' • ' , ' • •
:•-,'•••',.:,.• •. .
.
i
.'
17 • f
•.. •
•/•_
.:
• :
_ • • • • ' • . . , ' • •
••-•.
•
..
v
/
f I
Í3£ I tt >T
M
VN
^s
-
^**"' •
1
Andoni eta julen Testua: ]oxean AGIRRE Argazkiak: I単igo GALLEGO 1993-Abendua
BERTSOLARI
1
ertsolari baten etxean aukera zezakeen egunik eta ordurik egokiena aukeratu zituen Elisa eta Andoniren bigarrenak jaiotzeko.
B
gizakiei bizitzak paratzen digun lehen ataka estu eta gaizto horretatik eta ama berriz irrifarrez eta osorik. Handik oso denbora gutxira zutik ibilian ornen zebilen.
Astelehen buruzuria zen, azaroaren 15a, Hendaian txapelketako final laurdena egin zen biharamuna, goizeko 6ak aldean haurra mugitzen hasi zenean. Bezperan izan balitz, beharbada, aita etxera etorri berria izan zitekeen, baina egun horretan ez, ordu dezente lo egina zegoen Elisak esnatu zuenean. Aitaren batean prantatu ziren eta paperak hartzeko ere betarik gabe jo zuten autora, kasu hauetan ohi denez.
Aita, berriz, harriturik zegoen jaio-berriari begira. Belarrien eta barrabilen tamainuak harritzen zuen horrenbeste. Belarriak Uztapideren tankerakoak ornen zituen jaio zenean, auskalo zer designio eta etorkizun ¡ragartzen dion horrek eta barrabilak berriz, aitak lehen egunetan errepikatzen zuenez, bereak adinakoak. Horrek kezkatzen zuen nonbait Andoni, zeren gu bisita egitera ospitalara joan gintzaizkionean, Elisak, maitasun eta taktu handiz, ezetz esaten zion, lasai egoteko, bereak handiagoak zirela, gizonaren konplexuak bare-bare eta ezti-ezti arindu nahirik bezala.
Donostiako ospitalean ez zuten askorik itxoin beharrik izan. Emagin erdalduna tokatu ornen zitzaien eta Andonik, gizajoak zerbait egin behar eta, hark esaten zuen guztia itzuli egiten ornen zion Elisari, honek erdararik ez baleki bezala. Emazteari eskutik heldu eta «Orain arnas hartzeko esaten din», «Orain bultza egiteko esaten din», aritu ornen zen partoak iraun zuen bitartean, mutilik listoenari ere oso papel sekundarioa tokatzen baitzaio parto bat iristen denean. Guztira hiru ordu laurden iraun zuen gertakari zoriontsuak. Inoiz ez dago hain ondo esana zoriontsuarena, zeren haurra kolore onez eta kanturako gogoarekin atera baitzen
2 BERTSOLARI
Noren antza duen? Maternidadeko gelara sartzen ziren bisitarien arabera, ez dago ezer garbirik ateratzerik, kasu hauetan ohi denez, bakoitzak berea kontatzen baitzuen. Familiakoek, dena den, Saioaren traza hartzen zioten. Gure uste apalean, guraso bien bertuteak konbina ditzake mutilak geneetan: aitaren martxa eta ingenioa, amaren irritar eta intelijentzia. Izenari dagokionez, ez da izan goizetik gauera inprobisatutako kontua. Dozena erdi bat barajatu dituzte eta etxekoen artean bozketak ere bai. Punturik gutxien zuen arren, )ulen aukeratu zuen Elisak.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
3
ESKERRAK EMANEZ Azken alean SOS dei bat zabaldu genuen orrialde honetatik, Jaurlaritzak iaz eman zigun diru-laguntzaren erdia eman digula. Horrek, besterik gabe, amildegi bat zabaltzen zigun aurrean eta datorren urterako jauzia egiteak beldur piska bat ematen zigun, gauza bat baita kulturaren alde ari garenez zipitzik ez irabaztea eta beste bat zorretan sartzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak, ordea, oso esku-zabal jokatu du aurtengoan ere eta 1.250.000 pezetako laguntza luzatu digu. Ez dugu esango amildegiaren aho beltzaren ordez urrezko meategi bat zabaldu zaigunik, baina datorren urteari begira jauzia egiteko behar genuen bultzada eman digu bederen. Mila esker.
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
4
BERTSOLARI
Sa(Ăi<*c^
1993-Abendua
ASTROLOCOAREN ESKUETAN.-Mundua mun du denetik begiratu die gizonak ¡zarrei, zeruan bere etorkizuna ¡datzirik aurkituko zuelakoan. Gaur gobernad eta agintari haundiek beren astrologoak dituzte erabaki garrantzizkoak hartzerakoan, astroen zeinuak irakurtzeko. Guk ere M i la Aierbe ataundar astrologarengana erman ditugu gure faboriloak. (12. orrialdean)
HOGEINA GALDERA BERTSOLARIEI.-Txapelketak hasteko zorian zegoela berrogei partaideen artean aukera bat egin genuen eta Gipuzkoa eta Bizkaiko txapelketetan lehen postuetan geratu zirenei prestaketari buruz galedegin genien eta hogeina galderako test baña pasatu genien beste bederatziri. (32. orrialdean)
FAMAREN ALDAREAK.-Bertsolari gehienek dituzte etxeko zokoren batean famari eraikitako aldareak, non elizan santuak bezalaxe, trofeoak eta txapelak jarri dituzten. Baina badaude baita ere ikonoklastak, hojakatazko jainko txiki horiei bat ere deboziorik ez dietenak. (45. orrialdean)
DESAFAIOAK, GUDUAK ETA TXAPELKETAK.Jesus Mari Etxezarreta «lzazpi»k liburu bat prestatu du joan den mandetik hona txapelketak izan duen eboluzioaz. Hasiera baten bertsolarien arreo desafioak ziren, bertso-guduak gerra aurretik eta txapelketak azkenik. Aurki ¡zango du bertsozaleak liburu hau eskuetan Sendoa argitaletxeari esker. (55. orrialdean)
BERTSOLARI
Diseinua eta maketa/ioa: Nekane Iturregi
Ecl¡t.il/.iiliM: Bertsozaleak Kultur Elk.irtea. Av. Madrid, 6 - 2001 1 DONOSTIA
Marra/kiak: Txema García, Antxoka Agirre
I I . : 943 - 47 11 42
Fotokonposizioa: COMETIP, S. L. Plaza He los Eneros, 4. NAEARROA
Koordinatzailea: (oxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Laxaro A / k u n e , Ancloni Eg.iñ.i, loxerra
Fotomekanika: COMETIP, S. L.
Gartzia, Santi |aka, Aitor González Kintana, Kristin.i M.irdara/,
D.L.: SS 482/91
Inprimaketa: Gráficas Lí/.irr.i. LIZARRA
|on S.ir.isua, |. A. Gezalaga «Zaldubi»
1993-Abendua
BERTSOLARI S
HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria
Telefonoa
Herrialdea. Banku/Aurrezki Kutxa . Sukurtsala Kontuaren zenbakia
BIDALTZEKO
SINADURA
B E R T S O L A R I aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Telefonoa (943) 47 11 42
1992 ko harpidetza (4 ale) 1.800 pezeta
AULKI eta MAHAI ALOKATZE ZERBITZUA. Euskara du bertsoak bere oinarria. ^¡^^t-^olaria berriz aulkian jarria. Azpiegiturarí harturik neurria. u."k eskeintzen dizu
DONOSTIA.
943-473488
K BIZKAIAn
aurrera ere.
Gure kiniela Gure harpideen artean egin dugun kinielaren arabera. seizazpiko bertsolarí talde bat nabarmentzen da Txapelketa Nagusiko fínalean sartzeko. Egaña, Peñagarikano, Lizaso, Sarasua, Euzkitze, Enbeita eta Murua dira talde horretako partaide, gabiriarra atze antzean geratzen bada ere. Ondoren Sorozabal, Mendizabal eta Iturriaga datoz. Kinielaren muestra hau labur samar gertatu delako bertsozale eta euskaltzale ezagunen pronostikoak ere jaso ditugu osagarri bezala. 1993-Abendua
BERTSOLARÍ
7
adirua, gure harpiden iritziari bagagozkio, txapelketa honetako benetako burruka oso bertsolari gutxiren artean dagoela. Azken alearekin batean harpide guztiei txartel bana banatu genien zortzi bertsolariren ¡zenak batetik zortzira jartzeko zerrenda bat eskainiz. Saio bat edo bestetan ere banatu geituen txartel horiek eta guztira 43 erantzun iritsi dira aldizkariaren buzoira. Andoni EGAÑA: Zerrenda guztietan agertzen den bertsolari bakarra Andoni Egaña da. Horietatik l l k ematen dute irabazle gisa, beste 11 k bigarren bezala eta beste 10ek hirugarren bezala.
B
Ariketa matematiko sinple baten bidez, zerrendatan okupatzen dituen postuak zenbatu eta agertzen den txartelen arteko banaketa egiten badugu (119: 43 = 2,76), bera da koefizienterik txikiena ematen dueña, nolabait esateko, notarik altuena ateratzen duena. Anjel Mari PEÑAGARIKANO: Anjel Mari Peñagarikano da ondoren datorrena, kiniela baten ez beste guztietan agertzen baita, 42tan, alegia. Horietatik 9tan agertzen da lehendabiziko postuan; 8tan bigarren postilan eta beste zortzitan hirugarrenean. Aurreko operazio bera eginez, zerrendatan okupatzen dituen postuak zenbatu eta agertzen den txartelen arteko banaketararekin, honako emaitza hau ematen du: 142: 42= 3,38. Argi ikusten da, beraz, gure harpideen usteak Egañaren aldekoak direla, Peñagarikano, txartel bat gutxiagorekin agertzen delarik ere, postuen batuketa handiagoa ematen baitu. Sebastian LIZASO: Sebastian da ondoren zerrenda horietan gehien agertzen den bertsolaria: 41 aldiz. Bere kasuan, ordea, txapeldun geratzeko ematen dizkioten aukerak ez dirá hain handiak: sei lagun ditu txapeldun bezala jotzen dutenak; bost bigarren postuan ikusten dutenak eta zazpi hirugarren posturako izendatzen dutenak. Aurreko operazio sinple bera egiten badugu, eman dizkioten postuak zenbatuta 155 ematen digu. Ondorioz, 155: 41 = 3,78. Zehatz-mehatz jakiteko operazio konplexuagoak egin beharko lirateke, baina besterik gabe ere eta ondokoek ematen dituzten zifrei
li BERTSOLARI
begira, badirudi hirugarren postua berea dela. Jon SARASUA: Erantzunetan gehien agertzen diren bertsolarien zerrendari bagagozkio, bosgarren postuan Jon Enbetia eta Euzkitze agertzen dira 38 aldirekin eta Sarasua atzetik 36rekin, baina jende gehiago dago )on Sarasua Euzkitze eta Enbeita baino postu hobean ikusten duena. Eta, ondorioz, erabat garbi ez badago ere, badirudi Jon Sarasuari dagokiola laugarren postua. Jaso dituen 36 erantzunetatik 7 lagun ditu txapeldun bezala ikusten dutenak. Batek edo bestek «Nai baldin badu behintzat» komentarioa eransten badiote ere. Bost erantzule ditu bigarren postuan ikusten dutenak eta beste bost hirugarren postuan. Aurrekoekin egindako operazio bera eginez (140: 36= 3,88) bosgarren postua dagokio. Xabier PÉREZ «EUZKITZE»: Euzkitzek 38 erantzunetan agertzea lortu du eta horietatik batek bakarrik jotzen du txapeldun gisa, 7k bigarren eta beste 7k hirugarren posturako gai bezala. Berriro zenbaketa sinple bat eginez (173: 38= 4,55), lau eta ercliko koefizientea ematen digu eta badirudi, begiratu batera, gure kiniela partikular honetan bosgarren postua berari dagokiola. Jon ENBETIA: Agerpenetan Xabier Pérez «Euzkitze»rekin enpate, baina emaitza pitin bat kaskarragoarekin agertzen da Jon Enbetia seigarre postuan. Hiru lagun ditu txapeldun bezala ikusten dutenak, hiruk bigarren eta hiruk hirugarren. Badirudi emaitzetan ez ezik jendearen ustetan ere berea seigarren postua déla, erantzun horietatik hamahiru baitira seigarren postua jartzen dutenak. Iñaki MURUA: Hogeita hamairu erantzunetan agertzen da, baina 7a edo 8a izan daiteke bere zenbakia, gure harpideen usteei bagagozkie, 9 lagun baitira zazpigarren ikusten dutenak eta 8 zortzigarren ikusten dutenak. Jokin SOROZABAL clator segidan aipamenen ranking horretan. Hamabost aldiz aipatzen dute gure erantzunetan zortzigarren 1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
9
postua da balizko zerrenda horretan izendatzen diotena.
Bigarren Peñagarikano ¡kusten du eta Sarasua hirugarren.
Mikel MENDIZABAL 14 erantzunetan aipatzen dute eta zazpi eta zortzigarren postuak dira berari gehien izendatzen dizkioteaik.
Fito Rodriguezek oso iritzi zehatzak ditu alor honetan.
Unai ITURRIAGA dator zerrenda horrentan ondoren bederatzi aipamenekin eta horietatik bostek zazpigarren postua ematen diote. Eta bukatzeko, Manolo Arozena, Igor Elorza, Xabier Zeberio, |on Maia, Olaso Mañukorta eta abar luze batek isten du zerrenda hori.
Bertsozaleen
Iritziak
Zerrenda bet, kartazal batean satu eta aldizkariko posta kutxara gutuna bildatzen duen bertsozalearen iritzia ¡ritzi kualifikatua da, kontutan hartzekoa, baina jaso ditugun ¡ritzien kopurua murritza delakoan, bertsozale edo euskaltzale ezagunengana jo dugu bere pronostikoa eman ziezaguten. Joxean Ormazabalek azkar egin zuen bere aukeraketa. Txapeldun Egaña ¡kusten du. «Iruditzen zaidalako konpletoena dela, piska bat lehengo eskola eta gaurkoa menderatzen dituelako. Txapelketan ez du eman ohi duen guztias, baina gustatuko litzaidake oraingoan txapela berak ateratzea». «Bigarren Peña ikusten diat -segitu zuen-. Txapela buruan sartu-sartu eginda dauka eta haizeak ez dio berehalakoan emango. Izatekotan ere, kendu egin beharko diote eta nik gutxienez bigarren ikusten dut». «Eta hirugarren berriz I i/aso jarriko dut. Sebastianek pentsastzen dut nostalgia piska bat sentitzen duela eta galdu zuen txapela ondo etorriko litzaiokeela berriro. Nostalgia horrek bultzata, ahalegin guztia egingo duela pentsatzen dut», esan zuen. Juan Martin Elexpuruk ere Egaña ikusten du txapelarekin. «Urtean zehar mailarik altuena eta imajinazio gehiena erakutsi duen bertsolaria duk. Bera duk bertsolaritzari nobedade gehien aportatzen diona eta mailari eusten badio, txapela berea ¡zango duk», esan zuen. 10 BERTSOLARI
«Dagoen juraduarekin eta ezeren okerrik ez badu Peñagarikanok irabaziko du. Bigarren Euzkitze geratuko da, oso erregularra delako eta Sarasua izan daiteke hirugarrena. Pronostiko hori nere gustoekin bat datorren? Bertsogintzan Egaña dabil gailen. Bera da gehien arriskatzen dueña, baina txapeiketa datorrenean atzera jo ohi du. Bertsolaritzari ondo leotorkio Egañak irabaztea, bidé berriak lantzen ñari delako. Peñagarikanok errazkerietara jotzen duela iruditzen zait eta euskara aldetik ere pobreago dela. Edozein modutara ere, txapela gipuzkoarren artean dabil eta hori kaltegarri derizkiot. Euskara batuaren historia honetan ere pisu guztia C i puzkoan ari da zentratzen eta bertsolaritzarekin gauza bera gertatzen bada, akabo. Pentsatzen dut Bizkaiak behar lukeela Amuriza berri bat», esan zuen. Maite Idirin kantaria Enbeitazale amorratua da, berriz. «Jon Enbeita da nere faboritoa. Fina delako, bertso oso fin eta poetiekoak egiten dituelako. Perre egiteko bertsoak ere gustatzen zaizkit, baina umore fina erabiltzen dutenean. Horretan uste dut zer ikasirik badutela. Ez dut gehiegi segitzen espainol telebista, baina askotan espainol komikoen edo umoristen umorea gogoratzen didate. Uste dut frantsesak horretan askoz ere finagoak direla, batez ere sátira politikoa egiten dutenean», esan zuen. Maite Idirin lehen gehiago joaten zen finaletara. «Bertsolariak asko maite ditut, baina sortzen den anbientea ez gaixoturik irteten naiz. Gainera beste puntu bat ere aipatu nahi nuke, giroa oso matxista izan ohi dela. Gustatuko zitzaidan txapeiketa honetan emakumeren batek gora joko balu eta lehen postuetan geratuko balitz, baina zail samarra ikusten dut, uste dut emakume batentzat oso giro zaila izan behar duela bertsolarien artean dagoena», seinalatu zuen. Arantxa Iturbe berri samarra da bertsolaritzaren mundu honetan, asken txapelketan, 89koan ezagutu baitzuen alor hori. 1993-Abendua
«Ni ez naiz bertsozalea, orain Nekane Peñagarikano ondoan dúdala asko ¡kasten ari banaiz ere. Ni bertsolarizale amorratua naiz eta nere faboritoa Egaña da. Ondoan Sarasua jarriko nuke eta segidan Euzkitze. )oseba Jaka, Elkar-eko arduradunaren pronostikoan Peñagarikano agertzen da lehenbiziko, Egaña bigarren eta Sarasua hirugarren. «Peña bazekiat ez déla bat ere segurua. Egunaren arabera aritzen duk. Sorpresak ematen dituen bertsolaria duk eta ezin duk aldez aurretik segurtatu nolako saioa egingo duen, baina neri estilo horretako bertsolariak gustatzen zaizkidad. Gipuzkoakoan ere hórrela irabazi zian. Egaña, berriz, oraindik ez diat ikusten txapeldun eta neuk ere ez zekiak zergatik. Asko gustatzen zaidak, oso ona duk, baina ez diat ikusten txapelarekin. Sara-
1993-Abendua
sua ere punta-puntakoa duk baina ez diat ikusten txapelarekin», esan zuen. Juan Mari Torrealdaik, berriz, Andoni Egaña, Iñaki Murua eta Sarasua ikusten ditu finaleko sailkapenean, bere gustoen arabera, Muruak lehen postua beharko zuen arren. «Txapelketa ez duk liga, kopa baizik. Liga izan balitz, errazagoa huke pronostikoak egitea, baina eratuta dagoen bezala, oso zail egiten duk, eguneko gorputzaldiak eta suerteak ere erabakitzen baititek. Merituei bagagozkie, Andonik txispazoa sakontasunarekin konbinatzen dik. Peñak txispazoak zetik eta sakontasunarekin konbinatzen dik. Peñak txispazoak zetik eta sakontasun gutxiago eta aipatu ditudan beste biak ere nortasun izugarriko bertsolariak ditut».
BERTSOLARI
11
Gure faboritoak Mila *
12
BERTSOLARI
1993-Abendua
Aierbe astrologarekin
V
-
*
I
\M
•
"
f
2.t:
•
r
Zuen kinielan faborito bezala agertu diren bederatzi bertsolarien azterketa egin ondoren, eta aldez aurretik esan nizuen bezala, ez naiz ausartu irabazlea zein ¡zango den esaten. Egaña eta Murua ikusi ditut alde horretatik ondoen, eta Mendizabal ere bai, baina maila honetan izenak ematen hasteko azterketa asko egin behar dirá. Hasiera batean azterketa hau egiten hasterakoan kontrako arrazoiak gehiago ikusten nituen aldekoak baino. Epea bera ere oso ¡aburra jarri baitidazue. Azterketa egiterakoan txapelketa eguneko goiz-arratsaldeko ordutegi standarra erabili dut. fon Enbeitaren jaiotordua ere standarra erabili dut, nahiz lekukotasuna eta jaiotegunak kontutan izan ditudan. Zerbait osatuagoa egiteko, ordea, epaimahaikideen kartak ere beharko nituen egin eta gauzak hórrela, bertsolari bakoitzaren karta deskribatzera mugatu naiz gehienbat. 199i-Abendu¿>
BERTSOLARI
Vi
Mikel Mendizabal
Z
u ere sutsua zaitigu eta urteak aurrera doazen heinean, zure heldutasunak fruitu ederrak emango ditu.
ez kezkatu aurrena ala azkena zaren. Zure ahotsak berezko musikalitatea d u e n e / , saia zaitez berreskuratzen.
Zure harnean ¡txura-aldatze ¡raunkorra ari da lanean, karisma tinko baten jabe zara eta gizarteruntz, barne kontrol handia daukazunez, besteekin elkartzeko eta lan egiteko aproposa zara.
Zure barnekoitasunak, lotsak eta prejuizioak eta maitasunak beldurtu egiten zaituzte eta etxekoak behar dituzu derrigorrez. Bereziki zure ama da garrantzizkoa.
Guztiz ideia originalak dauzkazu, baina izugarrizko energía eta denbora galtzen duzu besteei eta zure buruari demostratzen lehendabizikoa zarela. Zuk ideia zurea déla pentsatu behar duzu eta
Oso anbiziosoa zara, baina konpctibitatean lehiatzeko zure buruarengan segurtasuna falta za¡zu. Baina denbora zure alde duzu eta bera ¡zango da testigu.
Fecha:
4-2-1967
Hora:
6 AM
14
BERTSOLARI
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
15
Sebastian Lizaso
L
epoaren gainean claramazun hori bertso jantziak eta borobilak egiteaz gainera beste zerbaiterako ere badela honez gero erakutsiko zizun zuri ere bizitzak. Ilargi berritan jaioa zara eta nolabaiteko lehiak sortzen zaizkizunean Irebelasun ÂĄkusgarriak dituzu. Garai bateko esamolde eta pentsamoldeak zurekin datoz, baina baduzu beste ahalmen handi bat ere, nahiz zeu ohartzen ez zaren, lehendik dakizuna gaurkotzen dakizula. Zure bizitzako eremu batzuetan gauzak errebisatu egin behar dituzu eta horretan zabiltzala esaten ere atrebituko nintzateke, eta are gehiago, aurkÂĄ ÂĄritsiko zaizula barnera benetako baretasuna;
Fecha:
20-1-1958
Hora:
9 AM
76
BERTSOLARI
iritsi edo zeuk eskuratuko duzu eta ohizkoa ez bada ere, zure kasuan egia delakoan, esatera ausartuko naiz, zeure izakeran gustatu ez zaizkizun jarrera horiek gainditu egingo dituzu eta bigarren eskaintza zoragarri bat luzatuko dizu bizitzak, zuri gustatzen ez zaizkizun jarrera horiek ulertu eta gainditzeko eta inoiz izan ez duzun barne-oreka beharrezko hori lortuko duzu. Hiztuna zara, baina gutxik ezagutzen zaituzte benetan nolakoa zaren. Esklusibotasun hori zuretzat txarra bada, besteentzat ere txarra dĂŠla jakin behar duzu eta jakingo duzu bolada h.iu igarotzen denean.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
17
Anjel Mari PeĂąagarikano
L
o ez zaudenean behinik behin bertsoa darabiltzazu buru horretan. Izugarrizko buruhausteak dituzu eta ni ezer esateko inor ez banaiz ere, esango nizuke ba... ezer ez dela bizitza bera baino garrantzizkoago. Ahalegingu zaitez bizimodua lasaiago hartzen. Besteekiko tirabiran ari zarenean, zergatik ez duzu pentsatzen gero zer pentsatua eta ausnartua emango dizula eta guztiz kaltekoa eta energia desgaste ÂĄzugarria suposatzen duela zuretzat? Besteen beharrak aginte izan dirĂĄ luzaroan zu-
Fecha:
17-10-1957
Hora:
3,30 P M
18
BERTSOLARI
retzat eta oso gutxitan izan da esker ona zure zintzotasuna neurtzeko ispilu. Zu ere kanpoan uso eta etxean otso ote zaitugun galdetzen diot nere buruari. Zure buruarengan konfidantza berrindartzen saiatu behar duzu. Nora zoaz, bestalde, hain zentzu prakliko gutxirekin? Nora zoaz horrenbeste proiektu, ideia eta plenekin? Egiazko indarrak bideratu behar dituzu. Edozein mudutara ere, aurtengo urtea ez duzu nolanahikoa! Baina aprobetxa dezakezu.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
19
Jokin Sorozabal
Z
gu eta are gehiago, bizitzari buruzko ikusmira zabalekoa. Alderdi gogor bat erakutsi dizu bizitzak eta denbora zure alde duzunez, adoretsuago egingo zara.
Bizitza seriotasun osoz hartzen duzu eta barnelan eta kezka franko ere badituzu.
Zure denbora ñola planifikatzen duzun ikusita, gero eta gehiago ikasiko duzu eta lelokerietan ez duzu denborarik galduko.
ure ¡zakerak ez du zure ¡txurarekin bat egiten. Alegia, txantzak ez du lekurik zure bizitzan eta hezur ugari ¡zateaz gain, bizkar gainean berealdiko karga eramango bazenu bezala ari zaizu bizkarra okertzen.
Zerbait egiten konzentratzen zarenean, gaitasun handikoa zara, baina beti kontutan izan metodoa erabili behar duzula, diziplina. Oso azkarra zaitu-
Fecha:
Oso zuzena zaitugu, nahiz eta gogor samarra izan hitzetan.
4-2-1967
20' •"• S
20
BERTSOLARI
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
21
Xabier Euzkitze
Z
ure jakiminak bizkorra zarela erakusten du, argia alegia eta zure kuriositate asezin horrek inguruko jendearengan kontra jarrerak sor clitzakezu. OrigĂnala zara. Hitza guztiz menderatzen duzu, baina badakizu? Su apur bat falta zaizu zure kartan.
Eta, zer adierazten digu? Ba, proiektu handirik ez duzula eta indar sortzailerik ere ez. Beraz, motibazio falta ikusten da bizitzaren eremu askotan eta kontzientziazko pisurik ere ez dut ikusten. Aldiz, ura asko daukazunez, nolabaiteko apego
Fecha:
8-6-1966
Hora:
11,30 PM
22
BERTSOLARI
mistikoak sortzen zaizkizu pertsona batzuekin, baina zure hitz-jario eta jokoekin...! beti irakurketa bat baino gehiagoko hitzak erabiltzen dituzu eta noizbehinka pentsatu behar zenuke zure erako ez diren pertsona asko daudela eta pertsona horietara egokitzen ahalegindu behar duzu. Edozein modutara ere zure ur guztiak haizeak erabiltzen ditu, zeren eta zuk baliagarritzat hartzen duzun tresna bakarra libertatea baita. Zuretzat hori garrantzizkoa da, baina beharbada hotzegia bihurtzen zaitu, ez baitiozu edonori inguratzen uzten.
1993-Ahendua
X
^
>
1993-Abendua
BERTSOLARI
23
Jon Sarasua
J
on, nora zoaz mundu oker honen zama osoa, guztia!, zure bizkar gainean harturik? Oso oso garrantzizkoa zara, zure burrukarako borondale horrekin, baina ikusi goro ñola elort/en diren arazoak, poliki poliki, banan-banan, lerroz Ierro. Edo eta bestela, zure bizitzako une ¡lun eta belt/ horiek ñola disimulatzen dituzun erakutsiko al didazu? Benetan, |on, zure energía eta indarra ikusgarriak dirá. Ez dut dudarik horretan. Ez dut dudarik zure aldetik indar guztiak jarri nahi dituzula ahal den bultzadarik handienak emateko, baina azken helburua ez dadila Irazesdentalismo hutsean geratu, denbora gallzeaz gain frustrantea bait litzateke, zeren lagunarteko ekintzetan nahiz idealetan kolpe asko jasotzeko baitzaude eta batzukz jadanik
Fecha:
13-4-1966
Hora:
4,30 A M
24
BERTSOLARI
jasoak baitituzu. Hori zuk badakizun arren, ausart jokatzeko joerak bereizten zaitu. Ez zara ezkutuka ibiliko eta ondo dakizunez, egia esateak kalte haundia dakar gehienetan. Dena den, badago zure izakeran ezaugarri bat bitxia bezain fina, guztiz sekretuan eta giltzapean gordeta daukazuna: maitasun arloan sentsibilítate guztiz aberratsa duzu eta idealismo neurriz kanpokoa eta zuk horrek adierazpenik kanporatzen ez duzun arren, bizítzeko gauzatua zaudela ikertzen dut eta, noski, barnekoherentzia baten jabe bazaítugua ere, bizitzak eremu asko ditu eta aurpegia arlo batzuetan bakarrik ematea ez da zilegi, horrek ez bagaitu osotasunean heltzen uzten.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
25
Jon Enbeita
B
ere ¡kerketa egiteko jaiotordu zehatzik ez genuenean, etxea edo borobiltasuna ez dugu aintzat hartu eta planetei edo zeinuei soilik begiratu diegu. Kontzientzia handikoa zaitugu, sutsua eta nahiz bizitzak ezinbesteko uholdeak ekarri dizkizun eta horrek balzutan zure barneko ¡dealak itzali dizkizun, bustialdi horiek lehoretzeko haizearen xarma beti izaten cluzu lagun. Sentikortasun minbera hitzetan bihnrtzeko eta oroimen hezeak zure beliko iturri sorgarri izan daitezen, sublimaketa lan sakon bat eskatzen du zure kartak eta parean, bizitza honetan hainbeste maite dutuzun herria, kirra eta lagunak zaindu behar dituzu. Baina ez ¡txaron gehiegi, zuretzat batzuk ez dirá betiko izan, guztiak ez dituzu iraunkorrak izan eta kolpe horiek erakutsi dizute
eguneroko edo noizbehinkako harremanak zaindu egin behar dituzula, baina adorez eta gogoz. Bestalde, kontuz zure harreman batzuekin. «Intelektualismo biziatua» ez da ona, kutsatutako airea asnastea bezain txarra da eta harreman horiek mugitzen dirá zure inguruan. Zure zentzu kritikoak erabat hauskorra izaten ere badaki eta une horietan pentsatu behar zenuke libertatea guztion premiako helburua izanik, lehenik eta behin zure burua askatzen saiatu behar duzula. Burua argi izan behar duzu, hainbat egoera ez berdinetara egokitzea eskatzen baitizu bizitzak. Zure idealak ez dogmatizatu eta saiatu zalutasunez bizitzari beste balore batzuk bilatzen eta edozein udaberritan kimu berri bat ereingo da zugan.
Fecha: Hora:
26
BERTSOLARI
1993-Abendua
T
1993-Abendua
BERTSOLARI
27
Inaki Murua
G
uztiaren gainetik clialektikarako duzun bizitasuna aipatu behar da, nahiz eta isilagoa edo ohizko Geminis zeinukoak baino barnekoiagoa zaren. Zure sententziak ez dirรก nolanahikoak, arrazoizkoak baizik. Baina kontu izan zure buruko minekin, oz baitira txantxetakoak. Erlajatzen eta amasa ondo hartzen berrikasi behar zenuke. Zure urduritasunak eta izakera nerbiosoak dakar beti buruko mina eta birikak ere /aindu behar zenituzke.
Fecha:
17-6-1956
Hora:
0,45 P M
28
BERTSOLARI
Begiratu batera ez duzu horren itxurarik, baina une batean ere ez zaude geldirik. Are geehiago, arriskua somatzen duzun egoera askotan zeure burua probatzea eta neurtzea gustatzen zaizu. Bertso politak egiteko gailasuna duzula ez dago dudarik, baina badakizu baita ere mingotsak botatzen dizkizunari egokitzen. Hala ere, zuzenegia ez ote zaren iruditzen zait mundu honetarako, zeren batzutan ondorioak ondo neurtu gabe jokatzen baituzu eta hori ere zainclu egin behar da.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
29
Andoni EgaĂąa
Z
ure bame-biziak, kanpotik ÂĄkusten ez denak, alegia, menperatu egiten zaitu gehienetan. Arrazoiak eta emozioak, ez dakizu zergatik, baina beti haserre clabiltza eta ez dakit horretaz jabetzen.
Gaztetik arrazoiaren eta logikaren intrigulis gehienak zureganatzen saiatu zara, baina zu zeu hain sentibera izanik ere, bigunkeriatan erori <ILIrretik eskapo zabiltza. Zure adorea gorabehera haundiekin ibili ohi da. Batzutan lurrean arrastaka sentierazten zaitu eta bestetan globo puztuaren antzo.
Fecha:
2-10-1961
Hora:
1,12 A M
30
BERTSOLARI
Afektiboki asko beharrekoa zara eta ez dakizu eskatzen. Daukazunean, berriz, komenentziak aztertzen hasten zara eta arrazoiaren bitartez saiatzen zara gauzak aztertzen afektoen munduan ere. Maila horretan ere planifikatzen ikasi behar duzu. Ez diozu inoiz utzi behar zure zentzu kritikoari afektuen munduan nagusitzen, jarrera horrek malgutasuna galerazten baituzu. Elkarrenganako behar eta esijentziak komunikatzea oso beharrezko da zuretzat, zure alde baikorrak bizitzaren eremu guztietan bizitzeko gai izateko.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
31
BERTSOLARIEI GALDEZKA Testua: Aitor GONZÁLEZ KINTANA Argazkiak: Iñigo GALLEGO
32
BERTSOLARI
Txapelketa eztipologia bat egin dugu eta horren arabera aukeratutako bederatzi bertsolariri bogeina galdera labur zuzendu diezkiegu 1993-Abendua
Mikel Mendizabal
I
Doinu zahar edo berriak gustokoago? Doinu zaharretan dotore as• koak badaude eta horiek eguneratzea oso polita da. Bestalde, tarteka tarteka berri bat edo beste entzutea eta plazaratzea guslatzen zait, eta entzuleari ere ba¡. 2.-Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Musika mota guztiek badute beren gozamena. Jakin behar da gune eta momentu egokia aukeratzen lasai entzuteko. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Nik gogokoenak jaialdiak ditut. Bi ordu pasa konzentratuta eta gero libre. Hori gauza ederra da. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Goizean goiz irratia, gosaldu ondoren prentsa eta ilunabarrean telebista. 5.-Bertsogintzak duen unerik onena? Unerik onena herri batetik deialdia jasotzen duzunean da. Zer esanik ez saio on bat egun eta lortzen den satisfazioa. 6.-Eta txarrena? )ende aurrean sentitzen den inpotentzia eta lotsa, jauzak gaizki doazenean. Orduan lurrak irenstea desiratzen du batek. 7. I uiliol.i, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Dudarik gabe pelota. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Bertsoak jendea ezagutzeko aukera ematen du. Hortik aurrera norbere gain dagoa edo ez dago gerta daitekeena. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Bertsoiari batek ariketa guztiak menderatu behar ditu. Hala ere, tokian tokiko berezitasunak kontuan izan behar dirá. Esaterako,
1993-Abendua
afalostean librean eta hori oso gogoko dut. Baita bakarka aritzea ere. 10.-Kolore bat. Berdea, natura eta esperantzarena. 11 .-Abesterakoan maniarik ba ai duzu? Ez diot jendeari zuzenean begiratzen. 12.-Zeletasunik? Bertso saioa bukatzean, frontoia bada behitzat pelotan jokatzea bertan. Hori da gozamena. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Bai, Zaldibian elkartzen gara Goíerriko bertsolariok Nikolas Zeberiorekin. Bakarka ere lan pertsonala egiten dut, ideiak, arazoiak etab. Mentalizatzea ere oso inportantea da. 14.-Z¡nea, antzeria ala irakurketa? Zlnea, boina baldintza batekin, pelikula ona izatea. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bertsoiari gehienok noizpait bertso-paperak ere idatzi ditugu eta usté dut gehiagoa idatzi behar genukeela. Gero beste asunto bat bertso-paperekin zer egin, baina inportantea da idaztea. 16.-Gustokoen duzun janaria. Arroza. Batez ere nik preparatzen dudana. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez eta pena daukat. 18.-Edar¡ bat? Egarriz nagoenean ura; otorduetan ardo beltza eta juergan edozer. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Gauzak gorclinegi azaltzen direnean. 20.-Txapela ¡rabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? lesukristori, beste milagro bat egiteagatik.
BERTSOLARI
33
Amaia Telletxea
I
•
Doinu zahar edo berriak gustokoago? Berriak nahiago ditut, baina zaharrak ere erabiltzen ditut.
2.-Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Era guztietako musika gustatzen zait. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Jaialdiak gustatzen zaizkit gehien, baina segun zer girotan besteak ere gustatu ohi zaizkit. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Irratia.
12.-Zeletasunik? Gehien gustatzen zaidana musika egitea da.
5.-Bertsogintzan unerik onena? Momenturik onena saioa bukatu eta nere buruarekin gustora geratzen naizenean.
13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Ez. Bertso Eskolan astero egiten duguna.
6.-Eta txarrena? Alderantziz, nere buruarekin gustora geratzen ez naizenean.
15.-Bertso paperak edo bapatean? Biak, baina gehiena bapatean.
7. I ulliol.i, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Kirola ez zaizkit sobera gustatzen, baina gehien tutbola gustatzen zait.
14.-Zinea, antzeria ala irakurketa? Zinea.
16.-Gustokoen duzun janaria. Makarroiak. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez.
8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Ez. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Ofizioka. 10.-Kolore bat. Berdea.
18.-Edari bat? Ura eta hortik aurrera edari pilo bat gustatzen zait.
I l.-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Ezer espezialik ez.
20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Bertso Eskolako lagaunei.
19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Bat esateko ez, asko.
Xabier Zeberio
I
Doinu zahar edo berriak gustokoaeo? Zaharrak. * 'J. Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Musika klasikoa. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Afaria. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Denetik piska bat. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Afalondoa. 6.-Eta txarrena? Txapelketa. 7.-Futbola, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Futbola. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Ez. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Librean. 10.-Kolore bat. Urdina. I I .-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Ez. 12.-Zeletasunik? Musean jokatzea. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Bai.
34
BERTSOLARI
14.-Zinea, antzeria ala irakurketa? Zinea eta bereziki Oesteko peí ¡kulak. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatean. 16.-Gustokoen duzun janaria. Makailaua. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez. 18.-Edar¡ bat? Sagardoa. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Ez. 20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Espíritu Santuari.
1993-Abendua
Bittor Agirre **í
Doinu zahar edo berriak gustokoaeo? Doinu zaharrak.
* • 2.-Mus¡ka klasikoa, rock, salsa edo folk? Musika gutxi entzuten dut, baina trikitixa aukeratuko nuke. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Abesteko afaria lehenengo eta jaialdia ondoren. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Irratia. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Aurtengo Txapelketan parte hartzea, Imanol Lazkanoren ordez bada ere. 6.-Eta txarrena? Bergaran egin zen bertso txapelketa batean Gorrotxategi eta biok hiru desenpate egin behar izan genituen. Gorrotxategik irabazi zuen. 7.-Futbola, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Pelota. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Bai, Lazkao Txikirekiene Nafarroako herriska batean. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Librean. 10.-Kolore bat. Urdina. 11 .-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Abestu aurretik eztarria garbitzeko eztula egiten dut. Ni
Kepa Intxausti «•í
Doinu zahar edo berriak gustokoaeo? Berriak.
I • 1. Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Salsa. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Afaria. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Irratia. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Jendea entzuten gustora ikusten denean. 6.-Eta txarrena? Zer esanik gabe geratzen zarenean. 7.-Futbola, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Pelota. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Ez. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Ofizioka. 10.-Kolore bat. Larrosa. 11.-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Bai. «Txakur», «zuhaitz», eta horrelako paperetan 1993-Abendua
ez naiz askotan ohartu ere egiten, baina hórrela esaten didate. 1 2.-Zeletasunik? Ehiza, arrantza eta garaiz samar afaldu ondoren, soziedadetik bueltatxo bat. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Uso puestoan nagoenean eta usorik ez badator, bertsoak abesten pasatzen dut denbora. 14.-Zinea, antzeria ala irakurketa? Antzerkia. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatean. 16.-Gustokoen duzun janaria. Zekor buztana patatekin. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Hamasei urte nituenean, Brinkolatik Arantzazura oinez joan eta bueltan, auatobusean, gaineko partean, abestu nituen nere lehen bertsoak. Orain ez ditut gogoan. 18.-Edar¡ bat? Ardo beltza. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Ez dut galdera ulertzen. 20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Bertsozale eta enlzuleei.
abestu beharra. 12.-Zeletasunik? Beste guztiak. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Entrenamendu gehiago. 1 4 . - Z i n e a , antzerkia ala irakurketa? Antzerkia. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatean. 16.-Gustokoen duzun janaria. Solomilloa. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez. 18.-Edari bat? Ura. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Momentuz ez. 20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Txapela lortzen lagundu didatela usté dudan guztiei.
BERTSOLARI
35
Jon Enbeita
I
Doinu zahar edo berriak gustokoago? E/ naiz zaharra ala berria den • begira egoten, doinua bcra gustokoa clut edo ez. 2.-Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Musika guztiak ditul gustoko, baina lau horietan aukeratu behar banu, folkarekin eta klasikoarekin geratuko nintzateke.
3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Afaria, jaialdia eta txapelketa (desmitifikatua). 4.-Telebista, ¡rratia edo prentsa? Hiruak. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Ideia bereziren bat ¡zan eta nik nahi bezala bertsoan garatzen dudanean. 6.-Eta txarrena? Ideia bereziren bat ¡zan eta arrazoi desberdinengalik dena aldrebes ¡rteten didanean edo, hasi behar eta nola bukatuko dudan ez dakidala zuri nagoenean. 7. I utliida, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Futbola eta pelota, nahiz eta kirol guztiak ditudan atsegin. II. I igatu al (lii/u bertsotan noizbait? Egín badut, ezetz esan beharko nuke eta egin ez badut, baietz. Beraz, paso. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Librean. 1().-Kolore bat. Berdea. 11 .-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Eztarria
ib
BERTSOLARI
libratu beharra, naiz ela libre eduki. 12.-Zeletasunik? Musika, argazkia, idaztea eta ¡raurtzea, lagunarteko kirola (mendia, pelota...) Kreatibitatea eskatzen duen edozer gauza. Pena da gure stres honek ez digula ezertarako astirik uzten. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Nere buruarekin konfidantza hartu eta konzentrazioa lortzen saiatu. 14.-Zinea, antzeria ala irakurketa? Hiruak. Bakoitza bere lokian eta unean. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatean. 16.-Gustokoen duzun janaria. Denetarik jatea gustatzen zait, berdin hemengo zein kanpoko, baina gauza onak baloratzen badakit. Hori bai, ardo onarekin lagundurik. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez. 18.-Edar¡ bat? Ardo ona. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Mesede baino kalte gehiago egingo duela dakidanak. 20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Bizkaia-Arabako txapela irabaztean aitari abestutako bertsoaren azkenarekin erantzungo dizut: «...Baina promesa egiten dautzut, gertako balitz hórrela. Pozik jantziko neuskizula, bai, Euskal Herriko txapela».
1993-Abendua
I
Jon Maia
1 2.-Zeletasunik? Koadrilarekin tartela afari bat egitea.
Doinu zahar edo berriak gustokoa-
13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Oso berezirik ez. Zerbait egin dut, baina gutxi.
go? Bi eratakoak ditut gogoko.
* 2.-Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Rocka. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Txapelketa ez. Afariak eta jaialdiak, lagunen arabera. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Prentsa. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Onena ez dakit, baina on asko izan ditut. 6.-Eta txarrena? Txarrak ere asko. 7.-Futbola, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Futbola eta arrauna. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? tiz. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Librean nahiago dut normalean, baina bakarkako lana ere gustora egin ohi dut. 10.-Kolore bat. Gorria, noski. 11 .-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Ez. Agían, mikroa mugitzearen rituala.
Bittor Elizagoien
I
•
Doinu zahar edo berriak gustokoago? Biak, según zer gai eta según zer momentutan.
2.-Musika klasikoa, rock, salsa edo folk? Folka edo rocka, bakoitza bere momentuan. 3.-Txapelketa, afaria edo jaialdia? Bertso-afaria. 4.-Telebista, irratia edo prentsa? Irratia. 5.-Bertsogintzak unerik onena? Saio on bat egiten denean. 6.-Eta txarrena? Saio txar bat egiten denean. 7.-Futbola, pelota, saskibaloia edo atletismoa? Atletismo lehenbizi eta pelota gero. 8.-Ligatu al duzu bertsotan noizbait? Ez. 9.-Librean, ofizioka, bakarka, oinak emanda edo puntuka? Librean eta bakarka. 10.-Kolore bat. Coria.
14.-Zinea, antzeria ala írakurketa? Zinea eta antzerkia, baina antzerkira gutxi joaten naiz eta zinera gehiago. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatean gehiago. Bertsoak idaztea ere gustatzen zait, baina nahikoa alferra naiz horretarako. 16.-Gustokoen duzun janaria. Mariskoa agían, batez ere andarikak. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez dut gogoratzen. 18.-Edar¡ bat? Ardo ona. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? Asko. 20.-Txapela ¡rabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? lakingo ote da ¡noiz?
tau aurretik eztarria busti beharra, urr trago bat egin beharra. 12.-Zeletasunik? Bat b a i n o gehiago. 13.-Txapelketarako prestaketa berezirik? Ez naiz asko prestatu. 14.-Zinea, antzeria ala írakurketa? Zinea. 15.-Bertso paperak edo bapatean? Bapatan. 16.-Gustokoen duzun janaria. Baserriko oilaskoa. 17.-Egin zenuen lehen bertsoa gogoratzen al duzu? Ez dut gogoratzen. 18.-Edari bat? Ardo ona. 19.-Abestu edo idatziko ez zenukeen bertsorik? loan den igandean Laudion bota nuen azkena. 20.-Txapela irabaziz gero, nori edo zer eskainiko zenioke? Lagunei.
11 .-Abesterakoan maniarik ba al duzu? Kanta-
1993-Abendua
BERTSOLARI
37
Epaimahai gaineko FĂştbol partidu bateko arbitrorik onena, izan denik ere inor ohartarazi gabe aldagelan barrena ezkutatzen dena ornen da. Beste horrenbeste esan liteke bertsolari txapeiketako epaimahaiaren gainean. Juradurik onena, bere egitekoa hizpiderik sortzeko modu barik burutzen dueĂąa da. Bertsolari Txapelketa Nagusiko Epaimahaiari buruz mintzatu nahi genuke. Ez gara hasiko, ordea, epaimahaia osatzen duten pertsona horiek hautatzeko Bertsolari Elkarteak erabili duen sisteman gain-azpi osoak ikusten. Hori ez. Baina, maihaian nortzuk egongo diren, hori bai, badaki38
BERTSOLARI
1993-Abendua
paperei begira gu, eta ¡zenak ematea, horrenbeste, egingo dugu: Luis Baraiazarra, Antón Mari Aldekoa-Otalora, Joseba Santxo, Antton Kazabon, Felix Irazustabarrena, Markel Arizmendi eta Mitxel Itzaina. Testua: Rufino IRAOL A Antton KAZABON Argazkiak: Iñigo GALLEGO 1993-Abendua
BERTSOLARI
39
kus dezakegunez, aurreko Txapelketa N a gusian b a i n o b¡ m a h a i k i d e gutxiago ¡zango d i r á . H o r i , idazkarientzat, alderdi p o l i ta da, horrenbeste zenbakiren artean batzuk bederen kentzeak lanak erruz erraztuko b a i tizkie eta segurtasun gehiagoz lan egiteko ez da aukera txarra. A l a b a i n a , ¡zango da zazpi j u r a d u k o n a h i k o a ote d i r e n g a l d e t u k o d u e nik. G u r e iritziz, ba¡. Beste zenbaitek gutxiagorekin ere aski déla pentsatuko d u . Bigarren sail honetakoak d i r á , m a h a i k i d e batengandik bestearengana p u n t u baten aldea ikustea, haserretzeko, aski d u t e n a k . D e n a k p u n t u a z i o berbera e m a t e k o t a n , bakarra aski litzateke. Beraz...
I
Bertsolariak bertsoa bapatean bota o h i d u e n b e z e l a x e , e p a i m a h a i a k ere b a p a t e a n e m a n behar d u bertso b a k o i t z a r i d a g o k i o n nota e d o p u n t u a k e t a . B e ñ o , b e r t s o l a r i a r e n bertsoa ez da beti eta guztiz bapatekoa ¡zafen, noski. Edo ez al ditugu arrazoi, errima eta klitxe berak askotan entzuten? Bai h o r i xe!, e d o sentsazio hori batzuetan izaten d u g u behintzat. Hala ere, orain ez gara hasiko bapatekotasunaren maila ezberdinak bereizten eta aztertzen. Epaimahaiak, ordea, ez d u bapatean j o k a tu beste e r r e m e d i o r i k . Bertsoa e n t z u n , dastat u , eta sortzen d u e n inpresio h o r i n o l a b a i t kuantifikatu. Baina ez pentsa inpresio hutsetara mugatu o h i d e n i k e p a i m a h a i a , bertsoa p u n t u a t z e k o o r d u a n . N a h i liada, inpresioa b a i , baina, zerbaiten b a i t a n , i r i z p i d e eta kriterio batzuren baitan sortutako inpresioa puntuatzen du e p a i m a h a i a k . Inpresio h o r i , bakoitzaren gusILI, joera eta iritzien baitan sortutakoa ere bada. Kriterio eta irizpideak markatu daitezke, finkatu daitezke, arautu eta z e h a z t u . Baina, iritziak joerak eta gustuak ... H o r i zailagoa izaten da, e z i n e z k o a esango genuke. Eta honela, hobe gainera. Era horretan, denak eta beti, bertsokera t i p o bat primatu edo z i g o r t u k o d u b a t e k , eta beste e s t i l o bat a l b o k o m a h a i k i d e a k . Beraz, h e m e n ez gara a r i k o ¡oera, estilo eta gustuez, irizpideez baizik. N o l a n a h i e r e , e p a i m a h a i k o e n ausardia handia da benetan. Ez baitugu usté, bertso bat, m u n d u k o d e n b o r a g u z t i a hartuta ere,
40
BERTSOLARI
nota baten bidez ebaluatu edo puntuatu d a i tekeenik m o d u egoki eta z u z e n batean. Baina, hala ere, aurrera. Eta ez dago gaizk¡. Zer arraio! Lau urtez b e h i n bertso zalea o h i z k o s a i o e t a t i k atera eta h o n e l a k o n o r gehiagoka eta m o r b o batean sartzea h o r r e n besteko delitua al da ba? Askotan, borondate ona ez da aski izaten, zerbait g e h i a g o ere behar izaten d a , e p a i m a h a i a r e n l a n a , m u g a k m u g a eta e z i n a k e z i n , t x u k u n antzean egin ahal ¡zateko, bain a , b e h a r r e z k o a b a i b e h i n t z a t . Eta e p a i m a h a i k i d e e k b o r o n d a t e o n e z k o jarrera erakusten baclute, aurrera eta onenak irabaz dezala. Badakizue, bertso aparta bada, 9 e d o 10 p u n t u , oso ona b a l d i n bada 8, onari 7 p u n t u , balekoari 5 e d o 6, txar xamarra bada 4 , txarrari 3 p u n t u , eta bertsoa oso txarra bada p u n t u 1 e d o 2. Artezko espresio bati nota jartzea astakeria izan daiteke, b a i n a , bertsolariak ere aitzaki polita du bere p r o d u k t u r i k onena txapelketaren eskaparatean jartzeko, bertsozaleak dasta eta goza d e z a n , eta bertsoak berak irabaz dez a n . Bertsolaria lasai aritzea gauza ederra da, baina, alerik onenak ez al d i t u estututakoan ematen? Eta estualdiaren o n d o r e n , erditzearen o n d o r e n g o unea ez al da benetan gozoa eta gratifikantea? Gaiari leku askotatik hel d a k i o k e bertsolariak. Bidé denak izan d a i t e z k e o n a r g a r r i a k eta egokiak. Batek bidé zidorra hartuko d u , d a beste batek autobia, baina, biak bidé zuzenak. Arazoak, bertsolariak gaia gaizki e n t z u n e d o ulertzen duenean sortzen d i r á , okerreko bidea hartzen d u e n e a n . Horregatik, aurkezleak gaia argi adierazten agiten d u e n ahalegina ez da inoiz gehiegizkoa ¡zango. Batzuetan bertsolariak gaizki ulertuarena ere egin dezake, bidetik atereaz eta paperez aldatuz. H o r i ere tarteka gertatu o h i da. Txapelketan gaiak z o z k e t a r e n b i d e z hautatzen direnez, bati gustuko papera tokatu ez, eta beste bat hartu. I lain / u / e n , bertsolariaren balorea, meritua eta trebezia hortxe froga daitezke bereziki, pareko e d o hain egoki ez z a i o n papera
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
41
ongi defenditzen jakiten duenean, alegia. Oso bertsolari ona bada, bere paperean defenditu ez ezik, luzitu ere egingo du. Egiaz sentitzen ez dueña bota behar, baina, bota, gidoiak hala eskatzen duelako, eta kito. Meritu handitzat jotzen da, baita ere, lagunak bidetik aldegindakoan, bertso bidez, galdutakoa berbideratzea. Ga¡ bat emandakoan, hiru bertso eder joan daitezke, baina hirurak ideia berdina adierazten badute, saio bezala ezin hain eclertzat jo. Bertso sortak, osotasunean lotura eta batasuna gordetzen badu, hobe. Gaiak, hasiera, hedapena eta bukaera behar ditu. Eta ez gauza bera hiru aldiz errepikatu. Emandako gaian edo paperean, zenbat eta gehiago zentratu, hobe. Gaiaren ¡nguruko xehetasun, informazio eta abarren artean, parean datorren hizkera propioa edo argota erabiltzea ere ez da txarra ¡zaten. Bertsotan, bestalde, elkarrizketa beharbeharrezkoa da. Logiko eta ederrena nire bertsoaren azkenarekin lagunaren bertsoaren azkenari erantzutea da. Elkarri erantzuten ez dioten bertsolariek, bertso zuzenak bota arren, gauza printzipal batean huts egiten dute eta hori kontutan hartu behar da.
Hizkerari
dagozkion
irizpideak:
Beste gauza guztien gainetik eta aurren-aurrena aldarrikatu behar dena da, bertsolaritza ahozko jarduna déla. Hori hórrela, lizentzia poetikoen kontuan nahikoa malgu jokatzearen aldekoa da epaimahaia. Problema da bertso on bat bertsolari batek hizkuntza guztiz errespetatuz osatzen eta beste batek lizentzia zabal antzean hartuta borobiltzen duenean. Adibidez, batak «nun» eta besteak «nuen» erabiltzen duenean. Hemen, guk usté, koherentzia minimun batekin jokatuz gero, bata bezain onargarria dela bestea. Hain zilegia ez dena da bertsolari berak, bertso berberean, Ierro batean «nun» eta bestean «nuen» esatea. Jendaurreko jarduna ere bada, noski, betsolaritza; horregatik, txokokeria gehiegi gabe joka dezaten gomendatzen dute adituek. Esate baterako, Goierriko «borobile», «mutile» 42 BERTSOLARI
eta konkretuago: Abaltisketako «makile» edo «botile» edota laburdura nabarmenagiak, ahal dela, ebitatu egin behar dira. Horrek ez du esan nahi bertsolariak edozein euskalkitan kanta ez dezakeenik; ezta gutxiagorik ere, betiere euskalki horretako forma nagusi eta ohizkoena hobetsiz ordea. Esaldi jatorrak erabiltzea eta sormen lanean egindako aportazioak, logikoa denez, primatu egingo dira. Ez pentsa hau ere ahuntzaren gauerdiko eztula denik. Gaur egun, euskararen problema dela bidé, kultura-maila dela kausa edota bizi garen ingurua dela medio, errejistro ezberdindun bertsolairekin egiten dugu topo. Gure iritziz, premisa nagusira jo behar dugu eta ahozkoaren eredutik hurbilen dabilen errejistroa da zuzenena, hau da, euskara bizia, txukuna eta behar diren elipsiak eginez eta hitz-erdika asko esango dueña. joskera aldetik txukun, hizkuntza behartu barik eta ordena aldaketa nabarmenik gabe jardutea oso kontutan hartuko du epaimahaiak. Erderatiko hitzak, euskaran aski errotuak daudenak badira, ontzat emango dira. Areago oraindik, efektu espezialak sortzeko eta argot gisan erabiltzen diren hitzak (kolega, tronko...) komenigarriak iruditzen zaizkigu. «Etorritzen» eta abarren kastako luzadurak oso itsusiak dira. «Duclik, kezkik...» eta familia horretako beste batzuk ere ez dira hain txukun eta egokiak. Figura literarioak (ironía, metáfora, errepika, onomatopeiak, konparazioa, hiperbolea, elipsia, pertsonifikazioa, kontrastea...) erabili egin behar dira. Ez erabiltzea penalizagarria ez bada ere, erabiltzea primatu egin behar dela deritzogu.
Neurri-errimak: Berez, edozein bertso motak behar du 10eko nota lortzeko aukera. Baina bertsolariek ez dute fede handirik premisa honetan, behin eta berriz irizpideetan idatzirik ikusten duten arren. Bestela, bertsozaleak konpara dezala ohizko jaialdietako bertsoen egitura eta txapelketetakoena. Neurri librean jarritakoan, zenbat hamarreko edo zortziko handi entzuten ditu1993-Abendua
ZURIIRAKURLEA, IKASLE EDO MAIXU, DEITZEN DIZUT, AIZU! GAIA ARRAROENAK EZ ZAITZALAIZU. LIBURUAK NONAURKITU ZUK EZ BADAKIZU, ILUNTASUNETIKAN ATERAKO ZAIZU HONTZA K ARGITASUNA EKARRIKO DIZU
Okendo kalea, 4 Tel. 42 82 89 - Faxa: 43 12 56 20 004 DONOSTIA
LIBURUDENDA
gun txapelketetatik kanpo, eta zenbat neurri luze eta berezi txapelketetan eta txapelketa garaian. Bertsolariak arriskatu egiten du txapelketan, eta arriskatu diogunean, neurri bereziak erabiltzen dituela esan ohi dugu. Eta holakok edo halakok ez duela arriskatu esaten dugu, kartzelako gaian neurri berezian aritu ez baldin bada. Baina 10eko nota lor badaiteke zortziko nagusi batekin, zertan ari bestelako lanetan? Edo ¡deietan eta arrazoietan arriskatzeak ez al du batere balio? Horrek ez al du meriturikí1 Igual, apustua ez da bertso luzea eta zaila jostea, zerbait orijinala eta polita kantatzea, baizik. Bertso luze erdi-hutsa baino txiki betea ez al da hobea? Askotan, hamarreko handiko erdipurdiko bertso batek, aski izaten du sobran duen puntu horixe kentzea, zortziko nagusiko eder bat bilakatzeko Beraz, bertso luze eta zaila erabil daiteke arrazoi borobil, sakon, egoki eta zorrotzak korapilatzeko, baina, baita zortziko txikia ere. Neurri kontutan, etenak doinuaren konpasean egitea komeni da, hitzik hautsi gabe. Eta diptongoak eta hiatoak ez haustea ere bai. Punturen bat luzatu edo moztu beharrean aurkitzen garenean, beste errekurtso batzuetara jo behar litzateke. Baina, hitz betegarriak ere nolanahi erabili gabe. Garbigarbi neurri arazoen konpongarri direnean, itsusi gelditzen baitira oso.
Konklusio
modura:
Bertsoaren arima, bukaerako arrazoia da. Aurreko puntuek, bai elkarrekin eta bai azken horrekin, ongi uztarturik egon behar dute, nahiz ideia eta nahiz joskera aldetik, pieza bakarra osatuz. Lotura egiteko forma diferenteak egon daitezke: batek puntu baten inguruan esaldi solteak egin litzake, beste batek juntagialu asko erabili, edota puntu suspentsibo moduko esaldiak osatu, etab. Deskripzioa ala narrazioa den ere badago aldea. Azken finean, estilo kontua da; eta dena da zilegi baldin eta ongo egiten bada. Bertsolari baten estiloak eta estereotipoak izan ote lezake eraginik epaimahaikoengan? Apika, zenbait kasutan bai. Kantaera eta doinu egokiak ere eragin egiten du. Bertsoa, berriz, momentuan epaitu beharrekoa izaki. Dena déla, horrek bertsoari damaiokeen xarma, neurri batean, aitzakotzat hartzekoa ez al da? Baina neurria ongi hartu behar zaio, bestela bertsoaren mamiak ihes egieko arrisku handia dago Azkenik, mikrofono aurrean, noiz hasiko publikoa urduri jarriz, denbora gehiegi itxoiten duen bertsolaria eta berehala hasten dena ez dirá berdinak. Puntutik punturako etenaldi luzeegiak ere itsusiak dirá.
Errimaren inguruan, errima aberatsak, pobreak, zailak eta errezak nahiko garbi dauden arren, potoa non hasten den eta non bukatzen den ez dago hain argi. Zenbat buru hainbat aburu. Baina, kasurik txarrenean edo aldrebesenean ere, jakin, 3 puntuz zigortu daitekeela gehienez ere, poto eginiko bertsoa.
44 BERTSOLARI
1993-Abendua
FAMAREN ALDAREAK Testua: )oxean AGIRRE
Betsolari askok dute bere etxeako zokoren batean famaren jainkoei eskainitako aldare bat, non santuak kokatzen diren bezalaxe, graduaren arabera, beren kopa eta txapelak jartzen dituzten. Badaude, ba'ita ere ikonokiastak, hojalatazko jainko horiei bat ere deboziorik ez dietenak. 1993-Abendua
BERTSOLARI
45
on Lopategik, esate baterako, Euskal Herriko azken txapeldunak, saski handi batean dauzka bere kopa eta trofeorik gehienak. Bere etxeko sotoan bertsolari gazteekin edo lagunekin afaltzeko txoko bat prestatu zuen beheko su eta guzti.
J
«Sutondoan dagoen egur piloaren gainean otarre handi bat zegok eta han zeudek nere kopa eta trofeorik gehienak. Ez zaidak bat ere gustatzen txatarreria guzti hori exhibitzen edukitzea. Salan, oraindik kolokatu gabe, 87ko Bizkaiko txapela, Euskal Herrikoa eta Txapeiketa Nagusiko beste oroigarariren*bat zetiat. Nik neuk neretzako bakarrik etxean lekuren bat ¡zango banu, beharbada jarriko nizkiake bat edo batzuk bistan, baina hala ere trofeo handi horiek ez zaizkidak gustatzen», esan zuen. Bere trofeorik handienak bere eskuetatik pasa eta gaur punta-puntan dabiltzan bertsolari gazteak dirá eta aipatu dugun etxeko sotoan duen txoko horretan nahikoa genuke bista itzuli eta hormei begiratzea, gazte horien argazkiak erreparatzeko. «Eskolarteko txapelketetan ateratako argazkiak dituk. Nik atera ditudan sariak momentuan poz handiak eman zizkidatek, baina gazte hauek eman didaten poza askoz ere iraunkoragoa izan duk», esan zuen. Bere sariak pitin bat gehiago zaintzen d¡tuen bertsolaria da Sebastian Lizaso. «Txapelektako fetxak begiratzeko bal ¡o ditek, gainerantzean ezer gutxi», esaten du. Bere etxeko salan bitrina bat du txapelak, bandeja eta plaka txiki aurkiak erakutsiz, baina gainerantzekoak ganbaran jarri zituen kajatan sarturik, hautsik har ez zezaten. «Ditudan oroigarrietatik gehien estimatzen dudana, esate batetako, Arantzazuko fraileek eman zidaten bustinezkoz irudi bat duk. Urtero bertsolari batzuei dei egiten zigutek, Oñatiko mojen komentuan bertso sorta bat grabatu eta zintan argitara emateko eta ordainetan eman zidaten irudi horrek ilusio handia egin zidan eman zidatenean eta oraindik ere egiten zidak, oso polita iruditzen zaidalako edo», kontatu zuen. Sebastianen etxean trofeoaren neurriak erabakitzen du bere destinoa: txikia bada sa46
BERTSOLARI
lako armarioan ematen zaio babes eta handia bada ganbaran.
Amuriza
txapel
bila
Xabier Amurizak ez ditu bere famaren ume horiek kontrolatzen. Txapelekta Nagusian irabazitako b¡ txapelak ere umezurtz samar zituen. «Joan den egun batean telebistako ekipo bat etorri huen irudi batzuk grabatzera eta nórmala zenez, bi txapel horien bila hasi gintuan eta bata aurkitu bagenen ere, bigarrenaren arrastorik ez genuen atera, Arantxa agertu zen arte. Orain bai, biak bistan utzi zetiagu badaezpada ere. Nik ez ziet inolako deboziorik trofeo eta kopa handiei eta nahiago zetiat ez ikusi, askotan emailearen propagandarako ematen baitituk. Beste oroitgarri batzuk bai, oso neureak bezala sentitzen zetiat eta bistan jarriak zetiat, Egin Egun batea Galdeanok berak «Semáforo gorria»ren egile bezala eskaini zidan oroitagarri bat, esate baterako, estimu handitan dudana, zutabe hori oso gauza ¡nportantea izan baitzen neretzat edo eta Durangon eman zidaten beste oroitgarri bat. Beste guztia, txapazko trofeoak, gordeta edo galdu samarrik zetiak», esan zuen Amurizak. Mikel Mendizabalek banaturik ditu bere sariak, handi aurkiak baserriko komoda gainetan edo ganbaran eta txiki aurkiak etxeko salan. «Nere sari handi gehienak gazte garaietakoak dituk. Badiat, esate baterako, 1981ean Durangoko Gazte Txapeiketa batean lehen sari gisa ema zidaten kopa ikusgarri bat, inon jar ez daitekeen horietakoa, armario gaineta ere kabaitzen ez dera. Lehengo sariak horrelakoak izan ohi hituen, kalitate gutxikoak eta handiak eta kopa dezente zetiat dagoeneko destartalaturik daudenak, konpontzaile baten zain. Handientsuenetako batzuk baserrian utzi eta beste guztiak ganbaran sartua nitian plastikoekin bilduta, hautsak jan ez zitza eta txikienak, 89ko Txapeiketa Nagusiko final¡sten plaka eta horrelako batzuk bistan zetiat, etxeko salan», esan zuen Mikel Mendizabalek. Geroztik, Eskolarteko Txapelketak direla 1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
47
eta, sariak erosi behar dituenean, oroigarri txikiak erosten saiatzen da.
Egañatarren
floreroa
Bada Andoni Egañaren jaiotetxean lorontzi bat historia aipagarria dueña. «Zaldibiko Txapelketan kopa handi bat irabazi nian 1983an, artean amarekin etxean bizi nintzela. Ni Gasteizera bizitzera Joan eta etxera etorri nintzen batean lorontzi bihurturik ikusi nian eta hala geratu duk betiko. Oraindik ere amaren etxean zegok kopa handi hori barman loreak dituela. Ikusten duk, momentu bat deskuidatu ninduan etxetik aldegiten eta itzuli nintzenerako nere koparik onena florero , esaten du Andonik erdi bromatan. Etapa bakoitzean irabazi dituen kopa eta trofeoak bizi zen lekuan utziz ibili da, baina inoiz ez ditu erakusteko moduan jarri. «Orain etxean dudan oroigarri bereziena eta erakustea gustatzen zaidana Donostiako Kontxako farol baten irudia duk 89ko Txapelketan eman zidatena. Donostiako Udalaren saria duk eta kuriosoa bada ere, sari berbera ematen hasi hituen Zinemaldian Donostia Saria izenarekin 90etik aurrera zinearen historian karrera luzea egin dutenei. Bette Davis, Gregory Perck, Gleen Ford, Claudette Colver eta bat edo besteri eman ziotek sari hori eta gehienak handik gutxira hil dituk. Uste diak neu naizela farol hori jaso eta sano samar nagoen bakarra», segitzen du bromatonuarekin.
eguneroko lanarekin baizik. Tabladua zapaltzen duen bakoitzean bilatzen zetik txaloak eta horrek lasaitasuna ere ematen dik. Esan Nahi diat beste artista batzuk geroaren esperantzan egiten dutela lan eta guk berriz egunero jasotzen dugula gure lañaren ordaina. Ez gaituk, ondorioz, geroaren esperantzan bizi. Exitoaren oihartzuna edo porrota momentuan jasotzen diagu», esan zuen.
Peñagarikaoren
txapelak
Anjel Mari Peñagarikanok beste punta batetik heldu zion famaren auzi honi. «Nik uste diat fama ere batzutan gehitu egiten déla denborarekin. Xalbador baten kasua, esaterako, adierazgarria duk. Bizi zen bitartean apenas jendeak gehiegi ezagutzen zuten eta orain kantari askoren ahotan zebiltzak harén bertsoak. Uztapide bat, alderantziz, ezagutu ere ozta-ozta egiten ditek gaurko gazteek. Txirrita pasatu duk historiara eta Pello Errota ahaztu egin duk. Zaila duk jakiten, baina pentsatzen diat gaurko bertsolarien artetik ere Amuriza bat hor geratuko dela abertsolaritzaren historian arrastoa utzi duen bertsolari bezala eta gu arrastorik utzi gabe pasatuko garela. Tropelekoak garela, alegia. Nik behintzat hala ikusten diat, pasadizokoa naizela», esan zuen.
Dena den, bertsolariaren famak baditu, Egañaren ustetan, bereizgarri batzuk.
Famak alderdi on asko dauzka, Peñagarikanoren iritziz, baina baditu bere morrontzak ere. «Jendeak ez daki bereizten badagoela aholtza gainean papel bat egiten duen Peñagarikano aktore bat eta badagoela baita ere ohltzatik jaitsi eta pepel hori gainetik kentzea gustatzen zaion Anjel Mari bat eta horrek batzutan nekatu egiten du, etengabe papel hori egiten segitu beharrak. Famaren erruz maiz jende asko inguratzen zaik eta atsedenik gabe bertsoak gora eta bertsoak behera aritu behar duk bertsolariaren azpian pertsona bat izkutatuko ez balitz bezala. Lazko Txikik ere maiz aipatzen zian famaren morrontza hori: paper bat egiten zian oholtza gainean eta ez ziotean uzten bera Ízate oholtzatik kanpo», segitu zuen.
«Ez zaiok artista askori bezala fama lau urtetik behin egiten duen obrarekin etortzen,
Peñagarikanok bitrina batean ditu trofeo eta kopak etxeko salan eta bere gelan txape-
Argazkiak gehiago maite ditu Andoni Egañak. «Badiat nik Marinorekin argazki bat asko gustatzen zaidana eta beste bat )uan Astigarribiarekin eta beste bat Lazkao Txikirekin. Etxe berrira aldatzen garenean ere, bazekiat argazki horiek nerekin emango ditudala Uste diat horiek harrotzeko motiboak badirela, Lazkao Txiki bat ezagutu eta harekin kantatu izana, esate baterako», segitzen du Andonik.
48
BERTSOLARI
1993-Abendua
lak armarioan. Maiteen duen txapela Artxanberri Txapelketan Zaldibian ¡rabazitako aspaldiko txapela du. «Nolabat ¡zena eman ziclalako edo txapel horri kariñoa zioat, Gipuzkoakori gehiago badiot ere». Kopa bat hasun artea Fama gauza eskasa eta ¡ragankorra déla txrkitandik ikasi duen bertsolaria da Iñaki Murua Urte gutxi zituela etxe inguran jolasean zebilela, kopa bat aurkitu zuen hasun artean. Aurkikuntzarekin pozik eta hararo aitarengana joan zenean, honek berea zela aitortu zion, Gabirian herriko bertsolarien artean eginiko txapelketa batean lehen sari bezala eman ziotena. «Ni ez nauk ehiztariek basauntzen buruak bezala trofeoak exhibitzea gustatzen zaien horietakoa. Ez zidatek bat ere tiratzen. Askoz ere gehiago gogoratzen zetiat momentuak, bertso on bat bota nueneko egoera animikoa edo sentimeduak. Gainera etxean liburu eta jostailuek betetzen zetiate bazter guztiak eta ez diagu leku handirik kopak j a r t z e k o .
1993-Abendua
Beharbada familiatik datorkidan zerbait duk hau, izan ere txüa nintzela etxe azpiko hasun artean aitaren kopa bat aurkitu bainuen botata. Gabiriako txapelketa batean, bertako bertsolarien artean lehen postuan geratzeagatik eman zioten kopa izan behar zian. Garaiko karreristen argazkietan agertzen ziren kopa txiki haietako bat. Guk umetan egiten genituen karrera eta korripa apostuetan erabiltzen genian, lehen egiten zuenari emateko. Ez diat uste hau zabarkeriagatik denik. Hori baino duintasun gehiagoko jendea gaituk. Uste diat momentu horietako oroitzapenak gordetzen ditugula bat ere eta trofeoak bigarren mailako gauza bezala hartzen ditugula, trofeo batek berez ez baitu ezer adierazten, askotan emailearen propaganda baita beste ezer baino gehiago», esan zuen Iñakik. Iñaki ez da gainera kopa piloa irabazi duen horietakoa. Leku askotan bigarren egitea tokatu zaio. Hala ere baditu maitasun bereziz gordetzen dituen sariak. «Xenpelar saria izan huen neri ilusio gehien egin zidana, lehendabiziko txapela
BERTSOLARI
49
zelako agían, neretzat momentu hartan oso ¡nportantea izan zelako edo beharbadaa bakarra izan delako, ni beti bigarren geratzen diren horietakoa bainauk. Baduk beste sari bat ere ilusio haundia egin zidana eta adiskideei harro antzean erakusten diedana: Goierri Eskolan egindako sukaldaritza txapelketa batean eman zidaten lehen saria», esan zuen. «Aitaren kopa zahar hura non dagoen? Hark bere funtzioa ondo bete zian. Lehenik aitari eman zion pozarekin eta gero guk eman genion trotarekin».
Orandako
etxe
berrian
)oxe Agirrek egin berria du Orandako baserrir zaharraren kontra etxe berria, baina ez du oraindik bere kopak behar bezala jartzeko betarik hartu. «Izan ere nik ez ditut beste batzuk hainbat sari eta kopa irabazi. Estimazio haundiena diodana Aginagan irabazitako txapelari diot, gaztetan egin nuen hazañarik handiena izan
zelako. Txapel hori koadroan sartuta daukat etxeko salan kristal eta guzti. Gainerantzean ez dakit non ¡zango diren ere. Loiolako sariketa famatu hartan eman zidatena, esate baterako, galdua déla esango nuke. Etxe berria egin genuenean, traste asko bota egin genuen eta haiekien batera joango zen beharbada. Esan bezala, asko asko ere ez ditut atera. Aipatutako bi horiek, bertso onenari emandako beste bat sari eta omenaldikoak. Nere semeak askoz ere gehiago atera ditu auto-krosean eta etxeko zoko guztiak kopaz beterik ditu», esan zuen. )ose Mari Lertxundik ere ez die halako deboziorik gordeta dituen kopa eta trofeoei. Erabiltzen ez den koarto batean sarturik ditu bitrina batean hiru kopa eta bi txapel. «Aia eta inguruko bederatzi herrien artean jokatze zen txapelketako txapela daukat hor eta hori da gien esematzen dudana, berriena delako beharbada. Zarauzko kanporaketa batean emandakoa da bestea eta hanhemanka emandako kopak dirá besteak. Aiako hori kenduta, ez diet besteei inportantzia handirik ematen», esan zuen.
KarlcxS A B C U I N A N O
HOTEL RESTAURANTE • • ••
¥ Mendilauta, 13. Tel.: (943) 13 00 00. Fax.: (943) 13 34 50. 20800 Zarautz
m^BH
50
BERTSOLARI
1993-Abendua
Bertsolarien desafio, gudu eta txapelketak Testua: Jesús Mari ETXEZARRETA
Egun hauetan argitaratzeko dedan liburuaren laburpen bat egiteko eskatu didate «Bertsolari» aldizkarirako. Beraz, nahiz eta zaila izan bostehun bat orri sei foliotarra laburtzea, saiatuko naiz datu garrantzitsuenak laburbiltzen. 1993-Abendua
BERTSOLARI
51
Inonclik ¡ñola pentsatzen ez nuela etorri zitzaidan lan hau egiteko okasioa. «Auspoaren sail nagusian» bertsolaritzaren historia argitaratzeko asmoa zutela eta neregana jo zuten, atal bat, kapitulo bat osatzeko bertsolari txapelketen historia oso interesgarria ¡zango zela eta... Baina nik oso dokumentu gutxi nuen atal hori ongi osatzeko eta ezetza, bi edo hiru bider, eman nien. Neri inongo jaramonik egin gabe, kaja haundi bat dukumentuz beteta kotxe barruan sartu zidaten, esanaz: - H o r daukat dokumentazioa eta hasi lehen bait lehen lanean...-. Lehenengo proposamena kapitulo bat edo zi ziren... baina bertsolaritzaren historia idazten ¡ñor ez zen ausartu eta azkenik liburu mardul bat osatu degu bertsolarien norgehiagokekin. Beharrezko sarrera hau egin ondoren, liburuaren laburpen «llabur» bat egingo dizuet, oso zaila baida se¡ foliotan dena sartzea.
Bertsolarien
desafioak
Euskal Herria betidanik ¡zango zen apostu zalea, edozein kirol edo lanbidetan. Ñor ote c\t\ gehiago...;1 Ñor gailenduko ote...? Gure herriaren bihotzean jositako hitzak dirá hoek. Bertsolaritza ere, jolas bat bihurtu zenean, neurtu gaitza izan arren, desafio dialektikoa bihurtu zen. Nork menderatu betea... Ñor gailendu...;1 Herriak gozatu egiten zuen bertsolarien abilidadea ¡kusirik eta jendaurrean elkarren aurka ikusi nahi... Hórrela sortu ziren desafioak. Nahiz eta desafio gehienak haizearen besoetan galdu, batzuk liburuetan jasorik daude. Hain famatuak dirá Billabonako desafioa, Ardotx eta Ezkerra, Xenpelar eta Patxi Bakallo, Bilintx eta Joxepa, Xenpelar eta Musarro Xenpelar eta Iparragirre, Otañotarrak eta Pello Errata, Txirrita eta Urretxindorra eta abar eta abar... Gehienak honela sortzen ziren: bertsolari batek «desafioa» botatzen zion beste bertsolari bati, eguna eta lekua izentatuaz eta bestearen erantzunaren zai gelditzen zen. Zihur gaude horrelako desafio asko ospatu zirela, haizkoran eta estropadetan bezelase. Pena 52 BERTSOLARI
da baina gehienak galdu egingo ziren, halare adibide bat hemen jarriko dizuet: Ezkerra, nai badezu nerekin jarduna, señalatu itzazu illa ta eguna. Errítikan artzazu nai dezun laguna, bertsutan jokatzera atoz Oyartzuna; etzaizu paltatuko zeñek erantzuna. Bertsolari bakoitzak eraman behar izaten zuen adiskide bat, bertsotan aditua, zuzen juzga zezan epaia ematerakoan. Biltokiak gehienetan sagardotegiak ziren, baina beste leku batzuetan ere ospatu izan ziren.
Lore-jokuak Nahiz eta berez ez izan bertsolari lahiaketak, sarritan olerkari eta bertsolarientzat sari bereziak jartzen zituzten eta onentxoenak parte hartzen zuten. Hemeretzigarren gizaldiaren amaieran eta hogeigarrenaren hasieran, Euskal Herriko herrietan zehar lore-jokuak, euskal jaialdi ederrak, ospatzen ziren. Jaialdi hauek denetarikoak izaten ziren; erligiosoak, euskal-jaiak, lore jokuak, erakkusketak eta abar... Lore jokuen harnean sarritan literaturlehiaketak antolatzen ziren ¡dazlan ederrenak sarituaz. Herri batzutan berriz, lehiaketa hoien harnean, bertso-sariketaren bat jartzen zuten eta hau izaten zen okasioa bertsolari onenak beren maila erakutsi eta diru pixka bat jasotze-
ko. Euskal Herrian bazen |aun oso aberats bat, Antoin D'Abbadie zeritzana, euskaltzale burrukatua, Endaian bizi zana, berak eginarazitako jauregi izugarri eder baten. )aun honek, diru asko zuen nonbait, holako lehiaketetan berak jartzen zituen sariak, urrezko dirutan. Azpeitiko lore jokuak izan ziren famatuenak, gure kasoan, sesio luze eta penagarria sortu zutelako, Udarregi eta Pello Errotaren artean. 1993-Abendua
B¡ bertso bakarrik jarriko dizkizuet nolako haserrea sortu zuen kontura zaitezten: Udanegik Premiyua eman zioten Peello Errotari, ez dan gauzik esaten ez gerade ari, zerbait luzatutzeko bere lagunari, )uan jóse Alkain edo José Bernardori, gezurra ugari sakatu dit neri, triste Udarregi, deskubritu bedi, asko partitu gabe juana da ori. Pello Errotak Agorraren amarrian Azpeitiko plazan, gutxienian bost milla persona bazan, gu ikustiagatik kantuzko alegrantzan, gero kontatutzeko ederrena ñor zan, Udarregi an zan, zerbaiten esperantzan, utsik atera zan, nere kulpa etzan, buruba makurtuta etxera Juan zan.
Bertsolari
zituzten. Zubimendik honela esaten digu... lehenago ere ospatzen zirela bertsolari guduak eta juradu bezela ibiltzen zen bat ezagutu ere egiten zuela eta bere izena Urangatar Iñaki zela... Bere hitzak honela dirá... «Donosti zaarrean, aitón bizargille bati, bertsolari guduak, antxiñako erara taiutzen trebea zalá igerri genion...». Beraz, lehenago ere ospatu ziren txapelketa hoiek, nahiz eta aztarranik ez gelditu. Aipatu ditudan bi erakunde hoiek, Euskal Herrian gogoangarri izan diren, bi bertsolari gudu antolatu zituzten. Seguru asko beste batzuen laguntzarekín. Donostian ospatu ziren biak, «Poxpolin» eta «Victoria Eugenia» antzokietan, San Sebastian jaietan, 1935-an. Lehenengoan bertsolari ospetsuenak bildu zituzten, 20 bertsolari, gehiegi jaialdi baterako. Basarri gazteak (21 urte) jaso zuen txapela, bigarren Matxin lapurditarra, hirugarren Zepai. Bigarren gudua beste modu batera antolatu zuten. Kanporaketak egin zituzten Tolosa, Azpeitia eta Elizondon, hogeita hamar bertsolari agertu ziren eta hoietatik hamar bakarrik aukeratu zituzten finalerako. Finala «Victoria Eugenian» ospatu ondoren, Txirritak ¡rabazi zuen txapela, bigarren Uztapide gaztea eta hirugarren Zepai.
guduak:
Pizkunde garaian, «Primo de Rivera»ren diktaduratik irten eta Frankorenean sartu a r t e , euskarak eta bertsolaritzak bultzada eta berpizte haundia izan zuten. Donostian bi erakunde zeuden «Euskaltzaleak» eta «Eusko-gaztedia» eta hoien arduradun )osé de Aristimuño «Aitzol» eta Joseba Zub i m e n d i . Bertsolari guduak sortzeko hastapenak hauek eman
1993-Abendua
BERTSOLARI 53
Uztapidek, bere liburuan dioenez, hain zahartuta zegoelako eman zioten txapela Txirritari, baina nik bertso denak ongi aztertu ondoren diot, oso ongi merezita eman ziotela txapela. Bi txapeldunen bertso baña jarriko dizuet.
Gerra
ondorena:
Euskera eta bertsolaritza zeharo zapalduta eta baztertuta gelditu ziren, une estu eta larriak igaro ondoren; Frankismoak euskera debekatu egin zuen eskola eta erakunde ofizialetan eta bertsolaritza zer esanik ez. Bertsolariak ongi kontrolatuta zeuden eta askok Ifar aldera ihes egin behar izan zuten. Ego-aldean bertsolariak ixilarzi zituzten eta agían herriko festaren baten kantatzen zuten «kontu haundia» izanaz. Halabeharrez Ifar-aldean gizon miresgarri bat agertu zitzaigun, Teodoro Hernandorena, bere eskutik berpiztuko da bertsolaritza bestaldean. Lan ederra eta eskergaitza egin zuen. Bertsolariak sakabanatuta eta bildurrez bizi ziren. Herriz-herri, hauzoz-hauzo bilatu eta animatu zituen bere sariketa edo txapelketara etortzeko. Berak bakarrik antolatzen zituen, xume eta apal, hainbat sariketa, jaialdi eta lehiaketa, bertsolariak ezagunarazteko. Bigarren munduko gerra bukatu zenean (1945) bertsolariak bildu eta urtero txapelketak antolatzen hasi zen eta txapeldunak hauetxek izan ziren (Nere liburuan askoz zehatzago datoz): 1946-an Txapeldun Etxahun lrurikoa.16 bertsolari partaide. 1947-an Txapeldun Mattin Ahetzekoa.14 bertsolari partaide. 1948-an Sarán jaialdi izugarri bat 23 bertsolariekin. 1949-an Bi aldetako bertsolariekin egin zen txapelketa, 14 aurkeztu ziren eta Basarrik jaso zuen txapela, Urruñan. 1950-an, Donibane Lohitzunen, 7 bertsolari aurkestu ziren eta berriro Basarrik jaso zuen txapela. 1951-an, Baigorrin, 7 bertsolarik kantatu zuten eta Basarri eta Xalbador enpatatuak, berdinean, gelditu ziren lehenengo postuan. 54 BERTSOLARI
Basarrik hiru aldiz jarraian txapela irabazi zuelako jakes Legassen kopa izugarria jaso zuen. 1952-an, Sarán, 10 bertsolari aurkestu ziren eta Mattinek jaso zuen txapela, bigarren Uztapide eta hirugarren Basssarri. Pixka bat harritzekoa eta gutxitan aipatu dena. Gerora ere jarraitu zuten lehiaketa batzuk antolatzen baina poliki-poliki galtzen Joan ziren. 1953-an bi aldetako jokatu zen. Hemendik Lizaso eta Ifar aldetik, Zubikoa. Saio honetan tu ziren.
bertsolarien desafioa Uztapide, Lasarte eta Xalbador, Mattin eta Gipuzkoarrak nagusi-
1954-an, Hazparnen, 10 bertsolarik parte hartu zuten eta txapela Basarrik jaso zuen berriro, bigarren Xalbador. Ondoren hutsune bat nabaitzen da, beste lau bat urtetan sariketa berezirik ez baida antolatzen. Euskaltzaindiaren
lana:
Hego aldean bertsolaritza oraindik nahiko zapaldua zegoen. Bi edo hiru bertsolari ibiltzen ziren herri-festetan, udaletxeko balkoitik bertso batzuk kantatzen. Euskaltzaindiaren eskutik etorri zen berpizte eta hedadura. Alfontso Irigoienek du meritu izugarria, bera ibili baizen herririk-herri, musutruk sarritan, gaijartzaile eta antolatzaile bezela. Lehenengo Bizkai aldean hasi zen. Bizkaitarrentzat Bilboko Arenalean txapelketa bat antolatuaz. Milaka pertsona bildu zituen entzutera eta arrakasta hura ikusi ondoren, jarraipena seguru zegoen. 1958-an Bizkaiko txapela Balentin Enbeitak jaso zuen. Urte berean, Urruñan, kanporaketa bat egin zen lau bertsolari onenak Parixera eramateko, eta hauek Joan ziren: Basarri, Uztapide Xalbador eta Mattin. 1959-an, Alfonso Irigoenek jarraitu egin zuen, lehenengo Bizkaian txapelketa antolatuaz, aurrez kanporaketak egin ondoren. Bilbon ospatu zen azken saioa, finala, eta berriro Balentin Enbeitak jaso zuen txapela. Urte hortan bertan, Azaroan, Gipuzkoako txapelketa antolatu zuen, ongi kostata, he1993-Abendua
mengo onenak herriz-herri baizebiltzen. Eibarren ospatu zen finala eta Uztapidek irten zuen txapeldun. Hementxe bukatzen da bertsolaritzaren etapa haundi bat. Orain arte ez baizegoen «Magnetofoirik», eta hemendik aurrera bertso gehienak jaso egingo dira, eta Euskaltzaindiak datu asko jasoko ditu geroaren mesedetan. Hirurogeitik aurrera liburu marduletan jasoko dira txapelketa eta lehiaketa asko, beraz, galdu bildurrik ez dago.
Txapelketa nagusiak: 1960-ko urtea Euskaltzaindiaren eskutik, txapelketa nagusiak antolatzen hasten dira. Lehenengo eskualdeka (Probintzika) kanporaketak egiten 1993-Abendua
dira eta bi onenak, txapelduna eta bigarrena, finalera joango dira, liar aldean ezik. Hemendik bi bertsolari ospetsuenak etorriko dira: Xalbador eta Mattin. Azken saio edo finala beti Donostian ospatuko da. Gehienetan Gabon-inguruan. Lehenengo txapelketa nagusi honi ziugarrizko propaganda egin zioten «Campeonato mundial de Bersolaris» deituaz. 1968-an «Piensos Onenak» antolaturik, sari keta berezi bat egon zen (100.000 ptako sana) Bertsolari onenak parte hartu zuten. Bi igandetan Otsailaren 4 eta 11-an, hamasei bertsolarik parte hartu zuten eta azkenengo BERTSOLARI
55
¡gandean zortzi finalistek bakarrik. Basarrik irabazi zuen saria, baina hamar puntu baino gutxiagoko diferentzia zutelako saria partitu egin zuen bigarrenarekin, Xalbadorrekin, (75.000 pta baña jasoaz). Hirugarren Lasarte izan zen. Hemen bukatzen da bertsolaritzaren beste zati haundi bat. Hemendik aurrera gazteentzat antolatzen dirá txapelketa batzuk, baina txapelketa nagusirik ez zen ospatzen, Larogeiko hamarkadan hasi arte. 1980-an. Hamabi edo hamairu urteko túnel luzea ikusi duzue azkenengo txapelketa nagusitik horeraino. Berriro Euskaltzaindiko talde batek berpiztuko du bertsolari txapelketa nagusia, gorabehera asko izan ondoren. Txapelketa nagusia, Donostian, «Karmelo Balda» pelota lekuan, 1980-ko urtarrilaren 6an, Errege egunean, ospatu zen. Hamasei bertsolari aukeratu zituen Euskaltzaindiko talde horrek, parte hartu nahi zute-
netatik onenak. Halare ez zuten denen gustoa egin. Bi kanporaketa egin zituzten: Arrasaten eta Gernikan eta finalera hauetxek pasa ziren: Azpillaga, Etxeberria, Enbeita, Amuritza, Garmendia, Larrañaga, Xanpun eta Gorrotxategi. Amuritzak jaso zuen txapela eta bigarren |on Enbeita. Bertsolaritzaren beste aro berri bat hasi genuela esan daiteke Amuritzari esker. Horra bere agurra txapela jaso ondoren: Amuritza Aizak, i, txapel, zer sentitzen duk ene eskura eltzean? Ez aut buruan erabiliko baizik zintzilik ¡Uzean; iltzea berriz josia diat nik dakidan biotzean, an egongo aiz uda beroan eta neguko otzean, bizi naizela biontzat eta berarentzat ni iltzean.
Éfll\
') \ ' I
HP \
i /í i \
56 BERTSOLARI
1993-Abendua
Nerbiometroa Textua: Félix IBARGUTXI Argazkiak: ZALDUBI-GALLEGO ertsolari guztiek aitortzen dutenez, urduritasun punttu bat beharrezko da bertsotan ondo jarduteko. Baina nerbioek badakite agintzen ere, pertsona mendean hartzen. Bertsolari batzuek ¡zugarrizko pasada hartzen dute nerbioak direla-ta, eta batez ere txapelketa garaian.
B
Amurizak: «Saioa hasi aurretik, pentsamendua etortzen zait burura -zer egingo ote dut gaur?- eta dardara sentitzen dut gorputz osoan».
Ez dago bertsolaririk nerbioen zaztada probatu ez duenik. Halere, badira batzuk lasaiago aritzen direnak, hala ñola Amuriza. Euskal Herriko txapeldun ¡zandako bizkaitarra nerbioei eusten dakiena da: «Niri nerbioek ez didate ondorio fisikorik ekarri. Bertsotan hasi nintzenean, eta txapelketatik aparte, saio aurreko afarian ez nintzen ezer jateko gauza; orain lasai afaltzen dut. Cogoan daukat nola Euskal Herriko txapela jantzi nuenean, hurrengo egunean ze aguketak sentitu nituen lepoan. Tentsioaren ondorioa, jakina».
Nerbiometroaren beste muturrean Anjel Larrañaga dugu. «Pasada latza da txapelketa», hasi zaigu. «Aíalondo batean ez dago estu ibiltzeko motiborik, badakizu eta ehun bertso bota behar dituzula eta lehenengoak txarrak botata ere etorriko direla gero hobeak. Baina txapelketan hamar bertso kantatu behar dituzu eta behin gaizki hasi ezkero, gero komeriak!» Azpeitian bizi den bertsolari honen ustez, saio barruko nerbioek ez diote oroimenari hainbeste erasaten: «Txapelketa baino lehenago, aurreko egunetan gaizki lo egiten baduzu eta jateko ere gogorik gabe bazabiltza, orduan bai bertsotarako gaitasuna galtzen duzula». Anjel jan ezinda geratzen da garrantzi handiko saioa gerturatzen ari dela sentitzen duen momentuan. Nerbioek ur-
Orain ere, garrantzizko saioren batera joaten denetan, dardara tipikoa sentitzen du
1993-Abendua
BERTSOLARI 57
dailari egiten diote eraso; aspalditik dauka ultzera eta nerbioek gorputzaren alde ahulenc\ jo oh i dute. Huts egin ezkero, ondorengo gauetan makina bat aldiz etorriko zaio gogora Anjeli hankasartze hura. Saio ona egindakoetan, berriz, berritu egiten da. Harén kezka nagusia: «Behin maila bat eskuratu ezkero, hari eutsi beharra dago, ez zaigu kategoriaz jaistea gustatzen». Imanol Lazkano ez da aurtengo Txapelketa Nagusira aurkeztu. Aurreko txapelketetan jakin zuen zer den hamabost gautan ondo lo egin gabe egotea. Txapelketetako saioetan estomagoa errea sentitu ohi du. Lana bukatu bezain pronto izkutatu egiten zen gaitza zen, halere. Txapelketa-saioetan gertu behar izan du beti komuna Bertsolari Elkartearen lehendakariak: «Saioak baino piska bat lehenago behin baino gehiagotan joan behar izan nuen komunera, botaka egiteko». Behin saioa hasi ezkero askoz lasaiago gelditzen zen. Baina tarteka azaldu egiten zen estualdia berriro ere: «Zenbaitetan, aurkezlea sobrea ¡rekitzen ari déla, izugarrizko estuasuna sentitu ohi dut; orduantxe ilargira joateko modua izan ezkero joango nintzan, gustora asko. Baina behin gaia ¡rakurtzen hasi ezkero «punto muerto»n daukazun makina lanean hasten da eta lasaigo geratzen zara». Ancloni Egañak bere arma propioa du nerbioei eusteko. Ez du gehiago egingo 1989ko Txapelketa Nagusikoan egin zuena: kafesnea besterik gosaldu ez eta gero bertsotan hasi. Orain ondo gosaltzen du horrelakoetan; baita piska bat edan ere eta zigarroen keaz asetu. Zarauztarraren iritziz, hasierako momentua izaten da txarrena. «Orain ere final-laurdenetan Murua, Lizaso eta hiruok lehen saioa egin dugu gaizkiena, 8ko haundian beharrekoa». Orain lau urteko Txapelketa Nagusian, finala bukatuta pastila bat hartu behar zuen lo hartuko bazuen. Aspaldi honetan ez du horren beharrik izan. Egañak txiza egin behar izaten du saioa baino lehenxeago. Eta berak bezala beste askok. «Beldurraren txiza» esaten dio Andonik. Bertsolari askok komentatu ohi dutenez, 5» BERTSOLARI
garrantzizko saioen biharamunean agujetak sentitu dituzte lepoan batez ere. Hiru orduko tentsio harén ondoren ez da harritzekoa. Andoni Egañak, lepoan ez ezik baita hanketan ere sentitu izan ditu agujetaj: «Gehienok bi hankak lurrean jarrita kantatzen dugu; nik usté dut hobe cíela Iñaki Muruak egiten dueña, karga guztia hanka-punta batean uztea». Trantzean dagoenean, hankarik gabe somatu ohi du gorputza Egañak: «Indar guztia buruan eta ezpainetan kontzentratzen baititut». Andonik ez du tripako arazorik somatzen: «Txapelketa datorrenean ere ondo jaten dut; nik usté dut beti lotuta joan direla jatea eta bertsotan egitea». Amurizak bezalaxe, jokin Sorozabal bere burua kontrolatzen dakiena dugu. «Lo sekula ez dut gaizki egin; eta komunera joateko gogoa ere, lehen zerbait, orain batere ez». Zenbait saiotan, hasiera aldera aho zabalka hasten naiz; baliteke defentsako keinua, lasaigarria, izatea; saioa aurrera joan ahala Joan egiten zait ahoa zabaltzeko gogoa, beraz ez dut usté logure seinale denik». jokinek usté du Jon Sarasua déla urdurilasunari aurre egiten ondo dakien beste bat. «Hala ematen du behintzat. Baina itxurari kaso egitea ere ez da komeni; begira 'Anatx'ek ze patxadosoa ematen duen, baina berez nerbioso samarra da». Sebastian Lizasok tamainan dauzka nerbioak, baina hura ere ez da libratu biharamuneko agujetetatik, inoiz aitortu izan duenez. Badira bertsolari banaka batzuk saio inportanteak baino piska bat lehenxeago footingari ekiten diotenak, hala ñola Juanjo Respaldiza eta Serapio López. Hala eginda, lasaiago bilatzen dute gero gorputza eta burua. Guk dakigula, ohitura hau oso gutxi zabaldua dago. Iñaki Muruak ere badu zer kontaturik gorabehera honen inguruan. Mutikoa zela, eta Gabirian jendaurrean kantatu behar zuen lehen aldian, arrebak pastilla lasaigarri batzuk eman zizkion. Hartu zuen Iñakik haietako bat, baina nerbioak erabat izkutatu ez eta, zertxobait itxoin beharrean, handik ordu erdira beste bat irentsi zuen. Pastilla haiek ederki egin zuten bere lana: Iñakik ezin izan 7993-Abendua
zuen zuen hartu bioei
¡txurazko saiorik egin, ¡a-ia lo hartu eta. Harrezkero sekula ez du pastillarik eta arnasketa bidez saiatzen da nereusten.
Gabiriarrak badaki zer den lorik ez hartzea txapelketak datozen garaian. Agujetak ere maiz sentitu izan ditu, baita gerrian eta hanketan ere. «Hiru orduko tentsio hori gainditzeko fondo fisikoa eduki behar da». Txapelketetan dardarti jartzen zaio ahotsa eta estomagoa guztiz mugitzen zaio. 1991.eko Gipuzkoako Txapelketako finalaren bezperan, han parte hartu behar zutenetako batzuek saioa izan zuten Azpeitian. Gaueko saio hura bukatuta, bertsolariek kontu-kontar¡ geratu ziren herri hartan. «Elkarri animoak emanez jardun ginen, lasaitu as-
1993-Abendua
moz, baina badakit batzuek kritikatu egin zutela gu lehenago ohera Joan ez izana. Ez dakite gariz ohera joanda bueltak eta bueltak eman besterik ez genuela egingo», dio Iñakik, kritika haiek sortu zioten mina oraindik ahaztu ezinda. Txapelketan gertatzen den unerik estuenetako bat «gartzelako lana» izaten da. Egañak du hitza: «'Gartzelatik' irtendakoan polikipoliki joaten da ejeneralean bertsolariari. Hor pasuoa moteldu beharra dago derrigor. Jendearen presentzia bateko; norberaren nerbioak besteko; oholtza aldera poliki-poliki abiatzen ez bazara arnas-estuka ailegatzen zara hará. Eta horixe behar dugu, lehenaz gain, arnasa behar bezala hartu ezinda bertsotan iardutea».
BERTSOLARI
59
Merkea eta ona Ordiziako «Lazkao-Txiki» retan Gazteen mailan 1. Saria Egilea: Aitor Sarriegi
(l) Hainbat pertsonen ¡zerrlia ta beste hainbaten ganora ikastola bat eraiki zuten aurrera zezan gerora «Alkartasuna» jarri izentzat baina pasa da denbora eztabaiclaren harira nator, arazoaren ¡Idora Maiatz hileko hogeitabosta baietz luzaro gogora pribatu nahiz publikora aurrera ala zulora batzuk alde ta besteak kontra ogoera da aztora «Alkartasuna» hitza sinbolo hutsetan geldituko da.
60
BERTSOLARI
Bertso pape-
(2)
Jaiotzen denak badaki gero etortzen déla hiltzea baina oraindik harakiriaz ez dezagun sar ¡Itzea. Nork ez luke nahi gure eskola ondorengoei heltzea ala jendeak nahiago luke denoi lepotik heltzea? Haur kopuruen jeistea eta eztabaiden ugaltzea nik ez nuke nahi galtzea eta nahi dut azaltzea zein lotsagarri eta triste den tokatu zaigun trantzea hainbat urtetan ¡raundakoa egun batean saItzea.
1993-Abendua
(3) Hauteskundeen itxura hartuz hamaika boto eskale hau ona ela hura txarra da, honi dale, hari dale. Izango ziren ia mila ta zortziehun boto emale zortziehun soilik agertu ziren, bada zebaiten seinale ehun botogatik irabazirik eskolaren eroale hamaika berekoi ale euren postuaren zale behar diren bi herenik gabe besteon bazaren jale ÂŤdemokraziaÂťk beste behin ere ederki egin du kale.
1993-Abendua
(4) Bozketan izan ez ziren haiek bueltaka ditut buruan garai batean ibili arren kontu honen inguruan. Axolagabe ugari dago oraindik ere munduan eurena soilik nahi luketenak ingurune seguruan, baina aurrez lan egin gaberik ezin da sartu zeruan nahiz baietz esan koruan ezetzaren aiduruan Jendeaz paso egingo nuke beste askoren moduan jendeak paso egiten baitu gehien behar den orduan.
BERTSOLARI
67
(5) Gasteiz aldeko belarri motzak ¡kastolaren sosegu manifestapen bat eclo beste guk ere burutu degu. Baina beraiek gure galera ¡zaten dutenez zeru Felipe jainko, Buesa giltzari eta hamaika aingeru anaiekin ez konpontzearren beti galtzeko gaude gu aukeran hiru eredu, Buesak zein nahiko ote du? Nahi eta orain madarika edota egin erregu gure ¡zerdiz lortutakoa eskura eman diegu.
(6) Behin argitara ¡rten ondoren hodei ilunen artetik jende ugarik jarraitu zion batelik eta bestetik. Lege berri bat atera behar orain Gasteizen kolpetik ¡kastolaren ilusioak eramateko aurretik. Maisu batzuren jarrera ere hor doa nire hitzetik: zerbait lortu zutenetik segurantzaren atzetik Zenbat berekoi dauzkagun hemen eskuin eta ezkerretik euren postua maite dutenak ikastolaren gainetik.
62
BERTSOLARI
(7) Herrietako eskolak ere aipatu asmotan nago publikotasun izate hortan sartu dituzte zeharo. Irakaslego kastilanoa sartu nahian barrurago Gasteiz aldetik berriz ederki jo dute ozen hordago. Askoren ustez pribatuetan diru arazoa dago: -«laguntza asko akabo!» Ez gaitezen izan babo! Herri hoietan kuotak daude gurean baino gorago hor ¡kusten da dirua dela aitzakia bat gehiago.
(8) Batzuk beraien nahia denena egin beharra daukate eta besteak lotzen digule lepotik hamaika kate. Bi aukeratan utzi gaituzte eta epea da bete ¡tsu-herrian begibakarra izaten denez alkate lehen dugunari euts dezaiogun aurreratzeaz aparte ia hogeita hamar urte kenduko al dizkigute? Utzikeriak aldendu eta jarrai dezagun JO TA KE MEREZI D U G U N EUSKAL ESKOLA BEHIN BETIKO LORTU ARTE!!!
1993-Abendua
Zaindu dezagun itxasoa Ordiziako
«Lazkao-Txiki» Bertso paperetan
2. Saria Doinua: «Harmen hartzera»-ren 5 puntuko Egilea: fon Bnbeita
bariantea
(1) Gauak goizari eman aurretik eguneroko «paso»a, ur gaziaren erreinura dut luzatu ñire pausoa. Hain dut maite itxasoa! Uhin txikien murmurioa zein den leun eta gozoa. Zerutik hurbil behar du honek ez bada paradisoa.
(2) llargiak du zilarrez jantzi eta urrez eguzkiak Bere ispiluan apaindu dirá zeruko ¡zar guztiak, irripartsu ta eztiak. Txandatzen doaz arraien dantzak eta txori abestiak, soina orrazten dion artean goizeko haize bustiak
(3) Hitzen lazuan ezin da bildu bere amets irudia, lurra laztantzen datorrenean olatu muxu zuria, alai eta urduria, laino zati bat dirudiela aparretan ixuria edo larrean, dantza ta jauzi, jostatzen den axuria
1993-Abendua
BERTSOLARI
63
(4) Begiak, aske, ยกgeri doaz itxaso bare leunean Espiritua, ase ezinik bere haunditasunean, amesen eromenean. Ta kresalaren laztan labana matrailaratzen denean, ni bezain gizon zoriontsurik ez da lurraren gainean
(5) Zer misterio cluen gorderik itxasoaren barrenak! Gizaldietan pilatutako garaitzak zein ondamenak, haundi nahiak eta penak, arrantzaleen izerdi latzak, korsarioen ordenak... Baina azalaren edertasunak izkutatzen ditu denak
(7) Ibaietako zikina ez da pozointzen duen bakarra, Mila ondakin ta ยกxurketa bait dauka jasan beharra. Zein etorkizun edarra! Ur sakonetan gordetzen dute haustu ezin den ondarra. Inoiz ez da hain gazia izan nire begien negarra.
(8) Zorionetik saminera nau pentsatze hutsak eroan Gizona nola jausi diteke hain jokabide eroan, haunditasunen beroan. Bihotz gabeko aurrerapen hau ez dator nire kredoan. Ez dut jakin nahi, martxa honetan, zer datorkigun geroan
(6) Baina noiz arte mantenduko da hain / i l a r eta hain urre? Bere altzora hiltzear doan ibaia dut aurrez aurre, erdi berdots, erdi arre. Menditik garden bideratua baso, ibai eta larre, anbizioen ondar goriek amasa diote erre.
64
BERTSOLARI
Begietatik bihotzeratuz itxaso urdin epela bere uretan gozotu nahi dut zalantzen kutsu ustela ez bait dugu galdu gerla Eta bizturik mantentzen noa esperantzaren kandela: anbizioen gainetik noizbait zentzuna jarriko dela.
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
65
Durango 1993-10-17 Unai Iturriaga - Jon Maia San Fausto jaietan bertsosaio bat ospatu zen Berbarok a n t o l a t u a . G a i j a r t z a i l e lanetan Igor Elortzak ihardun zuen. Gaia: Hona etorri baino apur bat arintxoago enteratu nazenez Unai hasarre d a b i l , ze
Unai Iturriaga: (1) Lehengo astean esan nion nik etorri zaitezke, aizu, cluclarik ez zun eduki honek eta egin zidan kasu, baina aste osoan geratu da ta trapitxeroaren maisu, hórrela laster bi metro ere ondo hartuko dituzu. (Bis)
lehengo barikuen inbítatu eban Maia egun bat pasetan etorteko Durangoko jaietara eta azkenengo zortzi egunetan Unaien etxian jan dau, bere oian lo egin dau, bere erropak erabili dauz, eta bere diruaz ibili da...
Jon Maia: (4) Ez sinistu hor gure Unaiek denon aurrean esana, hemendik badu hori sinisten jende denak nahiko lana, alper-alperrik jartzen didazu neri mozkorraren fama, hemen zu zera zortzi egunetan ohian sartu ez daña. (Bis)
Ion Maia: (2)
Unai: (5)
Aitzaki hoiek entzunda dauzkat hamaika horren antzeko, guztia ez da garbi azaldu bada zerbait azaltzeko, oraindik oso gaztea dala bakarrikan lagatzeko, bere amatxok eskatu zidan mesedez ondo zaintzeko. (Bis)
A ze aurpegi gogorra duan hemen gaur nee oncloan, ni egunero ordurako ta ederto sano nindoan, baina bestea hor ibiltzen zan orain etorri, gero joan, konta ezazu zer egin zendun ñire etxeko karrajoan... (Bis)
Unai: (3) Zuk badakizu nere burua zaintzeko naizela nahiko, baina zu ere prestu zabiltza beti gorroneatzeko, gure etxean jan egiten zun, gure etxea lotarako, eta gainera keja egiten zan ohian sartzen ez zalako. (Bis)
66
BERTSOLARI
|on Maia: (6) Ez zaitez ¡zan holako pelma ez zaitez ¡zan astuna, zoritxarrean topatu nuen era hontako laguna, esan zaidazu, esan zaidazu, badezu nahiko jarduna, gauza bakarra egin nuen hor zeuk egin ez zenduna. (Bis)
1993-Abendua
Unai: (7) Aste betean nere lagunak etxetik ez zun nahi ¡ríen, nahiz-ta ¡txuraz mutil majo ta zintzoa duen ematen, jende guztia hasi bedi, ba, honekin kontuak hartzen, eta sekula ez eiozue esan non bizi zareten.
1993-Abendua
)on Maia: (8)
Hori entzunda ezin naiteke atzerantza erretira, zuen etxea non dan ez dakit ez noa urrutira, zortzi egunez berrogei mila pezta gatau det guztíra, ¡a egunero ni neu juan naiz hango Hiper-Eroskira. (Bis)
BERTSOLARI
67
Euskitze - Murua Gaia: Donak dakizuen moduen Murua eta Euskitze bertsolari famosuak diré eta Bizkai aldera sarritan etorten dira eta hori dala ta orain konpromiso baten ipiniko doguz, eta
Bizkaiko entzulegoa ondo ezagutzen dabienez, Euskitzek esango dauz Bizko entzulegoen alde txarrak, eta Muruak alde onak.
Euskitze: (1)
Murua: (4)
Egia da, ba¡, Bizkai aldean izan ohi gera askotan, sarri lanean bestetan berriz bertsotarako asmotan, oraindik ere ez dute ikasi Bizkaiko desertu hontan, ordu erdiko atzerapena nórmala déla bertsotan. (Bis)
Murua: (2) Txalo berotan hartu dezute Euskitzen bertso mótela, baidakizue animoa're ematen dala hórrela, ta nahiz sarritan berandu iritsi gaurkon Maddalen bezela, zuen doairik haundiena da barkatzen dakizutela. (Bis)
Beraz txaloak bizkaitar bati hortik eman jo-ta-dale, gipuzkoarrak gera beste bost bizkaitar gehienak kale, Unai degu hor bakarra eta bertso zale, bertso zale, hori ere da bertsolaritzaz
Euskitze: (5) Hortan zurekin ados naiz Murua ez da batere dudarik, baina hemengo zenbait gauzakin barruan badaukat surik, eta ez dago horretarako begira jarri besterik, txarrak txalotu ta ez da estimatzen kategoriko bertsorik. (Bis)
Euskitze: (3)
Murua: (6)
Hemen jendeak bertsoei buruz egiten du hainbat marmar, plazarik plaza ¡biltzen dira hemengo saiotan zehar, bizkaitar batek kantatu ezkero zortzi puntu edo hamar, ta guk txaloak jasotzekotan superrak kantatu behar. (Bis)
Hemen bertsoa estimatzen da egunez eta gauean, plazak gainezka bertsozaleaz aste eta igandean, hargatik txalo jotze'iozue on dañaren seinalean, zuek zaletu jakintsu zeate gipuzkoarren aldean. (Bis)
68
BERTSOLARI
1993-Abendua
Euskitze: (7)
Peloterorik behar denean Iñaki ez da makala, eta usté dut neronek ere bidé hau hobe dúdala, zuek famatzen hasi behar dut gabíriarrak bezala, aurten Bizkaian jarri bai dute bigarren semifinala. (Bis)
7993-Abendua
Murua: (8)
Nik aitortzen det hauek bertsoaz ulertzen dute dezente, horrexegatik onena ematen saiatuko naiz jo-ta-ke, azpeitiar honek egin izan du alperrik hainbat atake, zure moduko txoriburuei txistu jotzen badakite. (Bis)
BERTSOLARI
69
Egaña Gaia: Zeutako gehienek jakingo duzuen modiitit, hilabete barru haten da txapelketie, txapelketa nagusie, eta konfesatu dauztanez
Andonik amets gaiztoak egukiten dauz ga-
(1)
(3)
Txapelketara aukeztu behar gainera derrigorrian, aspaldi hontan aurkitu ohi naiz oso aldarte txarrian, hotzikara dut gorputz guztian eta mina bizkarrian, lotako, berriz, amets gaiztotan hor ikusten det urrian, kantzontzilotan Belodromoan jende guztian aurrian. (Bis)
ba...
Esan liteke ohea etsai bihurtu zaidala kasi, belodromora joaten naiz ta potólo zar bat nagusi, besteak ondo aritzen dirá neroni, berriz, itxusi, txapeldun, berriz, mutil luxe bat belarritako ta guzi, nere burutik amets hau kentzen oraindik ez det ikasi. (Bis)
Aspaldi hontan ohean sartu ta ametsak zuzenean, esan lítele ezertxo ere ez dedala almazenean, lo nagoela bertso kantari hor hasi ohi naiz lanean, bene-benetan tablado baten baldin banengo planean, potoa baino ez det egiten hola hasten naizenean. (Bis
70
BERTSOLARI
1993-Abendua
Donostia 1993-10-22 Peñagarikano - Egaña J. M. Irazu - Maddalen Lujanbio Donostia bertsotan delakoaren azken saioa antiguoko kultur etxean egin zer Jxerraren gidaritzapean.
begiratzen degun, eta zaharrenak adinean hurrengoari, zaharrenak bigarren zaharrenari eta abar, emaiozue aholku baña edo, eta noski gazteenak zaharrenari.
Gaia: Zaharrek badakizuen ze ohiturak izaten dituzten edo ditugun, segun hemen nora
Peñagarikano: (1) Gure Andoni gaztea dugu berdin Maddalen da Irazu, herririk herri alkarren kontra ¡biltzen gera jo-ta-su, nik aholku bat emango dizut mesedez entzun zaidazu benetan guapo zerade baina «crecepelos» eros zazu. (Bis)
Egaña:(2) Hogei urtetik hogeitamarra pasatzen da derrepente, erantzunkizun mordoa hartu, bizitza arazoz bete, loxerran lana ulertzea ere kostatu zaizu dexente, beti holaxe segi ezazu ¡nuxente ¡nuxente. (Bis)
Irazu: (3) Bela hamazazpi urte dauzkazu ai, ze neskato bikaina! Kanpokaldetik agertzen zera zorrotza bezain gordina, arratoi txakur hasarretuan abotsa daukazu baina, bizitzan ere egin ezazu mikrofonotikan aina. (Bis)
1993-Abendua
Maddalen Lujanbio: (4) Peñak ni jaio nintzanerako hogei urte zitun kasi, gaur elkarrekin aholku bila beretzat behar det hasi, nahi baldin badek Euskalerriko txapelketa irabazi, zaharragorik ez daukak ela gazteengandik ikasi. (Bis)
Peñagarikano: (5) Oso pozikan entzuten ditut nik Madclalenen bertsoak, eta zuk ere gogoan hartu aholku eta mezuak, bastante atze haundiak dauzka holako neska pantxoak, argaldu edo jantzi itzazu aitonaren bonbatxoak. (Bis)
Egaña: (6) Hogei urtekin hiztun dan hura hogeitamarrekin mutu, zahartu ondoren espabilatzen denik ez det ezagutu, edade hortan ezin liteke zorionikan ikutu, plazerran bila ibili beti eta bizitza zukutu. (Bis)
BERTSOLARI
71
Irazu: (7) Ara, Andoni, haundia zera ezin leike disimula, baina zuk ere pentsa badezu uslc i v de/un alele ahula, mikrofonoan piparra zera, telebistan tĂpula, sinistu zazu )oxerragatik zer ikasi badezula. (Bis)
Maddalen: (8) Mutil guapo bat zetorkigula kartelen bidez igorri, eta sorpresaz beira iozue hona azaldu dan h o r r i ' , ze tristura eman diezun makina bat neska koxkorri, Jon Sarasua ordezkatzera gehiago ez zaitez etorri! (Bis) jon Sarasuaren ordez, PeĂąagarikano etorri zen.
72
BERTSOLARI
1993-Abendua
Maddalen Lunabio - J. M. Irazu G a i a : Barrendero lan postutarako hiru mila aurkeztu ornen ziren eta hoien artean zuek
Madalen: (1) Tentazioa ematen ziguk zabor biltzaile izenak, garbi uzteko Donostiako kale eta bazter denak, hauexek dituk nere tristurak, hauek dituk nere penak, gurĂ agintzen hor zeudekela zaborrikan haindienak. (Bis)
Irazu: (2) Egia da, bai, zaborrez bete da Donosti ingurua, ta garbitzeko hainbeste jende bada nahiko apurua, baina biontzat ere badago gaur lantegi sugurua, nik eingo ditut kaleak eta zuk Elortzaren burua. (Bis)
Maddalen: (3) Donostiako kale bazterrak ez dirĂĄ gutxi zikintzen, baina arazoa larrigoa da aspaldi ohartu nintzen, eskobarekin ari ta ari gutxi ez gera ibiltzen, baino lan gehio genduke ziur udaletxea garbitzen. (Bis)
1993-Abendua
biok elkarrekin topo egin duzue.
Irazu: (4) Zer esan behar zenduen ere aurretik zerbait banekin, oposaketei Ăąola atera guk nahi adina etekin!1 hasi gaitezen trasteak hartu ta daukagunarekin, nahiz Donostia zail den garbitzen eskoba ta palarekin. (Bis)
Maddalen: (5) Ez nun ikusten nere burua zaborren aldamenian, ez nun ikusten nere burua era hontako planian, ohartu gabe eskoba hartuz hemen ari naiz lanian, lanik txarrena ere ona da besterik ez dagonian. (Bis)
Irazu: (6) Beraz prestatu beharko degu oposaketetarako, nik sekula're ez naiz mintzatzen abogatuen aldeko, zuzenbidea eskatzen dute kale garbitzerako, baina hĂłrrela zikinkeritik ez gera inoiz aterako. (Bis)
BERTSOLARI
73
J. M. Irazu G a i a : H i r e t z a k o lagun on batek behar dik?
(l) Deskribapena egitea da nahiko arazo gordina, neretzal behintzat ez luke fal borondaterik haundina, izan dezala jenio piskat baitare umore fina, izan dedila bat den bezela errespetatzen dakina. (Bis)
nolakoa
(3) Ideolojiz izan dedila popurrĂ edo nahasketa, ez du inporta ofizioa edo bere ikasketa, pentsatzen duna defendatzeko izan dezala kasketa, gaiztotik ezer ez baldin badu, lagun ona're ez da-ta.
(2) Ta horrezaz gain beste gauz batzuk beharko lituzke gero, ulertzen jakin beharko luke bakoitzan zenbait endredo, la laguntzeko egon dedila gero eta gertuago, ta fijo, behintzat, nere ordainik berak ez beza espero. (Bis)
74
BERTSOLARI
1993-Abendua
Maddalen Lujanbio Gaia: Eure burua ikusten dun berrogei urterekin, sukaldean, lapikoz inguratuta, gona barrenetik hiru ume tiraka, larri hago... Une
horretan despertadoreak jo din eta esnatu egin haiz. Amets bat unan...
(1)
(3)
Berrogei urte, bizkar makurra, ta ximurtuta azala, egun guzian sukalde hortan sartai, eskoba ta pala, baino hauxe da gauzik txarrena, hau da kolmo printzipala: hiru umeak, Pe単a, Ega単a, eta Irazu zirala. (Bis)
Behin jeiki naiz ta egun guzian aurrea eta atzea, nere helburu bakarra nuen amets txarra ahaztutzea, baina hau da hau zoritxarra ta hau da desesperatzea, gauean hona etorri eta berriz hauek aurkitzea! (Bis)
(2) Nere bizitzai ezin atera espero nuen zukua, minuto batez ez da etxean egoten gizon kaikua, hauxe da nere akatsa eta bizitzaren mendekua: Nere senarra hartu izana Joxerra bezelakua. (Bis)
7993-Abendua
BERTSOLARI
75
Iruñea 1993-10-21 Manolo Arozena - A. M. Peñagarikano Jon Lopategi Iruñeko bertso eskolak antolaturiko Bertso Astean saio bat egin zuten hiru txapeldunek: Jon Lopategi, Euskal Herriko txapeldunak, A.
M . Peñagarikano, Gipuzkoakoak, eta Manolo Arozena, Nafarrokoak. Gai librean egin zuten.
Manolo Arozena: (1)
M. Arozena: (4)
Txorizo eta beste kontuai kolpez diogunez ekin, momenlu onak pasa nahia da gaur da hemen elkarrekin, hemengo hitzak nahiz-ta batzuei belarri ertzan eman min, hasarretzerik ez genduke nahi al balitzake gurekin, atzo zer moduz pasa zenduten Xabier Amuritzarekin? (Bis)
Peñagarikano: (2) Amuritza ere ez da ¡zango gugandik oso aparte, hark Iruñako bertso astean noski hartuko zun parte, egingikun bat bada tarteko eta nahi genduke bete, atzo Amuritza, gaur gu hirurok eta bihar Xabier Lete, nik galdetzen det atzo gustora, gaur ere hala al zaudete? (Bis)
Jon Lopategi: (3) Erantzun hori neure aldetik joango zaizu korrika, gustora ñola ez dirá egongo txapeldunak etorrita? Cure aurrean osatu clute taldetxo polit-polita, atzo Amuritzak eman zioten hark bere erretolika, teoriz guztiz hasetu ziren orain daukate praktika. (Bis)
76
BERTSOLARI
Teoriz eta praktikaz dator gaur eguneko bizitza, eta batzuak nolakoa den kontatu nahien dabiltza, antolatzaile eindako lana ez da motza edo murritza, behin betirako ireki nahi ta eskutan daukate giltza, ea betiko salbatzen dugun Nafarron bertsolaritza!
Peñagarikano: (5) Bertsolaritzan aspalditxoan ditu ospe eta sonak, hau esango det gipuzkoarrok bai gera hemen gaiztonak, bertso astean parte hartu dugu egi egizko gizonak, atzo Amuritzak emango zitun teorizko klase onak, ñola ez digu, ba, aguantatuko hari aguantatu zionak. (Bis)
J. Lopategi: (6) Deitu zioten etortzeko ta berak jendea zerbitu, bertsolaritza zertan dagoen nahi izan zuen argitu, mamuek sortutako iluna ñola edo hala garbitu, Peñan esanak entzun da zuek ez zaiteztela arritu, honi aguantatzen dionak ere badauka nahiko meritu. (Bis)
1993-Abendua
M. Arozena: (7) Amurilzaren hizketaldia ez zen ¡zango iluna, hala ta guztiz entzun dezute gure Peñaren jarduna, dudatan nago ez ote dagon piskat burutikan juna, pelmazo deitu Amuritzari hau zer da gaurkoan jauna? Duda bat daukat bi pelmazutan ñor ote dan txapelduna? (Bis)
Peñagarikano: (8) Gaur Aretoa bilakatu da bertsolaritzan islada, klase ematen hasi behar dut hortaino zaila al da, ba? Bertso astean klase eman gabe nik ezin ditzaket laga, oso errima ezaunak dirá: Entsalada, enpanada... Ta kantatzen deun oingo doinua Hamarreko haundia da.
J. Lopategi: (9) Baldar xamarki hitzegin duzu ta sortu txalo dardara, Amuritzaren hitzetan ere aterakoko zen algara, zientzi gizona baidegu hura arretaz egun da gaba, Gabon aurrean Donosti aldean azaldu zure patxara, Amuritzari kasu eginez txapeldun ¡zango zara. (Bis)
1993-Abendua
M. Arozena: (10) Klasek eman hasi da Peña Zer eginkizun mardula! Adibideak jarritzen ere hau ez da motiko ahula, Amuritzaren lan haundiari zertarako egin burla? Beste gauza bat ere badago eta ez ahaztu sekula, kantatzen degun hamarreko hau Amuritzak egin zula. (Bis)
Peñagarikano: (11) Amuritza hartu degu gu gaitzat eta bada zer esanik, bere errima liburua ere berak sortu izanik, Belodromuan ¡zango al da bertso txukun da zuzenik! Txapela jartzen Beltza ¡zango da hori hala jakin det nik, nahiago nuke ezertxo baino neri jarriko bazenit! (Bis)
|on Lopategi: (12) Beraz hórrela nahi ninduzun gaur erabatean tentatu, eta Donostin zer gerta leiken hamarrekoz apuntatu, han gertako da baten lekuan zortzi bat gizon juntau, ba al daukazu behar hainbeste grazia eta talentu? Gaur baino hobeto kanta ezian txapelakin ez kontatu. (Bis)
BERTSOLARI
77
Beasain 1993-10-15 S. Lizaso - I. Murua Bosniaren alde jaialdi bat ospatu zen Laxaro Azkuneren gidaritzapean.
bizilagun zeratela, etxepe berean jaio eta hazitakoak, eta gaur gerran elkarren aurka zaurituta elkarren ondoan...
Gaia: Egin dezagun kontu zuek Bosniako bi
S. Lizaso: (1) Garai batean egin genion elkarri hainbat mesede, halako baten bakoitzak gendun bere aldetikan alde, zauritu eta elkarren gertu berriro gu hemen gaude, elkarren kontra jardun gerade zergatikan jakin gabe.
78
BERTSOLARI
Murua: (2) Azkenerako harĂĄ alkarri aurre egitea toka, egian jabe giĂąala ustĂŠ ta hasi genuen borroka, zauriturikan aurkitzen gera biok alkarri mokoka, lagunak ginan, lagunak gera, eta alkarri tiroka...
1993-Abendua
1993-Abendua
BERTSOLARI
79
S. Lizaso: (3) Batak beste menderatzea espero gendun indarrez, bainan borroka luzea doa ta amaitzen ez da errez, nik gauza hauxe pentsatuzen dut laguna erdi negarrez, orain hizketan konpontzen gera, orain arte zergatik ez?
Murua: (6) Eskerrik asko aitortzearren barkatzen da, zaude lasai, baina oraindik tiro bizian ari dirรก hainbat anai, oraindik hori bukatu dadin ez ote da nahiko garai? Bizi mordo bat salba diteke, etorkizuna ere bai.
Murua: (4)
S. Lizaso: (7)
Arrazoi gabe ari ginan gu biok alkar tirokatzen, bakoitzak ustez ari ginala geure geroa jokatzen, alper alperrik ibili gera ari nitzan ni pentsatzen, konponbiderik ez daukan arte geu ez gera konturatzen.
Neroni ere konforme nago lagun zure esanean, sendatu arte jarrai dezagun elkarren aldamenean, t,i sendatzean ahal baldin bada eraso elkar lanean, pakean bila goazen batera sendatzen geradenean.
S. Lizaso: (5) Orain artean tiroka jardun ta orain elkarri muxu, berandu xamar ohartu gera horretxek ematen dit su, tira nuen da ziur ez dakit parean ote zinan zu? Zauria neure erruz badezu arren barkatu zaidazu.
80
BERTSOLARI
Murua: (8) Oharkabean gu biok ginan gorrotoaren ostatu, bizitzarekin ez leike berriz era horretan jostatu, hiltzeko bonbak eiteak hainbat milaka miloi kostatu, hil behar bada gosea hiltzen zergatikan ez gastatu?
1993-Abendua
r
mmm
<mMñ LORONO BEHEKOA LARRABETZU
BIZKAIA
TLF. 4558197
JATETXEA
DANA-ONA junto al hipódromo Tfnos.: 36 53 47 - 36 17 31 Fax: 36 60 20
Z U B I ET A (Guipúzcoa)
ETXEKO JATETXEA XABIER URRUTIA
Dozen'erdi bat urdaiazpiko zintzilik dauzkat jarriak saltxitxoi eta lukainka asko Aragoitik ekarriak; lau kapoi pare eta sei oillo agindu dizkit herriak eta ondoren toreatzeko bi zekor gorri gorriak... Ni eskontzean izango dirá bankete izugarriak. (TXIRRITA)
TELEFONOA 625 34 95 • 48392 MUXIKA (Bizkaia)
JATETXEA
ALDANONDO C/. Euskalerria, 6 Tel.: 42 28 52
SAN SEBASTIAN
IKLOPEDIKO I 4 í ' t z f t 7 P.fjfX, IYu/£íz
Susfexxt 44erría