Bertsolari aldizkaria - 9. zenbakia

Page 1



Lazkao Txikiren omenez ertsolari Egunean, jaialdia bukatu eta Lasarteko Dana Ona jatetxera Liborio Urrutia ondoan zuela bere Seat Ritmo txuariarekin ¡ritsi zenean, umore ederrean zegoen. Aldizkari honen azalerako argazki batzuk eskatu genizkion eta, argazkilaria ¡nguruan zebilkion bitartean bromak genuen espero aregin zituen. Beste gazki horiek Lazgai bat sartu nahi kaomendiko bertgenuen, noski, eta solariak irrifarrez handik egun batzuaterako zituen aztara ospitalean hikenak izango ziretzegitekotan geratu nik. Handik egun ginen. Norbaitek batzutara igo ginen esanda bagenekien, ospitalera eta eriA z p i l l a g a Erresizainekin, gela bed e n t z i a n zegoela tean zituen adiskieta Lazkao Txikik deekin bromak egiere biharamunean ten segitzen zuen. ¡ngresatu behar Ez zen momenturik zuela bihotzeko aproposena kontu aproba batzuk egizaharrei buruz hitearren, baina ez t z e g i t e n hasteko eta, operatu ondoren ere denbora izango genuela eta alde egin genuen. Aste horretan bertan, ostiralean, operatzera zeramatela ere txiste batekin despeditu omen zen medikuengandik. Lokartzeak ez zíola beldurrik ematen, baldin eta despertadorea ondo jartzen bazioten esan omen zien. Despertadoreak ez zuen, ordea, funtzionatu eta guk, omenaldi g¡sa, bere izaera eta bertso estiloari buruzko lanok prestatu dizkiogu.

B

1993-Martxoa

BERTSOLARI 1


Felipe Barandiaran: «Gero eta gehiago aipatzen

Maíz esan ohi da hiztun ederrak ez direía idazle on. Lazkao Txiki hiztun izugarria eta kontatzaile aparta zen. Baina ez du bere bizitzaz ezer idatzirik utzi. Beharbada ez zuen beharrik ere sentitu. Liburu batean disekaturik uzten den biografíak baino gahiagoa balio du ahoz aho zabaltzen den mitoak eta Lazakomendiko bertsolaria mito bat da jadanik. Mitoek ere, ordea, haurtzaro bat, senitartekoak eta bizidun orok bezala, tristurak eta pozaldiak izaten dituzte.

Testua: ¡oxean ACIRRE

2

BERTSOLARI

1993-Martxoa


zuen bakardadea»

1993-Martxoa

BERTSOLARI

3


elipe Barandiaran Lazkao Txikiren ¡loba, luzaz b i z i izan da osabarekin etxean. «Nik osabaz gordetzen dudan oroitzapenik gozoena mutikoa nintzenekoa da. Etxean zazpi senide ginen eta osaba lanetik etorri zai egoten ginen euskal libururen bat irakurtzeko. Euskal literaturako liburuak izaten ziren, Orixeren 'Euskaldunak', Txomin Agirreren 'Kresala', edo 'Garoa' eta horrelakoak. Altuan irakurtzen zituen, baina guri liburuak zioena baino gehiago interesatzen zitzaizkigun gehienetan bere komentarioak», esaten du Felipek.

F

Abalei baserriko sukaldean gauero eratzen zen akademia zelebre horren aztarnak geratzen dirá oraindik. Abalei baserria Lazkaomendi gainean dago, Lazkaoko herritik hiru bat kilometrora eta Zaldibitik gutxixeagora. Baserriak bigarren solairuan dituen gela ugarietako batean aurkitzen da bertsolariaren l¡burutegia eta han, apala xumeetan pilaturik liburu mordo izugarria ikus daiteke. Ez dirá bertsolaritzari edo euskal gaiei buruzko liburuak bakarrik. erdal literatura ere ageri da tarteka eta frantzes eta ingles gramatikak, historia eta liburu enziklopedikoak. Abalei b¡ bizitzako baserria da. Ataun eta Zaldibiko mugan dago, Aralar erdia bistaratzen den lekuan eta ganaderitzara dedikatzen dute oraindik ere Lazkao Txikiren senitartekoek. Hor jaio zen bertsolaria 1926ko irailaren 15ean. )oxe Migelen aita Felipe Iztueta zen, Felipe Barandiaranen aitapontekoa. «Familian ez da egon osaba beste bertsolaririk, baina bai aitak eta bai amak sekulako joera zuten errimadun esaldiak egiteko. Gogoratzen naiz nola nere aitona horrek 'Etor hadi Felipe batere txapelik pe' eta horrelakoak esaten zizkidan etengabe. Nere aitona honek hiru seme-alaba izan zituen lehen emaztearekin eta beste hiru bigarrenarekin. Maria, nere ama, Esteban eta Luis lehen emaztearenak dirá eta Joxe Migel, Antonio eta Juanita bigarrenarenak. Denak hilak daude Antonio izan ezik eta hau Tolosan bizi da. Osabak beharbada amaren antza du, baina ez nago seguru, gutxi ezagutu baitnituen. Aitona nik hamabi urte nituenean hil zen eta bertsotan egiten ez bazuen ere, oso

4

BERTSOLARI

kontalari ona zen eta izugarrizko zorroztasuna zuen», kontatzen du. Joxe Migel Iztuetak ez zuen eskola haundirik izan. Auzoko baserri batean ematen zen eskolara hasi zen eta ondoren auzoan eskola egin zutenean, hará egin zituen urte batzuk, 7tik 10era bitartean eta hor bukatu ziren bere ¡kasketak, baina txikitandik izan ornen zen bizia eta azkarra. «Eskolan hasi eta bi hilabeterako anaia Estebani karta bat idatzi ornen zion. Maisua harrituta utzi zuen. Eskolan gutxi ibilia izanik ere, afizio izugarria zuen irakurtzeko eta irakurtzen bakarrik ez, inguruan zituenei gauzak esplikatzen ere asko disfrutatzen zuen. Guri ere mutikotan jakinmin hori eta gose hori kontajiatu zizkigun», esaten du.

Ikastaroa Lazkao Txiki autodidakta izan da. Bere kabuz irakurri ditu liburuak, baina izan ditu inguruan zenbait kontseilari ere. Lazkaoko Benediktarrak aipatu behar dirá zerrenda horretan, Alfontso Irigoien, Aita Zabala eta Joan Mari Lekuona, ez beste batzuekin batean. «Ni geroxeago enteratu nintzen, baina Euskal Herriko txapelketan hirugarren geratu zen urtean, 1963a usté dut izan zela, benediktarrekin prestatzen ibili ornen zen Aita Mauroren garaian. Nik ez dakit ikastaro horretan zer ikasiko zuen, baina nik usté dut halako arrasto bat utzi ziotela benediktarrek. Ondoren eta bertsolarien artean bere adiskiderik haundiena Xalbador izan zela pentsatu izan dugu beti». Joxe Migel oso gazterik hasi zen bertsotan, nola eta noiz hasi zen oso garbi ez badago ere. Abaleitik hurbil auzoko ermita dago, San Juan ermita eta harén ondoan taberna duen baserri bat, Ixurrene ¡zenekoa. Taberna horretara etortzen ornen ziren bertsolariak festetan eta hor ezagutu ornen zituen Baserri, Uztapide eta Zepai. Hamaika urterekin edo Baserri eta Uztapide etorri ziren batean, bazekiten nonbait mutikoak kantatzen bazekiela eta, tentatzen hasi ornen ziren. Hortik laster hasi zen kantuan eta 16 urterako Baserri eta Uztapiderekin kantatu zuen. 1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

5


Geroko ¡bileren berri Patxi Iraolak eta Goiburuk dakite ondoen, hauek gaztexeagoak badira ere, Zaldibiko Benta Berrín nahiz beste zenbait lekutan Lazkao Txikirekin koinziditu baitzuten. Soldaduska Ceutan egin zuen Joxe Migelek. Militarrei ondo erori zitzaien nonbait Lazkaomendiko mutila eta kabo egin zuten. «Soldaduskatik etorri eta gero, igeltsero lan egiten zuenean ezagutu nuen nik osaba. Igeltsero ibili zen lehenik dozena bat urte eta Fundiciones Etxeberrian, Lazkaoko fabrika batean egin zituen beste batzuk, Cometa etxearekin pentsu saltzaile bezala hasi zen arte. Urte guxi egin zituen saltzaile, beste adiskide batekin sozio baserria hartu zuen Zaldibian eta hará erretiratu zen. Adiskide horrekin gorabehera batzuk izan eta bera egin zen baserriaren jabe eta hor pasatzen zuen eguna, gauetan Lazkaomendira erretiratuz. Gurutzeta izeneko baserri hori Ordizitik Zaldibira goazela, Gaintzara hartzen den bidegurutzearen parean dago, eskubitara eta barrenetik erabat berritua zuen gaixotu aurretik. Martinarekin, Beasainen bizi den Lazkao Txikiren ilobarekin bisitatu genuen Gurutzeta eta nabarmanak dirá baserri zaharrean bertsolariak egin dituen obrak. Lehengo gaztaina egurra lijatu eta barnizatuz pasilo eta geletan zolu beltz dizdiratsua dago eta bainugela nahiz sukaldeak ere txukun eta dotore jarriak ditu bertsolariak. Egongelan oin bateko lanpararen ondoan eseri eta irakurtzen egotea gustatzen zitzaion José Migeli, Martinak kontatzen duenez eta etxe honetan ere liburu pila ¡zugarria atzeman zitekeen. Mueblearen erdian bideo bat ere ikus zitekeen, ondoan bideoteka txiki batekin. Joxe Migelek pelikulak ikusi ohi zituen hor eta tarteka adiskideren bat edo beste ere ekarri ohi zuen algara batzuk egite aldera. Joxe Migelek Gurutzetan gonbidatuen gela bat ere prestaturik zuen. «Familiak Lazkaomenclitik alde egin zuen eta Abalei hutsik geratu zen. Luis Mari nere anaiak ganaduak edukitzen ditu han, baina lo egitera bere etxera, Idiazabalera joaten da eta osabaren asmoa, bere etxea prestatu eta 6 BERTSOLARI

bertan lo egiten geratzea zen, lehen Lazkaomendira erretiratzen zen bezala. Etxea konpontzen igeltseroak ibili dirá, baina bera ere igeltsero inoiz ibilia ñola den, lan asko egin du eta guk ere dezente lagundu diogu», segitu zuen Felipek. Dena den, Lazkaomendiko Abaleik segitzen du izaten familiaren biltoki eta azken Eguberri eta Urtezaharrak, esaterako, han pasatu zituzten. «Zazpi senideak geure matrimonioekin eta ¡loba guztiak bildu ginen osaba Antonio eta Joxe Migelekin», esaten du Felipen.

Silera guztien

zentro

Lagunartean nahiz familian Joxe Migel ez zen bigarren planoan geratzen diren horietakoa. «Beti bilera guztien ardatz izatea gustatzen zitzaion eta txisteak eta bromak hitzetik hortzera zituen. Egia da fisikoki zerbait bajatzen hasia zegoela, baina oraindik oso umore ona erakutsi ohi zuen. Nik usté dut osabak krisialdi nagusia lehenago izan zuela, EAJ eta EA banatu zirenean. Horrek sekulako eragina izan zuen beregan. Oso gizon sentikorra zen eta alderdiekiko mesfidantza piztu zitzaion. Erabat erremintzen zuena euskaldunon arteko konponezina ziren eta bertsokeran ere beheraldi bat izan zuela usté dugu krisialdi horrekin. Azken urteotan medikutan hasi zelarik ere zertxobait motelago ote zebilen esaten genuen, baina azken Eguberritan, esaterako, goizeko 3ak arte egon zen mahaian eta oraindik sasoiko zegoela ematen zuen», segitzen du Felipek.

Bakardadea Felipe Barandiaran izan da Lazkao Txikiren ondoren familian bertsotan ibili den bakarra. «Ni hiru urte bakarrik ibili naiz bertsotan batera eta bestera eta urte horietan ez nuen nik osabarekin apenas koinziditu. Familiako juntadizoetan bakarrik aritu izan gara elkarrekin», kontatzen du. Bertsolaritza utzia du aspaldion Felipek. EHNE sindikatuaren inguruan sortu zen haragitako ganadu kooperatiba baten representante ibiltzen da. 1993-Martxoa


«Lagunartean beti ere umore aurpegia gehiago agertzen zuen osabak eta etxean, berriz, barruko gorabeherak ere tarteka aipatu ohi zituen. Egia da nahikoa itxia zela, reserbatua esan nahi dut eta bere barruko kezkak apenas kanporatzen zituen. Guk, esate baterako, inoiz ez dugu jakin emakumeekiko bere harreman eta joerez gauza haundirik. Arazo horiek maiz txiste eta kontaera berde batzuekin estaltzen zituen. Hori bai, gero eta gehiago aipatzen zuen bakardea. Gogoratzen naiz orain dela gutxi Aranaldek jarri zion gai bezala bere bizitzan esan ez duen eta esateko zuen gauza bati bertso batzuk botatzeko eta bakardadeaz hitzegin zuen. Pentsatzeko nolakoa zen bakardadea, zera esan zuen, etxera joan eta berari demanda egiteko ere ez zuela inor esan zuen», kontatzen du Felipek.

LIBURUEN ZERRENDA: (Abaleiko gelan) Barandiaran, «Obras completas». Gran Enciclopedia Auñamendi. Resurrección Maria de Azkue, «Hiztegia». Auspoa saileko liburu zerrenda. Placido Mugica, «Hiru hiztegi». Orixe, «Euskaldunak». Gran Enciclopedia del Mundo, 30 tomo. A. Irala, «Bat hitan banatzen da». Ramón Zulaika, «Itinerario nostálgico». «Sodoma y Gomorra». Grammaire Francaise. Pierre Lhande, «En torno al hogar vasco». S. Onaindia, «Mila euskal olerki eder». Estornes Lasa, «Como son los vascos». «Las mil y una mejores poesías de la lengua castellana». Busca Isusi, «Setas». «Filosofiaren kondaira». J.M. Boards, «Inglés práctico». Mark Twain, «Aventu ras de Far West».

«Quo vadis». Lecturas agropecuarias. Xabiertxo. «Nekazaritzako irakurketak». 1993-Martxoa

Antonio Navarrete, «Yudo». A. Arrinda, «Magia y religión primitivas de los vascos». F. Artola, «Bordari», b¡ tomo. Martin Ugalde, «Nueva síntesis de Historia del País Vasco». «Hiztegi erotikoa». Azkue, «Morfología vasca». Amuriza, «Hitzaren kirol nazionala». Estornes Lasa, «Oro ezka». «Etimologías vascas». Iratzeder, «Biziaren olerkia». «Euskara», 8 tomo. Isaak Mendizabal, «Diccionario». «Orígenes de los vascos». Lekuona Manuel, «Ahozko literatura», 3 tomo. Jesús Altuna, «Lehen euskal herria». (Gurutzetako gelan) Elor, «Mendiak». «La vida en el campo». Torrealday, «Euskal idazleak». Euskal klasikoen saila. Fernando Amezketarra. Juan San Martin, «Gure herriko gau/.ak». )ose Alemany, «Nuevo diccionario de la lengua española». Miguel, «Perú Abarka». «Plantas medicinales». Lucy Lidell, «El cuerpo sensual». Wolffe, «La hoguera de las vanidades». BERTSOLARI

7


M í o berrí baten sorreran Kike

Amonarriz

l a ornen zihoan behin Lazkao Txiki bere kotxean eta uste. kabean ertzainek geratu egin ornen zuten: z al duzu STOPa ikusi ala? STOPa ba¡, baina zuek ez ordea!».

B

Nork ez du ezagutzen «Lazkao Txiki»r¡ gertatutako pasadizo hau? Makina batek entzungo zion Joxe Migeli berari ñola kontatzen zuen bere buruaz. Asmatua izan ala ez, segurasko euskal umorearen antologian sartuko da. Lazkao Txikiren beste hamaika pasadizo eta ateraldi bezala. Izan ere, dagoeneko Lazkao Txiki euskal umorearen mitologian sartua baita. Pernando Amezketarra, Pernando Plaentziarra eta beste asko bezala. Horregatik iruditzen zait, Joxe Migel Iztuetaren kasuan, hainbat bertsolarirekin gertatu izan den eta gertatzen ari den bezala, b¡ nortasun, bi aurpeg¡, bi barrualde aurki genitzakeela. Alde batetik, bertsolari sakona, barne-muinetatik bertsorik sentikorrenak eta hunkigarrienak doinurik goibelenez kantatu dizkiguna. Bestetik, bertsolari zirikalaria, ateraldi paregabeen iturria, eztengade zorrotzak sartu izan dituena bere bertsoetan. Niretzat, lehena gehiago da doxe Migel Iztueta eta bigarrena gehiago Lazkao Txiki. Bertsolariak pertsonaia sortu du eta denboraren poderioz pertsonaia mito bizidun bilakatu da. Horregatik, hizketan ala bertsotan hasterako ikuslegoa dagoeneko barre-algaraka jarri izan duen. Lazkao Txikik bertsogintzan umorea dotore landu badu ere ordea, ez da bere umoregintza bertsogintzara mugatu, eta beste umore klase batzu ere landu ditu: ateraldia eta pasadizoa edo txistea, batipat. Horietakoa da bere buruaz esandakoa: «Ni Lazkao-Txiki naiz; Lazkaon jaio nintzen, hazi berriz, ¡non ez». Alor desberdin horietan edozein umoregilek berarentzat nahiko lituzkeen dohai nagusienak bildu ditu: keinu eta jestikulazioetarako trebatasun aparta, kontaketarako erraztasuna, umorea sortzeko grazia eta entzulegoarekiko hurbiltasun osoa. Guzti hori gainera, ez era nabarmenean, estilo sotil, xume eta ahots mehe eta gozo batez baizik. Gertaera eta pasadizo kontari bezala. Lazkao-Txikik nekazal giroko umorearen gailurra lortu duela esan liteke. Herriz herri txiste-afaritan ihardun genuen boladan berarekin ¡zandako elkarrizketetan zehar ordea, tristura sakon bat ere soma8

BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

9


tu izan zitzaion: euskararen degradazioa, herriaren zatiketa, etab. biziki kezkatzen zuten gaiak ziren. Cizon arduratua, inondik ere. Sakon-sakonean ordea, mundu ikuskera eta bizikera baten akabera somatzen zituela esango nuke: nekazal giroko bizikerarena eta berarekin giro hortako umorearena: «umorea desagertzen ari da herrietan. Lehengo gizonak oraingokoak baino umore gehiago zuela pentsatzen diat» esaten zuen «Argia»n 90ean argitaratutako elkarrizketa batean. Horregatik lagunarteko broma eta kontua asko estimatu izan duen bezala, jendarteko txiste-kontaketa ez du inoiz maite izan. «Lagunarteko kontuak dituk. Eskatzen zizkidatek eta ez duk ona. Zenbat eta entzulego handiagoa orduan eta diferenteagoa izaten duk, horregatik ez zaidak batere gustatzen txiste kontaketan aritzea» esaten zuen «Argia»n bertan 87an egindako beste elkarrizketa n. Iruditzen zait gero eta gutxiago maite izan duela bere burua inork «pailaxo» modura har zezan eta arrisku horretatik ihesi zebilela. Bestalde, txiste-afarien inguruan elkarrekin gertatutako lekutan, garbi ikusi ahal izan genuen umore klabe desberdinetan ari ginela, eta egia ezan behar badut, beti izan dut guretako bat sobran zegoenaren sentsazioa: euskaltegi edo giro hiritarragoetan bere hainbat ¡storio ez baitzen ulertzen (txartelen kontuak, baserri girokoak, etab.), eta nekazal giroko saioetan, gure iharduna berearen ondoan lekuz kanpo baitzegoen. Txisteen munduan sarturik bizi garenok Lazkao Txikirengandik asko ikasi dugula aitortu behar dugu: umore «zaharraren» aberastasuna, kontaketarako estiloa, ahozkotasunaren garrantzia, ateraldien aberastasuna... Nork bilduko du Lazkao Txikik Euskal Herrian zehar barreiatuta utzi duen gizatasun eta alaitasuna? Euskaldungoak merezi du errepika ezinezko altxor hori gaurko eta hurrengo belaunaldiei heleraztea.

10 BERTSOLARI


7993-Martxoa

BERTSOLARl

11


Isiltzear dagoen pinpina Rufino Iraola

Garmendia

oxean Agirre horrek lan gaiztoa jarri zidak, alajainkoa!» esaten nion nire buruari, Lazkao Txikiri buruz zerbait idaz nezan enkargua hartu eta bueltak ematen hasi nintzaionean. Irudi asko ¡radoki edo sujeritu izan dit, digu denoi, Joxe Migelek. Horietako bat, txori kantariarena. Txorien artean pinpintzat hartu dut nik. Pinpina, beharbada, ez da izen ezaguna toki guztietan. Hemen, Goierri aldean, etxe inguruko sagarretan pausatu eta mantenduz ibiltzen den txori klase bati esaten diogu pinpina. Txoriak beti alaitasun kutsua du, ezti eta xamurtasun irudia. Musika eta mezua lotzen dituen izakia da pinpina, bertsolaria bezalaxe, Lazkao Txiki bezalaxe.

J

Noiz ezagutu nuen nik Lazkaomendiko Abalin baserrian duela 66 urte jaio zitzaigun txori mokottenttea!1 Hori esango dizuet geroxeago. Orain, aurrena, bertatik bertara ezagutu aurretiko kontuekin hasiko gara. Izan ere, aurpegiz ezagutu aurretik bagenuen Joxe Miel Txikiaren aditzerarik. Hain zuzen, gure etxean Lazkao Txiki baino lehen José Miel Txikie deitu ohi zitzaion. Gure ingurumarian asko aipatzen zen eta harén balioaz oso garaiz konturatu zenik bagenuen tartean. Hamar-hamaika urte nitueneko kontuak dituzue hauek. Pentsatu! Erreferentziak gisa honetakoak izaten ziren «Abalingo Joxe Miel Txikie halako lekutan Uztapide eta Basarrirekin aritu zen bertsotan; eta ñola egiten duela gero!». Hortik nik atera nezakeen konklusioa, bertsolariak tabernarekin lotzeaz batera, bistan d¿\: Uztapide eta Basarri ziren bertsolariak eta Joxe Miel espontaneo bat baizik ez. Hitz batean esanda, ez zitzaidan burutik pasatzen ¡noiz plazara ¡rten zitekeenik. Garai hartan Bilintx, Xenpelar eta, batez ere, Pedro Mari Otaño ziren guretzat, niretzat, mito. Eta gero Uztapide, Basarri eta Lasarte. Heriotzak eta urruntasunak misterioa du; hurbiltasunak desmitifikatu egiten du dena. Urruneko intxaurrak beti hamalau. Eta «harako gain hartakoxea dek Joxe Miel Txikie» esaten ziguten etxean. Horregatik eta beste arrazoi batzurengatik ez nuen pentsatzen hain hurrekoa sekula hain urruna helduko zenik. Handik denbora asko baino lehen izan nuen aurrez aurre ikusi eta ezagutzeko zoria. Ziur ez dakit zenbat urte ¡zango nituen, praileen dozena burutik behintzat. Lazkaomendiko lorea mendian ezagutu nuen hain zuzen: Aralar mendian, Oiduiko Anizetoren txabolan. Anizeto artzaia zen; taberna-legea ere eduki ohi zuen. Ernagan izan eta behera-

12 BERTSOLARl

1993-Martxoa


koan gu ere gelditu ginen, ba, Oinduko txabola horretan. Sebastian Alkaiaga genuen guk arduradun, gure lehengusu batekin ezkondua, gure lagun batzuren aita eta, hain zuzen, )oxe Miegelen etxekonekoa. Oker ez banago, Elizegi bere auzotarrarekin ari zen kantuan; eta oso deskuidaturik ez banago, Sebastian eta biek ere egin zuten saio laburren bat. Garai hartan tabernan bertsotan aritzen zen edozein horietako bat jo nuen, nahiz eta bestelako aditzerarik izan hartaz etxetik. 11.111 < 11 k denboratara, Luistar Egun batean, Zaldibiko elizsaloietako leihotik aritu zen bertsotan, Garmendia la— gun zuela. Egia esan behar badut, harrituta geratu nintzen. Benetako bertsolariak beste nonbaitekoak, ez ingurukoak, izaten zirela pentsatzen nuen artean. Esate bateroako, uso arrazoizkoa dudanez geroztik jakin dut nik Artxanberriren bertsoren bat, baina hura zaldibitarra izan zitekeela ez zitzaidan inolaz ere bururatzen. Joxe Miel Txikiaren pausoei jarraiki, Ordiziako bertso txapelketa haietara jo beharko dugu orain. Oso ona zela entzun eta entzun ari nintzen ni gure etxean; halere, hau edo hura zelako, txapelak errazegi ihes egiten zion. Guztiarekin ere, bazen bat Lazkao Txikirengan sekula santan federik galdu ez zuena eta «oraindik hori ¡zango dek bertsolaria» esan eta esan isiltzen ez zena: Patxi Iraola. Hark hainbeste espero zuen proiektu hura ez bazen hain azkar errealitate bihurtzen, zergatik ez zuen galtzen esperantza Patxik? Hori berari egin beharreko galdera ¡zango da, noski, baina bistan da ezpala ikusten ziola. Kostaturik, baina iritsi zen, horratik, ordua. Azkenik konsagratu zaigu bertsolari. 1962an gertatzen da hori. Joxe Migel bera ezezik Patxi ere amasa lasai hartzeko moduan da orain. Ez da ahaztu behar Joxe Migelek ordurako 36 urte zituela. Zergatik ez zuen lehenago salto hori eman? Mila erantzun egon litezke. Handik aurrera «lehen ere bauan hori gaur aina bertsolari» esaten ziguk anaiak. Harrapa ezak! Lazkao Txikiren bertso estilo eta egikerari buruz mintzatzen hasten bagara, esan ez denik esaten eta topikoetatik ihes egitea erruz kostatu behar zaigu. Umoretsua zela, sentimentala, ziri sartzen besterik ez bezalakoa, txisteak kontatzen paregabea eta betiko kontuekin geratuko ginateke. Gaur harén beste alderdi bati lotzeko asmotan natorkizue. Joxe Migelen nortasun eta izateari helduko diegu, bertsolaria apur bat ahaz-

1993-Martxoa

BERTSOLARI 13


turik. Dena déla, edozein artistaren obra bere barne-izateak guztiz kondizionatzen duela ere ez dago ahazterik. Bizitza ulertzeko garaian, nahiko ideia sinpleak eta fijoak izan ditu )oxe Migelek. Ez zuen konplexutasunik konprenitzen, ezta onartzen ere. Ez zen batere erreflexiboa. Ez nuen ametitzen ideien aurrean gogoetarik eta ondoriozko aldaketarik. Bere ideiekiko fideltasun izugarria zuen eta, ondorioz, kontserbadore samarra zela iruditzen zait. Aldaketarik baldin bazen, arrazoituenak izanik ere, txaketero kontua faltsu eta traidore iruditzen zitzaion ganbioa. Bere ideien sinplezia horrek euskaldunen arteko batasuna aldarrikarazten zion. Gure arteko puskaketak, noski, min ematen zion. Batez ere EA) eta EAren arteko eszisioak erruz sufriarazi zion. Ez zion bere buruari «batasuna zertarako?» sekula ere galdetuko. Batasuna bere baitan zen helburu harentzat. Horrelako pertsona fintzat hartzeko ohitura dago gure artean. Izan ere ¡zango zen fina )oxe Migel. Baina, ñire ustez, planteamentu sinpleegiak egitearen eta gauzak erlatibizatzen ez jakitearen ondorio ere izan liteke, askotan, hori. Guztiz sentibera zen. Sarritan azkarregi berotu ohi zen. Momentu horretan sentitzen zuena inolako erreparorik gabe botako zion edozeini, handi eta gogorrenak baldin baziren ere. Oso inpulsiboa, beraz. Baina gerorako batere gaiztorik gabeakoa. Harén umorea gehienetan sintzeroa zen. Baina bazekien errezelotan egoten ere. Alegia, bera norbaitek pailozotzat hartu ote zuen. Bazekien esaten: «Hauek gaur nere kontura parre eta bihar ni bakar-bakarrik». Oraindik denbora asko ez déla argitaratutako elkarrizketa batean zioenez, besteei barre eragin arren, bera barrendik egon ohi zen triste antxean behin baino gehiagotan. Txiki izatearen ondorioak b¡ ¡suri z¡tuen harengan. Batetik badirudi gutxiagotasun sentimendua sortzen ziola, baina, bestalde, bertsotarako hamaika bidé zabaldu zion. Harén buru argiaren gainean ez noa ezer esatera, denek dakitena baita. Euskara kontuan, teorian, oso purista eta etimologista zen, baina praktikan edozeinek bezala jokatzen zuen. Politika kontuak bere onetik ateratzen zuen. Nolabait esateko, artista handiak izan ohi dituzten bertuteak eta defektuak zituen berekin. Bukatzeko, anekdota bat. 1975ean bertsoak jarri nizkion Lazkao Txikiri eta bertso horiei esker Xenpelar Sariko hirugarrena jaso nuen, Xalbador eta Olearen atzetik. Bertso haietan )oxe Migel poiliki marrazten nuela usté eta adibidetarako orduko bertso bat zeharraldatuko dut hona: 14

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Kabi batean sortu ote da inoiz holako piztirik? Bertso batzukin ñola goraldu merezi duen guztirik! Inoiz negarrez jarriko gaitu, bestetan malkoz bustirik, baina sekula ez zaigu arrotz txori horren abestirik Bertsolari h a n d i g u z t i e k i n gertat z e n d e n b e z a l a x e , harén bertsoak herriaren m e m o r i a n g o r d e t z e n dirá dagoeneko eta herriaren m e m o r i a r e kin gertatzen den bezala, bertsio d e s b e r d i n a k a u r k i g e n i t z a k e . Lan hau egiten ari nintzela h o n a k o bertso h o n e k i n g o g o r a t u n i n t z e n . San Prudentzio hurrengo egunean Ixurrenen egiten den erromerian e n t z u n nion nik. Bertsio librea deitu diot: Egun batían txori guztiak hor ari ziren kantuan. Batzuek goiko paguan eta besteak sasi onduan Kukua ere obserbatu det kuku hemen eta kuku han kalendario gabe badaki noiz etorri eta noiz Juan. Neure bertsio hau idatzi eta gero adiskideei deika hasi nintzen eta hamar bat pasatu n i t u e n . Eta jaso nituen bertsioen artetik logikoa dei genezakeen hau aukeratu n u e n : Edertasun hau leheneago ere guk ezagutu genduan birigarroa zauhaitzean ta xoxoa sasi onduan kukua ere hor ikusten det kantu hemen ta kantu han kalendario gabe badaki noiz etorri ta noiz Juan. H o n e k esan nahi d u , bertsozaleak azken puntúa gogoan hartu eta besteak bere erara egokitzen dituela. A z k e n i k , ordea, magnetofoian grabatutako bertsioa ere jaso d u t eta honela d a : Birigarroa zuhaitzean ta xoxoa sasi onduan gaur goizean'e hor ari ziren ahaleginean kantuan kukua berriz zuhaitzik zuhaitz kuku hemen ta kuku han kalendario gabe badaki noiz etorri ta noiz Juan.

1993-Martxoa

BERTSOLARI

15


Ezagutu dudan bertsolarir Iñaki

Murua

z dut ezagutzen urte osoan loretan dagoen landarerik, are gutxiago bizi osoan dagoenik. Hala ere ezagutzen dut gizon bat ¡ñor baino artetsuagoa farre eragiten, ¡nork usté ez duen tokitik irtetzen dakiena, bere buruari ere farre egiten diona eta gizon hori, bertsolari handi hori Lazkao Txiki da; nik ezagutu dudan bertsolaririk konpletoena. Beti loretan dagoen zuhaitza. Hura guregana etortzea nahikoa c\<\ gu beregana gaitzan, berehala esnatzen ditu ¡rrifarrak ingurukoen ezpainarte irekiek lore zuriak erakutsiz. Berdin da urtaroa, giroa edo gunea, berdin ingurua.

E

Berak dion bezala: «pertsona jakintsua izatea egoera bakoitzak eskatzen duen mailari erantzuten jakitea da» eta zeinen ondo asmatzen duzun zuk horretan Joxe Migel. Umorerik finena eskatzen den lekuan ere katedradun zara. Bertsolaritzan umorea sortu eta finkatu duen elementu gaurkoz ordezka ezina zara, gure Groucho Marx hain zuzen ere Pailaso bezala ezagun egin zen honek berak idatziriko «Groucho y yo» izeneko liburuan dioen bezala, «zein zaila den barrua negarrez cluzula ingurukoak farrez jartzea» eta horixe lortzen duzu zuk. Zoazen lekuan barrua hustu egiten duzu daukazun dena eman arte, eta besteekin ez ezik zeure buruarekin ere zaren bezain kritikoa izanik, ez zara gutxitan haserretu gauzak nahi bezala atera ez zaizunean. Zure borondatea ordea, mendera ezina bilakatzen da, egoerarik zailenari ere aurre egiteko beti asmatzen du sorginkeriaren bat. Behin batean, zure terapiaren eragina bizi izan zuen batek honela zion: «hará gauzak ñola diren, gaur oso egun txarra izan dut, egundoko tristura eta depresioa sentitzen nuen, neure burua trenari botatzeko gogoa. Orain berriz, hemen tertulian eta algaraka hain ondo pasatu dut, orain, trena erosiko nuke!». Baina farreari bizia emateaz gain, goxotasuna eta maitasun izugarria ematen duzun pertsona zara. Neuk ikusi gabe ez nuen sinetsiko ama baten besoetatik haur bat zeureetaratu eta hainbat ipuin, imintzio, soinu, dantza... egin ondoren, berriro amari itzultzerakoan haurra negarrez hasi zenekoa. Zeuri ere ez zitzaizun asko falta beren bidé beretik hasteko, baina bertsotarako deia zetorren bozgorailutik. Guztiz sentibera zara, inor izatekotan zu bazara hori. Horregatik bizi behar izan clituzu hainbat atsekabe sortarazi dizuten uneak, osorik eta barrutik sentitzen duzulako gauza bakoitza baina, sentiberatasun horri berari esker egin dizkiguzu ahaztezinezko irudi hoiek, esate baterako «o baserritxo» hitzekin hasten den bertso sortakoa edo amaren bularraren hura zeinetan amak, esne hutsaren ordez, bere maitasuna urtuta ematen dion haurra r¡. Zuk ñola hitzez ala bertsoz eman diguzun bularrak, zu hustu ahala betetzen gintuen horrek, gauzak beste era batera ikuserazi digu askotan eta ez genekiela, gure ezpainetan lore batekin aurkitu gara. Ib BERTSOLARI

1993-Martxoa


lionpletoena

Beñat eta Maider, Felipe Barandíaranen seme-alabekin

1993-Martxoa

BERTSOLARI

17


Lazkao txikiren aitortza Mikel

Mendizabal

izon honetaz oroitu eta hitzegiterakoan sentipen asko datozkit burura eta gehienak maitagarriak gainera. Luze eta zabal hitzegin daiteke pertsona honetaz, baina piska bat laburtzekotan bi adjetibo erabiliko nituzke: fina eta bakarra.

G

Aspaldiko esaera da fintasuna leku txikian aurkitu ohi déla eta arrazoi hau |oxe Migelek berak kantatu ohi zuen hórrela egokitzen zitzaionean. Denok dakigu bere humaren defentsan kantatuko zuela, bera baino «handiagoen» batek estutzen zuenean mikrofonoren aurrean. Bazuen, ordea, motiborik aski, arrazoi eder hori bere buruari begiratuta kantatzezko. Izan ere, LazkaoTxiki ezer izan bada, fina izan da eta hori aitortzea asko esatea da gaurko gizarte honetan. Fina izan da, hitza eman eta betetzeko garaian; fina, ordua jarri eta zitara zuzen agertzeko unean; eta fina hitzegiteko orduan. Ez zuen zurikeriarik maite eta norbait hórrela sumatzen bazuen, odolak irakinda jarriko zitzaizkion. Bere buruarekin leíala eta pentsamenduekin garbia da )oxe Migel. Eta horrelako izaera duenak asko sufritu beharra eta asko burrukatu beharra dauka bizitza honetan. Inongo zalantzarik gabe, gure bertsolariak asko sufritu du eta bizitza gogorra gertatu zaio, jende askok bestela usté baldin badu ere. Norbaitek esan dezake agian, bera hain umoretsua eta alaia izanik, ñola arraio aitor ote dezakedan Lazkao Txikik asko sufritu duela. Arrazoi horren zergatia eta esplikazioa saiatuko naiz azaltzen. Pertsona horren baitan, bi izen eta b¡ egoera somatu izan nizkion. Bata, Lazkao Txiki bertsolaria ¡zango litzateke, herriz herri eta plazaz plaza gehiegi hustu den bertsolaria. Zenbat merezi zuen eta zenbait estimatuko zioten begiratu gabe, nonahi eta edozeinekin saiatuko zen, eta gogoz saiatu ere, berak zezakeen hartan. Benebenetakoa izan da Lazkao Txiki eta bene-benetakoa denak arriskuaren puntak maite ditu, erdibidean pauso erosoetan ibili gabe.

18

BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

19


Alele horretatlk, eta jende aurrean ar¡ zen bitartean, gozatuko zuen gure bertsolariak eta bera konturatuko zen maitagarria zela eta estimatzen zuela jendeak. Alabaina, plazako eta lagunarteko orduak bukatzean, topatuko zen Joxe Migel bere buruarekin eta hau ¡zango litzateke bigarren egoera. Joxe Migel alegia eta Lazkao Txiki. Orduan hasiko zen bere buruarekiko burruka indartzen eta sufritzen. Berak aitortzen zigunez, sarritan honako galdera hauek egiten zizkion bere buruari: -Zegatik ari nauk txorakeria hauek esaten? -Auskalo zer pentsatzen dutei. farrezka aritu cliren horiek;1 -Ez zekiat merezi duten hórrela ibiltzerik. -Pailasotzat hartzen gaituzte. Fintasuna leku txikian aurkitzen bada, benenoa ere hórrela aurkitzen déla erantzungo zion batek baino gehiagok. Eta hori ere arrazoi osoa da dudarik gabe. Urtea Joan eta urtea etorri, desgaste handia jasan du Lazkaomendikoak eta benenoa ere bazuela agertu zuen zenbait unetan. )ende gehiena ohartuko zen fin ari zela eta barkatu egingo zitzaion ¡a beti. Maitagarria izan gure Joxe Migel! Diogun bigarren ¡deiari helduz, pertsonaje bakarra izan cíela gure bertsolari handi hau. Askotan esan izan ohi da hartaz hanketatik burura eta burutik hanketara artista enteroa izan déla. Eta arrazoi osoz, nere ustetan. Ez dut pentsatzen, une, leku, denbora eta egoera bakoitzari berak hainbat jolas, joko eta sorginkeria atera clion pertsonajerik badenik Euskal Herrian. Kalean, tabernan, lagunartan, mikrofono aurrean, jenclea bereganatzeko dohai berezi baten jabe izan da Lazkao Txiki, inongo baldarkeriarik egin eta esan gabe. Azkenik, bere baserriko txakurrarekin ere lortuko zuen harreman berezi bat, aldi berean samurra bezain diferentea ¡zango zena. )oxe Migelek eguneroko bizitza antzerki bat bihurtu eta bera aktore nagusi bilakatzeko ahalmen natura la izan du. Hontara ezkero, nik dudan damutasun txiki bat plazaratu nahi dut gogoeta honetan. Lazkao txikirengandik asko jaso dugu bertsolari eta artista bezala eta denak ikasi dugu zerbait harengandik. Hala ere, pertsonaje bakarra eta bitxia izanik, ez dut usté ondo «aprobetxatu» dugunik herri honetan. Behin edo behin ikastola eta herri eskoletara eraman izan dugunean, ikasleen aurrean hitzegin, kantatu edo zerbait kontatzera, behin baino gehiago konturatzen ginen zein garrantzitsua zen umeentzat Joxe Migelek presentzia eta hurbilpena. Non eta noiz ikusi dute gure ¡kasleek aurrez-aurre eta zuzenean hain artista naturalik? Bere espresioa, bere hizkera eta egoera bakoitzari egokitutako sorginkeriak gure eskoletan gehiago ezagutu behar ote zituztenaren errezeloa daukat. Kostatuko zaigu besle horrelako bat harrapatzea! 20 BERTSOLARI


Goian, 1962ko urrian, eta beheko argazkia Hernaniko fagoagan egina da. 1985ean. Lasarterekin batera.

1993-Martxoa

BERTSOLARI

21


Gipuzkoako Foru Aldundiari esker Gipuzkoako Foru aldundiak iazko urtean euskara hutsean egindako aldizkarientzat eratu zituen dirulaguntzetatik bultzadatxo bat jaso zuen aldizkari honek. Bereziki euskaldun zaharren aretan ÂĄrakuatzeko zaletasuna pizteko aldizkari honek zuen interesa erakutsiz aurkeztu genuen gitasmoari milioi bat eman zion erakunde horrek eta guk, gure aldetik, Durangoko Azokan hasi eta zenbait sail lanclu ditugu aldizkaria aipatu irakurlego horrengana iritsi zedin. Dirutza horri esker harpidetza erdi prezioa jarri genuen eta horretan segitzen dugu 18 urtez beherakoentzat eta harpide berri bakoitzari aurreko urteko aleak dohan eskaintzen dizkiogu. Aldizkariaren berri emanez, asteburuetako saioetan diptiko bat banatzen dugu bertsozaleen artean eta ÂŤArantzazuÂť aldizkaria nahiz beste bitarteko batzuk erabili ditugu gure berri emanez euskaldun zahar guztiengana iristeko. Guzti horri esker, harpide zerrenda ugaltzen ari gara eta gure etorkizuna poliki poliki segurtatzen.

Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

22 BERTSOLARI

^3tki<*Er

1993-Martxoa


J. DORRONSOROREKIN.-Gure artean bertsodoinurik gehien dakien pertsona loanito Dorronsoro da ezpairik gabe. Urteak daramatza bilketa lanean eta dagoeneko prest du etxean b¡ mila doinu jasotzen dituen liburua. Apaiz gorria izana da ataundar hau eta gaztetatik pentagramen mundu zuri-beltzarekin ohitua. (24. orrialdean).

A

BERTSOLARI EGUNAREN HISTORIA.-Donostiako Udalak San Sebastian jaien barruan hasi zen eratzen duela 26 urte Bertsolari Eguna. Puntako bertsolariak urtetan aurrera samartuak zeuden eta haien omenez egin ziren lehen jaialdiak. Hori, ordea, ez da historiaren hasiera baizik. Bertsolari Egunak izan du gorabeherarik zilarrezko ezteiak bete aurretik. (31. orrialdean).

U R K I B I D E A

AHOZKO POESICINTZA RWANDAN.-Oraingoan urruti samar Joan gara bertsolaritzaren antzeko fenomenoen bila, Afrikaren bihotzeraino, )okin Otaegi Matxinbentan jaio eta familia Lasarten duen La Salletarra. Euskaltzalea sutsu bat ari da herrialde hartako bertsolaritzaz. (42. orrialdean). KONPORTA, UZTAPIDEREN T X O K O A . - D o nostiako Antigoko auzoan dago, edo beharbada zegoen esan beharko da, egunotan eskabadorak etortzekoak baitziren, Uztapide eta Zepai apopilo egon zireneko taberna eta ostatua. Cervezas El León fabrikan lanean aritu zireneko garaiak berritzen ditu bertako nagusiak, Mikel Izagirrek. (38. orrialdean).

HENDAIAKO BERTSO ESKOLA.-1986an jaio zen Hendaiako Bertso Eskola, Andoni Zelaia eta Jesús Mari Arzallusen eskutik. Gipuzkoatik hurbil eta Nafarroatik bertan dagoen herriska horretan ez da inoiz bertsolaritzaren aztarnarik izan, baina eskola honek sekulako arrakasta lortu du. (54. orrialdean).

BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, f> - 20011 D O N O S T I A

Tí.: 943 - 47 I 1 42 k o u r d i n . i l / a i l e a : loxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Lazara Azkune, Andoni Egaña, |oxerra Cartzia, Santi laka, Aitor González Kintana, Ion Sara-

Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregl Marrazkiak: Txema García, Anlxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP, S. L. Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA Fotomekanika: COMETIP, S. L. Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L.: SS 482/'H

su,i, |. A. Gezalaga «Zaldubi»

1993-Martxoa

BERTSOLARI 23


»1


» *

•***

Euskal Herriako bigarren bertso eskola sortu zuen eta bertsolaritza ¡kastolean erakusteko lehen testuak. Bertsoak doinuarekin duen harreman estuaz jabeturik, ekin zion doinu bilketari eta lau tomotan aterako den lana biinitu du, bertan 2000 doinu ¡<\soa/.

^ ^

Testua: Pablo ARISTI Argazkiak: Iñigo GALLEGO

¡jgaappi& U~V

SrK*

*V-í V

k

/

¿ í'

^f -rx

gmt ¿M f C JPí V '


taungo San Gregorion jaio zen Juanito Dorronsoro. Apaiz gorria izana, fabrikan lana egin eta iraultza burutu nahi zuten haietakoa, baina agian iraultzaren kolore gorria baino lehenago ezagutu zuen seminarioan pentagrametako mundu txuri-beltza, ezkutu antzean musika, pianoa eta abarrak ikasten hasi zenean, zeren «organista ikasten bazenuen gero titulu harekin ateratzen zinen seminariotik, eta guk ez genuen nahi hori, guk jendearekin gehiago nahastu nahi genuen, fabriketan eta hórrela, baina musikari uko egitea ere ez genuen nahi, orduan erdi ezkutuan ibiltzen ginen ikasten, irakasleak enteratu ez zitezen». Organista izan da Itziar, Gaintza eta Zumaian.

-Explikaidazu liburuon filosofía. Filosofía etxeetako tradizio horren galerak markatu zuen. Ahozko harremana galtzen ari zen, orduan idatziz berreskuratzea pentsatu genuen, bertsolari zaharrekin konektatzeko aukera bakarra bezala. Bilketa lanean oinarrizkoa Aita Zabalaren bildumak izan dirá, eta horrekin batera Ifarralde eta Nafarroako materialea, batez ere kantu liburuetatik jasoa, Azkue eta abarren kantutegietatik, eta azkenik Diputazioan aldizkari zahar batzuk ere arakatu nituen. Kantuekin zalantzak ugariak izan ziren, badakizu, bertsoa eta kantuaren arteko muga zaila delako bereizten, batez ere denbora asko pasa eta herriak kantu hori bereganatu egin duenean.

Zumaiara apaiz gisan heldu, eta hor bukatu zen Juanitoren predikamentua, sotana kendu eta zumaiar batekin ezkondu baitzen, gaur egun neska-mutilak dituztelarik, bikote perfektua. Baina orri hauetara ez dugu ekarri apaiz baten historia humanoa kontatzeagatik, bertso muncluan egin dituen lanengatik, eta bereziki doinuen bildumagatik baizik, apaizgintza utzi ondoren kultura munduan murgildu baitzituen bere indarrak eta argitasunak.

-Adibidez Elissambururen «Ikusten duzu goizean» kanta... Noski, hori jendeak abesten du afalondoetan, kanta bat da, baina testua bertsoak dirá zalantzarik gabe. Azkenean egin nuena izan zen bertso legeetan idatzitako letrak bertso bezala sartu. Beste bereizketa garrantzitsu bat bapateko bertsoak eta jarritakoan artean dagoena izan zen.

A

-Zumaiako ikastolarekin oso lotua egon da zure lana ezta? Bai, gaur egun irakaslea naiz, baina lehenago bertsoak erakusten hasi nintzen. Saioka metodoan ere partaidea izan nintzen. Garai hartan oso gauza gutxi zegoen, gauza asko artean egiteko. Ni bertsotara Gaintzan zaletu nintzen, apaiz garaian, bertso giro ona zegoelako han. Gero Zumaian bertso erakusten hasi nintzenean jakin genuen Arrasaten ere bazegoela gisa berean lanean ari zen jendea, Patxi Goikolea edo Santi Iparragirre adibidez, eta ikastolen Federazioaren barruan ikus¡ zen testu beharra zegoela bertsolaritza ikasteko, bertso bildumen beharra, dena oso sakabanatua zegoen, ordenik gabe, eta garai bateko bertsoaren ¡ngurunea, etxeetako tradizioa, guraso edo aiton-amonek abesten zituztenak, gazteei belarria eginaz, gustoa eginaz eta memorian sartuaz, galtzen ari zela. Horren ondorioz, Federazioak bultzaturik sortu zen «Bertsotan» bilduma, material asko ¡zateagatik bi zatitan atera nuena, lehenengoa 1980an eta bigarrena 1988an.

26 BERTSOLARI

-«Bertsotan» lehen tomoak, 1980koak garrantzi handi izan zuen bere garaian... Bai, piska bat giroak eskatzen zuen zerbait zen. Bertso eskolak orduantxe ari ziren sortzen, eta horietarako primerako materiala zen, gero baita ere bertsoa ikastoletan sartzeko testu bilakatu zen. Aro berri bat zetorren, Amuriza, Lazkano eta beste hainbat ere lan handia ari ziren egiten bertsogintzan. Adibidez urte berean, 80an eskolarteko txapelketak antolatzen hasi ginen, orduan liburua aro horren adierazgarri da. 5.000 ale inguru saltzera iritsi dirá, eta hori asko da bertsoz betetako liburu batentzat. -Bigarren tomoa kaleratzerako zortzi urte pasa ziren, eta iruditzen zait bigarren horrek ez zuela halako interesik piztu... Nik bilketa lana egin nuenean dena batera egin nuen, zazpi ataletan banatuaz. 1800garren urtean hasi eta gaur arterainoko bilduma bat zen. Lehen tomoan 1936ra arte iritsi ginen, eta bigarrenean urte horretatik gaur arte. Atal bakoitza pertsonaia nagusi baten inguruan eratua zegoen, pertsonaiak eta bere ¡n1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

27


guruan ¡bilí zirenak osatua, gisa honetan batasun bat emanez denbora aldetik eta lurralde aldetik ere. Zazpi atalak batera ateratzeko asko zirela eta azken átala, 1936tik gaur egunera datorrena bigarren tomorako utzi genuen. Gainera beste datu garrantzitsu bat dago bi tomoen artean. Lehen liburuan agertzen diren bertsolariak hilda daude, eta bigarrengoak asko bizirik. Orduan, lehen tomoan aukeraketa egitea errazagoa bazen, neurri batean jendeak bereganatu dituen bertsoak berreskuratuz, bigarren liburuan zailagoa izan zen, bizirik daudelako asko eta asko, eta bilduma bat egitean nolabait jendea sailkatu beharra daukazunez, ba arazo bat eclo beste izan nuen bakarren batekin, badakizu, batek usté du behar adinako garrantzia ez diozula eman, edo beste bat i merezi baino gehiago eman diozula. Baina dudarik ez dago, zure galdera berreskuratuz, ¡nportanteena lehen tomoa déla, irakaskuntzan oinarri bezala erabili izan delako, ikastoletan, Habeko euskaltegietan, bertsolari eskoletan... - Z e r g a t i k doinu bilduma hau bertsolari gehienek solfeorik ez badakite... Gai hori gero jorratu nahi dut. Lehendabizi asmo honen sorrera agertuaz, «Bertsotan» egiten ari nintzela konturatu nintzen bertsoak doinuarekin oso harreman estua zeukala, oso lotua zegoela, letra asko eta asko doinuarekin atera beharrekoak zirela. Horregatik, lehen tomoan 120 doinu atera nituen, partiturarekin, sailkapen baten barman, eta bigarren tomoan beste 120 doinu ezberdin. Doinuen sailkapenik ez zegoen ¡non, egin gabeko lan bat zen, eta neurri handi batean aipaturiko bi liburu horien prestakuntzan somatu-

28 BERTSOLARI

tako hutsune bat betetzera dator doinuen liburu berri hau. Gero, bertsolariek solfeorik ez dakitela, baina beti dute norbait, lagunen bat, parienteren bat solfeoa dakiena, eta nik usté haien bidez, haiek pianoan, edo bioliñaz, edo flautaz jo ondoren ikasten dituztela, edo hainbat diskotan dauden doinuak, entzunaren poderioz ikasten dituztela. Bertsolaria normalki oido oneko pertsona izaten bait. -Zein da liburuaren egitura? Seguruenik lau tomotan aterako dugu, nik usté urte honetan, Bertsolari Elkarteak lagunduta, elkarte horren enkargu bat izan baita lan hau. Doinu bakoitzaren egitura eta lagungarri datorren ¡nf o r m a z i o a hau d a : Doinuaren izenburua, non jasoa den, pentagrama, letra eta guzti, eta fitxa bat. Fitxa horretan ematen da doinua nork jasoa den, non argitaratu zuen, nolakoa den, elizakoa, dantzakoa, eskekoa eta beste era askotakoa, tonua, egitura eta erritmoa. -Lan serioa eta bikaina d i r u d i , zerk eman dizu buruhausterik estuena? Beharbada lanik astunena doinuei izenak jartzea izan da, ez bait zeukaten izenik. Ñola deitu bertso doinu bati? Aukera ugari zegoen, haserako bertsoaz, edo bukaerakoaz, gaiaz, ea. Printzipio bezala, oinarri bezala, zaharretara jotzea izan da nere planteamentua. Bertso zaharretan, askotan bertsolariak jarritako izenburua baino ezagunagoa da lerroren bat, normalean haserakoa. Adibidez, Bilintxen «Bihotz eritua» izeneko doinua askok ez luke ezagutuko, baina «Triste bizi naiz eta» esanda bai, hori denok ezagutzen dugu, orduan, holako kasuetan ezaguna den esaldia jarri dut izenburutzat, eta bertsorik zaharrena bilatzen saiatu naiz, adibidez Uz-

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

29


tapidek erabiltzen zuen doinu bat aurrez Xenpelarrek erabilia bada Xenpelarren bertsoa jarriko dut ¡zenburuan. Hortik aparte, beste bi arazo izan ditut, fetxaz hasten diren bertsoekin, badakizu, «Mila zortzireun hirurogeita...» esanez hasten direnekin, edota «Bertso berriak jartzera noa» esanez hasten direnekin. Asko dirá, eta bi kasuetan izenburutzat bigarren bertsoa erabili dut, edo bestela azken puntúa.

direnak, eta kasu horietan, ezagun egin duen bertsoa erabiltzen dut, adibidez Peñak ezagun egin badu horietako doinu bat, erabili duen bertso hasera jarri diot. Eta zalantzak zeudenean, eta erabaki garbirik ikusten ez nuenean, bi edo hiru titulu erabili ditut, denek ezagutu dezaten.

-Bien, hori bertso zaharrekin, baina doinu berriak ñola sailkatu dituzu. Doinu ezaguna bada, kantautoreak emandako izenburua jartzen diot, adibidez Julen Lekuonaren «Hiltzaile bat bezala» abestiari deitura horixe mantendu diot, nahiz eta doinu hori Lopategik txapelketa batean abestu beste bertso batzuekin. Ezagunak ez diren doinu berriekin, bertso mundura ekarri duen bertsoaren hasera erabili dut. Doinu asko dirá bestalde trikitixa mundutik hartuak izan

Milaka zinta entzun ditut, bertso saioetatik grabatuak, lagunek utzita, neuk jasota, irratiei eskaturik, denetik, eta zinta bakoitzeko f¡txa bat egina daukat. Hórrela jakin daiteke doinu bakoitza non eta ñola erabilia izan den lehendabiziko aldiz. Eta zihurrenik, liburuen lagungarri bezala zintak ere salduko ditugu, doinuak entzuteko. Noski, doinu guziak grabatzerik ez dago, bi mila baitira, baina behintzat doinurik interesgarrienak grabatu nahi nituzke.

ZURICH AZPEITIA Goiko Kale, 5 JABIER AGIRRE BEASAIN Esteban Lasa, 7 GURUTZ BARANDIARAN BERGARA Telesforo Aranzadi, 3 JESÚS ELKORO BILLABONA Nagusia. 37 TOMAS IRAZOLA DEBA Galtzara z/g JUAN A. ALZIBAR EIBAR Urtxaile kalea, 1 JUAN IZAGIRRE EIBAR Plaza Barría, 8 FERNANDO LEJARDI ELGOIBAR Artelake z/g CONSTANTINO ROMERA ELGOIBAR Rosario, 2 NIKOLAS ZUBIAURRE HONDARRIBIA Artuzkok Matxin MERCEDES ARTOLA HERNANI Gudarien plaza. 13 JABIER SARRIEGI

30 BERTSOLARI

-Zenbat bertso saio entzun ditu Juanitok doinutegi hau ahalik eta osatuen uzteko?

GIPUZKOAKO pertsonen, ondasunen eta Industriaren zerbitzura jartzen du bere Agenteen profesionaltasuna

IRUN Luis Mariano z/g TOMAS BEUNZA ARRÁSATE Larragain, 18 CASIMIRO BRIZ ONATI Euskadi etorb. 15 MARI MAR URRUTIA ORDIZIA P. Urdaneta. 10 EDUARDO MARTÍNEZ PASAI SAN PEDRO Araneder, 1 PEDRO ANDUEZA ERRENTERIA Uranzu, 1 JUAN JOSÉ ARTOLA TOLOSA Pablo Gorosabel FRANZISKO LARRARTE ZARAUTZ Madoz z/g JUAN C. INTXAUSPE ZALDIBIA -Udaletxe kalea BIZENTE SAINZ SAN MARTIN ZUMARRAGA Legazpi, 8 behea AGUSTÍN ELIAS ZUMAIA Bonifazio Etxegarai PATRICIA CAMACHO

1993-Martxoa


Bertsolari eguna 1968-93 (26 urte 24 egun) Testua: Lรกzaro AZKUNE 1993-Martxoa

BERTSOLARl


ontuak ateratzen hasita ohartzen gara aurtengoarekin 26.urtea bete dela o m e n a l d i a k egiten hasi z i r e n e t i k . Oharkabean pasa ez ba zaigu ez da 24 urteak pasa izan arren inolako berezitasunik sumatu gure artean horrelakoek gero eta oihartzun gehiago izaten badute ere. Agian ordea beste arrazoi bat izan daiteke, ez baitira oraindik 25 egun ospatu, aurtengoarekin 24 izan dirá. Berez 25. eguna datorren urtean egokitzen da, 1994.urtean hain justu.

K

Bi huts horien arrazoia, 1970.urteko «estado de excepción» egoera eta 1980.urtean omendu behar zen bertsolaria, Etxahun Irurikoaren heriotzean aurkitu behar da.

Omenaldia baimena lortzeko

aitzakia

Donostiako Udalaren KTE/CAT zerbitzuak San Sebastian jaien barman Bertso Jaialdi bat anlolatu nahi zuen. )ose Salaberria zen buru eta horrelako ekintzetarako baimena lortzea oso erreza ez zenez «omenaldi» formula aurkitu zuen, bai bertsolarien eta baita «Información y turismo» delakoaren eta Gobernadorearen oniritzia lortu zuen formula. Puntako bertsolariak urteetan aurrera xamartuak zeuden eta meriturik aski bazuten horrelako omenaldi bat jasotzeko. Horrenbestez bertsolariek gogoko izan zuten era hori, baita entzulegoak ere. Horrelako egunik, txapelketaz kanpo ez baitzegoen antolatzerik eta bertso egarri haundia zegoen. Bestalde zailtasunik gabe lortu zuen baimena )ose Salaberriak eta azpian zerbait ote zebiltzen juzgua eta guzti eginez gainera hain errez baimena lortu zuenean. Garai hartan ez ziren gauzak hain erraz lortzen. Lehen Omenaldia Manuel Olaizola «Uztapide»r¡ eman zitzaion, bera baitzen orduan txapeldun, eta azken hiru txapelketatan txapeldun zena. Egun horri hasiera emateko ezin aproposagoa. Egunak arrakasta ikaragarria lortu zuen. Puntako bertsolarien bidez egin zen saioa, agurrak ere beste sail batek kantatu zituen eta sari mordo batekin etxera Manuel Uztapide eta pozak txoratzen bertsolari, antolatzaile eta bertsozaleak. Hurrengo urtea noiz helduko. Herritarren partaidetza bilatu zuten antolalzaileek, hurrengo urteko M BERTSOLARI

omendua aukeratzeko berez eman behar baitzuten ¡zena sarrerako txartelean jarriz. Hórrela omendu ziren ondorengo beste sail bat ere. Omenaldi hau 10 bat urtetan, txapelketaren hutsunealdian, urteko bertso saio bihurtu ziren ikaragarrizko jendetzak bilduz. Formula egokia zirudiena kezka sortzen hasi zen ordea. Haserako omenaldietan inolako zalantzarik ez zen izan. Uztapideren ondoren Fernando Aire «Xalbador» etorri zen, azken txapelketako txistualdi famatua ahaztu gabe artean, nórmala zen ba hura ere omentzea. Zer esanik ez Manuel Lasarteren kasuan ere, urtez oso zaharra ez izan arren, 43 urte baitzituen artean, osasunez oso larri zebilen eta bertsozaleak oso kuttuna izan du beti Manuel. Saioari propaganda gehiago egiteko edo bi urte itxaron behar izan zuen entzuleak, «Estado de excepción» egoeraren debekuagatik. Ondoren etorri zen Mattin Treku, hain estimatua izan den bertsolaria. Astoriaz kanpo gelditu zen jendetza ikusi megafonia kanpora ere ipini zuten urtea. O r a i n a r t e k o o m e n d u e n zerrenda ikusiz ohartuko da edozein, meritu eta sona haundiko bertsolariak bazirela hor atzean gelditzen zirenak. Zenbaitek usté baitzuen ez zela bidé hori zuzena. Hor zegoen Iñaki Eizmendi «Basarri» bertsolaririk haundiena askorentzat baina ez agian beste zenbait bezain estimatua. 1973.urtean iritsi zitzaion zor z i t z a i o n a . 1974rako berriz Bizkaiko Bertsolaritzaren aita Balentin Enbeita izan zen hautatua. Urteko eguna izaten zen ba, omenduak ere bateko eta besteko, muga gaindituz, Iparraldekoen omenaldien bidez, garai hartan esan nahi haundikoak ziren. Garai hartan beste gauza bat ere gogoan izan behar dugu, egoeraren lekuko, bertsolari zigortuak ere baziren. Lopategi eta Azpillaga ez dirá ageri omenaldi askotan kantari, garai hartan edo aurretxoan gehien xamar zebiltzan bertsolariak izan arren. 69an eta 71 an ez dirá ageri. 72an Mattinean badaude baina 73 eta 74an berriz ere falta dirá, Basarri eta Enbeitarenean hain zuzen. Lazkao Txiki bera ere egon zen zigortua eta agian 7Í an izan bidé zen, Basarrirer omenaldi egunean ez baita kantari ageri. Omenaldi egunek jarraitu egin zuten ba eta 75erako ¡zendatu zen bertsolaria ez zen 1993-Martxoa


aurrekoen besteko sona zuena, Pedro Ortuzar «Iturri» baina istripu larri bat izan eta elbarri gelditu zen eta Balentin Enbeitaren omenaldira etorri ziren bizkaitar ugariren botoez edo antolatzaileen eraginez bera izan zen ba omendua. Hurrengo lau urteetan egin zitzaion entzulegoari eskari ugari ez ahazteko plazetan ez zebiltzan bertsolari adinekoekin baina puntako bertsolariekin jarraitu zuen. Hórrela omendu ziren, Lazkao Txiki, )ose Lizaso, Mitxelena eta )ose Agirre. Laurak ere 50 urte buelta horretan zebiltzanak. Carmelo Balda pelotalekua bera ere txiki bihurtuz 3.500 sarrera saldutako urteak izan ziren. Haiien hurrengo taldea 40tik gorako haundirik gabekoak ziren, Lopategi, Azpillaga, Lazkano... Entzuleen aukeran uztekotan berehala ziren omenduak. Ez zuten ordea horren gazterik halako egunik nahi berentzat eta hor etorri zen mudantza.

Imanol Lazkanoren

ezetza

1980.urterako Imanol Lazkanoren izena irten bazen ere entzuleen botoz, bigarrena, Etxahun Iruriko izan zen izendatua omenaldi egun horretarako. Hiru horiek aurretik zeuden beren kezka azalduta eta izendatuak izaten baziren ezetza ematekotan eta baita José Salaberria berari jakinerazita ere. Eguna baino lehen Etxahun hil egin zen ordea eta berriz ere zein omendu behar ote zen zalantza sortu zen. Entzuleen botoak ez zegoen biltzerik... Urte horretan bertan, hots 1980. urtean eta Errege egunez jokatu zen Txapelketako finala. Bertso egun haundi bat izan berri zela Donostian eta hórrela urte horretako egunari txanda-pasa egin zitzaion ba. Aukera egokia zen bestalde Bertsolariek egunaren antolakuntza beren esku hartu eta entzuleek ahazturik zeuzkatenak omentzeko. Urte horretan hasi ziren gainera gai-jartze lanak ere egiten. )ose Mari Iriondo izan bazen ere ordura artekoa, urte horretan Sebastian Lizasoren laguntza izan zuen, handik aurrera bertsolarien esku geldituz.

1993-Martxoa

1981. urtean ordurarteko haría eten egin zen bada. Handik aurrera ez zuen entzuleak omendua aukeratzeko botorik. Omenaldi izenetik Bertsolari Egun izatera ¡garó zen, egitarauan b¡ omendu zirenez ez zen hain erraza «omenaldi» hitza bere horretan mantentzea. Bi bertsolari ¡zendatzea kritikagarri izan zitekeen baina aitortu beharra dago bestalde bertsolarien artean ere guztiek ez dutela maila eta lan bera eman, eta egoera delikatu samarrak sor badaitezke ere diferentziak egin beharra izaten déla zenbaitetan eta urte horretan hala egin zuten. Bertsolariek berek antolatzen zutenez gainerako jendeak ere onartu egin zuen. Paulo Txikia eta Loidi Saletxerekin hasi zen bidé hori baina ondorengo beste 6 omenalditan edo Bertsolari egunetan ere bertsolari bakarra izan zen omendua: Mugartegi, Xanpun, Garmendia, Egileor, Etxeberria eta Azpillaga.

Bertsolari elkartearen

sorrera

Biko formulan' heldu zitzaion berriro Madariaga anaien omenaldirako. 1988. urtea zen, Bertsolari Elkartea sortua zen eta gerora jarraitu izan duen bidetik egin zen aukeraketa, hau da, Elkartera proposamenak ekarri eta berauek aztertu ondoren Zuzendaritza Batzordeak hartzen du erabakia. Bertsolari Egunari indar eman nahi horretan Lexotiren omenaldirako hasi zen Elkartea ekintza horri zabalkunde haundiagoa emaBERTSOLARI 33


ten. Omenduaren herrian ekintzak antolatu eta omenduari eskainitako liburua argitaratzen. Egun bakarreko ekintzara ez mugatzea. Hanclik aurrera bidé horretan jarraitu da. 90. urtean bi bizkaitar, Basilio Pujana eta )ose Alberdi omendu ziren eta beren bizitza eta bertsoz argitaratu zen liburua. 9 1 . urtean berriz bi goierritar izan ziren omenduak, Florentino Goiburu eta Patxi Iraola. Hauekin ere beste hainbeste egin zen liburu polit bat argitaratuz. 1992. urterako beste aldaketa bat ere proposatu zuen Elkarteak Bertsolari Egunean omenduak ez ziren ba bertsolariak ¡zango, hiru bertsozale baizik. Bidezko ikusi zen, protagonista beti bertsolaria izan bada ere, fenómeno hori posible izan dadin lagundu duten askok ere merezi duela aitormena. Urte horretarako Teodoro Hernandorena, Mariano Izeta eta Emile Larre izendatzen dirá eta omentzen. Liburuak ere hiruren biografiez gain Nafarroako Bertsolaritzaz lan bikaina dakar. Bertsozaleak omentzeko bidea ere onartu egiten da ba Elkarte barman eta zenbaitek erreparoren bat edo beste jarri izan badu ere, ez publikoki, lagunarte mailan baizik, aurrera egiten du egunak eta erantzun nahiko borobila emanez entzulego nahiz komunikabideetatik. Bidé beretik izendatzen da 93. urterako ere, bi bertsozale bizkaitar, Santi Onaindia eta Alfontso Irigoien dirá omenduak. Argi dago ba Elkarteak bertsolaritzaren alde lan egin duenik ez duela bere aitormenik gabe utzi nahi. Era horretan ohartu da Bertso Jartzaile talde bat badela hor garai zailetan lan bikaina egina eta aitormen hori zor zaiona. Horregatik izandatzen da 94. urterako Bertsolari Egunerako, gerra ondoko Bertso Jartzaile taldea omentzea. Ez da ¡zendapen desegokia 25. Bertsolari Egun baterako.

Kronologia 1. Omenaldia: MANUEL OLAIZOLA «UZTAPIDE»: 1968-1-21. Asteria.

4. Omenaldia: MATTIN TREKU: 1972-1-16. Astoria. 5. Omenaldia: IÑAKI EIZMENDI «BASARRI»: 1973-121. Astoria. 6. Omenaldia: BALENTIN ENBEITA: 1974-2-3. Astoria. 7. Omenaldia: PEDRO ORTUZAR «ITURRI»: 1975-21(). Astoria. 8. Omenaldia: |OSE MIGEL IZTUETA «LAZKAO TXIKl»: 1976-1-25. Balda. 9. Omenaldia: |OSE LIZASO: 1977-1-Ib. Balda. 10. Omenaldia: )OSE IOAKIN MITXELENA: 1978-1-28. Balda. 11. Omenaldia: |OSE ACIRRE «ORANDA»: 1979-2-11. Balda. 1 2. Bertsolari Eguna: PAULO ZUBIARRAIN «HERNANI TXIKIA»: 81-118. Anoeta Pilotal. ANTONIO MARI EIZMENDI «LOIDI SALETXE»: 811-18. Anoeta. 13. Bertsolari Eguna: |ON MUGARTEGI: 82-1-17. Anoeta Pilota. 14. Bertsolari Eguna: MANUEL SEIN «XANPUN»; 83-123. Balda. 15. Bertsolari Eguna: TXOMIN GARMENDIA: 84-1-22. Astoria. Id. Bertsolari Eguna: IESUS ALBERDI «EGILEOR»: 85-113. Astoria. 17. Bertsolari Eguna: PATXI ETXEBERRIA: 86-1-20. Victoria Eugenia. 18. Bertsolari Eguna: |ON AZPILLAGA: 87-1-18. Astoria. 19. Bertsolari Eguna: BAUTISTA MADARIAGA: 88-1-17. Astoria. XALBADOR MADARIAGA: 88-1-17. Astoria. 20. Bertsolari Eguna: JOSÉ LUIS LEKUONA «LEXOTI»: 89-1-15. Vic. Eugenia. 21. Bertsolari Eguna: BASILIO PUIANA: 1990-1-21. Victoria Eugenia. JOSÉ ALBERDI: 1990-1-21. Victoria Eugenia. 22. Bertsolari Eguna: FLORENTINO GOIBURU 1991-1-13. Victoria Eugenia. PATXI IRAOLA. 23. Bertsolari Eguna: TEODORO HERNANDORENA MARIANO IZETA EMILE LARRE: 1992-1-19. Victoria Eugenia.

2. Omenaldia: FERNANDO AIRE «XALBADOR»: 1969-9-21. Asloria.

24. Bertsolari Eguna: SANTI ONAINDIA ALFONTSO IRIGOIEN: 1993-1-24. Victoria Eugenia.

3. Omenaldia: MANUEL LASARTE: 1971-3-14. Asteria.

25. Bertsolari Eguna: GERRAONDOKO BERTSO IARTZAILEAK: 1994.

34

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Jose Mari Iriondo -Zergatik hasi ziren omenaldi hauek? Berez omenaldi hauek antolatzen Jose Salaberria hasi zen KTE/CAT ren babesean. Ni ere Jose Salaberriaren oso lagun izan naiz eta tarteko izan nintzen antolaketa haietan. Omenaldien zergatia: Batetik garai zailak zirenez, oso nekez antola zitekeen jaialdi itxurazko bat. Centro de Atracción y Turismotik bezala Gobernadorearen aldetik zailtasun eta oztopoak ugari izaten ziren. Bestetik jendearen bertso gosea haundia zen eta aitzaki bat aurkilu beharra zegoen. Esan beharra clago omenaldien aitzakia egokia ¡zan zela. Puntako bertsolariak urte dexentekoak zeuden: Uztapide, Xalbador, Mattin, Basarri... Jose Salaberria harriturik gelditu zen Manuel Uztapideren omenaldia antolatzeko baimen eske hasi eta zeinen errez lortu zuen ikustean. Ezkutuan zerbait gordetzen ote zuten susmoa eta guzti emateraino. -Egun hauetako fase desberdinak? Omenaldi egun hauen haserako espiritua manten dezakeen bertsolarien zerrenda amaitu egiten da. Haserako hoien ondoren etorri ziren beste sail bat eta azkenik, Lazkao Txiki, Lizaso, Agirre... Esan beharra dago guztiak entzuleen botoz aukeratzen zirela. Laster ohartu zen zenbait bertsolari, Lopategi, Azpillaga, Lazkano... gainera zetorkiela omenaldi eguna. Omenaldiak hartzeko gazteegi zirela eta aldaketa eske hasi ziren. Imanol Lazkano ¡zan zen 80. urterako aukeratua baina ez zuen onartu. Bigarren Etxahun zegoena izendatu zen baina hau hil egin zen. Hórrela aldatu zen entzuleek izendatzetik bertsolariek berek ¡zendatzera. Neri oso ondo ¡ruditzen zait aurten egin den antzera, bi bertsozale edo bertsolaritzaren alde lan egin dutenak omentzea baina horrek erabat aldatzen du haserako omenaldiaren zentzu hura.

1993-Martxoa

BERTSOLARI 35


I mano I Lazkano -Bertsolariek nola hartu zenuten omenaldiaren asmoa haseratik? Garai hartako egoera ikusita oso inbento ona iruditu zitzaigun eta bertsolari guztion egun bezala hartzen genuen, egun haundia zen. Bertsolarien gonbitea eta antolaketa )ose Salaberriak egiten zuen, garaian puntan zebiltzan bertsolariekin saioa antolatuz. Omendu gabekoek egiten zuten saioa gehienetan eta omenaldia jasotakoak omenduaren oncloan eseritzen ziren. -Zergatik eman zenion ezetza? Bertsolari omenduen zerrenda ikusita eta entzuleen boto emateko joerei igarrita, laster ikusi genuen omenaldia gainean. Gazteegi ginen, meriturik gabeak. Neure kasuan berriz, José Lizasoren omenaldira joan zen azpeitiar mordoa ikusirik eta José Agirreren omenaldian ere beste hainbeste edo gehiago, beldur nintzen beste bien ondoren nerea etor zitekeela. José Mari Iriondorengana jo nuen horretan ahalegin piskat eskatuz. )ose Marik zenbait bertsolariren izenak aipatu zituen, Paulo Txikia, Loidi Saletxe, Etxahun e.a. eta adibide gisa baita nerea ere, omenaldi horretarako gazteegi nintzenaren adibidea emanez. Zenbaitek José Mari nere kontra zegoela ulertu zuen. Nola izaten diren gauzak! Bere eragina izan zuen eta Etxahunek boto asko lortu bazuen ere neretzat izan ziren gehiago. Aurretik ordea lose Salaberria ere jakinaren gainean utzita genuen, horrelakorik gertatuz gero guri esan gabe izenik ez jakinerazteko. Berak ere onartu zuen, «gu, oraindik mukizu batzuk ginela kategoria horretarako» esanez. -Gero ordea omenaldia baino iehen Etxahun Iruriko hil egin zen. Hórrela da. Eta urte horretan bertan Errege egunez 80. urteko Txapelketaren finala jokatua zegoela eta urte horretako bertso egarria aseta egon zitekeela usté izan genuen. Bidé batez, hurrengorako ¡zendatzea bertsolariok geure esku hartu genuen. Geure esku hartu genuen egunaren antolaketa bera ere, Donostiako Udaletxearen eta KTEren babesean izan arren. Hórrela lortu da entzuleei ahaztutako bertsolariak bezela, bertsozaleak ere omentzea. Hori bidezkoa zen. -«Ez bertsolariak» omentzea guztiek ez dute onartu izan... Ez da harritzeko gauza, jendeari aldaketak onartzea kosta egiten zaio eta, baina hori bidezkoa zen. Gure ustez Bertsolari Egunak erakarri behar du jendea eta ez omenduak. -Bertso saio prestatuak izaten ornen dirá... Aurten ikusi da hori inoiz baino gehiago baina horrek hórrela behar du, 50 bertsolariren artean ez dago saio itxurazkorik egiderik bestela. Kalitatezko bertso saioa egin behar da eta aurten bezela jenerazio guztietako ordezkariekin. Prestatzea exijitu egin behar litzake. Egunari eutsi egin behar zaio.

36

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Koldo Tapia -Bertsolari Elkartea sortu zenean zein helburu zuen Bertsolari Egunak? Bertsolari Eguna baino omenaldi kutsu gehiago zuen artean. Egun hori zer zen eta zer izan behar zuen planteatzen hastea guri tokatu zitzaigun. Bertsolarien artean bazegoen borrokatxo bat, bertsozaleen artean bezalaxe. Guk hala ere Bertsolari Eguna berretsi genuen. Egunak zuen lekua eta omendua lagungarri bat zen. -Bertsolari Eguna indartzeko ahaleginak? Aurrenik egun batera ez mugatzea. Omenduaren herrian edo omenduen herrietan ekintzak antolatzea. Bestalde bertsolaritzaren fenomenoaren eustaile nagusiak bertsolariak izan badira ere, beste askoren laguntzarik gabe ez zuketen egin duten biderik egingo. Omenaldi bat jasotzeko meriturik bazuen jendea ikusi genuen bertsozaleen artean ere eta hĂłrrela erabaki genuen hoiek ere omentzea. Bestalde 89. urtean Lexotiren omenaldikoan, bere jendaurreko ezagutzaren lekuko egingo zukeen lantxo bat gertatu eta liburu gisa argitaratu genuen, omenaldien historia batekin batera. Geroztik urtero argitaratu da arrazoi horrekin liburu berri bat. -Hemendik aurrera zer? Hemendik aurrera ere Bertsolari Egunari emango zaio garrantzia eta omenduak orainarte bezalaxe joango gara aukeratzen. Alde horretatik, hurrengo urterako aldaketa bat eman da, datorren urtean bertso jartzaileak ÂĄzango baitira omenduak. Hor zulo bat hĂĄdela ikusi dugu. Gerraondoan bertsoak idatziz lan haundi bat egin eta rekonozimendu bat zor zitzaien faldea. Bestalde Egun hau belaunaldi desberdinen arteko lotura duen Eguna izatea nahi genuke. Urte osoan, hiru belaunaldi biltzen dituen bertso saio asko ez da izaten. Hori babestu nahi dugu, bertsolari familiaren egun bat antolatu, eta horren barruan omenduaren gaia oso malgua da. Orain hau bezela gero beste bat izan daiteke. Helburua ez da omenaldia Bertsolari Eguna baizik. -Eguneko jaialdia bera ere zerbait aldatu da. Aurtengo honetan eskusartze zuzena izan da. Egun hori bukaerarik ez zuen agurren erretaila ezin zitekeen izan. Inori minik emateko asmorik gabe, ez dugu ustĂŠ Bertsolari Eguna, urtean bertso bat kantatzen dutenen tribuna izan daitekeenik. Bertsolaritza aktiboaren lekuko izatea nahi dugu. Gaur zoritxarrez, hainbeste bertsolarirekin, zaila da denei toki egitea. Horregatik erabaki da hori moztea. Bazkalondokoa bera ere, aurkezle edo gaijartzaile baten bidez zuzentzeko asmoa dago, jendeak gozatzeko moduko saio bat izan dadin.

1993-Martxoa

BERTSOLARI

37


Eskabadorak erlikia bat botako du

38

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Uztapide eta Zapai Cervezas el León fabrikan ¡anean ibili ziren garaian Donostiako Antiguoko Konportan egon ziren apopilo. Bertsozaleontzako taberna historikoa den hori egunotan botako dute Benta Berriko etxadia egiteko. Bertako nagusia garai horretaz mintzo da.

Testua: Félix IBARGUTXI Argazkiak: Iñigo GALLEGO

1993-Martxoa

BERTSOLARI

39


onostiako sarreran, Unibertsitateko fakultateetatik gertu eta Antiguako auzoa baino lehenxeago «Konporta», deritzan taberna dugu. Orain déla gutxi arte afariak ematen zituen, baina gaurko egunean ixteko zorian dago. langelako mahaiak eta aulkiak pareta kontra bilduta daude. Udalak laster ekin hai dio Benta Berriko etxacli berriari eta aldizkari hau kalean denerako itxita ¡zango da beharbada etxe hau.

D

Paraje hartara exkabadorak sartzen clirenvjn, Zepai, Uztapide eta gerra zibil garaiko beste bertsolari batzuen juntadizo-toki ia-ia mitikoa joango da mundo honetatik. «Konporta»n Mikel Izagirre bizi da orain. Berarengana joan ginenean, otsailaren 1 2an, hauxe esan zigun atea zabaltzean: «Atzo esan zidaten etxeko giltzak entregatu behar ditudala». Berrogeita hamalau urteko mutilzaharra dugu Mikel, itsasoan lan egina eta gaurregun herrén nabarmen egiten dueña. Berak eman digu etxe hartako berri.

nistak asko konturatu ez baziren ere hantxe eman zioten karpetazoa bertsolaritzaren aro bati. Nostalgia pittirt batez, beharbada. Ehun edo ehun eta hogeita bost litroko barrika zabaldu eta hura bukatu arte jardun ziren bertsolariak. Lino Kalonge (Aieteko Oriamendi baserrikoa), Manuel Uztapide, Manuel Alkain, Lexo (barrendero zebilen Antiguan), Zepai eta Mikelen aita bera aritu ziren bertsotan. |oxe bera ere nahiko ondo moldatzen baitzen bertsotan. Eguna zabaldu eta gero, Mikelen anaiak eraman zuen Uztapide Oiartzuna. Donostian soldadu zegoela, Basarri ere ¡gande askotan azaltzen zan «Konportara». Ordurako barrikotearen ohitura gastatua zegoen Donostia alde hartan. Gainera, «Konporta»ko sagardotegia gerra bukatuta itxi zen eta harrezkero taberna besterik ez zegoen. Gerra baino lehenago, holakoxe ohitura zeukaten Donostia aldeko bertsolari koadrila

Aitak, Joxe Izagirrek, ederki zekien bertsolariak zer ziren. Umetan, Zepai zenaren baserrian hazi zen, Izarraitz aldean, baina Debako partean. Hogei bat urte zituela, «Konporta»ko sagardotegian jarri zen lanean. Hantxe, bi apopilo sonatu eduki zituen: Zepai eta Manuel Uztapide, aldameneko fabrikan ari baitziren lanean, Cervezas el León-en. Amak Mikeli kontatu zionez, Uztapide handixe joan zen gerrara, etxetik pasa gabe. «Garai hartan parranderoak ziren bertsolariak, orain baino haundiago», dio Mikelek, aita-amak kontatutako pasadizoek ematen dioten segurtasunarekin. Ondo etorriko zitzaion etxe hura kasta menderakaitzeko gizon-talde hari, Donostiako hirigunetik aparte geratzen baitzen. Hiriko txoropitotasunetik aparte. Mikel soldadu zegoela, orain hogeita hamar bat urte, egin zen «Konporta»n azkenengo barrikotea. Ordurako sagardotegia itxita zegoen eta taberna moduan segitzen zuen. Gure protago40 BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

41


hark: «Konporta»n egin hamaiketakoa, gero Antiguako sagardotegietara bisitatxoa, handik San Martin kalera, gero Egia eta Loiolara, Martutene, eta azkenean Hernaniko sagardotegi batzutan sartu-irtena egin eta gero, buelta «Konporta»ra. Eskabadora bota behar duen etxe honen aurrean bolatokia zegoen, eta baita gauean ere, kandela hartuta, jarduten zuten bolatan gure aurreko bertsolari haiek. Gerra Zibila amaitzean, ondoren latzak etorri ziren. Zepai eta Uztapide fabrikatik bota zituzten. Handik beren etxeetara bueltatu eta baso-mutil jarclun zuten gero urteetan. Mikelen aita-amek, biek, bost urte egin zituzten kartzelan, makis batzuei ostatu emateagatik. Tarte hartan, bizi-lagun batek ematen zien jalen Mikel eta beste senicleei. Etxeko lau umeak sakabanatu egin ziren gero: anaia zaharra, hamar urteko mutikoa artean, Idiazabala eraman zuten, Mikel Zumaiara, hirugarrena Zestoara eta arreba gazteena Oriora. Ehiztari amorratuak ziren Zepai eta Uzta-

pide. Behin, fabrikatik irtenda, biak istingorretan hasi ziren. Batak 36 tirotik 36 bota, besteak 38 tirotik 36. Zepaik galdu zuen apustua. Gezurra dadirudi ere, ehizea franko baitzegoen gerra eta gero ere Benta Berri alde hartan. «Konporta» baserriz ¡nguratua zegoen orduan eta hegaztiak gustora ¡biltzen ziren hango arboladi eta soroetan. Bazegoen testigantza grafikorik orduko garai hartaz. Baina orain déla gutxi Mikelen amak, inori ezer esan gabe, erretrato zahar guztiak erre egin zituen. Pantxika Uranga zuen izena amak eta iaz hil zen. Alargundu eta gero, triste bizi zen eta bi urte besterik ez zituen egin mundu honetan. Erretrato haiek pena besterik ez zioten eragiten, nonbait. Beste pena bat: artikulu hau iaz egin izan balitz, bertsolari hauekin txofer ibiltzen zen Martzelino Azurmendiren esanak ere azalduko ziren. Orain hila dago zerbeza-fabrikako kamioizalea zen eta Antiguan bizi zen. Parrandaren aristokrata haien txofer partikularrak ere izan zuen zer kontaturik.

Ü M i i J I » 1 = ^ : 1 W:1;H=lf:l Izen deiturak. Helbidea Herria Herrialdea

Jelef onocL

Banku/Aurrezki/KutxcL Sukurtsala Kontuaren zenbakicr

BIDALTZEKO BERTSOLARI a l d i z k a r i a Madrid Ibllbldea, 6 - DONOSTIA Telefonea (943) 47 t i 42

42

BERTSOLARI

sinadura

harpideíza (4 ale) 2.000 pezeta urte bitartekoentzat 1.000 pezefa

1993-Martxoa


AHOZKO POEMAGINTZA RVVANDAN Testua: Jokin OTAEGI Ngundoko Arteskolan zuzendari

1993-Martxoa

BERTSOLARI

43


uen telegrama hartu bezain laster hasi nintzen gaia nondik bilduko. Bizi naizen alderdi honetan bertan lehenik, hemengo «barandiaranxo»en galdezka, batengandik bestearengana, Hegoaldera ere jo nuen, Butarera eta han, unibertsitatean, gotzaitegian galdegiten hasi nintzen, ea ezer idatzirik ba ote zegoen gai honetaz. Rwandako «Barandiaran» nagusia Kagame apaiza izan da. Baina hark bildutako materialak hor daude nonbaitlokarturik. Harén artxibategian sartzeko gotzairen beraren baimena behar da, baina gotzaia «ez dago inoiz ere etxean». Ezgaien zerrendarik, ez beste ezer, ez dago idatzirik. Une honetan, bestalde, badirudi «barandiaran» guztien heriotza erabatekoa déla, ez bait da somatzen inor gai horiek aztertzen ari denik. Herio garai arriskutsua da, beraz, testigLi asko betiko bait dirá desagertuko.

Z

Rugamba jaunarengana jo nuen azkenean. Kigoliko Kimihurara auzokoetxe nagusian hartu ninduen. Lobainan Hizkuntzen Historia ikasi ondoren, aberriko musika, dantza eta literaturan murgildu izan. )oan den urtean herían ere bere dantza taldearekin Europako zenbait herrialde bisitatu zituen. Arrakasta haundiarekin beti. Baina aberrian ez da gaur egun atsegin gehiegirik halakoentzat. Baclu Rugambak liburu mordoska bat argitaratua. Lanetik etxerakoan, faldearen saioak hasi aurretik hitzegin genuen. Hizketaldi laburra, beraz. Guzti horregatik, hemen jasoko ditudanak aspaldi irakurri nuen «La po sie face l'Histoire» Rugamba jaunaren liburutik harrapatuak izango dirá. Bihoa aurretik, nere burua zuritzeko edo, lan hau herrén eta behin behinekoa gertatuko déla. Hala ere, hemen badago altxor bat, norbaitek aztarrika ahal baleza. Beste ohar bat ere komeni da jartzea: lan zientifikorek berhar duen zehaztasuna faltako zaiola lan honi eta lan literarioek behar duten lilura, jarioaren erraza ere bai. Gaurkoari baino atzokoari begira doakizue gainera. Herriari baino Erregeri begirago. Itsas zabalarekiko erreka bakar baten ekarria begiratu dueña. Oso begiko zaion gaia ukitu nahi izan dit Rugamba jaunak: keinuen, etnien arteko harremanak, alegia. «Garai batean hemengo 44

BERTSOLARI

keinuen arteko harremanak naturalak ziren. Hutuek osatu ohi zituzten poema horiek tutsi nagusien gozamenerako. Bertso sai I horien bidez lortu zuen zenbait hutuk tutsi ¡zateko bidea. Erregearen inguruko tutsiek bertako neskame hutuekin nahasten ziren, bestalde; andrazkorik gabe ¡oan ohi bait ziren Erregearen zerbitzura, baina hau den^ zilipurdika jarriko dute kolonizatzaileek», esan ziclan.

Ahozkoaren

indarra; bertso

motak

«Jakituriaren burdingintza», deitzen zioten bertsogintzari, hain iruditzen zitzaien garrantzizko langintza hori. Ondorioz, «Jakituriaren errementeriak» ziren bertsolariak. Ahozko literaturan gaude, noski, bete betean. Pentsa, gizaldi honen hirugarren hamarkada arte ez da kinyarwandakeraz ezer idatzietara ezer pasatu. Kinyawandakera hemengo hizkera bantua da, oso hizkera ederra. Afrikako bihotz bihotzeko mendarte honetaraino ez da kolonizatzailea berandu arte iritsi. Horregatik, erromantizismoaren ondorio agían, Gerard Barth-en garaian hasi ziren lehen aztertzaileak, Alemaniakoak haiek ere eta zenbait gauza oraindik garbi garbi zeudela jaso ahal izan zituzten. Zoritxarrez, baina ez ustekabean, Erregaren egoitzatik hurbil jarri zituzten beren egoitzak. Herri literatura baino gehiago, Errege literatura jaso zuten beraz. Nik neuk ere ez dut bertako hizkuntza behar adina ikasi. Hemen ere eguneroko jarduerak jaten dizkigu ideiak. Hala ere, zenbaitetan jaso ahal dezaket guk galduxea dugun hitzaren gozamena. Hauen solaserako ahalmena! Txiki txikitandik, belarriak tente, zirkinik egin gabe entzutekoa Hiztun onari ematen dioten balioa! «Buru denak hitzegiten jakin behar du eta hitzegin egin behar du», zioen nere lagun Gashumbaren osabak. Gaixorik datzan Vicent apaiz zaharrak ere ez du eliza bete-betean dagoen ¡endetzari zuzper-erantzunak eragin gabe sermorik botako. Harén hitzaren andana gozo musikalari luzea, hitza hitzari josiz eta amasa hartu gabe, gure besoen errotaadar keinuen beharrik gabe. Euskal Herritik hona datorrenarentzat, déla ezkontza, déla elizkizun edo bilera; dantza eta hitzaldia da 1993-Martxoa


dena eta arratsaldeko 5ak aldean jendea despeditzen hasten denean, hau izan ohi da euskaldunek egiten duten galdera: «Noiz jaten da hernen?». Hemen hitza jaten da, esaera, errefrau, esamolde, istorio, kontakizun, aholku paternalista... hori da hitza.

Bertsoak Bertsoak behar ditu erregeak bera eta bere leinua bezalakorik ez dagoela, ez déla jaio eta ez déla jaioko gogoratzeko, goraipamen horretan baitatza neurri haundi batean nagusiaren nagusigoa. Bertsotan gordetzen du erregeak erregetzari dagokion lege izkutua. Bertsoak behar dituzte gerlariek burruka baino lehen banana ardo zoragarriarekin batean, irabazi egingo dutela jakiteko. Bertsoak, burruka ostean, bakoitzak zenbat etsai seko utzi dituen kantatzeko. Bertsoak baita galdu dutenean, irabazi itxurak egiteko. Kantu, irrintzi, oihu eta dantza... ezpatadantzak, «intore» dantzak alegia. Bada jenero bat nahikoa berezia: behin zain bertsoak deitu beharko genukeena, unai kantak. Behia eta atábala edo danborra baitira erregetzaren ¡rucli eta sinbolo nagusi. Horregatik «etor bedi zure erreinua», «etor bedi zure atábala» da hemen. Tutsi kastakoak dirá behi zainak; errege leinukoak! Ai Aralar koartzaiaren bertsolari alfer eta poetaren jakituria eta prestutasuna! Ikusi al dituzue antzinako Egiptoko pinturetan behi eta zezenak? Ba Nilón gora bildutako behizainen leinikoak dirá nonbait tutsiak. Behia ez da esnea emateko, ederra, erregearen ¡txurakoa baizik:

bi asta-makila eta b¡ azkonez hornitua; behi ederraren txairotasuna, harén indarra eta oreka kantatzen zuten burrukarako aberea bailitzan. Garrantzi berezikoak ziren burruka osteko berri emaileak. Burura genezake erregea, erregetxe eta jarraigo osoa, erregetxeko atarían, aholkulari, kantore, laguntzaile... bake itxuratan ¡sil eta urduri, mezulariaren zain. Gudarosteko buruzagiak soldadu taldeko azkarrena aukeratuko zuen, noski, berri ematera aurrera zedin. Hitz jario ederrekoa behar zuen, buruz asmatu eta kantatzeko argia, edari bizien neurrikoa, burrukan ausardia erakutsitakoa...

Bertso

herrikoiak

Poemakera denak herriko baziren ere, herriak kantatzen bazituen eta dantzatzen; derrigorrezkoa zaigu erregearen ¡ngurukoak aipatuago, aztertuago eta hobeto jasoak izan direla aitortzea. Herri xeheak asmatzen zituenak ere baziren ordea: arinagoak, xarmantagoak, galkorragoak... Hitzak berak baino gehiago balio zuen kontakizunaren balio jarraiak; kontakizunaren ehodura zentrikoa. Trama, giltzak, irudiak, leloa, musika eta arkaismoak ziren buruz esateko eskarri. Herriaren poemakera horretan baziren arbasoen zerrenda ehotuz osatutako leinu-kantak. Erregeak erregetxean itzal handiz eginerazten zuena, familia bakoitza gaugiroko sutondoan saiatzen zen antzekoak osastzen. Pentsa genezake «Markesaren alaba» edo «Balearenaren» antzekoak ¡zango zirela kontakizun

AULKI eta MAHAI ALOKATZE ZERBITZUA Bertso saiotarako beharrezko dirá gure atzekaldeak sartzeko sikira gustora jarri eta arretaz begira hau bete ahal izateko deitu zazu AULKIra. 1993-Martxoa

DONOSTIA. LK BIZKAIAn

943-473488 aurrera ere. BERTSOLARI 45


haiek. Erlijio kutsua zutenak ere baziren, noski: arao, gaitz eragile, aztikeria eta sorginkeriak. Hitzez hitz errepikatu behar ziren haiek, eragina zuzen lor zezaten. Eta dialektikoak ere bai, herriko pedagogía zeukatenak: erreírau, esaera zahar, atsotitz, alegi, asmakizun... Iraupena Telebistaren eta memoriadun ordenagailuen garai honetan, nonbehin entzundakoa buruz gordetzeko ahalmena Mediterraneoko ekosistemaren degradazioaren parekoa den eskerrak zeinbaitek Tolosako txistelariaren eztenak gordetzekoa baduten, ulerkaitza zaigu lehengo z i b i l i z a z i o e k horretarako zuten gaitasuna. Pentsa legedi izukutua buruz ikasi eta errezitatzen zekien jendea zegoela. Horientzat legedi hori buruan ondo gordetzea zela beren errege-zerbitzua. Erregearen aurrean legedi h o r i g o g o r a t u behar duenean, hor aurreratzen da luze eta txairo, adeitasun-gurketa askorekin. Ai, ama, pasarteren bat zuzen ematen ez badu! Jota bertan heriotza ematen zaio eta kito! Pentsa buruz jaso eta esale horri izan zaion errespetoa. Hemengo zitara, arpa eta kitarrez lagunduta kantatzen du. Familia ezagunak ziren doinua eta hitzak aldaerarik gabe gordetzeko ardura zutenak. Era lasaiago batean baina ahozko literatura guztia dago buruz esate eta jasotze horretan murgildua.

Bertsolari

heziketa

Haurtzaindegi, OHC) eta antzekoak bart arratsaldeko edo gaur goizeko asmakizunak dirá noski hemen. Eskola hitza Alemaniatik

46

BERTSOLARI

orain ehun urte hartua da. Gizarte naturalean heziko da bertsolaria. Ez pentsa, ordea, helburuak zehatzak ¡zango ez direnik. Txikitandik jasoko duen hezikata gero beharrezko ¡zango zaizkion ezaguenak jaso eta «jatera», barru-mamitzera bideratuak ¡zango dirá. Buruari halako «tornuia» eragingo diotenak. Bertso sorkuntza horren aurreko, bitarteko eta kantatu osteko jokabideak arau zehatzenpean daude. Bost-hamar urtetako atarte horretan erakutsiko diote aiton-amonek gizon eta abereen sorrera ñola gertatzen den, familiako historia, herriko gorabeherak... Altxor prezialuz lez, herriaren jakintza, memoria kolektiboa, ipiniko zaio eskuetan: kontuzaharrak, munckia nondik datorren, arbasoen iraupena, erregeen kondaira, jainkoarenak, tutsien etorrera... zaindu dezan. Horrekin batera herriko bertsolarien tradizioa ¡zango du eskolarik onena. Burua askatzeko eta hizkera zailtzeko asmakizunak jarriko d i z k i o aitak. Antzekoen artean lehiak antolatuko clituzte eta i r a b a z l e a r i saria e m a n g o z a i o : guraso zaharren «pipatik» ardo tragos kagarratza. Ikasi beharrekoen artean bi zentzuzko hizkerara ohitu beharko du derrigorrez, ekibokora. Zein maisu diren dialektika horretan! Baserritan ondrauok analfabetoak gara erabat! Hurkoaren hitz jokoari azkar eta bidé beretik erantzun. Muslari onak.

Causaio eta gaupasak Gaua duzue hemen hamabi ordutakoa, seietatik seietara. Bai erregearen etxean eta bai familian gaugiroko sutondoa zen benetako eskola. Bertsoaren ebaketa, adierazi eta estiloa aztertzen hasten bagara, konstatazio bat egin

1993-Martxoa


behar da lehenik, gauzak zeharka eta ezkutuka esan behar direla alegia. Hori egiten ez dakiena ezin da bertsolari izan. Metaforaz metáfora jarduten dute, metonimia eta paronimia bitartez. Burundiko errege Ntare lllari buruz ari delarik bertsolari batek «intare» hitza erabiliko du, «lehoi» esan nahi baitu. Errege hitza aipatu gabe arituko da eta arerioak zapaltzen dituenaz jardungo du edo «oldartuak ere zapaltzen dituena» edo basoan orroaka ari dena»z arituko da. Norbait barregarri utzi nahi duenean ere atsegin zaion jolasa da hori. «Kanywabahizi» (ausarten edaria) esan beharrean, «Kanywahene» (Ahuntzen edaria) esango du ardi, ahuz eta bildotsak mespretxuz begiratzen diren abereak baitira hemen. Antzera, metonimiak ere askotan erabiltzen dituzte hemen. Behin eta

1993-Martxoa

berriz metaforak erabiltze horren arrazoiak ere azter daitezke, gaur bertan ere metáfora hori egin zeneko egoera berean daudela adierazi nahi da hórrela askotan.

Giltzak Rwandako bertsogintza ez dago erritmari lotua ez dago bukaera berdineko hitzen bila ¡bilí beharrik. Salmodiatik gertuago dago zortzikotik baino. Erritmoak behar du nagusi, h¡tzaren jario jarraituak. «Quiero fer una prosa en román paladino en el cual suele el pueblo fablar a su vecino». Gure Errioxako Berzeozeharraren hamalauko alejandrino hauen pareko, ken errima eta jarrai etengabe hitz andanaren uhin musikari, latinezko poemagin-

BERTSOLARI 47


tzan bezala, silaba luzez eta motzez baliatuz. Erritmo horri eta kontakizunari laguntzeko, ordea, giltzak behar ditu bertsolariak; erreka uretara gabe pasatzeko oinen euskarriharriak, pasatakoa bukatutzat jo eta datorrena ¡ndarrean hartzeko, behar izaten ditugun bezala. Ez uste ordea giltza horiek betegarri huts gertatuko direnik. nEhizaren berri ematera bidali naute Bungweko ehiztariek ARRISKU MAITALE MENPERATZAILEARENGANA Ehizeko berri bila Trumoiarengana auzoko herriak zehatuz dakik hik basahuntzen ehiza ESKU ZABAL, LAGUNTZAREN ERRO HORREK Antola ditzagun bada txango luzerakoak orkatz bila bidean jartzen haizenean ORO HARRAPALE, AMA ERRO, ITZA HANDIKO LEINU Narusangaraino gertakizunen ikaraitogarria». Hizki handiz jarri dizkizuete hemen nere ustetan memoriaren euskarri eta giltza gertatzen diren bertsoak. Dakusazuenez, hiru bertsoka doa giltza hori.

Hite zaharreterako

joera

Indar berezia damaio egoki erabilitako arkaismoak bertsoari. Kolore biziago batena. Guztiaren iturri eta oinararitik gertuago kokatzearena. Juntagailu, lekuera eta aditz morfemei buruzkoak dirá arkaismo gehienak. Ez dute beraz esanahia ezkutatzen. Ulerterraza den bat hemen jartzekotan, hará «ukan»en ordez «izan» aditza erabiltzea joera arkai-

zantea cluzu. Adibidez: «Imfizi '¡tari' ubwoba» (beldur ez «den» zerena). Gaur egungo joera, ordez, «imfizi 'itagira' ubwoba» (beldurrik ez «duen» zezena) esatea da. Mamiaren antolakuntzari, gaien antolakuntzari bagagozkio, ez digu berri haundirik erakutsiko. Hasiera, kontakizuna eta laburpena batzutan. Hasierako bertsoek antolakuntzaren arrazoia emango digute. Kontakizuna ez da beti kronologiaren araberakoa ¡zango. Egileak kronologia hori ezagutzen ez duelako sarritan. Txirrita datorkit burura. Eta bukaeran, bertsolaria pobre ez bada ere, eskeko agertzen da. «Un vaso de bon vino» esango zukeen Berzeok. Bukatzeko, hemen jartzera noakizuen adibidea bi bertso sailetatik hartua da: batetik hasiera eta bestetik bukaera. Ikus zein egoeratan idatzia dagoen hasierakoa: Kigeri IV.ak porrot lotsagarria jasan zuen. Bertsolariak kontrako golak aldeko bihurtu nahi lituzke erregeren kontsolamendurako. «Berria eman didate, bai O Meleo, Haserrearena, Onaren Erro Bihozbera Jakin bezain pronto zeharo nintzen aztoratu Zu itzuli arte ez dut bururik jaso 0 Zein-Egole, Emailearen Kimu Burua altzatu nuen eta giza berri bat gertatu nintzen Hórrela dagizu beti, zugan ez dago aldarterik Azkarraren Atabal, On Huts Bihozbera Borrokara bidaltzen duzun orok odola ematen dizu Ez egon goibel Entzun gabeko gaitzik ez zaizu gertatuko Hará gudalditik itzulia, zuk irabazi duzu Irabazi diagu! Caitzak erasoko atzerritar horíek Mendekuak harrapatuko ditu, harrapatuko Erregerekin Zoriondun Naukazuenaren Erro, Borobil Luze doa mendekua erraietan Agi! Zuk han irabazi arte ez du mendekuak emaierarik, Irabazle Itzuli zarenez zuk duzu irabazi Matxinazaleen gainetik irabazi du atabalak».


• ^r

J

£

HHF

11

^Ww

7

MARKINAKO BERTSOLARI JAIEN OROITZAPENAK Testua: Luis BARRIAZARRA TXERTUDI 1993-Martxoa

BERTSOLARI

49


963.eko urriaren 12a zen. Espainiar sinboloak, haundi-maundien joerak nonnahitik «inperioaren» agergarri. Espainiar banderak etxe publiko eta koarteletan. Ispanitatearen eguna, espainiar arrazaren jaia ¡ndarrean jarria zen. Koarteletako berdeek jai handi dute...

1

Markinan, koarteletik 50 metrotara, Karmeldarren komentuan, beste jai eder bat ospatzen da: Euskal Herriko bersolarien eguna. jai bataren eta bestearen kontrastea ukaezina da. Hain zuzen ere, beren-beregi hautatu zen egun hau, haiek euren festa-giroan eta janedanetan murgildurik, euskal ekintzak eragozteko gai ez zirelakoan. Manuel Juaristi (Aita Migel Maria) izan zen eragile eta antolatzaile. Lehenengoetan, tantaka-tantaka, gutxi batzu baizik ez ziren agertu. Inguruko bertsolariak gehien bat. Ondorengo urteetan, ¡ndarra hartuz, aurrean harrapatu ahala guztia erakarriz, guztia bilduz zihoan ekintza jator hau. Egitaraua berdintsua izan ohi zen urtero. Harrera, meza urte barman hildako bertsolarien alde, hitzaldia bertsolaritzaz jakintsua zen norbaitek egina, bazkaria bertsoz eta txistu eta danbolinez gozaturik. Urtero agertu ohi ziren Ansola anaiak, bertsoa jaun eta jabe zen bazkalondoan tartetxo bat hartuz, hari-harira baitzetorren txistua ere horrelako jai batetan.

Hitzaldiak Hitzaldiak era askotakoak izan ohi ziren, hizlarien arabera. Batzutan teorikoagoak, bestetan praktikoagoak. Nik neuk gogoan ditul hemen hitzaldia egindako batzuren izenak: Garai hartako eta geroko Loiola Irratiko José Mari Iriondo izan genuen lehenengoetarikoa; ez dakit estraineko urtean, 1963.ean, bera ez ote zen izan. Ondoren Joan Mari Lekuona agertzen zaigu, bi urtetan gutxienez, 1 9 6 5 . e a n eta 1 9 6 7 . e a n esku h a r t u r i k . 1966.ean, Xabier Amurizak izan zuen hitzaldia. Orduan Gizaburuagako apaiza zen; bi ekintzak txandatzen zituen: apaiz-lana eta bertso-saioak. Berak bertsotan eginez gainera, epaimahiako eta horrelako lanak burutzen zituen. Alfonso Irigoien, Hernandorena, 50 BERTSOLARI

Abel Muniategi, Mikel Zarate, José Mari Aranalde eta abarren izenak datoz jarraian. Hauetariko batzu behin baino gehiagotan ¡zango zirela usté dut. Elkarrizketa aberasgarriak sortzen ziren h¡tzaldi hauen bukaeran. Egun hau finkatzeko abiaburua ere horixe izan zen, horretarako batzorde eragile bat sortuz. Eztabaidetariko bat gaur berton ere eztabaidagai den puntu bat zela gogoratzen naiz: bertsotan baino prosaz erabiltzeko errazago den gaia denean, hau da, komunikabideetan eta herriaren ahomihietan dabilen gai korapilatsua denean, pixka bat aurrez gaia zertaz den bertsolariei adieraztea ala ez. Bietariko eritziak agertu ziren orduan ere: batzuk, gaurkotasunezko gaiak duintasunez, dotore eta txukun erabili behar zirenez gero, buruan ukitutxo batzu aurrez emanik kantatzea egoki eta bidezko zela. Ez zuela horrek bapatekotasuna ukatzen, eta bai edozein gai bertsotan erabiltzeko bideak urratu. Kontrakoak ere ez zeuden amore emateko: behin horretaraz gero, bertsolariak barik bertsojartzaileak, hots, bertsoidazleak ¡zango liratekeela nagusi. Bertsolarien artean sakratua, ukiezina den bapatekotasuna ikusten zuten hauek arriskuan. Horregatik, gai batzutan bertso pobreagoak, arruntagoak kantatu arren, ¡ñola ere ez zuten onartuko bertso mantxaturik. Ez eltzean aurrez egositako bertsorik, ¡turritik harakoak, hitzetik hortzerakoak baizik... Garai hartako beste eritzi-trukatze bizi-bizi bat bertsolaritzaren etorkizunari zegokiona zen: bertso-eskolen beharra somatzen zen eta gai hau erabili zuen Abel Muniategik bere hitzaldian. Ordurako ALMEN ikastolan Patxi Goikolea eta, hasiak ziren lehen urrats xumeak ematen. Markinan berton ere Zerutxu ikastolan hasi-masietan edo bazebiltzan «Buztarri», Justo eta abar. Maila apalago batetan, ni neu ere bai Bera Kruzen haurrei zertxobait irakasten, jai berezietarako bertsoak prestatzen... 1967.eko hitzaldian, Joan Mari Lekuonak doinuak aztertu zituen bertsolaritzan. Betiko doinuak ahaztu gabe, doinu berriak sartuz, doinu-sorta aberastea proposatzen zuen, esaterako, EZ DOK HAMAHIRUren batzu ere baliagarri izan zitezkeelarik. Cure kantutegi 1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

51


zaharrak arakatuz, xehetasun jakingarriak aurkitu eta aipatu zituen. Bertso-saioa hasi eta buka doinu bakar nahiz bikoitzez egiteari, entzuleei begira, benetan desegoki zeritzon.

Bazkalondoko

saioak eta Gabriel

Aresti

Elizan, hildako bertsolarien aldeko mezatan ere, hiru unetan edo kantatzen ziren bertsoak: sarreran, Herriaren otoitzean eta azkenean. Baina bazkalondoko saio luze eta ederren oroipena bizi-bizi dut oraindik. Izan ziren une latz batzu ere. Horrelako baten lekuko neu ez nintzen izan, baina behin eta berriro entzuna dut: Gabriel ARESTI-ren ¡stilua. 1965. urtean edo zen. Bertsolari multzo handi bildu zelarik, haien artean BASARRI, ustekabean ARESTI jauna agertu zen bileran. Harritzekoa hura bezalako heterodoxo bat komentuan agertu izana...! Diruclienez, Markinako Karmenengo bertsolari egun hau zapuztera, desegitera etorri zen beste egitekorik gabe. Basarrik eta beste batzuk, bertsotan eta hizlauz, aurre egin zioten ekaitzari. Dena dela, hainbat bertsolari garraztu zituen horrek eta Basarri ez zen harrezkero itzuli jai honetara. Bere lan ugariak zirela eta, atxakiaren bat atera ohi zuen beti, baina bilbotar poetak sortu zuen burruka-suak zenare minberatu zuela dirudi. Handik egun batzutara ARESTIk idazlan bat argitaratu zuen Biboko egunkari batetan, Markinan ospatzen zen bertsolari-jaia zela eta bereak eta bost esanez. Bertsolaritzak okerreko bidea hartu zuela zioen. TXIRRITA bizi izan balitz, ez zukeela horrelakorik egingo. Hura ez zela komentura joango, sagardotegira baizik... Dialektika latzak ezagutu ditugu geroago ere, baina leialki eta bertsotan nork bere eritziak, sentimenduak, susmoak agertuz. Horrelako bat izan zen, esaterako, goian aipatutako etorkizunaren kezka jorratu zutenekoa. Abel Enbeita kezkati azaltzen zen, une hartako bertsolarien ondoren aurpegi berririk agertzen ez zelako. Azpeitiarrak, jóse Lizaso ta, ordea, itsaropentsu ageri ziren muxikarraren ahots eta aburu garratzei ihardetsiz. Hunkigarria izan zen Iturri Muxikako bert52 BERTSOLARI

solaria, laneko ¡stripua izan eta laster, gurpildun aulkitxoan ekarri zutenekoa. Bertsolariek elkartasun handi agertu zioten eta ezbeharra izan zuen bertsolariaren aldeko asmo eder asko agertu zituzten. Donostian geroago egingo zitzaion omenaldia ere orduantxe taiutu zen. jóse Lizasoren bertsoek zirrara handi egin zidaten. Artean ez nuen ezagutzen bertsolari hau, baina orduan ohartu nintzen sumendi baten antzekoa zela harén bihotza gori-gori, jartzen zenean. Gurpildun aulkitxoan laguna ikustean, harén kantatu beharra, harén laguna goraipatu eta elbarriaren animua altxatu beharra...! Benetan trantzean jarri zen. Harén etorria eta iturria!

Zenbait partaideren

aipamena

jóse Lizaso aipatu dudanez gero, ezin esan gabe utzi ondorengo hau: urte batetan bere seme Sebastianekin etorri zen. Hau oraindik mutikoa. Hamar bat urte zituen bakarrik... eta aita harro! Gainerako bertsolariek adarra jo zioten ederki. Baina jóse horrelakoetan hazi egiten denetarikoa dugu eta geroago eta goragotik egiten zuen kukurruku. Guztien kontra bera bakarrik aski zela zirudien. Hernandorena jaunak hitzaldia egin behar zuen urtean bertsolari multzo handi bildu zen. Hoberen-hoberenean zegoen jai hau une hartan. Hemandorenak berekin ekarri zituen Iparraldetik Xalbador, Mattin, Ezponda eta Xanpun. Urte hartan, gartzelan egotaldi labur bat eginik -gartzelan ez dago egotaldi laburrik baina- hemen agertu zen Xabier Amuriza ere bazkalondoko unerik gozoenerako bete-betean. Itzalpeko pasadizuari buruz saio atsegina egin zuten Azpillagak eta biak eta azkenerantz Xalbadorrek hartu zion Azpillagari txanda. Nekez ahazten diren horietariko saioa izan zela esan nezake behintzat. Gorrotxategi ere bere saltsan ikusi genuen hemen behin baino sarriago. Lehenengo txapelketetan agertu orduko, hemen nabarmendu zen, Bizkaiko bertsolari gazte eta on batzurekin hatera: Mugartegi, Lopategi, Azpillaga, Arregi, Gorrotxategi... benetan clotore bertsotan egiten ikusiak gara. Azkenengo urteetariko batetan, Mañukortari eraso zioten 1993-Martxoa


^

^

bizpahiruk, baina Larruskaingo mutilak guztientzat zuen erantzuna, bete-betekoa eta graziaz emandakoa gainera. Gipuzkoarren artean, Markinako bilerara nekez huts egiten zutenak, jóse Lizaso eta José Agirre azpeitiarrak, Patxi Etxeberria, Egileor, Joan Narbaiza, Imanol Uranga, Patxi Iraola, Txomin Garmendia, Loiola eta abar luze bat ditugu. Bízi zen bitartean Artañola-k ere ez zuen hutsik egiten. Bizkai aldetik plazetan ibiltzen ziren edo eta noizbait ibiliak ziren ia denak hemen izaten ziren. Basilio Pujanaz ongi gogoratzen naiz. Deiari ere behin bertsotan erantzun zion baietza emanez. Bazkaritan zerbitzen ari zenari, testularien antzera, esaldi errimatuz hitz egiten zion batzutan. Lino Akesolo ekarri ohi zuen berekin. Azken urteetan Deunoro Sardui eta Enbeitatarrak ibiltzen ziren antolatzaile. Bertsolarien lagunen batzu ere etorri arren, noizbait plazan kantatutakoak izan behar zuten. Dei egitean hori zen, behintzat, erabiltzen zen erizpidea.

1993-Martxoa

Beraz, egun gogoangarria zen Pilareko Amaren egun hau Markinako Karmenen. Cero, 1975. urteaz geroztik giroa nahiko hoztu zen bertsolarien artean. Batzuk komentuan bilerak egitean ez zioten zentzurik aurkitzen. Areago oraindik, pixka bat kontra ere jarri ziren. Bazen aukerarik inguru naturalagoetan bildu eta bertsotan aritzeko. Komentuan bertan ere, orduan nagusi zen Fabián Juaristi amorotoarra, ez zen ekintza horren aldeko agertu. Sukaldaritzako lanak direla, hau déla bestea déla, bertan behera amaitu zen... Ez zuen halako amaiera tristerik merezi hain ekintza emankor eta jatorrak. Dena déla orduan euskal kultura, guztia beharrean zegoen, baina gaur egun, zorionez, ez du katakunbetan bezala komentuko horma tartean gordelekua bilatu beharrik. Hona, irakurle, ekintza honen oroitzapenak burura etorri ahala, zuretzat BERTSOLARl aldizkarira ekarriak.

BERTSOLARI

53


BERTSO ESKOLAK

BERTSO ESKOLAK

Testua: Urko ATXOTEGI fesus Mari ARZALLUS Argazkiak: I単igo GALLEGO

BERTSO ESKOLA HENDAIAN 54

BERTSOLARI

1993-Martxoa


BERTSO ESKOLAK 986an jaio zen Hendaiako Bertso Eskola, Andoni Zelaia eta nere eskutik hamar bat neska eta mutikorekin. Oso denbora gutxira atxilotu zuten Andoni Zelaia eta bakarrik gelditu nintzen irakasle bezala. Bakarrik gelditzearen zamarengatik baino gehiago, hasieran nork eman genion garbi uztearekin batera, bere zori txarra aipatzeagatik diot, espetxetik atera bezain azkar Euskal herritik oso urrutira hegaldatu zen, gorantziak zauden lekuan zaudela.

1

Nafarroatik hurbil eta Cipuzkoarekin muga egiten badu ere, bertsolaritzaren aztarnarik ere izan ez duen herria da. Iparragirrek, «Hendaian nago txoraturikan» kantatu zuen, baina Hondarrabira begira. Hala ere bertsolaritza lantzeko edo bertsolariak ateratzeko daukagun harrobia aztertzerako orduan, geografía bezain garrantzitsua dugu hizkuntzaren indarra, eta hortan erronkarik ezin jo batere. SIADECOrik gabe dakigu Hendaiak ikastolako ehun haur dituela euskaldunak. Beti ikasten eta oso gutxi erabiltzen duten, beren gurasoekin gehien batean behintzat, hortik aurrerakoak zenbatzeko ez da informatikaren beharrik.

Bertso Eskolak Bertso Eskolen

eragile

Lehen esaten genuen bezala, 86an sortua da Hendaiako Bertso Eskola, hain zuzen garai horixe baitzen, ñola Gipuzkoan, ala Bizkaian Bertso Eskoletako lehen fruituak bertsolaritzaren gailurrera igo zitezkela frogatzen zuten unea (Sarasua 86ko txapelketan finalista, Eguzkitze belodromoko ateetan gelditu zen, Sebastian Lizaso txapeldun eskola zaharrekoa izanik ere, txapeldun gaztea). Gaztetxoak bertsolaritzara erakartzen saiatzeko momentu aproposa dudarik gabe.

BERTSO ESKOLAK tean genuela Iparraldean, bera izan zen bertsolaritza hats berria aurkitzera bideratu zuen gurutze gorria, bera izan zen ikastoletan lehen urratsa eman zuena, Ustaritz eta Angeluko ikastoletan. Hegoaldeko jendearen laguntza nahitaezkoa izan zen. Beraiengandik etorri zen hemen Bertso Eskola bat egiteko ideia. Ez da pentsatu behar Iparraldean bertsolaririk eta bertsozalerik ez zegoenik baina ez zitzaien burutik pasatzen gazteei era horretan bertsoak erakastea zegoenik. )akina da, askoren ustez, bertsolari izateak dohain batean datzala eta ideia hori oso erroturik egon da fiemen. Bestalde, gauza zonbaitzutan bezala, Iparraldea Hegoaldearekiko zenbait urteren atzerapenarekin ibiltzen da eta dagokigun gai honetan berclintsu. Hegoaldekoak eman zuten beraz bultzada, Xantik bazuen jadanik bere esperientzia gai horretan eta besteok bertsolari edo bertsozale ginen. Hórrela sortu zen Iparraldeko lehen Bertso Eskola, Urruñakoa izan zen berau, gero Hendaiakoak hartuko zion urte batzu beranduago erreleboa. Hamar, hamabost gazteko lagun faldea sortu zen, giro euskaldun on batean baina, kasu hauetan maíz gertatzen den antzeratsu, faldea murriztuz Joan zen. Adin batetik aurrera, aukerak egiteko ordua heltzen denean, ikasketez gain futbola, musika eta bertsoen artean aukeratu behar de-

Ahantzi gabe Gipuzkoako Bertso Eskoletako lehen izarren maixu izan zen Xanti Iparragirre gure ar-

1993-Martxoa

BERTSOLARI 55


BERTSO ESKOLAK

nean, gehienetan bertsolaritza ¡rtetzen da galtzaile.

ziren bat ez badago behintzat (txapelketa), kasu horietan hitan ere elkartzen haikara. Adin eta maila ezberdinetako haurrak daudenez ez da lan bera izaten denentzat. Gaztetxoenek idatzi egiten dituzte bertsoak, lau o¡nak edo gaia emanda, baina helburu nagusia, haurrak kantatzea izaten da; bapatekotasun horrek dakarren beldurra kentzeko ariketa ezberdinak egiten dirá eta haur bakoitzak beste guztien aurrean kantatu behar izaten du, gehienetan arbelean idatzirik dauzkan lerromuturrak erabiliz.

Eta Urruñan ere halako zerbait pasa zen baina ez zen guztia horretan geratu: erakasle taldea ere murriztuz joan zen, egoera politikoak beharturik, hain gustoko zuten lana, alde hatera utzi behar izan zuten askok. Neri tokatu zitzaidan jarraitzea, baino oraingo honetan Hendaian, bertan Urruñatik geratzen ziren zonbaitzuri Hendaiako beste gazte batzu ere erantsi zitzaizkien eta hórrela hasi zen, bideak urratuz, Bertso Eskola berria. Ez da ahaztutzekoa, ¡kastoletan eramah ohi izan zen eta daramaten lan osagarria. Alkaten eskutik. Oraingo honetan ¡kaslegoa zabalagoa da eta helhuruak ere piska bat ezberdinak. Bertsoak zer diren erakastea izaten da asmo nagusiena eta ahal bada beñipein bertso zaleak sortzea. Ñola ez, bertsotan gehiago egiteko irrika duenak Bertso Eskola ere badauka.

BERTSO ESKOLAK

Bertso kontuan urte gahiago daramazkitenek jada, gaia, puntúa edo azken bi lerroak emanda kantatzen dute eta ofiziotan ere bai ñola ez. Gaur egunean bi taldek osatzen du Hendaiako Bertso Eskola, gaztetxoen taldea eta helduagoenak.

Hegoaldearekiko Funtzionamendua Hendaiako Bertso Eskolaren funtzionamendua beste edozeinen antzerakoa da. Astean behin biltzen gara guztiok egoera bere-

56 BERTSOLARI

harremanak

Argi dago Bertso Eskolen muina Hegoaldean dagoela, eta kasu honetan ere Bidasoaren gaineko muga hori gainditu beharra izaten da. Hendaiako Bertso Eskolak harremanak iza-

7993-Martxoa


BERTSO ESKOLAK

BERTSO ESKOLAK

ten ditu Hegoaldeko beste zonbaitzurekin. Gaur egunean adibidez, Hendaiako Nagore Fernandez eta Inhar Imaz Lesakora joaten dirá astean behin bertako gazteekin bertsotan aritzera. Eta horrelako ekintzek entrenamentuaz gain aberastasun ikaragarria ematen dute, zeren Iparraldean oso aukera gutxi dago adin beretsuko jendearekin bertsotan egin ahal izateko.

nak dauden bitartean beti ¡zango déla bat edo beste bertsoak egiteko gogoarekin.

Horrez gain urtean zehar afari edo bazkariak egiten dirá Hegoaldeko Bertso Eskolaren bateko ¡kasleekin, izan dadin Hendaian edo Hegoaldean. Bestalde, Bertso Eskolako gaztetxoentzat jende aurrean agertzeko aukera bakarra Eskolarteko Bertsolari Gazteen Txapelketa izaten da. Eta horretan ematen dirá ezagutzera Hendaiako Bertso Eskolatik ateratako gazte zonbaitzu. Arlo horretan ere gogoraraztekoa da orain urte zonbait ñola gaztetxoen taldekako txapelketan hemengo b¡ gaztek Oiartzungo beste batekin hartu zuten parte. Hará hemen Hendaiako gazteek txapelketa horietan eginiko agerraldiak eta lortutako sariak: - 1989an lehenengo aldiz: banaka 14 urtez azpikotan Nagore Fernandez eta Inhar Imaz. - 1990an taldeka: Nagore, Inhar eta Oiartzungo betekin taldea osatuz. - 1991an Gipuzkoako finalera heldu zen Hendaiako taldea: Nagore, Inhar, Pantxika Egiazabal eta Iñaki Fernandez. - 1992an: b¡ taldek hartu zuten parte. Nagore Fernandez Euskal Herriko txapeldun 14 urtez azpikotan. Etorkizunera begira hasi ezkero, bi etorkizun mota bereiztu behar lirazke. Bata Bertso Eskolarena eta bestea Bertso Eskolatik atera litezken bertsolariena. Bertso Eskolak itxura batean bahintzat luzaz jarrai lezake, jakina baita haur euskaldu-

1993-Martxoa

Bertsolarien etorkizuna ez da hain garbia, Iparraldean saio gutxi egiten dirá, gutxiegi bertsolari gazte bat aurrera ateratzeko. Beraz, Hegoaldera begira hasi beharra izaten da eta jakina da zein zaila den Hegoaldeko plazetan lekutxo bat egitea. Nahiz eta aitortu beharra dagoen ¡parraldekoa ¡zatea noizbehinka abantaila ere badén. Maila batetik aurrera borondate ikaragarria behar da aurrera jarraitzeko eta Iparraldekoa izanda pixka bat gehiago behar bada. Baina bukatzeko, ez da a h a n t z i behar Bertso Eskola honek gehienbat bertsozaleak sortu dituela eta hori ez da gutxi!

«GOLFA» «Golfa» entzunez hamaika gauza etortzen zaizkit burura. Gerla zital bat Irak aldean etsipenaren itxura. Bigarrenikan urrun Joan gabe begiratu ingurura. Dozena bat «golf» eraiki nahi eta ¡zorra gure natura. Esan bezala guda egon zen Iraken se¡ hilabetez. Milaka jende gaiso hil ziren zaurituta edo gosez ta Sadam Hussein bere bunkerran lasai dago irrifarrez. lendea orain etxerik gabe kalean dago negarrez Golfa jokoan betidanikan dabil jende diruduna. Haiek eraikiz hondatzen dute natura gure laguna. Holako gizon zatarrendako horra ñire erantzuna: bakean utzi gaitzatela ta joan daitezela urruna.

BERTSOLARI 57


GERLA USAPAL

14 urte INHAR

IMAZ

(1)

Gizon emazte haur eta aitonek ¡suri dute odol a Esan zieten agintariek salbatzaileak zirela Tiro batekin bihotzeraino hilkortasunan ezpala beste bat badijoala (bis) Zer gertatuko ote zaigu segitzen badugu hala Cezurran bidez arrazoi gabe gerra zein den zilala (bis) (2) Bosnia Kroa/ia Serbia Eslobenia sartu dirá sarraskian Pila errugabe hilak dituzte errudun batzu artian Batzuk kalean odol beterik beste batzuk hilobian Aberatsenak agian (bis) Familikoak tristurarekin malkoak ditu begian Aberri hoiek sartu dirade infernuaren kabian (bis) (3) Mundu guziak banatzen ditu Ahulak eta gogorrak haiei podere inposatzeko botatzen dituzte garrak Cizaseme pobreen artean sorlu/ neke la negarrak ariman berriz sugarrak (bis) Malko artean joango zaizkie gelditzen diren ¡ndarrak Penaz kontatzen hasi beharko zenbal hil dituen gerrak (bis) (4) Zauriturikan pasa dituzte izozturik hainbat negu Eiil kopuruak mundu guzia egin beharko luke mindu Hainbat haurrei agintariek diele bizia kendu kupidagabe zapaldu (bis) Sarajevoko hiri haundian beldurra dute zabaldu Sarraskiari aterabide aurkitu behar diogu (bis)

58

BERTSOLARI

(5) Gerra gogorrak hainbat famili kentzen ari zoriona Bere semetxo maitea nun den dabiltz hará eta hona Egun goibel baten joana agur aita eta ama aitona eta amona (bis) la haur guztiak partitu dirá zeruraino baña baña Ez da itzultzen kasu askotan gerran esku uzten daña (bis) (6) Hilketa hoiek sortzen digute barrun tristura makina Gudu odoltsu negargarriak erahiltzeko badu grina Gure artean sarraski horrek handia du eragina ez du inporta adina (bis) Ez dakit nik noiz iritsiko den Ahaztutzera samina Inoiz barkatuko ote da barrun gordetako mira (bis) (7) Banba batetik bunba bestetik hau d,\ tiro hoien hotsa Garraxi aiari eta negarra entzuteko oso latza lurra guztia odol beterik bihotz oroetan hotza Hau itxaropen beltza (bis) Borrokalari kupidagabe Arrazonabide motza Haur txikia edo aitatxik hiltzeko ez dute lotsa (bis) (H)

Berrien bidez hilak ikusiz ez du egiten goxoa Hilotz aunitzek txit hete dute guztiz alai zen basoa Mendi gaineak hibai gardenak Jarri da dena lausoa Desagertu da osoa (bis) Aspalditikan ez dugu egin gerran aurkako lantxoa Helduko ote d.\ leku hartara maitasunaren usoa (bis)

1993-Marlxoa


BIDASOA Doinua:

Iparragirre

abila dela«LARRUN»

(1) Pirineoko goi mendietan Elur guztien artean Bertan sortzen naiz bide luzeak Dauzkadalarik aurrean. Haiseran txikia, Gero berriz haundia, Arrainak dauzkat barnean Bidaso dut izena eta Nator hau esan nahiean. (2) Elizondotik Doneztebera Eta ondoren Sunbilla Beso zabalik Hendaiararte Kantaurikoaren billa, Ama daukat elurra, Aita Baztango lurra, Izardiaren gurpilla, Hegaletatik entzuten ditut Haizea eta ezkilla. (3) Orain duela urte ugari, Ur gardena nuenean, Lamín ederrak jostatzen ziren Plisti plast neure gainean, Bainan gertatzen dena, Zuengaitik da dena, Nabil zikinen artean; Zakar-ontzirik ez al duzute Nahikoa zuen etxean. (4) Len baso haundi eta ederrak Ñire bideen ertzean, Orain milaka fabrika haundi Daukat alele bakoitzean, Ta beraien zikinak Ez dirá atseginak Eukitzea gorputzean, Oso pozikan geldituko naiz Garbigailuak jartzean. (5) Garai batean arrain ugarik Bizilekutzat ninduten, Gaur egun berriz erdi usturik Dut nik sábela aurkitzen,

1993-Martxoa

Urko

Atxotegi

Ta horren arrazoia, Gizarte erraldoia, Dena ari dena jaten, Ikasi behar luteke behingoz Ondo arrantza egiten.

((,) Arrantza asko egin duzute Berdin egun edo gauez, Aurkitutako fruitu guziak Etxeruntza eramanez, Izan dadin heldua, Edo ume-sortua, Garai onean edo ez; Mementu hontan gutxi baditut, Aurrerantzean baterez. (7) Mingain ustelak mintzatu dirá Ni naizela banatzaile, Margoztu dute ñire gorputza Zango, buru eta i le, Kartetan jarri naute Frantzi-Espain hitarte Ta hoiek ñire hiltzaile, Ni naizenean Euskal Herriko Lotura denen egile. (8) Uniformezko soldadu ainitz Ikusi ditut hurbildik, Baila gudari zonbaitzu ere Bala etsaiak erahilik, Euskaldunen asmoa Baita ñire gogoa Da jarraitzea bizirik Eragozpenak izanik ere Badut nik itxaropenik.

(9) Orain oihu bat bota nahi nuke Ur-hegitiar denentzat Borroka bat bideratua dd Ta ez inor geldilu al. Lapurdi, Nafarroa Ta baita Gipuzkoa, Hau, probintzi guzienizat: Ez ditut b¡ nazio banatzen, Alkartu baizik HERRI BAT.

BERTSOLARI

59


PAISA BATEN IBILERA EGILEA: XABIER SILVEIRA (Bortziriko bertso paper lehiaketan, helduetan. 2. saria)

(i)

Aírikatikan Gibraltarrera Gibraltar-etik gorago Ozeanoa pasatzerako eginik hainbat ur trago ¡ritsi eta... Lesakan behintzat marjinaturikan hago familiaren Lirruti ere ezin egonez gehiago baina hire omenez, Joxema, galdetu beharrez nago: Afrikan ez hal hintzen bizitzen hemen baino hobeago?

bO

BERTSOLARI

(2)

Gamelu eta dromedarioz inguraturik gustora hire, seme, alabak, andrea familia ezin lora amets piloaz beterik hator Gibraltarretik-an gora buelta, aberats egitekotan hain pozikan erdi zora «Merke ta ona»! ohinkatuaz erostearen ondora erakutsiaz merke saltzeko daukaken hire ganora

1993-Martxoa


(3) Herrian ¡a ezagun eginik konfiantza hartzen hoa hire aspaldiko ametsen Litzirikan hartzen loa orain hauxe duk hire burutik posatzen cluken kasoa merke erosi merkego saldu ez duk aurrera pausoa arrano zahar bihurtzen ari duk gara bateko usoa ahoan mingots gerateen bait duk le(he)ngo zapore gozoa.

(6) Orain igeri ¡tzuli ordez hegazkinez joango haiz atzean utziz herrialde bat betea zego(e)na etsaiz andrea eta seme, alabak lan daude aurpegi alaiz negar malkotan etxeratua litzegiteko lainbat gaiz nahiz ¡tzultzeko gogo handiak izan behar dituzun maíz zein zen onena zein txarrena ikasi zenuen garaiz

(4) Askorentzako produktoa duk hirugarren eskukoa batak bestea(r)i hik bestean noizbait erositakoa edo bestela Afrikatikan herorrek ekarritakoa baina nik uste hor zegok koxka edo hor zegok gakoa jendea ezin konturatuaz josaten duten tratoa eta zerua bakarrikan da gauza horren lekukoa

(5) Baina «Corcuerak» lege berri bat ezerria dik kolpetik haregatiken polizi denak izango dituk atzetik hartuko haute, atxilotuko, nahiz eta aurre egin hik (e)ta tratatuko haute gainera lapur eta gaizkiletik aterako haiz egunen baten lau garetaren hartetik eta etxera ¡tzuliko haiz etorritako bidetik

1993-Martxoa

BERTSOLARI 67


AMETSAK BETI AMETS

EGILEA: ESTITXU FERNANDEZ MARITXALAR (Doinua: Munduko ¡lunabarra (Bortziriko bertso paper lehiaketan, gaztetxoetan. 1. saria)

(1) Herriko jaien giroa ostatutako beroa besta egiteko gogoa den-dena batera doa ndaran gauez ateratzen da gazterian gahiengoa ta gau hartan ni atora nintzen kuadrilako lehenengoa tabernan zeunden lagun artean ¡ñor baino alaiagoa eta gainera aurkitzen zintudan ez da gauza arraroa gero ta gehiago begiratu gero ta ederragoa. (Bis) (2) Nere besotan hartzea ta nik zu erakartzea has nahirik erromantzea nere nahia hori lortzea pentsatu nuen: «Ez dut betarik la hobe ckit ez pentsatzea» baina zure begirada urdina eta irritar klasea zure begiak, zure ahoa zaila burutik kentzea. Beraz alele batera utzirik horrek zekarren trantzea lotsarik gabe hautatu nuen zuregana hurbiltzea. (Bis) 62 BERTSOLARI

(3) Zure ondoan nintzenean juxtu zure gibelean nik kaña bat nuenean nere eskuen artean aurrena nerbioak kenduta lotsa kendu behar denean zure sorba I el a ukitu nuen erarik goxoenean jiratu eta niri begira ikusi zintudanean nik ezin nuen gehiago eta gertatu zen azkenean basoa erori zitzaidala momenturik onenean. (Bis) (4) Zure irritar bat nigana ta ni gorritua daña nerbio-lotsaren zama gorputz guztitikan barna zertxobait erran nahi nizun zekarren kristoren lana azkenean «barkatu zaidazu» izan zen nere errana ta ondorioetan pentsatu gabe erran nizun behar zana: «nahiz eta elkar gaur ezagu ene neskatxa laztana zu ikusi eta sentitu dut inoiz sentitu ez dedana»

1993-Martxoa


(5) Zer egin ere ez zenekin gorde edota aldegin harriturikan nerekin ta errandakoarekin bern'z ere erotzen ninduen ¡rrifarreari ekin nik ere ez nekien non sartu nere matel gorriekin baina azkenean esperantza eman zenidan esaldi honekin: «ez dizut ezer agintzen baina errango dizut zer egin zuk nahi baduzu pote bat hartu dezakegu elkarrekin». (Bis)

(6) Pote baña aterata mutil gazte ta galanta zugana zerbait esaka gerturatu zen presaka zurekin farrez, hizketan eta gainera zalapartaka joan zenean esplikazioak eskatu nizkizun zarta nahiz ta ez nuen eskubiderik nik ezin nuen aguanta ta erran zenidan: «Lasaitu zaitez lagun bat bakarrik da ta». Momentu hartan piztu zitzaidan esperantzaren txinparta

1993-Martxoa

(7) Ahalik eta maizena elkar ikusten ginena baina ez zen lagun minena soilik izan nahi nuena horregatikan egun batean pasatu zen behar zena muxu bat eman nizun goxoki nahiz ez eduki baimena zu harriturik gelditu arren jada egin nuen zaielana zu zinelako nere bizia zinelako nere dena ta muxua zen adierazteko erarik egokiena. (Bis)

(8) Ezin zen egin atzera muxua emanaz batera zein ote zure jarrera hori zen nere galdera espero ez nuen erantzuna heldu zitzaidan ostera zure begiak zuzendu ziren nere begien aldera ta zure ezpainek muxu goxo bat eman zidaten gainera momentu hartan hau erran nizun «Azkenean pasa zera nere ametsa izatetikan nere neska izatera». (Bis)

BERTSOLARI 63


64

BERTSOLARI

199i-Martxoa


AUkERAKETA:

7993-Martxo.i

ZALDUBI

BERTSOLARI

65


Donostia 1993-1-24 Bertsolarien eguna Xabier Amuritza Gaia: Gaur omentzen diagunetako bat, aita Santi Onaindia, oso ongi ezagutzen duk hik, entzun diatenez zuen etxetik beren konben-

tua bertan-bertan ikusten duk, ia auzoak zarete. Izango duk zer esanik.

(1) Cure etxea altuan dago zerutik ia gertuan, eta azpian Larrako fraile karmeldarrak komentuan, udan Karmen jai bikainak eta ejertzioak neguan, inoiz etxetik aita Santiren sermoia entzuten genduan.

(2) Goizeko seirak puntu-puntuan kanpaiak hasiko ziran, erdi lotatik pentsatzen gendun fraileren bat badabil han, orain erloju elektrikoa Ăąola dauzkaten dilindan, ezin diogu igarri fraile hauek noiz jaikitzen dirĂĄn.

(3) Euskera fraile sartu ornen zen zenbaitek broman dionez, hauek maiteki tratatu zuten nahiz-ta lujorik egon ez, zu aita Santi lan hortan zatoz urte luzeak emonez, bertsolaritzak beste hainbeste opa dizu esker onez.

66

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Jon Lopategi Gaia: Zuretzat oso ezaguna da gaur omendutako bat. Beraz, pare bat bertso bota izkiozu Alfontso Irigoieni.

(1)

Marrazkilari ona omen zen jaun Alponso mutikotan, filologian doktore gero Salmantikako forotan, ยกakintsu griegoz eta latinez olerki eta bertsotan, eragile ta maisu jatorra guretzat urte askotan, aita Santiren bikoitz onena binaka omentzekotan. (Bis)

1993-Martxoa

(2)

Plazara irten edo kikildu duda-mudan genbiltzala, Euskaltzainditik heldu zitzaigun Irigoienen itzala, bertso gurdira sartu gintuen txapelketa aitzaki zalรก, bertsolaritzak beti ยกraun dezan baratzak loran bezala, bi aintzindari hauen izenak gogoan izan ditzala. (Bis)

BERTSOLARI

67


Anjel Larrañaga - José Luis Gorrotxategi Gaia: Zuek biok gaur Donostira etorri aurretik epailearen aurretik pasa zarete. Larrañagak Gabon gauean afaltzeko oilategi batetatik oiloak ohostu zituen eta epaileak hiru ur-

tetako kartzela zigorra eman dio. Gorrotxategik, b e r r i z , bere lantegian astero-astero miloiak ohostutzen ditu. Epaileak aske utzi du.

Larrañaga: (1)

Gorrotxategi: (4)

Burua daukat gainbehera, bihotza berriz minbera, jasan ezina da neretzako gaurko egoera, Espainiko lege bera gaur Euskadiren gainera: lapur txikiak barrura eta haundiak kalera. (Bis)

Gorrotxategi: (2) Ezina ta amorrua, barrenean zomorrua, giltzapean dek gaurtik aurrera hire esparrua, nik pozik zeukat barrua, hau dek mundu katxarrua! Eta hik tonto jokatu badek ez dek nere errua. (Bis)

Larrañaga: (3) Zer janetik eskasia, bada nahiko desgrazia, oilo batzuek harrapatzea da oker guzia, haundiaren malezia, tranpa gaiztotan nahasia, oilategia bezain zikina dago justizia. (Bis)

68

BERTSOLARI

Ez bisigu, ez angula, Anjel gelditu zaigula, epai ordua iritsi zaio gainetikan burla, hau ez dek ahuntzan estula, ez al dek entzun sekula zakur haundiak, zakur haundia defendatzen dula? (Bis)

Larrañaga: (5) Emanez ogi papurra deitu nien purra-purra! Baina hanketik heltzea ez zen lantegi samurra, zuk miloien iruzurra, eta neretzat egurra, orain ni baino hobeto dago Boyer-en zakurra. (Bis)

Gorrotxategi: (6) Saiatu behar norbera, beteko bada platera, lau oilo mika ohostu ta gero kartzela batera, motel bete zak kartera, ez sartu oilo artera, Juan Guerra ere libre zebilek kontuak atera! (Bis)

1993-Martxoa


LarraĂąaga: (7) Injustizia ÂĄndarrez, dago hemen zoritxarrez, txikiarentzat lege zorrotzak haundiei baterez, tarteko zenbait interĂŠs, eskutatzen dira errez, zerritoikan dena da libre oilotegian ez. (Bis)

1993-Martxoa

Corrotxategi: (8) Zazpi indulto berezi nahi eskatu Juan Carlos-i, askatasunan argi izpirik ezin dek ikusi, euri oilo eta guzi, hortxe ustelduko haiz hi, ai litxarrero zikina ez dek besterik merezi! (Bis)

BERTSOLARI

69


Olaso-Loidisaletxe G a i a : G e r t a t z e n dirรกn gauzak dirรก hauek e r e : Bi hauek bertsolariak, noski, Olasok atzo gauean bere neskalaguna beste bertso-

Olaso: (1) Kontatuko dizuet gertatu dena: Neska polit bat neukan maitatzen nuena, niutzi eta Joan da ondoko honena, zer ote dauka honek nik ez daukatena?

Loidisaletxe: (2) Hire perfumea dek behian atzekua, eskuen kolorea ere antzekua, garbitasuna bada aintzat hartzekua, hยก neskak uztea ez dek harritutzekua.

70

BERTSOLARI

lari batekin ikusi zuen goxo-goxo, Loidisaletxerekin.

Olaso: (3) Mutiko haundiekin zegon amestia, azkenean topatu perfumez bustia, hik ere ezin eman nahi duan guztia, gogoratuko zaio txiki jolastia.

Loidisaletxe: (4) Motxa ta pottoloa hoยก badek figura! Gainera jokatzen dek matxisten modura, lehen hirekin zebilen neska gazte hura ยกnfernutik oraintxe pasa dek zerura.

1993-Martxoa


Manolo Arozena - Bittor Elizagoien Gaia: Neska-mutil bikote bat da hau. M a n o lo, mutila, eta Bittor, neska. Manolo mutilak aspaldi samarretik IHESaren antigorpuak d i -

tu, neskak ez zekien horretaz ezer, eta ustegabean gaur mutilari ezkontzeko planari buruz hizketan hasi zaio.

M. Arozena: (1)

Elizagoien: (4)

Cure arteko harreman den hau geldi litake hoztuta, IHES gaiztoen sindromea dut ñire odolan nahastua, ¡txura denez gaitz gaizto honek sendatzerikan ez du-ta, beste bidé bat hartu ezazu nitaz betiko ahaztuta.

Elizagoien: (2) Usté gabean iritsi dirá neregana berri txarrak, baina halare lehengo lekuan ikusten ditut izarrak, aurten ezkondu behar dugu ta ahaztu itzazu negarrak, zure gaitz hori sendatuko du maitasunaren indarrak.

M. Arozena: (3) Proposamena hola eginda ez naiz hasiko negarrez, nere bizi hau luzea edo motza liteke halabeharrez, aurrera ere nahiz-ta jarraitu biziminaren didarrez, nik maitasuna emango dizut baina esperantzarik ez.

1993-Martxoa

Esperantzarik gabe zaudela sinisten ez da erreza, zure hiltzaile bezala behintzat ez zazu hartu IHES-a ¡noiz ez zaizu faltako nere maitasuna ta babesa, penak ahaztuta egin bihurtu dezagun gure ametsa.

M. Arozena: (5) Dena neretzat eman nahi duzu bihotza eta magala, gaur eguneko egoismoan hau ez da gauza nórmala, beraz pauso bat eman dezagun munduak jakin dezala, sexun gainetik maitetasuna oraindik posible dala.

Elizagoien: (6) Sexo gabeko maitasuna ere ñola da gauza nórmala, baina Manolo sinistu zazu gurea ez déla hala, guk maitasuna egingo duzu orain artean bezala, lehen maitasunak sortu gintuen, orain berak hil gaitzala!

BERTSOLARI

71


J. I. Izarzelaia - A. Sarasua - A. Loidi - J. Sarasua Gaia: Laurok ere leniztarrak zarete. Zer kontatzen duzue Leniztik?

Izarzelaia: (1) Leniz aldera etorri izan baldin bazare noizpatten, ara nundik fan mapa aundittan ez dau askorik ipintten, Euskalerriko biotza dala esan dot bein da birritten, bainan buruak biotza nun dan sarrittan ez dau jakitten.

A. Sarasua: (2) Bertsolarixen familixa au moruten jaukau moruten, kostauko jaku eskema zarrak kolpe batez mobiruten, saiuetara ¡ztegiren bat ezpadozue eruten, zela ez garen bertsolariyak ez jaku entendiruten.

A. Loidi: (3) Geure euskalkixen kanteta ori izen da kriston golpie, beti batuan kantau ezkero onei zelan jo arpie? Apur-apur bat entzun ezkero ezta berbeta torpie, eztou sekula berba eitten eta erdixe geure kulpie.

72

BERTSOLARI

|. Sarasua: (4) Espeziala da eguna eta egin biou alegiñe, naizta aurrien ipini jakun giputx jendaila txoliñe, pentzetan daue eurak diela Euskadiko tripoliñe, geure herrixen esaten daue: Txakurraren bioliñe!

Izarzelaia: (5) Gure bailara bakarrik ezta fabrika eta etxia, Fagor barik pe igarten jako eundoko elegantzia, Bizkai aldeko berbetia ta Cipuzko heredentzia, gu izan geinke Euskalerriko zortzigarren probintzia.

A. Sarasua: (6) Leniz ei jaukau zortzigarrena guk ointxe jaukau suertie, txapelketara ein biko juau oso sarrera fuertie, erdi euskaraz, erdi erderaz ementxe jak boskotie, txapelketako eskatzen juau kupo eta kuotie.

1993-Martxoa


A. Loidi: (7) Txapelketie aittatu dok ta ondo esan dok orixe, Apotz aldien semifinal bat etzan milagro aundixe, esaten daue: «Giputxak dirá» baiña ori ezta egixe, epai maian be komeni jaku Lenizko ordezkarixe.

1993-Martxoa

). Sarasua: (8) Gure txokoko mundialtasunak hemen ditugu atara, txapelketa ta omenaldittan urten biekou plazara, omenaldira etorri barik etxien egongo gara, urrengo urtien omendu jauna Patxi Goikolea ezpada.

BERTSOLARI

73


Maddalen Lujanbio - Eztitxu Arozena - Iratxe I barra Gaia: Historian lehengo aldiz kantatuko dute hiru emakumek gaurko eguna bezelako ospakizun batean. Zer duzue esateko?

Maddalen: (1) Sinbolikoki jarri gaituzte, maskota gisan ere ba¡, ta borobila atera zedin azken saioa gure za¡, neska soileko saiorikan ez, bagera gehiorako ga¡, gizonezkoen tarta honetan krema ez degu izan nahi. (Bis)

Maddalen: (4)

Lehengo hauek osatzen zuten bertso munduko bizitza, beraiena zan irakaskuntza ta beraiena zan hitza, ni orain dala berrogei urte hauen artean banintza, apaizen menpe ez zan egongo orduko bertsolaritza. (Bis)

E. Arozena: (2) Ez dut ulertzen pertsona batzuk gugan daukaten jarrera, herri askotan anekdotatzat sarri ¡zaten baigera, ¡noiz baduzu bertso saio bat antolatzeko aukera, gu ez eraman Tele 5-ra Carmen Sev¡lla-n antzera. (Bis)

I. Ibarra: (3)

E. Arozena: (5)

Emakumeok mikrofonoan jaso izan dugu burla, gaur ere batzuk haserre daude, ezin dute disimula, ni ziur nago egunen baten erakutsiko dugula, bertsolaritzak barrabilekin zerikusirik ez dula. (Bis)

Erabiltzen den hizkerak ere badu nahiko zerikusi, guk neskok kontu horretan behintzat ez baidugu holán bizi, nahiz-ta gizonek kristorenak esan beren grazi eta guzi, «de puta madre» gelditzen zaie ta guri berriz itxusi. (Bis) 74

BERTSOLARI

1993-Martxoa


). Enbeita - I. Ajuria

Ajuria: (5)

I. Ajuria: (1) Pedro Bixente, Bixente Pedro, zaztarra harrapatzen da edan ezkero. (Bis)

Sarasua izango da bere aitabitxi, traje berriaz ez du luzituko gitxi... Pedro Bixente...

). Enbeita: (2) Gure horra zuen Santi

horoskopoa bertsoz-bertso, baimenarekin ta Alfontso.

|. Enbeita: (6) Pikadore sartuko zaigu Sebastian, astoa bizkarrean ta bera azpian.

Pedro Bixente... Pedro Bixente... I. Ajuria: (3) I. Ajuria: (7) Ezagutzen ditugu Marte ta Júpiter, guretzat izkutuan ez baidago ezer.

Euskitze torerua badula nahikoa, zekorra baldin bada Jainkomendikoa.

Pedro Bixente...

Pedro Bixente...

J. Enbeita: (4)

|. Enbeita: (8)

Peña ezkontzeko da bizkaitar batekin, ahazten ez bazaio noiz eta norekin.

Sotana jantziko du berriz Amuritzak. «Hau ez da serioa» esango du Beltzak.

Pedro Bixente..

Pedro Bixente...

1993-Martxoa

BERTSOLARI

75


I. Ajuria: (9) Lazkano egingo zaigu gure obispo jauna, eta Lazkao-Txiki monjan kapellana.

|. Enbeita: (12) Zerrenda luzea da ezin esan dena, kontsultara etorrí jakin nahi dueña.

Pedro Bixente... Pedro Bixente... J. Enbeita: (10) «El Quijote» euskaraz antzestuko dute: Gabixola Sancho ta Joserra Quijote. Pedro Bixente...

I. Ajuria: (11)

I. Ajuria: (13) Etorri Anbotoko Damaren kobara, hamabitatik gora han ¡zango gara. Pedro Bixente...

Karnabaletan dute Tolosako zita: Goiburu ta Iraiolak trabestiz jantzita. Pedro Bixente...

76

BERTSOLARI

1993-Martxoa


Leitza 1993-1-24 Gaia: Kontua da joan den udaran jon Sarasuak idatzi zituela bertso batzuk Donostian dagoen kultur ekitaldi batetarako (Quincena musical-erako), oso kultur ekitaldi jasoa. Eta bi gonbidapen txartel bidali zizkioten etxera. Opera batera edo musika klasiko emanaldi batera joan zedin. Eta han joan zen Victoria Eugenia-ra uda arratsalde batean bere Euskitze: (1) Lau bertsoren truk esker onena nahi zioten agertu ta bi gonbidapen jaso zituen sentitu zen behartuta, gizarajoa ezetz esaten nunbait ez zen ausartu ta neska lagunik ez zeukalako ama besotik hartuta, han aurkitu zen Victoria Eugenian palko batean sartuta. (Bis)

amarekin. Usté gabean palkora sartu zituzten, j o n , inportantea delako eta orain kontatuko dugu: Narratzailea, Euskitze izango da, hasieran eta bukaeran kokatuko dena. Egaña, Jon Sarasua, izango da. Murua, Jonen ama Mertxe. Eta S. Lizaso, palkoan dagoen autoridade politiko bat.

S. Lizaso: (4) Mitin batzutan ikusi dut nik jestoretako gudari, beti badauka non zirikatu Argia nahiz Egunkari, Belodromoko maxiatzaile, Kultur Kezkeko gidari, toki denetan azaltzen al da ume makarroso hori? (Bis)

Egaña: (5) Egaña:(2) Zabaldu nuenean palkoko atea, zirrara tuertea, pentsatu nuen bertan buelta ematea, Caldos diputaua, Odón alkatea, Lehendakaria eta bere kohortea, nun sartu haiz Txikito? Hau dek hau kortea!

Murua: (3) Ingurukoek beren begiak itsatsi nahi dizkigute, ez nuen usté gure semeak zuenik hainbat bertute, aitona Juanen jertsea eta prakek berak aina urte, Jon ez da mutil gaiztoa baina zer pentsatu behar dute?

1993-Martxoa

Hauek aguantatzea nolako tortuta! Kargoen lotura justifikatu nahian zenbat abentura? Odonen señoraren permanente hura, Kultur Kontseilarian Frakaren faktura, ze ondo bizi dian gu denon kontura!

Murua: (6) Mahozko prakak alda itzazu esan diot mila aldiz, hobe luke bai ez dakiela trapero bati bidaliz, inoiz orrazten ez dun ¡lea belarri gaina estaliz, ai gutxienez pelukerira nirekin etorri balitz! (Bis)

BERTSOLARI

77


S. Lizaso: (7) ÂŤHabrase visto?Âť Zer atrebentzi ondoan dauka kerida, belarri ertzera urreratu ta txurrumutxuzka ari da, ta bere ama izan daiteke edadeari begira, iraultzaileak izan ere ohian enrebesatuak dirĂĄ. (Bis)

EgaĂąa: (8) Iso eta Beetoven aida eta Berdi, bi ordu ta erdi, eta propina gisan Mozart ta Vivaldi, uda arrats batean a ze asperraldi, errua eurea duk ,irgi eta garbi, ama pozik zegok ta izurratu h.idi.

78

BERTSOLARI

Murua: (9) Horko biolin eta piano hango ahots eta nota, ni berelako andre batentzat hauxe musika konpota, baina pittin bat aspertu arren ez zait batere inporta, neroni ere gustora nago ]on oso pozik dago-ta. (Bis)

S. Lizaso: (10) Honek ez zuen sekula entzun hainbat musika klasiko, ez du ulertzen disimulatzen jadungo da nirekiko, zokete hauek ez ziren bada modernizatzen hasiko? Bertsolari bat ez da sekula hainbestera iritsiko.

1993-Martxoa


r>f»ttllUV\\

^J&*

"~""^~

^H^'

\ 2 * *-%> *#1 1993-Martxoa

BERTSOLARI 79


Egaña:(11) Musika honek badu bere enkantua, bihozkor ttanttua, maite bat maitatzen dut nere tormentua! Ama duk estalgarri, ama duk mantua, zirt edo zart egin zak demonio tontua, deklaratzen ez dakik hori dek kontua.

Murua: (15)

Atxis txiki bat izan da hori ez dezadan bihur drama, bere itxura zaindu nahi horrek urrutiegi narama, behingoagatik sentí naiteke bene-benetako dama, ez da edozein, edozein ez da, Jon Sarasuaren ama. (Bis)

S. Lizaso: (16) Murua: (12) Jon laguntxorik ez al daukak hik? Nire betiko errita, gordean ere ez ote daukan hala nago igarrita, andregairen bat behar zuen gaur aman tokian jarrita, ta orduan bost axola zidan neroni ez etorrita. (Bis)

S. Lizaso: (13) Sarasua hor topatzerikan ez nun espero inondik, gaur hurbilegi ez ote nago horrelako batengandik? Argazkin baten atera ezkero ¡a nereak egin dik! Eta gaitzerdi telebistarik ez den azaldu oraindik. (Bis)

Hamasei urte zeuzkan garaian ñor uzten zuen pakean? Hogeitabikin hor ibiltzen zen denen aurka atakean, Hogeitazazpi betetzerako sartu da gure artean, Hau Alderdian izango dugu hogeitamar egitean... (Bis)

Euskitze: (17)

Egaña: (14)

Halako baten bukatu zen, ba, hango musika biolada, baina kopa bat hartu gaberik antzokia ezin laga, sartu arazi egin zituzten agintarien salara, zerbitzariak galdetu zien Wisky, Ginebra, o Cava ta Jonek apal erantzun zion Cola-Cao-rikan ba al da? (Bis)

Momenturik txarrena egun guztikua, une mistikua, hauxen da ezbeharra! Hauxen istripua! Pañueloa ahaztu zait hi haiz hi tipua! xipristindu dek goiko eta azpikua, ezin al huen gorde doministikua? (Bis)

Cola-Cao-rikan ez zegoenez laister genitun kalean, multa orri bat topatu zuten kotxearen kristalean, beraz etxera itzuli ziren jenio mundialean, egi osoa kontatu degu hemen alean, alean, Jon horrelaxe ibili baizen «Quincena Musicabean. (Bis)

80

BERTSOLARI

1993-Martxoa


GRAZ

SAGARDOARE Bedeinkatua izan dedilla sagardoaren graziya, bai ere ta kupira gabe eraten duen guziya; erari onek gizon askori ematen dio biziya, au eran gabe egotia da neretzat penitentzia.

GURUZKETA IOSE ÁNGEL CON I GARIN Tinos: 55 11 42 - 55 78 49 Casa GURUTZETA - 1' Zamoka, 54 20014 ASTICARRACA

OTEGUI

\

Soll.i Inca BJSCTTU Entidad /.ilulíl.i \u/íM

\

\

Lenengo sartu tabernan eta ateratzen naiz azkena, egun gutian zurmtian da etzait betetzen barrena; au da erari maitagarri bat arras piztutzen naubena, Joxepa Karmen biotzekoa bete amabigarerererena (Ramón ARTOLA. 18860);

1 «ARTr-ORIA

W ib r,í) J'l

í(,l|lll/kt).h

IZAGIRRE Mnj-eru /.lindaría K,,in,i AIotxa-Erreko hkli-d lino.: (44 i) II, M 70 AÑORGA [RRESERBA

\ \

IPARRAGIRRE

3

Irikia Asteazkena, Ostirala

eta Larunbatean Osinaga bailora 10 Tt'll.: 55 O i 28

1IERNANI

Sagardotegia-Sidrería

SAIZAR lell.: i6 21 28 • !7 24 H2 USURBII


Euskaro gure kulturaren oínarria da. Horrexegatik egunez egun aurrera goaz euskara arobar guztion hizkuntza izan dadin.

DIPUTACIÓN I ~ S í 4 1 l ARABAKO FORAL DE ÁLAVA Tfasg%!&

FORU ALDUNDIA

DEPARTAMENTO DE CULTURA

KULTURA SAIL.A


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.