75. ZENBAKIA | 2009 UDAZKENA | 6,5 EURO
30 URTE ETXAHUN IRURI GABE HITZETIK HORTZERA, 20 URTE ETA AURRERA
B.27/28/29/30/31
B.32/33/34/35/36
B.37/38/39/40/4
75 3 0 URTE ETXAHUN IRURI GABE
B.42/43/44/45/46
HITZETIK HORTZERA, 20 URTE ETA AURRERA�
B.47/48/49/50/51
B.52/53/54/55/56
B.57/58/59/60/61
B.62/63/64/65/66 BETI MOZORROAK JANZTEN
B.67/68/69/70/71
B.72/73/74/75
Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburu ordetza) diruz lagundutako aldizkaria
2009ko udazkenak be kunt zak dakartza BERTSOLARI rri ald izk ar Atal finkoak estreinatzen ditug ira. Hala, erreportaia luzeekin ba u. Bertsolaritzaren historiak etteara, etorkizunak ere beren tartea izango dute aurrerantzean. Ale honetan, BeĂąat Gaztelum Hitzetik Hortzeraren hogei urendik errepasatu ditu, Itxaso Paiak teak Bertso Udalekuen berri kontatu digu Aida Ercilla historialaria Etxa eta Iruriren arrastoaren atzetik jarhun ri da, bere heriotzaren hogeitamargarren urteurrene an. Sorkuntza ere bu an dator, bertso-haikuen bitartez.eltEt a bukatzeko, urtaroz urtaro, Jon Unibe bertso-detektibearen istorioe rtso k aterako digute irribarrea. >>>>>>>>> >>>>>> >>> <<<<<
4
U
D
A
Z
K
E
N
A
·
2
0
0
9
BERTSOLARI WWW.BERTSOLARI.NET Bertsozaleak Kultur Elkartea. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN. 943 300 621 (astelehena 10:30etik 14:30era eta 15:30etik 18:30era. ostirala 16:00etik 20:00era) HELBIDE ELEKTRONIKOA: bertsolari@euskalerria.org KOORDINATZAILEA: Josu Martinez. ERREDAKZIO TALDEA: Andoni Egaña, Antxoka Agirre, Arkaitz Goikoetxea, Josu Martinez eta Xanti Jaka. AHOLKULARI TALDEA: Amets Arzallus, Josu Goikoetxea, Joxerra Garzia, Koldo Tapia eta Laxaro Azkune. EUSKARA ZUZENTZAILEA: Xalbador Garmendia. DISEINU ETA MAKETAZIOA: Txema Garzia Urbina INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D . L .: SS 482/91 EDITATZAILEA: TEL.:
BERTSOLARI A L D I Z K A R I A
30 URTE ETXAHUN IRURI GABE
<
004
BERTSOLARITZAREN HIS TORIA ETXA
HUNEN ARRASTOARE N ATZETIK
028 Etxahuni elkarrizketa : XIBERUKO BIHOTZE TIK, ETXAHUN
042
BERTSO HAIKUAK
I.
056
URTAROKO GAIA
HITZETIK HORTZERAK 20 URTE 092 JON UNIBERTSO BERTSO-AFARIKO SE KRETUA 098 BERTSOLARITZAREN ET BERTSO UDALEKUAKORKIZUNA : ZEINEN
ETXAHUNEN ARRASTOAREN ATZETIK Atzera begiratu behar da aurrera egiteko. Horregatik, bertsolaritzaren historiari tarte finkoa eskainiko zaio aldizkari honetan aurrerantzean. Lehenengo ale honetan, ez atzera bakarrik, Hegoaldean sarri ahaztu egiten diren toki eta pertsonengana joko du galdakaotar historialari batek, Zuberoara, Etxahun Iruriren arrastoari segika.
TESTUA: AIDA ERCILLA Aida Ercilla Ajuria, (Galdakao, 1983) Historia ikasi zuen Bordelen, eta gaur egun, liburutegi batean lan egiten du, Bilbon. Frantzian bizi zela kantu lehiaketa bat irabazia, tarteka Akitaniako sukaldaritza aldizkari batean kolaboratzen du.
ARGAZKIAK: CONNY BEYREUTHER
6 / B75
8 / B75
10 / B75
URRIAN HOGEITA HAMAR URTE BETE ZIREN ETXAHUN IRURI HIL ZELA. BIZKAITAR GAZTE BATEK BIDAIA BAT EGINGO DU ZUBEROARA, BERTSOLARIARI BURUZ GEHIAGO JAKIN NAHIRIK.
K
asualitatez enteratu ginen Etxahunen heriotzaz 30 urte betetzen zirela aurten, urrian. “Hori nor zen, kartzelan ibili zena?”, bota zuen Xabierrek. “Ez, gizona, Agur Zuberoa idatzi zuena”, erantzun zion, elemental mr. Watson, Maiderrek. Eta larjakin aire batekin gehitu zuen, “Barkoxekoa zen, eskalea”.
Zerbeza pagatu eta alde egin nuen handik. Pena ematen zidan nire lagunen jardunak, Etxahun Barkox1 eta Etxahun Iruri nahasten zituztela jakin gabe berbetan. Baina lotsagarriagoa zitzaidan oraindik, nik haiek baino askoz gehiago ere ez nekiela pentsatzeak: Nire ezagutza zabala Etxahun Iruri bertsolaria eta xirularia izan zela eta pastoral batzuk ere idatzi zituela jakitera mugatzen zen. Etxera heltzean, Marierekin hitz egitea pentsatu nuen. Altzaiko emakume heldu bat da Marie, Zuberoako edozein kontutaz enteratzeko nire kontaktu sekretua. Bestalde, erdi sorgina dela esatea gutxi da. Lokutorio batetara jaitsi nintzen telefonatzera —Marieri malefizioa bota zioten gaztetan eta ezin da telefonoz 45 minutu baino gutxiago mintzatu—, eta berak berretsi egin zituen nire ideiak, “Arrazoi duzu. Etxahun arrunt garrantzitsua da gure historian, baina gazteen artean ez da sobera ezaguna; batez ere zuen aldean.” Gero, bat-batean, sukaldean eltzea sutan utzi zuela gogoratu balu bezala, “Beraz, bihar hemen goizeko hamar orenetan. Jende batzuk aurkeztuko dauzkizut Etxahuni buruz zerbait izkiria dezazun. Segi pixkor. Adio!” esan eta eskegi egin zuen. Zortzi ordu beranduago kotxean nintzen. Hamaika ordu beranduago ere bai. Luzea da Bilbotik Altzaira bitarteko bidea, eta hori, Baionatik aurrera gutxienez hiru aldiz galduko zarela kontuan hartu gabe. Halakoetan, beti susmatu dut bertokoek hilero errepideak tokiz aldatzen dituztela, turista atzerritarrei eta hegoaldeko maskarada zaleei adarra jotzeko. Kontuak kontu, hamaikak aldera iritsi nintzen Marieren etxera, arnasa sakonki hartuz, hogei minutu beranduago helduta, kasik bazkalordua izango baitzen harentzat. Baratzean zain neukan sorgina, gutxi gora behera 68ko maiatzean erosiko zuen soineko bat jantzita, eta kortesiazko “Untsa zirea?”, “Xarmanki” etabar oparoaren ostean, Citroen txiki baten formako erratzean igo eta Etxahun Galduaren Bila abiatu ginen.
••• Irratian France-Culture katea ari zen bitartean, Mariek azaldu zidan Urrüstoi-Larrabilera gindoazela, Jean Louis Davanten etxera. Neuk ere buruan neukan euskaltzain zaharraren izena Etxahuni buruz mintzatzeko hautagaien artean. Ezagutzen nuen Zuberoako idazle zenduei buruz idatzi zuen liburua2 eta gainera, aurreko gauean Bidegileak3 sailean Etxahun Iruriri buruz idatzitako monografía interesgarri bat topatu nuen interneten.
12 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 13
hala, Etxahun bertso-lagunik gabe gelditu.” Etxahun gorria zen eta Ligetx xuria4, baina bien arteko harreman ona azaltzeko, eruditu zaharrak Ligetxek Etxahun eta haren emazte Felicieren ezteietan bertsoak kantatu zituela nabarmendu zuen. Bere ustez, XVIII. mendeko Beñat Mardorekin batera, Zuberoako bertsolari handiena izan zen Ligetx, Etxahun Iruri eta Etxahun Barkoxen gainetik. “Etxahun gaztea zen oraino eta berarekin ari zen kantuan trebatzen. Baina Ligetx hiltzean, bere mailako bertso-lagunik gabe gelditu zen; Xiberua osoko bertsolari on bakarra bera zela.” Gisa guztiz, Davantek ez zuen zalantzan jartzen Etxahunen balioa. “Nik ezagutu nuenean, 46an, bertsolari fama bazuen denen artean, eta ez da harritzekoa, izan ere, urte hartan bertan, gerra bukatu berritan, zonbait kantu zoragarri sortu zuen; hala nola Goizian argi hastian, Ama hunkigarria eta berehala Xiberua osoan hedatu zen Agur Zuberoa”. Bigarren Mundu Gerran, Etxahun eta bere anaia armen hartzera deituak izan ziren eta 1940ko ekainean, Alemanen sarekada batean erori. Pierrak eskapatzea lortu zuen, baina anaia presonier hartu eta Alemaniara bidali zuten bost urterako. Jean Louisen arabera, koblakaria ez zen sekula askatu oroitzapen mingarri horretatik, eta horren fruitu dira bere hainbat kantu, besteak beste, presonier ohiei eskainitako Ama deritzana. Sarritan aipatzen den kontua izanik, Mundu Gerrek (eta batez ere Lehenengoak) Ipar Euskal Herrian ekarri zuen aldaketa kulturalaz galdetu nion orduan, garai hartan Zuberoan bertsolari ia bakarra Etxahun zela gogora ekarrita. “Egia da, bai. 14ko gerraren ondotik pilota eta euskara bakarrik atxiki genituen hemen. Dantza ere galtzear egon zen urte haietan… Pentsa, Etxahun bera 1960
Ez dakit nola iritsi ginen Davanten etxera. Inguruan zelaiak bakarrik zeuzkaten bidexka estuetan barrena, ez zen inon ageri baserririk, are gutxiago pertsonarik… eta Marie ere galdu zela pentsatzen hasi nintzen. Bat-batean, urrunean, Zuberoa osoan gelditzen zen azken gizakia bailitzan, gizon bat begiztatu eta harengana abiatu ginen orientabide eske. Gure lau gurpileko erratza bere aldamenean gelditu zen orduan, eta… magia! “Addio Jean Louis, untsa zirea?”, “Ah boon, xarmanki! Eta zü, Marie?”… eta kortesiazko abar oparoa. Sorginkeria baten efektuz bezala, ezerezaren erdian agertu zen Davanten etxea. Zabaldutako liburuz betetako mahai batean eseri ginen orduan, eta Marie Maulera tabakoa erostera zihoan bitartean, Jean Louis berbetan hasi zitzaidan. Astiro mintzatuz, gauzak esan aurretik buruan ordenatu nahi dituenaren gisan, Etxahuni buruzko zenbait datu ematen hasi zen.
Allandu hizlari Pierra Bordazarre Irurin sortu zen, 1908an, herri erdian dagoen Etxahunia etxaldean. Hortik zetorkion, beraz, izena, Xalbadorri berea Xalbadorreneatik bezala. Ameriketan ibili ostean aita Gabriel Zuberoara itzuli eta Barkoxeko Aña Etxebarnerekin ezkonduta —Gaztelondo, Pierre Topet, Etxahun Xaharra-ren auzoko familiakoa, berau— Iruriko Etxahunian ezarri eta hiru seme-alaba ukan zituzten. Gauza guztiok buruz zekizkien Jean Louisek eta irakasle zahar baten gisan kontatzen zituen, zerbait azpimarratu nahi zuenean irribarre txiki bat egin eta boligrafo batekin koaderno batean apuntatuz. Etxahun noiz ezagutu zuen galdetu nionean ere, aurreko astean izan balitz bezala erantzun zuen, dudarik egin gabe, “Undüñako kermezetan, 1946ko udaberrian. Henri Arabarko Mendikotako bertsolariarekin kantatu zuen”. Bere ustez, ordea, gutxi aritu zen Etxahun bat-bateko bertsotan, “Zuberoan bazen bertsotarako tradizioa, eta gaztea zelarik usu kantatzen zuen Etxahunek Louis Ligetx larraindarrarekin. Bertsolari egiazki ona zen Ligetx, Etxahun baino zaharxeagoa (1901an sortua) eta biziki zorrotza bat-batean. Harena da, adibidez, “Boneta eta txapela” kantu ezaguna. Baina zoritxarrez, goizik hil zen, eta
14 / B75
suharra zen eta maitasun handiz hitz egiten zuen aitari buruzko kontuez. Lehen kantoria 1923an sortu zuela kontatu zuen, Mendi Gainetik, pastoral baterako. 30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 15
liburu bat eta Euskaltzaindiaren hiru liburuxkengatik eskerrak eman eta “France Culture” sintonizatzen zuen erratzean muntatu nintzen berehala. Davanten emaztea agertu zen orduan, agur esateko, eta… “Addio Marie! Untsa zirea?…” Kotxean sartuta pasatu nituen kortesiazko hurrengo hamar minutu oparoak, Marie, munduko lasaitasun osoaz, Davantarren ilobei ikastolan zer moduz zihoakien enteratzen zen bitartean.
“Arrazoi duzu. Etxahun arrunt garrantzitsua da
Irurira bidean, Mariek gure hurrengo lekukoari buruz hitz egin zidan. Etxahunek bi seme ukan zituen, Allandu (1936) eta Mathieu (1938). Azken hau irakasle ibili zen hainbat urtez Paris aldean, eta orain Angelun bizi da erretiratuta. Gu lehenarekin, Allandurekin batzera gindoazen; Laboraria, Etxahuniako jabea… eta duela hainbat urtetik Iruriko auzapeza. Mariek aitortu zidan ez zuela sobera ezagutzen.
gure historian,
ezaguna; batez ere
Gero erosi berri zuen aizto bat eman zidan. Aste bete lehenago gure Bilboko etxean egona zen, eta sukaldean ondo mozten zuen aiztorik ez genuela esanez pasatu zuen bazkalordua. “Hemen duzu aizto eder bat”, esan zidan, “Baina halako bat oparitzen delarik, zerbait jaso behar da trukean, bestela zorte txarra dakar”. Eta hala iritsi ginen Etxahuniara. Ni arma zuri batekin. Marie Euskaltzaindiaren azken arauen liburuxkarekin.
zuen aldean.” Gero,
•••
bat-batean,
Atea jo genuenean ez zigun inork ireki. Bigarrenez jo genuen orduan, eta ez zenez inor ageri, Mariek “xiberutar erara” deituko genuela esan zidan. Atea zabaldu zuen eta etxe barneraino sartuz, “Bada norbaaait?” oihukatzen hasi zen ahots biziz, oihartzunari erantzuteko denborarik ere eman gabe. Hogei segundu beranduago, Iruri osoan ez ezik, Baigorrin ere enteratu zirenean iritsi ginela, Allandu sartu zen atetik, erosketa batzuk egitetik zetorrela. “Pasa barrura, zure etxean bazeunde bezala” esatea bakarrik faltatu zitzaion Marieri. Horren ordez, betiko bost kortesiazko minutu konplitu eta azken “Ah, booon”-aren ondoren, bakarrik utziko gintuela esan zuen Mariek. Gasna apur bat erostera zihoala Ozazera.
baina gazteen artean ez da sobera
sukaldean eltzea sutan utzi zuela gogoratu balu bezala, “Beraz, bihar hemen goizeko hamar orenetan. Jende inguruan xirula jotzen hasi zela, Xiberua osoan ez zelako xirularirik gelditzen! ”. Gero, lehenbiziko aldiz bere betaurreko handiak kendu eta Etxahunen garaian ia galdua egon arren, bertso tradizioa egon bazela errepikatu zuen. “Zentzu batean diferentea zen Xiberuko bertsokera. Neurria eta errima askoz ere malguagoak ziren, laxoagoak. Gipuzkoarrek ekarri zuten errima zorroztasuna, Xiberuan berezi egiten zen hori”. Gaia gero eta interesgarriago egiten ari zitzaidan. Oroitu nuen nola Joseba Sarrionandiak aipatzen duen, bere libururen batean, Etxahun Xaharrak, Barkoxekoak, Libertatea eta Tristezia hitzak errimatzen zituela….
batzuk aurkeztuko dauzkizut Etxahuni buruz zerbait izkiria dezazun. Segi pixkor. Adio!” esan
Bat-batean tabako usaina nabaritu nuen… “Untsa egin dizie lana?”. Akabo. Marie iritsia zen. Filtrorik gabeko zigarro bat erretzen zuen bitartean, mahaitik altxarazi gintuen, presaka: “Irurin geldituak gira Etxahunen semearekin. Ez dezagun iduikarazi!”. Jean Louis agurtu, oparitu zizkidan bere
16 / B75
eta eskegi egin zuen.
Allandu eta biok sukaldera pasa ginen; han hartzen omen zituen beti Etxahunek bisitak. Gizon sendoa, “eijerra” Mariek gero esango zidan bezala, aitaren antza izugarria zuela pentsatu nuen. Baina bigarren minutua heldu orduko beldurra sartu zitzaidan gorputzera: Bere euskara ez zen Marie eta Jean Louisena bezain normala: bost hitzetik bi ez nituen ulertzen! Berak ere antzera pentsatu zuen: Nire euskara ez zen Marie eta Jean Louisena bezain normala eta zazpi hitzetik hiru galtzen zituen. Hala ere, azkenean nahiko ondo konprenitu genuen elkar. Nire buruaz harro, hurrengoan ETBn pastoral bat emititzen zutenean, ez niela gehiago euskara batuko azpitituluei begiratuko deliberatu nuen. Allandu hizlari suharra zen eta maitasun handiz hitz egiten zuen aitari buruzko kontuez. Lehen kantoria 1923an sortu zuela kontatu zuen, Mendi Gainetik, pastoral baterako. Davantek Etxahunen bertso ibilerari buruz esan zidana azaldu nion, orduan, eta hainbat datu berri ekarri zituen mahai gainera. Ligetxen heriotza gora behera, Etxahunek gerra zela medio utzi zion plazan bertsotan ibiltzeari. Aurretik, sarri ibiltzen omen zen koblakari, semearen hitzekin esateko.
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 17
Jean Harischelarrek beti aipatzen omen
Geroztik bederatzi pastoral idatzi zituen. Denak euskal gaiei buruzkoak, bat salbu. Davant oroitu nuen, “Hori Etxahuni aitortu beharreko gauza da: Euskal gaiak ekartzea”, esan zidan, jarraian irribarre akademikoz gehituz, “Euskara ederra erabiltzen zuen gainera… nahiz eta niretzat frantsesezko hitz gehiegi sartu”.
zuen plazagizon Mariek azaldu zidan
izugarria zela,
Urrüstoi-Larrabilera
“Oholtzara igo,
gindoazela, Jean
publiko osoari ezker
Louis Davanten
eskuin begiratu, eta
etxera. Neuk ere
bazekien momentu
buruan neukan
bakoitzean zer eta
euskaltzain
nola kantatu”, esan
zaharraren izena
ohi zuen, Allanduk
Etxahuni buruz
oroitzen zuenez.
mintzatzeko
Hala, ia hogeitabost urtean, Etxahun izan zen Zuberoako pastoralgile nagusia. Gaur klasikoak diren bere kantuetatik asko horietarako idatzi zituen, baina Allanduk azpimarratzen zuenez, bestela ere sortzen zituen kantu dezente, okasiotarako eta… Gero, sarritan plazan edo ostatuetan kantatzen zituen. Jean Harischelarrek beti aipatzen omen zuen plazagizon izugarria zela, “Oholtzara igo, publiko osoari ezker eskuin begiratu, eta bazekien momentu bakoitzean zer eta nola kantatu”, esan ohi zuen, Allanduk oroitzen zuenez. Bertsoak eta musika nola sortzen zituen galdetu nion. “Lanean zelarik”, erantzun zidan, naturaltasunez. “Traktorerik ez zuen inoiz nahi izan, adibidez. Baratzean zen bitartean pentsatzen zituen kantuak. Eguneroko lan txikietan”. Apasionantea. Antton Lukuk Euskal Kultura?5 liburuan, sasoi batean transmisioa ere lanean ematen zela esaten zuen. “Arto xuritzeetan (…) Lanean ziren gauzak transmititzen. Artetik errateko bezala, hor baitira kalkuluak, gogoetak egiten, goratik pentsatzen dena ez baita mentsa: zuka baizik ari ez diren tokietan jendea toka edo noka mintzo zaio bere buruari. Lana uzten da ez atseden hartzeko, baina mementoa baino funtsezkoa denaren transmititzeko”.
hautagaien artean. Ezagutzen nuen Zuberoako idazle zenduei buruz idatzi zuen liburua eta gainera, aurreko Hala ere, gerra ostean ere inoiz kantatzen zuela nabarmendu zuen Allanduk. Bat-batean irribarre egin zuen. “Xalbador eta bera biziki adiskideak ziren. Sukalde huntan hitz aspertu luzeak egiten zituztela oroitzen dut”, esan zuen, beheko suari begira, “Eta gogoan dut nola Xalbadorrek beti aipatzen zuen Etxahunek 1946an, txapelketa batean irabazi egin zuen… eta trufaka erraten zakon txapela hura berea izan behar zela!” Zeinahi kasutan, gerratik aurrera bertso idatziari lotu zitzaion. Kantuari, zuzenago esateko. Eta pastoralen bitartez egin zuen, hein handi batean. Allanduk gogoratzen du nola 1950 inguruan, Barkoxeko kultur gizon batek —Maskaradetan neskak estreinekoz sartu zituena, berau—, lehen aldiz euskal gai baten inguruko pastorala idazteko eskatu zion aitari. Hala sortu zuen Etxahun Koblakaria pastorala, Etxahun Barkoxekoari buruzkoa, 1953an aurkeztua.
18 / B75
gauean Bidegileak sailean Etxahun Iruriri buruz idatzitako monografía interesgarri bat topatu nuen interneten. 30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 19
20 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe B75 / 21
Asko esaten zuten gauza hauek garai hartako euskal kulturaz, bizimoduaz… Allanduk aipatzen zuenez, Etxahuni sarritan eskaini zioten Parisera joatea musikari, baina berak ez zuen sekula nahi izan. Musikarik ere ez zuen inoiz ikasi. Berezkoa zuen, eta nahikoa. “Mais moi, je ne suis qu´un petit poëte”, esaten omen zien galdetzen ziotenei. Poeta laboraria. Eta ez zuen gehiagorik behar. Marie sartu zen orduan atetik, sagar pastel txiki bat jaten. “Untsa egin dizie lana?”
Pierra Bordazarre Irurin sortu zen, 1908an, herri erdian dagoen Etxahunia etxaldean. Hortik
••• Hurrengo geltokia Urdinarben genuen, Jean Mixel Bedaxagar kantari eta xirulariarekin. “Oso garbi atxiki dudan imajina da, duela hogeita hamar urte, Etxahun xirula jotzen bere atabalariarekin, eta haiekin Bedaxa, artean potolo-potoloa zela. Bat-batean zapatak kendu eta dantzan hasten zen… Ze espektakulu eijerra!!!” esan zuen, bigarrenez okerreko bidea hartzen zuen bitartean. Etxez ere erratu ginen. Jean Mixelena bere tailerraren ondoan zegoela zekien Mariek… Baina ez zuen pentsatu, etxe bat baino gehiago egongo zenik han. Hala, herriaren erdiraino iritsi ginen. Biharamunean hasiko ziren herriko jaiak antolatzen ari ziren hainbat gazte zeuden. Traktore baten ondoan hiru morrosko txapela buruan, buzoa soinean, artzain txakur batekin jolasean zebiltzan, traktoreko irratian Amaren Alabak6 taldearen boz zerutiarrak entzuten zituzten bitartean. Mariek Jean Mixelen etxeari buruz galdetu zien eta hiruek batera erantzun zuten, “¡¿Quoi?!”. Frantsesez errepikatu zien galdera eta orduan bai, azalpen zehatz zehatzak eman zizkiguten Bedaxagarrenera iristeko. Heltzean emazteak hartu gintuen (“Addio Marie! Untsa zirea? A boon… xarmanki!”), Jean Mixel tailerretik berehala itzuliko zela esanez. Buzo urdin batekin sartu zen atetik orduan, eta bere esku handiekin agurtu gintuen Marie eta biok (Addio! Untsa zizte….). Oraingoan sorginak Sohutara joan behar zuela esan zuen. Jada ez naiz oroitzen zertara.
zetorkion, beraz, izena, Xalbadorri berea Xalbadorrenea-
Irurira bidean, Mariek
tik bezala.
gure hurrengo
Ameriketan ibili
lekukoari buruz hitz
ostean aita Gabriel
egin zidan. Etxahunek
Zuberoara itzuli eta
bi seme ukan zituen,
Barkoxeko Aña
Allandu (1936) eta
Etxebarnerekin
Mathieu (1938).
ezkonduta —
Azken hau irakasle
Gaztelondo, Pierre
ibili zen hainbat urtez
Topet, Etxahun
Paris aldean, eta
Xaharra-ren auzoko
orain Angelun bizi da
familiakoa, berau—
erretiratuta. Gu
Iruriko Etxahunian
lehenarekin,
ezarri eta hiru seme-
Allandurekin batzera
alaba ukan zituzten.
gindoazen; Laboraria,
Jean Mixel eta biok jangelan eseri ginen. Amaren Alaben emanaldietako argazki batzuk hemen, dantzari zahar batzuen koadroa han… polito zegoen apaindua. Bere hurrengo diskoa7 grabatzen bukatu berri zuela azaldu zidan. Gizon garaia izan arren, goxoki mintzatzen zen, begietara begiratuz. “Nik Etxahunen izena betidanik ezagutzen nuen, baina badakizu nolakoa zen orduan bizitza. Lehen magnetofonoak nik hamazortzi urterekin ikusi nituen. Kotxerik ez zen ia, auzoan irrati bakarra genuen, handi handia…”.
Etxahuniako jabea… eta duela hainbat urtetik Iruriko auzapeza. 22 / B75
1970 inguruan, hamazortzi urte betetzean, bere lehen soldatarekin, xirula bat erosi zuen Bedaxagarrek. Orduan ezagutu zuen Etxahun. “Musikaren jenia zuen benetan. Izigarri maitagarria; grazia handiarekin hartzen gintuen gazteak, beti pozik bere sukalde hartan”. Bedaxagar herri batean eta bestean ibili zen koblakari zaharrarekin, “Larrabetzun eta Bilbon ere egon ginen, eta parranda handiak egiten genituen”. Izan ere, bestaldera joateko
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 23
“Nik Etxahunen izena betidanik ezagutzen nuen, baina badakizu nolakoa zen orduan
afizio handia omen zuen Etxahunek, “berak iniziatu gintuen gazteak Hegoaldearekiko harremanetan.” Koblakaria sozialista omen zela eta, ea Euskal Herria oso eta bakar baten kontzientzia zuen galdetu nion, orduan. “Dudarik gabe! Xahoren garaietatik eta haren ondorioz, Zuberoan bazen ezker sentimendu bat ukaiteko tradizioa. Pentsa, Etxahunen aitatxik Xaho ezagutuko zuen, hain segur… Eta bera sozialistekin ibiltzen zen, baina hegoaldekoei buruz beti hitz egiten zigun anaiei buruz bezala, eta euskararen eta Euskal Herriaren alde azaltzen.” esan zuen, keinuekin begi bistakoa zela erakutsiz.
bizitza. Lehen magnetofonoak nik hamazortzi urterekin ikusi nituen. Kotxerik ez zen ia, auzoan irrati bakarra genuen,
Bedaxak oroitzen zuen hamaika bertsolari etorri zirela hegoaldetik Etxahun hil zenean. Eliza goraino beteta, hunkigarria izan omen zen ehorzketa. Bertsolari guztiek kantatu zuten, eta gero, bertaratutako guztiek pastoralerako idatzi zuen De Trevilleren azken hitzak kantuaz despeditu zuten, “Herioak berdintzen handi ttipiak” dioen harekin. Ohartu orduko, ahots izugarri ederrez, kantuan hasi zen. Etxahunek Pastoraletarako idatzi zituen hainbat kantu herrikoiak dira gaur egun, Bedaxagarrek azpimarratzen zuenez. “Herriak kantatzen ditu oraino. Baina oraingo pastoraletatik zenbat kantuk irauten dute emanalditik haratago? Azken urteetan, nik dakidala, bakarrak: Berzaitzen Baratze bat.”
handi handia…”. Hormako xirulariaren koadroari begiratu zion, pentsakor. “Maleruski orain ez da lehen bezala kantatzen. Beste garai batean gira”. Orduan ahoz aho ikasten zituzten kantuak, eta sarritan ematen. Allanduk esandakoarekin oroitu nintzen; Aitarentzat kantu batek aurrekoa ordezkatzen zuen, horrega-
24 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 25
tik ez zituen idazten. Hor bada, ahozkotasunarekin lotutako kultura sakona. Bere kantuen bilduma egiteko eskatu ziotenean ere, Allandu laguntzen ibili zitzaion, eta ze kantu kontserbatu aukeratu zuen. Batzuk ez zituen bilduman sartu nahi izan. Marie atetik sartu zen, lortu berri zuen buhameei buruzko liburu bat irakurtzen. Baina kortesiaz ahaztu eta Bedaxagarrek hizketan jarraitu zuen, koadroari begira. “Ze fenomenoa zen! Herriaren musika perfektuki ezagutzen zuelako egin zituen hain kantu ederrak. Nola koadratzen zituen melodiak!!”. Bat-batean irribarre egin zuen, Marieri so eginez, “Aurreko batean, telebistan Voltaire protagonista zuen programa bat pasatu zuten, San Petesburgoko gazteluan kokatua. Pentsa dotoreziaren dotorezia frantsesentzat!”. Irribarre egin nuen. “Bada, bat-batean, musika bat entzuten da eta hara… Las fètes de Mauleon da-eta! Etxahunen kantu bat!”. Hiruok barre egin genuen. Petit poete hark, poeta laborariak, San Petesburgoko gazteluan bukatu zuen Voltairerekin…
••• Ordurako banuen Etxahuni buruzko irudi bat buruan. Mariek bueltan Ahuzkiko iturburutik pasatu nahi zuenez, ur magiko apur baten bila, Jean Mixel eta haren emazteaz despeditu eta handik atera ginen. Altzaira iristean, Marie agurtu —eta Bilboko pisurako prestatu zizkidan sagar konpota eta kurridun oilaskoarengatik eskerrak eman— eta nire kotxea hartu nuen. Bolantean nihoala, Allanduk, Mariek, Jean Louisek eta Jean Mixelek kontatutako istorioak nituen dantzan buruan. Maulen geldialdi bat egin nuen. Plaza erdiko Ellande Etxarten Herri ekoizpen-produits regionaux dendan sartu eta Etxahunen kantuen bilduma zuen diskoaz8 atera nintzen.
Hormako xirulariaren
Momentu horretatik aurrera, laburra egin zitzaidan Zuberoatik Bilborako bide luzea, Baionara iritsi arte hiru aldiz galdu arren ere. Koblakariaren doinu eta hitzetan konprobatu nuen egun hartan batzuek eta besteek kontatu zidaten guztia egia zela.T
OHARRAK
koadroari begiratu zion, pentsakor. “Maleruski orain ez
1. Etxahun Barkox, Pierres Topet jaiotza izenez, zuberotar koblakari ezaguna (1786-1862).
da lehen bezala
2. Zuberoako idazle zenduak, Jean Louis Davant (Elkar 2001).
kantatzen. Beste
3. Pierre Bordazarre Etxahun-Iruri, Bidegileak 35, (Eusko Jaurlaritza 2004).
garai batean gira”.
4. Iparraldean ematen zen xuri vs gorri problematika Xipri Alberbidek azaltzen du sakonki, Xuri gorriak liburuan (Elkar, 2009).
Orduan ahoz aho
5. Euskal Kultura? Antton Luku Hargindegi (Pamiela, 2008). 6. Sei neska gazte zuberotarrek osatutako taldea, a capella aritzen dena. Jean Mixelen alaba Maider da kideetako bat.
ikasten zituzten kantuak, eta
7. Dagoeneko kalean da: Auñamendi, Jean Mixel Bedaxagar (Elkar, 2009). 8. Etxahun 1907-1979 (Elkar, 1999).
26 / B75
sarritan ematen.
ETXAHUNi ELKARRIZKETA ZUBEROATIK BUELTAN, ETXAHUNI BURUZ GEHIAGO JAKIN GURAN, HAN ETA HEMEN BILA JARRI NINTZEN. 1979KO ARGIA BATEAN, HIL BAINO HILABETE BATZUK LEHENAGO EGINDAKO ELKARRIZKETA BAT TOPATU NUEN. ALTXOR HANDIA DELAKOAN, HEMEN DUZUE ETXAHUN, BERE BOZETIK HIZKETAN.
Xiberuko Bihotzetik, Etxahun (XINABERRI, Z. Argia, 1979-V-13)
A R G I A : Non eta noiz munduratu zinen Etxahun? E T X A H U N : Sortürik nüzü Irurin, Etxahunian, 1908an. Geroztik, heben nazü. Laborantzan ari nüzü aitamek ützi etxaldian. Ezkontzürik Santa Graziko alaba batekin.
Haur denbora guztia hemen iragan al duzu? Bai, kontino heben egonik nüzü, salbu zerbitxiaren egiteko, eta gerla. Hogei eta hemeretziko gerla egin dut. Urthe batez egonik nüzü Larrainen. Zer oroitzapen geratzen zaizu haurtzarotik? Ene haur denboran, oraiko berjokuak zützun. Erran nahi beita: pastoralak, pelotak eta beste jokuak… Gaztetatik hoietan izigarri maite üken dit, ikhusirik beste hebenko jokulari anitx, her gustaturik eta… Gero, khantan eta hoietan, nik errejenta bürüzale üken dut hoberen hoberena Salabehere Grazikoa. Pastoral errejenta züzün, bena soinü egile züzün. Lehengo seinuak eta oraingoak? Tout a fait different düzü bai, prefosta! Momentu hartan ez züzün hainbeste soinurik ere. Herriko bestek bazütüzün, otabak nagiaren kurtsin, eta gero maskadak. Maskadak jiten zienein, ordin soinü egiten zizien, errezibitzen ziren herri hoietan, bena beste arrestan, ez züzün soinürik kasik batere. Ihautin bat egiten zirien gaztek edo halaxek. Orai, dancing eta hoik ba dütüzü. Nik uste gastatzen din amiñi bat eskualdun bostak. Ez dizie ber eskerra. Hasten dütüzü neskenegün galarekin, igandearekin ez düzü ihur ere plazan gainen, argi artino egonik dütützü eta… lehenago igendearekin, jende paketa biltzen züzün Astelehenarekin ere berdin… Besta lehen orain baino hobeki egiten zena? Agitüz geroz, egoiten zuzün orduko jentia argi artino bergaiza… Oraingo gazteek asko edaten dutela… zer diozu? Ordün ere… aise… bestan, zaharrak eta oro. Solament, ez züzün aperitif horik aipatzen batere. Ardu edaten züzün bethi. Botila bat ardu eta harekin kantan aritzen zaharrak eta gaztik… Soinutik landa, han egoiten ostatuan zahar zenbaitekin, historio zenbait kundatzen beit zin. Ba züzün historio kundatzale orei beno haboro. Orai gaiza bat agitü düzü: gaztentako düzü besta, ez düzü besta, ez düzü haboro zaharren lekurik. Ordin aldiz, beti zütützün zaharrak eta gaztik. Eta gaztik herrin berian egoiten zütützün, herri baizuetan ürrünenik. Orain kurri juiten dütützü: oto horrek hogen izigarria egin düzü.
28 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 29
30 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe B75 / 31
Aldakuntza horik, zerk esplikatzen dizkigu? Otoak düzü egin. Heben, goizean, mezatik landa, pelota partida bat egiten züzün burrat bat edaten zirien oroek, arrestiko hitz hartzen beste baten egitia edo zerbait… Edo soinu zale ez ürrünegi juitia. Orain, oto har eta juiten dütützü hamar lekutarat. Ahal bezen ürün ta gai orotan kurri, zoin zailago.
Utzi dit goizik koblakan aritzea. Ez.züzün-aise. Koblakan aritzeko
Lehenago, saldo bat juiten züzü elgarrekin, berdin hamabost hogei herri batetako gazti… eliza besta zelarik, herriko soinu Bürüzagiek emanerazten zizien jauzik herri haizuari. Suposa, Irurin züzün eliza besta, eta Zalgiztarrek lehen jauzik.
Ba zena dantzari hunik? Segür, ba züzün dantzai hunit… ni sabant nündüzün euskal dantzetan. Dantza suertiak oro ikasi nintitzün. Txülülatzen geroztik ikasi dit…
behar düzü biga ber kartieleko, bi
Nolaz hasi zinen txülülaka? Txülülariak bekantzen ari zütützün. Ez züzün berririk batere agertzen, ordin abiatu nünduzün, bi zaharrenek ützi beitzien. Bizpalau urthez irauntsi dit segidan. Orai badüzü hogoi bat txülülari jürü Xiberun. Zergatik galtzen ari zen txülüla? Ez zizien soinugile zaharrek üzten gatzerik heltzerat. Ofizina hun beit zen, eta holaz, berak ere zaharrak, libertitzen zütützün. Gero, gaixten beit da, hotsa eta juiten beit dira, ordin bortxaz üzten zizien, ez zütützün haboro orotarat juiten, eta ordin hasi… dantzai elibeteki.
xiberutarrek behar zikezien. Mattin eta
Biziko ahal da txülüla? Txülülak arrakasta ikaragarria üken dizü azken urthe hauetan. Segür nüzü mila jürü saldu dela. Eta bestaldin, haboro! justut bestaldin! Eta untsa joiten dizie… Donostin eta untsa jür!
Xalbedor ziren bezala. Hek kotima izigarria
Musika ikasi zinuen? Kontatzen nizün, ordin. Botza ejer nüzün zinez. Terrible aise kantatzen nizün. Hartzia hun nizün izigarri musikan ere. Aita, ez nizün notarik ezagutzen.
ba zizien. Hek bazakizien.zejolat
Nola egiten duzu musika? Bolsa edo zerbait hartzen dit, hartan gainen sortzen eüskaldun ahadekin.
biltzen ere. Biraka
Bethi egiten dit beharrilat. Orain, lehen bezain aise egiten dit musika, bena,
denin. badoazü. Püntü batez. Ligetsekin untsa enthelegatzen güntützün. Aritzen Noiz ikasten ziren dantza jauzik? Negiaren kurtsin. Bethi bazüzün zahar zunbeit ari zirenak erakusten. Haurrak biltzen zititzien, handituxkarik, hamabost hamasei urthetan. Batx batxa, egiten zizien maskada aldi bat. Ordin, herri aroek egiten zizien hala ahalaz. Ürgüilü bat züzün. Ihautin, ihaut asteartearekin Ürrentzen züzün. Azken jelkaldia, kantonamendua oro iragan onduan, azken egüna herrin berian. Biharamünean, Pantzart erretzen züzün, herriko plazan. Pintuka aldi bat egiten zizien, arresti eskari batez ürrentzen. Pantzart hori züzün bestakarien eta asekarien Jinkua: belharrezko gizon lodi bat! Dantza maite zinuen? Dantza maite nizün, ba. Ez nündüzün dantzai haitü, bena, ari arazten nündien berdin, beste lagünekin, libertitzeko. Bont en train amiñi bat nintzan!
32 / B75
güntützün üngürüka, atxekitzen güntützün bai ordin… din. Araba kalea, 35 ZARAUTZ • Gipuzkoa Tfnoa. 943 894 937 Faxa 943 894 941 E-mail zarautz@harrespil.net
Amilaga, 39 20570 BERGARA • Gipuzkoa Tfnoa. 943 761 299 Faxa 943 761 299 E-mail harrespil@harrespil.net
30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 33
34 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe B75 / 35
ez nüzü bethi ohartzen. Ahazten zeitazü. Ahaide bat eginen dit, nunbait, oren kart batez, juiten nizalarik, bordelekuan edo… bena gero, etxerat orduko, ahazten zeitazü… Adina zonbait düzü… bena egiten dit ba zonbeit halere. Pastoral huntako eta egin dit, Atharratzeko besta batendako, DonibaneLohitzundar elibatendako… Nola hasi zinen bertsutan? Hemezortzi urte nündien. Ez nündüzün untsa ari, ez. “Küloa” ba nizün. Adin horteko “küloa”. Ez nündüzün isiltzen ere. Gero inthelegia jiten düzü, gero eta haboro… Nola ezagutu zenuen bertsularien mundua? Alegia, aipatü deitzüt Salabehere Grazekua. Laboraria züzün, laborantza ttipini bat züzün. Oraino, biri düzü lauretan hogeita bost urthik batitzü. Soinu egiten ebilten züzün eta ordin ari arrimatzen güntützün gü puttiko gatik, eta… konten erakusten zeiküzün kontino. Dantza suertik oro emalten zütützün klarinetarekin, Xiberuko dantzak oro. Gustatu nündüzün gai batez salabehere hori eta Ligets Larrañekoarekin. Zalgizeko eliza bestak zutützün. Soinu gai bat züzün. Beha egin nündüzün lau edo bost orenez, soinua ützirik… eta Ligets izigarri gustatu zitazün. Koblakari ederra zuzün ere… Bost orenez tei gabe irauntsi zizien! Ligetsekin abiatu nündüzün. Eraman erazten gintitzien Konstantin Jaunek Manex hortala… Oxobi zenarekin eta, han ebilten zütützün beste koblakariek, Larralde Luhosokoa, Mattin Irabola Senpetarra, Xetre Hazparnekoa… Lau edo bost. Ordin üngürükaz ari arazten gintzikien, nork gure koblak. Lehenik, mahainean egiten ginizun apairia hanko bereko eüskalzaleekin eta gero plazorat elkitzen…
Lehengo seinuak eta oraingoak? Tout a fait different düzü bai, prefosta! Momentu hartan ez züzün hainbeste
Zer behar da bertsulari izateko? Dohaina behar düzü. bai zinez. zinez! Lehenik. zinez maitatü eta gero jite bat behar düzü. Bena, praktikak anitx kuntatzen dizü hortan. Usantza izigarrikua. Pilotan bezala. Antrenamentu gaitza. Gerokotz heltzen düzü kobla, anitx eman orduko, lkasten düzü nola diren rimak eta nola moldatu behar den kobla.:
soinurik ere. Herriko bestek bazütüzün, otabak
Ez duzu gehiago bertsurik egiten? Utzi dit goizik koblakan aritzea. Ez.züzünaise. Koblakan aritzeko behar düzü biga ber kartieleko, bi xiberutarrek behar zikezien. Mattin eta Xalbedor ziren bezala. Hek kotima izigarria ba zizien. Hek bazakizien.zejolat biltzen ere. Biraka denin. badoazü. Püntü batez. Ligetsekin untsa enthelegatzen güntützün. Aritzen güntützün üngürüka, atxekitzen güntützün bai ordin… din.
36 / B75
nagiaren kurtsin, eta gero maskadak. 30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 37
38 / B75
30 urte Etxahun Iruri gabe B75 / 39
Lagun onak izan dira bertze koblakariak? A bai. Mattin eta Xalbadorrekin üsü agitü düzü. Mattin, kokinxka zuzün! Bena, bihotz huna, arresten! Terrible! Ez züzün gaitz, arrunt arrapostia emaiten beit zin. Ez zizün üzten astirik. Askar zützizün biak ere, bai koblakako, bai pintukako! Pastoralak idazten dituzu? Pastoralak gobel ari zütützün. Beti ber pastoralak zütützün bospasei. Besteriz ez züzün agertzen. Mattinekin agitü düntüzün Barkoxeko eliza beste elibatez. Batek erran zizün behar zatekila berriz zerbait. Momentu hartan, Etxahun Barkoxe «Vogan» züzün, 1953an. Iseatü nizün. Historioa ba züzün Pierre Espilek eginik. Etxahunen kantoriak bestalde agertürik zütützün… Jente paketa bildü züzün. Ordin, herri hoitarik jiten zützüzün aldika berririk egin eraztea. Zein da zure pastorarik hoberena? Orotan, badit bederatzi pastorala eginik. Mentüraz hau, azkena düzu ejerrena. Historia ia ejer düzu: Ximena deitzen, «Le Cid»en historia kundatzen düzü. Aldakorra da pastorala? Gazte dembora, hiru pastoraletan ari zenik nündüzün. Ordin banekizün nola usantza bazen. Ez düzü transformazione anitx egiten ahal. Behar dizü tradizioneak arrespetatu. Gero sujeta eta historia oro kanbiatze ahal düzü Zerbait berri ekarri duzu pastoralgintzan? Eztakit. Mentüraz nik eskualdun historia hoik nahi izan dütit iragan erazi. Hüllanaga zütützün eskualdunentako. Lahen bethi zizien edo Charlemagne edo Napoleon…
Zalgizeko eliza bestak zutützün.
Zergatik Charlemagne edo Napoleon? Ez zakizkien ere, eskualdun historiak gehien zunbaitek baizik. Geroztik izan düzü lan izigarria eginik. Hebenko jentia ez züzün nehorat ebilten, Miauierik aitzina. Donahune haboroen haboroena. Nora ari da, zure ustez Xiberua? Xiberoa ustü düzü. Ez beit da lantegi eta hoitarik… gütti beit da. Hebenko jentia kanpora Jun dúzü.
Soinu gai bat züzün. Beha egin nündüzün lau edo bost orenez, soinua
Jiten dütützü bai, besta eginez edo holaxe, bena artin ments dütützu… Modernismo horrek gaitz handia egin dizü.. mendipareta hoietan ez dütützü aritzen ahal muga berriko tresna handiekin. Behar dizie arteko mekanikaje zerbalt…lantegi zunbeit behar likezü laborarien laguntzeko. Heben, Maule ondoan untsa dütützü, biak jun arazten beit dutie, laborantza. ttipia eta lantegia. Nik uste hori nagusi den oroetako… Ohidurak galtzen ari ote dira Xiberun? Ez dütützü galdüren. Ez dit uste. Elakatzen ari dütützü oro amiñi. Kausa düzü jentia jun dela eta kurritzen ere dela… Ximena azken pastorala hau, emazte pastorala? Nahi zizien haik ere iseatü. Gero bütatürik hartü dizie. Bütatürik ari dütützü…T
40 / B75
ützirik… eta Ligets izigarri gustatu zitazün. Koblakari
xxxxxx
ederra zuzün ere…
xxxxxxxx
Bost orenez tei gabe
xxxxxxxx
irauntsi zizien!
xxx 30 urte Etxahun Iruri gabe. B75 / 41
Poema japoniar labur-laburrak dira haikuak. Sarritan, argazki bati idatziak. Bertso Haikua, ostera, argazki bati jarritako bertsoari deituko diegu. Lehen uzta honetan, sei argazki ilun eta antzeko eta sei bertsolari: Colina, Alberdi, Paia, Martin, Agirreazaldegi eta Agirrebengoa neofitoa. ARGAZKIAK: CONNY BEYREUTHER
BERTSO HAIKUAK
I.
44 / B75
PENTSAMENDUAK KE DIRENEAN KEA AL DA PENTSAMENDU? NOLA BEZTITU? NOLA EZTITU? PAUSOAK NORA ZUZENDU? ARRE KOLORE, URRE BALORE, NAHIZ MASKARARIK EZ KENDU, SUA ESKUTAN DARABILENAK AURPEGIA EMATEN DU.
SUSTRAI COLINA Urru単an jaio zen duela 26 urte. ARGIAko elkarrizketak egiten ditu, bihurriak direnak eta besteak.
46 / B75
DOINUA: DÉCIMA
OHITURA ZAHARREN AZTARNA OHITURA BERRI BATEAN BAGOAZ JENDE ARTEAN ILUNTASUNEAN BARNA… HORI DA GAUAREN XARMA. MASKARA BANA JANTZITA NAHI DENA ERAKUTSITA JOLAS EGIN DEZAKEGU… BAINA EGUNEZ DARAMAGU AZALARI ITSATSITA.
AINHOA AGIRREAZALDEGI Elgetan sortu zen duela 31 urte. Txapelketan parte hartu eta Alemaniar Filologia ikasi duen bertsolari bakarra da.
48 / B75
UDA ZEN, JAIETAN GEUNDEN, POZIK GEUNDEN, MOZKORTURIK, SUZKO ZEZENA UFAKA SUMATU NUEN GERTUTIK, ILEA ZEUKAN PETXUAN, EZ ZUEN IZANGO HOTZIK, ADRENALINA USAINAK JARRI NINDUN ONDOEZIK, ARE GEHIAGO PITOIA JAN NUENEAN BARAURIK. HANTXE ZULATU NINDUEN ADARKADAREN KOLPETIK, BOLANDERAK ENTZUN ZIREN TA IRRINTZIAK ZIURRENIK, SEKULA EZ BAITA IKUSI HORRELAKO KORRIDARIK. Egilearen oharra: Y para que así conste y surta los efectos oportunos, expido el presente poema taurino, en la villa de Bedia, a 20 de octubre de 2009.
LUIX MARI AGIRREBENGOA hainbat urtez langile heziketako irakasle ibili zen Iruñeako institutu batean. Orain, Bedian erretiratuta, bere bi pasioetan ematen du denbora gehiena: perretxikotara joaten eta bertsoak idazten.
50 / B75
DOINUA: TXIKITATIKAN EDUKIA DUT
ERREPARATU HILEKO LEHEN, BIGARRENGO LARUNBATAN, HIRUGARREN NAHIZ LAUGARRENEAN TA EDOZEIN TABERNATAN ASKATASUNA DISOLBATZEN DA KUBAKO RON KUBATATAN ZENTSURA MIHI-PUNTATAN TA FLASHAK BEGIRADATAN BETI BI BEGI DISTORSIONATU EGOTEN DIRA ZELATAN AMETS, IDEIA ETA KALEAK BIHURTU DIREN ZELDATAN.
ALAIA MARTIN (Oiartzun, 1987) matea edaten itzuli da Argentinatik, baina bertsotan jarraitzeko prest omen dago.
52 / B75
DOINUA: DÉCIMA.
EZEREZA ETA DENA GUZTIAK OSATZEN GAITU GURE ARGI-ILUNAK BAITU BIZI INDARRAREN SENA MASKARAZ OSTENTZEN DENA GERIZPE BATEN ERARA GURE DESIOA GARA KE ARGI UKIEZINA ILUNAREN JAKINMINA EZINEZKO BESARKADA. Egilearen oharra: Toma ya bertso de Fredi Paia.
FREDI PAIA etnografoa da. Eta algortarra, bertsolaria, titiriteroa eta iritzi-emalea.
54 / B75
DOINUA: HABANERA
GAU ILUNA HAUTSI DUTE BOST BENGALAREN ARGIEK; GAU ISILA ARRAKALAZ BETE DUTE SUZIRIEK; TANBOR-HOTSEN ERRITMORA MUGITUAZ, GUDARIEK DIOTE “GAUR LUZIFERREN ADARREI SUA ZERIEK!” GORPUTZ ADARRAK DARDARKA, DANTZAN DITUZTE ERDIEK… GORROTOAREN AURREKO EUFORIA-IKUSTEN DIET NAHIZ GERRA USAINA DUTEN KE ARTEKO IRUDIEK FESTA BAT IKUSTEN DUTE LEHEN MUNDUKO BEGIEK.
UXUE ALBERDI Elgoibar (1984), bi liburu idatzi eta hainbat eta hainbat plazatan kantatu du azken urteotan. Ez daki oraindik bertsolaria baino idazleagoa den. Eta alderantziz.
URTAROKO GAIA
HITZETIK HORTZERA-K 20 URTE Bertsolaritzarentzako jauzi izugarria suposatu zuen, duela 20 urte, Hitzetik Hortzera telebista saioaren sorrerak. Urtemuga horren karietara, Beñat Gaztelumendik errepaso sakona ematen dio programaren orain arteko bizitzari, estilo landu eta eder batekin.
TESTUA: BEÑAT GAZTELUMENDI Beñat Gaztelumendi (Añorga, 1987) Joxerra Garziaren ikasle faboritoa izan zen, Leioan irakasle izan zuenean. Bertsolaria ere bada.
ARGAZKIAK: XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTRUA
HitzetikLortzera
1
988ko udazkena da, eguerdia. Zure sofa erosoan eseri zara, cognac baso bat ondoan hartuta. Kanpoan, zuhaitzak hostoak galtzen ari dira. Euri tantek salako kristalak jotzen dituzte. Lo hartzeko zorian zaude, eta telebista piztu duzu, konpainia pixka bat egin diezazun.
Irratitik ezagutzen duzun ahots batek egin dizu sarrera. Bertsolariak ageri dira telebistan. Sofari erantsita gelditu zara. 1988ko udazkena da, bai. Ben Johnsonek haizea aurreratu berri du Seulen. Haizeak Ardanzaren ilea mugitzen du Ajuria Enean. Bilbao eta Bizkaia bankuek haizearen norabide berean jartzea erabaki dute. Haizeak edo ez dakizu zerk eman dizkion George Bushi presidente izateko botoak AEBetan. Baina dakiguna da bertsoak utzi diola haizez soilik garraiatzeari, mingainetik belarrira zuzenean igarotzeari. Goenkale kalera atera gabea da oraindik, eta “Bi eta bat” zero da. Edurne Ormazabal “Katu Kale” auzkezten hasia da dagoeneko.
“Bigarren urtean bururatu zitzaidan pilota eredu hartuta polita izan zitekeela herrien arteko bertsolari-txapelketa IKUSTEN DITUZU TELESAILAK. IKUSTEN DITUZU FILMAK. GUTXIAGO, BAINA IKUSTEN DITUZU DOKUMENTALAK. IKUSTEN DITUZU MAGAZINAK. ETA IKUSTEN DUZU HITZETIK HORTZERA. HOGEI URTE BETE DIRA HITZAK HORTZEN ARTETIK IHESI ZURE ETXERA IRISTEN DIRELA. GUK HOGEI URTEKO HISTORIA HAMAIKA ISTORIO ETA BESTE HAINBESTE BEGIREKIN KONTATUKO DUGU.
antolatzea. Gure kalkulua zen egunero egitea programa bat, eta hori estra bat zen. Pentsatzen genuen erraz egingo genuela, baina 31 herri apuntatu ziren”.
58 / B75
Sebastian Lizasoren bizar beltza da oholtzako errege 1986az gero. Harekin batera finalean aritu ziren orduan Jon Lopategi, Xabier Amuriza, Jon Enbeita, Iñaki Murua, Andoni Egaña, Jon Sarasua eta Anjel Mari Peñagarikano. Lehendik ere ezagutzen dituzu, finalera joan zinelako, urduri orduan ere. Bertsolariek Euskaltzaindiaren gonapetik atera eta beren kabuz txapelketa bat antolatzen zuten lehenengo aldia zen, eta ez zenuen galdu nahi. Gogoan duzu nola hartu zenuen trena Donostiara joateko, nola hunkitu zinen Sebastianek txapela aitari eskaini zionean. Geroztik sekula ez zara bertsosaioetara joan. Gogorra da astea asteburuan hara eta hona hasteko. Ez, hobe sofan gelditzea. Gaur ez duzu trenik hartu, eta bertsoak zure etxera sartu dira. Lehen ere bai, noski, betidanik entzun izan dituzu irratian. Telebistaz, Hasier Etxeberriak ekarri zizkizun bertsoak lehenengoz etxera, postariak gutunak ekartzen dituen bezala: gutun-azal dotore batean, propio, helbide eta guzti. Hala ere hilero zita bat edukitzea, horren falta nabaritzen zenuen. Urte batzuk lehenago hasi zen bertsoa hona ekarri dizun bidaia. Pantailatik hitz egiten dizun gizon hori bertsoarekin lotu zuena: “Lehenengo zaletasun-lotura Arrasateko ikastolan nengoela izan nuen, 22-23 urterekin. Gure parrandan beti zeuden bertso-kontuak. Gero, Joxe Mari Mendizabal eta biok ginen maisu eta beti izaten genuen tartean bertso-kontua. Garai hartan, gainera, ‘Odolaren Mintzoa’ atera zenean Xalbadorren zale amorratuak ginen. Xalbador ikusten bagenuen iragarrita nonbait, hara joaten ginen. Gero, Tolosako ikastolan egon nintzenean, bigarren urtean (aurretik filosofia eta euskara ematen nituen) planteatu nion zuzendaritzari filosofia utzi eta euskara bakarrik ematea lehenengo BUPen, modu berezian. Aldizkari bat egiten genuen eta bertso-eskolatxo bat montatu nuen boluntarioekin. Nahiko zale moduan egin genuen”. “1983an hasi nintzen Euskadi Irratian. Lehenengo bi urteetan egin genuen kultur-programa bat eta gogoratzen naiz orduko zuzendariak, Oterminek,
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 59
60 / B75
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 61
“Bertso-saio bat oso gaizki grabatu da, soinu kaxkarra, argi gutxi, whisky botila guztiak agerian daudela
esan zidala jabetzen zela Gipuzkoan eta Euskal Herri mailan bertsolaritzan kultur-erreferentea Herri Irratia zela. Lehengo Joxe Mari Iriondo eta gero Laxaro Azkune aritu ziren bertan. Oterminek esaten zuen Euskadi Irratiak behar zuela zentraltasuna, eta zerbait asmatzeko. Lehenengo urtean zaleen arteko lehiaketa bat antolatu genuen. Guk bertso grabatuak ematen genituen, baina lehiaketa bat egiten genuen astero zaleentzat: galdera batzuk bertsolaritzaren historiari buruz, besteetan gaia ematen genuen eta entzuleek bidaltzen zituzten bertsopaperak guk geuk zuzentzeko eta nota jartzeko… Puntuaziorik handiena lortzen zuen entzuleari ematen genion saria: irabazleek aukeratutako bi bertsolariekin antolatzen genuen, irratiaren kontura, bertso-afari bat. Gogoratzen naiz urte batean Anoetan antolatu genuela Peña eta beste batekin, Mañukortarekin Larruskain inguruan… Hori zuzenean ematen zen eta dezenteko zurrunbiloa sortu zen”. “Bigarren urtean bururatu zitzaidan pilota eredu hartuta polita izan zitekeela herrien arteko bertsolari-txapelketa antolatzea. Gure kalkulua zen egunero egitea programa bat, eta hori estra bat zen. Pentsatzen genuen erraz egingo genuela, baina 31 herri apuntatu ziren. Pasatu genuen 1984ko udazkenetik San Juan egunera arte astero 2-3 saio egiten. Baldintzak kuriosoak ziren: urtean 10 plaza baino gutxiago egiten zituzten bertsolariek soilik parte har zezaketen. Epaimahairako miresten nituen bertsolariak aukeratu nituen: Egaña, Sebastian, Telleria, Imanol Lazkano, Iñaki Murua, Mendizabal… 1984an oraindik Elkarteak txapelketa hartu gabe zeukan. Saio asko egin genituen kurtso batean, 40ren bat. Gaiak eta dena guk jartzen
62 / B75
1988ko udazkena da,
lehenengo planoan…
bai. Ben Johnsonek
desastre bat kamera
haizea aurreratu berri
batekin, noski.
du Seulen. Haizeak
Telebistakoek esan
Ardanzaren ilea
izan dute halakoetan
mugitzen du Ajuria
‘hau ez dago
Enean. Bilbao eta
emititzerik’, baina
Bizkaia bankuek
bertsoak oso onak dira”.
genituen, eta gero presentatu eta emititu. Han, bazkarietan eta afarietan asko hitz egiten genuen, eta hor mamitu zen, nahi gabe, Elkartea. Oso esperientzia ona izan zen. Segurak irabazi zuen. Segura-Zestoa izan zen finala, baina taldeak era guztietakoak ziren. Hori aurrera atera zen herrietako jendea ikaragarri portatu zelako, bestela ezingo genuen egin”. “Zeure buruari galdetzen diozu ea zergatik kosta zaien horrenbeste bertsoak telebistan jartzea. Ea hain zaila den benetan bertsoak grabatu eta telebistaz ematea. Agian jakingo ez duzuna da, Bertsozale Elkarte sortu berria, behin eta berriro aritu zela ETBri eskatu eta eskatu. Behartuta aurkitu ziren esatera ‘egin ezazu zerbait’. Hor polemika egon zen zeinek egin edo ez egin, eta ni irratian ordurako bi urte aritua nintzenez bertsoari buruz, niri esan zidaten. Hura bai izan zela ‘egin ezak nahi duana’. Halaxe. Ez bakarrik ETBren aldetik, Bertsozale Elkartearen aldetik ere, garai hartan zeuden baliabideekin… ‘Hik egin nahi duk, ba egin ezak’. Irratitik nentorren eta bideo bat zer zen ez nekien. Garai hartan ari ziren lanpostuen definizioa egiten ETBn, eta elkartasunik eza izugarria zegoen. Norbaiti galdetzen zenion: ‘hau nola muntatzen da?’. ‘Ez da nire eginkizuna’. Ni gogoratzen naiz lehenengoa izan zela oso etsigarria. Ez neukan ez lekurik, ez makillatzailerik, ez talderik… Urte hartan, zorionez, hilean behin egin behar nuen. Produktora bat jarri zidaten eta denak erdaldunak ziren. Gogoratzen naiz kamerari esan niola ‘graba esto’ (graba ezak hau) eta begiratu eta gai-jartzailearen gaia grabatu ez. ‘Tú me has dicho que grabe al que canta’ (kantatzen duena grabatzeko esan didazu). Edo puntua jartzerakoan, gai-jartzaileak ematen zuen puntua eta kamera gelditzen zen gai-jartzailearekin, ez zuen espero kantua bukatu aurretik beste bat hasiko zela”.
haizearen norabide berean jartzea erabaki dute. Haizeak edo ez dakizu zerk eman dizkion George Bushi presidente izateko botoak AEBetan. Baina dakiguna da bertsoak utzi diola haizez soilik garraiatzeari, mingainetik belarrira zuzenean igarotzeari. Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 63
64 / B75
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 65
Zuk ez dakizu askorik errealizazioari buruz, ordea. Bertsoak entzun nahi zenituen, eta bertsoak entzun dituzu. Dakizuna da gaurtik aurrera Joxerra Garziaren izena betiko egongo dela zure buruan, Hitzetik Hortzera jartzen duen apal baten barruan.
Debalde festa Zaila da hutsetik sortzea hutsik egin gabe. Telebista gauza berria zen bertsoarentzat, eta hasiera ez zen erraza izan. Arazo asko aurkitu zituen bidean Joxerra Garziak. Lehenagoko adibidea aipatu besterik ez dago, kamerekin izandako arazoena: “Askotan puntuak ez ziren grabatuta egoten. Gogoratzen naiz puntu-erantzun bat, Joxe Lizasorena, zoragarria. Baina ez zegoen bestea grabatuta. Orduan, joan behar nuen gitarrarekin, ikusi ze tonutan ari zen kantatzen, eta aurkezpena egiterakoan gitarrarekin tonua hartu eta esan ‘puntu hau jarri zioten’. Neuk kantatu puntua. Gero kaxero-kaxero zuzenean sartu bideoa…. Muntatze negargarria zen, baina oroitzapenik onena horrekin daukat. Ikasten ari zara, bide bat egiten ari zara…” “Bertso-saio bat oso gaizki grabatu da, soinu kaxkarra, argi gutxi, whisky botila guztiak agerian daudela lehenengo planoan… desastre bat kamera batekin, noski. Telebistakoek esan izan dute halakoetan ‘hau ez dago emititzerik’, baina bertsoak oso onak dira. Nik uste dut lehenengo urteko emaitzak mirari bat izan zirela. ETBren aldetik apustua oso epela izan zen: tipo bat jarri, ezer ez dakiena, baina egin dezala zerbait… Onartu beharra daukat telebista programa oso txarra zela, baina baldintzak ere bai. Orduan ez zen orain adina saio izaten. Grabatzen nituen bost bat saio eta gauez egiten nuen lan kafe termo batekin, ea lortzen ote nuen muntatzea hura”. “Nik errealizadorea behar nuen. Lagun bat baneukan errealizadorea, baina ez zegoen nire taldean. Lagun horrek esaten zidan, ‘hik eskatu behar duk postprodukzioa’. Nik ideiarik ere ez zer zen hori. Joaten nintzen produktorearekin hitz egitera hurrengo egunean eta postprodukzioa eskatzen nion. ‘Zertarako behar duk?’. Berriro lagun horrengana joan eta ‘fundidoak egiteko…’. Kafkianoa izan zen”.
Urte batzuk lehenago hasi zen bertsoa hona ekarri dizun bidaia. Pantailatik hitz egiten dizun gizon hori
“1983an hasi nintzen
bertsoarekin lotu
Euskadi Irratian.
zuena: “Lehenengo
Lehenengo bi
zaletasun-lotura
urteetan egin genuen
Arrasateko ikastolan
kultur-programa bat
nengoela izan nuen,
eta gogoratzen naiz
22-23 urterekin.
orduko zuzendariak,
Gure parrandan beti
Oterminek, esan
zeuden bertso-
zidala jabetzen zela
kontuak. Gero, Joxe
Gipuzkoan eta Euskal
Mari Mendizabal eta
Herri mailan
biok ginen maisu eta
bertsolaritzan kultur-
beti izaten
erreferentea Herri
genuen tartean
Irratia zela. Lehengo
bertso-kontua.
Joxe Mari Iriondo eta gero Laxaro Azkune aritu ziren bertan. Oterminek esaten zuen Euskadi Irratiak behar zuela zentraltasuna, eta zerbait asmatzeko”.
66 / B75
“Nahiz eta programa negargarria izan, jendearentzat berdin da kalitate txarreko irudia eta soinua badira, baldin eta bertso onak emanez gero. Funtzionatu zuen, eta bigarren urtean talde bat jarri zuten: Maite Odriozola, Olatz Egia… Beste gauza bat zen, eta gainera errealizadore bat ere bazegoen. Platorik ez geneukan. Nik deitzen nuen aurrezki kutxara eta eskatzen nuen iskinaren bat. Zurezko eskailerak ikustean han jartzen ginen”. Izenarekin ere gorabeherak izan zituen: “Irratian bertsozaleen artean egin genuen programa haren izena gehiago gustatzen zitzaidan: Debalde festa. Garai hartan umeentzat programa bat zegoen: Galde Debalde. Nik beti pentsatu izan dut bertso-programa batek eduki dezakeen izen onena Debaldeko Festa dela, Xenpelarren bertsoarekin lotuta. Oso izen sujerentea da. Hori pentsatu nuen eta esan zidaten Debalde gehiegi zela. Honeela gelditu zen: Hitzetik Hortzera”. “Hala ere, gerora iraun duen zerbait sortu zen. Hitzetik Hortzerak berak antolatutako bertso-afaria jarri zuen martxan, ETBk onartuta. Liernin izan zen lehendabizikoa. Gai-jartzaile bakoitzak berak nahi zuen bertsolariari nahi zuen gaia jartzen zion. Ordukoak dira, esaterako, Lazkao Txikik ispiluari botatako bertsoak”. Bertso-musikatuak ematen ere hasi ziren, Xabier Leterekin hasieran. Bera ere bertsozalea zen, eta horregatik hasi ziren. Hasiera hori pasata, jauzi handia egin zuen programak: “1989-1990 tartean gogoan dut larri ibili ginela edukiz betetzeko. Gabonak pasa eta Zestoako saioa noiz etorriko egoten ginen, eman beharrekoak bukatuta edukitzen genituen eta. Gero 1990ean sortu zen beste boom hori. Audientziak salto handia egin zuen, eta dena aldatu zen. Ordu arte nik egin nuen nahi nuen guztia eta inork ez zidan ezer esaten. Hor hasi ziren ETBren aldetik presioak, ‘ea zer jartzen duzuen, ez da zentsura baina entzun nahi genuke aurretik’. Bertso mundutik ere hasi ziren: ‘saio honetara ez zara etorri, bertsoeskolak atera beharko lirateke…’. Bertso mugimenduarekin ere eztabaidak izan nituen. Telebistak funtzio jakin bat dauka: elitearen jarduna erakustea. Ez da erakusteko bertsotan ikasten ari direnak zertan ari diren. Eman daiteke erreportaje bat, baina nagusiki… Nik uste dut kalkulu hori egin behar
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 67
68 / B75
dela programak gaur arte izan duen emisio-orduarekin. Ni joaten nintzen edozein herritako ostatuetara eta ikusten nuen telebista tope jarrita. Hor ze pedagogia egin behar duzu? Bertsoak nahi dituzte, ‘hik gehiegi hitz egiten duk’. Bertso-saioen aurkezpena ere luze egiten omen nuen”. “1990-1991n sortu zen histeria bat bertso-programari dena kargatzekoa… Bertso-eskolen mugimendua, formatu egin behar dira bertsozaleak… gauza batzuk egin genituen. Adibidez oso ondo atera zen Andoni eta Jon ibili zirenean emititu behar genituen saioak komentatzen. Saio bat aukeratzen zuten bien artean, eta komentatzen zuten zer zegoen ondo, zer gaizki… Hori egin genuenean, esan nion Joni, batez ere ez zuela balio gauza positiboak bakarrik esatea. Gero egia da han zaudenean oso zaila dela esatea ‘honek hau gaizki egin du’, zure lankidea eta laguna da. Baina, oro har, ondo atera zela uste dut”. Bertsoaren boomaren urteak ziren, Gipuzkoako finala Belodromoan egin zeneko garaiak. Askotan esan izan da bertsoa telebistaz emateak zerikusi handia izan zuela honekin, baina Joxerra ez dago guztiz ados: “Ez zen izan telebistarengatik, baizik eta kointziditu zuelako belaunaldi batekin kapaza izan zena. Nik ematen nuen, baina beraiek izan ziren erakutsi zutenak. 1980. urtea arte bertsozaleak bertsoa zen kontsumitzen zuen produktu bakarra. Erraz konformatzen zen. 1990ean telebista, bideoklipak, musika… Kultura aldetik sibarita samarra zen kontsumitzaile ez-klasikoa. Peña, Euzkitze, Andoni, Jon eta horiei esker kultura kontsumoan sofistikatu samarra zen jendea konturatu zen bertsoan ere bazegoela gozatzeko moduko gauzarik. Batzuek esaten dute telebistari esker izan zela. Bai, telebistari esker izan zen, eta telebistak erakusten zuen produktuaren mailari esker. Nik izan nituen kritikak Andoni gehiegi jartzen nuelako, baina nik banekien zertan ari nintzen; banekien berrikuntzak hortik etorri behar zuela. Andoniri esker bestela literaturan jardungo lukeen hainbat neska-mutikok esan zuten ‘hori gustatzen zaidak niri’”. Eta halaxe joan zen bertsoaren booma, programak eztanda egin zuen arte.
Hitzari hortzak
“Hura bai izan zela
Itzali egin da. Mandoa lurrera jausi zaizu. Itxi egin dute. Ahoa zabalduta zaude (ez aho-zabalka). Eskuekin gogor eutsi diozu sofari. Horrela egon zara minutu bat, bi, hiru… Ezin duzu sinetsi ere egin. “Zergatik? Zer gertatu da”.
‘egin ezak nahi duana’. Halaxe. Ez
Zu bezala milaka eta milaka pertsona egoten zen astero telebistari erantsita 1993an. Baina, uda bazetorren, eta ETBn ez zuten udan pertsona horiek ihes egiterik nahi, eutsi egin nahi zieten, hondartzatik edo menditik bueltan sofan lasai eseri eta bertsoak jarri nahi zituzten. Zuk ere badakizu zer gertatzen den izozkiekin udan: ekaineko lehendabizikoa ederki sartzen da, baina egunero janez gero nazkagarri gerta daiteke; itzali egiten da limoiaren bizitasuna, txokolatea gozoa baino pisuagoa egoten da. Bertsozale Elkarteak ez zuen bertsoa izozkiak bezala urtzerik nahi, ez zintuen bertsoarekin betiko etsaitu nahi. Horregatik, ezetz esan zion ETBri. Joxerra Garziak honela azaltzen du: “1993an banekien Elkarteak ez zuela udako programa hori nahi, eta neuk ere kontra egin nuen. Hala ere grabarazi egin zidaten. Behartu egin nindutenez 1993ko irailean esan nuen ez nuela jarraituko, eta astebete irratian egon nintzen, irratiko plantilakoa bainintzen. Elkarteak esan zidan begiratzeko, eta telebistara itzuli nintzen, baina berehala uzteko asmotan. Freelance moduan hasi nintzen gainera. Txapelketa urtea zen”.
bakarrik ETBren aldetik, Bertsozale Elkartearen aldetik ere, garai hartan zeuden baliabideekin… ‘Hik egin nahi duk, ba egin ezak’. Irratitik nentorren eta bideo
“Hitzetik Hortzerak
bat zer zen ez nekien.
berak antolatutako
Garai hartan ari ziren
bertso-afaria jarri
lanpostuen definizioa
zuen martxan, ETBk
egiten ETBn, eta
onartuta. Liernin izan
elkartasunik eza
zen lehendabizikoa.
izugarria zegoen.
Gai-jartzaile
Norbaiti galdetzen
bakoitzak berak nahi
zenion: ‘hau nola
zuen bertsolariari
muntatzen da?’. ‘Ez
nahi zuen gaia
da nire eginkizuna’”.
jartzen zion. Ordukoak dira, esaterako, Lazkao Txikik ispiluari botatako bertsoak”.
70 / B75
“1993an krisi handia izan zen, eta horregatik behartu ninduten horretaz aparte eta prezio berean hilean behin zuzeneko bat egitera. Plato handia lortu nuen, publikoa… Erabaki nuen magazine bat egitea. Joseba Tapia eta haren taldea egoten ziren beti eszenario gainean. Eskema zen gonbidatu nagusi bat (ez derrigorrez bertsolaria), bertsolarien emanaldi minimo bat, bertsoarekin lotutako musika emanaldi bat eta gero Joseba Tapiarekin sarrerak eta halakoak. Musikoak beti eszenarioan egoten ziren. Beti bertsomelodian kantatzen zuen”. “Lehenengoa Andoni eta Amurizarekin izan zen. Lehenengo saio bat egiten zuten, gero Erramun Martikorena, gero gonbidatuaren elkarrizketa eta gero beste aktuazio bat edo beste. Bertsoa zen osagarri nagusi, baina ez bakarra. Bigarrenean Sebastian eta Sorozabal izan ziren. Hirugarrenean moztu egin ziguten. Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jexux Mari Irazu eraman nituen. Egun horretako elkarrizketatua Bernardo Atxaga zen. Bertsolariek esan zidaten pentsatu zutela saio batean Teleberriaren imitazio bat egitea, eta spray batekin soporte grafikoa egiten ea utziko nien. Errealizadorearengana joan nintzen eta esan zidan ez zegoela arazorik. Ez ginen ezkutuan ibili. Unaik esan zidan, agian, saio gogor samarra izango zela. Nik eskatu nien ez iraintzeko jendea izen-abizenekin. Kritika nahi beste, baina irainik ez. Egia esanda, geroztik saioa entzuten duzu eta, bai, kritikoa da, baina hori baino handiagoak esaten dizkiote politikoek elkarri. Hori lehenengo zatian zen, atsedenaren aurretik. Nik neure buruari esaten nion ‘hemendik ez gaituk pasatuko’. Nire harridurarako atsedena, iragarkiak… eta ez zen ezer gertatu. Ondoren Atxagaren elkarrizketa zetorren, eta egun hartan zoragarri zegoen. Adibidez, galdetu nion bertsoarekin ze harreman zeukan. Berak umetan ikasitako bertso bat kantatu eta publikoari begiratu zion ‘zuek ere ezagutuko duzue bertso hori, ezta?’. Sekulako giroa. Horre-
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 71
Bertsoaren boomaren urteak ziren, Gipuzkoako finala Belodromoan egin zeneko garaiak.
tan ari ginela kontroletik ikusi nuen lankide bat dardarka. Folio batean idatzi zidan zuzendaritzaren aginduz mozteko. Atxagari esan nion ‘bazirudik ez dela komeni segitzea. Hiri zer iruditzen zaik bertsolari gazteek esan dutena, oso fuertea?’. Hor bota zuen Atxagak bertsolari gazteei min handiagoa egin ziena mozteak baino: ‘bueno, ez zaidak hain fuertea iruditu, izatekotan ortodoxoegia’”. 1994ko apirila da, eta eskuekin gogor heltzen diozu sofari, ikusi duzuna sinetsi ezinik, bertsoak telebistaz ikusi nahi eta ezinean. Hala egon beharko duzu 1997a arte. Urte horretan, Maite Odriozolaren zuzendaritzapean, Iñigo Aiestaranek hartuko du programa.
Hitsetik Hotzera Eta artikuluaren puntu honetara helduta zeure buruari galdetuko diozu ea nolako harremana duten ETBk eta Bertsozale Elkarteak Hitzetik Hortzera dela eta. Garaiaren arabera aldatu egin da bien arteko harremana. Hasieran egindako apustua epela izan zela dio Joxerra Garziak: “Egin zuten apustua eginda, telebistakoen irizpideak kontuan hartzen badira, porrot egin zela, gauzak oker atera zirela esatea da normalena. Gero ez ziren bertsozaletu, baina proportzio bat egiten baduzu ze entzuleria zeukan eta ze kostu zeukan programak, oso merke ateratzen zen, eta prestigioa ematen zuen gainera. Neurri horretan zaindu zuten, baina sekula bereziki gustatu gabe. Hor mea-hobi handi bat ikusi zuten. Telebistarekin moztea erabaki zuenean Elkarteak, hori izan zen benetan apustu handiegia egin zutelako. Niri eskatu zidaten kurtsoan zehar emandako bertso onenen antologia molda nezala udan eskaintzeko. Nik esan nien ez genuela jendea nazkatu behar. Hortik sortu zen etena. Haiek konturatu ziren merke samar audientzia handia atera zezaketela, baina gerora horrek ze ondorio izan zezakeen ez zuten kalkulatu, eta ez zien ardura, gainera. Audientzia merkea ematen zuen neurrian egin zuten apustua, ez bertsoen inguruan behar zen bezalako ikuspegi bat zeukatelako”. “Izan zuen audientziaren laurdena izan balu ez zuen segituko. Baina nik uste dut ETBk ezin duela kalkulua egin ‘ze audientzia ematen duen eta ze
72 / B75
Askotan esan izan da
“Unaik esan zidan,
bertsoa telebistaz
agian, saio gogor
emateak zerikusi
samarra izango zela.
handia izan zuela
Nik eskatu nien ez
honekin, baina
iraintzeko jendea
Joxerra ez dago guztiz
izen-abizenekin.
ados: “Ez zen izan
Kritika nahi beste,
telebistarengatik,
baina irainik ez. Egia
baizik eta kointziditu
esanda, geroztik saioa
zuelako belaunaldi
entzuten duzu eta,
batekin kapaza izan
bai, kritikoa da, baina
zena. Nik ematen
hori baino
nuen, baina beraiek
handiagoak esaten
izan ziren erakutsi
dizkiote politikoek
zutenak”.
elkarri. Hori lehenengo zatian zen, atsedenaren aurretik. Nik neure buruari esaten nion ‘hemendik ez gaituk pasatuko’”.
merke ateratzen den’. Hori egin lezake serie batekin, kanpotik erositako gauza estandar batekin… Gero zergatik esaten du kultura dela gure herriproiektuaren muina? ETB1ek, nire ustez, bertsoari eskaini behar dio tarte bat. Garbi daukatenean apustu bat egin behar dela, ondo egiten dute. ETBk pilotan eta arraun-munduan egin duena oso txalogarria da, eta uste dut egin behar zela”. “Gerora badirudi gauzak aldatu egin direla. Felix Irazustabarrena 2006 eta 2008 urteen artean izan da Hitzetik Hortzeraren zuzendaria. Haren kasuan ere audientziari begiratu izan diote, baina ez du halako gatazkarik izan.Presioa beti dago. Niri tokatu zaidanean ETBrekin hitz egitea beti begiratu diote audientziari, eta ondorio onak izan ditu ETBk eduki izan duenaren arabera. Baina badakigu begira egoten direla”. “Edukietan, agian, presio gutxiago izan dugu. Askotan audientziagatik zoriondu izan gaituzte ‘joe, lehengo astean sekulako audientzia, e’ eta gero gutxiago esan izan digute ‘aurreko astean sekulako programa egin zenuten’. Ez dakit ikusiko zuten… Urtean zehar bilera bat edo bi egiten direla uste dut Elkartearen eta ETBren artean, eta orduan ateratzen dira audientziaren kontuak, baina besterik gabe. Ez dut uste inoiz audientzia arazorik izan denik”. Orain dela hilabete batzuk Bingen Zupiriak, orduan ETBko zuzendari zenak, elkarrizketa bat eskaini zion Bertsoa.com-i. Haren ustez ETBk beti izan du bertsolaritzari leku egiteko nahia: “Ni 1983an hasi nintzen lanean EiTBn eta hasiera-hasieratik sumatu nuen bertsolaritzaren munduari toki bat egiteko nahia eta kezka. Nik telebistan ezagutu nituen lehen proiektuak 1985ekoak izango dira, nahiz eta lehen saioak beranduagora arte gauzatu ez. Euskadi Irratian, berriz, lehen momentutik izan zuen bere tokia bertsogintzak. Informazioa landu eta entretenimendua sortu eta eskaintzeaz gainera, EiTBk beti eduki du kulturgintzari ateak eta leihoak zabaltzeko asmoa, eta euskaraz sortutako kulturaren arloan bertsolaritzak beti izan du toki jakina”. “Niri 1999an tokatu zitzaidan gaiari heltzea eta argi izan nuen lehen momentutik bertsolaritzari eta bertsozaletasunari buruzko saioa egitekotan hobe genuela Bertsozale elkartearen eskutik joatea. Haiek ere horrela ikusi zuten eta uste dut alde biek ahalegin handia egin dugula elkarrekin ongi
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 73
74 / B75
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 75
konpondu eta proiektu hau aurrera ateratzeko. Batzuetan gauzak errazak izan dira eta berez joan dira. Beste batzuetan zailago izan da; baina beti izan gara gai, bakoitzak bere bideari uko egin gabe, elkarrekin lan egiteko. Eta horretarako oso garrantzitsua izan da hasiera-hasieratik garbi hitz egitea, arauak ongi zehaztea eta konpromiso horri eustea”. Behin zure jakin-mina aseta, egin dezagun denboran beste jauzi bat, mende berrira iritsi arte.
Berritzetik lotzera 2006ko iraila da. Joan dira aurreko urteko tentsioak, morboa eta txapelketa-grina. Hala ere, urduri piztu duzu telebista. Betiko orduan betikoa jarri duzu, betikoa izango ez dela jakitun. 1997tik 1999ra Maite Odriozolak zuzendu zuen saioa, Iñigo Aiestaran aurkezle zela. 1999an beste jauzi bat egin zen: Josu Goikoetxeak hartu zuen saioaren ardura. Hasieran Arantza Hirigoien eta hura aritu ziren programa aurkezten, baina gerora Josuk, bakarrik, bere gain hartu zuen lan hori. Joxerra Garziak bezala bat-bateko bertsoak eskaini ziren nagusiki garai horretan, baina bestelako atal batzuk ere agertu ziren: elkarrizketa, bertso musikatuak, bertso jarriak, bertsolariek bizi izandako pasarteak eta zuzeneko emanaldiak. Gaur, 2006ko udazken honetan, zerbait berri espero duzu, ordea. “Hilabete batzuk lehenago hautsi zen betikotasuna. Gu lantaldean geundela Josu zen zuzendari, eta hark pentsatu zuen uztea edo beste lan batzuetan hastea. Orduan proposatu zidaten Sustapenak, eta Josuk berak ea nik hartuko nuen. Jarraipen bat egiteko esan zidaten, lan-talde berarekin”. Halaxe kontatzen du Felix Irazustabarrenak. Zuzendari berriak lehengoa egiten jarraituko zuela esan arren, ezberdintasunak aurkitu nahian aritu ziren udazkeneko egun hartan, umetan bi irudi berdinetako zazpi ezberdintasunak aurkitu nahian aritzen zinenean bezala: “kamara hau mugitua dago, Saroi ez da beti hor esertzen…”. “Bi lagunek begiratzen dizute kutxa distiratsuaren barrutik: Saroi Jauregik eta Martin Aramendik. Sustapenetik proposatu zen eduki gehiago eman behar zitzaiola platoari; kritika moduko bat sartu behar ote zen. Hori Josuren azkeneko urtean proposatu zen eta txapelketaren garaian tokatu zen. Bila ibili ginen Josuren garaian, eta beste batzuk tanteatu ondoren, azkenean, Peñagarikano eta Martin Aramendirekin hasi ginen. Txapelketa bukatzean asmoa zen hala jarraitzea, baina Peñagarikanok ez zuen jarraitu nahi txapelketatik kanpo, eta orduan pentsatu zen batekin jarraitzea. Beste norbait bilatzen saiatu ginen, baina ez zen aukera handirik egon, edo ez zen aukera handirik ikusi. Nik hartu nuenean Martinek eta Saroik jarraitu zuten”. Hala ere, nabaritzen duzu ezberdintasunen bat: Saroik ez du aurkeztu bakarrik egiten. “Saroi eta Martin bakarrik gelditu zirenean saiatu ginen bien paperak ez hain markatuak izaten. Planteatu zen Saroi bazela nor, gainera, bertso munduan kritiko ere izateko. Saiatu ginen ez izaten bata aurkezle eta bestea kritiko; biak izan zitezen nahi genuen saioa aurkezten zutenak eta, aldi berean, komentarioekin kritikak egiten zituztenak”.
76 / B75
“Zuk, ordea, bertsoak entzuteko piztu duzu telebista, bertsolariak gertutik ikusi eta ezagutzeko. Sekula ez duzu haiekin hitzik egin, baina betidanik ondoan eduki izan bazenitu bezala sentitzen dituzu. Kamara gertu-gertuan jartzen zaie, eta badakizu Jon Maia noiz ari den errima bat ekarri ezinik, badakizu Jokin Urangak noiz hasten duen bertsoa bukaera on batekin. Lehendabiziko begiratuan antzematen diezu. Beste begirada batzuk ere badaude, ordea”.
Honelaxe azaltzen du Felix Irazustabarrenak. “Txapelketaren jarraipena txapelketa
Belodromotik BECera
hasten den
2007ko azaroa da. Gaur ere urduri eseri zara sofan. Ez, gaur ez dago zuzendari berririk. Ez dago aurkezle berririk. Ez dago dekoratu berririk. Baina ahaztu egin zaizu cognac basoa betetzea. Joan zen ostiral iluntzen apustu bat egin zenuen lagunekin, eta galdu egin duzula egingo zenuke apustu. Izan ere, bertsoaren inguruan apustuka aritzea puztuta ez bukatzeko errezeta ona izaten da.
momentutik egiten da. Baina lehen esandakoa
Horregatik piztu duzu gaur telebista, ikusi egin nahi duzulako, jakin egin nahi duzulako. Bertsolari gazte baten aldeko apustua egin zuen zure lagunak, baina zuk ez zenuen ezagutzen, eta ez zenuen zure kinielan sartu. Bai, ez zenuen zure Gipuzkoako Txapelketako finaleko kinielan sartu. Bai, ados, bertsoa ez da kirola, kultura da, ez da justua apustuka aritzea, baina… Baina Txapelketak ere badu morboa, ezta? Gaur botako dute haren saioa, eta entzun egin nahi duzu. Gustura entzun izan dituzu bertso-afarietako saio umoretsuak edo jaialdietako bertso sentiberak, baina txapelketa txapelketa da, eta inguruko guztia gelditzen du. Zure bihotza ere gelditzeko zorian dago.
final-aurrekoetan bakarrik egiten da. Bi saio izaten dira asteburuero: larunbatekoa hurrengo egunean
Itzali egin da.
ematen genuen, eta
Mandoa lurrera jausi
igandekoa hurrengo
zaizu. Itxi egin dute.
astean, hurrengo
Ahoa zabalduta zaude
larunbatekoarekin
(ez aho-zabalka).
batera. Bestela
Eskuekin gogor eutsi
final-aurrekoa beste
diozu sofari. Horrela
zerbaitekin batera
egon zara minutu bat,
ematen da”.
bi, hiru… Ezin duzu sinetsi ere egin. “Zergatik? Zer gertatu da”.
Gaurko programaren zatirik handiena txapelketari eskaini diote. “Egia da txapelketak programaren edukia mugatzen duela, baina erraztu ere egiten du, txapelketa dagoenean txapelketan kontzentratuta daudelako denak, eta, era berean, horretara behartzen zaitu. Gipuzkoako txapelketan planteatu genuen final-aurrekoak larunbatez jokatuz gero hurrengo egunean laburpena ematea. Platoa saioa bukatu bezain laster bertan grabatzen genuen; gau hartan lan egin eta horrela ematen genuen. Formula hori, nire bi urteetan behintzat, errepikatu genuen Arabako eta Nafarroako txapelketan. Bi urte horietan larunbatez jokatu ziren finalak. Izan ere, larunbatez jokatzen bada oso ilogikoa da hurrengo igandean ematea, igandean beste bat jokatu denean eta programaren bezperan beste bat”. Honelaxe azaltzen du Felix Irazustabarrenak. “Txapelketaren jarraipena txapelketa hasten den momentutik egiten da. Baina lehen esandakoa finalaurrekoetan bakarrik egiten da. Bi saio izaten dira asteburuero: larunbatekoa hurrengo egunean ematen genuen, eta igandekoa hurrengo astean, hurrengo larunbatekoarekin batera. Bestela final-aurrekoa beste zerbaitekin batera ematen da. Esate baterako, gogoan dut Gipuzkoako final-aurreko bat Bertso-Txotxongiloekin batera eman genuela. Gehiena final-aurrekoak hartu zuen, bai, baina beste eduki batzuk ere sartu genituen”. “Zuri ere gustatu zitzaizkizun Bertso-Txotxongiloak, gozatu zenuen, baina txapelketa da benetan garrantzitsua. Zerbaitengatik ateratzen da egunkari guztietan. Zerbaitengatik joaten da hainbeste jende ikustera. Zerbaitengatik daukate bertsolari guztiek kopeta normalean baino zimurrago, beldurra
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 77
“Izan zuen audientziaren laurdena izan balu ez zuen segituko. Baina nik uste dut ETBk ezin duela kalkulua egin ‘ze audientzia ematen duen eta ze merke ateratzen den’. Hori egin lezake serie batekin, kanpotik erositako gauza estandar batekin…”.
78 / B75
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 79
“Atxagari esan nion ‘bazirudik ez dela
egingo da, eta hori aprobetxatu nahi dugu: saltsan egon eta txapelketa gure bidez ikus dezatela”. Jon Artanoren hitz horiek irakurri eta zure alabari begiratuko diozu, Eskolarteko txapelketan parte hartzen duen horri. Txapelketa ez dela dena esango diozun horri. Udazkeneko igande eguerdiak, zuk bezala, telebistari begira igaroko dituen horri. Azazkalak janez.
komeni segitzea. Hiri
inoiz baino ziurrago. Txapelketak espazio handia jaten du, baina gertatzen dena da Gipuzkoakoak eraman zuen bilakaerako txapelketa batek edo Euskal Herriko final-aurrekoek ia gehiena hartzen dutela, eta hartu ere hala egin behar dute. Bertso munduan ere garai horietan txapelketak hartzen du arreta”. Halaxe zen Joxerra Garziaren garaian ere. Arreta handia jartzen zuten programan. “Gertatzen dena da garai hartan mugimenduarentzat txapelketak zirela ia euskarri bakarra, mimatu egin behar zirela. Txapelketak jende asko eramaten du bestela joango ez litzatekeena. Txapelketa bera eredu da, ez bakarrik telebista. BECen sei orduz Txapelketan irauten duenak ez du jasaten bertsoafariko beroketa hori. Bertsoa estimatzen duenarentzat lehenengo hurbiltze hori oso interesgarria da, hori gabe ez baitago saiorik, baina, agian, ez dago, punta-puntako alerik ere. Baina jarduna da polita, nola aurreratzen den…”. “Gu txapelketaren laurdenetatik hasten ginen saioak grabatzen. Unitate mobila edukiz gero errealizadoreari esaten nion egunean bertan zer gorde; bagenekien ze espazio geneukan. Finalak, nik dakidala, beti zuzenean eman izan dira. Gipuzkoakoa bai, Bizkaikoa tarteka, eta Euskal Herrikoa beti eman izan da zuzenean. Jarraipen zabala egiten genuen. Txapelketa garaian programa osoa betetzen zuen. Final-aurrekoetan, batzuetan, asteburu berean bi saio izaten ziren. Saiatu beharra dago eliminatu diren bertsolarien jardunen bat jartzen ere. Gainera komentarioekin-eta denbora betetzen da”. “Erabakia ez da dena programa egiten duenarena. Bertsozale Elkarteak apustu bat egiten badu txapelketarekin, telebistarekin egiten dituen tratuetan sartzen da txapelketari jarraipen bat egitea. Astean ez dauzkazu hiru ordu. Ordubete badaukazu eta txapelketa sartu behar baduzu, eta denen bertsoak jarri nahi badituzu joan egiten zaizu”. Gauza bera gertatuko da 2009an ere. Nabarituko da udako bertso-saioetan, gaia jarri gabe ere horretaz arituko dira bertsolariak. “Txapelketari zukua atera nahi diogu, Txapelketa emateko gauza batzuk probatu nahi ditugu, ikusgarritasuna irabazteko. Aurten Hitzetik Hortzera erdia txapelketak jango du, abendua arte horrekin arituko gara. Ahaleginduko gara hori orekatzen, baina txapelketara joan beharra daukagu, eta finalaz aparte 13 saio izango dira. Gogoz eta pilak jarrita helduko diogu horri. Jendea berotu
80 / B75
zer iruditzen zaik
Arintzetik sortzera
“Guri esan ziguten
bertsolari gazteek
‘esperimentatu eta
esan dutena, oso
aldatu ahal duzuen
fuertea?’. Hor bota
Lehendabiziko aldia da gaur Hitzetik Hortzera ikusten duzuna. Ez zara sekula bertsozalea izan, baina zure gurasoak bai. Gainera, gaur egunkarian irakurri duzu Jon Artano dela zuzendari berria. Sorginen Laratzean ibiltzen zen hura, bai. “Horrelakoa da bizitzan” ere ateratzen zen hori, bai. Bertso programa baten zuzendaria da orain. Horrelakoa da bizitza.
dena’, baina
zuen Atxagak
azkenean bertsoak
bertsolari gazteei min
egon behar du hor,
handiagoa egin ziena
eta hori ez dugu
mozteak baino:
sekula aldatuko”. Jon
‘bueno, ez zaidak
Artanoren ustez, hala
hain fuertea iruditu,
ere, lor daiteke hori
izatekotan
konpentsatzea:
ortodoxoegia’”.
“Errealizazioan, txikiak badira ere, aldaketa batzuk sartu ditugu. Adibidez, gai-jartzailearen gaia ateratzen denean, bertso-saioan gaia eman eta erretratu baten zarata imitatuz bertsolaria sartzen dugu”.
Oporretan deitu zioten Jon Artanori. Bizikleta hartu eta Errumaniara joana zen. Halako batean, ordea, Jon Agirresarobek deitu zion, Sustapenetik. “Esan zidan nola Hitzetik Hortzerarako jende bila ari ziren eta gustatuko zitzaiola nirekin hitz batzuk egitea. San Inaziotan itzuli nintzen eta beraiekin hitz egin nuen Mintzolan. Azkenean zuzendari izateko proposatu zidaten. Pixka bat pentsatu nuen, baina baietz esan nuen azkenean”. “Haiekin hitz egin nuenean programari buruz egindako hausnarketaren berri eman zidaten. Galdetu zidaten ea nik zer irizten nion hausnarketa horri, nola ikusten nuen programa bera eta nola ikusiko nukeen neure burua hor jarduteko. Niri errespetu handia ematen zidan kontua zen, sekula ez nuen pentsatu inork programa baten zuzendaria izateko eskainitza egingo zidanik. Baina ni haiek egiten zuten hausnarketarekin ados nengoen, eta esan egin nien gainera; azkenean ni hor barruan egon edo ez aldatu egin behar zuen programak”. Zuk ez zenuen Sorginen Laratza ikusterik espero, ez zenuen oihurik espero bertso-programan. Bertsoak gustatzen zaizkizu, baina Gaztetxean afaltzen ari zarela entzuteko bakarrik. Bertsolariak zurekin parranda egitera etortzen direnean bakarrik. Igande eguerdietan sofan lo hartu ohi duzu normalean, eta gehiago programa geldoa bada. Sofan eseri eta ez da espero zenuen bezalakoa. Uste zenuen aurkezle bat agertuko zela, geldi-geldi, oholtza gainean egoten diren gai-jartzaileen modukoa, geldi-geldi dagoen kamera baten aurrean. Baina, ez. Kamera bertsolariak baino gehiago mugitzen da, bertsoak baino motzagoak dira planoak. Aurkezlea ezagutzen zenuen, Gaur Egun delakoan edo ikusi izan duzu. “Nik uste dut programa bat aldatu egin dela aurkezlea aldatu gabe adieraztea zaila dela. Batetik, aurkezleak ohitura eta aje batzuk hartuta dauzka, eta bestetik, ikus-entzuleek, nahi edo ez, lehengoarekin lotzen dute. Nik uste dut alde horretan aldaketa eman behar zela”. Jon Artanok halaxe dio, baina zuk ez zenuen aurreko aurkezlea ezagutu. Dakizun bakarra da programari ia “Ikusgela”-ren antza hartzen diozula. “Aldaketa garrantzitsua izan zen errealizadore bat buru-belarri gurekin egotea. Izaskun Bernedo nik ez nuen ezagutzen, baina harekin egonez gero berehala konturatzen zara nolako pertsona den: ez daki geldi egoten. Hura guretzat hasi zen eta gurekin egon da urte osoan. Berari dagokion alorrean lan egin du eta ekarpen itzelak egin ditu, baita bere alorretik kanpo ere. Gainera, hainbesteko dina-
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 81
82 / B75
ak, Gasteizkoak, Markinakoak, Zarauzkoak, Lesakakoak… Oso gustura gaude. Bakoitzak berea egin du. Guk esan genien bertsoa ardatz zuen ikuskizun bat prestatzeko joango ginela grabatzera. Bakoitzak bere pelikula egin zuen, eta oso erraz ikusteko zerbait izan da”.
mismoa edukita kutsatu egiten du. Gozamen handia da harekin lan egitea. Ekarpen handia egin digu bai estetika aldetik, bai erritmo aldetik”. Badituzu bertso-eskolan ibiltzen diren lagunak. Eta haiek esaten zizuten gustura ikusten zutela programa, baina batzuetan logalea sartzen zitzaiela. “Hausnarketa horretan egiten zen diagnostikoan jende gehiena ados zegoen zer hobetu behar zen edo non zegoen hobetzeko tartea. Hori beti errazagoa da nondik jo esatea baino. Badakit uda hartan Sustapenekoak aritu zirela ikus-entzunezkoetako profesional batzuekin elkarrizketa batzuk egiten, haien iritzia eskatzen, eta proposamenak egin zitzaten bai errealizazioari buruz, bai gidoiei buruz, bai aurkezpenei buruz… Hor pista batzuk eman zizkiguten, baina, batik bat, eskatu ziguten esperimentatzeko. Aukera eman ziguten gauza berriak egiteko”. Lagunek kontatu zizuten ETBk kate berri bat sortu duela aurten, ETB3, eta hor ere botatzen dutela programa. “ETB3ko buruak, Iñako Gurrutxagak, ETBren barruan izaera moderno, gazte, bihurri, iraultzaile bat nahi zuen. Eskaera beraiek egiten zuten. Kontziente nintzen aldaketak traumatikoak direla eta zenbait kasutan mingarri ere izan daitekeela. Zaila da egiteko, batik bat lan-taldea bera denean. Haiek egin zigutena hauxe izan zen: aldatzeko eskatu eta erabateko txeke zuri bat eman (aurrekontua berdin-berdin, hori bai)”. Dena den, bada zerbait bitxi: zuk bertsolaritza frontoi berdeekin lotzen zenuen, baina aurkezlea platoan dago. “Berez haustura hori markatzeko aurkezleaz gain lekua ere aldatu nahi genuen. Platoa, denik eta atrezzorik bereziena jarrita ere, beti da platoa. Kanpora joanez gero, aldiz, bikaintasun teknikoan zerbait galduko duzu, baina, halere, beste zerbait eransten dio: joaten zaren leku horrek berez baduena. Azkenean ezin izan genuen, ETBren lan egiteko modua hori zelako. Platoan errenditu behar izan genuen, baina gauzak aldatzen ahalegindu ginen”. Hasierako sorpresa gorabehera, espero zenuena aurkitu duzu. “Funtsean ez da aldatu: astero bi bertso-saio ematen ditugu ia-ia, eta programaren ardatza horietatik ateratako onena da; hori ez da aldatu. Baina niri iruditzen zitzaidan aurreko urteetan pisu handiegia hartzen zuela, edo trontzo handiegiak ematen zirela jarraian. Nire ustez ikus-entzuleen zati handienarentzat, baita bertsozale direnentzat ere, irensteko errazagoa da orain. Hortik sortu da ‘Zuri-beltzekoa’, hortik eta Hitzetik Hortzerak hogei urte betetzen dituela aprobetxatuz eman dugu harribitxi bilduma hori. Hortik sortu zen bertsolaritzari buruzko albiste laburrak ematea, hortik sortu zen hurrengo asteko aurrerapena, hortik sortu zen erreportajeak maizago ematea, nahiz eta ez izan oso sakonean landutakoak…”. Bertsolariak ezagutzen zenituen, euskarako klasetik batzuk eta herriko urteroko bertso-saiotik beste batzuk. Casabal eta Uria ez, horiek ez zenituen ezagutzen. Baina pantailara agertu direnean bizkarra aurrera okertu duzu; pantailara hurbildu zara: lehiaketak gustatzen zaizkizu. “Lehiaketak eman du zeresana, zerbaitek eman badu, eta pozik gaude, harrera ederra eduki duelako. Bere etapa izan zuen, Uria eta Casabalek ere izan zuten beren etapa. Proba bat zen arrisku handiarekin hartutakoa, baina aurrera egin zuen. Gero deskantsatzen utzi genuen eta bigarren zatian bertso-eskolen artekoa jarri genuen martxan. Hori ere ezberdina izan da, baina oso gustura gaude. Bertso-eskolak portatu egin dira eta asko eman dute: Maulekoak, Garaziko-
84 / B75
Zuk ere pentsatu duzu bertso-eskola batean eman behar duzula izena, datorren urtean lehiaketan parte hartu eta Lasturrera joateko. Baina, orain, siesta egiten utziko zaitugu.
…baina ez da gauza bera “Bi lagunek begiratzen
Bertso-afari batean izan zinen joan den astean. Ederki afaldu, ederki edan eta ederki pasatu zenuen. Barre barra-barra egin zenuen. Hainbeste barre egin eta, jakina, bertsoak erdiak ahaztu egin zaizkizu. Horregatik eseri zara gaur ere zeure sofan. Piztu duzu telebista, eta inurriak nabaritu dituzu zeure sabelean gora eta behera. Hasi dira bertsolariak kantuan… Bai, ondo ari dira, bertso ederrak botatzen dituzte. Baina ez duzu aireko kerik arnasten. Ukondoarekin bizkarrean jotzen zintuen laguna falta da. “Bertsoak balio du balio duen lekuan, hortik ateratzen denean, lekuaren, testuinguruaren buelta islatu behar izango dugu, bestela telebisiboki oso motz geldituko zaigu eta”. Felix Irazustabarrenaren hitzak dira. “Hori da erronka: bertso-afarietan edo jaialdietan dagoen giroa erakusten saiatu. Guri gertatzen zaiguna, erredaktore bezala ibilita, arazo handiena da astelehenetan joaten garela sekulako bertso-saioa entzun izanaren sentsazioarekin, eta, bai, baina telebistaratzerakoan agian ez da hainbestekoa; han zegoen giroa erakustea kosta egiten da. Beste batzuetan alderantziz ere gertatzen da: agian bertsosaioa nahiko hotza izan da, baina telebistarako ateraldi egoki batzuk badauzka eta balio du. Testuinguru hori ere erakusten saiatzea da gure betebeharra: giroa, entzuleak, entzuleen erreakzioak…”.
dizute kutxa distiratsuaren barrutik: Saroi Jauregik eta Martin Aramendik. Sustapenetik proposatu zen eduki gehiago eman behar zitzaiola platoari; kritika moduko bat sartu behar ote zen. Hori Josuren azkeneko
Zu zoriontsu izan zinen joan zen astean, baina ezin duzu ahaztu jatetxean sartu eta kamerak eragin zizun inpresioa. Hasieran, kutxara plateretik ahora eramaten zenuen bakoitzean, begi batekin zopari eta bestearekin kamerari begiratzen zenion. Ez zinen fidatzen.
urtean proposatu zen
Orain dela hilabete
eta txapelketaren
batzuk Bingen
garaian tokatu zen. Bila
Zupiriak, orduan
ibili ginen Josuren
ETBko zuzendari
garaian, eta beste
zenak, elkarrizketa
batzuk tanteatu
bat eskaini zion
ondoren, azkenean,
Bertsoa.com-i. Haren
Peñagarikano eta Martin
ustez ETBk beti izan
Hotzetik hotzera
Aramendirekin hasi
du bertsolaritzari leku
ginen”.
egiteko nahia.
Zure alabak esan dizu gaur: “ama, jarri beste zerbait, aspertu egiten naiz honekin”. Zuk gogor egin diozu, sofan eserarazi duzu, esan diozu gustatuko zaiola, ikusiko duela, hemendik urte batzuetara bera ere bertsotan ari-
Joxerra Garziari ere, kamerarekin saioak grabatzen hasi zenean, denek ez zioten ondo begiratzen. “Ni ordurako bertsolarien artean ezaguna nintzen irratirako grabatzera joanda, baina irratia oso diskretua da. Nik grabatu izan ditut bertso-afariak, eta jarri eta bost minutura jendea ahaztu egiten da. Baina telebistarekin 2.000 watt jarri behar dira, eta gogoratzen naiz zenbait bertsolarik, ikusten nindutenean ‘etorri haiz hona ere, traba egin behar’ esaten zidatela. Jendeak aukeran nahiago zuen hasieran telebista ez joatea. Handik urtebetera joaten ez bazinen kargu hartzen zizuten”. Cognac basoari tragoa egin eta programa ikusten jarraitu duzu, hunkituta bai, baina…
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 85
86 / B75
Jon Artanoren arabera, “iaz arte igandeetan ematen zen programa, eta aurten hasi gara ostegunetan ematen programaren lehenengo bertsioa, luzeagoa eta hobea, gainera. Igandeetan errepikapena ematen dugu. Guri astero tuko dela. Baina, bost minutu igarotzerako, bertsolariak baino geldiago dago. Seko lo.
2006ko iraila da.
ematen dizkigute
“Azkenean bertsolaritzari buruzko programa bat da. Guri esan ziguten ‘esperimentatu eta aldatu ahal duzuen dena’, baina azkenean bertsoak egon behar du hor, eta hori ez dugu sekula aldatuko”. Jon Artanoren ustez, hala ere, lor daiteke hori konpentsatzea: “Errealizazioan, txikiak badira ere, aldaketa batzuk sartu ditugu. Adibidez, gai-jartzailearen gaia ateratzen denean, bertso-saioan gaia eman eta erretratu baten zarata imitatuz bertsolaria sartzen dugu. Horrekin jaten dugu gai-jartzaileak gaia jarri eta bertsolaria kantuan hasi arte dagoen hutsarte hori, publikoaren planoekin betetzen zena. Nik uste dut hori kenduta eta segundo batera ekarrita ez duela ezer galtzen. Noski, zenbaitetan adierazgarri gerta daiteke denbora asko hartu duelako bertsolariak, baina hori gutxitan gertatzen da”.
Joan dira aurreko
igandeko datuak, eta
urteko tentsioak,
ez zait bidezkoa
morboa eta txapelketa-
iruditzen datu horiek
grina. Hala ere, urduri
konparatzea
piztu duzu telebista.
aurrekoekin.
Betiko orduan betikoa
Konplikatua da,
Felix Irazustabarrenak funtzio hori ikusten die programako beste atalei ere: “Konpentsatzeko egiten da. Gainera, saioetatik kanpoko beste adierazpen batzuk ere sartzen dira horiei esker: bertsopaperei buruzko saiakerak egin izan dira horiek musikatuz; bertso-eskolak… Saioak ez diren beste aspektuak lantzea da helburua”.
jarri duzu, betikoa
ostegunetakoa ez
izango ez dela jakitun.
baita jende
1997tik 1999ra Maite
guztiarengana
Baina zure alaba ohitua dago telebistan irudi ederrak soilik ikusten; dena ondo argituta, dena garbi, dena txukun. Eta frontoiak ez ziren glamourra erakusteko sortu. “Batzuetan borroka egin behar izaten dugu antolatzaileekin. Argi gutxi badago publikoan horrek ez digu balio publikoa grabatzeko, baina, aldi berean, erreakzio horiek ere jaso nahi ditugu… Garrantzitsua da publikoaren erreakzio hori ere jasotzea, baina ilun-ilun badago publikoa, bertsolaria bakarrik geratzen zaigu, eta hotzagoa izango da”. Felix Irazustabarrenak gar-
Odriozolak zuzendu
iristen”.
88 / B75
zuen saioa, Iñigo Aiestaran aurkezle zela.
bi dauka, hala ere, kamerak ezin duela giroa gehiegi aldatu: “Beti izan gara kontziente gu goazela bertara, bertso-afari batean, izan ere, ahalik eta enbarazu gutxien egin beharra daukagu, giroak den bezalakoa izan behar du, bertakoa, eta guk saiatu behar dugu giro hori hartzen, ez aldatzen, nahiz eta neurri handi batean aldatzen dugun”. Joxerra Garzia seguru zegoen bertsoa telebistan botatzeko moduko zerbait zela. “Lehenengo epaile eta gero telebistarako arituta dena distortsionatzen den arren, ni oraindik gogoratzen naiz bertsozale izatea zer den. Oso errealizadore jatorrak izan genituen, halere eztabaida latzak izan genituen haiekin. Josu nire ordez sartu zenean eman nion aholku nagusia hau izan zen: ‘hi, hemen esango diate hau gaizki dagoela, argia gaizki dagoela… Hik bertsoirizpidea jarraitu behar duk beti errealizazio irizpideen gainetik’. Bertso ona minimo batzuen barruan erakutsiz gero ziur nengoen gustagarria izango zela”. Hotzean hartuta, badirudi hala izan dela. Audientzia datuei begiratzea gustatzen ez zaien arren, denak bat datoz jarraipena dezentekoa izan dela esateko orduan. “1991 inguruan oso altu zeuden. Gero apur bat apaldu zen, baina hala ere audientzia handia zen. Nik uste dut audientziarik onenetako bat geneukala ETB1en parrilan, kirol emankizunak salbu. Momentu batean uste dut 200.000 ikuslera iritsi ginela, %10era. Hori ETBn kirolak eta futbolak soilik lortzen dute”. Joxerra Garziaren garaitik hona gauzak aldatu egin dira, hala ere gustura daude audientziarekin. Felix Irazustabarrenak dioenez, ETB beti egon da “gustura” audientziarekin. “Audientziaren fideltasuna, fidagarritasuna… zalantzan jartzekoak dira. Gure audientzia Autonomia Erkidegokoa izan ohi da, eta horren barruan euskaraz dakitenak. Hori neurtzeko aparatuak jartzen dira telebistetan, baina zenbat aparatu daude? Nik ez dakit, baina zenbat daude euskal familietan? Horietako batek huts egiten badu audientziak joan dira…”. Azken urte hauetan, gainera, gero eta eskaintza handiagoa dago telebistei dagokienez. Jon Artanoren arabera, “iaz arte igandeetan ematen zen programa, eta aurten hasi gara ostegunetan ematen programaren lehenengo bertsioa, luzeagoa eta hobea, gainera. Igandeetan errepikapena ematen dugu. Guri astero ematen dizkigute igandeko datuak, eta ez zait bidezkoa iruditzen datu horiek konparatzea aurrekoekin. Konplikatua da, ostegunetakoa ez baita jende guztiarengana iristen. Baina nik uste dut jende batek ostegunetan ikusten zuela. Noski, igandeetan jende gehiagok. Baina datu hori herrena da. Eta, hala ere, aurreko denboraldian baino audientzia handiagoa izan dugu”. Zure audientziak, ordea, lo hartu dizu. Manta gainean jarri eta programa ikusten jarraitu duzu.
Anitzetik motzera Udazkenean gaude. Uda batetik bestera pasatu duzu, argazkiak atera eta atera. Etxera iritsi, eta album txiki batean sartu behar dituzu guztiak. Baina, nondik hasi? Non bukatu? Egunsenti eder hori kanpoan utziko duzu? Eta izozkia jertse gainera erori zitzaizuneko argazki hura? Umeak aurpegia txokolatearekin zikindu zuenekoa?
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 89
Astero programa bat egitea aukera bat egitea da. Joxerra Garziak hala dio: “Telebistan 45 minutu dauzkazu. Ni saiatzen nintzen oreka bat lortzen jaialdi eta libreko saioen artean. Baina libreko saioak oso kontestualizatuak egoten dira, eta hori emateko sekulako aurkezpena egin beharra daukazu. Bertso-afari eta libreko saioetan asko dira tokian tokiko eta unean uneko aipamenak. Aldiz, gai bat daukazunean hitzetan emana eta gero sei bertso, bertsoak onak badira oso erraz sartzen da. Telebistak joera badu jaialdi estandarretako saioak hobesteko, eta seguru asko egin du. Nik ahalegina egin nuen horrela egin ez zedin. Inertzia bat badu. Baina sartu ziren bertsozaleak bertsozale berriak ziren, eta horientzako bertso-afari batean egon daitekeen ordu erdiko beroketa hori gehiegizkoa da. Telebistarik egon ez balitz ere ez dut uste hori jasateko gai izango zirenik”. Hitzetik Hortzerak hogei urte daramatza emititzen, eta urte horietan guztietan antzekoa izan da funtzionamendua: asteburuan grabatu, astelehen inguruan bilera egin eta, azkenik, platoko zatia grabatu. Hasieran Joxerra bera joaten zen saioak grabatzera. “Gero behartu ninduten, telebistako kontuak zirela eta, laguntzaile-talde bat hartzera. Konbenioa bete izan banu nik telebistan ez nuen saiorik grabatuko: gauez, eta ordu estrak… Konbenioak esaten zuen hori eginez gero ez neukala etorri beharrik, baina horrela ez zen programarik egingo. Gogoan daukat orduan hasi zela Felix Irazustabarrena, Igeldoko mutil bat ere bai, zalea zena… Lehenengo bi ziren eta, gero, hiru. Astelehen goizean bilera bat egiten genuen eta bakoitzak, grabatu zuen saiotik, informe bat eramaten zuen. Normalean fidatzen nintzen besteen informeekin”. “Geuk grabatzen genuenean Joxe Mari Gabiria zegoen taldean. Edo biok joaten ginen, edo bera bakarrik… Oso ona da telebistako kontuez dakienaz gain bertso-irizpidea daukana taldean edukitzea. Joxe Mari Gabiriak esaten bazidan ‘Seguran ezer ez’, ez nuen ikusten. Behin, gogoratzen naiz, bertsoafari bat izan zela Arantzan Jon eta Andonirekin. Etorri zen laguntzaile hasiberria zena, eta esan zidan ez zegoela ezer. Badaezpada ere ikusi egin nuen. Nik uste dut nik grabatu ditudan saio guztietan onena bera zela”.
Hasieran Joxerra bera joaten zen saioak grabatzera. “Gero behartu ninduten, telebistako kontuak
Kezkatuta zabiltza
zirela eta,
azkenaldian. Eusko
laguntzaile-talde bat
Jaurlaritzako
hartzera. Konbenioa
agintariak aldatu
bete izan banu nik
zirenetik behin eta
telebistan ez nuen
berriro galdetu diozu
saiorik grabatuko:
zeure buruari zer
gauez, eta ordu
gertatuko den
estrak… Konbenioak
bertsolaritzarekin.
esaten zuen hori
Idazleak,
eginez gero ez
antzerkilariak…
neukala etorri
denak sumatzen
beharrik, baina
dituzu kezkatuta,
horrela ez zen
dirurik iristen ez
programarik egingo.
zaiela-eta. Gaur ere,
Gogoan daukat
Hitzetik Hortzerako
orduan hasi zela Felix
bukaerako kredituak
Irazustabarrena,
joan direnean noiz
Igeldoko mutil bat ere
arteko kreditua
bai, zalea zena…”.
izango duten pentsatzen gelditu zara.
90 / B75
Felix Irazustabarrenak agendari begiratzen zion lehendabizi. “Kalitatearen irizpidea hor dago, baina bestetik nik uste saiatu izan garela alor ezberdinak agertzen diren saio-mota ezberdinak ekartzen, jende klase ezberdinarekin. Dena den, saio batzuk badira gero hortik telebistarako bost minututik gora ateratzerik ez daudenak, eta horiek beste ataletara eramaten ditugu. Izan ere, astean bi saio grabatuta programan saio bakoitzak hogei bat minutu hartu behar ditu”. Batzuetan kritikak izan dira beti bertsolari berak ateratzen ote diren. Felix ez dago ados: “Nik uste dut gure garaian grabatu zela bertsolari-kopuru handiena. Nik egin nuelako dakit, baina kalkulatu genuen programan sartzen zen bertso-kopurua eta baita zenbat bertsolarik kantatzen zuten ere. Uste dut ehun eta piko bertsolari ezberdin agertu zirela ni zuzendari izan nintzen urteetan, 20-30 programatan. Bada zerbait. Egia da batzuk atera eta bi bertso botatzen dituztela eta Andoni Egañak kurtsoan zehar 40 kantatuko dituela, baina tira…”.
Hitzetik… Kezkatuta zabiltza azkenaldian. Eusko Jaurlaritzako agintariak aldatu zirenetik behin eta berriro galdetu diozu zeure buruari zer gertatuko den bertsolaritzarekin. Idazleak, antzerkilariak… denak sumatzen dituzu kezkatuta, dirurik iristen ez zaiela-eta. Gaur ere, Hitzetik Hortzerako bukaerako kredituak joan direnean noiz arteko kreditua izango duten pentsatzen gelditu zara. Momentuz, aurten behintzat izango da programa, eta aldaketa eta guzti, gainera. “Aurkezteko moduan egongo da aldaketarik handiena. Hor zerbait berri egin nahi dugu, inondik hartu ez diguna. Ez dakit nola aterako den, baina kontuak atera ditugu eta iruditzen zaigu merezi duela arriskatzea”. Hitzak hortz artetik ihesi jarraituko du, beraz, beste urtebetez behintzat. Eta hemen egongo zarete begira, zu, zu bezala hasieratik programa ikusten dutenak eta pixkanaka kate honetan sartu direnak. Beste hogei urtez, agian.T
Hitzetik Hortzera-k 20 urte. B75 / 91
JON UNIBERTSO BERTSO-AFARIKO SEKRETUA Jon Unibertso detektibea da, eta berezi samarra. Bertsolaritzaren inguruko kasuak argitzen espezialista, oraingoan dei larritu batek abenturara eramango du bete-betean. EGILEA: ADUR
94 / B75
Jon Unibertso. B75 / 95
96 / B75
Jon Unibertso. B75 / 97
BERTSOLARITZAREN ETORKIZUNA BERTSO UDALEKUAK: ZEINEN POLITAK GAREN! Barrutik bizitzeak ematen duen segurantzarekin, Itxaso Payak BertsoUdalekuen radiografia dakar orrialdeotara. Horrekin batera, uda honetan udaleku ezberdinetan egondako zenbait lagunek, euren kronika eta iritziak konpartitu dituzle irakurleekin. TESTUA: ITXASO PAIA Itxaso Paia Algortan sortu zen 1988an. Bertso udalekuetara ume gisa joaten hasi zen, gero begirale izan zen, eta amama bihurtzen denean, udalekuak bere etxean egitea gustatuko litzaioke.
ARGAZKIAK: CONNY BEYREUTHER eta ITXASO PAYA
Muxikako Bertso-Udalekua, 2009
100 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 101
Zein da erantzun zuzena? Ekuazioek eta buruketek erantzun bakarra izango dute, baina bertso-udalekuak aurreko lau erantzunak dira, baina ez horiek bakarrik.
“ZEINEN POLITAK GAREN” IKASI GENUEN BERTSO-UDALEKUETAN, LOTSA IZATEA LOTSAGARRIA DELA ETA BERTSOAREN MUGAK NEURRITIK ASKOZ HARAGO DAUDELA.
Bertso-udalekuen egitasmoa bertsozaleak diren edota bertso mundura lehenengoz hurbildu nahi duten Euskal Herriko haur eta gaztetxo (9-18 urte) guztiei zuzentzen zaie. Ondorioz, jasotzaileak oro har euskal hiztunak dira, hitzarekin jolas egitea maite dute, eta erabilera ohiturak badituzte edota aldeko jarrera behintzat badute. Zer behar da bertso-udalekuetako begirale izateko?
Umeek baino hobeto pasatzen duten begiraleak edota begiraleak ematen duten ume zintzoak, hain zintzoak ez direnak, ez ginenok… Nor ez da inoiz
N
ik neuk bertso-udalekuak bertsolaritzak emandako gauzarik onenetakoa dela esango nuke, onena ez aukeratzearren. Lehenengo eguneko urduritasuna, lagun handi bilakatzen diren Euskal Herriko edozein puntatako ezezagunak, asteburuero telebistan agertzen diren bertsolari profesionalekin mahai-futbolean aritzea, muxu- plakajea, umeek baino hobeto pasatzen duten begiraleak edota begiraleak ematen duten ume zintzoak, hain zintzoak ez direnak, ez ginenok… Nor ez da inoiz bertso-udalekuetan maitemindu? Nork ez du azken egunean negarrik egin barrutik bada ere? Horrenbeste dira Duzunaritzen, Eulaten, Aubixan, Barrian eta Urepelen bizitakoak, bertan izan ez den bati horiek ulertaraztea zilegi ez baita. Beraz… Zer dira bertso-udalekuak? a) Bertsozaleak diren edota bertso mundura lehenengoz hurbildu nahi duten haur, gaztetxo eta gazte guztiei zuzentzen zaizkien udako egonaldiak dira. b) Euren seme-alabei udan aisialdirako giro euskaldun aberatsa eskaini nahi dieten gurasoen salbazioa. c) Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak bertsolaritza hezkuntza ez formalean sustatzeko duela hamaika urte abian jarritako proiektu arrakastatsua. d) Egungo Euskal Herriko 14 eta 24 urte bitarteko bertsolari gehienen lehenbiziko elkargunea, izan Oiongoak, Jatsukoak, Arrigorriagakoak…
102 / B75
bertso-udalekuetan
a) Esperientzia eta trebakuntza ezinbesteko ezaugarriak dira. Horretaz gain, bertsotarako gaitasuna eta herrialde guztietako presentzia bermatzea garrantzitsuak dira aukeratzerakoan. b) Lotsa gutxi! c) Bertsotan egiteko gosea, ingurukoak bertsotan jartzeko piperra eta gatza, edozein saltsatan murgiltzeko ausardia, eltze askotako burruntzali izateko joera, tiramisuaren goxotasuna une ozpinetan eta intsulina zaporea une enpalagosoetan. On dagizuela! Eremu geografikoari begira, Euskal Herriko probintzi guztietan (iparraldea bere osotasunean hartuta) txanda bana antolatzen da. Herri ikuspegia landu nahi da antolaketa horrekin. Bertsolaritzaren transmisioa hiru gunetan (Hezkuntza Arautua, Bertso eskolak eta Aisialdia) kokatzen den heinean, udako aisialdian eskaintza profesional, kalitatezkoa, nazional eta zabala bermatzea da proiektuaren xedea.
maitemindu? Nork ez du azken egunean negarrik egin barrutik bada ere? Horrenbeste dira Duzunaritzen, Eulaten, Aubixan, Barrian eta Urepelen bizitakoak, bertan izan ez den bati horiek ulertaraztea zilegi ez baita. Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 103
Zer helburu dute bertso-udalekuek?
Non antolatu dira udalekuan azken zazpi urteetan?
Bertsotan egiteko
Bertsolaritzaren
gosea, ingurukoak
transmisioa hiru
bertsotan jartzeko
gunetan (Hezkuntza
piperra eta gatza,
Arautua, Bertso
edozein saltsatan
eskolak eta Aisialdia)
murgiltzeko ausardia,
kokatzen den
eltze askotako
heinean, udako
2005: Elgoibarren (Gipuzkoan) eta Arbonan (Lapurdin).
burruntzali izateko
aisialdian eskaintza
2006: Eulaten (Nafarroan), Elgoibarren (Gipuzkoan) eta Urepelen (Nafarroa Beherean).
joera, tiramisuaren
profesional,
goxotasuna une
kalitatezkoa, nazional
Nondik datoz bertso-udalekuak?
ozpinetan eta
eta zabala bermatzea
Lehenengo bertso-udalekua 1998an antolatu zen Hazparnen. Euskal Herri osoko 20 haur bildu ziren bertan. Antolakuntza, Bertsularien Lagunak eta Uda Leku elkarteen eskutik egin zen EHBE eta EKEren babesarekin.
intsulina zaporea une
da proiektuaren
enpalagosoetan. On
xedea.
Handik urtebetera, Duzunaritzeko Etxartian egin zen, antolatzaile eta laguntzaile bertsuekin. Iparraldeko 13 haurrek eta Hegoaldeko 7k eman zuten izena:
dagizuela!
a) Bertsolaritzarekin lotutako aisialdia eskaintzea. b) Bertso eskoletako haur eta gaztetxoei aisialdian bertsoaz gozatzeko aukera ematea. c) Zale ez diren ume eta gazteak bertso-zaletzea. d) Bertsolaritzari lotuta, euskaraz bizi den eremu bat sortzea. e) Euskal Herriko zazpi probintzietako ume eta gazteentzako lekua duten udalekuak antolatzea. f) Bertsolariak hurbiletik ezagutzeko parada eskaintzea. g) Bertsolaritza, kantagintza eta oro har kultura aisialdi gozagarri baten parte izan daitezkeela azaleratzea. h) Sukaldari, begirale eta taldekideen lana errespetatu eta baloratzea. i) Neska eta mutilen arteko harremanak naturaltasunez bideratzea. j) Taldekide, begirale edo sukaldari ororen ezaugarriak errespetatzea. k) Ezberdintasuna naturaltasunez ikustea. Et, et, etâ&#x20AC;Ś l) Dibertitzea ahaztu gabe.
Eremu geografikoari 2000. urtean Arbonan antolatu zen udalekua, uztailaren 23tik 28ra. 19 haurrek eman zuten izena: 17 lapurtar, baxenabartar bat eta arabar bat izan ziren. 2001: Ligi-Atherein egin zen uztailaren 8tik 13ra bitartean. 18ko haur taldea osatu zen. 2002: Bi txanda izan zituen. Gazteen txanda, 12-14 urte artekoena, eta haurren txanda 9-11 urte artekoena. Lehendabizikoa uztailaren 7tik 12ra antolatu zen eta bigarrena uztailaren 14tik 19ra. Bi txanda egiteko arrazoia bikoitza izan zen. Batetik, haur kopurua kontuan izan zen (29 haur ziren, 2001ean baino 11 gehiago), eta bestetik adinean horien artean ematen zen aldea; zaharrenetik gazteenera 4 urteko aldea zegoen. Gazteen udalekua ibiltaria izan zen, hots, bizikletan ibili ziren batetik bestera. 14 gazte izan ziren. Haurren udalekua Arbonako Arrantzola etxean egin zen. Guztira, 15 haur izan ziren.
2002: Eulaten (Nafarroan) 2003: Elgoibarren (Gipuzkoan) 2004: Elgoibarren (Gipuzkoan) 2004: Iparraldeko VII. Bertsu Udalekua antolatu zen Ligin, Uda Leku elkartearekin elkarlanean. 21 haur izan ziren, 4 bizkaitar, 12 lapurtar, 4 baxenabartar eta zuberotar bat.
2007: Elgoibarren (Gipuzkoan), Ligi-Atherein (Zuberoan) eta Sopelan (Bizkaian). 2008:Eulaten (Nafarroan), Ligi-Atherein (Zuberoan) eta Elgoibarren (Gipuzkoan) 2008: Barrian (Araban). Arabako Bertsozale Elkarteak eta Arabako Foru Aldundiak antolatua eta Zuhatzan (Araban) 2003az geroztik. 2009: IraĂąetan (Nafarroan), Getarian (Gipuzkoan), Muxikan (Bizkaian), Zuhatzan (Araban) eta Lig-Atherein (Zuberoan)
begira, Euskal
2009: Barrian (Araban). Arabako Bertsozale Elkarteak antolatua.
Herriko probintzi
Bertso-udalekuen presentzia azken zazpi urteetan :
2
guztietan (iparraldea bere osotasunean hartuta) txanda bana antolatzen da.
OHARRAK 1. Argibide gehiago: http://www.youtube.com/watch?v=9vMbszFF_uM&feature=related 2. Eta iruditan: http://www.bertso-eskolak.com/cgi-bin-kabe/HTMODFOR?ActionField=getmodel&$Idioma=E&$Prob=NAFARROA& CmdGetModel=KAPSULA/HTMLMOD/ALMODSER
104 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 105
Lehenengo bertsoudalekua 1998an antolatu zen Hazparnen. Euskal Herri osoko 20 haur bildu ziren bertan. Antolakuntza, Bertsularien Lagunak eta Uda Leku elkarteen eskutik egin zen EHBE eta EKEren babesarekin.
106 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 107
2009KO BERTSO-UDALEKUAK: HITZAREN JOLASTOKI NAZIONALAK Xabier Amurizak ez zuen bertso-udalekuetara joateko aukerarik izan, ezta Joxe Agirrek ere; baina duela hamar urte jaio izan balira, ziurrenik Zuhatzan edo Eulaten ezagutuko zuten elkar, bertso-udaleku ahaztezin baten lehen egun handian. Imanol Lazkanok eta Joxe Lizasok piropopostako mezuak idazten pasatuko zuten eguna, eta Kristina Mardarasek musu txiki bat emango zion Juan Mari Areitiori bigarren gauean. Gorrotxategik Anjel Mari Peñagarikano ren eta Jokin Sorozabalen imitazioak egingo zituen eta Mañukortak komunera alde egin zuen ziztu bizian, txizari, barreari edo biei eutsi ezinda. Bertsolaritzaren oinarri sendo diren izen horiek guztiek ez zuten bertsoudalekuez gozatzeko aukerarik izan. Hitzaren kirol nazionaleko atleta handiok ez zuten ezagutu udan bertsoetan kulunkatzeko eta kopletan irristatzeko parkerik, ezta errimaz betetako igerilekuetan murgiltzeko aukerarik ere. Dena dela, eurek ere argi dute: bertsolaritza hitzaren kirol nazionala baldin bada, bertso-udalekuak hitzaren jolastoki nazionalak dira. Hurrengo orrialdeetan lau jolastokitako kontuak ageri dira, oraindik bertsoudalekuak ezagutzen ez dituztenek hurrengo urteko izena emateko prestatuko diren orrietan inbidiaren hotzikara ito dezaten.
• LIGI-ATHEREI BERTSO- UDALEKUA
ENEKO Eneko Beretxinaga begirale beteranoa da. 23 urte, Soraluze (Plaentxi). “Ligi-Atherei. Oskarrekin grabaturiko kantuan Euskal Herriko ipurtzuloan kokatu genuen herria. Oporretan urrutiko kontinente eta lurraldeetara joateko bizioa dagoen garaiotan, bertaratu ginenok hantxe dagoen sentipena izan baikenuen. Iristeko orduan lehenik. Bertan pasatu genituen egunotan ondoren. Zuberoako paraje ederretan kokaturik dauden bi auzok osatzen dute udalerria. Santa Grazi eta Maule artean, mendiz inguraturik, 230 pertsona inguru bizi dira, zelai eta baratz lantegi patxada ederrekoetan; gu hara iritsi arte behintzat. Athereiko sarreran dagoen zubia zeharkatu orduko,herrian barneratu beharrik gabe, begi-bistan geratzen dira aterpetxea eta frontoia, udalekuko bi gotorleku nagusiak. Voila! Eguraldia lagun, ezer falta ez izateko moduko azpiegitura. Euria egiten duenean izaten dira komeriak. Egin izan baligu.
108 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 109
Frontoia, klasikoa: pareta bakarrekoa; ez ezker paretarik ez sabairik. Kolorea, jakina, betikoa. Metro gutxitara dago etxea, dotore kanpotik, egoki barrutik. Barrura sartzerako, bazkaltzeko bezala geundeke jangelako mahaia jarrita balego eta, sukalde aldera duen leihatilatxora hurbilduz eguneko menua asmatzeko ahalegina egiteko modua. Dena den, jantokian ere prestatu izan ditugu menu ederrak: gitarraz lagunduriko sutondoko kantaldi, umorez beteriko antzerki edo besarkadaz beteriko terapiak, besteak beste. Erabilera anitzeko aretoa, beraz. Alboko gelan sartuz gero, ‘festiña’. Material guztia gordetzen genuen gela izanik, ez da harritzekoa. Akaso horregatik egongo da han etxearen atzealdera ematen duen atea, begirada jasoz ikuspegi zoragarria oparitzen duena. Ah, eta mugikorrarentzat estaldura.
“Alboko gelan sartuz gero, ‘festiña’. Material guztia gordetzen genuen gela izanik, ez da harritzekoa. Akaso horregatik egongo da
Horrez gain, logela txiki bat ere bada eta, sukaldea ondo-ondoan dagoenez, ez zen bertan nork lo egingo zuen erabakitzeko zozketa egin beharrik izan. Han ez, baina bai bigarren solairuko lau gela eta ganbara banatzeko orduan. Zozketetan gertatu ohi den gisan, zozketatzen denaren artean desberdintasun nabarmenik balego izango zen azpijoko eta inbidia konturik. Berdintsuak izanik ordea, koltxoi gainean lo egitea egokitu zitzaienen aldetik ere adostasuna nagusitu zen. Gazteak inoren zaintzarik gabe ere pozik leudeke, baina ezin izango dute ukatu udalekuak ez liratekeela berdinak izango begiralerik gabe. Ondarroako neska fin bi sukaldeko lanez arduratzen ziren bitartean, sei ziren udalekuko ekintzak dinamizatzeaz arduratzen zirenak; Ander, Maindi, Oier, Eneko, Naiara eta Ainara, edozertarako prest egoten zen brigada. Begiraleak dauden lekuan, begiratuak ere derrigor. 12-15 urte bitarteko 8 mutil eta 19 neska izan ziren Ligin pasatutako egunak ahaztezinak izateko errudun nagusiak. Aurreko urteetan 6 eguneko bi txanda antolatu izan dira, begiraleen eskariz, aurtengoan 10 eguneko txanda bakarra izan da. Aldaketak eragin dituen hobekuntzak nabariak izan baldin badira ere, hezkuntza arautuko ikasturteko egutegiarekin bateraezina zelako, iparraldeko haurrik ez zen izan. Egiari zor, bizkaitarrek eta gipuzkoarrek bete genuen joan etorriko autobusa.
han etxearen atzealdera ematen duen atea, begirada jasoz ikuspegi zoragarria oparitzen duena. Ah, eta mugikorrarentzat estaldura”.
Egungo gizartean gazteen entretenimendurako existitzen diren asmakizunetatik urrun egon arren, ez zen asperraldirako tarterik izan. Goizean behe-lainoa baino lehen altxa eta ohera itzulera ahalik eta gehiena luzatuz, denetik egiteko parada eskaintzen zigun egunak: antzerkiak, txangoak, tailerrak, showak, erronkak eta dantzak, besteak beste. Bertsoak ere izan zuen bere tartea,: bertso afariak izan ziren une gorenak. Afariekin batera, Mixel Etxekoparerekin egindako ibilaldi historiko- kulturala izan zen programako ekintzarik berezienetakoa. Bereterretxeren hilobiko grabatuak, igerilekuko tranpolin eta txirristak, beldur gaueko kontrabandoko ‘katxeoak’ eta Oskarrekin grabaturiko abestia gogoan izango ditugu guztiok, ezkontzen garen arte”. Zenbat denbora daramazu bertso-udalekuetako begirale izaten? Zergatik errepikatzen duzu urtero? Eskatu egiten didate eta! Kar, kar, kar. Lehen aldia duela bost urte izan zen, 2005eko uztailean Aubixan. Geroztik uda baten besterik ez dut kale egin.
110 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 111
Egia esan, urtero errepikatzea zori kontua dela pentsatzen dut. Batetik, txandara joateko aukera izateagatik. Bestetik, aukera horren alde egin eta hautatua izateagatik. Azken urteetan, bertso-udalekuetan ibili izan den gazte asko dago begirale lanean aritzeko prest, baina guztiontzako lekurik ez dago. Udalekuetan esperientzia urria nuen, begiratu bezala udaleku bakarrean izana bainaiz, Algorta, Hernani eta Soraluzeko bertso eskolekin, Beiren. Ondoren, herriko bertso eskolan txikienei klaseak ematen hasi nintzen eta beranduxeago, irakasle ikasketei ekin nien, eta bai begirale ikastaroa egin ere. Uda hartan bertso-udalekuetara joateko izena eman eta aukera eman zidaten. Eta probatzen duenak, gehiago nahi izaten du.
“Bertso-udalekuetan ez da guztiz beharrezkoa bertsolari izatea, denok dakigu zer den bertsoa eta denok ondo pasatzen
Bertso-udalekutako begirale izateko ze baldintza eskatzen da gainerako udalekuetan eskatzen ez dena? Ez dago aparteko baldintzarik. Lana gustura egitea da baldintza nagusia. Beste udaleku batzuen aldean, bertsotarako afizioa nabarmendu nezake, baina agian badira berezitasun azpimarragarriagoak ere. Udalekuok txandetan parte hartzen dugun jendearekin ateratzen ditugu aurrera, bakoitzak bere ardura dauka eta hori ez da haurrekin egotera mugatzen. Garrantzitsua iruditzen zait, esaterako, programa zehazten dutenak begiraleak izatea. Soldata trukeko lana baino gehiago, udalekuan ondo pasatzea, baloreak transmititzea, bertsolaritza hurbiltzea eta euskaraz zein euskararekin jolas egitea da gehien baloratzen duguna; Xabi Payak dioen moduan, begiratu bezala joan ezin garelako begirale bezala joatea.
dugu bertsoak idazten, aditzen zein abesten, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago”.
Ondo moldatzen al dira hegoaldeko umeak Ligin? Primeran moldatzen dira. Positiboki baloratzen dugu Zuberoan, Ligi bezalako herritxo batean udalekuak egitea. Udalekuko parte-hartzaile asko, gazte zein begirale, gure herri eta hiri modernoetako zurrunbiloan bizi gara, eta aukera paregabea da ondo bizi eta ondo pasatzeko udalekuko baliabideak nahikoa direla ohartzeko. Egunero egin ezin ditzakegun gauzak egiteaz gain, bizitzeko beste eredu batzuk badirela ikustea benetan aberasgarria da. Argibide gehiago: http://www.youtube.com/watch?v=xuGYOQ4vNss
• IRAÑETAKO BERTSO-UDALEKUA
PAULE Sopelako Paule Irañetako bertso-udalekuetan egon da aurten. Iaz Algortako Bertsolari Eskolan hasi zen eta 11 urte besterik ez baditu ere, bere laugarren bertso-uda du aurtengoa, eta antza ez zaio errepikatzeko asmorik falta. “Nire lehen bertso-udalekuetara joan nintzenean oso urduri nengoen, hala ere, lehenengo egunean lagun pilo bat egin eta super ondo pasatu nuen. Bertso-udaleku hauek gehienbat lortzen dutena da astebetez euskaraz hitz egin ahal izatea Euskal Herri osoko hainbat lagunekin, izan ere, nire herrian ez da horren erraza 24 orduz euskaraz mintzatzea. Udalekuak egun gutxi iraun arren bertan benetako lagunak egiten dira, Leire, Aixa, Aureliano, Jone, Garazi, Laida… eta edozein txapelketa edo bertso-
112 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 113
saio erabiltzen dugu elkar ikusteko aitzakia bezala. Begiraleak ere bertan egoten dira, mundialak dira, oso jatorrak. Gu aspertzea ez da posible izaten haiek hurbil ibiliz gero. Edozein motatako jolasak prestatzen dizkigute, kirolarekin zer ikusia dutenak, bertsolaritzaren historiarekin, naturarekin… Bertso-udalekuetan ez da guztiz beharrezkoa bertsolari izatea, denok dakigu zer den bertsoa eta denok ondo pasatzen dugu bertsoak idazten, aditzen zein abesten, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Bertsoafari bat egiten da beti udalekuetan, non bertsolariek guk prestatutako gaiekin kantatzen duten. Barre asko egiten dugu beti, gaiak udalekuaren ingurukoak direlako eta gainera bertsolari profesionalak ezagutzeko aukera izaten dugu, eta hori oso aukera polita da. Aurtengoarekin nire laugarren uda izan da bertso-udalekuetan eta hurrengo urtean ere bertan egongo naiz, ez diot joateari utziko. Espero dut bertan berriz ere lagun guztiok elkartzea. Ordu-arte musu handi bat eta AUPA IRAÑETA 2009!”.
“Aitaren lagun bat ezagutu zuen behin, kalean topo eginda. Altu altua zen, aita baino altuagoa; eta holakoxe ahotsa zeukan. ‘Datorrela, datorrela nahi duenean!’ esan zion
BEÑAT
aitari. Ea nor zen
Beñat Vidal 23 urteko leioarra da. Txikitan bertso-udalekuetan ibili zen eta 18 urte bete bezain laster begirale karrera hasi zuen Bertsozale Elkarteak antolatutako udalekuetan. Zarautzen, Aubixan eta beste hainbatetan ibili bada ere, aurten Irañetan izan da begirale. Bertsolaritzan bere lehen urratsak gogoratu ditu, Duzunaritzen bizitako bere lehenengo bertso-udalekua ekarri du gogora:
galdetu zion aitari, eta hark Bertso Eskolakoa zela”.
“Lehen egun hartan… ez zuen asko esperoko haur hark, frontoian pilotan amaituko zuenik, palan izango balitz sikiera… baina ez, eskuz. Eskuz, bikote bezala Maialen eta aurrez aurre bi pilotari, gainera bertsolari direnak! Hara, bere bi zaletasunik handienetako bi idolo, aurkari, baina lagun. Gutxi esperoko zuen Euskal Herriko herririk bereziki euskaldunena ez zen hartan jaiotako umeak, lehen aldiz telebistan Hitzetik Hortzera ikusi zuenean. —Zer esan nahi du Hitzetik Hortzera horrek ama?— galdetuko zion eguerdikoaz gogoratuta, arratsaldean frontoian pilota partida ikusten ari zela. Ez zuen horrekin ametsik egingo, gurasoekin lehen bertso-saioa ikustera joan zenean. Hori bai, igande eguerdietan telebistan ikusten zituen haiek bertatik bertara ikusita, ‘aluzinatu’ egin zuen. Aitaren lanarengatik Euskal Herriko herririk bereziki euskaldunena ez den beste hartara aldatu zirenean ere, ikastola berrian hasteko eguna zuen tripa-zorri, ez besterik. Ikastolako zuzendari burusoila ikasgelara sartu eta eguerditako atsedenaldian antzerkia eta bertsotan aritzeko aukera zegoela azaldu zienean, bi gauza pentsatuko zituen: batetik, gezurra iruditzen zitzaiola, ustez bere etxean bakarrik zegoen zaletasun hori, baina ikastola berrian bazegoela pentsatzen hutsa ere! eta bestetik, zuzendaria ez zela handiek zioten bezain nazkagarria. Baina ez besterik. Hasi zen, nola ez, bertsolaritzan. Irakasleak baina, liluraturik zeukan, bera baitzen bertsoarekin hain lotura estua zuen ezagututako lehen pertsona. Bertsotan bazekien! Berak ere ikasi behar zuen ba! Horretan zuen gogoa, baina ez Irañetako frontoian.
114 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 115
Aitaren lagun bat ezagutu zuen behin, kalean topo eginda. Altu altua zen, aita baino altuagoa; eta holakoxe ahotsa zeukan. ‘Datorrela, datorrela nahi duenean!’ esan zion aitari. Ea nor zen galdetu zion aitari, eta hark Bertso Eskolakoa zela. Bertso Eskolan ere hasi zen ba, hasi; baina ez zuen itxaro Bertso-udalekuetara joango zenik. Baina joan zen; lehen aldiz, eta bigarrenez eta hirugarrenez eta…
Egitaraua moldakorra zen; gau-bela luzatuz gero goizean lo
Eta hor egon da, lehen inoiz imajinatuko ez zuen moduan, Bertso-udalekuetan, Irañetako frontoian, Maialen bikote moduan eta aurrez aurre Iratxe Ibarra eta Julio Soto. Bi bertsolari, aldi berean pilotari ere badirenak. Ez zuen sekula momentu horrekin amets egin, ez zuen hori gerta zitekeenik pentsatu; eguneroko egoera askorekin gertatzen zaion bezala.
gehiago, gainera
Baina nork daki zergatik, gomutara etorri zaizkio txikitako kontu haiek. Plentziatik nola joaten zen Gorlizko eskolara euskaraz ikastera, nola igandeetan Hitzetik Hortzera ikusi eta Plentziako frontoi dotorera joaten ziren osabaren pala partidak ikustera.
talde ginen: taldeak
denbora libre asko izaten genuen. Lau
osatzeko gure izena idatzia zuten papertxo
‘Plentzian horren pala zaleak izanda, ni eskuz!’ Esan du bere kolkorako. Mañukorta, Jon Enbeita, Iturriaga eta enparauak Igorreko frontoian bertatik bertara ikustean nola aluzinatu zuen ere gogora etorri zaio.
batzuek bilatu behar izan genituen
Euskal Herriko herririk bereziki euskaldunena ez den Plentziatik Euskal Herriko herririk bereziki euskaldunena ez den Leioara aldatu, eta ikastolan bertsolaritzan hasi zenekoa; nola liluratu zen Aitzol irakaslearekin. Gogoratu du nola ikasi zuen bertsotan, eta nola Josebak esanda, bertso eskolan hasi zen. Bereziki gogoratu du Duzunaritzen bizi izan zuen bertso-udalekua. Han, eskumako pareta zuen frontoian, pilota galdu zuten. Nork esango zion, haurra zela lehen aldiz bertso-udalekuetara joanda, begirale bezala joango zenik bigarren aldiz, eta hirugarren aldiz eta …? Nork esan behar zion ba, udalekuetako prestaketa bileran Bertso-pilota egitea proposatu zuenean, bertsolariekin pilotan bukatu behar zuenik? Eskuz gainera!
sasietan. Ekintza bikainak izan genituen.
Galdu egin dute. Askogatik galdu ere. Ez dute tantorik egin. Baina, pozik? Haurrak baino pozago!”.
• MUXIKAKO BERTSO- UDALEKUA
ORTZI Ortzi Murua Berra, 14 urte, Azkaine. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapeldun gaztetxoetan. Baina, lasai, bertso-udalekuetan ondo pasatzeko ez da ezinbestekoa onena izatea… Lehendik ezagutzen zenuen Muxika? Ez. Muxika hainbat auzoz osatutako herria da. Gu Zugaztieta auzoko aterpetxe batean geunden. Baina auzotik Gernikara zihoan bideak moztuta eta trenbidearen ondoan. Norabait gindoazen bakoitzean ertzainen zain egon behar genuen bidea zeharkatzeko. Aterpetxea nahiko zaharra eta handia zen. Gainera aurrean zelai polit bat zeukan, ekintzak egiteko baliagarria. Zazpi begirale eta bi sukaldari geni-
116 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 117
tuen 12 eta 14 urte arteko 40 umerentzat. Bizkaitarrak eta gipuzkoarrak ziren gehienak, baina lapurtarrak eta arabarrak ere baziren. Egitaraua moldakorra zen; gau-bela luzatuz gero goizean lo gehiago, gainera denbora libre asko izaten genuen. Lau talde ginen: taldeak osatzeko gure izena idatzia zuten papertxo batzuek bilatu behar izan genituen sasietan. Ekintza bikainak izan genituen:
“Lau begirale ibili ziren ordena jartzeko ahaleginetan: Erika Lagoma, Iñaki
1) Muxikako bertsolariei buruzko egun bat izan genuen eta Jon Lopategi etorri zen egun horretan. Bertso batzuk prestatu genizkion eta gure galderei erantzun zien. Gauza asko ikasi nuen.
Gurrutxaga, Jokin Uranga eta Uxue
2) Amets eta Andoni etorri ziren egunean futbolean jokatu genuen haiekin zelaian. Egañak Athleticen kamisetarekin jokatu behar izan zuen. Gero bertso saioa futbol partidu baten gisara antolatu genuen (luzapenek luze iraun zuten arren). 3) Bertso afaria entzutera etorri zen Onintza Enbeita. Ume batek tarotarekin etortzeko galdetu zion eta bai etorri ere biharamunean.
Alberdi. Bestalde, gure sukaldari Iñakik bere trikitixaren musikaren laguntzaz
4) Sorginkeriaren inguruan antolatu zen 2. bertso saioa. Oihane Pereak landareei buruz gauza bat baino gehiago erakutsi zigun eta Oihane Enbeitarekin antzerki tailer bat egin genuen. Gauean suaren inguruan iragan zen bertso saioa. 5) Oskar Estanga ere etorri zitzaigun bisitan. Deskontrol taldearen doinu batean laburbildu genuen geure egonaldia.
dantzan jartzen zituen makarroiak, entsaladak, albondigak,
6) Bizkaia Irratia ere etorri zen eta udalekuen propaganda egin genuen. Talde bakoitzak bertso bana idatzi zuen.
arraina...”.
Bertso-udalekuetara joateko ezinbestekoa al da bertsotan jakitea? Bertso-udalekuetan ez dut uste ezinbestekoa denik bertsotan egitea, baina beste kontu bat litzateke denek jakingo bagenu. Lehenengo urtean bertsotan genbiltzanak gutxi ginen eta aurten gehiago, aurten bertsoari loturiko ekintza gehiago egin ditugula iruditu zait. Hurrengo urtean badut itzultzeko gogoa benetan ongi pasatzen daudalekuetan eta Euskal Herri osoko gazteak ezagutzeko parada izaten da.
• GETARIAKO BERTSO-UDALEKUA (ASKIZU)
AMAIA Amaia Iturriotz, Urretxu, 16 urte. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketako txapelduna gazteetan. Bere oroimenean sartzen utzi digu, galderarik ez egitearen truke. “Lehen aldiz bizi izan ditut bertso-udalekuak, eta espero dut azkenekoak ez izatea. Bertso giroan igarotako hamar egun polit izan zirela esan nezake, edo hamar egun ahaztezin, sinestezin, hamar egun sekulako. Ez dakit definitzen eta ez dut horretan indarrik galdu nahi, Askizu aditu orduko
118 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 119
gorputzera datorkidan zirrararekin aski baitut. Getariako auzo bat da Askizu, Zumaiatik ere hurbil dagoena. Pilotaleku batek, eliza batek, etxe gutxi batzuek eta izan ginen aterpetxeak mendialdetik begiratzen diote itsasoari. Parajeak zoragarriak dira zinez. Nork ez zion sartzen ari zen eguzkiari argazkia atera komuneko leihotik?
Adiskide horiei guztiei esker, bizitakoen
kondenatu gaitu
Adiskide horiei guztiei esker, bizitakoen inbidiaz bizitzera kondenatu gaitu Askizuk, baina ez dut uste inor triste sentitzen denik udaleku haien gatibu bihurtu delako. Izan ere, gustura bizi gara oroitzapenez estalitako lau hormen artean. Oraindik ez zaio inori otu laguntasunezko barroteak hausten ahalegintzea.
Askizuk, baina ez dut
Eta hona hemen sekula amaituko ez diren hamar egunen ipuina”.•
inbidiaz bizitzera Lau begirale ibili ziren ordena jartzeko ahaleginetan: Erika Lagoma, Iñaki Gurrutxaga, Jokin Uranga eta Uxue Alberdi. Bestalde, gure sukaldari Iñakik bere trikitixaren musikaren laguntzaz dantzan jartzen zituen makarroiak, entsaladak, albondigak, arraina... Egun haietan loditu ez baginen, hondartzara egiten genituen paseoengatik izango zen, edota Getarian zehar egin genuen jinkana luze harengatik bestela. Bateko hondartza, besteko jinkana, ekintza ugari egiten genituen egunero. Behin, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren inguruan hausnartzen eman genuen eguna. Ordura arte jaramonik egin ez genien egoera edo jarrerek zuten garrantziaz konturatu ginen.
lagunak egin ditugu, bertso-mundua nahiko txikia izanik, hemengo saioan edo hango bertso-eskolen egunean berriz ikusiko ditugunak.
uste inor triste sentitzen denik udaleku haien gatibu bihurtu delako. Izan
Erronka egunean, aldiz, bi talderen arteko lehia izan zen ekintza guztien ardatz. Talde batek Getariako arrantzaleen izaera hartu zuen; besteak, ostera, Zumaiako txakolingileena. Joko ugari egin genituen egunean zehar, eta markagailua berdindu samar zenean, Maialen Lujanbio eta Julio Soto etorri zitzaizkigun bisitan. Txakolingileek Julioren laguntzaz egin zieten aurka Maialenek babesten zituen arrantzaleei. Esan behar da arrantzaleak irten zirela garaile.
ere, gustura bizi gara oroitzapenez estalitako lau hormen artean. Oraindik ez
Bertso-saio hau ez zen, ordea, aditu genuen bakarra izan. Arratsalde batean, Imanol Lazkano eta Xabier Amuriza aritu ziren bizi izan duten garaia eta bertsolaritza gazteoi helarazi nahian. Afalostean, gainera, bertsotan jardun zuten guztion belarrien gozagarri. Gainerakoan, ez nuke aipatu gabe utzi nahi Oskar Estangaren konpainian igaro genuen eguna. Eta gaua, eguerdian hasi eta gauerdira arte aritu baikinen abestien doinuak hartu, hauei letra aldatu eta diska batean grabatzen. Txundituta utzi ninduen Oskarrek. Daukan guztia eman digula iruditzen zaigunean ere, badu beti zerbait gehiago besteei eskaintzeko. Ordutik, ‘lotsa izateak lotsa ematen dit’. Txalo mutuak zuretzat.
zaio inori otu laguntasunezko barroteak hausten ahalegintzea.
Honez gain, egin genituen moda desfileak, zirkuan aritzeko ahaleginak, pilota partidak, dantza lehiaketa elizan... Eta pixkana-pixkana, Askizu errutina bihurtu zen, baina aspertzen ez duen errutina bakanetakoa. Goizero esnatzen gintuzten trikiti, pandero eta zartagien soinuek. Tarte bat topatzen genuen aldiro, hiltzailearen jolasean buru-belarri sartzen ginen, Jokinen eta Txaberren azpijokoei antzeman ezinda. Gauero, berriz, piroposta irakurtzen genuen, sentimenduak azaleratzeko momentu egokia izaten zen hura. Eta ondoren, kantatu egiten genuen, luze. Gero, teilatua. Nork ez luke aurretik idatzi dudanaren atzean dagoen guztia berriro bizi nahi? Nork ez du Askizurekin amestu izan? Nori ez zaio noizbehinka mundutik aparte sentitzea gustatzen? Mundutik aparte eta munduaren parte: ‘...ez dugu mundurik behar, mundua gu garelako’. Izan ere, elkarbizitzak sustrai sendodun harremanak sorrarazten ditu. Beraz, galduko ez ditugun
120 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 121
OROITZAPENEN KUTXA Bukatzeko, bertso-udalekuetan 9 urtez begirale eta zuzendari lanetan aritutako Xabi Payari etxeko ganbaran bertso-udalekuetako perlaren bat bilatzeko eskatu diogu. Txoritxo batek esan dit ez dela oso ordenatua, baina 2004ko zuzendariaren bitakora kaiera aurkitu du â&#x20AC;&#x153;piropopostakoâ&#x20AC;? mezuen artean. Urte hartan Elgoibarren izan zen, bertso-udalekuen gotorleku nagusi izan den Aubixa baserrian. Irakurri eta gozatu!
Begirale baten bitakora kaiera Elgoibar, 2004ko uda Doinua: Andre txarraren bentajak Xabi Paya Guzur handirik ez baldin badot nabarmentzen bertsoetan barri barri bat ekarri gura neuke oraingo honetan: Ia hiru aste pasatu dodaz bertso udalekuetan eta jenteak ez daki ondo zer dan hangoa benetan!
Bertso-afari, bertsolinpiada, eta beste bertso franko, (eta gehiago egoten ziran bertso-orduetatik kanpo) normala izan ahal zan baina ezer ez zan irten txarto; Honi eskerrak paradisuan ez jat lekurik faltako
Esandako lez hiru bat aste pasau dodaz Elgoibarren; bueno, ez dakit, ha baserri ha bertako mapak dakarren: mendi punta bat aldapan behera jaisten genduna pozarren, baina hanka bat emongo neuke barriz ez igotzearren.
Egon ziranez ez dakit zenbat fetxoria eta zisko, nik neuk bakarrik ezin goberna neikez hainbeste idizko; ondoan beti euki nebazan lau lankide fin ta listo, apostolurik barik bestela alperrik zan Jesukristo!
Zenbat izerdi bota behar dan begiraleen lanean, batez be ume zantar talde bat gobernau behar danean! Ez egizue pentsatu dana txarra zanik zuzenean; aingerutxuek emoten eben ohean egozanean.
Hogei egunez baserri baten kapitan eta nagusi, agintaritzaz aholku batzuk emongo neutsozan Bushi, nahiz eta guzur artean gauzak inoiz pintatu itsusi, inork sinisten ez baldin badeust etorri eta ikusi.
Berrogei ume, lau artzain-txakur, Jente asko alajaina! Eta ispilu pare-parean artalde haren artzaina. Hiru asteko bakazinoak azkar pasau zira, baina umeek eurek gozau ebezan euren gurasoek aina.
â&#x20AC;˘
Ha baserriko uzabandreaz esan gura neukez bi hitz, bardin bi mila esanda bere lotuko nintzake murritz. Haren ondoan amabirginak miraritan eskas dabiltz... Mundua hobeto ibiliko zan ha ministra izango balitz
122 / B75
Muxikako Bertso-Udalekua, 2009
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 123
124 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 125
Muxikako Bertso-Udalekua, 2009
126 / B75
Bertso udalekuak: zeinen politak garen! B75 / 127