Bertsolari aldizkaria - 13. zenbakia

Page 1

.

•*.

• • "

'

:

; .

>

~ :

, -

'-:•• • ' . . * , :

1

••'

, •

;

1

^ ' •

•.

,. ,

.•

.

-

• •

'

.-.

I

5 — — — r - y -

*

' ; ' . • - . .

.

> H

• •

. .

, — , — _ '

1

S

;

:

'

,

.

.

>

:

— • - ,

.

—,

.

'

,

'

1

'

!

:

.

' •

'

.

•-, ,



Iñaki Eizmendi «Basarri» eta Manuel Matxain bertsolarien eskutik orain 25 bat urte sortutako tertuliekin jarraitzen dute Bixente Barandiaranek, Joxe Altzibarrek, Roke Aranbarr'ik eta Joakin Zubiriak. Asteartero mahaiaren bueltan biltzen dirá Donostiako Valles tabernan. Gai desberdinak, garai zaharretakoak eta gaur egungoak jorratzen dituzte. Kanpokoak bertaratu garen honetan, Basarri izan dute hizpide eta nahigabean lagun zahar hauek omenaldi xumea -baina sentitua- egin diote bertsolari errezildarrari.

Lagun zaharren omenaldia Testua: Lorea AGIRRE Argazkiak: Iñigo GALLEGO 1993-Martxoa

BERTSOLARI

1


ixente Barandiaran bertsolaria da, bai bapatean eta bai idatziz moldatzen dena. Itsasondokoak -luma zorrotzeko ¡dazlea- Auspoa bilduman du berak idatziriko alea. Joxe Altzibar gabiriarrak, 51 urte t'erdi bota ditu Ameriketan. Argentinara 31 urterekin joan eta 82rekin itzuli. Urte guzti horietan munduari buelta emateko parada ere izan du eta baita begi aurrean jarritako parajeak milaka diapositibetan gordetzeko. Donostiarra da )oakin Zubiria, Gros auzokoa. Arotza lanbidez. Roke Aranbarri ezkoitiarra gizon ezaguna da politika munduan, urtetan Partido Popular alderdiko buruan ibili baita.

B

Bixente, Joxe, loakin eta Roke asteartero biltzen dira tertulian. Orain hogeitabost bat urte Iñaki Eizmendi «Basarri» bertsolariak hasitako ohiturari jarraikiz, astearen bigarren eguneko eguerdian, Donostiako Valles tabernan mahai berean biltzen dira, mokadu bat hartu eta tertulian aritzeko. Manuel Matxain bertso jartzailea ere Basarrirekin batera bilera hauetara etortzen hasi zen lehenengoetarikoa clugu. Hala ere b¡ maisuak jada ez dira agertzen tertuliara, osasun arazoak direla eta. Tertuliakideak tabernako «inkilino zaharrak» dira. Normalean lauak biltzen dira asteartero baina garai batean hamar bat lagun ere izaten ziren. Baita Lazkao Txiki ere noizean behin. Joakin da hasierako urte haiek gehien ezagutu zituenak. «Altzako erdi snatua zen Aierbe, Eusebio Zubillaga... batak bestea ekarriz hasi ginen biltzen». Batera edo bestera gizon ilustratuak dira. Lanpernak, gazta, urdaiazpikoa, txakolina eta ardo beltza. Mahaian jarri ahala hasten dira batetik eta bestetik tiraka. Astero txandaka, kuadrilako batek ordaintzen du tabernako kontua. Tertuliako gaia garai batean, Basarrik ekartzen zuen, bera baitzen bateko eta besteko berriak ezagutzen zituena. «Edozer gauza gertatzen zela, pelota partidu bat izandu zela, aizkora apustua... Harek beti bazekien...» gogoratu zaio Joakini. «Guri esaten aritzen zen berak jakin zituenak. Maisu bera eduki dugu». Gaurko tertuliako gaia -nahigabean baina- erabakia dago. Euren tartera sartuta, maisu eta tertuliakide nagusi izan duten bertsolari errezildarra ¡zango dute hitzpide. Gainera gaur ziren erabakitzekoak Basarri bisita-

2

BERTSOLARI

tzera Joan edo ez Joan. Zarauzko etxearen ondoan dagoen Otzarreta jatetxean Basarrirekin elkartzeko asmotan dira. Auzia argitzeko «Basarriren sekretarioa» deitzen dioten Rafael Iturzaeta zarauztarra agertu da. Hark dakar Basarriren zuzeneko berri. «Hura ez da gauza etxetik ateratzeko. Lehengoan atera zuten biren artean, bertso paperen kontu bat zela eta pasada ikaragarri hartu zuen. Ez eta pentsatu ere jaistea». Basarrik, 80 urte bete berri ditu eta berak esaten duen moduan «zahartrosiak» jota dago. Ez dio hargatik lanari uzten eta egunero-eguñero argitaratzen du bere artikulutxoa. «Orain gainera ezkerrarekin idazten du. Baina buruz argi dago. Bista ona dauka eta lana egiten denbora ederki pasatzen du hark». Bixentek onetsi egiten du: «okerrago litzateke burua gaizki eta hankak ondo bal ¡tu».

«Nere bertso onena baino harén na hobea»

txarre-

«Baina bera konforme dago. Bera gainera bakar zalea da». Rokek gogora dakartza garai zaharrak: «Guk Basarri sasoi onenean ezagutu genuen». Patxadako gizona, hizketaldirako beti denbora hartzen zuena. Tertulian tarteka bertsotan jartzen zen. Txirritaren bertsoak zirela... Aurreko iganclean omenaldia jaso zuen Basarrik eta Rafaelek ikusi ditu eman zizkioten opariak. «Makila eta plaka eman zizkioten. 'Mende honetako bertsolarien maisua' jartzen du plakan. Lazkano ere han izan zen eta gustura.» Hala ere hura omenaldiak jasotzeko ez daguela usté du Rafaelek. «Besteei egiteko bai, baina berarentzako... hiru edo lau egun lorik egin gabe pasatzen zituen hark. Hari omenaldiek grazia gutxi...» Bertsoak idazten eta kantatzen ere jarraitzen du Basarrik. «Berez ateratzen zaio» baieztatu du joakinek. Bixente bertsolariak ez du zalantzarik: «Lehen ere esan izandu dut eta nere onena baino harén txarrena hobea da». -Rafael: Hizlaria ere ona, edozeinen tamainan egingo luke euskaraz. Baina onena, berak ez du aintzakotzat hartzen baina, pro1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

3


sakoa da. Harrigarria! Eta berak erraza dela dio.

Mitxelena,

-Roke: Bai, Atanorentzat partidu gehienak ere errazak ziren.

Gerra ondorengo urteetako bertsolaritzak hiruzpalau izen nagusi izan ditu: Basarri, Uztapide, Mitxelena eta Lasarte. Manuel Lasarte Arribillaga bertsolari-poeta da, hitz eta sentimendu gozokoa. Leitzan jaio 1927an, baina gaztetandik Aiaratua. Manuel Olaizola 'Uztapide' zestoarrak (1909-1983), Gerra Zibilaren aurretik Txirritarekin hasi eta gerra osteko urte ilunetan Lasarterekin batera bertsolaritza bizirik mantentzea lortu zuen. Gerra aurreko eta ondorengo bertsolari belaunaldien arteko zubi izan zen, 1962an, 65an eta 67an Euskal Herriko txapeldun izan zenak. lose )oak¡n Mitxelena Agirrezabalek (Oiartzun 19241988) berriz Uztapideren lehen txapelarekin batera jantzi zuen Gipuzkoako Txapelketakoa. Bertsolari fina izan zen, mingain zorrotzekoa, ziria sartzen ere abila zena. Lasarte gazteago izaki -Lazkako txiki bertsolari handiaren kinta ingurukoa-, azken b¡ hauek -Mitxelenak eta Uztapidek-, Basarrirekin ba-

-Bixente: Hartakoa da eta. Lehengo esaera zaharra: berez behar du b i l l a b o n a k o a k . Nahiz Granada Errekakoa izan, hura Billabonakoa da. Sentimendua aipatu du Rafaelek. «Negarra sartzen du hark, ukitu egiten du». )oakinek Zarauzko Batzokia ireki zeneko egunaren kontua mahairatu du. «Meza nagusia egin zen, aintzinako erara, txistulari eta guzti. Apaiza, Kirikiren anaia. Ebanjelioa pasata Basarri aldarera igo zen apaizak hitz batzuk esateko eskatu baitzizkion. Gu errespetuarekin zutik jarri ginen; zutik eliza osoa. Hasi zen gure Inaxio... Zer izan zen hura! )ende guztia ¡tsututa geratu z f n . 'Inbiria, inbiria da gure garaiko gaitza...'. Egondu zen izugarria». Anaien arteko ikusi ezina gaur egun ere sarri aipatzen du Basarrik.

4

BERTSOLARI

Uztapide

eta Basarri

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI


tera, plaza-plazaz igaro zuten euskal geografiaren zatirik handiena. Txapelketaz-txapelketa ere ibili ziren eta urte mordoska batean hiruren artean banatu izan ziren txapelak. Uztapidek txapelketa nagusiko lehenengo txapela jantzi zuenean ere, Basarriri hartu zion txanda. Lankide, gogaide eta adiskide izaki, Errezildarrak gustura hartu zuen zestuarraren garaipena. Agurreko bertsoa, «nere lagunik maitienari eman bai diot txapela»

6 BERTSOLARI

puntuarekin amaitu zuen. Txapeldun berriaren merituak ikusita, txapelketa gehiagora ez aurkeztea erabaki zuen Basarrik. Ordutik aurrera, kazetaritza lanari modu serioagoan helduko dio, bai idatziari eta baita irratiari ere. Hala ere ez dio bertsoari utziko eta bertso jarriak idaztea eguneroko ogia ¡zango du. Uztapide adiskidemin izan zuen, ez hainbeste Mitxelena. «Eztabaida izan zuen Mitxelenarekin. Izugarrizko disgustua hartu zuen

1993-Martxoa


Basarrik, negar eta dena egin ornen zuen» aipatu du Rafaelek. Gertaera horien lekuko izan zen Bixente. «Nik ikusia dut Uztapidek Mitxelenari nola esaten zion: 'Ni hire etxera ez nauk joango eta hi ere ez etorri nerera. Hirekikoak bukatu dizkiat'. Eta Basarrik ondoren: 'Mitxelena harroa, besteen gainetik nahi dueña. Gehiago ez dut esan nahi eta gainera honekin bizketan ez dut segitu nahi'». Beranduago jaioterrian, Oihartzunen

1993-Martxoa

omenaldia jaso zuen Mitxelenak. «loan dirá Oiartzunera, omenaldira. Bazkaldu dute eta denak harrituta Basarri han zegoelako. Hasi da bertsotan eta Mitxelena negarrez; atera egin behar izan zuten, ezin egonez zegoela». Urak bere onera itzuliak ziren. «Ez zegok dena

galduta»

«Huraxe dauka gauza bat ona, dagoen beBERTSOLARI

7


zalá egun eta konforme bizi» denboran .30 urte aurrera egin ditu Bixentek eta Basarriren izakera goraipatu du. «Hará, Basarri zein den jakiteko pasadizua hasi da kontatzen Joakin-. Ni Iparraldean egondu nintzen berarekin gerra ondoren. Nik sei urteko karrera daukat benediktarretan. Alemanak etorri zirenean abandonatuta egon zen Basarri. Denek batera edo bestera egin zuten ihes. Beloc-eko komentura eraman nuen.» Anaia gerran hila, Bidasoako mugan agurtu zuen ama. «Bestaldera pasa baino lehenago Donostian pilotako finala jokatu zen, Atano-Txikito de Iraeta. Basarrirekin Baionan elkartu nintzenean zera esan ziclan: 'Joakin, ez zegok dena galduta -pentsa ezazute!-, txistua entzun diagu. Atanok irabazi dik'. Partiduan txistua jo zuten eta gustura zegoen.» Zuek harekin konformatzen jakin. «Hala ere gauza bat zuen txarra Basarrik. Komentura etorri zenean, dozena erdi bat lagun aritzen ginen han lanean, baratzean, mahastian edo belar biltzen. Basarri hasten zen bertsotan eta San Pedrok ere ez zuen lanik egiten! Denak kieto. Besteak ere euskaldunak ziren, beste aldeko euskaldunak, ¡noiz bertsolari on bat entzun gabekoak.» Hamaika bertso idatzi eta kantatu ditu Basarrik. 21 urte zituela, 1935ean, Lehenengo Bertsolari Egunean, eskuratu zuen estraineko saiak segidarik izan zuen 196()an jantzi zuen Euskal Herriko txapelketa nagusiko txapelarekin. Lan eskerga egin izan du bertso idatzien alorrean. Gerra osteko urtetan, bertso jarriak apenas ¡clazten ez zirela, bera izan zen aldizkari eta eta egunkarietan argitaratzen hasi zen lehenengoetarikoa. «Bertso eder askoak egin izan ditu. Oiartzungo neskatxari botatakoak oso ederrak dirá» epaitu du Rokek. Joakinek nahiago ditu Sarako Klaritarenak. Baita Rafaelek ere. «Sarako Klaritarenak goi mailako bertsoak dirá. Bilintxen estilokoak, sasoi bateko amodiozko bertsoen tankerakoak, oso ederrak». Bixentek ahotsa gozatu eta Basarrik Klarita hari esanikoak kantatzen hasten da... Basarri gora eta Basarri behera, gaurko tertuliak kutsu nostalgikoa hartu du. Hala ere ez dirá kontu zaharrak bakarrik aipatzen direnak eta asteartero egin ohi duten bezala, Joa8

BERTSOLARI

kin eta Rokek mahaitik altxatu eta telefonoz deituko diote. «Basarri ez da etortzen baina astero-astero deitzen diogu, ñola dagoen jakiteko. Baita Matxaineri gehienetan ere.» Sekretarioa etorri déla esateko oihu egin diote telefonoruntz doan bikoteari. Klaritaren kontuari hariari tiraka, Joxek neska hila ¡biltzen zireneko kontuak ekarri ditu. «16-17 urte nituela neska bila joaten ginen Mandubira, Kizkitzako festetara. Gero gauez basoan behera Urrestilara neska laguntzera. Bueltakoan komeriak, gauez pagadian bidea ezin somatu». Barandiaran ere San Gregoriotik Matxinbetara neska laguntza eginda dago. «Behin hamar urte gehiago ¡zango zituen neskak seguru». «Hamar urte gehiago? Ilunpetan ibiliko hintzen orduan!» ihardetsi dio, euskaraz mintzo denean goie-

1993-Martxoa


rritar itsia eta gazteleraz ari denean Carlos Cardelen bizkeraren ikutua duen Joxek. «Nere lagun batek hala esan zidan: 'hi ikusi hautenean zeinekin abiatu haizen, pentsatzen egon nauk, hasten bahaiz kolpeka, hara zer belarrondokoa eraman behar duken...». «Basarri ondo dago, gustura. Esan diogu joatekotan ginela baina...» adierazi du telefonoa eskegi ondoren Rokek. «Azkenengoz bazkaltzen izan ginenan, Lertxundik esan zion: 'Zuk egunkariak ¡artzen duzuna gezurra ¡zango da. Zuk gizon osasuntsuaren itxura daukazu, aurpegira begiratua'». Bai aurpegiz itxura sanoa ematen du. «Orain zigarro txikia asko erretzen du eta zer egingo diozu honez gero? Igoal hura lagata hilko litzake» adierazi du Rafaelek. Zahartrosia berriro. «Lehen zahartzea nahi genuen, hori konsegi-

1993-Martxoa

tu dugu, orain gaztetu egin behar dugu» ironizatu du Bixentek. -Talentu handikoa izan da hori. Horren eskola gutxirekin hori atera den bezala zaila da. -Goitik eiiidn zioten talentua eta! -Baita saiatu ere! -Baina saiatu inork ez dakien bezala. Espainia osoan hatera eta bestera ibili ginenean, hark beti eramango zuen erderazko dikzionarioa. Kostatu egiten zitzaion baina idazten zuen. -Askotan iclatzi izanclu du: 'liburu on bat eskuan daukana ez da bakarrik bizi'. Egia da hori. -Hark egin zuen lana bere burua jazteko... BERTSOLARI 9


-Bere kasa, bakar-bakarrik; afizioa zuen eta baita abilidadea ere. Meritu ikaragarria. -Ikusi egin behar da non jaio zen, non dagoen Granada Erreka. -Bidé guztian otoitzean joan behar duzu. -Matxainek hala esan zuen azkenengoz elkarrekin Joan ginenean: 'ni etxera gaur ondo joaten banaiz, ez naiz berriz bueltatuko'. Agían ¡tzuliko dirá. Hori proposatu du be-

10

BERTSOLARI

deren Rokek. Joxe aste gutxi barru Argentinara doa baina bueltatzean kotxea hartu eta Granada Errekara joango dirá beste askotan egin izan duten bezala. Datorren astearteko tertulian erabakiko dute. Basarrik ez ornen du omenaldirik maite. Baina tertulia honetan, xumea bezain sakona izan da, lagun zaharrek nahigabean eskaini diotena.

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

11


OMENALDI BATEN INGURUAN Esker onak emateko baliatzen dugun orrialde honetan lurreta aldeko jendea aipatu behar dugu gaurkoan. laz aldizkari honen alde bertso saio batzuk antolatu genituen bezalaxe, aurte omenaldi bat eratzea erabaki genuen, bertsolaritzaren aurrerapideari guk ere gure ahalegin apurtxoa eskainiz eta gaur hain gora ikusten dugun Bizkaiko bertsolari gazteen kudeatzaile nagusi izan zen gazte baten izena etorri zitzaigun gogora: Santi Belar. Martxoaren 6an egin zitzaion omenaldia lurretako frontoian eta ekitaldi hori antolatzen lan egin zuten guztiei gure esker onak eman nahi dizkiegu, bereziki Mikel Deuna Kultur Elkarteko gure adiskideei.

BERANDU BAINA SEGURU Nafarroako Arte Grafikoetan egin duten greba luzeak atzerapentxo bat ezarri dio ale honen argitalpenari, udaberriarekin jaio behar zuena kukua kantuan hasi eta gero kaleratuz eta zuen esperoa luzaetsiz.

Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

12 BERTSOLARI

I 1993-Martxoa


NIKOLAS ZEBERIOREKIN.-Xabier ¡zan da etxeko lehen bertsolaria, baina Nikolas ere bertsotan hasi zen 15-16 urterekin, baina eztarriko arazoak ¡zan zituen eta gaijartzaile bezala bukatu du. Bera izan zen Txapelketan gaijartzaileen buru. (14. orriaklean).

BERTSOLARITZA ETA MUSIKA.-Bertsoa pentsatu, ¡clatzi, ¡rakurri egiten da, baina batez ere bertsoak kantatu egiten clira. Bertsolariek musikarekin dituzten harreman eta loturak aztertzen saiatu gara. (25. orrialdean).

ZAMALBIDEREN HASERREA.-]ose Usabiaga «Zamalbide» bertsoiari beteranoa ezaguna da bertsozaleen artean. Bertsoiari Egunaren buruan datorren urtean ez zela omenaldirik izango jakitean, haserre samar agertu zen eta orrialde batzuk utzi dizkiogu bereak bota ditzan. (37. orrialdean). MALLORCAKO GLOSADOREAK.-Miquel Esbert irakasleak Mallorcako glosadoreei buruzko tesi doktorala eman du argitara oran déla gutxi. Ez dute han glosadoreek hemen bertsolariek duten indarrik, baina oraindik badira dozena bat baino gehiago kantatzen dutenak. (46. orrialdean).

SANTI BELARRI OMENALDIA.-Martxoaren 6an lurretako frontoian omenaldia egin zitzaion bertako bertsozale eta bertsoiari eskolaren sortzaile izan zen Santi Belarri. Aldizkari honek hartu zuen parte omenaldiaren antolaketan. Hori déla eta ale honetan ere txoko bat eskaini diogu Santiri. (54. orrialdean).

BERTSOLARI

Diseinua cía maketazioa: Nekane llnrrctii

Editatzailea: Bertsozaleak Kultur Elkartea.

Marrazkiak: Txema Ciari ía, Antxoka At>¡rre

Av. Madrid. 6 - 20011 DONOSTIA Tí.: ' M i - 47 1 1 42

Folokonposizioa: COMETIP, S. L.

Koordiríatzailea: (oxean Agirre

Folomekanika: COMETIP, S. L.

Plaza de los Tueros, 4. NAIARROA

Erredakzio Konlscilua: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra

Inprimakela: Gráficas Lizarra. LIZARRA

Gartzia, Santi laka, Aitor González Kintana, Kristina Mardaraz, Ion Sarasua, |. A. Gezalaga «Zalduhi»

D.L.: SS 482/91

1993-Martxoa

BERTSOLARI 13


eoxiJi>w-£6bl

IVVlOSltlia

Pl

«neu ujSa a|iez^iei Z3» :ouaqaz si?|0>|i|sj


arriko gaitzak gai Xabier izan da etxeko bertsolaria, hamar urte zaharragoa delako batipat, baina Nikolas ere oso gazterik hasi zen lantegi horretan. Eztarriak, ordea, lanak eman zizkion eta arazo horiek buitzatu zuten gaijartzaile gisa lehen urratsak ematera. Azken txapelketan gaijartzaile taldeko buru izan zen.

Testua: Laxaro AZKUNE Argaazkiak: I単igo GALLEGO 1993-Martxoa

BERTSOLARI

15


Bertso zaletasuna

nolztik?

Gure etxean beti izan da bertso zaletasuna. Nire lehen oroitzapenak, 4-5 urte nituen garaikoak dirá, Loiolako Irratitik ematen ziren ¡gande goizetan bertsoak. Ordu bat edo orclu t'erdiz gure etxean sagratua izaten zen garai hori. Osaba eta aita zena hamaiketakoa eginez jarriko ziren sukalden eta han ez zen elbirik ere mugitzen, denbora hartan. Hortik ikusi, zer nolako zaletasuna zen gure etxekoa. Cu orduan umeak izan eta jolasean hasten ginen eta kanpora laster asko edo bestela ixilik egon behar. Ez aita eta ez osaba ere ez nituen behin ere kantatzen ikusi baina esaldiak, bertsolari irteerak ugari zituzten. Astoarekin lanera joan eta nik «arre!», «horren kontura ez dek egingo parre» erantzungo zidan. Holako esaldi pilo bat zituzten, idiekin, astorekin edo edozerekin. Gure etxean, hamar urte zaharrago ere bada eta Xabier izan da etxeko lehen bertsolaria. Ni konturatzen nintzen bertsotara joaten zela eta inoiz txapelaren bat ere ekarri zuela, gazte sariketaren baten irabazitakoa. Gero gu ere lagunartean elkarrekin ateratzen hasi ginenean gure dibertsioa beti bertsoa izaten zen. Arratsaldeko 6ak alclera biltzen ginen eta bodadiloren bat edo zedozer jan eta bertsotan. Gure maldakoak Beasain mendiko bakarren batzukin biltzen ginen eta hortik Pellorekin egindako amistadea. Gure testa beti bertsotan. Hasi puntúan eta ñola edo hala bota. Guk ez genduen bertso eskolarik. Kuadrila izan zen gure bertso eskola. Inoiz geren arteko txapelketak ere antolatzen genituen. Gure kuadrilatik 4-5 bat eta Beasaindik beste 3-4 elkartzen ginen. Pello eta ni hasi ginen zerbait destakatzen eta geuron arteko txapelketatxoak egiten genituen. Batzuk harén alde apustu eta besteak nere alde. Kaferen bat edo botila ardoren bat jokatuko genuen gehienera ere. Gero ordea kuadrilako giro hori hozten Juan zen, bata neskarekin hasi zela eta bestea lanean hasi zela. Ni neu ere Zestoako Iraetara hasi nitzen lanera baina asteburuero nere motortxoan hemen izaten nintzen. Bertsotan 15-16 urterekin hasiko nintzen 1b

BERTSOLARI

eta 18-19 urte arte aurrez esan decían gisa horretan. Gazteen txapelketatan bi aldiz hartu nuen parte Zaldibin, Gabirin ere bai beste bi-hiru aldiz; Xenpelar sarian ere bai, Zarautzen ere bai. Egañak irabazi zuen urte hartan ni ere han nintzen Zarautzen eta 8ko txikian elkarrekin egin genuela usté dut, oraindik inork esan clitun berdekeririk haundienak han esan ¡zango genituen guk, bai nik eta bai berak ere. Entrenamenturik ez genuen behin ere izaten. loan eta ahal zen moduan kantatu.

Eztarriko

arazoak etorri ziren

gero...

Orain déla 8-9 urte eztarriko arazo batzukin hasi nintzen. Mediku batzukin ibili, botikaz leporaino bete, ez zidaten ezer egiten eta azkenean erabaki nuen operatu egin behar nuela eta Zumarragan operatu ninduten. Han izugarrizko txapuza egin zuten nerekin. Eztarria lehen baino okerrago utzi zidatela usté dut. Han operatuta okasioa izan nuen Sebastian eta Amurizarekin hitzegiteko, hoiek ere antzeko arazoa izan zutela usté dut. Amurizak batez ere gogor hitzegin zidan, argi ibiltzeko zeinen eskuetan ¡artzen nintzen, oso leku arriskutsua zela eta ahal nuen mediku onena aukeratzeko, partikular ¡zango bazan ere. Sebastianek ere antzeko zebait esan zidan. Donostíko arrebaren bidez mediku on bat bilatu eta handik urtebetera bigarren aldiz operatu nintzen. Bigarren operaziotik oso ondo atera nintzen. Tarte horretan, eztarritik gaizki jarri, bi operazioak egin eta sendatu arte, urte pare bat edo pasa ziren. Bertsoa ez nuen utzi nahi ezergatik ere eta ezin nuen kantatu. Hala, Argi Berriko soziedadetik etorri ziren nere bila. Ordizi bailaran badago bertso eskola bat, Mikel Mendizabal eta Xanti Garmendiak zuzentzen dutena. Hoiek bertso eskolan, txikiak hartzen dituzte, baina 14 urte edo gehixo egiten dituztenean gero txikientzako lekua utzi behar izaten dute. Bertsolari gazte hoiek hor gelditzen ziren ez zerurako eta ez lurrerako. Orduan pentsatu zuten horiekin beste talde bat egitea. Lan hori neri eskeini zidaten. Ideia gustatu zitzaidan eta halaxe hartu nuen lan hori. Hala hasi nintzen bertso esko1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

17


lako ¡rakasle. Ga¡ batzuk ¡arri eta akatsak zuzendu, entrenamentu gisara. Emaitzak ere dexente onak izan ziren. Bertsolari sorta polita sortu zen urte haietan: Narbarte, Gerriko, Elortza, Sarriegi... mordoska polita atera zen. Haien entrenamentua itxuraz egiteko etxean lan piskat egin behar izaten nuen.

Gaiak jartzen,

irakasle...

Gaiak, puntuak, e.a. Hórrela hasi nintzen gaiak jartzen. Neri asko balio izan dit lan horretarako lehen neu kantatzen jardun izanak. Amurizaren metodoak eta gainerakoak gero ezagutu clitut nik. Cure entrenamentuak Txapelketako saio bat ¡zango balitz bezelaxe izaten ziren. Mahai inguru baten jarri eta eramandako materiala banatu, batzutan binaka, hirunaka, launaka. Saioa serio-serio egiten genuen: Haundian, txikian, puntuak, oinak, bukaerak, bakarkakoak... Bestetik, Zaldibin ere biltzen hasiak geunden bertsolari kuadrila bat, orduan neuk ere kantatu egiten nuen eta txandaka gaiak eramaten genituen. Batzutan nahiko txukuna ¡rteten zuen baina beste batzutan gaien formalidaderik ez eta nahiko eskas. Hala neu hasi nintzen, asteroko hilera guztietara gaiak eramaten. Astero eramaten nuen zedozer prestatuta. Esan bezala, geroago eztarriko arazoak ere izan nituen eta neuk kantatzerik ez eta hala gai jartzaile lanean jarraitu izan dut. Horretaz aparte Lasarteko bertso eskolatik ere hotsegin zidaten norbait behar zutela eta. Han oso gustora daude. Lehenbizi talde batekin hasi nintzen eta orain bigarrena ere martxan jarri dute. Politak badaude gainera, aurten Gabirira joango dirá bakarren batzuk. Orain b¡ egunez joaten naiz ba Lasartera.

S M I BELWKNOJMENfZ I Bmso

SUOA IUMTAKO

MUUXOAKIN 6&N

homoiAN

Orain Ordizian José Ramón Elortzak eramaten du ñire taldea, txikiak lehen bezela Mikel Mendizabal eta Santi Garmendiak.

5,30IIAH

Gaiaren sekretua non dago?

K 18

CAÍA LABORAL POPULAR LAN KIDE. AURREZKIA

BERTSOLARI

|iUSKADlKO

Neri asko balio izan dit lehen kantatzen jardun izanak. Gai bat ona edo txarra den tankera hartzeko neu jartzen naiz punta-puntako bertsolarien lekuan eta hark zer kantatu1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

19


ko lioketen edo haientzat balioko lukeen hala ez ikusten saiatzen naiz. Haientzat ona iruditzen bazait gaia ona. Haientzat ona ez bada inorentzat ez. Dena déla intuizio edo senez aritzen naiz batez ere. Beti-beti ez baina gehienetan emaitza onak eman izan dizkit horrek. Birentzako baldin bada bi aldetara pasatzen ditut. Gaiak historitxo bat behar du gutxienez bai alde batetik eta bai bestetik ere. Gaiak hasera baldin badauka aurrerakoa bertsolariak bete behar du.

Zer lortu behar du gai batek? Gaiarekin nik bertsolariaren luzimendua bilatzen dut. Hortan egoísta xamarra ¡zango naiz beharbada, entzuleei ez diet gehiegi begiratzen. Dena déla bertsolaria luzitzen bada usté dut entzulea ere gustora egongo déla. Bertsolarien esku uzten dut nik gai sozialetan edo sentimentaletan zenbateraino sakondu nahi duten, hori nik ez dut derrigortzen, hasera eroso xamarra ematea izaten dut nere nahia.

Nolako gaiak: serioak, irortikoak...? Neuri gai serioak gustatzen zaizkit gehiena eta bertsolaria gehiago luzitzen dala usté dut. Badakit hori bakarrik ezin déla egin eta horregatik denetik egiten dut nik ere. Baina hortxe daukazu Lazkao Txikiren kasua ere bertso ironikoengatik ezagutuko du jendeak, baina gai serioak hobeak izando ditu seguru asko botata. Gaiak, nondik sortzen

dirá?

Papera eta boligrafoa beti soinean ¡bilí. Edozein gauza, gertaera, pasadizo normaletik kanpora ateratzen dena apuntatu. Kanpoan, etxean, irratia entzuten, periodikoa leitzen edo lagunekin musean ari zarela, eguneroko bizitzan eta baita kotxean zabiltzala ere. Ez al dirá

a k o r d a t u , j a i k i eta apuntatu izan d i t u t . Gaiengatik konpromisu haundi xamarra baldin badabilkit egin izan ditut horrelakoak. Tentsio hori mantentzeko estutu egin behar da. Hilabetean bi edo hiru saio baldin badauzkat tentsio latza jartzen zait, material asko behar da eta orduan situazio horiek danak apuntatzen joaten naiz. Cero gai hoiek saiorako gertatu egin behar izaten ditut, banaka diren, birentzako diren...

Aurtengo

Txapelketarekin

gustora?

Txapelketak finalean nik bertso mundu hontan ezagutu dudan mailarik altuena eman du. Nik ez dut holako mailarik ezagutu. Final clenak ikusi izan ditut eta maila izugarria izan da. Nik usté dut gaiek ere lagundu ¡zango dutela zeozer.

Gai on eta txarren

bereizketa?

Gai batzuk badira jarri aurretik ere txarrak direnak. Txarrak bapatean kantatzeko, behar bada lantzeko eta paperean jartzeko onak izan ditezkeenak baina bapatean zailak. Gaiekin gertatzen da ba zein bertsolariri tokatzen zaion, eta arlo hura ezagutzen duen ala ez. Gaiak ideia argia eman behar du. Bertsolariak oso denbora gutxi dauka gaia hartu eta zatitu eta kantatzen hasteko. Gauzak garbi ez bazaizkio ematen eta hura ulertzen denbora hartu behar badu ez du balio. Txapelketa nagusian, saiatu gara neurri zailenekin gaien aldetik erosotasun eta ugaritasuna bilatzen. Neurririk errezena zortziko nagusia da eta orduan gairik gutxien dueña edo zailena zortziko nagusirako utzi izan dugu. «Haizak hi mutil» eta «Iparragirre» doinuetarako gehixeago ematen duten gaiak, gai xamurragoak. Bertsolariak ere horregatik beharbada nahikoa gustora gelditu dirá lan zailenetan ere, lan egokiak izan dituztelako.

agortzen?

Ez, bizitzak jarraitu egiten du eta bizitzak jarraitzen duen bitartean hoiek ere jarraitu egiten dute beti. Beti azti ibili behar. Inoiz ametsetan ari naizela ere bai, gairen bat

20 BERTSOLARI

Familiko erreferentziak ri buruz zer?

hainbeste

izatea-

lendea batzutan kejatzen da horretan abusatu egiten dugula eta, baina ondo pentsatuta 1993-Martxoa


mundu hau holaxe da. Etxe gehienetan, senar-emazteak, haurrak, anai-arrebak, aitonamonak eta haien gorabeherak gertatzen dirá. Geure bizitzako zati hauncliena hor mogitzen da eta gaiak ere logikoa da hortik ateratzea. Situazio berriak kantatzea oso zaila da. Gaur egun gertatzen diren zenbait gertaera hizketan esateko ere zailak dirá eta hura bertsotan nola esango duzu ba hizketan ezin esan baduzu. Garai baten beharbada gauza xamurragoak gertatuko ziren eta dotoreago ere bai. Hargatik beharbada gaurko bertsolari gazteek ere aiton-amonen papelean askoz dotoreago eta xamurrago kantatzen dute. Beharbada gai jartzaile faldearen akatsa ere izan daiteke, gazteen mundu horretan biz¡ denik ez dagoelako gure artean eta hor gerta daitezkeen gora-beherak ez ditugulako ezagutzen. Gazteen artean ere pasadizo xelebre nahiz serioak gertatuko dirá. Gu nahiko helduak gara eta ez gaude egoera horiekin harremanetan. Datozen txapelketatan gaijartzaile taldea berritzen joatea inportantea litzateke. Gure moduko zahar batzuk kanpora eta gazteak sartu behar dirá hor.

1993-Martxoa

Gaien

arazoak?

Gairik zailenak neretzat, eta izaten ditudan arazorik haundienak puntuekin izaten ditut. Askok ez du usteko, entzuleak ez du usté baina puntúa da ariketarik zailena bertsolariarentzat. Garai batean bertsolarien artean gehiago lantzen zen puntuari erantzutea. Gaur egun hori gutxiago lantzen da. Beharbada zailtasuna hortik dator. Berez zaila eta gero gutxi landua, hórrela eta zailago. Gaur bakarkako lana askoz gehiago lantzen da, ideia bila, gafa zatitzen eta abar.

Zein baldintza

behar ditu

puntuak?

Rima egokia eta ideia garbia. Puntúan ez da erabili behar bertsolariak bukatzeko erabil¡ ohi dituen hitz klaberik. Puntuak xamurra behar du, bertsolariak errez landu dezakeena. Puntuaren arloan badago hain argi ez dagoen gauza bat. Bertsolarien artean ez dago eta ez eta juradu artean ere ez dago batasunik. Bertsolariari puntúa jarritakoan batzuk BERTSOLARI 21


zartateko hauncliena hurrengo erantzunean botatzen dute eta beste batzuk karga amaierarako gordetzen dute. Hori baloratzean dago arazoa. Bertsoari lehen puntúan erantzun behar zaio ala bertsoa betetzen joan eta azkenerako gorde behar du erantzuna? Horretan ez dago iritzi bateraturik. Batzuk nahiago dute zapla erantzun eta gero bertsoa bete eta beste batzuk betetzen joan eta atzen arrazoian borobildu. Hor onena biak batera egitea ¡zango da baina oso zaila. B¡ bideak dirá baliozkoak nere ustez. Lehen ere bietako joera zuten bertsolariek. Sorozabalek finalean puntuari erantzunez bota zuen bertsoa ¡zango da nere ustez Txapelketako bertsorik onena, merituz. Ni juraduan egon izan banintz 9,30 emango niokeen. Cerrikoa estutu

entzuten da sarri erantzun behar zaio jende klase horri estutzeko mezua digute ekarri eta berak nahi duten neurrikoa jarri. Horrek erantzuna eta bukaerako arrazoia biak dauzka eta rima ere ona.

Saioak zein

maiztasunekin?

Nik gustora egiten dut hilean bat. Gustora. Denboraz deitzen badidate eta nere kanbio eta aprobak egiteko astiarekin hilean bat neurri ederra.

Eta bapatean

zer?

Gustoria hasiko nintzake. Neroni nago orain bertso eskolara joateko moduan, neuk hartuko nituzke eskolak. Ideia ugari etortzen zaizkit baina ezin tolestatu. Inoiz sagardotegian edo lagunen batekin edo kinto bazkarian e.a. aritzen naiz baina gutxi. Prestatzeko ez daukat astirik. Gero, zer lantzen den hura etortzen da burura eta orain bertsoen ordez gaiak etortzen zaizkit burura. Intelektualkeria ironizatuz bizi da bertsolari askoren antzera, baina Goierriko bertsolarien artean berak hartu behar izan du maixu papera eta letradun itxura. Langile serio eta hitzekoa. Ga¡ eta egoera aldetik etorri ikaragarria dueña eta baita irudi batetik gaiaren forma emateko gaitasun aparta dueña ere. Gaiari buelta ematen eta aukera desberdinak bilatzen maixua da. Broma zale eta umore haundikoa baina lanean fórmala eta gogotsua. Nikolas Zeberio, gaijartzaile taldeak eta Goierriko bertsolari taldeak duen gaien harrobia. naiz gehienbat.

22 BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

23


JATETXEA

GOIURIA GOIURA IURRETA

Tel.: 6810886

JATETXEA

GARAI BIZKAIA Tel.: 6813595

Fax.: 6816391

JATETXEA

IKUSPEGI GOIURA IURRETA

Tel.: 6811082

JATETXEA Dozen'erdi bat urdaiazpiko zMilik dauzkat jarriak saltxitx^Ă­a lukainka asko Aragoitik ekarriak; lau kapoi pare eta sei oillo agindu dizkit herriak eta ondoren toreatzeko bi zekor gorri gorriak... Ni eskontzean izango dira bankete izugarriak. (TXIRRITA)

TXOKO Kanpatorrosteta, 1 DURANGO

Tel.: 6811033

JATETXEA

JUANTXU Sanagustinalde, 4 DURANGO

Tel.: 6811099


BERTSOLARIA ETA MUSIKA: HARREMAN ESTUA Bertsoa pentsatu, ยกdatzi, irakurri egiten da. Baina, batez ere, bertsoak kantatu egiten dira. Beraz, ezin uka daiteke bertsolaritzak eta era berean bertsolariek musikarekin duten harreman estua. Batzutan harremanok estuagoak izango dira besteetan baino. Baina, ezbairik gabe, bertsolaria bertso doinua erabiltzera behartua dagoen neurrian, musika kontutan hartzeko gauza izango da. Testua: Izaskun ELLAKURIAGA Argazkiak: Artxiboa 1993-Martxoa

BERTSOLARI

25


ertsolariak bertsotan hasi aurretik b¡ gauza hartuko ditu kontutan: zer esan eta ñola esan, hau da, bertsoaren edukia eta forma. Eta bi aspektu hauek garrantzitsuak izango dirá.

B

Bigarren alorrari dagokionez, bertsoaren forman dagokionez hain zuzen, aukeratutako hizkuntza moldea bezain garrantzitsua izango da hautaturiko bertso doinua. Bertsolariak buruan dauzkan ideiak ordenatu eta entzuleari helarazteko doinu bat aukeratu behar du. Une horretan, beraz, bertsolaria musikarekin harremanetan jartzen da. Bertsolariek bertso doinuez gain, musikaz orokorrean zer harreman duten jakin asmoz zazpi bertsolariren iritzi eta gogoetak jaso ditugu. Batzuk musikarekin duten harremana oso estua da, beste batzuena ahulagoa. Xabier Amurizak, ematerako, harreman zuzena izan du musikarekin. Seminarioan izan zen garaian solfeoa ikasi eta ¡rakastea ere tokatu zitzaion. Egunero ordu erdi musika ikasten ematen zuten Derioko seminarioan. Hasieran ikasle baino izan ez bazen ere, azken ikasturteetan irakasle gisara ere ibili zen. Horrez gain, seminarioan musika zaletasuna handia izanik, koruak antolatzen diren eta hauetan kantatutako ere bada. Tiple zein tenore gisa kantatu izan du eta polifoniaz gain, gregorianoa ere kantatzen zuen. Musikatresnarik ere jo du. Seminarioan elizako organoa eta piano jotzen zituen. Hala ere, txikitan pilotan jokatzen eskuak apurtu eta gero pianoa jotzerakoan zailtasun nak izan ditu. Horregaitik ez du pianoa nahi beste jotzen ikasi. Igor Elortzak eta Unai Iturriagak ere Durangoko kontserbatorioan ordu asko egin dituzte solfeoko bost kurtsoak ikasten: Bestetik kontserbatorioko koruan ere kantatu zuten. Musikatresnarik ere ez dute faltan izan. Unaik bibollina eta Igorrek piano jotzen ikasi zuten. Hala ere, 3. mailan zeudela utzi egin zitoen musikatresna jotzen ikasteari. «Bibolina ikasten jarraitu nahiez gero, denbora asko horri eskeintzea eskatzen zuen eta nik ez neukan horrenbesteko afiziorik. Hala ere, orainclik bibolina etxeko kamaran gordeta daukat», aitortu deu Unaik.Igorrek, Unaik ez bezala, utzi ostean ere jo izan du inoiz pianoa.

26 BERTSOLARI

Xabier Ezukitzek ere musikarako zaletasuna beti izan du. Solfeo lehen bi mailak aprobativa ditu. Baina txistua jotzen nabarmentzen zen txikitan Euzkitze. Txiki-txikitatik eraman zuten gurasoek txistua ikastera. «Sekulako afizioa neukan, tarterik neukan bakoitzean jotzen nuen eta maixuak ere harrituta uzten nituen. Hasiera hartan poxpolin izeneko batzuekin aritzen ginene eta asko joz gero arin apurtzen ziren. Nik sarritan aldatu behar izaren nuen eta txistu barrí ugari izaten nituen». Baina txistuaz gain denborapasarako ahosoinua era jotzen du noizean behin. Txistua jotzea bertsoen munduan sartzen hasi zenean utzi zuen. Jon Sarasuak ere jotzen du musikatresnarik. Nahiz eta musika ¡kasketarik ez izan, soinu txikia, ahosoinua eta kitarra ere jotzen ditu noizean behin aretxabaletarrak. «Ñire kabuz ikasi ditut. Batzutan anaiaren laguntza ere izan dut». Sebastian Lizasok eta Millan Telleriak ere ez dute inolako musika ¡kasketarik egin eta musikatresnarik ere ez dute jotzen. Sebastianen kasuan, anaia izan da musika ikasi eta herriko musika bandan jo izan dueña. Hala ere batzuk eta besteek musiak menperatzea lagungarri gertatzen dela adierazi dute. Igorrek bertsolarien belarria lantzeko musikaz zerbait jakitea lagungarri deritzo. «Nik ez dut usté bertsolari batek sofeo eta abar ikastea beharrezko dituenik. Baina belarria lantzeko laguntza handia dela ez dago dudarik. Bestetik egia da belarria ibilian ibiliz egin daitekeela». Unai ere iritzi berekoa dugu. «Bertsolari asko dago belarri kontuan plátano hutsak direnak. Esaterako Sorozabalek berak eta bi pasatzen ditu doinuak harrapatzeko, baina buruz ikasten ditu eta gero ez zaio ezer ¡gartzen». Amurizaren ustez bertsotan bapatean egiteko ez da garrantzitsua musika menperatzea. Bidé berriak bilatzeko, ordea, bai. Bapateko bertsogintzan kantaera eta belarri dirá garrantzitsuagak bere ustez. «Plazako bertsolariak izakera berezia edo karisma beharrezkoak ditu eta horren barman gauza askoren artean kantaera faktore bat gehigo da. Belarri ona izateak ere laguntzen du. Baina bi fak1993-Martxoa


/

1993-Martxoa

BERTSOLARI 27


tore hauek ikasi egin daitezke. Nik ezagutzen ditut bertsolari asko belarri txarrekoak, baina hori landu egin dute eta gero plazan ez zaie ezer nabaritzen.» Euzkitzek ere musika menperatzea baino kantari ona izatean uste du dagoela gakoa. «Sebastian Lizasok, adibidez, nik baino musika formazio kaskarragoa izango du, baina ni baino kantari hobea da. Andoni Egaña bera ere kantari ona ez izan arren, badu besteeok ez daukagun grazia bat, Azpillagak edo Egilleorrek bere garaian izan zuten bezalakoa. Seguru asko dotoreetan norbait aipatzekotan Egileor aukeratuko nuke. Beti lituratu izan ñau kantatzeko zer nolako grazia eta dotorezia duen. Grazia horrek, bertsoa figura literarioz eta abarrez lagun dazakezun bezala, bertsoari brilloa ateratzen lagun dezake. Bestela, formazio musikalak ez dakit zenbaterainoko garrantzia izan dezakeen. Hala ere, kalte baino mesede gehiago egingo du.»

Bertsoen doinuen

biltegia

Bertso koinu ugari dago. Juanito Dorronsoro dugu bertso doinuen bilketan lan handia egin duenetariko bat. Dorronsorok 2000 doinutik gora jaso izan du. Baina bertsolariek ñola bete eta hornitzen dute beren bertso doinuen biltegia?

nuz jabetu eta gogoratzeko asko lagundu diola esaten du.

Amuriza Azkueren kantutegia aztertzen denbora asko pasatutakoa dugu eta bertatik zenbait errejerentzía jaso izan du doinu berriak sortzeko. Guztira hogei bertso doinu berri inguru sortu ditu Amurizak. Doinuak atara egiten dirá aitortzen du. «Normalean doinu berri bat sortzeko, lehenengo ideia bat izaten duzu. Eta gero, ideia hori landu ahala, bertso doinua moldatu eta atara egiten duzu. Gregorianoz kantatzen den Salve Regina erreferentziatzat hartuta egin dut doinurik. Gloria ere doinu baten erreferentzia izan nuen.»

Ion Sarasuari, aldiz, kontrakoa gertatzen zaio. «Oso berezia naiz bertso doinuen kontuan. Oso memoria txarra daukat horretarako eta asko kostatzen zait doinu konkretu batetaz gogoratzea. Normalean unean uneko entzuten diren doinuak erabiltzen ditut. Hala ere, behin ahalegindu nintzen eta nik erabilitako doinu ezberdinen zerrenda bat egin nuen. Lan handia izan zen, doinuei izen bat jarri eta sailkatzea. Guztira Zortziko Handian ehunen bat eta Zortziko Txikian laurogehi bat zenbatu nituen. Baina gero, ñola ez dakidala zerrenda galdu egin nuen eta harrez gero lan hori ez dut berriro hartu.»

Euzkitzek ere badauzka berak sortutako doinurik. Hala ere, oraindik ez da bere doinuak plazaratzen ausartu. «Hain formazio musikal eskasa izanik lotsatu egiten» baita berak adierazi bezala. Bestetik, doinu berriak bilatzen eta aztertzen lan gutxi egin duela aitortzen du. Belarri ona ízateak edozein doi-

Lizasok ere bertso doinuen biltegia plazan erabiltzen diren doinuak bereganatuz edo bestela musikariei doinu berriak egin diezazkioten eskatuz hornitzen du. Kaxiano eta Azpeitiako musika bandako zuzendariari askotan eskatu die. Telleriari, aldiz, betidanik gustatu zaio doinu ezberdinak erabili eta ha-

28

BBRTSOLARI

1993-Martxoa


rakatzea. Tartean zenbait doinuri ere aldaketa txikiak eginez, bere gustora moldatzen ditu. Gustora egiten duen lana da. Unaik eta Igorrek bertso doinuen alorrean beren buruak galdu samar ¡kusten dituzte. Bertsolaritzan oraindik gainditu gabe duten ¡kasgaietako bat déla usté clute. Doinu asko entzun eta ezagutzen dutela esan arren, plazaten gehien entzuten direnak erabiltzen dituzte normalean. Doinu gutxi

erabili

Unaik eta Igorrek azaldu duten kezka ez da beraien arazoa bakarrik. Bertso doinu asko ezagutu arren, gutxi dirá plazatan erabiltzen direnak eta gehienetan bospasei bertso doinu dirá kanturako aukeratzen direnak. Lizasok adierazi duenez bertsolarien artean kezka hau gainditzeko asmoa dago. «Bertsolarien artean ari gara zerbait komentatzen betiko doinuetatik atera beharraz. Batek edo bestek, lana partitu eta musikari batzuei zen1993-Martxoa

bait doinu eskatzeko asmoa daukagu.» Telleriaren ustez, doinu gutxi erabiltzeak badu bere arrazoia. «Gaur egun aukera inoiz baino zaabalagoa da. Hala ere, normalean doinu asko gogoan izan eta traraleatu arren, oholtza gainean zaudenean betikoetara erortzen zara errez. Zu normalean doinu berri eta berezien bila baino esan behar duzunaren kezka gehiago izaten duzu. Horregaitik jaialdietan doinu mugatuetara erortzen gara beti.» Euzkitzek arazoa areagotua dakusa Zortziko Txikiaren neurrian. «Zortziko Txikian gutxi egiten dugu eta egiten dugunean beti doinu beretsuetan. Zergaitik? Ez da berez zortziko txikia gutxiago gustatzen zaigulako. Bere zailtasuna badu, eta agían zortziko nagusiari baino errespeto gehiago diogu. Baina hain gutxi egiten badugu, doinuen arazoa da nuerri handi batean horren eragile. Zortziko txikian, gustagarri, jendeari heltzen zaizkionak eta errepika dutenak pare bat baino ez daude eta horregaitik beti berdinak kantatu eta

BERTSOLARI

29


apertu beharrean, errezkeriz, Zortziko Nagusira jotzen dugu. Ez dakit eskaera hori nola bederatu beharko genukeen, gu norbaitengana jon edo Bertsolari Elkartearen bidez...». Unaik ere doinu berrien beharra azpimarratzen clu eta musikari edo musika ondo menperatzen duen bertsolariren baten lana déla usté du. «Bertso doinu berriak behar dirá. Bertsolaritza berrizten doan neurrian musika ere bai. Gaur egungo bertsoak beste ezaugarri batzuk ditu, orain errepikapenak ere garrantzi handia ¡zaten du... Nik usté dut arlo horretan badagoela nahi duenarentzat lana. Zenbait doinu berri eginez gero, publikoaren sufrimendua ere leundu dezake.» Lizasok ere doinu berriak sortzearen lana musikarien ardura déla usté du. Hala ere, eskaria bertsolariak bideratu beharko luke zein bertso doinu mota, zien ezaugarritakoa gustoko duen adieraziz. Doinu berriak, batez ere, txapelketa garaian plazaratzen dituzte bertsolariak. Bertso doinuen berrien plazaratzea bultzatzeko asmoa, Bertsolari Elkarteak Txapelketa Nagusian bertso doinuen aportazio onena egin duen bertsolaria saritzen du. Azken txapelketan Euzkitzen eskuratu zuen sari hori eta berak aitortu duenez, ilusio handia egin zion.

«Lanak bukatu gunituenean eta sariak mahai gainera ekarri zituztenean, segituan bota niñón begia eta egurrezko polit hura norentzako ¡zango zen galdetu nion neure buruari. Gero neuri egokitu zitzaidan. Hala ere ez dut usté niri emateko saria zenik, azken batean besteen aportazioengandik eskuratu bainuen». Millan Telleriak ere birritan eskuratu du doinuen saria. Gehienetan musikariek eskeintzen dizkiote doinuak, Kaxianok esaterako. «Kaxianok doinu asko moldatu dizkit. Noizbehin aipatu ere egin dit doinuak erabiltzen oso belarri ona dúdala eta neretzako doinuak egitea merezi duela.» Estilo berriak

jorratuz

Doinu erabilien eskasia honetatik abiatuz, zenbait bertsolarik bertsoa musika estilo ezberdinetara egokituz zenbait aproba egin dituzte. Sarasuak, adibidez, inoiz antzerakorik egin du. «Bertso jaialdietan bai no gehiago lagun arteko giroan eta era ez formalean egin ditut horrelakoak. Dena den, ez pentsa oso erraza denik. Bertsoak badu bere erritmo propio bat eta bertsoa beste erritmo bati egokitu eta bapatekotasunak duen zailtasuna egokiro aurre-

HARPIDETZA TXARTELA Izen deiturak Helbidea Herria Herrialdea

Telefonoa

Banku/Aurrezki Kutxa Sukurtsala Kontuaren zenbakia

BIDALTZEKO B E R T S O L A R I aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Telefonoa (943) 47 11 42 30 BERTSOLARI

SINADURA

1994-ko harpidetza (4 ale) 2.300 pezeta 1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

31


ra ateratzea ez da lan erreza izaten. Hala ere, bertsolaritzan bidé berriak probatzea eta arakatzea den guztia positiboa déla usté dut.» Lizasok ere izan du horrelako esperientziarik. Urte berri egunez ETBko saio batean zaldi zuri baten gainean igo eta Pantxo Villa bihurtuta, mexikar doinuz bertsotan aritu zen. «Bertsolariak orain arte jakin du gizartearekin batera aurrera joaten eta horrelako saialdiak ondo dauela usté dut. Urte Derritan mexikar doinuz kantatu nuenean hasieran beldur pixka bat izan nuen, neurri ezberdinean kantatzea eskatzen zuelako. Baina nahikoa ongi moldatu nintzela usté dut.» Igor Elortzak ere era horretako saialdiak ongi ikusten clitu eta inoiz berak ere aproba egin du. Baina bere ustetan, joera hori nagusitzeak entzulegoa aspertu eta nazkaraziko luke. Zein bertso doinutan kantatu erabakitzeko bertsolariak esan nahi duenari begiratzen dio batipat. Baina gusto kontuek ere badute zerikusirik. Euzkitzek, esaterako, «Juana Bixenta Olabe» doinua du gostokoa... «Doinu honekin errebeindikazio puntu bat ere azaldu nahi nuke. Txapelketa batean sei puntutik gorako doinua erabiltzera behartu gintuzten eta luana Bixentarena ez ziguten onartu.» Telleriak badu unkitu cluen d o i n u r i k .

«Behin Txindokiko artzain txabola batera Joan ginen Peña eta biok. Gogoratzen naiz artzain batek bertso zahar batzuk oso doinu atseginez, belarrira gustoz sartzen den horietako bat kantatu zuela. Izugarri gustatu z¡tzaidan eta hanclik hiru egunetara saio bateko agurrean doinu bera erabili nuen eta zenbait entzulek gustoko zutela ere adierazi z¡daten.» Unai eta Igorrek bertso doinuena moda kontua déla usté dute eta gaur bat gustoko duzun bezala, bihar beste bat izan daitekeela aitortzen dute. Hala ere, bertsotan egin zuten lehenengo aldian zein doinu erabili zuten gogoratzen dute. «Seguru Pello )oxepe edo Xarmangarria Zira ¡zango ziren lehenengoz erabili genituen doinuak. Garai baten, bertsoa ondo menperatu arte Lopategik ez zigun beste doinurik erabiltzen uzten. Triste bizi naiz eta ausartinek erabiltzen zuten.»

Bertsolaria

eta

kantaria

Bertsolariak kantatu egiten duan neurrian, kantaria kontsidera genezake. Baian, funtsean, gauza ezberdin bi dirá. «Bertsoa eta kantuaren artoko muga bereiztea zaila da. Hala ere, abertsolari eta kantaria ezin daitezke parekatu. Gauza ezberdin bi dirá. Bertsolariak bertsoa, hitza du musika baino gehiago

HorilU

Okendo kalea, 4 Tel. 42 82 89 - Faxa: 43 12 56 20 004 DONOSTIA

LIBURUDENDA

32 BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

33


34

BERTSOLARI

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

35


oinarri. Kantariak hitzez gain musika ere asko zaindu behar du, honek definitzen baitu bere burua», iruditzen zaio Sarasuari. Hala ere, bertsolariek kantariekin harreman oso estuak izaten dituzte. Askotan bertsolariak kantarien letra egile bihurtzen dira. Horren adierazle garbia euskal musikagintzan dugu. la bertsolari gehintsuenek inoiz bertsoren bat edo beste idatzi ¡zan dizkiote euskal kantariei. Honek bertsoak lantzeko beste aukera bat eskeintzen die bertsolariei. Bestalde, bertsoak eta batez ere bertso jarriak zabaltzeko kantari eta musikaren laguntza izatea atsegingarria eta positibo ikusten du Sebastianek: «Esperientzi polita izan zen duela bi urte. Loiola 91 zela eta Pello Esnalek jarritako bertso batzuk musika lagun eta tartean koruarien laguntzaz ¡kuskizuna egin zen Azpeitian. Nik uste dut entzulearentzat atsegingarriago déla era honetako saialdiak. Azken batean musika eta bertsoak euren artean lotura handia dute eta oraindik gehiago izan beharko lukete». Sarasuak ere entzuleari begira egoki ikusten du bertsoak musikaren laguntzaz kantatzea. «Era horretan, agian, behen heltzen ez ginen tokietan sartzeko aukera dago. Eta beharbada, entzule mota berri bat ere eskuratzen dugu.»

Musika

entzunez

Bertso doinuez gain, bertsolariek ere beren gusto musikak dauzkate. Esate baterako, Sarasuak orokorrean musika mota eta estilo ezberdinak entzuten ditu. Hala ere musika gogorra ez du horren gustoko. Bestalde, Silvio Rodríguez da besteak beste asko entzuten duen kantaria. Igor Hertzainak faldearen forofoa bada ere, musika estilo ezberdinak entzuten ditu. Unai ere Hertzainak taldearen zale da, baina Ruper Ordorika du norbait aukeratzekotan gustokoena. Hala ere, musika ezberdina entzuten dutela adierazi arren, badago durangar biek entzun ezin duten musikarik. «Lo más duro» eta era hortako musika jasanezina iruditzen zaie. 36 BERTSOLARI

Lizasori musika orohar gustatzen zaio. Hala ere, egoera animikoak entzuteko musika mota bat edo beste aukeratzera bultzatzen du. Euzkitzek musikazale amorratutzat jotzen du bere burua eta musika entzuteaz gain kantatzea ere izugarri gustatzen zaio. Kotxean doanean kantatzen du gehian eta normalean auto stopistak ez ditu hartzen oihuka eta kantari joan ohi delako eta norbait hartuz gero lotsatu egingo litzatekeelako. Bestalde, musika gehientsuena gustatzen zaio, nahiz eta atsegin ez dituenak ere ¡zan. «Hevyak ez ñau erakartzen, rap-ak ere ez. Bakalaoa ezin dut aguantatu eta gainera ez dut ulertzen nola arraio izan dezakeen duen arrakasta musikalitatez hain pobre iruditzen zaidan musika mota horrek». Gustokoen artean klasikoa, euskal kantariak, countrya, Luis Eduardo Aute eta beste zenbait espainiar kantautore, musika anglosaxoniarra..., atseguin ditu. Telleriak ere musika diferente ugari entzuten du, baina gehienbat trikiti doinuak ditu atsegin. Hala ere, edozein musika entzuten duela baju entzutea gustatzen zaio. «Musika suabe entzutea gustatzen zait. Igual taberna baten sartu eta musika altu entzutean hau da hau musika alperrik gastatzea! pentsatzen dut ñire barrurako»: Amurizak ere musika mota asko entzuten du. Haurren musikan ere jantzia dugu. «Aspaldian alabarekin hatera haur kantuak entzun eta kantatzen dut asko. Normalean, ordea, euskal kantariez gain gehien entzuten duen musika mota klasikoa izaten da. Musika klasikoari dagokionez, hala ere, badu nahi eta ezin bat. «Musika klasikoetan abanguardistak kontsideratu genitzakeen musikariak ez ditut nik nahi beste jarraitu, batez ere aukerarik eta denborarik ez dudalako ¡zan. Bestalde, Bach, Mendelson, Hendel, Vivaldi, Ravel..., asko entzun ditut. Gaur egungoak, ordea, González de Azpiazu, Bernaola eta beste batzuk gutxiago jarraitu ditut. Hala ere, nik uste dut musika sinfonikoa dagoenetan konpletoena eta kreatiboena déla. Izan ere, musikatresna ezberdinen arteko egokitasuna eta kontrola lortu eta izatea meritu hancliko gauza déla uste dut.» 1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

37


osé Usabiaga, «Zamalbide» esanda ezagunago den bertsolariak 66 urte dauzka, adin miragarri bat. Ume koskoretan Txirnta eta Saiburu mitikoak ezagutu zituen, eta orain, erretiroa hartu berritan, Egaña eclota Sarasua benetan estimatzeko (eta esateko) gai da. 16 urte ditu plazan, eszenatoki baten gainean abestu gabe, baina hala ere urtero ordaintzen du Bertsolari Elkarteko kuota, 6.000 pezetatakoa. Garai bateko bertsokera da berea, barrendik ateratakoa b¡ aldiz pentsatu gabe botatzen dutenetakoa. Lanik grisena tokatu zaie, bi belaunaldien arteko zubi egitea, goi mailarik lortu gabe, eta azken urteetara iritsita ere inongo omenaldirik jaso gabe. Bertsotarako «kontrarioa» behar duen gizon hau, kantuz egundokoak esan arren inoiz benetan haserretu ez den gizon hau, orain sutu da, orain haserretu da benetan eta bihotzez, urteroko omenaldian kantatzea debekatu zaionean. Bere bizitzak merezi errepasotxo bat, arrazoi berriago hauek ulertzeko.

J

karakolak biltzen ari nintzela heldu zidan larrak ikusita nago komeri ederrak bi begitatik ¡suri negarrak akabo orain hemen Zamalbiden ¡ndarrak. Saiburu harrituta zegoen, esanez «uo, hori bertsoa duk, bertsoa, hi bertsolari aterako haiz». Teodora gure amari deitu zion, semeak bertsolari irtengo zuela eta ondo zaintzeko eskatuz. Hamalau urterekin Errenteriko Goiko Kalean kantatzen hasi zen, festetan. Lendabiziko saioa gogoan du oraindik ere, Saiburu, José Azkue eta Aginluzetako Martinekin hatera. «Saiburuk bertsoa bota zidan, alegia, gaztea nintzela baina ez beldurtzeko, berak lagunduko zidala. Hasi nintzen eta, clisparateak botatzen nituen, haiek parrak jendeak!».

«Zamalbide» izeneko ostatuan jaio zen, Errenteriako auzo batean. Gogoan ditu han biltzen zirenetako batzuen izenak, Txirrita, Telleri Txiki, Gaztelu, Saiburu, baita zer jaten zuten ere, sagarrak, urrak, pikoak, gazta, ogi muttur bat, eta batzuetan taloak. Edateko ardoa eta sagardoa.

Bertsotan elkarri kristorenak eta bi esaten zizkioten garaiak ziren. «Bertsolariek elkarri ehundokoak esaten zizkieten, izugarrizko peleak egiten genituen elkarrekin, burruka b¡zian bertsotan, baina gero elkarrekin afaltzera ederki joaten ginen. Denahaserre planta besterik ez zen».

Hamar urtez bota zuen lehenengo bertsoa, «cum laude» eman zion epaile eta guzti. «Karakol biltzen ari nintzela, larrartean sartu nintzen eta, ezin atera. Enborraren zuloan karakol pila ikusten nuen, 60tik gora ¡goal, baina lar beltz handi hori zegoen bueltan, badakizu arantza ñola edukitzen duen, gantxoa bezala, gogorra. Sartu nintzen sartu, baina bai ederki damutu ere, dena urratu nintzen ¡rtetzerakoan. Seirak laurden gutxi alclera etorri zen Saiburu, tenore hori izaten zuen etortzeko, eta ikusi ninduenean «ene, zer dek seme, zer pasatu zaik» galdetu zidan, eta esan nionean, berak «puñetero, lar beltza txarra duk, olio piska batekin binagrea bota eta igurtzi ezak horrekin» esan zidan. Eman ere bai nik, eta egia esan, ez zidan kalterik egin. Esan nion amorruarekin bertso bat egin eta bota miela, larrartean bertan, eta entzun nahi zuela erantzun zidan. Hauxe zen bertsoa:

Ergobin bilerak egiten zituzten, bertsotan gehiago soltatzeko eta lagunartearen beroa gozatzeko, eta behin Uztapide agertu zen hilera batera. «Hau nongoa dek?» galdetu zuen Uztapidek rtigatik. Esan zioten nongoa nintzen eta berak orduan «hau heldu dek, belarra bezala» esan zuen. Bertso bat bota zidan Uztapidek, nik ere bai berari, berak beste bat, nik erantzun... Ni sekula ez naiz beldurtu izan, ezta behin ere inorekin, beti aurrera, baita onenaren ondoan ere, zeren nik nahiago det onenarekin egitea txarrarekin baino, zergatik gehiago ikasiko duzu onarekin txarrarekin baino. Uztapidek garbi esan zidan garai hartan, «hiri bertso bat zail samarra ¡goal aterako zaik, baina hortik aurrera hi isiltzeko sudurretik aniloa jarri beharra zegok, ganaduari bezala».

ís

BERTSOLARI

Bere belaunaldia hobeto moldatu izan da, orohar, sagardotegi eta mahai inguruan, tablaclu gainean baino. «Tabladu gainean mu1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

39


gatu egiten dira gauzak, gustorago ¡bili izan gera sagardotegian, mahai baten bueltan, gau osoa igoal, eguna zabaltzerako lotara joan, eta esnatu orduko berriro kantuan. Orain ez da bertsolaririk ateratzen estilo honetan. Nik garbi esango dizut, bertsolaria ederrena berezkoa da. Sebastian Lizasok berezkoa dauka, antzematen zaio. Oraingo gazte hauek badaukate etorkizuna, baina esan nahi nizukeena hau da: heldu direla, baina luzarorako, denbora askorako ez dute iraungo, inork ezin du iraun egitazko bertsolaria ez bada.» Gaur egungo bertsolaritza ¡arraitzen clu, eta po/ik ikusten cki Hitzetik Hortzera programa ere, hari begira, askotan bazkaiorduan egiten dueña, askoz gehiago jaten ornen du. «Egaña ona da, lagun handia det, eta bert40 BERTSOLARI

sotan markatik fuerakoa da, Sebastian Lizaso ona da, beste txiki hori. Sarasua, hori ere bai, gero bestea ñola da, belarritakoarekin ibiltzen dena... eta neska hori, Lujanbio, horrek seinale du Saiburu, Txirrita eta horiengandik datorrela, horien tartekoa déla.» Orain ordea, bertsolaritzan gauzak hain azkar aldatu diren honetan eta telebistak egin duen selekzioaren aurrean, bere garaiko asko bezala, zirkuitoetatik kanpo gelditu da Zamalbide ere, eta honek tristura handia ekarri du bere bizitzara. «Orain ezer ere ez elídate deitzen, ez hará eta ez honerako. Hementxe, tarteka afariren bat denean esaten didate lagunek, 'Zamalbide, kantaitzak hiru edo lau bertso, zergatik gogoa zeukagu hire bertsoak aditzeko, beti besteenak aditzen ez gaudek ederki eta'. Gurekin ahaztuta daude, eta horrek tristura be-

1993-Martxoa


zalá ematen du, ¡luntasuna. loan edozein tokitara eta kontent bazaude, hori pozgarria da, argitasuna da. Orain ez, orain, toki batean jartzen zara eta ilun, serio. Lehengo alegretasun hori bukatu zaigu.» Berak dioenez hamasei urte ditu jendaurrean, eszenatoki batean abestu gabe. «Azkena Uztapiderekin izan zen, bera hil baino bost urte lehenago, eta bera hil zela hamaika urte beteko dirá aurten. Hau miseria izugarria da. Guri esan ziguten, Lizasori, ni baino urte bat zaharragoa denari, niri, zahartu ginela eta gazteei lekua utzi beharra zegoela, hori ondo clago... baina... hor beste ataka bat badago, gazteak beti... ez da ona. Lehen gazteak eta zaharrak tarteka nahastuta ¡biltzen ginen, eta orain zergatik zaharrak bereizi eta

1993-Martxoa

gazteak bakarrik? Hori ez zait ondo iruditzen.» Hala ere, harnean eta mingarri nabari zaion sumindura honek arrazoi zehatz bat izan du, lehertzera bultza duena: bertsolarien urteroko omenaldian, bi urte jarraian, kantatzen utzi ez ¡zana. «4fa urtetan kantatu dut, eta zazpigarrenean ez zidaten utzi, eta zortzigarrenean ere ez. Nahiago nuen aurpegian zapateko bat hartzea niri hori egitea baino, benetan, nahiago nuen muturreko bat hartu. Urte guzian kuota pagatzen det, gero ez didate inora deitzen, eta gainera omenaldian kantatzen utzi ez. Hor tartean badago pekatua, biboteak dauzka, Tapia du izena, horrek esan zigun ez genuela kantatuko. Hor agintzen duena Lazkano da, eta gizonez jokatu

BERTSOLARI 41


beste, eta gero, gelditzen dena denen artean partitu. Neregana ez da etorri oraindik ezer ere. Baina gastuetatik sobratzen dena beraien artean banatzen dute.» Datorren urtean omenaldirik ez egitearekin ere ez dator bat Zamalbide. Usté du badagoela bertsolaririk omenaldia merezi duenik. Altzako Bixenteri herriak egin zion omenaldi bat. Niri ¡non ez didate egin oraindik, eta hainbeste urte pasa ditut kantuan. Altzako Bixentek nahi du orain Elkarteko omenaldia jasotzea, eta jendeak esaten du, isilik egon behar lukeela, klaro ba, ez baita bertsolaria izandu. Hamaika aldiz utzi det zer esan ez zekiela, Irunen ere, Lizaso zaharrak badaki. Niri Lopategik esan zidan «hi listan hago, eta aurre samarrean gainera. Datorren urtean omenaldirik ez baina saioa egingo ornen dute, nor joango da ikustera, omenaldirik ez badago?».

behar dugu, txanda denei eman, inori ez ateak ¡tx¡ edo galerazi. Cero, bazkalondoan entzun zituzten ederrak, ea zergatik ez ziguten utzi kantatzen, aber nor den lehendakaria gauza horiek hobeto egiteko... kanpokoei beti omenaldia? frantsesei ez dakit zenbat aldiz egin dioten, Nafarroako partekoei ere bai, bizkaitarrei... nik esan nien lehendabizi etxea zela eta gero kanpokoa.» Elkartearen aurkako joera latzagorik agertzen du Zamalbidek, eta horien artean otsailaren 26an ospatuko den bileran lehendakariaren aldaketaren itxaropena. «Beti gauza berdinarekin jarraitzea ez da ona. Lehengoan zioen egunkarian Txomin Carmendiak, hari ere ez baitzioten kantatzen utzi, lehendakari berriren bat jarri beharko zela. Gero ba al dakizu zer egiten duten? Elkartean dirua biltzen dute, hor depositoa dago, eta bueno, hemen hainbeste zegok, gastuentzako hain42

BERTSOLARI

Bukaeran, esandakoekin zertxobait lasaitu zelako edo, bere historiaren ¡kuspegi zabalago bat eskaini zuen Zamalbidek, omenaldiaren kontuak eta bapateko amorrazioak sortutako gehiekeriak piska bat arrazoituz eta borobilduz. Hona azken zatia: «Gu geure garaian elkarri egunclokoak esaten ibili gera, baina planta besterik ez zen. Orain nago ni haserre benetan, orain da eguna ni benetan haserretu naizena, hori garbi esango det. Herri honetan bertsolarien izatea, hau nondik hasi zen, askok ez daki baina nik bai piska bat. Hemengo bertsolarien sona hau Txirrita, Saiburu eta horienganclik hasi zen, hortik poliki-poliki geu joan ginen sortzen, tarteka, bertsolari berriak. Epoka bat izan genuen oso txarra, gerra garaia. Ez ziguten uzten euskeraz hitzegiten, eta lanak izaten genituen bertsoak non bota, ñola, noiz... Guk egin genion orduan eutsi, usadioari eutsi, galdu gabe, segi eta segi. Orain bere onera etorri da bertsolaritza, baina gu izan ez bagina, galduta zegoen, hau guk ez bagenu aurrera jokatu, hau bukatuta zegoen. Horregatik diot errespetoa merezi dugula, eta garantía guziekin gainea.»

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

43


Kafea da gure gaia. Lü LciSci

del Café Juan

Iriondo

S.A.

Donostia

ID))

BERTSOLARl

1993-Martxoa


GRAZ Bedeinkatua izan dedilla sagardoaren graziya, bai ere ta kupira gabe eraten duen guziya; erari onek gizon askori ematen dio biziya, au eran gabe egotia da neretzat penitentzia.

GURUTZETA JOSÉ ÁNGEL GOÑI GARIN Tels.: 55 22 42 - 55 71) 49 CASA GURUTZETA-OIALUME BIDEA, 54 20115 ASTIGARRAGA

EIZMENDI SAGARDOTEGIA ITSUEN TXIKI BASERRIA 6INACA AUZOA HBRNANI Tel.: 55 <>4 05

Lenengo sartu tabernan eta ateratzen naiz azkena, egun gutian zurrutian da etzait betetzen barrena; au da erari maitagarri bat j arras piztutzen naubena, / Joxepa Karmen biotzekoa j bete amabigarerererena I (Ramón ARTOLA. 18860)

lÍ>ARRAGIRRE SAGARDOTEGIA ANTONIO EGUZKITZA ARREGI IPARRACIRRE BASERRIA OSINAGA BAILARAJO HERNANI Tel.: 55 03 28

i- ITSASBURU SAGARDOTEGIA

ANOTA SAGARDOTEGIA

ETXEKO SAGARDOA OSINACA AUZGA HERNANI

Tel.: 55 68 79

ELOSIACA AUZOA AZPEITIA

Urraki bidea Tel.: 81 20 92


Miquel Esbert: ÂŤParalelisbertsolarien eta Mallorca46

BERTSOLARI

1993-Martxoa


/

1 **w -i

. 1M

&

EB

9

V; -

1

L ^m

/^

*

\M M

Miquel Esbert i Garau Palma de Mallorcatik ¡nubil bizi da, Saint fordi izeneko herriskan eta hezkuntzako inspektore bezala egiten du lan alde batetik eta Palmako unibertsitatean bestetik. Unibertsitate horretan Janer Manilla irakaslearen koordinaziopean isletan XVIII mendetik hona izan diren glosadoreen inbentarioa egiten ari dirá. Dagoeneko 300 glosadoreen berri bildu dute, Brasilen repentistekin egin zuten antzeko enziklopedia bat egin asmotan, laz bertan tesi bat eman zuen argitara «La poesía de tradició oral: aportado al estudio des glosadors de Mallorca y la seva comarca».

-

^

Testua: ¡oxean AGIRRE Argazkiak: Vicent TERRASAk utziak

no handiak claude (0 glosadoreeii artean» 1993-Martxoa

BERTSOLARI

47


iquel Esberti familiatik datorkio glosadoreak aztertzeko afizioa. Alionaren lengusu propio bat, Antoni Garau i Vidal, Joan den mendeko glosadorerik handienetako bat izan zen eta gizon horri buruzko lantxo bat egiten hasi eta tesi doktoral bat eginez bukatu zuen.

M

«1928-1918 artean bizi izan zen eta hiru 'plagúete' utzi zituen idatzirik. 'Plagúete' bat liburuska gisako argitalpen txiki bat da, gaur 'literatura de caña y cordel' genero bezala deíinitzen dutena eta horko 'bertso paperak' bezala, feria, kafe edo kioskoetan saltzen zena eclo herriz herriz kantuan ezagutzera ematen zena. Erabiltzen zituzten gaiak moral kutsukoak ziren, garaiko bizio eta ohitura txarren kontra aritzen ziren askotan, baina glosa horietan kritika politikoa edo soziala ere agertzen da eta maitasun historia eta kontuak ere bai. Antonio Garauri buruzko lan horretatik abiatuz Joan den mendeko materiala biltzen hasi nintzen eta material horren gainean eraiki dut gero glosadoreei buruz egin dudan gogoeta teorikoa», esan zuen. Miquel Esbert-ek nahikoa ondo ezagutzen du Euskal Herriko bertsolaritza. «Hor, esate baterako, Auspoa sailak lan handia egin du material bilketan, baina hemen oso atzera geunden egiteko horretan. Alele horretatik, esan dizudan bezala, tesiak bi parte ditu: alde batetik bilketa lana da eta bestetik gogoeta teorikoa. Eta bilketa lan hori egiteko glosa ¡datziaren hila aritu behar izan dut. Hor bezalaxe hemen, glosa iclatziarekin ere gauza bat gertatzen da, ez déla alegia idatzita jaiotzen den poesía bat, izan ere glosadoreak analfabetoak izan baitíra oralntsu arte eta orain ere analfabeto funtzionalak askotan, idazten ez dakien jendea alegia eta hauek glosa bat egiten dutenean ez dute sekula idatzirik zabaltzeko egiten. Hala ere, glosa horiek, bertsoarekin maiz gertatzen den bezalaxe, paperera pasatuz kontserbatu dirá eta horiek biltzen aritu nintzen urteetan. Alor honetan badago beste arazo txiki edo handi bat. Glosa horietako asko eta asko anónimo bezala agertzen zaizkigu gaur eta egile jakinik gabeko lanak diren mito hori oso zabaldua egon da, herriak eginak direla esan izan da

48

BERTSOLARI

eta hori ez da inoiz egia. Anonimato horren atzean beti dago izen eta abizenak clituen pertsona bat eta pertsona horien berri jakiten saiatu naiz nere lan horretan», segitu zuen Esbert-ek.

Cerra ondoko

aldaketak

Glosadoreen fenomenoa oso zabaldua zegoen antzina eta Catalunia penintsularrean ere ezagutzen ziren, baina azken mendean eta mende honen hasieran Mallorca eta Menoreako isletan gordetzen da. Insularitateak lagundu dio, ondorioz, glosari irauten. Dena den, ez du kultura honek gizarte industrialera egokitzen asmatu. «Nere ustetan, gure glosadoreen mugimenduak gerra aurretik lortu zuen gailurra. Halako zuzperraldi bat ezagutu zuen eta berpizkunde horren ondorioz indar handia hartu zuen. Gerrak zapuztu zuen mugimendu interesgarri hori. Gerra ondoren eman ziren aldaketa ekonomikoen ondorioz, sekulako aldakLintzak eman ziren isletako gizartean eta gure kultura órala nekazal munduan baztertuta geratu zen. Aldi berean, ordea, irakaskuntza gizarte osora zabaldu zen eta horrek glosa ¡datziaren indartzea ekarri zuen bere aldetik. Gure artean Julián María Pujol-ek aztertu du aldakuntza hauen funtsa eta garrantzía, 50eko hamarkadan eman ziren ekonomia, familia eta gizarte mailako aldakuntza horiek zer eragin izan zuten kulturan. Azken urteotan berriro gure kultura eta folklorearen aldeko mugimendu bat nabari da eta glosaren mailan asko zabaldua dago gure artean prentsa lokalean glosak ¡dazteko ohitura eta irratian eta telebista lokaletan ere agertzen dirá glosadoreak. Orandik ere nekazal mailako jendea da horretan aritzen dena gahienbat, baina gazte jendea erreleboa hartzen hasia dagoela esango nuke», esan zuen. Esbert-en ustetan, Vicent Terresak zuzentzen duen Asociado d'Amics de la Glosa elkarteak egiten duen lana ere interesgarria da. Urtean behin Diada de la Glosa izeneko egun bat eratzen dute Mallorca eta Ibizizako glosadore zaharrak eta gazteak bilduz. 1993-Martxoa


ASSOCIACIO D'AMICS DE LA GLOSA PasseigMarltlm44-EdificiTorremar- Tel4016 75Palma07015

COMUNICAT CONVOCATORIA PER A L'ASSEMBLEA GENERAL I SOPAR DE GERMANOR Lloc: Restaurant Es Portixol Data: Divendres, 10 d'abril de 1992.

¿V PROGRAMA ;< A les 8: Assemblea, exclusiva per ais socis. A les 9: Sopar de germanor per a socis, glosadors, afeccionats i simpatitzants. Per tant s'hi poden inscriure totes ler persones que vulguin assistir a la vetllada glosada. Abans del sopar es fará entrega deis nomenaments de GLOSADOR D'HONOR a En Pere Serra, president del Grup Serra, peí seu continuat suport a favor de la glosa, i a Vicent Terrassa (Pere Gil) GLOSADOR D'HONOR I PRESIDENT D'HONOR per la seva gran tasca de promoció de la nostra Associació.

TOTHOM QUI VULGUI PODRA RECITAR LES SEVES GLOSES Informado i inscripcions: —Es Portixol - Tel. 271800 —Maria del Carme Crespo - Telf. 712022 (matins).

PREU DEL SOPAR: 2.100 PESSETES AUTOBUSLINIES15I23

1993-Martxoa

BERTSOLARI

49


Bapatekotasuna Glosadoreen kasuan ere, bertsolarienean bezalaxe, bapatekotasuna da generoaren ezaugarri nabarmenetako bat. «Denok dakigu bapatekotasunak bere teknikak dituela, ez déla ezer ezetik ínprobisatzen, ez dagoela ¡nprobisazio automatikorik, baina hala ere argi eta garbi esan behar da ez dagoela glosarik inprobisaziorik gabe. Hori glosadoreei buruz gure artean agertzen diren definizio guztietan agertzen da. Nahikoa da Gran Enciclopedia de Mallorca izenekoa kontsultatzea eta glosak inprobisitatzeko gaitasuna duen bertsogilea déla esaten du», aitortu zuen Esbert-ek. Edozein modutara ere ezin dirá glosadoreen eta bertsolarien egoerak guztiz parekatu, M a l l o r c a k o glosaren egoera guztiz margínala baita bertsolaritzarekin gonbaratuz. «Ez dirá hamabost egun hemen inguruko telebista lokal bat ikusten nengoela bi glosadore kantuan ikusi nituela. Gure artean oraindik funtzionatzen du glosa ¡nprobisatuak, baina ezin da zuen egoerarekin gonbaratu. Guk dozena bat glosadore besterik ez ditugu bapatean ondo eta aise aritzen direnak», segitu zuen. Normalean bi edo lau glosadore igotzen

50 BERTSOLARI

dirá tablatua gainera. Tablatuan orain bere ur boteilak izaten dituzte prest kanturako eztarria l e u n t z e k o , baina garai batean aguardiente boteilak izaten zituzten. «Gure artean ez da j u r a d u eta guzti lehiaketarik egiten, zuenean txapel... ñola da inoiz ikasten ez dudan hitz zail hori? bai, txapelketarik ez dugula egiten alegia. Gure artean glosadoreek kofradia moduko bat osatzen zuten eta nolabait esateko jende semiprofesionalak ziren eta herriz herri ibili ohi ziren. )eneralean herri batekoak besteari desafioa egiten zion eta honek baietza eman ondoren, herriaren aurrean neurtzen zituzten bere abildadeak, baina gaur exibizio gisa egiten dirá saioak. Zer gai erabiltzen dituzten? Hasi elkarri adarra jo eta sekulakoak esatetik eta erlijio giroko glosataraino edozein gaik du lekua exibizio horietan», seinalatu zuen.

Munduan

bakarrak?

Euskaldunok bertsolariak munduan bakarrak direla usté dugula eta ea mallorkinek ere glosadoreei buruz iritzi edo usté bera al duten galdegin nion Esbert irakasleari. «Bai, noski, hori kultura guztietan gertatzen da. Hemengo jendeak ere glosaren fenomenoaren antzekorik munduan ez dagoela pentsatzen du. Baina garbi dago glosaren antzeko fenomenoak Mediterráneo ertzean eta Europa osoan eta munduan zehar ematen direla eta adibide garbiena zuena da, nahiz eta tokian tokiko ezaugarriak hartzen dituen. Gai hori ondo aztertzeko orduak beharko genituzke, baina ahozko kulturaz arduratu direnek maiz aztertu dituzte fenómeno horiek. Walter Ong aipatuko nuke nik. Gutxik bezala aztertu ditu ahozko literaturaren ezaugarriak eta oso nabarmen ikusten da kultura horietan glosadoreek edo bertsolariek betetzen duten

1993-Martxoa


IJíL-^AwfSi 1993-Martxoa

BERTSOLARI

51


zeregina. Ruht Finegan-ek, esate baterako, At'rikako kulturak aztertu ditu eta han ere antzeko fenomeoak agertzen dira edo zer esanik ez Uruguay eta Brasilen», segitu zuen Esbert-ek. Esan bezala, ordea, tokian tokiko ezaugarriak hartzen ditu inprobisazioaren fenomenoak. «Glosaren fenómeno honek bi adar dituela esango nuke: alde batetik Menorkan «fonedors» deitzen zaien kantarien kasua dago. Maria del Mar Bonet-ek, esate baterako, tradizio hau erabili du bere kantak egiteko. «Fonedors» delako hauek doinu edo melodía pilo bat erabiltzen dute, baina apenas inprobisatzen duten. Mallorcan galduxeak daude, baina hemen askoz ere indartsuagoa da glosadoreen tradizioa eta hauek oso melodía

gutxí erabiltzen dituzte, kantua askoz ere monokordeagoa da, baina inprobisazioa nabarmenagoa. Laguntza gisa kitarra erabiltzen dute «fonedors» delakoek eta zanbonba glosadoreek. Esan dudanak ez du esan nahi Mallorcan herrí kantak garrantzirik ez dueník. 60 hamarkadatik aurrera herri kantak atzerakada ikusgarría egin du, baina eginik dauden bildumetan mílaka kanta agertzen dira. Aita Rafael Giner izan da herri folklorearen eta kantaren atzeradaka honetaz lanik gehien egin dueña. Gizarte mailan egin duen atzeradaka honi aurre egiteko eskolan saiatu gara herri ondare hori sartzen. Murgilketa bidez katalana erakusten ari den maisu talde batek, esate baterako, ahozko literaturaren baliapide guztiak erabiltzen ditu eta horien artean glosa ere bai», esan zuen.

SA GtOSA DEN PERE-GIL ~ P0 — f*

BRE <EE

ttaammmn

taranti,

•gMi. ñ

m\%m¡m¿ A un senyor es comptes li

52

BERTSOLARI

de coll fort han pres tort.

Podem teñir per segur que no el veurem a s'atur. Ja ho d i u e n J o r d i P l u i x e l l : "T

1993-Martxoa


Berreskurapenaren

sinbolo

Euskal Telebistan bertsolaritzak izan duen harrera aipatzen diot eta ñola gizarte modernoan txertatzea lortu duen. «Ez, gu beste fase batean gaude, baina nik usté dut gurean ere jendeak oso ondo hartzen dituela kultura tradizonala berreskuratzeko egiten diren entseguak. Nik usté dut berreskurapen prozesu horretan sinbolo batzuk behar dituela herriak eta Euskal Telebistako programarekin gertatua hórrela interpretatuko nuke. Hizkuntza minorizatuetan sarritan gertatzen dirá fenómeno horiek, jendeak bere kulturaren sustrai sakon eta zaharrenekin konektatzen baitu kultura tradizionala berrituz. Hala ere, esan dudan bezala, ezin dirá bertsolaritza eta glosacloreen fenomenoa

f OME

maila honetan parekatu. Guk katalanez egiten den prentsa lokalean presentzia handia dugu eta irrati eta telebista lokaletan, baina ez besterik», segitu zuen. Ea berak glosarik egiten duen galdegiten diot. «Ez, ez, ez naiz gauza. Ni ¡kertzaile bat naiz, baina ez naiz gauza glosarik egiteko. Egia da badirela hemen ikertzaile batzuk glosak egiteko gai direnak. Gabriel Majoral, esate baterako, ikertzaile da baina aldi berean ahozko kultura eta glosa erakusten eta zabaltzen saiatzen eta herriz herri ibili ohi da taldeekin lan eginez», erantzun zuen. Gizon honekin inork harremanetan jarri nahi balu, Palmatik nahikoa hurbil dagoen Sant Jordi herriskan bizi da Alba kaleko bigarren zenbakian.

~ ILLUSTRADA

Fent sa sesta tranquil a dins

1993-Martxoa

marinera sa"pastera".

BERTSOLARI 53

I


Martxoaren 6an bertso saio bat antolatu zuten lurretan BERTSOLARI aldizkariak eta herriko Mikel Deun Kultur Elkarteak Santi Belarren omenez. Saioa hasi aurretik beste zenbaitekin batean Santik sortu zuen lurretako Bertso Eskolako kideek kantatu zuten telonero gisa. Bertso saioan ere harén ikasle izandako batzuk hartu zuten parte, Unai Iturriaga eta Igor Elortzak, esate baterako, eta bukaeran Andoni Egañak, Euskal Herriko txapeldun gisa, oroigarri bat eskaini zien familiakoei. Aldizkari honek omenaldian partaidetza zuzena izan duenez, derrigorrezkoa genuen lurretako bertsolari eta bertsozale gazteari ale honetan omenaldi gisako bat eskaintzea. Karia horretan harén anaia Karlos Belarrekin egindako elkarrizketa labur bat eta Unai Iturriagak Araba eta Bizkaiko Bertsolari Elkartearen «Albistaria»n argitara zuen lantxo bat bildu ditugu.

Testua: Joxean AGIRRE Argazkiak: Familiak utziak

Karlos Belar: «Askok ez zekiten 54

BERTSOLARI

1993-Martxoa


<"*

gaixo zegoenik ere» 1993-Martxoa

BERTSOLARI

55


anti Belarrek, lurretako Bertso Eskolaren sortzaile eta eskualde horretako bertsolari gazte zenbaiten maisuak, gaitz gogor eta luze bat jasan zuen.

S

«Aplasia medular deitzen zaion gaitza izan zuen eta min haundirik izan ez bazuen ere, sufrimendu morala behintzat jasan zuen eta hala ere askok ez zekiten hil zen arte gaixo zegoenik ere. Oso pertsona zabala eta ¡rekia zen eta azken egunak arte bizimodu nórmala egiten saiatu zen», kontatu zuen Karlos Belar, Santiren anaia zaharrak. Belartarren etxean bi seme eta bi arreba z¡ren. Karlos zen zaharrena eta Santi hirugarrena eta guztiek bertsozaletasuna gurasoengandik jaso zuten. «Cure aita eta ama txapelketa guztietara joaten ziren eta Santik ere afizioa gurasoengandik jaso zuela esan daiteke. Oraindik oso gaztea zela, 15 edo 16 urterekin, lurretako Bertso Eskolan sartu zen edo hobeto esan sortu egin zuela esan beharko da Kristia Mardaraz, Justo Alberdi, Ibón Ertzilla eta beste zenbaitekin batean. Jo Lopategi etortzen z¡tzaien tarteka, baina beren kabuz, denbora pasa eta ikaste aldera biltzen ziren. Dena den, talde horretako lagunik minera Ibón Eretzilla zuen eta hau auto ¡stripu batean hil zenean, sekulako kolpea jasan zuen. Gertakari horrek izugarrizko eragina izan zuelakoan nago. Santik Ibonekin egin zituen garai horretan zenbait plaza eta ordurako gaixo zebilenez, plazak utzi eta bertso eskolan maisu hastea erabaki zuen Durangaldeko Bertso Eskolan. Durangoko Kurutziaga eta lurretako Goiuria ¡kastoletako gazteak biltzen ziren eskola horretan, lehendik Jon Lopategirekin zebiltzanak eta berak astean behin erakusten zien», esan zuen Karlosek.

56 BERTSOLARI

Santi bi alditan ingresatuta egon zen ospitalean, 82an lehen aldiz eta 87an ondoren. Bigarren erorialdi honez geroztik odol transfusioak egiten zizkioten, baina bere inguruan ez zuen inolako desanimorik sortarazten, alderantziz baizik. «Azken urtetan Kurutziaga ikastola kontserje bezala egiten zuen lan eta maestría industrial ikasketak bukatu zituen. Plazarik egiten ez bazuen ere, gaijartzaile moduan hará eta hona ¡biltzen zen. Hil baino hilabete bat lehenago ere Elorrioko Miotan gaijarzaile bezala ¡zana zen, 91eko abuztuaren 9an. Irailare 6an hil zen», esan zuen. Santi ez zen oso suerte oneko mutila eta 1991eko ihauterietan auto istripu bat izan zuen eta kolpe handiak jasan zituen lepoan etaburuan. Ospitalera eraman zuten eta ¡stripu horretatik onik atera bazen ere, anaia zaharrak dioenez, arrasto bat utzi zituen. «Hala ere, azken egunak arte saiatu zen bizimodu nórmala ematen. Neska batekin ere ateratzen zen, bertso eskolan elkarrekin ibili eta ezagutzen zuen neska batekin eta bere ilusiorik handienetakoa gazteei bertsotan erakustea izan ohi zen. Oso pertsona alaia eta ¡rekia zen», segitu zuen. Esan bezala, 1991eko ¡railaren 6an hil zen eta han hemenka omenaldiak egin zizkioten, Durangoko jaietan, Santa Anatan egin zen bertso saioan, esate baterako, eta lurretakok jaietan ere bai. Santi Belarren bertso idatzi sortak gordetzen dirá eta bere etxean koaderenoak ere kontserbatzen dirá idatzi zituen lanekin.

1993-Martxoa


i

ftf.i

^

•}% *

-

í99J-A4aríxoa

BERTSOLARI

57


SANTI BELAR «BEGI» Testua: Una i

anti Belar «Begi», duela 28 urte jaio zen lurretan. Gazte gazterik sortu zitzaion Euskera eta bertsoetarako grina, eta gauzak hórrela, hogei urte inguru zituenean, sortu berri zen Durangaldeko bertso eskolan sartu zen. Bertan lehenengo Jose Alberdi eta geroago, Jon Lopategi eta Xabier Amurizarekin ere aritu zen. Ez ziren talde makala, ez!. Lehenengo plazaratzea Santa Luzian egin zutela uste dut. )usto Alberdi, Kristina Mardaras eta horiekin aritu zen bertsotan bere lehenengo urteetan, baina batez ere, bere lagun Ibón Ertzilla «F¡ño»rek¡n hatera. Zoritxarraren zoritxarra zer den, duela urte batzuk auto istripu batetan hil zen Ibon bere lagunmina. Berak geroago sarritan kontatuko zigun bezala Gerecliagako auzoan egin zuten berraien azken saioa batera, oncloren kobratu eta Gasteizko jaietara!.

S

Nolabait esateko hor bukatu zen bere «bertsoiari» bizitza laburra, eta honekin batera Durangaldeko Bertso Eskolarena ere. Pare bat urte geroago ¡zango zen Lopategirekin

58 BERTSOIARI

Iturriaga

genbiltzan bertsoiari gazte talde bat bildu eta Durangaldeko Bertso Eskola berpiztea erabak¡ zuenean. Eta ez zen edonolako lana, ez! Ostiralero lurretako eskola zaharrean bildu eta gaiak jarri, puntuka egin eta sarri askotan klaseak hitzegiten pasa eta gero, plazarik plaza ibiltzeko prest jarri gintuen. Izurtzan lehenengo plaza egin genuenetik, lau urte bertsolaritzari eskeiniak: Eskolaren arduradun, gazteokin gaijartzaile, balea nagosiekin ero, eta ñola ez, gure txofer behar zenerako. Beharbaba gaijartzaile paper horretan ez zuen behar besteko osperik lortu, baina aukera izan zuenetan erakutsi zuen bere balioa. Bere azken plaza, Elorriko San Lorentzo auzoko jaietan, paregabe bete zuen. Bukatzeko Durangaldeak bertsolaritza alorrean asko zor diola esan behar, urteetan zehar plazetan bai gaijartzaile bezala eta bai bertsoiari bezala bete duen lanagatik; eta nola ez, guk bertsoiari gazteok gaur egun zerbait baldin bagara bera esker bait gara hein haundi batean. Eskerrikaslo Santi!.

1993-Martxoa


1990 eko Araba-Bizkaido Bertsolari Txepelketatik hartutako bi bertso atera ditugu, omenaldi modura. Lehenengoa kartzelako zereginean puntĂşa emonda osatutakoa da; bigarrena azken agur modura abestutakoa.

Gaurkoan ez dut kanta ondo ta apalki gero emango ditut hiru lau aitzaki orain kanta nahi diot bikote on bati mila esker Lopategi mila esker Santi

Amuriza, Lizaso eta Lopategi maixuen sorta hortan falta Santi Begi berarekin ikasten nahi nuk'e nik segi eta txapelduna gaur onena irten bedi Unai Iturriaga

1993-Martxoa

Igor Elortza

BERTSOLARI 59


JESÚS MARI IRAZU ETA MADDALEN LUJANBIO (Bertsolari Egunean kantatutako bertso jariak. Gaia: bi muliten arteko maitasuna)

(I)

Sasoi beteko mutilo bat naiz guraso zaharrek hezia ohituretan ¡tsatsia neri eskaini hidekan arte laguntasun berezia, oran higana Joan zaidak nere maitasunaren gezia jendean akats guzia elkar maitatu dezakegunik onartzen ez ikasia.

60

BERTSOLARI

U)

Kixkurtutako Me ¡luna begi berdeen kontraste, mingaina, mingainan eske, bere b¡ ezpain bekatariak koxkaka jango nituzke, biluztutako gorputz-azala gozamenaren gerizpe, bat dirán bi zilbor-heste, gizartearen kaiola ¡txian elkar maitatzeko aske.

1993-Martxoa


(3)

Nahiz erdi-gixon ta erdi-eme deitzen diguten ozenki, beraiek «matxo» izaki. Nahiz eta «beste azera»koak izango gaitukan beti, naiz ta marika-afeminatu gisako ¡zenak ecluki, Alferrik ari dituk, hi! Zeinek agindu behar ziguk guri biholza nori ¡reki!

(5)

Neska-mutilen harremanetan larru-gorriz larru-gorri, arimaren gozagarri. Edonolako harreman mota da gure aberasgarri, sentimentuak libre behar du ez arau eta ez neurri. Zertarako mugak jarri^ Eduki ahal dugun apurrik ez uka behintzat elkarri.

(4)

Maitea, neska lotsatu asko gu bezalaxe zebiltzak, jan dizkik beldurran gaitzak, euren herrian fama txarrikan ez ¡zateko baldintzak. Baina galdezka ez ¡biltzeko agintzen dik bihotz-mintzak sentipenak itzal ¡tzak! beiratu txarren beldurrik ez dik maitasunaren zuhaitzak.

1993-Martxoa

BERTSOLARI

(,1


ANDONI EGANAK ( 1 9 9 4 e k o u r t a r r i l e a n , Bertsolari Egunean, bezperan j o k a t u zen Reala eta B a r c e l o n a r e n a r t e k o p a r t i d u a r i i p i n i t a k o bertso j a r r i a k )

PARTIDUA HASI AURRETIK (Doinua: Batetikan korroska) Barcelona bigarren Liga Ixapelketan Erreala betiko nahi ta ezin horretan Konfiantzarik ez dut biharko neurketan Barçak ñola arraio galdu Anoetan Hori ez da kabitzen buru sanoetan.

62

BERTSOLARI

Kontuan hartzen bada bi kluben tamaina desberdina da bien artea tamaña ez dago zer eginik ez inor engaña Reálzale itsua ¡zango naiz baina realista izan nahi nuke alajaña.

1993-Martxoa


ATSEDENALDIAN ( D o n i u a : A i z a k hi m o t e l M a Ăą o n t z i )

Hortzak kas kas kas dardarrez hatzazalak jan beharrez afaritako gogoga joanda zigarroa errez bihotz taupadak indarrez garaipena zaila denez baĂąa bukatu dadila nahi dut besterik ezerrez. Sergik hor altza du hanka Eta Luis Perezi kanka halare biak kontra genitun kolpea eta falta. Nahiz denbora erdi falta hobe hĂłrrela lagata Barcelonakin berdidinketa ere garaipena data.

1993-Martxoa


BUKAERAN Kodrok bapo sartu du bere bigarrena polita ez zen baina gol nabermena Alkizaren artea Lorenen ordena Ozeanok jotzen du mugitzen den dena Lombreras herrena hori zen txarrena Cuyami hurrena zelaian barrena beltz bihurtu zen Barçan itxaropena. (bis)

64

BERTSOLARI

Bi ta bat irabazi dugu azkenean amona ere saltoka aldamenean naiz afaltzea ahaztu nere afanean Erreala berriro txapeldun planean Ăąor jardun lanean hau pasa denean modu onenean zuen omenean jai liarlo behar dugu astelehenean. (bis)

1993-Martxoa


)

1993-Martxoa

BERTSOLARI

65


ZEGAMA 1994-1-29 U. ITURRIAGA/ EGAÑA/ SOROZABAL/ A. LOPATEGI Gaia: U. Iturriaga eta Aritz Lopategi bi sindikalista d i r á , eta Egaña eta Sorozabal bi empresario. Ñola ikusi duzue 27ko greba?

U. Iturriaga: Empresa haundi ta dexenteak sortuak clitu Egañak, ezagun dira langileen kontra egin dituen kanpainak, lan ordu asko eskatzen ditu eta urriak ordainak, eta gainera egunero hor atean daude ertzainak. (BIS)

U. Iturriaga Gure jefea, erretzailea, bizioso eta zakarra, eskatzen digu Toyotismos sistema japoniarra, ta eskeintzen du bere partetik zabor kontratu kaxkarra, bera izan da enpresa honetan dagon basura bakarra. (BIS)

Egaña Edozer esaten daki nagusiaren kontura, ta bitartean sindikalistak badu mila abentura, ostegunean jasan genuen greba egunan lotura, nahiago nuen egin bazuten japoniarren modura. (BIS)

Egaña Sindikalista astean bitan Toyotan dator lanera, praka pare bat elegantea Levis Strauss marka bera, belarritako zilarrezkoa uztai bikoitza gainera, sindikalista ñola bizi dan kontuak hortik atera... (BIS)

Sorozabal Euskal Herrian daukagulako horrenbeste langabezi, hauek elkartu, jendea bildu, ta greba egiten hasi, hauek daukaten lanposturikan ia ez dute merezi, laneren eske ari dira ta berak laneran igesi. (BIS)

Sorozabal Arrazoi dezu hemen badago makina bat ¡njustizi, enpresariei kristonak esan berak lañaren igesi, sindikalista hauek badute gaur makina bat malizi, denei kaskoa berotu eta ondoenak berak bizi. (BIS)

H. Lopategi Sindikalista lagunan eran jarraitu nahi nuke berdin, greba orokorra izan zen eta zeinek ez zuen atsegin? Hala ta ere kritikatxo bat egin behar dut gordin-gordin: Ertzainek eta poliziek ez zutela grebarik egin. (BIS)

H. Lopategi Gure Egañak esan dueña ez nuke albora utzi nahi, ondo jantzita bizi gara gu eta umoretik alai, guk defenditzen ditugulako goxo-goxo, lasai-lasai, langilegoan eskubideak eta geureak ere bai. (BIS)

66

BERTSOLARI

1993-Martxoa


ZEGAMA 1994-1 -29 J. ENBEITA-SOROZABAL Gaia: Enbeita, senarra; eta emaztea, Jokin; biok telebistaren aurrean zaudete. Gaur eman dute notizia: Hor Ameriketan emazteak senarrari zera moztu omen zion... Eta

epaitegian libre utzi dute emazte hori. Eta horri buruz senar-emazteok eztabaida izan dezue, nonbait ez duzue berdin pentsatzen.

). Enbeita Ez dakit ziur ¡kusi badut, usté dut amesa dala, hasarretuta dindilizkoa moztu dio berehala, ta orain libre utzi digute... Hori ote da kabala? Eta oraindik esango dute denok matxistak garala. (BIS)

Sorozabal Bera bildurrez jarri da eta orain neurri hori irten, hau bezelako señar makalek horren berri bazekiten, lo zaudenean ez zazu gorde, zer ari zera esaten? Zu lotan zauden artean horrek minik ez baitu egiten. (BIS)

Sorozabal Sententzi hori emana dago ezer ez andreantzako, berriro ere kalerik-kale paseatuko da bapo, senarrarekin izaten zuen harek sufrimentu pranko, seguro asko moztuko zion luzegia zeukalako. (BIS)

). Enbeita Lo bada honek ez du egiten zu minberatzeko lanik, baina bai zure buru horretan sartzen da holako planik, ta ez zazu esan gizonarena luzegi izango zenik, gu jolastean ez dezu esaten inoiz larregi duzunik. (BIS)

|. Enbeita Luze samarra maite dutela ta orain, berriz, kaltean, ta irriparra nabari diot andreari esatean, tentaziorik izan ez dezan berak halako batean, funda batekin gorde behar dut lo nagoen bitartean. (BIS)

Sorozabal Denen aurrean ez zazu esan hemen honelako gauzik, izan ere gaur hizketa honek ez dauka onaren antzik, luzea edo motza eduki horrek ez du sortzen gaitzik, kuestioa ez da zenbat haundi dan, ñola erabili baizik. (BIS)

1993-Martxoa

BERTSOLARI

67


ZEGAMA 1994-1-29 SOROZABAL-S. LIZASO Gaia: S. Lizaso ehiztaria da eta baditu dozenerdi bat oilagor boteak lehengo astean; eta emaztea oilagor hoiekin azokara joan eta

saldu ditu. Eta haien truke belarritako polit batzuk erosi ditu. Eta gizonari erakusten diz-

Sorozabal Eskopeta hartuta zu beti mendira, iolagorrak saltzera ni, berriz, ferira, diamantedunak eta urrezkoak dirรก, a ze gauza politak nere belarrira...

Sorozabal Mendian zabiltz beti oilagor botatzen, hala ere kalerik ez zaizu faltatzen, fiero perira joan (I,) ni nabil tratatzen, neri komisioa ez al zait tokatzen*'

S. Lizaso Gaur ere sorgin zera betiko antzeko, motiboak badauzkat nik gaizki harlzeko, nahiz-ta polilak izan zu dotoretzeko, ez digute balio tripa betetzeko.

S. Lizaso Pasatako nekeak zergatik gogora? Sorta egin da gero etxera gustora, alperrikan pasa det hainbeste denbora, igesi joan zaizkit bota ta gerora.

Sorozabal Beraz gaur ez zaizkizu batere gustatzen, belarritakoekin zabiltza nazkatzen, bakoitzak bere eran gera gu jostatzen: Zu harrapatzen eta ni, berriz, gastatzen.

Sorozabal Zeure ustez badezu hamaika meritu, nik kompra egin det ta ezin errenditu, mendian ezin zera zu arin mugitu, eta denak zakurrak harrapatzen ditu.

S. Lizaso Xelebrea ez al da daukadan trantzea? Horregatik nรณrmala ni haserratzea, haundia egin dezu gustiak saltzea, hori da ehiztariai adarra jotzea.

S. Lizaso Orain ez zazu egin jakitun pรกpela, nere abildadeak alperrik bestela, denak nere zakurrak biltzen dituela, harrapatzen al ditu aidean daudela?

68

BERTSOLARI

kio...

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

69


HERNANI 1994-2-5 X. AMURITZA-J. ENBEITA-ZIGOR ENBEITA-M. AROZENA

C a i a : Nolabait Basarri eta uztapide izan ziren bertsolaritza sagardote-gitik plazara ate-

ra zutenak. Nora daramagu orain bertsolaritza?

Amuritza Basarri-Uztapide alkarren gurdian, ez zebiltzan gustora sagardo aldian, handik atera eta plazaren erdian, jarri zuten bertsoa gazleen begina, hori ospatu dugu sagardotegian. (BIS)

M. Arozena Zuk egindako lana nahiz ez dugun ahantzi, gaur ere hemen gabiltz hain tipo berezi, dena hilko ote da bihar edo etzi, nahiz oraindik harro eiten dan irrintzi, bertsolariak ez du lehen hainbat garrantzi. (BIS)

J. Enbeita Sagardotegietan lehen bazen algara, handik atera zuten kantari plazara, gaur telebistan ere maíz azaltzen gara, Musió artean beldurra ere bada, iritsi nahi genuke alor denetara. (BIS)

Egaña Nik garbi daukat zein den bertsoen papera, begiratu ezkero gaurko gizartera, Basarrik bertso hotsa plazara atera, guk sartu behar degu berriz aterpera, bestela gaur bezela izoztuko gera. (BIS)

Zigor Enbeita Bertsolaritza dabil plazaz-plaza hegan, baina bertsolaria berdin ñola ere dan, jarraitzen dugu lehengo guzti haien eran, eta gaur ere ñola antzerako geran, batzutan asko kanta, bestetan asko edan. (BIS)

Amuritza Izoztuta bahago dantza zak Lanbada, ta plaza honetakoak ein lasai algara, Arozena ziona argitzekoa da, garrantzia galdu da ordutik hontara, masoka batzueri esker bizi gara. (BIS)

70

BERTSOLARI

1993-Martxoa


). Enbeita Neuk ez nuke joan nahi masokaren bila, ezkarra eskatu ta ordezko makila, askok esaten digu hori da abila, zein rima gozoa ta egi biribila, baina azken baten gara herriko kotila. (BIS)

Zigor Enbeita Sagardotegietan lehen kanta zeharo, ta orain plaza hauetan denbora igaro, sagardoa edanez bizi-bizi oparo, gaur Wiskia, patxaran, moda hori dago, lehen parranda egiten zen, baina orain gehiago. (BIS)

1993-Martxoa

M. Arozena Bertsoa da a idean dijoan orbela, nahiz-da pentsatzen dudan ez dala ustela, Basarrin adinekok jakin dezatela, neskak ta haurrak kantun aitonak bezela. (BIS)

Ega単a Bertsoa hasi denez pittinka goruntza, gizarte gunetara behar degu bultza, bertsoak bere kabuz lotzen du hizkuntza, eta hizkuntza degu Herri baten funtsa, beraz gure hau ez da kotilleo hutsa. (BIS)

BERTSOLARI

71


ARANTZA 1994-2-5 EGAĂ‘A Gaia: Gaur Belodormoan egonen zinen, badakizu Perurenak 320koa altxatu duela, orduan eskatuko dizut bertso batean erratea antzinatik zer pentsatu d u z u n ; bertze ba-

tean, altxatzen ari zen bitartean zer pentsatu duzun; eta bertze batean zer pentsatu duzun altxatu eta gero.

Prestakuntzetan ikusten zailut gora ta behera jo-ta-su, Saralegiren marka berdintzen bada nahiko enbarazu, dirudienezhar txiki hori barru-barruan daukazu, nahi eta ezin, ezin eta nahi, pena ematen didazu.

Gaurkoan ere lortu dezu bai txalo bero ta galanki, zure indarra nun bukatzen dan inortxok ere ez daki, zuk beti egin egiten dezu, ez kontu ta ez aitzaki, hirurehun eta hogei ziran gaur pare bat gehiago aurki, bihotz-bihotzez esaten dizut mila zorion IĂąaki!

Harria helclu behar zuen da ondo heldu du, arraico! Perurenari beste behin ere burumakurtzen natzaio, gerri parean erdi kulunkan harriak bi-hiru saio, nahikoa indar ez dauka eta erori egingo zaio.

i

72

BERTSOLARI

1993-Martxoa


ZORNOTZA 1994-2-11 J. ENBEITA-J. LOPATEGI Gaia: Bilboko udaltzainek japoniarren erara a r i d i r á g r e b a e g i t e n , a h a l i k eta m u l t a gehien ipiniaz. ). Enbeita Bilbora joan zara, gelditu dozu kotxea bigarren filan, kotxian

motorra amatau orduko han non ikusten dozun Lopategi aguazila, bere liburutxoa atara eta multa ¡pinten.

). Enbeita Zuen problema nonbaiten ez zan zuentzat izango aski, ta ¡nguruko beste guztiak ikusi nahi dozuz gaizki, arren ez zazu paper zikina nere multarekin busti, edo aurretik eroango zaitut zeure paper eta guzti. (BIS)

J. Lopategi Ez al zenkien alkate hori tonto garbien bat zena? Cure kontura betetzen eban sarri bere almazena, neuretzat zerbait bakea ez al da joko garbi ta zuzena, zeozertarako jarri duzkue japonesaren izena. (BIS)

). Lopategi Terrorismoan ez zaitez hasi badozu hainbeste talentu, eta kontuan hartu egizuz papeleko zenbait puntu, patrikarara sartzera noa itxiko zaitut kontentu, oraintxe diruz ordaintzearren ehuneko hogei deskontu. (BIS)

). Enbeita Bidé hontatik Bilbo herriko patxada denak akabo, lehen gendun mila ordenantza ta oain gaude zuen esklabo, eskea entzunda altaboza ere azaldatu da zeharo, barkatu baina diru hartzeko lagun neu be prestu nago. (BIS)

|. Enbeita /CLI txantajea egiten eta niri terrorista deitu, holako hainbat anekdota ckit ñire lagunekin aitu, alkatearen kontra Joan nahi ta multa ein dozuz gehitu, hola bazabiltz barriro ere harek zigortuko zaitu. (BIS)

J. Lopategi Baina oraingoan neuretzako da bidé hortako konduta, bidé onian jarria nago pápela ere kenduta, entzun dozuna hain zuzen gendun ñire alarmaren turuta, hiru porrazo hartu aurretik ordaindu egizu multa. (BIS)

1993-Martxoa

BERTSOLARI

73


74

BERTSOLARI

1993-Martxoa


ZORNOTZA 1994-2-11 X. AMURITZA Gaia: Badakizu Europa oso inguru aurreratua dala eta bere barruan naziño bat gerran

ikusirik zer dakartzu horrek burura?

Serio samar hartu ñau orain hau da bat-bateko mina, Bosnia hortan somatzen dogu Herritxo baten samina, eta diñoe Europa dala aurrerapenez egina, hori de daña guzur garbia kakazarra ta zikina, Europa lehen da oraoin beti da ganster batzun polborina. (BIS)

Tristea da bai gerra kontua egunero danba ta pun, umeak eta erru bakoak bardin negarrean jardun, Bosnia urrun dago gugandik baina lotura egin daigun, hemen badago Herri txiki bat abertzale ta euskaldum, ¡a halako gerrarik barik noizbait askatu ahal dogun!

Baina usté det europar clenak holán gansterrak diranik, hemen be herri gehiena dago kalbarioa jasanik, kapitalismo multinaziona ganster guztiek esanik, baina halan be Herri txikiak geratzen dirá oraindik, Bosniak hartu daiala gure besarkada bat barrenclik. (BIS)

7993-Martxoa

BERTSOLARI

75


ZORNOTZA 1994-2-11 X. AMURITZA-J. LOPATEGI-J. ENBEITA Gai Librean

X. Amuritza Berlsolarien kalamatrika gai honetan argi nago, areto hontan sentitzen ginan artista baino gehiago, sarrera, barriz, bostehun pezeta ondo kalkulatuta dago, larehun pezeta txartela eta beste ehun propinarako. (BIS)

J. Lopategi Hori al gendun zure ametsa? Ta hori oraingo kexka? Cure ohiturari begiratuta jendia dago barrezka, kobratzekotan etorri arren Ariatzatik talde presta, prezio hobean kobratu zendun atzo «Debaldeko Festa». (BIS)

|. Lopategi Hona etorri jakun jendia itxuraz nahiko ausarta, multzo haundia izan ez arren ¡atorra eta aparta, prezio horrek aipatu eta ezer ez jaku falla, propinarekin pagatu ahal bada bertsolarien soldata. (BIS)

). Enbeita Atzo «Debalde Festa» zalá ta azaldu zen hainbeste gai, gaurkoan ere bidé bertatik kobramentuan Joan nahi, ariatzarrok gure herrian debalde egiten dugu jai, Etxanokonk auzoan kobrau eta etxean ere ba¡. (BIS)

|. Enbeita Esango dute Enbeita hasi da betiko gauzak aipatzen, ta ez míen nahi bertsotan hasi fraile kontutan tentatzen, baina exkerreko horri ez jako ohitura zahar hori kentzen, sermoia einda ¡a hasi da bere otzara pasatzen. (BIS)

Amuritza

Amuritza Nik otzararen pentsamenturik ez dot usté baneukela, baina usté dot oso herratuta hemen biok zabizela, otzara eta propina eta esalen hasi direla, nik usté neban ariatzarrak debalde zaloziela. (BIS)

J. Lopategi Motiboren bat ¡zango gendun guk segurutik hortako, lau urte hontan ez ñaue hartur sekula ere aintzako, eta atzokoan zergaitik Joan beste batzun onerako? B¡ bertsolari nahikoa ziren ridikulo baterako. (BIS)

76

BERTSOLARI

hankarik sarlu ez daigun, atzoko plana ipini eben aktiboko lau txapeldun, zenbat kobretu ete neban nik honek ardura ezagun, zeuri be aukera emon eutsuen baina atzera ein zendun. (BIS)

1993-Martxoa


1993-Martxoa

BERTSOLARI

77


). Enbeita B¡ bertsolari azaldu ziran ta jarri zuten patxara, besle bik hutsa eman zutela enteratu gara, hará! Zuk Lopategi arrazoi duzu beti zuhurra izan zara, ezibizio bila badabiltz datozela Ariatzara. (BIS)

Amuritza Zeuk esan dozu, gero zeuk kendu, txoriburuak munduna, ez dakit zelan etxanotar bat dabilen honen onduan, ta Lopategi lehen jo gaituzu ridikuloko moduan, baina zu barik «ridikuloa» hobeto egin genduan. (BIS)

Amuritza Enterruren bat, igual joango naiz, Ariatzako eleizan, bestela auzo hortan sartzeko orguilorik ez leik izan, ta Lopategi txismoso dabil beti ohiturako gisan, zenbat kobratu neban baleki igual etorriko zan. (BIS)

|. Lopategi Edozelan be ikusi gendun nahiko apuru ta neke, hor ikusten da batzuek zelan saltzen diren nahiko merke, nik hortatikan beti aparte ibilitzea nahi nuke, zeure kolkoa bete nahi ba'ozu zeure «ridikulo» truke. (BIS)

). Lopategi Badakit zenbat kobratu leiken lehengoan handik egonik, hala ta guzti niretzat ez da ETB-n prezio onik, horrexegatik ez dabe inoz gozatuko ñire lanik, diruarekin ez da erosten Ariatzako gizonik. (BIS)

). Enbeita Enterruaren zalea dala oso grabe jarri zaigu, gure Amuritza beti izan da sermoi garratzen eredu, zer dala eta joango naiz edo ez naiz joango hartu kargu, lehenengo galde ein behar leuke ia itxiko badiogu. (BIS)

78

BERTSOLARI

|. Enbeita Pasako al da telebistako saioan haize epela, dirurik zalá edo ez zalá edo ridikulo zela antzoki hontan kantari gaude monigoteak bezala, ez al da egia entzule hau gaur ha baino hobea déla?. (BIS)


LEKE1TIO 1994-2-13 SOROZABAL-J. SARASUA

G a i a : Jon, hamalau urteko txakur zaharra zaitugu; Jokin, barriz, zeure jabea mendigoizale amorratua, domeka guztietan zeu hartuta mendira abiatzen dana. Gaur goizean

sutondoan etzanda zagozela entzuten dautsazu zeuri deika mendira joateko, baina zeu mugitu be ez...

Soro/abal Aste guztian lana ta nekean jardun, igandeko asmoa ez al da ezagun? Beti ÂĄzandu gera biok oso lagun, eta ohitura onak mantendu ditzagun.

]. Sarasua Pausorik ere ondo ezin det zuzendu, ta buruko min hori mola ezin kendu, gaiso egonez gero ninteke atzendu, nere konbenioan horixe jartzen du.

J. Sarasua Jabe entzun ezazu txakurran kejua, buruku minez duzu txakur gizajua, hanka baldarrak eta tentsio bajua, aspirina hartuta ohera nijua.

Sorozabal Gure zakur zahar hau Ăąola dugun arra, tarteka izaten du jolastu beharra, zakur emeengana doa barra-barra, eta nik eskatzean ordun dena txarra.

Sorozabal Berriz ere zu zaude kejoso antzera, beste askotan ere berdina joera, buruko minarekin tristea bazera, mendira etorri zaitez haizez sendatzera.

J. Sarasua Nik badaukat zuretzat nahiko errespeto, baina zeuk'e tratatu nazazu hobeto, eme bat ekar zazu ni han elkartzeko, ume bat eingo dizut mendira joateko.

1993-Martxoa

BERTSOLARI

79


Sorozabal Beste txakurrik gabe zergatik ez jarrai? Orain ez naiz sentitzen b¡ mantentzeko gai, eta zu bakarrikan egon zaite lasai, zu akabatu arte besterik ez det nahi.

J. Sarasua Honek tratatu nahi nau sarritan nola-nahi, baina ni ere banaiz manejatzeko gai, ni ez naiz mugituko egon zaite lasai, txakur zaharra naiz baina txakuzarra're bai.

XT'

»

*•

\.J

V

\ ^ ^ *£? • * >•4

^ * <J & 4t m* *

• \\JlA~\- - ^ , ^

80

BERTSOLARI

m m4

4

4

_

-,r"

. » • » „V

\

1993-Martxoa


KULTURA, ZURE FORU ALDUNDIAREN EGITEKO NAGUSIA *禄

Bizkaiko Foru Aldundia

Diputaci贸n Foral de Bizkaia

Kultura Saila

Departamento de cultura


HIZKUNTZA BERA DÜGÜ

BILBAO

BIZKA1A

KUTXAk

nahiko luke izan anai eta partaide hizkuntzaren plazan, mendi

tontorgainetik

arrano beltz gisan euskararen txoriak hegaz egin dezan.

BBK Bilbao Bízkaia Kutxa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.