Bertsolari aldizkaria - 11. zenbakia

Page 1

EMAZTEETAGUZTI IÑAKILARRAÑAGAREKJN GEORGIAKO BERTSOLARIAK

v-";-''••'•.;';:";

I 9m l ' <':'•>..

.'•"'•

v*

I .'


ffv


Lau bertsolari Tourrean Gure arteko balentria haundienak bezalaxe, lau bertsolarik aurten egin duten Tourra ere apostu batetik sortu zen. lazko edizioan Mikel Mendizabalek Torurmalet igo zuenean, ikusle gisa han zegoen goian テ]gel Mari Peテアagarikano ere. Elkarrekin erronkan hasi eta afari bat jokatu zuten, Anoetakoak ezetz aurten mendi hori igo. Espediziora beste bi bertsolari ere apuntatu ziren: Andoni Egaテアa eta Ion Sarasua eta ekipoak laguntzaile andana bat ere eman zuen. Lau bertsolarテュok Tourrak Pirineotan zehar iragan dituen mendirik haundienak igo ditzute. Argazkiak: Santi GARMEN DI A 1993-lraila

BERTSOLARI 1


••'"•-'

HTJff-

Andoni Egaña

Bost egunetako gorabeherak Uztailaren

18a.

Eguerdia

Zarauzko ziklisten furgoneta libratu zain egon gara, bazkaldu eta lehenengo Orion Sarasua jaso eta ondoren Anoetako Kuku Elkartean beste zortzi lagun hartzeko. Bidaian izan dudan lehen ezusteak harrapatu nau Orion. Jon sarasua bi lagunekin azaldu zaigu atera. Biak arraunlariak dirá; bizkarzainak dirudite. Eta haien artean sekula baino txikiagoa iruditu zait aretxabaldarra. Familia bakarrean hainbesteko aldea izatea ere! Jon bere txirrindaz kezkaturik dabil. Nik neurea utzi nion duela pare bat aste eta ez da nonbait eserlekutik manilera ongi iristen. «Luxe luxe eginda joan behar izaten diat» a¡tortu digunean, anaia eta biok farre-algaraz erantzun diogu. «Zorionak! Behingoz luxeluxe joateagatik». Anoetan, Peña, Mendizabal, Altzo-Txiki, Manuel Olano, Miren, Jexux Murua, Joxe Mari eta Santirekin bat egin dugu. Furgonetak hartu du kargaldi ederra. Bost hilabetetarako goazela dirudi. Horko bizikleta eta gurpil, zaku eta estera, armairu, esne-kaxa eta urdaiazpiko! Peñak, esaterako, etxearen erdia darama. Amerikarrak gerrara baino preparatuago doa. Betún markak falta zaizkio matrailetan. Furgonetan, zazpi-zortzi lagun eta Jexuxen kotxean hiru-lau, aise egin dugu bidaia. Ilungu aurretik geratu gara afaritan, bide-ertzeko toki hits batean. Bapo afaldu dugu. Urdaiazpikoari eman diogu lehen astindua.

2

BERTSOLARI

Eta bost egunetan aplikatu dugun sententzia bati hasiera eman diogu: ongi jan eta gero gerokoak. Goizeko ordubiak aldea iritsi gara Andorra inguruko kanpin hatera. Itxia dago. Kanpinaren parkinga ordea, laua da, belar geruzaz estalia gainera. Bertan jarri ditugu dendan, GALERAZIA dagoela dioen txartel batetik metro erclira. Peña arduraz beterik sumatzen dut. «La oskua! Hor jartzen dik galerazia dagoela dendak prantatzea! Gainera aldapa zegok! Eta ez zegok belarrik! Hemen ez diagu begirik ¡txiko! Eta begirik ixten ez badiagu bihar ez gaituk igoko! Sarasua eta Altzo-Txiki berriz emozionatuta daude. Galerazitako tokian inon baino gozoago egingo dute lo.

Uztailaren

19a. Goizeko

bederatziak

Bataz beste nahikoa ongi egin dugu lo. Peñak eta Joxe Marik -liburu salzaileen gremiokoak alegia- ez hain ongi. Urtea elkarrekin ematen dute eta egiatan, bata bestearentzat eginak dirá. Envalira da lehenengo mendatea. Aix Les Thermes-etik 35 kilómetro, denak gorantz. Ez da oso gogorra baina Mitxelenaren agurrak baino luzeagoa. Gainera hanka-sartze bat egin dugu. Furgoneta, Altzo eta Santirekin, berandutxo abiatu da, eta ez diote goraino iristen utzi. Gailurretik dozena bat kilometrora geratuarazi dute.

1993-1ralla


hurbiltzeko aprobetxatu dugu goiza. Arreaun jarri dugu kanpamentua. Aspin bertan dauka. Peyresourde ere bai. Tourmalet ez dago urruti eta Saint Laryra hamar kilómetro daude. Caur Tourrekoek atseden eguna dute. Bazkal orduan, arratsaldean ñora igo pentsatzen ari ginela, norbaitek T o u r m a l e t aipatu du eta gehienon oneritzia jaso.

Unai, anaia, ¡go eta beherantz doala topatu dugu. Gainerakoak goian geratu behar izan dugu, ez jantzi, ez jan eta ez txanpon, karrera pasatu arte. Bati mokadu bat kendu diogu, besteari beste bat eta azkenean Xanti, fotógrafo ofiziala, furgoneta zegoen tokitik mendi-bizikletan ¡go zaigu, falta genuen hainbat gauza ekartzera. Karrera pasa da. Bukaera bertan ikusi dugu, telebista txiki batean. Eta konturatzeke berandatu egin zaigu. Goitik behera hasi garenean behe-lainoa sartua dago. Euri-langarra ari du, Dozena bat kilómetro txarrak pasa ditugu. Hotza, Dios! Aspaldian ez nuen hainbeste min sentitu. Esku punttetan, belarrietan, sudurrean, ... denenan. Furgonetara ¡ritsitakoan Altzo Txikiren arraultze egosiak -berak prestatuak esan nahi da- irentsi egin ditugu. Mikel Mendizabalek furgonetari kontaktua eman eta tupo de eskapean jarri ditu eskuak berotzen. Luzenaceko kanpingera egin dugu erretira. Afalondoan bazen bahikoa kontu, adar-jotze eta erronka. Musean ere egin dugu ontziak nork garbitu. Oso onak gara, baina Sarasua eta neri tokatu zaigu.

Uztailaren

20a. Egun handia

Ezeztz asmatu nork egin duen lo gaizki? Kontuak kontu, Andorra aldetik honuntza

1993-lraila

Peñak, mahaitik salto egin du. Furgonetara hurbildu da. Komuneko papera hartu du eta sastraka artean galdu da. Arratsaldeko sei t'erdietan abiatu gara. Hamazazpi kilómetro pasatxoko igoera da Santa María de Campan aldetik. Lehenengo laurak, samurrak. H u r r e n g o hamairuak gogorrak, atsedenik gabeak. Beti ere, ehuneko zortzi eta bederatzi arteko portzentaiarekin. Laino artean igo gara. Inor gutxi topatu dugu. Larrebehiren batzu, azpeitiar ero samar bat, eta isiltasuna. Denok ¡go gara. Nik, egia esan, besteekin ez nuen inolako dudarik eta neure buruarekin ere ez. Banekien igoko ginela. Pentsa: erretzeari utziko niola zin egin nuen, hanka lurrean jarriz gero. Pozik itzuli gara benetan. Sarasua bere buruarekin harriturik dago. Oliverio jarri diogu izengoiti. Txikia, azeituna kolorekoa, arina, eskaladorea... Amaya taldeko Rinconen tankera osoa du. Mikel Mendizabali )askula deituko diogu. Beti aurrekoekin joango ez joango hor ibiltzen da. Indarra du, saitua da, sufritzen daki. )exux Murua ordea, ez dago konforme. Itsasondokoak, pisua ere dexente duela eta Baskula legez bataiatu du. Ni neu, Prudentzio naiz. Unai, Migel. Bata aurreko puntan, bestea atzean. Peñak ez du oraindik izengoitirik. Baina pozik handiena seguraski berak hartu du. Tourmalet igotzea begi artean zeukan joan den urte betean eta azkenean lortu du bere helburu nagusia.

BERTSOLARI

3


Manuel Olano eta lexux Murua Ghirotto eta Perini dirá, idazleak bezalaxe, buru aldea soil samarrik daukatelako. Miren da ordea, taldeko emakume bakarra, k o n f o r m i d a d e a n , gutako edozein baino gehiago. Isilik egiten du cieña gainera, erronkarik, apusturik eta aitzakiarik gabe.

Uztailaren 21a. Euskaldunok

munduan...

Saint Larytik Pía d'adet igo dugu. A zer nolako aldapa zaharra! Lehen bost kilometroak kriminalak. Ondorengo bostak jasan errezagoak. Euskaldunak eta ikurrinak baino ez kamio bazterretan. Jendetza ¡karagarria. Igo ondoren, eguna goian eman dugu. Altzok ondo baino hobeto zaindu gaitu. Arroza eta haragia, pertza handi batean. Ikusi eta ikaragarri zirudien. Jaten hasi eta ez hainbeste. Ondo dizdiratsu utzi diogu hondoa kazerolari. Bada gaur nobedadea. Santi, bere mendi bizikletan goraino igo da. Bejondeiola! Ez da argazkilaria bakarrik.

Uztailaren

22a. Batalla!

Batalla!

Gaur, Peñak, ezkenean ongi egin du lo. Zortziak aldera oihuka esnatu gaitu. Batalla! Batalla! zen bere gudu-garrairia. Ez ornen zegoen, zeukan gorputzaldia edukita, ¡non barkatzeko. Horrexegatik Battaglin jarri diogu izena. Soulor eta Aubisque igo nahi genituen Argelesetik baina, Soulor gainean, karrera hurbil zetorrela eta geratu-arazi egin gaituzte. Lastima! Oraintxe ari nintzen sufritu baino gehiago gozatzen hasten. Gaur ere euskaldun asko topatu dugu.

4 BERTSOLARI

Oñatiko lagunak esate baterako. Lizarralde txirrindulari -izana eta Garmendia Peñako kideei eskertu diegu haragi- enpanatua eta patata tortila.

Uztailaren 23a. Azken eguna Gaur ez dugu mendaterik igoko. Gaur, Saint Laryra abiatu gara. Taldekako erlojuaren aurkako proba egin dugu. Bertsolariak, hain bertsolari ez direnen aurka. Ez dago dudarik. Joxe Mari, Miren, Manuel eta )exux, gu laurok baino gehiago dirá. Mini-golfean egin dugu saio bat. Nahikoa farre egin dugu. Konstatazio bat: Sarasuari ia denean - i a ia denean- ¡rabaztea gustatzen zaio. Bazkalondoan trastoak hartu eta etxera. Jexux eta Miren beste egun pare baterako han geratu dirá. Gainerako guztiak, furgonetan pilatu eta bueltan. Iluntzako zortzietan heldu gara Behobiara. Ni Arantzara abiatu naiz bertsotara. Aguanta ezak orain Xebastianen etorria! Ondorio garbiak atera ditut. Lagunarte onean edozein tokitara Joan daiteke. Bizikleta gogorra da. Gogorra da bizikleta, bai, baina ez hainbesterako. Ni behintzat igandez joan nintzena baino deskantsatuago etorri naiz bueltan, nahiz egunero mendate batetikoak egin. Presa, telefonoa, edaria, denei kaso egin beharra, lo-ordu gutxi, egunero etxetik kanpora jatea... ez dirá Tourmalet baino hobeak. Datorren urtean, hamabost egunetan hamabost mendate igoko ditugu. Ona da osasunarentzat. Hori bai: erretzeari ez diot utziko. Xarma berezia du niretzat denera, ñola edo hala, baina denera iristeak.

1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

5


Mikel Mendizabaí

2440 desarroiloa

B

ukatu da guretzat aurtengo Tourra. Ez nolanahi gainera, joandako guztiok aurrez planeatutako etapa guztiak bukatzea lortu baitugu inongo erorketatik, pajararik eta hezur hausketatik gabe. Bertsolaritza ezagutzen dugun berrehun urte hauetan, aldaketa handiak eta nabarmenak ikusi eta bizi izan ditu jendeak eta bertsolariek berek ere bai, noski. Carai bateko blusa eta txapela beltzak, eszenatokian bertsolariak traje eta korbataz ikusteraino eboluzionatu zuen. Hauek, galtza bakero eta niki raiadunetaraino iritsi dirá. Fernandoren garaian asto gainean eta oinez burutzen ziren ibilera haiek trenean eta motoan egitera pasatu ziren eta gaur egun hiru edo lau herri ezberdinetara iritsi daiteke bertsolaria egun berean, nahiz eta beti oso puntualak ez izan. Txirrita handiak hiru egun segidan igarotzen ornen zituen kupel baten aurrean eta jendea hurbiltzen zitzaion entzutera. Gaur, berriz, etxe xokotik mugitu gabe nahi duenak nahi aclina bertso entzun eta nahi adina bertsolari ¡kus dezake telebistari esker. Aldaketa handiak izan dirá benetan gizartearen bilakaerak ekarri dizkigunak. Baina, nork pentsa zezakeen azken moda honetaraino heldu zirenik bertsolariak? Zer eta Pirineotako gailurrik mitikoenak txirrun gainean igotzen, bersolariak? Ez dago begira nik dakidan bat...

Hori ondo dagoenik ez du ukatuko inork, bertsolariak ere hezur eta haragi mardulekoak baikara gehienak eta batzuetan gauza normalak egiteko gai garela adierazteko izan bedi hori. Bertsolaria prestatzeko eta konzentratzeko taktika berri baten aurrean gaude. Hasiera batean mendian artzain zeudela bururatuko zitzaizkien arrazoiak eta hizpideak; edo eta, auzoko baten erronka zela medio, aste osoa pasatuko zuten pentsatzen hura nondik zirikatu eta menderatu. Geroago bertso eskolak, liburuak, ordenagailuak izan dirá bertsolarien erraminta. Eta orain, kirola egiteak dakarren sufrimenduaz baliatzen gara, besteak, beste, mikrofono aurreko tentsioa kontrolatzeko. Bestalde, orain artean 7-6 edo ta 10-8ko egituran funtzionatzen zuten gure buruek. Aurtengo udan 24-40 eta 26-38ko desarroiloak ibiltzen ohitu gara. Beraz, ez bedi harritu ¡ñor aurtengo Txapelketa Nagusian doinu arraro eta ez ohizkoak entzuten baditu.

Bertsolari potrotipo, ez, barkatu, prototipo berri bat ez ote da ari sortzen? uda partean batez ere, jende dexente ohartu da errepideetan aurpegi ezagun samarrak ikusten direla, uniforme koloredunak jantzita pedalari dale eta dale.

6

BERTSOLARI

1993-lraila


: i»1-

.

?*fmur1993-lraila

BERTSOLARI

7


•f

Anjel Mari Peñagarikano

Apostu baten ondorioa 1 992ko uztaileko egun bat zen. Pago ipurdiak baino iztar lodiagoak dituen goierritar batek Tourmalet mendi mitikoa igo zuen bizikletaz. Harrigarria!

«Hi ¡go baldin bahaiz, ez duk hain zaila ¡zango», esan nion. «Hik ez errimatzen esan zuen, teagatik ia

duk...», bertsolaritzan poto hitzarekin duen zerbait esan zidan. Esan bazuen afaria jokatu nion eta afari bat irabazmila kilómetro egin daitezkeenik ere!

Gatozen aurtengora. Itsasondoko mozkote horrek, ez dakit besterik baduen, baina ¡ndarra bai behintzat. Envaliran konturatu omen zen nekatu samar eta ezinean bezala zihoala. Bai hala izan ere: plato haundiarekin zihoan! Motel, motel... sagardoa egiteko edozein dolarek baino desarroillo haundiagoa zuen bere hanketan eta baita zakukada dezentea ere gainean. Gutako norbaiti bost durokoa galdu izan balitzaio, laster topatuko zuen... baina igo. Gero azalduko dizuedan talde lanean bera izan zen motorra, desarroilo hori martxan jarri zuenean. Garai bateko Careson-Cityko trenari baino ke gehiago darion makina ere han genuen. Une batean lau edo bost kurpil hatera zulatu zitzaizkigula usté izan nuen, pluf, pluf, pluf... «Kontxo, kurpilak ez dituk. Ñola zulatuko dituk ba frenaren kurpilak, baina hotsa ezin isildu. «Ah, Andoni duk! -pentsatu nuen nerekiko-, hortz postizoak galdu ¡zango dizkit», plud-plis-plud... hórrela hitzegiten baitzuen. Bai zera! Auspoa beroturik zeraman piska bat, ez zen besterik. Hura ere ¡go egin zen, ordea. Harrigarriena ez zen izan igotzea, ordu t'erdi zigarrorik erre gabe irautea baizik. Zorionak. Horretaz aparte Andoniren beste alderdi bat ezagutzeko aukera ere izan genuen: sukalclariarena. Nolako enlsalada prestatu zigun! Begientzat gozamen izugarria zen aguakateak ñola zuritzen zituen ikustea. Ofizio horretan ez genuen ezagu-

8

BERTSOLARI

tzen. Ondo, ondo, Antonio.

Banekien kirolari egokia zela, txiki gehientsuenak finak zirela ere bai, hainbeste ordu lan egiten duenak entrenamendurako astirik ez duela izaten ere bai, baina... hala ¡go zezakeenik... Txotxaren gainean xaltoka xaltoka dabilen txepetxa zirudien. Tropelean gindoazenean, beti ¡zkinatik joaten saiatzen zen, bestela ez zutela ikusiko eta arraio hori! Bere etxeko seilua utzi zuen han ere eta etxerakoan non hasten zaigun galdezka ea zein mendadetara igo ginen, ez zela gogoratzen eta. Berak irabazazi zuen ihesaldi luzearen saria... ontziak garbitu behar zituen batean, musean galduta noski, ez dakit ñora aldegin zuen eta ordubetean ez zen azaldu.

Txikitoren beste alderdi bat ere ezagutu nuen, goiztiarra da benetan. Txotxaren gainean txepetxa zirudiela? Bai horixe, goizeko 6etan kanpineko beleek kraak-kraak egin aurretik esnatzen zen eta gu jeikitzerako bere cola-cao behintzat prest izaten zuen. Girotoren antz izugarria duen bat dugu koadrilako bodegeroa. Oso mutil zintzoa da, jan eta edan beti neurrian egiten duen horietakoa. Nik urdaila ahula dudalako, Mikel potxolo samarra dugulako, Jonek edaten ez duelako..., bazekien bai zenbat ardo eraman behar zuen. Bost egunetarako eta hamar lagunentzat, sei litroko garrafoia eraman zuen. Hórrela, hórrela, kirolariak ura edan behar baitu. Bada beste norbait ere aipamenik merezi duenik: Miren albizturtarra. Hangoa izan behar! Saint Larynen, Pía d'Adet ski estazioan, Indurain okotzetik txerri gantxoa sartuta bezala tiraka iritsi zen mendi hartan berarekin nintzen. Ez zen izango ni baino zoriontsuagorik ¡ñor. Txirrindulari ospetsua nintzela pentsatu nuen momentu batean. Biok elkarrekin gindoazela, haiek txalo zaparradak entzuten genituenak, haiek zalapartak ¡endearenak

t993-lraila


guri argazkia ateratzearren. «Benga, benga!», «Hori, horü», «Dale, dale!» eta ni gero eta harroago. Kotxe bat zela tarteko, elkarrengandik zerbait urrundu ginen, ez dakit ni aurretik nintzen edo atzetik, une batetik bestera isildu ziren hango txaloak, argazkilariak izkutatu egin ziren eta kaka zaharra!, nioen nerekiko. Aurrez entzun nituen txalo eta aupa guztiak neri ez baino hari zuzencluak ziren. Dena den, ni apur bat desengainatuta geratu bainintzen ere, asko poztu nintzen berarengandik, dena merezi zuen. Zenbait txirrindularik ez zuten hainbeste animo jasoko. Zurentzat Miren «premio a la simpatía» deritzan hori. Zorionak! Taldeka egin genuen erlojuaren kontrako proba oso polita izan zen. Bertsolariak batetik eta bertsozaleak bestetik. Hamar kilómetro agin ondoren,

1993-1raila

bederatzi segundoz galdu genuen. Ez da asko, baina... Cure taldeko bati mehatxu txiki bat egin nion: fin saiatzen ez bazen, hilabete aurretik nerekin jokatutako pelota partiduan zenbit tantotan geratu zen zabalduko nuela. Bai saiatua ere! Hen aipatutako Mikelen dolare desarroiloa eta hori izan ziren gure markaren arrazoi nagusiak eta aldi berean bertsozaleen kontsolamendu bakarra, karrera gehienetan taldeka ¡rabazi egiten baikenien. Leku gehiagorik ez dagoenez, bukatu egin behar dut, baina ez Unai eta Altzo Txiki aipatu gabe, mekanikoa eta sukaldaria. Ordain ezinezko lana egin zuten. Gizonaren nondik-norakoa, jatorria alegia, zalantzan jar ez dezagun imintzio garbiak sarritan egiten baditu ere, langile izugarria da Altzo Txiki. Eskerrik asko biei.

BERTSOLARI

9


Jon Sarasua

Mutikokeriak Z

ure mugatik oso gertu, sudurretik ¡zerdi tanta darizula eta amasa absesiboki hartuz zoazenean, edozein arrenkura txatxuk izugarrizko tamaina hartzen du, Edozein txarrada kristoren problema da. Halaxe nindoala bide ertzeko euskaldun batek ni ezagututa aluzinatu aurpegi esajeratua jarri zuela iruditu zitzaidan. Hurrengo segunduetan burutik pasa zitzaidana txukunago eta xuabeago jartzeko minutu batzuk hartu behar ditut. Gainbaloratu egiten gaituzte bertsotarako. Garena baino gehiagotzat hartzen gaituzte, zeregin horretarako supergizonak baigina. Eta, aldi berean, konpentsazioz edo, pentsatzeko joera dago beste gauzetan printzipioz txarrak garela. Konpentsazio efektu hori askotan somatu dut. Eta honek ez digu normalak izaten uzten. Ba ez. Ni, adibidez, jendeak usteko duena baino normaltxoagoa naiz hitz solté bati errimak ateratzen, eta

10

BERTSOLARI

ping-pongean itxuran jokatzen ikasi nuen ohol zahar baten gainean. Mingaina hiztun askori baino errazago trabatzen zait eta baserritar usteko askok adina egingo dut atxurrean. Hitzetik hortzera erantzuteko bokieatuta geratzen naiz askotan, eta ezetz harria nik gaino urrutiago jaurti. Hori izan da piska bat gure Tourreko tourra. Donostian lan egiten duen bekokieder batek ederki erantzunten zigun ¡luntzean gitarrarekin bertsotan hasi ginen garaian. Baina aldapan Girotok gutxitan erakutsi zion dorsala Oliveriori. Polita da gauza diferenteak egitea. Inportantea da ahal den ondoen pastelak egitea, patatak zuritzea, gitarra jotzea eta dantzan egitea, adibidez. Eta mutiko hezi gaituztenez, pelotan, korrika, harria tiratzen eta bizikletan lehiatuz gustora parre egitea. Bertsoa, egiten ditudan gauzetatik beste bat da, eta hori ere ondo egin nahi izaten dut, aurrekoen arrazoi berberagatik. Hori izan da apur bat gure Tourreko tourra. Gauza batekin gelditu naiz: bizikletan plazan baino gehiago dibertitu naiz eta ez Peñaren batalla-batallak zertan geratzen ziren ikustearen gozamenagatik bakarrik. Bertsotan gehitxo egiten dudan seinalea da hori. Lehen esan dut haundiespen-gutxiespenak ez digula uzten normalak izaten. «Nórmala» ez da hitza. Ez digu garena izaten uzten, piska bat bortxatu egiten gaitu. Eta gu mutiko haundi batzuk izan. Egindako mutikokeriak (umekeriak ez dirá gauza bera) geureak dirá. Eta hemen kontatuko banitu, ez lirateke geuré-gureak. Orain okurritu zait galdetu egin behar niola gure ibilerek ikusi zituen gabatxoren bat i : Q u i est-ce que vous croyez qu'est bertsolari d'entre nous? Seguru nago hiru burutsuenak seinalatuko lituzkeela: Andoni, noski, eta bi altzotarrak.

1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

11


DIRUAK URRI Aldizkari honetan lan egiten dugunok besterik ezean afari on bat egin asmotan ginen aurten, ยกnprenta, fotokonposaketa, argazkilari eta kolaboratzaile zenbaiti ordaindu eta gero guretzat ere txapon batzuk geratuko zirelakoan. Baina jainkoek ez digute lagundu eta askoz gutxiago Eusko Gobernuak, iazko diru laguntzaren erdia eman baitigu. Jeneralean eskerrak emateko erabiltzen dugun orrialde hau, ondorioz, protesta xume baina sentitu bat egiteko erabili nahi genuke, euskarazko aldizkariei ยกzendatzen zaien diru-laguntza guztiak zaku berean sartzen baitute, herri aldizkariak eta nazional mailakoak nahasiz. Hori ez legoke beharbada hain gaizki, baldin eta herri aldizkari batzuk udalen babesean edo erakunde zenbaiten itzalean argitaratuko ez balira. Bien bitartean gureak eta gurea bezalako beste zenbaitek, euskal kulturarekiko maitasuna bai baina dยกruduenen amodiorik gabe segitu beharko dute. Hori, gehiagotara gabe, konpetentzia ez-leiala da gutxienez eta beharbada injustizia txiki bat ere bai. rt-vL

Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

12

BERTSOLARI

1993-lraila


BERTSOLARIEN EMAZTEEKIN.-Mendizabal eta Ana, Larrañaga eta Ines, Lazkano eta Arantxa, Sebastian Lizaso eta Juanita, Telleria eta Inma, Murua eta Blanka eta Andoni Egaña bakarka bildu ziren Gabiriko soziedade batean, honek bikote horiek beren haurrekin tarteka egiten duten bazkari batean.. (14. orr.).

SIADECO: BERTSOZALEEI BURUZ IKERKETA.Bertsolari Elkartearen enkarguz Siadeco taldeak azken lau urteotan egiten ari zen ¡kerketa bukatzeko zorian dago. Elkaraizketa honetan Iñaki Larrañagak, ¡kerketa horren arduradunak, atera dituzten ondorio nagusiak aipatzen ditu. (20. orr.).

TEORÍA, BERTSOA ETA PARRANDA UEU-N.Maiatzean Bertsolari Elkarteak antolatu zuen Bertsolamintza jardunaldietan aurkezturiko azterlanen inguruan garatu da UEUk bertsolaritzaz egin zuen ikastaroa. Baina izan zen gauza berririk ere. (28. orr.).

GEORGIAKO BERTSOLARIAK.-Georgiako eskualde askotan, hiri haundietan bezalaxe, bertsolehiaketak antolatzen dituzte. Bertsolari horietako asko emakumeak dirá. Horri buruz mintzo dirá Salome Gabunia eta Natela Sturua, Euskal Herria berriki bisitatu duten b¡ emakume ikerlariak. (41. orr.).

PIARRES TRUONDAY IPARRALDERA ITZULIKO DA.-Piarres Trounday, Ortzaizen jaio eta Kanada aldean lanean urteak egin ondoren Bodelera itzuli zen bertsolaria, bere jaioterrian etxe bat egiten ari da, Iparraldera itzuli asmotan. (53. orr.).

BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA Tí.: 943 - 47 1 1 42 Koordinatzailea: loxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, loxerra Gartzia, Santi laka, Aitor González Kintana, Kristina Mardaraz,

Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP, S. L. Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA Fotomekanika: COMETIP, S. L. Inprimakela: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L.: SS 482/91

Ion Sarasua, J. A. Gezalaga «Zaldubi»

7993-lraHa

BERTSOLARI 13


BERTSOLARIEK EMAZTEEKIN BAZKALTZEN DUTENEAN Testua: Pako ARISTI Argazkiak: Gotzon ARANBURU 14

BERTSOLARI

1993-lraila


II

M*Jl" ^ «Beti zeini zer noiz sartuko». Esaldi horrekin definitu zuen Anak, Mendizabalen emazteak, bertsolarien izakera orokorra. Euskarazko irakaslea da bera, deklinabideaz duen menperaketak baiezta dezakeen bezala, eta senarraren ezagutzaile ona bestetik.

1993-1raila

.

..... * fg:/7 ££^•^$1^ .,«—»--<¡y

^-0'•

'

-

^

as.

' -. •••' . ^ ^ L . ' ^ ^ ^ i K

j w f l B^^iS * ^L^--

1— «j

^¿h, V

^*

*¡jt

, ,* I D ^ I

ii^^^rSk s&y7^

BERTSOLARI

M -

15


azkaria Gabirin ospatu zen, Iñaki Murua anfitrioi lanetan zelarik, Osinalde elkartean, uztailaren 17an, ¡haz, Lazkanoren urrezko ezteietan bertsolari zenbaiten emazteek planeatu zutena jarraikiz: elkar gutxi ezagutzen zuten, elkarren haurren izenik ere ez zekiten, eta urtean lau afari egitea erabaki zuten, zozketa baten bidez tokatzen zaion bertsolariaren herrian. Oraingo honetan hauek ziren mahaikide: Mendizabal eta Ana, Larrañaga eta Inés, Lazkano eta Arantxa, Sebastian Lizaso eta Juanita, Telleria eta Inma, Murua eta Blanka, eta Andoni Egaña bakarrik. Zazpi haur agertu ziren: Sebastian eta luanitaren bi seme, Beñat eta Jon, Telleria eta Inmarenak hiru, Irati, Alaitz eta Asier, eta Murua eta Blankarenak beste bi, Jokin eta Leire. Lazkano eta Arantxaren bi alaba ere agertu ziren baina bazkaldu aurretik martxa egin zuten. Inés, Larrañagaren emazteak a¡tortu zuen bezala, «guk sema eta alaba dauzkagu, baina handixeak dirá eta nahiago dute bere kasa ibiltzea».

B

Urtean behin emazteei jai ematen diotela frogatzeko, Muruak mantala jantzi zuen, sukaldeko errege baten ¡txura hartuaz, eta Telleriak nahiko artetsu eman zien ahurrei bazkaria. Hori bai, hauek bukatu zutenean kanpora atera ziren jolasera, helduek bazkaritan nahi adinako patxada izan zezaten. Menua gozoa zen: fritoak (Muruaren amak eginak), urdai azpikoa, patea, ensalada, saihetsa (Muruaren txekor batek oparituak), eta pastelak. Emakumeak zirikatu nituen, ea bertsolarietaz nolako kejak zeuzkaten atera nahian. Anak esan zuen Mendizabaletaz ez zeukala batere kejarik. Lizasok agudo erantzun zion, puntukako saioetan ohi duen abiadaz, ea gizona saltzeko al zeukan, baina bere emazte Juanita izan zen lehen keja mahairatu zuena, erretiro txarrena alegia, eta gai honen ¡nguruan hasi ziren denak bero bero. Juanitak zioen nobiotan oso zintzoak direla bertsolariak, baina gero, nonbait gauza seguru ikusten dutenean, gaiztotzen direla, «orain, ohitu, inoiz ez zara ohitzen, etsi egiten duzu». Blanka, Muruaren emazteak inoiz ez du pentsatzen «berandu datozenean, kotxean zerbait gertatu behar zaionik. Baina goizeko seirak aldera esnatzen banaiz, oso bakarrik sentitzen naiz,

76 BERTSOLARI

eta jadanik ezin dut lorik hartu berriro». Sebastianek hartu zuen bertsolarien defentsa, honako kasu hau kontatuaz. «Behin, etxeratu nintzen, eta atea barrutik itxita. Aiba dios, pentsatu nuen, gure emakume horri zer joera eman ote dio. Tinbrea joka eta inork erantzuten ez. Azkenik semeak ireki zidan atea». Esplikazioa? Juanitak dutxatzeko atea barrutik itxi zuen, eta gero irekitzea ahaztu, eta lo oso ondo eta sakon egiten duenez, ez zituen tinbre hotsak entzuten. Muruak kontrako bertsio bat eman zuen gaueko kontu hauetaz, «goizetan lo gozoan gaudela hor hasten dirá umeak builaka, emaztea aspiradora martxan duela, edo baita amorruz pertsiana jaso ere». Ea urtean senarra baino beranduago zenbat aldiz joaten ziren galdetu nien. Erantzunak oso ezberdinak izan ziren. Juanitak hamabi urtetan bi aldiz bakarrik oheratu zela beranduago aitortu zuen. Blanka urtean hamarren bat aldiz ibiltzen da, andereñoa delako edo. «Horrek eragin handia du -baieztatu zuen Inmak- gu ez gara andereñoak, eta zailagoa da guretzat aukera hori izatea». Arantxak, Lazkanoren emazteak aitortu zuen tarteka beranduago erretiratzen denik, «bain senarra lo egoten da lasai, zurrunkaka». Bertsolarien erretiratzeko ordu media bat zein izan zitekeen galdeturik zalantza asko piztu zen. Bataz beste hirurak edo laurak aldera, baina Sebastianek ondo agertu zuen bezala, «bazekiagu Donostiatik hamabietarako etortzen eta Azpeitin, Pastorkuan bostak arte egoten». Egañak azpimarratu zuen media hori jaisten ari déla, «orain larunbatetan pelikula erotikoa jartzen dutelako hamabitardietan, eta bertsolariok saiatzen gara ordu horretarako etxean egoten». Ironiarekin jarraituz, Muruak aitortu zuenez bart «seiretan etorri naiz, baina dena izan da zerbikaletatik gaizki nabilelako, eta ez nuen nahi emazteak nigatik sufritzerik. Baina pentsa, etxera etorri eta umeari pixa eragin diot, emaztea tapatu, pentsa, berandu etorri eta hala ere nolako lanak hartzen ditugun». Baina Murua ez da edozein, Arantxaren ustez, «Murua unikoa da, andrea zaintzen duen bakarra». Bertsolari batekin bizi izanak heuren bizi1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

17


tzan zein eragin izan zuen ere gai eztabaidatua ¡zan zen. Arantxak, Lazkanoren emazteak esaten zuen oso bizitza dibertidoa zela bertsolariaren ondoan ibiltzea, mila kontu, pasadizo xelebre eta jende ugari ezagutzen zirelako. «Nik ikusten ditut nere lagunak, eta aspertuagoak ikusten ditut, bertsolariak txistosoak eta kontulariak dirá» esan zuen gustara eta zoriontsu dagoenaren irrifarreaz. Juanitak txanponaren beste aldea erakutsi zuen, «etxean, nere senarra behintzat, isila da, gauzak sakakortxoaz atera behar zaizkio». Egañak ere aitortu zuenez, «etxean ez naiz reboltosoa, nik etxean gehien maite dudana sofá da». Etxeko lañen banaketa izan zen hortik honerakoa. Alor honetan, berriro Muruak jaso zuen puntuaziorik altuena, bere emazte Blankak emana aitortza honekin: «bertsotan dabilenean egia da berandu etortzen déla eta goizean deskantsatu beharra dauka, askotan hiruzpalau ordu lo egin eta berriro beste norabaitera joan behar izaten dutelako. Kasu horietan ni j a i k i t z e n naiz lehenago eta umeak zaintzen ditut, baina bestela bion artean berdintasun osoz banatzen dugu lan guzia». Lazkanok egoera ezberdina dauka, etxean emaztea eta lau alaba dituelako. Txakurra ere emea ornen dauka. Emakume artean bizitzeak salbatzen du etxeko lanetatik. Haurren gaiarekin jarraituz, bizpahiru pasadizu kontatu ziren hauen jaiotzari buruz. Egañak alaba bat dauka, Saioa, aita Marino Lejarretari begira zegoela munduratu zena. «Lendabiziko abisuan bilera batean nengoen, Donostian, eta kotxea hartu eta berehala iritsi nintzen Gasteizera, baina denbora pasa eta ezerrez. Hórrela, arratsalde batean, Giroa ar¡ zen, eta Marino ¡ndartsu zegoen etapa batí begira nengoela jaio zen alaba, ni enteratu gabe. Medikuak esan zidan, mira, esta es tu hija, ¿te gusta? Nik pentsatu nuen, kontxo, gustatzen ez bazait beharbada aldatzea posible da». Iñaki Murua bere b¡ haurren jaiotzen lekukoa izan zen. «Afoniko gelditu nintzen bietan, benga, segi, aurrera eta gisako animoak oihukatuz». Haurren sexuak ere kezkatu ¡zan du mahai honetako bertsolari bat baino gehiago. Lazkanok harrituta ikus-

18

BERTSOLARI

ten du bere sendiartean gertatu den aldaketa. «Lehen, gure etxean, denok mutilak, koskabiloa besterik ez zuen, ejerzitoan baino barrabil gehiago huen gure etxean, eta orain, lau alaba clauzkadala, dena alúa zegok hor motel». Egaña eta Elisa bere emaztea bigarrenaren zai daude. Gauzak ondo datozela, udazkenean jaioko da. Duela gutxi izan da emaztea ospitalean ea mutila ala neska zetorren jakin ahal izateko. Eguerdiko hamabietan itzuli da etxera neska, eta Egaña orduantxe etxeratzen, parrandatik. «Topo egin genuen eta galdetu nion, zer, ba al dauka barrabilarik gure umetxoak? Eta berak, hik bai behintzat galantak». Azkenik bazkari hartan ez genuen jakin bere sexuaren berririk, baina emaztearen erantzunak gauza bat demostratzen du: bertsolari batekin elkarbizitzeko adar jotze eta erantzun azkarrean gradu handiko trebezia edo jakinduria behar déla, mahaian Arantxak errekonozitu zuen bezala. «Hauekin malizia ikasi beharra dago. Adibidez, nik usté Sarasua lehen ez zela batere maliziosoa, baina hauekin tratatzearen poderioz malizioso hutsa bilakatu da». Hainbat istorio gogoratu z¡tuzten hau esan ondoren bertsolariek. San Juanetan, Urrestilan bertsotan egin ondoren, Peñaren kotxea astindu eta bidean gurutzatu zuten bere kideek, Peña beste taberna batean zegoela, eta Peñak hura ikusi zuenean hala esan zioten besteek, «ikuste al duk zer egin diaten urrestildarrek? Bertsotan auzo pobre bat direla esan diek eta». Lazkano han zen, baina grazia beste zerbaitek egin zion. «Sarasua ikusten nuen kotxeari helduta, eta jartzen zuen ¡ntentzioak eman zidan grazia. Berak bakarrik ez luke milimetrorik mugituko, baina nolako intentzioa jartzen zuen!». Sarasuaren pasadizoek alaitu zuten ondorengo m¡nutuen segida, ñola behin, muga pasatu behar eta karneta ahaztu zuenez, bertso saioko kartela hartu zuen, poliziari han zeuden ¡zen haletako bat berea zela adierazteko. Zorionez ez zuen inori esplikaziorik eman beharrik izan. Edo ez dakit zein herritan, bertso saioa egin, lo ere bertan eta biharamunean alkatesak egundoko gosaria prestatu zienean zinzeritatez esan ziona, alegia, gosar¡ hura ¡zango zela jakin ¡zan balu motibazio handiagoaz abestu ¡zango zuela bezperan.

1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

19


INAKI LARRANAGA:

20

BERTSOLARI

1993-1 raila


«GAURKO BERTSOLARITZA ERABAT URBANO DA»

r

Testua: Joxean AGIR RE

Argazkiak: Iñigo GALLEGO

•i* llU

un Jfm

1993-lraila

* •

^r

Bizitza erdia darama soziologo bezala Siadeco taldean euskal gizartearen barrunbeak aztertzen. Gu bizi garen herri gehienetako azterketa sozio-ekonomikoetan hartu du parte. Duela uñe batzuk Zuberoako azterketa sozio-linguistikoa zuzendu zuen eta Iparraldeko hizkuntzegoerari buruzko txostena prestatu zion segidan Hizkuntz Politikarako Idazkaritzari. 1991ean egin zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarekin hasi eta azken hiru urteotan Bertsozaletasunaren Azterketa Soziologikoa egiten ari da Bertsolari Elkartearen enkarguz.

BERTSOLARI

21


ertsolari Elkartearen enkarguz Siadeco taldea egiten ar¡ den lanak b¡ helburu nagusi ditu: alde batetik, bertsozaletasunaren neurketa bat egin nahi du, azken urteotan aipatzen den «boom» famatuaren mugak eta ahuleziak ikusteko eta, bestetik, euskal gizartean bertsolaritzaren fenomenoak zenbaterainoko erroak dituen ikusi nahi du. Horretarako bi frentetan egin dituzte Sidadeco taldekoek beren ¡nkestak: bertsozaleen artean batetatik eta euskal gizarte osoan bestetik.

B

«Bi unibertso derberdin aztertu ditugu: alde batetik bertsozaleen munduari dagokion unibertsoa eta bertsolariza fenemono soziokultural sendo bat déla ¡kusi da, kalitatezko maila duena eta beste edozein fenómeno sozio-kulturalen parekoa eta onespen izugarrikoa, bertso-saio batera joaten den publikoaren ehuneko 75 oso pozik ateratzen baita. Aztertu dugun bigarren unibertsoa euskald u n g o a r e n a d a . Euskal H e r r i a n d i r e n 630.000 euskaldunetatik lagin edo muestra bat atera genuen eta horri eginiko galdeketen o n d o r i o z , bertsolaritzak euskal gizartean duen oihartzuna neurtu genuen. Gure datuen arabera, bertsolaritza oso fenómeno ezaguna déla ¡kusi dugu, gertaera notorioa alegia eta gizarte modernoan erabat txertatuta dagoela».

9.000 bertsozale

amorratu

Bertsozalearen tipologiak landuz Siadeco taldeak egin dituen ¡kerketen arabera, 9.000 bertsozale amorratu leudeke euskalclunen artean. Hala ere, beren buruak bertsozale moderatu bezala juzkatzen dituztenak dirá gehienak, ehuneko 58 alegia. Euskal gizartean, azkenik, gutxi batzuk dirá bertsolaritzari buruzko jarrera ezkorra agertzen dutenak, ehuneko 4-5 alegia eta beste ehuneko 25en bat agertzen da fenomenoa bat ere ¡nteresatzen ez zaiona. «Azterketa honetan agertzen diren datu a¡pagarrienen artean belaunaldi berri baten presentzia aipa dateke, bai bertsolarien artean eta bai bertsozaleen artean. Bertsozale amorratuen talde horretan gazte jendearen presentzia ikusgarria da eta hori fenómeno 22

BERTSOLARI

berria da, bertsolaritzaren munduari beste jira bat eman diona. Aldi berean, egia da baita ere gazte jendea déla nagusiki bertsolaritzaren fenomenoa ez zaiola bat ere interesatzen esaten dutenen artean gehiegoa», segitu zuen Larrañagak.

Kaletarren

kontua

Bertsolaritza ez da dagoeneko baserritarren kontu bat. Hori oso garbi agertzen da Siadeco-ren azterketan, bertsozaleen ehuneko 80tik gora baita kaletarra, nahiz eta Iparraldean portzentaiak alderantzikoak diren, han bertsozaleen erdiak pasatxo baserritarrak izaki. Iñaki Larrañagak esplikatzen duenez, ikasketa mailari begiratuta parrilla desberdinak agertzen dirá bertsoaren kontsumo moeta desberdinetan. Plaza libreko jardunalduetan jende tradizionala da nagusi eta nahikoa adinekoa, heldu jendea alegia eta ikasketa aldetik lehen maila pasa ez duena. Saio horietan euskaldun zaharrak dirá nagusi. Jaialdietara bagoaz, nabarmena da 35 urtetik beherakoen presentzia. Are gehiago, 15etik 24era bitartekoak agertzen dirá nagusi, ikasketa maila ertainak edo profesionalak dituztenak, karerradunen portzentaiak ere kontutan hartzekoak direlarik eta guztiz adierazgarriak, ehuneko 10-15a osatzen baitute. Jaialdierata doan bertsozale tipo hau kirolzalea da eta musika modernoa eta herri musika ere kontsumatzen duena. «Oro har, beraz, bertsolaritza gaur fenómeno guztiz urbanoa déla esan behar da», segitu zuen Iñaki Larrañagak. Azterketa honetatik ondorio garbiagoak atera ahal izateko, erreferentzia historiko garbiagoak beharko lirateke, ez baitago konpara ahal izateko moduko duela urte batzutako daturik. «Estimazio mailako datuak ditugu, geure esperientziari dagozkionak gehienbat eta hori motz samar geratzen da konparaketak egiterakoan», esan zuen.

Hiru urteko

lana

Siadecok ez du oraindik bertsozaletasuri buruzko azterketa hau bukatu. Oraindik az1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

23


terketa kualitatiboa falta da eta oraingoz atera daitezkeen ondorioak ez dira, beraz, probisionalak baizik. «Proiektu orokorrean herrialde bakoitzeko txapelketak aztertu dira, alde batetik, hasi Gipuzkoakotik, Nafarroa eta Iparraldekoarekin segitu eta Araba eta Bizkaikoarekin bukatuz. Oraindik aurtengo Euskal Herri mailako Txapelketa Nagusia aztertzea falta zaigu, beraz. Tartean, bestalde, 1992ko bertso saioen azterketa egin genuen, plaza librekoak, jaialdiak eta lagunartekoak, hau da, bazkal edo afal girokoak aztertuz. Guzti honetatik bertsozaletasunaren neurketa zehatz bat atera da, oraindik erabat bukatu ez bada ere. Lehen esan dugun bezala, euskaldungoan bertsozaletasunak duen hedadura neurtzen duen inkesta ere egin da eta guzti honen osagarri gisa, bertsozaletasunaren azterketa kualitatiboa falta da, orain udazkenean egingo duguna. Antolakuntzan, epaimahaian, euskal kulturan mugitzen den jendearen artean egingo dugu azterketa hori. Helburua berIsoletasunaren diagnostiko ahalik zabalena egitea da, somatzen diren arazo, ahulezia eta elementu baikorrak apuntatuz eta azken txosten bat prestatuko dugu gero proposamenen ekin, bertsolaritzaren munduan inplikaturik daudenek nondik ñora jokatu behar duten jakin dezaten», esan zuen. Dagoeneko hiru txapelketei buruzko txostenak prestaurik ditu Siadecok. 1992ko bertso saioen txostena ere egina dago eta azterketa kualitatiboarena, Txapelketa Nagusiarena eta proposamenei dagoekiena falta dira. Guztira zortzi tomo edo liburuki ¡zango ditu lan honek. Inkesta bidezko datu bilketak egiteko Bertsolari Elkarteak proposatu eta Siadecok berak prestatu dituen taldeak erabili dira. Txapelketa, jaialdi edo beste edozein gisako bertso saioak zita egiteko erabili dira eta ondoren aurrez-aurreko elkarrizketa bidez bildu dira 24 BERTSOLARI

datu eta iritziak. Txapelketetan 1120 elkarrizketa egin dira. Txapelketa Nagusian beste 800 inkesta egingo dira. laialdietan 1260 egin dira eta euskaldungoaren baitan bertsozaletasunak duen hedadura aztertzeko beste 1200. Guztira 4500 inkesta, beraz. Saioen

azterketa

1992an egin diren saoiei bagagozkie, erdiak baino gehiago Gipuzkoan eginak direla ohartuko gara, 409 alegia. Bizkaian 148 egin ziren; Nafarroa dator ondoren 130ekin; Araba 17rekin eta Iparraldean, azkenik, l l r e k i n . Datuen aurrean Iñaki Larrañagak egiten duen lehen komentarioa G¡puzkoaren nagusitasunari buruzkoa da. Hori begi bistako gauza da, baina adierazgarria da era berean Nafarroak erakusten duen saio kopuru altua. «Plaza libreko saio subentzionatuek igotzen dute beharbada kopuru hori. Dena den, azterketa honek erakutsi dituen datuen artean badago bat a i p a t u nahi n u k e e n a : ¡aialdiak orohar indartu diren neurrian lagunarteko saioak behera egin dutela. Ondorio hori ateratzeko guk Bertsolari Elkartak zituen 1991eko datuekin gonbaratu ditugu guk atera ditugunak. Hori datu jakingarria da eta hori baino bitxiagoa da, lagunarteko saioak, afal-girokoak, alegia, erdalguneetan ugaldu direla, Nerbioi Ezkerraldeko herrietan, batetik eta zona erabat euskaldunetan bestetik. Badirudi, eskualde erdaldun horietan ez dagoela bertso tradiziorik eta ez direla ausartzen jaialdiak antolatzen. Afalgiroko saio horietan jende gaztea biltzen da eta euskaldun berriak asko», esan zuen. Bertsoak

telebistan

Txapelketetan nahiz bertso saioetan egiten diren galdera batería guztietan agertzen zen bat edo beste telebistari buruz eta erantzunen azterketak gauza bat jartzen du agerian: telebistan agertzeak ospea eta prestijioa 1993-1 raila


eman diola bertsolaritzari. Belaunaldi guztietan ematen da gainera ETBko saioari buruzko onerizte hori. «Hitzetik hortzera» saioaren audientziari buruz bildu ditugun datuek beste zenbait enpresek egin dituztenekin parekatzen dira eta 150.000 lagunetik 200.000rako audientzia duela ikusten da. 1993-lraila

«Nere ustetaz», "Hitzetik hortzera" programak salto kualitatibo bat ekarri du bertsozaletasunaren hedapenean. la astero 200.000 lagun inguruk bertso programa hori ikusteak gauzak asko alclatu ditu eta hori bi eratara ¡sladatazen da erantzunetan: alde batetik guztiek bertsolaritzari ospea eta itzala eman diola usté dute. Komunikazioaren munduan sar-

BERTSOLARI

25


tzean, fenómeno inpaktantea bilakatu déla esaten dute eta, bigarrenik, nolabaiteko adostasuna dago programaren kalitatea onartzeko orduan, ¡a guztiek "Asko gustatzen zait" adierazpidea erabiltzen baitute. Azpimarragarria den beste datu bat ere aipatu nahi nuke: jende asko dago, adinekoak batez ere, bertso saioan zuzenean baino telebista bidez bertsoa hobeto gozatzen dutela eaten dutenak, hobeto entzuten dutelako eta hori ere garrantzizkoa da, antolatzaileentzako azpiegitura hobetu behar déla adierazten badu ere», segitu zuen Iñaki Larrañagak. Siadecoko soziologo honen ustetan, dagoeneko ¡nork ez du usté bertsolaritza fenómeno zaharkitua denik eta hori ¡a aho batez agertzeak etorkizuna duen fenomenoa clela agertzen du. ETBko saioa ¡kusten dutenen kopurua euskaldungoaren ehuneko 40a ¡zateak zer pentsaturik eman dezake eta maíz aipatu den «boom»aren gaira gatoz berriro, baiña Iñaki Larrañagak aitortzen duenez, ez dago fenómeno hori aztertzeko erreferentziarik ez baitlakigu bertsozale berriok noiztik diren bertsozale edo eta telebistari esker egin diren edo ez.

Eskola ere hor dago Badirudi Telebistarekin batean eskola ere elementu garrantzizkoa déla bertsolaritzaren hedapen horretan, gazte jendeak aitortzen duenez, eskolan egin baitziren bertsozale. «Kuriosoa da alor honetan aurkitu clugun datua, gazteak askoz ere bertsozale aktiboagoak direla alegia, adineko jendea bertsozale entzule gisa definitzen baita eta gaztea berriz, bertsogile bezala, bertsoa egiteko ga¡ den pertsona gisa. Eskolan bertsoak ¡dazten ikasi dutela adierazten du honbait horrek. Helduen pasibotasuna eta gazteen aktibotasuna kontutan hartzen baditugu, eskolak berak eta bertso-eskolek egin duten lanari esker gazte asko bertso bat lagunartean moldatzeko gai déla ondorioztatu daiteke», komentatu zuen. Irratietako audientzia, azkenik, jende helduari dagokio gehienbat eta gazte gutxi ageri 2b

BERTSOLARI

da irrati bidez ematen diren irratsaioetako entzuleen artean.

Prtoposamenen

ordua

Oraidik elaboratu ez badira ere, lanak erabat borobiltzeko proposamenei ekin diere Siadeco-koek, diagnostiko batek ez baitu zentzurik ¡kusten diren ahuleziak sendatzeko erremedioak jartzen ez badira. «Gisako gertakari sozio-kultural batek ¡raunkor izateko, hitz sinpleagoekin esanez, 1993-1 raila


globoak puztuta segitzeko, erreprodukzio mekanismoak jarri behar dirá martxan edo, hobeto esan, orain arte intuitiboki hain ondo jarri diren bitartekoak modu estudiatuago batez antolatu beharko dirá. Horretan Bertsolari Elkartearen egitekoa ezinbestekoa da, ahalegin horiek koordinatzeko eta gorputz emateko eta mekanismo horien artean kokatu behar dirá komunikabideen ahalegina eta hor sartuko nuke aldizkari onena ere, gisako mugimendu guztiek behar izaten baitute inguruan gogoeta egiteko aldizkari bat. Gu gure aldetik ari gara proposamen horiek lantzen eta urtea bukatzearekin batera, lanari akabe-

1993-1 ra Ha

ra emanez, emango dugu argitara proposamenen txosten hori ere», esan zuen Larrañagak. Iñaki Larrañaga azken urteotan bertsolaritzaren aztertzaile bilakatu da, baina, bertsozale izan da betidanik, «bertsozale moderatua», urtean bizpahiru saiaotara joaten baita. «Bertsolari artean ibiltzea ere tokatu zait -esaten d u - , bizi naizen lekuan, Itsasondon, Mikel Mendizabal, zeberiotarrak, Bixente Barandiaran eta beste zenbaitekin harreman estuak baititut». BERTSOLARI 27


Teoría, bertsoak eta Bertsolaritzari buruzko ikastaroa egin zen Iruñean, Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) aurten eskainitako egitarau zabalaren barman kokatuta. Udako Euskal Unibertsitatearen XXI. aldia izan da aurtengoa. Ohizkoa den bezala Iruñeko Larraona Ikastetxean burutu dira ikastaldiak, Uztailaren 19tik 31ra bitartean. Bertsolaritza aztertu duen hau, UEUren 2. astean izan da. Eta Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak (EHBE) maiatzaren lehen astean antolaturiko «Bertsolamintza» ihardunaldietan aurkezturiko azterlanen inguruan garatu da, batez ere. 28 BERTSOLARI

1993-1ralla


parranda UEUn Testua eta argazkiak: Aitor GONZĂ LEZ KINTANA

1993-lraila

BERTSOLARI

29


ertsolaritza» ¡zeneko ¡kastaroa uztailaren 26tik 30era bitartean gauzatu zen. Eta hogei bat lagunek parte hartu zulen. Otordu eta eskolen ordutegia berriz, honako hau zen: goizeko 8,30etik 9,15era gosaria, eta ondoren 9,30etatik eguerdiko ordu batetara bitartean eskolak. Noski, hamaiketakoa edo dana dalakoa hartzeko, 11,00etatik 11,30etara atsedenaldia. Bazkaltzeko epea 1,30etik 3,00etara ¡zaten zen. Arratsaldeko eskolak 4,30etan hasten ziren eta 6,30etan a m a i t u . Eta a f a l t z e k o o r d u a 8 , 3 0 e t a t i k 9,30etara. Eskolen ordutegia beraz, hiru bloketan banatzen da. Lehenengo blokea goizeko atsedenaldia arte. Bigarrena, goizeko átala bukatu arte. Eta hirugarrena, arratsaldekoa. Ponentziak ere hiru tarte ezberdinetan banaturik zeuden, bi kasutan izan ezik.

B

Igor Elortza eta Unai Iturriaga ikastaroaren koordinatzaile eta sailburu lanetan izan ziren. Astelehena 26ean «Bertsolaritza hedabideetan» Joxerra Gartziaren hitzaldia izan zen lehenengoa, 11,00ak arte. Ondorengo tartean Antton Kazabonek «Ahozkotasuna eta hizkuntza» bere azterlana aurkeztu zuen 11,30etatik ordu batetara. Aipatu bi ponentzia hauek EHBEak antolaturiko «Bertsolamintza» ihardunaldien harnean aurkeztu eta eztabaidatu ziren. Hasieran aipatu bezala, «Bertsolamintzan» aurkeztutako beste lau azterlanak aurkeztu ziren. Asteazken eta ostegun goizeko lau blokeetan hain zuzen ere. Ez dugu beraien edukietan sakonduko, aurreko aldizkarian «Bertsolamintzari» buruzko erreportaian agertzen bait dirá. Astelehen eta astearte arratsaldean luanito Dorronsoro aritu zen doinuei buruzko gora beherak azaltzen. luanitoren arabera, Euskal Herrian kantari ospea dugu. Gure herrian denetarik kantatu izan da. Edozeri eta edozein egoeretan ere bai. Adibidez, jaio berriari, eskontzetan, hiletetan, eta abar. Bertso doinuak herritar musikarekin guztiz lotuta agertzen dirá. Silaba bakoitzak nota bat izatea eta abestietan aurkitu daitezkeen apaingarri musikalen eza, abesti herritarretik bertso doinuak duen berezitasuna da.

30

BERTSOLARI

Bi mila doinutik

gora

Musika herritarra silabikoa eta ia beti bertsoa dena, kontutan hartzekoa da. Euskal Herrian doinu kopuru hanclia dagoela diosku Dorronsorok; bi mila baino gehiago. Historian zehar zenbait lagun herritar abestiak biltzeari ekin diotelako, gaurregun horrenbeste doinu ezagutzen ditugu. 1800 urtean Iztueta zaldibitarra lehenengo kronista edo bertsolari batzuen berri emaile moduan agertzen da. Dantza eta abesti doinuak solfeoz argitaratu zituen Iztuetak. Sasoi honetan lan hau egiteko herriz herri Joan beharra zegoen, gaurregun baino oroimen handiagoa zeukaten orduan. 1860. urte aldera Salaberri agertzen zaigu. Hirurogei-hirurogeitamar abestiko kantutegi garrantzitsua egin zuen. Charles Boidsek ere abestiak argitaratu zituen Iparraldean, eta arrakasta handia eman zion euskal kantuari. Bestalde, bizkaitar batek ere kantutegi batzuk egin zituen ere. Resurrecion María de Azkue eta Aita Donostia gai honetan ahaztu ezineko pertsonaiak ditugu. Azkuek «Cancionero popular vasco» liburu ezaguna idatzi zuen. Mila abesti baino gehiago ditu liburu honek. Saria irabazi ondoren Foru Aldundiaren laguntzaz argitaratu zuen aipatu liburua. Izugarrizko meritua izan zuela esaten digu Dorronsorok. Aita Donostia fraide nafarrak lan berdintsua egin zuen Nafarroan. Batez ere, Baztan eta Iparraldean. Aita Donostiak bigarren saria jaso zuen, baina bere lana jasotzea nahiko saila izan da. José Riezu Aita Donostia hil ondoren, bere lanak argitaratzeari ekin zion. «Nafarroako euskal kantu zaharrak» liburua argitaratu zuen. Aita Donostiaren «Obras completas» argitaratzen ari dirá. Dagoeneko bost liburu argitaratu dirá, eta beste bost falta dirá argitaratzeko. Gaur egun kanta gehienak liburuska desberdinetan eta bildumatxoetan argitaratuta daude. Solfeoz idatzirik agertzen dirá gehienak. Gertatzen da, jende askok solfeorik ez dakiela. Aintzineko abesti askotan ez da doinuaren egilerik agertzen, ez eta bertsoa norena den ere ez. Kanta egileek ere meritu handia dute, zenbait doinu plazaratu dituzte Laboa, Lete, Artola, eta abarrek. 1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

31


Argitaratu

gabeko

doinuak

Dorronsororen iritziz, Antonio Zabala ere aipatzekoa da. Izugarrizko meritu dauka «Auspoa» argitaletxean egindako lanagatik. Herriz herri ¡bilí da baserritar eta abarrei magnetofonoz bertso eta musika ezberdinen grabaketak egiten, eta gero haiek abestu bezala transkribatzen ditu liburuan. Betalde, Juanito Dorronsorok inun argitaratu ez diren 300 bat doinu jaso ditu. Bertsolarien artean ahoz aho gaur arte heldu direnak. Euskal Herrian musika herritar aberatsa eta ezberdina dagoela diosku Juanitok. Bretainia Haundia, Frantzia, Grezia eta Eskoziatik eragin handia izan du. Aldiz, Espainiako beste lurraldeekin oso gutxi. Elizak ere eragin handia izan duela esaten digu Dorronsorok. Adibidez, gregoriarrarekin hartu eman handia izan du. Batez ere, Amurizak asmatutako doinuetan, eliz musikaren eragin batzuk somatzen dira. Jon Lopategi eta Jon Enbeitaren doinu batzuetan zeozer ere bai. Lurraldeka azterturik, ezberdintasun nabariak d a u d e l a esaten d i g u luanitok. Nahiz eta osotasunean euskal katua izan. Iparraldean, lirikoagoa eta hobeto finkatua. Behar bada lehenago hasi zirelako. Gipuzkoan gora behera handiak daude. Nafarroan doinu oso ederrak daude Baztan aldean, eta Lapurdin ere, eta abar. Halaber, lurralcle berean ere, sasoi ezberdinen arabera abesteko ere aldatzen da. Adibidez, Xenpelar, Basarri edo garai honetan. Azkuek doinu bera era batera hartu zuen, eta orain beste batera abesten da. Aintzina ¡a etenik gabe abesten zen. Orain aldiz, etena era bat azpimarratua agertzen da. Basarri eta Pello Errotaren garaian apustuak egiten ziren ea

32

BERTSOLARI

nork azkarrago abesten zuen frogatzeko. Sariak ere izaten ziren. Geroago arrazoi edo logikaz abesten hasi da. Bertso paperen eraginez doinua geldiagotu egin da. Juanito Dorronsororen arabera, orain bertsolariak doinua erabiltzeko errazagoa suertatzen da. Bariante asko daude doinuetan, baina zein ote da egiazkoa? bertso bakoitzak berea erabiltze du, bertsolariak bere erara egokitzen du. Beretzat, doinu politenak laburrak dira. Doinuan ere, oinarria puntúan da eta bertso doinuaren egituran errepikapen bat edo beste, beti egoten da. Gehienetan erdigune edo nukleo batekin jokatzen da.

Koplagintza

aztergai

Asteartean beste atal bat landu zuen Xabier A m u r i z a k goiz osoan zehar. Koplagintza hain zuzen ere. Amurizaren aburuz, koplagintza esaerekin oso erlazioneatua dago. Estilozko jatorria esaeretik oso hurbil dago. Tradizioa, literatura, eta abar nabaritzen dira. Era adierazkorrean jarritako hitzak, gogoan gelditzen direnak. Gutxi gora behera honela d e f i n i t z e n du esaera Amurizak. Esaerak laburrak izan behar dira, 12 hitzetatik gora parrafoa ¡zango litzateke. Errimatuak edo errimagabeak ere izan daitezke. Errimatuak bi oinekoak izaten dira normalean. Baina hiru oinekoak ere badaude. Normalean izen bat izaten dute azken hauek. Amurizaren ustez, 2 edo 3 oin dituzten esaerak kopletatik oso hurbil daude. Esaera abestua kopla bihurtzen da. Bala ere, lehenengo neurtu beharra dago, nota bakoitzeko silaba bat batuta, salbuespenak salbu. Amurizaren arabera, euskal koplagintzan bi erritmo dira nagusi, batez ere dantzatzeko erabiltzen direnak, bizkorrak. Alde batetik,

7993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

33


arin arina edo porrusalda: gehienetan bi oinekoak izaten dira. Bestetik, fandangoa edo Irikitixa: hiru oineko fandangorik egon izan dira. Bizkaian koplak dantzarako garatu dira. Bizkaitik kanpo ez da ohitura hori izan. Eskean egiteko ere garatu izan dira. Esate baterako, Santa Ageda. Koroetan ere erabili da. Koroak leloa abestuz eta koplalariak bakarrik bapatean, edo ikasiak abesten; eta abar.

tan errealitate horiek zeuden. Natura ondoan egoten zen eta soilik efektu ederra lortzen zen. Ez da beste loturarik bilatu behar. Edertasun honekin estiloa sortu zen, literatur balio handikoa. Amurizaren ustez, Antonio Goiti (Bibolizerue) Bermeo edo Mundaka ingurukoa, ezagutua izan den kopla sortzaile bakarrenetarikoa dugu.

Amurizak koplen berezitasunak azaltzen ditu jarraian. Koplak laburrak dira. Betelan kontzeptua ez dago. Euskal aditza luzea da eta lekurik ez dagoenez elipsi asko izaten d¡tuzte. Hizkuntzak bizitasuna dauka, estilo berezia. Ez du «indiar hizkuntza» déla ematen. Musika eta erritmoa dago. Letra gutxi daude baina asko errepikatzen dira. Gainera, errepikapenak egin ezean, ez du kopla déla ematen. Koplak ez dute bata bestearekin gai lotura handirik izan behar. Hizkuntz estiloa zuzena da. Lotura gramatikal gutxikoa baina hitzak abstraktoak izan barik. Batzutan esaldi barruko hitz bat edo bi errepikatzen dira. Bi ideia elkarren atzean jartzea, inongo loturarik gabe, oso maite izan du koplagintzak. Ikuspen natural, ederra ere asko erabilia da. Abesten ziren lekuetan ikusten ziren gauzak kontatzen ziren. Honakoa ez da hain ilogikoa, zeren lehen koplak abesten ziren lekue-

Bertso saioa

'•

1w 1 iI

J*

^^*^—

( m

í

t

i

j-

t

^

^

^** y.»

,JB 'I

ÜL

34

BERTSOLARI

Asteazkenean, Luis Baraiazarrak «Hizkera bizia eta txukuna bertsolaritzan» bere ponentzia aurkeztu zuen lehen zatian. Eta goizeko bigarren zatian «Egungo bertsolaritzaren ezaugarriak» azaldu zituen Andoni Egañak. Bi azterlan hauek «Bersolamintzan» aukeztutakoen artean daude. Hala ere, «Bertsolamintzan» egon ez zen publiko desberdina izatean eztabaida eta aportazioak izan ziren. Egañak Iturriagak eta beste gazteek aipaturikoa komentatzen zuten. «Beti mantendu diat pirámide bat dagoela bertsolaritzan. Gaur egun nahiko garbi dago pirámide bakar bat ezik, beste bat ere badagoela; eta dek gazteena. Gazteek bere zirkuito propioa zeukatek, azken piramidean puntan daudenak nahiko regulartasunez koinziditzen clitek zirkuitoan beste piramidean puntan dagoenarekin. Hobe duk gazteen artean puntakoa ¡zatea, helduen artean ez p u n t a n egotea baino. Deskolgatzeko beldurra eta abar, ez zidatek gazteek ematen. Baizik heltzen ari direnak eta ez daudenak. Igual esango dek perlarik ez daL - • goela deskolgatzen direnen artean, baina egon litezke per• ff lak alperrik galdu ditugunak estereoti... . poen rolloengatik, eta abar.» Egañarentzat, p i r á m i d e nagusia urratuta dago. Eta berau kon-

• ~*

»

1

^ ^ k riil P^S

1

fe

m

mm

i

\

r

1993-lraila


1993-1raila

BERTSOLARI

35


pontzeko eta estereotipoei garrantzia gutxiago emateko, izan den bummaren ondorioz hurbildu den bertsozale kopuru izugarri hori hezitu beharra dago. Dena den, ez ezazue pentsa hitzaldi eta txapa teorikoak besterik ez zirela egon UEUn. Ez eta pentsatu ere! Asteazken gaueko 10,00etan bertso saioa burutu zen Larraonako areto nagusian. Ondoren ez zen parrandarako nahirik falta izan, eta Iruñeko Jarauta, Calderería eta inguruko kaleetan zabalirik zeuden tabernetan sekulako jendetza, giro euskalduna eta martxa izan zen. Jexuxmari Irazu, Jon Maia, Andoni Egaña eta Estitxu Arozena ordezkatzen, ezin izan bait zuen etorri, Aitor Mendiluze ihardun zuten bertsotan. Ikastaroko partaideak arratsaldean jarritako gaiak aurkezten Unai Iturriaga izan zen.

3b

BERTSOLARI

Hona hemen saioari buruzko zenbait eritzi. «Tabladutikan begirauta eta zegoen giroa ikusita, nahiko polita atera dek. Behar bada, manbo gehiegi egon dek, narrazkeri dexente esan ditugu. Askotan gai bat jarri eta traga d¡tugu "por peteneras" esaten daña, ez dakit nundikan, Nik usté bertso majoak ere jun dirala. Giro aldetik jendea ondo, baina ikusten dek ez dala oso publiko esijentea, gainera estimatzen dizkik parra eragiten duten bertsoak. Ez dakit aurreko saioak nolakoak izan dirán, baina printzipioz pentsa zitezkeen saio didaktikoago edo akademikoago bat. Nik usté nuen gehien bat hortik joango zela baina gehien aipatu dena festa giroa izan dek, Caresekoa, eta abar». Honakoak Irazuren hitzak izan ziren saioa amaitu ostean. )on Maiarentzat, «Nahiko saio berezia izan da, arraroa; kuriosoa arraroa baino. Esaten ez dirá gauza 1993-1 raila


1993-lraila

BERTSOLARI

37


Egañaren eritziz, «oso toki berezia dek UEU. Aurrez beti susposatzen duk oso toki berezi batera hatorrela, baina saioa bukatzerakoan hik espero ez huen espero huen berezitasuna. Ustez, hator ideak ondo limatu behar dirán leku batera, ahalik eta hizk u n t z a jasoena e r a b i l i behar denera eta abar. Eta gero konturatzen haiz entzule oso nórmala déla, gaur egun beste edozein plazatan mugitzen dena. Gure partetik, saioa arritm i k o a izan d u k . G o r a behera handiak egon dirá, baina gaia eta momentuaren arabera. Neu ez naiz tabladu horretan sekula oso komodo sentitu foko noiekin, eta soinua ere oso altu zegoen. Neri gehiago gustatzen zait jaialdi bat bezela baldin bada, jaialdi bat bezela izatea. Distantzia batekin p u b l i k o a r i , goxo goxo kantatzeko nahiago diat benetan mahaiinguru batean izatea. Baina, ez bat eta ez bestea ez den toki hortan ez naiz ondo moldatzen.

batzuk entzun dirá. Lehenago ere egonda nago kantatzen pare bat aldiz, eta bitan ere oso gustora joan izan naiz. Saio politak irten dirá, giroa ere ez dalako bertso saio batían egoten dan giro nórmala. Entzulegoa ezberdina da eta bere erreakzioak ere ezberdinak izaten dirá. Publikoa oso errezeptiboa da eta ni nahiago det hemen egoten den giroa, bertso saio gehienetan egoten daña baino.»

38 BERTSOLARI

Aitor Mendiluzek ondorengoa esaten zuen saioari buruz, «giroa nik usté ona, jendea oso irekita gure'kiko; bertso gogoekin bezala. Gure artean -ere giro ona, serioegi ere izan gabe. Entzulea gaztea zan eta gu ere giro onean animoso ibili gera. Alde hortatik ni behintzat oso gustora. Bigarren aldia da etortzen naizela, aurrekoan oso ondo eta aurtengoa ere bai; eta berriz ¡tzultzeko gogoekin». Jon Sarasuari ez zitzaion oso ona iruditu. «Piska bat baldarra ¡zan zen», esaten digu, ikastaroaren azken egunean alde egin baino lehen. «Poto batzuk egon ziren, eta nahiko

1993-lraila


ulertzen ez ziren bertso batzuk... Gauza oso politak ere egon ziren. Jon Maia kantatzeko eta pentsatzeko gogoz egon zen, Andoni Egañak bertsoak oso ondo bete zituen. Behar bada Andoni Egañarena zen erresponsabilitate nagusia saio horretan. Aitor Mencliluze txukun ibili zen... Publikoarekin konfidantza izatea ona da, gertazen da gero asmatu egin behar duzula. Eta hasten zeranean piskat desmadratzen eta ondo ez danean ateratzen, orduan nahiko baldar gelditzen da.»

Elkartearekiko

harremanak

Ostegunean, Pello Esnal eta Jon Sarasuak «Bapateko bertsogintzaren didaktikaz» eta «Herri mailako jardunaz» aritu ziren. Hauek ere «Bertsolamintzaren» ingurukoak. Arrat-

saldean bertsoak telebista eta bideo magnetoskopioaren bidez aztertu zituzte. Eta ostirlean txapelketaren inguruko arau berri eta abarretaz aritu behar ziren Koldo Tapiarekin, baina Tapiak ezin izan zuen etorri, eta batez ere ikastaroari buruzko balorazioa egin zuten. Jon Sarasuaren balorazio honako izan zen. «Batetik, usté dut nahiko desmadrauta ibili garela antolakuntza aldetik. Hurrengo urteetan usté dut hobeto egin behar déla. H¡tzaldi batzuk ez dirá ondo lotu eta hutsak egon dirá. Behar bada, normalagoa da lehenengo urtea clelako. Ideia aldetik usté dut oso ona dala. "Bertsolamintzako" ponentziak UEUn plazaratu ahal izatea oso ona da. Ñire ponentziarekin oso gustora geratu naiz, aportazioak egon dirá gazte jendearen aldetik, "Bertsolamintzan" egon ez zirenak. Lehen egon gara komentatzen hurrengo urtean Bert-

Argitarapen honen edizioko laguntzaíle: En la edición de esta publicación colabora:

kutxa fundazioa fundación kutxa

1993-lraila

BERTSOLARI

39


solari Elkartea UEUko ¡kastaroa antolatzen bustitzea komeniko déla. Hórrela "Bertsolamintzako" lana aprobetxatzen da, eta Elkartearentzat ona da ere UEUrekin harremanetan sartzea.» Igor Elortzarentzat ¡kastaroa ondo egon da, «nahiz eta akats batzuk egon dirán. Lehenengo aldia zen guk antolatzen genuena eta ez dakit hori eskusa dan, baina bueno. Bestela oso hitzaldi interesgarriak egon dirá. Egon dirá bi edo bertsotan egiteko asmotan, baina denon artean erabaki dugu, behar bada aste batetarako egokiena zela horrelako hitzaldiak egitea». Unai Iturriaga ere aburu berdinekoa da, «praktika ata I hori beste edozein lekutan aurki daiteke urte osoan zehar, eta ia denak hori komentatzen zuten. Hau ez déla lekua bertso eskola bat montatzeko aste oso batetan zehar. Pozik gaucle, hurrengo urterako asmo horrekin jarraitzeko animatu gaituzte. Behar bada, praktika hitzaldiekin gehiago interkalatuz. Adibidez, bideoaren erabilera

1

^J

gehiago bertsoak eta teknika aztertzeko; koplagintza eta doinuena nahiko labur geratu zen...». Igor eta Unairen arabera, «batzutan nahiko zabaldu da debatea, eta hitzaldiak hamaiketan sekula ez ziren bukatzen, eta ordu batetan gutxitan. Jendea ezken egunetan animatu da gehiago. Kontua izan da oso debate polemikorik ere ez dala egon. Azkenerako nahiko giro polita geratu da». Ostegun gabaz, UEUko jendeak bertso, kopletan edo gaiak jartzen lagunarteko giroan parte hartzeko saioa egin zuten. Igor Elortzak azaltzen digu honakoa, «gure klasean ego da fenómeno bat bazter guztiak nahasten zituena klaseetan. Eta gu ez ginen enteratu. Afaltzera Joan ginen eta kartel batean ikusi genuen jarrita "Bertso saioa". Antolatu zuenak jende gehiago joango zela pentsatzen zuen edo, baina azkenean hamabost bat elkartu ginen, eta bost edo bertsotan. Ondo egon zan, ordubete inguru egon ginen bertsotan.»

W

** ^^

&»> M H

- y¡k « •- ULÍttÁt^KBlMI

¡'^¿^J 40

BERTSOLARI

%

1993-1ruila


Georgiako literatur tradizio idatzia V mendean sortu zen, eta ordutik hona etenik gabe heldu zaigu mendez mende. Georgiar folkloreari dagokionez, ordea, horren historia georgiar herria eta hizkuntza eratu ziren garai zaharretan hasi zen. Tradizio luze hori, anitz mila urtetan zehar aintzinako georgiako tribuek -kartveliarrek, megreliarrek, txaniarrek eta svaniarrek- sortua, alde batetik geroagoko literatura idatziaren oinarria ¡zango zen, baina, bestetik, bere bidé paralelo berezia ere urratu du tradizio idatziaren aldamenean.

GEORGIAKO HERRI POESIAZ Testua: Salome GABUNIA Mátela STURUA Itzulpena eta argazkiak: Xabier 1993-lraila

KINTANA BERTSOLARI

41


O

bra folklorikoen lehen ereduak arkeologi materialeetan eta aintzinako eskribuetan ageri dirá. Izan ere, georgierazko lehen literatur lanak, V mendean lakob Tzurtavel¡-k idatziriko «Xuxanik |andre| Sainduaren mart¡ritza»k folklore txatal batzu dauzka. Herri prosa eta poesiaren textu ¡atorren bilketa eta finkaketari dagokionez, lan hau eranduago hasi zen, XV mendetik aurrera. Aipagarrla da, georgiar ipuinen lehenbiziko bilduma ezaguna ¡taliar misiolari batí Bernardo Napolikoa kaputxinoari, zor diogula. Edonola ere georgiar folklorearen ¡kerketa zientifiko berezia XIX mendearen 60en harmakadatik honakoa dugu. Georgiar folklorea oso ugari eta aberatsa da, bai hizkuntzaren ¡kuspegitik, eta bai generoengatik ere. Cenerotan, obra epiko, dramatiko eta lirikoak aurkitzen ditugu. Idazlantxo honetan herri-poesia jorratzera mugatuko gara. Hasteko, era honetako poesi eredu zaharrena ukituko dugu, lan-poesia, alegia, gizakiaren zeregin-arlo guztiak isladatzen dizkiguna: ehiza, nekazaritza, abeltzantza, arrantza, etab. Bere garapenaren epe zaharrenean lan-poesiak textu-gaiaren urritasuna nabari du, lan-poesia hau lanerako lagungarri tonu-erritmiko gisa jaio baitzen, tokian tokikoa eta ekintzaren izaera eta erritmoaren arauerakoa ¡zanik. Langileen mugimendua erraztu eta sinkronizatzeko, ihardueran erritmoan, maiz deiak, oihuak eta interjekzioak tartekatzen zituzten. Geroagoko garabidean, ordea, textua melodiaren oinarri bilakatu zen eta denboraz poesi lana sortu. Bere interpretazioaren ¡kuspegitik, lan-poesia banako kantutan eta talde-kantutan bereizten da, lan egiteko era nolakoa den. Adibidez, gurdi-gidarien kantuak, oso melodikoak eta tristeak, Georgian osoan barreiatuak, bistako arrazoiengatik, banakoak izaten dirá. Eredu zaharrenak, ordea, taldekoak ditugu, hots, elkarrekiko lanetan esaten zirenak: goldelari, segalari, eultzilari, ereile, mahastizain, ehule, arrantzale etabarren kantuak. Edonola ere, taldekantuok bakarlariak ere izaten dituzte, koruaren erritmoa gidatzeko. Behargin-kopuruaren arauera, korua bi edo hiru taldetan banaturik ager daiteke. Horixe gertatzen da, esaterako, Euskal Herriko auzalanaren antzera, auzo guztiak familia bati baserri-lanean laguntzeko elkartzen direnean. Lehen taldeak kantua hasten du; ondoren bigarrena doa; gero hirugarrena, eta berriz ere lehenengoa. Azkenean talde guztiak elkarrekin kantatzen dute. Ohituraren arauera, textu nagusia bakarlariari dagokio; koruak, aldiz, errepika erantzun eta textua birkantatzen du.

42

BERTSOLARI

Adibide gisa, artajorran ari diren aitzurlarien kantua jarriko dugu, bi taldetan banaturik: I korua hovoje, ohoho! II korua dovoje, oho, oho! I korua vodelia io! II korua ager tz'amodio! I korua hohoio... II korua gaghma tz'amodio! I korua amouareo, ooo, hop', e hee! II korua txaut'rialeo oho, ho! I korua II korua I korua II korua I korua II korua I korua II korua

hovoje, ohoho! dovoje, oho, oho! vodelia io! etorri hona! hohoio... etorri haraino! egin bira, ooo, hop, e hee! bildu oho, ho!

Beste e x e n p l u bat ere tzurlarien kantua; bertso errepikaz lagundua: mzeo, amodi, amodii hoo, nu eparebi gorasaoo, hoo,

aipa dezakegu, a i oso zaharra d a u k a , hooo! hooo!

«O eguzki, irten, irten adi, hoo, hooo! Ez hadi ezkuta mendiaren atzean, hoo, hooo!» Era h o n e t a k o k a n t u o t a n m a i z , e r r e p i k a m o d u a n , esangura berezirik ez d u t e n pasarteak azaltzen z a i z k i g u . C a u r egun fosilduak d i r á b a i n a h i z k u n t z a z a h a r r e a n seguraski adierazkorrak izan z i r e n . G a u z a bera gertatzen da, Etxeparerengandik hasita, euskal kopla zaharretan ere, «lelori bai lelo, leloa zarai leloa» m o d u k o atal gaur ulertezinekin 1 . Lanean hasi baino lehen, nekazariek beren lanabesak prestatu behar izaten d i t u z t e . H o r ere, anitz aire dirá, bai banaka eta bai talcleka kantatzekoak, o h i z k o lanabes eta e r r e m i n tei buruz eginak. Esaterako: glesav da giesav, namgalo, namgalo txemo rk'inao, gaglesav salesavita, gastx'er, gamidzekh tz'inao! «Zorroztu eta zorroztu egiten hau, igitaia, igitaia, burdina neurea, zorroztarriaz zorroztuko haut. ebaki, eraman nazak atzinera!» Georgiako eskualde guztietan, gainera, goldeari z u z e n d u r i k o bertsoak aurkitzen d i tugu. H o n a k o hau, a d i b i d e z : xeni tx'iri me, gutano, gatlilo tz'minda khisao: xen atx'mev p'ursa tzotzkhalsa, dammarkhveli khar mk'vdrisao.

1993-lraila


«Coidea, txit maitea, zuhaitz sainduaz egina, hik ematen diek ¡aten biziei, hik hilak lurperatzen». Itsas B e l t z a r e n b a z t e r r e k o a r r a n t z a l e e n k a n t u e k , h a l a b e r , l e k u k o t a s u n z a h a r r a esk a i n t z e n d i g u t e . H ó r r e l a , txaniar m a r i n e l e k talde-kantu oso zaharra gorde izan dute, a i n gura altxatzean esatekoa. Bakarlariak bere lagunen m u g i m e n d u a k gidatzen d i t u , o i h u hon e k i n : He mola! «E, aingura!», gainerakoek h o r r i e r r e p i k a h o n e k i n e r a n t z u n e z : Elesa! Errepika berbera aurkitzen da, halaber, lehorreko antzeko lanetako kantuetan ere, zamak herrestan eramaterakoan. Elkarri a d o r e a e m a t e k o , l a n g i l e e k m a i z lan-kantuetan maitasun- edo umore-bertsoak ere tartekatzen dituzte. A d i b i d e z : tzeli viese da ver gavíese, godalesuli q'opilq'va. tzoli vtz'urtne da ver gavtz'urne, tavxi utz'urni q'opilq'va. «Kodaina zorrozten dihardi.it, baina ezin zorroztu nik, zorrotzegia zelako. Emaztea hezi nahi ni, eta ezin nuen hezi berez hezgaitza zen eta». Lan-kanteak batzutan pertsonaia historiko e d o heroi n a z i o n a l e n gorespenak ere aipatzen d i z k i g u t e . A d i b i d e z , XII mendean Georg i a k o e r r e g i n a izan zen T a m a r H a n d i a r e n historialariak, bere k r o n i k a n , o r d u k o nekazarien kanta bat sartu z u e n , erreginarentzako l a u d o r i o z betea. Poesía heroikoak, bestalde, o h i ez bezalako garrantzia d u georgiar folklorean. Exenplu gisa pertsonaia historiko baten h e r i o t z a n s o r t u r i k o p o e m a hau gogora d a i t e k e , XVIII m e n d e a n G e o r g i a k o errege ¡zandako Erakle Il.a hiltzean konposatua: ver gaigeta, kartvelno, xagekhsnat rk'inis k'ario! mze txagvivida uk'ughma, txavarda xua zghvaxio; mtvare dahnelda, gaxavda, aghar gvinatebs tzaxio... at'irdnen tz'vrilni varsk'vlavni, tzamatz daxala namio. aghar gvq'avs mepe erekle, artz ¡mis naomario, ar gviprialebs droxebi, artza stz'ekhs zarbazanio... «Ez al duzue jakin, georgiarrok, zuen burdinazko atea desegina déla?

1993-lraila

Eguzkiak bizkarra eman cligula, itsas hondora eroriz? Ilargia ilundu, beltzitu egin déla, ez duela jada zeruan argitzen...? Izar txikiak negarrez hasi direla, eta zeruari ihintza dariola? Erekle erregea galdua dugu, eta hark konkistatutakoa. Ez dirá gure banderak airean ari, ez eta kainoiek ostots egiten ere...»

Kantatzeko

era

P o e m a h a u h i l e t a - e r e d u e t a k o bat d a , Georgia osoan oso hedatua. Eskualde b a k o i tzak bere h i l e t a - m o d u bereziak d a u z k a . Kantatzeko erari d a g o k i o n e z , hiletak banaka e d o t a l d e k a ere kanta d a i t e z k e . H i l e t a g u z t i e t a r i k z a h a r r e n a k , svaniarrenak a d i b i dez, g i z o n eta e m a k u m e e n koruetan kantatzen d i r á . Svaneti, G e o r g i a k o ¡par m e n d e b a leko m e n d i a l d e k o kantu-eresiak dirá, hiru bozetan, eta ez dute texturik. Iparreko beste eskualde menditsu batetan, Khevsureti-n alegia, bertso eredu zahar-zaharreko hileta batzu gorde izan d i r á . Errima gabeko bertso silabikoa da, negarrez ari den andre erostari batek kantatua, eta koru osoak errepikaz lag u n t z e n d i o . Beste e s k u a l d e e t a k o h i l e t a k bertso j a d a n i k e r r i m a d u n e z osaturik claude. G u z t i a k bat-batean sortuak ¡zaten dirá, inoiz tartean beste herri-bertso b a t z u r e n txatalak izan ditzakete, eta, beren aldetik, hileta o n e nak, d e n b o r a r e n p o d e r i o z , maiz poesi lan ¡ndependentetzat hedatzen dirá. Tematikaz, hiletak poesía h e r o i k o , historiko edo maitasunezkoaren eredu izaten d i r á . Ba da bat, Erdi A r o k o a , «Tigrearen eta gaztearen hileta» d e r i t z o n herri-balada, ehizari b u r u z k o pasarte oso zaharrak d a u z k a n a . ... xaibnen vepkhvi moq'mei maxin daidzres mitz'ani, k'lldeebi txamaangrivnes, xt'on dailetz'nes t'q'isani... «Tigrea eta mutila burrukan hasi ziren, eta lurrak dardaraz ¡karatzen, harkaitzak hautsi eta oihaneko abarrak birrintzen zituzten». Baladaren bigarren zatiak ehiztari gaztearen amaren erosta dakar: ... txem xvils gzad vepkhvi xahf'ria gadjavrebuli, t'iali, txems xvils -khmlit, imas- t'ot'ila dghe daughamdat mziani.

BERTSOLARI

43


artz vepkhvi iq'o djabani, artz txem xvil xakhvda djk'viani, mal daukhotzav erturti, ar dartxen sirlzkhviiiani... «Ene semea bidean tigrea aurkitu, haserrati, gorrotagarria. Ene semeak ezpataz, hatzaparrez besteak, eguzki-egunak elkarri ¡tzali dizkiote. Ez tigrea izan da ahula, ez eta ene semea ere beldurti, batak bestea hil badute, ez daude halere lotsaz beterik».

«Ba liteke tigrearen amak nik baino negar gehiago egitea. Joan nakion bada bertara, tristerik, demaiodan neure atsekabea, hark niri bere samina esango, eta ni neure semeaz mintzatuko natzaio, bera ere penaz egonen baita ezpataz gogorki hilagatik». Banakako hiletak, beste bertso moeta bat z u r e n a n t z e r a , h e r r i k o musika-tresna h a r i d u n batez lagundurik kanta daitezke.

Poema hau era honetako poesi obra onenetarikotzat j o t z e n da, G e o r g i a osoan ezagun-ezaguna, eta aparteko h u m a n i s m o a dario, heroi hilaren amak azkenean esaten d i tuen hitz b i k a i n h u n k i g a r r i o k l e k u k o :

Ageri denez, poesiak eta kantuak garrantzia handia dute georgiarren iharduera guztietan. H o r i , noski, a i n t z i n a - a i n t z i n a k o errituetatik dator, kristautu aurreko jaietatik, alegia, baina bai eta kristau festetatik eta eguneroko bizitzatik ere.

... ikneba veokhvis deday txemze mtz'areda st'irisa, tz'avide, metz ik mivide, samdzimar utkhra tx'irisa, Isitz mit ambobs ambebsa, metz utkhra txemis xvilisa, imasatz brali eknebis utz'q'alod khmlit datx'rilisa.

A i n t z i n a k o erritu-kanta zaharrak koruan esaten dirá. A d i b i d e z , jatorriz haritza (mukha, g e o r g i e r a z ) g u r t z e k o k a n t u a , g e o r g i a r zuhait saindua berau, haritzaren aurrean e g i ten da, kantatzean m u g i m e n d u e r r i t m i k o a k eginez: mumli mukhasao gars ekhveodao. mumli hkredodao. mumli stz'q'debodao. khe ar khmebodao. Mumli mukhasao gars ekhveodao. mukha damdzimdao, tz'q'alxi txavardao. tz'q'ali xegubdao, nap'irs gadvidao. mumli xetz'ukhdao, male daikhrtx'vao, Mumli daikhrtx'vzo. mukha gadartxao.

&&h.

«Eltxoek haritza estaltzen zuten. Eltxoak galtzen ziren. Eltxoak hiltzen ziren. Zuhaitza ez zen ihartzen. Eltxoek haritza estaltzen zuten. Haritza astunago egin zen, uretara erori zen. Ura itxi zen, gainezkatu zen. Eltxoak kezkatu ziren, laster urperatu ziren, eltxoak ito ziren. Haritza saibó gelditu zen». Gaur egun kantu hau alegoría gisa ulertzen d a : haritza aberri da, eta

44

BERTSOLARI

7993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI 45


Koplan H e r r i - k a n t u g e h i e n a k (balada h e r o i k o a k edo historikoak, jai-poesia, maitasunezko eta e g u n e r o k o g a i e t a k o poesia, etab.) m u s i k a tresnekin lagunclua kantatzen d i r á : txonguri, panduri, danborra, Panen x i r u l a , xirulatxoa, kornamusa edo gaita, etab. Txonguri lau haritako musika-tresna batí d e r i t z o , m e n d e b a l d e k o Georgian oso hedatua bera. Pandur¡-a a l d i z , e k i a l d e k o G e o r gian erabiliagoa da eta hiru hari d i t u . Ba da hari b i k o bat ere, Kevsureti aldean aurkitzen dena. Kantuen hasieran autorea bere tresnari m i n t z a t z e n z a i o . A d i b i d e t z a t XIX m e n d e k o herri-heroi batí, Arsena-ri, eskainiriko balada dakargu h o n a , jaun feudalen bidegabekerien aurka eta nekazari behartsuen alde burrukatzen z u e n a . Poema hau 16 silabatako bertso t r a d i z i o n a l e z osatua da, eta kornamusaz lag u n d u r i k kantatzen da. Sarren honela d i o : xairsit'q'vita mest'virem ghmerti maghali akhesena, ghemertma mogtzes gamardjveba, odzelaxvilo A /sen.)... «Gaitaria bere bertsoarekin jainko Handiari zuzendu zen, lainkoak ademaiala gloria hiri, Arsena Odzelaxvili...». Beste anitz bertsotan ere autoreak musikatresnari hitz egiten d i o : leksis tkma mtz'adis, txonguro, xentz amaq'ole bania... «Bertso bat esan nahi dut, ene txonguri. Kanta e/ak hik ere nirekin...» Icksis tkma mtz'adis ertisa, ban mitkhar samlariano... «Bertso bat gehiago esan nahi dut. Kanta ezak enekin, hiru hariko panduri horrek...» Ezin ahantz, bestalde, maitasunezko gaiak, herri-poesian, jakina denez, apartekdo leku berezia d u t e eta. Ba d i r á , halaber, elkarrizketa erako bertsoak ere, ¡txuraz oso zaharrak. Batzuk, egituraz, euskarazko «O Pello, Pello» kanta ezagunarekin nolabaiteko antza izaten d u t e ; honako hauek, a d i b i d e z : -dedav, dedav, dedxvilobas, mcnatzvale.

4b

BERTSOLARI

sik'vidil

mitkhovs,

-me xen aras genatzvlebi, mama gq'avs da intzvaie. -mamav, mamav, mamxvilobas, sik'vidil mitkhovs, menatzvale. -me xen aras genatzvlebi, day gp'avs da intzvale. -dao, dao, dadzmobasa, sik'vidil mitkhovs, menatzvale. -me xen aras genatzvlebi, dzmay gp'avs da intzvale. -dzmao, dzmao, dzmadzmobasa, sik'vidil mitkhovs, menatzvale. -me xen aras genatzvlebi, tzoli gp'avs da intzvale. -tzolo, tzolo, tzolkmrobasa, sik'vidil mitkhovs, menatzvale. -me xen aras genatzvlebi, saq'varel gq'avs, intzvale. -saq'varelo, saq'vrobasa, sik'vidil mitkhovs, menatzvale. -genatzvlebi, xensa mzesa, gza sait ars, gamastz'avle. - O ama, ama, ama'semeen maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Ezin diat hire lekua hartu. Ba duk aita, berak hartuko hire tokia. - O aita, aita, aita-semeen maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Ezin diat hire lekua hartu. Ba duk arreba, berak hartuko hire tokia. - O arreba, arreba, nebarreben maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Ezin diat hire lekua hartu. Ba duk anaia, berak hartuko hire tokia. - O anaia, anaia, anaion maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Ezin diat hire lekua hartu. Ba duk emaztea, berak hartuko hire tokia. - O emazte, emaztea, senar-emazteen maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Ezin diat hire lekua hartu. Ba duk maitea, berak hartuko hire tokia. - O maite, maitea, maitaleen maitasunarren, herioak deitzen ñau, hartu ene tokia. -Hire lekua hartuko diat. Hire bizitzarren, zinez diosat. Zein bidetik Joan behar dut? I rakuls iezadak. Aipagarria da, halaber, beste bertso l i r i k o hau ere: xirakis gzaze mivdivar, uk'an mabrunebs kario. tz'in xemeq'ara p'ep'ela, tz'itlad utxanda mkhario, sq'varlis k'abas vamsgavse, ghmerto, damtz'ere djvario... «Xirakiko bidean ba noa, haizeak atzera narama, aitzinean pinpilinpauxa irten zitzaidan, gorri ageri zen harén sorba Ida.

1993-lraila


1993-1 raila

BERTSOLARI

47


Maitearen jantzia ziudien, Jainkoa bedeinka nazazu...» Herri-poesian bat-batekotasunak garrantzi oso handi izaten d u . Bat-bateko poesia, bere era tradizionalean 8 edo 16 silabatako bertsoz osatua ¡zaten da. Izena xairi d u , hau da, «kopla». H a u x e da georgiar bertso ezagunena. Xairia herri-poesian sakon erroturik dago eta X mendetik maila handia lortu z u e n . H o rren eredu nabariena Xota Rustaveli georgiar poeta nazionalaren Vepkhis-t'q'aosani (= T¡gre-larrudun [zaldunja) poema ospetsua da, 16 silabatako xairitan idatzia. Xairiaren tematika anitz gairi buruzkoa izaten da, eta bai iraganeko eta bai gaurregungo arlo guztiak ukitzen d i t u : kopla historikoak, heroikoak, maitasunezkoak, gizartezkoak, e g u n e r o k o a k , satirikoak, etab. A d i b i dez: vajk-atzsa - guli rk'inisa, abdjart - tunda khisao, tvalni - korebul mkhedavni, mukhlebi - xevardnisao... «Zaldunak burdinazko bihotza behar du, zurezko armadura badu ere, aztoreraren begiak behar ditu, eta belatzaren belaunak...»

• •

tz-utisoplis st'umrebi vart, txven tz-avalt da skhva dartxeba, ratz ermanets gavakharebt ¡mis met'i ra xegvrtxeba. «Mundu honetako bisitariak gara, joango gara eta beste batzu geldituko dira, Elkarri egindako ongia, horixe geldituko zaigu, bakarra».

• •

lamazi tzolis p'at'ronsa unda hq'avdes dzaghli prtkhili, an unda dzaghli prtkhilobdes, an imisi dedamtili. «Emazte politaren jabeak, txakur jagolea behar du, eta txakurrak jagon behar du, edo harén amagiharrebak».

• •

BERTSOLARI

G o i k o bertso hauen elkarrekin gonbaratuz gero, bistan da ez dela beti erraza ¡zaten koplak era t x i k i k o bertsoetatik bereiztea. H o n e la, l e h e n a ( « Z a l d u n a k b u r d i n a z k o b i h o t z a behar du...») eta azkena («Hil nadila z u h a i t z baten gerizpean...») gai h e r o i k o eta maitasun e k o eredutzat har d a i t e z k e , h u r r e n e z h u rren. Edonola ere, poesi ale ederrenek maiz t e m a t i k e n m u g a iragan eta a p a r t e k o lekua izaten dute, zeinek bere bizitza b e r e z i a r e k i n . C o g o a n izan gorago hiletei b u r u z esandakoa. Koplak bat-batean sortu beharrak a l d e a n f o r m u l a eginez baliatzea dakar Georgiako bertsolarien artean ere, dakigunez Euskal H e r n á n , Erdi A r o t i k b e d e r e n , gertatzen zenez (cfr. «Oinetako lur hau jakit ikara» m o d u k o klixetak). Formula horiek poeten elkarrizketalehiaketetan e r a b i l t z e n d i r a . G e o r g i a k o esk u a l d e m e n d i t s u b a t e t a n , Pxavi d e r i t z o n a , herriko jaietan jendeak atsegin handiz e n t z u ten d i t u era honetako lehiaketak. Kopla horiei Pxavi eskualdean kapia deitzen zaie, eta, oro har, satirikoak, h u m o r e z k o a k eta maitasunezkoak ¡zaten dira. A d i b i d e t z a t , XIX m e n d e k o georgiar poeta h a n d i b a t e k , V a j a P x a v e l - k , hau d a , V a j a Pxaviarra, Aleksi T z e v e r o x v i l i - P r u x k a gaitziz e n e z - eta Torghva Kistauri bertsolari p x a viarrekin hitzez i z a n d a k o sokatira aipatzera goaz: Vaja:

txemtan modi, soplivnelo. vajam gitkhras arak'ebi. Pruxka: txargals mit'om gadmovedi, art'ans movsp'e araq'ebi; me urbralo molekse var, p'oet'ebtan ras gavkhdebi... «Vaja: Hator nigana, baserritarra, Vajak istorioak kontatuko dizkik eta. Pruxka: Hona, Txargali-ra etorri naiz, Artani-ko pattar guztia edan ondoren; ni bertsolari gizaixoa naiz, poetekin ñola ibil naiteke lehian?»

netavi movk'vde khis dzirsa, potoli damedinosa, movides kali lamazi, tvals Izremli moedinosa...

48

«Hil nadila zuhaitz baten gerizpean, eror bekizkit hostoak gainera, datorrela emakume eder bat, harén begiek negar degidatela...»

• Vaja:

txkventan mtz'adian baasi, ekhla dzliv xegkhvdi stz'ortao; ertz'oa dilis baghdadi, net'av ra dzalam mortao.

1993-lraila


.

'dflHPlliu. <2*H^^^M

PSH - ffir

Torghva: didi khar, vaja-pxavela, mkharhetz'iani, k'okht'ao; khi'lmtz'ipes unda umgherde, ro lamar mepes xotao. Vaja:

didtan didia vajay, p'at'araystan - tzot'ao mosiskhles aras vumghereb, metza vstznob tavis stz-ortao.

«Vaja:

Zuekin hitz egin nahi dut, orain neure parekoak aurkituak dituf; Ertz'o goizeon zapia bezalakoa da. nolako ¡ndarrak apaindua dago.

Torghva: Handia haiz, Vaja-Pxavela, Sorbaldaz zabal, jas onekoa; Erregeari laudorioak kantatzea komeni zaik, Xota [Rustavelik] tamar erreginari bezala. Vaja:

Vaja handiekin handia da, txikiagoekin txikiagoa, etsaiarekin ez du deus kantatuko; ongi dazagut ñor dudan berdina».

/ 993-1ra ¡la

Ageri denez, koplak bai bakarrizketak eta bai elkarrizketak ere izan daitezke. Aipagarriak dirá, ere berean, gizon eta e m a k u m e b i koteek elkarrizketan kantaturiko koplak, a m o r i o e d o h u m o r e z k o a k . Bertso f o l k l o r i k o a ren egileak G e o r g i a n bai g i z o n e z k o a k eta bai andrazkoa ere izan daitezke. H o r i baina, ez da gertatzen, s o i l k i , e m a k u m e - z e r e g i n tradiz i o n a l e n kasuan, hots, h i l e t a , sehaska-kantak, ehuleenak etab., e d o n o l a k o p o e m a folklorikoan b a i z i k . Emakume poeta batzu oso ezagunak dirá, eta ¡raganean ba zen hitz berezi bat e m a k u me bertsolariak adierazteko. Dirudienetik, poesía heroikoa e m a k u m e e k kantatzen zuten batik-bat. M a i z , bertsoak berak diosku egilea e m a k u -

BERTSOLARI

49


mea d é l a : e magis moxairei alvans lusis k.il vario, khelxi rnitx-iravs txkhir-tz'inda, tzremli mclis rogortz tz'q'alio, udzmod gamzarda dedama, metz ik mamik'les kmarío... «Tuxeti-ko emakumea naiz ni, bertso hau diodana, eskuetan orratz-oihalak ditut, negarra darit Lira bezala, neba gabe hazi ninduen amak, ene senarra ere burruka hartan hil zuten...» G e o r g i a k o heri-poesiaren historiak ahoz aho hedaturiko aurore eta obra askoren izenak gorde d i z k i g u . A z k e n urteotan folkloristed G e o r g i a k o anitz eskualdetan bertso-lehiaketa ugari antolatzen d i h a r d u t e , eta, horri esker, herri-poetek beren poesía entzulego zabalagoari aurkezteko era izan dute. H o n e l a ko antolaketak G e o r g i a k o hiri nagusietan a l d i z k a egiten d i r a eta era h o n e t a k o poesiak georgiarren artean d u e n estima handiaren isp i l u izaten d i r a . H o r r e n o n d o r i o z , herri-poeta hoberenek beren bertsoekin liburuak argitarazteko era izan dute, hórrela beren izenak eta obrak e t o r k i z u n e r a k o gorde daitezen. Edonola ere, a h o z k o poesian behialako bertsolarien izenak ere sarritan gorde izan d i ra, bertsoetan txertaturik. Esaterako: bot'a var, tomaixv'li, k'apias vit'q'vi tx'irita, leksebit gat'enili var, rogortz ghrubeli tz'vimita...

50

BERTSOLARI

«Bota Tomaixvili naiz, koplak nik esango, ahal bezainbat bertsoz beterik nago, hodeia euriz bezala...» Edo beste h a u : lekso, nu natkvamo

daik'argebi, omaisao...

«O bertsoa, ez hadi gal, nik, Omai-k esana...» Beste bertso baten egileak, M i k h a Khelaxvi I ik, honela d i o : lekso, amogtkom, okhero, toro ikneba vk'vdebode da xen k'i txemad sakhsovrad saakaosa rtxebode... net-avi, txemo sakhelo, didkhanamtz ikhsenebode, txemo natkvamo sit'q'vao, senamtz k'i gahkveq'ndebode... «Bertsoa, egiten haut, maclarikatua, beharbada hilko nauk eta hi ene oroigarritzat gelclitzen haiz mundu honetan... Aihendi, izen enea, luzaro gogoratua, Nik esandako hitzok ezagut zaitzatela mundu guztiak...» H a r é n z o r i t x a r r e r a k o , a u t o r e a r e n ¡zenaz harén s o r l e k u a n besterik ez d i r a o r o i t z e n , bertsoa G e o r g i a k o toki guztietan aski e z a g u na den arren. Gaitzerd i ! H o r i x e baita, izan, e g i a z k o herri-poetaren p a t u a , bere o b r a ezaguterazi baina bera anonimotasunean gelditzea. Halere, obra horiek georgiar guztientzat zerbait natural eta o r g a n i k o d i r a , eta b a r r u - b a r r u a n txertaturik e r a m a t e n d i t u z t e , herriaren arima adierazteaz g a i n e r a , artea s o m a t z e k o era n a z i o n a l a r e n p r o d u k t u eta pentsaera t r a d i z i o n a l a ren eredu d i r e l a k o .

1993-lraila


Adekit, xeq-varebulno. mze amovida, tendeha. mitom suq'velas bolo akvs rad ar t'rpobatza berdeba?!

«Alta zaitezte, maiteminduok. Eguzkia jaikí da, goizargitzen da. Guztiak azkenik izan behar al du? Zergatik ez da zahartzen amorioa?

t'rpoba prtebs iskhams akhalsa adamiani dzveldeba taobit baoas misdevs, imit kveq'ana xendeba, xautzvlelia, uk'vdavi, arasdros gadaxendeba.

Maitasunak hego berriak janzten, zahartu gizakia egiten da, balaunaldiz balunaldi amorioa doa, hórrela dirau munduak. Maitasuna ez da aldatzen, hilezin, inoiz ez da galduko.

tx'irís dros tzremlls tz'q'aroa, Oinaze aldian negar-iturria da, alaitasunean, poz-kantua. Ikhinis dros amomgherdeba. (Egilea: loseb Baiasvili, 1909an jaioa) t'uksixvili var, pxaveli, bevr k'argi sit'q'vis mtkmelia,

1 993-1raila

Tuksixvili naiz, Pxaviarra, anitz bertso onen egilea,

BERTSOLARI

51


ratz me samxoblo gavitzan, otkhmolzdakhuti tz'elia. sibere tz'amametz'ia, sit'q'vebitz gamamelia, tvalebs daak'lda sinatle, damiakhlovda bnelia. loms marevia sibere, txemi ra sak'virvelia?! (Egilea: loseb Tuksixvili, Pilipma tkva: sopelsa q'uri ro ugdo, q'ruvdeba, sitxume unda - ghrialebs, rotza khma unda - txumdeba ghmerto martalo, kveq'ana mik'virs, ar gadabrundeba?

neure sorterria ezagutu nuela ba dira laurogeita bost urte. Zahartzaroa heldu zait, Bertsoek utzi naute, ene begiei argia falta zaie, lluntasuna hurbildu zait. zahartzaroak lehoia azpiratzen du, ez da haritzekoa ni ere garaitzea. 1887an jaioa)

Filipek esan zuen: mundua entzuten baduk, lasaitzen da, ¡xildu behar denean, oihuka ai da, Oihu egin behar denean, ¡xilik dago. O Jainko zuzena, mundu hau ez al da ¡noiz aldatuko? (Egilea: Filtp Gviniaxvili)

me venakhs ver movxordebi, ezin naiz neure mahastitik urrundu, gina gamq'aret xviltana haurrengandik ezin urrun naizenez, rotza movk'vdebi, maxinatz hil nadinean, dammarkhet vazis dzirtana. ehortz nazazue ardantzepean» (Egilea: Aleksa ndre Cortlixvili, 1899an jaioa) «Eguzki eguzkitsua irtetean mundua alaitzen dueña, ¡turri freskoak korrikamendien didietako esnea, orduan gogoa itzartzen da, musa ondoan jartzen zait, eskuinak luma eskatzen dit, paperera aldatu nahi du, naturaren ahots misteriotsua bertso-lerrotan kantuz hasten da. (Egilea: Ivlita Xaverdaxvili, 1924ean jaioa)

mze rom amodis nateli,gamkharebeli kveq'nisa,tzivni mostxkepen tz'q-aronidzudzu-rdze mtata mk'erdisa, maxin ¡ghvidzebs goneba, muza gverdita dgebisa, k'alams momk'ilkhavs mardjvena, kaghaldze gadaskhlt'ebisa, bunebriv idumali khma st'rinkonze amgherdebisa.

rogortz vazs utz'q'ebs tzis gakhsnas, purtxnas, giza esku nekaezinek mahastia khalisiani k'atzis khelebi, inausten duten bezala, zerua ¡rekiz, txemo leksebo, geghirsot purtzvla, O bertso neureok, ikuska zaitzatetela, ghmertma gimravlot tz-amk'itkhvelebi. Jainkoak demaizuela anitz ¡rakurle». (Egilea: Sofio Burduli, 192Sean jaioa) Salome Gabunia: a n t r o p o l o g o a eta euskalaria. Bai G e o r g i a n eta bai Euskal H e r r i a n , heriotzaren i n g u r u k o ohitura eta errituak ¡kertu d i t u , horri b u r u z k o artikuluak argitaratu eta h i t z a l diak eginez. C e o r g i a k o Z i e n t z i e n A k a d e m i a r e n T b i l i s i k o A n t r o p o l o g i Institutuan lan egiten d u . Natela Sturua hizkuntzalaria da. Euskararen eta georgieraren arteko kidetasunak aztertu eta horri buruz artikulu batzu argitaratu ditu. Tbilisiko Unibertsitatean euskarazko eskolak eman ditu, han euskal gramatika azalduz. Georgiako Zientzien Akademiako Hizkuntzalaritza Institutuan lan egiten du. Georgiar emakume euskaltzaleok duela bi urte Euskal Poesiaren Antología elebiduna (Euskaera-georgiera) eman zuten argitara Georgian. Biok Euskal Herriko Unibersitatearen Filologi Fakultatean kartveliar eta kaukasiar hizkuntzei eta antropologiari buruzko eskolak eman dituzte. Une honetan Euskal Gramatika bat georgieraz eta Georgiar Gramatika bat euskaraz prestatzen ari dirá. 1. Antzeko zerbait gertatzen da soka-dantzan saltoka ari direnean haurrek kantatzen duten anbo aló malarile-rilerile aire ezagunarekin, gaur ez baitu inork ikuslen jatorrizko «Un beau cháteau, ma tante Lire, Lire, Lire» (= «gaztelu eder bat, ene izeba Lire, Lire, Lire») frantses esaldi zaharra.

52

BERTSOLARI

1993-1raila


Piarres Trounday, xori hegalaria Textua eta argazkiak: Mixel LEKUONA

Benafarroan, Ortzaizen sortua dugu Kapitainenia baserrian Piar res Trounday 1930eko irailaren lean. Haize Mendi auzo urrun batean, oihan eta larren artean, behi gorri eta ardi esnadunetik bizi den familia batean. Aitamak, Erramun (89 urte) eta Maider (88urte) oraino pixkor bizi, beren hiru seme eta bi alaba hazirik, zahartasuna orai gozatzen, sortetzea seme eta iloben eskuetan utzirik.

1993-lraila

BERTSOLARI

53


une berde, gozo eta baketsu horretan, bertsolari gaiak ¡zatea ez da harritzekoa, ¡tzuli guzia berea eta mundua goratik ¡kusteko gisako parabisua baidirudi.

G

Haurtzaroko denboraz orroit da Piarres: biz¡ guztia etxekoen eta auzoko bakar batzuen artean ¡ragana, alaitasunean eta dena euskaraz, amak eta amatxik katixima bakarrik erakutsirik se¡ urtetan lehen komunioneko tenorea arte. Orduan eskolara abiatu behar! Horrek aunitz hunkitu zuen, min egin zion: «Andere pinpirinatu, euskaraz hitzik ez zekien baten eskuetan amak uztea iduritu zitzaidan hiltzea zela», dio. Harén errana ez ulertzen eta euskaraz hitzegitea debekatua. Gainera ezkerreta zen Piarres eta andere erakasleak ez uzten ezkerraz idazten. «Bihurri aire batekin mintzo zitzaigun eta harén agintzeko moldea ez zeitan gustatzen. Aitamek erakatsi euskara mintzatzea ez haizu eta harena ikasi behar bakarrik, hori biziki beltz zitzaitan, ez nion onets. Bihurtua gelclitu nintzen, berra bihotzean. Ez zen ikasteko giro onena. derla denbora zen, gainera...», segitu zuen Herria astekari euskalduna gogotik irakurzen zuen etxean. Orduko pilotarien berriak eta balentziak jarraikitzen zituen Piarresek: «Dongaitz, Arrayet, Durruty, Damestoy, Arce, Haranbillet, Ataño, Gallastegi... ziren gure gazte denborako izarrak».

Etxeko ¡turririk...

plazara

«Bertsolaritza zen nik gehien maite nuena», dio Piarresek. «Bertsotarako nahikunde hori haur-harretik hartua nuen. Ez nik bakarraik, baina nere anaia |an-Piarrek ere, zeren gure aita bertsotan aritu izan da etxeko besta egunetan eta ibili ere han-hemenka kantatzen Luhosoko Panpale Larralde zenarekin. Amaren alcletik ere Larramendi "Goenetxe" eiheralartar bertsulari zenarekin ahaidekian gira. Haur aurretik bertsuak entzuten genituen etxean, eta gogoz ikasi ainitz kantu aitak erosi "Kantuz" liburutik: Etxahun, Otxalde, Dibarrart eta abarrenak. Gure aita eztei eta bestea egunetan bertsotara eramanerazten zuten. Aitak bezala egiteko, bi anaiak ere bertsotan entseiatzen ginen gazte ginelarik. 54 BERTSOLARI

Gu ere, bi anaiak, deitzen gintuzten bertso kantazeko», kontatzen clu. Zurgintza ikastera joan zen Iholcliko ofiziale baten etxera Piarres eta ¡nguruetako besta, bazkalondo eta lagunarteetan bertsoak botatzen, Iholdiko Charles Uhalde (Baruetxekoa, geroztik Amerieketara joana) eta )osef Alkat, oraino Ernets Alkaten osaba, lagun zituela. «Baziren orduan ostatuetan eta lagun-artean bertsotan aritzen zirenak, Ortzaizen, eta Baigorrin ere. Hemezortzi urte arte bertso txarra botatzeko beldurra ukan clut. Nekez hasten nintzen. Errespetu haundia nion bertsuari eta ez nuen inoiz nahi bertsoa txarra izan zadin. Adin hartan ez nuen bertso barnakorrik moldatzen», kontatzen du. 1948tik 1950era, soldaduska egitera joan arte ibili zen bertsotan plazetan, herriko bestetan. Hala ñola Donoztirin P. Iriart bertze hazpandar batekin. Teodoro Hernandorenak antolatu bertsolari zoingehiagoetan pate hartu zuen Urruñan 1949an eta Donibane-Garazin I 9 5 0 e a n . Bertsolari asko gurutzatu zuen egun horietan: Basarri, Uztapide, Mattin, Xalbador, Etxahun, Xanpun, zubikoa, Erexil, F. triarte Bersinanto, Sarasola, Caillaba, Oihenart, Uhalde, Capdeville, ). Alkart. Gai-emaile egun haietan: Jean Elissalde «Zerbitzari». lujeak, berriz: L. Dassance, T. Monzón, Constantin medikua, oxobi eta Pierre Lafitte apezak. Bere anaia Jan-Pierrek ere kantatu zuen Sarán I948an, Teodoro Hernandorenak deiturik, 14 urte zituelarik. Egun horretako bertsolari gazteena izanik, kopa bal eskuratu zuen eta argazki bat hartua izan zen «KattabiUekin, uztariztar bertsolari zaharrenaren aldean, honek 80 urte zituelarik. Oroitzapen onak atxiki ditu Piarresek bertsolarien artean iragan egun horietaz, ezagutza eta lagunarte goxoetaz. «Baina ez nintzen nehoiz nere buruaren aldera ase betean. Beti zerbait ederrago eskaini nahi eta hargatik beldurtzen nintzen». Gogoan du dauka beti Xalbador eta Basarrik eman kontseilu ona: «Ezagutza zabalago eta bertsoa ederrago Ezagutza handitzearekin hobetuko da zure bertsogintza». 1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

55


Gazte gazte joan

nintzan...

Biziak neurtzen du bakoitzaren nahikaria. 1950ean Joan zehar izan zuen soldado, urte bat eta erdi luzea egiteko Castelsarrazin airejaurlari taldeetan, azkenean etxeratzeko, ez nahi orduko. Berehala Kanadara joatea erabaki zuen, baserrian seme baten lekua baizik ez bait zen. Quebec eskualdean elektrika zentral baten eraikuntzan aurkitu zuen lana bere zurgin jeinua baliatuz enkofratze eta bestetan. Baziren 500 bat langile, italiano, frantses, ruso, ukraniar bat eta sei edo zazpi euskaldun. Ingles eta frantses ikasten ere jarriki zen hiru urtez, arratsetan, lañaren ondotik. Euskara begiratuz eta maitatuz, euskaldunekin mintzatuz eta ñola bizi zen idatziz euskaraz, tartean bertso batzuk moldatuz. Baina bere egoitza sute batek ere zuelarik bere bertsopaper, argazki eta oroitzapen guziak suak suntsitu zituen.

Handik Kandako ekialdera jo zuen, Kolunbia Britanikora, zerreria haundi batentzat zur lanetan eta karreatzetan hiru urte ¡rauteko. Gero trenbide bat gurutzatzean ixtripu latz bat gertaturik, ospiralera zuzenean. Han ezagutu zuen Claudine, Charentes-eko frantses bat, gero bere emaztea bilakatuko zena. Sendotu zelarik etorri zen 1960an ezkontzeko Charentes euskaldean Cognac inguruan. Han bi urte eta haur at enbalditua gelditurik bat batean, Bórdele alderat etorri ziren bizitzera, Bordeleko ospitaletik hurbilago egoiteko. Eta St. Sulpice herrian, oraian bizi den etxean kokatu, mahastien artean. Hiru seme eta bi alaba sortu eta hazteko indarra ez du sekulan galdu Piarresek, biziari eta zorte txarrari beti gogor eginez. Zenbait utez laboratorio batean lan egin ondoan (haur enbaldituaren gastuei buru egiteko) bere kontura jokatu zen 197lean etxegintzan zazpi langiletaraino helduz. Bertze zorigaitz bat jasan behar izan du,

HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria

Telefonoa

Herrialdea. Banku/Aurrezki Kutxa. Sukurtsala Kontuaren zenbakia

BIDALTZEKO

SINADURA

B E R T S O L A R I aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Telefonoa (943) 47 11 42

56 BERTSOLARI

1992 ko harpidetza (4 ale) 1.800 pezeta

1993-lraila


h*K

^1

/

I

I

1993-lraila

i

BERTSOLARI

57


Claudine bere emaztea min biziarekin galdu duelarik 1987an. Baina beti aintzina egiteko kemen harrigarri batekin, bere haurren amodioa sustengu.

Zoaz Euskal

Herrira

Sorterritik luzaz urrunclu beharrak ez dio epeldu Piarresei Euskal Herriaren amodioa, euskara errotik maite baitu batetik eta bizirik dauka bihotzean eta ezpeinetan, nahiz eta bere familian, Bórdele ¡nguruan, nehork ez ikasi euskara. Eta haurrek aski dolu dute euskaraz ez ulertzeaz, aita beti bertso edo kondaira euskaraz idazten ikustearekin, noizean behin idazten baititu bertsoak Piarresek. Bere lehen bertso zerrenda 1950ean egina «Igande arrats eztin o batez» deitu zuen eta amodiozko kantu han «Mencliko xoriaren umea» izenpetu zuen. Ceroztik urte guziez zonbait andana egin ditu eta batzuk Herria astekarian agertu izan dirá Piarre Trounday izenordeareki. Kanadan gertatu elur erauntsi ikaragarri baten oroitzapen lazgarriak ere idazten abiatua da kondaira luze batean, «Galerna» izenburua emanik. Karia horretan euskaldunen arteko elkartasuna gogoan du bizi-bizirik eta 58

BERTSOLARI

¡akinerazi nahi die denei. Etxe bat ere eraikitzen ari da bera, Ortzaizen, bere sortetxetik hurbil, auzo batean, Euskal Herrian bere erroak dituela erakusteko eta bere haurrei Euskal Herria maitearazteko. Gaur egungo bertsolariza ere jarraikitzen du, ahal duen heinean, bereziki Euskal Herrira itzuli bat eginez bertso s.iioak direlarik, bai eta ere Euskal Telebistaz emanik ikusiz Ortzeizen delarik. Oraiko bertsolariak lehengoak baino hobeagoak dauzka, jakitez jantziagoak, gaiak ere zabalago eta barnakorragoak. Bertsolaritza Euskal Heriaren erro aberetsenetarik déla dio dudadik gabe, egiazko aberastasun bat ekartzen dueña herriari. Bizia egiteko herritik hurrundu beharrak ez dio utzi Piarresei bere bertsozaletasuna osoki betetzeko parada «bat bateko bertso ederretan zizelatzeko bere gogoan zauzkan irudipen eta argazki zoragarrienak». Umore eta kemen handiko gizona, Piarres beti geroa edertzeari edekia, bertsolaritza bera bezala. Gogoan barna sartua dauka oraiko bertsolari baten ateraldia: «Bertsolaria da pentze edo soro batean lore pollitenak bereziz dabilana, lore azau edo sorta bat egiteko». 1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

59


Andre onaren bentajak

«Balendin Enbeita» V. Bertso Paper Lehiaketa Doinua: Esnesaltzailearena Maila: Heldua Egilea: Kontxi Begiristain

(D Neurria eta gaia bakoitzak berea, aukera librea, sei puntuko neurrian markatu bidea, esnesaltzailearen doinu dotorea. Aspalditikan neukan buruan ¡dea: gaitzat aukeratu dut etxeko and rea.

60

BERTSOLARI

(2) Kabiatik altxatzen nahiz sentitu pena, beti naiz aurrena, goiz-goizetik hasten naiz jarriaz ordena. Senarrari kafea berotu hurrena, kamisoi eta batoi etxean barrena, semeen lo goxoak laster du etena.

1993-1 raila


(5)

(3)

Nahiz ordubete aurrez puntĂşan hotsegin, ez zaie atsegin, korrika ta presaka egunero berdin. Kafesne zopak janda etxetik aldegin, bakarrik geldituta nik hainbat atsegin. Lasai gosalduko dut indar berri naclin.

Piska bat garbituta ÂĄleak orraztu, zertxobait abestu; etea epeltzeko txapa azkar piztu, zotzak eta ezpalak karboneran prestu. Etengabe jo ta ke buru ta bi esku, eguneroko lana ezin bait zait ahaztu. (4) Zortzirak dirĂĄ eta mutilen kuartora, belarri ondora... Mugitzeko ordua benga!, altxa!, gora!, lo hartu duzuela neri ez lepora, minutuak segundu badoa denbora. Erdi zurrunkan lotan oraindik gustora.

1993-1rada

(6) Etxeko andre batek hainbeste zalantza, musika ta dantza... oporrik gabe lana da gure usantza. Gosaldu bitartean bazkariaz pentsa, eseri arren ezin inolaz deskantsa, erdi hutsa bait clago etxeko despentsa.

BERTSOLARI

67


(7) Enkarguak eskalu behar den justua kargatu zestua. Zenbat den galdetuta nolako sustua, kartera zimurlurik erabat hustua. Izuturik banoa hori desgustua! lau katu etxean ta hamarren gastua.

(10) Bazkaltzeko ordua baso ta platera... guztiak atera. Semeak ate joka badatoz etxera. Potajea lurrunez begien parera, haize emanaz fu-fu segituan gera. O n d o bete nahi nuke amaren papera.

(8) Batzulan hitz goxoak bestetan garraisi, hórrela naiz bizi, gaizki ohituta dauzkat m i m o la gutzi. Bazkaria prestatu behar lehendabizi, eltze espresa jarri su handian, bizi, goiko pitorritoak egin arte «fixi».

Tripa bete ondoren eskolara gero, letra ta numero. Nik berriz garbiketan ihardun egunero. Ontziak fregaderan norbaiten espero, espartzua eskuan ura bero-bero. Ezer ez litzateke eskertu ezkero.

(9) Musikatxo horrekin lanari segida: plantxari begira, labadora ipini geletara jira, maindire eta mantei indarrean tira, eskoboi eta trapu bi tresna guztira. Egunero berdina da nere «mobida».

62

BERTSOLARI

(11)

(12) Erreleborik gabe egin behar lana, hainbesteko zama... berdin-berdina daukat iluntzeko plana. Bertso hauetan beraz dihoa programa, sinesten ez baduzu zatoz ni regana. Ez da gustagarria nere panorama.

1993-1raila


«Zu izan zaituz hasera eta zu izan zaituz helmuga» Doinua: Lurraren pean Egilea: fon Garmendia

(1) Harán galduen zuhaitz arteko ur putzu garden batean arraultza baten barnean nago bizira irten artean lehenbaitlehen jausi nahi nuke gozamenaren atean natura maita, naturaz bizi ur eta harri artean errekatxoen zaindari izan ametsaren uhartean.

(2) Harkaitza bezain hauskaitza denez arraultz txiki honen mintza kolpe bortitzez zulatzea dut bizitzarako baldintza azal gainean sentitu nahi dut goizeko eguzki printza salto eginaz probatu nahi dut gau epelaren ihintza izadiaren erakutsiez hornitu ñire jakintza.

7993-lraila

(3) Adió arraultz kanpora nadin unea dago helduta gainean jarri zenidan muga denborak jan du apurka lotzen gintuen zilbor hesteak amaiera hemen dauka irabazi dut bion artean piztu genuen burruka behin betirako aske naizela ozenki nabil ohiuka.

(4) Zakatzen biclez lehen amasa biriketatik barrena hegatsen bidez gorputz ahula da mugikor bihurtu dena begien bidez ikus dezaket errekaren ur gardena entzumenaren bidez entzunaz naturaren hots lerdena ezkata pean proba eginaz bizitzaren sentipena.

BERTSOLARI

63


(5) Zorionaren paradisotik korrontearen ¡ndarrez beherantz noa abiaduran tristerik, erdi negarrez sorlekuari soa erantsiz betirako galdu aurrez haren altzoa ez dut gehiago dastatuko zoritxarrez laztanduz maita ñauen harana ez dul ahaztuko errez.

(6) Noraezean, korronteaz bat zuzen nijoa aurrera nola deskriba, nola azaldu bizi dedan egoera sábela gose, bihotza triste gorputz txikia minbera begiak malkoz, ahotsa ¡sil haizean utziz galdera irentsi nauen laberintoak non ote du irteera?

(7) Erreka garden hau bihurtu da ur zikinen ibaiadar ametsak eta ametsgaiztoak topo egin dute elkar inguru hauen paper fabrikak ura pozoindurik dakar garai bateko paradisoa infernu egin da azkar lozorro gaizto honetatikan garaiz behar dut iratzar.

64

BERTSOLARI

(8) Ur pzoinduak nere ezkatak kolpez dizkit erdibitu nere haragi eta hezurrak irentsi egin nahi ditu tripa txikia goruntz dedala ur gainean naiz gelditu korrontearen sare barnetik inola ezin mugitu bihotzez eta ametsez behintzat ezin naute errenditu.

(9) Nere bizitza itzaliz doa minutuak Joan hala pausorik pauso, unerik une kandelatxo bat bezala ikus dezaket, senti dezaket heriotzaren itzala lehen sendoa nuen enborrak galtzen ari du ezpala arima ere badijoakit utziaz ñire magala.

(10) Ongi kostata nere gorputza ibaiahora heldu da bidé luzea osatua det korrontearen kontura adió baten ohiartzunekin agurtzen zaituz natura adió eman, daiteken dena eskeini didazun ura zu izan zaitut hasera eta zu izan zaitut helmuga.

1993-1 raila


AUKERAKETA: ZALDUBI

1993-1 raila

BERTSOLARI

65


Altzo 1993-7-31 A. M. Peñagarikano G a i a : Entzun d u z u e a u r t e n Peña Kuba-ra doala oporretara. U r t e guztian ametsak izaten dirán oporrak gertu dauzkazunez jakin

nahi genduke zer espero duen Caribe-ko irían egingo dion bisitatik.

(1)

(3)

«Nora Joan behar dek aurten?» Egin didate galdera, behin behar da Joan nahi det nik aurten Kuba aldera, edade aproposa dut, ilusioa sobera, Caribe ezagutzeko oraintxe daukat aukera, nahi badet bertsoak bota ta nahi badet habanera, komandante Che Guevara, Juanita Guan Talamera, bost lagun harea goaz, ezkongabeak gainera, eguzkia bapo hartuz bapo moldatuko gera.

(2) Karibe-ra joatea aurten egin degun plana, hilabete baterako ahaztu behar da lana, Toki Alaiko Murtxi da nerekin joango daña, hemen neskarik ez degu, ez Mirentxu ta ez Ana, alde baten Santiago ta bestean La Habana, jango degu nahiko arroz eta nahikoa banana, gure zai han izango da ez dakit zenbat Kubana, ea, ba, ekartzen degun andragaitxo polit baña.

66

BERTSOLARI

Lan tokian beztu ohi da hemen hainbeste bekozko, oporretan ahaztu behar hemengo hainbat disgusto, ni Kuban hau esateko nago gertu edo presto: Berezitzen ¡kasteko española eta Basko, nahiko ron, nahiko mojito, nahiko Coca-Cola fresko, jateko nahikoa arroz ta nahiko barazki presko, aeropuertoan nere zai ¡zango da Fidel Castro, esanez: Etortzearren o, Peña, eskerrik asko!

(4) Horrelako ametsikan ez dut izan egundaino, aurten nik joan behar det hemendik Karibe-raino, nik han ez baidet izango horrenbeste desengaino, nik han ez baidet izango hemen hainbat laino, nerekin ibiltzen dirá hainbat bertsolari ñaño, ta Kuba-n esango dute: Hori Peña dek joño-joño! Eta Mulata politak: Atoz nerekin, Kariño! Haikin ibili nahio det, atzeko hauekin baino.

1993-1 raila


1993-lraila

BERTSOLARI 67


A. Egaña Gaia: Etorri Egaña! Egaña esan det baina hemen dezuena Anjel M a r i Peñagarikano da. H e g a z k i n e z dator Kuba-n oporrak a m a i t u

o n d o r e n . Ea esaten digun zer gertatu den aurrez egin zituen amets haiekin...

(1)

(3)

Hilabetean irla batean gizona ñola kabitu? Kuba-n hórrela egotekotan hobe etxera abitu, birjin Joan nintzan, birjin ¡tzuli, ez al da nahiko meritu? Nahiz ereiten aritu, uztarik ez nuen biatu, failoak edo nork ditu? Nexka kontuan zer gertatu zen? Nik ezin det entenditu, urtxi birekin joan zan eta ni bate gabe gelditu. (Bis)

Hainbat Kubana ezagutzea neretzat errematea, batzuk soldata eskatzen zuten, besteek borondatea, ez det gehiago zeharkatuko Atlantikoko atea. Hau biaje paketea! Hainbat izerdi botea ta etsipenez betea! Berriro ere zuganatz noa nere Euskadi maitea, Euskal Herrian ¡zarra bainaiz ta Kuba-n satelitea. (Bis)

(2) Nexka kontuan huts egin nuen besterikan ez zen falta, urduri eta totel nengoen mu-mu-mu-mu-mu-mu-la-ta, horrexegatik aukeratu nun politikarako planta, amerikana ta praka, jantzi nitun, baina kaka! jaunak hauxen da hau marka! Fidel Castro-k'e emana zidan ipurtzuloko galanta: Lizasogatik galdetu zidan onena bera zala-ta. (Bis)

68

BERTSOLARI

1993-lraila


1993-1 raila

BERTSOLARI

69


Gasteiz 1993-8-7 X. Amuritza - J. Enbeita - J. Lopategi

X. Amuritza: (1) Abelek dion bezain eskasak garenik gaur gu ez ustĂŠ, bertsotarako ipintzen digu nahi hainbeste buruhauste, Gasteizko Jaiak bertso urbanoz ondratu nahi genituzke, Blusarik gabe kantatzearren multatzen ez bagaituzte. (Bis)

|. Enbeita: (2) Blusarik gabe kantatzearren Gasteizek juzgako gaitu, hala ta ere nahi genukena bertsozalea alaitu, komeni dena gaurko saioa ondo hasi ta amaitu, Birjina bezain zuria behintzat jendea ez dadin gelditu. (Bis)

J. Lopategi: (3) Hemen zuriak ditugu danok Lopategi Baltza -ezik, baina halan be hauen bardintsu sentitzen naiz gaur kasik, gero ta jente gehiago ei dator eta Abel Enbeita pozik, horrexegatik ez da ailegatu bertsolarientzat blusik. (Bis)

70

BERTSOLARI

X. Amuritza: (4) Blusa kolore askotakoak bakoitzak bere graziko, ni bizar zuriz etorri arren ez naute gaizki ikusiko, koherentea izan nahi nuen Gasteizko jai hauekiko, Ama Birjina Blanca-ra ez nintzen bizar beltzez etorriko. (Bis)

J. Enbeita: (5) Bakoitzak dauka bere xedea, bakoitzak bere indarra, denentzat ez da berdina bizten gaba erdiko izarra, Ama Birjina dala eta du Xabierrek zuri bizarra, bizarra dauka gure lagunak zuritik daukan bakarra. (Bis)

J. Lopategi: (6) Aizu, Enbeita, ikusten zaitut zeure etxian urduria, begiraturik eskuin aldean dadukazun iduria, badakit horrek sobran daukala barruan jakinduria, ez al dakizu bardin dirala alperra eta zuria. (Bis)

1993-lraila


X. Amuritza: (7) Sozio beltzak oraintxe jo dit erasoa nabarmena, ez ote daki zein koloretan dagoen aurrerapena, ez al daki honek etxe haundi bat Etxe Zuri deitzen dena, esan nahi zuen Clinton degula alperrikan haundiena. (Bis)

). Enbeita: (8) Alperra aipatu ezkero beti dago inoren etxean ezker-eskubi bi hauek daude nahiko alkarren antzean, aurrerapenak asko izan dirรก ta lotu dira atzean, bi hauen telebista oindik dago gaurkoz zuri ta beltzean. (Bis)

X. Amuritza: (10)

Arrazoi batek sumindua nau ia beltzetik zurira, ta erdi broman jarrita gaude mundu hortara begira, Clinton ta bere sozio denei hemendik ze bertso tira? Alperrarena hutsa litzake, kriminalak ez balira. (Bis)

). Enbeita: (11)

Egia esan urduri daude Amerika aldeko dantzak, Justizia ere bizi ote den badira gure zalantzak, beltzak jotzea libre ornen da hala dira azken trazak, Justizi berak ez ditu hartzen hango zuri eta baltzak. (Bis)

J. Lopategi: (12) ). Lopategi: (9) Informatu nahi genduzen hemen Enbeita lako ezjakinak, intentzino onez bialdu ditu beste alderuntz ekinak, zuriak dira Amuritzaren etxearen horma finak, baina Clintonen lagunak dira munduko alper haundinak. (Bis)

1993-lraila

Justiziaren bila gabiltza beti burua ta begi, zoritxarrean herri honetan ez da ikusten gehiegi, Bosnian ere Clinton-dar hoiek badauke nahiko komeri, gero kriminal deitzen dautsie gure gudari fineri. (Bis)

BERTSOLARI

71


Aia 1993-8-7 J. Sarasua - Olaso Gaia: Estropada kontutara goaz. Olaso, zuk Jon Sarasuari askotan entzuna izango diozu, noski, «Aupa Orio!» eta «Aupa Orio!» Bai-

na, Jon, gaur Olasok galanta bota dizu: «Bai, Aupa O r i o ! baina Aiako indarrik gabe zer eginik ez».

Olaso: (T)

|. Sarasua: (4)

Aspalditxoan jarrita nengon oriotarrei begira, oihu hoi entzun, belaunetara neri sortzen zait dirdira, sarri antxean mutilen bila honuntz egite'ute jira, oriotarrak zer zinateke aiaarrik ez balira? (Bis)

J. Sarasua: (2) Orio aldean garrantzia du estropadaren jokoak, horretarako bertan dauzkagu egundoko morrozkoak, traineru hortan gehiegi ere ez dauzkagu Aiakoak, batzuk badaude baina ez dirá Olaso bezelakoak. (Bis)

Gure Olasoi somatzen diot harrokeria galanta, arraunerako aiatar batzuk dituztelako aparta, jakina, hortxe dabiltza fuerte, besterikan ez zan falta, azken finean herri txiki hau Orioko auzo bat da-ta. (Bis)

Olaso: (5) Ta aiatarrak estroparako nolatan geunden goguaz, Orioraino iritsi ginan guk genebilkin lujuaz, Orio utzita berehalaxe Pasai San Pedro-ra guaz, gizarajoak geldi ditezen atzetik korneta juaz. (Bis)

Olaso: (3)

J. Sarasua: (6)

«Aupa Orio! Aupa Orio!» Aspaldi ari zan pelman, harrosko bezain txepela dala ederko diot antzeman, arrazoi hartu ez gaiten jardun laguna hórrela teman, lots izpirikan baldin badaukak aiarrai eskerrak eman. (Bis)

Arraun kontua dala ta ez dala eztabaidan ari gara, aurten Oriok dauzkan onenak beharko ditu prepara, Aia aipatu dúdala eta hasarrerik ez atara, arraun kontuan Zarautz bera're Orioko auzoa da. (Bis)

72

BERTSOLARI

1993-lraila


1993-lraila

BERTSOLARI

73


Olaso: (7)

Olaso: (10)

Entzun dezute zarauztarrekin atera dun irrintzia, gizarajoa beraure dago ia erabatean etsia, arrazoitxo bat emango diat hartu zak pazientzia, aiarrana ta hoien tartean dagoen diferentzia. (Bis)

Idatzi eta ez ezak jarri aurretik hola papera, Zarautz, Orio, ta aiatarrak batera bildu baigera, bertan behera hor gelditu litxek oindik Kontxako bandera, leheno Orion gabiltzadenak Zarautza joaten bagera. (Bis)

Egafta: (8) Jon Sarasua txikia baina azala ez du leguna, gurekin sarri ibiltzen da ta hauxe suertea deguna, burutik ere nahastua dabil aldameneko laguna', oriotarra ez da konpleto «atara» esaten duna. (Bis)

A. Egaña: (11)

*

|. Sarasua: (9) Erdi oriotarra nauzue hori esango dut fuerte, bata aiarra, hau zarauztarra, nere aldamenean tente, Orio ondoan bizitzeagatik dezue suerte dexente, ¡raileko rezibimientora gonbidatuta zaudete. (Bis)

74

BERTSOLARI

Sarasua

Erdi oriotar etorri zaigu erdi harro, erdi babo, Kontxan bandera nahi dute baina sarri nahiakin akabo, rezibimentu beharrik ez da bera're seguru dago, lutoarekin etorri baida hilabete bat lehenago. (Bis)

j . Sarasua: (12) Nahiz orain arte egin diguten tenporada bat murritza, ondo jakin det orain artean disimulatzen dabiltza, erdi oriotar bakarrik naiz ta harro egiten det hitza, kalkulatu zer esango nitun osoa izan banitza. (Bis)

1993-lraila


Gasteiz 1993-8-8 J. Maia - U. lturriaga - I. Elortza

Gai Librean

J. Maia: (1) Gai jartzailea ez etortzeak bere grazia badauka, hasi beharra degula eta poliki ala baldarka, jendea ere zaÂĄ Ăąola dagon pixkanaka-pixkanaka, ea bertsotan pasatzen zaigun atzo gaueko resaka. (Bis)

I. Elortza: (3) Jende liloa aurkitu dugu hona etorritakoan, batzuk dabiltza pasioan ta beste batzuk poteoan, gu ere hona jai girorako etorri gara gaurkoan, alperren fama kentzeko beste egingo dugulakoan. (Bis)

U. lturriaga: (2)

). Maia: (4)

Gai jartzailerik gabe gabiltza ardi galduak bezela, geuk egin behar gaur lan guztia, geuk jantzi behar txapela, hirun artean aurrera eraman beharko dugu tropela, gero entzuteko bertsolariak alper batzuek garela. (Bis)

HarĂĄ alperren tesis eder bat alper batzuek esana, alperrikan da izena eta alper-alperrikan fama, gai jartzaileak ez zun gogorik etorritzeko gugana, harek'e gauez egingo zuen goizez egin ez dun lana. (Bis)

1993-1raila

BERTSOLARI

75


U. Iturriaga: (5) Beraz hirurok azaldu behar gure kemen ta ÂĄndarrak, portau garela esango al digu geroak edo biharrak, juerga ederrak bota ditugu ezautuz Gasteiz bazterrak, geu gara hemen ajearekin renditzen dugun bakarrak. (Bis)

I. Elortza: (6) Bertso saiora etorri eta gertatu zaigu galanta, hirurok hemen elkartu gara ta gai jartzailea falta, ondoren zaharrak ez ditezela etorri hona algaraka, Ă­undamentua dugun bakarrak hemen gazteak gara-ta. (Bis)

J. Maia: (7) Orain zergatik ez gera hasten piskat pikatzen alkarri, entzun dedanez Iturriaga Festetara zen etorri, festa deneri gustatzen zaigu berdin gaiso ta elbarri, mozkor denekin elkartasunez lazito bat nahi det jarri. (Bis)

U. Iturriaga: (8) Hemen jaietan ibiltzen naiz ni urte honetan birritan, bazter batetik Azpiroz hartu, bestetik irten korrikan, baina eguerdiz etorri eta zer sorpresa nere bistan! Ene, ze ezberdin dagoen daĂąa eguzkiaren argitan! (Bis)

76

BERTSOLARI

I. Elortza: (9) Ostiraleko gau ilunean egin zuen Unaik lana, kalean zehar ezautzen dute mutilak badauke fama, tabernari bat lehen atera da ta entzun dut bere esana: Hori da atzo goizean lata ematen ibili zana! (Bis)

J. Maia: (10) Ez dakit Ăąola eta zergatik ez degun joko adarrik, hauei zurruta gustatzen zaie ez dago esan beharrik, Uiklosa denak miazkatuak hori ez baida alperrik, Blanca askoek probatu dute ta ez birjinak bakarrik. (Bis)

U. Iturriaga: (11) Fama neretzat da beti baina ez da erreza jakiten, gure Igor ere nahiz ta etxetik oso sarri ez dan irten, lehengo egunean multa eder bat etxera hartuta joan zen: Harrapau zuten Florida erdian kioskotik txixa egiten. (Bis)

I. Elortza: (12) Unaik esan du eta jendeak barre egiten zuen bapo, baina multanak grazi haundirik behintza ez du neretzako, nik jai hauetan eduki ditut behintzat eskarmentu nahiko, eta pasa zait lagun txarrekin hona etorri naizelako. (Bis)

1993-1raila


J. Maia: (13)

Igor Elortza urreratu zan kalerako esperantzan, txosnetatikan bueltaka eta kale guztitatik dantzan, Amerika ta Araba zer dan ipintzen ditu zalantzan, hau Florida da esan zuen da Kantzontzilotan jarri zan. (Bis)

1993-lraila

BERTSOLARI

77


U. Iturriaga: (14) Ai Igor esan behar dut neuk ere ez nekiela, orduan behintzat harrapau zendun henetan puntu epela, gaur ere hemen frogatu dugu

beste askotan bezela, aingeru itxura eukitzen duten deabruak badaudela. (Bis)

I. Elortza: (15) Hona etortzen joan zaizkigu jadanik hiru bat urte, transformatzeko zer pasa zaidan hemen kontatu nahi nuke, nere lagunek hortan badute behar hainbeste bertute, bi gaizto hauek aingerua be deabru bihurtzen dute. (Bis)

|. Maia: (16) Orain zertxobait esango degu gure Araba dala-ta, festetan beti izaten baita soinua eta zarata, Gasteiz aldeko giroa hau da bi terrenoetan lata, Dato kalean bakailua ta txosna inguruan patata. (Bis)

U. Iturriaga: (17) Patateroen fama dala ta ezagun eginda dago, gure arabarrak Labelarekin aspaldi dabiltza harro, kontu horrekin hala ta guzti ni horren ados ez nago, kalimotxoa produzitzen da patata baino gehiago. (Bis)

78

BERTSOLARI

I. Elortza: (18)

Beraz bertsoa orain dijoaz Araba herri alderako, itxura baten diferentzia Unaik igarri du bapo, produzitzen da inguru hontan antza kalimotxo nahiko, ta hori h贸rrela da kontsumitu ere asko egiten delako. (Bis)

J. Maia: (19)

Beti gazteei tokatu behar hola hamaika holako, batzuk lodiak daudela eta gu egon beharko plako, entzun dedanez atzo txosnetan giroa zegoen bapo, gai jartzailea ez da etorri patateroa delako. (Bis)

U. Iturriaga: (20)

Txosnetan zegon anbientea! Txosnetan zegon giroa! Gai jartzailea ez da agertu behintzat gauza segurua, eta guk 帽ola pasatu dugun estuasun ta apurua, geure artean banatu behar harentzako zan dirua. (Bis)

I. Elortza: (21)

Gai jartzailea ez da agertu behintzat gure ikusmiran, Jonek esan du badakiela gauez nondik ibili dan, txosna inguruan zebilen antza jai giroaren disdiran, ha ere igual han egongo da kantzontzilotan Floridan... (Bis)

1993-1rada


Abadiñoko Gerediaga 1993-8-8 Mañukorta - J. M. Areitio G a i a : Bertsosaioaren ostiean K a x i a n o r e n m u s i k a r e k i n lagunduta d a n t z a l e h i a k e t a k izatekoak z i r e n : Trikitixa, Pasodoblea, eta

Tango espezialidadeetan. Baina Mañukorta eta Areitiok ez zuten parejarik topatu oindino.

Mañukorta: (1)

Areitio: (4) Beraz honek gogotik egiten du dantza, behintzat berorrek hola egin du arrantza, honen esanaz badot nahikua zalantza, garia garbitzeko makina da antza.

Kaxiano daukagu hain gizon kuttuna, tango ta trikitia ongi jotze'ituna, Mañukorta dantzatzen Europan jarduna, San Salbadorren nahi nuke neretzat laguna.

Mañukorta: (5)

Areitio: (2)

Garia garbitzeko makinan itxura, baina hanka ta gerri hau degu figura! Ondo dantzatzen daki nahi duen modura, artista hoberik amak ez du egin mundura!

Neuk pe dantza lagun bat nahi nuke, ba, hemen, horixe eskatzen dot kanpo eta barren, Mañukorta dantzari ona izan arren, gu aurrena ¡zango gaa eta hau bigarren.

Mañukorta: (3)

Lehenengo ere sarri jarri ditut planak, berdin andra ezkondu edo berdin damak, atzera ta aurrera jaiki ta etzanak, txapela beretzako animatzen danak.

1993-lraila

BERTSOLARI

79


Areitio: (6) Beraz dana honek ondo ¡nun be ez beza, dantzari ona dala hau bere amesa, sarritan mugitzen du anka aldrebesa, honaz dantzatutzia ez dago erreza.

Mañukorta: (7) Gorputz biguna eta begietan bista, ondo markatzen dakit zelai edo pista, batzuetan tente ta bestetan irrista, nun arraio topau leike holako artista?

Areitio: (8) Beraz dantzari fina, sekulako galán, beronek behintzat hemen aitortzen du halan, baina ¡zango dezu hartu eta eman, laguna aurkitzen be badaukak nahiko lan.

Mañukorta: (9) Rubia ta morena badiat aukera, kinuka ikuste'itut gora eta behera, kaxianok zer joko dun gutxigorabehera, biok gera onenak ta goazen dantzatzera.

80

BERTSOLARI


B I L I N T X XA LBA D OR URRETXINDORRA LIBURUDENDAK


LAN KIDE AURREZKIAN, AURREZKI-LIBRETAREN INTERESA ALDATU EGIN DUGU. SUPERLIBRETAREKIN

o/

V V M W jfl

W

Lan Kide Aurrezkiaren Superlibreta: %7rainoko interesa. 200.000 Pta.tik aurrera. Erabilgarritasun osoarekin

Lan Kide Aurrezkiaren Superlibreta Errezibu guztien helbideraketa inolako kosturik gabekoa. Eta, gainera, Lan Kide Aurrezkia Euskadiko Kutxaren garantĂ­a osoarekin. Bada, egizu aldaketa %7rainoko Libretara.

200.000 pla.ko eguneroko saldottk hasita. lehen 100.000 pta.k %0,10ean.

U.T.B.ko adlbldeak: 250.000 pta.rako %4,33a. 500.000 pta.rako %5,74a. 1.000.000 pta.rako %6,45a. 5.000.000 pta.rako %7,01a.

Euskadiko


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.