Bertsolari - 101. aldizkaria

Page 1

101. ZENBAKIA | 2016 UDABERRIA | 10 EURO

la tu z e o ik rd e u a g n re a tz n …ez da ahu



BERTS LARI

10125 BERTSOLARI ALDIZKARIA >

EDITATZAILEA:

BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN TEL.: 688 827 545 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: koordinazioa@bertsolari.eus publizitatea@bertsolari.eus administrazioa@bertsolari.eus komunikazioa@bertsolari.eus ZUZENDARIAK: Beñat Zamalloa eta Antxoka Agirre ERREDAKZIO BATZORDEA: Amagoia Mujika, Jon Martin, Esti Esteibar, Alain Ulazia, Xabi Paya eta Beñat Hach Embarek ADMINISTRAZIO BATZORDEA: Joxean Agirre, Xanti Jaka, Antxoka Agirre eta Zezilia Herrador ARGAZKIAK: Conny Beireuther, Galder Izagirr e eta Andoni Lubaki MARRAZKIAK: Adur Larrea eta Mikel Begoña, Patxi Gallego eta Agate Krispin eta Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’ DISEINUA, MAKETAZIOA ETA MARRAZKIAK: Txema Garzia Urbina EUSKARA ZUZENTZAILEAK: Txiliku Aranguren eta Bea Zabalondo SARE SOZIALAK: Jon Martin INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91

Euskara Zuzendaritza Nagusia Dirección General de Euskera


25 URTE EZ DIRA AHUNTZAREN GAUERDIKO EZTULA


1991KO MAIATZEAN, Maùukorta azalean, aldizkariak bere lehen zenbakia kaleratu zuenetik, 101 zenbaki joan dira. Ehunka testu, milaka argazki, zientoka marrazki, dozenaka maketazio‌ Eta baita horien atzean dagoen lagun mordo baten lana, ehunka hitzordu, milaka mezu, zientoka gogoeta, dozenaka pasadizo. Urte batzuk zaharragoak gara orain, baina baita urte batzuk aberatsagoak ere esperientziatan.

Zarauzko IĂąurritzako Zaharren Elkartean egin genuen bazkaria, urdinduei eta soilduei ohore eginez.



Puntako sukaldariak izan genituen; bakailaoa bere saltsan, itzela; eta UPyDko hautagai azpeitiarraren baserritik erositako oilaskoak, bikainak; giro oso ederra, gonbidatu batek ekarri zuen ahoko soinuak eta denon artean ekarritako umore onak lagundua‌ Ondo ilundu arte luzatu zen bazkalostekoa. Lantaldeko beteranoei eta berriei elkarrizketa egiteko aprobetxatu genuen, eta egun horretakoak dira zenbaki honetan ikusiko dituzun mahai bueltako argazkiak ere.

• •


6


7


8


9



014> BERTSOLARIREN HASTAPENAK, MIRARI TXIKI BAT Testua: Joxean Agirre Irudiak: Bertsolari

158> ALDIZKARIKO BETERANO AK Testua: Amagoia Mujika Argazkiak: Andoni Lubaki

170> ERRELEBOAREN AURPEG IAK Testua: Amagoia Mujika Argazkiak: Conny Beireuth er

032> EZETZ BAIETZ DENEAN Andoni Egaña

034> OFF THE RECORD Pako Aristi

178> EGAÑAREN PERFUMEA Amagoia Mujika

040> 25 URTEREN ARGAZKI ALBUMA

182> ‘BERTSOLARIYA’TIK (19 311932) ‘BERTSOLARI’RA (1991-…) Testua: Antxoka Agirre Irudiak: Artxiboa

114> ZER JAN, HURA IZAN: BERTSOZALEAK ELIKATZEN DITUEN ALDIZKARIA Ainhoa Agirreazaldegi

198> BERTSOLARI.EUS WEBGUNE BERRIA Testua: Beñat Zamalloa

116> AMAREN SUA EDO Antxoka Agirre

204> EZ DA ALFERRIK MEND E LAURDEN IGARO Joxerra Garzia

124> IRAKURLEEN ARGAZKIA ETA IRITZIA 2.0 Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Andoni Lubaki Marrazkiak: Patxi Gallego

208> ‘BERTSOLARI’ ALDIZKAR IAK 25 URTE Laxaro Azkune

152> NIRE LEGEGINTZALDIA REVISITED Josu Martinez •

154> PRINTZA TXIKIAK Jon Martin

212> 411 ETA ASKOZ GEHIAG O Testua: Antxoka Agirre Marrazkiak: Txema Garzi a Urbina •

226> HAINBAT ETA BAKARRA Xabi Paya •


12


13


Hogeita bost urte igaro dira eta niri batzuetan mirari txiki bat iruditzen zait ez aldizkaria atera izana, hori egoskorkeria kontua baita militantzia pixka baten laguntzarekin, baizik eta izan zuen arrakasta. 1991ko maiatzean kaleratu genuen lehen zenbakia eta urte horretako Durangoko Azokan bertsozaleek errenkadak osatu zituzten harpidetza egiteko.



16


RRENKADAK ESATEA GEHITXO IZANGO DA, BAINA ONARTU DEZAGUN TALDEKA ETORRI ZIRELA. NIK DAKIDALA, JENDEA HARPIDETZAK EGITEKO ITXOITEN EDUKI DUEN EUSKARAZKO ALDIZKARI BAKARRA IZANGO DA DURANGOKO AZOKAN. Kontuan hartu behar da ‘Bertsolari’ aldizkariak oihartzun handia izan zuela komunikabideetan urte horretan bertan. Udazken horretan Argia saria jaso zuen aldizkariak. Ez zen niri emandako sari bat izan. Aurreko urtean eman zidaten bat, ez dakit zer arrazoigatik. Garai hartan euskal kulturaren inguruan lan egiten zuten kazetari gutxi ginelako seguru asko. Bigarren Argia sari hori agerian daukat. Egurrez eta harriz egina da eta oso garbi adierazten du: ‘Bertsolari aldizkariari’. Ez dakit sariarekin loturarik izango duen, baina gogoan dut lehen zenbakia atera eta Josu Landak deitu zuela zorionak emateko eta goraipamen handiak egin zituela. Saria nik jaso banuen ere, badakit talde bat zegoela atzetik, Andoni Egaña, Joserra Garzia, Laxaro Azkune eta beste hainbatek osatua. Lan praktikoari dagokionez, zama nagusia nik eramaten nuen, baina haien gidaritzarik gabe ezin zitekeen egitasmoa aurrera atera.

Joseba Jaka Aldizkariaren hasierako bultzagileen merituak banatzen hasita, ezin da ahaztu giltzarria izan zen gizon bat: Joseba Jaka, beste hainbat egitasmotan bezalaxe hemen ere bultzada eman zuena. Ez dut inoiz ahaztuko, ideiarekin aurrera egitea erabaki eta arazo larrienei aurre egiteko ordua iritsi zenean (nola ordaindu lehen bi zenbakien inprimategia, esate baterako), Groseko bere etxera joan nintzela gau batean. Afari legea egina zegoen, eta etxapean zegoen taberna batera jaitsi ginen eta whisky bat eskatu zuen. Hari tragoxkak eginez entzun zidan luzaz ezer esan gabe. Nik erretolika luze samarra nuen ordurako, han eta hemen matraka horrekin bainenbilen. Bukatu nuenean ere isilik egin zuen tarte bat eta “aurrera egin behar duk. Anaia gazteari esango zioat arazoaz arduratzeko”, esan zuen. Hitz gutxikoa zen batzuetan gizona, baina eraginkortasun handikoa. Geroztik, Xanti Jaka eta biok ibili gara proiektu honekin urte askoan, azkenaldi honetan gure ardurak txikiagoak, ia hutsaren hurrengoak, badira ere. Lehen zenbakien inprimategiko kostuei aurre egiteko konpromisoa hartu zuen Elkarrek, eta horrek izugarri erraztu zuen bidea.

17


18


Whisky bat eskatu zuen. Hari tragoxkak eginez entzun zidan luzaz ezer esan gabe.

Zertarako? Bertsolariek askotan errepikatzen dute ez direla divoak, ez direla, artista handiak bezala, saioa bukatu eta kamerinoan ezkutatzen, eskaileretatik jaitsi eta jendartera itzultzen direla, diru aldetik ere oso eskuragarriak direla. Horiek denak egiak dira, baina oso jende gutxik du saioa bukatu eta jendartera itzultzen direlarik ere, haiekin berriketan egoteko zoria. Adiskide minek bakarrik edo antolatzaileek izaten dute saioko gorabeherak komentatu edo beste hainbat gairi buruz bertsolariekin mintzatzeko aukera. Bertsolaria agertoki gainean ikusten ohituta zegoen bertsozalea. Agertokitik kanpo, ez horrenbeste. Aldizkariaren helburua, hasieratik, oso garbi izan genuen: bertsolariaren eguneroko bizimodua, bere baitako kezkak eta ametsak, ofizioari buruzko zertzeladak eta xehetasunak bertsozalearengana gerturatzea; horretarako, kazetaritza garaikideak eskaintzen zituen bitartekoak erabiliz, elkarrizketa eta erreportajeak, batez ere. Horregatik, oso gutxitan ikusiko da aldizkariaren lehen zenbakietan, eta gero ere, bertsolari bat kantuan. Bertsolariak bere etxean, kirola egiten, familia giroan agertuko dira. Beren zaletasunez mintzatzen dira, bertsolarien amak agertuko dira hurrengoan, dantzan ere ikusi genituen zenbaki batean, inkesta

19


Sentsazionalismoa? Ideologian, komunikazioan edo beste hainbat arlotan jarrera bat markatu nahi denean, pitin bat muturrera jotzea komeni izaten da hartzaileak ohar daitezen. Zenbaitek sentsazionalismoa aurpegiratu zigun. Norbaitek “euskal Hola� ote ginen ere esan zuen. Eta egia da bide berri hori markatu nahiak mugakoak ziren erreportaje batzuk egitera eraman gintuela, baina berehala etorri ginen erdibide batera. Badago euskal kulturan —txikia eta jipoitua izan delako, seguru asko—, gureak diren gaiak modu handios eta solemnean tratatzeko joera bat. Jarrera hori bitxiagoa da bertsolariengan, beren lana edo lanaren zati handi bat gauarekin, edanarekin eta bizimodu galdu samar batekin lotua egonik. Bertsolaritzak, ilargiak bezala, bi aurpegi ditu: egunekoa eta gauekoa. Kazetari baten ikuspegitik, eta bertsozale baten begietatik ere, askoz ere interesgarriagoa da gauekoa. Hala ere, zein zaila den bertsolaritzaren aurpegi ezkutu horren berri ematea. Zein zaila den gaueko ibilerak erreportaje baterako baliatzea. Auspoa bilduma osoa irakurrita ere apenas agertzen den aurpegi horren aztarnarik. Are gehiago esan daiteke, ezkutatu egiten da batzuetan bertsolaritzari hain berezkoa zaion alderdi hori. Rockaren edo poparen historian hain garrantzitsua, berdin esan genezake jazzaren historian, funtsezkoa den gauarekin lotutako informazioa tantaka ematen da bertsolariez ari garenean. Gogoan dut behinola Zepaik eta Uztapidek El Leon garagardo fabrikan lan egin zuteneko garaiak gogoratuz erreportaje bat egin zuela Felix Ibargutxik. Bi bertsolari horiek apopilo egon ziren Antiguako taberna botatzera zihoazelako. Bi bertsolarion garaiko parrandazaletasunaz printza politik bazegoen kontatzeko, baina neurtuta ibili ginen, bertsolariak, oro har, oso estuak direlako kontu horiekin. Trikitilarien historiak askoz ere joko gehiago ematen du horretarako eta eurak ere, trikitilariak alegia, askoz ere irekiagoak dira. Bertsolariak bere buruaren eta egitekoaren irudi transzendentalagoa dauka.

20

Bertsolaritzak, ilargiak bezala, bi aurpegi ditu: egunekoa eta gauekoa. Kazetari baten ikuspegitik, eta bertsozale baten

bat egin genuen emakume harpideen artean bertsolarien janzkerari buruz. Oso denbora gutxian, bertsolariei buruzko iruditegi zurruna hautsi eta aberastea lortu genuen.


21

begietatik ere, askoz ere interesgarriagoa da gauekoa. Hala ere, zein zaila den bertsolaritzaren aurpegi ezkutu horren berri ematea.


22


“Poeta” askoren maisua izandakoa zen Altamante. Bere ikasle izandakoen artean Roberto Benigni zegoen, La vita e bella film arrakastatsuaren zuzendari eta aktore nagusia.

Beste hainbat atal Aldizkariak atal finko zenbait zabaldu zituen lehen zenbakitik beretik. Horietako bat kanpoko inprobisazioari buruzkoa izan zen. Gogora dezagun lehen zenbaki horretan Kubako dezimistei egin geniela lekua, hain zuzen ere mundu mailan arlo batzuetan (telebista, bertso-eskolak, etab) bertsolaritzarekin parekidetasuna duen fenomenoari. Zenbakiz zenbaki joan ginen bide hori egiten. Askotan, munduan barrena lanean ari ziren euskaldunei eskatu genizkien kolaborazioak, beste batzuetan bertako adituei. Guztiek ez zuten asmatu edo ez zuten jakin beren lana gure premietara egokitzen, eta atal honek gorabehera handiak izan zituen. Tarteka, oso tarteka, bertara joanda egin genituen erreportajeak. Horietako bat izan zen Toscanako Altamante Toglirekin egindakoa. Gizona hunkitu egin zen eta ez zuen sinesten Euskal Herritik berarekin egoteko bakarrik joan ginetik. Autoan egin genuen bidea eta Antonio Breschi musikariaren mendiko etxe zahar batean egin genuen lo. Afari legea egin genuen atarian. Hogei bat lagun mahaiaren bueltan. Txerri saiheskia, erreta. Eta bere ikasle bat kontrario gisa zuela, Gianni Ciolli izeneko matematikari gazte bat, Unibertsitateko irakaslea, hasi ziren kantuan. ‘Contrasto’ horretan gaia emanda jardun zuten, batzuetan eserita, besteetan zutik, baina eskuekin eta gorputz osoarekin imintzio esajeratu samarrak eginez beti ere. “Poeta” askoren maisua izandakoa zen Altamante. Bere ikasle izandakoen artean Roberto Benigni zegoen, La vita e bella film arrakastatsuaren zuzendari eta aktore nagusia.

Militante lana Hasierako etapa luze horretako militante lana aipatu nahi nuke edo borondatezko lana. Askotan gogoratu ohi dugu familian, lehen zenbakiekin asteburu osoak ematen genituela etxean aleak kartazaletan sartu eta helbideak idazten. Alabak pare bat urte zituen eta estalki guztiei tanpoia berak jarri zien. Gogoratzen naiz publizitatea ere geuk egiten genuela eta lehen zenbakietan agertzen diren modelo batzuk familiakoak direla. Bada papera guraizeekin moztu eta figurak eginez osatu nuen publizitate orrialde bat. Orain, begiratu eta polita iruditzen zait. Bizitzan gutxitan izaten dira gisa horretako inspirazio uneak.

23


Lehen azala Lehen zenbakiko azalak (Mañukorta bizarra kentzen) adierazten du ondoen aldizkariak sorreratik izan zuen helburu nagusia: bertsolariak ahalik eta gertutasun handienarekin erakustea bertsozaleari. Bizarra kentzea gertutasun edo intimotasun horren adierazle da. Bizarra kentzeko xaboia erosi genuen, spray bat, aitzurra ere bai eta igo ginen Jainkomendira. Garai hartan, orain 25 urte, Jainkomendiko mutila jainkoa zen jende askorentzat. Mañuk ez zuen sekula Euskal Herriko final batean kantatu, Bizkaiko batean bakarrik seguru asko, baina hala ere, bera izan zen 80ko hamarkadan eta 90eko zati batean urtean saio gehien egin zituen bertsolaria. Famatuak egin ziren bere kantaera berezia, bekainen mugimendua, kontsonanteen bere ahoskera eta “errrre” indartsuak, bere imintzio eta keinuak eta baita bere “hanka sartzeak” ere (“Nik maite ditut Kubako brasileñak”, kantatu zuen behin). Arrakasta bera zuen euskaldun berri kalekumeen edo euskaldun zaharren artean, karisma handiko bertsolaria baitzen eta da oraindik ere. Urte batean 200 saio egitera iritsi omen zen, lana errelebotan eginez. Gu berarekin egon ginenean 150 saiorekin zebilen. Esparru intimoagoen bila, Mañukortako sukalderaino sartzen saiatu ginen, baina ez zigun utzi eta, horretan bai, elkarrizketatuak agintzen du. “Atarian nahi dituzuen argazki guztiak, baina barruan ez”, esan zigun, eta bagenekien Mañuk gauza bat serio esaten duenean, alferrik dela. Gurasoekin bizi ziren bera eta anaia gaztea. Ordurako baserria erosia zuten, maizterrak izan baitziren aurretik. Gurasoak ere atera ziren une batean argazkiak egitera. Irudi horiek ez dira beste mundukoak, elkarrizketa ere ez; lehen zenbakia osorik begiratu eta ez da borobila inondik ere, baina intentzioak sumatzen dira.

24

Mañuk ez zuen sekula Euskal Herriko final batean kantatu (…) Famatuak egin ziren bere (…) bekainen mugimendua, kontsonanteen bere ahoskera eta «errrre» indartsuak (…)

Orain dena saretik bidaltzen da, baina orduan argazki bat inprimategira bidaltzeko, autoa hartu eta joan egin behar izaten zen. Gogoan dut lehen negu horretan, laugarren zenbakia edo izango zen, argazkiak nahastu egin zituztela inprentan, eta arazoa telefonoz konpondu ezin genuenez, emaztea joan zela autoan Lizarrara. Biderik laburrena Urbasatik zuela esan nion, baina elurrak harrapatu zuen eta ez aurrera eta atzera egin zituen orduak. Pasadizo hori kontatzen duenean gorroto puntu bat nabaritzen zaio ahotsean.


25

baita bere “hanka sartzeak” ere (“Nik maite ditut Kubako brasileñak”, kantatu zuen behin).


26


Amurizaren amak (Maria Jesus Sarrionandiak), esate baterako, 91 urte zituen orduan; Fermina Perurenak (Millan Telleriaren amak), 88 urte (‌)

Azalez azal Aurtengo udan, kostuak jaitsi egin behar zirela-eta, Martin Ugalde poligonoan genuen lokal argitsu batetik leihorik gabeko batera aldatu genituen bulegoa eta biltegia. Bi solairu jaitsi behar izan genituen stockean zeuden aldizkari pilak hartuta, eta, bidean, hainbat azali buruzko gomutak hasi zitzaizkidan berritzen, eta orduan sortu zen oroitzapen bilduma hau idazteko asmoa. Baina, orain, berriro azalak begiratzen hasteko ordua iritsi zaidalarik, nagi pixka bat sentitzen dut. Badaude zenbaki batzuk maitasunez gogoratzen ditudanak. Horietako bat da Antonio Zavalari eskaini geniona. Ez zen Zavala elkarrizketak eman zalea. Egiten zituen liburuen aurkezpen bakanetan bizpahiru galderari erantzuten bazekien, baina gehiagorik ez. Deustuko Unibertsitateak Honoris Causa Doktore izendatu behar zuela jakin genuenean, saiakera bat egitea erabaki genuen. Antonio Zavala izan zen bertsolaritzaren ondarea bildu, arakatu eta ondoko belaunaldiei altxor gisa uzten lanik gehien egin zuena. Eta lan hori musu-truk, diru saririk eta laguntzarik gabe egin zuen. Berrogei urte inguru eman zituen lan horretan. Bazuen, beraz, zer kontatua. Haren editore eta adiskidearen bidez, Joakin Berasategiren bidez, egin genuen hitzordua bere terrenoan, bizi zen lekuan, Jabierren. Jesuiten komunitateak bertan duen komentuko jardinetan hiru ordu luzeko hitz-aspertua egin genuen, eta, zenbakia osatzeko, beste hogeita bost bat lagunen lekukotasunak eta iritziak bildu genituen. Aipatu dugun Joakin Berasategi erabili genuen bitartekari gisa. Gogoratzen dut Joakinek begi onez ikusten zuela aldizkaria eta dagoeneko martxan geundela eskaintza bat egitera ere iritsi zitzaigula, Sendoa argitaletxearen itzalean funtzionatzeko aukera eman baitzigun. Ezetz erantzun genion.

Lazkao Txikiren azken argazkia 1993ko Bertsolari Eguna zen. Gu 9. zenbakia prestatzen ari ginen eta Lazkao Txikirekin elkarrizketa egiteko asmoa genuen. Donostiako jaialdia bukatu eta Lasarteko Dana Ona jatetxera joan ziren bazkatzera, parte hartu zuten bertsolariak. Liborio Urrutia ondoan zuela, bere Seat Ritmo zuriarekin iritsi zen Lazkao Txiki jatetxe

27


Uliako Sorgina Sinpatikoak egiten zaizkidan azalen artean bosgarren zenbakikoa aipatu nahi nuke, Anjel Mari Peñagarikano Maritxu Gullerrekin agertzen duena. Uliako Sorginak Peñari besotik heltzen dio. Telebistatik ezagutzen zuen bertsolaria. Are gehiago, Gipuzkoako Txapelketaren final batean Peña agertokian ikusi eta “honek jantziko du txapela”, esan omen zuen berekiko. Maritxu Gullerrek, zegoeneko, ez zuen bezerorik hartzen, baina adiskideak bai. Tartean bertsolari bat zegoela jakinik, baietz esan zigun. Ez hori bakarrik, testu bat prestatua zuen gu joaterako, Manuel Lekuona, Oteiza eta Joseba Zulaikaren testuekin. Maritxu ez zen edonor. Irakasle ikasketak eta Filosofia ikasitakoa zen. Irañetan egon zen irakasle, eta han ikasi zuen zekien euskara apurra. Erronkarin jaioa, ulertu egiten zuen euskara, baina hitz egin ez, eta barkatzeko esanez hasi zen lanean. Poltsa batetik pendulo txiki bat eta tarot karta joko batzuk atera zituen, eta hasi zen penduloarekin, lehenik; eskua irakurtzen, gero; eta tarotarekin, azkenik. Beti gogoratuko dut, tarotarekin egin zuen saioan, bertsokideen artean azeri bat ateratzen zitzaiola, behin eta berriz. Itxura guztien arabera, Andoni Egañari buruz ari zela ematen zuen, “zu baino gehiago dela uste du, oso ona dela uste du, baina zuk ez diozu utzi behar. Hurrengo bileran saiatuko da zuri txapela kentzen” eta gisakoak esaten baitzituen. Tentatze aldera, bere lagunen argazkiak

28

Ikusgarria da, esate baterako, Josu Martinezen eta Antton Olariagaren artean egin zuten 58. zenbakia, Bertsolaritzaren historia berrogeiko txikian izenekoa (…)

atarira, eta, argazkilaria inguruan zebilkion bitartean, bromak egin zituen. Handik egun batzuetara berriro Donostiako ospitalera bihotzeko proba batzuk egitera etorri behar zuenez, hitzordua egin genuen berarekin. Ez genuen espero egindako argazki horiek egin zitzaizkion azkenak izango zirenik. Probak egin zizkioten eta ingresatuta gelditu behar zuela erabaki zuten sendagileek. Handik egun batzuetara igo gintzaizkion bisitan, eta umore ederrarekin jarraitzen zuen, nahiz eta egun batzuk barru ebakuntza egin behar zioten. Ebakuntza egin eta gero ere denbora izango genuela eta atzeratu egin genuen elkarrizketa. Aste horretan bertan eraman zuten ebakuntza-gelara. Bidean bromak egiten jarraitzen omen zuen. Lokartzeak ez ziola axola, esan omen zien erizainei, baldin eta iratzargailua ondo jartzen bazioten. Iratzargailuak, ordea, ez zuen funtzionatu eta ez zen esnatu. Koman egunak eman ondoren hil zen, eta zenbakiaren zati nagusia Lazkao Txikiri eskaini genion.


29

Aipatzekoa izan zen Bertsoa eta gatazka politikoa izeneko zenbakia ere.


karpeta batean nituela esan nion. Berak argazkiekin lan egitea ez zitzaiola gustatzen erantzun zuen, hildakoekin izan ezik, baina salbuespen gisa saiatuko zela eta argazkiak mahai gainera botatzen hasi eta Egaña ikusi orduko esan zuen: “Hauxe da, hauxe da azeria”. Nik neuk ere etorkizunaren berri jakiteko baliatu nuen abagunea. Tarota bota zidan eta gauza eder asko iragarri zizkidan, eta beste sorgin batzuek esan izan didatena esan zidan, egunen batean norbait izango nintzela, eta oraindik egun hori ikusteko nago. Zenbakirik bitxienetako bat 55.a da, Mantalarekin goiburua daramana. Bertsolariek sukaldaritzarekin eta sukaldariek bertsoarekin dituzten harremanak agertzen ditu. Arbelaitz, Arzak, Argiñano eta Berasategi mintzo dira bertsolaritzaz, eta bertsolariak, sukaldeaz. Errezetaz eta ezustekoz betetako zenbakia da. Azalean, Juan Mari Arzak eta Andoni Egaña ageri dira, sukaldean lanean. Gastronomiaz, mahaian ez ezik, irakurtzen gozatzen duen bertsozalearentzat opari bat izan zen. Badira beste hainbat azal, azal gisa balio izugarririk izan gabe, gaiagatik begiko egiten zaizkigunak. Horietako bat da 37. zenbakikoa, Amaren semeak deitua. Hamabost ama dira beren seme-alabei buruz hizketan. Oraindik ere irribarrea eragiten duten elkarrizketak dira. Amurizaren amak (Maria Jesus Sarrionandiak), esate baterako, 91 urte zituen orduan; Fermina Perurenak (Millan Telleriaren amak), 88 urte; Juli Zangitu (Jose Luis Gorrotxategiren ama) eta Felisa Labaka (Anjel Mari Peñagarikanoren ama) ere adinean aurrera zihoazenak ziren. Gozada bat da, esate baterako, Begoña Makazagak, Andoni Egañaren amak, semearen izaerari buruz esaten dituenak irakurtzea. Ikusgarria da, esate baterako, Josu Martinezen eta Antton Olariagaren artean egin zuten 58. zenbakia, Bertsolaritzaren historia berrogeiko txikian izenekoa, non berrogei eszenaren bidez kontatzen diren bertsolaritzaren historiaren une gogoangarrienak. Aipatzekoa izan zen Bertsoa eta gatazka politikoa izeneko zenbakia ere. Gogoangarriak izan ziren Txapelketa Nagusiaren ondoren finalisten lekukotasunak bilduz egindako zenbaki batzuk ere, eta oso txalotua izan da Xabi Payak eta Patxi Gallegok ondutako azken zenbakia, Nork? izeneko komikia. Askotan, gaiak berak ematen du azala. Beste batzuetan, bila joan behar izaten da, edo bila joaten ginen, hasieran behintzat. Gogoratzen dut 19. zenbakian Gipuzkoako Txapelketan parte hartzera zihoazen bertsolariak taldeka banatu genituela, eta talde bakoitzaren argazkiak

30


egin genituela. Erniopeko taldea, esate baterako, (Telleria, Loidisaletxe, Olaso, Lizarreta eta Bernardo Azpillaga) segan jarri genituen, belarra ebaki eta biltzen, argazkiak ateratzeko, eta Goierrikoak Lazkao Mendira eraman genituen golfean jokatzera. Gogoan dut Imanol Murua Zarauzko alkateari eskatu nizkiola golferako bere trepetak. Pilotak ere ugari eraman nituen, eta eskerrak, Xabier Zeberiok jotzen zuen bakoitzean pilota galdu egiten baikenuen. Iñaki Muruak iruditu zitzaigun zuela estilorik onena, eta haren irudi batekin egin genuen azala. Zenbaki batzuk lehenago, hamargarrenaren azala egiteko ere lan dezenteak hartu genituen, eta, “genituen” horren barruan, Tolosaraino eraman genituen bertsolariak sartzen ditut. Bertsolariek dantzarekin izan duten harremanaz egin genuen erreportajea. Hori ilustratzeko Joxe Lizaso, Azpillaga, Peñagarikano, Larrañaga eta Telleria bildu genituen, Tolosako dantza eskola batean, eta sueltoan nahiz lotuan jarri genituen dantzan. Azalean Azpillaga agertzen da eskolako irakasle batekin. Erreportajean beste hainbat bertsolarik ere hartu zuen parte eta, nik behintzat, gauza bat ikasi nuen lan horri esker: plazarik konplikatuenetako bat Iurretako Berna auzoa dela, han bertso saioa egin ondoren oholtzatik jaitsi eta bertako emakume guztiekin egin behar izaten baita dantzan. Jon Lopategi, Mañukorta eta Enbeita izan dira auzo horretan gehien kantatu duten bertsolariak eta, ondorioz, dantzarik gehien egin dutenak.T


ANTILLAK ZEUDEN ZINTZILIK ARGAZKIKO PARETETAN. HABANERA ZEN. HABANA BERA DA ZINTZILIK DAGOENA PARETAKO ARGAZKIETAN. ARGAZKIKO PARETAK ETA PARETAKO ARGAZKIAK. Halaxe geratu nintzen ni, batekoz bestera, paretako argazkietan azaltzen den terraza hartan, ezagutu berri nuen lagun zaharrak zera bota zidanean: “Aspaldian segitzen diat, ahal dudan neurrian, bertsolaritza. Pentsa ezak! Bertsolari aldizkariaren lehen alean bazetorrek kubatar dezimistei buruzko artikulu bat. Beste baten izena agertzen duk artikulugile, baina idatzi, neuk idatzi nian�. Kontuak atera nituen. Hogeita bat urte ziren orduan. Bertsotan eskertu nion gure mundutxoan parte hartu izanaren detailea, bera, gure aurreiritzi ustelak tarteko, ez baitzen, printzipioz, hemengoa. Burura etorri zait Bertsolari aldizkaria bera ere batekoz bestera sortua izan zela. Jaioberriak hankak azaldu zituen lehenik, eta burua, oso gerora. Gogoan dut Joxean Agirrek deitu zigula. Zarauzko Euromarko kafetegian elkartu ginela ere gogoan dut. Xanti Jakarekin etorri zen azpeitiarra. Eta

32

azaldu ziguten bertsolaritzaren inguruko aldizkari bat sortzea zutela buruan. Aldizkari bat bertsoak ekarriko zituena, eta aldi berean bertsolaritzaren eta bertsogintzaren inguruko gaiak, noiz modu arinean noiz sakonean, tratatuko zituena. Eta, hori bai, ongi egindako argazkiz josia. Beti esan izan dut gurea izan dela bertsolaritza zabaldu nahiaren belaunaldia. Laurogeiko hamarraldiaren hasieran bertsomindu ginenok, orduan kultur espresamolde asko ertzekotua zena gunerantz ekartzen egin genuen ahalegina. Bertsozale Elkartea oinarri, bertsolaritzaren transmisioari, jakintza arloari eta zabalpenari garrantzia ematen hasi ginen. Zabaldu egin nahi genuen bertsolaritza. Eta Txapelketak geuk antolatzeaz gain, urteko plazetako emariaren onentsuena biltzen zuten Bapateanak argitaratzen hasiak geunden urtero, arriskuak arrisku telebistan sartzea erabakita geneukan eta Ahotik Ahoraren ondoren Hitzetik Hortzera


indar handia hartzen hasia zegoen… Ez nago ziur nori egin ziguten dei Euromarrera. Ni neu han nintzen; Jon Sarasua ere bai. Kristina Mardaras bilera hartan zela, egingo nuke. Han zen Joxerra Gartzia ere. Laxaro Azkunek ez du sekula huts egin izan horrelakoetan. Zaldubi bertso-biltzaile lanetan ari zen zarauztarra ere han izango zen, seguraski. Eta Koldo Tapia eta Imanol Lazkano, akaso, ez ziren han izango, baina ez ziren urruti ibiliko. Zortzi-hamar lagun. Kontua da Joxean Agirrek hitz egin zigula aldizkariaren edukien proiektuaren gainean eta Xanti Jakak diru baliabideak nondik nora lor zitezkeenari buruz. Eta erantzuna izan zen ezezkoa. Ez genuela argi ikusten horrelako aldizkari baten funtzioa eta etorkizuna. Lehen ere saltsa askotan sartuak geundela eta Bertsozale Elkartetik

kanpoko horrelako ekimen bati ez geniola zentzu handiegirik topatzen. Joxean Agirre Joxean Agirre da, ordea. Gainerakooi belarri batetik sartua bestetik irteten zaigu sarritan. Joxeani batetik sartzen ez zaiona —gorreria arazoak ditu edo hala esan izan digu beti— bestetik sartzen zaio. Eta ezezkoa erabaki genuen arren, berak aurrera jo eta handik gutxira zen lehen Bertsolari ale hura gure eskuetan. Portadan, Mañukorta bizarra egiten. Are gehiago: aldizkaririk ez ateratzea erabaki bagenuen ere, ni konbentzitu ninduen Basarriren etxera joan eta lehen aldizkari hartarako elkarrizketa bat egin niezaion. Eta beti eskertuko diot Joxeani aukera eman izana, ordura arte ez bezalako hurbiltasunetik ezagutu ahal izan bainuen laurogei urteak urruti ez zituen bertsolari handia. Haren langela; haren idazmakina; gordean zeukan bertso sorta bat… Ezetz esan eta, halere, atera, eta etzez esan genuenak, lanean jarri. Eta hori baino meritu handiagoa ere badu Joxanen tamainarik oneneko gorreriak. Lehen aldizkarietan ez zetorren horrelakorik, baina, urte gutxiren buruan, lehen orrialdeetako batean kredituak jarri beharra zegoen. Eta kredituetan, editatzilearen izena eta koordinatzailearenaren ondoren, “Erredakzio Kontseilua” zetorren. Eta Erredakzio Kontseiluko partaide jarri gintuen: Laxaro, Joxerra, Kristina, Jon, ni neu… Alegia, lehen bilera hartan aldizkariaren sorrerari ezezkoa eman genionak! Horrela egiten omen da aurrera askotan. Kontraesanetatik abiatuta, estropezuka, argi-itzalekin… Horrela egin du aurrera Bertsolari aldizkariak ere, eta nago, hasiera hartan aurreikusten ez genuen sakonera historiko bat baduela urteen buruan, denbora pasatik balio dokumentalera jauzi egitea ahalbidetu diona. Nik, ohore handitzat dut lehen ale hura Basarri eta nire langelako pareteko argazkian azaltzen den erdi habanarrarekin konpartitu izana.•

33


zetorren argazkilaria (Conny Beyreuther) txit ederra zela ikusirik begiradarik bihurrienarekin esan zidatenak: Azpeitian bizi zara? Eta bera Hernanin? Ez, ez, hori ez da panorama! Zuk egin behar duzuna da neskatxa Azpeitira eraman, festa ederra izanen duzu gau osoan! . Aholkuak ez zuen, tamalez, lankide alemaniarra hunkitu.

LAZKAO TXIKIK POLIZIA KONTROL BATEAN IZANDAKO PASADIZO EZAGUNAK EMAN ZIDAN BERTSOLARIAREN DEFINIZIORIK ONENA: ZER KANTATU BEHAR DUTEN JAKIN GABE JENDE AURREAN KANTATZERA DOAZEN PERTSONAK ZIRELA IKASI NUEN. Erreportaje asko egin nituen, urteetan, Joxean Agirreren aginduetara. Pista ematen zidan, eta agindu zehatzik ez; ematen zidanean ere, ez nion oso ongi ulertzen, baina bai sumatzen zer nahi zuen. Nik uste, nire gisan, bertsoak, berez, ez zitzaizkiola gehiegi interesatzen, baina bai bertsolariak, kasik fenomeno antropologiko gisan. Gauza bat aitortu behar baitut, inoiz inori esan ez diodana (luzea da Euskal Herrian esan ezin litekeen gauzen zerrenda), orain lanposturik jokoan ez dudala: bertsoak ez zaizkit zipitzik ere gustatzen. Baina zer pertsonaje bertsolari zenbait! Nola ahaztu Bautista eta Xalbador Madariaga bertsolariak, Arantzako elkartean egon ondoren, eta nirekin

34

Haietako asko hilik daude dagoeneko. Basilio Pujana Bilboko bere etxean ezagutu nuen, adinean oso aurrera ordurako, bi liburu eman zizkidan opari. Joxe Lizaso, Lizaso zaharra esaten geniona Sebastian semearengandik bereizteko. Bertsotan terremotoa, hizketan gozoa, parrandara joateko esan zidan, zaharren kontuak utzita. Jesus Alberdi Egileor Elosuko bere bordan elkarrizketatu nuen udazkeneko egun epel batez, kezkatuta zegoen mendian kortesia arauak agortu zirelako: mendizale berriek jada ez zuten ezezagunik agurtzen parean pasata, nolabait denona zen espazioa kirol esparru huts bilakatu izana deitoratuz. Manuel Lasarteren aurrean txundituta egon nintzen, EGAko ahozko proban zelako cum laudea aterako zuen imajinatuz, ahozkoan sintaxia hobeto erabiltzen duenik ez dudalako ezagutu inoiz. Zer lotura, zer komunztadura haren berbetan! Orioko Loretxo tabernan bazkaltzen zuen egunero, eta hiru ordu laurden generamatzala berak amaitu zuen elkarrizketa, Hauxe da guztia! esanez, politikoek prentsaurreko larrietan galdera gehiago ez onartzeko egiten duten moduan. Esaldi bat geratu zitzaidan gomutan: Ni inoiz ez nintzen txapelketara aurkeztu, baina txapeldunarekin kantatu nuen beti! Esan nion Connyri, Amurizaren


erlatibozko esaldiekiko proposamenak kontuan hartuz: Ezagutu duzu gizon bat, hiltzen denean haren albistea egunkari guztietako lehen orrian etorriko dena. Hala izan zen gutxira. Baina bizirik darraite beste bertsolari apetatsu askoak kazetari batentzat. Jon Lopategi eta Jon Azpillaga, adibidez. Muxikan eta Mutrikun egon nintzen haiekin, baina biek gogoan zuten argitaratu behar ez nuen pasadizoa. Bertso saio batean zirela, esaten dio Jon batek besteari ezkerrera seinalatuz: Ikusten al duk neska pare hori? Eta erantzuten dio Jon batek besteari, eskuinera seinalatuz: Eta hik ikusten al duk beste neska pare hori? Amigo! Egonak ziren, nonbait, nola pare batekin hala bestearekin herri ezberdinetan, eta laurak agertu saiora jokaldia errepikatzeko asmoz. Orgiak ez zeuden modan Euskal Herri kristau hartan, eta saioa bukatu orduko azkar autora igo eta ihes egin omen zuten. Imanol Lazkanorekin hunkitzeko goiza eman nuen, heriotzatik oso justuan libratu zuen ebakuntza egin berri samarretan, eta bizitzaz zerbait gehiago ikasi nuelakoan nago. Eta gizakion konplexutasunaz, batez ere Lazkao Txikik Bilbon egin zizkion negarrak kontatu zizkidanean, jendeak egiten zizkion barre haiek iseka ote ziren susmoa hartua baitzegoen, zinez inork maitatu ez zuelako susmoa baino ez zena.

Nola ahaztu Loidisaletxetarren baserrira bisita, Errezilen, bertsolaria zen han pertsonarik umilena eta zozoena. Zelako jardun ederra, txinpartatsua haien amak, Antonio Maria aitaren alargunak, eta osaba mutilzaharrak, nire ustez Prantxisko deituak! 12 edo 16 orduko Santa Eskeen kronikak kontatu zizkidaten, elurte handien garaian Antonio Mariak egindako ibilera latzak, Tolosatik edo Azpeititik oinez etxera iristeko. Sebastian Lizasori hizketan ulertzea lortu nuen; Andoni Egaùari titularra atera nion 33 urte zituelarik, 40tik aurrera ez zuela bere burua bertsotan ikusten; Maùukortak popatik hartzera bidali ninduen Joxeanen ideia kimeriko hura adierazi nionean, egun osoa elkarrekin pasatzeko, Zu nire atzetik polizia bat bezala? Ezta pentsatu ere! esanez, ordurako bai bainekien Landetan afaltzen zuela askotan, gero Larreko baserrian ostatu hartzeko. Jose Mari Aranalde sukaldeko sua piztuta aurkitu nuen, gainean ontzirik gabe; ahaztua ote zitzaion seinalatu nionean sukaldea berotzeko zeukala adierazi zidan. Laster hil zen; hotza da, nonbait, heriotzaren iragarle. Oteiza ezagutu nuen Bertsolari aldizkariari esker, eta barrez eman nituen lau ordu bere etxean. A zer mesedea nire osasunarentzat! Gazterik ez dut aipatu; ez zuten, oro har, lilura berezirik niretzat. Denboraren legea jarraituz, suposatzen dut zahartzen doazen heinean kazetari gazteentzat izanen dutela lilurarik, eta hauek egin ahalko dutela antropologia berri bat Euskal Herria eta mundu zibilizatuaren erdia txunditurik daukan kuadrilla honen sekretuak ikertuz.•

35


36


37


38


39


10. ZENBAKIA, 1993

, 1993 10. ZENBAKIA

, 1993 10. ZENBAKIA

10. ZENBAKIA, 1993

1993 BAKIA, 10. ZEN


4 14. ZENBAKIA, 199

69. ZENBAKIA, 2008

EZATZEN, 1998 31. ZENBAKIA, ERR

4 53. ZENBAKIA, 200

70. ZENBAKIA, ERREZATZEN, 2008

87. ZENBAKIA, ERREZATZEN, 2012


54. ZENBAKIA, 2004 5. ZENBAKIA, 1992

54. ZENBAKIA, 2004

12. ZENBAKIA, 1993


7. ZENBAKIA, 1992 2. ZENBAKIA, 1991

IA, 1991 2. ZENBAK

5. ZENBAKIA , 1992

92 5. ZENBAKIA, 19 1997 27. ZENBAKIA,


6. ZENBAKIA, 1992

27. ZENBAKIA, 1997

97 25. ZENBAKIA, 19

99 35. ZENBAKIA, 19


36. ZENBAKIA, 1999

36 ZENBAKIA, 1999

00 39. ZENBAKIA, 20

01 (1996) 42. ZENBAKIA, 20


01 (1999) 42. ZENBAKIA, 20

16. ZENBAKIA, 1994

1 ZENBAKIA, 1991


1997 28 ZENBAKIA,

18. ZENBAKIA, 1995

4. ZENBAKIA, 1991

62. ZENBAKIA, 2006 28. ZENBAKIA, 1997

18. ZENBAKIA, 1995


21. ZENBAKIA , 1996. TXEM A GARZIA UR BINA

21. ZENBAKIA, 1996. MATTIN

GARZIA URBINA 5. ZENBAKIA, 1992. TXEMA 16. ZENBAKIA, 1994. ANTXOKA AGIRRE


58. ZENBA KIA, 2005 . ANTTON OLARIAGA

85. ZENBAKIA, 2012. PATXI GALLEGO

(1998) 42. ZENBAKIA, 2001

ADUR LARREA

12. ZENBAKIA, 1993. ANTXOKA AGIRRE

GU 1994. TXEMA 14. ZENBAKIA,


22. ZENBAKIA, 1996. ASISKO URMENETA

22. ZENBAKIA, 1996. ANDONI EGAÑA

AGA TOR LARRAÑ IA, 2013. AI 91. ZENBAK

89. ZENBAKIA, 2013


96. ZENBAKIA, 2014, PAT XI GALLEGO

22. ZENBAKIA, 1996, JON ZA BALETA

17. ZENBAKIA, 1995, ANTXOKA AGIRRE

22. ZENBAKIA, 1996. UNAI ITURRIAGA 100. ZENBAKIA, 2015. PATXI GALLEGO


55. ZENBA KIA,

2004


2004 55. ZENBAKIA,


55. ZENBAKIA, 2004

32. ZENBAKIA, 1998

35 ZENBAKIA, 1999

37. ZENBAKIA , 2000


37. ZENBAKIA, 2000

56, ZENBAKIA, 2004

95. ZENBAKIA, 2014

53. ZENBAKIA, 2004



1. ZENBAKIA, 1991

, 2011 84. ZENBAKIA


12. ZENBAKIA, 1993


27. ZENBAKIA, 1997

27. ZENBAKIA, 1997

09 73. ZENBAKIA, 20


09 73. ZENBAKIA, 20

27. ZENBAKIA, 1997

73. ZENBAKIA, 2009

73. ZENBAKIA, 2009


99 33. ZENBAKIA, 19

27. ZENBAKIA, 1997

28. ZENBAKIA, 1997


33. ZENBAKIA, 1999

, 1997 26. ZENBAKIA


, 1998 32. ZENBAKIA

37. ZENBAKIA, 2000

28. ZENBAKIA, 1997


37. ZENBAKIA, 2000

23. ZENBAKIA, 1996

30. ZENBAKIA, 1998


46. ZENBAKIA, 2002

98 30. ZENBAKIA, 19

00 39. ZENBAKIA, 20


38. ZENBAKIA, 2000

99. ZENBAKIA, 2015

92. ZENBAKIA, 2013 (1985) 52. ZENBAKIA, 2003


92. ZENBAKIA, 2013

38. ZENBAKIA, 2000

73. ZENBAKIA, 2009

, 2014 93. ZENBAKIA


88. ZENBAKIA, 2012. (1980)

, 2014 93. ZENBAKIA

92. ZENBAKIA, 2013

38. ZENBAKIA, 2000

IA, 2013 92. ZENBAK

, 2013 92. ZENBAKIA

98. ZENBAKIA, 2015

92. ZENBAKIA, 2013


, 2014 93. ZENBAKIA

73. ZENBAKIA, 2009

92. ZENBAKIA, 2013

38. ZENBAKIA, 2000

73. ZENBAKIA, 2009


74. ZENBAKIA, 2009. NEPAL

OKO , 2003. MAR 50. ZENBAKIA

43. ZENBAKIAK, 2001. JORDANIA

RTUGAL IA, 2015. PO 99. ZENBAK


21. ZENBAKIA, 1996. AEBAK, LOS ANGELES

K, BOISE , 2015. AEBA 99. ZENBAKIA

LESTINA IA, 2010. PA 78. ZENBAK

PAL IAK, 2009. NE 74. ZENBAK


50. ZENBAKIA, 2003. MAROKO

69. ZENBAKIA, 2008. ETIOPIA 50. ZENBAKIA, 2003. AEBAK, RENO

99. ZENBAKIA, 2015. AEBAK, YOSEMITE

74. ZENBAKIA, 2009.INDIA


99. ZENBAKIA, 2015. AEBAK

TIK GERTU 50. ZENBAKIA, 2003. ETXE

2013. MEXIKO 91. ZENBAKIA,


03 52. ZENBAKIA, 20

23. ZENBAKIA, 1996 98 31. ZENBAKIA, 19


29. ZENBAKIA, 1998

46. ZENBAKIA , 2002

03 52. ZENBAKIA, 20 03 52. ZENBAKIA, 20

74. ZENBAKIA, 2009


13 91. ZENBAKIA, 20

08 69. ZENBAKIA, 20

78. ZENBAKIA, 2010

52. ZENBAKIA, 2003

74. ZENBAKIA, 2009

IA, 2009 74. ZENBAK


42. ZENBAKIA, 2001

52. ZENBAK IA, 2003

74. ZENBAK IA, 2009

91. ZENBAKIA, 2013


29. ZENBAKIA, 1998

25. ZENBA KIA, 1997

10 77. ZENBAKIA, 20

IA, 2013 89. ZENBAK

99 35. ZENBAKIA, 19


9 35. ZENBAKIA, 199

8

72. ZENBAKIA, 2008

13 89. ZENBAKIA, 20 10 78. ZENBAKIA, 20


35. ZENBAKIA, 1999

89. ZENBAKIA, 2013

81. ZENBAKIA, 2011

89. ZENBAKIA, 2013

2

1 AKIA, 20 87. ZENB


35. ZENBAKIA, 1999

78. ZENBAKIA, 2010 38. ZENBAK IA, 2000


2013 91. ZENBAKIA,

5 98. ZENBAKIA, 201

1 83. ZENBAKIA, 201

8 72. ZENBAKIA, 200


1999 35. ZENBAKIA,

30. ZENBAKIA, 1998

57. ZENBAKIA, 2005

72. ZENBAKIA, 2008


9. ZENBAKIA, 1993 34. ZENBAKIA, 1999

26. ZENBAKIA, 1997 2 KIA, 199 7. ZENBA

34. ZENBAKIA, 1999

31. ZENBAKIA, 1998


94. ZENBAKIA, 2014

94. ZENBAKIA, 2014

86. ZENB AKIA, 20 12

62. ZENBAKIA, 2006


2001 44. ZENBAKIA, 93. ZENB AKIA, 20 14

76. ZENBAKIA, 2009

2005 60. ZENBAKIA,


BESARKADA 76. ZENBAKIA, 2009

44. ZENBAKIA, 2001

93. ZENBAKIA, 2014 60. ZENBAK IA, 2005


57. ZENBAKIA, 2005

57. ZENBAKIA, 2005


IA, 2005 57. ZENBAK

57. ZENBAKIA, 2005

89 ZENBAKIA, 2013

78. ZENBAKIA , 2010

2007 68. ZENBAKIA,


57. ZENBAKIA, 2005

93. ZENBAKIA, 2013

IA, 2014 94. ZENBAK


60. ZENBAKIA, 2005

, 2005 60. ZENBAKIA


26. ZENBAKIA,1997

26. ZENBAKIA, 1997

42. ZENBAKIA, 2001

53. ZENBAKIA, 2004

44. ZENBAKIA, 2001


69. ZENBAKIA, 2008

42. ZENBAKIA, 2001

42. ZENBAKIA, 2001


55. ZENBAKIA, 2004

55. ZENBAKIA, 2004

2015 98. ZENBAKIA,

2008 72. ZENBAKIA,


60. ZENBAKIA, 2005

2005 60. ZENBAKIA,

68. ZENBAKIA, 20 07

90. ZENBAKIA, 2013


87. ZENBAKIA, 2012

60. ZENBAKIA, 2005

76. ZENBAKIA, 2009


73. ZENBAKIA, 2009

89. ZENBAKIA, 2013

76. ZENBAKIA, 2009

91. ZENBAKIA, 2013


BERTSOLARI ALDIZKARIAREKIN BATERA EGIN DUT NIRE BERTSO-IBILBIDE IA OSOA. Hamahiru urte nituen lehen alea argitaratu zenean eta, sentipenen memorian iltzatuta daukat Bergarako liburu-dendan aldizkariaren ale berri bat ikusten nuen aldiro sentitzen nuen emozioa. Bi eratara asetzen zidan barrua aldizkariak: batetik, liluraz begiratzen nuen bertso-mundu —orduan oraindik– urrunekora humanoki hurbiltzeko aukera ematen zidan, bertsolarien inguruko kontu nolabait intimoak ekartzen zituelako eta, bestetik, bertsolaritzaren inguruko artikulu sakonagoek nire bertso-ezagutza eraikitzen lagundu zidaten. Bien arteko oreka zen, beharbada, sekretua. Hurbilpen humano eta intimo horiek barrua goxatzen zidaten: Maùukorta bizarra egiten ageri zeneko ale hartaz geroztik, gogoan ditut bertsolarien oporrei buruzko kontuak, Imanol Lazkanoren emaztea eta lau alabak argazkietan ezagutu nituenekoa, Tourrera joan ziren

114

bertsolariak bizikleta gainean ageri zirenekoa, bertsolarien emazteei eginiko elkarrizketak‌ Norbaitek pentsa lezake ez dabiltzala, aipatu ditudan horiek, bihotzeko aldizkarietatik urruti. Ez dakit hala den, baina ni nerabea nintzen, eta hainbeste miresten nituen bertsolari ia jainkotuei halako lurtasun bat ematen zien, hezur-haragizkoak zirela frogatuz, eta haien ibileren ezagutza apur horrexekin igaro nuen nerabezaroa. Iruditzen zait bertso-eskoletako gaur egungo gazteek bertsolarien gaineko informazio handia manejatzen dutela. Guk ez. Guk, Bertsolari aldizkaria geneukan. Arrosa ukituko artikulu haiek baino gehiago gustatzen zitzaizkidan, hala ere, bertsolariak idazle lanetan jartzen zireneko aldiak. Pasadizo-kontari, bertsolariak elkarri galderak eginez, bertsolari gazteak hainbat


radiografiatxo bana ateratzea. Bertsoeskola askotan izan nintzen bisitari, guztien arduradun edo partaideren batekin jarri nintzen harremanetan, eta gaur egungo zenbait harreman Euskal Herrian zeharreko ibilbide hark emandakoak dira. Lana opari.

gairi buruzko ikuspegia emanez… Sortzaile haien buruetan sartzeko aukera ttiki bat zen, eta ikaragarri maite nuen, bertsotan antzeman ezin nizkien pentsamoldeak ageriagoak zirelako hitz lauz emanda. Nolabait, zein gaik kezkatzen eta motibatzen zituzten ikusteko aukera neukalako. Orain konturatzen naiz, gainera, garaian garaiko bertsolari gazteek leku handi samarra izan dutela aldizkarian eta hori, nire gaztetasunetik, beti zen erakargarria. Artikulu mamitsuagoak ere gogoratzen ditut. Aldizkariari esker jakin nuen zer zen UEU, eta bertako urte bizienak bertatik bertara ezagutu ez banituen ere, UEUra lehen aldiz joan nintzenerako, nire barruan bazen UEU indartsu eta iraultzaile bat. Gogoan dut, halaber, Andoni Egañak Basarriri egin zion elkarrizketa, edo Arantzazu Loidik Xenpelar Dokumentazio Zentroari bizia emango zion Arantza Mariskali egin ziona, Xabier Amurizari buruzko ale monografikoa, Emakumeak plazara izenburu izan zuen alea, Andoni Egaña eta Koldo Tapiak Mexikora egin zuten bidaia kontatzen zenekoa… Bertsolaritzaren gaineko kazetaritza espezifikoa, beste inon lekurik ez zuena, ez luze-zabalean, baina ezta sakontasunean ere. Mamitsua eta anitza. Eta nik, irentsi egiten nuen.

Aipatu ditudan guztiak, bertso-eskolen inguruko alea salbu, lehen bospasei urteetako adibideak baino ez dira. Beste hogei urtean jaso dugu aldizkaria, eta kontaezinak dira jorratu dituen gai eta esparruak. Jarraitu du ukitu intimista duten artikuluekin, arrosa kolorekoak ere izan dira tarteka, eta inoiz ez du bertsolaritzaren eta bertsogintzaren inguruko ikerlantxoen iparra galdu. Erronka berritzaileak ere izan dira, bertso-komikiak esaterako, 22. ale hartan atera zutenetik hasi eta argitaratu berri duten Xabi Paya eta Patxi Gallegoren Nork maisulanera arte. Eta denboraren perspektibatik, Bertsolari aldizkaria horixe dela esango nuke: etengabeko apustua, proiektuetan sinesten zen militantzia garai itsuaren eskutik elikatu dena, bertsozaleoi egin digun ekarpena distantziatik begiratuta bakarrik neur daitekeena. Orain arteko oreka hori bilatuz, beste urte askoan elika dezagun opa diot aldizkariari, berak, trukean, bertsozale asko asetzen segi dezan. Bertsorionak.•

Bertso-eskolei buruzko ale monografiko bat egiteko zortea ere izan nuen 2002an. Hirurogeita hamar bertso-eskolatik gora zeuden une hartan Euskal Herrian, eta izugarrizko luxua izan zen horien guztien

115


UMEAK GINELA AITAREN KONTUA ZEN BERTSOLARITZA. Eginen egiten zuen lan, kultura sailean, eta ehunka ordu pasatzen zituen Egaña, Lizaso, Peñagarikano eta enparauen atzetik. Aldizkaria sortu zuenean, 14 urte neuzkan, marraztea gustatzen zitzaidan beste ezeren gainetik, eta aitak, oso bere estiloan, erabaki zuen seme nerabearen marrazkiak argitaratuko zituela aldizkarian. Lotsa dezente ematen didate marrazki haiek egun, baina garai hartan primeran pasatzen nuela ezin uka. Geroago, 18 nituela, idazteko aukera ere eman zidaten. Ordurako, idaztea gustatzen zitzaidan marraztea baino gehiago, eta ausartu egin nintzen, arrasto handirik izan ez arren. Eta, berehala, aldizkariaren komertzial lanak ere eskaini zizkidaten: publizitate gehiago lortu beharra zegoen, derrigor. Lan hori ez zitzaidan batere gustatzen, baina sos batzuk irabazteko aukera ematen zidanez, bada, aurrera berriro ere. Beste batzuek gurasoen tabernan udaran

116

lagundu ohi duten lez, niri aldizkarian honetara eta hartara jartzea tokatu izan zait. Makina bat saio egindakoa naiz telefonoz harpide ehizan, Vodafoneko komertzial hegoamerikarrak bezain setati. Atez ate harpideak egiten ere aritu nintzen pare bat urtez, Jehovaren testigu baten fedearekin. Azpeitian Xebastian Lizasok eman zigun jo beharreko ateen zerrenda; Zarautzen, Egañak; Zumaian, Maiak eta Dorronsorok… Estutasuna ematen zuen etxe arrotzetara horrela sartzeak (tipo lotsati eta uzkur samarra izanik, are gehiago), baina baita une politak bizitzeko aukera ere: ‘Aizu, gose aurpegia dakarkizu. Ordua ere bada… Legatz freskoa daukagu bazkaltzeko, eseri gurekin’. Bertsozaleen familia handia. Aitortu beharko dut inoiz ez naizela oso bertsozale fina izan; bertsojalea ez behintzat. 14 urte neuzkala Esta noche cruzamos el Mississipi ikusten nuen


buruhausteei eta publizitatea lortzeko egin beharreko deiei ere gustua hartzera iritsi naizela esango nuke. Hitzetik Hortzera baino gehiago, edo 18rekin, Cronicas Marcianas… Baina, kudeaketaren ardura ere nire gain jarri zuten hurrena, 2002an, eta, dirulaguntzak, bilerak, Accesak eta Excelak, fakturak… pixkanaka, konturatzeke, Arestiren poema neure egina nuen: Euskadiko Kutxaren iragarkia kenduko badidate Banco Santanderren joko dut atea/ dirulaguntza murriztuko badidate harrien azpian topatuko ditut harpidetzak/ harpidetzak gero eta urriagoak badira… Otsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra… Neure poltsikotik dirua aurreratzera ere iritsi izan naiz estualdi uneren batean edo bestean. Datorren urtean Durangoko Azokan Bertsolari aldizkariaren standean egiten dudan hogeita bosgarren urtea izango da. Udarako lana izan behar zuena udara mordo bateko (eta negu batzuetako) lan bihurtu da, itxura iraunkorragoa zuten beste batzuk baino askoz luzeagoa (nire harridurarako). Izatez, eman izan dit astia, tarteka, erabat aspertzeko ere: badudala garaia aitaren etxea atzean uztekoa, Edipo edo gisakoren batek bultzatuta ari ote naizen, inork irakurtzen ote duen aldizkaria… Nire etxea ere bada, ordea. Gustatu egiten zaizkit aldizkarira bidaltzen dituzten testu eta argazkiak, maketaren gaineko eztabaida, inprentatik atera berriaren usaina, Azokako saltsa. Izatez, aurrekontua orekatzeko

Duela urte batzuk Sarasuak Amaren Sua kontrajarri zion Arestiren Aitaren Etxeari. Aberrigintzari zegozkion haiek neure kontuei aplikatuta, barkatuko ote dit Jonek, nolabaiteko masokismo honek (sosek ez dute ezer askotarako ematen), Amaren Su horrekin zerikusirik izan dezakeelakoan nago. Izan ere, aldizkariak aukera eman dit Erredakzio Batzordeko afari-bileren bueltan Andoni Egaña, Joxerra Garzia, Koldo Tapia, Laxaro Azkune eta koadrillak jorratzen zituzten pasadizo, kotilleo eta burutazioak bertatik bertara entzuteko, edo Xalba Garmendia bezalako instituzio baten aholkuak jasotzeko. Aukera eman dit Xabier Lete, Josu Zabala, Ander Lipus, Pedro Migel Etxenike, Karlos Argiñano, Juan Mari Arzak, Imanol Murua, Unai Elorriaga, Antonio Zavala, Bixente Martinez, Fermin Muguruza, Juan Karlos Izagirre, Ramon Labaien edo Jesus Egiguren bezalako ilustreak elkarrizketatzeko. Eta, noski, Xabier Amuriza bezalako munstrotzarra, Andoni bera, Sarasua bera, Joxerra bera, Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Jon Azpillaga, Jon Lopategi, Iñaki Murua, Millan Telleria, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Euzkitze, Juan Inazio Begiristain, Mañukorta… Estitxu Arozena, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Josu Goiko, Karlos Aizpurua, Maialen Lujanbio, Amaia Agirre, Iratxe Ibarra, Aitor Sarriegi, Xabier Silveira, Amets Arzallus, Ibai Esoain, Manex Agirre, Ruben Santxez, Oihane Perea… Bertsolaritza izango da azken hogeita bost urte hauetan euskal kulturaren baitan bilakaera potenteena bizi izan duen fenomenoa, eta aldizkariari esker bilakaera hori gertu samarretik, aldizkaria tarteko ez balitz ezinezkoa litzatekeen distantzia batetik, jarraitzeko aukera izan dut.

>

117


Laugarren urtea dut orain koordinatzaile lanetan, eta ardura bat gehiago izan arren, ardura polita suertatu da. Gaiak eta kolaboratzaileak aukeratu, atal berriak sortu, urrunxeago begiratzen saiatu… Lan berri hauetan Andoni Lubaki ezagutu dut, esaterako, eta istorio harrigarriak kontatu dizkit (Malitik bere zerraldoa besapean zuela itzuli zen behin); edo Galder Izagirrek oparituriko sarrerekin sekulako kontzertutzarra gozatzeko aukera izan nuen; edo Txema Garzia, Conny Beireuther, Nerea Ibarzabal , Jon Martin eta Zaldi Eroa bezalako artisten jardunean nolabait parte hartzeko aukera izan dut. Gallego eta Payarekin azken Durangoko Azoka nahiz Gabonetako kanpainan liburu salduenen artean kolatu genuen bertsolaritzari buruzko nobela grafiko bat argitaratzea izan da azkena.

Bertsojalea izan gabe ere (Salvados eta The Wire jarraitzen ditut orain gehiago) sekulako pribilejioa. Bestalde, kazetari gisa ibili izan naiz beste medio batzuetan—lizentziatura ere atera nuen eta klaseak ematen nabil orain—, baina Bertsolarin bezalako askatasunik, astakeria ederragorik, gutxitan topatu izan dut: 60 orrialdeko erreportajea, dozena eta erdi iturrirekin landua; 40 orrialdeko bost bandako elkarrizketa, soslaiekin eta hogeitaka oin-oharrekin osatua; gai beraren inguruan 40 lagun elkarrizketatzea, edo euren artean elkarrizketak egiten jartzea; bertsolariak marrazten, fikziozko istorioak asmatzen, igarle bat edo grafologoa bisitatzen; Finalari buruzko 250 orrialdetik gorako kronika, finalisten, antolatzaileen eta adituen testuekin eta puntako hiru argazkilariren lanarekin; bertsolarien aholku eta pasadizoekin osaturiko errezeta liburua…

118

25 urte bete ditu aldizkariak, eta esango nuke hasierako freskotasuna galdu duela. Bertsozaleak ohitu egin dira bertsolariak angelu eta perspektiba guztietatik ikustera, bertsolariak ere beste puntu batean daude (‘nekezagoa’ izan daiteke hitza), eta hasiera haietan baino konplikatuagoa suertatzen da aldizkariaren bidez emozioa, harridura, interesa, gogoeta piztea. Aitortu beharra dago, bestalde, azken hamarkadako erronka, sarera behar bezalako jauzia ematea, gauzatzeke (gauzatzear ere esan daiteke, agian)


sortzeko, harrobi ezin hobea ere badu aldizkariak: bertsolariak eurak.

daukagula. Sare sozialetan egindakoarekin sekulako erantzuna izan dugun arren, potentzial handiagoa izan dugu, oraingoz, potentzia baino.

Intentzioa eta egoskorkeria berezkoak ditugu barruan gauden hiru katuok. Gogorik ez zaigu falta. Familia handiak bidean aurrera egin nahi badu, nahikoa osagai badira Amaren Sua hauspotzen, edo su horren bueltan dantzan, jarraitzeko.•

Kontuak kontu, lan txukun bat, tarteka ale politak ekartzen dituena, eskaintzeko gai bagara, eta etorkizun interesgarria izan dezakeen proiektua dugu esku artean. Adituek esaten dute xede talde trinko bat behar dutela sarean funtzionatu nahi duten hedabide txikiek. Bertsolarik badauka hori. Adituek diote papera luxu bihurtuko dela etorkizunean; gutxi batzuen kapritxo. Bertsolariren kalitateak eta bilduma izaerak ematen du horretarako bidea ere. Gainera, ekarpena egiteko, idazteko,

119


120


121


122


123


Irakurlerik gabeko aldizkari bat pedalik gabeko bizikleta bat bezala da. Ez du ezertarako balio. Letek baratze laiotz edo izoztu bati buruz egindako poema baino goibelagoa, Maùukortak grabitazio uhinari buruz emandako esplikazioa baino ulergaitzagoa‌ Hortaz, zenbaki berezi honetan, BERTSOLARIren harpide eta irakurleontzat ere gorde nahi izan dugu tartea. Interesgarria iruditu zaigu harpideen zerrendak eman ditzakeen datuei erreparatzea, eta duela 20 urte egin zen lan batek eman zituenekin alderatzea. Harpide ilustre batzuei aldizkariaz galdetu diegu hurrena, eta baita harpide diren hainbat bertsolariri ere. Azkenik, Facebookeko aldizkariaren jarraitzaileen argazki robota osatu dugu.



126


URTEURRENAREN BUELTAN ALE ZAHARREI GAINBEGIRATU BAT EMATEN ARI NINTZELA, BERTSOLARIREN 23. ZENBAKIAN TOPATU DUDAN LAN BATEK BONBILLA PIZTU DIT. Harpidedunen iritziz du izenburua duela 20 urteko (1996ko udazkena) testu hark, eta, harpideen zerrendatik ateratako datuekin nahiz harpideei eginiko elkarrizketen bidez, gure irakurleen argazki robota osatzen eta eurek aldizkariaz zuten iritzia jasotzen saiatu zen. Bonbilla piztu berriak dio 25. urteurrenaren zenbaki honetan irakurleei eman nahi diegun tartea osatzeko polita izan litekeela ordukoaren eta gaurkoaren arteko alderaketa bat egitea. 23. zenbakia esku batean eta 2016ko otsaileko harpideen zerrenda jasotzen dituen Acces taula bestean, bada, hainbat antzekotasun eta ezberdintasunak arakatzen hasi gara. Harpidedunen lurraldekako banaketa ez da izugarri aldatu. Duela hogei urtekoak dio harpidedunen erdia baino dezente gehiago gipuzkoarrak zirela, Bizkaia zetorrela ondoren ehunka batzuekin, Araban eta Nafarroan hirurogeina pasa zeudela, Iparraldean Lapurdi zela harpidedun gehien zituena eta Zuberoan Niko Etxart kantaria zela bakarra. Hogei urte geroago, harpidedunen %58 gipuzkoarrak dira, %31 bizkaitarrak, %3,5 arabarrak, %6,5 nafarrak eta %1 Iparraldekoa. Portzentajeak bere horretan mantendu dira, beraz, ez bada Nafarroak eta Bizkaiak zerbait gora egin dutela eta Arabak behera. Zuberoa da gorabehera gutxien izan duena: Niko Etxartek jarraitzen du harpidedun bakar gisa. Herrialdeari beharrean herriari erreparatzen badiogu (duela 20 urtekoan ez zen egin), berriz, hauek dira, gaur egun, ‘Bertsolarizaleenak’: Donostian 103 harpidedun daude, Bilbon 76, Azpeitian 63, Zarautzen 60, Zumaian 55, Hernanin 53 eta Gasteizen 52. Gainerako herri guztietan 30etik behera dira harpidedunak. Euskal Herritik kanpo, duela 20 urte, Errioxan eta Zaragozan ere bageneuzkan bi harpidedun, bakoitzean bana. Egun, ez daukagu horrelakorik, baina Estatu Batuetako Renora bidaltzen da ale bat, hango unibertsitateak hala eskatuta. Bestalde, duela 20 urte bezala, badauzkagu aldizkaria Euskal Herritik urrun jasotzen duten preso politikoak ere: Ekhiñe Eizagirrek Fresneseko espetxetik jarraitzen gaitu, eta Juan Carlos Arrutik, Kordobakotik. Ea laster duten etxeko helbidea emateko modua.

127


96ko testu hark aipatzen zituenen artean, aldizkaria jasotzen zuten baserrien kontaduria izan da kuriositatea piztu digunetariko beste bat. Horretara jarri gara berriro: Oñatiko Azkontegi, Engarabaltza, Largokua eta Gomiztegi; Errenteriako Barin, Zamalbide eta EguzkiBorda; Igeldoko Habana eta Ondazarte; Ataungo Auztiazpikoa, Olatza-Txiki eta Zeberiotegi; Azpeitiko Gerra-Haundi eta Beristain; Aiako Etxeta, Olasoro eta Agirresarobe-Txiki; Errezilgo Aloña eta Munoanundi; Zaldibiko Aitzondo eta Arruarte; Berastegiko Etxe-Orde eta Intze; Hernaniko Orkolaga eta Añua-Berri; Egileor, Idiazabalen; Abaitua, Berrizen; Txibilten, Azkoitian; Barrengo, Mallabian; Lamen-Erreka, Muxikan; Lindurreborda, Lesakan; Mendoitxe, Busturian; Mutitz, Donezteben; Irabane, Mendaron; Gatañatza, Iurretan; Etxabarri, Amoroton; Artzadun, Lezon… 73 kontatu ditugu guztira.


Duela hogei urte 126 ziren. Hortaz, diferentzia esanguratsu bat badago hor, baina ez gara ondorio zientifikoetara iristeko gai ikusten. Izan daiteke baserrietako zaleekin hobeto konektatzen genuela hasierako urteetan, edo izan daiteke bertsozaleen artean ere baserriko zaletu klasikoak pisua galdu izana‌ Baina baserrietan irakurtzen gaituen jendearen profila ere askotarikoa izan daitekeenez, esan bezala, oso litekeena da hauek guztiak alferrikako burutazioak izatea. Orduko hartan ematen ziren beste hiru datu harpideturiko ikastetxeena, 92, liburutegiena, 119, eta euskaltegiena, 33, ziren. Ikastetxeek eta liburutegiek, behera egin duten arren, bere horretan diraute gutxi gorabehera, baina euskaltegietan gorakada eman da: egun, 54 dira aldizkaria jasotzen dutenak. Baserritar gutxiago baina euskaldun berri gehiago ditu bere irakurleen artean, beraz, 2016ko Bertsolari honek. Elgoibarko Gazte Asanblada, Aratz taberna, Arrasateko Jubilatuen taberna, Erniope elkartea, E.H.N.E, Hitzetik Hortzera, Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, Ibilixan-ibilixan bertso eskola, Eresbil Euskal Abeslarien Bilduma, Aittitta Txiki kultur taldea, Frantziskotarrak, Jakin aldizkaria, Lau Haizetara Euskara Elkartea, Bizkaia Irratia, Diario Vasco, Ttakun kultur elkartea, Rioja taberna, Arkaitza taberna, Jardun euskara elkartea‌ Ikastetxe, liburutegi eta euskaltegiez harago, jite askotariko taldeek, erakundeek eta kuadrillek osatzen dute aldizkariaren harpidedunen artean multzo dezenteko bat. Eta hor dago, hain zuzen, duela 20 urtetik hona eman den beste aldaketa esanguratsu bat: 1996an izen-abizenik gabeko harpidedunak bostetik bat baziren, 2016an lautik bat dira. 1996an adina, ikasketa maila, lanbidea‌ eskatu zitzaizkien harpidedunei. Elkarrizketaturiko erdiak baino gehiago 34tik 44 urtera bitarteko tartean zeudela jakin ahal izan genuen, esaterako. Gaur egun, egin diren harpidetza kanpainak (bertso eskoletakoak, esaterako) eta Durangoko Azokako standera harpidetza eske hurbiltzen den jendea ikusita, errezeloa daukagu batez besteko adina baxuagoa ere izan daitekeela.

129


Diferentzia garrantzitsuena, ordea, 1996ko zerrendak zuen sendotasunaren eta egungoak daukanaren artekoa da. 300 bat harpidedun gutxiago dauzka aldizkariak orain. Urte hauetan guztietan zientoka harpide berri egin dira, baina gehiago izan dira bajak. Eta alferrik izango da orduko kopurua bertsolaritzaren 90eko hamarkadako boomaren edo aparraldiaren puntu gorenean eman zela esatea, edo abestiak dioen bezala “lirikarentzat garai onak” ez badira, harpidetzak egiteko are okerragoak direla seinalatzea. Alor horretan ez dugu behar bezainbeste egin. Nahi eta nahi ez, gehiago egitea tokatzen da.

Kuantitatiboa baino kualitatiboa Duela 20 urteko Harpidedunen iritziz hura neronek egin nuen. Eta aitortu beharra daukat testu horretan, artean 20 urte bete gabe neuzkala, erakusten dudan lanerako gaitasunak harrituta utzi nauela. Testuak berak ematen du erabilitako metodologiaren berri: “… nori deitu ezartzeko irizpide objektibo bat hartu behar eta elkarrizketak hogeita hamar harpidedunetik behin egitea erabaki genuen. Honela, zerrendan hogeita hamargarren lekuan zegoen harpidedunarekin aritu gara lehenengo, hirurogeigarrenarekin ondoren, laurogeita hamargarrenarekin hurrena… prestatuak genituen dozena bat galderari berrogei harpidedunek erantzutea lortu dugun arte”. Berrogei elkarrizketa… bada zerbait. Eta telefonoa hartzen ez zutenak edo hartu eta elkarrizketari uko egin ziotenak izango ziren mordoxka bat. Galdetegi luze samarra izan behar zuen, gainera, erabilitakoak, harpidedunaren argazki robota hainbat daturekin osatu bainuen… Kontua da orain ez nagoela horrelako zerbait egiteko moduan. Eta pentsatu nahi dut adinarekin konplikatu egiten dela bizitza, eta hortik datorrela ezina, denbora faltatik. Edo jakintsuago bihurtu naizela. Ez dela, behintzat, alferragoa naizelako izango… Berriro ere duela hogei urteko lan hark egin dit argi. Paragrafo pare batean orduko harpidedun ilustreen izen mordoxka bat dator. Oraingo Accesari begira jarri naiz eta ikusi dut egun ere badauzkagula batzuk: Niko Etxart, Ruper Ordorika, Benito Lertxundi, Rafa Rueda, Mikel Urdangarin, Olatz Zugasti, Jose Ramon Soroiz, Xabier Mendiguren Elizegi, Kike Amonarriz, Fito Rodriguez, Joxe Landa, Maite

130


Aristegi, Julen Gabiria, Markel Olano, Tasio Erkizia… Bertsolariak ere badira dozenaka… Unibertsitatean ikerketa bat egiteko astia eta dirua dagoenean, kuantitatiboa izan ohi da ikerketa, normalean, eta horrelakorik ez dagoenean, kualitatiboa. Kualitatibotik jotzea erabaki dut, bada. 40 elkarrizketa egin beharrean, sei harpidedun ‘ilustre’ eta zazpi bertsolari harpidedun (ilustreak horiek ere) elkarrizketatu ditut, oraingoan. Kike Amonarriz Andoni Egañaren ikaskide izandakoa da, eta ordutik, laguna. Aspalditik datorkio, bada, bertso munduarekiko harremana: “Andoniren ondoan zaletu eta 80ko hamarkadan Tolosako bertso eskolaren sorreran ibili nintzen. Gero, Bertsozale Elkartearen sorrerako bileretan ere hartu nuen parte, eta Elkarteak antolatu zuen lehen txapelketa nagusian, 86koan, antolakuntza taldean aritu nintzen”. Maite Aristegik kontatzen du bere birraitona bertsolaria izan zela: “Xelebre samarra omen zen, oso ipuin kontalari ona, eta auzoan denak gure baserrian elkartzen omen ziren, hark sortzen zuen giroaren bueltan”. Amarengandik datorkio berari, ordea, bertsozaletasuna. “Aita ere zalea zen, eta abesten zituen bertso batzuk, baina ama, ama itsua zen, ikaragarri gustatzen zitzaion”, kontatzen du. Duela urte batzuk Amets Arzallusen bisita izan omen zuten etxean, bertso bat eskaini


zion amari eta barru-barruan gelditu zitzaion hari. “Duela bi urte hil zen eta azkenengotako oroitzapen politenetako bat 2013ko finalekoa daukat. Ordurako oso pattal zebilen osasunez eta, BECera joan beharrean, telebistatik ikusi genuen, elkarrekin. Burua primeran zeukan, adi-adi jarraitu zuen, eta nolako poza Ametsek irabazi zuenean…”. Xabier Mendiguren Elizegi bertso zaharretara gerturatu zen lehenengo. “Letek, Lekuonak eta Valverdek egindako diskoak sekulako zirrara eragin zidan, buruz ere ikasi nituen hainbat eta hainbat. Kantuzalea naiz eta inguruan animatzen zen norbait tokatzen zen aldiro aprobetxatzen nuen bertso horiek abesteko…”. Auspoaren bildumari ere errepaso ederra emandakoa zen, “letren mundukoa naiz ni”, 90eko hamarkadan, batez ere Hitzetik Hortzeraren bidez, bat-batekoa jarraitzeko harra ere sartu zitzaionerako. Fito Rodriguezek Bertsolaritza, formarik gabeko heziketa izenburutzat zeraman doktorego tesia aurkeztu zuen 80ko hamarkadaren bukaeran. Bertsolaritzari buruz aurkeztu zen lehen tesia izan zen eta euskaraz aurkeztu zen lehenengoetarikoa. Ordurako, 80ko hamarkada hasieratik, bertso eskola bat sortu eta gidatua zuen Añorgako Amasorrain ikastolan. Rafa Ruedak kontatzen du umetan etxean ez zuela euskal giro handirik, eta arrotza zitzaiola bertsolaritza, baina musikari esker, urteen joanarekin, bertsolari asko ezagutzeko aukera izan duela: “Kantuen letra batzuk egin izan dizkidate, edo emanaldi batzuetan eurekin batera aritu izan naiz… Ikusi dut musikaren hizkuntza oso ondo ulertzen duen gremioa dela, eta hitzaren maisuak direla”. Eta Julen Gabiria, bertsolaria izan zen aldizkariko harpideduna baino lehenago: “Aldizkaria sortu zenean, bertsolaritza utzi berria nuen. 18 bat urte izango nituen orduan, eta azken garaietan beti antzeko saioak izaten nituen: omenaldiak, euskararen inguruko ekitaldiak, mitinak… Nekatu egin nintzen, saio normaletan txarto pasatzen nuen, eta esan beharra dago: oso bertsolari txarra nintzen. Honenbestez, uztea erabaki nuen”. Baina zaletasunak ez zuen bera utzi: “1986ko finala buruan iltzatuta daukat, oraindik kapaz izango nintzateke orduko bertsoaldi asko eta asko buruz kantatzeko, ordutik ia entzun ez baditut ere. 89koan, berriz, gure maisu Lopategik irabazi zuen. Hori ikaragarria izan zen niretzat. Eta gero Egaña, bertsotan egiteko modu hura… Eta Bizkaiko txapelketetako final haiek Arriagan, eta Gipuzkoako 91koa…

132


Gaur egun, askoz saio gutxiagotara joaten naiz, baina, noanean, konturatzen naiz barruko urduritasunak hor segitzen duela, eta iruditzen zait bertsolariarekin batera noala funanbulistaren kablean‌�. Guztiek ere antzeko neurria aipatzen dute urtean zehar bertatik bertara ikusten dituzten saioen kopuruari dagokionez, dozena erdi edo gutxixeago. Rafa Ruedak bere herrian, Mungian egiten direnak, Bilboko jaietakoak eta Larrabetzuko gabonetakoa ez ditu galtzen. Amonarrizek Tolosako Leidor aretoan Amaia Agirre gai-jartzaile izaten duen urteroko saioa aipatzen du. Fito Rodriguezek Bertso Eguna‌

133


Rafa Ruedak kontatzen du mozkorraldiren batean egin duela ahalegina, baina desastre moldatzen dela bertsotan. Xabier Mendigurenek, muturra berotuta ere, “eta bertsolariek zirikatu izan nauten arren”, ez dela inoiz animatu bertsotan egitera. Julen Gabiriak, berebat, kontatzen du utzi zionean erabat utzi ziola bertsotan egiteari. Beraz, egun bertsotan egiteko ohitura pixka bat duten bakarrak Fito Rodriguez eta Maite Aristegi dira. “Duela hogeita hamar urte inguru, bertsozale eta bertsolari batzuk Egian eta Antiguon biltzen hasi ginen gure bertso txarrak elkarren artean partekatzeko. Otxoki, Xalberdin, Zaldubi, Lexo eta beste batzuk bidean joan dira galtzen, baina Joxemiel Argiñarenak, Josu Zelaiak eta hirurok oraindik jarraitzen dugu hiru astean behin biltzen. Tarteka, beste norbait ere animatu izan da, oso onak baikara bertso txarra botatzen”, kontatzen du irakasle eta ikerlariak. Aristegi, berriz, Bergarako bertso eskolan hastekoa da aste honetan bertan: “Duela urte pila ibili nintzen zerbait, baina, denbora faltagatik, utzi egin nuen eta, gero, desagertu egin zen bertso eskola. Berriro martxan jarri zenean tentatuta egon nintzen, baina Madrilgo Kongresukoa sortu zitzaidan, eta ezin. Legegintzaldia ere bukatu da, ordea, eta berriro hastekotan naiz, hain justu aste honetan”. Hala ere, bertso jarriak omen dira bere espezialitatea, “lagun guztiei egin izan diet euren ezkontzetan, eta lankideen despedidetarako, presoen harreratarako … dezentetan eskatzen dizkidate. Egia esan erraz egiten ditut”, azaltzen du. Kike Amonarrizek, berriz, bertsotarako ohitura handirik ez du, baina ausardiarik ere ez du falta izan: “Txiste kontalari ibiltzen nintzen garaian, bertso-txiste bazkari bat antolatu zuten Errenterian. Bezperan parranda izan nuen Donostian eta berandu iritsi nintzen, jada bigarren platerean zeudela edo. Arantzazu Loidi bertan zen, puntual iritsita, baina Jon Sarasuaren arrastorik ere ez, eta berak behar zuen bigarren bertsolaria. Garai hartan mugikorrik ez zegoen, ez zeukaten Sarasua lokalizatzeko modurik, eta eskatu zidaten txisteak kontatzeaz gain Arantzazurekin bertsotan egitera animatzeko. Ez naiz gogoratzen zer abestu nuen, baina gogoan dut jendeak primeran pasa zuela bertso haiekin”. Geroztik, intimitatean bakarrik egin omen du bertsotan. Bestelako rolak ere jokatu izan dituzte zenbaitzuk taulatuaren gainean. Maite Aristegi, esaterako, gai jartzen ere ibilia da: “Garai batean Elosun, Osintxun eta hemen inguruan eliza txikietan egiten ziren bertso saio batzuetan jarri izan ninduten gai jartzen”, kontatzen

134


du. Xabier Mendiguren ere beste hainbeste: “Joxean Ormazabal, nire lankide zenak, gai-jartzaile aritzen zen Zegamako festetan, eta urteren batean, ezin zuela berak joan eta bere ordez egiteko eskatu zidan. Egia esan gustura egin nuen eta bertsolariak ere ez ziren kexatu…”. Ez da berriro animatu: “Saltsero samarra naiz eta probatu egin nahi izan nuen, baina ez nuen lanbide berri bat bilatzen”.

Aldizkariaren argi-ilunak Amonarriz, Mendiguren, Gabiria eta Rodriguez bere sorreratik dira aldizkariaren harpide, eta Aristegi ere hasiera samarretik. Rafa Rueda da berriena: “Iazko Durangoko Azokan NORK komikia erostera joan nintzen aldizkariaren standera, eta harpidetzarekin bueltatu nintzen etxera”. Aldizkariaren estiloaz edo urte hauetan egindako ekarpenaz galdetu diegunean, Maite Aristegik ekarri dizkigu politenak: “Beti pentsatu izan dut bertsolarien burua berezia dela, eta aldizkari honek asmatzen duela berezitasun hori erakusten. Estilo bizia dauka, jostaria… Nik asko lotu izan dut bertsolaritza jai giroarekin, aisiarekin, eta badirudi aldizkaria irakurtzen jartzen naizenean pixka bat giro horretan sartzen naizela”. Gertutasuna aipatzen du, berari kuttunen zaion munduaren eta balioen, baserri giroaren, emakumeen, lurraren eta herriaren presentzia eta protagonismoa. Eta sosegua: “Bizi garen mundu honetan dena da presaka eta azkar egin beharrekoa, baina Bertsolarik luze jorratutako kontuak ekartzen ditu, patxadaz irakurri beharrekoak, eta hori asko gustatzen zait”. Gaineratzen du nolabaiteko atenporaltasun bat ere badutela gaiek, etxean sartzen diren beste aldizkari batzuetakoak ez bezala ez direla erabat zahartzen. “Apalategian daukat bilduma osoa, eta, lantzean behin, aldizkari bati, edozeini, heldu eta gustura egiten dut eserialdia”, dio. Xabier Mendigurenen iritziz “bertsolaritza ez da zerbait monolitikoa, ertz asko dituen zera da, jende asko, pentsaera asko, belaunaldi ezberdinak, azterketari ekiteko hainbat ikuspegi, arte mota ezberdinekin izan dituen elkargune anitz… Iruditzen zait aldizkariak jakin duela bertsolaritzaren izaera poliedriko hori jasotzen”. Kike Amonarrizek dio bertsolaritzari buruz baino bertsogintzari buruzko aldizkaria dela, bertsolaritzak euskalgintzan jorratzen dituen aspektuak ere hartzen direla kontuan, eta planteamendu horiek interesgarriak iruditzen zaizkiola. Fito Rodriguezek beste alderdi batean jartzen du azpimarra: “Badirudi,

135


Julen Gabiriak esaten du ez dela gai ikusten aldizkariaren izaera hitz bakarrarekin definitzeko, aldizkariak estilo edo espiritu bat baino gehiago izan dituela iruditzen baitzaio. Zenbaki arinagoak eta dentsoagoak, grafikoagoak eta testualagoak, publiko zabalari zuzenduagoak eta espezializatuagoak tartekatu izan direla dio. “Edonola ere, aldizkariak sekulako garrantzia izan du bertsolaritzaren sozializazioaren arloan, telebistan edo irratian jorratu ezin ziren hainbat gai eta ikuspegi beste patxada batez landu ahal izan direlako bertan. Alde horretatik, iruditzen zait oso ekarpen interesgarriak egin dituela bertso munduko jendearentzat zein zalearentzat”, jarraitu du. Garai berrietara moldatzeko gaitasuna ere aitortu nahi dio aldizkariari: “Gogoan dut, adibidez, hasierako zenbakietan bertso-saioetako alerik onenak agertzen zirela transkribatuta, eta aldizkariak nahikoa arin ulertu zuela horretarako bazeudela beste euskarri batzuk. Antzera gertatu da beste zenbait atalekin ere, iritzi zutabeak gehitu dira eta abar. Edo baita diseinuarekin ere, jakin izan da estilo propio bat lantzen eta, aldi berean, aldaketak, berrikuntzak sartzen”. Amonarrizi bertsogintzan emozioek duten lekuari buruz berriki ateratakoa gustatu zaio asko: “Antzeko kontuetan gabiltzanoi pista dezente ematen zizkigun”. Umorearen inguruko alea bereziki interesgarria suertatu zitzaion bere garaian, eta NORK nobela grafikoa mundiala iruditu zaiola dio: “Oso komiki zalea naiz”. Xabier Mendigureni izenordeekin Sarrionaindiak aldizkarian argitaratu dituenak iruditu zaizkio onenak, eta Maite Aristegiri azalean Onintza Enbeita zekarrena gustatu zitzaion: “Azken lau urte hauetan harreman estua izan dut Onintzarekin. Berari buruz aldizkarian atera diren guztiak arreta bereziarekin irakurri izan ditut, eta zenbaki hura, Diputatuen Kongresuan zerabilen bizimodua kontatzen zuena, aparta iruditu zitzaidan”. Fito Rodriguezi gehien gustatu zaiona aldizkariaren freskotasuna izan da: “Oso aldizkari bizia da, ez baita oinarritzen iraganeko kontu tradizionaletan, eguneroko bertsolaritzak eskaintzen dituen arazoetan baizik”. Azkenik, Julen Gabiriari zenbaki monografikoak gustatu zaizkio gehien, aldizkariaren arnas luzeko lana, bere ustez ekarpenik interesgarriena dena, horietan garatzen baita bere hedadura

136

Xabier Mendiguren: “Joxean Ormazabal, nire lankide zenak, gaijartzaile aritzen zen Zegamako festetan, eta urteren batean, ezin zuela berak joan eta bere ordez egiteko eskatu zidan. Egia

aldizkari koloretsu eta irakurterraza eskainiz, bere irakurleria finkatu duela, eta horrekin batera erkidego oso bat, bertso munduaz arduratzen den oro, trinkotzeko balio izan duela. Ez da gutxi… Dudarik gabe, hastapenetan ez zuen inork pentsatuko horrenbeste iraungo zuenik”.


esan gustura egin nuen eta bertsolariak ere ez ziren kexatu…”.

guztian. NORKen inguruan ere egin nahi izan du aipamena: “Izugarri disfrutatu dut, uste dut ezin zela hobeto ospatu 100. zenbakia”. Denak ezingo du konplimendua izan, ordea, argi baitaukagu hobetzeko modu bakarra kritikak jasotzea dela. Horrenbestez aldatu, zuzendu, kendu eta gehitu beharrekoez ere galdetu diegu espresuki. Hala, Kike Amonarriz eta Xabier Mendiguren bat datoz aldizkariak azkenaldian argazki gehiegi dituela seinalatzerakoan. “Argazki onak dira, baina askotxo jartzen dituzue, batzuetan irakurketaren haria galtzeraino”, dio Amonarrizek. “Orrien hiru laurden argazkiak dira batzuetan, pertsona beraren 40 argazkirekin… Horren atzetik bertsolaritzaren artxibo grafikoa izateko bokazioa balego, gaitz erdi, baina ez dakit bada hori den kontua… Nik testuei pisu gehiago emango nieke”, komentatzen du Mendigurenek. Fito Rodriguezek dio hasieran ikerketa aldizkaria espero zuela, baina, funtsean, gizarte kronika bihurtuz joan dela. “Bertsolaritzaz baino gehiago idatzi izan da bertsolarien bizitzaz… Faltan bota izan dut eztabaida gehiago, ikerketa gehiago, mahai inguruak…”, dio. Irudiari,

137


marrazkiei eta argazkiei eskaini zaien gehiegizko presentzia aipatzen du honek ere: “Azalkeria asko dago batzuetan, baina, era berean, umorea ere ez da falta, eta, ondorioz, erraz irakurtzen da. Ez dakit nik errazkeria txarra ote den berez, baina, txanpon guztiek bezala, aurkia eta ifrentzua izan du honek ere”. Julen Gabiriari ere gutxien gustatu zaizkionak “argazkietan gehiegi oinarritutako zenbakiak” izan dira, eta “txutxu-mutxu edo prentsa arrosaren kutsua zutenak. Fribolitatearen beste muturrean, gehiegizko hoztasuna ere ez zait interesatzen”, gaineratu du: “Bertsolaritzaren egoerari, etorkizunari edo plan estrategikoei buruzko txosten mardulak —kongresuetako ondorioak, esaterako—, ez dakit ez ote diren beste moduren batean bideratu behar, soilik bertso munduko jendearentzat edo”. Rafa Ruedak eta Maite Aristegik ez dute kritika handirik eskaini. “Oraintxe egin naiz harpidedun eta ez nago aldizkariaz gauza askorik esateko moduan”, dio lehengoak; “Neronek denbora gutxi daukat irakurtzeko, hori aldatuko nuke gustura; aldizkaria, dagoen bezala ondo dagoela iruditzen zait”, bigarrenak. Bestalde, guztiek ere, egindako kritika balorazio positiboa azpimarratuz ñabartu nahi izan dute. Julen Gabiriaren hitzok, adibide gisa: “Dena hobetu daiteke, baina, bestalde, idazle gisa, nahi nuke maila honetako aldizkari bat euskal literatur mundurako. Edo ez derrigorrez horrelakoa: honen herenarekin ere konformatuko nintzateke, egia esan… Zenbaki berria heltzen zaidan bakoitzean, denak dira mardul samarrak, eta batzuk, 200 orritik gorakoak ere bai, harrituta geratzen naiz zelako lan izugarria egiten duzuen, eta harridura hori ez da 25 urteotan batere aldatu”. Denak estimatuak dira. Bai konplimenduak, bai kritikak eta baita animoak ere.

Bertsolarien bizipen eta iritziak Iñaki Murua, Igor Elortza, Iratxe Ibarra eta Estitxu Arozena hasieratik dira aldizkariaren harpidedun. Estitxuk gogoan du bere izenean egin eta bere kontu korrontetik ordaindutako lehen harpidetza izan zela Bertsolarikoa. Amaia Agirrek ere bilduma osoa dauka, baina hasieran gurasoen izenean egin zen harpidetza: “Bertsolari aldizkaria jaiotzearekin bateratsu

138


hasi nintzen ni ere bertso eskolan, eta orduan belaki hutsa nintzenez, seguru ni izan nintzela harpidedun egiteko eskatu ziena (barrez)”. Jokin Urangak familia politikoaren bidez izan zuen aldizkariaren berri: “Hamahiru urte neuzkala osaba neska erdaldun batekin hasi zen ateratzen, eta haren anaiak, familia berriarekin puntuak irabazteagatik edo, ni bertsolaria nintzela jakinda, San Martin elkartera ekarri zituen ale batzuk. Handik laster egin nintzen harpidedun”. Jone Uria dugu harpidedun berriena: “Duela hamar urte izan zen. Durangoko Azokan apuntatu nintzen eta errimak zituen kamiseta urdin bat ematen zuten opari aldizkariaren 15. urteurrena zela eta”. Ibarrak eta Arozenak gogoan dute aldizkarian lehen aldiz agertu zirenekoa ere. “Ikasle garaian zen, eta emakume bertsolariei eginiko elkarrizketa batera deitu ninduten. Esango nuke bizkaitarrak ginela denak, eta gazteena ni nintzela: Mirari Azula, Xiomara Gezuraga eta, agian, Ainhoa Munitxa ere bai… Leioan egin genuen elkarrizketa, eta gogoan daukat Joxerra Etxebarria irakaslea greban zegoela eta bisita bat egiteko aprobetxatu genuela”, kontatzen du Ibarrak. “Uste dut bertso eskolaren inguruan egindako erreportaje baterako etorri zirela Lesakara argazkiak ateratzera”, dio Arozenak. Iñaki Murua ez da bertan agertu zen lehen aldiaz gogoratzen, baina gogoan dauka Gipuzkoako Txapelketaren portadan azaldu zenekoa: “Golfeko makila batekin jarri ninduten imintzioak egiten, Zarauzko golf zelaian, eta, halako batean, pilotari jo eta ‘zazt!’ txuloan sartu nuen,

Zorionak BERTSOLARI ALDIZKARIAri 25 urte hauengatik


nahi gabe (barreak)… Gero, txapelketako saioan, neu joan nintzen txulora (barre gehiago)”. Jone Uriak, berriz, portada batean pailazoaren sudur gorria jantzita atera genuela gogoratzen du. Amaia Agirrek ez du gogoan aldizkarian atera zen lehen aldi hura, baina badaki, seguru, amak ondo gordeko zuela: “Ateratzen nintzenean, ohartxo eta guzti gordetzen zituen, aparte batean…”. Emozioen gaiaren inguruan iaz egin ziotena eta aspaldi batean Pako Aristik egin ziona ditu bere kuttunenak. Urangak dio aldizkarian argitaratu zen bere lehen testua duela gutxi irakurri zuela berriro: “Bertso saioa geneukan asteburu bat kontatzeko eskatu ziguten hainbati. Idatzi nuen Eskoriatzan bertsotan izan nintzela Ekaitz Goikoetxearekin, eta Laja eta Iturribide trikitilariek ere parte hartu zutela. Haiekin bueltatu eta, gauean, oinez igo nintzela Xoxotera, bertso bazkari bat genuelako eta bezperatik joatea erabaki genuelako… Ez da denbora asko berriro irakurri nuela, eta lotsa pixka bat ere eman zidan, nola idatzita zegoen ikusita, baina, aldi berean, ilusioa ere egin zidan garai hartan gauzak nola bizi eta sentitzen nituen ikusteak…”. Estitxu Arozena akordatzen da berak Dionisio Mujikari eginiko elkarrizketa bat argitaratu zela aspaldi, eta Iratxe Ibarra,

140


Bizkaiko Txapelketa batean, elkar elkarrizketatzen jarri genituela parte hartzaile guztiak, tartean bera, aspaldi baita ere. Elkarrizketatuak izateko edo testuren bat eskatzeko deitzen diegunean ilusioa edo nagia gailentzen zaien galdetu nahi izan diegu. Amaia Agirrek dio berari beti egin izan diola ilusioa, eta Iratxe Ibarrak, orain arte behintzat pozik hartu izan dituela gure deiak. “Deia jasotzeak ilusioa egiten du, ‘akordatu dituk nerekin’. Lana egitea tokatzen denean izaten da nagi gehixeago, batez ere entrega data iritsi eta oraindik hasi gabe nagoela konturatzen naizenean. Baina bestelako lanekin ere berdina gertatzen zait”, kontatzen du Jokin Urangak. Arozenak kontatzen du behin Conny argazkilariak luzaz egon behar izan zuela euren zain: “Lesakara etorri zen Silveira eta bioi argazki batzuk egitera, baina bezperan dezenteko parranda egin genuen eta oso berandu azaldu ginen… Gure lagun bat oraindik gaupasan zegoen eta hura ere azaltzen da argazki erreportajean”. Amaia Agirrek gogoan du behin gurasoen garajean egin ziotela elkarrizketa: “Bunker batean bageunde bezala aritu ginen, nire sekretuak aireratzea arriskutsua izango balitz bezala (barreak)”. Eta, beste behin, xelebre samar joan zela elkarrizketa: “Desio zuten titularra ez nien eman (barreak berriro)”. Gainerakoek ez dute aparteko pasadizorik oroitzen. Igor Elortzari finaleko kontakizunek piztu izan diote interes berezia. “Bestalde, hasierako erreportajeak ere oso gogoan ditut, niretzat artean mundu miresgarri baten kontaketa zirelako”, gaineratzen du. Iñaki Muruak 2003ko kultur artekoari buruzko monografikoa nabarmenduko luke, eta Amaia Agirreri duela hogei urte Inaxi Etxaberi eskaini zitzaion portada iruditu zitzaion oso baliotsua. Iratxe Ibarrak portada mordoxka dauka gogoan: “Mañu bizarra egiten ari den hura, lehenengoa zen, ezta?; Oihane eta Jon Enbeita azalean agertzen direna; Antzuolako futbol partiduarena… Antzuolakoarekin pasatzen zitzaidan, Markinako jaiak zirenez, ezin izaten nuela joan, eta inbidiaz irakurtzen nituela… Beste batean, inkesta bat ere egin zen ea nor zen bertsolaririk ederrena, eleganteena eta abar… Euzkitze ateratzen da azalean… Hori, orduan oso nobedosoa izan zen… eta orain ere izango litzateke, gure inguruko jendeaz horrelakoak irakurtzea ez da oso ohikoa (barreak)…”. Jokin Urangari kartzelako eta erbesteko bertsolariei buruzkoa gustatu zitzaion gehien: “Xabier Amurizak berea nola bizi izan zuen kontatzen zuen, Txiplasi eginiko elkarrizketa ere bazekarren,

141


baina Jokin Urainen historiarekin ‘flipatu’ nuen gehien… Hainbeste urtean barruan eta oraindik ere bertsoari nola eusten zion…”. Euskal Herriko Txapelketa bateko parte hartzaile guztien errepasoa egiten zuen beste bat ere oso gogoan dauka: “42 printzipalak zekarren, azaleko titular gisa… Bakoitzak zein lanbide zuen agertzen zen, ordurako konturatuta nengoen bertsotatik bakarrik bizitzea oso konplikatua izango zela, eta kuriositate handiarekin irakurri nuen bakoitza zertan ari zen…”. Gustatu ez zaizkienak ere eskatu dizkiegu. Estitxu Arozenak bertsolarien emazteei buruzkoa aipatzen du, gehiago zehaztu gabe. Jokin Urangak, apaiz bertsozaleei buruzkoa: “Erlijio kontuak ez zaizkit interesatzen eta ez nuen irakurri”. Aipatu izan den aldizkariaren horirako joeraz galdetzeko ere aprobetxatu dugu. “Garai batean argitaratu ziren lan batzuk arrosa samarrak ere baziren, eta bertsolarien artean mesfidantza apur batez hartzen genituen”, dio Igor Elortzak. Gainerakoek ez dute aipagarritzat hartu, edo ez dute espresuki aipatu nahi izan behintzat. Aldizkariak urte hauetan egindako ekarpenaz galdetu diegu, hurrena. “Nik esango nuke denetariko ikuspegietatik begiratu diola bertsolaritzari eta bertsogintzari, eta, oro har, jakin duela dibulgatiboa izaten, batzuetan akademikoagoa eta beste batzuetan ludikoagoa izanda. Nik neuk, tarteka honetaz edo hartaz jakin edo gogoratu nahi dudanean, begiratzen ditut ale bat edo beste. Dokumentazio lan handia dago hor”, dio Elortzak berak. “Bertsolaritzaren alderdi humanoa azaleratu du batzuetan, monografiko interesgarria besteetan. Ahots, ikuspegi eta bertsolaritzaren ertz ezberdinak agertzea beharko luke ardatz moduan, eta askotan lortu duela uste dut”, gaineratzen du Amaia Agirrek. Kanpokoa ekartzen ongi asmatu duela azpimarratzen du Jokin Urangak, eta Kubari buruzko bi zenbakiak, Renoko Euskal Jaiari buruzkoa eta beste hainbat aipatzen ditu. Iñaki Muruaren iritziz, “ekintzak eta pertsonak ezagutarazten lan handia egin du aldizkariak, modu arin, ikusgarri eta jantzian. Iruditeriak eta argazkiek erakarmen handia sortu dute, euskaldunok oro har dugun izaera zurrunari kontrajarriz”. Estitxu Arozena eta Iratxe Ibarrarentzat, aldiz, hain berezia den alor batean aldizkari bat sortzea bera eta horrenbeste urtetako bidea egitea ekarpen garrantzitsua dira bere horretan. Harpidedun ilustreei bezala hobetu, aldatu, kendu eta gehitu beharrekoak eskatu dizkiegu, espresuki, baina bertsolariek ez dute haiek

142


143


Ilustre batzuek argazki gehiegi ote dagoen aipatu dutenez, hori planteatu diegu hurrena. Estitxu Arozenak dio aldizkariaren bereizgarri nagusia argazkien kalitatea dela. “Azken boladan komikigintzan lan polita egin da, baina aldizkariaren indargune nabarmenetakoa argazkiak izan dira beti. Connyk sekulako bilduma egin du, ia hitzik esan gabe beti, irribarretsu, eta klik!”, zabaltzen du erantzuna Igor Elortzak. Iratxe Ibarrak aitortzen du entzun izan duela argazki gehiegitxo ez ote den argitaratzen, baina Iñaki Murua ez dator bat: “Esango nuke orekatuta dagoela. Gogoko dut, iristen denean, lehenengo, argazkien eta titularren bidez gainbegiratua ematea, eta, gero, gaiak hautatu eta sakonago jorratzea”. Bukatze aldera, aldizkariak izan dezakeen etorkizunaz galdetuta, adarra jotzeko aprobetxatzen du Igor Elortzak: “Etorkizunik baduen zuek galdetuta, ez dakit bada zer erantzun… Hogeita bost urte iraun badu, lanerako gogoa eta ilusioa ezinbestekoak izango zituen. Kalitate oneko ale asko ditut gogoan, eta eskertzekoa da hori. Kolaborazioak edo laguntzatxoak eskatzen direnean ere badakit jendeak ilusioz hartu izan dituela, beraz, aurrera”, bota du berea Amaia Agirrek. Estitxu Arozenak aipatu du zaila dela papereko formatuaren iraupena nolakoa izango den aurreikustea; irudiak, bideoak eta azkartasunak hartu dutela lehentasuna, eta zailtasunak egon daitezkeela horretara egokitzeko. Iñaki Muruari iruditzen zaio “aldizkaria atipikoa dela, eta, dagoen horretan, baduela etorkizunik. Elkarteko proiektuekin eskuz esku aritzea komeni zaio eta zaigulakoan nago”, gaineratu du. “Etxeko armairu bat aldizkariz betea daukat, baina oraindik ere ilusioa egiten dit zenbaki berri bat postontzira iristen den bakoitzean. Egingo diegu tokia etortzen diren berriei”, bukatu du Jokin Urangak.

2.0 irakurlearen argazki robota Duela 20 urteko izenburuari ‘2.0’ bat gehitu badiot, nolabait ideia berdina bigarren aldiz lantzen genuela adierazteko izan da, batez ere. Bestalde, orduko hartatik 20 urte pasatu direla ere iradoki

144

Iñaki Muruak gogoan dauka Gipuzkoako Txapelketaren portadan azaldu zenekoa: “Golfeko makila batekin jarri ninduten imintzioak egiten, Zarauzko golf zelaian, eta, halako batean, pilotari jo eta

adinako ekarpenik egin maila horretan. Amaia Agirrek bertsolari gaztetxoenei tokia egin beharra aipatu du, eta bertso gehiago ere jaso litekeela, iradoki. Gainerakoek ezer ere ez.


‘zazt!’ txuloan sartu. Gero, txapelketan, neu joan nintzen txulora�.

lezake, nolabait, kopuruari erdiko puntua kenduta. 2.0 horrek, ordea, bestelako esanahia du izatez, eta, agindutakoaren zorretan, urte hauetan aldizkarira hurbildu den irakurle mota berri horren inguruan ere ekarri beharko da zerbait. 1996an aldizkariak ez zuen papera baino ezagutzen. Lasterrera, baina, sarerako jauzia eman zuen; 1999an, hain zuzen. Ordura arteko zenbakien biltegia eta zenbaki haietan bilaketak egiteko gailu traketsa baino askoz gehiago ez zituen lehen bertsio hark, kolore horia eta gorria nahikoa modu zorigaitzekoan konbinatzen zituen, diseinu sinpleaz harago. Lantaldeari arrotzak zitzaizkion hedabide digitalak, behar besteko dirurik ere ez zen etorri luzaroan, eta, 2007 arte, ez zen bigarren bertsioa iritsi: denda gehitu zen,

145


doinuen atala, Bat-bateko bertsolaritza: gakoak eta azterbideak liburuaren lau hizkuntzatako bertsioak, bertsolari batzuen biografia laburrak, diseinu txukunagoa‌ Lantaldean kultura digitalean murgilduriko jendea sartzen hasi zen arte, ordea, ez zen aurrerabiderik egin. 2013an, Jon Martin eta Maddi Suarez sare sozialak astintzen hasi ziren, zuzendaritza berriak bideo gutxi batzuk editatzen hasteko erabakia hartu zuen, baita aldizkariaren eduki batzuk sare sozialetan zabaltzen hastekoa ere‌ Eta iazko urte bukaeran etorri da hirugarren bertsioa. Gure ustetan, maila duin bat lortu duen lehenengoa. Blogak jarri dira martxan, sare sozialak webgunean txertatu dira, aldizkariaren edukiak zatikatuta eskaintzen dira, bertsolaritzaren hemeroteka bat atondu da, 25 urte hauetan ateratako argazki guztiak eskaintzen dira, paperekoaren eta sarekoaren diseinuak bateratu egin dira‌ Hirugarren bertsio hori berriegia da izan dituen emaitzen inguruan hitz egin ahal izateko. Aurrekoek, ordea, gure harridurarako, oso emaitza txukunak lortzen zituzten. Datu bakarra ematearren, webguneak 2015. urtean 40.717 bisita eta 9.763 bisitari ezberdin izan zituen. Bertan eskaintzen zena ikusita, aldizkariaren irakurketa eta bilaketak nahikoa traketsak baitziren, datu horrek erakusten du sarean

146


badagoela bertsolaritzan interesa duen irakurle multzo indartsu bat, jada dimentsio garrantzitsu bat hartua duen xede talde bat daukagula esperoan. Sare sozialetan lortutako emaitzak ere ikusgarriak izan dira. Facebooken, 2.000 jarraitzaileren langa gainditu berri dugu; aldizkariak harpidedunak baino Facebookeko jarraitzaile gehiago ditu. Twitterren ere 1.000 jarraitzaileren kopurua gainditu dugu, 2013ko finalean Facebooken jarri genuen post batek (Ametsen argazkia, txapelarekin, eta agurraren letra) 42.000 ikustaldi izan zituen‌ Eta papereko harpideekin ez bezala, Accesarekin atzera eta aurrera ibili gabe, edo 40 laguni telefonoz deitu beharrik gabe, 2.0 irakurle horien hainbat datu emateko moduan bagaude Facebooken estatistika orrietan sartze soilarekin. Esaterako, eta poza eman digun datua da hau, badakigu emakumezko jarraitzaileak gehiago direla gizonezkoak baino: %55 emakumezkoak eta %45 gizonezkoak. Adin tarteak ere eskaintzen dizkigu sistemak: %1ek 13-17 urte bitartean ditu; %28k, 18-24; %34k, 25-34; %21ek, 35-44; %8k, 4554; %3k, 55-64; eta %2k, 65etik gora. Gauza jakina da sare sozialetan ibiltzeko ohitura gehiago dutela gazteek ilea urdindutakoek baino,


baina iruditzen zaigu datuok aurretik aipatzen genuen gure irakurleen gaztetasunaren inguruko errezeloa berretsi dezaketela: Bertsolariren Facebookean portzentaje altuena duen adin tartea 25etik 34 urtera bitartekoa da, eta %63k 34 urte baino gutxiago ditu. Euskal probintziak ez ditu ezagutzen Zuckerbergek sorturiko sare sozialak. Estatuen arabera egiten du jatorrien partiketa, eta Euskal Herria izan badenik ere ez da ageri, noski, zerrenda horretan. Baina datu bitxi askoak ere topatu ditugu bertan. Adibidez, erabat ‘deskolokatuta’ utzi gaitu honek: jarraitzaile gehien dituen estatua Spain da, espero genuen bezala, baina bigarrena Argentina, 118 jarraitzailerekin. Ez dakigu nolatan, baina bertako euskal diasporan izugarrizko arrakasta izan dugu, nonbait, edo Facebookeko sistemak

148


akats potoloren bat dauka jarraitzaileen jatorriak zehazterakoan. Hirugarrena Frantzia da 49 jarraitzailerekin. Erresuma Batuan 14 dauzkagu, Irlandan 10, Mexikon 8, Alemanian 6, Estatu Batuetan 4, Australian 3… India, Nepal eta Indonesia bezalako lurralde exotikoetan ere badaukagu Bertsolariren jarraitzaile bana: globalizazioak eta krisi ekonomikoak bultzatuta hara mugitu behar izan duten bertsozaleak… Edo Facebooki adarra jotzen dion jendea… Benetakoak balira, mereziko lukete elkarrizketatxo bat… Paperekoaren harpidedunei erreparatuta, herri ‘Bertsolarizaleenen’ zerrenda egin dugu lehen. Donostia, Bilbo, Azpeitia, Zarautz, Zumaia, Hernani eta Gasteiz ziren harpide gehien zituztenak, hurrenez hurren. Facebookeko sistemak jasotzen duen zerrendak antzekotasun eta ezberdintasun bitxiak eskaintzen ditu: Donostian 250 jarraitzaile, Bilbon 187, Gasteizen 83, Buenos Airesen 52, Bartzelonan 39, Madrilen 37, Iruñean 32, Irunen 29, Zarautzen 14, Azpeitian 14, Zumaian 13… Londresen 4 ageri dira, Parisen beste 4 eta Granadan 3. Hizkuntza hautuari dagokiona da eskaintzen zaigun hurrengo datua. Jarraitzaile gehienak, espero bezala, euskaldun gisa aurkeztu dute euren burua Facebooken. Baina uste baino askoz gehiago dira, seiehundik gora, hizkuntza lehenetsi gisa gaztelania edo espainola

Apirilaren 17an GIPUZKOAKO BERTSO ESKOLEN JAIA EIBARREN ONGI ETORRI DENOK!


jarri dutenak. Bestalde, gehiago dira sareko hizkuntza gisa ingelesa hautatu dutenak (31), frantsesez dihardutenak baino (21). Katalana aukeratzen duten 10 ere badaude. Exotikoenak, hizkuntza lehenetsia bulgariera eta poloniera duten lagun bana. Sare sozialetako jarraitzaileen arten, harpidedunen artean bezala, badira izen-abizenik ez duten irakurleak: Zugatz Ayuso Txirrinduak, Eizu Gaztelekua Beasain, Taket Bertso Eskola, Dolare Sagardotegia, Donostia hostala‌ Eta baita Maider Nauzu, Goza Tibu, Xu Xirin edo Gora Gure Gura bezala izen-abizen asmatuak dituztenak ere. Kurioski, ordea, harpidedunen artean baino portzentaje altuagoa dute 2.0 jarraitzaileen artean izen-abizenak ematen dituztenek. Badaude, halaber, gezurretakoak diruditen arren benetakoak diren izen-abizenak ere. Esaterako, Szafranski abizena duen lagun batek Donostiako danborrada, euskal kostako denboralea, Pablo Sorozabalen Sorgin Dantza eta Amasako baratze bat ditu mintzagai, besteak beste, bere Facebookeko orrian. Polonieraz idazten du guzti horietaz. Eta Bertsolari aldizkariaren jarraitzailea da. Bera da poloniera lehenetsia duen jarraitzaile hori. Bestalde, badaezpadakoak diruditen hainbat datu egiazkoak izan daitezkeenaren zantzuak ere aurki daitezke jarraitzaileen orrietan, banan bana sartuta. Askok eta askok gaztelaniaz idazten dute barra-barra. Katalanez, frantsesez edo ingelesez ari den bakanen bat ere topatu dugu, eta baita Buenos Aireseko lagunen bat ere‌ Kontuak kontu, eta gehiago luzatu gabe, aldizkariaren Facebookeko jarraitzailearen argazki robota egiteko moduan gaude: emakumezkoa da, gaztea eta jatorri anitzekoa. Hirian bizi da, eta nagusiki euskaraz mintzatzen den arren, gaztelania ere asko erabiltzen du; baina, tarteka, ingelesa, frantsesa eta katalana ere bai. Bat baino gehiago Maùuren esplikazio astrofisikoak baino galduago utz dezakete argazki honek eta aipatu ditugun datu batzuek‌ Gutxi gorabeherakoa da, noski, argazki hori. Litekeena da bildutako datuek bestelako azalpenen bat izatea, baina litekeena da, baita ere, bidean aurrera egiteko pedalek, gutxi gorabehera, nortasun horiek izatea ere.T

150


DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA HAUSPOTZEN www.durango-udala.net www.durango-euskaraz.net


gehiago egitean, salbuespena dela hori eta ez araua; gehienetan kazetariek argiki erakusten baitizute zure istorioa entzutea, hiru edo lau zutabe letraz betetzeko behar duten tramite aspergarria baino ez dela.

JOXEAN AGIRREK EGIN ZIDAN NIRE BIZITZAKO LEHEN ELKARRIZKETA, HAMASEI URTE INGURU NITUELA. Bizkaiko eskolarteko txapelketa eta Urruzuno literatur lehiaketan pare bat sari irabazi berri, GARAko kontrazalean astelehenetan idazten zituen bertso munduko kronika haietako bat eskaini zidan. Imajina dezakezue oraindik derrigorrezko hezkuntzan zegoen mukizu haren bular puztua biharamunean institutuko atetik sartzean, egunkarian agertu baitzen, argazki handi eta guzti. Inork ez zidan kasu zipitzik egin, noski. Kirol edo politika orrialdeetan atera banintz, oraino, baina bertsoez eta poesiaz ziharduen artikulu bat, Daxeko hirian klase altuko alargunentzako antolatutako makrame ikastaro bati buruzko erreportaje batek adinako interesa pizten zien nire lagunei. Nolanahi dela, lehen elkarrizketa hura oso atsegina izan zen niretzat, kontatzen nizkionak benetan interesatu egiten zitzaizkiola sentiarazi baitzidan Agirrek. Gerora jakin dut, erreportaje

152

Gizon harekin suertea izan nuela pentsatu nuen orduan. Eta ez nintzen tronpatu. Unibertsitateko lehen mailan hasterako, deitu egin ninduen, eta BERTSOLARI aldizkarian kolaborazioak egitea eskaini zidan. Eta, karrerako lehen udan, bekadun hasi nintzen GARAn, Agirreren gomendioz, astelehenetako bertso munduko kronika haietaz okupa nendin. Ez dut esango lagunak ginenik. Gure harremana, intermitentea eta uhin bidezkoa izan zen kasik beti. Lantzean behin deitzen ninduen zerbait idaztea proposatzeko, eta, horren aitzakian, luzaz mintzatzen ginen telefonoz, huntaz eta hartaz, proposatutako gaiaz ez beste gauza guztiez. Handik urte batzuetara, BERTSOLARI aldizkariaren zuzendaritza utzi zuenean, segida hartzea proposatu zidan. Memoriak huts egiten ez badit, hogeita hiru urte nituen. Duda egin nuen, hasieran. Erronka erakargarria zen, baina, gisa berean, argi nuen marroia ere izango zela zenbait aldiz. Total, azkenean, nire sortzetiko inkontzientzia sendagaitzari jarraituz,


gauza botatzen dizuten izakiak dira, inprobisatzaile hutsak, azken segundoaren maitaleak, eta hori gutxi balitz, artistak. Alegia, edozein publikazioren zuzendariren amesgaiztoa. Beharrik, jende fina nuen ondoan. Txema, Xanti eta Antxoka, hiru mosketariak. baietz esan nion, eta horrela hasi nintzen agerkari hau koordinatzen. Legegintzaldi bat egin nuen jardunean. Ziklo olinpiko bat. Lau urte. Aldaketak egiteko gogoarekin sartu nintzen. Arintasunaren eta sakontasunaren artean, azalaren eta mamiaren oreka bilatu nahi nuen, erredakzioa jende berriari zabaldu, irudiei hitzak atera eta hitzei irudiak‌ Labur esateko, munduko aldizkari onena egin nahi nuen. Esan gabe doa, ez nuela lortu. Berandu baino lehen ohartu nintzen ez zela posible izango, eta denboraldi hasieran liga irabaziko duela esan ondotik, partidaz partida ahal duena egiten duen entrenatzailearen gisan, neu ere, alerik ale, helburu xumeagoak markatzen hasi nintzen. Egin nituen aldaketa batzuk, hala ere. Urte haietan burututako lanetatik, nabarmendu nitzake, besteak beste, zenbaki guztietan errepikatzen ziren atal finkoen sorrera, aldizkaria komiki eta karikaturei irekitzea, edo diseinuaren izaera bisualari muzin egin gabe testuei garrantzi gehiago emateko saiakera. Eta aipa nitzake ere, bereziki txukun gogoratzen ditudan zenbait ale: zinemari buruzko monografikoa, Xabier Leterena edo gatazka politikoari buruzkoa, hiru esatearren. Gustura egiten nuen lan hura. Ondo pasatzen nuen. Ordurako, izan ere, aspaldi utzia nion kantatzeari, eta aldizkaria zen bertso mundura atxikitzen ninduen harreman ia bakarra. Harekin konektatuta segitzeko modua izan zen BERTSOLARI niretzat. Ez zen beti samurra, noski. Bertsolariak, definizioz, aurretik ezer pentsatu gabe burura datorkien lehen

Ardura utziz geroztik, urrundu egin nintzen bertsolaritzatik, eta, beraz, baita aldizkaritik ere. Haatik, horrek ez dit bista laburtzen, BERTSOLARIren ekarpena ikusteko orduan. Luxu hutsa da, edozein kultur adierazpiderentzat, halako agerkari bat edukitzea: maiztasun horrekin, dituen gaitasun potentzialak izugarriak dira. Profitatu beharreko primerako sozializazio tresna. Bertsolarien bat-batekotasuna aipatzen nuen lehen. Bada, zinez harrigarria da, hala izanik ere (edo justuki hala delako, batek daki), XX. mendean zenbat idatzizko literatura plazaratu den haren inguruan. Gerla aurreko BERTSOLARIYA aldizkari hura, AUSPOA argitaletxearen kolekzio monumentala‌ euskal kulturako alor gutxik dute halako tamainako ondarea paperean. BERTSOLARI ere corpus horren parte da. Urteetan metatu dituen argazki eta testuak, bazterrezinezko iturria izango dira, hemendik urte batzuetara, XX. mende bukaerako eta XXI. mende hasierako bertsogintza nolakoa zen ulertu nahi duen edonorentzat. Badira gauzak, aspalditik hor direlako, betirako uste ditugunak. Oroitzen naiz, Oskorri desagertu zelarik, beti hura kritikatzen eta mespretxatzen ezagutu nuen zenbait jende, nola hasi zen, batbatean, haren lana aitortzen eta ohoratzen. Ez genuen uste noizbait bukatuko zenik, eta eguna iristean, a zer pena! BERTSOLARI bezalako tresna baliosa eskuartean izanik, bertsogintzak ez luke galtzera utzi behar, nire uste herren eta urrunean. Aitortu, zaindu, hobetu eta egokitu, hortxe dago gakoa, beste hogeita bost urtean jarraitzeko. Goraintzi denei!•

153


Tunaseko Cornito hartan jakin nuen bazirela beste gune batzuk munduan, guri Belodromoak edo Bertso Eguneko afalosteak sentiarazten digutena sentiarazteko gai. Orduan konturatu nintzen gure mundu txiki hau beste planeta txiki batzuen lehengusua dela. Bakoitza, bere baobab eta arrosekin.

…ETA LAZKAO TXIKIK ARROSARI URA EMAN ETA BAOBAB SUSTRAIAK ATERA ZITUEN PLANETAREN LURPETIK. Planeta txiki bat da bertsolaritza, eta hura deskubritzea ez zegoen nire planetan. Baina berak deskubritu ninduen, eta bere mundu txikira —txikiegira, askotan— eraman. Gero, heldu bihurtu ninduten eta fundamentuzko lan bat topatu nuen. Hegazkina hartu, eta mundua ezagutzeko aukera izan nuen, haur izaten jarraitzeko aitzakia baino ez zen kazetari lan bati esker. 2006. urtean Kuba zeharkatu nuen Indio Nabori repentista handiaren heriotzari buruzko ale bat osatzeko. Bertsolari aldizkariarekin lotura estua sortu zitzaidan, ordutik. Kuban berriro ikusi nuen printza txiki hura, eta dezimekin betiko maitemindu nintzen. Kanpoko inprobisatzaileen maila (ordura arte gutxiesten nuena) zenbateko altua izan zitekeen ikasten hasi nintzen. Las

154

Munduko inprobisadoreak izan ditu ardatz nire kolaboratzaile jardunak gehienetan. Mundutxoz mundutxo ibiltzeko aukera eman dit. Kubatik Malagara joan nintzen gaztelaniaz inprobisatzen duten Hego Amerikako bisitariak ezagutzera. Ale monografikoak izan dira nire lanetako asko, sakoneko lanak. Elefantea irentsi duen sugea ikusteko espazioa eta denbora ematen dutenak. Denetariko planetak deskribatu ahal izan ditut: planeta moreak, non nazioarteko emakumezko inprobisatzaileak bakarrik bizi ziren; planeta gorri-beltzak, zeinetan bonbo klaparen gainean inprobisatzen zuten raperoek; Alpujarreetako planeta baobabez betea… Lazkao Txiki printzearen planetakoak izan gabe, gure planetakoak diruditen errealitateak dira gehienak. Batzuetan, espazioan ez ezik, denboran zehar bidaiatu behar izan dut planeta horietara iristeko. Antzeko zerbait gertatu da sare sozialetan ere. Bertsolaritzaren bueltako mundutxoa biltzen hasi nintzen, intuitiboki, duela zenbait urte. Garai hartan egiten nuenak


ez zuen community manager izen ponposorik, baina horixe ari nitzen egiten konturatu gabe: komunitate bat sortzen, interes baten inguruan. Gerora ohartu nintzen Bertsolari aldizkaria izan zitekeela albiste iturri, eta komunitate hari zentzu handiagoa ematen ziola aterki hark. Hargatik fusionatu nituen bi komunitateak. Asko ikasi dut gure mundutxoaren soziologiaz, zein astegunetan irekitzen duten Facebook bertsozaleek, eta zein bertsolariren argazkik jartzen dizkien ileak puntan bertsojaleei. Printze txikiaren egoskortasunez betetzen dituzte errutinak zaletuek. Besteak beste, dezente harritu nau jarraitzaileen “atsegin dut”ak emateko moduak: gehienek bideoaren lehen 20 segundoak ikusi baino lehen uzten diote bideoa ikusteari, eta askok elkarbanatu egiten dute. Beraz, ikasi dut sare sozialak norbere apaingarri ere badirela. Modako txapela nola, halaxe janzten dituztela askok modako bertsolariaren hitzak, zein diren ere jakin gabe. Gure planeta txikiaren joera berriak dira. Planeta txikietan hazten diren arrosa txikiek ere lan asko ematen dute, antza… Dena den, batzen gaituen zerbait dugunaren sentipena ederra da. Mundutxo txiki hau eta antzerako mundu txikiak batzen dituen soka txikiak eraikitzen ari gara, amaraun ikusezin bat eraikitzen. Baina ondo gogoratzen ez dudan autore batek esaten zuen: “Benetan funtsekoa dena, esentziala, ikusezina da begientzat”.•

155


156


157


BERTSOLARI ALDIZKARIAK 25 URTE BETE DITU. BIDE LUZEA DA INTUIZIO BATETIK SORTU ZEN PROIEKTUARENTZAT. BIDEAN, NOSKI, ALDATZEN JOAN DIRA ALDIZKARIAREN SOKATIK TIRAKA ARITU DIREN ESKUAK.



160


OXEAN AGIRRERENAK HASIERATIK EGON DIRA SOKA HORRI TIRAKA. ETA ESKUAK EZ EZIK, ARIMAREN PARTE HANDI BAT JARRI DU AGIRREK PROIEKTUAN. “Aldizkariaren sorreran badaude testuinguru mailako arrazoiak eta badaude pertsonalagoak direnak, horrelako proiektuetan parte handi bat pertsonala baita. Garai hartan gogoeta egiteko gaitasun handia zuen bertsolari belaunaldi bat hasi zen agertzen, batez ere Jon Sarasua eta Andoni Egaña. Joxerra Garzia ere hor zegoen, bertsolaria ez izanik ere, bertsoaren teoriko handia. Bestetik, komunikabideetan presentzia hartzen hasi zen bertsolaritza. Amurizaren lehen txapelean akaso ez hainbeste, baina 1982tik aurrerako txapelketei tarte handia eman genien Eginen. Hitzetik Hortzera saioak telebistan arrakasta zeukan… gauza asko zeuden giroan. Eta, gero, zenbait kasualitate eman ziren. Nik Egin egunkarian eszedentzia bat hartu nuen beste proiektu bat egin ahal izateko. Baina proiektuarekin hasita geundela, porrot egin zuen eta bertan behera geratu zen. Horrek zerikusia izan zuen Bertsolari aldizkariaren sorrerarekin, zenbait hilabete izan bainituen nahiko libre. Pentsa, Arin-arin ikastaro bat egin nuen Azpeitian! Eszedentziarenak pisua izan zuen beraz. Bestetik, bertsolaritza oso aldizka tratatzen genuen komunikabideetan, txapelketan bai, baina txapelketatik kanpo apenas, eta buruan sartu zitzaidan posible zela bertsolaritzaren inguruko aldizkari bat egitea bi hilabetean behin”. Hasierako asmoa bi hilabetean behingoa bazen ere, ez zen gauzatu eta, hasieratik, Bertsolari hiruhilabetekaria izan da. “Bertsozale Elkartea berri samarra zen, erronka asko zituen aurrean eta aldizkariarena beste saltsa bat iruditzen zitzaien, gehiegi une hartan. Horregatik, hasieratik ikusi genuen ekonomikoki elkartetik apartekoa behar zuela, dirua beste toki batzuetatik atera behar genuela”, gogoratu du baita Joxeanek. “Ni primeran gogoratzen naiz hasiera haiekin, nola ez zen batere garbi ikusten aldizkariaren ideia, nola zalantza asko ikusten ziren han eta hemen… Joxean tematu zen aldizkariarekin, ez egoskorkeria kontu batengatik, buruan oso garbi zeukalako zer egin nahi zuen. Buruan garbi zeukan nolako aldizkaria izan behar zuen; buruan garbi irudikatzen zuen nork parte hartu behar zuen eta nola. Buruan oso landua zeukan proiektua”, kontatu du Xanti Jakak.

Modu amateurrean Kazeritza proiektu bat izan da hasieratik Bertsolari, bokazio horrekin sortua eta izate horri lotua. “Andoni Egañak beti izan du kazetaritzarako 161


usaimena. Hasierako urteetan bilera bat egiten genuen urtean, gaiak eta ideiak jasotzeko. Joxerraren gaiak izugarri sakonak, interesgarriak eta indartsuak izaten ziren, baina ez zuten balio aldizkarirako. Andoniren gaiak, berriz, erabat xelebreak ziren, baina denek balio zuten. Andonik badauka sen jostalari hori”. Gai onak baino gehixeago behar da, ordea, aldizkari bat zerotik sortzeko. “Denborarekin gauza batzuk ahaztu egiten dira, baina etxean gogoratzen aritu gara eta hasiera hartan etxeko denek parte hartzen genuen aldizkarian. Batzuek maketatzen, besteek zigiluak jartzen harpidetza orrietan… Aldizkarian dena egiten zen modu amateurrean, borondatez eta ahal zen bezala. Publizitatea lortzeko ere kotxea hartu eta toki batetik bestera joaten ginen ate joka. Gogoan dut hasiera hartan Bertsoa eta sagardoa erreportaje luze bat egin genuela eta sagardotegiz sagardotegi ibili ginela publizitatea lortu nahian. Sekulako mina eman zidan sagardotegi batera joan eta bertako jabeak esan zigunean batzuek soldata ateratzeko lana egin behar zutela eta beste batzuei txorakeriak eginda ematen zigutela soldata. Guk Bertsolari militantziaz egiten genuen, ezer irabazi gabe. Baina ez nuen gogorik izan sagardogile hari azalpenak emateko. Agurtu eta joan egin nintzen”. Lizarran inprimatzen zen aldizkaria eta argazki guztiak paperean bidaltzen ziren hasiera hartan, artean aro digitala iritsi gabe baitzegoen. “Gogoan dut behin inprentatik deitu zigutela, erabat nahastuta, argazki bakoitza non jarri behar zuten galdezka. Ez ginen fidatzen eta Nekanek —hasierako urteetan maketazioaz arduratu zenak— autoa hartu eta bertara joango zela esan zuen. Urbasatik barna abiatu zen, bide motzena zelakoan, eta bidean ez aurrera eta ez atzera geratu zen elurra zela-eta. Hasiera hartan baliabide oso eskasekin ibili ginen”, kontatu du Joxeanek. Eta buruhausteetan handienetakoa, diruarena izaten zen. Nola ordaindu inprenta? “Joseba Jakarengana joatea pentsatu nuen. Deitu nion eta iluntze batean geratu ginen elkartzeko. Afalduta zegoen eta ‘goazen behera’ esan zidan. Taberna batera joan eta whiski bat eskatu zuen. Nik txapa guztia bota nion eta bera bitartean isil-isilik egon zen. Bukatu nuenean esan zidan: ‘Aurrera, horrekin aurrera egin behar duzue. Nik anaia gazteari esango diot horrekin arduratzeko’. Lehenengo bizpahiru zenbakiak Zabaltzenek ordaindu zituen”, gogoratu du Joxeanek.

162


“Ni oso era naturalean hurbildu nintzen proiektu honetara. Orduan 34 urte nituen eta bertsolaritzara hurbilduta nengoen, Bilbora joana nintzelako lanera eta zazpi-zortzi urte neramatzalako Santutxuko bertso eskolan. Bestetik, ni Zabaltzenen nenbilen, liburuekin, liburu denden inguruan, banaketa kontuetan, ikastolen munduan… Hanka bat bertsolaritzara lotua nuen eta bestea, lanbideagatik, argitalpenen mundura. Joseba anaiak proiektua aipatu zidanean gustura hartu nuen, mundu hori bizi nuelako, eta asko pentsatu gabe hasi nintzen”, agertu du Xanti Jakak. Bere egitekoa ez da hainbeste edukiei, formatuari, argazkiei eta halakoei begirakoa izan, berak bestelako galderak erantzun behar izan ditu hainbat urtetan: Zer egin aldizkariarekin? Nola finantzatu? Nola merkaturatu? Nola iritsi ahalik eta jende gehienarengana?

Lehen hiru urteetan, 1.000 harpide “Egia esan, garai hartan ez neukan jakintza handirik aldizkarien inguruan. Batetik, aldizkaria merkaturatu egin behar zen. Hori ez zen arazo handiegia, liburuekin ere egiten genuen eta zeozer bagenekien. Gainera, nabarmendu beharra dago hasierako aleak oso arrakastatsuak izan zirela. Lehen alea agortu egin zen, baita hirugarrena ere. Faboritoena, txirrindulariena, Lazkao Txikirena… horiek denak agortu egin ziren. Lehen aleetan diru iturri nagusia dendetan saldutakoak izan ziren. Baina gakoa harpideetan egon da zalantzarik gabe. Zenbait harpide kanpaina egin ziren hasiera hartan, eta, lehen hiru urteetan, 1.000 harpide izatera iritsi ginen. Lehenengoetan harpidetza gertukoa izaten da; bertsolariak, gai-jartzaileak, antolatzaileak… baina ondorengo urteetan nekezagoa izaten da. Laugarren eta hamargarren urtea bitartean, etxez etxeko kanpainak egin ziren harpidetzak lortzeko, eta ia bi mila harpide izatera iritsi ginen. Hori sekulakoa da. Eta beste erpin bat, zalantzarik gabe, publizitatea izan da. Hasieran ez geneukan ideia handirik, eta ate joka joan ginen hara eta hona. Baina, une batean, ikusi genuen babesle handiak topatu behar genituela; kutxak, aldundiak… Garai hartan ez zegoen krisirik eta aldizkariak profil berezia zuen: hain gaztea ez zen jendearengana bideratuta zegoen eta prestigioa zeukan. Horregatik lortu genuen zenbait auto saltzaile eta ostalaritzako enpresa geureganatzea une batean”.

163


Harpidetza kanpaina horietan, askotariko bideak ibili zituzten aldizkariaren bultzatzaileek, “bertso saioak antolatu ziren harpidetzak lortzeko, bertso eskolekin lan egin zen, jende asko mugitu zen borondatez aldizkariaren inguruan… Nabarmendu beharra dago laguntza hori gabe ez ginela hogeita bost urtera iritsiko”, nabarmendu du Jakak. Liburu bilduma ere jarri zuen martxan Bertsolarik, zenbait bertsolariren biografia modernoak bildu zituena. “Auspoak egiten zituen biografiak oso klasikoak iruditzen zitzaizkigun, eta zerbait modernoxeagoa egin nahi genuen”, kontatu du Joxeanek. Guztira hamaika liburu argitaratu zituzten; Xanti Iparragirre, Enaz Banaz –Amurizarena–, Imanol Lazkano, Jon Lopategi… baina zegoeneko liburuen salmenta goitik behera zetorren garaia zen, eta horretan geratu zen bilduma. “Aldizkari bat ginen eta ez geneukan argitaletxe bihurtzeko bokaziorik”, esan du Xanti Jakak.

Urtea baino lehen, Argia saria Bertsolari aldizkaria ez zen oharkabean azaldu euskal kazetaritzaren panoraman. “Sekulako oihartzuna izan zuen aldizkariak, komunikabide askotan agertu zen. Pentsa, lehen alea maiatzean atera genuen eta, urtebete baino lehen, ‘Argia’ saria eman ziguten”, esan du Joxeanek.

164


Berritzailea izan zen Bertsolari, orduan merkatuan zegoenaren desberdina, eta arrakasta izan zuen. “Formatua ere ezustekoa zen. Gogoan dut etxean National Geograghipc mordoa genituela eta haiei begira aritzen ginela. Irudiak presentzia handia zuen, argazki asko zituen aldizkariak‌ Akaso, batzuetan irudi gehiegi ere sartu genituen. Mito bat ere sortu zen, sentsazionalistak ginela, bertsolaritzaren Hola egiten genuela‌. baina ez da egia, sekula ez gara sartu familia arteko liskarretan,

165


dibortzioetan eta halakoetan. Gertutasun ariketa bat egin nahi genuen, ez besterik. Bertsolariaren gertuko planoak eman nahi genituen. Bertsolariek badute trikitilariek edo rock musikariek ez duten ezaugarri berezi bat. Bertsolariek pentsatzen dute beren jarduna solemnea eta zurruna dela. Eta bertsolaritza historikoki gautarra eta parranda girokoa izan da. Jendeak gehien maite dituen bertsolariak alprojak izan dira. Rockaren inguruko aldizkarietan, esaterako, gaueko argazkiak agertzen dira, parranda girokoak… Bertsolaritza benetakoa ere hor dago, gauean, parranda giroan, baina ez dugu inoiz lortu hor sartzea. Baina, hala ere, bertsolarien irudi zurrun horren haustura ekarri genuen. Aldizkarian bertsolariak etxean agertzen ziren, astoarekin, segan, lanean…”. Informazioaren eta intimitatearen arteko muga, batzuetan, lauso samarra izaten da, eta, batzuetan, marra gorriren bat pasa izan dutela aitortu du Agirrek. “Bertsolariren bat ukatu da hau edo bestea egitera, eta besteren bat haserretu izan zaigu”.

Aldiro desberdina Txema Garziak urte mordoa darama Bertsolari aldizkaria diseinatzen eta maketatzen. “Bertsolariak denari buruz abesten du, baina beti ari da besteen bizitzaz eta besteen errealitateaz. Bertsolari aldizkarian lortu zen bertsolariak bere buruari buruz hitz egitea. Oholtzatik jaitsi eta bertsolaria bertsozaleengana gerturatzea lortu zen”, hasi da hausnarketa egiten. “Nik beti izan dut sentsazioa kazetaritzan dena oso karratua dela. Orrialdeak eta maketak harrapatuta sentitzen nintzen, askotan, diseinatzaile bezala. Niretzat garrantzitsua da irudiek bizitza hartzea, behar duten tamainan eta behar duten mugimenduarekin… Bertsolari aldizkarian oso aske sentitu naiz nahi nuena eta sentitzen nuena egiteko. Zenbaki bakoitza erronka handi bat zen, aldiro desberdina zelako, zerotik hasi eta osatu beharreko puzzlea bezala. Erronka izugarri interesgarria. Nire helburua, aldizkaria toki batetik edo bestetik hartu, irakurleak gozatzea izan da. Edozein orrialdetan ireki eta irakurlea harritzea izan da nire helburua”, kontatu du Txemak. Hasieratik proiektuan egon den beste pertsona garrantzitsua Xalbador Garmendia euskara zuzentzailea izan da, testuak “arima guztiarekin eta ordutegirik gabe” zuzendu izan dituena urte askoan. Xalbador gaixo dago azken urteotan eta dagoeneko ez da aritzen al-

166


dizkaria zuzentzen. Baina gaixotasunak baimendu dion azken unera arte horretan aritu da. Conny Beyreuther argazkilariak ere bide luzea egin du Bertsolarin, eta eragin handia izan du aldizkariaren estiloa eraikitzen. Bere esanetan, “lotsa pixka batekin eta jakin-min handiarekin” hurbildu izan da beti bertsolariengana. “Aldizkariaren argazkilaritza nahiko ausarta iruditzen zait, naturala. Oso nahasketa orekatua egiten du bertsolarien argazki propioen —beren bidaia eta abenturetako argazkiak– eta bestelako argazkien artean. Badira argazkilari profesionalek ateratakoak —naturaltasunetik–, eta badira kazetariak berak ateratakoak. Denetarik topa daiteke, familia albumetan bezala. Ni bertsolarien amei argazkiak ateratzen hasi nintzen, eta bertsolari batzuk lehendabizi beren amen begietatik ezagutu nituen, Xabier Amuriza edo payatarrak, kasu. Akaso horregatik, beti iruditu izan zait familiako argazkiak ateratzen ari nintzela. Ohore bat”.

Non dago orain? Hogeita bost urteren ondoren, non dago orain Bertsolari aldizkaria? “Hasi ginenean bertsolaria hurbildu nahi genuen, gertuko planoak eman


nahi genituen; bertsolaria eta bertsozalea hurbildu. Gertutasun hori izan da aldizkariaren hasierako ezaugarria. Baina urteen joanean iruditzen zait giza alderdi hori, gertutasun hori, galtzen joan dela eta espezializaziora jo duela. Adituen aldizkari bat bihurtu dela iruditzen zait”, iritzi dio Joxeanek. “Akaso bertsolaritzak berak egin duen bide bera egin du aldizkariak. Bertsolari aldizkariak 25 urteotan bertsolaritzak egin duen bidearen argazkia jaso du zalantzarik gabe”, gaineratu du Xantik. Bertsolaritza aldatu da, bertsolariak aldatu dira eta, horien eskutik, Bertsolari aldizkaria aldatu da. Eta, harpideak? “Adin batetik gorako harpide asko ditugu, emakume asko tartean. Egia esan, harpide oso leialak ditugu, askok hogeita bost urte daramate gurekin. Leialtasuna da gure harpideen ezaugarri nagusia. Gainera, urtero egiten dira harpide berriak”. “Pentsatzen genuena egin genuen. Hori garbi dago. Eta zenbaki batzuk apartekoak dira. Zabalari buruzkoa, esaterako, nabarmentzekoa da. Oso zaila zen Antonio Zabalari elkarrizketa bat egitea, bigarren galdera egin orduko joan beharra zeukala esaten baitzizun. Eta guk egunpasa ederra egin genuen berarekin, hizketan eta hizketan. Hori bai, lana egiten zuen tokia erakusteko eskatu, eta paketeak zituela eta hurrengo hilean erakutsiko zigula erantzun zigun. Eta Lazkao Txikiren portadak ere badauka bere xarma. Argazki horiek atera eta gero joan zen ospitalera ebakuntza egiteko, eta han zendu zen”, nabarmendu du Joxeanek. “Eta aldizkariak badauka beste alderdi bat oso polita. Bertsolaritzan norbait izan dena aldizkarian agertzen da. Gerora bertsoa utzi dutenak, herriak ahaztu dituenak… horietako asko daude aldizkarian, eta hori ere ekarpen garrantzitsua da”, gaineratu du Xantik. Eta hurrengoei aholkua: “Guk erreleboa eman dugu. Eta poztekoa da aldizkariak jarraipena emango dion lantaldea duelako. Baina, aholku bat emateko baimena hartuz, talde lana zaintzeko esango nieke. Gure ibilbidea, akaso, bakartiagoa izan da, ez dugu talde izaera hori izan, gutxi izan gara eta bakoitza bere lubakitik aritu da. Oso garrantzitsua da talde lana indartzea, taldeak eustea proiektuari, hainbeste urte bizirik daraman proiektu batek aurrera begira bide luzea egiten segi dezan”, bukatu du Xanti Jakak.T

168


169


MAHAIAREN BUELTAN ESERI DITUGU ANTXOKA AGIRRE, BEÑAT ZAMALLOA, ANDONI LUBAKI ETA ZEZILIA HERRADOR, ERRELEBOA HARTU DUEN TALDEAREN ARDATZA.



172


LDIZKARIA HASI ZENEAN NIK HAMALAU URTE NITUEN. GARAI HARTAN MARRAZKIAK EGITEN NITUEN ETA AITARI AITA ZE NEZ ONAK IRUDITZEN ZITZAIZKION. Eta hala esan zidan marrazkiak egiteko aldizkarirako. Bertso hautatuen sekzio bat zegoen, eta nik bertso horiei ilustrazioak egiten nizkien. Hori izan zen nire lehen lana aldizkarian”, hasi da kontatzen Antxoka Agirre. Egia esan, errelebotik adina dauka Antxokak beteranotik. Hamaseihamazazpi urte zituela hasi zen bere lehen testuak argitaratzen aldizkarian, eta gerora etorri ziren etxez etxe eta atez ate egin zituen harpidetza kanpainak. Harpidetzak topatzeko sistema zuzena zen oso: Herriko bertsolarien laguntzarekin bertsozaleen zerrenda bat egin, telefono listinean abizenen bidez helbideak topatu eta atea jo. Telefonoz ere egin izan du Antxokak saio dezente harpidedunak lortzeko. Gerora, publizitatea lortzen ere aritu izan da, eta 2002tik aldizkariaren administrazio lanak nahiz kudeaketaren ardura osoa hartu ditu bere gain. Berak dioen moduan, “chico para todo”. Aldizkariaren hasierako taldeak 18 urteko bidea egin zuen segidan eta, orduan, Josu Martinezek hartu zuen aldizkaria koordinatzeko ardura. 2013. urteaz geroztik, aldiz, Antxoka bera arduratzen da aldizkaria koordinatzeaz, Beñat Zamalloaren laguntzarekin azken urtean. “Aldizkaria indartzeko eta biziberritzeko gogoz ekin genion 2013an. Bi argazkilari berrirekin hasi ginen —Andoni Lubaki eta Galder Izagirre—, Zaldieroa hasi zen kolaboratzen, Patxi Gallego eta Xabi Paya Nork komikiarekin hasi ziren, euskara zuzentzaile berriak sartu ziren… taldea berritu egin zen, nahiz eta aurreko taldeko zenbaitek ere jarraitu, Txemak eta Connyk kasu”, kontatu du Antxokak. Bertsolari aldizkariak beti izan du atzetik Erredakzio Kontseilu bat, noizean behin elkartu eta gaiak, proposamenak eta bestelakoak biltzen dituena. Hasiera hartatik eta 18 urtean jarraian, Andoni Egaña, Joxerra Garzia, Arantxa Mariskal, Koldo Tapia… eta beste zenbait aritu dira kontseilu horretan, aldizkaria martxan jartzerako elkar ondo ezagutzen zuenez garai oso modu naturalean elkartu zen jendea. “Zaila izan da belaunaldi berri batek erreleboa hartzea. Ez zegoen tokian sortu behar izan da harremana, baina ari gara pixkana erredakzio kontseilu berri hori osatzen, ibili arazten: Xabi Paya, Jon Martin, Esti Esteibar…”, segitu du. Aldaketaren olatuan dabil azken urteotan Bertsolari. Eta, akaso, aldaketa nabarmenetakoa izango da taldea egiteko saiakera egiten ari

173


direla. Zamalloaren iritziz, “ez da erraza. Neurri txikian bizi gara honetara, eta etxetik egiten dugu lan. Norbera bere lanean dago. Ez da erraza elkartzea eta batasun hori sentitzea, ez dagoelako erredakzio bat. Gainera, ez dakit zenbateraino existitu behar duen batasun horrek. Eta zaila da hori aldatzea beste diru iturririk ez dagoen bitartean. Aldizkari honen zailtasun handienetakoa hori da, eta baita aldizkari honen bertute handienetakoa ere: oso dinamikoa da, etengabe aldatzen dira sinadurak…”.

Sare sozialetan tokia egitea Bertsolari aldizkaria sare sozialetan tokia egiten ari da azken urteotan, benetan berritzekotan ezinbestekoa baita leiho horiei begira ere jartzea. Jon Martinek lan handia egin du eta Zamalloa ere horretan ari da. “Aurrera begira bertsolaritzaren inguruan hedabide denek sortzen duten informazioaren hedapena egin nahi genuke. Hori bada gure erronketako bat, nolabait bertsolaritzaren inguruan sortzen den informazioaren hemeroteka modukoa izatea. Hortik aurrera, garbi dago gaur egun aldizkari bat existituko bada, ez dela paperean bakarrik existituko. Gaur egungo gure hartzaile eta bertsozale asko irudien zaleak dira, ikus-entzunezkoen zaleak dira eta horiengana iristeko sare sozialak baliatu beharko ditugu. Aldizkariak pisu handia dauka irudietan eta testuetan, baina sarean ere eduki behar du. Sarearekin gure edukien komunikazioan irabaziko dugula iruditzen zait. Gure edukiak erabilgarri eta eztabaidagarri izango diren plaza batera atera behar ditugu. Eta aldizkariaren marka ezagutzera emateko ere toki ona da sarea. Oraindik batzuetan iruditzen zaigu jendeak ez dakiela oso garbi Bertsolari zer den, Elkartearen aldizkaria ote den, apartekoa… Sareak lagunduko digu gure izena zabaltzen”, iritzi dio Zamalloak. 2013ko Txapelketa Nagusiko finalaren ondoren, sare sozialetan Bertsolaritik post bat jarri zuten Amets Arzallusen agurra jasotzen zuen argazki muntaiarekin. 45.000 ikustaldi izan zituen argazki muntaiak. “Horrek esan nahi du sarean ere bertsolaritzaren inguruko badagoela masa kritiko zabala. Gakoa da jende horrengana nola iritsi asmatzea”, esan du Antxokak. Bertsolari aldizkarian erreportajeak sakonak eta luzeak izaten dira, eta aberatsak iruditan. Badirudi egungo presazko irakurketan, lehen boteko begiratuan, zaila duela tokia egiten. “25. Urteurrenaren zenbaki honi begira harpidedunei galdezka aritu gara aldizkaria zer iruditzen

174


zaien, eta askok eskertzen dutena, hain juxtu, hori da: lasai irakurri ahal izateko zerbait, argazki asko dituena, edozein tokitatik hartu daitekeena, irakurketa pausatua eskaintzen duena… Gaur egun, mota horretako kazetaritza eskaintzen duten produktuak badaude, arnas luzeko kazetaritza edo slow journalist deritzona, dena ez baita presa eta azkartasuna. Egia da sare sozialetan sartzeko moldatu egin beharko ditugula edukiak, baina paperekoan espiritu hori mantentzeari zentzua ikusten diot”, esan du Agirrek. Kazetarientzat ere plaza interesgarria dela nabarmendu du Zamalloak. “Aukera gutxi izaten da gai bat sakontasunez lantzeko, eguneroko komunikabideetan. Nik egunkarian eta irratian egiten dut bertsolaritzaren jarraipena, eta, maiz, motz geratzen da espazioa. Bertsolarik eskaintzen du aukera hori, sakontasunez eta patxadaz lan egitekoa”.

Bertsolaritzak gehiagorako ematen al du? Eta hogeita bost urte eta gero, hainbeste gauza kontatu eta gero, hainbeste punta atera eta gero, bertsolaritzak ematen al du gehiagorako? Zamalloak baietz uste du. “Hor bi alde daudela uste dut. Batetik, bertsolaritza lantzeko moduak aldatu dira. Horrekin batera, ikastetxeetan eta bertso eskoletan bertsolari eta bertsozale talde handia sortu da, eta horrek areagotu egin du hausnarketa. Bestetik, bertsolaritzari begiratzeko moduak aldatu egin dira; feminismotik, lehiatik, lehiatik kanpo… Gainera, herrialde bakoitzean asko aldatzen da bertsolaritza bizitzeko eta begiratzeko modua. Zabala eta anitza da bertsolaritza. Gainera, bertsolaritza ez da bakarrik bat-bateko kantua, kantatzen den gai bakoitza ere bada bertsolaritza. Bertsolaritza politika ere bada, beraz, edo gastronomia, edo… Azkenik, Lubaki, esaterako, Saharara doa eta bertako bat-batekotasunaz idatziko du. Hartara, Saharako errealitatea ekarriko du bat-batekotasunaren bidez”. “Bertsolaritzak ematen du aldizkaria egiten segitzeko. Barruko taldea aldatzen ari da eta kameraren beste aldean dauden bertsolariak ere aldatzen ari dira. Bertsolaritza bera ari da aldatzen… Zalantzarik gabe badagoela zer kontatu”, gaineratu du Agirrek. Aurrera begira jarrita, ordea, bidea ez da samurra ikusten. “Diru-laguntzen bidea gero eta zailagoa da. Harpidedunak lortzea ere gero eta gehiago kostatzen da, eta

175


berdin gertatzen da publizitatearekin. Baina, tira, badakigu zer dagoen. Erronka asko ditugu aurrera begira, ez da erraza izango, baina aurrera�.

Gerrako argazkilaritzatik ezkontzetakora Andoni Lubakik aurpegi ugari ditu. Gerrako argazkilaritzatik ezkontzetako argazkilaritzara dagoen tarte zabal horretan aritzen da, kamera aldean. Bertsolariren 25. urteurrena ospatzeko bazkarian denok dantzan jarri gaitu, ezkontza bateko familia baikinen, umoretik zirikatuz. Berak esana da batzuetan errazagoa dela gerran aritzea argazkiak ateratzen bertso saio batean baino. “Gatazka batean, zure aurrean gauzak gertatzen ari dira etengabe. Eta pixka bat arakatuz gero,

176


berehala agertzen zaizu begien aurrean estetikoki indarra duen istorio bat. Bertsolari bat mikrofono baten aurrean jartzen denean —aurrean ehun, mila edo hamar mila pertsona egonda ere—, apenas dagoen ekintzarik. Pilotaleku bat, kolorea galdutako oholtza bat, juxtuko argia… Duela hogei urte bertsolari baten eskuei argazkiak egitea berritzailea izango zen, baina dagoeneko askotan ikusitako errekurtsoa da hori, eta ez da erraza beti gauza berriak asmatzen egotea, estetikoki hain elementu gutxi eskaintzen dituen jardun batean. Horregatik, gure lanak badu antza bertsolarien jardunarekin. Gai bat daukagu eta, muga batzuen barruan, sortu egin behar dugu. Askotan, zaila egiten zait bertsolaritzaren inguruko argazkiak ateratzea, eta etengabe aztertzen aritzen naiz nola izan sortzaileagoa zure begien aurrean etengabe errepikatzen ari den ekintza baten aurrean”. Erronka, baina, oso gustukoa du Lubakik. “Argazkilaritza kirol bat bezalakoa da, entrenatuta egon behar duzu, bestela akatsa egiten duzu une garrantzitsuenean. Bertsolarin lanean aritzeak behartzen nau bista eta burua etengabe entrenatzera, eta ariketa oso interesgarria da. Beti zerbait berria egin beharra entrenamendu bikaina da”. Andoni Lubaki lurrikara txiki bat bezalakoa da, parean duena neurrian aztoratzeko abildadea dauka, kamerarekin ahazteraino. “Nik ez dut baimenik eskatzen ezertarako, baina berehala sumatzen dut bertsolari bakoitza noraino eraman dezakedan. Julio Soto ez dut pailazoarena egiten jarriko, baina Ander Lipus ezin dut serio demonio atera. Gainera, gustatzen zait argazkia gaiari lotzea”. Zezilia Herrador iritsi berria da. Administrazioaz arduratuko da eta harpidedun berriak eta publizitatea lortzeko lanak ere partekatuko ditu. “Antxokarekin apustua egin dut, urtebetean zeinek lortu emaitza hobeak”, esan du umorez. Durangoko azokan hasi zen eta egun bakarrean 20 harpidedun lortu zituen Zeziliak. Hasiera bikaina. Aurrera begira zer? Bada, batez ere, aurrera begiratzea, alerik ale, pausorik pauso. Sare sozialetan haztea, eta paperean bidean segitzea luxuzkoa eta etxeko apalategian gordetzeko modukoa den bilduma osatzen. Segi dezatela, beste hogeita bost urtean gutxienez.T

177


Andoni Egaña eta Julen Gerrero inposatzen nizkiola. Nolako sesioak izaten genituen horren kontura, ‘zergatik ez duzu Superpop-eko poster bat jartzen jende guztiak bezala?’).

BERTSOLARI ALDIZKARIAK, 25 URTE. BERTAN ARGITARATUTAKO NIRE LEHEN ERREPORTAJEAK, 15. ARIKETA DIBERTIGARRIA IZAN DA LEHEN LAN HURA BERRIZ IKUSTEA ETA IRAKURTZEA. Ez nuen ahaztuta hala ere, iruditzen baitzait ez dudala aise ahaztuko Andoni Egañari egindako lehen elkarrizketa. Baina, memoriak berezkoak dituen errebuelta bihurriak tarteko, ez nuen horrela gogoratzen; hain inozo, hain bistako, hain ageriko. Baina hor dago hemeroteka, ezkutatu ezina eta moldatu ezina, nire orduko orrazkera eta nire idazkeraren ajeak betiko gordeko dituena, gustatu ala ez. Ez nintzen asko ezkutatu Andoni Egañaren bertuteak famatzen; hasi janzkerarekin eta segi perfumearekin, eta, tartean, bere hizketarako jarioa eta inteligentzia. Hori irakurri eta Egañarekin maiteminduta nengoela ematen du. (Eta honaino iritsita, nire ahizpak gustura kontatuko luke partekatzen genuen logelako paretan

178

Ba, horixe, Bertsolari Aldizkariari esker Andoni Egañaren perfumea usaindu ahal izan nuen, parean izan nuelako. Eta logelako paretan itsatsita bizi zen idoloa hezur eta haragizkoa bihurtu zitzaidan. Eta Egañaren ondotik beste bertsolari, antolatzaile, gai-jartzaile, epaile, koordinatzaile, bertsozale asko bihurtu zaizkit hezur eta haragizko, egiatako. Horretan lan handia egin du Bertsolari aldizkariak, sortzaileak gerturatzen, hezur eta haragizko bihurtzen, haien perfumeak deskubritzen. Hamabost urte Bertsolarin lehen aldiz idatzi nuenetik, juxtu bertsolaritzaz idazten hasi nintzen garai paretsuan. Asko ikusi dut eta ahalik gehien ikasi.


Ikusi dut bertsolaritzarena familia handia dela eta bertsolariak ez ezik, beste kideak ere oso garrantzitsuak direla familia horretan. Ikusi dut borondatez eta batez ere pasioz egindako lan handia dagoela egun bertsolaritzak bizi duen gorputzaldi osasuntsuan. Antolaketa maila handia dago, gainera, eguneroko lan horretan. Ikusi dut bertsolariak ez direla paretako posterrekoak, bistaratzen ez dituzten ahulguneak eta bertuteak ere badituztela. Baina, gero eta gehiago, bertsolariak bertsolari bakoitza dira; ikuskera, pentsaera eta sinadura propio. Eta gero eta gehiago, norberaren hori bat-batekora eramaten asmatzen du bertsolariak, ñabardurak modu elegantean errimaren eta neurriaren mendera jarriz. Bertsolariak uneoro inguratzen duen errealitatea begiratzeko, ulertzeko eta gogoetatzeko egiten duen ariketak eskoletan derrigorrezko ikasgai izan beharko luke. Bizitzeko tresna ezinbestekoa.

urteko hura. Dagoeneko ikasi dut Egañarenganako nire miresmena kudeatzen eta disimulatzen, eta miresmen horretan beste asko kabitzen zaizkit orain; bakoitza bere ñabardura, estilo, mundu ikuskera eta perfumearekin. Eta miresten ditudan horietan denak ez dira bertsolariak, bertso familia handi horretan badaude bertsolariak ez diren perla asko. Bertsolaritzaren fenomenoak ondo merezi du hogeita bost urtean Bertsolari aldizkaria, eta presta dadila aurrera begira jartzeko, bertsolaritzak segituko baitu ibiltzen, garaian garaian pausajea moldatuz. Dagoeneko ahizparekin partekatzen ez dudan logelako paretan ez dago Andoni Egaña. Baina miresten segitzen dut, orduan baino ñabardura gehiagorekin. Eta Bertsolarik bertsolarien “Superpop” estiloko posterrak argitaratzen baditu, akaso…•

Bertsolaritza ez da duela hamabost urteko hura. Ni ez naiz duela hamabost

179


180


181


60 urte lehenago argitaratu zen BERTSOLARIYAtik datorkio izena BERTSOLARIri. Grafian bertan nabari daitekeen ezberdintasun txiki horren atzean hainbat gorabehera garrantzitsu gordetzen dira: garai ezberdinak, testuinguru ezberdinak, bertsolaritza ulertzeko modu ezberdinak‌ Tartean, bertsolaritzari buruz egin izan den kazetaritzaren bilakaera itzela. Eta, finean, baita antzekotasun batzuk ere.



Bertsolariya lehen zenbakia.

184


USKAL TELEBISTAKO AURPEGIRIK EZAGUNENETARIKO BAT XABIER EUZKITZE DA, ARGIAKO ZUZENDARI LANETAN DABIL ESTITXU EIZAGIRRE, EUSKADI IRRATIAN URTEAK DARAMATZA XABIER SUKIAK, ETA, AZKENALDIAN, MAIALEN LUJANBIOK BERTATIK ESKAINTZEN DITUEN SINADURAK BOLOBOLO MU GITZEN DIRA SARE SOZIALETAN… Basarriren Nere Bordatxotik eta Amurizaren Semaforo gorriarekin hasita, bertsolari andana izan dira, eta dira, zutabegile Euskal Herriko kioskoko egunkari eta aldizkari askotan. Agerikoa da bertsolaritzak dezenteko eskarmentua duela, dagoneko, idazmakina edo ordenagailua tekleatzen, irratiko uhinetan dantzatzen, telebistako kameren aurrean jartzen; besteak beste, aspaldidanikoa duelako kazetaritzaren ondoan hasitako bidea, irudi lezakeena baino luzeagoa. Egun, Argian Sustrai Colina eta Amets Arzallus kazetari lanetan ikusi izaten ditugun bezala, Basarrik, duela laurogei urte, langintza bera zuen, besteak beste baita Argian ere. Eta Basarrik baino beste berrogeita hamar urte lehenago Joan Bautista Elizanburuk betso jarriak ez ezik, iritzi testuak ere argitaratzen zituen Euskal Erria eta L’Avenir aldizkarietan. Bertsolaritzak eta kazetaritzak elkarren eskutik egin duten bide luze horretan kazetari lanak egin dituzten bertsolariez gain, euren lana bertsolaritzara eman nahi izan duten kazetariak ere izan dira bidegile. Honela, Bertsolariya sortu zen urte haietan, esaterako, Ander Arzelus Luzearrekin batera euskarazko lehen irrati programaren gidaria izan zen Joseba Zubimendi, 1935eko eta 1936ko Euskal Herriko lehen bi bertsolari txapelketen antolatzaile ere izan zen. Eta baita txapelketa haietako aurkezle ere. Jose Ariztimuño Aitzol aritu zen Zubimendirekin batera, buruz buru, txapelketok antolatzen, eta txapelketaren kronika ere, bertsolaritzari buruzko kazetaritzaren ale bikaina, Bertsolari guduak izenekoa, bien artean atondu zuten. Zubimendik, bestalde, bertsolaritzari buruzko Bertso-miñez artikulu sorta ere argitaratu zuen 1939an. Euskarazko kazetaritza eta bertsolaritzaren arteko lotura agerian uzten duen datua: hainbat ikerlanek aipatzen dutenez, euskaraz irrati uhinetan entzun ahal izan zen lehen gauza bertso bat izan zen; hain zuzen ere, Zubimendik 1932ko martxoaren 2an Radio

185


El Dia egunkariko azala, 1930ean. Zubimendiren irratsaioaz, Baserri ere agertzen delarik.

Bertsolariya.

Ua, ua emendik, otsa, Abil azkar, pizkor, abotsa! Gure izkuntzan agur laztana, Ludiko euskeldun danorengana (…) Urte haietan hainbatek ekarri zuten bertsolaritza garaiko prentsara ere. Jada aipatu ditugun hirurekin jarraitzearren, Luzearrek El Día egunkariko Euskal Orrian, Zubimendik El Pueblo Vasco egunkariarenean, eta Aitzolek, bertsolaritzari prestigioa emateko egin zen lehen saiakera garrantzitsu haren ideologo nagusia, hainbat mediotan.

Bertsolariya (1931-1932) Euskal kulturaren loraldi urte haietan sortu zen, esan bezala, Bertsolariya. Altzako inprentaren nagusiak, Juan Jose Makazagak, atera zuen. Inprenta lanetan ezagututako bertsopaperekin zaletasuna sartu, nonbait, eta Euskal-Erriko kanta zarrak, Xenpelar’en bertsuak, Bilintx’en bertsuak eta Txirritaren testamentua liburuxkak atera ondoren, astero, Bertsolariya goiburuarekin, lau orri argitaratzeari ekin zion.

186

Euskarazko kazetaritza eta bertsolaritzaren arteko lotura agerian uzten duen datua:

San Sebastianeko euskarazko lehen programa horren lehen saioa irekitzeko abestu zuena.


hainbat ikerlanek aipatzen dutenez, euskaraz irrati uhinetan entzun ahal izan zen lehen gauza bertso bat izan zen.

1931ko irailean hasi zen eta 1932ko irailean bukatu, tartean 54 zenbaki kaleratuta. Bertso jarriak eskaintzen zituen, zaharrak eta berriak, urtearen buruan liburu bat osatzeko ideiarekin. Honela ekiten dio bere ideiaren aurkezpenari lehen zenbakian: “Asteroko Bertsolariya izeneko au, atera da zeren ikasi naya edo gogoa dagoen bertsuetarako, eta denbora berian ez dalakoz xamur lengo bertso zar eder ayek billatzen nolanai (…) Geyenian gertatzen dana, zere lagun edo adiskideari eman irakurtzeko, gero arrek ez digula atzera bihar bezala eman, au da, berriz zu gana eskutaratzeko ondatu edo orri batzuek kenduak (eta au da okerrena) agiyan geyago libururik zugan iritxi ez”. Eta honela jarraitzen du: “Bertsolariya asteroko onen asmoa da bertsolarik ederrenak bildu, eta liburu bikaiñ bat egitea (3.500) zar eta berri urte betean izango ditu gutxienez, lau orrialdi, aurreneko biyak bertso berriyak, eta beste bi bertso zarrak asko aztuta txokoan dauden Xabalategi, Pernando, Udarregi, Xorrola, Ardotx, Xenpelar (…) Txirritak itza eman digu, astero orri bat osoa beteko dubela bere bertso berriyakin eta gañera ondoren, Lexoti, Sailburu, Telleri-Txiki (…) eta gañerako gogo duten guziyak, zarrak eta gaztiak izango dute lekua nai badute idatzi, eta bigaldu (Inprenta de Macazaga Calle Viteri, 32 Renteria)”.

Joxe zinkunegi, Joseba Ariztimuño 'Aitzol', Nikolas Ormaetxea 'Orixe', Iñaki Eizmendi 'Basarri' eta Joseba Zubimendi.


Harrigarria badirudi ere, hamaseigarren zenbakiraino hutsik egin gabe bete zuen Txirritak bere hitza. Hogeigarrenetik soiltzen hasten dira bertsolari handiaren bertso berriak, baina, tarteka, berragertzen dira berriro, azken zenbakiraino. Bertsolariak eta bertsoak, bestalde, ez zaizkio faltako Makazagari: Asto guztiak ez dira igualak antza aundia izangatikan, Bedayoko gertaerak; Munduaren asiera eta Aita Eternuaren ejenpluak, Juan Jose Sarasolarena; Lazkauko pelotari neskatx bati jarriak, anonimoa; Ijito antzeko bati, Pello Zabaletak jarriak; Artzai ezkongaientzat, Patxi Erauskiñenak; Sagardua degu ardua baño zarrago, Antonio Berridirenak; Abenduaren 7a, 1688 urtean. Izugarrizko ekaitza edo tenpestadea, eta tximista baten erorketa Donostiako gaztelura, zeñek lertu ondoren, eragin zituan guztizko kalte eta doakabe aundiyak, Bitoriano Iraolarena… Gaztelaniazko batzuk ere badakartza 19. zenbakiak, Comparsa de Caldereros Hungaros izenburupean, eta ‘Organizada por la Juventud Renteriana, para el 2 de Marzo de 1924,’ azpitituluarekin… Edo 45. zenbakitik aurrera, hainbat astetan, Fernando Amezketarraren pasadizoak ere eskaintzen dira… Lehen hiru zenbakietan kolore pixka bat sartzen du Makazagak, eta ahal duen guztietan, ez oso sarri, bertsolariaren argazki edo marrazki bat ere ekarri ohi du. Ia zenbaki guztietan ageri ohi da ‘Astero, astero erosi zazu Bertsolariya’ leloa, ‘Erosi zazu Xempelarren bertsuak, bere doñu ta guziyakin jarriyak’ ere oso ohikoa da, eta hamargarren zenbakitik aurrera, askotan, ‘Datorren astean Bilintx’en bertsuak, oso ederrak eta farragarrizkoak, pezeta bana’ ere iragartzen du. Hogeigarrenetik aurrera gaztelaniaz ere egiten du autopromozioa: “Todo el que desee alguno de los números, puede solicitarlo a nuestros vendedores o a Bertsolariya, Viteri 32, Renteria (…)”. Eta 37.ean berriro egiten du nahi duenak bertsoak bidaltzeko gonbita: “…betire ateratzeko morukuak badira”. 330 orri eskaini zituen guztira. Antonio Zavalak, Makazagak ateratako liburuari Auspoak egindako berrargitalpenean, esplikatzen du Bertsolariya haren ekarpena: “(…)

188

Txirritak itza eman digu, astero orri bat osoa beteko dubela bere bertso berriyakin eta gañera ondoren, Lexoti, Sailburu, Telleri-Txiki (…) eta gañerako gogo

Urteko harpidetza zazpi pezeta kostatzen zen, urte bukaeran liburua osatzeko tapak bidaliko zirela agintzen zen, eta zenbaki solteak 15 zentimo balioko zituela iragartzen zen. Urtean birritan lau beharrean zortzi orrikoa aterako zela, eta hori 25 zentimo izango zela ere abisatzen zuen. Eta lehen orri hori Txirritaren argazki handi batekin osatzen zen.


duten guziyak, zarrak eta gaztiak izango dute lekua nai badute idatzi, eta bigaldu.

Joseba Zubimendi-Txubillomenditik mikroarekin (1933).

Bertsolariya ateratzeari utzi zionean, azal dotore batzuk zabaldu zituen Makazaga’k, asterokoa enkuadernatu eta gorde al izateko. Bazekian, bai, arek, bere lana liburugintza zala, aldizkari bat argitara ematea baño gehiago (…). Garai artan, garbizalekeria indarrean baitzebillen, bertsolaritza, euskera mordolloa erabiltzen zuala-ta, etzan aintzakotzat artzen. Oso bertso gutxi ikusten oi zan jende ikasiaren liburu eta paperetan (…) Bertsolariya asi zanean, urtebete zan Manuel Lekuona jaunak Bergaran La poesía popular vasca itzaldia eman zuala. Andik laster aterako zuan Literatura oral euskérika liburua. Bertsolari-txapelketak ere berealaxe antolatuko ziran (…) Gertaera oiek indar izan zuten giroa erabat aldatzeko, eta bertsolaritza orduan asi zan burua jasotzen. Indar egille izan zan, baita ere, Makazaga’ren eragiña, Bertsolariya batez ere, aren lanik ederrena. Euskararen fruiturik onenetako bat bertsolaritza zala, bilduma horrek erakutsi baitzuan”.

189


Erresistentzia eta hauspotzea Bertsolariyatik Bertsolarirako ibilbidean paisaia ilunagoak dakusagu jarraian. Frankoren kolpe militarrak errotik moztu zuen euskal kulturaren loraldia, eta lehen bi bertsolari txapelketa haiek ez zuten jarraipenik izango hogeitaka urte pasatu arte. Bertsolaritzaren inguruko kazetaritzari ere negu gorri eta luzea etorri zitzaion. Aitzol, esaterako, 1936an hil zen, fusilatuta, eta Zubimendi 1939an, Bidasoaren beste aldean, gerrak utzitako barne zaurietatik osatu ezinik. Egon zen, ordea, neguko kanpamenduetatik erresistentziari ekin zionik ere. Luzearrek, esaterako, bost urte kartzelan egin ondoren, Iparraldera pasa eta Euskadi Irratia martxan jarri zuen berriro, Donibane Lohitzunen, 1946an. Teodoro Hernandorenak, —aurreko guztiak bezala EAJren buruzagitzakoa–, 1933an Euzkadi filma

190

1962, 1965 eta 1967ko txapelketak Uztapidek irabaziko ditu. Baina

Bertsolariak Parisen 60. hamarkadan.


60ko eta 70eko hamarkadetako bertsolaritzaren inguruko zabalkunde lanaren ildo nagusia Zavala eta Basarri bikotearen eskutik eta euren inguruan antolatuko da.

zuzendu eta ekoitzitakoak1, Iparraldera ihes eginik, sekulako bultzada eman zion bertako bertsolaritzari. 1945-46an herri guztiak miatu zituen bertsolari bila. 1947tik aurrera, hainbat sariketa eta txapelketa antolatu zituen urtero. Parisera ere eraman zituen bertsolariak (1958 eta 1961) euren artea ezagutarazteko‌ Urte horietan guztietan Hernandorenak ez zion bertsolaritzari buruzko testuak argitaratzeari utzi: lehenengo, Herrian; geroago, El Bidasoan; hurrena, Goiz-Argin, Zeruko Argian edo Anaitasunan‌ Basarri izan zen bertsolaritzari buruzko kazetaritzaren beste erresistente bat. Joxe Mari Iriondok osaturiko haren kazetari lanen bilduman 30eko hamarkadan argitaraturiko ia bostehun testu daude jasota. 1937an, Bilbo faxisten esku erori zenean, Iparraldera ihes egin zuen hark ere, baina Landetan basomutil gisa aritu zen hiru urteetan ere ez zion publikatzeari utzi. Politika kontuetan etsitzen hasia, gainera, bertsolaritzari buruzkoek gero eta pisu handiagoa izango zuten.

Hernandorena Xalbadorrekin.


Frankismoaren atzaparra zerbait irekitzen hasia zen, pixkanaka, eta, 1960an, berriro ere bertsolari txapelketa antolatzeko baimena eman zioten Euskaltzaindiari. Bertsolaritza hasia zen garai ilunenak atzean uzten. 1961ean, Antonio Zavala izeneko jesuita gazte batek ‘Auspoa’ bildumari ekin zion. 1954tik ari zen han eta hemen bertsoak biltzen, eta, 1964an, euskaltzain eta Herri Jakintza eta Bertsolaritza batzordeen buru izendatu zuten. 1960an Basarri txapeldun izendatu zutenean, bera epaimahaian zegoen. 1962, 1965 eta 1967ko txapelketak Uztapidek irabaziko ditu. Baina 60ko eta 70eko hamarkadetako bertsolaritzaren inguruko zabalkunde lanaren ildo nagusia Zavala eta Basarri bikotearen eskutik eta euren inguruan antolatuko da. Lehenengoaren ‘Auspoa’ bilduma 360tik gora izenburu argitaratzera iritsiko da denborarekin (nagusiki bertsoak eta bertsolarien biografiak jasoz). Zavalak La Voz de Españan eta El Diario Vascon ere argitaratuko ditu bertsolaritzari buruzko testu dezente. Basarrik izaera handiko tarte finko bat lortuko du El Diario Vascon, eta bi pertsonaia horien edota bataren bildumaren eta bestearen egunkariko tartearen gerizpean bertsolari eta kazetari gazteago batzuek ere egingo dute bidea. Joxe Mari Iriondok, inguru horretakoa baita, bi hamarkada horietan Loiolako Herri Irratian bertsolaritzaren inguruan egindako kazetari lana, esaterako, garrantzitsua izango da.

192

Eginek, Deiak, Diario Vascok eta Argiak orrialde gehiago eskainiko dizkiote bertsolaritzari txapelketaz txapelketa. Lehia sortuko da euren artean, eta orri

1940an Hegoaldera bueltatu zenean, atxilotu eta, lehenengo, Salamancara, gero Madrilera, Mirandara, Oiartzuna eta, azkenik, Afrikara eraman zuten, Batallones de Trabajadores-etan lan behartuak egitera. Hiru urte egin zituen horrela, baina orduan ere ez zion idazteari utzi. Eta publikatzeari ere lasterrera berrekin zion: 1946an, La Voz de Españan; gero Zeruko Argian, Goiz-Argin eta Arantzazun; eta, azkenik, El Diario Vascon aritu zen. 1949rako, irratira ere itzulia zen, Radio San Sebastianera, eta hamarkadak egingo zituen horretan ere. Komunikabide horietan (eta horietatik kanpo ere) bertsolaritzaren alde egindako lana azpimarratzen du Aita Karmel Urrutiak, 1960an argitaratu zen bertsolariaren Kantari nator bertso bildumaren hitzaurrean: “Bertso-mamiari, bertso-gaiari begiratu ezkero, berak jaso du bertsolaritza gaur duan maila ederrera… berak altxa du gaur eguneko edozein gai erabiltzeko diña izatera… berak eraman du bertsolaritza periodiku eta radioetara”.


gehiago ez ezik, ikuspuntu gehiago eskainiko dituzte, genero guztiak luze eta sakon landuaz…

Antonio Zavala (1996)

Aro Modernoa eta haize berriak 1980ko Amurizaren txapelak hasiera eman zion bertsolaritzaren aro modernoari. Kantaera berri bat eta bertsolaritza ulertzeko modu berri bat ekarri zituen Etxanokoak. Euskal kazetaritzari zegokionean ere aldaketa garaiak ziren haiek. 1976ko martxoaren 27an, Loiola, Donostia, Iruñea eta Bilboko Herri Irratiek, egun beteko euskarazko programazioa, tartean bertso saioak, eskaini zuten 24 orduak euskaraz izeneko ekitaldian, eta Anaitasuna, Zeruko Argia eta Goiz Argik ‘Euskal Prentsaren Urtea’ deitu zioten urte hari, aldarrikapen gisa. 1977ari, aldiz, ‘Euskal Egunkarien Urtea’ deitu zitzaion, urte hartan sortu baitziren Deia eta Egin egunkari abertzaleak… Euskaraz idazten hasi zen kazetari belaunaldi berriak ere gogoan zuen bertsolaritza. Elixabete Garmendiak, esaterako, honakoa dio

193


Kazetaritza Euskaraz: Oraina eta Geroa izeneko liburuan: “(‌) noizbehinka gaztelaniaz emango genituen manifestuetako ahapaldi korapilotsuenak, itzultzeko gai ez-eta. Uztapideren Lengo egunak gogoan edo Sasoia joan da gero argitaratu berriak dastatzen genituen mirespenez, hor kazetaritzarako ere balio zezakeen kontaera bat bazegoela sumatuz, baina ez genekien hizkera hura gure kontatu beharretara egokitzenâ€?. Belaunaldi horretako kazetariak hasiko dira bertsolaritzari buruzko jarraipenaren testigua hartzen eta, gutxika, kazetaritza egiteko molde berriak, Basarri eta Diario Vascoren inguruko eskola zaharretik ezberdinak, Amurizak irekitako aro berriarekin sintonia handiagoa dutenak, gailenduko dira. Zavalak, euskaltzaina izanagatik, ez zuen euskara batua onartzen. Belaunaldi berriak euskara batuari helduko dio ezbairik gabe. Zavalaren eta haren inguruko eskola zaharraren hautu haren atzean jarrera tradizionalista hertsi bat zegoen, eta tradizionalismo hark bertsolaritza ulertzeko eta horri buruz idazteko modu jakin batzuk markatzen zituen. Guzti horretatik ihes egiten saiatuko da belaunaldi berria.

194

Hitzetik Hortzerarekin telebistan izandako arrakastaren eraginez, urte haietan bertsolaritza masa fenomeno bilakatuko da, euskararena bezalako kultur komunitate txiki baten baitan

Auspoa liburuak.


eman daitekeena inoiz masa fenomeno izenda badaiteke behintzat.

Pixkanaka, hurrengo hamarraldiak ekarriko duen aparraldiaren oinarriak finkatuz doaz. Batetik, bertsolaritzak erakundetze modu berri bat gauzatuko du, 1986an sorturiko Bertsolari Elkartearen bidez (gero Bertsozale Elkartea izango dena). Bertso eskolen sarea sendotzea eta txapelketen antolakuntza bere gain hartuko ditu Elkarteak, besteak beste. Bestetik, bertsolari belaunaldi berri batek hartuko du protagonismoa, eta, bertso eskoletatik iritsitako lehen bertsolari gazteen belaunaldiarekin batera, maila harrigarri bat erakutsiko du. Eta bertsolaritzaren Deia, 1980ko finala. teorizazioan ere koska berri bat eransten hasiko da hamarkadaren bukaerarako Andoni Egaùa, Joxerra Garzia eta Jon Sarasua hirukotea‌ Eginek, Deiak, Diario Vascok eta Argiak orrialde gehiago eskainiko dizkiote bertsolaritzari txapelketaz txapelketa. Lehia sortuko da euren artean, eta orri gehiago ez ezik, ikuspuntu gehiago eskainiko dituzte, genero guztiak luze eta sakon lantzen hasiko dira‌ Prentsaz harago, Euskadi Irratian, 1988an, Nikolas Aldaik Iturri onetik bertsotan martxan jarria du, 90eko hamarkadan Eta hitza jolas bihurtu zen izango zena, eta urte bereko abendutik, Elkartearen eskutik eta Joxerra Garzia aurkezle eta gidari duela, Hitzetik hortzera ikus daiteke ETB1en, aurretik Ahotik ahorarekin proba egin ondoren.

Egin, 1980ko finala.

195


1991ko maiatzean atera zuen Bertsolarik bere lehen zenbakia. 80ko hamarkadako euskarazko kazetaritzaren belaunaldi berriak ekarritakoetatik edaten zuen, haiek muturreraino garatzera zetorren. Zerikusi gutxi zuen, beraz, gerraostean edo 60ko eta 70eko hamarkadetan bertsolaritzaz idatzi zutenen eskolarekin, bertsolaritza ulertzeko moduarekin edo mundu ikuskerarekin, eta are gutxiago gerra aurreko Bertsolariya harekin. Bertsolariya bertso jarrien bilduma bat zen beste ezer baino gehiago, atalka erosi beharreko liburua, eta Bertsolarik, lehen urteetan bertso jarrien atal bat izan bazuen ere, bertsoan baino bertsogintzan eta bertsolariengan jarri nahi zuen fokua. Izena Makazagaren lan hartatik hartu zuen, ordea. Ordura arte bertsolaritza gai bakar gisa hartu zuen argitalpen bakarra izanik, eta ordukoaren sorreratik 60 urte betetzen zirenez, nolabait aurrekari gisa hartu eta omenaldi txiki bat egin nahi izan zitzaion. Antzekotasunak badituzte, ordea, Bertsolariyak eta Bertsolarik. Bien sorreran euskal kulturak eta bertsolaritzak bizi zuten une gozoa litzateke nabarmenena. Bertsolariya euskal kulturaren pizkundea deitu zaion garaian, lehen bertsolari txapelketen atarian sortu bazen, Bertsolari frankismo osteko berpizkundean, bertsolaritzaren aparraldirik handienaren atarian. Izan ere, 90eko hamarkadaren lehen erdian, Andoni Egaùaren lehen bi txapelen urte haietan (1993 eta 1997), bertsolaritzaren booma deitu izan zaiona eman zen. Esan bezala, lehenagotik zetozen berrikuntza eta indartzearen neurriaren zantzuk, baina, batez ere Hitzetik Hortzerarekin telebistan izandako arrakastaren eraginez, urte haietan bertsolaritza masa fenomeno bilakatu zela esan daiteke, euskararena bezalako kultur komunitate txiki baten baitan eman daitekeena inoiz masa fenomeno izenda badaiteke behintzat. Bertsolari berri mordoa plazaratu zen, plaza berri pila bat irabazi ziren, bertsozale berri andana inguratu zen plazara‌ Olatu bikain hori harrapatzeko unerik aproposenean itsasoratzen asmatu zuen, bada, Bertsolarik. Eta, 25 urteren ondoren, ur gainean dago behintzat oraindik. Bertsolariyari tokatu zitzaion garaian, zoritxarrez, ez zatekeen posible horrelakorik, horrelako ibilbide luzerik.

196

Tradizio askoz zabalago baten katebegi soilak dira Bertsolariya eta Bertsolari. Izatez, bakoitzak bere garaian askoz garrantzi handiagoa izan duten

Bertsolari (1991-‌)


ekarpenak izan ditu alboan. Baina, halere, egin dute euren ekarpena.

Hitzetik hortzera.

Urteen joanek erakutsi dute, bestalde, Zavalaren ‘Auspoa’ ere ez zegoela hasera batean irudi zezakeena bezain urrun. Zavalaren bilketa lanak asko zuen antropologiatik, eta baita historia, soziologia edo literaturatik ere. Bertsolariren kazetaritza lanak ere, neurri handi batean behintzat, bilketa ekarri du, biografien lanketa, antropologia, historia, soziologia eta literatura. Bestalde, ildo horiek jorratzeaz gain, aldizkariak 1998tik 2005era kaleraturiko ‘Bertsolari Liburuak’ bildumaren bidez ‘Auspoa’ren testigua ere hartu zen bolada batean, nolabait. Honela, Xanti Iparragirreren (Biziaren azala), Joxe Agirreren (Mozketaren maisua), Jon Lopategiren (Bertso mezularia), Imanol Lazkanoren (Aho bizarrik gabe) eta Jose Luis Gorrotxategiren (Gogoan dauzkadanak) biografiak kaleratu ziren. Baita, Urte beltza izenburupean, 2005ean zenduriko Juan Mari Lekuona, Juan San Martin, Patxi Altuna, Joxe Mari Aranalde, Basilio Pujana eta Pedro Ortuzar Iturrirenak ere2. Bukatzeko, azpimarratu beharko da, gaizkiulerturik egon ez dadin, tradizio askoz zabalago baten katebegi soilak baino ez direla Bertsolariya eta Bertsolari. Izatez, bakoitzak bere garaian askoz garrantzi handiagoa izan duten ekarpenak izan ditu alboan. Baina, halere, ezin zaie meriturik kendu: agerikoa da garrantzitsua dela bertsolaritza hedabideetara ekartzea, bertsolaritzari buruzko kazetaritza horren bilakaerak baduela zerikusirik bertsolaritzaren aurrerabidearekin, eta horretan bi horiek ere eskaini dutela zerbait.T

oharrak 1. Euskal Herriari buruz aurretik bi film baziren eginak, Eusko Ikusgayak (1922) eta Au Pais des Basques (1930), baina Euzkadi izango zen (frankistek kopia guztiak erre zituzten arren gidoia gorde ahal izan zen) bertsolariak zeluloidera eraman zituen lehena. 2. Bestelako edukiak ere kaleratu ziren. Sail berean Xabier Amurizaren Enaz Banaz eta Agur Sagar Beltzaran eta Joseba Zulaikaren Bertsolaritzaz bi saio, 2003ko Kultur Arteko Topaketei buruzko liburua eta lau hizkuntzatan argitaratu zen Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza. Bestalde, gaztetxoei zuzenduriko Zaildu Gabeak sailaren baitan Txirrita, Uztapide eta Fernando Amezketarrari buruzko biografiak eskaini ziren.

197


Aldizkariak 25 urtean eta 101 aldizkaritan jositako guztiak daude aldizkariaren webgune erabat berritu, erabilgarri eta gaurkotuan:



200


EHENAGOKO WEBGUNE ZAHARKITUAREKIN ITXURAN EZELAKO ANTZIK EZ DU EGUNGO BERTSOLARI ALDIZKARIAREN WEBďšş GUNE BERRITUAK; EZ ITXURAN, EZTA ERABILGARRITASUNEAN ERE. 25 urteurrena eta aldizkariaren azkenaldiko beharra baliatuz, aldizkariak ibilbide emankorrean bildutako guztiak sareratu ditu; sareratu ez ezik, erabilgarri, gaurkoturik eta bizi jarrai dezan sareratu ere bai. Aurreko ataria zaharkitua aspalditxoan igarria zuen aldizkariko erredakzio batzordeak, eta, egungo garaiotan aldizkaria bizi biziko bazen, webgune erabat berritua behar zuen. Hala, hainbat erakunde publikoren laguntzari esker, 2015aren udatik egun arte webgunea berriaren diseinuan jardun du erredakzio batzordeak, eta 2016ko urtarrilaz geroztik daude atal gehientsuenak berriturik, erabilgarri eta gaurkoturik.

Atarian sartu orduko azken aldizkarian landutako hiru gai nagusiak izango dira aztergai. Gai nagusi horietako batean sartuz gero, gai bakoitzari dagozkion argazki eta testuak irakurri ahal izango dira. Testuen kasuan, sarearen erabiltzaileen ezaugarrietara moldaturik izango da: aldizkarian sakon eta zabal lantzen diren testuen aldean, sarearen neurrietara doitutako testuak izango dira. Argazkien kasuan, ostera, aztergai den testuko argazki guztiak ikusi ahalko dira.

201


Webgunean beherantz eginez gero, hiru atal daude: erreportajeak, elkarrizketak eta komikiak. Halaber, argitaratutako azken alearen berri eta aldizkarian harpidetzeko aukera daude. Aldizkarian bakarrik izango dira testuak osorik eta argazkiekin eta aldizkariaren diseinua erakargarri eta bildumagarrian. Erreportaje, elkarrizketa eta bi komikien ataletan, azken 25 urteotan argitaratutako erreportaje, elkarrizketa eta komiki gehientsuenetan murgil liteke internauta. Iraganekoak ez ezik, egungoak eta etorkizunekoak ere jasoko dira etengabe. Atariaren altxor preziatuenetakoa mende laurdeneko argazki artxiboa da. Bada, argazki artxiboko argazki guzti-guztiak ikusgarri izango dira, gaika banatuta edota hitz gakoen bidez aise bilatzeko moduan. Webguneari bizitasuna eta gaurkotasuna emango dion beste ataletako bat blogariena izango da. Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Bartra, Jon Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Ane Zuazubiskar, Maialen Akizu, Alain Ulazia eta beste hainbat bertsolari eta bertsozale ariko dira sarea euren ikuspegi pertsonalekin hauspotzen. Blogari izan nahi izatera komunikazioa@bertsozale.eus helbidera idatzi, mesedez. Blogekin batera, aldizkarian argitaratutako iritziak ere jasoko ditu webguneak hur topa litekeen atalean. Aldizkariko ale guztiak ere bilduko ditu www.bertsolari.eus atariak. Aurreko urtean argitaratutako aldizkariak izango dira azkenak. Aurreko urteko guztiak eta aurreko urteetako guztiak jada irakurgai dira, modu erabilgarri eta errazean. Twitter eta Facebooken aldizkariak

202


jarraitzaile kopuru handia lortu du, eta bertan biltzen eta bilduko ditu bertsolaritzaren jiran diren berri guztiak, aldizkariak landutakoak zein beste komunikabide, elkarte edota erakundeek landutakoak. Webgunearen behealdean, harpidetzeko aukera, aldizkariaren zenbait argitalpen, hemeroteka, doinutegia eta aldizkariarekin harremanean jartzeko bideak dira eskuragarri, besteren artean. 25 urteok eta dakarzkigunek emandako guzti-guztia, berri-berri, aktualitatez josirik eta erabat erabilgarri.•

203


irakurrita jakin genuen hala ginela, eta ez genuen gutxi luzitu.

URTEAN BEHIN AFALTZEN GENUEN BERTSOLARI ALDIZKARIAREN KONTURA. EZ NOLANAHI: ZARAUZKO TELESFORONEAN MAIZENIK, INOIZ EDO BEHIN SAGARDOTEGIREN BATEAN EDO BESTE NONBAIT. Hori bai, horren truke geure ekarpentxoa egin behar izaten genuen afal ostean: hurrengo urteko aleetan gure ustez zer gai jorra zitezkeen erreportajeetan, zein pertsonaia elkarrizketatu, zer berrikuntza egin aldizkarian… Jeneralean, aurrez garuna horretan nekatu gabe jarduten genuen “gai-jartze” lan xelebre horretan, baina behin edo behin aurrez pare bat ordu eskainita ekin izan genion brain-storming edo ideia-jasari, hori ere aitortu beharra dago, egiari zor (eta gure alde). Hainbesteko lanaren ordainetan, urtean behingo afariaz gain, lustre handiko tituluaren jabe egin ginen: Bertsolari aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide bihurtuta. Gutako gehienok, lehen alean

204

Galbahe maltzur bihurria da memoria. Norberak kutun dituen jende eta kontuei tinko eusten die, gainerako guztiak ahanzturaren isurbidetik amilarazita. Duela hogeita bost urteko kontuak dira Bertsolari aldizkariaren sorrerakoak, eta ez dut uste gutako inork dokumentazio lan askorik egingo zuenik ale honetako iritzi artikuluak osatzeko. Eskatu ere ez zaigu horrelakorik eskatu, egia esan, eta irakurleak hobe du hasiera-hasieratik jakitea nire hau behintzat erabat subjektiboa dela: zintzoa, hori bai, baina baita beharbada okerra ere. Erredakzio Kontseilua osatzen genuen kuadrillakoen urteroko “lan afari”ra biltzen ginen guztion buru Joxean Agirre daukat, noski, gogoan: Bertsolari aldizkariaren kulpante nagusia. Haren alboan, diru kontu prosaikoak hizpide, Xanti Jaka. Haien akuilupean aritzen ginenon artean, Laxaro Azkune, Kristina Mardaras, Andoni Egaña, Koldo Tapia eta ni neu ginen, nire akorduan, gune-guneko planetak, nahiz beste satelite batzuk ere izaten ziren tartean, sartu-irtenean. Talde horrek zehazki noiz arte iraun zuen, horixe ez


dakit garbi, baina bai dozena bat urte baino gehiago aritu ginela; dezentez > gehiago, seguruenik. Joxeanek erretiroa hartu zuen duela urte batzuk, baina dagoela lasai, eskatzen (ia) bera bezain artista den ondorengoa utzi baitu aldizkarian. Joxean erretiratuta Bertsolarirako lanetatik betiko libre ginelakoan nengoen, Antxokaren eskaera jaso nuenean, iazko azaro-abenduan, oker ez banago. Aldizkariaren 25garren urtemuga ospatzeko ale berezia lantzen ari zirela, eta nire ekarpena ezinbestekoa zela hor noski…, eta horrelakoak esaten hasi zitzaidan. “Gainera”, errematatu zuen, “bolada batean zu zeu izan zinen, ofizialki, aldizkariaren atzean dagoen elkartearen estatutuetan lehendakari…” Joño!, pentsatu nuen, sekulako lana egin izango nuen, antza, batere ohartu gabe bada ere. Lehendakari izan nintzelakoa ez dakit egia den, edota Antxokaren martingala persuasibo hutsa, Arantzazuko fraideen eskolako estilo peto-petoan. Enborretik ezpala. Urteena omen da kargamenturik txarrena, baina gehitu horri birus suntsiezin batzuen kargamentua, eta hortik atera kontu, zernolako aldartean nengoen ni, Antxokaren “proposamena” jaso nuenean: indarrez urri eta kemenez urriago. Aitaren ondo seme den horri nola esan, ordea, ez nuela ezer idatziko? Eskaera onartu orduko, eta ikusita zeintzu ginen iritzi artikulu bana idaztekoak, beldur nintzen denok gauza bera esango

ote genuen: ezinezkoa zirudien egitasmoan sartu izanaren erru guztia Joxeanek zeukala, alegia. Izan ere, berak deituta egin genuen lehen bileran (edo bigarrenean, Donostiako Antiguan izan zela uste baitut), horrelako aldizkari bat (National Geografic zuen Joxeanek eredutzat) bertsolaritzaren alorrean ezinezkoa zela erabaki genuen, aho batez erabaki ere. Nire memoria uste baino maltzurragoa ez bada, esango nuke lehen (edo bigarren) bilera “erabakigarri” hori Matia kaleko Kalaberri tabernan egin genuela (afalduz, noski, bertsolarien estiloan). Gogoan dut Joxeanek bere egitasmoa behin berriro ere azaldu zigula (eta ziur asko Xantik esango zigun guztiz bideragarria zela, baina hori ez daukat gogoan). Une batean, isilaldi deseroso halako bat sortu zen. Orduan, nik galdera alua egin nion Andoni Egañari, bere izaera kamaleonikoari men eginez beratzen hasia baitzegoen, eta Joxeani amore emateko zorian (hala iruditu zitzaidan, behintzat). “Hi, Andoni”, esan nion, “dena esaten hasita, aldizkariarekin hastea erabakitzen badugu, nire kezkaren zerrendan hamaseigarrena-edo izango duk hau, eta jakin nahi nikek hire kezken artean zenbatgarrena izango den…”. Isiltasuna are lodiago eta astunago bihurtu zen nire galderaren ostean, harik eta Andonik, bere estiloaren ezaugarri behinena den ironiarekin, honako erantzun hau eman zidan arte: “Hamaseigarrena? Ez, motel, nire zerrendan askoz atzerago egongo lukek aldizkari horrena”. Gustura esango nuke hori entzutean Joxeani begiratu eta, Humphrey Bogarten kerak antzeratuz, honelako zerbait esan niola: “Ikusten, baby? Hire aldizkari hori ameskeria hutsa duk, ez zegok inola ere aurrera ateratzerik”. Hortik aurrera, bi gauza dauzkat argi eta garbi. Bata, ez nuela horrelako esaldi biribilik esan. Bestea, hala ere bere eragina izan zuela nire galderak (eta >

205


Andoniren erantzunak), eta bilera hartatik aldizkari hori ezinezkoa zela erabakita etxeratu ginela denok. Hurrengo egunean, ordea, Joxeanek telefonoz hots egin, eta zera esan zidan: “Hi, Joxerra, Joxean nauk, eta erabaki diat hala ere egin egingo dudala”. Jo-ta-ma geratu nintzen: zer esan horrelako baieztapen atzera bueltarik gabeko baten aurrean? Horrelaxe hasi zen, kontrako eztarritik, Bertsolari aldizkaria, eta uste dut gutako inork ez zuela uste izango pare bat urte iraungo zuenik, batez ere kontuan hartuta geu ginela Erredakzio Kontseiluko kideak. Nik neuk, nahikoa lan neukan garai hartan bestela ere. Batetik, Hitzetik Hortzera programaren hirugarren urtea zen, eta orduantxe hasia nengoen telebistako lanari neurria hartzen (Hitzetik Hortzeraren hasiera nolakoa izan zen ez dut uste inoiz behar bezala kontatu denik; programaren 25. urteurrena izan zitekeen horretarako abagune egokia, baina…). Hori gutxi balitz, Euskaldunon Egunkaria izango zenaren zuzendari kargua har nezan eskatzen ari zitzaizkidan Joxemi Zumalabe zena eta Joan Mari Torrealdai, besteak beste. Buruhauste handia izan zen niretzat hura, batetik ohore handia zitzaidalako, eta bestetik bertso programa ez nuelako utzi nahi indarra hartzen hasia zegoen unean. Donostiako Zapatarinean bazkaltzera (nola ez?) elkartu ginen bolada batean astero: Joxemi eta Joan Mari han ziren beti, eta batzuetan Martin Ugalde ere

206

bai, eta baliteke beste norbait ere tarteko izatea inoiz. Presioak presio, azkenean kargua ez hartzea erabaki nuen (orduan ez nekien, baina erabaki horri esker ez ninduten 2003ko otsailean “hiltzaile bat bezala” Madrila eraman). Egoera horretan, Bertsolariarenak ez ninduen ez asko ez gutxi kezkatzen, baina, lan handia ez zenez, Joxeanek abian jarritako egitasmoan kateatzen joan nintzen pixkanaka. Halako hasiera xelebrea izanda, mirari bat iruditzen zait Bertsolari aldizkariak hogeita bost urteotan egin duen bidea, eta ez uste baino gehiago iraun duelako bakarrik. Izan ditu bere gorabeherak, nola ez, baina, oro har, ekarpen aipagarria izan da Bertsolarirena. Nik bi ildo aski kontrajarriak ikusten nizkion hasieratik. Bata, gizarte kronikarena, ez dut hemen aztertuko, baina garbi dago bertsolariak izar ospetsu bihurtu zituela. Niri interesgarriagoa zait beste ildoa, “akademikoa” izenda genezakeena, eta hor garbi daukat ekarpen handia egin duela aldizkariak. Beti uste izan dut ia ezinezkoa zela bi ildo horiek uztartea, besteak beste ildo baten zale direnei ez zaizkielako beste ildoko lanak gustatuko. Esaterako, Bertsolamintza


asmatu, eta hortantxe geratzen zait niri frustrazio puntu bat.

jardunaldien txostenak, nago lehor samarrak izango zitzaizkiola hainbat harpidedun eta irakurleri. Bestalde, bertsolarien bizitza pribatuko gorabeherak bost axola izango zitzaizkien asko eta askori‌ Bi ildoen arteko sintesia lortzea ez da erraza, baina lortzen denean ikusgarriak bezain jakingarriak izan dira emaitzak. Jakingarriaren eta ikusgarriaren arteko sintesi horretatik gertukoenak, nire ustez, atzerriko inprobisadoreen inguruko erreportajeak dira, eta hor altxor ederra eskaintzen digu aldizkariak. Hasieran pentsatzen nuen bertso jarriak bazterretik erdigunera ekartzen laguntzeko euskarri egokia izan zitekeela Bertsolari, baina bistan da horretan ez genuela

Gorabeherak gorabehera, uste dut aintzat hartzeko ekarpena dela Bertsolari aldizkariak hogeita bost urteotan egindakoa. Tristea litzateke, ordea, urteurrena atzera begiratzeko bakarrik baliatzea, gerora zer datorkeen kontsideratu gabe. Garai zailak dira mundu guztian paperezko aldizkarientzat, eta Bertsolari aldizkariak ere hausnarketa sakona egin beharko luke, aldatu beharrekoak aldatuta ondorengo hogeita bost urteetan ere aintzat hartzeko moduko eskaintza izateko.•


baita plazako bat-bateko bertso saioen isla ere izan zen.

BERTSOLARI ALDIZKARIAREN 25 URTEAK DIRELA-ETA ALDIZKARIKO GAURKO ARDURADUNAK, HASIERAKO SORTZAILEEN ARTEKOA NINTZENEZ, NIRE OROITZAPENAK EDO INPRESIOAK ESKATU DIZKIT. Oroimenean bila hasita ez dut gauza onak baino aurkitzen. Hasierako larritasun puntu haiek gainditzea lortu genuenetik behintzat. Hona hemen, 25 urte hauen, nire azaleko begiradatxoa nahasmahas xamar bada ere. 1991ko maiatzean ateratakoa da gure lehen alea, Gregorio Larrañaga Mañukorta, “Jainkomendiko mutila” bizarra kentzen dakarren alea. Probokazio pixka bat izan zuen azal hark. Bertsolaritzak ospe handi xamarra bizi zuen garaian hasi ginen. Mañukortaren fenomenoak berak ere bertsolaritzaren munduan leku berezia izan du. Garai hura izango zuen Gregoriok, agian, plaza askotan estimu handienean ibili zen garaia ere. Beraz, aldizkariak hasieratik izan du gai serioak eta ez hain serioak jorratzeko asmoa. Bertsolaritzaren inguruan albiste zen guztiari erreparatu nahi zitzaion eta bertsozalearen intereseko izan zitekeen guztiak zuen lekua. Puntako bertsolarien, bertsolaritzatik urrundutakoen, bertsoeskolen, bertso jarrien eta, hasiera hartan, 208

Bertsoa irratietan entzuten zen batik bat, baina telebistan ere bazuen bere asteroko lekua. Idatzian ere leku egin zitzaion. Dena den, bertsoak idatzita Elkarteak urtero argitaratzen duen Bapateanek argitaratu ditu urtero, eta, gerora, aldizkarian ez du jarraipenik izan. Bertso-paperek ere ez dute bide handirik egin aldizkarian, hasierako asmoa hala izan bazen ere. Bertso-eskolek, ordea, lekua izan dute beti eta baita gaur egun ere. Beste atal bat garrantzitsua nazioartean inprobisazioak zuen lekuari erreparatzea izan da. Hasita geunden beste lekuetako berriak jasotzen, eta lehen aletik bertatik izan zuten presentzia Kubako dezimistek eta, gerora, ale askotan egin zaio leku munduko inprobisazioari. Bertsozale Elkartearen baitan egindako gogoeta saioek ere, Bertsolamintzak-eta, agerkari hau erabili izan dute azterketa horiek publikatzeko. Eta Txapelketak beti presente egon dira. Horregatik baliatu zuen, noski, Gipuzkoako Txapelketa sonatu hartako Lizaso, Euzkitze, Egaña hiru hautagaien hedabideek puztutako fenomenoa, gero Peñagarikanok eraman bazuen ere txapela. Garai hartan porrak egiten ziren, ia apustuak ere bai, halakoxe giroa bizi zuen bertsolaritzak 1990eko hamarkadan. Aldizkari batek jendea erakarri behar du, eta jendea zerk erakartzen duen aldizkarien munduak erakusten du ondoen; beraz, beharrezkoa izan da irudiari garrantzia


ematea, horrek erakartzen gaitu lehenbizi. Aldizkariak, beraz, hasieratik izan du intentzio hori, eta asmatu duelakoan nago. Lehenbizi argazkiak ikusi geroago edukietan sartzeko. Gai arinak landu izan ditu tarteka, baina, bertako edukiak ikusi besterik ez dago, seriotik ere jo duelakoan nago gai arinetik adina. Ibilian egiten da bidea eta Bertsolarik ere aurkitu du bere lekua, beste inork betetzen ez zuena eta interesa zuena. Bide horretan agertu dira bertsolariak oporretan, bertsolarien amak, bertsolarien emazteak, bertsolari familiak, bertsolari emakumeak, bertsolarien ofizioak, argazkiak, zaletasunak. Denok joan gara bertsolariak pertsona bezala gehiago estimatzen haien sekretutxoak ezagutu ahala. Emakumeak bertsolaritzan zuen eta hartzen ari zen lekuak ere izan du bere isla, ez behar zukeena, agian, erredakzio taldean ere gizonezkoak ginelako ia denak, baina hori ere bide egiten joan da aldizkarian, bertsolaritzaren barruan eskuratzen ari den protagonismoaren lekuko. Eta komikiak ere izan du lekua. Oker ez banago 1996an egin genuen lehen saioa, 2005ean ere izan zen eta 2015ean 100. alea da horren azken lekuko garbiena. Eta izan dira tartean Agendak ere, bat bertsolari emakumeei eskainia, bestea musikaren atalari eta hirugarrena bertsolarien txikitako argazkiekin. Bestetik, kuriositate modura, gogoratu behar da 1991ko lehenbiziko alearen prezioa pezetatan zetorrela, 350 pta, 2000. urtean 800 pezetakoa zena eta, jakina denez, 2001ean hasi ginen gu ere prezioa eurotan jartzen, baina bere baliokidea pezetatan jarrita badaezpada ere. Aldizkariaren 25 urteko historian etapa ezberdinak ikusi ditugu, lau-bost urtetik behin diseinua hobetuz joan da. Beti izan du kalitatezko aldizkariaren itxura, koloretako argazki bikainekin, baina ezagun

du bidean hobera egin duela eta aleak mardulagotzen joan dela. Baina 25 urte hauen meriturik handiena, hasierako garai hartan beste inork baino gehiago sinistu zuen Joxean Agirrerena izan da, Elkarreko Xanti Jakaren babesean, berak eraman baitzuen gurdia, batez ere, hasierako une zail haietan. Beti izaten dira zailak hasierak. Egindako lanak izan zituen kritikak, baina hori ez da txarra, zer esana eman egin behar baitu, nonbait, garrantzia duela jabetzeko eta, horretan, Joxanek du meritua, berak sinistu zuen lehenbizi eta beste guztiok animatu gintuen lankidetzara, gero. 25 urtean 100 ale joan dira, ez da broma! Esan beharra daukat, niretzat ikasbide ona izan dela irratian elkarrizketak emititzetik, jasotako informazioa idatziz ematera dagoen aldeaz jabetzeko eta kontatu nahi dena adierazkortasunez ematen asmatzeko ahalegina egiteko. Izan ere, alboko atetik sartu nintzen kazetaritzan irratian, eta, harekin batera, gero, idatzizkoa ere egin dut zerbait. Niretzat gozagarria izan da beti, bertsolaritzaren inguruko protagonistekin hitz egin eta zer esana zutenen testigantzak jaso eta hedatzea, irratiz zein idatziz. Nire zaletasun handienetakoan murgilduta bizitzera, protagonistekin eroso eta lagun ibiltzera eraman izan nau horrek. Oso jende onarekin topo egin dut, oso esker oneko eta eskuzabala izan da, oro har. Beraz, eskerrak eman beharra daukat, Joxean Agirre Bertsolari aldizkariaren sustatzaile nagusiari eta bertsolaritzari orokorrean. Gaur egun aldizkariaren ardura duen taldeari nire zorionik beroenak. Nik, gaur egun, irakurle modura jarraitzen dut, eta ia ale guztiak gertatzen zaizkit interesgarri. Oso neure sentitzen dut Bertsolari, nola ez, eta harro sentitzen naiz etxean ale berri bat jasotzen dudan aldiro. Zorionak denoi eta izan dezazuela urte askotan jarraitzeko adorea!•

209


210


211


Aldizkari txikia da BERTSOLARI, bere izenari ohore eginez batez ere inprobisazioz lan egiten duena eta bulegotzat tabernak hartzen dituena. Eta izateko eta egiteko modu hau gora behera, edo agian horrexegatik, espero zitekeena baina askoz jende gehiago bildu ahal izan du ispiluaren, grabagailuaren, orrialde hauen bi aldeetan. Estimatua zaizue denoi.



ALDIZKARI TXIKIA DA BERTSOLARI. URTE HAUETAN GUZTIETAN EZ DU INOIZ SOLDATA ERDI BAT BAINO GEHIAGO IZAN KONTRATUPEAN. BULEGOKO ADMINISTRAZIO LANAK EGITEA TOKATU ZAIONARI EGIN IZAN ZAIO KONTRATU HORI. ETA ‘MILEURISTA’ BATEN ERDIA EDO GUTXIAGOKOA IZAN DA BETI SOLDATA ERDI HORI. Gainerako guztiek kolaboratzaile bezala kobratu izan dute: testuak egin dituztenek, karaktere kopuruaren arabera; argazkilariek, irteera kopuruaren arabera; marrazkilariek, irudi edo orrialde kopuruaren arabera; komertzialek, komisioa; maketatzaile eta zuzentzaileek, zenbakiko; bertsojartzaileek, bertso sortako; bideo ekoizleek, argitaraturiko bideo bakoitzeko; standean edo saioen atarian egon direnek, eguneko… Musutruk egin izan den lanaren bolumena ere aipatzeko modukoa da. Joxean Agirrek eta Xanti Jakak, esaterako, urte mordoa, dozenatik gora, egin zuten sos bat bera ere kobratu gabe, koordinatzaile eta kudeatzaile lanetan. Edo, berrienak aipatzearren: Eneko Sierrak 99. zenbakirako idatzi duen kronika luzea ez du kobratu nahi izan, Xabier Igoak Arabako bertso eskoletan egin den harpidetza kanpaina doan egin digu, eta Laxaro Azkunek zenbaki honetarako ekarri duen iritzi testua, musutruk. Honekin, noski, ez dugu jendea doan lan egitera animatu nahi. Gaur-gaurkoz kolaboratzaile guztiei ordaintzeko ahalmena badago, eta duin ordaintzen da; aurrekontuaren zatirik potoloena bideratzen da horretara. Esan nahi dena da, euskal prentsari hainbatetan planteatu zaion militantzia eta profesionaltasunaren arteko ekuazio horretan, geurean ere askok euren borondatez egin duten hautua lana maila profesional puntakoenaz eta kobratu gabe egitearena izan dela, eta horrek sekulako meritua daukala, eta hori ere ezinbestekoa izan dela aldizkariak aurrera egin ahal izateko. Aldizkari txikia da Bertsolari. Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkeko bulego txikiena da, seguru, gurea. Ez dauka leihorik, ez dauzka 10 metro karratu baino gehiago, ez dauzka mahai bat eta bi aulki baino gehiago, eta urte hauetan guztietan ateratako aldizkari, liburu, egutegi, kamiseta eta abarrez beteta dago leporaino, alderik alde… Egia aitortu beharko dugu, azkenean: Martin Ugaldekoa ez da bulego bat, postontzia daukan biltegi txiki bat baizik. Bakoitzak bere etxetik egiten du lan, dena koordinatzaileari bideratzen zaio, honek zuzentzaileari pasatzen dio, eta, bueltan, maketatzailearengana doa… Dena telefono eta email bidez. Bilerak, berriz, (Erredakzio Batzordearenak, Administrazio Batzordearenak, maketa erabakitzeko eta zuzentzeko egiten direnak…) tabernetan, elkarte gastronomikoetan, jatetxeetan, bakanen bat Kostite baserrian, egin ditugu urte hauetan guztietan. Koadernoa eta boligrafoaren, ordenagailuaren ondoan beti egon da kafe kikara, ardo kopa, zerbeza botilatxoa edota pikatzeko zerbait. Egiteko modu horren bertutez eman dira, hain zuzen ere, aldizkariaren ikur diren umorea, burutazioak eta aldrebeskeriak. Aldizkari txikia da, berriro diogu, Bertsolari. Urte askoan Joxean Agirrek berak hartu du bere gain kazetaritza lanaren pisurik handiena. Lehen urteetan Laxaro Azkunek ere gauza dezente atera zituen, eta hurrengoetan Pako Aristi ere makina bat zenbaki egindakoa da bakarrik, erdibana edo heren batean. Geroagoko etapa batean, lau urtez, Josu Martinezek, izenorde ezberdinekin eta Txaber Larreategiren laguntzarekin, hainbat lan bikain argitaratu zituen baita ere… Aldizkariaren

214


215

Arrasto handirik ez baina esateko zerbait badutenak, serioak eta arinagotik aritzea nahiago dutenak‌ Euskaldunak, euskal herritarrak, italiarrak, katalanak, mexikarrak, kanariarrak, ingelesak, ukrainarrak, galiziarrak, Puerto Ricokoak, venezuelarrak‌


diseinuak eta maketazioak ere izen abizenak ditu: Txema Garzia Urbina, hogei urtetik gora ari baita lan horretan. Eta erreferentziazko argazkilaria ere badugu, Conny Beireuther, 15 urtetik gora aritu baita kamerarekin hiru bertsolari belaunaldiri argazki bikainak ateratzen. Kudeaketa, berriz, Xanti Jakak eraman zuen lehen urteetan, eta neronek, hurrengoetan. Iritzia emanez ekarpen gehien egin dutenak Andoni Egaùa, Joxerra Garzia eta Jon Sarasua izan dira, nola ez. Xalba Garmendia aritu da hogeitaka urtean euskara zuzentzaile moduan‌ Izatez, aldizkarian ordu asko sartu dituen jendea, bi eskuetako hatzekin konta daiteke. Norbera etxetik lanean ari denean, telefonoa inork hartzen ez dionean, emailak erantzunik ez duenean, iragarki bat lortzeko dozena bat ezezko jarraian jaso direnean, bilerara deitu eta bi lagun bakarrik azaltzen direnean, irudi dezake bakarrik ari dela borrokan bat. Baina argitaraturikoei errepaso bat ematen hasi eta bat-bi-hiru-lau‌ seko harrituta utzi gaitu urte hauetan guztietan aldizkarian parte hartu dutenen k opuruak:

216

411


Jon Abril (testuak), Lontxo Aburuza (testuak eta argazkiak), Antxoka Agirre (Erredakzio Batzordea, marrazkiak, testuak, komertzial lanak, administratibo lanak, kudeatzaile, koordinazioa), Eneko Agirre (komertzial lana eta administratibo lanak), Joxean Agirre (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak komiki gidoia eta argazkiak), Lorea Agirre (testuak), Manex Agirre (testuak eta bertsoak), Unai Agirre (testuak eta bertsoak), Ainhoa Agirreazaldegi (testuak, bertsoak, komikia eta argazkiak), Jon Agirretxe (testua), Mila Aierbe (testua), Lurdes Auzmendi (testua), Egoitz Aizpuru (testuak, argazkiak eta bertsoak), Karlos Aizpurua (testuak eta argazkiak), Mikel Aizpurua (testua), Oier Aizpurua (testuak), Ibon Ajuria (argazkiak), Txabi Ajuria (testua), Igone Aldama (testua), Beñat Alberdi (testua), Esti Alberdi (testua eta argazkiak), Justo Alberdi (testua), Uxue Alberdi (testuak eta bertsoak), Maria Dolores Albizu (testua), Nikolas Aldai (testua), Antton Mari Aldekoa Otalora (testuak), Lierni Altube (marrazkiak), Jon Altuna (testua), Altzalei (argazkiak), Altzo Txiki (argazkiak), Malen Amenabar (testuak), Paula Amilburu (testua), Kike Amonarriz (testua), Miren Amuriza (testuak, bertsoak eta argazkiak), Xabier Amuriza (testuak eta bertso paperen aukeraketa), Ion Ansa (testua), Miren Tere Antia (testua), Iñaki Apalategi (testuak), Joxemari Aranalde (testua), Iñigo Aranbarri (testua), Ibon Aranbarri (testua), Gotzon Aranburu (testuak eta argazkiak), Natxi Aranburu (testua), Oihana Aranburu (XDZtik argazki bildumak apailatzea), Saioa Arando (testua), Txiliku Aranguren (euskara zuzentzaile), Iñaki Aranzadi (testua), Oier Araolaza (testua), Nora Arbelbide (testua), Joxe Fermin Argiñarena (testua), Pako Aristi (testuak eta argazkiak), Luis Mari Armendariz (testua), Estitxu Arozena (testuak), Manolo Arozena (testua), Urko Arozena (testua), Ibon Arrizabalaga (testua), Amane Arrue (kontabilitatea), Jose Migel Arrugaeta (testua eta argazkiak), Miren Artetxe (testua eta argazkiak), Joseba Artza (testua), Amets Arzallus (testuak eta argazkiak), Jesus Mari Arzallus (testua), Begoña Astigarraga (komertzial lanak), Eñaut Asurabarrena (testua), Urko Atxotegi (testua), Gorka Aulestia (testua), Iñaki Aurrekoetxea (testuak), Xabier Azkue (testua), Mirari Azula (testuak), Soledad Baliela (testua), Luis Baraiazarra (testuak), Aitzol Barandiaran (testuak eta bertsoak), Jon Barberena (testua), Pedro Barea (testua), Oihana Bartra (bertsoak), Joritz Bastarrika (testua), Ander Bastida (administrazio lanak), Aitor Bayo (argazkiak), Mikel Begoña (komikiaren gidoia), Conny Beireuther (argazkiak), Agustin Beloki (testua), Tere Beloki (testua), Eneko Beretxinaga (testua), Axier Bergaretxe (testua), Andoni Berriotxoa ‘Lubaki’ (argazkiak), Maite Berriozabal (testua), Maria Jesus Berrotaran (testua), Eneko Bidegain (testuak eta bertsoak), Joserra Bilbao (testuak), Leire Bilbao (testua), Dani Blanco (argazkiak), Domingo Blanco (testua), Bobi (argazkiak), Arcadio Camaño (testua), Victor Camilleri (argazkiak), Madeleine Cannon (testua), Tahira Natalie Carter (testua eta argazkiak), Remy Casamayor (testua), Jose Antonio Cid (testua), Sustrai Colina (testuak eta bertsoak), Karlos Corbella (argazkiak), Alberto Del Campo (testua), Juan Luis Del Olmo (argazkiak), Lander Diaz de Gereñu (testua), Luis Diaz Viana (testua), Eric Dicharry (testua), Kike Diez de Ultzurrun (testuak), Eneko Dorronsoro (argazkiak), Joanito Dorronsoro (testuak), Bob Edme (argazkiak), Andoni Egaña (Erredakzio Batzordea,

217


testuak, komikia, komikiaren gidoia eta bertsoak), Iñaki Egaña (argazkiak), Estitxu Eizagirre (testuak), Itziar Eizagirre (testua), Mari Karmen Eizagirre (testua), Aitor Elexpuru (testua), Bittor Elizagoien (testuak), Unai Elizasu (testuak), Jon Elizetxe (testua), Izaskun Ellakuriaga (testuak eta argazkiak), Unai Elorriaga (testua), Igor Elortza (testuak eta bertsoak), Lierni Elortza (testua), Alberto Elosegi (argazkiak), Joxean Elosegi (testuak), Migel Anjel Elustondo (testua eta argazkiak), Nerea Elustondo (testuak), Jon Enbeita (testuak), Moises Enbeita (testua), Onintza Enbeita (testua), Oihane Enbeita (testua), Zihara Enbeita (testuak), Zigor Enbeita (testua), Nere Erkiaga (XDZtik argazki bildumak apailatzea), Izaro Errementeria (testua), Pello Esnal (testuak), Ibai Esoain (testua), Esti Esteibar (Erredakzio Batzordea), Arkaitz Estiballes (testuak eta bertsoak), Gorka Etxebarria (testuak eta argazkiak), Joanes Etxebarria (testuak), Juan Manuel Etxebarria (testuak), Pette Etxebarria (marrazkiak), Jose Antonio Etxeberria (testua), Maren Etxeberria (testua), J. Etxeberrioste (argazkiak), Mixel Etxekopar (bertsoak), Iñaki Etxeleku (testua), Luzien Etxezarreta (testua), Enekoitz Etxezarreta (komertzial), Jesus Mari Etxezarreta (testua), Arantxa Ezeiza (bulegoko lana), Anaís Falcó (testua), Milagros Figuera (testua), Ekaitz Filarmendi (argazkiak), Eva Franco (argazkiak), Nahikari Gabilondo (testuak), Joxe Mari Gabiria (testua), Alberto Gabixola (testua), Salome Gabunia (testua), Iñigo Gallego (argazkiak), Patxi Gallego (komikiaren marrazkiak eta portretak), Txema Garzia Urbina (diseinua, maketazioa, komikia, marrazkiak, argazkiak), Karmele Gardoki (testua), Jon Garmendia ‘Txuriya’ (testua), Pako Garmendia (testua), Santi Garmendia (testua), Txomin Garmendia (testuak), Xalba Garmendia (euskara zuzentzaile), Joxerra Garzia (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Beñat Gaztelumendi (testuak eta argazkiak), Unai Gaztelumendi (testua), Beñat Gaztelurrutia (testua), Jose Antonio Gezalaga ‘Zaldubi’ (Erredakzio Batzordea, argazkiak eta bertso paperen aukeraketa), Koldo Gezuraga (testuak), Asier Gogortza (argazkiak), Arkaitz Goikoetxea (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Ekaitz Goikoetxea (testuak), Irati Goikoetxea (testua), Jesus Goikoetxea (testua), Josu Goikoetxea (Erredakzio Batzordea eta testuak), Iñigo Gojenola (testua), Nerissa Golden (testua), Maun Gomez (testua), Aitor Gonzalez Kintana (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Urtzi Gorostiaga (urte askoan Azokako standeko fijoa), Ainara Gorostitzu (testua), Iñaki Gurrutxaga (testua), Jon Gurrutxaga (testuak), Maria Gutierrez Liliana (testua eta argazkiak), Beñat Hach Embarek (komertzial), Zezilia Herrador (komertzial eta bulegoko lana), Pantzo Hirigarai (testua), Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’ (marrazkiak), Maider Iantzi (testua), Zuriñe Iarritu (testuak), Asier Ibaigarriaga (testua eta argazkiak), Karlos Ibarguren (testua), Felix Ibargutxi (testuak), Olatz Ibarluzea (testua), Iratxe Ibarra (testuak), Nerea Ibartzabal (Erredakzio Batzordea eta testuak), Riki Idiakez (Erredakzio Batzordea eta koordinazioa), Aratz Igartzabal (testuak), Endika Igartzabal (testua), Euxebio Igartzabal (testua), Arrate Illaro (testua), Kepa Intxausti (testuak), Rufino Iraola (testuak eta argazkiak), Jesus Mari Irazu (testuak), Patxi Iriart (testua), Ibai Iriarte (komertziala), Maddalen Iriarte (testua), Arritxu Iribar (testua), Joxe Anjel Irigaray (testua), Asier Iriondo (komikiaren gidoia), Joxemari Iriondo

218


(testuak eta argazkiak), Hodei Iruretagoiena (testua), Xabier Iturraspe (testua), Nekane Iturregi (diseinua eta maketazioa), Unai Iturriaga (testuak, komikia eta bertsoak), Amaia Iturriotz (testuak), Iñaki Iturriotz (testuak), Joxin Iturriotz (testuak eta argazkiak), Begoña Iturriza (testua), Ibon Iza (testua), Ander Izagirre (argazkiak), Galder Izagirre (argazkiak), Ion Iñaki Izarzelaia (testua), Xanti Jaka (Erredakzio Batzordea, komertzial lanak, bulegoa), Rosa Jaussi (testua), Saroi Jauregi (testua), Edorta Jimenez (testua), Peio Jorajuria (testua), Xabier Kaltzakorta (testua), Joseba Kamio (testua), Antton Kazabon (testua), Xabier Kintana (itzulpena), Edurne Koch (argazkiak), Ane Labaka (bertsoak), Jokin Labayen (bertsoak), Erika Lagoma (testua), Oier Lakuntza (testua), Joxe Landa (testuak), Daniel Landart (testua), Migel Mari Larburu (argazkiak eta testua), Aitor Larrañaga ‘Peli’ (marrazkiak eta portretak), Anjel Larrañaga (testua),

219


Karmen Larra単aga (testuak), Emile Larre (testuak), Adur Larrea (komikia, marrazkiak eta portretak), Garbi単e Larrea (komertzial lanak), Egoitz Lasa (Azokako standean aktore animatzaile), Arnaitz Lasarte (bertsoak), Imanol Lazkano (testua), Joxema Leitza (testuak), Etxahun Lekue (bertsoak), Juan Mari Lekuona (testuak), Mixel Lekuona (testua), Be単at Lizaso (testua), Joxe Lizaso (testua), Sebastian Lizaso (testua eta komikiaren gidoia), Arantzazu Loidi (testua), Aritz Lopategi (testua), Jon Lopategi (testuak), Maritxu Lopepe (testua), Blanka Lopez (testuak eta argazkiak), Iratxe Lopez (testua), Serapio Lopez (testua), Maialen Lujanbio (testuak), Jabier Lukas (testua), Peru Madalena (testua), Joxepa Madariaga (testua), Jon

220


Maia (testuak), Jagoba Manterola (argazkiak), Iñigo Manzisidor ‘Mantxi’ (testuak), Jon Manzisidor ‘Mantxi’ (marrazkiak), Kristina Mardaras (Erredakzio Batzordea, testuak eta bertsoak), Arantxa Mariskal (Erredakzio Batzordea eta XDZtik argazki bildumak apailatzea), Jose Luis Maritxalar (testua), Alaia Martin (testuak eta bertsoak), Jon Martin (Erredakzio Batzordea, testuak, argazkiak, sare sozialak eta bertsoak), Maite Martinez de Arenaza (komikiaren gidoia), Elena Martinez (testua), Elisa Martinez (testua), Josu Martinez (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak eta argazkiak), Mizel Mateo (testua), Mattin (komikiaren marrazkiak), Iñigo Matxain (testua), Aitor Mendiluze (testua), Inge Mendiorotz (bideo edizioa), Mikel Mendizabal (testuak eta bertsoak), Fermin Mihura (testua), Joakin Mitxelena (testua), Karmele Mitxelena (testua), Oskar Montero (argazkiak), Alejo Moreno (argazkiak), Niko Moreno (argazkiak), Andoni Mujika (testua), Amagoia Mujika (testuak), Beñat Mujika (testua), Inazio Mujika (testua), Joxe Mari Mujika (testua), Felip Munar (testua), Joxe Munduate (testua), Ainhoa Munixa (testua), Unai Muñoa (testuak), Iñaki Murua (testuak, argazkiak, komikia eta bertsoak), Jexux Murua (testuak), Antton Narbaiza (testua), Xabier Narbarte (testua), Padrig O’Cearbhallain (testua), Marilu Odriozola (testua), Iñigo Olabarri (testuak), Antton Olariaga (marrazkiak eta komikia), Eneko Olasagasti (testua), Jon Mikel Omagojeaskoa (testua), Kepa Ormaetxea (argazkiak), Unai Ormaetxea (testuak), Juan Luis Osa (urte askoan Azokako standeko fijoa), Marta Ortiz (testua), Jokin Otaegi (testua), Andoni Otamendi (testua), Mariasun Oteiza (testua), Eli Pagola (testua), Fredi Paia (testuak eta bertsoak), Itsaso Paia (testuak eta argazkiak), Ana Zarina Palafox (testuak eta argazkiak), Xabi Paya (testuak, argazkiak, bertsoak eta komiki gidoia), Jose Manuel Pedrosa (testua), Anjel Mari Peñagarikano (testuak), Xabier Perez ‘Euzkitze’ (testuak eta argazkiak), Arantza Plaza (testua), Alberto Pradilla (testua), Juanjo Respaldiza (bertsoak), Diego Riaño (testua), Eider Rodriguez (testua), Fito Rodriguez (testua), Goretti Rodriguez (argazkiak), Fernando Rojo (testua eta argazkiak), Juan Karlos Ruiz (argazkiak), Wilson Saliwonczyk (testuak eta argazkiak), Aloña Salinas (Azokako standa eta gupost lanak), Gorka Salmeron (argazkiak), Xabino San Sebastian (testuak), Ramon Sanchez Lizarralde (testua eta argazkiak), Perdinande Sancho (testua), Joseba Santxo (testua), Alaitz Sarasola (testua), Iñigo Sarasola (komikiaren marrazkiak), Aitor Sarasua (testua), Jon Sarasua (testuak eta argazkiak), Aitor Sarriegi (testuak), Andoni Sarriegi (testua), Joseba Sarrionandia (testuak, ezizenez), Danele Sarriugarte (testua), Koro Segurola (testua), Eneko Sierra (testua eta argazkiak), Xabier Silveira (testuak eta komiki gidoia), Christian Simelio (testua), Beñat Soule (testua), Julio Soto (testua), Natela Sturua (testua), Maddi Suarez (sare sozialak), Garaxi Taberna (testua), Mikel Taberna (testua), Koldo Tapia (Erredakzio Batzordea, testuak eta argazkiak), Millan Telleria (testua), Vicent Terrasa (testua), Inaxio Tolosa (Azokako standean aktore animatzaile), Txato (testua), Kristine Txoperena (bertsoak), Anjel Ugarteburu (testua), Beñat Ugartetxea (testua eta argazkiak), Alain Ulazia (Erredakzio Batzordea), Alberto Unamuno (argazkiak), Alazne Untxalo (testua), Jokin Urain (testua), Jokin Uranga (testuak), Aitor Urbieta (testuak), Iban Urdangarin (testua), Mikel

221


Urdangarin (testua), Jone Uria (testua eta bertsoak), Karmelo Uriarte (testuak), Amaia Uribe (testua), Gorka Uribetxeberria (argazkiak), Iñaki Urionaguena (testua), Aitor Urkola (testua), Asisko Urmeneta (komikiaren marrazkiak), Urtzi Urrutikoetxea (testuak), Inaxio Usarralde (testua), Jairo Vargas (argazkiak), Amaia Vazquez (testuak), Beñat Vidal (testua), Iñaki Viñaspre (bertsoak), Javier Vizcaino (testua), Linda White (testua), Xanti Zabala ‘Lexo’ (testua), Eneritz Zabaleta (testua), Jon Zabaleta (komikiaren marrazkiak), Amaia Zabalo (argazkiak), Beñat Zamalloa (Erredakzio Batzordea, koordinazioa, testuak eta sare sozialak), Bea Zabalondo (euskara zuzentzaile), Antonio Zavala (testua), Egoitz Zelaia (testua eta argazkiak), Nikolas Zendoia (testuak), Felix Zubia (testua), Agustin Zubikarai (testua) eta Arkaitz Zubiri (testua). • 4111. Bertsolariak. Bertsolarien bikotekide, guraso, bestelako ahaide, lagun, ezagun eta ezezagunak. Ikerlariak, adituak, arrasto handirik ez baina esateko zerbait badutenak, serioak eta arinagotik aritzea nahiago dutenak… Euskaldunak, euskal herritarrak, italiarrak, katalanak, mexikarrak, kanariarrak, ingelesak, ukrainarrak, galiziarrak, Puerto Ricokoak, venezuelarrak, argentinarrak, Granada Karibearrekoak… Adin guztietako jendea. Apologistak, detraktoreak, eszeptikoak, boluntariosoak… 70etik gora dira propio kamerarekin hara edo hona mugitu direlako, edo etxean zeukaten material interesgarria eskaintzeko modua ikusi dutelako, aldizkariari argazkiak ekarri dizkiotenak. Dozena bat marrazkilari baino gehiago aritu da bertsolaritzari buruzko irudiak sortu nahian arkatzari eta buruari eragiten. 300dik gora dira gai bat edo besteari buruz grabagailua piztu eta galderak egiteari ekin diotenak…

96 emakumezko, ia lautik bat, urte askoan gizo-

nezkoena bakarrik izan den plazan. Edozein hedabideren zenbaki batek argia ikustea mirari txiki bat izan ohi da. Eta geurea bezalako egitura eta funtzionamendu hetereoa duen aldizkari baten kasuan are gehiago: bilera bat egiten da eta ‘honi deitu beharko litzaiokek’ eta horri galdetuta ‘hark egingo likek/n testua’, eta testua egingo lukeen horrek ezin duela ‘lanez lepo nabilen/k’ baina ‘beste hari eskatzen badion/k igual…’ ta hark ‘bueno saiatuko naun/k, baina egun zehatz horretan izan beharko liken/k…’ eta ohikoan lan egiten duen argazkilariak ezin du, kanpoan dago egun horietan (Lubaki Sirian bertako gerraren jarraipena egiten, Conny Berlinen familia bisitatzen, Galder Estatu Batuetan Berri Txarrakekin kontzertuak ematen… Eguna iritsi eta elkarrizketatuari azaltzea ahaztu… 1. 411 ez da kopuru zehatza. Hor dagoen izen mordo hori modu zehatz batean zenbatzea kasik ezinezkoa da. Bestalde, izenak biltzeko aldizkariei egindako errepasoan bat edo beste pasako zitzaigun, ezinbestean. Laurehun eta gehiago direla esan nahi du 411 horrek.

222


Aldizkarian ordu asko sartu dituztenak eskuetako hatzekin zenbatu daitezkeela egia da, baina gainerako ehunka guzti horiengatik ez balitz, sareagatik, bertsozaleen familia handiagatik, mirari txiki baten eraginez baietz esaten duten guztiengatik izan ez balitz, Bertsolarik ez zituzkeen 25 urte bete izango. Ezta bakarra ere. Grabagailuaren, argazki kameraren, arkatzaren, ispiluaren, beste aldean jarri direnak ere, 411 horiek baino hiruzpalau aldiz gehiago, ezinbestekoak izan dira erabat. Andoni Ega単ak, esaterako, dozena bat testu argitaratu ditu aldizkarian urte hauetan, baina laurogeitaka aldiz ere eman behar izan du aurpegia beste aldean ere. Bestalde, euren iragarkiak sartuz lagundu

223


dutenen ekarpena ere ezinbestekoa izan da. Eta baita Administrazioena ere, azkenaldion hainbeste gustatu zaien irismenaren kontzeptu horrekin argitalpen txikienak, batez ere espezializatuak garenak, kinka larrian jarri gaituzten arren. • 25 urte egin ditugu. 101 zenbaki kaleratu dira. Milaka testu, milaka irudi, ehunka iritzi eta gogoeta eskaini ahal izan ditugu bertsolaritzaren inguruan. Ziurra da hobeto egin zitekeela, badaezpadako erabaki dezente hartu ditugula, baina egindako ekarpena eztabaidaezina delakoan ere bagaude. Guzti horrengatik, honenbestean eta ezinbestean, lanean jarri diren 411 horiei, ispiluaren beste aldean jartzera animatu diren guztiei, iragarleei, administrazioei eta, batez ere, harpidedunei, irakurtzen gaituzuenoi, webgunearen edo sare sozialen bidez jarraitzen gaituzuenoi, aupa zuek, zorionak, M I L A - M I L A K A E S K E R.

224



Aldizkarian azaldu dira makina bat terrikola, euren sekretu intimoenak erakutsiz, hala-nola; Mañukortaren aurpegiari bits zuria dariola, edo anaia dudanak hari bizarra kentzen diola... Neurri batean ez al da izan bertsolaritzaren Hola? •

• Alerik ale agertu denez pertsonaien pelotoia, begiek jaso dute tarteka gozatzeko arrazoia. Bertsolariak eder islatzen jardun da fotomatoia, ai erakutsi izan balitu pastela eta turroia... Horrekin erraz izan zitekeen bertsolarien playboya!

• USTEKABEAN IGARO DIRA 25 URTE HANDI, horrela mende laurdena jantziz gure aldizkariari, hargatik une ona da bista luzatzeko emanari... Nola sortu zen? Zer azaldu du? Zer jaso du aldiz aldi? Ea bertsotan esan nezakeen zer izan den Bertsolari!

Ale batzuen berezitasun puntuak ez du parerik; zer esan franko eman digute horrenbeste animalik! Amerikara bidaia latza egin zuten pajaro bik; azaletara begira ez da falta zozo zein ardirik... Ez al da izan bertsolarien National Geographic? •

• Nola sortu zen aldizkaria zer pertsonaren gerizan? Nork jarri zuen magazine bat bertsolarien bizitzan? Xanti, Joxean, Koldo, Joxerra, batzorde sortzaile gisan, Laxaro eta Andoni ere ezin ziren urrun izan... Hoberik nekez sortuko zuten Vocenton edota Prisan.

• Aldizkariak aski landu du argazkien sektorea, bertsolaria bilakaturik saxofoidun aktorea... Mikrofonoa alboan utzi eta hartu tripodea: Hori posea! Hori irria! Hori jantzi dotorea! Irudiz behintzat ez al da izan bertsolarien Vogue-a? 226


Sorta txiki hau amaitu nahi dut egindakoa goratuz eta gerora jarraitu dezan aholku bat proposatuz. Aldizkari bat aldirik aldi sortzen dela gogoratuz, aldizkariak segi dezala bertsolarien enkantuz, aldi bakoitzak behar dituen kontuetara moldatuz. •

BESTE 25 URTE ERE EGIN DITZALA ALDIZKARIAK

ERRENTERIA


BERTS0LARI

10125

228




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.