berrira, Baina bere buruan iragana goguan. Bihotzak zenbat desira! Oroitapenak noizbehinka berriz gorputz egingo balira!
66
BERTSOLARI
1992-Abendua
(7) Bere señera ekarri zuen laztan biren atseginak Aurrean zeuskan haur jostariak fameliko txanbelinak Irripartsu ta gozo belaunetara jaso zituen bi krabelinak. Caí berezia ¡zango zuen egun hartako ¡puinak.
1992-Abendua
(8) Neure bidean jarraitu nuen bertan utzirik aitona baina goiz harek eztitu zidan bere eragin sakona Beti udabarria zen nire egarria baina ez ordutik hona udazkenean ere gaur badut lehen ez nuen zoriona.
BERTSOLARI 67
SEME TTIKINA Doinua: Amodioa gauza tristea ANTTON KAZABON 2. Saria (1) Seme ttikina lo dagoela joan natzaio albora hari begira hamaika gauza etorri zaizkit gogora. Maitasunaren lorategian egun batean zen lora, ta orain nere ondoan nahi dut edo ez nago gustora; orain maite dut, lehen maite nuen, maitatu nahi dut gerora.
(4) Bere ondoan etzan naiz eta hasi natzaio hizketan, nahiz eta lotan jarraitzen duen hitzegin diot benetan; beharko ditu laguntza denak mundu aldrebes honetan beti ez baita orain bezela bizi ahalko ametsetan malkorik ez dut bota nahi gero penazko negar-minetan.
(2) Dudamudaren zurrunbiloan batzutan erdi galduta, maiteko al dut? maiteko al nau? bihotz barneko burruka. Hain da ttikia, hain da xumea... daukat eskutik helduta, ta ez nuke nahi, ez bedi ¡noiz nere aurretik ¡zkuta nere poza ta zorionaren giltzarria berak du-ta.
(5) Zuhaitz emankor ¡zan zaitea nahiz gaur zeran landarea, ta ez eraiki diru gainean zilarrezko aldarea: ez izan denen jainko ttikia baizik denen mirabea, maitasunaren hondogabeko gordailu amaigabea, era horretan bizi ta goza dezazun libertadea.
(3) Gaur horren ahula eta hauskorra egunen baten sotila, gaur horren haurtxo eta mutiko egunen baten mutila; irri garbi ta begi gardenez beti dabil nere bila, bere amasa, bere ahotsa sentitu nahi dut hurbila, semetxo honen ondoan bizi eta zahartu nadila.
(6) Munduak dakar hondamendia, mundua duzu petrala, aurpegi onez nahiz aurkezten den gizonarentzat hutsala; irents zaitzake ohartu ere egin gabe berehala, etzazu inoiz mundukeritan ¡pin zure idéala balia zaitez munduaz baina, kontuz ta behar bezala.
68
BERTSOLARI
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
69
(7) Putre artetik azkar aldegin hartu laguntzat usoa, ez ahaztu oso laburra dela gure munduko pasoa; ez zaitez saia aurkitu nahian hemengo paradiosa gizonak inoiz ez bait dezake lortu zorion osoa, bizitza sarri samina baita gutxi batzutan gozoa.
(8) jaio ta bizi, bizi eta hil, hara zertarako gauden, aginteak ta diruak ez du inortxo salbatzen hemen; bizi erdia ikasten pasa nolatan bizi behar den, ikasi ordu, beste erdia ez gaude gustara, zeren, heriotzari begira ezin bait dugu hartu atseden.
(9) Itxuraldi hau hain da laburra, hain dugu bizi urria, ¡reki zure maitasunaren harkaitzeko ¡turria, zeuk ere edan bertatik eta ase zure egarria, nigarra bazter ahal baldin bada eta zabaldu irria, gauak eguna legez bait dakar neguak udaberria.
70
BERTSOLARI
(10) Dasta ezazu seme maitea zelaien berdetasuna, udaberriko zeru urdina, neguko hezetasuna, goza ezazu gauego izar argien edertasuna, bereiz itzazu senda belarra eta sasiko asuna; hori hórrela gerta dagizun da nere eginkizuna.
(11) Esnatu naiz ta b¡ begi urdin nituen aurrez begira, ta nere amets gaizto guztiak bertan izkutatu dirá. -Zer ari zera hemen aitatxo?neri galdezka hasi da. -Nahiz gaur lez beti ez heldu biak batera egun sentirá, goizero, seme, zugan dadila piztu eguzki diztira-.
(12) Ekainek adi entzun dit baina, apenas ulertu didan, belaunetatik txirristan behera irristatu zait segidan; bere begiek esan didate zoriontsu dela nigan; mundu hontako zorion puxkak hara nolakoak dirán, zertan ibili haizez puztuta haundikerien desiran.
1992-Abendua
EZ ETA EZ!!! Doinua eta neurria: HABANERA. Xabier Letek kantatzen duena. AITOR SARRIEGI 1. Saria
(1) Estatu bakoitzak dauka bere menpeko armada gazte asko eramaten dituztelako bertara. Espainiak ere ez du eskubide hori laga armada «bikaina» dauka hortaz mintzatuko gara. Ez da denetan ¡zango noberena beharbada baina euskaldun gazteak hortxe doaz armetara elkar hiltzen erakusten animalien erara hau ñola onar liteke justizirik baldin bada.
(3) Hainbeste gazte kaskamatz joaten dirá urtero joan izanaz ederki damutzen direnak gero. Militarren bigoteak zutituz jartzean bero hobe da isilik egon bihurtzen bait dirá ero. Nik pentsatzen dut munduan justiziarik balego armeriek ez lukete ¡zango hainbat bezero. Xaguak ere zulotik ¡rteterik ez espero katuari kandadua kentzen lagundu ezkero.
(2) Handik atakea eta hortik ere atakea horra joan beharra da guztiontzako kaltea eta piperpotoari muin zikin bat ematea ez da oso atsegina beraien banderapea. Euskal Herriak badauka toki horretan partea herri triste batentzako nolako errematea orain guztiz zuzena da guztiok hau esatea bidé bakarra dugula ez joan eta pakea.
(4) Intsumisio-bidea orain ugaltzen ari da jende asko jarri bait da arazoari begira. Euskaldun gazte guztiak intsumisoak balira ez lirake etorriko gugana Euskal Herrira. Baina urte batekoei hurrengoek har segida dena manipulatuaz beti jira eta bira pake piska bat hementxe behar genuke sikira baina munduan militar guztiak berdinak dirá.
7992-Abendua
BERTSOLARI
71
(5) Mutil hutsez osaturik hainbeste urtez egona denbora asko pasa da aspaldi hartatik hona. Hau esanez hor dabiltza aitona eta amona: «Soldadutzan egiten da mutil koskorra gizona». Ideia berri bat bada usain txarra dariona emakumeak sartu nahi militarren zoriona. «Ez datoz bat ere gaizki zazpi edo zortzi gona» esan diezadatela norentzat den bori ona.
72
BERTSOLARI
(6) Bazkaria izaten da «guztiz ona» alajaina txarra dela pentsatuta ez gaitezela engaina. Hasteko lehen platera besteei hartuaz gaina: patata lehor pare bat eta ondoan bi baina, lukainka-mutur gogorra harria hainbat ez baina kontserba erdiustelek hondatzen dute mingaina, mahaia bedeinkatzeko kaboak «Viva España» hórrela edukitzen da armada sendo bikaina.
1992-Abendua
Pakea sortu nahi baina bati sua eta garra aspaldi pasatu zuten hoiek ¡nfernuko marra. Garaia laster da eta barnean sortu zait arra sasitan ¡toko baita zelai oneko belarra Herri txiki batentzako ez ote da zoritxarra? Arrazoia eduketa azpian egon beharra zertan ¡zango oteda gure Euskal Herri zaharra? ¡ndarrak du arrazoia ez arrazoiak indarra.
1992-Abendua
(8) Hainbeste jendek batera ezetza eman orduko pare bat hartuz kartzelan hortxe dituzte sartuko. Guztion borondatea haiek dute nozituko baina egonen batean denak dirá bueltatuko berdin Aitor, Iker, Mikel, Iñaki edo ta Urko guzti guztiei beraien txanda zaie helduko eskumuturrak jasota egin dezaiegun uko Ezetz diogun artean ez gaituzte makurtuko.
BERTSOLARI
73
JOLASEAN Doinua: Lurraren pean JON MAIA 2. Saria
(1) Biguna eta goxoa dezu nere maitea ezpeina bustia eta jolaskaria nere maitea mingaina zure haragiz laztantzendezu nere ahoaren gaina zure txistuaz asetzen nauzu gehiago nehi nuke baina munduko mendi gailur guztien elur urtuaren aina.
(2) Nere gorputza biluzik dago zure eskuetan maite begiak itxiz zure behatzek tentatu egiten naute amaierarik gabeko bidé ¡lunetan naramate maitasunaren lurraldearen ibaia aurkitu arte eskatu gabe eman daiteken dena eskeintzen didate.
(3) Zure amasa de ni maitea zoratzen ñauen haizea belarrieten zurrunbiloka jausten den aire hezea nere azala harroa dago eta bihotza asea berriz bilatuz zure pekatu tentagarrien gosea une lebur bat bihurtu nahirik
74 BERTSOLARI
(4) Zure ahotsa da nere maite ¡solatu ohi nauena hitzik gabeko ipuin goxotan hutsa betetzen duena bihurtzen nauzu mundu hontako animali ahulena gozamenaren marmar ¡luna erraietatik irtena melodiaren kabuz sartzen da nere zainetan barrena.
(5) Beste inortxok ez duen zerbait badauka zure irriak poz-olatuak bidaltzen dizkit zure barneko berriak hain dirá mezu garbiak eta hain dirá ulergarriak grazi berbera ez luketenak nere ahoan jarriak nik zer arraio esango dizut! hain dirá maitagarriak.
(6) Zure muxuak aho barneko laberintoan galduta ezpainak bigun elkar laztanduz mingain bustiek lotuta bortitz jokatuz ¡ñor garaile ¡zango ez den burruka buruan jaio ahora jausi eta bihotzean bu ka zorionaren eteko giltza zure muxu batek dauka.
1992-Abendua
1992-Abendua
BERTSOLARI
75
(7) Jan, edan, egon, jardun, jarraitu arnas hartu, ยกraun, bizi goazen korrika, busti euriaz agertu, maite, ihesi senti dezagun gure bizitza denboraren mugak hausi ez eten, segi, goazen korrika gure gorputzak nahasi inoiz bereizi behar badira esna nazazu lehenbizi.
76 BERTSOLARI
(8) Gure arteko korapiloa ezin liteke mejora hartu ezazu krabelintxo bat eraman zazu leihora hura ikusten duzun orotan nitaz zaitezen gogora gizi guztia negar malkotan pasako nuke gustora nere malkoez hazi dezazun eskeini dizudan lora.
1992-Abendua
«NIRE IKASTOLA ZAHARRA, TA EUSKERAREN INDARRA...» HARKAITZ ESTIBALLES 1. Saria
(1) Ñire ¡kastola zaharra orain dut utzi beharra gurasoen poz bakarra baina ñire zoritxarra niretzat zara ñire kosmoan urrunduz doan izarra denborarekin galtzen delako gure oroimen edarra baina ezin dut ¡ñola ahaztu gure hizkuntzaren garra dakusagunez azken boladan galduz doala ¡ndarra nahiz triste egon gogoan izan ñire azken ¡rrifarra. (Bis)
(3) Matematikan mátela hirukota arregela nahiz ta ez nintzen ergela kulunka noten bátela hogeitapiku lagun jatorrez osatzen zen ikasgela ta ¡kastolan nabaritzen zen euskaldun giro epela ta gaurko hontan hilzorian da hauxe da drama itzela beti gogoan izan nahi zaitut nik ezagutu bezela ez bait nuke nahi noiz ikusi ¡kastolaren eskela. (Bis)
(2) Ni nengoelarik hazten gauzak hasi ziren lazten nahiz ta zaila zaidan ahazten erraza gogorarazten hamaika urte ¡garó ditut zure barnean ikasten irakurri ta errotulkiez ormirudiak marrazten natur zientziak ongi hausnartu ta buruketak epazten subentzioez diru askorik nahiz ta ez den irabazten orain ta beti jarrai ezazu zuk euskeraz irakasten. (Bis)
(4) Euskal umeen etxola Euskalerriko arbola ta euskararen oskola horixe da ¡kastola Euskalerrian sugarrik gabe ¡rakitenn da odola lamentazioz gizarte hontan ezin da bizi ¡ñola zeren ta beti burdin gabea ornen da balizko ola ikastoletaz usté dutena guri ez zaigu axola ta behin norbaitek esan bezela aurrerantza doa bola. (Bis)
1992-Abendua
BERTSOLARI
77
(5) Batzuk nahi zaituzte ¡to lurperaturik betiko ta euskera ere kito ¡zango zarete mito hainbat erdaldun etorri dira orain diot nerekiko andaluzen bat gailego batzuk ta horrenbeste ¡jito ta euskaldunak erderaz mintzo erdaldunen akolito baina oraindik ez dugu galdu entzun neska ta mutiko gazte guztiok euskeraz egin ta euskera ez da hilko. (Bis)
(7) Hauxe da giro trankila herri guztia isila triste neska ta mutila kantari bait da ezkila baina ez dator heriotz jauna orain euskeraren bila horretarako prest daudelako hemen erdaldunak mila nahiz ta euskera deuseztatzeko heurek duten arma pila gure euskera baino lehenago erdera daukate hila Goliat hiltzeko David-entzako nahikoa bait da habaila. (Bis)
(6) Mingarria da eszena euskal kultura etena ta gurea erru dena hauxe da hauxe krimena zeren euskera izan daiteke hizkuntzetatik zaharrena urteengatik bera ornen da hilzorian dagoena ta erderaren bakteri horrek ¡a jan dio barrena Euskalerria euskalduntzea da sendabide onena nahiz ta zaila den hori lortzea badugu itxaropena. (Bis)
(8) Kezkatzen nago hasia dena dago nahasia euskaldunen desgrazia galduz gure eskazia alde batetik oso gutxí da gaur zure irabazia beste aldetik nabaritzen da subentzio eskasia hórrela bizi baino hobeto ez al da eutanasia? baina ordea ikasgai hori aspaldi dut ikasia IKASTOLA DA MINTEGIA TA EREINDA DAGO HAZIA. (Bis)
78
BERTSOLARI
1992-Abendua
RESIDENTZIRA EKARRI NAUTE PERĂ&#x161; ARANBURU 2. Saria
(1) Azkenaldian etxeko jauna bazterrean utzi zuten telebistakin gelditzen nintzen ta etxetik ezin urten bista ona baina nire egoera ez zuten inoiz ikusten nire kopeta zimurtu zen ta hona ekarri ninduten.
(4) Hurbilduz dator bizitzak duen lasterketa honen meta ziklista batzuk erori dira ta nilakoak erreta boteilatxoa ur gabe daukat zikinkeriaz beteta bizitzak ere merezi duen dudan jartzen dut tarteka.
(2) Gogoan daukat afal ostea nola zen umore alaiz gogoan daukat nola ohera inoiz ez nindoan garaiz gogoan daukat nola tabernan mozkor gelditzen nintzen maiz dagoeneko gogoeta bat besterik ezertxo ez naiz.
(5) Zulo ilun bat, laberinto bat oÂĄ zehartzaro kaikua! zuhaitz gabeko baso luzea edo itsaso sikua baztertze eta onarpen eza bizitzaren istripua! burusoil eta za(ha)rraizatea al da nire delitua?
(3) Ordurik -ordu, egunez- egun holĂĄn doakit bizitza azkenaldion hemendik dabil familiakoen sitsa topa nahi dute herentziaren edo hondasunen giltza nireizerdia ez dainorentzat eta alperrik dabiltza.
(6) Bukatua da za(ha)r humil honen sei bertsotako aitortza koota dizuet nolakoa den edadearen morrontza orbel horiztak nagusi dira neure soinean arrotza! laburtuz doa amasa eta isilduz, berriz, bihotza.
1992-Abendua
BERTSOLARI
79
80
BERTSOLARI
1992-Abendua
Ll BURUDENDA OKENDSO KALEA.4 - ^ 42 82 89 20004 - DONOSTIA
AUZOLAN LIBURUDENDA - LIBRERÍA S. Gregorio, 3 - Teléf. 22 36 14 31001 IRUÑA - PAMPLONA
Paperdenda-Euskal Liburuak-Hizkuntzak Papelería-Libro Vasco-Idiomas
KiRiKiNO
Rodríguez Arias, 45 Tel. (94) 441 27 77 Urrut 48011 BILBAO
Paperdenda-Euskal Liburuak-Hizkuntzak Papelería-Libro Vasco-Idiomas Colón Larreategui, 11 Tel. (94) 424 11 74 Urrut 48001 BILBAO
l
iyemkoia
LiZ&RDi Paperdenda-Euskal Liburuak-Hizkuntzak Papelería-Libro Vasco-Idiomas Lehendadakari Agirre, 20 Tel. (94) 447 29 55 Urrut 48014 BILBAO
-Liburudenda
Plaza Nueva, 14 Teléfono (945) 23 16 79 01001 VITORIA-GAZTEIZ
RABA eta K IZKAIKO
ERTSOLARI SLKETA
&&*>**
BABmiil
KANPORAKETAK:
Bi驴kaiko Foru Aldundia
8an Gasteiz. Goizeko 11,30etan
AZAROAREN 15ean Gernika. Goizeko 11,30etan 22an Igorre. Goizeko 11,30etan
Diputaci贸n Foral
c,e Bi kaia
'
6an Durango. Arratsaldeko 5etan ABENDUAREN 8an Markina-Xemein. Arratsa. 5etan 20an Bilbo. Goizeko 11etan ABENDUAREN Arriaga Antzokian EPAIMAHAIA :
Idazkaria :
Antton Mari Aldekoa-Otalora Trino Azkoitia Luis Baraiazarra Juan Ignazio Intxaurraga Abel Muniategi Karmen Marina Arteagabeitia