Bertsolari aldizkaria - 10. zenbakia

Page 1

BERTSOLARIAK DANTZAN p-

• •

'

W:

• > • • ' .

'•'•.'•

AAK ZESTOAN 7VCOCA-CO ,REN BELAUNALDIA O "KAN HA DISKAN"

> .i ¿

••'..

••

-

Ir


v ', y


Bertsolariak dantzari Testua: /oxean AGIR RE Argazkiak: IĂąigo GALLEGO Lekuona zaharrak zioenez, dantza eta bertsolaritza loturik jaio ornen ziren. Gaur, ordea, ez daukate zerikusi haundirik. Badaude bertsolari izugarri iaioak dantzan baldar samar egiten dutenak eta badaude baita ere bertsotan ondo eta dantzan ere kurioso egiten dutenak. Horiek dirĂĄ Bizkaiko Berna auzoan estimazio gehien dutenak. Urtero San Inazio egunez, bertso saioa bukatu eta bertako emakumeekin egin behar izaten dute dantzan. Eta badaude, horrelako aitzakiarik gabe ere, tarteka erromerietara joaten segitzen duten bertsolariak ere.

1993-Ekaina

BERTSOLARI

Ă­


izkaiko Berna lurretako auzo bat da. San Inazio egunez egiten dituzte festak eta badute ohitura zelebre bat: urtero bertso saioa bukatu eta kantatu duten bertsolariak dantzara gonbidatzen dituzte bertako emakumeek. «laz, esate baterako, Jon Lopategi, Enbeita, Mañukorta eta ni izan ginen -kontatzen du Millan Telleriak- eta bertso saioa bukatu genuenerako edade piska bateko emakume koadrila bat nuen zai dantzan egiteko. Beste bertsolariei ere gauza bera gertatuko zitzaiela pentsatsen clut. Nik behinik behin sekulako dantza saioak egin behar izan nituen».

B

)on Lopategi da, hala ere, Bernan dantzarik gehiena egin duen bertsolaria. «Ni azken hamabost urteotan izan naiz Bernan urteren bat edo beste hutsegin badut ere. Ez dut esango dantzari ona naizenik, baina txukun samarra bai. Gernikako erromerietan ikasi genuen guk. Nik hogeita bi urte nituela edo koadrila haundia joaten ginen Muxikatik, hogeita bost bat mutil igual eta han ikasi genuen. Igandetan eta astelehenetan egiten zen erromeria plazako kioskoan. Beste egunetan orduak sartzen baziren ere, astelehenetan 6etan ateratzen ginen lanetik erromeriara joateko. Pentsa gure zaletasuna nolakoa ¡zango zen, garizuman kendu egiten zuten Gernikako erromeria hori eta gu Bermeoraino joaten ginen bizikletan igandetan, han musika egoten zelako. Hórrela ikasi genuen dantzan eta poliki moldatzen naiz bai sueltoan eta bai lotuan», kontatzen du )onek. Bernako berbena horren aurretik herri-afari bat ere egiten da. Millan Telleriari behin baino gehiagotan tokatu zaio afari horretara joatea. «Soziedade moduko batean afaltzen dute, bakoitzak berea eramanda. Familiaka eta koadrilaka juntatzen dirá, familiak gehiago koadrilak baino, eta kanpotik doanak bere familia aurkitu behar ¡zaten du. Nik hórrela afaldu dut han behin baino gehiagotan», esaten du.

Azpillagaren klasea Jon Azpillaga ere ibilia da Bernako berbena horretan. «Mugartegirekin joaten nintzen garai batean eta Lopategirekin ondoren. 2

BERTSOLARI

Lehen saioa eguerdiartean egiten zen meza ostean eta gero pasatu zuten arratsaldera. Azken bost urteotan ez naiz izan», esan zuen Azpillagak. |on Azpillaga bertsotan baino lehenago hasi zen nonbait dantzan eta hamasei urterako sari bat irabazia zuen Berriatuan. «Hamalau urterako hasiak ginen gu erromerietara joaten eta afizio ikaragarria izan dut nik dantzan. Arregi eta biok ibiltzen ginen garai horretan ¡non diren erromeria guztietan. Dantzan aspertzen ginenean bertsotan hasten ginen eta poliki poliki lekuan lekuko dantzakera ikastera iritsi ginen. Pausoak emateko era oso desberdinak dituzte Bermeon, Lesakan edo Goierrin, esate baterako, eta guk besteei erreparatuz ikasten saiatzen ginen. Oraindik ere tarteka inoiz joan ohi naiz Aiako San Pedron egiten den erromeriara. Orain dela bi urte gogoratzen naiz nola Orion afaldu eta joan nintzen eta leku horietan beti aurkitzen dituzu ezagunak, orain andra ezkonduak diren garai bateko ezagunak. Bihotzekoa eman z¡dan bezperan ere, angina de pecho eman zidan bezperan ere alegia dantza saioa egin nuen Zarauzko Izeta sagardotegian.Mañu eta biok ginen han. Hura ere oso zalea da», esan zuen Azpillagak. Edertasunaz aparte deportea ere badu dantzak. «Maria Luisa Irizar ere dantzari amorratua da eta hark behin esan zidan entrenamendu gisara ere oso ona dela dantza. Gu ere orain baino arinagoak ginen eta saio ederrik egindakoak gara», esan zuen.

Peñaren

zirkuitoa

Peñagarikano ere izana da Bernan. «Hirutan izan naiz eta behin behintzat gogoratzen naiz sekulako dantza saioa egin nuela. Ez dut usté derrigortzen dutenik, baina ohitura da nonbait. Aurten ere deitu didate joateko, baina egun horretan bertan Altzon daukat saioa. Altzo ere sekulako dantza tokia da. Ni koadrilarekin joan izan naiz askotan: Joseba Tapia, Olanotarrak eta beste zenbait eta aspaldidanik bizi izan dugu dantza giroa. Sueltoan asko egiten diren lekuak dirá, baina lotuan ere bai. Tarteka, farre piska bat egite aldera, tangoak eta horrelakok ere egiten ditu1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

3


gu. Beti egoten da neskaren bat erakusteko prest dagoena eta beti egoten dira baita ere begira daudenen artean farre egiteko prest daudenak. Telleria, Mendizabal eta neri askotan tokatu zaigu Altzon bertsotan egin eta dantza egitea. Telleria da lehen animatzen dena eta sekulako izerdiak botatzen ditu», kontatu zuen Peñagarikanok.

ren herriak. «Gazte jendeak dantza asko egiten du herri horietan. Kuriosoa da hori, dantza lekuetan jendeak apenas egiten duen dantzarik. Jendea edan eta begira egotera joaten da, baina herri txiki horietan dantzan egiten da eta asko. Ni goizeko 5ak aldera arte dantzan eginda nago horietan», esan zuen.

«Neri izerdia atera artekoa kostatzen zait, hortik aurrera ez dut toperik goiz aldera arte aguantatzeko -erantzuten du Telleriak-. Horrek ez du esan nahi txukun egiten dudanik. Gu ibilian ikasitakoak gara, ibilian eta ikusita. Ernioko Zelatunen eta San Pedrotan Urkizun hasi ginen dantzan eta praktikatzeko urtean laupabost okasio izaten ditugu. Altzoz aparte, Baliarrainen ere, emaztea hangoa delako edo urtero izaten naiz», esaten du.

Larrañagaren

Peñagarikanorentzat Bedaio eta Abaltzizketa dira Gipuzkoan dantza gehien egiten d¡4 BERTSOLARI

Ángel Mariren ustetan, kontua ez da dantzazatea txukun egitea, bakoitzak bere estilo propioa izatea baizik».

panderoa

Ez da harritzekoa Anjel Larrañaga ere dantzazalea izatea. Etxean osaba trikitilaria zuen. Anaia batek dultzaina jotzen zuen eta aita-amak ere trikitizale amorratuk ziren. Azkoitiko Kukuerriko baserri batean jaio zen eta, jakina denez, auzo horretan nahiz Marti1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

5


rietan etxe bakoitzak bere soinujolea du, bi ez dituenean. «Kukuerrin urtean behin egiten zen erromeria, baina Martirietan, Olatzen, Altzerrekan edo Madariagan igandero egiten zen erromeria. Leku guztietan erromeriak gastatu eta gero ere Urrategin eta Martirietan segitu egin zuten. Gu oso gazterik hasi ginen eta 18 urte arte sueltoan bakarrik ikasi genuen. Cero hasi ginen lotuan eta gu oso gazteak ginela joaten ginen. Guk oso dantzaleku gutxi zapaldu ditugu. Azkoitiko lllarrara eta Zumarragako Goldenera joan ginen tarteka bolada batean eta Arroako Las Cabañara beste batean, baina neri behinik behin erromeria giroa gustatu izan zait gehiago. Ez dago gauza ederragorik dantzan ondo egiten duen neska batekin topo egin eta harén erritmora ondo egokitzea baino, batek eta besteak postura berera dantza egiten dutenean», esan /Lien.

Anjel Larrañagak oraindik ere egiten ditu saio ederrak dantzan. «Herri-afarietara joaten naizenean, bertsotan egon ondoren beti izaten da dantzara ateratzen gaituen norbait. Badauzkagu urtero joaten garen lekuan. Eibarko San Salbador auzora, esaterako, Narbaiza eta biok joaten gara edo Arraten ere askotan izaten gara. Bertsotan ez ezik dantzan ere egin behar izaten leku horietan», kontatzen du. Dantzan ez ezik panderojole eta kantari ere bada Anjel. Duela gutxi eman dute argitara Narbaizak eta biek trikitia piezen kasete bat Arrate Irratian grabatua. Anjelenak ziren letrak, Anjelena abotsa eta panderoa ere.

foxe Lizasoren

alternatiba

Joxe Lizaso mutikotan izan zuen aukerarik gehiena neskatarako. «Gerra ondoko urte horietan tokatu zitzaidan neri erromerietara hastea eta hogei urteren buelta horretan zeuden mutil gazteak preso zeuden edo Trabajadoretan, gerran hilak ez zeudenean. Nik, beraz, hogei urteko neskekin ibiltzeko aukera izan nuen. Nik oso goiz hartu nuen alternatiba», esaten du Joxek. Santa Engrazi, Itumeta edo Granadako erromerietan hasi zen bertsotan eta hasi zen neskatan ere. Eta erromeria horietan ikasi zuen dantzan ere.

6 BERTSOLARI

«Orduan ez zen beste dibertsiorik eta erromeriak sekulako garrantzia zuen guretzat. Piska bat beranduago hasi ginen Txominenera edo Oillolumera joaten. Bi leku horietan probintzia guztitik Donostiara neskame joandako neskak ¡biltzen ziren eta beste gradu bat igo genuen. Bi leku horietan ere sueltoak egiten zen gehiena, lotua pekatu zelakoan edo. Ez guri pekatua asko ¡nporta zitzaigulako, baina, badakizu, neskak izaten ziren atzera egiten zutenak», segitzen du. Neska bat itsusi antzekoa izanda ere, dantzari ona izanez gero, estimaziorik izaten al 1993-Ekaina


zuen galdetzen diot. «Nik ez dut neska itusirik ezagutu. Neri ez zait tokatu behintzat. Emea ¡zanez gero pozik ¡zaten ginen. Izan re, orduan denentzako kari oa izaten nuen, orain etexekoentzat askotan izaten ez badut ere», erantzuten du.

ko auzoetara. Beriro Itumetara itzultzeko gau berandua ¡zaten zen, baina orduan ¡zaten zuten sarritan bertsotarako ere aldarterik onena eta kantuan hasten ziren eta berandu samar abiatzen ziren etxe aldera, Zepairekin askotan, auzokoak baitziren.

Erromeria leku horietan arratsaldean garaiz hasten zen dantza. Elizarik zen lekuetan bezperak bukatu eta berehala eta gauean ere garaiz bukatzen zen eta neska-laguntza egiten zuten. )ose Lizaso hamaika neska laguntza egindakoa da Itumetatik edo Granadatik Aia-

Joxek bere bertso-lagunetatik Basarri eta Lasarte ez ditu inoiz ikusi dantzan, baina M¡txelena eta Uztapide bai. «Mitxelena ez zen oso arina ni bezalaxe, baina han ibiltzen zen tipirritaparra. Uztapide ere ikusita nago zapata galantekin».

1993-Ekaina

BERTSOLARI

7


BOLANTEARI MONUMENTUA Bertsolaritza bapateko jarduna da, baina jaialdia bukatu eta etxera bidean saioari errepasoa eman ohi diote. Bertsolari batek esana da kotxeko bolanteari monumentu bat egin behar Mokela bertsolaritzak, hura baita gogoeta eta azterketa sakon horien testigu. Donostian eta Zestoan maiatzean egin ziren Bertsolamintza ยกzeneko jardunaldietan ez zitzaion bolanteari monumenturik eraiki, baina gogoeta sakonik egin zen. Horixe da, hain zuzen, aldizkari honen egitekoa ere, goizaldeko ordu txikietan bolantearena bezalaxe, bertsolarien gogoetak jaso eta zabaltzea da. Eta horretan segituko dugu.

Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

8 BERTSOLARI

"J*^ *v

1993-Ekaina


ZESTOAKO GOGO-JARDUNAK.-Donostian ilunabarretan eta Zestoan egun osoz egindako Bertsolamintza jardunaldietan sei ponentzia aurkeztu ziren bertsolaritzaren gaurko norabideak aztertuz. Horien inguruan plazaratu diren ¡deia nagusiak bildu ditugu orrialdeotara. (10. orrialdean). COCA-COLAREN BELAUNALDIA.-Artista asko kamerinoko bakardadean konzentratzen dira. Bertsolariak, aldiz, afari batekin dira entonatzen. Lehen sagardoaren belaunaldi bat izan ornen zen. Orain ardoa eta whisky batekin jartzen dira trantzean eta badaude coca-colarekin kantatzen dutenak ere. (22. orrialdean). BERTSO-PAPERAK MUSIKAREKIN.-Bertso-paperak eginkizun ugari izan du bertsolaritzaren historian zehar. Gaur ere badira alor honetan bidé berriak urratzen ari direnak. Xabier Amuriza, )on Sarasua, Xabier Lete eta azken aldi honetan Anjel Larrañaga eta Ion Narbaiza dira entsegu desberdinak burutu dituztenak. (32. orrialdean). BRETAINAKO «KAN HA DISKAN».-Euskal Herrian gau-pasak egiten diren bezalaxe, Bretainako auzo eta herri txikietan «Fest-noz» edo «Gau-festak» egiten dira eta horietan «Kan ha diskan» deitu dantza bereziak eratzen dira, non dantza eta bertsoa batzen diren. Andoni Lekuona mintzo da bertso moeta horretaz. (39. orrialdean). URBANO EGOSKUE, EUGIKO BERTSOLARIA.Iruñetik 25 bat kilometrotara dagoen Eugin jaio eta bizi da Urbano Egoskue, 78 urteko bertsolaria. Esteribar, Erroibar, Kintoa eta Urepelgo herrietan hamaika dantza egin, bertso kantatu eta ixtorio kontatutakoa da. Xalbadorren adiskide ere izan zen. (47. orrialdean).

"-.^H

Ir i

i

BERTSOLARI

Diseinua eta maketazioa: Nekane llurregi

Editat/ailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA

Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP, S. L.

Tí.: 943 - 47 11 42

Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA

Koordinatzailea: loxean Agirre

Fotomekanika: COMETIP, S. L.

Erredakzio Kontseilua: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, (oxerra Gartzia, Santi laka, Aitor González Kintana, Kristina Mardaraz,

Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L.: SS 482/91

Ion Sarasua, ). A. Gezalaga «Zaldubi»

1993-Ekaina

BERTSOLARI 9


"Bertsolaminlza": gaurregungo bertsogint;

10

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Testua: KINTANA Argazkiak: Iñigo GALLEGO

Aitor GONZÁLEZ

Bertsolaritzak azken urteotan izan dituen aldakuntzak eta joera ezberdinak aztertzeko eta honi buruzko hausnarketa egiteko, antolatu dirá 'Bertsolamintza' ihardunaldiak maiatzaren lehen astean. Euskal Herriko Bertsolari elkarteak 1992an sortu zuen 'Eorum Taldearen' lehen emaitza da honako bau. Honetarako sei azterlan prestatu dituzte Andoni Egaña, Antton Kazabon eta Mikel Mendizabal, Pello Esnal, Luis Baraiazarra, foxerra Garzia eta fon Sarasuak.

BERTSOLARI

11


y

|—^ ertsolamintzaren' aurkezpen eta I—£ z u z e n t z a i l e lanetan aritu zaigu L / Koldo Tapia, Euskal Herriko Bertsolari Elkartekoa (EHBE). Berak esandakoaren arabera, «Bertsolamintza antolatzeko funtsezko arrazoia azken urte hauetan bertsolaritzak izaten ari duen arrakasta kontutan izanda, Bertsolari Elkarteak usté du ez dagoela bere pareko horrek beharko lukeen azterketa eta ikerketa. Kontutan izan behar da edozein fenómeno sozialek eragin bat izaten ari baldin bada, horren jarraipena maila batean behintzat, fenomenoaren gertakizunaren ezagupen bat ¡zatetik etorri behar lukeela. Bertsolari Elkartea hortaz kezkaturik agertu zan aspaldidanik. 1992 urtearen haseran forum talde bat antolatu genduen gai honi esku sartzen hasteko. Horren ondotik 1992. urte honetan zortzi hamar bat laguneko talde batek zenbait gai esku artean hartu zituen eta urtean zehar landu. Bertsolamintza ¡zan da gogoeta hori plazaratzeko aukeratu dugun foruma». Mezu hartzaile ezberdinengana heldu nahi izan da topaketa hauen bitartez. Orokorrean bertsogintzaz arduraturik dagoen jendearen aurrean ponentziak aurkezteko eta «gizarte zabal batí» heltzeko asmoz, Donostian hiru egunez burutu ziren. «Bertsogintzaren familiaren barruan aurkitzen denari» erantzuna emateko asmoz, Zestuako ekitaldia antolatu zela cliosku Koldo Tapiak. Donostian, maiatzaren 3an Jon Sarasua eta Joxerra Garziak 'Herri mailako jardunaz' eta 'Bertsolaritza Hedabideetan' izenpeko lanak aurkeztu zituzten. Maiatzaren 4an 'Ahozkotasun eta Hizkuntza' eta 'Bat bateko bertsogintzaren didaktikaz' aritu ziren Antton Kazabon eta Pello Esnal. Azkenik, 'Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan' eta 'Egungo bertsolaritzaren ezaugarriak' azaldu zituzten Luis Baraiazarra eta Andoni Egañak maiatzaren 5ean. Bestalde, Zestuako bainuetxean maiatzaren 6ko larunbatean, goizeko 10etatik aurrera, aipatu sei ponentzien aurkezpen laburra egin zen. Bertan bazkaldu eta gero, arratsaldeko lau t'erdietatik zazpiak arte, aurkeztutako lanei buruzko mahai ingurua burutu zen aurkezle eta han bildutakoen artean.

12

BERTSOLARI

Bertsolari

eskazia

«Donostian bataz beste hirurogehi bat lagun ¡bilí dirá hitzaldi honetan, hiru egunetan zehar. Lehenengoan gehixeago, bigarrengoan eta hirugarrengoan gutxixeago», esaten digu Koldo Tapiak. «Gu gustora gaude, Donostian jarri genuen helburua usté dugu hete dugula. Espero genuen publikoa hurbildu zaigu eta lortu nahi genuena lortu dugu Donostiako ekitaldiekin. Aldiz, Zestuakoarekin zertxobait gehiago kezkatzen gara. Zeren gabezia haundiak dauzkagu hona bildu dan jendearen artean. Bertsolariak, oso ale bakan batzuek baino ez dirá etorri. Bertsolariekin batera bertsogintzan eragin zuzena duten beste sektore batzuek; esate baterako bertso eskoletako jendea, bertsolari gazteak, gai jartzaileak, saio antolatzaileak... jende hori oso ale bakan, bakan batzuek baino ez dirá etorri». Lehenik eta behin behintzat, inori erruak leporatzen hasi baino lehenago, antolatzaileek barrura begiratzen hasi behar dutela esan zuen Koldo Tapiak. «Non egon den akatsa begiratu behar da, zeren argi dago akatsa badagoela. Gogoeta bat egin behar da honi buruz». Izan ere, Zestoako bainuetxean egin zen ekitaldian, goizeko azterlanen aurkezpenean oso jende kopuru urria bildu zen. Ponente eta antolatzaileak aparte utzita, berrogei bat lagun izan ziren bertan. Horien artean zenbait bertsolari zeuden: Imanol Lazkano (EHBEko lehendakaria), Murua, Aitor Sarasua, Mendizabal, Sorozabal, Peñagarikano, Kristina Mardaraz eta Altzalei, besteak beste. A¡pamen ugari egin ziren jende eta bertsolari kopuru eskasari. Bai lañen aurkezleen aldetik, bai hará joan zen jendearen aldetik. Arratsaldeko eztabaidarako atalera jende gehiago hurbildu zen. Goizean baino jende gehiago izateaz gain, giroa ere beroagoa ¡zan zen. Jendeak parte hartu zuen eztabaidan eta Koldo Tapia zuzentzaile lanetan ihardun behar izan zuen zorrozki. Eztabaidarako denbora gutxi bait zegoen eta aldiz, eztabaidarako gai asko, eta sakonak gainera. Eztabaidarako aldez aurretik jarrita zengoen denbora pasatu eta gero, bertso saio berezia egin zuten arratsaldeko zazpietatik aurrera. 1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

13


Bapatekotasuna

eztabaidagai

Esan bezala, arratsaldeko átala izan zen interesgarriena. Hainbat gai eztabaidatu ziren bertan. Adibidez, bertso saioetan bertsolariei gaia aldez aurretik eman behar zaien edo ez. Noiz ba¡ eta noiz ez, eta abar. Gauza batean jarri ziren ados: gaia aldez aurretik oso saio gutxitan eta egoera zehatz eta berezietan ematen dela. Beraz, ez dela gauza normaltzat hartzen. Joxerra Garziaren ustez, «egoera diferenteak daude, bertso saio diferenteak dauden bezala. Normalean ez da egiten, eta egiten denean bakarkako derrigorrezko gaietan egiten da». Gabixolarentzako «ez dago frauderik, normalean ez da egiten. Egiten denean, bertsolariak lasaitzeko eta espektakulua aseguratzeko izaten da. Bertsolariek beldurra handia diote bakarkako gaiari». «Edo denei ematen zaie, edo inori ere ez. Gaiak nori eta zein gai jartzen jakin behar da», adierazi zuen Lázaro Azkunek. Imanol Lazkanoren ustez, «bertsolaritzan badago bat bapatekotasuna adierazteko eta frogatzeko aukera». Gaurregungo saioen % 95ean bapatekoak dirá eta % Sean soilik, gaia aurrez emanda egiten dela esan zuen. «Hori ez da pekatua, bertso saioa salbatu behar da. Saio libreetan tranpa gehiago egiten da eta aintzina ere ez ziren bertso guztiak bapatean botatzen. Gertatzen da, lehen ez zela esaten». |on Sarasuaren ustez, «arrazoi bategatik eta salbuespen bezala, gaia lehenago ematen bada, egoera hau ezin zaio publikoari izkutatu». Andoni Egaña ere lonen aburu berberekoa da. «Dena den, bertsolari txarrari aldez aurretik gaia ematea edo ez berdin da. Ez da bertsoaren kalitatean diferentzia handirik egongo. Behar bada, bertsolari onak bertso hobeagoa egingo du». Azkenik, Mikel Mendizabalek gai jartzaileei eskaera bat egin zien: «saioa baino lehen egoera hau esatea. Gaia aldez aurretik emango den edo ez esatea. Bertsolariak egoera hau jakin ezean, urduriago jartzen bait dirá».

Frustraziorako

bidea

Eztabaidatu zen beste gai bat herri mailako 14

BERTSOLARI

bertsolaritzarena izan zen. Lehen aipatu bezala, )on Sarasuak jorratu du gai hau 'Herri mailako jardunaz' egindako azterlanean. «Askotan haurrei gailurrera igotzeko ilusioak ematen zaizkie, eta gilurrera igoko ez direla ikusten denean baztertu egiten dirá, beraietaz ahazten dirá», esan zuen Kristina Mardarazek. Gazte ugari hórrela frustatu egin direla aipatu zuen Kristinak. Jon Sarasua Kristinarekin ados agertu zen. jonek bere azterlanean bezala, futbolaren adibidea erabili zuen herri mailako bertsolaritzaren zeregina eta xedea azaltzeko: «Herri mailako futbola ez da goi mailakora joateko helburua. Jolastea eta gozatzea da helburua. Goiko mailakoa ispilua izan daiteke baina ez helburua», azaldu zuen Sarasuak. Hasieratik gaztetxoei gauzak argi eta garbi esan behar zaiela esan zuen Jonek. « G a i l u r r e r a h e l d u nahi duzue? Gehienak frustatuko zarete. Jolastu eta ondo pasatu nahi duzue? Segitu gurekin bertso es-

kolan». Bertsolaritza jolasa, jokoa edo ikuskizuna den ere eztabaidatu zen. Batzuentzat jokoa da, beste batzuentzat ikuskizuna, eta abar. Hala ere, Jon Sarasuak argi utzi zuen bertsolaritza gauza ezberdinetarako erabiltzen dela. Edo hobeto esanda, bertsoa komunikatzeko formula bezala definitu zuen. Jonek esandakoaren arabera, formula hori gauza ezberdinetarako erabiltzen da. Batzutan jolaserako, bestetan jokorako eta ¡kuskizunerako ere bal. Eta agian beste gauzetarako erabiliko da etorkizunean: esate baterako publizitaterako. Baina bakoitzak bere maila eta bere espazioa izan behar du. Hedabide edo komunikabideei buruzko eztabaida ere interesgarria izan zen. joxerra Garziak jorratu du atal hau. Bere ustez, «hedabideei, batez ere telebistari, bere funtziotik kanpo dagoen papera eskatzen zaio». Telebista, maila nazionalean, elitea agertu behar da. ETBren 'Hitzetik hortzera' programan buruz ari zen. Telebistaren eraginez, eliteko saskibaloi partiduak emanez, saskibaloiaren gorakadaren adibidea jarri zuen. Irrati eta egunkariek herri eta eskualde mailako betsolaritza lantzeko aukera gehiago ematen dutela baieztatu zuen. Gainera, ez dugu ahaztu behar hedabideetan dagoen mailaketa. Herri 1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

15


komunikabideak aintzakotzat hartu behar dirá. Hauek aukera handia ematen bait dute aipatutako átala jorratzeko. 'Arrásate press' bezalako herri aldizkariak oso hedaturik daude Euskal Herrian. Irratiak baditugu eta zenbait telebista ere. Beste ga¡ askori buruz ere eztabaidatu zen. Hala ñola, ahozkotasunaren arauketari buruz, bertsolaritzari buruzko hizkeraz, bat bateko bertsogintzaren didaktikaz eta honekin erlazionaturik bertsolaria berezkoa edo/eta ikasia den, bertso saioen banaketari buruz,

16

BERTSOLARI

eta abar. Azken gai honi buruz, Elkartea egiten ari den ahalegina aipatu zuen Koldo Tapiak. Hala ere arazoa ez déla hain erreza azaldu zuen. «Esate baterako, Elkartera deitzen dute saio bat antolatzeko, eta eliteko bertsolarien telefonoak eskatzen dizkigute. Eskualdeko bi bertsolari sartzeko proposamena egiten diegu, eta erantzuna honakoa da: 'Hi ñor haiz guk ordaindutako bertso saio baten, zein bertsolari ekarri behar ditugun esateko?'. Hala ere, ahalegin bat dago zentzu horretan».

1993-Ekaina


Ondorío

baikorrak

Zestoan burututako eztabaidaren ostean, Bertsolamintza topaketei buruz ondorioak ateratzeko eta balorazioa egiteko eskatu genien zenbait pertsonei: Imanol Lazkanoren ustez, «penagarria da holako ekitaldi batek merezi duen arrakastarik, jende aldetik ez duela. Tristeena da, beti esaten ari gerana: bertsolaritzari etekin gehien kentzen dion jendea falta déla. Baino bertsolariak horrelakoxeak gera. Hala ere arratsaldeko eztabai7993-Ekaina

dara jende gehiago hurbildu da, eta bertsolaritzaren etorkizunari buruz jendea kezkatua badago. Giro hobeagoa dago arratsaldean». Bertsogintzari buruzko eztabaida hau hasiera besterik ez déla azaldu zuen Lazkanok. «Bertsolamintza izena jartzerakoan ere, ni ez nintzen tartean baino izen hori jarri da Bertsolamintza I, Bertsolamintza II, Bertsolamintza III, eta abar prestatuko direlako gero. Hau abiapuntu soila da, hurrengo urtean dudarik gabe hola jarraitzeko ilusioak daude behintzat».

BERTSOLARI 77


)oxerra Garziari bere eritzia eskatu genion ere, '«Alde batetetik, ihardun garen aldetik oso positiboa izan da, denok elkarren berri jakin dugu, eztabaidatu eta abar. Gero triste samarretan, batetik nabarmenena, etorri ez direnen ausentzia. Eta horretan bertsolari gazte, ustez behintzat unibertsitate inguruko jendea pentsatzen genuen eztabaida hauretaraetorri behar lukeela eta ez da agertu. Hori neri tristea iruditzen zait. Beste gauza bat, tristea baina normalagotzat hartu behar duguna: gaiak teoría mailan planteatu arren, segituan ikusten da diskusioa terreno pertsonaletara jeisten déla. Aurrera begira alderdi soziologiko edo gizarte mailakoak alde batera utzi ta barne kontutara, estilistika eta horrelako gauzetara pasatu beharko litzakela pentsatzen dut». Jendea etortzeko zer egin behar den galdetu ostean; bertsolaritzaren nondik norakoak eztabaidatuko direla esanda iragarkia egin beharrean, handik aurrera bertso plazak banatzeko bilera bat egingo déla esan beharko déla, azaldu digu Joxerrak. «Segurasko bertsolari asko etorriko lirake», amaitu zuen Garziak.

Funtzioa bete dute Ion Sarasuren ustez, «bere funtzioa bete dute, hala ere usté dut bertsolariei errieta egin behar zaiela. Ez zait iruditzen serioa

18

BERTSOLARI

bertsolari gehienak falta izatea. Gai honetaz zeresan asko duten bertsolariek, bai zaharrak eta bai gazteak. Batez ere, hemen bertsolari gazteak falta izatea ez zait iruditzen oso serioa. Baina horrek piska bat erakusten du, beharbada zenbait gauzarekiko ardura falta. Elkarteko sektore bertsozalearekin oso konforme eta oso kontentu nago; sektore bertsolariarekin ez. Hala ere, gustora nago gaurkoarekin, eta usté dut bere funtzioa bete duela». Azkenik, Rufino Iraolaren gogoetak hartzeko aukera izan genuen. Rufinoren ustez ere, ihardunaldiek bere funtzioa bete dute. «Gertatzen daña da, goizeko saioa nahiko jakina zela. Ponentziak liburuan zeuden eta liburuan irakurrita bezela berriro entzun ditugu. Orduan alderdi horretatik ondo joan da. Beharbada, monotonoa ez nuke esango, baina bai errepikapen dezente izan duela. Gertatzen daña da jende gutxi samar egon déla. Ez dakit egon behar zuten guztiak etorri d¡ren. Nik hutsune horixe ikusi dut, hemen falta ziren bertsolari-eskolakoak, bertsolari gazteak, Bizkaia aldeko zenbait bertsolari, eta bertsolari dezente eta bertsozaleak ere dezente falta zirela ikusi dut». Azkunek bezala, Iraolak ere, arratsaldeko saioak denboraren arazoa izan zuela azaldu zigun. «Oso mugatua zen denbora eta nahiz eta moderatzaileak bidé batetik eraman nahi izan, entzuleen artean zegoen zenbait gai interesatzen zitzaion jendeari. Gai batzuen inguruan denbora gehiegi izan da, batez ere gaia aurretik jartzea badela eta ez cíela. Honek denbora asko jan du eta gai bat edo beste ikutu barik gelditu da. Ponenteek ere ez dute esan, azaltzen diren gai guztiak. Adibidez, Amurizaren errima eta kategoria gramatikalei buruz idatzita bazuen Egañak, baina hori debatitu gabe gelditu da. Oro har ondo joan da baina hemen nabarmena dena, etorri ez den jendearen hutsunea da».

1993-Ekaina


Azken hamar urteotako bertsolaritza Amurizaren ondorengo bertso-mugimendua hartu du ardatz bezala Andoni Egañak, 'Egungo bertsolaritzaren ezaugarriak' bere lana egiteko. «(...) Azken hamar urteotan bertsolaritza, beste hainbat kultur ekimen bezalaxe, espektakuluaren neurriak ¡zatera iritsi da, horrek dakartzan alde on eta txar guztiekin. Txapelketak, berriz ere, 15 urtetako hutsunearen ondoren aldian-aldian, finkotasunez eta maila denetan antolatu ¡zanak, izen berriak plazaratzeaz gain, 6-8 bertsolariko jaialdiak modan jarri ditu. (...) Bertsolariaren perfila aldatu egin da. Egungo bertsolaria ez da beti baserritarra, ikasketarik gabea, gizonezkoa... Horrek izugarri baldintzatu du bertsogintza, bertso-produkzioa eta, ondorioz, bertsolaritza bera ere bai. (...) Entzulegoari so, heterogeneotasuna da ezaugarririk nagusiena. (...) Komunikabideei dagokionez, egun, bai prentsa ¡datziak, bai irrati nahiz telebistak, toki bistakoa eskaintzen diote. (...) orain 10 urte pasatxo ez zen irrati nahiz telebista publiko euskaldunik eta oraintsu arte egunkari euskarazkorik ere ez. (...) Formatan halako uniformizazio bat iritsi zaigu. Ez dirudi, baina hala da. Puntako bertsolariak ez dirá bata bestearengandik formalki desberdinak. Denek errima-joko beretsua erabiliko dute, denek oreka beretsua bilatu nahi ¡zango dute esan nahi dutena esateko. (...) Caur 'zer' esan den edukitzen du gogoan bertso-entzulearen ehuneko handi batek eta 'ñola' esan duen ez du kontutan eta gogoan hartzen. (...) Oso urte gutxitan bertsolari sail bat definitu egin da, estereotipatu eta lan hori erpinetatik Joan da: bertsolariak bere buruaz egin eta saldu duen imajina edo komunikabideek bertsolariaz bere buruaz egin eta saldu duen imajina edo komunikabideek bertsolariaz saldu duen erretratoa, publikoak bertsolariaz egin duen ustea. Hiru bektore horiek inorentzako traumarik gabe erdigune bakar batean topo egiten dutenean bertsolaria definitua gelditzen da. (...) Bertsolaritzaren inguruan mitorik izan bada berezkoarena da beste guztien gainetik eta bertsolaritzan aldaketarik izan bada, garrantzitsuena mito hau kolokan jarri izatetik dator. (...) ikastea, ikasia izatea, ikasten ahalegintzea, eta abar, pekatu mortalen hurrengo izan dirá zenbaiten mentatilatean, ezjakina izatea meritu bihurtzeraino. (...) Bertsolari belaunaldi sendoak eta maila onekoak sortu dirá. Bertsolari horietariko bakoitzak, bertsolaritza fenómeno d i n a m i t o gisara hartzen ikasi du, bakoitza gehiago ala gutxixeago bere ezaugarrietan eboluzionatuz, orain artean oso gutxi erabili izan den arma baten bitartez: autoebaluazioarena. (...)».

Bertsoa: komunikatzeko formula Herri mailako bertsolaritzari buruz ari da Ion Sarasua, 'Herri maiako jardunaz egin duen azterlanean. «(...) Bertsoa komunikatzeko formula bat da niretzat. Denboran zehar Euskal Hernán arrazoi eta kasualitateen bidez finkatu den formula sinple bat: hitzak era jakin batean neurtu eta errimatuz kantatzea. Sortu, seguru asko dibertsiorako sortuko zen. Beste hipótesi batzuk ere egon daitezken baina kontua da, gero formula hori zertarako erabili den. (...) Garrantzitsuena da formula hori leku eta funtzio askotara molda daitekeela ikustea. (...) Bat-bateko bertsogintza agertzen den gune eta era desberdinak ikusita iruditzen zait alferrikako eztabaida déla bertsolaritza joko, jolas edo literatura gisa definitizen hastea. (...) Ñire lan honen helburua bertsolaritzaren esparru lokalaren posibilitateak aldarrikatzea da. Ñire iritzian kategorien araberako mailaketa bai no gehiago esparruen araberakoa egin behai da, bertso ¡ardunaren esparruak bereizi behar dirá. (...) Kiroletan esparru geografikoaren tamainaren arabera egiten da gehienbat: lokala, eskualdekoa, probintziakoa, nazionala. Berez sortutako eskema honetan, maila bakoitzak du bere logika eta bere zentzua. (...)Maila hauek lotuta daude elkarrekin. Eskoletako taldeek hornitzen dituzte herrikoak, eta herrikoek nazio-mailakoak. Oinarriak birsortzen du elitea, baina ez da hori bere funtzio nagusia. Alegia, eskoletako eta herriko futboltaldeen helburua ez déla Real Sociedaderako jokalariak sortzea, baizik eta futbolean jokatzea. Aldi berean, goi-mailako liga beti izango da behekoen ispilu, gozagarri eta eredu imitagarri. Baina ez beti jomuga. Zer gertatzen da bertsolaritzan? Nazio mailako puztuta dagoela eta dena harrapatzen duela. Edo agina hobeto esanda: herri-mailako jardunak ez duela funtzionatzen. (...) maila hauek ezin dirá hartu konpartimentu estanko gisa. Bertsolaritzan errealitatea askoz malguagoa da eta askotan mailak elkarrekin lotuta daude. (...) Maila nahasmendu horrek, kalterik handiena behekoei egiten die, ez eliteari. Orain dagoen mailaketa eza nahasiarekin nazio-mailako eliteak ia espazio guztiak harrapatzen baiditu. (...) Bertso Talde ulertutako Bertso Eskola batean ekintza posibleak infinitoak dirá. (...) Bertso-paperen gaia une honetako bertsolaritzaren 'asignatura pendienteetako' bal da. (...) Nik bertso-paperei leku majoa ikusten diet herriko jardunean. (...)».

1993-Ekaina

BERTSOLARI

19


Bat-bateko bertsoketako hizkera aztergai 'Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan' izenburuarekin egindako ponentzian, gai hau jorratu du Luis Baraiazarrak. «Hizkuntzak b¡ adierazpide nahiko desberdin dilu: ahozkoa eta idatzizkoa. Bakoitzak bere izaera eta bere ezaugarriak ditu. Gainbergirada batez eta handi-handika, ahozkoaren ezaugarriak aipatuko ditut. Baina ahozko formak ere ez dira berdinak kasu guztietan: etxean, lagunartean, kalean... Era balera mintzatzen gara eta jendaurrean, hitzaldietan, irratietan, eta abar, besle batera. Azken kasu hauetan bi formen artean zubi antzera egiten duena izanik. Bat-bateko bertsoketako hizkera ¡zango dugu aztergai. larduera horretan, hizkerari dagokionez, eta betiere iritziz, zer den zilegi eta zer ez azalduko dugu. Batzuetan, jakina, orokorki eta ideia-mailan arituko gara eta beste batzuetan, kasu konkretu eta adibideetara ere jaitsiko gara. (...) Ahozko hizkeraren ezaugarrietariko bat arintasuna, bizitasuna da. Beharrezko ez dena isilduz, elipsiak egoki tartekatn/ dihardu, esaldiak guztiz biribildu gabe. Logika-senari eta arrazoibideari ongi atxikiz, baina logikaren formak beren-beregi agertu gabe, batzuetan logika barne-barnean ezkutatuz. Irudi eta ideietan mugimendu oso azkarra da; batetik bestera saltoka bezala aritzen dena. (...) Bertsolariak bat-batean ari dela, bertsoa nola egituratzen duen adierazten digu X. Amurizak, hain aipatua den atzekoz aurrerako teknika erabiliz. (...) baztergarririk ezer bada, esaldi traketsak eta erderakadak dirá batez ere. Lexikoan maileguak erabiltzea ez hainbeste. Hauek harira datozenean, egoki sartuak direnean, bete-beteko eta indar handikoak gerta daitezke. Baina besterik da erdal klitxeak erabiltzea. Euskaraz egunero ari denak, bere gogoa, bere pentsamendua euskaraz darabilenak, euskal adierazpen jatorrak erabiliko ditu. Bere komunikatu beharrak, bere arte-lanak eskatu ahala, euskal esamoldeak asmatuko ditu. Bertsoari gagozkiola, hori ezinbestekoa ila. Bertsolaritzak, teoriaz, kutsatu gabeko euskararen esparrua ¡zan beharko luke. (...). (...) lendaurreko euskarak badil bere tradizioa, eliz hitzaldietan landua bereziki, baina azken urteotan baita bestelako hitzaldi eta irrati-telebistan ere. Bertsolaritzak hauen artean ¡zan dezake lekua. (...) Errealitatearen ikuspegi xumeak, puskak bazala adierazten ditu bertsoak; ez bere ¡zaera korapilotsuan. Bat-bateko bertsoak errekako ur saltaría bezala izan behar d u ; fresko, azkar ela garbi datorrena. Ez luke pentsamentu Irinko eta bihurregirik erabili behar. Bat-bateko bertsoa bat-batean ¡aso behar du entzuleak, erraz eta arteak eragiten duen zentzazio gozoz, jaso ere. (...)».

Hedabideetan txertatu beharra joxerra Garziak prestatu du komunikabideei buruzko 'Bertsolaritza hedabideetan' izeneko azterlana. «Bizi dugun gizartemodu honetan hedabkleek betetzen dute behiala erlijioak bere ohi zuen funtzioa: zernahi giza jarduera, hitzarmen edo egoera sakralizatzearena, alegia. Hedabideetan agertu ezean ¡zaterik ere ez dagoela esan liteke, gero eta gehiago. Kultur jarduera ez da horretan salbuespen. Eta bertsolaritza, zer esanik ez, kinka horretan dago. Bertsolaritzak ez dauka, zenbail nostalgikok nahi luketen bezala, hedabideetatik kanpora gelditzerik, jatorrietako molde eta moduei itsu-itsuan atxikirik. Hedabideetan txertatu beharra dauka, eta txertatze horrek baditu bere arriskuak. Bertsolaritzak hedabideetan orain arte eginiko bidea aztertu, eta gerora begira zer egin litekeen azaltzea da txosten honen helburu apala. Duela zenbait urte entzun ziren ¡atorkeriaz blaituriko diskurtsoak ez dira oraindik ere isildu, eta badute beren arrazoi puska ere. Nolanahi ere, badirudi bertso-munduaren barruko jendeak argi eta garbi apustu egin duela baertsolaritza modernizatzearen alde. Eta modernizatze hori hedabideetatik egin beharko da, inola ere egitekotan. Lagunarteko bertsogintza fresko eta ziridunari bere lekua zer ukaturik ez dago, dioguna aurrera ateratzeko. (...). (...) Prentsa idatzian errazenik jaso litekeen alderdia dugu bertso jarriena, bistakoa diren arrazoiengatik. Miaketa erabatekoa egin gabe. 'Basarriren' lana aipatu behar da atal honetan. 'La voz de Españan' lehenik eta 'El Diario Vascon' gero beti izan baitu txokoren bat bertso jarrietzat. (...) Begibislakoa da ¡datzia eta bat-batekotasuna ezin ezkon daitezkela elkarrekin. Halere, eta azken aspaldion balez ere, bat-bateko saioak jasotzeko ahalegin nabarmena egin da prentsa idatzian. leñero honetan, lehia gaiztoa du prentsa idatziak irrati eta telebistaren aldetik. (...) Irratia eta telebista baino egokiagoa da prentsa ¡datzia bertsogintzaren teoria landu eta azaltzeko. Maila askotan egin liteke (...) Badirudi elekin hobea lukeela hórrela prentsa idatziak, jaialdien kronika hutsa eginez baino. Halere, ezer gutxi egin ¡zan da bidé horretan (...). Irratia, bere malgutasunarengatik, berlso-plaza egokia ¡zan liteke. Egiten dena ¡sladatzeaz gainera, eragin egin dezake, irratirako propio kantuan jarri bertsolaria. (...) Telebista bera bertso-plaza bihurtzeko egin diren saioetan, emaitzak oso kaskarrak ¡zan dira. Telebistaren lan-erritmoa eta bat-batekotasuna guztiz kontrajarriak daudela dirudi, eta artifizialkeria hutsa gertatu dira gehienetan, urtero-urtero egin diren Santa Esueko saioak lekuko. (...)

20

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Ñola irakatsi bertsotan bat-baten egiten? Pello Esnal 'Bat-bateko bertsogintzaren didaktikaz' aritu da. «Galdera nagusi bat du honako lan honek abiapuntu: ñola irakatsi bertsotan batbatean egiten? Alegia, ñola irakatsi bertsotan egiten, bat-bateko bertsoak sortzen? Beraz, bat-bateko bertsogintzaz jandungo dugu; bat-bateko bertsogintzaren irakaskuntzaz, zehatzago. Baina galdera nagusi hori egin bezain laster datorkigu gogora beste galdera zirikatzaile hura; irakats al daiteke bertsotan egiten? Galdera zirikatzaile honen aurrean mota guztietako jarrerak ikusi ditugu: batzuentzat alferrlkako galdera da, eta denborapasa hutsa horrl erantzutea; beste batzuentzat, berriz, galdera teorikoegia. Cure ustez, aldiz, lagungarria da, ondo erantzunez gero; batez ere, galdera nagusiari erantzuten lagun diezagukeen neurrian: ñola irakatsi bertsotan bat-batean egiten?

(...) (...) Labur erantzuten baino errazagoa izaten da labur galdetzen. Dena den, oso hitz gutxitan erantzun diezaiokegu lan honetako galdera nagusiari. Ñola irakats daitekeen bertsotan bat-batean egiten? Oso erraz: hizketan irakasten den bezala. (...) (...) Gogora dezagun, era berean, ñola hartu duen irakurle ezkorrak erantzun hori: 'Ederra aterramendua! Hainbeste ordu sartu dizkiat frantsesa eta/edo ingelesa ikasten; baina alferrik. Beraz, ni bezalakoak badira besteak ere, hemen ez dik inork bertsotan ikasiko'. Eskerrak bestelakoa izan den irakurle baikorrak erantzunari egindako harrera: 'Hau egina zegok, motel! Hemen denok ikasten diagu hizketan eta. Umetan gainera! Hori baino errazagorik!'. Irakurle ezkorrak eta baikorrak, biek, arrazoi dutela ere aurreratu dugu. Eta norbaitek esan diezaguke ezin dezaketela biek arrazoi izan. Eta honi ere arrazoi eman behar. Hau katramila! Ñola daiteke guzti hori? Ñola daiteke, batetik, denek arrazoi izatea eta, bestetik denek elkarrekin ez bat etortzea? Oso erraz. Hizkuntzak horrelako gauzak dituelako: hitz berdinez gauza ezberdinak esan daitezkeelako, eta hitz ezberdinez gauza berdinak ere bai. Beraz, erabilitako hitzak eta esandako zenbait kontu argitu beharrean gaude. Tranpa gehiegi egin baitugu hitzetan. (...)».

Eskolako bezkuntza paperekora mugatu obi da Azkenik, 'Ahozkotasuna eta hizkuntza' izeneko ponentzia egin dute Antton Kazabon eta Mikel Mendizabalek. «Aspaldiko urteetan, eskolako hezkuntza paperekora mugatu ohi da. Dena da idatzizkoa, dena da liburukoa. Beharbada, horregatik galdu ditu kaleko hizkerak berak ere bat-bateko freskotasun eta bizitasunak. Tamalez, zaila da gaur egun, garai bateko euskara xamurra eta arima edozein lekutan entzutea. Cure eguneroko hizkerak galdu egin ditu ziriak, graziak eta piperrak; lehengo herrikoitasun eta ahozko kontrakzioak, elipsiak, ditxoak eta gainontzeko ahozkotasunaren beste zenbait ezaugarri eta lizentzia fonetiko, idatzizko korrekzio gramatikalak ahozkoa jateraino, ia-ía. Herri eta auzoetan ere, gehienbat batua erabiltzen da hizketarako ere, zenbaitetan, idatzirako ezarritako arauak puntaraino erabiliz, bertako euskalkiak eta hizkerak baztertuz eta ahaztuz. Bertsolaritza izan daiteke, beraz, oraindik ere, ahozko espresio jatorraren erabílpena berreskurratzeko bideetariko bat. Eta ez bertsolaritza soilik, modu zabalean ulertutako ahozkotasuna baizik, non, bertsolaritza, eta batez ere bertsogintza, zati garrantzitsu bat ¡zango litzatekeen. Eta, ahozkotasunaren gurdira igotzekotan, azkar egin beharko dugu jainera. Bat-bateko bertsogintzan ere nabari baita bertso idatziaren eragina eta presentzia. Bestela, entzun gaur egungo hainbat eta hainbat ¡aialditan zenbat bertso doazen kasik idatzizko moldeetan kantatuak. Hala ere, bertsogintzan badu oraindik etorkizunik ahozkotasunak. Igual, Rap-modaren laguntza ere ongi letorkiguke. Eta bidé batez, bertsolaritza ere modan dagoela aprobetxatuz, gure hizkuntzari berriro ere kolorea emateko ordua iritsi da, eskoletan ahozkotasuna landuz, edukia ahaztu gabe, noski, baina batez ere forma eta estetika landuz, itxura bizi eta graziduna indartuz. Hizkuntza eta gramatika lantzeko eta ikasteko bidé bakarra ez da fórmala. Deklinabidearen mugagabearen zerrendak eta subjuntibozko aditzen koadroak ez dirá derrigorrezkoak. Deklinabidea, aditza eta perpaus txertatu konpletiboak, era ez-formalean edo informalean ere landu eta ikas daitezke, betiko era zintzo, legal eta formalarekin tartekatuz, nahi bada. (...) Hizkuntz funtzioen taxonomía edo sailkapenera jotzen badugu, ia denak batean laburbil daitezke: funtzio komunikatiboan. (...)

1993-Ekaina

BERTSOLARI

21


SAGARDOAREN, ARDOAREN ETA COCA-CC 22

BERTSOLAR I

1993-Ekaina


Artista gehienak kamerinoetan sartzen dirĂĄ aktuazioaren aurretik konzentratzeko. Bertsolari gehienek tabernan egiten dute txangoa eszenategira igo aurretik entonatzeko. Askok azelereoi bat behar izaten dute, zerebroa martxan jartzeko. Inoiz sagardotegietan lortzen zuten musen ukitu hori. Gero ardoaren belaunaldi bat izan zen eta orain Coca-Colarena iritsi da.

Testua: /oxean AGIRRE Argazkiak: IĂąigo GALLEGO

AREN BELAUNALOIAK 1993-Ekaina

BERTSOLARI

23


fizio gogorra da bertsolaritza. Inprobisatzeak eta, okerrago denak, jeniaMdadeak ¡nprobisatzeak lanak eta nekeak ematen ditu. Begiratu bestela bertsolari guztiek dituzten tik eta imintzioei. Egañak eta Maiak tripodea hankarekin zapaldu eta mikroarekin jolas egiten dute, uhin zerutiarren baten bila balebiltza bezala. Sebastian Lizasok ezkerreko behatz lodia gerrikoaren atzeko partean sartu eta trantzean dagoen aurpegiak jartzen ditu. Lopategik bi eskuak atzean lotu eta behatzekin kontaduria eta guarismoak kalkulatzen ditu. Kontorsionista bat bezala gorputza mugituz lortzen du Peñagarikanok bere errima zailak jostea. Jose Lizasok eskuak zilborraren gainean antxumatuta lortzen du maíz konzentrazioa. Manuel Lasarte gorputza zurrún jarri eta mikroari begira egiten ditu bertsoak.

O

Trantzean sartzeko ordean, zerebroak azeleratu egin behar izaten du eta horretarako método desberdinak erabili dituzte.

Sagardotik ardor a Mende hasieran Basarrirekin atera zen bertsolariza sagardotegitik plazara. Egiteko horretan Uztapide izan zuen lagun. Diotenez, honek ere azkar ikusi zuen aldakuntzaren beharra eta azkar sartu zen bertsolaritzaren tren berrian, baina ez zuen horregatik tabernako langintza abandonatu eta Basarrirekin bertso dotoreak kantatzen hainbat gozatzen zuen taberna zuloan haundiak bota eta haundiagoak entzuten. Egiteko horretarako koinak boteila bat izan ohi zuen gehienetan ondoan, baina sekulako agoantea zuen. «Nik ezagutu dudan gizonik listo eta azkarrenetakoa zen kontatzen du Imanol Lazkaonok-. Jendea ezagutzeko, jendea nolakoa den jakiteko sekulako begia zuen eta osasuna ere normaletik kanpokoa. Ondoan zituen guztiak mozkortzen zituen, baina berak beti zutik segitzen zuen». )ose Lizasok badu Uztapideren aguantea frogatzen duen anekdotarik. «Nik ikusi dut nere tabernan goiz aldera arte bertsotan jardun eta gelarako eskailerak larri antzean igotzen. Coizeko 8etarako, ordea, berriro agertzen zen bere Ideales horia ezpainetan zuela 24

BERTSOLARI

eta martxa egiteko prest zegoen. Norabait Joan, txakolin piska batekin hamaiketakoa egin eta pronto izaten zen bertsotan hasteko», kontatzen du. Xalbadorrek ere asko estimatzen zuen Hegoaldeko ardo errioxarra, Iparraldeko ardo korriente argelinoaren ondoan hobea zelako edo, eta zer esanik ez dago gure arteko beste hainbat bertsolariz. Horiek, ordea, egun osoko jarduna egiten zuten bertsotan. Joxe Lizasok, esaterako, 27 urterekin erosi zuen lehen motorra. Ordurako hamaika ibili aldrebes egindako bertsolaria zen. «Zugarramurdira joateko, esaterako, egun eta erdi behar izaten ziren. Goizean Azpeititik trenean atera, Zumaian Donostiakoa hartu, Donostian Topoa hartu eta Irunen Vaca Lechera esaten zioten laugarren tren bat hartu behar izaten zen eta Elizondora iristen ginenerako ez zen izaten Zugarramurdirako autobusik. Bertan arratsa egin eta biharamunean joaten ginen. Nafarroako herriak eta Otxandio alde hori izaten ziren lekurik bazterrenak guretzat. Herriska horietara joateko inon diren esnezaleen edo pentsuzaleen kamioiak probatzen genituen. Gogoratzen naiz oraindik Nafarroako herri txiki batera Uztapide eta biok goiz batean irinez zuri-zuri eginda panadero batean kamioian ñola iritsi ginen», hasten da kontatzen. Uztapideren kasua oraindik grabeagoa zen, hark Itziarko Endoiatik Iraetara oinez jeitsi behar izaten bait zuen. «Amezketara bertsotara joan behar eta bezperan Azpeitira etorrita dago Uztapide. Goizeko, 6,30etan hartu ohi genuen Tolosako autobusa eta Zumaiarako trena», esaten du. Ez da harraitzekoa, beraz, ibili horiek egin eta gero bertsolariok beren motorrez lehen andregaiaz bezala hitzegitea. «Derbi bat ekarri nuen 26 urterekin eta Ducatti bat handik urtebetera edo. Bigarren motor honekin oso gustora ¡biltzen nintzen eta garaiko bertsolari gehienak erabili nituen atzean, Uztapide, Lasarte, Mitxelena, Lazkao Txiki, Agirre eta beste hainbat. Diferentzia ederra bazegoen batetik bestera, Mitxelena bat eraman edo Lazkao txiki, baina indar dezenteko motorra zen. Goiz batean Bidaniatik Tolosara nindoala sasi artera erori eta bertan utzi nuen. Bi7993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

25


daia gainean hego haize epela egiten zuen eta Beizamako bidegurutzetik beheraxeago dagoen errebuelta batean izotza tokatu nonbait eta laprast eginda erori nintzen. Hantxe geratu zen nere motor hori eta Dos Caballos bat erosi nuen. Ez beti, baina kaskoa ere erabili ohi genuen. Nik nere buru haundi hau izan dut maiteena eta jantzi ohi nuen badaezpada. Ez naiz akordatzen Bidaniako istripu horretan bazeraman edo ez. Larruzko kazadora haundi bat ere ¡bili ohi nuen, oraingo gazteek bezalaxe», kontatzen du. Motor horrekin aise joaten zen Lizaso Bizkaia aldeko herrietaraino edo Iruñearaino ere bai. «Haruntzakoan, goizean goiz bazen, ez genuen hizketa gogo h a u n d i r i k i z a t e n , baina etxerakoan hamaika berriketa ekartzen genuen. Altu samar hitzegin ezkero, ondo hitzegiten zen m o t o rrean», eransten du. Garai Hartakoak dirá Mitxelenaren Vespa famatua, Nafarroan barrena hamaika ¡bili egindakoa edo Lazkao Txikiren Vespa, Basarriren M o b i l e t t e a edo Lasarteri hain gutxi iraun zion motorra ere. Honek Donostiako Errekalde istripu bat izan zuen eta belaunburua hautsita denboraldia egin zuen ospitalean eta ez zuen gehiago motor hori erabili. Semeak Land Rover bat ekarri zuen eta harekin hasi zen hará eta hona. Joxe Lizaso gogoratzen da oraindik Baserrik Mobilettea estreinatu zuen egunaz. «Alkizako kaminoa inauguratu zuten egunean deitu ziguten Baserri eta bioi. Kamino hori Asteasutik gora egin zuten, gaur Anoetatik dagoena baino lehenago. Ni Anoetatik oinez ¡go nintzen eta ura kamino berritik igo zen bere motor txiki horrekin. Ikusi nuenean, larri samar zetorrelako edo motor txiki samarra zuela esan nion eta «Hau ez den motor txikia, neu nauk haundiegia», erantzun zidan. Gero Montesa bat erosi zuen eta harekin gizon ibili ohi zen, Peugeot markako bigarren

26

BERTSOLARI

eskuko kotxe bat ekarri zuen arte. Kotxe horrek baditu bere anekdotak. Gogoratzen naiz Etxalarrera abiatu ginen batean Gaintxurizketatik gora b¡ tiro haundi bota eta ñola karretera erdian kieto geratu zen. Baserri ez zen apuratu. Ez zuen kapotarik altzatu ere, ezbaitzekien mekanikaz ezer eta kamioizale bat pasatu zai geratu ginen». Lazkanoren

motorrak

Imanol Lazkanok ere bi motor izan zituen bere sasoian, Vespa bat lehenik eta Ducati bat gero, baina Getarian obra bat hartu z u e l a eta m u t i l a k joan-etorrian e r a b i l t z e k o kotxe bat erosi behar izan zuen, Seat 1400 bat. Kotxea erostea eta andregaia bilatzea gauza bera izan ornen ziren. «Nere Vespa hori erosi eta etxera Joan nintzen egunean ez zen munduan ni baino pertsona zoriotsuagorik ¡zango. Plesiglasa eta manoplak jarri nizkion eta geroztik erosi ditudan lau edo bost kotxeekin ez dut halako zorionik sentitu. Hamaika anekdota baditu motor horrekin. Gogoratzen naiz San Inazio bezpera batean Agirre eta biok Azkarate igotzen ari ginela ñola erori ginen. Hemendik goazela bada hor errebuelta itxi bat eta Elgoibarko autobusak itxi zigun bidea. Ni frenuan hanka nuela geratu nintzen peraltan eta Agirre motoan ibilia balitz, hanka lurrera botako zuen, baina gutxi ibilia nonbait eta balantza bat egin zuen eta nik hanka frenutik kendu orduko ateraka hasi ginen eta biok lurrera erori ginen. Autobusa Azpeitira San Inaziotan zetozen gonbidatuekin betea zetorren eta jendea azkar asko enteratu zen gure istripuaz», kontatzen du. Imanol abila da garai bateko anekdotak gogoan hartu eta kontatzeneta garai bateko bertsolarien ibilerak nolakoak ziren argitzeko Uztapideren bat kontatzen du. «Uztapide eta

1993-Ekaina


Zepai bertsotan b¡ eguneko txangoa egin eta etxera ¡tzuli ziren batean, Zestoan jeitsi omen zen Uztapide handik oinez Endoiara joateko asmotan eta trenean segitu omen zion Zepaik Azpeitiraino, Txapel bere koinatuaren etxean mokaduren bat egin eta Errezilera oinez segitzeko asmotan. Uztapide trenetik jeitsi eta lagunen batzuekin egin zuen topo nonbait. Kontua da etxera abitzeko ilundu egin zitzaiola eta Zestoan zegoen bi zaldiko kotxero bat alkilatu omenzuen eta taxi horretan etorri omen zen Azpeitira, eta Txapelnean berriro Zepai aurkitzen zuen», esaten du. Bertsolari horien ¡biliek ez dute zerikusirik gaurko belaunaldikoen ibiliekin. Gaur egun osoko txangorik apenas egiten duten. Iñaki Muruaren ustetan, edarien kontu honek bertsokeraren auzi bat izkutatzen du. «Amurizak txapela ura edanez irabazi zuenean, filosofía aldaketa bat ezarri zuen. Lehendik ere egongo ziren salbuespenak, baina gerora agertu da nabarmen edan gabe ere bertsotan egin daitekeela. Uste dut badagoela tabernako estilo edo bertsokera bat. Hor haundiak esatea izaten da bertsoaren helburua eta hitzaren bidez kontrarioa menderatzea. Kontrarioa judizio publiko bat egiten zaio eta horretarako beharbada ez dago gaizki trago bat edo beste jotzea. Alabaina badago beste bertsokera bat gaur jaialdietan erabiltzen dena eta horretarako ez du balio bat ere edateak», esan zuen. Muruaren ustetan, bestalde, izaera fisikoaren gorabeheran ere badago edaleen eta abstemioen kontua. «Lehengo bertsolari zaharrak baserrian lanean pasatzen zuten eguna eta askoz ere tolerantzia handiagoa zuten alkoholarekiko. Gaur jendea estresaturik bizi da segituan egiten digu kalte», esan zuen. Bertsolari honen ustetan, beharrezkoa da bertsotan ondo egiteko zerebroari azeleroi bat ematea, baina horretarako Muruak ez du kanpoko eragileen beharrik izaten. «Neri berez jartzen zaidak bertso saioaren aurretik zerebroa martxan edo bestela ez zaidak jar-

1993-Ekaina

tzen. Gustatzen zaizkidak saio aurreko afariak, baina girotzeko bakarrik eta bertsolarion artean piska bat hitzegiteko. Ez zaizkidak gustatzen jende askoko afariak. Gehiegi janez gero, burua moteldu egiten zaidak eta edan ere oso gutxi edaten diat, sarritan bat ere ez. Deskafeinatu bat hartu eta aurrera. Saio ondoren ez zaidak inporta izaten eta besteen tamaina ibili ohi nauk tabernaz taberna, baina saio aurretik bat ere edan gabe aritu ohi nauk gehienetan ondoena. Inoiz gertatu zaidak whyski bat edan eta mesede egitea, baina baita ere kalte egitea eta erabakia diat hobe dúdala ez edatea», segitzen du. Iñaki Muruari ez zaizkio egun osoko ibiliak gustatzen. «Gogoratzen nauk behin 19 urte nituela hiru saioko egun bat izan nian eta sekulako buruko minarekin bukatu nian. Orduan ikasi nian nik ez nintzela todo terreno bat. Ondoren izan zetiat saio bat baino gehiagoko egunak. Behin bost saioko bat ere egin nian, baina saiatzen nauk horrelako konpromezuak sahiesten. Datorren larunbatean, San Isidro egunez, esate baterako, Sebastian Lizaso eta biok Astigarragan gaituk. Goizean 10etako mezatan kantatu beharko diagu, meza ondoren segidan eta bazkalostean gero. Egun horiek oso gogorrak izaten dituk», esplikatzen du. Bertsolari baten ¡nspirazioa aldez aurretik egiten duen lanean dantza, Muruaren ustetan, baina berak ez du blok edo koadernorik erabiltzen etortzen zaizkion ideiak apuntatzeko. «Inoiz erabili izan dut, baina apunta-

BERTSOLARI

27


tutakoak gero ez zidan balio ¡zaten bapatean eta orain buruan etortzen zaizkidan ¡deiak buruan finkatzen saiatzen naiz eta hobeto gogoratzen naiz gero. Enkarguekin ere gauza bera gertatu ohi zait. Agendan apuntatzen baditu, horrek lasaitu egiten ñau eta gero ez naiz gogoratzen begiratzearekin ere. Koadernoan apuntatutako ideiekin horrelako zerbait gertatatzen zaidala usté diat», esan zuen. Sarasuaren

kalendarioa

Sarasuaren kalendario idéala asteburuan bi saio egitea litzateke eta besterik ez. «Azken aldi honetan ostiralak libre hartzea erabaki nian, baina ez duk bat ere erraza. Salpuespenak egiten hasi ninduan eta orain salbuespen gehiago zetiat ostiral libreak baino. Nere kalendario idéala ostirala eta larunbatean egiten badiat, igandea libratzen duk eta ostiralean libratzen dudanean, larunbatean eta ¡gandean saioak ¡zatea, tarteka asteburu osoa libre hartuz», esaten du. Bi saiotik gorako troteak ez dio onik egiten eta egun osoko jardunak erabat nekatzen du. «Ez beti, baina gehienetan egun osorako joan naizen bakoitzean erabat nekatuta bukatu diat, nerekin doazenak 'como dios' ikusten ditudan bitartean. Orain, udako egun fuerteak gainean dituela eta piska bat beldurtuta dago. «Beti egiten diat kirol piska bat, baina denboraldi beroa iristen denean premia gehiago sentitzen diat. footing piska bat eta igerian egiteko?, segitu zuen. Saio aurreko afarien aldeko da Sarasua ere, baina ez beti. «Tateka erabat saturatuta bukatzen duk afariekin. Baina normalean mesede egiten dutela usté dait. Nolabaiteko konplizidade puntu bat sortzen duk bertsolarion artean tablatuta igo aurretik eta hori ¡nportanta izaten duk», dio. Afaritan, ordea, apenas edaten duen. «Pare bat baso ardo gehienez edo sagardo trago batzuk, besterik ez diat edaten. Kaferik ez eta koparik ere ez. Kopa hartzekotan, whiskya eta patxarana dizkiat gogokoen, baina inoiz bertso afariren batean hartuko diat kopa bat, ez jaialdietan. Ez diat usté buruari ezertan mesede egiten dionik. Beharbada pitin bat 28

BERTSOLARI

ausartago sentitzen haiz, baina ez dik zerebroa argitzen eta tarteka ilundu egiten dik. Horretan ere mito txiki bat egon duk. Gogoratzen nauk behin Txomin Garmendiarekin ninduan Ikaztegietan, nik 18 urte nituela edo eta bazkaritan ez nian ardorik probatu eta bukatu genuenean, zerbitzen zebilenari ez nuela kaferik nahi, ez koparik eta ez eta pururik ere esan nionean, Txomin harritu egin huen eta 'hala ere, bertsolari izan nahi duk?' galdegin zidan. Usté horiek, dena den, asko aldatu dituk», segitzen du. Sarasuak ez ditu saiorako lagungarri gisa blok batean ideiak apuntatzen. «Ez blok batean eta ez buruan. Saiotako esperientziarekin bakarrik moldatzen nauk. Saioa egin eta gero bai, etxera bidean edo etxera joan eta gero ere pare bat orduz ¡bilí ohi nauk egindako lanarekin bueltaka, baina gainerantzean neu ere harritu egiten nauk bertsoekin zein gutxi pentsatzen dudan», esan zuen. Mendizabal ere bertsotan dezente nekatzen den horietakoa da. B¡ saio egin eta etxera doan egunetan sentitu ohi du nekea, baina ez du horren kontrako erremediorik aurkitu. «Afaldu eta tabladura bidean nik Lazkao Txiki bat beti kontu-kontari ikusi ohi nuen edo gauza bera esan dezaket Azpillagaz. Ez dute konzentrazio beharrik izaten. Ohartzen naiz bertsolari batzuk ez direla estutzen. Ni nere barrura itzulita egoten naiz eta ingurarekin deskonektatuta askotan. Gure artean, gaurko bertsolarion artean halako isilgune bat egiten da saio aurretik jeneralean. Dena den, gustatzen zait aldez aurretik jendearekin afaltzea eta afaritan ni ardoaren aldekoa nauk. Sagardo garaian sagardoa ere gustatzen zaidak, baina ardo on bat baldin bada, nahiagoa diat ardoa. Gure aurreko jenerazioa goizetik hasi ohi huen. Herri batera joan eta hamaiketakoa egin ondoren kafea, kopa eta purarekin egiten ziaten lehen saioa. Gure belaunaldia bestelakoa duk horretan. Guk sikiera ez diagu poteatzen goazen herrietan. Bitter erdi bat edo beste hartzen diagu gehienez eta gu baino gaztegoek zuritoak. Arrazoia? Eskolako bertsolariak dirá, ez dute bertsotan tabernan ikasi eta bertsotan egiteko ez dute alkoholaren erreflejurik behar», esplikatzen du. Dena den, saio aurreko jendearen jardu1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

29


nak ez dio onik egiten Mikeli eta konprenintzen du txapelketetan Amurizak edo Lopategik jendartean bazkaritara joan beharrean bakarrik geratzeko izan duten ohitura. «Bertsolari asko kotxean konzentratzen dira. Lazkanok maiz esaten du hori eta txapelketa aurreko egunetan sarri joan izan ohi zen kotxea hartu eta buelta bat egitera. Etxera bidean ere saioaren aztekerta kotxean egiten dugu eta bertsorik onenak ere hor kantatzen ditugu, gero behar izaten den almazena beteaz», esan zuen. Egañaren

intentsitatea

Andoni Egañarentzat bertso saio guztiak eta txapelketak bereziki gaueko hamabietan hasi beharko zuketen, hortik aurrera lortzen baitu berak konzentrazioa errezenik. «Bioritmo kontua duk. Ez bertsotarako bakarrik. Nik idatzi edo lan bat egiteko ere gaueko hamabietatik aurrera izaten diat ganora. Deportea egiteko ere nahiago diat bazkalondoan, goizean goiz baino. Ez nauk gauza goizeko zortzietan bizikleta hartu eta karretera irteteko. Bertsotan ere askoz ere konfidantza gutixago diat nere buruan goiez kantatutako nere bertsoek bi ezaugarri nabarmen izaten zetiate: ez dituk bat ere brillanteak eta aldi berean abantail txiki bat ere bai, ez ditek hankasartze haundirik izaten», esan zuen. Orduak bertsoa baldintzatzen duen bezalaxe, alkoholak ere baldintzatzen du bertsoa, Andoniren ustetan. «Alkoholarena ere ikasi beharreko zerbait duk. Hasieran ez diok neurririk hartzen, baina mimetismoz edo esperientziaz ikasi egiten duk. Neretzat formularik onena bertso afari batean ardoarekin jatea duk eta postreari muzin egitea, zeren koprobatua baitut maiz tartak eta horrelakoak betekada ematen didatela eta buruan behar dudan odola urdailean dúdala. Bazkaldu orduko lehenbaitlehen kafea behar izaten diat eta kafea esaten dudanean bi edo hiru kafe izaten dituk. Puma piztu eta kopa bat poliki poliki edate duk nere formula, whisky on bat ahal bada eta ordu erdi hatera lortzen diat konzentrazio puntu maximoa. Neretzako, beraz, gaueko 12etatik goizeko ordu bietara dituk bertsotarako ordurik onenak», esan zuen.

30

BERTSOLARI

Sekretoa kopa bat edan eta horretan mantentzea da, baina formula honekin bertsolariak lortzen duen sprintatzeko abiadurak ere muga batzuk ditu eta ordu batzuen buruan jeisten hasten da. «Nik ez diat ezagutu txapelketan ere ordu asko trantze horretan irauten duen bertsolaririk. Trantze edo sprint horrek asko nekatzen dik eta beherakada etortzen duk. Beharbada Amurizak 79an irabazi zuen txapelketakoa izan zitekek hasi eta buka egoera horretan egindako saioa, baina usté diat saio hori prestatzen sekulako lana egin zuela izan zela. Txapelketa hura etxean irabazita ekarri zuela Amurizak esan zitekek», segitu zuen Andonik. Jendaurreko ardurak nahikoa martxa ematen dio Igor Elortzari. Ez du beste bizigarririk behar izaten. «Nere belaunaldikoek ez dugu saio aurretik edaten. Badaude batzuk lagunartean dabiltzanean zerbit edaten dutenak. Horiek ere, bertsotan egin behar dutenean, ez dute edaten. Nik gehienez ere, saio aurreko afaritan sagardo trago batzuk egin ditzaket entonatzeko, baina besterik ez», esaten du. Igorrek dioenez, edan gabe ezin daitekeela bertsotan ondo egin diotenen ustea ustela da, mito bat. «Neri bertsolari zaharragoek inoiz aipatu didate hori: ñola egingo duk ba bertsotan edaten ez baduk, esan ohi didate, baina haiek ere ez dut usté horretan sinesten dutenik», segitzen du. Bere ustetan alkoholak estiloa ez ezik giroa ere baldintzatu egiten du. «Sagardotegi batean seguru asko bertso desberdinak kantatzen dira, baina publikoaren giroa ere desberdina delako da. )endeak beste tonu bat izaten du eta beste bertsokera klase bat nahi du. Geu ere, usté dut, tabladuan eta sagardotegi batean desberdin kantatzen saiatzen garela», segitu zuen. Igorri ere ez zaizkio gustatzen hiru saiotako egunak. «Joan den larunbatean egin nuen bat. Saio baterako aginduta nengoen, ondoren lagun batek dei egin zidan eta azkenik Eibartik deitu zidaten LABeko kontu batekin eta hiru saio egin nituen, baina salbuespenak dira egun horiek eta saiatzen naiz horrelako konpremezurik ez hartzen. Nik saio batekin nahikoa izaten dut eta ez zait gustatzen nekatu eta gogorik gabe bertsotan aritzea», esan zuen. 1993-Ekama


Isastesi SAGARDOTECIA Aldaba-Txiki Auzoa Tolosa

652964

Egiluze ERRETEGI-SACARDOTECIA Zamalbide Auzoa Errenteria

523905

Astiaxaran SAGARDOTEGIA Zubieta Auzoa Donostia

361229

Liieaga

ANDONI EGAÑA

SAGARDOAK Garziategi Baserria Sagardo Ibilbidea, 1 Astigarraga

ISASTEGI Tolosan dotore ta galai EGILUZE Errenterin eder ta alai Zubieta aldean ASTIAZARAN zai Astigarran berriz LIZEAGA ere bai egarritu naiz ai! Sabel ta aho-sabai gozarazteko gai sagardo pixkat nahi? zuretzat gaude eta etorri lasai.

468290

Í

Í


32

BERTSOLARI

1993-Ekaina


.;,, i

•>* Tt^BHjMHMCOftJffiJT^BBB

JVGUNDURIK • • .••M.^F i^- • - ^ ^ ^ ,

'

-

v

'

^ ^

'

1993-Ekaina

*

L

• m i l i

Dsstvc: Laxaro AZKUNE Argazkia}<: Iñigo GALLEGO '

'

'

«.•'•

'

' •

r. ;

.i

¿«

'V

*

^ BERTSOLARI

33


ertso paperak edo nahiago bada bertso jarriak bertsolaritzaren historian eginkizun ugari izan ditu. Hórrela kontatu dirá historiak, pertsonen bizitzak, gertakizunak, pozak, maitasunak, penak... enkarguz egin dirá bertsoak bai norbaiti zorionak emateko, bai ekintzaren bat goraipatuaz eta baita norbaiti egundokoak esateko ere. Bertso paperak feriatan eta erromeria lekuetan erosi eta gero etxean ikasten zituen zelak eta lagunartean kantatu. Paperik gabe ahoz-aho ere ugari izan dirá pasa direnak. Gaur egunean ez dabil bidé beretik bertso jarria edo bertso papera. Bertso asko jartzen da, bertso paper lehiaketa ugri da bazterretan eta bertso bikainik jartzen da baina irtenbiderik gabe gelditzen da bertso sorta bikain askorik. Garai bateko bertso jarri horiek, ahoz-aho etorritako askori zabalkunde bikaina ematen asmatu zuten, Xabier Lete, Antton Valverde eta Julen Lekuonak. Gitarraren laguntzaz emandako bertso hoiek, orain 20 urte inguru egundoko arrakasta izan zuten eta bestela ikasiko ez zituzkeen asko eta askok ikasi dituzte Txirrita, Xenpelar eta beste askoren bertsoak. Argi dago ba gaur egun ere bertso paperak balukeela zabaltzeko biderik, baina gaur eguneko b¡tartekoak erabili behar horretarako. Beste bidé bat eta ugari landua, kantarien bidea izan da. Zenbat bertso jarri, bertsolariek jarriak edo bertsolari ofizial ez diren bertso jartzaileek jarriak kantatzen dituzten gure kantariek!

B

Gure lantxo honekin beste bidé batzuk ere jorratu direla adierazi nahi genuke eta ahalegin honetan aritutako protagonisten bidez adieraziko dugu bidé bakoitza.

Xabier Amuriza, era berrien aitzindari Xabierren bertso jartzeko bidea aspaldi hasi zen, Zamorako kartzelan eta berez inori gomendatzekoa ez bada ere, geroztik eman dizkigun ale bikainak ikusita ez dakit guretzat mesederako ez ote den izan Xabierrek kartzela ezagutzea (barkatuko al dil Xabierrek ñire ausardia), bere bertsoak jartzeko dohai hori pizteko balio izan badu behintzat, kartzelako bizimoduarenak, juiziokoak... 34

BERTSOLARI

nork ez ditu entzun eta kantatu noizbait. Geroago hainbat kantari izan dirá bere bertsoak kantatu dituztenak. Hala ere berak urratu zuen bertso jarrien bidé honetan bidé oso interesgarri bat: Gontzal M e n d i b i l e k i n batera hasi zen, duela 15 urte inguru. Gontzalek bere kantaldi ematen zuen eta harén musikariekin Xabier Amurizak herri horretarako bereziki jarritako bertso sortak kantatzen zituen. Bapateko bertsoek ere leku izan zezaten Lopategi eta Azpillagak egiten zuten lan hori. Esperientzia polita izan zen baina lan haundia eskatzen zuen eta gainera herri horretan bukatzen zen. Argi zegoen gai orokorragoak behar zirela eta leku gehiagotarako balio zezaketenak eta zenbait bertso herriari bereziki jarriak. Garai horretan bertsoez gain koplaritza ere ugari landu zuten, Lopategi izan zuen horretan lagun. Orduko emaitzak dirá «400 herri eta 1.000 bertso berri» liburua eta «Herriko Plazan» diskoa. Hori bukatu zen ordea eta bukatzearen arrazoia faldearen zailtasunean, musikarienean aurkitzen du batez ere. Batzuk taldea utzi, besteak alde edo musika utzi... orain 11 urte bukatu zen hori.

Anje Duhalderekin

ari den garata.

Orain berriro hastearen arrazoia bi puntutan azpimarratzen digu: Bertso jarriak oso inportanteak izan dirá eta dirá Xabierren ustez. Biziki sentitzen du eta bertsoak jartzea asko gustatzen zaio. «Jendeari bertso paperak jartzeak arreta haundia sortzen dio, lana eginerazten du, kalitatea lortzen da. Nik horri beti eman izan diot garrantzia eta ezin izan dut inoiz bazterrera utzi», esan digu. Eztarriko arazoak ere izan zituen Amurizak eta zenbait gai eginak ere bazituen. Gai hoiek atera nahi zituen eta berak kantatu ezin zuenez kantariren bat aurkitu beharra zuen. Hórrela, Anje Duhalderi proposatu eta honek oso gogoz hartu ere bai eta hórrela etorri zen grabazioaren asmon egia bihurtze1993-Ekaina


ra. Dena déla argitaratzerako ahotsa ere etorri zitzaion eta bien artean aurkezpen eta jaialdiak egiteko proposamenean ere bat etorri ziren Anje Duhalde eta biak. Bi lagunen artean errezago molda daiteke gainera eta hala moldatu dirá. Jende talde txikientzat kantatu dute, 100-200 laguneko taldeentzat. Paperak banatu, kantatu behar dituzten bertsoen paperak entzuleen artean banatu, han bertan kantatzeko, etxera eramateko...

kia. Horretarako ordea aurrez aritu izan diren talde txikietan aritu behar. «Azken Ziegaraino» delako jaialdietan egin duten esperientzia desberdina da ordea. Orduak ez dirá, tokiak bezalaxe paperak eskuetan hartuta aritzekoak. Lekuaren arauera jendetzak ere haundiagoak dirá. Horrelako jaialdietan beste era bateko gaiak, jan errazagoak behar dirá. Plazan ez dago jaialdia paperen bidez eramaterik. Bertso paperek beretzat zer funtzio betetzen duten galdetuta, hauxe erantzun digu:

Aurrerantzean

zer?

Bertso jarrietan, dio berak, badira ulertzeko zailtasunak, gaiagatik, hizkuntza, metaforak... horregatik da papera esku artean ego1993-Ekaina

Kantatzea gustatzen zaidalako, batetik. Jendeari zerbait adieraztea gustatzen zaidalako, bestetik eta, azkenik, arte literario bat, estetika bat lantzeagatik eta hori jendeak BERTSOLARI

35


jaten duelako. «Bertso jarria bertsolaritzan ¡nportandea da, sentitu egiten dut eta gustatu egiten zait. Gauza bat egitean, batek sentitzen duen emozio hori besteek ere senti dezaten adierazten ditut. Egiten ari naizenean egiten dudana da garrantzitsua, gero, publikoaren aurrean egiten dudana, beste pauso bat da». Hórrela laburbildu digu Xabier Amurizak bertso iarriekiko bere iritzia.

Ángel Larrañaga eta Juan Mari za, bi trikitizale

Narbai-

Udaberri honetan kuk u a r e k i n batera beren bertsoak kantatzera edo h o b e , berek j a r r i t a k o bertsoak kantatzen ausartu d i r á bi b e r t s o l a r i hauek )uan Ramón Aizpitarte «Irmuntzo» eta Agurtzane Elustondo, bi trikitilariek lagundurik. Grabazioa Arrate Irratiko estudioetan egin dute eta ez zaie usté bezain samurra atera. Ekinaldi batean egin nahi, lautatik norbaitek akatsa sarri eta errepikatu eta errepikatu azkenerako piskat erre ere bai. Dena déla egin dutenaz nahiko pozik gelditu dirá. Lan honen asmoa urruti xamarretik dator. 80. hamarkada haseran zenbait bertsolarik kasetak P K É Í grabatu zituzten beren ahotsa besterik gabe. Ángel Larrañagak ere eskaintza izan zuen baina ez zuen egin. Presaka egin nahi ez, asti haundirik ere ez eta okasio hobe baterako utzi. 10 urte inguruan asmo hori buruan zuela eta musikaz lagunduta hobe izan zitekeelakoan ibili izan da. Bakarrik ezin ausartu eta Narbaizari esan ere bai. Honek ordea aurrerapenik ez. Larrañaga eta Narbaiza bertsolari izateak eta trikitizaletasunak biak elkartzen ditu izan ere eta el-

36

BERTSOLARI

karrekin bi ahotsetara kantatuz trikitixarekin aproba bat baino gehiago eginak dirá bapatean ere. Azkenik 9 1 . urteko Bertsolari Egunaren ondoren berotu ziren biak, Imuntzo soinujolariari adierazi eta bai gogoz hartu ere. Asmoa martxan jartzea urte asko kostatu zitzaiela ez dago esan beharrik baina behin hasi zirenean ere ez zuten dena eroso izan. Juan Mari Narbaizak bere lanean min hartu zuen, arbolatik azkarregi jaitsi eta ¡a lepahezurra hautsi zuen. «Ondo jaitsi baina gaizki aterrizatu» esaten du berak. Horren ondorioz ebakuntzak, ahotsean egindako kaltea... oker gehietitxo gauza onerako. Harén ondoren Imuntzok kotxe ¡stripua izan zuen eta Narbaiza klinikatik irten eta berehala, udan, Ángel Larrañagak izan zuen Narbaizaren antzeko istripua, h o n i , lastoa kargatzeko tresnak buruan emanda. Eta ez da dena bukatu, Agurtzane Elustondo ere hanka i h e l t s o t a n z u e l a egon baitzen garai berean. Urtebete lehenago egin behar zutena bai Angelek eta bai Juan Marik beren ahotsetan izan duten atzerapenagatik egon da orainarte grabatu gabe. Bata bezala bestea kexu dirá: orain duten ahotsa eta lehen zutena ez dirá hurreratzen. Kalte haundia izan dutela biek ere, Narbaizak berak haundiagoa, tonu altuetan bereziki. Dena bertan behera utzi nahi ez eta aproba egin dute ba ahal duten intentziorik onenez, baldintzarik onenetan izan ez bada ere. Zergatik trikitiarekin? Trikiti giroa oso gogoko dute biek ere. Zenbait aproba eginak ziren eta bertsolariek trikitilarientzat bertsoak jarri izan badituzte ere hauek bertsoak jarri eta kantatu egin nahi izan dute eta baita egin ere. 7993-Ekaina


Trikitia gainera bertsoak ezagutzera emateko bidé egokia izan daiteke. Hainbeste bertso eder paperetan eta ¡a plazaratu gabe bezala egoteak ez duela merezi eta bide hau lantzea pentsatu clu bikote honek. Beren bertso berriak eta zenbait bertso zahar kantalu clituzte. Berenak bezala inoren bertsoak ere kanta daitezkeela jabetu dirá. Doinu berriak sortzea izan daiteke bidea, baina baita doinu ezagun bat baino gehiago ere badela ohartu dirá, zenbait bertso doinurekin parean clatozenak. Oraingo aukeraketan hala ere bi bide urratu dituzte, bai trikiti eta porrusaldarenak eta bai bestelako kantu doinuak ere. Bidea urratuta dago, orain ¡endearengan sortzen duen harrera eta izan dezaketen jarraipena da ikusgai.

fon Sarasua: Bertso paperak herrian Zenbait funtzio eta aukera ikusten dizkio Jonek bertso p a p e r a r i h e r r i nahiz bailara mailan: I ehen baldintzza, herri edo bailara horretan bertsolaritzaz arduratutako talde bat izatea da. Talde horrek herri nahiz bailaran sortzen diren arazo, kezka, txaskarrilo edo dena d e l a k o a r i b u r u z bertsoak jar ditzake eta herrian zabaldu. Zabaltzen asmatzen bada harrera ona izaten clu herrian. Ñola zabaldu? Esperientzia bat badute Aretxabaletan, la astero biltzen den bertsolari gazteen talde bat bada eta behin batez «inglesarenak» deitu bertsoak jarri zituzten herrian gurasoek euren seme-alabak inglesa ikastera bidaltzeko zuten zaletasuna ikusita. Ordenadoraz idatzi zituzten eta 1.000 kopia atera ondoren, Are-

1993-Ekaina

txabaleta eta Arrasateko euskaldunen tabernetan banatu zituzten. Bertso hoiek grabatu ere egin zituzten kitarra batez lagundurik, etxeko grabazio bat. Kaseten kopia batzuk atera eta konfiantzazko tabernetan banatu zituzten bertako megafoniatik jartzeko. Tabernetan oso harrera ona izan zuen ekintza horrek. Azkenik bertso paper horiek herriko urteko bertso saioan banatu zizkioten jendeari eta bukaeran kitarraz lagundurik guztiek kantatu zituzten. Beren helburua ez zen jendeak bertso horiek ¡kastearena, arazo horretaz jabetuaraztea baizik. )endea komunikatuekin kokoteraino eginda dago eta bide hau oso erabilgarria izan daiteke herriko nahiz bailarako beste arazoak aipatzeko ere. Horrelako talde batean gainera bertsolari nahiz bertsozaleentzat dago lekua, langintza hori gogoko duen edonorentzat. Dadute buruan beste asmorik ere: bertso paperak bildu, gaurko eguneko gaiei buruz bertsoak jarri eta kasetean argitaratu. Horrek herria baino eremu zabalago bat hartuko luke. Oraingoz asmo hutsa da, ez baitira horretara jarri oraindik. Bertso paperen beste leku bat, bertso jaialdiek izan dezakete. Gai batzuk patxada haundiagoz, ironía gehiagoz, umore biziagoz erabil daitezke bertsojarrien bidez. Bestalde orriak entzuleen artean banatuz jendea ere kantari jartzen duzu eta oso momentu interesgarriak lortzen dirá. Hauek dirá orainarte ezagunak izan zaizkigunez gainera egiten ari diren edo egin daitezkeen bideak. Burua nekatuz gero agian oraindik besteren batzuk ere sor daitezke. Ea ba animatzen diren bertso jartzaileak eta zergatik ez, baita bertsolariak ere.

BERTSOLARI

37


Euskara gure kulturaren oinarria da. Horrexegatik egunez egun aurrera goaz euskara arabar guztion hizkuntza izan dadin.

DIPUTACIÓN 3RAL DE ÁLAVA

ARABAKO FORU ALDUNDIA KULTURA SAILA


BRETAINAKO «KAN HA DISKAN» KANTA HA BERKANTA Testua: Andoni

1993-Ekaina

LEKUONA

BERTSOLARI

39


retaina Herria, aspalditik, Euskal Herriarekin harremanean bizi izan da. Kantauri itsasoak, arrantza eta itsasuntziak zirela medio, hortara bultzatzen zituen, batetik, eta, urrutirago joaz, hemen ere zelta herrien kutsuak eta kulturak -gogoan izan Bretaina zelta herria dela- eragin haundia izan zuen megalitos harriaroan eta geroago ere. Harri-aroko berri pixka bat duenak ondo daki gure artean aurkitzen diren menhir, dolmen eta cromlech izeneko harri-pila bereizi hoiek bretoieratik, bretoi hizkuntzatik, dakartela bere izena eta herri hartan eta gurean ere horrelako monumentu asko aurkitzen dela, harreman batzuen seinale noski. Kantu eta doinuetan ere zer esana ¡zango litzake seguru aski eta nik al dakit zenbait gaietan.

B

«Fest-Noz»/gau-festa Udaran, oporretan, Bretainan nabilela, nonnahi ikusten dirá bi hitz hauek idatzirik bidé bazterretan: «Fest Noz», euskeraz esanda, «gau-festa». Festa-zaleak izaki noski gure bretoiak. Hori ere nahiko xelebrea da. Euskaldunok «gau-pasak» egin ohi ditugu eta Bretoiak «gau-festak». Badirudi gurean nola pasatzen den ez dela kontuan hartzen baina Bretainan, festa dela jendea biltzen dueña. Hori, hitzari begiratuz. Baina, bai hemen eta bai han, festa beharrezkoa da. Eta festak, gehienean behintzat, dantza berea du. Pankarta hoiek batez ere herri txiki eta hauzoetan aurkitzen dira. Festaren berri emateko modurik errezena eta merkeena hori delako, noski. Udaran, santu-egunak eta festaegunak ugari izan ohi dirá, bai eliza unibertsalekoak eta bai Bretaina bertako santu zaharren egunak, amabirjinak ahaztu gabe. Guztira, jai-egun asko. Santu-egun hauei «pardon», barkazio izena ematen zaie, gure artean erromeri, erromesen bilera, izena daramaten bezela. Elizkizunekin hasten dira askotan eta festarekin bukatu hemengo antzera. Eta, hain zuzen, festa-garaian agertzen dira herri bakoitzak dituen berizitasunak, kantuak eta dantzak batez ere. Eta hauen artean, lehen aitatu dugun «kan ha diskan», guk «kanta eta berkanta» bezela bataiatu dugun hori. 40

BERTSOLARI

Kanta eta

berkanta

Beraz, azken batean, dantza-klase bat dugu «kan ha diskan» delako hori, dantza-klase berezia, kantuaren bidez moldatzen dena. Baina, nahiz eta dantzarako tresna bezela erabili, kantaren hitzek neurri eta inportantzi haundia hartzen dute. Behar bada, kanta eta dantzaren arteko lotura estua sortzen duen fenómeno orijinal eta bitxia bilakatzen da. Bitxitasun hori bi puntuetara ekarri liteke: batetik, dantza osoa kanta hutsez osatzen da eta, bestetik, kanta-hitzak aldakorrak izan l¡tezke eta aldian-aldiko moldatu ditezke eta batbatean asmatu ere egiten dituzte kantatzaile batzuk. Neurri haundi batean dantza bat denez, zer dantza-moeta den argitu beharra dago. Gabota izenarekin ezagutzen da eta, jakin dudanez, ez da gabota klasikoa, bretainiarra baizik; azken batean, erronda-dantza da. Dantza-kokari hasiera lehenengo kantariak ematen dio, aurrelaria esango genioke, eskubia neska lagunari emanaz eta ondoren bigarren kantaria dator, hau ere bere neska laguna eskubian duela. Eta hórrela, bi-binaka, gainerako dantzariak. Herrialde batzuetan, dantza-koka edo katea, itxia izaten da numero jakin batekin eta besteetan, soka irikia da eta nahi duen guztiak hartu lezake parte gure arteko mutil-dantzan bezela. Normalean, lehenago behintzat, behatzen bidez lotzen dira dantzariak -behatz txikia erdiko behatzarekin- baina besoak besoen gainean jarrita ere kateatu litezke. Kan ha Diska-ren jokaera nahiko xinplea da: gidari batek, Liner-delakoak (kantatzaileak) lehenengo frasea, puntúa esango genduke guk, kantatzen du eta bigarrenak, diskaner delakoak (berkantatzaileak), aurrekoekin batera kantatzen du azken puntúa eta berehala berkantatzen du frase osoa. Lehenengoak, azken puntúa bigarrengoreakin batera kantatu eta urrengoari ekiten dio. Eta honela, puntuz puntu, txandaka kantatuz eta errepikatuz, kantaren azkena arte. Kantaren bukaera, puntúa, bien artean kantatzen da beti, mugimendu eta ritmoari eutsiz. Ikusi alboan, musika eta hitzak nola gelditzen dirán. Avañsit'ta kamarad, pé oam on daou'n em GAVET, 1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

41


GAVET, avansit'ta kamarad, pé oam daou'n em GAVET, CAVET, deom da gana eun dro zañs, o aliez a-MEM GRET. MEMGRET, deom da gana eun dro zañs, o aliez a-MEN GRET MEMGRET... Aurreko exenpluan musikari heltzen badiogu garbi dago, kantatzaileak eta berkantatzaileak, aurreskuak eta atzeskuak beste modura esanda, nahiz eta hitz berdinak erabili, ez dutela musika berdina erabiltzen. Errepika hutsa ez déla alegia. Atzeskuak, tono altuxeagoa hartzen du, erronka joaz bezela. Dena déla, modu horretan, bizitasun eta ugaritasun bat sortzen da. Hortaz gainera, kantore bakoitzak, bere ahots eta interpretazio personalarekin, kantari gatza eta piperra berezia ematen dio. Gure bertsolariak bezela: nahiz eta doinu berdina erabili, bakoiotzak bere tonua eta bere ikuitua emango dio kantari. Gurean ere Baserri haundiak eta Uztapide zanak elkarrekin hainbestetan kantatu zutenak, doinu berdina erabili arren, bakoitzak bere nortasuna eranstsiko zion kantari. Beste exenplu asko aipatu litezke gure gaurko bertsolarien artean ere. Jakin dugunez, edozein kantore gai da atzesku-lana batbatean egiteko, erantzuna emateko alegia. Baina normalean, kan ha diskan-eko kantariak beren gustuko laguntzaileekin kantatzen dute talde bat egiñez. Bakoitzak bere berezitasuna du eta, atzesku normalak lan haundia ¡zango luke aurreskulanak egiteko eta alderantziz. Ahotsa, berriz, ozena eta altua izan oh¡ da gehienean, nahiko artifiziala eta garraxi antzekoa, dantza eta dantzariak arrastoan sartzeko modukoa.

Dantzaren

parteak

eta

hitzak

J.M. GUILCHER azterlari famatuari jarraituz, hurrengo laukia ' eratu dut kan ha diskan-e\az argitasunak azaltzen dituana. Kan ha diskan honek, aurreko laukian agertzen denez, bi parte nagusi ditu: dantzaren sarrera eta dantza bera. Bi parte hoiei bukaera edo agur labur bat eransten zaio dantzari azkena emateko. Beraz Guilcher-ek eman digun laburpenari, nahiz eta hitz eta

42

BERTSOLARI

musika aldetik ¡nportantzi gutxi izan, hirugarren puntu bat gehitu behar zaio, bukaera alegia. Ikusi eta aztertu ditzagun banan-bana hiru puntuak. Azalpen honetan, Guilcher-en liburuetaz baliatuko gara. 1. Dantza hasi aurretik, lehenengo lana, doinua eta hitzak erabakitzea da. Kontuan hartu, ez direla beti musika eta hitz berdinak erabiltzen. Alde batetik, poema-zerrenda dago eta, bestetik, doinu-zerrenda. Bai poemak eta bai doinuak, era tradizionalean eginik daude eta trukatu litezke. Beraz, kantatzaileak, dantza hasi aurretik erabaki behar ditu poema eta doinua. Lehen esan dugunez, kanta lehenengo bi mutilak (edo bi neskak) kantantzen dute eta bi hauek dirá kanta aukeratzen dutenak.

1993-Ekaina


KAN HA DISKAN-EN PARTEAK Mugimenduak Dantzaren sarrera

DANTZA

Martxa mantsoa eta desberdina

Gabota pausua

Hitzak

«Tonuak»

Ti la la la leño

Intrepretatzeko askatasun osoa

Prologo-hitzak

Melodía estutzen d¡joa. Erritmoa finkatzeko joera

Ti la la la leño

Tempo bizia eta finkoa. Neurri erregularra. Melodía ¡a finkoa.

Poema Ti la la la leño

turria: «La tradition populaire de danse en Basse-Bretagne», J.M. GUILCHER. 1993-Ekaina

BERTSOLARI

43


O n d o r e n dator dantzaren hasiera, jendea b i l t z e k o eta a n i m a t z e k o erabiltzen dena eta bi partetan banatzen d e n a : a) L e h e n e n g o a , bi e d o h i r u a h a p a l d i z osatzen d e n a , dantzasoka m a r t x a n jartzeko eta d o i n u a f i n k a t z e k o erabiltzen da. B¡ kantatzaileak, boza altxatuaz txandaka kantatzen d u t e , sentidurik gabeko hitzak e r a b i l i z . la beti silaba bat hartzen dute, A, EU, I, A U , léno e d o déno bukaera erantsiz. H o r i dela eta, C o r n o u a i l l e G a r a i k o g i z o n e i beste herrialdekoek «Paotred tralaleno» («Tralaleno» m u t i lak) deitzen diete. Askatasun osoz kantazen dira ahapaldi hauek eta bakoitzak bere ahalb i d e a k eta nortasuna erakusteko e r a b i l t z e n d i t u , r i t m o eta d o i n u finkorik gabe. b) Sarrerako tilalalaléno hoiek kantatu o n d o r e n , kantatzaileak beren burua aurkezten dute eta dantzariei dantzarako deia egiten diete. Hartarako gai zen kantoreak, aldez aurretik, preparatu ohi ditu letrak, b r o m a z k o , mal i z i a z k o e d o fantasiazko letrak. Bai eta ere z e r b i t u z e z a k e n kanta eta berkanta h o n e k berri b a t z u k aditzera e m a t e k o , e z k o n t z a k o m a n d t u a k egiteko edo ezezkoren bat gaitzesteko. Dena dela, m o m e n t u r a k o eginak ziren eta ez dira urrengoetara pasatzen. Hala ere letrarik g e h i e n a k , clenerako erabili d i t e z k e nak dira eta kantore bakoitzak bere beharretara egokitzen d i t u . G e h i e n a k d a n t z a r a k o dei bat besterik ez dira. H o n a e x e n p l u batzuk: 1.-Cazteok, zuei, begira zaudeten hoiei eskatzen dizutet/ (ainkoaren izenean, zoteztela neskeen bila./ Eta neskerik ez balitz, zatozte mutilak mutilekin,/ eta mutilik ez balego, neskak neskeekin./ Hará beste sarrera bat, n a h i k o luzea eta n a h i k o zabaldua izan zena: 2.-«Jo, beraz, aurrera, laguna, biok elkartu geranez gero,/ goazen dantza-buclta bat kantatzera; askotan egin duguna./ Kantatu eta dantzatu dugu, dibertitu gera biok,/ eta amaren alaba eraman dugu bileretara./ Kantatu eta dantzatu dugu eta dibertitu gera hirurok,/ eta eraman dugu amaren alaba, honek eskerrik

44

BERTSOLARI

asko esan arte,/ Ez naiz etorri dantzari hasiera emateko,/ eta etorrita gero ez diot kasurik egiten,/ nere eskalaproiak zulatuak daudelako, nere galtzerdiak txarrak/ eta nik ez dut dirurik beste pare bat edukitzeko,/ Gerhaez-era joan behar duk; nere aita ere joan zen,/ eskalaproi eta galtzerdi berrien bila./ Etxera iristen naizenean, dantzatuko dut

oraindik./ Baina nere eskalapropiak pago-zurezkoak dira, ez dute dotore dantzatzen,/ Goma jarriko diet gainean eta nik «ardía» irabaziko dut»./ (saria alegia). G e h i e n e a n , bost edo sei bertso besterik ez da kantatzen sarrera h o n e t a n . Luzeago edo m o t z a g o izan liteke, h i t z i k g a b e k o a h a p a l diak tartean sartuaz, jendea d a n t z a n sartu eta jarri arte. Dantzari argiak ez d i t u texto guztiak azaltzen eta beti bakarren bat uzten du beste baterako. Bien bitartean, d o i n u hutsetik hitzak sartzen d i j o a z e n n e u r r i a n , ritmoa sendotzen eta finkatzen d i j o a eta dantzarako giroa eta neurriak markatzen d i r a . 2. Gustatuko z i t z a i d a n baina ez dut kanta oso bat eskuratzerik izan. H a u dela eta, p u n t u hontaz |. M . G U I L C H E R - e k d i o n a h i tzezhitz ¡tzultzea erabaki dut. Gai hau o n d o ezagutzen d u e n ezkero, iritzi jakingarria dala d e r i z k i o t . Hará zer d i o n : «Kantuak, sarrerako textoak bezela, bretoi h i z k u n t z a n e m a n a k dira. (...) G a i a k oso desb e r d i n a k d i r a . Fantasiak, l i r i s m o a k , b u r l a k beren lekua dute egitazko edo hala ustezko gertaeren o n d o a n . H e r r i - m a i l a hutseko interesa duten kantuak ere izaten d i r a . Izan ere, gaur bertan texto berriak, a u r r e k o e n g a n d i k jasotako b i l d u m a k h a u n d i t z e n d i t u z t e , hortarako gertakizun mehenak aitzaki d i r a l a r i k » . «Textuak askotan nahikoa luzeak dira eta hala izatea estimatu egiten da. Ez bakarrik d a n t z a r e n gustoa l u z a t z e n d e l a k o , h i s t o r i o kantatuak bere baitan dantzarien begietarako interés bereizia d u e l a k o b a i z i k . Puntu h o n t a n insislilu beharra (lago, honen garrantzia askotan a h a z t u x e a e g o n b a i t a : p a r t e - h a r t z a i leak sentiberak d i r a p o e m a r e n t z a t , d o i n u a rentzat hainbeste. Ikustaileen artean, dantzari begira d e u d e n e n artean, asko e n t z u l e bezela

1993-Ekaina


g e h i a g o e t o r r i d i r á ¡kustaile bezela b a i n o . Inorrek ez du historioaren azkena ¡kusteko presarik eta luze 'esateko' gaitasunak kantatzailearen estimua haunditzen d u » .

d i r á , batez ere k o p l a r i a bertsolaria ez d e nean; baina koplari onak, berak m o m e n t u a n eta m o m e n t u r a k o gaiari lotutako koplak k a n tatuko d i t u .

H o n e r a i n o gai hontaz G u i l c h e r - e k d i o n a . Puntu batzuk markatzea merezi duala p e n tsatzen d u g u .

3. Bukaerako parte honek, lehenengoarekin zer ikusi h a u n d i a dauka d u d a r i k gabe. H e m e n ere kantariak askotan texto berezia erabili o h i d u . Bertso bat besterik ez d u izaten eta askotan b r o m a bat izaten da. Ikusi d ¡ tzagun e x e n p l u batzuk:

a) Batetik eta guretzat inportantzi h a u n dia d u e ñ a , d a n t z a bat izanik ere, d o i n u a k hainbesteko garrantzia duela letrak, bertsoak alegia, bai dantzarientzat eta bai ikuslearentzat. b) Bestetik, era askotako gaiak erabiltzen direla eta gehienak b u r u z ikasitako kantuak direla. Baina, egun horretarako eratutako bertsoak ere izaten d i r a l , kantatzaileak asmatu eta moldatutakoak. Beraz, gure kanta-eskian erabiltzen d i r e n k o p l e k i n gertatzen dena g u t x i g o r a b e h e r a : askotan, lehengo kopla zaharrak e r a b i l t z e n

1 .-Lagunak, orain bukatzen dut nere kanta/ maite dezagun elkar; nik, neretzat, nere emaztea dut maite./ 2.-Ezin dut gehiago kantatu, hainbesteko egarria dut;/ nere eztarria zulatua dago eta nere mingaina trabeska dijoa./ 3.-Nahikoa kantatu dut eta ez dut gehiago kantatuko/ Mari-Yanig-ek arpegi txarra jartzen dit./

Argitarapen honen edizioko laguntzaile: En la edición de esta publicación colabora:

kutxa fundazioa fundación kutxa 1993-Ekaina

BERTSOLARI

45


Eta azkenengo tilalalaléno-rek\n, hitzik gabe, bukatzen da kan ha diskan delako dantza hori, jendearen poza eta txaloekin.

Ahozko

kulturaren

parte

Egia esan, guretzat eta gaurko egunean, «kanta/berkanta» hau nahiko fenómeno b¡txia egiten zaigu. Baina ahozko munduan eta kulturan sartzen bagara oso bidezkoa eta lojikoa da dudarik gabe. Musika-tresnak urriak eta oso gutxi zabalduak zeudenean eta festa egin nahi zenean, zer errezagorik eta eskuagokorik dantari bidé emateko kantua baino? Ikasten errezagoa eta tresna beharrik ez zuena. Gogoan izan, festa esaten dugunean, era guztietako festetaz ari garela mintzatzen: bai famili-mailakoa: urtebetetze bat edo eztaiak edo talde-mailakoa: auzolanaren bukaera edo auzoko festak. Baina trikitiarekin ditun aldeak oso nabarmenak dira. Berez, «Kan ha diskan»-ek ez du instrumenturik erabiltzen; aho hutsezkoa izaten da. Esta hori ez da Bretainian instrumenturik ez dagoelako. Oso zabalduak daude eta bertakoak bezela hartzen dira, bai «biniou» delakoa, guk «gaita gailega» izenarekin ezagutzen duguna eta bai eta ere «Bombarde» delakoa, gure dultzainaren antzekoa. Instrumentu hauek sartu aurretikako fenomenoa déla esan liteke beraz. Sartu esan dugu eta ez sortu. Zabaldu ere esan ziteken. Izan ere, ¡nstrumentu hoiek hain zaharrak ez badira, kan ha diskan-ek orain hartzen duen dantzamoldea ere, gabota alegia, XVI-rren mendean sortzen da. Hala ere, gabotaren aurretik, beste erako dantza-molde kantatuak izen zitezken. Zabalkuntzaren inguruan egin diren azterketak, garbi erakusten dute ¡nstrumentuak sartu ala, kan ha diskan atzeratzen Joan déla eta hórrela XlX-rren azkenaldian hasi eta XXrren gizaldiaren aurrenera arte. Bestetik, hitzak eta bertsoak trikitian baino askotaz ere garrantzi haundiago hartzen dute. Ahapaldi luzeagoak izaten dira, bertso gehiago alegia, eta bertso berriak maizago asmatzen dira eta momentuko gaiei lotzen dira askotan. Bertso-puntuetaz hitzegiteko zoritxarrez ez dugu bretoi-hizkuntza ezagutzen eta hauen egokitasutasuna, aberastasu46

BERTSOLARI

na, berrikuntza eta abarretaz ezin gera jabetu. Eta itzulketaren bidez hizkuntza bakoitzaren edertasunaz eta nortasunaz jabetzerik ez dago, euskaldunok ondo dakigun bezela. Poema, gure artean entenditzeko, bi puntuko bertsoaz osatzen da, gure koplen antzera. Alde hortatik nahikoa sinplea da eta bert? so berriak sortzeko laguntza ona izan diteke. Bestetik, zenbat oin hartzen dituen ez dago hain garbi: eskuartean erabili ditugun exenpluetan, sarrerako eta bukaerako ahapaldietan, 14, 15 eta 16 oinez osatutakoak aurkitu ditugu. Behar bada, gurean bezela, doinuarekin zer ikusia ¡zango du osaketa honek. Gaiei dagokienez, Guilcher-en esanetan, era askotakoak dira. Bada hala ere alderdi bat markatu nahi gendukena: bertso berriak sortzen dituztela eta, esan digutenez, gaur bertan ere bai; dantzariekin batera, entzuleak ere biltzen direla. Guilcher-ek alderdi bakarra markatzen du: bertso hauek ez direla jasotzen eta gordetzen eta galdu egiten direla. Baina, euskaldunen begiekin ikusita, inportantzi haundia izan lezake. Bertsolariekin gertatzen den bezela: poemak berritzen joango lirateke eta eguneko gertakariak inportantzia hartuko luke eta festak berak ere bizitasun eta gaurkotasun haundiagoa izango luke. Azkenik, ahozko kultura guztiak duten problemarekin egiten dugu topo: ñola gorde, ñola zabaldu eta ñola jakinerazi gizaldi berriei ohitura hau, batez ere, gero eta gutxiago erabiltzen den neurrian? Hasierako esan dezagun, gaur oraindik asko erabiltzen déla dantza-molde hau nahiz eta Bretaina-erdian bakarrik izan. Lehenago ere han bakarrik izaten zen. Pertsonatik pertsonerako era beti erabili liteke, lagunartean, famili-barruan ere bai, baina gaurko egunean beste bideak erabili beharra dago zearo eta betirako galduko ez bada. Esan digutenez, batez ere musika eskoletan eta «diwan» eskoletan (Bretainako ikastoletan) erakusten da. Hortaz gainera, urtero festa haundi bat egin ohi da eta txapelketak moldatzen dira Bretainako kantu eta kantariak saritzeko. Txapelketak «Kan ar Bobl» du izena, hau da Herriko Kantua. Festa horretan kan ha diskan ere sartzen da.

1993-Ekaina


Urbano Egoskue, Eugiko bertsolaria Testua: Enrike DIEZ DE ULTZURRUN Argazkiak: Manu GOMEZ

1993-Ekaina

BERTSOLARI

47


ruñeko mugatik hurbil hasten den Esteribarko goiko muturrean Eugi deritzaion herria dugu, hiriburutik 25en bat kilometrora. Nafarroan bederen, arras horrixka ezaguna cla hori, Iruñerriak hango dermioan egindako urtegian hartzen baitu ura. Urtegiak urpean utzi zituen bazter horietako lurrik, bazkalekurik eta zelaigunerik onenak. Halaber, borda franko harrapatu zituen, horien artean, «Luzioinborda» gure Urbano sortu eta bizi izan zeneko etxea. Pantanoak fama eman baldin badio herriari, ez da txikiagoa izanen Urbano Egozkueren eskutik hartu dueña. Izan ere, Eugiko eta inguruko gizonik ezagunena da, bere bertso, kantu eta pasadizoak direla medio.

I

Urbano maiatzaren 25 batez munduratu zen. Ez zitekeen bertzela izan, egun horretan ospatzen baita Santurbeneko erromeria famatua Atetz ibarreko Caskuen. San Urbano «erreumaren abogadua» izaki, «Luzioinbordako» semea osasunez bizkor ¡bili eta gauza izan da Esteribar, Erroibar, Kintoa eta Urepele aldea dantza, bertso eta istorioen bitartez animatzeko. Zenbat bertso ez ote dituen eginak Xalbadorrekin eta bertze batzuekin. 1915ean sortua, maiatzaren hasmentan izan dugu 78 urteko gizon horrekin solas egiteko parada, bere etxe berriko sukaldean eta, oinpean, urez betetako urtegia genuela. CALDERA: Eugui arront euskalduna izan da duela gutti arte. Gaur egun, ordea, 50-60 urtez goitikoek baizik ez dakite, oro har. Zure haur eta gazte denboran, jakina, bai bordariok, bai karrikako jendeak, denek egiten zuten. Bertsoetarako giroa izanen zen, naski, baita zure etxean ere? ERANTZUNA: Ez, etxean ez. Hará, aldi batez festa handia egin zen, euskaldun besta, eta, bide bertsolari izan ziren hemen: bat frantsa eta bertzea gipuzkoanoa behar zuten. Eta gu, ttikiak baiginen orduan, hasi eta afizionatu, eta, hola hasi ginen bertsotan piskot. Bertsolari onak ez ginen, baina beti aritzen gizonak, beti.

E: Bai, José Ángel Linzoain, ez zen bertzerik hemen. José Ángel Linzoain zaikion hari, «Aragoenbordako» semea zen hura. G: Euskal besta horretako bertsolariak: bata frantsa, bertzea gipuzkoanoa. Ñola zaikioten? E: Eztakit bat. Biak franko zaharrak ziren. Bertsotan aritu ziren besta egun hartan eta afizione piska bat baginuen. Gero hemen euskaldun aunitz aritzen zen lanean, Baztandarrak ta, Sunbildarrak ta, Ataundarrak ta, igandean karrikara etortzen ziren. Gero ere ehemn ¡biltzen zen. Baldomero Eltzaburukoa, ultzamarra, kantari majoa zen hura, euskaraz xarmanta kantaria, eta, haiekin beti afizionez hartu ginuen. Baldomero kantari gogorra zen, ona gorki. Bertsotan ordea, gutti. Eltzaburun bazen bertze bat, polita, Mutuberria. Langile horiek aritzen ziren oihanean, aunitz jende, trabiesak atratzen eta ikatz egiten. G: Zu ere oihanean ibilitakoa zara. E: Bai, bai ikatz egiten. Gazte gaztetik hasi eta beti ikatz egiten. Gogorra zen hura. Lan gaiztoa zen hura. Orai ez da holakoik ikusten. Orai niork ez du aritu nahi hori egiten. Eta hemengo jendea lanbide hortaik bizi zen. Zenbaitek bazuzten bere etxe ederrak eta aziendak, baina herri guzian zazpi zortzik edo. Bertze jende guzie hartaik, ikatz egitetik bizi zen. Sos gutti atratzen zen, ez zen orai adina sos, ez. G: Beraz, afizionea hartu, aritu eta aritu eta Nafarroako gerra ondoko lehendabiziko txapolketara joan zinen, Elizondora. E: Bai, hará joan ginen auto ttiki batean. Linzoain eta biok joan ginen. Elizondon ongi pasatu ginuen, bai. Eman ziguten han merendu pisket, eta edari ona eman ziguten, piskat berotzeko, bertsotan hasteko, eta gero Antxitonean aritu ginen. Jendeketa bizkorra bildu zen, bete zen Antxitoneako hura. Eta kantuz aritu ginelaik, Mutuberria hura ere joan zen Elizondora. G: Ze lan izaten zenuten, orduan?

G: Zurekin batera hemengo bertzerik arituko zen, seguru aski: 48

BERTSOLARI

E: Ba, bakotxari erraten zioten ofizioa edo: bat arrantzaria eta bertzea goarda eta elkarri 1993-Ekaina


1993-Ekaina

BERTSOLARI

49


bertsoa bota beharra. Ongi moldatzen ginen, baina gure aldean ongi aritzen ziren Simon Ibarra Sunbilakoa eta horiek denak. Onak ziren, onak ziren gorki. Baina neri koadratzen zaikidan kontrarioarekin aritzea, hari botatzea eta hola, bat kontrabandista, bertzea karabineroa eta hola. G: Eugiarrek eta mugatik hurbil bizi direnek aski ongi ezagutzen duten ofizioa. E: Bai, baina ez dut afizionerik izan behin ere kontrabandokoa nik. Gure aita zenak ez nahi ere. Batrere. Hemengo jendea ¡bili da aunitz, Ultzaman eta Baztanen eta, hemendik behiti, herrioketan denetan, Usetxiko eta, Leranotzko eta, denbora batez, denak, aunitz kontrabandoan. Kontrabandoa, jakina, ofizio txarra, baina irabazi egiten zen ongi, ongi irabazten zen. Hemengo gazte batzuk, arrobian astean 80 duro ezin irabazi kasik, eta harata pakete bila joan eta ehun duro gau bakarrean... Baina karabineroak ibiltzen ziren, eta, aunitzei, kasik etxera ekarri eta ondoan kentzen zizkieten paketeak. Gero nigarrez, eta, jakina, leher eginik, eta, akabo, ez paketea eta ez dirua. Gero kontrabandistak ere elkarrendako enbidiosoak izaten ziren; batzuk alderdi batekoak eta bertzeak bertzekoak. Batzuk bertzeen kontra jokatzeagatik, karabineroei abisua pasa eta holakoak izaten ziren. G: Eugitik Joan al zen jendea Elizondora, zuek animatzera 1960ko hartan? E: Bai, bai, Eugitik aunitz jende joan zen, autobusez eta, bai. G: Ez zenuen txapelketan segitu, ordea. E: Ez, ez. Gero, horrata egin ziguten abisatu, Lesakara edo joateko, eta ezongi nindabilen, eta, ez nintzen joan batrere. Ez nindabilea ongi orduan, eta ez naiz iagokoik atra bertsotara.

ñola joan behar dut bertsotan aritzera? Doike, paperetan leitu omen zuten aritu ginela bertsotan, eta, Linzoain ere bai, eta, haiek ere egiten zuten. Eta, ez, erran nioten ez nintzela joain. B¡ edo hiru aldiz segidoan deitu zuten, baina ez ginen joan. Tokitan behar du hemendik harata oinez joateko, ez baitakit nik non den ere. G: Plazara atera gabe, izanen ziren bertze batzuk herrian, beharbada. E: Bai, bazen bertze bat,. Txantxotenbordakoa, Frantzisko Mari, aurten hil da. Hura ere aritzen zen polliki. Gero zaharren artean eta baziren, ostatuetan eta aritzen zirenak, baina gutti. Bertzetaik ere etortzen ziren ostatuetan eta aritzeko. Gero, hemen soldaduak izan zirelaik ere, baziren bertsolari majoak, soldaduak, gipuzkoanoak eta Baztan aldekoak. Hemen aritzen ginen hemengo ostatuetan haiekin majo. G: Eugi ondoan Kontoa dago eta hortxe berean Urepele. Mugakide izanik, harreman handiak izanen ziren eugiarrak eta urepeldarren artean. E: Bai, naski. Bestetan eta urtero joaten ginen, edo haiek etortzen ziren Eugira. Hemendik atra eta oinez, tapa tapa, lau orduz, ez orai bezala, ez. Han hirulau egun pasatu, eta, buelta, oinez berriz, eta, orai b¡ metro oinez ez dugu niork ibili nahi. Orai autoan edo abionean behar dugu. G: Eta zer moduz moldatzen zinen Xalbadorrekin? E: Ongi, bai, bai. Xalbador eta, Mattin eta. Pilotan ari zirelaik, altabozetik aritzen ziren tantu guzietan bertsoan botatzen. Pilota partida zutelaik, tantua egiten zuelaik, naparrak edo bertzeak egiten bazuen, bazen bertsoa. Baina Xalbador bertsolari ona zen gorki, kanpeona izan zen. Eta hantxe aritzen ginen bertsotan eta bestetan.

G: Plazara erran nahi duzu. E: Bai, bai. Ostatuetan eta bestetan bai. Arestian erran bezala, abisatu bai baina ez nintzen joan. Bertzen aldi batez ere, Lekeitioko fraile batek erran zidan horra joateko, joan behar banuen eskribitzeko, eta, ez, ez, erran nioten ezetz. Nik hemendik Lekeitiora 50

BERTSOLARI

G: Xalbadorek ere Eugi ezagutzen zuen. E: Xalbadorrek? Bai, bai. Ongi ezagutzen zuen harek Eugi. Bestetan hemen ibiltzen zen, ostatuetan kantari. Dantza gutti egiten zuen. Juergan eta ibiltzea bai, egiten zuen, parrandan eta gurekin. Eta hola ibiltzen g¡1993-Ekaina


nen, parrandan eta bertsotan. Usetxira, Iragira, Leranotza... Lehenago, herri horietara denetara joaten ginen bestara, eta, bestara joaten ginelaik, beti, kantatzen aritzen ginen han. Zilbetira eta Errora ere bai, eta Arraitzera, Egozkuera eta Olagura ere bai, beti oinez, eta, gauez argirik gabe. Cero, Baztanen, Iruritan urtero, urtero. G: Iruritan bizi zen ba Trinidad Urtasun bertsolaria, Perpetua Saragueta Mezkirizko ¡dazlearen senarra zena. E: Bai, ona zen hura. Gero, Iruñera etorri zen bizitzera. Arront ona zen, baina bakarrik aritzeko. Kontrarioa piskat hasten bazen, kortatuik gelditzen zen. Cero baziren bertze bi anai ere aritzen zirenak, Iriartetarrak. Bati «millonario» erraten zioten. Gerra hasi zelaik hemendik eskapatu eta Bankara Joan zen mutiko hura. Gero ezkondu eta han gelditu zen, hauek ere bertsolari makoak ziren bi anaiak. G: Eugira langileak etorri ziren oihanean aritzera, soldaduak, eta, etorriko zen, bestalde, inor edo bertso paperekin. E: Hona ez, baina hasi nintzelaik afizionea hartzen, Elizondon zen, 13 edo 14 urte izain nituen, eta Elizondora Joan ginen, eta, han, bat, besamotza, gizpuzkoanoa, zabilen kopla paperak saltzen eta kantutzen. Oraindik lehenbiziko kopla paper hartako bertsoa badakit nik: Misiolari baten moduan Juan lau hilabetian nabil ejenplo onak ematen inozentien tartian, txorakerian ibili ginen sasoi genduen artian ailegatu naiz hirurogeita hamabigarren urtian zer lastima dan ezkondu gabe sartu beharra lurpian. E: Txirritak botaia, Txirritak bere buruari paratutako bertsoak, eta, kopla bakarra saltzen zuen hiruna sosetan. G: Aunitz bertso zahar badaukazu gogoan, beraz 1993-Ekaina

E: Bai, bai, gero Bizkaiko txerriarenak eta, Notizi bat nigana dago etorria publikatuko banu txit paregarria Bizkaian egin dute prueba bat berria kutxillorikan gabe hiltzeko txerria erakutsi diote istilu gorria. (Altzinera segitu zuen Urbanok sorta ederra eman arte). G: Eta orai, aritzen al zara batere? E: Ez gara orai batrere atratzen, ez gara gauza ibiltzeko. Zahartu gara, zahartu... G: Zaharreria. E: Zaharreria bai, zer egin behar diozu... G: Zaharrago eta beharrago. E: Bai..., zaharrago eta makurrago... G: Baina gaur egun bertsotan eta ari direnen berri baduzu? E: Ez dut ikusten ñola aritzen diren. Pena BERTSOLARI

51


dut. Iruñera joan nidaike, baina ez dut balio, ez naiz gauza. Paperean leitzen dut. Arozena eta bere alaba aritu direlaik kanpeonatotan eta ñola aritu diren leitu dut paperean. G: Eta zein da zure iduria? E: Ongi aritzen dirá, baina, gu lehenago aritzen ginen ostatuetan eta halakoetan, eta orai aldiz, gutti, ia batrere ez dirá aritzen. Lehenago izaten ziren batak bertzeari botatzeko gauzak, orai baino iago. Ez da orduan bezalako umorerik izaten orai, gazteak eta ez du ostatuan eta orduan bezalako umorerik. Orduan, bertsotan, eta kantatu eta, edozeinek, ongi edo gaizki, kantu egiten zuen. Orai, hemen berean, nior kasik ez dugu aditzen kantuz ja ere. Lehenago, batak bertzeari gauza bat eta gero bertzeak bertze gauza bat eta. Ezta orai holakoik. Eta bozak, eleganteak, Baldomerok eta, gure ondoan jarri, bazkaldu ostatuan, kopa batzuk hartu eta orduan bozak. G: Hortaz, ez duzu paradarik bertsotan aritzeko. E: Bertsotan, batrere. Igandetan herrira etortzen da Uharteko panaderua, Eugiko serpea dena, )abier, akordeonista baita, soinularia, eta, hor ibiltzen gara bueltaka. Ostatuan juntatzen gara. Ihautetako Baztango soinulari bat etortzen baita eta kantu guziak euskaraz ematen ditu. Panaderoak aditzen ditu eta kantatu euskaraz egiten du, nik baitakit ere, eta hola aritzen gara, laguen iaguena kantua da. Bertsotan eta gutti. Gero igandetan jende aunitz otortzen da Eugira. Lehengoan ere Baigorrin zen besta, Xalbadoren omenaldia edo, eta handik hameka gazte etorri zen, Iruñekoak, edo Burlatakoak edo, eta, erdi euskaraz, erdi erdaraz sekulako kantaldia egin genuen. Arestian erran bezala, pasadizoak eta holakoak, aunitz baditu kontatzeko Urbano Egozkuek. Horiek denak lan honetan hartzeak luze joke liguke eta bakarren batzzuk baizik ez ditugu bereizi, «Luzioinborjako» semearen ¡zakeraren erakusgarri. Lehendabizikoa Urepeleko bestetan gertatua da, Kruzito Linzoain eugiarraren eskutik iritsi zaiguna. «Alelí batez Urepeleko bestetan ginelaik, 52 BERTSOLARI

hará zer gertatu zen. Urepelen errota bada. Harara ura joaten da, ugaldetik hartu eta bidé bazterrez erreka batean. Bazoazin Urbano eta Olaguko mutiko bat, eta, han koadrilla baiginen eugiarrak, oinez harata joanak. Badira bi auzo Urepelen. Gu beheko auzoan ginen, han dantza izaten zen eta han gu. Dantza akitu zelaik, gaineko auzoan bada ostatu bat eta harara Joan ginen, gu baiginen andana bat, eta, hau (Urbano) gelditu zen Olaguko horreki azkena. Badakizu, hau beti azkenetik ibiltzen baitzen, Bazoazin, eta, bada bidé pusku bat, eta, bada bidé bazterrez bazter kanal hori, errotara daen kanala, ura, errota ¡bilerazteko. Bazen, halako pareta puska bat, apala, eta ilun baitzen, arront ilune, ortots orauntsie izandu zen, eta argiak egin ziren itzali. Bazoazin biak, tipiti tapata, tipiti tapata, eta honek igotzen du pareta puska hura zangoz, eta, ieepa, beheiti, eta, honen laguna, bertzea, ezkerreko aldetik ornen zaen, eta, «dios! Hori ñola erori da?». Hasten da ikusten, eta hura berdin, bidé beretik joan zen, danba, eta, Urbano ordukoz zutituik, eta, erran zion olaguarari: -«Baduzu lizentziarik arrantzura etortzeko?». Atra ziren, goitixeagotik kanale horrek badu atraiera. Pallako Tote agertu zen eta lanroberreko argieki atra ziren. Gu orduko, mahaian jarririk ginen, ostatu hartan, eta bazen han gizon bat ohialak eta saltzeko, eman ziezten eta aldatu ziren. Gero honek, Urbanok, galtzetan animaleko tarraja egin zuen sasietan eta larrak baitziren, eta, afal ondoan bertsotan hasi ziren hau eta Xalbador hau eta hura zela-eta. Zinkonian egin zuten. Xalbadorrek ematen zition erori zela-eta, eta honek ere ¡tzultzen. -Bai -dio Urbanok-, oraindikan tenplatuik holako freskaldia hartuta, baina tontuak izan ginen bai. Bota ginen urera buruz behiti eta harara egon bagine, ankak idortuik edukiko genituen. Buelta eman ginuen atratzeko eta orduan, gorputz guzia bustirik. Gero segidoan Joan nintzen ostatura eta ataritik erran nioten: «Urepele, Urepele, neguko horma baino hotzagoa du hemengo ure»! Kruzito Linzoainek hauxe gaineratu du bukatzeko: «Urbanora joaten zen harata, Urepelera, eta, han geldi, arrebaren etxean. Arre1993-Ekaina


bak galde egiten zion: Noiz joan behar duzu Eugira? Eta Urbanok erantzun: «Gauez ez, ez baitut ikusten, eta, egunez, ezta ere, ikusten bainaute. Eta han ibiltzen zen laubortz egunez». Iruñeko Sanferminetan gertatu zaizkionak ere ez dira gutxi. Konparazio batera ondoko hau: «San Nikolas karrikako ostatuan ginen. Afaltzera joan ginen afaldu eta, jende aunitz baiginen, egin ginuen kordeoniste gipuzkoano bat alkilatu. Dantzan ari ginelaik, pixa gogoz eta, bazterrena joan nintzen pixa egin nahiean. Komuna altzinean den dena jendez beteik, eta, pixik egin gabe egon behar, eta, orduan, atra balkonera, eta ikusi ginuen g¡zon bat sonbrerodune behiti hartan, atra eta sonbrero gainera, txissss, balenzianoa izaki. Gero barnera sartu, jarri eta handik guttira munizipal horietako bat. -«Zu zara balentziano horri pixa egin diona?». Eta nik: «Ez jauna, etxetik kanpo nabilelaik, ez baitut sekulan pixa egiten».

OHARRAK Koadratu = gustatu. ja ere = deus ere. Atra = atera. Atraiera = aterera = irteera. Soñatu = soinua jo = akordeona sonatu = akordeona jo. Ugaldea = erreka. Animaleko tarrata = sekulako «zazpia» edo siete delako bat galtzetan. Usetxi, Iragi, Leranotz Esteribarko herriak dira. Erro eta Zilbeti Erroibarrekoak. Olague, Anue ibarrekoa herria da. Baita Egozkue ere. Arraitz, Ultzamakoa. Kintoa: Hori oihana eta borda batzuk dira. Eugi eta Urepele artean daude. Lehenago «Espainolak» ziren karnetaz. Orain, gazteak eta, «frantsesak».

Bertze aldi batez, gerra hasi zelarik, etxeko mandoaren bila joan ziren soldaduak. Handik bortz egunen buruan, Urbanoren bila joan ziren gerrara eram a t e k o , 21 urte i z a k i . Frentera iritsi eta hará non topatu zuen Urbanok etxeko mandoa. Hori ikusita, papera eta boligrafoa hartu eta aitari ¡datzi zion: «Aita, hemen frentean aurkitu dut zuk mundu honetan duzun adiskiderik handiena...». Mandoa, alegia. Elizondoko txapelketa botatako agurra: Elizondora etorri gara zerbait itera kantatu lemixikoan egin behar da jendeari saludetu. Behin etorri naiz eta orduan nahi dut nik ongi portatu ta zerbaitetan falta ezkero adiskideak barkatu. 1993-Ekaina

BERTSOLARI

53


BERTSO ESKOLAK

•

BERTSO ESKOLAl

LEKEITIOKO BERTSO ESKOLA Errekaldean leizarra itsasaldetik kresala patxaranaren orpotik bertsoz lehen sagardotik bezala 54

BERTSOLARI

1993-Ekaina


ERTSO ESKOLAK

โ ข

BERTSO ESKOLAK

lluntzea beti be ยกlunera badoa ere, gaurkoa nahiko beltza ageri da. Euria ari du, atertu gabe, eta Lekeitiora bidean noa, kurba ezkerrera, kurba eskumara nire zaldibikoaren barman, abiada bizian, gaur, mareatzeko ardurarik gabe... Bertso eskola xelebre baten lorratzak jakin nahiean zita lekuan itxarongo ditut lagunok, nork nori atakea joko dion beldurrez. Testua: Kristina MARDARAZ Justo ALBERDI

1993-Eka'ma

BERTSOLARI

55


BERTSO ESKOLAK arogeita seian, amaitu berria zen Euskal-Herriko Txapelketako finalistekin saio berezi bat antolatzen dute Lekeitiarrek herriko frontoian. Dirua sobratu zitzaielarik eta nolabaiteko errendimentua atera behar zitzaiola pentsaturik, eskola bat sortzea otu zitzaien beste gauza batzuren arrean. Eta hórrela, Urriaren 8an, bertso eskolaren sorrera ematen da. Baizkaiko beste herri batzuek urratutako dinamika jarraituz (Durangaldea, Gernikaldea, Bilbo eta Mungialdea legez) bertso eskola bati hasiera eman zioten. Ezagutu ere egiten ez ziren lagunek osotu zuten lehenengo helduen bertso eskola hau:

L

-José Luis «Gorri» Mendexakoa; Joseba, Gernikako mediku bat; Txabi Ajuria; Altzalei, Berrittukoa; Manu Ziluaga; Bittor Txakartegi eta José Antonio Aranburu, «Natxi»k. Eskualdeko jendea zen eta bertso eskolaren arduradun Atzalei, pixka bat zekitenekin, Manu Ziluaga helduekin eta Natxi gaztetxoekin, izan zituzten. Harbeleko bertsolaritza lantzen zuten batez ere Aurrerago, Gipuzkoan egin zen Pernando Amezketarra herri arteko txapelketaren antzerako zerbait egin asmoz, Lea-Artibaiko «bertso liga» antolatu zuten lasterrera. Lekeitio, Ondarru, Berrittu, talde mixtoa eta Markinatik hirunako taldeak eginez eta denek denen aurka jokatuz egin zen. Garaile Markinakoa atera zelarik. Udaberri osoan sekulako giroa mantenclu zen, aretoak publikoz gainezka beti.

Bigarren

fasea

Bertso ligaren ostean, Altzalei ¡kasketetan sartua zebilela eta, Manuk hartu zuen eskolaren ardura eta hogeitamarren bat pertsona batzen hasi ziren, herrikoak denak eta adinez helduak. Antolakuntza beste toki batzuetako antzerakoa zen: Idatziz, errimak landuz, musikak ikasiz, 56

BERTSOLARI

BERTSO ESKOLA!

teoría erakutsiz, soinu eta bertso zaharrak ikasiz, bertsoak osotzera heldu arte. Eskoletan erabiltzen zen materiala erabiliz baliatzen ziren. «Baina horrek urte birako bakarrik eman zuen, gehiagorako ez» dio Manuk. «Hasieran, 'plazaratzeko' asmoz hasia zegoen jendea, laster ohartu zen bertsotan aritzearen zailtasunez. Bertsoa bera egitea ere, zail bihurtu zitzaion askori eta honela eskola uzten Joan ziren, «gaur koplagintzan gabiltzanok bakarrik geratu ginelarik» diote. Esan behar da bertsogintza Lekeition barria bazen ere, ¡nguruetan badagoela bertsolaririk eta bertsozalerik: Berrittun, Amoroton...

Hirugarren

fasea

Bertso eskola ia-ia desagertzear zegoela, orain déla urte t'erdi edo hasita, bertso afariei ekin zieten. Esan behar da astero asteroko zita mantentzen dutenak hiru edo lau direla, nahiz eta noizbehinka gehiago agertu. Afari merienda baten ¡nguruan, Mendexako taberna batetan batzen dirá asteartero: «Toki egokia topatu arte, gizarte etxetik, udal lokaletatik, ¡kastolatik eta tabernetatik ibiliak ginen, baina ez da erreza inork molestatuko ez zaituen lokal bat aurkitzea. Oraingoa oso egokia dogu» aipatzen dute. «Arraultza pare bat eta txorizoa jan, deskafeinatu haundia eta patxarana hartu arte ez gara hasten bersotan». Saio bakoitza bi zatitan banatzen dute gehienetan. Aurrenean «Komentarioak» izaten ornen dirá, «Hitzetik-hortzera», Euskaldunon Egunkariako asteartetako kronika edo azken bertso jaialdiaz edo herriko gertaeren batetaz. Gero, bertsotan edo koplagintzan ateratzen den beste, dozenerdi bertso edo ta ordu t'erdiko saioan «jo ta fuego» geratu gabe aritzekoak, gehienetan bertso osoan noizbehinka kopletan.

Laugarren

fasea

Bertso paperak. 1988.eko azarearen 27an hasi ziren kaleratzen. 1993-Ekaina


¡ERTSO ESKOLAK

Lagunaren ezkontza bat zelata otu zitzaien lehenengo aldiz bertso paperak egitea. Adar jote bezala, «¡tsuaren koplak» osotu zituzten. «Argi itxi genion ezkondu aurretik gauzak ondo pentsatu behar direla», komentatzen dute. Bertso paperak atera eta herrian banatu zituzten eta taldeko jendea disfrazaturik, atril bat eskuan hartuta, kalera atera ziren. «Itsu mutilak paperak banatu zituen eta bildutakoen artean kantatu. Jendeak dirua botatzen zigun». «Eskualderako zabortegi bat egiteko asmoa zegoela eta, talde ekologistak eta herria bera kontra jarri ziren. Certaera hau aprobetxatuz kopla ironiko batzuk atera genituen kontrako-aldeko jarrerak kantatu». Horretarako Dianne deskapotable bat erabili zuten herrian zehar eta batedon bat diputatuaren rola, disfraz eta guzti, betetzen. Kopla hauetan herrín «zabortegiaren bentajak» esplikatu genizkion. Herri honetan ba ornen daude hiru mila

1993-Ekaina

BERTSO ESKOLAK

metrotara gasezko boltsa haundiren batzuk gaurregun sondeatzen ari direnak. Bere garaian detektore eta guzti, agintari eta enpresak aritu ziren gai honen ¡nguruan. Orduan, kopla batzuk paratu zituzten koordinadora baten oihartzun gisa «Hemengo gasa bertorako» lema zeraman kanpaina bultzatuz. Honetarako ere disfrazak erabili zituzten: Repsol, Kapsol, Campsa eta Shelleko langile itxurak hartuz. Carraio bidé bezala, traktore bat erabili zuten eta tartean itsu mutila. «Itsuak ikusi zuen gasa» esaten didate. «Herriari esplikatu genion gasa herriaren onerako ¡zango zalá, jendea 'konbenzitzea' lortu genuen». Golkoko gerra. Kasu honetan txalupa bat montatu zen eta jende pilo bat, soldadu eta marinerito jantzita, megafonia anbulante bal hartu ume karruaren barruan eta bertso paperak kantatzera kalera atera zen, fragata espainiarren mezua adieraztera. Perestroika. Boris Yeltsinen altzamendua izan zenean, Sobietikoak etorri ornen ziren BERTSOLARI

57


BERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOLAK Lekeitiora tanketa eta guzti: «Golpe estaua jota eta laguntza exteriorraren bila etorri ziren». la lortu omen zuten Lekeitio prosobietiko bihurtzea.

tura falta. Inportantea da jendeak zelan hartzen duen ere.

Bidez-bide. Martxa hau aprobetxatu zuten bizikletak hartu eta ONCEko ¡tsu disfrazatzeko heuren kamiseta ori eta guzti: «Tourretik alde egin da gentozen...».

Koplagintzako taldetik aparte, beti izan da beste eskolaren bat parezpare. Lopategik zuzentzen dueña eta batez ere gaztetxoena dena, plazara begira daudenak eta eskola arteko txapelketetan parte hartzen dutenak. Aurten, BBKko lehiaketako txapeldun ditugu: Iratxe, Iñigo, Mirari, Perú, Joseba Gogenola eta Joseba Artza, Lea-Artibai ibarretakoak. Lopategiren gidaritzapean Natxiren eskua ere ikusten da.

Beste zenbaitetan ere ¡rten dirá kalera: -Mitinen baten obispo eta guzti, botoa ñora eman argitu asmoz. -«Gaztinbeltzaren karabinaren koplak», heurenak omen dirá. Bernardo Atxagaren liburuan oinarriturik, opereta txiki bat antzeztu zuten Lekeition 1991.eko uztailean, heuron koplak kantatuz. -San Pedro egun batez arrantzaleen historiak kontatuz. Kasu honetan itsazontzi bat montatu zuten kale garraio gisa. -Norbaiti erreibimendua egitean ere beti daude. Santa Ageda Egun hauetako koplak ere kantatzen dituzte. Kopla barriak kopla zaharrekin tartekatuz eta tabernarik taberna kantatuz, «barrua bustitzearen alde». Kritikak ere jaso dituzte inoiz eta behinen baten paperak erretiratzeko eskatu ere bai, baina «ezin batu barriro mila paper inguru banatuta geneuzkan eta». Herrian ohizko bihurtu dirá gertaera desberdinen aurrean eta jendea pertso paperen zai egoten da. Ezagunak omen dirá herrian eta sintonía horregatik dagoela usté dute. Ez dagoela gaizki hartzearen beldurrik. «Laster konturatzen dirá tiroak nondik doazen». Behin, «bidez-bide»ko esperientzia errepikatuz, Gernikara joan omen ziren, baina han jendeak ez zuen erantzun: «Jende piloa zegoen ¡nguruan, baina bertso paperak hartu eta kantatu beharrean, dobla-dobla egin eta poltsikoan sartzen zituzten». Beharbada oihi58

BERTSOLARI

Beste bertso eskolak

Oraingoz orain, Txabiren ardurapean beste eskola bat ere bada, hogei urtetik gorakoena, bapateko bertsolaritzaruntz landuz. Inguruan Iñigo ere badabil, Amoroton beste heldu batzuren talde batekin eta «desadoren bat» ba omen dago iadanik eskola bien artean. «Gauza majoa da» komentatzen dute. «Eguna jarrita dauko talde bakoitzak eta serio hartu dogu egun hori mantentzea. Edozein saio antolatzeko edo holako kopla montaje bat egiteko ere, mundu guztiak daki non egoten garen eta noiz» esaten didate. «Ez gara gu edozein» harro diote. «Inoiz Bizkaiko txapelketan ere parte hartu dabienak ere bagagoz; bertso-ligan, Amalloko txapelketan ere bai»... Azken hau Gabixolak antolatzen zuen goizaldeko hiruretako txapelketa infórmala zen. Bertsogintza, antzerkia, trikitixa, ironia, sintonía, dibertímendua eta kritika, hauek dirá Lekeitioko bertso eskolaren harlozak. Eguneroko ogia bezain garrantzitsuak gure arimaren mantenurako. Beraz ez bedi gaizki ulertu kopla hauen zentzua. Ironiaz beteak dirá eta bere kontestotik kanpo egon arren ere, muestra bezala erakustea ontzat hartuko dituzun ustetan ekarri ditugu ¡rakurle. Bertsolaritza kritikoa eta bertsolaritza ludikoa, txapelketak ahaztu gabe. Hau da Lekeitioko bertso eskolaren esparrua. Guri bitxia iruditu zaigu eta zuri on egin dagizula! 1993-Ekaina


¡ERTSO ESKOLAK • BERTSO ESKOLAK MOSKOVATiK ZUZENEAN LEKEITIARREI! ZUTIK Lekittoko herria, aurrera doa borroka, antzar eguna pasa zan ta jende dana lur jota. Iraultza defendatu, reformistak bota! etsipenaren itxura. ta disidenteei ebaki kokota. (1) Pikutara zihoan gure republika (bis) ta horren erruduna da Perestroika, ai, oi, ai fuera politika! gaur betiko amaitu da Perestroika. (2) Ezin lei bota be(he)ra sobietar iraultza mailu ta ¡gitaiak behar dirá altxa, ai, oi, ai Corbatxoven saltsa! Oindik burua baietz Stalinek altxa! (3) Hemen falta doguna da egurra sendo (bis) holakorik ez gendun pentsako egundo ai, oi, ai hi Boris mondrongo! Stalinek ez eban pentsako egundo! Kaso daigun barriro oraindik José Stalin ai, oi, ai Corbatxov Proletario klasea ez

(4) gora ukabila (bis) ez daukagu hila, hozkila! daukagu hila.

(5) Badakigu zein dogun aurrera bidea (bis) bat da handia behintzat nahiz ez librea ai, oi, ai hola da legea Inperioa osorik nahiz ta ez librea! (6) Ozidente aldetik dator bizioa (bis) ez dogu onartuko rekonbertsioa ai, oi, ai gure misioa al bada galerazi rekonbertsioa. (7) Erakutsi dezagun militarrek maila (bis) zerbaitegatik dogu hainbeste medaila ai, oi, ai ezin dogu falla! irabaziko doguz hainbeste medaila. (8) Eskuko hatzamar b¡ gorantza jarriak (bis) ukabilaren ordez astabelarriak ai, oi, ai ze lotsagarriak! modan jarri ei dirá astabelarriak. (9) Orain arte Rusia izan da bikain Olinpiadetan beti pilo bat domina

1993-Ekaina

ai, oi, ai Boris Buruarina! ezetz atera orain hainbeste domina! (10) Begira zelakoa yankien eskola vodka eskasa ei da ona Coca-Cola ai, oi, ai a zelako trola! beruzkoa emateko ona Coca-Cola. (11) Guk ez dugu izan nahi USAN berezoa hazgura emoten dau praka bakeroa ai, oi, ai hango jeneroak kikirria usteltzen dau praka bakeroak! (12) Ze reformista eta ze histori Kristo gora Marx, gora Lenin eta gora Kastro ai, oi, ai nahiz ta ¡bilí listo ez dabe errez botako gure Fidel Kastro. (13) Kendu dabez Lenin ta Marxen estatua beste barri batzuek dabez eskatuak ai, oi, ai eta zelakuak! Tacher ta Reaganenak dabez eskatuak! (14) Komunismoa ez da eurentzat egoki. Ta Bushengana doaz poliki-poliki ai, oi, ai «demokratikokki» langileak lurrera poliki poliki! (15) Corbatxovek ein eban bere kalkulua ta Perestroika izan da erredikulua ai, oi, ai koadrilla alúa! munduaren aurrean erredikulua! (16) Sekuestrata genduan expresidentea zertarako behar da holako jendea ai, oi, ai Gorbi iñuzentea kartzelan hobe dago holako jendea!

BERTSOLARI

59


Ni ere Sevillan nintzen Hernaniko «/ose Legarreta» IV Bertso Paper Lehiaketa 1. Saria: Pello Esnal Doinua: X. Leteren «Habanera»

(1) loan den uda beroan ni ere Sevillan nintzen, bertako kale-bazterrak nere itzalaz zerbitzen. Olinpiaden ondoren oraindik patrikak gizen, Andaluziaren deia nuen kolkoan aditzen. Lagunen talde osoa hará tiraka ari zen; ez zitzaigun asko kosta Expo ingurura biltzen. Laster ginen taldeago, ez izan eta ez i zen, gaur inork gutxik baitaki bere kontura ¡biltzen.

60

BERTSOLARI

(2)

Itsumustuan joana propagandaren amura, ni ere Sevillan nintzen beste askoren modura. Begiak zabal-zabalik eskainitako mundura: «bai gauza miresgarria gizonaren abentura!». Handik kanpora irtenda ikusi nuen mindura. Hauts bihurtu zen kolpetik ametsetako lilura. Negarra irten zitzaidan kupidaren agindura. Zein tarte hutsa dagoen sasi-pozetik damura!

1993-Ekaina


(3) Damutik damura nabil erdi fraile, erdi apaiz, asper-aspertzen hasia juez arrotzaren epaiz. «Ni ere Sevillan nintzen» entzungo didazue maíz, baina ez dena sinestu, ohartu zaituztet garaiz. Nola amets egiteak sendatzen duen hainbat gaitz nekea arindu eta baretzen hamaika ekaitz; nola goizero ez naizen jaikitzen umore alaiz, amets-bidean bertsotan sarritan ibili ohi naiz. (4) «Exporen antzeko zerbait ez dezakek gutxietsi. Ez duk besterik ¡zango ez bihar eta ez etzi». Zurrumurruen hotsera ikusi gabe sinetsi, ni ere Sevillan nintzen, joateke ezin etsi. Kartujako esparruan dena eder eta bitxi, zenbat zoko miresgarri, zenbat argi eta pitxi! Gaueko neskatxak, berriz, gozo, ezti eta txitxi, ez zizkidaten ateak berehalakoan itxi. (5) Egunez jirabiraka, gauez bira eta jira... Halakoetan nekeak arinak izaten dirá. Urruntasunak kolkoan sortzen baitigu kupida, etxe-zuloan beltz dena etxetik kanpo zuri da. Ni ere Sevillan nintzen liluraturik begira: «ai gure txoko arreak horrelakoak balira!». Hango ederraren xarma, hango bazterren distira! Gozoago izan ohi da beti auzoko mizpira.

1993-Ekaina

(6) Han pasatako egunak motzak gertatu zaizkigu. Hango oroipen gozoak gaur tropelka datozkigu. Eguneroko morrontzan zenbat min eta kastigu! Argi hila dabilenak zirrikitu bat aski du. Lagun-taldean galduta, noraezean katigu, ni ere Sevillan nintzen zoramenaren testigu. «Amets» bidai ajentziak, ez gidari, ez izkribu, joan-etorri guztiak asko erraztu dizkigu. (7) «Amets» bidai ajentziak baditu zenbait alderdi. Hartaz baliatzen gara, nola otso hala ardi. Berria zahar eginez, zaharra trukean berri. Dendariak ondo daki gure gutizien berri. Hamaika bazter ikusi, denak txukun eta garbi, irudi, musika, margo, soinu, dantza eta argi. Ni ere Sevillan nintzen, auzoz auzo, herriz herri, patxada eder askoan, ez zapata, ez galtzerdi.

(8) Trenbideen arrastoan, Kosta, Talgo eta Ave, ametsetako herritan, ibilia naiz herabe. Ahaztuko nuelakoan makina bat atsekabe, udan jiratuak ditut hainbat z o k o goi eta behe, andaluzekin andaluz, arabeekin árabe, mirabearekin jauntxo, jauntxoarekin mirabe, bihotz bakarreko baina mila aurpegiren jabe... Ni ere Sevillan nintzen etxetik mugitu gabe.

BERTSOLARI

67


Indianoarenak 3. Saña: Joxe Luis Urdangarin Doinua: ) . Enbertaren «Munduko

llunabana» (3)

(1) Etxe atari partean dagoen nekostapean ikusi dut ezustean Herio nere eskean. Larogei eta hamaika urte paseak jaio ostean, bizitza osoa burura dator azken ordua iristean; kanpoan dago(e)n haren aginduz ñire begiak istean hoberen baten ¡txaropenez gure mundu hau uztean arrastoren bat gorde nahi nuke bizi direnen artean.

Artean gazte nintzela baserriko erregela: lanean denak bezela betetzekotan sábela. Kontutan hartu asetzekoak hamaika aho ginela, aulkiak laister betetzen ziren ma(ha)ia erdi hutsa zela. Gaur usté dute bizitzerikan ez zegoela hórrela, garai haietan nahiz eta hutsa eduki beti sakela zorion eta ilusioaz betetzen nuen pardela.

(2)

(4)

Mendearekin batera ekin nuen ibilera sabeletik magalera jauzi eginez kolpera. Mendi arteko baserri batek emana zidan harera hura izan zen ñire etxe ta sendia handik aurrera, hark eman zidan une latzetan behar izan nuen xera, han burutu zen nigan hizkuntza eta nortasun sorrera, hari zor diot bizi honetan eskeini zidan aukera.

Heldutako madaria zuhaitza uztear ia, egan dakien txoria uztear dago kabia. Maiorazgotan anaia jarri baserriko gidaria, le(he)nago ere Amerikari botea nion begia. Amak nigarrez zuzendu zidan gelditzeko eskaria, «ama ez etsi itzuliko naiz jasotakoan saria». Hura izan zen haiek ikusi nituen azken aldia. (5)

Txapela eta makila, sakel(e)an erreal pila, hogei urteko mutila bere patuaren bila. Behin betirako ireki nuen mundurako lehiatila behin betirako itxi ondoren baserriko maratila. laungoikoari eskatu nion le(he)nbait le(he)n itzal zedila ñire barruan kontzientziak sortu zuen iskanbila. Pentsatu gabe hartzea hobe halako erabaki zaila. 62 BERTSOLARI

1993-Ekaina


»Mwmg—fciw—tp'y•»

1 993-Ekaina

" 't'1""1*'

•"

BERTSOLARI

63


(6) Bilbon itsasoratuta bi hilabetez izkuta, utzi ondoren txalupa Buenos Airesen galduta. Erderarikan ez nekien ta gainera xoxak txaututa, berriro nigan nagusitu zen nire etxeko gomuta. Baina denari bizkar emanaz makila esku(a)n hartuta laguntza eske hasiko nintzen han inguru-minguruka, ez nuen erraz galtzen utziko hasi berri zen burruka. (7) Goiz ta arrats mehatzetan loteri saltzen gauetan dirua lortzeko setan ez nintzen jardun olgetan. Lorik ez nuen ia egiten baina beti ametsetan. Aberastea erraza zenez hango lurralde haietan lan guztietan fin aritzeak merezi zuen benetan. Nire etxea utzi izanaz jada ez nintzen penetan, sartzen hasia nintzen itxuraz zorionaren errekan. (8) Hiru urtetako lana dirua biltzeko daĂąa. Ordurartekoa zama baldin bazen, orain fama. Lur zati on bat erosi eta ganadugintzan afana, kea bailitzan ugaritu zen le(he)nengo talde bakana. Emazte gisan hartua nuen nire bihotzeko dama. Desio izan daiteken dana heldua zen niregana... semea hala ikusiz gero harrotuko zinen ama.

64

BERTSOLARI

(9) Urteen joan-etorria mugimendu hilgama bat bukatu ta berria ohartzeke dator ia. Nahiz eta bertan bizitakoa izan zen zoragarria, azkenerako asea nuen hango lurren egarria. Gogora heltzen hasi zitzaidan berriro jaioterria pentsatu hutsez sortzen zitzaidan barne zirrara larria, oraindik sendo zegoen eta lotzen gaitu(e)n uztarria. (10) Hil ordurako Anparo hango loturak akabo ta nik han baino le(he)nago hemen hiltzea nahiago. HarĂĄ eskasiz aldegin nuen itzuli berriz oparo, zer aurkituko etorri nintzen txoraturikan zeharo, ilusioak ez zuen iraun nire barruan luzaro: seniderik ez, baserririk ez guztia galduta dago, aberastuta nintzelakoan orain ezer gabe nago. (11) Sentitzen naiz guztiz zakar trebe nintzenetan kaxkar, galdurik hego ta i par, nire etxean kanpotar. Bakardadeak nire gogora hamaika oroipen dakar baina ez dago bizitzerikan le(he)ngo oroipenen bizkar. Nire bihotzak ezin du jasan hainbat tristura ta liskar. Herio niri begira dago bere lanean hastear. Hemen alferrik nago ni orain eraman nazazu azkar.

1993-Ekaina


WBKERAKETA: ZALDUBI

1993-Ekaina

BERTSOLARI

65


Segura 1993-4-17 Egaña Iñaki Muruak gaia: Sarraskia, gerra... hainbeste lekutan, entzun, irakurri diren hitzak dirá. Jo dezagun zu zerala kainoaren punta(1) Nik usté nuen mundu hau zela kainoi beltz honen ¡tzala, orain kanpora bidali naute ziztu baten berehala, nere buruan badaukat mila buruhauste ta kabala, zer sortuko eta bala, ez al da suerte makala, (bis) egia da bai jaiotzen dena hil egiten ornen dala, nere kasuan egi doblea hiltzeko jaio nintzala. (bis)

tik oraintxe ziztu bizian atera den bala bat. Zure burutazioak...

(3) Gizon zitalek sortu ninduten denontzat zoritxarrean, joan eta hura egin zak bala eta nik derrigorrean, duintasuna ere badaukat piskat halabeharrean, alperrik nago lurrean, edo itsas bazterrean, (bis) neu lehertuko naiz, despeditzen naiz gizartearen aurrean, eta lore bat jarri zazute kanoi denen muturrean. (bis)

(2)

Txarkerirako ibiltzen dute nere indar ta kemena, hirrindu zazu hango zubia puskatu ezazu trena, sustrai-sustraitik atera zazu repetidore antena, utz nazazue hurrena itsas hurrunen barrena, (bis) eta hartara beteko degu amestu liteken dena, pertsonentzako pakea eta neuretzako atsedena. (bis)

66

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Gernika 1993-4-18 Iñaki Murua - Haritz Lopategi Omagojeaskoa gaijartzaile: M u r u a Santimamiñe kobetako gia da, eta goizean lehenengo buelta egitera doa argiek biztu eta bere lanak egiteko. Urtetan doala laban egin eta erori egiten da, jauzi egiten da. Goitik behe-

Murua: (1) Santimamiñen nago lanean gainera, laprast egin ta erori eskilaran behera, basatuta heldu naiz sarrera aldera, japones erdi bobo zertan ar¡ zera? (Bis)

H. Lopategi: (2) Ni japonesa nauzu gauza betikoa, ta hemen agertu jat holako tipoa, goitik behera basatzan ¡a-ia itoa, hauxe da benetako Prehistorikoa. (Bis)

Murua: (3) japondik etorri ta hor nerekin zita, argazki makinakin egin dit bisita, bera're Prehistorikoa daukat ikusita, argazkia ateratzen begiak ítxita. (Bis)

1993-Ekaina

ra ahal daben moduen, lau hankan, kobatik urtetan doala, Haritz topetan dau kanpoan erretratoak aterateko kamara japones bategaz erretratoak atara eta atara guztiz barrítute.

H. Lopategi: (4) Halakoa ¡kusteko bagendun sasoia, ia ikaratuta hemendik banoia, hanka okerrak eta kolore marroia, monoa ta gizonen arteko eslaboia. (Bis)

Murua: (5) Berau ere ari da monoen antzea, beti berdina egiten hau da gurutzea aldeizak Japonera adarra jotzea, nahi ez badek goi ta behe kakaz betetzea. (Bis)

H. Lopategi: (6) Koba zulo baltzetik agertu da orruka, erdi tatarrez eta basatzan lotuta, ta niri insultoka ari da oihuka, edukaziorik be gehiegi ez dauka. (Bis)

BERTSOLARI

67


A. Egaña - J. Enbeita - I. Ajuria

Gaia: Zuek hirurok hiru zoro zarie, eta Z o roetxetik ihes egin dozue. Kalien libre zozie-

Egaña: (1) Cu burutikan ez gaude oso ez hezi, eta ez grabe, baina kalera ¡hesi gatoz hori ez da nobedade, berriz barrura itzuli hobe inongo dudarik gabe, hemen kalean dauden guztiak seko zoratuta daude. (Bis)

J. Enbeita: (2)

Zoro etxean beti azpian gendun gure ohorea, desberdina da handik kanpora zeruaren kolorea, zoro pilo hau ikusi eta hau aukera dotorea, gaurtik aurrera neu izango naiz guztien direktorea. (Bis)

Ajuria: (3)

Urte pila bat barruan eta urten nahi nuen kanpora, ñora ezean aurkituten naiz ez dakit zenbat denbora, lagun batzukin hementxe nabil kalean behera ta gora, laguntzailerik etortze'ez bada zelan joan Bermiora? (Bis)

68

BERTSOLARI

la, Egañak barriro itzuli gura dau, Enbeitak ez, Ajuriak ez daki non dagoen be...

Egaña: (4) Lau egun pasa kalean eta begira gure emaitzak, areagotu egin zaizkigu lehendikan geneuzkan gaitzak berriz barrura itzultze hori egokiago deritzat, han ulearentzat lozio on bat ematen digute behintzat. (Bis)

). Enbeita: (5)

Ni ez ñau inok mugituko ta Andoni alperrik ekin, zentzun apurra kendu ziguten euren lozio horrekin, ta Ajuria galdurik bahaiz etorri hadi nerekin, konforme ez daña kontrolatzeko «camisa de fuerza»rekin. (Bis)

I. Ajuria: (6)

Lozio onak nunbait badira Egañak esan du hala, pentsa egizu horren preminaz aspalditikan naizala, ¡lea ere jauzia daukat eta nahikoa nórmala, loziorikan ez dauste emon ta ez nago naturala. (Bis)

1993-Ekaina


Egaña: (7)

|. Enbeita: (8)

Etorkizunik ez daukagu guk horrelako toki baten, eskean ere hasi gera ta ez dute ezer ematen, berriro ere barrura noa, nahio ez banintzan ¡rten, enfermerekin jarraitu nahi dut eroarena egiten. (Bis)

Eroarena eginez die enfermerai erantzuten, honek ez daki ofizina hartan ñola arreglatzen duten, ta zuek ere entzule ez dakit ze listo antza dezuten, irribarreka eta txaloka hiru zorori entzuten. (Bis)

I. Ajuria: (9)

Kale honetan argitutzea hori zan nere desio, baina argiak egina dausta behin betirako adió, esperantzen bat izanagatik gerorako oraindio, behintzat ez nago ezer sufritzen ta ez du gutxi balio. (Bis)

1993-Ekaina

BERTSOLARI

69


J. Sarasua - U. Iturriaga - H. Lopategi - Murua Peñagarikano - Egaña - J. Enbeita - I. Ajuria

Gaiak, |. Sarasuak beste bertsolariei bertsotan ematen zien.

|. Sarasua: (1)

Etorri Unai jarriko dizut bertsotarako planean, bakarka oso abila zera beti edo gehienean, ga¡ orijinal barri batekin jarri nahi zaitut lanean, esan )a¡nkoak zer egin zuen zazpigarren egunean. (Bis)

H. Lopategi: (4) Erantzun egin beharko jako zelan nik itxi bestela? Ta azalpen bal emon nahi neuke zuk galde egin bezela, nahiz eta batzuk hauxe entzunda hasarre jarri berela, Jon Sarasua ez al dakizu ni Muxikarra naizela? (Bis)

). Sarasua: (5) U. Iturriaga: (2)

Ñire erantzuna hementxe dator hórrela bazen galdera, igandea zan esan beharko jakin dezun gainera, Bilbo aldean egin zituen lau etxe ta bost azera, eta ondoren San Mamesera partidua ikustera. (Bis)

J. Sarasua: (3)

Etorri Haritz beste gaitxo bat bai badaukat zuretzako, Gernikan gaude eta herriak gaia dauka aukerako, lehen fantasmada bota dut baina serio jarri beharko, gaur ez zera Haritz Lopategi, baizik Haritz Gernikako. (Bis)

70

BERTSOLARI

Hurrena Peña eta Murua bikote pare bat horra, Peñaren gaia gaur aipatzea ¡zango da derrigorra, Peña, Peña da, Gipuzkoako gizon txapeldun jatorra, eta Murua, Peñak txapelai jarritako alkanforra. (Bis)

Murua: (6)

Peñak txapel bat etxeratu zun bestela ezin zan bizi-ta, eta alkanfor barruan jarri ongi zaintzea iritzita, baina egun batez emozioaz behin egin zion bisita, ta ia-ia akabatu zan hari usaika hasita. (Bis)

1993-Ekaina


Peñagarikano: (7)

Ni bertsolari harroa naiz ta txit goian daukat gandorra, eskerrik asko esan baidezu: «Peña txapeldun jatorra», ezusteko bat gertatu zaigu ta esango dizut horra: zatoz Txikito! Esan zaidazu hemen zer dan alkoanforra! (Bis)

Murua: (8)

Erantzun gabe berak galdera egin du aurpegi alaiz, txapela ikusten ta nei begira nahiz eta ibili zaigun maiz, adi zak Peña hori galdetzen ze demontretan ari haiz? Leheno Txikitok zion bezela hemen alkanforra ni naiz. (Bis)

). Sarasua: (9)

Enbeita, Egaña, ta Ajuria jarri daitezela tente, periodikuko anuntzio bat egingo dut derrepente, zuek hirurok pertsona baten hiru argazki zerate: Anticalvicie tratamentuko hiru fase diferente. (Bis)

Egaña: (10)

Gai jartzailetzan txarra da baina zirikatzaile galanta, ederki asko ikusi digu hirurok daukagun planta, lehen fasea Egaña degu besterikan ez zan falta, nerea oraindik konpondu leike oilo zirina botata. (Bis)

1993-Ekaina

BERTSOLARI

77


J. Enbeita: (11)

llerik gabe listo itxura ta ni erdian naizena, Ega単ak ere antz piskat badu oraindikan listoena, Sarasuari fase bat falta ta hori zen laugarrena, asto bezela burua ilez dena betetzen zaiena. (Bis)

72

BERTSOLARI

I. Ajuria: (12)

llea dala eta ez dala bada hainbeste disputa, eta gaineko ilargia nik gaur ezin neike izkuta, egia da bai, ai Sarasua, ilea daukat galduta, baina ez zaite larrei harrotu bizarrik ez daukazu-ta. (Bis)

1993-Ekaina


Lazkao 1993-4-30 Egaña - Peñagarikano

Gaiajartzen Joxepa: Egaña, ama; eta Penagarikano 15 urtetako semea. Igande eguerdia da, ohetik jeiki semea, sukaldera joan eta

Egaña: (1)

Atzo gauean hor ¡b¡l¡ zan bere kuadrilan jo-ta-su, ene semea, aspalditxoan kekaturikan naukazu, galdera ¡nozo hau egitea bada nahiko enbarazu, barkatu baina lepo aldean sarpullido bat daukazu. (Bis)

Peñagarikano: (2)

Jeiki naiz eta bildu gerade hemen biok elkargana nere amatxori sinestarazten nik orain badaukat lana, Aquario-ra Joan ginen atzo ta han gertatu zen drama, hango arrai batek hozka egin zidan, beira ñola nagon, ama! (Bis)

Egaña: (3)

Ateraldi hau entzunda ere ama ez dago lasaia, alkandoraren kuellotan zuen perfumearen usaia, «Aquarium-ean izandu zalá...» oraintxe pasa du raia, ta ziur nago berea zela koska egin zun arraia. (Bis)

1993-Ekaina

amak lepoan txupoia ikusten dizu, odolbitua...

Peñagarikano: (4)

Gazteak gera, gertatzen zaigu ez daklt zenbat istori, lepoa ere ez daukat noski nik zenbaitek bezain lori, ñola ez diazun zuk sinistatzen lehen esan dizudan hori? Bai, amatxo, bai, sineste'ez badezu zuk galdetu Ramuntxori. (Bis)

Egaña: (5)

Ramuntxo degu ganberro hutsa horretxek jartzen ñau larri, eta semea desmadratu da, ez al da bistan igarri? Nahiz andregai bat eskuratzeko eskatu dizudan sarri, holako ezpainak dauzkan sorgin bat ez zazu etxera ekarri. (Bis)

Peñagarikano: (6)

Egin didazun imintzioa izan da oso nabarmena, baina neronek ere badaukat erantzuteko kemena, egia esan ta sinistu ez, horrek ematen dit pena, txorakeriak utz itzazu ta ekar zazu tapetena. (Bis)

BERTSOLARI

73


Ega単a: (7) Zer eskatzen dun ere ez dakit oraintxe utzi 単au seko, amoniako nahiko dek motel mantxa xar hori kentzeko, hori Ramontxok egingo zizun orain garbi esateko, besterik ez ta zeuen buruai garrantzia emateko. (Bis)

74

BERTSOLARI

Pe単agarikano: (8) Hau gertatu zen Aquario-ra atzo joan ginelako, eta amatxok ez du sinesten fiagaitza degulako, barkatu baina bate gogorik nik ez det armonirako, ta tapetena ekar ezazu eta ez amoniako. (Bis)

1993-Ekaina


Zestoa 1993-5-1 Joxe Ramรณn Iriondo

Gaia: Larretxe Zahar baserria erre zela eta diru biltzeko bertso saio bat izan z e n . Bu-

(1) Bertso kantari oso gutxitan jardun ohยก naiz tabladuan, zerbait holako gauza arraro nabaritzen det barruan, konturatuko zerate asko oinengo noiz jardun nuan, Larratxe Zaharra aipatu beharrez aurkitutzen naiz gaurkuan. (Bis)

(2)

Bertso batzutan kontatu nahi det han gertatu zan guzia, abenduaren hamazazpian izan zuten desgrazia, sugar beroak indar harturik Larretxe Zahar baserria, begien bistan ikusitzeko benetan penagarria. (Bis)

(3)

Arratsaldeko bostak aldian lanak hasi zitun suak, ahal dan azkarren han bildu ginen ingurutako auzuak, ezertxo ere ezin zan egin danak ziran arazuak, kalte haundiak jasan zituan baserri etxe osuak. (Bis)

1993-Ekaina

kaeran Joxe Ramรณn Iriondok kantatu zituen orduko xehetasunak.

(4)

)ende ugari kaister bildu zan gauz hura ikusirikan guztiak zerbait egin nahi zuten baina dena alperrikan, sugar gorria ateratzen zan ate ta leihotikan, aparte egon beharra zegon ez zan urreratzerikan. (Bis)

(5)

Pentsatu ere ezin liteke zenbateraino galera, belar da lasto, makinaria, ezer ez zuten atera, bolara baten ematen zuan fundizioko kaldera, porlan ta burni bazegon ere puskaka erortzen zan behera. (Bis)

m Ikusi zunak hemen esanda ezin lezake sinistu, urte askotxo pasako dirรก, guri berri ezin ahaztu, esaera zaharrak: indar hartzian suak errukirik ez du, gainetik urez ยกtzaltzen gendun, berriz, azpitikan piztu.

BERTSOLARI

75


(7) Holakorikan inoiz gehiago ez dazagun ezagutu, etxe berri bat goitik beheraino dena egin zan apurtu, sua ta ura biak batera ziradenian elkartu, batek nahi ezta utzi zuana bestiarekin hondatu. (Bis)

(8) Pozik bizi zan fameli hartan hantxe sortu zan negarra, etxea berriz preparatzeko dute laguntza beharra, esku zabalak izan gaitezen, hau da nere deiadarra: Aurrera ere zutik ikusi nahi degu Larretxe Zaharra. (Bis)

(9) Gain honetara gaur atera naiz neure borondatian, auzokoari laguntz apur bat eskeinitzeko ustian, zuek'e ongi portau zerate kiroldegia betian, eskerrik asko txaluengaitik, agur beste bat artian! (Bis)

76

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Ibarra 1993-5-7 Munduate - Sarriegi - Loidisaletxe

Xabier Artolaren gaia: Lantegi bateko partaideak ditugu. Z u , Munduate, lantegi honetako nagusia zara; z u , Lodisaletxe, 25 urte daramazkizun langile heldua; eta Sarriegi, be-

Munduate: (1) Enpresa zuzentzeko obligazioa, ta orain emango det esplikazioa, zorrak eiteko ez da nee negozioa, eta egin behar det rekonbertsioa. (bis)

A. Sarriegi: (2) Ondotik egin digu Munduatek orru, ezagutzen baititu hamaika esparru, hau hartuz gero duzu makina bat erru, bota beharko dezu hiru urte barru. (Bis)

Loidisaletxe: (3) Langileok ez gaude gauza berdinean, ni gerritatik nago altza ezinean, aurrez jarri nahi zaitut orain jakinean, asko ez dago eskatzeik nere adinean. (Bis)

1993-Ekaina

rriz, hasi berria den langile espezializatua. Errekonbertsioa dela eta ez dela, nagusiak erabaki du bietatik bat kalera botatzea.

Munduate: (4) Lanean hasten dirĂĄ

poliki-poliki, ta hilen bukaeran jornala galanki, hala ere badute, nahikoa aitzaki, hutsa litzake bitan Ăąor hartu baneki! (Bis)

Sarriegi: (5) Oso errez daukazu Sarriegi hartzen, azken modeloetan ederki da sartzen, honekin ezin zera ibili hain zuzen, ordenadorea ere ez du ezagutzen. (Bis)

Loidisaletxe: (6) Neretzat sor litezke hainbat nobedade, eta gaztea, berriz, dago oso grabe, nagusi egin nazazu susidiuan jabe, nik errez etsiko det lanik egin gabe. (Bis)

BERTSOLARI

77


Zaharra bidaltzea det orain errezena, baina alde batera ematen dit pena, gazteak jakin arren danetan gehiena, biak bidaltzea det gauzarik onena. (Bis)

Sarriegi: (8) Kosta zaio hautatzen kalamidadea, azkenik bota gaitu gu biok, ordea, tituba hor daukat patrikan gordea, noiznahi bila nezake hau baino hobea. (Bis)

Loidisaletxe: (9) Hogeitabost urtean ez naiz egon geldi, nere bizkarretikan bizi zan aspaldi, eta nagusi orain entzun adi-adi, ni banitxeak eta izurratu hadi! (Bis)

78

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Elizondo 1993-5-8 M. Arozena M u r u a gaijartzaile: Badakik udaberri garai hontan txoriak hor z e b i l t z a k bere kabiak egin eta beren lanetan. Hik, giro bikaina dagoela aprobetxatuz, mendi buelta bat egitea

erabaki duk, eta mendian hoala hor ikusten duk txorikume bat kabitik erori eta lurrean. Zer burutapen sorrerazten dik?

(2)

(1) Zerbait arraro ÂĄkusi det ta begiratu dut lurrera, distira batek kolpez moztu du nik naramakin karrera, txorikume bat lumarik gabe etorria da honera, galdera ere egina diot: Erdi hilen zer ai zera, Euskal Herrian etxerik gabe dabiltzan gazten antzera? (Bis)

Esan bezela nahiko tristea txorikumean disdira, bertan uzteko nere bihotza kolpe haunditan ari da, goiko aldera gero jarri naiz nondik eroi dan begira, eskutan hartu ta igoko det haritzan adar haundira, aita ta amak hain gogo haundiz eginda duten kabira. (Bis) (3)

Kabi hortara bilduko dirĂĄ zure aita eta ama, orain nik zuzen emango dizut geroko bizitzan plana, lumak atera arte hor egon hori Ăąola ez dan zama, ta ondorenen etorri zaitez nahi badezu neregana, neure leihoan emango dizut zuk desio dezun jana. (Bis)

~Jrtj^t~+.

1993-Ekaina

BERTSOLARI

79


J. Sarasua Gaia: Jon, zer duzu soberan? (1) Abildaderik ez daukat sobran, ñola justukoa naizen, zentimetroak eta kiloak ere ez dirá hain zuzen, bertso ta rimak ere ez dirá, ez naiz bertsoen almazen, nik kezkak dauzkat benetan sobran hor ez dut dudarik jartzen, nundik datozen ez dakit baina ez dirá inoiz bukatzen. (Bis)

•—1/CfcT/*—**•

80

BERTSOLARI

1993-Ekaina


Festival Internacional de Música de Bizkaia

SMksifiaCdia 93

EKAINAK A JT JUNIO I ü

" ' (Opera en versión d e concierto) M U S S O R G S K I 1839 - 1881 O R Q U E S T A Y C O R O S DE LA O P E R A DEL T E A T R O M A R Y I N S K Y (antiguo Kirov) DE SAN P E T E R S B U R G O Dtor. Orquesta: VALERY GERGIEV Dtor. Coros: VALERY BORISOV

EKAINAK H " 7 JUNIO I /

" L A C O N D E N A C I Ó N D E F A U S T O " (Opera en versión de concierto) BERLIOZ 1803 - 1869 O R Q U E S T A Y C O R O S DE LA O P E R A DEL T E A T R O M A R Y I N S K Y (antiguo Kirov) DE SAN P E T E R S B U R G O Dtor Orquesta VALERY GERGIEV Dtor. Coros: VALERY BORISOV

EKAINAK A

Q

H E S P E R I O N XX Y LA CAPELLA REIAL DE

JUNIO

I C7

Dtor : JORDI SAVALL

EKAINAK JUNIO

n o C.C.

M A R G A R E T P R Y C E (Soprano) O R Q U E S T A S I N F Ó N I C A DE BILBAO

EKAINAK O A JUNIO ¿.^

EKAINAK O C J U N I O CSJ

CATALUNYA

Dtor Orquesta VAKHTANG MATCHAVARIANI

EL L A G O D E L O S C I S N E S " CHAIKOVSKI 1840 - 1893 BALLET Y O R Q U E S T A DEL T E A T R O M A R Y I N S K Y (antiguo Kirov) DE S A N P E T E R S B U R G O Dtor Ballet OLEG VINOGRADOV Dtor Orquesta: VÍCTOR FEDOTOV

"LA BELLA D U R M I E N T E "

CHAIKOVSKI 1840 - 1893

BALLET Y O R Q U E S T A DEL T E A T R O M A R Y I N S K Y (antiguo Kirov) DE S A N P E T E R S B U R G O Dtor Ballet OLEG VINOGRADOV Dtor Orquesta: VÍCTOR FEDOTOV

EKAINAK r \ - i J U N I O ¿ /

O R Q U E S T A DE C Á M A R A DE ISRAEL Y S H L O M O M I N T Z (VIOLIN)

EKAINAK

ORQUESTA FILARMÓNICA

n n

J U N I O C.O EKAINAK O Q J U N I O C-Ú

Dtor : S H L O M O M I N T Z

Pianista: LASZLO BARANJIA

DE

BUDAPEST

Dtor.: JANOS KOVÁCS

'ORQUESTA FILARMÓNICA DE BUDAPEST Y CORO DE LA SOCIEDAD CORAL DE BILBAO Dtor Orquesta JANOS KOVÁCS

Tokia/Lugar: Teatro Arriaga Antzokia Ordua/Hora: 20 h. BILBO-BILBAO Ekaina • 93 • Junio

i

-

Dtor. Coro: GORKA SIERRA

Bizkaiko Foru Aldundia

Diputación Foral de Bizkaia

Kultura Saila

Departamento de Cultura

/ y


HIZKÜNTZA BERA DUGU

BILBAO BIZKAIA

KUTXAk

nahiko luke izan ana/ eía partaide hizkuntzaren plaz¿w. mendi tontor gainetik arrano beltzgisan euskararen txoríak hegaz egin dezan.

ia

BBK Bilbao Bízkaia Kutxa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.