NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
HERRIAN EROSTEAK, BEHERAPENAK ETA SARIAK DAKARTZA EGUBERRIOTAN
A
benduan zehar Hurbilago Elkarteko kide diren establezimenduetan erosketak egiten badituzu adi. Saltzaileak emango dizkizun txartel zenbakituak ondo gorde abenduaren 31ra arte. Urteko azken egunean, ospatuko den Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran hiru sari zozketatuko baitira, eta haietako bat zurea izan daiteke; telebista, bizikleta edota herriko produktu ederrez hornituriko saskia.
%10eko deskontua, txanponarekin Erosketak egiterakoan gainera, hau guztia gutxi ez eta, beherapenak izan di– tzakezue. %10eko deskontua, Usurbilgo txanpona erabilita. Txanponak behar badituzue, Ivan Perez argazki estudioan edo Santueneko Esnaola janari dendan eskura ditzakezue urtarrilaren 5era arte. Bezero bakoitzak asko jota 10 txanpon erosi ahalko ditu, %10 merkeago, 9 euro ordainduta.
Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa amaieran hiru sari zozketatuko dira, eta haietako bat zurea izan daiteke; telebista, bizikleta edota herriko produktu ederrez hornituriko saskia.
Saltokietan erosketak egiterakoan bestalde, ondo erreparatu lokaletako erakusleihoei. Udazken honetan, Hurbilago
Elkarteak antolatu duen Argazki Lehiaketara aurkeztu diren 50 irudirik onenak ikusgai izango dituzue eta.
URTARRILAREN 15EAN, TIPI-TAPA
S
altokiek bakarrik ez, lan faltarik ez dute izango egunotan Hurbilagoko tabernariek ere. Ezta eguberrien ostean ere. Kale giroa biziagotzeko jada bi azoka egin dituzte azaroan eta abenduan. Hileroko ekimen honi urtarrilaren 15ean helduko diote berriz. Kasu honetan, aldaketarik ez bada behintzat, munduko janarien inguruko pintxo festa ospatuko dute tabernetan, aurreko denboraldietako Tipi-Tapa formatuan.
Pintxo festa izango da, tabernaz taberna.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
kantu kantari
O
IKASLEAK GABONETAKO KALEJIRAN
stiral honetan izango dute azken klase eguna ikasleek. Baserritar jantziekin, gabonetako kalejiren eta hamaiketako ederren bueltan ospatuko dute ate joka duten bi asteko oporraldiaren hasiera: Aginagako Eskolan:
 n 10:30 Ikasleen gabon kantuen saioa Aginagako Eskolatik abiatuta. Zubietako Eskolan: n 10:30 Maridomingiren etorrera. Goizean gela bakoitzak jasoko du gutuna, 10:30ean soinu berezi baten bidez elkartuko gara. Kanta. Kontakizuna. Jolasak. n 12:00 Gabon kantak senideekin Errebo-
Aginagako zein Zubietako ikasleak ostiral honetan arituko dira kantuan.
te plazan.
 n Ondoren, Guraso Elkarteak hamaike-
takoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
kantu kantari
UDARREGI IKASTOLAKOEN KANTU SAIOAK n 09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa: -LHkoen ibilbidea: “Agerialdetik ikastola gorrira, Haur Eskolara, Kale Zaharreko plazara, aldapatik jaitsi eta Eroskiko biribilgunera, Zubiaurrenea kaletik Bordatxoko biribilgunera eta handik ikastolara”. -DBHkoen ibilbidea: “Eraikin gorritik Mikel Laboa plazara, beheko botikako plazara, Artzabalera eta handik ikastolara”. n 11:25 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa. Ibilbidea: “Agerialdetik abiatu eta ikastola gorrira, han lehen geldialdia. Ondoren biribilgunean, Olentzeroren aurrean eta azken geldiunea frontoian izango da. Bertan, ikasitako gabon kan-
Udarregiko LH, HH eta DBHko ikasleak abenduaren 23an ostirala aterako dira kantuan.
ta guztiak gerturatzen garenok elkarrekin abestuko ditugu”. n 17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara. Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile,
guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira. n 18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
izerdi patsetan
HURBILAGO SAN SILVESTRE LASTERKETA
U
rtea jai giroan kirola eginez agurtu nahi duenak, orain du 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketan izen emateko garaia. Hurbilagoko saltokietan edo hurbilago.com atarian sartuta bidera daiteke inskripzioa, doan. Lasterketa, abenduaren 31n abiatuko da arratsaldeko 17:00etan frontoi ingurutik. Kirol ekimena Kaxkoaren bueltan ospatuko da. Herri erdiguneari bi itzuli eman eta frontoian amaituko da. Eta gero, Gabonetako Zozketarekin batera, Hurbilagoko establezimenduen hainbat opari zozketatuko dira, lasterketarako izena eman eta ekimenean parte hartu dutenen artean. Opari guztiak ikusgai dituzue jada, Sutegiko erakustaretoan.
Abenduaren 31n abiatuko da lasterketa, arratsaldeko 17:00etan frontoi ingurutik.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
2017 URTEAK JAI EGUN BERRIA DAKAR
Zaloa Arnaizek diseinatu du NOAUA!ko 2017ko egutegia.
A
ldizkari eta gehigarri honekin batera, eskuartean jasoko duzuen 2017ko egutegiak berrikuntzak dakartza urte berrirako jai egunei dagokienean.
2017ko jaien egutegia Datorren urtean ere, Espainiako eta erlijio ospakizunei loturiko jai egunok izango ditugu: Urtarrilak 6 (Errege Magoen Eguna); apirilak 13, 14 eta 17 (Aste Santua), maia– tzak 1; ekainak 30; uztailak 25; abuztuak 15; urriak 12; azaroak 1; abenduak 6, 8 eta 25.
Usurbilgo ospakizunak n Otsailak 25, larunbata: Inauteri Festa. n Apirilak 8, larunbata: Dantza Eguna. n Maiatzak 21, igandea: Sagardo Eguna. n Uztailak 2, igandea: Santixabel Eguna. n Azaroak 1, asteazkena: Artisautza Azoka. n Azaroak 26, igandea: Erle Eguna. n Abenduak 17, igandea: San Tomas Azoka.
EKAINAK 30, JAI Aldaketa nagusia, joan den maiatza amaieran Usurbilgo Udalak eginiko osoko ohiko bilkuran udal taldeek aho batez onarturiko jai eguna dugu. Santixabel Eguna, uztailaren 2a igandez egokituko da 2017an. Horregatik, usurbildarron jai eguna bi egun aurreratzea erabaki zuten, ekainaren 30era. Erabaki hau 2017an baino ez da aplikatuko. 2018an, ohi bezala, Santixabel Egunez izango dugu usurbildarrok jai.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
B
ERAKUSKETA UGARI SUTEGIN
izi asko egongo da kultur etxe sarrera ondoan dagoen aretoa gabon hauetan. Denetariko hiru erakusketa bilduko ditu guneak: n Hurbilago Elkartearen eskutik: Abenduaren 31n ospatuko den Hurbilagoren Gabonetako Zozketako opariak. n Sutegi udal liburutegiaren eta NOAUA! K.E.-ren eskutik: Usurbilgo sortzaileek 2016an zehar argitaratu dituzten produktuen uzta. n Kaleraguneari loturiko erakusketa: “Presoak kalera, presoen artelanak kalera” erakusketa urtarrilaren 7ra arte zabalik. Ordutegia: 11:00-14:00 / 16:0020:00. n Zehaztasunak: “Giltzapetutako aho–
Usurbilgo sortzaileek 2016an zehar argitaratu dituzten produktuen uzta ikusgai dago oraintxe Sutegin.
tsen espresio artistikoak ikusgai izango dituzue. Inolako zentsurarik gabe, ba– tzuek isildu nahi dituztenen artelanak izango dira bertan”.
Informazio gehiago: kalerakalera.eus Facebook: Kalera kalera Twitter: @kalera_kalera Antolatzailea: Kalera Kalera! ekimena.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
K
EUSKARA OPARITZEKO GIDA BERRIA
alean da Euskarazko Produktuen Katalogo berria. Eguberriotan opariak egiteko gida ezin egokiagoa, 140 bat udal eta mankomunitateetako Euskara Zerbitzuek landu dute. Elkarlan horretan parte hartu du baita, urtero moduan, Usurbilgo Udalak. 125.000 ale banatu dira asteotan Hego Euskal Herri osoan. Iaz baino 5.000 ale gehiago. Haietatik ehunka katalogo, Usurbilgo ikastetxeetan. Musika, DVD-filmak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailu eta jokoak eta gurasoentzako materiala biltzen ditu gidak. Web orrian dagoen eskaintzaren hautaketa bat. Eskaintza osoa, 6.000 produktu baino gehiagoren erreferentziak noiznahi kontsulta ditzakezue, katalogoa.eus atari eraberrituan.
Sarean ere topatuko duzue katalogo hau, ondoko helbidean: katalogoa.eus
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
FILM PROIEKZIO BIKOITZA HAURRENTZAT Urtarrilak 2, astelehena 17:00 “Prop eta Berta” Sutegin
“Zer egingo zenuke zure auzokoa sorgina balitz eta bere nahirik handiena munduko izakirik gaiztoena bihurtzea balitz? Arazo horrekin egiten du topo Propek, hain zuzen, basoan etxe bat oinordetzan hartzen duenean. Sorgina, ordea, ez da arazo bakarra, herritarrek ere handik uxatu nahi baitute. Kontakizun hunkigarri honetan, ongiaren indarrek gaizkiaren indarrei egiten diete aurre, eta umore ona, zorionez, irteten da garaile”.
Urtarrilak 8, igandea 17:00 “Mixina” Sutegin
“Tibbie erreportaria da Killendoom herriko egunkari batean. Bere lanpostua galtzeko zorian da bere izakera lotsatia dela eta kalera atera eta elkarrizketak egiteko gai ez delako. Bere nagusiak azken aukera eman eta gutxira Mixina andere xelebrea ezagutuko du. Mixina katuekin hitz egiteko gai da eta honek proposamen bat luzatzen dio: Etxea eta janaren truke, herriko albiste interesgarrienak jakinaraziko dizkio, Mixina-ren katu espioi sarearen eskutik”.
Bi film-en kasuan, sarrera 3 eurotan salduko da, egunean bertan Sutegin.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
noaua! txiki
Z
OLINPIADAK ZUBIETAKO ESKOLAN
ubietako eskolakoak irailetik abendura arte olinpiadak prestatzen eta ezagutzen aritu gara. Jokoak, antortxak, dortsalak, banderak, herrialdeak, maskotak, dominak eta pebeteroa ordenagailuan ikusi genituen. Gero guk gure dominak, pebeteroa, jolasak eta antortxak asmatu genituen. Kirolariak etorri dira gure eskolara, kirolak erakustera eta galderak egin genizkien. Eta kirol horiek probatu genituen ere, Richard Oribe, Amador Granados, Ander Bardaji eta Beñat Iturralde… kirolariekin. Abenduaren 7an gure olinpiadak ospatu genituenean, frontoira sartu ginen taldeka antortxekin eta pebeterora sartu genituen. Hiru joko egin genituen ¨Xagutxiki¨ ,¨Musika stop¨ eta ¨Saski panpin¨.
Irailetik abendura arte olinpiar jokoak prestatzen eta ezagutzen aritu dira Zubietako Eskola Txikian.
Dominak erroskilak ziren eta Amador Granadosek eta Migel Mari Lasak eman
zizkiguten podiumean. Zubietako Eskola
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
GABON KANTUAK, BELAUNALDIAK LOTZEN
M
usikak, kantuak batzen gaitu. Horren lekuko, abenduaren 15ean Artzabalen ospatu zen eguberrietako emanaldia. Belaunaldi ezberdinetako herritarren arteko harremanak sendotzeko balio izan zuen saioak, hitzorduak, Eguneko Zentroko kideak eta Zumarte Musika Eskolako musikari taldekoak bildu baitzituen. Adinekoen bozkek erabaki zuten errepertorioa. Kanta bozkatuenekin osatu zuten emanaldiko kantuen zerrenda. Errepertorio horixe bera baliatu zuten abenduaren 15eko emanaldirako ere. Giro alai askoan aritu ziren gabon kantak abesten.
Abenduaren 15ean, Eguneko Zentrokoak eta Zumarte Musika Eskolakoak elkarrekin aritu ziren kantuan.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
etxeko berri
NOAUA! KIDEEK JASO DITUZTE GABONETAKO OPARIAK
Irudiotan dituzuen herritarrok, lehen detailetxoa jasotzeko Olentzerok larunbat gauean opariren bat ekartzeko zain egon beharrik ez dute izan. Merezitako sari bana jaso dute, NOAUA! Kultur Elkartean publizitatea jarriz, edo bazkide izanez urtean zehar eskaini duten laguntzagatik. Milesker eta zorionak!
Bazkideen Txokoan saritutakoak
Errioxara asteburu pasa 2 lagunentzat: Milagros Añorga Azpiazu.
“Gutik Zura” filma ikusteko bi sarrera: Iñaki Aizpurua Zeberio.
2 lagunentzako afaria Atxega jauregian: Antton Mangas Trigo.
Eguberrietako saskien irabazleak
Bazkideen arteko zozketan: Nerea Erauntzetamurgil Manterola.
Bazkideen arteko zozketan: Juan Mari Bengoetxea Ugarte.
Publizitatea jarri dutenen artean: Aginagako Etxebeste taberna.
Publizitatea jarri dutenen artean: Txapeldun taberna.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
GORAZARRE AGINAGAKO HELDUENEI Arrate Egoitzak lau kide omendu zituen azaroaren 27an. Hiru 80 urtekoak; Arantxa Muguruza, Joxe Luis Urkia eta Clara Huegun. Bestea 90 urtekoa; Andres BruĂąo.
Meza nagusia eta gero bazkaria izan zen Aginaga Sagardotegian, etxeko eta kide guztien inguruan egun zoragarria ospatu ge-
nuen. Gure artean izan ziren Xabier Arregi alkatea eta IĂąaki Ugarte zinegotzia, opariak eta lore sorta emanez argazkietan ikusten
diren bezala. Eskerrak denon partetik eta zorionak omenduei! Urte berri on denoi! Maria Angeles Arruti
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
noaua txiki!
ZELAI GUNE BERRIA DUGU HAUR ESKOLAN
A
spaldiko partez hemen gara! Ikasturtea hasi zela hilabete ba– tzuk pasa dira. Hasiera horretan, denok bizitzen ditugun emozio eta sen– tsazioak gaindituta gure egunerokotasunean sartuak gara. 2 urteko haurrak gara. Gure jolasetan murgilduta eta gure burutazioak aurrera eraman nahian pasatzen dugu denbora. Gure burua etengabe lanean da! Gure Haur Eskola honetan badugu nobedaderik. Aurreko ikasturtean, goiz batean gelara iritsi, pertsianak igo eta a ze sorpresa! Motozerra eskuan zutela sasiz beterik zegoen atzeko zelaia txukuntzen ari ziren!! Guretzat entretenimendu ederra!! Leihotik begira pasa genituen ondorengo egunak. Jantzi urdin eta horia zuten pertsona horiek motozerraz belar txar guztiak moztu eta tresna ezberdinak erabiliaz guztia garbitu zuten. Pare bat zuhaitz handi ere moztu zituzten, dannnnnnba! Zuhaitz erorien hotsa! Eta txoritxoak noraezean hegaka! Zulakariak, kamioiak, motozerrak, guraize handiak... mugimendu handiko egunak. Azkenean, eskuarea eskuan hartu, hazi txiki batzuk zabaldu eta lu-
“Mila esker guretzat garrantzitsua izango den espazio berri polit hau posible egin duzuen guztioi”.
rra txukun-txukun utzi zuten. Lehen alde egindako txoritxoak ere bueltatu ziren hazi horiek dastatzera. Gaur egun, belar polit batek estaltzen du zoru hori. Orain gure txanda da! Espazio horretan goza– tzeko unea iritsi da. Prest ditugu bertara irteteko katiuskak ere! Iupiiiiii! Orain leku sano, natural eta prexko batean ari–
tzeko beste aukera bat dugu. Norberak nahi duen moduan noski! Mila esker guretzat garrantzitsua izan daitekeen espazio berri polit hau posible egin duzuen guztioi! Eskerrik asko!
Haur Eskolako haurrak
“Olentzeroren etorrera ospatuko dugu abenduaren 23an”
A “Orain gure txanda da! Espazio honetan gozatzeko unea iritsi da”.
haztu gabe, gogoratu, abenduaren 23an Olentzeroren etorrera ospatuko dugula. Kalexarretik barrena herriko frontoira joango gara kalejiran. Guztiak gonbidatuta zaudete eta amaieran mokadutxo bat jateko parada izango dugu.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
Abenduak 22, osteguna n 18:30-20:30 Kaleragunean: bertsolariak eta triki-poteoa Usurbilgo trikitilariekin. n 19:00 Usurbilek hondakinen kudeaketa eredu propioa izateko lanketaren aurkez– pena Potxoenean.
Abenduak 23, ostirala n 18:00 Zubietako hilaren 24ko gabonetako kantu saioa prestatzeko entsegua Kaxkapen. n 19:00 Antzerkia Aginagako ludotekan: “Xinpronia eta Olentzerorentzako eskutitzak”. n Kaleragunean: presoen alde kantuan. Abeslarien emanaldia. Aginagako Eskolan: n 10:30 Ikasleen gabon kantuen saioa Aginagako Eskolatik abiatuta. Zubietako Eskolan: n 10:30 Maridomingiren etorrera. Goizean gela bakoitzak jasoko du gutuna. 10:30ean soinu berezi baten bidez elkartuko dira. Kanta. Kontakizuna. Jolasak. n 12:00 Gabon kantak senideekin Errebote plazan. n Ondoren, Guraso Elkarteak hamaiketakoa eskainiko du Zubietako plazan. Txistorra, edaria, musikaz lagunduta. Udarregi Ikastolan: n 09:30-10:50 LH eta DBH-koen gabon kanta saioa, Kalezarren eta Kaxkoan zehar. n 11:25-12:30 HH-ko haurren gabonetako kantu saioa, Agerialdetik frontoira. n 17:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Haur Eskolako 2-3 urteko geletara. n Ondoren, jolastokian haur, hezitzaile, guraso eta herritarrak elkartu eta gabon kantak abestuz kalejira frontoira. n 18:15ak aldera, frontoira iristea. Haur Eskolakoentzako askaria, musikak girotua; pintxo eta sagardo dastaketa.
Abenduak 24, larunbata Gabon kantak abesteko kalejirak: n 09:00 Aginagan: eliza ataritik abiatuta. n 16:30 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. n 17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera eliza paretik.
n 17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko Olentzero-jira, Mikel Laboa plazatik abiatuta. n 18:00 Olentzeroren irteera Santuenean. n 19:00ak aldera, Kaxkoko kalejiren amaiera bateratua frontoian.
Abenduak 25, igandea n 13:00 Kaleragunean: “Ez daudenen mahaia”.
Abenduak 26/30-Urtarrilak 2-5 n 09:00-13:00 Gabonetako Txokoak Aginagako ludotekan.
Abenduak 26/28 n 11:00-13:00 eta 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian, 2-12 urte artekoentzat. Sarrera doan. n Abenduak 26, astelehena, 17:30: Kiki pailazoa (Azkona taldea). n Abenduak 27, asteartea, 17:30: Apaxi ipuin kontalaria. n Abenduak 28, asteazkena, 17:30: Dj Jon: Diskofesta.
Abenduak 26, astelehena n 11:00 San Esteban Txiki Eguna: meza eta hamaiketakoa. n 16:30 Film proiekzioa Gaztelekuan, DBH 4 taldearentzat.
Abenduak 27, asteartea n 12:00 GHK-k erraustegia eraiki eta kudeatzeko lanak esleituko dituen egun berean, protesta ekintza Donostiako Gipuzkoa plazan, “Erraustegia=heriotza eta zorra, ez gure izenean!” aldarripean. Deitzailea: Erraustegiaren Aurkako Mugimendua. n 19:00 Kaleragunean hitzaldia: “Gatazkaren ondorioak: zenbakiak eta iriz– pideak”. Hizlaria: Iñaki Egaña (Euskal Memoria fundazioa).
Abenduak 28, asteazkena n 17:00 Antzezlana Aginagako ludote-
kan: “Ezer ez da dirudiena”. n 19:30 Kaleragunean: “Kartzela eta literatura”. Mahai-ingurua: Jokin Urain “Kixkur” idazlea eta preso ohia, Olatz Altuna Zumeta preso ohia… Errezitaldia: Jose Luis Otamendi, Kattalin Miner… n Gazteen agerraldia.
Abenduak 29, osteguna n 15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH1 taldearekin. n “Emakume presoak, Kalera Kalera” Kaleragunean: 12:00etan Agerraldi politiko musikatua frontoian. 19:00etan Mahai-ingurua Potxoenean: “Emakumeak patriarkatuaren kartzeletan”.
Abenduak 30, ostirala n 09:00-20:00 Gabonetako Eskubaloi Txapelketa Oiardo Kiroldegian. n Kaleragunean: -18:00 Euskal Herriko Mugimendu Feministaren eta eremu anitzetako feministekin asanblada. -20:30 Amaiera ekitaldia frontoian.
Abenduak 31, larunbata n Egunean zehar, Usurbil F.T.-ren gabonetako topaketa Haranen. n 17:00 7. Hurbilago San Silvestre Herri Lasterketa. Amaieran, Hurbilagoren Gabonetako Zozketa. n Kaleragunean: Goizean, Martuteneko espetxera martxa. Lehen zutabea 11:00etan abiatuko da Hernaniko Zinkoeneatik eta bigarrena, 11:30ean Egiako epaitegitik. n 20:00 Presoen aldeko gabon zaharreko topa berezia. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Urtarrilak 1, igandea n 01:00 Aros DJ-a Askatasuna plazan. n Kaleragunean: Adarrara mendi martxa: 08:30ean Xoxoka ostatuan biltzeko hitzordua. 10:30ean ekitaldia Adarra mendiko gailurrean. Ekitaldiaren ostean, argazkia presoen aldeko ikurrekin. 18:00 Eguberrietako kontzertua Kaleragunean: Aitor Furundarena eskusoinuarekin.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
Urtarrilak 2, astelehena n 15:00 Gaztelekutik Txuri Urdinera DBH2 taldearekin. n 17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Prop eta Berta”. Sarrera: 3 euro. n Kaleragunean: 18:00etan Xabier Amurizaren hitzaldia Sutegin: “Bertsolaritza eta kartzela”. 19:00etan Zamoran preso egon ziren abadeen hitzaldia Sutegin: “Gogorkeriaren aurkako gogortasuna” GOGOR Taldea.
Urtarrilak 3, asteartea n 18:30 Kaleragunean: Allur dantza taldearen emanaldia.
Urtarrilak 4, asteazkena n 14:15 Gaztelekutik ETBren Gu ta Gu-
tarrak saioa ikustera, DBH3 taldearekin. Antolatzailea: Gaztelekua. n 18:30 Kaleragunean: Ekaintxou pailazoaren emanaldia.
Urtarrilak 5, osteguna n 11:00 Erregeen postaria frontoian gutunak biltzen. n 17:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta. n 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. n Ondoren, protagonistekin egon eta hitz egiteko aukera izango da.
Urtarrilak 6, ostirala n 19:00 Kaleragunea: kandela-katea, kalejira erraldoia Donostiako Kontxako Badian, Haizearen Orraziatik Oteizaren Paseo Berriko eskulturara.
Urtarrilak 7, larunbata n 21:00 Sorpresaz beteriko kontzertu erraldoia Kaleragunean: abeslariak, bertsolariak...
Urtarrilak 8, igandea n 12:00 Kaleragunearen itxiera. n 17:00 Haurrentzako film emanaldia Sutegin: “Mixina”. Sarrera: 3 euro.
Urtarrilak 10, asteartea n 18:30-19:30 Kantu Taldekoen ikasturte berriaren hasiera, Udarregi Ikastolako kantu gelan.