B.27/28/29/30
B.31/32/33/34
B.35/36/37/38
B.39/40/41/42
B
K1
K UBAKO
AZKEN INDIOA
B.43/44/45/46
B.47/48/49/50
B.51/52/53/54
B.55/56/57/58
B.59/60/61
Kultura eta Turismo Sailak diruz lagundutako aldizkaria Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
JESUS ORTA RUIZ INDIO NABORI-ren heriotzak ekarri gaitu Kubara berriz. XX. mendeko inprobisatzailerik handienetako bat zendu zen iaz. Sehaskan ikasi omen zuen dezimak kantatzen eta dezimak izan ditu ezpainetan hilkutxara arteko bidaian. Prestigiorik gabeko tradizioa zen dezima repentista hau iritsi zen arte. Gaur egun irla guztian estimatzen dute repentismoaren artea. Euskal Herrian Basarrik edo Amurizak egin zutenaren pareko iraultzan egin zuen Orta Ruizek Kuban. Kazikeen artean indio izatea erabaki zuen hitzaren maisu honek; azken indioa. >>>>>>>>>>>> >>>>>>>>
B BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
B
U
D
A
Z
K
E
N
A
·
2
0
0
6
6
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
<
Aurkibidea63 . kubako azken indioa
WxÇÉ~ étÜxàx àåtÑxÄwâÇ
Aurkibidea63
006 KUBA. OIÑEZ ETA NEURRIZ (1) 036 zer da decima? 042 jesus orta ruiz “indio nabori” 050 itsutasuna 054 062 066 072 080
ZENTZUMENAK HABANAN virgilio lopez Lemus mendeko desafioa eloina fidelito
086 092 098 104 108 114
santa clara (1) francisco rodríguez aleman “paquito” santa clara (2). tren blindatua santa clara (3). che Guevara santa clara (4). la loma del capiro santa clara (eta5). agila
118 yamil díaz gomez 126 132 136 138
sancti spiritus (1) juan eduardo bernal etxemendia “juanelo” sancti spiritus (2) sancti spiritus (3)
B63B64
KUBA
OIÑEZ ETA NEURRIZ (1)
KUBAKO AZKEN INDIOA
habana
habana
santa clara BERTSOLARI 63 HABANAN LUR HARTU DUGU. BERTAN EGINGO DITUGU ELKARRIZKETARIK GEHIENAK. VIRGILIO LOPEZ LEMUS UNIBERTSITATEKO IRAKASLEAREKIN DUGU LEHEN HITZORDUA. INDIO NABORIREN SENDIAREKIN HARREMANETAN JARRI GAITU ETA GERORA SANTA CLARARA JOATEKO AHOLKATU DIGU, FRANCISCO RODRIGUEZ ALEMANEKIN HITZ EGIN DEZAGUN. HANDIK, SANCTI SPIRITUSERA JOANGO GARA BIDAIAREN LEHEN ZATIKO AZKEN ELKARRIZKETA EGITERA. BIDAIA AKADEMIKOA, TEORIKOA. ETORRIKO DA REPENTISMOAREN ALDE PRAKTIKOA GERTUAGOTIK EZAGUTZEKO GARAIA…
sancti spiritus
las tunas
baracoa
LAS TUNAS
santiago de cuba BERTSOLARI 64
Testuak eta argazkiak: Jon Martin
10 /B63
Antton Alberdi
12 /B63
14 /B63
16 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 17
18 /B63
20 /B63
22 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 23
24 /B63
26 /B63
28 /B63
30 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 31
32 /B63
34 /B63
36 /B63
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
KUBAN, DEZIMAZ HITZ EGITEN DUTENEAN, DEZIMA ESPINELAZ MINTZO DIRA GEHIENETAN. Hori da tradizioz poesian gehiena landu dena, eta repentistek hori erabiltzen dute inprobisatzeko. Dezima espinela batek lau errima asonante ditu, lerro bakoitzak zortzi silaba, eta gehienetan laugarren lerroan geldialdi bat egiten dute. Hau da dezima espinelaren egitura. Zenbakiak silaba kopurua ordezkatzen du eta letrak errima.
zer da decima?
8A 8B 8B 8A 8A 8D 8D 8E 8E 8D
Ikus ditzagun adibide batzuk. Elsa Burgos Alonsoren (Ciego de Avila, 1945) bi dezima dira hauek. Lehenengoan silaba bakarrekoa da puntu bakoitza, eta bigarrenean lau puntukoa: Os di mi flor. Yo sé. Es paz la fé.
Renael Gonzalez Batistaren Tu mirada izeneko poema honetan egiaztatzeko aukera dago: ¿Tu mirada? Tu es el más perfecto de decirlo todo, aunque no hayas dicho ¿Qué magia tienes qué poder, bello y Tu mirada de un me siembra un año de y cuando cierras los se queda sin luz el
Poesian badira zortzi silabako lerroak ez dituzten olerkiak, eta baita errimak ordena horretan erabiltzen ez dituztenak ere; baina salbuespen dira.
mirada modo todo, nada. guardada, profundo? segundo antojos ojos mundo.
XIX. mendeaz geroztik Kuban dezima espinela besterik ez da landu inprobisazioan. Lehenago kuartilak, kintillak, koplak, redondillak, … kantatzen ziren, baina aipatutako mendetik aurrera ez da bestelako molderik landu. Santo Domingo, Puerto Rico, Mexico eta abarretan oraindik molde horietan inprobisatzen dute, baina Kuban oso zorrotzak izan dira horretan. Punto kubatarrak ez du jatorri espainiarreko metrika hori besterik onartzen.
Como vino que amarilla ya devino la semilla. Es la orilla de la roca. Donde loca la ternura se tonsura se desboca. Inprobisatzaile gehienen ustez, dezimari dagokionez, iraultzak, egitekotan, edukietan egin behar dira, ezin da aldatu egitura. Idatzian egin izan da, baina bat-batean ezin da aldaketarik egin. Segidillaren moldea kubatarra da berez, baina bada haren aurka dagoen jendea. Beraien ustez, segidilla egitekotan dezima errimatzeko era errespetatuz egin behar da, ez errima bikoteekin. Inprobisatzailerik onenek, inoiz sonetoaren moldean ere inprobisatzen dute.❚❚ (1/2) Kubako azken indioa B63 / 39
40 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 41
42 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 43
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
NO ME ASUSTA MORIR… Sólo lamento no tener ojos para ver las cosas que se transformarán: zarzas en rosas, lobos en hombres, polvo en monumento. No me asusta morir… Sólo lamento ser sordo como el frío de las losas cuando vengan las músicas gloriosas, cuando una larga risa sea el viento. Sólo lamento no tener mi tacto cuando sea concreto el mundo abstracto que en crisoles de sueño se moldea. No me asusta morir… Sólo lamento quedarme quieto cuando todo sea la perfecta expresión del movimiento. 1922ko irailaren 30ean jaio zen Jesus Orta Ruiz
jesus orta ruiz “indio nabori”
San Miguel del Padron herrixkan, Habana hiriko periferian (lurralde horri Guanaba esaten zaio gaur). XX. mendeko dezimistarik onena izan zen, bat-batean eta idatziz. Iazko abenduaren 30ean goizaldean hil zen Habanan bertan, laurogeita hiru urte zituela. Ez zen inguruko sortzaile bakarra izan. Orta Ruiz jaio zen lekutik gertu bizi zen Alejo Carpentier ere, eta bien artean garaiko paisaiaren deskribapen paregabeak egin zituzten. Nekazaritzari esker bizi zen familia xume bateko semea zen Jesus Orta Ruiz. Txikitatik izan zituen dezima, eta, oro har, folklore kubatarra lagun. “Dezimak izan ditut sehaska kanta”, esaten zuen. Eta horren eraginez-edo, asmatu zuen txikitxikitatik dezimak kantatzen. Anai-arreba ugari ziren familian, eta etxean inprobisatzeko joera zuten. Anaiaarrebetako batzuk dezimistak izan ziren, eta baita ama eta aita ere. Hala ere, haietako inor ez zen profesionalizatu. Jesus txiki hura, ordea, bederatzi urterekin, dagoeneko, txukun inprobisatzeko gai zen
eta profesionalizatzea ez ezik, historiako inprobisatzailerik onenetakoa izatea lortu zuen. Hemezortzi urterako nabarmena zen Orta Ruizek dezimagintzarako zuen gaitasuna. Inprobisazioan, kantuan eta plazan bikain moldatzen zen. Garai hartan aukeratu zuen ezizena, izan ere ohikoa zen garai hartako inprobisatzaileen artean ezizena izatea. Garaiko inprobisatzaile askok ez dakit nongo kazikeren izena jartzen zioten beren buruari, eta horri kontra egiteko Orta Ruizek “Indio Naborí” ipini zion bereari. Duela urte asko lurra lantzen duten aborijenen omenez jarritakoa da ezizena. 40ko hamarraldian arrakasta handia hartu zuten dezimak emititzen zituzten irratsaioek, eta halako programei esker ezagun bihurtu zen. 19 urte baino ez zituenean nazio mailako txapelketa batean gailendu eta geroztik zeharo famatu egin zen uharte osoan. ‘Para las madres’ izeneko poema bildumarekin irabazi zuen sariketa hura. Adin horrekin bando bateko kide zen. Bandoak inprobisatzaile taldeak ziren. Bandoak elkarren kontra abesten zituzten horretarako propio antolatutako guatekeetan. Inprobisatzaileek zinta bana zeramaten ordezkatzen zuten bandoaren adierazgarri. Indio Nabori bando lilako izarra zen 40eko hamarraldiaren erdialdean. Epaimahaikoak erabakitzen zuen zein zen bandorik onena. Bando horiek enpresek babesten zituzten (xaboi edo tabako enpresek, adibidez). Enpresek mantentzen zituzten dezimistak, eta horiek trukean haien produktuen propaganda egiten zuten. Dezimistak herriz herri ibiltzen ziren musikariekin batera. Nekazarien festetan
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 45
kantatzen zuten askotan eta baita heriotzarekin lotutako zeremonietan ere. Dezenteko arrakasta bazun ere, prestigio gutxiko langintza zen repentistena garai hartan. Indio Naborik, ordea, dezimak sortzeko artea maila bat gorago jarri zuen. Tradizio herrikoitik abiatuta maila jasoko dezimak sortu zituen Naborik. Bere burua prestatzea erabaki zuen eta literaturara egindako hurbilketaren ondorioz sekula iritsi gabeko maila iritsi zuen dezimak. Bat-bateko sorkuntzan maisu izateaz gain, sorkuntza idatzian ere aparta zen Indio Nabori. 1995ean Kubako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen. Inprobisaziotik idatzira bidea egin zuen zahartu ahala. Hasieran, kanturako moldea zuen dezimaren neurrian idatzi zituen poemak, baina gerora molde ezberdinetako olerkiak idatzi zituen. 50eko hamarraldian argitaratu zituen bere lehen lanak liburu formatuan, eta geroztik ez zen gelditu. Zahartzaroan bat-batekotasuna ia erabat baztertu zuen eta sorkuntza idatzira mugatu zen. 30 liburu baino gehiago idatzi zituen. Haietako 11 olerki liburuak eta 10 ikerketa liburuak. Haien artean, ezagunenak beharbada Bandurria y violín, Estampas y elegías, Boda triunfal, Entre y perdone usted…, Décima y folclore, Jardín de las espinelas eta De Hatuey a Fidel dira. Azpimarratzekoak dira XIX. eta XX. mendeko dezima onenak biltzen dituzten antologiak ere. Hiru korronte nagusi ditu haren obrak: nekazari giroa, poesia soziala eta autobiografikoa. XX. mendeko antologia gehienetan ageri da Indio Nabori eta haren olerkiak ingelesera, frantsesera, italierara, errusierara,
txekierara, txinerara, vietnamierara eta jugoslavierara itzuli dituzte. FAMILIA 1944an ezkondu zen Indio Nabori Eloina Perez Collazorekin. 1950 jaio zen haien lehen semea (Noel), baina lau urte geroago hil egin zitzaien. Heriotza hark eraginda idatzi zuen Bodas Profundas liburua, 1956an. Tartean Elegías a Noel poema argitaratu zuen: inoiz idatzi diren dezimarik onenak dira kubatar askoren ustez. Hona hemen zati bat: ¡Noel! ¡Noel! ¡Noel! Llama de oro que se hizo nieve, una risa tan dulce y breve que fue un relámpago de miel. Geroztik hiru seme-alaba izan zituzten, eta haietako batek aitaren idazteko zaletasuna bereganatu du. KAZETARITZA Jatorri xumekoa bazen ere, Indio Nabori repentista eta idazlea ez ezik kazetaria, folklorista eta ikertzaile izatera ailetagu zen. Jakin-min handiko umea izan zen bizitza guztian zehar. Orta Ruizek 76. Eskola Publikoan egin zituen ikasketak, baina hamabi urterekin utzi egin behar izan zituen lanean hasteko. Artzaintzan eta zapatagintzan jardun zuen, besteak beste. Ikasketak goiz utziagatik, ikasteko grina zuen Rodolfo Diaz Moya gazteak, horretaz konturatu zenean, literaturarantz zuzendu zuen. Bere kabuz asko ikasi zuen gazte garaian, baina denbora eta baliabideak izan zituen bezain pronto unibertsitate ikasketei ekin zien. Kazetaritza izan zen haren lehenengo karrera.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 47
Hainbat saiakera eta kazetari-artikulu idatzi zituen Naborik. 1952an Son los mismos egunkari klandestinoan trebatu zen Nabori gaztea. Geroago hasi zen Bohemia aldizkarian kolaboratzen eta hogeita hiru urtez jarraitu zuen bertan idazten. 1961ean Playa Gironen gerra berriemaile moduan jardun zuen. Gero, 1966an, Granma egunkariko erredaktore lanetan hasi zen eta haren lana saritu zuen Kubako Kazetarien Elkarteak. Ez ditu bere lanak beti bere izenarekin izenpetu: Jesus Ribona, Juan Criollo eta Martin de la Hoz ezizenak zeramatzaten artikuluak ere harenak ziren. INDIO NABORI ETA POLITIKA Politikoki alderdi komunistarekin konprometitua zegoen Nabori. 1939an sartu zen Batasun Iraultzaileko Alderdian. Horri esker ezagutu zituen Juan Marinello, Nicolas Guillen, Manuel Navarro Luna eta Raul Ferrer, besteak beste. Kubako Iraultza baino lehenago Batistaren diktadurari kritika gogorrak egin zizkion telebistaz eman zuten El guateque de Apolonio izeneko saioan, eta hura kritikatuz hainbat dezima idatzi zituen. Iraultza garaian borrokalarien aldeko dezimak idatzi eta errezitatu zituen, eta horixe bera egin zuen 1975ean Angolako hegoaldera joan zenean. Iraultzaren ostean berebat, Alderdiari zintzo atxiki zitzaion beti: ehunka ekitalditan kantatu zuen Iraultza goratuz. Zuen prestakuntzari eta alderdiarekiko zuen atxikimenduari esker bidaia asko egin zuen. Europa guztian barrena ibili zen hitzaldiak ematen eta herrialdeetako antolamenduei buruzko informazioa biltzen.â?&#x161;â?&#x161;
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 49
50 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 51
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
ITSUTASUNA BEREZ DA GOGORRA EDONORENTZAT, BAINA BERE BITZAREN ARDAZTZAT IRAKURKETA DUENARENTZAT ARE GOGORRAGOA. Itsu pasatu zituen Indio Naborik azken urteak. Itsutasunari eta hura gainditzeko ingurukoek egiten zituzten ahaleginei, garai ezberdinetan, jarritako dezimak zinez gogoangarriak dira: Madrigal de la neblina (1995) No hay iris. Se difumina el color de las violetas y convivo con siluetas en un mundo de neblina. Una mujer me encamina y de guijarros y abrojos va librando mis pies flojos… ¡Ay, quién me diría que los ojos que ayer canté hoy fueran mis propios ojos!
itsutasuna
Tu voz Tu palabra tiene el arte de iluminar la ceguera: háblame, que no hay manera de verte sin escucharte. Sólo así puedo mirarte exacta, como si un dios conmovido por mis dos linternas de rotas pilas, me hiciera nuevas pupilas con el cristal de tu voz. Magia Estoy viendo, como quien sueña en una noche triste, paisaje que ya no existe con ojos que ya no ven. Magia de supremo bien hay en el recuerdo mío, cuyo visual poderío desde un mirador profundo está repoblando el mundo que se me quedó vacío.❚❚
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 53
54 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 55
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
HABANAN ZEHAR DABILENAK ZENTZUMENAK GARATU EGITEN ZAIZKIOLA SUMATUKO DU. TURISTEK EGIN OHI DUTEN BEZALA, BEGIAK ZABAL-ZABALIK IBILIKO DA KALEETAN BARRENA. Argiz betetako kaleak dira. Aurpegiz, begiradaz, mugimenduz eta lasaitasunez betetako kaleak. Arkitektura aberats pobretua sumatzen zaie kaleei; gaztetan ikusgarri ederrak izango zirela nabarmen agertzen duten emakume edadetuek bezala. Batek baino gehiagok begi digitala sakatu eta sakatu jarduteko tentazioa izan dezake, baina oroitzapenak izoztu nahi dituena ez dadila begiratzeaz ahaztu. Dastamena ere goza liteke Habanan. Ohetik jaiki berritan fruitu ezin gozoagoek ahoan sortzen duten festa probatu beharreko zer edo zer da. Ondo jan nahi duenak hoteletako jatetxeak saihestu eta paladareetara jo beharko du, edo etxeko nagusiari hurrengo egunean zer jan nahi duen esan. Ziurrenik moldatuko daâ&#x20AC;Ś Usaimena da Habanan gehien indartzen den zentzumena. Leihatila beti zabalik daramaten taxietan gasolina usain berezia sartzen da. Kalean, beroak lurreko zikinkeriaren usaina harrotzen du. Izerdiaren eta perfumatutako gorputzen artetik usain iradokitzaileak iristen dira.
zentzumenak
habanan
Ukimena ere kitzikagarria da. Kubatarrek europarrok baino afekto erakustaldi gehiago egiten dute. Esku batekin bestearenari heltzen zaio, eta bestearekin bestearen besoari. Distantzia intimoa txikiagoa da. Besarkadak naturalak dira, baita musuak ere. Entzumena da ezbaian sentitzen den zentzumena. Batetik, uharteko altxorrik preziatuena: biztanleak hizlari bikainak dira. Jantziak umoretsuak, patxadosoak, emozionalak. Baina bestetik, jende asko dago turisten kontura bizitzeko desiratzen. Kalean zehar dabilen turistak denetariko deiak hartuko ditu. Erosoenak turisten pasaeran beren lekutik mugitu gabe eskaintzak egiten dituztenak dira. Halakoetan, nahikoa da aurrera segitzea, irribarrez ezezko keinua egin eta gero. Gogaikarrienak, edozein aitzakiarekin edo aitzakiarik gabe, turistak geldiarazten dituztenak dira. Izena, jaioterria galdetuko dizkiote lehenbizi, gero, edozer. Normalki aski izaten da denetik baduzula eta ez duzula ezer nahi garbi esan eta aurrera jarraitzea. Onena, turistak badatozela ikusi eta begira-begira dagoen jende begiluzea aurrez ikusi eta kalean bestaldera joatea da. Gogaikarriak (ez, halere, hainbeste) turistei beraien jatorriaren izena aipatuz begirada bereganatzea lortzen dutenak dira. Ez galdetu zergatik, baina beti asmatzen dute nor den euskalduna (kendu belarritakoak). Gehienek bertako dozena erdi bat herriren izena esango dizute, eta lagunak izango dituzte bertan, eta euskaraz hitz batzuk ere egingo dituzte. Gomendiorik praktikoena: oinez zoazenean ez entzun, eta kubatar baten aurrean eserita zaudenean, ez gehiegi hitz egin.â?&#x161;
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 57
58 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 59
60 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 61
62 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 63
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
virgilio lopez lemus “Indio Naborik poesia iraultzailea eta iraultzakoa egin zuen”
VIRGILIO LOPEZ LEMUS HABANAKO UNIBERTSITATEKO IRAKASLE TITULARRA ETA IKERTZAILEA DA, FILOLOGIA ZIENTZIETAN DOKTOREA. Kubako Zientzia Akademiako akademiko titularra da. Zenbait liburu argitaratu ditu. Hamasei saiakera, dezimaren ikerketara bideratuak gehienak. Hamar poesia liburu ere argitaratu ditu. Hitzaldiak ere eman ditu hogeita hamar unibertsitate baino gehiagotan, bai Europan eta bai Amerikan. Etxean hartu gaitu, Habanako etxerik altuenetako batean, ondoezik. Dena den, orduak eta orduak jardun du hitz egiten. Elkarrizketa bakar batean ezin sar daitekeen adina informazio eman du. Lehen zatian, Naboriren literatur ekarpena eta testuingurua. Iraultzailetzat daukate denek Indio Nabori. Ados al zaude? Bai. Indio Naboriren kantaera iraultzailea izan zen, dezima egiteko modua aldatu zuen. Ordu arte inprobisatzaileak izadiaz, maitasunaz eta txokokeriez soilik aritu ziren. Aparteko garrantzirik gabeko gaiak lantzen zituzten. Hiruzpalau inprobisatzaile eta musikari pare bat ibili ohi ziren herriz herri. Poesia aldetik maila eskasa zuten, eta diskurtsoa zen garrantzitsuena. Koka gaitzazu garai hartan: zer estatus zuten dezimistek? Inprobisatzaileak profesionalak ziren garai hartan. Inprobisatzaile onenen salbazio ekonomikoa irratsaioetako jarduna zen. Enpresek subentzionatzen zituzten irratsaioak. Ildo nagusiak dezima bihurtzen zituzten eta ahotsa jartzen zieten aktoreek. Gertaera bitxiak gertatzen zirenean inprobisatzaileak hari buruzko dezimak idazten zituen. Garai baten kronistak izan ziren. Guantanamera abesti ezaguna, adibidez, halako irratsaio batean sortua da. Mundu guztian ezaguna den errepika edo leloa dezima batetik beste
dezima batera zegoen tartea betetzeko erabiltzen zen, eta gero dezimak errezitatzen ziren edozein gairi buruz. Gerora, Joselito Fernandezek patentatu egin zuen, nahiz antzinagokoa dela esaten duenik baden. Guantanameraren letra ezagun hori Jose Martirena da. Garai hartan uharte osoan al ziren ezagunak dezimistak? Ez. Garai hartan mendebaldea zen dezimak arrakasta gehiena zuen gunea (Pinar del Rio, Habana,…). Ekialdeko (Camagüey, Santiago de Cuba,…) jendeagan ez zuen hainbesteko arrakastarik. XX. mendean zabaldu zen zaletasuna. Zaletasun nazional bihurtu zen eta irratsaioak uharte osoan entzuten ziren. Nola zabaldu zen zaletasuna uharte guztira? Horretarako aproposa da Naboriren bizitza jarraitzea. 1940an Indio Naborik tradizio esklerotikoa aurkitu zuen. Garapenik izan ez zuena Cucalamberen garaiaz gero. Ikuskari publiko bat zen, tematikoki oso mugatua. Cucalambek, 1858an, Rumores del olvido argitaratu zuen. Bertan nekazaritza giroko gizona deskribatzen zuen. Nabori bat-batekotasunera arrimatu zenean artean formula hori zerabilten. Ia mende bat aldaketarik gabe. Eta hark hori hautsi egin zuen. Bai. Neopoetismo espainiarrera hurbildu zen. Lorca, Alberti, Cernuda… irakurri zituen konpultsiboki, eta Jorge Gillenen poesiara hurbildu zen. Bertan ikasitako gauzak dezimatarako baliatu zituen. Poetikoki astindu handia eman zion tradizioari. Modernismoa deitu zioten garaiko entzuleek, modernismoa berria zelako. Berritzailea izan zen, eta, jakina, kritika asko egin zioten. Baina jarraitzaile ugari ere bildu zitzaizkion, eta, azkenerako, kantaera hura nagusitu egin zen.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 65
Kantuan eta paperean? Bai. Eugenio Florinek ere, XX. mendeko poetarik onenetako batek, Trópico liburuan dezima erabili zuen esan nahi zuen hura esateko garai hartan. Horrela dezima, herriaren moldea, kultuago bihurtu zuen. Landuago? Landuago diodanean ez dut batbatekotasuna gutxietsi nahi. Poesia genero landua da, irakurleari emozio bat transmititu nahi diona. Inprobisatzailearena ere antzeko jarduna da, baina entzulea masiboagoa izaten da. Jendeagana errazago iristen da. Nola bihurtu zen Nabori erreferente? 1940. urte inguruan herriz herri kantari dabilen inprobisatzaile bat da Nabori. Horixe. Tradizioaren bihotzean dabilen repentista bat. Juan Marinoro saiakera egileak sumatu zuen hark inprobisaziorako gaitasun aparta baino zerbait gehiago izan zezakeela, eta aholku eman zion paperera zitzala buruan zerabiltzanak. Poesia hura haizeak eramatea lastima zela esan zion. Indio Nabori garai hartan ez zen oso pertsona jantzia, eta hobetzeko bidean jarri zen: irakasleak kontratatu zituen bere heziketa hobetzeko, eta irabazten zuen diru mordoxka horretarako erabili zuen. Espainiako literaturara hurbildu zen, eta 1948an argitaratu zen haren lehen lana: Bandurria y violín. Handik aurrera haren mailak gora egin zuen eta repentismoak prestigioa bereganatu zuen. Azken urteetan dezimatik urrundu zen Nabori, ezta? Bai. 70eko hamarraldian erabat utzi zuen kantua eta poesia sortzen jardun zuen. Lan haren ondorio da Entre, y perdone usted metrika askeko liburua. Inprobisazioaz gainera, dezimaren moldea ere baztertzen hasi zen poliki-poliki. 80ko hamarraldian zenbait dezima idatzi zituen, baina ez zien, inondik inora, lehentasunik ematen.
Zenbaterainoko garrantzia izan zuen politikak Naborigan? Indio Nabori alderdi komunistaren defendatzaile sutsua zen. 40ko hamarraldian hasi zen alor horretan eta 50eko hamarraldian indartu zen joera hura. Militantea zen. Indio Naborik poesia iraultzailea eta iraultzakoa egin zuen. 1959. urteko Iraultzaren ondoren dezima mordoa idatzi zuen Iraultza goratuz. Tartean, ejertzitoaren umorea hobetzera bideratutako dezimak, trintxeretarako olerkiak. Belaunaldi oso batek oraindik buruan ditu dezima haiek. Iraultzaren poeta bihurtu zen. Aro horretakoa da Marcha triunfal del ejército rebelde y otros poemas clandestinos y audaces izeneko liburua. Poesia epikoaren adibide ederra da haren lana. Argi dago Naborik arrastoa utzi zuela, baina arrastoari segitu al dio inork? Bai, jakina. Eragin handia izan zuen hurrengo belaunaldietan. Literatura kutsuko piezak egiten hasi ziren gehienak, metafora gehiago erabiltzen, dezimak edertzen. Gaur egunean oraindik oso poesia barrokoa egiten da, elementu literarioz oso kargatua. Inprobisatzailea pertsona jantzia da; garai batekoak analfabetoak ziren. Badira haren bideari zuzen-zuzen jarraitzen saiatu direnak ere. Alexis Diaz Pimienta, adibidez. Poesiaz gain, beste generotako liburuak ere egin ditu: ipuinak… Naborik poesia soilik landu zuen, eta saiakeraren bat edo beste. Ziurrenik Alexis bera izango da gehien hurbildu zaiona.❚❚
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 67
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
mendeko desafioa
KUBAKO HISTORIAN IZAN DEN REPENTISMO JAIALDIRIK EZAGUNENA MENDEKO DESAFIOA DA. 1955ean jokatu zen desafio hori. Indio Nabori eta Angelito Valiente aritu ziren aurrez aurre, garaiko repentistarik onenak alegia. Hamarraldi haietan irratsaioen bidez jarraitzen zituzten kubatarrek dezima egilerik onenen saioak. Irratsaio haiek, ordea, ez ziren guztiz bat-batekoak eta, bestalde, laburregiak ziren jendearen iritziz. Horregatik erabaki zuten bi repentistarik onenak bildu eta haien arteko norgehiagoka prestatzea. Habana probintziako San Antonio de los Baños herriko Casino Españolen jokatu zen lehen desafioa, ekainaren 15ean. Raul Ferrer, Jose Sanjurjo eta Rafael Enrique Marrero poetak izan ziren epaile. 2.000 kubatar entzule baino gehiago joan ziren entzutera. Saioaren amaieran epaileek bata zein bestea berdin aritu zirela esan zuten eta, beraz, ez zitzaiola inor inori gailendu. Horrenbestez, abuztuaren 28an Campo de la Armadan bigarren saioa jokatzekotan geratu ziren. Kubako historiako saiorik jendetsuena izan zen abuztuko hura. Ez da erraza zenbateko zehatza finkatzea, baina 10.000 lagunetik gora bildu ziren. Baliteke inprobisazio kantatuan mundu osoan sekula izan den saiorik jendetsuena ere hura izatea. Bost gai izan zituzten kantagai: lehen saioan, maitasuna, askatasuna eta heriotza; bigarrenean, nekazaria eta itxaropena. Bigarren saio hori entzun ondoren epaileek erabaki zuten Indio Nabori zela irabazle. Saioan zehar botatako bertso guztiak takigrafia bidez gorde zituen emakume batek eta hari eskerrak argitaratu ahal izan zen Décimas para la historia. Controversia del siglo en verso improvisado izeneko liburua.
Lanak ditu sinestea bat-batekoak izan zirenik, hain da-eta handia Angel Valiente eta Indio Naboriren zenbait dezimaren kalitatea! Ahozko poesiaren gorenean jarri behar dira han kantatutako dezimak. Dezimen mailaz jabetzeko modurik onena berauek irakurtzea dela iritzita, hona hemen maitasunaren inguruan kantatu zituzten zenbait dezima. Egun hartan, hurrenez hurren, Indio Naborik eta Angel Valientek kantatutakoak dira. Amor es el Todo: es el cuerpo eterno de un dios que quiso partirse en dos para juntarse después. Donde una pareja ves fundiendo sus voluntades, no veas dos unidades juntas por afinidad sino una sola unidad uniendo sus dos mitades. Por el amor a la vida hay lucha de enero a enero, y el hombre derrite acero sudando sangre molida. Con la influencia crecida de su fuerza espiritual, el trabajo corporal tiene sus evoluciones, para las realizaciones del progreso universal. Amor…¿Qué cosa es amor? tal vez la ley misteriosa que enseño a la mariposa el secreto de la flor. Hoguera cuyo calor salva de muerte al viajero que transita por sendero helado de invierno triste… Fuerza de atracción que existe entre imán y el acero.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 69
¡Qué sublime es el amor de ese padre espiritual que es el maestro rural en su cívica labor! Llegar al campo, al dolor de tanto niño olvidado, arrancarlo del arado donde mata su destino para enseñarle el camino que el geófago le ha negado.
La madre siente un amor hondo y desinteresado: diríase un cuerpo alado para un vuelo superior. Se crece junto al dolor, ante el pecado medita; es esa fuerza infinita que el tiempo no la consume; rosa que se da en perfume hasta después de marchita.
Amor no es pedir: es dar la casa, el lecho, la mesa… Es -según Santa Teresala alegría de alegrar… Ser feliz al escuchar la risa de los felices, ver los humanos deslices con el perdón más profundo, ¡sentir que el tronco del mundo tiene en nosotros raíces!
Amar a un hijo es amar nuestra carne, nuestros huesos; es como ver nuestros besos con el milagro de andar. Y el padre que ve enterrar a un hijo inmóvil y frío, es un pájaro sombrío que en un dolor de ala mustia se pone a volar su angustia al pie del nido vacío.
Y por el amor también el hombre se ofusca y mata cuando la mujer ingrata no le corresponde bien. Cuando traición y desdén marchitan su amor profundo, cuando un loco furibundo se arrebata y busca el pecho que le ha robado el derecho de ser feliz en el mundo.
Amar a un hijo es saber que todo no se ha perdido, que el árbol viejo y rendido en otro empieza a crecer. Verlo jugar y correr es empezar a vivir… ¡Qué dicha verlo reír, porque en su risa inocente se está abriendo una simiente de luz para el porvenir.
Madre–tierra que se inunda de savia, vibra y florece-: tu hijo es un árbol que crece desde tu entraña fecunda… Pero su raíz profunda se ha quedado en tu matriz: por eso no eres feliz si tu hijo llanto derrama: golpe asestado a la rama siempre duele a la raíz.
Kuban gaiak emateko eta gaiei erantzuteko modua eta Euskal Herrikoa desberdina da. Gaiak kontzeptuak dira, hitz solteak, eta repentistek haren inguruan kantatu behar dute. Maitasuna bezalako gai baten aurrean izan litezkeen maitasun moten inguruan ere kantatzen dute ikuspuntu bat baino gehiago kontuan hartuz. Bertsotan bezala, momentu berean momentu horretarako sortua izatean dago dezimen edertasuna. Kubako dezimak askotan poematik gertu
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 71
daude, baina han ere jende askorentzat poesia bakarra irakur daitekeena da, herritik urrun dagoena askotan, eta bat-batean sortuak meritu gutxiago duela pentsarazten du. Baina poesia kantatuak momentu guztiak (sortzea eta gozatzea) batean biltzen ditu. Saioen funtzioa dezimen edukiaren barruan bilatzen duenik bada, baina funtzioa talde batean ematen da. Funtzio sozial hau du: komunitatearen bilgune izatea. Indio Naborí eta Angel Valienteren norgehiagokara hurbildu zirenak ez ziren aurrez ezagutzen zuten eduki baten edertasunaz gozatzera joan, haiengandik espero zutenaz baizik; batbatekotasunaren agoniaz, alegia. Milman Parry-z geroztik oralista askok beretu dute ideia hau: “Bat-batekotasuna akrobaziak sarerik gabe egitea da. Txaloek, piezaren edertasunaz gain, ausardia ere saritzen dute”.❚❚
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
ETXEAN HARTU GAITU ELOINAK. Kulunkaulki batean eserarazi eta kafea ekarri du. Sei hilabete pasa dira Indio Nabori, haren senarra, hil zela. Baina familiaren ingurukoek ez zioten gezurrik: oraindik ez dute gainditu. Dena ematen duena ezer gabe geratzen da. Etxeak badu halako tristura bat, eta baita Eloinaren begiek ere. Nola ezagutu zenuten elkar Jesur Orta Ruizek eta zuk? Punto kubatarraren emanaldi bat entzutera joan nintzen osabarekin. Osaba Naboriren lagun ona zen. Haren bitartez ezagutu nuen. Elkarrekin pasatu genituen memento goxoek maitemindu gintuzten. Hamazazpi urte nituen artean eta elkarrekin ibiltzen hasi ginen. Egia esan, berak ez zuen ahalegin handirik egin beharrik izan ni harekin maitemintzekoâ&#x20AC;Ś
eloina â&#x20AC;&#x153;Ez zuen ahalegin handirik egin beharrik izan ni berarekin maitemindu nendinâ&#x20AC;?
Antzeko munduetatik al zentozten? Bai, nekazari mundutik nator ni ere. Bera ere halako familia baten sortu zen. Oso pobreak ziren, oso umilak.Garai hartan lana denbora baterako zen, lurjabeak nahi izango zuen arte. Ez ziren garai onak. Hura bost anai-arrebako familia batean hazia zen. Amak eta, batez ere, aitak dezimatarako zaletasun handia zuten. Zuek zenbat seme-alaba izan dituzue? Guztira lau. Lehena, Noel, lau urte besterik ez zituenean hil zen. Kolpe ikaragarria izan zen guretzat. Eskerrak gero gehiago etorri ziren! Zaharrenak, Jesusek, berrogeita hamar urte ditu orain, alabak berrogeita zazpi (Alba), gazteenak berrogei (Fidelito). Azken horrek, aitak bezalaxe, idazteko dohaina du, eta hiru nobela idatzi ditu dagoeneko. Zuk ezagutu zenuenerako repentista ezaguna al zen Indio Nabori? Nahiko ezaguna zen. Bost urterekin hasi zen inprobisatzen eta hamalau urterekin
poeta profesionalekin lehiatzen zen. Hogei urte bete zituenerako repentista distiratsua zen. Dena dela, hogeita hamar-hogeita hamabost urte bitarteko tartea izan zuen arorik onena bat-batean aritzeko. Ezaguna zen eta fama handikoa. Erasaten al zion famak? Pertsona karismatikoa zen. Jendeak kalean gerarazi egiten zuen. Miretsi egiten zuten, baina berez oso pertsona xaloa zen. Oso herrikoia zen. Maite zuen jendea. Ez da izan inor gure etxeko atean jo eta ezer gabe joan denik. Oso leiala zen. Esker onekoa. Errentagarria al zen haren jarduna? Ez gehiegi. Beste edozer eginda gehiago irabaziko zuen. Urte haietan kantatzeko kontratatzen zuten. Bizi zitekeen harekin, edo bizi-iraun, hobeto esanda. Diru gehiago lortzeko ikastetxeetako ikasleei klaseak ematen zizkien. Gainera, sortzaile konprometitua zen. Batistaren garaian ez al zitzaion boikotik egin? Iraultzaren aurreko azken hilak oso gogorrak izan ziren. Nabori konprometitua zegoen politikoki eta, beste gabe, ateak itxi zizkioten. Apenas genuen diru sarrerarik. Eta sortzeko orduan? Abestu zezakeen, baina esan nahi zuena mozorrotu egin behar izaten zuen; Fidel esan nahi zuen lekuan Marti esanda, adibidez. Kantuz, disimuluan, iragarri zuen iraultzaren etorrera. Ez zitzaion musu truk irten beti: behin baino gehiagotan atxilotu zuten. Gau bat baino gehiago pasatu zuen itzalean ziegan. Eta, gaur egun, inprobisatzaileek pentsatzen dutena esaten al dute? Jakina. Ez dago mugarik. Baina sistemarekin ados ez daudenak ere izango dira.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 75
Atzerrira alde egin dute sistemara egokitu ez direnak. Oraingo inprobisatzaile gehienak iraultzaileak dira.
Bera jartzen al zen urduri? Ez zitzaion igartzen. Ohituta zegoen. Oso seguru zegoen egiten zuenaz.
Euskal Herrian garai batean bertsolariak egun batzuk lehenago abiatzen ziren saio bat egiteko, eta zenbait egun egiten zituzten etxetik kanpo. Hemen ere antzeko zerbait gertatzen zen. Batzuetan astebeteko egonaldiak egiten zituen kanpoan.
Ze iritzi duzu haren poesiari buruz? Inprobisatzaile ona izan zen hasierahasieratik. Gaur egun ez dago hura bezalako inprobisatzailerik. Beti izan zuen halako jakin-min bat, beti ikasteko gogoa. Bi edo hiru karrera hasi zituen, baina batzuk ez zituen amaitu. Dezima perfektua egitea zen haren obsesioa. Distiratsua zen.
Euskal Herrian, esaten da, bertsolari baten emaztea izatea ez dela erraza. Ezta hemen ere. Pazientzia eta ulermengaitasun handia behar da. Senarraren lanmundua interesatzen bazaizu, niri bezala, errazagoa da. Nik, maitatu ez ezik, miretsi egiten nuen; eta miresmena oso gertu dago maitasunetik. Elkarbizitza sekula ez da erraza izaten, baina poeta batekin are zailagoa. Poeta ez da pertsona arrunta, eta hura ulertzen saiatu behar da. Eta inoiz lortzen al da poeta bat ulertzea? Bai, jakina. Inoiz saiatu zara dezima bat egiten? Ikaragarri gustatzen zait dezima, baina sekula ez naiz saiatu bat bera ere egiten. Gustu ona dut dezimatarako, mila jar iezazkidazu mahai gainean eta berehala banatuko dizkizut onenak. Baina egiten ez naiz saiatu. Epaile ona izango zinateke, beraz. Beharbada bai. Joaten al zinen bera kantari entzutera? Ez, ia inoiz. Haurrak zaindu beharra zegoen. Gainera, ez zegoen autorik, eta niri ere ez zitzaidan asko ateratzea gustatzen. Dena dela, batzuetan joaten nintzen. Oso urduri jartzen nintzen halakoetan. Batez ere, azken urteetan, ikusmena eta eztarria ahuldu zitzaizkionean.
Inoiz entzun al zenion esaten â&#x20AC;&#x153;hara, hauxe da dezima perfektuaâ&#x20AC;?? Bai. Bera oso seguru zegoen egiten zuen dezima moduaz. Zein ziren haren ereduak? Literaturari dagokionez, bereziki miresten zuen Federico Garcia Lorca. Dezimarekin egin nahi izan zuen hark poesiarekin egin zuena. Haren lehen eredua izan zen. Antonio Machado, Juan Ramon Jimenez, Rafael Albertiâ&#x20AC;Ś ere miresten zituen; 27ko belaunaldia, oro har. Haiengandik ikasten saiatu zen dezimatan hobetzeko. Repentista izateko jaio ala ikasi egin behar da? Nire ustez, dohaia da, berezkoa. Heziketa garrantzitsua da. Ahaleginak eta heziketak repentista hobea egiten dute; baina heziketa duen edozein ez da inprobisatzaile. Orain ari dira lantegiak antolatzen eta prestatzen irakasteko, baina Indiok ez zuen uste horien bidez irakatsi zitekeenik. Bokazioa dutenentzat ondo daude lantegiak, baina uste dut berezkoa ez duenak ez duela asko ikasiko. Barruan behar du zerbait: sensiberatasun berezi batâ&#x20AC;Ś Konta iezadazu nolakoa izaten zen azken urte horietako egun arrunt bat? Bera 04:00ak eta 5:00ak artean esnatzen zen eta poesiak pentsatzen zituen. Ni
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 77
07:00etan jaikitzen nintzen eta gosaria prestatzen nuen. Bere burua garbitzen zuen, bizarra kentzen, eta prest geundenean aurrez buruan bueltaka ibili zituen poemak diktatzen zizkidan. Egunez saiatzen zen poesiak pentsatzen, baina jendeak mozten bazuen ezin zuen lanik lasai egin. Goizaldeko ordu horiek zituen emankorrenak. Egunean zehar irakurri egiten nion, eta berari bururatzen zitzaizkion gauzak idazten nituen. Gainera, oso zorrotza zen. Behin eta berriz galdetzen zidan ea ondo idatzi nuen. Egunkarian hutsen batekin argitaratzen bazioten, haserretu egiten zen. Itsu geratzea gogorra izango zen harentzat. Glaukomak zituen eta ebakuntza egin zioten, baina, azkenean, ikusmena galdu zuen. Itsu geratzea harentzat ikaragarri gogorra izan zela uste dut. Ez zen alabaina sekula kexatu. Beti esaten zuen zuen ez zuela itsu geratu izana onartu, baina onartzen saiatzen ari zela.â?&#x161;â?&#x161;
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 79
80 /B63
Antton Alberdi
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
fidelito “Aitak ez zituen iraultzari egindako kritikak onartzen”
AITARENGANAKO ZUEN MIRESPENA PUZTUZ MINTZO DA FIDEL RUIZ “FIDELITO”. Pertsona jantzia eta dotorea da. Idazlea, kantaria, diplomatikoa izandakoa, hizlaria eta hiztuna. Zaharrak beragan izan duen eraginari buruz mintzatu da. Nolakoa zen zure aita? Gure zaharra jainko bat zen etxean. Kuba osoan ezaguna zen, baina ez zen jainko bat horregatik, familiarentzat esan nahi zuen guztiagatik baizik. Paregabeko gizona zen. Haren handitasuna gizatasunean zegoen. Etxetik kanpo fama handia zuen, sortzaile gisa kalitatea, herriak biziki maite zuen. Dena dela, etxean gurekiko zuen tratua zen niretzat garrantzitsuena. Eta gainerakoekin zuen tratuan? Gezurra eta traizioa ziren harentzat bekaturik larrienak. Inork bere intereserako erabiltzen bazuen, adibidez, asko haserretzen zen. Ez dut sekula nire aita baino pertsona prestu eta zintzoagorik ezagutu. Eta hori diodanean ezagutu ditudan heroi handiak ere barruan sartzen ditut. Bere ideologiarekiko zintzo jokatzen zuen. Ez dut sekula hain pertsona leialik ezagutu. Iraultzari eta sozialismoari fideltasun itsua zien. Hasieratik. Bai, bai, jakina. Iraultzak Kubako sozialista kopurua biderkatu zuen, baina hura askoz lehenagotik zen komunista: 1945ean sartu zen alderdi komunistan. Hori ere transmititu al zizun? Beno, ni neu fidelista gehiago naiz komunista baino. Hura marxista, fidelista eta martizalea zen. Haren ideia politikoak niretzat etsenplu izan ziren, baina askotan berriketan hasi eta talka egiten genuen. Haren ikuspegia zuri-beltzekoa iruditzen zitzaidan niri. Esaten nion bizitzan kolore asko direla. Gu saiatzen ginen beste gauza
batzuk erakusten, baina honetan zorrotza zen: ez zituen iraultzari egindako kritikak onartzen. Zorrotz eusten al zien ideologiari eta, berebat, ekintzari? Bai. Pertsona inmateriala zen. Gehiegizko inmateriala. Kontsumoa ez zuen maite, ezta oinarrizko kontsumoa ere. Nortasun handia zuen aitak, baina bizitzari aurre egiteko modu sinplea zuen. Edozer aski zuen jateko; ez zuen aparteko ezer behar bizitzeko, baina aldi berean asko entretenitzen zen egiten zituen gauzak egiten. Telebista ere ekarri genuen, besteon eskariz; baina hark ez zuen inoiz ikasi tresna hura pizten eta itzaltzen. Etxean ez da inoiz egon bideorik, grabagailurik, musika ekiporik… Familiaren kontzeptu espirituala, liburuak eta literatura zituen konpainia bakar. Liburutegi ederra daukazue etxean. Bai. Zaharrak esan ohi zuen idazle ona izateko irakurle ona izan behar dela, eta ziurrenik hargatik izan zen hain idazle ona. Denetarik dago haren liburutegian: literaturako liburuak, historiakoak… Habana erdia pasatu da gure etxetik liburuak kontsultatzera, galderak egitera… zetorrenak beti izango zuen zaharraren laguntza. Liburutegia zehatz-zehatz ordenatua zeukan. Itsutu ostean ere zehazki zekien zein apaletan zegoen liburu bakoitza eta zenbatgarren liburua zen. Batzuetan bazirudien ikusi egiten zuela. Liburu artean hainbeste ordu pasatzen zituen pertsona batentzat gogorra izango zen itsu geratzea, ezta? Bai. Bizitzako kolperik handiena izan zuen hura. Liburu artean pasatu zuen haurtzaroa. Maisuek gomendatzen zizkioten guztiak irakurtzen zituen. Dirua irabazten hasi zenean, berriz, liburuak erosten gastatzen zuen gehiena. Irakurtzea eta idaztea zen egiten zuen gauza bakarra.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 83
Etxean ez zuen beste ezer egiten. Ez zekien bonbila bat aldatzen ere. Eskerrak Eloina aldamenean zuen… Askotan pentsatu dut zaharrak zorte handia izan zuela Eloinarekin elkartuta. Amarekin elkartu izan ez balitz ziurrenik pertsona praktikoagoa izango zen, lurtarragoa. Eloina santu bat da, emakume asko emakume bakarrean. Harentzat jaio zela dirudi. Indio izan zen bere gizon bakarra, bere sexu bakarra. Inoiz jateko haragirik iristen bazen, zaharrari ematen zion bere zatia amak. Berak eramaten zituen paperak, berak hartzen zuen telefonoa… dena berak. Arreta guztia harentzat zen, zaharrak ez zezan irakurri beste lanik izan. Liburutegia al zen zuen aitaren mundua? Ez. Bere burua zen bere mundua. Logelan eta liburutegian pasatzen zuen denbora gehiena. Esaten zuen logela zela bere buruari ondoena entzuten zion lekua. Barne mundu handia zuen. Bere baitara bihurturik bizi zen. Batzuetan txantxak egiten genizkion, oraindik ikusten zuenean. Habanan barrena paseatzera abiatzen zenean zapata bat jartzen genion ezkerreko oinean eta mokasin bat eskuinean. Berak oina mokasinean sartzen zuen eta zapatako lokarriak lotzen zituen, eta oinetakoak kolore ezberdinetakoak izanagatik ere ez zen ohartzen. Bazihoanean geratzen genuen, barrez. Liburutegi huts bat duzue orain etxean. Utzi duen hutsunea kalkulaezina da. Prestatuta geundela uste genuen, baina joan denean ohartu gara ezetz. 1993ko ekainean jakin zuen bihotzekoa zuela. Oso gaizki egon zen garai hartan. Probak egin zizkioten eta lau arteria itxita zituela esan zioten. Ebakuntza egin zioten, bypasa jarri, eta heriotzaren eta bizitzaren artean kulunkan ibili ondoren onik atera zen. Hala ere, esan ziguten bost urteko bizia geratzen zitzaiola. Diabetiko kronikoa zen eta horrek
bere bizi-itxaropena murritz zezakeen… Eta hamahiru urte pasatu dira geroztik. Denbora joan ahala arazoaz ahaztu ginen. Abenduaren 28an besoko mina sentitzen hasi zen eta medikuarenera eraman genuen. Medikuak berehala konturatu ziren arteriak berriro itxita zeuzkala. Bihotza huts egiten hasi zitzaion, eta abenduaren 30ean bihotzekoak eraman zuen. “Betiko uste genuen” idatzi zuen Maximiano Traperok hura hil eta gero. Ondo laburbildu zuen jendearen sentipena. Ez zenuten espero… Ez. Itxura ona zuen, azala tinko, ondo orraztua beti. Garrantzi handia ematen zion kanpo-itxurari. Ez zen materiala, baina presumitua bai. Kontraesana dirudi, baina… Galai fama izan zuen gaztetan eta uste dut zahartzaroan ere bazituela gaztetan izanakoaren arrastoak. Pentsa, hil aurretik hitz egiten ari ginela orrazteko eskatu zidan. Ospitalera joan ginenean ere oinez atera zen etxetik, bere kabuz. Horregatik izan zen gogorra. Denborarik ez genuen izan ohitzeko. Eta gero hutsa nabariago… Ni isiltasunean murgildu nintzen. Ordu arte ezagutzen ez nituen bakardadea eta isiltasuna ezagutu nituen. Familian hil zaidan lehena izan da. Lehen, heriotza beti besteren kontua zen. Kolpe gogorra izan da. Etxean hark utzitako hutsa nabari da. Atzo aitaren eguna zen. Normalki festa egiten genuen: nik kantatu egiten nuen, repentistak etortzen zitzaizkion kantura… baina aurten ezin egin izan dugu. Etxeak haren presentzia handiegia du. Etxea haren tenplu bihurtu da. Ez dugu gogorik hemen ezer egiteko. Hau eraldatu egin behar dugu. Indio Nabori fundazioa egin behar dugu hemen, adibidez; jakina, haren lana sustatzeko. Kazetari, literatura, inprobisazio, nekazaritza kultura, poesia soziala eta abar interesatzen zaion
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 85
jendearen etxe bihurtu behar dugu. Zugan eragin handia izan du aitak. Literaturarako zaletasuna ere harengandik datorkizu. Bai. Ni jaio nintzenean beste etxe batean bizi ginen. Txikiagoa zen. Aita itsutu zenean eman zigun etxe hau gobernuak. Ondo kokatutako leku batean bizi ginen, baina etxe hau handiagoa da eta eragozpen arkitektoniko gutxiago du. Lehengo etxeak lau gela zituen, haietako bat liburutegia; hura zen nire gela. Horrek eta haren gomendioek eragin handia izan zuten literaturarako nire zaletasunean. Irakurri beharreko liburuen eta ikusi beharreko filmen zerrenda egin zidan: latinoamerikako prosa, prosa kubatarra, 27ko belaunaldia, Borges, Saramago… unibertsaltasuna erakutsi zidan partikulartasunetik hasita. Eta, aizu!, Lorca ere ezin aipatu gabe utzi. “Federiko” deitzen zidaten txikitan Lorca asko gustatzen zitzaidalako. Irakurle lanean ez ezik idazle lanean ere hura zenuen gidari. Bai, baina aitaren argia handiegia zen, eta, agian, horregatik ez nuen idatzitakorik argitaratu nahi. Itzal egiten zidan. Edo alderantziz. Ez dakit. Kontua da, azkenean haren itzalera hurbildu nintzela, aldi berean argi eta itzal zen hartara. Azkenerako berak konbentzitu egin ninduen eta, geroztik, argitaratu ditut zenbait liburu. Denak aita bizi zenean.❚❚
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 87
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
UHARTEAREN ERDIALDEAN DAGO SANTA CLARA. 250.000 biztanle ditu. Ikasleen hiria da Santa Clara. Kanpotik etorritako ikasle asko da bertan. Gainera industria ugari dago eta ez da lanik falta. Ez dira asko kalean zer edo zer eskean datozenak. Ez da bereziki ederra, baina Kuba modernoago batera heldu garen irudipena daukagu. Autobusean heldu gara, eta Virgilioren laguntzari esker badugu kontaktua: Paquito. Horrek lotarako lekua lortu digu. Estaziotik irten orduko dozena bat pertsonak lotarako lekua eskaini digute. Ezetzik ezin onartu dute. Betiko kontua. Bicitaxi batean joatea erabaki dugu. Batetik, handik lehenago aterako gaituelako, eta bestetik, dozenako hamaikagarrena zelako. Etsaiarekin aliatzeak duen estrategia. Bidaiaren prezioa zehazten saiatu gara, baina hura bere etxearen propaganda egiten lanpetuegia dago guri entzuteko.
santa clara (1)
Azkenerako iritsi gara nahi genuen lekura. Lau peso kobratu dizkigu. Hori guztia aurrez prezioa ez lotzeagatik eta haren ostatua ez aukeratzeagatik. Enfinâ&#x20AC;Ś Paquitoren atea jo dugu. Aitona batek ireki digu. Egun batzuetan hura izango da gure gidaria.â?&#x161;â?&#x161;
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 89
90 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 91
92 /B63
Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 93
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
PERTSONA INTERESGARRIA DA FRANCISCO RODRIGUEZ ALEMAN. Mila ofiziotan jardundakoa da eta denetatik ikasi du. Zer ez ote du egin? Che-ren gorpua Santa Clarara ekarri zutenean bera aritu zen ekitaldiak antolatzen, Fidel Castroren bizkartzain izan zen, komunikologoa da, ahozkotasunaren ikertzailea, irakaslea… Badu zer kontatua. Urte askotan bidaiatu du batetik bestera eta jakinduria pilatu zaio mingainean. Bera arduratu da Santa Clara hirian gure gidari izaten, eta bertako repentistaren bat edo beste ere aurkeztu digu. Nahiko harreman estua izan zuen Indio Naborirekin. Gertuko pertsona zela dio. Beste sortzaile batzuek masa ekitaldiak izaten zituzten gustuko; herriaren maila berekoa izatea nahiago zuela hark, dio.
francisco rodríguez aleman “paquito”
Hitz egiteko modua bera ere berezia zuen: “Pausatua zen. Haren ahotsa hiltzen bezala zen hitz egin ahala. Isiluneak luzatzen zituen eta silaba batzuk indartzen zituen. Askotan ez zirudien kubatarra zenik ere. Oso poetikoa zuen hizketa, gozo-gozoa”. Politikoki pertsona koherentea eta konprometitua zela dio, eta horrek askotan haren lanaren garrantzia galtzea eragin duela. Jende askok hartu du hori haren lanari erasotzeko aitzakiatzat. Hala ere, uharte osoan maite omen zuen jendeak. Zoriontsu zirudiela ere badio: “Beti ikusten nuen emaztea aldamenean zuela. Egia esan, bizitzan nahi zuen guztia zuela zirudien, errealizatua sentitzen zela. Ziurrenik, horregatik egin ahal izan zituen hainbeste gauza”.❚❚
Umila zen izaeraz eta ondasunez: “Erakustea baino nahiago izaten zuen beti irakastea, eta besteren lanak goraipatzen zituen bereak baino gehiago. Poesia kriolloari eta kubatarrari buruz eta kubatartasunari buruz inork gutxik zekien hark adina”.
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 95
96 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 97
98 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 99
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
santa clara (2) tren blindatua
KUBAKO IRAULTZAN BORROKA GARRANTZITSURIK IZAN BAZEN HURA SANTA CLARAKOA IZAN ZEN. 1958an Fidel Castrok eta haren mutilek Santiago hartu zuten, Raul Castrok Guantanamo, eta Camilo Cienfuegos Yaguajay-n ari zen borrokan. Che Guevara Sancti Spiritusen zebilen garai hartan, eta jakin zuen tren blindatu batek armaz beteta uhartea zeharkatu behar zuela Santiagora joateko bidean. Abenduaren 28an Guevara eta haren mutilak, Molotov koktel batzuk eta trenbidea okertzeko buldozer bat erabiliz, trenaz jabetu ziren.
asko berdindu ziren indarrak. Gainera, armadaren moralari sekulako kolpea eman zioten. Urtarrilaren 1ean Santa Clarak etsi eta Batista diktadoreak Dominikar Errepublikara alde egin zuen. Iraultza martxan zegoen jada. Urtarrilaren 2an Che Guevara eta Camilo Cienfuegos Habanan sartu ziren, eta bost egun geroago Fidel Castro. Trena errailetik irten zen lekuan, gerra ekintza haren oroigarri, orain buldozer bat eta armak ikusten dira.â?&#x161;â?&#x161;
Ordu arte indarren desoreka handia zen armatan, baina tren hartan bildutakoarekin
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 101
102 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 103
104 /B63
Inprobisatzaileen familia<B52 / 105
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
santa clara (3) che guevara
EZ DA HARRITZEKOA SANTA CLARAN CHE GUEVARA HERRIKO SEMETZAT HARTZEA. Iraultzailearen aldekoek eta zaleek ezinbesteko geldialdia dute hiri horretan. Cheren omenez eraikitako monumentu asko dago hirian. Ikusgarriena, zalantzarik gabe, Iraultza plazaren aldamenean dagoen sobietar estiloko mausoleoa da. 1988an eraiki zuten haren heriotzaren 20. urteurrenean. Mausoleoaren beheko aldean Argentinan sortutako iraultzaileari buruzko museoa dago. Haren fusilak, argazkiak, gutunak eta beste gauza asko aurkitzen dira, ongi gordeta, ikusi eta miretsi nahi dituenarentzat. Dena dela, bisitariarentzat unerik hunkigarriena mausoleo-memorialean sartzea izaten da: Cheren eta harekin batera Bolivian fusilatu zituzten 38 borrokalarien gorazarretan egindako egoitza
da. Ez da bereziki ikusgarria: plaka bana dute borrokalariek eta ondoan sua beti piztuta. Paretetan dauden landareek hil zituzteneko oihana irudikatzen bide dute. Omenaldi xumea da, baina Cheren gorpua bertan datzala jakiteak bihotz ikara sortzen du. 1997an ekarri zituzten, haren 30. urteurrena prestatzen ari zirenean. Zorte handia izan zuten kubatarrek: Bolivian erregimena aldatzera zihoazenean aurkitu zituzten haren gorpuzkinak. Garaiz aurkitu izan ez balira, ez zatekeen inoiz Cheren arrastorik aurkituko. Kuba osoan aurki daitezke Cheren omenez esku trebez egindako irudiak. Haren deitura hurrenez hurren osatzen duten hiru letrek honako hauxe esan nahi dutela diote: Cuba Hermano Ejemplo â?&#x161;
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 107
108 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 109
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
santa clara (4) la loma del capiro
MUINO BAT DA LA LOMA DEL CAPIRO. Bertatik hiri osoa ikusten da. Haurrak jolasean eta animaliak lasai ederrean. Leku ederra, benetan. Harmaila batzuetatik gora igoz ailegatzen da tontorrera. Harmaila batzuek, zapaltzean, hots arraroa ateratzen dute. Aireztatzeko hodiak dira. Paquitok azaldu digunez, muino guztia tunelez betea dago. Tunelez beteta daude Kubako hiri estrategikoetako barrunbe asko.
mendira ailegatu arte. Han garaitezinak direla dio. Haurrek ikastetxeetan fusilekin tiro egiten ikasten dute; gerra egiteko prestakuntza osoa hartzen dute. “Estatu Batuek badakite Kuba inbaditzeak eguneko 3.000 soldaduren heriotza ekarriko diela”, dio. Eta eskailereretatik gora egin dugu.❚❚
Inoiz erasotzen badiete borrokarako prest dauden herritar guztiak tuneletara joango omen dira lehen egunean. Hurrengo egunetan, pixka bat harago joango omen dira, harik eta hiriaz bestaldean dagoen
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 111
112 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 113
114 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 115
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
HERRIKO INPROBISATZAILE BAT AURKEZTEKOTAN GERATU DA PAQUITO. Agila deitzen omen diote. Haren etxera eraman gaitu. Pozik hartu gaitu etxean. Familia osoa bildu da aitaren kontuak entzuteko.
kantuan oraindik. Dezimak idazten ere hasi da oraintsu. Ondo etorriko zaigu kontaktu hau Las Tunasera baino lehenago berotze saio batzuk egiteko.â?&#x161;â?&#x161;
Dagoeneko pixka bat zahartuta badago ere, repentista abila da. Herriz herri ibiltzen da
santa clara (eta5) agila (1/2) Kubako azken indioa B63 / 117
118 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 119
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
yamil díaz gomez
OLERKARIA DA YAMIL DÍAZ GÓMEZ. Gaztea da, baina sei liburu argitaratu ditu dagoeneko. Santa Claran jaio zen, 1971n, eta gaur egun bertan argitaratzen den Signos aldizkariko erredaktorea da. Erredakzioan hartu gaitu. Bere liburuetako batean idatzia du: “hay quien está soñando para afuera”, eta halaxe mintzo da: begirada galduarekin eta astiro. Naboriri buruz mireste handiz hitz egin arren, hark idatziz utzitako ondarea soilik interesatzen zaio; bat-bateko jarduna maila apalagokotzat du. Zer da dezima moldea kubatarrentzat? Espainian herriaren molde nagusia erromantzea izan zen. Kuban poesia kultua egiteko baizik ez da erabili molde hori. Dezima, berriz, herriaren neurria izan da beti Kuban. Horregatik hasieran poeta askok ez zuten molde hori asko erabiltzen, maila apalekoa zela uste baitzuten. Naborik, berriz, maisutasunez landu zuen alor hori eta maila bat gorago jarri zuen. Beraz, literaturaren aldetik egindako jauziak bat-bateko alorrari lagundu egin zion? Bai. Dezima idatziak jauzia egitearekin, dezima kantatuak, herrikoiak, ere egin zuen. Eta hori Indio Naboriri zor zaio, zalantzarik gabe. Arlo idatzia da niri, poeta gisa, gehien interesatzen zaidana. Kantatutako dezima gehienak haizeak
daramatza. Dezima idatziei, berriz, paperak eutsi die. Zein da, zehazki, Indio Naborik dezimari egin zion ekarpena? Batetik, aipagarria da Indio Naborik egin zuen ahalegina metaforak indartzeko. Bestetik, 27ko belaunaldiak Kuban izan zuen eragina aipatu behar da. Lorcaren neopopulismoak eta, batez ere, haren liburuak, Romancero gitano-k, eragin handia izan zuten Naborirengan. Zenbait margolarik garaiko nekazaritza giroa margoz islatu zuten. Hark dezima erabili zuen tresna gisa. Nabori ohartu zen Lorcak hizkera berria sortu zuela herriaren hitz egiteko moduetatik abiatuta. Begiak ireki zizkion horrek, Kubako kultura oso aberatsa baita esapide aldetik. Esan liteke dezima irauli zuela. Eta ez al da beste dezimagilerik izan edo izango haren mailara ailegatu(ko) denik? Nik uste dezima kubatarra Naborik utzi zuen lekuan dagoela. Izan dira berrikuntza txikiak, baina ez oso garrantzitsuak. Inork gehiagok ez du dezima egin Naboriren freskurarekin. Garai bateko poeta bat, Cucalambe, izan zen, Nabori bezala, poesia herrikoiaren ordezkari; baina ezin dira alderatu bi olerkarion lanak literaturaren ikuspegitik.❚❚
“Kantatutako dezima gehienak haizeak daramatza”
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 121
122 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 123
124 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 125
126 /B63
B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N
Enaz banaz
XABIER AMURIZA
Jon Loategi, bertsozko mezularia
XABIER AMURIZA
JON LOPATEGI
Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Agur sagar beltzeran
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
SANTA CLARA ETA TRINIDAD ARTEAN DAGO SANCTI SPIRITUS PROBINTZIA. Izen bereko hiriburuan 60.000 biztanle bizi dira. Espainiarrek fundaturiko zazpi herrietako bat da, eta itxura koloniala du. Ez da hiri turistikoa, pasoko herria gehienera jota ere. Aldea igartzen da bertako kaleetan barrena ibiltzen hasiz gero: ez da ohiko “tz-tz”-rik entzuten; zer edo ezer saldu nahi duen jinetero gogaikarririk ez da agertzen. Lastima da ikusteko gauza handirik ez egotea! Sancti Spiritusera etorri gara, Paquitok Juanelorekin hitz egiteko gomendatu digu eta. Poeta eta intelektuala da Juanelo.❚❚
sancti spiritus (1) (1/2) Kubako azken indioa B63 / 129
130 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 131
132 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 133
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
juan eduardo bernal etxemendia “juanelo”
1954AN JAIO ZEN JUAN EDUARDO BERNAL, SANCTI SPIRITUSEN. Idazlea eta ikertzailea da. Kubako artista eta idazleen elkartearen zuzendaria da bere probintzian. Hamaika liburu argitaratu ditu: olerki liburuak lau eta saiakera liburuak zazpi. Kubako tradizio kulturala aztertzen dihardu. Haren birraitonak sustraitu zuen troba kubatarra herrian eta berak ere musika arloa landu du. Musikologotzat baino gehiago musikografotzat dauka bere burua: musikaren balio soziohistorikoa aztertzen du. Naboriri buruz hizketan jardun du, oso maila jasoan. Haren ustez pertsona agortezina zen hura.
hori gertatu egin zen. Politikak asko eragin zuen haren bizitzan. Oso markatua izan zen Naboriren ibilbidea. Iraultzaren aurretik aurka eduki zuen makinaria guztia alde jarri zitzaion iraultzaren ostean. Horren ondorioz, bada haren lana gutxiesten duenik. Politikoki bultzatako idazlea zela zioten batzuek, baina berak iraultza baino lehenago zuen herriaren errekonozimendua; eta herria ez da hain erraz engainatzen. Kritika batzuk egin izan zaizkio, baina kritiko horiek beren ekarpen politikoei garrantzi handiegia ematen diete eta garrantzi gutxiegi, aldiz, beren ekarpen estetikoei.
Zer da dezima kubatarrentzat? Kubatarren adierazpide eta kultura molde nazionala da dezima. Zortzi silabako lerroak oso natural sartzen zaizkigu belarrira. Askotan jendeak zortzi silabako esaldiak osatzen ditu oharkabean. Dezima itsaskorra da eta herrian itsatsia dago.
Adibidez… Haren dezimak garbiak ziren. Garbiak eta zuzenak. Herriaren sentimendua dezimaratu zuen eta garai baten kronista izan zen. Hala ere, mugarriren bat jarri behar banu, Entre, y perdone usted liburua hautatuko nuke. 60. hamarraldian idatzi zuen eta aro berria abiatu zuen arlo estetikoan eta sozialean. Axal-axal irakurriz gero gizarteari buruzko gogoeta bat izan liteke, baina funtsean liburu intimoa da. Nostalgiaren fantasia da, 60. hamarkadako poesia kolokialistaren bidetik.❚❚
Garrantzi handia du tradizio herrikoiak Kuban, ezta? Bai. Kuban herriarentzat sortutakoak du transzendentzia; eta herria, batez ere, nekazari girokoa da. Bestetan badira hiri kosmolitak, baina Kuban hiriak ere nekazari girokoak dira. Edozein hiritan, igande gauetan kale guztiak hutsik daude, denak Palmas y cañas repentismo programa ikusten ari dira. Eta programak nekazari giroa du oinarri. Herriak gertuko sentitzea beharrezkoa du norbait edo zerbait gustuko sentitzeko. Pentsa: errepublikaren agintari izan direnetako batzuek ez zuten oinarrizko ikasketarik ere gainditu. Batistak, adibidez. Hasieran, Batista ona zen; umila, herritik zetorrena. Horregatik maite zuen herriak. Gero, ordea, usteldu egin zen. Indio Naboriren inprobisazio garairik onenean, hain zuzen. Iraultzaren aurretik, Naboriren poesiak aldaketa aldarrikatzen zuen, eta aldaketa
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 135
136 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 137
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
sancti spiritus (2)
HIRIAREN ERDIALDEA ERRAZ IKUSTEN DA, ETA BEHIN HORI IKUSIZ GERO EZ DAGO IKUSTEKO ASKORIK. Herriko plazan eseri gara, etxetik gertu dagoela baliatuz. Ez da denbora asko pasatu aldamenean norbait eseri den arte. Bere burua aurkeztu du, nortasun agiria ere erakutsi digu. Herriko tontoa ez bada, ondo egiten ditu itxurak. Tatuajeak omen ditu gustuko, eta aldizkari pornografikoak. Ea bidaliko genizkiokeen ale batzuk… Ez, ez da itxurak egiten ari. Ordu erdi bat hizketa delirantean jardun ostean haren lehengusina ezagutu nahi al dugun galdetu digu, edota norbait gazteagoa nahi izatekotan lehengusinaren lagun bat, oso polita. 20 euro inguru. Itxurak egiten ari ote da? Badaezpada ere, etxera joan behar dugula esan diogu. Aurrez balkoitik begira sumatu dugun etxekoandreari galdetu diogu ea nor den plazan hizketan jardun zaiguna. “Hura, herriko xelebrea”. Umezurtza da, ez daki irakurtzen, ezta batuketak egiten ere. Batuketak egiten agian ez, baina negozioak egiten badakiela pentsatzen ari ginen
bitartean etxeko nagusia ailegatu da. Hitz egiten hasi gatzaizkio honetaz eta hartaz. Prostituzio gaiari heldu nahi diogu, eta hartara eraman. Ez du apuru handirik sentitzen. Turistarik gehienak horretara datozela dio: % 80 inguru, espainiarrak eta italiarrak batez ere. Hala ere, bera zorrotza dela dio: neska eta mutila etxera ailegatzen direnean, kubatarra nolakoa den begiratzen du, eta gustatzen bazaio haren datuak apuntatu eta lo gozoa nahi izaten die; bestela, kubatarra kalera. Gero, barkamena eskatu eta erretiratzen hasi da. “Palmas y cañas ikustera noa”, esan digu. Egia, igandea da gaur; repentisten programa ematen dute. Naboriri buruzko lan bat egitera gatozela esan eta haren aldamenean eseri gara. Bidaiako oroitzapenik politenetako bat eraiki dugu: bi mundu programa xume batekin gozatzen.❚❚
(1/2) Kubako azken indioa B63 / 139
>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>> >>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>
EGUN GOGORRA IZANGO DA BIHARKOA. Sancti Spiritus eta Las Tunas bi hirien bitarteko bidaia egin behar dugu autobusean. Bidaia nahiko luzea da. Garaiz helduko gara jardunaldietara: pare bat egun lehenago. Aurretik afaldu egin behar dugu. Azken eguneko afaria Kuban orain arte egin dugun onentsuenetakoa izan da. Ugaria,
ezberdina: entsalada, oilaskoa, patata frijituak, arrautzakâ&#x20AC;Ś Ondo prestatuak. Despedida polita ondo hartu nauen herri bati. Nork esan behar zigun hain gustura jandako hark halako triskantza egingo zigula, geroago, urdailean!â?&#x161;â?&#x161;
sancti spiritus (3) (1/2) Kubako azken indioa B63 / 141
142 /B63
(1/2) Kubako azken indioa B63/ 143
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
BERTSOLARI ALDIZKARIA
BERTSOLARIK BERE UDABERRIKO BILDUMA AURKEZTEN DU. ERRIMADUN HIRU KAMISETA, BEREZIAK ETA DOTOREAK. MODA-MODAN JOATEKO, BERTSOLARITZA EZ BAITA INOIZ MODATIK PASATZEN. Kalean 20 euro balioko ditu, baina harpidedunok erdi prezioan lor dezakezue.
MANGA LUZEA URDINA ETA IRUDIAK ZURI BELTZEAN Mutilentzat: S, M, L eta XL Neskentzat: M eta XL Bertsoaren lau oinekin osatzen da marrazkia, eta hiru marrazki ezberdin dauzkagu aukeran.
Argazkietan Zarauzko Antoniano ikastetxeko ikasleak eta manikiak ‘Agirrezabal’ dendakoak.
B.KAMIXETAK BBBBBB BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI
B.KAMIXETAK
w w w. b e r t s o l a r i . n e t
ESKURATU NAHI BADUZU DEITU 943 300 621 TELEFONORA EDO bertsolari@euskalherria.org HELBIDERA
Bertsozale elkartea
B ERTSOLARI liburuak
BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA ▼▼ ▼
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
2001 ▼▼▼
>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<