B.27/28/29/30/31
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
72 E TENGABEKO
B.42/43/44/45/46
PRESTAKUNTZA
B.47/48/49/50/51
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66 BETI MOZORROAK JANZTEN
B.67/68/69/70
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria
BERTSOLARIAK ez du jakiten hilabete barru inoiz non arituko den, eta ezta zer egitea tokatuko zaio n ere. Ziurtasun falta honi aurre egiteko bide bakarra gelditzen zaio: etengabeko prestakuntza. Langi le arrunten artean ere, hor lan baldintzak ari dir relako a nagusitzen pixkanak a. Horregatik entzuten dira a hainbeste heziketa-jarraitu edo ikastaro-jarraitua deiturikoen aipamenak. Bertsozale Elkarteak, aurten, bietatik eskaini digu: bertsolarientzako , ikastaroa MARKESKUAN eta bertsolariek emaniko . ikastaroa MIRAMARREN
B
A
(
G
U
A
·
2
0
0
8
BERTSOLARI www.bertsolari.net EDITATZAILEA: Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. TEL.: 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Joxean Agirre. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L . : SS 482/91
ETENGABEKO PRESTAKUNTZA
A L D I Z K A R I A
E
<
BERTSOLARI
N
TAROA.
AS KUA. UEUKO IK S E K R A M 4 0 0 TEGIA
.
IK EKARRIAK BERTSOLAN S BERRIAK, ANTZERKIGINTZAT K. IA 006 JOLA BATIK EKARR ERRIAK, KU 024 MOLDE B AUR A ATZO ETA G 040 TRADIZIO
A. KO IKASTARO AURREKO A D U N E -R U JEND R. EH 060 MIRAMAKINEAN EGIN BEHARREKOAK’ O ‘DENBORA JA A: ARRAKASTAREN GAK sartuaz ikasten dela, RE: SORMEN LAN A GARZIA: “Esaten da hanka 4 AMAIA AGIR
n da”. 07 064 JOXERR a aterata ikaste nk ha , entrenatzen?”. da a rr ibar elkarrekin baina gezu E a et n ditugu, ila M zen ditu sazioak izaten nt se o ek tz “Nork imajinat an en ldurrak : “Puenting-ar “Dauzkagun be : IZ R R A N O M 084 XABI PAIA EA i kajoi egokia gabe”. 094 KIK MARTIN: “Bet N baina sokarik JO 4 0 1 ”. ONI EGAÑA: originalak ke”. 112 AND ez dira batere ite da an iz a ko sistem irekitzen ikaste ”. ez dira entzuten ak “Bertso onen
A, ERTSOLARITZ B O K IA IZ L A G A, 122 REGEIF O ZORIAN K E Z T R DESAGE
Testuak: Antxoka Agirre Argazkiak: Conny Beyreuther
a o r a t s a k i o k UEU
4 / B72
a
antolatu Harrigarria da Ber talde, madituen hitzaldi, ikatsozale Elkarteak da bertso hai-inguru eta jar staro, lantegi, lab azken urteotan proposamlari askok ekarri ddunaldien bolume orategi, gogoetabertsolarit en eta proiektu p ituzten esperimen na. Harrigarria erregistro zak, beste kultur ertsonalen kopuru tu, saiakera, lankidetz -formatu-euskarri adierazpideekin h a. Harrigarria da a Bertsolar ren bidez eskaintezberdinetan, edoarremanetan, iak ez da aritzea to ki inoiz hzen duen aukerenta kultur arteko k a girorekin tuko zaion. Ez demendik hilabeter aniztasuna. â&#x20AC;˘ aurre egiteta noiz aritu beh aki zer gairekin, za zer plazatan prestakuneko bide bakarra arko duen. Ziurtas er kiderekin, zer jarrera ire tza. Behar horri sgelditzen zaio: eteun falta horri badizkioz kia eta talde lane ekulako gogoa, bengabeko zaizu em u, ideien produkz an aritzeko ohiturarezko gaitasuna, io horren guaitza gisa. â&#x20AC;˘ Mark maila harrigarri gehitzen antzerkia ztiaren adibide baeskuako Bertsolanhori aterako dezima e eta bertsolaritza lot baino. Uztailare tegia ez da trikitilari ta bertsolaritza, 3 tu zituzten, uztailn 1ean e a lantegien ta dantzariekin b n tradizioari buru aren 2an bazkari e ondotik bertso-traatera. Hitzaldi, maz aritu ziren Gainerak sperimentala gord ma, dezimisten s hai-inguru eta ook ere g a e onbidatut zituzten postrera ioa eta bertso a geunde ko. n.
Etengabeko prestakuntza B72 / 5
––
––
––
––
––
k, rria be as jol
–– iak arr ek ik zat int kig zer ant
––
––
––
–
6 / B72
n k he ik si k i . k r e i r o z r a Le et ku ria in un k i ino eto zel uk hit de or g eg tati ba go ez arit en , al lkiak r g as e u l r z a b r n be ia txi an na ga te au ud jo n, u el ik na zu n , s ta ze e g sg ir oe te ea en e d ika nd G e ld in aio jen n, ha ea k b tsa g s re e zp ea ra itu ika ar sun Ai itat . Ar urk orr t n b a a k hu ea si ti n a, z e z r u i ea et Go esp a g arr rik a el h a et e, g u be bat t n . ald rta hai teko a ap tzita l iza jan aha
––
––
––
––
––
Etengabeko prestakuntza B72 / 7
–
8 / B72
“Ispilu interesgarriagoa izan daiteke inprobisazioa lantzen duen antzerkigintza”, esanez jarraitu zuen. Italiako commedia dell’artea aipatu zuen, pertsonaia oso karakterizatuetatik abiatuta (doktore hantustekoa, markesa txoriburua, neskame lukuraria…) tramaren garapena aktoreen sorkuntzaren esku uzten duena. Edo AEB-etako inprovisation teathre delakoa, publikoarekin harreman zuzena bilatu eta musikal ukituekin burutzen dena.
10 / B71
J
OAN DEN URTEAN, ZAZPI URTEKO ETENALDIAREN ONDOREN, SEKULAKO ARRAKASTA IZAN ZUEN IKASTAROAK. Aurten, lehen orduan, jende gutxiago bertaratu zela komentatzen zuten antolatzaileek, beste eskaintza batzuk ere tokatu zirela parean, bertso-udalekuak esaterako. Horretan geunden, Markeskuako atarian, falta zirenen esperoan, pasaran zihoan gizon bat, Aizpea Goenagarekin tupust egin eta, marmarka hasi zitzaionean. Ez zituen bere petralkeriaren ondorioak ondo neurtu gizajoak, eta aktoresak bota zion zaparrada ikusgarriaren aurrean erdi presaka ihes egitea izan zuen irtenbide bakarra. Habrase visto!, komentatzen zuen Aizpeak barreari eutsi ezinik. Lehen egunetik bertatik ikusi zen, bada, jende gutxiago etorri izanagatik ere, ikasgelan ez zela hutsune handirik nabarituko. Goizean Aizpea Goenagaren hitzek eta espresibitateak bete zuten gela guztia alderik alde. Eta arratsaldean aulkiak apartatu beharrean aurkitu ginen hainbat ariketa, korrika saio eta jolas egin ahal izateko. “Bertsolaritza eta antzerkia biak espresio moduak dira, zuzenean eta oholtza baten gainean gertatzen direnak biak, eta batetik bestera ekarpen dezente egin daiteke nire ustez”, hasi zen esplikatzen. Garai batean antzerkian hitz lauz bezainbeste bertsotan egiten zela azpimarratu zuen, eta Lope de Vega edo Iparraldeko pastorala aipatu zituen. “Baina ez dira horiek bertsolaritzatik gertu egon daitezkeen antzezlan bakarrak. Bertsolaritzaren funtsezko elementu bat inprobisazioa da, eta haiek bertso ikasiak dira. Ia ispilu interesgarriagoa izan daiteke inprobisazioa lantzen duen antzerkigintza”, esanez jarraitu zuen. Italiako commedia dell’artea aipatu zuen, pertsonaia oso karakterizatuetatik abiatuta (doktore hantustekoa, markesa txoriburua, neskame lukuraria…) tramaren garapena aktoreen sorkuntzaren esku uzten duena. Edo AEB-etako inprovisation teathre delakoa, publikoarekin harreman zuzena bilatu eta musikal ukituekin burutzen dena. “Sala txikietan egiten dute, eta jendartera sartzen dira, entonazioarekin, ahotsarekin, erritmoarekin jolas egitera. Klimax mementoetan kantatzen hasten dira, kantu inprobisatua, kontatu zuen. “Proposatzen dudana ez da bertsolariek antzerkia egitea, ezta hurrik eman ere. Bertsolaritzak bere hizkuntza, bere kodea, bere izaera propioa dauzka. Baina hainbat elementutan bat egiten du antzerkigintzarekin, bertsolariak askotan intuizio hutsez erabiltzen dituen hainbat baliabidetan. Antzerkigintzak elementu horien inguruan aspaldidanik burutu duen lanak eta gogoetak bere oinarria zabaltzeko erabil ditzake bertsolariak”, azaldu zizkigun bere intentzioak. Abiapuntutzat oinarrizko bereizketa bat ere azaldu zigun: antzezteko modu errepresentatiboa eta presentziala. Lehenengoa, kanpotik kanpora ematen den pertsonaia litzateke, eta bigarrena, norberarengandik sortutakoa. Bigarren hori litzateke, besteak beste, errusiarren eskola, naturalismoa eta Stanislawsky metodoak erabiltzen dutena, bertsolariei baliagarriena suerta dakiekeena.
Gorputza, ahotsa eta arima Hiru atal, edo hiru lezio markatu zituen landu beharrekotzat: gorputza, ahotsa eta arima. “Zuen gorputza da bertsoak kontatuko duen istorioaren eszenografia, dekoratua eta pertsonaia”, ekin zion. Oholtzara bertsolaria bezain biluzik igotzen
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 11
den sortzaile gutxi dagoela azpimarratu zuen, eta biluztasun horrek, normala denez, deserosotasuna sor lezakeela. “Bertso saioetan ikusi izan dut, bertsolariek, gehienek, mikrofonoaren atzean babesa bilatzeko joera izaten dutela. Eta badago zoliago dabilenik ere, baina zenbaitzuk, poltsikorik gabeko prakak jantzita azalduaz gero, dezenteko arazoak izaten dituzte eskuekin”, aipatu zuen irribarre maltzurrarekin. Espazioa beldurrik gabe okupatu behar dela esan zuen besoak denok besarkatu nahiko bagintu bezala zabalduaz, eta begiak besoak bezainbeste zabaldu zituen, ikasi beharreko lezioa bertan irakurri beharko bagenu bezala. “Jendaurrean egoten eta patxadaz egoten ikas eta praktika daiteke”. Halaxe egin genuen lehen ariketa: banan-banan aulkitik altxatu eta denen aurrean geure burua aurkeztu, baina hitzik egin gabe. Azkarregi bueltan eseri ginenok berriro altxarazi gintuen, bakoitzaren gorputz jarrerei buruz ere hausnartu genuen, eta “erlaxatzea eta beste zerbaitetan kontzentratzea da trukoa”, argitu zigun. Erlaxatzeko ariketa egin genuen jarraian. “Esfinterrak soltatu, hartu arnasa ipurtzulotik… mingaina erlaxatzen baduzue gorputz guztia kontrola dezakezue… irudika ezazue zepillo bat pasatzen dizuetela… ”, gidatu gintuen serio aurpegia jarrita. Ahotsari buruz erresonantzia, inflexioak, erritmoa, kadentzia, ahoskera, artikulazioa eta enuntziazioa jorratu zituen, baina nahiko arin, joan den urteko ikastaroan gai hori espresuki landu zela bazekielako, eta bertsolariak kontu horietan jantzixeago ikusten zituelako. “Ahotsa lantzeko ariketek oso emaitza onak ematen dituzte antzerkigintzan, eta bertsolaritzan suposatzen dut are garrantzitsuagoak izan daitezkeela”, laburbildu zuen. Memoria sentsoriala eta memoria emozionala lantzeko teknika batzuk azaldu zizkigun jarraian, sortzailearen barruko mundua, arima, antolatu eta adierazten asmatzeko lagungarri gerta daitezkeenak. “Aktoreak pertsonaia bereganatzeko orduan erreferente ezagun eta indartsu bat bilatu behar du bere baitan, zalantzak uxatu eta ziur jokatzeko bidea emango diona”, esplikatu zuen. Bakoitzari bere ama deskribatzeko eskatu zigun, eta egoera ezberdinak planteatu zizkigun gero. Amaren erreferente hori erabiltzeko aukera ematen zuten egoerak inprobisatzeko bide luzeagoa eskaini zuten besteek baino. Tipo batzuk egituratu genituen ondoren: zuhurra (zuria, argala, isila…), dotorea, gaiztoa, eskuzabala… “Tipoa egituratuta badaukazu oinarri bat inprobisatzeko, nondik abiatua, badaukazu, eta tipo hori erreferente indartsu batekin lotzen baduzu, adibidez eskuzabala amarekin edo gaiztoa lankide gorrotagarri batekin, non sakondua ere bai”, azaldu zuen. Tipoak edozein kontzepturen inguruan landu daitezkeela esan zuen: koloreekin, eguratseko elementuekin, sentimenduekin… Eta behin landuta memorian gordeta gelditzen direla, inprobisazioak eskatzen dizkigunerako.
Urtu eta txertatu Aktorearen hitzaldiaren ondoren, bost minutuko atsedena kafetxo bat hartzeko, eta mahai-ingurua berehala, Goenaga bera eta Gorka Tolosa hizlari eta Itsaso Paia gidari zirela. Gorka Tolosa antzerkia bertsolaritzan urtu edo txertatu egin daitekeela esanaz hasi zen. Oholtza beraren gainean bi generoak lantzea litzateke txerta-
12 / B71
Antzerkiaren teknika batzuk bertso eskoletan integratu beharraz aritu zen Tolosa. â&#x20AC;&#x153;Iruditzen zait antzerkia haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko bideetariko bat izan daitekeela. Antzerkia jolasa da, eta bertsoa jolas bezala ulertzeko ispilu polita izan daiteke. Gainera, parametro ezberdinetan batetik bestera ibilita argiago ikusten eta ikasten da alor bakoitzak eskaini dezakeenaâ&#x20AC;Ś
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 13
14 / B72
tzea, eta bere esperientzia pertsonala kontatu zuen Inaxitoren ametsak haurrentzako bertso-antzerki lanean gauzatutakoa. “Bertsoa eta antzerkia elkarrekin oso ondo konpontzen diren bi genero dira”, kontatu zuen, “haurrek erabat natural ikusten zuten zapo batek bertsotan egitea, eta hasieratik bukaeraraino jartzen zuten arreta”. Bide horretatik oso ondo funtzionatu duten hainbat saiakera burutu direla gaineratu zuen, eta adibide gisa bertso tramak eta bertso tranpak aipatu zituen. Antzerkia bertsolaritzan urtzea bertsolariak antzerkigintzako baliabideak erabiltzea litzateke, eta praktika zabalduagoa da txertatzea baino, Tolosaren esanetan. Hala ere, gaur egun garai batean baino gutxiago egiten dela ere azpimarratu zuen. “Lehengo bertsolariek gaurkoek baino gehiago interpretatzen zuten: erritmo aldaketak, ahots tonalitatearen aldaketak, pausak, imintzioak… Bazekiten espazioan kokatzen eta mugitzen, kasu bakoitzean non eta nortentzat ari ziren… baina gaur sen hori askoz ahulagoa da”, azaldu zuen. “Seguru nago garai bateko bertsolariek oraingoek baino antzerki gehiago ikusten zutela, orduko bizimoduan ohikoa zelako, eta gero ikusitako hori erabili egiten zutela, konturatuta edo konturatu gabe”, gehitu zuen Goenagak. “Gaurko bertsolari zaharrek eusten diote joera horri, baina gazteok askoz ere planoagoak gara. Ikusita daukat Santa Eskean bertsolaria lurrera begira kantatzen… Beste alor batzuk landu izan dira, baina kontu hauetaz ez gara gehiegi jabetzen, ez ditugu behar beste kontuan hartzen”, jarraitu zuen Tolosak. Antzerki munduan probatzen hasi zenean genero honi buruzko ikastaro batzuk burutu zituela eta liburu batzuk irakurri zituela kontatu zuen, eta hortik jasotako teorizazioak bertsolaritza hobeto ulertzeko balio izan diola. “Aiba!, hori bertsotan ere egiten dugu ba, eta aiba!, hori bertsotan hobetu liteke ba… Tresna batzuk eta gabezia batzuk nahiko argi ikusi nituen”, esan zuen. Itsaso Paiak ere bere esperientzia positiboa izan zela aipatu zuen, “antzerki ikastaroetan landutako ahotsaren kokapenerako teknikek, adibidez, gero dezenteko aldea ekarri didate kantatzeko orduan”. Gai jartzaileentzako ere, antzerkigintzak landu dituen eredu eta esperimentu batzuk, antagonismoen jolasa eta abar, bertsotan egiteko lagungarri izan daitezkeela seinalatu nahi izan zuen Goenagak.
“Tokatzen zaizun pertsonaiarekin bat egin eta zeure buruari
Antzerkiaren teknika batzuk bertso eskoletan integratu beharraz aritu zen Tolosa. “Iruditzen zait antzerkia haurrak bertsolaritzara hurbiltzeko bideetariko bat izan daitekeela. Antzerkia jolasa da, eta bertsoa jolas bezala ulertzeko ispilu polita izan daiteke. Gainera, parametro ezberdinetan batetik bestera ibilita argiago ikusten eta ikasten da alor bakoitzak eskaini dezakeena… Bertso eskolak aberasteko balio lezake, ume nahiz helduentzat era askotako jolas berriak planteatzeko bidea emango bailuke…”, azaldu zuen.
harekin joaten utzi behar diozu, baina helburu batera iritsi nahi izan gabe, zure
Askotarako eman zuen mahai-inguruak, eta hizketaldia hainbat bideri lotu zitzaion. Pertsonaiak eraikitzeko lanaz ere aritu ziren adibidez. Tolosak sinesgarritasuna lortzeko, pertsonaiak sortu duen bertsolaritik zerbait izan behar duela komentatu zuen, ezin dela guztiz apartekoa izan. Goenagaren iritziz memoria emozionala ongi landuz gero berez lor daiteke hori. “Tokatzen zaizun pertsonaiarekin bat egin eta zeure buruari harekin joaten utzi behar diozu, baina helburu batera iritsi nahi izan gabe, zure emozioei jarraituz eta horiekin zintzo izanez”, esplikatu zuen.
16 / B71
emozioei jarraituz eta horiekin zintzo izanez”, esplikatu zuen.
“Elkartean badugu gai honek ikerketa lerro berri bat eman dezakeenaren irudipena. Joan den urteko ikastaroan buruturiko generoaren inguruko gogoetetatik talde berri bat sortu zen, eta gustatuko litzaiguke honen inguruan ere zer edo zer egiten norbait animatuko balitz”, komentatu zuen antolatzaile lanetan zebilen Arantxa Mariskalek. Eta bazkaltzera mugitu beharko genuela iradoki zuen, jatetxekoak aspaldi izango genituela-eta zain. Orduantxe erreparatu genion guztiok lehenengoz erlojuari. “Jesuus, ze berandu den!”, zioen Aizpea Goenagak.
Sudur gorriak Goizak teorikotik bezainbeste izan bazuen praktikotik ere, hainbat ariketa eta adibiderekin, bazkalondorako klase praktikoa zeukan prestatuta Aizpea Goenagak. Plastikozko poltsa batzuetatik mota guztietako ileordeko eta sudur postizoak atera eta ikasleon artean banatzeari ekin zion. Eta goizekoan antzerkigintza eta bertsolaritzaren arteko harremanak aipatu baziren, arratsaldekoa harreman horien froga garbia izan zen, argi geratu baitzen ikasle bertsolariek antzerkia egiten, bertsolari ez ginenok baino askoz taxu gehiago zutela. Lehenengo ariketatik hasita. “Jantzi itzazue sudur gorriak… altxa aulkietatik eta hasi, denok batera, ibiltzen… Bakoitzak ibilera berezi bat aurkitu behar du, mugitzeko modu espezial bat… Horrela, horrela, kar, kar, kar, oso ondo!… Orain, mugitzeari utzi gabe, gustukoa duzuen zerbait pentsatu, ideia goxo bat… Orain, eseri”, gidatu gintuen Goenagak. “Orain altxatu zu eta adierazi gainerakoei pentsatu duzun ideia hori, baina hitzik esan gabe, eta mugitzeari utzi gabe”, agindu zion lehenengoari. Bertsolaria zen lehenengoa, eta ume txikiarena egin zuen, txori batzuk ikusi eta hegaka hasi zen ume txikiarena. “Oso ondo!, oso ondo!”, aktoreak. Bigarrena, ordea, ez zen bertsolaria. “Eske, ez dakit ze egin…” atera zitzaion. “Inprobisatu!… atera burutik pasatzen zaizun lehen gauza…”, Goenagak. Hirugarrena bertsolaria zen, eta besoetan jertse bat hartuta, bere ‘katakumea’ aurkeztu zigun guztioi, laztandu genezan. “Niri txokolatezko tarta bat etorri zait lehenbizi burura, baina ez dakit oso ondo horrekin zer egin”, esan zuen laugarrenak. Ez zen, noski, bertsolaria… Hurrengo ariketetan binaka atera zituen ikasleak, bi pertsonaiaren paper antagonikoak inprobisatzera. Gaiak ikasleok proposatzen genituen: lan bila datorrena eta nagusia, polizia eta horren alabarekin ezkondu nahi duen ijitoa, lurrean bostehun eurokoa ikusi duten bi ezezagun… Hemen ere bertsolariak nagusi. Arrate eta Imanol lurrean etzanda jarri zituen: ohean dagoen bikote bat, haurrak izan nahi dituen mutila eta gaiaz ezer jakin nahi ez duen neska. Arratek ez zituen begiak irakurtzen ari zen egunkaritik jasotzen, eta Imanolek ohetik kanpora belauniko erreguka bukatu zuen, zer gehiago esan eta egin ez zekiela. “Oso ondo!… Konturatzen zarete nola ez dion aurpegira begiratu ere egiten, hor aurrea hartu dizu, horrek arreta zugan jartzea lortu behar duzu ezinbestean… baina horrela ez!… konturatzen zara ohetik kanpo zaudela, hurbiltasuna komeni zaizu…”, komentatzen zuen jokaldia Goenagak. Egoera horietan bertsotan eginez inprobisatzea izan zen azken pausoa, bertsotan eginez, baina mugitzeari utzi gabe. Eta bertsotan egiten zuten bitar-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 17
18 / B71
Lehenengo ariketatik hasita. “Jantzi itzazue sudur gorriak… altxa aulkietatik eta hasi, denok batera, ibiltzen… Bakoitzak ibilera berezi bat aurkitu behar du, mugitzeko modu espezial bat… Horrela, horrela, kar, kar, kar, oso ondo!… Orain, mugitzeari utzi gabe, gustukoa duzuen zerbait pentsatu, ideia goxo bat… Orain, eseri”, gidatu gintuen Goenagak.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 19
20 / B72
tean, turista astun batek ez zion bakerik ematen museoa non zen ez zekien oinezkoari, edo traineru ezberdinetako bi arraunlari trapu batetik tiraka aritu ziren, eta ia elkar joka, Kontxako bandera zelakoan.
Egoera horietan bertsotan eginez
Esan beharrik ere ez dago kristoren giroa sortu zela, guztiok gogotik hartu genuela parte, eta Aizpea Goenagak egin zuela juergarik handiena. Eta zenbait, jolaserako zeuzkan zailtasunak ikusita, bertso eskolan edo antzerki eskolan ikastaroren bat egiteko beharraz jabetu zela.
inprobisatzea izan zen azken pausoa,
Bertso trama
bertsotan eginez,
Eibarko Coliseoan izan zuen jarraipena giro on honek guztiak. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Maiak “Bertso-trama… eta gehiago” saio esperimentala eskaini zuten; narratzaile gisa Josu Goikoetxea aritu zen. Erratz bana eskuan hartuta aritu ziren bertsolariak, pastoralaren doinuan abesten, etxea nork garbituko ote zuen erabaki nahian.
baina mugitzeari utzi
Bertsozale Elkarteko batzarra egin behar zuten bertan, baina Sarasua eta Egaña falta. Eta horien esperoan zirela hainbat gorabehera xelebre gertatu ziren: Maia Elortzari bere maitasuna aitortzen, Iturriaga bertsolaritza uzteko gogoetan… Krimen bat ere bai: narratzailea bahitu zuten bertsolariek burutik pasatu zitzaizkien tortura mota guztiak egin zizkioten hil aurretik. Lujanbiok amaieran esan zuen: “egiaren antzik badu, kasualitate hutsa izan da”.T
bitartean, turista
gabe. Eta bertsotan egiten zuten
astun batek ez zion bakerik ematen museoa non zen ez zekien oinezkoari, edo traineru ezberdinetako bi arraunlari trapu batetik tiraka aritu ziren, eta ia elkar joka, Kontxako bandera zelakoan.
22 / B71
––
––
––
k, rria be lde mo
–– iak arr ek tik ba Ku
––
––
––
––
––
––
––
––
24 / B72
oa n , la a at n bek n ke an Bi len z e b , n a e , bi ale n a ire da Jon eta Fin koa trik ira stez kiok , Ilu u z kel t a i z o e g , i l u z, da tin ko ze m te e za er ar M rri ar oa rt o an er ie G z ta M zk ka rik ol , b d n. ru e k be pu o tu rts ta gin ze bu zu ria n, Gi ek pa e e e ri ei ra ta a nb to . B ra, ari tor tz ri I ze lde Ilu n un hu itz a e un a ka tsa n. a b zig u ar er rik M di ra zte Ku rri ent tsol atz ber sus en . Ar ntu i r k , e m a ek rim be pli ik , J ra an i g pe k es tur ra A ru rr es a k ar be in gu ja zim na h in art -in en de pe at rt M ai git ar atz a a, ah e ek aki an Maile o m mak z t k i ait ke ep ri ez rri ua atu d be ur id zp g Ai
––
––
––
––
––
Etengabeko prestakuntza B72 / 25
––
26 / B72
J
ON MARTIN BILA DABILENA DA. Bila dabilena ez da erraz konformatzekoa izaten, ez da toki berean geldirik egongo denbora askoan. Hara eta hona ibiltzen da, gauza berriak probatzen ditu, eta beste norabait joateko proiektua izaten du buruan beti. Egun batean, nonbaitetik bueltan datorrela egingo duzu topo harekin, kaxa txiki bat erakutsiko dizu, eta “zerbait aurkitu diat!” esango dizu irribarrez. Eta harrituta utziko zaitu, harrituta eta apur bat deskolokatuta. Halaxe utzi gintuen bertsolariak joan den urteko Illunbeko finalean kartzelakoari, inork identifikatzen ez zuen molde batekin, ekin zionean. Aurpegi harrituak, belarrira egindako komentarioak, marmar soinua… Eta bukatu zuenean ere bai, ordurako batek baino gehiagok “dezima izango da hori, Hego Ameriketan erabiltzen duten egitura bat” esan eta asmatu bazuen ere.
Pasaiako bertso eskolako lagun baten kasua ere aipatu zuen: bertsolari berria zen, eta ohiturak sorturiko loturarik gabe, dezimak
Indiatik itzuli berritan, Kubara eginiko aurreko bidaia batean aurkitutakoa.
zortziko txikiak baino Bigarren egunean, bada, dezimari buruz hitz egitera etorri zitzaigun Martin. “Nire tesia edo ustea da formaren aldaketak edukien eraldaketa eragin dezakeela, geure burua beste molde batzuetan pentsatzera behartzen badugu emaitza berriak lor ditzakegula”, hasi zen. “Decima idatzitik dator, horregatik da bat-baterako zail samarra. Baina hain zuzen ere, idatzitik datorrelako, idatzira gerturatzen gaituela iruditzen zait, eta erabiltzen hasi naizenean hori zen, neurri batean, bilatzen nuena, idatzira, edo idatziak izan dezakeen poetikotasun mailara, gerturatzen saiatzea”, esplikatu zuen.
errazago sortzen zituen. “Baina, bueno, normalena gehiago kostatzea litzateke, azken batean dezimak gure puntu bakoitza osatzerako bi errima eskatzen baititu. Ideia berdina garatzeko, silaba kopuru berdinean, bi errima egin behar dira bakarraren ordez”.
28 / B71
Dezima hamar lerroko bertsoa dela zehaztu zuen, lerro bakoitzak errima bana dukeena. Klase ezberdinak daudela esan zuen, baina ezagunena dezima espinela deritzana dela. Izen hori, berori asmatu zuen sortzailearena da. “Aurretik bazegoen Ameriketan dezima arkaiko bat, bi kintillaren batura zena eta txandaka errimatzen zuena, baina orain erabiltzen den egitura Vicente Espinel zeritzan XVI. mendeko poeta murtziar batek eraman zuen bertara. Bost hariko gitarra ere berak eraman zuen, eta 1591ko bere obra bat nahiko ezaguna da: “Diversas rimas de Vicente Espinel, Beneficiado de las Iglesias de Ronda”. Molde berriak Espainian ez zuen arrakastarik izan, baina Amerikan nagusitu egin zen”, eman zigun lehen lezio txiki bat. Adibide batzuk azaldu zizkigun jarraian. Edgardo D. López El maestrito, Quejas de un viejo sailean jasotako hau, esate baterako. “Yo no soy el que antes era, Digo con palabras francas Ahora las hojas blancas Han caido a mi cabellera; Vivo tan solo en la espera Que me encuentren muertecito Pues solo soy un viejito Al que le pesan los años, Juventud cuanto te extraño Vuelve que te necesito.” Edo Jose Tostón-en honako hau: “Mi niña menor sufriendo la tengo en un hospital si poder quitarle el mal que me la está consumiendo, ella sufre y no comprendo cómo se abrió las heridas unas venas oprimidas me gritan del interior, para aliviar su dolor quisiera tener dos vidas”. Beste hainbat neurri eta egitura ere aipatu zizkigun: copla de arte mayor, octava real, octava aguda, octavilla eta redondilla. Eta beste adibide eder batzuk ere ikusi ahal izan genituen: Garcilaso de la Vega, Lope de Vega, Bécquer, Machado… Baina bere esperimentuaren osagai nagusiak dezimak eta dezimistak zirela azaldu zuen, eta berorietan zentratu zen. “Nik Illunben erabili nuena ez zen dezimaren ABBAADDEED egitura. Copla menor esaten zaion egitura erabili nuen, ABBAACCADEEDDFFD gisakoa, baina lan hori dezimatik abiatuta egin nuen”, azaldu zuen.
Dezimetan pentsatu Dezimetan pentsatzea 10/8 edo 7/6 klasikoak baino nekezagoa suertatzen zaiola aitortu zuen. “Nik uste dut neurri handi batean ohituragatik dela. Urte batzuk daramatzagun bertsolariok oso ohituta gaude betiko moldee-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 29
kin, erraz ateratzen zaigu. Eta betiko bidea, pilotu automatikoarekin egiten duzuna, aldatzen dizutenean, pixka bat galduta aurkitzen zara”, adierazi zuen. Pasaiako bertso eskolako lagun baten kasua ere aipatu zuen: bertsolari berria zen, eta ohiturak sorturiko loturarik gabe, dezimak zortziko txikiak baino errazago sortzen zituen. “Baina, bueno, normalena gehiago kostatzea litzateke, azken batean dezimak gure puntu bakoitza osatzerako bi errima eskatzen baititu. Ideia berdina garatzeko, silaba kopuru berdinean, bi errima egin behar dira bakarraren ordez”, esan zuen. Amerikako bertsolariek a lo humano y a lo divinori kantatzen diotela esaten dela komentatu zuen. Ez omen da tematikari dagokion bereizketa, sortzeko moduari dagokiona baizik, “inprobisatzaile batzuk besteen kantuak kantatzen dituzte, (a lo divino), eta besteek momentuan inprobisatzen dute (a lo humano)”. Jainkoari kantatzen diotenek ez dute, noski, inprobisazio teknikarik behar, baina gizakiari kantatzen diotenek, hemengo bertsolarien moduan, ba omen dituzte truko batzuk. “Bi redondilla eta trantsiziozko bi lerro ditu dezima
30 / B71
batek, eta bi ideia garatzen dituzte, redondilla bakoitzeko bana. Lehenengo pentsatzen dutena, bertsolariek bezala, bukaerakoa da. Ondokoa abesten ari den bitartean egiten dute hori, eta mezu nagusia jasotzen da hor. Gero hasierako redondilla osatzen dute, bertsolariok zenbaitetan egin ohi dugun bezala, ondokoak esandakoari ematen zaion hasierako erantzuna. Bigarren hori publikoak bertso eta bertso artean tartekatzen den musika entzuten duen bitartean osatzen dute. Azkenik, trantsizioa osatzerakoan aurreko bien errimak hartu behar dituzte kontuan”, esplikatu zuen. Beraz, behetik gora pentsatzen dute, eta bi ideia lantzen dituzte: bata esateko eta bestea erantzuteko. Laugarren puntua, hau da, errimaren ondoren egiten duten etenaldia ere aipatu zuen. Trantsizioa, eta bertako lotura oinak, taxutzeko egiten omen dute, eta tonua aldatzeko ere erabiltzen omen dute normalean, lasaiago hasi eta indartsuago bukatzeko. Birritan izan da Kuban, eta egonaldi haietan bertako repentistekin izandako harremanetatik ezagutu zituen barne mekanismo horiek. Baina, ez ziren izan horiek bueltan ekarri zituen kontu bakarrak. “Ni balio estetiko eta poetiko batzuk landu nahian nenbilen nire bertsogintzan, eta kubatarren lana ikusita hortik bide bat egin nezakeela ikusi nuen” ,esan zuen. “Haienak aukera batzuk eskaintzen ditu, geureak beste batzuk, eta konbinatze bat probatzea polita izan zitekeela iruditu zitzaidan…”. Ekarpen konkretuez hitz egiten hasi eta, kondentsazioa aipatu zuen lehen tokian. “Lau lerro segidan, bakoitza bere errimarekin, ikusteak, oso efektu polita egiten dit niri. Eta hori lortzeko egin behar den konpresio eta kondentsazio lanak jauzi poetiko bat eskatzen duela iruditzen zait”, esplikatu zuen. Bigarren ekarpena loturetan legoke. “Loturetan oso aberatsak dira. Adibidez, encabalgamiento delakoa dezente erabiltzen dute. Ez da erraza, baina guk ere egin genezake. Adibidez: “bidean etorri gara poliki errimarekin bukatu lerro bat eta polikiroldegian abesten hasi hurrengoa”, esan zuen. Mainontzirena omen da bertsolaritzan dezimarekin antzekotasun gehiena dituena. “Egituraz Iparragirrena gertuago legoke, baina lehen aipaturiko konpresio hori gehien eskatzen duena, eta ondorioz bide antzekoena eskaintzen duena, Mainontzirena litzateke”, komentatu zuen. Eta hasierako tesira itzuli zen bukatzeko. “Badakit edozer gauza ezin dela egin. Euren puntu arteko etenaldi hori, adibidez, hemengo entzulearentzat erabat aldrebesa izango litzateke. Eta badakit bertsolariarentzat ere ez dela bide erraza, lehen nioen bezala, garuna modu jakin batean tolestera ohituak baikaude. Baina iruditzen zait esfortzu egitea merezi lukeela, forma berriek edukiak eraldatzeko aukerak ireki ditzaketela… Nik neureak ikusi dizkiot, baina posible da beste norbaitek beste erabilgarritasun batzuk aurkitzea. Umorerako joera duen norbaitek, adibidez, jo, ze egokia umorea egiteko, deskubri lezake…”, azaldu zuen.
Berrikuntzak kartzelan Martinen hitzaldiaren ondoren, Illunbeko dezima aitzakiatzat harturik, berrikuntzaz mintzatu ziren Jon Martin bera, Jesus Mari Irazu eta Mikel Aizpurua epailea. Gidari lanak Martin Aramendi Hitzetik hortzerako aurkezleak burutu zituen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 31
“Berrikuntza guztiak onartu behar al dira? Zer da egin ezin dena?”, eman zion hasiera eztabaidari Aramendik. Galderari erantzuten hasi eta bertsoa zer den eta zer ez den argitu beharra atera zen mahai gainera. Izan ere, Martinek Illunben dezima kantatu zuenean bertsoa ote zen ere zalantza egin omen zuten epaileek, Aizpuruak azaldu zuenez. Aldamenekoak galdetu zidan: “Hori bertsoa al da?”. Nik egiturari begiratu nion, eta hirugarren lerroan konturatu nintzen: “Bai, bertsoa da”, kontatu zuen. Aizpuruak berak, bertsoa definitzerakoan kontuan hartzen diren elementuak zerrendatu zituen: bat-batekotasuna, neurria eta errima, a capella kantatzea, sail bereko lau errima eramatea. Martini definizio hori estu samar gelditzen zitzaion. “Niretzat funtsezko elementu bakarrak neurria eta errima dira. Adibidez, kantatua izan beharrean errezitatua izateak ere balio dezakeela iruditzen zait, eta kopla ere bertsotzat har daitekeela”, esan zuen. Bertsoa, haren ustez, ia dena sartzen den zakua da, eta muga, gehienetan, bertsolariek berek jartzen dute, autozentsura asko izaten baitute, batez ere formari dagokionez. Irazuk umore puntu batekin egin zuen bere ekarpena: “Ez dakit mugak jarri beharko diren, baina zerbait planteatu beharra badago, azkenaldion dagoen joerarekin, eta bertsolariei utziz gero, hurrengoa hogeitamarrekoa izango baita, zortzi errimarekin. Hemendik hiru txapelketara ez dakit eguna zenbat luzatu beharko den bertso guztiak entzuterako…”
“Badakit edozer gauza ezin dela egin. Euren puntu arteko etenaldi hori, adibidez, hemengo entzulearentzat erabat aldrebesa izango litzateke. Eta badakit bertsolariarentzat ere ez dela bide erraza,
Berrikuntza gehienak Txapelketetan plazaratzen direla seinalatu zuen Aramendik, eta horretarako tokirik aproposena hori ote den planteatu zuen. Bere dezimak Illunbeko kartzelara iristeko egin zuen ibilbidea kontatu zigun Martinek: “Hasieran bertsopaperak iruditu zitzaidan biderik naturalena, baina ez ziren sarituak izan, eta ez nuen ezagutarazterik lortu. Gero, Txapelketa aurretik ere mingainetik gertu izan nuen behin baino gehiagotan. Banekien saio nahiko formal batean izan behar zuela, bertsolariari bertsoa osatzeko minutu t’erdi eskaintzen dioten horietakoa, dezima osatzeko bertso arrunt batekin baino denbora gehiago behar baitut. Oiartzungoa, adibidez, egokia iruditu zitzaidan, baina ez zitzaizkidan gaia eta aldartea parean tokatu. Lanku-rekin ere ibili ginen produktu bat ateratzeko proiektuarekin…”. Txapelketan bere puntuaketaren kalterako izango zela uste zuela komentatu zuen. “Nik dezima ez neukan kartzelarako. Kartzelan istorio bat kontatu behar izaten da, eta horretarako agian ez da hain egokia. Bertso bat botatzeko da oso ona, hitz bat emanda bertsoa osatu eta gisa horretako ariketetarako, eta Txapelketarako ariketak diseinatu zirenean saiatu nintzen ate hori irekita uzteko eskatzen, baina hamarreko handian jarri zuten, eta kartzela zen gelditu zitzaidan aukera bakarra… Nik kristoren gogoa neukan nire esperimentua jendeari erakusteko, eta egin egin nuen, baina konbentzituta nengoen, idatzian hala gertatu zitzaidalako, epaileek ez zutela ulertuko”, kontatu zuen. “Bertso molde guztiak onartuko dira, eta berrikuntzak baloratu’, halaxe esaten du araudiak, eta horrela egin genuen. Gerta daiteke, berrikuntza oso kontu sutila izatea, eta epaileak ez konturatzea. Adibidez, bertsolari bati entzun nion Habaneraren azken bigarren puntua hitz berdinarekin hasi eta bukatuko zuela… Ba hori, ez da hain erreza ikusteko, baina Jonena, ba bai. Gainera berrikuntzaren bat iragarri zuen aurreko egunetan, eta nik pertsonalki edukiaren inguruko zerbait espero nuen, baina abisatuta geunden”, erantzun zion Aizpuruak. “Azkenean alderantzizkoa gertatu zen: oso ondo puntuatu zela eta horregatik gehiago kritikatu zela”, gaineratu zuen Martinek irribarrez.
32 / B71
lehen nioen bezala, garuna modu jakin batean tolestera ohituak baikaude. Baina iruditzen zait esfortzu egitea merezi lukeela, forma berriek edukiak eraldatzeko aukerak ireki ditzaketela…”.
Kritikatua izan zen, adibidez, egitura berria Habanera doinuarekin kantatu izana. â&#x20AC;&#x153;Doinuaren aukeraketara modu intuitibo batean iritsi nintzen. Bi doinu nekizkien dezimenak, oso politak, baina inprobisatzeko egokiak ez zirenak. Doinu mantso bat behar nuen, eta Habanera bururatu zitzaidan. Gainera, doinua eta egitura, biak arrotzak izan balira, are arraroagoa suertatuko zela iruditzen zitzaidan. Habanerarekin, doinua behintzat ondo sartuko zitzaien belarrira, nahiz eta gero puntu bakoitzak kolpe bat eman, errima desberdina zeramalako. Egitura asmatzearekin nahiko lan jartzen niela iruditu zitzaidanâ&#x20AC;?, esplikatu zuen. Mikel Aizpurua ez zegoen ados: â&#x20AC;&#x153;Lerro bakoitzean errima jasotzea polita da, ondo lortzen bada. Euskal Herrian tradizio handia dago, gainera, kopla zaharrarekin adibidez. Niri itsusiena Habanera kantatu izana iruditu zitzaidan. Errimaren hoskidetasuna hautsi egiten zen, eta horrek despiste handia eragin zuen. Hobe litzateke doinu berri batekin plazaratzea, denok hasieratik bide berri bat abian jarri behar genuela jakiteaâ&#x20AC;?.
Forma bai, eta edukia? Irazuk hartu zuen hitza. Eta eztabaidari beste norabide bat eman zion. Zer ekarpen egiten du berrikuntza bakoitzak? Zertan dauka bertsolaritzak berri-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 33
34 / B71
Irazuk umore puntu batekin egin zuen bere ekarpena: â&#x20AC;&#x153;Ez dakit mugak jarri beharko diren, baina zerbait planteatu beharra badago, azkenaldion dagoen joerarekin, eta bertsolariei utziz gero, hurrengoa hogeitamarrekoa izango baita, zortzi errimarekin. Hemendik hiru txapelketara ez dakit eguna zenbat luzatu beharko den bertso guztiak entzuterakoâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;?.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 35
tu beharra? “Nik estimatzen ditut teknika aldetik egiten diren esfortzuak. Metrika konplikatuek eta metrika luzeek beren zailtasuna dute, eta baita beren emaitza ere: gustura sartzen dira belarrira, hoskidetasunak bere lana egiten du, gaitasuna erakusten da, eta abar. Ez dut uste inori kalterik egiten diotenik, alderantziz. Baina beldur pixka bat ere sartzen zait, egin beharreko berrikuntza forma hutsean gelditu daitekeela eta horrekin kunplitutzat eman dezakegula iruditzen baitzait”, ekin zion. Garai batean bertsotan esaten asmatzearekin publikoak gustura hartzen zuela komentatu zuen, baina orain esaten denari askoz gehiago erreparatzen zaiola. “Bai, egia da forma kontuetan publikoaren aurretik gabiltzala, bertsolaria horretarako baitago egun osoan. Baina jendeari egun bertsoa osatzea, bertsorik konplikatuena izanda ere, ez zaio milagro bat iruditzen. Edozer gauza esateak ez du balio bertsotan delako. Orain dela hogei urte bai, baina orain ez. Esaten duguna kontrolatzeko adinako gaitasuna badaukagu, eta esaten dugunari begiratzen dio jendeak. Gaiari nola heltzen diogun, nola sartzen garen eta nola irteten garen, ze proposatzen dugun, nola transmititzen dugun… horiek dira nire ustez jendea piztu dezaketenak, eta horretan ez dakit publikoaren aurretik edo atzetik gabiltzan. Askotan, edukia transmititzeko orduan ditugun ezintasunak estetikarekin, doinu edo forma berriekin, mozorrotzen ditugula iruditzen zait”, azaldu zuen.
“Kartzelan istorio bat kontatu behar izaten da, eta horretarako agian ez da hain egokia. Bertso bat botatzeko da oso ona, hitz bat emanda
“Berrikuntza formal handiena kartzelakoa zortziko txikian egitea litzateke, baina hori ez du inork egingo”, bota zuen Aizpuruak zirikatzaile. Eta edukiei dagokienez, berrikuntzak gero eta nekezagoak direla azaldu zuen. “Garai batean, Txirrita herririk herri ibiltzen zenean, bertsolariak publikoak baino informazio gehiago zuen, eta hori bera nahikoa zuen luzitzeko. Duela hamabost urte publikoa informatuago bazegoen ere, informazioaren gestioan bertsolariak abantaila zuela esaten zen. Gaur egun ordea, informazioa ez ezik, tratamendu modu ugari ditu publikoak eskura. IHESari buruz, adibidez, bertsoa entzun aurretik komunikabideetatik hainbat albiste eta erreportaje iritsi zaizkio, zinean filmeren bat ikusia du, agian literaturatik ere jaso du zerbait, ziurrenik buelta batzuk eman dizkio buruan… Orduan, zailagoa da entzuleari zerbait berri eskaintzea”.
bertsoa osatu eta gisa horretako ariketetarako, eta Txapelketarako ariketak diseinatu zirenean saiatu
Martinek sorpresa ematea eta publikoa harritzea nahiko zailak direla aitortu zuen, eta hor ere autozentsurak mugatzen duela askotan bertsolaria. “Niri behintzat dezentetan tokatu izan zait niri gustatzen zaidanaren eta publikoari entzutea gustatuko litzaiokeenaren arteko borroka hori. Zazpiehun laguneko publikoari zerbait zeure bota eta “jo, honek ez du funtzionatzen”, eta gero, agian, saioaren ostean bat etorriko zaizu oso ongi iruditu zaiola esanez. Nori kantatu behar diozu: bat horri, eta 699 horiei? Nik uste dut bertsolari bakoitzak bere publikoari kantatu behar diola, eta hori dela ekarpen berriak egiteko biderik onena”, esan zuen.
nintzen ate hori
Aizpuruak bertsolariak, publikoak bezala, hainbat iturritatik edan dezakeela azpimarratu zuen: “Lizardik pintura literaturara ekartzen asmatu zuen bezala, bertsolariek filmeetatik, iragarkietatik, telebistatik ekartzen asmatu beharko dute. Iturriagak komikietatik ekarri zuen ‘ejem’ hura, adibidez, ikaragarri ona izan zen. Baina, etengabe berritu beharra dago. Garai batean
kartzela zen gelditu
36 / B71
irekita uzteko eskatzen, baina hamarreko handian jarri zuten, eta
zitzaidan aukera bakarra…”.
“Gaiari nola heltzen
‘di-da’, ‘hara!’, eta holako esklamazioak haize freskoa ziren, baina egun ematen du ezinbestean sartu behar dela horrelakoren bat, eta ni behintzat gogaitua nago, hainbeste ‘di-da’ eta ‘hara!’ entzunda”.
diogun, nola sartzen
dugun… horiek dira
Irazuk esan zuenez, bakoitzak buruan duenaren arabera egiten du apustu, baina zaila da apustu guztiak ondo ateratzea eta ekarpena izatea. Hala ere ezin zaio apustu egiteari utzi, “beti ere publikoari zer eskatzen ahal zaion, eta publikoak zer eskatzen digun kontuan izanda”. Amuritzak 80. hamarraldiaren hasieran egindako apustua ekarri zuen gogora Aizpuruak: “Jende askok ez zuen ulertu Amurizaren asmoa; haren ekarpena gerora ulertu zen”. Bertsoaren berrikuntzan, beste mugarri bat Maialen Lujanbiok ezarri zuen; Euskal Herriko 2001eko Txapelketan ezarri zuen. “Egungo bertsokeraren ekarpen eraginkorrena Maialenek egin zuena izan zen; bertsotan zerbait kontatzeko era hura izan da molderik imitatuena, baita gai jartzaileen aldetik ere”
nire ustez jendea
Bota dezima!
piztu dezaketenak,
Arratsaldean dezima lantegia izan genuen, Xabi Payarekin. Artea dauka Payak jendaurrean hitz egiteko, eta nahiko kontu korapilatsuak zirenak, euskal eta erdal metrikaren arteko ezberdintasunak adibidez, entzuleon barre algarak eragiten zituen bitartean esplikatu zizkigun.
garen eta nola irteten garen, ze proposatzen dugun, nola transmititzen
eta horretan ez dakit publikoaren aurretik edo atzetik gabiltzan. Askotan, edukia transmititzeko orduan ditugun ezintasunak estetikarekin, doinu edo forma berriekin, mozorrotzen ditugula
Oina esdrujula duten lerroei silaba bat gutxiago kontatzen zaiela, aguda dutenei bat gehiago, errima consonantea bakarrik onartzen dutela, cuarteta batzuk yámbicoak direla eta besteak trocaicoak, zein diren de arte mayor eta zein diren de arte menor… kubatarren txistea, Abel Soriaren dezima, euskaldunoi buruzko ziria, Txapelketetan zer puntuatzen den gehien. Orain, dezimak osatzerakoan ere, kontuan hartu beharko dituzue…”. Eta, cuarteta bat osatzen jarri gintuen, baita kopla bat osatzeko zailtasunak genituenok ere, baina taldeka. Denok egin genuen ahalegina, eta zenbaiti uste baino txukunago atera zitzaion. Martin arratsaldekora ere gelditu zela aprobetxatuaz, bestelako ariketa batzuk ere proposatu zituen, alegia metrika bertsolariari utzi eta gainerakooi errimatu beharrik gabe parte hartzeko bidea irekitzen zuten jolasak. Adibidez, Payak berak edo Martinek hitz bati buruzko metaforak botatzen zizkiguten, eta gainerakook metaforaren atzean zegoen hitza asmatu behar genuen. Gero, denok jarri gintuen metaforak egiten…
iruditzen zait”, azaldu zuen Irazuk.
Ilunabarrean Coliseo antzokian egin zen saioan Andoni Egaña, Jon Martin eta Fredi Paia aritu ziren dezimekin jolasean. Gidaria Xabi Paya izan zen, arratsaldeko tailerretan bezala, eta guk egindako ariketa batzuk errepikatu egin ziren Coliseoan, arratsaldean izan genuen giro ona bezala. Egañak, El txotos, -zarauztarrari mote hori jarri zioten-, apuru bat baino gehiago pasatu zuen Xabik bertso batean sartzeko lau esaldi eman zizkionean. Jon Martinek, arratsaldean entrenamendua izan zuen arren, besteek baino lan gehiago izan zuen metaforen jokoan, eta hiru bertso kantatu behar izan zituen euria deskribatzeko. Eta Fredi Paiak, bere aldetik, txupatxusaren goiko bola burua dela erakutsi zuen, besteak beste. Hirurak moldatu ziren txukun, errima eta eskema berriekin aritu behar izan bazuten ere, eta azkenerako “Bertsolantegi, Jon, Xabi, Andoni eta Fredi; Bertsolantegi, Jon, Xabi, Andoni eta Fredi” abestuaz, gidaria ere batu zitzaien, eta saioari, bukaera ere, dezimatan eman zitzaion.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 37
38 / B72
––
––
––
––
––
––
––
––
––
– r– gau eta tzo aa izio ad – tr
––
––
40 / B72
ri an i ho an rri zk 36 i z r o a a e , 19 ita n rg a nd ek e el ar irr ote a et o i ta , Tx zi iko tu en na . E ta er ik rib in ld ar iar U ak ri e k : M , I o, on eg na s d en rtz ar na ko ut rb Le n n e a a ut lo as gu ze ilix Ga ta a… om atu ri h tu z or E , B n la erat Xak ta a e fald e i a o e t m a r fa ol lo Ig ex er a y, Gr riz M rts a ta , L b an rle , au r, be tze e ol ra, ki a tza M ito er ak itz te az M ri e, ne es rriag , A ba arg Bob Amu Let abi X ik n Itu rr ki ia ro, a, ier , ka ue il st jai ab dia ba ra am Ca ri X in pa n f el Ma x, na en zte Fid se, Mar rrio u a zit oa, alte txo S b u La rto MGro Co
––
––
––
––
––
––
Etengabeko prestakuntza B72 / 41
––
42 / B72
â&#x20AC;&#x153;Bestalde, formatu berriak probatzen jarraitu beharra dago, batez ere irudia gehitzen dutenak. Adibidez, zergatik ez bideratu bertso jarriak videoblog batetik? Garai bateko kronista funtzioa bete liteke, sei minutuko emanalditxoan, Realaren partidua, AHTren lanak eta gaurkotasunik duen edozein gai edo albiste jorratuazâ&#x20AC;?.
1
936AN ERRENTERIAN TXIRRITARI EGIN ZIOTEN OMENALDIKO ARGAZKI FAMATUAN SARTU ETA HERNANIKO BERTSOLARI HANDIAREN ONDOAN ESERTZEA LORTU ZUTEN UNAI ITURRIAGAK ETA IGOR ELORTZAK, PHOTOSHOP-AREN LAGUNTZAREKIN. Eta ez hori bakarrik: Aitzol, Lexo, Telleri-Txiki, Basarri eta enparauekin batera, beren lagunak ere ekarri zituzten familia-argazkian ateratzeko. Mikel Laboa, Fidel Castro, Bob Marley, Xakilixut, Iribar, Corto Maltese, Marijaia, Maiatzaren leheneko amonak, Amuritza, Greta Garbo, Groutxo Marx, Xabier Lete, Maurizia eta Leon, Sarrionaindia, Xabineitor, Mafalda… Atzokoa, gaurkoa eta zuri-beltzezkoa; hangoa, hemengoa eta binetetakoa; Oteizaren apostoluak, Zabaletaren sherpa eta norbaiten zakurra; denak elkarren ondoan estutu, eta argazki kamerari begira. Lehen egunean jolas berriak, eta bigarrengoan molde berriak ezagutu ondoren, tradizioari buruz hitz egitea tokatzen zen hirugarrenean: “Tradizioa atzo eta gaur”. Eta horretarako Gu ta guta´raken bertso berriak eta lagun zaharrak diskoaren azaleko argazki-collage horretako bertsolarietako bati deitu zioten, Igor Elortzari. Argazkiaren izpirituari eta aniztasunari erreparaturik, ez zeukan zentzu handirik bertsolariak bakarrik jarduteak, eta, beste gabe, Mikel Markez abeslaria eta Jon Maya dantzaria ekarri zituzten kartela osatzeko.
“Lagun bertsozaleekin hitz egiten dudanean komentatzen diet, eta hala sentitzen dut, bertsolaritza antolakuntza mailan eredu bat dela inguruko beste kultur jarduerentzat, baina, ostras, herri bakoitzean berrogei
Bertsoa, trikitia eta dantza, hirurak ere euskal kulturaren adierazpen tradizionaltzat hartuak, hirurak euskal mundu tradizionalaren errepresentazioan, Artetaren margolanetan esaterako, ezinbesteko elementuak. Baina berehala argitu zuten hiru hizlari-ordezkariek, tradizionala eta modernoa kontzeptuek, kontzeptu kontrajarri gisa behintzat, ez dutela zentzu handirik gaur egun. “Modernotasuna ilustrazio garaian, duela mende bat edo bi sortutako kontu bat da, apur bat pasatuta dago, beraz” esan zuen Elortzak, “bi kontzeptuak kontrajartzea erabat artifiziala iruditzen zait” gaineratu zuen Maiak, “tradizioa eta sorkuntza elkarren osagarriak dira, elkar elikatzen dute”, bota zuen Markezek.
bertsolari egongo balira la letxe izango litzatekeela. Herri bakoitzean berrogei lagun inguruko
Junkeraren rock-a
dantza taldeak
Lehen hitzaldiari ekiterako orduan, ez zeukaten oso garbi nori tokatzen zitzaion, eta txanda birritan batak besteari pasatu ondoren, Mikel Markezi eman zioten hitza, garai bateko erromerietan bezala giroa berotzen hasteko ardura trikitiari tokatzen zitzaiola esanaz. “Bueno- onartu zuen Markezek irribarrez-, ba ni pixka bat trikitixa mugimendua nondik etorri den eta zertara iritsi den kontatzen saiatuko naiz, zeri deitu zaion moderno eta zeri tradizional azalduaz”.
ditugu, ordea. Dantza
Trikitia euskal tradizioa da, eta tradizio guztiak bezala betidaniko gisa ikusten du hainbatek, baina ez dira ehun urte baino askoz gehiago pasatu Euskal Herrira iritsi zenetik. Markezek azaldu zuenez, ezagutzen den lehen aipamen idatzia 1889koa da, Urkiolako erromerian Juan Carlos Guerraren eskutik acordeon novisimoa iragartzen duen kartel bat. “Bizkaian orain dela 20 urte hasi ziren instrumentuari trikitixa esaten, ordu arte filarmonikea esaten zitzaion”, esan zuen. Teoria asko daude nola iritsi ote zen. Batzuk Norteko ferrokarrilean lan egiten zuten piamontetarrek ekarri zutela diote, eta ba omen dago hau ilustratzen duen 1890eko argazkiren bat; eta beste
egia denik”.
44 / B71
taldeen krisiaren kontu horrek grazia egiten dit, ez dut uste
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 45
20. hamarraldian gramofonoa eta lehen irarketak etorri ziren: Serafin Aranzeta “Orimiño”ren “La voz de su amo”, “Trikitixa Guipuzcoa” Oriak, eta “Trikitixa Elgoibar” Gelatxoren gurasoek. 30. hamarraldian gerra etorri zen, eta herri kulturaren adierazpen gehienekin gertatu zen bezala, isilune luze bat. “Kontatzen batzuk Bilboko portutik sartu zela diote, denda bat behar dela horrelako zabalkunde bat emateko, eta denda hori Bilboko Zengotita izan zela.
dute gerraondoan Auntxak lurrean zulo
“Berehala hartu zuen bere lekua herri musikan. Erabilgarria zen, txikia eta arina, edozein tokitara erraz eramateko modukoa, eta baxuak zeuzkan, melodiari erritmoa gehitzeko aukera ematen zutenak. Danbolina, alboka eta gainerako instrumentuen errepertorioa jotzen zen hasiera batean, baina nahikoa azkar hasi zen errepertorio propioa osatzen”, kontatu zuen. Hirian musika bandaren konpetentzia zeukan, eta soinu handiak ere zabalkunde handiagoa izan zuen, baina, halere, baserri giroan arrakasta itzela izan zuen. “Ostatu, sagardotegi eta tabernak trikitixa eskaintzen hasi ziren, jendea erakartzeko, dantza eta koplarekin ere elkartu zen, eta debeku sozial nahiz erlijiosoetatik askatzeko, parrandarako musika bihurtu zen. Adierazgarria da, garai batean, trikitilariak ezkondutakoan erretiratu egiten zirela, bizitza desordenatuaren baitakotzat hartzen baitzen trikitia”, esaten jarraitu zuen.
46 / B71
bat egin eta bertan lurperatu zuela trikitia, eta ez zuela berriro atera hamar urte baino gehiagoan”.
20. hamarraldian gramofonoa eta lehen irarketak etorri ziren: Serafin Aranzeta <<Orimiño>>ren “La voz de su amo”, “Trikitixa Guipuzcoa” Oriak, eta “Trikitixa Elgoibar” Gelatxoren gurasoek. 30. hamarraldian gerra etorri zen, eta herri kulturaren adierazpen gehienekin gertatu zen bezala, isilune luze bat. “Kontatzen dute gerraondoan Auntxak lurrean zulo bat egin eta bertan lurperatu zuela trikitia, eta ez zuela berriro atera hamar urte baino gehiagoan”, komentatu zuen. Berpizkundea ez zen 60. hamarraldia ondo sartu arte iritsi. Euskal kulturaren berpizkunde orokorrarekin batean etorri zen trikitixarena ere. “Ez dok hamahiru” bezalako taldeek berpizkunde giroa sortu zuten, eta euskal irratiek lan handia egin zuten giro hori hedatzen. Trikitixari dagokionez Loiolako Herri Irratia izan zen aintzindaria, eta gero Arrate eta Segura bezalako beste irrati batzuk gehitu zitzaizkion”, esplikatu zuen. Lehen txapelketa 1970ean egin zen, eta Markezek “Txapelketen Aroa” deitu zuen bi hamarraldiko aldi berri bati eman zion hasiera. “Lehiak denetik ekarri zuen: haserretzeak, eskolen arteko borrokak, baina baita trebakuntza teknikoan izugarrizko aurrerapena ere. Bizkortu egin zen jotzeko modua, asko, eta soinu handiaren birtuositatera gerturatzea lortu zuten”. Pixkanaka pieza berriak sortzen hasi ziren txapelketarako. “Norbere piezak eta jakituria ezkutatzeko joera bazegoen, txapelketan berrikuntza bezala aurkezteko, eta espioitza kasuak ere bai, bata grabagailuarekin joan zela bestearen piezak lapurtzera halako erromeriara, eta horrelako kasuak. Baina 80. hamarraldian, ezkutatu beharrean, irakasteko jarrera nagusitu zen, eta lehen eskola handiak jarri ziren martxan”, esan zuen. Tapia, Sakabi, Epelde, Maltzeta, Laja, Martin… “Lehen irakasle profesionala, urte dezente lehenago, Elgeta izan zen. Baserriz baserri ibiltzen zen irakasten, eta mantenua, diru pixka bat eta puruak eskatzen zituen ordainez. Bera izan zen trikitixari eskala kromatiko osoa eman ziona ere instrumentuari bi botoi eta lau nota gehituaz. Gero beste hainbat ere ibili ziren, baina Laja eta Martinena izan ziren eskola handienak. Egungo trikitilari gehienak haien eskuetatik pasatakoak dira”, esan zuen. 90. hamarraldi hasieran bi disko garrantzitsu argitaratu ziren: Zabaleta eta Mutrikoren Elektriki eta Tapia eta Leturiaren Juergasmoa, gerora etorri denaren bideak ezarri zituztenak. Ordurako armonia berriak ari ziren zabaltzen, eta tradizionala-modernoa eztabaida puri-purian zegoen. “Gogoan daukat, adibidez, 80. hamarraldiaren bukaeran Junkerak rock jotzen zuela esaten zutela zenbaitzuk. Irudi batzuk ere badaude, txapelketa batean grabatutakoak: Junkera fandango bat jotzen ari da, eta publikoan tipo bat jaiki eta dantza xelebre batzuk egiten hasten da, hura rocka dela esan nahian bezala”, kontatu zuen pasadizoa. 90. hamarraldiaren hasieran ere bikoteak talde bihurtzen hasten dira, eta pixkanaka berbenetako ohiko taldeen lekua hartzen. “Lehenengo baxu jolea eta cajaritmosa, gero bateriarekin laukotea, hurrena gitarrarekin, orduan bai, rock jotzeko… taldeak onddoak bezala ugaritu ziren, eta baita trikitixa eskolak ere. Berbenetan Akelarre eta horrelako taldeen tokia hartzen hasi ziren, trikitia pop-rockarekin, funkiarekin, skarekin eta abar nahasten”, ekarri zuen gogora. Gozategik, Tapia eta Leturiak, Maixa eta Ixiarrek edota Etzakitek udako kanta izatea lortu zuen, Kepa Junkerak Emi bezalako multinazional batekin sinatzea, Japoniako sukaldaritza programa batek Alaitz eta Maiderren kanta bat aukeratu zuen bere sintonia gisa… Trikitixaren booma eta zabalkundea inor gutxik espero zezakeen eremuetaraino iritsi zen.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 47
48 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 49
Markezek, amaitzeko, gaur egun trikitixan bi joera nagusi bereiz daitezkeela komentatu zuen. Batetik, ahalegina sorkuntzan jartzen duena legoke, trikitiarekin esperimentu berriak egiten dituena. Adibide batzuk ere aipatu zituen: Gose trikitia eta elektronika nahastuaz, Esne beltza trikitia eta metala nahastuaz, eta abar. Bestetik, berreskurapenean zentratzen den joera legoke. Trikiti eta pandero bikote soilera itzulita, orain dela berrogei, hirurogei edo laurogei urteko pieza zaharrak, Oromiñoren lehen disko hartakoak esaterako, elkarri erakutsi eta zabaltzeaz arduratzen dena. “Interkomunikatuta daude bi joerok, berreskuratzea eta sortzea osagarriak baitira, baina bitasun hori, tradizioaren nahiz berrienaren apologiarena, bizi-bizirik dago egun ere”, esan zuen. Formatuei dagokienez trikitian gero eta aukera zabalagoa aurki daitekeela azpimarratu zuen, eta aukera zabal horretan denetariko joerak topa daitezkeela. “Areto handiko ikuskizun konplexu eta sofistikatuak aurkeztu izan dira, adibidez Junkerarenak. Baina, aldi berean, kasete formatuan argitaratzen dira, oraindik, zenbait lan: Kupelarena, adibidez. Alde horretatik esan daiteke, trikitixak ez duela mundu teknologikoki atzeratuenarekin, landa eremuarekin, beti izan duen harreman berezi hori erabat galdu. Eta hori ere interesgarria da”, adierazi zuen.
“Gaur egun hain azkar bizi gara, hain azkar bete behar dira egunkariko orriak, ematen baitu sorkuntza berri guztiak orain ari garela egiten, baina ez da horrela,
Berritik tradiziora
berrikuntza etengabe
“Ni Mikelek utzi duen tokitik hasiko naiz: gaur egungo egoeratik. Sei urterekin hasi nintzen dantzan, orain hogeitamar dauzkat, eta bitarte horretan ikusi ditudanak azaltzen saiatuko naiz ”, ekin zion Jon Mayak. Eta lau multzo bereizi zituen: dantza soziala, dantza erritualak, dantza taldeak eta sorkuntza.
eman izan da dantzaren munduan”, jarraitu zuen.
Lehenengoari dagokionez, bidean zerbait galdu denaren sentsazioa zuela aitortu zuen: “Egia da garai batean fandangoa, arin-arina, baltsa, mazurka, txotisa, pasodoblea eta abar askoz ere modu naturalagoan ikusten zirela plazan eta kalean”. Lehiaketak direla eta, dantzaren eredu gimnastiko bat nagusitu dela aipatu zuen, oin punten eta bertikalitatearen mesedetan molde jostagarriagoak baztertu dituena. “Zenbaitetan, badirudi, saiatzeko eskubidea oso ondo egiten duenak bakarrik daukala”, esan zuen. Bestalde, dantza taldeetako moldeak zabaldu direla esan zuen: korroan edo ilaran, talde handietan eta koreografia konplikatu samarretan egiten dela dantza. “Dantzaren funtzio soziala ez genuke alde batera utzi behar. Dantza harremanak egiteko da, dibertitzeko, ligatzeko. Eta, noski, korroan edo ilaran jarrita, eta talde koreografiak egiten jartzen bazaituzte, ba ‘jo, hola ez da ligatzen’ eta tabernara zoaz”, komentatu zuen irribarrez. Mayak komentaturikoaren harira behin Lazkaon ikusitakoa gogoratu zitzaion Markezi: “Etzakit kontzertua jotzen ari zen herriko plazan, eta ez zegoen arimarik ere, bakarrik ari ziren jotzen. Kale bat gora igo eta taberna, herrikoa, leporaino beteta. Barrura sartu eta Etzakiten diskoa jarrita, kanta bat bestearen atzetik. Seko harrituta gelditu nintzen…”. “Ez dut uste dantza tradizionalaren funtzio soziala galdutzat eman behar dugunik. Azken batean tabernan dagoen jendeak ere bere dantza egiten du, bestelako dantza batzuk egiten dira. Tradizionalaren tokia aurkitzen asmatzea da kontua, formulazio berriekin. Jende gazte asko eta energia asko nabaritzen dut dantza tradizionalaren inguruan, eta lor daiteke”, erantzun zion Mayak. Eta dantzaldi gidatuen fenomenoa aipatu zuen adibide gisa, Patxi Perez, Tapia eta hainbaten eskutik plaza denak betetzen ari dena.
50 / B71
Zunbeltz, Olaeta, Oianburu aipatu zituen, eta bakoitzak bere garaian bere saiakera egin zuela azpimarratu.
Dantza erritualari dagokionez Oñatiko Corpus egunekoa, Lesakako zubigainekoa, Otsagiko dantza lotua, San Juan bezperako dantzasoka, Arrateko Amaren dantza, eta Errenteriako inauterietako azeri dantza aipatu zituen adibide gisa. “Lehen aipatu dudan energia nabaria da dantza erritualek bizi duten loraldian. Arratekoa, adibidez, berria da, edo Errenteriakoak ez dauzka hainbeste urte, Oñatikoa ere ez da duela 70 urte edo duela 10 urtekoaren berdina… Kultur ondare bizia da dantza tradizionala, eta bizia da dantza egiten dutenek ez dutelako obligazioz egiten, gustura baizik, dantzak berreskuratu, gaurko beharretara moldatu eta disfrutatzeko gogoarekin”, esplikatu zuen. Dantza taldeen balizko krisiaz ere hitz egin zuen: “orain daukaguna lurrartze bat da, ez krisia”. Trantsizio garaian, euskaltasunaren aldarrikapen gisa, eman zen booma ikaragarria izan zela esan zuen, herri bakoitzean bi edo hiru talde zeudela bakoitza berrogei lagunekin eta berrogei emanaldirekin. “Zazpi lurraldetako dantzak ordu eta erdian formatua nagusitu zen, eta ikuskizun handiak egiten ziren”, adierazi zuen. Orain herri bakoitzean dagoela talde bat, eta ikuskizun txikiagoak baina bariatuagoak eskaintzen dituztela. “Lagun bertsozaleekin hitz egiten dudanean komentatzen diet, eta hala sentitzen dut, bertsolaritza antolakuntza mailan eredu bat dela inguruko beste kultur jarduerentzat, baina, ostras, herri bakoitzean berrogei bertsolari egongo balira la letxe izango litzatekeela. Herri bakoitzean berrogei lagun inguruko dantza taldeak ditugu, ordea. Dantza taldeen krisiaren kontu horrek grazia egiten dit, ez dut uste egia denik”, komentatu zuen irribarrez. Dantza talde horien garrantzia azpimarratu zuen jarraian, eta transmisioaren erantzule nagusiak direla seinalatu zuen, eta garai batean plazan edo etxean ikasten zena orain talde horien bitartez jasotzen dela gaineratu zuen. “Gaur egun hain azkar bizi gara, hain azkar bete behar dira egunkariko orriak, ematen baitu sorkuntza berri guztiak orain ari garela egiten, baina ez da horrela, berrikuntza etengabe eman izan da dantzaren munduan”, jarraitu zuen. Zunbeltz, Olaeta, Oianburu aipatu zituen, eta bakoitzak bere garaian bere saiakera egin zuela azpimarratu. “Bariazioak, saiakera pertsonalak, esperimentuak eta frogak beti eman izan dira, eta beti tradiziotik abiatuta, aurrekoek erakutsi digutena eta ondorengoei erakusten ari garena oinarri gisa hartuta”, esplikatu zuen. Tradizioaren eta modernotasunaren arteko eztabaida, beraz, erabat artifiziala iruditzen zaio, alegia sinplifikatze baten ondorioa. “Aipatu ditudan multzo horiek bakartuta eta sinplifikatuta bakarrik irits daiteke bat, ziurrenik nolabaiteko konplexu batzuetatik abiatuta gainera, horrelako ondorioetara. Tradizionala eta sorkuntzak elkar elikatzen dutela nabarmendu nahi izan zuen: “Gure taldean, sorkuntzara bideratua, zazpi dantzari gara, eta zazpiak dantza tradizionaletik gatoz. Gainera dantza tradizionaletik abiatuta sortzen dugu, sortu ere ez baita hutsetik abiatuta egiten. Bestalde, sorkuntzak ere elika lezake tradizionala, arrakasta daukanean, jendearengana iristen denean, beste norbaitek erabiltzen duenean tradizio izatera iris baitaiteke”. Auditorio eta antzoki zaharretan egotea, teknologia berriak erabiltzea, eszenografia eta musika berriak probatzea eta beste kultur adierazpen batzuekin elkarlana bultzatzea garrantzitsuak iruditzen zaizkiola esan zuen. Euren ikuskizunetara eta sorkuntza lan berrietara hurbildu eta dantza tradizionala ikusten bukatzen duen jendearen kasua komentatu zuen. “Ezagun
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 51
batek esan zidan: ‘Ba gustatu zitzaidan ikuskizuna, eta okerragoa dena, geroztik dantza tradizionaleko batera joan, eta han ere gustura. Nik uste nuen gorrotatu egiten nuela dantza tradizionala, baina…’”. “Ba ni harro nago dantza tradizionalaz, erantzun nion”.
“Gaur hemen gaude, bihar Perez-
Mafalda eta Txirrita
Reverteren liburu
Bertsolaritza modernitatean ondo kokatuta ikusten duela esanaz ekin zion Igor Elortzak bereari. Gerra aurretik Aitzol edo Monzon bezalako jendeak sagardotegitik antzokirako pausua emateari ekin ziola, 60. hamarkadan Alfontso Irigoienek, batez ere, txapelketari begira orain nagusi den formatua (agurra, ofizioak, bakarkakoak gaia emanda eta abar) formulatu zuela, eta 80. hamarkadan Amuritzak aldaketa narratibo estetiko sakona eman zuela aipatu zuen. “Batzuk mania handia daukate gauzak zerotik sortuko balira bezala aurkezteko, eta bide horretatik, Amuritzaren ondorengo 28. urtean gaudela esango nuke nik”, bota zuen irribarretsu. Elkartea, bertso eskolak, zabaltze geografikoa, komunikabideetako presentzia, dibertsitatea… “Komunikabideen bidez jende berriarengana, belaunaldi berriengana iristen zara, eta pentsaera berriak, tradizio berriak sortzen dira”, esan zuen.
batean oinarrituriko film bat ikustera joango gara, etzi R.E.M. ikustera BBK liveen, eta gero Junkerak diskoa multinazional batekin
Euskal kulturgintza eta transmisioari buruzko jardunaldi batzuetan egona zela aipatu zuen, eta gai hauei buruz, kultura eta tradizioa ikusteko moduak berritu beharraz, buruari buelta batzuk ematera eraman zuten hitzaldiak, eztabaidak eta irakurketak jaso ahal izan zituela handik. Hiru testu aipatu zizkigun: Joseba Zulaikaren Carnaval, Eduardo Apodakak Uztaro aldizkariaren 44. zenbakian argitaraturiko Euskal kulturgintzaren izaeraz eta zereginez eta Canclini argentinarraren Culturas híbrida’.
atera behar duelako mesfidantza sortuko zaigu. Ez da oso koherentea”, esan
Kultura guztiak direla hibridoak esan zuen, denek dutela bertakotik eta kanpokotik, tradiziotik eta sorkuntzatik. Gainera globalizazioarekin eta masa kulturarekin muga guztiak are lausoago bihurtu direla. “Saramasgo kultura jasoa da, baina best-seller bat ere bada, hiru tenoreek futbol zelaian abesten dute, raperoak Chomsky aipatzen du, eskulangileak Miroren minimalismoan inspiratutako lanak egiten ditu, Rolling-ak Marokora doaz inspirazio bila”, eskaini zigun adibide sorta. Bertsolaritza, edukiei dagokionez, hibridazioaren eredu izan daitekeela ere gaineratu zuen. “Orain baserritarraren kezka eguraldiari buruz, gero zientziarena nanoteknologiari buruz, hurrena Ibarretxeren enkargua jasotzera doala Superman Ajuria-enera… Askotan eskizofreniko suertatzen zaigu bertsolarioi, eta, agian, entzuleei ere bai, baina bueno, soziologoek diote XX. mendeko gaixotasuna neurosia izan bada XXI.ekoa eskizofrenia izango dela, eta alde horretatik, ez dakit ona ala txarra den, baina aktualak behintzat bagara”, esan zuen. Kultura denak hibridoak badira, kulturaren definizio guztiak artifizialak direla planteatu zuen jarraian. “Estatu nazioak eratzerakoan sortu ziren definizio horiek, aniztasuna zegoen lekuan eredu bat inposatzeko. Eta euskaldunok ez genuen, zoritxarrez, estaturik lortu, baina definizioak egin ziren: euskal kultura esan eta etortzen zaigun lehen irudietariko bat trikitixarena da. Baina Mikelek esan berri digu trikitixa 1890ean Piamontetik iritsi zela honaino. Beste irudi bat txalapartarena da, baina txalapartaren berreskura-
52 / B71
zuen.
pena berriagoa da oraindik, duela berrogei bat urtekoa. XX. mende hasieran euskal kulturaren lehen definizioa egin zuten pizkundearen protagonistek ez zuten kontuan hartu”, esplikatu zuen. Bertsolaritzari heldu zion jarraian: “Zein da bertsolaritzaz egun egiten den definizioa? Bat-batekoa, 10/8 eta 7/6, errima eta metrika jakin batzuk eta a capella. Baina hori eredu bat baino ez da, beste eredu batzuk ere erabilgarriak izan daitezke… kopla, edo bertso jarriak edo beste hainbat… Itzelezko garrantzia dauka horrek; definizio itxiek ez gaituzte mugatu baino egiten”.
Gozategik, Tapia eta Leturiak, Maixa eta Ixiarrek edota Etzakitek udako kanta izatea lortu zuen, Kepa Junkerak
Tradizioa beretzat langaia, tresna eta iturria zela esan zuen. “Bertsotan ari naizenean ez dakit noiz ari naizen Txirrita erreproduzitzen, noiz Aida telesaila, edota Andres Calamaro. Niretzat denak dira tradizio”. Jaso eta bere egindakoa, hori da bertsolariaren iturria, eta aldian-aldian behar duen iturrira jotzen du intuizioz. “Asko edan dut euskal kantutegitik, Txirrita ere miresten dut, baina nigan haiek bezainbesteko eragina izan dute 80. hamarkadako telesailek, edo Mafaldak, edo Bob Marley-k edo The Clashek. Horiek ez direla euskal kultura? Ez dakit, ziurrenik ez, baina tradizio garrantzitsuak dira niretzat, eta nire bertsokeraren parte dira”, azaldu zuen. Kontu hauek heterodoxoegiak iruditzen zaizkionak bere buruarekin zintzoagoa izan beharko lukeela ere gaineratu zuen. “Gaur hemen gaude, bihar Perez-Reverteren liburu batean oinarrituriko film bat ikustera joango gara, etzi R.E.M. ikustera BBK liveen, eta gero Junkerak diskoa multinazional batekin atera behar duelako mesfidantza sortuko zaigu. Ez da oso koherentea”, esan zuen.
Emi bezalako multinazional batekin sinatzea, Japoniako sukaldaritza programa batek Alaitz eta
Sarasuaren esaldi bat gogora ekarriz, tradizioa bizitzeko dela eta ez irauteko, esan zuen. Eta tradizioa biziberritu eta aldatzeko dagoela gaineratu zuen. “Baina biziberritzerakoan, aldatzerakoan, eta nahasketa horiek burutzerakoan ikuspegi kritikoz jokatu behar da beti. Kontuan hartu behar da gurea baino kultur eredu indartsuagorik badagoela, hots, botere erlazioak daudela kulturen artean. Gu bi bider ahulagoak gara: estaturik ez dugulako batetik, eta gutxi garelako, edo gaurko terminoetan merkatu oso txikia garelako, bestetik”.
Maiderren kanta bat aukeratu zuen bere sintonia gisa… Trikitixaren booma eta zabalkundea inor gutxik espero zezakeen eremuetaraino iritsi zen. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 53
“Estatu guztitik etorritako jendea zegoen bertan, estatuko jende modernoena, eta ikuskizuna oso sofistikatua izan zen. Gu pixka bat pardillo sentitzen ginen han, baina ez ginen Tradizioari buruz hitz egiterakoan iraganari begiratu beharrean etorkizunari begiratu behar zaiola bota zuen jarraian, eta asmo horrekin, bertsolaritzak hurrengo urteetan izan litzakeen erronken dekalogo bat ekartzera ausartzen zela. Puntu hauek azaldu zituen: BAT. Heterodoxia eta autogestioarekin jarraitu. “Norbere errealitatea ezagutzeko biderik onena da autogestioa, eta garrantzitsua iruditzen zait antolakuntza-lanek zenbat neke ematen duten jakitea ere. Bestalde, bertsolaritzaren mugimendua bertsolarion esku izateko modu bakarra da, merkatua edo bitartekarien interesen mendean ez erortzeko, eta hori gero eta garrantzitsuago bilakatuko da”.
beldurtu, eta dantza erabat tradizional bat egin genuen, korbata eta trajearekin jantzita, baina erabat tradizionala. Ba han
BI. Funtzio sozialari eutsi. Dekoratiboa baztertu. Herri-kultura izaera zaindu. “BECeko Finalean zaleen artean egin zen inkestan % 50ek herri kulturatzat zuen bertsolaritza, % 25ek euskal tradiziotzat, eta beste % 25ek arte modernotzat. Herri izaera horri eustea ezinbestekoa iruditzen zait, herriko plazan daukagun tokiari ondo eustea. Bertsolaritzak jai, politika, esperimentatze artistiko eta abar izaten jarraituko du, gizarteak eta bertsolariek hori estimatzen duten bitartean. Baina funtzio dekoratiboari uko egin behar diogu: ez dakit zein sagardo egunetan, eszenografiaren edo liturgiaren parte izatea, inork entzuten ez dituen konpromisozko bertso batzuk kantatzeko… Zenbaitetan ezetz esaten jakin behar da” HIRU. Definizioei buelta asko eman eta berregituratu. “Gaur bezala: zer da tradizioa?, zer da modernoa?, zer da ekarpena?…”.
zegoen jendeari, eta hurrengo egunetan prentsan atera ziren kritikei ikuskizun guztizko modernoena, aurrerakoiena eta garaikideena geurea
LAU. Edozein hedabiderekin konplexurik gabe egin lan. Komunikabideak, teknologia berriak. “Onartu behar dugu gu ere masa kultura garela, zezen plazak betetzen ditugula eta telebistan irteten garela, eta ez gaudela kontu horiek baztertzeko moduan, nahiz eta zenbait gauza ez asko gustatu. Bestalde, formatu berriak probatzen jarraitu beharra dago, batez ere irudia gehitzen dutenak. Adibidez, zergatik ez bideratu bertso jarriak videoblog
54 / B71
iruditu zitzaien”.
batetik? Garai bateko kronista funtzioa bete liteke, sei minutuko emanalditxoan, Realaren partidua, AHTren lanak eta gaurkotasunik duen edozein gai edo albiste jorratuaz”. BOST. Interkulturala eta interdisziplinarioa lantzen jarraitu artistikoki zein estrategikoki. Aldibereko itzulpena. Saio eleaniztunak. “Hemengo erdal komunitatearekin dugun harremanari buelta batzuk eman beharko zaizkio. Serio. Adibidez: seme-alabak euskaldunak eta gurasoak erdaldunak dituen familia batek ez al luke Hitzetik hortzera errazago ikusiko horrek erdarazko azpititulu batzuk izango balitu? Edo, mediorik balego, ez al litzateke interesgarria saio batzuetan aldibereko itzulpena bultzatzea? Edota ez al luke lagunduko Koldo Izagirrek “territorio enemigo” deitzen duen horretan inkurtsio batzuk egiteko, Correon azaldu edo publiko berria erakartzeko kanpoko artistekin elkarlanean saio eleaniztunak planteatzeak, ipuin kontalari galiziarraren ikuskizunean pertsonaiak euskaraz bertsotan jartzeak, adibidez? SEI. Heziketa, ikerketa, gogoeta. ZAZPI. Dibertsifikazioa eta 0-80 formatua. “Orain arte publiko guztientzat kantatu izan dugu, baina dibertsifikazioa jada martxan dagoen gauza bat da. Publikoaren fragmentazioa, saio tematikoak, bertsolarien espezializazioa… Fredi Paia, Uranga eta beste hainbatek eginiko saiakerak hor daude, eta positiboak dira, sakondu beharrekoak. Baina publikoaren osotasun hori ere bada altxor bat, oso toki gutxitan gertatzen dena. Gutarraken kontzertuetan, adibidez, hemezortzi urteko gaztetxoa eta hirurogeita hamar dituen gizona etorri bazaizkigu, bertsolariak garelako etorri direla badakigu. Hori ere zaindu beharra dago. ZORTZI. Estetika eta mezua. “Estetika edo forma zaintzea, lantzea eta berritzea ezinbestekoa da. Mezua edo edukia zaintzea, lantzea eta berritzea da inportanteena”. BEDERATZI. Egin barik ondo egin. “Gauzak ondo egitea edo gaizki egitea berdin kostatzen dela esatea, gezur biribila da. Gauzak egiteko denbora hartu behar izaten da, eta lana… Gaur egungo abiadurarekin badirudi gauzak egitea dela garrantzitsuena, baina garrantzitsuena gauzak ondo egitea da, behar den denbora eta lana hartzea”. “Eta hamargarrena: eskerrik asko arretagatik, eta goazen kafe bat hartzera”, esanez bukatu zuen.
‘Morris’-ak eta koplak Kafearen ondoren, ez zen denbora askorik gelditzen mahaingururako, hiruak ere zabal eta mamitsu aritu baitziren beren hitzaldietan, baina gidari lanak tokatu zitzaizkion Iñaki Apalategik berehala jarri zituen lanean: “ez al zaizue iruditzen, oraindik ere, zenbaitek mespretxu pixka batekin ikusten dituela tradizional esaten zaien kultur adierazpenak?” Jarrera hori oso marjinaltzat zuten hirurek. “Muturretako jarreretatik, tradizioa edo sakralizazioa, edo museoetan ezkutatu nahi dutenen aldetik etor daitezke horrelakoak etortzekotan”, esan zuen Elortzak. “Norbere burua
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 55
56 / B72
Araba kalea, 35 ZARAUTZ • Gipuzkoa Tfnoa. 943 894 937 Faxa 943 894 941 E-mail zarautz@harrespil.net
Amilaga, 39 20570 BERGARA • Gipuzkoa Tfnoa. 943 761 299 Faxa 943 761 299 E-mail harrespil@harrespil.net
nabarmentzeko eta bestelako hutsuneak estaltzeko ere izan daiteke”, Mayak. “Akonplejaturen bat”, Markezek. Kontu horien inguruan pasadizo bat gogoratu zitzaion dantzariari: “Southampton-en izan nintzen behin, emanaldi batzuk egin eta ikastarotxo bat ematen. Izugarrizko kontsiderazioarekin tratatu gintuzten, eta ikastaroan, Gipuzkoako dantzasoka zen, bertako gazte mordo bat izan genuen. Banekien bertan bazela Morris deituriko dantza tradizional zahar bat, eta dantzariren bat ezagutu nahi nuela komentatu nien. Ezin zuten sinetsi ere egin. “Baina nola? Mozkor batzuk zirela, izugarri gauza atzerakoia zela…”. Dantzasoka ikasi nahi zuten, baina eurena ez zuten ikusi ere egin nahi. Ukazioak gauza berrien bila egiten duela batzuetan komentatu zuen Elortzak, baina zenbaitetan alderantzizko bidea egitea ere suerta litekeela: kanpotik datorrenarentzat tradizio bat erabat berritzailea izatea. “Oso garrantzitsua da nondik zatozen, zerk liluratzen zaituen… Ibarretxek erabiltzen dituen “egitia” eta “esatia” horiek, adibidez, euskaldun berriaren sindromeak dira”, esan zuen. Beste pasadizo batekin ilustratu zuen Mayak Elortzak esandakoa: “Gogoratzen naiz, joan den urtean, Max sarietan dantza egitea tokatu zitzaigula Euskaldunan. Estatu guztitik etorritako jendea zegoen bertan, estatuko jende modernoena, eta ikuskizuna oso sofistikatua izan zen. Gu pixka bat pardillo sentitzen ginen han, baina ez ginen beldurtu, eta dantza erabat tradizional bat egin genuen, korbata eta trajearekin jantzita, baina erabat tradizionala. Ba han zegoen jendeari, eta hurrengo egunetan prentsan atera ziren kritikei ikuskizun guztizko modernoena, aurrerakoiena eta garaikideena geurea iruditu zitzaien”.
“Hemengo erdal komunitatearekin dugun harremanari buelta batzuk eman beharko zaizkio. Serio. Adibidez: seme-alabak euskaldunak eta gurasoak erdaldunak dituen familia batek ez al luke Hitzetik hortzera errazago ikusiko horrek erdarazko azpititulu batzuk izango balitu?
Trikitilari zaharrek modarik berrienak ere bereganatzen dituztela aipatu zuen Markezek. “Aurrekoan Lajaren semeak kontatzen zidan aitak Pixka bat es muchoren grabazioa eskatu ziola, alde askotatik entzun zuela, eta hurrengo erromerian eskatu egingo ziotela… Eta beti egin dute horrela. Altzolako erromerian Tractor amarillo, Ricky Martin eta Bisbal entzun ditzakezu Elgeta edo Tapiaren piezen ondoan”, esan zuen. Elortza ez zegoen erabat konforme. “Pixka bat es mucho bera ez zait oso ideia biribila iruditzen. Ez dakizuna ikastea ona da, baina ez zarena izaten saiatzea txarra. Modaren mende erortzea ez zait berritzeko bide egokia denik iruditzen”, esplikatu zuen. “Baina Beltranek esan zuen bezala: ez bada aldatzen ez da mantentzen”, erantsi zion Markezek, eta biziberritzeari buruzko gogoetekin jarraitu zuten. Diziplina arteko lanaz hasi ziren jarraian. Eurenak betidanik ondo konpondu izan zirela komentatu zuten, eta Mikel Markezek kopla atera zuen mahai gainera: “argazkiak bezala dira: pieza loturarik gabekoak. Javier Kaltzakortak esaten zuen kopla bakoitza perla bat dela, eta jarraipena perladuria”. “Zinemaren eraginez idatzian sintesia eta plastikotasuna bilatzen ari diren bitartean, guk bertso motz bat moduan ikusten dugu kopla. <<Mendi altuen edurre, bota surtara egurre/alaba galantenak mutil zantarraren beldurre>>. Hogei segundoko iragarkia da, irudi, plastikotasun eta mezuz betea; baina apenas lantzen dugun, ez dugu kopla zaharren modua geureganatu…”, gehitu zuen Elortzak. Eta ez zen askoz gehiagorako denborarik izan, Sustrai Colina eta Amets Arzallusekin, Unai Elizasuk gaiak jarrita, bertso bazkari esperimentala baikeneukan zain Artola jatetxean.T
58 / B71
Edo, mediorik balego, ez al litzateke interesgarria saio batzuetan aldibereko itzulpena bultzatzea?
o k a d u n e r u Eh ikastaroa.
60 / B72
bertsolarie Denbora epe lab batean b k euren sormen ur batean egin b pare bateezeroentzako eskulana, baina ez direhar izaten dute minutuanko epea zeukan b titz bat idatzi eta a bakarrak. Garai distantzia bidali beharko duulegariak, baina obidaltzeko, egun bat, gaur pixka bat ematen e-mailez. Garai brain hamar k aldiberek o idatziak, SMSa bazigun ere, pen atean idatziak o teknologia komunikazioa dir, txat-a, blog-a, mtsatzeko tregua Jendaurre berriek â&#x20AC;&#x2DC;inprobis a kasik. Presaka essenger-a, a dira baka an aritu behar iza tzeraâ&#x20AC;&#x2122; garamatzatbizi gara eta teknikariarrak. Irakasleak klaten dute bertsolare etengabe. â&#x20AC;˘ produktu k politikariekin bil sea ematerakoaniek, baina ez a egin beha saltzen ari den kera egin behar du, euskara aurrean mr duen kultur taldomertzialak edo aenean, bere ere, ondo oldatzen jakin beeko kideak ere beurkezpen bat s bakarrak, egindako lana ez harra daukate. Ba teen begiraden b b a esperient aina bai eskarm ita berez saltze ita gainerakoek z Miramarr iatik, gogoetetatikentu handikoak, en. â&#x20AC;˘ Ez dira 29an. Ba ekarri nahi izan eta bilaketetatik ta euren e ikastaro b rtsolariek emanikzituzten abuztuarejasotakoak bulegari, at irakasle, euskao etengabeko presn 28 eta hitzaldiakkulturgintzako kidra teknikari, kometakuntza e rt bukatuta koan, noseta gainerakoentz zial, at ki, bertso bazkaria. . Eta
Etengabeko prestakuntza B72 / 61
62 / B72
Joxerra GARZIA Liburua argitaratu du Joxerra Garziak: “Jendaurrean hizlari: ahozko komunikazio gaitasuna garatzeko eskuliburua”. Bertsolaritza baino mami eta xede orokorragoak ditu lan honek, baina abiapuntua bertsolaritzan, Sarasua eta Egañarekin gai-jartzaile eta gogoetakide bezala egindako ibilbidean, dauka. Hortik sorturiko kezka konkretuak “Zozoak beleari” gogoangarri hartan jaso zituzten bi bertsolariek, eta orain, irakasleak, kezka haiei erantzuteko osoturiko mapa orokorra eskaintzen digu, komunikazioaren teorien laguntzaz sistematizatua.
64 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 65
66 / B72
â&#x20AC;&#x153;Euskaldunok beti izan dugu nolabait marketingaren eta holako kontuen kontrako kontsigna moduko bat, esanaz bezala gauzak ondo egiten badituzu berez saltzen direla. Baina gaur egungo gizartean gero eta argiago ikusten da egindako hori saltzen asmatzen ez baduzu jai daukazulaâ&#x20AC;?.
A
spaldidanik ari gara entzuten ahozkoak gero eta indar gehiago duela idatziaren aldean. . Aspaldi baino lehenagotik. Idatzia komunikazioaren nagusitasuna berrehun urteko bolada txiki bat baino ez da izan gizateriaren historian. Ilustrazioan hasi eta joan den mende erdira arte. XX. mendeko teknologia berriek, telefono, zinema, irrati eta telebistak itxi zuten idatziaren parentesi hori, joan den mendearen erdialdean. Orain, eta XXI. mendeko teknologia berriekin, internet, sakelako telefonoa eta beste hainbatekin, aldatu direnak denbora eta espazioaren mugak izan dira. Ahozkoa da komunikazioa, eta ahozkoa ez ezik aldiberekoa, aintzinako komunikazio aurrez aurrekoan gertatzen zen bezala.
Bertsolarien sorkuntzarako denbora eskasia hori gero eta fenomeno orokortuagoa da beraz. Denbora eskasia hori gero eta estrukturalago ari da bihurtzen alor guztietan. Garai batean bezeroentzako eskutitz bat idatzi eta bidaltzeko egun pare bateko epea zeukan bulegariak, baina orain hamar minutuan bidali beharko du e-mailez. Patxadan idatzitako eskutitza izan edo arrapaladan idatzitako e-maila izan, ordea, helburua beti berdina da: hartzailearengan eragitea, eta horretarako gaitasun batzuk eskatzen ditu, eskoletan, zoritxarrez, oso gutxi lantzen direnak. Ikasleei erakusten zaiena euskararen gramatika da, eta estutzen direnean, horixe ateratze dute, dotore, zuzentasun ponposo batekin, egitea. Mailua erabiltzen ari dira kortxoa ateratzeko. Presaka bizi gara eta teknologia berriek ahalbidetzen duten aldibereko komunikazioak, inprobisatzera garamatza etengabe. Idatzia ere, txatetan, blogetan, bat-batekoa daâ&#x20AC;Ś Eta bertsolariei tokatzen zaien beste baldintza bat ere, jendaurrean aritu beharra, gero eta orokortuagoa dago: gero eta aurkezpen, hitzaldi, bilera, salmenta gehiago dago. Hitzaldiko entzuleen artean irakasle pilo bat, politikoren bat, kazetariren bat, euskara teknikariak, komertzialak, medikuren batâ&#x20AC;Ś ikusi ditut. Jendaurrean inprobisatzeko klabe batzuen bila etorri da jende hau guztiau. Ikastaroak logika horri jarraitzen dio: Bertsolaritzak, orokortzen ari diren baldintza horiei definizioz aurre egin behar izan dienak, bere esperientziak eta gogoetak eskaintzen dizkio denbora eskasian eta jendaurrean aritzea tokatzen ari zaion beste edonori. Euskaldunok beti izan dugu nolabait marketingaren eta holako kontuen kontrako kontsigna moduko bat, esanaz bezala gauzak ondo egiten badituzu berez saltzen direla. Baina gaur egungo gizartean gero eta argiago ikusten da egindako hori saltzen asmatzen ez baduzu jai daukazula. Etxenike, bai, zientzialari ona izango da, seguru, baina saltzaile bikaina ere bada, eta hortik lortu izan ditu zientziarentzat beste hainbatek lortu ez dituenak. Jendea ohartzen hasita dago kontu hauen garrantziaz, eta horren bila etorri dira. Edonor iritsi al daiteke komunikatzaile txukuna izatera? Txukun samarra izatera behintzat bai, baina lanik gabe ez. Behar den aurrelana eta aldian aldiko kalkuluak eginaz normalean asmatu egiten da. Porrot gehienak komunikazioaren arauak ez ezagutzetik datoz.
68 / B71
Ez dakit komunikazioa zientzia den ala ez den, eta ez naiz sartuko eztabaida horretan, baina garbi dago arau batzuk badituela. Arraunketa ere ez da zientzia, baina ez du balio edozein modutan arraun egiteak, norabait iritsi nahi bada behintzat. Arazoak denok izaten ditugu. Bertsolarientzat arazoa izan liteke nola bildu ideia potolo bat 18 silabatan, eta Euskadi Gazteako esatariarentzat izango da kantu bat zein bikaina den 18 modu desberdinetan esatea. Bakoitzak bere problemak dauzka, baina komunikazio kontu hauetan, nire ustez, arrisku handiena da anekdotaren mailan gelditzea: â&#x20AC;&#x153;jo beira ze problema daukagunâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;? eta problema hori edozein komunikaziok dauzkan arazo, arrisku eta zailtasunen panorama orokorrean kokatzen ez jakitea.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 69
Esaten da hanka sartzetik asko ikasten dela, baina hori gezurra da, ikasten da hanka sartu eta gero ateratzen asmatzen badugu. Ohitu behar gure akatsak argituko dizkigun mapa orokor bat erabiltzen, gaitasun ezberdinak lantzen, egoera bakoitzaren analisia egin eta analisi horren arabera jokatzen… Kortxoa mailuarekin atera nahian dabilena gaizki dabil, matxura guztiak destorniladorearekin konpondu nahi dituena ere bai…
“Ez dakit komunikazioa zientzia den ala ez den, eta ez naiz sartuko
Mapa orokor hori, komunikazioaren teoriaren eskema orokor bat, argitaratu duzun liburuan eskaintzen duzu. Noiztik aplikatu izan dituzue teoria horiek bertsolaritzan? Behetik gorako istorio bat izan da. Niri askotan tokatu izan zait, batez ere, Jon Sarasua eta Andoni Egañarekin ibiltzea, ni gai jartzen eta haiek bertsotan. Eta esperientziak askotan gogoetara eraman izan gaitu: Saio batetik irten eta “jo ba, gai hori ondo zegoen ba, bertsoak ere txukunak ziren, baina jendea erabat hotz gelditu da”, edo “jo ba, betegarri moduan eraman dugun gai honekin kristoren jolgorioa sortu da” eta bertsoak aztertu eta “ez ziren ba beste mundukoak”… Ezinegon eta hanka sartze horietatik eztabaida eta lan kolektibo bat egon da. Zozoak beleari liburu hartan sistematizaziorik gabe baina ikuspegi hori ia osorik dago. Liburu honetan egin dudana sistematizazio eta orokortze bat izan da…
eztabaida horretan,
Nik uste prozesua hori izan dela; ez da izan hartu teoria eta ea nola txertatzen dugun hemen. Arazoak pilatzen zihoazen bertso saioetan, eta azkene-
iritsi nahi bada
baina garbi dago arau batzuk badituela. Arraunketa ere ez da zientzia, baina ez du balio edozein modutan arraun egiteak, norabait
behintzat”.
70 / B71
an marko erdi teoriko batera iritsi gara, gauzak hobeto ulertzen laguntzen diguna. Besterik ez da, beste munduko maravilla bat ez da. Bertsolariek, oro har, jarraitzen al dituzte arau horiek? Lehenago, nik uste, intuizioz asmatzen zituzten gauza asko eta asko. Duela hamar urtetik hona gehiago hitz egin izan da kontu horien inguruan, gogoeta gehiago egin da, eta praktikara eraman izan dira hainbat kontu. Esperimentu batzuk ere egin izan dira, eta arauak hausteko saiakera batzuk ere bai, azken batean arauak hautsiz lortzen baita bikaintasuna, hori baita jenialtasunaren ezaugarririk garrantzitsuena. Baina arauak taxuz hausteko, ezagutu egin behar dira arauak, arauak haustea eta arauak puskatzea ez baita gauza berdinaâ&#x20AC;Ś Gaur egun, maila batetik gorakoetan behintzat, autokontzientzia eta analisi minimo bat egiten ez duen bertsolaria gaizki ibiliko da. Nolakoa behar du izan komunikatzaile on batek? Komunikazio gaitasuna aldian aldiko egoeran komeni den guztia behar den bezala antolatzeko arte bezala definitzen da. Ez da diskurtso bat, komunikazio egoeratik onik ateratzeko fabrikatzen dugun horri deitzen zaio diskurtsoa, fabrikatzeko artea; ez da adierazkorra izateko arteaâ&#x20AC;Ś horien guztien batura da. Testu hutsetik ahozko diskurtso inprobisatura ez dago etenik, dena gaitasun multzo baten lanketaren ondorioa baita. Ez dago inprobisatzen ikasterik, aurrez diskurtso edo testu onak lantzen ikasten ez badaâ&#x20AC;Ś
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 71
Teoria bakarrik ez da aski, elbarria baita: argitzen du baina ez daki joaten. Praktika bakarrik ere ez da aski, itsua baita: joaten da, baina behin eta berriro sar daiteke hanka toki berean. Beraz, biak behar dira. Mapa orokor bat behar da eta etengabeko trebakuntza. Eta kalkulua, geure xedearen, entzulegoaren, dauzkagun baliabideen eta komunikazio egoera bakoitzaren inguruko kalkulua.
â&#x20AC;&#x153;Teoria bakarrik ez da aski, elbarria baita: argitzen du baina ez
Komunikazio alorrean taxuzko galdera bakarra dago: funtzionatzen du ala ez? Kalkuluan huts egiten dugulako ateratzen zaizkigu funtzionatzen ez duten gauzak, edo kalkulurik egin ez dugulako.
daki joaten. Praktika
Baina, posible al da inprobisatzen ikastea? Ez al da, neurri handi batean behintzat, berezko dohain bat? Komunikatzeko gaitasuna ikasitakoa da berezkoa baino gehiago, eta inprobisatzeko gaitasuna ikasketa horren azken gradua litzateke.
aski, itsua baita:
bakarrik ere ez da
joaten da, baina behin eta berriro sar
Zenbaitzuk inprobisazioari garrantzia kentzen diote, eta aldi berean ezinezko bihurtzen dute. Azkar jardutea eta diskurtsoa egituratu gabe osatzea ezinbestean elkarren eskutik doazela diotenean, adibidez. Bertsolariak, ikusi besterik ez dago, komunikazio eraginkorrak planifikazio zehatza eskatzen duela beti, baita diskurtsoa antolatzeko segundo gutxi batzuk ditugunean ere. Beraz, argi utzi behar da, aldez aurreko prestakuntzarik gabe, ideiak burura etorri ahala jardutea ez dela inprobisazioa, lardaska baizik, eta inprobisazioa, horretarako behar diren protokoloak eta aurretiko prestakuntzak, landu daitezke.
daiteke hanka toki berean. Beraz, biak behar dira. Mapa orokor bat behar da eta etengabeko
Beste kontu bat da, zenbaitetan porrota hizlariaren baitan egotea. Badaki kalkulatzen, badaki hitz egiten, teknika badauka, baina izutu eta kolapsatu egiten da. Hor autoestima lanketa bat izango litzateke falta dena, baina hori bihar azalduko du Kikek. Nik igerian ikasteko teknika batzuk azaldu ditut; hidrofobia gainditzeko teknikak Kikeren kontuak dira. Dekatloia ere aipatu duzu hitzaldian. Horrekin esan nahi nuen formula magiko eta urrezko araurik ez dagoela komunikatzaile on bat izaten ikasteko. Lehen komentatu dudan bezala alderdi ezberdin asko landu behar direla, alegia. Kinesia edo gorputz espresioa lagungarria da komunikazioa indartzeko, baina hori bakarrik lantzen baduzu, lanerako daukazun erreminta bakarra destorniladorea baldin bada, jai dago. Diskurtsoa lantzen ikasi beharko duzu, xedea identifikatzen, analogia erabiltzen. Bestalde komunikazioak formatu ezberdin ugari ditu gaur egun, eta gero eta gehiago estimatzen da formatu ezberdinetan moldatzeko gai izatea. Horrela 100 metroko proba daukagu, publizitatean erabiltzen dena adibidez, eta 10.000 metrokoa politikariena bezalako diskurtso luzeetan erabili behar dena. Eta 100 metrorako ikasitakoak ez dizu balio 10.000 metrorako, edo altuera jauzirako, edo luzera jauzirako. Egin ohi diren hutsen zerrenda bat ere egin duzu. Zein dira garrantzitsuenak? Larriena xederik eza litzateke, zer komunikatu nahi dugun, zertarako ari garen komunikatzen ez jakitea. Senecak esaten zuen bezala haize onik ez
72 / B71
trebakuntzaâ&#x20AC;?.
dago nora joan nahi duen ez dakienarentzat. Honek huts egiten badigu beste guztiak alferrik daude. Xede okerra hartzea izan daiteke beste bat. Tradizionalki hiru xede bereizi izan dira: irakatsi, pertsuaditu eta entretenitu. Gaur egun ez dago inor pertsuaditzerik inor delako hori entretenitu gabe. Galdetu publizistei bestela. Eta irakaskuntzan ere beste hainbeste. Gai baten inguruan zenbat dakien erakusteko ari dena xedean okertuta dabil. Beste bat: gai bati buruzko argudioak gai horren barruan bakarrik bilatzea. Tipo batek esan zuen munduan idatzi eta esan diren guztiak hiru gairen inguruan direla: heriotza, maitasuna eta denbora. Ez dakit hainbeste sinplifika daitekeen, baina garbi dago gu baino lehen, edozein gairi buruz, jende mordo bat aritu dela. Zerbaitetaz gauza berri bat esatea oso zaila da, zerbait ustez tokatzen ez den toki batera ekartzea, ordea, ez da hain zaila. Hori da egin behar dena. Almazena goraino bete beharra dago, edukiz eta bitartekoz, eta analogiaren giarrea indartu. Filmak ikusi, irakurri, jende askorekin egon, gero eta arraroagoak izan orduan eta hobeto, eta horietatik jasotakoak, ustez loturarik ez duten bestelako gaiekin lotu. Memoriaren kudeaketa baino ez da sormena, eta analogiak sortzeko gaitasuna da inprobisatzeko gaitasuna.
“Ez dakit hainbeste sinplifika daitekeen, baina garbi dago gu baino lehen, edozein
Gehiago ere badaude. Egituraketarekin ere kontuz ibili behar da. Apaiz erretzailearen adibidea erabili ohi dut hori azaltzeko. Apaizak nagusi bati galdetu zion ea errezatzen zuen bitartean erre zezakeen, eta ezetz erantzun zion hark. Gero, beste nagusi bati ea erretzen zuen bitartean erreza zezakeen galdetu zion eta “horretarako beti da tenore” jaso zuen erantzuna… Diskurtsoa norberaren ikuspuntutik antolatzea, orokorkeria, eskakizun teknikoetan itotzea, naturaltasunik eza, gutxieneko hizkuntza zuzentasunik eza, xede taldea ez kontuan hartzea… saihestu beharreko asko daude.T
gairi buruz, jende mordo bat aritu dela. Zerbaitetaz gauza berri bat esatea oso zaila da, zerbait ustez tokatzen ez den toki batera ekartzea, ordea, ez da hain zaila. Hori da egin behar dena”. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 73
Amaia AGIRRE â&#x20AC;&#x153;Sormen indibidualaren prestakuntza kolektiboaâ&#x20AC;? hitzaldia eman zuen Amaia Agirrek. Duen zuen izenburua esperientziaz baliatuz hitz egin zigun. Bertso eskolako ikasleei, maila pixka bat hartzen dutenean, bertsolari talde pila bat dagoela, eta beste nonbait ere probatzeko esaten diela kontatu zuen, horrela egiten dela-eta aurrera. Hark ere, hamazazpi-hemezortzi urte zituenean, bertsotan egiteko eta ikasteko amorrazio bizian zegoenean antzeko gogo eta asmoak zituen jendearekin topo egitea izan omen zuen bere lehen lana.
74 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 75
76 / B72
â&#x20AC;&#x153;Bertsolari izatea ez da bertsotan ondo egitea soilik: giza balio asko dago ofizio horren muinean. Talde bat sentitzen gara, eredu onak ditugu, eta denok nahi dugu proiektuan parte hartuâ&#x20AC;?.
S
orkuntza indibiduala eta sorkuntza kolektiboa:bietatik zenbat du bertsolaritzak? . Jendeak ikusten du bakoitza bere autoan etortzen garela, bakarrik ateratzen garela mikrofonoaren aurrera, eta norbere autoan itzultzen dela bakoitza. Baina baita zera ere! Bai, jakina, bertsoaren aurreko hamar segundo horien prozesua zurea da, eta zurea bakarrik, baina gainerako ia guztia taldean egiten dugu. Beste sorkuntza alorretan bakoitzak bere estrategiak ditu. Bakoitza ahal den ondoena entrenatzen da bere kasa, inori bere dohainen berri eman gabe. Isilik eta sorpresa faktorea diamantea bezala zainduta. Bertsolaritzan ez. Adin ezberdinetakoak elkarri laguntzeko elkartzen gara: zaharrak gazteekin, maila handikoak ikasleekin, eta abar. Esango nuke, bakartuta dagoen bertsolariak, talde batekin harremanik ez duenak, ez duela oso bide luzea egingo, motibazioa, ikasketa eta sorkuntza bera ere kolektiboak baitira neurri batean. Bertso saioen ostean ez dugu
78 / B71
inoiz “saio ona egin dut” esaten, “saio ona egin dugu” edo “ez dugu asmatu” baizik.
“Astean behin elkartzen ginen. Umoretik, sakonetik, esaera zaharrak erabiliz… Bertso txarra botatzen
Belaunaldi eta maila ezberdineko jendearen arteko elkarlana bideratzea erraza al da? Erraza ez dakit, baina guretzat naturala da. Zaharrak eta maila altukoak mimo handiz tratatzen du berriagoa dena, eta gazteek errespetu handiarekin hartzen du zaharragoa. Bertsotan egiteko elkarri lagunduz egin behar da, elkar goxatuz, elkar miretsiz, bertsolarien artean komunikaziorik ez badago nekez komunikatuko baitiote entzuleari ezer taxuzkorik… Kideak egun ona badu zuk nekezago izango duzu egun txarra, kidea ona bada, errazago egingo duzu hobera txarrera baino. Horregatik, bertsolariak dakien guztia esango dio kideari. Amurizak, Sarasuak edo Egañak, adibidez, beren arrakastaren gakoak publiko egin zituzten, beren jakinduria guztia besteen eskuetan uzten saiatu ziren, eta gailurrera heltzeko bideak prestatu zizkieten. Ez zait begitantzen xake jokoan ari diren maisu handi horiek beste horrenbeste egingo dutenik. Ez zait begitantzen Eibar eta Milan denboraldiaurrean elkarrekin entrenatzen ariko direnik.
banuen, edo bertso erdian gelditzen
Bertsolari izatea ez da bertsotan ondo egitea soilik: giza balio asko dago ofizio horren muinean. Talde bat sentitzen gara, eredu onak ditugu, eta denok nahi dugu proiektuan parte hartu.
banintzen aholkuak ematen zizkidan, baita izterreko galantak ere… Geroztik, Txominekin izandako eskola hauek direla-eta makina bat adarjotze egin dizkidate orduko eta oraingo bertsolariek, baina ni eskertuta nago, zekien eta ahal zuen dena irakasten saiatu baitzen”.
Bertso-eskolan hasiera-hasieratik hasten dela lan kolektiboa komentatu duzu. Ikastetxeetan ikasle mutuak ari gara sortzen. Aulkian eseri eta entzun. Bertso-eskoletan justu alderantzizkoa gertatzen da: bere iritzia, bere ekarpena eskatzen zaio haurrari, maila kolektiboan eta adierazpen askatasun erabatekoz aritzen gara. Hasi berriak taldean elkartzen dira, eta elkarri txanda errespetatzen, bertso zaharrak taldean kantatzen, hitzarekin taldean jolasten ikasten dute. Ikaslearen mututasuna haustea da helburua. Gogoratzen naiz ni bertsotan beste asko baino geroago hasi nintzela, taldea egina zegoela ordurako, eta bertsotan moldatzen zirela dagoeneko. Hilabete pare bat pasatu nuen mutu, baina gozatuz, eta gai sentitu nintzen bezain pronto ekin nion nire ekarpentxoa egiteari. Jokin Sorozabal genuen irakasle, punta-puntako bertsolaria, eta hango giroa eta gogokidetasuna bikainak ziren. Asteko egun hori noiz iritsiko joaten zitzaizkidan egunak. Nire orduko lagunak ez ziren bertsozaleak, eta askotan bertso-eskolakoekin geratzen nintzen bertso saioetara joateko. Eta horrek ikaragarri aberasten zaitu. Bertsolaritza barrutik bizitzen hasten zara. Ondoren, eskolarteko txapelketak etorri ziren, eta ez dakit parte hartuko nuen taldean joan ez bagina, elkarren babesean joan ez bagina, alegia. Han hasten zara beste bertsolari gazteak ezagutzen, harreman berriak egiten. Zure adineko besteek nola kantatzen duten ikusten duzu, jendaurrean egoteko jarrera, aholkuak jasotzen dituzu. Zuri gaiak jartzen dagoeneko plazetan hasita dagoen gaztea ariko zaizu, zu lasaitu nahian ari dela. Hor oraindik sormenaren garrantziaz ez zara ohartzen, baina taldearen beharraz eta babesaz bai.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 79
Txomin Garmendiarengana jo zenuen gero laguntza eske. Nola hurbiltzen da hasi berria den gaztea dagoeneko plazako ibilbidea ia utzia duen beteranoarengana? Bilintx izeneko txapelketan parte hartu nahi nuen, eta han bakarka aritu behar banuen ere, beste norbaitekin prestatu nahi. Bertso-eskolakoa motz samar gelditzen zitzaidan, eta Villabonan beste bertsolaririk ezagutzen ez nuenez, harengana jo behar nuela bururatu zitzaidan. Ezezkoa emango zidan beldurrez, dei bat egin beharrean eskutitz bat idaztea egokiago iruditu zitzaidan. Hori da formalismoa! Ni ez ninduela ezagutzen baina bertsotarako gogotsu nenbilela eta ikasi egin nahi nuela eta… Gaztea, neska, hasi berria… Txoro haizeak jota eskatutako kapritxoa ote zen pentsatuko zuen beldurrez edo… Berehala jaso nuen erantzuna, makinaz idatzita. Gustu handiz elkartuko zela nirekin. Hura poza hartu nuena!
“Bertsotan zure tokia aurkitzeko zure kezka eta gogo bera duen taldea aurkitu behar duzu, zure antzeko pentsamoldea eta jira duen jendea. Nire
Astean behin elkartzen ginen. Umoretik, sakonetik, esaera zaharrak erabiliz… Bertso txarra botatzen banuen, edo bertso erdian gelditzen banintzen aholkuak ematen zizkidan, baita izterreko galantak ere… Geroztik, Txominekin izandako eskola hauek direla-eta makina bat adarjotze egin dizkidate orduko eta oraingo bertsolariek, baina ni eskertuta nago, zekien eta ahal zuen dena irakasten saiatu baitzen. Etxeko lanak ere bidaltzen zizkidan: gai bat eman eta ahalik eta ideia gehien ateratzeko eskatzen zidan. Zortzi bat hilabetez aritu ginen horrela.
bertso-eskolako umeei ere, maila pixka bat hartzen dutenean, beti esaten
Hernaniko bertso-eskola ere aipatu duzu hitzaldian. Hamasei edo hamazazpi urterekin sekulako antsia nuen bertsotan egiteko eta ikasteko, baina konturatzen nintzen ez nuela gozatzen bertsotan ari nintzenean. Tolosako bertso-eskola banuen, baina indarra galtzen hasia zegoen orduko, eta jende bila hasi nintzen.
diet probatzeko, beste
Bertsotan zure tokia aurkitzeko zure kezka eta gogo bera duen taldea aurkitu behar duzu, zure antzeko pentsamoldea eta jira duen jendea. Nire bertso-eskolako umeei ere, maila pixka bat hartzen dutenean, beti esaten diet probatzeko, beste talde asko dagoela, eta sartzeko beste nonbait, horrela egiten dela aurrera.
nonbait, horrela
Nik Hernanin aurkitu nuen hori guztia. Maialen Lujanbio, Mendiluze, Iñaki Zelaia, Irazu eta Urdangarin izan nituen erreferente. Lehenengo haiek kantatzen zuten, eta gu arretaz entzuten. Bertso saio bat entzutea bezalatsu zen, baina espresuki guretzat egina. Eta entzule ez ezik parte-hartzaile ere baginen, gai-jartzaile lanetan jartzen baikintuzten. Bertsoaren mamia, hasieratik bukaera artekoa, ezagutzen hasi nintzen. Eta bertso-eskolatik kanpo sekulako ekintza piloa antolatzen zuten. Lagun giroa zen nagusi, eta sormena bertsotan ez ezik edozein mailatan lantzen zen. Eguneroko berriketetatik eta gogoetetatik etortzen ziren gero plazan botatzen zen asko, bizitza baita sormenaren lantegirik eta arragoarik onena. Batzuetan pixka bat sekta ere bazarete, beti bertsoa gora eta bertsoa behera. Egia esan kalaka emanzale samarrak gara geurearekin. Ez dakit beste alorrik egongo den euren lanetik kanpo hainbeste hitz egiten duenik lanari buruz. Askotan esaten digute monotematikoak garela, baina horrek aberastu egiten gaitu. Bertsolaritzak aurrerapauso handiagoak egin ditu taldeka
80 / B71
talde asko dagoela, eta sartzeko beste
egiten dela aurrera”.
bildu, bideak kontrastatu, elkarlanean hasi eta kolektibo gisa egituratu denez gero. Adibidez: duela hiruzpalau urte taldean bildu eta hausnartzeko premiak bertsotan genbiltzan dozena bat neska elkartzera bultzatu gintuen. Gogoan daukat bertsolari gazte batek nola esan zidan: “zuena kapritxoa da, atentzioa emateko gogoa”. Nik, gurea, kapritxoa ezetz, beharra eta premia zela, erantzun nion, eta gogoa baietz, baina ez atentzioa ematekoa, geurean atentzioa jartzekoa baizik. Zergatik genuen elkartzeko premia? Gu beti gizon artean ibiltzen ohitu gara, bertso kontuan behintzat, eta eredu falta izan dugu. Gai, forma, ikuspegi, ideologia eta taktu aldetik gabezia batzuk zeuden. Bertso saioetan bi neska elkarrekin suertatzea ia ezinezkoa zen, eta gure rola eta lekua aurkitu ezinik ibiltzen ginela ohartu ginen. Maialen Lujanbio izan da ekarpen, hausnarketa eta aldaketa handienak egin dituena. Asko zor diogu hari. Baina taldean sortu zen bidea: gizonezkoekin inoiz atera ez ziren gaiak atera ziren, gizonezkoentzat kezka ez zirenak guretzat kezka ziren, konplexuak, beldurrak… Oraingo neskatoek badute erreferentziarik, eredurik, badute nora jo eta zer begiratu, baina guk ez genuen horrelakorik, eta taldean bildu behar izan genuen horiek guztiak aurkitzeko. Hamaika bertute edo Bertso-laborategiak ere, neurri batean behintzat, taldearen babes hori bilatzen dute… Nahiz eta hasieran “bertsotan egin nahi dut eta goazen bertsotan egiteko
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 81
bideak elkarrekin bilatzeraâ&#x20AC;? izan, nik ez nuen horren hainbesteko beharrik, baina asebetetzen nau plazan besteekin egoteak, hamaika bertute delakoaren esperientzia partekatzeak.
â&#x20AC;&#x153;Mila buelta eman dizkiot kontu honi,
Bertso-laborategian hasi garenean ere zerbaitegatik hasi gara, eta taldean hasi gara. Lehenik Xabi Paiak aipatu duen kinestesiaren kontua, adibidez. Hark, agian, berez landuko zuen, baina nik alderdi hori jendaurrera atera aurretik taldean probatzeko beharra izan dut, ni ez bainaiz hain esanguratsua, adierazkorra, keinuei dagokienez.
eta iruditzen zait egoera animikoarekin zerikusia duela.
Azken bi txapelketak bata taldean eta bestea bakarka prestatu dituzula komentatu duzu. Zer ekarpen egin dizu bide bakoitzak? Azken txapelketa nagusiari begira ez nintzen bertsokideekin elkartu. Etxean eta bakarrik prestatzea erabaki nuen. Baina nola landu?. Memorizazioari eman nion garrantzia, irakurtzeari, errimak buruz ikasteari. Baina nekagarria da, eta egiten den lanerako esker gutxikoa agian. Nire kuadrillako bati eskatu nion laguntza, egunero ordu erdi bat landuko genuela hitz eman genion elkarri. Nire lagun hori bertsozalea da, baina ez sutsu horietakoa. Baina norantz jo genuen azkenean? Txapelketako liburuak hartu eta ofizioak elkarrekin egiten genituen. Nire lagun hori bertsotan erantzuteko gai ez zenez, hasieran erantzunak hitzez ematen zizkidan, baina berehala jo genuen dagoeneko eginda zeuden ofizioetara. Ideiak lantzeko modu bat izan zitekeela pentsatu nuen, baina nik erantzuten nuenarekin ez zuen zerikusirik jarraian zetorren bertsoak. Bitxia izan zen, eta nahiko argi geratu zen bakarkako hori konplikatu samarra dela.
Sorkuntzak egoera eta jarrera animiko jakin batzuk eskatzen ditu, eta ni, behintzat, plazak jartzen nau egoera eta jarrera horietan. Beraz, taldean
Gipuzkoako Txapelketa, berriz, lagunartean prestatu nuen. Bertso-eskolako ikasleekin ez ezik nire jirakoekin batera. Hemen ere gauza bitxiak gertatu zitzaizkidan, ordea. Bertso erdian gelditzen ginen batzuetan, pentsatzeko denbora gehiegi hartzen genuen hurrenaâ&#x20AC;Ś Beste gauza deigarri bat lehiakortasunarena izan zen: bertso saio batean beste bat zu baino hobeto ari denean poztu egiten zara, talde lana delako, baina entrenamenduetan, ni behintzat, erabat urduri jartzen ninduen besteak erraz eta ni lotuta ikusteak.
eginiko entrenamendu hori hobetu beharra ikusten dut, eta
Mila buelta eman dizkiot kontu honi, eta iruditzen zait egoera animikoarekin zerikusia duela. Sorkuntzak egoera eta jarrera animiko jakin batzuk eskatzen ditu, eta ni, behintzat, plazak jartzen nau egoera eta jarrera horietan. Beraz, taldean eginiko entrenamendu hori hobetu beharra ikusten dut, eta gogoeta egin beharko da horri buruz ere. Eskaera mailari, asebetetze mailari, diziplina mailari buruzko gogoeta. Taldean.T
82 / B71
gogoeta egin beharko da horri buruz ereâ&#x20AC;?.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 83
Xabi PAIA Bertsotan egitea zubitik botatzea bezala dela, igerian ibiltzen direla, eta bertsolariek, errimara errimatik medikuek bezala, sendagaiz betetako maleta bat eraman beharko luketela esan zigun, besteak beste, Xabi Paiak â&#x20AC;&#x153;Mugak askatzaileâ&#x20AC;? hitzaldian. Medikuaren maletarena ez zen, halakorik pentsa bazitekeen ere, zubitik botatako bertsolariak artatzeko, (koltxoia izaten baitute hauek behean), komunikazio egoera ezberdinetan sor daitezkeen ustekabeei aurre egiteko baizik. Eta metaforaz metafora mugak abiapuntu izan daitezkeela eta inprobisazioak sekulako aurrelana eskatzen duela erakutsi zigun.
84 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 85
86 / B72
â&#x20AC;&#x153;
Badakigu haiei jarraituta bukaerara iritsiko garela, 50-3010 metrora dagoela bukaera, eta igerian bezala kortxerak banan-banan harrapatzen joaten gara: lehenengo dugun, gero ezagun, gero Cancunâ&#x20AC;Śâ&#x20AC;?
“M
ugak askatzaile”. Ez al da kontraesana? . Bai, itxuraz behintzat oximorona deitzen zaiona da, ezinezko lotura bat, funtzionari langile edo pensamiento navarro bezala. Baina bertsolaritzari aplikatuta, Georgiari bezala, bere zentzua izan dezake.
Mugak geuk jarri gabe ere ez al ditu komunikazioak nahiko muga izaten? Itzulpengintzan edalontzien teoria erakutsi ziguten: ura edalontzi batetik bestera pasatzen badut beti galduko da bidean tantaren bat. Testu bat itzultzerakoan beti gertatzen da galeraren bat, eta baita edozein komunikazio prozesutan ere. Pentsa… Testu bat idazterakoan, adibidez, inoiz ez dut burutik pasatzen zaidan guztia idatziko, gai bat aukeratu beharko dut beti. Gero, esan nahi dudan guztia ez dut idatziko, idazteko gai naizena baizik. Bertsotan, adibidez, badaude nire ustez 18 silabatan sartu ezin daitezkeen ideiak. Eta, momentuan idatziko dudana dakidana baino gutxiago izango da normalean. Bestalde, hartzaileak entzuten du igorleak esandako guztia, baina ez du entzundako guztia aditzen. Aditzen dugunetik ulertzen dugunera murriztu egiten da berriro, eta ulertzen dugunetik gordetzen dugunera beste hainbeste. Azkenik, hartzaileak gordetakotik berriro igortzen duenera, beste koska bat jasango du informazioak. Beraz, ikusten duzu nik zenbat pentsatu behar izan dudan hitzaldi hau prestatzeko eta entzuleek zer miseria eraman duten etxera. Ez duzu oso panorama baikorra marrazten. Onartu beharra dago zertan ari garen. Aipaturiko muga orokor horiez gain, barne mugak ere badaude, autoestima baxua eta abar. Urduritasunak esaldi batzuk bukatu gabe uztera eraman gaitzake, barne logikarik gabeko diskurtso bat osatzera, gaizkiulertuak eman daitezke… Batzuetan informatu beharrean desinformatu egiten dugu jendea. Hala ere bertsolariek nahiago duzue neurri eta errimarekin aritu. Zenbaitetan, hesitzeak, zehazteak, mugak jartzeak erraztu egiten du sorkuntza prozesua. Amaiak atzo jarri zuen adibidea: krisi ekonomikoari buruz hitz egiteko eskatuko balidate galduta nengoke. Orokorregia da, denetarik esan daiteke, baina nondik hasi?. Bertsotarako gai bezala ere ez da batere egokia, askoz ere errazagoa litzateke kaleratutako langilea edo diru eske dabilen bankaria izatea, baina bertsotan badakit behintzat nondik hasi, bukaeratik, eta badakit azken errima horren araberakoak izango direla gainerako puntuak ere. Egitura, errima, mugak dira, baina, aldi berean, baita abiapuntu ere. Hala ere horrelako gaiak debekatuta egon beharko liratekeela entzun nion norbaiti, eta izugarri gustatu zitzaidan, eta argitaratuta egon beharko luke horrek badaezpada ere… Sokarik gabeko puentingarekin konparatu duzu bertsolaritza. Sentsazioa hori da neurri batean. Ez dakigu ondo bidean zer egingo dugun, baina bukaeran koltxoi bat jarria badugu behintzat. Metodo bat da bertsolariarentzat, eta diskurtsoa biribiltzeko modua entzulearentzat.
88 / B71
“Barajasko istripua gertatu zenean protokolo bati jarraitu zioten bertan lanean aritu zirenek.
Errimekin ere antzeko zerbait gertatzen da. Muga dira, baina bidea markatzen digute, eta sorkuntza errazten. Konparazioekin jarraituz, azken puntua lurreratzeko koltxoia baldin bada, errimak igerilekuko kortxerak dirateke, kalea markatzen dutenak. Badakigu haiei jarraituta bukaerara iritsiko garela, 50-30-10 metrora dagoela bukaera, eta igerian bezala kortxerak bananbanan harrapatzen joaten gara: lehenengo dugun, gero ezagun, gero Cancun… Hurrena datorrena bakarrik izaten dugu begien bistan, bukaeraraino iritsi arte. Kortxerek bidea mugatu egiten al digute? Bai. Hobeto egingo al genuen igerian haiek gabe? Ez. Zuzen joan beharrean errazago galduko genuke norabidea, itsuagoa litzateke igeriketa, nekezagoa bukaerara iristea. Gero eta bide estuagoa izatea hobe al da orduan? Hori esatea asko esatea da. Baina izan daiteke, betiere aurretik lanketa handia egin bada. Mugak ez dira beti askatzaile, haiekin lanean trebatu zarenean baizik.
Pertsona arrunt batek, ez daki horrelako egoera baten aurrean zer egin, hildakoak non jarri eta zaurituak
Adibide bat jartzearren, errimen bitxilorean, erdigunean errima orokorrenak jartzen ditugu, aditzondoak esaterako. Hemen, adibidez, edonon erabil dezakedan errima bat da. Bremen, ordea, ez; izenek, eta zehazki izen propioek oso testuinguru itxiak eskatzen dituztelako da. Bertso eskolako umeak bitxilorearen erdigunean ibili beharko du, hemen errima erabiltzeko aholkatuko diogu. Zerbait esan nahi duen bertsolariak, aldiz, ertzetan bilatzen saiatu beharko luke, eta gai bezala geografiako azterketa jartzen diotenean Bremen, Yemen eta Jerusalem erabiltzen. Horrek eskatzen duena da bitxiloreak orri pila bat izatea, lan pila bat egitea.
non, eta horregatik istripu kasuetan egin beharreko guztia aurrez finkatuta egongo zen. Bertara zihoan sendagileak ere ez zuen aurrez
Koltxoia, kortxerak… maleta bat ere aipatu duzu hitzaldian. Barajasko istripua gertatu zenean protokolo bati jarraitu zioten bertan lanean aritu zirenek. Pertsona arrunt batek, ez daki horrelako egoera baten aurrean zer egin, hildakoak non jarri eta zaurituak non, eta horregatik istripu kasuetan egin beharreko guztia aurrez finkatuta egongo zen. Bertara zihoan sendagileak ere ez zuen aurrez jakingo zerekin egingo zuen topo, baina eskura izango zuen maleta bat edozein egoerari aurre egiteko behar diren tresna eta sendagai guztiekin. Inprobisazioa eskatzen duten egoerei aurre egiteko, bertsolaritza adibidez, protokoloa eta maleta dira aurrez presta ditzakezun elementu bakanetakoak, eta momentuak prestatuta harrapatzea komeni da, bestela desastre hutsa izan baitaiteke.
jakingo zerekin egingo zuen topo, baina eskura izango zuen maleta bat edozein egoerari aurre egiteko behar diren tresna eta sendagai guztiekin”.
Adibidez, egoera ekonomikoaren gaia jartzen dizutenean, ezin zara isilik gelditu. Sendagileak bere maletan iodoa eta bendak dauzkan bezala, bertsolariak berean metonimia, hiperbolea edo ertz batean kokatzeko gaitasuna izan behar ditu. Honela, krisiari Zapateroren ikuspegitik kantatzeari ekingo diogu, edo aurretik ere banku batean lo egiten zuen eskalearen ikuspegitik, edo auskalo. Horrek, noski, ezagutza bat eskatzen du. Are, egoki antolatuta dagoen ezagutza bat. Sendagileak alferrik dauka iodoa maletan, gero zer kasutan erabili behar den ez baldin badaki… Gogoan daukat, duela lau urte izango zen, Bizkaiko txapelketan Telesforo jarri zigutela gaia. Nik kantuetatik ezagutzen nuen Monzon “eta bai!, eta bai!, nik euskarari bai ta bai!”, baina
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 89
90 / B71
“Repentista famoso bati, Alexis Díaz Pimienta-ri entzun nion lehenengo aldiz, hementxe, Miramarren, egin zioten elkarrizketa batean hain zuzen: “El improvisador que no tome en cuenta el error como parte de la improvisación está perdiendo el tiempo”.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 91
apenas ezer gehiago. Igor Elortzak lehenengo puntutik utzi zuen argi txapela berea zela, eta etxera eramango zuela: â&#x20AC;&#x153;aristokrata jaio zen, baina, izan zen gizon nobleaâ&#x20AC;?. Horrek bazekien. Ezagutzak lana eskatzen du, baina oso inportantea da. Konparazio hori entzunda badirudi bertsolariak katastrofe baterako preparatuta joan behar duela bertso saiora. Egun onak ere tokatzen dira, eta baita oso onak ere. Batzuetan krisi ekonomikoari buruz galdetzen dizute eta badaukazu ze esana, badakizu nola esan, eta ona da gainera. Horrelakoetan ez duzu ez mugarik ez ezer behar askatzeko, eta maleta autoan utz dezakezu ahaztutaâ&#x20AC;Ś Hamar metrotik
92 / B71
ikusten baduzu zaurituak zer gaitz daukan eta erremedioa eskuetan baldin badaukazu, ez hasi maletan begiratzen, ahaztu protokoloa. Baina egun luzidoak gutxiago izaten dira egun motelak baino, eta denetarako prest egotea komeni da. Nola? Landuta, bila ibilita. Gianni Rodariren ‘Gramática de la fantasía’, adibidez, oso liburu interesgarria iruditzen zait maleta hainbat tresna eta sendagairekin betetzeko. Hutsen bat egitea ere libre izango da, ezta? Repentista famoso bati, Alexis Díaz Pimienta-ri entzun nion lehenengo aldiz, hementxe, Miramarren, egin zioten elkarrizketa batean hain zuzen: “El improvisador que no tome en cuenta el error como parte de la improvisación está perdiendo el tiempo”. Liburu bat idazterakoan, hor hutsegiterik ezin da onartu, denbora pilo bat baitago behin eta berriz errepasatzeko, baina hitzaldi bat ematerakoan, bertso saioan, inprobisatzerakoan, huts batzuk beti egongo dira. Medikuak jendea salbatzeko lan egiten du, baina batzuk esku artean hilko zaizkio; hau gauza bera da, baina inor hil gabe. Okerrenera ere aspertu egingo dituzu pixka bat. Giltzarri batzuk ere eman dituzu, sorkuntza lana eraginkorrago bihur dezaketenak. Erretorika klasikoko inventio, dispositio, elocutio, memoria eta actio aipatu ditut, hau da, zer esan?, nola antolatu?, nola esan?, buruz ikasi, eta ahoz aurkeztu. Bertsolaritzaren kasuan dispositioa eta elocutioa dira berezienak, errima, metrika eta kontu horiek guztiak baldintzatzen dituztelako. Actioari dagokionez kinesia edo gorputz adierazpena, pronexia edo espazioaren okupazioa, kronemia edo hitz egiteko denboraren kudeaketa, eta beste hainbat alderdi hartu behar dira kontuan. Komunikazioa hobetzeko aipatzen diren hainbat giltzarri ere azaldu ditut, labur-labur: hizkuntza argia, errepikapena eta kanal aniztasuna, feedbacka eta abar. Bertsolaritza nahiko ondo kokatzen da alor horietan guztietan. Bukaera entzuleekin batera errepikatzeak errepikapena eta feedbacka dakartza adibidez, eta ikus-entzunezko ikuskizun bat ere badenez, kanal aniztasuna ere badago. Shopenhauer-en estratagemak ere aipatu dituzu. Egañak azaldu zituen, aurreko hitzaldi batean, mugak askatzaile kontu hau guztia bezala, eta ekartzeko modukoak iruditu zaizkit. Dialektika eristikoa esaten zaio honi, eta zilegi izan ala ez izan, eztabaida batean beti irabazle ateratzeko artea da. Berez, bertsolaritzako ez da oso egokia, eztabaidan ari direnen arteko lankidetza eta negoziazioan oinarritzen baita geurea, eta Shopenhauerrenak arerioa ziplo uzteko estrategiak baitira. Baina hauek ere maletan gordeta izatea komeni da, ez erabiltzeko, gure aurka erabiltzen dituztenean anulatzen jakiteko baizik. 38 estrategia dira: deskalifikazio pertsonala, gai aldaketa, atzamarra zaurian sartzea, posizionatzera behartzea, salbuespena bilatzea… Baina, bueno, garrantzitsuena da jakitea badaudela estrategiak, badaudela protokoloak, ez dagoela kasu bakoitzaren aurrean zer egin, hutsetik asmatu beharrik, eta zenbaitetan mugak lagungarri izan daitezkeela.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 93
Kike Z I R R A N O M A Lehen egunean galdeketa bat egin zuen Kike Amonarrizek ikastaroko entzuleen artean. Zein dira jendaurreko jardunak sortzen dizkizun kezka nagusienak? Zer nolako beldurra sentitzen duzu jendaurrean ari zarenean?. Bigarren eguna â&#x20AC;&#x153;Autokonfiantza helburuâ&#x20AC;? izenburua zuen hitzaldiarekin hasi zen, eta bertan beldur horiei erantzuten saiatu zen Amonarriz teoria orokorren ekarpen batzuk, bere beldurrei buruzko komentarioak eta hainbat tokitatik hartutako pasadizoak tartekatuz. Beldurra prestakuntzaren bidez gainditu daitekeela erakutsi zigun, eta umorez hartu behar dela.
94 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 95
96 / B72
â&#x20AC;&#x153;Orduan erabaki nuen zerbait egin behar nuela konplexu hori gainditzeko, eta horrela hasi nintzen txisteak kontatzen. Barre egiten jarraitzen zuten, belarriengatik ziurrenik, baina nik sinetsi nuen txisteengatik zela, eta horrela bihurtu nintzen txiste kontalariâ&#x20AC;?.
98 / B71
A
ho lehorra, tripa hutsa, izerdi hotza… Zergatik ematen du hainbeste beldur jendaurrean hitz egiteak? . Beldurra izatea eta urduri sentitzea normala da. Jendaurrera irten aurretik komunetik pasatu behar hori, Nafarroan la meadica del miedo esaten zaiona, denok daukagu. Alegia, kontuz beldurrik ez daukanarekin… Mihiluzera datozen lehiakide berriei beti esaten diegu lasai egoteko, moldatuko garela, eta norbaitek, gutxitan izaten da, “ba, gu lasai gaude” esaten digunean, orduan hasten naiz ni kezkatzen. Peligro!, edo lotsagabe hutsak dira, edo inkontziente hutsak, edo zuri postua kentzera datoz. Beste kontu bat da beldurra ezin menderatu izatea. Jendaurrean aritu beharra gero eta ohikoagoa da, eta hainbatentzat, lan kontuak direla medio, ezinbestekoa. Beraz, oholtza geuk menderatzen dugu edota, bestela, berak menderatuko gaitu… Beldurraren atzean hauxe dago: goizean jaikitzen garenean ispiluan zer ikusten dugun, gure buruak zer konfidantza ematen digun. Normalean, gutxi.
hasten dira: “eeeeee,
“Nik ez dut horretarako balio”, sarri entzuten den esaldia da. Baina hori erlatiboa da. Begira iezaiezu politikariei: kargu garrantzitsuenetik hasi eta azken zinegotziraino lehen egunean nolako inpresioa egiten ziguten eta hiruzpalau urte barru inpresio hori nola aldatu den. Hasieran gizagajo koitadu batzuk ziruditen eta orain berriz lotsagabe hutsak… askok behintzat.
hemen nao, ez dakit
Beldurra analizatu, landu eta gainditu egin daiteke.
gauza interesgarririk
Hori erraz esaten duzu zuk. Askotan entzungo zenuen zeuk ere. Ispiluarena aipatu dudanez, hitzaldian kontatu dudan istorioa gogorarazi beharko dut. Ni umetan, kalera irteten nintzenean, beste umeak bezala, ligatzen saiatzen nintzen. Baina konturatu nintzen, hurbildu ahala, aurpegira begiratzen zidatenean, barrez lehertzen zirela neska guztiak. Ispilura begiratu eta buru txiki bat ikusten nuen, belarri handi batzuekin. Gogoan daukat eskolan tipo batek altuan bota zuela behin: “¿Qué es el viento? ¡Las orejas del Amonarriz en movimiento!”. Orduan erabaki nuen zerbait egin behar nuela konplexu hori gainditzeko, eta horrela hasi nintzen txisteak kontatzen. Barre egiten jarraitzen zuten, belarriengatik ziurrenik, baina nik sinetsi nuen txisteengatik zela, eta horrela bihurtu nintzen txiste kontalari.
“Hitzaldi asko horrela
esango dudan, gai honetaz ni baino askoz gehiago dakien jende piloa dago…”. Gogoa ematen du “hi, lasai joan e”, esateko. Autokontrola, batzuetan, ez da erraza, baina batzuk ez dira saiatu ere egiten, eta, jakina, bakarrik ez zaizu etorriko”.
Jendeak ez dit sinesten, baina etxean badakite lotsatia naizela. Nire auzoko harakinak ere badaki inoiz ez naizela kolatu itxaroteko ilara dagoenean, edo ingurukoek badakite nire bizitza osoan ez naizela gai izan boleto bat bera ere saltzeko. Egoera batzuk dezenteko apurua ematen didate oraindik, eta beste batzuetan ez naiz ezeren beldur, baina ez naiz praktikantea. Gaurko hitzaldian bertan zeudenen beldurrak jaso dituzu, gai beraz hitzaldi gehiago emandakoa zara; zein dira beldurrik ohikoenak? Beldurra normala da, eta gainera normalean gure beldurrak ez dira batere originalak. Horrek aukera ematen du beldur horiek sailkatu eta haiek gainditzeko proposatu izan diren erantzunak probatzeko. Norbere irudiaren ingurukoak daude batetik. Beti iruditzen zaigu entzuleak gure puntu ahulenei erreparatuko diela, dela itxura, dela ahotsa, nola mugitzen garen eta abar.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 99
Edukiaren ingurukoak ere badaude, ekintzaren ingurukoak… Gaurko hitzaldian asko eta asko irakasleak ziren, eta gehien jaso ditudanak “nahi dudana egoki ez transmititzea, ulertaraztea, aspergarri gertatzea, interesik ez sortzea”, eta gisa horretakoak izan dira. Normala da, gogorrak izaten baitira hor dagoen pasota kuadrillaren aurrean jartzean irakasleak bizi dituen sentsazioak. Baina ez dira irakasleak beldur-klase hori daukaten bakarrak. Garaikoetxeak kontatzen zuen, lehendakari zela, Gernikako Estatutuaren aldeko kanpainan eman zuen mitin batean ordubetetik gora pasatu zuela la autonomía gora eta la autonomía behera, eta bukatutakoan gizon bat etorri zitzaiola “¡Muy bien Garaikoetxea!, ¡ya era hora de que alguien se acordase de los autónomos!”. Hizlari onenei ere gertatzen zaizkie.
“Normalean irribarre egitea kostatzen zaionak zerbait saiatu beharko du, baina hitzaldi guztia hortzak erakusten pasatu
Beldur unibertsal horiez gain, euskararen erabilerak sortzen dituen beldurrak ere aipatu dituzu. Bestela ere ez al geneukan nahikoa? Hemen ere erlatibizatzen ikasi behar dugu, arrazoi historiko eta soziolinguistikoetatik baitatoz, neurri handi batean, beldur hauek. Plaza publikoan eta komunikabideetan herenegun hasi gara euskaraz, argotik ez daukagu, hizkera tekniko eta profesionalak orain ari gara sortzen, baina asko sozializatu gabe daude oraindik, erabilerak sortzen dituen erreferente sozialak oso urriak dira…
gabe. Helburua, normalean egiteko gai garena jendaurrean ere egiteko gai izatea
Txisteak kontatzen hasi ginenean batzuk komentatzen ziguten “eske, txisteek ez dute graziarik euskaraz”. Normala. Egoera sozial asko ez ditugu euskaratuak, ez ditugu euskaraz bizi, topikoak falta zaizkigu, fosilak, esaldi eginak… eta funtzionatzeko, naturaltasunez eta eraginkortasunez iristeko, horiek guztiak oso garrantzitsuak dira.
da. Jendaurreko
Ez gara bakarrak. Aurreko batean entzun nuen Carod Rovirak Kataluniako Parlamentuan botatako diskurtso batean berak asmaturiko idazle katalan bat aipatu zuela, eta beste talde bateko norbaitek berak ere idazle hori ezagutzen zuela esan ziola.
baina praktikarekin
naturaltasuna artifiziala da beti,
gero eta naturalago aterako zaizu”.
Zer egin behar da beldur hauen aurrean? Euskarari dagokionez, garbi dago. Erabili, ausartu. Abantaila bat behintzat badaukagu, erdaraz esaten den bezala “mal de muchos epidemia”, ez dago inor Euskaltzaindiaren arau guztiak dakizkienik, eta hutsak eginda ere, nahikoa erraz barkatzeko moduan gaude guztiok ere. Honekin ez dut esan nahi dena libre denik, baina jende asko dago hanka sartzeko beldurrez euskaraz egiteari (hitz egin, hitzaldia eman, argitaratzeko testu bat idatzi) utzi egiten diona, eta hori da egin daitekeen hanka sartzerik handiena. Eta bestelako beldurrak gainditzeko, norbere buruarekiko konfiantza irabazteko? Protokoloa, entrenamendu handia, egoskorkeria eta aldi oro, aldi oro ispiluaren aurrean jarri eta “mekauen dios, aurrera” esatea. Adimen emozionalaren teknikak ere erabil daitezke. Nola sentitzen zaren, beldurra zeri diozun eta nondik datorren aztertzea. Funtsezkoa da, norbere irudiari dagokionez modu baikorrean pentsatu eta jardutea. Beti argi eduki behar da zuk transmititzen duzuna dela entzuleak
100 / B71
jasotzen duena. Hitzaldi asko horrela hasten dira: “eeeeee, hemen nao, ez dakit gauza interesgarririk esango dudan, gai honetaz ni baino askoz gehiago dakien jende piloa dago…”. Gogoa ematen du “hi, lasai joan e”, esateko. Autokontrola, batzuetan, ez da erraza, baina batzuk ez dira saiatu ere egiten, eta, jakina, bakarrik ez zaizu etorriko. Tik horiek kontrolatu egin behar dira, eta beldurrak pixka bat alde batetara utzi. Gertutasuna eta naturaltasuna galdu gabe, baina, bidenabar, penarik eman gabe. Beste klabe bat esaten duzun horretan sinestea da. Sinisten ez dena transmititzea oso zaila da. Beraz, edukiak geure egiten saiatu beharko dugu, ideia propioak txertatuaz, edo ideia geureganatuak erabiliaz. Eta norbere estiloa eta naturaltasuna ere landu daitezke. Normalean irribarre egitea kostatzen zaionak zerbait saiatu beharko du, baina hitzaldi guztia hortzak erakusten pasatu gabe. Helburua, normalean egiteko gai garena jendaurrean ere egiteko gai izatea da. Jendaurreko naturaltasuna artifiziala da beti, baina praktikarekin gero eta naturalago aterako zaizu. Eta hanka sartutakoan? Zer da hobe, disimulatzea ala aitortzea? Perfekzioa oso gaizki ikusia dago mundu honetan. Ez da erabat ondo egin behar, inork ez du-eta horrelakorik barkatzen. “Ze ondo hitz egiten duen” esaten du jendeak, baina “nazka ematen du!” ari dira barrutik pentsatzen. Eta hanka sartutakoan onena errakuntza exageratzea da, horrela ez dakite propio egin duzun ala ez. Ekintzaren prestaketarako aholku batzuk ere eman dituzu. Bai. Funtsezkoa da ekintza ondo kokatzea. Norentzat den, zer helbururekin egiten den eta abar. Materiala ondo egituratu behar da, ideien biltokia etengabe betetzen joan, materiala errepasatu. Power pointak, adibidez, dezenteko disgustuak eman ohi ditu. Euskara teknikari bati entzun nion beti bertan dagoela Closeau zinegotzia, hutsegite txikienak harrapatzera joaten den zinegotzia. Erabakia jada hartuta dauka, aspertuta dago zure esplikazioarekin, eta tartetxo bat bilatzen duenean “muy bien, pero ahí donde ponía % 44 quería decir % 4, ¿no?” botako dizu, eta zure morala erdipurdi utziko dizu. Noski, entzuleen artean erdaldunik egon daitekeela espero baduzu, erdaraz ere prestatu beharko duzu zerbait. Ekintzaren aurrekoak errepasatu egin behar dira, lekua, ordua eta abar. Eta garaiz iristea komeni da. Garaiz iristea, ordea, ez da puntual iristea, hamar minutu lehenago iristea baizik. Hamar minutu horietan lehenengo kontaktu informal bat lortzen duzu entzuleekin, beste posizio batean jartzen zaituena, horiei buruzko informazioa, azken orduko sorpresak, asimilatzeko denbora ematen dizu, jendearen disposizio espaziala antolatzekoa, komunetik azken buelta ematekoa… Denboraren planifikazioa egitea ere oso garrantzitsua dela esan duzu. Diskurtsoaren ale bakoitza garatzen zenbat denbora emango duzun aurrez planifikatu behar da beti. Baina garbi izan behar da, planifikatutakoa ez dela ia beti bere horretan joango, eta denbora faltatuko zaizula. Oraindik ikasteko daukagun lezio bat da labur aritzearena. Baina denbora kontuan ez duzula asmatu ikusten duzunean ez da esan behar denboraz gaizki zoa-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 101
zela, eta ezta presaka hasi ere. Behin hitzaldi baten amaieran komentatu zidaten ea zerbaitek molestatu ote ninduen, eta “zer bada?”, “eske mala letxe’ aurpegi bat badaukazu…”; “ez zen mala letxe” aurpegia, “belozidade aurpegia baizik”. Zer salta daitekeen kalkulatu, aurrez bada hobe, eta inori ezer esan gabe saltatu. Eta kontuan hartu hasierak eta bukaerak gutxieneko izan behar dutela, pasadizoren batekin, edo kontu interesgarriren batekin biribildu behar direla. Bukatzera noa eta handik ordu erdira bukatzea, hori da egin daitekeen bekaturik larriena. Entzuleen parte hartzea bilatu behar dela aipatu duzu. Baina, nola egiten da hori? Beti esaten da parte hartzea bilatu behar dela, baina konturatuta nago hiz-
102 / B71
lari askok entzuleen galderei sekulako beldurra diela. Gainerakoa aurretik presta dezakezu, baina jendeak egingo dizkizun galderak ez, kontrolatzen ez dugun elementuak dira, eta horrek ez dio grazia handirik egiten askori. Baina gehienetan hitzaldiko mementorik interesgarriena galderena izaten da. Eta galderarik ez badizute egiten, malo! Nola eragin parte hartzea?. Bukatzeko bost minutu falta direla galderarik ba al dagoen galdetuta behintzat ez. Ordurako jendea irteerako atetik gertuago dago hitzaldiaren mamitik baino. Nik askotan hasi aurretik ematen diet aukera bakoitzak nahi duen galdera, hitzaldira berarekin eraman duena, postit batean idazteko. Horrela anonimatua ere mantendu daiteke, eta jendea errazago ausartzen da. Ez zaio inoiz jendearen parte hartzea bilatzen saiatzeari utzi behar. Beharrezkoa da eman behar duzun hitzaldia zuretzat interesgarria izatea, baina beharrezkoa da entzuleentzat interesgarria izatea ere, eta horretarako zer interesatzen zaien jakin beharko duzu, galdetu, jaso.
“Beti esaten da parte hartzea bilatu behar dela, baina konturatuta nago hizlari askok entzuleen galderei
Gogoratzen naiz Zaldibarko eskolan emandako hitzaldi batean, hizkuntza normalizazioari buruzkoa, honelako batzuk jaso nituela aurrez bidalitako galdeteketa baten bidez: “Mi hijo estudia en euskera, y yo no sé, ¿cómo le puedo ayudar?, ¿no podría ser malo que yo le ayudase en castellano?’. “Ostras, hemen arazo estruktural bat daukagu: guraso erdaldunek ez dakite euren seme-alaben ikasketa prozesuak nola funtzionatzen duen”. Eta hitzaldia aldatu egin nuen, haien kezkei buruz aritzeko. Gutxira Lasartetik deitu zidaten, gero Tolosatik, gero Muskiztik, gero Otsagitik… Denek gai horren inguruan aritu nahi zuten. Arazo estruktural orokortu bat zegoen hor, eta zerbaitetarako balio zuten hitzaldi batzuk eman ahal izan nituen, galdetzen ausartu nintzelako.T
sekulako beldurra diela. Gainerakoa aurretik presta dezakezu, baina jendeak egingo dizkizun galderak ez, kontrolatzen ez dugun elementuak dira, eta horrek ez dio grazia handirik egiten askori”. Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 103
Jon MARTIN Mikrotxipak eta neuronak. Zientzialari ero ukitu bat hartu genion Jon Martini mapa mentalak esplikatzen hasi zitzaigunean. Inbentu interesgarria dela dirudi, baina beldur pixka bat ere ematen du. Lehenagotik gauza jakina zen bertsoa osatzeko hogei segundo horietan sekulako abiaduran ibiltzen zutela burua bertsolariek: radarra pasa, ideiak hegaka, behetik gora eraiki, errimen bitxiloreaâ&#x20AC;Ś horri guztiari dezimaren metrika eta mapa mentala gehitzen badizkiogu, ez ote da zirkuitulaburrren bat gertatuko oholtza gainean?
104 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 105
106 / B72
M
apa mentalak sorkuntza esplikatzeko eta trebatzeko teknika bezala. Zertan oinarritzen da teknika hori? . Kontzeptu baten inguruan dauden ideia eta hitz klabeak bilatzeko lanabesak dira. Orri zuria, boligrafoa eta koloretako arkatz markatzaileak baino ez dira behar, eta orriaren erdian ideia nagusi bat, hitz bat idatziz ekiten zaio. Hortik ideia horrekin harremana duten hitz, ideia edo irudiekin egiten da lan, kanporantz, norabide guztietan; enbor batetik adarrak banatzen diren bezala. Kontzeptu nagusia inguratzen duten albo hitz horien inguruan beste hainbeste albo hitz idatzi litezke, modu horretan gero eta handiagoa den estruktura ordenatua sortzen da. Behin mapa hau antolatuta, memorizatzeko aski erraza den eskema bat sortzen da. Hori bai, komeni da eskema bisualki ahalik eta erakargarriena egitea, koloretsua ahal bada, eta marrazkiduna.
â&#x20AC;&#x153;Pertsonalki, fase honek apasionatu egiten nau ni. Gaia entzun eta segundo gutxi batzuk ditu bertsolariak hasteko. Badaude oso
Neurona aldarrikatu duzu mikrotxiparen gainetik, garuna ordenagailuaren gainetik. Ordenagailuak eta burmuinak oso era ezberdinean egiten dute lan. Ordenagailua modu linealean aritzen da, 0 eta 1ekin, baiezko eta ezezkoekin alegia. Burua, berriz, modu asoziatiboan: konparatuz, integratuz eta laburtuz. Gaur egungo hezkuntza tematuta dago ikasleen buruak ordenagailuak balira bezala irakasten; informazio mordo pilatzera behartzen gaituzte, baina informazio hori kudeatzen, pentsatzen, ez digute erakusten. Gizakiak, ordea, ez ditu mikrotxipak, elkarrekin konektaturiko neuronen sareak baizik. Gainera, zientzialariek egia esaten badute, sare hauek, paperean marrazten ditugun mapa mentalen dezenteko antza dute: neuronaren erdigunean gorputza dago, (mapan ideia-irudi-sentsazio-hitz nagusia bezala), eta alboetan beste neuronekin (mapan beste irudi-sentsazio-hitzekin) kateatzen diren hankatxoak, milaka..
kontzienteki egiten diren gauzak: doinua hautatu, estrategia edo bide zehatz bat aukeratuâ&#x20AC;Ś Baina badago nik behintzat kontrolatzen ez dudan parte bat. Zure
Mapa hauek, pentsamendu asoziatiboak, modu nahiko irrazionalean funtzionatzen dute normalki. Baina arrazionalki egiten dugunean, paperean osatzen ditugunean, irakurketa arrazionalak ere onartzen dituzte. Honela, paperaren bi izkinetako hitzak hartzen baditugu, beste era batean inoiz bururatuko ez litzaigukeen lotura bat ikusiko dugu. Sortutako mapa norbere irudimenaren argazkia da, eta psikoanalistaren batek gozatuko egingo luke, segur aski, halako gauza bat aztertzen.
buruan ez dago ezer, edo dagoenak ez zaitu konbentzitzen, eta bat-batean
Baina, zergatik izan daiteke teknika hau ohiko eredua baino gomendagarriagoa? Gure burmuina bi partetan banatuta dago. Ezkerreko hemisferioak hizkuntza, logika, zenbakiak, sekuentziak, linealtasuna, analisia eta zerrendak kontrolatzen ditu, oro har. Eskuinekoak, berriz, erritmoa, espazioa, gelstat edo osotasuna, irudimena, ametsak, koloreak eta dimentsioak. Hezkuntzako idatzizko ereduak ezkerreko aldea bakarrik aktibatzen duela esaten da, eta mapa mentalek, zenbait adituren iritziz behintzat, bi aldeen arteko elkarrizketa bultzatzen dutela. Ezker hemisferioaren jarduera arrazionala eta logikoa estimulatzen luke batetik, baina baita eskuineko aldearen gaitasun sortzailea eta emozionala tentatu ere bestetik. Eta honek guztiak, zer aplikazio dauka bertsolaritzan? Bertsolariak epe laburrean sortu behar du kantatuko duena. Eduki aldetik
108 / B71
txispazo bat bezala etortzen da ideiaâ&#x20AC;?.
nahiko aske da, baina molde aldetik arau batzuk bete behar ditu. Bertsotan ikasten ari den pertsona batentzat neurria eta errima dira arazorik handienak, baina maila batetik aurrerako bertsolarientzat erraza da hori. Bertsolari gehienak esan nahi dutena esan nahi duten bezala esateko gai dira. Zer esan da arazoa. Bertsolarien arteko alderik handiena esaten dutenaren originaltasunean dago. Pentsatzeko moduan. Bertsolariaren buruan ideia sortzen den segundoan mirari bat gertatzen da, eta ezer gutxi dakigu mirari horri buruz. Pertsonalki, fase honek apasionatu egiten nau ni. Gaia entzun eta segundo gutxi batzuk ditu bertsolariak hasteko. Badaude oso kontzienteki egiten diren gauzak: doinua hautatu, estrategia edo bide zehatz bat aukeratu… Baina badago nik behintzat kontrolatzen ez dudan parte bat. Zure buruan ez dago ezer, edo dagoenak ez zaitu konbentzitzen, eta bat-batean txispazo bat bezala etortzen da ideia. Egañak esaten du ‘rastreatu’ egiten dugula… ‘rastreo’ hori bale… baina nire kasuan behintzat ez da kontzientea, etorri egiten da, tak bati heltzen diozu eta atera egiten zara, eta begiak itxita zoaz eta ez dakizu nondik hartu duzun oso ondo… Izan ere, bertsolariontzat oso zaila da sortze-prozesu horretan behatzaile izatea, behatzen ari dena ez baita sortzen ari, eta alderantziz.
“Psikologiako liburuak irakurtzen dezente ibilitakoa naiz beraz, afizioz, eta Tony Buzanen liburu bat irakurri nuenean pentsarazi egin zidan, mapa mentalak esplikatzeko erabiltzen zituen adibideak guk bertsoak pentsatzeko erabiltzen dugun teknikaren oso antzekoak zirela iruditu baitzitzaidan”.
Batzuetan, hala ere, sumatzen dugu ideia bat nondik nora sortu dugun, edo susmo bat geratzen zaigu. Nire irudipena da asoziazio bidez sortzen direla ideia gehienak. Hitz bat dela mekanismo guztia martxan jartzen duena; hitz horrek mundu bat pizten duela. Ideia nagusi horrek iradokitzen dituen beste ideiak dira sormenaren oinarria. Pertsona bakoitzari ideia edo kontzeptu bakoitzak hitz ezberdinak iradokitzen dizkio, eta ondorioz gai berdinarekin, kartzelakoan adibidez, eduki ezberdinak sortzen ditugu. Lehen esan dudanez, mapa mentalen funtzionamendua ere antzekoa da. Beraz, oraingoz, mapa mentalek zenbait bertsolariren burua gaiari nola erantzun dabilenean nola funtzionatzen duten susmatzeko balio diezagukete. Gerora, ariketa horietan trebatuz gero, pentsatzeko era originalagoak sortzeko bideak lor genitzakeela iruditzen zait. Neuropsikologiatik ateratakoa dirudi istorio honek guztiak. Nola iritsi da zure eskuetara? Sormen den guztiak erakarri izan nau beti. Publizitatean hasi nintzen, bertsotan, literaturan.. Baina Psikologia ere asko gustatzen zait. Bere garaian lizentziatura lehentasunezkoen artean jarri nuen unibertsitaterako zerrenda hori osatu behar izaten denean, eta argitaratu dudan liburuak, Erok bide hori urratzen du. Psikologiako liburuak irakurtzen dezente ibilitakoa naiz beraz, afizioz, eta Tony Buzanen liburu bat irakurri nuenean pentsarazi egin zidan, mapa mentalak esplikatzeko erabiltzen zituen adibideak guk bertsoak pentsatzeko erabiltzen dugun teknikaren oso antzekoak zirela iruditu baitzitzaidan. Gero gehiago sakontzen saiatu naiz… Tony Buzan da mapa mentalak famatu egin dituena, nahiz eta haren lana Alfred Korzybskirenean oinarriturik dagoen. Nola trebatu daiteke bertsolaria mapa mentalekin? Bertsoak esplikatzeko balio du mapa mentalak, ez beti, baina batzuetan behintzat bai. Aipatu dudan gauzetako bat da bertsolari batzuk lehen mai-
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 109
lako edo gertueneko albo hitzetatik tiratzen dutela eta beste batzuk urrunagoko albo hitzetan oinarritzen dutela bertsoa, asoziazio konplexuagoetara joaz, eta ondorioz sormena urrunago eramaten dutela. Batzuetan ez dakit zeinek daukan efizientzia gehiago baina… Hurrengo pausoa izan liteke pentsatzeko modu horri pauta batzuk markatzea, protokolo batzuk sortzea. Hitza aukeratu eta bideak aurretik markatuta edukitzea, zuzenean normalean arrakastatsuak edo originalak suerta daitezkeen asoziazio motetara joaz. Hitz jokoak arrakasta dauka, parte batean zentratzeak ere bai, sinboloen erabilerak ere bai … Orain egiten ditugun asoziazioak kaotikoak dira, oso gauza arraroak etor daitezke burura, baina bilaketa aurretik ezarritako leku finkoetara, leku arrakastatsu horietara bideratzen baduzu, denbora aurreztu dezakezu eta kalitatea hobetu. Orain hiru minutu beharko genituzke mapa mental batekin bertsoa osatzeko, baina ariketa askotan errepikatu ondoren, automatizatzea lortutakoan denbora normalean funtzionatu ahal izango litzateke nire ustez, eta suposatuko du funtzionatzen duten tokietan bilatzea, beti kajoi egokia irekitzea. Konplikatu samarra da ulertzeko. Jar al zenezake adibide zehatz bat? Puff… Ez da erraza, oso kontu bisuala baita… Adibidez: mahai hitz nagusitzat hartuta, hitz jokoak erriman: Amaia, armaila… Hasieratzat hartuta maiatza, mallabi…Soinu berdina daukatenekin Jon Maia, la abeja Maia… Gero kategoria hartuta altzaria: altzari guztiak edukiko genituzke hor, aulkia, idazmahaia… kolorea: marroia; materiala: zura; parteak: hankak… Beste kategoria batzuk automatikoki ezeztatzen dira hitz nagusia nolakoa den… Orduan izango litzateke, esaten badigute mahaia, negoziazio mahaia, eta mahaiarekin automatikoki aulkia etortzen bazaigu: non daude aulkiak? Norbaitek bota zuen antzekoren bat. Sorkuntza konplexuagoa da, eta oso-oso urruti bazoaz jendeari bertsoan zehar asoziazio hori ondo esplikatu beharko zaio. Ez dakit adibiderik egokiena hautatu dudan… Konplikatua ematen du. Keba, keba. Errimak lantzeko erabiltzen den bitxilorearen teknikaren antzekoa da, baina errimak gordetzeko izan beharrean ideiak bilatzeko sistema bat da. Ohitu arte gehiago kostatuko zaigu, baina gero erraz… Gainera adituek esaten dute elektrizitatea pasatzen den aldi oro bide neuronalak, arrasto mnemoteknikoa deitzen zaiona, zabalago bihurtzen direla… Baso sarri batean zehar aurrera egitea bezala da: lehenengo aldian aihotzarekin bidea irekitzen joan behar da, baina jende gehiago pasatu ahala bidea erosoago bihurtzen da. Beraz, errepikapen bakoitzak errepikatzeko aukerak
110 / B71
â&#x20AC;&#x153;Hurrengo pausoa izan liteke pentsatzeko modu horri pauta batzuk markatzea, protokolo
gehitu egiten ditu, eta guk geure buruari nola pentsatu behar duen erakuts diezaiokegu. Zein alorretan erabili izan da? Oso teknika ezaguna da, mundu guztian erabiltzen da sormena sustatzeko. Laburpenak egiteko, adibidez, oso erabilgarria da. Laburpenak normalki luzeegiak ateratzen dira. Mapa mental bat eraikitzen badugu, gai nagusia erdian eta inguruan hitz gakoak jarrita, irakurri dugunaren laburpen egokia sortuko dugu. Lan munduan ere erabilgarri izan daiteke. Demagun bilera batean arazo bati irtenbidea bilatu nahi zaiola. Bakoitzak bere mapa osatuko du eta gero denak elkartu, ordenatu eta, azkenean, lehenetsi.T
batzuk sortzea. Hitza aukeratu eta bideak aurretik markatuta edukitzea, zuzenean normalean arrakastatsuak edo originalak suerta daitezkeen asoziazio motetara joazâ&#x20AC;?.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 111
Andoni EGAÑA Aurreko hitzaldietan entzuleen artean eserita egon zen Andoni Egaña. Hizlarien okurrentziekin barre eginez, buruarekin baietz edo ezetz esanez, eta orri batean apunte batzuk jasoz. Orri horrekin berarekin irten zen hitz egitera. Inprobisazioari buruzko hitzaldi inprobisatua. Hamaika kontu eskaini zigun, baita galderaren bat planteatu ere: “Zein uste duzue dela kirolari hobea, Isinbayeva pertika jauzilaria ala Phelps igerilaria?”.
112 / B72
Etengabeko prestakuntza B72 / 113
114 / B72
â&#x20AC;&#x153;Gustatzen zaidan hitz bat da. Rastrear esan nahi du, radarra pasa, txekeoa egin. Argi dago ez dugula sortuko barruan ez daukagunik, baina daudenak ere ez dira aterako ez badugu geure burua zokomiatzeko lana eta ohitura hartzen. Hitz giltzarria da gure lan honetan: aurreko bi pausoak zentratzeko ziren, eta hirugarren hau kontzentratzeko izango litzatekeâ&#x20AC;?.
K
ontu hauetan Azpillagak eman omen zizkizun lehen lezioak. . Bertsolariarentzat gogor samarra izan ohi da oholtzara igo aurreko momentu hori. Edozein ofiziotan ere halatsu izango dela iruditzen zait: egitekoa zain daukazu, eta ekiteko unea ez da bakarrik etortzen: antzokiaren, plazaren edo dena delakoaren ertz batean, erdi ezkutuan, gu ikustera etorri den jendeari begiratzen diogu, eta lanari ekiteko unea atzeratzen ari gara. Azpillagak hasi berria nintzela esandako bat datorkit gogora. Goiatzen izan zela uste dut, eta normala baino gehiago ari ginela luzatzen eta, â&#x20AC;&#x153;total, geroago ere guk egin beharko dugu eta, segi gora!â&#x20AC;?, esan zidan. Beste behin, hau ere garai hartan, elkarrekin bertso saio batetik bueltan gentozela, burumakur, egindako lanarekin disgustora ikusi ninduenean, â&#x20AC;&#x153;lasai
116 / B71
hartu Andoni, eta pentsa ezak entzuten ari ziren horietatik zenbatek egingo zuten hik baino hobeto”, bota zidan. Eta horrek ere dezente balio izan dit. Azken batean, sorkuntza-lanean, aurrera egiteko indar nagusienetarikoa norbere jarrera da, eta autoexijentzia eta autokonfiantza, Azpillagak emaniko bi giltzarri horiek, alegia, funtsezkoak dira.
“Nire bertso ibilbidean ikasitako gauza bat izan da aurrekoaren eskakizuna ez
Zuk ere aholku batzuk eskaini dituzu gaurko hitzaldian. Besteak beste, irtenbidean zentratu behar dela azpimarratu duzu. Bai. Inprobisazioaz aritu naiz, hau da, sormenerako dugun denbora urriaren kudeaketaz, eta horrelakoetan, denboraz gaizki zabiltzanean, egin dezakegun aukerarik okerrena itotzea da. Jode, ez dakit zer esan, ez dakit zer idatzi, denbora aurrera doa, ez dakit zer idatzi, denbora aurrera doa, ez dakit zer esan… Ez zara zer idatzi pentsatzen ari, hain zuzen pentsatu behar ez duzun horretan ari zara zure denbora alferrik galtzen. Denbora bat eta bakarra da, horren kontzientzia izan behar da, eta irtenbidean zentratu. Protokoloa ere aipatu duzu, hitzaldi hauetan hainbestetan errepikatu den hitza. Komedorean buru bezala lan egiten duen ezagun batek beti kontatzen du, lanean hasi aurretik gora igo, soinekoa jantzi eta ezpainak pintatzen dituela. Egiten duen hori ez du obligazioz egiten, jatetxea ere ez baita horren maila altukoa, baina horrela eginda berak bere burua lanerako prest ikusten duenez, balioko protokolotzat dauka.
gutxiestea. Harrigarria bada ere 25 urterekin baino garrantzia gehiago ematen diot orain plaza bakoitzean ikusitakoari. Hori da bertsolaritzak daukan gauzarik politenetarikoa, nolabait esatearren
Gure kasuan ere berdin gertatzen da, eta agian arrazoi gehiagorekin, inprobisatzerakoan ziurra den helduleku bakarra protokoloa baita. Seguru nago, esateko modu bat da, Goiatzeko hartan Azpillaga oholtza gainera igo zenean, gona jantzita eta ezpainak pintatuta zihoala… Bertsolari bakoitzak berea du. Nirea da oso goiz esnatzea, kantatu behar dudan baino hiru ordu lehenago gutxienez, bestela lo egoten bainaiz, egunkariak irakurriz etxean kafe bat hartzea, eta gero, Zarauzko irteeran tabernako kafea eta Rosli-a. Egunen batean gertatu izan zait Zarautzen tabernak itxita zeudelako, kafea eta Roslia kantatu behar dudan herrian hartu beharra, eta dezente motelago egin dut bertsotan. Burua martxan jartzeko horiek behar baititut, eta autoan sartu aurretik gainera, gero bidean burua berotzen joateko… Beraz, protokolo bat asmatu behar da norberarentzat, horretan sinetsi eta ondoren zorrotz bete. Zer da zokomiatzea? Gustatzen zaidan hitz bat da. Rastrear esan nahi du, radarra pasa, txekeoa egin. Argi dago ez dugula sortuko barruan ez daukagunik, baina daudenak ere ez dira aterako ez badugu geure burua zokomiatzeko lana eta ohitura hartzen. Hitz giltzarria da gure lan honetan: aurreko bi pausoak zentratzeko ziren, eta hirugarren hau kontzentratzeko izango litzateke.
funtzionarizazioaren kontrako ibilbidea egitea behartuta gaudela”.
Atzo Amaiak kontatu zuena: irakurri du liburu bat ez dakit zein hilabetetan, demagun abuztuan, ez dakit zein poetarena; gustatu zaizkio gauza batzuk, bereganatu ditu, eta garunaren auskalo nongo txokotan gordeta gelditu dira. Gero, iristen da azaroko egun bat, eta Oiartzungo bertso saio bat, eta rastreoan hasten denean, gordeta zeukan hori ateratzen zaio. Jo, ba, fenomeno, hori da helburua!
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 117
Txekeoa egoerari eta bere buruari egin behar dio bertsolariak. Ez da hain zaila, baina ezta hain erraza ere, galdera mordo bat pilatzen baita: zer eskatzen du publikoak?, zer daukat burmuinean?, zenbat denbora dut bilatzeko? Gai ote naiz daukadan guztia begiratzeko? Noiz egingo diot zokomiatzeari planto eta bertsoari ekin?…
“Zizurkilen ba, bueno, txalo gutxi jotzen dute, plaza hotz
Galdera horiek askotan eginda ikasi egiten da, eta are gehiagotan asmatu. Eta guraso bilerara doan irakasleak, itzulpena egiten ari den itzultzaileak, edo langileekin bilera atondu behar duen gerenteak ere galdera eta pauso berdinekin funtzionatzen du. Besteak bertsotan ari diren bitartean ere jo ta ke aritzen zarete lan horretan. Ez al da hala? Jaialdiko bertsorik onenak entzun gabe joaten da beti bertsozalea etxea. Atzean eserita dauden bertsolariek mikro aurrean dagoenak baino patxada gehiago, eta batez ere, denbora gehiago izaten dute zokomiratzeko, hark abestu bitartean ere aritu daitezkeelako, eta kristoren bertsoak sortzen dira hor. Atzekoak hizketan ikusten gaituzuenean bakoitzari bestearen gaien inguruan okurritutakoen inguruan izaten da gehienetan…
samarra izan daiteke. Orduan, teman hasten gara beste bat eta ni: hark bukatu, eta ez dago txalorik, nik hasi behar dut. Segundoak
Rastreorako abiadurak gorabeherak izaten ditu egun batetik bestera. Batzuetan burua motelago daukazu, lo gutxiegi edo gehiegi egin duzulako, ogitartekoa eztarrian trabeska gelditu zaizulako… eta horrelakoetan topiko samar batekin irten beharko duzu. Beste batzuetan hasi beharraren urduritasunagatik azkarregi itzaltzen duzu radarra… Etxera bueltan zoazela saioan botatako bertsoak hobetzea ez da oso sentsazio hona: barruan zeneuzkan, baina ez dizu denborarik eman ateratzeko. Baina askoz okerragoa da mikrofonotik bueltan atzeko aldean eserita etortzea. Horrek esan nahi du barruan zeneukala, denbora ere bazeneukala, hamar segundotara etorri baitzaizu gero, baina ez duzula rastreoa ondo egin. Oso sentsazio mingotsa gelditzen zaizu horrelakoetan.
kontabilizatu eta bost edo sei segundo dira kideak bukatu eta zu hasteko. Eta txapelketan, txapelketan txalo
Gordetzeko gai zaretenarekin ere zerikusi zuzena izango du azken emaitzak. Almazena zenbat eta beteago hobe, edo, bestela, daukazuna ondo sailkatuta gorde.
jotzen dute, baita Zizurkilen ere. Hartu
Irakurritakoa, entzundakoa, ikusitakoa… eta batez ere bizi izandako esperientziak dira gure altxorra, gure lehengaia.
segundoak, eta teman
Nire bertso ibilbidean ikasitako gauza bat izan da aurrekoaren eskakizuna ez gutxiestea. Harrigarria bada ere 25 urterekin baino garrantzia gehiago ematen diot orain plaza bakoitzean ikusitakoari. Hori da bertsolaritzak daukan gauzarik politenetarikoa, nolabait esatearren funtzionarizazioaren kontrako ibilbidea egitea behartuta gaudela.
ari garela kideak
Eta ikasi behar da, eta almazenean ondo gorde, plazan geurera hurbiltzen saiatzen. Edo entrenamenduak benetako saioak izango balira bezala bizitzen. Protokoloa egin, ez utzi zeure buruari zurian gelditzen, gaia gustatzen ez bazaizu ere gogoarekin heldu. Azken batean saioaren simulazio bat da entrenamendua, eta simulazio hori zenbat eta errealagoa orduan eta gehiago ikasiko duzu.
hogeita hamar
118 / B71
bukatu eta zu hasterako agian
segundo pasatuko dira”.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 119
Lan metodo bat ere aipatu duzu, bertsolaritzatik eratortzen dena. Denbora-hesi artifizialarena da hori. Baiâ&#x20AC;Ś Demagun Bordariren heriotzaren 25. urteurrena dela eta bertso batzuk eskatzen dizkidatela. Bertso horiek Hondarribiko bertso saioan bat-batean botatzeko eskatzen badizkidate, bi minutu izango ditut pentsatzeko. Zokomiratzea egingo dut eta etorriko zait poesia egin zuela, Zurikoren kantuaren hitzak bereak direla, bertsolarientzako kartzelako ariketa berak asmatu zuelaâ&#x20AC;Ś eta dakidantxo hori kudeatuta hiru bertso egingo ditut. Demagun epaile bat balego 7,5 bat jartzeko modukoak izan daitezkeela. Gai beraren inguruan Bertsozale Elkarteak eskela baterako bertso bakarra eskatzen badit, berriz, denbora mugarik ez dudanez, edo egun oso bat daukadanez lan hori egiteko, kapaza naiz egun guztia kezka horrekin pasatzeko. Eta azkenean ateratzen den emaitza ez da 9â&#x20AC;&#x2122;5 bat baino gehiago izango.
120 / B71
“Horrelakoetan nire burua hesitu egiten dut. “Gai baldin
Horrelakoetan nire burua hesitu egiten dut. “Gai baldin bahaiz hiru minutuan notable merezi duten hiru bertso egiteko, notable altuko bat ordubetean aterako duk”, esaten diot neure buruari, eta 9etan jaiki banaiz 10etarako jartzen diot topea neure buruari. Gero, ordea, beti ez dut horrela funtzionatzen. Pertsonak gara, eta egun horretan telebistan futbola dago, eta futbola gustatu egiten zait, eta potroz gora etzaten naiz… Baina metodo moduan ondo dago…
bahaiz hiru minutuan notable merezi duten hiru bertso egiteko, notable altuko bat ordubetean aterako duk”, esaten diot
Bertsolaritzak eta inprobisazioak irakaspen dezente eskaintzen dute edonorentzat. Normalean inprobisazioak zentzu peioratibo bat izan ohi du… proba egin izan dut googlean hitza sartuta, eta erdaraz, behintzat, ez da ezer onik topatzen. Bertsozale Elkarteak Foru Aldundiarekin arazoren bat izango balu, badakit zein izango litzatekeen hurrengo egunean prentsan aterako litzatekeen deklarazioa: “Foru Aldundiak guk baino gehiago inprobisatzen du”. Baina inprobisazioa ez da txarra, berez. Eta gu baino gehiago inprobisatzeak dezenteko meritua izango luke. Kikek atzo esan zuen bezala hitzaldi bat prestatzeko orduan ideia gehienak bezperako gauean etortzen bazaizkizu, bilatu beharko duzuna da bezperako gaua luzea izatea.
neure buruari, eta 9etan jaiki banaiz 10etarako jartzen diot topea neure buruari. Gero, ordea, beti ez dut horrela funtzionatzen”.
Nor iruditzen zaizu onena, Isinbayeva ala Phelps? Nik uste dut gauzak neurtzen ditugula gehiegi pentsatu gabe eta datozen bezala hartuta… Phelpsek zortzi urrezko domina lortu ditu Pekingo Joku Olinpikoetan, eta Isinbayevak bakarra. Baina gauzak antolatuta dauden bezala antolatuta daudelako: Normaltzat jotzen dugu igeriketan egotea proba bat 100 metrokoa, bestea 200ekoa, bestea 200 estilo, bestea 200 erreleboetara eta abar. Jode, Isinbayevak eduki balu froga bat 50 metroko karrerarekin pertikako jauzia berak irabaziko luke, 100 metrorekin ere bai, banbuko kañarekin, poliuretanozkoarekin, burdinezkoarekin, atzeraka eta aurreraka… zortzi domina. Zertara dator hau? Txapelketari buruz zenbat hitz egin den, zenbat polemizatu den, zenbat teorizatu den… Ez da, ordea, aipatu nire ustez klabea den puntu bat: denboraren kudeaketa erabat ezberdina da Txapelketa batean. Ez dauka zerikusirik Zizurkilgo plazan jarduteak abuztuan edo BECen abenduan. Ez da garaia, edo plaza… Zizurkilen ba, bueno, txalo gutxi jotzen dute, plaza hotz samarra izan daiteke. Orduan, teman hasten gara beste bat eta ni: hark bukatu, eta ez dago txalorik, nik hasi behar dut. Segundoak kontabilizatu eta bost edo sei segundo dira kideak bukatu eta zu hasteko. Eta txapelketan, txapelketan txalo jotzen dute, baita Zizurkilen ere. Hartu segundoak, eta teman ari garela kideak bukatu eta zu hasterako agian hogeita hamar segundo pasatuko dira. Bertsolari bera al da bost segundo horietan trebatzen dena eta hogeita hamar segundotan trebatzen dena? Beharbada ez… Ez nintzateke ni txapeldun izango gai bakoitzarentzat hamar minutu emango balituzte; ni baino espezialista hoberik agertuko litzateke. Hamar minututara inprobisatzen Euskal Herriko Txapeldun. Badakit hori ez dela egiteko modukoa, eta ez dut uste egin behar denik ere, baina horrekin esan nahi dut prestakuntzak ere zeharo desberdina izan behar duela udan plazan ibiltzeko edo txapelketarako. Alegia, denboraren kudeaketari buruzko analisia erabat eta guztiz klabea dela bertsolariontzako, eta, oro har, edozein inprobisaziotarako.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 121
Testua: Pako Aristi
A
ZKENAK DIRA. Ez dute errekonozimendu sozial handirik, erakundeen aldetik laguntza izpirik ez, gazteek ez dituzte ezagutzen, eta antigoaleko eta herri txikietako kantari ziztrin eta arkaikotzat dauzkate. Ez dute kultura herrikoiaren esparrua konkistatu, ez daukate ahozko poesiak duen osperik, ezta inprobisatzeak daukan merituaren arrastorik ere. Ez zen haien artean generoa sakonduko zuen Txirritarik sortu, taberna zulotik antzokietara jasoko zuen Basarririk edota neurofisikoak liluratuko zituen Egañarik. Urrian argitaratu du La Voz de Galiciak erreportaje bat, eta larritasuna nabari zaio mezuari: Galizian hamarraldi gutxitan desager liteke mende askotako poesia inprobisatua, hots, bertsolaritza. Alarmak piztuta daude, argi gorriak dir-dir. Bergantiños eskualdean, Coruñan, lau regeifari edo kantadore baino ez dira geratzen: Fermin de Feiranova, Antonio de Xornes, Suso de Xornes eta Guillerme da Rabadeira. Gerra edo artista izenak dituzte, Fermin, esaterako, berez Calvo Gómez baita abizenez. Jatorriz zein herritakoa den, herri edo parrokiaren izena eransten diote izenari. Ferminek 72 urte ditu. Antoniok, euren arteko gazteenak, 47. Lugon ere bada beste regeifari bat, Ribeira de Louzarela, 81 urtekoa. Eta beste lau hanhemenka: Luis o Caruncho, Pinto de Herbón, Beito Logariño eta Felipe de Dodro. Eta kito. Egoera aldatzen ez bada, horiekin batera utziko dio existitzeari bertsolaritzak Galizian.
leari ematen zitzaion. Zeren regeifan, irabazle bat izaten da, eta galtzaile bat. Ez da, gure bertsolarien antzera, ikuskizun bat, erronka baizik. Bertsolariek ez diote elkarri laguntzen, gurean bezala, saio polita atera dadin; bestea isiltzea da helburua, mututzea, arrazoirik gabe uztea, Euskal Herrian gerra zibilaren aurreko bertsolaritzaren antzekoa. Halere, gaur egun ia galdua du dema-izaera hori, eta festa giroko bilakatu da, ia erabat, regeifa; kantariak ez dira haserretzen elkarrekin. Antonio de Xornes, esate baterako, hemezortzi urterekin hasi zen, eta kantadore mitiko batekin neurtu zen, batzuen ustez XX. mendeko regeifaririk handienarekin: Calviño de Tallo. Fermin de Feiranova ere delako Calviño horrekin estreinatu zen. Maisu bat izan zuen prestaketan, Blanco de Muiñoseco, eta behin esan zion: “Xa te defendes ben”. Gogoan du Ferminek lehen egun
Gai honi buruz liburu bat idazten ari den Domingo Blancok kontatzen duenez, regeifa zen
Arabiar jatorriko hitza da regeifa, eta garai bateko ogi mota bati esaten zitzaion, gari irinez, arrautzaz, azukrez eta gurinez egindakoari alegia. Ogi hau handia izaten zen, eta ezkontza batera joaten ziren mutilzaharren artean banatzen zen. Haietako bi kantari hasten baziren, irabaz-
124 / B71
ezkontzara gonbidatu gabe egonda kantura bertaratzen zirenei ematen zitzaien opila.
hura: “Había un biscoito agochado e eu non sabia nada. Ao final déronmo a min e corteino ao medio e deille a metade a Calviño. Tardou cinco anos en falarme”. Irabazi egingo zion, alegia, bost urtez hitz egin gabe eduki baitzuen kantadore mitikoa. Saria baino irabazi izanaren ohorea garrantzitsuagotzat jotzen dute. Suso de Xornesen kasua oso berezia da: guardia zibila da, zirkulaziokoa gainera, eta ez dakigu nola bateratzen dituen bere lana eta zaletasuna; agian, bertsotan erantzuten badiozu, isunak kentzen dituenetakoa izango da. Desafio horietan regeifariek festa giroko koplak kantatzen dituzte, kritikoak ere bai gizarteko agintariekin, eta sarritan elkarri zauri egiteko modukoak gainera. Hala laburtzen du Xosé Manuel Varela filologoak: “Regeifari ona izateko asko jakin behar da kontrarioaren bizitzaz, eta baita entzuten daudenei buruz ere, haien kontuak aipatzeko, eta buru azkarra eduki behar da errimak inprobisatzeko, ahots ozena, kantatzen jakin, eta horrekin guztiorrekin hori guztiori eszenan agertzeko trebetasuna. Alegia, gaia menderatu behar da, gai hori literarioki esateko gaitasuna eta belarri ona musikarako”. Fermin de Feiranovak, aldiz, uste du errima dela garrantzitsuena, eta musika ez hainbeste. Regeifa lauko bertsoak dira, Santa Eskeko koplen antzekoak, zortzina silabakoak, eta errima bigarrenak eta laugarrenak daramate. Kantarien kopurua, berriz, aldakorra izaten zen: sei, lau edo bi. Fermin de Feiranovak gogoan ditu, bere gazte garaian, zortzi kantarien arteko regeifa saioak. Bazkalondoan hasten ziren, sabela ondo beteta, berotzen ziren eta igoal jarduten zuten hurrengo goiz aldera arte: “Behin berotuz gero ez zegoen gu isiltzerik”.
Xose Manuel Varelak ikertu duenez, regeifa Erdi Arotik iritsi da gaur egungo Galiziara. Azken mendeotan Bergantiños eskualdeko kultur eta nortasun ezaugarririk nagusietakoa izan omen da. XIX. mendean, gutxienez, Noia, Negreira, Santa Comba edo Betanzosen ere jaso dituzte regeifarien lekukotasunak. Gai honi buruz liburu bat idazten ari den Domingo Blancok kontatzen duenez, regeifa zen ezkontzara gonbidatu gabe egonda kantura bertaratzen zirenei ematen zitzaien opila. Ezkonberriek, edozein arrazoirengatik ez bazieten ogi hori ematen, bromatik irainera joaten omen ziren kantariak. Ogiarekin batera, uste izatekoa da kafea, orujoa eta egun osoa festan igarotzeko aitzakia ere ematen zietela. Ezkontzetatik beste ospakizun batzuetara hedatu zen, gero, regeifaren ohitura: etxea behingoz eraikitzen zutenean, auzolana amaitzen zenean, uzta biltzen zenean… XX.
Vigon dago, gaur egun, regeifaren alde lanik handiena egiten duen elkartea: Valladaresko Auzo
mendean, batez ere, ezkontzako errituetatik aldendu egin da regeifa, eta orain gehiago kantatzen da tabernan, edo festa egunetan, feria lekuetan eta zernahi ospakizunetan.
Regeifaren aldeko eximen urriak Vigon dago, gaur egun, regeifaren alde lanik handiena egiten duen elkartea: Valladaresko Auzo Elkartea. Horrekin batera Monte Branco elkartea dago: Ponteceson eta Cabana herri koskorreko udala. Horiek antolatzen dituzte, gehienbat, regeifariek urtean burutzen dituzten 30 saio inguru. Horrez gain, eskola batzuetan regeifa ikastaroak antolatzen dituzte, eta urtean behin Ahozko Inprobisazioaren Nazioarteko Topaketak. Bertan hiphopari ere arreta jartzen diote. Monte Branco elkartearen lana omenaldietara zuzendua dago. Kantadore zaharrenei kultura herrikoian egin duten lana eta aportazioa aitortzeko antolatzen dituzte omenaldiok, ahanzturaren osinean betiko galdu ez daitezen. Bertso-bildumak ere egin dituzte, baita grabazioak ere. Cabanako regeifarien eta emakume koplarien kantak grabatu dituzte berriki. Grabazio horiek regeifa berreskuratzeko proiektu zabalago baten zati baino ez dira. Otsailean liburu sendo bat argitaratu nahi dute. Galiziako Xuntak ez die egitasmo horiei lagundu, ezta diputazioek ere.
Elkartea. Horrekin batera Monte Branco elkartea dago: Ponteceson eta Cabana herri koskorreko udala.
Horren aurrean oso kexu ageri da Xosé Manuel Varela: “Ez dut ulertzen ahozko galiziar literatura hau, menderen mendetan gorde dena, nola ez den babesten gaur egun. Galera izugarria litzateke hori desagertzea. Eskumenik gehiena daukagun garaian tristea da horrelako tradizio artistikoa galtzen uztea. Gure egitasmoak aurkeztu ditugu erakun-
deetan. Momentuz ez da erantzunik iritsi. Espero dugu joeraz aldatzea”. Regeifariek diote, garai batean Euskal Herriko bertsolariek uste zuten bezala, horretarako “jaio egin behar dela”, berezko dohainak eduki. Baina Xose Manuel Varelak haurrengan, eskoletan dakusa regeifaren salbamena, “pena da haurrei erakusteko modurik ez izatea”. Tarteka ikastetxe batzuetan izanak dira kantariok, eta sumatu dute haurrei gustatzen zaiela eta ondo pasatzen dutela. Laster hasten omen dira haurrok beren kasa zer edo zer kantatzen. Aditu batzuek, Carlos Alonsok, adibidez, ezagutzen dute euskal bertsolaritzaren egoera, eta inbidia ematen die. Alonsok 14 urte daramatza regeifaren alde lanean, eta bere helburua euskal bertsolarien mailara iristea dela dio: tradizioaren antolaketa, eskoletan sartzea, onespen soziala lortzea, ikuskizun eder bihurtzea, regeifetan ironia, zorroztasuna eta hain galegoa den retranca erabiltzea, eta ez hainbeste elkarren aurkako iraina eta erasoa. Apustu latzaren aurrean daude. Denbora pasatzeko hainbeste tresna eta ikuskizun mota dauzkan gizarte batean regeifa txertatzea da haien erronka. Gizarte horren ikuspegia aldatzea, nekazari giroko eta zurrutaren inguruko kantaeratzat identifikatua dagoen hori bizimodu moderno batean kokatzea, errespetuz, miresmenez eta aitormenez. Kultur protagonistek regeifa defendatzea, kultur ondaretzat edukitzea. Gizarteko eragile asko inplikatzea. Tradizioa ikasteko tresnak sortzea. Tradizioa gaindituko duten artistak sortzea. Gutxiasko bere burua maite duen herrialde bati dagokion bezala, Euskal Herrian hamarraldi horietan egin den lan guztia daukate aurrean Galizian: inprobisazioa antolatzea, saioak estabilizatzea, dinamiko bihurtzea.T
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 125
126 / B71
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa B71 / 127
B ERTSOLARI liburuak BERTSOLARI LIBURUEN BILDUMA OSOA AZAL GOGORRAREK I N
Jon Loategi, bertsozko mezularia
XABIER AMURIZA
JON LOPATEGI
Hirugarren liburukitik aurrera azal gogorrarekin argitaratzen hasi ginen BERTSOLARI LIBURUAK bilduma. Gure irakurleen artean diseinu berriak izan duen harrera ona kontuan izanik, aurrekoak ere azal modu honetara pasatu ditugu, eta, orain, bilduma osoa aurki dezake betsozaleak eskurako hain formatu atsegin eta erosoarekin.
Enaz banaz Agur sagar beltzeran