1
.
•
• ••
'••••'•
'P '
•
•
'
"
.
.
.
:
•
>
•
'•
.:'.
•
•
•
•
•
'
.
'
•
'
-
.
'
:
;
•
'
,
-
•
• " ' • : .
INAXIETX
ERTSOLARI
' •
•
•
•
;
.
- •
v
•; f '
.
•
•
...
.
<
-.'..V.4S .,
•' K f •! v
I
:/,,,fc ,
I
BERTSOLARIAKIDAZLE UEU: MINTEGIAREN ZIRRIBORROA ALPUJARRAKO TROVEROAK
. jtfjHÜ "•"'''"
'4 ^ " "
•
t
i
;
& ,-.*«
INAXIETXABE ORAINDIK BERTSOLARI Testua: CARMEN LARRAÑAGA Argazkiak: /OXEAN AGIRRE Garai hartako bertsolari eta betsozale gehientsuen antzera, Inaxia Etxabek ere etxean entzun zituen bertsoak lehenengo aldiz. Izan ere, berak dioenez, «gure etxean kantapapera asko izaten zan». 1994-Urria
BERTSOLARI 1
• akina den bezela, feria eta azoketan salI tzen ziren bertso-j¿irrien amorratuak ziren I garai bateko baserritarrak. Eta Inaxia Etxaberen kasua ez da, zentsu honetan ere, besteengandik batere diferentea, «aita zanak ekartzen zituen perira eta juten zenean; ordun perian eta saltzen izaten zien». Honi esker, alegia aitaren afizioari esker, bere etxean kanta-paper asko eta asko zeudela oroitzen du Inaxiak. Aitak ez ezik, ordea, etxean anaien bitartez ernaltzen zen bertsoetarako giroa, nahiz eta berriak baino bertso zaharrak maizago kantatzen zituzten Inaxia Etxaberen senideek. Haiei entzunez eta ikasi zuela aitortzen du berak. Eta hain gogoko eta maiteak bilakatu zitzaizkion, non mendian zebilela ere, behiak zaintzen ñola soro-lanean, bertsotan aritzen zela dio Inaxiak: kantatzen eta irakurtzen, nahiz bertsoak osatzen ere. Beste kide askoren modura Etxabe ere gazte nabarmendu zen bertsolari. Hemezortzi urte bete zituenerako, lagun eta ezagun asko Inaxiaren abilidadeaz ohartu zirenekin batera, hainbait ingurutalik bertsotarako deika hasi zitzaizkion. Ez, ordea, ohizko plazetan eta kantatzeko, hasiera batean behintzat -nahiz eta geroago usadiozko biltokitan aritzeko aukera izango zuen ere. Bere «debuta» ez zen, beraz, tabernetako jardunaldietatik herriko plazatara saltoa gertatuko, Inaxiaren belaunaldiko bertsolariekin gertatzen zen modura '. Ezta gitxiagorik ere. Bertsolari ezagun batek esan duen bezela, garai hartako emakumeek hori egin izan balute «herritik botako zituzten eta» ', reputazioa galdu ondoren, noski. «Edo beste baten hitzetan «inork ez luke haiekin ezkondu nahi izango» '. Etxaberen bestsotarako gaitasun eta abilidadeak beste bide bat jarraitu duela laister ikusiko dugu, aukeratu izan dituen gaiak eta lekuak zein diren jakin ondoren; nahiz eta aukera hau zenbateraino zegoen garaiko baldintzaz behartuta hemen erabakitzerik ez dugun izango. Erabakiaren beharrik ez dueña, dena den, bertsolari honen ekinaldi asko eta asko Eliza eta erlijioaren aterpean egin izan direla da, jende aurreko bere lehenengo saioarekin hasita. Beraz, askoren bertsogintza taberna eta sagordotegien babespean eutsi izan bada, andrazkoen jarduna, berriz, sukaldeetatik kanpo egin izan denean, Elizaren
2 BERTSOLARI
anparoan bideratu da, sarri. Ezin baitzuten emakumeek, inolaz ere, gizonekin tabernetan nahastu, ez eta haien antzera desafioka eta ardoaren inguruan «gizonkeriak» egiten aritu, hauen arteko bertsolaritzan ohi den legez. Honenbestez, sexu-genero arteko b¡koiztasuna aitzaki, andra bertsolariek nahitaezkoa zuten beste bide batzuk urratu, ixilik gelditu nahi ezbazuten, behinik behin; edota beste era batean esanda, orduko gizarteak emakumeentzako onargarriagotzat jotzen ziren bazterrak saiatu. Bazterrak beti ere, nolanahi, ez zegoen eta aterpe horretatik (Eliza eta erlijoarenetik, alegia) zarata ez oihartzun handiegirik lortzerik. Hauek hórrela, bada, Etxaberen jende auiicko lehenengo jardunaldian I rantzi/kota rrek, hirugarren ordenako urrezko eztaiak betetzen zituztela Zarautzen eta, Mesa Nagusi baten ondoren egin zen, bazkari batekin ospatzeko asmoa baitzuten, egun hura. Elizak garai haietan gure herriekiko zuen indarra ezaguna bazaigu ere, Etxabek debutatu zuen urte hartan, 1956an alegia, 7000 biztanleren artetik, 1200 gora ornen ziren Zarautzen hirugarren ordena osatzen zutenak, La Perla hoteleko bazkarira 200 baino gehiago joan ez baziren ere 4 . Bat, Inaxia Etxabe izanik, lagunak bait zituen Zarautzen orduko eta «berak animatuta etorri nitzen ni bazkari horta. Eta ekarri nitun pentsatuta bertso batzuk. Han kantatu nitun, ta izugarrizko zoramena izan zan». Nolakoa izan ote zen, benetan, handik egun gutxitara Baserrik argitaratu zuena kontutan hartzen badugu -bazkari hartako beste partiade bat Basarri bera bait dugu. Eta honela zioen bertsolari honek. «Hubo una revelación. Me refiero a la señorita Echave, de Oiquina, bersolari de gran talla, a juzgar por las magníficas estrofas que nos cantó, con una voz tan angelical y tan penetrante, causando la admiración general entre los doscientos comensales, que la aplaudieron con marcado frenesí. Fue grande la alegría que experimenté al encontrarme con una mujer bertsolari, en estos tiempos en que no andamos sobrados de figuras en el sexo masculino. Las estrofas de la señorita Echave estaban saturadas de unción religiosa y eran de las más indicadas para el acto que se celebra1994-Urria
1994-Urria
BERTSOLARI
3
ba. No podría precisar si se trata de una improvisadora, más |sic] creo que es muy apta para componer y cantar edificantes estrofas en actos de cierta solemnidad. Mi cordial felicitación 5. Basarrik, Inaxiren bertso jardunaren o n d o ren, lore hitz hauek eskeini b a z i z k i o n ere (beste batzuk ere eskeiniko z i z k i o n aurrexeago), ez z i o t e n elkarri bapatean aritzeko aukerarik e m a n sekula, b e h i n b a i n o gehiagotan elkarren o n d o a n , bakarka, bertsotan aritu z i ren arren, Zarautzen bizi izan, urtetan, biak, eta Basarrik, idatzi batean, Etxabe bapatean aritzeko gai zela aitortu. Izan z u t e n , ordea, gorabehera bat, non bakoitzak bertso-jarrien b i d e z plazaratu z i t u e n bere gogoetak. Letu besterik e g i n ez d i r e n bertsoak izanagatik, Etxabek h a i n maiteak z i t u e n kanta-paperen o h ¡tura galduta zegoen Euskal Herrian hauek ¡datzi zituztenerako, badute m a m i a eta d e n b o r a j o a n h a l a g a l d u ez d u t e n e s a n g u r a apropos bat, gogoratzea merezi d u e ñ a . O n d o r i o a ¡zango z u t e n j a k i n ezean jarri b a z i t u e n ere, Basarri izan z e n g o r a b e h e r a honen akuilatzaile, Anaitasuna aldizkarian e m a k u m e e n faltaz i p i n i t a k o bertsoak zirela tarte. Bertan, andrazkoen estereotipo b o r o b i l bat osatzen d u bertsolariak, eta erruki h a u n d i r i k gabe, giza talde oso bat bertan behera ipini gainera. Hará zein ikuspegi zuen g i z o n honek o r d u k o G i p u z k o a k o alabez:
l Baina a ¡tona hainbat pekatu al du emakumezkoak? Bai gazte maite hoien okerrak ez dirá itxurazkoak berak printsesak bezela jantzi zikin etxeko zokoak Lanera uzkur baina festara azkar aldatu zangoak. Gipuzkoako lengo alabak etziran honelakoak. 2 Gaur ille beltza baldin badute bihar oriya buruan españak eta askazal gainak piper antzaren moduan usai gozorik entzungo duzu pasatuz beren onduan. Gazteak pentsa behar luteke
6
BERTSOLARI
garai datorren orduan horrelako bat lagun hartuta zer etorkizun dagoan. 3 Nobelak ondo irakurrita gabez zinetara irten guraso zaharrak negar eginez sutondoan itxogiten beren hizkuntza bajutzat bota ta beste bat hitz egiten noizbait ezkondu ta azitakoan etxeko lanak egiten sua nolatan pizten dan ere askok ez dute jakiten. 4 Musu, betazal da gañontzeko margo ta autsez beteak apainduri ta lujoz aberats eta mahian arloteak
1993-Urria
1 J¡ J ^
etxian falta ¡zaten dirá kanpora errez boteak Zori gaiztoko haundi nahi horrek ekarri ditun kalteak egun onenak ¡kusi zitun gure Gipuzko maiteak' 1 .
Ez b a i n o bertso hauek Inaxia Etxaberi batere e g o k i a k i r u d i t u , eta b e r t s o l a r i t z a n legea denari jarraituz, ahotsa txandatzearena alegia, Oikiatarrak Basarriren erronkari eutsi eta beste erronka batekin erantzun z i o n . Hitzez hitz, bertsoz bertso, estereotipoz estereotipo. O s p e h a u n d i k o g i z o n a r i zera o h a r t a r a z i z : gaiztotasuna ez dela inolaz ere sexu bakar baten o n d a s u n a . Argi z e u k a n hau n o n b a i t . Etxabek, eta txanda pasa eta kale egin b a i n o bere a r r r a z o i a k p l a z a r a t z e a e r a b a k i z u e n . Hará ñola, gainera:
1993-Urria
l Basarri jauna, zuk badaukazu aitón bat maite dezuna zeuk diozunez berakin oso sarri tratazen dezuna eta zuk ontzat ematen dezu arek esaten dizuna. Irakurrita daukat nik ondo bertsotan jarri dezuna. Amen dijoakizu, ba, orain neskatx baten erantzuna.
Emakumeak utzi gaituzu oso okertzat artuta munduan dirán zorigaitz danak gure lepora botata. Cizasemiak ote dauzkatzu oso santutzat artuta? gai onen kontra zer esanikan
BERTSOLARl
7
etzait neri orain falta BIOTZA ÑOLA IARRIA OSO DAUKATEN MINBERATUTA 3 Bizio txarrik asko badago gizasemien artian begiratzia naikua dezu auzo-taberna alian egunero an ikuslen dira pozik asko zurrutian ¡akinagatik ori dutela bere buruan kaltean. Ez dirá ala ere geldituko patrikak ustu artian. 4 Igande goiza etorri eta beti gauza bal buruan: denborik ezin pasa degu-ta aurrera «txikiteuan». Eguardirako jarriko dira ganberruaren moduan; izkuntza ederrik entzungo dezu gero beren ¡nguruan. Nik ezin neurtu oitura orrek ze kalte egiten dituan. 5 Nobelak ere ¡kuslen dira gaur askotxoren eskutan esango nuke emakumeak aña badirala ontan zenbat gaslatzen duten ez jakin zigarro eta zinetan; ¡okuak berriz zer esanik ez taberna era plazetan Miseriarik ez da faltatzen gero lameli askotan.
o n d o jarri nitula bertsuak. Baino neri ez z i n hitzik e m a n » . Desafio berezi bat, beraz. B i z i rik i r a u n g o d u e n bertsolaritzan o h i ez d e n bezelakoa, b a i n o han eta hemen bertso-jartzaileak gaur egun bizi dutenen antzekoak. Etxaberen bertsoak jartzaileen bakartasun h o r i d u t e sustrai, l e h e n a g o a i p a t u d i t u g u n arrazoi guzti horiengatik. N a h i z eta bakartasun h o r i i z a n t a r t e , o s o g a z t e r i k e z a g u t u zuen Inaxiak bere bertsoen o n a r p e n a , 18 urte besterik ez zituela irabazi zuen eta lehengo bertso saria. Izan ere, A r a n t z a z u k o A m a Birj i n a r e n urte urrena o s p a t z e n zela eta, Z a rauzko Frantzizkotarrek bertso-jarrien txapelketa bat antolatu z u t e n . Bederatzi lan aurkeztu, eta b¡ lehenengo sariak e m a k u m e e n g a n a Joan z i r e n . A u r r e n e k o a Inaxia Etxaberengana, 5 0 0 pesetako irabazia bereganatuz; bigarrena, berriz, Sor María Ascensión A l d a l u r r i , Z a r a u z k o clarisa b a t e n g a n a . D e i g a r r i a z i tzaion nonbait gertakizun hau Basarriri, eta honela idatzi z u e n : Como apreciarán nuestros lectores, ha sido un pleno triunfo femenino. Siempre existieron en nuestro país mujeres bersolaris, como también existe un rico anecdotario de las mismas. No actúan por imperativos de sexo en los certámenes públicos de improvisadores, pero esto no quiere decir que no las haya. Pese a que esta vez se trataba de un certamen escrito, pronto pudimos constatar que las autoras de los trabajos premiados eran bersolaris que lucirían mucho en los ejercicios instantáneos del verso improvisado.
6 Noranai juan nai dutenian ez dute falta dirun'k emakumeak ¡bilí bear zorrak ordaindu ezinik. Etxian falta dan gauzagatik ez dutelako ajolik NESKATXAK! garai datorrenian ez galdu zuen zentzunik onelako bal lagun artuta ez dagolako gauz onik . Elkarren arteko gorabehera h e m e n e m a n b a z e n a m a i t u t z a t , a u r r e x e a g o , bere bertso hauetaz Inaxiak o n d o r e n g o hau jakin z u e n : «oso o n d o hartu o m e n zituen IBasarrik]. Esan ornen z u e n oso o n d o e r a n t z u n n i o l a . O s o
8
BERTSOLARI
Horra, bada, Basarrik garbi esancla. Baino Inaxia Etxabe eta bere bertsogintza ez dira, zoritxarrez, ezagutzen apenas. Ahaztuta bait dago bera izan zela T r i n i d a d e k o p l a z a n , bost sei bat g i z o n bertsolariekin, bertsotan parte hartu zuen lehenengo eta andra bakarra. H a r r e z k e r o e r e , o r d e a , Inaxi h a i n b a t l e k u t a n bertsotan aritu izan d a : O r i o n , A z p e i t i a n , Z a rautzen, eliz g i r o k o saioak aipatzen ez hasteagatik. Ezkontzat, k o m u n i o a k , h i r u g a r r e n o r c l e n a k o h i l e r a eta a n t z e k o o z p a k i z u n a k ¡zana bait dira, batipat, Etxaberen bertso solasaldi, ez zen eta erreza urte haietan «fama» galdu nahi zuten e m a k u m e e n t z a t zeinbait lekutan ikus zitzaten. Arrisku horretatik salbu
1994-Urria
¡raun du Etxaberen bertsogintzak, eta era berean gehiegi nabarmendu gabe, batera dijoazte eta gauza biak: andra izan eta ¡xilik egotea, orain artekoan batez ere. Aldatzen doazela gauzak ematen du, eta pozik ageri da Inaxia Etxabe, izan ere, bere ustez: «emakumiak goraka |d¡hoazte| toki guztietan, guaza guztietan, eta zergatik ez? Guk ere badeu talentua, ta gauza askota gizon askok baino gehio». I. Artikulo honetan aipatzen tliren Inaxia Etxaberen hitzak, 1993ko Maiatzeren 19an, bere Zarauzko etxean
1994-Urria
egindako elkarrizketa batean jasotakoak dirá. Elkarrizketa hau, beste batzurekin batera, bertsolaritzaz burutzen ari naizen tesi doktorala osatzeko eginak izan dirá. 2. loxe Lizasorekin elkarrizketa, Azpaitian, otsailaren 2 San, 1993an. i. Inocencio Olearekin elkarrizketa, Legazpian, otsailaren 23an, 1993an. 4. Basarri, «Mi atalaya montañera», /-.) voz de España. Erderaz originalean. 5.
Ibid.,
(>.
Arantzazu aldizkaria.
7.
Arantzazu aldizkaria.
BERTSOLARI
9
FORU ALDUNDIAREN LAGUNTZA Euskaraz argitaratzen diren aldizkariei bultzada bat emateko Gipuzkoako Foru Aldundiak banatzen dituen diruetatik milioi bateko laguntza etorri zaigu, aldizkari honen zama pitin bat arinduz. Aurreko urteetan bezalaxe, bihotz-bihotzez eskertzen diegu egiten dugun lanarekiko erakutsi duten arreta eta gurekiko izan duten begirapena.
URRIAN IRAILEAN ORDEZ Dagoeneko hiru urteko esperientzia dugu aldizkari hau plazaratzen eta gorriak eta bi ยกkusi izan ditugu iraileko zitara txukun samar insten, horrek ale osoa oporretan egitea esijitzen baitu. Zailtasun hori baztertu asmoz, iraileko alea urrian argitara ematea erabaki genuen eta halaxe egin dugu. Honek ez du esan nahi urteko laugarren alea atzeratuko dugunik. Ezeren okerrik ez bada, Durangoko Azokara agertuko gara hurrengo ale berriarekin.
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria
Gipuzkoako Foru Aldundia
10 BERTSOLARI
1994-Urria
BERTSOLARIAK IDAZLE. -Bapatean bertsotan ari direnean bezainbat grazia dute, baina, hori ba¡, motelxeago aritzen dirá; ez dute bapatean bezalako abiadarik. Aproba gogor bat jarri diegu eta airoso atera dira. Orrialde labur batzuetan udako egun bat kontatzen dute. Hitz lauz. (11. orrialdean)
UEU-KO MINTEGIAK. -Bertsolaritzari gero eta leku gehiago egiten zaio unibertsitatean. Udako Euskal Unibertsitatea izan da horretan aintzindari eta aurten ere bertsolari eta bertsozaleak bildu ditu programa baten ¡nguruan. Hitzaldi, mintegi eta mahainguru horien berri ematen dugu luze eta zabal. (40. orrialdean)
ALPUJARRAKO TROVEROEN TXAPELKETA. -Abuztuaren lehen edo bigarren igandean egin oh¡ da Alpujarran Musika Tradizionalaren Jaialdia eta egun oso bat eskaintzen zaie bertako troveroei. Dozenaren bat trovero geratzen dira bapatean jarduten direnak eta horien berri jaso dugu Centro de Documentación Musical de Andalucía deitu erakundeko zuzendariari egindako elkarrizketaren bidez. (51. orrialdean)
BERTSORIK ONENAK. - C u r e azken atalean udan zehar eman diren bertso-paper lehiaketetako lan saritu batzuk eta bapateko bertso saiotako bertso aukeratuak bildu ditugu. Bertso jarrien sailean aipatzekoak dira Imanol Lazkanok amonari jarritakoak. (57. orrialdean)
BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kullur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA Tf.: 943 - 47 11 42 Koordinatzailea: loxean Agirre Erredakzio Kontseilua: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, Joxerra Cartzia, Santi laka, Ailor González Kintana, Kristina Mardaraz,
Diseinua eta maketazioa: Nekane Iturregi Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP, S. L. Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA Fotomekanika: COMETIP, S. L Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L.: SS 482/') 1
Ion Sarasua, |. A. Gezalaga «Zaldubi»
1994-Urria
BERTSOLARI
11
12
BERTSOLARI
1994-Urria
ANDONI EGANA San Juan Egunez
U
sté dut badakidala, noiz, zer egoeratan, egiten dudan betsotan ongien: gauerditik goizaldera. Baina orduarena ez da baldintza bakarra. Beste osagai mordo batek egin behar dute topo. Goizetik bertsotan hasia behar dut, bazkalondoan zurrut puska bat egina, afaritan nekearen nezkez gutxi jan eta edan bat ere ez, presa gutxi biharamunerako eta mokokadak ahaztuta gozo antzean hasiko dion bertsokidea. Askotan entzun dut bertsolariok ez dugula garenik ematen, asko, gehiegi gabiltzalako. Litekena da. Baina litekena da halaber, usté hori bertsolaritza eta bertsolariak oso azaletik ezaguten dituztenena izatea. Nik neuk nahiago dut jaialdi batera porru eginda iritsi, letxuga bat baino freskoagao azaldu baino. Berotzen behitzat errazagoa da. laz hiru saioko egun bakarra egin nuen. Goizez eta bazkalondoan Hondarribian, iluntzean Zestoan eta gauez Alkizan. Aurten ere bakarra egin dut: San Juan eguna. Bederatzi t'erdiak aldera esnatu nintzen. Hamaiketan hartu nuen kotxea Zarautzen. Hamabiak laurden gutxirako Seguran nintzen. Hamabietan genuen zita Sebastian eta biok Udaletxean. Hango martxa jakina da. Hamaiketako latza -haseratik neurria hartzea hobe denez, jan kontuz eta edan are kontuzago- eta dozena-erdi baña bertso herriagintarien aurrean. Hortik Zaharren Egoitzara. Beste dozena-erdi baña bertso, bihotzez, esker onekorik ¡ñor bada aiton-amona haiek baitira esker onekoak. Herriko plazan amaituko dugu, ordu erdiko saio baten ondoren, seguratarrekikoa.
Seiak aldean mahaitik zutitu eta nork bere bidea hartzen dugu. Ordubete inguru daukat nik Amallora. Euria. Bidea labain. Mandubí igo dut. Gero, kapritxoa neukan, Azkarateko bidé berria estreinatu eta azkenik San Migeletik barrena heldu naiz Markinara. Amallon proba gogorra dut. Amurizarekin buruz-buruzko saioa. Buruz buru izatera, hobe Sebastianekin tokatzea bainoj Ñire burua madarikatu dut bidean zehar. Hi haiz hi potrohandia. Halako lanak egin behar Amallon eta ez haiz bat ere prestatu. Menalizatu berriz bidaiak iraun duen ordubetean juxtu juxtu. Garaiz heldu naiz bederen. Gabixolak Xabier eta biok probatzeko gogoa du. Han aritu behar izan dugu elizan, lepoko zainak tira-tira eginda, diren eta ez diren irrati eta telebisten aurrean. Ordu eta laurdenetik gora egin dugu bertsotan. Xabierrek ondo eta nik azala salbatzeko adinaxe. Pare bat trago. Egunik luzeenaren gaua hurbilduz doa. Amallon kotxea hartu eta Berriza Amuriza itsu-aurreko dúdala. Gure zaian daude iritsi garenerako. Ohizko bertso-afaria da, hain zuzen, Xabierren alaba Mirentxuren ¡kastolako jan-gelan. |an-gelan, nórmala denez, afaldu egin dugu. Biok ere apetitu ona dugu eta gaitzerdi. Ondoren pare bat saio, ia ordubetekoak. «Lentes» bidea erakutsiz eta ni, ahal dudan bezala, atzetik. Ordu b¡ t' ediak jota egin diogu agur elkarri. Hiru t' erdietarako etxean. Hamasei ordu geratu gabe. Hamasei purutik gora. Berrehun bertsotik gora enzunak. Ehun boteak. Bihar San Pedro bezpera. Etani, Atauna¡
Bazkaldu bertan egin genuen. Etxezarreta, Intxausti eta enparauekin. Haiek suelto eta umoretsu dabiltza. Gu ere bai, baina egunaren bukaera urrunegi ikusten duenaren k o k i l - p u n t t u a . Sebastianek ere lehenengo Ondarru ingurura jo behar du, Gorozikara, eta handik Abaltzisketara itzuli.
1994-Urria
BERTSOLARI
13
• • • ÁNGEL MARI PEÑAGARIKANO Lehenengo eguna
N
on hábil?, ¡aialdietan ez haut aspaldi iku- Alemaniako Selva Negran eta Tirol al-
dean.
Behin baino gehiagotan erantzun behar izan cliot galclerari. Halaxe da, aurten Europatik ez naiz ¡rten, gure kontinenteko beste zenbait anaia ezagutu nahi nuen eta. Munichen ere izan ginen, eta han jakin genuen Munich bertako hizkuntzan München déla, eta münchen fraile déla. Ibiliz ikasten omen da.... Baina esan dezadan ñola iristsi ginen haraino. Furgoneta genuen gure ibilgailu, bizitoki, zenbaiten loleku... eta ezinbesteko lagun. Hain metro gutxitan ha inhesté gauza sar zitekeenik ere! Soldaduen bataloi osoak baino traste gehiago hartu genuela esandakoren bat ere ba omen da, bost axola! Hango zirrikituak ondo asko hete genituen, (botila asko genuen nonbait), hotzgailua ere betebete eginda... hari eskerrak! Zazpietan abiatu behar genuela, baina hamaiketan ere abiatzeke geunden istripu misterioso bat gertatu baitzen. Gure gidariak, maniobra egiten hasi eta, stopa jo: - Beño, heno, ez haserretu! -eta halaxe pasa zen.- Ale! goazen! Abiatu ginen, halako batean, eta Irungo muga pasa eta lehenengo aldiz «bonjour» entzuterako t'ranko eske hasi zitzaizkigun, hemen ñamar, han zortzi... - La India!, hau ez duk bukatzen -esaten zuen gure diruzainak. 700 kilómetro inguru egin eta geratu egin ginen, ñola edo hala kanpin bat topatu ondoren. - Hik letxuak garbitu, nik latak irekiko dizkiat. - Nik tomatea txikituko diat. Eta halaxe entsalada mundiala prantatu genuen, eta ondorenean gazta, bestela ardorik ez genuela edango eta. - Eta ontziak, nork garbitu? - Lasai, musean jokatuta erabakiko diagu. - Mekaben!, honek ez zekik musean. - Orduan, eskoban jokatuko diagu. Ta baita jokatu ere, hango ixiltasuna! Ez zuen ordea asko iraun. Hamaseira zen partida, eta tan-
14
BERTSOLARI
torik gehiena zuenak hamabi zituen, eta gutxiena zeuzkanak, hamar. Azkenean ni libre, baina ez sofritu gabe. Irakasleen artean izan zen borroka, eta ez dakit betaurrekoen azpitik zehar begiradak egiten dituen hark ez ote zituen garbitu, ez ote zituen ontziak garbitu, alegia. Cero lotara. - Lehenengo jaikitzen denak (ez esnatzen denak) gosaria pranta dezala. - Ondo zegok, bihar arte. - Ondo lo egin. Lo, lekutan nengoen! Garai bateko «vespa» xaharrek aldapan gora ezinean zihoaztenean ateratako hots berbera ziruditen ñire lagunaren zurrunkek. Aguanta ezak, zer erremedio. Halaxe izan zen lehenengo eguna, eta gauak berriz lehenegoaren antzekoak gehienak: bat petralduta eta bestea zurrunkaka. Beti ni azkena loak hartzen.
Beste egun bat - Hau bada giroa gero! Gu etortzea nahikoa ¡zango huen. Halaxe zioen gutako batek, izan ere eguraldiak itxura beltza azaldu zuen. - Berehalaxe argituko dik -zioen besteak- trumoi laino batzuk besterik ez ditun. Arantzazuko praileak baino zihurtasun handiagoaz esan zuen. - Bizikletan ibili behar diagu, anima hadi! - Goazen ba orduan. Eta han Joan ginen alokatzera, furgoneta atzean generamatzan haiek aski ez zirela eta, bi laurentzat... eskas. Bizikleta izeneko trasteak aurkitu genituen, Indurainen «ezpata» sonatuaren antza ba omen zuten, ez kanbio, ez frenu. Gurpilak eta pedalak bazituzten behintzat eta bizikletak ¡zango ziren. Abiatu ginen, urrundu ere bai dexente eta, hará!
1994-Urria
1994-Urria
BERTSOLARI
15
metereologoak ez zuen asmatu ¡zango, hura zen hura zaparrada! Euria lehendabizi, harria gero. - Guk egin diagu ba hiri kaso... STIA... Gainerako hitzak ez genituen entzun, une hartantxe trumoiak danbarrada izugarria jo bait zuen. «buSTIA» esan ¡zango zuen, edo bestela «hik duk erru guZTIA», edo antzeko zerbait. Kanpina 35 kilometrotara, eta euria goian-behean. - Ba segi... iritsiko gaituk. Halako batean iritsi ginen, blai eginda eta afaltzeko irrika bizian, ¡akina. - Eta denda nola montatu ordea?, lokatza besterik ez zegok. Luze eztabaidatu ondoren, idazten ar¡ den honek egun batengatik nahiago zuela hotelean lo egin esan zuen: - Cuk iurgonetan egingo diagu, hik ikusi. Han ibili ginen atez ate «combien» galdetuz, behatzez zenbakiak adierazi nahian. Kostata, baina hain garesti ez zirudien horietako bat aurkitu genuen:
Nik saltzen ditudan entziklopedia baino karta handiago bat eskutan zuela han azaldu zen zerbitzaria. Ba al nekien nik nondik hasi?, ez nuen zipilzik ere ulertzen. Esaten zuten guztiari «danke» esan behar, baina dankerik ez zuten ematen afaltzeko. «Has nadin, hau entsalada ¡zango duk», nere artean, eta karta berak zeukan marrazkian tomate antzeko bat seinalatu nion. «Danke», eta segi aurrera. Hiztegia besteek zeukaten. Goseak adimena zorrotzten duela?... bai horixe! Galtza motzetan nengoen, eta xerra edo txuleta edo entrecotteren antzeko zerbait nahi nuela adierazteko nere izterra seinalatu nion. Bai ulertu ere. Ikusi egin behar zer nolako xerra puska, albardatuta gainera. Bejondeizula! Ñire iztarrean ez dakit mami ugari ikusi ¡zango zuen, kalitate ona behintzat bai.
- Bihar arte, esango clizuet nola ibili naizen.
Eta hala, lo gozo-gozo egin (albokoaren zurrunka hotsik gabe) eta goizean kanpinera Joan nintzenean dena kontatu nien. Eta hiru egun jarraian ontzi garbitzen aritu behar izan zuen hark (karta jokoan galdu zuen hark), zer esango? eta:
Dena esango ez banu hobe, baina hona pasadizoetako bat. Oso mahai elegantean jarri ninduten.
- H¡, eta hik izterra erakutsita nola ez ziaten saltxitxa atera?
JOXE LIZASO Barruan sortzen dena
N
ere adineko bertsolari batek abuztuko bertsotako egun bat nola pasatzen duen, idazteko agindua hartu dut. Buruari bueltak ematen hasi eta gero, egun batekoak jarri beharrean bi egunetakoak kontatzea pentsatu dut. Zergatik bi egunetakoak? ba lana berdina izan arren, egoera oso desberdina gerta daitekeelako. Abuztuaren 24an, San Bartolomé eguna, Nafarroako Gorritin izan ginen Txomin Garmendia eta biok. Frontoi berrian zen bazkaria eta bazkal ostean hasi ginen bertsotan. Gorritikoak bertso entzule onak izan arren nahiko giro hotza zegoen, izan ere eguraldiak horretarako aukera ematen zuen, euria, haizea... Baldintza horietan, zure lana egiten duzu, baina ez zara gustora gelditzen. Horren ondoren herri horretan bazegoela beste ohitura bat eta hura ere hete egin behar zela. Hau
76
BERTSOLARI
da, bi taberna daude eta batean eta bestean bertsoak bota behar. Hasi ba ginen hasi ginen, izugarrizko arratsaldea pasa genuen. Beste hirugarren bat ere elkartu zitzaigun, Kaxiano itsua. Ba, lehengo lege zaharrean jardun genuen bertsotan. Azken ixiltzen zenak arrazoi. Beharbada oraingo bertso kritiko askoren gustoko saioak ez ziren ¡zango baina, bai entzuleak eta bai hiru bertsolariok primeran pasatu genuen. Lehenago hain hotza zegoen giroa erabat berotu zen. Eta hau da zeure buruari esaten diozuna, «gaur behintzat asmatu diagu», geu gustora, entzuleak gustora, «oraindik lehengo bertso erak badik arrakasta», bertso bizi ugari eta esanahi zorrotzekoak. Gorritikoa utzita pasa gaitezen abuztuaren 27ra Ibarran hain zuzen. Egun horretan txekor jatea zegoen festa egitarauan barruan. Eguneko lanak egiteko bi bertsolari ginen, Lazkano eta biok. Holakoetan Joan behar den bezala, pazientzia mordo
1994-Urria
bat hartuta iritsi ginen Ibarrara. Bazkal aurreko saioa egin ondoren hasi ginen gure foesfe lana egiten, batekin egon, besteari kaso egin..., horien artean aurkitu nuen soldadu laguna bat, Lekuona. Kontu zaharrei halako berritu bat eman eta urte batzu gazteturik herri bazkarira. Euskaldunak haragijale handien fama dugula gauza jakina da, han ikusitakok ondotxo fragatzen du hori. Bazkal o n d o r e n egin genituen o h i t u r a z k o saioak. Ordurarteko lana, jo dezagun helengo erako bertsotea zela (bertso bizi, ugari eta arrozoi zorrotzekoak). Jendea agurtu ondoren egunaren lehen fasea bukatutzat ematen dugu. Ibarratik aldegin, afari pasadra egin eta buelta bertara. Egunez herria alaitzen ibili ondoren, gabaz bertara saio formal batera, hamar t'erdietan, Lazkano, Gorrotxategi, Azpillaga, | . M . López, Mendiluze eta
1994-Urría
neu, Aranalde jaunaren agindupean. Orohar, saio polita Joan zela esan behaf*. Bertsolarien artean giro alaitsua zegoen eta hori entzuleak berehala antzematen du. Eguneko gorabeherak hórrela izanik, balantzea egiten hasten zara etxerako bidean. Egun ona ba¡, baina baita luzea ere. Egun horrek oso momentu onak izan ditu, baita bestelakoak. Horrekin zer esan nahi dudan? bertsolarien lana oso polita eta erraza ematen duela kanpotik begiratuta. Bertsolaritzak gazi-geza asko dituela esan beharra dago. Bertsolariak sentitu egin behar duela bertsoa, bestela ez dago inolaz ere hórrela ¡biltzerik. Eta ni berriz ere egiteko prest nago, bertsoa barman daramagun zerbati delako. Hori da ikasi ezin dena, barruan sortzen den zerbait da.
BERTSOLARI
17
IMANOL LAZKANO Abuztuan lan egitea
A
urtengo abuztuan pasatako egun bati buruz ¡clatzi behar nuela esan ziclatenean, egia esan, ez zidan grazi handirik egin. Batetik, ¡dazteko ohiturarik ez cludalako eta bestetik behin ¡datzi behar eta bertan nere buruausteak eta amorrazioak azaltzeak zentzu gehiegirik ez duelako. Izan ere, gure lantegian, bere egitura hala duelako, urtero abuztuan lan egitea tokatzen zait. Abuztuan lan egite horrek arazo dexente sortu izan dizkit. Lehenbizi sortzen duen erre punttua eta bestetik, zerbaitetara behartzen zeran bakoitzean, dena itxita aurkitzen duzunez, horrek sortzen dizkizun buruko minak. Askotan, zure bero aldiren bat telefonoz arindu asmoz basten bazera, berotasun hori gradu bat edo beste igotzea besterik ez dezu lortzen, gure moduko lau inuxente eta erantzungailu automatikoak bakarrik egiten bait clute lan. Horregatik askotan esan izan det (abuztuan oso ondo pasatzen clutenek barka diezadatela) egutegitik hil bat kentzekotan, abuztua kenduko nukeela. Bainan nere abuztuak ere baditu egun bereziak, batzutan bertso saioren bat aitzaki delako eta bestetan besteak hor dabiltzala eta gu zergatik ez pentsatuta, egun pasa polit bat edo beste egin ditugu aurten ere. Horietako bat abuztuaren hogeitamarra asteartea hain zuzen, Agirre, Larrañaga eta hirurok geure emazteekin egin genuena. Usurbilgo jatetxe batean bazkaldu ondoren Igeldora ¡o geiuien. Igeldo herrian urtero lau edo bost aldiz izan edo pasatzen banaiz ere, gailurreko parke edo delako horretan azkenengo hogeitabost bat urtetan ez nintzen izan. Orain, ez naiz hasiko gailur hartatik ikusten diren edertasunak azaltzen, bainan bai bazkari on baten ondorenean izan ohi den umore puntu horrek eta haurtzaroko oroitzapenak eraginda, «Montaña rusa» edo delako hortan itzuli bat egin genuela. Izan ere, nere haurtzaroko oso oroitzapen goxoak ditut Igeldorekiko. Zazpi urterekin lehendiziko jaunartzea egin eta hamalau urterarte Azpeitiko parrokian astean ordubete izaten genuen dotriña ikasteko. Kurtsoaren bukaeran urtero eskurtsio edo bidai bat egin ohi genuen Igeldora, Nartxixa izeneko mutxurdin edo neska adindu batekin. Bidaia tre-
18
BERTSOLARI
nez egin ohi genuenez, gogoan det egun batean Zumaitik Zarautzera bitartean gure Nartxixa hori ñola mareatu zen, treneko leiatilla ireki eta gainezka hasi zenean hortz postizoak ñola galdu z¡tuen. Eskerrak guk bezalaxe Igeldora joandakoan txuleta jan beharrik ez zuen gajoak. Amarako geltokira trenez iritxi ondoren, Donostiako aleak zeharkatuz Kontxan barrena (oinez noski) Ondarretara Joan ohi ginen. Lehenbizikoz, zintzarria joaz Donostian ibili oho ziren tranbia zahar elektriko haiek ikusi nituenean, goiko alanbreetatik zintzilik zebiltzala iruditu zitzaidan. Cero, baita ere gogoan dut fruten handi baten ondotik pasatzerakoan, ñola erosi nuen eta probatu lehenengo platanoa. Geroztik ez det gozoagorik ¡an. Orain inoiz telebistan entzun izan det iragarkia «un plátano al día», bainan guk urtean bat jaten genuen eta bera Nartxixaren eskurtsioari esker. Ondarretatik gailurrera igotzeko ere ez nuen harridurarik falta izan, halako aldapan trena ibili zitekeenik ere. Coian, hango hartz handiari eta tximuei begira aspertu ezinik egon ohi ginen behin baino gehiagotan. Geronek pozik jango genituen gozokiak eta abellanak ematen genizkien, haien azala kentzeko abilezia ikusteagatik. Eguerdian, etxetik emandako puska legorren batekin, kristalezko kanikaz ixten ziren limonada boteilaren bat usten genuen. Emandako txanpon denak Igeldorentzat utzi eta lapur bildur handirik gabe jaitsi ohi ginen. Urte batean, Amarako geltoki ondoan barraka andana izugarri bat zegoen, nik sakelean xoxik ez. Eskerrak ni baino etxe hobeagoko lagun bat banuen eta hari dirurik gabe negoela ez nabarmentzeagatik, hogeidurokoa kanbiatzea lotsa ematen zidala eta duro bat eskatu nion prestatuta. Pentsatuko duzue zenbat iraungo zidan duro hark. Horrelaxe, lehengo oroitzapenak gogoratuz eta eguraldi polit hartan Igeldoren eta Donostiaren edertasuna dastatuz, igaro genuen arratsaldea. Cero handik bizkarrik bizkar, Orioko hondartzan azaldu ginen arte. Han sagardo preskoarekin sardina berriak janaz bukatu genuen eguna. Biharamunean berriz ere nahiko kopetilun lanari heltzeko, baina ondo pasearen damurik gabe.
1994-Urria
i I 1994-Urria
BERTSOLARI
19
JON ENBEITA Santakurtze bezpera ariatzan
T
rece y martes, ni te cases ni te embarques» gogoratu zidan, lanetik irtetzerakoan, ñire ametsen berri zekien norbaitek. Ezkoncluta nengoela erantzun nion eta egun hartako enbarkadak ez zuela itsasontziekin zer ¡kusirik. Ariatzarrok ere ¡zango ditugu geure sineskeriak, baina hamahiru zenbakia ez behintzat. Urteko gure egunik samurrenetarikoa hamahirua da izan ere, Irailaren hamahirua hain zuzen, «santakurtze» jaien hasiera. Eta berdin zaigu astelehenez, asteartez zein ostiralez jausi. Gure saragi «santua» egun horretan jaiotzen da, bere ondora inguratzen direnei dohanik eman ondoren, jaien amaieran hobiratua izateko. Atxelipe elkartea pilpilean zegoen iritsi nintzenerako
(¡abon Hombre! Aspaldiko! hi be etorri haz? Zer gurok?.... |ai hasi berrien ilusioa, begirik begi datzan zebilen; eta begi guztiak, nohizbehinka, trabeska, sukelderuntz, makailauak ¡hesi egin ez zezan, adi. Bapatean, denok isildu ginen. Mostradore ertzetik zetorren notizia: Aríatzako jaiak Santakurtzietan irailan hamalauan urte guztietan nahiz aberatsetan bardín tx i metan jan-edanen faltarik ez dau etxietan nahiz ta eskaz ibili beste egunetan Eta koruak, elizan bezain zintzo: Tran lan labarabaran lan lai tran lan lai tran lan lai tran lan labarabaran lan lai tran lan laran lai Balendin Enbeitak 1994ean egindako bertso hauek, jaietako ereserki bihurturik daude. Beraien labirintoan, oharkabean, berehala galdu nintzen, iragana berpiztu nahian edo. «Goazen» zoli batek atera ninduen neure pentsamenduetatik. Makailau
20
BERTSOLARI
janaren ordua zen eta prozesioa Itxupiko labarantz abiatua. Fribilegiatu gutxi batzuk «Saragiko Ardo Santua»ren «Kapilan» sartzeko sortea izan genuen eta gainontzekoak ¡nguruetan prestaturiko mahaietan eseri ziren. Patxiko, labaren jadea, zai zegoen bere larogeitamaika urterekin gazte asko baino bizkorrago. Bere aita, Ariatzarrontzat «Aittitte Bixenti», izan zen saragiaren sortzaileetariko bat. Labea beti bezala garbi eta txukun zegoen, bere horma zaharretan tinko. Bazen misteriozko zerbait harri gastatu haien artean. Hitz egingo balute... Eta berriro galdu nintzen iraganaren labirintoan: ... Meza nagusiaren ostean parrokoak plaza betleinkatuko zuen eta alkateak zaharren aurreskua hasteko agindua eman. Gero, udalzainarekin hatera, eleizatik ateratako banku batean jezarriko ziren biak. Gazteek, euren pitxartxuak hartuta, alkateari, parrokoari, udalzainari eta aurreskulariei arcloa ekarriko zien Prantziskaren tabernatik. Ondoren, jaietako aurreskuen txancla etorriko zen, aurretiz beza eskatuta zuten ordena berean, eta aurreskulari bakoitzaren lagunek berdin ordoa ekarri beharko zuten. Baina gure Prantziskaren taberna urrutiegi zegoan, eleiza aurretik berrehun bat metro joan-etorrian, eta gazteak aspertzen hasita zeuden... - Hori dok hori makailauaren itxurie! Erdi abestu zuen aurreko bizardunak, eta lurrundu zen ñire estasisa. Arrazoia zuen. Begiekin jateko moduan zegoen. Bete ziren lurrezko pitxarrak. Zeremonia matxan genuen. Giro hartan, eta ontzi berezi haietatik edanda, benetan apartekoa zirudien ardoak. Ez zen autumautuetarako asti askorik. Ogia makailaura eta pitxarra ezpainetara, etenik gabeko jira-bira. Saretu ahala, ¡nguruetako berrien desfilea hasi zen, ondoan neukanak, Atxelipeko bertsoari jarraituz, ¡siltasuna jarri zuen arte. Santakurtze Desperan hasten dirá jaiak orduan eiten dirá barrabaskeriak saragi haundiak gure gazteriak jaietan edateko daukaz ekarriak duban edan dagien datozen guztiak Beste denok, lehen baino indartsu eta gogotsua-
1994-Urria
Tran lan labarabaran lan lai tran lan lai... Eta handik aurrerakoak, guztiok batera Bezperan batzen gara eleiza aurrera hemendik joateko Bixenten labara guztiok batera ardaua edatera zuri eta baltzari apurda eitera ez dau inork esaten «nik etxuat gura» Hamabi bertsoak amaitu zirenerako, lurrundutako estasisak laba osoa bereganatu zuela zirudien, guztiok ¡raganera ¡tzuli ginela. Oroimenak bata bestearen atzetik gorpuzten zijoazten. Denek zuten zertaz amets egin eta zertaz oroitu: Beste urteetan gertatutakoak, aurretikoen ereduak, falta zirenak... Azkenean, saragiaren sorrerarekin topo egin genuen arte: ... Jadanik 1889, urtean geunden. Gazteek, Prantziskanera Joan eta etorri ibili ordez, saragia bertara ekartzea erabaki zuteneko urtean. Plaza mutilek batu eta alkatearengana joateko batzorde bat sortu zuten. Alkatea ozezkoan zegoen, baina gazteak hain gogor ikusirik, udaletxeko plenoan erabaki behar zela erantzun zien. Hurrengo goizean han zeuden lau gazte, tartean «Aittitte Bixen-
1994-Urria
t¡», udaletxearen aurrean zain. Azkenean, tabernak galerak izango zituela, herrian bakea behar zela.... eta ezezkoak irabazi zuen. Baina gazteak ez ziren kilildu eta Ariatzako sarreran zegoen «Montorgane» izeneko tontorrean itxarotea erabaki zuten. Alkateak, Ordorikako «Tretatxu», handik igaro beharra zeukan. Agertu zenerako, harrika harturik, bere etxerarte aurretik eraman zuten. Alperrik, lehiotik, mikeleteei deitzeko amenazua egin, ez baitzuen baietza eman arte etxetik irtengo. Beste erremediorik ez zuenez, amore eman beharra izan zuen... Berriro ere bertso bat izan zen errealitatera itzulerazi gintuena, baina oraingoan bapatekoa zen. Ez zuen nork erantzunaren faltarik izan. Guztiok ginen bertsolari. Tarteka abesti eta kontu zaharren txanda, eta pitxarrak ezpainen ¡gurtziaren bila. Misterioa eta errealitatea, lehena eta oraina, gauza bera ziren laba sorgindu hartan orduak minutuak bailiran igaro zitzaizkigun. Patxiko, gure larogeitamaika urteko mahaiburu gaztea, jeiki zen eta berarekin beste guztick, aurten ere ehun urtetik gora hutsik egin gabe iraun duen ohiturarekin bete genuenaren pozean. Hamahirua eta asteartea zen, baina saragiaren espirituak berriro sineskeria gainditu zuen.
BERTSOLARI
21
BITTOR ELIZAGOIEN Egun bateko pasadizoan
U
daberriko kukua ¡xiltzearekin batera bertsolariok ohitura dugun bezala herriz-herr¡ kantatzen hasten gara. Herri askotan ¡biltzen bagara ere, ez dago dudarik herri bakoitzak ba duela bere berezitasuna. Carai batean egun osorako eramaten bazituzten bertsolariak oraindik ere badago holako herririk. San Donato eta Aralar mendien artean kokaturik dagoen herri hontako Bertso Eguna heldu zait buril ra. Aurten ere azken urtetan bezala goizean goiz atera nintzen etxetik gauaz berandu ¡tzultzeko. Hamarretako Leitzan egon behar nuen bainan Txirrindulari-korríka zegoelakoz bidea itxita topatu nuen, ¡a Leitzara ¡ritsi orduko hamaikak banituen, baina han ñire zain zegoen bertsolaria hala ere hamaiketakoa egiten patxada ederrean zegoen. Eskerrak horri, nik ere tragotxo bat egin nuen eta bere botillatik eman zidan esanez: «Lasai motel! gabeko hamabiak arte ba diou astia».
genuen eta bazkaltzera Joan ginen. Beste urtetako ohiturari jarraituz alkatearen etxean bazkaldu genuen. Egia da bai, esaerak zaharrak erraten dueña: «Bazkari ona den lek an giro txarrik ez déla ¡zafen». Martikorenaren ateraldiak eta Perurenaren txisteak jarri zuten umorerik, bertsorik ere ez zen faltatu bazkolondo goxo hartan. Berandu eseri baginen ere ez ginen goizago altzatu, zazpietan oraindik mahaia ederki zainduta zegoen. Ho geitamar bat lagun baginen jaten, hala ere behiak deistera alk tea bakar bakarrik Joan zen, hor ikusten da alkateek beti ez dutela agintzen. Ilunbartzera herriko plaza hasi zen poliki pollk betetzen, gazteak eta zaharrak ere ez zuten dantzatzeko oztoporik. Azken zortzikoa bukatzearekin batera hasi zen gure azken saioa, saioa laburra izan ez bazen ere, ez gintuzten bakarrik utzi. Halako giroan kantatzeak poza ematen du. Nahiago nuke holako herri aunitz balego.
Oderitz herriko plazara iristerakoan harritu ginen ez zegoela mor, badaezpada abiatu ginen herriko tabernara, elizan baino errezago aurkituko gintuelakoan. Ez genuen huts haundirik egin, bazkari prestazen ari ziren emakume batzuk ezik herriko jende guzia han zegoen museko txapelketa jokatzen, eta guk zer egin behar genuen? eseri maihan eta musean hasi... Irabazleen pozak eta galtzaileen penak entzunez altzatu ginen mahaitin. Eguzkiaren berotasunak plazan zegoen kioskoa erdi zimeldua eduki arren, bertara sartu ginen kantatzera, berrogei bat entzulen aurrean egin genuen saioari ez zitzaion faltatu txalorik. Gaijartzailerik ez genuen, baina ez zen falta gaiarik. Perurena bastoiarekin eta Martikorena iraile ondoa izanik bagenuen ñola hasi eta nondik jarraitu. Elizako ezkilak hiruak jotzearekin batera saioa amaitutzat jo
22
BERTSOLARI
1994-Urria
INAKI MURUA Santamañan
E
skuetan duzun aldizkarirako bertso egun bat adieraziz pare bat orri ¡dazteko esan zidaten eta, neure buruari propaganda egitearen oso zale ez naizen arren, bertsolaritzaz daukagun aldizkari bakarrari ezin bada ezetzik esan. Gainera besteek egindakoa kritikatzen hain zaleak garenez, ea geuk egin behar dugunean zer ateratzen zaigun. Asteasuko Santamaña aukeratu dut horretarako eta urtean egiten dudan saiorik bereziena delako hain juxtu ere. Batetik gero esango dudan bezala, eguna, lekua eta saioa ezohizkoak dirá eta bestetik oporretara Joan aurretik, hau izaten da nere azken saioa. Santamaña, Asteasuko kaxkotik hiru lau kilometrotara dago Andazarraten gora. Bidean gora zoazela ezkerretara aurkituko duzu. Jaietako egun gehienetan izaten dirá bertsolariak eta ni joaten hasi aurretik, «Attola» izaten zen Xebastian Lizasoren laguna baino hamar urtetan joan ondoren, gehiago plazan ez kantatzea erabaki zuen. Oso urduri jartzen zen eta hala sufritzen ibiltzekotan nahiago zuen isiltzea. Usté dut berak sentitu zuela gehiena hori egin behar izatearekin, hain da umore onekoa eta lagunarte xamurreko gizona! Guk ere gustoko genuenez Attolaren inguruan ibiltzea, pena hartu genuen geu baino gehiago zen laguna plazetatik erretiratzean baina ez da edozein isildu behar duela konturatzen dena eta gainera egiten dueña, beraz onartu genuen erabakia. Agur bezala, santamañarrek oroigarri polit bat eman zioten eta jaietan kantatzera joaten ez bada ere, orduko hango lagunak lagun ditu oraindik Attola k. Aurten ere han ginen, beti bezala «Zapatai» genuelarik gai ematen. Ez da normalean hala gertatzen baino, Xebastian ni baino beranduago iritsi zen. Gainera harrijasotzaileak ere gu bezalaxe banaka iritsi ziren. «Zapataik» hala ekin zion betiko hitz jario xelebrearekin: «Hemen ikusten det bertsolai bat, lehen harrijasotzaileare halaxe etorri da, danak banaka datoz hemen Tourreko mendiko etapetan bezela». Ordu bat t'erdiak aldera hasiko ginen bertsotan eta sarrera gisara, itzaletik eguzkitara, hiruna bertso bota genituen. Berehala hasi zen «Zapatai»: «Bertsolaik seittun aspertu dia, beandu etorridiala, bai, bai, hola hobia dek...»
1994-Urria
Iraola eta Sarasola ari ziren harri jasotzen txandaka eta guk haiek lan bat bukatu eta hurrengoa moldatu bitartean egin genuen beste saio bat; horrelakoetan esan ohi ditugun gauzak esan genituelarik: tartekatuaz politak direla bertsoak eta kirola, elkarri esku emanda genbiltzala kirolariak eta gu, hasteko lanean berriz ere bestela eskuetako erretxina lehortuko zitzaiela, e.a. Kirolariek lana amaitu bezain pronto plaza erraztu zuten eta hor jarri zizkigun gaiak «Zapataik». Lehenengoa: «Xebastian Indurain da, ondo dabil baino bastante beotuta (bere mailot, betaurreko, bixera eta guzti jantzita jarri zuen) eta Muñid Induraini autógrafo eske joan zaion neska (luma naundi bat eskuetan eta egunkariko argazki bat, Marino Lejarretarena)». Laister konturatu zen Xebastian hura ez zela Indurainen argazkia eta baita bota ere baina bazekien jendeak ez zuela argazkirik ikusi eta beste bidé batzuk aurkitu zituen jarraian. Ondoren Arretxe eta Errandonearenak egin genituen eta puntu baña erantzun eta gero, puntutako saioa. Xebastian ekin joaten garenean garantía osoa izaten dugu besteok, ez dugu puntutan zertaz kantatuko ote dugun pentsatzen ari beharrik. Beti izaten du hark zerbait eta ez badu ezer, saio kaxkarra seguru. Orduan ere jakin zuen bezperako kontu bat. Nik ez dakit ñola asmatzen duen baino beti iristen da beregana bertsotan erabilgarri den gairik, baldin badago behintzat. Denak ezagutzen ditu, ez bistaz bakarrik, beren izenetik! Bera kantatzen ari déla ondoan esandako gauzak ere jaso egiten ditu. Beste batzutan jendearen erreakzio eta keinuetatik gidatzen da... Dena den, kontua zen bezperan «Zapatai»k kotxeari igurtziren bat eman ziola Santamañatik etxerakoan. Ez zegoen gai aproposagorik aurkitzerik harako. Batetik berri berria eta bestetik «Zapatai»ri bost inporta guk beragatik esan genitzakeenak. jendeak oso ondo pasa zuen eta guk zer esanik ez! Berrogei bat minutuko saioa ¡zango zen guztira eta aho gusto onarekin joan ginen ermita ondoan dagoen elkartera bazkaltzera. Bazkalondoan saio bat egin ohi da elkartean bertan eta bozgorailu gabe aritzen garenez, nik gauden mahairako kantatzen dut eta Xebaxtianek elkarte osorako. Gai librean kantatzen da noski, mahaikide izaten ditugun kirolari eta bereziki so-
BERTSOLARI
23
ñujoleak tentatuz. Laja eta Landakanda ¡zaten dira urtero, bertsozale eta ga¡ bezala erabiltzeko ere helduleku clexenteko bikotea, aurten gainera, arratsaldeko saiorako, Lajaren semea etorri zen soñuarekin. Ez zegoen gehiagoren beharrik! Lajak betiko alaitasunez jaso zituen botatako enbidoak eta Landakanda majo gozatu zen gure bertsoei «punttara» txorrotxak erantsiz. Bazkalondoko saioa amaitu ondoren, etxez etxe joaten gara gure mahaian bakaltzen dugun denok, eta garai batean baserri gehiago bisitatzen bazen ere, orain bi baserritara iristen gara: «Olarrea Goikoa» eta «Almitz-Txurbra. Olarrea Goikoa, «Corría» bertako semea ¡zaten da denak aztoratzeko prest (Arantxa emazteak a zer pazientzia daukan!). Soñua hasi orduko ekin dantzari eta azkena utzi. Han ez da inor salbatzen, denak datzara edo bestela ... Bittorio, aittajaunak, urte mordoxka bat izan arren urtero egiten du egun honetako itzulia. Ritual bat bihurtu da auzotarrentzat jira hau egitea. Pentsa dezakezuen bezala, kafe, kopa, soñu, bertso eta bestelako, dena nahasian izaten da han. «Ziri bertsoa» deitzen zaiona, denak horretxen zai! Albokoa, edonor déla ere, informazio pasatzen isildu gabe: honi hau gertatu zaiok, hura falta cluk, bestea... Hurrengo baserrian Almitz-txurin, antzeko zerbait. Inaxio bertako nagusia bere ahari edo oilaskoak dirala, beti zirikatzeko pronto. Emazte Maribel denei kafe eta jaki eskeinka, gainera gozo gauzak egiten oso esku ona daukala aitortu beharra daukat. Han ere berrogeiko bat biltzen gara gutxienez eta beti botatzen diogu begia norbaiti. Epelak entzun behar izaten ditu! Hala ere sekula haserrerik ez, denek onartzen duten zerbait da bertsolarien gai ¡zate hori eta ikusmira handiz egoten dirá urtero: «iaz ni izan ninduan aurten ñor ¡zango ote duk?» pentsatuz. Horrelakoetan, jendeak ematen dizun konfidantzagatik edo, bertsotan askozaz errazago egiten da eta bi ordu t'erdi irauten duen itzulia hasi orduko amaitzen da. Arratsaldeko zazpiak alderako, han izaten da plazan «Zapatai» berriro hasteko prest. Agurrak bota ondoren gaia jarri zigun: «Murua baserritar solteroa andre bat nahi dueña eta Lizasok erakutsi dio ñongo erromerian ibiitzen diren neskak, baina Muruak erantzun dio ez duela dantzarako behar». Dozenerdi baña bertso gustora bota genituen eta Lizaso kantatzen ari zela, hor zetozek altabozak lurrera (halako indarrarekin kantatzen du izan ere!), baina kantatzeari utzi gabe esku batez ttaka, aidean gelditu zituen Lizasok. Han bukatu zen saioa eta «Zapataik» hala erantsi zuen: «bertsolaik despistauta ibiltze ornen die baino altabozak ikus-
24
BERTSOLARI
teittue oaindik, atzo nere kotxei hola eutsi balioe etzan eze pasako». Nik usté oso ongi aprobetxatu zuela gertakizuna giroari oraindik ere piper gehiago jartzeko. Sen hori gaijartzaile denek behar lukete, bere neurrian. Giroa alai zegoen baina gai serioa jarri zigun jarraian: «biok kale estu baten sartu zeate eta horra nun ikusten dezuen kanpoko pobrezai launtzeko diru eske kartel bat eta heren ondon, hemen bertako ume bat eskeen. Zazpi puntukon kantauko clue beatzikoa luzea izangoata». Hona saio horretako bertso batzuk:
Xebaxtian Lizaso: Ka lean zehar kontu kontari bagenitun zer esanak ta paper batek aldatu ditu gure hizketako planak paper azpian dagonarire hitzegiteko afanak len ere zerbait emanak ¡zango gerade danak(bis) ez dakigu zer emaitza duen urrutira eramanak hemene badu zeini emana borondatea daukanak(bis) Iñaki Murua: Kanpo herriak egin zaizkigu mixeri gomen labe han ere jainko asko da baina denek dirua aldare horregatikan Domund txartelak hemen kaleetan daude haur txiki bat parez pare urte gutxiko landare(bis) len irritar bat bazeukana ta gaur tristura latzen jabe bertane bada premirik asko kanpora bidali gabe(bis) Xebastian Lizaso: Ume koxkor bat hala beharrez diru eskean atera horrelakoan ñor ausartzen da ezezkoa esatera guk behintzat elkar bultzatu degu degunetik ematera atera degu kartera oraintxe baita aukera(bis) ez dadukan hura iritsi dadin zerbait duenan parera bihotza ere zabal dezagun eskuarekin batera(bis)
1994-Urria
IĂąaki Murua:
Xebastian Lizaso:
Baina bihotza al dala isten hartzen da hainbat endredo hori dala ta bizi ezina gure artean da edo hau aldatzeko saia gaitezen Ăąola herri ala klero gosez eta erdi ero miseriaren bezero(bis) zorionaren kabi goxoa hau bihur liteke gero asko daukanak ez daukanakin dena partitu ezkero(bis)
Batek eskua edo sobrea luzatuz eska mesedez eta laguntzen saia ezean etorkizuna dute beltz berdintasuna izanagatik hemen gehiengoen amets gauzak dabiltza aldrebes zoritxarrez ta tamalez(bis) borondatea duenak poltsa betea ohi bait du nekez poltsa betea daukanak berriz borondaterik baterez(bis)
1994-UrrĂa
BERTSOLARI
25
Iñaki Murua: Esaera da hainbeste buruk daukala hainbat ¡ritzi ta behar luke hainbat bihotzek beste hainbat kontzientzi nola liteke geuk dena hartu beste batzuk gabe utzi injustizian igesi berdintasunean bizi(bis) ta nahi badegu gizarte hontan alaitasuna ¡ritsi maitasunari zabal atea ta ¡nbiriari itxi(bis) Hiruna puntu jarri zizkigun ondoren eta puntutako saioak eman zion amaiera egunari. Saio honetan ere ¡kusten da detaile bat, izan ere bazkalorduan konturatu ginen, haize zakar samarra zela eta, ermitan erre zituztela txuletak baina bazkalondoan mahaian gaia atera ordez, ez baitzen ondo entzuten (nerea batez ere), arratsaldeko saiorako utzi genuen plaza bete entzulerekin ale politak atera zitezkeela eta. Hona hemen puntutan egin genuen saioa oso osorik: L-Bazkariai egin nahi orain azterketa(bis) M-bide hortatik dator gure lasterketa L-hemen gertatu daña etzan berriketa M-biok gelditu gera sabelak beteta L-txuletak jan ditugu eleizan erreta(bis) M-Txuleta erre dute eleiz barrenean(bis) L-eta pozik kanpora heldu direnean M-horko ke ta txinparta jardunak lanean L-pekatua ote da ¡aunaren aurrean M-santuake begiak ia irtenean(bis) L-Zelebrea izan da hemengo clizdira(bis) M-hainbat jan ta edari izan da guztira L-santurik ere ez dute hortik erretira M-ta zerbait falta bazan kolpe sakristira L-zenbat sufritu ote parrilai begira(bis)
26
BERTSOLARI
M-Tentaziotan zegon hemengo santua(bis) L-baina gure ekintza etzen pekatua M-pozik egingo luke gainbera saltua L-baina baimena zaio hari ukatua M-hemen eleizan dago supermerkatua(bis) M-Eskerrak almazena etzegoen hutsa(bis) M-hargatik guri ere eleizara bultza L-barrenean erreta atera honuntza M-uretik okelara azer aldakuntza L-gaur jan degu gustora kristoren gorputza(bis) M-Hortik ekarriekin bete da platera(bis) L-azkar bete zan eta husture atzera M-beti balitz eleiza oraingo antzera L-abiauko nintzake goizero atera M-neure joango nintzake meza entzutera(bis) Ustez egina degu gaur behar zan aina(bis) M-jendeak ez du berdin pentsatuko baina L-soinuai txanda aurki utzi alajaina M-alegin egin dugu estutuaz zaina L-agur bertsozaleok agur Santamaña(bis). Eta besterik ez, hauxe da Santamañan urtero burutzen eta burutu nahi dugun eguna, bertakoen baimenarekin.
** Oharra: oso pertsonaia garrantzizkoa aipatzea ahaztu zait, idazlan hau egiteko ere ezinbestekoa zen bere tramankuluek zilborrean jasotzen duten bertso pila (150 gutxi gora bera egun honetakoak), urtero hutsik egin gabe azaltzen den «Zaldubi» hain zuzen. Usté dut urteren batean azaltzen ez bada, suspenditu egingo dugula bortso saioa.
1994-Urria
JOSÉ AGIRRE Larunbat luzea
U
da honetan zehar izan ditut nik bederatzi saioko asteak, San Pedrotan esate baterako, baina horiek aspald¡ samarreko kontuak direnez, azken asteburukoa kontatuko dut. Ostegun gauean Elduaienen ginen eta argindar gorabehera bat medio altabozak erre eta gaueko 1 2 etan hasi zen saioa eta goizeko 3ak aldean iritsi nintzen etxera. Ostiralean b¡ saio izan nituen, baita Lizartzan eta bigarrena Alegin eta hortik abiatuko dut nere kontakizuna. Larunbatean San Nikolas eguna zen, Lasturko jaiak beraz eta joxe Lizarorekin hitz emanda nengoen Lasturren kantatzeko, baina Lizartzako saio hori bukatzerako eztarria itxi zitzaion. Josek abots eder askoa du, baina kantatu ezinik geratu zen eta hura ez zela gauza ¡zango b i h a r a m u n e a n Lasturrera j o a t e k o eta gauean Alegin nuen saioan lagunen bat bilatzeko agindua eman zidan. Lazkano, Telleria eta Mendizabalekin nintzen Alegin eta beste biak ezin zutela eta Mikel animatu zen Lasturrera joateko. Ni bezperan berandu samar etorria banintzen ere, goizeko 7,30ak aldean jeiki nintzen. Ni ohitua nago askoz ere goizago jeikitzen eta ez zait askorik kostatzen ordu horretan jeikitzea, etxetik aldegin baino lehen ganaduari gobernatu pasada bat eman behar izaten baitzaio. Etxean nabilenean, kilo gehiago hartzea ez zaigula komeni eta janarin antzean ibili ohi naiz, baina bertsotara noanean ez zait gustatzen tripa hutsarekin joaterik eta sarritan bidean geratu ohi naiz, gosaria edo hamaiketakoa egiten: haragi egosi piska bat edo txorizoa eta haragia nahasian edo arrautza parea ere gustatzen zait urdaiazpikorekin. Ardo trago batzuekin lagunduz gero lagundu egiten du eguna ondo hasten. Zapatuan Lasturren bertan egin genuen hamaiketakoa eta ordu bateak inguruan egin genuen bazkal aurreko bertso saioa plazan bertan soinua jotzeko jarrita zuten trabladutik. Ordu b¡ t'erdietan bazkaldu eta bi saio luze samar egin genituen ondoren arrasaldeko 7etan Ordizia abiatu aurretik Lasturko plazan azken bertsoak kantatu aurretik. Ni nerbioso samarra naiz eta ordu horietarako nekatzen hasia egoten naiz. Kontuan izan behar
1994-Urría
da, hirugarren eguna nuela lo ondo egin gabe. Berando erretiratuz gero, nik ez dakit ondo deskantsatzen eta ez da gainera gaztetan bezala. Orain dena déla harrobian lan egiten nuenean baino lasaiagoa bizi naiz. Ez naiz orduan bezala presaka ibiltzen inora Joan behar nuenean eta etxean gainera alaba zaharrenaren senargaia askotan izaten da etxeko lanetan laguntzen. Baina urteak ez dirá alferrik pasatzen eta Lasturtik Ordiziara bidean etxe paretik pasatu nintzenean sekulako pereza sentitu nuen. Ordizita joan, Argi Berri soziedadean afaldu eta hantxe animatu nintzen berriro piska bat. Hamaikak aldean hasi zen bertso saioa eta bost ordu laurden egin genituen tablatu gainean, gutxitxo beharbada jendearentzat. Saioa bukatu, alboko tabernan zerbait hartu eta zuzenean etorri nintzen etxera eta igandean saiorik ez nuenean, gustora egon nintzen etxetik mugitu gabe. Nekaturik eta libre zaude egun horietan beldurra ere ematen du telefonoak, azken orduko deiren batek eguna nahasteko arriskua egoten baita.
BERTSOLARI
27
MIKEL MENDIZABAL Udako egun bat raila oso gogokoa clut. Hain gogokoa, ¡kasturle berriaren aldapa ekarri arren eta oporrak bukatu direla ¡akinagatik, urteko hilabeterik maita(uenetakoa da neretzat. Ez nuke jakingo zehatz-mehatz horren zergatia hitzez gorbi azaltzen, baina baditut zenbait oroitzapen hunkidura honen erreferentzia bihurtu zaizkrdanak. Gogoan dut urtero urtero aitona Prantxiko Marirekin Donosura ñola ¡oaten nintzen trenean sartula ¡raileko bi ¡gandeetan estropadak ikustera noski eta egunpasa gozo bat egitera bidé batez. Menditik ¡tsasorako salto hura izugarria zen neretzat. Geroztik, saiatzen naiz urtero igande bat libratzen oroimen hariek eszenatokia bertan bizi ahal ¡zaleko. Bada, aurten ¡rallaren 4a izan dut ditxoserko egun hori. Ez naiz aitonarekin joan eta ezta trenean ere. Koadrilako lau lagunek prestatu genuen egunpasa hori eta dotorea bezain emozionantea suertatu zaigu. Goizeko hamarretan daukagu zita jarrita Donostiako kaian, bertan bait dauka lagun Xeberok txalupa urdin bat sokaz lotua. Gosaria eta bazkaria ekartzeko ardura duter Patxi eta joxe ez dirá azaltzen orduerdi bat beranduago ere. Berandutzen ari cíela ikusirik ¡tsasoratzea erabakitzen degu Xeberok eta biok. Ziabogak dauden ingururaino hurbildu gara. Irlatik aurrera pasatzean zaldi gainean goazela iruditzen zait. Itsasoa neri gustatzen zaidan bezelakoa ageri da, ez oso harro baina bai ¡ostalari. Eguraldiak ez du aitzakirik nahiz eta eguzki piskat hartuko genukeen. Guslora goaz oso urdin handiaren eremuan arrasto bat irekiz. Ordea, gure ontziak badu nobedaderen bat eta puzkar batruk bota ondoren isildu egin zaigu. Arrankatzeko sakari tira eta tira motozerrari bezala, baina, keba, ez du guk nahiko genukeen hotsik ateratzen. Zorionez bi arraun koskor baditugu ontzi barruan eta haiekin basten gera tiraren gainean ¡ntxaur azala dirudien txalupa zuzendu eta arrasloan sartu nahirik. Ez degu berehalakoan asmatren. Une batean La Habanatik ihesi dihoazen baltseroak datozkil burura. Gure egoera ez da hain larria ordea.
28
BERTSOLARI
Ziabogetaraino iristerik ez daukagula ikusi onderen estropadako lehen kalea markatzen duen arrastora arrimatu gera. Baina ontzia ezin degu errenditu, konturatzerako arrastotik aurrera pasatzen da eta hurrengoan berriz arrokatarako bidean goaz. Ez dakit nik, iraileko korronteak diren edo gu zeharo aldrebesak geran. Ikasi degu behintzal ederki, itsas gainean geldi egotea lokatzetan ibiltrea baino zailagoa déla. Arkenik, bidea markatzen zuen «boga» batí erantsi diagu soka eta han lotu gure asto domaerina. Elkari esau ere bai; mareatzeko bildurrik ez diagu behintzat! Dagoeneko goizeko kafesnea ur bihurtu bait da gure barrean eta gosaria auskalo non dagoen. Gertu xamarretik ikusi ditugu elastiku roxa, hori, more, berde eta txuriz indarka aritu diren nutilak eta inbidia piskat sentitu ere sentitu clut barman. Azken tandakoak badatoz bueltan eta gailegoak aurretik gainera. Gu, boiatik soka askatu eta kaia aldera abiatu gera bi arraunei eraginez, gure bi lagun horien bila eta batez ere gosaria eskuratzera. Han da ontzien emana datorrena gure atzetik. Eta guk ezin aldegin hankapetik. Zirkularioa oztopatzen degula ikusirik, batzuek bi besoak altxatuta errietan hasten zaizkigu aldamenetik. Beste asko adar soinua joz datozkigo atzetik irentsi nahian bezala. Nere burua Guantanamoko alanbre artean ikusten dut momentu batean, baina, lasai, hauek ez bait dirá amerikarrak. Gurutz Gorriko gomazko ontzi bat inguratu zaigu eta zer gertatu zaigun esplikatu ondoren, berari luzatu diogu soka eta erremolkatuta sartu gaitu kaiako mandiora. Patxi eta Joxe bapo gosalduta hor dauzkagu zai dotore dotore jautrita. Elkarri buila batzuk egin ondoren, sartu dirá txalupan bere saski eta írigorifikoak eskuetan hartuta. Santa Clara irlara goaz bazkaltzera. Oraingoan, gosalduta dauden bialc hasten dirá arraunean eta beste biok eskuak astintzen poltsa barruetan. O i lasko errea eta tortilak eta kamara barman ardo gorri freskoa. Hau da zoriona! Ez naiz gogoratzen gaur bezain gustora noiz gosaldu dudan. Tarteka, ur zipriztinak ere bisitatzen gaituzte Hala ere, nik ez dut ikara handirik sentitzen. Arraunean ari di-
1994-Urria
ren biak maldizioka ari dira itsaroari begira. Ez da gutxigotarako, igandetako erropa dotoreak busti bait dizkie. IrĂan bazkaldu ederki, musean jokatu lasai eta ilunabar aldera berriro sartu ontzian eta buelta. Orain denok ere umore hobeagoan gatoz eta itsasoari trufaka bezala gainera. Gainera afana ere sobratu zaizkigun puskekin 1994-Urna
egingo degu Kaian eserita. Bitxikeria pare batekin bukatu nahi dut kontakizuna: bata, txalupako patroia, Xebero alegia, mekanikoa da ogibidez. Bestea, nik Marinan igarotako urteterdian baino gehiago ikasi dut gaur itsasoaz. Orain iraila lehen baino gogokoago dut.
BFRTSOLARI
29
MAIALEN LUJANBIO Zirenak zirelako... ulertu
J
uan behar zala ta... juan ginen ba ditzosozko baserritarren egunean. Hura zan hura, kolpetik Txirritaren garaira itzultzea!!!
Plaza hartan aitón gutxi batzuk, euren txapela buruan, gustoa, jai hartzeko aitzekia bazutela ta... Amonak ordia, jakin nahi nuke (badakit) non egongo ote ziran! Bi gazte eta bi «zahar» kantari, norberak berea ulertzeko ere balio ez zuten mikrofono eskasetatik. Bueno, bueno, urtean behin holakoak ondo egoten dirá ta... Gazteoi, noski, gazteon bazkarira joata tokatu zitzaigun. jende aimosoa...hirurogeita bost urteko media izateko...Badakizuzute...Lezo eta Oiartzun aldeko baserritar jende zelebre hori...
lakueü Ez baitaü Joe, hauek entzun eta ixilik egon biharaü -Egiaü Gainera gaurko gaztiei begira jarrita... gizasemia edanda ikustia ez da earra... baino neska gaztia mozkortuta ikustia itxura itxura hortan galdutaü H o L . h o L . h o i ez dek! Hoi ez dek! -Izan'e emakumia dala gizesemien ilusiyo bakarraü Gadakigu bai. Baina sorbaldatik behera bazpare, ezta? OHARRA: Historia benetazkoa da. Hitzik asmatu eta esajeratu gabea, por si akaso.
Oso komentario konstruktiboak jaso nituen bazkaritan. Aitonen aholkuak beti goguan eduki behar ornen dirá baina haienak entzunda gero, oraintxe dudan nago. Oso panorama erakargarria neukan aldamenean...Aitona delikatuak, goxuak, hizketa finekuak... eta oso gutxitan bezela haien emakumeei buruzko (emakume edo atso, beren hitzetan) iritziak entzuteko aukera pribilejiatua suertatu (eta asko esatea da) zitzaidan. - N e r lagun batek hala esaten zuen: emakumiak bihar dik honexeraino (eskuarekin bere sorbalda seinalatuz). Ta nik nere artean: eskerrak hauen onduan ordu t'erdi bakarrik egongo naizenü Baino lasai! Dena ez zen horretan bukatuta. luxtu orduantxe bere ondoko lagunak azken ginda jarri zio «atsoen inutilizadadearen» teoriari. -Ez gizona, ez!! Nik nere andriari nere altura bera ematen ziot. Baino ez baitituk insten!!! Ez dituk iristen... Ta g a i n e r a neri begira e s p l i k a t u nahian bezala. Ta ni K.O. Baina de ke basü Zer usté du aitón zar osti honekü Bere burua orpotik gora asko balitz bezala!! -Es ke nahi zutena esango dezute baino, emakumia ez baita gizasemia beza-
30
BERTSOLARI
1994-Urria
JON MAIA Udako gau baten inguruan
U
dako egun batek udako gaua dakar atzetik eta honek udako gau baten ametsak, zelnetan eguna zatitan eta distorslonaturlk agertzen den, txuleta bat komunzulora erortzen den bezala. Zakuan edo ohean sartu, eta loak eramaten zaitu, hibai batek bezala, goxokl eta konturatu gabe, bere bidean barrena: bere jauzlekin, barealdiekin, arraln, belar, zuhailz, zubipe artetlk, azkenik, konturatu jabe berriz, ezerezean ¡tsasoratzeko. Gu, marlnel kokartuak, naufrago lokartuak, ume lokartuak, korronteak eramaten dituen panpln zentzudunak gara, zentzudunak baina panplnak, opor egunen batek astlndu dituen panplnak. Egunaren olnazeak nahasten zaizkigu koktelera baten errltmoan, izotz, IIkore eta fruitu freskoak; argazkiak eta krema usaik gogoratzen dltugu, parreak eta eskuak, olatu bat, ur-jauzlak, patatak, osaba, mendl puntak; elurra, gallurra, beldurra, laburra. Zortzlko txlklan, fotomatonean. Imajinak datozklgu etengabe, udakoa egun bat osatu arte, gauean galduta. Belar aldapan maldan behera erotzen nalz, kllkklak biraka, klik-klak, arantza batek esnatzen ñauen arte. Txozna batean esnatzen nalz, mareatuta, kllkklak. Parrezka nago, lagunak ere bal. Lagunak? Batzuk ez ditut ezagutzen, baina «katxl» bat eskaintzen didate, klik-klak. «Katxi-an» itsasuntzl bat ikusten dut, sareak botatzen. Egunkarlaren eragina ¡zango da, pentsatzen dut nere buruaren zatl konszienteak almohadaren azpian. Berriz ikusten dut «katxla», omnipresentea, susmagarria. Barruan submarinista bat dabil bueltaka. dena marroi ikusten dut. Zerbeza. Atzo peska submarina egiten ibili nintzen. Ez nuen ezer harrapatu. Gauean bai harrapatu nuen, galanta, bolanta,
1994-Urría
edan eta ...planta. Zortzlko txikian, fotomatonean. Imajlnak klik-klak distorsionaturlk ikusten ditut, oraindlk buzeatzen banengoen bezala, uretan. Uhm. Ura. Egarri naiz. Beroa. Buelta berriz beste aldera. Parrilla bat gogoratzen dut, parrilla batean sentizen naiz. Nórmala. Atzo bisigua jan al nuen? elkartean, jatetxean? Gustora nago. Presarik ez dut jeikitzeko, esnatzeko, ezerezean itsasoratzeko, zertearako; udako egun bat, ¡a beti opor eguna baita. Eta ez bada ere, berdin zait. Goizean goizik jeiki nlnduzun, hondartzara joateko; han buzeatzen ibili nintzen, tubo, fusil eta peto. Gero zelaian behera bueltaka, alde bat eta besteko, bero harekln eguzklpean goizean askoz hobeto, presarik ez afaltzeko, poteotxo bat tarteko; gero gauean edozein festan txozna batean galtzeko, periodikua erosi eta gosaldu uhm... ta lo-.seko.
BERTSOLARI
31
JESÚS MARI IRAZU Zikiro yana Zugarramurdin
- Hura duk!
Z
- Ah!
ikiro jatea oso zabaldua clago Nafarroako zenbail eskualdetan, Baztan inguruan batez ere eta Iparraldeko herri askoten ere egin ohi dute bai herri-bestetan bai bestelako ospakizunetan ere. Zugarramurdikoa horietako bat zen.
- Zein, alkate pinta duen hori, ez? - Bai, bere ondokoa.
- Hitzegingo diat berarekin. Bazituela esan zigunean muturrak musutu zitzaizkigun: - Azkenian hi!
I lerri honetako historiak zikiroari ere halako aker gusto bal ematen dio. Gainera emozio gehiagorako sorginek akelarreak egiten omen zituzten harpe eta lekutsu hartan egiten da.
- Ni jota lar tartetikan sartuko ninuan bestela eh!
Nere koadrilakoak iaz izanak ziren eta bakarrenbat edo beste bazan erdi sorginduta itzulia. «Hura huan jalia!, ze girua!, la han kueba barman, je, ez dakik hi! Baino...! Gaubian berriz... 500 pertsonatik gora biltzen zirela esan zidatenean beherakoa eman zidan baina egun pasa polita i/atea agintzen zuen parajeak berak.
Sarrerako txandan ia azkenekoak ginen. Harpeak bere sarrera eta irteerarekin túnel erraldoi dirucli. Erreka txiki batek ertz ertzetik aldenik alde gurutzatzen du. Ez dago estalagtita eta holakorik eta zorua buztinezkoa todo uno bota gabako tokietan. Sorgin zulo hartara jeisten ari ginela flipantea zen hainbaste jende ikustea, batzuk lurrean, besteak ohol baten gainean, harri mutur gainetan...ia zortzirehun denera, eta Iparraldekoak berrogehita hamarren bat. Folklorea eta turismoa edo antzeko tesi batetarako ez zegoen datu gutxi!
1 lerrira iritxi eta Zugarramurdin geundela sentitzeko ere betarik gabe sarreren bila jo behar izan genuen denboraz oso justu genbiltzalako. Bazkaria ordubi terdietan zen eta ordubaterako plaza eta taberna guztiak lepo zeuden, plaza nahiz tabematan zebiltzanak berriz lepotik gora. Lehenengo tiroa dianan. Txartelak denak agortuak zeuden. Gora begiratu, biblia herrikoiari hitz batzuk lapurtu (gainera Zugarramurdin gusto ematen du hori egiteak) eta zer sorgin egin pentsatzen hasi ginen. Holakotan buruak baino begiek sen gehiago nunbait eta, kontxo Iparraldeko lagun bat kalejiran txistua jotzen zebilena. - Zer moruz, ongi? - Ez, gaizki. Txartelik gabe gatxaudek eta etzekigu zer egin. - Agian nik lortzen ahal dizkiak, zenbal zizte? - Asko. Zortzi. - Ezagutzen diat hemengo alkatea... han ikusten duk? Behatzak markatzen zuen norabidean hogehita hamabost urte posturako bi gizon zeuden. Bat nahiko clotore jantzia (itxurazko gizona) eta bestea eguna bezperatik edo beranduenera goiz goizetik hasilako piurekin (gizon itxurazkoa).
M
BERTSOLARI
Herritarrak jo ta fuego zikiro erretzen ari ziren eta gu hozlu ahala jaten. Zikiroa edo benefizioak ondo kalkulatu ez nunbait eta estomagu arin xamarrarekin alera baginan ere, eskailera haietan gora nahiko karga eraman genuen. Harpetik harrira gindoazela, ixturan larrean pake pakean zebilen asto harek animalien sena pertsona askoren inteligentzia baino zerbait gehixeago déla erakutsi zigun. Sorgin haizeak jotako «notas» bat ixtura barrura sartu ela asto gainean jarri nahiean han zebilen. Astoa pixkat mugitzen zen baina asko izutu gabe, bestea baino gehiago zela baleki bezela. Gainera igo eta arre esaterako abilu zen astoa osin pila batetara. Zikiroa ez zen pixka balean hoztuko harén sabelean! Ordurako arratsaldeko zortziak ziren. Sustraiakoak dantza aukera polita eskeintzen zuten baina ni harrizko petrila baten lagun egin nintzen eta pena ematen zidan bakarrik uztea. Gauerako jende gehienak alde egin zuen, eta ez zegoen kontatu ziguten sorgin girorik. Goizeko hirurelan lotara Joan ginen. Ondo loin.
1994-Urria
1994-Urria
BERTSOLARI
33
IGOR ELORZA Egun bat
I
a larunbatero bezala, telefono de¡ batek iratzarri ñau gaur ere. Beste norbaitentzat izan zitekeela pentsatu dut berriz, baina aitak ere ez du gaur beste batzutan ohi duen errukirik izan eta «momenlu bal» entzun dut argia piztu ezinik nenl)¡lela. leiki eta prakarik ja/teko astirik gabe hartu dut telefonoa Craham Bell madarikatuz, kanpoan euria ar¡ zuela ikusten bestaldeko ahotsa ezagutu dudanean. Aspaldiko errekadu bat gogorarazi dit ahotsak. «Joxean Agirre nauk» esan eta egunonak eman ondoren, «Bertsolari» aldizkarirako eginbeharreko «egun baten kontakizuna» gogoan al nuen galdetu dit, eta nik malizia oraindik lotan nuelako edo, lasai-lasai ezetz esan diot. Ideiak ordenatzeko kapaz izan naizenean gogoratu dut beste behin ere kantzontzilotan harrapatu ninduen dei hura, eta esan diot ez neukala egun berezirik gogoan eta ez zitzaidala ezer okurritzen, beharbat\.\ ezingo nuela egin, azkenaldian beste kontu batzuetan nahilela... Alperrik! A/kenean hitza eman behar izan dut (bestela ere kenduko zidan). Telefonoa eskegi eta ohera sartu naiz. I lamabiak aldera jeiki naiz, ela telefonoa zai ez daukanaren lasaitasunaz, txandal prakak jantzi, komunetik pasa eta sukaldera joan naiz naranja zumo bat edan eta Maria Fontaneda batzuk jatera (Cola-caotan bustita). Egunkariari errepaso azkar bat eman eta ogi lula atera naiz, eguerdiko pasioa Durangotik Vitoriarako autobusen ordutegia begiratzeko aprobetxatuz, arratsaldean Otxandion izan bait gara Unai eta biok. Ez, ez dugLi bertso saiorik izan gaur Otxandion, lanean izan gara baina ez kantuan. Bueno, kanluan izan gara baina ez bertsotan. EDO BAI! bertsotan izan gara baina ez bertso saio batean. Beharbada batzuk ¡zango duzue «6 eskale» izeneko mobida baten berri eta horregatik ematen dizuet hurrengo parrafea ez irakurtzeko eskubidea, gainontzekoek ez dute irakurtzea beste erremediorik ¡zango. «0 eskale», Basauriko Trintxera elkartearen ideia batetik sortutako espektakulu bat da, bertso paper musikatu batzuk azkar ulertzeko. Sei eskaleak, Unai, ni eta lau txapel oker gara, ginen.
34
BERTSOLARI
Kontua da, aurtengo negurako jira txiki bat prestatzen ari garela, eskaleon mundu mailako kongresua izan nahi duen jira txiki bat prestatzen ari garela eta gaur batzar bar! izan dugula kongresu honen antolatzaileok. Ustegabeko bat izan dugu ordea gure gai zerrendan, biolina besapean zekarren gazte irrifartsu batek jo bait du atea gure txabolan, zazpigarren eskalcak. Hasiberri bat tarteko den bakoitzean legez, esku arten zer darabilgun azaldu diogu, ideia Euskal Herrian zehar bira txiki bat egitea déla, [jare bat aktuaziorekin probintzi bakoitzean, maketa bal atera eta salgai jarriko dugula hor amaituko déla dena, gero gerokoak. Asmoa toke bat ematea dela, oihu egin eta eskutatu egingo garela, pobreziari ¡arritako bertso paper batzuk gustoko ditugun doinuekin ezgutarazi eta erantzunaren zai geratuko garela. Zazpigarrenak ere oso ondo ulertu du dena, ela biolina probatzeari ekin diogu. Eskean eramateko modukoa da hau ere. Ordu luzeak eman ditugu biolin soinuaren konpainian, partiturak, ideia berriak, tesluak, adarjotzeak etab. tartekatuz. kanta berriak begiratu ditugu eta lanak banatu, kalendario eta ordulariak ez daudelako gure zai. Sutondoan jarraitu dugu berriketan azken txingarrak itzali arte, etxera bueltatu eta ni, bi DIN A4 hauei zentzua ematen saiatu naiz. Hasieran ez nekian ze egun konta nezekeen, ez bait dauzkat interés orokorrekotzat lehen muxua eman nuen eguna, ¡auna hartu nuenekoa, ikasbidaian egin nituenak edo lehen gaupasa egin nuen egun hura (Gutxiago oraindik azkenengoz egin dudanekoa). Horregatik idatzi dut gaurkoa zetorkidan eran, eta hemen amaitu da, ohera ñola sartzen naizen inporta ez bazaizue behintzal (eh?). Ez dakit besteek zer idatzi dulen, ezta kontatu dudana interesatu zaizuen ere, baina niri hau eskatu curíale.
Gauez jan eta edan, behar dugun eran eta lo egitera goaz lasai bihar beste egun bal bait daukagu zai.
Eskale batek, 94eko Irailaren 24ean, Durangon.
1994-Urría
1994-Urria
BERTSOLARI
35
MILLAN TELLERIA Eguna pasa alíala, gaua gogoan
E
guna, hasieran behinlzat, nahiko nórmala izan nuen: ia egunerokoaren berdina. Goizean jeiki eta tlutxalu ondoren gosaldu egin nuen lanera ¡oateko. Lantokian ere egunero bezala Joan /it/aizkidan orduak: biltegi edo almazenean Joan etorri mordoxka, telefono clei batzuei erantzun eta abar luze bal. Honela Joan zen eguerdira bitartekoa eta eguerdian bazkaltzera. Hori bai, oso gustokoa dut; esaera zahar batek dioen bezala: «Hamabietan eltzearen agonía, fraileen bazkalordua» eta neri ere hori asko gustatzen zaidanez saiatzen naiz, ahal dudanean behintzat, fraileen orduan bazkaltzen. Bazkalostean, noski, gaua nuen gogoan eta siesta pittin bat egiten probatu nintzen, eta probatu diot beti egoten bait da arriskuren bat siestarik ez egiteko: telefonoa ez bada haurren batí aitari zerbait esatea akordatu ¡zana edo jostailuren bal hautsi eta berehala konpondu nahi ¡zalea; baina haiek eta haien arazoak hain dirá garrantzizkoak, beraz, zer egin? orduan ere siestari paso eman behar sarritan bezala. Arratsaldean, lantokira Joan aurretik, eskolara eraman nituen haurrak, egunero bezala, amari ere ordu lasai batzuk ondo etorriko zitzaizkiolakoan. Lantokian, berriz, saiatu nintzen ahal nuen lasaiena pasatzen arratsaldea, gaua bait nuen gogoan. Ilunabarra heltzean prestatzen hasi behar, iritsi bait da kontaketa honen arrazoi nagusia: «San |uan eskea» Igeldon. Hasieran beti bezalatsu hasi banuen ere eguna oso bestelakoan Joan zen gerora. San |uan bezpera izaki, Igeldon San luán bezpera iluntzean hasi eta San Juan eguneko goizeko bederatziak ingururarte han izaten gara bertakoekin bat eginda. Ohitura hau Igeldoko herria bera bezain zallaría omen déla diote lekukorik zaharrenek ere. Ah! Baina herria idatzi dut! Noski, honek badu bere zergalia, izan ere, liada lehen herri izan zela dioenik ere, baina izan ez bazen ere oso epe laburrera herri bat izango c\¿t Igeldo; nahi hori dute behintzat igeldotarrek eta ahalegin horretan dabiltza bertako gehienak.
36
BERTSOLARI
Berriro ohitura kontuetara bueltatuz, esan behar aspaldikoa bezain berezia déla Igeldon San Juan bezperatik hasi eta hurrengo goizerarte irauten duen ibilaldia. Betidanik mutil gazte «kuadrilla» bat izaten omen zen ibilaldirako prestatzen zena, baina horiek lehengo kontuak dirá. Orain gu han gabiltzan, azken zortzi-hamar urte hauetan, neskak eta mutilak denak batera. Cainera, neska gahiago izaten dirá mutilak baino. Nesken partehartze hori zela bidé, izan ornen ziren eztabaida eta zeresanak Igeldon: ohitura aldatzea zela edo lehengo usadio zaharra galtzera zihoanaren esamesak zabaldu ornen ziren. Behin taldea osatu ezkero ekin egin behar kantuari. Horretarako San Juan doinua izenez ezagutzen den doinuarekin aproba batzuek egiten ibili ginen eta soinujoleak eta koplalariak uztartzean lanerako prest izaten gara. Bertakoek lehendik ikasia izaten dute abestia, nahiz eta berriak datozenean taldera hauek ezin asmatu abesten. Hasieran pittin bat nabaritzen zaie baina hurrengo goizerako bapo moldatzen dirá besteekin batera hasi eta bukatzen. Hori bai, doinua inoiz entzun gallea nuen Igeldora Joan arte. Kopla doinua dti, lii puntukoa eta zortziko haundiaren neurrian. Ilunabar ezohizko liaren ondoren eta gauaren atarían talde osoa prest ginen kanturako: brusa eta txapela jantzi, zapia lepoan lotu, makila eskuan hartu badaezpada ere eta plazara. Herritar askoren ohitura da hasieran taldearekin ¡biltzea herri barruko hiru taberna edo inguruko lau etxeetan. Ondoren entzule-jarraitzaileak agurtu eta plazatik beherantz abiatu ginen talde guztia, segidan bi talde txikitan banatu ginelarik: bertsolari bat batera eta bestea bestera eta berdin trikitilariak ere, bakoitza bere panderojolearekin. Azken hamarkadan Xabier Zeberio eta biok izaten gara Igeldon gaueko ibiltari, baina izan dirá gehiago ere guie aurretik ibiliak: Koxme Lizaso, )oxe Arregi zizurkildarra eta nik ez dakidala izan den beste norbait; eta, ñola ez, Igeldoko hainbal koplari. Bi taldeek ibilaldi jakinak izaten dilugu: herritik behera goazenean itsas ertzeraino jeitsi, Tximistarritik pasa atariz atari Leku Eder jatetxeraino ¡oateko, han jira eta Amezti alclera, aberatsen auzoa izenez ezagutzen denera.
1994-Urría
Esan behar Igeldon dena dela zoragarria, baina Amezti leku eclerra izateaz gain badaude bertan etxe eta etxeinguru paregabeak, ametsetan ¡kusten diren horietakoak. N o s k i , denetik egongo da han ere ferietan bezala, biztanle batzuek harrera ona eta borondate hobea agertzen bait dute, baina besteek ez bata eta ez bestea, izan ere, aberats direnez ez dakite ezer San )uan eske edo limosna eskeari buruz. Orduan, etxe inguru eder haiei begirada gozo batzuek boteaz Gudamendi aldekoak egin, berriro Ibaeta ingururaino jeitsi eta Iturrieta izenez ezagutzen den lekura joaten gara. Cero «camping» inguruko etxeetan abestu eta elkarri animoak ematen dizkiegu plazara bidean abiatu aurretik, zortzietatik bederatzietara bitartean han bukatzeko. Herritik gorako ibilaldian beste taldea bezala itsas iskinaraino jeitsi ginen, beste bailara batetik bada ere. Gogoratzen dut Getariako arratoia ia harrikada bat bidera zegoela z i r u d i e l a . Behera erraz joan ginen; gero gorakoan genituen lanak Mendizorrotz gainera igotzen. Esan behar da gain hau Oriotik Igeldora dagoen bideko kaxkoa dela. Mendizorrotz gaina lehen pasaeraz bakarrik ezagutzen nuen, orain, ordea, badakit haizearekin burruka gehien egindako lekua hura dela, izan ere, gau hartan oso hego-haize indartsua eta giro sargoria bait ziren. Noski, orduan gure txapelak ezezik Igeldoko zuhaitz eta meta-belarrek ere hartu zituzten astindu ederrak. Haizearen ihesi edo kaxko hartatik behera abiatu ginen eta baita nahikoa ¡aitsi ere, Usurbilgo mugan dauden baserri batzuetaraino iritsi bait ginen. Goizeko seiak inguru ziren eta ez zitzaigun gaizki etorri gosari txikia. Ibaeta inguruko baserriak bisitatu genituen ondoren plazara abiatzeko, noski, poliki-poliki izan ere alde batetik nekea lagun genuen eta bestetik oso behera jeitsita geun-
1994-Urria
den. Gainera herriko plaza urruti geneukan eta bagenuen b¡ eskuak bete lan. Ibilaldi hauetan, nahiz goikoan nahiz behekoan, harritzen nauena zera da: goazen orduan goazela jendea ñola zain egoten den eta inor gutx¡ egoten dela esku hutsik eta hori asko estimatzen da gaueko ¡bilaldian. Oso atsegin dituzte nonbait aspaldiko kopla zaharrak eta askotan etxekoei koplatuz sortzen ditugun berriak. Honela gaua igaro ondoren noizbait heldu ginen bezpera gauean banandutako plazara. Han gaueko istorioak kontatzen dizkiegu talde batekoek bestekoei, beti izaten baita asunetara erori edo likatzetan sartu den norbait eta beste xelebre-
BERTSOLARI
37
keria gehiago ere, baina irrifarrea ezezik logurea ere egoten denez, elkar agurtu eta bakoitza bere etxerantz abiatu ginen. Baina zuek esnai jarraitu nahi baduzue, hona hemen San Juan eguneko kopla batzuek. Esan, hamalau edo badirela nahiz eta gutxi batzuk jartzen ditul hemen:
1 Gaur da San Juan bezpera eta bihar beraren eguna Euskal Herriko katolikuak zelebratutzen deguna. 2 Alkate ÂĄaunen ordena degu ibilitzeko pakian bestela berak sartuko gaitu giltzape ilun batĂan. 3 Usado hau jarri zutela Badira makiĂąat urte galduko danik ez nuke esango nuindu hau mundu dan arte.
38
BERTSOLARI
Ilundu baino lehenago atera erretiratu goizian gure aitonen aitonak ere honela ibiltzen zian.
Atzo San Juan bezpera eta gaur San |uan Bautista Jesukristoren lehengusua zan San Juan Ebangelista.
Ingurutikan hasiak dauzkal nere legunak tentatzen hasi behar badet hasi nedila familitxo hau koplatzen.
Berandu da ta ezin ariko gara hemen luzaruan iagun maiteok bihotz on l>,it(v otzein zazute San |uan.
1994-Urria
SEBASTIAN LIZASO Iraileko lehen igandea
B
ertsolari baten eguna sarritan bezperatik hasten da. Halako zerbaitzuen egun hark ere. Bezpera egun luze eta nekagarria izan zen. Donostiako sagardo eguna eta arratsean ezkontza bat. Kontuak kontu, ¡gande goizeko lletarako Beasaingo Usurbe mendiko gurutzearen oinetan ginen Andoni ta biok txintxo-txintxo meza denboran kantatzeko. Xirimiri piska bat ari zuen baina lau tanto bakarik zirela zioen apaizak. Bai ederki asmatu ere. Meza ondoren aterkien babesean gosaldu behar izan genuen. Eguraldiak ez zuen jasotzeko tankerarik eta xirimiria etengabeko zaparrada bilakatu zen. Egoera horren aurrean antolatzaileek ere ez zekiten zer egin. Batzuk festarekin jarraitzearen alde agertzen ziren, baina ez zen posible ikusten eta irailaren 9ra atzeratzea erabaki zuten. Hamalau urtez segidan giroak lagundu eta aurten hutsegin. Andoni agertzen zen lehen aldia zen nonbait.
laguna eta beste lagun batzuk zai nituen. Orozkoko jaien barruan Berakatz Eguna ospatzen /Liten eta ohitura ornen dute goizaldera bertso saioa egitea. Goizeko ordu txikien bigarren kanpaia entzun orduko, Egan taldeari atseden hartzeko esan eta eraso genion kantari iragarrita geunden bi bertsolariok, Andonik eta nik. Orozkon oso ezaguna den «Mañari» piska bat goraipatu ondoren, hasi ginen inguruko bertsolariak tentatzen. luanjo Respaldizak, gure gonbitari helduz, kantatu zuen. Ez ordea «Betizu Gorriak», Serapiok alegia, nahiago izan zuen adarjotzeak jasan bertsoak kantatu
baino. Berriro Egan taldea lanean hasi zenean hartu nuen etxerako bidea. Goizeko 10etan hasi eta goizaldeko 4etan bukatu. Egun luzea izan bazen ere, ez zen astuna eta gogorra izan, tartean atsedenaldiak izan zituelako.
Leku horretan bostehun lagun inguru biltzen gara bazkaritan eta prestaketak eginak zeuden. Beraz, pentsa zer amorrazio lanean jardun zutenentzat. Aterapenaren albistea zabaldu bezain laster, jendea aldegiten hasi zen eta guk ere etxerako bidea hartu genuen. Txita bustiak ziruditen lagun batzuen taxista egin genuen eta bazkaitzerako etxera. Bazkaldu ondoren, ohearekiko zorrak ordaindu nahian, hiru bat orduko atsedenaldia egin nuen. Bai gozoa! Seiak alclean hartu nuen Ataun San Gregoriorako bidea. Bertan Peña langun nuelarik beste saioi bat egiteko hitz emana nengoen. Beti bezala lagun bertsozalea bilatu genuen eta herrikirol saio bikain baten ondoren astindu genituen Ataun eta inguruko saltsa guztiak. Ustez geure lanak egin ondoren bederatziak inguruan berriro ere etxean nintzen. Euria, lluna, gosea... alfaltzeko garairik ederrena. Afaldu ondoren kontu batzuk esan eta oheratzeko tamainan jarri ziren emaztea eta bi semeak. Nik, ordea, aldegin beharra neukan. Hamaika t'erdiak aldera abiatu nintzen, oraingo honetan Bizkaia eta Arabaren arteko zubi den Orozkora. Goizeko bertso-
1994-Urria
BERTSOLARI
39
KLASIKOAK HURBILAGO UEUKOIKASTAROAN Testua: Izaskun Ellakuriaga Argazkiak: Oskar Montero 40
BERTSOLARI
1994-Urrin
Uztailaren bigarren hamabostaldian izaten da zita tokia, IruĂąea. Sanfermin ondorena nabaria da kaleetan, iruĂąear askok merezitako lasaitasunean oporrak hartzeko sasoia izaten baitute. Hala ere, bisitariak ez dira faltako. Larraona Ikastetxera makina bat euskaldun hurbilduko da. Guztiak Udako Euskal Unibertsitateak antolatzen dituen ikastaroetan parte hartzeko asmoarekin. Era guztietako ikastaroak; batetik antzerkia eta musika, bestetik matematika, fisika eta natur zientziak, literatura, ekonomia, itzulpengintza, soziolinguistika, pedagogĂa,... eta tartean bertsolaritza.
1994-Urria
BERTSOLARI
41
amabostaldiko bigarren astean bertsolaritza ¡nteresguneetariko bat biliLirtLi zen UEUn. Hori usteko zuten, bahintzat ¡kastaroan parte hartzeko asmotan Larraonara urreratu ziren 14 lagunek. Hamalau bertsozale. Astebeteren buruan eta lagun arteko giman, bertsolaritzaz pixkat gehiago ezagutzeko jakinmina izan zuten gazteak ziren.
H
Bertsolari klasikoen bizitza, bertsokera, bertsogintza,... arclatz izan ziren uztailaren 25tik 30era bitartean. «Gazte jendeari bertsolari klasikoak hurbilarazi eta ezaguteraztea» zen helburu nagusia Unai Iturriaga eta Igor Elortza ikastaroko koordinatzaileen esanetan. Betebehar horretarako gaur egungo zenbait bertsolari prestatu ziren, hala ñola, Andoni Egaña, luanjo Respaldiza eta Jon Enbeita. Eta aztergai beste hiru bertsolari: Pello Errota, Txirrita eta Enbeitatarrak (batez ere Txotxojeuri eta Urretxindorra). Baina bestelakorik ere izan zen bost egunetan: Xabier Amurizak errimari buruzko prosamen berri baten notizia eman zuen: )on Sarasuak bertsolaritza eta gainontzeko kultur ihardueren arteko berdintasun eta ezberdintasunak nabarmendu zituen; Karmen Larrañagak Euskal Herriko mugetatik kanpo eraman gintuen Jugoslabiako «bertsolaritza edo aho/ko ¡hardueraz» mintzatuz; )on Lopategik diktadura garaiko bertsolaritzaren egoera anekdotak kontatuz isladatu zuen; ikastaro erdian debaterik ere ez zen falta izan. Emakumea eta bertsolaritzaz eztabaida abaroa sortu zen; eta bertsotarako tartetxo bat ere izan genuen. Kitarreren laguntzarekin kopla edo punturen bat kantatu gabe gutxi geratu ziren. Guztia astebeteko epean aztertu zen, sakon batzuetan, azaletik bestetan. Baina beti ere, hasierako helburua kontutan hartuz: «moclu arin eta entretenigarrian». Izan ere, bertsolaritza ikastaroa nahi duen guztiari zuzenduta badago ere, batez ere unibertsitate mailako bertsolari eta bertsozaleentzat aukera ona da, beren kezkak azaldu, bertsolaritzak egun bizi (hivn egoeraz hausnartu eta klasikoen berri jakiteko.
42 BERTSOLARI
Errima berritu
eta zabaldu
beharra
Xabier Amuriza izan zen lehen protagonista eta hizlari UEUn bertsolaritza antolatutako ¡kastaroan. Bertsolaritzan Amuriza berritzailetzat jo izan da askotan. Oraingoan ere, bertsolaritzan finkatu beharreko urrats berri batzuen nondik norakoak azaldu zituen. Errima kontuak aipatu zituen, batipat berritu eta zabaldu beharra azpimarratuz. Amurizaren hitzetan «urte dexente atera nuen Hiztegi Errimatua zaharkituta geratu da. Horrek ez du esa nahi oraindik ere baliagarri ez denik, baina errima arloan bidé berriak jorratu behar dirá eta hiztegi berri eta zabalago bat egin». Gaur egun hizkuntza gizarteko beste adar batzuetara zabaldu da. Tartean mota eta arlo ezberdin askotako hiztegiak ere sortu dirá. Honek bere eragina izan du bertso munduan. Azken finean, bertsolaritza ahozko ¡harduera baita eta hizkuntza tresna nagusi izanik aldaketa horiek nabaritu baititu. Horregaitik, Hiztegi Errimatuak errimen sailkapenari buruz gaurkotasuna manten badezake ere, bai lexiko baita egitura batzutan ere berritu eta zabaldu beharra dago. Lan gogorra da egin beharrekoa». berdin asko izan kontuetatik hasiko
Amurizaren ustez, «baina Lan horrek abiapuntu ezditzake hala ere. Atzizki dugu.
Badaude zenbait atzizki eguneroko hizkuntzan erabiltzen direnak eta euskaratzat hartu ditugunak, baina oso garrantzitsuak izan arren bertsotan errima lez erabiltzen ez direnak. Horretarako atzizkien zerrenda bat osatu eta sailkapen berri bat egin beharko litzateke Adibile gisa «-iko» eta «-ble» atzizkiak jarri zituen A m u r i z a k . Bere i r i t z i z , «atzizki hauek daramatzaten hitzak asko dirá eta guztiz ezagunak ditugu. Baina ez baditugu gure errimen eskeman integraturik, ez dugu era natural batean erabiliko. Horregaitik, apurka-apurka toxikoa, hasiko, miserablea, amablea,... bezalako hitzak gure errimaren eskema horretan sartu behar ditugu. Eta horrek errima aberastu eta betiko eskemetatik irtenaraziko gaitu». Errima bertsoko hitzik garrantzitsuena dugu eta entzulearengan inpresio handiena sor1994-Urria
1994-Urria
BBRTSOLARI
43
tzen duen berba. Beraz, bertsolaritzaren eboluzio honetan errimen kolorea ez da estetika aldetik soilik aldatu behar, baita kontzeptu mailan ere. Hasierako Hiztegi Errimatua egiteko Amurizak Azkueren hiztegiari buelta eman zion. Orain dauden hiztegi espezializatuak aztertu eta errima gisa erabil daitezkeen hitzak jasotzea déla lana Liste du Amurizak.
«Bertsolaritza
kristalizatutako
forma»
|on Sarasuak bertsolaritza ere beste kultur ihardueren artean dauden berdintasun-ezberdintasunak nabarmendu zituen. Bere ustez, «bersolaritzak gaur egun kristalizazio bat hartu du, beste kultur ¡harduerek izan duten eboluzioaren antzekoa». Gaur egun kultura ez da hainbeste kontsumo elitistarako, kontsumo diferitua nagusi da, kontusmo indibiduala. Ez dago harreman sozialik produkzioa eta kontsumoaren artean. Kopia nagusitzen da. Bertsolaritza gaur egungo kulturaren antitesia da zenbait kasutan. Esaterako, bertsolaritza orain arte maila sozial anitzak harrapatzen dituen jarduna di\, kontsumo zuzena baitago espazio fisikoari esker: plaza. Plaza kontzeptua inportantea da. Kalea adierazten du, edonorentzat eskuragarria den espazio baten aurrean gaude. Badago nolabaiteko harreman, talde kontsumoa da eta ingurune sozialetik gertu dago. Guzti hori, ordea, arriskuan egon daitekeela deritzo Sarasuak. Bere ustez «kulturbide dominanteetan sartzeak bertsolaritzaren ezaugarri garrantzizko batzuk distorzionatzeko arriskua dakar: zuzenekotasuna, espazio
fisikoa...».
lugoslabiako
bertsogintza
epikoa
Euskal Herrian ezezik herrialde bakoitzak bere ahozko tradizioa du. Guk bertsolaritza deitu diogu ahozko tradizio horren zati bati, neurri eta errimaz, inprobisatuz gertaerak, sentimenduak... kantatzeari. Hala ere, bertsolaritza, mota ezberdinekoa bada ere, beste 44 BERTSOLARI
herrialde batzuetan ere lantzen da, Jugoslabian esaterako. Karmen Larrañagak XX, mendearen erdira arte bizirik ¡raun cluen )ugoslabiako bertsogintza epikoaz hitzegin zuen «Ahozkotasunaren bi usadioren konparaketa: lugoslabiako etika eta Euskal Herriko bertsolaritza» izenburupean egindako lanean oinarriturik. lugoslabiako bertsolarien sormenerako une eta lekua bertso saioak ziren. Bertso saio horiek tabernan ezezik, azoka edo tabernatan ere egiten ziren. Eta bertsotarako sasoirik egokiena Ramadan garaia zen. lugoslabiako bertsogintza ez zen inoiz desafioan burutzen. Epikoa izanik, narrazio bat 1994-Urría
zen. Bertsolaria bakarka ari zen be re jardunean eta ez zen beste bertsolari baten erantzunaren zai geratu beharrik. Horrez gain, puzle eta tanbura musika tresnez baliaturik kantatzen zuten. Funtsean, aurrekoen ¡storioen berritxuraketa egiten zen Jugoslabiako bertsogintzan. Birmoldatze honetan elaborazio maila handia zegoen eta hor nabarituko zen bertsolariaren trebetasuna. jugoslabiako bertsolaritzak XX.mende erdira arte ¡ndartsu mantendu zen. Harrezkero, ahozko traclizio hau hilzoiian dago. Baztertze prozesu hau alfabetatze prozesuari lotuta ageri da nagusiki. 1994-Urria
Pello Errota Andoni Egañak Pello Errota bertsolariaren bizitza, bertsokera eta bertsogintza erakutsi zuen. Bizitzari dagokiola, Pello lose Elizegi 1840. urtean Asteasun jaio zen eta 1919.ean hil. Bai mundu mailan, baita Euskal Herrian ere garai korapilotsua izan zen. Euskal Herrian gerrate karlista pil-pilean zegoen, Espainian errege aldaketa eta mundu mailan teknikak aldaketa izugarria jasan zuen zinematografoarekin. Bertsolaritzan ere garai esanguratsua izan zen. Bertsolaritzak indarra haru zuen garaia izan zen. Sasoi berean Xenpelar, Bilintx, Pedro M.' Otaño eta Txirrita kokatzen dirá. BERTSOLARI 45
Pello Errota ahozko jardunean sar daitezkeen hainbat fenomenoren islada da bertsolaritzan. Bera da, Egañaren ustez, «bertso suelto» gehienen jabe. Pello Errotak ez zuen bertso-paper ospetsu eta kategoriazkorik idatzi, Bilintx eclo Xenpelar bertso sorta idatziengatik ezagunak egin diren gisan. Pello Errota, batez ere, bertsoetan pasadizoak kontatzeagatik ezaguna da. Pello Errota ofizioz errotaria zen. Bere bizipideak bertsotarako beta uzten zion eta zenbait kasutan bertsoetatik ere ateratzen zuen eguneroko ogia. Euskal Herri osoan zehar bertsotan ibilitakoa genuen. Bere ezagupide nagusia Antonio Zabalaren eskutik jaso da. Pello Errotaren bertsogintzari dagokionez, lehenik garai hortatik aurrera ezkerreko eta eskuineko bertsoa desberdintzen hasi zirela aipatu beharko litzateke. Bereizketa honek bertsoa erriman kargatzen denentz du bere azalpena. Bertsoan errimak aginduz gero, gidaritza badarama, eskuineko bertsoa ¡zango da. Aldiz, errimak ez badu bertsoan pisu nahikorik, aurreko puntuetan garrantzizkoena kontatuz gero, ezkerreko bertsoa ¡zango clugu. Pello Errotak ezkerreko bertsoa nahiago ¡zango zuen. Bertso gehienetan, dotore hasi baina bukaera ahula ¡zaten zuen.
Bapateko
bertsolaria
Pello Errota, batez ere, bapateko jardunean, erantzun azkarrean izan da ezaguna. Hala ere, badauka bertso ¡datzirik. Ez zuen gai nabarmenik bertsopaperetan. Izan ere, Bilintxen maitasun gaietatik urrun eta, Xenpelar eta Pedro M.' Otañoren gizarte eta politika kezkatik ere urrun ibiliko da. Neurri txikiko egituran nagusitasun azaltzen zuen Pello Errotak, 8ko txikian, 10k6 txikian eta 9 puntukoan. Portzentaiak atera ezkero bere bertso ekoizpenaren % 70 neurri txikikoa déla esan daiteke. Gaur egun bertsolaritzan gertatzen denaren kontrakoa clugu, orain neurri handia erabiltzeko joera baitago. Hizkuntza aldetik euskara ulerterraza zerabilen eta garaian modan zegoen lez beldur gabe erdal hitzak sarritan tartekatzen zituen. 46
BERTSOLARI
Batipat baserri giroko terminología aberatsa erabiltzen zuen. Hitz bereziak ere askotan sartzen zituen.
Txirrita lose Manuel Lujanbio 1860. urtean jaio zen Hernanin, 13 urterekin «Txirrita» izeneko baserrira bizitzera joan zen eta hori du bere goitizenaren jatorri. UEUko ikastaroan Txirritaren herri Juanjo Respaldiza bertsolariaren eskutik jakiteko aukera izan zen ordu t'erdiko solasaldian. Jaio 1860.urtean egin bazen, 1936. urtean 76 urte zituela hil zen. Hala ere, ia-ia azken egunera arte bertsotan egin ornen zuen. Mutil-zaharra izan zen eta horrek, hasiera batean txikikeria badirudi ere, usté baino garrantzitsuagoa izan zen bere produkzioan. Aspektu gehienetan askatasun handiz jokatzen zuen. Lanbidez hargina zen, alper xamarra izan arren. Horrez gain, analfahetoa izan zen. Txirritaren bizitzako azken 10-15 urteetako bertsoak lose Ramón Erauskinek kopiatu zituen. Dirudienez, goizero ohetik jeiki orduko bertso bat kopiarazten zion Erauskini. Bertsokerari dagokionez, oso errima gutxi erabiltzen zuen Txirritak. Errimatzerakoan, kategoria gramatikalak erriman aldatzea ez zuen kontutan hartzen. Bestetik, gizena, gauz ona eclo gizona hitzak errima berdin legez erabiltzen zituen. Kasu honetan, «z» hizkiak errimari indarra ematen dio eta ez zitzaion bokala aldatzerik inporta. Karga handirik ez zuten hitzak erabiltzen zituen errimatzerakoan eta inolako erraparorik gabe maiztasunez erabiltzen zituen (zenbait bertso sortatan birritan baino gehiagotan ere). Beraz Pello Errotaren antzera, ezkerreko bertsoa nagusi zuen. Neuri aldetik, ostera, handiaren aldekoa zen Txirrita. Gazteleratik jaso eta diptongo ziren hitzak komeni zen bezala erabiltzen zituen. Esaterako, fuerte hitza berdin zitzaion bi silabaten eclo hirutan neurtu. Horrez gain, Txirritaren bertsogintzan «klitxe» gisa definitu ditzakegun esaldi zein hitzak aurkitzen ditugu. Hitz hauek edozein 1994-Urria
1994-Urria
BERTSOLARI
47
nabil ejenplo onak ematen inozentien tartian; txorakerian ¡bili ginen sasoi genduen artian, ailegatu naiz hirurogeita hamabigarren urtian, zer lastima den ezkondu gabe sartu beharra lurpian! Proporzio bat izandu nuen erdi zahartu ta gero're, neskatxa batek: «Txirrita, biok esposatuko gerade; dituan gauzak eta diruak zutzat ¡zango dirade, edo bestela azken finían penetan hilko zerade, guraso zaharren mobimentua ñola dan ikasi gabe».
momentutan komodin gisa erabiltzen zituen. Hona hemen adibide batzuk: Data Euskara eder batían Ahotan hartu edo ¡bili Eman zaizkagu eskerrak eta grazia Neronek ez det ¡kusi baina Xabalduko det gazeta Bapateko eta idatzitako teknika oso ondo bereizten zituen. Bertso idatzietan, bestalde, ¡deia gehiketa bat egiten zuen ¡nolako eskerma fijorik erabili gabe eta estilo zuzena ere maisuki erabiltzen zuen. Gai aldetik nahiko arruntak erabiltzeko joera zuen. Neska-mutilen kontuak, apustuak, arazo sozialak esukararekiko kontzientzia, erlijioa, gerrak,...tankerako gaiak jorratzen zituen bere bertsoetan. Hona hemen «Proporzio bat izandu nuen» izenburupean biltzen den bertso sorta. Bertan arestian aipatutako makina bat ezaugarri nabaritu daitezke:
Proporzio
bat izandu
nuen
Misiolari baten moduan Juan den lau hilabetian 48 BERTSOLARI
Esan bezela neskatxa horrek eman zidan albistia, errespuesta aditu arte larri egon zan tristia: «Alde hatera pena hartzen det zu modu hortan uztia, baiña zahartu naiz, ez da posible lan horietan hastia; borondatia estimatzen det, eskerrik asko, gaztia». Mutilzahar eta neskazahar asko gelditu ginaden, baiña, gure partiak eta gehiago badago zeiñek egiña, sortzen ditugun labore puskak aisa gastatzeko diña: hogei pezeta anega artua, lau duro t'erdi ¡riña, berrogeitaiño iritxiko zen danak ezkondu bagiña.
Enbeitatarrak Bizkaiko bertsolaritza inoiz aipatu behar bada, Enbeita abizena agertuko zaigu. Betsolaritzaz oso lotuta egon baitira Enbeitatarrak. UEUn ere beraien berri jakiteko aukera izan zen, eta horretarako enbeitatar bat, egungo Bizkaiko txapelduna den Jon Enbeita ¡zan zen Larraonako ¡kastetxean. Txotxojeuri eta Urretxindorraren bertsoke1994-Urria
ra azaldu zuen Jon Enbeitak. Hala ere, berak aitortu zuenez, «Urretxindorra zein Txotxojeuri ez dirá kasu bereziak, hau da, familian zortzen den kasu bakarra. Dinastía oso bat da. Hala ere, ez dakigu noiz hasi den ezta noiz bukatuko den ere».
Getxoko txapelketa ostean. Abertzaletasuna buru-belarri defendituko du. JEL ¡zango da bere gai nagusia. Euskara garbia eta landua erabiliko du. Bertsoak dibertitzeko izateaz gain, beren kezkak kaleratzeko medio bezala erabiliko ditu.
Txotxojeuri Muxikan jaio zen 1850.urtean. Bi aldiz ezkondu zen. Bigarren emaztearekin 7 seme-alaba izan zituen, tartean Urretxindorra.
Baina klase teorikoetatik kanpo, klase arinagoak ere izan ziren bertsolaritza ikastaroan. Jon Lopategik diktadura garaiko bertsolaritza, garaiko hainbat anekdota eta pasadizuren kontakizunari esker azaldu zuen. Bertsoak ¡nprobisatzeko tartea ere izan zen kitarraren laguntzarekin. Eta horrez gain, bertsolaritza ikastarotik kanpo bi saio berezi ikasteko aukera izan zen Larraonan. Batetik «Sei Eskale» izenburupean Trapu Zaharrak faldearen ikuskizuna; eta bestetik, Maddalen Lujanbio, Jesús M'' Irazu eta Mikel Markezen musika-bertso emanaldia.
Itzal handiko gizona zen herrian. Sei urtez alkate izandakoa, karlistadetan sarjentu,... Tabernazalea zen eta bertsotarako taberna ingurua zuen gustoko. Bertsolari klasikoa genuen Txotxojeuri. Euskara herrikoaia eta landugabea erabiltzen zuen. Baina beti aberatsa. Teknikari ez zion kasu gehiegirik egiten. Erriman ere ez zen konplikatzen. Berak esanahi zuenari errimak traba eginez gero, paso egiten zuen. Bizitasuna, irania,... dirá bere bertsokeraren ezaugarrietako batzuk. Balentin Enbeita, esaterako, berarekin hasi zen bertsotan. «Urretxindorra» 1878.ean jaio zen. Eskola askorik ez zuen izan. Hala ere, irakurle amorratua zen eta horrek jakintasun handia ekarri zion. Euskara aberatsa eta landua erabiltzen zuen. Ahots ona zuen eta hortik zetorkion bere goitizena. 25 urterekin Cetxon txapelketa egin zen eta irabazi egin zuen. Bizkaian koplatik bertsoetarako pausua eman zuen Urretxindorrak. 40-50 urterekin gaixotu egin zen eta harrezkero bertsoak gehiago idatzi zituen.
Balorazio
positiboa
Ikastaro bukaeran egiten den balorazioa orokorrean positiboa izan zen, nahiz eta zenbait hutsegite izan ziren. Bestetik, 1995. urteko UEU bertsolaritzari buruzko ¡kastaroa prestatzeko, abenduaren hasieran Durangoko Liburu eta Diska Azokan aurten ¡kastaroan parte hartu dutenek bildu eta datorrenekoaren nondik-norakoak finkatuko dituzte.
Sinismen handikoa zen eta bere bertsogintzan oso argi azaltzen zuen. ]EL (Jangoikoa eta legea) lema defendatzen zuen bere bertsoetan. Bi garai bereiz daitezke Urretxindorraren bertsogintzan: Getxoko txapelketa jokatu arte. Bertsolari klasikoa. Herriko euskara landua erabiliko du. Freskoa. Teknika landua. Ez du hizkuntza behartuko.
1994-Urría
BERTSOLARI 49
ALPUJARRAKO TROVADORE
AK
;
*
*
^s Abuztuaren bigarren ¡gandean ospatu zen aurten ere Alpujarako Musika Tradizionalaren Jaialdia, non trovadoreak leku garrantzitsua izaten duten. Datorren oporrekm pentsatzen hasteko goizegi bada ere, apíii, azue agendan izet\ hori. Andaluziara joan asmotan baza 'tyntzat interesgarri gerta dakizuke. Jaialdia abuztuaren I jdo bigarrer dean egiten da. Zehaztasunak jakiteko d?/f' Andaluziako LL. de Documentación Musical-era (95822^00). Horixe egin dugu guk ere. Bertako zuzendari den Refluido Fernández Manzanorekip mintzatu gara Andaluziako bcrtso inprobisazio moeta bonetaz. Testua: Joxean Agirre Argzakiak-.Juan Luis del Olmo Tejero
M|HHj|^Mgg||
rain déla hamahiru urte hasi ziren La Alpujara deitzen zaion Andaluziako eskualdean Musika Tradizionalaren Jaialdia abuztuan egiten. laialdi hori da gaur gaurkoz La Alpujarrako troveroek beren inprobisazio dohainak agertzeko duten aukerarik garrantzizkoenetakoa, baina horrek ez du esan nahi urtean zehar trovero horiek kantuan egilen ez dutenik.
O
La alpujarra Andaluziako hegoaldean aurkitzen den eskualdea da Granada eta Almeriako probintzien artean banaturik. Eskualcle menditsu eta malkor samarra óa. Hor daude Sierra Nevada iparraldetik eta Sierra de Lujar mendebaldetik. Orografía horrek aislaturik bizitzera behartu ditu bertako bizilagunak. Aislamendu horrek ez du esan nahi kanpoko kulturen eraginik egon ez denik, baina Reynaldo Fernándezek usté duenez, aislamendu horrek lagundu egin dio trovari La Alpujarran bizirik irauten. -GALDERA: Non mantentzen da trovaren usadioa La Alpujarran? E R A N T Z U N A : Garai batean eskualde osoan zegoen bizirik trovaren usadioa, baina orain herri eta herriska batzuetan bakarrik kantatzen da, nagusiki Contraviesako deitu eskualdeko herrisketan, Adra, Albuñol A l bondón, Murtas eta Turón-go herrien arteko zona horretan. Sasoi batean trovaren festa modu espontaneo batean egiten zen. Lagun talde bal ¡lunabarrean kortijo batean biltzen zen eta bilerak orduak iraun zezakeen edo egunak ere bai kasu bakoitzean. Bilera horiek maiz oso lotuak zeuden eskualde honetan egiten zen auzolanarekin. Auzolan honi «tornapeón» deitzen zaio eta uzta biltzeko edo almendrak zuritzeko edo beste zenbait egiteko burutan ateratzeko «coadrilla-k» biltzen ziren. Lanak uzten zuen txolarteetan trovadoreek maiz kantatu ohi zuten. Gisa horretako festetan entzule gutxi izan ohi ziren askotan. Zortzi-hamar entzule aski izaten zen trovadoreak kantuan jartzeko, baldin eta horietako batek ardorik ekartzen bazuen behintzat. Jaialdietan besterik zen, ordea. Herri desberdinetako trovadoreak biltzen ziren horietan eta entzule askoz ere gehiago bildu ohi zen. laialdi horiek kortijo batean egin beharrean, plaza batean egiten ziren.
52
BERTSOLARI
Tradizio honek Mediterraneoko kulturan ditu bere sustrai hurbilenak, baina munduan zehar zabaldutako ohitura baten aztarnak ditu. Mendeetan zehar herri honetatik pasatu diren kronista edo bidaiari erromantikoek beti aipatu izan dituzte trovadoreak. - C : Gaur zer indar du trovak Alpujarran? E.: Egia esan behar bada tradizio horrek indar asko galdu du. Gaur dozena bat trovadore aurki ditzakegu aktiboan eta Alpujarrako Musika Tradizionalaren jaialdia izaten dute kantatzeko abagunerik onena. Andaluziako luntak, Granada eta Almeriako diputazioek eta eskualdeko udalek hartzen dute parte diru-laguntza aldetik eta bertako elkarte batek antolatzen du. Trovaz gainera musika eta dantza, hau da folkore adierazpen guztiek izaten dute lekurik jaialdi horretan, goizeko 10ak aldean hasi eta biharamuneko ordu txi-
1994-Urria
L-x;
kiak arte ¡rauten baitu, baina, esan dudan bezala, trovari garrantzia handia ematen zaio. Trovadoreek Lirtean zehar duten abagunerik egokiena jaialdi hau dela diodanean, ez dut esan nahi taberna eta auzoetan kantatazen ez denik, baina beti ere entrenamendu gisa ¡zaten da. Garai batean denbora librea betetzeko telebistarik ez zenean, askoz ere indar gehiago zuen tradizio honek. Hala ere, azken urteotan trovaren indaberritze bat nabari da. Kontuan izan behar da eskaulde honetan badagoela autonomia baten aldeko mogimendu bat, nolabait Alpujarrarri administrazio aldetik entitate berri bat ematearen aldeko jarrera bat eta jarrera horrek bandera eta sinbolo gisa hartu du trova. Badaude trovadore batzuk eskoletan ere erakusten hasi direnak eta badirudi ¡ndartze horretan garantzizkoa izan daitekeela eskoletako lan hori. 1994-Urria
Dena den, ezin daiteke esan oraindik trovak gizarte moderoan erabat txertatau denik. Gaur gaurkoz nekazari giroko tradizio bat izaten segitzen du. - G : Ba al du loturarik zuen trovak Murciakoarekin? E: Nolabait bien arteko uztarketa bat ere egon dela esan behar da momentu jakin batean. Behe Alpujarran eta bereziki Contraviesan nekazariek bizi izan duten egoera dela eta askok emigratu egin zuten, Sierra Gándoreko berun meatara hasieran eta La Unión deitu Murciako meatara gero. La Unión izeneko mea honetan lan egindakoa zen Marín trovadore murtziarra, Joan den mendearen bukaeran Murciako trova erabat berritu zuena. Marín hori 1880an hasi zen inprobisaketan Castillo trovadorearekin batean eta mea eta tabernatatik atera eta trovari beste norabide bat
BERTSOLARI 53
ematea lortu zuten, beste berrikuntza askoren artea «quintilla» tradizionalaren ordez «décima» eta «glosa» deitu neurriak erabiltzen hasiz. Esan bezala La Alpujarrako nekazariak berun mea horietara iritsi zirenean egin zuten elkarren ezagupidea eta trovoa aberastu egin zen. laialdi askotara bi eskualdetako trovadoreak ere Joan izan dirá elkarrekin. Dena den, La Alpujarrako trovari dagokionez, aldakuntza nabarienetako bat 60ko hamarkadan gauzatu zen. Hamarkada horretan Irydak bultzaturik nekazal esperientzia berriak jarri ziren martxan La Alpujarrako kostaldean, Almería aldean, balibide berriak aurkitu nahiz negutegiak anlolatzen hasi baitziren. Aldakuntza horiekin batean sortu zen jaialdietako trovoa edo oholtza gaineko jarduna Almeriako ekialdean. 1982tik aurrera urtean behin Festival de Música Tradicional de La Alpujarra izeneko jaialdia antolatzen hasi ziren. jaialdi honetan trovoak, eskualde horretako musika eta dantzarekin batean, leku garrantzitsu bat aurkitu zuen. - G : Zer ga¡ erabiltzen dituzte trovadoreek kantuan? E: Trovadorea La alpujarrako kontzienzia poetikoa déla esan daiteke. Saio horietan g¡zartaren kontzientzia kolektiboaren bozeramale bilakatzen dirá eta gizarte horrek dituen sentimendu, ideia, ilusio, (arre, sátira eta edertasun gogoaren ispilu ere badira trovadoreak. Horregatik erabiltzen dituzten gaien aldetik auniztasun handia aurki daiteke. Badaude gai filosofikoak clei genitzakeenak, gai sakon bati buruzko trovoak alegia, hala ñola heriotza, bizitzaren arrozoi sakonak, erlijioa, bakardadea eta gisako gaiak jorratzen clituztenean agertzen direnak. Trovo bat egiteko beharrezko diren erreflexu, adimen bizkor eta hizkuntzaren ezagupideaz gainera kultura eta giza kolektiboaren ezaguide zuzena behar dirá gaiotan ondo moldatzeko. Badago, era berean, gaurkotasunari buruzko trovo bat ere. Politika eta politikan ari diren buruzagiak, entzule gisa dagoen gizakolektiboan sortutako edozein gertakari, emakume baten ustekabeko haurdaldia, besteren baten maitemanaldia eta beste hainbat anekdota komenta ditzakete troveroek. Troveroek, bestalcle, tonu satirikoaz ere balia daitezke beren lanean. Trovoa bi lagunen 54
BERTSOLARI
arteko jardun dialektikoa denez gero, satiran jo ohi du gehienetan goia trovadoreen jardunak, batak eta besteak pertsonaia desberdinak ekartzen dituenean edo batak nahiz besteak jarrera ideologiko arras kontrajarriak defendatu behar dituenean, sátira baita atakerako erabili dezaketen armarik zorrotzena. Trovaclore gehienek aipatu izan didate, nahiago dutela adiskide handiekin kantuan egitea, ondo baino hobeto ezagutzen dituztenez eta konfidantza gehiagoa dutenez, errazago egiten baitzaie ziriak sartzea, nahiz eta trova bukatu bezain pronto, elkarri esandako guztia aise ahazten duten. Badago baita ere ziria sartu, burla egin eta farre bila egindako trovorik ere. Gisa horretako trovoa egiten duen trovadoreak jestikulazioa ere erabili ohi du, imintzioak egiten ditu, zapata takoiarekin lurrean kolpeak eman edo, areago oraindik, beste zenbait mérito ere egin ditzake oholtza gainean. Gisako trovoak Erdi Aroko juglareen estiba gogarazten du. Estilo hau dabila trovadoreak jendea d¡bertitu egin nahi du eta aldi berean berak ere ondo pasatu nahi du eta horretarako ez zaio axola handirik pailazoarena egin behar badu. Egin ditugun bereizketa hauek ez dute esan nahi estiloak nahasten ez direnik, oso normala baita estilo filosofikoan botatako trovo bati saritikoan edo farre bila doan estiloan erantzutea ere. Badaude, azkenik, beste bi estilo aipagatzea merezi dutenak. Bata maitasunezko trovoa da. Maiz pertsona konkretu batetiko interesa agertzeko erabiltzen da edo erabiltzen zen behintzat garai batean, kortijoetan trovatzen zenean Estilo honen eboluzio gisa agertzen da trovo lirikoa ere, non metaforen erabilpena eta forma poetikoei buruzko ardura nagusitzen diren. Eta, bukatzeko, badago trovo paegiriko bat ere. Estilo hau aurrean daudenei, entzuleei eta batez ere agintariei lausengu egiteko erabiltzen da. Trovadoreak agurra egitean erabiltzen du estilo hau maiz. - G : Zein dohain dirá trovadore izateko dohain beharrezkoenak? E: Dohain asko behar ditu trovadoreak Bi bidé erabili ohi ditu trovadoreak trovoa egiteko. Batzutan edo batzuek trovoaren azken estrofa edo ahapaldia pentsatu ohi dute eta 1994-Urria
1994-Urria
BERTSOLARI
55
horren arabera osatzen dute gero trovoa. Beste batzutan edo beste batzuek lehen ahapaldia pentsatu eta hortik abiatzen dirá trovoa osatzen. Batean zein bestean berdintsu da: hizkuntzaren ezagupide sakona, erreflexuak, sentiberatasuna eta teknika ondo menderatzea beharrezko dirá eta, noski, inprobisaketak berarekin dituen nekeak menderatu behar ditu trovadoreak. - G : Zein trova mota berezi daitezke zuen tradizioan? E: Nagusiki bi eratako trovoak daude: bata kantatua da eta bestea mintzatua. Trovo kantatuak intrumentu batzuk ditu lagungarri, hala ñola kitarra, biolina eta bandurria. Festa horretan dantzarik bada, palilloak ere joko dituzte. La Alpujarrako trovoaren musikak bertsoak markatzen ditu eta bertso bakoitzaren silaba kopurua. Kantatzeko m o d u a h a i n «rajatua» izanik, nekeak izaten dirá askota esaten dutena ulertzen. Zenbait alditan «quintilla-ren» lehen bertsoa «Ay» batekien hasten dute, lehen bertso hori h a s i e r a k o kexu edo dehiadar hori gabe errepikatuz. Trovo mintzatua, aldiz, askoz ere intimoagoa da eta jeneralean festa girotik kanpo egin ohi da, nahiz eta festa giroan ere egiten den, musikoak atseden hartzera erretiratzen direnean eta trovadoreak oso animaturik aurkitzen badira. - G : Aipatu hitzazu hitz gutxitan neurria, rnusika eta jantziei buruzko xehetasun batzuk. E: La A l p u j a r r a n errima kontsonantea nahiz asonantea erabiltzen dute trovadoreek eta, neurriari dagokionez, «quintilla» deitua da erabiliena, «decima» eta «espinilla» deituak ere erabiltzen diren arren. Neurriotan egindako trovo asko pasatu dirá herriaren memoriara eta edonork kanta di-
56
BERTSOLARI
tzake buruz ikasitako trovo edo kopla horiek, nahiz eta trobatzen ez jakin. Bestalde, trovoa kantatzen den bitartean jendeak dantza egin dezake. Fandangoa da trovoaren lagungarri gisa egiten den dantza. Troveroek eta musikoek beren jantzi bereziekin agertu ohi dirá oholtza gainean. Eta musikari dagokionez, Andaluziako herri fandangoan ditu sustraiak trovoaren musikak. - G : Zer ñola ikusten dituzu trovari buruzko azterketak? E: Gai honi buruz piska bat sakondu nahi duenak nahikoa material aurki dezakeela usté dut. Nik ikertzaile handiren izenak aipatuko dizkizut: bata José Criado, trovaren letrak bildu eta trovari buruzko liburu sendoak argitara dituen gizona eta bestea Francisco Ramos Molla. Nik zuzentzen eludan Centro de Documentación Musical de Andalucía-k oraintsu eman du argitara «El trovo en el Festival de Música Tradicional de la alpujarra 1982-1991» l i buru ere. Hor beste zenbait aratikulurekin batean dozena bat t r o v a d o r e r i egindako elkarrizketak bildu ditugu. Trovadore horiek d i r á gaur d i t u g u n onenak. - G : Eta, azkenik, zuk zeuk ñola ezagutu zunuen trovoa? E: Ni neu ez naiz Alpujarakoa, Granada hiriburukoa baizik, baña txikitandik izan dut eskualde honekin harremanik eta ezagutu ditut trovadoreak. Ikasketak bukatu nituenean, beka bat eman zidaten eskualde honetako folkloreari buruzko ¡kerketa lan bat egin nezan eta geroztik beti segitu ditut trovoaren gorabeherak. Orain 34 urte ditut eta 1985ean Centro de Documentación de Andalucía sortu zenetik zuzendaria bezala egiten dut lan.
1994-Urria
í§MmuikdSíññMwmm M. 1994-Urria
—>
t BERTSOLARI
57
AMONA (BASARRI
(I)
Anclre buru txuri bat zen gure amona ziur nago zeruan erdian dagona mundu hontan alperrik gutxitan egona bizitzari helduaz ahal zen seriona lanean aurkitu zun bere zoriona. 58
BERTSOLARI
Egilea: IMANOL LAZKANO X. BERTSO PAPER LEHIAKETA
1. Sa単a)
(2)
Goizean jeiki eta bere beheko suan aitonaren kapea berotuko zuan zenbat lan etxe soro ta berdin basuan hortzak aletu arte gero errezuan andre okupatua zen egun osuan. 1994-Urria
(3) Abere gobematzen txukun egun da gau zerri bi hogei oilo katuak hiru lau ase beharko degu ateko zakur hau ta asto beltxak ezin egingo du barau bestela azokara nork eramango nau.
(4) Astero azokara bixita pijua asto beltxan atzetik marmarka dijua gazta, arraultz, oilasko edo konejua garestia salduta erosi bajua negoziante txarra ez genun gajua.
1994-Urria
(5) Bazitun erosketa beti betikuak kape ta txikuria bere begikuak amari pazientxi neurri neurrikuak aitari tabakua haurreri pikuak sendi osoarentzat opari pijuak.
(6) Handik zetorrenean zen dena notizi albaiteruak etxe berria erosi Don Pedroi neskameal juan zaio ยกgesi seigarren aldiz haurdun dago Joxpanixi astekari hoberik nik ez det ikusi.
BERTSOLARI 59
(7) Kaleko dendariek lotsik ez daukate olioa bi ckiro kobratu didate kapeak zazpi pezta ez ditu aparte harategian berriz gaur ¡zutu naute bijili egin beharko zerria hil arte.
(8) Zerria hidakoan zen denen janari odolkiak apaiz ta mediku jaunari erraina loxepita ta alaba Mari suhia ere zalea da ñola ika hari lanerako gutxita ¡ateko ugari.
(9) Gajuak udazkena ohi zuen nozitu tomate ta piparrez etxea hornitu ¡ntxaur gaztain ta sagar denak txúkun bitu babarrunik usteltzen ez bedi gelditu ta gero arratsean artoa zuritu.
60 BERTSOLARI
(10) Artoa zuritzean zer usarioa heldu da eguneko ordu serioa hamabost misterio errosarioa ez dakit zenbat zuen bere balioa baina ordu betean zer hitz jarioa.
(11) Azkenik eskariak santu bakoitzari aberen osasuna San Antoniori Santa Barbara kontuz trumoi zakar hori San lose heriotza on bat eman guri ta amabirjinari hiru agurmari.
(12) Naiz bere kargu izan suan zen eltzea ez zun gogoko silan lasai esertzea nahiago zuen esku lan bati heltzea haurren galtzerdik edo aitaren ¡ertsea alperkerian ez zun galduko etxea.
1994-Urria
(13) Hamaikak alclerarte ez zen oheratzen gaurkoa bukatu ta biharra eratzen oraintxe esne pertza hoztera ateratzen hurrena babarruna ipini beratzen loak domatu arte ez zekin geratzen.
(15) Kottadu hura nonbait betiko ez izan azken ordua heldu zitzaion bizitzan jaio hazi eta hil apaizen gerizan San Joseri eskatu izan zion gisan gurutze bat laztanduz irriparrez hil zan.
(14) Igandez elizara seiterdik puntĂşan sartu ta konpesatu ohi zen segituan aste dena lanpean ia ia ituan arrisku haundirikan ez zun delituan auzokoren batenak esango ziluan.
1994-Urria
BERTSOLARI
67
BETI EGONGO ZARA ÑIRE AMETSETAN Ezizena:
BARTOLO
Dainua: (Ordizako
Xalbadoren
Lazkao-txiki
(1)
Postontzian zai neukan gaur zure gutuna, laster susmatu cliot tankera ¡luna, esan nahi dizudana ez denez leguna, hartu dut kobardeen bidé ezaguna, bertsotan idaztea ñire erantzuna.
(2) Gaur goizean jaso dut zure eskutitza, beste mutil batekin zu ornen zabiltza, nahiz ta ulertzen dudan neska zure hitza, zeharo aldatu da gaur ñire bizitza, ez nuen espero hain zartada bortitza.
62
«Herria
BERTSOLARI
eta
Hizkuntza»
Bertso paper Lehiaketa
Gazte naila: 2. Saria)
(3) la mundu guztia jausi zait gainera, dardaraz mantendu dut eskuan papera, gutuna ¡rakurtzen amaituz hatera, komunera joan naiz negar egitera, malkoa daridala masailetan behera.
(4) Ezagutu ninduzun zuk ¡azko udan, ta hasiera baten egon arren dudan, garaile irten zinen begiraden gudan, ohartu nintzen zerbait sortu zela gugan, ta esan nlzun zenbat maitatzen zintudan.
1994-Urria
(5)
(6)
Nahiz ta ez den erreza lehenengo pausoa, hain gaizki ez zen ¡rten ñire erasoa, zuk egin bait ninduzun ni gizon osoa, ez dut ahaztuko gure artean jazoa, lizunkeri gabeko maitasun goxoa.
Kupidok jaurti zigun makina bat gezi, baina behar badugu guk orain bereizi, askoz hobeto luke puntería hezi, gaur somatzen bait ditut nahiz ta ez merezi, ñire begietatik malkoak ihesi.
(7) Zergatik zinen horren goxo ta maitakor? Gero jo badidazu bihotzean gogor, haizeak daramatza hitz ederrak bizkor, «Mon cherie», «Ene maite», «My darling», «Mi amor», zu ez bazara ez dut maitatuko ¡ñor.
(8) Nik ezin izan zaitut jantzi zeta finez, gutxiago larrosa edo krabelinez, baina hoien gainetik jakizu gutxinez, maitatzen zaitudala bihotzez ta zinez, nahiz ta zuk ni maitatzen ninduzun jakin ez.
1994-Urria
BERTSOLARI 6.Í
(9) Zure irudia dut jira eta bira, ta jartzen naizenean ¡zarrei begira, ezin dut ahaztu zure begien dizdira, ez ¡kusteko banintz ¡tsua sikira, ardo goxoa zena ozpintzen ar¡ da.
(10) «Maritxu» ren kantua bururaino dator, gogoratzen al zara ai azukre koxkor? Zure iturriraino nindoan ni bizkor, maitasuna edanez jarri nahirik mozkor, baina ilurri hori orain dago idor.
64 BERTSOLARI
(11) Nik maitatuko zaitut mendeen mendetan, Zu gabe ez naiz inor ni mundu honetan, ez al da maitasunik gure bihotzetani' nahiz ta zuk ezetz esan diotsut benetan, beti egongo zara ñire ametsetan.
(12) Hamabigarrenera heldu naiz kurtuna, bidaltzeko prest daukat bertsoen gutuna, baina esandakoa ez denez leguna, hartu dut kobardeen bidé ezaguna, sutara jaurtitzea ñire erantzuna.
1994-Urria
AÜKERAKETA: ZALDUBI
.: 1994-Urria
BERTSOLARI
65
DONOSTIA 1994-9-2 J. Agirre-Lazkano Gaia: Bi egun zarete zuek, bi lan egun. Zu, Agirre opor aurreko azken lan egu-
na, eta zu, Lazkano, opor ondorengo lehen lan eguna.
). Aguirre: Lazkano: Hauxen da lanbidea ipini cliguna, batentzat gogorra ta besteai biguna, baclakizute ni naiz pozezko eguna, ta nere ondokoa pena ematen duna.
Lazkano: lende askorentzako bazenduen onik, ez zan falta irrifar, ez zan falta bromik, baina ez pentsa mundua errexa dagonik, zure haizeak ondo zapaldu ditut nik.
Ni naiz hainbat ta hainbat langileren kezka, asko hasiak zeuden nigatik galdezka, baino alper-alperrik hoinbeste protesta, lanik egin ezean gero zail da festa.
J. Agirre: Urte hontan gehiena degu lan eguna, neregandik igesi asko baita juna, dirua gastatzea zuk egin dezuna, horrez gainera galdu zerbait osasuna.
). Agirre:
Lazkano:
Bi egunez gerade biok tankerako, badakizute ni naiz askon aukerako, ni moldatua bainaiz opor aurrerako, ta hau urte guziko misikordirako.
Zure alaitasuna da nabarmendua, horregatik zerade izenez ondua, une batez nik poza diotet kendua, festarako bakarrik ez baita mundua.
66
BERTSOLARI
7994-Urria
J. Agirre:
Lazkano:
Beti ez baidakazu segitzerik neri, aspaldin egin dezu oporra ugari, berriro ere orain lanera erori, triste etorri zera alper zikin hori!
Munduko egoera dago itxusia, aspalditik baidegu narrasten hasia, horregatikan gogor da langabezia, ojala nere bildur balitza guzia.
1994-Urria
BERTSOLARI
67
S. Lizaso-lrazu Gaia: Bi bertsolari ditugu hauek. Lízasok bertso saiotarako deiak jasotzen dituenean, beste k o n p r o m i s u r i k ez badu behintzat, beti baiezkoa ematen du. I
zuk berriz, beste plañen bat edo baldin badu ezezkoa edo ezina agertu eta ez da agertzen.
S. Lizaso:
Irazu:
Azken urtetan ni bertsolari gisa daramat bizitza, udaran behintzat bihurtzen zaigu eguneroko langintza, deia badator ni joango naiz hori lehenengo baldintza, lehendabizitik eman eiten dut eta gero bete hitza.
Nahiz eta onak izan litezken bertso saioen sariak, oso bestela joka izan du sarritan gazte jendiak, tiratzen gaitun festara juan tiratzen gaitu mendiak, bertsoek aina bailio baidu lagunekin afariak.
Irazu:
S. Lizaso:
Bertsoengatik beste gauz asko ezin litezke baztertu, bertso bidetik ez nuke nik nahi nere bizitza okertu, ta aspaldian saioan deiak zaizkit ugaldu xamartu, guztietara joatekotan denak ezin dirá hartu.
Ez dadukazu akats haundirik zuk bertsolari senean, ñora jokatu esango dizut, Jesús Mari, zuzenean, nahiz ¡oateko gogoa beti ez eduki barrenean, bertsolaria izan behar du jendeak nahi duenean.
S. Lizaso:
Irazu:
Batek baietz ta besteak ezetz hau zelebrezko demanda, gaztea zera ta falta zaizu eskarmentuaren txanda, beste gauz batzuk aipatuz hemen horra zure propaganda, beste gauz hoiek eiten ditugu bertsoetara juanda.
Baina gazteok ez dadukagu hainbesteko aurpegirik, gogorik eza datorrenean ezin ukatu egirik, beste aukerak datozenean, ez zazu pentsa uzterik, bertsoa ez baita nere bizitzan atal bat gehio besterik.
6«
BERTSOLARI
1994-Urría
S. Lizaso: Ez zazu pentsa zabiltzanikan biderik errezenean, hartu edo utzi egin behar du baina zuzen-zuzenean, baldin da joaten ez bazerade gogorikan ez denean gero aukera faltako zaizu gogoa daukazunean.
Egia da, bai, erabakia hartzeko ai zer komerik, asko ta askotan zalantza pilak denak batera datozkit, nere bidetik orain ez noa oso bidĂŠ okerretik, saiorik gabe nahio gelditu gogorik gabe aurretik.
1994-Urria
BERTSOLARI
69
HONDARRIBIA 1994-9-3 M. Lujanbi i- I. I barra
Gaia: Iratxe, hiru urteko ume bat da eta udara guztia pasa du ikastolara joan nahi duela esanez, gaur iritsi da ¡kasto-
lara joateko ordua eta negarrez hasten da. Maialen, bere ama, kontsolatzen umea.
M. Lujanbio:
I. Ibarra:
Nahiko lata eman didazu zure ¡kastolarako, liburu eta jantzi berriak, dotoretu zaitut bapo, orain negarrez... isildu zaitez bola dezu malko nahiko, eclo ez zaitut ¡kastolatik gauera arte aterako. (BIS)
Berak esan du: Etorri á^ hau hona negar egiteko, ¡kastolara helduta ez nago zuen ondoan ederto, etxean ere egongo nintzan ni behintzat askoz hobeto, behintzat badaukat ahalmen piskat besteak konbentzitzeko. (BIS)
I. Ibarra:
M. Lujanbio:
Orain artean erabili dut nik ez clakit zenbat treta, ¡kastolara iristea zen lehendik jarria nun meta, liona iritsi eta beldurra ama emaidazu beta, gauza berriek beti beldurra ematen didate eta. (BIS)
Holako ume balen ondoan desesperad! beharko, bazter guztitan negarrez dabil hemen malko ta han malko, etxian beti dabil protestan ikastola du gogoko, ta ikastolan ere negarrez etxera joan nahi dulako. (BIS)
M. Lujanbio:
I. Ibarra:
Hiru-lau urtez ume txikiak badira nahiko trastiak, lan ematen du mukitsu hauei zeozer erakustiak, penarik gehien nei ez dit eman bera negarrez hastiak, okerrena d.\ negarrez jarri dilula beste guztiak. (BIS)
Ta ikastolan ere negarrez etxera joan nahi dulako, hori esan du ñire amatxok nahiko haserre, bapo-bapo, ez dut egon nahi ta horregaitik horrenbesle negar malko, lasai ohituta egongo bainaiz hurrengo astelehenerako. (BIS)
70
BERTSOLARI
1994-Urria
/toy 1994-Urria
BERTSOLARI
71
U. ITURRIAGA-J. SARASUA Gaia: Zuek biok arrazoi ezberdinengatik aritzen zerate bertsotan: Zu, Unai, di-
ruagatik; eta zu, Jon, beste nolabaiteko satisfazioagatik.
|. Sarasua:
U. Iturriaga:
Nahiz eta jakin goian dagola bertsogintzaren pistoia, aspaldidanik nere mingainai nik kendu nion erdoia, hainbat urtetan bertso kantari nabil gastatzen sasoia, dirua ez da ¡nportantea, bihotzak jotzen dit goia, begira zazu eskuin aldera, hor daukazu arrazoia. (BIS)
lente aurrean sekula ere ez ditu jetxiko galtzak, ta dirudinez Euskal Herriak )ontxu hartzen digu aintzat, honentzat dirá ohoreak ta honentzako dirá aintzak gauza bat baita mundu erreala eta beste bat ametsak, Euskal Herriko intelektualok hori esaten dugu behintzat. (BIS)
U. iturriaga:
). Sarasua:
Ez da berdina ¡zaten ¡noiz esate ta ¡zatea, baina gaur Jontxu ondo-ederto, engainatu du jentea, atxabaldako mutil bizkorrak jartzen dun borondatea, zuk dadukazun hitz jarioa dena gezurrez betea, ai María )esus neuri emaidazu Sarasuaren txekea. (BIS)
Bertso kantuan pasatzen ditut orduak eta horenak, herririk herri gastatzen ditut ¡ndarrak eta kemenak, motibazio ugari daude ta gutxi diruarenak, jestorentzako, Egunkaria, edo-ta AEK-renak, debaldekoak ¡zaten dirá ñire saiorik gehienak. (BIS)
|. Sarasua: Ikusten danez Iturriaga moldatzen zaigu ederti, eta besteren txekea i ere ez dio, ez, errespeto, kotxe txiki bat beharrezko det herriz-herri ibiltzeko, Maria Jesús, esaten dizut txeke hori ekartzeko, beharrezkoa baidut dirua nik bertsotan segitzeko. (BIS)
72
BERTSOLARI
1994-Urria
ALKIZA 1994-9-8 MURUA
Gaia: Berau arrantzalea dugu eta uda hontan zer esan asko eman duen horie-
tako bat. Benetan zer ari da pasatzen arrastzaleen artean?
Zer pasatzen dan ez dakit baina gogortu zaigu borroka, bolanta sare hoiek piztuta sutan denak alkar joka, noiz etengo da lagun artean tinko dadukagun zoka? Ipar ta Hegoa denok anaiak eta alkarri tiroka...
Sare horiek nere ustetan errudun bakar dirade, askon nahia da muga gabea eta okerrena halare, itsaso dena hustu ohi dute eginaz hutsaren jabe, ta arrantzalea ez da biziko arrantzarik egin gabe.
Ez da burruka nolanahikoa baizik bortitz ta ¡tzela, batak bestea zapaldu nahia, baidegu lege txepela, geu gaizki bizi itsasoa hil lor dezakegu hórrela, amuz arrantza egin zazue gara i batean bezela.
Cz k_y N
¿tur*
m
J^s' i(^íá¡P!F [Vj, J£ r ^ A H RfKj^V«K|;
W^a?rV
^ ate - ¿^B
*m Wm ll^j
fc^^KToA^*--
Lira
1994-Urría
k!zwS^7^K
^*" ^
Jj£ BERTSOLARI
73
ALKIZA 1994-9-8 MURUA-J. SARASUA-EGANA Gaia: Eskola garaia hastera doa hori ere urteroko kontua da. Eta hemen dauzkagu: Maisua, ikasiea, eta gurasoa. Ez da-
kit zeinek duen kezka gehiago, ikastaroa hastera doa datorren astelehenean...
Murua:
Munia:
la bertan daukagu astelehena ere, ta ¡kaslea zai d>i cliot alafede, aitak begirakuna dauka nahiko grabe, gu berriz orain arte oporretan gaude, eta klaseak dauzkat programatu gabe. (BIS)
la lotzen hasteko ez al da beransu? Zure espiritutik gehiegi eran clu, aita, seme clezu hori, ez zaitea mindu, ezin diot erakutsi nahiz-ta ahalegindu, ez du ikasi nahi ta gainera ezin du. (BIS)
|. Sarasua:
|. Sarasua:
Eskolatikan beti ¡bilí nai/ plako, la gogorik ez daukal zure klaserako, aurten ere egingo det nik piperra pranko, nahiz-ta tontoa naizen klase baterako, aita baino gehiago ez naiz aterako. (BIS)
Nik eskola ez nula inoiz bukatuko, azkar antz eman nion han hasi orcluko, land behar dúdala ama dut lekuko, eta ikasteari egin diot uko, bien artean ere ez naute lotuko. (BIS)
Egaña:
Egaña:
Etxean mutikoak zenbat enbarazu! Bazter denak miatzen hor dabil jo-ta-su, ene ¡rakaslea ni pozik naukazu, gure mutila gogor hartu zazu, maisu! Ta lotu behar bada, lasai lotu zazu. (BIS)
Zapaltzen du zabala, zapaltzen txokua, nere seme hau degu pinta txulokua, aspaldian utzi zun liburu ¡okua, bihotza du harroa, zorrotxa mokua, honen Caton-a clezu belarrondokua. (BIS)
74
BERTSOLARI
1994-Urría
1994-Urría
BERTSOLARI 75
Murua:
Murua:
Sekula ez da ¡risten klasera pintuan, neskei zirrika hasi sartuta seituan, babak atera zaizkit honekin eskuan, miope izan da beti atzeko bankuan, aitaren berdina da haure talentuan. (BIS)
Aspalditik hartzen dut berezi bezala, belarrondoan jarriz hatzapar zapala, hala ere seme hori alper ta makala, lagunek ere diote txulo-txulo dala, nolako enborretik halako ezpala. (BIS)
|. Sarasua: Belarrondoko engatik ni ez nago izu, esango dizudana entzun zazu, maisu! Aitak zaplastekoak aipatu dizkizu, baina esperientziaz kontatuko dizu, emandakoak bueltan joango zaizkizu. (BIS)
|. Sarasua: Etxean izaten da hamaika zarata berak noizbait jo banau nik erantzun zapla, denok ¡suri dugu hainbat negar tanta, aitak ez luke ¡zango maisuaren falta, neri euki ez balit bildurra galanta. (BIS)
Egaña:
Egaña:
Sartu da pedagogi moderno munduan, jakin nahi det maisuak letxea nun duan, zapla belarrodoan meezi dun moduan, hezkuntza berezia aipatu zenduan, ta hori berezi ez bada zer degu orduna? (BIS)
Etxean gaiztoa da, gure mutur zikin! hiru urtekin ere latina bazekin, ikastolan maisua ez dabil horrein fin, goizez gozo-gozo ta arratsaldez berdin, monjotan sartuko det eskarmenta dedin. (BIS)
7b
BERTSOLARI
MUTRIKU 1994-9-10 U. Iturriaga-Egaña Gaia: Andoni Egaña, azti famatu bat degu, besteen etorkizuna iragartzen fama haundia hartu dueña. Eta Unai, berriz, etorkizunaz erabat kezkatuta dagoen
eukal politikoa. Hauteskundeak laister datozela eta baduzu zure alderdia /crian geldituko den kezka...
U. Iturriaga:
Egaña:
Hauteskundeen garaia clugu ¡adanik nahiko hurbila, ñire partido rejionalista ez da orain marabila, ta arduratuta hementxe nator laguna, kontseju bila, berriz sinistu behar al didate botatako gezur pila? (BIS)
Caldera horri erantzutea bada nahiko enbarazu, zerorri ere dudan bazaude ni harrituta naukazu, tarteko «N» horri zer egin oso garbi daukat, aizu, hola segi ta usté gabean bera eroriko zaizu. (BIS)
Egaña:
U. Iturriaga:
Aizu, Xabier, aitortza hori ez nuen asko itxaro, gezurteroa zerala esan harritu nauzu zeharo, zuk zenbat botu lortuko dezun óío-oso garbi dago, zuk usté baiho gutxiago ta merezi baino gehiago. (BIS)
Mende hasieran euki genitun behintzat pare bat martiri, ordutik hona erdiak gezur ta egiak beste erdi, beste galdera suabeago bat egin behar dizut zuri, hasiko al zaio berriz ilea Iñaki Anasagastiri? (BIS)
U. Iturriaga:
Egaña:
Horrenbesteko azkarra zenik nik ez nekien, ez nekin, baina fiatu egin beharko naiz azti famatu honekin, ñire alderdiak badu «P» bat ta beste «V» txo batekin, ta dudan nago zer ein behar dudan tarteko «N» horrekin. (BIS)
Nik nahi ta ere ezin konpondu Iñakiren imajina, hemendik hona ile pasatzen egiten du ahalegina, b¡ kontu dauzka esprai moderno edo-ta oilo zirina, usté al dezu aztia déla Lurdesko Amabirjina. (BIS)
1994-Urria
BERTSOLARI
77
U. ITURRIAGA-I. ELORTZA Caia: Sekretu haundian eduki dute, baina enteratu gera horretaz ere Euskal Teiebistan aurtengo urterako programazio berrian b¡ mutiko hauek prestatutako umorezko programa bat ornen dago. Ta
guk jakin nahi genduke ze nolako programa, zeintzuk ¡zango diren, ze modutan ¡zango diren, nork aurkeztuko duen, e.a.
U. Iturriaga:
I. Elortza:
Aurkezletxarako gu gaude hain egoki, makilatu ere egin gaituzte poliki, programak eukiko'itu gutxinez b¡ zati, lehengo apirilekoa hartuaz aitzaki, hasi eta erdian moztuko da beti. (BIS)
Andoniren gomina eta hainbat tiro, hórrela joango da astiro-astiro, baina norbait gurekin gaur ez bada fio, polemikei iheska egin dugu bingo, aurkezle gara baina ez dugu hitzegingo. (BIS)
I. Elortza:
U. Iturriaga:
Aurkezle lanerako gatoz bi mutiko, umorezko programa hasiko da tinko, hasi eta erdian hortan ebakiko, hórrela irtengo ú<\ polito-polito, baina aurten delfinik ez dugu jarriko. (BIS)
Laguntzaile bat dugu ongi etorria, horren fama haundia, horren egarria, Azpillaga egongo da silan ezarria, hankak zabal-zabalik estutuz gerria, soberanon zezenan bertsio berria. (BIS)
U. Iturriaga:
I. Elortza:
Programari serio ¡a heldu diogu, laster hastea ere orain dagokigu, bi zati eukiko ditu gutxinez b¡ ordu, intermedioetan anuntzio eredu, Andoni, gomina bal anuntziatuko du. (BIS)
Azpülaga ere egin d^ gure gatibu, zuek zarete hortan gaur gure testigu, umorearen bila gabiltza beti gu, nahiz-ta igual harritu hemen bi edo hiru, rejimen anuntzio bat egingo digu. (BIS)
78
BERTSOLARI
1994-Urría
1994-Urría
BERTSOLARI 79
U. Iturriaga: Beste aktore bat ere badaukagu bertan, fijau al zarete inoiz Iñakin iletan, moro bat ¡zango da Euskaditik bueltan, eta gu pantailetan ez gauden hoietan, kostoa salduko du ¡ntermedioetan. (BIS)
I. Elortza: Denak sartu ditugu denak geure lagun, laister zuen pantailan dauzkagu ezagun, baina Mañukortana dugu nahiko ilun, laister hasiko gara ta oraindik gaur egun ez dakigu zein paper jarriko diogun. (BIS)
U. Iturriaga: Mañu ere artista ñola zaigun jaio, pantailarako dugu abil eta iaio, eta gainera dabil prestu zer arraio, pápela eman beharra ta tokatu zaio zaio, komuneko pápela eman beharko zaio. (BIS)
I. Elortza:
U. Iturriaga:
Mañun pápela bera hasi da azaltzen, piskat ilustratzea nago ni pentsatzen, hola soilik tristea dena izango zen, eskinan jarriko da ta bertan ixiltzen, komuneko paperaz zapatak garbitzen. (BIS)
Ez zait tokatzen baina behingoagatik berdin, esandakoa behintzat garbi gera dedin, Mañuk paperarekin hainbeste ahalegin, baina neu geratu naiz hemen nahiko erkin, berai papera eman ta kaka neuk egin. (BIS)
80
BERTSOLARI
1994-Urria
BílíNlX meacxclenclci
MUSIKA, ALDIZKARIAK, BIDEOAK, LIBURUAK, HAURREN TXOKOA / JOKOAK. 800 metro karratu, Kultura eta Aisiari lotutako beharrei erantzun asmoz.
BILINTX megadenda. Fermín Calbeton, 2 1 . 20003 DONOSTIA. Tf.: (943) 420080 - Fax: (943) 420388
IZ
WXÍT&Z
tGI
e t a írtudUz 14e,nlOL