BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
B.27/28/29/30/31
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
71 B IZKAIKO
BERTSOLARI TXAPELKETAK
B.42/43/44/45/46
B.47/48/49/50/51
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66 BETI MOZORROAK JANZTEN
B.67/68/69/70
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria
Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako aldizkaria
Hainbat urte pasatu dira lehenengo Bizkaiko Bertsolarien Txapelketa egin zenetik (1958an). 1987an Bertsozale Elkarteak hartu zuen berori antolatzeko ardura. Bizkaiko Bertsozaleen Elkartea, aldiz, 1993. urtean sortu zen, eta harrezkero da, bi urtean bera izan npromisoari behin, ko z, txapelketa tinko eutsitu duena. antola >>>>>
9
A
Z
K
E
N
A
·
2
0
0
8
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Enekoitz Etxezarreta, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L .: SS 482/91
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
A L D I Z K A R I A
D
<
BERTSOLARI
U
AKO ARRURA BEGIR B A T E A Z T N U 006 PRESTAK IRAKURKETAEKAREN GURPIL ZOROA ET 014 ANTOLARKA 022 DENBOLEAK R RIAGA ETA IGO 030 ENTZUOLARIAK: ( (( ( 040 UNAI ITURIR URIZA, XABAT 046 M EN AM A. R LE ZU 038 BERTS IT ANOEN ZIPITRIA.
ER ARKAITZ ELORTZA. BET RUBURU ETA U T AU A ENBEITA. EÑ A, ARRA-ONINTZ IB XE . GALLETEBEITI AT IR 2 BIER ENBEITA ILUSIOA. 05 BALLES ETA XA TI HASIBERRIEN ES n ai TZ AI “H K : YA LEKUE, AR 4 MIKEL PETU 056 ETXAHUN AKASLEAK. 06 IR da O K ia ok TU eg AU a tresn HEZKUNTZA AR una errotzeko as rt DER no AN al 4 sk 07 eu . K an OLARIA TS ER B gune kolonizatu O K LI O eman”. 070 METROP zak, baina dena rit la so bertsolaritza”. rt be t di enbora kendu A MOREKO ELORTEGI: “D EREZUMA. GEL N LE izelako naiz JU A ET RIA zen modukoa na ai “N E: 078 IBON AJU IB R U . 094 IKER K. 082 AMAIA BERTSOLARIA MOSKETEROAK U IR H 6 eko balio dit 08 . ri” zeta nekin, asaskatz ho o m rit bertsolari eta ka er atz zi I ITURRIOTZ, “Daramagun bi BELAUSTEGI: AURRAGA, IÑAK TX IN RRAK. T AU EÑ 098 RATIAKO ZEKO AR . ES AR B bertsolaritzak”. LI O NA ETA JABIER DAL. ALBE-KO MANEX SAGAR O ETA PERU VI R LA IL LUZEA: E AT R , AR 6 OLATZ IBAR 11 . AK R R 104 JONE URIA TA IA ko u dugu jaietara BERRIA. 110 PA ok kuadrilla osat BELAUNALDI an ltz an bi ot ts ga er an “B ru : TE n ingu Z SARRIUGAR “Bertso-eskolare . 120 GARIKOIT o” 4 ENEKO ak 12 ar et ”. io an sa entzuleeng eta bertso n ite ag ANO. er ik ar du zirrar A GORKA LAZK ET IA R ER B egite hutsak ez LA KAS’, ANDER SA )) ) ABASOLO ‘ABAR REST. ) GOZATZEKO P BERTSOEKIN
Testuak: Karmelo Uriarte, Zihara Enbeita, Moises Enbeita, Zuriñe Iarritu, Maite Berriozabal, Iñaki Iturriotz, Iratxe Ibarra, Urtzi Urrutikoetxea, Asier Ibaibarriaga eta Maite Berriozabal Argazkiak: Conny Beyreuther, Bizkaiko Bertsozale Elkartea, Alberto Unamuno eta Niko Moreno
(â&#x20AC;Ś), Aipatu dugun lehenengo aldi horretatik gaur egun arte, txapelketak hainbat aldaketa eta berrikuntza izan ditu. Horien artean, aipatu beharrekoa da, Alfontso Irigoienek proposatutako egitura: eskualdeetan hasi eta lurraldeko txapelketan bukatzen zena. Nahiz eta egiturak ibilbide luze horretan hainbat aldaketa izan dituen, azken bi hamarraldiotan Irigoienek ezarritakoari jarraitu zaio. Hori dela eta, bertsolaritza eskualdeetara hurbildu da eta, hainbestez, Bizkaiko Bertsozale Elkartearen helburuetariko bat betetzea lortu da. Horrenbeste urtetan Bizkaiko txapelketa egin ahal izateko hainbat izan dira, bakoitza bere esparru eta
arduretan, lan eta lan aritu direnak. Horien artean inor aipatzekotan, protagonista nagusiak bertsolariak dira. Eta, horiez gainera, talde antolatzailea, gai-jartzaile taldea, epaile taldea, borondate oneko laguntzaileakâ&#x20AC;Ś Horrela, pertsona eta talde horien guztien indar, abilezia eta ilusioari esker, hainbat eta hainbat txapelketa antolatzeko eta horiez gozatzeko aukera izan dugu. Ekonomia alorrean ere badira laguntza ematen diguten hainbat erakunde: Bizkaiko Foru Aldundia, BBK, hainbat herritako udalak, Bizkaiko Txakolina, eta beste batzuk gehiago. Azkenik, aurtengo berrikuntza zein izango den adierazi nahi dizuegu, gure ustez, oso aldaketa garrantzizkoa baita: Txapelketaren finala BEC delakoan jokatuko da. Hasieran, Arriaga Antzokia zen haren kokalekua, geroago, Euskalduna Jauregia, aurten, berriz, BEC izango da. Hori da geure buruari egin diogun erronka! Bizkaiko Bertsozaleen Elkarteko talde guztien lanaren, eta 2008ko Bizkaiko Bertsolarien Txapelketaren nondik norakoen berri zehatza ematen saiatu gara esku artean duzuen Bertsolari ale berri honetan. Guztion gozamenerako izan bedi. >>>>>>>> Karmelo Uriarte
Bizkaiko Txapelketa udagoienean hasten den arren, ekain-uztailerako martxan da epaile taldea. Deialdi zabala egin, epaile lanetarako zenbat jende dagoen ikusi, eta lanean hasten dira. Txapelketan epaimahaian nor jesarriko den erabakitzerakoan, beteranoak hartzen dira oinarri moduan, eta hutsunea dagoenean, berriak sartzen dituzte. Epaimahaian sartu edo ez, beteranoekin batera prestakuntza lanean jarraituko dute taldera sartu berriek ere. Asmoa datozen urteetarako oinarria eraikitzea da. Testua: Zihara Enbeita
2
006ko TXAPELKETAN, ADIBIDEZ, EPAILE BERRI BI JESARRI ZIREN EPAIMAHAIAN, ETA AURTEN ERE BERRI BATEN PREMIA ZEGOELA IKUSI DUTE. Erreleboa gura izan dute urtetan epaile moduan ibilitako batzuek. “Epaile izateak lotura bat eskatzen du, entrenamendua eskatzen du, eta esker gutxiko lana ere bada”, dio Asier Ibaibarriagak. Aurreko urteetan, epaile taldea osatzeko, tiraka ibili behar izan dute, baina aurten lehia izango da taldea aukeratzeko. Izan ere kide berriak hurbildu dira taldera, eta hori pozgarria da Ibaibarriagarentzat: “Horri eutsiz gero, badugu urte batzuetarako epaile taldea”. Prestakuntza lanak fase bat baino gehiago ditu. Egin diren aldaketak aztertu eta zer hobetu daitekeen ikusteko, hasierako batzarretan epai-irizpideak errepasatzen dituzte. Aurreko urteetako Eskualdetako finalak ere aztertzen dituzte. Miren Itziar Basterretxea idazkariak alderik nabarmenenak zein ariketetan izan diren ikusten du, eta saio horiek berriro entzun, eta alde hori berriro ateratzen den ala ez ikusten dute. Kanporaketak, finalaurrekoak eta finala amaitu ostean, beste hainbeste. Fase bakoitzaren ostean fase horretako ariketa eta puntuazioak berriro aztertu, entzun eta ikasi. Zergatik egon den puntuazioetan aldea, zergatik ez… “Azkeneko txapelketetan metodo moduan hori hartu dugu, eta ondo funtzionatu du”, dio Asier Ibaibarriagak. Bizkaian konturatu ziren ez zela barrura begirako irakurketarik egiten. “Beti ematen duelako apurua norberaren burua epaitzeak. Nor da nor inor epaitzeko?”. Txapelketa Nagusian bai, egiten zuten barrura begirako irakurketa, baina herrialdeetan ez. Ibaibarriaga bera agertu zen prest idazkariarekin batera puntuazioak jaso eta diferentziarik nabarmenenak plazaratzeko. Epailearen izenik eman gabe. “Nik uste dut emaitza onak izan zituela, eta erabaki genuen herrialde mailako txapelketa guztietan egitea. Ni ibili naiz herrialdez herrialde lan hori egiten. Konfiantza handitu du, eta talde moduan ere erantzuten ikasi dugu. Borondatezko lana denez, txapelketa ostean inork ez zuen irakurketarik egiten. Ausartu egin ginen horretan, eta aurrerapausoa izan da. Eta akatsetatik euretatik asko ikasi dugu”. Herrialde batzuetan urtero antolatzen dute txapelketa, eta, beraz, epaileak urtero egiten dute prestakuntza lana. Bizkaian urte birik behin denez, prestakuntza lan hori ez da horren iraunkorra. Horretaz konturatuta, txapelketarik ez dagoen urteetan ere hiru edo lau batzar egitea pentsatu dute. Beste herrialdeetan zertan ari diren jakiteko, epaile taldea zelan dabilen… Era berean, Ibaibarriagaren ustez, epaileari gai jartzaileari eskatzen zaion hori eskatu behar zaio. “Ez profesionaltasuna, baina bai plazetatik fresko egotea. Ez da logikoa epailea, txapelketarik ez dagoenean, plazetara ez joatea. Epaileak jakin egin behar du bertsolaritza nondik dabilen, eta zaindu egin behar du bere lana”. Badaki borondatezko lana dela epaileena, baina norbere esku gauza asko daudela uste du. “Koloreak ez badituzu hasierahasietatik ikusi, beti zeurera joko duzu. Nik ez dut imajinatzen futboleko edo pelotako epaile bat pilotazale edo futbolzale ez izatea. Orduan, bere neurrian, baina apur bat bai, jakin egin behar du nondik doan kontua. Bestela bere betiko moldean bakarrik epaituko du.” Epaile bakoitzak bere erara bizi du bertsolaritza eta bakoitzak bere iritzi propioa du, eta horrek aberasten du taldea. Prestakuntza lanaren helburua ez da inondik inora epaiketa formatu edo eredu bakarra sortzea, “bakoitzak zelan bizi dugun ikustea eta sentsibilitate ezberdinekin bat egitea baizik.
8 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 9
10 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 11
Batzuek uste dute halako bertso era bat dela onena, beste batzuek beste bat… Lortu behar dena da konfiantzaz gauzak esatea, norberarena argudioekin defendatzea, eta besteengandik ikastea. Ez gabiltza eredu baten bila. Osotasun bati forma eman nahian baino. Erpin denak bateratzen”. Bizkaieraren inguruan ere badira hainbat zalantza epaile taldean, eta argi dute horren gainean zer edo zer egin behar dutela. Oinarri moduan, Iñaki Aurrekoetxeak txosten bat prestatu zuen, eta hor argi ikusten da Bizkaian bertsolari batzuk beti batuan abesten dutela eta beste batzuk bizkaieraz. Epaileek badakite bizkaierari garrantzia eman behar diotela, baina batuan abesten dutenak ere bere neurrian epaitu behar dituztela uste dute. Eta bizkaieraz ari dena epaitzeko, epaileek ere leku bakoitzean zein bizkaiera erabiltzen den jakin behar dute, eta bizkaiera menperatu. Hori ere aztertzen du txostenean Aurrekoetxeak. “Askotan pasatzen da batua eta bizkaiera nahasten dituztela bertsoaldi berean, eta horrelako gauzak ere koherentziaren barruan neurtzen ditugu, baina zalantzan egoten gara batzuetan. Beharrezkoa da epailea horretan jakituna izatea. Bizkaian hainbat molde ezberdin erabiltzen dira eta”. Aurrera begira ikastaroren bat antolatzeko asmoa ere badute. Badago, beraz, zer landurik eta zer hobeturik, baina taldea indartsu dago. Autokritikaren bitartez asko ikasi dutelako eta baita konfiantza handitu delako ere. Orain lau urte izan zen polemikaren ostean, denak irabazle atera direla uste dute. Aurtengo Eskualdeetako Txapelketen ostean ez dute ezelako kexarik entzun, eta, beraz, gustura daude. Jakina, oso gogoan dituzte hainbat urtetan epaile lanetan ibili eta atsedena hartzea erabaki dutenak. “Hainbat urte epailetzari eskaini ostean, orain dela lau urte, batzuek erabaki zuten euren burua ez zutela horretan ikusten, eta pena izan da taldetik aldendu izana. Epaileari errespetu puntu bat zor zaio, guk geure aldetik ahal den ondoen egiten dugu-eta. Txarto egiten dugunean ere, geure barrura begira konpondu beste irtenbiderik ez dugu”.T
Azaroaren 30ean tsolari Txaapelketako Bizkaiko Ber kanporaket
12 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 13
Punturik gehien jaso dituen bertsolariaren agurrarekin amaitu da kanporaketa. Jendez gainezka zegoen aretoa apurka-apurka husten hasi da. Ikus-entzuleak badoaz, patxadan, saioko gorabeherak bala-bala komentatuz: horren potoa, haren ateraldia, saio polita baina luzetxoa... aretoaren txukuntasuna ere aipatzen du baten batek; gustura egon direla esan liteke. Ondo kostata jantzitako oholtza gunea biluzten ari da antolatzaile taldea. Testua: Moises Enbeita
I
TXURA BATEAN, KANPORA BEGIRA BEHINTZAT, ONDO JOAN DA DENA, HUTSEGITE NABARMENIK BARIK. Gustura egon dela esan daiteke bertso saioa entzutera hurreratu den bertsozalea. Antolatzaileak, tresneria guztia furgonetan sartu ostean, ondo irabazitako tragotxo bat hartzera datoz bat-bateko eztabaida gunera.
Gurpil zoroa bueltaka hasten da berriro. Barrura begira egin beharreko balorazioa: hanka sartzerik izan den, protokoloa zelan joan den, jendearen sartu-irtena ondo kontrolatu den, argiak, megafonia, eta abar eta abar. Beroberoan izaten dira gauzak argien bakoitzak bere ekarpenak egiteko. Hurrengo saioaren antolaketa abian jarri da, eta beti egoten da zuzendu beharreko zertzeladatxoren bat edo beste. Eskaintza bakoitza (kanporaketa, final aurrekoa, finala…) aurretiaz prestatu izan den arreta berberarekin baloratu eta aztertu behar da amaitu eta gero ere. Talde lanean oinarritzen da txapelketaren antolaketa. Lau begik bik baino gehiago ikusten dute, eta zortzik lauk baino gehiago. Talde askoren lana da bertsolari txapelketa bat aurrera eramatea ( epaile, aurkezle, gai jartzaile, bertsolariak eurak…), eta antolatzaile taldeak denen arteko koordinazioaren ardatza izan behar du. Entzuleari errespetua zor zaio, eta talde guztiak dira beharrezkoak errespetu horri eusteko. Oso garrantzitsua da saioak agindutako orduan hastea, eta horretarako bai epaileak, bai aurkezleak, bai bertsolariak sasoiz gerturatu behar dute saio gunera, eta antolatzaile taldea jakinaren gainean jarri. Antolatzaileak beti izan behar du argi euskal kulturaren produktu nagusietako bat eskaintzera datorrela, eta emaitzak epaitzeko begi zorrotzak izango direla lekuko. Protagonistak bertsolariak dira, baina ez dira gutxiagorako bertsozaleak; bertsorik onenak ere ez dira hain onak nork entzun ez badago. Duintasun osoz zaindu behar dira ikus-entzuleak, eta eskualde guztiek izan behar lukete saioren bat etxean entzuteko aukera.
Gorago aipatu dudan legez, talde lana da antolaketaren ardatza. Horregatik da preminazkoa, talde antolatzailea osatzerakoan, eskualde guztietako ordezkaritza ziurtatzea. Eskualde bakoitzak bere nortasuna dauka, eta ezinbestekoa da hori kontuan izatea. Eta nork ezagutuko du, ba, bertakoa den batek baino hobeto? Oso garrantzitsua da bertso saioaren kokagunea ere, gure “ohitura zaharrak”, izan ere, ez dira gauetik goizera aldatzen. Entzule asko eta asko goiz heltzen dira saioetara, eta ia derrigorrezkoa izaten da txartelak eskuratu eta gero, lasai lasai, kafetxo bat edo… hartzeko aukera izatea. Ingurua eta
16 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 17
18 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 19
azpiegitura kontuan izan behar dira lekuak aukeratzerakoan; aretoaren inguruan, ahal denik gertuen, taberna batzuk egotea inportantea da, eta saio ostean ere eztabaida gunerik estimatuenak izaten dira horiek; ez ala? Erraz aurkitzekoa eta aukera zabalekoa izan behar du areto inguruak. Aretoak berak ere garrantzi handia du. Ahal denik eta erosoenak izan behar du bai bertsolariarentzat, bai entzulearentzat. Txapelketak, normalki, neguan izaten dira, eta denok estimatzen dugu areto barruko epeltasuna. Horretarako, aukera dagoen eskualdeetan, aretoetara jo behar da, zinemara, antzokiraâ&#x20AC;Ś Pilotalekuetan edo kiroldegietan antolatu beharra ezinbestekoa denean, aparteko ardura eduki behar da, batetik, hotzari ateak ixteko, eta bestetik, megafonia eskura edukitzeko. Inork ez du sufritzen egon behar bertso saioa etzuten. Epaileari ere leku egokia aurkitu behar zaio: ikusi eta entzun ondo egingo duen lekua eta tresneria, (aurikularrak, argi lanparak, etab.) eta, ahal dala, ikus-entzuleengandik aparte. Bertso txapelketak gero eta jarraitzaile gehiago batzen ditu inguruan, batez ere jende gaztea, eta hori pozgarri den neurrian kezkagarri ere bada antolatzailearentzat. Lehen ere esan dut jarraitzaileak errespetu osoa merezi duela, eta hala da: ezin da inor kanpoan utzi. Txapelketaz txapelketa aforo gehiagoko aretoak bilatu behar dira, eta handiak eta erosoak aurkitzea, zoritxarrez, ez da erraza gure inguruetan. Txapelketako protagonista nagusia bertsolaria dela esan dut, eta horrek betebeharrak ez eze, eskubideak ere baditu. Oholtza gainean gustura egon behar du bertsolariak; ahal denik aulkirik erosoenak eskaini behar zaizkio; mikrofonoak, neurrikoak eta sendo, ez dezala arazorik sorrarazi. Jendearen berotasuna sentitu behar du, baina, aldi berean, komeni da bien artean tarte egoki bat izatea. Ez hain hur, ez hain urrun. Kartzela izaten da saioetako une garrantzitsuenetako bat, antolatzaileak mimoz zaindu beharrekoa. Kartzela guneak leku atsegina izan behar du, eta oholtzatik ahal denik gertuen; bertsolariak kontzentratuta egon behar du. Bertsolari bakoitzak bere filosofia izaten du: batzuek bakarrik egon gura izaten dute, beste batzuk, ostera, solaskide batekin lasaiago sentitzen dira. Aukera biak eskaini behar zaizkio presoari. Ezustekoei aurre egiteko ez dago sasoiz ibiltzea bezalakorik. Aretoak jantzita eta prest egon behar du gutxienez saioa hasi baino ordubete lehenago. Edozelan ere, antolaketa ona izan bada, ordu ofiziala baino askoz lehenago saioa hasteko moduan egon behar luke denak. Horretarako lanak banatu egin behar dira, eta argi eta garbi izan behar dau bakoitzak saioan zehar bere betebeharra zein den. Talde lana, berba batean esanda. Hasten dena amaitu egiten omen da. Bai eta ez. Eskualdeko txapelketekin abiatu zen trena heldu da kapitalera, azken geltokira. Bizkaiko txapeldun â&#x20AC;&#x153;berriarenâ&#x20AC;? agurrarekin amaitu da final handia. Sasoia izan da! jaurti dute, ustekabean, antolatzaile batek eta bik. Heldu da azken balorazioa egiteko garaia; hotzitu baino lehen talde bakoitzak berea egingo du. Hutsegiteak eta lorpenak balantzan ipini eta orratzak norantza egiten duen zorrotz epaituko da, eta memento horretan bertan hasiko da hurrengo txapelketaren prestaketa: gurpil zoroaren abiapuntua. Eta urte bi hain arin etortzen diraâ&#x20AC;Ś!T
20 / B71
Segundoak segundo dira, minutuak minutu eta orduak ordu; hala esan didate niri. Batzuetan, ordea, segundoak minutu izaten dira, minutuak ordu, eta orduak... Bost urte ere egun asko dira beti, baina egun horiek luzeegiak izan daitezke han, luzeak hor eta laburrak hemen. Txapelketak ere luze edo labur izan daitezke, nondik begiratzen den. Testua: Zuri単e Iarritu
24 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 25
B
IZKAIKO TXAPELKETAK BADITU HASIERA ETA AMAIERA DATAK: URRIAREN 12AN JOKATUKO DA LEHEN SAIOA ETA ABENDUAREN 20AN AZKENA. Gai-jartzailearentzat, ordea, lehenago hasten da txapelketa; ekainaren 24an, San Juan egunean, egin genuen lehen bilera, txapelketaren hasiera-data horixe dugu, beraz. Gero, izaeraren arabera, txapelketa ordu gehiago edo gutxiago izango ditu gai-jartzaileak. Badago hogeita lau orduko gai-jartzailea, berdin dio non eta zertan dabilen burua bueltaka ari baitzaio gai bila -kalkulatu zenbat txapelketa ordu diren!-; libretatxoa eta boligrafoa aldean darabilenik ere badago, holakoak idazle zoroekin ere nahas daitezke, baina gai-jartzaile erdi eroak izaten dira; deskonektatzen eta konektatzen direnak ere badira, entxufeak argindarrari bezala, potentzia ere gorabeheratsua izan daiteke halakoetan, on daudenean on, eta off daudenean… ez daude, denboran luze irauten dute horiek. Azkenik, badaude beste lan-talde batzuetara emigratu dutenak, edo erdi-jubilatu direnak, baina horiek gai-jartzaile izan ziren eta oraindik badute gai-jartzaile bat barruan; euren laguntza beti estimatzen da. Baina, berez, izaeraz, sozialista da txapelketako gai-jartzailea, behin gaia taldera eramanda, taldearena da, taldean bihurtzen baita gaia txapelketako gai, eta hala defendatuko du gai-jartzaileak beti edonoren eta edozeren aurrean! Taldeko batzarren denbora ere ez da beti bera. Normalki batzarrak luzeagoak izaten dira hasi aurretik, amaitu eta gero baino. Baina horretan txapel-
26 / B71
ketaren erritmoak berak eragin zuzena du: udako bileretan, udako erritmoa da nagusi -erlojurik ez, presarik ez- baina gairik gehien ere orduan sortzen da; udazkeneko haizeak erritmoa aldarazten digu, gaiak batu, sailkatu, txukundu, formulatu… ez dago batzarra amaitzerik lanak amaitu arte; finala urreratzen doan heinean segundoak eta minutuak luzatu egiten dira, baina egunak laburtu… horiek izaten dira bilerarik gogorrenak, orduan sortzen baitzaizkigu dudarik handienak. Txapelketako gai-jartzailearentzat urteak ez ditu iraila-urria-azaroa-abendua, bost kanporaketa, hiru finalaurre eta finala ditu. Horrela bada, San Juan egunean hasi eta txapela jantzi arte, Olentzerorekin edo Santotomasekin egiten dugu amets. Lehenengo saioa hasi aurreko segundoak luzeak izaten dira denontzat, lehenengo gaia bota eta hasi da… aurrerantzean, gaiak, gaiak eta gaiak… Finala jokatu arte denbora dugu bidean, denbora gaiak egin, esan eta entzuteko, bost kanporaketa, hiru finalaurre eta finala bera osatzeko; ziur bertsozale askorentzat ere, bost kanporaketa, hiru finalaurre eta finala izango dituela aurtengo udazkenak. Horietan guztietan elkar ikusiko dugu, ziur; bertsolariek goza ditzatela gure gaiak eta entzuleek bertsoak. Ordu arte, denbora zer edo zertan eman dezazun, hona gai bat: “Zuek biok gai-jartzaileak zarete; abenduak 19 ditu gaur, finaleko kartzelako gaia erabaki behar duzue.”. Erabakitzen baduzu, Durangotik pasa, astearteetan, seiak aldera, eta luze hitz egingo dugu.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 27
28 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 29
entzuleak
IMAK R R E ETA U N I DO Z ALE ZOKI E L A JOSIZ ZUZ ANT DO E T KALE EN E A B T E TOI OAR S N T O R R E F NB A I A K NALE URI I BIZ E S Z OZ BIZIP RIK ASKO ZALE R ESKE N BERTSO LAGU
32 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 33
BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETAREN AZKEN FINALAURREKOA GETXON Abenduaren 7an Romoko Santa Eugenia plazazo KARPAn Getxon sortu egin dira hainbat bertsolari, harrobi ona dugula ez al da nabari? Bertan finalaurrean egon zaitez adi, egon daitezkeelako ezuste ugari.
34 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 35
Kanporaketa urriak 18an aratsaldeko bost tâ&#x20AC;&#x2122;erdietan herriko pilotakuan 36 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 37
Bai txapelketetan, bai bertsogintzan urte asko eman arren, Elortzak argi du oraindik gauzak egiteko gogoz daudela. “Atzera begira baino gehiago aurrera begira gaude oraindik, gure ibilbidearen momenturik onenean. Beteranoa norbaitek izan behar du, eta gu gara. Baina bertsolari moduan sentimentua ez da hasi berriarena, aurrera begira egotearena da”. Bertsogintzan urtetako lana eta hamaika proiektu. Azkena, “Gu ta gutarrak”, bertsogintzaren barnean kokatzen du Elortzak bete-betean, eta ohiko jaialdiez gain gauza desberdinak egin daitezkelakoan dago: ”Zure ibilbidearen momentu konkretu batean zer egin dezakezun eta zer egin gura duzun pentsatzen hasi eta gauza asko egin daitezkeela ikusten duzu”.
Herrikide izatetik harago, hamaika lotura dute Igor Elortzak eta Unai Iturriagak. Aurreko Bizkaiko txapelketara ez aurkeztea batera erabaki zuten legez, itzuli ere batera itzuliko dira durangarrak. Biak ala biak aurreko urteetako lan ona errepikatzeko gogoz datoz.
Estandarizatutako formatuez mintzo da Iturriaga; bertsolaritzaren ezaugarria bat-batekotasuna den arren, muga horien barnean badago zer eginik, haren ustez. Bertsoaren ibilbidean bertsolaria emaile izan baino lehenago hartzaile dela aipatzen du, eta deiaren zain egon beharrean horri aurre hartzea proposatzen du. Aurrez aipatutako formatu estandarizatuak eta bestelakoak ez dira kontrajartzen, Elortzaren ustez. Horregatik, honela deskribatzen du Iturriagak txapelketa: “Bertsogintza etxe handi bat dela kontsideratzen badugu, txapelketa etxe horretako ate handi bat da, orain arte ezagutu dugun handienetako bat”. Ziklo bat itxi dute eta beste ziklo baten atarian daude orain, Elortzak esan bezala; gutxienez urte bi iraungo duen zikloa, Bizkaiko Txapelketarekin hasi eta Euskal Herrikoarekin amaituko dena.T
Testua: Maite Berriozabal Durangar bien itzulerak ikusmira sortu du bertsozale eta bertsolariengan. Igor Elortzarentzat denak izan behar du albiste puntu bat, euren itzulerak kasu, baina lehen saioarekin dena normalduko delakoan dago. Aurreko finaleko kalitate ona kontuan hartuta eta beste hainbat faktorerengatik, Unai Iturriagak uste du ikus-entzulea ez zela hainbeste konturatu eurak han egon ez izanaz. Hala ere, neurri batean, aurtengo txapelketa desberdina izango dela uste du. “Hainbeste urtetako segidaren ostean, tarte bat egon da, txapeldun berri bat dago, eta horrez gain kanporaketetatik hasiko gara gu”. Berritasunak berritasun, biak bat datoz behin lehen saioan abestuta, txapelketak aurreko urteetako martxa bera hartuko duela. Bertsolaria oholtza gainean egoten ohituta dago, baina ez hainbeste oholtzara begira egoten. Aurreko txapelketan Elortzak finala gustura entzun zuen, lasai, “beti parte izan zaren zati hori ikusten asko disfrutatu nuen”. Entzule txarrak dira hala ere biak, bertso saioa txapelketan zein plazan izan. Holakoetan “egoera ez natural batean zaude” dio Iturriagak. Txapelketa askotako protagonista izan dira biak, eta konsziente dira neurri batean txapelketako beteranoak direla eta horrek eredu izatea ekar dezakeela. Horrek, horrek guztiak, hala ere, kanturako unean ez du berebiziko garrantzirik Iturriagarentzat. “Kanporaketetan aipatutako jende horrekin kantatzea egokituko zaigu, baina han zaudenean, zoazenera zoaz. Kantukidea edozein izanda ere”.
40 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 41
42 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 43
44 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 45
bakoitza epaitzeak dakar hori Eñaut Urubururen iritziz: “Plazan bertsolariok pakete bat legez gara, plazan saioa epaitzen delako, ez bertsolaria”. Bizkaiko txapelketako parte-hartzaile izatera heltzeko, eskualdekoetan aurrera egin behar izan du laukoteak. Arkaitz Zipitriak Billboaldeko finalean helburutzat saio on bat egitea zuela aipatu du, baina horrez gain, sailkatzea lortu duela, eta, noski, alde horretatik oso pozik dago. Amuriza eta Uruburu Durangaldeko finalean aritu ziren kantari. Eurak ere saio on bat egitera joan zirela azpimarratu dute, eta horretan lagungarri gertatzen dela bertsotan egiten ohituta daudenekin abestea. Galletebeitia, ostera, urte askoan egon da bertso mundutik aparte; hori dela eta, ez zuen lehen fasea pasatzea espero, “txapelketa ez zen nire planetan sartzen”. Aurrera begira ere, helbururik gabe doala dio. Orain artekoa eginda, aurrera begira euren buruei ez ei diete meta zehatzik jarri, hala ere, entzulea gozatu eta saio txukun bat egin gura luke Zipitriak. Amuriza, eskualdean lan ona egitearekin pozik agertu da, eta dagoen lekura heltzea lorpentzat du: “aurrera egin dugu, eta nahikoa da gauden lekuan egotearekin, ez dugu galtzekorik”. Uruburu ere ideia horretakoa da, eta “ahal duenak ahal duena egin beza” esan du. Uda pasatu eta irailean txapelketaren usaina hartzen hasiko direla badakite, eta paper on bat egiteko aurrez lan egin beharko dutela ere bai. Txapelketa baino lehen entrenamendua gogortzeko asmoa dute Galletebeitiak zein Zipitriak. Beste biek, eskualderako egin duten antzera egingo dute. “Prestatzen hasiak egon beharko genuke, baina trankil gabiltza”, esan du Amurizak.
Bizkaiko txapelketak aurpegi berriak ezagutuko ditu aurten. Bertsoaz plazan gozatzen ikasi eta euren bertsogintza erakusteko asmotan datozenak. Gogotsu eta ilusioz hasi zuten eskualdeko lehen fasea, eta Bizkaiko Txapelketari begira daude orain. Miren, Xabat, Eñaut eta Arkaitz dira, besteren artean, txapelketa honetako hasiberriak. Testua: Maite Berriozabal
Trankil dabiltzala esan arren, lehen aldiz zer edo zer egin dutenen ilusioa nabari zaie laurei. Eta badakite, txapelketan egiten dutenak, denbora gutxi barru, etorkizun dagoen geroaren agergarri gerta daitekeela. Bertsolaritza zer den zehazten zaila zaien arren, euren eguneroko jarduneko zati garrantzitsutzat dute laurek. Zipitriak egunero-egunero euskaraz komunikatu eta bizitzeko parte garrantzitsu legez definitzen du. Amurizak bertsolaritzarekin gozatu egiten du, eta argi du orain gozatu behar duela, txapelketan gerta daitekeenak asko baldintzatu dezakeelako. Aurrera egiteak aurrerago joateko presioa ekarriko ote dion beldur da. Ez dira txapelketarekin itsutzen, hala ere. Bertsolari izatea txapelketan parte hartzea baino gehiago dela dio Galletebeitiak: “mundu oso bat dago txapelketatik kanpo”. Lan on bat egitera joango direla zalantzarik ez dago, baina horrez kanpo, Eñautek berak ,“etxe bueltan” egiten diren saioak, txapelketan gertatzen dena gertatzen dela, hor egongo direla uste du, ez dituela baldintzatuko alegia. Amurizak ere mantenduko direla pentsatzen du, eta txapelketa aukera bat izan arren, orain arte dutena ez dutela galduko, adierazi du.T
Miren Amurizak hainbat txapelketa entzun ditu umetatik ikus-entzuleen lekutik, eta aurten, 18 urte egiteko dituela, berak abestuko du taula gainean. Eskolarteko eta gainerako sariketetan bezala, epaimahaiak zeresan handia du, eta helburua ondo abestea dela argi du, “denok goaz lehiatzera eta, jakina, paper on bat egitera”. Presioaz hitz egiten dute batez ere. Xabat Galletebeitiak dioenez, puntuazioek sortzen dute presio hori. Bertsolari
46 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 47
48 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 49
50 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 51
Aurtengoari begira, finaleko eserlekuak eskuratzea zaila dela diote biek ala biek. Onintza baikor ageri da txapelketa hasteko geratzen diren hilabeteotan. Memento onean harrapatu du txapelketak, “estresik gabe eta energiaz beteta nago” dio, baina badaki finalean kantatu behar duenak finalaurreetan ere ondo kantatu behar duela. Iratxe Ibarrari ere aurten duela bi urte baino zailago gertatuko zaiola iruditzen zaio, izan ere Igor Elortza eta Unai Iturriaga han izango dira, baina “momentuz finalean sartzea da helburua. Han egotea lortuz gero, egunen batean edozer gerta daiteke”.
Bizkaiko Txapelketako finalista izan da Iratxe Ibarra urte askotan. Onintza Enbeita, aldiz, duela bi urte sailkatu zen lehenegoz finalerako. Emetik Bertso Kabaretak batu zituen emakumeen ikuspuntua bertsotan emanez. Esperientzia horretatik ikasitakoaz ekingo diote aurtengo txapelketari, eta gero eta neska parte-hartzaile gehiago izateak emate duen pozak ere lagunduko die duela bi urteko marka berdintzen edo hobetzen. Testua: Iñaki Iturriotz Azken urteetan Bertso Kabaretagatik egin dira ezagunak Onintza Enbeita eta Iratxe Ibarra. Barruak eskatu eta, hiru emakume batu ziren Emetik izena hartu zuen ekimenean. “Urte eta erdian 69 saio egin genituen eta esperientzia ederra izan zen”, dio Onintza Enbeitak. Emakumeen ikuspuntua kontuan izanez kantatu nahi zutela modu librean, gaiak berek aukeratuta, dio Iratxe Ibarrak, eta, azkenean, izanetik etorri zela izena. “Ondo pasatzeaz gainera, uste dut, gaien aldetik zerbait berri aportatu genuela”, esan du Ibarrak balorazio labur bat egiterakoan. Bat-batean Bizkaia 2006ko txapelketa ere testuinguru horretan kokatu behar da. Onintzak argi du Emetik kabaretaren errodajearekin heldu zela finaleraino. Orain, ostera, kabaretak irakatsitakoak edo esan beharrekoak beste modu batean sartu beharko dituela, uste du, bere bertsoetan. Urte bi atzera eginez, Iratxe Ibarrak ere oroitzapen politak ditu emakume bi egon zirelako finalean. “Hirugarren postua erdietsi ondoren, jendea gustura utzi nuela sumatzen nuen. Asko etorri zitzaizkidan zorionak ematera”, gogoratzen du Iratxe Ibarrak. Onintzak ere luzaroan egindako lanaren ordain eta betetako helburu bat bezala definitzen du orain bi urte Euskaldunan kantatu izana.
52 / B71
Bertsozale askok erlazionatuko ditu Iratxe Ibarra eta Bizkaiko finala. Sei aldiz kantatu du finalean; 1998az gero hutsik egin gabe. Arriagatik Euskaldunara egindako bidearen ondoren BECera eramango duen jauzia entzule kopurua gorantz doan seinale dela erakusten du. Zaleek orain gora egingo duten bezala egin dezatela urtean zehar egiten diren saio arruntetan ere! Hori da Ibarrak nahi duena. Onintzaren esanetan, erabaki egokia da toki aldaketa, baldin aurreko finalean sarrerarik gabe geratu zirenak finalean egoteko baliagarri gertatzen bada. Bizkaiko Bertsogintzaren egungo egoera “gazte eta bizi” gisa islatzen du Enbeitak. Ahal izan duen ondoen kantatu duela sentitzea da Onintza Enbeitak behar duena gustura geratzeko. Iratxek, aldiz, ez du bi urterik txapelketan goiko postuetan egoteko sekreturik. “Bertso eskolakoekin entrenatu eta norbere kontura be zerbait landu, horixe da egiten dudana”. Bertsotan hasi zen urte haietan kopuruz gutxi zirela gogoratzen du Iratxe Ibarrak. “Txapelketetan edo plazako saioetan ia bakarrik nenbilen Bizkaian”, esan du. Horregatik emakumeen ahots diren sentsazioa izan dute batzuetan. Onintza Enbeitak, hala ere, badaki aportatzeko duena osorik aportatuko duela, eta ez emakumetasuna bakarrik. Gaur egun egoera hori aldatu egin da Bizkaian eta errealitateak buelta eman du. Horren adibide aurtengo txapelketan lehen aldiz kantatu duten neskak dira, eta Onintzak adierazi duenez, “ama bertsolariak ikusi ditugu, eta nik uste dut tokatuko zaigula amama bertsolariak ezagutzea ere”. Egoera hori neska talde batek jorratutako bidearen emaitza dela uste du Iratxe Ibarrak. Beren bertsoetako jardunak bidea erraztu diela ondoren etorri direnei, pentsatu nahi luke. Hasierako urte haietan gizonezkoen eredua baino ez zuten, eta, orain, ereduen abanikoa, zabaldu egin zaie”, azpimarratzen du Iratxek. Aldaketen artean, Onintza Enbeitaren iritziz, “aurrera egin da planteamenduetan, gaietan”.. baina oraindik egiteko asko dagoela iruditzen zaio. Gai batzuk natural planteatzea falta den arren, “denok eroso sentitzeko moduan jartzen dituzte gaiak”, eta hori asko da. Gaietan ez ezik, entzuleengan eta bertsolariengan ere igarri du aldaketa Iratxe Ibarrak. “Badirudi emakumeen eguneroko gai batzuk ezin direla plazara atera, ez direla denen interesekoak”, esan du.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 53
54 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 55
Batez ere erdalgunean ari dira lanean, eta horrek zenbait oztopo ekar ditzake Estiballesen esanetan, “euskararen ezagutza kasu”. Hala ere, eraberean, bertsolaritza bera erabiltzen dute hizkuntza lantzeko eta hizkuntzarekin jolas egiteko. Eta fruituak ematen dituela uste du Estiballesek. “Umeek eurak benetan gustura pasatzen dute, astean ordubete euskaraz eta euskararen inguruan murgilduta. Nik uste dut bertsolaritza, horrelako lekuetan, oso indargune garrantzitsua dela”. Ikasturte hasieratik amaiera arte igartzen dira aurrerapausoak. Bertsoa badenik ere ez dakite leku askotan. Lekuek dioenez, “egitea zail dirudien hori egitea lortzen dutenean, pozbide handi bihurtzen da ikasleentzat. Egia da erdalgunean, eskolatik kanpo, bertsoarekin zerikusirik duen zer edo zer aurkitzea zaila dela ikasleentzat. Beraz, horretan ere bada zereginik”. Dena dela, urteotako lanari esker, gaur egun, asko edo gutxi, ume guztiek dute bertsolaritzaren berri, Xabier Enbeitaren iritziz. Bertso-eskolak ere sortu dira hezkuntza arautuko lanaren jarraipen gisa. Nahiz eta berez, helburu nagusia, ume horiek lehendik sortuta eta indartuta dagoen bertso-eskola batera bideratzea den. “Gaur egun, elkarren ondoan dauden herri batetik bestera joatea, ez da ezelako esfortzua gazteentzat”, esan du Estiballesek. Inguruan bertso-eskolarik ez dagoenean, Elkarteak hartzen du bere gain lan hori. Enbeitarentzat oso esperientzia polita izan da. “Bertso-eskolak beti dira harreman handiko guneak eta, beraz, ikasle ez ezik lagun egiten dira”. Lekuek dioenez, ikasleen zaletasunari segida emateko ezinbestekoak dira bat-bateko taldeak edota bertso-eskolak. Jakina, oraindik zer findu asko badagoke!
Bizkaiko Bertsozale Elkartea aspalditik dabil ikastetxez ikastetxe bertsolaritza zabaltzen eta ezagutarazten. Lan horretan, besteak beste, Etxahun Lekue, Arkaitz Estiballes eta Xabier Enbeita ari dira. Lehenengo biek badakite zer den Bizkaiko finalean abestea, eta Enbeita Busturialdeko txapela jantzita dator Bizkaikora. Testua: Zihara Enbeita Ikasleak bertsozaletzea edota euskararen giroan murgiltzea da haien lana. Etxahun Lekuek dioen bezala, bertsoaren bitartez hainbat kontu landu daitezke. Euskara bera, kultura, musika… “Hori guztia ahal denik eta era atseginenean egiten saiatzen gara, eta badirudi ikasleak eta irakasleak nahiko gustura daudela orain artekoarekin”. Arkaitz Estiballesek dioen legez, helburua berez ez da bertsolariak sortzea, sor daitezkeen arren.
56 / B71
Beste mundu bat da bertso-eskolena. Lekuerentzat askoz ere atseginagoa. Bera, besteak beste, Larrabetzukoan dabil. “Bertara doana borondatez doa, eta harremana ez da ikasle-irakasleen arteko harremana: lagun artekoa da. Gainera, inguruan ere giroa sortzen da, eta hori gauza handia da”. Batez ere bertso-eskolak fruituak ematen dituenean. Estiballes, adibidez, Arrigorriagako bertso-eskolako irakaslea da, eta pozgarria izan da harentzat ikasleetako bat, Arkaitz Zipitria, Bizkaiko Txapelketarako sailkatzea. “Irakasle moduan sentitzen duzun satisfakzioagatik. Azken batean, urtetan egindako lanaren ondorioa baino ez da. Oso urte gutxitan, gainera. Ez du denbora asko bertsotan. Eta hala ere poz hau izango du: Bizkaiko Txapelketan parte hartzea. Urtean barrena egindako lanaren seinale da”. Enbeita ere, besteak beste, Natxituko bertso-eskolako eta Elkarteak sortutako Zallako bertso-eskolako irakasle da, eta hark ere badaki zer den ikasleek zerbait lortzen dutenean sentitzen den harrotasun hori. “Nik bertso eskoletan sekula ez dut abiapuntutzat jendaurrean abestea ipintzen; ikasleren batek eskatuz gero, orduan hasten gara lan horretan. Aurten lau ikaslek eskatu eta abestu dute bai plazan eta bai txapelketan. Nik nerbioso, baina oso pozik eta harro bizi izan dut egoera berri hori”. Bizkaiko Txapelketara begira lasai dagoela dio Estiballesek. Bere bizitza pertsonalaren eta bertsolari bizitzaren artean oreka mantentzen saiatzen da. Helburua berriro finalean sartzea badu ere, aurten zail izango dela iruditzen zaio. “Orain arte, finalera heldu naizenetan, beti nahiko postu txukunetan geratu naiz. Aurten zail izango dela iruditzen zait, baina hori errepikatzearekin gustura nengoke”. Txapeldunordeak, Lekuek, ez dio bere buruari helburu jakinik jarri gura oraingoan ere, orain artean ondo konpon-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 57
du baita horrela. Dena dela, “inoiz finalean egon denak badaki plaza ederra dela bertsotan egiteko, eta ez nuke aukera hori galdu gura”. Enbeitak, Busturialdeko txapela jantzi ostean, Bizkaikoan, helburu bakarra, ondo abestea du: “kanporaketan gustura geratzeko moduko saio batekin pozik, eta aurrera egitea lortuz gero, zoratzen”. Helburuak helburu, Lekueren ustez, aurtengo txapelketak ederra izateko osagai guztiak ditu: aurpegi berriak, aurpegi zaharberrituak, gogoa, morboa… “Txapelketa ederra izango da, ez dut zalantza izpirik!”, esan du. Enbeitak. Batez ere finalaurrea eta finala oso maila onekoak izango direla uste du, eta bertsolaritza Bizkaian osasuntsu dagoela. Iritzi berekoa da Estiballes, eta lan handia egin dela uste du, eta, gainera, txapelketek oihartzun handia dutela eskualdeetan, eta “hori interesgarria da jendea berotzen hasteko”. Bertsolaritza egoera onean dagoen arren, lanean jarraitu behar da, “lortutakoak iraun dezan”, adierazi du Estiballesek.T
Araba kalea, 35 ZARAUTZ • Gipuzkoa Tfnoa. 943 894 937 Faxa 943 894 941 E-mail zarautz@harrespil.net
58 / B71
Amilaga, 39 20570 BERGARA • Gipuzkoa Tfnoa. 943 761 299 Faxa 943 761 299 E-mail harrespil@harrespil.net
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 59
60 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 61
Hezkuntza arautuko irakasle taldeko batzuk.
62 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 63
tzera joan nintzen. Txapela irabaziko nuela pentsatzea, amets hutsa zen! Ikus-entzuleak, gainera, denak edo ia denak Enkarterrikoak ziren. Aingeru, Jokin eta Jon aurkeztu ziren lehen txapelketa hartan, 2004an oker ez banago. Muskizko aretoa lepo bete omen zen. Baina orain dela bi urtekoan, Ortuellan, entzule nintzen, eta ni eta beste hamar katu ginen. Aurten ere antzeko zerbait espero nuen: gure inguruan hogei friki biltzea bertsolaritza gustuko dutenak. Frikiak diot, hala direlako gainerakoen begietan. Eta aretoa lepo ikusi nuenean, orduan bai hasi zirela nerbioak eta urduritasunak barrenean jauzika. Bertako jendea, gainera. Horrek sortzen du halako ar bat urdaileanâ&#x20AC;Ś Behin taulara igota saiatzen zara hori alde batera uzten, baina tartean aurpegi bat edo beste beti sartzen da. Zuk, batez ere, Barakaldoko egoera ezagutzen duzu. Zelan ikusten duzu Hasi bertso eskola bera? Bertso-eskola bilakaera batean dago. Baziren urte batzuk Jokin, Jon eta Aingeru zituela motor, eta kitto. Gero nirekin batera lagun batzuk sartu ziren, baina gaur egun ni eta berton ikasten dabilen IĂąigo Salterain pasaitarra gelditzen gara. Badirudi talde gisa egonkortu garela. Eta horrezaz gain, badago beste talde bat orain bat-batean hasten ari dena, hirulau lagunek osatutakoa, eta horretaz gain gure bertso-eskolako kidea den ArgiĂąe Gonzalezek baditu eskolaz kanpoko talde batzuk. Horiek, oraindik, oso gazteak dira, baina berandutu baino lehen, laster, bertso-eskola erreferentziatzat hartuta lan egitea espero dugu. Nik ez ditut ezagutzen, baina indartsu omen datoz, eta egurra emango digute. Eta horrela behar du.
Aurtengo Enkarterriko txapelduna, Hasi bertso-eskolako fruitua da. Hiru urte eskas dira bertsotan hasi zela, txikitatik gustuko izan duen arren. Bizkaiko Txapelketan ahalik eta punturik gorenean utzi nahi luke oraindik ere horren ezezaguna den eskualdea. Finala Barakaldon izateak eskualdeari mesede egiten diola uste du.
Zu zeu zelan sartu zinen bertso-eskolan? Bertsolaritza txikitatik izan dut gustuko. Gertatzen dena da, txikia zarenean beti zaudela lanpetuta, gurasoek lanpetzen zaituztelako. 15-16 urte nituenean nik neuk jarri nion nire motxilari pisua. Gurasoen kontuak alde batera utzi eta beste ardura batzuk hartu nituen, eta ez nuen bertsotarako astirik. Halako batean, lagun batek esan zidan, ia animatuko nintzen Sestaoko bertso-eskolan sartzen. Sestaokoa deitzen zaio, Sestaon batzen garelako, baina Hasi bertso-eskola da. Banuen tarte bat, eta beti egin nahi izan nuena egitea pentsatu nuen. Horrela sartu ginen, eta gustura. Batez ere oso lagun giro ona sortu dugulako, konfiantza handikoa. Oso ondo pasatzen dugu, ez da propaganda, eta ikasten ari gara.
Testua: Zihara Enbeita
Erdalgunean bertsolaritzak zer eginbide duela uste duzu? Horren gune kulturalki kolonizatuan euskal nortasuna errotzeko tresna dateke bertsolaritza. Badirudi poliki-poliki Enkarterrian bertsolaritzarekiko atxikimendua handitzen ari dela, eta horrekin batera euskararekikoa, hizkuntzarekiko atxikimendua. Dena lotuta dago, eta baten alde egiten duguna, bestearen aldekoa izango da.
Enkarterriko txapela buruan. Areto bete jende. Zer sentsazio? Oso sentsazio arraroa. Arraroa eta kontraesangarria. Batez ere ikusita hilabete bat dela hasi zela, eta nolako bukaera izan zuen azkenean. Uste dut, Txuma Murugarrenek txapela buruan jantzi zidanean, oraindik amets egiten nuela. Niretzat, azken batean, militantzia lana zen txapelketa horretan parte hartzea, lehen aldia zen sei bertsolari ginela bertakoak, eta aurreneko bertsoan esan nuen bezala, txapela irabazi behar zuenari izerdia atera-
Espero ez arren, Bizkaiko Txapelketara salto egin duzu. Helbururik, asmorik ba al duzu? Nik oso garbi dut zeintzuk diren nire mugak. Ni ez nago txapelketarako. Gugandik oso gertu dauden kide batzuek, Algortakoek eta, saio asko dituzte, baina guk ez dugu saiorik. Alde batetik gure bertso-eskola, baliabide aldetik, nahiko mugatuta dagoelako, eta, bestalde, gure inguruak batere laguntzen ez duelako. Ez dago bertsozaletasunik. Orduan, nik, esate bate-
64 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 65
rako, jendaurrean uste dut bost alditan bakarrik abestu dudala nire bizitzan. Eta jendaurrean esaten dudaneanâ&#x20AC;Śagian bost edo hogei pertsonaren aurrean egingo nuen. Eta, halako batean, hor zaude txapelketa batean, aretoa lepo, ehun pertsonaren aurrean kantatzenâ&#x20AC;Ś Eta, orain, Bizkaikora. Nire helburua zein den? Ahalik eta saiorik txukunena egitea. Lotsagarri ez gelditzea. Ahalik eta punturik gorenean uztea gure eskualde ezezagun hau. Finala, aurrenekoz, Barakaldonâ&#x20AC;Ś Barakaldon, jakina ba. Barakaldo bihurtuko da orain euskal kulturaren sehaska. Nork esan behar zigun hori guri? Bertan izango gara. Hori seguru.
Mikel Petuya Aingeru Basterretxearekin.
66 / B71
Uste al duzu aldaketa horrek eragina izango duela zuen bertso-eskolan, Ezkerralde zein Enkarterriko bertsozaletasunari dagokionez? Nik uste dut horrek eragina izango duela, ez dakit zein puntutaraino, eta ez dakit nola neur daitekeen. Baina nik uste dut izango duela. Ez da gauza bera, zaletasun txikia duenarentzako, esate baterako, Euskal Herriko txapelketak beti Belodromoan ikustea ala etxean ikustea. Hainbeste euskaltzale, hainbeste euskaldun batuta ikustea zure etxean bertanâ&#x20AC;Ś Beste gertutasun bat sentitzen da. Uste dut mesede egiten diola gure inguruari. Esango dizut hemendik urte batzuetara.T
Aitor Arrutia, Jokin Casta単os eta Jon Martinez. Enkarterria eta Ezkerraldea bat eginda.
68 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 69
Oihana Bartra eta Mikel Galartza bilbotar bertsolariak izan ziren udaberrian txapeldun eta txapeldunorde Bizkaiko hiriburuan, eskualdeko txapelketan. Bartrak dioenez, ez da hasi txapelketarako aparteko prestaketarik egiten, udan dituen saioetan kantatu eta asteroko entrenamenduarekin dabil. Galartza, berriz, makalen dabilen alderdietan hobetu guran. Testua: Urtzi Urrutikoetxea “Gaia entzun eta ideia bizkor lantzen, amaiera biribiltzen, horretan ari naiz bereziki. Betelanean ere bai, bertsoa zelan josi”. Liburuetan, CD edo DVDetan baino gehiago bertatik bertara egiten du Mikel Galarztak prestakuntza, “saioetara joan eta hobeak diren bertsolariei entzunez”. Oihana Bartrarentzat kantatzea da prestakuntzaren zati handiena: “normalki astean behin biltzen gara, eta astean birritan edo gehiagotan geratzen gara txapelketa inguruko egunetan”. Errimategiari begiratzea eta antzeko etxeko lanak ahaztu barik. Bilbo aldeko txapelduna gazterik hasi zen bertsotan, ikastolan, gaur eguneko bertsolari gehienen moduan. Galartzaren kasua bestelakoa da. Deustuko Matxintxu euskaltegian izan zuen lehen harremana bertsoarekin. “Txabi Ajuria zebilen han, eta Joxin Iturriotzen eskutik hasi nintzen bertsotan. Bertsoa bera ez zen helburu hasieran, euskara ikasteko urrats bat gehiago zen bertsolaritza, formatu berezian trebatzeko euskaraz”. Bertsozaletasuna eta bertsoaren inguruko giroa sortu zuten Deustuan, baina horrelako taldeen mugak ere ikusi zituen Galartzak: “euskaraz trebatu eta bertsoez zerbait jakiteko modua zen, baina handik aurrera egiteko aukera handirik gabe”. Horregatik, 90eko hamarkadaren hasiera hartan zalantza gutxi zegoen Bilbon nora jo behar zuen bertsotan egin gura zuenak: “sasoi hartan Bilboko erreferentzia nagusia, eta ziur asko bakarra, Santutxu zen, eta han jarraitu nuen bertsotan”. IKASTOLATIK BERTSO-ESKOLARA Bartra ere Santutxuko bertso-eskolan trebatu zen bertsotan, eta han jarrai-
70 / B71
tzen du, orain ere, ostegunero kantatzen. Santutxura iristeko urratsak desberdinak izan ziren Bilbo aldeko txapeldunarentzat. “Bertsoarekin lehenengo harremana hezkuntza arautuan izan nuen, Kirikiño ikastolan. Kepa Intxausti eta Ibon Iza izan nituen lehen irakasleak, eta Juanjo Respaldiza gero, bai ikastolan bai eskola ordutik kanpo. Gustuko nuen, eta bat-batean egiten zuen ikasle bakarra nintzen, eta gogoa neukan bertsotan gehiago egiteko. Nire kabuz hasi nintzen horren bila, edo hobeto esanda, amari esan nion bertsoa gustuko nuela, eta ea eskolarik-edo bazegoen kantatzen jarraitzeko. Horrela jarri zen Santutxuko bertso eskolarekin harremanetan. Ez dakit noren bidez izan zuen haien berri, baina, tira, Iñaki (Aurrekoetxea) ezagutu nuen, eta gaztetxoen taldean hasi nintzen Santutxun”. Bertso-eskolan gaztetxoekin hasi eta helduen taldean jarraitu du Bartrak. Osteguneroko entrenamenduez gain bestelako ekitaldietan ere parte hartu du, hala nola udaberriko eta Bilboko Aste Nagusiko saioetan, inauterietan, sagardotegiko irteeretan eta abarretan. GAZTAINONDO Santutxuko bertso-eskolako kide batzuek bestelako egitasmo bat bultzatu zuten duela urte batzuk, eta buru-belarri murgildu zen Mikel Galartza Gaztainondo bertso-eskolan. “Ni Santutxun hasi eta urte batzuetara etorri zen Gaztainondo. Anbizio handiagoa zuen proiektuak, zerbait gehiago egin nahi genuen. Santutxuk betetzen ez zuen esparrura heltzea zen gure asmoa eta helburua. Santutxuko bertso-eskola zen erreferentea, eta bazeukan erritmo bat hartuta. Guk ikusten genuen, iristen ziren eskarien arabera markatzen zela erritmo hori. Horregatik, eskari hori geuk sortzea helburu hartuta sortu genuen Gaztainondo. Itxaron beharrean, guk geuk proposatu eta sortu nahi genuen, garai hartan sumatzen genuen hutsune hori bete nahi genuen. Azkenean, egia esan, hori ez zen bete: Iñaki [Aurrekoetxea] Gernikara joan zen, Joxin [Iturriotz] Azpeitira, eta poliki-poliki joateari utzi egin genion”. Bartra ere ibili zen Gaztainondon bertsotan; Santutxuko taldea utzi barik. “Gutxi gorabehera, talde guztietan antzeko kontuak egiten dira, hau da, oinarrizkoa kantatzea da, eta lagun talde atsegina batzea bertsotarako. Bietan egin dugu hori, kantatu eta bertsoak aztertu. Niri biek eman didate asko. Gaztainondo, agian, formalagoa zen, bertsoaren azterketari arreta berezia ematen genion. Santutxun, lagun arteko giroa, handiagoa da”. Hala ere, Bartrak aldaketa garrantzitsua igarri dio Santutxuko bertso-eskolari: “lehen bertako jende gehiago biltzen ginen, bilbotar gehiago; orain gazte asko dira Gipuzkoatik ikastera etorritakoak, aldatu egin da bertso giroa. Agian gehiegi da bertso giroa esatea ere; ez dakit Bilbon horrelakorik badagoen. Bertsozaletasun handi-handirik ez dago, urtean zehar. Aste Nagusian bai, jende asko biltzen da, baina Bilbon euskaltzaletasunak bere mugak ditu”. BERTSO-JONKIAK Bertsozaletasunaren hazkundeaz galdetu eta, zalantza egin du Galartzak ere hasieran. “Aste Nagusian badira urte batzuetan jende asko etortzen dela, eta ez dakit horrek gora egin duen, zaila da goiti egitea. Fruitu berriak bai, hori argi dago badatozela eskoletatik eta Santutxuko bertso eskolatik. Aurten bertan, Bilboko eskualdeko txapelketan kantatu duten bertsolari
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 71
batzuek ez nituen ezagutzen. Beraz, badirudi jendea badagoela, bertsotan datorrena, gogoa daukana. Bertsozaletasuna hazi den ez dakit, baina dagoen bertsozaleari dosi txukuna ematen zaio eta gustura hartzen du”. Dosi hori inoiz aski ez dutelako-edo, “bertso-jonki” deritze euren buruei Galartza biltzen den taldeko kideek. “Bilboko Kafe Antzokiko jendea batzen gara, ostegunetan Iñakiren tabernan afaltzen dugu, nahiko era informalean eta taktika zehatzik gabe. Kafe Antzokiko jendearekin kontu ludikoagoa da, guk esaten dugun legez bertso-jonkiak gara, astean behin batzen gara gozatzeko, ondo pasatzen dugu bertsoa aitzakia eta helburu dugula, besterik gabe”.T
72 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 73
gako jendea batzen zen, baina apurka-apurka banatzen hasi zen jendea, eta gazteenok jarraitu dugu aurrera. Bai, bertsozaletasuna gorantza doa. Ikusi da azkenengo Busturialdeko Txapelketan ere. (Gautegiz-) Arteagako aretoa txiki geratu zen. Bertso-saioak antolatzen direnean –asko ez badira ere–, erantzun ona izaten da. Baina, oro har, Busturialdean ez da horrela. Ez, eta bertsozale berriak sortzea ere ez da hain erraza. Gazteek paso egiten dute gauza guztiez, baita bertsolaritzaz ere. Baina ez bakarrik Busturialdean. Bertso inguruan dabilen jendea nahiko jende inplikatua izaten da normalean, kulturzalea… Eta egoera horri buelta ematea ez da erraza. Lan asko egin behar da; hala ere nahiko zail ikusten dut. Hogeita hamar urte ingurukoak inoiz ez badira bertsozale izan, adin horretan bertsozaletzea zailagoa izango da.
Gernikarra bezain natxituarra da Ander Elortegi, baita bertsolari moduan ere. Jon Lopa-tegirekin hasi zen bertsotan, Gernikan, ume zela, baina gaur egun Natxituako bertso-eskola du aterpe. Bertso-eskola baino gehiago erdi kuadrilla da Natxituakoa. Kuadrilla bertsozale eta parrandazalea. Testua: Zihara Enbeita Inoiz pentsatu al zenuen era horretako zer edo zer sortuko zenik Natxituan? Ez, ez. Berez, ni bakarrik nenbilen bertsotan. Gero, Xabi Enbeita hona bizitzera etortzeak, asko esan nahi du. Orduan sortu zen asmoa. Kuadrillan bertsozaleak beti zan dira, baina inoiz ez nuen pentsatuko bertsotan egitera ailegatuko zirenik. Apurka-apurka, baina, azkenean, lege moduko bihurtu da kuadrillakoak bertso-eskolara joatea eta ikastea.
Udagoieneko Txapelketara begira, zelan ikusten duzu zeure burua? Eskualdekora nahikoa prestatuta joan ginela esango nuke. Bertsotan asko eginda, behintzat, bai. Lehenengo kanporaketan Natxituan gustura geratu nintzen neure buruarekin, ilusioz beteta finalerako, baina finalean ez nintzen gustura geratu. Nahiz eta asko egin, egun bat ona eduki daiteke eta beste bat txarra. Hori bai, udan bertsotan egingo dugula seguru nago. Eta helburua… Batek badaki! Zelan ikusten duzu txapelketa bera? Gogor datorrela uste dut. Euskalduna txiki geratu zen, eta apustu berriarekin. Uste dut aurreikuspenak beteko direla. Zuretzat zer da txapelketa? Urte osoan egin dugun lana erakusteko plaza bat. Jendaurrean nor zaren eraskusteko ere bai. Txapelketara ni beti gogotsu joango naiz, prestatuta eta ahaleginak egitera; baina egun txarra edukiz gero ere, gauzak txarto ateraz gero ere, ez dut uste inoiz frustraziorik izango dudanik. Zer eman dizu bertsolaritzak? Burukomin askorik ez, eta oraingoz gozatzen.. Txikitatik nabil bertsotan edo bertsolaritza munduan, eta orain arte eman didan guztia onerako izan da. Kendu, denbora beharbada, baina eman dena. Kuadrillan ere bertsozaleak gara, eta bertsolaritzari esker lagun eta ezagun asko ditut.T
Bertan bertsotan hasitako bik, gainera, aurten Eskualdeetako Txapelketetan parte hartu dute. Bai. Jon Aranok Busturialdekoan eta Tokok Lea Artibain. Haientzat sekulako pausoa izan da, eta guretzat garrantzitsua. Haiek serio hartzen dute bertso-eskolako lana, eta lan horren emaitza izan da. Inguru horretan –Ea, Ibarrangelu, (Gautegiz-) Arteagan-eta azken urteotan bertsozaletasunak badirudi gora egin duela. Berez bertso-eskola hasi zenean ere Ea, Ibarrangelu eta (Gautegiz-) Artea-
74 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 75
Ander Elortegi Natxituko bertso-eskolako Jon Arano eta Toko-rekin.
76 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 77
tan, Lilibertson prestatu zuela dio Ajuriak. Elkarrekin gaiak komentatu, zer esaten ahal den, zer ez, errimak landu… Hala ere, Lilibertso ez da bakarrik bertsolarientzat edota bertsotan ari direnentzat. “Bertsotan ez jardun arren, bertsotan egin nahi dutenentzat ere bada”. Julen Erezumarentzat eskola baino gehiago lagun kuadrilla da Lilibertso. Taula gainera igo barik egon da hamabost urtean –txapelketetako presioak urrundu zuelako bertatik– eta Lilibertsok zirikatu du berriro igotzera. Xabier Enbeitak eta Ibon Ajuriak eman zioten bertso-talde horren berri, eta horiena omen da errua hara berriro itzuli izana. Hala ere bertsoa beti izan da haren bizitzaren parte. “Lagunartean bertsoak abestu izan ditut kuadrillako bazkarietan edota zapatu gauetan. Etxeko ganbaran Hitzetik Hortzerako saioak eta saioak ditu grabatuta. Bertso gabeko parrandarik ez dago harentzat: “Nire sentimenduak azaltzeko modu bat da”, dio.
Gernika-Lumo eta inguruko gazteek orain gutxi arte okupatu duten Astra arma lantegi zaharreko gela moreak bertsotan badaki. Bertan sortu zen Lilibertso izeneko bertsotalde edota topagunea. Etorkizunean bertsolari eta bertsozaleen erreferentzia izan gura luke lagun talde horrek. Orain gutxi arte astelehenero batzen izan dira bertsotan egiteko, tartean Ibon Ajuria eta Julen Erezuma. Gerora ere astean behin, behintzat, batzeko asmoa dute. Testua: Zihara Enbeita Bertsolari familian sortua, txikitan hasi zen Ibon Ajuria bertsotan; baina helduago egin denean, sartu-irten bat baino gehiago egin ditu. Euskal Herritik kanpo ere ibili da denbora luzean. Zortzi urteko atsedena hartu ostean, orain urte bi bueltatu zen txapelketetara. Gaur egun bertso munduan zentratuago dago, baita Euskal Herrian bertan ere. Bilbon bizi da eta Santutxuko bertso-eskolakoekin biltzen da bertsotan egiteko. Hala ere, Lilibertsok garrantzi handia izan du haren ibildean. Ez bakarrik bertsotarako, jaioterrian txikitatatik kantukide izan dituenekin berriro biltzeko balio izan baitio, “galdutako harremanak berreskuratzeko”. Muxikako Garriko bertsoeskolan harekin ibili ziren Xabier eta Oihane Enbeitarekin, eta Antton Gorriñorekin berriro abesteak ilusioa egin dio. “Kanpoan zabiltzanean beti galtzen da harreman apur bat”.
Ez da Erezuma Lilibertsok berreskuratu duen bertsolari bakarra. Harekin batera Jon Rementeria ere berriro hasi da bertsotan, eta horrek ere Busturialdeko txapelketan parte hartu zuen, eta Bizkaiko Txapelketako ateetan geratu da, ordezko. Argi dago bertsotan ibili zirenak berriro plazaratzeko balio izan duela, baina txapelketara aurkeztu ez arren, berriro bertsotan hasi direnak badira Lilibertson. Gernika-Lumon eta inguruetan bertso-eskola edota topagune baten beharra zegoela dio Ajuriak. Garai batean Garriko bertso-eskolak betetzen zuen funtzio hori, baina azken urteetan ez zegoen topagunerik. Bertsozaleak bai, han eta hemen, baina biltzeko gunerik ez. Denboraz, bertsolari zein bertsozaleen erreferentzia izan gura luke Lilibertsok. Erezumaren ustez, bertsozale asko dago Busturialdean, baina jende aurrean abesteko lotsa bazterrean utzi behar da, eta hori, askorentzat, zail samarra da. “Zapatu gau batean tabernaren batean bertsotan hasten bazara, beti dago zurekin abestera animatuko den baten bat”. Bizkaiko Txapelketara begira, ikuspegi desberdina dute batak eta besteak. Ajuriak orain dela urte bi finalean sartzea lortu zuen, eta aurten ere badu asmoa. “Eta ahal bada egin nuena hobetu egin gura dut. Polita litzateke Txapelketa Nagusian parte hartzea. Bizkaiko finalera heldu eta horrekin batera Txapelketa Nagusian parte hartzeko aukera izatea. Sekula ez naiz izan.” Erezuma pozik dago sailkatzea lortu duelako, baina, era berean, presio handia da harentzat. Bertsoarekin berriro gozatzen hasi denean datorrelako. Ez aurkeztekotan ere egon omen zen, blokeatuta zebilelako, baina apurkaapurka gozatzen ari da egoerarekin. Eta hauxe du helburu: gozatu eta saio ona egin. “Ea egun ona daukagun eta ez garen itotzen txapelketako uretan”. Orain hamabost urteko arantza kendu gura luke: gozaraztera atera, eta ahal bada berak ere gozatu. Azken urteotako txapelketarik politena izango dela uste du, eta Elortza eta Iturriaga berriro hor izateak interesgarri egingo dituela kanporaketak.T
Santutxukoak ere eragina izan duen arren, orain urte biko txapelketa, bene-
78 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 79
80 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 81
Prestatuago joango gara eta entrenatzeko denbora gehiago izango dugu udan, baina helburua ez dut aldatuko. Ikusi dut zenbat eta presio gehiagorekin joan, orduan eta txarrago dela. Nire helburu bakarra nire buruarekin gustura geratzea da. Errealista naiz, badakit zelan dauden gauzak eta. Orain arte ez naiz kanporaketetatik aurrera pasatu. Saiora ondo pasatzera joango naiz. Zer da, azken batean, bertsolaritza zuretzat? Nire bizitzako parte bat da, asko gustatzen zait bertsolaritza, baina ez da dena. Bertsolaritzari esker ondo pasatzen dut, afizio bat da, eta ez dut uste inoiz alde batera utziko dudanik. Bertsolaritza-klaseak ematen jarraitzen dut eta, beraz, nire lana ere bada. Irakasle lan horrek zer eman dizu? Nire afizio hori beste batzuei transmitizea gustatzen zait. Kurtso-amaieran ikustea umeak gustura daudela, umeek bertsolaritza gustuko dutelaâ&#x20AC;Ś niretzat, hori beteta dagoen helburu bat da. Eta niri eman didaten hori beste batzuei eman ahal izatea, lana baino gehiago, gustua da.
Foruan jaio zen eta bertan bizi da. Aspaldion taula gainean baino gehiago ETBko albistegietan entzun eta ikusi dugu Amaia Uribe. Hala ere, bertsolaritza ez du alde batera utzi. Aurreko ikastar-turtean bertso-klaseak ematen aritu da zenbait ikastetxetan eta beste hainbat kontu dituen bizit-zako memento honetan, eta horrek lagundu dio bertsolari izaerari eusten.
Zure lanbidean, ETBko lanean, zer eragin izan du bertsolari izateak eta, alderantziz, zure lanbideak zertan lagundu dizu? Lotura dute azken batean. Arlo berdinetatik doaz. Azken batean, ni naizen modukoa naiz, eta naizen modukoa naiz bertsolari eta kazetari. Beti gustatu izan zait berba egitea eta komunikatzea, eta bertsolaritza ere komunikazioaren parte bat da. Jendeaurrean abesten ohituta nagoenez, beste batzuk baino lotsa gutxiago izan dut kazetari lanerako. Hautaketa-probetan ere igarri zen hori. Non dakusazu zeure burua etorkizunean? Gurago dut egunerokoa bizi eta pausoz pauso joan. Ez naiz izan txapelketara joateko, joan naiz eta ondo joan da. Asko poztu nau horrek. Eta horrela jarraituko dut, pauso berriak egiten. Hori bai, ez dut uste berriro kokilduko naizenik txapelketan parte hartzeko. Ikusi dut prestatu barik joatea ez dela txapelketari errespetua galtzea. Beste era batera joatea dela baino, eta era horretan ere gauzak ondo atera daitezkeela.T
Testua: Zihara Enbeita Zer egoeratan harrapatu zaitu aurtengo txapelketak? Egia esan, ezustean harrapatu nau. Ez neukan bertsoa alde batera utzita, baina beste gauza batzuk izan ditut bizitzako momentu horretan. Aurreko txapelketetan beti egin dugu prestakuntza lana, eta oraingoan ikusten nuen nire burua ez zegoela prestatuta, eta kokildu egin nintzen hasieran. Bertsoklaseak ematen aritu naiz umeekin eta, beharbada, horrek lagundu egin dit martxan egoten. Ondo nenbilela konturatu, eta aurtengo txapelketa beste era batera planteatzea pentsatu nuen. Lehenengo fase hori pasatu ondoren, udagoienera begira, zein da zure helburua?
82 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 83
84 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 85
na”ren testigu izatea. 15 urterekin, izan ere, “mendia” gaia jarri eta “….Gorbea eta Urbasa / ondino ere leku batzutan lasai hartzen dut arnasa” amaiera bota eta harrituta utzi ninduen mutilak, eta “gehixeago ere egin zezakek horrek”, pentsatu nuen.
Potxis, Urta eta Atxulu. Edo Gorka Ostolaza, Joseba Artza eta Lander Ibarluzea. Ez ditut Athos, Porthos eta Aramisekin konparatuko. Ez dakit haiek hauen mailara helduko diren. Marki-nako kalekume bat eta Etxebarriko bi baserritar. Hiru izaera, hiru bertsoera, hiru mundu-ikuspegi. Hirurak ere zoro puntu batekin. Bertsotan ez zaie puntu hori hainbeste igartzen, baina eguneroko bizimoduan badute, bai; baina hori ere bakoitzak berea, besteenaz oso bestelakoa. Testua: Iratxe Ibarra
Baten batek pentsatuko zuen honezkero, “eta non dauka, ba, mutil honek “zoro” puntua?” Neuk baneki…. Ez da erraza serio egotetik umorera segundo batean salto egiten duenari puntua harrapatzea. Txistea egin eta barre ere berak egiten du lehenengo, eta gero, serio jarri eta sekulako sententzia botako dizu. Lasaitasun horren adierazle izan daiteke orain bi urte txapelketako aurkezpen egunean gertatutakoa. Elkarrekin abiatu ginen Urta, Atxu eta hirurok Larrabetzuko txakolindegirantz. Urta txofer, Atxu kopiloto eta ni atzean. Autopistan Erletxetako urteerara hurbiltzen ari ginenean, “Joseba, reduzidu apur bat” esan nion, eta mantsotu zuen apur bat. Baina, irten beharrean, autopistan jarraitu zuen, eta nik Atxuren atzamarra ikusten nuen kristalean eskumarantz seinalatzen: “Eztok hortik izen ala?”. “Ba, esan ba! Eztozue abisetan da!” “Esatsut astirua juteko” Bertsotan ere antzera. Umorezko bertsoa bota eta irribarrerik ere ez du egingo, eta bere despistatu aurpegiarekin sekulako bertsoa botatzen duenean ere uzkerra bota izan balu lez kantatu eta lasai jarriko da bere lekuan. Gero, niri esango dit txapelketan agresiboago kantatu behar dudala, eta bata eta bestea. Bere buruari aplikatuko balizkio niri esandakoak…
Potxis, Urta, Atxu eta Goti ere gogoratuko dira Lapurdikoen kontrako bertsodesafiotik bueltan autoan egindako saioaz. Ez dakit burutazioa norena izan zen, baina desafioan jarri genituen Atxu eta Goti. Potxis gai-jartzailea zen, Urta epailea eta ni entzulea. Nire zeregina txaloak jotzea zen, beste barik. Urtak ezin zuen puntuatu, txofer baitzihoan bera, baina bertsoa eskasa zenean edo hutsen bat egiten zutenean “Piiiii” moduko soinu bat egiten zuen. A zelako zoroetxea!
Lea Artibain bertsozaletasuna ez aurrera ez atzera dabilela uste du Urtak: “ Sasoi batean baino gazte gutxiago dabilela iruditzen zait bertso–eskolan. Alde horretatik ez dut uste gora egin dugunik. Betiko jendea joaten da saioetara.”
Hirurak ezagutzen ditut ume-umetatik. Artza eta Atxulu bertso-eskolan ikasle izan nituen, eta Gorka jaiotzen ikusi nuela esan nezake.
Herritar gehienentzat Potxis bada ere, nik Gorka deitu izan diot beti; umetako kontuak edo. Gorka ez nuen ikasle izan, baina gogoan dut zelan batzen ginen esku pilotakoek utzitako lokal zahar hartan, bera eta nire neba BBK sariketarako entrenatzen. Huraxe izan zen gure bertso-eskolaren lehenengo sedea. Geroztik, makina bat bider elkartu izan gara, bai entrenatzeko bai bertso-eskolako kontuak atontzeko. Zenbat denbora egin behar izan dudan, baina, eskolako atean Gorkaren zain. Beti berandu heltzen baita Gorka, denera, baina heldu, heltzen da.
Urtak 30 urte bete ditu aurten. Egunean bertan ahots serioz esan zidan: “Gaur 30 urte”. “Trankil mutil, geuk be pasau genduzan horreek”. Baina Urta ez da erraz estutuko. Bizimoduari lasai heltzen dion moduan, bertsoari eta txapelketari ere trankil heltzen die. Oholtzan lasai sumatzen dut beti, beharbada lasaiegi. Inoiz tentsio puntu hori galduta ere nabaritu izan dut, eta berak ere aitortu zidan behin, azkenerako kontzentrazioa galtzen duela askotan. Aurtengo txapelketara begira, aurreko txapelketakoa berdinduz gero, konforme dago: “Semifinaletan sartzea da nire helburua eta, behin sartu ondoren, saio ona egitea. Finala, helburua baino gehiago sorpresa izango litzateke”. Bakarkako lanari tokatzen zaio, normalean, Josebaren momenturik “ahule-
86 / B71
Potxis baikorragoa da. Egoera hobera doala uste du: “Urtetan baju ibili da eskualdea bertsolariei dagokienez, baina orain hobetzen hasi da. Eskualdeko finalean bertsolari berriak agertu ziren, eta gazteagoak ere badatoz”.
Mutil alaia eta umoretsua da Gorka. Txapelketara ere gozatzera doa bera, edo behintzat horretan ahaleginduko da: “Pisua finalerdietan egongo da, inoizko potoloenak izango dira ziurrenik, eta gustatuko litzaidake bertan izatea. Gainera, Euskal Herrikorako sailkatu ahal izatea ere pizgarria da.”
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 87
Askok uste dutena baino serioagoa da hala ere. Honek zoro puntua lasai erakusten du, bai bertsotan bai bizimodu arruntean. Seriotasuna sumatzeko, aldiz, gehixeago ezagutu behar da. Jendaurrean tontakeriak esaten ibili ostean, zenbat aldiz itzuli garen etxera autoan serio-serio berbetan. Batean laneko kontuez, bestean Euskal Herrikoez, eta hurrengoan bihotzekoez. Erraza baita Gorkari bihotza zabaltzea. Badakizu zuk esandakoak ondo gordeko dituena. Goian esandakoaren adibide, urtarrilaren azken astean erakutsi zuena. Markinako beste gazte batzuekin batera bere anaia Eneko atxilotu zuten poliziek. Inkomunikatuta eduki zuten hiru egunetariko batean egin zen manifestazioaren amaieran batera egokitu ginen Urta, Potxis eta hirurok. Eta zelako umorea erakutsi zuen. Gipuzkoako finala pasatu berri zen, eta haren gainean berbetan eta barrez ibili ginen. Oraintsuago erakutsi du beste aurpegia, oraingoan oholtza gainean. Eskualdeko finala irabazi ostean, gehienok agurra anaiari botako ziola espero genuen. Eta bai, bota zion, baina zelan. Anaia ere bere ahotik kantuan jarri zuen, bien artean txapela gurasoei eskaintzeko. Oso ona. Zorionak bioi!
Kontuz Atxurekin txapelketako saiora pilotarien praka zuriak jantzita joaten denean! Horra, gure bertso-eskolako hiru mosketeroak. Edonorako moduko mutilak hirurak ere. Munduaren azkenera eramateko modukoak. Baina hirurak batera, ze banan-banan abiatuz gero, galdu egingo ginateke: batak lehenengo bidegurutzean seinaleei begiratu barik aurrera egingo luke, bestea gasoil barik geldituko litzateke hamar kilometro egin orduko, eta hirugarrena iritsi orduko mundua amaituko litzateke. Baina, kontua abiatzea da, ezta?T
Atxu, Ibarluzea, mutil luze bihurtu aurretik ezagutu nuen. Etxebarritik deitu zidaten zapatuetan bertso-eskolak emateko, eta han abiatu nintzen. Artza eta beste pare bat ezagutzen nituen ordurako, baina Atxuk hamar bat urte izango zituen, eta oraindik ez zekien ezer bertsoaz. Neu nintzen, beraz, haren lehenengo bertso-irakaslea. Ez zait inoiz ahaztuko klaseko lehenengo eguna. Besteak bat-batean jarri eta harengana hurreratu nintzen: “Zu trankil, lehenengo idatziz eingozu apur bat eta gero hasiko za bapatin”. “Ez, ez, nik bapatin nahiot ein”. Esan eta egin. Ez zion arkatzari heldu ere egin; lehenengo egunetik bat-batean hasi zen. Gerora zenbat abentura izan ditugun… Denbora asko ez dela Atxurekin Aulestira palaz jokatzera joateko geratu eta bidean gindoazela kotxea gasoil barik gelditu zitzaion. Han ibili ginen, kotxeari bultzaka, baina alferrik. Aulestikoei ez ginela helduko abisatu eta euretako bat etorri zitzaigun laguntzera. Bertsolariei dagokienez, Lea-Artibai eta Markinan hutsunea egon dela uste du, baina Potxisen moduan baikorra da: “Nire sasoikoek utzi egin zuten denek, eta hutsune bat egon da hor, baina badatoz gazteagoak”. Hala ere, badu pena bat, “etxebarritarrik ez egotea bertso-eskolan”. Gaur egun, bertso-eskolako estatutuetan idazkari jarrita daukagu Atxu. Norbait jarri behar eta prest agertu zen izena emateko. Orain, Atxuri ez eskatu eskolako batzar guztietara agertzeko, edo urteko memoria egiten laguntzeko, edo udaleko Jai batzordera joateko. Hori bai, Txapelketa Nagusiko saioa herrian tokatzen denean han ikusiko dugu frontoian aulkiak ipini eta ipini, beso bakoitzean sei-zazpi hartuta. Mutil prestua baita Atxu, batzuetan zer egunetan eta zer ordutan bizi den jakitea falta bazaio ere. Bertsotan ere halatsu. Ilusioa eta afizioa baditu, baina diziplina apur bat falta du. Bizkaiko Txapelketara dena emotera joango da. “Eskualdeko finalean flojo samar ibili nintzen, oraindik askorik entrenatu barik eta maila gorena hartu barik. Baina, kanporaketarako sasoi puntu onean egongo naiz”.
88 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 89
90 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 91
Artza eta Ibarluzea Iratxe Ibarra eta Garikoitz Salcedo eskualdeko bertsolariekin.
92 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 93
Urte asko daramatzazu bertsotan. Momentu honetan zer egoeratan zaude bertsolari moduan, zein da zure harremana bertsolaritzarekin? Bizitza pertsonalak eta lanak uzten didana, azken batean. Umetan eta gazteagotan –eskolarteko adinean batez ere– bertsolaritza beste ilusio batekin hartzen genuen, beste gogo batekin. Neurri batean bizimodu bat zen, ikasketetatik aparte. Egia esan, eskerrak eman behar dizkiot bertsolaritzari; lagun asko ezagutzeaz aparte, esperientzia politak bizi izan baititugu. Gaur egun hobby bihurtu da. Daramagun bizitza erritmo honekin, asaskatzeko balio dit niri. Herriko alkate izateko bertsolaritzak zer edo zertan lagundu ahal dizu? Bateragarria da neurri batean. Batez ere ume garaian nahiko lotsatia nintzen. Lopategik bertso-eskolan hartu eta eskolarik eskola eramaten gintuen bertsoak abestera. Horrek jendaurrean egoteko laguntzen dizu, aurpegia ematen… Eta zergatik ez, orain nagoen lekuan aurpegia eman behar dut egunero. Egia esan, bertsotan, jende gehiagoren aurrean, gusturago sentitzen naiz eta trankilago, hemen alkatetzan lagun biren aurrean baino. Eta alkatetzak zer edo zer eman ahal dizu? Gai batzuen aurrean ikuspegi zabalagoa ematen dizu, beharbada. Ikuspuntu bakarra izan beharrean, pertsonala, eta beste ikuspuntu batzuk ere bideratzen laguntzen duela uste dut nik.
Munitibarko alkatea Busturialdeko Txapelketan ikustea bati baino gehiagori arraro egingo zaio, baina ez da besterik barik Iker Belaustegiren kapritxoa. Herria berez Lea Artibaiko parte den arren, bera jaio zen etxea eta inguruak Busturialdeko zati dira. Ikasketak eurak ere GernikaLumon egin zituen, eta bertsotan ere bertan hasi zen, Jon Lopategirekin. Gaur egun ere bertsotan egiteko Bermeon batzen da Igor Muniategi eta Aitor Beitiarekin. Testua: Zihara Enbeita
94 / B71
Aurtengo txapelketara begira zein helburu? Ilusioa egingo lidake finalaurrekoetan sartzeak. Beti ibili naiz-eta hortxehortxe. Asmoa hor sartzea da, baina maila handia dago. Jendea prestatuta dator, bertso-eskola batzuetan –Algortan kasu– ikusten da zelako maila dagoen. Eta ondo prestatu ezik, alferrik gabiltza. Baina, beno, hori da nire ilusioa. Finalaurrekoetara pasatu, saio polit bat egin, eta gero finala ikustera BECera. Zelan ikusten duzu txapelketa bera? Maila handia ikusten dut aurten. Ez dakit zer pasatuko den. Iazko finalistak hor daude, durangar biak ere hor datoz… Urte trankil hori hartuta azeria baino gogorrago etorriko dira. Txapelketa gogorra ikusten dut, maila altukoa. Prestatu egin beharko da, eta ahal den guztia eta gehiago eman. Eta, gero, BEC. Entzute hutsak beldurra ematen du. Bizkaia mailan ere Euskalduna txiki geratu bada…Ez dakit hurrengo Euskal Herriko Txapelketa non egingo dugun. Baina, beno, gauza ona da hori. Entzuleak badaudela esan gura du, zaletasuna badagoela. Bertsolaritzagaz lotuta non ikusten duzu zeure burua? Edo zer gura zenuke? 19 urtetik 24 urtera arte Bizkaiko Ikastolen Elkartean bertso-irakasle moduan ibili nintzen, eta oso esperientzia polita izan zen. Nik argi daukadana da egunen batean aukera badut bertso-irakasle moduan gustura jarraituko nukeela. Bertsotan egin ere bai, baina batez ere umeen artean. Zaletasuna zabaldu, eurekin egon… Eta baten bat, posible bada, bertsolari bihurtu. Hori litzateke nire ametsa. Zer eman dizu ba esperientzia horrek? Zuk bizitza bideratuta daukazu eta bat-batean umeen inozentziarekin egiten duzu topo. Lantzean behin umetako oroitzapenak ere etortzen zaizkigu. Harreman berezia da.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 95
96 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 97
Kideen begietan lauretan autentikoena Olibares bera da, “altxor ezkutua, oraindik agertzeko dagoena eta plazan asko eman dezakeena”. Barkarkako lanean gauzak zelan kontatzen dituen atsegin du Manex Sagarnak. “Gure artean deskripziorako elementu berriak sartzeko abilidade handia duena. Konfiantzarekin dabilenean oso bertsolari polita da. Ahotsak, dudarik barik, asko laguntzen dio. Harro abesten du, gainera, eta hori ere ona da”, dio Intxaurragak. Lauretan erregularrena, ostera, Intxaurraga bera da, eta “hori gauza handia da txapelketan”, Iturriotzen aburuz. Bertsolari moduan beteena ere bada Sagarnarentzat. Bertsoak goitik behera josten dituena eta gramatikalki zuzena Olibaresentzat. Iturriotzi igartzen zaio beste errodaje bat dakarrela, Olibaresek. Orain urte bi finalaurrekoetara sailkatu dio Intxaurragaren esanetan, eta “azken urte bietan bertsolari moduan”. Zortziko Txikirako arriskutsua ustez, “hori da bere indargunea”.
hala uste du behintzat izanak on handia egin batez ere asko hazi da da Manex Sagarnaren
Ahora lehenengo datorkiona botatzen duen horietakoa omen da Sagarna eta, neurri handi batean, potrohandia. “Asko egin dezake, landuz gero, baina bezpera eguna arte trankil egoten da”, dio Iturriotzek. “Akordurik ere ez du izaten. Eta egunean bertan kokildu ez baizik hazi egiten da. Horregatik txapelketan bertan eman lezake bere onena Manexek. Besteok urduri eta zuri-zuri gaudenean, bera trankil dago eta gorri-gorri”. Ezer entrenatu barik Arratiako finalean egin zuena ikusita, entrenatuz gero bertsotan ondo egiteko moduan ikusten du Intxaurragak.
Zeanurin batzen dira, gaur egun, Arratiako bertsolariak. Bere garaian Juanjo Respaldizak esan zuen moduan, bertsolaritza arra da Arratiakoa, baina hemendik urte bira nesken presentzia ziurtatuta omen dago. Aurtengo txapelketari begira, baina, Eñaut Intxaurraga, Iñaki Iturriotz, Manex Sagarna eta Jabier Olibares izango dira eskualdeko ordezkariak. Testua: Zihara Enbeita Kanpotarrentzat autentikoak omen dira Arratiakoak, “egon zen zerbaiten lekuko bagina legez” dio Iñaki Iturriotzek. Bizkaiko gainerako eskualdeetatik datozenentzat “bereziak” omen dira, hori uste du Jabier Olibaresek. Estereotipo hori ezarri dietela. Autentikoak edo bereziak izan ala ez, bertsoibilbide eta nortasun propioa du bertsolari bakoitzak.
98 / B71
Iturriotzek eta Sagarnak eskolan bertan hasi zuten bertso-ibilbidea. Iturriotzen gurasoak oso bertsozaleak dira, eta saioetara eramaten zuten, gainera. Lehenengo bertsozaletu egin zen eta gero eskolan bertan hasi zen bertsoak idazten, eta besteek baino errazago egiten zuela konturatu zen. Batbaterako saltoa Karmele Angoitia irakaslearen eskutik egin zuen eta gerora Jon Lopategirekin. Garai hartan bertsoa distantziatik begiratzen zuen, trankil hartzen zuen, baina Zeanurin elkartzen hasi zirenean, giro ona ikusita, lagunartean gelditzeko aitzakia moduan hartzen hasi zen. Sagarna bera ikastolako seigarren mailan hasi zen bertso-eskolan, Ibon Izarekin. Handik bertso idatzietako txapelketara joan zen, eta han hasi zen bertso mundua ezagutzen. Institutuan Jon Lopategirekin eta Juanjo Respaldizarekin ibili zen, Zeanuriko bertso-eskola sortu zen arte. Intxaurraga eta Olibares euren kontura hasi ziren bertsotan. Ez dute eskolan bertsolaritzaren inguruko ezer jaso, eta bere garaian bertso-eskolatik pasatu gabekoak dira. Intxaurragak Hitzetik Hortzerako programak ikusten zituen, eta hortik bere kontura abesten hasi zen. “Kantatu, kantatu eta kantatu. Aspertu arte. Ama eta arreba batez ere. Eta halako batean lagun batekin batzen hasi ginen hemen Zeanurin. Urte pare bat horrela ibilita, baten bat enteratu zen bertsotan bagenekiela, eta Lopategik BBK sariketara eraman gintuen”. Olibares bera parrandaren batean hasi zen bertsotan, Intxaurragarekin berarekin eta Ander Ibarrarekin; halako batean eskualdeko txapelketara aurkeztea erabaki zuen arte.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 99
Zeanuriko bertso-eskolak hirulau urte baino ez ditu, eta Intxaurraga da bertako arduraduna. Lehendik bertsotan dabiltzanekin batera, 16 urtetik 18 urtera bitarteko lau gazte ere badira. Tartean neskak ere bai. Orain artean Arratiakoa bertsolaritza arra izan bada ere, aldatzeko bidean da. Beste eskualdeetan baino beranduago dabiltza, baina “autobusak berak ere denbora asko hartzen du hona Bilbotik”, Iturriotzen esanetan.
Sagarna eta Iturriotz Illart Gumuziorekin. Arratiako bertsolaria berau ere.
Bertsolariak badira eskualdean, eta berez bertsozaleak ere bai, baina saioen falta nabarmena da Arratian. Horrek ilusioan eragiten die batzuei, saiorik ezean bertsotan egiteak zentzurik ez daukalakoan. Azpiegitura falta dutela uste du Iturriotzek. Bertsolariak eurak udalez udal saio eske joatea ez dute natural ikusten, baina lan hori egingo duen bertsozale aktiborik ere ez dago. Hala ere, urte birik behin Arratian bertsolaritza bizirik dagoela erakusten dute Iturriotzen iritziz. “Txapelketa da horren eskaparatea, eta aurten eskualdetik lau partehartzaile daude kanporaketetan. Eta hori positiboa da”. Bertso-eskolak berak ere hainbat gauza antolatzen ditu urtero. San Josetako saioa edota Jentilen kopla lehiaketa, besteak beste. “Bertso-eskola berez aktibo dago, falta dena da beren borondatez lanerako prest dauden bertsozaleak elkartzea”. Bertsozaleak betikoak direla ikusten dute, gainera, eta belaunaldi berriak, oro har, ez direla bertsozaletu. Beharbada jende askorengana heltzen ez dutela jakin uste du Intxaurragak, horretarako estaldura edo azpiegitura falta dutelako. Txapelketara begira momentu onean dago Iturriotz, orain urte biko esperientzia ona gogoan. Aurten ere ahal duenik eta onena ematen ahaleginduko da, eta gogotsu prestatzeko asmoa du. “Ondo ateratzen bada ondo, eta, osterantzean, etorriko dira txapelketa gehiago”. Sagarnaren egoera kaotikoa omen da. Atseden luzea hartuta dator; Arratiako txapelketara bere burua probatzera joan zen, gehiegi prestatu barik. Bizkaikora sailkatzea pizgarria izan da harentzat, eta ondo prestatzen ahaleginduko da, horretarako gogotsu dago behintzat. Intxaurragak finalaurrekoetan sartu gura luke. Gainera, lehenengo hamabien artean geratuz gero, datorren urtean Euskal Herrikoan abesteko aukera izango luke, eta hori bai dela horrentzat aurrera segitzeko pizgarri. Elkarrekin batu, entrenatu eta hobetzen joateko eragingarria dela txapelketa, uste du. “Errimak landu eta zure bertsogintzan pausu batzuk egiteko aurrerantza”. Olibaresentzat txapelketak ondorengoa dakar, eta honegatik da garrantzitsua: plazak daude jokoan. Badauka barruan arantza bat eta hori kendu gura luke ahal bada aurten. “Nire helburua, bertsoa utzi baino lehenago, kanporaketak pasatzea da”.T
100 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 101
102 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 103
tara bertsolaritza irakastera salto egiteko erabakiak eta zero mailatik hasitako ikastaroek ikasle ugari erakarri zuten Bertso Eskolara lehen hamarkadaren azken urteetan. 2000. urtean hogei urte, hogei ekitaldi lemapean, urte beste ekitaldi antolatzea erabaki zuten. Gaur egun, pausoz pauso, aurrera doa. Udaberrian egin ziren eskualdekako txapelketetan ere igarri zen ALBE-k, urteak joan eta urteak etorri, egin duen lana. Hogei parte-hartzaile eta gehiago izan ziren Ipar Uribe eskualdean. “Kanporaketetako afarietan eskualdeko finalean baino giro hobea egon zen”, dio Jone Uriak, eta Arrate Illarok Uribe Kosta eskualde bertsozaletzat du. Eskualde horrek duen euskararen erabilera maila kontuan hartuta, “jende asko batzen da bertso saio arruntetan”. Baina bertsoekin ondo pasatzen ikastea ere nabarmentzen du Peru Vidalek Bertsolari Eskolari buruz hitzegiterakoan. “Lagun artean kantatu, bertsotan aritu, poteoan ibili, merendolak prestatu, saioetara joan, afariak… antolatzen ditugu lagun artean”. Giro onaz gainera, mundu eskualdunean sartzeko lagungarri gertatu zaio Bertsolari Eskola. Uriari eta Illarori, berriz, Euskal Herri osoko jendea ezagutzeko aukera eman dio, baita lagunak egiteko ere.
Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kideak dira Jone Uria, Arrate Illaro eta Peru Vidal. Esko-larteko lorpenen ostean, udazkenean izango dute lehen Bizkaiko Txapelketa neskek, eta gogotsu helduko diote erronka berri horri. Peruri ordezko izatetik talde titularrera pasatzeak eman dion poza igartzen zaio, horrentzat bigarren txapelketa den honetan. Testua: Iñaki Iturriotz Algortako Bertsolari Eskolak urte asko daramatza Uribe Kostan bertsolariak sortzen, bertsozaleak hazten eta euskaldunak bertsozaletzen. Adin guztietako jendea biltzen duen Eskola honetan batzen dira Jone Uria, Arrate Illaro eta Peru Vidal ere bertsotan egiteko eta lagun artean gustura egoteko. Bertsolaria bera oinarri eta helburu legez hartuta ibilbide esanguratsua du atzean ALBEk. 1980. urtean sortu zen, bertsozale batzuk ia kasualitatez elkartu zirenean. Eskola formala sortu ondoren, gazte asko batu zen urte gutxiren buruan. Bat-batean kantatzen zuen taldea sortuta zegoen ordurako. Ikastole-
104 / B71
Bizkaiko Txapelketako kanporaketa fasera sailkatu direnak gazteak dira, eta, Vidalek dioenez, Bertsolari Eskolan giro egokia eta irakasle onak izateari zor zaio hori, eta igarri egiten da taldean elkartzerakoan. Illarok eskualdeko txapela jantzi zuen Areetan eta Uria bigarren geratu zen. Hasierako helburua beteta dutela diote biek. “Ezin diogu gehiago eskatu geure buruei”. Vidal, aldiz, azken unean egon den aldaketa bat bitarte sartu da kanporaketan kantatuko duten hogeitamar bertsolarien artean. Telefonoz enteratu zen parte hartzeko aukera izango zuela. “Sorpresaz eta ilusio handiz jaso nuen berria”, dio. Hirurek ere saio ona egiteko nahia dute eta jendea beren bertsoz gustura uztekoa. Bizkaiko Txapelketa nagusian lehen aldia bada ere, orain arteko ibilbidean Eskolarteko sariketan nabarmendu dira batez ere Uria eta Illaro. Bizkaiko eta Euskal Herriko Eskolarteko txapelak jantzi dituzte biek ere, baina txapelketa bien artean desberdintasuna dagoela diote. “Eskolartekoetan bost bertso dira guztira; Bizkaiko Txapelketan egin beharreko lana handiagoa da”. Peruk plazako saio normal batean bezala abesteko gaitasuna erakutsi nahiko luke aurtengoan. Gaztetako kontuengatik galdetuz gero, hasierako lotsaren pisuaren eta poztasunaren irribarrearen artean daude. Bertsoarekin lehen harremanak ikastolan izan zituzten hirurek. Bertso-klaseak izan zein eskolaz kanpoko ekintza bezala, hirurek ere zerbait berezi ikusi zioten bertsotan egiteari. Ikastolan kantatu zuen lehen bertsoak jantokiko janaria izan zuela gaitzat aitortzen du Illarok. Uria adierazi duenez, aita bertsozalea da, eta beti jartzen zizkion bertsoak. “Hasieran ez zitzaizkidan gehiegi gustatzen” aitortzen du, baina azkenerako bai. Vidalek aita eta ama, bertsozaleak izaki, bertso saio askotara joaten zirela dio, “hortik datorkit zaletasuna”. Illarok gogoan du nola hurbildu zen bertso-eskolara bere urtebetetze egunean. Fredi Paia irakasleari kantatutako lehen bertsoaz oroitzen da Uria oraindik ere: Bizkaiko finalera pasatzeagatik zorionak emateko kantatu omen zioten.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 105
â&#x20AC;&#x153;Ohitura bezala, hogei urteko ibilbidearen tradizioari eutsiz, astearteetan nagusien taldearekin batzen garaâ&#x20AC;? diote Uria, Illaro eta Vidalek. Ordutegi arazo baten karietara, ostiraletan gazteen taldearen txanda izan da aurten. Orain txapelketarako prestatzeko eta orain arte bezala kantatzeko baliatuko dituzte ordu horiek, eta entrenatzeko garaian txapelketan beren taldeko parte-hartzaile asko izatea mesedegarri dela uste dute.T
106 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 107
ALBEko ordezkaritza zabala izan da Eskualdeko txapelketetan zein Bizkaikoan.
108 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 109
ALBEk egindako lanaren fruitu eta hazi dira aldi berean. Etxe bereko hiru bertsolari, baina hiru nortasun, hiru estilo, hiru ibilbide. Zelan edo halan erreferentzia izatea tokatu zaie Paya edo Paiatarrei. Bizkaiko azken txapelduna dugu Xabier, eta bertso munduan beteranoa Fredi. Itxasok oraindik asko dauka erakusteko. Testua: Zihara Enbeita “Bizi garen gizartean erreferentziak abiadura handian doaz eta datoz, ikustekoa da adibidez zein arin agertu eta desagertzen diren erreferentziazko bertsolariak gure belaunaldiko gipuzkoarren artean” dio Fredik, baina bere lekua eginda du algortarrak. Hamar urte daramatza plazetan kantari eta azken lau finaletan izan da. Bertsolaritzaren esentziatzat du anaia Xabierrek, “bat-batekoa eta jeniala” da bere ustez. Xabierrek berak ere azken urteotan lortutakoa izugarria izan da anaia zaharraren esanetan, “Bizkaitik kanporako saltoa emateko gai izan eta eztanda handi baten modura sartu da azken bi urteetan”. Itxaso da, beharbada, oraindik bere gaitasuna erakusteke duena, “bertsotarako gaitasun potentzial handiena duena” Frediren esanetan eta “txapelketa probestu behar duena”. Itxasoren ustez bere bi nebek bertsolaritzan leku garrantzitsua betetzen dute eta oihartzun handia dute. “Askori Frediren brilloa gustatzen zaio, eta beste hainbati Xabiren genialidadea”. Bera momentuz bertsotan dabilen neska bat baino ez dela dio, hirugarren paiatarra. Xabierrek arreba “Payatarron maisulan” moduan ikusten du, “Fredirengandik eta nigandik hartuko nituzkeen osagaien batura”. Hala ere, uste du bertsolaritzaren mundutik harago hegan egiteko gogoa duela, eta “nik txoria nuen maite”. Bertsoa hiruren kasuan, zaletasuna baino gehiago dela esan daiteke. Fredik bertsoari denbora ugari eskaini dio bere bizitzan, baina bere ustez “bertsoarengan denbora inbertitzeko eredu sano ezberdinak daude”. Bertsoeskolari, belaunaldi berriak sortzeari, Bertsozale Elkarteari, kudeaketa eta estrategia arazoei dedikatu die berak “ordu mental ugari” eta bertsogintzari berari gutxiago. Hori aldatu gura luke epe laburrean. Itxasorentzat bertso mundua bere bizitzaren zati garrantzitsua da. “Bertsoak bizi gaitu bertsoa bizitzen dugulako. Nik neuk bertso-saioak, bertso-udalekuak, bertsoparrandak zein bertso-lagunak ezagutu izan ditut, eta horrek bertsoa berezi bihurtzen du. Bertsolaritzarekin zorretan nago, zaletasuna izan zitekeena bizimodu berri baten bidea bilakatu delako”. Xabirentzat “bizitza mahaia
110 / B71
balitz” lau hanketako bat litzateke bertsolaritza edo bertso mundua. Hala ere, jendeak paiatarren “irudi distortsionatua” duela uste du Fredik. Izan ere, “badira bertsolaritza baino denbora luzeagoa betetzen diguten jarduerak. Etnografia eta musika nire kasuan, itzulpengintza eta gidoigintza anaiarenean eta antzerkia zein gitarra Itsasorenean”. Euskal Herri osoan erreferente bilakatu den ALBE bertso eskolako parte dira hirurak eta agerian dago eskolarekin duten lotura. Itxasoren ustez beharbada “ilusioaren transmisioa” izan da ALBEren sekretua. “Gure bertso-eskolan ez dugu inoiz aspertzeko aukerarik izan. Bertso-eskolan hasi ginenean, beteranoak gozatzen ikusten genituen. Guk berdin gozatzen ikasi dugu, beraiei esker. Bertso-saiorik gehien antolatzen duen bertsoeskola da ALBE, zein da sekretua? Gure eskualdean bizirik dirauen bertsozaletasuna agian, auskalo. Nik ere ez dakit.” Argi dauka ez lukela beste bertsoeskola batekoa izan nahi. “Santxo eta Trino langile finak izan dira. Fredi eta Xabi irakasle izan ditut, irakasle apartak. Jone, Arrate, Peru, Ilargi… bertsokide ezin hobeak. Sariak lortu ditugunean behar den moduan ospatu ditugu, eta saririk irabazi gabe ere zer ospatua izan dugu beti”. Arrakastaren sekretua beharbada “lokalizazioa” ere izan daiteke Xabierren arabera; izan ere, “Bertsozale Elkarteek herrialde bakoitzari eman nahi diotena herriari ematen dio ALBEk Bertsozale Elkarteak sortu aurreko sasoitik”. Joseba Santxok ALBEri emandako dimentsio eta operatibitatea azterketa lan sakon bat egiteko modukoak dira Frediren esanetan. “Bertsozale Elkarteak arreta handiagoarekin jarraitu, ikasi eta aplikatzeko moduko hamaika ezaugarri ditu gure eskolak. Estrategikoak diren hainbat aferetan erantzun helduago, egokiago eta landuagoak hartzeko gai izan gara. Eta ez da harritzekoa, Bertsozale Elkarteak baino esperientzia metatu handiagoa baitu gure eskolak arrazoi bigatik: bata, zaharragoa delako eta bestea belaunaldien arteko txandakatzea apurketa barik egitea lortu dugulako”. Transmisioa bera ere kalitate maila “itzelarekin” ziurtatu dutela uste du eta aldi berean gaztetxoak hurrengo belaunaldiak sortzeko prozesuan inplikatu dituztela. Ikerketa mailan ere eskualdeko bertsolarien memoria berreskuratzeko aurrerapausu handiak egin dituzte. ALBEren Eskualdeetako Txapelketetako parte hartze datuek argi erakusten dute Getxon eta Uribe Kostan bertsolaritza osasuntsu dagoela. Osasuntsu bakarrik ez, “emankor, bizirik, ugalketa garaian, iraultzaile…” dago bertsolaritza eskualdean Itxasoren esanetan. Inoizko osasuntsuen Xabiren begietara. Frediren ustez euskaldun kopurua erlatiboki ez, kuantitatiboki da garrantzitsua eta “kultura antolaketaren bidez landu beharreko esparrua dela demostratu dugu”. Egun, gainera, kuantitatiboki duten indarrari kalitatearekin laguntzen diotela dio. “Eskolarteko txapeldunak, Bizkaikoa, saio gehien egiten dituzten Bizkaiko bertsolariak, aldi berean musikaria eta bertsolaria izatearen garrantzia estrategikoa… lan egiten denean uzta jasotzen da”. Potentzialki Uribe Kosta baino hobeak diren eskualdeetan kontrako norantzako prozesua gertatu dela ikusteak pena ematen dio. Lan eta inplikazio faltaren ondorio dela uste du. “Bertsoa ez da futbola, eta izar izatera jolasteak faktura garestia dakar epe luzera”. Eskualdeko txapelketak “kulerotan” harrapatu zuen Itxaso, baina gustora abestu zuen bertan. Momentu honetan ez omen daki bihar bertsolaria izan
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 111
nahi duen ere, baina tokatu zaion kanporaketan abestuko du. “Aurrera eginez gero ederto, bestela, urtero bezala, pankarta eskutan oihuka ibiliko naiz abendurarte”. Bigarrenez abestuko du Bizkaikoan. Orain urte bikoan, 18 urte betetzear, handi geratu omen zitzaion, urduri ibili zen; baina “orduko esperientzia patrikan”, aurten neurriko saioa egitea du helburu. Gustura entzungo luke, “hirugarren paiatarra fuerte dator!”. Fredirentzat, ostera, bere “lehenengo txapelketa desmitifikatua” da aurtengoa. Badaki ez diola orain arte lortutakorik kenduko eta ezta nahi duen ezer emango ere. “Aurreko txapelketan seigarren geratu nintzenean plazetatik desagertuko nintzela uste nuen eta saioetan gora egin dut. Epaileen emaitzen eta jendearen hautuaren arteko dibortzioa gero eta nabarmenagoa da. Zer eskain liezadake txapelak? Plaza gehiago? Asteburuak beteta edukitzeak ez dit inolako zirrararik sortzen egun, badakit zer den plazaz plaza ibiltzea. Badaukat izan bat, estilo bat, eta batez ere nire bertsoera izugarri apreziatzen duen jende asko”. Xabi berak espero zuen unean harrapatu du txapelketaren zurrunbiloak. “Bertsolaritza oposizio gehien daukan langintza da; imajinatu funtzionarioek lau urtetik hirutan oposizioak egin beharko lituzketela. Ni ez nau hartu sorpresan. Azken bi urteetan sekula baino saio gehiago egin ditut, baita plaza asko errepikatu ere. Pozik nago”. Txapelaren pisua ez omen du gehiegi nabari, nahiz eta itxura batean jendeak zama astundu nahi dion. “Nik baino pisu handiagoa sentituko du batek baino gehiagok txapelketa honetan”. Helburua, Euskal Herriko Txapelketarako sailkatzea behintzat bai. “Sailkatzen ez banaiz, neure buruarekin haserretuko naiz”. Hori bai, hortik aurrera dena sorpresa izango da.T
112 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 113
114 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 115
Izen handiko bertso-eskola duzue, baina nondik datorkio izena? Mungia inguruetan “Taket” ezizenagaz ezagutzen zen Juan Ormaetxea, zurezko hanka zuen meñakarra. Bat-bateko bertsolaria zen, milaka ibilera eta abentura egindako gizona. 1983. urtean hil zen. Handik urte batzuetara Mungialdeko bertsolari-bertsozale elkarteak “Taket” izena hartu zuen haren omenez. Beraz, ez da atzo goizean sortua. Gezurra badirudi ere, Mungia aldean bertsolaritza nahiko sustraitua egon da; asko ziren bertsotan egitera Mungia aldera etortzen zirenak eta, horrenbestez, bertsozaletasunari bizirik eutsi ziotenak: “Taket”, Eusebito, Jose Apalategi, Jose Unbe eta beste batzuk. 1991. urtean, Mungia Euskaldunduz taldekoa zen Asier Legarreta, baita Jon Lopategi bera ere. Lehendik zeuden bertsozale eta bertsolariekin batera “Taket” esaten diogun elkartea-eskola sortu zen. Zer ekimen egiten ditu zuen bertso-eskolak urtean zehar? Kantatzeko batzen gara taldean, eta poteoan aritzen gara herriko tabernetan. Saioak prestatzeko kantatu egin ohi dugu geure artean, eta, jakina, giro hori gustatzen zaion herriko jendea ere animatu egiten da, eta parte hartzen du. Herrian bertan eta inguruko herri eta auzoetan ere izaten ditugu bertso saioak. San Antontxuetan antolatzen dugun bertsopaper lehiaketak izen handia hartu du, eta herriko jai nagusietara goi mailako bertsolariak ekartzen ditugu. Bertsolari gazteek plaza duten bertso-eskola bakarra da zuen hori. Tabernetan egiten dira bizkaitar bertsolari gazteen saioak. Urte batzuk badira KOS tabernan hasi ginela inguruko gazteekin bertso saioak antolatzen. Ondoren, Txapelbete bertso ekimena sortu zenean, moldatu egin genituen gure saioak; dena dela, orain ere jarraitzen dugu gazteen saioekin. Bertsolari gazteentzat plaza bat den neurrian, guri ere balio digu beste saio batzuk lortzeko. Desafioak eta topaketen antzekoak egin ditugu oraintsu Natxituako eta Ezkerraldeko bertso-eskolekin.
Mungiako “Taket” Bertso Eskolako kidea da Olatz Ibarluzea. Bertsoa tabernetara eramaten dute trikitixarekin eta musikarekin batera. Gazteentzat hilero antolatzen dituzte bertso-saioak. Eskualdetik txapelketan ordezkari bakarra izan arren, bertsoeskolako kide eta lagunen berotasuna ez zaio falta. Testua: Iñaki Iturriotz
116 / B71
Bertso-eskolak zenbateraino egin zaitu bertsolari edo bertsozale? Ikastolan hasi nintzen bertsotan, baina bertso-eskolan hasi nintzenean, haiek animatuta, gero eta gehiago segitu nuen bertsotan. Bertso-eskola formal bat izango balitz, joan ere ez nintzateke joango. Lagunartean ondo moldatzen gara, eta bertso-eskolaren inguruan gabiltzanok kuadrilla bat osatu dugu jaietarako zein bertso saioetarako. Mungia ingurutik zu bakarrik zoaz txapelketara. Zer diozu? Sentsazio kontrajarriak ditut. Alde batetik bakarra naiz, eta entrenatzeko orduan bakarrik sentitu ez arren, presioa dut. Beste alde batetik, animatu egiten naute, interesa jartzen dute ni entrenatzeko, eta saio guztietan egongo dira nirekin. Islatzen al du zuen eskualdean dagoen bertsozaletasuna parte-hartzaile bakarra izateak? Eskualdea nola definitzen den, hor dago gakoa. Uribe-Butroi inguruan bakarra naiz, baina Ipar-Uriben bertsolari asko gara. Badakit nik parte hartu gabe ere Mungiako norbait beti egongo dela.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 117
Ezer berezirik ba al du aurtengo txapelketak zuretzat? Bigarren aldi honetan orain bi urtekoan baino paper hobea egitea espero dut. Nire lehenengo txapelketa izan zen hura, gazteena nintzen, eta nerbio handirekin kantatu nuen. Lehen aldian ikasitakoarekin noa aurtengora, beste ikuspuntu batekin. Orain arteko bidearekin pozik nago: eskualdeko finalerako sailkapen saioa irabazi nuen, eta badakit txapelketak ez didala bizimodua aldatuko.T
118 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 119
Abadiñoarra ezagutu izana niretzat oso garrantzitsua izan zen. Hari eskerrak Mallabian biltzen hasi ginen Pello Mugarzarekin, eta Arkaitz eta Beñat Ugartetxearekin batera. Han egin nituen lehen pausoak, eta oraindik ere Mallabirekin badut harreman berezi bat. Orain Mallabian biltzen zara. Beñat Ugartetxearekin bildu izan naiz urtetan. Ondoren Ermuko Jon Unanue eta Beñat Mallabira etortzen hasi ziren, eta azken urteotan Eibarko Mikel Arrillaga eta Elorrioko Ibai Guridi ere bildu gara. Txapelketan noiz eman zenuen lehen aldiz izena? Arkaitz Ugartetxeak animatu ninduen, eta hari eskerrak hartu nuen parte. 1998an izan zen hori. Saio hartako zer oroitzapen dituzu gogoan? Gogoan dut Arratzun izan zela. Ez nituen bertsokideak ezagutzen, lehen plaza zen,…berezia izan zen. Saio ona egin nuen. Onintza Enbeita, Ibon Ajuria, Iker Belaustegi, Urtzi Urrutikoetxea eta Hodei Zenikaonandia eta beste batzuk aritu zirela nirekin gogoan dut. Ezin zait ahaztu Jon Lopategi ere: aretoaren sarrerako atean eserita, adi guri begira.
Zaldibarren jaio zen orain dela 32 urte. Ikasketaz Ingenieritza Teknikoa da, Informatika alorrean. 1998az geroztik, Bizkaiko Bertsolari Txapelketan parte hartu du. 2004ean, finalaurrera iritsi zen, eta aurten ahal dena egin eta bere buruarekin gustura geratzea, horixe da horren helburu nagusia.
Zalbibarren bertsotarako zaletasunik ba al dago? Urtean zehar bertso saioak izaten dira. 14 urtetik gora dira urtero, jaietan, bertso poteoa antolatzen dela, eta benetan arrakasta handia dauka. Uztailean ere bertso jaialdia antolatu izan da urteak joan urteak etorri herriko frontoian, baina azken urteetan ikusle gutxi agertzen zenez, bertan behera geratu zen, eta orain balkoitik balkoira egiten hasi dira eta oso harrera ona izan du. Bertsolaritzak zer leku dauka zure egunerokoan? Niretzat hobby bat da. Ni ez naiz bertsotarako bizi eta ez naiz horretatik bizi. Ondo pasatzea dut helburu. Bertsolaritzak zer eman dizu? Poztasuna alde batetik nire buruari bertsotan egiteko gai naizela erakutsi diodalako. Bestalde, lagun asko egiteko aukera eskaini dit, eta herri asko ezagutzeko aukera ere bai. Txapelketak antolatzearen aldekoa zara? Ni pelota munduan aritutakoa naiz, eta uste dut txapelketak lehia sortzen duela eta lehiak zaletasuna dakarrela. Beraz, ni txapelketen aldekoa naiz.
Testua: Asier Ibaibarriaga Nola hasi zinen bertsotan? Nire kasa hasi nintzen. Betidanik izan dut bertsotarako afizioa, eta hala hasi nintzen. Institutuan, euskal hizkuntzarekin batera, bertsolaritza ere izan nuen, eta horrek asko lagundu zidan. Ondoren, Beñat Gaztelurrutia ezagutu nuen. Noiz bota zenuen lehen bertsoa? 14 urte izango nituen. Beñat Gaztelurrutia aipatu duzu lehen.
120 / B71
Zein da aurtengo txapelketarako duzun helburua? Batik bat nire buruarekin gustura geratzea. Txapelketa guztietan bezala neure burua engainatzen dut helburuak ahalik eta urrutien jarrita, beharrezkoa dela uste baitut egunerokoan ere aurrera egiteko. Nor duzu faborito? Unai Iturriaga eta Igor Elortza izango dira faborito nagusiak. Xabi Payak ere bere txapela defendatu nahiko du…halere lehia gogorra izango dela uste dut. Bizkaiko bertsolaritzari buruz, oro har, zer iritzi duzu? Gero eta jende gehiago da bat-batean egiteko gai, eta hainbestetatik nor-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 121
mala da maila bikaineko jendea pixkanaka agertzea. Halere, nire ustez bertsotan egite hutsak ez du esan nahi jendearengana iristen garenik; bertsozaleek gero eta gehiago dakite eta nahi dute, eta hobetu beharrean garela uste dut. Oro har, Bizkaian maila ona dugula uste dut; saioak ere dexente egiten dira, eta saioetan jende dezente mugitzen da.T
122 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 123
ematen dio. Ez du bere burua finalerdietan ikusiko duenik, hala ere, kanporaketan saio ona egin gura luke. Gauza argia da aurreko txapelketetan lortutakoak hurrengoan eragina izaten duela. Hori dela eta, aurrekoan hainbat egitea gustatuko litzaioke Lazkanori: “Gutxienez aurreko txapelketan heldutako lekura ailegatzea gustatuko litzaidake, eta ahal bada gehiago”. “Abarkas”ek ere lan ona egitea espero du, eta kanporaketak jokatu ondoren, finalerdietara pasatzea du helburu. Salaberriak, aldiz, Bizkaiko Txapelketan azken aldiz abestu zuenean baino lan hobea egitea espero du: “Behin abestuko Bizkaiko Txapelketan eta, ez nintzen gustura geratu”. Txapelketarako ez da denbora askorik falta, eta hori nabari da bertso entrenamenduetan. Lazkanoren ustez, txapelketak ahalegin berezia eginarazten du: “Txapelketa datorrenean gehiago lantzen duzu, helburu bat daukazu”. “Abarkas”ek txapelketa “mugarri” legez ikusten du, eta irailean, eskualdekorako egin bezala, lanean gogorrago hasi beharko duela dio. Bertsoa ez da txapelketa bakarrik; hori argi dute hiru bertsolariek. Batez ere, ondo pasatzen duelako jarraitzen du “Abarkas”ek bertsotan: “Edozein mementotan egiten dut bertsotan, eta bertsotan beti jarraituko dut”. Salaberriak bere burua, bertsolaritzat baino gehiago, bertso entzuletzat eduki du beti: “Beti gustatu izan zait entzutea, beti izan naiz bertso entzulea. Bertsotan kasualitatez hasi nintzen, 26 urtegaz”.
Bizkaiko txapelketak ezagutzen ditu hirurak, nahiz eta batzuk beste batzuk baino sarriago ikusi. Durangaldeko finaletik beste hirurekin batera egin dute aurrera, eta gogotsu daude txapelketan ahalik eta lanik onena egiteko. Ander Salaberriaren bigarren Bizkaiko txapelketa den arren, Abarkasek eta Gorka Lazkanok bide luze samarra egin dute txapelketaz txapelketa. Gorkarentzat bosgarrena da aurtengoa.
Bertsoari garrantzi handia ematen dio Lazkanok ere. Argi dauka bere ofizioa ez dela, baina beharrezkoa du bertsolaritza: “Behar dudan zer edo zer da, ihesbide bat; ez nuke dena utziko bertsoagatik, baina utzi ere ez nuke utziko beste dena mantentzeagatik”.T
Testua: Maite Berriozabal Bertan dago txapelketa, eta Bizkaiko Txapelketarako sailkatu denez gero, bertsotan ahalik eta ondoena egiteko gogoz dago Eneko Abasolo “Abarkas”: “Nire buruari bertsotan ondo egitea eskatzen diot, eta egindakoarekin gustura geratzea”. Ander Salaberria ere, gustura geratzeari garrantzi handia
124 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 125
126 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 127
B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N
Jon Loategi, bertsozko mezularia
XABIER AMURIZA
JON LOPATEGI
Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Enaz banaz Agur sagar beltzeran