;
-—TT7—.-..••••
....
v ' •J—! *
'
i
• • • • ' " ' É_-J
;
..• • —
:
:_
•''••/.•'••"•/'-.•'• -/. : '. '. : •" I —•
' v"—r~r~:-—~"~~~—^ • • • - • ' . . . • • r, . . .
' * ,
li
-
•••:-'••••-.•:—.
'
• L_
L_—
-
. *'. -
• ••
.—r—¡
' " ".. ,
— •
,—-*••-'
—i
-.
• ^—Í,''
'
'*
• • : ' . < • ' • '
4 1 ••
£ 1
•"*•
tt;
•.r!
•J*
\\
m> ->
- !
i
ARANTZAZUKO ERROMESENTZAT ECINDAKO Urtero bertso berriak grabatzen dira O単atiko Santa Ana Klausura komentuan Aurten bideoak lekua hartu dio kasetari. Testua: Pako ARISTI Argazkiak: I単igo GALLEGO 1993-Ekaina
BERTSOLARI
1
anta Ana komenlua gaindegi batean dago. Behean, Oinatik, bere eraikuntza zahar eta historikoekin, bizitzak ihes egin dion herri bat dirudi, ¡sil eta tinko. Txori hotsa entzuten da udaberri betean, eta nonbaiten jokatzen ar¡ diren fútbol partiduren bateko oihu urrunak. Igartzen da lekaimeek ez daukatela denboraren aurka jokatu beharrik, txirrina jo eta zenbait minutu tardatzen baitituzte sarrerara etortzen. Afean komiki gisan egindako poster handi bat, honako hau jartzen duelarik: «Ama Klararen Goralpenak», Jaiotzetiko VIII Mendeurrena, itzulpena: Peñagarikano'tar Anjel Mari. Peñaren b¡ lehengusina daude komentuko 28 lekaimeen artean, baina moja hauek bertsolaritzarekin duten harremana ez da senditartasun kontu hutsa ez. Urtero, azken 15 urte hauetan, puntako bertsolari bat joaten da bertara eta jarritako bertsoak abesten ditu, mojen erantzun eta guzti, gero Arantzazura doazen erromesek autobusean entzun ditzaten. Ohitura bitxia da, nahiko surrealista, eta kuttuna era berean. Euskal Herria horrelakoxea da.
S
Arantzazuko fraileen imajinaziotik sortutako asmo baten gauzatzea besterik ez da Santa Ana komentuan egiten den grabaketa. Agian harrigarriena klausurako mojekin egitea da. Nolabait mundutik kanpo, euren baitan itxirik usté ditugu emakume hauek, baina jadanik burdinsarerik gabe bizi dirá, herrira erosketak egitera jaitsiaz, eta grabazio aurreko meriendatxoan ere ez dugu San Clemente ardo goxorik aurkitu, Keller garagardoa baizik, Kas eta gisakoen artean. Hori bai, eurak egindako pasta samurrak. Iñaki Beristain apaiz errezilclarra, gauen telebistan sermoia botatzen digun bera da ohitura honi ekin eta martxan eusten diona. «Gure asmoa zen Arantzazura zetozen erromesentzat, biderako, zerbait egitea, eta kasetak ateratzea pentsatu genuen, bertso, poema eta abestien bidez erromesek otoitz egin zezaten. Bi otoitzaldi ¡zaten dituzte normalean erromesek, lehenengoa herrian bertan, handik irtetzerakoan, eta bigarrena Oinatitik gora, autobusa aldapa igotzen hasten denean. Guk egiten duguna da aurrez bertsolari bati gai bat eman, urtero ezberdina dena, eta gero bertsolari hori komentu honetara dator
2
BERTSOLARI
grabatzera, mojek erantzuten dituztelarik errepikapena daukaten bertsoak. 30 kopia ¡nguru ateratzen ditugu eta autobusetan banatu. Gero, behin bidaia egin dutenek, beste batzuei ematen die kaseta, eta hórrela urte guztian». Bertsoak ez dirá kasete horien osagarri bakarrak; abesti erlijiosoak ere sartzen dituzte, eta olerki errezitatuak, besteak beste Gandiaga, Artze edo Patxi Ezkiagaren ahotsetan emanak. Bertsolarien artean, hamabost urte hauetan denetik etorri da, zahar eta kristau 1993-Ekaina
sutsuak direnak, edota gazte eta ez hain kristau sutsuak direnak, adibidez Lasarte, Basarri, Lazkao Txiki, Lizaso semea, Euskitze, )on Enbeita edo Egaña. Kontatzen dutenez, Egañak sekulako arrakasta izan zuen mojen artean, berak hain ondo menperatzen duen klasizismo eta herri pentsakera erabiliz, «Arantzazuko karamelo xorroak» eta gisakoen eaipamenez zeharo hunkiturik utzi baitzituen lekaimeak. Gogoan dute ere bertsolari taldetxo bat etorri zenekoa, non Agirre eta Lazkao Txiki elkarren 1993-Ekaina
kontra hasi ziren. Hura ornen zen gozamena lekaime hauena! Gaur, maiatzaren zazpian, udaberriko eguraldi bero eta argia atera zaigu. Pello Zabala, Arantzazuko fraile eguraldi iragarlea gustora dabil, zeruaren urdintasunaz aparte bere iragarkizunean asmatu egin duelako, «halaxe esan nian bai, atzo eta gaurko ona, eta bihartik aurrera nahasmena». Jende «estraino» dezente bildu gara gaur Santa Ana komentura: Pello Zabala aipatua, Iñaki Beristain, Juan Inazio Larrea, Jokin Sorozabal bertsolaria, ar-
BERTSOLARI
3
gazkilaria, soinu arduraduna, bizpahiru fraile gehiago, paisanoz, eta Ierro hauen ardura duen kazetaria. Mojak umore onez daucle, ¡rrifartsu, ez dakit eguzkiak eraginda edo kanpotik etorriko jendeak aztoratuta. Elizako leiho irekietatik datorren haize epelak ere horretara bultzatzen du. Aurretik entsaioa egin dute, eta gero, benga, dena prest dagoenean bakoitzak bere lekua hartu eta isiltasunaren tentsioaz betetzen da lokala. Altarean, guztien arimak aztertuko lituzkeen begi zaindari baten moduan, bideo kamara dago, Beristainek maneiatzen dueña. Aurten, lehenengo aldiz, bideoak banatuko dituzte erromesen artean. Bankuen lehen ¡ladan, mutil polita agertzen zaigu Sorozabal, aingerua dirudi: ile motza, galtza bakero estuak, bizarra txukun moztuta, aurpegi zimur gabea, eskuak aurrean gurutzatuta. Atzeko tropan, kolore marroia da nagusi: mojak marroiz daude, bizpahiru fraile azul-marinodun jertseiekin, eta Arantzazuko nagusia, Larrea ¡auna, gorriz. Grabazioa ondo doa, baina bi aldiz errepikatu beharrean aurkitzen dirá, lehenengoa argazkilariak makinari eragiten dion «klik» ozenagatik, komentuetako isiltasuna halako-
4
BERTSOLARI
xea baita, ¡zugarria, bete-betea, osoa, eta bigarren etena Beristainek eragiten du, argizariaren protesta behartzen duenean bere p¡suaren azpian, gizon handia baita errezildarra. «Nere zapatak ere ez dituk txiki-txikiak eta», esan du barkamen gisan. Baina hogei minutu ondoren, bukatua dago lana. Jendeak amasa lasaiago hartzen du, bideoaren arreta gainetik kendu zaienean, jainkoaren etengabeko zelatara aspaldixe ohituak baitaude nonbait; hala behar lukete behintzat. Bakoitza bere zereginetara doa: fraileak kanpora, lekaime bat órgano tapa irekitzen hasten da, eta beste batek, Sorozabal eta neregana zuzendurik, berriro nahi dugunean ¡tzultzeko esaten digu. Nik ohartarazten dut moja esanez hau ez déla guretzako lekurik aproposena, eta zaila ¡zango déla gu berriro hará hurbiltzea, eta berak, piska bat aztoraturik ere, dio neska gazte asko etorri zaiela duela lau urte, eta ea nork dakien bizitza honetan gertatu daitekeenaren berri. Azkenean behintzat, ¡rribarretsu, euren oparitxoak egiten dizkigute: bi gazta Sorozabali, eta pastelak niri, etxera bidean, kotxean jango ditudanak, banan-banan, pentsatuz: hau ote d^ jainkoak, zeruak, paradisuak duen zaporea?
1993-Ekainn
1993-Ekaina
BERTSOLARI
5
JAURLARITZAREN LAGUNTZA $ t£~im¿ * i f
kuliiir.i eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
Cure bertute apurren artean eskerrona da maizenik erakutsi ohi duguna, gure egoerak horretara behartzen gaituelako beharbada, eta horretarako propio erabiltzen dugun txoko honetan )aurlaritzatik jaso dugun laguntza aipatu beharrean gaude. Euskarazko aldizkariei bultzada bat emateko Kultura sailetik b¡deratzen den dirutzatik 651.800 pezeta tokatu zaigu aurtengoan. Ez da guk nahi genuen adina, baina zintzotasunez eskertzen diegu luzatu digute bostekoa.
BERANDU BAINA SEGURU
Gipuzkoako Foru Aldundia
6 BERTSOLARI
Aldizkariaren hobekuntzari begira poliki poliki hartu ditugun neurrien artean gure kontaduria eta harpidetzari buruzko datuekin ezarri dugun informatizazioa aipatuko genueke. «Ezarri dugun» esaldia erabili badugu ere, ¡zen propio bat aipatzea ere ez legoke gaizki, Arantxa Ezeiza hernaniarra baita, bertsolari baten alaba, gure bulego nahasiko kontuak garbitzen ari dena. Maila horretako zuen edozein kexa edo eskabide egitekotan, jo ezazue, beraz, berarengana, bulegoan dugun erantzungailuan mezuak utziz.
1993-Ekaina
BITTOR ELIZAGOIENEKIN.-<Segi lanean eta txapeldun ¡zango zara», esan omen zion lbaiertz-ek behinola Bittor Elizagoieni, baztandarra oso gazterik lehen plaza egitera ausartu zen egunean eta profezia hori egia bihurtu zen Nafarroako azken txapelketan. Kike Diez de Ultzurrunek elkarrizketa luzea egin dio. (9. orrialdean)
Silla
Un,,,'
DEBALDEKO TXORIA.-«Debaldeko Festa-n», Euskal Telebistako zuzeneko magazinean, apirilaren 21ean gertatuak sortu du bertsozaleen artea esames eta kritikarik. Programa horretan protagonista izan zirenak bildu ditu Aitor González Kintanak beren ¡ritziak bildu eta irakurleari azterketa bat eskaini nahian. (17. orrialdean)
EZPONDA ETA ALKAT.-Bertsolaritzaren historia maíz agertu izan dirá bikote irankorrak. Iparraldeak eman duen bikoterik sonatuena Xalbador eta Mattinena izan zen, baina haiek desagertu zirenetik Ezponcla eta Alkatek osatzen dutena da festarik festa, bertsotan edo txiste kontalari, gehien dabilena. Luzien Etxezaharretak elkartu ditu gurelzat. (35. orrialdean) MALTAKO GHANNEJJA.-Maltako Ghannejja edo bertsolarien tradizioa aspaldikoa da. XIX mende hasierako erreferentziak daude eta geroztik bertako bertsolariek tradizioari eutsi cliote. Bokazioz ipuin kontalariak dirá, baina hala behar izanez gero, bapatan ere aritzen dirá. Karmen Larrañagak, Britainia Handiko Colchester-en bertsolaritzari buruzko tesia egiten ari den ikerleak idatzi ditu artikulua. (41. orrialdean) ATERPE BERTSOLARIA.-Gure herri eta herrisketan barrena dozenaka bertsolari ditugu inoiz sariketa handietara agertu ez direnak, beren apaltasunean lan izugarria egiten ari direnak. Hernaniko lulian Ezeiza «Aterpe» horietakoa da. Oso berandu hasi zen plazan kantatzen, 48 urterekin, baina geroztik ez du atsedenik hartu. (46. orrialdean)
Iff
BERTSOLARI
Discinua eta makelazioa: Nekane llurregi
Editatzailea: Bertsozaleak Kullur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 21)011 OONOSTIA Tf.: '(4.5 - 47 1 1 42
Marrazkiak: Ixem.i García, Anlxoka A¡;irrc Fotokonposizioa: COMETÍP, S. L. Plaza de lo', [ l i n o s , 4. NAFAKKOA
Koordinatzailea: [oxean Agirrc
Fotomekanika: ( (¡METIP, S. L.
Erredakzio Kontseilua: Laxaro Azkune, Andoni F^aña, Joxerra
Inprimakela: Gráficas 1 i/,irra. 1 l/AKKA
Gartzia, Santi (aka, Ailor González Kintana, Kristina Mardaraz,
D.L.: SS 482/91
Ion Sarasua, I. A. Gezalaga «Zaldubi»
1993-Ekaina
BERTSOLARI
7
sr—
—
— ~ " HARPIDETZA TXARTELA
Izpn deitnmk Helhidea Herria
Telefonoa
Herrialdea Rankn/Aiirrfi7ki Kutxa Siikurtsala Knntuamn 7f?nhqkia
BIDALTZEKO
SINADURA
B E R T S O L A R I aldizkaria Madrid Ibilbidea, 6 - DONOSTIA Telefonoa (943) 47 11 42
1994-ko harpidetza (4 ale) 2.300 pezeta
1
*Jk& ^ •&fmúL
Kafea da gure gaia. 11111 11
,
Lfl LciSci
del Café Juan Iriondo
S.A.
Donostia
) ) ) ) ) 8
BERTSOLARI
1993-Eka'ma
1993-Ekaina
BERTSOLARI
9
egi lanean eta txapeldun izanen zara». Horixe erran zion Ibai-Ertz bertsozale famatuak orrialdeotara ekarri dugun baztandarrari, 1979an, hau da, Bittor Elizagoien Etxegarai plazaratu zen egunean. Lesakako «Paulo Yantzi» sariketa hartan ez zen batere ongi aritu. Cipuzkoarrak, ordea, zer edo zer ikusi zuen 17 urteko gaztearengan, eta, hondarreko zazpi urteotan izugarrizko lana egin ondoren, heldu zaio atarramentua, jantzi berria baitu Nafarroako txapela. Iruñeko Zaldiko Maldiko Elkartean izan dugu 32 urteko arraioztar horrekin solas egiteko parada, bere hitzetan zinez, estimatzen duen «bertso txokoan».
S
GALDERA: Ez zara zu karrikako semea, bordaría baizik, herritik, Arraioztik urrunxko sortutakoa. ERANTZUNA: Bai, Indarteneko bordan sortu nintzen 61eko uztailaren 31ean. Sarri 33 urte eginen ditut. Baserri hori Orabideako ondo ondoan dago, Jarramiztegi erraten dioten auzoan, Arraiozko dermioan, beti ere, herritik 9 kilometrora. G: Herria, beraz, ordu t'erdira zenuten, oinez joanez gero, behintzat. E: Bai, bai, oinez egin behar ¡zafen genuen. Orduan, ez baitzen karreterarik, ez deus ere. Ni txiki txikia nintzelarik, zortzi urte artio han bizi izan nintzen. Gero handik bi kilómetro beherago, bertze borda batera joan ginen bizitzera, Xuntonbordara, eta, halere, oinez ibiltzen ginen, herrira joateko eta. Eskolara, mezetera, den dena oinez. Mezetara joaten ginen, ttikitan, komekatzeko eta dotrinara. Gero, duela 16 urte Laskanberrira joan ginen, herritik aunitzez ere hurbilago, kilometro t'erdira edo eta orain, berriz, Narbarten bizi naiz. Baztandik hurbil hurbil, beti ere. G: Ogibidea, nekazaritza, jakina. E: Bai, denbora hartan, behiak, zerriak, o¡loak, behorrak, danetarik izaten zen baserrietan eta haiekin moldatzen ginen. G: Baztan eta inguruko jendeak, ordea, bazuen bertze lanik, gauean edo egiten zena, kontrabandoa, alegia. 10
BERTSOLARI
E: Denbora hartan, baserritarrak, denak aritzen ziren, nik usté, kontrabandoan. Gerra ondoan eta aziendak pasatzen ziren, mandoak, behorrak, idiak, behiak, danetatik, eta, horri esker ez zuten goserik pasatu, goseak egonen ziren, bertzela. G: Eta, zu, zerorri? kontrabandoa ez baita soilik, gerra ondoko kontua izan. E: Ni neroni ere bai. Aritu naiz aratzeak pasatzen, 13 urtetan egin nituen laupabortz bidaje, gauez, beti ere. Ifarraldekoek handik ekartzen zituzten puska batean, guk hartzen genituen orduan, eta, gero bertze koadrilla batí pasa, gisa horretan ibiltzen ginen. Ifarraldetikan aratzea etortzen zen, beti. Hará, ordea, ez genuen deus eramaten. Lehenago, bai, behorrak eta, baina gure denboran ez. Sosa ateratzen zenuen, bi mila pezeta gaueko, bidaje bakoitzeko. Orduko, kriston sosa zen. G: Eta, bidean, ze zenuten zibilik topatzen? E: Guk ez. Ez zen karreterarik eta. Mendiko bideak ziren, oihanekoak eta arras ongi ezagutzen genituen. Ez zen arriskurik, gauez ibiltzen baikinen. Gainera ni hagitz gutti ¡bilí naiz. Nere aita zenak, eta, haiek bai, haiek zibilekin eta karabineroekin izan zituzten, lasterkaldi ederrak eta. Istorioak, behintzat, hameka adituta nago, kristonak pasatu zituzten. G: Egunez nekazari, gauez oihanean barrena. Sasoi betean kiroletan aritzeko. E: Herri Kiroletan behintzat 8 urtez aski fuerte ibili nintzen. Aitzinean puska bat ere lasterrean ibilia nintzen, baina fuerteena 80tik aitzine etorri zen, Herri Kiroletan aritzeko ekipoa egin baikinuen. Herriko bestetan beti apostuak izaten ziren: aizkoran, lasterrean, arpanean, apostuak egiten genituen, eta, gero, talde horretan, bat ibiltzen zen aizkoran, bertzea lasterrean, eta bertzea, berriz, bizikletan. Suerte txarra izan genuen. Gure taldeko txirrindularia mendigoizalea zen, eta eskalatzen ari zelarik, Oriko menditik erori eta hil egin zen. Orduan, ba, geroxeago, bertze proba horiek agertu ziren, txingak eta kosko biltze, orain modan dagoena, eta b¡-
1993-Ekaina
'ZALDIKO /VIALDIKO
1993-Ekaina
BERTSOLARl
11
zikletarena bazter gelditu zen. Polita ¡zaten ordea, hagitz polita. G: Dirurik ¡zaten al zen tartean? E: Begira, guk karteletan eta paratzen genuen dirua jokatzen genuela, ba, ez dakit, 200 mila pezeta edo, jendea bilarazteko. Baina, ez genuen sos erdirik ere jokatzen. Halere, dirua jokatuta baino fuerteago aritzen ginen. G:Eta, jendeak, orduan, apostuak egiten al zituen;' E: Gogoratzen naiz, 85ean apostu historikoa izan zela herrian, Arraiozen. B¡ baserritarrok lau herritarren aurka jokatu genuen eta sekulakoa izan zen. Herritarren artean trabesak izan ziren, eta, apostu hartan, herriko jenderik ez zen ¡ñor etxean gelditu. Bazen denbora hartan zahar pare bat, bastonarekin ibiltzen zena, juxtu juxtuan, eta haiek ere ikustera Joan ziren. Nik jokatutakoen artean, huraxe izan zen, doike, aposturik famosoena. Jendeak ba¡ jokatu zuen. Guk bat ere ez, eta, 6 segundugatik, baina herrikoek irabazi zuten, lau ziren eta. G: Herri Kirolak utzi ondoren, bete betean, hasi zinen bertso munduan. Hala ere, aitzinetik plazaratutakoa zara, 79an. E: Bai, bai, bertsotako afizioa aspaldikoa da. Gogoratzen naiz, txiki txikitik, ba bederatzi haurride bagara, eta gure etxean beti umeak ¡zaten ziren denbora haietan. Amarendako haur sobera, eta aitak ere lokartzen gintuen, bertso zaharrak kantari, bertso zahar aunitz baitzezkizkien. Orduan, aita zenaren anai batek, osaba Benitok, gaur egun Iparraldean bizi dena, ba, ostatuetan eta kantatzen zuen. Orain Briskoitzen bizi da eta saioz saio ibiltzen da bere andrearekin, aurten ere txapelketako guzietan izan da. Bada, horrek, Benitok ongi egiten zuen bertsotan nahiz-eta plazetan kantatu ez. Ezaguna zen hemengo ostatuetan, Baztan aldean. Eta aita zena, go-
12
BERTSOLARI
goratzen naiz, herriko bestetan, behin, auzoko bertze batekin, piska bat muturra berotuta, baina biak bertsotan hiru orduz edo aritu ziren, eta, aitak ere bazuen etorrera. Osabak, ordea, teknika gehiago bazuen eta hark ongi kantatzen zuen. Usté dut, gaur egun izan bazen, bertsotan ongi eginen zuela afalondoan eta bertzetan ere bai. G: Arrebak ere ba ornen du afizio handia. E: Bai, Ifarraldean bizi da eta orain lotuago edo ibiltzen da, baina, lehenago, duela 22 edo 23 urte, bertso saiotan ibiltzen zen, grabatzen, gustatzen baitzitzaion. Orduan, berak grabat u , etxera e k a r r i , eta, nik etxean, ez baitzen-magnetofonorik, ba, anaiak bazuen autoan kaseta, eta auto barrenean sartuta ematen nituen orduak eta orduak, arrebak grabatutakoa entzuten. G: Eta batería gastatzen... E: Bai, bai, gastatuko zen, nik usté. Orduak, behintzat, aunitz izan baitziren. G: Dena d e n , Lesakako «Paulo Yantzi» sariketera ¡a kantatu gabe iritsi zinen. E: Aldez aintzinetik, herriko bestetan ñire antzeko sasibertsolari batzuekin punttutan eta aritzen ginen. Eta, gero, ba Lesakan hura antolatu zuten, Nafarroako Txapelketa, orduan berpiztu baitzen, eta, hemen G o ñ i , Oronozko bertsolaria zebilen eta berak erran zidan: «Hi etorri hadi. Nahi al duk parte hartu Lesakako hortan?». Eta nik segidoan kontesta eman baietz, apuntatu, eta Goñirekin Joan nintzen. G: Ausardiarik behintzat, ez zenuen eskaxean. E: Nik, orduan, erran dudana, zintatik eta bertso pila bat adituta, irratitik ere entzuten nituen, kriston afizioa izaki, baina hori, ez nekien ez neurririk, ez kristorik. Doinu bat bakarra, eta hura ere ez nuen sobera ongi menderatzen. Zortziko handiko doinua zen, eta, zortziko handikoa edo txikikoa, berdin,
1993-Ekaina
doinu berbera harluta eman nituen bertso guztiak. G: Eta zer pentsamentu izan zenuen oholtza gainean kantari ari zinela. E: Piska bat urduri, baina, egia erran, ez nintzen mutu gelditu, bertso guztiak bukatu 1993-Ekaina
nituen. Ez dakit zer neurritan eta zer oin ¡zanen ziren haiek baina den denak akitu n¡luen. G: Eta, garai hartan zebiltzan bertsolarien artean, ¡ñor duzu gogoko? E: 80tik goiti Amuriza, eta, ordura arte, ba, BERTSOLARI
13
hemen Baztan aldean eta ibiltzen zirenak: Azpillaga, Mattin Zena, Lazkao Txiki zena eta, haiek. G: Nafarroako Txapelketaren aro berria Lesakan abiatu eta hantxen berean aritu zineten kantari hiruzpalau urtez. E: Gero, hurrengo urterako, SOerako nire baitatik saitu nintzen, jo ta ke, eta salto polita egin nuen, nik usté. Hasi nintzen, behintzat, bertsoari itxura ematen. Gero, ordea, soldadu joan nintzen, ñora eta Canarietara tokatu eta akabo, han ibili nintzen hamairu hilabetez, euskaraz hitz erdirik erran gabe, ja ere erran gabe, ez baitzen euskaldunik. Hamairu hilabetez, pentsatuko duzu, lehenagotik bajo banengoen, hango giro hartan, gibelera egin nuen, erabat. G: Permisorik eta, ez zenuen bat bera ere harrapatu;1 E: Etorri nintzen, bai, txapelketarako permisoa hartuta. Beño, ez zidaten eman txapelketara etortzeko. Sanferminetan egiten baitzen Lesakako «Paulo Yantzi» sariketa hura eta nafarra izanik Sanferminetarako eman zidaten, eta, bestetako aitzakian sariketan kantatu nuen. Canarietatik ateratzekotan, denbora puska baterako izan behar zuen eta hala egin nuen. G: Horren berri izan al zuten koartelean? E: Ez, ez. Hango hura zakurren ¡purdian dago eta zoazi haiei azaltzera zer den bertsoa eta. Denbora hartan gainera, nire etxekoek baizik ez zekiten bertsotan saiatzen nintzela, ez nuen ¡zenik batere. G: Soldadungotik etorrita ere, hainbat urtez ez zinen gehiegi saiatu: E: Bertsotan ez, behintzat. Herri Kiroletan bai, ordea, zale zalea bainintzen eta gisa horretan aritu nintzen, 87a hitarte. Bitartean, txapelketan parte hartzen, Iruñean edo tokatzen zitzaidan lekuan, eta, 87an, hondarrean hasi nintzen Zaldiko Maldiko Elkartera etortzen, eta, hortik aitzinera, ba, hemen gabiltza. G: Eta, 88tik aitzinera, astero, ¡a hutsik egin gabe Iruñeko Elkarte honetan. 14 BERTSOLARI
E: Bai, sekulako afizioa izaki. Zaldikora etorri eta lehendabiziko urtean pausua eman nuen. 88a arte beti azkeneko puntan ibili nintzen txapelketan eta urte hartan salto bat eman nuen, ez nuen asko aurreratu baina zer edo zer bai. Gero 89an taldeka jokatu nuen eta kontent gelditu nintzen neure buruarekin, eta, urtez urte, ba, ikusi nuen zerbait izan nintekeela bertso munduan, gero eta hobeto, gero eta gustorago, duela b¡ urte txapeldunorde Iruñeko Gaiarren eta, orain, ba aurtengoa. G: Etengabe agertzen ari zaigu Zaldiko Maldiko Elkartea, zer eman dizu, bada, elkarte honek^ E: Ba, begira, bertsotan ikasi dudana Zaldikori esker izan da, eta Zaldikoko lagunei esker. Hona etortzen hasi nintzenean, erabat murgildu nintzen bertso munduan, hemen hasi nintzen, buru-belarri, entrenatzen, eta hemengo lagunek izugarri lagundu zidaten: neurriak, oinak eta hitzak, silaba bakarrekoak, bi silabakoak, ñola ahoskatu, pila bat erakutsi zidaten, eta, nik eskertu beharra daukat, eta, benetan erraten dut, bertsotan zerbait banaiz, Zaldikori esker edota Zaldikon egindakoari esker naiz. Eta, bertsolaritzatik aparte, lagun jator jatorrak egin ditut eta usté dut oso interesgarri déla bizitza honetan Iruñean eta Zaldiko honetan, txoko honetan, holako lagun jatorrak izatea. G: Iritsi gara, beraz, aurtengo txapelketara. Saio Nagusiaren aurretik erran zenuen zure burua txapeldunen artean ikusten zenuela, eta, batzuk harritu ziren, behintzat. E: Nik egia errateko, hondarreko hiru txapelketetan ongi kantatu dut. lazkoan, bai, ez nuen suerterik izan. Aurrefinaletan nahiko ongi aritu nintzen, gustora eta final egunean, lehen bertsoan poto egin nuen eta gero, modu piramidal horretan ba, erdian gelditu nintzen, eta potoak lur jota utzi ninduen eta ez nuen denborarik izan burua goititzeko. Aurten, ordea, nik usté nuen, noizbait ere, nik ere eman behar dut nerea, eta, ikusten nuen gauza nintzela txapela jazteko. Zaila zen beti ere erratea, oso zaila baita hemen Nafarroan txapela eramatea, gero eta zailagoa gainera, gazteak hortxe daude eta, horrexegatik, aur-
1993-Ekaina
»J
:I
fj
(ADI m EUSKAOI
™i"cSf!»
1993-Ekaina
BERTSOLARI
15
ten nere urtea izanen zela pentsatu nuen. G: Nafarroako txapelduna eta Euskal-Herrikoan ere aritutakoa. E: Bai, eta horretan ere kontent nenbilen neure buruarekin, kartzela bitartean, behintzat. Kartzelan, ordea, kriston jipoia hartu nuen. Kartzela izan da ñire fuerteena eta gustatu izan zaidana, bakarka kantatzea, eta, hará, azkeneko bertsoak ihes egin zidan. Hantxe galdu nuen, nik usté, final-erdietako pasea. Kriston jipoia izan zen, bai, gaia aditu eta ona zen, aurreneko bertsoak ongi eraman nituen, baina azkeneko horretan, ba, ez dakit zer gertatu zitzaidan, errima zailxea edo, baina erraz menderatzekoak, eta, ihes egin zidan, hura nahigabea! G: Lesakako finaletik hona zer moduz zabiltza, plazak gehiago egiten dituzu. E: Bai ari naiz egiten, han eta hemen. Azkeneko hiru urteotan, egia erran, plazaz ongi ¡bili naiz hemen Nafarroan. Gipuzkoan ez, oso gutxi. Orain egin dut bat eta deitu egin didate bertze batera joateko eta, beharbada, ba saio sinboliko horietara joateko deitu eginen didate, orain artean baino gehiago, behintzat. G: Garrantzizkoa al da Gipuzkoako muga hori haustea? E: Kontua da, zailagokoa déla nafartarrok Gipuzkoako muga hori haustea, han dagoen maila dela-eta. Gipuzkoan bestalde, usté dut bertsolariek arazo gehiago dutela Nafarroan baino, Gipuzkoan badago maila handiko bertsolari pilo bat, eta, denontzako ez da tokirik izaten, ikusten da pirámide bat badagoela, eta, jakina, zaila da guretzat sartzea. G: Arestian erran duzu Zaldikok gauza asko eman dizkizula. Zuk ere zer edo zer ekarriko zenuen Zaldikora edota bertsolaritzara, zure mintzamoldea, agian? E: Egia errateko ez dakit zer eman diodan nik Zaldikori edota bertso munduari. Dena den, hizkerari buruz, lehengoan irakasle batek erran zidan penagarria zela, bertsolari guztiok hizkera berbera ibiltzen genuela, eta arrazoia eman nion. Gertatzen dena da, según zer lekutan kantatzen duzun, adibidez, 16
BERTSOLARI
Baztanen kantatzen baldin badut, ba, Baztango hitzak ibiltzen ditut, baina, txapelketan ez dakit, txapelketan euskara antzekoa egiten dugu denok. Batzuetan, ba, txapelketan Batzango hitzak sartzen baldin baditut, kezka sortzen dit, denek ulertuko ote duten. Esate baterako, Baztanen eta inguruan, Nafarroako bertze zenbait tokitan «altxatu» ¡zkutatu da, eta, nik, b¡ aldiz, altxatu erraten badut, igoal pottotako ematen ahal didate, eta, nik, ¡bili ditut, ba izkutatu bezala, eta, gero altxatu edo goratu bezala. Orduan, kasu egin behar zaio horri. Halere, bakoitzak bere herrikoa edo aldekoa ¡biliko bagenu, bertsolaritza aberastuko litzake, nik usté, eta, gauza ederra da, nork bere herriko hitza sartzea. G: Non datza zure arrakastaren giltzarriaí1 Egunero egindako lanean? E: Lan handia egin dut, bai, eta, bertzalde, ba, ñire buruari gehiago esijitzen diot, ez naiz konforme gelditzen. Urtean barna egindako saioetatik gutitan gelditzen naiz konforme eta gehiago egin nahi dut, gehiago eskatzen diot. Eta, txapelketan eusten diot erregulartasunari. Eutsi behar zaio. Hiruzpalau bertso on onak bota eta gero zakarrak botatzen baldin badituzu, ez du balio eta galdu egiten duzu. Hobe da erregularra izatea. G: Jainkozalea ornen zara bertsotan. E: Hori, badakizu, lehenago modan zegoen Nafarroa alde honetan. Epaimahian ere apeza bazen, eta, Jainkoa, bai, frankotan aipatzen nuen. Orain, apeza lekutu da, eta, hitz hori ere ñire bertsorik lekutu da. G: Bukatzeko, sekulan erran al diozu ezezkorik inori? E: Ba bertso kontuetarako sekulan ez. Lehengoan ere Zizur Nagusitik dei egin zidaten, haur batzuen lehen komekatzea zelaeta, eta, ¡a kantatuko ote nituen elizan zenbait bertso, eta baietz erran nien, joanen nintzela... G: Orduan, Jainkoa hitza aipatu beharko duzu... E: Bai, bai, horretan bai, gaiak behartuta. 1993-Ekaina
Ezin pasatzen utzi «Debaldeko festa» Euskal Telebistako zuzeneko bertso magazinean, apirilaren 21ean gertatutakoa. Saioa bukatu aurretik etetea erabaki zuen ETBko zuzendaritzak. Argudiatutako arrazoia, bertsolariak «aurrez finkatutakoari lotu ez zitzaizkiola». Bertsolariek eta Tapia eta Leturia Band taldeak aldiz, zentsura salatzen dute. ¡oserra Gartzia saioaren aurkezleak, honakoa adierazi zuen bi aste geroago: «gezurra da bertsolariak gidoitik atera zirela». Guzti honi buruz mintzatzeko fon Sarasua, Unai Iturriaga, fexuxmari Irazu, Eztitxu Arozena, Aritz Lopategi eta EHUko zenbait ikaslerekin bildu ginen. Testua eta Argazkiak: /. A. Etxeberria 1993-Ekaina
BERTSOLARI
17
ogora dezagun Igor Elortza, Unai Iturriaga, )esus Mari Irazu eta Maialen Lujanbio ETBko «Debaldeko festa» bertso magazinean parte hartzeko kontratatu zituela ETBk. Magazina ez zen ohizkoa den bezala amaitu. Lehen ataleko saioaren ostean, Bernardo Atxaga idazleari elkarrizketa burutzen ari zela, )oxerra Gartziak zenbait paper jaso sitúen. Hauetan ETBko zuzendaritzaren oharrak zeuden idatziak. Atxagaren elkarrizketa luzatu eta magazína bukatzeko agintzen zuen ETBko zuendaritzak, J.M. Otermin buru zela. Paperak jaso eta oharrak irakurri ahala, erabat aldatu zitzaion aurpegiko adierazpena Gartzia aurkezleari, urduritasuna ere nabaritzen zitzaion.
G
Jakina da lau bertsolariek «Gaur Egun» ETBko albistegiaren parodia egin zutela. Intsumisoen eta presoen aldeko bertsoak bota zituzten bertan. Ertzaintza, EITBko informazio politika, Jaime Iribarren gazte nafarraren atxiloketa, EHUko irakasle ohi edo kaleratuen gatazka déla eta errektoregoaren politika, eta Ramón Jauregi eta Xabier Arzallus kritikatu zituzten bere bertsoetan. Guztira, hamasei bertso abestu zituzten lau bertsolari gazteek. Lehenengo hamairuak «Gaur Egun» albistegiaren parodia eginez abestutakoak izan ziren. Parodia amaitu ostean, Jesús Mari Irazuk dekoratuko horman «Kalea geurea da. Ertzainik ez» esaldia idatzi zuen spray bat erabiliz. Pintada egiteko ETBrekin adostua zegoen aldez aurretik nahiz eta idatziko zuten testuaren berri ez izan. Adierazpen askatasuna, bertsolariak «kontratatuak» izan zirelako, eta ez «gonbidatuak», murriztua zegoela eta horregatik h¡tzarmendutakoa bete beharra zutela adierazi zuen Iñaki Zarraoa EITBko zuzendariak Eusko Legebiltzarreko kontrol batzordean. «Gidoiarekin apurtu zuten, ETBz trufatu eta ez zuten aurreikusia zegoen bezala ihardun», azpimarratu zuen Zarraoak. Luis Alberto Aranbarri «Amatiño» ETBko zuzendariak adierazitakoaren arabera, bertsolariak «euren kritiketan ez ziren gizabidetsu izan, hori da arazoa. Joko arau batzuk daude eta bete egin behar dirá. Kritika gizabidetsu eta egokiaren eta iritzi askatasunaren artean desberdintzen jakin beharra dago». Bestalde, Euskal Tele-
18
BERTSOLARI
bistako langileek J. M. Otermin Miramongo igorpen guneko zuzendariaren dimisioa eskatu zuten. Bertso safo istulutsua EHUn lazko ikasturtean Andoni Egaña, Xabier Amuriza, Anjelmari Peñagarikano, Unai Iturriaga, Mikel Mendizabal eta Jon Sarasuak egin bezala aurten ere, EHUko irakasle ohi edo kaleratuekin elkartasunez eta errepresioaren aurka, bertso saioa egin zuten Jon Sarasua, Unai Iturriaga, Jesús Mari Irazu, Estitxu Arozena eta Aritz Lopategik maiatzaren 19an Gizarte eta Informazio Zientzien Fakultateko Gradu Aretoan. Saioaren hasiera istulutsua izan z e n . Eguerdiko hamabietan irakasle ohi edo kaleratuak kanpusera sartu ziren ehun ikasle ingururekin batera. Une horretan «Protecsa» enpresako kalez jantzitako zinpeko goardia bat Dekanotzara sartu zen (barruan Gradu Aretoa dago), eta ateak isten ahalegindu zen. Ez zuen lortu eta ikasle eta irakasleak barrura sartu ziren bertso saioa entzuteko asmoz. Minutu gutxira beste bost zinpeko goardia etorri ziren. Segurtasun burua, kalez jantzia hau ere, areto barrura sartu zen baina segituan irten zen eta uniformez jantzitako beste goardiekin geratu zen aretoko afearen ondoan. Aretoa ateraino bete zuten berrehun pertsona inguruk eta eserlekuetan ezezik, lurrean aurrekalde eta korridore edo pasabideetan eseri ziren unibertsitariak. Saioa hasi baino lehen Unai Iturriagak saioa egiteko arrazoia azaldu zuen: «Orain ikusi clugun espektakulua eta gero esan nahi dugu, saio hau ñola edo hala bertsolarion iniziatibaz egin dala UPVko irakasle kaleratuekin elkartasuna adierazteko, eta hor ikusi eta egunero sufritzen edo jasaten ari garen errepresio hau salatzeko. Besterik ez». Saioa gertatutakoaren erreferentziekin hasi zen abestutako agurretan. EHU eta adierazpen askatasunaren inguruko gaiak jarri zituzten ikasleek eta ez ziren «Debaldeko restaren» aipamenik falta izan. Izaro ikasleak aurkezle lanak egin zituen. Hona hemen Aritz Lopategik abestutako lehen agurra: «Eguerdion denoi esanda hasi nahi nuke kantuta. 1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
19
Gaurkoan ere ikusi dugu Leioa aldeko burruka. Atean zehar pasatu eta jarri naiz ikaratuta. Jainko dirala pentsatzen dute «gualki talki» bat hartuta.» Ofiziotan, bakarrean, librean eta azkenik puntutara aritu ziren bertsolariak. Bertsoa osatzeko azken puntúa emanda, ondorengo bertsoa bota zuen Irazuk: «Telebistara joan han batzuk zeunden zai. Bukaeran ez ziran gelditu ez lasai. Guk gurea botata genbiltzan txit alai. Eurek gura zutena guk kantatzea nahi. Gure hegoak ez daude uhinetan salgai.» Puntutara baldar aritu baziren ere, saio polita egin zuten bost bertsolariek. Puntutara bukatu zuten «esne saltzailearen» doinuarekin, bertso honegaz: «Honekinxe bukatzen behar dugu hasi. Ta denok ikasi. Eta nahi ez duenak ez dezala ikusi. Oingo hontan ezin degu inortxo nahasi. Bakoitzak ahal dunari heldu ta ihesi. UPVk ez zuen gehiago merezi.» Bertsolariak bukatutakoan, Joserra Etxebarria irakasleak honako bertsoa bota zuen bertsolariei eskerrak emanaz: «Bizitzan zehar izanagatik makina bat ezusterik. Sekula ere ez nuen usté holakorik ikusterik. Bertsolarion jokaeratik badago zer ¡kasterik. Hau ordaintzeko guk ez daukagu geure bihotza besteri.» Tertulia
baserrian
Saio ostean bertsolari eta zenbait ikaslerekin, «Debaldeko festa» magazina eta adie20
BERTSOLARI
razpen askatasunaren inguruko tertulia egin genuen unibertsitate alboko baserri batean. Magazinaren gidoiaren inguruko gorabeherak aipatuz hasi zen Irazu. «Hasteko, gidoiarekin hainbesteko polemika sortu denez, ... Jartzen zuen bakarra zan: 'Sarreran bertsolariak gai librean' punto. Hurrengoa zan: 'Atzeko paretan pintadak' eta hurrengoa Atxaga sartzen zen. Beraz, hortik erabakitzen baldin bada gidoitik atera ginela edo ez ginela atera, ... tontakeriak dirá. Eta bestaldetik, gidoitik atera ginen edo ez, guretzako problema desbideratzeko modu bat bakarrik da. Eta beraiek egin dutena justifikatzeko modua.» Berez gairik «ez zegoela» eta beren gaia telebistako informatibo bat egitea zela adierazi zigun Irazuk. «Aukeratu genituen gai selekto batzuk, informatibo bat zenez eta gainera telebistan bertan, ba telebistan agertzen ez ziren gaiak. Kriterio bat horí izan zen. Eta bestea, guri eragiten ziguten gaiak izan zirela. Baina baziren beste problematika batzuk ere, gizarte osoari eragiten diotenak. Ez ginen joan gaztearen banderarekin edo», azaldu zuen Irazuk. Unaik komentatzen zigun ez zekiela nundik atera dan «gauza gazteen problematika azaltzea» zalá. Unairen arabera, «guri esan ziguten ea joango ginen. Eta beste bertsolariak egin zuten bezala, gure esku dago gidoia egitea eta guzti hori. Eta guk kontatu genuenari buruz, edo futbolari buruz, edo nahi genuenari buruz. Zergatik egin genuen? Batez ere, telebistan entzuten ez diren gauza horiek, eta gure eritziz esan beharreko gauza horiek esan nahi genituelako.» ETBko nagusiek saioa ordaindua zela, eta «joko arauetatik kanpo» egon zinetela esan dute... «Nik usté dut -segitzen du Unaik- hori dala aipatu diren gauzetatik tristeena eta lotsagarriena. Eta berak ebidentzian utzi dituen lehenengo gauza hori déla. Berek aipatu zutena, 'reglas de juego', eta ETBra doan denak badakiela han, azken baten esparrua mugatuta dagoela. Zer esan behar den eta batez ere, zer esan behar ez den badakiela. Orduan hori telebista publiko baten esatea nahiko lotsagarria da. Berek esan dute guk joku erregelak ez genituela errespetatu, baina jakin behar da norena dan jokua, ta nork
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
21
ezartzen dituen reglak. Noski, gu ez gaude batere ados horrekin. Eta guk, ez reglak, guk gure jokua eraman genuen hará, eta hori egin genuen, ez besterik», amaitu zuen Unaik. Ingurune
patologikoa
)on Sarasuak ere bere eritzia bota zuen. «Nik uste lehenbizi esan behar dala, ingurune patologiko baten gaudela. Hitza hori da, patologikoa. Eta hori da problema dañen ¡furria. Uste dut momentu hontan komunikabide edo hedabideetaz egiten den erabilera patologikoa déla. Uste dut esan behar déla gainera hitza. Momentu hontan PNVk kriston garrantzia eman diola azken urte hauetan irudiari. Eta hortaz gu konturatzen gara baita telebistaren erabileran, baina baita inkluso bertsoren bat telebistatik pasatzen bada, hartzen duten minean, hori gero ñola aipatzen diguten, horrekin ñola presio egin nahi duten... Nik uste dut gaiso daudela zentzu horretan. Orduan horrek kutsatu egiten du inguru osoa eta komunikabideak kutsatu egiten ditu». Jon Sarasuaren arabera, azken urte hauetan «Hitzetik hortzera» saio majoa izan da. Baina «Hitzetik hortzeran» «bertso politiko guztiak» zentsuratu egin direla diosku Sarasuak. «Nik uste dut, ez bertso politiko partidistak, orokorrean politikoak, korrupzioari buruz, Guggenheimeri buruz, presoei buruz, Euskal Herriaren askatasunaz, edo mila gauzei buruz hitzegiten zutenak, badirela gure bertsogintzaren parte bat. % 10, 15, 20a, baina hor dago. Parte hori PNVri kalte egiten dion neurrian zentsuratu egiten da. Bestela, orokorrean baldin bada -segitzen du Sarasuak- eta «gora Euskal Herria» eta «behera España» baldin bada, hori eman liteke. Hori errealitate bat da. Niri esan izandu dit «Hitzetik hortzerako» jendeak, «joe ze onak ziren zure bertsoak Cuggenheimeri buruz, baina ezin ditugu bota». Hor autozentsura dexentea egon da. Orduan, hortik abiatu behar da. Ingurunea patologikoa izan da. Guk oso aukera gutxi daukagu holako zuzeneko emanaldi batean nahi dugun gai guztietaz nahi dugun dena esateko. Uste dut hor izan zela momentua, hauek aprobetxatu zutela aukera txiki hori. Hamar minutu zeuzkaten eta hamar minutuan bota
22
BERTSOLARI
zuten daña «proust». Eta eman zuten irudia: hauek munclua jatera etorri dirá. Baina da hain aukera gutxi izanik ziritxo bat sartu nahi zutelako», bukatu zuen Sarasuak. Bertsolarien artean eztabaida edo zeozer egitea pentsatzen duten galdetuta, Irazuren ustez, «lehenengo aldia da holako kaso bat gertatzen dala, edo holako dimentsioak hartu dituena behintzat. Eta jendea pixkat harrapatu du, nahiko gaizki. Eta tartean daude Elkartea eta gauza asko. Ordun, momentuz taldeko erantzunik ez da hartuko. Baino garbi dagona da, ente berekoak baldin badira zentsuratu gaituzten programa eta 'Hitzetik hortzerakoa', batekiko jarrera bestearekiko aplikatu beharko dala. Ñola eta zer pausu eman beharko diren... Telebistaz bertsolaritzaz ematen duen irudia baldin bada holakoa bakarrik, jakinda zaletu pila baten iturri bakarra 'Hitzetik hortzerakoa' dutela, ematen ari gera bertsolaritzaren irudi distorsionatu bat ere
1993-Eka'ma
"•Milu
bai, neurri hortan. Eta ez dut usté bertsolaritzarentzat mesedegarria denikan», amaitu zuen Irazuk.
«Hau ez da berria» Iñigo kazetaritzako laugarren mailako ikaslea da. Bere ustez «hau ez da berria. Bertsio bakar bat emateko interesaturik daudeETBn. Baina berdina gertatzen da prentsa, ikusentzute edo irratiko medio ia guztietan. Ez zentsuratzea anormala bihurtu den uñera heldu gara. Anormala, telebista edo irratian zenbait gauza agertzea. Anormala istiluren bat lekuren batean gertatu déla jakitea. Eta nórmala da inork ez jakitea, ez ematea edo ematekotan oso labur eta oso manipulatua». Publizitatea eta kazetaritzan dabil Irantzu. Fakultatean komentatu dala diosku, baina beste edozein tokitan bezala. Bere ustez, 1993-Ekaina
«orain arte egon dan zentsura guztia ez da aipatzen. Bertsolaritza modan dagoelako, gazteak izan direlako eta horrelako boom bategatik aipatu da kasu hau». Irantzuk, unibertsitatean zentsura dagoela esaten digu. «UPVko jauntxoei gustatzen ez zaien kartel edo pankartak kentzan dituzte, eta abar», diosku Irantzuk. Fakultateko ikasle gehiengoak zentsura asumituta duela esaten du Irantzuk. «Hemen edonork lortu gura du lan bat edozelan. Prest dauz, nik usté dot, fakultateko ikasle gehiengoa ETBn egiten dan guztia egiten jarraitzeko, eta norberak egiteko. Eta normalean ez da zentsura komentatzen, badakielako berak egin izan beharko dauela, edo egiteko prest dagoela momentu batean», esaten digu Irantzuk. Unairen ustez, «argi utzi behar da, gurea izan dala igual erderaz esaten dan 'la gota que colmo el vaso', eta askok igual banderatzat hartu duela. Baina argi eduki behar da BERTSOLARI
23
Mariano Ferrerek esan zuena: zuzenean hori egiteko gai baldin badira, zer ez dute egingo diferituetan, zer egingo dute berek proposatutako programetan. Jende askok hartu dau 'ostia zentsura!'. Baina nik badakit, eta bertako jendeak esanda, hor badagoela zerrenda bat bai autozentsura kasuena, baina hori personala déla. Baina bai, informatibo edo edozein tokitan goitik datorrena. Eta ez dala gertatu emisio bat moztu beharra, baina aurretik planteatu daña. Edo egiten da, edo ez da egiten, baina según zer esaten duzun. Uste dut gurea ez dala komeni bandera moduan jartzea, baizik eta hor dauden trapu zikin guztiak ateratzeko. Eta jendea noraino dagoen prest hori ateratzera. Azken baten, berek monopolizatuta daukatelako informazioaren mundua». Jon Sarasuaren arabera, tertuliak «oso inpresio homogeneoa, baina bertsolariak oso anitzak gara eta heterogenitate handia dago. Bai mezuetan, eta behar bada gai honi dagokionean ere. Eta batez ere mezuetan. Hauek kritikatu zuten 'Gaur egun', eta justu hamar minutu lehenago 'Gaur egun' aurkezten Euzkitze zegoen. Ez dut pentsatzen Euzkitzek bertso berdinak botako zituenik. Esan nahi dut batetik, ez dala hau guztiz bertsolarien jarrera homogéneo bat, eta ez direla nahastu behar bertsolari guztiak diskurso honekin, eta Elkartea gutxiago. Elkartean denok gaude eta ondo bereizi behar déla. Bestela, hain zuzen ere, hori da besteek egiten diguten nahasketa gure kontra etortzeko. Nolabait gu ñola ezin gaituzten eraso, gu oso libreak garelako eta ezin gaituztelako zentsuratu egunero, ba txantaje hori egiten dute. Kontuz dirulaguntzekin. Baina Elkarteak ez dauka hor zerikusirik eta oso anitza da», azpimarratu zuen Sarasuak. Unai Iturriagak gogor erantzun zien bera eta beste hiru bertsolarien aurka hedabide ezberdinetan plazaratutako kritikei. Unairen ustez, «hau esan nahi dugu. Han esan nahi genuen, baina ez ziguten utzi. Premeditazio guztiz joan ginela. Guk egin nahi genuena argi geneukan eta ez gara damutzen. Kokoteraino, potroetaraino ez esateagatik, gaudela ortodoxo edo berdin zaio zer, garela entzuteaz. Azken batean ortodoxia nundik dato-
24
BERTSOLARI
rren. Guk planteatu bagenuen beste era bateko 'Gaur Egun' egin nahi genuela, horrek zerbat esan nahi du. Ordurarte egunero egunero beste 'Gaur Egun' bat sartzen digutela. Horiek ortodoxoak al dirá? Edo gu gara hamar minututako alternatiba planteatu genuelako ortodoxoak? Nekatuta nago holako gauzekin, eta ortodoxoa ¡zango naiz berek bezala ikusten ez ditudalako gauza horiek. Eta ikusten ditudalako beste gai batzuk. Eta uste dut gizarte osoak ikusten dituela, beste gauza bat da sentitu nahi dituen edo ez. Uste dut absurdoa dala ukatzea unibersidadean gatazka bat dagoela. Absurdoa dala ukatzea insumisoak gose greban daudela, edo hori egin genduen saioaren hurrengo larunbatean Euskal Herri osoari afektatzen zion manifestazio bat zegoela preso guztiengatik. Eta guk bota genuena ez zalá mezu politiko bat. Guk begibistan geneukana beste era batean bota genuen. Noski pintada famatu hortan 'Ertzainik ez' esaten genduen. Uste dut gaurko gazteriarengan nahiko sentimendu hedatua déla. Noski, ni ez naiz saiatzen gazteri osoaren sentimentuak erreflejatzen, ezta gutxiagorik ere. Baina ez dut uste bakarrenetako bat naizenik eritzi horretan. Orduan guzti hori ortodoxia baldin bada, ba ni ortodoxoa naiz dudarik gabe».
Pintada, gaia emateko
modua
Pintadari buruz aritzen zaigu segituan Irazu. «Pintadarena gidoian zetorren. Ez zekitena da ze pintada egin behar genuen. Eta ez genuen jarriko zer pintada egin behar genuen, badakigulako ETB zer kaiola mota den. Argitu nahi dut, zeren jende asko konfunditu egin da. Pintadarena zetorren, programaren estrukturaren barruan. Eta zen: bigarren zafira arte Joxerra utzi genuen gidoitik kanpo, edo berak ez zuen ezer hitzegiten. Orduan Unaik egin zuen informatibo edo kontrainformatiboaren hasiera. Eta informatiboa bukatzen zenean, beste hiru edo lau bertso geratzen ziren. Eta horiei sarrera emateko moduren bat behar genuen. Eta gaia hitzez eman ordez, idazten dugu atzeko horman, idaztea posible baldin bada behintzat, gaia bera. Ordun, pintada ez zen izan hor mo1993-Eka'ma
mentuan neri kableak kruzatu eta pintatzen hasi nintzela. Baizik pintada zen gaia emateko modu berri bat. Azken baten berezitasuna ez da horrenbestekoa. Orain, mezuarekin ados ez baldin badaude, esan dezatela hori eta ez saboteatzera joan ginela», adierazi zuen Irazuk. Saioa osotasunean entzun izan balitz, hasieran alderdi «gogorra», gero Atxagaren elkarrizketa aterako zan, eta bukaerarako kopla batzuk prestatuta zeudela esan zigun Irazuk. Bere ustez, «oso desberdina da moztu arte eman genuena hórrela ¡kusita. Edo saio osoa botatzeko talentu haina ¡zan balute, programak kritika maila berdina ¡zango zuen baina gutxienez, estruktura ezberdina. Osotasunean jendeak ¡kusi balu programaren kutsua ezberdina izango zen.» Unairentzat, saioa eteteko «detonantea» ETB eta Ertzaintzaren aurkako kritika egitea izan zen. Bestalde, Sarasuaren ustez, «heterodoxia eta ortodoxiarena polita da. Atxagak aipatzen zuena. Nik usté heterodoxo pose hori, nolabait eszeptizismo pose hori oso erosoa déla gaur egun. Eta hor atzean izkutatu daitezke beste interés batzuk. Zenbait zirkulotan egon beharra eta abar. Gaur egun ortodoxoa izatea adibidez Atxagarentzat izango litzateke oso kaltegarria. Eta gutako askorentzat ere, guztiz ortodoxoa bagina kaltegarria ¡zango litzateke. Baina hala ere, prest gaude behar dan momentuan sinisten dugun gauzetan gauzak garbi esateko. ETBk aurreko astean Anoeta dispersioaren kontra bildutakoei minutu berdinak eman bazizkion hurrengo egunean Casteizen bildutako Bakea Orainek bildutako ehun pertsonari... Horrek hainbesteko ezinegona sortzen du, nolabait hori salatzeko zure zuzeneko aukera bakarra hori salatzeko erretzea... Hori hain zuzen ere heterodoxia da, ez ortodoxia. Askotan ez zara ari zure buruari mesede egiten. Behar bada, igual kontra. Nik garbi daukat, ETBk Gestoren bersioa bakarrik emango balu, nik konbentzituta nago zuzeneko aukera aprobetzatuko nukeela Gestearen mezua emateko, eta heterodoxoa izateko. Hain zuzen ere, esaten ez dena esateko bertsotan. Orduan, horrekin kontuz. Hemen bakoitzak dauzka aukerak nahi dueña defenditzeko. Eta benetan, badago holako usté bat bersolaritza oso ondo
1993-Ekaina
ezagutzen ez duten intelektualillo jende horren inguruan, hurrunetik ¡kusita, oso jende partidokoa dala jende gazte hau. Inkluso ni baino generazio gazteagoak. Eta usté dut ez dala hola, beraiekin hitzegin besterik ez dago. Ez déla hainbesterako, ez behintzat'danak. Ta ñire generazioan ere zeresanik ez, danetik dago».
Elkartearen
eritzia
boletinean
Azkenik Euskal Herriko Bertsolari Elkarteak bere apirileko boletineko 5. puntúan hiru gauza azpimarratzen ditu afera guzti honen aurrean. Honako hauek dirá hiru puntuak: 1. Hitzetik Hortzera, behin baino gehiagotan esana dugu, Elkartearen izenean erregistratua dagoela eta horren erabilera hitzarmen baten bitartez lotua dago, beraz, magazina ez da inolaz ere Hitzetik Hortzeraren jarra ipen edo eranskin bat, ez, beste programa bat da eta telebistak «Hitzetik Hortzera»ren ez bidezko erabilera bat egin du magazinari «Hitzetik Hortzeraren Debaldeko Festa» ¡zenburua jartzerakoan. 2. «Debaldeko Festa» martxan jarri aurreko egunetan, elkarlana proposatu zion ETB-k Elkarteari. Honek, ezezkoa eman zion bi arrazoiengatik: bat bertsolaritzaren erabilera hedabideetan helburu zehaztuegirik gabe egiten ari garelako eta hori bideratu ezean erabilpen gehiagok, printzipioz, ekar dakiokeen onura eztabaidagarria baino zerbait gehiago ere badelako eta bigarren, proposamen hori, Hitzetik Hortzera eztabaidatu zenean egin behar zelako eta ez gero, ze, telebistak ordurako aurrikusia bait zuen magazin hori martxan jartzea. 3. Apirilaren 21 an gertatutakoaren harira, Elkarteak esan bezala, ez du zerikusirik programarekin eta elkarte honek, bazkideek pertsonalki ¡zan ditzaketen jarrera ideologiko edo politikoekin ez du zer ikustekorik. Gertatutakoaren harira, bertsolari gazteen saioa, gustatu edo ez, errealitatea ikusteko eta adierazteko modu bat ¡zan da. Hori ixildu nahi izatea, hedabideetan oro har eman ¡zan den mozketaren kontrako jarrerarekin bat dator Elkarteko Zuzendaritza.
BERTSOLARI
25
EMAKUMEZKO BERTSOLARIEI BURUZ GOGOETA 26
BERTSOLARI
1993-Ekaina
Maddalen Lujanbio, Ainhoa Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Oihane Perea, Nagore Fernandez, Esti Muniozguren eta Ekine Etxepeteleku. Zazpi neska hauek izan ditugu aurten Urruñan, ekainaren 3an, egin den Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren finalean. Ez dirá bakarrak, hala ere. Testua: Izaskun ELLAKURIAGA Argazkiak: Iñigo Gallego 1993-Ekaina
BERTSOLARI 27
xapelketan zehar hainbat neska ikusteko aukera izan dugu mikrofono aurrean pentsatzen zutena bertsotan esanez. Emakume dexente dago bertso eskolen giroan bertsotan egiteko gai direnak. Eta horrez gainera, bertsozale diren emakumeak milaka.
T
Ez dago dudarik, gaur egungo bertsolaritzan emakumeak bere «tokitxoa» badu. Manolo Arozenak hurrengo bertsoan garbi adierazten du bertsolaritzan neskek duten presentzia. Bertsoa da aidean dijoan orbela, nahiz ta pentsatzen dudan ez dala ustela, Basarrin adinekoak jakin dezatela neskak ta haurrak kantun aitonak bezala. Hala ere «tokia» izatera heltzeko zeregina badago. Plazatan neska batzuk bertsotan ikusi eta entzuten hasi bagara ere, oraindik askorentzat gertaera arraro bat baino ez da. Hórrela adierazi zuten esaterako Maddalen Lujandio, Iratxe Ibarra eta Estitxu Arozenak 1993. urteko Bertsolari Egunean. Bertsolaritzaren historian lehenengo aldiz kantatzen zuten emakumeak horrelako egun batean. Hona hemen bota zituzten bertso batzuk: MADDALEN Sinbolikoki jarri gaituzte maskota gisan ere bai, vi. DCKIWLAKI IXAKtLKtIA URRUÑA. 1.994-Vi-3
ta borobila atera zedin azken saioa gure zai, neska soileko saiorikan ez bagera gehiagorako gai, gizonezkoen tarta honetan krema ez degu izan nahi IBARRA Erabiltzen den hizkerak ere badu nahiko zerikusi, guk neskok kontu horretan behintzat ez baitugu holán bizi, nahiz-ta gizonek kristorenak esan beren grazi eta guzi, «de puta madre» gelditzen zaie ta gurí berriz itxusi. ESTITXU Emakumeok mikrofonoan jaso izan dugu burua gaur ere batzuk haserre daude, ezin dute disimula, ni ziur nago egunen baten erakutsiko dugula, bersolaritzak barrabilekin zerikusirik ez dula. Emakume bertsolariak ez dirá gaur egungo gauza bakarrik. XIV. eta xv. mendeetan hiletetan kantatzen duten hiltariez gain, herriko gertaerak kantatzen zituzten «mujeres profazadas» ere bazeuden. Horren urruti joan gabe ere, Bilintxek (1831-1876) Hondarribiko bertsolari baten berri ematen digu honako bertso honetan: Aspaldian, Joxepa, famatua zeunden, gu berriz ikusteko desiotan geunden; Hondarribi aldian aditzen genuen dama bertsolari bat ñola bazeguen, zeinak Euskalerrian parerik etzuen. Hala ere, bertsolaritza lehiaketaren esparrura pasatzean, gaur arte, dauden emakumeak ezkutuan geratzen dirá. Ondorioz, urte askotan bertsolaritza gizonez-
28 BERTSOLARI
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
29
koen kontua zela pentsatu izan da. Baina aspaldian, apurka apurka, ideia hori indar gabe geratzen ari da aurrera atera diren emakumezko bertsolariei esker. Baina bidé handia dago egiteko eta usté asko ustel bihurtzeko. Emakumearen egunetan ospatzen diren bertso saioez gain, emakumezko bertsolariei plaza aurrera gehiago eman beharko litzaieke gizonezkoen maila bera izan dezaketela demostratzeko. Aurtengo martxoaren l l e a n esaterako, Elgetan lau emakume (Estitxu Arozena, Iratxe Ibarra, Ainhoa Agirreazaldegi eta Amaia Telletxea) eta gizon bakerra (Xabier Zeberio) jardun ziren bertsotan. Bertso saio polita eskaini zuten neskek baita Zeberiok ere, bere «gizontasuna» azpimarratuz. Hona hemen han jasotako bi bertso eta lehenago adierazi dugunarekin erlazioanatu daitezkeenak. AMAIA TELLETXEA Nahiko arraro ikusi degu 30
BERTSOLARI
honaraino etortean, eta Estitxuk ondo esan du bere agurra egitean Nik hau ikusi eta buruai esan diot bapatean, «zer ari ote da bitxo handi hau neska politen artean?». XABIER ZEBERIO Ikusten danez emakumeak orain kantatzen dute tajuz entrenatzen saiatzen dirá ta gainera pulamentuz, baina gizonak lantzen gera geure arteko kantuz, oilarra gehio agindutzen du zeu ibili zaitez kontuz! Bertsolaritzan emakumeak bizi duen egoera aztertzea ez da Ierro hauen helburu izan. Adibideak eskainiz falta eta behar den azterketa baterako abiapuntu izatea da gogoeta honen asmoa. 1993-Ekaina
Dionisio Mujika, bertsolari eta gaijartzaile Testua: Eztitxu Arozena Argazkiak: I単igo Gallego
1993-Ekaina
BERTSOLARI
31
ionisio Mujikak Asteasun jaio eta Lesakan bizi den gizon honek asko eskeini dio Euskal kulturaren zuzpertzeari: Toberak galtzeko bidean zeudela berreskuratu zituen eta Bidasoan zehar Euskal giroko ekitaldiak antolatzen ibili zen. Baina hala ere ezagunagoa da bertsolaritzaren alde egin duen lanarengatik, bai bertsolari bezala bai antolatzaile bezala eta batez ere gaijartzaile bezala, bere ezaugarri bereziekin. Honela, bere ekintzak hobeto ezagutzeko asmoz beregana jo dugu.
D
GALDERA: Bertsozaletasuna familitik al datorkizu? ERANTZUNA: Bai, zerbait bai osabak ta baziren aritzen zirenak eta bazkalostean aritzen ginen elkarrekin; anai bat ere aritzen zen; ordun ez zen gaur egun haina famili bazkari egiten, ez bait ziren garai xamurrak baina egiten zirenean beti aritzen nintzen bertsotan osabekin eta anaiarekin baina hala ere ni ¡zango naiz gehien ibili dena. Oso gazte hasi nintzen 14 urtekin edo tabernetan aritzen ginen ilunabarretan eta ostiraletan bilduz ere bai. Batzuk bertso osoa besteak puntutik puntura; hola hasi ginen eta gero pixkat segituz segituz... ez asko baina. G: Gipuzkoan jaio arren nafar bertsolaritzaren alde lan handia egina zara. E: Gipuzkoan bizi nintzela ere ibili nintzen ni bertsotan zerbait; Betelun txapelketa bat bazegoela eta joan nintzen, Martin Oreja eta biok berdin geratu ginen finalaurrekoan eta usté dut bertso onenaren saria lehenengo aldiz ni ¡zango naizela jasoa, oraindik gogoan daukat ze gai jarri zidaten eta nere bertsoaren bukaeran ere zer esan nuen ere bai. Gaia jarri ziguten sorginak baziren edo ez ziren edo zer egiten zuten eta nere bertsoaren bukaerak zer zion: «Eibar sortu zan ezkeroztikan uxatu ziren sorginak. Han entzuten Eibarreko gizonenbat bazegoen edo ez dakit zein ¡zango zen baina hogei duroko saria eman zidaten bertso onenarengatik; Ez dakit bertso osoa ñola zen baina usté dut ni ¡zango naizela bertso onenaren saria lehenengo aldiz jaso zuena. G: Eta gero Nafarroara... 32
BERTSOLARI
E: Bai, Ekainian hamarrean egingo ditu 29 urte etorri nintzela eta - Nafarroan gauzak Gipuzkoan baino. Eta batez ere Lesakan, fabrikarengatik kanpoko jende asko zetorren eta ¡zan ziren hiru-lau urte euskara oso hila egon zela, oso ¡xil egon zen ¡zugarrizko hutsunea zegoen. Eta orduan pixkat hasi nintzan Euskal jaialdiak jartzen; orduan purin zegoen «Ez dok 13» taldea zen harekin lan asko egin genuen herrixka hauetan danetan ibili ginen baina oso garai traketsak eta aldrebesak ziren eta ez genuen hain errez lortzen baimenik: eta oso estu ibiltzen nintzan. Orduan jaialdi batzutara pare bat bertsolari ekartzen hasi nintzan. Gero hortxe segi gendun jaialdiak jarriz bertsolariekin eta herri kirolekin batez ere eta gero pentsatu genun Arozamenari omenaldia egitea. Egin genun Lesakan eta jendetza handia bildu genun, oso ondo erantzun zuen jendeak. Eta gero binakako saioak jarri nitun: Gipuzkoako bi, Nafarroako bi, Bizkaiko bi eta Iparraldeko bi, Xalbador zana eta Mattin zana ez ziren etorri, beste saio bat zeukatelako edo baina gipuzkoatik etorri ziren Uztapide zana eta Lazkao Txiki zana esan beharko, Nafarroatik Arozamena zana eta Lasarte, eta bizkaitik Azpillaga eta Lopategi. Hamazazpi urte izango dirá Arozamenari omenaldia egin zitzaiola, maiatzaren 22 an, garai hartan bertso eskola jartzekoa ¡zan nuen nik Lesakan, Ikastola ere sortu berria zegoen eta bertso eskolen arrasto handirik ez zegoen ordun baina norbaitek esan zidan Aretxabaletan bazela bertso eskola, Oiartzuar bat egoten zela irakasle ere ¡kasi genun baina ez genun lortu harekin hitzegitia eta nere saiakerak ez zuen ezertarako balio izan. G: Txapelketaren sorreran ere zerikusia ¡zan zenuen. E: Bai, hurrengo urtian Pablo Yanzi sariak hasiera ¡zan zuen ez zuen hasiera oso errexa ¡zan, ez genekien nondik jo ere: ze bertsolarikin egin, ze ¡zen jarri... Antton Erkiziak ere lan handia egin zuen. Joxe Migel Argiñarenarekin hizketaldi bat izan nuen eta etorriko zalá. Batixta Madariagaren baserrira hiru buelta egin nituen eta ezin konbentzituarazi. Gero Perurena edo Elizondotik Otsondo aldera bizi zenarengana jo nuen kosta zitzaidan baina hitzegin nuen azkenean, ijituak gi1993-Ekaina
nelakuan atea ¡txi bait zigun bere emazteak. Hórrela bertsolari bilatzen hasi ginan eta ¡txura pixkat emateko Juan Mari Lekuonarekin bildu ginan Argiñarena, Antton Erkizi eta neroni. Eta )uan Marik esan zigun baietz egiteko, nafarroan bertsolaritza oso atzeratua zegoela eta garrantzizkoa ¡zango zela eta bera etorri zan gainera lehenengo txapelketako saioan aurretik hitzalditxo bat ematera. Orduan bildu zian bertsolarik izan ziren: Arga1993-Ekaina
ñarena b¡ anaiak, Batixta Madariaga, Juanito Perurena, Amorena, Pello Perurena, Bittor Elizagoien eta ez dakit besten bat ahaztu zaiten. Epaitzera etorri ziren Artola «Bordari», Jexux Mari «Izazpi», Mariano Izeta, Pello Zabaleta. Arratsaldeko saioa frontoian egin zan eta bi bertsolari etorri ziren Jon Enbeita eta Joxe Lizaso, eta oroitzen naiz )oxe Lizasok ñola esan zuen Bittorrengatik «lehenengo aldiz kantatu behar eta hori txapelketan, hori BERTSOLARI
33
da baloria hori» eta aurten go finalean esan nion Joxe Lizasori «Gogoratzen al haiz honek lehenengo aldiz kantatu zuenian?» eta harek «ez nauk gogoratuko ba!». 16 urte edo ¡zango zituen eta nik usté Nafarron gehien mejoratu den bertsolaria bera izango dala. Bai gaztia zan eta doinu aldetik ere oso belarr¡ motxa zeukan, orain denak baditu baina orduan ez. Txapelketa antolatu genuen baina hala ere oso murritz ikusten nuen nik hau bertsolari gutxi bait zeuden eta horregatik hegoa eta ¡parra bat egiteko asmoz joan nitzan Baigorrira Lakarengana eta nere asmoak agertu nizkion eta oso ondo hartu zitun eta hurrengo urtetik aurrera hasi zan hegoa eta ¡parra hatera egiten eta handik Urko Atxotegi ezik gutsi gora bera gaur ateratzen diren bertsolariak etorri ziren Lesakara. Ondorengo urte haietan Xipri Alberbidek esan zidan iparraldean egin behar zalá noizean behin eta urte batean Donibane Garazin egin zen. Gutxi gora bera gaur egun duen egitura hartuz. Baina hori bai diru arazo askorekin egin genuen aurrera. G: Zuk ere bertsolari bezala parte hartu izan duzu txapelketetan. E: Bai Igantzin hartu nuen parte eta hirugarren gelditu nintzan finalerako baina eztarri hau beti izan det txarra eta eztarriko mina nekala eta ez nintzen Joan Iruñako finalera. G: Zer moduzko esperientzia ¡zan zen hura? E: Ustekabian joan nintzen ni, batzuk kantazak eta bestiak ezetz eta joan nintzan baina ez nion beste munduko maitasunikan hartu kantatzeari. Txapelketan barrun ere suertatu ¡zan naiz kantatzen nahiz eta neri puntuaziorik ez eman beste baten hutsunea betetzen. G: Eta gero gaijartzen... E: Bai iparraldean ere ¡bilí nintzen gaijartzen baina gero hango euskera hobeto ulertzeagatik edo Irieder hasi zen. Herri askotan ibili naiz gaijartzen baina orduko gaijartzia negargarria zan zeatik bertsolariak berak ez zioten beren buruari lan egiten uzten ez zegon gairik ateratzen zana (denak ziren astoa 34
BERTSOLARI
ta mandoa, nagusia eta morroia...) eta kontuz hortik ateraz gero. Nik goguan daukat, zeini ez det esango baina, gai bat esan nien biri, «gai hauxe izango dezue» bildurrakin eta aurretik esan nien «hi izango haiz abortatu behar duen emakumea eta hi honek abortatu behar dueña» eta esan zidaten «holako gaiak jartzez gero aldegintzak hemendik ez deu ta bertsorik botako» gaurko egunian gai hoiek errex entzun ta jarri daitezke. G: Orduan usté duzu gaijartzeko era ere asko aldatu déla. E: Asko! Gaur egun gai zabalagoak erabiltzen dirá garai batean zirkulu txiki batetikan ezin zinan atera, saski batetatik ezin zinen atera. Garai hartan jendeak ia hitzegiten zuen abortoari buruz baina bertsotan oraindik ez. Gai jartzailearen lana zabalagoa da gaur egun; garai hartan oso estu zegon baita bertsolariena ere. G: Beraz bertsolaria ere aldatu da. E: Bai, asko. Bertsolariak asko landu du, bertso eskolak ere asko lagundu du. Horrekin ez dut esan nahi gaur eguneko bertsolari guztiak onak direnikan baina nibela gorago dagola bai. Neurri gehiago erabiltzen dirá eta doinu berriak ere. G: Eta horrekin txispa galdu déla usté al duzu? E: Bai. Zeatikan bertso kantatzeko lan handia hartzen badezu denbora gutxi dagonez txispa handiaren bila ezin zara ibili. Baina orain ere badaude txispa handiko bertsolariak eh! G: Gai jartzaileak dohai berezirik behar du? E: Nik usté baietz. Bertsolariak berak ikusten dirá gaijartzen askotan eta nik usté bertsolariak berak duen instintu horrek laguntzen dula gaia pentsatzen eta prestatzen. Hauxe da ba Dionisio Mujikarekin izandako hizketaldia bere lanak fruitu onak eman ditu Nafarroan eta batez ere Lesakan. Nafarroako bertsolari txapelketa normaltasun batetara ¡ritxi da eta Lesakan berak sortu ezin izan zuen bertso eskola martxan dago. Zorionak eta mila esker! 1993-Ekaina
Alkat eta Ezponda Iparraldeko doinuz Herri bertsolaritza
Testua: Luzien 1993-Ekaina
baten eskaerari egokitu bikote
maitatua.
Etxezaharreta BERTSOLARI 35
zken urte hauetan Lapurdi eta Nafarroa Behereko herri askotan -ia guzielan- ibilia da bikote hau. Mattin eta Xalbadorek osatzen zuten parearen moldean, Alkat eta Ezponda badabiltza, kermeza, zikiro jate, herriko testa edo berdin toki xumeagoetan, familien festetan edo berdin elizetan bertso kantatzen. Ez dira lehenago aipatu bikotearen antzera «alaia» eta «seriosaren» egitez bereizten. Biek ¡rria sorrarazten badakite, biek ere, behar orduan, samina eta pena adierazten bidé hunkigarriz badakite. Baina edonork Ipar Euskal Herrian erranen dizu zenbat maite dituen eta ñola nornahiren eskaerari beti berehala baia emango duten, bertso bat edo bestren kantatzeko.
A
Bertsolaria anekdotaz inguratua da betidanik, baina une hunkigarriaz oroitzen naiz, Parisen bizi zen beskoiztar batek, bere aita xahartuari, opari bezala bertsolariak gomitatu nahiz Cure Irratiara deitu zuen. Urtats bezpera zen eta gomita helarazi nielarik zalan-
tzarik gabe biak joan ziren, etxeko egin beharrak utzirik. Bere azken egunak bizitzera zoan xaharrari biek ezin hobeki, b azkal ondoan, bertsoak eskaini zizkioten. Zorion sortzaile déla bertsolaria zalantza norbaitek baldin badu. Alkat eta Ezpondaren eguneroko urratsen bideei begiratzea aski luke.
«Apalegi entzuten kantatzen dugu»
den hura guk
gora
«Bertsolari alegerak» direnezi 1 «Nik ez dut usté bertsolariak alegera izan behar duenik» dio Alkatek «gure entzutera heldu dira momento goxo batzuen pasatzera, hori ez da ahatzi behar». Baina, dionaz «gaur ez baita ez meza ez merkaturik, festa edo kermezetara datozen guziak ez dira gure bertsoen entzutera etortzen eta haiei ere eman behar zaie umore on piska bat». «Izigarri maite dut nik umorea eta jendearen irriz ¡kustea» dio Ezpondak eta arrazoia ere ematen du: «gaurregun badakizu hoinbeste gora behera bada, hoinbeste miseria eta ¡duritzen zait bertsolariak behar duela lehendabizi herriko berriak zabaldu, mezulariak bezala baigaude eta apalegi entzuten den hura guk gora kantatzen dugu, mina edo alegrantzia berdin». Iparraldeko euskaldungo gutiaren gatik edo beste arazo baten gatik, hainbestetan plazaz plaza dabiltzan bi bertsolariek bertsoaren uztera behartuak dira, txiste edo «irri ixtorio» zerbaiten kondatzeko. Ezpondak dionaz «maiz ez dugu usté baina badira euskaldun berriak edo lehengo zaharrak berdin, ainitz, bertsoa ez dutena ongi konprenitzen, ez dakitena euskara ontsa eta ez dutena indarrik egiten ere, bistan da ere bertsoa maite ez dutenak ere». Hor koska bataiteke eta biek entzuna dute «bertso hutsa» baizik ez luketela nahi batzuek hori «bertsolaritzarentzat kaltegarri laitekelakotz». Ez dute ikuspuntu hori biek. «Cu norapeit joaiten garelarik, nahi
3b
BERTSOLARI
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
37
dugu denen gostua egin» dio Ezpondak «gure erreferentzia jendea da, irriarekin berotasun bat sortzen da, besta da». Alkatek gehitzen duenaz «lehenago, Xalbador eta Mattinen denboran, zirtoak eta beste, guk baino handiagoak botatzen zituzten». Uste du ere «orduan jendeak bazuen berezko umorea eta bazekien onartzen, aldiz gaurregun jendea minberatua da, gaitzikorra». Bidé beretik Ezpondak dio «publikoan badira jendeak bertsolarietaz beldur direnak, hunkituak izateaz, gaitzat hartuak izateaz».
Goi mailako bertsolaritzak solarítza galaraziko du?
herriko
bert-
«Gai emaileak behar daitezkela, saioak prestaturik», maiz entzuna d u t e , beren 38
BERTSOLARI
saioen kritika bezala. Alkatek dio «gertatzen da batzuetan berek erraiten ahal ez dituzten gauzak nahi lituzketela guri erranarazi». «Hegoaldeko bertsolaritza antolatua» erreferentzia indartsua da gaurregun Iparraldean Alkat eta Ezpondak deramaten lanetarik doi bat bazter agertzen dena. «Goi mailako bertsolaritza bat bada gaurregun» dio Alkatek «eta horí ere beharrezkoa da, baina beldur naiz goi mailako horrek bertsolaritza herrikoia galduko duela». Hala ere «bien lekua eta beharra bada». Dionaz ainitzetan beren entzuleek maiz erraiten diete «lehenago gozatzen ginen ontsa Mattin eta Xalbadorekin, mahai baten ¡nguruan, batek zirto bat eman eta besteak berdin, orain dena prestatua, gaiak eginak eta, ez duk gehiago goxotasunik».
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
39
Ziurtatzen duenaz «lehen bazen herri bakoitzean zirtoka ari norbait edo bertso bat edo beste emaiten zuenik, eta badira oraindik». «Ez dute gurekin ari nahi beldurrez tapatuko ditugun... ez dute tokirik egiten ahal bertsolaritzan». Agertzen duenaz «hori goi mailako bertsolaritzak ekarritakoa da». Expondak, kapitulu berari jarraikiz, entzuten den bertsolari emanaldi bakoitza, Hegoaldean «badirudi txapelketa déla, hala antolatuak dira saioak aldiro». Ñola ibili behar den bertsolaria herritarrekin, non eta noiz agertuzi1 Samintasun zerbaitekin Ezpondak agertzen du «Hegoaldean badira bertsolariak heldu direnak txapelketara bezala, saioko bakar bakarrik eta gero hura bukatu eta joaten dira, ez dute herritarrarekin ondoren guk hemen dugun goxotasuna». Gogorarazten du ñola behin, bazkari batean, larogei lagunei bertso baña eman zuten «inor ezagutu gabe». «Gai emailea guretzat laguntza bat dela ez da dudarik» dio Alkatek. Baina aipatu nahi du ere joan den igandeko kermeza: «bazen gai emailea, hamar bat horri prestatuekin, baaina gertatu da jendea aspertu d e l a , guhaurrek puntuka hasi beharrez». Baina Ezpondak «publikoak gaiak eman ditzan» gauza egokia ikusten du, horrelako festetan.
Ez da gehiago lehengo goxotasuna Bertsolaritza gaur kamera, magnetofoien grabaketen gai nagusietarik da euskal kulturaren arloan. Ezpondak Xalbador zenak horretaz ziola «bertsolaritza galduko zuela» aipatzen du, agertuz «baina hori ez da egia, zeren hiruzpalau aldiz entzun et aazkene-
40
BERTSOLARI
kotz aspergarri da eta bertsoa maite duenak nahiago du joan entzutera, bapateko hura baita bertsoa». Ez da beraz kazeta «bertsoaren galgarri» baina alderantziz «ezagutarazten zaituen gauza». Garai batean, jendeak gogoz atxikitzen zituen bertsoak, horren lekuko dira biak. «Nihaurek baditut bertsoak ikasiak, behin baizik entzunik» dio Ezpondak. Horren sekretua? «gustatzen zaizu, mementoa halakoa da, sartzen zaizu, ¡resten duzu eta egoiten da eta egun zonbaiten buruan ¡duritzen zaizu han berean duzula». «Egungo egunean, ez da gehiago lehengo goxotasuna, jendea inket da» Ezpondaren ustez. Kanbiamendua sendi du errotik Alkatek ere eta gaineratzen du «jendea alegia ez inket» dela. Iparraldeko bertsolaritza bigarren mailakoa kontsideratua izateaz etengabe, badu bertako bertsolarien mintzekoa... Mahai gainean gaia dago. «Hala da ere» aitortzen du Alkatek: «baina bada bigarren mail frango eta han ere goi mailakoak dira hamabost bat ari direnak gau eta egun eta beste zenbat bertsolari ez da etxean egoiten denik, urtean b¡ edo hiru saio egiten dutenak?». «Zerk egiten du bertsolaria eta zergatik da han hain ospetsu?». Ezpondak egiten du galdera: «entzulea baita! Entzuleak egiten du bertsolaria. Hemen horretan gaude entzulerik ez delakotz. Kantarazten dituzu hango txapelduna, beste lau hoberenak, hemengo biekin eta saiora ez duzu berrogei lagun ekarraraziko eta han laurrehun...». Burukomin eta pena sortzaile da horrelako egitatea bientzat. «Hemen hiru edo lau saio 'normal' egiten dira utean» dio Ezpondak gehituz «bestaldeko bertsolari askok ez lukete aritu nahi ere guk hartzen ditugun zikirojate edo horietan».
1993-Ekaina
Ahozko tradizio historiaren iturri: Maltako Ghannejja Testua: Karmen
LARRAร AGA
Iblah min ยกtemm fit-tama, It-tama tqarraq bih, Bhalli jimia r-rih fil-bomblu u jrid isiefer bih. Txoroa da ยกtxaropenaren kontra itxaroten duena itxa1993-Ekaina
ropenak huts egiten bait du haizea ontzi batean gordetzen duen hark bertan itsasoratu nahi duenean bezala 2.
BERTSOLARI
41
lXgarren mendearen atarían Maltan ¡biltari' zebilen apaiz batek jasotako bertsoak ditugu goiko hauek. Harrezkero, ordea, Maltako ghanneja ¡zenburupean ezkutatzen diren bertsolariek tradizioari eutsi diote. Bokazioz ¡puin kontalariak ¡zan ez ezik bapatean ere aritzen omen dirá, Euskal Herriko bertsolarien desafioen antzekoak eta osatuz. Diotenez, ipuinak kontatzerakoan g¡za ezagutza adierazteko abilidadea erakutsi behar omen dute ghannejjek (bertsolariek). Eta ipuin horiek, sarri, mitoen itxura hartzen badute ere, molde poetikoan agertazaztea espero oh¡ da. Horrez gain, Maltan, historia hitza berak, storja, esan nahi bikoitza bereganatzen du: historia eta fikzioa, non ghannejjen bitartez eta hitza musikari tartekatuz, b¡koiztasun honetan sortutako altxorra ondorengoenaino hel dadin dute helburutzat.
X
John Chircopen esanetan Maltako ghana (= bertsogintza) Ipar Afrika eta Europako musika nahasketa bat da. Nahasketa honek bertako kulturaren konplexidadea besterik adierazten ez dueña, Arabeen eragina ere tradizio honen baitan nabarmena izanik. Hortxe bait dago Malta, bi kontinenten erdian, bataren eta bestearen eragintzaren lekuko, inperio ezberdinen kolonizazioa aitziki. Beraz, Chircopek jarraitzen d u , Maltako ghanak hauxe nabarmentzen du: herri baten nortasun nazionalaren alderdi anitz edota ezberdinak. Bertsolaritzarekin gertatzen zaigun bezalaxe Maltako kantugintza honek ere estilo diferenteak ezagutzen ditu (ez estilo hauek gure bertsogintzan ematen diren berberak direnik). Bertsolari gutxi batzuk -hau da, ghannejja batzuk- estilo bat baino gehiago menderatzen duten arren, gehiengoak bakar batean trebetzen omen dira. Ondorengo hirutako batean, alegia: Ghana Spirtu Pront, Chana tal-fatt eta Ghana fil-gholi (azken hau, Ghana Bormliza ¡zenpean ere ezagutzen dena). Lehenengoak luke halare, hiru horien artean, bapatekoarekiko antzik gehiena. Ghana Spirtu Pronta (bapateko kanta azkarra) gaia amonkomun baten inguruan jarduteko dago eratua, elkarren arteko arrazoiei desafioan erantzunez. Kantu okasio hauetan vendetta modukoak suertatzen direla esan 42
BERTSOLARI
ohi da, bertsolariek elkarri diotena hitzez hitz jaso eta sinistu ondoren indarkeriari bidé ematen diotelako. Badira ere ordea, kantugintza honi erantsi nahi zaion borroka kutsu edo xiestrarako joera «goi mailako»en begiruenak asmatutako aurreritzia besterik ez dela aitortzen dutenak. Beste modu batean esateko, tradizio honekiko bi ulermen ezberdin hauek gure begirada nondik bideratzen dugun hortan oinarritzen da. Izan ere, kanpokoentzat kantuera hau beti da susmagarri, arazo sortzaile, arrikutsu -«goi mailako»entzat, alegia. Barrukoentzat berriz, kantu giro hau bera, lagun artean bertsogintza gozatzeko aitziki bat izateaz gain, artea, sormena eta musikaren bultzagarri ere bada. Beraz, ghannejja bertsolariak arlóte traketsetzat edo hizkuntza eta musikaren artisau-artistatzat hartzeak, gure begirada zein alderditik zuzendua dagoen horrek erabakitzen du; gerturik edo urrutitik izan, hortxe erabakitzen da ghannejjan suertea, gure bertsolariekin ere atzo arte gertatzen zen antzera. Bestela ere, badu estilo honek gure bapatekoarekiko parekotasunik. Ghana spitu pronten hitz jokoen erabilera ironikoa, satiraz eta alegiaz beterikoa, eta esanahi bikoitzez osatutakoa, helburu politiko eta moral trasmisiorako erabili ¡zan ohi delako. Testuinguru aproposa izanez gero, agintariek ez ezik eliz gizon eta entrepresariek ere kritikatzen saiatzen dira ghannejjak, besteak beste. Esan liteke, neurri handi batean, testuinguru honetantxe neurtzen duela kantari bakoitzak zein eta nolakoa den bere batpateko bertsotarako gaitasuna. Spirtu pronfen azkartasuna tarteko déla, abiaduraz eta adimenez, biak bait dira bertsolarien gaitasunaren ezaugarri eta bertsogintza beraren adierazgarri. Ondorengo bi estiloak, berriz: ghana talfatt eta ghana fil-gholi, herri balada moduko kanta jarriek osaten dute. Sarri, hauen oinarria gertakizun historikoak izaten diren arren, estilo epikoan itxuratzen direnak, auzo edo famili historiak edota gertakizun autobiografikoak ere badute lekurik balada honetan. Kanta jarri hauen bitartez, gizarte edo auzo bileretan abesten direnak gehien bat, nazio eta herri trajediak iraganatik gauraino hel d¡tzaten ahalmendu dute. Okasio horietan
1993-Ekaina
* 4
1993-Ekaina
BERTSOLARI
43
bertsolarien lana txukuna eta sentikorra izan dadin espero da; eta geure bertsolaritzan bezelaxe, kantulan hauetan ere neurri eta rimek agintzen dute, ardatz horren ¡nguruan erritmo eta estetika paregabeak sortuz. Ezberdintazunak aipatzerakoan, berriz, ghan tal-fatt kitarra bidez laguntarazten da; baina ghana fil-gholi, ahots ¡ndartsu baten beharra nahitaezkoa duenez, emakumezkoei hobeto egokitzen zaio gizonezkoei baino. Alegia, bormliza mezzo-soprano erregistroan kantatzen delako andrentzat gertatzen da aproposago. Gaiari begiratzerakoan eta konparazioak, konparazio, Euskal Herriko Erdi Aroko erostagileen antzekoaz osatzen dutela beren errepertorioa esan ohi da, nahiz eta beren hiletak heriotzetatik eta ez datozen, egunerokoan bizi duten opresio eta askatasun ezaren ildotik baizik. Izan ere, Maltaren historia zorrotz begiratu ezkero hauxe nabermentzen da: ghana bormliza kolonialismoa eta giza zapalkuntzaren aurkako garraxi bat izan déla. Jende aurrean bormliza kantatzen duten andrak emagaldutzat hartzen diren aitormenak ere aurkitu daitezke. N. Mcleod eta M. Hernclonek esanetan: «Maltan nabarmena da kontraste hau. )ende aurrean abesten duten emakumezkoak 'prostitutatzat' jotzen dirá; prostitutak ez direnak berriz ez dute plazetan
abestuko (entzulegoaren aurrean alegia)» '. Honetan ere badute haiek beste garai bateko Euskal Herriko erostagileekin antzik, ez bait zuen 1526ko Bizkaiko Foruak andra kantariengan debekua alferrik jarri, hauen arrastoak gaur arte galduta segitzen duenean -nahiz eta harrezkero hainbat instituzioek interdizio hura zentsu berean indartu izan duten, Eliza, familia, tradizioa, eta abar luze bat tarteko. Debekuen arrazoia geurean ere aitzik¡ berdinpean eutsi izan zen, andra horien lotsagabekeri eta duintasun ezean. Gaitz hau, dena den, jende aurrekiko edozein ekintza burutzean leporatu izan zaie emakumeei, horra non plaza-andra edota erderazko mujer pública'ú eransten zaizkion esanahi errudun eta nahasiak, hitza bera aipatzerakoan ere eman ezina edota antzeko zerbait gertatzen zaigularik. Bitartean honela jarraitzen dugu: atarira agertzen ausartzen diren emakume bertsolarientzako izenik aurkitu gabe, plaza andrarena izan ezean. Eta ez dirudi oraingoz hau denik. Bormliza hitzaren etimologiara gatozenean Bormla herriari zor diola bere jatorria agertzen da nabermenik, gaurko Cospicua heria hain zuzen; bertako askok orduko izenpean ezagutu eta aipatzen dutena oraindik. Sarri berrestatzen den historia baten arabera
Okendo kalea, 4 Tel. 42 82 89 - Faxa: 43 12 56 20 004 DONOSTIA
LIBURUDENDA 44
BERTSOLARI
1993-Ekaina
bormliza soilik emakumeentzat sortuko kanta mota bat dela froga gisa zera esaten da: Bormlako andrak arropak garbitzerakoan abesten zutela, taldean burutzen zuten lana izaki, hainbat herri txikitan oraintxe antzera jarraitzen duen bezelaxe. Honetxen ondoriotzat dute gaur bertan ere zenbait herri txikiko plaza inguruan, arropa garbitze ordutan batzen diren emakumeen artean suertatzen diren kanta uneak eta desafioak. Hain herrikoi agertzen zaigun kantulan honek tabemak ditu bere ohizko biltoki, gizonen arteko saioaz nahiz «andra-galdu»enetaz ari garenean, behinik behin. Euskal Herrian garai bateko bertsolaritzari sagardotegiekin gertatu izan zaion bezela (oraindik lotura horri eusten diolarik) Maltan ere «ghana-tabernaz» ezagutzen diren txokoetan biltzen dirá bertsolariak eta bertso zaleak. Tarbenetan ez ezik, ordea, herriz herriz ere ibiltzen dirá kantari hauek, bertako plazetan jende aurreko emanaldietan tradizioa gozatuz. Baino gaur, ghana, kanpotarren atrakzio bihurtzen ari dela abiada izugarrian, aitortzen Chircop,
1993-Ekaina
turisten atrakzio alegia. Honen bestez, ghannejja jatorrak oraingo gizartean betetzen duten rola erabat artifiziala dela ohartu diren ezkero ohizkoa izan denari eutsi nahi ornen diote; ghannejja trebeenak alderantziz entzulegoak zer nahi haiei erantzuten saiatzen direla dio Chircop. Hauxe dirudi, ghana lekuko dutelarik, Maltarrek bizi duten azken desafioa: atzokoa ñola gaurkotu, jatortasunari erabat uko egin gabe. Tentsio horretan datza aipaturiko tradizioaren berpizkundea edo heriotza, ghanaren etorkizuna edo atzerapena.
1 Idatzi honetarako erabili ditudan datu gehientsuenak -izenburua bera ere aldatu gabe mantendu dudaría- ondorengotik hartutakoa da: |ohn Chircop «Oral Tradition and Historical Source: The Maltese Ghannejja», Oral History, Ale 3 1 , Zbk 1, 1993.
- Ghana kanta ezagunetarlko bertsio zahar bat, lehendabizikoz Chev. St. apalzak 1 79lean bere Malte par un voyageur Français izeneko llburuan jasotakoa. Inglesetik neuk euskaratutako bertsoak. ' N. Mcleod and M. Herndon, «The Bormliza: Maltese Folksong style and women», C. R. Farrer (ed.), Women and Folklore, Texas Press, Austen, U.S.A., 1975, or. 8 1 100.
BERTSOLARI
45
"Aterpe", 48 urterekm de zuen bertsolariV
7£ tt: S*
¡unan Ezciza "Aterpe" Hernaniko bertsolariu. % kasuak gauza bat erakusten du gtfxienik, 'moiz ez dela , perahdu <báko¡tzak bere barruan dituen desioak egia * bHiurtzeRü. Txikitandik ekarri zuen bertsotarako gogoap* * baina 48 urte arte ez zuen plazan edo jendeajá kantatu. Hasi bazen hasi zen eta geroztik ez diM bertsoak atertu. %i
•
:
Testua: {oxean AGIRRE Argazkiak: Iñigo GALLEGO
i ulian Ezeiza «Aterpe», Juanjo Uria HernaI niko alkate ohi eta bertsozale ezagunaren | osaba da eta osaba 48 urterekin bertsotan asi bazen, ilobak bultzata izan zen.
J
«Nik aitortu beharra daukat eta gainera ez daukat zertan izkutaturik, meritu guztia Juanjorena déla eta harengatik izan ez balitz, nik ez nuela egundo bertsotan plazan egingo. Lehen saioa nik 77ko hauteskundeetan egin nuen. Halako festa bat prestatu zuten Hernanin Feria plazan eta bertsolariak behar zituztela eta Juanjok eskatu zidan joateko Antton Garinekin batean kantatu nuen egun horretan, dozena erdi bat bertso ¡zango ziren guztira, eta geroztik elkarrekin ibili gara gehienetan Antton Garin eta biok. Nik orduan 48 urte nituen. Geroztik Santa Eskean edo San )uan Errondan, San Inazio egunean Santa Barbara gainean, preso bati ongietorria egiten zaion bakoitzean eta herriko beste zenbait ekitalditan hartzen dugu parte biok. Antton Garin Lasarten bizi da eta han zerbait dutenean, neri hotsegiten dit eta hemen zerbait dugunean nik deitzen diot. Antton ni baino hamahiru urte gazteagoa da, baina oso ondo konpondu izan gara beti. Esaten dizut, bada, 48 urterekin lehen saio hori egin genuen arte, ni bertsolariei begira askotan egon naiz eta kantatzeko gogoa sentitu ere bai, baina inoiz ez nuen kantatu, ez bada gaztetan Oilolumera Joan eta Arozamena bertsolaria parean tokatu zitzaidan batean eta orduan ere ez pentsa bertso saio luzerik egiteko gauza nintzenik», kontatzen du. Urteko egutegi fijo samar horretatik Juliani gehien gustatzen zaion ekitaldia Santa Barbara gainean egiten dena da. «Sekulako giroa sortzen da egun horretan. Mendi Gain soziedadeak antolatzen du festa eta guk meza ondoan egiten dugu bertsotan. Apaizaren kontra halako zera batzuk bota ezkero, jendearen gustoa erraz egiten da. Gero bertan egiten da bazkaria eta erromeria izaten da arratsaldean», segitu zuen. Balantxa
baserria
lulian Ezeiza bertsolaria Aterpe izeneko kale baserrian bizi da orain. Hernanitik Goizuetara doan karretera hartu eta metro gutxitara, Zikuñagako Papelera Españolaren itzalean. 48
BERTSOLARI
Alabaina ez da hor jaioa, Antziola auzoko Balantxa izeneko baserrian baizik. «Baserri horrek zingira bat zuen etxe azpian eta denborarekin nonbait poliki poliki obeditzen hasi zen eta harrizko hiru matxoi handi egin zizkioten mugitu ez zedin. Horregatik, okertua zegoelako, deitzen ornen zioten Balantxa. Hernanitik Galarretara bidean eskubitara dago baserri hori, 300 bat metrotara. 1929an jaio nintzen ni. 64 urte ditut, beraz, abuztuan 65 egingo ditut eta 69 urte egin dituen anaia zaharragoa daukat baserrian bizi dena, Andrés. Jaio, gehiago jaio ginen, baina gu bakarrik gara bizirik geratuak. Gure aita Anizeto zen eta nik zazpi urte nituenean hil zen. Aizarnazabaldik morroi joan zen batekin ezkondu zen gure ama. Dudan bertso arrastoa aitaren aldetik dator. Bertsolari bat bada nere lengusua Segundo Kalonje izenekoa, Donostiako Aietekoa. Horren aita ere, )ose Martin Kalonje, bertsolaria ornen zen, sagardotegiko bertsolaria. Segundo horretaz gainera ba zuen bigarren seme bat ere, )ose León, bertsotan aritzen zena. Dena den, nik ez nuen horiekin harreman handirik eta afizioa beste nonbaitetik etorri zitzaidan. Izatekotan ere etxea genituen liburuek izan dezakete horretan zerikusirik. «Brabanteko Genobebaren bizitza» genuen bersotan eta Fernando Amezketarraren ipuiak. B¡ liburu horiek eta gero hemen Hernanin entzuten nituen bertsolariek sortuko zidaten grina. Gogoratzen naiz 11-12 urterako oso zaletua nengoela. Hernaniko Portu bailaran gogoratzen naiz ñola garai horretan Saiburu, Mitxelena gaztea, Uztapide, Zepai eta Hernani Txikia ñola aritu ziren bertsotan. Festetako estradua jartzen zen barrioan eta arratsaldean soinua jotzen zen estradu horretatik kantatzen zuten jeneralean eguerdian», kontatzen du.
Hernaniko
tranbian
Soldaduskara arte etxean egin zuen lan. Sei-zortzi behi zituzten, ¡di parea eta beste horrenbeste zekor eta amak egunero Donostiara egiten zuen bidaia jeneroarekin. «Hernaniko tranbian eramaten zituen esnea eta gainerantzekoak. Tranbia horrek burgoi bat edo erremolke bat zuen atzetik, saskiak sartzeko apalekin eta Antziolan bertan 1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLAR I
49
zuen apeaderoa. Floridatik barrena, Astigarragatik zehar joaten zen Donostiara eta Peñafloridan ematen zuen buelta», kontatzen du. Hamaika urte arte Joan zen eskolara, Hernaniko Biteri eskoletara. «Hamaika aldiz 'Cara al sol' kantatutakoak gara», komentatzen du. Partikularrean ere ¡bilí zen beste pare bat urte eta urte batzuk etxean egin ondoren, boluntario joan zen Loiolara soldadu. «Hiru urte egin nituen nik soldaduskan, baina anaiak zerbitutako komandante berdinarekin asistente eta ezin nintzen kejatu. Asistente baten lanik handiena mekarguak egitea zen eta nik ogia eta esnea etxetik ematen nion. Lotara koartelera joan behar izaten nuen, baina etxean ordu asko eginda», gogoratzen du. Ordurako Asun Zubiarrain, Aterpe kale-baserriko alaba eta gero )ulianen emazte egingo zena, Donostia aldean zebilen izeba baten etxean. Hark ere esnea partitzen zuen Donostiako etxeetan eta hórrela ezagutu zuten elkar soldaduak eta esne-partitzaileak. Pare bat urte egin zuten elkarrekin eta ezkontzea erabaki zuten. Ordurako Julián Mendia fabrikan lanean hasia zegoen. «Bi erromeria leku genituen sasoi horretan inguruan, Oilolume zen bata eta Zubietako Hiru Bidé bestea. Itsua esaten zioten donostiar soinujole batek jotzen zuen Oilolumen eta Añorgako Demetrio Azkaratek Hiru B¡-
den. Arozamena bertsolaria Lesakatik Oilolumera ezkondu zen eta denboraldi bat hor bertan egin zen. Tarteka elkarrekin tokatu izan ginen eta bat edo bestea bertsotan ere saiatu nintzen berarekin. Hori izan da nik 1977 arte kanturako izan nuen bertsolari bakarra. Hernani Txikia, esate baterako, hemen bertan bizi zen. Txikitandik ezagutzen nuen, baina ni baino hemezortzi urte zaharragoa zelako edo ni neu inoiz atrebitu ez nintzelako, ez genuen elkarrekin kantatzen. Garai hartan baziren hemen bertsolari gehiago ere, Ereñozu aldean batez ere. )ose Manuel Otxotorena, Joanito Altzo, Bixente Gorrotxategi eta Urnietakoterrenotan egon arren talde horretan ibili ohi zen eta Legarralde baserriko Migel Arrieta oso ere bertsolari politak ziren, baina utzi egin zuten. Nahikoa da egun batean trago txar bat izatea eta etsi egiten duzu eta uste dut horiek ere etsi egingo zutela. Kontua da utzi egin zutela», segitzen du. Garai horretako anekdota bat aipatzekotan merezi du Oilolumeko errifarena kontatzea. «Igandero errifa bat egiten zuten oilo parea, koneju parea edo bi ahaterekin eta ¡gande batean neri tokatu zitzaizkidan. Izugarri pozik joan nintzen etxera nere bi oilo horiekin, baina azkar bukatu ziren nere pozak, oilo horiek gaixorik zeuden nonbait eta etxean genituen guztiak akabatu ziren, kutsaturik», esan zuen. Tximu bat
arbolan
Soldaduska bukatu eta laster hasi zen fabrikan lanean, gero Gureola izenez ezagutzen den Mendia fabrikan. «Bost urte egin nituen nik fabrika horretan lanean eta zuzendariarekin haserretu eta alclegin behar izan nuen. Hura jenio bizikoa zen eta ni ere egoskor samarra eta ez ginen ondo konpontzen. Handik Hirurena papelerara pasatu nintzen eta honek kiebra jo zuen bi urteren buruan. Orbegozon egin nituen ondoren zortzi hilabete eta Mendiatik deitu zidaten, zuzendariak aldegin
50
BERTSOLARI
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
51
zuela eta nahi banuen itzultzeko esanez eta halaxe ¡tzuli nintzen. Geroztik han egin ditut nere urteak, 56 urterekin jubilatu nintzen arte. Ni lanean hasi nintzen garaiko Hernani oso desberdina zen. Askoz ere txikiagoa alde batetik eta erabat euskalduna bestetik. Papelera del Norte, orain trenbidearen kontra dagoen dagoena, 45ean egin zuten. Artean Hernanin ez zegoen euskalduna besterik. 56an egin zuten Orbegozo eta ordurako kanpotar pilak ziren hemen. Hamar urte horietan aldatu zela esan daiteke. Ni 53an hasi nintzen Mendian eta 140 bat langiletatik riojano bat bakarrik zen kanpotarra eta hark ere euskaraz majo ikasi zuen», kontatu zuen. Lanean hasi eta laster ezkondu ziren Julián eta Asun. «Bilbon astebete egin genuen. Hotel Restaurante Llona-n hartu genuen ostatu eta kalean gora eta behera paseatuz egin genituen egun horiek. Fútbol partidu bat ikustera ere Joan ginen, Athletic Realaren kontra. Ni beti izan naiz realzalea eta gaztetan ere askotan joaten ginen ¡gandetan Atotxara», segitu zuen. Etxean, Aterpen, behiren bat eta txekorren bat beti izan dute, baina aitagirrebak eramaten zuen horien kargua eta Julián t'abrikatik irten eta anaia zaharrari laguntzera joan ohi zen askotan jaiotetxera, Balantxara. Tarteka ehizerako ere denbora hartu ohi zuten. «Anaiak eta biok sekulako afizioa izan dugu ehizerako. Oilagorra, tórtola, galeper eta uso asko botatakoak gara. Hasi Residentziatik eta Ergobiako buelta hau zen gure kotoa eta behin tximu bat bota nuen. Orain Galarretako frontoia dagoen horretan somatu nuen arbola gora zerbait bazioala eta azkar konturatu nintzen zer zen. Zakur baten tamainuko tximua zen. Eginahalak egin nituen haren atzetik, baina ez nuela bizirik harrapatzeko modurik eta tiroa bota nion. Egunkarietan ere atera zen tximu horren berri. Itxura denez, Circo Americanotik ihes egindaoa izan behar zuen», kontatzen du. Egun horretan, Julián tximuaren atzetik zebilen bitartean, etxekoak bataiorako itxoiten zituen. «Hori izan zen okerrena. Ni tximuarekin entrenitu nintzela eta etxean semea bataia52
BERTSOLARI
tzeko zai egon behar izan zutela», esan zuen. Ezkondu eta bost urtean lau seme-alaba izan zituzten eta azken neska bat zazpi urteren tartearekin. Erdikoa mutila da eta Billabonan bizi da pertsiana taller bat bere kontura eramanez. Bi neska andereñoak dirá, hirugarren batek dependienta bezala egiten du lan erropa denda batean eta azkenak Donostiako enpresa bateko kontabilitatea darama. Emaztea eta biak bakarrik bizi dirá orain Aterpen, baina denak bueltaka ibiltzen dirá.
Berandu baina
seguru
Esan bezala, 48 urterekin egin zuen debuta Julianek Hernanin eta geroztik bertsolari gazteekin ibillzea tokatu zaio. «Nik ez dut esango eskolako bertsolaria naizenik, baina eskolan ere ibiltzea tokatu zait. 81eko azaroan, esate baterako, Amurizak ikastaro luze bat eman zuen Hernanin eta hor hasi nintzen bertsotan soltatzen. Bertsotan egiten nuen, baina askotan bukatuko ote nuen beldurrez ibiltzen nintzen. Amurizarekin erritma sail handiak ikasi genituen eta bertso bat osatzeko behar diren beste hainbat gauza eta ni behintzat soltatu egin nintzen. Geroztik gazteekin asko ibiltzea tokatu zait eta hemen bertan, Hernanin, gazte talde haundia izateko suertea ere izan dut. Urdangarin, Unai Agirre, Maddalen Lujanbio, Tolosa eta Antax bera, bere baserria Urnietako lurretan egonik ere, gure artean egin baita bertsolari. Jende horrekin hartu nuen parte, esate baterako «sagardoa txotxetik eta Euskara bihotzetik» kanpainan talde bakoitzak zazpi sagardotegitan bertso-afariak eginez eta talde horrekin ibili naiz beste hainbat jaialditan», esan zuen. Geroztik ez da geratu eta bertsolari bezala ere gazte artean dabilelako edo, gazte mantentzen da, nahiz eta bi belaunetatik oraintsu operatu duten. Ospitalean egindako txangoak ere bertsotarako aprobetxatu ditu, edo bertsoak jartzeko gutxienik. Hemen, muestra gisa, Errepublikari jarritakoak eta bere ¡loba Juanjo Uria lehen aldiz aita izen zenekoak jaso ditugu. 1993-Bkaina
APIRILAREN HAMALAUA: ERREPUBLIKA EGUNA (4)
(i) Apirilaren hamalu hori Euskal Herrín ezaguna, Republikaren eguna hemen ere heldu zitzaiguna, Alfonso hamairu garrena zan España aldetik juna, ikusirikan guda kutsua berak gogoko ez zuna.
Republikaren egintza hoiez Euskadin degu entzuten, saiatu ziren alele guzitan propaganda-re egiten, egun horretan Eibar aldean goiz asko etxetik erten, eta eguna zabaltzerako bandera jarria zuten.
(r>)
(2) Alfonso horrek ez zun gogorik inolaz armik hartzeko, ikusten zuen hark ez zuela ¡ñor ere laguntzeko, republikano-sozialista konforme alkar-hartzeko esaten zuten aski zirala nazioan agintzeko.
Hernaniarrak egun horretaz zer hitzegina daukate, majima batek beren ametsa egingo bait zuen bete, batzuek poza besteak pena nahi ez degula dakarte, orduan behintzat Ubarretxena gendun herriko Alkate.
(3) Gaur bezalaxe orduan ere naspila ugari bazan, jendea franko engainatuaz gerorako esperantzan, Republikakin libertadea alde hontan komeni zan, ta egin zuten elkartze hori onerako ez zen izan.
HAUR BATEN JAIUTZA Doinua:
«Aizak hi mutil
maninontzi»
(1) )uan )oxe aita egin da Garbiñe ama berdin da landare hori sortua dute alkar hitzeginda, kristautasunai ekinda, ezin denean ezin da, baina haurtxo bat sukal ondoan beti atsegin da.
(2) Ume baten etorrera ama baten magalera, kezkati zeunden guraso hauen penak uxatzera, Udaberriko sarrera heldua da alaitzera ta batez ere aita-amari poza ematera.
1993-Ekaina
(3) Seaska horren onduan ta fameliko beruan, guraso batzuk zer poztasuna bere inguruan, berak dabiltzan lekuan haurra daukate goguan, aberastasun haundiagorik ba ote munduan.
(4) Sanoa ¡zan dadila osasuntsu ta ixila, era noizbaite ailegatzen den gurasoen maila, nahiko zenuten mutila asmatutzen hain da zaila, hori hazi ta Joan zaitezte beste baten bila.
BERTSOLARI
53
IRITZIAK • IRITZIAK • IRITZIAK • Eskolarteko Bertsolari Txapelketak
A
tzo goizean hasi ginela dirudi eta dagoenekoz Eskolarteko Txapelketek egin dute bere historiatxoa.
Ikastolen Elkarteak bultzaturiko ekimen hau Euskal Herriko Lurralde guztietara hedatua dago eta urtero urtero hutsegin gabe urrats berri bat ematen ari da. Baina, ezin ditzakegu har erakustaldi hauek ekintza solté eta bakartitzat. Arrakastatsuak gertatzen baldin badira eta kantitateak kalitateari erantzuten baldin badio, ez da kasualitate hutsez gertatu. Zerbaitetan oinarritzen da mugimendu honen loraldia. Izan ere, hainbat ikastola eta ikastetxetan urtean zehar burutzen da ahozko transmisioaren bizitasuna indartuz neska-mutilengan, funtsezkoa den lana. Horren ondorioz, bertsoeskoletako ahaleginak salda gozorik irauli du txapelketa hauen ontzira.
garrantzizkoa da orainari eta geroari begira. Nolanahi ere, lehiaketa guztietan gertatzen den bezala, irabazleak eta galtzaileak ditugu lehiaketa hauetan ere. Hala ere, bere akats eta guzti, beharrezkoak direla ¡ruditzen zait txapelketa hauek; urteko lañaren plazaratze bat delako; gogo biziz eta Musió betez aritu diren gaztetxoen erakusketa bat delako eta hainbat guraso, irakasle eta arduradunen esker oneko satisfazioa delako. Ez genuke ordea, txapelketako saioetara bakarrik mugatu nahi neska-mutilen bertsozko kalejira. Beste aukera batzuk eskeini behar zaizkie txapelketarekin batera eta egon badaude.
Bi ekimen hauek izan dirá eta dirá, neurri handi batean behintzat, egungo bertsolaritzaren osasun ona elikatu dutenak eta aurrerantzean ere giltzarri nagusia hor aurkitu beharko da.
Horra, ikastetxe ezberdinetan burutzen diren bertso emanaldiak; zer esanik ez, bertso eskolen arteko topaketak ¡zenarekin herri ezberdinetako elkarteetan burutu daitezkeen saioen trukaketak. Baita ere, herri eta auzoetako kultur ekintza bezala antola daitezkeen ekimenak (irrati sioak, antzerkiak bertsotan... e.a.).
Hamalau urte hauetako gogoeta bat egiterakoan bi aipamen azpimarratuko nituzke: batetik, bertsolari gazteen ugaltzea eta oreka etorri da. Hasierako urteetan elementu bakar batzuen jiran mugitzen ziren beste gehienak. Gaur egun, maila asko orekatu da eta orokorrean kalitatea igo egin da. Honen barruan nesken presentzia eta maila errealitate bat da.
Txapelketa hauetatik igaro diren zenbait bertsolari eta bertsojartzaileei sarri galdetu diet, ea ñola gogoratzen duten garai hura eta askok «gauza polita izan huen» erantzun didate. Erantzun horrek asko adierazten du eta hori da hain zuzen ere, denen gainetik lortu behar duguna, oroitzapen polit bat izatea neska-mutilentzat txapelketako aldi hori. Hori da benetan zaila.
Bestetik, zalego gaztearen agerpena eta hurbilpena begibistakoa da, eta datu hau oso
G.I.E.ko Bertsolaritzako Koordinatzailea.
Mikel
Mendizabal
Bilintx Saria
O 54
rain déla eta 3 urte jarri zen martxan «Bilintx» bertso eskola, Intxaurrondoko ikastola eta auzo bereko Larro-
BERTSOLARI
txene Kultur etxearen eskutik. Estraineko urtean, aipatu Kultur etxeko gelatxo batean landutakoaren ondorioz, azkar demonio bildu 1993-Ekaina
IRITZIAK • IRITZIAK • IRITZIAK • zituzten lehen emaitzak, besteak beste, kanturako gai ziren umeak. Hauek berehala jabetu ziren lagunartean bapatean aritzearen xarmaz. Baina lagunartean ezezik, jende aurrean aritzeko gogo eta beharra sumatu zuten eta premi horri ihardetsi nahiean, eskualdeko zenbait eskoletan, Santotomasetan, Olentzerotan, Santagedan, auzoko jaietan..., saioak egiteari ekin zioten, auzo mailan funtzio eskergarria beteaz. Hala ere, hori guztia ez zen nahikoa batzuen ametsak gauzatzekotan, bezero gutxiduneko eskaparatetzat jotzen bait ziren aipatutako ekintzak eta hedabideetan oihartzunik gabeak ¡zanik, komertzialki antzuak ziren bertsolari gazteak promozionatzerakoan, hau da, ez zuten plaza berririk eragiten. Horren aurrean eta Donostian bertsolaritza behar baino maila baheragoko batean egonik, suspertu beharra zegoela pentsatuz, Bilitxokoek, itxurazko gazte mailako txapelketa bat antolatzea erabaki zuten; «Bilintx» saria. Gainera, beste leku anitzetan antzeko egoera ¡zango zutelakoan, Euskalerri osora zabaldu zuten deia, horrelakoetan beste batzuk jartzen dituzten herrialdeen arteko mugak ahantziz. Euskalerriko bertsolari gaztetxoen erantzuna ez zen makala izan. Bilintxokoei aurreikusitako kopuru guztiak pikutara joan zitzaizkien, izan ere, 15-18 urte bitarteko 50 gaztek eman zuen bere izena. Azpiegitura horrenbesterako ez eta hainbati txokorik ezin egin. Hautaketa bat egin beharra zegoen eta hala egin ere, ¡rizpide batzuri jarraiki: - Herrialdeetako izen emateen kopuruen portzentaiak gorde (aniztasuna mantendu zedin). - A z k e n urtea zutenekin lehentasunez jokatu (hurrengo urteetan aukerarik ¡zango ez zutelako). - Neskekiko diskriminazio positiboa (bertsolaritzan nesken partaidetzaren normalizazioaren mesederako). Hortaz, 20 lagun izan ziren aukeratuak,
1993-Ekaina
martxoaren 20an kanporaketa jokatu zutenak. Kanporaketan bertsolariek launa bertso puntuagarri abestu zituzten, apika gutxi bakoitzaren almazena hustu zedin, baina ez zegoen gehiagorako astirik. Ofiziotan bi alditan aritu ziren, bina bertso abestuaz txanda bakoitzean; zortziko txikian lehenengo txandan eta nagusian bigarrenean. Epai-mahaiko lanak Rufino Iraolak, Antton Kazabonek eta Joxerra Gartziak egin zituzten. Hiru horiena izan zen finalerako zortzikotearen hautaketa: Irati Agirreazaldegi, Leire Bilbao, Iker Elordu¡, Oihane Enbeita, Arkaitz Estivalle, Nagore Fernandez, Nahikari Gabilondo eta Xabier Sukia. Zazpi egun geroago, finala jokatzeko as moz, leku eta ordu berean bildu ziren. Entzule askorik bildu ez bazen ere, bildutakoak bertsozaleak ziren eta giro ederrean ospatu zen azken saioa. Kanporaketan bertso gutxi abestu bazituzten, finalean askotxo izan ziren, gehiegi akaso; 4 oinak emanta, bukaera emanta, ofiziotan zortziko txikian hiruna bertso, gauza bera nagusian, bi punturi erantzun eta kartzelako gaiarekin bi bertso; hamabi bertso guztira. Saio luzetan ohi den legez, erregularrenak irabazi zuen, kasu honetan Xabier Sukiak. Oriotarrak jantzi zuen txapela, 50.000 pezetako eskupekoaz gain. Bigarren, Oihane Enbeita izan zen (oroigarria eta 30.000 pta.) eta hirugarren Nahikari Gabilondo (oroigarria eta 20.000 pta.). Kanporaketan primeran aritu ondoren, finalean baleko lana eginez, Arkaitz Estivallesek eman zuen ezustekoa. Saioa bukatutakoan, epai-mahaiko, bertsolari eta antolatzaileek «Artzak ortzeok» elkartean bazkaldu zuten. Plater aski goxoak dastatzeaz gain, gazteek elkar ezagutu eta hitzegiteko parada izan zuten. Azkenbururako, soinu txikiak lagundurik, benetako festa giroa sortu zelarik.
Ka ríos Aizpurua
BERTSOLARI
55
IRITZIAK • IRITZIAK • IRITZIAK • Bertsolari Gazteen BBK Sariketa ariketa hau sortzeko asmoa orain dela hiru urtekoa cla, BBK-k, bere kultur ¡hardueraren barruan zerbait gehiago gura zuelako egin bertsolaritzaren arloan.
S
Orclura arte, nagusien atalean, Bilboko Aste Nagusian egunero egiten diren saioak eta Santo Tomas egunekoak antolatzen ziren, eta gazteentzat, Euskaltzaindiarekin batera egiten den Azkue saria, bertso paperentzat. Asmo horretan sakonduz, helburuak zehazten Joan ginen eta azkenean, baldintza hauexek betetzen zituen zeozer egin behar zela erabaki: 1. Cazteentzat. Bizkaian, aldi berean, ¡ndartsuen eta behartsuen dagoen arloa delako. Batetik, gazte asko eta onak daude, sekula baino gehiago, baina bestetik, ez dute jendeaurrean ekiteko aukera handirik, beraz, helburu hau argia zen. 2. Bizkaia mailan. BBKren esparru naturala horixe delako, eta gainera, beste herrialde batzuetara zabaltzeak, antolaketa arazoak ekar zitzakeelako. 3. Bat-batekoan. Bertso idatzietarako, beste sariketa bat geneukalako jadanik, lehen aipatutakoa. 4. Indibidualismoa ekidituz. Gizarteak berak, gazteak lehiara eta euren arteko konkurrentziara zelan eroaten dituen ikusiz, egokia generitzon guk honetan ez sakontzeari. Ondorioz, sariketa taldeka egitea erabaki zen. Izena bera ere, «sariketa» izatea nahiago genuen, «txapelketa» baino apalagoa delakoan. 5. Eskualdeka. Taldeak bestalde, herri ala eskualde zehatzetakoak izatea, euren arteko kidetasun honen bitartez sariketaren giroari, lagunarteko saltsa emateko. 6. Sariak ahalik eta banatuen. Sariak irabazieengan baino ez metatu beharrean, ahalik eta zabalduen egotea, beraz, diru gehiago zuzentzea partehartze dietetara, sarietara b a i n o . M o d u honetan, saio bakoitzaren amaieran, bertsolari bakoitzak bere dieta ¡zango zuen, bertsolariago sentiarazteko bidé batez. 7. 56
Kanporaketak liga eran. Denak denen BERTSOLARI
kontra eta saio bat behintzat bakoitzaren herrian egin ahal izateko. 8. Adin mailaka. Gaurregun, jendea ¡a 30 urte bete arte gurasoenean bizi denean, zaila da gaztaroaren mugak zehaztea, baina zerbait egin behar zenez, 25 urtetan ipini genuen gorengo muga. Honela, bertsolariek maila bitan hartuko zuketen parte, 17 urte arte bata, eta 25 arte bestea. Hau guztiau zehaztu ondoren, adin honetako bertsolariekin lanean ari zirenekin jarri ginen harremanetan, ez genuelako gura sariketa BBKrena bakarrik izatea. BIEko langile bezala dabilen )on Lopategi, eta Bizkaiko Bertsolari Elkarteko José Antonio Aranbururekin berba egin eta gero, sariketa, otsaila-Aste Santu bitartean egitea erabaki genuen, eta ahal izanez gero, lau talderekin, bideragarritasunagatik. |on Lopategik aproba antzeko bat egin zuen Gernikan, berak gazteekin egiten dituen barnetegietako batean, eta han ikusitakoari detailetxo batzuk zuzenduz, aurrera jo genuen. Aurten jokatu dena bigarrena izan da eta partehartzaileak, lau talde, Arratia, Busturialdea, Durangaldea eta Lea-Artibai. Kanporaketetan liga moduan egindako sei saioetan zehar, emozio handia izan zen, azkenetara arte ez baitzen egon argi zeintzuk ¡zango ziren finalistak. Ligako sei saioak eskualdeetan egin ziren eta finala Bilbon, martxoaren 19an, Busturialdeko taldea nagusituz Durangaldekoari. Dena den, saioa oso orekatua izan zen, gaztetxoen artean Durangaldeak irabaziz, eta gazteenetan Busturialdeak, eta azken emaitzan, 3,5 puntugatik (406,5/403) lortu zuten saria irabazleek. Sariketaren balorazio orokorra egiten badugu, positiboa dela esan dezakegu. Alde baikorrak aipatzen hasita, zera esan dezakegu, lekua daukala urtean zeharko egutegiaren barruan; hedabideek ematen dioten trataera duina dela; saioak egiteko aukeratzen diren lokalak (kultur etxeak, ¡kastetxeetako aretoak, ...) egokiak diruditela giro atsegina lortzeko; taldeka egiteak emozio berezia eransten diola; BBK, BIE eta Bertsolari Elkar1993-Ekaina
RITZIAK • IRITZIAK • IRITZIAK tearen elkarlana problema handirik bakoa déla; beraz, nahikoa ondo. Urte bi hauetan oztopo handi barik ¡oan da, eta aurrerantzean ere hala joatea itxaron daiteke, nahiz eta badauden argitu beharreko puntu batzuk. Hasteko, sari berezi bat dago bertsotan bizkaierarik onena erabiltzen duenarentzat, baina eragingarri hau gora-behera, apenas inork egiten duen gure harrialdeko euskalkian. Argi eta garbi ikusten da, arazo hau sakona déla eta sari batek ezin duela arteztu. Pena handia da ikustea, zelan bizkaiko bertsolari gazteek, nahiz eta bizkaieraz berba egin euren artean, galdu egin dutela gehien bat, helduetariko karismatikoenek duten trebetasuna, hau da, bizkaieraz zein batuaz, tokian tokiko eran kantatzekoa. Bestalde, gezurra dirudien arren, beste arazo bat ugaritasunetik etor daiteke. Sariketa lau talderen artean eginda, lau asteburutan gauzatzen da, epe egokia. Baina taldeak bost balira, liga burutuz, sei asteburu librateke,
eta bederatzi sei talderekin, eta egia esan, hilabete bitan zehar, ostiral-larunbat guztietan ibiltzea, nekagarria litzateke. Gainean clugun problema da hau, zeozelan ebazten ahaleginduko gara. Azkenik bertsolari gazte baina «kontsakratuen» kasua daukagu. Askorik ez dirá, baina batzuk bai, mota honetako sariketen beharrik ez dutenak kantatzeko aukera izateko, «plazak» egin eta jendaurrean ekiteko. Beharrizan hori ez izatetik aparte, ahuek, agendarekiko estuasunak ere izaten dituzte, egun librerik eza. Beraz, eskertzekoa da egiten duten ahalegina, euren eskualdearen ordekaritza defendatzeko batik-bat. Polita da Euskal Herriko Txapelketaren finalean egon direnak, «koadrila» mailako seriketa batean duintasunez partehartzen ikustea, ezer irabaztekorik ez dutelarik, baina ez litzateke ezer gertatu beharko ez egitea erabakiko balute. Hori bai, egiten duten artean, eskertu. BBK/Sariketaren Arduraduna
Joserra Bilbao
Argitarapen honen edizioko laguntzaile: En la edición de esta publicación colabora:
kutxa fundazioa fundación kutxa 1993-Ekaina
BERTSOLARI
57
Manuel Lekuona 1 . Saria Egilea: Martzelino Manterola Gaia: «PSOE y PP coinciden en aumentar la edad de jubilación a 70 años».
NERE ERANTZUNA BERTSOTAN (D
Egunero zerbait berri entzun edo irakurri amarretatik zortzi illunak eta b¡ pozgarri ikusirik aínbat neurri nai dizkigute-la jarri aiton-amonak aurkitzen gera estu eta larri. 58
BERTSOLARI
(2)
Lengo Martxoaren bian goizean egunkarian orra zer berri ikusi gendun lenengo orrian oroiturik zar sarian jarri nintzan minzorian eta geroztik ementxe nabil ia erorian. 1993-Ekaina
(3)
Artu duten biziyua nola egin aziyua aitona zarrak ยกzorratzeko burutaziyua nun dezute juiziyua edo edukaziyua ยกrurogei ta amar urtekin jubilaziyua.
1993-Ekaina
BERTSOLARI
59
(4)
Jaso degun berri orí zabaldu na¡ det kantari ori ote da lagundutzea lagun urkoari o entzule agintari au iruditzen zait neri aita ñor duen ez dakiena badago ugari.
(5)
Mutil koskor giñanean asi giñaden lanean berdin jarraitu bizi guztian edo geienean orain zartu geranean naigabea barrenean pozaren ordez amenazua dator azkenean.
(6)
Dantza bearko makillak berotu arte kostíllak oien asmoak bete ezkero laister gera illak itxuraz oso umillak billaukerian abillak arrua baña ¡zango dirá oien barrabillak. 60
BERTSOLARI
(7)
Itzez milla borondate eta egintzaz arlóte egia esan zintzurreraiño nazkatu dirate baldin kristau bazerate eta zartzaroa maite aiton-amonei begirunea izan zaiozute.
(8)
Errukirik ez badago gure bizia akabo lurpean sartu bear gaituzte il baño lenago galderatxo bat geiago egin bearrean nago ¿oien barruko kontzientzia ñola ote dago?
(9)
Erregu bat zure gana o gure jainko laztana aitortzen dizut zu alguztidun bakarra zerana au da eskatzen dedana guztiz bearrezko daña ezin duentzat atsedena ta gazteentzat lana. 1993-Ekaina
MAITEMINDU NAIZ Manuel Lekuona 2. saria Egilea: Antton Kazebon Doinua: LudĂ bizitza abesti gozoz (L. Txiki)
(1)
Maitemindu naiz zurekin, neska, mutil koskor baten eran, eta geroztik bizi izateko hauxe nahi nuke aukeran: Zure ÂĄtsasoan igeri egin ta zure zeruan hegan, zure itzalean babestu eta zure iturritik edan.
1993-Ekaina
(2)
Lau haizetara oinu egingo dut lau haizetara garraisi, ez dakitenek jakin dezaten ez dakitenek ikasi, orain arteko bizilekutik ba ni boa I a ihesi honez aurrera nahi dudalako zure bihotzean bizi.
BERTSOLARI 61
(3)
Horretarako oraindik ñola ¡nolaz ez den berandu nere bihotza nere bizitza zuri nahi dizut zabaldu, nere gutizi bakarra zein den hará garbiro azaldu: Zuri begira ñir-ñir jarrita zure begietan galdu.
(4)
Zure gauean lokartu nahi dut ta zure loan amestu, ondoren zure egunsentian esnatu eskurik-esku eta zu ere gozo esnatzeko murmurioan abestu kantu xamur bat belarri ertzera besarkatuz estu-estu.
(5)
Egunez, berriz, izango zara neska, nere pausaleku, nere arrazoi bakarra eta nere bizitzaren mentu... Goitik behera zure ¡zateaz nahi nukeenez jabetu zure argitan eseriko naiz ta zure aurpegian letu. 62
BERTSOLARI
(6)
Maitasunaren aldabak era honetan jo didanean eta bizitza honetako zentzu dena galdu dudanean bakar-bakarrik hauxe nahi nuke jarriz zure aldamenean: Maitasunaren musika entzun zure isiltasunean.
(7)
Lokarri lodiz, lokarri sendoz zuregana nauzu lotu, nere jo-muga bakarra zara nere gailur, nere bortu. Neguan ere zure epela ez bedi inoiz agortu, hórrela nere barruko izotza zure sutan bedi urtu.
(8)
Ez dut hain garbi ikusten bide honek nora garamatzan, ni behintzat ezin ninteke bizi beti zure esperantzan, noizbait nahi nuke eguzkia hartu ondoren zure hondartzan, zure uhinetan bustita berriz zure hondarretan etzan. 1993-Ekaina
MIXIOLARI RUANDAN Manuel Lekuona 3. saria Egilea: Asier Oiarbide Doinua: Habanera «... gu hemen oso ondo gabiltza ta zu zer moduz Ruandan?». Lazkao-Txikik, Leonardo Esnaolari gutun-bertso batetan.
(D
Parapsikologo batek (sinisten zuenak Buda-n) behin esan zuen ETB-n: berraragitze kulturan hil ondoren, beste bizi bat bageneukala gugan. Beraz, kantzontzilo haina bizitza badugu mudan... Eta, ñola bizi garen gaur heriotzaren mugan, pentsatu dut idaztea egoki eta itxuran, beste bizitza batean zer kristo izan nahi dudan! San Pedroren aurrean ez ibiltzeko gero dudan...
1993-Ekaina
(2)
Ñola ez, izan nahi nuke: gondolero Venecia-n, boxealari Detroit-en, amorante Florencia-n, jinetera La Habana-n, kazike Indonesia-n, mafien «Capo» Palermo-n, nazi Berlingo Hesia-n, kamikaze Pearl Harbor-en, ruletazale Rusia-n, kosmopolita London-en, hargin txinar harresian, deportatu Siberia-n, Ayatollah bat Persia-n, guardia bat Pretoria-n eta «Top Model» Suezia-n.
BERTSOLARI 63
(3)
Baita ere ahal balitz: «Sir» Britainia Handia-n, predikatzaile Bosnia-n, «Disc Jockey» giri Gandia-n, aitaren seme BrasN-en, anglosajoi Normandia-n, epaile justua Chile-n, feminista bat Zambia-n, insumiso bihotzean, eskotedun lslandia-n, profeta nere herrian, nómada Groenlandia-n, piromano bat Sahara-n, haur beltxaran Finlandia-n, behi tratante lndia-n da mutil-zahar Thailandia-n.
(5)
Razista New Orleans-en, paixa euskaldun Damasco-n, funtzionaria edonon, errenta zale Monaco-n, psikologo Real Madrid-en, hauts alerjiko Ejipto-n, abeslari dutxapean, estufa egile Quito-n, ateoa Valicano-n, «viva la vida» Mexico-n, karterista Himalaya-n, polo saltzaile Artiko-n, filosofo lainoetan, San Eranzisko San Francisco-n, gizon frenteko azeran, kontrabandista Motriko-n.
Doinua: Oh, baserritxo. (4)
Idiazabalen artzai, Errumania-n torero, «El Mundo»-n inkisidore, Cordoba-n banderillero, Barcelona-n esku zabal, Melilla-n «cabo primero», Washington-en komunista, Terranova-n odol bero, «La Zarzuela»-n konfesore, Antartida-n kamarero, Ingalaterra-n Sherlock Holmes, Sevilla-n Curro Romero, Nueva York-en «taxi driver», «babia»-n Nieves Herrero, Paris-en D'Arlagnan eta Bilbao-n )ulen Guerrero. 64
BERTSOLARI
(6)
Nahiz aurrekoren bat hautatzea lojika esparruan dan, ikusiz ñola herri bat alkar hiltzeko amorruan dan eta daukaten babes bakarra ñola eleiz barman dan: Aizu San Pedro, izan nahi nuke mixiolari Ruanda-n.
1993-Ekaina
¥
AUKERAKETA:
1993-Ekaina
ZALDUBI
BERTSOLARI •WSiiítif
65
Bilbo 1994-5-14 ). Lopategi - I. Lazkano Gaia: Zu Imanol Lazkano, joxerra Gartzia izango zara, eta zu Lopategi, Unai Iturriaga. Gaia badakizue zein dan... J. Lopategi
I. Lazkano
(1)
(4)
Sasoi batean zure esperantzan ni asko poztutzen nintzen, ¡zena ere hartua nago berdin fama ta abizen, halan da guztiz ñire irudia ez dozu asko argitzen, buru haundi hau kamara horretan ez ete zaigu kabitzen? (Bis)
I. Lazkano
J. Lopategi
(2)
(5)
Zure buru ta belarritako dezu moderno itxura, nere partetik ongi etorri bertsoaren esparrura, bainan ditugun ilusioak erori zaizkit potzura, nik aukera behin emango eta goitikan dago zentzura. (Bis)
BERTSOLARI
Holako berbak entzundakoan mahiko harritua naukazu, eskubidetan izaten dirá gaur egun zenbait arazu, baina jakin nahi nuke garbi ta garbiki esan ezazu, eskubiderik ez dan lekuan zergait ¡arraitzen dozu? (Bis)
J. Lopategi
I. Lazkano
(3)
(6)
Zeure burua luzitzen behintzat ibili ohi zara bapo, eta Bizkaiko gazteentzako hainbat haserre ta tako, zentzura dala esaten dozu beherako eta gorako, zuk rebelderik ez dozu gura zeu rebelde zarelako. (Bis)
66
Nere buruai nik ez nioke eman nahi hainbat meritu, ta gutxiago Bizkai aldeko gazte jendea heritu, zuek guziak aukera batez nik nahi nituzke saritu, gauza gehiago egin nezazke eskubideak banitu. (Bis)
Bertsolaritza zabaldu nahi nun telebistatik barrena, baina goitik det amenazoa eta goitik det ordena, urte honetan seguru asko bukatu behar du dena, ikusiko deu ñola hasten dan ondorean datorrena. (Bis)
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI 67
Maider Osa - Miren Oianguren - Maider Velez Gaia: Orain hiru gazteok kontu egin zazue Euskal Herriko haritz baten gerizpean sortu zareten hiru loretxo zaretela.
Maider, zu lore berdea, izango zera; Miren, lore zuria; eta Maier, gorria elkarri begira zaudete.
Maider Osa
Maider
(1)
(4)
Euskal Herriko lurrean sakon ezkur bat zuten aldatu, hau hciuncütuz zihoan einean himrok ginen loratu, Euskal Herrira bere besoak zitun gerora zabaldu, enbor bereko adarrak ezin dirá sekula banandu.
Miren Oianguren
Zurtoin barnean izanagatik makinatxo bat arantza, jendearen beldurra arintzen laguntzen ornen dut antza, ta uxatzen dut hainbat pertsonak barnean duen zalantza, berdea baita Herri aske bat izateko esperantza.
Miren
(2) Niri begira ezabatzen da euskaldun ororen pena, argi txuriak lez erakusten dut túnel baten azkena, etorkizuna hobea izango denaren itxaropena, ni naiz pakea ta hau lortzeko beharko degun kemena.
Maider
Maider
(3)
(6)
Ni naiz Euskal Herriaren alde ixuritako odola, zapaltzaileen menpe egon nahi ez zutenena ¡ñola, askatasuna lortu nahi zuten gudariek edonola, Euskal Herria ez baita frantzes ezta ere española.
68
BERTSOLARI
Kolore txuriz jantzita dago pakearen lore fina, gorriak gogora dakarkigu odola eta samina, berdeak berriz herri askean esperantza edo grina, eurek osatzen dute barnean daramagun ikurrina.
Ikurrinak gogoratzen digu gu euskaldunak garela, euskaraz egin behar dugula Aitor gureak bezela, esaerak dioen moduan dakixenak ein daixela, gurea dugun gauza bakarra galduko dugu bestela.
1993-Ekaina
1993-Ekaina
BERTSOLARI
69
Juan Mari López Gaia: Ez dakienik baldin badago jakin dezala ekainaren 27an Juan Mari espaituko dutela intsumisoa delako. Horren
aurrean galdetuko nizuke zer esan behar diozun juezari.
(D
(2)
Hoitazazpian epaiketa det orduan errematea, eta nerekin beste hamaika juango dirá batea, aditu jueza atrebitzen naiz orain hauxe esatea, delitu al da gizarte hontan ¡ntsumisu ¡zatea?
MáaL 70
BERTSOLARI
Ai zazu jueza neure burua nahiko argia detela, eta badakit gauza okerra orain etor litekela, ez naiz ibilko ni soldaduskan zakur zahar bat bezela, haruntz joan baino nahiago baidet Martuteneko kartzela.
-*»
1993-Ekaina
Aretxabaleta 1994-5-20 Mendizabal - Egaña Gaia Mendizabalek bertsotan:
Mendizabal
Egaña
(1)
U)
Andoni Egañan burutapenak berri ugari dakarte, izanez ere gauza horrekin testigu zuek zerate, berak badaki une bakoitza hitz ederrez ñola bete, daramazki lau-bost urte bertsoetan jo eta ke harturikan hainbeste neke edozein gauza esplikatzen du bertsoa dala bitarte, Luis Okañaren suizidioa ñola esplikatuko huke? (Bis)
1993-Ekaina
Geure buruen txontxongilo ta sarri besteren titere, ustez antuxun ginanak ere bihurtzen gera titare, Luis Okaña hor joana zaigu isilik bezin suabe, pistola bat parez pare sigilurik jarri gabe ez lore ta ez aldare, baina inortxo ez asaldatu egin zazute mesede, askatasunak mugarik ez du heriotz orduan ere. (Bis)
BERTSOLARI
71
Mendizabal
Egaña - Amuritza
Gaia: Mendizabalek bertsotan:
Mendizabal
Amuritza
(I)
(4)
Konparaketak beti ohi ditu oso iritzi astunak, Mersch edo Indurain nor da onena? Galdetzen du euskaldunak, Retegi edo Ataniloren besoak eta belaunak, Andoni eta Amuritzaren nere barruko lagunak, konparatzerik ba al dago hemen bertsolari ixapeldunak? (Bis)
Mahaian txanpainakin busti, berdin ilun nahiz eguzki, puru erretzaile honek neronen tranpak badakizki, déla Bilbo nahiz Donosti, jendeak hor ziok noski, Amuritzaren jarraitzailea ez zebilek horren gaizki. (Bis)
Egaña Amuritza
(5) (2) Mikel zirikatzen jardun, ez da euskaldun fededun, kontrariorik ez nuke ¡zango gaur hoberik inun, gaia zentratu dezagun, zer diok Egaña egun? Barkatu baina ni ahaztua naiz noiz izan nintzen Txapeldun. (Bis)
Egaña
Amuritza
(3)
(6)
Aritu zaigu kanpainan, halako era alaian, iruditzen zait oraindik dabil txapelan usaian, bazkaldarrak ase nahian, ura ta ardoa mahaian, biak 'e onak ditugu baina bakoitza bere garaian. (Bis)
72
BERTSOLARI
Ez zaite izan txepela, ez neri hasi hórrela, bururik buru martxa onean Joan da txapela, onartu ezazu bela, denek dakiten bezela, ikasle onak maisu zaharra beti gainditzen duela. (Bis)
Hori konpreni zitekek, belaunaldiak hor zeuclek, hik ondo asko diok zer dion esaera batek, nik hori entzun da laket, eta hik sinesten badek, beraz hortatik hi ere laister gaindituko hau norbaitek. (Bis)
1993-Ekaina
Hori eg¡ borobila, atzetik datorren pila, horrei uztea da Egañaren desio umila, gure arteko iskanbila, ñor da biotan ahila? Zalantza zure alde dago ta dudan geratu dadila. (Bis)
1993-Ekaina
BERTSOLARI
73
J. Sarasua - Mendizabal Gaia: J. sarasuak bertsotan:
J. Sarasua
Mendizabal
(1)
(2)
Mikel galdetzen ibili zaigu ez da ofizioa txarra, azken urtetan bera bertsotan ¡bilí da barra-barra, baina azkenengo txapelketa hortan ez zera izan ¡zarra, orain bertsotan gutxitxo zabiltz galdu da deien indarra, bertsoetako fama mundua ez al da krudel samarra? (Bis)
74
BERTSOLARI
Nik bazekiat nun aurkitzen dan nere muga ta epea, ta ez diat nahi fantasiazko mundu baten egotea, bertso mundua aurkitzen zaigu jainko txikiez betea, aski dúdala argi ta garbi nahiko nikek esatea, Egaña eta Sarasuaren apostolu izatea. (Bis)
1993-Ekaina
Amuritza - Mendizabal Gaia: Aurreagoko saioan Egaña eta J. Sarasua aritu ziren zeini botoa eman...
Amuritza
Amuritza
(1)
(3)
Bota dute politika ez dakit zertan hasia, ustelkeria da orain modan dagon erreminta, Roldanen kasu polita, Biba Benemérita! Urbia aldean ikusi dute pastore jantzita. (Bis)
Mendizabal
Mendizabal
(2)
(4)
Amuritzaren kantuan Roldan jarri da kontuan, modan dagoen pertsonajea degu momentuan, pastore baten moduan, Urbira ornen da juan, laister bildotsak jaioko dirá Suizako bankuan. (Bis)
1993-Ekaina
Artzantza déla medio Suizan arkumea jaio... Milagro ez bada akerra ere etorriko zaio, ta kontu hoiek medio, libre ornen da Rubio... Orain Concha-ri konsolamena nork emango dio? (Bis)
Beste izen bat aparta, eta hau da zalaparta! Roldanetikan Rubio-ngana biaje galanta, istilu eta zarata libre gelditua da-ta Concha ederki moldatuko da nahiz Rubio falta. (Bis)
BERTSOLARI
75
76
BERTSOLARI
1993-Ekaina
Amuritza
Amuritza
r>>
(7)
Bat gelditu dala kanpo eta bestea por sako, zorte berdina ez dago behintzat bi horientzako, Concha gaixoa han dago, oraintxe rekonturako, harentzat ere amisti osoa eskatu beharko! (Bls)
Mendizabal
Mendizabal
(6)
(8)
Cauza bitxia deritzat aipatu dezuna behintzat, ustegabeko irtenaldia zuen Amuritzak, orain Rubio horrentzat anmistirikan ez zaukat, ez al da hobe eskatutzea intsumisoentzat? (Bis)
1993-Ekaina
Intsumisoen kartela ugaritu da tropela, laster ustĂŠ dut horretan nor-nahi abituko dĂŠla, ze politika ustela! Nola ulertu bestela: ustelago ta gozoagoa mizpira bezela? (Bis)
Aldatuz horrenbeste gai gaude bat bestearen zai, Roldan, Rubio ta gero Concha mizpirak ere bai, gauza guztiak nola-nahi dirĂĄ gaurkoz hizketa gai nik gobernuko mizpira hoiek ez ditut proba nahi. (Bis)
BERTSOLARI
77
Getaria 1994-5-21 Egaña - Peñagarikano Gaia jartzen: Telleria. Gaia: Hauek kasu honetan bi jubilatu dirá. Anjel Mari Peñagarikano, amona; eta Andoni Egaña, aitona. Beste asko bezela Benidor-tik bueltan ibili omen dirá, eta
gaur Anjel Mari, amona, beste gela bat prestatzen ari omen zan. Aitonak «Zer ari zera?» galdetu dionean, ba, «aitonak lo egiteko, ez duela berarekin lo egin nahi eta»...
Egaña
Egaña
(1)
(3)
Amona ikusirik nago erdi lotsak, ze azaina egin dun gure nexka motxak! bi gela banatuak, bi mutur txorrotxak, nahiz urrun joateko agindu bihotzak, ñor berotuko ditu zure hanka hotzak? (Bis)
Peñagarikano
Peñagarikano
(2)
(6)
Ezin hasiko gera gu elkarren kontra, gela utzi nuen nik ederki jasota, oain beste baterekin joan ninteke Iota, aitona har ezazu amonaren nota, nork berotuko ditun ez zaizu inporta. (Bis)
78
BERTSOLARI
Ni gazte urteetan ta garai txulotan, ibili izan nintzan hamaika zulotan, amona urrun doa ni errezelotan, baina ez naiz jarriko halare zelotan, nahi dezunakin joan lo egitekotan. (Bis)
Miatu omen ditu makina bat zulo, baina ez zaitez izan hain babo ta lelo, aitonak badaduka mila errezelo, hori gutxi balitza horrenbeste zelo, lehenengo jolas egin ta gero lasai lo. (Bis)
1993-Ekaina
/ 993-Ekaina
BERTSOLARI
79
Egaña
Peñagarikano
(.-») (8) Nere ondoan izan det denbora luzian, xirri egiten nion ahal nuen guzian, berak atzea eman denbora pasian, besten batekin hasi nahi du jolasian, neri ez zait inporta segi partxisian. (Bis)
Aldaketa egitea hori ez da kalte, azpeitiarrak grazia aparta daukate, oraindik iraungo det makina bat urte, lehen Antonio ta orain Xebastian maite, barka zaidazu baina izorratu zaite. (Bis)
Peñagarikano (6) Lehen eguzkia hartzen bcti Donostian, Benidorreko berri ondo banekian, bat ezagutu nuen sonbrila azpian, oso famatua da gure Xebastian, nik oheratuko det ahal dedan guztian. (Bis)
Egaña (7)
Egaña
(9)
Batetikan herrena, bestetik próstata, horregatik eman dit betiko posdata, damokles-ek jarri du buruan ezpata, Xebastianekin doa, nolako eskapa! Ni izorratuko naiz baina zu kostata. (Bis)
Xebastian aukeratu hori ez da broma, horrek demostratzen du burutik dagona, nahiz jolasean ez den horrein lagun ona, ohean egingo du zulo bat sakona, hiletara joango naiz, adió amona! (Bis)
A*
80
BERTSOLARI
1993-Ekaina
^zea
erren^
v
7 modalitateen artean, aukeratu zure beharretara ongien egokitzen dena. Interes-tasa f i n k o eta aldakorrak. Goza ezazu o n d o r e n g o jaitsierez eta, modalitate baten bidez, m u g a t u ยกgoerak. Eta onura zaitez hipotekaz aldatzeak eragiten dituen murrizketaz. Zatoz Euskadiko Kutxara eta kontuak atera. Denbora aurrera doan neurrian dirua galtzen ari zara. Informazio gehiago 900 555 900 zenbakian.
Konpainia On baten Balioa Bizitzan ondo lagunduta egoteko, segurura egin behar da. Indartsu, haundi, konfidantza — emango dizun norbait ondoan izan. Hitz batean: LAGUN ARO • Zer den lasai egon ahal izatea!
t/.
SEGUROS LAGUN AR ASEGURUA. Euskadiko Kutxa Taldea