Digitaladiptikoa_2017-18

Page 1

Liburu digitalak

www.ikaselkar.eus


LIBURU ABERASTUAK Blink

LIBURU ABERASTUAK Blink

Liburu digital hauek, liburu inprimatuen bertsioak eskaintzen dituzte, arbel digitalean baliatzeko. Liburuetako edukiak multimedia-baliabideekin aberastu dira. • Irakasleek hainbat baliabide didaktiko dituzte eskura, formatu irekian eta aldagarrian batzuk, gelako arbel digitalean edo bideo-proiektagailu bidez erabiltzeko. Horiek lagunduko dute azalpenak ematen (bideoak, audioak, animazioak…), edukiak lantzen (web-orrietako loturak, jarduera osagarriak…), etab. • Plataforma bakar batean dena eskura dute irakasleek eta ikasleek, bestelako audio- eta bideo erreproduzitzailerik erabili beharrik gabe. Bestalde, irakasleak bere neurrira egokitu dezake liburua, bere baliabideak txertatuz. • Liburu aberastuak Blinklearning Internet-plataforman daude kokatuta: www.blinklearning.com • DEMOAK : https://labur.eus/xaT3O


IKASTEKO INGURUNE BIRTUALA Ikasgune

• Konpetentzietan oinarritutako ikasmateriala izanik, bere baitan hartzen du konpetentzia digitalaren lanketa: ikasarlo guztietan IKT jarduerak integratu dira. • Digitalizazio-eredu honetan ikaslea da ardatza. Teknologia erabiliz, sortzailea izango da, ikaskuntza-egoerak eskatuko dion produktua garatuz, modu autonomoan batzuetan, eta talde lanean besteetan. • Proposamen digital aurreratua da, Moodle plataformaren gainean eratua dagoen ikasteko ingurune birtuala (LMSa). Bertan txertatu dira ikasleek landu beharreko jarduera guztiak eta multimedia-baliabideak. • Ikasle eta irakasleak erabiltzaile eta pasahitz bitartez sartzeko prestatua dago. Ikasleek plataforman bertan bideratuko dituzte jarduerak, eta irakasleek uneoro ikasleen jarraipena egiteko aukera izango dute. • Ikaskuntza pertsonalizatua ahalbidetzen du, ikasmateriala, moldagarria baita. Irakasleek unitate didaktikoak egokitu ditzakete, proposatutako jarduerak moldatuz edo berriak txertatuz. • Ikasgune plataforman ditugun ikasmaterial digitalak ikusteko: http://eki12.ikasgune.eus http://eki34.ikasgune.eus Erabiltzailea: demoikaslea01 Pasahitza: pasahitza


IKASELKAR argitaletxea • Pilotegi 2, 4. bulegoa • 20018 Donostia Tel. 943 225 876 • ikaselkar@ikaselkar.eus • www.ikaselkar.eus


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.