mum L ^ ^ ^ ^ I ^ L .-^ÍHMttMSMMMPWi
**
—"i ^ .,#M
¿
^*y*f
1—-—^
jP^**? ^fc W
^t****
—
AURKIBIDEA Amuriza, zikloi bat bertsolaritzan 2. orrial. • Arantza: «Mirespena eta kupida inspiratzen zizkidan» 20. orrial • A. Muniategi; Amurizaren sparr¡ng-a 23. orrial. • Lau mosketeroak Zamorako kartzelan 30. orrial. • Zure ustez, zer eskaini dio Amurizak bertsolaritzari 37. orrial. • )ose Mari Aranalde 43. orrial. • Gorka Aulestia 49. orrial. • Xanti Zabala «Lexo» 53. orrial. t
Juan Mari Lekuona 58. orrial. • Andoni Egaña 61. orrial. t
Amurizaren bertso jarraiak 65. orrial.
AMURIZA, ZIKLOI BAT 2 BERTSOLARI
1993-Urria
Gotzaia izutzeko adinako sermoiak egin eta gero kantatu ohi zuen ¡gande eguerditan sotanarik kendu gabe Bizkaiko plazatan artean Don Jabier zenean, Gizaburuaga eta Amorotoko abadea. Sekulako olatuak harrotu zituen, Zamorako kartzelatik itzuli berria, 1980an lehen txapela jantzi zuenean. Geroztik bere marka darama bertsolaritzak. Bertsolari handi guztiek ekarriko zituzten berrikuntzak, baina inork ez zituen Amurizak bezala etxearen zimentarriak astinduko. Hain zinez astindu zituen, non bi txapel handi buruaren gainean eramanik ere, bere bertsokide askok dudatan jartzen baitzuten harén bertsolari balioa. Aintzindarien patua zen hori eta aintzindarien bakardadea ezagutu zuen. Kazetaritzan, itzulpengintzan, literaturan, saiakeran eta politikan ere saiatu da eta oraintxe bertan ere dozenaren bat liburu idazteko adina proiektu badarabil buruan, Xabier Amuriza nekez baretzen den zikloi horietakoa baita.
JERTSOLARITZAN Testua: Joxean AGIRRE Argazkiak: Iñigo GALLEGOrenak eta Xabier AMURIZAK utziak 1993-Urría
BERTSOLARI 3
abier Amuriza ez zen beste haurrak bezala jaio. Ez zuten Paristik ekarri, Bizkargi gainetik baizik soinu txiki baten barman sartuta.
X
«Cure aitak txikitan kontatzen zidanez, osaba José soinujoleak ekarri ninduen Etxanoko mendi horretatik. Urtean behingo erromerian jotzen ari ornen zen, ¡jito haurtxo bat karroan bakarrik erreparatu zuenean. Disumuloan soinu txikiaren barruan sartu eta etxera ekarri eta sukaldeko mahaiaren gainean utzi ornen ninduen. Geroztik ez nuen nik neure leku hura ezagutu gabe onik. Urtean behin herri guztia joaten zen erromerian ermita horretera eta niri hurrengo urtean joango nintzela esaten zidaten. Sei urte nituela eraman ninduen aitak. Han, gerrako zanga batean ¡jitoak zeuden karro batean eta gogoratzen naiz hará joan eta ñire familiarteko izan zitezkeen ¡jito horiei begira nola egon nintzen behin eta berriro. Bizkargi ga¡nera Joan nintzen egun hori inportantea izan zen niretzako, etxera bueltan egin bainuen jendaurreko nere lehen bertsoa. Auzaganeko tabernan geratu ginen eta aita betei bezala kantuan eta broman hasi zen. Nik ere ordurako bertso batzuk jakingo nituen buruz eta aitak mostradore gainera igo ninduen, horrela bere parean jarrita elkarri bertsoak, bapalekoak ere bai lartoan, kantatzeko. Gogoratzen naiz nola taberna jendez beteta zegoen eta guztiak txaloka aritu ziren. Halako batean gizon bat txapela pasatzen hasi zen eta ñire kezka bakarra zen atean zeuden goardia z¡bilak zer botako zuten, orduan erromeria guztietara goardia zibilak joaten baitziren. Goardia horiek pezeta gorri baña bota zuten. Poltsikotik painueloa atera, diru horiek guztiak han bildu eta dirua eskuan nuela harro asko joan nintzen etxera aitaren bizkarrean arrelepo jarrita. Etxeko sukaldean hormaren kontra tolestatzen zen mahai bat genuen eta hura jeitsi, petróleo kriseilua piztu eta aritu ginen aita eta biok diruak kontatzen. Hamalau pezeta, zortzi txakur handi eta zazpi txakur txiki bildu genituen. Diruak poz handia eman zidan neri, baina fama zabaldu zen Torreburuko mutikoak bertsotan edo kantuan zekiela eta geroztik joaten nintzen leku guztietan kantatzeko eskatzen zidaten.
4
BERTSOLARI
Urte hartan bertan Epaltzako auzoan San Antolinetan egiten diren festetan, bertako erdibertsolari baten belaunean jarrita kantatu behar izan nuen. «Kartzelas» deitzen zioten erdibertsolari horri eta auzoko plazan bere belaunetan jarri eta elkarri bertsotan jardun genuen jende korro baten erdian. Nik oso trantze txarra pasatzen nuen eta bertso dei horiei ¡hes egiten saiatzen nintzen, baina alferrik zen, jaunartze, eztei eta bazkari handietan kantuan jartze baininduten. Detalle batekin gogoratzen naiz, ni kantuan ari nintzen une hori aprobetxatzen zutela emakuneek laztanak eta kariziak egiteko; nik oso ile kizkurra nuen eta ¡lea ukitzen zidaten eta horrek higuina bezala ematen zidan edo lotsa, ez dakit, ni basoan bakarrik ¡biltzen ohitutako mutikoa bainitzen. Hamaika urterekien frailetara joateko ordua etorri zitzaidanean, aurkitu nuen arrazoi positibo bakarra horixe izan zen, han gutxienik bertso kontu horrekin bakean utziko nindutela, baina ez zen hórrela izan. Zornotzako karmeldarretan bazegoen euskal giro piska bat eta urte hartaka Eguberritan bertsoak kantatu behar izan nituen. Hurrengo urtean, herriko apaizak egin zuen maniobraren bati esker, seminariora eraman ninduten eta han bai, euskal giroaren arrastotik nola ez zegoen, bakean utzi ninduten harik eta 15-16 urterekin neu deskuidatu nintzen arte». Zirkoa
etxean
Aitak asmatua zen, noski, Xabier txikia Bizkargi gainetik ekarri zutela zioen ipuina, baina Luzio Amurizak milaka asmatzen z¡tuen horrelako fantasiak. «Oso umore oneko gizona zen, umore disimulatu gabekoa zuen eta ez dut usté ezagutu dudanik hark hainbat mundu honetan gozatu duen gizonik. Haurrek duten jolasgureak ez zion hari inoiz aldegin eta mundua jolas egin eta luzitzeko leku bezala hartzen zuen. Igeltseroa zen ofizioz eta primerako ofizioa zen harentzat, etxez etxe ¡biltzen baitzen eta bet¡ publiko berria aurkitzen baitzuen bere ipuin eta fantasientzat». Luzio Amuriza Gorozikakoa zen eta Etxanora ezkondu zen Maria Jesusarekin. Andrearen jaiotetxe inguruan berak eraiki zuen 1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
5
baserri txiki bat eta Torreburu jarri zioten ¡zena Han jaioak dirá Miren, Imanol, Xabier bera eta Floren. Torreburu Etxanotik ordu erdi batera eta Zornotzatik ordubetera dago. Orain dela gutxi egin dute kotxebidea baserri horretara. Xabier txikia zenean, beraz, ez zegoen ez errepiderik eta ez argindarrik. Luzio Amuriza Xabier Zamorako kartzelan zegoenean hil zen eta bertsozale gehienek oraindik gogoan izango dituzte 80ko txapelketako desenpatean gaia halaxe tokatu eta kantatu zizkion bertsoak. «Niretzako ¡zugarrizko kolpea izan zen kartzela nengoela aita gaixorik zegoela eta ez zuela salbaziorik esan zidatenean. Hala ere ez dut uste berak asko sufritu zuenik. Ziarrosia zuen eta berak gibel zaharra bota eta berria egiten ari zela pentsatzen zuen. Ospitalean zegoenean ere ez zuen umorerik galdu eta gu kartzelan harén kartak iristeko zai egoten ginen. Erdaraz ¡datzi behar izan zituen eta adiskide guztiak elkarrengana bildu eta altuan irakurtzen genituen. Hil baino zortzi egun lehenago ere karta zelebre bat idatzi zigun. «Oye Javi. Esto no es un hospital, esto es un tiatro», hasten zen karta hori eta enfermerek egiten zizkioten bromak edo berak egiten zizkienak eta ¡nguruko zurrumurru eta kontuak kontatzen zituen, baina inoiz ez kontu tristerik. Hark bazekien guk kartak taldean irakurtzen genituela eta hil osoa pasatzen zuen kontuak biltzen. Txikitan ere mila fantasía asmatzen zizkigun. Igandetan, lanik egiten ez zuen egun bakarra zen eta, harén ohera joan, mantapean sartu eta ipuin ¡zugarriak asmatzen zizkigun. Ez dut uste langile txarra zenik, baina lanak ahaztu egiten zitzaizkion batzuetan eta ama haserretuta ¡biltzen zuen. Nik, esate baterako, hiru urte arte ez nuen hizketarako ahorik zabaltzen. Mutuek bezala hitzegiten nuen, eta aitak ere horrelaxe hitzegiten zidan. Ama haserretzen zitzaion eta hark ikasiko nuela bai, esaten zuen. Amak medikutara ere eraman ninduen, baina alferrik. Egun batean neurekasa kantuan somatu omen ninduen eta orduan lasaitu omen zen, kanturako ahoa ¡rekiten banuen, hizketarako ere egingo nuela eta».
6
BERTSOLARI
Ama, María lesusa, orandik emakume gordina dago eta berarekín bízi da Berrizko Andikoa auzoan Xabier eta Arantzak duten Solozar etxean. Xabierrek lañaren mende gogoratzen du ama haurtzaroan. «Gozotasunak ¡zkutuan gordetzen zituela esango nuke nik. Lañaren mende bízí zen eta bíldurra ere bazuen, mendiko baserrí horretan bakarrik geratzen baítzen eta bakarrik zegoela jakinik ¡jitoak ere etortzen baitziren lapurretan egitera. Gu gerra osteko haurrak gara. Ni 41ean jaio nintzen eta baserrietan goserik pasatzen ez bazen ere, ugaritasunik ere ez genuen ezagutu, gurea baserri txikia baitzen. Baina ez da hori bakarrik. Garai horretan batez ere oso normalak izaten ziren familiartekoen liskarrak eta auzokoen arteko ezinikusiak. Gurean ere izan ziren horrelakoak, burrukak eta odola ere ikusteraino iritsi ziren amaren familian eta gu aparte bizi ginelarik ere, asko afektatu zion amari eta gurí ere bai. Haurrak ez ditu gauza horiek koprenituko, baina somatu bai». Mutiko
kazikeak
Xabierrek gaztea zela Orixeren «Euskaldunak» poema epikoa irakurri zuenean, identifikatzen omen zuen hor berak umetan ezagututako mundua, baina neurri batean bakarrik, nekazal giroko mundu erreala askoz ere krudelagoa dela somatzen baitzuen. «Gauzak ez dirá dramatikoegi pintatu behar, jeneralean errealitatea kontrastez betea egoten delako, baina nik haurtzaroan ezagutu nion aurpegi krudel bat ere. Ni Etxanora jeisten nintzen eskolara eta bidea luzea zelako edo bertan geratzen nintzen eguerdiartean. Bokadillo bat eramaten nuen eta primeran pasatzen nuen nik hura jan eta jolasean, bakean uzten nindutenean, baina eskola horretan 5 urtetik 15era bitarteko neskamutil piloa ibiltzen zen eta taldeka, tribu eta klanetan organizatuak egoten ziren eta nolabaiteko kazikismo batek funtzionatzen zuen. Gogoratzen naiz, esate baterako, ñola eguerdiartean niri obligazio batzuk jartzen zizkidaten. Igual pare bat dozena sagar ohosteko agintzen zidaten edo ez dakit zenbait karakol batzekoa eta nik isil-isilik agindu hori bete behar izaten nuen, basati samarrak zirelako.
1994-Abendua
Baziren kutxillo eta guzti ¡biltzen zirenak ere. Burruka ¡zaten zen mutilen artean jolasietako bat eta burrukak benetakoak ¡zaten ziren. Ni anaiaren anparoan ibili nintzen bitartean tira, baina hark eskola utzi zuenean, oso bakarrik aurkitu nuen nere burua, defentsarik gabe, beharbada neu ere bildurti samarra nintzelako. Kazikismo hori estremoetaraino iristen zen: nik, esate baterako, beste mutikoen zigorrak egin behar ¡zaten nituen etxean. «No hablaré más en clase» ehun aldiz ¡daztea eta horrelako zigorrak jartzen zituzten eta ni behin baino gehiagotan jardunda nago neureak ez ziren zigorrak behiak zainduz etxean egiten. Ez dakit ñola maistra ez zen enteratzen gauza horietaz, batez ere letrak hain diferenteak genituenean. Nesken mundua ez zen hain krudela beharbada. Gogoratzen naiz ñola neska nagusietako batzuek nolabaiteko ama papera egiten zuten mutiko txikienekin. Bazen neska horietako bat ni defendatzen eta babesten saiatzen zena. Harén aurpegiak deskantsua ematen zidan eta nolabait maitemintzera ere iritsi nintzen neska horrekin. Ni txikienetakoa nintzenez, aurreko iladan egoten nintzen eskolan eta ez nintzen ausartzen neska horri begiratzeko burua atzerantz biratzen eta lekzioa hartzera maistraren ¡ngurura noiz etorriko zen zain egoten nintzen, lasai begiratzeko». Ezkontza bat
ginela lehenik eta bikote ondoren. Halako batean ezkondu egin behar genuela erabaki genuen eta testigu eta guzti egin genuen ezkontza Etxanoko elizan. Gu managilloak izaki, ezagutzen genuen ondo zeremonia horren berri eta egitan balitz bezala prestatu genuen guztia. Testigua bilatu, arrasaldeko 4etan eskolatik atera ginenean bildu eta lagunak etxera joan zain egon ginen eliza barrura sartu, atea barrutik itxi eta ezkontza hori benetakoa balitz bezala egiteko. Bazegoen ezkonberriei gainetik jartzen zitzaie maindire zuri bat ere elizan eta hura ere jarri genuen burutik behera eta ekitaldi horretan egin beharreko otoitz eta formula guztiak erabili genituen. Hain zinez egin genituen gauzak, ze bukatu eta gero ni bakarrik geratu nintzen aldare aurrean otoitzean gauza ondo atera zedin edo «gauziek ondo urten daijen». Hori nolabait gure egoera formalizatzéko egin genuen eta elizatik atera ginenean, andra-gizon sentitzen ginen eta ezkon-berriek bidaia bat ere egiten zutela eta han inguruan zeude kantera zahar batzuetara Joan ginen eta han eseri eta sagarrak
elizan
Xabierrek eskola garaitik gordetzen duen oroitzapenik politenetakoa eskolako neska batekin ezkondu zenekoa da. «Zortzi edo bederatzi urte nituenerako piska bat oilartzen hasi nintzen. Ordurako igandetan monagillo bezala hasiak geunden ñire adiskide bat eta biok. Ikasten fina nintzelako maistrak asko maite ninduen eta apaizak ere estimatzen ninduen. Eskolan neskek lorategi batzuk zituzten beren kontura bainaka edo hirunaka eginak eta monagillo ¡biltzen ginen bi lagunok neska horietako biren lorategira joaten ginen ura eraman edo lanean laguntzera. Kontua da poliki poliki bi neska horien lagun egin
1994-Abendua
BERTSOLARI
7
jaten egon ginen. Testigua ere han zen gurekin eta hark nonbait bazekien ezkontbidaian beste zerbait ere egiten zena eta «eizue ba beste hori» esaten zigun, baina ez genuen ezer egin. Ni hamaika urterekin seminariora joan nintzelarik galdu nuen neure lehen emazte horren arrastoa. Lehen urtea egin eta oporretan etxera ¡tzuli nintzenean ohartu nintzen Etxanon bi neska horiek falta zirela. Sekulako frustrazioa sentitu nuen. Apaizgai nintzen momentutik banekien neska horri muzin egin behar niola, baina ez nuen usté ikusi ere ezin egin nezakeenik. Biak Etxanora aititeamamen etxera etorriak ziren eta berriro beren etxeetara itzuli ziren. Hala ere, ni ez n i n t z e n neska horretaz ahaztu eta seminarioan ere maiz aipatzen nuen neure ezkontzaren kontua. Ñire lagunaren neskarekin Zornotzako taberna batean egin nuen topo behin, 16 bat urte nituela, herriko apaizarekin meriendatzera Joan nintzen batean eta hizketan egon ginen, baina ez nintzen ausartu bere lagunaren berririk galdetzen. Urte asko pasa eta gero, sotana jantzi behar genuen bezeperan egin nuen topo neure andregai horrekin. Abisu bat bezala izan zen niretzat edo hórrela interpretatu nuen behintzat. Ezkondu aurretik solteroen despedida egiten den bezalaxe, guk ere «galtzen despedida» egin behar genuela erabaki genuen, sotana jantzi behar genuen bezperan eta taldetxo batek ihes egin genuen seminariotik merienda bat egiteko asmotan. Ordurako errebelde samarrak ginen eta ez genuen kontzientziako arazorik izaten horrelakoak egiteko orduan. Erletxetako jatetxe batera joan ginen meriendatzera eta han egin nuen topo hamalau bat urte lehenago nirekin ezkondu zen neska harekin. Nik ez nuen ezagutu, jakina. Zerbitzen ari zen eta berak eman zidan hizpidea, nongoa nintzen eta abar. Halaxe argitu zen dena. Triste itzuli
8 BERTSOLARI
nintzen seminariora, neure baitan Jainkoari esaten n i o l a , nola egin didazu alukeria hau!». Euskaldunak eta
erdaldunak
Sasoi hartako beste apaizgai askok bezala, Amurizak ere destinoa beste batzuek erabaki zioten inpresioa izan zuen seminariora bidali zutenean. «Tarteka eskolara Zornotzako karmeldarrak etorri ohi ziren eta eskolan ondo samar moldatzen ziren mutikoak tentatzen saiatzen ziren. Nik behin usté dut baietza eman niela eta geroztik nirekin kontatzen zuten fraile horiek. Hala ere, ni ez nintzen ohartu benetan fraile edo apaiz eramango nindutenik, harik eta koltxoia egiteko artilea eta telarekin Mañariatik ñire amabitxia gure etxera etorri zen arte. Dena den, ez dut nik Zornotzako karmeldarretan igaro nuen lehen urteko gomuta txarrik. Egia da disziplina gogorra zutela eta egiagoa da etxearen mina sentitzen nuela, baina euskal giroa zegoen, euskarak prestigioa zuen han eta ¡kasleak ere ez ginen horrenbeste. Ni oso o n d o moldatzen nintzen ikasketetan eta «El chico de los diez dieces» deitzen zidaten, premio sail bat atera bainuen lehen urte horretan. Herriko apaizak sartu zuen eskua, ordea, eta seminariora eramatea lortu zuen eta han txokea jasan nuen, zegoen giroa guztiz erdalduna ez ezik, antieuskalduna ere bazen Derion. Ikasleak erabat masifikaturik bizi ginen, 500 buruko mostruo bat zen hura eta nik ikasketetan ere behera egin nuen. Hamabost edo hamasei urterekin neure buruaren jabe egiten hasi nintzen arte, ez nuen lehengo maila errekuperatu, orduan hasi nintzen berriro latin eta grekoan destakatzen. Erdaldunak ziren jaun eta jabe eta guri «boronos» deitzen ziguten. Nik usté usté dut neurri han-
1994-Abendua
di batean hain boronoak ez ginela frogatzeko ere saiatzen ginela ikasketetan destakatzen eta erdaldunak baino gehiago ginela frogatu 1994-Abendua
genuen. Hala ere urteak behar izan genituen geure buruengan segurtasuna hartzeko eta fยกlosofian ginela disparatu eta erasora pasatu BERTSOLARI 9
ginen. Bestalde, adin horretantsu euskararen aldeko lanetan ere hasi ginen mugitzen, nahiz eta azpitik eta ¡silka izan. Garai horretan gure gelatara sartzen ziren begiraleak genituen eta nere gelako mahaiaren gainean beti euskal liburuak aurkitzen zituen. Hori ez zegoen debekatua ordurako, baina ez eta ondo ¡kusia ere. Koruan kantatzen genuenok euskal kantak lehenagotik hasiak geunden kantatzen eta euskaltzaletasuna geure kontzientziatik sartu zen, ez zen kanpotik edo ¡rakasleren batek sartutako zerbait ¡zan».
Lehen bertsoak Elizaren baitan aire berriak sartu ziren eta «agiornamiento» famatuarekin batean jatorrizko hizkuntzen aldeko jarrerak ¡ndartu ziren. Orduan hasi ziren Derioko seminarioan ere euskarazko klaseak toleratzen. «Halako klase bat jarri zuten eta ni segituan apuntatu nintzen. Klase horretako lan bezala egin nituen nik neure lehen bertsoak. Hortxe deskuidatu nintzen eta geroztik berriro bertsolari famak itzalak bezala jarraitu dit. Hamazazpi urte ¡zango nituen eta irakasle eta lagunei sorpresa bat ematea erabaki nuen. Gau bat pasatu nuen Praisku eta Jazintaren arteko elkarrizketa bat bertsotan egiten, andra-gizonen arteko elkarrizketa bat zen erabat nekazal girokoa eta nik espero ez nuen arrakasta ¡zan nuen. Hor hasi nintzen polikiki poliki bertsolaritzan sartzen. Muniategi eta biok ginen bapatean moldatzen ginenak eta entrenamendu klandestinoak egiten genituen lagun talde bat entzule genuela. Nik idatzitako Praixku eta Jazintaren bertso horiek gure aitaren eskuetara iritsi ziren eta honek nonahai kantatzen zituen. Hala ere, aita hil zen eta nik idatzitako lehen bertso horiek nik ahaztuak nituen eta pena ematen zidan. Orain déla hamar bat urte lagun batek gure aitari grabatutako zinta bat zutela etxean esan zidan eta arren bai arren ekartzeko agindu nion eta hartu nuen sorpresa ez zen makala izan, beste gauza askoren artean neure bertso haiek agertu baitziren aitak kantatuta. Igeltsero bezala lan egitera joan eta kantatu zituen nonbait». Zorionez bertso horiek eskuratu ditut, baina garai horretan egindako beste bertso asko be10
BERTSOLARI
tiko galdu dira. Famatua aizan zen, esate baterako, Muniategik eta biak egin zuten saio bat. «Urtean behin seminarioan "cena fría" deitzen zioten festa bat egiten zen irakasle eta ikasle guztiak biltzen zituena. Afari berezi bat ematen zuten eta ondoren txiste, mimo, deklamazio eta bromak egoten ziren. Abel Muniategi eta biok euskaraz bertsotan egitea erabaki genuen eta nik latinez eta grekoz ere hiru bederatzi puntuko bota nituen. Bertso jarriak ziren, noski. Beste behin gazteleraz ere egin nuen dozena bateko sorta bat, bederatzi puntúan eta honela hasten zen: Escúchenos señores de la constituzión Este cuento que no es de la prostituzión Don Joaquín y Ubieta ¡Ene, qué diversión! Son los protagonistas de esta bella funzión Etab.». Sasoi horretan pentsatu zuten Etxanoko jaietan ere bertso lehiaketa bat antolatzea 1993-Urrb
eta, noski, Xabier Amurizak ere parte hartu eta berari eman zioten saria. Autzaganekoak ez zirela gutxiago izango eta haiek ere beste lehiaketa bat antolatu zuten eta hara ere agertu zen Xabier, bere auzoa baitzen. «Nik 17 urte nituela egin zen Bizkaiko Lehen Txapelketa ere eta Balendin Enbeitak irabazi zuen. Gorozikako jaietan aitaren etxera joan nintzen eta Balendini bertso bat kantatzea zen ñire asmo eta ¡lusio bakarra eta halaxe egin nuen», esaten du. Aro
heroikoa
Xabier Amurizak gogoratzen dituen urterik ederrenak apaiz egin eta ondorengoak dirá. 1965ean egin zen apaiz, 24 urterekin. «Oso urte gutxitan sekulako eklosioa gertatu zen garai horretan eta guri protagonista izatea tokatu zitzaigun neurri handi batean. Gu eliza ofiziala salatzeko asmoarekin egin ginen apaiz. Horrek ez du esan nahi gure aurretik ez zegoeniek ezer. Ordurako gauzak asko mugitzen hasiak zeuden. Nik ez dut usté, adibide bat jartzeko, mezarik latinez eman dudanik. Ordurako euskaraz ematen 7993-Urria
ziren eta frankismoaren aurka ere firma bilketak eta ekintza zabalak antolatuak zituen euskal kleroak. Ñire buldurra beste bat zen, genuen fama edukita, erdal herriren batera bidaliko ote ninduten. Kasu horretan ez obeditzeko asmoa nuen. Pentsatzen nuen herri hartara joan eta gauzak esplikatu egingo nituela, baina ez nuela destino hori onartuko. Eliza herritartu eta euskaldundu behar bazen, guk euskaraz eginbehar genuen lan. Nik Gizaburuagan egin nuen urtebete eta bigarren urtean Amorato ere hartu nuen. Hiru urte eta erdian bukatu ziren ñire apaiz lanak, Bilboko gotzaitegian egin genuen gose huelga bat dela eta «bandidaje y terrorismo» delitua aplikatu baitziguten Burgosko epaitegi militarrean eta Zamorako kartzelan sartu preso. Hiru urte eta erdi horietan gauza asko pasatu ziren. Etxebarrietaren heriotza zela eta sekulako mugimendua sortu zen. Harén aldeko mezak antolatzen ziren nonahi eta kontrako errepresioa ere indartu egin zen. Niri sermoiak egitea tokatu zitzaidan eta sermoi horiek aldarrikapen gogorrak bihurtzen ziren. Multa bat ere izan nuen eta ez ordaintzeagatik hilabete egin nuen kartzelan eta apaiz bat
BERTSOLARI
11
kartzelara eramatea gogorra zen garai haietan. Amoroton ezkontza bat egin nuen eta elizatik ateratzen ari nintzela detenitu ninduten jende guztiaren aurrean. Nik sekreta horiei lanak bukatu gabe nituela esplikatu nien, etxerea Joan eta errejistroan jarri behar nuela ezkontzaren berri. Eztabaidan ari nintzela ¡endea ohartu zen gizon haiek poliziak zirela eta denak ¡ngurura bildu ziren eta isiltasun ikusgarria sortu zen. Amoroton gertatu zen hori eta ni berriro herrira ¡tzuli bitartean ez zirela elizan sartuko erabaki zuten eta horrelaxe egin zuten», gogoratzen du. Amurizak berak aipatzen duen metáfora bat erabiltzeko, itxita zegoen lapikoari balbula irekitzen saiatu ziren. Apaizen ministerioa ez zen, ordorioz, erlijiora bakarrik mugatu, morala askatzen, ideiak berritzen eta politika aldetik jendea mugiarazten saiatu baitziren eta ordainetan herriaren aldetik mirespena eta atxikimendua ¡aso zituzten eta zigorrak eliza ofizialaren aldetik. «Herri txikietan mezak euskaraz ematen ziren, baina bazeuden herri handiak euskarazko mezarik gabekoak eta Zeruko Argian artikulu bat eman nuen argitara, esanez leku horietako euskaldunek ez zutela mezatara joateko obligaziorik, baldin elizak meza beren hizkuntzan eskaintzen ez bazien. Artikulu horrek sekulako abarrotsak sortu zituen. Gurpide gure gotzairengana ere iritsi ziren sonak eta bere mendekua prestatu zuen. Meza eman, konfesatu eta gainerantzeko lanetarako lizentzia mugatuak ematen zituzten eta tarteka azterketa batzuk jartzen zituzten lizentzia horiek berritzeko. Gurpidek gutun bat bidali zidan berak pertsonalki aztertu behar ninduela adieraziz eta oso usain txarra hartu genion auziari, ez baitzen bat ere nórmala gotzaia pertsonalki apaizei azterketak egiten hastea. Egun horretan, ni azterketa egitera Joan nintzen horretan, apaiz talde handi bat arrimatu zen gotzaitegira. Nik neure aldetik azterketa euskaraz egingo nuela erabakia nuen. Hala jakinerazi nion gotzaiar¡, baina aldez aurretik gazteleraz ¡dazki txiki bat ¡rakurriko niola eta ¡dazki horretan eliza ofiziala zapaltzailea, antiebanjelikoa eta ez clakit zeenbat gauza zela esan nion eta gotzaia berriz usté dut antikristoa zela esaten
12
BERTSOLARI
niola. Bukatu baino lehen hasi zen dehadarka eta fueraka eta azterketarik egin gabe atera behar izan nuen», kontatzen du. Sasoi horretarako Amuriza bertsotan zebilen sotana eta guzti. )endeari txokantea egiten zitzaion hori. «Cero neskei gertatu zaiena gertatu zitzaidan niri. Jendeari kosta egiten zitzaion apaiz bat sotanarekin bertsotan ikustea. Bertsotan sarritan, batzutan nahita, beste batzutan ezinagatik, gordinkeria ere hantxe izaten da eta ñola ez araroa egiten zen lan horretan sotanadun bat ikustea. Garai horretan maiz egiten nuen, ¡gande eguerdian sekulako sermoia egin lehenik eta gero bertsotara. Bizkaian behinik behin orduko zenbait abade Julio Iglesias baino famatugoa zen», kontatzen du. Kartzelan
lanean
«Maiatzeko egun batez» izeneko bertso jarrietan kontatzen du Xabier Amurizak Zamorako kartzelara eraman zuten eguna eta «Zamorako bertsoak» bezala ezagutzen direnetan kontatzen du han egin zuten motina eta eraman zuten bizimodua. Ez dira, ordea, hauek adibide soilak baizik. «Zerbait egin behar genuela eta halako bertso eskola bat antolatu genuen kartzelan eta hortik sortu zen «Hiztegi errimatua» ere, nolabaiteko talde lanetik. Alabaina bertso eskola horrek denborapasa bezala funtzionatu zuen beti, bertsoak landu, bakoitzak bere kontura lantzen baitzuen. Nik ordurako oinarri sendoa nuen bertsogintzan. Hemengo bertsolaritza ezagutzen nuen. Mila bertso banekien buruz. Txirrita, Xenpelar eta abarren liburuak behin eta berriz ikasiak nituen seminarioan eta hori bezain garrantzizkoa dena, Iparraldeko bertsogintza oso sakon ezagutzen nuen, EMzanburu bat eta Etxahunen bertsogintza epiko eta dramatikoa aztertua nuen. Ikusten nuen nik bertsogintzara aldaketak zetozela, errima, egitura eta ideien aldetik aldakuntzak zetozela eta Zamorako lanetan dagoeneko antzeman daiteke berrikuntza ahalegin hori bertso jarri batzuetan. Lan horietako batzuk abstraktuagoak dira. Esate baterako, lau urte preso neramatzala kontaturiko kartzelako bizimodua askoz ere gogorragoa da: 1994-Abendua
BERTSOLARI
13
Otsoak zazpi ume atsoak hiru haur preso sartu nautela lau urte dira gaur. Bertsorik gehienak, hala ere, kartzela ondoren jarri ditut, «Agur sagar beltzeran» izenekoak adibidez. Nik jarritako ederrenetakoak direla usté dut, baina Algortako lehiaketa hatera bidali nituen eta bigarren geratu ziren. Tematika aldetik ere usté dut badaudela hor berrikuntza batzuk. Alde batetik, maitasunaren bertsio ohizkoak higuina sortzen dit eta beti ere bertsio horien kontrapuntu bila saiatzen naiz. Bertso jarrietan beti saiatzen naiz kontrapuntu horien bila eta behin bilatzen dudalarik, paperean ezarri arteko onik ez dut izaten. Ñire bertso jarrietan topiko gutx¡ aurkituko duzula usté dut».
Bi
txapelak
Xabier Amurizak 80an eta 82n atera zituen Euskal Herri mailako txapelak. Edukin eta ideia berriekin ez ezik, doinu, metáfora, estilo eta baliapide berriak ekarri zituen eta horrelakoetan gertatzen denez, bertsozale erdiak alde eta beste erdiak kontra jarari z¡tzaizkion. Zamoratik itzuli zenetik herriz herri asko kantatu zuen, Lopategirekin batean bereziki, eta bertsoa abertzaletasun berriaren zerbitzuan ere erabil zitekeela frogatu zuen. Ideia berriek forma aldetik ere berrikuntzak eskatzen dituzte eta Amurizak oso landuak zituen ordurako bere estiloaren ezaugarri nagusiak. Hala ere, 80ko txapelketa izan zen Amurizari Euskal Herri mailako itzala eta sona eman ziona. Bertsozaleek bakarrik ez, bertsolari handi askok ere ez zioten meriturik errekonozitu eta urteak pasata ere, bi txapel humaren gainean eramanik, dudatan jartzen zuten bere balioa. «Bai. Ni ¡nguruko erreakzioak kaptatzen beti izan naiz oso azkarra eta somatzen nuen ñire inguruan nolabaiteko errezelo bat, pantalla batean ikusten ari banintz bezala ikusten nuen nerekiko mesfidantza hori. Tentsio uneak sortzen zituzten ziriak botatzen zizkidaten eta nahiz txapeldun izan bertsolari nintzela frogatu behar izaten nuen. Horren atze14
BERTSOLARI
tik bazeuden arazo politikoak ere, ni eta beste batzuk aukera politiko jakin batzuen ordezkari gisa ikusten baigintuzten. Gipuzkoan somatu nuen nirekiko girorik arraroena. Neuk entzuteko moduan komentarioak ere egiten zituzten eta, noski, asko sufritu nuen. Egia da ni abertzaletasun radikalago baten ahots bihurtu nintzela, baina ez nuen, bertsolari bezala, ñire burua irudi horretara mugatu nahi izan eta era askotako bertsoak eta modu askotako plazak egiten saiatu naiz. Ñire dohainik nabariena konpletoa ¡zatea déla usté dut. Gaur fribolitatea errazago barkatzen da. Baina orduan ere beti serio eta gai politikoak lantzen aritu izan bagina, ez genuen izan genuen arrakastarik lortuko. Usté dut gure bizkarrean jarri dizkiguten klitxeak interesatuak zirela eta kalte egiten zidatela», esan zuen. Bertsolari gutxi egongo ziren bertsolaritzaren historian Amurizak hainbesteko marka utzi dutenik. Bere eragina ez zen bertsogintzara bakarrik mugatu, bertso eskolen sorrera ere sekulako itzala izan nuen eta irakasle bezala ari zirenei material praktikoa nahiz ¡rizpide teorikoak eskaini zizkien. Bertsogintzan bertan ere bidé luzea egin du Xabier Amurizak geroztik. Orain déla lau bat urte ezusteko handi bat eman zien bere jarratzaileei, jaialdi gisa antolatzen ziren saioetatik erretiratu egingo zela adieraziz. Geroztik gai librean ¡bili da, bertso afarietan batipat eta badirudi hor aurkitu duela Amurizak bere lekua eta neurria. «Inoiz baino gustorago sentitzen naiz formato horretako saiotan, gai libreko saioetan alegia. Hori batetik eta, bestetik, niri dagozkidan publikoa eta bertsokideak gaur errezago aurkitzen ditudala esango nuke, ñire bertsokera konprenitzen duen publikoa eta ñire kultura eta giroko bertsokideak alegia. Gaur inoiz gozatu ez dudan bezala gozatzen dut bertsotan», esan zuen. Amuriza altura handiko hegaldiak emanez gauzak aztertzen dituen gizona da, baina gustatzen zaio tarteka kontu txiki eta zehatzetara jeistea ere. «Begira, elkarrizketa honetaz baliatu nahi dut aldizkari eta egunkarietan gure bertsoekin egiten diren akats nabarmenak aipatzeko. Nik Lazkao Txikiren hi1994-Abendua
*
Ü i á -
1 ' "5
3P *^£* ff*
• . ' >*T9k * V H ,*V£
s
J
.
fJTJ
..
*?
\
,••••*
'•
. Ji^SS* "
?3S *i.^^.*0¡|
. *• - ^k
. -?sa
át^MSbsJ HíS
J/ "i
* *-
1 -•
*-'
.
te
* *
• •#
• • • » • •
•
• •
• •
1994-Abendua
^4H£si^|
cs^
•r
4 '
^B^p^
IP
•
BERTSOLARI
15
letan kantatu nuen bertso bat arras trakestua eman zen argitara egunkari batean eta zetorren horretan jaso zuten Elkarte boletinean ere eta ondoren beste nonbait ere ikusia dut akats berdinekin. Elkarrizketa honek bertso hori zuzentzeko balioko balu, ez legoke gaizki», komentatzen du... Honatx bada bertsoaren zuzenketa: Agur hainbeste poz eman duzun Lazkao Txiki maitea Kostako zaigu gure plazetan ez zaudela sinestea. Ekarleontzat mingarri liada zu hilobian uztea beste mundua zurekin ez da ¡zango horren tristea zerbait balego desio nuke zure ondoan piztea.
Beste hainbat
esparru
Literatura izan da, bertsolaritzarekin batean, Amurizari bere sena, ideiak eta pasioa desarrollatzeko aukera eskaintzen dion esparrua. Zamoran zegoela ¡datzi zuen «Hil ala bizi», bere lehen nobela, beharbada bere lanik autobiografikoena. Gazte biren arteko maitasun historia bat da liburuaren haria osatzen dueña, baina hari nagusi horren inguruan garaiko gizartearen kezka eta kontraesanak islatzen ditu. Cero «Emea» eman zuen argitara, nobela konplexuago bat, non denbora ziklikoren bueltan antolatzen zuen trama. Eta, irugarrenik, «Oromenderrieta» liburu trinkoa eta zaila jarri zuen kalean, batek baino gehiagok nobela bezala zorrotz kritikatu zuena eta zenbaitek saiakera gisa goraipatua, nolabait Amurizaren ideario bezala ere har daitekeena. «Dudarik ez dago niretzat. «Oromenderrieta» saiakera da eta kito, hor ez da beste bueltarik eta nobela bezala irakurri zutenek nórmala da ezer ez ulertzea. Kontua da saiakera horrek bazuela sostengu literario bat edo paraleloki garatzen nuena eta hortik sortu ziren gaizkiulertuak. Munduko zapalkuntzaren bertsio bat eskaintzen dut liburuan. Ez da, beraz, fikzio mailako lan bat, pentsamendu mailakoa baizik, nolabait esateko, tesi bat 16
BERTSOLARI
déla esago nuke. Cizartean dagoen biolentziaren ¡nterpretazioa ematen dut, gizakiaren eta gizartearen ikuspegi intelektual gehienekin -denekin, nik dakidala- hautsiz», seinalatu zuen. Literaturari boladak eskaini dizkio Amurizak, ez baitu idazle profesonalak bezala eguneroko denborarik eskaintzeko modurik izan inoiz. Custatu, gustatuko zitzaion ordea. «Literaturak barman ditudanak kanporatzeko bidea eskaintzen duen sentipena izan dut beti, horretan aritu naizen bakoitzean, baina aukerara hori oso gutxitan izan dut. Oraintxe ere dozena bat liburu ¡dazteko ad¡na proiektu baditut buruan, baina bizitzeko lan eginbeharrak desegiten ditu ilusio horiek. Ez dut egundo egunaren zati bat lan egin eta beste zait bat neure gustoko gauzetara dedikatzeko moduko orekarik lortu. Izan ditudan lanak, bai Egin-en kazetari gisa aritu nintzenean eta bai azken urteotan filme, marrazki eta kokumentalen egokipen lanetan ibili naizenean, dedikazio osoko lanak izan ditut. Eta orain kolpera lanik gabe aurkitzen naiz. laz
1993-Urria
urte eskasa izan nuen eta aurten errematea. Jakina denez, Egin-en kazetari bezala egin zituen urteetan «Semáforo gorria» ¡zeneko zutabea eta «Arrano beltza» ¡zeneko orrialdea mantendu zituen maiztasun fijo batekin eta beste zenbait lan ere egin zituen, horien artean herriz herri egin zuen gertakari zelebre, kontakizun eta pertsonaia bitxien bilketa lana, gero «Herri eta irri» izenarekin liburukietan argitara emana. Azken hilabeteotan Bizkaiko kopla zaharren bilcluma osatzen ari da eta bere Hiztegi Errimatu famatua gaurkotzeko proiektua ere eman zuen ezagutzera azken udako UEUn... Nobelak eta hainbat lan ornen dauzka buruan, baina hor egon beharko, lana beste era batera zuzendu ahal izan arte. «Guri gizarte lan bat egitea ere tokatzen zaigu bertsolari bezala dugun ¡zenaren ordainetan eta horrek ere sekulako denbora kentzen dit. Aurreko batean ñire aurtengo agenda hartu eta kontuak ateratzen aritu nintzen. Lehen zazpi hilabetetan zehar 29 bertso saio egin ditut ordainduak eta beste 63 ordaindu 1993-Urria
gabeak. Proportzio ruinosoa da hori», komentatzen du. Amuriza ez da leku batean eseri eta bizitzar¡ begira lasai egoteko gizona. Ez du etsipenik ezagutzen. Barruan daraman egonezinak behartzen du bidé berriak aprobatzera. Aintzidari guztiak bezala, garaia baino lehen jaio zelako beharbada, gazteagoen kide sentitzen da eta 53 urte ondo beteak dituen arren, probisionaltasun tejua dario bere bizimoduari. Horrek ez du esan nahi Amurizaren nortasunean oinarri sendorik soma ez daiekeenik. Berriztik Andikoara bidean egin duen etxea dagoeneko elementu sendo bat da bere biografían eta kartzelarekin ordaindu zituen ideia batzuk ere baditu etxe horretatik aurrez aurre ikusten diren Anbotoko harkaitzak bezain sendo sustraituak bere baitan. Baina beste guztia seta eta grina indartsuko bere borondate ahalguztidunaren baitan dago. Etxe horretan bizi da Arantza, Miren eta amarekin batean eta bisita egin eta handik behera abiatzen den edonork daki bi aldiz Euskal Herriko txapela jantzi duen bertsolariak oraindik sorpresa dezenteak eman ditzakeela.
BERTSOLARI
17
Nire oraingo bertso jarduna
G
aur egun inoiz baino gustorago kantatzen dúdala esan dezaket. Lehen sufritu egiten nuen areago, gozatu baino. Orain gozatu egiten dut eta sufritu gutxi eta oso mehatz. Askoren artean -gehi gai jartzailea- bat gehiago izanik, hainbeste faktoreren gorabeheran zaude, ezen batek huts egitea aski da eguna lorrintzeko. Orain neure buruaren arabera nabil eta hori badakit ñola gidatu. Gozatzeak ez du lasaitasuna edo tentsiorik eza esan nahi. Hori gozamen begetala litzateke. Ilusioa tentsio da eta tentsioa neke, baina neke ederra. Egiten ditudan saiorik gehienek oso oste baikorra, oroitzapen berrigarria uzten didate. Gogoratzen hasi eta poza ematen didate. Egañarekin Burlatan, Sarasuarekin Urrotzen, Lopategirekin Bilboko aste nagusi bazkarian, Lizasorekin Arantzan, Peñagarikanorekin Zarautzen, Igor Elortza eta Areitiorekin Oromiñon, Unai Iturriagarekin Lezaman, Manolo Arozenarekin Irunen, Jon Enbeitarekin M e n d a t a n , Iratxe Ibarrarekin Berrizen, Amaia Telletxearekin Agoitzen, Maialen Lujanbiorekin Markinan... etab. Gogoratzeak, pozaz gainera, hurrengorako ilusioa ematen dit. Musió horrek agian ez du gero ezertarako balioko, baina berak balio du asko. Oso izen ezberdinak aipatu ditut, eta beste hainbat aipa nezake. Ñor lagun nahi nukeen galdetzen didatenean, ez dakit zer erantzun. Nire auzia ez da norekin, neure burua ñola daramadan baizik. Hortxe dago gakoa: norbere burua. Orain gehienean, saioetara ilusioz joaten naiz. Badakit ilusioa barne-sentipen bat dela eta hori eta buruargitasuna ez direla beti batera joaten, baina besteak beste direla, ¡lusioak ¡rudimena desblokatu egiten duela usté dut. Ñola jakin zer egun modu ¡zango duzunr Aldez aurretik jakiterik ez dagoenez, horixe bait da bapatekotasunaren inkognita nagusietakoa, beti hedatzen zaizu halako larritasun puntu bat. Bidean noala, badaukat neure burua tentatzeko grina. Esaterako, auto batek aurreratzen ñau edo nik beste bat pasatzen dut eta ea zerbait berehalaxe bururatzen zaidan probatzen dut. Adibidez: hain ale eskuindarra, ezen nahiago dik atzetik ibili, ezkerretik aurreratu baino. Ez duk ¡dea txarra -pentsatzen dut. Baina hori azkar egokitu behar da bertso neurrira eta errimara. Lortzen badut, ez daukak egun txarra, pentsatzen dut. Ho-
18
BERTSOLARI
rrelako bizpairu proba ustez gainditzen baditut, neure burua lasaitzen dut, gaurkoak itxura ona zekarrek, esanez. Proba horietan neure burua geldo edo kamuts samar aurkitzen badut, talentua argituko didaten beste eragile batzuren mende gelditzen naiz: afariak bizkortuko hau, lagunarteak animatuko, sagardoak badik transparentzi punto bat, lagunak ere aterako dik zerbait... eta hala. Adimenaren jokaera asmagaitza denez gero, beti gelditzen dirá itxaropen baikorrerako aitzakiak. Beraz, lasai. Uneak esango du eta ez dezagun gerta litekeena aurrez sufritu, agian ez bait da gertatuko, eta gerta baledi, ondoren izango da sufritzeko astia. Okerrenean ere zer gerta zitekek? Ridikulu bat? Hori ere kupoan sartu beharra zegok, eta gaur gerta baledi, hurrengorako bat gutxiago. O n dorengo amorrua edo lurjoa bueltan konponduko duk. Gainera ez al dirá amorrua eta desesperazioa anearen eragile nagusiak? Puta! Horrek zeramak haizea! H¡ lasai. Janda gero gerrikoa estutzen dutenekin kontuz ibiliz gero, besteak moldatuko dituk, heure burua barru. Egia da aldez aurretik izen handiagoa daukan lagunarekin, karga edo erantzukizun gutxiago sentitzen dela, baina horrek nire errendimentua ez duela erabakitzen ohartu naiz. Bakoitzarekin neure tokia, ahal denik orijinalena, aurkitu behar dut, eta bakoitzarekiko espektatiba ezberdinak esplotatu. Egañarekin zerbait handia gertatuko den sentipena eraman ohi dut, Sarasuarekin zerbait inprebisiblearen usain, Igor, Unai eta oso gazte horiekin neure adin hura -ikasle aroa- berbizi nezake, eta zer esanik ez, neska bat lagun denean, guztiz egoera berria eta ahalbide ineditoa dator. Lagun ezberdinak -berdin entzulego ezberdinak- egoera ezberdinak eragiten ditu, bilatzen jakinez gero. Kanguro bertsolaririk balego, harekin kantatuko nuke gustaren. Aurkituko nuke harén ondoan ñola situatu, eta lortuz gero, zer bera baino saio naturalagorik? Orain lehendik oso ezberdin kantatzen dut, jareinago, libreago, konfrontazio gabe. Orain ez naiz sentitzen rito bat bete beharrean, zerbaiti erantzun edo kunplitzeko zorrean, irudimena askatu eta hari jarraitu baizik. Eta bai dela ederra norbere irudimenari jarraitu ezinik aurkitzea! Kontestu honetan, gaiak jarrita ere pozik egiten dut. Bestela ere egingo nuke, Aretxabaletan Elkarriren
1994-Abendua
*
.HP jaialdian egin genuen antzera ¡zatekotan. Han Egaña, Mendizabal, Sarasua eta laurok ginen, eta saio guztia geure arabera egin genuen, gai jartzaile gabe, lantzean gutariko batek -gehienean Mendizabalek- gidaritza zeramala. Beste behin, Iruñeko Hizkuntz Eskolan Egañak, Peñagarikanok eta hirurok egin genuenaz ere oso oroitzapen atsegina daukat, orduan gidaritza neuk eraman nuelarik. Baina badirudi eredu hau zabaltzeko itxurarik ez dagoela eta nire itxaropenen zerrendatik kendua daukat. Nabilen moduan ederki nabil, saio mota
1994-Abendua
BI
• • \
*l
batzutatik aldentzeko hartu nuen erabakiari esker, nahizta horrek saioen gutxitze handia ekarri. Baita diruarena ere, eta horri ederki igartzen diot, batez ere aurtengoa bezalako urte miserablean. Uztailetik gora lanik gabe nago eta ez dakit eguzkiak nondik joko duen. Beharbada lainoen azpitik etorriko da eta orduantxe argituko du, dena urtzen ez badu.
Xabier
Amuríza
BERTSOLARI
19
Arantza: «Mirespena eta kupida inspiratzen zizkidan» izaburuara etorri zenean, nik zazpi urte bakarrik nituen eta, ondorioz, abade bezala tratatu nuen, ez besterik, jaunartzea ere Don Jabierrekin egin bainuen. Hala ere, herrira etorri zeneko lehen irudia gorde dut. Ni Laiz izeneko baserri bateko zelaian ari nintzen jolasean lagun batzuekin, bera agertu zenean. Lehengo apaizarekin batean zetorren, aurkezpenak etxez etxe egitera eta irudi horrekin geratu naiz. Lehengo apaiza gizon sendo eta elegante bat zen eta Xabier berriz eskasagoa. Ondoren, jaunartzea egiteko dotrina ikasi behar izaten zen eta tratu estuagoa izan genuen eta zera gogoratzen naiz, dotrina ¡kasi beharrean olgetan jarduten genuela, ipuiak kontatzen zizkigula. Herritik kanpo asko ibiltzen zen eta gogoratzen naiz ñola mutiko batek esan zion: «Zu beti zagoz joaten», beti norabait joateko pronto zegoela alegia eta guk gurekin egotea nahi genuen. Zamorara eraman zutenean, harreman hori mantendu genuen eta ni taldean líder samarra ñola nintzen, karta bat baino gehiago idatzi nizkion beste guztien ¡zenean eta gure argazkiak b¡dali ere bai. Nik dagoeneko 11 bat urte nituen eta morbo izugarria zuen karta horiek idazteak, gero isilka edo klandestinoki sartzen baitziren kartzelan.
G
Handik atera zenean, 75ean edo, asteburuetan etorri ohi zen bisita egitera eta etxez etxe ibiltzen zen. Piska bat beranduagoko kontua ¡zango da, baina bere argazki bat, egunkarietan agertu zen argazki bat errekortatu eta nere agendan sartu nuen eta oraindik ere kontserbatzen ditut agenda eta argazki hori. Nik, herriko beste askok bezala, sekula-
20 BERTSOLARI
ko mirespena nion Xabierri. Esan dudan bezala, herriko neska taldeko liderra edo nintzen, gehien hitzegiten zuena eta ausartena eta berarekin tratua ¡zafen segitu nuen, baina 17 urte bete nituen arte, ez nuen tratu hori harreman sendoago bat b i h u r t u k o zenik pentsatu ere egin, ez nuen behintzat posible ikusten. Kontuan izan behar da hamazazpi urteren aldea genuela eta nere adinean alde hori izugarria zela. Baina aldi berean esan behar dut ¡lusioak egiten ere hasia nengoela. Xabierrek berak kontatzen du, behin Bilbon topo egin genuen batean, disgusto aurpegia jarri nuela bera neska batekin zihoala konturatzean eta egia da. Ni 18 urterekin enpresariales egiten hasi nintzen Bilbon eta hor gauzatu zen bion arteko harremana. Niri, lehen esan dudan bezala, setimendu bikoitz bat inspiratu izan dit Xabierrek. Alde batetik mirespena eta beste batetik kupida, beti gaizki jantzita eta arlóte itxura puntu batekien agertzen baitzen eta niri halako kupida sentimendu bat inspiratzen zidan. Kontua da berak hartu zuela iniziatiba eta han-hemenka zitak egiten hasi ginen, baina niri sekulako apuroa ematen zidan harreman hori ofizial egiteak. Bederatzi hilabetez bakarrik ¡bilí ginen elkarrekin. Harremana publiko egiteko bertso saio bat prestatu zuten Gizaburuagan Lopategik eta biek eta egun horretan ni ohean geratu nintzen sekulako kalenturarekin. Eguerdi batean izan zen eta elkarri hitzeginda zeuden Xabier herriko neska batekin zebilela esateko eta usté dut apuroak eman zidala kalentura. Ondoren, gaixo nengoenez, etxera etorri zen, niri bisita egin eta bazkaritara eta bidé batez gurasoekin ere formalizatu egin zuen harremana».
1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
21
¿
/i )
Kultura eta Turismo Sailak
Gipuzkoako Foru Aldundia
diruz lagundutako aldizkaria
BERTSOLARI Editatzailea: Bertsozaleak Kuttur Elkartea. Av. Madrid, 6 - 20011 DONOSTIA II.: 943 - 47 I I 42 Koordinatzailea: )oxean Agirre Errcdakzio Kontseilua: Laxaro Azkune, Andoni Egaña, loxerra Gartzia, Santi |aka, Aitor González Kintana, Kristina Mardaraz,
Diseinua eta maketazioa: Nekane llurregi Marrazkiak: Txema García, Antxoka Agirre Fotokonposizioa: COMETIP, S. L. Plaza de los Fueros, 4. NAFARROA Fotomekanika: COMETIP, S. L. Inprimaketa: Gráficas Lizarra. LIZARRA D.L.: SS 482/91
|on Sarasua, |. A. Gezalaga «Zaldubi»
Kafea da sure gaia. •
La Casa del Café Juan
22
BFRTSOLARI
Iriondo Donostia
S.A.
1994-Abendua
MUNIATEGL AMURIZAREN SPARRING-A Abel Muniategi izan zen 60ko hamarkadan Amurizaren kontrario bakarra seminarioan. Gauero beren sotanak erremangatu eta jangelako leiho batetik egiten zuten ihes eta gai librean nahiz gaia jarrita saio luze bat egin ondoren itzultzen ziren leiho beretik. Abelen ustetan, hor egin zen Amuriza bertsolari eta Zamorako kartzelan egin zen maisu. ÂŤBertsolaritzarentzat mesede ikaragarria izan zen Amuriza kartzelara sartzeaÂť, esaten du.
Testua: Joxean Agir re 1994-Abendua
BERTSOLARI
23
¡ bertsolari daude historian ahapaldigintza berritu dutenak, Abel Muniategiren ustetan: Xepelar eta Amuriza. Gainerantzeko bertsolari handi guztiak, Txirritak berak, Baserrik edo berriena aipatzeko Egañak, edukin aldetik ekarri dituzte berrikuntzak, baina estrofagintza berritu gabe.
B
ro egin genuen saio bat elkarrekin herri txiki batean, Bolibarren usté izan zela, baina gehiago izan zen garai zaharrak gogoratzeko. Ordurako nik utzia nuen bertsogintza. Urte batzuk geroago txapela irabazi zuenean koinziditu genuen, hura txapeldun bezala eta ni epaimahaiko», gogoratzen du Abelek.
Amurizak aurreko bertsolaritzarekiko hausketa hori Zamorako kartzelan gauzatu zuen. «Bertsolaritzarentzat eta bidenabar euskal kulturarentzat, mesede ikaragarria izan zen, probindentziala esango nuke, Amuriza kartzelan sartzea, ez bakarrik bertso-jarrietan egin zuen lanagatik, askok usté duten bezala, nahiz eta alor horretan egin zuen lana oraindik gainditu gabe dagoen, baizik eta bapateko bertsogintza berri baten oinarriak han ezarri zituelako, ahapaldigintza berritu, errima sistematizatu eta bertsogintzaz lan teoriko bat osatu zuelako», dio Abelek.
Muniategi Amurizarekin batean jaio zen bertsolari moduan eta Amuriza kartzelara joan zenean erretiratu zela esan daiteke.
Abel Muniategi da beharbada Amuriza bertsolari bezala egiten hurbilenetik ¡kusi zuen pertsona. 60ko hamarkadan biak hasi ziren seminarioan gauero isilka entrenamenduak egiten. Xabier apaiz egin Derritan biek elkarrekin egin zituzten lehen plazak Bizkaiko herri txikietako festetan, «Xabierren apaiz lagunek eratu zuten azpiegitura kulturalaz baliatuz», eta biek elkarrekin konziditu zuten, Abel kantari eta Xabier epaimahaiko, Bizkaiko txapeleta batzuetan eta, alderantziz, Abel epaimahaiko eta Xabier kantari 80ko. Txapelketa Nagusian, bere lehen txapela irabazi zuenean.
Entrenamendu
klandestinoak
60ko hamarkada garantzitsua da Amurizaren karreran, urte horietan lortuko baitzuen bapateko bertsogintzan soltura hartzea. «Amuriza ni baino urtebete edo b¡ zaharragoa zen seminarioan, baina hasi 64ean eta 69a arte, hau da Zamora kartzelan sartu zuten arte, elkarrekin ibili ginen etengabe. l_opategik eta biok eraman genuen Xabier Derioko itxialdi famatura )onen B¡ CW urdinean eta Lopategi eta biok ginen itxoiten, beste batzuekin batean, zazpi urte beranduago kartzelatik atera zenean. Kartzelatik atera eta ge-
24
BERTSOLARI
«Ni 64ean atera nintzen seminariotik eta Bizkaiko Txapelketara aurkeztu nintzen eta Markinaldeko eskualdean lehen geratu, Mañukorta eta beste zenbait bertsolari ezagunen aurretik. Horrek gauza bat erakusten du, seminarioan elkarrekin bertsotan eginez soltura handia hartu genuela, han egin ginela bertsolari», esaten du Abelek. Seminarioko bertso-entrenamendu horiek mi la pasadizo eta gertakari xelebre ekartzen dizkio gogora Muniategiri. «Gauero gauero afaldu eta gero atsedenaldi bat egoten zen seminarioan kontzientzi azterketa deitzen zioten ekitaldi baten aurretik eta ondoren, 10etan edo, ohera joaten ziren. Atsenaldi hori aprobetxatzen genuen guk jantokira zeraman pasillo bateko leihotik kanpora salto egin eta inguruko pabelloi batean bertsotan egiteko. Geuk gaia jarri eta geuk kantatu aritzen ginen aspertu arte. Behin baino gehiagotan goizaldera arte bertsotan egin eta geratu ginen biharamonean ohean 6,30etan jeiki eta elizara joan gabe. Paradoxa bat dirudien arren, ez genuen guk fede kontuetan berotasun handigirik. Saio horietan 8ko txikia eta handian aritzen ginen eta hor asmatu genuen guk 9 puntukoa bertsoa txandaka kantatzen ere, orain jaialdietan egiten den gisa berean. Hórrela ikasi genuen ¡nprobisatzen. Guk ordurako teknika menderatzen genuen, esan nahi dut bertsogintza zer den ondo ezagutzen genuela, baina praktika han hartu genuen. Hasiera batean jendaurrean hasi ginen lan horretan, baina bertsolaritza, euskal kulturarekin zerikusia zuen beste edozein ekintza bezalaxe, ez zegoen bat ere ondo ikusia eta klandestinitatera pasatu ginen, nolabait esateko. Eta horrek larrialdi bat baino gehiago sortarazi zizkigun. Bat a¡patzekotan nik seminariotik irten aurreko
1994-Abendua
"i,
d 4f
i«
*
J
J
*
^H
mn m m
PH i
^
*
•
•
>
^l
**M!|l!!*fcl«
^
^
1
^^^^^B
_
P
•f.
^
^
__ -*-^ff
1
\ 1
^
^
*
1994-Abendua
BERTSOLARI
25
egunetako bat aipatuko dut. 64eko otsaileko larunbat bat zen, «adoración nocturna» deitzen zioten elizkizuna egin beharreko gaua eta sekulako jendetza ibili ohi zen gau horietan pasilloetan zehar, txandaka egiten baitziren elizan goardiak aldare aurrean. Cuk gure saio hori egin eta itzuli ginen eta leihotik sartzen hasi ginenean Iruretagoiena izeneko apaizaren burua ikusi genuen pasilloan batera eta bestera pasian edo libururen bat irakurtzen. Garai horretan apaizgaiek bonetea izeneko txapeltxo bat eramaten zuten borla beltzarekin eta nagusiek berriz gauza bera baino borla gorriarekin. Iruretagoiena hau erretoreordea zen eta harén borla gorria ikusten genuen batera eta bestera eta ezin leihotik barrura sartu. Cogoratzen naiz sekulako hotza egiten zuela kanpoan eta apaiz hori noiz aldegin zai egon ginela luzaz. Tarte horretan A m u r i z a k kantatu z u e n bertso batekin gogoratzen naiz: Izena ere Iru dau eta hiru hatzamar gelditu eta Bizkaian hirugarrentzat hori dabe elejitu Horra hor bada hiru hiruko gizon batengan hornitu milagro eza bada, arrautzak ere horrek hirukotxak ditu. 36ko kintako apaizak ziren, gerra egindakoak alegia eta nahiz beren garaian abertzale izandakoak ere bazeuden, beldurrak kokilduta bizi ziren eta ez zuten euskal kulturaren aldeko jarrerarik agertzen, delako «siempre sacerdotes, sólo sacerdotes, en todo sacerdotes» lemari jarratuz. Nik seminariotik aldegin nuenean Amuriza bakarrik geratu zen eta bertso-lagun berri bat aurkitu behar izan zuen eta badakit Anjel Ugartebururekin jarduten zuela. Oporretan etxera agertzen zenean eta apaiz egin Derri-
26
BERTSOLARI
tan bere sotana eta guzti elkarrekin dezente ibili ginen herri txikietako plazatan. Kaltzada, Naberan eta abar ere harekin batera apaiz eginak ziren eta halako azpiegitura kultural bat sortu zuten eta haiek deituta joaten ginen bertsotara. Egun horietako batean seminarioan segitzen zuen Ugartebururekin gogoratu ginen eta kopla batzuk «aizak hi motel Mañontzuren doinuarekin idatzi eta bidali genizkion modu tradizionalenean eginak. Iruretagoiena famatuari erreferentzia egiten genion kopla batekin gogoratzen naiz: Erreglamentu bajua daukazue lurra jua tratu txar hori hartze^kf ko sortu al zen gizajua elizarako kojua f ^B juergarako atajua txantxetakoa ez dok ¡zango Iru-n trabajua. Seminariotik aldegin nuenean, Amurizari bakarrik esan nion banindoala eta geroztik ere mantendu genuen harremana. Esan bezala, Markinaldeko kanporaketara joan nintzenean, b¡ agur eraman nituen prestaturik eta kantuan hasi aurretik Xabierrekin egin nuen kontsulta eta hark esandakoa kantatu nuen», esan zuen Abelek.
Landetako afana Lopategi eta Azpillaga ziren garaiko izarrak herriz herri zerabilten bertsotarako moduagatik, saioaren zati nagusi bat politikari eskaintzen baitzioten. «Garaiko abertzale sentimenduaren bozeramale zen bikote hori eta guk ere bidé horri eutsi genion, baina neurri batean bakarrik. Gai librean egiten genuen herri txikietako plaza horietan eta nolabait bertsolaritzaren tradizioa eman den jendearekiko jardun zuzena egiten genuen hasieran, bertan zeude-
1994-Abendua
..โ ข*"'V.,
ยก,, ..:,. .
1994-Abendua
BERTSOLARI
27
nekin sartuz eta politikara pasatzen ginen ondoren. Amuriza dagoeneko hasia zegoen gero bere bertsokera ¡zango zenaren ardatzak lantzen. Hala ere, bere bertsokera Zamoran finkatu zen eta handik etorri ondoren Lopateg i r e k i n batean hasi zen Euskal Herrian zehar», esaten du. Zamoran zegoenean ere harremanak mantendu zituzten Amurizak eta Abelek. «Ni Xabierren ¡zeba banintz bezala ¡dazten nituen kartak erdaraz, baina egia esan tranpa horrek ez zuen ezertarako balio, ze oso zaila baitzen ¡zeba zahar bat erdaraz fundamentu handiko gauzak kontatzen jartzea. Bisita bat edo beste egin genion, baina alferrik. Lagunei ez zitzaien han sartzen uzten. Horietako espedizio batekin gogoratzen naiz: Arregi bertsolaria, Imanol bere anaia eta ni joan gintzaion kotxean bisitatzera, baina alferrik izan zen. Imanoli utzi zioten sartzen eta gure partetik goraintziak eman zizkion. Joan-etorri horretako pasadizo xelebre bat ere badut gogoan: bezperan gauez iritsi ginen eta hotel merke batera joan ginen ostatu bila. Lau lagun ginenez, b¡ gela hartu genituen eta gauean ohera aurretik berriketan ari ginen, euskaraz noski, etxean bageunde bezala gela barman. Nik zarata arraro batzuk entzuten nituen atean eta isil-isilik joan eta atea zabaldu nuenean, hoteleko kontserjea aurkitu nuen belarria afearen kontra jarrita espiatzen. Sekulako bronka bota genion eta han utzi genuen gizona berriro entzutera etortzeko gogo handirik gabe. Kartzelatik atera zenean ere talde bat joan gintzaion bila. Lopategi eta ni tartean ginen. Kartzelara sartzen, Deriora eramanez lagundu geniolako nonbait, etxera itzultzen lagundu nahi genion», komentatu zuen. Kartzelatik atera Derritan ongietorria egin zitzaion Landetako soziedade batean. Han ziren Azpeitiko bertsolariak, Lazkao Txiki eta beste zenbait. Plaka bal eman ornen zioten denen izenean Xabier Amurizari. Garai hartan, dena den, ez zegoen bertsolarien artean harreman gehiegizkorik. «Klanak zueden kasu batzuetan, baina ez bertsolarien arteko batasunik. Banaketa horretaz guk asko hiztegiten genuen eta gure kezkak agertzea erabaki genuen behin. Azpeitia al28 BERTSOLARI
dean zegoen klanik fuerteenetako bat eta hará joan ginen Amurizaren Vespa zaharrean. Artean Gorrotxategik ez zuen destakatzen eta beste hiruekin bildu ginen, jóse Lizaso, Lazkano eta Agirrerekin. Oso ondo hartu gintuzten. Afari bat egin genuen Landetan. Gure kezkak entzun zituzten, oso lasai hitzegin genuen eta kategoria handiko jendearekin geundela konturatu ginen, Imanol Lazkano batek, esate baterako, gure kezka eta kontzientzia berdinak zituela ohartu ginen eta goizeko 4ak aldean Loiola aldeko errepideraino lagundu zigun bere autoarekin. Bilera 1994-Abendua
horrek ez zuen hitzegitea beste helbururik, baina dagoeneko gero Bertsolari Elkartea izango zenaren oinarriak jartzen ari ginen beharbada. Ondoko urteetan ere sarri aipatzen genituen arazo horiek. Hamaika aldiz egonak gara Gizaburuagan erreka ondoan zegoen apaizetxe hartan neguan hotzak amorratzen, koinaka edan eta koinka edan gauzaotaz hizketan. Kezka horien ondorioz antolatu ziren transizio garaian Loiolako ÂĄkastaroak. Bertsolari talde haundi bat ohartu zen politika egoera aldatzera zihoala eta bertsotako gaiak eta jendearen eskakizunak
1994-Abendua
ere aldatu egin zitezkeela, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatuko zirela, aldakuntzak zetozela, alegia eta larunbatero larunbatero bertsolari andana bat biltzen zen Loiolan. Kirurin kafea eta kopa hartu eta estatua zer den, nazio kontzeptua, alderdi politikoak eta sindikatuak eta gisa horretako gai zerrenda bat aztertu genuenÂť, gogoratzen du. Amurizak ordurako bere burua ondo prestatua zuen eta garai berrietara egokituko zen bertsokera bat lantzen ari zen. Txapela bakarrik falta zitzaion bere lana publiko zabal batĂ ezagutarazteko. Txapela 8Ăœan etorriko zen. BERTSOLARI 29
LAU MOSKETEROAK ZAJ Testua: ยกoxean AGIRRE
30
BERTSOLARI
1993-Urria
3RAK0 KARTZELAN Amurízaren biografían arkatz gorriz azpimarratzeko moduko kapitulurik baldin bada, Zamorako kartzelan egindako txangoa da. 69ko maiatzean sartu zuten kartzela horretan eta Franco hil baino zerbait lehenxeago atera zen. Zazpi urte horietan kide izan zituen adiskiderik minenak bildu genituen oroitzapen zaharrei hautsa kentzeko: fulen Kaltzada, Josu Naberan eta Alberto Gabika. 1993-Urría
BERTSOLARI
31
amorako kartzelatik atera eta gizaki arrunton mundua zapaldu zuenean, arraro sentitu omen zen Amuriza. Gainean zeraman despistearen adierazpen izan h'teke bere adiskideek kontatzen dutena.
Z
«Kartzelatik atera berritan Pedro Berrio bere adiskidea bisitatzera joan zen ospitalera eta bisita bukatu eta kanpora zizhoanean, jendeak begiratu egiten ziola konturatu zen Xabier. Seguru praketa irekia daramadala, pentsatu omen zuen berekiko eta tarte batean begiratu omen zuen. Ez, praketako botoiak ¡txita zituen, baina bidean aurkitzen zituen aurpegi guztiek jiratu eta begiratu egiten zioten. Atetik kalera ateratzerakoan konturatu omen zen goardasola irekia zeramala», kontatzen dute. Kartzelan urteak egin dituenaren sindromea omen da hori. Alberto Gabikak zazpi urte luze pasatu zituen kartzelan ¡tsasoaren nostalgiarekin eta kaleratu zenean egin zuen lehen gauza horixe izan zen, Laidara Joan eta itsaso zabalari begira jartzea eta halakoxe ondoez bat setitu omen zuen, edertasun guzti hori asimilatu ezin balu bezala. «Ni jendearen presa eta abiadura ikusi eta mareatua egiten nintzen», kontatzen du Naberanek. Julen Kaltzadak dioenez, Xabier kartzelatik atera berritan «paso de cebra» batean geratu eta jendeak galtzada zeharkatzeko zuen lehia ikusi eta parrez hasten omen zen eta barregurea baretu orduko semaforoa gorrian omen zuen. Berdean jarri eta berriro jendearen lehia hori ikustean barreari ekiten omen zion. Urte garrantzitsuak izan ziren haiek euskal kleroarentzat eta pertsonalki historia hontako protagonista izan zirenentzat. «68ko azaroaren 4ean Derioko seminarioan 50en bat apaizek egin genuen itxialdia oso garrantzitsua izan zen garaiko apaizen artean ¡deologi aldetik gauzak aragitzeko, -kontatzen du Gabikak-. Itxialdi honetan lehen aldiz erdal eskualdetako, batez ere Ibar Ezkerreko apaiz obreroak eta euskal apaiz abertzaleok egin genuen topo eta garai bat markatuko zen kotzeptu bat eztabaidatu geuen han, Euskal Herri Langilearena, nolabait langile eta abertzale ikuspegiak batuz». 32
BERTSOLARI
«Usté dut oso denbora gutxian pasatu g¡nela Pueblo de Dios kontzeptutik Pueblo Trabajador Vasco kontzeptua defendatzera», segitzen du irania puntu batekin Josu Naberanek. Operazio hori «4.4.1000» izenarekin bataiatu zuten antolatzaileek, azaroaren 4ean arratsaldeko 4etan egin zelako zita eta ekintza horretarako bakoitzak 1.000 pezeta aportatu zituelako. Ez Gurpide gotzaia eta ez Criado poliziburua ez ziren ekintza horretaz aldez aurretik enteratu eta seminarioa inguratzeko joan zirenerako, denak barruan zeuden. Itxialdiak hilabete iraun zuen eta eztabaida eta ¡kasketa saioen tartean denborapasako txolarte asko izan zuten. Xabier zen, bertsolari gisa, animatzaileetako bat. «Egunero meza ematen zen eta Xabier zen solista kantuan. Hark bertsoak kantatzen z¡tuenean, guk korua egiten genuen. Horko kantuekin eman zen argitara Iparraldean «Gogor» disko famatua», gogoratzen du Julen Kaltzadak. «Gogorkeriaren kontra gogortasuna» zen apaizon lema eta torturaren aurrean jarrera garbiago bat eskatzen zioten Elizari, azken batean, hau herriaren zerbitzura jarri nahi genuen, eliza pobre eta aske bat nahi genuen alegia», dio Naberanek. Bildu ziren apaizen artean zeuden Periko Solabarria, Juan Mari Arregi, Imanol Olabarria «Zaharra» eta gero Gobernu Sandinistarekin Nikaraguan ministrorde ¡zango zen Gorostiaga jesuíta, guztiak garai hartan langile bezala fabrikan lan egiten zutenak. Derioko Seminarioan paper bat ateratzen zuten multikopiaz ekintzaren berri emateko eta Herri Gaztediren bidez Euskal Herri osora zabaltzen zuten. «Deitzen ziguten leku guztietara joateko konpromezua genuen eta Xabier eta biok aukeratu gintuzten Deustuko unibertsitatera h¡tzegitera joateko. Gu beldurrez dardaraz geunden, orduan unibertsitate batera joatea ez baitzen gaur bezala. Gu joaterako, ordea, Poliziak hartua zuen lekua eta ekitaldia bertan behera utzi zuten, gure lasaitasunerako», gogoratzen du Gabikak. 7994-Abendua
L A G U N
A R O
A S E
U
R
U
A
K
Konpainia On baten Balioa Bizitzan ondo lagunduta egoteko, segurura egm behar da. Indartsu, haundi, konfidantza emango dizun norbait ondoan izan. Hitz batean: LAGUN ARO Zer den lasai egon ahal izatea!
r SEGUROS LAGUN AR< ASEGURUA Euskadiko Kutxa Taldea
Nork hil zuen
Gurpide?
Apaiz talde hau Derioko seminarioan zegoela hil zen Gurpide eta prentsan norbaitek esan zuenez, apaizok hil zuten disgustoarekin. Esamesok gorabehera, ekintza horrek asko markatu zuen Bizkaiko kleroaren egoera. Curpideren ondoren Zirarda jarri zuten eta honek meza emateko baimena ¡tzuli zigun berriro eta konponbideak aurkitzen saiatu zen. Bost apaizek, ordea, zerbait gogorragoa egin behar zela eta gotzaitegian gose huelga bati ekitea erabaki zut e n . Xabier A m u r i z a zegoen tartean. Kaltzada, Naberan, Gabika eta Nikolas Telleria ziren beste lauak. Juan Martin Arrizibita, Gorritiko apaiz nafarra ere etorri ornen zen ekintza horretan parte hartzeko asmotan, baina ordurako Polizia ateak zaintzen zegoen eta ez zioten sartzen utzi. Etxera itzuli eta han ekin omen zion gose huelgari. Ekintzak ez zuen luzaz iraun, egun bat eta bi gau bakarrik, Zirardaren baimenarekin poliziak sartu baitziren barrura. Judizio sumarisimoa egin zitzaien bost apaizoi eta bi aste barru Zamorako kartzelan zeuden. «Une horretan jakin zuen gizarteak torturaren berri, Poliziak torturatu egiten zuela alegia eta horren kontra Elizak zerbait egin behar zuela usté genuen guk eta salaketa hori esijitzea izan zen gose huelgaren helburuetako bat. Gurutze Gorriari ere gutun bat idatzi genion huelgari ekin baino lehen. Orduan kaleratu zuten Ley de Terrorismo y Bandidaje famatua eta guk Estatúan lege hori aplikatu behar zitzaiola esaten genuen eta hark ezarri zigun guri. Radio Parisek esan zuen bezala «Terroraje eta bandidismo» legea ezarri ziguten», kontatzen du Julen Kalzadak. 34
BERTSOLARI
Laukote honek elkarrekin egin duen txangorik luzeena, ondorioz, Zamoran pasatakoa da. Zazpi urte luze haietan denetik egin zuten eta suerteak pitin bat lagundu balie, ihes egitea ere lortuko zuten.
Zuloa egiten «Hamalau metroko zuloa egin eta kanpora irteteko bidea bukatzea lortu genuen. Disfrazak, d o k u m e n t a z i o faltsuak, gordetzeko etxeak eta gainerantzeko guztia prest genuen, baina segurtasun neur r i e n g a t i k piska bat itxoitea erabaki zen eta egun bat seinalatu zen ihes egiteko. Ez dakigu ñola eta zergatik, baina deskubritu egin zuten z u l o a » , kontatzen du Naberanek. Xabier eta biak izan ornen ziren túnel horretako espezialistak. Oraindik gogoratzen dute ñola behin Xabier túnel horren azken metroak egiten ari zela, kalanbrazo bat eman eta ñola atera zen. «Hamazazpi metroko kable bat genuen eta han ari zen Xabier lanean tunelaren azken partean eta lurrak ñola hezetasun handia zuen, sekulako kalanbrea eman zion», gogoratzen du Naberanek. Kartzelak kanpotik bi horma sendo zituela kontuan hartuz, lau preso hauek ateratzea lortu izan balute, kolpe dezentea izango zen erregimenarentzat. Azaroaren 13a zen ateratzeko izendatutako eguna eta azken detalleak prestatzen ari zirela harrapatu zituzten. Dena den, Zamorako euskal apaizen ekintzek oihartzun izugarria izan zuten. Frantses telebistak, esate baterako, mutin baten irudiak eman zituen, leihotik koltxoiak ñola erretzen zituzten erakutsiz. Mutin famatu hu1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
35
ra Carrero hil baino piska bat lehenago egin /uten. Presoek bizi zuten inkomunkazioa nolakoa zen jakiteko ez dago gaizki Carreroren heriotzarekin gertatua aipatzea. «Ohartu bai ohartu ginen zerbait gertatu zela. Egun batzuetan musika sakroa jarri zuten. Funtzionariak brazalete ilun batzuekin agertu ziren eta egunkari eta aldizkari guztiak erabat moztuta iristen zitzaizkigun. Gu saiatu ginen zerbait jakiten. Kapelauarengana ere joan ginen eta honek zerbait garrantzizkoa gertatu zela, baina guretzat ez zuela eragin zuzenik eta ezin zuela gehiagorik esan, esan zigun. la hilabete pasatu genuen zer gertatu zen jakin gabe eta Marca baten bidez enteratu ginen azkenean, Vigo-Celtaren arteko partidu batean minutu bateko isilgunea egin baitzuten «por el vil asesinato del almirante Carrero Blanco», kontatzen dute. Amurizaren
¡zakera
Amurizaren umorea eta despisteak dirá harén izakeraz hitzegiten hasten direnean lekurik gehien hartzen duten ezaugarriak. «Guk gauak egin ditugu barrez Zamorako kartzelan eta askotan zeldatan zigortuta geundenean egiten genituen barrealdi horiek. Edozein aitzakia ona izaten zuen Xabierrek barre egiteko. Funtzionariak ere harrituta egoten ziren eta «encima de que están en la cárcel, se pasan el tiempo riendo», esaten zuten. Nik ez dut egundo barre egitagatik halako agujetarik eduki tripan», kontatzen du
Gabikak. lulenek Xabierren despisteak aipatzen ditu. «Ni Askotan konfunditu naute Amurizarekin, nolabaiteko kidetasuna dugulako edo. Txapela irabazi zuenean, jende askok ematen zizkidan zorionak. Hori, tira!, nahikoa nórmala izan daiteke, baina nórmala ez dena Xabierrek ere ni bere buruarekin konfunditzea da. Behin, ni lurretan abade nengoenean batzarre bat antolatu zen sakristian. Ni egun horretan kanpoan nintzen eta berak zuzendu zuen nonbait bilera. Kontua da momentu batean pixagalea etorri zitzaiola eta bere egitekoak egin ondoren berriro sakritia horretara sartu zenean, ni ikusi ornen ninduen eta pentsatzen egon ornen zen zer
36 BERTSOLARI
egingo nuen nik han, kanpoan egon behar bainuen. Ez zen ohartu berandu arte sakristiak ¡spilu handi bat zuela eta han ikusten zuen irudia ez zela nerea, bere buruarena baizik», kontatzen du Kaltzadak. Hiru mosketero hauek Xabierrek asko hitzegiten zuela gogoratzen dute Zamorako kartzelako patioan. «Asko gustatzen zitzaion paseatuz berba egitea. Gauez zigarro txiki batzuk egin eta erre, egin eta erre, pasatzen zituen orduak. Horrelakoetan hitzegitea zen Xabierrek atseginik handiena», segitzen du lulenek. Amuriza izan zen kartzelako kozinero ofiziala ere, nahiz eta leku hartan sukaldaritza praktikatzea debekatua zegoen. «Etxetik bidalitako jakiak manaiatzea gustatzen zitzaion. Behin zerbait egiteko berakatza behar zuen eta funtzionari bati eskatu z i o n . Eskabideak eskalafoi guztia pasatu zuen zuzendariarengana iritsi arte eta arrazoiak eskatu zituen hark eta berriro funtzionaria Xabierregana arrazoi eske etorri zenean, honek almorranak igortzitzeko behar zituela erantzun zion. Berriro arrazoi horrekin joan zen funtzionaria eta berakatzarekin itzuli zen», kontatzen dute. Ideiak oso garbi dituen pertsona da Xabier. Sentsibilitate handikoa. «Virgilio» deitzen zioten lagunek seminarioan poeta latinoekiko zuen zaletasuna medio. Harekin bizi izandako hiru adiskide hauek, bestalde, konpetitzeko zuen lehia eta grina ere aipatzen dute: «Ez zuen kartzelan ere pelotan edo zernakitan irabazi arteko ohik izaten», dio Naberanek. Euskarazko irakaslea izan zen kartzelan, sustraietara jotzen daki eztabaidan ari denean eta pentsatzen duenean, bere kabuz pentsatzen dakien pertsona déla azpimarkatzen dute. Harén musikarako erraztasuna ere azpimarratzen dute. Seminarioan gregorianoko korua zuzendu zuen eta organoa jotzen zuen. Oraindik ere gogoan dute adiskide hauek Zamorako kartzelan zegoen komun txiki batean ñola konposatzen zuen. «)ulen Lekuonaren "Hiltzaile bat bezala" kanta horrelaxe armonizatu zuen lau abotsetara, pentagramak komuneko paperean idatziz», esaten dute. 1994-Abendua
ZURE USTEZ, ZER ESKAINI DIO AMURIZAK BERTSOLARITZARI? Xabier Amurizari buruz oraingo eta lehengo bertsolariek zer iritzi duten jakin asmoz, inkesta txiki bat egin dugu batzuen artean. Alde batetik, Amurizak bertsolaritzari zer ekarpen egin dizkion eta bestetik, bakoitzaren bertso moldean zer eragin izan duen jakin nahi izan dugu. Erantzunak, denetik, baina gehienek berrikuntza hitza azpimarratu dute: Testua: Izaskun ELLAKURIAGA 1994-Abendua
BERTSOLARI
37
•on Azpillaga: Lehengo bertso eratik orainI go bertso modura eta egin diren berrikunI tzen eragin daña berea izan da. Cero, "beste batzuk bidé horri jarraitu diote, baina hasiera berea izan da. Nik, Amuriza, Etxanon lehenengo meza berria eman zuenean ezagutu nuen. Lopategi eta biok bertsotan izan ginen. Aurretik entzuna neukan bertsotan egiten zuen apaiz bat bazela. Orduan ere oraintxe bezalaxe egiten zuen bertsotan. Berezko bertsolaria izan da. Cero, kartzelan egon zen sasoian, gehiago saiatu zen. Errima hiztegia egin zuen eta beste hainbat lan ere bai. Beren berrikuntzak, orain azaldu den zaletasun hau pizten lagundu zuen. Batez ere, eragina bertso eskoletan eta bertsolari gazteengan izan du. Oso aberatsa izan da beraientzat. Imanol Lazkano: Gauza asko, batipat berrikuntza bat. Horrekin batera bertso eskolei eman die, batez ere, indar izugarri bat berak egin dituen ikerketa horietatik. Amuriza heldu zen arte, badirudi, baserri garaiak izan zuela indarra, baserri giroko bertsolaritza bat izan zen. Eta gero, bertsolaritza urbanotzen edo hidra jeitsi egin denean pauso garrantzitsua izan da. Bertsolaritza urbanoagoa bihurtu du Amurizak. Nigan ere eragina izan du, bertsolaritza beti izan baita besteengandik jasotzen joan den elementu bat. Nik usté dut bertsolari guztioi erakutsi digula lehen baino urbanoagoak izaten. Jon Mugartegi: Amurizaren eragina espetxean egin zuen lan handiaren ondorioz etorri da. Bertsolari mota berri bat ekarri du bere lanak. Guk, era zaharreko bertsolariak garela esan daiteke eta guregan ez du eragin zuzenik izan. Aritz Lopategi: Berrikuntza handia eman dio bertsolaritzari. Alde batetik, bertso eskolen sorrerarako bidea jarri zuen. Eta bestetik, bertsozaletasuna baserririk kalera ekartzeko lan handia egin zuen. Niregan eragin zuzenik ez du izan, baina ni ere bertso eskoletako bertsolaria naizenez, zeharka izan nezake eraginik. Manolo Arozena: Gaurkotasuna eta berrikuntza. Amuriza sartu zen arte bertsolaritza era batekoa izan da eta hortik aurrera beste era batekoa. Berrikuntza zentzu guztietan 38 BERTSOLARI
izan da, bai jende gaztea plazaratzeko, bai doinutan, bai... gauza asko. Nik usté dut bertsolaritzaren historian kontatu beharko déla Amuriza arte eta Amuriza ostean. Amurizak nigan eragin handia izan du. Ni oso zaharrik hasi naiz bertsotan, 38 urterekin plazaratu nintzen. Eta seguraski, Xabier Amuriza ez bazen bertsolari egin egun baten, ni ere ez nintzake bertsolaria ¡zango. Ni betidanik bertsozale amorratua izan arren, 80ko txapelketan Amurizak bertsolaritzari eman zion bultzadarengatik ez bazen izan, ez nintzatekeen gaur plazatan bertsotan izanen. Jon Enbeita: Nere garaitik ikusi da bertsolaritzan eraberritze bat egon déla eta eraberritze horretan partehartu duenetako bat Xabier izan da. Bere errimen liburuak ondorenak izan ditu, doinu berezietan kantatzeko joerak ere bai,... Bere teoriak (bertsolaria ez da jaiotzen, bertsolaria egin egiten da) ere eragina izan du, bertso eskolen ugaltze eta ¡ndartzean batez ere. Hala ere, inguruan dagoen guztiak eragina izaten duela baztertu gabe, nik usté dut ñire estiloa aintzinatik nahikoa markatua daukadala eta ñire estiloa ez da Amurizarena. Baina horrek ez du esanahi bion artean zerikusirik ez dagoenik. Kristina Mardaras: Bertsolaritzari estilo barrí bat eskeini dio, estilo kultoago bat, prestigioa eman dio herri mailan eta suspertu egin du bertsolaritza, batez ere, bertso eskoletan izan duen eraginarengatik. Hala ere, bertso eskolak aipatzean ez ditut oraingoak aipatzen, hasierakoak, helduenak baizik: Almen eskola, Santutxukoa,... Bertso eskolek, gaur egun, Lopategi bitarteko jarraitzen dute. Baina hasiera baten, Amurizak egindako lana, material bilketa, plan orokor bat azken f¡nean, eragin handikoa izan da. Niri ere Amurizak beste arlo batzuk ere egon badaudela erakutsi dit. Ñire bertso moldean, gaiak tratatzeko orduan Amuriza ispilu izan dut. Nik ez dut lortu berak lortu duen haizea, baina behintzat beste gai batzuk eta berritasun baten barruan tratatu behar direla adierazi dit. Iratxe Ibarra: Ñire ustez, Amurizak bertsolaritza modernotasunera bultzatu du. Gauza berriak, aldaketa garrantzitsuak eskeini dizkio bertsolaritzari. Bertsoa egiteko eran, teknikan azken finean eta orokorrean, bertsoa 1994-Abendua
7994-Abendua
BERTSOLARI
39
ITURRI ON BAT SORTU DEZAKE MENDIKO HARKAITZ ZORROTZAK, LIBURU BATEK GORDE DITZAKE GURE ALDERDI ARROTZAK, EGUN SENTIAK BILUZTEN DITU ILUNTASUNAREN LOTSAK, NAHI BADITUZU BEGIAK ZABAL ETA ASEBETE BIHOTZAK, JAKITURIZKO ERRAINUETAN ARGITUKO GAITU H O N T Z A K MIKEL MENDIZABAL
Okendo kalea, 4 Tel. 42 82 89 - Faxa: 43 12 56 20 004 DONOSTIA
LIBURUDENDA
bat ekarri dio, bidé berri bat eman dio, hau da, norabide berri bat eman dio. 80ko hamarkadan bertsolaritzak norabide berri bat hartzen du eta horren eragile nagusia Xabier Amuriza izan da. Orduan hasi zen bertso eskolen mugimendu osoa gehien bat berari zor zaio eta bertso eskolen ¡nguruan sortu diren ikas-material guztia, liburuak eta metodologiak ere gehien bat barari zor zaizkio. Azken finean, bertso eskolaren ¡zpiritua Amurizak itsatsi zuen bertsolaritzaren munduan. Eta garai haietan asko burrukatu zuen gainera. Berak garbi ikusten zuen, baina jende askok ez. Orduan berak borroka asko egin behar izan zuen eta azkenean garaile atera zen. Beraz, norabide eta izpiritu berri bat eskeini dio Xabierrek bertsolaritzari. Nigan ere Amurizak eragina izan du. Duela 15 bat urte ezagutzen dut Xabier. Ordurako gu bertsotan bagenbiltzan eta arnas berri bat ekarri zuela bertsolaritzara ikusi genuen. Eta ni konturatu nintzen berak esaten zituen zenbait gauzekin, erabiltzen zuen estiloarekin, bastante sintonizatzen nuela. Eta ñire ustez, Amurizaren itzala garai
42
BERTSOLARI
hartako bertsolari gazteongan eragin handia izan duela eta iturri horretatik denok edan cludula asko edo gutxi. Arantzazu Loidi: Hitz baten esanda berrikuntza eskaini dio. Arte zaharrari jantzi berri bat eman dio. Berrikuntza arlo askotan ekarri du. Esaterako, teknika aldetik ekarpen esanguratsuak egin ditu, eskola bat sortu du, doinuak landu ditu, kantakera, gaia,... eta orokorrean bertsolaritzaren eta bertsolariaren ikuspuntua ere aldatu egin ditu. Bestetik, entzulego berria sortu du, txapelketari bira bat eman dio eta bizkaierari ere bertsolaritzan lekua eskeini diola usté dut. Beraz, labur esateko epe baten hasiera markatu zuen eta bidé berriak ireki ditu eta irekitzen ari da oraindik ere. Ñire ustez gauzak ondo pentsatuta, ondo hausnartuta, buelta bat baino gehiago emanda esateko joera gazteok izan dugu eta zer esanik ez, bertso eskoletatik pasatu garenok badaukagula arrasto bat eta zer eskertu bat hor egin duen lanari. Eta usté dut kutsu hori antzematen zaigula.
1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
43
uskal Herri osoak bertsolaria dela badaki Amuriza; baina besterik zer daki? Plazatik mikrofonoan ¡kusi eta entzun duena baino hurbilxeagotik ¡bili gatzaizkionok ere, zer dakigu horixe besterik?
E
Sumatu bai, sumatu izandu dugu bertsolari horren oinarrian paregabeko gizon puska bat badagoela. Horrexegatik eskatu ere egin nion nik behin eta beste, bere bizitza idatziz konta ziezaigula, autobiografía bat egin zezala, alegia. Ez dut usté kasurik egingo didanik. Inoren esana egin-zale amorratua ere ez da batetik; eta bestetik horixe baino aurreragoko lanik badaukala usté dezake. Akaso beren Mirenen haurtxoren bat besoetan duela, beste zer egin haundirik gabe geldi dedinean hasiko da oroitzapen zaharrei beha eta haiek papereratzen. Opa diot aiton-ditxa bikoitz horixe bere Arantxa amo gordinaren alboan. Eta bitartean zer? Bitartean bertsolaria dugu hizpide. Horretan ere bada zer ikusirik eta ikasirik eta esanik. Bertsolaritzak ez du bazterrik eta zokorik Amurizak zapaldu eta miatu ez duenik. Bertsolarietan batzuk botatzaile huts dirá; beste batzuk, berriz, jartzaile huts. Etxanoko honek bietatik egin du. Gehienok jartzailez lehenago ezagutu genuen botatzailez baino. Bada bertsolarietan txapelketei muzin bezala egin dienik. Amurizak horretan ere, aukera izan zuenean, aurrera egin zuen. Ez zen atzera begira egon. Txapela jaztea eta eraztea, biak tokatu zaizkio horretan ere. Besterik ere badela dihardukezu pentsaketan, ¡rakurle, hori guztia egin duenik. Egia, hala da. Cuztiak ez bada ere, ezta gutxiagorik ere, bada hori guztia egin duenik. Zein bertsolari izan da, ordea, Amurizak bezala, bisturia eskuan, bertsolaritza aztertu eta ikusi eta ikasi duenik? Hor plantatu zitzaigun bertsolaritzaren aurrean, torero bat xexenarenean bezala, mendez mende liluraz jantzita zetorkigun gertakizun horrek zer sekretu zeuzkakeen ¡kusteko eta sorginik bazen barne horretan jakiteko. Eta ezetz esan digu. Hor ez dagoela mamurik ez beste mundukorik ezer. Lañaren poderioz landu daitekeen abilidade bat dela. Eta xeheki erakutsi du zeintzu diren beraren zatiak eta eraikuntza moldeak eta bat eta beste. Tranpak berak ere, edo betelanak, non dauden eta ñola egin daitezkeen 44
BERTSOLARI
ere esan digu. Sorgin-jantziaren azpikoa deskubritu digu, beraz, eta bertsoaren baitako egia azaldu. Ondorioak ez dakigu zuzenak ala okerrak daitezkeen. Hori geroak esan beharko du; baina lana hor dago, lan haundia, ordu asko eta askotako lana. Ez da gezurra denbora ere izan duela horretarako, batez ere opor luze eta pagatu haiek ezarri zitzaizkion urte luze haietan; baina egokiera izatea ez da beti aski izaten zerbait eskuartetik ateratzeko. Baliatzen jakin behar da egokiera eta Amurizak baliatu zuen espetxeko negu gorria bertsolaritzaren onetan. Eta bertsolaritzaz hainbeste ikasita gero, zer eta ñor dugu bertsotan gure Etxano? 1980ko Txapelketan piztu zen izar dizdiratsu hura dugu. Ederki kostata egina izan behar zuen jauzi uretara, baina egin bazuen egin, hura arraina! Ñola egiten zuelako gero ¡gen bertsoaren ¡tsasoan! Ez dakit inoiz ezarri den adostasun haundiagoz inoren buruan txapelik nere gogoanean, dela epaimahai, dela entzule eta dela bertsolari jende. Beste guztietan izan da usté eta iritzi aldebanatakorik. Han ez. Ordura arte ba ornen zenaren eta ba ote zenaren arteko mugetan zebilena, egun hartatik aurrera bazen bertsolari. Dudetatik atera zen Euskal Herria. Zeri esker? Egin zuen lanari esker. Bada aukeratzekorik egun hartako bertsoetan. Nik bakarka egindako saio batekoak dakartzat honera. Zortzi bertsolariei jarri zitzaien gai bera, txapelketetan ohi denez. Bibliako esaldi eta esaera famatu hura zuten gai, hots, «gizona ez da ogiz bakarrik bizi». Hiruna bertso zuten kantatzekoa. Hona hemen Amurizaren hirukoa: «Gai orrek badu mamia baldin ezpanago gor, ainbat jende gizaseme ikusten ari naiz or; ogiaz gain gizonari anitz gauza zaio zor, bestela mundu ontara obe ez gaitezen sor, ogiakin justizia bear dugu derrigor, au siñisten eztuenik ba al da emen ¡ñor?
1994-Abendua
ILázKI EUSKALTEGIA EUSKAL ERAIKUNTZAREN ZIMENTUAK BETEZ LAN HORRETAN DIHARDU HEMEZORTZI URTEZ. EUSKARA ONGI IKASI ETA BIDÉ BATEZ SENTÍ ZAITEZEN HARRO EUSKALDUN IZATEZ: ILAZKIKO AUKERAZ BALIATU ZAITEZ. MIKEL MENDIZABAL
Konstituzio Plaza 5, 2.a. DONOSTIA. Tel. 42 49 10 1994-Abendua
BERTSOLARI 45
Nik eztakit ogi-puskak ¡ndarrik baduenetz, baina beste zerbaitekin bart egin nuen amets; esperantza zuri daukat naiz etorkizuna beltz, ogi utsez bizitzerik nik ez nezake sinets, gizon batek ortxe ditu biotza ta ainbat saiets, zuek ezetz esan arren nik esango dut baietz. Ogia da familiar) gauza maitagarria, baina orrek bearra du azpian oinarria; idi-gisa daramagu buruan buztarria, askatasuna da ogi eta gure neurria, ¡noiz garbi irekitzen bada orren iturria, betiko berdetuko da semáforo gorria». Pieza aparta da etxanotarraren hau. «... mamia...» hitzetik hasi eta «... semáforo gorria» bitarteko guztian, itzaltxo bat bakarra du. Delako «... ainbat ¡ende gizaseme ikusten ari naiz or» hori. Sumatzen da aurrean daukan jendetza hori ogia ez den beste zerbaiten bila etorria déla adierazi nahi duela; baina ez dago behar bezala esana, eta puntu hori kolokan bezala ageri da. Beste guztia dizdiratsua da bai basten, bai garatzen eta bai amaitzen, nahiz arrazoietan eta espresakeran eta nahiz baliabide literariotean. «Askatasuna da ogi eta gure neurria» eta horiek ¡zugarriak dirá. Ornen edo e¡ eta ote kontuak egun hartan bukatu ziren. Handik aurrera badaki Euskal Herriak Amuriza zer eta ñor den bertsotan, nik edo beste inork esan gabe. Orain bestelako Amuriza bat aitatu nahi nuke hitz bitan, gure bizardun hau bertsolaria eta beste gauza gehiago ere bai baita. Hamabost-hamasei urte badira honezkero lagun bizkaitar batzuei esan niela, nik Bizkaian ezagutzen nuen olerkaririk edo poetarik harrigarrienetakoa baztertua zeukatela. Beste hainbestetsu badira berriz Lizardirekin 46
BERTSOLARI
eta Orixerekin lerrokatu nuela. Idatziz egin nuen eta hor ¡zango da nonbait, nik non gogoan ez dudan arren. Duela gutxi Leitzako Patziku Perurenaren artikulutxo bat ¡rkaurri nuen -«El Diario Vasco» egunkarian nik usté- lauhankako eta bihankakoen arteko sexu-harremanaz. Amurizaren «Geratzen zaidan laguna» poesiaren aitamenik ez nuen ikusi. Bada ba gure leitzarra ¡rakurle eta ¡kaszale amorratua; baina berari bertsoz halako jipoia eman zion bertsolariaren poesía ez zuen aitatu. Halako poesia! Bakana eta bakarra bezain xamurra eta sorkorra. Bikaina. Lehengo batean nere kasa parrez sumatu ninduten ikasle batzuk eta zer nuen hala parrez egoteko galdetu zidaten. Amurizaren poesia bat irakurtzen ari nintzela esan nien. Harritu ziren poesia batekin par egitearekin. «Lehenengo matxinada» du izena. «Buztana bizkarrera bota eta pentsaketan» dagoen txinpantze horren aurrean niri algara ateratzen zait beti. Orain idazten ari naizenean ere bai. Eta «Zer diok oilar» deitua? Behin irakurtzen duenak irakurriko du berriz «... loa bezain kantu zahar horrek» dakarren mezua. Eta beste bat bakarrik aitatzeko, «Pinua» ere hor duzu. Amurizak defenditu egiten du mundu guztiak itsusietsi duen arbola hori. Eta ñola gainera! «Ene arreba pinadi batek ezkondu zuen» eta «ene anaia pinadi batek ezkondu zuen» ditu bere arrazoiak. Ez nolanahikoak! Eta honela bukatzen d u : «Inoiz hiltzeko ordurik baletorkio eta etorriko zaio ¡sil isilik joango da etorri zen bidetik baina nik, bizi banaiz maite baten galera kantatuko dut». «Menditik mundura» du izena gure bizardunaren liburak. Ez dakit salgai egongo den ere honezkero. Nik baneukake bakarren bat emateko, norbaitek nahiko balu. Eta ez da horretan agortzen oilar bizkaitarra. «Hil ala bizi», «Emea» eta «Oromenderrieta» nobelak ere hor daude. Nik lehena irakurri gabea dut. Bigarrenaren sinbologia guztiz ulertu ez nuenaren irudipena daukat. Hirugarrena guztiz uluertu nuen ala ez, ez 1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
47
clakit; baina behin eta berriz etortzen zait gogora gure nolahalako mundaje honen aurrean gizakiaren eta gizateri osoaren gaurko joera ematen du aditzera, batez ere ekonomia oinarri déla claramana: Aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago, eta hauek gero eta gehiago eta haiek gero eta gutxiago, eta gutxi horiek gero eta zailago beren mailari eta ondasunei eusten eta beren buruak gero eta hesituago eta gotortuago eta babes-indarrez giltzatuago beren ondasunezko gazteluan. Eta azkenean, jakina, leher egin behar, bonbak eskuetan eztanda egin dion harén antzera. Honelatsu da nobela horren jira.
Tiroa askotan usté ez den aldera atera ohi da, eta ez dakigu gizadi sorpresa-emaile honek nondik nora jo dezakeen gerora, baina hor dago oraingo egoeraren deskribapena Amurizak egina. Intuizio eder baten fruitu dela usté dut nik. la gure literatur-jende ofizialak entzuten duen Amurizaren kukurrukua eta aintzat hartzen duen beraren obra eta beren azterbideetan sartzen. Ez nuke nahiko nik ikusi gure Etxano, haundi askoren gaitzak joa, alegia, harén mailara iristen ez garenok baztertua. Euskal-kulturak ez du horrelako galerarik berezi, eta behar. Lehengoak baditu aski.
POBEA SONORiTUTE OROKORREflN esperientziak dena ziurtatzen
dizu
-bertso saioak, kantaldiak, trikitixa emanaldiak,. ANTZERKI SAIOA
Erriberane, 5
48
BERTSOLARI
49 01 74 - 52 90 34 20180 OIARTZUN
1994-Abendua
••••H^^BMBH 1994-Abendua
BERTSOLARI
49
ogoan dut, orain dela hamar urte Renoko (Nevada) Unibertsitatean bertsolaritzari buruzko nire tesia prestatzen hasi nintzenean, Basque Studies Program-en zuzendaria den W i l l i a m A. Douglass Dr.ari Xabier Amurizaren gaineko anekdota bat entzun niola. Anekdota horrek ondo baino hobeto deskribatzen du bertsolari honen nortasuna eta noraino maite duen bere hizkuntza. Aipatutako antropologoak kontatu zidan 60ko hamarkadan behin Markinako plazan ikusi zuela bere adiskidea, Amuriza apaiz gaztea, sotanaz jantzita, mezatatik ateratzen zen jendearentzat bertsotan ari zela. Bertso batean adierazi zuen nahiago zuela euskararekin infernura joan bera gabe zerura baino.
eta orain ere bai... Lehenengo estiloa hankaz gora doala... hemen hankaz gora ez doa ezer».
Xabier A m u r i z a D e r i o k o seminarioan emandako urteetan Virgilio ezizenaz ezagutzen zuten bere lagunek. Beti erakutsi zituen latin eta gainontzeko hizkuntzekiko begirunea eta euskararenganako laztana garai frankista hura nahasia bazen ere. Orixerentzat euskara bere «emaztegaia» baldin bazen eta Lizardirentzat bere «emazte zuria», Xabier Amurizarentzat Euskal Herriaren arima da eta bera gabe ez ginateke euskaldun ¡zango.
Xabier Amurizaren berrikuntza honen bigarren puntúa bertsoen doinua da. Erabiltzen d i t u e n d o i n u e t a k o batzuk bereak d i r á . 1980ko txapelketan, lehenengo sariaz gain, doinu berri eta propio gehien erabili zuen bertsolariarentzako sari berezia eskuratu zuen. 1982ko txapelketan berriro lehen saria eta berezia irabazi zituen. Azkenik, Xabier Amurizak zalantzan jartzen du ordura arte axioma ukiezintzat jotako honako baieztapen hau: «bertsolaria jaiotzen da, bertsolaria ez da egiten». Ikuspuntu tradizional honen arabera, bertsolaritza jaiotzaz geroztik ahalmen bereziak dituzten pribilegiatu gutxi batzuentzako esparrua litzateke. Jarrera tradizional honen defenditzailerik nabarmenenetako bat Basarri dugu. Beronentzat bertsolaria jaiotzen da eta eskolan ez da egiten. Ez da aski arte zail honen teknika ikastea ( e r r i t m o a , puntuak eta d o i n u a ) . Behar-beharrezkoa da dohaina edo naturak emandako berezkotasuna izatea. Iritzi hau iraganean hedaturik egon zen eta inor ez zen ausartu hain era zuzenez aurka egitera. Olerkariek zein bertsolariek ukaezinezko egiatzat zuten. Jules Moulier «Oxobi» (1888-1958) olerkariak, esate baterako, honela dio:
G
Bertsolaritzari egin dion ekarpenaz baieztatu daiteke arte honen historiaren barruan zenbait aldaketa kualitatibo izan direla. Guztien artean Xenpelar nabarmenduko nuke, XlX.mendearen erdialdekoa, erritmo eta puntúen berriztatzeagatik eta bertsopaperak agertzen direlako. Baserri eta 1935eko txapelketa beste aldaketa garrantzitsu bat izan ziren, bertsolaritza sagardotegietatik plazara eta komunikabideetara eraman baitzuten. Azkenik, 1980ko txapelketan Xabier Amurizaren eskutik aldaketa handia gertatzen da. Xabier Amurizari egotzi zaio tradizioarekiko haustura ekarri duela. Nire ustez, ordea, beste batzuek diotenaren kontrakoa bada ere, aldaketa hauekin batera ez dator inongo hausturarik, jarraipena eta berrikuntza sakona baizik. Bertsolari honek era honetako erasoen aurkako defentsa sarri egin behar izan du. «Izan diren erreakzio batzuri buruz esango nieke: kontuz mutilak! Hemen historia aurrera doa eta lehen ere izan dirá gauza berriak 50 BERTSOLARI
Berrikuntza hau, batez ere, bertsoaren hiru arlo nagusitan gauzatzen da. Lehen puntúa euskara batua da. Xabier Amuriza bizkaitarra denez, bere euskalkia maite du; baina, aldi berean, konturatzen da euskaldun guztientzako euskara bat behar dela. Oso gogozkoak ditu Kopla Zaharrak. Berak Kepa Enbeitak markatutako bideari jarraitzen dio eta b¡ eskolak elkartzen ditu, gipuzkoarra eta bizkaitarra, alegia. 1980ko txapelketan euskara batua erabili zuen bertsolari bakarra izan zen. «... Euskara batua ez zela hizkuntza lehor eta artifizial bat demostratu nahi nuen».
«Odolean dute: sortzetikako doahin bat dute hor. Beraz, Jainkoari zor diote eta bakharrik Jainkoari». Xabier Amuriza saiatzen da kontrakoa frogatzen. Bertsolari guztiek «a natura» eduki behar dituzte kualitate minimo batzuk bere 1994-Abendua
ustez, baina gainontzekoa ¡hardunean lortzen da edozein arlo artistiko edo profesionaletan bezala. Honen argigarri dugu bere luburuetariko baten izenburua: Zu ere bertsolari (1982). Material pedagogiko ugari idatzi du eta «Bertsolari Eskolak» bulzatu ditu. Eskola hauetatik bertsozale asko ateratzen ari da, baita bertsolari gazteen lehenengo promozioak ere. 1980ko txapelketa Xabier Amuriza bertsolariarentzako lehendabiziko froga izan zen, bere bertso ¡datziak ezagunak baitziren, batez ere Zamorako espetxeari dedikatuak. Halaber, jakina zen bertsolaritzari buruz asko ikertua zela, batik bat atzizki eta puntuez, baina zalantza zen bat-bateko bertsogintzan 1994-Abendua
eta jende aurrean nolako maila erakutsi behar zuen. Batzuek adierazita zuten Xabier Amuriza ez zela «lehen mailako bertsolaria». Beste alde batetik, 13 urtetan lehiaketa nazionalik ez izanak eragin zuen 1980ko txapelketaren inguruan ikaragarrizko irrika. Xabier Amurizaren ekarpena haize hozkirri boladaren antzekoa izan zen, gogoeta sakona, bertsolaritzaren zuhaitz zaharra berrituko zuen aro baten hasiera. Bere egitekoa zen: «Bertsolaritzaren adar erdi ihartua berritzea eta freskatzea». Xabier Amurizak bertsolariaren gainean egiten duen deskribapena lagungarri dugu bere sentiberatasuna eta gogozko gaiak hobeto ulertzeko. Euskal Herriko eguneroko BERTSOLARI
51
erreal¡latearen kantaria dugu. «... Batzutan bare bestetan bizi gaur leuna bihar zorrotza Hala da edo hala behar du bertsolariaren abotsa parean zer den hura kantatzen bizitza nahiz heriotza... Behin ariko da umore onez behin amorruzko indarrez negargileak barrez jarririk barregileak negarrez...». Bere ¡nguruan herri txiki bat ¡doro du, iraganeko eta gaurko historian balore autoktonoen aurkako zapalkuntza jasaten duena. Bere nazioaren -Euskadi- askatasun ezaren abeslaria da. Tinkotasunez eta erradikalismoz modu dramatikoz kantatzen ditu arazo sozial, politiko, erlijioso eta sexualei loturiko momentuko gaiak. Xabier Amuriza beti irme egoten da, bere herria zaintzen duen profetaren antzera gogor, haizeteak eta ekaitzak izan arren. «... Zuek ezetz esan arren nik esango dut baietz».
Diktadura garaian eta gaur egun, Xabier Amurizak jarraitzen du ereiten bertsolaritza sozial eta politiko, konpromelitu eta ausartaren hazia, hain zuzen, bertsolari gazteen artean hain arrakasta handia izan duena. Artzai gisa, batzuetan bere artaldeari eraso egiten dio eta herritarren arteko batasunik eza ga¡tzesten du. Baina gehienetan Euskal Herria maila sozial eta nazionalean zapaltzen dutenei aurre egiten die. «Sentimendua sartu zitzaidan biotzeraño umetan geroztik ainbat gauza mingarri ¡kusi mundu onetan; Euskalerriaz batera nago biotz barneko penetan: anaiak alkar artu eziñik, etsaiak su eta ketan, esan dudana gezurra bada urka nazazue bertan. ... Zoriontsuak izan gintezke erri libre bat bagiña, baña au ezta orrela eta orrek sortzen dit su mi ña...».
AULKI, MAHAI, SOINUA eta ARGIA EKIPOEN alokatze serbitzua, montaia eta garraio
#AULKy « 943 47-34-88 DONOSTIA - BERRIZ serigrafia-edalontziak-kuberteriak
52
BERTSOLARI
1994-Abendua
AMURIZA, BERTSO-JARTZAILE Testua: Xanti ZABALA «Lexo» 1994-Abendua
BERTSOLARI
53
ertsolari» aldizkariko arduradun batek deitu ninduenean, ea gogoeta bat egingo nukeen Amurizaren lanak zer eragin edo ekarpen ote zuen nire iritziz bertso paperen munduan...
B
Aitortzen dut erabat harrituta gelditu nintzela. Nik ez bai dut nire burua ¡kusten hain maisu haundiaren lanak baloratzeko gaitasunarekin. Hala ere, zilegi bekit nire ikuspuntua plazaratzea (¡kuspuntu guztiz mugatua, lehen esan dudan moduan, nik ez bai dut inundik ere ez jakintzarik, ez eta ere behar hainbat erraztasun, uztez dakidana ongi agertzeko ere), honek nirekin ados egon beharra, inola ere suposatzen ez duelarik. Nik hiru ataletan bereziko nuke, Amurizaren «harrigarrizko» lana. Hau da: Bat: Molde guztien haustura. B¡: Poesía eta lirikaren arteko ez dakit «zer» bat. Hiru: Freskotasun ikaragarria. Hasi nadin lehenengo atalarekin. Molde guztien haustura esan dut, baina agian egokiagoa ¡zango da, moldeen aldaketa sakon bat esatea. Amurizak sarritan egiten du bertsoa indartsu hasi eta ezari ezarian aurrera eraman. Hona hemen adibide pare bat. Garai batean, egin izan zuen bertso jarrien jaialdi mordo bat herriz herri musikaren laguntzaz. Liburu bat bada argitaratua, Laurehun Herri - Mila Bertso Berri izenburupean, non pentsatzen dut, orduan kantatutako bertso denak ¡zango direla. Lazkaon egindako jaialdian, honela hasten da: Bertso berrien gurdi zarrean noa Coiherrin barrena bildu nai nuke lur hauetako zenbait kezka eta pena. Egia bada txori batzuek txiokatu didatena sobre dagona asko izanik ez da gutxi falta dena. Erresidentzi kontuan sartu nai nuke lehen eztena 54 BERTSOLARI
beti planetan dagona eta sekula hasten ez dena. Noiz eta ñola ¡zango ote da proiektu horren azkena horra ipuin bat pazientzia denak agor lezazkena. Bertso hauetan adibidez, Amurizak ez die aparteko indarriz ematen bertsoen bukaerei, baina ordainez esaldi edo hitz polit batzuek sartzen ditu. Hala ñola: Bertso berrien / g u r d i zarrean... edo, txiokatu, bertso batean eta nai nuke / lehen eztena... edo, horra ipuin bat / pazientzia... beste bertsoan. Polita ezta? Sail berean honelaxe kantatuko du beste bertso bat. Goiherrin bada beste gauza bat misterioso aparta hainbeste mendi eta erreka izan eta ura falta. Presa planetan dabiltza orain hutsak zuzendu beharta zenbait lepotan zintzilik bada alferrik hainbat gorbata. Hemen, aldiz, esango nuke suabe suabe hasten déla, «misterioso aparta» misteriosoarekin eta bukaerarako arrazoi sententziakorra uzten du. «Zenbait lepotan / zintzilik bada alferrik hainbat / gorbata. Beste bertso b¡, honela jaulkiko ditu sail berean: Joan etorria biribiltzeko Lazkaon bada izen bat urrez jantzirik palazioan sartzen ikusi nuen bart. Han eta hemen lur eta etxe berak ote daki zenbat? tituluetan beintzat badauka nik hortzak ditudan hainbat. «Infantadoko Jauna» ornen da markes, konde eta duke Ataungo baso geienak bere itzal sakratua dute. Goiherrik pena handirik gabe botoa emango luke palazio ta guzti Txindokin artzain jarriko balute. Bertso hauetan zer egiten du Amurizak? 1994-Abendua
Ba... bere hizkuntz biziaz eta bitxiaz baliatuz, irria edo algara sortarazi. Azpimarratzekoak: Urrez jantzirik / palazioan... edo Nik hortzak / ditudan hainbat markes, konde / eta duke... ¡tzal sakratua / dute... palazio ta guzti / Txindokin artzain jarriko / balute. Nik azpimarratutakoak, ez dute seguru asko garrantzi bereizirik, zeren irakurle denak berak atera ditzake eta atera ere aterako ditu bere ondorenak nik nereak atera ditudan bezala. Orain goazen, bigarren átala pixka bat aztertzera. 1994-Abendua
Poesía eta lirikaren arteko, ez dakit «zer» bat egiten duela esan dut. «Menditik Mundura» bere liburuan Fernando Aire «Xalbador» haundia zenari eskaintzen dizkion zortzi bertsotan erabiltzen duen hizkuntza «harrigarria» da ñire iritziz. Ez naiz jakitun literaturaren munduan, baina esango nuke poesia edo lirikaren mundutik aparte dabilela eta aldi berean horiekin nahasirik. Gainera, beste osagai edo nahasgai bat darabilki, guztiz metaforikoa ez dena, baina denbora berean metaforatsu bihurtzen dueña. Hori guztiarekin sortzen duen emaitza, txit aberatsa dela, ez dut duda izpirik egiten. Ikus dezagun:
BERTSOLARI
55
1 Begiak hertsiz arnasa ¡rentsiz hortz artean heriotza sentimenaren mailarik maila hondoratu dut bihotza Badut zoko bat pultsu gabea odolaren mintzo hutsa han dago zutik lore horitan tristuraren ereinotza han ehortzirik zauzkat Xalbador han datza zure abotsa 2 Ene golkoan dudan zokoa hasperenez estalirik zu zautzana eta ni ere sarri etzaten naizena hilik Barren hartatik mintzo natzaizu gau ihintza bezain isilik ni ere hilotz natza zurekin edo zu zaude bizirik zure begia ikusten baitut ¡zar batetik zintzilik 3 Zu hilez gero zu galduz gero hau zait Xalbador saminen nola hain maite zintudalarik jakin gabe joan zinen Baina berbiztu bazintez ere eta bidean ediren odolak diost ez nizukela aitormendu hau eginen maitasun handi gehienak bertan hiltzeko jaio baitziren 4 Nahizta bizitzan hitz asko egin gabeak ginen elkarri aski zait zure behada hura zure barne ezaugarri Zuk ere baldin Xalbador jakin nahi bazenu nire berri ez dadukazu zertan galdezka berriz mundura etorri galdegiozu lurrak irentsi dizun itzal triste horri 5 Zure behada ostarkuzkoa hain tristea betidanik nondik zetorren eta zergatik ez da jakingo jadanik 56 BERTSOLARI
Nahizta agian zerbait horretaz banukeen zer esanik nola zuk inoiz adierazi gabeen berri eman nik Hilen hezurrei emango diet zure ondoan etzanik 6 Gau isileko basarmortuan hilargizko maindirea itzal galdu bat aurkitu nuen izar hilen ahaidea Xalbadorrena zela esan zidan bazuen zure airea soinean hartu eta mugarantz jarraitu nuen bidea geroztik itzal bi daramatzat zurea eta nirea 7 Zure abotsa ohian barneko lur eta sustraiz egina gogarazten dit haritz orpoan ehortzi nuen arima Hego iparrek menderik mende bilduriko giza mina zure mintzoak kantatu digu odolean irakina ilunabarrak gorde dezala zure oroimen samina 8 Beste munduko sinesmen finez hots egin zenigun sarri aitortzen dizut hori ez dela niretzat hain kezkagarri Baldin badago ezin guk kendu ez badago ezin jarri baina egia balitz nahi nuke zure aurrean itzarri betikotasun osoa eman dezagun beha elkarri. Zer derizkiozu irakurle? Hauek ¡rakurri (eta baditu gehiago ere hauen antzekoak), «Mendian Gora Haritza» kasurako. (Lastima denak ezin jarri) eta abar eta abar, hasierakoa errepikatzen dut. Ez dakit «zer» bat baduela Amurizaren bertsogintzak nik esplikatzen ez dakidana. Goazen bada hirugarren atalera. Freskotasun ikaragarria. 1994-Abendua
Freskotasuna eta umorea. Gezurra badiru di ere, Zamoran espetxeraturik zegoela ber tso berri mordoska egina ¡zango zen. «Menditik Mundura», lehen aipatu libu rúan, badaude dexente. Uste dut nahiko fa matuak direla «Euskal Herritik Aparte» ba taiatu zituenak. Ikus ditzagun batzuek: Euskal Herritik aparte mila legua bitarte esku ta hanka loturik preso Zamoran gauzkate Pentsaturik zenbat urte behar dogun hemen bete pazientzia hartu beharko libre utzi arte Hiru egun ta erdira lotu ta komisarira ardi gaxoak bezala goaz geure hiltegira Jotzen hasiko balira bizkarrik ez erretira lehenago ere emondakoak danak hartu dirá. Tribunaleko nausia trumoi artetik jausia gizona ala piztia zer zan dudan gagoz ¡a Eztula ta aharrausia harén zientzi guzia esku onetan dago mutilak gure justizia Ezker eta eskubira ha zan ezpata dirdira pentsa zeiteken sartu ginela sugeen habira Ikaraz nengon begira bost juezen aurpegira akerrak ere haien ondoan pizti finak dirá Aitortu nahi dot hortako abogaduak hainako saio bikainik San Pedrok ere etzula botako Baina guztia zertako alferrik hitz baterako hizketan jardun nahiz zaunka eg ni bardin zan harako
1994-Abendua
Agur eginik Burgosi nahizta ez asko merezi bueltan gentozen Kriado jauna gendula nagusi Bakoitzak zazpi polizi heuren pistola ta guzi bideak libre zitun ihesi nahi zuenak hasi. Esaidazu irakurle bertso hauetan nabaritzen dena freskotasuna eta umorea ez direla eta ez dizut sinetsiko. Ñola nahi ere bertso hauetan fenómeno xelebre bat ikusten dut nik, ez nago ziur iron¡ ¡karagarri hori, tribunal eta juezen aurka darabilen edo ta bere buruari farra egiten dion. Agian biak batera, baina bada grazi berezia egin d¡dana. «Bakoitzak zazpi polizi / heuren pistola ta guzi, b i deak libre zitun ihesi / nahi zuenak hasi», dio fresko fresko. Honenbestez amaitu dezadan ba ñire lantxo hau. Badakit ziur Amurizak merezi duen hamarrenik ere ez dúdala eskaini, baina bego horretan. Bai, benetan uste dut, ekarpen edo aportazio haundia egin duela bertsolari honek bertsol a r i t z a n . Ñ o l a bat batean, hala bertso paperetan. Askotan esan ¡zan da, ¡kasleek irakaslea gainditu dutela. Tamalez kasu honetan oraindik, salbuespenak salbuespen, ez dut uste hori gertatu denik. Ea nirea baino luma zorrotzago duen norbaitek egiten duen nik egin ezin dezakedana eta Amurizari berea ematen dion. Beraz, barka ñire ausardia irakurle eta hik ere bai Xabier. Aurrera!!!
BERTSOLARI
57
BERTSOLARITZAREN AZKENALDIKO BERRIKUNTZA Testua: Juan Mari 58
BERTSOLARI
LEKUONA
1994-Abendua
gia da, horrelako kultur proiektu bat askoren arteko asmamen, lan eta emaitzen ondorio dela, ez batena bakarrik. Horrelako aldakuntza batek, teorizazio aldetik askoren ekarria suposatzen du, askoren gogoeta; eta prasiak zer esanik ez, gizaki-talde osoa ariko denez asmo batbera aurrera ateratzeko ahaleginetan. X. Amurizaren aitzindaritza aitortzeak, nahiz eta askoren saiakera déla esan behar, hala ere aitormen honek ez du ¡zkutatzen, Etxanokoak izan duen protagonismo ukaezina oraintsuko bertsolaritzan. Eta hitzartze labur honetan ez dut aipatuko Amurizaren lañaren zergatia, deskipzio soila egingo dut baizik, harén ekarria aipatuz eta goraipatuz.
E
1. Errimaeren
aldakuntza
Basarrik bere bertsolari-proiektuan agertzen zuen, puntúen zailtasuna arindu beharra zegoela, eta errima errazagoak erabili beharra aipatzen zuen, bertso ederragoak egin alde, ifarraldekoek egin ohi duten eran. Hala ere, ez zuen lortu errezildarrak bertsolari aipatuenen errimaera zailago hori hausterik eta baztertzerik.
Bertsolaritzaren azkenaldiko berrikuntzak kontuan hartzen baditugu, gauza jakina da X. Amuriza dugula urteotako bertsolari-proiektuaren deseinugile eta eraikitzaile garrantzitsuena.
1994-Abendua
Amurizak, ordea, hotsen baliokidetza markatuz eta sistematuz, zabaldu eta aberastu egin du errima-altxorra, harrera oneko eskola berri bat sortzeraino. Errima-multzoak egin ditu, kidetasun-multzoak deskribatuz. Eta hiztegi errimatu bat eskaini digu, ikasi nahi duenari ahalbideak eta ikasteko moduak eskainiz. Honen ondorioz, aldakuntza nabaria egin da puntúen arloan bertsogintzaren onerako, eta bereziki plazako bertsolaritzaren esparruan. Bertsolaritza 1 , (Hitzaren kirol nazionala) eta Bertsolaritza 2 (Hiztegi errimatua); eta liburuekin batera Xabierren kantugintzak eta bere jenclaurreko jarduera praktikoak, alBERTSOLARI 59
datu egin dute euskal errimaera, batez ere poetek errimari muzin egin oh¡ dioten uneotan.
2. Estrofak Benetan aipatzekoa, baita ere, Amurizak estrofa luzeetan ekarri duen berrikuntza. Bereziki aipatuko dut, puntu anitzeko modulu luzeetan sartu duen ohitura. Estrofa luzeak dirá, 6, 7, 8 eta 9 puntuko ahapaldiak; molde h a n d i a n m a m i t u a k ; m o d u l u a r e n erdian eclo/eta azkenean errepikadunak; 8 silabako puntudun berdinak errenko... Dohain bereziak eskatzen dituen estrofagintza, bai diskurtsu poetikorako, bai errimetarako, bai musi karako eta abarrerako. Gerrondoko bertsolariak ez ziren bederatzi puntukoa erabili zale, batez ere txapelketetan, jarduna kaskar zitekeenez zailaren zailez. Amurizak, ordea, eta berdin beste garaikide askok, hautsi dute urduritasun-morrontza hori, txapelketetan, eta unerik erabakigarrienean, bederatzi puntukoa erabiliz, edota saioaren goienean beren buruei horrelako langintza eskatuz eta ezarriz, hala ñola kartzelako saioan. Luzarora begira, ez dakit etorkizunean zer arrakasta ¡zango duten modulu luze hauek, batez ere ikusiz olerki laburrak direla gaur indarrean olerkigintzan. Dena déla, ezin ukatuko diogu Amurizari arlo honetan lorarazi duen berrikuntza. Eta aitortu beharko zaio bertso-lanaren efektu berri bat zabaldu duela jendartean, Menditik mundura liburuko bidé berriak plazaratuz, estilo ez-ohiko ezaugarriak bertsoari eskuratuz.
3. Ahozko
estiloa
berreskuratzea
Orain aipatu dudan liburu hau miresten badut kantugintzaren aldetik, ez diot estimu txikiagoa jartzen Laurehun herri, mila bertso berri izenekoari. Ezaugarriak metatuko ditut besterik ezean. Bertsolari sonatuenen bidetik, aforismo eittezko hizkera darabilela esango nuke lehenik; eta iruditeria azkarrez jantzitako testuak dakartzala: konparaketak, metaforak, alegori60 BERTSOLARI
zazioak, ederkera bortitzez irudikatuak. Baina bigarren aipatu dudan liburuan, tradizio zaharreko baliapideak dirá nagusi: hots-jokoak, izenen izan herrikoia; atsotitz ¡hartuen berreskuraketa, ipuin zaharren pusketa ihartuak berbiztea, herri-giroko zelebrekeriak esaldietan, dotrina zaharraren errefuxa ironidunak, herrietako izengoitien errepinak, pertsonaien istorio txikiak, «omenka-omenka» han eta hemen jasoriko altxor bizia, kondairako berrien iruzkin ironikoak... Ahozko estiloaren baliapide ezinhobeak dirá. Bertsolaritzaren berrikuntzan txertatuz ia iharturik zeuden esaldi-motak indarberrituz. Eta itxura-kontrakoa badirudi ere, aitormen betea dakarkiot gure memoriaren azpilduretan zetzan hizkerabidea azaleratu izanan.
4. Bertsotako
jardunbideak
Aurre eman dio X. Amurizak bertso-saioak egiteko molde guztiei. Txapelketetan plazaratu zen, lehenengotik txapeldun izanik; jaialdietan ere eman du bererik, herriz-herriko ibileran; desafioa ere izan zuten berak eta 5. Lizasok, ¡rakaspen bikaina emanez telebistan; aritu izan da bi-bitako jardunaldi l i brean, gairik gabe, gerrondoko bertsolari b¡koteen haritik. Ahalegindu da molde guztiak probatzen, entsaismo antzeko zerbait landuz, eta bertsolaritzarentzat ongarri ikusten zituen bidé oro zabalaraziz. Etengabeko jardun honek eraman du aitzindari izatera honetan ere, ezeri muzin egin gabe bertsolaritzaren onerako zenean. Bukatzeko esan, puntu hauetako bakoitzak ematen duela gairik aski, X. Amurizaren bertsozko ekarriaz ikaslan luzeak eta sakonak egin ahal izateko, alderdi teorikoak eta praktikoak ikertuz, batez ere bertsogintza honen zergatia bere osoan ikertu nahi bada. Eta hau aitortzea nahikoa déla usté dut X. Amurizaren bertsolari alorreko lañaren luzezabala eta sakona adierazteko, XX. mendeko bertsolaritzaren ikuspegitik begiratuta. 1994-Abendua
1980.eko ERREGE EGUNEZ Testua: Andoni
1994-Abendua
EGAÑA
BERTSOLARI
67
arai hartan hemeretzi urte nituen, Auto-karneta atera berria, Donostiako maratoia bigarren aldiz bukatua, EUT6n euskal-filologia ikasketan hasia, Zarauzko gau-eskolan ¡rakasle nintzen... Laburbilduz: politika, kirola eta neskak ziren nire ardurarik handienak. Tamalez, hurrenkera horretan.
G
Gogoan dut Amurizaren Baldako final hartara, neu ez nintzela joan. Filología ikaskide batzu bai. Aitorrek, Pasaia San Pedroko adiskide batek sekulako inpresioa ekarri zuen. Eta horren ondorioz interesatu nintzen neu ere pittinka eta gehiago. Txapelketa harén liburua AUSPOAK atera zuen. B¡ urdin moetako azala: urdin ¡luna eta urdin argia. Azaleko Amuriza zer orain hainbat urdin ez zuena ez ¡lean eta ez bizarrean ere. Ñola bada! Ez zuen eta! Nik liburu hura kantatuz eta Kassette haiek entzunaz erabakia nuen bertsolari izan nahi nuela. Ordurartean bertsolaritzaren ezagutzea barren baina ez zitzaidan sekula hainbesteraino korapilatu. Bertsolariak txikitan entzun izan nituen sukaldeko ¡rratian, ikusi ere bai Zinema frontoira etortzen zirenean, Joxe Agirre eta Imanol Lazkanoren zintak baziren etxean, urtero gurasoen kuadrilaren bertso-bazkaria egitera etortzen zirenekoak... Baina AMURIZA beste zerbait zen. Liluratu ninduen beste zerbait. «Beste zerbait» hori zertan zetzan zehatzmehatz azaltzeak lan handiak emango dizkit. Beste hizketa-moeta bat zen, euskara batutik oso hurbilekoa. Beste kantaera bat, ordurartekoa baino patxadatsuagoa eta akaso «gregorianoagoa» nahiz Mañukortaren ospe-urteak geroxeago etorri. Baina batik bat, gauza desberdinak modu desberdinean esatean zetzan AMURIZAren berritasuna. «Esan dudana gezurra bada, urka nazazue bertan», «bihur bekizkit hesteak harri hori ez bada hórrela», edo «zer koloreko airea ote da gizonaren samina». Horrelako esaldi borobil, indartsu eta bitxiek erakarri ninduten bertsolaritzaren mundura. Baina bazen gehiago ere tartean. Hizkuntza bera maila jasoan erabiliz egiten bait zuen bertsotan Amurizak. Orain ez da hain harrigarri gertatuko belarrietara baina, «ogiaz 62 BERTSOLARI
gain gizonari anitz gauza zaio zor, bestela mundu hontara hobe ez gaitezen sor», garai haietan euskara-eskola ere bazen euskal-filologian ari ginenontzat. «Nik ez dakit ogi-puskak indarrik baduenetz» hasi /Lien beste bertso bat. «Etz» atzizkiaren esanahia askok ikasi genuen horri esker. Harrigorria zera zen ordea: hainbeste berrikuntza hondoko nahiz azaleko plazaratu eta entzuleekin hain egoki bat egitea. Den denen barru barruraino igual ez zen iritsiko, baina aurrez pentea zitekeen baino jende gehiago harrapatu zuen bere sareetan. «Zer aholku ematen didak?» galdetu ornen zion Amuriza «nobatoak» Lopategi «beteranoari» finalerditara bidean. «Fuerte kantatu» erantzun zion beltzak. Eta fuerte kantatu zuen. Baina ez zuen seguraski premia handirik ere. Benetan, inor aztoratako moduko zerbait esateko duzunean, xuxurlatzea ere nahikoa izaten baita. Umorea berriz, txapelketetan ¡non baino urniago azaltzen da eta gainera ez ornen da izan Amurizaren arlorik sendoena. Ez dakit. Errege-egunez Amurizak egin zituen «aterald¡» batzu oso kontutan hartzekoak. «Ihes egingo dugu GRAPOek bezala «edo» betiko berdetuko da semáforo gorria». Eta hori da hain zuzen, egungo umorearen oinarrizko b¡dea: erreferentzia mundu batetik, inork espero ez duela, beste aparteko mundu erreferentzial batetara jauzi egitea. Ikasgai hori ere, eskeini zigun beraz, askoz ere gauza serio eta sakonagoen artean. Kontuak kontu, Amurizak gugan izan duen eragina ez zen txapelketa hartako ale marduletara mugatu. Horrez gain eta horren ondoren «Hitzaren kirol nazionala» eta «Hiztegi errimatua» eman zituen argitara. Eta nik behintzat, egarbera irentsi nituen. Xabierrek b¡ gauza garbi irakatsi zizkigun: ñora hel gintezkeen eta hará iristeko ze urrats eman behar ziren. Eta horretan, ez ni neu bakarrik, bertsolari eta bertsozale belaunaldi oso bat gatzaizkio zordun. Berak sinetsi arazi zigun bertsolari izan gintezkeela batzuri, bertsozaletasuna zertan zetzan beste askori, eskola ez zela 1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
63
txarra denoi, emakumeak ¡zan zitezkeela plazako bertsolari entzun nahi zuen orori... Seguraski Xabierrek oso ongi zekien, apustu zabal eta handiago hoiek gainditzeko 198().eko txapel hura bereganatu beharra zeukala. Txapelak emango zion behar zuen itzala, bere egitasmorik handienei ero-kutsua kendu eta sinesgarritasunez eskeintzeko. Seguraski Txapelketa Nagusi haren liburaren azalean, Jon Enbeitari lepasamarretik helduta dagoen AMURIZA bizarrik gabeko haren aurpegiko asebeteak sentimendu horiek denak adierazten ditu aldi berean. Errege egun hartan kalkulo akats bakarra egin zuen etxanotarrak. Txapelaren eskeintza-bertsoan, txapela eskegitzeko iltzea «nik dakidan bihotzean» josia zegoela aipatu zuen. Hortanxe hutsegin zuen. Berak ez zekien orduan, hurrik eman ere, zenbat eta zenbat bihotzetan josi zen, miresmenaren biska eta beginearen kola tarteko.
kutxa fundazioa fundación kutxa 64
BERTSOLARI
1994-Abendua
AUKERAKETA: XABIER AMURIZA
1994-Abendua
BERTSOLARI
65
Lazkao Txiki (4)
(i» Zerura joan eta galde egin nuen Lazkao Txiki ñola eta non zegoen. San Pedroren esanak harritu ninduen: «Etorri balitz pozik hartuko genuen baina bertsolaririk ez da sartu hemen».
Non zaude, Joxemiel norantz egin zenun alde hartan aurkitzen ez bait zaitut inun. Kaixo esango dizut hurbil eta lagun sentipena bait daukat ez zaudela urrun ala nahasteraino behar al zintugun? (2)
Orduan ifernura jo nuen galdezka Luzifer ikusteko baneraman kezka. Erantzun zidan bere sardea trabeska: «Labe hontan harentzat sarbiderik ezta hau negar-zuloa da ez suaren festa».
(5) Bi egutegi dauzkat eta bi aurpegi bat patrikan bestea orman begiz begi. Batzutan pentsatzen dut «hau ez zegok geldi» sentitzen dut mugitzen ez ote den ari egitan hila balitz ñola izan hori?
(3) Cero galdetu nuen purgatorioan han ere ezetz eta aurrera nihoan. Ez nuen aterik jo alperrik linboan hura ez bait ziteken hará inoiz joan lurrera itzuli naiz goizeko lainoan.
66
BERTSOLARI
(6) Beste munduan ez dut aurkitu papelik ez Lazkao Txiki ta ez Joxemielik. Dena izan ote da itxura bat soilik edo haurren ipuin bat ohean zintzilik berdin amesten dena bizirik nahiz hilik?
1994-Abendua
(7) Heriotza omen da denen berdintzaile salbuespenik bada hura zu zarade. Ezin dut iruditu herri hau zu gabe iaz bezala aurten ere hemen zaude eta egongo zara berriz hilda ere.
7994-Abendua
BERTSOLARI
67
Tantum ergo (2)
(D Tantum ergo sacramentum veneremur cernui Atzo tuntĂşn egun tuntĂşn bihar ere zer guri? Eta antiquum documentum novo cedat ritui Ai zer txukun jan genitun teilatuan katu bÂĄ!
Genitori genitoque laus eta iubilatio Deabruek egin naute ifernuko sozio. Procedenti ab utroque compar sit laudatio Inork ez dik zeru truke lumatzerik desio. (3) Pange lingua gloriosi corporis misterium Nahi dut mando bat erosi saltzen badute inun. Sanguinisque pretiosi quem in mundi pretium Ea galdaran egosi eta berpizten zaigun.
68
BERTSOLARI
1994-Abendua
(4)
Nobis natus nobis datus ez intacta virgini Goitik behera begiratuz buru hainbat tximini. Sui moras incolatus miro clausit ordini Arnasarik ezin hartuz itor behar naute ni.
(6) Tantum ergo cuánto cerdo dabilen ¡nguruan Prestet fides no te fíes lapurren liburuan. Genitori jende hori jotzen baduk buruan Procedenti derrepenti sartuko haiz zeruan.
(5)
Nobis patri eta filio saeculum saeculorum Galdu dirá Zizilio eta Mari Madalen. Sicut erat principio eta nunc eta semper amen )aio eta hil artio bizi behar da hemen.
1994-Abendua
BERTSOLARI
69
Anbototik Gorbeara (3)
nj Arlartik Iratira ¡zarrak oihandu dirá ¡largia pasatzen da Nafarroari begira.
Anbototik Gorbeara ortzian arku bat bada eztaietan edertzeko Bizkaia eta Araba.
(4)
(2) Jaizkibel eta Aizkorri Ernion gora oskorri haitzean isladatzen den Gipuzkoa eder hori.
Ordeka eder Lapurdi Zuberoan bortu haundi gorago ta lerdenago Orhi eta Auñamendi.
(5) Adurretikan Ebrora itsasoa ta lehorra herri batek kantatzen du etorkizun hilezkorra.
70
BERTSOLARI
1994-Abendua
Xabier Kalparsoro (D Hire bizia azkenerarte iraultzaren gorputz bazan hire errautsa orain airetik sartuko zaiguk amasan. Hortik berriro gorputzuko duk Zumaiko gazteen plazan hire gogoak hilezinaren oihartzuna goza dezan. (2) Hor gelditzen haiz noranahi zabal errautsaren arinean gazteriaren miresmen eta etxekoen saminean. Inoiz aurkitzen bagara dudan makal edo ezinean hi ยกzango haiz gure altxagarri egunsentiko bidean. (3) la gehienak alperrik hiltzen diren mundu gordin hontan hire errautsak badik zentzua zentzurik izatekotan. Hรกbil, Xabier, dena husturik itsasoaren hegotan biziko haugu jaiean eta maiteko haugu borrokan.
1994-Abendua
BERTSOLARI
71
Ene izar maitea
(4)
(D Ene ยกzar maitea maite ederrena ez bazina nigandik hain urrun zaudena ederrena hain urrun zaudena hurbiltzen ez bazara alperrik da dena.
Ederrak distantzia duela aldare belaunikatzekotan ez naiz ederzale aldare ez naiz ederzale edo banaiz behar dul asko dohakabe. (2)
llargia islatzen ibai barrenean zertako dut ยกzarra zeru gorenean barrenean zeru gorenean ez badut iristerik betiraun denean?
(5) Gauden gu hemen eta izarrak beude han sar dadila nahi badu lainoa tartean beude han lainoa tartean zatoz berriz maitea bihar goizaldean.
(3) Eskatzen dut izarrak izkuta daitezen zeren nekatu bait naiz nekatu hain zuzen daitezen nekatu hain zuzen ยกtxaropean beti hain urrun ikusten.
72
BERTSOLARI
1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
73
NESKAZAHARRAK ETA APAIZAK
(D Neskazaharrak eta apaizak hartuko ditudan haintzat eskatu didate gaitzat ai ama, ñola josi elkarri banaka dituzten gaitzak. Altzak bihotzik ez badu ere eduki lezake haitzak biguntzen badu ekaitzak tximista baten bildurrik ez du maitasunaren zuhaitzak.
(2) Zaldia triste behorra mizke hegoa-iparrak aske neskazahar apaiz gazte larrerik larre ornen dabiltza gartsuki elkarren eske. Elkarri bildur diote baina ez ikaratzeko beste nigatik kopon zaitezte zorion puskak zuentzat ere zilegi izan litezke.
(3) Adina luze, azala zimur zenbat urte ditun aurten baina ez gogorik joaten tenta ditzagun apaiz gazteok ea norantz jotzen duten. Jauna zuekin, hi neronekin ez suari txingarrik ken ñora nahi dun biar irten uso zuri bat ari dun bioi kabi urdin egiten.
74
BERTSOLARI
(4) Neskazaharrak eta apaizak uhuka meza ondoren akelarren batzen ornen han ez bait dute konturik hartzen ez urteen ez botoen. Aita Santua hará ta hona dabil inoizko eroen deabrua non ote den aurkituko ahal du Euskal Herriak fedea galdu baino lehen.
(5) Ez nago alde, ez nago kontra entzuna kontatzen baizik ez ornen bait dago kasik neskazaharren bat gorroto edo maite ez duen apaizik. Egia déla, gezurra déla oilarrak goizean goizik hatzeman gaitu biluzik ez dinat ezer jantziko, maite, berriz erazteko ezik.
(6) Muskerrak duen ibilpidea hormaz horma harriz harri gizakiei mozten sarri nigatik argi berdea zenbait apaiz eta neskazaharri. Askatasuna bada dohai bat hain haundi, hain bizigarri eta eza hain hilgarri eduki ahal dugun apurrik ez uka behintzat elkarri.
1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
75
BARRUAREN BARRUTIK (D Trumoia ortzi beltzean hoska pertzean zortzi arbi egoska gauaren barren bi erbi erren lauaren hurrengo bosta. Denok berdinak garela zutiaitz beretik ornen gatoz-ta bihotzak ezetz diosta Nik ez ditzaket jaun hoiek maite nahizta ifernua kosta.
(2) Washington eta Tokioraino Madrilen harri Parisen laino jaun eguzkiak izotz guztiak ez ditu urtu oraino. Suge emea lehenago diat gauero hartuko maiteino bihotz apurrik dudaino nik dakizkidan higuinkumeak maiteko ditudan baino.
(3) Ez zen haizerik ez ihizirik basoak mortu, urak isilik gizatzar batek gizona jaten basurdeak ikusi dik. Ez dituk hoiek maiteko nahizta bihotza zula ehun zirik akaso hilik, ez bizirik maitatzekotan badut ñor maite harrietatik hasirik.
76
BERTSOLARI
(4) Urez, lehorrez hau hegabera hiru goserik bat egarbera leizera jaurti zuten gizona saitzarrek deman atera. Oi ene bihotz, ez hoiek maite ez apurrik ez sobera nahi ez badun bat batera zatika oka hazadan bota zakurrari mahaipera.
(5) Maite dut sua maite izotza ¡parra eta hostoen hotsa dena maite dut, zer ez dut maite? Baita sugearen hortza. Baina gizaki, gizatzar hori pozoina duk hitaz lotsa altzak altzari diotsa: ñola maitatu hura maitatuz zoltzen dueña bihotza.
(6) Hontza zamaltzain ahuntza zamari aker aitona putzari adi kukuak soinu muskerrak dantza ni haritz puntan kantari. Hoiek ñor diren, non bizi diren hain daude hur, hain ugari! Ez al diezu nabari? Ñor ez maitatu ez badakizu maitatzen ere ez ari.
1994-Abendua
1994-Abendua
BERTSOLARI
77
AGUR SAGAR BELTZERAN ID
(5) Amodioa hire ager-ostenetan teatroa besterik ez dun gehienetan. Hi azukrontzi jarri haute banaketan
Gogoan al dun ñola biok parez pare izan ginen urondo bereko landare. Gero egin haiz zuhaitz arrotzeko lore badun nik ez dakidan hainbesk' kolorc: Zenbat aldatu haizen SINESTEKO ere!
begiak euliak lez ibiltzeko bertan: Zail dun SINESTEN baina hala dun benetan.
(6)
(2) Alde huen herritik igandean goizik hemen ez ornen bait zen betikoa baizik. Pantailan ornen hábil orain oso pozik behin erdi estalita behin erdi biluzik: Ez ninan SINESTUKO neuk ikusi ezik.
Yo te adoro, Oh my love! Ene mon amour-a! Ez al zain huguingarri delako murmurra? Betiko tuntún horrek behar din gezurra edo beste egien estalki maltzurra: Zulatu didan neukan SINESTE apurra.
(7)
(3) Eguzkiz makilatu dinate azala jantzi eta erantzi panpina bezala. Hi ornen haiz harako irla idéala zoramen-haitzak eta zorion-itzala: Ez dun SINESTEN baina ematen dun hala.
Loriak udan intza... Lizar gerri lerden... Maitaleak hórrela mintzo gaitun hemen. Ez dun hain «guaia» baina euskaraz bederen hobeto jakiten dun egia ote den: Hik dena SINESTU dun ulertu baino lehen.
(8)
(4) Oraindik ezin dinat buruan bat egin joan hintzen usoa «TXORIÑE» honekin. Maite haut esateko zenbat hots ezberdin Oh ma cherie, Oh mi amor! I love you my darling: SINESTU dien eta hireak egin d¡n.
78
BERTSOLARI
Ez dinat ukatuko berezko lilura loreak ere joaten ditun merkatura. Sal-erosian hábil eskutik eskura heuk zenbat balio dun ez zaien ardura: SINESTEA zertan den gure neska hura!
1994-Abendua
BERTSOLARl
79
(*)) Halako marka berri galanten aukera turbo-motorra eta bi 隆zter gainera. Prezioa jartzen din bularren parera tristura jetxi zaidan gogo barrenera: Ezin dinat SINESTU hi haizela bera.
(11)
Agur sagar beltzeran edo beilegia agur betiko hire izar aurpegia. Izango haiz ederra baita ederregia baina ez maitatua ezin alegia: Heuk ez SINESTU baina hori dun egia. (10)
Itxaropena azken galera izanik hirekin bera ere galdua dinat nik. Joanak ez din mugarik hartara emanik batez ere ez badu itzultzeko planik: SINESTERIK h贸rrela galduko hintzanik!
80
BERTSOLARI
1994-Abendua
EUSKAL KULTURAREKIN BAT GATOZ InstituzĂo-konpromezu gisa hartu dugu xedetzat gure hern honen izpintuaren agerpideei, nortasun eta identitate bakana damaiguten kultur adierazpenei, indar osoz eutsi eta laguntzea. Eta arreta berezi bat jarriz, ahal dugun indar guztiarekm, gure kulturaren adierazpenetank gorena den euskararen garapenean
KONTA EZAZU GUREKIN
i:< m^Z
BBK Bilbao Bizkaia Kutxa
KULTURA, ZURE FORU ALDUNDIAREN EGITEKO NAGUSIA >?V
Bizkaiko Foru Aldundia
Diputaci贸n Foral de Bizkaia
Kultura Saila
Departamento de cultura