67. ZENBAKIA | 2007 UDAZKENA | 6 EURO
67. ZENBAKIA | 2007 UDAZKENA | 6 EURO
B.27/28/29/30/31
67
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
B.42/43/44/45/46
H ELBURUA:
G PUNTUA
B.47/48/49/50/51
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Gazia edo gozoa izan daiteke. Grina pizten du. Dotore aritzen dira batzuk, gaizkiago besteak, baina denek gozatzen dute. Galdu batzuk, garaitu besteak, txapelketa txapelketa da, lehia. Bertsolariak bere G puntua bilatu nahi du. Eta beretik gero eta gertuago egon, bertsozalearena kitzikatzeko arrisku handiagoa izango du. Horrelakoa da G puntuaren jolasa. ……………………………………… ……
u
BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
U
D
A
Z
K
E
N
A
·
2
0
0
7
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
<
HELBURUA: G PUNTUA
036 038 042
046
050 052 054
062 066 068
072
JON MARTIN JON MAIA AMAIA AGIRRE AITOR MENDILUZE JEXUX MARI IRAZU IÑAKI GURRUTXAGA EKAITZ GOIKOETXEA ESKOLARTEKOTIK GIPUZKOAKORA: MAIALEN VELARDE, ARNAITZ LASARTE, ARITZ GARIN ETA HODEI IRURETAGOIENA JOKIN URANGA NEREA ELUSTONDO ORIOKO HAIZEA: IBAI ESOAIN, XABIER SUKIA ETA EGOITZ EIZAGIRRE PAREAN EGINDAKO BIDEA: NAHIKARI GABILONDO ETA IÑIGO MANZISIDOR “MANTXI” AINHOA AGIRREAZALDEGI UXUE ALBERDI HITZORDUA, HERNANIN: IKER ALUSTIZA, IKER OSA, IBON MINER ETA AGIN REZOLA UNAI AGIRRE IÑIGO IZAGIRRE GAZTELUMENDITARRAK, BIAK ETA BAKOITZA: BEÑAT ETA UNAI GAZTELUMENDI ZUMAIKO HIRUKOTEA: JOXE JOAKIN AIZPURUA, UNAI GIJARRO ETA OSKAR ALBERDI
076 078 080 082
086
090 092 094 096 098
100 102 104 106
110
114
116
FELIX ZUBIA IÑAKI APALATEGI JOXE MUNDUATE XENPELARKO SEMEAK: JON ANSA, MANEX MUJIKA ETA IKER GOÑI OIARTZUNGO AITA-ALABAK: JUANITO ETA KARMELE MITXELENA IMANOL LIZARAZU MIGEL ANJEL AIERTZA EGOITZ ALKORTA IÑIGO ARZELUS LAGUNAK OHOLTZAN ETA OHOLTZATIK KANPO: OIER AIZPURUA ETA AITOR URBIETA BERTSO BIKOTEA: IBAN URDANGARIN ETA IKER ZUBELDIA JOSEBA BARANDIARAN GORKA ETXEBERRIA LASARTE-ORIAKO LAUKOTEA: UNAI MUÑOA, ZIGOR IRIONDO, IÑAKI PETXARROMAN ETA ANDONI OTAMENDI KOINATU TITULUA ESTREINATU BERRITAN: BIXENTE GOROSTIDI ETA JOSU OIARTZABAL IRAKASLEA ETA IKASLEA: AITOR SARRIEGI ETA ODEI LOPEZ OIARTZUNGO BERTSO ESKOLAKO SEMEALABAK:
120
124 126 128 130 134 136 138
142
146
aurkiBiDeaB67
aurkiBiDeaB6
008 012 016 018 022 026 028 032
ALAIA MARTIN, MIRARI MARTIARENA, HARITZ CASABAL ETA MANU GOIOGANA AZPEITIKO HIRUKOA: URKO EGAÑA, BEÑAT LIZASO ETA JOKIN SODUPE IÑIGO GOROSTARZU BEÑAT IGUARAN IKASLE, BILBON: JOKIN LABAIEN ETA AITZOL BARANDIARAN OIARTZUNGO BIKOTEA: ANDER LIZARRALDE ETA ARKAITZ OIARTZABAL EÑAUT URIARTE ARKAITZ ZELAIA HIRUKOTE BETERANOA: JOXE LUIS URDANGARIN, ARITZ ZERAIN ETA IÑAKI ZELAIA EIBAR-MUTRIKU: XABIER ASTIGARRAGA ETA MIKEL ARRILLAGA URRETXU-LEGAZPI: GORKA AZKARATE ETA ASIER IRIONDO
BertsoLari denak eta bakoitza BertsoLaritza
eta
txapeLketa.
samarrak
dute. Badute, dudarik gabe, zerbaiten parte direnaren
dira horiek. Horien azpian asko dago, asko daude. Bista-
sentsazioa. Eta ez dute sekuLa ahazten horixe, zerbai-
koenak, dudarik gabe, mikroaren aurrera agertzen dire-
ten parte direLa. Baina, horrez gain, umiLak dira, apaLak,
nak dira, nahiz eta txapeLketa gertu samarretik bizi
eta horregatik kostatzen zaie beren buruaz hitz egitea,
duenak badakien Lana askorentzat dagoeLa. ALe honetan
batzuei besteei baino gehiago noski. • Batzuk Lasaiago
bertsoLariengana hurbiLdu gara. • Kasik 80 bertsoLarik
eta estuago besteak, baina guztiek, Gipuzkoako BertsoLa-
kantatuko dute 2007ko Gipuzkoako BertsoLari TxapeLke-
ri TxapeLketako 79 parte hartzaiLeek, hitz egin dute beren
tan. Ez da marka makaLa. Banan-banan harrapatu behar
buruaz aLe honetan. • Hitzordu potoLoa da txapeLketa-
genitueLa eta hasieran bertigo pixka bat ere eman zigun.
koa, batzuentzat trenean igota jarraitzeko, trenera igo-
Denek zuten, ordea, zer kontatua. • Bereziak dira bertso-
tzeko besteentzat. Denek maite dute bertsoLaritzako tre-
Lariak. Nahiko berezitasun bada bat-batean eta jendau-
naren zarata, badute sabeLean kasik momentuero bertso-
rrean
daukaten
tan ari zaien zizare bat. • Bertsotan egiten dutenean
abiLdadea. Baina, ez naiz ari berezitasun edo apartekota-
LiLuratu egiten gaituzte. Baina, bertsoaren trenetik jai-
sun horri buruz. • Askok, gehienek, pLuraLa erabiLtzen dute
tsita ere, kaLez jantzita ere, apartak dira. Denak eta
bere buruaz ari direnean. Ni esan beharrean gu esaten
bakoitza ezagutzea, pLazer bat izan da.
sentimenduak
agertzeko
HItz
eta
potoLo
pizteko
Testuak : AMAGOIA MUJIKA Argazkiak : CONNY BEYREUTHER
6 /B66
Jon Martin: â&#x20AC;&#x153;Eroso kantatzen ari banaiz gauza berri pare bat egiten saiatuko naizâ&#x20AC;? JON MARTIN (OIARTZUN 1981). AZKEN TXAPELKETAZ GERO BOLO-BOLO ENTZUN DEN IZENA DA. AZKEN HILABETE HORIETAN INDIARA JOAN DA LANERA BEKA BAT DELA MEDIO. HARTARA, NAHIKO BEREZIA IZANGO DA HARENTZAT AURTENGO TXAPELKETA, INDIATIK ETORRI ETA BEREHALA HASIKO BAITA. BEREZIA IZANGO DA AURTENGOA, BAINA EZ DUELA LAU URTEKOA BEZAIN BEREZIA. EZ DUTE AISE AHAZTUKO EZ BERAK EZ BERTSOZALEEK MAIALEN LUJANBIOREKIN JOKATUTAKO BURUZ BURUKOA. ORAINGOAN ERE BADU EZUSTEKOREN BAT EMATEKO GOGOA.
Badator berriro Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurrekoa, 2003koa, zure txapelketa izan zen. Zer nolako oroitzapena duzu, zer sentsazio? Oso oroitzapen ona dut. Dena izan zen polita: prestaketa, lehen saioak, finala, eta final osteko saioak. Gogoan dut txapelketa Oiartzunen hasi zen Jon txiki hura, Zumaiako Jon estratega, Tolosako Martini hazitakoa eta finaleko Jon Martin. Zure bertso ibilbidea asko markatu al zuen duela lau urtekoak? Bai. Txapelketaren neurgailuak neure buruan gehiago sinesteko eskubidea eman zidan. Gainera, txapelketan nabarmentzeak urtebetez bertsoen zirkuitu berri batean mugitzeko aukera ere ekarri zidan. Zirkuitu horretan gauzek nola funtzionatzen duten ikasi nuen, nire kalitatearen kontzeptua berrikusi behar izan nuen eta bertsokideak plazaz plazako jardunean uste nuen baino hobeak zirela konturatu nintzen. Aurtengoa berezi samar dator zuretzat: irailean itzuliko zara Indiatik, juxtu txapelketa hasteko puntuan. Nola zaude? Bertsogintzatik kanpo erabat. Eta nolakoa izango da prestaketa? Indiatik itzuli eta handik hilabete
8 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
bat baino lehentxeago izango da nire saioa, Irunen berriro ere. Tartean ahalik eta bertso eskola gehien egingo ditut, baina gehiegi estutu gabe. Rodajea berreskuratzea izango da lanik nekezena. Gainerakoan ez dut asko prestatzeko asmorik; beste zerbait probatu nahi dut. Presio berezia sentitzen al duzu? Aurreko marka berdintzeko obligaziorik sentitzen al duzu? Ezta batere. Ez dut onartzen beste inork horrelako obligaziorik ezar diezadan, eta nik ere ez dut neure burua horretara behartuko. Zein da zure helburua? Erronka pertsonala agian? Berriz ere finalean izatea gustatuko
litzaidake. Oso esperientzia polita da hainbeste jenderen aurrean kantatzea: handitasuna eta txikitasuna dena nahas-mahas. Andoni, Maialen eta Arkaitz dira nire ustez Gipuzkoako bertsolaririk onenak, eta hiruretatik inork ez du txapelketan parte hartuko. Hala ere, badakit finala garesti salduko dela. Duela lau urte baino garestiago. Ahalik ondoen kantatzen saiatuko naiz berriz bertan izateko. Eta eroso kantatzen ari banaiz gauza berri pare bat egiten saiatuko naiz: nire ekarpentxoa bertsogintzari. Zer ikasi duzu azken lau urteetan, zertan hobetu da zure bertsokera? Nire bertsokera ez da gehiegi hobetu. Nekez egingo dut bertsotan
aurreko txapelketan bezain erraz. Nik uste adimenak, gustuko ez dudan orokortze bat eginez, hogeita hiru urterekin hartzen duela sormen punturik gorena. Gero esperientzian oinarritutako eskemak egonkortzen dira. Bertsokera seguruago, estrategikoago, ezagueradunago eta kontzienteago bihurtzen hasten da; sormenaren kaltean. Adinak sormen prozesua muga badezake ere, sortutakoaren egokitasuna neurtzeko mekanismoak efizienteago bihurtzen dira esperientziaren eraginez, eta jakintza ere pilatzen da. Eta lau urtetan gauza asko ikasi ditut edukiari dagokionez, nire estiloa ere findu dut apur bat. Uste dut duela lau urte baino argiago dudala
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 9
GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA AZAROAK 24, ARRATSALDEKO 18,00ETAN ELORSORO KIROLDEGIAN FINALAURREKO SAIOA OIARTZUNEN
zer esan nahi dudan. Norberak gustuko duena eta besteek gustuko dutena, ordea, ez dago zertan bat etorri; beraz, ezin esan liteke ondu naizena, baina bai aldatu naizela. Zer moduz India aldetik? Ez duzu nahi adina bertso entzungo, ezta? Faltan sumatzen al duzu? Sumatzen dut faltan. Sekula ez naiz izan bertso entzule sutsua, baina falta pixkat sumatuz gero berehala ase dezaket interneti esker. Sormenaren zentzuan ere bertsoa berreskuratzen dut batzuetan, oso gutxitan, sortzeko gorputzaldia dudanean; baina bertsoaren ingurua, bertsotako
10 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
lagun giroa, sumatzen dut faltan batez ere. Kantatu osteko zerbeza horiek. Arrebaren lehen txapelketa izango da aurtengoa. Horrek berezi egiten al du zuretzat? Ez da lehen txapelketa.
Bertsogintzan dabilenak txapelketa asko egiten ditu txikitxikitatik; gehiegi, ziurrenik. Gazte gehienak txapelketan esperientzia luzea dutela datoz Gipuzkoakora: Eskolartekoak, gazte sariketakâ&#x20AC;Ś askotan entzun dut kantari eta lehiatu ere egin gara txapelketa berean. Maite dituzunak lehian ikusteak urduritasun estra bat suposatzen du; horregatik, agian, nahiago dut hark nire saioan ez kantatzea. Bestalde, txapelketa berean parte hartzeak ilusioak biderkatzeko eta elkarrekin prestatzeko aukera ere ematen duâ&#x20AC;˘
Oiartzungo herria Bertsolaritzaren eta Euskal Kulturaren alde lanean.
Jon Maia: “Burua erabat bertsotara jarri nahi dut, bertsotarako makina fin-fin prestatu” LEHEN PLAZA ZUMAIAN, 1984AN, GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN EGIN ZUEN. GUSTATU EGIN ZITZAION NONBAIT ETA ORDUTIK HONA EZIN KONTA AHAL ADINA PLAZATAN ARITUA DA ZUMAIARRA (1972). BAINA, BERTSO PLAZAK EZ EZIK, BESTELAKOAK ERE ASKO ETA ASKOTAN PROBATU DITU, HAMAIKA SALTSATAN IBILIA DA ETA. ORAINTXE, IRAILEAN EMAN DIO AZKENA KARIDADEKO BENTA TALDEAREKIN OSATUTAKO ABENTURA EDERRARI, ETA TXAPELKETARI BEGIRA JARRI DA ORDUAN. TXAPELKETAZALEA DA JON MAIA, ETA TXAPELKETEK ASKO EMAN DIOTE. EMAITZA ONAK LORTU IZAN DITU BETI, NAHIZ ETA EZ DITUEN BEHIN ERE “BEHAR BEZALA” PRESTATU. HALA AITORTU DU BERAK. AURTENGO GIPUZKOAKOAN PRESTAKETA ON BATEKIN BERE BERTSO MAKINAK NOLA FUNTZIONATZEN DUEN IKUSI NAHI DU. 1997AN, 2001EAN ETA 2005EAN, TXAPELKETA NAGUSIKO AZKEN SAIORA IRITSI ZEN, ETA 2003KO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN ERE FINALEAN IZAN ZEN. MARKA HORI HOBETZEA DA ERRONKA.
Udako saioak, Karidadeko Bentaren azken kontzertuak… Zer toki dauka zure buruan Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak? Gero eta hurbilago, baina urruti ikusten dut txapelketa. Zalantza handiak izan nituen izena eman edo ez, izena ematea ere oso urruti zegoelako, besteak beste. Ez nekien zer udazken klase nahi nuen. Azkenean izena eman zenuen. Zer udazken klase ekarriko dizu horrek? Burua txapelketan jarri beharra eta mentalizatu beharra ekarriko dit. Behin parte hartzea erabakiz gero, ahalik eta ondoen egitea da asmoa. Ez nekien lasai hartu, ez nekien txapelketa hau pasatzen utzi ala ez, ez nengoen oso motibatuta… Beti txapelketa zalea izan naiz, eta azkenean horrek irabazi du. Beldurra neukan ezezkoa eman eta gero pena eta inbidia sentituko nuela. Txapelketa zalea zara eta, gainera, emaitza onak lortu ohi dituena. Txapelketek asko eman didate. Hamaika urterekin hartu nuen
12 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
nahi dut. Horrela izanez gero, uste dut ondo ibiliko naizela. Nola ikusten duzu, oro har, aurtengo txapelketa? Kanpotik ikusten eta bizi dut. Konturatzen naiz zenbait bertsolari ez ditudala ezagutu ere egiten, askorekin ez dudala inoiz kantatuâ&#x20AC;Ś konturatzen naiz hor atzetik datozen askok txapelketa buruan dutela aspaldiko hilabeteetan, horiek beren txapelketa bezala bizi dutela, beste belaunaldi batzuen txapelketa. Nik hori dena kanpotik bizi dut. Ni bezalakoei tokatzen zaigu zaharrenaren papera betetzea, lekua kendu behar zaion horren papera. Gu ez gaude hasten ari denaren mentalizazio horrekin, eta horrek txapelketa hotzago biziarazten digu. Nire inguruko jendeak ez dauka buruan txapelketa eta nire inguruan ez da etengabe txapelketaz hitz egiten. Horregatik, ez dut bizi giro hori segur aski gehienek biziko duten
parte lehen aldiz, eta aurten ia 25 urte izango dira txapelketetan. Beti dezente sufritu izan dut, batez ere gaztetxotan-eta asko sufritzen nuen. Baina, azkenekoetan, ez dut gehiegi sufritu. Txapelketak eman ahala ia erabat kendu egiten zuen garaitik nator ni, eta uste dut orain hori ez dela horrela. Nik ere ez daukat beldur hori, ondo irteten bada ondo, eta bestela ere bai. Ez daukat txapelketa honek kenduko didanaren beldurrik. Jendeak ezagutzen nau eta deitzen didatenean badakite zeini deitzen dioten eta zergatik, ez dut uste hori txapelketa baten arabera asko aldatuko denik. Beti nabaritzen da zerbait, beti sumatzen da plaza kopuruan, baina ez dut sentitzen presio hori. Txapelketaren pisua aldatu egin da zuentzat, beteranoentzat. Orain ez da hil edo bizikoa, ezta? Nahiko frogatua dago txapelketara
14 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
joaten ez diren bertsolariak ere ibiltzen direla, jendeak plazaz plazako martxan ezagutzen dituelako eta badakielako nolako bertsolariak diren. Lehen, telebistarik ez zegoen garaian, txapelketak funtsezkoak ziren, promoziorako ez baitzegoen beste leihorik. Gaur egun ikusten da txapelketak ez dizula ezer ziurtatzen. Azkeneko urteetan garbi ikusi da gehiago balio duela norberaren izaerak, norberaren bertsokerak eta norberaren nortasunak. Garbi dago pertsona dela jendeak nahi duena, eta ez txapelketako ranking-eko norbait. Azken hiru txapelketa nagusietan eta azken Gipuzkoakoan finalista izan zara. Marka ona da, baina, hobetu beharrekoa, ezta? Izena ematera animatu nauen beste gauzetako bat da ez diodala eskaini behar zuen arreta txapelketari jokatu ditudan azken
hiru txapelketetan. Apenas preparatuta eta apenas mentalizatuta joan naizenâ&#x20AC;Ś, azken urteetan aldi berean gauza askotan aritu bainaiz. Bost urtetan hiru disko grabatu ditut, bi liburu idatzi, espedizio bat egin dut eta beste hainbat jarduera bertsotatik kanpo, hitzaldi asko esaterako. Arreta galduta egon naiz txapelketetaneta, hala ere, emaitza onak lortu ditut. Baina ez dakit horretara jarriz gero, zer emaitza izan ditzakedan. Hori jakin nahi dut. Txapelketa honetan prestatuta eta ia erabat horretara jarria egoteko gogoa daukat, noraino irits naitekeen jakiteko. Behar nuen arreta eta prestaketa eskaini gabe ondo atera zaizkit, eta denbora pixka bat eskainita zer nolako emaitzak lor ditzakedan jakin nahi dut orain. Aspaldiko partez burua bertsotara jarri nahi dut, eta bertsotarako makina fin-fin eduki. Nire bertsokera onenaren bila joan
bezala. Baina ez daukat aparteko beldurrik edo kezkarik, onartzen dut hori dela tokatzen zaidan papera. Ezta presiorik ere? Badakit gutxieneko marka bat egin beharko dudala eta eskatuko zaidala, baina hori ona iruditzen zait. Nire posizioari dagokion gauza bat da eta onartzen dut. Hainbeste urtetan bertsotan ibili eta gero, eta hainbeste urtetan hor goian ibili eta gero, normala iruditzen zait. Txapelak ilusio handia egingo al lizuke? Egingo lidake ilusioa. Txapelketa zalea naiz eta azkeneko txapela hemeretzi urte nituenean jantzi nuen. Ez daukat arantzarik txapelen kontuekin, baina ilusioa egingo lidake, ez dut hori ukatzenâ&#x20AC;˘
Amaia Agirre: “AspaLdion bueLta asko eman dizkiot nire buruari nik bertsoLaritzari eskaintzeko ezer ba ote dudanetz jakiteko” VILLABONAN JAIO ZEN, 1977. URTEAN. BERTSOAREN INGURUAN BIZI DA ERABAT AMAIA AGIRRE. “HITZETIK HORTZERA” TELEBISTA SAIOAN ERREDAKTORE LANAK EGITEN DITU, ETA BERTSO ESKOLAKO IRAKASLEA DA. NORTASUN HANDIKO BERTSOLARIA DA, 2003KO GIPUZKOAKOAN FINALISTA IZANDAKOA ETA 2005EKO TXAPELKETA NAGUSIAN FINALAURREKOETAN ARITUTAKOA. BELDURRA SENTITZEN OMEN DU TXAPELKETA HITZA ENTZUN ORDUKO. BA OHOLTZA GAINEAN IKUSITA, BELDURRA ZER DEN EZ DAKIELA DIRUDI.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Hori entzunda, zer datorkizu burura? Beldurra. Barruak buelta ematen dit txapelketa hitza entzun orduko. Oraindik burua ez daukadala horretan jarrita, eta beste asko eta asko dagoeneko buru-belarri ari direla entrenamentu lanetan, horixe dakarkit. Azkenekoa gogoratzen, ala hobe da aurrekoak ahaztu eta hurrengoei begia jartzea? Azkenekoa gogoan dut, bai. Luzea bezain ederra izan zen. Finalean ez nuen batere gozatu, eta horregatik izango da agian finaleko oroitzapenik ia ez izatea. Horrek ematen dit pena, baina firmatuko nuke aurten ere finalean zortzigarren egingo banu. Ederra litzateke. Pentsatzen dut plazaz plaza zabiltzala uda osoan. Plaza dezente egiten dituztenen zerrendan sartuta zaude, ezta? Aurten iaz baino saio gehiago egin ditut uda aurretik, baina udan iaz baino gutxixeago egin ditut. Plazetan ibiltzeko dohain asko behar dira. Aukera banu, hala ere, ez nuke batzuk dabiltzan trotean ibili nahi. Gogorra da hori. Plazaz plaza ibiltzea da horien lana eta bizibidea, baina nirea ez.
16 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Nola prestatuko duzu Gipuzkoakoa? Ez dut inoiz gustuko izan lagun artean bildu eta elkarri gaiak jarriz bertsotan aritzea, eta normalki nire kabuz aritzen naiz etxean. Aurten, ordea, beste birekin elkartzeko hitz emanda nago. Oraindik ez gara hasi baina. Bertso eskolako bi ikasle gazte ere txapelketan parte hartzekoak dira, eta haiei ahal dudan neurrian laguntzen saiatuko naiz. Zer nolako hitzordua da zuretzat txapelketakoa, zer garrantzi ematen diozu? Irakurtzen ari naizen liburutik hau da barneratu, sinetsi eta praktikan jarri nahi dudan esaldietako bat: bakoitzak begiratzen eta hartzen dituen modukoak dira gertaerak. Ni oso pertsona ezkorra naiz horrelako gauzen aurrean. Gehiegi estutzen naiz, eta sufritu egiten dut. Txapelketak norberak ematen dion garrantzia dauka, ez gehiago, ez gutxiago. Zer momentu bizi duzu bertsoarekin? Zer eskaini nahi duzu aurtengo txapelketan? Nor izan nahi dut. Egiten dudanarekin gustura sentitu. Nire buruari begira kantatu nahi dut. Ez dakit lortuko dudan, baina aspaldi honetan buelta asko eman dizkiot neure buruari nik bertsolaritzari eskaintzeko ezer ba ote dudanetz jakiteko.
Maialenek ez aurkeztea erabaki du. Amaia Agirre izango ote da finaleko neska bakarra? Nola ikusten duzu hori? Ba al dator atzetik emakumeen presentzia ziurtatzeko moduko kantitaterik eta kalitaterik? Ni finalean sartzen baldin banaiz ez dut uste neska bakarra izango naizenik. Ni iristen ez banaiz ere ziur nago bat edo bi egongo direla. Bertsotan finalera iristeko merezimendu osoa egin dutelako egongo dira, eta jeneroari baino gehiago horri erreparatzea nahi nuke. Parte-hartzaile asko izango zarete, 80 inguru. Horrek ere mereziko du hausnarketaren bat… Askotan hitz egin dugu gure artean horri buruz, eta gogorra da onartzea, baina 73 bertsolaritatik 23 soilik pasatuko dira final laurdenetara. Zenbat burumakurren eta zenbat malkoren testigu izango garen ikusteko dago. Gipuzkoako txapelketa lau urtez behin izaten da, eta Euskal Herrikorako txartela lortzeko ezinbestekoa da finalerdietan sailkatzea, baina osooso zaila da. Oso jende ona dator atzetik bultzaka, eta Euskal Herrikoan egoteko maila aski ona duen bertsolari asko geratuko dira atean zoritxarrez, baina horixe da txapelketa•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 17
Aitor MendiLuze: “Azken urteetan egin dudan Lanaren hurrengo kapituLua eskaini nahi dut” URTEA HASI ZENEAN UTZI ZUEN GIPUZKOAKO BERTSOZALE ELKARTEKO LANA. ETA DESKONEKTATZEKO DENBORARIK GABE IA, HASIA DAGO PRESTATZEN BERRIZ ERE BUELTATZEKO. ORAINGOAN BERTSO ESKOLAKO IRAKASLE MODURA JARDUNGO DU AITOR MENDILUZEK, GIPUZKOAN MARTXAN DAGOEN HEZKUNTZA PROIEKTUAN ALEGIA. HALA ERE, BEREZIA IZANGO DA AURTENGO GIPUZKOAKO TXAPELKETA, AURREKOETAN EZ BEZALA EZ DELAKO ANTOLATZAILE TALDEAN BURUBELARRI ARITUKO. PRESTATZEKO DENBORA SOBERA ERE EZ DU IZANGO, AITA IZAN BAITA BIGARRENEZ.
Aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa antolatzaile taldetik kanpo biziko duzu. Berezia izango da, ezta? Alde horretatik lasaiago ibiliko naiz, beste modu batean biziko dut. Hala ere, aurrekoetan ez nuen denbora gehiegi izan prestatzeko, eta aurtengoan ere gutxi izango dut. Azaroan sartuko gara gu eta irailaz gero lanean hasiko naiz berriz. Lan berri batean, gainera, horrek dakarrenarekin. Hala ere, denbora izatea bezain garrantzitsua da buruan beste kezka batzuk ez izatea. Eta burua lasaiago duzu. Bai, lasai nago. Aurreko txapelketetan igual ez nintzen gehiago urduritzen, baina kezkatua nengoen beste gauza batzuekin, eta ez hainbeste bertsoarekin. Antolatze lanetan egoteak denbora kendu dit bertsoaz kezkatzeko. Aurten aukera daukat bertsoan gehiago zentratzeko. Zertan da Aitor Mendiluzeren bertsokera? Nahiko erregularra naiz eta nire bertsokera ez dakit asko aldatzen ote den. Noski, denborarekin eboluzionatzen joaten da, besteena bezala, baina aldatu ez da asko aldatzen. Gustura nago orain, nahiz eta badakidan gauza batzuk findu
18 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Mendiluze ikustea txapelketan, bertsozaleak azkar antzeman dezala bertsotan ari dena Mendiluze dela, eta duen aurpegi onenarekin gainera. Eta hori guztia txapelari begirabegira, ezta? Txapela hor dago eta ez zaigula inporta esaten badugu, ez ginateke txapelketara joango. Baina uste dut nire erronka txapela baino anbizio handiagoa dela, eta egin nahi dudan hori ondo ateratzen bazait, txapela ondorio bat izan daiteke. Txapelketetan ondo aritu naizenean txapelerako aukerak izan ditut. Maialenek ez aurkeztea erabaki du. Asko aldatzen al du horrek txapelketaren panorama? Pertsonalki agian bai, Maialenen bertsokera gustatzen zaidalako, tabladuan bere ondoan aritzea gustatzen zaidalako eta ematen duen tonua gustatzen zaidalako. Baina txapelketako panorama ez du asko aldatzen. Txapelduna den
egin behar ditudala. Martxan zaudenean askotan ez zara txukundu beharreko horiekin konturatzen, baina behin txapelketari begira jarrita, badaude landu beharrekoak. Zein da, bada, plazatik txapelketara eman beharreko saltoa? Bertsoa egiteko hartzen duzun denbora, hartzen duzun modua, erritmoa… plazan lizentzia asko hartzen dira. Memento batean parean daukazunaren bertso bateko xehetasun batetik abiatu dezakezu zure bertsoa, gaitik gertuago edo urrutiago ibil zaitezke… baina, txapelketan, hiru bertso dituzu eta askozaz gehiago zentratu behar
20 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
duzu mamia. Horregatik da txapelketako bertsokera dentsoagoa, kondentsatuagoa, eta horregatik ez du balio plazarako. Garrantzitsua da saioa irakurtzea, zeure burua kokatzea burutu beharreko saioan, eta irakurketa hori asko aldatzen da udako plaza izan, udazkeneko jaialdia izan edo txapelketako saioa izan. Horretara ohitu behar duzu, irakurketa horretara. Zein da zure helburua edo erronka aurtengoan? Anbizioa izateko garaia iritsi zaio gure belaunaldiari. Neure buruari erakutsi nahi diot bertsotan gustura ari naizenean, besteentzat ere gustagarri izan behar duela nire
bertsokerak, edo besteei ere gustatzea espero dudala. Azken urteotan nire bertsokera izaten ari dena hartu eta pauso bat gehiago eman nahi dut, eta nire ustez maila onekoa izan daitekeen zerbait eskaini nahi dut txapelketan. Gero bertsozale bakoitzak bere faboritoak eta gustuak izango ditu noski. Baina azken urteetan egin dudan lanaren hurrengo kapitulua eskaini nahi dut, beste garapen bat, beste buelta txiki bat eskaini nahi dut, jendeak ikus dezan ez naizela estankatu eta zerbait eman nahian jarraitzen dudala. Trenean igota jarraitzen dudala erakutsi nahi dut. Helburua da plazan ikusten duten
arren, txapelketa ez da Maialen besteen aurka. Memento honetan lehia ireki samarra dago, estu egongo da finalean sartzea eta finalean ere gauzak oso estu joango dira. Maialen, txapelari begira, beste lehiakide gogor bat da. Baina nire helburua hortik gorakoa izanda —lehen aipatu dudan bezala—, Maialen pizgarria ere bada, gai batzuk beste modu batera tratatzeko aukera eskaintzen duelako. Baina Maialenek eskaintzen ez badit, bada, beste bertsolari batek eskainiko dit aukera hori; ez dut uste Maialenek esklusiboki eskain dezakeen zerbait denik. Eta norberaren erronka ere oholtzakide dituenen bertsokerarekin ondo uztartzen asmatzea da. Aldaketa handiagoa da igual kanpora begira, jende batek espero zuelako Maialen hor egotea. Pena bat izango da, baina dramatismorik gabe. Beharbada orain da garaia
bertsolari batek erabaki dezakeena txapelketa batera ez aurkeztea, eta akaso hurrengora bai. Horrek aukera ematen du txapelketa beste erlatibotasun eta lasaitasun batekin hartzeko•
Jexux Mari Irazu: “BertsoLaritzan neurri bakarra ez da txapeLketa” AZKEN EUSKAL HERRIKOAN FINALETIK KANPO GERATU ZEN ETA AURREKO GIPUZKOAKOAN FINALEAN SEIGARREN EGIN ZUEN. AZKEN URTEETAN TXAPELKETAK ZAPORE GAZI SAMARRA UTZI DIOLA-ETA, TXAPELKETA ONA EGITEKO GOGO BIZIZ DAGO IRAZU. HORREKIN KONFORMATUKO OMEN LITZATEKE. MEMENTO ONEAN DAGO, ETA ARRETA HANDIZ PRESTATUKO DU 2007KO GIPUZKOAKOA. EMAITZA PRESTAKETAREN MAILAKOA IZATEA ESPERO DU.
Txapelketara aurkeztea, batere zalantzarik gabe ala hausnarketa baten ondoren erabaki duzu? Ez dut gehiegi pentsatu. Egia da txapelketak beti sartzen duela halako errespetu bat eta baditudala eginik txapelketa batzuen batzuk. Beti izaten da hausnarketa txiki bat txapelketak zer ematen eta zer kentzen duenaren inguruan. Gainera, aurten izena emateko epea oso garaiz etorri da eta, jakina, txapelketa zenbat eta urrutiago, burua hotzago eta gogo gutxiagorekin egoten da. Baina beste pixka batean aritzea tokatzen zaigula uste dut. Gainera, badut txapelketa polit bat egiteko gogoa. Azken urteetako txapelketek sentsazio txarra utzi al dizute? Onik ez behintzat; eta ez bereziki Gipuzkoakoak, gehiago agian Euskal Herrikoan finaletik kanpo geratu izanak. Horregatik daukat txapelketa polit bat egiteko gogoa, eta neure buruari erronka egin diot lasai kantatzen saiatuko naizela. Plazako aldartearekin aritu nahi dut txapelketan. “Irazu ez da txapelketako bertsolaria”, esan izan da. Bada, nik bota ditudan bertsorik onenak txapelketan bota ditut. Txapelketak gorabeherak izaten ditu, eta ez bazaitu momentu onean harrapatzen, nabarmen geratzen da, batez ere besteak,
22 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
bertsokideak, oso fuerte egoten direlako. Grina bereziz helduko diozu, beraz, txapelketari. Txapelketa on bat egiteko beste aukera bat da aurtengoa, baina ez daukat grina berezirik, ez da hil edo biziko izango nire bertso ibilbidean. Duela urte batzuk erabaki nuen nire bizitzako jarduera nagusia bertsolaritza izango zela, denbora gehiago eskaini nahi niolako. Ordu ezkero sortu zaizkit proiektu desberdinak. Orain web orrialdearekin ari naiz eta horri eskaintzen diot denbora gehiena. Txapelketa ez dut hartzen
kale edo baleko baldintza modura; gertatu zait txapelketa ona egitea eta baita txapelketa hain ona ez egitea ere, eta ez dut hainbeste desberdintasun sumatu. Plaza mordoa egin dut azken txapelketatik gaur arte, eta horrek erakusten du bertsozalea ez dela geratzen bakarrik txapelketan egindakoarekin: plazan egindako bideak eta plazan botatako bertsoek ere badute eragina. Bertsolaritzan neurri bakarra ez da txapelketa. Txapelketan ia 80 parte-hartzaile izango dira. Ba al da denentzat tokirik plazan?
Txapelketa eta bertsolaritza ez dira gauza bera. Txapelketa piramidala da eta batek janzten du txapela. Baina, horrez aparte, bertsolaritzak oraindik sail asko dauzka lantzeko eta deskubritzeko. Batzuk bakarrik landu dira, baina tartean ireki, miatu eta zulatu beharreko ate asko dago. Bertsolaritzak proiekzio sozial ikaragarria dauka, jende mordoa mugitzen du urte osoan barrena; halere gehiago mugi lezake. Bere jarduera nagusia bertsolaritzara bideratu nahi duenak badauka modua, baina horrek norberaren ahalegina eskatzen du, sail berri horiek deskubritzeko lan egin beharra dago. Plazaz plazako martxa entrenamendu ona izango da, baina ez nahikoa, ezta? Plazaz plazako martxak balio du txapelketarako, baina txapelketa eta plaza desberdinak dira. Udazkenean hasiko da txapelketa, udan baino hotz handiagoarekin, eta bai teknika aldetik eta bai
24 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
gaien aldetik beste tratamendu bat egin behar da. Entzulea bera beste txip batekin joaten da txapelketara. Komeni da psikologikoki prestatzea, plazako bertsokeratik txapelketakora aldatzeko. Ez da erabat aldatu behar, baina bai zer edo zer. Maialenek ez aurkeztea erabaki du. Pena da aurreko txapelduna bertan ez izatea, hutsune bat da. Baina txapelketa guztietan daude joandakoak. Horiek txapelketa hasi aurreko eztabaidak izaten dira; behin txapelketa hasi eta gero, ez daudenak baino garrantzitsuagoak izaten dira daudenak. Hala ere, pena handia da Maialen ez egotea; dena dela, erabaki pertsonala izan da eta errespetatu beharra dago. Aukeren abanikoa zabalagoa al da Maialen gabe? Maialen egonda ere, abanikoa zabala da Gipuzkoakoan, bertsolari denak grina eta indar bereziz joaten baitira bertara. Duela lau
urtekoan Jon Martin sartu zen buruz burukora; orduan ere ugari ziren aukerak. Txapela ukitzeko asmotan al zara? Badut txapelketa on bat egiteko gogoa. Hainbeste eskarmentu izan eta gero, ez dut esango txapelaren bila noan ala ez. Ez dut esango zertara noan. Txapelketak bolada onean harrapatu nau, aurrekoetan ez bezala. Orain denbora gehiago daukat txapelketari dedikatzeko, eta prestaketa eta mentalizazioa txukun egiteko asmoa dut. Arreta handiagoz prestatuko dut txapelketa, eta ia beti edo gehienetan zenbat eta ahalegin handiagoa egin, hobeto aritzeko aukera duzu. Ilusio handia egingo lizuke txapelak. Egia esan, txapelketa on bat egiteak emango lidake poz pixka bat. Txapela janzteak ez lidake penarik emango, baina txapelketa on bat egitea firmatuko nukeâ&#x20AC;˘
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 25
Iñaki Gurrutxaga: “Aurreko txapeLketako postua deLa eta begi asko gainean izango ditut, baina nik ez dut finaLa buruan” IÑAKI GURRUTXAGA (ORIO, 1981) AURREKO TXAPELKETAN FINALISTA IZAN ZEN. TXAPELKETA POLITA OSATU ZUEN, BAINA NAHIAGO DU ATZERA GEHIEGI EZ BEGIRATU. LASAI DAGO, BURUAN HELMUGA GEHIEGIXKO GABE, ETA TXAPELKETA HASTEKO GRINA BEREZIRIK GABE. BADAKI BEGI ASKO ETA ASKO IZANGO DITUELA GAINEAN, AURREKO MARKA BERDINDU BEHARREAN DELA PENTSATZEN DUEN ASKO IZANGO DELA, BAINA PRESIOAK EZ DU ITSUTZEN. APENAS GOGORATZEN DEN AURREKO TXAPELKETAREKIN.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa gainean dela entzun orduko aurrekoarekin gogoratu zara. Zer eta nola gogoratzen duzu? Ez dut, egia esan, oroitzapen bereziegirik. Finalaurreko saioa dut beharbada gogoan finala baino gehiago. Han sentitu nuen zerbait ondo egiteko gogoa eta, agian, beharra. Finala zerbait erlaxatuago izan zen, egun-pasa bat. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren berri izan eta irailean hasi denarekin gogoratu zara. Zer sentitu duzu? Nekea pentsatu hutsarekin. Txapelketa batek, parte hartu edo ez, beti jotzen du luze, eta neurri batean ase-ase egiten naiz. Espero dezagun hain nekagarria ez izatea, ondo pasatzen ari garen seinale izango baita. Lau urteotan nolakoa izan da zure bertso ibilbidea? Markatu al du zure bidea aurreko txapelketak? Ezta batere. Normalean egingo ez nituzkeen hiru saio egin nituen, zirkuitu ofizialean dabiltzan bertsolariekin osatutako jaialdietan, eta bi ondoko herrian izan ziren; hortik atera kontuak. Ez dut kexarik alde horretatik, ez da nire helburua saioak egin eta egin aritzea. Baina badakit helburu hori duenarentzat Gipuzkoako txapelketa nekez izango dela tresna eta bitarteko egokia.
26 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Hor bada hutsune bat, erreflexio puntu bat eskatzen duena. Zer izango da zuretzat aurtengo txapelketa, zer nolako plaza? Neurri batean izango du marroi puntu bat, aurreko txapelketako postua dela-eta zenbait begirada gainean izango ditugulako. Baina nik gainetik pisua kentzen diot neure buruari, ez dut konpetibitaterik batere, ez dut finala buruan. Ez diot gainera zentzu handiegirik aurkitzen finalarekin pentsatzeari. Saioetan eroso sentitu eta bertsolariek elkarri lagunduta bertsoaldi ahalik eta ederrenak osatzen saiatuko naiz, baina ohiko saioetan baino exijentzia maila altuago eta arrisku puntu handiagoarekin. Zein da zure helburua, erronka? Esan berri dudana: izango den plaza-klasea norberak jartzen dion helburuak baldintzatzen du. Badakit jende asko izango dela ikusentzuten, eta haiei ahal denik eta bertsorik onenak eskaini nahi dizkiet, horrek berak hurrengo faseko saioan berriz ere gauza bera egiteko aukera eman dezakeela jakinda.
Prestaketa berezia izango al da? Momentuz ez da prestaketarik izan. Hemendik aurrera fintzen joango al gara… Zein ariketa prestatuko duzu arreta bereziz? Bakarkakoa, izatekotan ere. Ofiziotakoa prestatzea zaila da gure kasuan, horrek praktikan jartzeko plazak eskatzen baititu, plaza asko, eta ez da gure kasua. Bakarkakoa norberak norberarekin presta lezake, eta horri heldu beharko diogu. Zein dira zure dohainak eta gabeziak? Askotan arrazoibide bereziak, ustekabekoak etortzen zaizkidala, hori da nire dohain bakarrenetakoa. Gabeziak, inondik ere, erregulartasun falta eta egun pattalenetan piloto automatikoa maila altu samarrean erabiltzen ez asmatzea•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 27
Ekaitz Goikoetxea: “PLazetan apenas kantatu eta txapeLa irabaztea txapeLa kentzekoa Litzateke” EKAITZ GOIKOETXEA BEASAINEN JAIO ZEN, 1980AN. EUSKAL FILOLOGIA IKASKETAK DITU ETA EUSKARA IRAKASLEA DA. BERTSOTAN BERE KASA HASI ZEN; HAURTZAINDEGIAN ESATERAKO, LAGUNENGANDIK BEREIZ, BERTSO ETA KANTU ZAHARRAK KANTATZEN ZITUEN. ESKOLAN, ZORTZI URTE INGURU ZITUENEAN ZERBAIT IDAZTEKO ESAN ETA BERTSOZ EGITEN ZUEN. HALA, IRAKASLEAK, KONTURATU ETA, BERTSO ESKOLARA BIDERATU ZUEN. BESTETIK, IPUINAK, OLERKIAK ETA KANTAK IDAZTEA IZUGARRI ATSEGIN DU, ETA SARI UGARI JASO DITU. PARTE HARTU DUEN ETA IRABAZI DITUEN SARIKETEN ZERRENDA IKARAGARRIA DA. AURREKO TXAPELKETAN FINALISTA IZAN ZEN ETA, HALA ERE, LAU URTE HORIETAN HAMAR PLAZA BAINO EZ DITU EGIN. PLAZA EGARRIA SUMATZEN ZAIO.
Gogoan al duzu aurreko txapelketa? Duela lau urteko txapelketak pertsonalki utzi zidan zapore gozoa. Bakarrean, etxean lan asko eginda joan nintzen eta egindako lanaren emaitzak jasotzea beti da pozgarri. Gainerakoan ez zen txapelketa emankorregia izan. Finalera iritsi izanak ez zuen eraginik izan zenbait finaliston saio kopuruan. Ordutik zer ikasi duzu? Lau urte horietan, pertsona bezala heldu egin naizela uste dut, eskarmentua hartu dut bizitzan, lanean…eta aldez edo moldez hori islatuko da nire bertsokeran. Halere, lau urteotan apenas egingo nituen hamar saio, eta txapelketa batera aurkezteko komeni den ibilirik gabe joango naiz oraingo honetan ere; arrazoibidean eta bakarkako lanetan, etxean, bakarrik landu ditzakedan ariketetan ondo ikusten dut neure burua, erantzun azkarretarako eta patxadan eta lasai kantatzeko, baina ibilia behar da, eta hori da gehienoi falta zaiguna. Zer helburu duzu aurtengoan? Aurtengo honetarako nire ohiko mailatik gertu aritzea dut helburutzat, nire gaitasunak
28 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 29
azaleratzea. Lana eta denbora falta direla eta ez dut txapelketa behar bezala prestatzerik izan. Etxean, neure kasa ariketa ezberdinak lantzen ari naiz, baina ordutegiek ez didate bertsokideekin elkartzeko denbora gehiegirik uzten. Neure maila ematen badut finalerdietan, finalerako borrokan ikusten dut neure burua, lau urteotan hain saio gutxi izanak eta nahi bezala entrenatzeko zailtasunek pittin bat mugatuko banaute ere. Nolako txapelketa espero duzu? Bertsolari askok hartuko dute parte, gehienek oso bertso maila ona dute gainera, eta txapelketa bikaina izango delakoan nago. Pena da potentzial hori ez dela behar bezala kudeatzen eta betiko hamar-hamabi bertsolariak ibiliko direla plazetan gero ere. Lehen esan bezala, aurreko txapelketek ez dute eraginik izan nire bertso ibilian, ez behintzat saio kopuruari dagokionez. Nik uste plazak hobeto banatu beharko liratekeela, goigoian dabiltzanek izan behar dituzte saio gehien, baina besteok ere ibili beharko genuke inoiz haiekin. Plaza egarria sumatzen zaizu Nik 30 saio egingo nituzke gustura urtean, ez gehiago, baina gutxiago ere ez. Pentsa lau urtean 10 saio egiten ditugunok (batzuek gutxiago)
30 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
600 egiten dituztenekin lehiatu behar badugu, esango didazu. Eta finalera iristea lortuta ere, ez zaigu jarraipenik ematen. Gainerako zenbait alorretan, pilotan esaterako, jokatu denek jokatzen dute, primeran edo segundan edo tertzeran, asteburuero. Eta nabarmentzen direnei aukerak ematen zaizkie, eta aukerak probesten asmatzen badute jarraipena. Futbolean ere bergauza. Bertsoaren egitura zaharkituegi dago, kontserbadoreegia da. Zer nabarmenduko zenuke zure bertsokeran? Beti gustatu izan zaizkit bakarreko ariketak, kartzelako hiru bertsoak, hitzari bertsoa botatzea. Aurreko txapelketetarako puntu erantzuna prestatu nuen bereziki eta egindako lanak emaitzak izan zituen. Aurtengoan bide beretik jarraituko dut, bakarkakoetan arrazoibideak, ideiak eta errimak landuko ditut. Ofizioka aritzeko, ofizioak, plazak asko laguntzen du. Horren faltan, inguruko bertsokideekin elkartu eta elkarreraginean eta erantzunetan trebatzen saiatuko naiz.
ofizioka aritzeko motzegia egiten zait, eta hortan, zortzikoak hobeto borobiltzen saiatuko naiz burubelarri. Txapelari begiratuko al diozu? Ni ahalik txapelketa onena egiten saiatuko naiz, egun baten gorabeheran edozer gerta daitekeela jakitun. Txapelketetan, eroso sentitu izan naiz eta dezakedana ematen badut, edo dezakedanetik hurbil ibiltzen banaiz, finalerako borrokan ibiliko naiz. Plazetan apenas kantatuz txapela irabaztea txapela kentzekoa litzateke, ikaragarria. Urtean 30-40 saio eginda amets ukigarria izango litzateke, egun ametsaâ&#x20AC;˘
Zer landuko duzu bereziki? Bakarkakoan gehiago nabarmendu arren, ofizioka ere polito moldatzen naiz, eta gai sakonetan eta hamarreko txikian oso eroso sentitzen naiz. Zortziko txikia
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 31
EskoLarteko Lau finaLista txapeLketa handian Lehenengoz Hodei Iruretagoiena, Arnaitz Lasarte, Maialen VeLarde eta Aritz Garin: AURTENGO GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO FINALISTAK IZAN DIRA. OHOLTZA GAINEAN ELKARREKIN ASKOTAN ARITUTAKOAK DIRA. ELKARREKIN EGINDAKO AZKENEKO PLAZA SELEKTIBITATEKO AZTERKETA IZANGO ZEN.
Uda berezia izan da aurtengoa. Selektibitatea egin ondorenekoa eta beren lehenengo Gipuzkoako txapelketaren aurrekoa. Lasai daude guztiak, txapelketa handia probatzera doaz, “presiorik gabe”. Hodei Iruretagoiena zarauztarra izan da aurtengo Gipuzkoako eskolarteko txapelduna. Bederatzi aldiz parte hartu du eskolartekoan eta beti lortu ditu postu txukunak. Maila oso onean dabil. Arnaitz Lasarte Ereñozukoa da eta eskolartekoan esperientzia duena hori ere. Txapel berezi samarra jantzi du aurten, gainera: Hernaniko Taberna txapelketakoa. “Tabernetan-eta ondo moldatzen gara, baina orain beste plaza batzuk probatu behar ditugu”. Maialen Velarde zumaiarrak eta Aritz Garin villabonatarrak ere aurten probatuko dute Gipuzkoako plaza handia. Aurretik, beste oholtzakideek bezala, bidea egina dute eskolartekoan. Batak zein besteak “beldurrik gabe” doazela esan dute, “beste saio bat egitera”,
32 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
nahiz eta badakiten saio hori berezi samarra izango dela. Hodei Iruretagoienak aitortu duenez, txapelketan parte hartzeko aukerak ez dio lorik kendu denbora luzean. Parte hartzeko modua zuela jakin eta berehala eman zuen izena, “gehiegi pentsatu gabe”. Arnaitz Lasarte, berriz, Hernaniko taldean aritzen da entrenatzen, eta Hernanin giro oso berezia sortzen da txapelketa sasoian. “Hernanin jende asko animatzen da txapelketan parte hartzera eta gu ere inguru horretan ibiltzen garenez, ba, ez dugu arazorik izan izena emateko. Iruditzen zait, gainera, hobe dela txapelketara lehenengoz hemezortzi urterekin ateratzea. Adin horretan ez daukazu inolako presiorik, hogeita bi urte inguru dituzunean, ordea, zerbait gehiago espero da zure bertsokeraz”. Maialen Velarderi ia-ia konturatu gabe etorri zaio txapelketa gainera. “Azken momentuan eman dut izena, ez bainuen uste parte
Iruretagoienari. “Entzulea eskolartekoa baino adituagoa izaten da eta gehiago estimatzen du ondo egindakoa, nahiz eta kritikoagoa ere baden. Alde horretatik, erronka berezia izango da guretzat”. Bertso gehiago izatea baikortzat jotzen du Lasartek. “Eskolartekoan bost bertso bakarrik botatzen ditugu, eta batean hanka sartuz gero, egoera zuzentzea zail izaten da. Larritu egiten zara eta kostatu egiten da egoerari buelta ematen. Txapelketa nagusian hamabost bertso dira eta bat oker botaz gero, beste hamalau bertso dituzu aukeran egoera pixka bat zuzentzeko”. Maialen ere ados dago Ereñozukoarekin. “Eskolartekoan batzuetan egarri antzean geratzen zara, gehiago nahiko bazenu bezala. Gipuzkoako nagusian, alde horretatik, ez dut uste horrelakorik
izango dugunik. Gehiegi aseko gara agian”. Itxura ona ematearekin konforme geratuko dira guztiak. Amets egiteko eskatu eta oso zentzuko ageri dira denak: “ez dut uste amets egiteko moduan gaudenik”, esan du Lasartek. “Orain gauden mailan edo hobean aritzea da helburua. Norekin arituko ginatekeen gustura? Askotan onegiak ondoan izatea ez da komeni izaten. Nahiago dut, agian, nire mailako jendearekin aritzea, baina ezagutzen ez ditudanak baldin badira, hobe! Jende berriarekin kantatzeko gogoa daukat, jende berria ezagutzeko gogoa. Horretarako aukera ona eskaintzen du txapelketak”. Uda prestaketarako izan da, guztiek ere gustura egin duten bertso prestaketarako. “Bertso eskolan bada gitarrarekin eta kantuan aritzen den lagun bat eta
harekin prestatu nahi dugu ahotsa bereziki, sabeletik kantatzen ikasi nahi dugu. Ahotsa lantzea garrantzitsua da eta hori egitea pentsatu dugu”, aurreratu zuen Hodei Iruretagoienak udarako daukan planaren parte txiki-txiki bat. Hernanin guztiak elkartuko dira, hasi berriak eta beteranoak. “Unai Agirre, Irazu eta Maialenekin prestatzeko aukera izango dugula pentsatzen dut. Ea haien zerbait kutsatzen zaigun”, esan du Arnaitz Lasartek. Maialenek, berriz, afari giroan prestatuko du txapelketa, eta Aritz Garin Amaia Agirreren esanetara egongo da, orain arte bezala. Prestaketaren emaitzak ikusiko ditugu txapelketa hasi orduko, nahiz eta egun bakarreko erakusketak ez diren erabat fidagarriak. Zortea lagun izatea komeni izaten da, eta hori, bistan denez, ezin da prestatu•
hartzeko aukerarik izango nuenik”. Berdintsu pasatu zaio Aritz Garini ere, “parte hartzeko aukera nuela jakin nuenean, ez nuen dudarik egin: txapelketa probatzera noa”. Horien lehenengo urtea da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, eta ez dute sentitzen ezer erakutsi behar dutenik, baina, bertsolari onak direla erakusten badute, bada, askoz hobe. “Nire buruarekin gustura geratzen banaiz eta jendea ere nire lanarekin konforme geratzen baldin bada, primeran. Lasai-lasai joango naiz saio bat egitera. Ez da saio normala izango, baina ahalik eta normalena egiten saiatuko naiz”, agertu du Lasartek. Eskolartekoan bost bertso bota behar izaten dituzte; Gipuzkoako nagusian hamabost josi beharko dituzte. “Oso desberdina da egoera. Eskolartekoan baino hamar bertso gehiago izango dira eta entzulea ere desberdina izango da, baita oholtzakideak ere”, esan du Garinek. Entzuleak desberdinak izatea gustatzen zaio Hodei
Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 33
34 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 35
Jokin Uranga: “Gipuzkoako bertsoLaritzan zerbait egin behar badugu, orain dugu estutzeko garaia” AZPEITIARRA SORTZEZ (1980); AZPEITIAN BIZI DA. LANBIDE HEZIKETA ETA MAISU-IKASKETAK DITU, ETA LANTEGIAN, OBRAN ETA IRAKASLE MODUAN EGIN DU LAN. ZALETASUNA ETXEAN JASO ETA BERTSO ESKOLAN EMAN ZUEN IZENA UMETAN. ORDUTIK HONA BERTSO IBILBIDE POLITA BURUTU DU. AZKEN GIPUZKOAKOAN, 2003AN, FINALAURRERA IRITSI ZEN. BEREZIA IZAN ZEN HORREN LEHEN GIPUZKOAKOA. EUSKAL HERRIKO AZKEN TXAPELKETAN, 2005EAN, BEDERATZIGARREN POSTUA LORTU ZUEN.
Zer gorputzaldi daukazu txapelketari begira? Sekula baino gutxiago mentalizatuta nago. Sekula baino gehiago nabil plazetan eta txapelketa honek sekula baino gutxiago motibatu nau, eta ez dakit zergatik. Beharbada izango da nire inguruan ez dudalako txapelketarako girorik sumatzen. Orain dela lau urtekoa nire lehen txapelketa izan zen eta irrika berezi horrekin nengoen. Aurten, berriz, beste modu batean ikusten dut neure burua. Normalki txapelketa zalea naiz, gustatu egiten zait, baina aurten ez daukat irrika berezirik. Txapelketetan beti nahiko txukun ibili izan zara. Orain arteko emaitzak onak izan dira. Presioak mesede egiten dit. Zenbat eta gorago joan, orduan eta hobeto erantzuten dudala uste dut. Finalerdi bati baino beldur handiagoa izan diot beti lehenengo saioari. Finalerdi batean neurea eginda daukadalako eta gozatzera joaten naizelako izango da segur aski. Baina txapelketetan, nahiko nabarmen, progresio bat izaten da niregan; nahiko estu hasten naiz, pixka bat hobeto jarraitzen dut, eta azkenean ematen dut daukadan onena. Ez zara beteranoen taldekoa, baina ezta gaztetxo hasiberrien
36 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
taldekoa ere. Zer paper bete beharko duzu? Gu hor talde bat gara erdibideanedo gaudenak, eta horregatik edo hargatik plazan dezente ibili garenak. Gutaz dezente hitz egin du jendeak. Gipuzkoako bertsolaritzan zerbait egin behar badugu, orain dugu estutzeko garaia. Aurtengo txapelketan joan eta egin beharra daukagula sentitzen dut. Horrek presioa eta ardura sortzen al dizu? Ez naiz kanpora begira asko arduratzen naizen horietakoa; nire buruak arduratzen nau gehien. Badakit gutxienez maila bat eman beharra dudala, baina hori neure buruari jartzen diodan erronka da, ez kanpotik inork sortzen didana. Nik neure buruari erakutsi behar diot egin dezakedana. Txapelketan
ez naiz sekula jendeari begira egon, horrek asko nahastu baitzaitzake. Horretatik aparte gozatzen dut eta kontzentratzen naiz gehien. Zein da zure buruari jarriko diozun helmuga? Lehenengo eta behin prestatzen hasi, eta gero ahal dudan gorena iritsi. Horixe da erronka. Ez naiz ausartzen gehiago zehaztera. Helmuga izan daiteke finala, baina izan daiteke lehenengo kanporaketa ere. Gipuzkoan maila nahiko berdintsuarekin bertsolari asko dago. Beste herrialdeetan alde nabarmenagoak daude agian, baina, Gipuzkoan, bagaude 20-25 lagun paretsu ibiltzeko gai garenak. Oro har, nolako txapelketa espero duzu? Txapelketa indartsua espero dut. Batetik, Elkarteak berak apustu garrantzitsua egin duelako eta, bestetik, parte hartzaileengatik. Eman eta hartu moduko txapelketa bat espero dut: beteranoenak finalera arte estu ibiliko dira; gure belaunaldia lehen kanporaketak pasatu ondoren finalera begira egongo da, eman, eman eta eman; eta gazteenak ezeren beldurrik eta lotsarik gabe aurrera egiteko asmoarekin ibiliko dira. Nahiko txapelketa gogorra, estua eta indartsua espero dut nik. Polita ikusteko eta bertatik bizitzeko•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 37
Nerea ELustondo: “Erabat deskonektatuta egon naiz, eta ez dut konektatu beharraren beharraz ito nahi” LEGAZPIN JAIO ZEN, 1981EAN. BERTSO IBILBIDE POLITA EGIN DU ELUSTONDOK, SARIKETA ASKO ETA ASKO IRABAZI DITU. ATZERRIAN IZAN DA AZKENALDIAN, “BERTSORIK BAZENIK ERE AHAZTUTA”, ETA GORPUTZALDI ARRAROAREKIN HARTU DU GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA. HALA ERE, EDOZER GAUZA GERTA DAITEKE, ELUSTONDOK BERAK AITORTU DUENEZ, HEGO HAIZEAK ASKO ERAGITEN DIO ETA.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aipatu dizute bat-batean, eta aurrekoarekin gogoratu zara. Zer sentitu duzu? Azkura eragiten didan arantza txiki txiki bat sastaka. Plaza handia da txapelketakoa. Eta garrantzitsua. Hain garrantzitsua al da Nerea Elustondorentzat? Gainerakoek zerbait garrantzitsu bihurtzen dutenean, zail izaten da norberak garrantzirik ez ematea. Ohiko saioek baino oihartzun handiagoa izaten dute txapelketakoek, horrek lanketa edo gogoeta egitera “behartzen” du bertsolaria, eta, ondorioz, txapelketan ezagutu ditugu bertsolaritzari egin zaizkion ekarpenetako asko. Zentzu horretan, garrantzitsua iruditzen zait txapelketa. Orain, sumatzen dut badagoela txapelketa nolabaiteko oposiziotzat hartzeko joera bat; kantuan ondo aritu eta sailkapenean aurrera samar geratzearen ondorio zuzena urtean zehar X saio egitea balitz bezala. Alde horretatik, eta promoziobide bakar bezala, ez zait hain garrantzitsua iruditzen. Zein duzu aurtengo helburua eta zerekin geratuko zara konforme? Duela lau urteko arantza atera eta finalerdietan sartuko naizela esatea
38 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
tokatzen zait beharbada, baina ez dut hala sentitzen. Azken urteetan nire bizitzak hartu duen norabideak bertso mundutik pixka bat urrundu nau, eta sorpresaz ez, baina hotz antzean harrapatu nau txapelketak. Hala ere, gauzak ondo egitera joan behar da txapelketara ere, eta horretan behintzat saiatu beharko dut. Garbi daukadana da, ez dudala sailkapenarekin itsutu nahi, gertatzen dena gertatzen dela, konforme geratu beste erremediorik ez baita geratzen horretan.
Ia 80 parte-hartzaile. Bertsolaritza Gipuzkoan osasuntsu dagoen seinale, ezta? Kopuruari, adinari eta mailari begiratuta, hala dirudi. 80 partehartzaile horiez aparte, jende asko ari da gainera lanean bertsoaren inguruan. Orain, osasuntsu dagoela esatean ez dut esan nahi Gipuzkoan harripean ere bertsolari eta bertsozaleak aurki daitezkeenik. Gipuzkoa ez da handia, baina errealitate desberdin asko biltzen ditu barruan, eta eskualde edo herri batzuetan, osasuntsu ez, oso osasuntsu egongo da agian bertsolaritza, baina beste zenbait gunetan apenas duen presentziarik, edo baldin badu ere oso modu pasiboan du. Lan asko egin da, baina asko dago oraindik egiteko Gipuzkoan ere. Eta nahiko lan denentzako plazak izateko… Hori urteetan izan da bertsolari gazteen drama, eta eztabaida ere aspaldikoa da. Plazak izatea zeri deitzen diogun da kontua. Garbi dago, 6 bertsolariko kartel handietan ez dagoela guztientzako lekurik, baina kantukide bat eta entzuteko prest dauden bizpahiru lagun elkartze hutsa, izan daiteke plaza. Euskal Herria txikia da, baina txoko asko ditu. Gure belaunaldikoen joeretako bat izan da gazteentzako saio gehiago
aldarrikatzea, baina ez dut uste irtenbidea hori denik. Kanturako gogoa duena, ezin da telefonoaren ondoan noiz deituko ote dioten zain egon, bilatu egin behar ditu saioak. Horrek inplikazio handiagoa eskatzen du beharbada, baina azkenaldian sortu diren zenbait ekimenek frogatu dute, nahi duenak aurkitzen dituela jendaurrean kantatzeko aukerak. Zenbat saiorekin zabiltza? Nahikoa duzu ala gehiago egiteko gogoz zaude? Denboraldi luze samarra egin dut atzerrian bertsoak badirela ere ahaztuta kasik. Euskal Herrira itzulita, badut hilean behin edo horrela jendaurrean kantatzeko pribilegioa. Asko ez dela esan lezake bakarren batek, baina neurri egokia da niretzat. Erabat deskonektatuta egon naiz, eta ez dut konektatu beharraren beharraz ito nahi. Nola prestatuko duzu txapelketa? Eguna hurbildu ahala bertso eskolan elkartuko garela uste dut. Esan dut lehenago ere, hotz samar harrapatu nauela txapelketak. Norbera motibatuta ez badago, alferrik da hiztegi errimatua buruz ikastea edo zortzi puntuko bertsoak dozenaka kantatzen aritzea. Dena dela urrun ikusten dut oraindik irailaren 30a, eta auskalo! Niri asko eragiten dit hego haizeak. Txapelketan trantzerik latzena zerk sortzen dizu? Elkarrizketa honen moduko enbajadak segur aski. Ez dakit, txapelketan izena eman beste meriturik egin ez, eta norberak argiegi ez dituen gauzei buruz modu sinesgarrian erantzun izan behar hori. Egia esan, gero eta gutxiago gustatzen zaizkit lastozko erredobleakâ&#x20AC;˘
40 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 41
Ibai Esoain, Xabier Sukia eta Egoitz Eizagirre: Orioko haizea IBAI ESOAIN (ORIO, 1975) IKASTOLAN HASI ZEN BERTSOTAN, EUSKARAKO IRAKASLEAK BERTSOLARITZA IRAKASTEN BAITZUEN. MANUEL LASARTEREKIN IKASI ZUEN BERTSOTAN; TOLOSAKO BERTSO ESKOLAN IBILIA DA. GAUR EGUN, USURBILGO BOTA PUNTTUBA BERTSO ESKOLAKO ETA ORIOKO ERRIKOTXIA BERTSO TALDEKO KIDEA DA. ORIOKO IKASTOLAN, IGELDON ETA DEBAN BERTSOLARITZA IRAKASTEN ARITU IZAN DA. GIZARTE ZIENTZIAK ETA KOMUNIKAZIOA IKASTEN ARI DA.
Gustuko hitzordua da Esoainentzat txapelketa: “Jendea serio prestatzen da eta bakoitzak barrenean duen hori emateko balio du txapelketak, ez beti baina… Niri jakin-mina sortzen dit: nor dabilen fresko ikusi eta bertso bikainak entzuteko parada polita da”. Ez dio bere buruari helburu zehatzik jarri. “Lehenengo fasea pasatu nahiko nuke. Eskarmentu handiagoa dutenen aurrean neure burua kantari ikusteko ilusioa ere badut, baina,
bestalde, beldurra ere ematen dit”, kontatu du oriotarrak. Bere prestaketari buruz galdetu eta, bakarkakoa da, Ibaik adierazi digunez, gehien lantzea komeni zaiona. “Bertsoak mamiz betetzea, eta ohiko arrazoibideetatik aldendu eta beste bide batzuk bilatzea gustatuko litzaidake”. Esoainek eta Sukiak elkarrekin marraztu dute beren bertso ibilbidearen parte handi bat. Sukia ere Orioko ikastolan hasi zen bertsotan, Manuel Lasarte irakasle
zuela. Usurbilgo Bota punttuba eta Orioko Errikotxia bertso taldeetan dabil gaur egun, eta Euskadi Irratian egiten du lan. Sukiak esan digunez, “oso zita garrantzitsua da txapelketa Gipuzkoako edozein bertsolarirentzat. Eta bertsozale guztientzat”. Horren helburua hauxe izango da: “Seguru eta zuzen kantatu eta ahal bada lehenengo fasea gainditu”.
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 43
antolatzen buru-belarri lanean ari diren guztiei errespetua agertzeko modu bat ere bada”.
kantukide. “Nire asmoa horien olatuan ibiltzea izango da, ahal bada ito gabe”.
Egoitz Eizagirre (Orio, 1983) Sukia eta Esoainekin aritzen da entrenatzen. Egoitzi txapelketak ez dio grina berezirik sortzen, “nire bertsokeran beste pauso bat emateko eta lan egiteko aitzakia bat da”, esan du. Hartara, prestaketa txapelketaren alderdi polita da oriotarrarentzat.
Ezusteko bat baino gehiago espero du aurtengo txapelketan. “Finalaurrekoetan jendeak asko espero ez dituen izenak izango direla uste dut”, esan du.
Bigarren Gipuzkoakoa izango du aurtengoa. Kanporaketa zaila egokitu zaiola uste du, Jokin Uranga eta Mantxi izango baititu
Hortik aurrera, ametsaren parekoa izango litzateke bertsozaleari buruan geratuko litzaiokeen bertsoren bat kantatzea, hau da, “hemendik pare bat urtera norbaitek kalean nik botatako bertso hori goitik behera abestea. Finalean botatakoa bada hobe, noski”, gaineratu du Sukiak. Sukiak ere bakarkako lana du arretaz prestatu beharrekoa, kartzelakoa, izan ere “bakarka hiru bertso eta bi punturi ondo erantzutea ez da broma gero”. Alde du, ordea, oso baikorra izatea. “Ez dakit zergatik baina kosta egiten
44 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Neurri txikietan moldatzen da okerrena: “neurri txikia ez daukat barneratuta, askotan hitzak jaten ditut, eta euskara mailan nahiko zabar aritzen naiz”. Alde duena, berriz, prontoa dela uste du Egoitz Eizagirrek•
zait datorrena beltz ikustea. Dena den, harrapatzen zaituenean, berandu dena dela, konturatzen zara, isilik zetorren beltz hori, zezena zela”. Txapelketa ona espero du, “kalitate handikoa”, eta ezustekoak izango direla zalantzarik ez du. Partehartzaile kopuru handiari buruz, berriz, zera dio oriotarrak: “Bertsotan dakigun ia denok izena eman dugu eta txapelketaren konpromisoari serio erantzun nahi izan diogu. Bertsolaritzaren proiektuarekin bat egiten dugula esan nahi du horrek. Txapelketa
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 45
Nahikari GabiLondo eta Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Pare-parean egindako bertso bidea ZARAUZTARRAK DIRA ETA IA-IA BELAUNALDI BEREKOAK IÑIGO MANZISIDOR “MANTXI” (1977) ETA NAHIKARI GABILONDO. LAGUNAK DIRA ETA, GAINERA, BADUTE BESTE TASUN BAT LOTZEN DITUENA: BAT-BATEKO SARIKETA ASKOTAN HARTU DUTE PARTE, ETA BATAK ZEIN BESTEAK BANAKA BATZUK IRABAZIRIK DITUZTE. GIPUZKOAKO TXAPELKETAN BETERANO SAMARTZEN HASIAK DIRA BIAK.
Nahikari GabiLondo: “Aurreko txapeLketa hobetzea da nire erronka nagusia” Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak zer sentimendu sortzen dizu? Ilusioa, kezka… sentimendu mordo bat sorrarazten dit. Aurreko Gipuzkoako txapelketa gogoan dut, eta han erakutsitako maila hobetzeko ahalegina egin nahi dut, emaitza edozein izanda ere, neure buruarekin gustura geratzeko. Zer erronka mota egin duzu? Zein da zure buruari jarri diozun helmuga? Esan bezala, aurrekoa hobetzea da nire erronka nagusia, ez, noski, emaitzari dagokionez, nire mailari eta bertsoen kalitateari dagokienez baizik. Orduan ez nintzen finalera iritsi, eta oraingoan ere ez dut hori helburu nagusia. Nire buruarekin ez haserretzea eta jendea gustura uztea da nire helmuga nagusia, aspaldi ikasi bainuen (askok, agian, sinetsiko ez duen arren) bertsotan gozatzea dela jaso daitekeen saririk onena. Zer lortzea izango litzateke ametsaren parekoa?
46 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Sailkapenari dagokionez, ez diot helbururik jarri neure buruari. Lehenbiziko fasea pasatuz gero gustura geratuko nintzateke, ondo baitakit parte-hartzaile kopurua eta maila ikusita ez dela batere erraza izango. Hori pasatuz gero, ea noraino iristen garen. Eta, lehenengo
fasetik pasatu ezean, ea besteekin gozatzen dugun. Zer nolako prestaketa egingo duzu? Norekin? Aurreko txapelketetan maizago bildu naiz bertso eskolako kideekin. Oraingoan ere badut haiekin biltzeko
asmoa, baina oraingoz neure kabuz ari naiz: asko irakurri, errimak landu, doinuak aztertu… eta bertsotan ere aritzen naiz etxean: ofizioka (kanturako laguna dudanean), bakarka… Zer da bereziki landu beharko duzuna? Zein da zeure buruari sumatzen diozun hutsunerik handiena? Dena lantzeko beharra sentitzen dut, baina uste dut bakarkakoari denbora gehiago eskaini beharko niokeela. Batzuek diotenez, txapelketak duen onena prestaketa da. Tira, agian izan liteke, bestela egiten ez ditudan ariketak egiten ditudalako, denbora gehiago eskaintzen diodalako, gauza berriak ikasten ditudalako… Baina ez nuke esango onena hori denik, izan ere, txapelketarako prestatu behar horrekin obligazio bihurtzen da neurri batean, eta ez zait iruditzen hori duenik alderik onena. Ia laurogei parte-hartzaile izango zarete aurtengoan. Asko, mordoa. Zer esan nahi du horrek? Bertsolari asko dagoela, jendea indarrez eta gogoz datorrela, maila polita ikusiko dugula, bertsolaritzak etorkizuna baduela, eta zerbait lortu nahi duenak gogotik saiatu beharko duela. Nolako txapelketa espero duzu oro har? Sorpresa asko izango dela iruditzen zait, eta, agian, sustoren bat edo beste ere bai. Edozer gauza gerta liteke.•
Iñigo Manzisidor “Mantxi”: “Dena emateko gogoa pizten dit txapelketak”
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak zer sentimendu sortzen dizu? Zenbat emango didan jakin ez arren, dena emateko gogoa pizten dit. Zein da zeure buruari jarri diozun helmuga? Ahal dela, orain lau urteko emaitza hobetu nahi nuke, eta 2009ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusirako txartela ziurtatu. Eta zer lortzea izango litzateke ametsaren parekoa? Finalera pasatzea eta jendeak gogoratzeko moduko lana egitea.
kantatu duguna aztertu eta iradokizunak egiten ditugu. Ia 80 parte-hartzaile izango zarete aurtengoan. Lehia estua izango da eta ez da erraza izango galbahetik pasatzea. Gipuzkoako bertsolaritza osasuntsu dagoela erakusten du horrek, ordea. Nolako txapelketa espero duzu? Lehiakorra eta gogorra, bestela ez du merezi ur handitan sartzea. Entzuleriari dagokionez, jendetsua eta morbosoa izango dela uste•
Zer nolako prestaketa egingo duzu? Prestaketa estandarra, lagunartean jardunez, urte osoko bertsokideekin, hau da, Felix Zubia, Nahikari Gabilondo, Ainhoa Agirreazaldegi eta beste batzuekin. Zer da bereziki landu beharko duzuna? Bakarkako ariketa landu beharko dut bereziki. Zer gaitasun duzu zeure alde? Bidea itxi gabe zorrotz erantzutea gustatzen zait. Gozatzen al duzu prestaketarekin? Gustatzen zait prestaketa egitea, izan ere, sarri biltzen gara, eta bertso mintegi txiki mordo bat egiten dugu lagunartean, eta
48 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 49
Ainhoa AgirreazaLdegi: “Ume txiki bat bezaLa sentitzen naiz, kantatzeko gogoz” ELGETARRA DA SORTZEZ, BERGARAN ETA ZARAUTZEN BIZI IZAN DA. EUSKAL FILOLOGIAN ETA ALEMANIAR FILOLOGIAN LIZENTZIATUA DA. IRAKASLEA DA OFIZIOZ. GAZTE MAILAKO SARI ASKO IRABAZIA: XENPELAR, LIZARDI, OSINALDE SARIA ETA ORIXE. BERGARA, ARETXABALETA, ARRASATE ETA HONDARRIBIKO BERTSO ESKOLETAN IRAKASLE IZAN DA. BERTSOZALE ELKARTEKO IKERKUNTZA ARDURADUNA ETA ZUZENDARITZA KIDE IZAN DA 2000 URTEAZ GERO. BERTSO MUNDUA GERTUTIK JARRAITU IZAN DU BETI, BAINA BERTSOLARI MODUAN APENAS ARITU DEN AZKEN URTEOTAN. INDARBERRITUTA DATOR ORAIN GIPUZKOAKO TXAPELKETARA, GOGOA ETA ILUSIOA ERABAT BERRITUTA.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ez da berria zuretzat. Hori entzunda zirrararen bat sortzen al zaizu? Txapelketak beti sortzen du zirrara: entrenatuta ez beti, baina mentalizatuta beti harrapatzen gaitu, eta hori emaitzetan igarri egiten da. Niri gustatzen zait txapelketak dakarren guztia: bertso eskolan sarriago bildu, saio mordoxka jarraitu, ahal bada norberak ondo kantatu… Banakako lana izan arren, txapelketan talde giroa sentitu eta gozatzen dut. Zein da asmoa edo helburua? Zerekin geldituko zinateke konforme samar? Urte batzuk pasatu ditut bertso mundutik urruti samar. Elkartean jarraitu dut, baina bertsolari gisa apenas aritu naizen, beste proiektu batzuk izan dute lehentasuna nire bizitzan. Orain gogoz itzuli naiz, eta nire helburua saio ona egitea da, baina teknikak baino gehiago, momentu honetan edukiak du garrantzia niretzat. Esaten denak eta esateko moduak. Ikusiko da zer egiten dugun. Aspaldi honetan ez zabiltza oso plazako, ezta? Hala da. Urte batzuk pasatu ditut Araban eta Nafarroan bizitzen, eta lanak eta ikasketek ez zidaten denera iristeko betarik ematen.
50 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Iazko irailean etorri nintzen berriro Zarautza, eta aspaldiko garaietan bezala bertso lagunekin biltzen hasi naiz astero-edo. Hamaika Bertute proiektuan ere banago, eta egia esan ume txiki bat bezala sentitzen naiz, kantatzeko gogoz. Zer da bertsolaritza zuretzat momentu honetan? Bertsolaritzak bi atal ditu niretzat: bertsozale gisa bizi dudana eta bertsolari bezala bizi dudana. Lehenengoak ez du etenik izan, gertutik bizi dut bertsolaritzaren mugimendua bederatzi urte nituenetik. Gaztetxotan bertsozale sutsua nintzen, gero zenbait bertso-eskolatan irakasle aritu nintzen, eta azken hamaika urteotan Elkartean aktiboki parte hartu dut. Elkartea barrutik ezagutzeak borobildu zuen bertsolaritzaren zentzua nire barruan, eta alde horretatik, bertsolaritza esatean, asko erakutsi didaten hainbat pertsona datozkit burura, eta herri hau bizitzeko eta eraikitzeko modu bat da. Bertsolari gisa, azken urteotan distanteago egon naiz, eta orain berriz irabazi du presentzia nire bizitzan. Bertsoa burua martxan izateko, hizkuntzaz gozatzeko, umorez bizitzeko, gizartean gertatzen denaz eta gizartea osatzen dugun pertsonez gogoeta
egiteko, hainbat euskaldun ezagutzeko… aukera ematen didan jarduna da. Altxor handia da bertsoaren bidez lagunartean lortzen den komunikazioa izan ahal izatea, eta zer esanik ez esan nahi duzuna jendaurrean esateko aukera izatea. Bestalde, Hamaika Bertute proiektuak hainbat bertsolariren arteko harremanak estutu ditu, eta kantatzeko aukera berriak sortu. Horri esker, bertsolari gisa jardun nahiak indarra hartu du nire barruan. Nola ikusten duzu aurten txapelketa? Parte-hartzaile mordoa dago. Hori beti al da mesederako? 80 lagun gara, eta hori asko da. Mesederako? Bertsolaritzarentzat,
zalantzarik gabe bai. Bertsolariontzat ataka estua da, estuegia beharbada. Eta Gipuzkoako Txapelketa lau urtez behingoa izateak oraindik gehiago zailtzen du kontua. Badakit antolakuntza lan handiak direla, baina agian gauzak normalizatzen lagunduko luke Txapelketa bi urtez behin izateak. Nola prestatuko duzu txapelketa? Ahal dudan moduan. Bertsoen bidez, pertsona bezala naizena azaltzea da helburua, baina hori ez da beti erraza. Saiatuko naiz denbora eskaintzen, ariketa ezberdinak egiten, eta ia iraila ez den ustekabean iristen!•
Uxue ALberdi: “IdazLe eta bertsoLari naiz, eta ez dut bien artean aukeratzeko gogorik eta beharrik sentitzen” 1984AN ELGOIBARREN JAIO ETA BERTAN BIZI IZAN ZEN HEMEZORTZI URTE BETE ARTE. KAZETARITZA IKASTEKO AITZAKIAREKIN BILBORA JOAN, ETA HOGEI URTEREKIN SUEDIARA ALDE EGIN ZUEN ERASMUS BEKAREKIN. HAN IDATZITAKO IPUIN BILDUMA BATEKIN IGARTZA BEKARA AURKEZTU ETA EMAN EGIN ZIOTEN. “AULKI BAT ELURRETAN” LIBURUA OSATU ZUEN HALA (ELKAR, 2007). SUEDIATIK BILBORA ITZULI ETA JENDAURREAN ABESTERA ANIMATU ZEN SANTUTXUKO ETA OIARTZUNGO BERTSO ESKOLETAKO KIDEEN LAGUNTZAZ. 2006AN KAZETARITZA IKASKETAK AMAITU ETA ITZULTZAILE LANETAN ARI DA. HAINBAT HEDABIDETAN ERE KOLABORATZAILE DA, IRRATIAN NAHIZ PRENTSA IDATZIAN. 2007KO APIRILEAN JOSEBA JAKA BEKA EMAN DIOTE ELEBERRI BAT IDAZTEKO. AURTENGOA IZANGO DA BERE LEHENDABIZIKO GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETA.
Uxue Alberdi. Izen hori toki askotan irakurri dut azkenaldian. Eta, zuk? Gehiegitan akaso ala inoiz ez da gehiegi? Nola daramazu famatxo hori? Egia esan, nik ere ez nuen espero liburua argitaratu ondoren hainbeste elkarrizketari erantzun beharko nionik. Ez nekien nolakoa zen argitalpen baten ondotik datorren ondoren hori, eta harritu egin naiz. Lagunek-eta esaten didate han edo hemen irakurri dutela nire elkarrizketaren bat, baina hortik aurrera ez dut ezer igarri. Ez da famatxoa, herri txikia gara eta gure kultur sistema ez da normalizatua, besterik gabe. Baina nire bizitzan ez da ezer aldatu. Idazlea eta bertsolaria. Zer lehenago? Txikitatik idazten dut eta txikitatik naiz bertsozale. Jendaurrean abesten orain dela urte eta erdi-edo hasi nintzen. Baina, askotan egin didaten galdera den arren, ezin dut bi jardunen artean aukeratu: biak egiten ditut, biekin gozatzen dut eta ez dut bien artean aukeratzeko gogorik eta beharrik sentitzen. Biak behar ditut. Nolako idazlea zara? eta nolako bertsolaria? Zer ematen dio
52 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
idazleak bertsolariari eta zer bertsolariak idazleari? Ez nuke jakingo nolako idazlea edo bertsolaria naizen esaten. Adjektiboak entzuleek edo irakurleek jarri ditzatela… Nik gustatzen zaidana egiten dut, edo, bertsoen kasuan, askotan, ahal dudana… Uste dut bi jardunek elkarri laguntzen diotela biek hizkuntzarekin jolasten dutelako, baina, hala ere, nik bereizten ikasi behar izan dut uztartzen baino gehiago. Oso prozesu diferenteak dira, eta baterako balio duenak ez du besterako balio. Bertsoaren batbatekotasuna, arrisku puntu hori, entzulearekiko tratua, bertsokideen
arteko giroa, bertso eskolak… maite ditut. Eta idaztearen bakardadea, pentsatzeko duzun denbora, nahi duzuna bakarrik idazteko ematen dizun aukera… Zein duzu txapelketarako helburua? Zerekin izango zara konforme? Helburua, gozatzea. Eta horretarako nire buruarekin gustura geratzea, eman dezakedana eman dudala sentitu nahi nuke. Horrekin konforme. Eta zein, ametsa? Final laurdenetara pasatzea bera nahiko amets da!•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 53
Alustiza, Osa, Miner eta Rezola. TxapeLketak ezagunak dituen Lau abizen. IKER ALUSTIZA DONOSTIARRA, IKER OSA ETA IBON MINER HERNANIARRAK ETA AGIN REZOLA ASTIGARTARRA ELKARTU DITUGU TALDE HONETAN, GUZTIAK HERNANIKO BERTSO ESKOLAREN BUELTAN KOZKORTUAK.
Ibon Miner: “Dezente kostatzen zait txapeLketan pentsatzea eta zentratzea” EREÑOZUN JAIO (1974) ETA HAZITAKOA DA. BERTAN EGIN ZUEN LEHEN PLAZA 1999KO GIPUZKOAKO HERRI ARTEKO TXAPELKETAN. KIROLZALEA DA, ETA BATIK BAT BOLETAN, TXIRRINDULARITZAN ETA FUTBOLEAN ARI DA. 1995ETIK GAUR ARTE, BOLA ETA TOKA FEDERAZIOAN, KIDE GISA, IDAZKARI ETA TESORERO LANEAN ARI DA. TXAPELKETARA NAGIKERIA PIXKA BATEKIN DATOR. UDAN ELKARREKIN HITZ EGIN GENUEN ETA ORAINDIK HITZORDUA URRUN IKUSTEN ZUELA ESAN ZIGUN.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa entzunda, zer senti duzu? Bada, egia esan, urruntasuna senti dut. Badakit hortxe bertan dagoela, baina apuntatzeko gogoak poz baino gehiago ez apuntatzeak pena ematen zidalako apuntatu nintzen, eta geroztik nahikoa kostatzen ari zait txapelketan pentsatzea eta zentratzea. Ez dut nik neuk grina berezirik sentitzen, baina onartu behar da txapelketan tentsio berezi bat sortzen dela eta entzule gehiago biltzen dela. Zein da zure helburua, zeure buruari jartzen diozun muga? Nire helburua saio txukun bat egitea da. Nik neure buruari baino gehiago nire buruak jartzen dizkit mugak niri, beraz saio txukun bat egin eta entzuleak, eta neroni ere, gustura geratuz gero, pozik.
Ia 80 parte-hartzaile. Zein irakurketa dauka horrek? Ona, oso ona. Zenbait urte pattal antzekoak izan badira ere, bertsolaritza indartsu dator berriro ere.
hartuta, bertsotan egiteko biltzea ia utzia genuenok ere, berriz biltzen hasten gara, eta lagunarte horretan memento onak pasatzen dira•
Prestaketa berezia egingo al duzu? Egia esan, egin behar nuke, baina bertso eskolakoekin bildu eta bertsotan aritzeaz gain ez dut ezer berezirik egiteko asmorik. Batzuentzat txapelketak duen onena prestaketa da. Hala ahal da zuretzat? Bai. Txapelketa aitzakiatzat
Eta ametsa zein izango litzateke? Uste dut bertsolaritzan amesteko garaiak pasatu zitzaizkidala.
54 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 55
Iker ALustiza: “SekuLa ez diot neure buruari denborarik eskaini bertsoa eta bertsogintza behar den bezaLa Lantzeko” DONOSTIAN JAIO ZEN, 1974AN. BERTSOZALEA DA BATEZ ERE, BERTOLARITZAREN INGURUAN EMATEN DEN GIROAREN MAITALEA. EZAGUNA DU GIPUZKOAKO TXAPELKETAKO OHOLTZA. AURTEN, BERE IKASLE IZANDAKO BEÑAT GAZTELUMENDI IZANGO DU KANTUKIDE. ONENA DESIO DIO, BAITA BERE BURUARI ERE.
Zer nolako hitzordua da zuretzat Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa? Niretzat txapelketako plaza ez da beste munduko ezer, hau da, jendaurrean aritzeko beste aukera soil bat da, zeure burua proban jartzeko beste aukera bat. Nik ez dut txapelketa lehia gisa hartzen; gehienez ere nire buruarekiko lehia gisa hartzen dut. Zure burua prestatzeko aitzakia bat baino ez da, burua bertsotan jartzeko edo jartzen behartzeko aitzakia polit bat. Halere, saio bat dudan bakoitzean prestakuntza moduko zerbait egiten dut, minimo batzuk eman behar direla uste baitut, eta entzuleari, errespetuagatik bada ere, gutxieneko kontuan zerbait eskaini behar zaiola. Zein da zure helburua aurtengoan? Ez naiz berria txapelketan, baina nire asmo edo helburuak betikoak dira: nire buruarekin gustura geratu eta itxura ona eman, eta ahal den neurrian gozatu. Aitortu behar dut agian rara avis bat naizela txapelketa edo bertso mundu honetan. Sekula ez diot neure buruari denborarik eskaini bertsoa eta bertsogintza behar den bezala lantzeko; nire ikasleentzat egiten nituen prestaketek eta haiek zuzentzeak edo gainbegiratzeak eusten zioten nire buruari bertsotan. Eta mundu hori gustuko dudanez, bertso-kuadrillako giroa
56 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
maite dudanez, bertan jarraitzen dut, baina argi daukat ez diodala behar adina denbora eta ahalegin eskaintzen. Horregatik, nire aurreikuspenak errealistak dira: ez dut gauza handirik espero. Gehiago prestatu eta saiatuko banintz, agian bestelako helburu batzuen bila joango nintzateke. Baina, kasua hori ez denez, bada gozatzera joango naiz. Gaztelumendi anaiak, zure ikasle izandakoak, aurten estreinatuko dira txapelketan. Ba al duzu
aholkurik haientzat? Aholkurik? Dagoeneko nik baino hobeto dakite zer egin behar duten, gainera haiek beste helburu batzuk izango dituzte, ez daude nire egoeran. Ez dut haiek lor dezaketenean nire eraginik edo parterik sumatzen; urte batzuk badira nire hegapetik hegan egin zutela, eta beren ibilbidea berak egiten ari dira, lor dezaketen guztia beren merituz izango da, eta hoberena desio diet. Nire saio berean kantatzen du Beñatek eta onena desio diot, baita nire buruari ere, jakina!•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 57
Agin RezoLa: “Bertsoa maLabarismo hutsa da, zirkoan maLabaristak egiten duena egitea oso erraza deLa badirudi ere, norbera saiatzean izaten dira ezinak eta komeriak” ASTIGARRAGAN JAIO (1985) ETA BERTAN BIZI DA. BERTSOLARI GAZTEAK IBILBIDE POLITA OSATU DU ORAIN ARTEAN, ETA AURRERA BEGIRA BERDIN JARRAITZEKO ASMOA ETA GOGOA SUMATZEN ZAIO. ESKOLARTEKO SARIKETA ETA TXAPELKETA ASKOTAN ARITUA DA. AURTENGO GIPUZKOAKOA PLAZA POLITA DA HARENTZAT.
Hernaniko bertso eskolan ibiltzen zara, baina Aranora joaten zara bertsotara, ezta? Beno, ni Hernaniko bertso eskolan gabiltzan asko bezala, ez naiz hernaniarra;eta horixe berorixe gertatzen zaio Xabier Legarreta “Arano”ri ere. Aranoko Elkartea hutsik egon ohi da, eta Xabier elkarteko bazkide izaki, eta guri bertsoa paratzea adina afaltzea gustatzen zaigunez, bertan elkartzen gara. Baina Hernanin ere biltzen naiz, Peña Otaño elkartean, eta baita bertso eskolan ere Beñat Gaztelumendirekin. Ez zara berria txapelketan. Aurtengo asmoak eta helburuak zeintzuk dira zuretzat? Orain lau urte egindakoa berdintzen badut oso pozik joango naiz etxera. Azken lau urteetan ikasitakoa erakusteko asmoarekin joango naiz txapelketara, baina obsesionatu gabe, itsutu gabe. Txapelketa honetan zerbait gustatzen bazait, saioa bera baino gehiago prestaketa egunetako giroa da. Dezente ikasi duen bertsolaria zara. Azken urteotan, bertsolari gisa heltzen ari zara. Horrela bizi al duzu? Zer ikasi duzu eta zer duzu oraindik ikasteko? Sarritan ez naiz konturatzen zenbat
58 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
heltzen ari naizen, baina orain dela lau urteko bertsoak irakurtzen ditudanean, ai ene, orduan konturatzen naiz. Eta zer daukadan ikasteko? Ba ez dakit erantzuten jakingo nukeen. Bertso txarrak ez botatzen adibidez, edo gaiari ondo heltzen, edo…ez dakit ba. Bertsolari izaten, hitz batean esateko. Nola prestatuko duzu txapelketa? Lehen aipatu bezala, prestaketa da txapelketan gehiena gustatzen zaidana, eta hortik ondoriozta dezakezu ez dudala gehiegi sufritzen entrenamendu horretan. Afaldu, txorakeria batzuk esan eta bertsotan egin. Paperean ere zer edo zer egin nahiko nuke, baina ez dakit gai izango naizen. Esan dizut: ez daukat obsesionatzeko asmorik. Ia 80 parte-hartzaile izango zarete. Hori ona da, ezta? Parte hartu behar dugunontzat ez hainbeste. Baina bai, bertsolaritzarentzat oso ona da eta,
batez ere, zenbat gazte datorren edo gatozen ikusita. Hala ere, oso mundu txikia da bertsolaritzarena eta barrutik begiratuta oso handia dela badirudi ere, kanpora ateratzean konturatzen naiz ez dela horrenbesterako.
Abaltzisketako plazara joan, kantatu,sobrea jaso eta etxera datorrena. Hori nik ere egingo nuke. Hori alde batetik, baina bertsolaria ez da profesionala dena bakarrik, gero! Bertsolari asko ezagutzen dut bertsogintzatik bizi ez dena.
Ez al da jende gehiegi dauden plazetarako? Uste dut nahiko plaza badagoela, kontua da plaza zeri deitzen diogun.Dozena erdi laguneko trikipoteo bat plaza bat da nire definizioaren arabera, eta beste askorentzat ere izango dela pentsatzen dut. Baina denok al gaude hor kantatzeko prest?
Eta zein norabide eman nahi diozu zure bertso ibilbideari? Neuk baneki! Oraingoz oso pozik nago bertsolaritzak eman didanarekin, eta bide beretik jarraitzen badugu, ez gara elkarrekin gaizki moldatuko.
Denak bertsolari izatea eta denak bertsoaz bizitzea ezinezkoa izango da, ezta? Noski. Bertsolaritzatik ezin da edonor bizi eta askok ez dugu hortik bizi nahi. Oso lanbide sakrifikatua iruditzen zait bertsolariarena. Bertsolaria ez da
Zer da bertsoa zuretzat? Malabarismo bat. Zirkoan malabaristak ikustean oso erraza dela ematen du,baina norbera saiatzen denean izaten dira komeriak. Antzeko zerbait dela iruditzen zait. Guri diaboloa edo pilota askotan erortzen zaigu lurrera,baina puntako malabarista bat ikustean saiatzen ez nintzenean baino gehiago gozatzen dut•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 59
Iker Osa: “Elitean dabiltzan hiruzpalau kenduta, besteen artean ez dago alde handirik” HERNANIN JAIOA, 1978AN. UMETAN BERTSOZALETU ZEN, ETA GRINA HORI, SABELEKO ZIZARE HORI, BIZIBIZIRIK DAUKA ORDU EZKERO.“ASTEAN PARE BAT ALDIZ BERTSO ESKOLAKOEKIN BILDU ETA ETXEKO LANAK EGIN”. HORIXE DAUKA TXUKUN-TXUKUN IDATZITA TXAPELKETARI BEGIRA BURUTU BEHARREKO EGINBEHARREN ZERRENDAN. ”ETXEKO LANEN KONTUA, ALFERKERIAK NOLA ERASOTZEN DIZUN HORREN ARABERA EGITEA EDO EZ EGITEA GERTA DAITEKE”, KONTATU DU UMORETSU.
“Txapelketa jendaurreko plaza polita da nahi beste plaza ez dutenentzat. Eta inguruko bertso lagunekin biltzeko aitzakia paregabea. Biltzen jarraitzeko besterik ez bada ere, txapelketan izena ematen dugu. Aitzakia polita da elkartu eta gure zaletasunarekin jarraitzeko”, kontatu du Iker Osak. Aurtengo txapelketari begira, Osaren ustez zailena lehen kanporaketa pasatzea izango da. “Lehen fasea pasata kontentu
60 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
geratuko naiz, zailena hori baita. Elitean dabiltzan hiruzpalau kenduta, beste guztien artean ez dago alde handirik. Finalera iritsi daitekeenaren eta lehen fasean kantatuko duen baten artean ez dago alde handirik. Lehen kanpoan geratu zena finalera iritsi daiteke orain, eta lehen finalean geratu zena, kanpoan gera daiteke”, jarraitu du. Txapelketa estua espero du hernaniarrak. “Edozer gauza gerta daiteke eta horrek
hotzikara sortzen dizu. Azken batean, urtean zehar apenas izan duzun saiorik, eta orain dela lau urtekoak ez du ezertarako balio, eta gutxien espero duena ere kanpoan gera daiteke”. Iker Osaren etsairik handiena, berak dioenez, urduritasuna da. Eta dituen gogoa, motibazioa eta ilusioa dira aldekoak. Plaza polita da Gipuzkoakoa, eta ahalik eta gehien gozatzen saiatuko da.•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 61
Unai Agirre: “Erdibideko taLdean gaudenak oso Lasai aterako gara txapeLketara” HOGEITA HAMABI URTE BETETA ATERAKO DA TXAPELKETARA. BADAKI ZER DEN TXAPELKETA, BATZUEN BATZUK PASATU DITU ETA. LASAI DATOR AURTENGORA, EZ DAUKA EZER GALTZEKO. BADAKI, ORDEA, EZIN DELA BARREGARRI GELDITU, IZAN ERE BADIRA URTE BATZUK ARI DELA BERTSOTAN ETA HORREK GUTXIENEKO MAILA BAT ESKATZEN DIO. BATEZ ERE BERE BURUARI ZOR DIOLAKO. PATXADAZ HITZ EGITEN DU TXAPELKETAZ, NAHIZ ETA BADAKIEN IZANGO DIRELA AZKEN ORDUKO URDURITASUNA ETA PRESIOA. HORIEK TXAPELKETAK BERE-BEREAK IZATEN DITU.
Zer gorputzaldi sortzen dizu aurtengo txapelketak? Agian aurtengoak aurrekoek baino grina txikiagoa sortzen dit. Azken batean, fase desberdinak izaten dira. Aurtengoan parte hartzea erabaki dut, baina duda batzuk izan eta gero. Urte batzuk baditut txapelketan parte hartzen —eta nire inguruko batzuen kasua antzekoa dela uste dut—, ez ditugu plaza asko egiten… baina, azkenean, pena ematen zidan prestaketa guztia galtzea, eta parte hartzea erabaki dut. Ez dit horrelako zirrara berezirik sortzen, badator txapelketa, saiatuko naiz ondo pasatzen, eta kito. Txapelketa beste batzuentzat plaza dela sentitzen al duzu bada? Ez dut uste. Askotan esaten da txapelketa gazteagoentzat dela, datozenentzat… nik ez dut uste hala denik. Txapelketara joateko puntu jakin batean egon behar duzu, ezin zara besterik gabe joan zerbait egin nahi baldin baduzu. Txapelketan arau batzuk izaten dira, eta jarrera jakin bat behar da txapelketarako. Momentu horretan eta jarrera horrekin baldin bazaude, ba primeran. Eta horretan berdin da hasi berria izatea edo urte mordoan jardundakoa izatea.
talde izango dira. Batetik, elitean dabiltzanak daude, plaza dezente egiten dituztenak. Horiek ahal duten guztia egitera joango dira, beren plazak ziurtatzera. Bigarren taldean gazte-gazteak daude, beren burua ezagutaraztera eta beren bertsokera erakustera datozenak. Eta erdibidean gaudenon beste talde bat izango da: urtetan bertsotan egin dugunak baina plazaz plaza ez gabiltzanak. Erdibideko horiek oso lasai aterako garela uste dut, inongo presiorik
gabe, nahiz eta gero norberak jartzen dion presioa bere buruari. Orixe sariketa irabazteak bultzada eman al dizu? Orixera aurkezteko duda egin nuen. Azkenean, inguruko jendea animatu zen eta baita ni ere. Ez dut uste sari horrek eragin handia izango duenik; beharbada txapelketarako mentalizatzen hasteko balio izan du, txapelketa hortxe dagoela gogoratzeko, baina besterik gabe. Oso gustura jaso nuen saria eta erakutsi dit, hori bai, zein ona den batere presiorik gabe aritzea. Niri mesede egin dit. Badaude presioa behar duten bertsolariak, baina ez da nire kasua. 2003ko Gipuzkoakoan ez zinen final-laurdenetatik pasatu. Oroitzapen mingotsa al da? Nire buruarekin haserretu nintzen, txapelketan egin nuenagatik baino
Eta ez zaude momentu horretan… Ni lasai nago. Txapelketan hiru
62 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 63
gehiago emaitza hura jaso nuen moduagatik. Aurreneko saioan gaizki aritu eta kalean geratu nintzen. Hori edozein momentutan gerta daiteke eta horretarako mentalizatuta egon behar da, baina oso bolada txarra pasatu nuen. Egun bakarreko saioak nola eragin lezake hori guztia? Orain oroitzapen txarragoa daukat saioa egin eta gero izandako jarreragatik saioan egindakoagatik baino. Txapelketarako prestaketa baikorra dela esan ohi duzue. Nekatu baino gehiago disfrutatu egiten al duzue? Txapelketa beti non harrapatzen zaituen araberakoa da, une horretan daukazun jarreraren araberakoa. Niretzat laugarren txapelketa da, badakit zer den eta prestaketari esker lau urtean behin egin ez dudana egingo dut. Ibiltzen naiz bertsotan, baina neure burua gehiegi behartu gabe, eta txapelketarako prestaketa aitzakia ona da burua pixka bat behartzeko. Hernanin, gainera, giro berezia sortzen da txapelketaren inguruan.
64 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Jende asko elkartzen gara entrenamenduetan eta gure artean konplizitate polita sortzen da. Definitu zure bertso ibilbidea? Motza izan dela esango nuke, urteetan luzea, baina intentsitatean motza. Gorenera iritsi ez dena da, gehiegi eman ez duena. Plazak antolatuta dauden moduan, iristen zara gorenera edo ez zara inoiz iristen. Beti ibili izan naiz plazan, lehenago orain baino gehiago, baina ez dut gailurrik jo. Orain ez dut faltan botatzen, agian garai batean gehiago bota nuen hori faltan, baina ez naiz inoiz horrekin itsutu. Zer da bertsoa zuretzat gaur egun? Afizioa da gehienbat, baina baita nire bizitzako parte bat ere. Ez dut inoiz erabat utzi, beti dago saioren
bat, ekitaldiren batâ&#x20AC;Ś eta konforme nago. Momentu honetan ezingo nioke denbora gehiago eskaini bertsolaritzari. Hala ere, badakit denbora gehiago eskaini nahi izanez gero, badaudela horretarako moduak. Txapelketa ez da guztia. Askotan bertsolaritza horretara bideratu da, baina badira beste aukera asko, nahi izanez gero, noskiâ&#x20AC;˘
Iñigo Izagirre: “Sentsazio txarrik gabe bukatu nahi dut txapeLketa” IÑIGO IZAGIRRE ITZIARREN JAIO ZEN, 1981EAN. ONDO EZAGUTZEN DITU TXAPELKETAREN BARRUNBEAK, AURTENGOA HIRUGARREN GIPUZKOAKOA IZANGO BAITA HARENTZAT. “ZIRRARA SORTZEN DIT TXAPELKETAK, BAINA ORAIN ARTEKOAK BAINO GUTXIAGO”, KONTATU DU.
Bertsoarekin momentu polita bizi du, baina ez hain polita txapelketarekin. “Txapelketa ondo prestatu beharreko kontua iruditzen zait, oso motibatuta joan beharrekoa. Ez dut denbora askorik izan aurtengoa prestatzeko, ez nago oso motibatuta beraz, ezta mentalizatuta ere. Eta nahiago dut hala egon, ez baitut frakaso bat bezala bizi nahi”, gaineratu du Izagirrek. Ez du uste, beraz, daukan onena emateko moduan dagoenik. Hala ere, “gustura gelditu”, hori da bere buruari jarri dion erronka. “Ea azken egunetan prestatzeko denbora hartzen dudan eta prestaketa horrek emaitza onak ematen dizkidan”. Txapelketako saioa “sentsazio txarrik gabe” bukatu nahi du Iñigo Izagirrek. “Bertsoarekin animatuta nahi dut segitu, bertsotan egiteko gogoarekin eta ilusioarekin. Pozik jarraitu nahi dut bertsotan egiten, deiak jasotzen ditudanean gustura erantzuteko eta bertsotan egitera joateko”. Harentzat bertsoa “jende asko ezagutzeko modua” da. “Plazer bat da askotan, sufrimendu gozo bat beste batzuetan, eta baita sufrimendu txarra ere tarteka. Erronkatxoak eskaintzen dizkit bertsoak, eta txapelketa bezain erronka garrantzitsua izan daiteke niretzat bertso afari bat. “Gaur gustura egon gaituk hiri entzuten”. Hori nahi dut jendeak esatea, bai
66 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
txapelketa batean bai bertso afari batean”, adierazi du. Aurtengo txapelketari buruz hauxe esan du: “Iruditzen zait jende gazte pila bat doala txapelketara, gehienak oso ondo prestatuta joango dira gainera. Indartsu datorren belaunaldi berri baten txapelketa izango da”. Ezustekorik espero ote duen galdetu eta, “izenetan ez dut sorpresa handirik espero, baina bertsotan gauza berriak ikusiko direla uste dut. Hala ere, ez da sorpresa handia izango izen handiren bat finaletik kanpo geratzea”, erantzun du•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 67
GazteLumendi anaiak, biak eta bakoitza BEÑAT GAZTELUMENDI (AÑORGA, 1987) ETA UNAI GAZTELUMENDI (AÑORGA, 1988). ANAIAK DIRA, BERTSO BIKOTEA OSATZEN DUTE ETA AZKEN URTEOTAKO ESKOLARTEKOETAN TXAPELA UGARI JANTZI DITUZTE BIEK ALA BIEK, BAKOITZAK BEREAK NOSKI. ORAINGOAN ELKARTU ETA BAKARRA BAILIRAN ERANTZUN DIETE GALDEREI. BAINA, BI DIRA, BI BERTSOKERA, BI ESTILO ETA BI AMETS.
Eta bi anaiak elkarrekin oholtza handia estreinatzera. Prestaketa ere elkarrekin egingo al duzue? Teorian bertsotan elkarrekin aritzeko asmoa dugu, Usurbilgo bertso eskolan Ibai Esoain eta Xabier Sukiarekin bilduko baikara. Gainera, etxean ere elkarrekin entrenatuko gara. Hala ere, txapelketa baterako entrenamenduan garrantzitsuena ez da elkarrekin bertsotan aritzea, norberak bere bertsokera ahalik eta gehiena garatu behar izaten du, eta lan hori bakoitzak bere kasa egiten du ondoena. Gu biok oso estilo ezberdina dugu kanturako eta, horregatik, ezin dugu entrenamendu guztia elkarrekin egin, bakoitzak bere estiloari jarraitu behar baitio. Ez zarete bikiak, eta hala ere, askotan Gaztelumendi anaiez hitz egiten da. Horrek zer abantaila eta zer desabantaila ditu zuentzat? Guretzat abantailak gehiago ditu desabantailak baino. Gaztelumendi anaiak beti bikote moduan irudikatzen gaituzte, eta horregatik bertso saio gehienetarako bioi deitzen digute. Guretzat oso erosoa da elkarrekin aritzea, oso bertsokera ezberdina eduki arren batek bestea osatzen baitu, bati falta zaiona besteak baitu. Gainera anaia izate horrek saioetan saltsa gehiago jartzeko tartea ematen du, jendeari asko gustatzen baitzaio bi bertsolari elkarri adarra jotzen ikustea, baina guk gauza
68 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
intimoagoekin jo diezaiokegu adarra elkarri, etxe berean bizi baikara, kuadrilla berbera baitaukagu… Entzuleak askotan hori bilatzen du bioi deitzen digunean. Baina egia da desabantaila batzuk ere badituela. Guk bizitza osoa daramagu elkarrekin abesten, eta horrek esan nahi du gure belaunaldiko gainerako bertsolariekin gutxiago aritu izan garela. Gure ustez beti da aberasgarriagoa bertsolari
ezberdinekin kantatzea, bertsotan gehiena besteei entzunez ikasten baita, eta elkarrekin ari garenean badakigu, gutxi gorabehera besteak zer esango duen. Hala ere, erosoagoa ere bada guretzat bi anaiok batera kantatzea, saioren batean saioari berari loturiko ideiak amaitzean elkarrekin sartzea ere errazago egiten baitzaigu. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Zer nolako plaza da zuentzat?
Orain arte eskolarteko txapelketetan eta sariketetan aritu izan gara, baina Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak ez dauka horiekin zerikusirik, askoz jende gehiagok egiten dio kasu, eta gurekin inoiz abestu gabeko bertsolariekin aritzeko aukera izango dugu. Guri ilusio handia egiten digu kantatzeak, esperientzia berri bat izango baita eta bertsoaren barruan zer egin nahi dugun hobeto jakiteko balioko baitigu. Guretzat txapelketa bezain garrantzitsua da txapelketaren aurreko entrenamendua, hor ikusiko dugu benetan zer egin nahi dugun, zein bide landu nahi ditugun, eta bide horiei jarraituko diegu aurrerantzean (txapelketa igaro ondoren ere bai). Beraz, gauza asko elkartuko zaizkigu plaza bakarrean. Zein da zuen helburua? Erronka? Txapelketan ez gara sekula aritu, eta, beraz, ezin dugu helburu zehatzik jarri, ezin dugu esan “fase honetara iritsi nahi dugu”. Erronka txapelketa bera da, badakigu ahalik eta ondoena prestatuta iritsiko garela, baina ezin da jakin nolako eguna tokatuko zaigun, urduritasunak buruari lan egiten utziko ote dion… Orain arte kantatutako saio guztietatik ezberdina da txapelketa; gu saiatuko gara saio arrunt gisa hartzen, baina hori ezinezkoa da ia, ingurukoek ez baitute horrela hartuko eta txapelketako saioa entzutera doazenak ere txapelketako saio bat entzutera joango baitira, ez plazako saio arrunt bat. Gure helburu nagusia garen bezala agertzea izango da, bakoitzak bere indarrak erakustea
70 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
eta ahuleziak estaltzea. Hori da gure helburua, eta hori betez gero gustura geratuko gara. Zer daukazue ikasteko bertsotan? Zer prestatuko duzue bereziki? Ikasita baino gehiago daukagu ikasteko. Gauza gehiegi dira orain zerrenda batean aipatzeko. Batez ere bertsoa saltzen ikasi behar dugu, gorputzarekin komunikatzen. Horrez gain, bertsoa ikusarazten ikasi behar dugu, txikitan arrazoibide ponpoxoa asko lantzen da, baina orain arrazoibide hori lurrera jaitsi behar dugu nolabait, adibide konkretuetara makurtu. Gaurko bertsogintzan konkretutasun horrek garrantzi handia hartu duela dirudi, bertsolariok pelikulak eraikitzen ditugu bakarkako ariketetan batez ere, eta horretan zer hobetu handia dugu. Baina txapelketaren aurretik ez dago guztia ikasteko tarterik, eta bakarkako lana izango da gehiena landuko duguna. Bertsolari guztiak kezkatzen ditu bereziki bakarkako lanak, eta gure kasuan kezka hori are handiagoa da. Orain arte bakarka bi bertso kantatu izan ditugu gehienez, baina txapelketan hiru bertso kantatu beharko dira.
Norbaitek pentsatuko du horrek ez duela beste munduko misteriorik: beste bertso bat kantatu eta listo. Baina ez. Estrategia bat pentsatu behar da kantuan hasi aurretik, ezin duzu lehenengo bertsoan sartu hirugarren bertsoan sartu nahi duzun ideia. Prestaketan horretan aurkitu ditugu zailtasunik handienak; ea txapelketarako ariketa hori behar beste segurtatua eramaten dugun. Eta etxean zer giro bizi da? Etxean txapelketari buruz oso gutxi hitz egiten da, guk ere ez dugu horrenbeste aipatzen. Egia da bakoitza geure gelan aritzen garela errimak lantzen, hitz jokoak egiten… baina gelatik kanpo betiko bizitza egiten dugu. Udan gaude, eta uda oporren garaia da guretzat, arratsaldeetan lagunekin ibiltzen gara… Txapelketa bigarren maila batean dago, oraingoz; badu garrantzia baina badira gauza garrantzitsuagoak ere. Etxean ere hala ulertzen dute eta oso gutxitan hitz egiten dugu txapelketaz. Zuen etorkizuna bertsolaritzan ikusten al duzue? Bai, bertsolaritzan dudarik gabe. Guri plazaz plaza ibiltzea gustatuko litzaiguke, hori da gure helburua, baina horretarako aukerarik izango ez bagenu ere bertsoaren inguruan jarraitu nahiko genuke. Txikitxikitatik mundutxo honetan mugitu izan gara, eta ezinezko zaigu etorkizuna bertsorik gabe imajinatzea•
Joxe Joakin Aizpurua, Unai Gijarro eta Oskar ALberdi Zumaia aLdeko entrenamenduak AIZPURUA (1971) ETA GIJARRO (1980) ZUMAIARRAK DIRA. ALBERDI (1977), BERRIZ, ZESTOARRA. LEHEN ERE ARITUAK DIRA ELKARREKIN BERTSOTAN, ETA TXAPELKETARI BEGIRA ERE SEGURU JARDUNGO DUTELA.
Aizpuruak hitzorduari errespetuz begiratzen dio. “Beldurra ere sortzen dit, izan ere aurrekoan ezezkoa eman behar izan nuen izena eman eta gero, eta espero dut oraingoan gauza bera ez gertatzea”. Duen aurpegi onena eskaini nahi du, barruan daukana agertu nahi du jendaurrean. Bakarkako gaia eta oholtza gaineko tenplea dira, bere ustez, findu beharko lituzkeen alderdiak. Txapelketa lehiatua espero du, “oso ondo prestatutako bertsolari asko baita”. “Oso zaila ikusten dut ezer handirik egitea, baina txepel aritzen banaiz ere ez naiz gustura geldituko”, agertu du Joxe Joakinek. Unai Gijarrorentzat hitzordu garrantzitsua da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, “baina ez nago horrekin itsututa”, kontatu du. Hala ere, ez du batere zalantzarik izan parte hartzeko garaian. “Gustatzen zait txapelketa eta presioarekin hobeto aritzen naiz. Neure burua estutzean, orduantxe ematen dut onena”. Hau da zumaiarrak daukan dohainik onenetakoa, alegia plazan hazi egiten dela. “Urduri pasatzen dut, baina mesede egiten dit. Tentsio puntu horrekin hobeto aritzen naiz”, gaineratu du. Gijarroren ustez, aurtengo txapelketa nahiko irekia izango da. “Bertsolari asko eta maila berdin samarrekoak daude txapelketan,
72 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
eta horrenbestez lehia estua eta polita izango da”. Duen ametsa? Gijarrorentzat lehen kanporaketa pasatzea bera “nahiko amets izango da”. Oskar Alberdirentzat ere berdintsu: lehen kanporaketa pasatzea ametsaren parean jartzen du zestoarrak. Horren erronka, berriz, “saio txukun bat egitea da. Maila oso ona dago eta ni bezalako bertsolarientzat ez da erraza izango lehenengo fasea igarotzea. Jendearengana pixka bat ailegatuz
74 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
gero, gustura”. “Ilusioa eta kezka”; horietxek dira txapelketak zestoarrari sortzen dizkionak. Prestaketari buruz galdetu eta, “gehiena bakarkakoa landu beharko dut, hiru bertso txukun botatzea izan ere ez da erraza gaur egungo gai zabal horietan. Abiapuntu bat bakarrik ematen dizute eta zeuk montatu behar duzu istorio osoa, eta hori egitea nahiko zaila da”, agertu du.
“Txapelketa interesgarria dator, gazteak fuerte datoz eta bertsotan sorpresa bat baino gehiago emango dute. Ahal dudan gehiena saiatuko naiz jarraitzen txapelketa, maila handia dago eta saio onak egingo dira” adieraziz bukatu du Alberdik.•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 75
FeLix Zubia: “Ariketa batean saio gogoangarri bat egitea izango Litzateke nire ametsa” ZARAUTZEN JAIO ETA BERTAN BIZI DA. MEDIKUNTZA IKASKETAK EGIN DITU EHUN, ETA ZAINTZA INTENTSIBOETAN ESPEZIALISTA DA. BERE KASA IKASI ZUEN BERTSOTAN, BERTSO ZAHARRAK KANTATUZ ETA. 1998AN MOTXIAN BERTSO ESKOLAN HASI ZEN. TXAPELKETA ETA SARIKETA ASKOTAN HARTU DU PARTE. BERTSOLARITZA ZALETASUN HANDIA DA FELIXENTZAT: LANEKO KORAPILOAK ASKATZEN LAGUNTZEN DIO ETA BIZITZARAKO TRESNA FRANKO ESKAINTZEN DIZKIO.
Zer nolako plaza da zuretzat txapelketakoa? Plaza oso ederra da Gipuzkoako Txapelketa. Alde batetik, probintzia guztiko bertsolariekin lehian jarduteko modua ematen duelako, eta aurrera eginez gero, puntako bertsolariekin jarduteko ere bai. Bestalde, komunikabide mailan izaten duen oihartzuna askoz handiagoa da. Zein da zure erronka, zure helburua? Nire helburua ahalik eta saiorik onena egitea da, neure buruaz konforme gelditzea, eta ahalik eta gorenera iristea. Eta ametsa? Ametsa, berriz, ariketaren batean saio gogoangarri bat egitea, jendeak urteak joan, urteak etorri gogoan izatea. Nola prestatuko duzu? Prestaketa hasia dugu, alor askotan. Neure kasa errimak, ideien antolakuntza, arrazoiak etab. landuz, eta bertso eskolan taldean bilduz eta ariketak eginez, ametsak eta arazoak elkarbanatuz. Zer moduz dago Gipuzkoan bertsolaritza? Oso osasuntsu dago, begiratu bestela ingurura! Ia laurogei bertsolari txapelketan, eta aurkeztu
76 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
gabeak ere asko dira. Horien inguruan antolakuntza taldea, epaileak, gai-jartzaileak, laguntzaileak… Eta, gainera, ia herri guztietan dago bertso eskolaren bat, haurrak ikasten ari dira, gazteak gogor datoz, kalean bertsotan entzuten da… Zein izan da, zure ustez, arrakasta horren sekretua? Lanik handiena hezkuntzan eman dena da, urteetan bertso eskoletan egina, eta orain ikusten ari garena. Bertsolari gazte asko da, oso onak gainera, eta hemendik urte batzuetara, gehiago eta hobeak izango dira.
Zer da bertsoa zure bizitzan? Bertsolaritza zaletasun handi bat da niretzat. Laneko estualdiak uxatzeko modua, lagunekin egon eta lagunak egiteko bidea. Publikoan hitz egiten ikasteko eta bizitzaren beste alorretarako tresnak ere eskaintzen dizkit. Eta bestetik, nire buruarentzat ariketa egokia, sudokuak baino askoz hobea, barrua askatzen duelako era berean: nire ideien eta sentimenduen leihoa da. Baina beti nire neurrira, nire erara, gehiegi behartu gabe, eta ondo paseaz. Ez banu gozatuko, bertsotan egiteko modua aldatu beharko nuke•
Iñaki ApaLategi: “TxapeLketatik gutxiena gustatzen zaidana jende ona Lehenengotik txapeLketatik kanpo geratzea da” IÑAKI APALATEGI (BEASAIN, 1982) HAMABOST URTE INGURUREKIN HASI ZEN BERTSOTAN, ADIN BEREKO BERTSOLARIAK BAINO GEROXEAGO. ESKOLARTEKO TXAPELKETEN ESPERIENTZIA IZAN ETA GERO, GOIERRIKO BERTSOLARIEKIN DUEN LAGUNARTEAK BULTZATU ZUEN BERTSOTAN JARRAITZERA. GOIERRIKO BERTSOLARITZAN ERAGILE GARRANTZITSUA DA IÑAKI APALATEGI.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa entzute soilak zer sentsazio sortzen dizu? Hasieran gogoa eta konfiantza, lehiaketa faseak ikusita zirrara Zer nolako plaza dela uste duzu? Nik uste orain arte azpibaloratutako plaza izan dela, batez ere beste herrialde batzuetako txapelketek izan duten sona eta haietako mailarekin alderatuta. Aurten hala izango ez ote den esperantza dut. Modu berezian prestatuko al duzu? Ez, honezkero berandu da. Doinuren bat probatu, saioa bisualizatu… Eskaparatea da txapelketa, baita lehia ere. Zer da txapelketatik gutxiena gustatzen zaizuna? Eta gehiena? Gutxiena gustatzen zaidana hauxe da, alegia jende ona lehenengotik txapelketatik kanpo geratzea. Gehiena gustatzen zaidana, konfiantza handiz zaudenean, une estuak. Zer helburu duzu aurtengo? Zerekin geratuko zinateke konforme? Helburua norbere burua jendaurrean ahalik eta ondoena saltzea dela uste dut. Horretarako
78 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
berdin dio irabazi edo lau bertso bikain botata finaletik kanpo geratu. Jendearen buruan sartu behar dugu. Konforme geratzeko gutxienekoa bestelakoa da: gerta liteke guk nahi dugun mailarik eman ezin izatea. Orduan, hemendik bi urtera izango den Euskal Herrikoan lehiatzeko txartela ematen duen postua eskuratzea ondo legoke. Dena den, badakit hori bera ere ez dagoela merke. Eta zein izango litzateke ametsa? Ametsa lehendabiziko postuan geratu eta atzeko zazpiek ere lan
bikaina egitea litzateke. Eta postu onenetan sailkatzen diren besteak orain arte aukera handirik izan ez dutenak balira, hobe. Dena dela, txapelketa irailean hasten da, eta hor izan behar da burua. Ia-ia 80 parte-hartzaile izango zarete. Zer esan nahi du horrek? Parte-hartzaile asko gara, baina kopurua baino garrantzitsuagoa da 80 horien maila. Nik uste dut horietatik askok oso ondo egiten duela bertsotan, eta horrek bai esan nahi duela Gipuzkoan batez besteko maila oso altu dagoela gaur egun•
Joxe Munduate: “TenpLea faLta zait, eta uste dut gero eta gutxiago daukadaLa” ATAUNEN JAIO ZEN, 1972AN. IZENA EMATEKO EPEA BUKATU ETA HANDIK HILABETE BATERA EMAN ZUEN IZENA GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN. “NAFARROAKO FINALEAN ERDI TXANTXETAN ESAN NIEN ANTOLAKUNTZAKOEI NI ERE ANIMATUKO NINTZELA IGUAL GIPUZKOAKOAN PARTE HARTZERA. ETA HAIEK BAIETZ, ANIMATZEKO, ONGI ETORRIA IZANGO NINTZELA. APUNTATU NINTZEN, DAMUTU ERE EGIN NINTZEN GERO, BAINA NOLA IZENA EMAN NUEN, BA AURRERA EGIN BEHAR”.
Lehenengo saio txukun bat eginez gero konforme geratuko da Munduate. Elkarrizketa egiteko garaian burua txapelketan jarri gabe zeukan oraindik, “oporretan zentratuta nabil”. Hala ere, aurreikusia zuen prestaketa lanetan hastea. “Iban Urdangarinekin eta Iker Zubeldiarekin elkartzen naiz bertsotarako”, kontatu zuen. Txapelketa zalea izan da beti, eta hala jarraitzen du. Baina lehiak ez dio batere mesederik egiten. “Kalte egiten dit txapelketak, eta gehiena osasunean, oso urduri ibiltzen bainaiz. Hala ere, beti gustatu izan zait, apustuzalea naiz, euskaldun finen antzera”. Joxeren ustez, “oholtza gainean egoten gehiago ikasi beharko nuke, gauzak pazientzia gehiagorekin egiten. Tenplea falta zait, eta uste dut gero eta gutxiago daukadala”. Adinarekin tenplea ez ote den irabazten galdetu eta azkar erantzuten du, bertsotan jarritako puntuari erantzuten dion zorroztasunarekin; “adinarekin bizkortasuna galtzen da eta hori konfunditzen da tenplea irabaztearekin, baina gauza desberdinak dira horiek”. “Lehengo estiloko bertsolaria”. Hala definitzen du bere burua Joxe Munduatek, eta horretatik abiatuta, txapelketaren estiloa aldatzen ari
80 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
dela uste du. “Jende gazte asko dator, ariketak eta bertsoak ondo prestatzen dituztenak etxean. Eta orain txapelketan jartzen diren gai zabalekin, ba etxean prestatutako bertsoak gero eta gehiago entzungo ditugu. Aurtengo txapelketan sorpresak ere izango dira”, esanez bukatu du ataundarrak•
Jon Ansa, Iker Goñi eta Manex Mujika, XenpeLarko semeak IKER GOÑI (1978) BARAKALDON JAIO ETA BOST URTE ZITUELA DONOSTIAKO INTXAURRONDO AUZORA JOAN ZEN BIZITZERA. DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN EUSKAL FILOLOGIA IKASI ETA ELEKTRONIKA DENDA BATEAN HASI ZEN LANEAN. BERTSO ESKOLETAKO IRAKASLE ETA UDALEKUETAKO BEGIRALE ERE IZAN DA. BERTSOTAN KARLOS AIZPURUAREKIN IKASI ZUEN INTXAURRONDOKO BERTSO ESKOLAN. OIARTZUNGOAN ETA XENPELAR BERTSO ESKOLETAN ERE IBILI DA. EGUN, ASTIGARRAGAN BIZI DA.
“Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak sentimenduren bat sortzen badit urduritasuna da, plaza garrantzitsua delako. Ikusle gisa, ordea, desiatzen nago bera heltzeko. Txapelketa hau izena eman nuenetik daukat buruan, behin izena eman eta gero atzera bueltarik ez duelako. Ez dut uste inorentzat denik besterik gabeko plaza bat, ez niretzat behintzat, nahiz eta saio bakarra egin. Lau urtean behin egiten den txapelketa da eta bertsolari gazteei ate asko zabal diezaieke, txapelketa ona egiten dutenei batez ere. Guztiok ahalik eta prestatuen joango garela uste dut, nahiz eta gero zorteak ere bere papera jokatuko duen”, kontatu du Iker Goñik. Txapelketa duina egitea du erronka. “Lehen kanporaketa gainditzea oso zaila ikusten dut eta ez dut helburu moduan jarri. Pasako ez garenon artean puntuazio altua lortu nahi nuke, eta horrek saio ona egitea eskatzen du. Horixe nahiko nuke. Ametsa, berriz, lehen kanporaketa gainditzea”. Prestaketari begira, beste bertsolari askorentzat bezala, Iker Goñirentzat ere bakarkako lana izango da bereziki landu beharrekoa; “ofiziotan aritzen gaude ohituak, eta horrek ez dit konplikazio handirik sortuko”, gaineratu du.
82 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Goñirentzat prestaketa txapelketaren alderdi polit bat da. “Horrelako txapelketa baten aurrean denok sentitzen dugu halako zorabio bat, ezinegon bat. Larritasun horrek zeure burua prestatzera behartzen zaitu eta denok egoera beretsuan egonik elkarren babesa bilatzen dugu. Prestaketa horren ondorioz geure burua bertsotan erosoago, edo esan badaiteke, abilagoa sentitzen dugu, eta sentsazio politak dira. Garai horretako beste saioetara ere konfiantza handiagoaz joateko aukera ematen digu”, esan du prestaketari buruz. “Txapelketa jendetsua, maila altukoa eta bikaina espero dut”, esanez bukatu du Goñik. Iker Goñi Errenteriako Xenpelar bertso eskolaren bueltan ibiltzen da, baita Ion Ansa ere. Goñik, Ansak eta Mujikak elkarrekin prestatuko dute txapelketa•
ANSAK (ORERETA 1977) ZINEMA IKASKETAK EGIN DITU BARTZELONAN. BESTE LANEN ARTEAN, AEKN IRAKASLE IBILI DA XENPELAR EUSKALTEGIAN. ITZULTZAILE ETA EUSKARA ZUZENTZAILE ERE IZAN DA, ETA BARTZELONAKO EUSKAL ETXEAN IRAKASLE ETA KOORDINATZAILE ARITU DA. 2006AN ETBKO HITZETIK HORTZERA TELEBISTA SAIOKO ERREDAKTORE HASI ZEN. HERRI MUGIMENDUKO TALDE ETA ELKARTE UGARITAN IBILIA DA. TXIKITATIK DATORKIO BERTSOZALETASUNA, ETA XENPELAR BERTSO ESKOLAKO KIDE DA 1993AN HASITA. “Ez dakit nire bertsokera zein neurritaraino den baliagarri txapelketa baterako” adierazi digu Ansak. “Aukeran nahiago dut bertso afari batean kantatu, baina ahalik eta gehien gozatzen saiatuko gara”. Oreretarrak garbi dauka zein den bere erronka: “Bertsoaldiren
bat apartatzeko modukoa egitea”. Horren helmuga, berriz, bigarren fasera pasatzea izango da. Neurri txikiak gustatzen zaizkio Ion Ansari eta ofiziotan nahiko ondo moldatzen da. Duen hutsunerik handiena, berriz, bakarkako lana da. Halaxe aitortu du berak. Aurtengo txapelketan parte hartuko duten ia 80 bertsolariez gain, beste asko aurkeztu gabe geratu direla nabarmendu du oreretarrak. “Bi gauza esan nahi ditu horrek: Gipuzkoan bertsolari asko dagoela, eta bertsozaleari gustatzen zaiola hauek lehian ikustea”, aipatu du kopuru horren gainean•
84 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
MANEX MUJIKAK (DONOSTIA, 1976) AXULAR ETA SANTO TOMAS LIZEOETAN EGIN ZITUEN IKASKETAK ETA BERTSO MUNDUAN IKASTOLA GARAIAN JARDUN ZUEN BATEZ ERE, ESKOLARTEKOETAN ETA AFARI ETA SAIO TXIKIETAN. UNIBERTSITATE GARAIAN NAHIKOA UTZI ZUEN, HERRIARTEKO TXAPELKETA IRITSI ZEN ARTE; TXAPELKETAREN AITZAKITAN HELDU ZION BERRIRO BERTSOARI. “Egia esan, zalantza asko izan nituen txapelketan parte hartu ala ez. Azkenaldian bertsoarekiko lotura ahul samarra izanda, pereza pixka bat ere ematen zidan. Izena ematea internetez egin ahal izateak dauka ziurrenik txapelketan parte hartu izanaren errua. Lanean ari nintzen goiz batean bertsozale elkartearen web orrian sartu eta inspirazio momentu batean eman nuen izena; elkartera joan edo deitu izan banu, ziurrenik ez nukeen pauso hori emango. Dena den, behin honetan jarrita badaukat kantatzeko gogoa”, aitortu du Manexek.
Azken bi txapelketetan hortxe mugan geratu zen, bigarren fasearen atarian. Horregatik, ilusio berezia egingo lioke aurtengoan bigarren fasera pasatzeak, “baina saio polita egin eta gozatzearekin konformatuko nintzateke”, gaineratu du. “Errimak eta doinuak dira ziurrenik nire hutsunerik handiena. Saiatu naiz zerbait lantzen, baina ez zait erraz gertatzen denbora ateratzea”, kontatu du Manex Mujikak. Izan ere lau hilabeteko semea dauka. Lasaitasuna da, bere esanetan, bere alde daukana. “Saioa puntu batekin hasten dut, baina gero lasaitu egiten naiz” esanez bukatu du•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 85
Juanito eta KarmeLe
MitxeLena, txapeLketako aita-aLabak OIARTZUNGO KARRIKA AUZOKO OIANTZABAL BASERRIAN JAIO ZEN, 1953AN, JUANITO MITXELENA. OINARRIZKO IKASKETAK EGITEN ETA BASERRIAN LAGUNTZEN IGARO ZUEN HAURTZAROA ETA GAZTAROA. ONDOREN OIARTZUNGO ETXEBESTE LANTEGIAN HASI ZEN LANEAN ETA GAUERO ESKOLARA JOATEN ZEN. OIARTZUNGO UDALEAN HASI ZEN ITURGINTZAN. GARAI HARTAN OSO GUSTUKO ZUEN BOXEOA, ERRENTERIAN ENTRENATZEN ZUEN ETA GUDU EDO KONBATE BAT JOKATZERA ERE IRITSI ZEN. GAZTETATIK DA BERTSOZALE, ETA AUTODIDAKTA IZAN DA. URTE ASKO DITU BERTSOTAN, ETA AZKEN URTEOTAN KARRIKAKO BERTSO ESKOLAN DABIL.
Karmele (Oiartzun, 1988) Batxillergo Humanistikoa egin eta Psikologia ikasten ari da Donostiako EHUn. Txikitatik kirol zalea izan da eta hainbat kirol ekintzatan parte hartu du, batez ere futbolean. Juanito Mitxelena bertsolariaren alaba izanik, etxetik datorkio bertsozaletasuna. Hamar urterekin Oiartzungo Elizalde ikastetxeko bertso eskolan hasi zen eta geroztik hainbat bertso eskolatan ibili da (Haurtzaron, Udal bertso eskolan,…). Eskolartekoetan eta gazte sariketetan kantatu izan du. Bertso idatziak ere landu ditu, baita hainbat lehiaketa irabazi ere. Aitak berrogeita hamalau urte ditu eta alabak hemeretzi. Biak dira bertsolari. Juanito, aspaldi hasitakoa, berandu bere ustez. Garaiz, hala ere, bere zaletasunaz gozatzeko. Halaxe egiten du orain astero herriko bertso eskolan. Karmele, berriz, garaiz dabil, eta bide luzea dauka aurretik, aitak osatutakoa bezain luzea. Bataren eta bestearen bideak askotan gurutzatu dira, biak Oiartzungo bertso eskolaren bueltan baitabiltza. Aurten berriz gurutzatuko dira, lehenengoz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan. Juanito, berriz ere, txapelketako parte-hartzaile beteranoena izango da. Karmelek, lehenengoz hartuko du parte.
86 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Juanitori etxetik datorkio bertsozaletasuna. Bere aita ez zen bat-batean aritzen normalean, baina bertsopaper zaharrekin maiz ikusten zuen semeak. “8-10 urte nituenean hasi nintzen aitak erakutsitako bertso zaharrekin. Bertso saioetara joaten nintzen ahal nuen guztietan. Orduan ez zegoen gaur bezalako aukerarik, baina saiatzen nintzen zeudenez baliatzen”, kontatu du.
Bertso eskolarik —gaur egun ezagutzen diren moduan— ez zegoen Juanito umea zenean. Hogeitaka urte zituenean lagun kuadrilla bat biltzen zen tabernaren batean bertsotan egiteko, baina ez Juanitok nahi bezainbeste. Aukera gutxi zuen bertsotan egiteko. “Euskara lantzeko aukera handirik ere ez zegoen gure garaian, eta horren falta sumatzen dut.
Gerora etxean liburuak irakurrita landu dut nik euskara maila”. Azkeneko urteotan Oiartzungo bertso eskolan dabil, bera baino dezente gazteagoak diren bertsokideekin. Aurretik izan ez zuen aukeraz baliatu nahi du orain, eta gustura dago horrekin. Gipuzkoako txapelketan aurten berriz ere Juanito Mitxelena izango da parte-hartzaile zaharrena. Horrek ez dio zirrara berezirik sortzen, “bertso eskolan ere gazteekin ibiltzen naiz, eta ez dut inolako arazorik”. Badaki oraingo aukerak gaztexeagoa zenean izan balitu, agian bere bertso ibilbidea oparoxeagoa izango zela. Alferrik da, ordea, atzera begira egotea. Nahiago du aurrera begiratu, eta aitzakia ederra ematen dio horretarako alaba Karmelek. Etxeko txikiena da Karmele, lau anai-arrebatan gazteena. Ez da bertso munduan sartu den senide
bakarra, aitak ondo asmatu baitu bertsozaletasuna zabaltzen etxean. Karmeleren lehenengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa izango da aurtengoa. Zalantzan egon zen azken unera arte aurkeztu edo ez aurkeztu. Azkenean izena eman eta dagoeneko hasia da prestaketa lanetan, bere lagun Alaia Martinekin batera. “Gipuzkoako txapelketa, niretzat, egin beharreko plaza bat da, probatu beharreko plaza bat. Helburu handirik finkatu gabe noa txapelketara eta saiatuko naiz ahal dudana egiten. Emaitzak onak baldin badira, ba primeran, eta bestela bada ez naiz larrituko. Gaztea naiz eta hemendik lau urtera ere hor egongo da txapelketa”, kontatu du Karmelek. Etorkizunari begira jarrita, bere burua bertsolari ikusten du oiartzuarrak, baina ez du ideia horrekin bere burua estutu nahi. Aitaren aholkuak ere bide horretatik doaz. “Karmeleren bidea gertutik jarraitzen dut eta ondo ari
dela uste dut. Hala ere, presarik ez izateko aholkatu nioke, lasai hartzeko txapelketa, ez baita hil edo bizikoa”, agertu du Juanitok. Ez omen da gehiegi larritzen alaba bertsotan ikusten duenean: “beti izaten da halako urduritasun txiki bat, baina ez naiz larritzen. Konfiantza handia dut Karmelerengan eta badakit, bere mailan, txukun ibiliko dela eta asmatuko duela aurrera egiten. Segurtasun handia ematen dit”, gaineratu du. Okerrago pasatzen duena ama da, eta horregatik apenas joaten den bertso saioetara. “Ama oso urduri jartzen da ni bertsotan ari naizenean eta oso gutxitan ikusi nau”, kontatu du Karmelek. Mitxelenatarrenean bertsoa normalean baino gehixeago entzun da uda honetan. Txapelketa, bakoitzak bere taldearekin prestatu duen arren, etxean ere arituko dira entrenatzen Juanito eta Karmele•
EUSKARAZ BIZI, BERTSOA BIZI FINAL-LAURDENAK. AZAROAK 4, IGANDEA, ARRATSALDEKO 5etan USABAL KIROLDEGIAN.
88 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 89
ImanoL Lizarazu: “Jendaurrekoa gustatzen zait niri, eta pLaza egarriz nago” IGELDOKOA DA IMANOL LIZARAZU (1985), BAINA HAN BERTSO ESKOLARIK EZ DAGOENEZ, ORIOKOEKIN ELKARTU OHI DA BERTSOTAN EGITEKO. BIGARRENEZ HARTUKO DU PARTE, AURTEN, GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAN. “AURRENEKOAK GAZTE SAMAR HARRAPATU NINDUEN, HEMEZORTZI URTEREKIN. ORAIN, BAI BEHAR ERE ETA, BADAKIT ZER DEN TXAPELKETA ETA HELBURU BATEKIN NOA, LEHEN FASEA PASATZEKO HELBURUAREKIN”.
Ez da lan erraza izango. “Bertsolari asko eta maila berdintsukoak asko daude. Horregatik, hasieratik hasten garenontzat final baten antzekoa izango da lehen saioa. Hil edo bizi, dena ematera joango gara. Denak maila berdintsukoak gara. Horregatik, gaiek, plazak eta egoerak baldintzatuko dute sailkatzeko fase hori”. “Etxeko bertsolaria izan naiz beti, eskolan gutxi ibilitakoa. Bertsoa natural botatzea gustatzen zait, hitz ponpoxorik gabe eta bertsoa poetizatu gabe”, definitu du bere burua Imanolek. Etxetik jaso du bertsozaletasuna; familia guztia omen da bertsozalea. “Lau urte nituenerako bertsotan ari nintzen”, kontatu du. Finalera begira, ez du ezusteko handirik espero Lizarazuk. “Betikoak izango dira finalean, ez dut ezusteko handirik espero. Maialenek ez aurkeztea erabaki du eta, ondorioz, txapelketa irekixeagoa da, baina betikoak ikusiko ditugu finalean. Jokin Uranga, Iñaki Gurrutxaga eta halako bertsolariek izan dezakete aukeraren bat”.
90 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
“Ni egiten dakidana erakustera joango naiz, gero saio gehiago egiteko aukeraren bat sortzeko. Saio gehiagoren egarriz nago ni, eta askotan txapelketan bigarren egiteak ez du ezertarako balio ez bazara bertsozalearengana iristen eta gerora ez badizu deitzen. Ez dut nik lorpenik eta txapelik nahi, niri jendaurrekoa gustatzen zait eta plaza egarriz nago”, esan du Igeldokoak•
MieLanjeL Aiertza: “TxapeLketan saio bikainak entzutea espero dut” AIZARNAZABALEN JAIO ZEN MIELANJEL AIERTZA, 1975EAN. HAMAHIRU-HAMALAU URTE ZITUENEAN PIZTU ZITZAION BERTSOTARAKO GRINA, ETA JULEN ZULAIKA, MANTXI ETA JON MAIAREKIN IKASI DU BERTSOTAN. AIERTZAREN ESANETAN, GAUZA BEREZIA DA TXAPELKETA. “ALDE HORTATIK, SORTZEN DIDAN SENTIMENDUA ERE EZBERDINA DA, BAINA EZ DIOT BEREBIZIKO GARRANTZIRIK EMAN NAHI. AZKEN BATEAN, SAIO BAT GEHIAGO DA. NIK URTEAN ZEHAR OSO SAIO GUTXI EGITEN DITUT ETA DITUDANAK APROBETXATU NAHI DITUT. HAU, BESTE BAT GEHIAGO DA, NAHIZ ETA PLAZA ARRUNT BAT EZ DELA ONARTU BEHAR DUDAN”. HALA ERE, HORRENTZAT TXAPELKETAKO GAUZARIK EDERRENA BERTSO ONAK ENTZUTEKO ETA GOZATZEKO ESKAINTZEN DEN AUKERA DA.
Bere buruarekin gustura geratzea da Aiertzak txapelketari begira daukan erronka. “Entzuleengana iristea ere nahiko nuke. Ez diot helmugarik jarri neure buruari. Txapelketa batek asko marka lezake, onerako edo txarrerako… eta txarrerako markatzea behintzat ez da komeni, beraz nire erronka gustura gelditzea da. Zaila da, baina ahal bada bertsotan gozatu egin nahi dut”. Abuztu bukaeran artean prestaketan buru-belarri sartu gabe zegoen Aiertza. “Orain arte prestaketa berezirik ez dut egin. Normalki Zestoako Oskar Alberdi eta biok aritzen gara bertsotan, bi astean behin edo horrela. Orain, txapelketa hau aitzakiatzat hartuta Zarautza joaten gara biok. Han Mantxi, Nahikari, Felix, Ainhoa, Juaristi eta abarrekin elkartzen gara. Orain gaiekin eta aritzen gara gehiago. Baina hala ere, gehiago prestatu behar nukeela aitortzen dut. Etxean bakarka egiten den lanari ere garrantzitsua deritzot, eta nik hori ez dut egiten. Bertsotarako laguna behar dut”. Prestaketa lan horretan arreta berezia eskaini beharko dio bakarkako lanari. “Gaia jarri eta hiru bertso botatzea asko kostatzen zait. Horrez gain, errima almazena handitu eta kantakera ere hobetu
92 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
beharra daukadala uste dut”, esan du Mielanjelek. Erregularra izatea eta huts larririk ez egitea bere alde du aizarnazabaldarrak. Aurtengo txapelketari begira jarrita, oso lehiatua espero duela esan du Aiertzak. “Ez dago faborito argirik. Finalera sartzeko hautagaien zerrenda zabala da. Gazteak oso gogor datoz eta saio bikainak entzutea espero dut”. Parte-hartzaile kopuru handiari dagokionez, hauxe esan du Mielanjel Aiertzak: “Nire ustez, hiru gauza esan nahi ditu horrek: lehenik, Gipuzkoan bertsolari asko dagoela; bigarrenik, oro har,
gehienok txapelketa zaleak garela; hirugarrenik, lau urtean behin egitea egokia dela; horrela, egokitzen denean gogo biziz hartzen dugulako”•
Egoitz ALkorta, hiru bertso eskoLatan bueLtaka MUTRIKUKO BEANO BASERRIAN SORTU ZEN, BAITA BIZI ERE 2007AN AZKOITIRA JOAN ARTE. MUTRIKUKO LIZEO POLITEKNIKOAN EGIN ZUEN BATXILERGOA; ORAIN CNC ZENTRO MEKANIZATUAN MEKANIKO ARI DA. ZAZPI URTE ZITUENEAN HASI ZEN BERTSOTAN MUTRIKUKO GOIZEKO IZARRA IKASTOLAN, ETA EGUN MUTRIKU ETA AZPEITIKO ERNIARRAITZ BERTSO ESKOLETAN ARI DA BURU-BELARRI.
Neskalagunak animatu zuen txapelketan parte hartzera. Baina Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa aspaldian buruan duen erronka da harentzat. “Nire erronka urduritasunari aurre hartzea da, plaza txukun bat egitea. Hortik aurrerako helburua, nire buruarekin gustura geratzea eta jendearengana gerturatzea da.
Eta urrutirago iristen banaiaz, askoz hobe”, kontatu du Alkortak. Hartara, harentzat, “nahiko lorpen” izango da lehen kanporaketa pasatzea. “Astean hiru aldiz bertso eskoletan ibiltzen naiz, bai Mutrikun, bai Azkoitian, bai Azpeitian. Mutrikun Xabier Astigarraga, Eneritz Azkue,
Joseba Goienola eta Gorka Ostolazarekin aritzen naiz, Mikel Aizpurua buru dugula. Azkoitian Jokin Suduperekin, eta Azpeitian, talde eder bat osatzen dugu Loidisaletxe buru dugula”, kontatu du bere prestaketari buruz. Bakarkakoa lantzea komeni zaio batez ere, baina, gainerakoan, ez dio “hutsune nabarmenik” sumatzen bere buruari. Dituen dohainei buruz galdetu eta, “erantzuteko gaitasuna” nabarmendu du Alkortak. “Nahiko txapelketa parekatua” espero du, faborito nabarmenik gabe. “Zenbat eta zabalagoa izan aukera dutenen zerrenda, orduan eta interesgarriagoa suertatuko da” esanez bukatu du•
94 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Iñigo ArzeLus: “TxapeLketan kantatzea ametsa da niretzat” BERGARAN JAIO (1982) ETA BERGARAN BIZI DA. INGENIARITZA IKASKETAK EGIN DITU “MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOAN”. PATXI GOIKOLEAREKIN IKASI ZUEN BERTSOTAN ETA “PLAZATIK GAZTETXERA” GISAKO TXAPELKETETAN KANTATU IZAN DU.
Lehenengoz aurten hartuko du parte Gipuzkoako txapelketan. “Aurreko Gipuzkoako bertso txapelketan parte hartzeko izugarrizko gogoa izan arren, ondo prestatu gabe nengoela eta, bertan behera utzi nuen. Aurten, berriz, ikasketak eta lana tarteko, ezin izan dut nahi beste prestatu, baina, hala ere, bertan kantatzea niretzat amets bat da eta espero dut maila egokia emango dudala”, kontatu du Arzelusek. Ilusio handia egiten dio bergararrari txapelketak eta lehen fasea pasatzea izugarria izango litzatekeela aitortu du, “nahiz eta dagoen maila ikusita, ez den lan erraza izango”. Beste askok bezala, Arzelusek ere bakarkako lanari dio errespetu handia. Errimak eta doinuak ere ondo prestatu beharko dituela uste du. “Hutsunerik handiena, gazte gehienoi gertatzen zaigunez, plaza falta dela uste dut”, gaineratu du. Arzelusen ustez, prestaketa onena plaza da, “egoera desberdinak bizi eta haietatik ikasteko aukera ematen du. Txapelketak sortzen
96 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
duen presioak beharbada ez du norberak duen guztia ematen edo adierazten uzten”. Puntuei erantzuten nahiko ondo moldatzen dela uste du. Gainerakoan, “maila handiko eta entzule askoko” txapelketa espero du bergararrak•
Oier Aizpurua eta Aitor Urbieta, bi Lagun on aurrenekoz pLaza handian AITOR URBIETA ITZIARREN JAIO ZEN, 1987AN, BAINA OSO UME ZELA JOAN ZEN BIZITZERA ZARAUTZERA. ESKOLARTEKOTIK DATOR GIPUZKOAKO TXAPELKETARA, ETA HORREGATIK-EDO, “IZUGARRIZKO ERRESPETUA” SORTZEN DIO HITZORDU HANDIAK. “EZ DA BEREZIKI ASPALDIAN BURUAN NEUKAN HITZORDU BAT, BAINA EZ NUEN PASATZEN UTZI NAHI”, KONTATU DU.
Itxura ona eman nahi du, eta esateko dituenak indarrez esan nahi ditu, “eta ez lotsaz kokilduta geratu”. Hartara, amets baten parekoa izango litzateke “saioko lehena egitea eta nire lagun on eta kanporaketan kantukide izango dudan Oierrek bigarrena, eta biok aurrera igaro ahal izatea”. Aitor Urbieta, Oier Aizpuruarekin eta Hodei Iruretagoienarekin elkartzen da txapelketa prestatzeko. Beldurrik handiena ematen diona bakarkako lana da, izan ere “bakarka hiru bertso ez ditut inoiz bota jende aurrean, bi ere gutxitan, beraz hori hobetzeko premia daukat. Abiadura-puntu bat hartzea ere ez litzaiguke gaizki etorriko”, esan du Urbietak. Bere alde daukanaz galdetu eta zera erantzun du, “halako erantzun fresko eta bizi samarrak irteten omen zaizkit tarteka”. Txapelketa handia espero du izango dela aurtengoa. “Kalitate handikoa, jendea gogotik ari baita biltzen eta prestatzen. Bestalde azpiegiturak, kamara aldetik-eta bolumen handia hartuko du, eta beraz, jende askorengana iritsiko garela iruditzen zait”.
aspaldidanik buruan dudan hitzordu bat. Nire burua ezagutarazteko aukera bat dela esango nuke”, agertu du Oierrek txapelketaz galdetuta.
Aitor Urbietak aurten estreinatuko du Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Eta hitzordu berezi horretan ondoan izango du Oier Aizpurua laguna. “Besterik gabeko plaza bat ez dela argi dago, ez behintzat niretzat, hala ere ez da
Egiten dakiena egiteko gai izatea da Aizpuruaren helmuga. Lagunaren pareko ametsak ditu Oierrek ere, hau da, “saio bikain bat egin eta bigarren saiora pasatu”. Bakarkakoa landuko du bereziki Oier Aizpuruak. Bere alde
98 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
dauka “ideietan originaltasuna, eta topikoei muzin egitea”. Ia 80 parte-hartzaile izango ditu aurten txapelketak. Horri buruzko hausnarketa ere egin du zarauztar gazteak: “Zenbakiak berak esaten du zer pasatu den, alegia gero eta bertsolari gehiago garela. Bertso eskoletatik jende berria ateratzen da etengabe, bertsolariok ugaltzen ari gara. Eta bertsozaleak? Ez dakit, espero dut baietz…”•
Iker ZubeLdia eta Iban Urdangarin, freskotasuna dakarren bikotea IKER ZUBELDIA (1981, ZEGAMA) ETA IBAN URDANGARIN (1985, ATAUN) DEZENTE IBILTZEN DIRA PLAZAN ELKARREKIN, BERTSOLARI BIKOTE EGINAK DAUDE, EGAÑA-LIZASO GAZTEAK DIRA. ONDO EZAGUTZEN DUTE ELKAR, ONDO EZAGUTZEN DU BATEK BESTEAREN BERTSOKERA ETA PLAZAN ELKARREKIN MAJO FUNTZIONATZEN DUTE. “BIOK GARA ERASORA JOTZEN DUGUNAK. NOR HASTEN DEN, BESTEAK EUTSI EGIN BEHAR DIO ERASOARI. BAINA PLAZAZ PLAZA GUSTURA IBILTZEN NAIZ NI IKERREKIN”, KONTATU DU URDANGARINEK.
Dituzten gaitasunez galdetu eta, freskotasuna nabarmendu du Urdangarinek. “Gure ezaugarri onena azkar erantzuteko gaitasuna da, tabernako bertsolariak gara gu. Asko landu gabe joaten gara txapelketara, gure kalterako, baina abantaila da freskotasuna daukagula eta inork espero ez duen tokitik ateratzen garela”. Konpondu beharrekoa, berriz, bakarkako lana da. Horretan ados dago Iker Zubeldia. “Bakarkako lana da beldurrik handiena ematen didana. Urtean zehar jaialdiak baino gehiago bertso bazkariak eta afariak nola egiten ditugun, ba gutxitan jartzen gaituzte bakarkako lanetan, eta hankamotz aritzen gara lan horietan. Gure gabezia hauxe da, kartzelako lana alegia”, esan du Zubeldiak. Kasualitateak kasualitate, Gipuzkoako Txapelketako lehen kanporaketan biak elkarrekin egokitu dira. Zumarragako saioan pare-parean izango dira. “Zuk ondo egiten ez baduzu, zure lagunik onenak edo gertukoenak ondo egitearekin konformatu beharra daukazu. Horrekin ere asko pozten zara, beti dago pozteko arrazoiren bat. Baina nik nahiago dut txapelketan Iker eta biok elkarrekin ez izan”, gaineratu du Urdangarinek. “Iker peligroso samarra da ofiziotan, hautsi egiten du asko. Hala ere, nik ez daukat plazako bertsokera asko aldatzeko asmorik, beti egiten duzu finago-edo
100 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
txapelketan, errimak ere gehiago zaintzen dituzu…”. Aspalditik dago Iban txapelketari begira jarrita. “Gogoa eta urduritasuna sortzen dizkit txapelketak, lasaitasunik ez behintzat. Ez daukat txapelketarako horrelako zera handirik, baina beharrezkoa dela ikusten dut eta gustura joaten naiz”, jarraitu du esaten. Urdangarinek ez du txapelketa proba gisa ikusten, “ez da bat bestea baino hobea dela erakusteko tokia, parte-hartzaile guztiak lagunak baikara. Faktore asko sartzen da jokoan eta onena ere kanpoan geratzen da egun txarra izanez gero”.
Hirugarrenez aurkeztuko da aurten Gipuzkoako txapelketara Iker. Aurrekoan, 2003koan, finalaurrekoetara iritsi zen. “Aurrekoan hainbeste egitearekin konforme egongo naiz, aho zapore onarekin geratu bainintzen aurreko txapelketan. Ez daukat amets berezirik. Lehenik eta behin nire buruarekin konforme geratu nahi dut, eta hortik aurrera, final laurdenetara iristea lortzen badut, ba primeran. Hartara, Euskal Herrikorako txartela lortuko dut”. Iker Zubeldiak garbi dauka zein den duen bertuterik onena: “entzuleak baino gehiago neuk gozatzen dut beti”•
Joseba Barandiaran: “Asier Iriondorekin apustua egin dut, baietz haren aurretik geLditu” JOSEBA BARANDIARAN (LEGAZPI, 1973) EKONOMISTA DA, ETA IKASKETAK AEBETAN, FRANTZIAN ETA ESPAINIAN EGIN DITU. BERTSOTAN, IKASTETXEAN HASI ZEN OSO GAZTETXO ZELA. BAT-BATEKO SARIKETA BATZUETAN PARTE HARTUA DA, ETA GAI-EMAILE MODURA ERE SAIO UGARI EGINDAKOA.
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak “ardura pixka bat” ematen diola aitortu du Joseba Barandiaranek. “Ez da edozein plaza, baina buruan ere ez dut ibili iritsi den arte”. Bere buruari saio on bat egiteko erronka jarri dio. Hala ere, helmuga nagusia bestelakoa da. “Bertso eskolako kide den Asier Iriondoren aurretik gelditzea da helburua. Apustua dugu tartean. Duela lau urtekoaren errebantxa da, nahiz eta, tamalez, ez garen saio berean kantatzekoak”. Hortik aurrera, kanporaketa gainditzea bera ametsa litzateke, nahiz eta “gaiztoa” ere izan daitekeela uste duen. “Bestalde, apustua irabazteko modu ziurrena litzateke, noski”. Legazpi, Urretxu eta Bilboko bertso lagunekin prestatu du txapelketa. Bereziki landu ditu doinuak. “Doinu errepertorio murritz samarra dut. Dena dela, etorrian, joskeran, errimetan… beteguneak baino gehiago hutsuneak ditut”, esan du legazpiarrak. Garbi dauka, hala ere, zer den txapelketa: “Badakit hau guztia
102 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
jolas bat dela, ez joko bat. Ez dut galtzeko ezer, lagun batekin egindako apustuaz aparte. Gainera, bertso afari on baterako aitzakia emango digu”. Hartara, Barandiaranentzat
txapelketan parte hartzea “Behobia-Donostia amaitzea bezalatsu da”. Txapelketa interesgarria espero du, ezustekoz eta tentsioz betea•
Gorka Etxeberria: “SaiLkapen nagusian nire atzetik ahaLik eta bertsoLari gehiena egotea da heLburua” GORKA ETXEBERRIA (ORERETA, 1985) EZ DA BERRIA TXAPELKETAN. AURREKOAN ERE PARTE HARTU ZUEN. AZKENALDION, ORDEA, BERTSOLARITZA PIXKA BAT APARTE UTZIA DU ETA OLERKIGINTZAN ARI DA BURU-BELARRI. BERTSO MUNDURA BUELTATZEKO MODUA ESKAINIKO DIO TXAPELKETAK.
Nolako hitzordua da zuretzat Gipuzkoako txapelketakoa? Sentimendu asko sortzen dizkit txapelketak, baina ez txapelketak berez duen esanahiarekin. Azkenaldion alde batera utzia dut bertsolaritza eta olerkigintzari ordu gehiago eskaintzen dizkiot. Horregatik txapelketa pilak jartzeko ordu egokia dela iruditzen zait eta ilusio handiz nago berriro ere bertso munduan sartzeko. Zein izango da zure erronka? Nire erronka Hernanin saio txukuna egitea da; ikusirik saio fuertea dela helburu nagusia laugarren postuan jarri dut, eta seigarren gelditu arren, sailkapen nagusian jendea atzetik izatea da aurtengo helburua. Nolako prestaketa egingo duzu? Prestaketa berezirik ez dut egingo: astean behin elkartuko gara Oreretan bertso-eskolako kideak eta txapelketako ariketak landuko ditugu. Iker Goñi, Manex Mujika, Ion Ansa, Haritz Casabal, Arkaitz Oiartzabal… Hutsunerik sumatzen al duzu zeure buru horretan? Hutsunerik ez, baina asko landu beharrekoa zortziko nagusia da. Ondo hasiz gero, konfiantza hartzen da hurrengo ariketan gogotsu jarduteko. Ondo hastea dut
104 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
helburua, gainerakoa etorriko da. Kartzela ere dezente landu dut eta landu beharra dut, baina konfiantzarekin egonez gero, kartzelakoa ere ondo aterako da. Eta zure dohainik nabarmenena? Dohainik handiena ez dakit, baina neurri txikian beti ibili naiz gustura, eta Hernanin ere hala izatea espero dut. Jende kopuruz txapelketa garrantzitsua da aurtengoa. Hori egia da, baina beste ikuspuntu bat ere badu horrek. Beste herrialdeekin konparatuz lehen alde handiagoa zegoen; baina azkenaldian gauzak parekatu egin dira zorionez, nahiz eta Gipuzkoan oraindik bertsolari gehiago izan. Gero eta bertsolari gehiago dago eta baita gero eta zale gehiago ere. Lana ondo egiten dela esan nahi du horrek.
Nolako txapelketa espero duzu? Sorpresarik izango dela uste dut eta horixe espero dut, baina auskalo zer gertatuko den. Gainera, Donostian, abenduaren hamaseian, gazte asko izatea espero dut•
Lasarteko Laukotea: Andoni Otamendi, Iñaki Petxarroman, Zigor Iriondo eta Unai Muñoa ASTERO-ASTERO ELKARTZEN DA LASARTE-ORIAKO TALDEA BERTSOTAN EGITEKO. TXAPELKETA PRESTATZEKO AITZAKIAN, HAIN GUSTUKO DUTEN LAGUNARTEA ETA BERTSOA UZTARTZEN ASMATZEN DUTE, DOTOREXEAGO BATZUETAN ETA ZABARXEAGO BESTE BATZUETAN. BAINA BETI GUSTURA.
Andoni Otamendik (Lasarte-Oria, 1973) bi aldetatik biziko du txapelketa: talde antolatzailean dabil buru-belarri eta bertsotan gogotik. Irakasle eta antropologia ikasketak egin zituen, eta aspaldion lan ugaritan aritua da. 2004an hasi zen Bertsozale Elkartean lanean, Hedapeneko eragile gisa. Etxetik datorkio bertsozaletasuna, eta Lasarteko bertso eskolan dabil gaur egun. Sariketa eta txapelketa dezente jaso eta ezagutzen ditu. Aurtengo Gipuzkoakoa aspaldidanik dauka buruan Otamendik. “Gaur egun ere txapelketek indar handia dute bertsolariak sailkatzeko”, esan du. Horren erronka nagusia “erronkarik ez izatea” da, bere buruari helmugarik ez jartzea. Adierazi duenez, daukan hutsune handiena “oholtza gainean egoten ez jakitea da”. Aldarte ona falta zaiola uste du. Eta dohainik handiena zein duen galdegin diogu. “Hamaika izatea” erantzun du. Dudarik gabe, bertsolari baten erantzuna da. “Ni txapelketako talde antolatzaileko kidea naiz eta txapelketa sendoa izango dela badakit, hasieratik bukaera arte, final eder batekin, gainera”, aurreratu du Otamendik. Iñaki Petxarromanentzat (Lasarte-
106 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Oria, 1973) bigarren Gipuzkoako txapelketa izango da aurtengoa. Kazetaria da Petxarroman —Berria egunkarian egiten du lan—, eta liburu batzuk argitaratuak ditu. “Niretzat plaza berezia izango da, baina ez diot aparteko garrantzirik emango. Oso plaza gutxi egiten ditut, eta, nolabait esateko, hau plazarik handiena eta beldur eta tentsio gehiena sortzen didana da”. Bigarren aldiz parte hartuko duen Gipuzkoako txapelketa honetan aurrekoan egindako lana txukundu nahi luke, “lau urte horietan egin dudan ibilbidearen isla izan dadin nahi dut”. Bakarkako lanak emango omen dizkio lanak, eta ausardiak laka. “Ausarta naiz nire esku ez dauden erronkei aurre egiteko”, kontatu du.
Aipatutako hirukotearekin prestatu du txapelketa, eta gustatzen zaio txapelketaren aurreko prestaketa hori. Baina horri ere neurria hartu behar zaiola uste du. “Prestatzea beti da ona, bertsotan eta beste edozein jardunetan. Kontua da batzuek astean hiru plaza dituztela, eta horien oinarria altua dela abiapuntutik. Ia inoiz kantatzen ez dugunontzat, abiapuntua askoz ere beherago dagoenez,
prestaketarekin ezin da oso urruti iritsi. Hala ere, gehiegi prestatzen dena ere erre daiteekeela badaki bertsolari askok. Oreka aurkitzea da zailena, eta egokiena”. Otamendi, Petxarroman eta Iriondo kintoak dira. Zigor Iriondo txirrindularia izan zen 21 urte bete zituen arte, eta afizionatuetan aritzera iritsi zen. Andoni Otamendi eta Pablo Suberbiola herrikideek bertsozaletu zuten, eta bizikletaren gainean, entrenamenduetan, hasi zen bertsotan. Jendaurrean gutxi kantatutakoa da. “Urduritasuna sortzen dit txapelketak. Badakit zerbait handia izango dela, eta ez dakit gai izango naizen horretarako. Batzuetan handiegia ez ote zaidan gertatuko pentsatzen dut”, kontatu du Iriondok.
108 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
“Herri mailako” eta “lagunarteko” bertsolaria dela uste du: “Niretzat bertsoa ondo pasatzeko aitzakia bat da”. Eta txapelketan izena emateko arrazoi nagusia hauxe da: ondo pasatu. “Txapelketan izena eman dut prestaketagatik, horrek dakarren guztiagatik: lagunartea, afariak, asteroko hitzorduak… Eta badakit kantatu behar dudan egunean ez dudala ondo pasatuko, sufritu egingo dudala”. Duela lau urtekoan dezente sufritu zuela gogoratzen du Zigorrek: “Orion kantatu nuen. Oso-oso urduri nengoen eta aurten lasaiago egongo naizela espero dut, konfiantza handiagoarekin. Duela lau urteko bataioa oso gogorra izan zen”. Nahiko garbi du, beraz, “saioan sufritu eta txapelketa jarraitzen gozatu” egingo duela, “batez ere
lasartearren bat hurrengo fasera edo finalera pasatzen baldin bada”. Hala ere, bere buruari honako erronka hau jarri dio: “txapelketa honetan nik kantatzen dudanean ez nuke sufritu nahi. Txapelketan gustura kantatu, sufritu gabe kantatu nahiko nuke. Hortik aurrera zerbait polit eginez gero, bada, primeran”. Honako pronostiko hau egiten ausartu da Zigor. “Pentsatzen dut betikoak hor izango direla, baina izango da sorpresarik. Bada bertsolari gazteen belaunaldi bat, ez horren gaztea eta ez hain hasiberria. Eta horietakoren bat finalean izango dela uste dut. Agian bertsozalea denarentzat ez da aurpegi berria izango, baina bai bertsoaren periferian egon daitekeen jendearentzat. Horientzat ezustekoa izan daitekeen baten bat finalean egongo dela uste dut”.
kantatzea izango da, “barrutik kantatu eta naizen hori erakutsi”.
Taldeko gazteena da Unai Muñoa. 1982an jaio zen Tolosan eta bere lehen urteak Berrobin pasatu zituen. Sei urte zituela joan zen Lasarte-Oriara bizitzera. Etxetik datorkio bertsozaletasuna, eta bertsolari moduan Lasarteko bertso eskolan trebatu zen. Gaur egun, Bertsozale Elkarteko irakaslea da hezkuntza arautuan.
sentsazio hori, eta gogoz noa txapelketara”, kontatu du.
Gogoz ekingo dio txapelketari Muñoak. “Txapelketak beti dira berezi samarrak. Nire burua proban jartzeko aukera da, badakit nire bertsoak epaituak izango direla eta, egia da, bestelako plazetan bizi ez ditudan sentsazioak bizi ohi ditudala horrelakoetan. Zaila izango da aurrera egitea, lehia gogorra izango da, eta horrek estutzen nau apur bat. Hala ere, gustukoa dut
Oso motibatuta dago txapelketa honekin, baina, hala ere, nahiago du bere buruari helburu zehatzik ez jarri: “badakit aukera asko ditudala lehenengo fasetik ez pasatzeko, baina, aldi berean, aurrera egiteko aukerak ere baditut. Nahiago dut saioz saio zer gertatzen den ikusi, eta denborak esango du noraino helduko naizen”. Hartara, horren erronka nagusia bere ahotik
Bakarkakoa landu beharko du bereziki. “Bakarka egin beharreko prestaketarako nahiko alferra naiz. Etxean ez dut kolperik jotzen, eta hori hutsune handi samarra da”, aitortu du Muñoak. Hamaika Bertute ekimeneko sortzaileetakoa da eta, noski, bertuteak ere hamaika ditu: “Oholtzan ni izaten asmatuko banu, freskotasuna izan liteke nire dohainik handiena. Baina nire buruari bertuteak baino gehiago hutsuneak sumatzen dizkiot”. Maila handiko txapelketa espero du Unai Muñoak, baita giro bikainekoa ere. “Jende mordoa mugituko du txapelketak, eta hori da onena. Oholtzan edo oholtzatik kanpo gozatzeko izan behar du, eta ni seguru nago hala izango dela”•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 109
Bixente Gorostidi eta Josu OiartzabaL, koinatu tituLua estreinatu berritan KOINATUAK DIRA BIXENTE GOROSTIDI ETA JOSU OIARTZABAL. BIXENTE IRAILAREN 15EAN EZKONDU ZEN JOSUREN ARREBA OIHANAREKIN. EZTEI BIDAIA BEREZIA IZAN DUTE, GIPUZKOAKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN ARABERAKOA. “ASTEBETE IGUAL JOANGO GARA, BAINA EZ OSO URRUTIRA”, KONTATU ZUEN BIXENTEK EZKONDU BAINO EGUN BATZUK LEHENAGO.
Bertsolaritzak parte handia dauka istorio honetan, bertsotan egitera joanda ezagutu baitzuen Gorostidik emaztea. “Mendiluzerekin joan nintzen kopletan egitera Zamalbidera, Oihanaren auzora. Han ezagutu genuen elkar. Hasieran nik ez nekien anaia bertsolaria zuenik ere, gerora izan nuen Josuren berri”. Koinatuak ez omen dira elkarrekin bertsotan askotan aritzen. Aurtengo Gipuzkoako Txapelketa nahiko modu berezian bizi du Bixentek. “Aurreko txapelketak agian buruan gehiegi ibili ditut, eta aurtengoa gutxiegi”, esan du. Izan ere, ezkontza eta etxebizitza berria prestatu beharra egokitu zaio tartean, eta arreta galduta ibili da. “Ez dut denbora gehiegi izan txapelketan pentsatzen jartzeko” esan du. Ez da txapelketa zalea, baina txapelketan parte hartu egin behar dela uste du. “Azkenean batek bestea eskatzen du. Gero plazaz plaza ibili nahi baduzu, txapelketan maila eman behar duzu. Eta plazaz plaza ez baldin bazara ibiltzen, zaila da gero txapelketan maila ona ematea. Osagarriak dira neurri batean”. Plaza gutxi samarrekin dabil; gustura egingo lituzke gehiago. “Hala ere, aurten izan dut plaza gehiago egiteko aukera eta ez ditut egin, oso lanpetuta ibili bainaiz”, agertu du amezketarrak. Saio onak egitea dauka aurten helmugatzat, horrekin konforme. Ez
110 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
du gehiago zehaztu nahi, ez du gorago begiratu nahi. “Jende gaztea gogotsu eta ondo prestatuta datorrela ikusten dut aurten, eta ni, berriz, ia-ia eztei bidaiatik zuzenean iritsiko naiz. Aurtengoa berezia izango dela uste dut”. Txapelketa borrokatua, irekia, aberatsa eta polita espero du, “aurrekoak bezalakoa”. “Bertsotan ondo egiten duen jende asko dago, txapelketarako oso ondo prestatzen dena”, gaineratu du. Ez du, halere, txapelketa hau nahi bezala prestatu. Gorostidik bere buruari
ikusten dion hutsune nabarmenena urduritasuna da: “gustura landuko nuke hori, baina ez dakit hori nola lantzen den”. Dituen gaitasunez galdetu eta “erregulartasuna” aipatzen du. Txapelketetan lortutako emaitzak nahiko onak izan dira, “baina beti dago zer hobetua”. “Guk plaza gutxi egiten ditugu eta txapelketan probatu behar ditugu sentsazio guztiak; doinu berriak, gaiei heltzeko moduak… Esperimentu guztiak txapelketan bertan egin beharra tokatzen zaigu, eta hori oso arriskutsua da”•
Josu OiartzabaL: JOSU OIARTZABALENTZAT GIPUZKOAKO PLAZA HANDIA EZ DA HIL EDO BIZIKO HITZORDUA. “BURUAN DAUKAT TXAPELKETA, BAINA EZ DA BURUAN DAUKADAN GAUZA BAKARRA”, KONTATU DU. “NIRETZAT EZ DA HIL EDO BIZIKO PLAZA. PUNTA-PUNTAN DABILTZANENTZAT DA TXAPELKETA GARRANTZITSUA, HORIEI ERAGITEN DIE, BAINA GAINERAKOENTZAT EZ ZAIT IRUDITZEN HAIN GARRANTZITSUA DENIK”, GAINERATU DU.
Hala ere, parte hartuko du, gustura gainera. “Sekula ez dut txapelketan parte hartzeko zalantzarik izan, aurten alabaina zalantzak izan ditut. Azkenean parte hartzea erabaki dut eta gustura noa txapelketara. Azken batean, egun bateko, saio bateko kontua da. Ondo-ondo joanez gero, beharbada saio gehiago izango dira baina…”. Oiartzabal ez da txapelketako bertsolaria, ez da gehien maite duen plaza. “Asko larritzen eta urduritzen naiz, eta ez dakit zergatik, ez daukat inongo presiorik, baina edozein bertsoafaritan txapelketan baino hobeto aritzen naiz”. Hori konpontzeko onena plazak egitea da, eta hori ez dago norberaren esku. “Azkenean zure bertsokera fintzeko eta hobetzeko aritu eta aritu egin behar da, saioak egin behar dira. Eta gu txapelketaren bueltan aritzen gara zer edo zer, baina ez gehiegi”. Lehengo gaiekin oraingoekin baino errazago aritzen zen Josu Oiartzabal. “Oraingo gai zabal horiekin askoz gehiago kostatzen zait istorio oso bat asmatzea gai konkretu bati hiru bertso botatzea baino”. Bertsolari klasikoa da Josu Oiartzabal, hala definitzen du askok, eta baita berak ere bere burua. Oiartzabalek ez du ezusteko handirik espero txapelketan. “Betikoak ibiliko dira puntan. Gaztetan maila ona ikusten dut,
112 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
baina ez dut inor ikusten besteen gainetik ikaragarri nabarmentzen denik. Ez dut sorpresarik espero”, esanez bukatu du•
Aitor Sarriegi eta Odei Lopez, irakasLea eta ikasLea eLkarren ondoan, eLkarren kontra AITOR SARRIEGIK (BEASAIN, 1976) INFORMATIKAKO INGENIARITZA IKASKETAK EGIN ZITUEN ETA IRAKASLE IZAN DA AGURAIN ETA LA PUEBLA DE LA ABARKAKO IKASTOLETAN. TXIKITAN, IKASTOLAN HASI ZEN BERTSO ESKOLAN. MIKEL MENDIZABALEKIN HASI ZEN JENDE AURREAN KANTATZEN, 1989AN. ESKOLARTEKO TXAPELKETETAN ARITU ZEN ONDORENGO URTEETAN. LIZARDI SARIA (1992) ETA OSINALDE SARIA (1993) IRABAZIRIK DITU. BERTSOPAPERETAN SARI UGARI LORTU DITU. EUSKAL HERRIKO TXAPELKETAN FINALAURREKOETAN KANTATU DU 1997, 2001 ETA 2005EAN, ETA GIPUZKOAKOAN 1995EAN ETA 2003AN.
Horrentzat Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa “gerturatzen ari den eguna da. Txapelketa nagusiko txartelak daude jokoan eta ez dut uste, besterik gabe, plaza inorentzat denik”, gaineratu du beasaindarrak. Hartara, Sarriegiren erronka txapelketa nagusirako txartelak lortzea izango da. “Baina posible ez bada saiatuko naiz drama ez bihurtzen”.
kopuruagatik eta baita egin beharko ditudan ariketengatik ere. Eskolartekoa eta Gipuzkoakoa oso desberdinak dira. Bakarkako hiru bertso horiek zorabio handia sortzen didate”. Gauzak horrela, bere buruari ez dio erronkarik jarri Odei Lopezek, “nire mailako saio bat eginda konforme izango naiz”, kontatu du.
Ametsaren parekoa izango litzateke, berriz, finalean sartzea. “Konfiantza falta” da, esan du, bereziki landu behar duena, eta “erregulartasuna” da bere alde duena. Aitor Sarriegi ez da berria txapelketa giroan, batzuen batzuk pasatakoa da, eta, bere ustez, “txapelketak duen onena emaitza eta gerorako uzten duen zaporea da, ongi irteten denean; saioen tentsio berezi hori ere niri asko gustatzen zait”, adierazi du.
“Bizioa” da Odeientzat bertsoa, bertsoarekiko lotura handia sentitzen du, eta aurrera begira ere bertsotan jarraitzeko gogo bizia du. “Kantatzeko lotsarik ez izatea” da duen bertuteetako bat. Landu beharrekoaz galdetu eta, “dena” erantzun du, umorez, Lopezek•
Aurtengoan izango den partehartzaile kopurua kontuan izanda, Sarriegik “gero eta zailago” ikusten du aurrera egitea. “Dena den, ez dut uste duela hamar urte baino bertsolari gehiago dagoenik. Bertsolari izan nahi duen jende gehiago bai, baina ez bertsotan egiten duen jende gehiago”, gaineratu du. Bertso eskolako irakaslea da Aitor Sarriegi eta Odei Lopez (Legorreta,1988), berriz, ikaslea.
114 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Irakasleak animatuta eman zuen izena txapelketan Odeik, “oso konbentzituta egon gabe”. Behin izena eman eta gero, ordea, ilusioz beteta dagoela esan du bertsolari gazteak. Eskolartekotik Gipuzkoakora egingo du salto, eta salto handia iruditzen zaio hori Lopezi. “Errespetu handia ematen dit Gipuzkoako Txapelketak, bai aurrean izango dudan entzule
Oiartzungo bertso kuadriLLaren saLtoa Alaia Martinek, Mirari Martiarenak, Haritz Casabalek, Manu Goioganak eta Karmele Mitxelenak pare-parean osatu dute beren bertso ibilbidea. Gipuzkoako txapelketarako saltoa ere elkarrekin emango dute, gogoz, ilusioz eta zalantzaz beteta, baina lasai hala ere.
Alaia Martin oiartzuarra da eta hemeretzi urte ditu. Duela lau urte kalkuluak egin eta aurtengo txapelketan parte hartzeko modua izango zuela ikusi zuenetik garbi izan du aurkeztu egingo zela. “Beharbada, lau urtean behin izaten denez, hobeto datorkizu txapelketa hogeita bat edo hogeita bi urterekin, maila hobea duzula uste baita. Baina, hala ere, ez dut zalantzarik izan eta garbi izan dut aurkeztu egin behar nuela”, agertu du oiartzuarrak. Zalantzak izatekotan txapelketaren beraren funtzioaren inguruan dauzka, ez baitu gehiegi sinesten lehiaketan. “Ez dakit txapelketak zenbateraino sortzen dituen sentimendu errealak. Egun konkretu horretan eta publiko horren aurrean zorte ona edo txarra daukazun da kontua. Nik garrantzi handiagoa ematen diet beste saio batzuei, bertso-afariei,
116 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
bertso-bazkariei eta halakoei eta hortik jasotzen dudanari”. Hala ere, kontraesan txikiz betetako grina sortzen dio txapelketak Alaiari, presioarekin hazi egiten dela onartzen baitu. “Presioak daukadan onena ematen laguntzen dit eta lehia gustatzen zait puntu batean. Ez zaizkit gustatzen lehiaren ondorio negatiboak, baina lehia bera bai”. Haritz Casabalek ere garbi izan du txapelketan aurkezteko aukera. “Niri, azken batean, berdin zait non, nola eta norekin. Nik kantatu
egin nahi dut eta posible baldin badut, bertsotan egiteko aukera guztiak baliatuko ditut”, agertu du. Ez da, adierazi duenez, txapelketako bertsolaria; zirikatzea eta azken puntuan ahalik eta ezusteko handiena ematea gustatzen zaio, bertsoari bere osotasunean hainbeste garrantzi eman gabe. “Nahiago dut taberna batean aritu goizaldeko bostetan epaimahaiaren aurrean arratsaldeko bostetan baino”. Karmele Mitxelenak zalantza handiak izan ditu aurkeztu edo ez aurkeztu. Bertsoarekin krisialdi txiki bat pasatu ondoren izena emateko epearen azken egunean erabaki zuen baietz, aurkeztuko zela Gipuzkoako txapelketara. Alaia Martin bere lagun minak parte handia dauka erabaki horretan. Bertso kuadrilla honetakoa da Karmele, baina bere aita Juanito
Mitxelenarekin elkartu dugu aurkezpen ale berezi honetarako. Mirari Martiarenak ere behin eta bitan pentsatu behar izan du aurkeztu edo ez aurkeztu. “Haserrealdia izan dut bertsoarekin eta parte ez hartzeko asmoz egon naiz. Azkenean, laneko batek animatuta eman nuen izena. Lankide horren urtebetze egunean eman nuen izena eta izena emateko orria mahai gainean utzi nion. Jasotako opari onena zela esan zidan eta han daukagu bulegoan jarrita nire izena orri batean”. Manu Goioganak garbi dauka txapelketak onura ekarriko diola. “Badakit saio bat gutxienez izango dudala, segur aski herritik kanpora. Eta txapelketatik aterako dudan onena prestaketa izango da. Badakit modu berezian prestatuko dudala txapelketa eta horri esker nire maila hobetu egingo dela. Eta zenbat eta maila hobea izan, orduan eta gehiago disfrutatuko dut bertsoarekin. Txapelketa aitzakia izango da datozen saioetan gusturago kantatzeko”. Gipuzkoako txapelketako oholtza handirako saltoak ez die beldurrik ematen oraindik, ez dute zorabiorik izaten. Hala ere, agian oholtzako eskailerak igotzeko momentuan sortuko zaie korapilorik sabelean. Parean izango dituzten entzuleak ere eskolartekoan izaten dituztenak ez bezalakoak izango dira, eta horrek ere eragin lezake urduritasuna. “Zorabioa sortzen duten gauzak gustatzen zaizkit niri.
Eskolarteko publikoa oso konkretua da eta ez da bereziki gehiena gustatzen zaidana. Igual txapelketakoa ere ez da gehiena gustatzen zaidan entzuleria, baina, txapelketan denetarik nahasten da: eskolartekoa, bertso afaritakoa, herri txikitakoa… publiko berria ezagutu nahi dut eta aukera izan nahi nire burua ezagutarazteko. Beste momentu batean eta beste plazaren batean publiko horren aurrean kantatzeko aukera izatea gozamena izango da”, agertu du Alaiak. Haritzi, berriz, berdin zaio nor izango duen aurrean, “ni nire jokoa egitera noa”, esan du. “Oholtzatik kanpo makarra samarra naiz, errebelde fama daukat. Oholtzan ere badaukat horietatik, baina beste modu batera kantatzen badakidala erakutsi nahi dut. Beste txapelketetan ez dut zorte handirik izan eta neure burua ezagutarazi nahi dut Gipuzkoakoan”.
Oso zentzukoak ageri dira guztiak eta amets egiteko aukera emanda ere, nahiago dute hankak lurrean ondo tinkatuta mantentzea, gehiegi agian. “Ametsik onenak amestu aurretik egia bihurtzen diren horiek dira, amesten ere ausartzen ez zaren horiek. Nik ez dut amestu nahi, ez dudalako mugatu nahi nire ametsa hasi aurretik. Saio ona egiten baldin badut, ba primeran. Ahal dudan urrutiena iritsi nahi dut, eta ez amestu lehenago zer lortu nahi dudan. Espero baino askozaz gehiago lortzen saiatuko naiz”. Azkenean, Alaia Martin ausartu da bere barruko gogoen berri ematen. Haritz ere animatu da amets egiten. “Xamoaren aurretik geratzea da nire ametsa, batez ere afari bat jokoan dagoelako. Oreretako bertso eskolan gazteena izan naiz eta bertakoei, beti babesa eman didaten horiei, nire onena eskaini nahi diet, zor diedalako. Hori ere ametsa da”. Ea, bada, hanka puntetan jarri, ametsak behatzekin ukitzen saiatu eta bertsotan ondo eginez gozatzen duten entzule jendea; aurrerago beste hamaika plazatako lagun izan litekeen entzuleria alegia•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 117
Urko Egaña, Beñat Lizaso eta Jokin Sodupe: hesteetako hiru korapiLo desberdin BAKOITZAK BERE HELMUGAK ETA ZIRRARAK DITU, ETA HIRUREK DUTE KORAPILO TXIKIA HESTEETAN, NORBERAK DAGOKION FORMAKOA. AZPEITIAN ELKARTU OHI DIRA GOGOAK, GRINAK ETA KORAPILOAK PARTEKATZEKO.
Urko Egaña (Azpeitia, 1979), taberna bateko nagusien semea da, eta bizi osoa bertan darama lanean. Horrek ez dio denborarik kendu bertso eskola, zenbait kirol eta ikasketak tartekatzeko. Ikasketetan lehen pausuak Azpeitian egin zituen, geroago Zarautzen, eta, ondoren, euskal filologiako ikasketak egin ditu Gasteizko fakultatean. Katalunian ere aritu da ikasten. Bertsotan, eskolarteko finalean eta Lizardi sariketako beste final batean kantatu du. Zirrara berezia sentitzen du Egañak: “dudan sentimendu edo zirrara berezi hau gehiago da bertsolaritzarekiko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarekiko baino. Nire kasuan bertsolaritzarekin berrelkartze bat da. Ia lau urte ditut bat-batekotasuna usaindu gabe. Gainera, urteotan herrialde kataluniarretan aritu naiz ikasketak burutzen eta bertso mundua erabat baztertuta eduki dut”. Erronkaz galdetu eta, bere buruari jarritakoa dagoeneko bete duela esan du Urkok: “Bertsolaritzara itzultzea”. Beñat Lizasorekin prestatuko du txapelketa, baina bere prestaketa “inprobisazio hutsa” izango dela aitortu du. Landu beharko duenaz galdetu eta, honako hau erantzun du Egañak: “Hutsetik hastea bezala egingo zait. Egunen joanak emango dit nire gabezien berri eta horren arabera ibiliko naiz”.
120 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Beñat Lizaso (Azpeitia, 1982) Sebastian Lizasoren seme zaharrena eta Joxe Lizasoren biloba da. Hartara, etxetik datorkio bertsozaletasuna. Hamalau urterekin hasi zen bertso munduan, Azpeitiko Ikasberri Ikastolan eratu zuten bertso eskolan, Andoni Larrañaga eta Leire Ostolaza irakasle zituela. Gaur egun Erniarraitz bertso eskolako kidea da, eta Juan Joxe Eizmendi Loidisaletxe du irakasle. Eskolartekotik eta bat-bateko sariketa ugaritatik pasatu da.
Sentimendu berezia sortzen dio txapelketak Beñati. “Hogeita lau urte ditut eta zerbait egitekotan badakit orain egin behar dudala”, esan du. Hartara, bere burua txapelketan probatzera doa, “bertso afari eta bazkarietan, libreko saioetan-eta eroso sentitu ohi naiz, baina txapelketek arduratu egiten naute: zer gai ipiniko didaten, zein kantukide… Neure burua gustura utzi eta aurreneko kanporaketa pasatzen badut, ba oso ongi”.
B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N
Bakarkako lanak prestatuko ditu arreta bereziz; “Berez ez naiz oso saiatua izan orain arte, txapelketetan aurrera egiteko gogoa izan arren, ez naiz sekula ere saiatu behar den moduan. Aurten probatzeko gogoa dudanez, bakarkako lanetan saiatuko naiz gehienbat, hiru bertso osatzea beti kosta izan baitzait. Eta, bestalde, bertsoa hobeto osatzen saiatu nahi dut, betelan egokia egiten”, adierazi du Lizasok. Horrentzat, txapelketak duen onena saio eguna da. “Goizean goizetik antzematen duzu zerbait berezi duzula egun horretan, eta hori gustatu egiten zait”. Horrela ikusten du Beñatek aurtengo txapelketa: “Nire ustez beti bezala finalean fijoak dauden hiru edo lau badaude, eta hortik aurrera lehia handia izango da falta den laukotea osatzeko. Ezusteko batzuk ere izango dira, egingo duela uste eta ez duena egingo, eta alderantziz. Polita izango da”. Jokin Sodupe (Azkoitia, 1988) da hirukotea osatzen duena.
122 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Bere burua probatzeko plaza polita izango da Gipuzkoako txapelketa. “Eskolartekoan bertso gutxi bota behar izaten da, eta Gipuzkoakoan probatu behar dut neure burua. Orain artekoa baino erakusleiho handixeagoa da”. “Hitzak eta ideiak ez errepikatu”, hori izango da bereziki zainduko duena.
Jon Loategi, bertsozko mezularia
A MURIZA
“Joan eta ahal dudan ondoen kantatu behar dut, hori da helmuga”. Ez du uste gorputzak dar-dar egingo dionik: “lehenengo bertsoa kantatu eta gero askatu egiten zait hesteetako korapiloa. Espero dut Gipuzkoako txapelketan ere hala izatea”, esan du Jokin Sodupek.•
Enaz banaz
X ABIER
Bere lehenengo Gipuzkoako txapelketa izango da, Eskolartekotik dator beraz, eta badu sabelean halako sentsazio berezi bat. “Orain lasai nago, baina eguna gerturatu ahala urduritzen hasiko naizela pentsatzen dut”.
X ABIER
Nahiago du amets gutxi egin. Hala ere, ausartu da amesten: “finalerdietan kantatzearekin amets egitea ez da txarra, Euskal Herriko txapelketara pasatzea lortu baitezaket horrela”.
A MURIZA
Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Agur sagar beltzeran
Iñigo Gorostarzu: “Egiten dudan guztia nire aLdekoa izango da” BERASTEGIKO ETXE-ORDE BASERRIAN JAIO ETA HAN BIZI DA EGUN. TOLOSAN LANBIDE HEZIKETAN IKASI ZUEN ETA ELEKTRIKARIA DA. AITAREKIN HASI ZEN BERTSOTAN 6-8 URTE ZITUELA. SERIOXEAGO 16-17 URTE ZITUENEAN EKIN ZION. MIKEL MENDIZABALEK ANIMATU ZUEN BERTSOTAN JARRAITZERA, ETA BIXENTE GOROSTIDI IZAN ZUEN IRAKASLE BETELUKO BERTSO ESKOLAN. LEITZAKOAN ERE IBILTZEN DA.
Ez ditu plaza asko egiten Iñigo Gorostarzuk. Horregatik edo, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa oso plaza berezia da harentzat. Txapelketak ematen duen morbo berezi hori gustatzen zaiola aitortu du. Aurrenekoz parte hartuko du aurten Gipuzkoakoan eta itxura ona ematea izango da helburu nagusia. “Bereziki landu beharko dut ea nola patxadan egon. Beti izan naiz momentuan urduri jartzen naizen pertsona. Beste batzuk aurretik jartzen dira urduri. Ni, ez. Aurretik patxadan egon eta momentuan jartzen naiz urduri, eta aurreneko bizpahiru minutuak txarki pasatzen ditut. Gero asmatzen dut trantzea gainditzen”, kontatu du. Alde du presiorik batere ez izatea. “Ez dut ezer galtzeko, ezer erakusteko. Egingo dudan guztia nire aldekoa izango da”.
gehiago prestatu beharra dago. Hori oso ongi dakit”.
Txapelketa gutxi samar prestatu ote duen sentsazioa dauka Iñigo Gorostarzuk, “behar baino gutxiago”.
Gorostarzuk bertsoari serioago heltzeko asmoa du, “serioago prestatu eta bertsolari gisa hasteko asmoa dut”. Horrentzat bertsolaritza mundu handi bat da, “jolas giroan pasatzeko aitzakia”.
“Txapelketa beti da erakusleiho ona. Gustatuko litzaidake plaza gehiago egitea urtean zehar, baina nire martxan ez dut uste gai izango naizenik plaza gehiago egiteko. Plaza gehiago egiteko ni baino
124 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Lehia handia espero du txapelketan, “batzuk koska bat goiago egongo dira, eta hor atzean ere lehiatua izango da. Goian eta behean izango da lehia, maila
berdintsuko bertsolari asko dago eta. Lehen kanporaketa pasatzea bera amets handia izango litzateke niretzat. Lehen kanporaketa pasatuz gero, ez dakit noraino igoko naizen”•
Beñat Iguaran: “ZirikatzaiLe samarra naiz” BEÑAT IGUARAN VILLABONAN SORTUA DA, 1988 URTEAN, ETA BERTAN BIZI DA. BERTSO ESKOLAN HAMAIKA URTEREKIN HASI ZEN, ETA HAMABI URTETIK AURRERA PARTE HARTU DU ESKOLARTEKOETAN, TXIKIEN NAHIZ HANDIEN MAILAN. AMAIA AGIRRE IZAN DU BERTSO IRAKASLE.
Zer sentimendu sortzen dizu txapelketak? Ez dit sentimendu berezirik sortzen, beldur pixka bat bai. Ez da besterik gabeko plaza bat, baina egia esan, ez da aspalditik buruan nuen hitzordu bat ere, hasiera batean ez bainuen asmorik parte hartzeko. Zein izango da zure erronka? Ez daukat erronka berezirik, dakidana eginez gero edo neure buruarekin gustura geratuz gero, nahikoa dut. Eta zein lorpen izango litzateke ametsaren parekoa? Lehen fasea pasatzea amets bat izango litzateke, baina badakit oso zaila dela, eta ez dut esperantza handirik. Zer nolako prestaketa egingo duzu? Norekin? Ez dut prestaketa berezirik egingo, nahiz eta gauza batzuk besteak baino gehiago landu ditudan. Prestaketa Amaia Agirrerekin egin dugu, bertso eskolako irakasle bera da eta.
Eta dohainik handiena? Ez dakit bestek ez bezalako dohainik badudanetz; agian zirikatzaile samarra naizela, horixe.
Zer da bereziki landu beharko duzuna? Bereziki landu beharrekoa bakarkako lana izango dela iruditzen zait, izan ere orain arte bakarka bertso bakarra bota ohi genuen. Baina txapelketan hiru izango dira eta hori koska dezentea da.
Ia 80 parte-hartzaile izango zarete aurtengoan. Hainbeste parte-hartzaile izateak gauza asko esan nahi du, baina batik bat Gipuzkoan bertsolaritza aurrera ari dela eta gero eta afizio handiagoa dagoela. Eta, noski, horrenbeste jenderekin maila ere altua izango da.
126 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Nolako txapelketa espero duzu oro har? Txapelketa ona irtengo dela esango nuke. Maila oneko jende asko dago eta saio onak izango dira dudarik gabe. Askok ongi prestatuko zuten txapelketa, beraz, maila altua izango da eta saio onak entzun ahal izango dira•
Aitzol Barandiaran eta Jokin Labayen Bilbon egindako Lanaren emaitza BIAK GIPUZKOARRAK BADIRA ERE, BILBON ARI DIRA IKASKETAK EGITEN ETA BERTAKO BERTSO ESKOLAN JARDUTEN DUTE BERTSOTAN. AITZOL BARANDIARAN (1986) ATAUNDARRA DA ETA JOKIN LABAYEN (1984) ARRASATEARRA. BARANDIARANENTZAT AURTENGOA GIPUZKOAKO LEHEN TXAPELKETA IZANGO DA, LABAYENENTZAT, ALDIZ, BIGARRENA, 2003KOAN ESTREINATU BAITZEN OHOLTZA HORREN GAINEAN.
honetako txapelketa batean parte hartzen dudala. Esperientziarik eza izan liteke nere gabeziarik nabarmenena. Eta alderdi ona? Ba galtzeko ezer gutxi duzula jakiteak ematen duen segurtasuna. Horrez gainera, ilusioa”. Aitzol Barandiaranek “ustekabez betetako” txapelketa espero du, eta seguru ez zaiola inporta bera ere ustekabe horietako bat izatea. “Luzea eta entzutekoa”. Halakoxea espero du txapelketa Jokin Labayenek. Horrentzat oso hitzordu tentagarria da. “Gogoa sortzen dit batez ere, lau urtez behin delako eta maila ona izango duela
badakidalako. Froga bat izango da, saio polit bat eta kantukide lehiakor asko…eta dena prestatu, joan eta bertsotan egin!”. Grina eta ilusio horren bultzadaz, konfiantzarekin aritzea eta “bertso bakoitzean zerbait eskaintzea” izango da Labayenen erronka. “Helmuga lehenengo saioa izango da, eta saioaren barruan bertso bakoitza. Bat botatakoan hurrengoa, eta horrelaxe ariketaz ariketa”. Jarrera da Jokinek bereziki landu nahi duen alderdia: “konfiantza eta mikrofono aurrean egoteko modua. Aurreko txapelketan horrek garrantzi berezia duela konturatu nintzen, sentsazio hori izan nuen”•
Aitzolentzat plaza oso berezia da. “Aspaldidanik burua astintzen didan hitzordua da, besteak ez bezalako plaza… Denetariko sentimenduak sortzen dizkit: errespetua, ilusioa, kezka, jakinmina… Txapelketa gerturatu ahala gero eta nabarmenago gainera. Saiatzen naiz behar baino garrantzi handiagoa ez ematen, baina, zeharka bada ere, aspalditik gaude hitzordu horri begira”. Ataundarrak nahiago du bere buruari helmugarik ez jarri, “ez dut uste mesede egingo lidakeenik eta”. Egindako lanarekin gustura izatea da duen erronka. “Neure buruarekin bakean geratu nahi dut. Ez da gutxi!”, gaineratu du. Abuztu bukaeran hasirik zen prestaketa lanetan: “inguruko lagunekin dihardut momentuon, Ekaitz Goikoetxea, Diego Riaño eta Bixente Gorostidirekin, besteak beste. Txapelketaren aitzakian, sarri ibiltzen gara elkarrekin. Laguntza ederra ari naiz hartzen prestaketan lagun ditudanen aldetik. Giro polita sortu da gure artean. Ilusioak eta kezkak elkarren artean banatzean lotura sendotu egiten da”. Dituen hutsune eta gaitasunez galdetu eta hala erantzun du: “Txikitatik bertsolari gazteentzat antolatutako sariketetan ibilia naizen arren, lehen aldia da tamaina
128 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 129
Ander Lizarralde: “Lehiarik txikiena txapeLarengatik izango deLa uste dut” ANDER LIZARRALDEK (OIARTZUN, 1984) ETXEAN JASO ZUEN BERTSOZALETASUNA. OIARTZUNGO BERTSO ESKOLETAN IBILIA DA, IKASLE GISA HASIERAN, IRAKASLE GISA GERO. EUSKAL HERRIKO ESKOLARTEKO TXAPELKETA IRABAZI ZUEN TXIKITAN, 1998AN, ETA LIZARDI SARIA, 2006AN. BERTSOZALE ELKARTEKO HEDAPEN TALDEKO KIDE DA, ETA BERTSO UDALEKUETAKO BEGIRALE ARITUA DA.
Duela lau urteko txapelketan oso hasiberria zen Lizarralde. “Nire buruari agindu nion lau urtera izango zen txapelketarako entrenatu egin behar nuela eta zinez bete dut hitza”. Sumatzen da grina bereziz dagoela oiartzuar gaztea: “gogotsu nago eta espero dut ez dela gogo hori azkarregi pasako, pena handia izango litzateke”. Lehen fasean ondo kantatzea eta entrenamenduetako maila ematea du erronka: “txapelketako lehen fasean ondo kantatzen duenak aurrera egingo duela uste dut, ezer arrarorik gertatzen ez bada noski”. Hortik aurrera, hurrengo Euskal Herriko txapelketarako txartela lortzea izango litzateke ametsik handiena. “Azken Euskal Herriko txapelketako final laurdenetan txunditua gelditu nintzen. Inbidia eman zidaten kantatzen ari zirenek”, gogoratu du.
130 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Xamoarekin (Arkaitz Oiartzabal) ari da bereziki txapelketa prestatzen, “betelana hobetzen saiatzen ari naiz. Uste dut aurrerapenak egin ditudala puntuak josten eta betelanean gehiago esaten”, agertu du. Lizarraldek beste askok bezala ezustekoz betetako txapelketa espero du:“belaunaldi berriak ate joka datoz eta gerra emango dute. Iruditzen zait, lehiarik txikiena txapelarengatik izango dela, burrukatuagoak izango baitira lehen saioak”•
Arkaitz Oiartzabal: “Erronka zenbat eta handiago, hobe” LIZARRALDEREKIN JO ETA SU ARITU DA TXAPELKETA PRESTATZEN ARKAITZ OIARTZABAL “XAMOA”. OIARTZUNGO UGALDETXO AUZOKO XAMOA BASERRIAN JAIOTAKOA DA ETA HORTIK DATORKIO EZIZENA. ETXEAN AITA, OSABA ETA LEHENGUSUA BERTSOLARIAK DITU, ETA HAIEN ERAGINEZ BERTSOZALETU ZEN. ERRENTERIA-ORERETAKO XENPELAR BERTSO ESKOLAN EKIN ZION BERTSO IBILBIDEARI, ETA EGUN OIARTZUNGO BERTSO ESKOLAN ERE BADABIL. BIETAN ARITU DA ANTOLATZAILE ETA BERTSO IRAKASLE LANAK EGITEN. ESKOLARTEKOETAN ETA GAZTE SARIKETETAN AURREKO POSTUETAN IBILI IZAN DA BETI. XENPELAR (2006) SARIAN BIGARREN EGIN ZUEN. 2007KO GIPUZKOAKO TXAPELKETAREN ANTOLATZAILEETAKOA ERE BADA.
Zer gorputzaldi sortzen dizu txapelketak? Ilusioa. Aspaldi xamarretik buruan dudan zerbait da, txapelketagatik beragatik baino gehiago lagunarteagatik; gure bertso eskolan gabiltzan gehienok, izan ere, adin tarte beretsukoak gara eta lehenengo aldiz prestatu dugu zerbait hain elkartuta, sariketetan ez baitago denontzat lekurik eta, jakina, beti bat edo beste kanpoan geratzen da. Zein da zure erronka? Erronkaren lehen fasea pasatzea. 2003koan ere parte hartu nuen, eta txapelketa nagusi bat zer zen jakin nahi nuen, ez nuen ezer gehiago eskatzen; erronka, alabaina, zenbat eta handiagoa, hobe. Eta ametsa? Ametsa semifinaletan sartzea da, horrek esan nahi duen guztiarekin. Barruan sartzea da nire erronka, baina lortzea amets baten antzeko zerbait da, badakit-eta oso garesti dagoela txartela. Zer hutsune ikusten diozu zeure buruari? Ez dakit ziur. Hutsunerik handiena zein dudan ez dakit, baina batzuk baditudala bai, hori badakit. Nire buruarekiko konfiantza da landu nahi dudan gabezietako bat.
132 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Eta zer dohain? Bertso eskola. Oso bertso eskola onean aritzea tokatu zait, oso jende onarekin, eta zerbait erantsiko zitzaidan noski. Gustukoa al duzu txapelketako prestaketa? Ba horixe da denetan politenetakoa. Gainera prestaketa horri txapelketa egunean emaitza ona ateratzen bazaio, hobe. Zeure buruaz gainera ingurukoena ere mailaz igotzen sumatzen duzu, eta horretaz konturatu eta konpartitu ahal izatea, txapelketako presioa baino gehiago, plazer bat da.
Txapelketa jendetsua da aurtengoa, ia 80 parte-hartzaile zarete. Zer esan nahi du horrek? Ba bertsolari asko dagoela. Bestetik denek dakitela zerbait lortzekotan (saioak) txapelketan izan behar duela, eta horregatik izena ematea ere kopuru horretan jarri da. Nolako txapelketa espero duzu? Handia eta ona. Jendea gogotsu dagoela iruditzen zait, eta txapelketa honetan aurpegi berri batzuk gailenduko direla uste dut•
Eñaut Uriarte: “Aspalditik egiteko nuen gauza da txapelketa” BARAKALDON JAIOA DA (1973. URTEAN), BAINA SESTAON ETA BERGARAN BIZI IZAN DA. BERE KASA BERTSOZALETU ZEN, ETA EZ DU INOIZ KANTATU BERTSOLARI SARIKETA EDO TXAPELKETA BATEAN.
Gipuzkoako txapelketak poztasuna sortzen dio, “ikusita hainbeste bertsolari garela lehiatzeko”, kontatu du Bergaran bizi den bertsolariak. “Txapelketa aspalditik egiteko nuen gauza bat da niretzat”, gaineratu du. Ahalik eta ondoen egitea eta, batez ere, ondo pasatzea da horren ametsa eta helburua. Prestaketari buruz galdetu eta, “denbora libreak lagatzen doztana prestatzen dut”, erantzun du. Kartzelakoa eta puntuari erantzutea bereziki landu beharra ikusten du, eta batzuetan doinuekin nahastu egiten dela ere aitortu du, gabezia modura. Aurtengo txapelketa oso jendetsua izango dela espero du Uriartek, bai parte-hartzaileen aldetik eta bai jarraituko dutenen aldetik. “Nire ustez hainbeste jendek izena emateak esan nahi du bertsolari asko dagoela lehiatzeko gogoz, eta bertsolari asko dagoela lehia horretarako prest. Hori ona da, bertsolari askori dauzkan gaitasunak erakusteko aukera ematen baitio eta ezezagun diren askorentzat beren burua ezagutarazteko modua izango baita” esanez bukatu du Uriartek•
134 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Arkaitz ZeLaia: “Nahiko borroka izango da, bai finaLean, bai Lehen fasean” ARKAITZ ZELAIA (BIDANIA-GOIATZ, 1982) BIDEGOIANEN SORTU ETA BERTAN BIZI DA. TOLOSAN L.H. IKASI ETA GERO, AZPEITIAN ARITU ZEN ZURGINTZAN ETA MAKINA MUNTAIAN LANEAN, LAU URTEZ. ONDOREN, BIDEGOIANGO MOSAIKO FABRIKAN HASI ZEN LANEAN. FAMILIATIK DATORKIO BERTSOZALETASUNA, ETA TOLOSAKO BERTSO ESKOLAN ETA AZPEITIKO ERNIARRAITZ BERTSO ESKOLAN IBILIA DA.
Garrantzitsua da harentzat Gipuzkoako txapelketako hitzordua, baina tamainan izatekotan. “Beti ematen du errespetu pixka bat, baina ez da hainbesterako ere”, esan du. Aurretik probatua du Gipuzkoako plaza, eta frogatua du urduritasuna sortzen diola. “Nire helburua saio txukun bat egitea da, baina puntuazioari begira ez naiz egongo. Bestela ere nahiko borroka izango da, hor goian behintzat. Jende on asko dago Gipuzkoan”, esan du Arkaitzek. Horregatik, finala bezain borrokatua izango da lehen fasea. Hala uste du. Ez ditu saio asko egiten urtean zehar; gehiago gustura egingo lituzke. “Gehienbat lagunartean aritzen gara, hori baita benetan gustatzen zaiguna”. Horrentzat bertsolaritza lagun berriak egiteko bidea da, lagunartea zabaltzeko modua.
136 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Bertsotan daukan hutsune nabarmenenaz galdetu eta, “plaza eskasia” aipatzen du Zelaiak. “Gehiago kantatu beharko nuke txukunago ibili ahal izateko, baina, jakina, neronek ere gehiago saiatu behar nuke plaza gehiago lortzeko. Gainerakoan, ariketa denetan berdintsu ibiltzen naiz. Eta arrakastaren giltza egun ona egokitzea izaten da”•
Joxe Luis Urdangarin, Aritz Zerain eta Iñaki ZeLaia, Hernaniko beteranoak HIRUREK EZAGUTZEN DITUZTE ONDO TXAPELKETAREN BARRUNBEAK. BETERANO SAMARRAK DIRA TXAPELKETAN, ETA BAITA BERTSO KONTUETAN ERE. HERNANIKO BERTSO ESKOLAREN BUELTAN IBILTZEN DIRA URDANGARIN, ZERAIN ETA ZELAIA.
Joxe Luis Urdangarin (Hernani, 1972) Enpresa zientzietan lizentziaduna da. Hernaniko bertso eskolan urte asko egin ditu irakasle. Ikastolan bertsozaletu zen, hasieran jolas modura, baina txapelketetan kantatzearekin batera serioago hartu zuen. Bertsopaper lehiaketa ugari irabazi ditu. “Txapelketak ez du nigan sentimendu berezirik sortzen. Bertsolaritza modu indibidualean biziko banu ez nuke izenik emango. Iraulio Panttaloneko lagun taldearen barrutik bizi dut ordea bertsolaritza, eta izenik emango ez banu haiei begira inbiritan egongo nintzateke, seguru”, kontatu du Urdangarinek. Hala ere, eta lagunarteak lagunarte, hirugarrenez Euskal Herriko txapelketarako txartela lortu nahi luke. “Aspaldi utzi nion bertso txapelketekin amets egiteari. Bertsolaritzari eskatzen diodana hau da: 80 urterekin kantatzeko umorez eta gogoz jarraitzea”, kontatu du bere ametsei buruz galdetuta. Beste askorentzat bezala, Urdangarinentzat prestaketa gauza polita da. “Txapelketako gauzarik onena prestaketa da. Aurreko hilabetean ikusten diren aurpegiak ikusteagatik eta entzuten diren ateraldiak entzuteagatik ordaindu daiteke. Kamararen aurrean dotore agertzeko ispiluaren aurrean orduak
138 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
egin ondoren, txapelketa ez da amaieran ateratako fotomatoneko argazki bat besterik”. Kalitate handiko txapelketa izango dela espero du. “Parte-hartzaileok gero eta garrantzi handiagoa ematen diogu prestaketari. Salbuespenak salbuespen, teknika aldetik ez dago garai batean egon
zitekeen alderik bertsolarien artean, eta etorria berriz, txapelketa eguneko aldarteak baldintzatzen du. Beraz, sorpresak izango direlakoan nago, batzuen kalterako eta besteen mesederako”, esan du. Aritz Zerainek eskolako zortzigarren mailan izan zuen bertsolaritzarekin lehenengo kontaktua. Gazte
Gipuzkoakoan zuzenean finalerdietara sailkatuta nengoen eta niretzat bada berritasuna zerotik abiatzea txapelketan. Badira urte batzuk beste fase batzuetan sartu izan naizela”.
gaztetatik izan du bertso zaletasuna, baina berandu xamar hasi zen jendaurrean bertsotan. 1998an Hernaniko Bertso eskolara hurbildu zen eta orain hortxe dabil.
da, berriz ere pixka bat pilak jarri eta buruari buelta batzuk emateko, nahiz eta aitortu behar dudan gero eta pereza handiagoa ematen duela”, esan du Aritzek.
“Egia esan aspaldi xamar darabilgu buruan eta ahotan Gipuzkoako txapelketa, batik bat izena aspaldi xamar eman behar zelako eta nahiko zalantza izan nituelako eman ala ez eman. Behin izena eman eta gero lanean hasi eta prestatzeko garaian, nahiko motel ibili naiz, eta pentsatzen dut gehienoi hori bera gertatzen zaigula. Niri asko gustatzen zait txapelketaren inguruan sortzen den zera edo mugida hori, nahiz neronek kantatu edo ez kantatu. Prestaketarako normalki baino gehiagotan eta serioago biltzen gara, norbere saioa, ingurukoen saioak, puntuazioak, sailkapenak eta abar. Orain arte, bai kantatu izan dudanean eta bai ez dudanean izugarri gozatu dut, eta aurten ere espero dut hala izatea. Bertsotan gutxi gabiltzanontzat aitzakia polita
Batere presiorik gabe doa txapelketara, horregatik, lehenengo fasean etxera joan behar badu, “ez dit batere traumarik sortuko”, esan du. “Hala ere, ahalik eta ondoena egiten eta gorena iristen saiatuko naiz”, gaineratu du.
140 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
“Esan bezala ez daukat helburu zehatzik eta egindakoarekin gustura geldituz gero nahikoa. Baina, badaukat arantza txiki bat Euskal Herriko Txapelketarekin. 2001ekora sailkatzea lortu nuen, bertsotan hasi berri xamarra nintzela eta asko espero gabe, eta han kantatzea izugarrizko esperientzia izan zen. Gero, ustez prestatuago eta hobeto nengoenean ez nuen lortu 2005ekora sailkatzea, eta hor arantza txiki bat gelditu zitzaidan. Gustatuko litzaidake berriz Euskal Herriko
Txapelketan kantatzea; badakizu, behin gozoa probatzen duenak berriz ere hura nahi izaten du. Baina ez dut ametsaren pare ere jartzen, ilusio txiki bat bezela baizik”, aitortu du Zerainek. Hernaniko bertso eskolaren bueltan ibiltzen da Zerain. Aurten, berriz, Ereñozun bizi diren lau bertsolari izango dira txapelketan, eta elkarrekin ari dira prestaketa lanetan: Iñaki Zelaia, Ibon Miner, Arnaitz Lasarte eta Aritz Zerainek berak osatzen dute laukotea. “Arnaitz Lasarte lehengusua dut, bera da aurtengo txapelketako gazteena eta ilusio berezia egiten dit berarekin batera prestatzea”, kontatu du. Prestaketak garrantzi handia du Zerainentzat: “Urtean zehar saio gutxi egiten ditugunontzat Txapelketa baterako prestaketa izaten da buruari buelta batzuk gehiago emateko aitzakia. Bestela ere astero xamar bildu ohi gara, baina txapelketaren bat tartean ez
bada, bildu, afaldu eta berriketarako aitzakia gehiago izaten da bertsotan egiteko baino. Baina txapelketa tartean bada, buruari beste esfortzu bat eginarazten diozu eta birziklatze txiki bat egiten duzu. Eta gero behin txapelketa martxan jartzen denean, asteburuko saioan gertatutakoari edo gertatuko denari buruzko mahai-inguruek ere ez dute galtzeko ezer izaten”. Txapelketari begira jarrita, maila onekoa espero du: “Gipuzkoan bertsotan oso ondo egin dezakeen jende asko dago eta aurten ere izango dira sorpresa positiboak. Gainerakoan bai finalera sartzeko eta bai txapelerako ere borroka polita izango dela iruditzen zait. Finalera zein pasa daitekeen kiniela egiten hasiz gero, zerrenda handi xamarra ateratzen zait niri, eta hori oso interesantea da. Gero txapela nork borrokatuko duen pentsatzen hasiz gero taldea dezente murrizten dela uste dut, baina sorpresak ere egon daitezke. Inguruko batzuk
ikusten ditut borroka hauetan, eta horrek ere pizten du ilusioa”, bukatu du. Iñaki Zelaia (Hernani, 1973) baserrian jaio eta hazitakoa da, baina kalean hezia. Etxean, herri irratiko bertso programak entzunez bertsozaletu zen, eta ikastolan egin zituen bere lehen urratsak. Hernaniko bertso taldeko kidea da. Txapelketa eta sariketetan, beteranoa. “Urte asko ditut txapelketetan. Izena emateko orduan ohitura da agian, baina eguna gerturatzen denean, data garrantzitsu bihurtzen da, gure burua pixka bat probatzeko eguna”, kontatu du Zelaiak. Badauka lehen fasea pasatzeko itxaropena. “Denok nahi izaten dugu lehen egindako lana hobetu edo, gutxienez, berdindu. Ahal den urrutiena iristen saiatuko naiz saioz saio. Aldez aurretik badaukat lehen fasea pasatzeko itxaropena. Azken
Txapelketa borrokatua espero da hasieratik. Azken txapelketako finalistak izan ezik, beste denak hasieratik sartuko dira lehen fasean. “Loteriaren antza gehiago har dezake, hasierako saioetan bertso gutxiago izaten dira eta zorteari ere tarte gehixeago uzten zaio”, gaineratu du Iñakik. Ezustekoak egongo direla uste du, baina ez finalean. “Finalari begira ez dut uste sorpresarik izango denik, baina lehen fasetik bigarrenera pasatzeko seguru izango direla. Seguru dakit txapelketa hori hilabetero errepikatuz gero, aldi oro jende desberdina sartuko litzatekeela”. Txapelketako presioak denei kalte egiten diela uste du Zelaiak, “baina esperientziak gure alde jokatzen du. Ohituta gaude txapelketako trantze hori pasatzen, nahiz eta gainditu ez den inoiz egiten. Tabladura igotzean denak estutzen gara. Egun bateko pultsoa da, eta nahiz eta aurretik hilabeteak pasatu prestatzen, egun horretako aldarteak markatzen du dena”•
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 141
Xabier Astigarraga: “Hobeto egin ahal izanaren damurik ez dut izan nahi” XABIER ASTIGARRAGAK (MUTRIKU, 1980) INGENIARI TEKNIKO IKASKETAK DITU. AITAREN ERAGINEZ BERTSOZALETU ETA MUTRIKUKO BERTSO ESKOLAN EMAN ZUEN IZENA. ESKOLARTEKOETAN, GAZTE SARIKETETAN ETA HERRIALDEKO TXAPELKETAN HARTU IZAN DU PARTE.
Zer sentimendu sortzen dizu txapelketak? Ilusioa eta motibazioa. Zein izango da zure erronka? Neure buruarekin gustura gelditu nahi dut. Eta zein lorpen izango litzateke ametsaren parekoa? Hobeto egin ahal izanaren damurik ez izatea. Zer nolako prestaketa egingo duzu? Norekin? Mutrikuko bertso eskolan Mikel Arrillaga, Iñaki Apalategi eta Egoitz Alkorta bertsolariekin. Aitzol Astigarragarekin saioak egin eta geure artean komentatzen ditugu. Zer da bereziki landu beharko duzuna? Zein da zeure buruari sumatzen diozun hutsunerik handiena? Errimak, betelana eta bizitasuna. Eta dohainik handiena? Ideiak. Batzuen ustez txapelketak duen onena prestaketa da. Zuretzat ere hala al da? Bai, eta horri eskerrak giro polita sortzen da gure artean eta askoz gehiago motibatzen gara Gipuzkoako apusturako. Ia 80 parte-hartzaile izango zarete aurtengoan. Zer esan nahi du
142 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
horrek? Aurtengo txapelketan jarri diren baino sailkapen fase gehiago behar direla, adibidez hasierako eskualdeko kanporaketak. Nolako txapelketa espero duzu oro har? Oso ona, sorpresa askorekin.•
MikeL ArriLLaga: “Egin beharreko lan guztietan burua fresko eta argi izatea gustatuko litzaidake” EIBARREN ETA ELGOIBARREN IKASI ONDOREN, ARRASATEKO SAN VIATORREN BATXILERGO HUMANISTIKOA EGIN, ETA LEIOARA JOAN ZEN INFORMAZIO ZIENTZIAK IKASTERA MIKEL ARRILLAGA (EIBAR, 1974). LIZENTZIATU ETA GERO, KIROL EKINTZEN ANIMAZIOA EGIN ZUEN EIBARREN. KAZETARI, PUBLIZISTA ETA IRAKASLE MODURA EGIN DU LAN. BERTSOTAN, XABIER AMURIZA ETA RAFAEL ZUBIZARRETA (ZENDOIA) IRAKASLE ZITUELA HASI ZEN.
Zer sentimendu sortzen dizu txapelketak? Momentuz ez dit beste munduko emoziorik sortzen, buruan daukat eta plaza garrantzitsua izango da. Zein izango da zure erronka? Tabladutik jaitsi eta gustura sentitzea da erronka, saioa sentsazio onarekin bukatzea, aurrera segi edo ez segi. Helmugari dagokionez, nirea momentuz Legazpin dago. Sailkatuz gero, bigarren helmugan jarriko dut burua. Eta zein lorpen izango litzateke ametsaren parekoa? Egin beharreko lan guztietan burua argi eta fresko izatea, eta sortzen diren egoerak neuk kontrolatzea, egoeren mende egon gabe. Zer nolako prestaketa egingo duzu? Norekin? Ez naiz larregi prestatzen ari. Abuztuan saio batzuk izan ditut eta horrek lagundu dit Off egon beharrean On egoten. Astean behin Mutrikun elkartzen gara Iñaki Apalategi, Xabi Astigarraga eta hirurok. Kantatu egiten dugu eta gero komentatu. "Niri hau etorri zait"... Etxean, neure kabuz, lan gehiago egin behar nuke, baina asko kostatzen zait jartzea eta oso erraz altxatzen naiz.
144 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
Zein da bereziki landu beharko duzuna? Zein da zure buruari sumatzen diozun hutsunerik handiena? Hutsune bat baino gehiago izango ditut, baina azken boladan pixka bat kezkatzen nauena kantakerarena da. Ez naiz kantakera bereziki lantzen ari, besteak beste ez dakidalako nola lantzen den.
elkartzen ginen soziedadean afaldu eta kantatuz. Gero oso saio txarra egin nuenez, orduan ere prestakuntza izan zen onena.
Eta dohainik handiena? Bestearen bertsoa entzun eta hari erantzutea gustatzen zait. Hori dohaina ote da? Ez dakit ba...
Nolako txapelketa espero duzu? Txapelketan bertsoaldi onak entzungo direla uste dut. Bertsotan ondo egin dezakeen jende asko dago, eta batzuek egiten badute, maila polita erakutsiko da.•
Batzuen ustez txapelketak duen onena prestaketa da. Hala al da zuretzat? Prestaketa da politena, hori esaten da, bai. Irabazten duenarentzat ziur ezetz, baina, irabazi, bakarrak irabazten duenez... Hori normalean, bidean gelditzen garenok esaten dugu: "ez nuen ezer egin, baina prestaketan primeran pasatu nuen". Bromak utzita, prestaketa oso polita izan daiteke eta gogorra ere bai. Aurten gogorretik gehiago du niretzat, gero eta gehiago kostatzen baitzait bertso eskolan motibatzea eta kontzentratzea. Zahartzen ariko naiz. Sekulako prestakuntza lasartearrekin egin nuen orain zortzi urte. Astean birritan batzen ginen, eta astean behin Alkizan
Ia 80 parte-hartzaile izango zarete aurtengoan. Zer esan nahi du horrek? Bertsotan egiten duen jende asko dagoela Gipuzkoan…, ez dira gainera denak aurkeztu...
Gorka Azkarate eta Asier Iriondo: Urretxu eta Legazpi eLkarren Lehian puntuka GORKA AZKARATEK (URRETXU, 1977) INGENIERITZA INDUSTRIALA EGIN ZUEN BILBON. BERTSOTAN URRETXUKO BERTSO ESKOLAN HASI ETA ZALETU ZEN. ORAIN BERTAKO ERAGILEA DA. ESKOLARTEKOETAN TREBATU ZEN BERTSOLARI GISA, ETA BERTSOPAPER LEHIAKETA BATZUK DAGOENEKO IRABAZIAK DITU.
Azkaratek adierazi duenez, “txapelketakoak ez dira besterik gabeko plazak, elkarren arteko lehia horrek beti sortzen baitu besteetan izaten ez den zirrara berezi bat”. Lan duina egin nahi du Azkaratek txapelketan, halere ez du espero lehen saiotik aurrera pasatzea. “Ametsaren parekoa izango litzateke saio bat baino gehiagotan kantatzeko aukera izatea”, esan du. Burukominik handiena ematen dion ariketaz galdetu eta, “hasieratik bukaerara zentzumen guztiak adi-adi izan behar dira”, erantzun du Azkaratek; “ariketa bakoitzak du bere zailtasuna. Bakarkako gaiari hiru bertso kantatzea ez da txantxa, ezta puntuei erantzutea ere. Hala ere, gerta liteke ofiziotan ere zailtasunak izatea, norberaren gabeziek eraginda gehienbat, baina baita gaiaren eta kantukidearen eraginez ere”. Ezustekoa eta sorpresa hitzak bolobolo dabiltza aurtengo Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren bueltan. Azkaratek ere espero ditu horrelakoak: “Sorpresaz beteriko txapelketa bat espero dut eta uste dut bertso mundutik kanpo hain ezagun ez diren izenek protagonismo handia izango dutela. Faborito etiketa daramaten horiei ez zaie erraza izango beren buruak lehenengo postuetan kokatzea”.
146 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 147
ASIER IRIONDO (BEASAIN, 1973) LEGAZPIN ARITU ZEN IKASTEN HAMAZAZPI URTE BETE ARTE. GASTEIZA JOAN ZEN EUSKAL FILOLOGIA IKASTERA, ETA BERTAN BERTSO ESKOLAN ETA AEKN HASI ZEN. PRUDENTZIO DEUNA SARIAN MAKINA BAT ALDITAN PARTE HARTUA DA. KARRERA AMAITZEAN, BERRIRO GIPUZKOARTZEA ERABAKI ZUEN. Azkarate eta Iriondo elkarrekin aritu dira txapelketa prestatzen. “Nire kanporaketan oso bertsolari onak daude eta ez nuke nabarmen atzean geratu nahi. Azkena izanda ere, ez dadila tarte eskandalagarriarekin izan”, esan du Iriondok. Txapelketa zalea da Iriondo, eta baita apustuzalea ere. “Joseba Barandiaranekin apustua egin dut puntuazio altuagoa nork atera. Zortzi lagunentzako afaria jokatuko dugu. Nahiko motibazio bada hori”. Lasai joango da txapelketara, hala espero du behinik behin. Txapelketa probatzera doa izan ere. “Saio bat egin nahi nuen, nolakoa den ikusi”. Hortik aurrera, honako aurreikuspen hau egin du 2007ko Gipuzkoakoaren gainean Asier Iriondok: “bertsolari on asko dago eta proposamen berri ugari izango direla iruditzen zait”.•
148 /B67 HELBURUA: G PUNTUA
HELBURUA: G PUNTUA B67/ 149
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
A L D I Z K A R I A
BERTSOLARI ALDIZKARIA
BERTSOLARIK BERE UDABERRIKO BILDUMA AURKEZTEN DU. ERRIMADUN HIRU KAMISETA, BEREZIAK ETA DOTOREAK. MODA-MODAN JOATEKO, BERTSOLARITZA EZ BAITA INOIZ MODATIK PASATZEN. Kalean 20 euro balioko ditu, baina harpidedunok erdi prezioan lor dezakezue.
MANGA LUZEA URDINA ETA IRUDIAK ZURI BELTZEAN Mutilentzat: S, M, L eta XL Neskentzat: M eta XL Bertsoaren lau oinekin osatzen da marrazkia, eta hiru marrazki ezberdin dauzkagu aukeran.
Argazkietan Zarauzko Antoniano ikastetxeko ikasleak eta manikiak ‘Agirrezabal’ dendakoak.
B.KAMIXETAK BBBBBB BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI BERTSOLARI
B.KAMIXETAK
w w w. b e r t s o l a r i . n e t
ESKURATU NAHI BADUZU DEITU 943 300 621 TELEFONORA EDO bertsolari@euskalherria.org HELBIDERA
Bertsozale elkartea
B ERTSOLARI liburuak
BERTSOLARI LIBURUAK ETA BERTSOZALE ELKARTEAK Joxerra Garzia, Jon Sarasua eta Andoni Egañak idatzitako bertsolaritzari buruzko dibulgazio liburua argitara dute lau hizkuntzatan. BAT-BATEKO BERTSOLARITZA | EL ARTE DEL BERTSOLARISMO | L’ART DU BERTSOLARISME | THE ART OF BERTSOLARITZA tt t
BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA
2001 t t t
>>>>>ORAINDIK ESKURATU EZ BADUZU, MUGI ZAITEZ, MEREZI DU ETA<<<<<