Bertsolari aldizkaria - 27. zenbakia

Page 1

27. ZENBAKIA/ 1997 U D A Z K E N A / 775 P E Z E T A

V

txapelketa


Elpklrogdllucik

41 urte auxrerapena gizatiartzen.

Alabaina, bada zerbait aldatu ez dena Fagor-en: teknologi aurrerapenak pertsonen Fagor-ek egin zuen lehen bizi-kalitatea hobetzeko erabüi gauza petroliozko berogailua nahia. izan zen. Horretarako, ikuspegí Tresna xume honek, humanistaz jokatzen du zientzi dagoeneko museo-pieza, ikerketan eta enpresa-jarduera funtsezko bi helburu bete zituen: osoan. jendean beroa ematea eta bere Eta, gainera, teknologikoki egüeei enpresa-indarra. etorkizun zoragarna ari da Gaur egun gure hemaldeko sendotzen. industria taldenk rndartsuenetakoa da Fagor Bere produktuek ospe handia dute nazioartean eta bost kontmenteetan saltzen

FAGOR

dirá.

Fagor-ek 130 produktu baino gehiago egiten ditu, 34 langintzatan. 8.000 pertsonako lan-taldea du 10 enpresatan banatuta. Urtean 146.000 milloi pezetako salmentak gainditzen ditu, "»45 inguru atzerrira bidaliz.

»

Teknologikoki zoragarria.

iONDMGON

%

CMWMOON COOHIIT™


txapelketa

Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria

L a r o g e i b a t pertsonek hartu dute parte aldez edo moldez zebaki honetan. Erdiak, Euskal Herriko Txapelketa Nagusian parte hartuko duten 42 bertsolariak, protagonista dirĂĄ. Eta besteak, haien elkarrizketatzaile. Protagonista horietako bakoitzari bere lantegian edo etxean atera dizkiogu argazkiak eta inguruko lagun, ezagun, familiartekoetara jo dugu haien biografiak idazteko orduan. Zenbaki koraI I pilotsu samarra izan da, beraz, eta ez da harritzeko ondorioz pitin bat lodixeagoa eta atzerapen piska batekin zure eskuetara iristea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

•V

renean ere esKerroneKO gara. Motiborik badugu, beraz, < goan eskerroneko ez ezik bozkario agertzeko, iaz baino dezentez hanc ik izan baitira jaso ditugun lagun -ipuzkoako Foru Aldundiak 800.0^ uio pezeta eman dizkigu eta Jaurlaraitzako Kt tura Sailak, berriz, 2.300.000 pezeta. helburua inoren laguntzarik gabe bizi izatea da. Bien bitartean, eskerrik aski aldizkaria hobetzeko erabiliko ditugu.

J


OXPOLIN


"I

I-]

AMABIGARREN TXAPELKETA NAGUSIA DUGU AURTENGOA, OHI BEZALA BURRUNDA HANDIZ DATORKIGUN HAU. HAMABIGARREN TXAPELKETA NAGU1 ' SIA, BESTELAKO TXAPELKETA, SARIKETA, DESAFIO, BERTSOLARI-GUDU ETA ABARRAK BESTE SAIL BATEAN SARTZEKOAK DIRELAKO. Kronologiari dagokionez, hiru aro bereiz daitezke: Lehen bi txaI I I pelketak, gerra aurretik jokatu ziren biek osatzen dute lehen aldi edo aroa. 1.935ean izan zen lehena, eta 36an bigarrena, biak ala biak Euskaitzaleak elkarteak eta Euzko Gaztediak antolatuak. Bertsolari-guduak izan ziren, eta, izenez ez ezik antolakuntzaz eta prozeduraz ere gaur egungoen antz handirik gabekoak. Hala ere, badirudi bertsolarl eta bertsozaleen aldetik txapelketa nagusiekin "homologatuak" edo daudekeela. Hori onarturik, Basarri litzateke Euskal Herriko lehen txapelduna. Hogeita bat urteko txapelduna, esan dezadan bidenabar, gaurko bertsolari gazteen gaztekeriaz harritzen direnen harridurarako. Uztapide ere han zen. Baita Txlrrita ere, baina hurrengo urtera arte itxaron behar izan zuen txapela jazteko, premia handirik ez zeukan baina. 1.936ko txapelketa edo gudua urtarrilean jokatu zen. Handik laster sortzekoa zen gudu benetakoak gauzak asko eten zituen, ez gutxi betirako. Bertsolahen jarduna ez zen salbuespena izan. Txirritak ez zuen harĂŠn berrl izan, txapelketatik gerra-hasierarako bitartean hil baitzen,

1997 UDAZKENA

Q


berarentzat -seguruenik- zorionez, eta guretzat -seguru- zoritxarrez. Estimatzekoa ÂĄzango zen haren kronika bertsozkoa. Sekula izan den txapeldunik zaharrena, hirurogeita hamasei urte. Hogeita lau urte behar izan ziren atzera berriz txapelketa nagusia antolatu ahal izateko. Deialdia egin eta txapelketa antolatzeaz gainera, girotze eta suspertze lan eskerga egin behar izan zuen urtetan Euskaltzaindiak, 1.960ko txapelketako azken saiora ÂĄristeko. Baina ahaleginak bere fruitua eman zuen. Orduko prentsak izen ponposoa eman zion txapelketari: "Campeonato mundial de bertsolaris". Basarri izan zen munduko txapeldun. Orduko txapelketen-eta, batez ere, 60koaren- funtzioa eta gaur egungoena ez dut uste parekatzekorik direnik. Izkutuan, zapaldurik, oihartzunik gabe bizi zen jarduna indarberritzea, gizarteratzea zen orduko helburua, eta Euskaltzaindiaren afana. Eta une hartan ez zegoen txapelketa beste biderik. Formari dagokionez, ordea, 1.960ko txapelketan finkatu zen, gutxiasko, geroztikako txapelketen eredua. Puntuak, bakarkako lanak, oinak...Egia da oraindik zenbait gai eta -batez ere- puntu bertsolari bakoitzari propio jarritakoak izaten zirela. 67an Uztapideri jarritakoa: "Joxe ala Manuel da zure izena?" hura eta beste hainbat bezala. Egia da gaiak emateko moduak, gai moetak, juraduaren sistemak eta abar aldatu direla. Guztiarekin ere, bigarren aro honetako txapelketen eredua gaur egungotik gertuago dago, gerra aurrekotik baino. Gerra aurreko bertso-guduen kronikak irakurrita, badirudi kontua areago zela bertsolariek Ăąola edo hala bertsotan jardutea, aldez aurretik erabakitako ariketa zurrunetara loturik bertsoak kantatzea baino. 1.960ko txapelketarekin hasiko litzateke, beraz, txapelketen bigarren aroa. Haren ostean, beste hiru jokatu ziren 62, 65 eta 67an, eta hiruretan ere Uztapidek eraman zuen txapela. 1.962koan, eztabaida handia sortu zen Basarriren inguruan, eta orduan erabaki zuen Errezilgoak gehiago txapelketetan ez parte hartzea. Bai publikoki emaniko hitza bete ere. Ondorengo hiru txapelketa horietan Uztapide nagusitu zen. Txapeldunak, arratsaldeko azken uĂąera arte ez zuen kantatu behar izaten,

1997 UDAZKENA

Q


gainerako bertsolarien arteko lehiatik garaile ¡rtendakoaren kontra, edo harekin batera. Aro hartako azken txapelketa, 67koa, bereziki ¡stilutsua izan zen. Juraduak Xalbador hautatu zuen azken atalean Uztapiderekin jarduteko, Lazkao Txiki baztertuz. Ezaguna da erabaki hark ekarri zuen ondorioa: jendearen txistu-jotze luzea eta Xalbadorren abildade erretorikoa, txistuek bere bihotzean sortarazi zioten zirrara bera txistujoleen bihotzetan sortarazteko: ...zuek ez bazerate kontentu errua ez daukat ez nik... txistuakjo dituzute baina maite zaituztet oraindik. Ez zen akaso arrazoi bakarra izango, baina harén ostean hamahiru urte joan ziren txapelketa nagusirik gabe. 1.980an ekin zion Euskaltzaindiak berriro txapelketa nagusia antolatzeari, kronologikoki behintzat gaur arte etenik izan ez duen hirugarren aroan. Denbora ez da, ordea, alferrik joaten, eta gerra aurrekoetatik frankismo garaiko txapelketetara emaniko pausuen norabide berean beste urrats bat ematen du 80ko txapelketak. Protokoloa areagotu, formalismoa gero eta estuago, eta txapelketa txapelketago. Jolasetik gero eta urrutiago, joko garbiaren bila, Joseba Zulaikaren hitzetan esateko. Amurizak irabazi zuen 80ko txapela. Eta, irabazi ez balu ere, bera izango zen txapeldun. Berhkuntza ekarri zuen Amurizak: bertso luzeagoak (67ko txapelketan ez zen kantatu 4 puntutik gorako bertsorik); berak asmaturiko doinu narratibo, liriko, patxadatsuagoak; errima joko berri, bete eta harrigarriak; formula indartsuak bertsoen amaieran; iruditegi berria...lzan zen horretan ere ados ez zegoenik, baina ordurarte inoiz ez bezalako astindua eman zion bertsogintzari. Eta berhkuntza hori guztia egiteko, zabaltzeko, txapelketa beste biderik ez zeukan orduan Amurizak. Andoni Egañak aitortu izan du, Amurizaren ekarria izan ez balitz ez zatekeela inoiz bertsotan hasi izango. Kontuz, beraz, txapelketaren kontrako jarrera erabatekoekin. Hurrengo txapelketa, 82koa ere Amurizak irabazi zuen. Basarrirekin batean dugu, beraz, Amuriza, txapeldunen rankinean, bina txapelarekin. Aurtengo honetan bi bertsolari hel litezke birritan txapeldun izanen gra-

1997 UDAZKENA

Q


dura: Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña. Kronologikoki, 80an hasitako aroak ez du etenik izan gaur arte. 1.986ko txapelketan, ordea, beste pausu bat eman zen txapelketa formalizatzeko bidean. Aurreko bi txapelketetan desenpatea jokatu behar izan zuen Amurizak (Enbeitarekin 80an, Lopategirekin 82an), eta juraduak bere kontuak ateratzen denbora larregi eman zuela eta ez zuela, kontua da -badakit arazoa korapilatsuagoa izan zela-, Euskal Herriko Bertsolari elkarte artean sortu berriak hartu zuela bere gain, ez istllurik gabe, txapelketen antolakuntza. Puntuazioa bistan azalduko zuen juraduak, bertso bakoitza kantatu eta berehala; batuketa informatizatu egin zen; neutraltasun ezinezko horren peskisan, bertsoak grabatu, ahotsa desitxuratu, eta bertsoak norenak ziren jakin gabe puntuatzeko proposamenik ere izan zen...Beste urrats bat, formalizazioaren bidean. Tirabirak zirela medio, 85ean jokatu beharreko txapelketa hura 86ko udaberrian jokatu zen, Belodromoan. Sebastian Lizaso izan zen txapelduna, eta epaile ibilitakook ez dugu berehala ahaztuko bertsoak airean puntuatu behar paranoiko hura. Txapelketa lau urtez behin egitea erabaki zen, eta, 86koak 85ekoa behar zuenez, 89an egin zen hurrengo deialdia. Jon Lopategik eraman zuen txapela, eta argi eta garbi geratu zen juraduaren lana beti egongo déla auzitan. Polemika bizia ibili zen bolada batean, Euzkitzek merezi ote zuen txapela. Omenaldirik ere egin zitzaion hainbat lekutan txapeldun behar ornen zuenari. Kontuz, beraz, txapelketaren aldeko jarrera erabatekoekin. Urte hartan bertan, 89an hasten da, Bertsolari Elkarteak proposatu eta lagundurik, Hitzetik Hortzera saioa ETBn. Leñen urte dudakoaren ondoren (saioa hilean behin eskaini zen urte hartan), asteroko bihurtzen da saioa, eta ondorengo lau urteetan gorakada polita lortzen audlentzian. Bertsolarien jardunak inoiz ez bezalako zabalkundea lortzen du, eta, ondorioz, txapelketaren ordurarteko funtzioa ere kolokan geratzen da. Amurizaren berhkuntzak oharkabean pasa ¡zango ziren txapelketan kantatu ezean. Andoni Egaña harengatik hasi ornen zen bertsotan, baina Andoniren proposamen berriak ez zuen txapelketaren beharrik lau haizeetara zabaltzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da urteotako hainbat gorabehera, eta txapelketa bera ere bai. Sarasuaren protesta ere testuinguru

1997 UDAZKENA


horretan argitu litekeela uste dut. Bertsogintzaren ¡spilu eta bozgorailu nagusi izatetik, promozio- eta berrikuntza-leku ¡a bakar ¡zatetik, lau urtez behingo saio entzutetsu, berezi eta erakargarri, baina hori bakarrik ¡zatera pasa da txapelketa. Horrek ez du esan nahi ezertarako ez denik, zentzurik ez duenik, are gutxiago kaltegarri denik. Gazteentzat agertzeko aukera ona eskain dezake; gutxi dabilenari plazak eman liezazkioke; eta puntaren puntan dabilenak ere ohiko saioetan ez bezalako "gauzak" saia ditzake txapelketan. Saioen arteko beste saio moeta da txapelketa, ez gehiago ez gutxiago. Saio berezia: inguru-egoeratik urrunena; bertso afariak ez bezala, eta ohiko jaialdiak baino areago. Eta ondo dago hori ere, baldin eta bere horretara errenditzen bada. Bertsogintza jakin baten gailurra da txapelketa, ahozko jardunaren legetik urrunduena, hain zuzen. Badu bestelako pizgarririk ere, baina ez da bertsogintzaren eredu bakarra. Txirrindularitzarekin alderatzekotan, Erlojupeko Munduko Txapelketaren parekoa litzateke. Plazetako jarduna, berriz, Tourraren antzekoa da. Konparaketa guztiek dute beren arriskua, eta egin berri dudanari ere ikusten dizkiot bereak. Gerta liteke, gertatzen da batzuetan Tourra eta Mundiala txirrindulari berak irabaztea, baina ez gertatuta ere ez dago jantziak urratzen zer hasirik. Eztabaidarik gutxien eragindako txapela 1.993koa ¡zango da. Andoni Egañak lortu du orain arteko guztiaren halako sintesi bat, eta bertsozale klasikoek bezala bertsolari gazteenek ere erreferentziatzat daukate. Eztabaidak, kasu honetan, erabili beharreko euskararen ingurukoak izan ziren, baina txapeldunak erabateko adostasuna lortu zuen. Txapelketa hórrela kontsideraturik, ez dago zer harriturik, are gutxiago zer haserreturik, bertsolari batzuek txapelketari uko eginagatik. Sarasuarena aipatu dut lehen. Euzkitze eta Peña aipatzen dirá sarri. Aipatzen hasita, Amuriza, Lopategi, Enbeita eta beste ere aipa litezke, eta Agirre, eta Lizaso, eta Azpillaga... Ez ditzagun gauzak bere onetik atera. Txapelketa helburu jakin batzuk lortzeko bitartekoa izan da beti, eta hala izaten segitzea komeni da. Helburu nagusia, bertsolaritzari gizartean dagokion lekua ematea da, ez gurea delako bakarrik, baizik onuragarri delako. Txapelketa ere bertsolaritza da, jakina. Baina bertsolaritza ez da txapelketa bakarrik. Gozatzeko izan dadila. •

1997 UDAZKENA

Q


EROSKi HIPERMERKATUAK GEUREAK DIREN TRADIZIOEKIN


U D A Z K E N A

BERTSOLARI. EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Av. Madrid, 6- 20011- DONOSTIA. Tf: 943-471142 KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO KONTSEILUA: Laxaro Azkzune, Andoni Egafta, Joxerra Garzia, Santi Jaka, Aitor González Kintana, Kristina Mardaraz, Jon Sarasua, Joxerra Bilbao, Josu Goikoetxea eta Antxoka Agirre. skara zuzentzaile: Xalbador Garmendia. ALE HONETAKO DISEINUA : Txema Gartzia.

INPRIMAKETA: Gráficas Lizarra. D.L.:SS 482/91

16 18

Agirre Unai Aro7ena Est¡txu

26

Arlra_Jüaei3 a

22 24 2S 28 3J> 12 64 36

A_r_zaÜLLS_)_asus Mari Egaña Andoni Elzmendi Juan Eizm&iLdi AD n Elizagoien B i t t o r E l o r t z a Igor E l o r t z a Joxe Ramón E n b e i t a Qihane

40 42

so 52

Fernandez E s t i t x u G a z t e l u r r u t i a Beñat xLLBJxente Iratxe LiLKepa Irazu Jesús Mari I t u r r i a g a Unai

as 60 62 64 66 65 16 12 74 16 15 56 52 54

L a r r a ñ a g a Gregorio L e g a r r e t a Xabier Lizaso S e b a s t i a n L o p a t e g i Aritz Lujanbio Maialen Maia Jon M e n d i l u z e Aitor Mendi7abal Mikel M u n d u a t e Joxe Murua lñaki N a r h a i z a Juan Mari O t a m e n d i Asier Otamendi Andoni R e s p a l d i z a Juanjo

e Martin e Anjel Altor ier S o r o z a b a l Jokin 94_ 56_ U g a r t e t x e a A r k a i t z 95 U r d a n g a r i n José Luis loo Z e l a i a IñakJ

102

Bertso paperak



Lan e g i t e n d u t e n e n kasuan gutxienik bertsolari bakoitza bere lanean edo lantegian harrapatzen saiatu gara argazkietan. Besteak deskantsuan ageri dira . kjL

T7S2•

>

-...


EUSKARAZ BIZI Euskararen Udal Patronatua DONOSTIA


Lan e g i t e n d u t e n e n kasuan gutxienik bertsolari bakoitza bere lanean edo lantegian harrapatzen saiatu gara argazkietan. Besteak deskantsuan ageri dira .

T



TXAP ELKETA

NAGUSIAN

parte hartzeko eskubidea 93ko txapelketan finalera iritsi ziren 8 bertsolariek zeukaten eskuan eta gainerantzekoak herrialde mailako txapelketen arabera sartu dirá: Gipuzkoatik 23, Bizkaitik 12 eta Iparralde eta Nafarroatik 7. Euzkitze, Peñagarikano eta Telleriak uko egin zioten eskubideari eta horien ordez Maia, Salegi eta Munduate sartu dirá.


U

nai Agirre Goia, Agiña, ez da Euskal Herrian bertsolari ezagunenetarikoa, oraindik behintzat, baina hainbat pausu eginik ditu bertsolaritzaren munduan, bere bizitzaren erdia, eta 22 urte besterik ez ditu hernaniarrak. Bertso eskolen emaitza da, -10-11 urterekin hasi zen Langile Ikastolan- baina bere bertsokera beste gazte batzuena baino klasikoagoa da. Bertso zahar asko irentsi du eta hori ¡gartzen zaio kantatzerakoan. Bertso zaharrak jaso, entzun edo irakurtzea da bere afizio nagusietako bat. Punta-puntakoa ez da, baina eskolarteko mailan eta gazte mailan ondo aritu da eta topean ari daiteke udazkenetik aurrera. Helduen mailan lehen proba ederki gainditu zuen Gipuzkoako txapelketan eta etsamina garrantzitsua du, berebizikoa, Euskal Herrikoan goi mailako bertsolari-gaitasun agiria eskuratzeko.

Txapelduna Hernaniko Langile Ikastolako Bertso Eskolako beste lagun batzuekin batera herri honetako Aitor Zineman kantatu zituen jendaurrean lehen bertsoak, ¡kasitakoak. Gero, gaztetan, zenbait txapel jantzi ditu. Eskolarteko txapelketan b¡ aldiz izan zen aurrena eta Lizardi saria birritan jaso du, 1993 eta 1994an. Xenpelar saria ez du sekula eskuratu, baina podiumean izan da. Gipuzkoako azken Txapelketan finalerdietara iritsi zen eta gogo handiz parte hartuko du Euskal Herrikoan. Hernaniko bertsolarien arteko txapelduna da, lehenengoa izan baitzen iaz Bertso Eskolak antolatuta egin zen txapelketan. Hernaniko gaztetxe aurrean bizi izan da anaia Eñaut eta gurasoekin batera. Udazkeneko etsamina pasatzeko ez dakit lagungarri ¡zango zaion, baina ama Begoña Langile Ikastolako andereñoa da eta Paulo aita errezildarrak Ikastolen Federazioan egiten du lan. Iruñean ikasle Hemani eta Errezil artean joan z¡ren Unairen lehen urteak eta gaztaroa, azken urteotan urteko egunik gehienak Iruñean pasatzen baditu ere. Nafarroako


hiriburuan ¡kasten ari da Nekazari Ingeniaritza Teknikoa, hain zuzen ere bizitzan dituen amets eta helburuetatik bat horixe delako: egunen batean baserrian eta baserritik bizitzea. Errezilen badu nekazaritza praktikatzeko aukera Paulo aitak etxean duen lur sailean. Baratzan zenbait saio egin ohl ditu asteburu eta opor egunetan, baina bizitzako beste zereginek edota parrandek lekua uzten diotenean soilik, noizean behin alegia. Hernanin ditu lagunak, eta bertsotarako konpañeroak, konpainia eroak. Umore onekoa eta jatorra da, sekula agurra ukatzen ez duenetakoa. Normalean irribarretsu, pozik bizi denaren itxura du eta gustura bizi da seguraski Hemaniko axeria. Buru argia du bertsoak gogoratzeko, eta bera da lagunentzat artxiborik edota ordenadorerik onena. Egoskorra ornen da eta sukaldari ona dela diote Iruñeko lagunek. Kirolzalea ere betidanik da. Hankatan erabiltzen duen 44 zenbakiko oinetakoekin futbolean ezin asmatu eta saskibaloian nabarmendu zen etxeko terrazan jarritako «etxeko» saskian hasi eta gero, eta baita hazi eta gero ere. Ordura arte borobila zen itxuraz, gero asko luzatu eta zuzendu bada ere. Bolumena galdu zuen eta altuera hartu, bere bigarren abizenari kasu eginez edo. Bateko eta besteko, denerako denbora hartzen du, eta agían ikasketetarako galdu. Gautxoha da batzuetan, kirolaria bestetan. Batean parranda, bestean naturaz gozatzera mendira. Nekazaritza mundua gustukoa du, baina karrera maratoi bihurtu zaio. Dena dela, hurrengo urtean bukatzekotan da. Bost urtetan hiru urtekoa. Bertso eskolatik Langile Ikastolak eman ditu fruituak. Juanjo Uriarekin ume asko hasi zen eta lauzpabost atera dira aurrera. Unai Agirrerentzat ere garrantzitsua izan zen Hemaniko Bertso Eskola. Talde majoa elkartzen zen: Anatx eta Sorozabal hasieran, Maialen eta Irazu gero, beste batzuen artean. Elkarrekin izan zuten giro atsegin horri esker orduan afizionatu 1997 UDAZKENA [ J ]

zen erabat. «Bakarka baino hobeto giro atseginean». Bertsolari talde horretako zortzi lagun izango dira Euskal Herriko Txapelketan, guztiak oso gazteak. Badaki zail duela Euskal Herriko txapelketan aurrean ¡zatea eta horregatik presiorik gabe kantatuko du. Egoera erosoan dago, esperantza askorik gabe, baina sorpresa emateko prest. Bertsolatara Ez du urtean zehar asko kantatzen, konpetentzia handia dago, nahiz eta Hemani inguruan beti dagoen horretarako aukera bertsolari eta sasibertsolariekin. Bere etxe azpian ere elkartzen dira afizionatu batzuk, lehengusuak bertan duen txokoan. Etxean ere kanta dezake, nahi izanez gero, anaia Eñaut ere aritzen da eta. Hau Gasteizen ari da ¡kasten Euskal Filología eta Arabako txapelketan parte hartu du. Unaí bera da, gaínera, anaiaren maixurík onena. Parrandatan noízean behin kantatzen du, ez dauka ukatzerik, eta gustukoa du bertsoez disfrutatzeko aukera orduan izaten duelako. «Orduan egiten dut erabat afizioz». Aurten, oporretan Jexuxmari Irazurekin Eskozían izan denez, izan du entrenatzeko aukerarík, hala ere, ez ornen dute batere kantatu. Bizíkletak hartuta Joan zíren kírol piska bat egin eta Eskoziako parajeez gozatzera. Normalean publikoarekin konektatzen dakien bertsolaria da. Erraztasuna du bertsoa osatzeko, teknika menperatzen du eta berezko freskotasunik ez du falta. Hizkuntza oso ondo erabiltzen du, Errezilek utzi dion ondarea da hori agian. Errimarekin oso exijentea da, itxia, perfekzionista, eta hori askotan muga izan daiteke. Errima koadratuarekin bertso borobila, gauza zaila. Eztia eta ameslaria da, beti aurrera begira, aurrekoa superatu nahian. Espero dezagun kantatzen duenean, nerbioak lasaitzeko edo, gorputzarekin egiten duen mugimendua Hitzetik Hortzeraren bigarren etapan maiz ikustea. Seinale ona litzateke. Errezilgo malkarretan behera bizikletarekin hartutako kolpeek zaildu zuten mutilak ez dio beldurrik.»


A

i'

/

Estitxu 1997 UDAZKENA [ £ J


E

CD C (D

N

O

CD

maztea mutrikuarra da eta Mutrikun sortua da Estitxu 75ean. Bere b¡ anaia zaharragoak ere herri horretan jaioak dirá, baina bertso afizioa, Goizuetatik, ñire jaioterritik datorkio. Andrés Mitxelena famatua ñire aitona zen, amaren aita, eta aitaren ama ere, Erramona, izugarri bertsozalea zen eta aitona bera baino bertsolariagoa ote zen nago, garaiko bertsolarien bertso jarri guztiak baitzekizkien, ordenadore bat zen horretan, eta beti kantuan zebilen. Estitxuk, beraz, bazuen aitzindari batfamilian. Ñire aita, Bautista Arozena, eta osaba bat, Esteban Arozena, azken hau oraindik ere bizi da 73 urterekin, bertsotan egiten dutenak izan dirá. Guk anaien artean ere, etxean biltzen garenean, beti egn dugu bertsotan. Beraz, Estitxuk txikitandik ezagutu du giro hori. 7 urterekin, Amurizak txapelketan kantatutako bertso sai! bat zekien buruz. Ikastolan hasi zelarik, Kontxita Erro andereñoak bertsotailerra jarri zuen martxan eta, noski, han eman zuen izena eta han eman zituen lehen urratsak. Eskolarteko Txapelketak eman zizkion lehen aukerak jendaurrean kantatzeko. Egia da, jendaurrean lehendik ere saioak egina zela. Gogoratzen naiz ikastolan 8. mailako lehen promozioaren despedida jaia egin zela eta bazkari baten ondoren Estitxuk ñola kantatu zuen. Hura izan zen bere debuta. Orduan 10 edo 11 urte zituen. Hortik aurrekoak Lontxo Aburuzarekin egin zituen, hura hasi baitzen ikastoletan bertsolaritza ematen. Zortzigarren mailara iritsi zirenean, Nafarroan ez zegoen aurrera segitzeko aukerarik eta Bortzirietako Bertso Eskola sortzea erabaki nuen. Geroztik neu izan naiz eskola horren arduraduna eta eskola horretatik atera dirá Estitxuren bertso-lagunak ere: Silveira, Estitxu Fernandez, Amaia Telletxea, Aitor Telletxea eta beste hainbat. Estitxuren txapelik garrantzitsuena Leitzan 93an jantzi zuen Nafarroakoa izan zen. Eskolartean bigarren 1 9 9 7 UDAZKENA [ J 3

geratua da Igor Elortzaren ondotik eta Xalto saria birritan irabazi du. Bere tuertea gizarte gaiak direla esango nuke, gizarte gaiak oro har eta emakumearen eskubideen defentsa. Izaera aldetik oso alaia da. Goizero, lo gutxi edo asko egin, irribarretsu jaikitzen da. Izan zuen bolada bat, seme-alaba guztiek bezala, etxea oso txiki egin zitzaiona eta kanpoan ibili beharrekoa, baina gogo hori ere adinarekin Joan egin zaio. Etxean seme zaharrenak ere kantatzen du tarteka, baina etxean bakarrik edo lagunartean. Bigarrenak ere sariren batzuk irabazi ditu bertso jarriekin. Hala ere, Estitxuk ni erabiltzen ñau sparring bezala, ni eta Bittor Elizagoien. Nafarroako txapelketa datorren bakoitzean hiru edo lau hilabetez ostiralero biltzen gara pare bat orduko saioak egiteko. Lehen afari legea egi-

nez biltzen ginen, baina denbora jaten pasatzen genuen eta orain etxean afalduta joatea erabaki genuen, lan gehiago egiteko. Estitxuri eta bere lagunei akatsen bat aurkitzekotan, egoismo falta aurkitzen diet: ni orain déla 4 urte finalerdietara iritsi nintzela eta ez dutela inolako arazorik haiek ere finalerdietara ¡risteko esaten diegu, baina anbizio gutxiegi dute. Usté dut bertsolari gazteon helburua horixe izan behar duela, saio onak egin eta finalerdietara iristea. Estitxu psikologiako azken urtea egiten ari da eta datorren urtean hasiko da praktikak egiten.»


Joseba 1997 UDAZKENA

^ ]


D

uela 19 urte bakarrik jaiotako etxebarntar gazte honl, laster heldu zaio bere lehen antzezlan erraldoia: TXAPELKETA NAGUSIA. Antzerkilari amateur bezala ona bada ere, zer esan dezakegu bertsolah gisa ezagutzen dugunok? Nahikoa da bere palmaresa ¡kustea horretaz jabetzeko. Nahiz eta umetatik bertso mundua gustatu, ume eta txikia zelako edo, ez zuen Lopategiren "sareak" harrapatu 12 urte bete arte. Laster antzeman zien klaseari eta kalitateari parte hartu zuen eskolarteko txapelketan. Umetan postu onak, hamazazpirekin Bizkaiko Eskolarteko Txapelketan bigarren eta hemezortzirekin Bizkaiko txapeldun geratu zen nagusietan. BBK sarian ere hiru txapel nagusiren jabea da eta Bizkaiko txapelketa nagusian erdifinaletara iritsi zen: sei urteren barman lan polita beraz. Bere bertsokera definitzeko eskatu diogunean.ez du izan zalantza handirik: "Ni beti, kolpearen bila joaten naiz (abizenak ere zerikusia eduki lezake horretan), beste kontu bat da, hori lortzen dudan ala ez" Hau hórrela bada ere, bere ezaugarrietako bat bertsoaren tolestura da. Goitik beherako bertsoa sarri ateratzen da Josebaren ahotik. Bere gustuko gaiak umoretsuak dirá, hor moldatzen da ondoen batez ere ofizioka ari denean, hórrela ematen baitu gehien. Berak esan bezala "gaztetan nahiago nuen bakarka, orain bestean erosoago". Txapelketarako entrenamenduak beste lagun bertsolariekin egiten ditu, txapelketarako eskema jarraituz: bere kasa ez asko. Erlaxatzeko ere ez du bururik asko nekatuko: "ni sartzen nauk neure munduan, burbujan eta akabo besteak".Ez da modurik txarrena.... gaitasuna izan behar. Bertso mundutik kanpora, Josebari antzerkian (Etxebarriko Antzerki 1997 UDAZKENA

2 !

taldean daramatza lau urte) eta esku pilotan bere kasa aritzea gustatzen zaio. Retegi II.a da umetatik miretsi eta beste bategatik sekula aldatuko ez lukeen idoloa. Josebak badu pasadizo beldurgarri bat azken zoriontsu eta pozgarria izan zuena: duela bi urte pasa, auto batek harrapatu eta "coma" egoeran egon zen hainbat egunetan. Zorionez, ez dio ¡ñongo arrastorik utzi, ez bizitza arrunta egiteko, ez bertsotarako. Txiste txar bat eginez (orain egin daiteke), kolpeak mejoratu ote zuen pentsatzen egoten gara sarritan. Txapelketara itzulita, bere asmoa, bere buruarekin gustura gelditzea da, ez dio toperik jartzen eta datorrena datorrelaü Oraindik gogoan dauka zelako zaporea utzi zion eskolarteko txapela atera zuen saioak. Handik irten ornen zen gaurdainokoan ongien. Ba Etxebarriko lagunak joango al diren galdetu eta muturra okertu eta apur bat zaratatsuak direnez "agian, mesede baino kalte gehiago egingo didate eta ez dakit" bota digu. Publizitate bikaina , Josebarena. Azkenean, txapel handiarekin ere ipini dugu eta hura eskaintzerakoan zalantza gutxi: "LOPATEGIRI". Ea noizbait hori ezagutzeko aukera izaten dugun.«


6*

<w*_ •

Jesús Mari ÉtÉ 1997 UDAZKENA £ 2


bigarren saria irabazi zuen. 1 9 7 8 a n , ordea, Lapurdirat ihes egin behar izan zuen, eta bertsotan aritzeari utzi zion. 1989. urteaz geroztik alabaina, urtero parte hartu du Nafarroako txapelketan; 4 alditan izan da finalean (94, 95, 96 eta 9 7 a n ) ; behin izan da bigarrena (97an) eta beste behin Nafarroako txapelduna (96an). Txapelketa Nagusian, berriz,

I

parraldeko ordezkari bakarra da bera. Duela 43 urte Goiatzen sortua, 1978az geroztik, Hendaian bizi da. Bertsoa zer zen ezagutzeko parada, etxean zegoen. Txirritari buruzko liburu bati esker ukan zuen. "Misiolari baten moduan" eta gainerantzekoak aipatu liburua baliaturik ikasi zituen. Gazte-gaztea zelarik, Loiola ¡rratiko bertso saioak, zein Berrietako bestetakoak aditzen zituen.

i

-.

n ~

W

i^H

1

i

i

5

I

IA§ [

1

r

i

-'- u

18 urte zituelarik, Zelaietarren lagun taldera bildu zen, eta hauekin, hamaika bertso saio egin zuen, beste horrenbeste afalostetan. Lagunen babesera, tabernetan soilik abesten zuen, jende aitzinean aritu beharra, aurreikusi gabe baitzuen artean. Oñatin bertsolari gazteentzat sanketaren bat bazela jakin zuen alabaina, eta lagunekin batera, bertan parte hartu zuen. Huraxe izan zen jende aitzinean egin zuen estreinako saioa. Geroztik saio batzuk egin zituen 1977ra arte, soldadutzara Joan arte. Soldadutzatik itzulitakoan, Telleria, Olalde, Argiñarena eta beste batzuekin batera, Lizardi sariketan parte hartu eta 1997 UDAZKENA 5 3

- í ~- '. -' i. 1 I P I l

Ir8! |

^ ^ 1

Iva

4

2S

j

6¡E/

89an ez zuen final laurdenetatik igarotzerik izan (ezta mugatik honat ere; hori zela medio, Lesakan egin beharreko saioan Lontxo Aburuzak bete zuen harén lekua). Besterik izan zen 93ko txapelketakoa. Izan ere, final aitzineraino ez ezik hegoalderaino ere iritsi baitzen; bigarrengorako abagunerik izan gabe, 15 urte igaro ondoren, gerta zekiokeen atxiloketaren mehatxua zela medio. 97. urteko txapelketari begira, ez ornen du itxaropen handirik. Nonbait, bere bertsokera klasiko eta erregularrak, baina aldi berean distira berezirik gabekoak, amets ederrik egitea galarazten dio.»


A

Dn 1997 UDAZKENA 2 ]

ndoni EgaĂąa kasu konplexua da. Modu ÂĄntelektual batean deskubritu zuen bertsolaritza, baina oso denbora gutxian asimilatu zituen jeneroaren mekanismo eta trikimainak eta estilo propio bat egiten Joan den neurrian, bertsolaritzarekin filosofĂ­a bat eraiki du. Andonirentzat dagoeneko bertsolaritza ez da ordu libretako lantegi bat, bizitzeko era bat baizik eta modu intentso batez bizitzeko era bat. EgaĂąari puenting egitea gustatzen zaio bai bertsotan bai bizitzan eta amildegira soka batetik jauziak egiteko afizio horretatik ondorio pertsonalak eta bertsoa egiteko molde berriak atera ditu bertsolari honek. Nortasunari dagokionez, bi aurpegi nabarmen ditu Andonik: bata etorkizunari begiratzen diona


eta ¡raganari lotua bigarrena. Bertsolaritza parrandarako aitzakia gisa erabiltzen zuten eskola zaharreko bertsolari erdi alproja eta erdi maldito haien ukitua eta xarma du batetik eta 'broker' baten bizi-presa eta exekutibo baten lan erritmoa bizi ditu, bestetik. Bertsogintzan bertan ere, oso gutxik lotu dituzte, Andonik bezala, tradizioa eta etorkizuna. Sagardotegiko bertsolariak bezain okurrentea eta gaiztoa da nahi duenean eta gaurko edozein idazleren baliapide eta irudiak lantzen ditu bertsotan gogoak ematen dionean. Andoni dikotomia nabarmeneko pertsona da izaeraz ere. Adoleszente baten poseak eta itxurak mantentzea gustatzen zaio eta oraindik arrasto handi bat geratzen zaiola esan daiteke, baina aldi berean goardia zaharreko militante bat ematen du «gaztetako garai heroikoez» hitz egiten hasten denean. Bertsolahtza ere dikotomia horren barman ikusten du Andonik eta jeneroari lastre izugarriak atzematen badizkio ere, gai déla pentsatzen du gizarte modernoan nonahi ibiltzeko. Bertsoa, alde horretatik, izugarri jenero modernoa izan daitekeela usté du Andonik, oso denbora gutxian, segundo batzuetan, historia baten aurkezpena, nudoa eta desenlazea taxutzen dituelako, baina gaurko gizonaren pentsamenduak dituen argilunak adierazteko orduan, hala ere, bertsoak sekulako inertzia fórmala erakusten du eta horretan ikusten du Andonik bertsolaritzaren lastre anakronikoa. Andoni Egaña Zarauzko Trinidade kalean jaio zen 1961eko urriaren 2an. Gurasoek lasaitu ederra hartu omen zuten urriaren lean, Día del Generalísimo izaki, jaio ez zenean. Andoniren gurasoek ez zuten bertsolaritzarekin lotura handirik, baina bai euskal kultura eta garaiko euskal mugida guztiarekin. Gerra ondoko euskal ohituren berpizkundean lan asko egindakoak baitira 55etik 65erako hamarkadan. Santa Eske urbanoak, koro handi bat eta guzti, kalez kale antolatzen hasi ziren urteak izan ziren haiek eta José A1997 UDAZKENA

^

girre bertsolari azpeitiarrak egañatarren etxean lo egin ornen zuen behin Andoni txikia zela, Santa Eskera etorri eta lana bukatu ondoren. Zarauzko ikastolako lehen promoziokoa izan zen, horrek dituen abantaila eta zama guztiekin. Imanol Urbietaren umea da, beraz. Txiki txikitandik hasi zen tabladu gainean lan egiten. Kantak grabatzen zituzten, ipuinak publikatzen eta kanpora begirako aktibitate askotan izan ziren protagonista. Gerora ez zen inoiz ikasle metodikoa izan. Desordena da bere akatsik nabarmenena. Azken sprintean aprobatzen zituen asignaturak. Matematikak izan zituen, izatekotan, bere puntu debila. Timido samarra zen izaeraz. 15 urterako mugida politiko guztietan sartua zebilen. Bizitzan denetik egin behar déla pentsastzen zuen orduan eta horrelatsu pentsatzen du oraindik ere, eta bertsolari izatera iritsi bada, txiripaz izan da. Francoren garaiko lehen euskal jaialdi haietako batean jarri zuten kantuan, aitonak erakutsitako Txirritaren bertso batekin eta bere lehen txapela jantzi zuen bost edo sei urterekin. Baina horrek ez du esan nahi bertsotarako joerarik zuenik, EUTGn, filología ikasten ari zela, 18 urterekin, hasi baitzen bertsolaritzaz ¡nteresatzen. Andoni idazle sentitzen zen gehienbat orduan. Baina Amuriza txapela atera berria zen eta bertsogintzaren posibilitateez buruah bueltak ematen hasi zen. Kike Amonarrizekin batean txisteak kontatu eta bertsotan egin zuen afari batean. Lizardi sarirako prestatzera erabaki zuen eta txapela jantzi zuen. Sebastian Lizasorekin bertsoa biren gauza déla ikasi zuen. Soldadu zegoela Fernando Amezketarra Herrien arteko Txapelketan hartu zuen parte eta 1985eko Txapelketa Nagusian ondoren. Belodromora iritsi zen. Hortik aurrekoak ezagutzen ditu bertsozaleak. Gaur nobela bat idazten ari da Joseba Jaka bekari esker, ETBko "benta berri" programako gidoiak koordinatzen ditu eta txapelketan zerbait berririk egiteko prestatzen ariko da.»


Juan 1997 UDAZKENA g j


E

rrezilen jaio zen 1960-3-25ean, 9 senide izan ziren, gaur 7 bizi dira, 4 mutil eta 3 neska. Bera bizi direnetan 5.ena da. Ezkondua dago eta hiru alaba ditu. Jaiotetxean bizi da. Loidi Saletxen. Errezilen. Ikasketak 14 urterekin amaitu zituen eta harotz lanean aritu zen 4 urtez Errezilen. Gero basoan aritu zen beste bi urtez eta orain azken 13 urteotan mekanikari ari da Azpeitian. Aitona Luis bertsotan aritzen zena zuen eta aita eta osaba gehienak ere bertsolariak izan ditu gutxi-gehiago. Bere aita Antonio Mari ezaguna da bertsolarien artean. Juan José "Errexil" ere zer esanik ez Urruñan bizi zena. Oiartzungo Sebastian ere plazan ibilia. Beste hiru osabak plazan ibili izan ez badira ere bertsotan aritzen zirenak edo direnak asko behartu gabe. Aitona Luis bere 6 semerekin Errezilgo jaietan taberna batean bertsotan aritu izan omen zen. Anaia Bitoriano ere Errezilgo bertsolarien arteko txapelketan txapeldun gelditua da. Ez du, ordea, herritik irten nahi izan. Juan José oso gazterik hasi zen bertso giroan, bere lagunen artean. Leñen aldiz jendaurrean 17 urterekin kantatu zuen, despedida batean bere aita lagun zuela. Handik hurrengo plaza Gabirian Osinalde sarian izan zuen, 1980an, 20 urte zituela. Gazteenaren saria eskuratu zuen. Soldaduskatik bueltan, 1983an edo, Artxanberri eta Patxi Errata sarian hartu zuen parte 3. postua eginez Egaña eta Sarasuaren ondoren. Osinalde Sarian, Gabirian, 84an bigarren egin zuen Euzkitzerekin bi desenpate jokatu ondoren. Azken desenpatea bederatzikoan egin behar izan zuten. 84 eta 85ean txapeldun ¡zan zen eta 86an bere anaia. Txapelketa nagusietan 86koan final laurdenetara heldu zen. 88ko Gipuzkoako kanporaketan flnalera. 89ko Euskal Herrikoan finalerdietara. 91n Gipuzkoan finalerdietara. 93ko Euskal Herrikoan final laurdenetara eta 95eko Gipuzkoakoan finalean 3. postua egin zuen. 1997 UDAZKENA

^

Bere bertsotarako lekurik egokienak bera bakarrik dabilenean ohi ditu. Kotxean dabilenean, lanean lan eroso xamarra duenean edo dutxan sartzen ari denean. Etxetik kanpoko entrenamenduak, Gipuzkoako azken txapelketan egin izan ditu, Erniopen Errezilgo taldearekin batera Bernardo Azpillaga "Añoi" gidari dutela. Oraingoan ere taide horretan egin ¡zan ditu bere prestaketak. Bertsotan eragina duenik zer den galdetzean berak seguru dio, norbere gorputzaldia. Urduritasun puntu bat behar du, baina nerbioek zeu zapaldu gabe. Orain arteko esperientziak ez dio oraindik bere nerbioak kontrolatzen erakutsi. Jaialdi nagusi bateko edo Txapelketako konpromisoa ona izan daiteke norberak bere burua kontrolatzea lortuz gero. Berari Txapelketak eman izan dio errespeturik gehien. Erreferentzia bihurtzen da, sona gehiago du, neurketa da nolabait, epaileak daude. Kantatzerakoan beldurrik gehien gaia ezezaguna izateak ekartzen dio. Bakarka baino erosoago aritzen dena dugu hala ere ofiziotan. Bertsotan jarraitzeko zerk eragiten dion galdetuta garbi asko aitortzen du, zaletasun horri eusten diona, jende aurreko ariketa horrek une berean ohi duen erantzuna, entzuleen jarrera, haiengana iristea, txaloak ondorengo komentahoak... Bertsolari bikainaz gainera hiztun ederra da, hamaikatxo ateraldi baditu Errezil inguru horretakoak, etxekoak bezala auzokoak.»


IV

V-'

k

Jon 1997 UDAZKENA Q|J

V


M^ " ^ urte dauzka eta hemania^m t rra da. Bertsolari gehiem^M I nak bezala, etxean jasotako bertso giroari, sentsibilitateari zor dio bere bokazioaren abiapuntua, gero, hezkuntza mailan egin izan diren hainbat esperimentutan finkatu eta sendotuko zena. Lehenengoa: 10 urte zituela, ikastolan bertsolaritza hasi ziren ematen halako ikasgai esperimental baten gisa. JosĂŠ Mari Gabiria, egun "Bertatik bertara" programan maiz agertzen dena, zuten irakasle. Han ikasi zuen Jonek zortziko handiak eta hamarreko txikiak bereizten, errimaren egokitasunak ezagutzen, doinuak eta.... Bigarren esperimentua Amurizaren bertso eskolena izan zen. Hernanin, beste herri askotan bezala, sortu zen halako bat, eta astean behin bilduz bat-batekotasunari beldurra galdu eta erraztasuna bereganatzen ikasi zuen Jonek. Gaur egun ere biltzen dira dozenaren bat lagun, eta guztiz beharrezkoa deritze Jonek bilkura horiei, "gu bezalako bertsolariek gutxi kantatzen diate, nik urtean 6 saio besterik

1997 UDAZKENA TO

ez ditiat egiten, eta gero hango eta hemengo festetan zerbait. Geure kasa ibiltzen gaituk, a nuestra bola, eta gauza bat hori duk, eta bestea jendearen aurreko salto eszenikoa ematea, horrek eskatzen dik plaza ezagutzea, jendearen psikologia ezagutzea, zer eskatzen duen, ba jende horrengana insten jakitea, eta hori duk gu bezalakoei falta zaiguna. Alde horretatik, guk esfortzu doblea egin beharra zeukagu". Hau da Jonen orain arteko palmaresa: eskolarteko bi txapel jantzi dÂĄtu, Txapelketa nagusian, duela sei urte, ez zen lehen kanporaketatik pasatu, eta Gipuzkoakoan, duela bi urte, semifinaletara iritsi zen. Filologoa da, eta ondo ezagutzen du bertsolaritza tradizionala. Musika aldetik, beti gustatu izan zaizkio herri kantak, eta kantutegiak ere aztertu ditu. "Bertsolaritza ez da errezitatu hutsa, doinuak garrantzi izugarria dauka, espresabide handia eskaintzen du, eta beti saiatzen naiz doinu berriren bat ateratzen, edo zaharrei beste ukitu bat ematen, beste buelta modu bat".ÂŤ


Bittor 1997 UDAZKENA | J 3


A

rraiotzen sortua da Bittor Elizagoien. Herri ttikia, laborantzaz eta estraperloaz asko dakiena. Hauei uko egin gabe, gaztehk fedea jo eta abizenari ohore egin nahian edo, teologia ¡kasteari ekin zion. Hasiera gogor suertatu zitzaion oso. Bere gisako lagun batzuekin Iruñean topo egin zuen arte, Zaldiko Maldiko seminarioan. Orduan hasi zen herriarekiko komunikazio berezia lantzen. Unibertsitaterik ezean, elkarri lagunduz egin zuten aurrera. Batzuk, lan nekeza zela-eta, bazterrean gelditu ziren; beste batzuek, lorturiko mailarekin aski zutelako edo, ikasketa utzi zuten, baina Bittorrek apaizen urritasuna eta beharra gero eta garbiago ikusten zuen. Baita aurrerajarraitu ere. Garai bateko apostoluak bezala, herriz herri ibili zen predikazioa zabalduz. Giroak ez zuen asko laguntzen. Nekeak eta etsipenak, ordea, ez zioten aurrera egiten eragotzi. Hala, elizkizunetan ardoa edan eta ostia hartu eta banatzen besterik ez zekienean, Nafarroako barrutiko buruekin biltzen hasi zen, urtean behin. Ume mukizu hari edadetuek nahiz kasu gutxi egin, ikasketa mailan gora egln zuen eta pixkanaka bere lekua landu ere bai. Jada diskurtso jantzi eta jario handikoaren jabe zen. Hórrela, "zaharrak Joan eta gazteak egon" zeudenean, azkenoekln lanean hasi zen: « hau fede kontua da, ezer ez jakinagatik, asko dakizula sinistatu eta sinistarazi behar da, beti aurrera» esango zien zintzo ikasleei. Karrera aspaldi bukatu, baina titulua 1994ko apirllean lortu zuen Lesakan (ederki kostata!). Geroztik herria zerbitzatzen dabil. Ez du kardenal eta obispoen adinako aldian aldiko jenialitate punturik, baina jarraitzailea, zerbitzatu, inork bezain ongi zerbitzatzen du. Badaki beharrari egoki erantzuten eta meza-eskaera orotara iristen ahaleginduko da. Sermoian aritzen da gustuen, bakarka. Esan beharrekoa ongi aukeratu, txukundu eta ideia ederrez hornitzen du. Alferrikako hitz gutxi sartuko 1997 UDAZKENA £JJ

du, lastoa eta bikorra berezi, eta inoiz egoera zail batean gertatzen bada, beti izanen du trantzetik airoso ateratzeko erremedioren bat. Besterekiko elkarrizketan ere bizkor moldatzen da. Baztango herri-hizkeraren jabe, zernahi dela ere hitz egoki eta zehatzez ehunduko du oihala. Bordadu eta puntillaren zain dagoena, beharbada, gurariaz geldituko da, baina, esku-trapura ohiturik dagoenarentzat zer hoberik? Esanak esan, dakien guztia ahal duen guztiei erakusten ahaleginduko da orain eta gero ere bai. Hori da herriko apaizek eskaintzen duten garantía. Urte askotan izan dadila!»



N

ormalean lagun zahar batetazgogoratzen garenean, eta ezbada adiskidetasun harremanhori eten eta orteotan sarritan elkar ikusi badugu, beti gogoratzen gara lagun ho rrek momentu horretan duen aurpegiaz. Gauregun Igor Elorza mutil garai, argal eta lerdena da, baina -orduko argazki zenbait ikusita -,ezagutu nuenean belaunetara iristen ez zitzaidan kakanarro potrozorri bat zen. Eta izugarrona bertsotan. Lopategiren bertso ikastaroetan ezagutu ginen eta, noski, han bertsotan egin beharra zegoen. Imajina ezazue metro eta hirurogeita hmar eta pikuko babalore bat, ni, eta metro ta erdiko zapaburu bat, Igor, ofizioka. Gorroto nuen harekin bertsotan egitea. Bibotea astintzea nahikoa nuen hura txikitzeko, baina, tamalez, bertsolarizan ez datza indar fisikoan eta Dabid aise gailentzen zen Goliaten aurka. Bestalde.munduan izan den bertsolarihk txarrena nintzen ni. Gogoratzen dut nola, bazkaritan, Lopategik botila bat ardo esku batean eta pitxerkada batur bestean hartuirik, galdetzen zuen: < « > N o r da hemen letretakoaeta nor zientzletakoa?. Eta letrak gogozko genituenak letretakoak ginela esaten genuen eta zientzia gustokoago zutenek zientzietakoak zirela eta Lopategik mahaiah buelta emanez, ardoz betetzen zuen letretakoen edalontzia eta zientziatakoena urez, esanez, burlaka, letretakoak apur bat alferhk galtzea ez zela arazoa, baina zientzietakoek burua zalndu behar zutela, eta seriotan egiteko lehenengo zlentzletako karrera bat, egongo zela gero denbora fllologiaren bat egiteko. Igorrek ura edan zuen. Orain topografía ¡kasten dabil Gasteizen. Urtebete egin dugu pisu berean, bera ¡katen eta n¡ ardoa edaten. Ama harro egon daiteke. Bere ama. Bertso biltzailea ¡zanik, hainbeste bertso entzun dut nire blzitzan zehar, jadanik ehzpideak ere galdu egin dltudala. Orain, bertso saio bat entzutean, nire umorearen arabera epaitzen dúdala ute dut. Hala ere, kasu ba1997 UDAZKENA gJJ

tzutan saio bikainak ageri-agehkoak izaten dirá. Ez dut uste ¡noiz gusturako entzun dudanik saio bat Hernaniko bertso-afarihura baino. Igor eta Jon Maia ziren bertsolahak. Bi artistaren arteko konpenetrazio, elkar-ulertze eta konplizitatea ez da, tamalez, nahi bezain sarrl ikusten. Saioetan, askotan, berso onak ba¡, baina gorabehera ugarir izaten da, maila altu bati eustea oso zaila delako bapateko arte honetan. Egun hartan Igorrek eta Jonek fedea ¡tzuli zidaten. Bi tipo xelebre hauek bertso bikote ederra egiten dute, eta egingo dute, elkar gorrotatzen amaitzen ez badute behintzat. Jon ere Gasteizko pisu berean bizi da. Elorza jauna txapelketari begira jarri da. Konpetibitate handia egongo da, batez ere gazteen artean. Gogorra da hau, denak ezagunak eta asko lagunak ¡zanik. Maila oso ona dute denek. Hemendik hamarurtera hauetako edonork irabazidezake txapela. Pasatuko al da aurten Igor finalerdietara, finalera? Bere esku dago hori, egunon edo egun txar baten arabera. Ausardia eta umore fina ditu eta mundua lau dimentsiotan ikus dezake topografiari esker. Zer gehiago behar du "pertsona humano" batek bertsotan aritzeko? Eta beste datu bat Igorri buruz, hasierako bertso ¡kastaro haietan ardoa edaten zuen izkutuan. Igor Elorza idazle dotorea da.»


Joxe Ram贸n oriza 1997 UDAZKENA g j ]


J

oxe Ramón Elortza Ormaiztegin j a i o zen 1 9 6 3 k o azaroaren 18an. Ikasketak amaitu ondoren, Ormaiztegin bertako "Irizar Karrozeriak" enpresan sartu zen eta hantxe egiten du lan gaur ere, noiz edo noiz beste lantegi batzuetan jardun duen arren. Oraingoz gurasoekin bizi da, baina bikote-laguna hangoa izaki, datorren urtean Donostiara martxa egiteko asmotan dabil. Berandu samar hasi zen kantuan eta ez du historial luzea gaurdaino. Besteak beste, 1995eko Gipuzkoako Txapelketan finalista izan genuen. Hain zuzen, ondo gogoan dugu Azpeitian, finalaurrekoan, Loidisaletxerekin, hura "ehiztaria" eta hau "txantxangorria" zirela egindako saioa. Estilo aldetik bererik ezer baldin badu, kantaera du Joxe Ramonek. Oso altu eta indarrean kantatu ohi du. Arrazoietan eta lagunari erantzuten ondo moldatzen da oso. Ez da nabarmentzen ariketa eta neurri jakin batzuetan, baina denetan defenditzen da ongi. Beharbada, bidea ¡rekitzea da gehien kostatzen zaiona. Hitz joko eta beste literatur baliabide batzuetarako ez du zenbaitek adinako joerarik. Joxe Ramonek paper on bat egitea nahi eta espero dute harén jarraitzaileek, eta, suerteak apur bat laguntzen diola, aurre samarrean egon ezinik ez dauka. Badakigu oso zaila dela, baina finalaurrekora iritsiko balitz, ez genuke harritu behar. Finaletan sartzea... hori beste kupel bateko sagardoa da. Damurik, Joxe Ramón Elortzak badu aurten besteak baino arerio gogorrago bat: motibazio falta. « Ez nago batere motibaturik eta ezezkoa emateko puntúan egon n a i z » jakinarazi zigun. Batetik, lan-ordutegia oztopo du bertsotara behar bezala edo behar adina dedikatzeko; normalean iluntzeko 7ak aldean hasi eta hurrengo goizaldera arte aritzen baita. Bestalde, nahiz eta Gipuzkoako finalista izan, oso saio gutxi egiten du, eta horrek zer pentsatu handia ematen dio: 1997 UDAZKENA

^

«Bagera ala ez g e r a ! ? » bere hitzetan esateko. Hain zuzen, txapelketara bi entrenamendu klase egindako jendea joango da. Batetik, lau urteotan, gelditu gabe, plazaz plaza ibili diren bertsolariak, eta bestetik, ia-ia batere ibili ez direnak edo entrenamendu gisan baino jardun ez dutenak. Joxe Ramón bigarren hauen taldean dago, eta hori handicap izugarria da asko dabiltzanekin neurtzeko. Ormaiztegiarra bera da lehena horrek konponbide zaila duela aitortzen, « baina saiatu ere egin ote da inor, behar bezala?» gaineratu zuen segidan. Eta guk eransten diogu: beraz, gutxiena aurreratzen dutela ere, bigarren hauek meritu izugarria dute, « G u t x i ibiltzen zarenean, oholtza gainera igotzeko kezka eta jende aurrean egon eta aritzeko konfiantza falta sentitzen d u z u » segitu zuen. Bestalde, astero bertsotan dabiltzan horiek mila gertaera ikusi eta mila egoeratan kantatu ornen dute, eta horrek almazen bikaina osatzeko modua ematen ornen du, « Ez da harritzekoa txapelketan egoera berdintsuan aurkitzea, eta lehen kantaturiko arrazoi modutsukoaz baliatzea» bota zuen. Aurtengo txapelketak, orain hurrengo boom hura ¡zango ez bada ere, jende dexente erakarriko duela usté du. Telebistak lagun lezake indar ematen, Joxe Ramonen iritzian. Bere ustetan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña izango dirá erreferentzia, eta horiekin batera gazte batzuek ere egingo dute aurrera. Joxe Ramoni berari lehengo bertsolaritza gehiago gustatzen z¡tzaion: Lazkao Txikiren ateraldiak, Uztapiderenak... Hain zuzen, bertsozale direla diotenen artean badira lehengo bertsolarien ezaupide arrastorik ez dutenak eta bertsotan asko dakitela usté dutenak. Bertsozale Elkartearekin ere, puntu batzuetan, kritiko antxean azaltzen da, baina puntu hori alde batera utzi genuen, beste baterako.»


^

^

Oihane 1997 UDAZKENA g g


O

ihane Enbeita. Enbeita, ba, bertsolaria ezta? Abizen horrekin zer bestela? Bai, bai. Baina, eta Oihane? Zaila litzateke hitz batean esatea. Frasko txikia izan arren osagarri asko ditu: antzerkia, dantza, musika, poesia... Beraz, zer da Enbeita Oihane gabe? Ezer gutxi, etiketa soil bat. Eta Oihane Enbeita gabe? Musikazalea eta olerki egilea dena bihurtu al daiteke berez bertsolari? Bakoitzak pentsatu dezala. Taula gainean sarritan egon denaren lasaitasuna duen pertsona dugu Oihane, baina perfekzionismoak dakarren urduritasuna etsai gisa dueña. Ez da ez borroka erraza! Hurragotik ezagutzen dugunok badakigu ez déla dirudien bezain lasaia eta ziurra, nahiz eta dirudien bezain zorrotza izan! Gaur egun Kazetaritza ikasten ari bada ere (lehenengo urtea, alegia), ikuskizunen mundutik ez du aldendu nahi izan (antzerkitik bereziki). Taula gainean ondo moldatu arren, handik jaisterakoan hitz gutxiko pertsona da. Hala ere, filosofatzen hasten denean, hobeto urrun egotea, badaezpada ere!

CD JÉ CD

N O CD

t

CD CD CD Oraindik ez dut ulertzen ñola ez den filosofi munduan sartu, kazetari tramankuluak utzita. Bertsolaritzari dagokionez, zer 1997 UDAZKENA £ J ]

esango dugu bada. Ez da familiaren eragina ukatu behar, bertso giroan jaiotzeak nolabaiteko bultzada ematen baitu, edota kuriositatea; baina ez da dena genetikoa izan. Bai, txikitatik ibili da bertsotan, txapelketen mundua bera ere 12 urterekin ezagutu zuen. Hurrengo bi urteetan Eskolarteko Bizkai Arabako txapeldun izan zen (haurren mailan). Bilintx sariketan ere bigarren gelditu zen 1994an, eta Berriatuako sariketan ere txapeldun ¡zana da. Bestalde, eskualdeko taldearekin, Busturialdearekin, BBK sariketan ere parte hartu du, eta txapeldun gelditu ere bai. Baina dena ez da bat-batekoa. Idatzian ere egin ditu saiakerak, eta jaso ere, jaso ditu sariak: Lazkao Txiki (Ordizia), Balendin Enbeita (Algorta), Bertsolaritzen (Mendata), Garriko (Muxika)... Hainbeste txapelketaren antean, plazaz plazako saiorik ere ez zaio falta izan, eta ahaztu gabe, asteroko zita Garriko bertso eskolan (Honek ez du esan nahi inoiz joatea ahaztu ez zaionik). Azkenik, 18 urterekin, Araba Bizkaiko txapelketa nagusirako saltoa, eta ez edonolako saltoa! Hemen dugu Euskal Herriko Txapelketa nagusiaren zerrendan. Aitaren hutsuneari esker sartu bada ere, ez dago aitaren hutsunea betetzeko, bere tokia egiteko baino. Oihane bertsolari bezala baino ezagutzen ez dutenek, ziurrenez, pertsona seguru bat ikusiko dute, gaiztoa, ligatzea atsegin dueña... Eta... Ez al da? Ezezagunak daukan xarma berezia denez, zerbait esan badut ere, ez dut dena esango. Gera bitez irudi horrekin, edo gera zaitezte irudi horrekin!»


Oskar 1997 UOAZKENA g£]


H

CD O

¿¿ C/)

0 CD 0

O C/)

+-»

0 GÜ

t

amahiru bat urte zituela etorri zen Iruñera Oskar. Ikasketak z¡rela eta, Gaintzatik iritsitako mutiko lotsati bat zen orduan. Geroztik, Iruñean bost urte egin eta gero, mutiko lotsatiaren keinuak erabat galdu ez dituen arren, melena utzi, sudurrean belarritakoa jarri, eta gazte urbano gaztetxero baten itxura hartu digu. Eroso sentitzen da hirian eta gurasoen baserriko giroa ere ongi ezagutzen du. Gaur egungo gazte gutxik bezala ezagutzen ditu bi giroak. Hasieran bere kabuz bertso ikasketan aritu izan bazen ere, Iruñera etortzearekin batera bertako bertso eskolan garatu du bere gaitasuna. Oskarrekin batera Nere Bruño eta Ekintza Landa blldu dirá astero-astero. Hirukoteak sortutako taldegiroaren ondorioz afizio soila zena egia bihurtu da. Hirurak aritu dirá Nafarroako txapelketan kantari. Orain arteko Nafarroako bertsolarien mugak mendialdetik Iruñeraino zabaldu dituzte. Bertsolari izan aurretik bertsozalea zen Oskar, orain, ordea, biak batera. Saioetan disfrutatu egiten du, bai kantuan ari denean eta bai entzule moduan. Bertsozale izateak bere afizloa jorratzeko baliabideak eskaini dizkio eta iritzi kritikoa garatu du. Bere burua ongi ezagutzen du eta non dagoen badaki, ondorioz apaltasunez aritzen da kantari; dueña ematen du, eta kitto. 18 urte ditu, (1978ko azarearen 26an jaioa) eta Euskal Herriko txapelketako bertsolaririk gazteenetakoa izango dugu, gazteena ez bada. Azken hlru urte hauetan Nafarroako eskolarteko txapelduna, eta Nafarroako Bertsolari Txapelketa nagusian bi aldiz finalista izan da. Honek konfiantza eman dio bere buruari eta edozein saiotan eta edonorekin kantatzeko gai déla konturatu da. Bere bertsokera freskoa da. Bertso eskoletan ikasten den teknika ondo menperatzen du. Lehen aipatu bezala, baserri giroa eta kalekoa ongi ezagutzen ditu eta bietara ongi moldatzen da kantuan aritzen denean. Zortzi1997 UDAZKENA £ Q

ko txiki zalea da, neurri horretan eroso ikusten du bere burua. Bertsolari gutxik bezala nahiago ditu neurri txikiak handiak baino. Dituen hutsunerik handienak bi direla esango nuke: batetik, plaza gutxitan aritu ¡zana (bertsolari gazte askok duten arazoa da hori, ofizioa ikasteko toki naturala plaza izanik, ez da erraza bertan ikasi beharrekoa hiruzpalau plazatan ikastea), bestetik, nahiko kantari txarra da. Ahotsean eta kantuan hobetu beharko luke. Hala ere, hitz gutxitan Oskar definitu beharko balitz, bertso eskolatik pasa den bertsolaria déla esango nuke. Euskal Herriko Txapelketarako ez du espektatiba berezirik izango. Duen helburua Txapelketa bera ezagutzea eta kantatuko dituen saioez disfrutatzea da. Goi mailako bertsolariekin kantatu beharreko saio moduan hartuko du, eta tentsiorik gabe kantatzeko bidea emango dio. Modu honetan entzuleok Oskarren txispa eta eterna dastatzeko aukera ¡zango dugu.»


Estitxu 1997 UDAZKENA Q ยก ]


E

st'itxu Fernandez Maritxalar Lujanbio, Txirritaren lehengusu Saibururen birbiloba da aitaren aldetik eta Lesakako familia bertsozale baten (Markos Maritxalar bertsolariaren) iloba ttikia amaren aldetik. Lesakan jaio zen 1975eko azaroan. Hiru anai-arrebatan erdikoa, aita Joanito eta ama Maripaz ditu bere jarraitzailerik finenak, Estitxuren saio guztietan hutsik egiten ez dutenak. Neska koxkorra zela, Tantirumairu ikastolako irakasleak hasi zitzaizkion bertsoen berri ematen, geroago Lontxo Aburuzak Nafarroa osoan eman zituen eskola-saioen sarean harrapatua gelditu zen arte. Gisa horretan, adin beretsuko onddo-talde bikaina atera zen ikastolako zelaian goroztu zen neska-mutiko koadrilan: Estitxu Arozena, Xabier Silveira, Iñigo Olaetxea...eta Estitxu Fernandez bera, ezagunenak aipatzeagatik. Ikastola uzteko sasoia ere ailegatu zen, ordea, eta orduan Manolo Arozenak eta Bittor Elizagoienek hartuko zuten Artzain papera eta hala sortu zen Bortzirietako Bertso Eskola, Lesaka, Arantza, Igantzi, Etxalar eta Berako gazteak bertan bilduaz. Eskolatik plazara salto eta 1993ko martxoaren 7ko arratsalde hotz batean hartu zuen parte lehenbiziko aldiz begi biziko neskatxa beltxaran batek Nafarroako Bertsolari Txapelketan. Etxarri-Aranatzen izan zen eta Estitxuk, nerbioak aulkian lotuta, hagitz nota onarekin gainditu zuen estreinako azterketa. Handik aitzinera, txapelketak e1997 UDAZKENA Q ]

ta plaza libreak tartekatuz, saio mordoxka bildu du bere saskian, beti ere Bortzirietako txalupan segitu duelarik. Aurtengo honetan Nafarroako ordezkari gisa Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko prest egotera ailegatu da. Bertso munduan, bertsolari moduan ibiltzeaz aparte, Estitxu «lehendakari» dugu Nafarroako bertsolari gazteak biltzen dituen Zortziko Ttikia elkartean eta bere aldetik hasi da bertsolaritza eskolak ematen Bortzirietako eskualdean. Baina hori ez zaio nahikoa iruditzen, nonbait. Bai zera! Maripaz amak erraiten du beti okupatua dagoela, «saltsa guztietako perrexila» déla eta guk dakigunagatik aitortu behar dugu arrazoi duela. Izanez ere, dantzari ere gogor ematen dio ikastolako taldean, dantzari eta irakasle. Bertzalde, futbolari bikaina da. Ez al zenekiten gure Estitxu galtza motxetan aritzen déla ¡gandero baloiari ostikoka? Erdilari dotorea, aizue. Utikan Julen Guerrero! Gure Txokoa taldean. Hi, aurten Gipuzkoako Ligako txapeldun! Harrapazan hori! Gero, bertsolari parrandazalea ere bada, galdetu beharrik ez dago, baina behar denean estudiante fina ere bada: psikologia karrera bukatzen ari da eta sexologia arloan ikasketa bereziak egin ditu. Eta errematerako "Euskadunon Egunkahan" "Nafarkaria" eraskinean idazle... Udaren akabera honetan justujustuan harrapatu dugu, hanka bat Marokora eramanen zuen autobusean zuela eta horren gaineko denak ezin jakin, baina azkeneko gauzen artean ikusi dugu ez duela zeremonia berezirik egiten saio batera Joan behar duenean, zinezale amorratua déla eta txipiroiak saltsa beltzean izugarri gustatzen zaizkiola. Ah! eta jakina, Euskal Herriko Txapelketari hasiera emateko saio on bat egin nahi duela. Guk halaxe espero dugu eta bertsozalea jakinaren gainean jarri nahi dugu biziaren alderdi guztiei zukua atera nahi dien bertsolari lesakar eme honekin.»


1 *•*.'

\

^••••¡••l

Beñat 1997 UDAZKENA [ 0


B

eñat Gaztelurrutia Munitxa. 2 1 urte. Abadiñarra. 3. mailako Zuzenbide ¡kaslea. Despistatu aurpegi ¡tzela. Adarjolea ere ba¡. Bertsolaria eta bertso-irakaslea. Duela gutxi famllian bere aittitten anala bat bertsotan ¡billtakoa zela jakin du. Pello Errota, Txirrita, Uztapide,... bertsolari historikoen karikaturen kamiseta eta guzti kontu-kontari aritu ginen, honako kronikatxo hau osatzeko. Besteon antzera, Beñat ere Durangoko Kurutziaga Ikastolan, 6. mailan zegoela, Jon Lopategirekin hasi zen bertsotan. Astero, Durangoko bertso eskolakoekin, lehenengo Kurutziaga Ikastolan Lopategi maisu zutela eta, gero, lurretako Goiuria Ikastolan Santi "Begirekin". Gaur egun, Mallabiko Herrikon elkartzen da Arkaitz Ugartetxea eta beste 3 bertsolari gazterekin, Pello Mugarza gidari dutela. Baina, bertsolari moduan ez ezik bertsoak irakasten ere aritzen da. Durangaldeko eskola eta ¡kastoletan, Jon Lopategik egindako lanarekin jarraitzen du Beñatek. Bertsolari moduan adarjolea eta boteprontokoa dela adierazi zidan bere burua bertsolari lez definitzeko eskatu nionean. Bertsolaria berez izan behar déla usté du Beñatek, baina ¡kasi ere egin behar da azpimarratu zidan. "Bertsolahak berezkue zeozer euki behar dau, baina inork ez deiztela esan niri Egaña batek ez dabela ezer landu". Beñatek berak, dena déla, bertsoak lantzen ez ei du denbora asko egiten. "Oso pozik nau, sekule ez naz egon hain pozik txapelketa baten parte hartzeko", esanez erantzun zion Txapelketa Nagusiari buruzko galdera sortari. Aurtengo txapelketa interesantea izango déla usté du Beñatek. Anoetako finalean izen berriak egongo direla ziurtzat du eta Egaña txapeldun ikusi arren, "ez dau hain errez eukiko, Egañak be sufritu beharko dauela" uste du Beñatek. Bera semifinaletara heltzearekin konforme dela aitortu zidan. Bertsozale Elkarteko bazkide fi1997 UDAZKENA JJJ

na ere bada Beñat. Bertsolari txapelketetako kartelak hormetan jartzen edota Dokumentazio Zentrora informazioa bidaltzen behin baino gehiagotan esku bat bota du. "Nik egiten dudana ez da hainbesterako. Hori beste edozein bazkidek egin dezakeena da, eta zoritxarrez oso gitxik egiten dugu". Bertso saioetatik kanpo, batez ere lagun artean bertsoak botatzea du gustuko. Baina "jenteak eskatzen deustazenean ez dot kantetan, bakarrik neuk gura dodanean eta neuk gura dodalako eta ñire koadrillakoak animetan diralako. Oraingo udan sarritan izan dot aukera." Bertsotarako espazio berriak behar direla uste du. Gazteentzako plazez gain, bertso saioen formato berriak asmatu behar direla uste du. Amurizak inoiz esandakoa gogoratzen du. "Tabernara Joan, musika kentzeko

— •>

esan eta bertsotan hasteko esaten zigun Xabier Amurizak, bertso saioetarako formato berriak bilatu behar genduzala esaten zigunean". Bertso idatziek ez dute inoiz erakarri. Baina irakurri, esku artera heltzen zaizkion guztiak irakurtzen ditu. Beñaten ustez, bertso ¡datziak bertsolaritza ezagutzeko bidé baliagarri eta ezinbestekoak dirá. Txapelketari begira, atentzio berezia jarriko die, Arkaitz Ugartetxearekin Mallabian bat-batean saiatzen den bitartean. Emaitza Iruñeko saioan ikusiko dugu.»


J

Bixente 1997 UDAZKENA [ J ]

oan den urteko martxoa zen. Tolosako AEKko euskaltegiak sasoi horretan urtero antolatzen duen bertso jaialdia hastera zihoan eta, beti bezala, bertsolariak ari ziren poliki-poliki oholtzara igotzen: Sebastian Lizaso, Iñaki Muñía, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel M. Peñagarikano eta Bixente Gorostidi. Lehen aldia zen Bixentek Tolosako Beotibar frontoian kantatzen zuela, hori gutxi balitz, lehen aldia zuen Txapelketaz kanpo tamaina horretako jaialdi batean parte hartzen zuela, punta-puntako bertsolariekin eta zazpiehunen bat zaleren aurrean, eta urduri zegoen. Une batean, nahi gabe, harmailetako eserleku jakin batera Joan zitzaion begirada eta "hau


dek marka hau, orain bost urte hortxe nengoan ni hauei entzutera etorrita, eta gaur neroni entzutera etorritako bat zegok hor" pentsatzen zuen. Burura etorri zitzaion jaialdi hura ez zela edozein Bixenterentzat; lehen aldia zuen bertso jaialdi batera apropos joaten zena. Urtebete eskas zen bertsoaren xarmak bereganatu zuela: igande bazkalorduan "Hitzetik Hortzera" bertsoprograma zen protagonista etxeko sukaldean eta han ari zen Peñagarikano, "rY'rik gabeko ordenadorea, hain bere dituen hitz-jokoak egiten: lehen amonak moño batekin orain danak mono baña, lehen Muruak buru bikaña ta orain berriz bi kana Hitzekin jokatzeko eta komunikatzeko tresna, betidanik hain hurbil izan zuena, orduan deskubritu zuen. Buruz ikasi zituen zazpi puntuko bi bertso haiek, ikasi zuen lehen doinua ere huraxe, pentsa, lagunartean bota zituen lehen bat-bateko bertsoak ere zazpikoan bota behar izan ornen zituen beste doinurik ez zekielako. Hamaika aldiz kantatu zituen bi bertso horiek, gero, bere kasa eta lagunekin teman bereak osatzen hasi zen arte. Zaletasun berri hau landu nahiak era man zuen Tolosaldeko Bertso Eskolara. Urte hartan zeharo aldatu zen eskola horretako helduen taldea: besterik beste orduan hasi ziren Alfontso Jiménez, Ibón Karrera, Xabier Nazabal, Amaia Agirre, hau lehendik ere han zebilena, Bixente bera eta beste batzuk Jokin Sorozabalen laguntzarekin. 1993-93ko ikasturtea zen eta amaiera aldera Nazabalek guztiak konbentzituko zituen Zarauzko Lizardi sarian apuntatzeko: "Politte egin ziguan" - gogoratzen du Bixentek- "berak emango zuela denon izena eta hala egin zian, baina eguna iritxi eta bera ez huen azaldu". Amaia ordurako probatua bazegoen ere, beste guztientzat lehen plazaratzea izan zen. Ez zuten gaizki jardun. Hurrengo aukera Gabiriako Osinaldekoek e1997 UDAZKENA [ g

man zioten Bixenteri, baita aprobetxatu ere, irabazi egin zuen eta. 1995eko udabenia zen, eta horrek animaturik-edo, talde osoa apuntatu zen Gipuzkoako Txapelketako lehen fasean. Oraingoan, Nazabalek ere igo behar izan zuen oholtzara: odolkiak ordainetan, jakina. Bixente izan zen taldetik urrutien heldu zena. Ordiziako finalerdi-saioan oso lan ona egin ondoren gutxiagatik ez zen finalera pasatu: "lan ikaragarri egin genian Txapelketa hartarako prestatzen. Musió eta gogo asko jarri genian. Nik izan nian ondoen klasifikatzeko zoria, baina denon lana zegoan han" aitortzen du Bixentek berak. 1995eko abendua zen; bost urte bakarrik pasatu ziren Peñagarikanoren bertso haiek entzun zituenetik Telebistan eta Gipuzkoako Txapelketako onentsuenen artean zegoen. Bixente Gorostidi amezketarra da, "Iparre Txiki" baserrikoa, horregatik deitzen diote herrian "Iparre"; hogeita lau urte ditu eta Ingeniaritza Teknikoa ikasten ari da, berak dioenez goitizenari ohore handirik egin gabe, galdu samarrik darabil nonbait. Ez du aurreko bertsolarien ezaupide handirik, gaurkoen artean ditu bere ereduak, izan ere, egungoaz jabetzen nahikoa lan izan du hain denbora laburrean. Lazkao Txiki ez zen bere burua bertsolaritzat hartzera ausartzen. Saltsa horrekin neurtuz gero ñor da bertsolari? Lasatxo harturik, ñire ustez, zer ikasi dexente daukan bertsolaria da Bixente, hobetzeko tarte dexentea duen bertsolaria. Baditu erraz hobe ditzakeen alderdi ahulak, kantaera esate baterako, baita oraindik gehiago ondú ditzakeen alderdi ahulak ere, ideiak bertsora errenditzeko ahalmena besterik beste. Askoz gehiago esatera ez naiz ausartzen: egosten denbora gutxiegi daraman jakia da bere puntura heltzean zer ¡zango den antzemateko. Oraingoz, bertsoa, barrua askatzen eta hitzarekin jolas egiten laguntzen dion bitartekoa da berarentzat, halaber, Txapelketa hau esperientzia berri bat da bere ibilbidean: "Gipuzkoakoan disfrutatzen nuena disfrutatzea nahiko niake" dio. Hala izan bedi. Nahikoa da.»


1997 UDAZKENA [ 0


A

urtengo abenduaren lOean, 23 urte beteko dirá Iratxe mundu honetara etorri zela. Eta mundu honetan leku bat aukeratu behar eta, Markina aukeratu zuen. Geroztik hantxe bizi da. Euskal Filologiako ikasketak egiteko Bilbora Joan den arte. Unibertsitatean eta etxetik kanpo bizi ¡zandako urteek, espehentzia eta heldutasuna eman diote, eta hau erraz igartzen da beraren bertsokeran. Amaitu berri du karrera eta momentuz atsedena hartu du, gerokoa geroko utzita. Abuztu honetan, koadrilako 7 lagun hartuta, Bretainian zehar ¡bili da, kostaldeaz eta hango giroaz disfrutatzen. Zerbait ikasiko zuen kultura zeltikoari buruz ere. Zaletasunaren arloan, gaur egungo beste gazte jantzi baten moduan, zinea, musika eta irakurketa ditu atsegin. Baita kirola ere, baina ez ¡kusle soil moduan, aritzeko baino. Inork frontoi baten barman izerdia bota gura badu, pala bat har eta areno ona aurkituko du Iratxerengan. Gainera ezkertia da. Zlneaz berba egiten hasterakoan Cadena perpetua eta Un mundo perfecto bezalako filmeak aipatzen ditu. Libumen artean, aldiz, Gizona bere bakardadean eta El florido pensil. Musika atalean, euskaldunen artean aukera zabala egiten badu ere ( Su ta gar, Platero, Gari...), kanpokoen artean nabaria da musikaz gain, abestien letrei ematen dien inportantzia, bestela zerrenda hau ikustea baino ez dago: J. Sabina, Silvio Rodríguez, Pedro Guerra. Jaizalea ere bada, jakina, eta udan zehar hainbat herritako jaietara joaten da, baina gustukoenak, bere herrikoak ditu, Markinakoak, eta gero Lekeitio eta Bilbokoak. Baina ezin dugu ahaztu, Iratxe bertsolaria dena eta horrexegatik dagoela orrialde hauetan. Eskola garaian sartu zen bertso munduan. Esan dezakegu, bertsolari mota berri honetako leñen belaunaldikoa déla. Hamar urterekin hasi zen, OHOko 5. mailan, bertso zaharrak buruz ikasten eta idatziak egiten, aita Luis Baraiazarra zuela ¡rakasle. 1997 UDAZKENA [ f l

Hurrengo ikasturtean Jon Lopategirekin jarraitu zuen, eta bat-bateko bertsoak egiten hasi zen. Antza denez, sasoi hartan ez zen nabarmen askorik. Bazirudien arlo honetan ez zela urrutira helduko, baina ia igarri ere egin barik, gutxika-gutxika joan zen maila hobetuz, eta 1992an, Eskolarteko txapelketan, bigarren gelditu zen, bai Bizkai bai Euskal Herri mailan ere. Urte horretan hartu zuen parte lehenengoz Bizkaiko txapelketan. Behin Bilbora ikasketak egitera joan zenetik, Santutxuko eskolara joaten da astero, eta 1994ko Bizkaiko txapelketan, finaleraino heldu zen. Aurreko urtean, 1993an, Lea-Artibaiko taldeko partaide zela, BBKren Bertsolari Gazteen Sariketa irabazi zuen. Haatik ez du bere jatorria ahaztu eta Lea-Artibaiko bertsolari gazteekin lotura sendoa mantentzen du. Gaur egungo bertsolaritzaren alderdi onei bumz galdetuta, emakumeen eta gazteen presentzia aipatzen du, honek dakarren estilo desberdinen aberastasunarekin. Bestetik, gaurko bertsolahak jantziagoak ikusten ditu, eta honen ondorioz, lehen baino errespetatuagoak. Bestalde oraingo bertsolaritza landuagoa eta sakonagoa ikusten du, nahiz eta salbuespenak ere markatzen dituen, Xalbador esate baterako. Orokorrean, bere ustez, gaurko bertsolaritzak orain artekoak baino maila altuagoa du. Azkenik gaurko bertsolaritzari akatsak ikusten dizkio, adibidez, doinuen pobrezia, beti doinu berekin aritzea. Akatsa da bere ustez, baita bertsoaren gehiegizko erabilpena ere, bertsolarien omnipresentzia, zeozelan esateko. Egiten d¡ren bertsoen kalitatearen gainean, batzuetan artifizialegiak direla dio, ulertzeko zailak eta honek entzulearekin izaten den harremana oztopatzen duela. Honaino Iratxerekikoa. Dena den, bertsolari bat plazan ikusten dugunean, pertsona hori bai fisikoz bai izpirituz zelakoa den jakiteko aukera ederra izaten dugu. Beraz, Iratxeri bumz gehiago jakin gura izanez gero, ez dago bera entzutera joatea baino bidé hoberik.»


.

*

ílíir

Kepa


K

epa Intxaustiren nortasun agiriak Zomotzan jaio zela dio. Agustin eta Mirenen semea dela, gizonezkoa eta gaur egun Igorren duela bere bizilekua, Bizkaian. Sei urterekin ezagutu nuen. Badakit jakin ez naizela oroitzen, baina. Euzko Alderdi Jeltzalearen Arteagako

Alderdi Etxearen hegaletako batean ikastolaren egoitza berria estreinatu berritan. Arturo Erregeren taula borobilean zaldunak bezalatsu geunden jarrita. Ez naiz oroitzen, baina badakit haietako bat ni nintzela eta Kepa Intxausti izan behar zela besteetako bat. Han gurutzatu ziren errezelozko begiraden artean egongo ziren gu bionak ere. Handik aurrera urte asko elkarrekin egin beharrekoak. Ez zen kirolari ona izango umetan Kepa Intxausti. Orain ere ez. Ez daukat ikastolako patioan jokatzen ziren Lemoa-lgorre futbito partiduetan bere partehartzearen irudirik memorian grabatuta. Bakakit dantzaria zela umetan, eta mutiko argala zela. Aurpegia zuria zeukan: zuritik arrosarantza. 0rain ere bai. Seigarren mailan hartu zituen bertsolaritzaren oinarrizko arauak eta gogoko izan zituen. Azkarra zeukan burua, baita orain ere, eta bere ingurukoek behin baino gehiagotan jasan behar izan zituzten ateraldiak eta hitz jokoak erabiltzeko beste gune bat ezagutu 1997 UDAZKENA J H

zuen: bertsolaritza. Ikastolan nabarmentzearren Jon Lopategiren furgoneta eta bigarren eskuko kotxeetan hara eta hona, ¥kastolaz ikastola, ¥biltzeko gonbita hartu zuen. Gero bertsolari gazteen txapelketetan parte hartzea etorri zen eta apurka-apurka plazetan bertsotan hastea. Urtetan zehar ez zen gehiegi aldatu bere bizimodua. Dantza taldea utzi zuen eta ikastolatik institutura igaro zen. Urte batzuk lehenago bertsolaritza izan bazuen bere ateraldientzat esparru berri, institutuan irakaskuntza hautatu zuen jomugatzat. Institutuan bere aro akademikoa nahikoa luzatu zuela erabaki zuen eta lanbidea bilatu eta aurkitu zuen. Bizibide egokiagorik nekez aurkituko zuen saiatuta ere. Maiatzaren l a hautatu zuen Gau Lora tabernan lanean hasteko. Kontzeptu berria erantsi zion ostalaritzaren gremioari eta bezeroak beti arrazoi izateari utzi zion. Jendeak normalean "goazen iluntzera" edo "goazen herrikora" esaten zuen Gau Loraren txanda iritsi arte: orduan "goazen Keparena". Urte horretan Lemoa utzi eta Igorrera Joan zen bizitzera. Tabernaren gainean du etxebizitza. Azken boladan berarekin antzekotasunak ikusi dizkiot norbaiti. Fernando Amezketarraren marrazki bizidunak telebistan ikustea gogoko dut benetan. Fernandok apaizari, epaileari eta inguruan dituen guztiei esaten dizkienak eta esateko moduak Kepa Intxausti ekartzen dit sarritan burura. Ateraldiz ateraldi ibili ohi da Arratiako bertsolaria. Denboraren poderioz honezkero burutik aldeginda ditugu gehienak, baina norbaitek horretarako pazientzia hartu izan balu liburua idazteko beste lituzke dagoeneko. •


I

txuraz metro t'erditik gertuago dago, bi metrotik baino. Argalaren papera bete dezake edozein filmetan. lie beltza, bihurria, orrazten ez duelako agían, baina bihurria. Aurpegi zurbila. Lehenengo hurbilpenean serioaren antza hartuko diozu, baina aldameneratu orduko sortuko zaio irribarrea. Lehenengo hitza apaltasunetik egingo dizu. Denok bezala, hala ere, sua pizten hasi orduko berotuko zaizu. Dena bi aldiz pentsatu gabe dioela irudituko zaizu, baina ez da hórrela. Hizketagaia beste nonbait, beste noizbait buruan ibilia ¡zango du eta azkenean esan beharko duzu: "Ññññoooo... ez duk/n batere tontoa". Izan ere Jexux Mari ez da sekula tontea izan. Beti behetik gora edo txarretik onera ibili den horietakoa da.

Jesús Mari AZKENA 2 ]

Gorputzaren zilborrestea eten zuenekoa Ehun eta berrogeitik gora biztanle dituen Tolosaldeko Larraul herrian jaio zen Jexux Mari Irazu Muñoa. AñazabalHaundi baserrian, zehazkiago. "Patxi zaharra" hil baino ia hiru urte lehenago jaio zen, urriak hogeitazazpigarren eguna argitu eta ilundu zuenean. Desoreka orekatzea izan da Jexux Mariren patua bizitza honetan. Txiki-txikitatik gainera. Izan ere, lau arreba eta hiru anaia ziren baserrian berak berdindu zuen sendia (lau-ta-lau: enpate!). Larraulgo eskolarako ere, urte berean jaiotako beste bat zegoen eta Jexux Mariri esker adin bereko biok egin zuten topo "parbulitotik" zortzigarren mailara arte denak batera sartzen zituzten gela berean. Larraulen hasi, baina, OHOko lehenengo maila egitera Asteasura joan behar, herriko eskolak ateak itxi zituelako. Larrauldik pare bat km. egongo dirá Asteasura, eta batzuetan begiko makarrak kentzeko denbora hartu gabe, autobusez egiten zuten bidea. Asteasun OHO bukatu eta hurrengo pausua Tolosako institutura BBB egitera. Tolosan pasatu zuen Jexux Marik ordura arteko traturik txarrena. Izan ere, aldi hartan, euskal adarrak zeuden bezala egonik, ez zen batere erraza ikasketak euska-


raz egiteko aukera izatea. Tolosara heldu arte, ¡kasketa prozesu osoa "kastellanoz" egin zuelako, alegla. Baina, orduan ere, gehiengoak erdal adarrari heltzen ziola ¡kusirik, euskarazkoari heldu behar zitzalola ¡ruditu zitzaion larrauldarrari, orekatzearren beste behin. Beste lagun batek eta berak heldu zloten, azkenlk. Gogoaren zilborrestea eten zuenekoa Adin horretan, Asteasutik Tolosako bidean bildu zuen Jexux Marik bere koadrila. Ez zen ¡zan, ordea, koadrila itxi horietakoa, ez alajainkoa! Oinarria herritar bat, bere adin berekoa, eta asteasuar pare bat izanagatik, lasai asko egingo ziren koadrilako iganderen batean ezagututako Legorretakoak edo Tolosakoak edo... Sasol hartan parrandak hasi zituen eta ondorioz, baita neska kontuak ere. "Ezkinin gauza askorik egiten, baina..." saiatu behlntzat, krixto guztia bezala saiatutakoak dirá. Izan ere, "el que no llora mama..." larrauldarrak erantsi digu. Kontuak kontu, hará non, Larraulgo adin bereko bi semeak, bata bertsolaria eta bestea alkatea (uneotan bada behintzat) izatera iritsi dirá. Askok egin ohi dugu geure belaunaldiaren propaganda, baina, "setentaidosekoa" ere ez zen makala izan Larraulen. Bertsoaren zilborrestea eten zuenekoa Asteasun, Edume andereñoarekin izan zuen bertsoarekin lehen harremana Jexux Marik, bosgarren edo seigarren mailan. Euskarazko klasean, arbelean puntukaedo osatu zuen bertsoa. Hortik aurrera, bertso zaharrak ikasi behar izan zituela gogoratzen du Jexux Marik. Etxean, aparteko bertsozaleak ez baziren ere, arra kilimaka beti ibili da Añazabal-Haundin. Baserriko Pello Errotaren liburuak irakurri zituen eta gerora bertso zahar mordoa irentsia du. Uztapide, Lasarte, Txinita... Parrandan hasi zenean, bertsotarako "belozidadea" hartu zuen Jexux Marik batik bat. Etxera lagunarekin motorrean zetorrela egin baitzuten puntuka. Aurreko anaia zerbait aritzen zelako 1997 UDAZKENA B J

edo, harén anparoan Tolosako bertso eskolan eman zuen izena 90ean, Jexux Murua eta Jokin Sorozabal ¡rakasle zituztela. Hurrengo urtean, berriz, Hernanin hasi zen. Ordurako, unibertsitatean hasia zen Filosofía karrera egiten. "Por zierto" kostatako erabakia izan zen Jexux Marirentzat. Jakin bazekien, bi eta bi lau d¡ren bezala, matematika kontuak ez zirela beretzat egindakoak. Beraz, letra asuntua nahiago ¡zan zuen eta buruhauste boladan erabakia hartzea egokitu zitzaiolako hasi zuen Filosofía karrera. 91ko martxoan, Hernaniko bertso eskolan hasi eta berehala, Anatx etorri zitzaion halako egunetarako libre zegoen esanez. Honela, sortu zitzaion plazarako lehenbiziko aukera. Hernaniko Guria auzoan sagardo probaketaren bat zela eta, Anatx, Aterpe eta Irazu bertsolariak iragarri zituzten. Jexux Marik usté baino estuasun gehiago pasatu zuen, ordea, lehenbiziko saioan. "Sagardo probaketa bada, sagardotegian izango'ek" pentsatuta, bertso batzuk prestatuta eraman zituen "zeresanik gabe geldituta ere...". Peskisa horretan Joan zen gure Jexux Mari lehenbiziko saio horretara. Eguna iritsi eta "kaka ostia"! plazan zen saioa! Prestatuta eramandakotik lehenbiziko agurrak bakarrik balio izan zion. Hortik aurrerakoa ahal zuen moduan egin behar. Hala ere, gustura gelditu zen jendaurrean kantatzea zer zen eta airoso xamar atera zela ikusi zuelako. Hortik aurrera gero eta gehiago landuz, 92.garren urtea ahaztezina ¡zango da Jexux Marirentzat. "Urte borobila ¡zan huen" gogoratzen du. Batetik, aurrez L¡zardi sarian bigarren geratu bazen ere, urte hartan Xenpelar sarian, txapela jantzi zuen. "Ikaragarri poztu ninuan, nigatik baino etxekoengatik gehiago!". Izan ere, sasoi hartan etxe okupatu batean bizi baitzen. Eta etxean dena bazekiten arren, "hor bukatuko dituk hire ¡kasketak, hire bertsoak eta dena..." sarri entzun behar ¡zan zuen Jexux Marik. Jexux Mari Irazu iritsi den lekura iritsi bada, bertsoetarako aurkitu duen lagun giroari esker izan déla aitortzen du, "bakarka oso gogorra baita".


Unai


A

raba eta Bizkaiko azken txapelketa. Arriaga antzokia, azken txanpa. Aritz Lopategi eta Unai Iturriaga. < « > U m e t a n izan zenuen jostailurik maiteena aurkitu duzu ganbaran<>». Gai hauekin altxatuko dugu Euskal Herria. Bertso onak. Sentimendu asko. Bertsolari biek amaitua zuten lana eta bakoitzaren puntuak zenbatu bitartean denbora apur bat nuen zigarrotxo bat erretzeko. Pauseari eman nion. Grabagailua gelditu egin zen. Bertso biltzailea naiz eta harro nago. Arriagako pasillora irten eta Ducadosa piztu nuen. Han moketa dagoelako, hautsontzi baten bila abiatu nintzen pasilloan barrena. Hautsontziaren ondoan beste nikotinazale bat zegoen.- Zer? Zelan ikusten'zu?- galdetu nion. Zigarroaren hautsa moketa gainera erori zen.- Unai mikroa dek- esan zuen Andonik. Lehen momentuan ez nuen ezer ulertu. Bigarrenean ere ez. Saiatu arren, ez nuen irudikatzea lortzen. Unaik ez dauka buru txikia, ez horixe, eta ez dut usté mikrofono itxurarik duenik. - Aeh? Uh?- bota nion. Denbora

irabazi nahi nuen Ega<n~>aren burmuinean sartzeko. - Bai! Unai mikroa dek -berriz- eta bertso makroak bota ditik. Bueno, esaldi honek zentzuzkoa zirudien. Hala ere, nik babo aurpegiaz jarraitzen nuen, zerbait ulertzeke. Azkenean, arrankatu zuen Andonik, eta esan nahi zuena argitu, alegia Unaik orokorkeriak bota zituela bere bertsoetan eta bere jenialitatea detailetan dagoela, gai ba1997 UDAZKENA

^ 1

ten alde txikíenetik abiatuta gauza handiak esaten dituela. Hura ulertuta, giza ¡ntelijentziaren argia piztu zitzaidan berriz eta, dena dakienaren ahotsaz esan nuen: klaro, klaro-. Amaitu genuen zigarroa eta agur esanda, barrura sartu ginen. Hautsontzi inguruko moketa hautsez zikin zegoen. Egia esatea nahi baduzue, niri ez zait oraintsu arte gustatu Unairen kantaera. Kantaera esan dut eta ez bertsokera. Ez naiz ni melómano vagnerianoa, baina puntu hasieretan beti izan du Unaik "repris" eskasa. Beti egiten zuen halako "crescendo"akust¡ko bat doinuko lehen notan niri belarriko mina egiten zidana. Horrexegatik, Zazpi Eskaleren proiektua agertu zenean, Unai laguna badut ere, ezeptiko samarra nintzen. Ezusteko mundiala jaso nuen. Ez dakit zein tortura mota jasanarazi zion Josu Zabalak, baina handik atera zena kristona izan zen. Gaur bere kantaera askoz hobea déla usté dut. Ez naiz ni hemen hasiko Unairen bertsokera edo Txapelketan dituen aukerak aztertzen. Gogo gutxi dut horretarako. Badakit lan ona egingo dueña, baldin eta artzain txakurren inguruan edo baxurako arrantzaren inguruan bertsoak botatzeko eskatzen ez badiote. Ez dut usté aurten gazte batek txapela jantziko duenik Benta Berriko kazikeak hor egonda, baina Unaik baditu potroak egunen batean txapela jazteko. Karisma dauka mutil honek. Eta gauzak ditu esateko eta hori ezinbestekoa da bertsotan egiteko. Ez baduzu ezer esateko -eta ez naiz ni xelebrekeriez ari-, hobe duzu bertsolaritza uztea. Izaera eta pentsakera kontua da, atera begira ez egotea, aldatzeamunduarekin batera eta, aldi berean, norbera izatea datorrena datorrela. Unaik hau guztia betetzen duela usté dut. Ez dakit berak zer pentsatuko duen. Gainera mutil jatorra da eta jende jatorrez inguratu da. Eta hori ez da gutxi. Unai mikroa dek.»


4

B^

Lan e g i t e n d u t e n e n kasuan gutxienik bertsolari bakoitza bere lanean edo lantegian harrapatzen saiatu gara argazkietan. Besteak deskantsuan ageri dira .

/


_


Andoni Larrana 1997 UDAZKENA

^


A

zpeitian jaio zen 1974-7-26an. Gurasoekin bizi da Azpeitian. Bi senidetan zaharrena da bera. 16 urterekin ikastola utzi eta Billabo nako Fraisorora joan zen baserria gogoko zuelako. Urte bat egin zuen bertan. Eskolako gogorik ez zuen izan eta lanean hasi zen 17 urterekin. Baserri giroa gogoko du. Gure jaiotetxean Mendizabal baserrian ditugun ganaduek bera ezagutuko dute gehien, berak baitu ardurarik eta zaletasunik gehien ere. Iturgin lanetan aritu zen aurrenik. Gidari edo txofer aritzen da orain, etxeko enpresan. Kukuerrin bertsoa maite genuen eta bertso paperik ez zen falta gure etxean, Mendizabal baserrian. Izeba bat badugu dotore asko kantatzen zituena. Gure aurrekoetan bakarren bat izan ornen zen bertsotan noizbait aritzen zena. Hala ere gure familian soinua, trikitixa eta panderoa izan dirĂĄ oso etxekoak. Osaba bat soinujole ere izan genuen. Andonik bertsoa eta soinuaren mundua biak izan ditu inguruan. Hala ere ikastolatik etorri ohi ziren urte amaierako jaialdietan bertsoren bat kantatzeko enkarguak. Nik bertsoa egin eta Andonik kantatu. Ez zuen, ordea, egun horrez kanpo oso erraz kantatuko, ez zitzaion gehiegi gustatzen horrelako protagonismorik. 1986ko txapelketa hartan saioz saio ibili zen neu ere partaide nintzenez eta orduantxe zaletu zela esango nuke. Saioetatik bertsoren baten arrazoiak gordetzen zituela jabetu nintzen eta urte horretan eskatu zuen berak ere bertso eskolan izena ematea. Hasierako maixua Jexux Lopetegi "Agerre" izan zuen eta berau izan zen gaia bazekarrela lehenik abisatu zidana. Gero Joxe Antonio Gesalaga "Zaldubi"rekin aritu zen. Eskolarteko Txapelketan parte hartzera animatu nahi Zaldubik eta gureak nahi ez. Azkenean Eibarren saioren bat egin zuten biek eta orduan animatu zen. Eskolartekoetan 88-89-90an parte hartu eta finalera heldu zen. Urte baten Euskadiko Txapelketara ere heldu zen. Za1997 UDAZKENA

^

rauzko Lizardi sarian ere 91tik aurrera lau urtetan jarraian finalera heldu zen. Xenpelar sarian ere bitan izana da finalean. Osinalde sarian ere beste behin parte hartu zuen. Bere aurrerapenik handiena dena dÊla 95eko Gipuzkoako Txapelketan eman zuen. Finalerdietara heldu zen, Errenteriako saioan dena atzekoz aurrera irten bazitzaion ere. Bertsolari gisa egin duen ibilbide laburrean arrazoi sakonen bila ez da errazegi konformatzen. Ñire gusturako, eta neuk estimatu izan dudanaren kontra, erritmoz moteltxo ibili izan da arrazoi borobilaren bila ibiltzearen erruz. Ez du oraindik behar bezalako eskarmenturik bertsolaritzan, aukerarik ere ez du gehiegi izan bertsolari egiteko. Bertsotan izan dena bere zaletasunez izan da, zenbaitek bestela usteko badu ere, ez etxean gehiegi lagundu zaiolako. Bertsolaritzarekin batera trikitilari mundua ere barrutik bizi izan du eta nahiko puntan ibiltzea tokatu zaio txapelketa ugaritan: Zestoa, Ezkerretegi, Zaldibar, Zeanuri... Euskal Herrikoan ere finalera heldu zen. Aristerrazu da Plaza diskoan ere parte hartu du. 0raingoz bertsoa barruagotik bizi du trikitilari mundua baino. Aurtengo txapelketa honetan ere Errezilgo faldean dabil eta ea Gipuzkoakoan bezain ongi ateratzen zaizkion gauzak. Ez diot besterik opa. •


Gregorio Larranaca 1997 UDAZKENA g | ]


B

errogeita hamar urte jada pasa ditu Jainkumendikoak. Jainkumendiko mutila -jentila ere deitu izan diote, gutxitan argi gelditu den tonuan, hau da, kariñoz, sornaz edo burlaz. Hala delakoan?, batek daki! Fenómeno bat da; txapelketak menditik jaitsarazitakoa; mugarriak ondo zaintzen dakien nekazari/bertsolaria, kooperatiben mugimenduak goma artera eramana.

t

1 Fenomenoa Mañuk ez du ¡ndiferentzia ezagutzen: ¡bilerek, janzkerak, ¡txura fisikoak, keinu edo ¡mintzioek inbidla sorrarazi dute bertsoaren artesautzan. Aipatutako ezaugarriren batzuk beste batzuen artean ere ¡kus genitzake, baina denek batera larruskaindarrak soilik. Zukua atera die, fenomenoek egiten dakiten moduan; bertsolaritza, besteak beste, entzule/ikusle eta kantuan dagoen horrekiko harreman zuzeneko jardunbidea izanik komunikazio estrategiak izugarrizko garrantzia du. Fenómeno guztiek ohikoa dutenez bertsoketa propioa du eta bere bertsokerak zaletu aldera handia eta zehatza dauka: narrasa batzuetan, baina beti bizia, arina (horrek puzten du bada, gure bertsolaha!). Aldi batean, urte barruan, bertso saio kopururik handiena egina dugu Gregorio Larrañaga. Gerora gazteagoak hartu zioten txanda rankinean eta gizatasunez onartu zuen erreleboa. Bertsoa jaurtl egiten du "euskaldun zintzo, jator, fin eta on" honek; beti prest kanturako; gustuen bertso afari edo horrelakoetan ibili ohi bada ere, kantaldiak atsegin ditu eta beti erakutsi du trebetasun aproposa protagonismoak bere burua makur diezaion. Inoiz ridikulizatu ere egin gura izan da pertsonaia, baina horretatik ere aise atera dela aitortu behar. Uñada batean, kantuan lehen 1997 UDAZKENA

^

postua eskuratu zuen eta historian bere leku propioa izatea lortuko du; hainbeste maite ez dutenek ere ezin hori ukatu. Hain da fenomenoa ezen epaileek ez baitute ondo harrapatzen honen mezua eta hauen kulpaz -ezinezko ematen badu ere- haserre puntúa nabarmendu zaio behin baino gehiagotan. 2 Txapelketatlk jaitsla Kuriosoa dela esan daiteke, baina halaxe da. Bertsoak mila egingo zituen ordurako ere, txapelketarako entrenamendu saio berezirik ez zuen egingo, eta hala ere txapelketak ezagutarazi zigun Mañu. Saio neurtuak, seguruenik gutxien estimatzen duen erak eman zion ospera bidea. Hain zuzen, makina bat aldiz berak esandakoak, hau da, "gaurko gazte horiek dizkiat" atera zuen berau ere etenik gabeko harantz-honantzara. 3 Mugarriak zaindu BERTSOLARI aldizkariaren lehen zenbakian azala edo portada izandako honek ondotxo daki non egin keinu, non eta noiz txisteak kontatu eta "captatio benevolentiae"-aren agur bertsoak (batzuetan abusuan ere harrapatu dute, aitortu beharra dago) egoki-egoki biribiltzen; badaki baserrian jaioa izanik ere arraina amuan preso dagoelarik apurka-apurka batu behar dela eta ez kolpe torpean norbereganatzen saiatu. Egia da, bai, gai batzuetan solteago moldatzen dela, baina gomagintzako kooperatiba batean egunero jarduten duen gizon honen bertsorik onenak ez dirá seguru asko "baldar itxuraren trukean" jaurtitakoak. Ez horixe! Euskal Herriko txapelketa berriaren atarían, gauzaren batzuk oraindixek egiazta genitzake: Unai Iturriagak bere estiloa markatuko du eta argiago dena -tragoa neure kontura- ia-ia Gipuzkoan bizi den bizkaitar bertsolariak irria sortzeaz gainera irrika ere sortuko du.»


Xabier Lega r r

^%afeí*r

1997 UDAZKENA Q¡]

''•'^'

O


T

elefono zebakia buruz ¡kasteko ez du zaila gure protagonistak eta bere berri izateko markatu nuen. la betiko amaren ahotsak erantzun zidan bestealdetik goxokiro "lanean da, badakizu hemengo legea". Egun herñ horretan nekazaritzatik apenas ¡ñor bizi den, eta beste ogibideak, direnak direla, herritik at daude. Amigo! Araño han dago! Nafarroakoa ornen da, baina ¡ñor gutxik ezagutzen du; neu gertutik askotan ¡garó arren, ez naiz sekula ¡ritsi bertara. Hórrela eguna zabaltzerako, hainbat bertsolari ospetsuren afizioari heltzen dio, kixuxkil edo hargintzari alegia, ogia irabazteko asmoz bere aitaren esanetara. Oraindik jakin baitaki bertso hutsetik ezin déla bizi, eta jakin ere badaki bertsolaritzan zerikasia baduela. Horregatik arratsaldez adreilu eta palak utzir¡k Hernaniko bertso eskolako lagunekin elkartzen da kantuan. Bertsolari gazte askoren moduan, Xabier eskolan hasi zen kopla eta lehenengo bertsoak osatzen. Goizuetan hain juxtu eta oroitzen da, noizbehinka Iruñetik Lontxo agertzen zenean, ñola beste gelakideen aurrean kantarazten zion. Herri txikitik handiagora joan eta norbait inportantea sentitzearen sentsazioa probatu zuen 1990ean eskola hori utzi baino lehen. Tenore horretan, Eskolarteko lehiaketetan kantatzeko aukera dastatu zuen eta urduritasunak non lausotu ere bazekien. Dena den Aranotik Nafarroa urruti zegoen. Gazteen topaketak zirela edo Bortzirietako gazteekin Lesakan kantatzeko, espreski Hernanira Joan, Iruñeko trena hartu eta handik autobusez egunerdiko bidaia zuen. Iruñeko ¡kastetxe batean saio bat burutzeko bidaiak eskatzen zion ahalegina oraindik ere handiagoa zen. Beraz, bertsolari ofizio horrek merezi duen ala ez bi aldiz pentsatu du Legarretak. Lehiaketa horietan laguntzak premiazkoak izan zituen, une gazi-gozoak iragan eta Hernaniko eskolan REM amaitzearekin ikasketak utziaga1997 UDAZKENA [JJ

tik, bertsoaren miztoak barnean zulatua zuen. Lagunarteak, familiak eta herriko giroak bultzaturik kanturako irrikitan somatu dut geroztik. Gogoan dut, 94ko Nafarroako Txapelketan zortzina bertsolarirekin hiru kanporaketa osatzeko aukera izan genuenean, urtebetez itxoegiteko eskatu ¡zana. Beste gazte batzuek parte hartzen zutela ikusita, bere animoak eta ilusioak zapuzteko adina arrazoi izan zitekeen, baina ulertzen jakin zuen eta grina gehiagorekin bertsolaritzari atxiki zitzaion. Urte berean Joxe Manuel Oiharzabalek Goizuetan bideratzen zuen bertso eskolaren ardura bere gain hartu eta lan bikoitzari ekin zion Hernani eta Goizuetako bi taldeetan. Urtebeteren buruan, 95eko txapelketa iristean, indarrez, ziurtasunez eta azkartasunez bertsoak osatzean, sorpresa polita eman zuen Xabier Legarretak. Ondorengo txapelketan finalaurreko saiorako lekua lortu zuen eta azken urtean zortzi finalisten artean

sartu du bere burua. Hizkuntza jatorra, ateraldi borobilak eta ideia freskoak sortzen dakiela frogatu du estilo klasikoa baztertu gabe. Nafarroako bertsolari gazteen munduan, zerbait berria suertatu da horrekin eta argi adierazten du iturri anitzetik edaten duela mutil honek. Bidé laburra norbaitentzat, agian luzea beste batentzat edo/eta hasiera bertsolari izan nahi duenarentzat. Xabierrek berak du hitza.»


Sebastian ยกa

ES

1997 UDAZKENA

^


B

atzuetan, abere, piztia edo zomorro batekin lotzen ditugu gizakiak. Beste batzuetan, lore, zuhaitz, ibai, itsaso edo horrelako zerbaitekin. Baina zenbaitetan, oso bitxia da gure adimena, irudimena edo dena delakoa; eta bestelako loturak eta lokarriak sortzen dizkigu. Esaterako, niretzat diesela da Sebastian Lizaso bertsotan: diesel motorea. Kostako zaio berotzen, Baina, behin berotuz gero, primeran joango da, neke eta gorabehera handirik gabe. Eta zenbat eta gehiago ibili, orduan eta hobeto. Horrek daukan iraupena! Bertso-saioetan, maratoilaria dugu Sebastian. Eta bertso-txapelketetan, berdin. Adibidez, goiz eta arratsaldeko finalean, bi poto ere egin ditzake goizean, bederatzi puntuko bertso batean. Baina arratsaldean, kontuz Sebastianekin. Eta deskuiduan finalek gaueko saiorik izango balute... Izan ere, bi erregai mota erabiltzen ditugu gizakiok ere. Batzuek, ari-

1997 UDAZKENA [JJ

nak: goizetan zerbait bagara; gauez, berriz, hutsaren hurrengo. Beste batzuek, astunak: goizetan ez dira ezer, gauez aldiz... Horregatik txandakatzen dira bertsolah-txapelketako kanporaketak, batzuk goizez jokatuz eta beste batzuk arratsaldez. Eta horrexegatik izaten da finala goiz eta arratsaldez. Baina bada tranpa egiten ikasi duen bertsolahrik ere. Esaterako, azken txapelketako finalaren egunean, goizean goiz jaiki zen finalistetako bat; ondoren, bapo gosaldu zuen, bazkaltzen ahko balitz bezela; eta, azkenik kafea hartuta eta purua piztuta azaldu zen belodromoan, Zarauztik Donostiarako bidea bertsotan eginda gero. Hala, arratsaldeko saio bihurtu zuen goizekoa; eta gaueko saio, arratsaldekoa. Eta txapela eta guzti itzuli zen, pozaren pozez, goizean kafea hartu zuen tabernara. Horri deitzen zaiok, Sebastian, motorea ezagutu eta erregaiari (eta ez puruari bakarrik) etekina ateratzen jakitea. Ikastak!Âť


JT. ¡

Aritz oa

íJp&i

1997 UDAZKENA [JJ


N

i ez naiz fetxak gogoratzeko o so ona, baina 4-4-64an ezkondu nintzen eta Aritz 9-9-69an jaio zen eta ez dago fetxa horiek ahaztuko dituenik. Egia esateko, Aritzek ez du etxetik bertso giro askorik jaso. Ikastolan sortu zen mugimenduarekin hasi zen. Aritz txikia zela Gipuzkoan hasi zen mugimendu hori, baina Bizkaian ere bazegoen nukleo txiki bat, Gernikako Seber Altube, Santutxuko Karmelo eta abarrek bultzatzen zutena. Idatziz bertsoak egiten hasi zen Aritz Seber Altube ikastolan Sakonarekin. Gogoratzen naiz, Hondarribian garai horretan ikastaro bat antolatu eta Bizkaitik Sakona eta biok ñola Joan ginen. 84ko Ibilaldia zela eta antolatu genuen guk Bizkaia mailako Lehen Eskolarteko Txapelketa edo txapelketa moduko bat. Hamalau umek hartu zuten parte eta horletatlk lau pasatu zi ren bigarren fase batera. Lau oinak emanda, ofiziotan etab. arltu ziren ñola edo hala eta Aritz tartean zen. Gogoratzen naiz etxean biok lehen aldiz txapelketa hori prestatzen aritu ginela. Ordura arte ez genuen sekula etxean bertsotan egin. Oso azkar sartu zen arrastoan eta hasi zen batbatean egiten. 84ko Txapelketa horretan jantzi zuen lehen txapela. Segidan 14 urte bitartekoekin egin ziren Eskolarteko Txapelketak Bizkaian eta 87an egin zen lehen aldiz 18 urte bitartekoekin. Txapelketa horretan hartu zuen parte eta urte berean, irailean 18 urte bete zituenez, Bizkaiko nagusien txapelketan hartu zuen parte eta Arriagako fmalera iritsi zen nirekin batera. Oso egun gogoangarriak izaten dirá horiek. Ni oso lasai joan nintzen, semea finalera iritsi zela eta besterik egin ezean ere gaizki ez zegoela pentsatuz. lOeko txikian ofizioka elkarrekin egitea suertatu zitzaigun. Nik atera nuen txapela eta gogoratzen naiz semeari eman niola txapel hori aitari emateko esanez. Geroztik beti iritsi izan da Biz1997 UDAZKENA

^

kaiko finalera eta azken bietan bigarren geratu da. Euskal Herri mailakoan finalera iritsi zen azken edizioan. Izaera aldetik isila da, itxi samarra, ez du bere gauzak kontatzeko ohiturarik. Bestela, hotza da eta tenplea du. Bertso guztiak espresio antzekoarekin kantatzen ditu, ez du gorputzarekin sentimendurik espresatzen eta hori bere kalterako da beharbada. Ez nuke jakingo zertan den onena esaten, denean ondo samar ibiltzen baita. Ikasketetan beti ibili da ondo. Kimiko karrera egin zuen eta Gernikako Maier-en hasi da lanean kontratu

tenporal batekin. Etxean pozik egoten da, baina uda partean batez ere kanpoan asko ibili da, neska-lagunarekin askotan. Alabak ez du bertsotan egiten bat-batean, baina txikitandik idatzi ditu bertsoak eta gaur Elorrioko ikastolan lan egiten du eta betsolaritzaz arduratzen da. Aritzek aurtengo txapelketan zer helburu duen? Nik ilusio handirik gabe ikusten dut. Finalean sartzea izango déla pentsatzen dut bere helburua, baina lanarengatik edo beste zerbaitengatik, nik ez dut ikusten horretan zentratua.»


Maialen Lujanbio 1997 UDAZKENA Q 3


aialen Lujanbio Hernanin | jaioa da 76ko azaroan Duela dozena bat urte inguru Hernaniko ¡kastolan bertsolaritzaren alde egin eta antolatutako lan batek emandako fruituetako bat da Maialen. la hutsetk hasi (ezer ez baitzegoen, gorpuztuta behintzat) eta urte gutxiren buruan oinarri dezente zabala lortzeaz gain, haur eta gazteak bertso munduan sartu eta goza zezatela lortzeaz gain, bestelako emaitzarik ikusten ere hasi ginen. Hau da, taldeek on-

gi eta gustura funtzionatzen zuten; bertsolaritzaren gorabeherez jabetzen ziren (historia, bertsoak, gertaerak, bertsolahak etab); bertso zaharrak ikasi eta kantatzeko ohitura berreskuratu zuten eta horrekin guztiarekin batean eta askoren harridurarako bertsotan egiteko gauza zirela erakusten hasi ziren. Orduan, «bertsotarako jaio egin behar duk/dun», garai hartan hainbeste entzuten zen esaldi hura gogoratzen zitzaigun etengabe. Eta behin Amuriza-

1997 UDAZKENA

r¡ entzun niona aplikatu behar: «Jaio behintzat jaio gaituk» eta bentaja hori badu behintzat jaio denak, beraz, guztiok. Baina broma hori alde batera utzita, Maialen eta bere belaunaldiko beste hainbat eta hainbat gazte orduan martxan jarri zen sistematik ateratako bertsolariak dirá. Egia da, ñire ustez behintzat, edozertarako «jaiotzeak» abantailak ematen dituela eta Maialenen kasuan, ikasi eta egiteaz gain, jaiotzetlk ere usté dut badakarrela dezente. Zenbait kasutan ikasi eta aritzearen poderioz soilik aurrera egin dutenetik ikasi eta aritzeaz gain berezkotik dezente dutenetara tarte handia dago eta antzematen da arrazoietan eta bertsoaren taxuan edo senean. Maialenek biak ditu, berezkoa eta ikasia; bertsolari fin eta handi bihur daitekeen baten aurrean gaude beraz. Bertsolari batek behar dituen ezaugarrietatik nagusienen jabe da: hizkuntza ederki eta gozo erabiltzen du, freskura handikoa da, pikardia, irudimena, arrazoiak, sena ditu. Beraz, Lujanbio abizenari segida emateko moduan izan daiteke Maialen. 1936ko ekainean hil zen Joxe Manuel Lujanbio «Txirrita» hernaniar bertsolari handiaren segida izateko moduan alegia. Histohak horrelako bitxikeriak ekartzen dizkigu batzuetan. «Nere aitamenak ¡zango dirá beste larogei urtian» esan zuen Txirrita zaharrak. Ez zuen agian pentsatuko egia izan zitekeenik, baina betebetean asmatu zuen. Orain abizen berarekin eta Hernanin bertan errelebo sendoa dator, behar bezala sustraituz doana gainera. Ea bada bera eta bere inguruko gazteen artean beste larogei urteko kronika bertsoz betetzen diguten.»


¿¿iiteri>-

á|yrri

l

M\.

^

/

^

m

I^^B¿

Jon 1997 UDAZKENA

^

i


H

amabigarren txapelketa nagusi honetan zer egingo ote digu bada Zumaiako gure ordezkari gazteak? Bertan partaide izatea ere ez da gutxi; ez du edonork lortzen maila hori. Badakit sasoi onean eta ilusioz beterik ekiten diola, eta beldurrez ere bai noski, hori, nik uste, esan beharrik ere ez dagoela. Norgehiagoka orok baitakar bere baitan sariaren gozoa edota muturrekoaren mikatza; partaide guztiek dute ongi horren berri eta Jonek ere bietatik dastatu du jadanik. Ez dago beste erremediorik. Batek irabaziko baldin badu, besteak galdu egin behar, horretantxe baitago jokoa. Hala ere zer-galdu gutxiago du behetik gora datorren gazteak. Noraino heldu da kontua. Ahal den goiena igotzea noski guztien ametsa, baina denentzat lekurik ez goian. Egia esan, beste gainerantzeko arte ederretako lanbide guztietan bezala, bertsolaritzan ere bi mota besterik ez dago: onak eta txarrak. Baina, bestalde, euskal gizartean gaur egun gustu eta joera desberdinetako gizataldeak gaudenez, talde bakoitzak bere sentiberatasunari ongien erantzuten dion irudiko bertsolari klasea du gustukoen. Eta era honetan aberasgarria da gaur dagoen hainbeste irudi desberdinetako bertsolarien ugaritasuna, garrantzi handla baitu, nik uste, entzulego anitzarekin erraz eta garbi komunikatzeak. Jon Maiak ere badu bere irudi propioa beste kideen artean. Etxeko euskal tradiziorik gabea, eskolatik datorkio bertsozaletasuna, euskal filología karrera egina du eta euskara irakasten urtetan dabilena, rock musika talde famatuetan parte hartu izan dueña, Zumarraga, Zumaia, Gasteiz eta Bilbon bizi izan denez gaurko gazte urbanoarekin aixa lotzen dena, arrotz Izan zaion bertso mundu tradizional aberatsetik poliki-poliki xurgatzen ari dena... Zer ekarriko ote digu bada aurtengo gure txapelketa nazionalak? Jarriko ote du bertsolari bakoitza berari 1997 UDAZKENA

^

dagokion lekuan? Ez gara hemen murgilduko noski norgehiagoka hauen zuzentasunaren ur handietan eta mahaikoek ematen dituzten puntúen emaitzak asko erlatibizatuta ere, eta joka onartuz, esango nuke aurtengo honek ere ekarriko digula ezustekorik, eta sorpresak, onak behintzat, gehienetan gazteengandik etorri ohi dirá arlo guztietan. Joko arriskutsu honetan aldagai ugari sartzen dirá hor tartean guztiok dakigunez; bertsolariaren aldartea, zer gai tokatzen zaion, mahaikoen jarrera, entzulegoaren erantzuna eta abar luzea. Eta bestalde ezin dugu ahaztu bertsolari bakoitzak heldutasunerako bidean aurrerapen erritmo desberdina duela. Zenbat kirolari ezagutu dugu adibídez gaztetan aparteko doaiez jantzia dirudiena gero pot eginda esperantza eder haiek zimelduta bidé bazterrean gelditu déla! eta beste zenbait, aldiz, hasieran ahalmenez arrunt pobrea zirudiena, mandoaren pausoan polikipoliki baina etengabe aurreratuz, inork uste baino urrutirago joaten. Kontuz bertsolariaren ahalmenak epaitzerakoan. Edozein moduz ere, bai bertsolariak eta bai entzulegoak ere jakin badakigu joko bat déla hau guztia, batzuen nekea eta besteon gozamena, euskararen eta bertsozaletasunaren aldeko ondorio emankorrak dakartzan joko interesgarria. Euskal Herri zabalean bertsolarigo osoaren ordezkari ¡zango den txapelduna berrituko digu datozen lau urtetarako eta izar nagusiaren alboan argi egingo diguten beste izar distiratsuak ere bai. Onenak irabaz dezala, bai, eta gure hizkuntza indartzeko eta ederragotzeko izan dadila. Aurrez eskerrak guztion gozamenerako txapelketa hau bideratu duzuen bertsolari eta bertsozale guztioi.»

sfcr"^


Aitor 1997 UDAZKENA Q7J


itor Mendiluze, orin bi urte Gipuzkoako txapeldun gertatutakoa, gaztea da: 2 1 urte. Mutikotan ere erakutsi zuen abileziarik: Eskolarteko Txapelketako bere bi azken urteetan irabazi zuen, 1992an eta 1993an. Urte gutxitan etekin handiak, beraz. Bertsolari honen sasoia ez da kasualiate kontua. Urteak dira Hernanin astean behin elkartzen direla inguru hartako zenbait bertsolari gazte, bertsotan egiteko. Denak biltzen direnean, hauek denak biltzen dira: Irazu, Maialen Lujanbio, José Luis Urdangarin, Iñaki Zelaia, Unai Agirre, Estitxu eta Itziar Izagirre ahizpak, Jon Eizmendi, Iker Osa, Jon Iraola eta beste bakarren bat. Andoaindar honek ez zuen familia edo arbasoen aldetik bertsolari izateko boleto handirik. Amona zenak kantatzen ornen zizkion bertso zahar batzuk eta aitak beti izan du afiziorik, baina ez dago hortik aurrerakorik. Hernaniko bertso eskolan hasi zen ikasten, aurrena Joanjo Uria eta Anatxekin. Gero Jokin Sorozabal eta José Manuel Oiartzabalen eskolara joaten hasi zen. Orain bera dabil neskamutiko batzuen erakusle, Hernanin. Bere bertsolari ibilbidean 1997ko abenduaren 15a da egunik garrantzitsuena. Orduan jantzi zuen Gipuzkoako txapela, eskarmentu askoz handiagoko beste bertsolari batzuek baino puntu gehiago bilduta. «Niretzako unerik garranntzizkoena Manuel Lasarterekin egondako une hura izan zen, txapela jantzi zidanean. Beti izan baitut maisu handitzat. Eta inpresio orokorra geratu zitzaidan txapelketa aski polita izan zela, maila altukoa, nahiz eta askok usté zuten apala ¡zango zela, puntako bertsolari batzuek ez azaltzea erabaki

A

1997 UDAZKENA Q J

zutelako», azaltzen du. Bere ustez, txapel hark ez du baldintzatu harrezkeroko jarduna: «aldaketa bakarra, toki gehiagotatik deitu izan didatela. Nik beti esaten dut diferentzia bakarra dagoela txapelketa eta bestelako saioen artean: epaimahaia. Saio denetara pentsamolde berarekin joaten naiz, ahal dudan guztia ematera». Bertsozale Elkarteko lanetan aspaldi inplikatua dugu Aitor. Lantalde batean ari da, bertsolari gazte eta bertso eskolen gorabeherez arduratzen den lantaldean hain zuzen. «Hemen inguruan, esate baterako, bi eskola indartsu daude, Hernanikoa eta Lasartekoa eta bertsolaritzaren inguruan jende asko mugitzen ari da. Gauza txarrik ere badago, zenbait herritako udalen jarrera adibidez. Hernanikoa, aldiz, eredu da, ondo laguntzen du». Begiak eta belarriak erne edukitzea gustatzen zaio. «Denen erreferentziak jasotzen saiatzen naiz, bai bertsolari handienak eta bai gaztetxoen topaketa bateko lagunenak ere». Baina, bere iritziz, bertsolaritzan autodidaktismoa behar-beharrezkoa da neurri batean. Ez ornen du gai aldetik arazorik izaten. «Saiatzen naiz terreno guztietan ondo ibiltzen, denei erantzuten». Bere burua jazteko oso ondo etortzen ornen zaio gaztetxoen irakasle ibiltzea eta, bstetik, noiznahi egiten ditu bertsoak buruan, bertso osoak edo erdiak. «Nahi gabe ere, joera hartzen da gauzak bertso moldean pentsatzeko, edozein situaziotan, déla kalean, déla mendian. Nahi gabe egiten dut eta bat ere nekerikgabe, lasai asko». Ingeniaritza Teknikoa ikasten ari da. Hirugarren kurtsoa hasiko du aurki. «Ikasketarako bertsoa ez da oztopo, nahiz eta ordu batzuk gorde behar izaten ditudan astean zehar neskamutikoei bertsotan irakasten jarduteko. Oztopo izan beharrean abantaila du gainera, gauzak pentsatzeko trebezia ematen du...mesede gehiago kalte baino».»


M

igel Antonio da Mendizabal bertsolariaren ponteko ÂĄzen osoa. Itsasondoko Iraola baserrian jaio zen 1956ko martxoaren 31n. Batxilleratua egin ondoren, Ormaiztegiko Irizar lantegian aritu zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean sartu zen arte. Irakaskuntzako bertsolaritzaren koordinatzailea da. Magisteritza ikasi zuen. Ana Amondarainekin ezkondu eta Itsasondon bertan bizi da. Beste zaletasun batzuek tirriatu bazuten ere, bertsolaritzari lotu zitzaion bete-betean, oso gazterik. Hasierako urte haietan, gazteen kategorian, sari asko irabazia da. Zaldibiko "Artxanberri saria" (1979), Gabiriako "Osinalde saria" (1976), "Lizardi saria" (1977 eta 1978), Idiazabalgo "Ampo saria", Euskal Herriko Bertsolari gazteen Txapelketa (Durango 1981), e.a. Txapelketa handietan ere ondo luzitu du. 1989an Txapelketa Nagusian eta 1991 eta 1995eko Gipuzkoakoetan finalista izan zen. 1982, 1986 eta 1993koetan, berriz, final-aurrekoetaraino heldu zen. Ez genezake esan eskolarik sortu duenik, eta bere estiloa definitzea oso zaila da. Beti izan da ekleptiko samarra, puntan dabiltzan guztiengandik hartu izan du zerbait. Hala aitortu zigun berak: ÂŤLazkao Txikiren hitzezko sorginkeriak, Uztapideren zorroztasuna eta Lasarteren gozotasuna erruz gustatzen


z a i z k i t » . Bertso txukuna egiten arreta handia jartzen du. Urtean zehar kartelera askotan azalduko da Mendizabalen izena, nahiz eta azken bi urteotan beheraka egin duen. Mikel Mendizabalen ustez, nork bere buruari ipini behar dion xedea da dakiena azaltzeko gai izan dadila, berea eman dezala. Bestalde, Mikeli txapelketa atariko eta txapelketa-garaiko giroa erruz gustatzen zaio «motibatu egiten n a u t e » zioen. Eta segitu zuen «bakoitzak bere burua ondo ezagutu behar du, zenbat dezakeen garbi ikusi eta, eman dezakeen hura emateko, ziurtasuna lortu, hitz batean, edozein gai tokatzen zaiola ere berea egingo duela ziur egon. Ez dago hori baino helburu altuagorik, eta orduan da polita t x a p e l k e t a > > . 1989ko txapelketan lortu ornen zuen Mikelek ziurtasun hori, baina gerokoetan ez. Prestatu ere egin ornen liteke txapelketarako; eta egin egin behar omen da, gainera. Ez du sekreturik, bere errezeta nahi duenari eskaintzeko pronto dago. Ideiak biltzen egiten du lan handia. Gai orokor batzuk hartu eta hauen inguruan azal litezkeen ideia guztiak zerrenda eta ordenatu, indartsuena azkenerako utziz. Beste ariketa bat errima zaharren egokitzapen berria egitea da: errima horiek normalean erabili ohi diren kontestutik atera eta beste batean sartu, kontzeptu baten formulazio berriak, etab. Bestalde, orain hasiko dirá faldean biltzen, Zaldibian, eta hor ere saiatzen dirá praktiku egokiak egiten, eta eman diren arrazoiez gain, beste posibilítate batzuk aztertzen. Gero, lan pertsonala ere egiten du Mikelek. Batetik, taldean landutakoa berrikusi eta aztertu, bestetik, 1997 UDAZKENA B J

bere buruarekin bertsotan jardun, bi ofizioak berak asumitu eta bertso batean paper bat eta bestean bestea eginez. Mendizabal, ezeren okerrik ez duela, nahikoa aurrean izango da. Final-aurrekora, normalean, iritsi behar du; finalean sartzen edozeinentzat da oso zaila, eta Mendizabalentzat ere bai. Aspaldi samarreko bertsolaria izan arren, oraindik badauka publikoah eta bertsolaritzari zerbait aportatzeko posibilitatea Mikel Mendizabalek, eta horixe egin nahi du, eta egin behar du. Aurtengo txapelketa oso momentu interesgarrian datorrela usté du itsasondoarrak. Batetik, gazte sail polita dago guztiz paper ona egin dezakeena: Mendiluze, Lujanbio, Elortza, Gorostidi, Sarriegi, etab. Hauetako batzuk, behin betiko, bertsolari handien taldean sar daitezen serbitu behar du txapelketak, beraz, alde horretatik etor litezke sorpresa atseginak, ez baita harritzekoa gazteren bat edo beste finalera iristea. «Jendeak ere ondo erantzungo d u » esan zigun. Telebista tartean déla, final bero bat izateko moduan omen gaude. Beste askorentzat bezalaxe, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso dirá erreferentzia nagusia Mendizabalentzat ere.»


Joxe 1997 UOAZKENA Q ]


J

oxe Munduate bertsolaria 1972ko abenduaren 18an jaio zen Ataungo Aia auzoko Aiarre Berri baserrian. Bere etxean bertso giroan hazi zen eta hori txiki-txikitandik antzeman zitzaion. Berak zuen bertsotarako grina horrexegatik eskolako ikaskideek, oso gaztea zela, «Joxe bertsolaria» deitzen zioten. 1986an kantatu zuen lehen aldiz jendaurrean Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txikien mailan. Txapelketa horretan txapeldunorde atera zuen eta egun horretako gertaera bat ez du sekula ahaztuko. Bakarkako lanean : «Zure arreba ispilu aurrean makillatzen ¡kusi duzu» jarri zioten eta bere ateraldia ez zen nolanahikoa izan. Honela amaitu zuen gutxi gorabehera bertso hura: «Berez itsusi jaiotzen dena gerora ez da edertzen». Hamahiru urteko gazte batek gai horri erantzun hori emateak badu meriturik.

Gerora ere behin baino gehiagotan harritu naute bere ateraldiek. Nik beti Joxe bertsotarako berezko handia duen bertsolaritzat jo dut. Gazte mailako txapelketetan sari dezente jasotako mutila da. Lehen aipatutakoaz gain honako hauek azpimarratuko nituzke: 1987an Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 1989an Zarauzko Lizardi saria. Gabiriako Osinalde saria. Eskolarteko Txapelketan txapeldunorde. Errenteriako Xenpelar sarian txapeldunorde. 1990ean Eskolarteko Txapelketan txapeldun eta Zarauzko Lizardi sarian txapeldunorde. Oraindainokoan ez du suerte handirik izan Gipuzkoako Txapelketa eta Txapelketa Nagusian. Orain hastera doan txapelketa honetan final-aurrekoetara sailkatzea ondo legoke. Dezakeen guztia ematen badu, iritsiko déla usté dut.»

• VÁLVULA' ERGENCI

1997 UDAZKENA

[ g

i


N

iretzat, Iñaki, lehenengo eta behin laguna haiz, baina gehiago zehazteko hórrela definituko hinduket: "Euskaltzaina", musu bat emateko modukoa, potxolitoa, batzuetan kabroi xamarra, hizketan patxarosoa eta bertsotan urduria. Orain esaiguk, hlk herorrek (erohorrek), nolakoa halzen. Bideratzeko, hizketarako gaiak jarriko dlzkiat eta hik nahi duan neurri eta doinuan, bota kontuak. Hauek dituk nahi dituanak esan ditzaan gaiak: jalotza, lana, oporrak, euskara eta txapelketa. Hirea duk hitza! JAIOTZA Orain dela berrogeitaka urte Beasaingo San Miel Klinikan jaio nindunan. Egun hartan 10 neska jaloak zitunan eta l l . a ni, mutila, etorri nintzelako "¡Por fin nació!" atera ornen zitzaionan erizain bati eta horrexegatik jarri zidatenan José "l-nazio" izena. Jaio eta praka motzetatik luzeak erabiltzera pasatu hintzen, azal leuna izatetik bizartsua izatera, bertsotan koplak kantatzetik 9 puntukoak kantatzera... IKASLEEKIN LANEAN Bilintxen lorearentzat ihintza bezala dun niretzat, ikasle izandako batekin topo egin eta hizketan ari garela, guregandik eta niregandik jasotakoaren aztarnak nabaritzea. Begiradak berak, hizketan hasi baino lehen, adierazten din hiregandik zer jaso duen. Denbora eskaintzen zienat eta entzuten saiatzen naun. Hemen bakoitza berea egltera joaten dun eta irakasleok ere bai: klaseak eman eta kitto! Hamalau urteko ikasle batek hori baino gehiago behar duela uste dinat eta helduagoek ere horren falta dinagu askotan. Ikasleak ditun eskola bateko elementurik interesgarrienak, baina irakaskuntzan gabiltzanok ez gaitun horretaz jabetzen eta batzuentzat, gainera, nazkagarriak direla uste dinat; zer irakats ziezaiekeen gazteei hori uste duen batek? Gure ikasleei esker, geure bizi-

Iñaki 1997 UDAZKENA

^


tzan oherkabean pasatako une ezbaitsu bezain ¡nteresgarriak berbizitzeko aukera dinagu. Beti gazte ¡kuspegia hurbil sentiarazten ziguten eta zein gauza gutxik ziurtasuna hartu edo galtzen lagun dezakeen froga ditun. Oporretan kanpinean joatea gustatzen zaidan, libreagoa eta naturalagoa dun guretzat eta haurrentzat. Heuk antolatzen dun ¡a dena, sormenerako aukera gehiago ematen din eta urtero leku berriak ezagutzeko joera dinagu. Hala ere, urtero ¡zaten dun kanpinen bat erreka ertzean eta polita dun harri txabalak uraren gainean saltoka eta txaplaka botatzen aritzea beste ezertan pentsatu gabe, ezeren beharrik gabe. Haurrentzat ere ariketa polita dun jolasa, jatorduak, fregatuak, erosketak... antolatzea. Mahai inguruan tertulian eta ipuinak kontatzen pasatako orduak ahaztezinak egiten zaizkien, eta niri, haientzako ipuinak asmatzen pasatakoak ere bai. Urteko aukerarik onena dun bizikera baten ildoak finkatzen joateko. Bizitza mendi igoera baten oso antzekoa dun eta jende gehiena gailurrera iritsitakoan egin edo ikusiko duenaz arduratzen dun, gorako bidean ikusi, esan, entzun edo egin daitekeenaz jabetu gabe, gozatu gabe. Horregatik dun neke huts eta gure haurrek unerik ttikiena bizitzen ikastea eta bizitza zeregin edo ekintza handi batean oinarritu ordez, gauza ttiki askotan oinarritu dezatela. EUSKARA Begira, gidariek etsenplu ematen ez duten bitartean jai dinagu eta gure gidari usteko horiek, erdaraz ari ditun. Asko, ez dakitelako (gehienak) eta beste asko axolagabeak direlako. Horregatik zaukanagu hain euskara narratsa telebistan, axolarik ez dielako eta lotsagabeak direlako. Bestela ez zagon ulertzerik ñola esan dezaketen, adibidez, fútbol partiduetan, ikusleak txistuka ari direnean, "jendea bere txistuak botatzen aritzea futbolariei"! Orain askotan entzuten dun "au1997 UDAZKENA Q J

rretik bokadiloa jan dut eta ez dut goserik" Aurretik ez eta nondik jan behar dun ba, atzetik? Edo "aurretik haurdun zegoen"... Guk aurretik edo -aurrez- bezalako hitzak bereizten umorez ikasi dinagu, ondo pasatuz... Esate baterako, denbora hitzak dena esan nahi din: eguraldia, ordua, presa, aisia, giroa... "Ez daukat denborarik zu bisitatzera joateko". Denbora beti hor zagon, astia falta dinagu. Lehengo batean euskarazko komunikabide batera deitu eta: -"aizu, halako hor al da?" "ez, urte osoan lanean egon da eta ondo merezitako oporraldian dabil"... Pentsa, lanean egonez deskantsatu eta oporretara gero! Hitzarekin jolas egiteko ohitura galdu dinagu. Hitzak esanahi bat baino gehiago izan ditzakeela ahaztu eta umorerako aukera asko galtzen dinagu. Pekataria haizela bazekiagu eta txapelketa hasi aurretik konfesa hadi: emaiguk entrenamenduen berri, ariketak, mediku kontrola, botileroa eta bere esanak... Txapelketara daukadana ematera joango naun, beharrezkoa déla sentitzen dudalako, ez dugulako, oraindik, erabat ordezka dezakeen beste ekintzarik aurkitu. Ez dinat daukadana dena ematen beti, urduri jartzen naizelako. Lasaitzeko ariketak egin beharko ditinat, ba¡na zaila dun zama gainetik kentzea. Batzuetan asmatikoa banintz bezala sentitzen naun, ezin dinat amasa hartu, oxigeno falta, itolarria... Masoka ere ez naun, lasai, azkenean une onak gehiago ditun! Pasa beharreko azterketa dun txapelketa. Plazaz plaza ere azterketa ttikiak bizi izaten ditinagu sarritan. Nik usté, niri eta ñire antzeko egoeran daudenei asko eman digula bertsolaritzak eta horrenbeste egin behar dinagu gutxienez. Kontua ez dun unerik gozoenak hartu eta larriagoak besteentzat uztea; hau ez dun nirea eta niretzat, gurea eta guretzat baizik.


1*

M

L-j

S.D. EIBAR ^ .

»1

*

i

V

Juan Mari 1997 UDAZKENA Qj]


B

ertsolarien lana ez da bertso saioarekin bukatzen. Ez dirá d¡bo handiak bezOla eszenatokia utzi eta kamerinora ¡tzultzen. zuzenean publikoaren artera jeltsi behar izaten dute, han aldekoen diosalei eta adarjotzaileen zirikadei erantzutera. Behin oholtzatik jeitsiz gero, ez dute rimaren eta neurriaren kezkarik buruan, baina gaijartzaile espontaneoak ezker-eskuin ateratzen zaizkie eta izaten dute nahikoa lan guztiei pasadizuz okurrenteren bat edo ateraldi zelebreren batekin erantzuten. Bigarren lan hau ez da tabladu gainekoa bezain nekagarria, baina askoz ere luzeagoa da. Jon Narbaiza ez dago esaterik punta-puntako betsolaria izan denik. Eliteko finalisten talde txiki horretatik kanpo geratu ohi da eta geratuko da aurtengoa ere seguru asko, baina ez dago dudarik oholtzatik jeitsi eta egiten den lana neurtuko balitz, onenen artean sailkatu beharko genukeela. Okurreantea da anekdotak kontatzen eta aktore on bat oxtorioak narratzen eta beharbada badaki pitin bat komikoa izaten ere. 1949an jaio zen eta 30 urte beteak zituen lehen txapelketa nagusia parean tokatu zitzaionean. Ez zuen beraz gaztea zenean indarrak neurtzeko gaurkoek hainbeste abagune izan. Beti ere bertsolari batzuen frakasoa kanpoko faktoreekin esplikatzea sinpleegia bada ere, badago hor belaunaldi bat, Ziolar, Aittola, Otaño, Elgetzu, Muñoa eta beste zenbaitek osatu zutena eta inroa gabe, desamaturik, galdu dena. Talde horretatik Larrañaga eta Narbaiza bakarrik salbatu dirá eta guztietatik Jon bakarra da Txapelketa Nagusira doana. Narbaiza Eibarko Eskaregi Errata izeneko baserrian jaio zen, Aizitaindik Arratera bidean, gaur La Salle dagoen lekutik hirugarren baserrian. Aita zuen bertsozalea. Eskutako soinua jotzen zuen, soinua handia, eta soinuarekin jotzen zituen piezen letrak kantatzen zituen eta garaiko bertsolari handien bertso-paperak ere bai. Bertsotan ere zerbait egiten ornen zuen. Jon oraindik mutikoa zela, 1997 UDAZKENA [JJ

Goardia Zibilak etxeko errata prezitantu zutelako edo, aitak bere jaiotetxean jarri zuen errata klandestino bat gauez lan egiten zuena eta anaiarekin batean bidegurutzetan jarri ohi ziren garia zekarten baserritarrei goadia zibilen usainik bazen edo ez abisu emateko. Hainbeste komeria ibilita ere etxean ez ziren aberastu eta oso gazterik hasi zen lanean, 14 urterein, pikatxoia eta palarekin, orduko 15 pezeta kobratuz. 19 urterekin sartu zen Laurona eskopeta fabrikan eta hogei urte egn zituen enpresa horretan. Enpresa oso gaizki zebilela eta bere kontura hastea erabaki zuen Narbaizak eta entsegu askoren buruan taberna bat zabalduz bukatu zuen Urki kalean. Urtero Arratera bertsolariak ekarri ohi zituzten eta haiek kantuan entzun orduko pilota partidua utzi eta korrika Joan ohi zen, txikitandik ekarri baitzuen bertsotarako afizioa. Hamabost urterako gauza zen Jon konfidantzazko lagunartean betsotan egiteko. San Isidro egun batean, Arrateko festetan, Loidisaletxeri bertso-lagunak huts egin ziola eta adiskdieak hasi zitzaizkion gora igotzeko eskatzen. Hórrela egin zuen bere debuta. Segidan Bergaran bilatu zuen andregaia eta harekin arratsaldea pasatu ondoren Gorrotxategik Osintxun zuen tabeman geratu ohi zen bertsotan egiteko. Xenpelar saria irabazi zuen, baina frakismo garaiko urterik politizatuenak tokat zitzaizkion Jon Narbaizari, edozeinek bertso saioa eta edozein gaijartzailek edozein gai jartze zituen urteak eta desoro samar sentitu ohi zen kantuan. Bere kurrikulumean 71eko Xenpelar saria ageri da. Hurrengo urtean Deba Ibarraldeko Txapelketan laugarren geratu zen Azpillaga, Gorrotxategi eta Egileorren ondoren eta hurrengoan, 7 3 a n , berak jantzi zuen txapela. 1967an Orixe saria eman zioten eta . Txapelketa Nagusian bi aldiz geratu da finaleko listoia gainditu ezinik. Berak, ordea, badu aitzakia bat. «Igual, Eibarren jaio ordez beste nonbait jaio izan balnintz, bertsolari ona ¡zango nintzen», esan ohi du.«


Asier Otamendi 1997 UDAZKENA

^


A

urtengoa ¡zango du Asier Otamendik bere lehenengo txapelketa nagusia. Araba-Bizkaiko Txapelketan eskuratu zuen txartela eta bigarren kanporaketan kantatzea egokitu zaio: urriaren 19an Hendaian jokatuko den saioan. Bere lehiakideen artean, gaur egungo txapelduna, Andoni Egaña izango da, baina arazo baino gehiago ohore dela pentsatzen du. Hala ere, serio hartu ditu gauzak eta gogoz ari da entrenatzen. "Finalaurrekoetan sartzea ametsa ¡zango litzateke niretzat" esan digu. "Aurrera pasatzea oso zaila izango dela badakit, ¡a ezinezkoa, baina konforme ¡zango naiz tajuzko saioa egiten badut". Asier Otamendi Alkorta Urretxuko Elosieta baserhan jaio zen 1971ko urtarrilaren 25ean. Bertsoekiko lehen oroitzapenak irratiari lotuta datozkio: "gure etxean Segura eta Loiola irratiak jartzen ziren euskaldunak zirelako. Lehenengo bertsoak hantxe entzun nituen, egia esan ezer asko ulertu gabe". Gusturago entzuten zituen aitonak kantatzen zizkion bertso zaharrak. "Bizkaiko Txerriarenak asko gustatzen zitzaizkidan eta, behin, grabatu egin nizkion buruz ikasteko". Txikitan sortutako zaletasunak ikastolan eta lizeoan izan zuen jarraipena. Orduan hasi zen bere lehenengo bertsoak idazten. Gero gaisoaldi luze samarra etorri zitzaion, bihketako "asma". Donostiako Ospitale probintzialean egonaldi luze samarra egin behar izan zuen. Bertsoak jartzen zizkien mediku eta erizainei. "Nolakoak ote ziren?", dio lotsaturik. Baina, bat-batean, Asier Otamendik, 14 urteko mutikoak bertsoak baztertzea erabaki du. "Ramoncin eta tipo horretako kantari, makarrak hasi zitzaizkidan gustatzen eta bertsoak gorrotatu egin nituen. Izan ere, disgusto ikaragarria hartu nuen bertsoak zirela eta. Ez dut sekula ahaztuko. San Martin eguna arrimatzen ari zen, herriko auzo batean festak antolatu zituzten eta lagun bati eta bioi bertso batzuk kantatuko ote genituen galdetu ziguten. Guk baietz. Etxean pres1997 UDAZKENA RJ]

tatu genituen bertsoak, baina kantatzeko garaia iritsi zenean ñire laguna ez zen azaldu, bakar-bakarrik ikusi nuen neure burua eta lotsatu egin nintzen, beldurtu eta nik al dakit zer. Halakorik ez nuela berriz egingo esan nion neure buruari". 14 urtetik 20ra bitartean erdal giroan murgildurik bizi da Asier. Herriko g¡roak hartara bultzatu du eta ez du "cashero" izateko gogorik. Errekonbertsioa Gasteizen datorkio, "Elikagaien zientzia eta teknologia" karrera ikastera doanean. Bertsozaletasuna erabat itzali gabe dauka nonbait eta "Hitzetik hortzera" telesaioa ikustean akordatzen zaizkio aitonak kantatzen zizkion bertsoak, Urretxuko Lizeoan Xabier Euzkitzek erakutsitakoak... Gasteizko ikasle pisuan bada beste mutil bat oso bertsozalea, Legazpiko Asier Iriondo. Honek tentatuta, bertso-eskolan apuntatzea erabaki dute. "Ahaztuta neukan mundu berri bat deskubritzea bezala izan zen hura. Bertsoak ase egiten ninduela konturatu nintzen. Gauero oheratu aurretik saio koskor bat egiten genuen Iriondok eta biok. Asko pentsatu gabe, "San Prudentzio sarira" aurkeztu ginen. Jendaurrean pulamentuzko saio bakar bat egin gabe nengoen eta ederki ordaindu nuen ausardia hura. Aulkitik altxatu eta mikrofonora hurbildu nintzenean gorputza dardarka neukan. Tabladuari balantzak eragiten nizkiola konturatu nintzen eta orduan urduriagojarri. Aldamenean neukan bertsolariak, disimulu-disimuluan ostikadatxo bat eman zidan esanez geldi egoteko, bestela denak hankaz gora joango ginela eta". Estuasunak estuasun 5. postua eskuratu zuen urretxuarrak. 1994. urtea zen, eta bertsolari berri baten sorrera. Hurrengo urtean bigarren, San Prudentzio sarian, aurten txapeldun eta finalista Araba-Bizkaiko Txapelketan. Gorantzako progresioan doan bertsolaria da Asier Otamendi. Hori dauka bere alde txapelketa nagusi honetan. Esperientziarik eza, urduritasuna eta ondo kontzentratzeko izaten duen zailtasuna dirá bere kontrariorik handienak.»


fe

)

A i

Andoni Otamendi 1997 UDAZKENA P Q


E

san ohi den legez, Andoni Otamendi ez da hutsetik sortu den bertsolaria. 'Hik ba al dakik bertsolaritzaz zerbait ?', galdetu zidan. Baietz esan behar. Osaba baitu, izan ere, bertsolaria, Luis Otamendi. Bere aitaren anaia. Etxean, afalondoetan, bertsoa jakineko gauza izan du Andonik txiki-txikitatik. Aitak ere egiten du zerbait. Eta berak gehiago. Hori du bere pedigriaren alde bateko jatorria. Bertso zaharrak ezagutzearekin batera, bat-bateko bertso asko entzun du Andonik etxean. Baina musika du pedigriaren bigarren osagai nagusia. Solfeoa badaki, akordeoia jotzen du, eta horrek ematen dion erraztasunarekin doinu berriak egiteko ez du batere arazorik. Joanito Dorronsororen doinu liburua irentsia dauka. Hala ere, Txapelketan ez du doinu berririk ateratzeko asmorik, printzipioz. Gero, unea iritsitakoan, ez jakin. Doinu zaharren zalea da, eta hor ere badu truko bat: errepikapena duten doinuak maite ditu ofizio lanerako. 'Zergatik -galdetu nion-, jendearen partehartzea eta bertsolariarekiko identifikazioa bultzatzen dutelako?'.'Ez -bere erantzuna-, horrela hurrengoa pentsatzeko denbora piska bat irabazten delako. Baina hik jartzak jendearen partehartzearena, ondo gelditzen duk eta'. Ba hor doaz bi bertsioak. Lasarten jaioa da, 24 urte ditu, eta bertan bizi da. Ikasle on-ona ez zen izan, baina Magisteritza amaitzea lortu du, aurten bertan, eta Antropología hasiko du segidan. Orain, zer erremedio, aitari harategian lagundu behar. Adin beretsuko beste bertsolari askok bezala, Andonik ere ikastolan bertso giro ona jaso zuen, baina 17 urte bete arte ez zuen bertsorik tajuz osatu. Adin horretan Lasarteko bertso eskolan hasi zen, Nikolas Zeberio irakasle zuela, beste zazpi lagunekin batera. Eusten diote oraindik ere asteroko bilerari. Berak asko estimatzen du taldean daukaten giroa, eta Txapelke1997 UDAZKENA

^

tan begira bere prestakuntzaren atal nagusiena bertso eskolako lagunekinn aritzea da, Lasarten eta Hernanin. 19 urterekin kantatu zuen lehendabizikoz jende aurrean, Gabirian antolatu ohi duten gazteentzako txapelketan. Alabaina, geroztik ez du asko jardun plazan. Pare bat saio Lasarten bertan, saio inportanteak, Egaña eta gisako bertsolariekin. 600 pertsona izan dirá begien aurrean ikusi duen kopururik handiena, baina horrek ez dio kezka berezirik sortzen: Tolosan kantatu behar du, eta 1.000 lagunentzako aforoa aurkituko du aurrean, betetzen baldin bada. Pozik dago klasifikatu delako. 'Ilusioa zeukaat, preparatzeko gogoa, ondo egin nahia. Ez zeukaat errespontsabilitate berezirik, baina etzak pentsatu lasai aterako naizenik'. Esperientzia urriko bertsolaria da Andoni, palmaresik gabekoa oraindik. Gipuzkoako Txapelketaren finalerdietara 18 pasatu baziren, bera 19. gelditu zen. Uztailean Eskozian hartu du lasaitu bat, eta abuztutik bertatik dabil jo eta fu prestaketak egiten, tarteka bertso liburuak ere irakurriz. Une honetan, Pedro Mari Otañoren bertsoak eta bat-batean 96 bilduma.»


1997 UDAZKENA [ J ]


J

cu •o

c 0

N

•M

CD

0 +->

C 0 N CD 0 CD .^:

N

¡5

t

uanjo Respaldiza Araba-Bizkaiko azken hiru txapelketen finalean izan da. Aurreko Euskal Herriko Txapelketa Nagusian finalerdietara pasatzeko puntu erdia falta izan zitzaion. Aurten orozkoarraren helburua finalerdian kantatzea da. Orozkon jaio zen duela 33 urte, 1964ko martxoaren 17an. Euskal filo logian lizentziatua da eta Herri Ardularitzaren euskal Erakundean euskara irakaslea da. B¡ ¡kastolatan ere bertsogintza irakasten du astean behin. Asteburuetan etxe ¡nguruko mendletatik zehar bueltatxoa egitea gustatzen zalo. Irakurketa gogoko du eta boza eta letra azpimarratzen dituen musika gustatzen bazalo ere, ez da musika barik bizi ezin den horietakoa. Juanjok «kasualitatez» entzun zituen lehen aldiz bertsolariak 16 edo 17 urterekin. «Etxean norbaitek jarri zuen radioa eta bertsolariak hasi ziren kantuan. Aiba! Zer da horl? galdetu nuen. Zer gauza pollta. Handik aurrera Herri Irratian bertsolariak entzuten hasi nintzen», gogoratzen du. Bi urte geroago, 1982an, Laudioko bertso eskola sortu eta bertara Joan zen. «Ordura arte ez nekien bertsoa errimatzen eta neurtzen zenik ere». Bere bat-bateko lehen saioa Mungiako Taket sariketan egin zuen. «1984ko martxoaren 18an izan zen. Akordaten naz ondo ñire urtegunen hurrengo egune zelako. Hará Joan nintzen benetan enekiela kapaz ¡zango nintzen be. Ba, orduan ez gintzen oso kon-

tzienteak zer zen hori eta atrebidu eiten gintzen. Poz handia izan zen konturatzea, ba bertsotan eiten gendule». Bertso jarriak oso gutxi ¡dazten baditu ere, Bizkaiko txapelketa irabazi eta Hernaniko José Legarreta sariketan lehenengo eta bigarren izana da. Bidera etorri diren bat-bateko txapelketa guztietan parte hartu du. Hasieran Arabakoetan, bertan zegoelako bertso-eskola eta bertan ari zelako estudiatzen. Gero Bizkaikoetan bai baina Arabakoetan ez. Ondoren Euskal Herrikoetan. Araba-Bizkaiko azken bost txapelketetan izan da. «Esslaran Joan nintzen. 87an ez nintzen pasau finalerdira be. 90ean finalerdietara eta gero ia beste hiruretan finalera». Hau bere txapelketa nagusia da. 93an finalerdirako «puntu erdiagatik ez sailkatutea alde batetk izan zen pena eta bestetik poza be bai, ze nik ez dakit ze espektatiba nuen be. Orain argi daukat: ñire asmoa da finalerdira joatea. Ze.asmo hori eduki behar da, ez dago beste erremediorik, benetan sartuten bazara, horretarako da. Ikusi behar daña da ñola iristen naizen motibazinoz. Momentuko tensinoa inportantea da, ze Bizkaikoan, esate baterako, hori pasau jatan, heldu nintzen finalerdira eta eneukan benetan tentsinorik. Beste gauza bat da nerbioso egotea saioan». Irailaren hasieran hasia da Serapio Lopezegan entrenatzen. «Berak gaiak ekartzen dauz eta biok eiten dogu. Ein eta ein, eta lantzean behin erreflexino batzuk be bai» Errima azken aldean lantzen du gehien. «Beti landuten gabiz eta beti ahaztu eiten da. Oin ahaleginduten naz errimea kontzienteki sartuten». Entrenamendua bizkaieraz egiten du osorik, konturatu delako gero batura pasatzeko ez duela arazorik. «Tokau jata Hendaian kantatea. Seguruenik han batuaz kantauko dot. Zorionez pasaten banaz finalerdire, eta hau Igorren bada, hor fijo kantauko dot bizkaieraz. Emoten dosten zer naturalena da».«


JosĂŠ Martin


A

iako OLASO baserhan sortua. 1962-8-17an. 4 mutil eta 3 neskako sendian gazteena da bera. Olaso baserrian bizi da Aian. Ikasketak OHOrekin amaitu zituen. Geroztik Aiako Aristerrazun adreilugintzan aritua da 6 urtez. Beste 4 ¡nguru eraikuntza lanetan. Azken urteak Altzolako ganadutegian daramatza. Bertsolaritzan lehen urratsak lagunartean eman zituen. Bazuen bertso giroa. Plazan lehen agerraldia Zaldibian egin zuen, Artxanberh eta Patxi Errota sarian. 1985. urtea izan zitekeen. Partaide ugari ziren, 18 edo, eta ez zen finalera pasatu. Urte berean handik Gabiriako Osinalde sarirako gonbitea jaso zuen eta beste 5 urtetan ere izana da bertan. Guztietan bertso onenaren saria eskuratu izan du. Hasierako bere saio haietara ¡nolako prestakuntzarik gabe Joan zen, bere kasa etxean arituta besterik gabe. Txapelketa nagusirako Gipuzkoako kanporaketan parte hartu zuen eta orduan hasi zen Aiako taldearekin entrenatzen, Lertxundi, Otamendi eta Zendoiarekin. Luis Arrutik gaiak jarri eta txapelketako lanak egin ohi zituzten. 1991n Gipuzkoako Txapelketako Finalera heldu zen. 1993an azken laurdenetan kanporatua izan zen eta 1995ean Gipuzkoako Txapelketan semifinaletan kanpora gelditu zen. Bertsotan izan duen akatsik nabarmenenetakoa, bere iritzian, neurriarena izan du. Denborarekin konpontzen joan dena, baina oraindik ere bertsoari utzialdiren bat egiten badio hori da lehenik agertzen zaion akatsa. Berak ezagutzen dituen alorrak badira, ez dio kezkarik ematen edozein gaitan aritzeak. Gai politikoetan gaiak berak baino gehiago entzuleren batzuk mintzeak ematen dio kezka. Umore klabean kantatzea gustuko du, baina baita gai serio, sakon e1997 UDAZKENA ( j f l

ta sentikorretan ere. Neurrietan txikia bera gogokoago du neurri handia baino eta horretan 8koa baino lOkoa nahiago. Neurri bereziei errespetu dexente die, gutxi aritua baita horietan. Puntuari erantzuteko kezkarik ez du. Bakarka gaia entzun eta harén bideak eraikitzerakoan patxara falta ikusten du, jendearen aurrean egonezina. Ofiziotan elkarri erantzutea nahiago du beraz. Bertsotan ahtzeko lekurik egokienak aukeratzerakoan gehiago motibatzen du erantzukizun gehiagoko saioak, jaialdi edo txapelketak. Bertsotan gehiago eskatuko balio bezala bere buruari. Afalondo edo bazkalondoetan erraz bai aritu, baina ez ornen da bertsotan hobeto egiten. Oraingoan ere Errezilen elkartu izan dirá Loidi Saletxe, Lizarreta, Andoni Larrañaga eta bera, Bernardo Azpillaga "Añoi" buru dutela. Txapelketarako prestatu eta bertsotarako konfiantza hartzeko batik bat. Exijentziarik ezean nonbait bertsoa hoztu egiten baitzaio eta gutxi aritu. Txapelketa edo

antzeko eragileren bat denean norbere burua errazago aritzen ornen da edozeri bertsotan. Kotxean bakarrik doala du bere bertso leku aproposa. Noiz edo noiz jarri dioten gairen bati, bidean ikusi duen gertaera bati edo entzun duen albisteren baten inguruan. Burua bertsotarako dagoenean hobe kotxean bakarrik.»


I

A IVIFÍ

SAIEGI

Joxe Anjel Salegi 1997 UDAZKENA [jjj]


L

asturko Lizarreta baserrian sortua 1966-3-31n. Bera da zaharrena 5 senideko familia batean; 2 mutil eta 3 neska. Ezkonduta Itziarren bizi da. Bere ikasketak 14 urterekin amaitu zituen eta gero 22 urte bete arte baserrian aritu zen. Lasturko harrobian ondoren beste 7 bat urtez palista lanean. Azken bi urteotan bere kontura gidari lanetan dabil. Amaren aldetik Zubeltzu familiakoa da. Hortik datorkio agian bertso sena. Arrasateko Joxe Manuel Arrióla bere osaba du. Bertso zaletasuna oso haurtzarotik datorkio, berak zergatik ez dakiela. 6 urterako bertsolariek liluratzen zuten eta 11 urterekin Lasturrera etorri ohi ziren azpeitiar bertsolariak entzutea zen beretzako gauzarik ederrena. Gaztetan lagunartean bertsotan asko egina. Jendaurrean bere hasiera Osinalde sarian eman zion. Attolak eta Sebastian Lizasok bideak eginda. 4 urtetan jarraian izan da bertan; 88-91ra edo izan liteke. Azken bietan bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Zumaian jokatutako Txapelketan atera zuen txapela 90ean. Urte berean Zaldibian Artxanberri eta Patxi Errota sarian Sorozabal eta Anatxen atzetik 3. postua atera zuen. Txapelketa Nagusian, 91n Gipuzkoakoan semifinaletako mugan gelditu zen. 93ko Euskal Herrikoan lehenbizikoan kanpora gelditu zen. 95eko Gipuzkoakoan laurdenetan kanporatua. Bertsolari bizitzan faltan bota izan dueña jakinduria eta informazio falta izan dira. Gai ugaritan informazioan oso egunean egotea eskatzen da eta berak duen bizibideak ez dio horretarako aukera handiegirik ematen. Horregatik bertsotan ere nahiago izaten du teman aritzea. Bakarkakoa sufrimendu handi samarra da beretzat. Bertsotarako bere leku aproposa, bazkalondo edo afalondoko giroa da. Bertso mordoska bat bota eta be1997 UDAZKENA

^

rotu ondoren aritzen da egokien. Txapelketak eta konpromiso handiko saioek urduritasun eta konfiantza faltagatik gaina hartzen diote. Gaien kezkak ez dio lasaitzen uzten. Bertso giroa bera bizi den lekutik urruti bilatu behar izan du beti. Bera hasi zenean Attolak utzi egin zion eta geroztik, Zumaian, Aian eta azken aldian Errezilen bilatu behar izaten du. Beraz etxetik kilómetro dezentera. Bertsotan ahtzeko lekurik aproposena bera bakarrik den une guztiak dira, burua beti bertsotan aritzen zaio eta gehienetan 8ko handian. Kamioia ona déla dio bertsotarako, baina ibilbide luze xamarra denean. Bere lanean ibilbide laburrak ditu gehienbat eta hor zail egiten da bertsotan aritzea. Gipuzkoakoan bezala oraingo honetarako ere Errezilen dute beren biltokia Añoiren agindura. Eguna lanean pasatu eta gaueko lOetatik aurrera entrenatzen aritzen dira.»


E

I gindako eskaintza eskertuz, semeaz idazteari ekin diot gaurkoan. Ez I da erraza etxekoaz idaztea eta are zailagoa berriz ยกrakurleari interesa dakiokeenik adieraztea. Hala ere, egingo dut neure ahalegintxoa. Etxekoen artean, denok gara bertsozaleak. Hala izan dirรก nik ezagutu ditudan aurreko guztiak eta hala gara gaurkoak ere, baina nik dakidanez behintzat, gure askazian ez da bertsolaririk izan. Aitor, bere bยก arrebak bezalaxe, Ordizian Argi Berri Elkarteak kudeatzen duen Goierriko Bertso-eskolan hasi zen ume-umetan (8 urterekin). Hizkun-

Aitor Sarriegi 1997 UDAZKENA

^


tza lantzeko eta zaletasuna pizteko ona izaki, beste helbururik gabe bidalia izan zen egia esateko. Gero, eskolaren batean edo bestean erdi-ikasitako erdi-asmatutako bertsoren batzuk kantarazi zizkion Mikel Mendizabalek eta bat-batean, 1989ko udaberrian, Eskola arteko txapelketako kanporaketan, Arrasaten kantatzea zegokiola esan zigun. Egia esateko, ni behintzat harri eta zur gelditu nintzen. Nik espero ez nuen berria izan zen hura. Neu probatu gabe egon arren, bat-bateko bertsolaritzaren gazi-gozo guztiak pasatu zitzaizkidan burutik: poza eta kezka, alaitasuna eta tristura, ohorea eta lotsa, betebeharra eta utzikeria, bikaintasunak eta kaskarkeriak, hankasartzeak eta arrakastak, arriskuak eta patxaraldiak, txaloak eta txistuak, kemena eta beldurra, lausenguak eta kritikak, eta gainerakoak. Udaberri hartan bertan izan nuen lehen gazi-gozoa dastatzeko aukera. Arrasateko kanporaketan bertan, azken puntúa erdi-ahaztu eta amaieran trabatu egin zen bertso batean. Pena eman zidan, baina hura eskola-ume artean izan zen. Guraso eta etxekoontzat zerbait izan bazen, zer ez ote zen izan berarentzat? Nik, gazia eta gozoa, garratza eta mikatza, denak batera sentitu nituen. Zer ez ote zituen sentitu berak! Geroak baieztatu egin dit sentipen hura. Sarien gozoa, astakerien garratza, totelkerien zozoa, denak bizi izaten ditu bertsolariak, baina berarekin batera, neurri batean behintzat, baita etxekoek ere. Lehen, bertsozale moduan, gozatu egiten nuen saioetan. Orain gozatu bai, baina bestelako sentipenik ere izaten dut eta are gehiago Aitor kantuan ari bada. Berari ez zaio atsegin bere saioetan edo lehiaketetan etxekoak aurrean izatea eta neuri ere ez gehiegi giro hartan entzutea. Kezka asko sortzen dizkit. Orain, bat-batean jarraitu duten beste gazte askok bezala (beste asko bai baitira bidean geldituak eta ez beti desegokienak), itxuraz behintzat ez du bertsoa bukatzeko arazorik. Orain, beste arazo batzuk ditu: gaia nahi duen ze1997 UDAZKENA

2 !

haztasunez azaltzea, esan beharrekoak egoki banatzea, hitz egokiak sartzea, mindurarik sortu gabe arrazoiak botatzea, errima aberatsak sartzea, doinuak gogoratzea eta ez nahastea, hitzjario nórmala bailitzan segida ematea, eta beste. Eta hori dena batera eta batbatean ondo egitea oso zaila da. Horregatik izaten ditu bertsolariak, onenak ere, une onak eta ez hain onak. Ulergarria da, baina semea trantze horretan ikusteak neu ere estutu egiten ñau. Bestalde, gaurko bizimolderik gehienak ez dira oso ondo uztartzen bertsolaritzarekin. Letra idatzien eta jada irudien munduan bizi gara. Gauza estandarren eta bereziki erdaren eguneroko eraginpean. Informazioa une oro biderkatzen ari zaigu. Eguneroko bizitzak ez digu normalean hitzezko jolasak dastatzeko laguntzarik ematen. Aitorri ere oso urrun gelditzen zaio eguneroko ikasle-bizitza bertsolaritzatik edota bertsolaritza eguneroko bizitzatik. Ikasketa teknikoen ildoko giroa ez da ezkontzen ahozko literaturarekin eta bat-bateko euskal esamolde lasterrekin. Bizitza-mota honetan, ez da hitzezko joko bidez funtzionatzen. Osagarri moduan trebatzeko edota mantentzeko ere, ez du denbora soberarik. Bestalde, saioak ere bakandu egin dira azken urteotan, baina ugariago izateak ere ito egingo luke ikasketa-arlorako. Ez du halaber batxilergo-garaian zuen bertso idatzien irakurketarako patxara eta lasaitasunik. Baldintza hauetan aurkeztu zuen bere burua aurreko Gipuzkoako txapelketara eta finalerdietan kantatzera iritsi zen. Horren ondorioz, orain Euskal Herriko txapelketan eskuhartuko du lehenengo aldiz. Ñire aldetik, zorterik onena opa diot, baina esandako guztia kontuan hartuta, gauza bat opa diot bihotzbihotzez eta beste guztien gainetik: kantatzen dueña, bera eta entzuten diogunok gustura geratzeko bezain egokia eta txukuna izatea. Horrekin nahikoa du niretzat. Hortik aurrerakorik balitz, beraren eta bertsolaritzaren onerako izan dadila. Besterik ez. Zorte on Aitor! •


Jis1*

Xabier

Silveira 1997 UDAZKENA

^

U

rte sail luzexka iragan da lehendabiziko aldiz oholtza gainean ikusi nuenetik. Ez dakit gaztetxoentzako txapelketa hartan txapeldun edo bigarren gertatu zen, baina kopa esku artean zerabilen. Hori bai, kopa hura txiki-txikia zen harĂŠn gorpuzkerarekin alderatuta, parte hartzaile guztien artean kozkorrena baitzen, dudarik gabe. IruĂąeko Aita Salestarren izanen zen edota Gurutze Plazako institutuetako aretoan, eskolarteko lehiaketan, seguruenik. Handik aitzina urtez urte agertu zen hemengo edo hango txapelketan eta harekin batera bertze zenbait ere bazebil-


tzan bertsotan, Bortzirian Lesakan, zehazki. Hamalau, hamabortz urte inguruan zebiltzan neska-mutil haiek gauza ziren bat-batean bertsotan aritzeko eta horretxek zuen garrantziarik handiena ateka mehar xamarrean sarturik zegoen nafar bertsogintza hartan. Orduantxe ikusi zen garai hartako bertsolariek segida izan zezaketela eta halaxe gertatu zen, zinez. Aldaketa, egia erran, tupustean etorri zen, arinegi zenbaiten ustez. Izan ere, Gaiarreko saio nagusi hartarako sarrera erosi zuen gizon adintsu zapeldunak betaurrekoak garbitu behar izan zituen begiz jotako irudien itxuraz hobeki jabetzeko, hots, kasko gainean boneta eraman beharrean haietako batek "pirata" gorri batzuen biseraz apaintzen zuen burua eta zapi zabal-zabal bat agertzen zitzaion soin gainean lepa inguru osoa estali arte. "Akabo nafar bertsolari amerikanadunen belaunaldia". Agurra kantatzerakoan gainera, burua harri eginik gelditu zitzaion, ez baitzen gisakorik agertzen Dorronsororen bi mila doinuetan. "ETBko Dragoi bolaren sintonía duk" gehiegi konprenitu gabe aldamenekoari entzun eta ausartu zen galdetzera: "Barkatu, ñor ote da mutikote hori?" "Hori? Hori Silveira duk, Silveira lesakarra", "Silveira?" "Bai, bai, familia nonbait aitaren aldetik Portugal aldekoa zeukak". Mutu, halaxe gelditu zen zapelduna, zur eta lur, bihotzekoak jo hurren, nafar bertsoaren aldaketaren handiaz ohartzerakoan. Aitatxi portugesaren bat-bateko kanturako senak eraginda edo, gisa horretan Gaiarren agertu eta modu berberean dirau, halakoa baita bere izaera eta bere bizimodua. Ez du zertan aldatzehk, den bezala azaltzen da entzuleen aurrean, herabetu gabe eta horrek arazoak ekarri dizkio, eta zail gertatu zaio zinez, bertso munduan bidea egitea. Bere manerak ditu, zirikatzaile hutsa, umorea lantzen dueña, manugaitza, gaizki ordaindutako plaze1997 UDAZKENA £ E

tan kantan, beso eta eskuen mugimendua baliatzen du lañaren osagarri, txistuak sorrarazi ditu behin baino gehiagotan eta halakoak ere entzun behar izan ditu, txaloekin batera jakina. Aurtengo finalean, konparazio batera. Bertso baten gainean ez zen aspaldi-aspaldian tamainako zalapartaririk sortu Nafarroan, duela 37 urte Urbano Egozkue eugiar bordariak gaijartzaileari bota zion huraxetik honat, zehazki. (Irigoienek erran zuen: "Datorrela Urbano Egoskua", eta orduan Eugiko bertsolariak: "ipurditik sartzak eskua". 60garren urtea zen hura). Esku zartak eta txistuak ez dirá arrotz beraz, Silveiraren jardueran. Gaztea da eta harro dago, nekazaritzari lotutako ingurunean jaiotakoa izanik ere, arront urbanoa da, egungo gazte mugimenduekin bete-betean bat egiten dueña, gainera. Gauza sorta hori alde guztietatik dario: janzkerari, hitz jokoei, hitzei, arrazoiari. Gorabeherak izan dirá Lesakako gaztearen bertsogintzan, zenbaitetan bertzetan baino gogotsuago aritu baita, eta, aurten gogoa txapelketarako bildu ondoren, txapela jantzi du. 0rain, lehenago bezala, ate joka ari da, nafar bertsolari guztiak bezala, onen-onena baita plazak egitea eta horretarako aukerak eman behar dirá, noski, baina hori bidé izerditsua ornen da, ez baita batere erraza bertsobide horietan sartzea, zenbait ate iltzez eta giltzaz hertsita daudela kontutan hartuta. Silveirak, bere aldetik, Txapelketa Nagusiari ekiterakoan gogoan eduki beharko luke Nafarroa osoko ordezkaria déla eta Ekialdeko bertsoaren irudia daramala. Lehia horretan, bertzalde, ez da aukera handiegirik izanen aurreneko tokietan, baina gauza bat segurua da, behintzat, hots, Gipuzkoa alde horretan aurtengoan, ez dute "nafar txikien" lelo aspergarria errateko paradarik izanen Xabier Silveira Etxeberria oholtzan zutik ikusterakoan.»


Izenaz oroitzen ez naizen herri txiki bateko festetan izan behar zuen nere ustez... Gaueko bertso jaialdia izatekotan zela eta, bertan zeintzuk kantatuko zuten errepasatzen ari ginenean, zera otu zitzaigun, bertsolariek noiz jarri behar duten orrialde bat Interneten. Bakoitzaren argazkia eta hauen orain arteko berri zehatza. Adibidez:

Jokin Sorozabal 1997 UDAZKENA

^ ]


urte ditu. Berari entzuna diogunez, ez du bertsolari kutsurik aurrekoengandik, nahiz eta zaletuak izan. Hamazazpi urte zituela hasi ornen zen hitz jolas josketan, besteek bultzatuta beti ere... berak dioenez. Hiztuna ¡zaki, erraztasuna zuela ¡kusita edo, plazaratzeko aholkua eman zioten hemezortzi kunplitzearekin batera eta eskolako lagun batekin (Oihartzabal) elkar hartuta Zaldibiako txapelketara joatea otu omen zitzaien zuzen-zuzenean. Urtebete beranduago Lizardi eta Xenpelar txapelak irabazi zituen, 89an Zalcjibian lehenengo saria eta Txapelketa Nagusira estreinako aldiz agertu zen. 91n Gipuzkoako Txapelketan parte hartu eta 93an Belodromoan sarrerarik ordaindu gabe sartu zen. Azkenik iaz Gipuzkoako finalean, agurra paperetik kantatu bazuen ere, tabladu gainean egoteko ditxa izan zuen. Gaur egun esan dezakegu jaialdirik handienak antolatzen dituztenen agendetan azaltzen den telefono zenbakiaren erantzuleetako bat dela." Eta zer esango dugu bere bertsotarako era, xarma eta estiloaz? "Ba, oilar jaio balitz borrokalari ona izango zela, mokokaha aztarrikatzaile fina eta seta pixka bat dueña. Bere bertsoa gehienetan txukuna izango da, fin landua, euskara apalean gainera. Hizkuntza diplomatikoa du gogokoen eta ideiak eta kontzeptuak irudikatzerakoan entzule gehienengana ihsteko arazorik ez dueña da. Gai mota asko erabiltzeko gauza da, bat-batekotasunean asko sinesten dueña, eta horrekin loturik doa gustukoen lana beste bertsolari batekin teman aritzea izatea. Gai librea gero eta atseginago izatea ere ez da kasualitatea. Ziri sartzaile azkarra da eta erantzuteko higidura erreflexuetan abilezia handia sentitzen duela erakusten du. Ez da errekurtso literario konplexuen zale eta hitz jokoak erabiltzerakoan ere ez du notarik altuena ate1997 UDAZKENA

^

rako. Baina, bestalde, esan dezakegu edozein neurritako bertsogintzari adoretsu erantzuteko beldurrik ez duela. Beraz plaza-plazako bertsolaria da, entzuleen txaloak, kontaktoa edo norbaitek esango lukeen antzera kimika sentitu behar dueña bertsoa egiteko. Bertso paperik ez zaio ikusi dozena bat urte hauetan. Noiz edo noiz esan ere egin diogu datozen garaietarako ildo hori landu beharko duela. Izan ere ezin gara pentsatzen jarri bertso paperak idaztea maldan gora egiten zaion bati, gaur edo bihar E-mallean bertso sorta uzteko eskatzea. Edo bideo konferentziaren bidez Estatu Batuetako bertsolari batekin ikamika aritu behar duela esatea. Nork daki? Azkenik bere ahotsa, garbia, freskoa, kastigatu gabea da, baina potentzia gutxikoa, eta kasu honetan elektronikaren abantailak ondo etorri zaizkio. Izaera apalekoa, nahiz eta pertsonaia ezaguna izan, burua bere lekuan ibiltzen dakiena. Bizimodu diziplinatua edo ordenatua egiten du, nahiz eta bertsolariei bestelakoa egitea ere oso erraza zaien. Beharbada La Salletarren eskolan ¡bilí zeneko herentzia izan liteke. Mendiko piztia, ahal duen guztian aldegingo du asfaltoa utzita tapiz berdearen bila. Azkeneko aldiz joan zen abuztuan, inspirazio bila. Orain, berrlz, aspertu beharrean, etxetik bost minutura dagoen lantoki batera itzuli da, automatak edo P.L.Cak programatzera batez ere. Hauek esandakoa egingo dute beti, baina ñola esaten zaien da kontua. Bertsotan?" Eta honelako http:/www. bat sortuko balute mundu guztiko zaleek izango lukete egungo bertsolari guztien egoeraren berri zehatza. Beharbada ordenadorearen bitartez deitzen hasiko dirá edozein plazatatik. Zergatik ez bertsonauta?»


Arkaitz 1997 UDAZKENA QjJ


A

rkaitz Ugartetxea Ostolaza. 19 urte. Txapelketa amaitzean 20 urte beteko ditu. Txapelketa honetako partaiderik gazteenetakoa. Mallabitarra jaiotzez eta bizi ere bertan bizi da. Aurten, elektronikako modulua amaituta, mekaniko ¡kasketak hasi ditu. Opor ostean, Txapeketa Nagusirako hilabete eskas falta zela izan nuen zita Arkaitzekin. Mallabiko Herriko tabernan, Arkaltzek eta Mallabiko beste hainbat gaztek bilgune duten lekuan. Zuritoa aurrean eta zigarroa eskuan prest neukan Arkaitz, lasai, nire galdera bonbardeoari aurre egiteko. Txapelketarako nerbioso al zegoen ¡taundu nion lehendabizi. Oraindik parte hartzera zihoanik ere ez zuela asimilatu eta, beraz, oso trankil zegoela erantzun zidan. Beste askoren antzera, Jon Lopategirekin hasi zen Arkaitz bertsotan. Eskola orduetan Lopategi astean behin hurreratzen zen Mallabira eta lauzpabost ikaskiderekin batera, 6. mailan hasi zen bertsoak botatzen. Jon Lopategirekin berarekin ezagutu zituen hasierako eskola arteko txapelketak. Aurten ere lehendabizikoz parte hartu du Bizkaiko eta Arabako Txapelketa Nagusian. Eta finalerako txartela lortu ere bai. Bertsolari lasaiaren itxura du gazte honek, baina errosarioa barrutik eraman ohi du. Bizkaiko txapelketaren finalean txarto pasatu zuela gogoratu zidan, baina finalean egoteak atzetik ekarri diona ere azpimarratu zidan. 1997 UDAZKENA [ j j ]

Urtean zehar, txapelketa aurretik, 4 bat saio egiten ei zituen. Txapelketa ostean, berriz, eta aurtengo udan batez ere, 20ren bat bertso saio egin ditu. Lagun biko bertso saioak izaten dira bereak, auzo txikietako jaietan egin beharrekoak. Eta gehienetan, bertsotarako laguna berak aurkitu behar izaten du. Arkaitzek Beñat Gaztelurrutia deitzen du gehienetan. Izan ere, Beñat Gaztelurrutiarekin batzen da astero Mallabian bertsotan egiteko. Mallabiko Herrikon batzen dira astero Arkaitz Ugartetxea, bere anaia Beñat, Beñat Gaztelurrutia eta Zaldibarko eta Ermuko bertsolari gazte bi. Gidari, Pello Mugarza izaten dute. Astean behin batu eta kontu-kontari eta kantari aritzen dira gazteok. Bertsolaritza afizioa du Arkaitzek. "Nik ez neuke nahi beste batzuk dabizen moduen, honetara dediketie eta asteburu guztixetan bertsotan pasatzie. Bastante gogorra izen bida. Lantzien behin saio bat edo beste ein ezkero ni konforme". Bertsolari gehienei bezala, Arkaitzek ere taberna edo juergan dabilela "benga, botaik bertso bat..." askotan entzun behar izaten du. Baina Arkaitzek oso gutxitan kasu egiten diela aitortu zidan. "Rajau eitten naz". Ez zaio erraz egiten, bat-batean bertso bat bota behar izatea. Beste lagunen bat alboan izanez gero akaso egingo luke, baina hala ere ez ei da erraza. Aramaion estreinatuko da Euskal Herriko Txapelketa Nagusian. Trankil ei dago oraindik. Dena déla, eguna heltzen denerako harrak buelta bat baino gehiago emanda ¡zango du. Ez du prestaketa berezirik egingo, astero, uda aurretik egin bezala, Mallabiko Herrikon batu eta bertsotan egiteari ekingo dio. Txapelketa Nagusira 19 urte dituela joatea "nahiko txollue" déla usté du Arkaitzek. Baina "gero han ezer eittie be nahiko gatza" déla aitortu du. Dena déla, gogoa baduela eta ahal dueña egingo duela promes egin zidan.»


José Luis 1997 UDAZKENA Q 3


J

osé Luis Urdangarinek 25 urte d¡tu, eta bertsolarien harrobi izan den herrian jaio zen, Hernanin. Ekonomikas amaitu zuen, eta hoh déla medio oso izen deigarriko ogibidea dauka gaur egun: auditore finantzieroa da. Bertsotan ere kalkuladora batekin egin behar duela dirudien honek txikitatik Izan zuen bertso grinaren deia, aitona bertsozalearen eskutik. Hasierako dei hori ¡kastolan finkatuko zitzaion, bosgarren mailan bertsolaritza asignatura gisa ematen baitzuten. Hurrengo urtean talde bat osatu zuten, eta ikastolakoa saltsa sortzaile baldin bazen, kantari hasteko a¡tzakia, taldean Mendizabalen eskutik bertsogintzaren teknikan barrena abiatu ziren; maisuak zaletutako mutilak teknika menperatzen hasi ziren. Tradizio handiko herria Hernani, haiek baino zaharragoekin biltzen hasi ziren, Pablo José Aristorena edo Jon Eizmendirekin, adibidez, eta taidea finkatu zutenetik urte mordoska bat daramate astero biltzen. Talde horren dinamika, bizitasuna, aportazioa eta babesa dirá Urdangarinek gehien estimatzen dituen gauzak. 'Gure bertso jarduna ontzea, horretan aritzea, ez ezak pentsa txapelketara begira izaten denik. Hernanin kristoren giroa zegok, eta gure taldean afariak, errondak hartu, bertsotan saiatu, ondo ¡biltzen gaituk, eta neuri hori asko gustatzen zaidak, horregatik bakarrik merezi dik lagun artera agertzea'. Eskolarteko txapelketetan asko1997 UDAZKENA g g

tan atera izan da, inoiz emaitza onik lortu gabe. Xenpelar sarian bigarren gelditu zen behin. Idatziz sari gehiago irabazi ditu. 'Pazientzia zeukaat, jarri, idatzi, pentsatu, eman bueltak eta zerbait atera arte hor aritzen nauk, eta beharbada horregatik atera ditiat sari gehiago'. Txapelketaren aurrean halako itxaropen hotz bat sumatu nion, jarrera anbiguo bat. Urtean 10/15 plaza egiten dituen bertsolari honek badaki txapelketa nolabaiteko aurkezpen tranpolin bat déla, jende askorengana insten dena. 'Nik, egia esan, pasatzea baino gehiago espero diat paper dexentea egitea, saio ona egitea, eta gero ez zaidak hainbeste axola pasatzea ala ez'. Eta bestetik, taldeko erosotasun eta nagikeria apurrak batzuetan moteltzen duen buruari lan eginaraztea dakar txapelketak Urdangarinentzat. 'Txapelketan ateratzen bahaiz, jendeak ikusten dik ba hor abuela, jarraitzen duala kantuan, eta hori aitzakia ona duk heure buruari beste maila bat eskatzeko, nekarazteko, superatzeko'. Bertsolarien artean garai guztietakoak ditu gustuko, zaharrak bezala oraingoak. Modelo bezala, Hernanin sortua den bertsolaririk famatuena, Txirrita dauka, Euskal Herrian ere mito dena, harén ibilerek, bertsokerak-eta txunditzen dute Urdangarin. Eta gaur egun, gehien miresten dueña, nahiz eta aukeran 'oso origínala' ez déla aitortu berak, Andoni Egaña.»


I単aki 1997

UDAZKENAEJJJ]


H

ernaniko Ariztegi baserrian bizi dajaiotetxean. 1973-111-1

1 -Txapelketa Nagusiaren aurrean, zein dira zure helburuak, inpresioak, sentsazioak? -Ilusio berezirik ez. Berriz ere geure burua probatu, besterik gabe, eta aurrera. Txapelketaren gurdira igoko gara, eta ea zer ateratzen den. 2 -Txapelketa asko orain arteko ibilbidean? -Eskolartekoak, denak pasatu ditut, 18 urte bete arte arteko denak. Lizardi eta Xenpelar Sarietan ere izan naiz, bakoitzean seiren bat aldiz. 91ko Gipuzkoako Txapelketan ere parte hartu genuen eta 95ekoan ere bai. Orain Txapelketa nagusira goaz. 3 -Aurtengoa ez baduzu irabazten, zer? -Neure burua putzura ez dut botako behintzat. Oraingoz bertsolaritza niretzat hobby bat besterik ez da. Ongi pasatzen eta gozatzen saiatuko naiz, eta hortik aurrera datorrena hartzeko prest. Oraingoz gustura nago herrialde mailako bertsolari izatearekin. 4 -Eta nork irabaziko du ba? -Berriz ere Andoni ikusten dut nik konpletoena eta aukera gehienekin. Baina, egun bateko gorabehera denean, edozer gauza gerta daiteke. 5 -Bertsolari gaztea konprometitzen al da behar hainbat? -Bertsolari gaztea ez da gehiegi integratzen bertsolaritzaren eremu asko eta askotan. Antolatzaile lanetan, gaia jartzen, juraduan, Elkartean... Gehienak, kantatu eta kitto. Martxa honetan, beste eremu horiek guztiak betikoen esku egongo dira, eta horiek gaztetzea ere komeni da. 6 -Txapelketarik politena? -95eko Gipuzkoako Txapelketa benetan polita izan zen niretzat. Finalera heldu eta seigarren egitea oso 1997

UDAZKENAEJÍJJ

gauza handia izan zen. Oso oroitzapen ona daukat. Lasai-lasai hasi nintzen ezeren bila abiatu gabe, eta bidé atsegina egin nuen, bai. 7- Juraduak zenbat puntuz z¡gortzen du zure bertsoa belarri txarragatik? -Zerbait igual, baina, zazpi edo zortzi puntu ez behintzat. Nik usté, bertsoa ona denean, belarri kontuak ahaztu egiten dituela juraduak. Orain arte behintzat ez dut usté belarri txarragatik asko zigortu dutenik ñire bertsoa. 8 -Juradokoak bertsolahak izan behar al dira? -Horrekin ez dut usté gauzak asko aldatuko liratekeenik. Orain daudenak, ñire ustez, nahiko jantziak eta trebatuak daude lan horretan. Hórrela ongi dago. Ez nituzke Sarasua, Peñagarikano eta horrelakoak juraduan ikusi nahi. Zer aterako ote litzateke handik? Eskandalua seguru. 9 -Egaña txapelduna, Peñak peñakeriak, Sarasuak protesta, Iturriagak berrikuntzak, Enbeita segurua, Joxe Agirrek zira, S. Lizaso todoterrenoa... Eta Iñaki Zelaia? -Neronek baneki. Zirikatzaile moduan aritzea gustatzen zait. Elkarrizketan sartu eta jotzea. Baina egia esan ez dakit hori lortzen dudan ala ez. Bestela, ñire estereotipoa ez dago zenbaitena bezain argi eta garbi. Joango gara bidé egiten. 10 -Etorkizunean, non kokatzen duzu burua bertsolaritzaren sail zabalean? -Ahal den bitartean bertso kantari. Denbora asko ere ez daukat bertsolaritzari dedikatzeko, eta oraingoz kantatzea da gehien gustatzen zaidana. Lehen aipatutako beste atal horiek guztiak urrun samar ikusten ditut. Horretarako denbora asko eskaini beharko nioke bertsolaritzari, eta oraingoz behintzat ez daukat.»


VI.

BERTSO

LEHIAKETA

LEGARREIA'

antolatzailea: H E R N A N I K O UDALA. EUSKARA BATZORDEA herria: HERNANI data: 1 9 9 7 k o apirilean maüa: HELDUAK: 1 . saria a u t o r e a : U N A I AGIRRE b e r t s o s o r t a : NATURA S U N T S I T U Z doinua: I-Natura ¡zanikan luxuzko ondare

1997

UDABERRIAJ^


lur bizia laister da desertuko hare porlana da paraje berriko landare trenbide ta kaminu danak parez-pare Euskadi bihurtu da armiarma sare. 2-Sasi negoziaketa baten atseginez Leizaran bete dugu ke ta zikinez zuhaitzak ordezkatuz asfalto gordinez lengo txori kantuen ordezko eginez eguna esnatzen da kotxeen txirrinez. 3-Orain zuzenduko naiz Itoizko putzura Nafarroako herri txikien kutsura urtegi handi batez nahi dute ingura garai berrietako jaungoikoa da ura norentzat ¡zango den ez dakigun hura. 4-AHT-a ere hau aurrerapena Europan garaturik datorkigun trena komeni ez zaienez gerta litekena gizarteak frenurik ¡pintzearena azkar bezain ixilik pasako dutena. 5-Y-grekoaren forman kanpotik eraso nahiz ta guztiz kontrako eritziak jaso Hernanin ere sortu du hainbat arazo adio Akarregi eta Landarbaso zerbait zutik utziko digute akaso. 6-Urumeara buelta txiki bat eginez , hobe da ez joatea

txit usaimen finez ¡tsasoa ere da kolore berdinez industriaren kontrol ezak eraginez bazterrak bete dira gure hondakinez. 7-Ekidin litezkenez hamarretik zortzi aginteko hamaika pertsona arrotzi ezin litekeela nahi diot egotzi hondakin toxikorik edonon ehortzi mundua bilakatuz gure zakarrontzi. 8-OTANek ere igo gindun kategoriz asko aprobetxatuz horrelako zoriz Nafarroako gune marroi eta horiz. Yankiei nola lotu ginen soka lodiz Bardeak bete ziren metalezko txoriz. 9-Yupi kirolak nola modan jarri diran Itsasertzeko azken proiektuen jiran kirol portuak daude non nahi ikusmiran bela eta ur motor piraguen segidan turistak ehizatzeko zepoak bailiran. 10-Eta guzti honekin haunditzen ari da zenbait haundi-maundiren patriken dizdira sinisten ez baduzu jarri zaitez tira Suitzan irekiriko kontuei begira garapen aitzakian aberastu dira. 11- Geure aldetik ere jarrera arina bakoitzak kotxe bana , , al dutenek bina

1997

UDABERRIAJ^I

zaborra egunero bi poltsa jakina erdiaz gendukake pasatzeko adina kontzientziatuago egongo bagina.

F» •

W\ il

^ *J *

antolatzailea: HERNANIKO UDALA. EUSKARA BATZORDEA. herria: HERNANI data: 1997ko apirilean maila: HELDUAK: 2-saria autorea: JULIÁN ALBISTUR bertso sorta: EUSKERAZ BIZI ETA GAZTELERAZ HEZI TORTURA HURA EZ GENUEN MEREZI dolnua: 1-Argazki zahar baten bila. igaro dut otsaila; armairu eta kajoi miatzen naiz oso abila. Bizitzaren maratila eta oroitzapen pila, argazki hortan jasoak daude ta ager dadila! 2-Kartazalean itxia, hain dokumentu bitxia; auskalo noiztik zegoen hantxe gordeta utzia. Badu zer erakutsia, ez baitzegoen hautsia; gaur ikusita, egia esan, dirudi kurtsia. 3-Berrogei urtetik gora... azkar pasa da denbora! Garai hartako gauza ugari datorkit gogora. Petatxuzko alkandora; anaiaren kazadora... Gauzak aldatu dira ordutik gaurko haurtzarora! , , 4-Gure lehenengo eskola,

.


ez zen izan ikastola; garai haietan ez zutelako onartzen inola. Heziketa espainola, eta esango dut nola: kanta araziz "Cara al s o l " , ta ez "Gernikako Arbola" 5-Kanpokaldean bandera. gorri-horia gainera. Gela barruan argazki zaharra: zen Franco berbera. Mintzatzeko, gaztelera. bakarra gure aukera. Ama hizkuntza kontutan hartuz heziak ez gera. 6-Gogo onez ezin ekln, orduan, sel urterekin: han kastilanoz hitz egin behar nahiz eta ezer ez jakin! Hizkuntza arrotzarekln, lortzeko nahiko etekin, "A" ereduan hezi gintuzten, makil motzarekin.

gogoan oraintxe. Ikasteko " a " , " b e " , " c e " , " c h e " , "de", " e " , "efe", "ge", "ta","hache"... Zailtasun asko genltuen guk mekaguen la letxe!

sartzen den ez zait ahantzi beraz banoa ihesi penarik ez daukat kasi bihar ere beste egun batek behar baitu hasi.

11-Argazkia da lekuko eta nik ez dut aldatuko; ttikitan jasan genuenah ezin egin uko. Epele-Ereñozuko, denek dute sinestuko: hor galerazi zuten hizkuntza, ez dugu ahaztuko.

2-Lehen partiduaren zain nengoen aldageletan jokatzen hasi aurreko azken minutu hoietan lehen aldikotz murgildu naiz Realeko kamisetan publikoa bero dago Anoetan harmailetan dardara b¡ belaunetan ¡zerdi hotza kopetan oso delikatua naiz holako momentuetan ni konturatu aurretik hor nengoen belarretan Ametsen (nere) ametsa egi bihurtzen da ametsetan.

12-Herri zahar honen kultura, hizkuntza eta ohitura, galtzeko aina indartsu ez zen, Izan diktadura. Genozidio saio hura. berríz nik ez nuke gura eta ez bedi inoiz ¡tzuli gure ingurura!

7-Hizkuntzaren eraglnez, sarritan buruko minez. Dotrinan ongi moldatzen ginen euskeraz eginez. Errosaioa latinez. hitzak ulertu ezinez. Hiru hizkuntza erablli ta, bat ongi jakin ez! 8-Eskolak, gela bakarra: ikasleak barra-barra: batek mukia zintzilik eta besteak puzkarra... Maistra genuen zakarra: matrailean atzaparra; dlktaduraren pedagogía: umeen negarra. 9 Berrogeita hemeretzi; ia ezin da sinetsi. Hogeita hamaika mutilak eta neskak ho(ge)ita zortzi. Nola zitekeen onetsi? Pedagogoak ez etsl, irakaskuntza hobetzekotan blhar edo etzi. 10-Ereñozu eta Latxe; Fagollagakoak, hantxe. Lastaola ta Epeletarrak

antolatzailea: H E R N A N I K O UDALA. EUSKARA BATZORDEA herria: H E R N A N I data: 1 9 9 7 k o apirilean maila: GAZTETXOAK ( 1 3 urte arte): 1 . saría autorea: A M E T S ARZALLUS bertso sorta: A M E T S EGIN D U T BART GAUEAN doinua: LA HABANERA 1-Futbola bukatu zaigu Realak du irabazi eta horrek ohera goiz joatea dit galerazi oraln nekeak oherantz nahi ñau eraman arazl lotara noa "ondoloin" aitatxi eta amatxi lehendik txandala erantzi gero pijama dut jantzi , , ametsen munduan nola

1997 UñABFRRIAETigí

3-Belarrietan sartuaz txistuaren "tirrin" hotsa epaileak erne jarriz luzatua du kokotza denak erraldoiak dirá ni bakarrikan ipotxa bat-batean aditu dut manajerraren ahotsa jainkoa edo jainkosa ken iezadazu lotsa nahíz eta berotasunak ez duen gainditzen hotza hainbat txapeldun artean sentitutzen naiz arrotza besteak otsoak dirá eta ni berriz bildotsa. 4-Loren kapitainak ere bi orduko parábola guztiak neri oihuka ezin dut jarraitu hola eta publikoa berriz pozik eginaz "La ola" neri pentsatuaz behintzat ez zen asmatu futbola baina " t o " arranopola orain datorkit tonbola animoek buelta hartu dute nik ez daklt nola zailena igaroa dut ezin sinestuz ¡nola etsipenaren atean , ia sartu nuen gola.

*


r

Husioa banatzen dugu.

Etorkizuna banatzen dugu.

Osasuna banatzen dugu

Urte osoan ยกrabaziak banatuz.

โ ข

; ku t x a

gipuzkoa caja

donostia

gipuzkoa

san

kutxa Sebastiรกn


5-Lehenengo aldiz baloia momentu hontan dut hartzen eta nere kideari lehen ¡kutuan pasatzen nere ¡nguruan zerbait bitxi ari naiz somatzen ama ari zait oihuka baina ni ez naiz esnatzen publiko artetik deitzen esnatzeko oihukatzen azkenean nun nagoen orain hasi naiz ohartzen beraz lehenengo zatian partidua zait bukatzen oraindik lo dagoenak segi dezala jokatzen.

antolatzailea: HERNANIKO UDALA. EUSKARA BATZORDEA herria: HERNANI data: 1997ko apirilean maila: GAZTETXOAK (13 urte arte): 2. «arla aútorea: EKAITZ GOIKOETXEA bertso sorta: NATURAREN ATZAPARRETAN doinua: BETROIARENA 1-Hauteman bezain laster eguzki dizdira, begira ipintzen naiz zeru erdira, egun oskarbi hauek aproposak dirá, txakurraren laguntzaz emateko jira, bizkarrean xira, motxila gerrira, lokarriei tira, tralarilarira, irrifartsu nijba Auñamendira. (bis). 2-Eguzkiak egin du zerutik ihesa.

laino itxiak hartuz bere jabetza, bidé zuzena hartzen ez dago erreza, ezin ezer ikusi hau da noraeza! Dena dago beltza, bidé aldrebesa, nolako sorpresa! Ez nezakeen pentsa, azkenik topatu dut ñire babesa. (bis) 3- Artzain txabol batean hartu dut aterpe, uxatu asmoz hainbat pena ta neke. atea erorita, lau egur estalpe, euri tanta mardulak somatu litezke, ekaitza fuerte, hotza horrenbeste, tripa jaki eske, ta ni lo hartzeke, abentura hau ez zait irtengo merke.(bis) 4-«"Goizaldeko zerua jantzia da urrez, tximista ta trumoien argi danbarrez, hemen eguraldia aldatzen da errez, gure semeak pentsa behar zuen aurrez" etxean nigarrez, nigatik beldurrez, laguntza beharrez, otoitzen indarrez, ni ez nago ongi baina haiek ere ez>>.(bis) 5-<<Goizean goiz herritar guztiak jeikita. enzainen furgonetak hauei segika, ezin bilaturikan lorratz edo pista. denak egongo dirá kezkatzen hasita, "Ai gure Endika!", "Hila da apika", "gaur gauean zita, piztu telebista, , Lobatonen programan

1997

UDABERRIAEJ^

protagonista».(bis) 6-«Aitona Martzelino bihotzetik herrén, sufritzen ariko da kanpo ta barren, nigatik errezuan hiru ordulaurden, hitzetikan hitzera amen eta amen, ta ni berriz hemen behar naiz joanen. etxeraino zuzen, ahal denik azkarren, hari bihotzekoak eman baino lehen>>.(bis) 7-Aurkituko nautenik ez naiz asko fio, matrail hezurrak ditut malko jario, ez dut ez ur, ez ogi, ez azenario, ez "pikolin" koltxoi ta ez kalefazio, hainbeste kirio, ta amorrazio, ezina medio, bihotzak hau dio, betiko esan ote diet adió? (bis) 8-Nahia eta ezina elkarren lokarri, hontzen hotsak beldurtu izan ñau sarri, zakurren zaunkak ditut ñire lasaigarri, itxaropen leihorik ezin dut igarri, laguntza egarri, nekea oinarri, gurutzbidez larri, naizelarik jarri, lo gozoan sartu naiz buru- belarri. (bis)


XXI. SANTIXABEl BERTSO

PAPER

IEHIAKETA

Ormigoia ta burnla sartu zioten oinarri. Ezker hormako pitzatu denak beren onera ekarri. Frontisa berriz osatu zuten behetik gora harriz harrl.

Guzti-guztia zaharberritu... A ze nolako frontonal Txapelak ere Nafarroatik etorri behar du hona!

5-Eskubltako burnlak, dena libratzeko, kendu. Ezkerretara eraman; entramatuan mantendu. Eta bi zutoin luze eginik, sapai berria atondu, hormak zaharrak ikutu gabe. Palioa ematen du.

antolatzailea: BOTA PUNTTUBA herria: USURBIL data: 1997ko uztailean maila: BAKARRA: 1 . sarja autorea: JOXE MARI ARZALLUS bertso sorta: A ZE NOLAKO FRONTONA! doinua: Xalbadorrek asko erabiltzen zuen bat: 1-Xumetaren zeramika, usurbildarron ohore; lurra goxaz eta margoz (gizonak osatu lore) Arrotz guztiei eskaintzen die gure agurra dotore. Aurten neguan utzi ziguten ez lore ta ez kolore 2-M¡la bederatzirehun larogeita hamazazpi. Otsaila. Lekukoak, bideo eta argazki... Bi mamutzarrek honi eraso. D¡mnosaurio?hegazt¡?... Gure frontoia askatu zuten ba¡ sapai eta ba¡ azpi. 3-Gruatzarrak maneiatzen bazen hor esku abilik. Berehala geratu zen inguru guztia hilik. Begien bistan utzi zituzten, errukarri eta so¡l¡k. bi horma zaharrak múrala zaintzen zutik eta ¡xil-lxilik. 4-Lehenengo lana azpian

> rapata sendoakjarri.

6-lparraldeko paretak ez du faltako azalik: alde bietan ez dauka forratu gabe atalik. Oriotarrei ateak itxi, ez dadin sar mendebalik. Eki-hegoak utzi zaizkio argiarentzat zabalik. 7-Estalitan pinua du eta Landeetan hazia. Asko landutako zura. Egitura berezia. Begira gora, koloreak du argizaiaren bizia. Hainbat zerbitzu egin duenak hau du ondo merezia. 8-Egitura lasai hori norbaiti zitzaion otu. Kargak iraun dezan txintxaz azpia diote lotu. Lehengo lekua hazi egin da argia areagotu. Eta tertulizaleentzako egongiroa berotu. 9-lkus¡ gabe nengoen kanpotik frontoi apainik. Baina horra Usurbilen horma zeramika eginik: lehen atzea, orain alboa... bada hor kolore finik. Babilonian zintzilik ere ez zen holako jardinik. 10-Txoraturik ni askotan zuri so nauzu egona. Zure bi horma zaharrek <i badute estali ona.

1997

UDABERRIAUÍB

,>


entzun nahi nuke zure ahotik aterako den kantua.

Bizi nahi nuke oraina, jakin zuk dakizun aina! Dagoeneko ukitua dut gaurkoz pazientzigaina: ez erabili galdera hauek baztertzeko trikimaina! 4-Zer da losina edo zirria? Zer musua edo apa? Zeinek asmatu ote zuen hau? A zer zerrikeri kaka! Ez badldazu ezer esaten haslko naiz zarataka... Hemen ibiliz bueltaka, tapa-tipi, tipi-tapa, bikote denek dlrudlte, bal, besarkatzean bi lapa, erdi itsua ¡zanda ere ederto ¡kusten da-ta!

antolatzailea: O I A R T Z U N G O UDALA nenia: OIARTZUN data: 1 9 9 7 k o ekalnean malla: G A Z T E A K : 2 . sarja autorea: NAROA OGANDO bertso sorta: ZER DA M A I T A S U N A doinua:

5-Baina bikote altean beti ote dago poz aparra? Ez al da sortzen, sekula ere, giro ilun ta kaxkarra? Ez al da euren ¡tsaso hori bihurtzen inoiz zakarra? Ekaitz asko, tirrl-tarra! Ez ote da gauza txarra? Zer esan nahi du norbaltek beste bati jartzea adarra? Pentsatze hutsaz desagertzen zait aupegitlk irriparra...

1 Bikote baten hartu emanak nolakoak ote dirá? Zer esan nahiko dute musuek, besarkadek? Beño... Tira... Sentimenduek sortzen al dute harremanetan mobida, zaratadun kalejira. alegia, tirabira? Une honetan hemen naukazu adi, begira-begira. zuri eskerrak erantzun denak jakitea zilegi da!

antolatzailea: O I A R T Z U N G O UDALA herria: O I A R T Z U N d a t a : 1 9 9 7 k o ekalnean maila: HELDUAK: 1 . saria autorea: PELLO ESNAL bertso sorta: EZ A D I O R I K doinua: Zuek hórrela ikusi eta 1-Atzo emazte nuen andrea gaur joana dut ihesi. Seme-alabak eraman ditu: Asier eta Garazl. Ezkonberritan dena genuen baratze eta oasi... Oraln blhurtu da sasi, basamortu latz biluzi, oinaze eta garrasi. Lau urtez elkar maite izanak ez muga eta ez hesi hau baino agur gozoagorik ez ote zuen merezl?

6-Ez al da inolz ere apurtzen maitatzearen promesa? Ez al da inoiz deusezten elkar maitatzearen ametsa? Ez al da Inoiz bihurtzen dena hutsa edo ezereza? Itsaso gazia, geza? Apaizik gabeko meza? Ez al da sortzen blkoteetan haserrea eta kexa? Elkar maltatze hori zaila da! Ez dirudi, ez, erreza...

2-Zer sentitzen da le(he)nengo bider musu ematen denean? Edo, goiz batez, norbait balego ohean, aldamenean? Zer ote dator horren atzetik? Zer ote ondorenean? Burua pixkat na(ha)stean, gora-be(he)ra mugitzean, ezin dut ezer ¡majinatu baina kasu txarrenean jakingo al dut ñola jokatu iritsiko den unean...? 3-Zergatik daude maitasun hitzak? Zertarako daude, baina? Eta, zergatik estutu ohi da musukatzean ezpaina? Eskubidea dut jakiteko: nórmala da, alajaina!

8-Has zaltez azkar zure mlngaina mugituaz jo ta ke, nlre galderak erantzutea posible litzateke. Zure laguntzaz izan naiteke maltasunaren alkate: ondo egingo lidake! Inorentzat ez da kalte! Maitasun kontu batzuk jakinda zabaltzen da zenbait ate, eta bakean utz zintzaket nik dudak berriz sortu arte.

a

7-Hurreratu dut zureganaino gaurkoan duda zakua: beraz, itaunak erantzutea besterik ez da kontua. Izan zlntezke, dudarlk gabe, ¡rakasle pribatua, alegia, medlkua. Ta ez denez pekatua, ñire galderak ihardesteko heldu zalzu momentua:

1997

UDARERRIACTÍB

a

2-Pozez gainezka nentorren kantuz kale gorritik etxera, pixka bateko lan-postutxo bat badudala esatera. Hemen zer giro izango eta bihotz-zulagarrl bera: mahal galnean papera eta harekin batera zure eraztun minbera. "Banoa, ume biak hartuta, maite nautenen artera.


ZURICH^ASEGURUAK GIPUZKOAKO pertsonen, ondasuen eta industriaren zerbitzura jartzen de bere agenteen profesionaltasuna ARRÁSATE, Erdiko Kale, 32 ASESORÍA ARRÁSATE

EIBAR, Plaza Berria, 8 F E R N A N D O LEJARDI

PASAIA/TRINTXERPE,Araneder I PEDRO A N D U E Z A

ARRÁSATE, Araba Etorbidea, 3 C A S I M I R O BRIZ

ELGOIBAR, Artekale, sin" P.BASURCO - A . P A G O A G A

T O L O S A , Pablo Gorosabel, 18 F R A N T Z I S K O LARRARTE

A Z K O I T I A , k/ Mayor, 51 JABIER ARREGI

ELGOIBAR, Rosario, 4 P.BASURCO - A.PAGOAGA

U R R E T X U , Labeaga, 33 behea A G U S T Í N ELIAS

A Z P E I T I A , Goiko kale, 5 JABIER ARREGI

ERRENTERIA, Uranzu, I JUAN JOSÉ A R T O L A

Z A R A U T Z , Mandoz, z/g JUAN C . I N T X A U S P E

B E A S A I N , Esteban Lasa, 7 GURUTZ BARANDIARAN

H O N D A R R I B I A , Matxin de Arzu, s/n" MERCEDES A R T O L A

Z A L D I B I A , Udaletxe kalea, z/g BIZENTE SAINZ SAN MARTÍN

BERGARA, Domingo Iraola JESÚS ELKORO

I R U N , Luis Mariano, 33 TOMAS BEUNZA

Z U M A I A , Bonifacio Etxegarai, 2 PATRICIA C A M A C H O

B I L L A B O N A , Nagusia, 37 T O M A S IRAOLA

O Ñ A T I , Euskadi Etorbidea, 15 MARI MAR U R R U T I A

DEBA, San Roke, 2 behea JUAN A. ALZIBAR

O R D I Z I A , J.M. Barandiaran, I M I G U E L Á N G E L ROYUELA

EIBAR, Errebal kalea, 14 JUAN IZAGIRRE B O N E T A

O R I O , Aita Lertxundi, 33 JOSÉ Á N G E L IRADI

Gipuzkoarako zuzendaritza, Hondarribia kalea, 24, DONOSTIA Tfnoa.: 42 94 62 - 44 02 57 Faxa: 43 02 98

BOINAS ELOSEGUI, S A 1858an SORTUTAKO ETXEA

Tel.: (943) 67 01 20 - 67 05 66 Faxa: (943) 67 36 78

Iruñea etorbidea, 10 20400 TOLOSA (Gipuzkoa)


Zu gabe ere, adiskidea, ondo moldatuko gera".

"Lasai, gaur bertan aurkituko dut laurok behar dugun lana".

nere Ford Fiesta Ford Funeraria bihurtu zen azkenean.

3-Ezkondu eta urtebetera etorri zitzaigun neska. Haren ¡rriak uxatzen zuen guraso berrion kezka. Mutila ere berehalaxe genuen toki galdezka... Bata jostailuz gainezka eta bestea barrezka, hura zen, hura, haur-festa! Baina orduko poz-jarioa gaur hautsa besterik ez da. Hutsik dagoen sukaldeari ezin zorionik eska.

7-Goiza osorik joan zait lan eske gupidaren izenean. la zoratu ere egin naiz eskaini didatenean. Baina nolako kolpea dudan hartu bihotz barrenean, papera eskumenean, lantegitik zuzenean etxeratu naizenean... Zer poz-iturri geratzen zaio gizonari azkenean, oroitzapenik maiteena ere hauts bihurtzen zaionean?

2-ltzali ez zen irrati alúa orduro berrlz gainezka: "Kaputxa Su-Show Pirotekniaren gaurko sabotaje festa Hiru kutxazain, zazpi kontainer, dozena kotxe trabeska... Lankide Aurrezkiak kezka... Tren Geltokia iheska... Zurituak lau, bat oso larri, atxllotuak b¡ neska..." Ni, bitartean, Ford Fiestan hilotz zeinek eramanik ezta.

4-0raindik orain egin zenidan hitz gutxitan amenazu: "adiskidea, laster bakarrik moldatu beharko duzu". Haurrei begira eskatu nizun: "hobeto pentsa ezazu". Nora eraman dituzu, ez agur eta ez musu? Oso kezkaturik nauzu. Errugabeak dira gaixoak; nik bezain ondo dakizu. Maitasunaren fmtu direnak maitasunez zain itzazu.

8-Gurea ezin izan daiteke betiko etena, di-da! Zeruko azken ¡zarrak ere urrezkoa du distira. Nahiago nuke hitz larri hauek hots galduak ez balira. Zatozte berriro, tira!, utzi duzuen tokira. Ez dut besterik desira. Gauero nire begi-bihotzak zuen zain egongo dira, laurok hondartzan barrezka gauden argazklarl begira.

5-Atzo gauean hartu zenuen oroitzapenen saskia eta bereizi laurok hondartzan gaudeneko argazkia. Bai atsegina hari begira pasa genuen astia! Umeen barre bizkia ta zure irri eztia, zeinen gozoa guztia! Bazirudien berpizten hasi zitzaigula eguzkia... Edo ihesi joan aurretik eskaintzen azken izpia.

3-Anbulantzia han agertu zen norbaiten déla jasota begik zabaldu, pultsua hartu bizitzarik ezin topa kamilan etzan, barrura sartu deskargak ta boka-boka. Nahiz ta eginalak bota laster etsipenak jota Sirena piztu, ta mantso mantso presak etzun balio ta, baina zorlak neri ez nonbait betiko atsedenik opa. 4-0spitalera iristerako juxtu Anoetan kontrola. Lastima betl sirena horla urdinan menpe dagola. "-Nondik zatozte, ñora zoazte!? -Istripuan... -Zer... non hola!? Kotxea trabeska!... Ñola!? - Gasolina ezetz, alkola... Sirena arteko bakarrizketa Bibliako parábola: Ateratzeko anbulantzitik atxilotua nengola.

i runnuA v antolatzailea: OIARTZUNGO UDALA herria: OIARTZUN data: 1997ko ekalnean maila: HELDUAK: 2. saria autorea: JESÚS MARI IRAZU bertso sorta: JATORRIZKO DELITUA doinua; BEGIRA NAGO JARRIA edo HIL GENERALA

6-0hetikjaiki zaren orduko hurbildu naiz zuregana. Zure begiek galdua zuten atzo iluntzeko xarma. Berriro ere hantxe geunden ¡a goizeroko drama: agerian malko bana, jaio ¡zanaren zama pozik ezin eramanal Orduan esan dizut isilik barrutik irten zaidana:

<

1-Behin parrandatik itzulerako blde buka ezinean nere Ford Fiestan, musika entzunaz Laino arteko bihurgunera zuzen sartu nintzenean bolantearen gainean konorterikan gabean. Odola sutan nekarklena odolhoztu beharrean,

1997 UDABERRIAffB

5-Anbulantziak aldegin zuen ez gorpu ta ez sirena Ni eta nere kamilatxoa furgoi beltzean barrena, esposak esku eta hanketan, gero sedante fuertena, hura beldurra haiena ihes egingo nuena. Blde-zulotan -"Ez hai mogitu. edo hilko haugu hurrena!" Txakurrek katu nintzela usté, baina hori ez zen dena. 6-Lauren artean sartu ninduten

>


komisaldegi barrura Orain hatz markak, gero argazkiak, hanketatikan burura. odol aztarnak, ¡le aztarnak pisua eta altura datua bezala duda dena ordenagailura. Bata zuriak agertu ahala erori nintzen kontura nitaz zergatik errukitu zen bihurgune trixte hura! 7-Denboralea baretu ostean hura nere atsegina... bi ordu barru nor sartuko ta forensea alajaina txarkuteriko soldatarekin motz zebllen harakina labanaren lagun mina mozten baino etzekina. Kendu zlzkidan bi giltzurdinak urdaila eta burmuina, su-armarikan etzun atzeman bila saiatu zen baina. 8-Anbulantzian atxilotua hirugarren egunera eskuk atzean esposatuta epailearen aurrera. Komlsarian deklaratua letu zidan goitik behera gero ehun ta bi galdera dena frogatze aldera "Akusatuak ez du erantzun nahi" mailutxoaren hotsera. Inoiz h¡l arte ukatu dena hiltzean eskubide da. 9-Sekretupeko sumarioaren hamasei mila orriak justizi ¡tsu, begibakarrak keinuka irakurriak. -"Kale-istiluen eragilea" zion polizi-iturriak akusazio larriak zalantzaz kanpo jarriak. Azken autopsiak errebelatu zituen froga berriak: -"koktel aztarnak urdailean ta giltzurdinetan harhak" 10-llberrin hartu ninduten preso epaia berriz ilbeheran: hamaika urte eta egun bat galtzailearen trintxeran. , Hitzak kontrako belarriraino

sartuagatik haseran hala, nengoen tankeran eternidadean hegan ez neukan zertan kezkaz itorik urte batzun gora-beheran bat aina hilerri bazen bestea nahiz hura nahio aukeran. 11-Kartzela zigor postumoaren hiru laurdenak botata baldintzapeko askatasuna azken itxaropen tanta. Gaixotasunik sendaezinena alegatzea zen tranpa Mediku frogak milaka gaitz topakaitza bilaka. Nahiz ta fiskalak errekurritu juezak sententzi ausarta: Baldintzapean libre kalera harrak omen nauzkala ta. 12-Espetxerritik jaioterrira ailegatu ordurako zortzi urtez zai egon zen txanda neukan errauskailurako. Koktel aztarnak, harri ta harrak guztia su gorrirako. Oroimena kanporako, ¡ragana gerorako. Oinpean izan nuen gailurrak jaso nindun etxerako Askatasuna baldintzapetik libratu zen betirako.

antolatzailea: OIARTZUNGO UDALA herria: OIARTZUN data: 1997ko ekalnean maila: HELDUAK: 3. saria autorea: NIKOLAS ZENDOIA bertso sorta: ILUNABAR EDER BATI ARGAZKIA doinua: ITZIARREN SEMEA ORÍ DUK MUTILA (egokitua) 1-Mendi-puntetan zear odeien etena, eguzkiak eman du eguneko dena; , izkutatzear dago

1997

UDABERRIAJJJJ

goizean irtena... Munduko argazkirik ikusgarriena. 2-lrudi-artzaillea bear det dispara, itzaltzera dijoan eguzki-txispara, xaguzarrak ikusten ditudan islara... Illunpera baino leen jaso nai bistara. 3-Enarak gordearren teillapeetara, kirkillek ez diote kantuari laga; bildotsak txilin-txilin zelai gaiñetara, ausnarrean egiñaz ospatzera gaba. 4-Katagorria ere ¡ntxaur-adarrean, noiznai ez da ikusten ¡llunabarrean; polit ura an dabil goiko muturrean eta txakur txikia begira lurrean. 5-Zeru sapaia bezain urdin itsasoa, olatu geldiekin apal ta gozoa; batel txikiz jantzia kalaren auzoa, txitxarro ta txibiak bada nork jasoa. 6-Egazkiñaren kea blurtu da ori, ¡Muñera ederrak margotzen du ori; egoaizeak laztan alderdi askori... Otaratu nal ezta dabll zenbait txorl. 7-Eguna ta arratsa ditugu bi mundu, ¡llunabarra tarte gaurko au bigun du; , itsasoa baretu,

#


ekaitza urrundu... Irudi polit auek zergatlk illundu. 8-lllargi-erreiñua ari da iristen ta izar bakar batzuk asi dirá pizten; euren keiñuak goitik lurreraiño jeixten... Egongo dala zerbait jarri naiz sinisten. 9-Argitik mantxo-mantxo gaitu illunak ar, gau intzaren zai orra ainbat zuaitz-adar; une lilluratuak argazkiz ta abar j a s o dizkizut eta gabon, ¡llunabar.

antolatzailea: O I A R T Z U N G O UDALA herria: O I A R T Z U N data: 1 9 9 7 k o ekainean maila: G A Z T E A K : 1 . saria autorea: JON M A R T I N bertso sorta: G A T I B U doinua: GAI HONEK B A D U M A M I A 1-Nahiz portutik alai irten zen neronen txalupa, itsasoaren erdian bidaia bukatuta orain erdi hilik eta erdi urperatuta. Maite nuen orogatik egin nuen burruka, geroztik hementxe nago nahiz ez daukadan kulpa, irteerarik ez duen ¡nfernuan galduta. 2-Lau paretaren artean gaua eta eguna, nire itzala besterik ez da ñire laguna, bihotzetik gertu dudan oihu mingots urruna "Ikurrina leiho aldean

ai zer pitxi kuttuna, gehiago gorroto dugu le(he)n gorroto genduna espetxea da gizona pizti bihurtzen duna.

nire azken egunak. 7-Kartzelan pasa dut nire bizitzaren laurdena, hala ere, ez dut bete jarritako kondena eta oso gertu ñola dudan nire azkena, era honetan hiltzea ez ote degu pena! Ez naiz ¡zango lehena guüciago azkena, Euskal Herriarengatik mundutikjoaten dena.

3-Noiz edo noiz jasotzen dut lagunen eskutitza momentu batez itzaltzen didana zorigaitza. Barnean borborka daukat samintasun anitza; baina ez da ixilduko abertzaleon hitza.; gustora asko emango nuke nire bizitza hórrela Euskal Herria askatuko balitza.

8-Nahiz Erio nire bila ez etorrl oraindik, agurrak egiten hasi beharko dut jadanik. 92garren artikuluagatlk. denok dakigu kanpoan behar nukeela nik borrokatu duzuenez aukera horregatik. eskerrik asko nigatik egindakoagatik.

4-Nintzen mutiko leíala, zintzoa ta ausarta, abertzalea erabat, ta gudari aparta, borrokan hasteko ezer ez zitzaidanez falta. Ez utzi zuei egiten burutik be(he)ra kaka, ni aztuta segi denok gartsuki aurreraka hainbat desio duguna

9-Hllko naizela nabari dut nire barrenean Erlo ere barrezka

irltsitzear da t a .

nabari dut aurrean, aldentzean jaklten da zer uzten den lurrean. Animo lagun guztiak ta segitu lanean! Mesede txikl bat egin ni hiltzen naizenean, ikurrina jarrl nire hilkutxaren gainean. •

5-Kartzela barnean pasa ditut hamabost urte, bat-batean esan eta gutxi ematen dute, zer luze den esateko bertan behar zenduke. Gaitzak jota galdu dltut jada hainbat bertute legea justua denik ez zazuela uste, hura bete izan balitz ni kanpoan nengoke. 6-Hlesa zainetan daukat. jakizue lagunak ez didate erantzuten nire esku kuttunak, nire bihotz arinaren bihotz taupada astunak itxura onik ez dauka nire etorkizunak. Niretzako begirikan ez du askatasunak kartzelan pasako ditut k

1997

UDABERRIAJJB

m


A U T O

A S E G U R U A

Segurutík zuregandik hurbilago gaude, zu hobeto zerbitzatzeko Segurutík noranahí joanda ere, Laguntzarako Telefonoa ¡zango duzu Segurutík Bídaíetarako Laguntzan Estaldurarík Hoberenak ¡zango dituzu Segurutík Peritazioa Azkar baino azkarragoa ¡zango da Segurutík zure Hobariak kontuan hartuko ditugu Segurutík gure prezioen truke ez duzu estaldura hoberik aurkituko

SEGUROS LAGUN ARO ASEGURUAK Grupo Caja Laboral Euskadiko Kutxa Taldekoa


EUSKAL KULTURAREKIN BAT GATOZ InstituzĂ­o-konpromezu gisa hartu dugu xedetzat gure herri honen izpintuaren agerpideei, nortasun eta identitate bakana damaiguten kultur adierazpenei, indar osoz eutsi eta laguntzea Eta arreta berezi bat jarnz. ahal dugun indar guztiarekm, gure kulturaren adierazpenetank gorena den euskararen garapenean.

KONTA EZAZU GUREKIN

ia

BBK Bilbao Bizkaia Kutxa


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.