Bertsolari - 65. aldizkaria

Page 1

BASAMORTUKO BARDOAK


B.27/28/29/30/31

B.32/33/34/35/36

B.37/38/39/40/4

B.42/43/44/45/46

65 B ASAMORTUKO

BARDOAK

B.47/48/49/50/51

B.52/53/54/55/56

B.57/58/59/60/61

B.62/63/64/65

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria

Etxeko kontuak jorratzekotan gara aurten aterako ditugun zenbakietan, baina kanpokoetatik hasi gara. “Ahozkotasunaren Kulturarteko Topaketak” egin zirenean Saharako inprobisatzaileak gonbidatu zituen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak, baina Marokoko Gobernuak galarazi egin zien bidaia. Basamortuko bardo horietako bati egin diogu bisita Tindufen. Josu Martinezek bidaia horren inguruan egin duen kronika benetan da irakurgarria. ………………………………… …………


b

%

BERTSOLARI A L D I Z K A R I A

D

A

B

E

R

R

I

A

·

2

0

0

7

BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91

<

……………………………………………………… ……………………Luxuzko beste lan bat dator segidan zenbaki honetan: Urtzi Urrutikoetxeak Puerto Ricoko trobadore batekin, Victoria Sanabriarekin, egin duen elkarrizketa. Herrialde horretako trova Kubakoaren anaia bikia da, eta gizonezkoena zen mundu horretan nabarmendu den lehen emakumea Sanabria da, hemeretzi urterekin txapelketa bat irabazi ondoren. Gaurkotasun erabatekoa duen gai bat jorratu du Antxoka Agirrek: “Sarean bertsoak duen lekua”. Gai historiko bat jorratu digu beste behin Francisco Maizteguik: Serafin Barojaren inguruko kontuak ekarri dizkigu. Azkenik, irakurleari begia alaitzeko, dozena bat bikote jarri ditugu jolasean, eta kide bakoitzari ondokoa hemendik hamabost urtera nolakoa izango den irudikatzeko eskatu diogu. ON EGIN.

U

004

Mganiinak, basamortuko bardoak

022 Makalalditxo baten ondoren Puerto Ricon troba suspertzen ari da

078 Serafin Baroja: “ Baciaztic gureac ¡ Ratapla’ n!”

094

Bata bestearen igarle

036

Bertsotan gabiltza sarean


Testua eta argazkiak: Josu Martinez

Hala dio Julio Caro Barojak, joan den mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan idatzitako Estudios Saharianos liburuan. Tipoak, orduan espainiar kolonia zen Mendebaldeko Saharara bidaia luze bat egin ostean, lan mardul batean bildu zituen hango jendearen bizimodua, ohiturak, historia eta kultura, eta hara, sorpresa: ba omen ziren Sahara urrun hartan ere (gure herrian bezala) inprobisatzen eta elkarri desafioka ibiltzen ziren bardo batzuk: basamortuko trobadoreak. “Son los bohemios del desierto y como tal son tratados: medio se les desprecia medio se les admira.”

“La otra casta es la de los iggauen (en singular iggiu): los que podriamos llamar bardos. (…) ¡Desgraciado el anfitrión que no les da lo que esperan! Pronto compondrán versos satiricos, en que harán alusiones a su mezquindad. Por eso, cuando en puntos próximos, coinciden dos hombres en rango y hay alli bardos, rivalizan aquellos en esplendidez…”.

BASAMORTUKO BARDOAK

Mganiinak,

Mganiinak, BASAMORTUKO BARDOAK


6 /B65

Aurrean nuen bardoak (“Poeta” deitzen zion Ahmed-ek) Mohamed Salem zuen izena eta hogeita hamar urte inguruko sahararra zen, Mauritanian jaioa izan arren. Saharan bi poesia mota egiten zirela azaldu zidan aurrena, bata idatzia, arabieraz, eta bestea ahozkoa eta inprobisatua, hasanieraz (arabieraren dialekto sahararra). Galdetu zidan ea niri zein interesatzen zitzaidan. “Hasanieraz egindakoa” erantzun nion, eta hala hasi zen, Mauritanian eta Mendebaldeko Saharan praktikatzen den kantaerari buruz berbetan. Basamortuko bardoak B65/ 7


ARO BAROJA zaharrak baino ziento erdi urte geroago, 2003. urtean Ahozkotasunaren Kulturarteko Topaketak antolatu zituenean, Bertsozale Elkarteak basamortuko bardo haiek Euskal Herrira gonbidatu zituen, mundu zabaleko beste inprobisatzaile askorekin batera jardunaldietan eta Euskalduna jauregiko jaialdian parte har zezaten. Sahararrek, ordea, marokoar burokraziarekin topo egin zuten (zer edo zer esatearren), eta azken momentuan, ez zuten etortzerik izan.

C

Gauza horiek guztiak nituen gogoan, joan den abenduan, karanbola triple bat medio, egun sorta bat Saharako kanpamentuetan emateko aukera suertatu zitzaidanean. Bilboko kontserbatorioko orkestra osoa hara joatekoa zen, hain zigortua izan den herri hari musika sinfonikoa zer den erakustera. “Ze irudi polita”–pentsatu nuen, jakin nuenean- “orkestra gazte oso bat, basamortuaren erdian Tchaikovskyren balletak jotzen, elkartasunaren izenean”. Ni ez naiz, ordea, ez Bilboko kontserbatorioko ikasle, ez inolako orkestrako kide. Ez nintzen, beraz, bidaia hartan joatekoa. Baina zorteak eta mutur handia izateak horrelako gauzak dituzte batzuetan eta Txaber Fernandez lagun biolinistak esan zidanean zuzendaritzaren oztopoengatik (burokrazia, ostera ere) bidaia agian ez zela aterako, berehala erantzun nion, “Txo, hala ere, zuon kabuz joatea erabakitzen baduzue, gogoratu baduzula gitarra eta soinu handia jotzen dituen lagun ez oso altu bat”. Handik aste pare batera, deitu egin zidan Txaberrek. Dena lotua zegoen arren, esan zidan kontserbatorioak bidaia suspenditu egin zuela “mobida handiegia zelako”.

8 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 9


Hala ere, hamabost bat musikarik bidaia berdin-berdin egitea erabakia zuten eta hegazkinean lekua gelditzen zen gitarra bat, akordeoi bat eta Txaberren lagun ez oso altu batentzako. Eta abiatu ginen

Eta ez gu bakarrik, gainera. Abenduaren hasieran, espainiarrek jai ematen dizkiguten egun horiek hastean, euskaldunez betetako hegazkin bat partitu zen Loiutik Tindouf-era. Hura bezalako hegazkin oso bat, pertsonatan zenbatuta, berrehun bat euskaldun direla esango nuke. Agian gehiago ginen, agian gutxiago. Jende asko, edozein eratara. Gehienak, udan haur sahararrak euren etxean hartu ostean, beren txikiei bisita egitera zihoazen.

Bilboko kontserbatorioko orkestra osoa hara

Gure espedizioari dagokionez, azkenean hamaika musikari bildu ginen. Hala, argi samar zegoen Tchaikovskyren balletak jotzeko estu samar ibiliko ginela eta taldeko guruek erabaki zuten musika sinfonikoa euskal flokoreaz aldatzea. Gurekin batera, beste dozena erdi bat gazte ere bazetozen, Sopelako “Nuyum” elkartekoak. Istorio kuriosoa da beraiena. Duela pare bat urte, ikas-bidaia alternatibo bat egin gura zutela eta, Sopelako institutuko ikasleak Saharako kanpamentuetara joan ziren: jendeak hondartza eta alkohola zer den ez dakien leku batera. Gehienentzat, hala ere, bidaia iniziatikoa izan zen, bizi osorako marka uzten dutenetakoa. Euskal Herrira itzultzean, Sahararen aldeko elkarte bat sortu eta asko, kausa horretako militante bilakatu ziren. Geroztik, ahal duten guztietan itzultzen dira kanpamentuetara.

joatekoa zen, hain

herri hari musika

Fandangoak eta arin-arinak jotzera joan ginen, beraz, basamortura. Eta nire kasuan, horrez gain, Julio Caro Barojaren planean (baina bibote eta talenturik gabe), Euskal Herrira etortzerik izan ez zuten Saharako inprobisatzaileekin topo egitera.

sinfonikoa zer den

Baita iritsi ere

zigortua izan den

erakustera. “Ze irudi polita”–pentsatu nuen, jakin nuenean“orkestra gazte oso bat, basamortuaren erdian Tchaikovskyren balletak jotzen, elkartasunaren izenean”. 10 /B65 Basamortuko bardoak

Ez naiz gehiegi luzatuko Mendebaldeko Sahararen egoerari buruz. Gauza ezaguna denez, Espainiaren kolonia izan zen 1975era arte, baina espainiarrek lurraldea uztean, Marokok okupatu zuen. Hala, milaka sahararrek beren herria utzi behar izan zuten, ihesi Aljeriako basamortuan errefuxiatzeko, Tindouf inguruan. Geroztik, borroka mota guztiak probatu dituzte: armatua hainbat urtez eta 1991n Fronte Polisarioak su-etena iragarri zuenetik, politiko-diplomatikoa. Baina, amigo, jakintsu bizardun batek behin esan zuenez, “ekonomia da mundua mugitzen duena” eta, noski, hori kontuan izanda, komunitate internazionalean inork ez du Maroko haserretu gura. Hala, saharar herriak sekula heltzen ez den autodeterminazio erreferendum baten zain segitzen du, tinko, nekagaitz. Baina behar dutenek konpromisoak hartu ezean, beste hogeita hamar urte pasako ditu erbesteko kanpamentuetan. Horiek horrela esanda, (eta horiek horrela dira) edonorentzako eredu den herri zapaldu eta heroiko bat imajinatzen dugu askotan Saharari buruz ari bagara. Eta ez diot nik, zentzu handi batean,

Basamortuko bardoak B65/ 11


hala ez denik. Baina eguneroko errealitatea ez da, sarri, fabula erromantikoekin bat etortzen eta han ere, gure herrian bezala, gaur eguneko jendarteetako gaitz askok jota daude bertokoak.

Hura bezalako

Adibidez: basamortuan bizi dira, kondizio tamalgarrietan, bai. Baina batzuk beste batzuk baino “basamortuagoan� bizi dira; batzuk beste batzuk baino kondizio tamalgarriagoetan bizi dira. Erraz asma liteke, etxeen tamainari begiratuz, nork daukan karguren bat.

pertsonatan

hegazkin oso bat,

zenbatuta, berrehun bat euskaldun direla

Adibidez: asko (ume eta nagusi) diruaren eta kontsumoaren miresmenean bizi dira: ikusi genuen komunik ere ez zeukan etxerik, baina ez telefono mugikorra falta zuenik. Ume asko, udan gure herrietara etorri eta gura duten guztiaren jabe bihurtzen dira hilabetez, (dela bizikleta bat edo errealaren ekipazio osoa) eta Saharara itzultzean, alde batetik gure jendartearen irudi erabat faltsua daramate (kontsumitzeak eta ahalik eta propietate gehien pilatzeak zoratu egiten ditu) eta bestetik, euren arteko ezberdintasunak sortzen dira (ume guztiak ez baitoaz Europara udan eta doazenen artean ere, batzuei familiak galtzerdi batzuk oparitzen baitizkie eta beste batzuei, berriz, play station bat).

esango nuke. Agian gehiago ginen, agian gutxiago. Jende asko, edozein eratara. Gehienak, udan haur sahararrak euren

Jakina, hori eta sahararrak ia ehuneko ehunean nazioarteko laguntza humanitariotik bizi direla kontuan edukita, euro ibiltari bat sentitzen zara, kasik. Zentzu batean, horrela ikusten zaituzte eurek:

etxean hartu ostean, beren txikiei bisita

Gehienentzat, hala

egitera zihoazen.

ere, bidaia iniziatikoa izan zen, bizi osorako marka uzten dutenetakoa. Euskal Herrira itzultzean, Sahararen aldeko elkarte bat sortu eta

dirua eta opariak eramatera zoazen Olentzero baten moduan (eta logikoa ere bada; seguruenik, guk berdina egingo baikenuke egoera berdinean bageunde). Hala, ikusten duzu, adibidez, ama batek telefono mobila ematen diola seme txikiari eskura eta esaten diola Donostiako familiari deitzeko, diru apur bat bidal diezaieten eskatzeko. Edo neskatxo polit bat Karmelo Ikastolako jostailu batekin bueltaka ikusten duzu, eta konturatzen zara jolas hori zuk eramana dela oparitzeko, baina eman aurretik motxilatik hartu dizutela.

asko, kausa horretako militante bilakatu ziren. Geroztik, ahal duten guztietan itzultzen dira kanpamentuetara. 12 /B65 Basamortuko bardoak

Ez dut esango portaera orokortua hori denik, baina horrelakoak ere badira. Eta orduan, pentsatzen duzu ez dela sustengagarria herri oso bat nazioarteko laguntzatik bizitzea, ze horrek pasibo bilakatzen ditu sahararrak eta azkenerako pentsatuko dute, jatekoa eta eskolak geuk egiten dizkiegun bezala, independentzia ere geuk lortuko diegula. Asko beren intentziorik onenarekin eta beste batzuk kontzientzia garbitzeko, ehundaka europar doaz urtero saharar kanpamentuetara (berdin ikusi genuen ezker abertzaleko jendea, PNVko politikariren bat zein PPko gazteriaren kontingente oso bat) hangoei laguntzera, baina batzuetan lirudike, egoera perpetuatu

Basamortuko bardoak B65/ 13


egiten dela horrela. Oso grafikoa egin zitzaidan, sei urteko ume batek egin zidan galdera: europar gazte batzuk eskola bat pintatzen ari ziren eta txikiak, ezin ulerturik, zera esan zidan, “Porque vienen a Sahara y no dejan que pinten escuela los saharauis?”.

Hala, ikusten duzu, adibidez, ama batek telefono mobila

Herri maitagarria da sahararra eta munduan diren borroka justuenetakoa daramate aurrera aspalditik, baina nire uste apal eta arrotzean, ezin dezakete nazioarteko laguntza humanitario hutsetik, karitatetik, limosnatik bizitzen segitu. Eta garrantzitsuagoa dena, gure gobernu zein gobernuz kanpoko erakundeek ezin dute (benetan gatazka konpondu gura badute, behintzat) sahararrei limosnak ematen jarraitu. Laguntza politikoa da behar dutena. Politikoa. Kontraste gisa, adibidez, Kubaren jarrera oso bestelakoa da: milaka sahararri uhartean dohainik ikasteko aukera eman die (diotenez, gaur egun Saharan diren hamar medikutatik bederatzi Kuban ikasiak dira) eta horrez gain, estratega militar ugari bidali ditu urteetan Saharara, Marokorekiko independentzia borrokan laguntzeko.

ematen diola seme txikiari eskura eta esaten diola Donostiako familiari deitzeko, diru apur bat bidal diezaieten

Nire uste apal eta arrotzean, bide zuzenagoa da hori. Gehiago lagunduko genuke horrela, fandangoak eta arin-arinak jotzera joanez baino. Izan ere, arrazoi zuen Bertold Bretchek Mikel Laboaren ahotsez hitz egiten zigunean New Yorken biluzirik zeudenentzako gauerako aterpea bilatzen zuen tipo hartaz: “Gizon batzuek gau batez ohea dute, gauerdian haize hotzik ez eta berariei zihoakien elurra karrikan ari da. Baina mundua ez da era horretan aldatzen, gizonen harremanak ez dira hobetzen, zama aroa ez da hola laburtzen”.

eskatzeko. Edo

Baina zentra gaitezen

duzu, eta konturatzen

M usikariok saharar familiekin bizitzera bidali gintuzten, ohikoa den moduan. Bizi-plan sinplea zen gurea: egunero, esna geunden denboraren herena kanpamenturen batean biribilketa eta porrusaldak jotzen pasatzen genuen (Sahararren Gazte Erakundeak musika festibal bat antolatu zuen kanpamentu guztietan, gure bisita aprobetxatuta), bigarren herena bertako umeei musika kontuak azaltzen edo tximukeriak egiten eta falta zen herena, berriz, tea edaten. Nire bizimoduan bazen, hala ere, beste aktibitate bat. Egunero, denboraren laugarren heren bat eskaintzen nion hari eta honi saharar inprobisatzaileren batekin elkarrizketa bat lortzeko eskatzeari. Honek eta hark egunero esaten zidaten lasai egoteko, ugari zirela basamortuko bardoak eta enkargatuko zirela eurekin zita antolatzeaz. Baina, antza, inguru hartan “bai” berbak “ez dakit” esan gura du eta “oraintxe”k berriz “bihar edo etzi” eta hala, itzultzeko eguna iritsi zen eta ni trobadore bakar bat ikusi gabe, ezta urrundik ere. Azkenean, erabat in extremis, gure klarinetista Lorea Argarateri eskerrak lortu nuen bardo batekin egotea. Baina, tira, hori aurrerago kontatuko dut, beste gauza bat okurritu zait eta. Musikariez (eta egiten genuen musikaz) berbetan hasi naiz hamaikagarren aldiz haria galdu aurretik. Ez dut jotzen genituen trikitixez eta kontradantzez jardungo, ez baitu merezi. Horren gainetik,

14 /B65 Basamortuko bardoak

neskatxo polit bat Karmelo Ikastolako jostailu batekin bueltaka ikusten

zara jolas hori zuk eramana dela oparitzeko, baina eman aurretik motxilatik hartu dizutela.

(nire ustez) benetan hunkigarria izan zen gauza bat badago. Kontua da, kanpamentuan bazela haurren abesbatza bat. Txukun uniformatuta zihoazen guztiak eta “hemengo kantaririk onenak” zirela esaten zigun behin eta berriz bertako musikari potolo batek. Egia izango zen, seguru aski, zeren benetan polito kantatzen zuten ume haiek. Bada, guk Mikel Laboaren “Txoria txori” mitikoaren orkestra arreglo bat geneukanez, Txaber Fernandez lagun biolinistari okurritu zitzaion ume haiei kantua irakatsiko ziela (gizajoa musika ikasketak egiten ari da) gero gurekin kanta zezaten. Nik, ohi dudanez, nire iritzi xumea eman nion, “Txo, ume horiek ez dakite ez euskararik ez solfeorik. Guztia belarriz eta fonetikaren bidez ikasi beharko lukete. Desastre bat izango da”. Txaberrek, ordea, ohi duenez, ez zidan kasurik egin eta aurrera jarraitu zuen, ume haiekin ordu piloa sartuz. Azkenerako, oker aritu nintzela aitortu behar izan nuen, ohi dudanez: ume haiek ederto batean ikasi zuten txoriaren abestia eta gurekin batera kanpamendu ezberdinetan kantatzen jardun zuten gogo betez. Are gogo beteagoz, kantuaren hitzen esanahia azaldu genienean. Benetan izan zen polita hogeitaka ume saharar haiek gurekin kantatzen aditzea. Askatasunari. Euskaraz.

Basamortuko bardoak B65/ 15


16 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 17


Mohamed Salem, Mganiina

Emozionatu aurretik nioen bezala, azken eguna arte itxaron behar izan nuen inprobisatzaile batekin egoteko. Euskal Herrira begi-belarri hutsik itzuliko nintzela sinesten hasia nintzen, Loreak esan zidanean, “Josu, nik ez dakit inprobisatzailea den. Baina gure etxera gauero poeta bat etortzen da, familiako aitaren lagun bat, eta kantuan ibiltzen da luzaro”. Esperantza handiegirik gabe (horixe da egia) erantzun nion galdetzeko familiako aitari ea bere lagun poetak bat-batean egiten zituen “poesiak” eta hala bazen, ea euskal bertsozale batekin egotea inportako zitzaiokeen. Ordu pare baten bueltan, bardoaren aurrean nintzen. Lorearen familiaren etxean jarri genuen hitzordua. Bardoak ez zekien gaztelaniaz eta familiako aitak egin zituen itzulpen lanak. Lehen esandakoekin sahararren irudi ezkor bat proiektatu dut agian

“Josu, nik ez dakit inprobisatzailea den. Baina gure etxera gauero poeta bat etortzen da, familiako aitaren lagun bat, eta kantuan ibiltzen da luzaro”. Esperantza handiegirik gabe (horixe da egia) erantzun nion galdetzeko familiako aitari ea bere lagun poetak bat-batean egiten zituen “poesiak”

(ez zen hori nire asmoa, baina) eta hartara, gizon hau nabarmendu gura nuke, kontrapuntu moduan. Ahmed dauka izena eta zintzotasunaren paradigma egokia litzateke. Hark ez zuen inor euro ibiltari baten gisa begiratzen. Alderantziz, bere sortzetiko umiltasunetik, anaia-arreba bezala tratatzen gintuen denok. Europarron laguntza onartzen zuen, jakina, baina trukean ahal zuen guztia laguntzen saiatzen zen, eta ez gu pozik edukitzea komeni zaiola uste duen mendeko morroi baten gisan, ez bada duintasun osoa mantenduz eta gauzak bihotzez eginez. Afrikako beste milaka biztanle bezala, Kuban dohainik ikasketak egina zen eta agian horregatik, pentsaera humanista sakon-sakona zeukan. Gozada hutsa zen harekin edozertaz berba egitea.

eta hala bazen, ea euskal bertsozale batekin egotea inportako zitzaiokeen.

Berak egin zuen, beraz, bardoaren eta nire arteko interprete lana. Koitaduari ez zitzaion batere erraza suertatu, baina han ibili zen, Sahararen independentzia itzulpen hark erabakiko balu bezala, jo eta ke gaztelaniatik hasania-ra eta hasaniatik gaztelaniara. Hizkuntza muga handi bat izan zen, zalantza barik, baina tira, ez zen nire asmoa elkarrizketa hartatik Joxerra Garziaren tesiaren bertsio sahararra ateratzea ere, eta ideia batzuk behintzat argi gelditu zitzaizkidan.

Ordu pare baten bueltan, bardoaren aurrean nintzen. 18 /B65 Basamortuko bardoak

Aurrean nuen bardoak (“Poeta” deitzen zion Ahmed-ek) Mohamed Salem zuen izena eta hogeita hamar urte inguruko sahararra zen, Mauritanian jaioa izan arren. Saharan bi poesia mota egiten zirela azaldu zidan aurrena, bata idatzia, arabieraz, eta bestea ahozkoa eta

Basamortuko bardoak B65/ 19


inprobisatua, hasanieraz (arabieraren dialekto sahararra). Galdetu zidan ea niri zein interesatzen zitzaidan. “Hasanieraz egindakoa” erantzun nion, eta hala hasi zen, Mauritanian eta Mendebaldeko Saharan praktikatzen den kantaerari buruz berbetan.

“Orduak pasa ditzake

Gauza gehiago ere esan zituen Mauritaniari buruz. Hasteko, haren familia osoa hangoa den arren, bera sahararra dela. Bigarren, han eta Saharan egiten den kantu inprobisatua berdin-berdina dela. Eta batez ere, gehien harritu ninduena, Chingitti izeneko herri mauritaniarrean, biztanle guztiak direla mganiinak: umeek, nagusiek eta zaharrek, denek kantatzen dutela (Pentsatzekoa da exajerazio bat dela, baina pentsatzekoa baita ere, egia arrastoren bat izango dela esaldian).

kantuan. Neska polit bat ikusi duela kalean

“Poeta, edo hasanieraz esaten dugun bezala mganiina izatea hereditarioa da hemen. Ez da inolako eskolatan ikasten. Nire familian, esaterako, tradizioa dago eta denok egiten ditugu poemak, gurasoek, anaiek, osabek… guztiek” hasi zen Mohamed. “Guk dakigula, XII. mendetik* egiten dira bat-bateko poesiak Saharan eta, asko, ahoz aho transmititzen dira gainera. Nik orduko poema batzuk kantatu ahalko nizkizuke orain, adibidez.” Azaldu zuenez, oraindik orain, mganiinek paper garrantzitsua jokatzen dute Saharan, oso herrikoiak dira eta berdin ari daitezke momentu serioetan zein xelebreetan. Mganiinak edonon eta edozeri buruz kantatzen du. Ekitaldi politiko nazionaletan, adibidez, mganiinak egoten dira sarri, eta Saharako Irrati Nazionalak eta Kultura Ministerioak ere lehiaketak antolatzen dituzte. Baina horren ondoan, lagunartean edo momentu intimoetan ere kantatzen dugu. Gai egokia eta une aproposa topatzea da kontua”, esan zidan, serio begiratuz. “Nire etxera etortzen den bakoitzean, kantatzen hasi eta ez dago geldituko duenik”, erantsi zuen Ahmedek, burlaz, “Orduak pasa ditzake kantuan. Neska polit bat ikusi duela kalean eta hor hasten da jo eta ke. Edo joan den egunean bezala, nirekin adiskidetzeko: ni haserretuta nengoen harekin, nire seme jaioberriaren bataiora etorri ez zelako. Orduan bera, hurrengo gauean hemen azaldu eta kantuz hasi zitzaidan barkamen eske, ekinaren ekinez lortu zuen arte”. Horrez gain, biek adierazi zutenez, garai batean bertsolariek Euskal Herrian zuten funtzioa ere betetzen dute mganiinek; notiziak alde batetik bestera transmititzen dituzte. Txirritak eta bertso-jartzaileek egiten zuten gisan, Mohamedek kontatu zuenez, sarri berriemaile kantari izana da bera, “Mauritanian euria ari duela, edo telebistak ez dakit zer esan duela… kantuz zabaltzen dugu berria herrian”. Kuriosoa egin zitzaidan lehen aipatutako lehiaketen kontua. Batetik, Irrati Nazionalak astero (!) antolatzen du bat. Mohamedek zioenez, irratiak gai bat eman eta mganiin-ek horren inguruan poemak kantatzen dituzte. Kide asko aurkezten omen dira, gainera. Bigarren lehiaketa mota, ulertu nuenarengatik, gurean egiten direnen antzekoa da. Mganiin ugari aurkezten dira eta mganiin zaharrez osatutako epaimahai batek epaitzen ditu (behin baino gehiagotan aipatu zuen Mohamedek, zaharrei errespetu handia dietela eta ezin direla haien kontra lehiatu). Mohamed hamaika urterekin hasi zen kantuan eta geroztik, zazpi lehiaketatan parte hartu duela azaldu zidan, hirutan Saharan eta lautan Mauritanian. “Lehiaketok ez daukate iraupen fijo bat eta egunetan zehar luza daitezke, batzuetan hiru egun oso irauten dute”, esan zuen harro.

20 /B65 Basamortuko bardoak

eta hor hasten da jo eta ke. Edo joan den egunean bezala, nirekin adiskidetzeko:

Baina, antza, inguru

ni haserretuta

hartan “bai” berbak

nengoen harekin, nire

“ez dakit” esan gura

seme jaioberriaren

du eta “oraintxe”k

bataiora etorri ez

berriz “bihar edo etzi”

zelako. Orduan bera,

eta hala, itzultzeko

hurrengo gauean

eguna iritsi zen eta ni

hemen azaldu eta

trobadore bakar bat

kantuz hasi zitzaidan

ikusi gabe, ezta

barkamen eske,

urrundik ere.

ekinaren ekinez lortu

Azkenean, erabat in

zuen arte”.

extremis, gure

Gero, kantatzeko era eta teknika azaltzen hasi zen, baina hor, Ahmed koitadua ia zoratu zen itzulpenak egiteko orduan, ez baitzuen terminologia inondik ere ezagutzen, eta komunikazioa nahikoa trakestu zen. Hasteko, Mohamedek azaldu zuen edozein une eta edozein gai izan zitekeela ona kantatzeko, hori ez zela sekula problema. Kristoa, (esplikatzeko orduan, behintzat) poemen neurriak eta formak zein ziren kontatzean etorri zen. Dirudienez, hasanierazko poesia inprobisatuan hamabi forma ezberdin erabiltzen dira. Horietatik sei, a capella, errezitatuz egiten dira, eta beste seiak, ostera, gitarra baten edo beste edozein tresnaren laguntzaz (Antzina, Ardin musika tresna autoktonoa erabiltzen omen zen, animalia larruz egindako gitarra antzeko bat). Forma horietako batzuetan, Ahmedek motibo moduan itzuli zuen puntu bat ematen zaio mganiinari (guk “oin” bezala ulertzen dugunaren antzeko zerbait dela esango nuke) eta horri segika kantatu behar du, eta zein neurritan ari den, ezin du motibo hori errepikatu. Beste batzuetan, berriz, bertso guztiak hi silaban bukatu behar dira derrigor… En fin, forma bakoitzak bere arau propioak ditu. Mohamedek adibide praktiko batzuk jarri zituen, bere buruari motibo bat jarriz eta ondoren errezitatzen hasiz, esaterako. Baina jakina, nire hasania bere euskera baino are mugatuagoa zen eta Ahmed gizajoa berriz, ez zen gauza poema inprobisatu bat simultaneoki gaztelaniara itzultzeko.

klarinetista Lorea Argarateri eskerrak lortu nuen bardo batekin egotea. Baina, tira, hori aurrerago kontatuko dut, beste gauza bat * Arabiarren 12. mendea izango da, noski. Ez gurea.

okurritu zait eta.

Etxera bueltan, Caro Barojaren apunteetan begira, forma ezberdin ugari aipatzen ditu hark ere bardoei buruz ari dela, baina kasu gehienetan izenak ez datoz bat Mohamedek esan zizkidanekin. Pentsatzen dut, batak arabiera estandarrean eta besteak hasanieraz idatzi zituztelako izango dela. Hala, Mohamedek Bteit, Ber, Mremida, Sgaier, Buomran eta Teiduma” aipatu zituen, lehen sei forma bezala. Caro Barojak, ostera, zazpi hauek aipatzen ditu, Kar (kalitate handiena eskatzen duena), Fago (Gai belikoetan eta kontrarioa zirikatzeko erabiltzen dena), Tehrar (estilo suabekoa), Sgaier, Lbehye (hunkitzeko erabilia), Beigi (erotikoa edo) eta Lebteit (despedidarako erabilia). Ikusten denez, Sgaier delakoa da biek aipatzen duten bakarra. Zergatik? Ez dakit ba. Mohamedi galdetu beharko zaio Saharako kanpamentuetara itzultzen garenean, Caro Barojari galdetzea baino errazagoa izango da eta.❚

Basamortuko bardoak B65/ 21


suspertzen ari da

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Mende bat baino gehiago iraun duen kolonialismo estatubatuarrak bestelako eraginak ere ekarri ditu, eta tradizioa oso baztertuta egon da hamarkada askotan, azken urteetako pizkundera arte. Hala, kosta-barnealdea, afrikar-zuri bereizketa desagertuz joan da eta ondare borikua gorde eta lantzeko beharra argi ikusi dute. Ehundik gora trobadore daude Puerto Ricon, eta Victoria Sanabria da garrantzitsuenetakoa: erabat gizonezkoena zen munduan nabarmentzen lehen emakumea izan zen, 1995ean, hemeretzi urte zituela, bat-batekotasunaren lehiaketa garrantzitsuenean garaile atera zenean.

Hala, Puerto Ricoko bat-bateko trobadoreek antzekotasun handia dute Kubakoekin. Guajiro edo nekazarien ohitura izan da troba, eta historikoki kostaldetik aparte mendian lur sailak zituztenek gorde izan dute troba. Kanariar, andaluziar eta beste etorkin zuri batzuen ondorengoen kultura izan da ondorioz; kostaldean afrikar esklaboen ondorengoek eta mulatoek beste erritmo eta dantza batzuekin aberastu dute Puerto Ricoko kultur ondarea: bomba eta plena izenekoak dira ezagunenak.

Gaur egun aparteko mundu bi ematen dute Puerto Ricok eta Kubak, lehena Estatu Batuen kolonia tropikala, eta bigarrena ia mende erdi iraultza sozialistan dagoen herrialdea. Baina azken hamarkada horietan salbu, oso antzeko historia izan dute uharte biek: Espainiaren mende egon ziren Ameriketako azken lurraldeak izan ziren 1898a arte, eta XX. mendeko lehen erdialdean iparramerikarrek kontrolatutako herriak.

Testua: Urtzi Urrutikoetxea Argazkiak: Goretti Rodriguez

Makalalditxo baten ondoren PUERTO RICON TROBA suspertzen ari da Makalalditxo baten ondoren PUERTO RICON TROBA


bat-bateko trobadoreek

Troba bizi-bizirik dago Puerto Ricoko leku gehienetan, eta Gabonetan ageri da indartsuen. Aguinaldoen garaia da, lagun-taldeak parrandan joaten dira norbaitengana goizaldean, hainbat musika-tresna aldean (cuatro izeneko harizkoa da garrantzitsuena), gehienetan aurretiaz ezer esan gabe, eta inprobisatutako dezimek gau luzeari egiten diote leku.

Ordurako bide luzea zuen eginda hamazazpi neba-arrebaren arteko gazteenak. Bost urterekin kantatzen omen zuen, eta zazpirekin taularatu zen lehenengoz Los Soneros de Borinquen taldean, aitarekin eta hiru anaiarekin batera. Hamalau urterekin lehiatu zen lehenengoz, eta laster uharteko trobadore ezagunenetako bihurtu zen. Troba beste hainbat generorekin nahasi du, eta Puerto Ricotik kanpo hainbat lekutan ibili da, New Yorkeko Central Parken besteak beste.

>>>>>>>>>>>>>>>>>>>>

Hala, Puerto Ricoko

antzekotasun handia dute Kubakoekin. Guajiro edo nekazarien ohitura izan da troba, eta historikoki kostaldetik aparte mendian lur sailak zituztenek gorde izan dute troba. Kanariar, andaluziar eta beste etorkin zuri batzuen ondorengoen kultura izan da ondorioz; kostaldean afrikar esklaboen ondorengoek

ELKARRI ZIRIKA

eta mulatoek beste

● Zein testuingurutan gertatzen dira Puerto Ricon inprobisadoreen saioak?

erritmo eta dantza

ehiaketak daude batetik, eta hor “pie forzado” (azken puntua den gaia) deritzona daukagu, denek gai berberari kantatu behar diote. Horrek ematen dizu azken esaldia, baita errima ere, eta gaia ezartzen du. Trobadoreen lehiaketak ez diren controversia” (ofizioka) egiten dugunean ez daukazu derrigor azken oinik. Jai batean ofizioka dihardutenean bi trobadore, ondo pasatzeko besterik gabe, elkar zirikatzen hasiko dira inprobisatzen, eta ez dute beti gauza bera esaten amaituko. Hor aldatu egiten da azken oin hori. Aurkariarena baino bertso hobea egiten saiatzen dira, eta ofizio horietan normalean ez da emandako gai edo oinik, bakoitzak bere amaiera izaten du.

batzuekin aberastu dute Puerto Ricoko kultur ondarea: bomba eta plena izenekoak dira ezagunenak.

L

● Beti zuen pertsonatik kantatzen duzue ala beste rol batzuk ere hartzen dituzue?

Gaiak badaude, baina gehienetan emandako oin hori izaten da gaia. Adibidez, “maitasunari kanta iezaiozu” esaten badidate, nik Basamortuko bardoak B65/ 25


“amor” (maitasuna) amaitzen den oina asmatzen dut, eta, bai, dezima osoan maitasunari kantatzen diot, eta horrez gain aurreratutako puntuarekin amaitzen dut dezima. Baina, bai, inprobisa daiteke gaiei buruz. (Senarrak tartean sartuz: “batzuetan bai. Pertsona aldaketa gertatzen da batzuetan, bigarrenetik hirugarrenera”). Hori da. Adibidez, norbaitek bere buruari buruzko puntua ematen badit, nik ohartarazten dut pertsona hori banintz bezala, pertsona horren paperetik kantatuko dudala. Hori egiten dugu, bai.

Trobadoreen lehiaketak ez diren controversia" (ofizioka) egiten

● Beraz, ez da beti Victoria Sanabria kantuan ari dena.

Hala da, ni puntu hori eman didan pertsona bihurtzen naiz. Arrazoi duzu, hori egiten dugu, bai.

dugunean ez daukazu derrigor azken oinik.

● Beste herrialde batzuetan ia dohain berezitzat dute, guztiz ikastezin, gurean berriz, oso ohikoak dira bertso-eskolak gaur egun. Puerto Ricon ere ba omen dira troba eskolak. Nola dago txertatuta irakaskuntzan?

ICPk (Puerto Ricoko Kulturaren Institutuak) artista egoiliarra (artista residente) deritzon programa dauka. Nik hiru urtez parte hartu nuen programa horretan. ICPk ordaintzen dio artistari eskolara joan dadin eta eskolak eman ditzan, bakoitzak bere esparruan; nire kasuan troba eskolak eman nituen, baina izaten ziren antzerki-eskolak, txotxongiloak egiteko esku lanak, bomba-eskolak…

● Helburua troba ezagutaraztea ala trobadoreak ateratzea da?

Helburua da trobak bizirik jarraitzea, kultura haztea, arte hori galtzen ari baitzen orain dela gutxi arte. Lehen troba aipatu eta askok pentsatzen zuen zahartxoen musika zela, jende nagusiarena. Espainiako leku askotan gertatzen den hori gertatzen zen hemen ere: agure batzuek baino ez zituzten dezimak kantatzen, egoera hori geneukan, oso jende nagusiak baino ez zituen kantatzen dezimak. Eta orduan gazteek uste zuten hori ez zela eurentzat, “zaharren kontua da hori” entzuten zenuen, irudi hori zeukaten gazteek, zaharrek baino ez zutela egiten. Eta heldu zen une txar bat: entzuleak gero eta gutxiago ziren, jende gutxi joaten zen saioetara, eta trobadoreek bideari ekin nahi izan genion, lantegiak, eskolak jendeari agerrarazi; hedabideen arazoa daukagu, ez digute laguntzen ahalko luketen beste. Ez digute laguntza ukatzen zuzenean, hori ez…, Gabonetan asko laguntzen digute, ohikoa da Gabonetan dezimak entzutea.

26 /B65 Basamortuko bardoak

Eta eskolari buruz galdetu didazunean ahaztu zaidan datu garrantzitsua: eskolek ez daukate dezima-curriculumik, baina Hezkuntza Sailak badauka Puerto Ricoko trobadoreen lehiaketa, eta martxoan egiten den hizkuntz astean egiten dute. Eskola ertainean nengoela parte hartu nuela gogoratzen dut, baita Goi-Eskolan nengoenean ere. Eta hala egiten dute ume askok orain ere. Hainbeste daude ze, lehenik eta behin herriz herriko kanporaketa egiten da, gero eskualdekoa eta, azkenik, uharte osokoa. Alegia, nahiz eta eskoletan dezima klaserik eman ez, Hezkuntza Saileko lehiaketa datorrenean, jabetzen zara ume piloa, baina benetan piloa, ari dela kantuan.

Jai batean ofizioka ● Etxetik dakarte, beraz, eskolatik baino gehiago.

dihardutenean bi trobadore, ondo pasatzeko besterik gabe, elkar zirikatzen

Eskolek eurek eskatzen dute. Eta artista egoiliarra irits daitekeen eskoletara doa, ze ni Guayaman bizi naiz, eta Mayagueztik eskatuz gero, ia ordu bi dira errepidean, eta ezin naiz egunero ibili ordu biko bidea egiten. Horren arabera izaten da eskolak eman edo ez. Baina ez, ez dira derrigor eskola guztietan troba klaseak ematen, orainoraingoz ezinezkoa da, eta gutxi batzuek baino ez daukate troba curriculumean; gogoan dut, ICPk etxea duen leku batean, San Lorenzon, curriculumaren zati da dezimak ikastea, edo ni orain nagoen Arte Ederretako eskolan, Cayey udalerrian. Arte mota asko irakasten dituzte, eta troba ere egokitu zitzaidan. Arte Ederretakoetan izaten dira troba-eskolak, baina publikoetan berez ez dira ohiko ikastaro hori daukaten eskolak.

Baina urteko gainerako egunetan txikia da hedabideek ematen diguten laguntza, eta hori da dezima galtzeko beste arrazoi bat. Edozelan ere, nabarmen suspertzen ari da.

hasiko dira

Bai, etxean jasotzen dute batik bat. Baliteke zortea izatea eta egotea irakasleren bat; ia beti espainierako irakasleak izaten dira dezimaz dakitenak, eta ikasleei irakasten dietenak zelan konposatu dezimak. Lehiaketa eskolan sartu dutenak ere irakasle horiek dira, eta eskolak parte hartu nahi badu, umeei irakasteko norbait bilatzen ere beroriek saiatzen dira. Unibertsitatean, eta goi-eskolan ere bai, espainiera-eskoletan daudenean beti agertzen da dezimaren gaia poesiari buruz dihardutenean. Eskolan eztabaidatzen dute, unibertsitatean ere bai, baina espainierako eskolako zati bat baino ez da: astebete edo.

inprobisatzen, eta ez dute beti gauza bera esaten amaituko. Hor aldatu egiten da azken oin hori. Aurkariarena baino bertso hobea egiten saiatzen dira, eta ofizio horietan normalean ez da emandako gai edo

● Uste dut hedabideetan, telebistan behinik behin, badagoela programa bat, ez dakit inprobisazioari buruzkoa den zehazki.

Musika tipikoari buruzkoa da, Así canta Puerto Rico. Orain bertan hori da dagoena, lehen bazen El Show de las Doce izeneko beste bat. Telemundok emititzen zuen, baina 2005ean desagertu egin zen. Tavín (Pumarejo) izeneko artista eta umoregile batek –guk Hígado de Ganso (Antzara Gibela) deitzen diogu– bere programan boleroak kantatzen zituen, baita troba ere, baina dezimarik ez. Show de las 12 programan atal horri hasiera emateko troba kantatzen zuen beti. Hau gogoratzen dut: Cuando yo empecé a cantar en radio y televisión creí que igual que John John (Molina, boxealari bat) buena plata iba a ganar que me iba a presentar en shows de alta sociedad pero la oportunidad no ha sido de gran alcance sólo me ofrecen un chance cuando llega Navidad

oinik, bakoitzak bere amaiera izaten du.

Victoria Sanabriak ere, atala urte osoan zehar izan arren, aitortzen zuen bizitzako kasualitatez zegoela hor, Gabon garaian ematen bai-

Basamortuko bardoak B65/ 27


28 /B65

Ehundik gora trobadore daude Puerto Ricon, eta Victoria Sanabria da garrantzitsuenetakoa: erabat gizonezkoena zen munduan nabarmentzen lehen emakumea izan zen, 1995ean, hemeretzi urte zituela, batbatekotasunaren lehiaketa garrantzitsuenean garaile atera zenean.

Basamortuko bardoak B65/ 29


tute hedabideek bereziki bertan agertzeko aukera. Gabonetan garrantzi berezia dauka musika tradizionalak, baita trobadoreek ere.

Hezkuntza Sailak badauka Puerto Ricoko

Kontu bat hedabideei dagokienez gaineratzeko. Musika tipikoari buruzko programa bakarra Así canta Puerto Rico da berez, bertako kateak emititzen du, gobernuaren kateak, kate komertzialek horrelakorik bultzatzea zaila baita. Baina irratiek bai. AM irratiek, lokalek, txikienek, horietan beti entzuten da musika tipikoa, egunero, edozein urte sasoitan, goizean goiz batez ere: musika tipikoari dagozkion programa asko izaten dira goizaldean eta goizean. Irratia Puerto Ricon hasi zenetik sortu zen ohitura, eta hala gelditu da irrati askotan. Emandegiak piztu eta hainbat entzungo dituzu goizean musika tipikoa daukatenak, ez denak baina asko bai. Poncen daukagu Mañanero, Amanecer Jíbaro, Tito Riverarena, AM eta FMn emititzen du 4.30etatik 6etara. Asko dira goizean zehar, baina gero egunean zehar ez.

trobadoreen lehiaketa, eta martxoan egiten den hizkuntz astean egiten dute. Eskola ertainean

Gehienok harreman

nengoela parte hartu

ona daukagu, gutxi

nuela gogoratzen dut,

garenez elkar

baita Goi-Eskolan

ezagutzen dugu eta

nengoenean ere. Eta hala

ondo konpontzen

egiten dute ume askok

gara, elkar babesten

orain ere. Hainbeste

dugu. Nik dakidala,

daude ze, lehenik eta

elkarte bakarra dago,

behin herriz herriko

Trova Inc., trobadore

kanporaketa egiten da,

batzuk biltzen ditu,

gero eskualdekoa eta,

eta Puerto Ricotik

tara dedikatzen garenok hiru gara. Nire bizitza osoa da inprobisazioa! (barrez)

azkenik, uharte osokoa.

kanpo ere egiten

● Eta zer nolako izan zen zuretzat esperientzia?

Alegia, nahiz eta

dituzte ekitaldiak,

eskoletan dezima

batzuetan Estatu

klaserik eman ez,

Batuetara doaz eta

Hezkuntza Saileko

beste batzuetan

lehiaketa datorrenean,

Puerto Ricon aritzen

jabetzen zara ume piloa,

dira. Baina

baina benetan piloa, ari

esandakoa, denak ez

dela kantuan.

dira horko kide, ni

● Badaukazue elkarteren bat ala norbera bere gisa dabil?

Gehienok harreman ona daukagu, gutxi garenez elkar ezagutzen dugu eta ondo konpontzen gara, elkar babesten dugu. Nik dakidala, elkarte bakarra dago, Trova Inc., trobadore batzuk biltzen ditu, eta Puerto Ricotik kanpo ere egiten dituzte ekitaldiak, batzuetan Estatu Batuetara doaz eta beste batzuetan Puerto Ricon aritzen dira. Baina esandakoa, denak ez dira horko kide, ni neu ez naiz adibidez. Ez dago inongo arazorik, baina trobadore batzuk ditu elkarte horrek, disko bat grabatu zuten, Trova Inc., eta hori da nolabait antolatutako trobadoreak dituen bakarra. Baina besteok ere, harreman ona daukagunez, elkarri deitzen diogu, bata bestearekin egoten gara, eta lehiaketetan, jende asko doanez, beti izaten dugu honen edo horren berri. ORAIN BAITA EMAKUMEZKOAK ERE ● Oraindik ere nagusiki gizonena al da trobaren esparrua?

Gizonen eremua da eta, aitortu behar dut, zaila da. Baina lehen emakumeak ez zeukan hainbesteko askatasunik, matxismoagatik eta kontu horiengatik guztiengatik. Etxean geratzen zen, kantatzekotan elizan egiten zuen, agian familiako ospakizunetan, baina bekatua zen emakumeak hor barrena kantuan ibiltzea gizonen moduan. Gizonek parranda egin zezaketen, edan zezaketen, gau-pasa egin zezaketen, nahi zutenean etxeratu, baina emakumeek ez. Bizitza apur bat aldatzen hasi zenean askatasuna irabazten hasi ginen. Baina ez pentsa askatasun horrekin emakume kopuru izugarria etorri zenik musika honetara. Beti egon dira, bestalde, ehunekotan jarrita, ehuneko hamar-edo; gutxi gara kantariak, eta inprobisatzaileak ia bakar bat ere ez. Nik aipa ditzakedanak, neroni alde batetik, Lenny Janet Adorno, Zoraida Santos, bi dira Puerto Rico osoan, ehundik gora trobadoreren artean; ehundik gora dira gehien dabiltzanak bakarrik aipatuta. Hiru emakume gara egiazki inprobisatzen gabiltzanak. Baliteke trobadoreren bat edo besteren bat gehiago izatea, gehienetan horretan ez dabilena, baina horre-

30 /B65 Basamortuko bardoak

neu ez naiz adibidez.

Zaila izan zen bai, oso zaila izan zitzaidan trobaren munduan sartzea, lehiatzen hastea; nagusiki gizonena zen mundua zen. Hamalau urterekin hasi nintzen lehiaketetan, etxean zazpi urte nituenetik kantatzen nuen, baina lehiatzen hamalaurekin. Adin ezberdineko jendearekin lehiatzen nintzen eta, pentsa, hamalau urteko neskatoa berrogeita hamarretik gorakoekin kantuan; beteranoak ziren eta nik guztiz rookie-a (“hasiberria” esan nahi du, eta saskibaloi giroan erabiltzen da). Zaila izan zen, askotan denetik esan zidaten, askok babestu eta animatu ninduten. Egia esan behar dut: denek ez ninduten bultzatu, baina beste batzuek asko lagundu zidaten, asko ikasi nuen eurekin. Baina bai, oso zaila izan zen, aurka nituen ez gaztetasuna bakarrik (hori esperientzia gutxi izatearen sinbolo da eurentzat), baita emakume izatea ere. Ez zegoen emakumerik eta esaten zuten “ez daki egiten, ez du lortu”, eta halakoak. Beti esaten dira horrelakoak. Arazoak sortu zizkidan, harri-koskorrak botatzen zizkidaten bidera, baina laguntza ere izan zen, demostratu nahi nuen egin nezakeela, eta gizonek baino hobeto egin nezakeela. Harrokeriarik gabe, argi gera bedi. Baina esan nuen: zuek

Basamortuko bardoak B65/ 31


nahi duzue nik erakustea zer egin dezakedan, eta ondo egin dezakedala… Bada egingo dut, eta gero zuek egin konparazioak. Neskato izan naiteke, emakume izan naiteke, eta zuek beste edo are hobeto egin dezakedala erakutsiko dizuet, eta jainkoari eskerrak denborak, ekinak eta sakrifizioak arrazoi eman didate. Denborarekin onartu behar izan dute askok onartzen ez zuten hori, euren paper berbera egin nezakeela. Lehiaketetan, ondo kantatuz gero, epaileek saria eman behar zidaten, nire eskubidea zen, eta sari bat hemen, beste bat hor, onartu behar izan ninduten. ● Aldatu da pentsaera hori…, badatoz neska gehiago?

Bai, lehen Elsi Maryren kasua aipatzea ahaztu zait. Neskato trobadorea da, nire ikaslea izan zen eta oraintsu hasi da trobadore lehiaketetan parte hartzen. Giroa eta pentsaera aldatu egin dira: bai, zorionez, nik dakidala orain bertan badira hiru emakume inprobisatzen ari direnak lehiaketetan, ondo onartzen dituzte eta bultzatu ere egiten dituzte. Nik uste dut gauzak nahikoa aldatu direla, onerako, eta jadanik lehiaketetan parte hartzen ez badut ere, trobadoreekin izaten naizenean, oso giro ona izaten dugu. Ez duzu lehiaketetan parte hartzen jadanik, eta kantari profesionala zara. Zure taldearekin bakarrik jotzen duzu ala jarraitzen duzu beste trobadore batzuekin saioak egiten?

Unearen arabera. Denbora gehiena orkestrarekin egiten dut, kantaldietan ere inprobisazioak badauka lekua. Baina bestelako ekitaldiak daudenean eta gonbidatzen nautenean, edo beste artista batzuekin parte hartzera deitzen didatenean…, gustura asko joaten naiz! ● Euskal Herrian teknikei buruz teoria nahikoa egin da: nola pentsatu, azkena prestatzeak duen garrantzia, batzuetan horren aurreko puntua ere bai, horrekin batera aldamenekoari entzun, eta hori guztia. Hemen zelan egiten duzue?

Hemen ere horren antzera. Emandako oin hori daukagunean, hamargarren bertso-lerroa alegia, bizkor-bizkor doa kontua, eta trobadore askok egiten dute, neronek barne; ez dakit denek baina gehienek behintzat bai, bajante deitzen dioguna bilatzen dugu eta hura prestatu. Bederatzigarren bertsoa da bajantea, azken-aurrekoa, eta hori bilatuz gero, azken oina edo azken puntua erabat lotuta daukazu. Hori lortuta ez du axola nola daramazun dezima, bajante horretara iritsiz gero azken puntu hori ez zaizu eroriko, eta azken puntua ez bada erortzen, dezima ere ez. Beraz bajante hori bilatzea da lehen lana, eta errima batzuei heltzea, biri gutxienez, azken puntu horretarako, bi baitira ezinbestekoak. Besteez ez duzu zertan arduratu, beti irtengo da zerbait, baina azken puntukoak bai, dezimaren berezitasunak ondo beteko ditugula ziurtatzeko. Hori bilatu eta berehala ekiten diogu kantuari, emandako gaiaz zerbait pentsatuta. Hau da, maitasuna bada, nik kanta dezaket nire senarraren maitasunaz, edo familiarenaz, edo aberriaganako maitasunaz. Gaiari buruzko zehaztasun hori erabaki eta berehala kantatzen hasten gara.❚

32 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 33


Nik aipa ditzakedanak, neroni alde batetik, Lenny Janet Adorno, Zoraida Santos, bi dira Puerto Rico osoan, ehundik gora trobadoreren artean; ehundik gora dira gehien dabiltzanak bakarrik aipatuta. Hiru emakume gara egiazki inprobisatzen gabiltzanak. Baliteke trobadoreren bat edo besteren bat gehiago izatea, gehienetan horretan ez dabilena, baina horretara dedikatzen garenok hiru gara.

INFORMAZIO GEHIAGO: Fundaci贸n Nacional para la Cultura Popular: http://www.prpop.org/ Victoria Sanabriaren webgune ofiziala: http://www.victoriasanabria.com Puerto Ricoko musikari buruzko orria, musika tradizionaletik sonera eta boleroetatik reggaetonera, bat-batekotasunari tarte berezia egiten (ingelesez eta gaztelaniaz): http://www.musicofpuertorico.com/ Cuatroari buruzko orrialde honek troba eta inprobisatzaileei buruzko azalpen zabala ematen du, Espainiako Erdi Arotik gaur egungo Puerto Ricora arte: HYPERLINK http://www.cuatro-pr.org/ Cuatroari buruzko beste orri bat, trobadoreen gaineko informazio ugari ere badauka: www.cuatros.com

34 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 35


SAREAN

Garai batean sukaldeko irratiaren inguruan biltzen ziren familia bertsozaleak asteburuko saioen jarraipena egiteko. Geroago, egongelara pasatu ziren hauetako asko, igande bazkalondoan “Hitzetik hortzera” ikusteko. Azkenaldian, berriz, etxeko txikia, eta hain txikia ez dena ere, tarteka logelara joaten dira, bertan dagoen ordenagailuan konektatzera, lagun batek gomendaturiko bertsolaritzako webgune batean engantxatuta baitaude. Eta deskuidatuz gero arratsalde erdia pasa dezakete pantailaren aurrean… Azken urteotan, izan ere, pixkanaka handituz eta osatuz joan den eskaintza zabal bat aurki dezakegu interneten. Bertsozale Elkartea nahiz bestelako erakundeen guneak, bertso gordailu ikusgarriak eta hainbat zerbitzu dituztenak, bertsolari ezagunen proiektu pertsonalak, dibertitu eta lagunak egiteko aukera ematen duten berts-foroak, bertso-eskola birtuala…

Testua: Antxoka Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther

SAREAN

Bertsotan gabiltza

Bertsotan gabiltza


Atal horiek guztiak ditu Elkartearen webguneak, bakoitza hainbat eknologia berriak. Horrela deitzen diegu oraindik askok internet, webgune, bloga eta ordenagailuan aurki daitezkeen aukera horiei guztiei. Ez da, ordea, berriak direlako izango guretzat, kontu horietarako alfer samarrak garenontzat, oraindik ere berriak direlako baizik. Euskaraz, izan ere, hamarraldi bat baino gehiago daramate funtzionatzen. Egunkariaren webgunea, esate baterako, euskarazko lehenengotariko atari garrantzitsua, 97an jarri zuten martxan. Edo urte hartan sortu zen jalgi.com, posta elektronikoa eta interneteko bilatzailea euskaraz eskaini zituen lehen proiektua.

T

azpiataletan banatua. Lan asko eskatzen du horiek martxan jarri eta elikatzeak, eta jende askoren partehartzearen emaitza da

Erakunde ofizialek, eta Elhuyar, Kontseilua, UEU edo Ikastolen Elkartea bezalako eragile finek, garai bertsuan atera zituzten eurenak, eta pixka bat geroxeago, Jaurlaritza 2.000. urtean webguneak sortzeko dirulaguntzak banatzen hasi zenetik, herri aldizkari eta argitalpen mordoa animatu zen sarera jauzia egitera. Webgune pertsonalak etorri ziren gero, eta blogak, sortzen errazagoak direnez azkarrago hedatu direnak; euskal kulturgintzako denda birtualak ere jarri dira martxan, irrati digitalak‌

bertsozale.com. Elkartea bere osotasunean ageri zaigu bertan. Ardura nagusiak, ordea,

Teknologia horiek eta sektore horrek badute, beraz, historia pixka bat gure artean. Izena ere jarri zaie dagoeneko: IKT edo Informazioa eta Komunikazioaren Teknologiak.

Komunikazio Saila eta

Eta eragileak tresna horiekin lan egitera animatu diren bezala, hainbat abantaila eskaintzen dituztelako, kontsumoak ere gora egin du, erabiltzeko gero eta errazagoak baitira. Badirudi pixkanaka hasiak garela gure ohituren artean internetera konektatzeko tarte bat egiten: azkeneko berriei buruz jakiteko, lagunei mezu bat bidaltzeko, asteburuan eman nahi dugun mendi-bueltaren ibilbideaz kontsultatzeko, zinerako txartela enkargatzeko‌

Zentroaren artean

Bertsolaritza ere ez da, noski, istorio honetatik guztitik kanpo gelditu. Bertsolarien saltsero fama eta formatu berriak probatzeko grina ez dira alferrikakoak, eta gauza dezente eta interesgarriak egin izan dira sarean.

Estibalitz Esteibar eta

Xenpelar Dokumentazio

banatzen dira, eta horien koordinatzaileekin,

Arantxa Mariskalekin egin dugu zita ataritik

2000. urtetik hona, eta batik bat azken bizpahiru urteetan, pixkanaka eskaintza handituz eta osatuz joan da, eta egun bertsolaritza errealitate zabal bat da interneten. Erreportaia honetan errealitate horri gainbegiratu bat eman nahi diogu, sarean bertsolaritzaren in-

38 /B65 Basamortuko bardoak

barrura sartu eta etxea erakuts diezaguten.


Bertsozale Elkartearen web-

diogu, webgunearen aurrerapen gisa, eta, bide batez, azkenaldian zertan dabiltzan ikusteko.

gunearekin hasiko gara, berau baita aitzindaria eta

Jesus Mari Irazuri bisita ez ezik elkarrizketa ere egingo diogu. Bere plaza digitala eta bertso eskola birtuala ezagutu nahi ditugu. Eta webgune baten sorkuntza-prozesua ere azalduko digu pixka bat.

pisu gehien duen proiektua. Estibalitz Esteibar eta Arantxa Mariskali egingo diegu elkarrizketa, eta webgunea

Jaurlaritza, Euskal Kultur Erakundea, Klasikoen gordailua eta bestelako erakunde batzuek bertsolaritzari buruz interneten egiten dituzten ekarpenak ikusiko ditugu gero, eta baita “Zibertxokoa” bezalako foroetatik edo bertsozaleen ekimenez sarean jarrita dauden kontu informalagoak ere. Azkenik, sektoreko aditu batekin, Fermin Lazkanorekin, egongo gara, eta aldizkariaren webgune berriaren aurkezpena egingo dizuegu.

hitz gutxitan azaltzeko eskatu. Ez dute lan erraza izango bere kolkoan hainbeste gauza dituen webgune batekin. Gero bertso-

BERTSOZALE.COM BERTSOLARITZAREN ATARIA Bertsoak, Bertsolaritza, Bertso Doinutegia, Bertsozale Elkartea, Agenda, Xenpelar Dokumentazio Zentroa, Hitzetik Hortzera, Bertso Eskolak, Nor da Nor, Txapelketak, Argazkiak, Kulturartea, Lanku, Foroa, Bazkide egin, BertsoZalea, Jolasak, Prentsa Bulegoa, Estekak eta Jaso Berriak.

larien blogei eta webguneei egingo diegu bisita. Xabier Payaren “Anbotoko haizorratza”, Estitxu Eizagirreren “Gari alea”, Julen Zelaietaren “Hementxe gaude, heguruan aurkitu ditugunak jaso nahi ditugu. Nabigatuz osteratxo bat ematera animatu nahi zaituztegu bada, edo nahiago baduzue, nabigatzeak mareatu egiten bazaituzte, pixka bat saltseatzera.

mentxe...”, Onintza Enbei-

Bertsozale Elkartearen webgunearekin hasiko gara, berau baita aitzindaria eta pisu gehien duen proiektua. Estibalitz Esteibar eta Arantxa Mariskali egingo diegu elkarrizketa, eta webgunea hitz gutxitan azaltzeko eskatu. Ez dute lan erraza izango bere kolkoan hainbeste gauza dituen webgune batekin. Gero bertsolarien blogei eta webguneei egingo diegu bisita. Xabier Payaren “Anbotoko haizorratza”, Estitxu Eizagirreren “Gari alea”, Julen Zelaietaren “Hementxe gaude, hementxe…”, Onintza Enbeitaren “Erpeka”, Jon Martinen “Sorbatza”, Silveiraren “Komuna”, Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren “Goragutagutarrak” eta Jon Maiaren “Karidadeko benta”. Bakoitzari bertan idatziriko testu zatitxo bat pirateatuko

Martinen “Sorbatza”, Silvei-

40 /B65 Basamortuko bardoak

taren “Erpeka”, Jon

raren “Komuna”, Unai Iturriaga eta Igor Elortzaren “Goragutagutarrak” eta Jon Maiaren “Karidadeko benta”. Basamortuko bardoak B65/ 41


42 /B65


fase desberdinak zituen garapen bat ere proiektatu genuen. Guk eguneratu eta aldaketak sartzeko erraztasun handienak emango zizkigun sistema bat ezarri nahi izan genuen”, kontatzen du. Zerbitzari propioa ere erosi zuten, baita Dokumentazio Zentroaren egoitzan instalatu ere, normalki horretara dedikatzen den enpresa bati alokatzen bazaio ere. “Baliabide propioekin hobeto egingo genuela lan pentsatu genuen, eta asmatu egin genuen. Gerora bertsolaritzaren inguruko beste webgune batzuei euskarria emateko ere balio izan du”, dio Arantxak.

Pixkanaka edukiak

Pixkanaka edukiak eta atalak gehitzen joan ziren. Esate baterako, 2003ko Kulturarteko Topaketetatik sortu zen “Argo” proiektua, hau da, munduan zehar ahozko inprobisazio fenomenoak dituzten herrialdeen arteko elkarlanerako gunea. Baita jolasen atala ere, Amurizak Elhuyarrekin ateratako “Bertsoaren mundua” CD-ROMean oinarritua.

eta atalak gehitzen joan ziren. Esate baterako, 2003ko Atal horiek guztiak ditu Elkartearen webguneak, bakoitza hainbat azpiataletan banatua. Lan asko eskatzen du horiek martxan jarri eta elikatzeak, eta jende askoren parte-hartzearen emaitza da bertsozale.com. Elkartea bere osotasunean ageri zaigu bertan. Ardura nagusiak, ordea, Komunikazio Saila eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren artean banatzen dira, eta horien koordinatzaileekin, Estibalitz Esteibar eta Arantxa Mariskalekin egin dugu zita ataritik barrura sartu eta etxea erakuts diezaguten.

Kulturarteko Topaketetatik sortu zen “Argo” proiektua, hau da, munduan

Estibalitz berriagoa da Elkartean, duela urte erdi bat hasi baitzen Komunikazio arduradun gisa, eta Arantxa da bertsozale.com-en hastapenak kontatzen dizkiguna. “Dokumentazio Zentroaren proiektua diseinatzen hasi ginenean, 90. urtean, garbi genuen jasotzen genuena jendeari eskaintzeko bide garrantzitsu bat interneta izango zela, baina lehenengo urteetan dokumentazioa jaso eta antolatzera bideratu genituen gure indar guztiak. Medioa ezagunagoa egin ahala Elkartearen inguruko jendeak ere komentatu zuen webgune bat egin beharko zela Elkartearen lana gizarteratzeko, eta, azkenik, 2.000. urtean egin zen proiektua Komunikazio Sailaren eta Dokumentazio Zentroaren artean”, esan du.

zehar ahozko

2001eko Txapelketa Nagusirako jarri zuten sarean. “Txapelketa bezala bizirik dagoen gertakizun bati jarraipena egiteko tresna oso ona da internet, saioa bukatu eta berehala jar dezakezu material guztia sarean. Eta Nagusiak oihartzun handia izaten duenez momentu egokia iruditu zitzaigun”, dio Arantxak. Txapelketaren jarraipenaz gain bertsolaritzaren historia, doinutegia, elkartearen helburuak, asteroko saioen informazioa… zekartzan lehen bertsio hark. “Hasieratik oso garbi zegoen zer nahi genuen. Herrialde guztiak bat egin genuen bakoitzak bere proiektuak gune berean txertatzeko, eta

ere, Amurizak

44 /B65 Basamortuko bardoak

Azkenik, 2005ean diseinu berria, nabigaziorako tresna hobetuak, eta ia egun dauzkan atal guztiak gehitu zituzten. “2005ean bigarren fasera pasatu ginen. Ideia nagusia zen Elkartearen webgunea izatetik bertsolaritzaren plataforma izatera pasatzea. Dena monopolizatu gabe, noski, baina bertsolaritzari buruzko informazio guztiak bertatik bide bat izatea nahi genuen. Alegia, bertsolaritzaren ataria, erreferente potente bat. Horregatik jarri zen, adibidez, sarrerako orrian egunero berritzen den albisteentzako tabloia”, kontatzen du. Egitura hori eta izaera hori sendotu nahian ari dira orain lanean. “Xenpelarren datu baseetatik elikatzen diren atalak eurek kudeatzen dituzte, eta gainerakoak, estatikoagoak direnak, gehiago dagoz-

inprobisazio fenomenoak dituzten herrialdeen arteko elkarlanerako gunea. Baita jolasen atala

Elhuyarrekin ateratako “Bertsoaren mundua” CDROMean oinarritua. Basamortuko bardoak B65/ 45


kigu guri”, dio txanda hartuz Estibalitzek. “Egia esan, webgunea bere osotasunean dago erlazionaturik komunikazioarekin, Elkarteak bere proiektua zuzenean ezagutarazteko daukan tresna garatuena baita berori, baina badira atal batzuk bereziki komunikazio kanal gisa erabiltzen direnak”, jarraitzen du. Sarrerako orriko tabloia aipatzen du, bertsolaritzaren inguruko berriekin egunero berritzen dena, “Jaso Berriak” atala, harpidetuz gero etxean emailez asteko berriak eta agenda jasotzeko modua ematen duena, eta “BertsoZalea”, Elkarteko bazkideen hileroko buletina, sarean denentzat irekia dagoena. “Foroa ere garrantzitsua da” dio Estibalitzek, “kanpoko zirkuitu bat dauka, bertsozaleen eztabaida eta elkartrukerako, eta boladaka dezenteko “anbientea” ematen da bertan. Txapelketaren bat martxan dagoenean, hedabideetan polemikaren bat pizten denean… Gero barruko zirkuitu bat ere badauka Elkarteko lankideok geure artean komunikatzeko, bilera batera deitzeko, zalantzaren bat planteatzeko, gero eta gehiago erabiltzen duguna. Intranet sistema bat da hori”. Atal nagusiak lau hizkuntzatan daude. “Bestelako materiala lau hizkuntzatan jartzea oso garestia da, baina interneten merke egin daiteke, eta horrek erdal komunitatearentzako erakusleiho bat irekitzeko aukera ematen digu. Atzerriko ikertzaileek ere asko eskertu digute hori”, dio Estibalitzek. Eta atal gehienek ematen dute iradokizunak edo aportazioak egin eta Elkartearekin harremanetan jartzeko bideren bat. “Informazioa joan-etorrikoa izateko aukera ematen digu internetak, beste edozein mediotan baino askoz ere errazago, eta hori komunikazioaren ikuspegitik abantaila handia da”, dio. “Langi” proiektua aipatzen du adibide gisa. “Bertso eskoletako irakasleek bakoitzak bere materiala, ariketa praktikoak eta adibideak, eskain ditzake bertso-eskolen atalean, gero gainerako irakasleek erabil ahal izan ditzaten. Hasieran liburu bat ateratzea planteatu zen, baina gisa honetako liburuak azkar zahartzen dira, eta sarean jarrita dagoena egunero berritzen joan daiteke”, kontatzen du. 20 MILA BERTSO ETA 66 MILA BISITA “Bertsoak” atalean 80. hamarralditik gaurdainoko 6.500 bertso-aldi daude jasota, hauetatik 1.300 audioz. Bertsoaldi bakoitzak, gutxienez hiruzpalau bertso izaten dituenez, gai bati erantzunez ematen direnak alegia, sarean 20.000 bertsotik gora jarri ditugula esan daiteke. Bertso doinutegiak, berriz, Juanito Dorronsorok bildutako 3.000 doinuak jasotzen ditu, eta argazkien atalean 1.500 argazki dira”, dio Arantxak Xenpelarretik bertsozale.com-en jarri duten materialaren kopuru zifrak. Sistema berri batekin ari dira lanean, fule emulea, eta dexenteko iraultza gertatu da eurentzat. Dokumentazio Zentroaren datu-basean informazio bat sartzen dutenean programak informazio hori webgunean azaltzea interesatzen den galdetzen du, eta baiezkoa bada zei ataletan eta zenbat denborako izango den zehaztu behar dute hurrena. “Sistema hori agertu zen arte webgunerako datu-base bat

46 /B65 Basamortuko bardoak

Atal nagusiak lau hizkuntzatan daude. “Bestelako materiala lau hizkuntzatan jartzea oso garestia da, baina interneten merke egin daiteke, eta horrek erdal komunitatearentzako erakusleiho bat irekitzeko aukera ematen digu. Atzerriko ikertzaileek ere asko eskertu

sortu behar zen propio, hau da, informazio guztia berriro sartu beharra zegoen. Lan handia eman digu gure datu-basea sistema berriari egokitzeko behar den bezala antolatzeak, baina oso gustura gaude, azkartasuna eta aukera berriak ematen baitizkigu”, kontatzen du.

digute hori”, dio Estibalitzek. Eta atal gehienek ematen dute iradokizunak edo aportazioak egin eta Elkartearekin harremanetan jartzeko bideren bat.

“Nor da nor” atalarekin ari dira orain lanean. “Dokumentazio Zentroan bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta eragileen artean 2.000-tik gora erreferentzia ditugu. Oraingoz 100 biografia osatuenak jarri ditugu ‘Nor da nor’-en, baina pixkanaka besteak osatzen eta sarean jartzen saiatuko gara”, dio Arantxak. Bertsolaritzaren inguruan komunikabideek argitaraturiko berrien hemeroteka bat ere ari dira prestatzen. “27.000 artikulu ditugu jasoak, eta jasotzen jarraitzen dugu, baina webgunean jarri aurretik bilaketa sistema egoki bat antolatu nahi dugu”, komentatzen du, eta interneten egun dagoen arazorik handienetako bat izan daitekeena aipatzen du: bilaketen zehaztasuna. “Demagun Uztapideri buruzko informazioa nahi dugula. 27.000 berri horien artean Uztapide askotan aipatuko da, adibidez 150 aldiz, baina gehienak zeharkako aipamen hutsak izango dira eta ez Uztapideri buruzko informazio osoa-edo. Egun, orri osoko kontsultak egiten dituzten bilatzaileak dira gehien funtzionatzen dutenak, eta sistema honekin erabiltzaileak bilaketa egin eta 150 emaitza aterako zaizkio. Gero horiek banan-bana begiratzen joan beharko du garia eta lastoa bereizten joateko, eta azkenean Uztapideren gaia jorratzen duten artikuluak 15en bat izango dira”, esplikatzen du. “Soluzioa materiala indizatzea da; artikuluak webgunean jarri aurretik bakoitzean jorratzen diren gai nagusiak zein diren erabaki eta bilaketaren emaitza gai horiekin erlazionaturiko klabeekin ba-

Basamortuko bardoak B65/ 47


48 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 49


50 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 51


karrik aktibatzea. Honela “Uztapide” klabearekin Uztapideri buruzko 15 artikuluak soilik etorriko zaizkigu, eta Uztapide zeharka aipatzen duen Txapelketa Nagusiari buruzko artikulua “Txapelketa Nagusia” klabearekin bakarrik etorriko zaigu”, jarraitzen du esaten. Indizatzea dezenteko lana dela dio, baina haren ustez merezi du; eta Estibalitzek arrazoi ematen dio, bilatzaileen emaitzak zabalegiak izaten baitira, eta interneten hurrengo apustua, bilaketak zehaztea izan beharko lukeela komentatzen dute biek.

“Bertsoak” atalean 80. hamarralditik gaurdainoko 6.500 bertso-aldi daude jasota, hauetatik

Nabari zaie eguneko lan zati bat webgunearekin pasatzen dutela. Egunero medioak ematen dizkien zailtasun handienak zein diren galdetu diegu. “Informazioa artikulatu eta eskaintzeko modua oso ezberdina da paperean eta interneten. Gu paperarekin ikasitakoak gara, eta oraindik ere formatu berrian pentsatzea kosta egiten zaigu. Atalak eta azpiatalak nola antolatu, eremu batetik besterako bideak eta abar. Bestalde, ohiko proiektu batzuetan ahaztu egiten zaio jendeari webgunearen aukera hor dagoela, eta gogorarazi egin behar zaio”, erantzuten du Estibalitzek. “Niri ere zailena hori egiten zait, formatu berrian pentsatzea alegia, eta, gainera, oso garrantzitsua iruditzen zait lana ondo aprobetxatzen asmatzea. Jakin behar duzu zerk merezi duen eta zerk ez, eta jakin behar duzu faseka lan egiten. Bestela inbentua hazi eta hazi egin daiteke, eta gero eta lan gehiago eman, baina uste adina aportatu gabe”, dio Arantxak.

1.300 audioz. Bertsoaldi bakoitzak, gutxienez hiruzpalau bertso izaten dituenez, gai bati erantzunez ematen direnak alegia, sarean

Webgunean dagoen trafikoari buruzko datuak eta grafikoak ekarri ditu Estibalitzek. Horietan azaltzen denez, 2006an 66.000 lagun ezberdin sartu ziren bertsozale.com-en. Bisitari horiek 125.000 sartuirten egin, webgunean 1.620.000 orri ikusi eta 7.000.000 baino gehiago informazio-eskari burutu zituzten. “Egia esan, ez dakigu estatistika onak diren ala ez, ez dakigu hori zeren arabera neurtzen den, baina alor honetan ari den jendeak beti esan digu euskal kulturgintzari dagokionez oso datu onak direla”, dio Arantxak. Urtetik urtera gora egiten ari dira gainera. 2005ean 2004ko bisitak bikoiztu egin ziren, eta 2006an hazkunde-joerak jarraitzen du. “Ikusten da Txapelketak eta Bertso Eguna bezalako ekitaldiak daudenean askoz jende gehiago sartzen dela; azkeneko Txapelketa Nagusian, adibidez, saldu ziren 13.000 sarreretatik 8.000 internet bidez saldu ziren. Nabari da, gainera, lehenengo bisita horren ondoren berriro beste zerbaiten bila itzultzen direla”, dio Estibalitzek.

20.000 bertsotik gora

Gizarte osoan bezala bertsozaleen artean ere interneta erabiltzea gero eta arruntagoa dela dio Arantxak, eta horregatik euren webgunearen trafikoa handitu egingo dela espero dute. Eta euren webgunetik kanpora ere dezenteko mugimendua ikusten du. “Boladak izaten dira, eta duela urte batzuk webguneen bolada tokatu zen. Asko eta asko sortu ziren, baina piztu ahala itzali egin ziren gehienak, sortzeak baino lan gehiago ematen baitu mantentzeak, elikatzeak. Orain, berriz, blogak dira perretxikoak bezala jaiotzen ari direnak: bertsolari mordoa ari da berea irekitzen, bertso eskolak ere hasiak dira berriro, eta zaletu soilak ere animatzen dira tarteka, gehien gustatzen zaizkien bertsoak, saioak eta abar sarean jartzen”,

1.500 argazki dira”,

52 /B65 Basamortuko bardoak

jarri ditugula esan daiteke. Bertso doinutegiak, berriz, Juanito Dorronsorok

komentatu du. Duela bizpahiru urte jauzi bat egin zela dio. “Moda kontuez haratago gero eta serioago hartzen da interneta bertsolari eta eragileen artean, eta gero eta eskaintza interesgarriagoak daude. Esan daiteke jauzi bat egin dela, duela bizpahiru urtetik hona, kantitatean eta kalitatean. Gurea martxan jarri aurretik apenas zegoen ezer gehiago: Euskal Kultur Erakundearen bertsulari.com eta aldizkariaren bertsolari.net gogoratzen ditut nik, eta orain, berriz, errealitate sendoa da bertsolaritza interneten”, adierazi du.

bildutako 3.000 doinuak jasotzen ditu, eta argazkien atalean

dio Arantxak.

BERTSOLARIEN BLOG ETA WEBAK “Zer da blog bat?. Eritxia emoteko, trukatzeko eta aldatzeko bildurrik ez daukan pertsonaren eguneroko publikoa”, halaxe esplikatzen du Xabier Payak bere blogean. bizkaie.biz/blogs/bg2/ da helbidea, beti aurretik www jarrita, noski (bilatzailean bertsolariaren izena jarrita agian errazago). ‘Anbotoko haizorratza’ jarri dio izena, eta bertan jarritako lehen testuan, 2006ko apirilekoa, esaera zahar batekin lotzen ditu definizioa eta izena: “zer zara ba, anbotoko haizorratz! Egun batean gauza bat diñozu, bestean bestea”. Azkeneko testuan, otsailaren 19koa, EIZIEren 20. urteurrenaz dihardu. “Lengo zapatuan Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta interpreteen Elkartearen Batzar Nagusia izan zan Zarautzen. Batzarrera sano belu ailegau nintzan blogean jartzeko modukoak ez diren arrazoiak tarteko, baina kontua da jende dexente batu zala Zarauzko Salbatore Mitxelena ikastolan (batez be igazko kopuruagaz aldera-

Basamortuko bardoak B65/ 53


tuta)” kontatzen du, eta bertan kantatutako decima bat eta bertso batzuk ere jasotzen ditu. Lehen testu hura eta azkeneko honen tartean denetarik: txapelagatik eskerrak emanez, indarkeria jasandako emakumeen karta, Euskaltel vs. Orange, Kataluniako hauteskundeei buruzko bertso sorta bat, errespetu faltaz…

“Nor da nor” atalarekin ari dira orain lanean. “Dokumentazio Zentroan bertsolari, gai-jartzaile, epaile eta eragileen artean 2.000-tik gora erreferentzia ditugu. Oraingoz 100

Estitxu Eizagirreren ‘Gari alea’ bloga, argia.com/blokak/garialea, izango da bertsolarien blog-en artean beteranoenetakoa, 2005etik ari baita funtzionatzen. Zer da hau atalean blogaren beste definizio bat ematen digu: “Estitxu Eizagirreren bertso koadernoa. Bizitzan egunero-egunero gari ale bat hazteko gogoz, eguneroko bizitza bertsotan aletuko du bertan. Ez puntako bertsoak direlako, bertso kantari bizi nahi duelako baizik”. Bertso giroko bideo, audio eta argazkiak jasotzen dituzten atalak ditu, eta bertsoaren aktualitateari jarraipena egiten dion “berriak” atala. “Argiako” kazetari gisa bertsolariei eginiko elkarrizketak ere jasota daude, mordoxka bat, oso interesgarriak. Bere bertso idatzien atala ere badauka: “Alardea plastiko beltzez”, “Lakabeko komunak 25 urte”, “Gora San Juan!”, “Udalekuak”, “Larrun”, “Gladys Enea”, “Zahar etxeak”… Eta bertsoak enkargatzekoa ere bai. Azkenik, “iritzia saila”, blogetan ohikoak diren denetariko testuekin, baina guztiak ere bertsolaritzari lotuak. Otsailaren 26koa da azkenekoa. “Azteazkenean bukatzen da Gipuzkoako Txapelketan izena emateko eguna. Aurten ez joatea erabaki dut, eta beraz, 2010eko Euskal Herriko Txapelketara joateko aukerari uko egitea. Ea horrela espabilatzen naizen”, hasten da.

biografia osatuenak jarri ditugu ‘Nor da nor’-en, baina pixkanaka besteak osatzen eta sarean jartzen saiatuko gara”, dio Arantxak.

“Hementxe gaude, hementxe…” klasikoarekin ekiten dio Julen Zelaietaren blogak, blogari.net/julen. Julenek blogari fideltasun handia diola ikusten da, modu naturalean komunikatzen dela bertatik, 2005eko azaroaz gero dago martxan jarri zuenetik hilero-hilero testu mordoxka baitu sartua. Elizondoko Bordatxori teilatua erori zitzaionekoa, Lazkao Txiki, asteburuko parranda, Mattin, BEC-eko finalaren kronika, urte berrionak emanez, tximeletak, zenbakiak… Otsailaren 14koa da azken testua, argazki eta guzti. “Plastikozko txiringito-aulki bat, kartoizko bi kaxa, zaborra biltzeko pala bat, disolbente botila bat, irudimena… eta hasi kantuan!… eta hori mikrofono hanka etxean ahantzi nuelako, ongi segi!”, deskribatzen du bertso saio batean mikrofonoari eusteko jarri zioten tramankulua.

Bertsolaritzaren inguruan komunikabideek argitaraturiko berrien hemeroteka bat ere ari dira prestatzen. 54 /B65 Basamortuko bardoak

Berriako gazteen gehigarriak, Matraka, blog-en atal bat dauka jarrita sarean. Sartu eta bloglari zerrenda dezenteko batekin egin dugu topo bertan, tartean Onintza Enbeita. Matraka.info/blogak/onintza da blogaren zuzeneko helbidea. “Erpeka” jarri dio izena, eta “Onintza Enbeitaren kontu merkeak” esaldiarekin irekitzen da. “Pipik bola pasau deusku eta orain hemen, pentsetan nago zeintzuk izan leikezan nire bost aitorpenak edo sekretuak edo dana dalakoak. Lotsatuta nago pantaila aurrean, eta uste dot neure burua zensurau egin beharko dodala, ze dena esatea be ez jat komeni… edozelan be, besteenak irakurri eta gero, proposamenari paso egitea ez da justoa.

Basamortuko bardoak B65/ 55


Bueno ba, bat, bi eta hiru.” hasten da azkeneko testua, otsailaren 20koa. Bueno, egia esan, sekretu graziosoak dira. “2- Bakarrik berba egiteko ohitura itzela daukat umetatik. Hiru urtegaz edo Laidako hondartzan konturatu ziran lehenengoz ama, izekoak, ahizpak eta lehengusinak bakarrik berbetan ari nintzela. Harrezkero ez dot ohitura hori gainditzea lortu. Gure etxean ez dira harritzen, baina kalean zer esanik ez!. Eta nik ezin dot ebitau…”, jarraitzen du. Iñaki de Juanaren gose greba, Euskaldunako finala, Bide Ertzean taldeak helaraziriko prentsa ohar bat, Miriam Ocariz diseinatzaileak modeloak eta saskibaloi jokalariak alderatuaz prentsan eginiko adierazpen batzuk… denetariko gaiak jorratzen ditu Onintzak. Matrakako blogen artean dago Jon Martinena ere, matraka.info/blogak/jmartin/. ‘Sorbatza. Zorrak sor’ dira izena eta abizena. Gaiaren arabera dauzka sailkatuta testuak: bertsolaritza, India, nazioartea, prosa, sorgin eltzea eta unibertsitateko fauna. Bederatzi hilabetetarako Indiara joana da, eta atal hori izan da lehen begi kolpean kuriositate gehien piztu diguna. Otsailaren 7koa da azken testua. “…Halako zerbait gertatzen da Bangaloreko trafikoarekin. Kaos perfektua da. “Gorriak dzu, horiak dzu,” halatsu zu… Seinaleak badaude egon, baina ez da stopik. Ke toxikozko lainoen artean bozinek irekitzen dute bidea. “Banoa!” kontatzen du. Beste ataletan ere aurkitu ditugu gauza bitxiak, Fordyce delako batek emaniko zoriontsu izateko 14 legeak kasu, baita bisitari ‘bordea’-ren mezu tipikoa ere. “Blogean kontuarekin potrok ikutzen ari zarete batzuk. Nola esan…Aspertzen!. Ondo dago, baina gauza guztiak bezala, neurrian. Ostia! (…) Bertsolaria, idazlea, poeta, metereologoa… Edo denak batean?. Bai, denak bloglari! Sekta baten modukoa dela deritzot” dio. Jonek bertsoarekin erantzuten dio: (…) Nahi dut irakurleekin/ harremana mantentzea/ “Zergatik idazten duzu?”/ komeni da hausnartzea, / “zergatik?”, galdetzen duzu./ Nolako malaletxea…/ Nahiago izan dut beti/ “zergatik ez?” galdetzea.

Webgunean dagoen trafikoari buruzko datuak eta grafikoak ekarri ditu Estibalitzek. Horietan azaltzen denez, 2006an 66.000 lagun ezberdin sartu ziren bertsozale.com-en. Bisitari horiek 125.000 sartu-irten egin, webgunean 1.620.000 orri ikusi eta 7.000.000 baino gehiago informazioeskari burutu zituzten. “Egia esan, ez dakigu estatistika onak diren ala ez, ez dakigu hori zeren

Komun galdu batetako arraska zikin bat. ‘Norrek nahi du xurrupa bat?’. Argazki honekin, eta eskaintzarekin, irekitzen da Xabier Silveiraren XS.10, xabiersilveira.com, webgunea. Dena tonu marroietan. “Zer, orain ere ez al duzu bertze deus hoberik egiteko? Ez da seinale txarra! Ongi etorri komunera, webgunera, zuretzat egin genuen. Ordenagailuan preso egonik ez dutenez ezer onik egiten, hona hemen aspertzen ez naizenean jasotako hitzak. Ez dute helburu gehiagorik zure laudorio eta gorespen guztiak biltzea baizik. Bertso jarriak, poemak, Garako jo puntuak, musika taldeentzat egindako letrak… (…)”, dio agurrean. Eraikitze lanetan dago webgunea, eta atal batzuk estreinatzeke daude. Adibidez, lagunak atala, sortzaileak, suntsitzaileak eta sortzaile-suntsitzaileak azpiatalekin. Edo loturak atala, onak eta gaiztoak azpiataletan banatua. Denda bat ere badauka, “XS 10” kamiseta eta komunaren posterra salgai. Eta orain arte gehien landu duen atala, “Behin at!”, deiturikoa, non 15 egunean behin kapitulu bat gehituaz istorioa osatzen ari den. “Istorio ero bat, etorkizun ez hagitz urrun batean kokaturiko Euskal-herriko bertsolarien txapelduna gidaritzat hartuaz”, es-

56 /B65 Basamortuko bardoak

arabera neurtzen den, baina alor honetan ari den jendeak beti esan digu euskal kulturgintzari dagokionez oso datu onak direla”, dio Arantxak.

Basamortuko bardoak B65/ 57


plikatzen du berak. Zati bat lapurtu diogu. “(…) Nissan Patrol batean sartu zuen burua Guardia Civil euskaldunak. Minutu gutxi barru itzuli zen: Berzolari sara?. Beñat-ek ez zekien ziur kamera ezkutuko saioren baten biktima izaten ari zen ala afariak kalte egin ote zion. El sapelduna de eujkadi, no?. Egaña hil suten notxean, non ibili… donde cojones adarias tu, ¡cerca seguro!. Beldurrezko segundo erdi amaigabea barre algara batek bukatu zuen. Sen una broma lasai. Jajaja! Tori papelesak eta joan al… abrochese el cinturon y puede continuar, Beñat. Y buena suerte el domingo. Errepidean zen berriro Beñat, A-8an etxera bidean, Golf urre kolorezkoan igeri, galipot ozeanoan aurrera. Goizeko hirurak eta laurden (…)”.

Komun galdu

Bertsolarien blog eta webgune pertsonalez gain, bertsolarien proiektuen ingurukoak ere aurki ditzakegu sarean. Honela, goragutagutarrak.eu, Igor Elortza eta Unai Iturriagaren azken elkarlanaren berri ematen duena. Josu Zabala eta beste musikari batzuekin batera kontzertu irekiak eskaintzea da ideia. Bertsolariek inprobisazioari irekita uzten diote atea, musikariek ere bai, eta emanaldi bakoitzean lagun ezberdin bat gonbidatzen dute bere aportazioa egin dezan. Blogaren helburua proiektuaren nondik-norakoak azaldu, emanaldietako grabaketak eskegi eta bestelako bloglari, webgune eta sortzaileekiko harremana bideratzea litzateke. “Hor gaituzue hortzak erakutsiz HIRU PUNTTUko lagunekin (Amaia, Maddalen, Antton eta Iñaki). Gogo berezia genuen Nafarroa Beherean emanaldia egiteko eta giro gertukoa eta gozoa aurkitu genuen Bixentenia ostatuan. Korrikarekin baina presarik gabe ekin genion emanaldiari, eta, entzuleen ondo-ondoan Irulegiko arnoa edanez berotu ginen apurka-apurka. Lukuren testu beti zorrotz eta burutsuek zein punttuko hiru jokalarien emanak bide aparta eskaini ziguten batbateko bertsoetarako, eta inguratu zitzaizkigun 100 bat gutarrek ondo baino hobeto hartu zituzten gure bertsokantak”, kontatzen du Igorrek, azken testuan, otsailaren 11koa.

irekitzen da Xabier

batetako arraska zikin bat. ‘Norrek nahi du xurrupa bat?’. Argazki honekin, eta eskaintzarekin,

Silveiraren XS.10, xabiersilveira.com, webgunea. Dena tonu marroietan. “Zer, orain ere ez al duzu bertze deus hoberik egiteko? Ez da seinale txarra! Ongi etorri komunera, webgunera, zuretzat

Jon Maia eta konpainiaren Karidadeko Benta litzateke beste bat, karidadeko.com. Partaideak, hitzak, argazkiak, multimedia (lehen diskoko kanten audioekin eta bideo batekin), hemeroteka, eta Linkak dira Bentako atal nagusiak. “…sartu, sartu, atia zabalik dao, Karidadeko Bentan ez deu inoiz ixten. Ze nahi dezu, ardo bat? Beitu, hango ixkiñakua Pello Errota da, mahai horretan Joxe Azarola eta Remedios Amaya daude, haruntzago Paulino Uzkudun… exeri nahi dezun tokian, gaua luzea da…”, egiten dute gonbita. BERTSOA.COM BERTSO PLAZA DIGITALA Interneten batetik bestera nahikoa nabigatu ondoren, pixka bat mareatuta, Hernanin lehorreratzea erabaki dugu, Jesus Mari Irazuk martxan jarri berri duen bertsoa.com ezagutzeko. Bertsolariaren proiektu pertsonalaz gain bertsolaritzaren aktualitatea jarraitzeko bide berri bat eskaintzen da bertan, asteburuko saioak internet bidez ikusteko aukerarekin. Webguneak dezenteko jakin-mina sortu

58 /B65 Basamortuko bardoak

du komunikabideen artean, “Radio Nacional ere etorri zen aurkezpenera, eta atzo oraindik Xiberuako Bozakoekin nenbilen” komentatzen du Larraulgoak pixka bat harrituta, eta bertsozale-internauten aldetik ere erantzun ona izan omen du lehen aste hauetan.

egin genuen. Ordenagailuan preso

Jesus Mari duela pare bat urte hasi zen bertso saioak bideo digitalean jasotzen, urtean 1.500en bat saio direla jakinik asko biltzen den arren galdu ere asko egiten dela konturatuta. “Artxibo ideia soilarekin hasi nintzen, -engorroa dek baina guk ere zeoze ein berko diueta parean tokatzen zitzaizkidan bertso saioak bideoan grabatzen. Azkar pilatu zitzaizkidan, ordea, eta ze irteera eman bueltaka nenbilen hurrena. Hernaniko “Kronika”-rekin interneten pixka bat saltseatzen ibilia nintzenez medioa ezagutzen nuen, badagoela jakiteko adina bai behintzat, eta hortik jotzea bururatu zitzaidan. Beste medioetan espazio problema dago beti, hautaketa bat egin behar izaten dute, eta jarduera osoa eskaintzeko gogoa nuen nik. Hasiera batean nire txokoa bezala planteatu nuen, nire plazaz plazako jarduna jendearen eskura jartzeko toki bat, baina bidean konturatu nintzen besteenak ere jaso eta eskain nitzakeela, erraz samar jar nitzakeela sarean asteburuero lau edo bost saio oso, eta azkenean zerbait zabalagoa ari naiz egiten”, esplikatzen du ideia nola joan zen garatzen. Bere belaunaldiko bertsolarien artean internet tresna normalizatu bat dela dio Jesus Marik, euren proiektuak sortzerakoan, edo elkarrekin eztabaidatzen dituztenean, nahiko erraz ateratzen den gai bat dela. “Unai eta Igorrek ere, adibidez, oraintxe atera dute “Goragutagutarrak” webgunea. Ideiarekin hasi zirenetik garbi zeukaten webgune bat sortu behar zutela, eta hala komentatu zidaten…” dio. Blog-en ‘boom’ moduko bat ematen ari dela komentatzen diogunean, halaxe ikusten du berak ere. “Internetak norberak egin eta zuzenean eskaintzeko aukera ematen du, bertsozaleekin zuzenean harremanetan jartzekoa, eta hori oso interesgarria da bertsolariontzat. Lehen esaten nuena, bertsoa.com sortu badut nire txoko bat edukitzeko izan da neurri batean. Garai batean irrati libreekin antzeko zerbait gertatu zen, gogoa eta zer kontatua zuenak irrati libre bat martxan jartzen zuen eta hor aritzen zen jo ta fuego. Orain webguneekin eta blogekin egiten da hori bera”, azaltzen du bere ikuspegia.

egonik ez dutenez ezer onik egiten, hona hemen aspertzen ez naizenean jasotako hitzak.

Bolada batean sarean begira aritu zen, prentsa digitala batez ere, entrebistak nola zatika eskaintzen diren, aurkezpenak egiteko moduak, bideoen sailkapenak… eta egitura bat antolatu zuen. “Nik argi neukan webgunearen ardatza bertsoak izan behar zuela. Azken urteetan gauza asko ari gara egiten bertsoaren bueltan, askotan bertsoari berari protagonismo gutxiago emanEz bueltakoari baino, eta protagonismo osoa eman nahi nion”, dio. “Horrela, plazaz plazako produkzioa jasotzen duten atalak dira niretzat garrantzitsuenak: plazaz plaza atala, saio osoak jasotzen dituena, eta “bertso onenak” atala, saio horien bertso onenen antologia bat egiten duena. Eta diseinuan ere bertsoaren ikus-entzunezko izaera gorde nahi izan dut: sinplea, esplikazio gutxirekin, bertsoa eta honen bilaketarako ele-

Basamortuko bardoak B65/ 59


mentu errAz batzuk dituena oinarri”, jarraitzen du.

Interneten batetik bestera nahikoa nabigatu ondoren, pixka bat mareatuta, Hernanin lehorreratzea erabaki

Urtarrilaren 18an ireki zituen bertsoa.com-en ateak guztiontzat, baina urrirako sarean zeukan bozeto nagusia. “Sarrera murriztuarekin aritu naiz lanean hilabete batzuk, ireki aurretik bertsolariei erakutsi nahi bainien. Bertan eskaintzen dudana euren produkzioa ere bada, eta beharrezkoa iruditzen zitzaidan lehenengo barrura begira zabaldu eta asmoa zein den, eta zein ez den, garbi azaltzea. Ondo hartu dute, euren konfiantza eman didate, eta oso eskertuta nago”, komentatzen du. Oniritzia ez ezik laguntza ere jaso izan du bertsolarien aldetik. Webgunearen logoa, esaterako, Maialen Lujanbiok egindakoa baita. “Ordenagailu baten pantaila eta plaza baten arkuak elkartu ditu, bertso-plaza digitalaren ideia osatuaz. Webgunearen diseinuaren kolore urdin horiek ere Maialenen logotipotik etorri dira”, dio. Elkartearekin ere ari da elkarlanean. “Halako elkarlan moduko bat adostu dugu. Webgunerako bildutako material guztia eurentzat da, eta trukean euren grabazio sareak bildutakoaren aukeraketa bat erabil dezaket nik. Astero interneten nik oso erraz jaisteko moduan jartzen didate, eta horrek abaniko zabalago bat eskaintzeko modua ematen dit”, kontatzen du. Eta antolatzaileek euren herriko bertso-saioa webgunean jartzeko bidea ere eskaintzen du bertsoa.com-ek. “Bertsoak zabaltzeko eta ikusteko planteamendu bat eskaintzen dut eta nahi duen guztiak har dezake parte bertan”, dio Jesus Marik.

dugu, Jesus Mari Irazuk martxan jarri berri duen bertsoa.com ezagutzeko. Bertsolariaren proiektu pertsonalaz gain bertsolaritzaren aktualitatea jarraitzeko bide berri bat eskaintzen da

Normalean asteburuan egindako saioen bideo eta audioak izango dira, baina zuzenean ere emango ditu saioak. Bertso Eguneko “Aho Zabalik” jaialdia eta Iturenen inauterietan egin bertso bazkaria eman ditu orain arte. “Saioa egiten den tokian zuzenean emateko nahiko baldintza tekniko badago, internetarako sarbidea, kobertura nahikoa eta abar, zuzenean ematen saiatuko naiz”, komentatzen du. Webgunean bertan iragarriko ditu saio horiek, eta “Saioak Zuzenean” atalean ikusi ahalko dira. “Bertso Jarriak” atalean bertso jarri eta musikatuak jasotzen ditu, “Bertsolariak” atalean bertsolarien biografiak, eta “Agenda, Argazkiak eta Gogoeta Foroa” atalak ere baditu webguneak. “Albisteen atala” ere bai. “Egunero joango naiz webgunea berritzen, baina aste osoko planteamendu batekin lan eginez. Asteburuan saioak grabatu, eta elkarteak grabaturikoekin batera astean zehar dosifikatzen joan. Astero elkarrizketa edo erreportaia bat landu, eta prentsan interesgarriak iruditzen zaizkidanak “albisteen atalean eta iritziak foroan” eskainiz joan. “Foroa” irekia izango da, baina ez txorakeriatarako. Zerbait aportatu nahi duenak fundamentuarekin eta sinatuta egin beharko du”, esplikatzen du webguneari eman nahi dion martxa.

bertan, asteburuko saioak internet bidez ikusteko aukerarekin. 60 /B65 Basamortuko bardoak

Bertso-eskola birtuala da aurkezteke gelditzen den atala. “Esperimentua” deitzen dio Jesus Marik. “Messenger-arekin bertsotan egin izan duen jendea ezagutzen dut. Bata besteari idatziz denbora errealean erantzunaz egin daiteke, edo web-com bat jarriz gero bi-

Basamortuko bardoak B65/ 61


deo-konferentzia bat izango balitz bezala. Orain, “skype” deritzon programaren bidez, bi lagun beharrean zortzi lagun ere konekta daitezke aldi berean. Pantaila zortzi zatitan banatzen da, eta bakoitzak webcam baten seinalea ematen digu, eta pantailan aldi berean zortzi lagunen irudia ikus dezakegula. Horrek aukera ematen du puntu ezberdinetan bizi diren lagun batzuk astero ordenagailuaren aurrean hitz-ordua jarri eta elkarrekin bertsotan egiteko”, esplikatzen du. Aukera horri bertsoa lantzeko ariketa praktiko batzuk gehitu nahi dizkio Larraulgoak, eta bertso-eskola birtual bat muntatu. “Gauza erabat praktikoa egitea da nire ideia. Xebastianek gai honi horrela heldu zion, puntuari kolpean erantzuteko honela egiten du Agirrek… dena adibideekin eta eredu diferenteen abaniko bat eskainiaz… Lana eta denbora eskatzen ditu baina polita atera daiteke”, komentatzen du. Herriko bertso-eskolei ez diela konpetentziarik egiten seinalatzen du erdi broman erdi serio, holakoetan egoten den lagun eta bertso giroa ezin dela ordenagailu aurrean sortu, baina probatu beharreko aukera bat iruditzen zaiola.

Normalean asteburuan

Bertso-eskola honek sekulako interesa piztu du bertsozaleen artean. “Nik uste nuen inguruko bi hiru lagunen artean egingo genuela gauza, baina jende pila batek idatzi dit izena emanaz. Oraindik berde samar daukat. Aurrena programak jaitsi eta teknikoki ekipatu behar da, eta bitartean edukiz betetzen joango naiz. Horiek egindakoan, udaberri aldera agian, hilabete bateko esperientzi pilotu moduko bat egingo dut, eta gero iraila-urritik aurrera talde bat osatu kurtso oso bat emateko”, kontatzen du.

eman ditu orain arte.

egindako saioen bideo eta audioak izango dira, baina zuzenean ere emango ditu saioak. Bertso Eguneko “Aho Zabalik” jaialdia eta Iturenen inauterietan egin bertso bazkaria

62 /B65 Basamortuko bardoak

BERTSOTAN GABILTZA SAREAN Hernanin tortilla pintxoa eta zerbeza bat hartu ondoren, indarberriturik, bertsoaren itsaso birtual horietan barrena nabigatzen jarraitzeko grina piztu zaigu berriro. Behin Bertsozale Elkartearen webgunea eta bertsolari batzuen blogak bisitatu eta gero, bestelako erakundeek eta bertsozale jendeak sarean jarri dituztenei bistazo azkar bat emateko asmoarekin abiatu gara.

“Saioa egiten den tokian zuzenean emateko

Denetarik aurki dezakegulakoan, eta kontakizunaren iparra ez galtzeko, bidea formalenetatik informalenetara egitea erabaki dugu. Nolabait egin behar.

nahiko baldintza tekniko badago, internetarako

Pixka bat harrituta dabil, bai bertso-eskolara apuntatu zaion jende kopuruarekin, eta baita egunero bertsoa.com-ek izaten dituen bisita kopuruekin ere. Hainbeste ez dela publiko egitera animatzen. “Nobedadea izango dela pentsatzen dut, baina eguna joan eta eguna etorri, egunero holako sarrera pila ikustea…”, dio. Webgunearekin lanean hasi aurretik egina zuen erabiltzaile potentzialak zein izan zitezkeen irudikatze-ariketa. Hemengo bertsozaleen artean gazteenak, medio honetan naturaltasunez mugitzen baitira. “Baina iritsi zaizkidan komentarioak adin guztietako jendearenak izan dira, eta egia esan, gazteenek errazago erabiltzen badute ere, gaur ordenagailua eguneroko lan tresna da jende gehienarentzat, eta gehiago edo gutxiago lanetik kanpora erabiltzeko ohitura ere zabaltzen ari da”, dio. Diasporak edo ingelesa ikastera kanpora joandako gazteek ere erabil zezaketela ikusten zuen. “Hor gehien harritu nauena izan da Estatu Batuetatik beste inondik baino gehiago etorri zaidala. Egunero 200 sarrera. Pentsatzen nuen Hego Ameriketatik gehiago etorriko zirela”, komentatzen du. Hezkuntza litzateke beste alor bat. Bertsozale Elkartea eta Ikastolen Elkarteak bertsolaritza zuzenean kasik 10.000 umeri ematen diote, eta teknologia horiek eskoletan jada nahiko arruntak direnez, webguneko edukiak material gisa oso erabilgarriak izan daitezkeela iruditzen zaio Jesus Mariri. Komunikabideek bertsolaritzaren aktualitatearen jarraipena egin nahi badute unibertsitatean ikerketaren bat egiteko…

Proiektu serioa abiarazi du Jesus Marik, dezenteko lana eta erantzukizuna eskatuko dizkiona. “Gauza hauetan batek ez daki oso ondo zenbaitetaraino emango duen, eta ezta zenbat eskatuko duen ere, baina jendeak eman duen erantzuna ikusita animatuta nago. Ilusioa egiten didan proiektu bat da, nahiko garbi daukat zer nahi dudan eta zer ez, eta saiatuko naiz sendotzen, oinarri on bat jartzen… Hori bai, nire dedikazio nagusia bertsotan egitea dela garbi izanda. Teknologia berriekin saltseatzea gustatzen zait, bertsolaritzarentzat eman ditzakeen aukerak probatzea interesgarria da, baina bertsotan egitea da gehien gustatzen zaidana eta gehien egin nahi dudana”, komentatzen du.

sarbidea, kobertura nahikoa eta abar, zuzenean ematen saiatuko naiz”, komentatzen du. Webgunean bertan iragarriko ditu saio horiek, eta “Saioak Zuzenean” atalean ikusi ahalko dira.

Jaurlaritzak bertsolaritzari buruz daukan webgunea, kultura. ejgv.euskadi.net-en aurki daiteke. Formalena ez dakigu, baina ofizialena behintzat hau litzateke. Zer da bertsoa?, “Historia”, “Bertso saioak”, “Euskal Herriko Txapelketak”, “Bertso Eskolak”, “Bertsopaperak”, “Bertsozale Elkartea” eta “Bibliografia” dira atal nagusiak. Tonu didaktiko batean, gaiaren oinarrizko ezagutza bat ematea da webgunearen helburua. Euskal Kultur Erakundearen bertsulari.com-ek, helburu berdinarekin lau hizkuntzatan eskaintzen ditu edukiak. Biografia eta aktualitateari buruzko atalak ere badauzka, audioak nahiz bideoak, eta bost bertsolarik (Xalbador, Amets Arzallus, Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Patxi Iriart), lehenengo pertsonan kontatzen dituzten esperientziak. Bertsolaritzaren inguruko azalpenak ematen dituzten gune horien ondoan bertso-biltegi bezala funtzionatzen dutenak ditugu. Susa argitaletxearen armiarma.com-en Julen Urkizuren “Euskal bertso eta olerkien hemeroteka” aurki dezakegu, urkizu.armiarma.com. Bertan jasota dauden egile eta bertsoen kopurua ikusgarria da. Bilaketak beste bide batzuetatik ere egin daitezkeen arren, egileak, printzipioz, abizenaren lehen hizkiaren arabera ordenatuta daude. Honela e letrarekin 130etik gora egile aurki ditzakegu, eta, tartean, Eizmendi Iñaki “Basarri”, Elortza Igor, Enbeita Abel, Enbeita, Balendin, Enbeita Imanol, Enbeita Jon, Enbeita Kepa, Errota Pello, Estankona Igor… bertsolari mordoa, euren bertsoekin. Armiarma.com-en baita, klasikoen atala aurki daiteke, Patxi Salaberriren biltze-lanean oinarritua, klasikoak.armiarma.com. He-

Basamortuko bardoak B65/ 63


64 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 65


men 20 bertsolari klasikoren obra osoa dago jasota, eta liburu formatuan inprimatzeko aukera ematen du. Euskal Herriko Unibertsitateak ere badu euskal testuen gordailu bat, ehu.es/gordailua, eta bertan, “eresiak, bertsoak eta kantak” atalean, XIV. mendetik XIX. mendera bitarteko bertso zaharrak aurki daitezke. Aipagarria da Donostiako Euskararen Udal Patronatuak, euskaraz.net-en, daukan biltegia ere, bertsolari donostiar mordo baten bertso bildumekin. Eta xeheagoa bada ere, Donostiatik irten gabe, Bagera Euskara Elkarteak ere badauka berea, Donostiako bederatzi bertso bildumarekin, bagera.net/bageranet/ziberteka/ bertsozaharrak.

tzen zaidan bezala./Telefonoan kontuaz berriz/ ez daukat pena makala!/ bazkariana , nahiz ‘fijo’ izan/ beste baterako dala. (…)

Bertso-eskola honek sekulako interesa piztu du bertsozaleen artean. “Nik uste

2007/02/20… Ormaiztegiko damak eta ibon zalduna. (edozein doñutan kantatzeko): Ormaiztegiko damak/gatoz atakean/nahiz izan zaittuztegun nahiko apartean/komeni zaigunean/ tartean-tartean/hementxe agertzen gera/biok bat-batean/jarri bi plater gehio/ai derrrrenentean! Iepaaaaa mutillek! (ta nola ez, neskak). Beno, izango ditteu ba bazkarirako txartelak ala? Gaiñea nik uste, ein deun bertxo puxka horrekin razio doblea meziko deula! (…)

nuen inguruko bi hiru Bertsolaritzaren inguruko zerbitzuak eskaintzen dituzten webguneak ere badaude. Honela, Lankuk, lanku.com, bertso saioak, hitzaldiak, edozein kultur ekitaldi antolatzeko zerbitzuak eskaintzen ditu, eta denda ere badauka bertsolaritzarekin erlazionaturiko hainbat produkturekin. Hamaikabertutekoek ere muntatu dute webgunea, hamaikabertute.net, bertsolari gazteen zerbitzuak eskainiaz. Algorta albergetxo.net, Legazpi bertsoolariak.tk, Oñati geocities. com/o-bertso-eskola, Urretxu blogak.com/uzbertsoeskola, Oreretako Xenpelar lauhaizetara.net/xenpelar/, Azpeitiko Erniarraitz uztarria.com/blogak/erniarraitz eta Zumaiako bertso eskolak baleike.com/blogak/johanesena ere badute webgunea edo bloga. “Eibarko …eta kitto!” Euskara Elkartearen webgunean ere, etakitto. com, bertako bertso taldeak daraman atala aurki daiteke.

lagunen artean egingo genuela gauza, baina jende pila batek idatzi dit izena emanaz. Oraindik berde samar daukat. Aurrena programak jaitsi eta tek-

Bestelako elkarteek ere egiten diote beren aportazioa bertsolaritzari. Arrasateko txantxilipurdi.com webguneak bertsoak enkarguz egiteko zerbitzua eskaintzen du, eta Bizkaiko Ikastolen Elkarteko kontaizu.net-ek bertsolaritzaren aktualitatea jorratzen duen atala dauka.

nikoki ekipatu behar

Ez dira bertsolariak sarean bertsotan dabiltzan bakarrak, eta ezta elkarteak edo erakundeak bertsolaritzari buruz dihardutenak ere. Internet jolaserako eta harremanak egiteko medio bat da, eta bertsozale asko animatzen da neurri eta errimarekin saiatu edota bertsozaletasunaren inguruan lagunak egitera.

naiz. Horiek eginda-

Gisa horretako guneen artean zibertxokoa, zibertxokoa.blogspot. com, izan daiteke parte-hartzaile eta mugimendu gehien daukana. ‘Konta zak/n bertsotan’ esaldiarekin laburtzen da lehen orrian blogaren filosofia. Zibertxokoko partaideen arteko bazkari baten antolakuntzan ari dira orain, eta egunero dago bertso berri mordoa: “2007/02/19… sagarrari koxk!

esperientzi pilotu mo-

da, eta bitartean edukiz betetzen joango

koan, udaberri aldera

66 /B65 Basamortuko bardoak

2007/02/22… Larunbateko bazkaria eta bi. Hementxe nabil aspaldixan mensaje uholdi!, hori, hori! Zeatxite ba? Haitzolen eune? Bazkaxe? Hauxera anbienti! (doñu: andra txarran bentajak): Bazkari honek bai eduki dula/txoko hontan ohiartzuna/hogei bat lagun larunbatean/hor goaz ba Oiartzuna/baina ekipo ez al dezue/inoren faltarik suma?/Amagoia, Esti ta Rosit/non da zuen erantzuna?” Beste bertso foro bat zerdiok.mundua.com-en bertsoak atalean aurki daiteke. Sarrerako orrian egiten da aurkezpena: “’Literatur’ bloga, hitza arma edo lore bezala erabili, zure aukera da”. Sosegatuagoa da beraz, eta parte hartzaile nahiz bertsoak bakanagoak. Saguak sinaturiko hau 2006ko irailekoa da “Nor ez da egon asperturikan/denborapasak eginez/nor ez da egon gurutzegrama/egiteko jakinminez/baina denbora urrezkoa da/azkar egin ohi du ihes/guzti hau ondo azal daiteke/esaera honen bidez:/ “ardi galdua atzeman leike/aldi galdua aldiz ez”.

agian, hilabete bateko

duko bat egingo dut, eta gero iraila-urritik aurrera talde bat

Eeeup! Hiru ta bi, bost. Ta hogeitamabitan plost! Biño bueno, gue zibertxokoko leyenda urbanan arabera zibertxokoko arima den ta iñork ezautzen ez dun Ramon horri begira: gaur egun eozein umek dittu 40 urte (…). Doñua: Jon, Gurru ta Apalategi (Goatu “Apalategi & Co.” Deittu ber yogula donnu honei): Aupa Itsaso, a ze bertsoak/ Earra txo! “Bua chavala!”/ Carpe diem bat, oparituaz/gusta-

2007/02/20… Larunbateko bazkaria, deialdi ofiziala. (Doñua: koplak, nagusian): Larunbateko zita ganoraz/ adostu behar dugu ta:/ordu batean ta “Amazkarren”/dugu lenengo bermuta. Lo faltak edo amets gozoak/ baldin bazaitu atzera/ordubata t’erdiak aldera/”Makuson” izango gera. Ordubitan larri, galdetuta/ ‘zibertxokokuk non diren,/erantzungo dizute seguru:/b’al dakizu non den ‘Miren’ (…)

osatu kurtso oso bat

Norbanakoen ekarpenak ere badaude. Adibidez, Maitane Legarretaren “Zaharrak berri” bloga, udaberrikohirususta.bitacoras.com. Azken hiru urteetako bertso saioetako ale solteak jasotzen ditu “bertsoak” atalean, eta aktualitatearen jarraipena egiten du bertsolaritza atalean. Edo koadrilen ekarpenak. Zarauzko txblko bertzolog-a, txbl.blogcindario.com, adibidez. Aspaldi gelditua dagoela dirudi, baina ale mordoxka ditu, kantabrikoko txolarriak “san pelayoko pestak” igarota idatzitakoak adibidez: “txolarriak pestetan/izan du atsegin/baina gaitza handia/edariarekin/baita nexka gaztien/edadiarekin/txolarre zarrak orain/diyo bihotzakin/ez degu hegan egiten/lehen bezain arin”.

emateko”, kontatzen du.

Han eta hemen zintzilikatutako audio eta bideoak ere ugari dira. Youtube eta Google Videon dozenaka aurkitu ditugu. Bertso Kaba-

Basamortuko bardoak B65/ 67


reta Santutxun; Fredi Paia eta Arkaitz Estivalles Santutxuko jaietan parke batean kantatzen; Natxituan Santa Ageda jaietako meza osteko bertso saioa Ander Elortegi eta Etxahun Lekuerekin; Ez dok hiru biko teatroaren “zelan irabazi EH-ko Bertsolari Txapelketa” Bertsolaritza sencilloaren manifestua; Goazenmank-eko Mañuren esketxak; Pedrin dalako bat afaloste batean bertsotan; Maizpideko azken afaria… eta informalenarekin bukatzeko, edo desmadratuenarekin, “gil bertsolari-elgoibarretik azkoitire gilen bertso emanaldixe”, goizaldera parrandatik etxera bueltan, taxi batean eta telefono mugikorrarekin, grabatutako “bertso” saio amaitezina. Internet bazar bat bezala dela diotenei arrazoi eman behar. EUSKARAZKO IKT SEKTOREA Bertsolaritza eta internetari buruzko errepaso honen osagarri moduan euskal IKT-ren sektoreari buruzko kontu batzuk jasotzea egoki izan zitekeela iruditu zaigu. Plazaguneako Fermin Lazkanorena jo dugu horretarako. Sektorean espezializaturiko enpresa da Plazagunea, 99an sortua elkar argitaletxea eta egunkariaren artean euskal kulturgintzari interneteko baliabideak eskaintzeko helburuarekin. Fermin, berriz, bertako zuzendaria da enpresaren hastapenetatik, ekonomilaria eta IKT-aren kontu hauetarako berezko zaletasuna duena. “Internet nahikoa ezezaguna zen lehen momentu hartan, kulturgintzako zenbait eragileren aldetik enpresa espezializatu baten beharra ikusi zen, eta hala sartu ginen abentura horretan. Orain bestelako enpresentzat ere lan dezente egiten dugu, geure fakturazioaren heren bat dator euskal kulturgintzatik, baina lehen hiru urteetan inguru horretakoak ziren gure bezero gehienak. Jakin, Eresbil, Egan, Ostiela, edo hainbat herri aldizkariri zerbitzu integrala eman izan diogu, hau da, webgunea diseinatu eta martxan jarri, posta elektronikoa eta abar. UEU, berria, elkar, ikastolen federazioa eta beste zenbaiti aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaini diogu, eta une honetan gure zerbitzarietan euskal kulturako 200en bat webgune ari dira funtzionatzen”, dio. Euskalerria.org ataria ere eurena da, txata, joko, eguraldi, egunkarietako azken informazio, posta elektroniko eta euskarazko beste hainbat zerbitzurekin. Egunkariarako programa informatikoak sortuaz hasi zen bera, 96rako internetarekin ari zen lanean, eta hain zuzen ere Egunkariak 97an atera zuen webgunea jotzen du euskal kulturgintzako IKT sektorearen abiapuntutzat. “Aurretik ere bazeuden gauzak, baina euskarazko lehen webgune handia hori izan zen”, dio. Gero Elhuyar, Kontseilua, EUE eta beste hainbat etorriko ziren, eta jalgi.com. “Jalgi.com istorio polita izan zen. Ordu arte ez zegoen posta elektronikoa eta interneteko bilatzailea euskaraz eskaintzen zuen inor, eta aek, ikastolak, elkar, Egunkaria eta Egan-ek elkarrekin horrelako proiektu bat aurrera ateratzea erabaki zuten. Enpresa handiek ez zuten merkatua orain bezala kontrolatzen, eta par-

68 /B65 Basamortuko bardoak

Han eta hemen zintzilikatutako audio eta bideoak ere ugari dira. Youtube eta Google Videon dozenaka aurkitu ditugu. Bertso Kabareta Santutxun; Fredi Paia eta Arkaitz Estivalles Santutxuko jaietan parke batean kantatzen; Natxituan Santa Ageda

tikularretara ere zabaldu zen jalgi, akzesoak eta guzti emanaz. Kudeatzeko astunegia zen hura ordea, zerbitzu egoki bat eman nahi bazen teknikoen plantila bat osatu beharra zegoen eta abar, eta Euskaltel sortu zenean hriei saldu zitzaien dena. Gerora teknologia Telefonica, Euskaltel eta enpresa handi horien esku gelditu da, posta elektroniko gehiena ere bai, eta euskalgintzako eragileak norbere webgunean zentratu dira”, kontatzen du. Euskal IKT-ren bilakaeran hiru fase bereizten ditu. “Lehen fase batean, 99tik 2003ra bitartean, interneten zerbait izatea zen kontua, webgunea sortzea. Bigarren fase batean, 2003tik oraintsu arte, sortutako guneak edukiz hornitu dira pixkanaka. Eta orain beste fase batean hasi gara sartzen. Medioak logika propioa duela konturatzen hasiak gara, eta hainbatetan aipatu diren abantaila teoriko horiek guztiak praktikoak ere izan daitezkeela ikusten. Jendeak sarean dauzkan edukiak eta aurki daitezkeen baliabideak hobeto aprobetxatzeko formulak eskatzen dizkigu”, esplikatzen du. Euskal hiztunen komunitateak geure gizartean eta munduan daukan presentziarekin alderatuaz interneten euskarak daukan presentzia oso ondo dagoela dio Ferminek, gero eta gauza gehiago eta hobeak egiten direla. “Katalan zale batzuk etortzen zaizkit

jaietako meza osteko bertso saioa Ander Elortegi eta Etxahun Lekuerekin; Ez dok hiru biko teatroaren “zelan irabazi EH-ko Bertsolari Txapelketa” Bertsolaritza sencilloaren manifestua; Goazenmank-eko Mañuren esketxak; Pedrin dalako bat afaloste batean bertsotan; Maizpideko azken afaria...

Basamortuko bardoak B65/ 69


70 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 71


vilaweb.com eta horrelakoak aipatzen, baina ez dut uste hemen gutxiago garenik”, komentatzen du. Eta klasikoak.com nahiz armiarma.com aipatzen ditu bere gogokoenen artean. “Lehenengoa jakintza unibertsaleko bilduma da, jaitsi, inprimatu eta hondartzan irakur ditzakezu, pdf gaineko bilaketak egin… Bigarrena Susa argitaletxearen literaturari buruzko webgunea, oso txukuna”, dio.

Etorkizunari begira baikor ageri da Fermin. “Interneten gero eta jende

Euskarazko webguneek egunean 30.000 bisitatik gorako trafikoa izan dezaketela dio. “Sartu-irtenetaz ari naiz, ez bisitari ezberdinez. Posible da egun berean pertsona bera webgune batean baino gehiagotan sartzea”, zehazten du gure harriduraren aurrean. berria.infok 7.000, eitb24.com-aren euskarazko bertsioak 7000, euskalerria.org-k 5.000, sustatu.com-ek 1.000, kontseilua.org-k 400, euskadi.net, udaletxeak… egiten du batuketa. “Kopuru politak dira euskal hiztunak gehienez 800.000 inguru garela kontuan hartzen badugu”, dio.

gehiago dabil, eta dabilena gero eta denbora gehiago. Urtetik urtera baliabide gehiago

Kontraesanak eta hutsuneak ere ba omen ditugu noski. “Toki ofizialetan, E.H.U. eta Jaurlaritzan adibidez, erdaraz sortzen da ia dena, eta gero euskarara itzuli. Edo oso normala da eduki baten bila abiatzea, bide osoa euskaraz egitea eta gero erdaraz bakarrik aurkitzea. Eta, gero, elkarte askok batere sosik gabe eduki mordoa sartu dute”, hasten da. Bestalde, Eustatek urtero egiten duen inkesta batean euskaldunen artean gehien ikusitako tokiak erdarazkoak direla nabarmentzen omen da. “Zertara sartzen da jendea interneten? Bat, komunikatzeko, lagunekin hitz egin eta ligatzeko, eta hori erdal txat eta messenger-etatik egiten da normalean, horietan mugitzen baita jende gehiena. Bi, informatzeko, eta hemen zenbait hedabide badaude euskaraz, baina normalean eitb24, el Mundo, el Pais, BBC eta horrelakoetara jotzen da. Hiru, entretenitzeko, pelikulak eta musika jaisteko, jokoetan jolasteko, eta hori ez dago euskaldunduta”, komentatzen du. Plan orokor bat ere falta omen da. “Badaude pikor edo uharte batzuk. Herri aldizkariek eta hitzak tokiko informazioa lantzen dute, Argiak eta Berriak informazio orokorra, Elhuyarrek zientzia; hamar bat aldizkari espezializatu ere badaude musika, dantza, antzerkia… lantzen dutenak, erakunde ofizialek administrazioetako informazioa. Baina gero tartean beste hainbat alorretan oso oso eduki gutxi dago. Eta, egia da interneten ez ezezik bestelako formatuetan ere ez dagoela askoz gehiago, baina egia ere da, bakoitza erabat bere aldetik ari dela lanean”, jarraitzen du. Beste hutsune bat espezializaturiko jendearen gabezia litzateke. “Interneterako propio sorturiko gune gutxi daude, ziurrenik horretarako baliabide material gutxi dagoelako. Beraz, interneten euskaraz dagoen gehiena paperezkoaren bertsio digitala da, eta interneten euskara lantzen ari den jende gehiena paperetik datorren jendea da, kazetaritza egindakoa. Beste toki batzuetan egongo da zaletasunagatik ari den jendea, bertso-eskolako webgunea martxan jartzen adibidez, baina ingeniari informatiko askorik ez da egongo tartean. Ingeniari informatiko euskaldunak, egun guztia interneten sartuta

72 /B65 Basamortuko bardoak

eskaintzen ditu medioak, jende trebatuagoa ari da bertan lanean eta eskaintza zabalagoa da. Joera orokorra hori da, eta euskaldunon artean ere berdin gertatuko da”, komentatzen du. Hala ere, ez du uste

bizi diren horiek, badaude, baina orain arte behintzat ez dute kulturgintzaren mundura hurbiltzen asmatu ekonomilariek, zientzilariek eta beste jende batek asmatu duen bezala”, dio. Etorkizunari begira baikor ageri da Fermin. “Interneten gero eta jende gehiago dabil, eta dabilena gero eta denbora gehiago. Urtetik urtera baliabide gehiago eskaintzen ditu medioak, jende trebatuagoa ari da bertan lanean eta eskaintza zabalagoa da. Joera orokorra hori da, eta euskaldunon artean ere berdin gertatuko da”, komentatzen du. Hala ere, ez du uste oraindik ere bestelako medioen parean jarriko denik edo bat bateko igoera ikusgarririk izango duenik. “Orain arteko gorakada garrantzitsu bakarra Jaurlaritzaren “konekta zaitez” famatuarekin eman zen, eta gero lehenagotik genituen hazkunde portzentaietara bueltatu gara. Ez dut uste bat-batean gizarte osoa erotu eta konektatzen hasiko denik”, esaten du. Pausuak ematen joan beharra dagoela dio, eskaintza hobetu beharra dagoela, eta horretarako bi aldeetarako komunikazioa bultzatu behar dela epe laburrean. “Webgune asko apain-apain jarritako erakusleiho gisa dago montatuta. Kristala kendu beharra dago jendeak elkartrukerako eta bere ekarpena egiteko aukera izan dezan”, dio. Eta erronka jo ere ere bai. “Bertsolaritza bezalako alor kreatiboetan sorkuntzarako tresnak eta jolasak eskaini ditzake internetak. Musika elektronikoa zer da ba, ordenagailuarekin saltseatuaz sorturiko musika ez bada, eta funtzionatu egiten du. Pinturan ere zenbait programa sinple eskainiaz hasi ziren, eta orain teknika horiek erabiltzen dituzte pintore askok”, komentatzen du irribarrez. Erabilitako errimen originaltasuna neurtu edo bertsolari baten estiloa aztertzeko programak ere aipatzen ditu, baina oraingoz ez gara kontu horietan sartuko ur handi samarrak dirudite eta. BERTSOLARI.NET GOITIK BEHERA BERRITUA Aspalditik genbiltzan aldizkariko webgunea berritzeko ideiarekin. 2000. urtean martxan jarri genuenetik eskema berdinari eutsi izan diogu, eta ondo funtzionatzen zuen arren, bisita kopuru polita zeukan egunero, zaharkituta zegoen. Berritze lan horietan murgilduta ari gara azken asteetan, eta erreportaia hau zeure esku artera iristerako listo izatea espero dugu.

oraindik ere bestelako medioen parean jarriko denik edo bat

Hasteko diseinua aldatu diogu. Sarrerako orrian bertan aldizkarien portadak jarri nahi izan ditugu elementu nagusi gisa, beste kolore batzuk, argazki gehiago… Egituraketa ere berria da (atalak ezkerreko ertzean eta, goiko aldean, bestelako tresna batzuk), eta atal berriak gehitu ditugu.

bateko igoera ikusgarririk izango duenik.

Aurkezpen atalaren ondotik, “aldizkariaren zenbaki guztiak” atala dator, aldizkariaren bertsio digitala jasotzen duena, webguneko edukirik garrantzitsuena. Hemen irakurketarako bi bideetatik egiteko aukera da berrikuntza nagusia. Bilatzaile bidezko ohikoaz

Basamortuko bardoak B65/ 73


irakurketaz gain irakurketa lineala egiten ahal duzu: orain arte argitaraturiko zenbaki guztien portadak dituzu ikusgai, aukeratzen duzun portadatik zenbaki horretako aurkibidera pasa zaitezke, eta aurkibidetik zuk aukeratzen duzun edukira.

Aurkezpen atalaren ondotik, “aldizkariaren zenbaki guztiak” atala

Harpidetza egiteko bidea eskaintzen duen atala da hurrengoa. Eta horren ondotik hiru atal berri: “txapelketako bertso doinuak”, “argazkiak” eta “denda”. Joan den urtean harpideen artean dohainik banatu genuen izen bereko cd-a entzuten ahal da lehenengoan. Amurizaren txapeletatik hona txapelketetan estreinatu diren 63 bertso doinu. Bigarrenean aldizkariak 1991tik hona argitaratu dituen argazki onenak sartzen joango gara pixkanaka. Argazkilari onekin egin izan dugu lan beti, eta atal hori bertsozaleen artean oso estimatua izan daitekeela iruditzen zaigu. Dendan liburuak, kamixetak eta agenda eskaintzen ditugu.

dator, aldizkariaren bertsio digitala jasotzen duena, webguneko edukirik garrantzitsuena. Hemen irakurketarako bi

“Azken berriak” atalean bezperan prentsan bertsolaritzaren inguruan argitaraturiko berri guztiak bilduko ditugu, “asteko agendan, asteko agenda eta biografiak” atalean webgunearen bertsio zaharrean hasi genuen bertsolarien biografia serieari jarraipena emango diogu. Azkenik, “lotura interesgarriak” atalean erreportaia honetan zehar aipaturiko helbide batzuk jasoko ditugu, gure webgunetik berauetara zuzenean pasatu ahal izateko.

bideetatik egiteko aukera

Eta honekin bukatzen dira gure nabigazioak gaurkoz. Arribatu dugu portuan, etxe ondo ondoan gainera. Bidaia gustatuko zitzaizuela espero dugu, edo hurrengo batean berriro konektatzeko adinako kuriositatea piztu izana behintzat.❚

irakurketa lineala egiten

da berrikuntza nagusia. Bilatzaile bidezko ohikoaz irakurketaz gain

ahal duzu: orain arte argitaraturiko zenbaki guztien portadak dituzu ikusgai, aukeratzen duzun portadatik zenbaki horretako aurkibidera pasa zaitezke, eta aurkibidetik zuk aukeratzen duzun edukira. –

74 /B65 Basamortuko bardoak


Bertso berriak, SMSei jarriak Ez dira ordenagailua eta internet bertsotan aritzeko formatu berrienak. Mugikorretik ere egin daiteke Xabier Payak Argia astekarian argitaratu zituen bertso hauek, ‘SMSei jarriak’, erakusten duten moduan. Lehenengo hirurak jaso ditugu eman, hizkera arrunterako itzulpen eta guzti. Doinua: “Txuriko” edo “Orioko balearena” Argia 2007ko urtarrilaren 28an, 28. orrialdea. Iritziaren leihoa. I Gtun z dra, baña zñn ltra Bltzak! Dyak z dra, baña zñ 2dalRzak… txattik at uztn du luzaPnik ezak… hoRlako zeozr dra smasak.

I Gutun ez dira, baina Zeinen letra beltzak! Deiak ez dira, baina zeinen bidalerrezak… txatetik at uzten du luzapenik ezak… horrelako zeozer dira esamesak

II Grham Bll gy izn zn ezña lortzko: distntzia labrtuz BrB luzatzko Orañ, d3dinnz, mo2la tarTeko 1.baño + dgu Satko.

II Graham Bell gai izan zen ezina lortzeko: distantzia laburtuz berba luzatzeko Orain, dirudienez, mobila tarteko lehen baino gehiago dugu esateko.

III tLfnoa zr dn z al dgu ahntzi? TLgrma 2hurtu dgu kasix2… 1.Sko esan & aPnas idtzi, orañ ltra Sko da & hotsa gutxi

III Telefonoa zer den ez al dugu ahantzi? Telegrama bihurtu dugu kasi-kasi Lehen asko esan eta apenas idatzi orain letra asko da ta hotsa gutxi

Datu batzuk Euskaraz nabigatzen dutenen interneteko datuak 2006ko 2. hiruhilekoa. 166.100 internauta. % 22. 2005eko 4. hiruhilekoa. 138.500 internauta. % 20. Iturria: EUSTAT. Gizarte-informazioari buruzko inkesta, 2006

Be ga rts SA bil ota RE tz n AN a

Euskara hutsezko web gune bisitatuenen ranking-a Euskal webgunen zerrenda orokorrean bakoitzari dagokion postuarekin. 1. Sustatu.com ...............................32 2. Eibar.org.....................................47 3. Berria.org ...................................48 4. Euskalerria.org ..........................93 5. Aurki.com...................................97 6. Goiena.com ..............................122 7. Argia.com .................................171 8. Herria.info ...............................258 9. Librezale.org ............................285 10. Dantzan.com ..........................300 Iturria: Erabili.com, 2005eko datuak

Iturria: Argia. 2007ko urtarrilaren 28a. “Iritziaren leiho” atala. 28. orrialdea.

76 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 77


Testua: Francisco Maiztegui

Ondoko orrialdeetan, testua bera nahiko argia denez gero, “¡Viva España!” horren testuinguru historikoa azaltzen, Cadizko Martxa doinua orduan zer zen erakusten eta testuaren autorea nor izan zen aurkitzen ahaleginduko gara.

Bertsoen doinuaz, “Cadiz’ko martxa ori ez degu ezagutzen” zioen Antonio Zavalak, eta autorea ere ezezaguntzat ematen zuen. Argitzeko daude beraz testuaren inguruko galdegai batzuk: noiz, non, zergatik, zelan, nork…

Baciaztic gureac ¡Rataplán! soldadu fiñ, maiteac ¡Rataplán! mambisac zapalzera, beltz zatarrac astinzera.

“¡Viva España!” izeneko bertso batzuk argitaratu zituen Kuba’ko gerra liburuan Antonio Zavalak1, bertso ikaragarri espainolista, indarkeriazale eta arrazistak. Honela hasten dira:

“Baciaztic gureac ¡Rataplán!”

Serafin Baroja:

Serafin Baroja:

“Baciaztic gureac ¡Rataplán!”


TESTUINGURU HISTORIKOA: DERRIGORREZKO GERRA onostiatik Kubara abiatzeko ziren soldaduak, islako intsurrektuen kontrako gerran parte hartzera. Kubako independentziaren aldeko borroka luzea eta irregularra izan zen, bi gerra-aldi gogorrekin, lehenengoa, hamar urteko gerra 1868 eta 1878 urteen artean eta, bigarrena, 1895 eta 1898 artean, azkenean Estatu Batuek parte hartu eta Espainiaren derrotarekin amaituko zena.

D

Azken gerra hau, Jose Martik antolatu eta “la guerra necesaria” deitu zuena, 1895eko apirilean hasi zen. Apirilaren 11n arribatu zen Jose Marti Cajobabo-ko hondartza txikira eta maiatzaren 19an eroriko zen Dos Rios izeneko zelaian. Hala hasirik, kubatarren iraultza berria erraz suntsitu zutela pentsatuko zuten espainolek. Baina, ahuldu beharrean, independentziaren aldeko borroka indartuz joan zen, Maximo Gomez, Antonio Maceo eta enparauek, Jose Marti gabe ere, independentziaren aldeko borroka jarraitu zutelako eta kubatarrei espainolen nagusitasuna eta larderia jadanik jasanezina egiten zitzaielako. Hala, hurrengo urteetan, espainolek, penintsulatik islara tropak etengabe bidaltzea beste errekurtsorik ez zuten izango. 1895eko azaroaren 21ean, Donostian, Zurriolako ibilbidean, kanpaina meza arranditsua ospatu zen Sicilia eta Valencia errejimenduei adio emateko. Ahalik eta hornidura eta erretolika guziarekin eman zitzaien agurra. Hiriko balkoi eta leihoetan espainoltasunaren kolore eta seinaleak zintzilikatu ziren eta kaleak soldaduen desfilea ikustera bildutako jendez bete ziren. Autoritateek soldadu bakoitzari launa zigarro-pakete eta bina pezeta eman zizkieten, kabo eta sarjentuei hiruna pezeta. Cadizeko Martxaren musikarekin joan ziren soldaduak formazioan treneraino, jendeak Ejertzitoari, Gerra Ministroari, Erreginari eta Espainiari bibaka agur egiten zien artean. Angel María Castell La Voz de Guipuzcoa egunkariaren zuzendariak honela azalduko zuen gero tren estazioko ikuskizuna eta han entzun zena: “Oleadas de gente sitiaban al tren: hasta los focos de los arcos voltaicos parpadeaban, como parpadeaban los ojos de los que presenciábamos aquel cuadro, para sujetar las lágrimas, que asaltaban de modo irresistible; los soldados saludaban emocionados desde las ventanillas, y cinco o seis mil almas cantaban: “Baciaztic gureac ¡Rataplán!” Y observe Vd. que esa letra escrita en vascuence, en el idioma que muchos llaman equivocadamente del egoismo, por que creen que el vascongado es más regionalista que nacionalista, contiene un ¡viva España! en castellano neto, sonoro, hermoso…”2

80 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 81


Angel María Castell horrek bi aldiz bakarrik entzun omen zuen jende multzo handia horrela kantatzen Donostiako kaleetan. Lehenengoa, 1893ko abuztuan izan omen zen, orduko protestaldi odoltsuen ostean. Orduan, bakea egiteko kantatu omen zen, Gernikako Arbola:

Arranditsua ospatu zen Sicilia eta Valencia errejimenduei adio

“Se había supuesto que el Guernikako arbola era un himno de guerra, y fue siempre un canto de paz. Ensangrentadas las calles de esta hermosa ciudad, impotentes las autoridades para restablecer el orden, delegaron en una junta popular, que, por toda medida, adoptó el acuerdo de entonar el canto de Iparraguirre.

emateko. Ahalik eta hornidura eta erretolika guziarekin eman zitzaien agurra. Hiriko

Y tras de cuatro noches de tiros y de cargas, de lamentos y de sangre, el pueblo cantó, descubierta la cabeza, como si estuviese en un templo, el Guernikako arbola en el bulevar, sobrando desde aquel instante para mantener el orden las mortíferas tercerolas y los ensangrentados sables de la Guardia civil.

argitaratu ziren beste bertsook, baina Jose Maria Iparragirrerenak jarrera bakezalea bazuen, beste bertso hauek ez.

balkoi eta leihoetan espainoltasunaren

DOINUA: HIMNO BELIKO ZARZUELEROA XIX. mendean zehar himno ofizial ugari izan zuen Espainiak. Espainiako himnoez aparte, orduantxe sortu ziren Espainiako nazionalitate periferikoen himnoak ere, herriak himnotzat kantatzen zituenak behintzat: Jose Maria Iparragirreren Gernikako Arbola, katalanen Els Segadors eta Eduardo Pondalen himno galegoa. Baina Espainiako himnoa aldakorragoa suertatu zen, eten politikoen arabera: 1808an Himno de la Victoria izenekoa hartu zen himno nazionaltzat, 1809an Los defensores de la Patria erabiltzen zen, gero A las víctimas del 2 de mayo, eta abar, ia urtero aldatzen zen. Himno de Riego izango zen iraupen luzeenekoa, 1822ko apirilaren 7an himno nazionaltzat onartu zena. Rafael del Riegoren Himno hori, urte asko geroago, Bigarren Errepublikarekin Espainiako himno eta martxa ofiziala proklamatuko zenean, Pío Barojak iritzi hau emango zuen bere Riego y su himno artikuluan:

kolore eta seinaleak Después de aquella noche no había vuelto á cantar el pueblo hasta la noche del 22 de Noviembre…” Bi urte baino gehiago egon omen zen beraz herria kantatu gabe, triste, kalean islatzen omen zela goibeltasun hori. Eta tristura horretatik, Donostia, gerra urrun, kolonial, tropikalaren albisteak atera omen zuen bakarrik.

zintzilikatu ziren eta kaleak soldaduen

“Respecto al Himno de Riego, hay para sospechar que no existe una correspondencia exacta ni aproximada entre lo que representa ese himno y la República actual. El Himno de Riego es callejero, alegre y saltarín; la República de hoy es grave, sesuda, académica, jurídica y un tanto plúmbea…”4.

desfilea ikustera bildutako jendez bete

Horixe nahi zuten behintzat politikari eta berriemaile espainolek. Eta lortu ere egin zuten, eta Kubako azken gerrak iraun zuen denboran, 1895 eta 1898 artean, patrioterismo espainola nagusitu zen Euskal Herrian ere. Salbuespenak izan ziren, Bilbon indartzen ari zen mogimendu sozialistak gerraren kontrako kanpaina egin zuen, Sabino Aranak eta lehenengo abertzaleek, hauek ere Bilbon, kubatarren alde jarri ziren Espainiaren kontra, baina gehiengoa gerra propagandak zabaldutako haizearen alde egin zuen. Donostian, bai karlistak eta bai liberalak ados zeuden oraingoan kubatarrak zanpatzeko. 1895eko azaroaren, Sicilia eta Valencia Errejimentuak Kubara abiatu behar zirela eta, agur zeremonia ikusgarriak antolatu nahi izan ziren, eta entzungarriak. Euforia gerrazale espainolista giro horretan bururatu zitzaion baten bati, himno espainolari euskal letra jartzea.

ziren. Autoritateek soldadu bakoitzari launa zigarro-pakete eta bina pezeta eman zizkieten, kabo eta sarjentuei hiruna pezeta. Cadizeko Martxaren musikarekin

Bertso papera 1895eko udazkenean argitaratu zen La Voz de Guipuzcoa egunkari liberalaren3 moldiztegian. Paperean hau irakur daiteke doinuarekiko loturaz: “música de la Marcha de Cadiz, conforme la tocan las bandas militares”. Gerra-harrokeria giroan, eta Cadizeko Martxa doinuarekin, letra ezin zen bestelakoa izan. Angel Maria Castellek parekatu egin nahi zituen, Jose Maria Iparragirreren kantua eta autorearen izenik gabe

82 /B65 Basamortuko bardoak

joan ziren soldaduak formazioan treneraino

Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net

Basamortuko bardoak B65/ 83


Kubako gerraren hasiera sasoian, 1895eko militar espainolek halako Marsellesa bat nahi zuten, doinu egokiago bat, zeremoniak eta kabalkadak girotzeko, eta, non errazago, zarzuelan topatu zuten. Orduantxe modan zegoen zarzuelako doinua, Federico Chuecaren Cadiz zarzuelako Viva España delako martxa zabaldu zen himno nazionaltzat. Tropa espainolak Marcha de Cadiz deitzen zen doinu horrekin abiatuko ziren isla urruneko gerrara, doinu horrekin egingo zituzten formazioak eta doinu hori joko zuten exekuzio piketeetan intsurrektuak fusilatzeko orduan. 1896 hasieran, Madrileko El Imparcial egunkariak lehiaketa bat antolatu zuen, Cadizeko Martxari letra jartzeko. 1896ko otsailaren 23an, La Voz de Guipuzcoa egunkariko zuzendaria zen Angel Maria Castellek gutun bat igorri zuen Madrilera, azalduz martxa horrek bazuela jadanik letra, euskaraz: “Conste, pues, que la marcha de Cádiz tiene su letra vascongada. No pretendo que sea la definitiva, la nacional. Tanto valdría para la mayoría de los españoles que un poeta chino ó noruego acudiese al generoso y patriótico concurso de El Imparcial con una letra escrita en su lengua nativa…” Ondo harrigarria da Angel Maria Castell euskaldun espainolistaren ikuspegia, Espainiako himnoa egiteko euskarak txinerak edo noruegierak bezain gutxi eskubide duela ametituz.

84 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 85


Donostian, bai

Kubako gerraren hasie-

karlistak eta bai

ra sasoian, 1895eko

liberalak ados zeuden

militar espainolek hala-

oraingoan kubatarrak

ko Marsellesa bat nahi

zanpatzeko. 1895eko

zuten, doinu egokiago

azaroaren, Sicilia eta

bat, zeremoniak eta ka-

Valencia

balkadak girotzeko, eta,

Errejimentuak Kubara

non errazago, zarzuelan

abiatu behar zirela

topatu zuten. Orduan-

eta, agur zeremonia

txe modan zegoen zar-

ikusgarriak antolatu

zuelako doinua, Federi-

nahi izan ziren, eta

co Chuecaren Cadiz

1878an, Serafin Barojak Pudente8 idatzi zuen, Jose Antonio Santestebanen9 musikarekin, euskarazko lehenengo opera, Vincenzo Bellini edo Gaetano Donizettiren operen moldekoa,. Oso gomendagarria da opera hau, euskaraz gauza arraroak orain dela berrogei urte hasi direla idazten uste dutenentzat, erromatarren sasoiko Riotintoko meategietan kokatzen delako, hau da, gaur eguneko Huelva, Ayamonte, Niebla eta Moguer alde horretan, eta Trajano Enperadorearen egunetan, “Gure Eraren lendabicico eunquiaren bucaeran”, eta, leku eta sasoi horretan, euskaraz egiten dute protagonista guziek: Pudente Beticaco meatzen buruzariak, Lepido martizti edo gerrariak eta draman agertzen den jende guziak. Gipuzkeraz, gainera, eta XVIII eta XIX. mendeko kantuak abestuz.

entzungarriak. Euforia

zarzuelako Viva España

Pudenteren hitzak, operaren amaieran, hauek dira:

gerrazale espainolista

delako martxa zabaldu

“…Vengantzaren siñuac izan banau curpill, bicitu naizen eran, bear det orain ill.”

giro horretan bururatu

zen himno nazionaltzat.

zitzaion baten bati,

Tropa espainolak Mar-

himno espainolari

cha de Cadiz deitzen

euskal letra jartzea.

zen doinu horrekin

tsala ere izan zen gerra horretan eta, bai euskaraz bai erdaraz, poeta. Serafin Baroja euskaltzalea eta liberala zen, Indalecio Bizcarrondo ‘Bilintx’, Ramon Artola eta beste idazle donostiar batzuen antzera, Donostiako boluntario liberalen konpainian ibili zen borrokan eta karlisten aurkako kanta ugari idatzi zuen. Serafin Barojak, 1875ean argitaratu zuen bere lehen liburua: Gazigezak7, euskarazko eta erdarazko poemez osatua. Serafin Barojaren kantak Jose Manterola foruzaleak ere bilduko zituen,1877an, Cancionero Vasco bilduman.

Koroa, artean, ozen hasiko da aldarrika:

Halaere, euskaldunena omen zen espainiar soldadu balienteak Kubara zihoazela agur esateko letra idaztearen loria. Serafin Baroja deitzen zen errico-sheme harena bereziki, nahiz eta bertsoak sinatu gabe emanik autoreak berak loria hori saihestu nahi izan. AUTOREA: SERAFIN BAROJA ZORNOZA Serafin Baroja, Konstituzio plazako arkupeetako etxean jaio omen zen, Donostian, 1840ean. Oso donostiarra izan zen beti, nahiz eta beste leku batzuetan bizialdi nahiko luzeak egin. Meatze Ingeniaritza ikasketak egin eta lanbide horretan arituko zen Huelvako Riotintoko meatzetan 1868 eta 1871 arteko urteetan.5 1872an jadanik bueltan zegoen, Donostian, eta hantxe jaio zen, Inozenteen Egunean, bere hirugarren semea, Pio Inocencio6. Serafin Baroja Historia Naturaleko irakasle zen Donostiako institutuan, boluntario liberala izan zen 1872ko apirilaren 14an hasi zen Bigarren Karlistaldian, Madrileko El Tiempo kazetaren gerra korrespon-

86 /B65 Basamortuko bardoak

“Viva Venus ta Baco, bici bitez beti…” Pudente, galdera-erantzunok ahoan hilgo da: “¿Bazatoz, eriotza? Emen naucatzu ni.”

abiatuko ziren isla urru-

Eta Koroa, beti ere deika, harik eta izugarrizko dumbotsa entzun eta mina hondatu arte:

neko gerrara, doinu ho-

“¡Baco, Venus, beti, beti!

rrekin egingo zituzten

1879an, Serafin Baroja, Geografia eta Estatistika Institutuan plaza eskuratu eta Madrilera joan zen familiarekin. Handik bi urtetara, 1881ean, Iruñean jarri ziren denak bizitzen. Han astekari bat sortu eta idatzi zuen: Bai, jauna, bai izenekoa, euskaraz eta erdaraz idazlan arraro eta heterogeneoak bildurik. Hogei urte geroago, izen bereko asterokoa jarraituko zuen Madrilen.

formazioak eta doinu hori joko zuten exekuzio piketeetan intsurrektuak fusilatzeko orduan.

Horrez gain, zenbatu ezin beste poema, itzulpen, kronika, kritika eta izkirimiri argitaratu zituen, Serafin Barojak, Jose Manterolak Donostian zuzentzen zuen Euskal-Errian, Iruñeko Euskara aldizkarian eta beste publikazioetan. Argitaratu gabeko lanak ere asko

Basamortuko bardoak B65/ 87


88 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 89


utzi zituen, Nicolo Paganiniren Veneziako Karnabalari jarri zion letraren eskuizkribua esate baterako, Berako Itzean gordetzen omen zena. Bere obra ugaria da eta dena bildu gabe dago oraindik, bere gizabidearen eta umorearen arrastoak puntu askotan sakabanatu zituelako.

Jolas-zale eta

Jolas-zale eta umoretsuaren fama irabazi zuen. Behin Santo Tomas egunerako halako umore orri bat argitaratu eta banatu omen zuen kalean, Chorichua ta ogiya izeneko testuarekin. Igarkizuna omen zekarren bertan, eta asmatzaileari kapoi parea agintzen omen zitzaion. Igarkizuna erraza omen zen nonbait eta biharamunean ehun baino gehiago lagun inguratu omen ziren Serafin Barojaren etxaurrera, kapoi eske builaka. Estutasun hartatik ateratzeko, Serafin Barojak sekulako hitzaldia eman omen zien, harik eta jendea, deus jaso ez arren, txaloka hasi zitzaion arte.

egunerako halako umore

Serafin Barojak asmatutakoak omen dira Donostiako kale, plaza eta beste leku askoren izenak, esaterako: Alderdi-Eder, Ategorrieta, Jaia-Alai.

omen zekarren bertan, eta

Eta bereak omen dira Donostiako martxako hitzak ere:

agintzen omen zitzaion.

“Bagera, gu ere bai…”

Igarkizuna erraza omen

Serafín Baroja Zornoza Carmen Nessi Goñirekin ezkondu eta lau seme-alaba izan zituzten: Valentzian gazterik hil zitzaien Dario, Ricardo margolari eta idazlea, Pio idazle ospetsua eta Carmen, hau ere idazle10 eta Julio Caro Barojaren ama. Azken honen Los Baroja11 liburuan irakur daiteke familiaren saga.

zen nonbait eta

Bere seme Pio idazlearen ospea zabaltzen hasi zenean, jendeari haren aita ote zen erantzuteaz asperturik, Serafinek honako aurkezpen txartelak egin omen zituen inprentan:

omen ziren Serafin

¡Viva España!12

Barojaren etxaurrera,

“Serafin Baroja, padre de Pio Baroja”

kapoi eske builaka.

Donostian eman zuen azken hitzaldia, a letrari buruzkoa izan omen zen, eta ordu bete baino gehiago luzatuko zen azalpen barregarrietan.

Estutasun hartatik

Serafin Baroja 1912ko uztailaren 16an hil zen, Baroja familiak urte horretan bertan Beran erositako Itzea etxean.

Barojak sekulako hitzaldia

Baciaztic gureac ¡Rataplán! soldadu fiñ, maiteac ¡Rataplán! mambisac13 zapalzera, beltz zatarrac astinzera. Mulatu etorquiñ14 ori, ¡Rataplán! sudur zampatu, lori, ¡Rataplán! alper guciac nazpill, bai, mutill, mando pill, botazac Cuba aldetic esanaz biyotzetic: ¡Viva España!

umoretsuaren fama irabazi zuen. Behin Santo Tomas

orri bat argitaratu eta banatu omen zuen kalean, Chorichua ta ogiya izeneko testuarekin. Igarkizuna

asmatzaileari kapoi parea

biharamunean ehun baino gehiago lagun inguratu

ateratzeko, Serafin

eman omen zien, harik eta Iru Damatxo abestuz hil omen zen.

jendea, deus jaso ez arren, txaloka hasi zitzaion arte.

90 /B65 Basamortuko bardoak

Laster zuen icenac famac banatuac Españia gucian dirade honratuac, bada gloria arguian aurrengo lorea ala gaur ta beti izan da: ¡honorea! ¡aufa, mutill! Bagiacic maniguara15, gu, puru aundiyac fumatzera, bai, Mambisen bizcarretic, Mambisen bizcarretic.

Valientac aurrera, bayoneta zorrotz, beti tranquil biyotza, eguiñaz beti gala Españolac guerala, cer gatic odola edo valorea, izan da. ¡Española! Eta zuec laster, gloriyaz betea, ecarrico dezute maite dan paquea. ❚

¡Aufa, mutill! café fiña ta azucrea, ta caña ederréz bétetzera, bai, ta guayaba gañetic, Mambisen, Mambisen bizcarretic. (Se repite tres veces)

Basamortuko bardoak B65/ 91


OHARRAK

2. La Vasconia. 90 zenbakia. 1896ko martxoaren 30ekoan, Buenos Aires.

7. Serafin Baroja. Gaci-guezac: poesias prosaicas en vascuence y castellano. Imprenta de Baroja, San Sebastián, 1875.

13. Mambi: jatorri dominikarreko hitza omen da, espainolek intsurrektoei itsusi egiteko emandako izena, baina hauek azkenean asumitu egin zutena.

3. Jose Ignazio Arana-ren Bai, pekatu da liberalkeriya, Baionan 1888 urtean argitaratutako liburuan, honela aipatzen da La Voz de Guipuzcoa: “IKASLEAK: Euskal-erriyan zer gazeta ditugu kaltegarriyenak? MAISUAK: La Voz de Guipúzcoa, El Noticiero Bilbaino, eta oyen antzeko beste batzuek. IKASLEAK: La Voz de Guipúzcoa gaizto nabarmena ez da bada? MAISUAK: Bai sobraere, ala da. IKASLEAK: Nolatan da bada añ kaltegarriya? MAISUAK: Alderdi on bat badulako Kristau tonto askorentzat: da ori notiziyak edo albisteak beste gazeta askok bañon aurreago ekartzea. Ikusi gabe sinistu eziñ zitekean, berri batzuek lenxego jakiteatikan, katoliko euskaldunak jarri bear zutela gazeta añ gaiztoa irakurtzera, eta diruba ere berari ematera, dotriña puzoitsubak edan trukara.” 4. Pio Baroja, Obras Completas. Biblioteca Nueva, Madrid, 1948. V. tomoan, 1134 orrialdean. Riegoren Himnoak hainbat testu bertsio izan ditu. Bertso antiklerikal eta antimonarkikoak dira ezagunenak: Si los curas y frailes supieran la paliza que les van a dar, subirÍan al coro cantando: “Libertad, libertad, libertad!” Si los Reyes de España supieran lo poco que van a durar, a la calle saldrían gritando: “¡Libertad, libertad, libertad!” 5. Julio Caro Baroja. Estudios Vascos XV: Del País, familia y maestros. Txertoa, San Sebastian, 1986.

8. Argumento de la época vascongada Pudente. Música de D. J.J. Santesteban. Letra de D. Serafín Baroja. Precio 15 cénts. Establecimiento tipo-litográfico de V. Iraola, Calle Legazpi nº 5, San Sebastian, 1894. 9. Partituraren autorea Jose Antonio Santesteban izan zen, donostiar piano eta organo-jolea. Jose Antonio Santesteban (1835-1906) honi Maisu Gaztea izena eman dakioke, bere aita José Juan Santestebani (1809-1884) ¨Maisu Zarra” deitzen ziotelako orduko Donostian. Jose Antonio Santestebanek, herri kanta eta aitaren zortziko ugari erabili zituen, ukitu apur bat italianistarekin, Pudente operaren soinua osatzeko. Bestalde, kantatzeko eta pianorako doinu asko argitaratuko zituen. 10. Carmen Baroja. Recuerdos de una mujer de la Generación del 98. Tusquets, Barcelona, 1998. 11. Julio Caro Baroja. Los Baroja (memorias familiares). Taurus, Barcelona, 1972. 12. La Vasconia aldizkariaren 1896ko martxoaren 30eko zenbakitik jaso dugu hitzez hitz eta k gabeko ortografiarekin. Serafin Baroja ez zen ortografia berriaren zalea, Julio Caro Barojak gordetako Juan Montes editoreari idatziriko ohar honetan irakur daitekeenez: “Amigo, paisano y querido D. Juan Montes. Bueno o malo allá va esto. Me he permitido 2 haches. Hura (aquél) por no confundir con “ura”, agua. “Hill-argui”, luz de los muertos, por parecerme más poético que “ill-argui” luz del mes. Que no se me cambie la ortografía. Condición si n e q u a n o n . Siga el que quiera a Bonaparte, Kampion y Arana eta Goiri Sabin.

92 /B65 Basamortuko bardoak

14. Etorkiñ: etorri berria, inmigrantearen sinonimotzat erabiltzen da gaur egun. Hala ere, bitxia da etorkin deitzea Kuban, nori eta, mulatuei. 15. Manigua: lurralde sasitsu eta basari deitzen zaio manigua Kuban. Pierre Topet Etxahunek desertü deitzen zionari. Emeterio Arresek, basamortu deituko zion maniguari. Manigua, berez, baso sasitsu eta zarratua da, baina paduradun lekua ere bai.

B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.

Jon Loategi, bertsozko mezularia

Enaz banaz

XABIER AMURIZA

Yo sigo a Larramendi, Iztueta, Iparraguirre y Vilinch. Recuerdos y Orendain. Suyo S. Baroja.”

XABIER AMURIZA

6. Inocencio izena ezabatu egingo zitzaion, denborarekin, Pio Barojari.

JON LOPATEGI

1. Antonio Zavala. Kuba’ko gerra. Auspoa, Tolosa, 1983. 93 orrialdean.

Agur sagar beltzeran


-o Jon Elizetxe + Diego Rian

Argazkiak: Conny Beyreuther

Ez da erraza inoren etorkizuna asmatzea. Ez da beharbada komenigarria ere izaten beti. Guk, jolas bezala, bertsolari gazteak jarri ditugu batak bestearen etorkizuna asmatzen. Hemendik hamabost urteko kontuak irudikatu dituzte. Goizegi da, beraz, asmatu duten edo ez jakiteko. Baina, irakurtzeak merezi du.

IGARLE

Bata bestearen

Patxi Iriart + Mizel Mateo

Aitor Urbieta + Oier Aizpurua

Aitzol Bareandiaran + Iban Urdangarin

-at Gaztelumendi Unai Gaztelumendi + Ben

Karmele Mitxelena + Alaia Martin

Illaro Arrate + Jone Uria

Itsaso Paya + Miren Amuriza

Alazne Untxalo + Garazi Taberna

Jon Barberena + Erika Lagoma

Oier Lakuntza + Julio Soto

Bata bestearen IGARLE


96 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 97


Nork Julio Soto Nori buruz Oier Lakuntza

Kimikako irakasle Goizeko zortziak dira. Nafarroako Unibertsitate Publikoa jendez gainezka dago. Oier presaka doa eskuin eskuan kimikako liburua eta ezker eskuan kalkulagailua dituelarik. Sartu da gelara, eta ikasleak agurtu ostean, klariona hartu du eskuan. Bere armarik baliotsuena da bera. Arbelaren goiko aldean hasi da formula kimikoak idazten: C02, NO2, O2… Ikasleak burrunba batean dauden arren, Oierrek ez du berezko pazientzia galtzen, formulak idazten jarraitzen du ikasleak kopia ditzaten. Hori bai, Oierrek oso buru argia du, eta badu formula bat bere haserrea erakusteko: gero eta formula luzeagoak ipintzen ditu: CaCo3, H2SO4… “ni ez naitek izorratuko pentsatuz”. Sei klase eman ditu, gogorra izan da goiza baina Alde Zaharreko bere etxera iritsi orduko sofan etzan da bazkaldu behar duela oroitu zaion arte. Aurreko eguneko janari hondarrak berotu ditu eta bazkaltzen hasi da. Halako batean “ring-ring”! telefonoa! Lankutik deitu diote, ostiral arratsean Atarrabian egingo den bertso afari baterako eskaintza egiñez. Onartu egin du, jakina. Bera eta Iker Iriarte ariko dira kantuan. Bazkaltzez bukatu ostean ostiraleko bertso afariaren aitzakia horrekin

98 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 99


baserriaren inguruan negozioa martxan jartzen saiatuko da. Horrekin batera, zaletasun nagusiak: mendia eta animaliak, eta, jakina, horiekin bertsolaritza ahalik ondoen uztartzen ahaleginduko da. Hala, aisialdiak zaldiei begira bertso kantuan igaroko ditu, eta horrela beren aldamenean pasatako uneak eskertzeko, ordurako lortuko dituen txapel batzuk eskainiko dizkie haiei.

sofan etzan eta errima batzuk lantzen hasi da, Egañaren margaritaren baliabidea erabiliz: kimiko, azido sulfuriko… Astea igaro da eta ostiral arratsa iritsi: Oier bere lagunekin geratua dago Iruñeko udaletxe parean Atarrabiara joateko. Bertso saio polita egin dute, ironiaz betetakoa (Oierrek ohi duen moduan), jendea txoratzen. Larunbata eta igandea gurasoen etxean igaro ditu goxo-goxo, aitatxo eta amatxoren goxotasuna bezelakorik nekez baita topatzen. Igandean asteroko ohitura duen bezela, lagunekin afaldu du eta musean partida bota ondoren Alde Zaharreko bere etxera iritsi da, goizean zain izango baititu unibertsitateko ikasle zaratatsuak. Hala ere lasai dago, mahai gainean edukiko baitu hain maite duen klariona…• •••

100 /B65 Basamortuko bardoak

Nork Oier Lakuntza Nori buruz Julio Soto

Egunen batean ohartuko da jadanik mutilzahartzen hasia dagoela, eta bere animalia kuttunei denbora gutxixeago eskainiz, neskalagun bila hasi eta behingoz familia eraikitzeari ekin beharko diola. Pentsamendu horiek buruan, garai batean zuen pilotari- gorputzaz gogoratuko da, eta berriro ere, zen hura izateko gogoz, herriko lagunei pilota apustuak botatzeari ekingo dio. Partida horietan, huts nabarmenen bat egiten duen aldi oro, zenbait biraoka hasten diren bezala, Juliok berriro ere, barruan daraman bertsolari izaera argi utziko du, txapari, ezker hormari, eskuari eta pilotari berari, amorruzko bertso ale ugari botaz. Horrela, tarteka-tarteka soilik egingo diren bertso-pilota ekitaldiei bere bultzadatxoa eskainiko die. Hemendik hamabost urtera…, batek badaki! Zorte on!•

Gorriti maitatuan biziko da Julio Iruñean bizi den gorritiar peto-petoa da. Asteburuero jaioterrira itzultzen bada ere, Iruñean igarotzen ditu astegunak, ikasketak eta bestelako eginbeharrak direla medio. Hamabost urte igaro baino lehen, Juliok Iruñearekin lehenxeago arte mantendutako lotura apurrak hautsiak izango ditu, eta bere betiko Gorriti maitatuan biziko da, eta nekazaritza arloko ikasketak burutu eta ikasitakoarekin bere Basamortuko bardoak B65/ 101


102 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 103


Nork Diego RiaĂąo Nori buruz Jon Elizetxe

Jonen joan-etorriak Nolakoa izango da Jon Elizetxeren bizitza hemendik urte batzuetara? Ba kontuan hartu behar da orain behintzat, bizitza bizitzen badakiela, eta nahiko ongi gainera, beraz, ongi ikasten dena ez omen da ahazten-eta, horrek jakingo du zer egin, eta noiz eta nola egin. Orain ikasten ari da, baina pentsatzen dut ez dela denbora luzean arituko, ez gaitasun faltagatik, ikastea ez dakitenentzako izaten delako baizik, eta hori horrek badaki. Lanean arituko da eta lanak emango ditu; ez dut uste beti toki jakin batean arituko denik, ez baita geldirik egotekoa: gaur hemen, bihar hor‌Ez du lan asko egingo, baina gutxi hori ongi eginez gero, asko izan liteke. Maitasun kontuetan, arrakasta izango du, orain bezala. Azkenean kate motzean lotu dute, eta, beraz, bere neurriko zapata bilatuko du. Bi seme-alaba izango ditu, oso-oso polittak, beraz amaren

104 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 105


aldera aterako dira. Kabia bere betiko herrian prestatuko du, handik bidaltzen ez badute behintzat. Orain arteko afizioak, agian, alde batera utziko ditu: irakurri, kirola egin, erlijioa, lana eta abar. Dituen ofizioei gogorrago helduko die: erokeria franko egin, parranda, bertsolaritza, bizimodu golfoa…Ikusiko da. Agian pentsatuko duzue Jonen ofizioak afizioak direla, baina Jonek afizioak ofizio bihurtu ditu. Bertsolari elegantea izango da, izanaz diot. Finalen baten ere ikusiko dugu, eta, agian, entzun ere bai. Gure Jon kriston tipoa izango da, lagunak ere ez zaizkio faltako, lagunen laguna baita Ea ba nola etortzen,joaten eta portatzen zaion etorkizuna… Suerte on, Potro! Muxus. Zure idolo Diegok.• •••

Nork Jon Elizetxe Nori buruz Diego Riaño

Emaztearekin arazoak Gaur egun, denok ongi dakigun bezala, Diego mutil indartsu eta elegantea da. Hala ere, hemendik 15 urtera begira jarriz gero, ezin erran modu berdinean imajinatzen dudanik. Denbora guzti hau pasatu orduko, arras desberdina izango dela imajina dezaket, Bertsolaria izaki, edaria, jatekoa eta erretzea ere aunitz maite ditu eta normala den bezala zorro pixka bat, beno ez, Jesukristoren zorroa aterako zaio denborarekin, Ilea ere, aunitzentzat betiko ez baita izaten, ez dut

uste askorik geldituko zaiorik, nik egia erran, nahikoa soila imajina dezaket. Hala ere, gaur egun zortea duen bezala, etorkizunean ere neska eder bat ondoan izateko zortea izango du, bai noski, maitasun horrek ume aunitz izatea ekarriko dio, sei ume guttienez eta egunean hamabi ordu lanean aritu beharko dute beraien ttikiak mantendu ahal izateko. Dakizuen bezala, Diego, “Basetxea” telebista programako (ez naiz oroitzen zenbatgarren edizioa zen) txapelduna izan zen. Etorkizunean, Euskal Telebistan Estitxu Fernandezek aurkeztu duen “Gure oroitzapen maitiak” programan agertuko da eta bertan Diego Riañotaz zer izan zen ikusisi ahal izango dugu telebistan. Bestalde, Diegok Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hatzen jarraituko du eta hemendik 15 urtera bigarren postua lortuko du. Bittor Elizagoien izango da txapelduna eta Elizetxe hirugarren geratuko da poto pare bat egin dituelakoz. Halaxe ikusten dut Diego urte guzti hauen buruan, bere alderdi txar guztiekin, baina kontent biziko da seguru asko, umore eta animo handiko mutila baita, basoa erdi betea ikusten duten horietakoa. Dena dela, emaztearekin arazo dezente izango ditu umeak direla medio eta seguru asko etxetik botako dute karriketan bakar-bakarrik utziz. Hala ere, zu egon lasai irakurle maite hori, ez baitira hemen bukatuko gure protagonistaren abenturak, nork daki zer sentsazio eta istorio biziaraziko dizkigun oraindik… Azken finean, beti geratuko zaio “bertsozale elkarteko sektan” sartzeko aukera, edo bertzela, hamaika bertutekoan sar dadila, kontua, gure Diegoz denbora luzez gozatu ahal izatea baita.•

106 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 107


108 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 109


110 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 111


Nork Jon Barberena Nori buruz Erika Lagoma

Aupa, aspaldiko Herriko postaria triste sumatu nuen atzo. Jada gutxi omen dira boligrafoa eta papera hartzera ausartzen direnak. Nazkatua omen dago, fakturak eta propaganda banatzen eta nazkatua konpententzia bilakatu zaizkion email, @ eta “.com” moderno horien artean espazioa konpartitzen. Orduan oroitu nintzen aspaldi begiratu gabe nuela nire helbide elektronikoa ere. Postaria agurtu, nire “.com”-a teklatu eta hamaika birusen artean, zure emaila ikusi eta irakurri nuen. Eta zertarako ukatu… Ezpain arteko keinu bat sortarazteraino iritsi zen Word-eko dokumentu hura. Gaur niri dagokit erantzutea! Bueno, bueno… Hautsez beteriko kontuak hizpide hartu dituzu. Urrunerat luzatu duzu soa. Etxeko leihotik edo? Je, je… 2007. urteko finalean ateratako argazkiak begiztatzen ibili omen zara. Nonbait eta noizbait galdu nituen paperezko irudiak alegia. Baina lasai, gogoan ditut momentu haiek. Mendizaletasunaz eta bertsozaletasunaz gain, oroitzapenak kolekzionatzen pasatzen dut noizbehinka denbora. Arrazoia duzu… Gazte geunden eta gaztetasunean eder gogoratzen zaitut. Pintura beltzez nabarmendutako begi beltzak, ile beltz kiribildua edo orduan moda-modan zegoen sudurreko piercing hura memorian iltzatuak ditut. Laugarren egin zenuen; sendo eta ziurtasunez jardun zinen. Hala ere orduan ez zenuen pentsatzen txapelketa hura ziklo baten bukaera izanen zenik. Edo, bueno… Ziklo baten hasiera izango zenik. Hura izan zen, zure herrikidea den Xabierrek eraikitako inperioaren azken aztarna. Harena suntsitu eta zurea eraiki baitzenuen bortz urtetako jabetza haren gainean. Oroitzen al zara 2008. urteko txapelaz? Besarkada eta malko artean jantzi zenuen hartaz? Zure bizitzako egun zoriontsuena zela aldarrikatzen zenuen, afariko ardo beltz eta sagardo mikatz artean. Baina aurtengoan, hamalaugarrena jantzi eta gero ez duzu zoriontasunik aldarrikatzen. Maiztasunak errutina dakar eta errutinak… Bueno, ez du zoriontasun askorik ekartzen behintzat. Nahi dituzun plaza guziak dituzu! Nahi dituzun txapel guztiak dituzu! Baina jada whisky-aren gardentasunak, txapelaren beltztasunak baino gehiago betetzen zaitu. Berdin da ixil-ixilik edo oihuka. Ez galdetu ezer tabernetako paretei, ez baitizute erantzunen. Aurreko astean, Iruñeako alde zaharreko Meson tabernako zerbitzariarekin jardun nintzen solasean. Aitortu zidanez, bi begiak gorri, behin eta

112 /B65 Basamortuko bardoak

Nork Erika Lagoma Nori buruz Jon Barberena berriz Jon Sarasuaren izena aipatzen omen zenuen edalontziak hustu bidenabar. Orduan oihuka hasi omen zinen. Txapelketen aurka oihuka, lehiaren aurka garrasika eta jende guztia zuri begira zela ohartzean, betiko aitzakia erabili omen zenuen ihes egiteko; “ Barkatu, Donostian batzar garrantzintsua dut eta joan beharra dut…” Ez zure burua engaina. Ez edalontziak soilik bete… Zure nahia bete ezazu. Jarraitu Sarasuaren aztarnak; ttipi-ttapa, ttipi-ttapa. Urteak ez dira alferrik pasa. Biok aldatu gara Erika. Hemen Txindoki da aldatu ez den bakarra hamabortz urte hauetan… Nahiz eta honi ere gaineko aldea urdintzen zaion negu gorria iristean. Hartu Cibeles-en sekula sartuko ez zen besarkada handi bat (XXXL tamainakoa), eta hurrengo hileko 24ean egonen gara. Segi bixkor. Jon.• •••

Argazkiak ikusten aritu naiz Aupa Jon: Gaur, 2007ko finalean ateratako argazkiak ikusten aritu naiz, saioa bukatu eta oholtzan atera genituen horiek; gogoan dituzu? Zuk bigarren egin zenuen orduan. Irribarretsu agertzen gara biak, gazte-gazte. Oraindik ere gazteak gara, baina ilea urdindu zaizu dagoeneko, je,je! Zure hogeigarren txapelketa izan da aurtengoa, Bittorren errekorretik hurbil zaude! Hurrengo urtean txapela zail egonen da; gogoz dabiltza Ioar, Josu, Haizea, Iñaki eta gainontzekoak. Salto haundia eman du Nafarroako bertsolaritzak. Baztango bertso-eskolan talde indartsua sortu duzue, badakit gaztetxoekin jo ta su zabiltzala astero, Joxemak aipatu zidan, Txindokin topo egin omen zenuten. Argi dago ohitura zaharrak ez direla galtzen, ahal duzun guztietan mendira! Ezagutu zintudanean zure bi pasioak bertsoa eta mendia ( eta barricada) ziren, gaur ere berdin; gutti aldatu zara urte hauetan. Plaza dexente egiten ari zara Nafarroan, ikusten dut egunkarian. Kosta zitzaigun gurean lekutxo bat egiten. Hasi ginenean, gure herrialdean antolatzen ziren saioen gehiengoan ez zuten bertsolari nafarrek kantatzen, zenbat buruhauste irtenbide bat bilatu nahian. Poliki-poliki gure bidea egiten jarraitzen dugu. Hurrengo hilabetean Txantrean kantatuko dugu elkarrekin, 23an ez? Ah, ez, 24an, larunbatean. Egonen gara telefonoz. Irati bertso-eskolan hasi da, ez? Egia da, hamar urte bete ditu! Ze agudo pasatzen den denbora. Hemendik guttira alabarekin kantuan ikusten zaitut, Estitxu eta Manolorekin desafioa egin beharko duzue, je,je! Zer moduz klaseak? Elizondoko eskolan lortu zenuen plaza, ez? Iruñean urte batzuk egin eta gero, Baztanen. Zu ez zaitu inork Erratzutik aterako. Han hurbil dituzu mendia, bertsoak, etxekoak eta lagunak. Aspaldi ez naizela Baztanen izandu. Afaritxo bat egin beharko dugu, ez? zuk jarri eguna eta ordua! Beno Jon, batzar bat dut Donostian eta berandu da. Ikusten duzun bezala, helbide elektronikoa aldatu egin dut; ongi apuntatu eta hurrengoan bertara idatzi. Ai ama! Bostak eta erdiak dira! Orain bai, muxu haundi haundi bat eta besarkada haundiago bat. Goraintziak eman etxean. Zaindu. Erika•

Basamortuko bardoak B65/ 113


114 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 115


Nork Alazne Untxalo Nori buruz Garaxi Taberna

Borda batean biziko da 2017. urtean Garazik 28 urte beteta izanen ditu. Betidanik izandako lan egiteko gogo eta ikasteko grina dela eta, filosofian eta antropologian lizentziatua izanen da eta ikasketa horiek Donostian eginen ditu, non, bere kabuz, bertsolaritzari buruzko gauzak argituko dituen. Nahiz eta ikasketa horiek egin, ez du horrekin zerikusirik duen lanetan egingo lan. Ikasketa horiek bere burua ezagutzen lagunduko diote, eta hori soilik jakin-minagatik ikasiko du, ez horretan lan egiteko. Bertsolaritzari dagokionez, epaile izanen da eta lehen aipatu dudanez, ikasle garaian, bertsolaritzaz argitutakoa kontuan hartuz, bere teoriak Nafarroako bertsolarion artean praktikan jarriz, Nafarroako bertsolaritzak gorakada handia izanen du hari esker. Bertso aditua izanen da. Neska eskuzabala eta jakintsua, baita egoskorra ere, edozertan laguntzeko prest egonen baita beti, musu truk gainera, baina, jakina, beti berak izango du arrazoi, eta gainerakoen buruak bere ideietara hurbilaraziko ditu bere argudioen bidez eta ezin izango zaio kontrakorik esan. Ingurukoak ezjakintzat hartuko ditu eta bi senargairengandik bereizirik egonen da jada, inork ulertuko ez balio bezala sentitzeagatik. Orain bezain argala izanen da eta azala ximurrez betea. Egunean bizpahiru pakete erretzeagatik zahartuta egonen da; eta hitz egitean naiz arnastean nabarituko zaio. Ez da apainduko, ez du bere itxura eta burua zainduko, ez baitzaio axola izango; hori baino gauza garrantzitsuagorik badagoela pentsatuko du. Itxura ahula, begizuloak, azal zuria, ile luzea eta nahasia. Berak orain duen ametsa beteko da, Iturenen biziko baita; bertako Mendaur mendira igotzeko bidean dagoen urtegiaren ondoan, borda zahar batean. Bi zuhaitzetatik zintzilikaturiko hamaka batean ikus dezaket etzanda, lotan edo eserita oinutsik gitarra jotzen: jippy baten moduan biziko da borda zahar batean hiruzpalau katurekin. Lanik egin gabe biziko da: bizitzeko behar duena soilik eta bere lagunik onena bere burua. Helbururik gabeko bizitza izanen da bere filosofia, helburu bat muga bat dela pentsatuko baitu.• •••

116 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 117


Nork Garaxi Taberna Nori buruz Alazne Untxalo

Artea, bertsoak eta marihuana pixka bat Hogeita hamar urte betetzear dagoen neskatxa gazte bat izango da Alazne hemendik hamar bat urtetara. Betiko neskazahar izatearen bere buruarekin egindako hitzari uko egin gabe biziko da, bakarrik baina noizean behin konpaini berri batek bere bakardadea ordu edo egun pare batez uxatuz, gehienez astebetez. Hala ere, ez du bere ohetik pasatakoarengandik ezer berezirik sentituko, neska ala mutila izan, zaharra ala gaztea, biluzik edo jantzita. Erakarpen sexuala, erotismoa izango da erotuko duen bakarra, beti maite izan duen hori maitatuko duelako bakarrik, aspaldidanik eta betiko, itxaropenik galdu gabe baino gazte-gaztetan sentitutako obsesio hori baztertuz, edota horrekin bizitzen ikasiz.

baina beste gauza asko izan beharko ditu Alazneren lagun min izan nahiko duenak, batez ere sentipenak argi azaltzeko gaitasuna, gezurrik eta egiaren ezkutatzerik gabe, errukior izanda ere, Alazneren ustetan hobe izango baita egia biribil bat ezen ez mila gezur ongi koadratu. Alazne kontent biziko da, ez du inoren beharrik sentituko beharrezko dituen pertsona guztiak berarekin izango baititu nahi izango duenean. Lana ez zaio faltako, artista izango baita eta bere koadro eta eskulturek jaten emango baitiote egunero, horretarako dirurik ez duelako behar, batik bat. Betidanik amesturiko baratza lortuko du eguneroko lan eta goxotasunaren ondorioz, bertan barazkiak, fruituak eta lore eta landare ugari landatuak eta ekoiztuak izango ditu, autosufizientea izango da eta bere ardi pareak geratzen zaion belardia txukunduko diote. Horrelako bizitzarekin estres eta antsietaterik gabe biziko da, lasai. Hala ere aztoratuko duen arazorik ere izango du bere buruan bueltaka. Hori bere artelan eta bertsoetan isladatuko du, ez du ezer beretzat bakarrik gordeko, beti izango baitu ondoan konfiantzazko norbait, zeini bere arazo eta burutazio guztiak kontatuko baitizkion.•

Ez zaio zaila suertatuko bakarrik bizitzea, bakarrik erraten dudanean neskalagun edo mutilagunik gabe erran nahi dut, ez baitu bere maiteak bezain ongi eta egoki aseko inork bere amodio grina. Hala ere, ez du inoiz jakingo zer gertatuko litzakeen hainbeste desio duen hark noizbait maitatuko balu, ez luke jakingo zer garrantzi izango lukeen beretzat orduan betiko neskazahar izateko hitz emate horrek. Berezia izango da, originala, bakarra eta benetakoa. Horrela irabaziko ditu ezagunen onespena eta maitasuna, bere grazia eta sinpletasunarekin, konplikatua izanik betiere. Baina lagunak ere galduko ditu bere indibidualismo eta independentziarako joerarekin, asko nazkatuko baitira bere askatasun eta optimismorako erraztasunarekin, gehienbat inbidia kontrolaezinaren ondorioz. Zorionez bakarrik egingo du negar, emozioz, tristura islatzeko nahiago izango duelako bertsoak idatzi edo koadro bat pintatzea eta marihuana pixka bat erretzea, ondoren gaitzaren alderdi ona atera eta emozioz eta zorionez negar egiteko. Egiazko lagunekin leial izango da, berarekin leial agertzen diren pertsonak bakarrik izango dutelako bere bihotzera heltzeko aukera,

118 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 119


120 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 121


122 /B65

Nork Arrate Illaro Nori buruz Jone Uria

Budismoa, bertsoa eta arkitektura Arratsaldeon ikusentzuleok! Hemen gaituzue astero bezala zuekin, bertso-prentsa arrosak jasotzen dituen berririk interesgarrienekin. Ordubetez, eseri sofan eta gozatu gure bertsolari maitatuenen txutxumutxuekin! Gaur, Algortako Jone Uria izango dugu jo-puntu BB (Bertsolariaren Biografia) atalean. Beraz. has gaitezen lehenbailehen! Jone Uria Algortan bizi izan da txikitatik, eta 32 urte bete zituen pasadan apirilaren 28an. Bi alaba ditu, lehena 4 urtekoa eta bigarrena bikoa. Sarritan entzun izan dugu emakume honek txapelketak modu berezi batean prestatzen dituela, baina nork azal dezake zein bide den jarraitzen duena? Guk! Izan ere, duela egun pare bat Jone elkarrizketatzeko aukera izan genuen eta bere sekreturik ezkutukoena argitu zigun. Zuek ere jakin nahi baduzue, itxaron hiru minutu labur eta iragarkien ostean hemen izango gaituzue informazio beroenarekin! … Kaixo berriz! Gehiegi luzatu barik, buelta gaitezen Joneren sekretura. Berak aitortu zigunez, 22 urte zituela hasi zen guztia, hain zuzen ere Tibetera oporretan joan zenean. Budismoaren oinarriak ezagutu zituen Dorje izeneko mutil bati esker, eta erlijio honen hainbat alorrek liluratuta bueltatu zen Euskal Herrira. Ez dakigu mutilari zenbat kasu egin zion, baina uste dugunez ez zen hau izan Joneren bihotza eskuratu zuena, Tibeteko filosofia korrontea baizik. Budisten kontzentrazio eta erlaxazio metodoetan sakontzen hasi zen eta astiro-astiro hauen erabiltzaile sutsu bila-

katu zen. 24 urte zituela jarri zuen martxan prestaketa modu hau Bizkaiko Txapelketa nagusiari begira, eta argi dago etekinak lortu zituela. Emaitzekin gustura zegoenez, ildo beretik jarraitu zuen, eta gaur egun ere horrela ari da aurtengo txapelketa prestatzen. Bestalde, Arkitektura ikasi zuen Donostian eta karrera bukatu eta gutxira enpresa txiki bat zabaldu zuen Algortan. Hasierako arazoak ahaztuta ditu jadanik, lorpenak gogoratzeko unea da. Iaz inauguratu zuten Bizkaiko Bertsozale Elkartearen egoitza diseinatu zuen, eta orain Algortako Bertsolari Eskolaren eraikuntza berria izango denaren irudikatze-proiektuan murgilduta dabil. Honetaz gain, uda parterako Bertso-abentura izeneko ikuskizuna antolatzen ari da Algortako bertso eskolako lagunekin. Interesatuek hainbat kiroletan jarduten duten bitartean bertsoetaz gozatu ahal izango dute, hala nola bizikletan, rafting-ean, tenisean, arraunean… Baina zein da benetan Joneren egunerokoa? Astelehenetik ostiralera lantokian ibiltzen da arkitekto lanbidean arrain txikien moduan igerian, tarteka bertso saioren bat duelarik. Baina asteburuak dira benetan bertsotarako egunak. Orduan izaten ditu saio, bazkari eta afari gehienak. Egia da ama izan zenetik lasaiago dabilela, baina mutilaren laguntzarekin erraz moldatzen ditu ordutegiak. Irri maltzur batekin aitortzen duenez, noizean behin parrandarako astia ere izaten du. Honetaz gain, eta harrigarria bada ere, duela 15 urteko osteguneroko zitarekin jarraitzen du bertso eskolan betiko bertsokideekin. “batzuetan norbaitek huts egiten du, baina denok jarraitzen dugu horra joateko konpromisoarekin. Agian, konpromisoa baino gehiago gorputzaren beharra delako” bota zigun ia-ia barre algaraka, nahiz eta guk ondo ez ulertu zergatik. Aparteko galderarik baduzue, bidali lotsarik gabe gure helbide elektronikora, gu denei erantzuna ematen saiatuko gara. Besterik gabe, Jone bakean utzita, pasa gaitezen hurrengo atalera…• •••

Basamortuko bardoak B65/ 123


Nork Jone Uria Nori buruz Arrate Illaro

Lehen ama txapelduna Arrate Ilaro Euskal Herriko lehenengo ama txapelduna izango da. 2009a baino lehen Maialen Lujanbiok umerik izaten ez badu behintzat, ni 2013an gazteegia izango naizelako oraindik (ama izateko). Bere semea ez dakit nola deituko den, baina ziur nago izen euskaldun bat izango dela, eta berari eskainiko dio txapela; beraz, errima errazeko izena izango da. Unai adibidez jarriko lioke (lasai, nahi, gai…), baina Aitzol ez (gol? Trol?…). Senarra bertsozalea izango da, dudarik ez, baina bertsolaria ez. Ez naiz izenik esaten ausartuko… inori animoak ez kentzearren batez ere. Ikus-entzunetako ikasketak, azterketa bat ere suspenditu gabe bukatuko ditu eta kamara atzean hasiko da lanean. Doraemonen marrazki bizidunetako Zizuka badakizue nor den? Ba bere ahotsa euskaratuko duena izango da Arrate, horregatik haur bertsozaleei barregura sartuko zaie “Hitzetik Hortzera”n entzungo duten bakoitzean.

124 /B65 Basamortuko bardoak

Arratek ikerketa eta berrikuntza handiak ekarriko dizkio bertsolaritzari, ziur nago. Hala ere, ez dakit zeintzuk izango diren (bestela nik ekarriko nituzke). Baina zuek ulertzeko, Amurizak hiztegi errimaturik atera izan ez balu, Arratek aterako zuen zalantzarik gabe. Ez dakit hemen kontatzea komeni den… tira! Familia bat gara azkenean… Nolabait esateko, oso harreman estua izango du bere txoferrarekin. Badakizue, hamar urte barru Bertsozale Elkarteak bertsolari bakoitzari txofer bat jarriko dio bertso afarietara joatean galdu eta berandu ez iristeko… eta bueltarako, denok dakigu zergatik. “Bihotzetik bihotzera”n (bertsolariei buruzko programa arrosan) hilabete luzez jarraituko dute kasua, baina Arrateri poligrafoaren proba egin eta dena gezurra zela deskubrituko dute. (Agian ez nuen kontatu behar, programak audientzia galduko du horrela). Horrelakoa izango den Arrate hamabost urte barru? Ikusiko dugu noraino asmatu dudan… Dena den, badakit orain den Arrate izango dela beti, eta ez zaidala lagun bat faltako hamabost urte barru ere, horrek lasai uzten nau.•

Basamortuko bardoak B65/ 125


126 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 127


128 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 129


—S.J: Konpara ote liteke Agirre eta Lizasok Ataunen piztu zuten ikusmin… —M.A: Barkatu moztea Saroi, baina hementxe ari zaigu Hurbiltzen I. P. ren limusina! Jaun-andreok, hau da hau urduritasuna nabari duguna hemen! Geure parean gelditu da autoa, eta azkenean badirudi une honetako “Bertso-Star” famatuenak ikusteko aukera izango dugula. I.P. da autotik irteten lehena; zoragarri dago gaur ere! Soineko beltz luzea darama, eskote ikusgarria eta, jakina, ALBE-ko pegatina hegal batean! Atzetik datoz Fred eta Shavi, azken hori bixera berriarekin. Ea hirukoteko izar nagusiarekin hitz egiteko aukerarik dugun! Barkatu Itsaso! Itsaso! Galdera pare bat “Uztatik-Masustarako”, mesedez! Badator, hurbiltzen ari zaigu, hau urduritasuna! Gabon Itsaso! Zer moduz?

Nork Miren Amuriza Nori buruz Itsaso Paia

Uztatik masustara 2017

—I.P.: Gabon Euskal Herria! Egia esan, urduri xamar nago, ez nuen honelako harrera izango genuenik espero. —M.A: Azalduko al zeniguke labur-labur zer nolako ibilbidea egiten duzuen “Paya-doreak” emanaldia nazioartera hedatu denetik? —I.P.: Beno, Plazatik Boadway-ra sariketa irabazi nuenean, aukera paregabea iruditu zitzaidan Euskal Herritik kanpo zerbait egiteko. Betidanik gustatu izan zait gitarrarekin kantatzea, eta tira, begira noraino iritsi naizen! Gainera Fred eta Shaviren koruek ere arrakasta handia izan dute. —M.A: Entzun dugu zure senar pilotariaren ordez eta “base-ball” jokalari batekin ikusi zaituztela bazterren batean zirrika… Egia al da? —I.P.: Mesedez… nire bizitza pertsonalari buruz ez dut ezer esango, baina… ez zabiltzate urrun! ji, ji, ji.

(ETB-ko arrakastatsuena, saioa abiatu zenetik )

—M.A: Beno ba Itsaso, ez genizuke denbora gehiago galarazi nahi, beraz eskerrik asko!

—SAROI JAUREGI: Eguerdion bertsozale, eta ongi etorri “Uztatik Masustara”.

—I.P.: Mila esker zuei, maite zaituztet! Muxuak denontzat! Maite zaituztet!

Gaur ere, aste honetako txuxumutxurik aipagarrienak dakarzkizuegu; librean zein gaia jarrita, abilak baitira bertsolariak zer esana ematen. Programa hasteko, Broadway- rekin egin behar dugu zuzeneko konexioa; bertan baitago gure errepotaria “Paya-doreak” Bertso Show-ko izar nagusiak iristear daudela. Ze giro dago hor Martin? —MARTIN ARAMENDI: Bai? ondo entzuten da? izan ere ikusten duzue zer nolako iskanbila dudan nire inguruan. Jendea oso urduri dago beren idoloak noiz iritsiko zain. Begira, esate baterako, nire atzeko gazte kuadrillari: guztiek daramate I.P.-ren argazkia kamixetetan! Argazki-makinak, autografoak sinatzeko koadernoak, baita “ Itsaso, we love you” dioen pankarta handi bat ere. Atzeraxeago ageri den beste bat “Fred and Shavi for ever” dioena; barruko arropa eskuetan daukaten neskatila talde batez inguratua dago. Zer egiteko gai izango ote dira…? Batzuk negarrez, beste batzuk oihuka eta txistuka… nabaria da Payatarren etorrerak Broadway-n sortu duen ikusmina.

130 /B65 Basamortuko bardoak

—M.A: Tira, ikusten duzue arrakastak bete-betean harrapatu duela. Hortxe doa alfonbra gorrian zehar, jendea agurtuz eta argazkilariei irri eginez, nebak atzean dituela. Jarraitzaileek “Itsaso number one!” oihukatzen dute etengabe. Hau da emozioa hau! —S.J: Beno ba Martin, eskerrik asko zuzen-zuzeneko informazio honegatik. Eta baita zuri ere Bertso-Kuxkuxero. Datorren astean ere hementxe izango gaituzue txutxumutxurik freskoenekin. Ondo izan!• •••

Basamortuko bardoak B65/ 131


Nork Itsaso Paia Nori buruz Miren Amuriza

Mirenen logela eta eskuak Kaixo! Zurekin Mar Honuntza igarlea. 906 696 696 zenbakira deitu duzu Miren Amurizaren etorkizuna-ri buruzko informazio egarriz. Deiaren balioa: 4 Ai ama! lerroko. Hemendik hamabost urtera Miren Amurizak Miren Amuriza izaten jarraituko du. Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria den Josetxo Elizperekin maiteminduko da 21 urterekin, Bertsobasetxea lehiaketako kantu-irakaslea. Josetxo tonto ontzira eroriko da Mirenen ahots eztiaren amuaren bitartez, eta neskatoak 23 urte betetzean, Aita Luis Baraiazarrak ( Mirenen aitaren eskariz) Lasueneko San Martin ermitan ezkonduko ditu. Hemendik hamabost urtera Miren Amurizaren logela: Brad Pitten posterraren ordez, Calvin Kleinen babesle izango den Andoni Egañarena eta Che Guevararenaren lekuan, ostera, Jon Sarasuarena. “Gu ta gutarrak” kartelaren tokian, Orkestra Sinfonikoarena ( zuzendari jaunaren ondoan bihotz gorri txiki bat marraztuta). Johnny Deep-en begirada sakondunaren argazkiaren lekuan, Josetxo bere azukre moxkorrarena eramango du karteran. Eskolarteko Bertsolari Txapelketetako garaikurren apalean, Txapelketa Nagusiko garaikurrak egongo dira, Juanjo Respaldizaren autografoarekin batera. Ohearen ondoko mahaitxoan, aita Xabi eta ama Arantxaren argazkien ondoan, Pantxika, Mirentxu eta Julio seme-alaben argazkia. Lan mahaiaren gainean telefono aurkibidea ematen duen agenda, liburu pila eta apunte mordoa (“Ahots korden historia”, “ Nerabezaroaren nondik norakoak”, zuzenketaz beteriko “Xabier Amurizaren hiztegi errimatua”, “ Bertso Hizkimizki” aldizkaria…) eta ordenagailuaren parean dagoen arbela, aitaren eginahalak bikoiztu nahian errimaz osatuko dituen bitxilorez betea. Armairua astebururako arropak eta asterako arropak ataletan banatuta egon beharrean, bertso-afariak, bertso-bazkariak, ekitaldi politikoak, hiletak, ezkontzak, umeentzako bertso-saioak, amaginarrebarekin baz-

132 /B65 Basamortuko bardoak

kariak, Hitzetik Hortzera, bertso-eskola eta eta abar sailetan banatuta egongo da. Beraz, lehen armairua eta luxuzko Barbie Baserritarraren etxea zeuden tokian 4x4 metroko armairu berria egongo da, Josetxok bihotzez egina. Hemendik hamabost urtera Miren Amurizaren eskuak: Zurezko eraztunak erantzi eta ezkerreko eskuak 29 kilatedun urrezko eraztuna jantziko du eraztun-hatzean. Karraskatutako azazkalak soineko arrosaz apainduko ditu. Eskubiko eskuak esku azpian 7 cm-ko orbaina edukiko du, eztei bidaldian pistatxo baten oskol batekin auskalo nola egina. Horrek ere, hatz lodirik ez du izango, eztei bidalditik bueltan hamalau izarreko itsasontziak zuen igerilekuko arrain laranja batek janda. 29 kilatedun urrezko eraztuna ezkutatuko du, ordea, gure aingeru begi berdedunak ostegun arratsaldeetan deabruari maite-maite egiteko. 18 urte zituela Plateruenako komunetan ezagutu zuen maitasun hitzaren errealitaterik hurbilena eta, geroztik, astero errepikatzen du ekintza gogoangarri hura. Irakurritakoarekin ados bazaude, izartxoa ( * ) sakatu. Irakurritakoarekin ados ez bazaude, hor konpon!•

Basamortuko bardoak B65/ 133


134 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 135


136 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 137


Nork Alaia Martin Nori buruz Karmele Mitxelena

Hautsari alergia… eta oroitzapenei Txapel bat jantziko duzu gaur; hotz egiten du, abuztua da. Duela hamabost urteko Bertsolari aldizkari hura hartu duzu, apal altuenetik, hauts gehien hartzen duenetik. Beti izan diogu hautsari alergia…eta oroitzapenei, gauza bera ez badira. Argazkiak Nafarroako finalaren biharamuneko biharamunarekin ateratakoak direla gogoratu duzu begiratu bakarrarekin. Orain badakizu zergatik utzi zenuen liburuxka azken apalean. Lotsarik ez duzula pentsatu duzu, eta lotsatu egin zara. Baina ez duzu testua irakurri nahi izan. Altuegi, urrunegi geratzen da hura, eta ez gara falta zitzaigun zentimetro bakar hura hazi. Zapaten zolatan daramagu falta zitzaigun zentimetroa. Yushiko habanera doinuan – nahiz ez zen baserrian jaio - negarrez sumatuko duzu, bere begi orientalak orientalagotuz. Begi orientalak dituen batekin maiteminduko zarelako, oriental batekin maiteminduko zarelako, edo oriental bat adoptatuko duzulako izango ditu begi orientalak. Zureek bezala begiratzen aurki ikasiko dute. Besotan hartu orduko sosegatuko da, malkoak elutxetan gordeko zaizkio. Ttikiari masailak blaitzen utzi, txakurra (Karmele), katua (Karmele), zure burua ispilu aurrean (Karmele) eta lanpasa (Karmele) agurtu, eta kalera irten zara. Gauza guztiei zure izena jartzeko ohitura kenduko duzu noizbait. Bitartean, zure etxera deitzen dudanero katuarekin jarriko naute, eta zazpi aldiz kontatuko dit bere bizitza, edo bere zazpi bizitzak kontatuko dizkit. Hitzordua baino hiru minutu lehenago ailegatuko zara Amaxkarrera, beti bezain puntual. Ni ere, beti bezain puntual; hogei minutu beranduago. Bertan egongo da Ander bere hirukiekin, eta Xamoa, bi alabekin. Haurrek zu ikusi, zure belaunetatik zintzilikatu eta zure poltsikoak arakatzen hasi aurretik, ihes egingo duzu tabernatik. Badakizu paga eskatu egingo dizutela, eta gaur ere ez zara kajerotik pasatu, eta hiru arrano baino ez dauzkazu poltsikoan. Nork esango zigun txanpon propioa izatea lortuko genuela, maja…. Orain bai, orain diruak hegan egiten du. Oiartzunen trafikoaren aitzakia ezin izaten da jarri, bart gauean ez zuten ordua ordubete aurreratu eta neuzkan arrain guztiak aspaldi hil zitzaizkidan bina aldiz… beraz baineran lo hartu dudala onartu beharko dizut hatz muturrak begiratzen dizkidazunean. Azken mutil hori ez zaizula gehiegi gustatzen esango dizut eta denbora uzteko esango didazu, ari zarela saiatzen gusta dakizun. Nik utziko dizut, eta zuk utzi egingo duzu.

138 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 139


Egongo da kontzerturen bat egun horretan, edo herriko jairen bat, edo ailegatu eta ez dagoela ohartuko garen herriko jairen bat. Bezperako egunkaria begiratu dudala esango didazu, eta nik ezetz, ziur nagoela – egunkaria gordez -. Sinetsi egingo didazu; ez naiz zu bezain aktore ona, baina irakatsi didazu zer edo zer. Edo sinetsi didazula sinetsiko dut hala sinestaraziko didazulako, zerbait irakatsi didazula sinets dezadan. Baina zer dakit nik? Bizitza panpin errusiar bat bada – tipula, oiartzueraz - , nahiago jolastu. Badakidalako zu jolastuko zarela berarekin, eta ez alderantziz. Ez dakit egunean bost fruta pieza jan eta zortzi ordu lo egingo dituzun edo Pisako dorrearen erreplika txiki bat izango duzun hautsontzian eta Eiffela fregaderoan. Badakit bizimodu berri bat izango duzula, amets berri bat, gibel berri bat. Badakit ez zarela lehengoa izango. Baina zure begiak bai, begiak lehengoak izango dira. Zure ezpainek esango dutena, esan aurretik esaten dutenak. Bertsotan jarraituko duzu. Plazetan, oholtzetan, dutxan, autoan, edo tabernetan. Ez galdetu nongo plazatan, oholtza eta lurra zenbat zentimetrok bereiziko dituzten, norekin dutxatuko zaren, zure autora igotzen ausartuko naizen ala garagardoa edaten erakutsiko dizudan ordurako. Baina bertsotan jarraituko duzu. Ez zara lehengoa izango, eta kosta behar zaizu hobea izaten. Bitartean izan, eta kontatuko didazu. •••

Nork Karmele Mitxelena Nori buruz Alaia Martin

Gorriz borobildutako maiatzaren 7ari begira Zure begien berdea, bart gauean kiloak hartu dituela dirudien logelako atmosfera ilunarekin kontrastatu orduko, atzo parranda egin izanaz damutu zara. Nahi baino ordu gutxiago lo egin izanak eta batez ere edandako zerbeza trago bakoitzak, aje bihurtu ditu atzoko algarak; eta aje nazkagarri, Kafe Antzokitik itsatsita ekarritako tabako usainak. Beti esan duzu arriskutsuegiak direla Bilboko ostegunak, baina zuk gogoko duzu arriskua nonbait. Agian ez zara Bilbon bizi lantokitik gertu geratzen zaizulako soilik. Mugikorra deika ari dela sumatu duzu, iratzargailua, ziurrenik, azken orduerdiaz gero joka, laugarrengo bizilaguna aspiragailua pasatzen ari da eta pertsianaren zirrikitutik sartzen den argiak bete-betean jotzen zaitu aurpegian; zu, ordea, urduritasunak esnatu zaitu, ez beste ezerk. Ohea utzi eta pertsiana jaso duzu eguzkia zure etxera gonbidatuz. Gaumahaira hurbildu eta iratzargailua itzaltzerakoan, esnatu berriaren baldartasunez, orain bost hilabete Txinatik bueltan ekarritako alabaren argazkia bota duzu. Jaso eta gaur ere berandutu behar zaizula ohartu zara ordulariari begira. Mugikorra non duzun bilatzen hasi zara aurkitzeko esperantza askorik gabe, eta bilaketari uko egin diozu tonu moduan ipinita duzun Xabier Leteren Habanera isildu dela entzundakoan. Etxeko bat-bateko isiltasunak, haurra eta aita falta direla xuxurlatu dizu. Ismael Serranok ile urdinik eta begizuloetako poltsarik ez zuen garaiko disko bat hartu eta Sabinarena ordezkatu duzu musika katean. Kontzertua, ordea, zuk zeuk eskaini diozu zeure buruari, Ismaelen ahotsa zureaz estaliz. Eskerrak medikuak ahots hariak zaintzeko aholkatzen dizun azken hamazpi urteotan. Gela txukuntzen ari zinela gitarrarekin topo egindakoan oroitu zara aspaldi ez dituzula behatzak haren hari finekin laztandu. 2022ko egutegiaren aurrean, aspaldi errotulagailu gorriz borobildutako maiatzaren zazpiari begira irribarre batek ihes egin dizu. Sabeleko tximeletak hegan hasi zaizkizu berriro, eta erlaxatzeko zure amaren masaje on bat behar zenukeela ohartu zara. Bainuarekin soilik konformatu beharko duzu baina. Bainuontzia betetzen jarri duzu iaz Boliviara egindako badaiatik ekarritako xaboi bereziaz. Urak zimurtutako behatzak orduerdiz igeri ibili

140 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 141


dituzu Boliviako itsasoan, eta artean hamar zirelakoan, berrogei minutu igaro dituzu bainuontzian. Azkenik, ur beroak burua freskatu eta Karmeleri hots egin behar diozula oroitarazi dizu. Lehortu eta zer jantzi erabakitzen ari zaren bitartean mugikorra aurkitu eta hots egin diozu. Aurrez badakizu ez dizula telefonorik hartuko, hala ere lau aldiz saiatu eta bosgarrenean etsi duzu. Armairura jo eta hain arraroa delako zutaz gain inork gutxik erosiko lukeen soinekoa janztea erabaki duzu. Ispiluari begira eguneko hogeita hamazazpi txisteetako lehena bururatu zaizu, baina Karmele iristen denerako gorde duzu nork barre egin izan dezan. Hozkailua ireki eta Heineken botilei begira bart bertso afari izatetik goizeko bostetako tabernako saioa izatera iritsi zenaz oroitu zara. Soja-esne potea atera eta mahai gaineko madalena bat hartu duzu; kosk egin orduko atzera bota zaitu, ez baitzenuen gogoan barruan txokolatea zuenik. Galleta batekin, astelehenerako gidoia errepasatu duzu hamar milagarren aldiz. Gidoigile izateak ez dizu perfekzioa eskatzen, baina zuk perfekzioa ematen diozu, perfekziorik badago. Kar-

melek hots egin eta behean zure zain dagoela esan dizu. Betiko moduan hamar minutuz itxaron beharko dizu. MarrubizkoTrident bat ahoratu, ezkaratzeko atea itxi eta Karmeleren autora igo zara. “Egun on” esan eta etxetik jaitsi duzun liburua luzatu diozu. Hark zabaldu eta kopeta ilundu dizu: “Lagun on batek ez lidake hau inoiz egingo”. Haserre plantak egiten jarraitu (beti esan diozu aktore bikaina izango litzatekeela) eta liburua bueltatu dizu. Irribarrez, Karmeleri sarri irakurtzea hainbeste kostatzen zaion kaligrafia okerraz dantzatu duzu boligrafoa liburuaren gainean: Nire laugarren liburua den honen aurkezpen egunean ere nirekin zaudelako, eta batez ere, zure lagunik onena izaten jarraitu nahi dudalako, Alaia Martin. Eta irribarre bat eskaini dizu, zurearen truke.•

142 /B65 Basamortuko bardoak


144 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 145


146 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 147


erantzungo diote. Mutil irekia baita benetan, infernuan ere lagunak egiteko gaitasuna dutenen espezie bitxi horretakoa.

Nork Beñat Gaztelumendi Nori buruz Unai Gaztelumendi

Motxila gorriaren barruan Gizon batek etxeko atea irekiko du. Ez du, beste gehienek bezala, eguneroko lantokira korri egingo. Baina egunero egingo du lan. Ez du trajerik, gominarik eta kolonia usainik eramango berekin; motxila gorri bat izango du bidelagun. Ez bera txukuna ez delako, den bezalakoa agertzea gustatzen zaiolako baizik. Atean agertu den bezala, lasai-lasai joango da kalean barrena. Lasai-lasai, itxuraz. Itxuraz lasaia den arren barruan gordetzen baititu nerbioak Unaik. Motxila gorriaren barruan ehundaka karikatura eta marrazki gordeko dituen moduan. Atea ez du giltzaz itxiko. Ez, ez zaio ahaztuko. Ez, giltzak ez ditu etxe barruan utziko. Baina, pertsonengan sinetsiko du Unaik, pertsonen zintzotasunean. Hala, kalean gora doala auzoko Antoniorekin Reala jaitsiko ote den eztabaidatzen arituko da, Mariarekin eguraldiari buruz hitz egingo du, Mikeli galdetuko dio ea arratsaldean kafe bat hartzera lagunduko dion… Eta guztiek irribarrez

148 /B65 Basamortuko bardoak

Orain jakin nahiko duzu ea non egingo duen lan, ea ezkonduta egongo den, ea soldata hilaren bukaerara iritsiko zaion… Eta nik ez dakidala erantzun beharko dizut. Ez Unai ezagutzen ez dudalako, noski. Kontua da ez dela aldez aurretik planak egitea gustatzen zaionetakoa. Askotan ez du jakiten ordubete barru zer egingo duen. Ez sekula pentsatzen jartzen ez delako edo alfer hutsa delako, unean unekoa bizitzea gustatzen zaiolako baizik. Nik ezin dezaket, beraz, haren etorkizuna iragarri, baina bai haren etorkizunari buruzko xehetasun batzuk. Eta, aldizkari hau zeri buruzkoa den kontuan hartuta, gauza bat aitortu beharko nuke ziurtasun osoz: bertsolari izaten jarraituko du. “Bertsolari bat gehiago!”, pentsatuko du zuetako norbaitek, jakinik gainerakook ere asmo bera dugula. Nik baietz erantzungo nioke, “bai, bertsolari bat gehiago egongo da, baina ez da bertsolari bat gehiago izango”. Mutil berezia baita Unai bertsotan. Eta gaur egun bizi ditugun garai hauetan are gehiago. Izan ere, bera ez baita bertso eskoletatik ateratako bertsolari tipikoa. Berak ez dio, gehienok bezala, sekulako garrantzia ematen errimari. Ezta arrazoiketa sakon-ponpoxoari ere. Ez. Bera hamabost urte barru nolako bertsolaria izango den jakiteko orain dela hamabost urte baino gehiago egon ziren bertsolarien ispilura begiratu beharra dago. Afari eta bazkarietan etxean bezala sentitzen ziren horietara. Hasierako agurreko hasierako puntutik entzule guztiak irriz ipiniko dituenetakoa izango baita Unai. Beti barrez eta beti alai agertuko baita jendearen aurrera, eta bere poztasun hori afarietako kea bezala zabalduko baita areto osoan zehar. Baina, horrek ez du esan nahi beti adar jotzen eta sakontasunik gabeko ideiak botatzen arituko denik. Unai ez da horrelakoa. Unaik aurpegia dau-

Basamortuko bardoak B65/ 149


ka alaia, baina, askotan, motxila gorriaren barruan gordeta eramango ditu bere kezkak eta beldurrak. Eta arrazoi sakonak. Gertatzen dena da, mundu honetan arrazoi sakon eta triste gehiegi entzutearekin nazkatuta dagoen horietakoa dela Unai. Inoiz botako duen bertsorik onenak baino ondokoaren irribarreak gehiago balio duela uste duten horietakoa. Eta, beraz, poesia liburuetan eta liburu marduletan agertzeko moduko ideiak motxila gorriaren barruan gorde eta ondokoari begira abestea gustatzen zaio. Jendea berarekin gustura egotea, alegia. Azken batean, horixe baita bertsoa. Eta hor arituko da bazkalostean ere bere ondokoen karikaturak egiten. Ez, ez du paper eta arkatzaren beharrik izango. Unaik marrazten duen bezala egiten baitu bertsotan: karikaturak eginez. Aurpegi bakoitzean zerbait aurkituko du nabarmentzeko, izaera bakoitzean, jarrera bakoitzean… Saioa hasitakoan motxila gorrian sartu eta pixkanaka-pixkanaka joango da guztiak ateratzen. Eta, azkenean, motxila gorria hustuta daukanean, lagunen bat egina izango du berriro ere bertan gordetzeko. Ehundaka lagun gordeko ditu Unaik bere motxila gorrian hemendik hamabost urterako. Eta bera ere gogoan ondo gordeta izango dute. Hala, Txirrita bezala laurogei urtetan ez dakit, baina hamabost urte horietan ezagutu dutenek beste hamabostetan ere gogoan izango dute Unai, nire anaia. Eta haren motxila gorria ere bai.• •••

Nork Unai Gaztelumendi Nori buruz Beñat Gaztelumendi

Beñat, beti Beñat 2022. urtea. Durangoko azoka. Argitaletxe ospetsu baten estand-a. Han dago nire anaia, Beñat, liburuak sinatu eta sinatu, bere azken liburuak arrakasta ikusgarria izan baitu. Bere azken urteotako ideologiaren bilakaera laburbiltzen duen 622 orrialdeko liburu mardula: “Barneko hausnarra”. Arratsaldeko azken orduetan, andereño ile hori eder bat inguratu zaio dozena erdi bat ikaslerekin batera. Baina elkarrizketa labur baten ostean

150 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 151


gure anaia zahar horrek ez dio ba musu eman andereño ile hori ederrari! Gero informatu naute. Andereño ile hori ederra Izaskun da, Beñaten emaztea, eta ez da irakaslea, Andoaingo udaletxeko idazkaria baizik. Dozena erdi bat ikasle zirela uste nuen haiek, berriz, Beñaten zazpi alabak dira, Ainhoa, Agurtzane, Josune, Jasone, Jaione, Miren eta Mirentxu. Dena jaso eta zilar koloreko monobolumenean sartu da familia zoriontsu. Osabarengana baitoaz, aitak debekatzen diena egiten uzten dien osabarengana. Beñat pertsona serioa da eta errespetua sortzen du inguruan. Lehen harremanetarako pertsona hotza bada ere, lagun bati behin atea irekitzen dionean ez dio sekula itxiko, eta ezagutzen duenak estimu handitan edukiko du. Gazte garaiko lagunen laguna izaten jarraituko du, segituko du kuadrillakoekin afaritxoak antolatzen, txirrindularitza karrerak ikustera joaten eta anaiarekin kotxea hartu eta Euskal Herriko bazter ezkutuak ezagutzen. Oso gizon langilea da nire anaia, eta denbora-antolatzaile bikaina. Aldez aurretik minutuz minutu planifikatu duen eguneko 24 orduak inork ez bezala aprobetxatzen daki. Unibertsitateko irakaslea dugu Beñat. Ikasketak han, Leioan, burutu eta gustatu egin nonbait tokia eta bertan gelditu zen lanerako asmoz. Kazetaritzako bigarren urteko persuasioko irakasleak erretiroa hartu zuenean haren tokia betetzeko beste inor ez, eta Beñat hartu zuten. Lanbide gogorra izanagatik ordu libre asko uzten dituen lanbidea da berea. Bizikleta du afizio. Zurrumurruek diotenez goiz bakar batean egin omen zuen Santiagoko bidea. Baina… zurrumurruak. Berak behintzat ez du ukatzen. Arratsaldeetan, berriz, Itsasondora joan ohi da, bere azken proiektua burutzeko asmotan: Mikel Mendizabalen biografia eta bertso antologia, bilduma polita osatua du dagoeneko eta arrakasta handiko liburua aurreikusten dute adituek. Ohartuko zaretenez, gizon okupatua da baina, hala ere, laster beste zeregin garrantzitsuago bat izango du. Urte luzetako borrokaren ostean Añorgako lehen alkatea izateko bidean baita Beñat. Baina jendeak ez du ez idazle, ez unibertsitateko irakasle gisa ezagutzen. Bertsolari gisa baizik. Bertso mundua oso ondo dauka ikertua, buruz dakizki Amurizaren hiztegi errimatua eta Dorronsororen doinutegia. Tabladuko bertsolaria bada ere, giro guztietan moldatzen da ondo, eta bertsozaleak beti aseko ditu. Sekulako baliabideak dauzka edozein entzule gustura uzteko. Edozein bertso saio hartzen du Txapelketa Nagusiko finala izango balitz bezala, eta konpromiso denetan saiatuko da bere onena ematen. Honelakoa izango da Beñat hemendik 15 urtera, seguru: langilea, arduratsua eta aldez aurretik jarritako helburuak betetzen buru-belarri ahaleginduko dena. Nola dakidan? Orain ere horrelakoa delako.•

152 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 153


154 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 155


Nork Aitzol Barandiaran Nori buruz Iban Urdangarin

100 metro Ataunen Atzean pausoen hots lehorra entzuten duk. Ez dakik zenbat diren, baina lau ahots bederen bereizi dituk INGURATUTA ZAUDE esaten. Badakik aurrean irtenbide bat izan ezik alferrik dela burua bueltatzea eta ez duk bueltatzen. Beharbada, edo seguru asko, instintiboa duk hori. Higan behintzat instintiboa duk inguratzen hauen arriskuaz berri zehatzik jakin ez nahi hori. Dena den, ez duk, ez du, burua bueltatzen. Arkupetik gero eta gehiago aldenduz -Aiuntamentua eskuin-aldera utziaz“Troskaetako� terrazarantz zuzentzen ditu pausoak. Arkupetik datozenetatik bat, bi edo hiru metro aurreratzen da ihes-

156 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 157


learen planotik, baina beti pilareen babesa ezker aldetik gordez. Abanikoa zirkulu bezala definitzen hasi da beraz, baina hasi besterik ez bada ere, argi dago “Troskaeta” parera heltzerako –ehun metro gutxi gorabeheraiheslea inguratua ikusiko dela. Haizela. Bai baitakik “Troskaeta” ez dela irtenbide bat. Baina korrika jarraitzen duk, urrats bakoitzean urteberriko promes antzuak eta zangoen luzera, hurrenez hurren, madarikatuaz. Alferrik duk. Eskuinetik, arkupetik, alboan, hurrean, hurbil, ondoan ia, ez hamar metro baino urrunago nabari ditzakek. “Heorrek jakingoek nun sartze haizen!” Eta hik, hark, bizimodu hura hautatu behar beste guztien artetik, “bizimodu” dei bazekiokeen, noski. Oso bestelakoak baitziren gauzak bide hari ekitea aukeratu zuen garaian, alajaina. “Etziakbateinbidikematenmotei!.” Miresmen, errespetu gosez hartu zuelako erabaki hura. “Meeziotedikholaibiltzek?”. Nor izateko. “Beidaioknolabukaudun!”. Kaka. Taupadak bizkortu ahala baldartzen zaio pausoa. HARRAPA DEZAKEGU! Aurpegia zimurtzeak ondorio miragarririk balekar… Burua makurtuz aurrerantz indar egin nahi balu moduan uzkurtu ditu sorbaldak, lehoi eta zebren dokumentalik aspaldi ikusi ez duen iheslariak. Ezin duela dirudi. Ezin du. Ezin duk. INGURATUTA DUGU! Inguratuta hago. Kabenlaputa! EZ UTZI IHES EGITEN! Akabo. Haien atzaparretan erori haiz. Badakik hireak eta bi egin beharko dituala txintik ez esateko, horiek edozer egiten baitute informazioa ateratzeko. Asegaitzak dituk. 35 mm-ko Ixus Digital bat zeramak esku artean, aurpegia estali aurretik ikusi ahal izan duan azken putasemeak, zirkinik txikiena burutzean disparatzeko prest. Asko direla suma dezakek. Beranduegi duk. Hireak egin dik. —Urdangarin! Galdera pare bat “Hitzetik Hortzerarako”, mesedez! Urdangarin! Bai… Egia al da Azpeitiko Gaztetxean eta Hernaniko Batzokian “beltzean” kobratu zenuela? —“Bertsolari” aldizkarirako! Iban! Zer duzu esateko Aramako bertso-afariko argazki polemikoen inguruan? Iban! Iban! —Aizu! Txapeldun! Klaudioren programarako! Ez da ba zurea izango Lujanbioren semea?…• ••• 158 /B65 Basamortuko bardoak

Nork Iban Urdangarin Nori buruz Aitzol Barandiaran

ETBko programa arrosa batean Etorkizunean biziko garen ere jakin ez arren, bizi bagara, 2022. urtearen bueltan Aitzol Barandiaranek 36 urte izango ditu. Ordurako ahaztuko zaizkio oraingo neska gabeko askatasuna, amaigabeko parrandak, urte t’erdiko oporrak, etab. Begiak itxi gabe irudika dezaket haren itxura eta ibilera. Ea lerro batzuetan deskribatzeko gai naizen: Kazetari ospetsua izango da, kazetari ospetsu eta langilea. ETBko programa arrosa batean egingo du lan eta besteen janzkera kritikatzea izango du gustukoen. Kaxoi batean gordeta izango ditu oraingo belarritako eta percing-ak, Su Ta Gar-eko kamiseta, berriz, aspaldi baztertua. Ez ote du 21 urterekin ze janzten zuen gogoratzen? Denborak moda propioa ere aldatu egin dio. Emakume eder batekin ezkonduko eta lau umeren aita izango da. Ez du denbora alferrik galduko! Lauetan txikienari, bertso doinu bat abestuko dio, seguruenik azkeneko bertso txapelketan txapela eskaintzeko erabili zuena bera. Pozik biziko dela dirudi, pozik eta gustura! Nik bizi hori opa diot eta nahi, eta denborak idatzi dezala haren gustukoa.• Basamortuko bardoak B65/ 159


160 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 161


Pilota partida bat ikusten ari zela otu zitzaion Aitorri ideia paregabe hura. Bazekien pilotak apustuetan diru asko mugitzen zutela eta hori aprobetxatzeko sortu zuen Milagorri. Banku txiki baten antza zuen Aitorren enpresak. Bertan jendeak diru kopuru bat uzten zuen eta Milagorrik urte betera diru hori itzultzen zion erdietsitako irabazien % 50ekin. Hasiera batean jende gutxi ausartu zen dirua uzten galtzeko beldurra zela eta, baina Aitorren apustu sena tarteko, irabazi handiak izan zituzten eta pixkanaka-pixkanaka erreferentzia nagusi bilakatu zen enpresa apustuzale askorentzat. Dirutza handia irabazi zuen Aitorrek Milagorrirekin, baina hori haren ibilbidearen hasiera besterik ez zen izan, duela bi urte, izan ere, erretiratu ziren Tolosa eta Eguzkitzeren lekua betetzeko eskaintza egin zioten Aitorri eta pilota profesionala utzi berri zuen Ives Salaberriri. Geroztik asteburuero agertzen da telebistan, eta Euskal Herriko txoko guztietan ezaguna da. Pilotatik bizi da Aitor gaur egun. Dena den, ez du orain pilotan jokatzen, ezta beste ezein kiroletan ere. Berdura Plazara joateko ere, BMVa hartzen du bizikleta xaharraren partez, eta hori gutxi balitz bezala, garai batean baino parranda gehiago egiten du. Horrek, noski, eragina izan du haren itxura eta egoera fisikoan. Kasualitate batez korrikalditxo bat egitea egokitzen bazaio arnasestuka eta eztulka hasten da segituan eta asteburuko sagardotegiko txuletak ederki antzematen zaizkio tripan. Hori gutxi ez eta

Nork Oier Aizpurua Nori buruz Aitor Urbieta

BMV beltz batean dabil Hemeretzi urte ditu orain Aitorrek. Pilotazale amorratua da eta pilotari abila, nahiz eta hirutik bitan eskuko minez egon. Enpresa ikasketako bigarren urtea burutzen ari da Donostian eta ikasketez gain aitaren faktura eta diru kontuez ere arduratzen da. Ez du neskarik (nik dakidala behintzat) eta nahiz eta hasiera batean zintzo fama eduki, gero eta gehiago gustatzen zaio parranda giroa eta gero eta beranduago itzultzen da etxera. Honelakoa da Aitor gaur egun. Guztiz aldatu zen Aitorren bizitza eta baita Aitor bera ere enpresa ikasketak burutu eta ausardia handiz Milagorri enpresa sortu zuenean. Orain herrian bizikletaz mugitu beharrean BMV beltz batean mugitzen da, eta propagandako kamiseten ordez Georgio Armaniren traje eta gorbata eleganteak janzten ditu. Gainera, andregai eder bat egin eta joan zen urtean ezkondu zen harekin.

162 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 163


Nork Aitor Urbieta Nori buruz Oier Aizpurua

Ezkonberria da Oier Gaur egun 19 urte ditu Oierrek, Kimikako fakultatean dabil sekulako lana eginez eta bertsotan ederki egiten du mutilak. Lagun on eta jostari bezala definitzen dugu ongien ezagutzen dugunok, baina gauza asko aldatu daitezke 15 urtean. ………..

egun osoa etxerik kanpora pasatzen du, eta asteburuan ez da etxean agertu ere egiten; hori dela eta, apustu egingo nuke andreak kubatar gihartsuren batekin alde egingo diola. Odolean darama Aitorrek bertsoa. Bederatzi urte zituela hasi zen Zarauzko Etxe Beltz bertso eskolan eta oraindik ere jarraitzen du kantari. Hala ere, orain sekula baino gehiago ikusten dugu telebistan bertsotan, gehienetan sagardotegietan eta batzuetan herriko bertso jaialdietan. Ez dakit asko hobetu duelako ala entxufez sartu delako den, baina horrela daude kontuak. Bertso eskolara etortzeari aspaldi utzi zion. Dena dela, noizean behin egiten ditugun afarietara azaltzen da eta lehen bezain xelebre eta jator izaten jarraitzen du. Kanpotik asko aldatu dela esan daiteke, baina barrutik garai bateko Aitor da, gure Aitor.•

Orain Oierrek hogeita hamapiko urte dauzka. Hala ta guztiz ere lehen bezain ihar eta zorrote ageri zaigu plantaz. Gehien garatu duena burua izan baita. Hainbat urteko lan eta titulazioen poderioz ogibide erosoan ari da, erdi maisu erdi ikerlari, gorputzari kastigu handirik eman gabe. Oier Zarautzen bizi da, bere kintako ia inor ez bezala, eta lamen hori izan duelako askok eta askok inbidiaz begiratzen diote. Ezkonberria da Oier, eta bere andrearekin pisu berrian bizi da duela urte eta erdiz geroztik. Gainera mutiko baten esperoan dira biak, horregatik oso bolada polita ari da pasatzen; zoriontsu da. Bertsoa, berriz, buruan ez bada ezpainetan, ez zaio ahaztu. Gazteagotan maila politean aritu ostean apur bat apalago dabil orain, baina tarteka deitzen diote handik edo hemendik, eta herrian bertan ere oso gustora aritzen da eta gustura entzuten dute, oso estimatua baita. Hondartzan ere hor darrai oraindik futbolean talderen batean golak sartu eta sartu. Horretan ez da nekatzen.

••• Afaritara ere pozik etortzen da, ez da bi aldiz abisatu beharrik izaten Oier etortzeko. Adiskideekin-eta egiten ditu afariak tarteko. Izan ere, orain familiarekin eta lanarekin okupatu samar dabil eta astia duenean edozein aitzakia du ona lagunekin bildu eta sekula galdu ez duen umoreaz gozatu eta gozarazteko.•

164 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 165


166 /B65

Basamortuko bardoak B65/ 167


168 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 169


ten direla goizenik. Gure kirolari goiztiarrak bere lana maite du. Ikastegiko irakasle gehienekin harreman onak ditu eta ikasleekin bikainak. Aspalditik maite izan ditu haurrak Mizelek. Preseski Mikela sei hilabete huntan haurdun da. Orain lau urte guti goitibeheiti bizi dela Mateo familia Baigorriko ttonttor bateko etxe batean. 31 urte ditu Mikelak ile beltxaran eta begi urdin zoragarriak. Garazi aldekoa da sortzez eta Mizelen ezagutza Nafarroa errugbi taldeak partida baten ondotik antolatua zuen aperitifan egin zuen. Errugbilariak beti maitatu izan ditu aperitifak eta, oroz gainetik, aperitifetan atxemaiten diren neska ederrak… Nioen bezala, hiru hilabeteren buruan sortuko da haur bat Mateo familian. Mizel eta Mikelaren arteko harremana betiko lotuko duen haur bat. Gutik pariatuko zuten, nik ere egia erran, egun batez zinez maiteminduko zela gure fenomenoa… funtsean, ziminoa ere noizbait garatu zen…

Nork Patxi Iriart Nori buruz Mizel Mateo

Xalbador ikastegian lanean

Fitexko ihiziaren sasoina izanen da: hiru egun iraganen ditu mendiko ihizi kabanan. Usaian astea pasatzen du, baina Mikelaz ere arduratu behar du. Gaztetan deia aita Alain eta anaia Battittarekin ibiltzen ziren,arma eskuan, etxe inguruko oihan eta pentzeetan. Mikelari semea ateratzen bazaio aitak erakutsiko dizkio ihiziaren sekretu eta plazerak; alaba bada urtxoen eta birigarroen bipiltzerat kondenatua izanen da. Ihizi garaitik kanpo, ostiral arrats guziz biltzen dira zonbait lagun bertsu eskola deitzen duten afari baten inguruan. Bertsutan hartzeko plazera bera gelditu da nahiz urteak joan. Mizelek bertsutan ere mihi xorrotxa baitu eta tiro zalua. Zonbait memento goxo iragaiteko dituela gure Mizelek…• •••

Antzarak berriz eskapatu dira auzoko pentzerat. Toto xakurrak lasterka eta xaingaka segitzen ditu. Mizelek bere ohe zolatik zerbait pasatzen dela antzemaiten du, baina igande goiza da eta igande goizetan lo egin behar du. Funtsean, zendako jaiki igande goiz batez? Ez mezarat joaiteko ez hasteko. Beste gisan goizetan ohean egoitea gustatzen zaio gure bidarraitarrari, hargatik zuen kirol irakasle izan nahi ttipitatik, eta erreusitu! Jakina da Xalbador kolegioko kirol klaseak 10etan has-

170 /B65 Basamortuko bardoak

Basamortuko bardoak B65/ 171


Nork Mizel Mateo Nori buruz Patxi Iriart

Bi seme ditu, Antton eta Bixente Larunbat goiz guziz bezala, Patxiren etxean elkartu gira lagun arteko bertso-eskolaren kari. Bada jadanik urte parrasta bat ohitura hori hartua dugula, baina azken garai hauetan serioski lanean hasiak gira; Euskal Herriko bertsulari xapelketa xixtu bizian hurbiltzen ari zaigula sendi da.

Ekonomiako ikasketak bukatu ondotik, Bordelera joan zen kontabilitate ikasketetan berezituz. Bada urte batzuk orain Baionako kontabilitate enpresa batean dela.

Patxiren etxea Hiriburuko etxe kozkor bat da. Nola ez, tokia behar da holako familia baten aterbetzeko. Bada bospasei urte gaztetan ezagutu zuen neska batekin ezkondua dela. Bi seme dituzte, Antton eta Bixente, eta noiz nahi ikus daitezke aitak erosi berriak dizkien futbol-kaiolen aitzinean errabiatuak bezala baloiaren gibeletik. Bera ere, ahal duen aldi guziez haiekin jostetan ibiltzen da, izigarri maite baitu haiekin egoitea.

Bere lana maite baldin badu ere, ez da oren gehigarriez errabiatua den horietarik. Goizetan tenoreko heltzen da, bainan ez goizegi, ez baitu maite besteak baino lehenago lanean hastea. Astirian, tenorea heldu bezain laster, haia-haia (bizkor-bizkor) lekuak husten ditu etxera buruz. Han bere ttattarra eta laneko arropa ederrak kendurik telebista aintzinean plantatzen da haurrak ikastolatik noiz sartuko zain.

Funtsean goiz honetan amak Alain eta Maialen aitatxi-amatxiengana igorri ditu paseatzera, ohartu baita bertsularientzat poxelu (oztopo, traba) direla. Haren aitamak hor berean bizi dira, etxetik bostehun bat metrora. Patxik ez du sekulan maitatu sortetxetik sobera urrun egoitea, eta ahalaz dena etxe inguruan egitea maite du: ikasketak, lana, eta orain bizia. Burasoak ez zaizkio pleinitzen, beti harreman ona atxiki baitute elkarren artean. Aita-semeen artean halako konplizitate bat sendi da, eta amak, semettoa agur baten egitera pasatzen den aldi guziez printzea bezala bixonatzen du. Funtsean oraino ere elkarrekin joaiten dira Jean Daugera, Aviron Bayonnais-en balentrien ikusterat. Patxiren biziak ontsa islatzen du gure gizonak bizia aise irabazten duela.

172 /B65 Basamortuko bardoak

Hari begira nagoela, ohartu naiz azken urte hauetaz ontsa baliatu dela. Soberakin dituen lauzpabost kilo horiek triparen heinean metatu zaizkio, pentsaraziz soinean duen tixerta kasik ttipiegi duela. Ez da harritzeko hortaratu baldin bada zeren eta, nahiz eta bere buruari kasu egin, saioz saio baitabil asteburu guziz. Patxaran eta txuleta, ez dira kontseilagarriak itxura lerdena atxiki nahi duenarentzat. Izpiritua beti xorrotx badu ere, adinarekin bista laburtu zaio, luneta beltz moderno batzuen janzterat behartuz. Ez ditu nolanahikoak erosi, haren gentleman beztimenduari doazkionak baizik. Hari begira nagoelarik, elgarrekin pasatu momentu onak etortzen zaizkit gogorat. Urrun dira elgarren ondoan sorturiko lehen kopla haiek. Ezagutu nuen mutiko koxkor hura zer gizon bilakatu den!•

Basamortuko bardoak B65/ 173


A L D I Z K A R I A

A L D I Z K A R I A

A L D I Z K A R I A

A L D I Z K A R I A

A L D I Z K A R I A

A L D I Z K A R I A

BERTSOLARI ALDIZKARIA

BERTSOLARIK BERE UDABERRIKO BILDUMA AURKEZTEN DU. ERRIMADUN HIRU KAMISETA, BEREZIAK ETA DOTOREAK. MODA-MODAN JOATEKO, BERTSOLARITZA EZ BAITA INOIZ MODATIK PASATZEN. Kalean 20 euro balioko ditu, baina harpidedunok erdi prezioan lor dezakezue.

MANGA LUZEA URDINA ETA IRUDIAK ZURI BELTZEAN Mutilentzat: S, M, L eta XL Neskentzat: M eta XL Bertsoaren lau oinekin osatzen da marrazkia, eta hiru marrazki ezberdin dauzkagu aukeran.

Argazkietan Zarauzko Antoniano ikastetxeko ikasleak eta manikiak ‘Agirrezabal’ dendakoak.

B.KAMIXETAK BBBBBB BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI

B.KAMIXETAK

w w w. b e r t s o l a r i . n e t

ESKURATU NAHI BADUZU DEITU 943 300 621 TELEFONORA EDO bertsolari@euskalherria.org HELBIDERA


Bertsozale elkartea

B ERTSOLARI liburuak

BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA ▼▼ ▼

BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

2001 ▼▼▼

>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.