BEC
93. ZENBAKIA | 2014 UDABERRIA | 10 EURO
NI ERE HAN IZAN NINTZEN
BERTSOA ETA GATAZKA POLITIKOA
BERTSOLARI… EDITATZAILEA:
Hizkuntzak herri egiten gaitu
-
BERTSOZALEAK KULTUR ELKARTEA. Martin Ugalde Kultur Parkea - 20140 - ANDOAIN TEL.: 943 300 621 / 629 460 978 HELBIDE ELEKTRONIKOAK: antxokarentzat@bertsolari.net publizitatea@bertsolari.net administrazioa@bertsolari.net rikirentzat@bertsolari.net ZUZENDARIAK: Rikardo Idiakez eta Antxoka Agirre KUDEAKETA: Xanti Jaka, Joxean Agirre eta Antxoka Agirre ARGAZKIAK: Conny Beireuther, Galder Izagirre eta Andoni Lubaki MARRAZKIAK: Adur Larrea eta Mikel Begoña, Patxi Gallego eta Agate Krispin, Patxi Huarte ‘Zaldi Eroa’ eta Aitor Larrañaga ‘Peli’ DISEINUA, MAKETAZIOA ETA MARRAZKIAK: Txema Garzia Urbina EUSKARA ZUZENTZAILEA: Txiliku Aranguren eta Beatriz Zabalondo SARE SOZIALAK: Jon Martin BIDEOEN EDIZIOA: Inge Mendiorotz INPRIMATZAILEA: Gráficas Lizarra D.L.: SS 482/91
Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren dirulaguntzarekin Subvencionado por la Dirección de Política Linguística del Departamento de Cultura
3
B EC , NI ERE HAN IZ AN NI NTZ EN U D A B E R R I A · 2 0 1 4
PASA DIRA HILE BATZUK, BAINA HAN EGON GINEN. Pasako dira beste hile batzuk, baina han egon ginen. Pasa dira hile batzuk, eta bagatoz 2013ko abenduaren 15eko Final Handiaren bueltan, hainbat begirada eta luma jasoz. Han egon izana izan zen inportantea; orain, egon izanaren gaindiko gogoetak gogora ekar ditzagun Bertsolari Aldizkariaren azken ale honetan. Oroitzapen onak izan ditzazuela.
M 005 > DE RERUM NATURA •
007 > 2013. BERTSOLARI TXAPELKETA ARGAZKIETAN Argazkiak: Conny Beyreuther, Andoni Lubaki-Bostokphoto eta Galder Izagirre Te s t u a k : Amets Arzallus Maialen Lujanbio Igor Elortza Aitor Mendiluze Aitor Sarriegi Unai Iturriaga Beñat Gaztelumend Sustrai Colinai
038 049 066 080 088 098 108 126
146 160 178 202 224 234
Andoni Egaña Iñaki Gurrutxaga Ion Muñoa Eider Rodriguez Arkaitz Zubiri Ibon Aranberri
•
242 > BLOGGING IN THE WIND •
252 > BERTSOAK ETA BERTSOLARITZA Testua: Joxe Landa •
260 > DOOR TO HELL Gidoia: Mikel Begoña / Marrazkiak: Adur Larrea HAMAR BERTSOLARITXO Gidoia: Agate Krispin / Marrazkiak: Patxi Gallego
ZALDI EROAREN ERRIMA POETIKOA ARGAZKIAK, ZALDI EROA, IRITZIA, BERTSOAK… BERTSOLARITZAZ JAKIN NAHI DUZUN GUZTIA. UDARARAKO 'HAMAR BERTSOLARITXO' NOBELA GRAF IKOA. administrazioa@bertsolari.net
5
TXAPELKETA NAGUSIA B E C NORBERAK BERE BAITATIK BIZI IZATEN DU BEC, ETA BEC BAKOITZAK DITU NORBERE OROITZAPEN KUTTUNAK. GUREAN SAIATU GARA HAINBAT IKUSPEGI BILTZEN, KANPOKO ETA BARRUKO. ETA ARGAZKIEKIN ERE BERDIN; BEC BAKARRAREN HIRU IKUSPEGI, ESTILO DIFERENTE. HAN IZAN ALA EZ IZANAREN TESTIGU IZAN ZAITEZTELA.
A R G A Z K I A K GALDER IZAGIRRE > G I ANDONI LUBAKI > A L CONNY BEIREUTHER > CB
CB
8
_
9
CB
10
_
11
12
_
CB
AL
AL
AL
13
CB
14
_
15
16
_
GI
GI
GI
AL
17
18
_
CB
CB
CB
CB
19
CB
20
_
CB
CB
CB
AL
AL
AL
CB
CB
21
CB
22
_
23
CB
24
_
25
GI
26
_
27
GI
28
_
29
ZORIONAK UNAI ETA IGOR ETA ESKERRIK BEROENAK FINALEAN IZAN ZINETEN DURANGAR GUZTIOI DURANGOKO UDALA BERTSOLARITZA AUSPOTZEN CB
30
_
www.durango-udala.net www. durango-euskaraz.net
GI
32
_
GI
33
GI
GI
34
_
GI
35
AL
36
_
37
CB
SAN SIMON ETA SAN JUDA
CB
Negu bete batekoa da ene hitzen loa. Batzuetan pentsatzen dut ene buruari egun hartaz galdezka hastea bihar goizean Kairoko Tahrir plazara argazkilari joatea bezala dela. Itzali zen sua. Sarraskiaren aztarnarik ez da ageri. Ez dago antzematerik non ezkutatu diren gaiztoak eta zintzoak. Trafikoa normala da. BEC aurreko biribilgunean ez dute kazetariek autorik gelditzen. Noan bihar goizean eta ez nau inork ezagutuko. Joan zen hura. Eta hala ere kamera hartu eta Tahrir plazara bezala abiatu naiz egun hartara:
CB
Lagun bat banuen xorieri mintzo ez zen arren xoro batentzat zaukatena. Hogei bat egun egin zituen Donostiako ospitalean. Kalean leku gehiago dago han barruan baino eta atera egin zen. Atera zenean txakur bat laztandu nahi izan zuen. Bestela zoritxarraren
CB
40
_
41
GI
GI
atzaparretan galduko zela. Eta bilatu genuen txakur bat, eta laztandu zuen, eta lasaitu zen. Alicantera itzuli zen gero. Eta pentsatzen dut han ere txakurren bila ibiliko dela. Edo bestela zori txarrak ibiliko du. Ez dakit nola dabilen. Eta berak ere ez du jakingo, baina nik, goiz hartan, Barakaldora abiatu aurretik, artean ilun zegoela Hendaia, txakur bat ikusi nuen kalean. Eta ukitu egin nuen, badaezpada.
Lanbro itxia sartu zait egun hartara, apenas ikusten dut ezer, ezer oroitzen, agian denborarekin etorriko zait. Agian nahiago dut ez etortzea eta gauza berriei lekua uztea. Jende berriari toki egitea. Baina jendea, bada ahantziko ez dudana, egun hartakoa. Kartzelatik bueltan nentorren, goizean. Beti oinez etortzen gara. BECen, autoz. Aimar nuen gidari, Hendaiako bertso eskolako kidea, iparraldeko ikastoletan eta bertso eskoletan irakasle dabilena. Hurbilekoa. Eta kartzelero funtzioa zuen, eta txofer zoan. Ez zidan ezer esan. Isilik eraman ninduen. Inoiz ez bezala. Kartzelero fina Aimar. Baina lagun ona. Iritsi ginenean BECeko atzeko atera, oholtzarako bidea hasten zen lekura, begi urdin dituenekin zuzen begiratu zidan, eta esku batez iztarrean kolpe eman. Bakarrik egin nuen oholtzarako bidea. Aimar kartzelara itzuliko zen. Elkarrizketa isil hark egun osoan lagundu zidan.
GI
42
_
43
GI
GI
Bukatu zenean dena eta egoerak beste aldean jarri gintuenean etxekoak etorri ziren lehenik eta lagunak ikusi nituen gero. Batzuk lehen aldiz joanak bertso saio bat entzutera, ia denak finalean sekula egon gabeak. Txomin, Ion, Ekaitz, Xabi, Ximun, Jagoba‌ Baina haien begietan ikusi nuena egun osoan zehar neureekin ikusitakoa baino ederragoa izan zen. Orduan ohartu nintzen finala egun bitxia zela. Ulertzen ere zaila dena. Merezi duela. Elkarrekin egon ginen une batez eta iruditzen zitzaidan zerbait esan behar niela. Baina egun osoan zehar jarri zidaten gairik zailena izan zen.
Argazkirik zailena ez da gerla baten erdian erortzen ari den soldaduari ateratako hura, ez eta area barruan ateari bizkarra eman begi bat baloiari bota airean zilipurdi egin eta zangoak guraizeturik gola sartzera doan portugaldar bati ostua, are gutxiago mozkorturik mikrofonoa sinbolo falikoa balitz lez miazkatzen duen kantari mirestuari kontzertu erdian otua, argazkirik zailena berriz ere bizitza bere arruntasun bitxian nola pausatzen den erakusten duena da. Zaila da harrapatzen. Ihes egiten du han dagoelarik. Tahrir plazan ere ez da engoitik ezer gertatzen. Argazki kamera zangopean hartu eta xehatzea onena. Oroitzea debekatua dagoela dioen panel bat ikusten dut ene baitan. G
GI
44
_
45
GI
46
_
47
48
_
GI
GI
GI
GI
GI
49
AL
2013ยบko HOTZ-BEROA Giroa hoztu zuen arte ez zen Txapelketa benetan hasi. Bertso eskolara udazken sartu berriko hego-haizetan joateak ez dirudi oraindik serioegia. Momentu bakoitzak bere usaina du norbere oroitzapenetan eta neretzat Txapelketa Nagusia hotza da. Hotza. Astearte gauetan desordutan etxeratzea, txamarra kokotzeraino lotuta, oinak izoztuta, gorputza erdi lo eta burua guztiz esnai, des-aldarte deseroso batean. Bertso eskolako kideen martxan hasi zen 2013koa. Euren ariketei segika, euren saioei begira, euren pozak ospatzen geheinik, tristura txikiren bat ere bai tartean. Bestek sokasaltoan bazterretik ikusten hala ere. Ondoan, baina sokara sartu gabe. Arraroa da Txapelketa aldamenetik segitze hori. Mundu guztia buru-belarri sartuta, sentsazio, tentsio, azertu eta irristada, eta norbera irudikapenez sentsazio horiek bizitzen, baina ez azalez eta mamiz. Beste herrialdeetako txapelketak ari direnean ere gertatzen da, sentsazio distante bat, epela. Erlatibizatu egiten du distantziak Txapelketaren inportantzia, eta askotan gehiegizkoa irizten zaio besten itsumen horri, norbere apartetik begiratzean. Baina gero etortzen da norberea, eta arrapatzen zaituenean burrunbak barruan, orduan ez da ez epeltasunik eta ez erlatibizatzerik, orduan, ez da munduan besterik izaten.
GI
52
_
53
Etorri zen olatua eta iritsi zen soka-saltora sartzeko momentua. Gailurra gailurra izaten da baina azken kanpamendura ere iritsi egin behar da aurretik, eta jendaurrean kantatu gabe bada ere, bide horrek, badu bere nekea. Badu bere ajea, bere tentsioa, bere inguruko zurrumurrua, bere prentsari erantzutea, bere saltsa, bere espektatiba, bere sorpresa faktorea, bere ilusioa, irrika etabar. Esango du zenbaitek Txapelketa Nagusia den “ikuskizunak” —edo gertakizunak, esango nuke nik—, lau urtean behin baino maizago behar lukeela izan, baino bertan kantuan jardun denak badaki, zer esijentzia maila duen halako zita batek. Nola nekatzen duen burua, giharrak, begiak. Eta nola betetzen (edo pitzatzen) duen egoa, paparra, autoestimuaren zakua. Lau urtez behin horrela hustuta nahikoa da. Lau urtez behin horrela beteta nahikoa da. GI
Etorri zen olatua eta jendartetik pasatu ginen oholtzarantz, azaldu ezineko sentsazio zurrunbilo bat barruan. Nola gozatu une hori eta nola ez erabat utzi buruari une hori gozatzen. BECeko oholtzan 8 lagun, hitzaren bi adieratan. Lehen finala Andoni Egaña gabe. Zenbat eta gehiagotan bizi final baten ardura eta estuasuna, orduan eta gehiago apreziatzen da Andoniren jarrera, urteetan hor egotea, buru, lehenik; buru eta katebegi ondoren; erreleboa irudikatuz azkenik. Biba zu Andoni! Gaur egungo bertsolaritzaren irudia zen BEC: 8 bertsolari, bertso eskoletan heziak denak. Bertso maila aparta eta bertsokera des-
CB
54
_
55
berdinak, denek. Azken hogeita hamar urtean bertso munduak egindako bidearen isla. 13.000 lagun bertan, beste mordo bat telebistaz segitzen. Bertsoa zer den badakitenak, denak. Egun bat izugarria. Festa bat, esan behar nuen, baina beldur naiz esanaren esanez festa izate horrek pisu geheigi hartuko ez ote duen‌ Eguna izugarria. Sortzeko. Hitzak, loturak, magia. Entzuteko. Izateko, elkarrekin. Gorak-eta-beherak egunean zehar. Bakoitza bere norian eta denok batera final haundiarenean. Eta azkenean, Zorionak Amets bazendun, hainbeste merezimendu‌ korapiloa eztarrian. Emozioa. Laguna, bertsolari bikaina, txapela jantzita ikustean. Bai horixe! Gustora egindakoarekin. Gustora, edo ia-ia gustora. Beti egin liteke hobeto, bistan dena; baita okerrago ere. Beste sei bertsolarian saio eta ale zoragarriak. Poza. BECeko gailurretik, bertso eskola den oinarrizko kanpamentura eskerrak! Txaloak. Nekea. Maitasun sentimendua bor-bor. Momentu bakoitzak bere usaina du, eta neretzat Txapelketa Nagusia hori da: beroa. G
GI
56
_
57
GI
GI
58
_
GI
59
GI
60
_
61
CB
AL
CB
GI
Zumaiak eman dio bertsolaritzari txapeldun bat eskaintzen txapela amari
AL
62
_
www.zumaia.net
63
AL
64
_
65
GI
MEMENTOAK Mahaia bete pintxo: horixe topatu dugu Plateruenera heldu garenean. Hori, eta egunaren poza gugaz konpartitu eta ospatu gura duten hogei bat lagun. Besarkadak, irribarreak eta finalaren gaineko gogoeta-collagea. Jatekoa urritu eta edatekoa pilatu arau, mehetzen doa taldea, eta dozena erdi bat gara goizaldeko lauretan etxera abiatu garenerako. Tartean, ordu biak aldera, telefonoa jo diogu txapeldunari Gariren Amets kantatzeko. Gero ohean, ezin buruari stop egin. Rewind. Pause. Forward. Bertso, une, sentipen lar gogoan. Rewind. Kafe lar ere bai. Forward. Pare bat orduko lotxoa, eta berriz itzarrik: 07:00 a.m. GI
Serigrafia bat, eskultura bat eta bonsai bat autoaren maletategian. Bagoaz berriro Durangora. Hiru hilabete luze dira han, Askatasun Etorbideko Unai eta Erikaren lokalean batu izan garela, astean pare bat bider, gertuko bertsozaleekin. Txapelketa bateko ordurik ederrenak ohi dira, gogotsu ekin eta bide onean zoazenean. Bertsoaldiak zelan bideratu gogoetatzea, doinuak probatzea, ezohiko narrazio bideak esploratzeko saiakerak, lagunen kritika zintzoa. Amaitu da hori guztia. Pena eta Lasaitua. Nekea eta poza. Bidea dela ederrena, bai, baina ederrenagoa heltzen zarenean. Eta halakoei buruz berbetan goazela heldu gara Durangora. Mahai bete pintxo topatu dugu Plateruenean.
GI
68
_
69
Txapela Ametsen buruan. Askok aspaldi itxaroten zuen txapeldun, eta ez gara gutxi berarengandik gehiago itxaroten dugunak. Derrigor izan behar da bertsolari handia hori dena eragiteko. Gaur saio aparta egin du goizean, eta ona arratsaldez. Ipar Euskal Herrira daroa txapela, gainera. Itzel. Eta beste txapeldun bat txapeldunorde: Maialen. Ez zuen erraz. Bat-batean BEC. Zurrun goizean. Erosoago arratsaldez. Bikain. Auoexijentzia handiz. Zortzigarrenetik gora dator ondorengo segidaren berri. Hirugarren ni. Pozik, txapelketa osoan egindako lanagatik batez ere. Agurrak bota, sariak jaso (Goenagaren serigrafia eta Mendizabalen eskultura: beste poz bi) eta jaitsi gara oholtzatik. Elkartekideen besarkadak, pare bat zerbeza, eta prentsaurrekoa. Autoan serigrafiaren eta eskulturaren ondoan utzi du Unaik bere bonsaia. CB
Folioa karpeta azalean. Amets eta Maialen buruz burukorako. Pena hartu dut konturatu naizenean: ez dut Ametsekin bertsotan egingo gaur, itxura guztien arabera Euskal Herriko txapela jantziko duen egunean. Beste batean beharko du, agian. Orain, oholtzapean arreta osoz zaintzen gaituzten lagunak dauzkagula baliatuz, whiskytxo bat eskatu eta Maialenek eta Ametsek egingo duten saioa entzutera. Gozatzen nabil pattarra edanez bertsoak entzuten, eta sarri samar datorkit burura ederra behar duela Txapelketa nagusiko buruz burukoan bertsotan egiteak. Bateko eta besteko, arin amaitu da dena, eta konturatu naizenerako badakarte epaileen erabakiaren berri. Amets txapeldun. Badator Joanito ere. Diskrezio osoz ipini dio txapela Ametsi buruan.
CB
70
_
71
Arroz integrala eta legatza. Ederrak zeuden, eta pena da halako mimoz geuretzat prestatu diguten erdia platerean uztea ia denok. Baina gaur ez gaude tripakadatarako. Kafe bat. Ordu erdi bat daukagu oinez harat-honat ibiltzeko; berriz ere kontzentratzeko. Eta arin heldu da unea. Jendeak guk baino lasaiago bazkaldu du, eta bero dator. Olatuak. Baina hau txapelketa da, eta geurera gatoz. Hamarreko txikian Maialenekin: tratu txarren giroan; ondo. Puntuka Mendiluzerekin: Aita Noel eta Olentzero; ni ideia argiekin eta Aitor bikain dinbi-danba. Bakarkakorako arazo bat dut: Naufragoarena prestatu dut, baina Mendiluzek hartu du eta sekulakoak botatzen dabil. Valverderen Hegaztientzat pausarri ez dut behin ere erabili Donostian atera nuenetik. Gaia entzun dut: “Lehenengo aldiz hartu du lo zure besoetanâ€?. Valverde. Gustura. Besteen bakarkakoak eta tartea. Amets eta Maialen ez eze Aitor buruz burukoan sartu daitekeela uste dut. Badaezpada, baina, barrita energetiko bat jan eta beste kafe bat hartu dut. Igo gara oholtzara eta badator Saroi: folio bat karpeta baten azalean. Txaloak, eupadak, aurpegiak. Igo gara oholtzara. Emozio biziko sentipenak. Agurren txandak gorputzaldia egokitzen lagundu digu. Eta lanean hasteko ordua da. Zortziko Handia, Sarriegirekin: Hodei Egiluzen gaia; deseroso. Zortziko txikia: talotegian Unairekin; ideiak argi eta bertsoa erraz. Puntuak tartalarien gainean; ondo. Seiko motzean BeĂąatekin: haurren lagunen gurasoekin derrigor moldatu beharraz; gustura. Kartzela dugun txarteldegian, kafea. Txanda heltzean, arin etorri zait nor den egoerak
GI
72
_
73
beste aldean pini duena: Bildurekin alkatetzara heldu den ezker abertzaleko militante bat; zorrotzago jardun ez izanaren pena badut ere, konforme jesarri naiz. Gainerakoen jarduna ere ondo samar jarraitzeko moduko aldartea izan dut, eta saio ona doala deritzot. Ez da nire ustea bakarrik. Kamerinora bidean hala komentatu dugu. Baina orain, apur bat lasaitu eta bazkaltzeko ordua da. Arroz integrala berduragaz eta legatza saltsan.
CB
Jende ilarak BECeko ateetan. Pabiloietara zuzen sartu gara autoan. Itzuli gara. Hemen gaude. Elkartekoak agurtu, aurkezleen azalpenak entzun, Bizkaia Arenak zelako itxura hartu duen ikusi. Kartzela izango dugun txarteldegira osteratxoa egin. Giro egokia sumatzen dut finaliston artean. Norbere sentsazioak agintzen du gehien, baina igarri egiten da taldekideon artean saio ona egiteko konfiantza. Zoruari begira zein nor bere barne-gogoeten ibilbideak marraztuz oinezean gabiltzala gogoetatxoak partekatzen ditugu, kamerinoetara deitu gaituzten arte. Zozketa: 5. Perfekto. Kafe hutsa. Aretoa bete ahala jende-hotsa handitzen doa. Luzaketa batzuk. Arnasketak. Zapatilletako kordelak nasaitu. Estutu. Nasaitu berriz. Korridorerantz abiatzeko esan digute. Aurkezlea bertsozaleei ongietorria ematen dabil. Elkar besarkatu dugu zortziok. Melea. Oh yes pare bat. Bagoaz. Bagoaz korridorean barrena lehenengo, eta jendetzaren erdian ondoren. Aurpegiak, txaloak eta eupadak.
CB
74
_
75
CB
76
_
77
07:00 a.m. Ondo egin dut lo. Txapelketa osoan zehar egin dut ondo lo. Harrigarria ni izan naizenerako. Jan-edana zaintzeak mesede egin dit. Arin gosaldu dut. Arnasketa eta luzaketa batzuk egin ditut ordu erdi inguruan, patxada ederrean, dutxatu aurretik. Neskatilak itzartu ditugu gero, aitita-amamak datoz-eta euren bila. 08:00ak pasatuta irratia piztu eta arroz platerkada jan dut. Kafea gero. 09:00etan autoa hartu eta Unaienera noa. Duela lau urte entzule nintzen jendetzan. Gaur Txapelketa Nagusiko finaleko oholtzan jardungo dut berriz. Azken hilabeteetan luze eta zabal jardundako kontuak arin antzean aipatuz egin dugu bidea, eta heldu gara BECera 10:00ak bueltan. Jende-ilarak metroko ahotik erakustazokako ateetara. G GI
GI
78
_
79
GI
82
_
CB
GI
CB
GI
83
CB
CB
84
_
CB
85
GI
86
_
87
AL
GI
Asteburu berezia tokatu zait aurtengoa. Atzo Santa Lutzi zen, eta lanean jai genuenez ezin galdu Zumarragatik buelta egiteko aukera. Nahi baino gehixeago luzatu zitzaigun eta, azkenean, igande gaueko afaria atzokoarekin batera prestatu genuen. Arratsaldean maleta nola-hala bete eta furgoneta hartu dut. 19:30ean gaude geratuta hoteleko atarian, eta, presaka samar abiatu naizenez, Deskargan behera furgonetaren ipurdiak ihes egin dit. Errepidetik kanpo ikusi dut nire burua, baina sustoa besterik ez da izan: “Ea asteburuko irristada bakarra den” pentsatu, eta aurrera. Hotelera iritsi eta ekipoa osatu dugu, trasteak gelan utzi eta trago bana hartzera irten gara. Gaur gauean ere bada zer ikusia, Olaizola II.ak eta Martinez Irujok lau t’erdiko finala jokatuko baitute. Ez dut ukatuko; afal-garaian telebistari iltzatuta izan ditut begiak. Partida erdira arte gustura nintzen, baina azken finaletan ohiko bihurtu den bezala goizuetarrak irabazi du: “Kaka zaharra! Ea asteburuko irristada bakarra den”, pentsatu dut. Bigarrena da dagoeneko…
CB
Goiz itzuli gara hotelera, ez dugu biharko eguna gaurkoak baldintzatzerik nahi. Hankan dudan zauriarekin oroitu naiz; ez ditut Compeedak ekarri eta gerra ematen ari zait oraindik. Gaiztotuta hau ere.
AL
90
_
91
Goizeko seietarako esna nintzen: zauriak min ematen dit eta eztarria ere duda-mudan daukat. Agurrik ez dudala pentsatu akordatu naiz. 07:30erako gosaltzera jaitsi eta espedizioko zizeroneak gosaltzen ari dira: “Hauek ere ez ditek ba lo askorik egin”. Beñat eta Aitor ere jaitsi dira (Aitor eta Beñat hobeto esan, Andoni kezkatuta joan da gaztearen bila. “Patxada ederrean zegoan”).
AL
Euskal Herrian hauta daitekeen paseorik ederrena ez da izango, baina Novoteletik IKEA erraldoirako hormigoi artean egin duguna gogoan geratu zait betiko. Isiltasuna, laurok bakar-bakarrik… Petatxo urdinez jositako etxe horiek egin zituen arkitektoak merezi zuen zigorra ere aipagai izan dugu, bertatik pasatzen garen bakoitzean bezala. Aurpegi ederrarekin dator goiza: “Eta guk eguna hormigoipuska horren barruan pasatu behar…”. Aitor gelara igo da, eta Beñat eta biok kafea hartzen geratu gara hallean. Hau ere une polita izan da. BECen elkartu gara guztiok lehenengoz. Orain lau urtekoarekin alderatuta giro lasaia sumatu dut; ez dakit zer den, baina tentsiorik ez dabil airean. “Seinale ona izango dek”. Agertokiaren atzean mimoz prestatu digute kamerinoa, eta hartu ere hala hartu gaituzte. Zozketa ere giro lasaian joan da. Seia tokatu zait, eta paperari buelta emanda Unai Agirrerekin gogoratu naiz: “Bederatzia ere izan zitekeen”. Aurten Amets eta Sustrai izango dira nirekin kantatuko
AL
92
_
93
ez dutenak. “Bietako batek jantziko dik txapela. Orain lau urte ere Maialenek ez zian hirekin kantatu”. Agurra pentsatzeko garaia da. BECeko ikusle arteko pasilloa “betiko” ohitura bihurtu da zortzi urteren bueltan. Zer sentitzen den galdetzen didatenei uzkurtu eta hazi, biak batera egiten zarela esaten diet. Gogoan gordetzeko unea da. Goizeko saioaz zer esan, Amets oso goitik ibili dela iruditu zait eta neure buruarekin haserre samar geratu naiz, bereziki ofizioetan asmatu ez izanagatik. Kartzelakoan asko kostatako lana egin dut, eta sentsazio arraroekin noa bazkaltzera. “Arratsaldean gehiago egin behar dek”. Kantukideek asko lagundu didate burua altxatzen. Egun osoaren tonika berean, bazkaria ere orain lau urtekoaren aldean lasaia izan da. Ziurrenik zerikusi handia izan du horretan BECen bertan bazkaldu ahal izateko antolakuntzak hartutako lanak, eta nola ez, jatetxerik luxuzkoeneko zerbitzariek baino egokiago zaindu gaituzten goierritarrek ere bai. Etxean bezala, aizue. Kartzelan jan dugunagatik edo, ez dut ordea bazkaria nahi bezala gozatzerik izan, eta platera erdi beteta utzi dut birritan. Arratsaldean tenple hobean sentitu naiz eta Aitor Mendiluzek globoa nola puztu duen ikusiz atzean gozatzera ere iritsi naiz. Gusturago geratu naiz goizeko lanarekin baino, eta Ametsi buruz burukoan nork lagunduko dion da daukadan zalantzarik handiena. Maialen izan da azkenean, behetik gorako saioa eginda, eta munduko palkorik onenetik, bi bertsolari handi entzuteko aukera izango dut berri-
GI
94
_
95
ro, 13.000 lagunen dekoratua parean dudala. Luxua. Hortik aurrerakoez zer esan: merezitako txapela jantzi duela Ametsek, gogoangarria izan dela, agurretan malkoei eustea zaila dela eta amandre eta aittejaunei kantatuta gustura geratu naizela. Oholtzatik jaitsitakoan ere emozio poltsa bat da bizi den giroa, noiznahi leher daitekeena, eta, zenbait kasutan dagoeneko lehertuta datorrena. Prentsaurreko gela ere gertu jarri dute aurten. Unai eta Igorrek bidea aurkitu dutela ikustean poztu naiz (ez naiz durangarrez ari), nire apopilo eta txofer izango direlako hurrenez hurren (eskerrak Igorri ere, saioetara Baikor Sarriago joaten laguntzeagatik). Ea ostiralean jarritako afaria zer moduzkoa dagoen; egun luze honek gaua ere ez du motza izango. Eskerrak biharko jai hartuta nagoen lanean‌ G
GI
96
_
97
GI
HAN IZAN NINTZEN Ez da erraza E eguna igaro eta hilabetera ordukoaz idazten hastea. Zaila ere ez luke beharko baina, zelan esan, botila ardoa irentsi eta ezpain ertzak eta mihi punta hondarrek mikazten dizutenean, aparraldia, mozkorra, eldarnioa, hainbesteraino dira iragana, zalantzak sortzen zaizkizula benetan bertan izan ote zinen. Eta bai, han izan nintzen.
CB
Han izan ginen, lagunarte ederrean, zereko zerak esango lukeen moduan. Izan ere (eta akotatzen hasita) kantukideon artean bereziki atsegina eta kidetasunezkoa izan zen giroa goizetik gehiago. Gehiegizkoa ez ote zen ere pentsatu izan dut gerora, eta ez gure artean dagoen estimuzko lokarria zalantzan jartzen dudalako (ze morbosoa gertatzen zaien gaia, bidenabar esanda, bertsogintzaren mundura txapelketa garaian soilik inguratzen direnei), ezpada ze, agian, apika, akaso, zortzikotean falta izan zelako hortzak izerditzeraino estutuko zituen bakarren bat gehiago. Beharbada (ia seguru nago) neu ari naiz pitokeriak esaten ze, hortzak estutzeak, bere horretan, ez dakar segurutzat, a priori, biharamuneko matrailezurreko mina baino. Baina ez nadin luzamendutan luzatu, motxian izkiriatzeko eskatu baitigute. BECeko jendetzaz eta giroaz zer esan orain arte esan ez denik. Zenbaiti entzun diodanaren kontrara irudipena dut inoizko errespetuzkoen eta arretatsuen izan genuela zalea. Eta ez diot esateagatik,
CB
100
_
101
(berriz ere nitaz ari naiz), beharbada azkeneko txapelketa nuela jakitun (esan ote nuen?), egun osoan zehar hanka bat taula gainean eta bestea kanpoan banu bezala egon bainintzen, bietarik gozatu guran, edo bakarretik sufritu behintzat. Halaxe sentitu nuen nik, akontezimentuaren memento gorenetako euforia uneak salbu (finala finala da), zaleak geu nahasterainoko zuhurtziaz erantzun zuela. Gure kezkan zegoen akatsa, beraiek saioa aditzen ari ziren.
GI
GI
Ez dago hemen saioaren nondik norakoak jorratzeko adina lekurik eta, gainera, horren gainean izango ziren honezkero berbaldi eta eztabaidak nahi beste. Bakoitzak komeni zaionetik hartzen baitu, ni (berriz ere ni!), finala amaitu eta berehala taula ingurura gerturatu zen jendearen iritziak eta oniritziak asebete ninduen gehien, aspaldiko finalik onena izan zela eta holakoak. Indibidualean ezin denean kolektiboari tira eginda, badakizue. Goraipatzeko bestea, taularen ostean, aldamenetan, sarreretan, kartzelan‌ pare bat ziento lagunek egindako lana. Uneren batean Mick Jagger-en lehengusu txikia izan zintezkeela pentsatzera zaramatzana ez baita 13.500 lagunen aurrean kantatzea, teloiaren atzean zehaztasunez, borondatezko profesionaltasunez eta benetako txeraz zure zerbitzura (ere), mugitzen den makinaria hori ikustea baizik. Ahal izan nuen guztiei eman nizkien eskerrak, Maialen eta Amets buruz burukora igaro ostean edan nuen whiskya eta gero baten bati behin baino gehiagotan ere eman nizkiolakoan nago. Ez alferrik ordea.
GI
CB
GI
102
_
103
Eta bai, Ametsek irabazi zuen txapela, badakit, neu ere han nintzelako oraindik. Eta poztu nintzen, asko gainera. Gero uste dut joan egin zitzaidala, edo joan egin nintzela, ez dakit. Zuek ere ez dakizue zer den dena bildu eta parkingeko argi zurixkaren azpian, sariak hiperreko erosketa balira legez autoko maleteroan utzi eta elkar agurtzen deneko une hori. Betetasun bat barruan eta hilabeteetako nekea aurpegietan, nor bere habiara lehenbailehen iristeko premia gorria eta fokoa, foko hori behinik behin, behin betiko itzali den ziurtasun erabatekoa. G
CB
104
_
105
CB
CB
106
_
GI
107
CB
CB
HIRU HARI
CB
Oraindik askatu gabeko korapilo bat bezala bizi dut abenduaren 15a, gutxienez hiru hari nire barruko zainekin nahastu eta aski distantzia hartuta begiratzen uzten ez didatela. Lehendabiziko hariari tiraka abenduko egun batera iritsi naiz; hotza gogoratzen dut, hezurretaraino sartzen zen haizea, jendea jendea eta jendea, eta zigarrorik gabeko keak ahoetan eta kerik gabeko zigarroak Donostian, Belodromoko atarian. 1997a zen eta aldaketa handi bat zetorren Txapelketa Nagusiko finaleko oholtzako argazkira, hor ikusi eta entzun bainituen lehenengoz Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga (aurretik aritua bazen ere), Jexux Mari Irazu eta Jon Maia. Aldaketa argazkikoa baino sakonagoa izan zen, ordutik hona finaletan eta plazan eredu izan baitira gazteagoontzat Igor Elortzarekin, Amets Arzallusekin, Aitor Mendiluze eta Sarriegirekin eta Sustrai Colinarekin batera. Lehenengo finala hori izan zen batzuentzat, eta niretzat ere bai. Eta ez dakit zergatik, baina aurtengo abenduak ere uste baino gehiagotan eraman nau final hartara; denboraren hariak ez dira ordulariarenak bezain zurrunak izaten askotan, eta nire barruko denboran gertu sentitu dut egutegiek hainbeste urrundu dutena. Bide bat erakusten du ordutik
CB
110
_
111
GI
hona joandakoak: ehunka bertso-eskola, dozenaka lagun, milaka bertso. Niretzat entzun nuen lehenengo finala izan zen hura, geroztik ondoan izan ditudan askorena ere bai, eta ni aurten oholtzara ateratzea, behetik entzuten ohitu naizen horiekin halako egun bat konpartitzea, ezin dut “ni�tik bakarrik bizi. Anaiarekin gogoratu nintzen bukaerako agurrean, baina jende gehiago ere izan dut bidelagun. Belaunaldia adinak baino bizipenek zedarritzen dutela pentsatu izan dut beti; ondoan neuzkanak adinez gertukoak izan arren ni ibili gabeko bideetan ibilitakoak zirela sentitzen nuen, eta gure ibiliek abenduaren 15ean BECeko oholtzan topo egiteak ilusio berezia egiten zidan. Ni ere sentitu nintzen taldekide, eta oraindik ere eskertua nago orduan jasotako babesarengatik.
Denbora ez da lineala izaten, eta bertsoaren bideak ere ez. Baziren hilabete batzuk bide-gurutzeren batean ahotsa galdu nuela sentitzen nuenetik. Eta ez zen afonia arazo bat. Hitzek nik esatea nahi zutena esateari utzi zioten nonbait, eta ni hasi nintzen hitzek nahi zutena esaten; bertso-eskolako erratzaren aurrean ordu gehiegi pasatzeak barruko bazter guztiak garbitu izan balizkit bezala sentitzen nintzen, alfonbra azpian sekreturik gordeko ez banu bezala. Esan nahiaren esan nahiz esanahia galdutako hitzak ziren nireak. GI
112
_
113
Eta galdu bezala agertu zen kolpera ahotsa, urriko igande batean Altsasuko frontoian. Bertsoa errima, neurria eta doinua baino zerbait gehiago dela esaten dugu beti, baina zaila da “zerbait” hori zer den asmatzea. Nik ez dakit zer den, baina Altsasuko oholtzan eta geroztikakoetan agertu denak kantatzen zuena kantatu nahi zuen, barruko korapiloa askatu balitz bezala.
CB
Abenduaren 14an atera ginen BECera (abiatu lehenago egingo ginen, aitak etxean lehenengo aldiz bertso bat kantatu zigunean akaso). Eta finala abiatu eta ordubetera hasi zen niretzat; gure festa kolektibora bidean guardia zibilen kontrol batean geratu gintuztenean, Amorebieta parean. Ea nora gindoazen. Barakaldora gindoazela, hurrengo egunean kantatu beharra neukala. Ea zer kantatu behar nuen. Hori ezin niola esan, mementoan asmatutakoa kantatzen nuela. “A, bertsos”. Eta mespretxu begirada, goitik beherakoa, berdezko gizon handi horren begietan. Eta amorrua eta pena, biak sentitu nituen une hartan: biharamunak BECen elkartuko ziren 13.000 lagunentzat eta joan ezinik geratu zirenentzat esan nahi zuena azaldu arren ulertuko ez zidan gizon harengatik pena eta amorrua ere bai, hainbeste lan egin ondoren oraindik hizkuntza zubi baino mehatxu gisa gehiago ikusten duelako ulertu ezin duenak, ulertu nahi ez duenak. Kuriosoa da BECera bidean “suerte” esaten lehena guardia zibil hura izatea.
CB
114
_
115
Finalaren handitasunaz goizeko zazpi t`erdietan jabetu nintzen, Andoni Egaña hoteleko nire gelako atarian topatu nuenean niri gosaritarako itxaroten. Eta gosaldu ondoren bi Aitorrekin emandako bueltatxoan jabetu nintzen babestua nengoela, baina taldeko bat gehiago izango nintzela final hartan. Jada Illunbeko txahal txikia atzean geratu zela. Hitzen kontra eta hitzen alde borroka egitera joan nintzen ni, hitzek nik nahi zutena esan zezaten, baina bezperako bihurgune berdeak erakusten zidan zerbait gehiago zela egun hura entzutera zetozenentzat; festa bat, aldarrikapen bat, ospakizun bat. Eta poz kolektiboa eta borroka intimoa hari lodiak dira elkarrekin korapilatzeko. Horrek ematen zidan kezka, banekielako errima, neurria eta doinua ez den “zerbait” horrek askatuko zuela, baina “zerbait” beti da abstraktuegia poltsikoetan bilatzeko. Oraindik ez naiz gai izan finala osorik entzuteko; irudi batzuk ikusi ditut, baina mikrofonotik kantuan ari den hori ez dut ezagutzen, urrunekoa egiten zait; sentsazioa daukat finala atzetik bizi izan nuela, sentitu nintzela poz kolektibo horren parte, ikusten nituela petodunak hara eta hona lanean, baina behin aulkitik jaikitakoan BECetik urrun zegoen norabait joaten nintzela. Finalaz, kantatua baino gehiago gogoratzen dut ingurukoekin hitz egindakoa, konpartitutakoa. Eta damua badut oholtzara atera ginen pasillo luze hartan begiak lotsatu eta lurrera begira metro batzuk egin izanaz.
117
CB
118
_
119
Akaso sekula askatuko ez ditudan korapiloak izango dira Barakaldokoak; bertsoak gehiago baitu korapilotik hari zuzenetik baino; askatutako korapilo bakoitzaren atzetik agertuko da beste bat; baina ederra da finalean ondoan eserita neuzkan zazpiekin, petoarekin edo petorik gabe aurrean neuzkan milaka horiekin eta hainbeste urtetan inguruan izandako guztiekin korapilatuta sentitzea. Oholtzara atera zen mutil egoista honi lehenengo pertsonan eta singularrean atera zaion kontakizun hau kontakizun txiki askoren arteko bat gehiago besterik ez baita. Korapilo txiki bat, hari luze hauetan. G
GI
CB
121
CB
122
_
123
124
_
GI
CB
GI
CB
125
GI
PUSKAK BILTZEN 2013ko Txapelketa Nagusiari buruz idatzi zitekeen eta ezin zitekeen guztia idatzita dago. Puskak biltzeko tenorea da.
GI
GI
Txapelketara aurkezten zarenero mundua ez dela hor bukatzen zin egiten diozu zure buruari, baduzula bertsoa erlatibizatzeko aski eskarmentu, distantziatik begiratuta erridikulua dela… Eta zure burua engainatzea lortu duzula uste duzunean esnatzen dira finalaren biharamuna, erraietako hutsune bertigoz betea, bizkarrean pilatutako tentsio desorekagarria, afonia… Orduan, jendearen esker ona ulergaitza zaizunean, zure buruari beste promesa bat egiten diozu: “Hurrengoan, ez dut gehiago sufrituko… Baina gutxiago ere ez!”.
2001eko finalaren biharamunetan, ordura arteko inoizko posturik txarrena lortu arren egindako txapelketarekin inoizko gustuen geratu zela aitortu zidan Unai Iturriaga tximaluze batek. Orduan ez nuen konprenitu, aurten berdina sentitu dut. Bide batez, txapelketatik nola erretiratu nahiko nukeen ere erakutsi dit Unaik. Bakoitzak dauzka bere istiluak eta bere ispiluak.
GI
128
_
GI
129
Txikitan futbolari izan nahi banuen, aurten bete dut ametsa. Saio osteetako kazetari errondan “urratsez urrats joan behar da” edo “hurrengo saioa da garrantzitsuena” bezalako topikoekin amorrarazi dut nire burua. Lainotik jaitsi gabeko arnas itoan ez da gutxi hanka ez sartzea. Nik, hanka sartzekotan, ordea, asmatzeko aukerak izanda sartu nahiko nuke. Bitartean, saio ostean mikrofonoa ahopean jartzea ez dela seinale txarra pentsatuz kontsolatzen naiz.
Gu izango gara gure ekitaldietarako sarrerak bukatzen direnean kezkatzen eta urduritzen diren munduko antolatzaile bakarrak. Pozten naiz. Alabaina, futbol zelaiak estaltzeko auskalo nongo enpresekin hizketan ibili garela irakurtzea arrotza zait, mingarria ia. Ez dezagun ahantzi gure neurria ez dagoela aforo librean, gure geografiaren mugetan baizik. Hurrengo finalerako San Mames Barria baino nahiago nuke Hiriburu Zaharra. Edo Baiona, edo Gasteiz… Tira, benetan nahiago, oholtza gainean egotea nahiago nuke.
GI
130
_
131
Finaleko kronika bat eskatu eta josi gabeko txatalak idaztea lan alferra iruditu bazaizu, biba zu. Ni, alta, finalean ere txatalak ezin josita ibili nintzelakoan nago, promesak bete gabe, ez postu eta ez postura, bertsolari baino gehiago futbolari, neurria hartu ezinik‌ eta batez ere, soraio! Eskerrak azken agur on bat bota nuen eta txapela txikitako lagunak eraman zuen.
Puskak bildurik, txapelketa ez den edozertaz mintzatuko gara, eta egunen batean, bilobei —gureei zein besteenei—, 2013ko abenduaren 15ean, BECen egon ginela kontatuko diegu. G
GI
132
_
GI
133
CB
GI
134
_
CB
135
GI
CB
136
_
GI
GI
137
GI
138
_
139
AL
140
_
141
142
_
CB
GI
CB
CB
143
144
_
GI
CB
CB
CB
CB
CB
GI
GI
145
andoni egaĂąa 1993tik 2009ra arte Euskal Herriko bertsolari txapelduna ( bertsozale.com webgunetik lapurtutako testua )
Hitzak egiten gaitu
Aitorpen txiki bat eginez hasi nahi nuke artikulu hau: BECen ez nintzen uste eta espero nuen bezala emozionatu. Nostalgiaren eraginez eta orain nostalgia hori bizi ahal izateko neukan zoriaren ondorioz, espero nuen emozioek gaina hartuko zidatela egun osoan zehar eta begi-ertz bustiak izango nituela orduetan. Prestaturik nengoen eguna hunkiturik emateko. Eta ez. Hasieran, zortzi bertsolarien sarreran bai, gertatu zitzaidan espero nuena. Azal pinportatsua, begi-ertz bustiak eta bizkar-hezurrean behetik gorako kalanbre moduko hori. Eta bukaeran berriz sentitu nuen antzeko zerbait, Beùat Gaztelumendik azken agurrean anaiari eskainitako bertsotik Ametsek aitarena zen txapela amari eskaini zion arte. Baina bien bitartean‌ Bitartean‌ ez nuke esango inola ere hunkitu ez nintzenik, baina hunkidurak ez zidan nik aurreikusitako biderik hartu. Zortzi bertsolariak lanean hasi ziren unetik, miresmen kontrolatua legamiatzen
GI
146
_
147
joan zitzaion bere burua zale kualifikatu samartzat daukan honi. Nigan biak bereizterik balego, esango nuke sei ordutan zehar bertsolaria gainditu zitzaiola pertsonari, profesionala zaleari nolabait esateko, eta hunkitu nintzela bihotzetik baino gehiago garunaren bidetik. Eguna usapal pasatzeko asmotan joan eta zortzikotearen maila artistikoak hegazti harrapari bihurtu ninduen. Ikasi eta ikasi eman nituen sei orduak, bazegoen eta nork irakatsia. “Inbidia pixka bat pasako huen e?”, galdetzen zidan hurrengo egunetan jendeak. Ezetz erantzuten nien. Oholtzan ez egoteagatik ez nuen batere inbidiarik pasa, eta horri buruz galdetzen zidaten. Nik inbidia pasa nuen, bai, baina zortzikotearen bertsotan egiteko moduarengatik! Eta egiari zor, zortzi finalistak izendatu zituzten unetik espero nuen maila oso ona. Gainera, kasualitatez, epaileen gustuen batuketa diren matematikek hala agindu zutelako, Bertsozale Elkarteak Txapelketa Nagusiaren aurkezpenean txapelketa honi eman zion filosofiarekin ezin batago zetorren zortzikotearen zerrenda. lñaki Muruak txapelketa bertsoan zentratu nahi zela adierazi zuen. Ingurukoa xume eta bertsoa enfokatu. Kartela ere halakoa zen: eskuz idatzitako letra batzuk, argi hori izpi bakarra mikrofono soilera. Zortzikotea izendatu zutenean horixe izan zen nire burutazioa: bertsoa nahi al genuen erdigune? Ba hementxe dauzkagu zortzi bertsolari on. Baina batik bat, zortzi testugile bikain. Izan zitezkeen izenak beste batzuk. Unai Agirre matematika sorginek utzi dute kanpoan eta merezi zuen finalean sartzea. Mantxi ere bikain aritu da. Alaia Martini ezer gutxi falta izan zaio. Jokin Urangak tinko egin du bidea… Kasualitatez edo ez ordea, zortzi izen geneuzkan eta ziurtasun bat neukan.
GI
148
_
149
150
_
GI
CB
CB
CB
CB
CB
CB
CB
CB
AL
CB
CB
GI
CB
CB
CB
151
Zortzi testugile bikain elkartu zirelako, ez neukan dudarik final ona irtengo zela. Halaxe adierazi nien beraiei ere aldez aurretik, lasai zitezen. Ez nenkien zer zetorren baina zerbait ona zetorrela bai. Argudiatze gaitasuna, teman elkarri erantzutekoa, norbere unibertso partikularrak sortzekoa, bakarka istorio bat eraiki eta publikoari helaraztekoa… miresgarri zaizkit. Baina hitz bakarrera ekarri behar banu zerk harritu eta txunditu ninduen gehien, hitz hori “mimoa” litzateke. Hitzarekiko mimoa testuaren oinarri ezinbesteko. Betelana ederlan bihurtzea zer zen aspaldi aipatu zuen Joxerra Gartziak, eta uste dut alde horretatik bat-bateko inprobisazioa gailurrak harrapatzen ari dela. Ezerk ez du berdin. Eta hori da ederra. Bihurritu gabe esaldia gaiztotzea zaila da, baina lortzen denean horrexek sortzen dio bertsolariari poxa eta entzuleari asebetea. Goizean goizetik eta beste edozer arruntagoa esan zezakeen lekuan Amets “sendatu eta sendoa” esaten entzun nuelarik, banekien bere buruari buelta bat gehiago eskatzen ari zitzaiola. Esaldia ezpaltzen saiatzen dira bertsolariak orain sekula baino gehiago. Bukaerara iristeko bidezidorrak hautatzen dituzte autopista joan errazekoen lekuan. Eta gainera bakoitzak bere erara. Horrek eragin zuen nagusiki nire gozamena eta miresmena. Umorerik ez zela esan dutenei, esango nieke nahiago dudala bertso batean, ari zela eta aurrez pentsatu gabe Maialenek maleziaz bota zuen “Sube-jana” hura entzun, ustez umorezkoak diren telebistako programa osoak ikusi baino. Eta bertigoa zer den sentitu nahi duena berriz, jar dadila Igorren lekuan eta “Izarren hautsa” doinuan eta senti dezala zer den esaldia goitik behera korapilatuta ekartze hori, bidean mila oztopo direla.
CB
CB
152
_
153
Ikasi nahiak hartu zidan gaina eta baretu zizkidan emozioak, BECeko finalean. Banekien lagunak maite nituela baina ez nekiena zen hainbeste miresten nituenik. Bestalde, palkoan egon nintzen eta begi-belarriak adi eduki nituen ingurukora ere. Han, iruditu zitzaidan, politikari, goi mailako teknikari eta gainerako gonbidatuen emozioa handia zela. Handia eta ez batere gezurretakoa. Orain, hilabete daramat emozio egiazko hori bertsolaritzaren etorkizunerako proiektuetan elkarlan nola bihur daitekeen pentsatzen. Alderdi makurrak eta xeheago eta denboraz aztertzeko alderdiak ere eskaini zizkigun finalak. Saioaren iraupenarena esaterako. Goizekoa egoki zatekeena baino ordu erdi gehiago luzatu zen. Arratsaldekoa azkartxo ez ote zen joan izan nuen irudipena. Akaso, finalaren egitura beraren egokitasun-desegokitasunari ere egosaldi bat eman beharko zaio. Nik behintzat beste ehun bat urte pasatuko nituzkeen gustura arratsaldeko Mendiluze hura entzunez. Atzeko pantaila handiarena ere berriz pentsatzekoa iruditzen zait. Aurpegiera eta imintzioak hain argi ikusteak ez dakit ez duen gehitxo baldintzatzen publikoak bertsolariei eta euren lanari buruz daukaten pertzepzioa. Maialenen altzoari buruzko bederatziko hura ez dago sortzerik erdimin handirik gabe. Pantailak ordea erdimina min bikoitz bihurtzen du eta nire ustez minerdi balitz hobe litzateke emaitzaren gozamenerako. Alegia, bertso entzulerik onenak entzumen oneko miopeak garela. Pentsatzekoa da baita ere, bakarkako gaiek hain zabalak behar duten, bertsolariek denbora gehiago ematen baitute zeri heldu erabakitzen bertsoak pentsatzen baino. Denboraz eta denborarekin pentsatzeko kontuak dira horiek ordea. Bego oraingoz lekukotza hau bere horretan, uste adina bai, baina ez uste bezala emozionatu zen honen hitzetan. G
CB
GI
154
_
155
CB
156
_
157
CB
158
_
159
i単aki gurrutxaga Bertsolaria
Txapelketako finala, denboraren talaiatik
Badira hilabete batzuk Bertsolari Txapelketa nagusiak bere azken kolpeak jo zituenetik. Bukatu berritan eta bero-beroan tokatu zitzaidan hartaz jardutea, lagunartean bezala baita publikoki ere, horrek dakarren guztiarekin. Distantzia bat hartuta jarduteko aukera daukadan honetan patxadatsuago jardun nahiko nuke hemen, ez ziurrenik egia berdaderoagoak botatzeko, orduan sentitutako bizipen eta irudipenei beste hitz batzuekin heltzeko ezpada.
CB
Astotik erori berririk bada ere, gogoratu dezagun txapeldun Amets Arzallus geratu zela, azken txapelketetako eskailera mailak banan bana igo eta hirugarrenetik bigarrenera bezala, bigarrenetik lehendabizikora etorrita. Buruz burukoa Maialen Lujanbiorekin lehiatu zuen, 2009an bezalaxe. Bi bertsokera oso diferente, gaur egungo bertsolarien dibergentziak utz dezakeen neurrian. Amets zuzenagoa da nahi bada, esaldietan esaten duena bere horretan esanez, eta metaforan ari denean ere lehen kolpean ulergarri, hitzetan plastikoki bikain eta
CB
160
_
161
entzuleengana gezi gainean iritsiz. Maialen ideologikoagoa, hitz bakoitzaren atzean tunela erakutsiz entzule bakoitza sartu eta araka dezan, estilistikoki lirudikeenaren aurka erraietakoagoa, esango nuke. Amets jolastia, Maialen minbera. Amets ukendua eta Maialen zauria. Konparazio batera, Maialenen lehen bertsoa, saioan eta txapelketan, janari-banku batean lanean ari denaren lekutik, jendearen borondateari zuzenduz: Une latzetan mina heltzen da biztanlegoan zainera arroz poltsa ta irin pakete elkarren aldamenera. Irratiz egin gendun eskea egunkaritan gainera eskatutako borondatea borondatea ote da?
CB
Amets Arzallusen lehena berriz, Alkoholiko Anonimoetako kide bezala, lagun batekin kafea hartzera joan ondoren: Emango dizut eskua eta osasun berri bat opa utzi ditzagun geure kontu zahar geure min ta geure kopla nahiz hortarako egokiago den askozaz ardo kopa hartu ditzagun kafe kikarak ta egin dezagun topa.
CB
162
_
163
Saioaren hasiera-hasieratik nabarmendu zen bakoitzaren bertsokera bezala bakoitzaren asmoa, egin nahi zuenaz. Maialeni entzun genion saio ondorengo gogoetan ez ote zuen goizean nahi bezain ongi asmatu esan nahi zuen horretan: nik neronek ez nion aparteko gabeziarik sumatu, bai beharbada formulazioren batean, baina ez kontatu beharrekoan. Ametsek zioen, berriz, arratsaldera nekatu samar iritsi ote zen: hori ere ez nion nik bereziki sumatu, areago, goizean hotzegi ere aritu ote zen iruditu zitzaidan zenbait ariketatan. Dena dela, oro har jardun ziren harritzeko moduan, eta ez bi hauek bakarrik, baita beste sei bertsolariak ere. Baina tira, ez nuke luzatu nahi hainbeste denbora eta gero aurretik esandakoak errepikatzen finalaren inguruan. Nioen, denborak ematen duen perspektibatik orduan ihes egindako zenbait zertzelada, bertso eta bertso-zati ekarri nahiko nituzkeela oraingoan. Finaleko bertsolari bakoitzaren ifrentzua, orduan ikusitakoaz beste.
AL
Igor Elortza binakako lanetan oso goitik aritu zela nuen buruan saioaren amaieran, eta ez nintzen jabetu bakarka goizean egin zuen saioaz. “Egoerak beste aldean jarri zaitu� zioen gaiak, eta berak aginte politikora iritsitako ezkertiarraren lekua hartu zuen. Bigarren bertsoa, ikaragarria:
CB
164
_
165
Deitu zidaten aurkeztu nintzen ez da esan beharrik zertan lehen kalean egon ginenak gaur gaude bulegoetan eta orduko hainbat kritika orain goi-goian gaude jarrita ta etortzen dira bueltan. Utopiaren aldarrikapen izanak hainbat urtetan orain dakigu hoiek gauzatzen ez dela erraz benetan baina neurtuta ahal ta helburu geure ahaleginak eingo ditugu burua beti ametsetan baina hankak lokatzetan.
GI
Gai berberarekin Aitor Sarriegik oso bestelako papera hartu zuen: norbait hil duenaren lekutik kantatu zuen, hildakoaren alargunarekin elkartu berritan. Garaiko erreferentzia politiko zuzena, bertsoneurriz hain zuzena izan ez zen bertso batean. Jendeari arnasa geratu zitzaion, ez baita oso ohikoa izan gaur arte gai honi begirada hau lutzatzea:
CB
166
_
167
Begietara begira egon pare bat segundu bi bizitza dira noski bi bizitza ta bi mundu. Biktimak gure ahotan sarritan hartu ditugu baina zer esaten dugun ez nago oso seguru onartu gabe egon naiz hogei bat urte inguru baina gaur aurpegiz aurpegi gaude eta buruz buru eta biharko herri bat baldin badugu helburu batak bestearen mina onartu beharko dugu.
GI
GI
Bakarkako lanez ari garelarik, BeĂąat Gaztelumendiren arratsaldekoa ere aipatu nahiko nuke. “Adimen-urritasuna duten gazteekin balleteko dantza-taldea sortu zenuen urte hasieran. Gaur duzue estreinaldiaâ€?. Hara hor jarri zioten gaia. Eskatzen zuen eta bere-berea duen samurtasunez eta triunfalismorik gabe aritu zen:
GI
168
_
169
Sarri ispilu hautsi bat urritasuna hori da ikus litekeena segun nondik jartzen den begira. Hortxe dantzari parea doa fokoen argira eta gero solista bat irten da oholtza erdira irribarretsu dabiltza beren jauzi eta bira gurasoek ta lagunek zenbat txalo, zenbat biba. Joan dira oholtza gainera alturara, antzokira eta lehenbiziko aldiz parez pare jarri dira.
CB
Baina bakarkakoez gain, ofiziotan erakustaldi aparta egin zuena, Aitor Mendiluze. Bertso transkripzio osorik ez dut egingo, ez bainuke asmatuko nondik hasi, baina zortziko handian, txikian, seiko motzean, puntuka‌ denean aritu zen fin eta zorrotz. Bere burua gehiegi nabarmendu ez zutenak, zoritxarrez, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izan ziren. Sustraik berriz ere kastako bertsolaria zela erakutsi zuen, ariketaz ariketa gozo arituz, lagunari lagunduz eta bidea zabalduz. Pilota guztiei eutsi eta aurrelariari lanak errazten dizkion pilotaria da Sustrai.
CB
170
_
171
Unaik, aldiz, saioren bat edo beste salbuetsita, hitz guztiak borrokatu zituen, eta eskertzekoa da bere burua dagoeneko txapelketetako zurrunbilotik kanpo ikusi nahi duenarengandik datorrenean, areago zurrunbilo bete-betean dagoenean. “Pena da neurri batean/azkena dela gaurkoa” kantatu zuen, guztioi aldi berean irribarrea eta malkotxoa marraztuz aurpegian. Txapelketako bertsogintza —txapelketakoa ere— horixe delako, aldi berean behea eta goia, malkoa eta irria, zauria eta ukendua, Maialen eta Amets. G
CB
172
_
173
CB
GI
174
_
GI
175
CB
GI
176
_
GI
177
ion muĂąoa Unibertsitateko irakaslea
Txapelketaren alde (kontra)esanetan
Ohartzerako lau urte pasa dira eta berriro ere BEC gainezka; maila eta zentzu askotan gainezka: jendez, emozioz, txaloz, aldarriz, kolorez, bokadiloz‌ Eta jende adina bizipenez. Niri dagokidanez, sentimendu kontrajarriak eragin dizkit azken Txapelketa Nagusiak ere; finaleko gailurrean bereziki. Poza eta tristura, pasioa eta hoztasuna, oiloipurdia eta indiferentzia, bakardadea eta babesa, lotura eta urruntasuna, erakarpena eta aldaratzea. Barne kontraesanean bizi dut bertsoaren mundua, eta txapelketa iristean eragiten dit gehien barneko indar borrokalari horrek. Ez dit uzten bertsoaz lasai gozatzen, ez dit uzten lente kritikorik gabe bertsolariei begiratzen, ez dit uzten adostasun espirituz epaiak onartzen, ez dit uzten gaiak neutraltasunez entzuten‌ Ez dit uzten! Hala ere, ordea, ezin bertsorik gabe etsi eta ezin txapelketa jarraitu gabe eutsi. Hau komeria, hau!
GI
178
_
179
Nork bere kontraesan horietatik bertsoaren munduari begiratzean, barnean inor molestatu gabe dagoen contradictor birusa puzten eta indartzen joaten da, eta kanpora irteteko baliatzen da aukera ematen dioten bakoitzean. Eta halaxe dator hitz hauen bitartez ere, inor kutsatzeko eta mintzeko gogorik gabe, eztuletik baino hasperenetik gehiago izango duelakoan.
Txapelketa lehia da; dema eta norgehiagoka. Txapelketari ken diezaiokegu sintonia, ken diezaiokegu entzulea, ken diezaiokegu oihartzun mediatikoa, ken diezaiokegu ur botilina, ken diezaiokegu babesle zerrenda, ken diezaiokegu berogailua‌ Hala ere, ordea, txapelketa izaten jarraituko du (nahiz eta ezberdina izan). Baina txapelketari lehia kentzen badiogu izango da festa, izango da espektakulua, izango da zirrara eragilea, izango da polita, izango da euskalgintza eta izango da nahi den dena, baina txapelketa ez da izango. Badirudi, ordea, txapelketaren inguruan entzuten diren mezuetan lehia hori parentesi artean edo, erdi ezkutatuta geratzen dela. Zergatik kendu behar diogu norgehiagokari berez duen garrantzia eta indarra? Zergatik ez esplizitatu txapelketak inplizitu duena? Zergatik ez naturaltasunez eta normaltasunez hitz egin bere-berezko den horretaz? Gainera, inon lehia noblerik bada, horixe bada bertsolari txapelketa. Banakakoa izan arren, elkarlana beharrezkoa baita binakako saio guztietan. Ofiziotan norbera luzitzeko ezinbestekoa da kidea ere
GI
180
_
181
ondo aritzea; norberaren goia bestearen laguntzaz bakarrik jo baitezake bertsolariak. Elkarlanaren halako beharra duen beste lehia indibidualik ez datorkit burura. Ulertzen dut Bertsozale Elkarteak lehia erdigunean jarri ordez txapelketaren beste helburu eta bitarteko handiagoetan argi egitea. Ulertzen dut elkartearen lan egiteko filosofian eta kulturan nolabaiteko kirrinka egin dezakeela norgehiagokaren kontuak. Baina zergatik ez garbi esan txapela bat eta bakarra dela eta hark buru bakarra estaltzen duela (lehen bezala orain), besteek txapelduna besarkatzen duten bitartean?
GI
Txapelketaren epai irizpideen dokumentu aski interesgarriaren sarrera “oinarrizko zenbait kontsiderazio”rekin hasten da. Horietako lehenak honela dio: “Bat-bateko bertsogintza komunikazio ekintza da. Entzuleengan, publikoarengan, eragitea du lehen egitekoa, eta horrek, funtsean, emozioak sortzea dakar: alaitasuna, atsekabea, hunkipena, poza, beldurra, errukia, haserrea, harridura… Komunikazio ekintza guztiak bezala, testuinguru batean gertatzen da, une eta gune jakin batean”. Bistan da, beraz, bat-bateko bertsogintzaren ulerkera epaigarrian foko nagusia komunikazioan dagoela. Ondoren datozen sei puntuen ostean, honela amaitzen da sarrerako
GI
182
_
183
atal hori: “Laburbilduz, testuinguru jakin batean eta komunikazio egoera jakin bat abiapuntu dela, bertsoa, testu kantatua, epaitzea da epailearen egitekoa. Noiz, non, nori eta zergatik esaten den oso kontuan harturik, bereziki zer eta nola esaten den begiratuko du epaimahaiak”. Ondoriozta genezake, beraz, bertso bakoitzean epaitzen denaren muin-muinean komunikazio prozesuaren oinarrizko elementu guztiak daudela: igorlea, hartzailea, mezua, bitartekoa eta testuingurua. Hori horrela izanik, komunikazioa epaiketaren ardatz izanik, ez ote da kanpoan uzten bertsogintzak komunikazio ekintzaz haratago duen sorkuntza artistikoaren dimentsioa? Ez ote ditugu txapelketa honetan (ere) hainbat eta hainbat harribitxi entzun poesiaren zentzu artistikoenetik komunikazio ekintzatik baino gertuago daudenak? Ez ote ditugu entzun ia ulerkabean pasa eta puntuen zakua ondo bete duten bertso aleak? Eta aitzitik, ez ote ditugu entzun “publikoarengan eragiteko lehen egiteko” hori ezin hobeto bete eta, hala ere, puntuazio apala izan dute bertsoaldiak? Komunikazio ekintzaren ardatzean epaitzen al da benetan? Eta hala bada, egokia al da bat-bateko bertsogintza horretara mugatzea?
GI
GI
Bertsozaleen taldea “moloia” da euskal munduan. Ondorio horretara iristean bakarrik lasaitu zen zertxobait nire ulermena, finalerako sarrerak hain azkar agortu zirela irakurri ostean. Bestela nola kon-
GI
184
_
185
preni daiteke hainbeste bertsozale BECen sartzeko aukerarik gabe geratu izana? Nola azaldu bestela, euskarazko zinegintzak, antzerkiak, musikak eta abarrek areto komertzial ez hain handiak betetzeko lanak dituzten egunotan, Euskal Herrian dagoen aterpe handiena txikitxo gertatzea bertsogintzari? Batean eta bestean entzun dut bertso munduak azken urteotan egindako lanaren ondorioa dela, ereindako haziaren fruitua, eta gainera lau urtean behin izate horrek ematen diola erakargarritasun berezi bat. Eta ados nago azalpen horiekin, baina uste dut hankamotz geratzen direla, gizarte ikuspegitik eranskinik egin ezean. Euskal kultur gertakari azpimarragarri eta magnetiko izatetik haratago, euskal giza taldean (edo taldeetan?) fenomeno soziologikoa ere bihurtua da txapelketa oro har, eta finala, bereziki. Euskal familiako taldekidetza berresteko hitzordu faltaezina da. Pertenentzia edo kidetza festa eta aldarrikapena ere bada BEC. Halako emozionatze kolektibo bat, halako talde esperientzia bat, halako euforiazko gailur bat! Eta hori kenduz gero, txapelketa ezberdina litzateke, baina seguruenik oso bestelakoa litzateke bertso munduaren “molatzeko� gaitasuna ere, hazi beretik jasotako fruitu ezberdina.
AL
Finaleko jendetzara begiratzean, tarteka taldekide sentitu banintzen ere, gutxienez beste hainbestetan sentitu nintzen giza abere (Xabier Letek kantatzen zuen zentzuari beste bat gehituz: norbere izaera talde izaeraren menpean uztean sentitzen dena). Oholtza gainekoa trapu batez estaliz gero, egon nintekeen berdin-berdin San Mamesen, BBK Live-n edo Miribillako pilotalekuan, kontsumo logikaren pean
CB
186
_
187
zirrara eragiten digun beste ikuskizun baten. Funtsean, beste arlo eta mundu batzuetako masa espektakuluen antzeko jokabide eta bizipenak identifika genitzakeen finalean, garrantzizko diren 単abardurak 単abardura. Taldekidetzatik masara dagoen muga nahiko lausoa eta mugikorra ikusten dut nik; txalo jotzetik olatuarena egitera dagoena bezalatsukoa. Bien artean, ordea, bada diferentzia bat: lehorrekoak garenoi, txaloek ez, baina olatuek bai, beldurra eragiten digutela.
Aski aitorpen zabala eta ia aho batekoa du bertsoaren munduak azken hamarraldietan berrikuntzaren bidean egin duenak. Garaian garaiko behar, egoera eta inguruneetara egokitzeko egindako ahalegin eta lanaren ondorioa da gaur ezagutzen dugun eta bizi dugun bertsoaren unibertso multidimentsionala. Berrikuntzarako nahia eta beharra bertsoaren orbitako hainbat geruzatan oso txertatua dago zorionez, nahiz eta guztietan antzematen diren kontrako jarreradunak ere. Baina norantza orokor berean joaki, jarrera iraultzaileenen eta kontserbadoreenen arteko tentsio permanente hori aberasgarri gertatu zaio seguruenik bertsoaren munduari, etengabe berrituz doan sustrai indartsuko mugimendua izatea lortu baitu.
GI
Berrikuntzaren bide horretan, egiteko azpimarragarria izan dute txapelketa guztiek, eta bereziki txapelketa nagusiek. Aldi berean nolabaiteko motor eta bultzada izan dira, bertsoak behar izan duen
AL
188
_
189
hainbat dimentsiotan: oihartzun mediatikoan, bertsogintzaren enfoke berrietan, proiektuaren finantziazioan, eremu berrietarako esplorazioan, etab. Alabaina, iruditzen zait maila guztietan ez duela bulkada bera ematen jakin, eta sustrai sendoko zuhaitzak baduela albo batera okertzeko arriskua. Txapelketaren antolakuntza bikainari eta txapelketari berari, kanpoko paper, zelofan, sintonia, komunikazio eta abarrak une batez estaltzen badizkiogu, eta soiltze horretatik funtsari begiratzen badiogu, esango nuke berrikuntzaren urak gutxien busti dituen sustraiak ikus genitzakeela: bertsolariak oholtzan ohiko ariketa tipoak egiteko, gai jartzaile talde bat bozeramaile pare batekin, eta epaile talde bat. Izan Atanon, Belodromoan edo BECen, funts horrek berdin dihardu. Eta seguraski hala beharko du, baina badirudi txapelketaren inguruneak adina ez duela eboluzionatu haren barneko funtsak. GI
Zergatik ez dago entzulearen saririk? Zergatik bertsozaleek ez dute epaian parte hartzeko aukerarik? Zergatik bertsozaleek ez dute gaiak proposatzeko aukerarik? Zergatik ez dira IKTak integratzen txapelketaren funtsean dauden prozesuetan (gaiak ematerakoan edo epaitzerakoan, adibidez)? Zergatik telebista, irrati edo internet bidez saioa jarraitzen dutenek ezin dute bozkatu? Zergatik ez dira entzuleen momentuko iritzi eta iruzkinak pantaila batean erakusten, adibidez txio eta traola bidez? Zergatik entzuleek ezin dute bertsogintzaren komunikazio ekintza horretan (komunikazioa egoteko feedbacka ez da nahitaezkoa?) txaloen, oihuen eta gorputzaren adierazpenen bitartez aparte, hitzez ere parte hartu? Zergatik?
GI
190
_
191
Bertsoaren munduari buruz, pluraltasun edo aniztasunaren aldarrikapena askotan entzuten dugu barru aldetik; kanpo aldetik, berriz, sarritan jartzen zaio pluraltasun faltaren eta ideologizazio politikoaren pegatina. Itxuraz badago kontraesana barruaren eta kanpoaren artean, eta baloratzen ari denaren ezagutzaren eta iritziaren menpekoa izateaz gain, esango nuke zoom-ak eta ikuspegiak ere badutela eraginik pertzepzio hauetan. Lenteak urrunetik hartzen baditugu, eta euskal abertzale eta ez abertzaleen ikuspegitik begiratzen badugu, bistan da BEC ia-ia monokromatikoa dela. Aitzitik, entzuleen jatorriaren, euskalkiaren, kirol zaletasunen eta beste hainbat elementuren gainean jartzen badugu prismatikoa, bestelako kolorea luke espazio berberak. Agerikoa da hori guztia. Baina zoritxarrez ardatz politikoan jartzen dugu (dute) gehienek azpimarra eta horrek berak beste gauza asko distortsionatzen ditu. Eta egiari zor, sari banaketa garaian hainbat arduradun publikok entzundako txistuek eta antzeko jokabideek (zorionez ez orokortuek) ez dute laguntzen beste modu batera izaten. Ideologien gaineko eztabaida edo kontua, ordea, euskal abertzale eta ez abertzaleen arteko ezberdintasunera, edo euskal gatazkaren gaineko posizionamenduetara mugatzen da ia beti. Eta eztabaida horren aurrean, txapelketaren arduradun Bertsozale Elkartea pluraltasunaren banderadun agertzen da. Eta aitortu behar zaio azken urteetan bide horretan egindako ahalegina, zalantzarik gabe bertso-
GI
192
_
193
aren onerako izan baita. Alabaina, ideologiak mundu ikuskera oso batean du eragina, eta ez Euskal Herriaren naziotasunaren inguruan sortutako xextra eta historia politikoan bakarrik. Eta inpresioa dut ideologien zati handiena harrapatzen duten espektro horietan ez dugula arreta handiegirik jartzen, eta ondorioz pluraltasunari mesede gutxi egiten zaiola. Txapelketa honen bueltan, Bertsozale Elkarte barruan talde bat genero ikuspegia lantzen aritu da eta ari da. Oso ekimen interesgarria da. Baina hori ere ideologia da. Eta halako talde bat egotea seguruenik oso aberasgarria eta egokia iruditzen zaigu gehienoi, baina hala iruditzen ez zaiona seguruenik publikoki esaten ez da ausartuko, politikoki ez baita batere zuzena. Eta isiltasun horiek ere ideologia dira. Eta antzeko beste talderik ez egotea ere (adibidez giza eskubideen ikuspegia lantzeko) ideologia da. Eta 13.500 eserlekuetako edozeinetan (lehen lerroan nahiz azkenekoan) esertzeagatik berdin kobratzeko erabakiaren atzean ere ideologia badago.
GI
GI
Bertsoaren munduak oro har, eta baita txapelketak ere, mundu ikuskera baten eraikuntzan eragina dute, eta mundu ikuskera hori ez da neutroa. Eta seguruenik askotan ez da kontzientea ere, baina egotez hor dago. Eta gaietan, sarreren salneurrietan, janzkeran, giroan, txalotzen diren bertsoetan‌ du eragina. Ez gaitezen engaina! Pluraltasuna ez da presoak ez aipatzea; ezta presoez gain ETAren biktimak aipatzea ere. Hortik baino askoz gertuago dago fracking-a eta nekazaritza ekologikoa parean eta pareko aurkeztetik.
GI
194
_
195
Espero dut kontu honek ere izango duela lekua bertsoaren munduko gogoetetan luze baino lehen. Eta behin eztabaidatuta, eta kontzienteki hausnarketa egin ostean, erabaki beharko da benetan ahalik eta pluralena egin nahi den bertsoaren mundua, edo pluraltasun hori mundu ikuskera baten baitan kokatu behar den. Bat bezain zilegi da bestea (gutxienez diru publikorik tartean ez denean), nahiz eta zuzentasun politiko bera ez eduki diskurtso publikoan.
Barne kontraesanetatik abiatuta, kanpoko kontraesanen (ez derrigorrez existenteen) gainean hainbat ideia, kritika, adierazpen eta galdera egin ditu nire “ni kontra-egileak�. Kontraesalkiro plazaratu ditut agian kontra ez dauden aurpegi eta ikuspegiak, bat bestearen kontra jartzea izaten baita askotan, aldea ikusteko ez ezik, alde egiteko ere bide aldekoena. G
CB
AL
196
_
197
AL
198
_
199
GI
200
_
201
eider rodriguez Idazlea GI
GI
GI
GI
GI
GI
GI
GI
Zortzi motxila bete liburu
Finala amaituta eta amaitu aurretik ere entzuleriari buruz kritika dezente jaurti dira itxuraz Amets Arzallusen alde lerratuegi azaldu zirelako, eta han-hemen hooligan hitza ere entzun izan dut haiei buruz aritzeko. Uler dezaket bertsolarientzat, batez ere Amets Arzallus ez diren beste zazpientzat, delikatua izan daitekeela egoera, baina ulergaitza irizten diot hooligan talde hau kakazteko hainbat kritikariren temari, aspaldikoa baita bertsogintza jarduera kulturala kirol jarduera bilakatzeko tema, ez bakarrik Elkartearen aldetik, baita bertsolarien eta kritikarien partetik ere. Roland Barthesek zioen beharrezkoa dela, obra bat epaitzeko, obra eta egilea bereiztea (literaturaz ari zen, baina baliagarria izan liteke bertsoetarako ere), hots, testua huts-hutsean hartu behar zela, egilea, hartzailea, egoera eta garaiak kontuan hartu gabe. Baina uste nuen teoria haiek iraganeko bazka zirela (ez nago segur hala ote diren). Nola uler liteke bertsoa, bertsolaritik aparte? Bertsoa, izan
202
_
203
CB
204
_
205
ere, ez da ahozko hitz eta kontzeptu konbinaketa soila, eta ezin da bereizi konbinaketa mirarizko hori, konbinaketaren egiletik (ez eta hartzailetik ere, bidenabar esanda). Bertsoa bertsolariaren ahotik heltzen zaigu, eta baita bertsolariaren nortasunetik (eta motxila horretan kabitzen dira hainbat tasun: generoa, janzkera, geografia, ideologia, posea‌) eta nortasun horrek eragiten dizkigun sentimenduetatik ere. Ez hori bakarrik: entzuleak, bertsolariarekiko enpatiaren edo antipatiaren arabera ez ezik, bere biografia propioaren baitako jazoera pertsonalenetatik epaituko du bertsoaldia, bere gustu eta apetei (estetikoak, pertsonalak, ideologikoak, geografikoak, biografikoak, eta abar) men eginez. Uste dut komunikazioa-edo esaten zaiola horri, eta hori, nire ustez, ez litzateke zigortu behar. Besterik da bertsolari batzuen komunikazio gaitasuna ertz soziologikotik hartuta zertan oinarritzen den aletzea, bertsogintza fenomenoa abiapuntu hartuta bertso jarduna bertsolari bakoitzaren soslaiarekin, garaiko jendartearekin, bertsoak sortu diren garai historikoarekin eta humus politikoarekin harremanetan jarrita xehatzea; uste dut publikoaren olatuak kriminalizatzea baino interesgarriagoa eta aberatsagoa litzatekeela. Txapelketaren zirimola iraganda, ordea, ezin izan diot, Barthesen ideiari jarraituz, bertsolariak idatzizko testuinguru literariora ekartzeko tentazioari eutsi. Hona airean egindako zirriborro bat: Amets Arzallus Antiaren bertsokerari balada baten edota kopla sorta baten traza hartzen diot: bere bertsoek uharri baten leuntasuna dute, mendearen indarra segundo bakoitzean, norbanako batek
GI
206
_
207
bat-batean eginagatik herriak belaunaldiz belaunaldi garbituta, kamustuta, trinkotuta baletoz bezala sartzen dira, horra nire begibelarrietara Ametsen handitasuna. Arrago izaera du, kidetasun ideologikoetatik aparte (nor ez zen inarrosi “eta ordutik lana egin dut/ intxaurrondoak astintzen” entzutean?), beretik aparteko sentiera, pentsaera eta ahotsak urtzeko gaitasuna, jende askok populaturiko gu baten ahotsa kristalizatzen du, eta alde horretatik zaila da berak ordezkatzen duen amets kolektiboaren zabaltasunaren kontra lehiatzea. Amets, beraz, idazle anonimoa litzateke, edo bestela esanda, balada zaharren egiletza azalduz datorren herrikoia terminoaren pareko zerbait. Oso bestelakoa irizten diot Maialen Lujanbio Zugastiren sorkuntza lanari. Bera entzunez Angelica Liddelleren antzerki lanak datozkit burura, publikoa dagoen tokitik mugitu arte ez du etsitzen, eta publikoa beste norbait da antzokitik irtendakoan, agian mikra bat mugiaraziko zaitu, eta agian milia bat. Zeren eta Arzallusen indarra denbora den bezala, Lujanbiorena espazioa da: gu lekutik mugitu arte ez du etsiko, eta gero geunden tokira itzultzen utziko digu, nahiz eta dagoeneko ez garen izan ginen haiek. Zentzu honetan Konfuzioren garaikide izan zen Lao Tse poeta edota filosofoaren Tao Te King lana ekartzen dit gogora Lujanbioren bertsokerak, garena eta ez garena aldi berean onartzera egiteko gonbita egiten digu (“bizitzeko bat berandu eta/ hiltzeko oraindik garaiz”; “parrea ere parre(a)go dela/ minekin nahastuta”…), geure argi-ilunak onartzekoa, baina kontraesanaren miserian laketu ordez, kontraesanaren argia du helburu Lujanbiok, eta zentzu horretan antzinako jakintsu baten antza hartzen diot.
GI
AL
208
_
209
Kosta egingo zait Igor Elortza Aranoa Julian Barnesen edota Martin Amisen tankerako idazle ingelesen batekin ez erkatzea, ez bakarrik umorearen fineziagatik, ez bakarrik gaia heltzeko eta testua josteko erakusten duen flemagatik, baizik eta baita ere oinetakoengatik (tea hartzera edo Bloomsday ospatzera joateko paregabeak); haatik handiagoa da Annie Ernaux maitearekin erkatzeko tentazioa. Idazle normandiarrak bere aitari buruzkoa den Lekua (Igela, 2003) eta bere amari buruzkoa den Emakume bat (Txalaparta, 2012) liburu itxuraz intimoen bitartez belaunaldi, klase sozial eta herrialde oso bateko gizon-emakumeen erradiografia egiten du, eta halaxe iruditzen zait niri egiten duela Elortzak kantuan ari denean, beretik ariz, bere belaunaldikoen ispilu bilakatzen dela, eta zentzu horretan bertsolaririk soziologikoena dela esango nuke. Aitor Mendiluze Gonzalezen bertsokera egiten zait zedarritzen gaitzen, edo hobeto esanda, bere bertsoen jantzien atzean ezkutatzen den gorputza nolakoa den irudikatzea egiten zait nekezen. Hermetikoa eta misteriotsua zait Mendiluze. Esango nuke, gazte zenean helduago baten biluztasuna zuela, eta orain, hain gazte ez den honetan, lotsak galdu eta “zahartzean, zapatagin!� egin duela, bejondeigula. Edonola ere, plazer hutsa da bere jantzien desfilea ikustea, guztiak gustu handiz sortuak eta ederki josiak, okasioa eta bertsokidea kontuan izanda hautatuak. Alejo Carpentierrekin eta Itxaro Bordarekin akordatzen naiz, eta nola, batzuetan, beren paragrafoak diren hitz orgietan galtzea bilatu izan dudan, biluztasun gordinean adina plazer hartuz jantzien toles eta usainetan.
GI
GI
210
_
211
Aitor Sarriegi Galparsororengan ederren dialogoei eusteko bere dohaina ikusten dut. Euskal literaturaren azpimunduan debaluatua dagoen bertutea izanagatik, idazle estatubatuar garaikideek sortzen duten liluraren (A.M. Homes edota Jonathan Franzen aipa nitzake hemen) parterik handiena dialogoak sortzeko duten aztikeriari eta gaiztakeriari egozten diot, eta estutuz gero esango nuke dialogo horietan har litekeela estatubatuarren pultsua. Bertsolariaren kasuan itxuraz errazagoa dirudi dialogoan aritzea, erdia soilik sortu behar duelako, eta aldiz, kosta egiten da, erdi salduta dagoelako, are gehiago txapela egonik lehian, dialogoa den leku lanbrotsu eta zalantzazkoan murgilduko den bertsolaririk topatzea. Horregatik zait deigarri Sarriegiren kasua, erantzuteaz gain entzuten ere badakielako. Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bizitza/heriotzaren alde sakon, depresibo eta perbertsoenerako bezain gaitua dago bizitzaren/heriotzaren alde komiko, tuntun eta plazerezkoenarekin jolasteko, eta David Foster Wallaceren nobela, errelato, asterisko eta bere zapi amerikanoa dakarzkit gogora guztietan heriotza presenteen duen bertsolari honek. Agurrean esan zuen moduan, “hiltzeko egun ederra� duenaren izpiritua ikusi uste izan diot maiz Iturriagari taula gainean, eta baita behean ere, eta halako zerbait izango zuen Foster Wallacek buruan bere etxeko garajean suizidatu zenean. Lujanbiorenean ez bezala, Iturriagarenean beti garaitzen dute iluntasunaren indarrek, eta horrek egiten du erakargarri eta bakan bere jarduna, ez baitzaigu egunero egiten norberaren amildegira akonpainatuta hurbiltzeko eskaintza.
GI
212
_
213
Oso bestela dakusat BeĂąat Gaztelumendi Arandiaren kasua: adinaren miraria edo genetikoki emana datorren ebatzi ezin dudan arren, bertsolari honek xalotasunaren indarra gordetzen du (oraindik) eta gai da (oraindik) bidegabea den munduari aurrez aurre eta begi gardenez begiratu eta justuago baten aldeko borrokara deitzeko, nahiz eta “mapa gabeko herri zahar hau hitzetan marraztuâ€? behar. Italo Calvinoren Cosimo pertsonaia izan liteke, hamabi urterekin aitarekin (agintearekin) haserretu eta zuhaitzetatik jaitsi gabe biziko zen baroia. Pasioa, duintasuna eta utopia. Gazte literaturaren moduan, gaztetan entzun eta heldu egiten zaitu, heldutan entzun eta gaztetu. Sustrai Colina Acordarementeria begitantzen zait bertsolari guztietan pikaroen. Inoiz izan dut sentsazioa ez zaiola umorea den gauza serio hori barkatzen, eta ez litzateke harrigarria, literaturan gutxietsia baitago neurriz kanpo baloratutako pornotragediaren ondoan, edo begira bestela Literatura Nobelak. Colina kantuan entzunda Bernardo Atxagak idatzia datorkit akordura, berak liburu bat hasi orduko, antzoki bateko taula gainean irudikatzen du bere burua, eta palkoan, liburu horren ezaugarrien arabera, gonbidatu batzuk edo beste eserarazten ditu, halako kritikaria, idazleren bat, haur talde bat haur literatura bada, ez dakit non ezagutu zuen literaturzalea‌ haientzat idatziz, haiengan jarrita arreta eta ez bakarrik bere irizpide estetikoetan. Colina, zentzu honetan, ingurunea ongien katalizatzen duen bertsolaria dela esango nuke, pilotu automatikorik ez duen bertsolari kamaleoia.
GI
214
_
215
Bai finalean zehar eta bai hitz hauek kolpatzen ari nintzela Eduardo Galeanori inoiz irakurria izan dut buru inguruan jiraka euli gizen baten antzera, eta azkenean pausalekua aurkitu du, alu horrek: irakurri ezin dutenentzat idazten omen du Galeanok, eta bururatzen zait bertsolariek ere ez ote duten irakurri ezin dutenentzat kantatzen. G
GI GI
216
_
217
218
_
CB
CB
CB
CB
CB
CB
AL
CB
CB
AL
CB
CB
CB
CB
CB
219
GI
220
_
221
222
_
GI
CB
GI
CB
223
harkaitz zubiri Soziologoa eta idazlea
Ez nintzen han izan
Alien vs. Predator ez da pelikula klasikoen zerrendara pasako (miretsia ez izateko meritu handiak egiten dituelako), baina, aitzitik, Alien vs. Predator sindromea ez da ahazteko modukoa. Ziur aski horixe nuen buruan datu horren bila aritu nintzenean: zeinek ditu jarraitzaile gehiago, bertsolaritzak ala euskal literaturak? Galdera hori berpiztu egiten zait Txapelketa Nagusiaren Finala BECen egiten dutenetik. Galdera-zonbi bat da, eta, halabeharrez, erantzun-zonbia dakar. Soziologiaren adar batzuetan kategoria zonbi etiketa oso modu aproposean erabiltzen dute: demagun garai batean errealitate bat definitzeko termino jakin bat erabiltzen zela (adibidez, sozialdemokrazia), baina errealitate hori desagertu egin dela, eta, hala ere, termino hori erabiltzen jarraitzen dugula (esate baterako, alderdi batzuei buruz ari garenean); bada, orduan kategoria zonbi bat erabiltzen ariko ginateke, zeren termino anakroniko horiek, erdi-hilda erdi-bizirik dauden hitz horiek, ez baitigute gaur egungo errealitatea
GI
224
_
225
ondo ikusten uzten. Nork ditu jarraitzaile gehien? Galdera-zonbi bat da, Alien vs. Predator sindromeak eragindakoa. •••
Finalaren egunean, batek baino gehiagok madarikatuko zuen San Mames Barria, amaitu ez dutelako, sabairik jarri ez diotelako, eta, ondorioz, Finala (letra larriz, noski) han egin ezin daitekeelako. Horregatik gelditu dira makina bat lagun hitzordu seinalaturako txartelik eskuratu ezinik. 14.000 lagun joan ziren saiora. Ez dakigu zenbat gehiagok nahi izan zuten. Ni ez nintzen han izan. Ezin izan nuen. Eguerdian etxera iritsi nintzenean, sukaldetik sartu-irtenean, kartzelakoak entzun nituen. Finalari buruz idazteko eskatu zidaten, lekua ere banuen, baina beti ezin da. Zalea ez naizen arren, Bob Dylanen abesti hura jarri nuen, I´m not there, inspiratzeko, motibazio dosi bat; letra enigmatikoa: I don´t belong there. Munduan gertatzen dena hiru modutara azaldu dezakegu: egiak esanez, gezurrak esanez, eta estatistiken bitartez. Euskaldunen artean bostetik batek irakurri omen du libururen bat euskaraz azken hiruhilekoan. Ia bostetik bat joan da bertso-saioren batera azken urtebetean. Hori ikus zitekeen Kulturaren Euskal Behatokiak 2007. urtean argitaratu zuen ikerketan. Ondorio erraz bat: euskal literaturak jarraitzaile gehixeago ditu. Baina estatistika hori egiaren zati oso txiki bat da, ertz bat besterik ez.
GI
226
_
227
Urte horretan bertan aurkituko genuke datuen beste aurpegi bat. Bertsolaritza. Tradizio modernoa liburuak dio ia 90.000 bertsozale sutsu daudela, 170.000 bertsozale moderatu, eta beste ia 180.000 lagunek jarraitu dutela noizbait. Uztaro aldizkariaren 87. alean euskal literaturaren kopuruak aurki genitzake: 15.000-20.000 irakurle sutsu, 40.000 irakurle moderatu, eta oso tartekako 100.000-150.000 irakurle. Beraz, ondorio azkar eta alfer bat: bertsozaleen kopurua euskal irakurleena baino handiagoa da. Ondorio eratorri bat, hura bezain arina: bertsozalea izatea baino exijenteagoa da euskal literaturaren irakurlea izatea, baina arrazoi hori ez da nahikoa kopuruen arteko aldea azaltzeko. Zenbaki hauek guztiak balizkoak dira; balu, balego, balitz. Non jarri neurria, horrek ematen digu kopurua. •••
GI
GI
GI
GI
Finalaren bezperan Andoni Egañak Euskadi Irratian esan zuen jende asko Meza Nagusira bezala joaten dela BECera. Literaturak ere badu bere erromeria: Durangoko azoka, 100.000 bisitaritik gora urtero. Liburuek eta idazleek akaso bai, baina literaturak ez du presentzia handiegia, ez bertsoak BECen bezainbeste. •••
Bazkalostean etxetik irten nintzenean, Finalaren arratsaldeko saioa hasi bezain laster, kaleak hutsik zeuden. Euria. Futbola telebistan.
228
_
229
Zergatik dira hauek zenbaki-zonbiak? Agian mesedegarria da ikuspegia aldatzea, errealitatea beste era batera hautemateko. Sukalde makrobiotiko batetik begiratuta, adibidez, baten batek esango luke bertsolaritzak yin joera duela: hedapenera, freskotasunera, barreiatzera. Literaturak, berriz, yang joera: barrura begirakoa, dentsoagora, sendotasunera. Estereotipoak beharbada, kopuruen gorabeherak ulertzeko gakoak agian. Bada, makrobiotikan yin eta yang elkarrekiko kontrajarri eta elkarren osagarri direla uste dute. Elkarri leporatzeko ajeak ez dira falta, noski: bertso-kitsch-laritza, plastidekor-idazleak‌ Eta bi eremuen arteko lehia ezin uka: duela gutxi Karlos Linazasorok adierazi zuen bertsolaritzak irabazia duela euskal kulturaren eremuan ikur izatearen rola, literaturaren kaltetan. Baina elkarrengandik zer ikasi ere badago: esate baterako, bertsolaritzak auto-eraketa, lankidetza eta sinergia irudia ematen du, eta horrek erraztu egiten dio hedapena. Literaturak, ordea, herrialde indartsuenetako literatura eremuen eredua inportatu du: osagai nahiko atomizatu eta lehiakorrek maiz jotzen dute elkarri ez ikusiarena egitera, edo klub pribatu eta lobbytxoetatik tiro praktikak egitera.
AL
Ekosistema ahul honetan pentsa al genezake sinergian? Bai, noski, baina nola, hori da kontua. Gakoa, agian, ez da bertsozaleak irakurle eta irakurleak bertsozale bihurtzea, nahiz eta badauden milaka gutxi batzuk bertsozale eta irakurle direnak. Ezta bertsolaritza literaturizatzea edo literatura bertsolarizatzea ere. Akaso bi fenomeno hauei begiratzeko eta hauek kontatzeko modua aldatzea da gakoa. Beste herrialde batzuetan zinea eta telebista daukate lehentasunezko fik-
AL
230
_
231
zio kontatzaile, gertatzen zaiena istorioen bitartez ondo kontatzeko. Guk ez. Alta, baliabide horiek gabe ere, beharbada pentsa genezake gure errealitatea kontatzeko gama zabala daukagula, eta horretarako garrantzitsuak direla biak, bertsolaritza eta euskal literatura, lehiakide baino kontrajarri eta elkarrekiko osagarri. Jarraitzaileak behintzat badituzte: benetan asko ez diren arren (komeni zaizkigunak baino gutxiago, ez gaitezen milakoengatik itsutu), kopuru absolutuetan inoiz baino gehiago dira, ziur aski, bai bertsolaritzaren jarraitzaileak, bai euskal literaturarenak, bai bien batura. G
CB
AL
232
_
GI
GI
233
ibon aranberri Artista
Oholtzak ez du bihotzik
BEC laburduraren B iniziala Bilbao-tik Barakaldo-ra aldatzea eskatu du Barakaldoko Udalak. Ezetz erantzun dio erakundearen Batzar Orokorrak, Bilbaoren nonahikotasuna eta marka izaeraren bezalako balioak argudiatuz. Garai bateko Bizkaiko Labe Garaien orubeetako batean eraikia, Barakaldon dago BEC. Bilbao berriaren ikurretako bat da —non hasi eta amaitzen da Bilbao?—, itsasadarraren erriberan hondoa jotako industria zaharren paisaia zerbitzu-hiri berri eta distiratsu bilakatu zenekoa. Marka eta lekua ez datoz bat, definizio kontrakoa dute. Lekuak lurrarekiko lotura ematen du aditzera, abstraktua eta lausoa da aldiz markaren izaera. Hiri global ororen ametsa da marka merezimendua erdiestea. Bigarren aukera gisa Bizkaia Exhibition Center iradoki zen, beti ere laburduraren hiru letrak aldatu gabe. Baina Bizkaia ez da oraindik marka bihurtzeraino iritsi. Makina-Erreminta azoka esanguratsuaren kokaleku izateko jaioa, zorrak jota dabil BEC, ez ei du behar bezala funtzionatzen eta gutxitan betetzen da goraino. Kontzertu eta ospakizunek hartu dute industria topaketa klasikoen lekua, baina hauek iragankorrak dira. Nekez ordezkatuko dute ekonomia produktiboaren gorputz sendoa. Bruce Springsteenen kontzertuak eta Gabonetako Haur Parkeak dira salbuelspen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala ere bai. B-rekin hasten da bertso hitza ere. Egokia da aparkatzeko eta kotxez goaz lurraldearen punta desberdinetatik, GPSaren gidaritzapean. Ate ugari ditu eta ez da iladarik sortzen. Larrialdian komunera lasai joateko ere ez dago arazorik. Fron-
234
_
GI
235
toi estaliaren ondoan beste dimentsio bat da. Akustika ere hobea da. Arrazoi praktikoek garamatzate bertara, ez omen dago eta jende gehiago sartzeko aterperik inguruetan. Behin agertokia izendatuta leporaino betetzea izango da erronka; sarrerak eskuratu ezinik geratutako jendea izango da arrakastaren seinale. Gero euskarazko festa Barakaldo erdaldunean ospatzearen balio sinbolikoa goraipatu du zenbaitek. Barakaldon al dago BEC? Iraganeko mugak dira udal mapak. Bestelako sistemek jan dute herrigune klasikoaren zentralitatea. Saihesbide, poligono, parking, zentro komertzial, kanpus, sagardotegi, eski estazio eta futbol zelaiak. Azpiegitura erraldoiak, hiri apokaliptikoaren adierazpen. Ez dute nortasun propiorik, eta gertakizunezko memoriarik gabeko denbora kontsumitzeko eratu dira. Metaketak dira mundu postmodernoaren liturgia, leku eta denborazko oreka gainditzen duten topaketak. Bidegurutze eta korapiloetan ematen da gizarteratzea, industrial jitekoak dira materialak eta eraikuntzen proportzioak. Azpiegitura erraldoia da BEC. Egundoko ebentu gisa bizi dugu Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finala. Lau urtean behin gertatzen da eta ez du parekorik. Bertsolaritzaren zirkulu xaloak makro izaera hartzen du eta masa bilakatzen da. Plato handi bat da BEC. Neurriari eusteko bestelako gailuak behar dira piztu, horma-pantaila zabala bilakatuko da gizahatsaren osagarri eta kameraren angeluak zuzenduko du agertokiaren iheskortasuna. Noizbehinkako jende-olatuak otzanduko du eremu uzkurra, bertsolariaren errimak ordezkatuko du erlojuaren tiktak isila. Oholtza eta harmaila, dena da bat. Mikrofonoak bozgorailu dira eta bozgorailuak mikrofono. Ikus-entzunezko kable eta uhin magnetikoetan gauzatzen dira transmisioak, koreografia sofistikatu batean. Kamerak dira ispilu eta leiho, aurretik eta atzetik begiratzen dugu hodi optikoan zehar, zerk ez du zentzu bikoitzik horrelako osotasunean? Gertakizuna ere haragizkoa bezainbat da siliziozkoa, analogikoa bezala telematikoa. Isiluneak eta izerdia ere digitalizazio bidean dira. Joan beharrik ez dago bertan izateko. Espektakuloaren gizartean, espektakuloa bera da hasera eta amaiera, oinarritzat duen jardueraren berezitasunaz haratago. Muina ez da azala baino sakonago, denbora eta lekuak ez dute jada lege fisikoaren
236
_
GI
237
menpekotasunik. Espektakuloak aurpegi aldakorra du eta beraren erreinuan hartzen gaitu. Guztiok bilakatu garenean igorle eta hartzaile amaitu dira zirkoak, geu gara orain espektakulo. Bertsolaritzak tradizioa ere garaikidetasuna ditu beregan. Esperientzia antropologiko eta estetiko gisa eratzen da. Eta bere egiten ditu kontradikzio gaur egungoak. Ontzat emana du komunikazioaren betierekotasuna, eta norgehiagokaren ezinbestea. Komunitate txiki baten handitasunaren parte sentitzeko noizbehinkako erritual paganoa, autoafirmazio kolektibo beharrezkoaren zentzua ere badu txapelketak. Txapelketa da formatoa. Xumea izan eta monumentuzko erakutsi beharraren zoria. Atzetik datoz hitzaren jokoa eta gozamena (besteren batek idatziko du horretaz). G
AL
238
_
239
AL
240
_
241
PAPEREZKO
BLOGA
madaleni /
nere1994 /
ZURI
Zuri geratu naiz. Zuri-zuri. ___________________________ __________________________ ____________________________________ ____________ . ______________________ ________________________________ _________________________________ _________ Egia esan horrela ikusten dut idatzi behar dudan testua. Ez dakit nondik hasi, zer kontatu eta nola bukatu. Bai, zuri geratu naiz. Zuria sustantzia material guztiak galdu dituen kolore bezala definitu zen bere garaian. Bizirik dagoen isiltasun absolutu baten irudikapen bat omen da. Jaiotzear dagoen zerbaiten hasiera. Teoriari tiraka zerbait jaioko da nigan agian? Ez dakit, baina zuri jarraitzen dut. Argia joaten denean berdina gertatzen dela idatzi zuen behin batek. Iluntasunak ustekabean harrapatzen gaituenean (ustekabean gertatzen omen da beti), isilik geratu, edo gaiz aldatzen
dugu eta normaltasunera iritsi arte ezin izaten dugu aurretik geneukan elkarrizketara itzuli. Ni kandela zahar edo pilarik gabeko linterna bila nabil. Argi esateko, ilunpetan nago. Zuri-zuri. Kasimir Malevicek mihise zuri bat zuriz margotu zuen behin. Horrela beharko zuen‌ Malen • 244
_
Pintxo geratu naiz. Pintxo-pintxo. __________________$$$$__________$$ $$ ________________$$__________________$$$$ ______________$$________________________$$$$ ____________$$______________________________$$ ___________$__________________________________$$ ___________$$___________________________________$$ __________$$__$$______________________$$__________$$ ________$$__$$___$$$$_________$$$$____$$__________$$$$ ______$$___$$__$$$$__$$_____$$$$__$$_$$_____________$$$ ______$$___$$____$$$$_________$$$$___$$_______________$$ ______$$___$$________________________$$_______________$$ ______$$____$$_______________________$$_____________$$ ________$$__$$____$$$$$$_____________$$___________$$$ ________$$__$$__$$______$$___________$$_________$$ ________$$__$$__$$______$$___________$$_______$$ __________$$$$____$$$$$$_____________$$$$____$$$$ __________$$$$_____________________$$__$$____$$$ ___________$$_$$$$$$$$$$$$_____$$$$______$$$$_$$ _____________$$___$$______$$$$$_______________$$ _____________$$_____$$$$$$$____________________$$ _____________$$________________________________$$ ____________$$_________________________________$$ ____________$$_________________________________$$ ____________$$_________________________________$$ ____________$$___________________________________$$ __________$$_________________________$$___________$ __________$$__________$$___________$$_____________$$ ________$$__$$________$$_________$$_______________$$ ______$$____$$__________$$_______$$_______________$$ ______$$____$$____________$$___$$_________________$$ ____$$______$$_____________$$_$$_______$$_________$$ ____$$______$$________$$____$$$________$$_________$$ ____$$______$$________$$____$$$_______$$__________$$ ____$$______$$________$$_______________$$__________$$ ____$$______$$________$$_______________$$____________$ _$$$$_______$$________$$_______________$$____________$$ $___$$______$$________$$$$___________$$$$____________$$ $___$$______$$________$$__$$_______$$__$$____________$$ _$$$$$______$$________$$____$$___$$_____$$___________$$ ____$$______$$________$$______$$_______$$___________$$ ____$$______$$________$$_____$$________$$___________$$ __$$________$$________$$$$$$$$___$$$$$$__$$_________$$ __$$________$$________$$______$$$______$$$$_________$$ $$________$$__________$$_________$$$$$$__$$__________$ $$______$$__________$$$$$$$$$$$$$$$______$$__________$ $$_$$_$$$__________$$_____________$$$$$$$__$$_________$ _$$$$$$$___________$$______________________$$________$$ _____$$__$$__$$__$$_$______________________$$_________
245
____________________________$$ ______________________________$$ _____________________$$__________$$ $$$$_________$$$$____$$__________$$$$ $$__$$_____$$$$__$$_$$_____________$$$ $$$$_________$$$$___$$_______________$$ ____________________$$_______________$$ ____________________$$_____________$$ _$$$$$$_____________$$___________$$$ $______$$___________$$_________$$ $______$$___________$$_______$$ _$$$$$$_____________$$$$____$$$$ __________________$$__$$____$$$ $$$$$$$$$_____$$$$______$$$$_$$ $$______$$$$$_______________$$ Egia esan, horrela ikusten dut idatzi behar dudan testua. Ez __$$$$$$$____________________$$ dakit zuria den, edo beltza. Zuri-beltza da eta ez du kosk egiten. _____________________________$$ _____________________________$$ Bai. Pintxo geratu naiz. _____________________________$$ _____________________________$$ Pintxoa ogi xerra baten gainean jarri ohi den jaki zati txiki bezala _______________________________$$ definitu zen bere garaian. Bizirik zegoen langostinoaren isiltasun ___________________$$___________$ ____$$___________$$_____________$$ absolutu baten irudikapen bat omen da. Jaiotzear zegoen txita _____$$_________$$_______________$$ izan nahi zuen arrautza egosia mahonesarekin. _______$$_______$$_______________$$ _________$$___$$_________________$$ Zuritoari tiraka beste pintxo bat emango didate agian? __________$$_$$_______$$_________$$ _____$$____$$$________$$_________$$ Ez dakit, baina pintxo jarraitzen dut. _____$$____$$$_______$$__________$$ _____$$_______________$$__________$$Ukuilura joaten denean gauza bera gertatzen zaiola idatzi zuen _____$$_______________$$____________$ behin batek. Bertako behi pintxoei erreparatu eta ez omen du ja_____$$_______________$$____________$$ kiten zuriak diren orban beltzekin edota beltzak orban zuriekin. _____$$$$___________$$$$____________$$ Pintxotasunak ustekabean harrapatzen gaituenean (ustekabean _____$$__$$_______$$__$$____________$$ _____$$____$$___$$_____$$___________$$ gertatzen omen da beti), zuri-beltzean ikusten dugu dena eta _____$$______$$_______$$___________$$ ezin dugu isilik geratu. Pintxotasunak harrapatzean ezin gara _____$$_____$$________$$___________$$ txintxotasunera itzuli. _____$$$$$$$$___$$$$$$__$$_________$$ _____$$______$$$______$$$$_________$$ Ni pintxorik gabeko larrosa edo pintxorerik gabeko kuadroaren _____$$_________$$$$$$__$$__________$ bila nabil. Pintxo esateko, panpin txoro bat naiz. ___$$$$$$$$$$$$$$$______$$__________$ __$$_____________$$$$$$$__$$_________$ Pintxo-pintxo, __$$______________________$$________$$ $$_$______________________$$_________
amaiaiturriotz / Beltzi geratu naiz. Beltzi-beltzi. Egia esan honela ikusten dut idatzi dudan testua. Ez dakit zergatik egin duen eztanda BiC honek. Bai, beltzi geratu naiz. Beltzi zakur maitagarri gisa definitu zuen Takolok 1996an. Bizirik dagoen indar polizial baten irudikapena omen da. Jaiotzear zegoen, artean, Marimotots. Isatsari tiraka Pirrutx berpiztea lortuko dut agian? Ez dakit, baina beltzi jarraitzen dut. Txibiak beren tintan jaterakoan gauza bera gertatzen dela kontatu zidan behin batek. Saltsa mahaian zabaltzen denean (ustekabean gertatzen omen da beti), papera zikindu eta berriz idatzi behar izaten dugu erosketa-zerrenda. Ni BiCingoen edo Takoloren bila nabil. Beltzi esateko, argi nabil. Beltzi-beltzi, guau guau. Koadro beltz bat zurian utzita joan zen Malevic. Askok azalpen bat beharko zuen… Malenek emango dizue
gure txakurra da ta. Milkak behi pintxo bat morez margotu zuen behin. Askok kanpin-txortaldi bat beharko zuen… Malen (alemanieraz “malen”-ek margotu esan nahi du, PINTXAU, hain zuzen). •
246
_
247
CB
248
_
CB
CB
CB
CB
GI
CB
249
CB
250
_
CB
251
Bertsoak eta bertsolaritza
Hizkuntzaren erabilera berezi bat bezala har dezakegu. Jolas polit bat. Hizketarekin jolasean alajaina! Baina jolasa baino askoz gehiago da bertsolaritza. Kultura ere bada hain zuzen. Baita euskaldunon nortasunaren aberasgarri ere. Nik uste dut euskaldun denok miresten dugula abilezia edo dohain berezi hori. Ez da kirol bat baina badu zein gehiagorako joeratxoa. Hala ere, hor ez da bere xarmaren ezaugarririk garrantzitsuena. Baizik esaldien zorroztasuna eta tolestura berezian. Nik uste dut errimatzearen arauak betez, dotorezia ederra agertzea baino esaldi sakon eta zer pentsatua uzten duten adierazpenek osatzen dutela bertsogintza. Jendeak ere horrelaxe egin ohi ditu bere balorazioak bertsoetaz. Ederra esan dik edo galanta bota dik. Arrazoi bikaina edo enbido zorrotza. Baina esaldi mundiala izanda ere, peto egin duela sumatzen bazaio galdu egiten du balio hori.
Hala ere, jendearen oroimenean miresmen gehiago suposatzen dute esaldi sakon eta biribilek, bertsoaren dotorezia eta tolestura apainak baino. Azken batean faktore guztiak dira bertsoaren osagarri. Doinua, errima, gaia eta tamaina. Baina nola esana den baino gogoangarriagoa izaten da zer esan den. Gaur egun asko hobetu dira bertsoaren joskera eta dotoreziak. Bai hizkuntzaren erabilera eta bertsoaren beste elementu guztietan ere. Esan nahi zorrotz eta sakonak bertso moldean ondo tolestatuta. Ateraldi xelebre eta harrigarriak. Baina guztira jota, egia biribilak eta herriaren sentsibilitatearen ezaugarri nabarmenak. Batzuek diote lehen baino umore gutxiago darabiltela. Nik uste hori segun zein lekutan izango dela. Eta euskal hizkera aberatsagoa, doinu aukera gehiago, esamolde txukunagoa darabiltela gaurko bertsolariek. Gainera, beti izan dira bertsolariak elkarren lagun, baina orain lehen baino gehiago. Zein gehiagoetan ere sumatzen zaie batere ez dutela galtzen lagun izatearen xarma hori. Agian, besteei irabazi edo neure buruari irabazi izango litzateke kinka. Baina ez dakit bertsolariaren buruan jarrita zer pentsatuko nukeen. Hala ere, bertsolarien abilezia eta bertuteak garrantzizkoak dira bertsoen munduan, baina jendearen bertsozaletasuna ere oso garrantzizkoa da. Bertsolariek beraien artean badituzte hainbat elkarte eta bere arteko hartu-eman bereziak. Baina gaurko jaialdi eta txapelketa antolatzeko jende franko badago buru-belarri eta ilusioarekin jarduten dena. Bertso-eskola eta abar geure egiten ditugu nola edo hala suspertu nahian. Izan ere, esan bezala, oso geurea dugu ekintza berezi hau. Internet eta abar, badugu bai bertsoak xurgatzeko modurik, baina nik bertso idatziak paperetan eskuz esku banatzearen falta nabaritzen dut. Kontuak kontu eutsi edo bultza egin behar diogu hizkuntzarekin ere jolasean edo kulturgintzan aritzeko modu berezi honi. Gaurkoz hementxe bukatuko dut nire lantxo hau. Agian beste batean gehiago. Ongi jarraitu eta animo bertsolari eta bertsozale guztioi. •
252
_
B
253
CB
CB
254
_
CB
255
CB
256
_
257
CB
258
_
259
260
_
261
262
_
263
264
_
265
URTEAN 29 EURO EGIN ZAITEZ HARPIDEDUN
administrazioa@bertsolari.net 629 460 978 | 943 300 621 266
_
268
_
269
270
_
271
272
_