BETI MOZORROAK JANZTEN
B.27/28/29/30/31
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
69 B ETI
B.42/43/44/45/46
MOZORROAK JANZTEN
B.47/48/49/50/51
JON MARTIN BERTSOLARIAK OSO ONDO ESATEN DU BERE ARTIKULUAN HORIXE DELA BERTSOLARIAREN PATUA, BETI MOZORROAK JANTZI ETA ERANTZI IBILI BEHARRA, BETI BESTEREN LARRUAN SARTU ETA IRTEN BIZI BEHARRA. PATU HORREN ADIERAZLE, BERTSOLARI BATZUK INAUTERIETAN HARRAPATU DITUGU, ETA MOZORROEI BURUZ DUTEN IRITZIA ESKATU DIEGU. BAINA, (…)
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66 BETI MOZORROAK JANZTEN
B.67/68
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
e
BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
U
D
A
B
E
R
R
I
A
·
2
0
0
8
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L .: SS 482/91
aurkiBiDeaB69
<
020 BERTSOLARIAK INAUTERIETAN 022 028 036 042 048
BERTSOLARIAREN MOZORROAK (JON MARTIN) BI FRANZISKANER TOLOSAN (IÑAKI APALATEGI) KARNABAL DOMEKAZ MARKINAN (JOSEBA ARTZA) OTSAILAREN 5EAN KARNABAL MARTITZENA (XABIER ITURRASPE) AZPEITIKO KARNABALAK (JOKIN URANGA)
052 BERTSOAK LITROKO MILIGRAMOTAN ABADIÑOKO BIZKAIKO BERTSOZALE GAZTEEN EGUNEKO KRONIKA (IRATXE LOPEZ GOROSTIOLA)
076 IBILI MUNDUAN 078 JON MARTIN: OIARTZUAR BAT OSHO GURUAREN JARRAITZAILEEN ARTEAN (JOXEAN AGIRRE) 098 NEREA ELUSTONDO: NESKA EUSKALDUN BAT ESPAINIA SAKONEAN (JOXEAN AGIRRE)
104 JOSERRA BILBAO (AMAIA URIBE)
118 AZMARIAK, ETIOPIAKO KOPLARIAK (FERNANDO ROJO TOLOSA)
130 BERTSOLARIAK PINTURAN (JOXIN ITURRIOTZ)
(…), BAIN Bizkaiko A EZ DA HORI ZENB zuten Aba Bertsolari Gazt AKI HONEN SARRE digu bert diñon, eta han geek beren egun RA BAIZIK. baten bid ako kide batek kertatutakoaren b a ospatu deren, ze ez. Kronika hori ronika aluzinanerri eman diren edonbakiak duen zat da, kazetaritza a te samar sunak da bizi izan diren irik goxoena. Atzeldetik beluzearen toz segidan. Jon bi bertsolariren rrian bizi tondok Teberri eman digu Martinek Indiakolekukotatik. Etiop ruel aldean ikus, batetik, eta Ne egonaldi inpresioaian inprobisatzail i eta bizi dituenarea ElusBilbao BBk kontatu dizkigueekin tupust egin k, besteeta Joxin K Sarien inguru Fernando Rojok eta bere pinturan Iturriotz bertso an mintzo zaigu . Joxerra laritzak Z duen leku ondoren, u a b z i a a urre anai ri zaigu. Testuak: JO en JOKIN U N MARTIN, IÑAK RAN I AP
GA, IRA ALATE FERNAN DO ROJO TXE LOPEZ GOR GI, JOSEBA ART ZA OSTIOLA TOLOSA Argazkia , JOXEAN , XABIER ITURR k: CONN e Y BEYRE ta JOXIN ITURR AS AGIRRE, IOTZ UTHER AMAIA U PE, RIBE,
6 / B69
8 / B69
10 / B69
12 / B69
14 / B69
16 / B69
18 / B69
Inauteriak ziren, kalera atera ginen eta, nola ez, bertsolariak harrapatu genituen mozorroturik. Ezagutzeko moduan zebiltzanekin egon ginen, eta mozorroei edo inauteriei buruzko iritziak eskatu genizkien. Orrialdeotan bietatik dago. Batzuek mozorroei eta inauteriei buruzko gogoeta pertsonalak jaulki dituzte. Besteek ikuspegi etnografikoagoa erabili dute. >>> >> >
URTE OSOA DA INAUTERI BERTSOLARI BATEN BIZITZAN. ETENGABE MOZORROTU BEHAR DU BERE DISKURTSOA, HITZEI UNEAN UNEKO MOZORROA JANTZI. BERTSOLARI BAT IRAKEKO UMEZURTZA, TOREROA, LABADORA, BANANDUTAKO EMAZTEA ETA ITSUA IZAN LITEKE SAIO BEREAN. ETENGABEKO INAUTERIAN BIZI DA BERTSOLARIA.
Testua: Jon Martin
G
AI JARTZAILEAK HALA BULTZATUTA, EDO BERAK HALA ERABAKITA, ROL BAT, PERTSONAIA BAT, HAUTATU BEHAR DU BERTSOLARIAK. Gai jartzaileak diseinatutako trajeak dira janzten errazenak, entzuleak zuzenean entzun baitu bertsolariari tokatu zaiona. Baina bertsolariak, gai librean, edo asko zehaztu gabeko gairen batean, eraiki dezake mozorro bat. Horrelakoetan nolabait adierazi behar dio entzuleari mozorroa jantzita duela. Batzuetan aski da ahots tonuaren aldaketa bat, erritmoan, aurpegieran… edo besterik gabe, bertsolari horren pentsamenduarekin edo jokaerarekin bat ez datorren zerbait egiten ari dela igarri dezake entzuleak. Pertsonaia horren mozorroa aski erosoa da batzuetan. Rol ezaguna denean, oso estereotipatutako mozorroa jantzi behar duenean, eroso sentitzen da entzulea eta eroso senti daiteke bertsolaria ere. “Zu, A, Goardia Zibila zara…”, eta entzuleak irribarre egingo du, eta bertsolariak berehala hartuko du mozorroa. Muturreko mozorroak erraz ikusten ditu entzuleak. Dendan saltzen diren mozorroak dira, merkeak eta denontzat berdinak. Mozorroak mozorro
Etengabeko inauterian bizi da bertsolaria.
Muturreko mozorroak erraz ikusten ditu entzuleak. 24 /B69 Beti mozorroak janzten
Hala ere, batzuetan bertsolariaren helburua estereotipoa haustea da, gai berari buruzko mozorro berritu bat sortzea. Bertsolariei ere, mozorrotzen direnen gauza bera gertatzen zaie: zenbat eta estereotipatuago, errazagoa da besteek identifikatzea. Inauterietan espainiarrez jantzi nahi duenak errazago lortuko du arrakasta traje flamenkoa jantzita, beste edonola baino. Estereotipoak, azken buruan, sinplifikazioa eta exajerazioa dira; mundua errazago geureganatzeko sortuak. Bat-batean egiten den arte batean, helduleku erosoa da estereotipoa. Erosoegia, agian, bertsolariek gizartearen aurretik joan behar dutela pentsatzen dutenentzat. Zenbait estereotipo betikotzea bultzatzen da erosokeriara joz gero; gustu txarreko mozorroak dira asko, edo anakronikoak. Noiz sortzen da arazo gehien? Mozorroak ñabardura asko dituenean. Espainiarrez jantzi beharrean, klase ertaineko burgostarrez jantzi nahi dugunean. Kasu horietan, bertsolariak badaki zein mozorro jantzi duen, baina entzuleari jakinaraztea ez da beti erraza izaten, eta entzuleak ulertzen ez badu, akabo komunikazioa.
Beti mozorroak janzten B69/ 25
Zenbait estereotipo betikotzea bultzatzen da erosokeriara joz gero; gustu txarreko mozorroak dira asko, edo anakronikoak. Badaude halako ñabarduratan abilak diren bertsolariak, bertsozale baino bertsogintzazale direnen gozagarri. Gai politikoetan ez da sentitzen askotan eroso bertsolaria. Arlo horretakoak dira trajerik estuenak; edo baldarrak, zabalaren zabalez. Bakoitzari beretik kantatzen uzten zaionean, gaia proposatuta, nahiko eroso jardun liteke. Bertsolariaren ausardiak, testuinguruak zailduko edo erraztuko dute jarduna kasu horietan. Hala ere, kasurik zailenak, gai jartzaileak hala aginduta edo bertsolariaren pikardiaz, kantatzen duenaren iritziarekin bat ez datozen, baina guztizko aurkakotasunik ez dagoen kasuetan sortzen dira. Kasu horietan mozorroa ez da ikusgarria (ezin da ondo ikusi, alegia), eta baliteke entzuleak ez ondo ulertzea kantatzen duena pertsona ala pertsonaia den, mozorroturik dagoen ala ez. Mozorroak azal
Beste gai bat da bertsolarien tipulatasuna. Zenbat azal ditu bakoitzak pertsonajetik pertsonara? Bertsolari birjina ere, entzuleak lehen aldiz entzuten duena, ez dago biluz. Janzkera, aurpegiera, kantaera… aztertuz sumatzen dizkio entzuleak zenbait mozorroren trazak. Bertsolariak ezaugarri bereizgarriren bat baldin badu (gizentasuna, argaltasuna, baserritar itxura, raperoarena…) errazagoa izango da entzulearentzat bertsolaria katalogatzea. Hala ere, aukeratzen duen mozorroa nahiko objektiboki janzteko aukera du bertsolari birjinak. Bertsolariak bere ohiko estiloan ez kantatzea erabakitzen badu ere, baliteke publikoari gustatzea. Biluztasuna abantaila da ñabardura bakoitza sinesgarriago egin litekeelako, baina mozorroaren azpikoak pertsonatik adina du manikitik. Bertsolariak, ezaguna bada, mozorro bat bestearen gainetik janzten du: Mementokoa bata, bertsolari bezala eraiki duena bestea. Bigarren hori jostea ibilbide oso baten ondorioa da: entzuleriak eta bertsolariak iruten dute. Horren estiloa, ideologia, janzkera, txapelketako emaitzak, bertso gogoangarriak, zortea… Ezagunen artean ere aldea dago mozorrotik mozorrora. Eskandalosoenek dute, berez, grazia gehiena; baina hain markatuak ez direnak malguagoak dira.
26 /B69 Beti mozorroak janzten
Badaude halako ñabarduratan abilak diren bertsolariak, bertsozale baino bertsogintzazale direnen gozagarri.
Mozorro hori entzule bakoitzak bere betaurrekoen arabera ezberdin ikusten du, nahiz eta nahiko irudi antzekoa izan denentzat. Bertsolariak ere badu bere mozorroaren existentziaren berri. Betiko mozorro horrek, batzuetan, erosotasuna dakarkio bertsolariari, entzuleari gustatu egiten baitzaio bertsolariaren arrazoibideei aurreratzea; baina besteetan muga bat dela sentitzen du. Batzuetan bertsolariak bere estereotipoari ez dagokion mozorroa aukeratzen du eta entzuleari arraro zaio; edo are okerrago dena, bertsolariak ez du mozorro berria hartzeko ausardiarik, ulertuko ez duten beldurrez. Irits liteke norberari bere mozorroa jasangaitz zaion mementoa ere, azalberritzeko garaia. Kasik azalaren parte bihurtutako mozorroaren eta mementoko mozorroaren arteko konbinazioak batzuetan mozorro bakar perfektua osatzen du, elementu osagarriak dituztelako edo guztiz kontrakoak direlako. Demagun drakula mozorroa duen bertsolaria dugula. Aproposa litzateke harentzat saguzarraren osagarria, baina baita aulki gurpilduna eta flemoia ere. Etengabeko inauterian bizi da bertsolaria. Askok diote jendeak inauterietako mozorroaren bidez kanporatzen duela benetan izan nahi lukeena. Zorionekoak, bertsolariak.T
Beti mozorroak janzten B69/ 27
ANGELICO FRAIDEARI ZERBAIT ENTZUNDA, ON MARTIN ETA BIOK TOLOSARA ABIATU GINEN OINEZ ALEMANIATIK, ZURRUMURRUA EGIA OTE ZEN IKUSTERA. ESAN ZIGUTENEZ, BA OMEN ZEN GIPUZKOAKO HERRI BATEAN ASTE BAT, NON FESTA, HARAGIKERIA, NORK BERE BURUA IZATEARI ALDE BATERA UZTEA, LORIK EGIN GABEKO GAUAK... NAGUSI ZIREN. XXI. MENDEAN ORAINDIK ERE HORRELAKO SORGINKERIARIK!
Testua: I単aki Apalategi
H
ASIERA BATEAN ERROMES BIDEARI SEGIKA JOATEA PENTSATU BAGENUEN ERE, EFIZIENTZIAREN IZENEAN GARRAIOBIDE PUBLIKOA ERABILI GENUEN, FESTA GARAIA AMAITUTAKOAN IRISTEA ALFERRIKAKOA BAITZEN. Trena hartu, eta urduritasuna zela eta lorik egin gabeko bi gauetako bidaiaren ostean Tolosako geltokian geunden. Iritsi orduko, bakarren bat geure presentziaz jabetu zen, eta argazkiak ateratzen hasi zitzaigun, aldizkariren batean gure presentziaren berri eman nahi omen zuela eta; auskalo egia ote zen. Jende artera sartzeko balio izan zigun behintzat, eta azkar belztu zitzaigun kopeta, zurrumurrua egia zela ikusi genuenean:
Berak gonbidatu nau gauean klub batera joan gaitezen, bertan kantu eta dantza tradizionalak egiten omen direla eta.
Eserleku eta mahaiek, zurezkoak, txikiak, giro epel bat sortzen laguntzen dute. 30 /B69 Beti mozorroak janzten
Dozenaka pertsona ikusi genituen, biluzik lurrean etzanda, oraindik ere ez dakigu zein erritori jarraika, eta beste bat haiei argazkiak ateratzen, auskalo gero inerneten jartzeko ala zertarako ziren! Izuturik alde egin genuen handik, baina nora jorik ere ez genuen, inguratuta geunden jai giroz: lehorreko arraunlariak, gurutze gorriko anbulantzia inpostore bat, zirku erromatar bat kaleanâ&#x20AC;Ś eta gurasoak ume txikiekin paseatzen ikusten genituen, etorkizuneko jokabideak erakusten! Bi monje apalek ezin zuten hura guztia beren kabuz konpondu, baina hala ere ez ginen esku hutsik joango, ez horixe; talde txikiagoetan errazago eragingo genuen. Hala erabakita, karroza handi horiek sartzen ez ziren kale estuetara joan ginen, hango fedegabeak arrastoan sartu eta kristautzera, eta bertan ez zen alferrikakoa izan gure ahalegina. Talde txikietan, jendea errazago irekitzen zaio kanpotik datorrenari, eta errazagoa da geuri arreta jartzea, eta Jaunaren esanari ere bai. Batzuetan, alkoholaren eraginez, alfer-alferrik izaten da haiekin saiatzea, baina garaiz harrapatuz gero, salbaziorako bidean jartzeko moduan izaten dira. Euskaldunak pertsona onak izaten dira oro har, baina kaxkarinak eta burugogor xamarrak ere bai, eta horregatik komeni zaie geure aholkua, bestela okerreko bidetik abiatzeko joera handia baitaukate. Hala ere, 2008ko salba-
Beti mozorroak janzten B69/ 31
Noizean behin masinkoa jotzen ari denak (uneoro zutik) botatzen ditu koplak. Jokoan ari dira, batak besteari erantzuten.
Bezeroek patrikatik birr (Etiopiako txanpona) batzuk atera, billetea mingainaz busti eta kantariari kopetan erantsiko diote.
zio operazio honetan nabaritu dugu Biblia obsoleto geratzen ari dela gaur egungo gazteriaren diskurtsoaren inguruan, eta beraz, ebanjelio berriren bat idatzi beharra dagoela uste dugu; Vatikanoan dagoen kardinalen batek gure hitzak irakurriko balitu, mesede ederra. Vatikanoa han utzita, guk gureari ekin behar genion. Frantziskotarrek 2007ko garagardoa saltzen ateratako etekin guztia gure bidaia ordaintzeko izan zen, eta ezin genien hutsik egin. Bazegoen non aukeratua kaleetan barrena, eta hala elkartu ginen hiru ninja dortokarekin: Donatello, Raphael eta Leonardo. Michaelangelo ere haiekin etorri omen zen, baina dagoeneko galdu egin omen zuten (beraiek ez ziren jabetzen haiek ere galbidean zeudela). Tolosa festa eta gehiegikeria gunea zela entzunda geneukan, baina ez genekien liskarrerako tarterik ere bazenik: ninja dortokak ongi prestatuta zetozen, bakoitzak bere armak bizkarrean
32 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 33
hartuta: makilak, ezpatak… On Martini ez nion ezer esan, baina ni apur bat bildurtzen hasita nengoen. Hala ere, ez ziguten harrera txarrik egin, eta utzi ziguten geure mezua zabaltzen, baina ez zeuden ebanjelioak irakurtzeko gogoz. Bazuten bibliaren berri, eta haien amonek errosariorik ba omen zuten etxean, beraz, gu baino lehenago ere ibili da beste norbait Euskal Herrian sorginak uxatzen. Geure hizketaldia bukatu genuenean, bakoitzaren bekatuak barkatzen hasteko une egokia zela iruditu zitzaigun, eta tokirik aproposenean egon ez arren, beraiek konfesatzeari ekin genion. Ez genekien zein lanetan sartu ginen. Dortoka haiek oskola bezain gogorra zeukaten burua, ez zutela nahi eta ez zutela nahi. “Zeintzuk dira zure bekatuak?” galdetuz gero, “denak esango banizkizu…” erantzuten zuten, buruz ikasi balute bezala. Seguru asko ez zuten zein bekatu egin zituzten jakingo, baina asko eta askotarikoak egin zituztela bai. Guk gurutzearekin keinu egiten genien bitartean, haiek topa egin eta egin jarraitzen zuten. Borondate oneko pertsonak ziren, baina, bide okerrean barruraino sartuak. Ondo kostata lortu genuen egun hartan liskarretan behintzat sar ez zitezen konbentzitzea, eta oraindik ere ez nago ziur hala izan ote zen, baina haien aurpegi berdeek hala sinestarazi ziguten. Ez genuen nahi genuen moduko salbaziorik bideratu, baina bidea behintzat erakutsi genien, gure zortea aldatzen hasita zegoen.
Eskerrak Igzawren laguntza dudan, berak ematen baitizkit azmarien inguruko ohituren berri eta ikusten eta entzuten ari naizenaren azalpenak. Baita itzulpen labur batzuk ere.
Ospakizuneko pausuak zeintzuk ziren zehatz-mehatz oroitu ez arren, bi monjeren artean lortu genuen haien maitasuna betikotzea, senar-emazte bihurtu genituen, lekuko eta guzti. Ezkontza osteko festara ere gonbidatu gintuzten, eta konpromisoz apur batean haiekin egon ginen, baina garbi geneukan ez ginela horretara joan Tolosara, eta berrriko gure bidetik jarraitu genuen. Hala ere, nekatzen hasiak zeuden gure hankak, besoak, mingainak eta gure fedea. Egun guztian Tolosako kaleetan gora eta behera ibili ondoren, lortu genuen bakarra jendearen gehiegikeriekin izutzea, dortoka batzuei aholkuren batzuk ematea, eta bikote bat ezkontzea izan zen. Sorginen batzuk ere ikusi genituen, baina erretzetik urruti, ederki onartuta bizi dira Euskal Herrian. Onartuak baino gehiago, gurtuak ere esango genuke guk. Saiatu ginen jende gehiagorekin ere, baina salbazio bidean jartzetik baino gertuago zeuden gure sokak eta abituak lapurtzen hastetik. Geure osotasuna arriskuan ikusita, trenak bazebiltzan bitartean berriro Alemaniara bidean jartzea zela onena erabaki genuen, eta hurrengo baterako jendearen salbazioa hobeto planifikatu: monje gehiago etorri, gurutze gehiago, bibliak banatu… lan handia dago egiteko. Agian Lazkaoko beneditarrengan delegatuko dugu.T
Bi pauso ematerako, ezkontza batean parte hartu behar zuen jendekada bat ikusi genuen guganantz korrika batean; arratsalde osoa jendearen atzetik jardun ondoren, estimatzekoa zen norbaitek Jaunaren beharra sentitzea! Arazo bat omen zeukaten, ezkontza antolatu, gonbidatu guztiei deitu eta ekarri, opariak jaso, soinekoa egin, eraztunak erosi. Mila prestakuntzaren ondoren, ezkontzeko apaizik ez zeukatela jabetu ziren, eta beraiek ezkontzeko behar gintuzten. Guk esan genien ez ginela apaizak, monjeak baizik, baina noski, halako jende multzo handian ez zegoen apaizik ibiliko zen itxura handirik, eta bekatuan bizitzea baino hobea izango zen geuk ezkontzea. Ederki kosta zitzaien gonbidatu guztiak batera biltzea, zeremonia ospatzeko. Honelakoetan, emaztegaia izaten omen da azkena iristen, baina orduko hartan hasiera-hasieratik bertan zegoen lehen lerroan, ezkontzeko amorratzen. Baina senargaia falta. Auskalo non ote zebilen, dagoeneko egun hartan ez zela ezkonduko pentsatuta. Gonbidatu guztiak mobilizatu ziren Tolosan barrena haren bila, eta ordu erdi luze kosta zitzaien senargaia topatzea. Azkenean, ekarri zuten, halakoren batean. Egia esan, honek ere ez zirudien mutil txarra zenik, bide desegokian zebilela bakarrik, baina maite zuen andregaia, eta harekin ezkontzeko borondate osoa agertu zuen.
34 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 35
KARNABAL MARTITZENA DA GAUR, EGUN HANDIA LEKEITION, ZAHAR ETA GAZTE, ANDRE ZEIN GIZON, LOTSA ETXEAN UTZITA, KALERA IRTETEN DIREN EGUNA. GOIZEAN GOIZ, HERRIKO UMEEK EGITEN DUTEN KALEJIRA KOLORETSUAREN MUSIKAK ESNATU NAU.
Testua: Xabier Iturraspe
Hiru urte nituenetik ni ere saltsa horretan sartuta ibili naiz eta nostalgia apur bat ere sentitu dut.
O
HETIK JAIKI, AURREKO EGUNEAN AZKEN ORDUAN EROSITAKO TIROLDAR MOZORROA HARTU, TXAPELA JANTZI ETA MOZORROTUTA IRTEN NAIZ KALERA. Lagunekin gelditu eta gure ikastola ohiko ikasleen antzerkia ikustera joan gara frontoira. Aurtengo gaia, zirkua. Umeak eta ez hain umeak elefantez, tximinoz edo pailazoz jantzita ikusteak poztu egin nau. Izan ere, aurtengoa zezenak hesiaren atzetik ikusi ditudan lehen aldia izan da. Hiru urte nituenetik ni ere saltsa horretan sartuta ibili naiz eta nostalgia apur bat ere sentitu dut.
Herria kamuflatu egiten da, jaiaren, kolorearen eta mozorroen errepublika bihurtzen da.
Eguerdian, nahiz eta kuadrillek bazkariak egin ohi dituzten, guk etxean jan dugu, gauerako indarrak gordetzeko. Hala ere, kalean egon den giroak Lekeitioko karnabalak frankismo garaian ere zergatik ospatzen ziren erakutsi dit: kuadrilla desberdinak txarangaren atzetik, jendea txikiteoan… Herria kamuflatu egiten da, jaiaren, kolorearen eta mozorroen errepublika bihurtzen da. Arratsaldean ohiko lekuan lagunekin elkartu eta “litroak” egin ditugu. Kalimotxoak, pikak eta bestelakoak gurasoengandik urrun gorde ondoren, Eskolapera joan gara. Han, Lekeition egiten ari diren saihesbide izeneko basakeriaren aurkako manifestazioan parte hartu dugu. Gure herriaren alde oihu egin ondoren, Euskal Herrian oso garrantzitsua den zerbait hasi dugu: poteoa. Tabernarik taberna ibili gara, beste hainbat kuadrilla modura. Izan ere, Lekeitiok zerbait baldin badauka, horiek tabernak dira; halaxe dio behintzat, herriko kanta batek: “hasi Talatik eta Portaleraino, ez dago besterikan tabernia baino”. Guk Talatik Portalerainoko taberna guztiak ez, baina gehienak behintzat, pasatu ditugu. Poteoan, txarangarekin “Anteron Txamarrotia” gutxienez hogei bat bider abestu ondoren, eta ezagun eta lagunekin hitz egin ondoren, bokaten bila joan gara. Bokaten taberna eta zerbitzariak mozorrotuta egon dira, beste hainbat taberna eta tabernari bezala. Solomo, tortilla eta urdaiazpiko ogitartekoak hartu eta herriko parkera joan gara. Han, herriko eta kanpoko gazteekin bat egin dugu eta tripa bete bitartean aurrez egin ditugun “litroak” edan
38 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 39
Lekeition egiten ari diren saihesbide izeneko basakeriaren aurkako manifestazioan parte hartu dugu.
Talatik Portalerainoko taberna guztiak ez, baina gehienak behintzat, pasatu ditugu. 40 /B69 Beti mozorroak janzten
ditugu, egarriz egotea ere ez delako ona! Kar, kar, kar… Lekeitioko parkea, inoiz enperatrizen baten lorategi izan bazen, gaurkoan gazteok izan gara lorategiko lorerik ederrenak. Hamar eta erdiak inguruan, portu aldeko tabernetara joan gara eta hantxe hasi dugu ofizialki parranda. Orduak eta orduak eman ditugu “Nahia dance”, “Shakira” eta antzekoen doinuan dantza eginez. Gauaren ilunean, Lekeitio toreroek, tiroldarrek, pailazoek eta batez ere mozorroek argitu dute. Tabernak gainezka egon dira eta herritar zein kanpotarrak, lehen eguzki izpiak, errainuak atera arte dantzan ibili gara. Kuriosoa izan da nire matematikako maisua obispoz jantzita ikustea. Nire bertso eskolako ikasleei ere, barregarri gertatuko zitzaien beren maisua, tragoa eskuan, neskekin dantzan ikustea. Entzun beharko ditudanak! Jende asko egon den arren, nik neuk beste urteetan baino mugimendu gutxiago sumatu dut. Baliteke “unibersitarioak” azterketetan egon direlako edo zu, irakurle hori, etorri gabe gelditu zarelako izatea. Ziur nago, Lekeitioko martitzen gureneko giroak inbidia galanta eman dizula. Beraz, ez daukazu datorren urtean etorri besterik. Horrela bada, Talatik Portalera bitarteko tabernaren batean ikusiko dugu elkar!T
Beti mozorroak janzten B69/ 41
ASPALDI ZEGOEN EGUTEGIAN MARKATUTA. BESTEAK BAINO GORRIAGOA DEN DOMEKA HORRETAZ ARI NAIZ: MARKINAN MOZORROTUTA ATERATZEN GAREN DOMEKAZ. URTEAK BAKARRA BAINO EZ DAUKA, ORAINGOZ.
Testua: Joseba Artza
Izan ere, hanketan gora hasi eta beste paraje horretara heltzen zaidan freskura ez da parte
A
URTENGOAN SEVILLANA ESNATU NAIZ. Kuadrillako nagusiak hala erabaki duelako: “aurten sevillana”. Eta besteok: “amen”. Horrela ba, propio egunerako erositako arropak jantzi eta autorantza abiatu naiz: soineko luze puntu gorriduna, peluka, ileko gantxoa buruaren alde batera, kirol oinetakoak (barkatuko didazue), eta… Eta zerbait ez doa ondo. Izan ere, hanketan gora hasi eta beste paraje horretara heltzen zaidan freskura ez da parte onekoa. Etxera joan eta ez dakit zeinen pololo beltzak jantzita konpondu dut arazotxoa. Egun osoa pasatuko dut pololoei goraka. Baina gerrira heltzen ez bazaizkit txikiegiak direlako da. En fin. 13:17 dio erlojuak. Erlatx-enean lehenengo kriantza. Markinako atzeko kalean, alegia. Berandutxo heldu naiz baina denboraz. Agustin Maixua ikusten dut hamar mozorro batera jantzita bezala: oso mozorrotuta, esan nahi dut. Eta euskaraz ari den erle kuadrilla batek inguratu nau. Ondoren John Rambo sartu da eta marianito bat eskatu du. Pailazo sudur gorridunak asko dira, mediku batzuk, bi martziano, sorginak beren erratzekin eta Peter Pan tripa haundi bat. Super Manek estropezu egin eta Mari Errauskini soinekoa kalimotxoz busti dio.
onekoa.
Erlatx-enean lehenengo kriantza.
Zikoinaz jantzita horma gaineko beren habian egun osoa pasatu zutenekoa ez dut erraz ahaztuko.
Zelaira bidean kuadrillakoekin elkartu eta desfileari begira geratu gara arkupeetatik. Harriduraz batean, miresmenez bestean eta barreguraz azkenean: mafiosoz beteriko autoa autobus geltokian aparkatuta dago; guraso kuadrilla bat motxaila familia da gaur. Eta hala mintzo dira elkarrekin eta inguruan duten edozeinekin. Eta Jose Pablo, non daude Jose Pablo eta horren anaia? Zikoinaz jantzita horma gaineko beren habian egun osoa pasatu zutenekoa ez dut erraz ahaztuko. Aurten ere harrituko gaituzte. Eta harritu gaituzte: oraintxe ikusi ditut! Lehengo astean atxilotutako gazteen argazkiak daramatzate kuadrillakoek. Haien askatasunaren aldeko oihuak entzuten dira. Baina hau ez da desfilea, ez da mozorroa, euskal presoen aldeko manifa baizik. 15:00. Bazkaltzeko ordua. Onena Antsotegi Hotelera bide gorritik joatea izango da autoa dagoen lekuan utzita. Eta autoan sar eta
44 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 45
“Ti-tiri, ti-ti, ti-tiri, ti-ti” megafoniako doinua kantatuz atera gara autotik. Urtero errepikatzen da. Mozorroen udazkena heldu da: batek Antsotegin utzi du peluka, besteak hirugarrenaren ileko gantxoa zapaldu du eta nik pololoei goraka jarraitzen dut. Bost zaldizko ari dira antzarari zamatik tiraka. Minutu batzuk iraun dugu haiei begira. Baina ez du beste munduko emoziorik. Hori dela eta gure habitat naturalera itzuli gara, hots, tabernara. Trago bat, beste bat eta beste bat; eta kaja jarri: 10 euro. Eta beste trago bat eta beste bat eta beste bat ere bai hurrengoaren aurretik. Eta10 euro. Uste dut mozorro guztiak erori direla. Baina, zer da ikusten ari naizena? Ez da posible! Kuadrillako nagusia Iratxerekin bertsotan hasi ez da ba! Gerritik heltzen dio gainera, pikaro halakoak! Sevillana bat bertsotan! Honek amaiera onik izango ez duelakoan peluka eskuan hartu eta etxerako bidea hartu dut: kontatuko didate kontatu ez dudana.T
bazkaltzera. Urterokoa. Gontzalek prest dauka bazkaria hoteleko txoko batean. Barrezka hartu gaitu. Barregarri gaude egon ere. Eseri gara mahaian eta ekin diogu platerekoa irensteari. Jatekoa ona eta edatekoa hobea denean, konturatu barik heltzen da bat postreetara. Eta betiko istorioak xehetasun berriekin kontatu ditugu. Hiru urterekin gela berean sartu gintuzten ume haiek gara mahaiaren bueltakoak; horregatik da espeziala bazkalosteko ordu parea. Harrigarria bada ere, zenbat eta denbora gehiago pasatu badirudi gero eta gauza gehiago gogoratzen ditugula batzuetan. Ez da, ordea, malenkoniarako garaia. 18:09 dio erlojuak eta Zelaiaren gainaldean antzara jokoa martxan izango da honezkero.
46 /B69 Beti mozorroak janzten
Hilerrien gestio osoa eta aldi baterako lanak Peñaflorida, IB-1º • Gipuzkoa • Tel. 943 894 937 • Fax 943 894 941 E-mail: harrespil@harrespil.net
Beti mozorroak janzten B69/ 47
IGANDEA, TXIKITEO ELEGANTEA, GOIZETIK GOIZERA, IA HOGEITALAU ORDUKO DIBERTSIO MASIFIKATUA. KALEAN ZEZENAK, PLAZAN TXARANGA, TABERNAN MOZKORTUTAKO HONTZAK…, FESTA ITZELA, HURRENGO EGUNA EXISTITUKO EZ BALITZ BEZALA EGITEN DENA. GOIZA IRITSI ORDUKO DENAK ETXERA.
Testua: Jokin Uranga
Kalean zezenak, plazan txaranga, tabernan mozkortutako hontzak…, festa itzela, hurrengo eguna existituko ez balitz bezala.
Puf… goizeko seiak, oraintxe hasi nauk buelta ematen, orain ezin gaituk etxera joan.
A
STELEHENA, ohetik altxatu beharrak ez du perezarik ematen, mozorroa prestatu eta aurreko egunak hain oroitzapen goxoak utzi dizkigun txoko beretara… Zer mozorro duk hori? Hainbeste axola al zaik? Ez…, ba atera trago bat, eta beste bat, eta beste bat… Puf… goizeko seiak, oraintxe hasi nauk buelta ematen, orain ezin gaituk etxera joan. Asteartea, eguerdia, kaleak oraindik jendez gainezka, dantzan, saltoka, alai… festan parte hartuaz kristo guztia, inondik ere parte-hartzaileak baitira Azpeitiko karnabalak, aurrekonturik txikienarekin egiten diren festarik handienak.T
50 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 51
Urtero bezala, joan den martxoaren lehenengo egunean Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna ospatu zen Abadi単on. Martxoaren 2an Bertsolari aldizkariko erredakzio taldeak egunaren kronika delirante samar bat jaso zuen. Irakurleen sentimendua eta gustu ona minduko ez duelakoan publikatzen dugu ale honetan. Hala ere, ez gara hemen esaten direnen kargu egingo. Hortaz, inork kexuren bat badu, egileari zuzendu beharko zaio. Testua: Iratxe Lopez Gorostiola
54 / B69
Gazteria harroa da, bizitzak ez baitu oraindik makurtu, eta esperantzaz beteta dago, oraindik ez baita desengainatua izan… Bere adinkideen laguntasuna beste ezer baino nahiago du. Gazteriarentzako etorkizuna luzea da eta iragana laburra. Ezer ez du bere utilitatearen arabera juzgatzen, bere akats guztiak exagerazioek eraginak dira. [Aristoteles, Erretorika]
0
ILARRAK KUKURRUKUKA DABILTZA IGANDE GOIZEKO 08:00ETAN. Abadiñoko eskoletan, ordea, gangar asko baina oilarrik ez. Euskaldun zintzoak gosaria prestatzen ariko dira, igandeko arropak jantzita mezatara joateko. Bizkaiko bertsozale gazteek, ordea, oraindik larunbateko arropak daramatzate soinean, horiek erantzi eta lo zaku profanoetan sartzeko asmoarekin. Jon Miranderen estilora, “izaitetik hek bezala Ortzi jaunak zaint’ nazala” esanez bezala, bertsoen izenean heresia galanta antolatu dute Abadiñon. Txirritak burua altxatuko balu…
0,00 mlg/l: argi Ideia on guztiak (edo gehienak) bezalatsu egun hau ospatzekoa ere janari eta edariaren bueltan sortu zela kontatzen dute. Newtonek sagar artean asmatu zuen teoria grabitatorioa, Chupa-chupsa sortzeko ideia karamelu bat jaten ari zela erditu zuen Enric Bernatek, eta Hitlerrek zianuro kopatxo bat edan omen zuen bere buruari tiro bat bota aurretik. Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna antolatzeko ideia, berriz, Bizkaiko Bertsozale Elkartean lanean ari diren gazte batzuek ekoitzi zuten afari batean. Ordu ezkero bost edizio egin dira aurtengoarekin, ideiak harrera ona izan duen seinale, izan ere Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna bertsoak gaztetasunetik edateko eta gazteek bertsotik (eta basoan jartzen zaien ia edozertatik) edateko formula egokia dela baieztatu da Aulesti, Munitibar, Larrabetzu eta Otxandion. Oraingoan euskaldun zintzoen eguerdian hasi da poteoa Abadiñoko kaleetan, nahiz eta gehienak eguerdi postmodernoan iritsi. Trikiti eta pandero soinuaz lagunduta, zintzurrak bustitzeari ekin diote bertaraturikoek. Gauzak horrela, tarte batean ez da bertsorik entzun, Bakoren graziaren laguntzaz lotsa kentzeko lanetan ibili baita jendea. Taberna bat, beste bat eta beste bat pasatu ostean jendea animatzen hasi da, ardoaren jainkoa eskuzabala baita haren enkantua apreziatzen dakitenekin. Hala ere, oraindik bertsorik ez. “Gazteria eskuzabal eta ausarta den bitartean, zaharrak koldarrak dira, eta beti txarrena espero dute”. Hala mintzatu zen Aristoteles, seguruenik bere gaztaro eroa justifikatu nahian. Platonen iritzia, ordea, bestelakoa zen. Haren ustez, gazte eta zaharren arteko harremana ez zen horren gatazkatsua, izan ere, “adinekoak, gazteekin adikor, umore onez eta irrikor agertzen dira, gazteak imitatuz, horien aurrean garratz eta despotiko ez agertzeko”.
56 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 57
58 / B69
Ordu ezkero bost
Stripperrik ez da
edizio egin dira
izaten Alderdi
aurtengoarekin,
Egunetan, eta
ideiak harrera ona
Bizkaiko Bertsozale
izan duen seinale.
Gazteen artean ere euskaldun zintzo
Hala mintzatu zen Aristoteles, seguruenik bere gaztaro eroa justifikatu nahian. Platonen iritzia,
gutxi aurkitu arren. horiek aintzat hartuta, Abiadura Handiko Trenaren aurkako martxa Abadiñora heldu denean bertsozaleak eta desarrolismoaren aurkakoak kalejiran fusionatu dira. Bistakoa batzuen eta besteen martxa gogoa. Amaitu da kalejira eta, azkenik, lehenengo bertsoak: litroko miligramoak ez dira alferrik. Autoa gidatzeko kaltegarri badira ere, bertsotan aritzeko gomendagarri dira, neurria hartuta betiere. Hala, alkohola bertso-hooliganen errima egarria asetzeko elixirra izan da gaurkoan ere. “Abarkas” (Eneko Abasolo surf munduan), “Katxo” eta Jagoba Pereda izan dira lehenengo bertso asaltoaren sustatzaileak, nahiz eta beste parte hartzailerik ere izan duen.
ordea, bestelakoa zen.
Abadiñon, behintzat, ez da arazorik izan bertsozale gazteen poteoa jubilatuen etxetik pasatzeko. Zaharrak (barkatu, nagusiak) pozik eta gazteak pozago, barra batean inguruan Aita Santuak eta Bakuninek ere elkar ulertuko bailukete. Kontuak kontu, zerbait arraro sumatzen da giroan: ez da bertsorik entzuten, ez berba bat bestea baino altuago. Jadanik Bizkaiko Bertsozale Gazteen Egunetan birjina direnak jaialdiaren fama zalantzan jartzen hasi dira, baina ordu biak jotakoan tronpeta soinua entzun da urrundik (hala begitandu zait niri behintzat). Zaldiak lauoinka baletoz legez, Uribe Kostako errepresentazioa heldu da hautsak harrotuz. Beste ezer egin aurretik, “Katxok” (Ekaitz Larrazabal nortasun agirian) panderoa desenfundatu eta lehendik egunari musika jartzen ari diren trikitilariengana hurbildu da egunaren soinu bandari beste toke bat eman nahian, Stripperra Benidormeko atsoen jai aspergarria animatzera ailegatzen den antzera. Stripperrik ez da izaten Alderdi Egunetan, eta Bizkaiko Bertsozale Gazteen artean ere euskaldun zintzo gutxi aurkitu arren, ohitura onak mantendu zale dira gehienak. Hala, nahiago dute belarra asfaltoa baino, bertso on bat mila gezur baino, eta zaldien galopea abiadura handia baino. Hiru premisa
60 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 61
62 / B69
0,56 mlg/l: txispa Lehenengo bertsoak entzunda eta jada 0, 56 mlg/l botatako airean, tripa betetzeko ordua heldu da. Abadiñoko probalekuan idiak bertsozale gosetuen truk aldatu dituzte. Menua, berriz, klasiko bat gazteak eta bazkari jendetsuak bat egitean: pasta entsalada eta solomoa. Baina menuaz gainera, bazkari horiek izaten dute beste bereizgarri bat: elikadurari buruzko konbertsaziorik arraroenak halakoetan suertatzen dira. Halakoetan “jakin” dut nik, hain zuzen, KFC jada ezin dela deitu Kentukcy Fried Chicken okela ez dutelako oilaskoetatik ateratzen, hezurrik gabeko laborategiko animalia batzuetatik baino; azukre poltsatxo zilindrikoen asmatzaileak bere burua hil zuela kristo guztiak, erditik beharrean izkinatik zabaltzen zuelako, edo McDonalds salatu egin zutela “carne de res” ematen zutela publizitatzeagatik, baina multinazionala irten zela irabazle res latinez gauza delako.
Gai emailearen klasea eta orijinaltasuna baieztatuta, orijinalak izaten jarraitzeko edo, saioa agurrekin hasi da.
Jendea halako konbertsazioak eta arruntagoak izaten ari den bitartean bukatu da jatekoa eta berehala hasi da saioa. Xabier Enbeitak gai emaile lanetan etorkizun oparoa izan dezakeela demostratzeko gogoa erakutsi du hasieratik, jaki mexikar baten izena daukan gizon batek aurkezten zuen Hator Kantari Hator saioan abeslari gisa bere burua aldarrikatu zuen bezala. Gai emailearen klasea eta orijinaltasuna baieztatuta, orijinalak izaten jarraitzeko edo, saioa agurrekin hasi da.
Horiek 4 oin
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aste betera izanda, gaia ezin gainetik pasa eta “Toko” (Aitor Arrizubieta familiarentzat), Etxahun Lekue, “Abarkas”, “Lepotxo” (Lepotxo ezagun gehienentzat) eta Larra (Larra Larra bezala ezaguzen dugunontzat) entzuleria limurtu nahian ibili dira, kanpaina elektoraleko lemei errimak jarriz. Batek “bozkatu indar guztiz” erregutu digu; besteak, berriz, “buruz eta bihotzez” bozkatzeko (hala balitz inork ez lioke berari boza emango, baina tira…) eta baten batek “zu non bizi zara?” galdetu du. Abstentzioa ere eskatu dute Abadiñoko probalekuan, baina Entzutegi Nazionalak ez du ezer esan bertso saioaren legezkotasunari buruz.
dute.
lehenengo eta 9 ondoren emanda, bertso bina osatu
hartuta, bakarrik aritzea egokitu zaio berari. Larrzabal anaiek (Marx anaiak izan zitezkeen hiru balira) eta Jagoba Peredak jarraitu diote Mireni. Trikitiaren laguntzaz Egun da Santi Mamiña doinuan koplaka ere badakitela demostratu dute, kopaka abilagoak diren arren.
.
Probalekuan amaitu dira bertsoak. Idirik ezean idiskoak eta emakumeak aritu dira, eta bertsotan ari ez direnek ahoa alkoholez betetzen segitzen dute. Jada txispatik mozkorraldiranzko bidea hartu da. 1,11 miligramo litroko eta “gora yeuskadi!”.
Heldu da Mungiako bertso eskolakoek beren kexuak aireratzeko ordua. Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna martxan hasi zenetik eskualde bakoitzak bazkalosterako zerbait prestatzea zen helburuetako bat, baina Mungiakoak dira urtero zerbait ekartzen duten bakarrak. Olatz Ibarluzea, Asier Legarreta eta Larrak beren haserrea jakinarazi dute Jone Uria eta Ander Elortegiri txanda heldu aurretik. Horiek 4 oin lehenengo eta 9 ondoren emanda, bertso bina osatu dute.
1,11 mlg/l: hordi
Frantsesa, gaztelania, ingelesa eta alemana. Beste bi patxaran edanda txineraz ere errimatuko dute Iratxe Ibarrak eta Ibon Ajuriak hurrengoan. Euskara klaroan osatu dituzte bertsoak, ostera, Irati Erkizia, Itsaso Paia eta Arrate Illarok. Unai Iturriaga eta Igor Elortza ez dira oraindik Bizkaiko Bertsozale Gazteen Egunaren edizio bakarrera ere agertu. Itsaso Paia eta Arrate Illarori euren azalean sartu eta mespretxua justifikatzea egokitu zaie Irati Erkiziak azalpenak eskatu bitartean.
Idirik ezean idiskoak
Batzuentzako purrustadak eta beste batzuentzako zorionak, izan ere, Miren Amurizak edateko eta erretzeko adina bete du gaur: hemezortzi (ez edateko eta ez erretzeko baimena ere badauka, hala ere). Bere urtebetetzea gai
alkoholez betetzen
64 /B69 Beti mozorroak janzten
eta emakumeak aritu dira, eta bertsotan ari ez direnek ahoa
segitzen dute
Lehenengo tabernan lehenengo desafioa. Hiru bikote: Itsaso Paia eta Ander Elortegi, Iratxe Ibarra eta Jagoba Pereda, Jone Uria eta Larra. Desafiorako asmoa Behin batian Loiolan doinuan abestea da elkarri helduta dantzan egin bitartean, baina horiek egiten dutenari dantza deitzea gehiegitxo da. Mugimendu sexyren bat bada tarteko, baina gaur sexyen Paia dago. Bere ezkerreko titiaren parean “nigaz gura dozuna” dio bere kamisetak, euskaldunok sexu kontuan mezu esplizitoak behar ditugula ondorioztuta edo. Txaloak ozen entzun dira, baina ez Paiaren gonbitarengatik (nik dakidala behintzat). Finalerako txartela txalometro bidez eskuratzen da Abadiñon. Ikusi beharko Enbeitaren kriterioa entzumenaren araberakoa den ala pata negrarik dagoen tarteko. “Toko” eta Miren Amurizari, “Txutxo” (Xabi Solaguren ikasketa espedientean) eta Ibon Ajuriari eta Jokin Kastaños eta Asier Legarretari heldu zaie
Beti mozorroak janzten B69/ 65
66 / B69
68 / B69
“Txutxo! Txutxo!” entzuten da eta gaztetxeko hormak
Arrate eta Ibon Ajuria eta Txutxo “terremoto”. Lehenengo biek joan den urtean irabazi zuten finalean egoteko eskubidea, eta beste bi bikoteak entzuleen txaloei esker heldu dira Abadiñoko gaztetxeko oholtzara. Bertso hooliganak beren senetik irtenda daude, orroaka. “Txutxo! Txutxo!” entzuten da eta gaztetxeko hormak dardaraka daude, garai batean San Mamesen “Kuko! Kuko!” entzuten zenean bezala.
dardaraka daude, garai batean San Mamesen “Kuko!
Hasi da lehenengo proba: hiru bikoteak harrespil (kromletx) bat osatuz (borobilean jarrita ere esan nezakeen), bata zutik eta bestea lau hankatan jarri dira. Ez dakigu zer egin behar duten, ez da inor aklaratzen, baina jarraitzaileek txaloka jarraitzen dute ezer ulertu ez arren, Mikel Laboaren kontzertu batean bezala.
Kuko!” entzuten zenean bezala.
txanda. Lehenengo hiru eta gero beste hiru. Puntuka aritzea dagokie: lehenengoek, saltoka dabiltzala abestu behar dut, eta, bigarrenek, makurtuta. Bertso maila neurtzeko ez dakit, baina horien forma fisikoa Somerako txikiteroena baino eskasagoa dela frogatzeko balio izan du saioak. Mens sana in corpore sano goiburuaren antitesia. Hala ere, saio honetan izar mediatiko baten jaiotzaren testigu izan gara: “Txutxok” Karlos Argiñanok baino pasio handiagoak pizten ditu, sukaldariaren karisma gainditzeari ezinezko baderitzozue ere.
Bigarren probarako Pello “Bonbero” eta Ajuria kaka egiteko (“libratzeko” finolientzat) posturan jarri dira. “Paper gabe geratu zarete”, esan die Enbeitak. Komuneko hari musikala inprobisatuz irri franko eginarazi diote publikoari, eta bonbatik tira ondoren (horregatik ote da Pello “Bonbero”?) “Abarkas” eta “Txutxori” egin diete lekua. Horiek, ordea, beste eszenatoki batean kokatu dituzte. Belauniko, elizan errezatzen ariko bailiran jarri behar izan dute. Eta horiek biek belauniko errezatzeko posturan sinesgarritasun gutxi badaukate, bertsoak are surrealistagoak izan dira. Bin Laden Vatikanoan ikusteak gutxiago harrituko ninduke. Bikotekako probekin amaitzeko, Arrate eta Sarriri Abadiñoko eskoletan bata bestearen ondoan lo egitea egokitu zaie. Gaztetxeko argiak itzali dira eta
Finalerako txartela irabazteko azkeneko konbatea: “Abarkas” eta Arrate versus “Katxo” eta Irati. Lehenengo asaltoan elkarri trapu zaharrak aterata ea nor lehenengo gorritu. Bigarrenean ostera, elkarri loreak botata bilatzen da tomate efektua: Abarkasi ez zaio aurpegia jertse gorritik bereizten. Saio luzea bezain polita. Esango nuke Arrate eta Abarkasek finalerako bonoa ondo merezi dutela. Katxok eta Iratik etxera bueltako bonobusa (ez, ez, broma da). Txapelketako desafioak amaitu dira dagoeneko, baina oraindik desafio amistoso pare bat daude gozatzeko. Xabi Paia eta Miren Ibarluzea iritsi dira Abadiñora bertsoak ele eta ele botatzeko. Ez zien inork esango aurretik Ibon Ajuriak eta Iratxe Ibarrak ere berdin egin dutela. Nire aitak esaten duen bezala “dena dago asmatuta” (haren ustez 70. hamarkadatik aurrera egin den guztia konpien kopiak baino ez dira; portzierto, nire aita nostalgiko bat da). Jubilatuen etxean jokatu behar dute hurrengo lagunartekoa Oihana Bartrak eta Beñat Ugartetxeak. Bertsoen Javier Sarda eta Carlos Latre dira hauek biak: lehenengoak imitazio bat agindu eta bigarrenak maisutasunez bete. Lehenengo Lazkao Txiki, eta Mañukorta ondoren. Lopategi eta Azpillaga ere izan da Beñat Ugartetxea. Actors Studioko eskoletan ikasia bailitzan, bertso-bufoi aparta dela erakutsi du Ugartetxeak. Hori da barrena hustu eta itxuraz beste pertsona bat izateko gaitasuna! Ekialdeko maisuekin entrenatuta ere ez luke halako gaitasunik lortuko. Kontuak kontu, heldu da azkenik final deseatua. Parte hartzaileak: Pello “Bonbero” eta Sarri (honek ez zuen kartzelatik ihes egin), “Abarkas” eta
70 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 71
72 / B69
giroa guztiz aldatu da: “Txutxo-Txutxo!” oihuetatik “tariro-tariro” xuxurlatzera eta txistu seduzitzaileak errepikatzera pasatu da entzuleria. Kokildu gabe, Arrate ausart ibili da eta aipatzekoa da, benetan, Sarrik kalabazak jasotzeko duen esperientzia eta klasea.
Onena lo apur bat egitea izango dut, Abadiñoko eskolak lo
Finala erabakita uzteko, guztiek batera egin behar izan dute puntuka, baina txingoka. Bata bestearen atzetik erori dira finalistak, hanka bakarraren gainean Arrate soilik geratu arte. Honenbestez bukatu da finala. Arrate irabazle absolutua eta Txutxo irabazle morala. Azken agurrak Xabier Enbeita eta Etxahun Lekueren eskutik etorri dira, eta ondoren sariak: botila xanpainak, orain arte edandakoa gutxi balitz bezala. Dagoeneko litroko 2 miligramo pasata, nahiko pasata goaz denok. Koma etilikoa ere hurbil dauka askok. Erromeria hasi da Amaiur taldearen eskutik. Ez dakit ze ordu izango den, erlojua begietatik zentimetro batera jarrita ere ez baitut lortzen orratzik ikustea, eta nire ordularia ez da digitala (nik dakidala behintzat). “Zuk barrutik nik kanpotik tira” entzuten da eszenatokitik, baina gehiago tiratuz gero hementxe bertan botako dut txahala. Onena lo apur bat egitea izango dut, Abadiñoko eskolak lo leku gisa zabaldu dituzte eta.
2,22 mlg/l: koma Oilarrak kukurrukuka dabiltza igande goizeko 08:00etan. Abadiñoko eskoletan, ordea, gangar asko baina oilarrik ez. Euskaldun zintzoak gosaria prestatzen arituko dira, igandeko arropak jantzita mezatara joateko. Bizkaiko bertsozale gazteek, ordea, oraindik larunbateko arropak daramatzate soinean, horiek erantzi eta lo zaku profanoetan sartzeko asmoarekin. Jon Miranderen estilora, “izaitetik hek bezala Ortzi jaunak zaint’ nazala” esanez, bertsoen izenean heresia galanta antolatu dute Abadiñon. Txirritak burua altxatuko balu ez luke halako bertso parrandarik galduko, Jaungoikuaren graziya gutxi baita Abadiñoko algara hotsarekin alderatuta.T
74 /B69 Beti mozorroak janzten
leku gisa zabaldu dituzte eta.
Etxea eta etxekoak utzi eta munduan barrena abiatzea heldutasunaren sinbolo da, beste gauza askoren artean. Bertsolari gazteak etengabe dabiltza hara eta hona herrialde berriak ezagutzen. Gu bi kasu berezi samar aukeratu ditugu: JON MARTINek zortzi hilabete pasako egonaldia egin zuen Indian, eta NEREA ELUSTONDO lanean ari da Teruelen. Testuak: Joxean Agirre
>>> >> >
HOGEITA ZAZPI URTE DITU JON MARTINEK, ETA AZKEN LAUZPABOSTAK NAHIKOA MUGITUAK IZAN DITU, ETA EZ BAKARRIK 2004AN GIPUZKOAKO TXAPELDUNORDE GERATU ZELAKO, LEKUZ ETA EGOERAZ ETENGABE ALDATUZ IBILI DELAKO BAIZIK. INDIATIK ITZULI ETA FINALISTA IZAN ZEN BERRIRO GIPUZKOAKO TXAPELKETAN. MARTXOAN ERO IZENEKO IPUIN BILDUMA KALERATU DU ETA BERRIRO INDIARA ABIATZEKOA DA ELKAR ARGITALETXEAREN AGINDUZ BIDAIA-LIBURU BAT PRESTATZEKO. ONDOREN ZER EGINGO DUEN? PITIN BAT PAUSATZEKO GOGOA ERE SENTITZEN OMEN DU, BAINA EZ DA ERABAT SEGURU.
E
Z DA ERRAZA PARE BAT ORDUTAN EGONEZIN HONEN KONTAKIZUNA EGIN ETA ARRAZOI GUZTIAK AZTERTZEA, BAINA SAIATU GINEN BEHINTZAT. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasketak egin zituen Leioan. Bigarren ikasturtea egin orduko hasi zen bekadun gisa lanean Egunkarian eta Berrian ere, eta hasiera beretik kolaboratu izan du iritzi sailean. Bere jarraipen luzeko lana, ordea, Oarsoaldeko Hitzan egin zuen, egun osoz aritu baitzen urte eta erdiz Oiartzungo orrialdea egiten. Lanbide hori utzi eta bidaia labur batzuk eginez eman zuen 2005. urtea. Suedian hilabete pasatu zuen, Berlinen hamar egun, Italian hogei, eta bisita luze bat egin zuen Kubara Bertsozale Elkartearekin. 2005-2006 ikasturtea, ordea, ikasketetan murgildu zen berriro, eta doktorego ikastaroak egin zituen Psikologian. Eta ikasturte horren amaieran etorri zen Indiako bidaia.
Zer arrazoi izan zenituen Indiara joateko? 2005-2006 ikasturtea bukatu eta hurrengo urterako planak egiten hasi nintzen. Ez nekien doktorego ikastaroekin jarraitu, beste ikasketa batzuei ekin, lanean hasi ala zer egin, eta pixka bat denetik egitea erabaki nuen. Badaezpada nire curriculuma bidali nuen pare bat lanpostutarako. Besteak beste Elkano izeneko beka bat zegoen, lehen edizioan egoki zer egin nahi zuten oso argi ez zutena, eta hortxe erortzeko zoria-edo izan nuen. Bien bitartean Psikologiako nire tesirako ikastaroetan eta Antropologiako lehen urtean izena eman nuen. Elkano bekatik deitu zidaten aukeratu nindutela eta hilabeteko prestaketa bat emango zigutela esanez.
Elkano bekatik deitu zidaten aukeratu nindutela eta hilabeteko prestaketa bat emango zigutela esanez.
Hori bai, jende asko dabil kalean,
Zein erakundek bultzatzen du beka hori? Euskal Herriko Unibertsitateak eta 160 bat enpresa biltzen dituen Euskal Herriko Teknologia Berrien Elkarteak elkarlanean antolatutako beka bat da. Munduan zehar erakunde askorekin dituzte harremanak, beste askoren artean nik lan egin nuen GKE horrekin. Azaroan gertatu zen hori. Ordurako Antropologiako klaseetara joaten hasia nintzen, eta goizetan bost orduko formazioa hartu eta arratsaldetan Unibertsitatera joanez eman nuen hil osoa. Formazio ikastaro horren barruan aukera ezberdinak aipatzen zituzten. Egun batean Europako proiektuak aipatzen zituzten eta hurrengoan Hirugarren Mundukoak. Ikastaroa bukatu zenean elkarrizketa bana egin ziguten nora joan nahi genuen jakiteko, eta nik Hego Ameriketara joateko proposatu nuen nire burua, han eguzki plaken merkatua arakatuko zuen proiektu batean lan egiteko. Eta orduan esan zidaten ni Indiara bidaltzeko asmoa zutela. Erabat deskolokatuta utzi ninduten, baina hamabost lagun ginen taldean eta ulertzen nuela esan nien, onartzen nuela alegia. Elkarrizketa horretatik irten orduko hasi nintzen pentsatzen suertea izan nuela, Filipinetara zihoazen beste birekin batean nirea baitzen helmugarik urrunena eta lekurik, nolabait esateko, arrotzena. Horrela hasi nintzen Indiari buruzko informazioa biltzen eta bidaia prestatzen. Oso azkar ohartu nintzen herrialde horrekin maitemintzen hasi nintzela. Ni, gainera, sinetsi egiten dut etorriko zaizkidan gauzetan, etorriko zaizkidan aukeretan.
animaliak ere hantxe ibiltzen dira, baina ez da hain itogarria. 80 /B69 Beti mozorroak janzten
Bekak ematen al zizun Indian moldatzeko adina? Bai, bai. Diru kopuruak denentzat antzekoak izanik ere, gindoazen herrialdeetako ekonomia maila oso ezberdina zen. Esan nahi dut oso ezberdina dela diru kopuru horrekin Parisen bizitzea edo Indian eta Indian bekarekin oso ondo moldatzea, luxu-
Beti mozorroak janzten B69/ 81
82 / B69
rik gabe, jakina, Indian munduko luxurik handienak ere aurkitzen baitira. Niri asteburuetan batetik bestera aintzirak ezagutuz ibiltzeko adina iristen zitzaidan.
Bangalore zortzi
Indiako jendea oso itogarria dela esaten du askok. Zuk ere inpresio hori izan al zenuen hasieran? Nik egonaldia bukatu eta irailean, etxera itzuli aurretik, ipar aldera joan nintzenean ulertu nuen bidaiari askok izan duten sentsazio hori, bidaia hori oso leku turistikoetatik barrena egin nuelako. Ordu arte horrela hitz egiten zutenak ahobero esajeratu batzuk zirela iruditzen zitzaidan. Urtarriletik irailera bitartean Bangaloren lan egin nuen, eta asteburuetan hegoaldeko eskualdeak ezagutzera ateratzen nintzen, eta ez nuen sentsazio hori bizi. Irailean ibilbide nahiko turistikoa egin nuen, Indiara joan eta Taj Mahal ikusi gabe ezin bainitzen itzuli, eta ibilbide horretan jabetu nintzen jendeak aipatzen duen itolarri hori zer den. Leku turistiko horietan jendea turisten bizkar bizi da. Hegoaldean ez dago horrelakorik. Kalean eskaleren bat baldin badago, zuregana etorriko da, badakielako normalean atzerritarrak diru gehiago duela bertakoak baino. Hori bai, jende asko dabil kalean, animaliak ere hantxe ibiltzen dira, baina ez da hain itogarria.
hiri bat da, ekonomia
Nolakoa da Bangalore? Bangalore zortzi milioi inguru dituen hiri bat da, ekonomia aldetik goraka ari dena. India ekonomia aldetik goraka ari den herrialdea dela aipatzen da, eta eskualde hori da gehien bultzatzen ari dena. Informazio teknologikoen mundu mailako enpresa indartsuenak hantxe daude. AEBetan Silicon Valley-ren antzeko zerbait alegia. Ingeniari informatiko andana ikusgarriak ari dira han lanean, asko atzerriko enpresentzat lanean, eta beste asko bertakoentzat.
dena. Informazio
Eta zer egin lezake Gobernuz Kanpoko Erakunde batek Indiako Silicon Valley delako horretan? Nik lan egin nuen GKE horren filosofia honako hau dela esan daiteke: teknologia berriak eta, bereziki, Internet, demokratikoak direla, baina demokrazia hori ez dela gauzatzen baldin eta herri xehea hezten eta prestatzen ez bada. Bangaloren munduko jenderik onena dago informatikan, baina askoz gehiago dira inoiz ordenagailu bat piztu ez dutenak. Gure helburua, Anchorage GKEaren helburua esan nahi dut, teknologia hori herritarrei hurbiltzea zen, eta hiriaren periferian egiten genuen lan bereziki. Hiriaren periferian enpresak lurrak erosten ari dira enpresa berria eraikitzeko, eta nekazari asko geratzen ari da lanerako lurrik gabe. Gure helburuetako bat nekazari familia horietako kideak enpresa horietan lanposturen bat aurkitzeko prestatzea zen. Emakumeekin eta haurrekin egiten genuen lan gehienbat. Telnec izeneko zentro bat du erakundeak, eta hor ematen ditu ikastaroak. Ikasketa proiektuaz gainera beste hainbat egitasmo ditu erakundeak. Enpresa handiek, esate baterako, lau urtez behin ordenagailuak aldatzen dituzte, baina ezin izaten dituzte saldu. Biltegietan bilduta dituzte ordenagailu horiek hartu, konpondu eta gizarte eragileei eta beste GKE-ei ematen genizkien berrerabili ahal izateko. Kontuan izan han lantegiak dituzten enpresa handiek diru bat eman behar izaten dutela gizarte gaietarako. Guk, esate baterako, Toyotak emandako diruarekin egitasmo batzuk egin genituen zirkulazio segurtasunari buruz, sekulako oinezko piloa hiltzen baita han autoek harrapatuta.
daude.
Zuk ez zenuen, dena dela, informatika arloan lan egiteko prestaketa berezirik? Nik publizitate ikasketak nituen eta diseinuan egiten nuen lan gehienbat, askorik ez badakit ere. Logoak diseinatzen nituen edo aurkeztu behar ziren proiektuak erredaktatzen nituen. Zortzi hilabetez egin nuen lana hor.
milioi inguru dituen
Zein herrialdetako jendea bildu zineten hor lanean? Herrialde askotako jendea zen, bertakoak ere bai tartean. Iritsi nintzenean nire ingeles maila oso txarra zen, eta egokitzen neke handiak izan nituen. Burutu behar genituen proiektuak ere landu gabe zeuden, eta lehen hilabeteak gogorrak izan ziren.
aldetik goraka ari dena. India ekonomia aldetik goraka ari den
Handik begiratuta nola ikusten dira Euskal Herriko kontuak? Handik begiratuta ikusten duzun lehen gauza hemen dugun suertea da, hemen nola bizi garen. Guk ez dugu ezer irabazi, hemen jaiotzeagatik bakarrik bizi gara hain ondo. Jaiotzearekin batean irabazitako eskubide pilo bat dugu. Etxeko hozkailua ireki eta zerbait aurkitzea izugarria da. Hori da handik begiratuta egiten duzun lehen gogoeta.
herrialdea dela aipatzen da, eta eskualde hori da gehien bultzatzen ari
teknologikoen mundu mailako enpresa indartsuenak hantxe
Gure helburuetako bat nekazari familia horietako kideak enpresa horietan lanposturen bat aurkitzeko prestatzea zen. Emakumeekin eta haurrekin egiten genuen lan gehienbat.
84 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 85
Baina gauza batzuk irabazi ahala beste batzuk galtzen ditugula esan ohi da. Hori ere hala da. Bangaloren bertan ere sekulako diferentziak daude. Han lana egiten duten ingeniari askok sekulako soldatak ditu. Globalizazioaren ondorio basatienak ikusten dira han, hemen baino askoz ere gehiago, eta amerikar bizimodu eredua gurtu egiten dute. Aprobetxatu al zenuen egonaldi hori Indiako kultura eta erlijioa ezagutzeko? Nik egunean bederatzi ordu ematen nituen bulegoan, nahiz eta ordu asko alferrik ematen nituen, lana antolatzen nahiko eskasak baitira han. Horretan gugandik zer ikasi handia dute. Eguneroko ordu libreak eta asteburuak aprobetxatu nituen nire gogoko gauzak egiteko. Zer ostatu zenuen han? Non bizi zinen? Lehen aste pare bat ostatu batean pasatu eta etxe bila hasi nintzen segituan, baina ez zen erraza izan, guk baldintza on samarrak nahi ditugulako. Hango etxe gehienek guk ezagutzen dugun bezalako komunik ez dute, esate baterako. Han lurrean zulo bat izaten dute gehienek eta norberak bota behar izaten du ura txarro batekin. Madrildar lankide batek eta biok hartu genuen komun europarra zuen etxe bat.
Eguneroko ordu libreak eta asteburuak aprobetxatu nituen nire gogoko gauzak egiteko.
Festa amerikar samarrak egiten zituzten. Bangaloreko bizilagunen %10
Zer egiten zenuten lanetik kanpoko ordu horietan? Lanera joan aurretik bolada luze batez yoga egin nuen. Lehendik ere egindakoa nintzen, eta hemengoaren berdina zen. Ez nuke esango hango irakaslea hemengoa baino hobea zenik. Seietan ateratzen ginen lanetik, eta asko ateratzen ginen. Bangalorek gau bizitza handiko hiriaren fama zuen lehen. Gaur egun Bombay da zalantzarik gabe fama hori duena. Asteazkenetan ateratzen ginen taldean, baina hango parrandak gaueko hamaika eta erdietan bukatzen ziren, taberna guztiak ordu horretan ixten zituztelako. Indiako hiri guztiek Erdi Kale moduko bat dute Mahatma Gandhiren izena daramana. Kale horretan daude MacDonadâ&#x20AC;&#x2122;s, Burger Kim, Lewis eta gainerako izen eta marka amerikar guztiak. Horien inguruan egoten dira tabernak eta dantzalekuak ere. Indian jende xeheak ez du alkohola edateko ohiturarik, eta edaten dutenek taberna zulo ilun batzuetan edaten dute. Edale horiek, gainera, gehienak alkoholikoak dira. Han ez dago erdibiderik, edo-ta ez dute edaten edo alkoholikoak dira. Orain, erdiko taberna dotore horietan ari da sortzen gure gizartearen imitazioz edaten dutenen sektore hori. Koktel bereziak ematen dituzte edo garagardoa edaten da. Taberna horietan izena eman eta e-mail bat bidaltzen zizuten festaren bat egin behar zutenean. Festa amerikar samarrak egiten zituzten. Bangaloreko bizilagunen %10 kanpotarra dela kalkulatzen dute, eta horientzat zeuden erdiguneko taberna dotore horiek gehienbat.
kanpotarra dela kalkulatzen dute, eta
Bertako taberna ilun horietara ez al zineten joaten? Bai, bai. Alkohola erostera joaten ginen, baina mostradoretik botilak hartu eta berriro etxera joaten ginen, etxean ere festatxoak antolatzen genituelako.
horientzat zeuden erdiguneko taberna dotore horiek gehienbat.
Asteburutako irteera horiek nola egiten zenituen, lagunekin ala bakarrik? Hasieran lagunekin ibili nintzen. Lanean ari ginenon artean txinatar bat eta madrildar lagun hori zeuden, India batere ezagutzen ez zutenak, eta horiekin hasi nintzen asteburuetan irteten, baina beste eginkizun batzuk sortu zitzaizkien, eta bakarrik egin nituen bidaia gehienak. Denek trena dela onena esaten dute, baina ni autobusean ibiltzen nintzen. Ostiralean gaueko
Beti mozorroak janzten B69/ 87
bederatziak aldean sartzen nintzen autobusean eta literan lo egiten nuen. Esan beharra daukat ni lo egiten oso ona naizela. Biharamuneko zortziak edo bederatziak arte lo egiten nuen nik. Horrela ezagutu dut nik Indiako hegoalde ia guztia. Bangalore beheko hirukiaren erdigunean nago, eta hamalau orduko ingurumari guztian ibili nintzen. Bangalore hiriaren Karnataka estatua, eta estatu horretako hiriak bisitatu nituen: Hampi, Badami eta beste hainbat. Kostan sekulako hondartzak ditu Karnatakak, Brasilgo hondartzen inbidiarik ez dutenak. Arrain atzeman berria jaten da txiringitoetan, eta parranda giroa ere ona dago. Beherago Kerala dago, komunistak agintean dauden estatua da, eta hezkuntzan eta osasun zerbitzuetan sekulako aurrerapenak egin dituzte. Komunista eta katoliko dira. Hauteskunde bidez iritsi ziren agintera, baina sistema komunista ezarri dute. Indian estatu batetik bestera horrelako aldaketak egoten dira. Herrialde pobrea dute, baina aurrerapen handiak lortzen ari dira, bai alfabetatze arloan, bai kulturan. Antzerkian, esaterako, tradizio garrantzitsua dute, orain berriro indartu dutena. Arroz soro handiak dituzte, eta turismoarentzat garai bateko ontziak etxe bihurtu eta kanaletatik eramaten zaituzte. Tamin Ladu estatura ere egin nituen itzuli batzuk. Arrazaz beltzaranak eta txikiak dira, guk indioari buruz dugun irudira gehien hurbiltzen direnak. Beltzak dira oso eta bibotea daramate. Lau eguneko zubi bat aprobetxatuz Bombayra joan ginen behin, hango Boliwood ezagutzera, hantxe baitago munduko zine industria gunerik handiena. Pepsiren iragarki batean parte hartzeko aukera eskaini ziguten; han nonbait atzerritar bat ikusten dutenean segituan eskaintzen diote gisako lanen bat. Beste lau eguneko ihesaldi bat egin nuen Asrham batera, hango zentro espiritual batera alegia. Osho guruaren jarraitzaileekin egon nintzen. Orain hamasei urte hil zen guru hori eta sekulako oihartzuna zuen mundu osoan. Rolls-Roice bilduma bat omen zuen. Laurogei indio eta lau atzerritar ginen eta oso esperientzia ederra izan zen niretzat. Goizeko sei eta erdietatik gaueko hamarretara meditazioa egiten eman genituen hiru egun. Goizean jaiki, gosaldu eta ordu eta erdiko saio bat egiten genuen, hamaiketakoa eta ordu eta erdiko saioaâ&#x20AC;Ś horrela pasatzen genuen eguna. Niretzat sekulako esperientzia izan zen, mundu guztiak ezagutu beharko lukeena. Ematen du esperientzia erlijioso soilak direla, baina zientifikoki prestatutako saioak dira eta, adibidez, hirugarren egunean izan genuen saio bat ordubete barrez egon behar genuena. Hori lortzea oso zaila dela esaten zuten, baina bi eguneko giroagatik-edo, nik oso erraz lortu nuen, eta gauza bera negar egiteko saiora iritsi ginenean. Niri negar egitea kostatzen zaidanarekin ezinezkoa iruditu zitzaidan, baina aise lortu nuen. Hiru egunetan sekulako aldaketa nabaritu nuen, eta une horietan sentitu nuena adieraztea oso zaila egiten zait. Horrelako leku batera sarri joateko aukera izango banu, joan egingo nintzateke zalantzarik gabe. Hemen beti kanpora begira bizi gara, han, berriz, jendea erabat barrura begira bizi da, kanpoko munduak oso garrantzi gutxi izango balu bezala. Tarteko bide bat aurkitzea izango litzateke ederrena. Osho guruak milaka jarraitzaile ditu munduan barrena, AEBetan bereziki. Ez da erlijio bat. Filosofia bat da eta meditatzeko modu bat. Haren jarraitzaileen artean erlijio ezberdinetako jendea dago. Budismotik egongo da gertuen, baina mendebaldeko zientzia ere asko erabiltzen du. AEBetan eta Mexikon zentro piloa ditu. Teknikak ikastea baino gehiago bizipenak izan ziren garrantzitsuak niretzat. Meditazioak gure gizartean oso zaila den iraupena eta jarraipena eskatzen ditu. Ordu gehiegi ematen ditugu lanean edo bizitza sozialean meditatu ahal izateko.
88 /B69 Beti mozorroak janzten
Osho guruak milaka jarraitzaile ditu munduan barrena, AEBetan bereziki. Ez da erlijio bat. Filosofia bat da eta meditatzeko modu bat. Haren jarraitzaileen artean erlijio ezberdinetako jendea dago. Budismotik egongo da gertuen, baina mendebaldeko zientzia ere asko erabiltzen du.
Hango egitekoak bukatu ondoren bidaia turistikoa egin zenuela esan duzu lehen. Baranasira joan nintzen. Banekien hiri horrek hunkituko ninduela. Ganges handik pasatzen da, hango ibai sakratuena, eta jendea, hil behar duenean, hara joaten da reenkarnazioaren gurpiletik atera ahal izateko. Zitara jotzen ikasten aritu nintzen hiri horretan â&#x20AC;&#x201D;gitarraren antzeko instrumentu bat daâ&#x20AC;&#x201D;, hogeita piko hari dituena. Orcha, Agra eta Delhi egin nituen hamabost bat egunetan. Markatu zaituen herrialdea izan al da India? Zalantzarik gabe. Arazoa da oso zaila dela hemengo bizimodua eta hango kultura elkartzea. Zorionaz gozatzeko duten gaitasuna ikasi dut, eta ikasten saiatu naiz. Han denak irribarre batekin bizi dira. Badirudi hemen hori ahaztuta dugula, eta norbaitek kalean irribarre egiten badizu, juzguak egiten hasten zara. Pentsamendu negatiboak ez erabiltzen ikasten duzu. Hori neureganatu dut. Konbentzitu egin naiz karma existitzen dela. Zuk zerbait on egiten baduzu, horrek onura ekarriko dizula sinestea, horixe da karma. Gure ekintza bakoitzak bere ordain berehalakoa duela alegia. Jarrera baikor horrek baditu ondorio makurrak ere, oso gauza gutxirekin zoriontsu izateko gai direnez, konformismoan erortzen dira. Gogoan izan behar dugu oraindik kasta ereduarekin funtzionatzen dutela. Baina polita izango litzateke hangoak ala hemengoak zoriontsuago zein diren jakiteko ikerketa bat egitea. Gizakiak behar gutxieneko batzuk beteak izan behar ditu, eta premia horiek bete gabe dituzten asko dago Indian. Horiek ezin dira zoriontsu izan, baina gutxieneko beharrak beterik dituztenak gu baino zoriontsuago direla esango nuke. Ez dakidana da gizarte aurreratu batera iristen badira, gaurko balioak gordetzeko gai izango diren. Indiako egoera den bezalakoa izanda, Hego Ame-
Beti mozorroak janzten B69/ 89
riketan dagoeneko altxatuta egongo lirateke. Erlijioak ere konformistago egin dituela uste dut, ez direla zerotik hasi uste baitute, lehengo bizitza batetik datozela alegia. Onak izan nahi horrek konformismora daramatza.
Nik badakit horrela
Kasta eredua aipatu duzu. Oraindik ezkontzak kasta berekoen artean egiten al dira? Eredua indarra galtzen arituko da, baina oraindik horrela dela uste dut. Hirietan maitasunaren kontzeptua ulertzen hasiak daude, baina emaztea familiak bilatzen dio gizonezkoari. Gizon batek bost bat neskaren artean egin lezake aukera. Horregatik gizon jaiotzea abantaila izugarria da herrialde horretan, eta ekografiak egitea debekatua dago, bestela ume galtzea gehitu egingo litzakete eta. Maitasunik gabe ezkondu eta maitemindu egiten direla esaten dute. Bestalde, nire ustez, gizonezkoak oso femeninoak dira, heldu gabeak bezala gure ikuspegitik. Indiar askok ezagutzen duten maitasun bakarra sexu berekoen artekoa da. Emakumea gutxietsi egiten dute, eta benetan maitatzea merezi duena beren sexuko bat dela uste dute. Kalean oso normala da gizonezkoak elkarri eskutik helduta ikustea, eta oso gutxitan ikusiko dituzu senar-emazteak elkarri helduta. Ez dut horrekin esan nahi gizonezko horiek sexu harremanak izatera iristen direnik, baina bai elkar maite dutela. Neskak, berriz, oso lotsatiak dira. Pixka bat modu orokorrean ari gara hizketan, baina Indian kultura asko nahasten dira. Tibetarrak, esaterako, oso ugariak dira Indian, bai goi aldean eta bai ni ibili naizen lekuetan. Monasterio budista pila bat dute.
baina gizarteak ez du
Berriro Indiara itzultzeko arrazoirik ba al duzu? Elkar argitaletxeak bidaia liburu bat idatz dezadan proposatu dit, eta apirilean itzultzekotan naiz berriro. Gainera, Indiaren zati bat bakarrik ezagutzen dut, eta gehiago ezagutzea merezi du. Hori bouffet bat erakustea bezala izan da.
jarrai nezakeela,
barkatzen. Hemen etxe baten alokairua kostatzen denarekin Indian primeran bizi naiteke, baina hemen diru asko behar da.
rekin zerikusia dutenak izanik ere, garapenak beti du ezustekoren bat. Ez dut uste lekzio handiak dituzten ipuinak direnik. Irakurleak berak atera behar ditu ondorioak. Irakurketa bat du liburuak, oso azalekoa dena, eta badu irakurketa lasaiagoa, atzean dituen mezuak aurkituz egiteko modukoa. Gure gizarteari buruzko gogoetak daude gehienetan ipuinon atzean. Zer dago psikologiari buruzko zure mirespenaren atzean? Nik uste dut gure barruan mundu asko daudela, gure burua oso gutxi ezagutzen dugula, eta ni behintzat neure buruarekin harritu egiten naiz. Gogoeta egiteko denbora pixka bat hartzen badugu, harritzeko moduko munduak aurki ditzakegu geure baitan. Gure mundutxoan, beti testuinguru berean mugitzen bagara, beti bat eta beti koherenteak izango gara, baina testuinguruz aldatzen bagara, geu ere aldatu egiten gara. Ni hemen oso pertsona lotsatitzat daukat neure burua, baina Indian jendearekin harremanak egiteko dudan gaitasuna deskubritu nuen. Lan tartekako, beka eta horrelakoekin bizi al daiteke pertsona bat? Nik epe bat bukatzen ari naizela sentitzen dut. Beldurra ematen du sustraiak botatzeak. Oso ederra da aldatuz bizitzea. Gogorra ere bada diru aldetik beti iritsi ezinik ibiltzea, eta nekoso egiten da gastuak neurtuz etengabe ibiltzea. Nik badakit horrela jarrai nezakeela, baina gizarteak ez du barkatzen. Hemen etxe baten alokairua kostatzen denarekin Indian primeran bizi naiteke, baina hemen diru asko behar da. Bestalde, euskaldunok oso herri zaleak gara. Loturarik gabe, zein bere bidetik ibiliko bagina, errazago mugituko ginateke munduan zehar. Abertzaletasunak etxera bultzatzen gaitu.T
Aurkitu al duzu inprobisatzailerik Indian? Indiak oso kultura orala indartsua dauka. Juglar antzekoak ikusi ditut, herriz herri dabiltzanak. Ingelesez, noski, ez dute inprobisatzen, eta ez dakit zenbateraino errezitatzen duten edo inprobisatzen duten. Aurkitu dudan hurbilekoena, intuizioak hori esaten dit behintzat, Rajastango basamortuan bizi diren tribu batzuena da. Bangaloren nengoela Interneten bila ibili nintzen eta galdezka ere bai. Unibertsitateko irakasle bat aurkitu nuen tribu horien inguruan lanak eginak zituena. Kafe bat hartzeko geratu nintzen berarekin, eta aurten Rajastanera joateko asmoa zuela esan zidan. Geroztik ez naiz harekin egon, baina badut gogoa, ea zerbait egiteko aukerarik izaten dudan. Norbaiten laguntza behar da han gisako fenomenoak aztertzeko. Oraindik orain atera duzu Ero ipuin bilduma, Igartza beka irabazi zuena. Ipuin guztiek dituzte ezaugarri psikologiko bereziren bat duten pertsonaiak, zuk ipuinak idazteko aitzakia gisa erabiltzen duzuna. Liburuari osotasuna ematen diona horixe da. Hasieran ipuin bakoitzean kasu psikologiko baten garapena egitea nuen helburu, baina hori aspergarria izango zela erabaki nuen, eta ezaugarri psikologikoak aitzakia moduan erabili ditut, abiapuntu gisa alegia. Adibide bat jartzeko: nik hasieran anacnofobiaren inguruan, armiarmari fobia dion pertsonaia baten inguruan egin nahi nuen ipuin bat, eta armiarmei buruz informazioa biltzen hasi eta etorri zitzaidan ipuinaren trama: gizon batek nola eraikitzen duen amaraun bat emakume batekin ligatzeko. Hori pasatu zait ipuin gehienetan. Abiapuntua psikologia-
90 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 91
IREKIA DA TRATUAN ETA IKUSPEGI ZABALEKOA BIZITZARI BURUZKO IRITZIETAN. IRLANDAN DENBORALDI LUZE BAT EGIN ONDOREN LAN BAT ATERA ZITZAION TERUEL ONDOKO HERRIXKA BATEAN, ETA HAN EGITEN DU BIZIMODUA, HAMABOST EGUNETIK BEHIN AUTOA HARTU ETA LEGAZPIRA ASTEBURU PASA ETORRIZ. LEKUZ ALDATZEAK DAKARREN ASKATASUNA AIPATZEN DU KANPOAN LAN EGITEKO DUEN ARRAZOI NAGUSITZAT, BAINA URTE PARE BATEKO EPEA JARRI DIO BERE BURUARI, LANA ETEN ETA BERRIRO ERE ATZERRIAN DENBORALDI BAT EGITEKO ASMOAREKIN BAITABIL. HOGEITA SEI URTE DITU ETA BADAKI ORAINDIK ERE EGIN DITZAKEELA ERA HORRETAKO BURUGABEKERIAK, EDO, BADAKI, BERROGEIREKIN ZAILAGOA EGINGO ZAIOLA.
H
IRU AHIZPA ETA ANAIA DIRA ETXEAN, ETA HORIETATIK HIRU DIRA BERTSOTAN GUTXI EDO ASKO ARITZEN DIRENAK. Elkarrizketara aje pixka batekin agertu zen Nerea Elustondo, bezperan Martxoan Bertsoa lehiaketan jardun baitzuten herriko taberna batean. “Ni naiz gazteena. Anaia, Jon, garai batean ibili zen bertso eskolan eta espero nuen txukun kantatuko zuela. Panderoarekin ere, gainera, jendaurrean ohituta dagoela jakinik, ez nuen beldurrik. Baina ahizpak, Idoiak, lehen aldia zuen jendaurrean kantatzen zuela eta, hala ere, poliki moldatu zen. Zumarraga-Urretxuko bertso eskolakoek antolatzen dute Martxoan Bertsoa. Iaz arte bi herrietakoak bakarrik ateratzen ziren. Iaz Legazpitik hiru talde joan ziren eta aurten ere bai. Hiru kanporaketa egin dira herri banatan, eta datorren astean jokatuko da finala Urretxuko Gaztelekun”, esan zuen. Anaia izan omen zen “Elustondotarrak joan behar dugu” esanez hasi zena. Nerea Elustondo Teruelen ari da lanean eta Aste Santu inguruan etxera sarri agertu bada ere, normalean hamabost egunetik behin-edo etorri ohi da, eta hilabete osoa ere egin izan du etorri gabe.
Nola izan zen Terueleraino lanera joateko erabakia? Nik ingeniaritza teknikoa ikasi nuen, baina eraikuntza sailean. Orain egiten dudan lanak ez du zerikusirik ikasi nuenarekin, fundizio batean bainabil. Irlandan egin nuen bolada luze bat, etxera itzuli nintzen eta oso garbi nuen bizitza osorako lanik ez nuela nahi, ez nuela 65 urte arte gauza bera eginez bizi nahi. Bilatu gabe atera zitzaidan Teruelgo lana. Zerrenda batzuetan izena emanda nengoen eta deitu zidatenean zer erantzun ez nekiela geratu nintzen. Nik ez nekien Teruel non zegoenik ere. Urdaiazpikoa bazutela banekien, Teruelgo maitaleen istorioa ezagutzen nuen, eta garai batean atera zituzten ‘Teruel existe’ pegatina haiek ezagutzen nituen. Hiriburuak 30.000 bizilagun ditu. Hura basamortua da, eta askotan denboraren makinan sartu eta atzera begira bizi den hiri bat dela ematen du. Zer enpresa da zuk lan egiten duzun hori? Ni Durangon dagoen Azterlan enpresaren bidez joan nintzen. Berez multinazionalaren izena Infun SA da. Sortzailea Miguel Ros katalana izan zen eta lekuan lekuko izen ezberdinak hartu ditu. Gure enpresa Utrillasen dago, eta Casting Ros SA deritza. Autoen pieza osagarriak egiten dira edo, hobeto esan, osagarriak egiteko oinarrizko piezak egiten ditugu guk. Terueldik 70 kilometrora dago. Meategiak ziren garai batean hor. Ikatza ateratzen zuten eta meategi bakarra geratzen da. Meategiak itxi zirenean ezer gabe geratu zen, eta bertako erakundeak erraztasun guztiak eskainiz erakarri zituzten zenbait enpresa. Miguel Rosen lehen enpresetakoa izango zen Utrillaskoa. Bartzelona inguruko fundizio txiki batekin hasi eta orain hiru kontinentetan dauzka enpresak. Europako enpresari garrantzitsuenetako bat omen da. Zer eratako lana egiten duzu zuk hor? Hiru hilabeteko formazioa egin nuen hasieran, eta kalitatea kontrolatzeko azterketak egiten ditugu, eta azterketa horiek egiteko plantara jaitsi behar izaten dugu etengabe. Piezen azterketa termikoak eta konposizioak aztertzen ditugu. Piezak gaizki ateratzen direnean 400 bat eragilek hartzen dute parte, eta denak ezin dira kontrolatu, baina horrelako zerbait gertatzen denean gaizki zer egin den neurtzea da
94 /B69 Beti mozorroak janzten
Meategiak ziren garai batean hor. Ikatza ateratzen zuten eta meategi bakarra geratzen da.
96 / B69
gure lana. Orain dela bi aste Zaragozako Mercedes geratzeko zorian egon ginen. Txorakeria batek sekulako ondorioak izan ditzake kate horietan. Edozein enpresa geratzea kolpe gogorra da guretzat, eta Mercedes geratzea askoz ere larriagoa. Beste zenbait markari pieza bakoitzarekin azterketa pare bat edo hiru egiten bazaizkio, Mercedesi sei egiten zaizkio. Beharbada bezerorik onena dugulako, baina izugarri zaintzen dugu marka hori. Langile xeheekin, ondorioz, etengabeko harremana daukat. Polita da hasieran behintzat. Burdin galdak ikusten dira. Ia bostehun langileko enpresa da. Eta denak ez dira bertakoak. Andaluz asko dago langileen artean, eta hirugarren belaunaldikoak dira horietako asko. Bertakoak etengabe kexatzen dira ez direlako integratzen eta jatorrizko azentuarekin eta ohiturekin jarraitzen dutelako. Euskal Herriko baremoetan enpresa txikia izan daiteke, baina han eskualde osoari ematen dio jaten. Legazpiren historia beti egon da burdinari lotua. Aitak ere Patrizion egiten zuen lan. Nik beti ezagutu dut burdin hautsa inguruan eta Utrillasen ere badago. Autoa aparkatzen duzu eta bi ordu barru hautsez estalita ageri da.
Espainia sakon-
Oso leku maskulinoak al dira ingeniari bulegoak? Administrazioan emakume asko ari da lanean, baina gure bulegoan hogei lagun izango gara, eta lau bakarrik gara neskak. Eta plantako atal gehienetan gizonezkoak bakarrik ari dira lanean. Atalik arriskutsuenetan edo gogorrenetan, labean esate baterako, ez da emakumerik alerik ikusten, gu ikusten gaituzte joaten garenean. Hasieran harritu egiten ziren ingeniarien bulegoan neskak ikustearekin ere.
sakona da eta ikasketa aldetik ere maila gutxiko jendea da askotan.
Nola antolatzen duzu bizimodua? Beste batzuekin pisuren batean al zaude? Enpresak jarri zigun etxea Utrillasen bertan. Euskaldun batekin eta katalan batekin bizi naiz etxe horretan. Arrasateko mutil bat da. Elkarrekin joan ginen. Kanpoan lan egiteak ematen al du halako urrutitasun kutsurik, gauzak urrutitik ikusteko moduko distantziarik? Bai, bai, ematen du. Hemen ni askotan ito egiten naiz. Teruelera joatea ez da beste kontinente batera joatea, baina aldaketa handia da, eta zure eskema asko alde batera utzi behar dira bizimodu eta pentsaera aldetik.
Beste zenbait markari pieza bakoitzarekin azterketa pare bat
Askotan egokitu al zaizu Euskal Herriari buruzko agerpenak eman beharra? Batzuetan bai, baina neurtu egin behar izaten dut asko. Nik onartzen diet espainiar izatea, beren jarrera asko ulertzen ditut, sekulako zabor pila jasotzen dutelako, burbuila batean bizi dira eta euskaldunekiko badute halako errezelo bat, eta batzuek beldurra ere bai. Ez dute errealitateari buruzko informazio oso zehatzik. Baina badago jende bat, nahiz ezberdin pentsatu, entzuteko gai dena eta arrazoiak emanez hitz egiteko gauza dena. Beste askorekin ez du hitz egitea ere merezi. Hitz egiteko modua beti ere moderatu egin behar izaten dut, baina askotan jardun ohi dut Euskal Herriari buruz hizketan. Oro har, Espainia sakon-sakona da eta ikasketa aldetik ere maila gutxiko jendea da askotan. Utrillasek 3.000 bizilagun ditu eta inguru haietako handiena da koska dezentearekin. Han herri txiki galdu asko dago. Utrillasek zerbitzuak baditu, baina nortasun gutxikoa dela iruditzen zait. Inguruko herri txikiagoetara joaten gara askotan, nortasun gehiago dutelako, aragoiarragoak direlako. Autoan ibiltzen gara batera edo bestera. Orain 50 urte kendu zuten trena, eta han autorik gabe ez zara inor. Autobusak egunean bi daude Zaragozara, eta beste bi Teruelera. Hain zuzen ere, horixe da Teruelen eta Zaragozaren artean dagoen komunikazio guztia.
edo hiru egiten bazaizkio, Mercedesi sei egiten zaizkio. Beharbada bezerorik onena dugulako, baina izugarri
Pare bat aldiz aipatu duzu basamortu hitza eskualde horretaz hitz egitean. Horren lehorra al da paraje hura? Orain elurra egin berri du, eta pixka bat berdetu da, baina oso lehorra da hura. Oso gutxitan egiten du euria eta nekazaritza ere pobrea da oso. Gaur egun ez dute gauza handirik, baina historia handia dute. Teruel hiriburua bera gomendatzeko moduko lekua da. Erdi Aroko ukitua du. Orain dela gutxi antzeztu dute Teruelgo Maitaleen istorioa eta sekulako giroa zegoen, hiri osoak parte hartzen duelako. Beste ikuspegi batekin joan behar da hara, noski. Hemen astero egiten dira horrelako gauzak, baina hango agenda askoz ere mugatuagoa da. Terueldik behera AlbarracĂn dago, herri ikusgarria, erabat Erdi Arokoa, eta inguruak ere ikusteko modukoak dira.
zaintzen dugu marka hori. 98 /B69 Beti mozorroak janzten
Han nola deitzen dizute? La Vasca? Aurpegira Vasca deitzen didate. Atzetik auskalo zer.
Beti mozorroak janzten B69/ 99
Etxetik urruti bizitzeak, beraz, zerbait ematen dizula uste duzu? Ba bai. Batez ere hemendik noanean sentitzen dut hori. Denok daukagu hemen iragan bat, mundu guztiak ezagutzen zaitu. Kanpora zoazelarik, horrekin hautsi egiten duzu eta edozer gauza sal dezakezu. Horrek askatasuna ematen dizu. Ez daukazu jendearen nahiak bete beharrik. Eta Teruel bezalako leku itxi batean irauteko gauza banaiz, edozein lekutara joan naitekeela pentsatzera iritsi naiz. Traturako jende irekia da, baina pentsaera aldetik ia jende gehienarekin egiten duzu tupust hizketan hasi orduko. Ez naiz ari ikuspegi politikoaz. Hemen joan den mende hasieran bizi genuen ikuspegiarekin bizi dira. Gazteak itxura batean oso aurreratuta daude, baina nire adineko neska gehienek bospasei urteko umeak dituzte, bi edo hiru. Han ez dute galdetzen ea bikoterik duzun, ea ezkonduta zauden galdetzen dute. Hori bai, gero dibortzio tasa ere oso altua da. Zer adin duzu orain? Nik 26 urte. Baina ez da bikote harremanei buruzko ikuspegia bakarrik. Gauza bera ikusi dut kultura ezberdinetako jendearekiko harremanei buruz. Marokoar asko ari da han lanean eta ez dute haiekin traturik. Enpresako lanik txarrenak egiten dituzte. Pakistandarrak eta maro-
100 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 101
Autoan ibiltzen gara batera edo bestera. Orain 50 urte kendu zuten trena, eta han autorik gabe ez zara inor.
Bertsolari bezala kalterik egiten al du kanpoan bizitzeak? Hemen bizi nintzenean ere ez nintzen bertsotan erabat zentratu, gauza bat gehiago zen niretzat. Ingurua ere ez dut nik erabat bertsozalea izan, bertso eskolan ere beti izan naiz gazteena koska dezenterekin. Ez dut nik bertsotan egiteko talde naturalik izan, beste batzuek izan duten bezala. Kanpoan egoteak gauza onak eta txarrak ditu. Arnasaldia ematen dizu. Saio txar bat egiten duzu larunbatean eta igandean alde egiten baduzu, ez zara gogoratu ere egiten, eta hemen geratzen bazara, etengabe darabilzu hori buruan. Nik urrunago joan beharra zegoela uste nuen beste jende modu bat ezagutzeko, baina ez dago hain urruti joan beharrik. Lau orduko bidea egin eta beste mundu batean murgiltzen naiz. Irlandan, esate baterako, ez dut uste urrutitasun hori handiagoa zenik. Han politikaz, esate baterako, lasaiago hitz egiten nuen. Inguruan espainiar bat zegoenean moztu egiten nintzen, eta orain espainiarrez inguratuta bizi naiz. Inor mindu gabe politikaz hitz egitea oso zaila egiten zait. Baina, hala ere, lortu dut bakarren batzuk konbentzitzea, ez erabat konbentzitzea, baina bai beren buru karratu horietan galdera batzuk sortzea eta gu borroka batean bagaude geure arrazoiak baditugula erakustea. Nik gustura joan izan naiz parranda batzuetatik etxera hori lortu dudala pentsatuz. Ez dut militantziagatik egiten. Niri espainiarra naizela esaten didaten bakoitzean garunean zerbait hausten zait eta agerpenak emateko premia larria sentitzen dut. Oro har, politikaz gutxi arduratzen den jendea daukat inguruan. Gertatu izan zait behin baino gehiagotan herri txiki batera joan eta zein alderditako alkatea daukaten galdetu, eta ez jakitea. Euskal Herrian ere gertatuko dira horrelakoak, baina han gehiago.T
koarrak dira. Moro deitzen diete eta badaude gizaki bezala tratatzen dituzten bakan batzuk, baina gehienek ez dute traturik. Niri gertatu izan zait zigarro bat erretzera kanpora atera eta kanpotar horiekin hitz egiten jardutea; espainiarrekin hitz egin behar badut, zergatik ez dut hitz egin behar horiekin, batzuetan gainera interesgarriagoa egiten baitzait horiekiko tratua. Lehen egunetan harrituta begiratzen zidaten, ingeniarien bulegotik jaitsi eta emigranteekin hizketan ari nintzelako. Zein da zuen plana larunbat gau batean? Tarteka Teruelera joan izan gara eta beste batzuetan Zaragozara. Herrian bertan ere geratu izan gara. Oso leku merkea da, hemengo mailarekin alderatuta. Zer etorkizun daukazu enpresa horretan? Nik berez mugarik gabeko kontratua daukat eta bertan jarrai nezakeela pentsatzen dut, jubilatu arte bertan gera naitekeela uste dut, baina urte pare bat egitera joan nintzen eta hortxe daukat jarrita muga. Hango esperientziak balioko lidake hemen lana aurkitzeko ere, baina nire asmoa langabezia kobratuz aldi batez bizitzea da. Badakit buruarin samar geratzen naizela hori esanda, baina hori da buruan dudana. Badakit hemen, Euskal Herrian ere, antzeko lan bat aurkituko banu, asko kostatuko litzaidakeela uztea. Inguruak asko pisatzen du. Familiak, lagunek ere ez dute ulertzen lan on bat utzi eta urtebetez hortik zehar joatea, baina Teruelen hori egin dezaket, ulertu egiten dute. Adinaren kontua ere bada. Hogeita sei urterekin har ditzaket erabaki burugabe batzuk. Berrogei urterekin zailagoa izango da.
102 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 103
Urtez urte ezagun egin da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa, Bizkaian eskualdeka egiten den txapelketa. Aurtengoa hamaseigarrengoa bada ere, ez du lehen egunetako freskotasuna galdu. Bizkaiko bertsolari gazteok gorriz markatzen dugu egutegian BBK sariketa. Testua: Amaia Uribe
106 / B69
L
BBK sariketak indibidualismoa alde batera uztea du helburu. Hemen galdu eta irabazi taldeak egiten du.
AGUNARTEKO GIROA IZATEN DA, BERTSOTAN LASAI EGITEKO AUKERA, ETA, NOSKI, AURKARIAK ZIRIKATZEKO TXANDA NORK IRABAZIKO DUEN APUSTU EGINEZ. Lehia sanoa da. Ez dago presiorik, eta hori eskertzen dugu txapelketa batean. Baina BBKren atzean bada gizon bat: Joserra Bilbao. Hark sortu zuen sariketa eta hari esker heldu da gaur arte. Bermeon jaio eta Bilbon bizi den bertsozale horrek BBKko euskararen normalizazioan egiten du behar. Santutxuko bertso eskolako sortzaileetako bat izanik bertsolaritza zen horren hobbya, eta, horrexegatik hain zuzen, lan bihurtu zitzaion. Eta eskerrak, bestela ez baikenuke BBK sariketarik izango. Zelan sortu zen BBK txapelketa? BBKtik eskatu zidaten ea bertsolaritza arloan zerbait egin zitekeen. Posible zela ikusita, Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin harremanetan jarri ginen, Jon Lopategirekin, alegia. Garai hartan Lopategik bilerak antolatzen zituen gazteekin, eta proba bat egin genuen Gernikan, parte hartzaileen adina kontuan hartuta. Proba horretatik irten zenarekin txapelketaren oinarriak ezarri genituen. Eta oinarria izan zen eskualdeka taldeak egitea, bertsolaritza sustraitzeko, eta, horrela, irabazi eta galdu taldeak egingo zuen, eta indibidualismoa saihestuko zen. Eta bizkaiera egokiena egiten zuen bertsolariarentzat saritxo bat egongo zen. Horretarako, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin ikastaro batzuk egin genituen, Amuriza irakasle zela. Hurrengo pausoa izan zen Amurizak bizkaierazko errimahiztegia egitea.
Adin horretan neskak zein mutilak hasten dira bertso kantari, euskal guneetan zein erdal guneetan.
Oinarri horiek dira BBK sariketari izaera berezia ematen diotenak. Hasieratik baldintza bi jarri nituen. Alde batetik, gazteen arteko lehia indibiduala ekidin behar genuen, gazteek bertsolaritza ez zezaten lehiarekin identifika. Beharrezkoa zen bertsotan egiteko taldeak sortzea. Esperientzia bagenuen Bizkaian, eta ikusten genuen bakarrik zebiltzan bertsolariek azkenean bertsolaritza uzten zutela. Orduan, pentsatu genuen eskualdeka taldeak egitea indibidualismoa ekiditeko, izan ere irabazi edo galdu beti taldeak egingo baitzuen. Beste alde batetik, garai hartan Bizkaiko bertsolari gazte guztiek euskara batuan egiten zuten bertsotan, irakaskuntzako hizkuntza zelako eta materiala halakoa zelako. Hor argi ikusi genuen zerbait egin behar genuela, gazteek batuan ez ezik, bizkaieraz ere egin zezaten. Ahalegin handia egin beharko genuen, baina pausoa eman genuen. Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin bizkaierazko ikastaro batzuk egin genituen, Amuriza irakasle zela. Eta, bide beretik, sariketan bizkaiera egokien erabiltzen zuen bertsolariari sari bat ematea erabaki genuen, bizkaiera sustatzeko. Bertsolaritzan baino formula ezagunagoa zen kirolean taldeka lehiatzea. Bai, baina beharrezkoa, gazteen arteko lehia indibiduala ekiditeko. Ez genuen ondo ikusten bertsolaritza eta lehia horren uztartuta egotea. Eta gazteen artean, gutxiago. Egia da bertsolaritza taberna girotik ateratzeko beharrezkoa zela txapelketak sortzea, baina guretzat hanka sartzea izango zen bertsolaritza horretara mugatzea. Beharrezko ikusten genuen bertsotarako taldeak sortzea, baina lehiatik kanpo. Taldeka eta eskualdeka, noski. Hasiera batean lau eskualdek hartzen zuten parte: Arratiak, Busturiak, Lea-Artibaik eta Durangok. Urtebetera Bilbo sartu zen, eta geroago Ipar-Uribe.
108 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 109
110 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 111
Taldeka, eskualdeka eta adin-taldeka. Alde batetik, 14-18 urte bitartekoak, eta, bestetik, 19-24 urte bitartekoak. Nola finkatu zenituzten talde horiek? Adin-talde horiek erabakitzeko oinarria izan zen Lopategirekin Gernikan egin genuen proba. Hasieran hiru talde planteatu genituen: 14 urtez behekoak, 14-18 urte bitartekoak eta 19-25 urte bitartekoak. Hala ere, 14 urtez behekoentzat txapelketa gogorregia zela ikusi genuen, eta, beste gabe, alde batera uztea erabaki zen. Beste adin-talde biak aurrera ateratzeko erabakia hartu, eta gaur arte eutsi diogu, nahiz eta aldaketa txikiren bat ere izan den.
Santutxuko bertso
ra zehatz bat egiten dute eta espezializatu egiten dira gauza batzuetan. Ezagutu dugu bat baino gehiago bertsolaritza utzi duena kirolarengatik, ikasketengatikâ&#x20AC;Ś Baita alderantziz ere. Bertsolaritzan hain onak izan ez arren, gogor saiatu ondoren gaur egun ondo kantatzeko gai dira. Beste batzuek, onak izan eta bertsotan kantari ibili dira, baina jendaurrean halako onarpen handirik izan ez dutelako bertsolaritza utzi dute. Arlo guztietan izaten dira prozesuak. Eta are gehiago hau bezalako arlo baten. Nik sarritan konparatu izan ditut kirola eta bertsolaritza. Garai batean, bertsotan ibili nintzenean, maratoia ere egiten nuen, eta banekien maratoi baterako horrenbeste entrenatuta sartuko nintzela hiru ordu eta laurdenean, edo hiru ordu tâ&#x20AC;&#x2122;erdian. Bertsolaritzan, aldiz, nahiz eta 7.000 ordu sartu, zer egun duzun ondo egingo duzu edo ez. Ez dago garantiarik. Hau sormen kontua da, inprobisazioa, eta, gainera, beste faktore batzuk ere badira.
eskolako sortzaileetako bat izanik bertsolaritza zen horren hobbya,
BBK sariketako saioen ostean diru saria ere izaten da. Askok zure eskutik jaso dugu gure lehenengo soldata. Arlo ekonomikoa planteatu genuenean argi geneukan gauza bat zela finaleko saria eta beste bat bertsolariei ematen zaizkien dietak. Eta, jakina, sarietan baino diru gehiago gastatu behar genuela dietetan. Izan ere, sarri bertsolariak hona eta hara ibiltzen dira, gastua sortzen dugu eta gastu hori estali nahi izaten dugu. Dena dela, diru sariaren helburua gazteak bertsolari sentitzea da. Lagunartean kantatu eta diru kopurutxo bat irabazten dute; horrek bertsolariei nortasuna ematen die. Beste alde batetik, saioak egiteko lekua ere berezia da: ikastetxeetan egiten dira kanporaketa saioak. Txapelketa sortu genuenean saiatu ginen gauzak natural-natural egiten. Hasiera batean pentsatu genuen eskualde bakoitzeko areto ezagunenetan egitea saioak. Baina zokoratu egin genuen ideia edo asmo hori, bertsolariak hobeto sentitzea komeni baitzen. Finala utzi genuen ikuskizunerako, gainerako guztia gazteen neurrira jarri genuen: saioak ikastetxean, ahal zela, gainera, norberaren ikastetxean, lagunen aurrean lasai eta patxadan kanta zezaten.
eta, horrexegatik hain zuzen, lan bihurtu zitzaion.
Nolakoak ziren hasierako saioak eta nolakoak dira egungoak? Maila igo egin da. Oro har, gaur egun maila hobea dago, teknika hobea. Eta, gero, aldaketa nabarmena da bertsolaritza adin horietan ez dagoela lotuta ez sexuari, ez jatorriari. Hau da, berdin irteten dira bertsolari neskak zein mutilak, eta berdin irteten dira erdal guneetan zein euskal guneetan. Aurtengo finala da horren lekuko. Bi erdal gune buruz buru (Bilbo eta Ipar-Uribe, Algorta), eta saio berean zazpi neska eta bost mutil.
Eta ez dago erdaldunik euskara ez jakitearren ezer
Bertsolariek osatutakoa ez ezik, beste talde bat ere izaten da saioetan: gai jartzaileek, aurkezleek, epaileek eta beste batzuek osatzen duten taldea. Hor irmo eutsi diogu hasieratik. Beharrezkoa da aurkezleak eta epaileak ahalik eta onenak izatea. Hau da, bertsolariak gazteak izan arren, aurkezlea izan dadila Bernardo Mandaluniz, bertsolari nagusien finalean izaten den aurkezle bera. Alde batetik, agertokian hobeto moldatzen delako, eta bestetik, bertsolariei eurei inportantzia emateko. Epaileak ere, ahalik eta onenak.
galtzen duenik, ez bada bertsolaritzan. Are gehiago bertsolaritzak hartu
Askorentzat lehenengo saioa izaten da BBKkoa. Igartzen al da hasierako ezjakintasun hori? Hemen denetarik ikusi dugu. Egon da jendea mikrofonora heldu eta ziplo konortea galdu duena. Ez behin bakarrik, birritan ere bai. Eskerrak Bernardo Mandaluniz medikua dela! Beste batzuk kantatzen hasi eta bide erdian trabatuâ&#x20AC;Ś Baina argi dugu, batez ere gazteenekin, pazientzia izan behar dela, eta ez dela presarik sartu behar. Ikusi ditugu bertsolari batzuk, ustez ezer egingo zutenak, gero goi mailara heldu direla.
duen ospea ikusita.
Hor argi ikusi genuen zerbait egin behar
Ziurrenik horixe da hasieran denok behar duguna: konfiantza apur bat eta presio gutxi. Horretarako izan dira gure saio guztiak: bertsolaritzan egiten den sarrera ahalik eta arinena eta gustagarriena izan dadila. Gero lortu dugun ala ez, beste kontu bat da. Bertsolari askoren eboluzioa ere ikusiko zenuen. Ikusi bakarrik ez, askotan sufritu ere bai. Adin gakoa da 18-19 urteko sasoi hori. Ordu arte hobby batzuk dituzte, eta hortik aurrera, hobby horiek murriztu egiten dira. Auke-
112 /B69 Beti mozorroak janzten
genuela, gazteek batuan ez ezik, bizkaieraz ere egin zezaten.
Faboritorik izaten al duzu? Ahalegin guztia egiten dut, nahiz eta faboritoa eduki, hori ez igartzeko. Nik argi daukat hori nire lana dela eta ez zaidala nabaritu behar. Baina, noski, faboritoak denok izaten ditugu. Ni izatez Santutxuko bertso eskolakoa naiz, eta Bilboko taldeak oinarria bertan dauka. Bestalde, nik ez daukat zerikusirik arratiarrekin, baina poz handia hartu nuen talde horrek irabazi zuenean. Beti ezkutuan egon zen taldea, erabat natural, eta halako urte batzuetan maila polita erakutsi zuen. Eurak harro eta gogoz ikusten nituen, lan handia egiten, eta uste dot merezita irabazi zutela. Jakina, aurten poz handia hartu dut Bilbok irabazi duelako. BBK sariketak direlakoak saio luzeak izaten dira. Inoiz aspertu zara kanporaketaren baten? Bai, egia esan. Noizbait aspertu naiz, eta ez ni bakarrik. Hor eztabaidaren bat edo beste izan dugu: batzuek diote bertsolariak behartu egin behar direla azkarrago kanta dezaten, eta beste batzuek diote hobe dela euren erritmora uztea. Nire iritzia ere horixe da. Urte horietan ikusi dut nahiz eta hemezortzi urtez beherakoetan asko luzatu, jendeak aurrera egin duela. Nik nahiago dut hemezortzi urtez beherakoekin pazientzia izan. Anekdotaren bat edo beste izango duzu gogoan. Lehen ere aipatu dut: bertsolari bat ziplo jausi bakarrekoa kantatu behar zuenean, eta altxatu, hasi kantatzen, amaitu, eta ondo. Gero, saio askotan falta izan da jendea, ahaztuta, errepidean geratu direlako gurpila zulatutaâ&#x20AC;Ś Askotan egin behar izan dira azken uneko aldaketak taldeetan. Edizio asko izan dira, baina saioren bat ba al duzu gogoan zer edo zer berezi izan duena? Nik gogoan dudana da Durangok, sasoi batean, sekulako taldea zuela, tartean Igor Elortza eta Unai Iturriaga. Eta ez zuten inoiz irabazi. Harrigarria iruditzen zitzaidan Bizkaiko txapelketako finalista bi egotea talde batean eta ez irabaztea. Beti gelditzen ziren bigarren.
Beti mozorroak janzten B69/ 113
114 / B69
Nik sarritan
Dena dela, diru
konparatu izan ditut
sariaren helburua
kirola eta
gazteak bertsolari
bertsolaritza. Garai
sentitzea da.
batean, bertsotan ibili
Lagunartean kantatu
nintzenean, maratoia
eta diru kopurutxo
ere egiten nuen, eta
bat irabazten dute;
banekien maratoi
horrek bertsolariei
baterako horrenbeste
nortasuna ematen
ketan kantatu dute lehenengoz. Eta urte batzuetara, nahiz eta bertsolaritza erdi utzita izan, pizgarri txiki bat izan dute sariketa honekin. Horregatik diot parte txiki bat ere badela gurea, baina, jakina, eurena dela meritu guztia. Zer eman dizu zuri BBK txapelketak? Behar asko eta buruhauste ugari. Baina gauza onak ere bai. Bertsolari gazteak bizkaieraz egiten entzuten ditudanean, atzera begiratu eta egin dugun guztia ikusita, poztasuna ematen du horretan zerikusia izan dugula jakiteak. Etorkizunean ere jarraituko duzue BBK txapelketa aurrera ateratzen? Bai, eta gainera saiatuko gara bertsolaritzaren unean uneko beharrizanei erantzuten. Dena dela, ezin da ahaztu badugula eskualde bat parte hartzen ez duena: Enkartazioak. Bertsolari taldetxoa sortuz gero prest gaude beste eskualde batzuetara ere zabaltzeko. Bertsolaritzarekin batera joan nahi dugu, une bakoitzean behar denari erantzuna emanez. Txirrita Aitor Mendiluze BBK SARIKETATIK IGARO DEN BERTSOLARI BAT: Arkaitz Estiballes BERTSO ESKOLA BAT: Santutxuko bertso eskola BERTSO BAT: Xalbadorrek bere emazte hilaren soinekoari egina BERTSO SORTA BAT: Txirritaren edozein BERTSO SAIO BATERAKO AURKEZLE BAT: Bernardo Mandaluniz T LEHENGO BERTSOLARI BAT:
EGUNGO BERTSOLARI BAT:
Ekonomista zara ikasketaz eta bertsozalea berez. Antzik ba al dute batak eta besteak? Antza, gutxi. Edo bat ere ez. Baina batera daitezke. Denok daukagu Leonardo da Vinci bat barruan, ez gara alor bakarrean espezializatzen. Orain dela hogeita bost urte, bertsolaritza nire hobbya zen eta ekonomia nire lana. Eta halako batean, nire hobbya nire lan bihurtu zen.
entrenatuta sartuko
Urte asko daramazu sariketa hau antolatzen, baina antolatu ez ezik, bertsotan ere egin izan duzu, ezta? Bertsotan egin izan dut, baina militantziaz. Santutxuko bertso eskolan nengoela iraultza antzeko bat egin zen bertsolaritza munduan. Bertsozale Elkartea sortu zen eta txapelketa antolatzeko ardura hartu zuen. Bizkaian jendea behar zuten, eta militantziaz parte hartu nuen. Mikro aurrean kantari jardun baino nahiago dut kantatuko duten horiei bidea zabaltzea. Nik beti esan dut kuadrillako bertsolaria naizela, ez jendaurrekoa.
ordu tâ&#x20AC;&#x2122;erdian.
nintzela hiru ordu eta laurdenean, edo hiru
die.
Zer izan behar du zuretzat BBKko saio on batek? Denboran arintasuna eta ironia apur bat, seriotasuna apurtzeko. Zer da bertsolaritza zuretzat? Bertsolaritza beti izan da niretzat identitate zeinu bat euskal kulturaren barruan. Eta, gainera, identitate zeinu politenetakoa da, erdaldunak heldu ezin diren arlo bakarrenetakoa delako. Gu bizi garen gizarte honetan, erdaldunak gure leku guztietara heltzen dira. Dena dago euskaraz eta erdaraz. Hemen ez dago tabernarik euskara hutsean zerbitzen duenik. Eta ez dago erdaldunik euskara ez jakitearren ezer galtzen duenik, ez bada bertsolaritzan. Are gehiago bertsolaritzak hartu duen ospea ikusita. 13.000 pertsona daude agertokian dagoen horrek zer kantatuko itxaroten isilik, eztulik ere egin barik; seinale hor atzean zer edo zer dagoena. Eta horixe da hain zuzen ere erdaldunak galtzen duena. BBK txapelketan hasi ziren bertsolarietako asko gaur egun plazaz plaza dabiltza. Zer sentitzen duzu hori ikustean? Nik hori ikusten dudanean sentitzen dut guk parte txiki bat badugula horretan. Oso txikia, baina partetxo bat bai. Horrelako sariketek balio bat badute. Bertsolari askok BBK txapel-
116 /B69 Beti mozorroak janzten
Beti mozorroak janzten B69/ 117
GONDAR. KAMELOT AFRIKARRA. 1999KO PAGUMEN HILAREN LAUGARRENA, ETIOPIAKO EGUTEGI KOPTOAN URTEKO AZKEN EGUNA ETA, ORAINGO HONETAN, BIGARREN MILURTEKOAREN ATARIA. IZAN ERE, INOIZ KOLONIZATU GABEKO AFRIKAKO HERRIALDE BAKARRA DEN HONEK HOGEITA HAMAR EGUNEKO HAMABI HILABETE DITU ETA BOST EGUNEKO HAMAHIRUGARREN BAT. GAINERA, GURE EGUTEGI GREGORIARRAREN ATZETIK DOAZ, 7 URTE, HAIN ZUZEN ERE. HORI DELA ETA EGINGO DIREN OSPAKIZUNETARA HURRANDU NAIZ BERTARA KONTINENTE BELTZEAN BARRENA NARAMAN BIDAIA LUZE HONETAN. AILEGATU ETA HORRA NON EGIN DUDAN TOPO BESTE ALTXOR BITXI BATEKIN: AZMARIAK, ETIOPIAKO KOPLARIAK. Testua eta argazkiak: Fernando Rojo Tolosa
120 / B69
G
ONDAR ETIOPIAREN IPARRALDEAN DAGO ETA XIX. MENDEAN BOTEREGUNE GARRANTZITSU BAT ZEN, BERTAN KOKATZEN BAITZEN TEWODROS ENPERADOREAREN GORTEA. Menelik II.a eta Haile Selassie I.arekin batean herriak oraindik miresten dituen Salomon errege juduaren dinastiako errege maitatuenak eta mitifikatuenak. Beti ere, Kebre Neguest (Erregeen Aintza) etiopiarren liburu sakratuaren esanetan. Gondarren kokatzen den errege-gaztelua UNESCOk izendatutako Gizateriaren Ondarea da. Igzaw Mitiku izeneko gazte bat ezagutu dut eta haren konpainian izango naiz herri honetan egingo ditudan egunak. Berak gonbidatu nau gauean klub batera joan gaitezen, bertan kantu eta dantza tradizionalak egiten omen direla eta. Bertako ohiturei hertsiki loturik agertzen dira etiopiarrak, harro beti aske izan direlako eta euren kultura propioari eusten jakin dutelako.
Berak gonbidatu nau gauean klub batera joan gaitezen, bertan kantu eta dantza tradizionalak egiten omen direla eta.
Tabernak umiltasun puntu bat du, txikia da eta ilun dago, Etiopiako koloreen bonbilla batzuk baino ez daude eta. Gorriak, berdeak, horiak. Apaindura gehienak dira kolore horretakoak. 122 /B69 Beti mozorroak janzten
Gaua iristean taberna barrura egin dugu. Kanpotarrak etortzen direnean sarrera kobratzeko ohitura dute, baina bertako batekin natorrenez ez didate ezer eskatu. Gu iristerako mahai eta aulki asko okupatuta daude. Hutsik daudenak ere berehala beteko dira, tabernak topera egin arte. Denak bertakoak dira, ni izan ezik. Tabernak umiltasun puntu bat du, txikia da eta ilun dago, Etiopiako koloreen bonbilla batzuk baino ez daude eta. Gorriak, berdeak, horiak. Apaindura gehienak dira kolore horretakoak. Eserleku eta mahaiek, zurezkoak, txikiak, giro epel bat sortzen laguntzen dute. Hormetan zintzilik lanabesak, soinu tresna zaharrak, Tewodros enperadorean irudia, dread-lock eta guzti. Apaindura horiek guztiek afrikar kutsua eta xarma berezia ematen diote tokiari. Globalizazioaren arrastorik ez da, bistan bederen. Jende guztia garagardoa edaten ari da, edari horrekiko dagoen zaletasuna agerian utziz. Guk ere bana eskatu dugu. â&#x20AC;&#x153;Saint Giorgis edo Dashen?â&#x20AC;?, galdetu digu zerbitzariak, eta nik, lagunaren aholkuei kasu eginez, eskainitako lehena eskatu dut. Edaria mahairatu orduko irten dira azmariak. Hiru dira: bi gizonezko, batak tinbal antzeko bi jotzen ditu eta besteak masinkoa (biolinaren antzekoa), eta neska bat, dantza egiten duen bitartean, inprobisatzen abesten duena. Amhareraz ari da, hori baita Etiopia iparraldeko berba eta herrialdeko hizkuntz ofiziala, nahiz eta beste mintzaira asko ere badiren. Aritu, irriz eta barrez ari da, eta kobla bakoitza bukatzen duen bakoitzean algara eragiten du bertan gauden guztion artean ere. Noizean behin masinkoa jotzen ari denak (uneoro zutik) botatzen ditu koplak. Jokoan ari dira, batak besteari erantzuten, musikaren laguntzaz, elkarrizketa batean ariko balira legez. Ez dut amharera ulertzen, inondik inora, baina jendearekin sartzen dela bistakoa da. Koplariok zentzu askotan gogorarazten didate euskal bertsolaria. Sumatu dudana zera da, itxuraz, doinu tradizional batzuei jarraituz botatzen dituztela bertsoak. Bertaratu garenok txaloka jarraitzen dugu azmarien jarduna, erritmoa eramanez. Giroa berotzen doa, jende guztia adi-adi dago. Nahiz eta festa hau gaueroko zeremonia den, egun bakoitza bakarra eta azkenekoa bailitzan bizi dute. Bezeroek patrikatik birr (Etiopiako txanpona) batzuk atera, billetea mingainaz busti eta kantariari kopetan erantsiko diote. Horrela ordaintzen dute haren lana, jende artean dibertsioa lortzea. Ahalmenaren arabera ematen da, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago.
Beti mozorroak janzten B69/ 123
niarra, frantziarra…” ote naizen kantari, jendearen barrea eragiten duela. Gero eta gehiago. Bertsotan amaitu duenean geldiezineko algara batean hasi da taberna osoa, txalo zaparrada artean. Baita Igzaw bera ere. Jakin nahiko nuke nitaz zer esan duen. Gero etxerakoan itzuliko dizkidala esan dit. Azmariak, koplari tradizionalak UNESCO Courier argitalpenak egin zuen lehen aldiz figura honi buruzko idatzi labur bat 1997ko maiatzean: hiru musikariri egindako elkarrizketa soil bat. Azmariak oso ezagunak ez izan arren, Etiopiako herri folklorearen atal garrantzitsu bat osatzen dute. Masinkoarekin lagunduta doinu herrikoi batzuk jarraituz kopla batzuk abestea dute oinarri, baina azmarien mundua hori baino haratago doa, sakonagoa da. Printzipioz musika tradizionalaren ezagutza eskatzen du. Bigarrenik, sorkuntzarako gaitasun handia behar da. Askotan herentziaz jasotzen da, odolean eramango bailitzan. Esan daiteke azmariena belaunaldiz belaunaldi familian transmititzen joan den ohitura bat izan dela, Afrikar mendebaldeko grioten moduan (Senegal, Mali edo Burkina Faso).
Hiru dira: bi gizonezko, batak
Horien emankizunetan lehen mailako garrantzia jokatzen du ikus-entzulearekin elkarrekintzan aritzeak, hau da, ikus-entzulearekiko jolasak. Biak ala biak elkarreragileak dira, batak bestearen beharra du. Koplariak esaten duena testuinguru sozial batean kokatu behar du, eta horretarako elkarrekiko konplizitate hori nahitaezkoa da. Entzuten ari denarekin sartuko da eta barregarri uzten saiatuko da. Horrek, ahal badu eta bertso bat botatzeko gai baldin bada, erantzun egingo dio, bere izena babesteko. Betiere, txantxa nagusi, aldarte onean. Azmariek audientziaren izena, jatorria, lanbidea eta beste zenbait informazio jakin eta bildu nahi izaten dute. Aurretik egiten duten “ikerketa” hori rol garrantzitsua da saioaren prozesuak dirauen bitartean emango den interaktibitate hori arrakastatsua izan dadin. Subjektu-objektu joko horretan bi taldeek nolabaiteko komunikazio kode bat erabiltzen dute elkarrekintza horrek biziraun dezan eta askotan amharera hiztuna ez denak nekez ulertuko du, esaten dutena itzulita ere. Hizkuntza komunikazio tresna eta kode sistema bat den neurrian bere sekretuak baititu. Etiopiako The Africa Monitor egunkariak (2004/08/17) argitaratutako artikulu motz batean Rahel Elias kazetariak azpimarratzen zuenez, batzuetan, metafora sistema konplexua darabilte, hizkuntza ezagutzen dutenentzat ere deszifratzeko zaila izaten dena. Bestalde, xehetasun gisa, azpimarragarri da azmariek esaldi biribilean baino gehiago errima eta erritmoan jartzen dutela enfasi berezia.
tinbal antzeko bi Halako batean, bezero bat eserlekutik mugitu gabe eta zerbeza eskuan duela hasi da abesten masinkoaren doinuari jarraituz. Horrek botatzen duen bertso bakoitza neskak errepikatu egiten du. Ondoren, altxatu egin da eta harekin hasi da dantzan, bertako estiloan sorbalda batera-bestera mugituz. Denen txalo artean amaitu dute bat-bateko saioa.
jotzen ditu eta besteak masinkoa (biolinaren antzekoa),
Azmariak atseden hartzera sartu direnean dantzari bat atera da. Eskerrak Igzawren laguntza dudan, berak ematen baitizkit azmarien inguruko ohituren berri eta ikusten eta entzuten ari naizenaren azalpenak. Baita itzulpen labur batzuk ere. Bigarren irtenaldian etorri da “onena”. Zuzen-zuzenean jo du niregana. Mugitzen hasi da dantzan, ni ere altxatu eta mahai artera dantzara irten nadin nahi du, baina lotsaturik eserita gelditu naiz. Orduan koplatan hasi zait, “alema-
124 /B69 Beti mozorroak janzten
eta neska bat, dantza egiten duen bitartean,
Beren historian eboluzio natural bat ere jasan dute. Azmariak gorazarre-kantari izatetik kritikari izatera pasatu dira. Izaera mutazio bat izan da, eta ondorioz gizartean dituzten funtzioak aldatu egin dira. Duela mende batzuk funtzio erlijiosoak zituzten, ospatzen ziren liturgia eta zeremonia zehatzetan zeuden beren zereginak. Gogorarazi beharra dago Etiopia izan zela Erromatar Inperioaren ondoren mundu mailan kristautasuna erlijio ofizialtzat onartu zuen bigarren herrialdea. Gaur ere Eliza Ortodoxo Koptoa oso barneratua dute, eta herritarren eguneroko bizitza bere fedearen inguruan biltzen da. Azmariak erlijio horri hertsiki erlazionaturik daude, horregatik hegoaldeko sinesmen tradizionalak praktikatzen dituzten tribu animistak eta ekialdeko musulmanak ez dute inongo harremanik bertsolariokin.
inprobisatzen abesten duena.
Denboraren poderioz eta gradualki bilakaera bat izan dute, hala eginkizunetan nola izaeran ere, sekularizazio prozesu bat jasanez. Sasoi haietan kristau-
Beti mozorroak janzten B69/ 125
tasunaren eta maitasunaren inguruko poesiarekin lotura bazuen, gaur egun umoreak eta ahapaldi satirikoek hartu diote lekua, non alaitasuna, libertimendua eta barre eragitea izango diren helburu. Bat-batekotasunean eta inprobisazioan adituak dira. Horregatik, eta gaur egun kritikak egiteko duten askatasunarengatik, hitz jokoan, umorean edota satiran artistak dira. Inor ez da horien iseka eta trufatik aske, edozer eta edonor lotsaraziz barregarri uzteko gai dira, salbuespen barik. Dena den, maitasun gaiak oraindik okupatzen dute lehen mailako papera euren errepertorioan.
Jokoan ari dira, batak besteari erantzuten, musikaren laguntzaz,
Musika tradizionalari lotuak Azmariak musikarekin hertsiki lotuta daude, izan ere, kantatzeko orduan doinu tradizional ezberdinak jarraitzeaz gain zuzeneko saioetan soinu tresnak beti daude presente. Gehienetan masinkoa, biolinaren familiako hari bakar bateko tresna etiopiarra. Horrez gain erritmoa eramateko tinbalak ere aurki daitezke.
elkarrizketa batean ariko balira legez.
Orduan koplatan hasi zait, â&#x20AC;&#x153;alemaniarra, frantziarraâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;? ote naizen kantari, jendearen barrea eragiten duela. Gero eta gehiago. 126 /B69 Beti mozorroak janzten
Horrek guztiak erakutsiko du belaunaldiz belaunaldi inongo irakaspen akademikorik gabe transmititutako kultura baten jabe direla. Abesteko orduan lider antzeko bat dago, Master of Ceremony baten antzekoa, ahots nagusia dena eta, gaur egun, neuk ikusitako emanaldietan behintzat, emakumeak okupatzen dute rol hori. Baina masinkoa jotzen duenak ere askotan hartzen du protagonismoa eta kantariaren papera bertsoak abesten. Soinujoleek ere inprobisa dezakete, baina erregela eta arau zehatz batzuei jarraiki. Horiek eredu zahar tradizional batzuen arabera daude egituratuak. Horiei egokitua aurkituko da masinkoa, jotzen diren doinuak eta abestuko diren koplen erritmo eta errimak. Honek guztiak erakusten du Etiopiako tradizioak eta kantu zaharrek oraindik ere bizirik eta indarrean dirautela. Eta azmaria izateko horien ezagutza sakon bat izan behar da, doinu tradizional ezagun batzuei jartzen baitzaizkie koplak. Tokiari buruz, azmari-bets edo tejbets izeneko tabernetan egiten dira saioak. Taberna tradizionalak dira, eta eztiz egindako edari alkoholdun bat (tej) zerbitzatzen da bertan ohituraz. Gainera, Etiopiako janzkera tipikoaz irteten dira bezeroen artera, herrialdearen hiru koloreko banderaz hornitutako jantzi zuri batez.
Beti mozorroak janzten B69/ 127
Beren historian
onartzen seme-alabek bide hori hartzea eta errefusatu egiten dituzte. Publiko aurrean aritzea lotsagarria da etxekoentzat eta jardun horietan segitu nahi izanez gero, etxetik alde egin beharrean aurkitzen dira.
eboluzio natural bat ere jasan dute.
Beranduegi da nire lagunarentzat eta, pena handiz, Igzaw eta biok etxerako bidea hartu dugu. Orduan galdetu diot berriro zer esan duen koplariak nitaz jende artean horrelako barreak eragiteko. Beste gauza batzuen artean, gustatu natzaiola eta gaua nirekin pasatu nahi duela esan omen du koplaka. Niri orain irten zait irribarre jatorra. Tira, giro ederrean pasatu dugu gaua eta, oso ezaguna ez izan arren, Etiopiari kolore berezi eta partikular bat ematen dion harribitxi bat ezagutzeko parada izan dut. Hainbat hilabetez etxetik hain urrun egonik nire herria oroitarazi dit. Zentzu askotan, hain anitz eta aberasgarria den mundu bakar honetan parekotasun eta berdintasun ugari ditugula eta sakonenean hain ezberdinak ez garela pentsatu dut, lo hartzearekin batera. Apartekoa.T
Azmariak gorazarrekantari izatetik kritikari izatera pasatu dira. Izaera mutazio bat izan da, Hizkuntza Aurrerago aipatu dudan legez, amharera da erabiltzen duten mintzaira, beti eta edonon. Izan ere, Etiopian beste hainbat hizkuntza egiten dira: oromiera, tigrinyera, tigriera, arabiera, somaliera, hegoaldeko etnia bakartuen tribu-berbak, eta beste zenbait hizkuntza semitiko eta kusitiko. Amharera, baina, iparraldeko berba izan arren, nazionala eta ofiziala da herrialde osoan; honenbestez, hegoaldean dagoen Omo bailarako tribu gutxi horiek izan ezik, oro har, bazter guztietan ulertzen eta erabiltzen da. The Africa Monitor egunkariaren artikuluan esaten da azmariek iparraldeko landa giroko azentu berezia dutela eta euren helburua lortzeko hitz joko biribilak egiten dituztela. Idatzi horretan Rahel Eliasek dioenez, azmariek hizkuntza menderatzen dutela erakusten dute eta behaketarako gaitasun handia; esan eta adieraziko dutena ingurukoarekin harremanetan dago, horretarako jakinaren gainean egon behar dutelarik; era berean, deskribatzeko gaitasunaren jabe ere badira. Hiriburuko azmariak Jatorriz Etiopiako iparraldeko tradizio bat izanik bertan oraindik izen ona gordetzen dute, baina ez da gauza bera gertatzen hiriburuan, Addis Abeban. Gaur egun, azmarien jarduna hiriburura zabaldu da, batik bat, eta bestelako zeregin batzuekin, turisten kontsumora zuzendua. Kontuan hartuta herrialdearen egoera ekonomikoa, zenbaitek jarduera honetan aurkitu du xoxa batzuk lortzeko aukera; hemen, ordea, guztiz bestelako zentzu eta helburuak ditu, eta bere jatorrizko eremuan ez bezala gaizki ikusiak daude. Bertan, trobadore hauek zoritxarreko eskale eta mozkortzartzat hartzen dituzte eta horiena lan itsusi eta dohakabetzat kontsideratuta dago. Herriz herri, auzoz auzo eta tabernaz taberna ibiltzen dira ezkontzak, jaiotzak, santu egunak eta edonolako festak alaitzen. Aurkako iritzia dutenen ustez darabilten gaiak lizunak ei dira, eta azmarien tradizioaren izena zikintzen dute. Africa News aldizkariak 2007ko urriko alean azmariei buruzko erreportaje bat argitaratu zuen, Tedla Desta kazetariak burutua. Idatzian kritika zorrotz bat egiten zaie gaur egun duten jarrerarengatik. Hizkuntza lotsabako eta zantarra erabiltzen omen dute eta jorratzen dituzten gaiak Etiopiako tradizio eta jatorrizko moral kristauarengandik urrun omen dago.
eta ondorioz gizartean dituzten funtzioak aldatu egin dira.
Idatzian kritika zorrotz bat egiten zaie gaur egun duten jarrerarengatik. Hizkuntza lotsabako eta zantarra erabiltzen omen dute eta jorratzen dituzten gaiak Etiopiako tradizio eta jatorrizko moral kristauarengandik
Honegatik guztiagatik, azterketa batzuen arabera, mespretxuzko egoera bat jasaten ari dira. Azmaria izatea ongi ikusia ez dagoenez, guraso askok ez du
128 /B69 Beti mozorroak janzten
urrun omen dago. Beti mozorroak janzten B69/ 129
ZEIN BERTSOZALEK EZ DU GOGORATUKO ANDONI EGAÑAREN IRUDIA BERE AZKEN TXAPEL HANDIAREKIN? EDO BETE-BETEA ZEGOEN BEC-EKO ARETOAREN IRUDIA? EDO NORK EZ DU EZAGUTZEN MAIALEN LUJANBIO HAMAR MILA ALDIZ TELEBISTAN IKUSITA? EDO AITOR MENDILUZEREN BURUSOILTASUNA GIPUZKOAKO TXAPELAK ESTALIA? EDO ZEIN BERTSOZALEK EZ DITU EZAGUTZEN UNAI ITURRIAGAREN PATILAK ETA ERAMAN DUTEN PROZESUA, ORAIN FINAK, ORAIN LODIAGOAK ETA URDINTZEN HASIAK? EDO NORK EZ DU IKUSI XABIER PAIAREN DANTZALDIA BIZKAIKO TXAPELA EMAN ZIOTENEAN? EDO…
Testua: Joxin Iturriotz Argazkiak: Joxean A.
ZUBIAURRE AGUIRREZABAL, VALENTÍN DE MADRIL, 1879/08/22-MADRIL, 1963/01/24 BERSOLARIS. (BERTSOLARIAK). 1916-1917 INGURUKOA OLIOA / MIHISEA. 195,5 X 246 CM INB. ZB. 82/67
132 / B69
I
RUDIAREN GIZARTEAN BIZI OMEN GARA, ARGAZKI, BIDEO, TELEBISTA ETA ABARREN ERAGINEZ. Dena da irudia, eta batez ere irudiaren bidez daukagu munduaren pertzepzioa. National Geographiceko bideoak ikusiz ezagutu ditugu Amerikako eta Afrikako bazterrak, liburuak esaten dutenari arreta kenduz. Irudiak, itxurak, estetikak, bereganatu gaitu, bere alde on-gaitz guztiekin. Horretaz ere kantatu ohi du bertsolariak, koloreaz, modaz, edertasunaz, arteaz… Pinturaz ere kanta lezakete bertsolariek, eta ziur askotan kantatu dutela. Baina alderantzizko galdera dakar gure gaurko gaiak, bat-batean erantzutea zaila litzatekeena: Zeintzuk dira bertsolarien irudiak agertzen diren lehendabiziko pinturak?
Zail egingo zaio bertsozaleari bertsolarien irudi zaharrak gogoratzea. Bertsotan, liburuan, Bilintxen marrazki edo irudi zahar bat gogora lezake. Baina ez du Fernando Amezketarraren irudirik aurkituko, ez garaikorik behintzat. Baina gutxi batzuk Bilboko Museoan bertsolarien koadro bat ikusi izana gogoratuko dute. Edo Bilboko Kafe Antzokiko sarreran pintura horren detailea handituta, beste koadro batzuen zatiekin nahasian. Badugu abiapuntu bat. Valentin Zubiaurrek pintatu zuen koadro hori. Baita gehiago ere. ZUBIAURRETARRAK Madrilen jaio zen Valentin Zubiaurre, 1989ko abuztuaren 22an. Aita Valentin Zubiaurre musikoa zen, “compositor y maestro de la Capilla Real”, eta Madrilen ematen zituen denboraldi luzeak, bere lana zela eta. Horregatik jaio zen Valentin semea Madrilen. Baina pintoreak zioen bezala, “vasco por ascendencia y por formación de su sensibilidad”. Halere, arazoak sortu zizkion jaiotza-leku horrek, ezin izan baitzuen Bizkaiko Aldundiaren beken onuradun izan.
Baina alderantzizko
Uda guztietan Bizkaiko Garai herrian zuten etxean izaten ziren, inguruko paisaiak pintatuz. Bizitzan zehar, gerora, urteak eman zituen Valentinek Garaiko etxean.
galdera dakar gure gaurko gaiak, batbatean erantzutea zaila litzatekeena: Zeintzuk dira bertsolarien irudiak agertzen diren lehendabiziko pinturak? 134 /B69 Beti mozorroak janzten
Hamabost urterekin hasi zen pintura klaseak hartzen, Escuela Superior de Pintura de San Fernando ikastetxean. Baita bidaia ugari egin ere, anaia eta amarekin batera, Europan zehar. Bizitzaren joanean Ameriketan egonaldi luzeak egin zituen, tartean Argentinan. 1917an Premio Nacional de Pintura saria eman zioten, Versolaris koadroarengatik. Academico de Bellas Artes de San Fernando ere izendatu zuten, aita bezala. 1963ko urtarrilaren 24an zendu zen, Madrilen. Ramon Zubiaurre Valentin baino hiru urte geroago jaio zen, 1882ko irailaren batean, Garai herrian. Horrek Bizkaiko Aldundiaren bekak eskuratzeko aukera eman zion, anaiari ez bezala. Eta Valentin ez bezala, Garai herrian hazi zen, ume ahula izanik, auzo baten etxean. Hamalau urterekin sartu zen Escuela de Bellas Artes de San Fernando ikastetxean, baina ordurako ikastordu ugari jasoa zen. Argi zegoen, beraz, Ramonek pintore izateko zuen asmoa.
Beti mozorroak janzten B69/ 135
Asko bidaiatu zuen, eta Ameriketan urte luzeak eman zituen. Emaztea txiletarra zen, eta han hil zen 1969ko ekainaren 9an. Hil aurretik, kutxa batean Bizkaiko lurra jaso eta Gernikako haritzaren ezkurrekin batera gorde zuen, harekin batera lurperatu eta haritz berri bat haz zedin.
Hil aurretik, kutxa
Gainera, emakumeak kantzila edo txarro handiekin agertzen dira, buru gainean. Erdaraz herrada izena hartzen omen dute, eta euskaraz suil edo pegarra dakar hiztegiak. Ez dut imajinatzen, ezta gaur egunean ere, bertsolariak bat-batean kantuan, buru gainean ez dakit zenbat kiloko pisua daukatelarik.
batean Bizkaiko lurra jaso eta Gernikako
Ez Valentinek ez Ramonek ez zuten familiarik izan, eta arreba bakarrari utzi zioten euren ondarea. Oinordekoak Mexikon bizi dira egun. KOADROAK 1.- Versolaris. Bilboko Arte Eder Museoa. 1916 eta 1917 urteen artean pintatu zuen Valentin Zubiaurrek koadroa. Bertan bi gizonezko heldu agertzen dira kantuan, eta haien ondoan, mahai baten inguruan, beste gizonezko bat eta zortzi emakume, bertsolariei begira. Haien atzean bi gazte adi-adi bertsolariei arreta jarrita, entzuten. Bertsolarien atzean beste mahai bat, eta urruntasunean mendiak. Bertsolariak ezkerraldean daude, eta entzuleak erdian eta eskuinaldean.
Gizonezkoei begiratuta, Pello Errota eta Txirritaren irudiak antzemango genituzke haien artean. Baina guk ikusi nahiko genukeen hori alde batera utzita, bere garaian prototipo moduan hartutako ereduak baino ez dira izango gizonezko horiena. Kantuan agertzen direnak emakumeak dira, eta gizonezkoak gehienez ere entzulearen papera beteko lukete.
haritzaren ezkurrekin batera gorde zuen, harekin batera
Bestalde, logikoa da pentsatzea Valentinek bertsolarien hiru koadro pintatu bazituen, lehendabizi gizonezkoak agertzea, eta azkenean emakumeak irudikatzea, aldaera moduan. Bertsolarien irudia agertzeko ez zuen emakumea ipiniko, eta gerokoetan gizonezkoa. Ez datoz bat, beraz, irudia eta izenburua.
lurperatu eta haritz berri bat haz zedin. 1917an Premio
1917an Premio Nacional de Pintura eman zioten Valentin Zubiaurreri koadro horregatik. Guk dakigula, hori da bertsolariak agertzen diren koadrorik ezagunena eta, besterik ezean, baita zaharrena ere. 2.- Versolaris. Museo Nacional de Bellas Artes de Buenos Aires. 1919an, bi urte geroago, pintatu zuen aurrekoaren oso antzekoa den koadroa. Aurrekoan bezala, bi bertsolari agertzen dira kantuan, ezkerraldean, publikoa eskuinean agertzen delarik. Baina aurrekoan ez bezala, atzean publiko ugaria ageri da, bi multzotan. Nabarmena da, kasu honetan, bertsolariek bereganatzen duten arreta eta jendetza. Publikoaren atzean baserriak eta paisaia landuagoa ageri da. Koadroa, oro har, argiagoa da eta, bestearekin alderatuz, alaiagoa dela esango genuke. Koadroa Buenos Aires hirian bizi ziren euskaldunek erosi zuten, eta bertako museoari oparitu zioten. Baliteke Valentin Zubiaurrek enkarguz pintatu izana, aurrekoaren arrakasta kontuan izanda, eta nolabaiteko hobekuntzak sartu nahi izatea.
Ez Valentinek ez
Nacional de Pintura
Ramonek ez zuten
eman zioten Valentin
familiarik izan, eta
Zubiaurreri koadro
arreba bakarrari utzi
horregatik.
Eta badauka koadro horrek beste izenburu bat, Algunos de mis paisanos. Liburu gehienetan izenburu biak agertzen dira. Hau da, irudi berberari izenburu biak, Algunos de mis paisanos edo Versolaris izenburuak, alegia, eransten dizkiote. Xabier Saenz de Gorbeak Los hermanos Zubiaurre liburuan izenburu bakarra dakar, Algunos de mis paisanos, hain zuzen. Eta bada bi koadro ezberdin moduan agertzen duenik ere, biak Madrilen, baina ez daude bi irudi. Madrilen koadro bakarra dago bi izenburupean.
zioten euren ondarea. Oinordekoak Mexikon
Ezaguna da, bestalde,
bizi dira egun.
bertsolariek garai hartan zuten ospe edo fama eskasa.
3.- Versolaris (?). Museo Nacional Reina SofĂa de Madrid. Bada beste koadro bat titulu hori dakarrena, eta aurreko biak baino zaharragoa dena. 1913an pintatu zuen Valentinek.
Karmelo Etxegarai azpeitiarrak baztertu
Bertan bi emakume ageri dira kantuan, inguruan hainbat pertsonaia agertzen delarik. Ez dirudi arreta handiegirik jartzen dietenik kantuan ari direnei. Aurreko koadro biekin alderatuta, emakumeak agertzen dira bertsolarien lekuan, hau da, ezkerraldean, koadroaren protagonismoa bereganatuz. Emakumeak bertsolari?
egiten zituen, zabarrak eta mozkortiak
Ez dugu uste garai hartan, Valentin modernoena izanda ere, emakumeak agertuko zituenik bertsolari bezala, are gehiago euskal tradizioak pintatu nahi zituenean. Mende hasiera horretan emakume bertsolaririk ez da, ez gutxienez jendaurrean edo plazan. Ezaguna da, bestalde, bertsolariek garai hartan zuten ospe edo fama eskasa. Karmelo Etxegarai azpeitiarrak baztertu egiten zituen, zabarrak eta mozkortiak zirelakoan. Emakumeak jartzeko moduan!
136 /B69 Beti mozorroak janzten
zirelakoan. Emakumeak jartzeko moduan! Beti mozorroak janzten B69/ 137
138 / B69
ZUBIAURRE ANAIAK EZKER-ESKUIN ZUTIK, FAMILIAREKIN. "ALGUNOS DE MIS PAISANOS" IZAN DAITEKE IRUDIAN AGERTZEN DEN MARGOLANAREN IZENBURUA.
140 / B69
Bertsolarien irudia agertzeko ez zuen emakumea ipiniko, eta gerokoetan
bat, beraz, irudia eta izenburua.
Ondorioz, eta gure ustez, zera esan daiteke, Madrilen dagoen koadroaren izenburua Algunos de mis paisanos dela, izenburu bakarra, alegia, eta Versolaris izenburua agertzea gaizkiulertu bat baino ez dela, eta ezin dakiokeela koadro horri izenburu hori erantsi. Beraz, gure gaiari dagokionez, koadro horrek ez dakar bertsolarien irudirik, eta gure eremutik kanpo geratzen da.
1917an eman zioten saria, eta urte
4.- Ramon Zubiaurre. El versolari. Bada beste erreferentzia bat, Takeshi Mochizuki idazlearen Ramon de Zubiaurre liburuan agertzen dena. Bertan zera esaten da:
berean, 1917an, erosi zuen Madrilgo
“Del 6 al 15 de julio de 1954 expuso Ramón 17 telas en el Salón de Arte de Vitoria”.
museoak Valentinen
Eta izenburuen artean: “4---- El versolari”.
koadro bat. Hortik
Esan bezala, Ramon Valentinen anaia gaztea zen, eta bien pinturei begiratuta antzekotasun handiak aurkituko genituzke, eta euskal pinturaren barruan biak elkarrekin agertu ohi dituzte. Zoritxarrez, ez dugu koadro horren irudirik ez bestelako erreferentziarik aurkitu ahal izan.
letorke nahasketa. Baina Madrilek ez zuen erosi saria
Ramonek bere bizitzako azken urteetan pintatu zuen koadroa, gainbehera hasita zegoenean, eta erakusketa hori azkenetakoa izan zen. Familiak ere ez du koadro horren berririk.
irabazitako koadroa, beste bat baino.
AMAIERA Guk dakigula, Franco hil ondorengo trantsizio garaietara joan beharko genuke bertsolariak agertzen diren hurrengo koadroak ezagutu ahal izateko. Beraz, Ramonen koadroaren irudiaren faltan, Valentinen bi pinturak lirateke bertsolariak agertzen diren koadrorik zaharrenak, eta trantsizio aurreko bakarrak. Bilbon dagoena, 1917an pintatutakoa, litzateke zaharrena, eta Buenos Airesen dagoena, 1919an pintatutakoa, bestea. Tradizioa jaso nahi izan zuten Zubiaurre anaiek, eta horrela agertzen da haien koadro gehienetan. Tradizio horren barruan kokatu zituzten bertsolariak, eta horrela irudikatu zituzten. Zoritxarrez, ez Valentinek, ez Ramonek, sekula ez zuten bertsolariak entzuteko aukerarik izan. Biak, jaiotzez, gorrak ziren.T
142 /B69 Beti mozorroak janzten
BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Jon Loategi, bertsozko mezularia
XABIER AMURIZA
gizonezkoa. Ez datoz 1917an eman zioten saria, eta urte berean, 1917an, erosi zuen Madrilgo museoak Valentinen koadro bat. Hortik letorke nahasketa. Baina Madrilek ez zuen erosi saria irabazitako koadroa, beste bat baino.
B ERTSOLARI liburuak
JON LOPATEGI
Non egon daiteke, beraz, hutsegitea? Aipatu dugun bezala, 1917an eman zioten Valentin Zubiaurreri Premio Nacional de Pintura saria, Versolaris pinturarengatik. Hori da Bilboko Arte Eder museoan dagoen koadroa. Eta 1917an erosi zuen garaiko Madrileko Museo de Arte Contemporáneo (gaur eguneko Museo Reina Sofía) erakundeak Algunos de mis paisanos koadroa. Inon ere agertu egiten da gaur egun Madrilen dagoen koadroari eman ziotela Premio Nacional de Pintura hori. Eta ez da horrela. Bilbon dagoen koadroagatik eman zioten saria Valentini.
Enaz banaz
Agur sagar beltzeran