Doktrina - Zuzenbide Zibila - Familia (1)

Page 1

V. L. MontĂŠs, E. Roca (koordinatzaileak)

Famili zuzenbidea 2.

argitaraldia





Famili zuzenbidea



LABURDURAK

Famili zuzenbidea 2. argitaraldia

Deustuko Unibertsitatea Bilbo, 1997


Jatorrizko izenburua: Derecho de familia Itzultze lan honek IVAP/HAEEren laguntza jaso du. Liburu hau Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren laguntzaz argitaratu da. Eskubide guztiak erreserbaturik daude. Argitalpen hau, zatiz edo osorik, ezin kopia daiteke ez eta bildu edo igorri inola ere, dela elektrikaz, dela mekanikaz, dela fotokopiaz, dela grabazio magnetikoz, dela bestelako informazio biltze eta berreskuratze sistemaz, baldin eta lehendaurrez egileen eta argitaratzailearen baimenik ez badu. 1.tik 6.era arteko gaiak §§ 1.tik 15.era E. Roca i Trías dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean

10. gaia §§ 26 eta 27 A. M. López y López dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Sevillako Unibertsitatean

7. gaia §§ 16.etik 19.era Mª R. Valpuesta Fernández dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Sevillako Unibertsitatean

11, 18 eta 19. gaiak, eta 20.etik 23.era artekoak §§ 28, 47.etik 49.era, 52 eta 54, eta 56.etik 68.era F. Blasco Gascó dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan

9, 11, 24 eta 25. gaiak §§ 23.etik 25.era, 29, 50, 51 eta 55, eta 69.etik 75.era M. Clemente Meoro dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean

19. gaia, eta 25.etik 28.era artekoak §§ 53 eta 76.etik 83.era L. Prats Albentosa dk. Zuzenbide zibileko irakasle titularra Valentziako Unibertsitatean

8. gaia, eta 12.etik 17.era artekoak §§ 20.etik 22.era eta 30.etik 46.era V. L. Montés Penadés dk. Zuzenbide zibileko katedraduna Valentziako Unibertsitatean

© TIRANT LO BLANCH © V. L. MONTÉS, E. ROCA ETA BESTE BATZUK

Itzultzaileak: Anjel Lobera, Andres Urrutia (koord.) —Miren Dobaran —Jabier Etxebarria

—Begoña —Esther Urrutia Landa —Koldo Isusi Oharrak: Alberto Atxabal

© Deustuko Unibertsitatea. Euskal Ikaskuntzen Institutua


AURKIBIDEA

1. postakutxa–48080 Bilbo ISBN: Legezko gordailua: Inprimatzailea: Artes Gráficas Rontegui, S.A.L. Ribera de Erandio Etorbidea, 4–48950 Erandio (Bizkaia)


LABURDURAK AAEE ABGB AE AG AKL AnAE AiNL ANL ArAE art. ArZZK AstAE azk. xed./a. x. BAFZZK BEZ BGB BUAE BUZZK c.t.u. D DDL Dg. EAEE EAEFL EAEJL EAEZL EAO EBLO ED EEE 8

Autonomi Erkidegoak Austriako B端rgerliche Gesetzbucha Aranzadi erreferentzia Auzitegi Gorena Aseguru Kontratuari buruzko Legea Andaluziako Autonomi Estatutua Aireko Nabigazioari buruzko Legea Arrisku Nuklearrei buruzko Legea Aragoiko Autonomi Estatutua artikulua Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Asturietako Autonomi Estatutua azken xedapena Bizkaia eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Balio Erantsiaren gaineko Zerga B端rgerliche Gesetzbucha Balear Uharteetako Autonomi Estatutua Balear Uharteetako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa contra tabulas usucapioa Dekretua Derrigorrezko Desjabetzapenari buruzko Legea Digestoa Europako Atomo Energiaren Erkidegoa Euskal Autonomi Erkidegoko Fundazioei buruzko Legea Estatuko Administrazioaren Eraentza Juridikoari buruzko Legea Ekoizkin Akastunengatiko Erantzukizun Zibilari buruzko Legea Estatuko Aldizkari Ofiziala Epai Botereari buruzko Lege Organikoa Errege Dekretua Europako Ekonomi Erkidegoa FAMILI ZUZENBIDEA


EEET EDL EHAE EHFZZL EhL EIAE EK EKL EKU EL EMSL ENE ENZN ENZNE EOL etab. ET ExtrAE EZA EZL FL GalAE GalFL GalZZK GSLO GTI HA HAEJAPEL HEL HJH HJHA HL

Europako Ekonomi Erkidegoari buruzko Tratatua Errege DekretuLegea Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutua Euskal Herriko Foru Zuzenbide Zibilari buruzko Legea Ehizari buruzko Legea Europako IkatzAltzairuaren Erkidegoa Espainiako Konstituzioa Estatuaren Kontratuei buruzko Legea Europako Kontu Unitatea Elkarteei buruzko Legea Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea Estadistikako Nazio Erakundea Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusia Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak emandako ebazpena Estatuaren Ondareari buruzko Legea eta abar Enbrioien Transferentzia Extremadurako Autonomi Estatutua Erregistro Zibilari buruzko Araudia Erregistro Zibilari buruzko Legea Fundazioei buruzko Legea Galiziako Autonomi Estatutua Galiziako Fundazioei buruzko Legea Galiziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorra Gametoen Transferentzia Intratubarikoa Hipoteka Araudia Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea Hiri Errentamenduei buruzko Legea Herri Jabari Hidraulikoa Herri Jabari Hidraulikoari buruzko Araudia Hipoteka Legea FAMILI ZUZENBIDEA


i.f. IA IJAO IJE IL IVE JHL JIL JKL JZL K.o. KA KAE KALO kap. KatABAL KatAE KatFPL KatGAO KatJAN KatOK KatUAL KatZL KatZZK KELO KLO KLTL KPI KUFL KZ LD LE 1

in fine Intseminazio Artifiziala Industri Jabetzaren Aldizkari Ofiziala Industri Jabetzaren Erregistroa Itsasertzei buruzko Legea In vitro egindako Ernalkuntza Jabetza Horizontalari buruzko Legea Jabetza Intelektualari buruzko Legea Judiziamendu Kriminalari buruzko Legea Judiziamendu Zibilari buruzko Legea Kristo ostean Konstituzio Auzitegia Konstituzio Auzitegiaren Epaia Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoa kapitulua Katalunian Adingabekoen Babesari eta Adopzioari buruz emandako legea Kataluniako Autonomi Estatutua Kataluniako Fundazio Pribatuei buruzko Legea Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofiziala Kataluniako Justizi Auzitegi Nagusia Kataluniako Oinordetzei buruzko Kodea Katalunian Ukatze Akzioari buruz emandako legea Kataluniako Zentsuei buruzko Legea Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Kontsumitzaile eta Erabiltzaileei buruzko Lege Orokorra Kooperatibei buruzko Lege Orokorra Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legea Kontsumo Prezioen Indizea Kanariar Uharteetako Fundazioei buruzko Legea Kode Zibila Legegintzazko Dekretua Lurralde Entzutegia FAMILI ZUZENBIDEA


LED LEHAL LEL LEs LJAO LL LLTB LNE LO LUO LUTL MA MEA MeL MHL MK ML NEGL NFB NFH NFZZK NUML NTS OHHELBL OHL OJ or. orr. P. par. PBH

Legegintzazko Errege Dekretua Lurzoruaren Eraentza eta Hiri Antolamenduari buruzko Legea Landa Errentamentuei buruzko Legea Langileen Estatutua Legeria eta Jurisprudentziari buruzko Aldizkari Orokorra Lurzoruari buruzko Legea Lurzoruari buruzko Legearen Testu Bategina Lanaren Nazioarteko Erakundea Lege Organikoa Lurzoruaren gaineko Udal Ondarea Lagundutako Ugalketa Teknikei buruzko Legea MinistroAgindua Merkataritzako Erregistroaren Araudia Meatzeei buruzko Legea Merkatu Hipotekarioari buruzko Legea Merkataritza Kodea Markei buruzko Legea Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legea Nafarroako Foru Berria Nafarroako Foruen Hobetzea Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa Nekazaritzako Ustiategien Modernapenari buruzko Legea Nekazaritzako Transformazio Sozietatea Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka eta Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Bahiari buruzko Legea Ontzien gaineko Hipotekari buruzko Legea Oinarri juridikoa orrialdea orrialdeak Partida paragrafoa Pariseko Batasunaren Hitzarmena FAMILI ZUZENBIDEA


PE PL s.t.u. SAL SALTB TB TL TLO TEOL TOL UL ValAE xed. gehi./x. g. xed. ira./x. i. ZK zk. ZZU

1

Probintzi Entzutegia Patenteei buruzko Legea secundum tabulas usucapioa Sozietate Anonimoei Buruzko Legea Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bategina Testu bategina Tartekaritzari buruzko Legea Tributuei buruzko Lege Orokorra Toki Eraentzari buruzko Oinarri Legea Toki Ogasunei buruzko Legea Urei buruzko Legea Valentziako Autonomi Estatutua xedapen gehigarria xedapen iragankorra Zigor Kodea zenbakia Zuzenbide Zibilari buruzko Urtekaria

FAMILI ZUZENBIDEA


AURKIBIDEA Lehenengo gaia. FAMILIA ETA FAMILI ZUZENBIDEA .............................................

27

§1. Familia.— 1. Famili kontzeptua.— 2. Senidetasuna: A) Odol bi dezko senidetasuna; B) Ezkontza bidezko senidetasuna; C) Adopzio bidezko senidetasuna.— 3. Familia eta Konstituzioa.— 4. Famili taldearen autonomia.— §2. Famili zuzenbidea.— 5. Kontzeptua.— 6. Famili taldea eratzeko moduak.— 7. Egitatezko familiak: A) Lege xe dapenak; B) Ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko arazoa; C) Subrogazioa, Errentamenduei buruzko zuzenbidean; D) Gizarte Segu rantzak emandako eskubideak.

Bigarren gaia. FAMILIAREN INGURUKO OINARRIZKO HARREMANAK: MANTENUA ........................................................................................................... §3. Senideen arteko mantenu betebeharra.— 8. Kontzeptua.— 9. Baldintzak: A) Mantenuhartzailearen eta mantenuemailearen arteko senidetasuna; B) Mantenuhartzailearen beharrizan egoera; C) Man tenuemailearen ahalbide ekonomikoa.— 10. Oinarria.— §4. Mante nu zorra. Kontzeptua eta ezaugarriak— 11. Kontzeptua.— 12. Ezaugarriak: A) Bereberezko betebeharra; B) Betebehar eskual daezina; C) Elkarrekiko betebeharra; D) Betebehar preskribaezina.— 13. Mantenua emateko betebeharra duten pertsonak.— 14. Man tenuhartzailea.— 15. Edukia.— 16. Zenbatekoa.— 17. Sorrera eta betepen erak.— 18. Azkentzea.— 19. Beharrizan egoerak erakartzen ez duen mantenua.

Hirugarren gaia. FAMILIA ETA EZKONTZA. .......................................................... §5. Ezkontza.— 20. Bilakaera eta definizioa.— 21. Konstituzioak ezarritako printzipioak.— 22. Ezkontza, eskema juridiko gisa.— §6. Ezkontza sistema.— 23. Ezkontza sistemaren kontzeptua.— 24. Au rrekariak.— 25. Ezkontza sistemak: A) Aukerako ezkontza zibila, latindar erakoa; B) Aukerako ezkontza zibila, anglosaxoniar erakoa.— 26. Ezkontza sistema, Espainian.— 27. Forma erlijiosoan egindako ezkontza.— §7. Ezkontitza.— 28. Eragingarritasuna.— 29. Ondorio FAMILI ZUZENBIDEA

51

39


ekonomikoak.

Laugarren gaia. EZKONTZA EGITEA. ....................................................................

59

§8. Ezkontzaren betekizunak.— 30. Ius connubiiaren egikaritza.— 31. Gaitasuna, debekuak, eragozpenak: A) Adina; B) Aurretiazko lo tura (hots, aurretiazko ezkontza desegin gabe izatea); C) Senidetasuna; D) Krimena.— 32. Eragozpen zehatz batzuen lekapena: A) Krimen eragozpenaren lekapena; B) Hirugarren graduko albokideen arteko se nidetasun eragozpenaren lekapena; C) Adin eragozpenaren lekapena; D) Geroko lekapena.— §9. Ezkontza adostasuna.— 33. Adosta sunaren aldeko printzipioa.— 34. Ezkontza adostasuna emateko gaitasuna: A) Adina; B) Adimeneko gaixotasuna.— 35. Ezkontza adostasunaren akatsak: A) Okerra (KZren 73.4. art.); B) Derrigor tze edo beldur larriak (KZren 73.5. art.).— 36. Ahalorde bidezko ezkontza.— 37. Ezkontza adostasunik ez izatea: A) Itxura egitea; B) Erreserba mentala.— 38. Ezkontza kasuz kasu moldatzea.— §10. Ezkontzaren betekizun formalak.— 39. Formaren kontzeptua.— 40. Forma zibilean egindako ezkontza: A) Eskumena; B) Ezkontza espe dientea; C) Ezkontza egitea.— 41. Forma erlijiosoan egindako ez kontza.— 42. Ezkontza Erregistro Zibilean inskribatzea: A) Ezkontza zibilaren inskripzioa; B) Ezkontza erlijiosoaren inskripzioa.— 43. Ezkontza sekretua.— 44. Heriotza arriskuan egindako ezkontza.— 45. Espainiarrak atzerrian ezkontzea eta atzerritarrak Espainian ez kontzea.

Bosgarren gaia. EZKONTZAREN ONDOREAK ........................................................ §11. Ezkontideen arteko harreman pertsonalak.— 46. Ezkontza ren ondoreak eta ezkontideen arteko berdintasun printzipioa.— 47. Ezkontideen eskubideak eta eginbeharrak: A) Ezkontideek elkarri la gundu eta sorosteko beharra; B) Ezkontideek elkar errespetatzeko beharra; C) Ezkontideak euren artean fidelak izateko beharra; D) Fa miliaren interesean jarduteko betebeharra.— §12. Ezkontegoitza.— 48. Kontzeptua.— 49. Zehaztapena: A) Zehaztapena, bi ezkontideak ados etorrita; B) Epaileak egindako zehaztapena.

79


Seigarren gaia. EZKONTZAREN GORABEHERAK (I). DEUSEZTASUNA ...................

85

§13. Ezkontzaren deuseztasuna.— 50. Deuseztasunaren kategoria.— 51. Deuseztasun kariak: A) Ezkontzaren deuseztasuna, adostasuna ukitzen duten karien zioz (KZren 73. art.ko 1, 4 eta 5. idazatiak); B) Ezkontzaren deuseztasuna, forma akatsaren zioz.— 52. Deuseztasun akzioaren egikaritza.— 53. Ezkontza deuseza baliozkotzea.— §14. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak eta ustezko ezkontza.— 54. Baldintzak.— 55. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak, onustedun ezkontideari begira eta semealabei begira.— §15. Deuseztasunari eta ezkontza rato eta burutugabeari buruzko ebazpen kanonikoen eragingarritasun zibila.— 56. Estatuko Zuzenbidearen araberakoa izatea.— 57. Epaiak izan behar dituen betekizunak Espainian betea razteko. Zazpigarren gaia. EZKONTZAREN GORABEHERAK (II). BANANTZEA ................... §16. Ezkontideak banantzea.— 58. Kontzeptua eta esangura.— 59. Banantze motak.— §17. Judizio bidezko banantzea.— 60. Judizio bidezko banantzearen kariak: A) Ezkontza egin zenetik urtebete igaro eta gero, hitzarmen bidez banantzea, bi ezkontideek hala eskatuta ala batek bestearen adostasunarekin; B) Kari bidezko banantzea, ezkonti de batek hala eskatuta, beste ezkontidea banantzeko lege karian eror tzeagatik (KZren 81.2. artikulua): a) Etxea bidegabe uztea, ezkontza horretan fideltasunik ez izatea, jokabide iraingarri zein laidogarriak gauzatzea edota ezkontza eginbeharren aurka beste edozein urratze larri burutzea behin eta berriz; b) Bi ezkontideen edo ezkontide baten semealabak familiaren etxean bizi direnean, horiei begira ezkontide ek bete behar dituzten eginbeharrak behin eta berriro eta modu larrian urratzea; c) Ezkontide bati ezartzea, sei urtetik gorako epean, aska tasuna kentzeko kondena; d) Ezkontide baten alkoholismoa, toxiko mania edo buru nahastea, ezkontzako elkarbizitza eten behar bada beste ezkontidearen edo famili interesaren onurarako; e) Ezkontzako elkarbizitza sei hilabetetan etenda egotea, bi ezkontideek horretara ko adostasuna askatasunez emanik; f) Ezkontzako elkarbizitza bene tan etetea hiru urteko epean zehar; g) KZren 86. art.ko 3, 4 eta 5. zenbakietan arautzen diren dibortzio kariak.— 61. Judizio bidez ko banantzearen ondoreak, Kode Zibilaren arabera.— §18. Egitatezko FAMILI ZUZENBIDEA

95


banantzea.— 62. Kasuak.— 63. Egitatezko banantzearen ondore ak.— 64. Banantze itunak.— §19. Ezkontideen arteko berradiski detzea.— 65. Kontzeptua eta betekizunak.— 66. Ondoreak. Zortzigarren gaia. EZKONTZAREN GORABEHERAK (III). DIBORTZIOA .................

113

§20. Ezkontza desegitea.— 67. Zuzenbide tipoaren barneko kariak, ezkontza desegiteko.— 68. Heriotza, ezkontza desegiteko kari gisa.— 69. Heriotza adierazpena.— 70. Dibortzioa ezkontza desegiteko kari gisa, orokorrean.— 71. Ezkontza desegiteko karien orokortasuna eta atzeraeragintasuna: A) Orokortasuna; B) Atzeraeragintasuna.— §21. Dibortzio kariak.— 72. Ezaugarri orokorrak.— 73. Dibortzio kari desberdinen azterketa: A) Dibortzioa, KZren 86. art.ko 1. kariaren ondorioz; B) KZren 86. art.ko 2. karia; C) KZren 86. art.ko 3.a) karia: a) 3.a) karia, lehenengo tartekadura; b) 3.a) karia, bigarren tarteka dura; c) 3.a) karia, hirugarren tartekadura; D) KZren 86. art.ko 3.b) karia; E) KZren 86. art.ko 4. karia; F) KZren 86. art.ko 5. karia.— 74. Ezkontideen arteko elkarbizitza benetan etenda geratzea: A) Ezauga rriak; B) KZren 87. artikuluaren interpretazioa, jurisprudentziaren arabera; C) 86. artikuluan adierazitako epeak eta euren baldintzape nak.— §22. Dibortzioaren prozedura eta ondoreak.— 75. Dibor tzio akzioa: A) Eraentza eta ezaugarriak; B) Heriotza, dibortzio akzioa azkentzen duen kari gisa; C) Ezkontideen arteko berradiskidetzea.— 76. Dibortzio epaia: A) Dibortzio epaia eta «dibortziorako eskubidea»; B) Dibortzio epaiaren izaera.— 77. Dibortzio epaiaren eragin garritasuna: A) Ondoreak alderdiei begira; B) Ondoreak gainontzekoei begira.

Bederatzigarren gaia. DEUSEZTASUNAK, BANANTZEAK ETA DIBORTZIOAK SORTZEN DITUZTEN ONDORE BERBERAK .............................................................. §23. Deuseztasun, banantze eta dibortzioaren ondore berberak arautzen dituen eraentza.— 78. Oharbide orokorrak.— 79. Auto nomia pribatuaren printzipioa, deuseztasunak, banantzeak eta di bortzioak sortzen dituzten ondoreei begira.— §24. Behinbehineko neurriak, deuseztasun, banantze eta dibortzio demandaren zioz.— 80. Oharbide orokorrak.— 81. Ex lege ondoreak.— 82. Hitzarmen eta judizio bidezko neurriak: A) Semealabei begira; B) Famili etxebizitza eta ostilamenduari begira; C) Ezkontza zamei aurre egitean izan beha rreko partaidetza; D) Ondasun erkideak; E) Ezkontza zamei bere


ziki lotutako ondasunak.— 83. Deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda jarri baino lehenagoko ondoreak: aurretiazko neurriak edo guztiz behinbehinekoak direnak.— 84. Aurretiazko eta behinbehine ko neurriak azkentzea.— §25. Deuseztasun, banantze edo dibor tzio epaiaren ondoreak.— 85. Hitzarmen arauemailea: A) Aurre tiazko oharbideak; B) Motak; C) Edukia; D) Epailearen onespena; E) Bermeak.— 86. Epaileak sorospidez hartutako neurriak: A) Seme alabei begira: a) Semealaben zaintza eratxikitzea; b) Guraso ahal goaren titulartasuna eta egikaritza; c) Mantenua; d) Semealabak bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko eskubidea; B) Famili etxebizitza eta ostilamendua: a) Eratxikipenhartzailea zehaz tea; b) Famili etxebizitza eta ostilamendua eratxikitzeari buruzko era entza; c) Famili etxebizitza eta ostilamendua xedatzeari buruzko eraentza; C) Ezkontzaren zamak; D) Ezkontzaren ondasun eraentza desegitea: a) Desegitea, ezkontzaren deuseztasun kasuetan; b) Dese gitea, judizio bidezko banantze kasuetan; E) Ezkontideen arteko deso reka ekonomikoaren ziozko pentsioa: a) Izaera eta ezaugarriak; b) Pentsioaren zenbatekoa finkatzeko inguruabarrak; c) Eguneratzea eta bermeak; d) Aldarazpena; e) Ordezpena; f) Azkentzea; g) Pentsio es kubidearen mortis causa eskualdaketa pasiboa; F) Kalteordaina, deu seztasun kasuetan.— 87. Ezkontideek hitzarmen bidez eta epaileak hartutako neurriak aldaraztea.

Hamargarren gaia. EZKONTZA ETA EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA (I) .......

211

§26. Kode Zibilaren xedapen orokorrak. Ezkontzaren ondasun eraentza orokorra.— 88. Ezkontza eta ezkontzaren ondasun eraen tza.— 89. Borondatearen autonomi printzipioa eta ezkontzaren onda sun eraentza.— §27. Ezkontzaren ondasun eraentza orokorra.— 90. Aurretiazko oharbideak.— 91. Xedapen orokorrak: A) Ezkontzaren zamei aurre egitea; B) Litis expensas; C) Etxeko ahalgoa; D) Ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta egunero erabiltzen diren altza rien gaineko eskubideak xedatzea; E) Ohiko etxebizitzaren ostilamen dua alargunari eratxikitzea; F) Adostasun bikoitzari buruzko arauketa orokorra; G) Ezkontideen arteko eskualdaketa eta kontratazio aska tasuna; H) Ezkontza bitartean ondasunak nori dagozkion frogatzea.

Hamaikagarren gaia. EZKONTZA ETA EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA (II) ............................ FAMILI ZUZENBIDEA

22


§28. Ezkontzako itunak.— 92. Kontzeptua eta edukia.— 93. Egitura: A) Osagai subjektiboak: a) Subjektuak; b) Gaitasuna; B) Denborazko osagaiak; C) Osagai formalak.— 94. Ezkontzako itunak egiteko aska tasunaren mugak.— 95. Ezkontzako itunen aldarazpena eta publi zitatea: A) Aldarazpena; B) Publizitatea.— 96. Ezkontzako itunen eragingabetasuna.— §29. Ezkontzaren ziozko dohaintzak.— 97. Kontzeptua eta ezaugarriak.— 98. Eraentza juridikoa: A) Subjektuak; a) Dohaintzaemailea; b) Dohaintzahartzailea; B) Objektua; C) On doreak; D) Saneamendua; E) Eragingabetasuna: a) Ezkontzarik ez izatea; b) Ezeztapena.— 99. Ezkontzaren ziozko dohaintzak, Kata luniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan: A) Ezkontzaren ziozko dohaintzei buruzko eraentza juridiko orokorra; a) Eragingarritasuna; b) Eragingabetasuna; c) Deuseztasuna; d) Baterako dohaintzen eratxi kipena; e) Ezkontzako itunetan egindako dohaintzak; B) Ezkon hitzezko dohaintzei buruzko eraentza juridikoa: a) Kontzeptua; b) Aplikatu beharreko erregelak; c) Kargak luditzea; d) Baliozkotasuna, eragingarritasuna eta eragingabetasuna.— 100. Propter nuptias do haintzak, Nafarroako Foru Berrian: A) Egilespen epea; B) Egilespe naren forma; C) Onarpena; D) Eragingabetasuna; E) Ezeztapena.

Hamabigarren gaia. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (I). IDEIA OROKORRAK ................................... §30. Irabazpidezko sozietatearen kontzeptua, definizioa eta izaera juridikoa.— 101. Irabazpidezko sozietatearen definizioa, Kode Zibi laren indarreko testuaren arabera: A) Aldez aurretiko ideiak; B) Kode Zibilaren 1344. artikulua.— 102. Irabazpidezko sozietatearen izaera juridikoa. Jarrerarik garrantzitsuenak.— 103. Arazo nagusien azter keta: A) Irabaziaren eta irabazpidezko ondasunaren kontzeptuak; B) Irabazpidezkotasuna eta titulartasuna; C) Irabazpidezko sozietatearen «espediente teknikoa»: a) Irabazpidezko sozietatea indarrean dago en bitartean; b) Sozietatea desegiten denetik hori likidatu arteko tar tean.— 104. Irabazpidezko sozietatearen oinarrizko ezaugarriak.— §31. Irabazpidezko sozietatearen sorrera eta iraupena.— 105. Ira bazpidezko sozietatearen sorrera.— 106. Irabazpidezko sozietatea azkentzeko unea.

Hamahirugarren gaia. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (II). IRABAZPIDEZKO

25


AKTIBOA ...............................................................................................................

§32. Bakarreko ondasunak eta irabazpidezko ondasunak.— 107. Erregela orokorrak: A) Irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa; B) Bakarrekotasunaren aldeko aitorpena; C) Irabazpidezkotasunaren bo rondatezko eratxikipena.— 108. Bakarreko ondasunak: A) Bakarreko ondasun direnak, ezkondu aurretik ezkontide batenak bakarrik zi relako, edota ezkondu eta gero ezkontide horrek dohainik eskuratu dituelako: a) Bakarreko ondasun direnak, euren jatorriaren arabera; b) Bakarreko ondasun direnak, dohainik eskuratu direlako; B) Sub rogazio errealaren printzipioa: a) Erregela orokorra; b) Manuaren hitzezhitzezkotasuna: a’) «ren pentzutan»; b’) «ren ordez»; c) Sal buespenak; C) Beste kasu batzuk: a) Lehenespenez eskuratzeko es kubideen egikaritza; b) Ezkontide eskuratzailearekin lotura berezia izatea: a’) Pertsonari datxezkion ondasun eta ondare eskubideak, ho riek ezin direnean inter vivos eskualdatu; b’) Norberak erabiltzeko arropa eta objektuak, horiek aparteko baliorik ez dutenean (KZren 1346.7. art.); c’) Lanbidean edo ogibidean aritzeko beharrezkoak di ren tresnak, tresna horiek establezimendu edo ustiategi erkideen zati osagarriak direnean izan ezik, edota establezimendu edo ustiategi erki de horiei dagozkienean izan ezik (KZren 1346.8. art.); c) Ezkontidea ri, pertsona den aldetik, edo berorren bakarreko ondasunei egindako kalteen medeapena (KZren 1346.6. art.).— 109. Irabazpidezko on dasunak: A) Berez irabazpidezkoak diren ondasunak: a) Edozein ezkontideren lan zein industriaren bidez lorturiko ondasunak (KZren 1347.1. art.); b) Bakarreko eta irabazpidezko ondasunek sortzen dituz ten fruituak, errentak eta korrituak (KZren 1347.2. art.); c) Bi ezkon tideei batera dagokien zatia eta bakoitzari dagokiona zehaztu gabe, dohaintzan eman zein testamentu bidez utzitako ondasunak, eskuza baltasuna bibiek onartu badute eta dohaintzaemaileak edo testamen tugileak kontrakoa xedatu ez badu (KZren 1353. art.); B) Subrogazio errealaren printzipioa; C) Ondasunak irabazpidezkoak izatea, kari be rezien ondorioz: a) Lehenespenez eskuratzeko eskubideen egikaritza, eskubide horiek irabazpidezko izaera dutenean (KZren 1347.4. art.); b) Berariazko ituna (KZren 1355. art.); c) Eperako erosketa (KZren 1356. art.); D) Hobekuntzak, gehikuntzak eta gainbalioak.— §33. Ba karreko ondarearen eta irabazpidezko ondarearen arteko kre dituak.— 110. KZren 1358. artikuluko erregela.— 111. Kredituen eskakortasuna.— §34. Irabazpidezko ondasunak Jabetza Erregis troan.— 112. Irabazpidezko ondasunen inskripzioa.— 113. «Ustez FAMILI ZUZENBIDEA


irabazpidezkoak» diren ondasunen inskripzioa.— 114. Bakarreko on dasunen inskripzioa.— 115. Irabazpidezko ondasunen enbargoa.— 116. Ohiko etxebizitzaren inskripzioa.— 117. Ezkontzako itunak eta epailearen ebazpenak.

Hamalaugarren gaia. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (III). IRABAZPIDEZKO PASIBOA ................................................................................................................ §35. Irabazpidezko sozietatearen zamak.— 118. Irabazpidezko so zietatearen ardurapeko gastuak: A) Sarrera; B) Zama kontzeptua; C) Zama motak.— 119. Familia mantentzeak eratortzen dituen zamak.— 120. Kudeaketa ekonomikoak eratorritako zamak.— 121. Kontratuz kanpoko betebeharrak.— §36. Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzukizuna.— 122. Oinarrizko ideiak.— 123. Irabazpidezko zo rren eraentza: A) Irabazpidezko ondarearen pasibo gisa; B) Legebi deztaketa pasiboaren arazoa.— 124. Bakarreko zorren eraentza: A) Sorospidezkotasuna; B) Zordun ez den ezkontidearen egoera.— 125. Bakarreko zorrak eta irabazpidezkoak bereizteko irizpideak.— 126. Irabazpidezko sozietatearen zorrak: A) Bi ezkontideek batera hartutako betebeharrak, edo ezkontide batek harturikoak, bestearen berariazko adostasunarekin; B) Ezkontide batek hartutako betebeha rrak.— 127. Bakarreko zorrak: A) Jokoak eratorritako zorrak; B) Jaraunspenezko zorrak.— 128. Irabazpidezko ondasunak erostea, pre zioa geroratuz.

Hamabosgarren gaia. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (IV). IRABAZPIDEZKO SOZIETATEAREN KUDEAKETA................................................................................ §37. Kudeakidetza printzipioa eta berorren salbuespenak.— 129. Kudeaketa, ordezkaritza organiko gisa.— 130. Kudeakidetza prin tzipioa: A) Dohaineko egintzetan; B) Gainerako egintzetan.— §38. Irabazpidezko sozietatea kudeatzea, banakako jarduketaren bitar tez.— 131. Ezkontzako itunetara bilduriko hizpaketa.— 132. Norbe raren ondarea kudeatzeaz gain, irabazpidezko ondasun zehatz batzuk kudeatzea.— 133. Ezkontide baten izenean edo beraren eskuetan dau den ondasunak administratzea.— 134. Dirua nahiz baloretituluak administratzea eta xedatzea.— 135. Irabazpidezko izaera duten esku bideak egikaritzea.— 136. Defentsa egintzak.— 137. Etxeko ahalgoa


ren egikaritza.— 138. Kudeaketa ezkontide bati eskualdatzea.— 139. Judizio bidezko neurri bereziak.— §39. Ezkontide batek burututako kudeaketa irregularraren kontra, bestea defendatzea.— 140. Ba bes neurriak.— 141. Hutsaltze akzioa, bereziki.

Hamaseigarren gaia. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (V). IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA DESEGIN ETA LIKIDATZEA ................................................................. §40. Irabazpidezko sozietatea desegitea.— 142. Desegite kariak.— 143. Aldez aurretiko neurriak.— 144. Desegitearen ondoreak. Ira bazpidezko sozietatea desegitea, ezkontza deuseza delako.— §41. Irabazpidezko ondarea, likidazioan dagoenean.— 145. Eraentza orokorra.— 146. Ondarearen kudeaketa eta defentsa.— 147. Har tzekodunen egoera.— §42. Likidazio prozesua.— 148. Erregela oro korrak.— 149. Tramiteak: A) Inbentarioa; B) Hartzeko likidoaren osaketa; C) Ondasunak adjudikatzea.— 150. Likidazioa, kasu bere zietan.

Hamazazpigarren gaia. ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA ..........................................................

33

§43. Ondasunen banantze eraentza: oinarrizko ideiak.— 151. Kon tzeptua eta ezaugarriak.— 152. Banantze eraentzaren hasiera: A) Ez kontzako itunen bidez eratzea; B) Epaileak emandako erabakiaren bidez eratzea.— 153. Banantze eraentzaren ordeztailetasuna.— §44. Ondasunen banantze eraentza antolatzeko printzipioak.— 154. Ti tulartasunak eta erantzukizunak bereizteko printzipioa.— 155. Ku deaketa bereizia.— 156. Eskuratze mekanismoa eta subrogazio erreala.— §45. Ezkontzaren zamei aurre egitea.— 157. Zamei aurre egiteko beharra.— 158. Zamei aurre egitean ezkontide bakoitzak izan behar duen partaidetza finkatzea.— §46. Ondasunen titulartasuna frogatzea.— 159. «Erkidegoaren aldeko presuntzio» deritzona.— 160. KZren 1442. artikuluko presuntzioa.

Hemezortzigarren gaia. PARTAIDETZA ERAENTZA ......................................................................... §47. Partaidetza eraentza: oinarrizko ideiak.— 161. Ezaugarriak.— 162. Kontzeptua.— §48. Jardunbidea.— 163. Banantze eraentzaren FAMILI ZUZENBIDEA

35


ordeztailetasuna.— 164. Likidazio eragiketak: A) Hasierako ondarea: zehaztapena; B) Amaierako ondarea: zehaztapena.— §49. Partaidetza eraentza azkentzea.— 165. Azkentze kariak.— 166. Irabazia zehaz tea eta eskubidea eguneratzea.

Hemeretzigarren gaia. EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZAK, FORU

ZUZENBIDEETAN ETA ZUZENBIDE BEREZIETAN .....................................................

§50. Ezkontzaren ondasun eraentza Bizkaian eta Araban.— 167. Oinarrizko printzipioak.— 168. Ezkontzako itunak: A) Eraentza ju ridikoa; B) Edukia; C) Osagai pertsonalak; D) Osagai errealak; E) Aldakortasuna; F) Ondasunen komunikaziopeko foru eraentza.— §51. Baylíoko Forua.— 169. Indarraldia.— 170. Ezkontzaren eraentza ekonomikoa, ondasunen komunikazio unibertsalekoa.— §52. Ezkon tzaren ondasun eraentza Aragoin.— 171. Oinarrizko printzipioak.— 172. Ezkontzako itunak: A) Edukia; B) Forma; C) Gaitasuna; D) Denbora eta aldarazpena.— 173. Ezkonsaria eta ezkonsariaren sina dura.— 174. Ezkontzaren lege eraentza edo Aragoiko erkidegoa: A) Ondasun erkideak; B) Bakarreko ondasunak; C) Erkidegoaren pasi boa; D) Erkidegoaren kudeaketa; E) Erkidegoa desegitea eta likida tzea; F) Ezkontzaren erkidego luzatua.— §53. Ezkontzaren ondasun eraentza Nafarroan.— 175. Oinarrizko printzipioak.— 176. Ezkon tzako itunak.— 177. Konkisten gaineko ezkontza sozietatea: A) Konkista ondasunak; B) Bakarreko ondasunak; C) Konkista sozieta tearen pasiboa; D) Konkista sozietatearen kudeaketa; E) Konkista so zietatea desegitea eta likidatzea; F) Ezkonsaria eta erresak.— §54. Ezkontzaren ondasun eraentza Katalunian.— 178. Oinarrizko prin tzipioak.— 179. Ezkontzako itunak.— 180. Ondasunen banantze eraentza.— 181. Eraentza bereziak: A) Ezkonsaria eta tenuta; B) Escreix edo ezkonhitzezko dohaintza; C) Aixovar eta cabalatgea; D) Tantumdema (KatZZKren 48. artikulua).— 182. Erosketak egitea, alargunaren mesederako itunarekin.— 183. Erkidego eraentzak: A) Erosketa eta hobekuntzen gaineko asoziazioa (KatZZKren 59. ar tikulua); B) Ondasun eta irabazien inguruko berdintasun ituna (KatZZKren 62. artikulua); C) Agermanament edo ondasunak erdiba natzeko ituna (KatZZKren 60. artikulua); D) Convinença edo mitja guadanyeria ituna (KatZZKren 61. artikulua); E) Partaidetza eraen tza.— §55. Ezkontzaren ondasun eraentza Balear Uharteetan.— 184. Oinarrizko printzipioak.— 185. Ezkontza itunak: A) Edukia;


B) Gaitasuna; C) Forma; D) Egilespen unea; E) Aldarazpena; F) Era gingabetasuna.— 186. Ondasunen banantze eraentza: A) Ezkontza zamei aurre egitea; B) Etxeko ostilamendua ezkontideei erdibana dagokielako presuntzioa; C) Ezkontide batek bestearen ondasunak ad ministratzea; D) Ezkontideen arteko kontratuak eta dohainekota sunaren aldeko presuntzioa; E) Ezkontideen arteko dohaintzak; F) Ezkonsaria; G) Ezkonsariaren gehikuntza edo excreixa. Hogeigarren gaia. SEMEALABATASUNA (I). SEMEALABATASUNA OROKORREAN ................................ §56. Semealabatasuna egitate gisa, harreman juridiko gisa eta egoera gisa.— 187. Errealitate biologikoa eta Zuzenbidea.— 188. Konstituzio printzipioak. Semealabatasunaren edukia.— 189. Katalu nian semealabatasunei buruz 1991ko apirilaren 27an emandako 7/1991 Legearen printzipio orokorrak.— 190. Semealabatasun mo tak.— §57. Eratxikipen eta legebideztaketa tituluak, eta semeala batasunaren froga.— 191. Oharbide orokorrak.— 192. Erregistroan egindako inskripzioa.— 193. Egoera edukitza.— §58. Semealaba tasun akzioak orokorrean.— 194. Motak.— 195. Aitatasuna (as katasunez) ikertzeko printzipioa eta froga abiaburu deiturikoa.— 196. Auzibidean zehar semealabaren pertsona eta berorren ondarea ba besteko neurriak.— 197. Legebideztaketa eta ordezkaritza.

Hogeita batgarren gaia. SEMEALABATASUNA (II). MOTAK ETA ZEHAZTAPENA ............................................................................................. §59. Ezkontzazko semealabatasuna.— 198. Kontzeptua eta ze haztapena.— 199. Amaren senarra aita delako presuntzioa.— 200. Aitatasuna zehaztea adostasunaren bidez.— 201. Ezkontzazko seme alabatasuna, gurasoen geroko ezkontzaren bidez.— §60. Ezkontzaz kanpoko semealabatasuna.— 202. Kontzeptua eta zehaztapena.— 203. Aintzatespena: A) Semealabatasuna aintzatesten duena; B) Aintzatetsitako semealabatasuna duena: a) Adin nagusikoaren seme alabatasuna aintzatestea; b) Adingabekoaren edo ezgaiaren semeala batasuna aintzatestea; c) Intzestuzko semealaben semealabatasuna aintzatestea; d) Hildakoaren semealabatasuna aintzatestea.— 204. Erregistro Zibileko arauen arabera tramitatu izan den espedientean emandako ebazpena.— 205. Epai irmoa (igorpena).— 206. Amaren gandiko semealabatasuna zehaztea, semealabatasun hori ezkontzaz kanpokoa denean.— §61. Intseminazio artifizialak eratorritako se FAMILI ZUZENBIDEA


mealabatasunaren zehaztapena.— 207. Intseminazio artifiziala eta semealabatasuna. LUTLren berezitasunak.— 208. Lagundutako ugal keta teknikak eta Konstituzioa: A) Gametoen dohaintzak duen ezezta kortasun mugatua; B) Post mortem ernalkuntza; C) Haziemailearen anonimotasuna, aitatasunaren ikerketa eta semealabatasunaren zehaz tapena; D) Emakumearen intseminazioa, emakume horrek bere kasa diharduenean. Hogeita bigarren gaia. SEMEALABATASUNA (III). ERREKLAMAZIOA ETA AURKARAPENA ..................................................................................................... §62. Semealabatasun akzioak.— 209. Kontzeptua eta motak.— §63. Erreklamazio akzioak. Semealabatasuna adierazteko akzioa.— 210. Kontzeptua. Semealabatasuna adierazteko akzioa.— 211. Ez kontzazko semealabatasuna erreklamatzeko akzioa, egoera eduki tzarik izan gabe.— 212. Ezkontzaz kanpoko semealabatasuna erreklamatzeko akzioa, egoera edukitzarik izan gabe.— 213. Errekla mazio akzioa, kontraesaneko semealabatasuna dagoenean: aurkarapen uziaren metaketa edo semealabatasunaren inguruko akzio misto dei turikoa.— 214. Erreklamazio akzioaren froga.— §64. Semealaba tasuna aurkaratzeko akzioak.— 215. Semealabatasuna aurkaratzeko akzioak orokorrean.— 216. Aintzatespena aurkaratzeko akzioa.— 217. Ezkontzazko semealabatasuna aurkaratzeko akzioa.— 218. (Ezkontzazko) amatasuna aurkaratzeko akzioa.— 219. Ezkontzaz kan poko semealabatasuna aurkaratzeko akzioa.— §65. Semealabatasun akzioak Katalunian eta Nafarroan.— 220. Semealabatasun akzioak Katalunian.— 221. Semealabatasun akzioak Nafarroan.

Hogeita hirugarren gaia. SEMEALABATASUNA (IV). ADOPZIOA...................................................... §66. Adopzioa.— 222. Kontzeptua.— 223. Bilakaera historikoa.— 224. Kode Zibilaren eraldaketa, 1987ko azaroaren 11ko Legearen bidez.— 225. Adopzioa Katalunian.— 226. Aragoiko Zuzenbide Zibi laren Konpilazioa.— 227. Nafarroako Foru Berria.— §67. Adopzio prozedura.— 228. Hasiera.— 229. Subjektuak: A) Zein subjektuk eman behar duen adostasuna; B) Zein subjektuk eman behar duen baiezkoa; C) Zein subjekturi entzun behar zaion.— 230. Prozedura amaitzea.— §68. Ondoreak, azkentzea eta Zuzenbide iraganko rra.— 231. Ondoreak.— 232. Azkentzea.— 233. Zuzenbide iragan korra, 1987ko azaroaren 11ko Legean.

52


Hogeita laugarren gaia. GURASO ETA SEMEALABEN ARTEKO HARREMANAK (I) ............................................................................................... §69. Guraso eta semealaben arteko harremanak.— 234. Oinarriz ko ideiak.— 235. Bilakaera: A) Erroma; B) Erdi Aroa; C) Ezkontza Zibilari buruzko 1870eko Legea; D) Kode Zibila; E) Maiatzaren 13ko 11/1981 Legea.— 236. Guraso eta semealaben arteko harremanak, guraso ahalgorik gabe.— §70. Guraso ahalgoa.— 237. Kontzeptua eta izaera.— 238. Ezaugarriak.— §71. Guraso ahalgoaren subjek tuak: titulartasuna eta egikaritza.— 239. Baterako titulartasuna eta egikaritza.— 240. Banakako titulartasuna, egikaritza eta jarduketa: A) Banakako titulartasuna; B) Banakako egikaritza; C) Banakako jar duketa.— 241. Aurkarakortasunari buruzko eraentza eta onustedun gainontzekoen babesa.— §72. Epaileak izendaturiko defendatzai lea.— 242. Izaera eta ezaugarriak.— 243. Epaileak izendaturiko de fendatzaileak noiz esku hartu behar duen, semealaba adingabekoen ordezkaritzan.— 244. Eraentza juridikoa: A) Defendatzailearen izen dapena; B) Defendatzailearen ahalmenak; C) Defendatzailearen kargua azkentzea.

Hogeita bosgarren gaia. GURASO ETA SEMEALABEN ARTEKO HARREMANAK (II) ............................................................................................ §73. Guraso ahalgoaren edukia.— 245. Muga orokorrak.— 246. Gurasoen eginbehar eta ahalmenak, esparru pertsonalean: A) Seme alabak jagotea; B) Semealabak eurekin izatea; C) Semealabei mantenua ematea; D) Semealabak heztea eta horiei osoosoko hez kuntza ematea.— 247. Semealaben eginbeharrak: A) Gurasoen esa nak egitea; B) Gurasoak errespetatzea; C) Famili zametan ekitatezko partaidetza izatea.— 248. Gurasoek semealabak ordezkatzea.— 249. Semealaben ondasunak administratzea: A) Gurasoen administraziotik kanpo utzitako ondasunak; B) Eraentza juridikoa; C) Fruituak era biltzea famili zamei aurre egiteko; D) Epailearen eskuhartzea.— 250. Semealaben ondasunak xedatzeko egintzak: A) Aurretiaz epailearen baimena behar duten xedatze egintzak; B) Salbuespenak; C) Epailea ren baimenari buruzko eraentza; D) Epailearen aurretiazko baimenik gabe gauzaturiko egintzen eragingabetasuna.— §74. Guraso ahal FAMILI ZUZENBIDEA


goaren gorabeherak eta berori azkentzea.— 251. Galtzea.— 252. Kentzea.— 253. Etetea.— 254. Berreskuratzea.— 255. Baztertzea.— 256. Azkentzea: A) Gurasoen nahiz semealabaren heriotza bera edo heriotza adierazpena; B) Emantzipazioa; C) Semealabaren adop zioa.— 257. Guraso ahalgo luzatua eta birdoitua: A) Kasuak; B) Eraentza; C) Azkentzea.— §75. Guraso eta semealaben arteko ha rremanak, foru legerietan eta legeria berezietan.— 258. Guraso eta semealaben arteko harremanak Aragoin: A) Aurrekariak eta oinarriz ko ideiak; B) Famili agintearen titulartasuna eta egikaritza; C) Famili agintearen edukia.— 259. Guraso ahalgoa Nafarroan: A) Aurrekariak; B) Titulartasuna, egikaritza eta jarduketa: a) Titulartasuna; b) Egika ritza; c) Banakako jarduketa; d) Guraso ahalgopeko pertsonak; C) Epaileak izendaturiko defendatzailea; D) Edukia: a) Eduki pertsonala; b) Ordezkaritza; c) Administrazioa; d) Gozamena; e) Xedatze egin tzak; E) Gorabeherak eta azkentzea: a) Kentzea; b) Baztertzea; c) Az kendu, birsortu, luzatu eta birdoitzea.

Hogeita seigarren gaia. BABES ERAKUNDEAK (I). IDEIA OROKORRAK ...........................................

62

§76. Babes erakundeak.— 260. Sarrera.— 261. Eraldaketaren oina rrizko printzipioak.— 262. Tutoretzaren arauketa Katalunian.— §77. Babes kargu guztiei orokorrean aplikatu behar zaien eraentza.— 263. Babestu beharreko subjektuak eta babes organoak.— 264. Ba bes karguen derrigorrezkotasuna eta desenkusa: A) Desenkusa kari ak; B) Kargu egikaritzatik desenkusatzeko eskabidearen prozedura eta eraentza.— 265. Babes zereginen egikaritza: A) Babespekoa jagotea; B) Babespekoari mantenua ematea; C) Babespekoaren ondasunak ad ministratzea; D) Babespekoa ordezkatzea.— 266. Babes zeregin ba tzuk egikaritzean dauden debekuak.— 267. Babes karguaren titularrak jaso dezakeen kalteordaina.— 268. Babes karguak Erregistro Zibilean inskribatzea.

Hogeita zazpigarren gaia. BABES ERAKUNDEAK (II). BABES ZEREGINAK. TUTORETZA .................................................................................................... §78. Tutoretza.— 269. Tutoretzapean egon behar diren subjektuak.— 270. Tutoretza eragin eta eratu behar duten subjektuak.— 271. Tes tamentuan nahiz agiri publikoan gurasoek egiten dituzten xedapenak,


semealaben tutoretzari buruz.— 272. Adingabekoei edo ezgaituei dohaintzan emandako ondasunen administratzailea.— 273. Tutore izendatua izateko gaitasuna eta ezdoitasun kariak.— 274. Pertsona juridikoak tutore izatea.— 275. Tutorearen hautespena eta izenda pena.— 276. Zein kasutan izendatu behar diren bi pertsona aldi berean tutore.— §79. Tutoretzaren egikaritza.— 277. Tutoretza eginkizunen hasiera eta garapena: A) Karguaz jabetzea; B) Tutorearen betebeha rrak, kargua egikaritzen hasi baino lehen; C) Tutorearen eginkizunak; D) Tutorearen egintzen artean, epailearen baimenarekin burutu behar direnak; E) Tutoreak ordainsaria jasotzeko duen eskubidea.— 278. Tutorea kargutik enkaitzea.— 279. Tutoretza azkentzea.— 280. Kar gua amaitzean, kontuak ematea.

Hogeita zortzigarren gaia. BABES ERAKUNDEAK (III). BABES ZEREGINAK (JAR.) .............................................................................................................. §80. Kuradoretza.— 281. Sarrera.— 282. Kuradoretzapeko subjektu ak eta kuradoretzaren objektua: A) Adingabeko emantzipatuak; B) Zarrastelkeri adierazpena euren gain dutenak; C) Ezgaituak.— 283. Eraentza juridikoa.— 284. Kuradorearen eskuhartzerik gabe buru tutako egintzen baliozkotasuna: A) Akzioa jartzeko legebideztaketa aktiboa dutenak; B) Akzioa egikaritzeko epea.— §81. Epaileak izen daturiko defendatzailea.— 285. Sarrera.— 286. Defendatzailea izendatzeko lege kasuak.— 287. Epaileak izendaturiko defendatzai learen eraentza juridikoa.— §82. Egitatezko zaintza.— 288. Sarre ra.— 289. Egitatezko zaintzaren egoera: ondorio juridikoak eta haren eraentza juridikoa.— §83. Adingabekoen zaintza eta harrera.— 290. Erakunde berrien oinarrizko printzipioak eta esangura.— 291. Babesik ez duten adingabekoen gaineko tutoretza, hori erakunde pu blikoen esku dagoenean.— 292. Adingabekoen gaineko zaintza, hori erakunde publikoen esku dagoenean.— 293. Zaintzaren egikaritza.— 294. Adingabekoaren harrera.

Eranskina ..............................................................................................................

LXXXII (Itzultzaileen oharra: eranskin honetan euskaratu dira, osoosorik zein zati batez, gaztelaniazko liburuaren azken argitalpenaz geroz FAMILI ZUZENBIDEA

I–


tik beronen autuei dagozkien eta gure iritziz oinarrizkoen diren le ge aldaketa nagusien testuak.)


Lehenengo gaia FAMILIA ETA FAMILI ZUZENBIDEA Laburpena: §1. Familia.— 1. Famili kontzeptua.— 2. Senidetasuna: A) Odol bidezko senidetasuna; B) Ezkontza bidezko senidetasuna; C) Adopzio bidezko se nidetasuna.— 3. Familia eta Konstituzioa.— 4. Famili taldearen auto nomia.— §2. Famili zuzenbidea.— 5. Kontzeptua.— 6. Famili taldea eratzeko moduak.— 7. Egitatezko familiak: A) Lege xedapenak; B) Ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko arazoa; C) Subrogazioa, Erren tamenduei buruzko zuzenbidean; D) Gizarte Segurantzak emandako es kubideak.

§1. FAMILIA 1. Famili kontzeptua Familiari buruzko kontzeptu finkorik ez dago. Gizarte mota eta aldia zein izan, eta horren araberakoa da sistema juridiko bakoitzak familiari buruz bar neratzen duen kontzeptua. Sarritan, juristek identifikatu ohi dituzte famili kontzeptua eta Famili zuzenbideak arautzen duen objektua; dena den, Famili zuzenbideak ez ditu arautzen gizartean era daitezkeen famili harreman mota guztiak. Arean bere, famili harremanak bi modutan itxura daitezke: ondore juri dikoen iturri huts legez edota arauketa zehatz baten baldintza gisa. Lehenda biziko kasuan, ondore juridikoa zehazteko abiapuntua da familia; esaterako, kausatzaileak dituen senideen artean ab intestato oinordekoak izendatze ko, edota familiaren mesedetan nekazaritzako ustiategia pro indiviso irauna razteko (KZren 1056. art.). Bigarren kasuan, berriz, familiak berak arau juridikoak sortzen ditu; horixe gertatzen da, hain zuzen ere, KZren 67. art.aren kasuan, manu horrek famili lotura FAMILI ZUZENBIDEA


arautzen duenean. Familiari buruzko kontzeptua historian zehar aldatu izan da; gainera, kontzeptu hori erlatiboa da, hots, ez da erabatekoa. Bada, sistema juridiko bakoitzak kontzeptu bat barneratzen du familiari buruz eta kontzeptu ho rrek egundoko garrantzia du juristentzat; izan ere, juristek aintzakotzat har tu behar dute kontzeptu hori, hiritarrei aplikatuko zaien arauketa aztertzeko orduan. Gaur egun, familiaren kontzeptua murriztu egin dela antzeman daiteke: lehen, familiaren inguruko ulerkera zabala zen eta orain, ordea, ulerkera hori hertsia da. Ildo horretatik, lehen, famili kontzeptuak bere barruan hartzen zi tuen oin bereko senide guztiak, eta ulerkera zabal hori gizarte egitura jakin batzuetan agertu zen. Familiari buruz egun dagoen kontzeptura biltzen dira, aldiz, bikotea eta horren ondorengoak bakarrik, hau da, guneko familia. Adibide gisa, ulerkera zabalari dagozkio autonomi erkidegoetako zuzenbide zibilek arauturiko erakunde batzuk, berbarako, ArZZKren 20. art.an arautu takoa; ulerkera hertsia baitaratzen du, aldiz, KZren 70. art.ak. Nolanahi den ere, ezin esan daiteke egungo antolamendu juridikoek famili mota bakarra aipatzen dutenik; erabili ere, familiari buruzko ulerkera zabala erabili izan da ab intestato oinordekoak zehazteko, ezkontzaren eragozpenak sailkatzeko (KZren 47 eta 178. art.ak) eta Gizarte Segurantzari buruzko arau zehatz ba tzuk emateko. Famili kontzeptuaren murrizketarekin batera, familiaren gizarte kontzep tua ere aldatu egin da eta aldaketa hori hiru ardatz hauetan oinarritzen da: —Estatuaren esku geratu dira familiaren ardurapean zeuden laguntza es parru nagusiak, adibidez, hezkuntza. —Familiak lehen betetzen zuen ekoizpen zeregina murrizturik geratu da: lehen, familia ekoizpen gunea zen; orain, ordea, kontsumo gunea. Horren in guruan, oso adierazgarria da gaur egun ezkontzaren zamei aurre egiteko sis


tema arautzea. —Taldearen barruan, garrantzi handiagoa eman zaie gizabanako ba koitzaren interesei. Bada, familiaren interesari buruzko ulerkera berrian, be harbeharrezkoa da gizabanakoen oinarrizko eskubideak gogoan izatea. EKren 32 eta 39. art.etara bildurik dauden arauek aditzera ematen dute Konstituzioak barneratzen duen famili kontzeptua. Arauok bi printzipio adie razten dituzte: bata, berdintasun printzipioa, ezkontideen arteko harremanen oinarrian izan behar dena eta, bestea, gizarteak familiari zor dion babesa. Ho rregatik, familiaren babesa zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren egituran oinarritzen da; familiak berak laguntza eman behar die bere kideei eta, horrela ez bada, estatuak bereganatu behar ditu laguntzako eginkizun ho riek. Ildo horretan, estatuak, batetik, familia babesten du Gizarte Segurantza sistemen bidez; eta, bestetik, gizabanakoei laguntza betebeharrak ezartzen dizkie (hala nola, senideen artean mantenua emateko betebeharra, banan tze/dibortzioaren zioz pentsioak ematekoa etab.). Horrek guztiak ageriageri an jartzen du Espainiako sistema mistoa dela. 2. Senidetasuna Familiaren inguruko kontzeptu zabalari senidetasun deritzo. Senideta sunak bere barruan hartzen ditu bi pertsonen arteko harremanak, pertsona horiek elkarri lotuta daudenean oin bera izatearen ondorioz (odol bidezko senidetasuna), ezkontzaren ondorioz (ezkontza bidezko senidetasuna) edota adopzioaren ondorioz. Orokorrean, senidetasunak ez du berez ondore juridikorik sortzen; aitzi tik, ondore horiek izan daitezen, legeak senidetasuna aipatu eta horri kasuan kasuan egokiak diren ondoreak eratxiki behar dizkio (tutoretza, FAMILI ZUZENBIDEA


ab intestato oinordetza, delitu zehatzak Zuzenbide tipoaren barnean sartzea, ulerbidez, guraseraitea etab.). Senidetasuna molde desberdinez sailka daiteke, senidetasun horrek duen jatorriaren arabera. A) Odol bidezko senidetasuna Senidetasun mota hori oin beretik datozen pertsonen artean sortzen da (gurasoak, aitona/amona eta abar). Horren barruan, senidetasuna zuzenekoa da, pertsona batzuk besteen ondorengo direnean (KZren 916. art.); horretan ere, bigarren bereizketa bat egin daiteke, aurrekoenganako lerroa eta ondo rengoenganakoa kontutan hartuta (KZren 917. art.). Edu berean, odol bidezko senidetasuna albokideenganakoa izan daiteke, pertsonak elkarren ondorengo izan ez arren, horien aurreko senidea berbera denean; hori gertatzen da, ulerbidez, nebaarreben kasuan (KZren 916 eta 918. art.ak). B) Ezkontza bidezko senidetasuna Horixe da ezkontzak sortarazten duen senidetasun mota. Ikusmolde ju ridikoari helduta, ezkontideen artean sortutako senidetasuna kontutan hartzen da, ab intestato oinordekoak (KZren 943. art.) eta ezkontide absentearen or dezkaria (KZren 184.1. art.) izendatzeko. C) Adopzio bidezko senidetasuna Hori berori da adoptatuaren eta adopziohartzaileen artean, eta haren eta adopziohartzaileen familiaren artean sortzen den senidetasuna. KZren 178. art.aren aginduz, adopzioaren bidez hautsi egiten dira adoptatuaren eta bera ren jatorrizko familiaren arteko famili loturak; alabaina, artikulu horrek ez du famili loturarik ezartzen, adoptatuaren eta adopziofamiliaren artean. Edozein modutan ere, KZren 108.2. art.ak


semealaba guztien arteko berdintasuna ezartzen du, semealabatasun mota kontutan izan gabe. Manu hori aintzat hartuta, esan daiteke adopzioak senidetasuna sortzen duela, adoptatuaren eta adopziohartzaileen artean, bai eta haren eta adopziohartzaileen familiaren artean ere. 3. Familia eta Konstituzioa Konstituzioak famili mota zehatz bat babesten du, alegia, garai histo riko zehatz batean izan den famili mota. Edonola ere, horrek ez du esan nahi konstituzio arauketaren babesik gabe geratzen direnik ohiko moduan eratu ez diren beste famili mota batzuk edo garai historiko zehatz batean izan be har diren ezaugarriak betetzen ez dituzten familiak. Horrenbestez, familiaren kontzeptua zerbait aurrejuridikoa dela baiezta daiteke. EKren 32 eta 39. art.ei buruzko proiektuen inguruan Parlamentuan bertan izan ziren eztabaidetatik ondorioztatzen denez, konstituziogileek familia eta ezkontza bereizi zituzten eta ez zuten Konstituzioan sartu familiaren kontzep tu naturala. Azken buruan, Konstituziora bildutako sistemaren oinarria kultur kontzeptua da, kontzeptu ireki eta anitza, kasuankasuan izan daitezkeen gi zarte beharrizanei egokitzeko modukoa. Hori dela bide, esan dezakegu Kons tituzioak ez duela ematen familiari buruzko kontzepturik; legeak gai horri buruzko alde desberdinak arautu besterik ez du egiten eta, horretarako, aldian aldiko kulturari lotuta dagoen gizarte aurrekontzeptua hartzen du abiapun tu gisa. Hori guztia aintzat harturik, ondorio hauek atera daitezke: 1. Familia ez da estatu antolaketaren osagaia, estatuak familia kontrola tzeko interesa badu ere. 2. Familiak ez du legez gaindiko baliorik, alegia, familiaren alde des berdinei buruzko arauketa zehatzaren gaineko baliorik. Ideia hori begibistan jartzen da, nola Konstituzioan, hala arau zehatzetan. FAMILI ZUZENBIDEA


Horretara, familiak ez du eskubide autonomo eta lokaberik, familiakideen gain. 3. Aurrerago esan dugunez, Konstituzioak familiari buruz kontzeptu ire kia barneratzen du eta ez dio inondik inora lehentasunik ematen ezkontza bidezko familiari. Ildo horretatik, EKren 39. artikuluak ez ditu babesten ez kontzaren zioz eratutako familiak bakarrik. 4. EKren 10, 14, 32 eta 39. artikuluetan daude jasota familiari buruzko arauketa eratu behar duten oinarrizko irizpideak. 4. Famili taldearen autonomia Familia ez da, izatez, talde berezia eta ez du nortasun independenterik, bere kideei begira (esaterako, otsailaren 20an emandako 45/89 KAE, 7. OJ). Horregatik, esan daiteke familiak ez duela autonomiarik bere kideei begira. Bide beretik, ondokoa aldarrikatzen da: ezkontideek eskubide eta eginbehar berberak dituzte (EKren 32 eta KZren 66. art.ak); ezin daiteke semealaba tasunaren ziozko bereizkeriarik egin (EKren 14 eta 39.2. art.ak, eta KZren 108. art.); eta, azkenik, semealabek eskubidea dute gurasoei mantenua es katzeko, kontutan izan gabe semealabatasun mota eta semealaba horiek gu rasoekin bizi diren ala ez (EKren 39.3. art., eta KZren 111.4, 154, 143, 92 eta 93. art.ak). Hor adierazitakoa aintzat hartuta, gatazkak sortzen badira famili interesaren eta familiako kide baten interesaren artean, azken horren interesa nagusitzen da, interes hori ez bada oinarritzen erreklamazioa egiten duen fa miliakidearen nahiera hutsean. Hortaz, familiakide batek Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideak egikaritzen baditu, familiak ez du autonomiarik; haatik, kide horrek egika ritzen dituen interesek ez badute konstituzio kategoriarik, familiaren intere sa nagusitzen da. Hori gertatzen da, konstituzio sisteman familia tresna gisa itxuratu delako, hain zuzen ere, familiako kideen oinarrizko eskubideen egi


karitza errazteko tresna gisa. ยง2. FAMILI ZUZENBIDEA 5. Kontzeptua Familiaren alde zehatzek garrantzi publikoa dute eta estatuak alde horiek arautzen ditu, Famili zuzenbidearen arauetan oinarrituz. Arau horiek, oroko rrean, aginduzkoak dira, eta legeria arruntean islatzen dituzte familiari buruz ko konstituzio printzipioak. Famili zuzenbidearen arauak, izatez, aginduzkoak dira (ikus 120/84 KAE eta AGk 1978ko uztailaren 15ean emandako epaia); bestela esateko, ez dira eskuemaileak. Horren ondorioz, ezin zaie ukorik egin arau horiek ezartzen dituzten eskubide eta eginbeharrei; eskubide eta eginbeharrok eskualdaezi nak dira eta eginkizun zehatz bat betetzeko ematen dira. Bada izan Famili zuzenbideari berez dagokion kontzeptu bat: ahalgoa. Subjektu bati (gurasoari, tutoreari) beste subjektu baten gain (adingabeko semealabaren zein ezgaituaren gain) eratxikitzen zaion ahalmena da ahal goa; subjektu bat ahalgopean jartzen da, bere mesederako eta ahalgo horrekin lortu nahi diren babes helburuen betepena ahalbideratzeko. Hori dela medio, ahalgoa ematen da eginkizun zehatz bat betetzeko: famili interesa zaindu eta betetzeko, hain zuzen. 6. Famili taldea eratzeko moduak Esan berri dugunez, Famili zuzenbidearen arauak aginduzkoak dira. Aginduzkotasun horrek eraentzen ditu famili taldea eratzeko moduak ere. Orobat, estatuak famili gisa eratutako taldeak babestu behar ditu eta, EKren 39. art.ak aipatzen duen babesa eman ahal izateko, estatuak jakin behar du zeintzuk diren modu horretan eratu diren taldeak. Familiaren eredu finkorik ez badago ere, familia eratzeko moduak badu garrantzirik antolamendu juri FAMILI ZUZENBIDEA


dikoan. Horixe aintzatetsi du Konstituzio Auzitegiak, besteak beste, abendua ren 22ko 268/88 eta azaroaren 15eko 184/90 epaietan, eta gai berberaren inguruan eman dituen gainerakoetan, bai eta 157/87 eta 788/87 autoetan ere. Erabaki horietan guztietan, ondorio hau ezartzen da: ezkontza bidezko fami lia eta ezkontzaz kanpokoa ÂŤez dira errealitate baliokideakÂť, hala eta guztiz ere, Konstituzioaren ikusmiratik ez dago inolako eragozpenik, beste modu batera eratu diren batasunei ondoreak eratxikitzeko. Hortik bi ondorio desberdin atera daitezke: batetik, familia guztiak mo du berean babestu behar dira; eta, bestetik, gaur egun antolamendu juridikoak aintzatesten dituen eskubideak izateko, familia eratu behar da estatuak aldez aurretik zehaztu duen moduan, hau da, ezkontza bidez. Hortik atera daiteke egungo sisteman ez dagoela autonomiarik, legeak arautu ez duen formaren bat erabiliz familiak eratzeko; halakorik eratuz gero, familia horrek ez du izango berari dagokion babesik. 7. Egitatezko familiak Bi kasu hauetan eratzen da egitatezko familia: lehenik eta behin, legeak familia eratzeko ezartzen duen sistema (ezkontza) erabili ez denean; eta, bi garrenik, familiako kideak sexu berekoak direnean. Gai horren inguruan agertzen den arazorik garrantzitsuena da jakitea egoera horiek zernolako ondoreak dituzten sistema juridikoaren arabera, ba tik bat, ezkondurik ez dauden bikote heterosexualei begira. Bistakoa denez, ezin da berdintasun printzipioa oinarritzat hartu, famili mota horiek ezkontza bidezko familiek duten tratu bera izan dezaten (oinarrian, 184/1990 KAE). Tratu berdintasun horren aldeko argudio gisa aipatu dira, dela Konstituzioak aintzatetsitako erlijio askatasuna, dela nortasunaren garapen askeari zor zaion babesa, EKren 10. art.aren aginduz. Konstituzio Auzitegiak argudio horiek baztertu baditu ere, auzitegi horren iritziz, Espainiako konstituzio sistemak ez du debekurik ezartzen, sexu desberdineko bikoteek eratzen dituzten egita


tezko familiak aintzatesteko, familia horiek konstituzio sistematik kanpokoak izan arren. Edonondik begira dakiola ere, senideen arteko harremanen artean, bi mo ta bereiz daitezke, horien arauketa desberdina delako: 1. Harreman bertikalak edo hierarkikoak. Horiek gurasoen eta semeala ben arteko harremanak dira, bai eta semealaben eta euren gurasoen senideen artekoak ere. Horrelako kasuetan, gizabanakoen borondateak ez du autono miarik, horrelako harremanak itxuratzeko: semealabatasuna gauzatzen den unetik, horrek ondorioak sortzen ditu, gizabanakoen autonomiaren gain loka be. EKren 39.3. art.aren ondorioak KZren 111.4, 92 eta 154. artikuluetan zehazturik daude; arau horiek mota horretako harremanak itxuratzen dituzte, kontutan izan gabe ezkontzarik izan den ala ez (ikus, adibidez, KZren 155. art.an xedatutakoa). 2. Harreman horizontalak edo maila berean dauden pertsonen arteko harremanak: horiek bikotea osatzen duten kideen arteko harremanak dira, berbarako, ezkontzaren ondasun eraentza, mantenua edota Gizarte Seguran tzaren pentsioak. Kasu horietan, ez da agertzen lehentxoago aipatu dugun sistemarik; izan ere, harreman horietan ez da ahulenen interesik babesten eta, harremanok adin nagusikoen artean eratzen direnez gero, pertsona horiek as katasunez erabaki dezakete ezkontzarik ez egitea. Harreman horiei aplikatzen zaie eurok eratzeko moduaren araberako arauketa. Gisa bertsuan, Famili zuzenbidearen bi aldeak (semealabatasuna eta bi kotea osatzen duten kideen arteko harremanak) eraentza desberdinen menpe daude, helburu desberdinak betetzeko: berdintasun printzipioak eraentzen du semealabatasuna (EKren 14. art.) eta askatasun printzipioak eraentzen ditu, ordea, bikote harremanak. Bigarren horretan, harremanak eratzeko moduak eratortzen du bikotearen estatusa. Askatasun printzipio hori dela bide, balioz kotzat jo behar dira egitatez elkarrekin bizi diren bikoteek FAMILI ZUZENBIDEA


egindako itunak (besteak beste, AGk 1992ko maiatzaren 18an eta 1993ko otsailaren 18an emandako epaiak). Itun horietan arautzen dira, gehienbat, egitatezko batasun horren ondorio ekonomikoak; itunotan ezin da sartu, ostera, oinarrizko esku bideen aurkako hizpaketarik. Ondorenez, itun horien arabera erabaki behar dira ezkontzaz kanpoko batasunen ondorio ekonomikoak. Edozein modutan ere, horrek ez du esan nahi egitatezko bikoteen harre manek arauketarik ez dutenik; gainera, auzitegien jurisprudentziak ondoreak eratxiki dizkie egoera horiei. A) Lege xedapenak KZk egitatezko elkarbizitza aipatzen du 101.1 eta 156.5. art.etan. Aza roaren 11ko 21/87 Legearen 3. xedapen gehigarriaren zioz, egitatezko bikote ek, hau da, «ezkontideek dituzten afektibitateharreman berberen bidez eta modu iraunkorrean batutako» bikoteek, semealabak adopzioan har ditzakete. Lagundutako Ugalketa Teknikei buruz azaroaren 22an emandako 35/88 Le gearen arabera, ezkondu gabeko bikoteek ere teknika horiek erabil ditzakete. Bestalde, delituaren ziozko erantzukizuna astundu edo arintzeko, ZKren 11. artikuluak berdinetsi egiten ditu ezkontzaz kanpoko elkarbizitza eta ezkontza ko elkarbizitza, laidotua bada «delitugileari modu iraunkorrean edo antzeko afektibitateharremanen bidez loturik dagoen pertsona»; era berean, ZKren 18. artikuluak delitugilearen estaltzailea erantzukizunetik askatzen du kasu horietan. EBLOren 391. art.ak dioenez, magistratuak euren artean ezkondurik edo «antzeko egitatezko egoeran» baturik badaude, ezin dira aldi berean Sala bereko kide izan. Azkenik, uztailaren 7ko 30/81 Legearen 10. xedapen gehi garriko 2. idazatiak ezarri duenez, «gaur arte indarrean egon den legeriak eragotzita, ezkondu ezin izan diren pertsonak ezkonduta bezala bizi izan ba dira eta lege hau indarrean jarri baino lehen horietako bat hil bada, besteak eskubidea du lehenengo idazatian aipatzen diren onurak izateko» (Gizarte Se


gurantza). B) Ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko arazoa Eztabaidatu izan da egitatezko bikoteek ezkontza eraentzarik duten ala ez. Arazo hori antzinako lurralde eta probintzi entzutegien jurisprudentzian sortu zen: kasu batzuetan, isilbidezko itunetan oinarrituz, alegia, gaur egun zilegiak diren isilbidezko itunetan oinarrituz; eta beste batzuetan, aldiz, ez kontza sistema analogiaz aplikatuz (ikus Kordobako PEk 1986ko apirilaren 21ean, Valentziako LEren 1. Salak 1987ko ekainaren 3an, Mallorcako Pal mako LEk 1987ko ekainaren 1ean, Bartzelonako LEren 3. Salak 1988ko azaroaren 21ean eta, era berean, Bartzelonako LEk 1989ko otsailaren 15ean emandako epaiak). Arazo hori, zenbait kasutan azaldu izan da Auzitegi Gore nean ere. Egitatezko bikoteak dituen ondasunen likidazioari irabazpidezko sozietatearen antzeko arauak aplikatzeko, auzitegi horretan ondokoak erabili izan dira argudio gisa: batetik, irabazien sozietate unibertsalik badela, hau da, ondasunen isilbidezko erkidegorik badela; edo, bestetik, irabazpidezko so zietateari buruzko arauak analogiaz aplikatu behar direla, egitatez elkarrekin bizi direnek elkarbizitza bitartean izan dituzten harreman ekonomikoak liki datzeko. Nolanahi den ere, hor goian azaldu ditugun sozietateei buruzko arauak ezin dira aplikatu, egitatezko elkarbizitzaren ondare ondoreak likidatzeko. Auzitegi Gorenak lehen aipatu argudioak behin eta berriz baztertu ditu, hauxe adieraziz: 1. Sozietate unibertsalaren helburua irabaziak banatzea da; baina, ho rretarako, dirua, ondasunak edo industria erkidegoan jarri behar dira derrigor. Ondasun zehatz batzuen gaineko banakako sozietatea, aldiz, era daiteke, so zietate horrek betetzen baditu mota horretako sozietateek izan behar dituzten baldintzak (AGk 1993ko otsailaren 18an emandako epaia); 2. AGk ez du onartzen erkidegoaren isilbidezko eraketa FAMILI ZUZENBIDEA


(AGk 1992ko urriaren 21ean eta abenduaren 11n, eta 1993ko otsailaren 18an eta uztailaren 22an emandako epaiak). Erkidegoa eratzeko ituna berariazkoa izan behar da. 3. Irabazpidezko sozietatearen arauak ezin dira analogiaz aplikatu. Kode Zibilaren 4.1. art.ari helduta, arauturik gabe dagoen kasu bati horren antzeko kasuari buruzko arauak aplikatzeko, bi kasuok berberak izan behar dira eta egitatezko bikotearen eta bikote ezkonduaren egoerak ez dira berberak (AGk 1993ko uztailaren 22an emandako epaia). 4. Bestalde, Auzitegi Gorenak onartu izan duenez, egitatezko elkarbizi tzaren ondorioz harremanen alderdi bat modu ezzuzenean aberastu egin bada, txirotu den alderdiak kalteordaina erreklamatzeko eskubidea du. Hori berori onartu zuen AGk, 1992ko abenduaren 11n emandako epaian. Epai ho rren arabera, «auzijartzailea txirotu egin da, ez zaizkiolako ordaindu, batetik, demandatuaren gizarte harremanak zaintzen egin duen lana eta, bestetik, demandatuaren etxean egin duena; bis takoa da Martínez andereak egindako zaintza nahiz lanaren eta Biern jaunak jasotako onuraren arteko lotura». Eta hori gertatzen da, «antolamendu juridikoak ez duelako zehazten ezkontzaz kanpoko elkarbizitza delaeta elkarbizitza hori dutenen artean zaintza betebeha rrik dagoen ala ez, euren lan edo gizarte harremanetan, etxeko bizitzan eta abarretan».

C) Subrogazioa, Errentamenduei buruzko zuzenbidean AGk 1960ko urriaren 13an emandako epaian ez zuen onartu errentaria botatzeko kari gisa, errentari hori bere emaztea ez zen beste emakume batekin bizi izatea; agerikoa denez, AGk emakume horri ez zion subrogazio eskubi derik eman. Bartzelonako LEk, aldiz, 1989ko maiatzaren 17an emandako epaian, eskubide hori aintzatetsi zion errentariarekin ezkondurik ez zegoen pertsona bati. Konstituzio Auzitegiak arazo horri behin betiko konponbidea eman zion 222/1992 epaian, epai hori 6 eta 47/1993


epaiekin osatzen dela. Hor aipa tutako epaietatik lehendabizikoak HELren 58.1. artikulu zaharraren inguru ko konstituzioaurkakotasun arazoa erabaki zuen. Artikulu horrek, etxebizitza errentamenduetan, subrogazio eskubidea ematen zion alargunari eta ez, or dea, more uxorio kideari. KAk xedapen hori Konstituzioaren aurkakoa zela adierazi zuen. KAren aburuz, ezkontza bidez eratutako familien eta ezkontzaz kanpo eratutakoen artean ezberdintasunak badira ere, horrek ez du eragoz ten legeak azken horiek babestea; gainera, errentamenduen esparruan, sub rogazioa «printzipio artezkari zehatz bat gauzatzeko modua da, espainiarrek etxebizitza egokia lupertzeko eskubidea dutela adierazten duen printzipioa, hain zuzen (EKren 47. art.)… Lege gileak subrogazio eskubidea xeda dezake, baina, behin eskubide hori emanez gero, horrek ezin dio kalterik eragin berdintasun printzipioari, ezta EKren 47. art.an agindutakoari ere».

Horregatik, HELren 16.1.b) art.aren arioz, errentariarekin bizi den sub jektua haren egoera juridikoan subroga daiteke, azken horren joera sexuala kontutan izan gabe. Kasu horretan ere, elkarbizitzak bi urtetan iraun behar du gutxienez; baina bikoteak ondorengorik izan badu, nahikoa da elkarbizitza hutsa, subrogazio eskubidea izateko. D) Gizarte Segurantzak emandako eskubideak Gizarte Segurantzaren Idazkaritza Nagusiak 1984ko abenduaren 29an emandako ebazpenean erabaki zuenez, «osasun laguntza lortzeko eskubidea ren titularrarekin bizi den pertsonari laguntza hori emango zaio salbuespenez, azken hori ezkontide izan gabe ezkondu gisa bizi bada eskubidearen titu larrarekin, bai eta haren semealabei ere, bikotearekin batera bizi badira». Edozelan ere, pertsona horri ez zaio aintzatetsi alarguntasun pentsiorik (aza FAMILI ZUZENBIDEA


roaren 15ean emandako 184/1990 KAE eta baterakoak diren beste batzuk). BIBLIOGRAFIA Atal honetan jorratutako gaiari buruz, ondoko lanak kontsulta daitezke: BER COVITZ, «Las parejas de hecho», Aranzadi civil, 1. zk., 1992ko iraila, 13. or., eta AGk 1993ko otsailaren 18an emandako epaiari buruzko iruzkina in CCJC, 31, 221. or.; BESSONE, Voz Famiglia, Enciclopedia del Diritto, XVI. liburukia, Milan, 1987; BLANCO PÉREZ RUBIO, Parejas no casadas y pensión de viudedad, Madril, 1992; CARRERA, Famiglia e assistenza, Bo lonia, 1984; DÍEZPICAZO, Familia y derecho, Madril, 1984; HARVARD LAW REVIEW, The Constitution and the Family, 96. liburukia, 6. zk., 1980, 1283. or. eta Sexual orientations and the Law, 102. liburukia, 1989, 7. zk., 1511. or.; LACRUZ, Convivencia «more uxorio»: estipulaciones y presun ciones, Centenario del Código civil (1889–1989), I. liburukia, Madril, 1990, 1061. or.; MIRALLES GONZÁLEZ, «A propósito de la STC 222/1992, de 11 de diciembre. Las relaciones de hecho. Una lectura civil», RJC, 3. zk., 1993, 675. or.; PANTALEÓN, ¿Derechos sucesorios del compañero o compañera en la Compilación del Derecho Civil de Cataluña?, Materials de les III Jor nades de Dret català a Tossa, Tossa de Mar, 1984, 151. or.; ROPPO, Il giudice nel conflictto coniugale. Bolonia, 1981; ROCA I TRÍAS, Familia, fa milias y derecho de familia, ADC, 1990, 1055. or.; VALPUESTA, R., Co mentario a la STS de 22.7.1993, CCJC, 33, 981. or. Famili zuzenbideari buruz, ondoko lan orokorrak kontsulta daitezke: GARCÍA CANTERO, Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, II. libu rukia, 42.etik 107.era arteko art.ak, Madril, 1982; LACRUZ BERDEJO, SANCHO REBULLIDA, LUNA SERRANO, DELGADO ECHEVERRÍA eta RIVERO, El nuevo régimen de la familia, I. liburukia, Matrimonio y divorcio, Madril, 1982; LACRUZ BERDEJO eta SANCHO REBULLIDA, Elemen tos de Derecho civil IV. Derecho de familia, Bartzelona, 1990, 3. argitaraldia; VEGA SALAPEREDA, Derecho de familia, Bartzelona, 1994; ZENBAIT AUTORE, Matrimonio y divorcio. Comentarios al nuevo título IV del Libro I del Código civil, Lacruz Berdejok koordinatuak, Madril, 1982, eta Comen tarios a las reformas del Derecho de familia, Madril, 1984 Lan horiek ez dira berriro aipatuko eurei dagozkien kapituluetan, baina kontsul tatu behar dira informazio hobea eduki ahal izateko.


Bigarren gaia FAMILIAREN INGURUKO OINARRIZKO HARREMANAK: MANTENUA Laburpena: §3. Senideen arteko mantenu betebeharra.— 8. Kontzeptua.— 9. Baldintzak: A) Mantenuhartzailearen eta mantenuemailearen arteko se nidetasuna; B) Mantenuhartzailearen beharrizan egoera; C) Mantenu emailearen ahalbide ekonomikoa.— 10. Oinarria.— §4. Mantenu zorra. Kontzeptua eta ezaugarriak— 11. Kontzeptua.— 12. Ezaugarriak: A) Bereberezko betebeharra; B) Betebehar eskualdaezina; C) Elkarrekiko betebeharra; D) Betebehar preskribaezina.— 13. Mantenua emateko be tebeharra duten pertsonak.— 14. Mantenuhartzailea.— 15. Edukia.— 16. Zenbatekoa.— 17. Sorrera eta betepen erak.— 18. Azkentzea.— 19. Beharrizan egoerak erakartzen ez duen mantenua.

§3. SENIDEEN ARTEKO MANTENU BETEBEHARRA 8. Kontzeptua Bizitzarako eskubideak berez dakar, beste ondorio askoren artean, per tsona mantendua izateko beharra, pertsona horrek ezin duenean berak ba karrik bere buruarentzat bizibiderik lortu. Eskubide horri «mantenu eskubide» deritzo eta Kode Zibilak senidetasun mota jakin baten ondorio gisa egitura tzen du, 142.etik 153.era arteko art.etan. Nolanahi den ere, artikulu horietan ez da kontutan hartzen famili egoera berezietan sor daitekeen mantenu esku bide zehatza, berbarako, guraso ahalgoak (KZren 154. art.) zein tutoretzak (KZren 269. art.) eratorritako mantenu eskubidea edota ezkontideek elkarri zor dioten mantenua (KZren 68, 69, 143 eta 144. art.ak). Mantenu eskubidearen bidez, beharrizanean dagoen pertsonak senide ja kin batzuei erreklama diezaieke berak bizitzeko behar duen FAMILI ZUZENBIDEA


bestekoa. 9. Baldintzak Mantenu eskubide hori sor dadin, hiru baldintza bete behar dira eta bal dintzok aurrean eman dugun definiziotik atera daitezke. A) Mantenuhartzailearen eta mantenuemailearen arteko senidetasuna Mantenua emateko betebeharra beti dagokio KZren 143. art.ak ezartzen dituen senideetarik bati eta senide horiek dira ezkontidea, aurrekoak, ondo rengoak eta nebaarrebak. Nabari denez, ez dira pertsona berberak mantenua emateko betebeharra duten senideak eta kausatzailearen oinordeko izateko eskubidea dutenak; izan ere, mantenuaren esparruan, legeak guneko familia hartzen du kontutan eta, testamenturik gabeko oinordetzan, aldiz, familiari buruzko kontzeptu zabala. Mantenua erreklamatzeko eskubidea duenari man tenuhartzaile deritzo eta mantenu horien zordunari, ostera, mantenuemaile. Terminologia horrek bat egiten du legeak ezarritakoarekin eta ez du nahas terik sortzen. B) Mantenuhartzailearen beharrizan egoera Mantenu eskubidea duenak, hots, mantenua erreklamatzen duenak ezin du berak bakarrik lortu bizitzeko behar duen hori. Horren harira, mantenua emateko betebeharra sortzen da beharrizan egoera hori agertzen den unean; horretan ez dute zerikusirik beharrizan egoera eragin duten kariek, eta mante nuhartzailea ez da zertan erabat behartsua izan. Arazo horren inguruan beste arazo hau sor daiteke: mantenuhartzaileari egotzi ahal zaionean beharrizan egoera eragin duen karia, mantenuhartzaile horrek mantenua eskatzeko


eskubiderik al du? KZren 152.5. art.aren harira esan daiteke betebehar hori ez dela sortzen, mantenuhartzailearen jokabideak beharrizan egoera dakarrenean. Ondorio bera atera daiteke KZren 143.2 eta 152.3. art.etatik. Hortaz, mantenuhartzaileak ezin die bere senideei mante nurik eskatu, beharrizan egoera mantenuhartzaileak berak eragin duenean, nahiz eta bere burua mantentzeko gai izan ez. C) Mantenuemailearen ahalbide ekonomikoa Hirugarren betekizun hori KZren 152.2. artikuluan xedatutakoaren on dorioa da. Manu horrek, mantenua emateko betebeharra azkentzeko karien artean, hauxe du jasota: ÂŤmantenuemailearen aberastasuna urritzea eta, ho rren ondorioz, haren beharrizanak eta beraren familiarenak ase gabe utzi behar izatea, mantenuhartzailearenak asetzekoÂť. Hori oinarritzat hartuta, mantenuemaileak ez badu behar besteko ahalbide ekonomikorik, ez da sor tzen mantenua emateko betebeharra. 10. Oinarria Begibistakoa denez, Kode Zibilak mantenua emateko betebeharra arau tzen du, senidetasunak eratorritako betebehar gisa. Nolanahi den ere, gaur egungo zuzenbidezko estatu sozial eta demokratikoaren konnotazioek zalan tzan jartzen dute zein den betebehar horren oinarria. Egungo gizartearen egituraren barruan, antzeman daiteke pertsonak bere beharrizanak asetzeko bi bide dituela: bata, famili elkartasuna, batik bat, mantenu eskubidearen bitartez; eta, bestea, gizarte elkartasuna, estatuaren jar duera eta Gizarte Segurantzaren sistemen bidez. EKren 41, 49 eta 39. art.etako xedapenek estatuaren aurreikuspen eta laguntza sistema aipatzen dute; sistema horrek hiritarrak babestu behar ditu, beharrizan egoerarik sor ez dadin. Estatuak eratutako Gizarte Segurantzaren sistemak eskubideak aintzatesten dizkie hiritarrei, hau da, herri laguntza FAMILI ZUZENBIDEA


ren jasotzaileei; hala ere, sistema hori ez da oro hartzailea eta horretan ez dira sartzen hiritar guztiak. Betidanik, familiaren barruan eman ohi da gizarte laguntza. Edozein mo dutan ere, horrek ez du esan nahi familiaren barruan ematen den laguntza hori herri laguntzaren sorospidezkoa denik, nahiz eta Gizarte Segurantzaren sistema eta, horrekin batera, gizarte elkartasunarena akastuna izan. Bi elkar tasun mota horien oinarriak eta helburuak erabat desberdinak badira ere, biak nahastuta agertzen dira, bi horiek konponbidea eman behar baitiote beharri zan egoera berberari. Azken finean, bi elkartasun modu horien helburua bat bera da: EKren 10. art.an ezarritako xedeak lortzea. Dena den, laguntza publikoaren eginkizuna oinarrizkoa da eta laguntza hori emateko modurik ez dagoenean bakarrik gauzatuko da famili laguntza pribatua, EKren 39. art.ak ezartzen duenaren arabera. §4. MANTENU EZAUGARRIAK

ZORRA.

KONTZEPTUA

ETA

11. Kontzeptua Gorago aipaturiko egoeretan sortzen diren mantenu betebehar zehatzei buruzko arazoa alde batera utzita, esan behar dugu beharrizan egoera sortzen denean eta, horren ondorioz, senide batek beste bati mantenua eman behar dionean, betebehar izaerako harreman juridikoak agertzen direla. Harreman horietan, kreditua eta zorra agertzen dira; kredituaren titularra mantenu hartzailea da eta zorra mantenuemaileak ordaindu behar du. Horrez gain, betebehar izaerako harreman horiek badute berezko ezaugarririk ere. Mantenu betebeharraren iturria legea da. Hortaz, lege betebeharra izanik, borondatearen autonomiak ez du eraginik betebehar horren eraketan, edu kiaren zehaztapenean, ezta azkentzeko karietan ere. Mantenu betebeharraren edukiari buruz eztabaidatu izan da horrek onda re izaera hutsa duen ala ez. Horren inguruan, esan ohi da


betebehar horrekin mantenuhartzailearen oinarrizko eskubidea babesten dela, hau da, bizitzari lotuta dagoen eskubidea eta ez, ostera, mantenuhartzailearen ondare esku bidea. Ondorenez, mantenu betebeharraren oinarriak edo, bestela esanda, be tebehar hori sortarazten duen kasuak zuzenean ez du ondare edukirik; dena den, mantenua emateko betebeharra sortarazten duen egitatea gertatu eta ge ro, betebehar horren edukia diruzko prestazioa da beti. Mantenuemaileak bi aukera ditu: bata, mantenuhartzailea beraren etxean hartu eta mantentzea; eta, bestea, mantenuhartzaileari pentsioa ematea (KZren 149. art.). 12. Ezaugarriak Mantenu zorrek ondoko ezaugarriak dituzte: A) Bereberezko betebeharra Betebehar izaerako harreman horietan parte hartzen duten subjektuetarik edozein hiltzen bada, betebeharra azkendu egiten da, KZren 152. art.ko 1 eta 2. idazatien arabera. B) Betebehar eskualdaezina Ezaugarri hori KZren 151 eta 1814. artikuluetatik atera daiteke. Artikulu horietatik aurrenekoak debekatu egiten du, batetik, mantenu eskubideari uko egitea eta, bestetik, mantenuhartzaileak hartu behar duen mantenua eta ho rrek mantenuemaileari eman behar diona euren artean konpentsatzea; era berean, artikulu horrek erakartzen duenez, mantenua kobratzeko eskubidea ezin zaio gainontzekoari laga. Bestalde, KZren 1814. artikuluak dioenez, ezin daiteke transakziorik egin biharetziko mantenuaren gain. Halaber, bihar etziko mantenua enbargaezina da (JZLren 1451.3. art.). Gorago aipatu ditugun ezaugarriak biharetziko mantenuari bakarrik dagozkio; alabaina, mantenu eskubidea jadanik sortu FAMILI ZUZENBIDEA


bada, horren zioz zor di ren zenbatekoei edozein motatako zorren arauketa aplikatzen zaie. Arauketa orokor horren arabera, mantenuaren gaineko kreditu hori negoziatzeko modu koa da, KZren 151.2. artikuluak xedatzen duenez. Berebat, artikulu horrek ahalbideratzen du mantenua eskatzeko eskubidea konpentsatzea, horri uko egitea edo gainontzekoari eskualdatzea, edozein tituluren bidez. Are gehiago, konkurtsopeko zordunak dituen ondasun higikorrei begira, KZren 1924. arti kuluak kreditu pribilegiatutzat hartzen ditu ÂŤkonkurtso judizioan zehar sortu diren mantenu pentsioak, horiek eskuzabaltasun hutsezko tituluan oinarritzen ez badiraÂť. Edu berean, mantenua emateko moduaren inguruan akordioak egin dai tezke, ordainketa modua beste batez ordeztu daiteke etab. C) Elkarrekiko betebeharra Zinez, ezaugarri hori senidetasunaren ondorio argia da. Kode Zibilaren 143.1. art.ak ezartzen du elkarrekikotasun hori. Mantenu betebehar zehatza sor dadin, baldintza batzuk bete behar dira, eta baldintza horiek edozein seni de uki dezakete; baina, horretarako, senide horrek mantenua eskatzeko esku bide hipotetikoa izan behar du eta, aldi berean, mantenua emateko betebehar hipotetikoa ere. Kasuan kasuko inguruabarrek zehaztuko dute senideetarik nortzuek duten eskubide hori eta nortzuek, aldiz, betebeharra. D) Betebehar preskribaezina Biharetziko mantenua emateko betebeharra preskribaezina da, senide tasun loturak eratortzen duelako betebehar hori. Bada, 1970eko urriaren 7an emandako epaian, AGk preskribaezintasun hori bidezkotu zuen, mantenu es kubidea gizabanakoen merkataritzaz kanpo dagoela adieraziz; horixe da, hain zuzen ere, mantenu eskubidea xedaezina izatearen


ondorio logikoa. Horretan ere, bereizi behar da mantenu eskubidea jadanik sortu den ala biharetzikoa den. KZren 1966.1. art.ak dioenez, eskubide hori jadanik sortu bada, bost urte igarotakoan preskribatuko da mantenu pentsioen ordainketa eskatzeko akzioa. 13. Mantenua emateko betebeharra duten pertsonak KZren 143. artikuluak aipatzen dituen senideek, hau da, ezkontideek, aurrekoek, ondorengoek eta nebaarrebek mantenua eman behar diote elkarri. Hala eta guztiz ere, horri buruz ñabardura batzuk egin behar dira: lehenengo eta behin, artikulu horrek agertzen duen zerrenda arras laburra da, senide al bokideek, esate baterako, ez baitiote elkarri mantenurik zor, nebaarreben inguruan xedatutakoa izan ezik; horren bidetik, KZren 143. art.ak aipatzen ez dituen senideei ezin dakieke judizio bidez mantenurik erreklama. Bigarrenik, nebaarreben betebeharra mugaturik dago eta mantenua zor diote elkarri, «beharrizanean daudenean eta egoera hori eragin duen karia ezin zaionean mantenuhartzaileari egotzi»; zor horrek bere baitan hartzen ditu «bizitzeko beharbeharrezkoak diren laguntzak bakarrik», hezkuntzarako behar dire nak barne. Bistan denez, mantenu betebeharra duten pertsonen arteko hurrenkera zehaztu behar da. Ildo horretatik, KZren 144. artikuluak hurrenkera hau ezar tzen du: 1. Ezkontidea. 2. Ondorengoak. 3. Aurrekoak. 4. Nebaarrebak. Bigarren eta hirugarren zenbakietan aipaturiko senideei dagokienean, gradu hurbilenekoak daude betebeharpean; semealabek euren gurasoei man tenua emateko betebeharra dute eta, semealabarik ez badago, betebehar hori ilobek dute, aitonaamonek ez badute eurei mantenua emango dien beste se FAMILI ZUZENBIDEA


mealabarik. Horixe arautzen du, hain zuzen ere, KZren 144.2. artikuluak. Artikulu horrek ab intestato oinordetzaren arauetara jotzen du, ondorengoen eta aurrekoen arteko graduak zehazteko; hori dela eta, KZren 915 eta 921. art.ak aplikatu behar dira. Adoptatuak adopziofamiliari mantenua eskatzeko eskubidea du, bai eta familia horri mantenua emateko betebeharra ere; baina ez du mantenu es kubiderik, ezta betebeharrik ere, familia naturalari begira. Hor azaldutakoa Kode Zibilaren 178.1. art.ak xedatutakoaren ondorioa da, artikulu horrek ezartzen baitu adopzioak famili loturak azkentzen dituela, jatorrizko familiari begira. Gaur egun ez dago inon zuzenean ezarrita, adopzioak senidetasuna eratzen duela adoptatuaren eta adopziofamiliaren artean. Dena dela, ondorio hori atera daiteke KZren 108.2. art.ak xedatutakotik; manu horrek semeala batasun mota guztiak parekatu eta horiek guztiek ondore berberak sortzen di tuztela ezartzen du. KZren 144. artikuluak dioenari helduz, nebaarreben artean lehentasuna ematen zaie lotura bikoitza dutenei, lotura bakarrekoen aurretik; beste hitz batzuekin esateko, nebaarreben artean, lehentasuna dute guraso berberak di tuztenek, gainerako nebaarreben aurretik. Betebehar beraren menpe maila bereko bi pertsona badaude (berbarako, bi guraso), betebeharra euren artean banatzen da, modu mankomunatuan eta eu rek duten ondasuntzaren arabera (KZren 145.1. art.). Edonola ere, presazko beharrizanik izanez gero, epaileak pertsona horietatik bat behartu dezake mantenua behinbehinean ematera; dena dela, pertsona horrek gainerako be tebeharpekoei eska diezaieke eurei dagokien zatia ordain diezaioten. 14. Mantenuhartzailea Mantenuhartzaileak eskubidea du, KZren 143. artikuluan aipatzen diren senideei mantenua erreklamatzeko. Baina, era berean, artikulu horrek aipatu riko senideetarik edozein izan daiteke mantenuhartzaile, mantenu


betebeha rra elkarrekikoa delako, lehen ikusi dugunez. Aintzakotzat hartu behar da mantenuhartzaileak mantenua eskuratzea ahalbideratzen dion beste eskubiderik izan dezakeela; hala gertatzen da, esa te baterako, ezkontideen kasuan edo guraso ahalgoaren menpeko semealaben kasuan. Ezkontideen artean eta ezkontza indarrean dagoen bitartean, soros pen eginbeharrak (KZren 68. artikulua) lehenespena du eta eginbehar horrek eragozten du, ziur aski, mantenua modu autonomo eta berezian erreklama tzea. Banantze kasuetan, ezkontide batek bestearen kontura pentsioa kobratu arren, ezkontide hori beharrizanean badago, azken horrek aurrekoari mante nua erreklama diezaioke. Guraso ahalgopean dauden adingabeko semealabei dagokienez, guraso ahalgoak erakartzen duen mantenu betebeharra nagusia da beti; beraz, kasu horretan ezin da aplikatu mantenuari buruzko arauketa orokorra. Zernahi gi saz, arazoak ager daitezke, gurasoak banandurik edo dibortziaturik badaude; horrelakoetan, KZren 93. artikuluak ezartzen duenez, epaileak zehaztuko du ezkontide bakoitzak zein neurritan parte hartu behar duen mantenuaren or dainketan. Halaber, betebehar horrek bere barruan hartzen du adin nagusiko semealaben mantenua ere, horiek ezkontegoitzan bizi badira eta ez badute inolako diru sarrerarik. Tutoretzaren kasuan, KZren 269. artikuluak, tutorearen betebeharrak ze haztean, tutoretzapekoari mantenua emateko betebeharra aipatzen du. Pertsona batek baino gehiagok baldin badu mantenua erreklamatzeko es kubidea, orduan mantenuemaileak pertsona horiei mantenua eman behar die, euren beharrizanen arabera. Hori horrela bada ere, KZren 145. art.ak hona koa ezartzen du: pertsona horrek mantenua ordaintzeko adina ondasunik ez duenean, KZren 144. art.an ezarritako hurrenkera aplikatu behar da. Salbues pen gisa, mantenuhartzaile horiek badira ezkontidea eta guraso ahalgopean dagoen semealabaren bat, orduan azken horrek du FAMILI ZUZENBIDEA


lehenespena, ren aurretik.

ezkontidea

15. Edukia KZren 142. artikuluaren harira, ÂŤmantenu gisa har daiteke pertsona batek behar duen guztia, elikagaiak, gelak, arropak eta osasun laguntzak izatekoÂť. Kodeak zerrenda bakarra du jasota mantenuaren edukiaren inguruan, eta ze rrenda horretan aipatzen da mantenu kontzeptuak zer hartzen duen bere barruan. 1981eko eraldaketaren aurreko arauketan gertatu aldera, Kode Zibi lean egun ez dago berariazko irizpiderik, mantenu betebeharrak bere barruan hartu behar dituen beharrizanen bestekoa zehazteko, gehieneko kopuruari da gokionez, behinik behin. Ikus dezagun, bada, zeintzuk diren mantenuaren baitara bildu beharreko kontzeptuak: 1. Pertsona bat mantentzeko nahitaezkoa den guztia; horren barruan sar tu behar dira elikagaiak, gelak, arropak eta osasun laguntzak. Horrek berez agertarazten du mantenu eskubidearen bidez prestazio desberdinak eska dai tezkeela. Horretan oinarrituta, mantenuhartzaileak kontzeptu horiek guztiak ala horietarik baten bat bakarrik erreklama dezakeen jakiteko, prestazio ho riek kasuankasuan aztertu behar dira. 2. Hezkuntza gastuak. KZren 142.2. art.ak mantenuaren barruan sartzen ditu gastu horiek, mantenuhartzailea adingabekoa denean eta, adin nagusi koa izanik ere, horren heziketari buru eman ez zaionean, berari egotzi ezin zaion kariren bat dela bide. Xedapen hori honetara ulertu behar da: mantenua eman behar zaio nork bere heziketa bukatzeko ardura duenari, kontutan izan gabe hori lortzen duen ala ez. 3. Haurdunaldiak eta erditzeak eragindako gastuak, horiek ez badira beste bide batez ordaintzen. Maizsarri, gastu horiek Gizarte Segurantzaren prestazioen bidez ordaintzen dira; baina beti ez da hala gertatzen, ordainketa egiteko beste biderik


ere izan baitaiteke. Betebehar hori, gehienbat, jaioaren aitari bakarrik ezartzen zaio, haurraren mantenurako zor diren gastuen gisa. Bestalde, gastu horiek ere osasun laguntzaren zioz zor diren gastuetan sartzen dira, hain zuzen ere, lehen aipatu dugun artikuluaren aurreneko lerroaldean ezartzen diren gastuetan. 16. Zenbatekoa Mantenua emateko betebeharraren zenbatekoa zehazgabea da eta hori zehazteko bi irizpide hauek aplikatu behar dira: batetik, mantenuemailearen ondasuntza edo baliabideak; eta, bestetik, mantenuhartzailearen beharriza nak (KZren 146. art.). Lehenengo eta behin, mantenuhartzailearen beharrizanak hartu behar di ra kontutan. Bide horretatik, ezin esan daiteke KZren 142. art.ak aipatzen dituen kontzeptu guztiak eman behar direnik; mantenua eman behar da, beha rrizanak sortzen direnean. Dena dela, beharrizan horietako batzuk beste bide batzuetatik bete daitezke, kasurako, Gizarte Segurantzaren bidez. Bigarrenez, mantenuemaileak mantenua eman behar du berak ahal duen neurrian; hortaz, aldez aurretik mantenuemailearen beharrizanak aztertu be har dira, berori mantenua eskatzeko egoeran gera ez dadin. Mantenuaren zenbatekoa zehazteko, beraz, irizpide horiei heldu behar zaie. Orobat, mantenu betebeharra segidako traktuduna denez gero, bi irizpi de horiek aldakuntzak izan ditzakete; horrelakoetan, zenbatekoak kasuz kasu egokitu behar dira, mantenuhartzailearen beharrizanak eta mantenuemailea ren baliabideak gehitu edo urritu diren neurrian (KZren 147. art.). Horrela, rebus sic stantibus klausula sartzen da lege aginduz; horrekin batera, intere satuek itundutako egonkortzapen klausulak izan daitezke, alegia, zenbatekoak eskuratze ahalmenari egokitzeko klausulak. Nolanahi ere, KZren 147. artiku luak ezartzen duen hori ez da egonkortzapen klausula, ezpada mantenua kasuan kasuko beharrizan eta baliabide zehatzei FAMILI ZUZENBIDEA


egokitzeko sistema. Mantenu zorra balio zorra da eta ez, aldiz, zenbateko zehatzaren gai nekoa; jurisprudentziak horretara itxuratu izan du mantenu zorra epai ba tzuetan, besteak beste, AGk 1976ko otsailaren 14an, 1981eko urriaren 9an, 1982ko urriaren 11an eta 1985eko azaroaren 25ean emandako epaietan. Mantenuari dagokionez, bereizi behar da, batetik, ezkontideek, aurreko ek eta ondorengoek elkarri zor dioten mantenua eta, bestetik, nebaarrebek elkarri zor diotena. Lehenengoari KZren 142. artikulua aplikatzen zaio; man tenu horren zenbatekoa zehazgabea da eta kasuankasuan zehazten da, intere satuek duten egoeraren arabera. Nebaarrebek elkarri zor dioten mantenuak, ostera, bere barruan hartzen ditu bizitzeko beharrezkoak diren laguntzak ba karrik, hezkuntzarako behar direnak barne, mantenuhartzailea adingabekoa izan ez arren (KZren 143.2. art.); mantenu mota hori, azken finean, bizirik irauteko mantenua da. Doktrinak halako mantenuari mantenu natural edo esangura hertsiko mantenu deritzo. 17. Sorrera eta betepen erak Mantenu betebeharra sortzen da mantenuhartzailea beharrizanean da goenean, beharrizan egoera hori baita mantenu eskubidea sortzeko baldintza (KZren 148. art.). Mantenuemaileak bere borondatez gauza dezake betebehar hori eta, horrela denean, ez da arazorik sortzen. Zernahi gisaz, gerta daiteke mantenuemaileak mantenua emateari ezezkorik esatea. Kasu horretan, man tenuhartzaileak demanda jarri behar du mantenu eskubidea aintzatets die zaioten; KZren 148.1. artikuluak dioenez, horrelakoetan mantenuhartzaileari mantenua ordaindu behar zaio horrek demanda jarri duen unetik. Deman datzaileak edo Fiskaltzak hala eskatuta, epaileak kautelazko


neurri egokiak agindu ditzake, «herri erakunde edo beste pertsona batek emandako aurrera kinak ziurtatzeko eta biharetziko beharrizanak asetzeko» (KZren 148.3. art.). Hortaz, gainontzekoek prestazioak eman ditzakete mantenu gisa eta, horre lakoetan, KZren 1894. artikulua aplikatu behar da. Kasu horietan, epaileak neurri zehatz batzuk ezar ditzake, adibidez, soldatak enbargatzea, betebehar pekoaren ondasunak enbargatzea etab… Neurri horiek biharetziko beharrizanak asetzeko erabiltzen badira, man tenua behinbehinean finka daiteke. Mantenu hori eskatzeko prozedura be hinbehineko mantenuaren judizio sumarioa da, JZLren 1609. artikuluak eta ondorengoek araututakoa. Sarri askotan, mantenu zorra betezen da, aurreraturiko hilabeteen arabera zor horri dagokion zenbatekoa ordainduz (KZren 148.2. art.); hala ere, inte resatuek eurentzat erosoagoa den beste moduren bat erabaki dezakete. Bukatzeko, KZren 149. art.ak mantenu betebeharra betetzeko modu bere zi bat ezartzen du: mantenuemaileak «mantenuhartzailea beraren etxean hartu eta mantentzea». Hala eta guztiz ere, ahalmen hori ezin egikari daiteke ordena moralaren edo bestelako ordenaren aurka. Hori berori baieztatu zuen 1899ko azaroaren 25eko epaiak; epai horrek ebatzitako kasuan, aitonak ezin zuen modu horretara mantenurik eman, semealabak euren amarengandik ba nantzen zituelako, hau da, aitona horrek ezin zituen ilobak beraren erreina rengandik banatu, azken hori baitzen guraso ahalgoaren titularra. Ikus, era berean, 1905eko abenduaren 5eko eta 1983ko otsailaren 15eko epaiak. 18. Azkentzea KZren 150 eta 152. artikuluen arabera, hauexek dira mantenu betebeha rra azkentzeko kariak: FAMILI ZUZENBIDEA


1. Mantenuemailea hiltzea, betebeharra bereberezkoa delako, aurrerago esan dugun moduan. Nolanahi den ere, mantenuhartzaileak mantenua eska diezaieke hori emateko betebeharra duten beste senideei. 2. Mantenuhartzailea hiltzea. Arrazoi beragatik. Kasu horretan, KZren 148.2. art.ak ezartzen duenez, behin mantenu pentsioa ordaindu eta gero, mantenuhartzailea hiltzen bada, horren jaraunsleek ez dizkiote zordunari itzuli behar aldez aurretik hark jaso dituen zenbatekoak. 3. Mantenuemailea gertatze bidez txirotzea, horren ondorioz mantenu emaileak ezin badie aurre egin berak eta beraren familiak dituzten beharri zanei. Halakoetan, familiakide gisa hartu behar dira lehenespenezko mantenu eskubidea duten senideak. 4. Mantenuhartzaileak beharrizanik ez izatea, hau da, mantenuhartzai lea beharrizanean ez egotea. 1984ko azaroaren 5eko epaiak ondokoa adierazi zuen: alaba lizentziatua izanda eta, horren ondorioz, lanbide batean jarduteko egoeran izanda ere, ezin bazuen lanik lortu, horrek ez zuen eragozten mantenua erreklamatu ahal izatea. Ildo horretatik, KZren 152.3. art.ak man tenu betebeharra azkentzeko kari gisa jasotzen du ondokoa: lanbide, ogibide zein industrian jardun ahal izatea, destinoren bat eskuratzea edota mantenu hartzailearen egoera ekonomikoak hobera egitea, ÂŤmantenu pentsioa beha rrezkoa ez bada bizitzekoÂť (gisa berean, ikus 1900eko martxoaren 27an, 1950eko uztailaren 24an eta 1979ko ekainaren 10ean emandako epaiak). 5. Mantenuhartzaileak makur jokatzea. Bi esanguratan: lehenik, mante nuhartzaileak gauzatutako egitatea jaraunskabetze karia izatea (KZren 152.4. art.); edo, hurrenik, mantenuhartzailearen jokabide makurrak edo hura la nean arduratsua ez izateak beharrizan egoera sortaraztea (KZren 152.5. art.).


19. Beharrizan egoerak erakartzen ez duen mantenua KZren 153. art.ak dioenez, artikulu horren aurreko xedapenak aplika dai tezke, mantenuhartzailearen beharrizan egoeratik sortzen ez den mantenua arautzeko. Mantenuak, izatez, bi jatorri desberdin izan ditzake: legezkoa, egoera berezietarako, ulerbidez, alarguntsa haurdun dagoenean eman behar den mantenua (KZren 964. art.); irabazpidezko masa erkidearekin ezkon tideei edo horien semealabei ordaindu behar zaien mantenua, inbentariopeko ondasuntzaren likidazioa egin arte (KZren 1408. art.); konkurtso egoeran daudenei zor zaien mantenua (JZLren 1314. art. eta ondorengoak); eta, az kenik, absentearen ondarea administratzen duenak absentearen semealaba eta ezkontideei zor dien mantenua (KZren 186.1. art.). Horiekin batera, berez borondatezkoa den mantenua agertzen da; mantenu horren iturria interesa tuen borondate hutsa da (1962ko martxoaren 8ko epaiak nabarmentzen due nez). Borondate hori alde bakarrekoa edo alde bikoa izan daiteke. Beste hitz batzuetan esateko, mantenu betebeharraren jatorri izan daitezke, batetik, al de bakarreko eratxikipena, esaterako, testamentugileak bere jaraunsleei ezar tzen badie beste inori mantenu pentsioa emateko betebeharra (KZren 879.2. art.); eta, bestetik, interesatuen arteko akordioa. KZren 153. art.aren aginduz, kasu horietan guztietan, mantenuari buruz ko erregelak aplikatu behar dira, testamentugileak horien aurkako itun edo xedapenik ezarri duenean izan ezik. Horrek ez du esan nahi, ordea, hitzar menezko mantenu deiturikoak lege mantenuak dituen ezaugarri berberak di tuenik. Aurrenik, gorago aipatu izan ditugun kasuetan ez da derrigorrezkoa beharrizan egoerarik izatea; areago, KZren 964. art.ak mantenu eskubidea aintzatesten dio haurdun dagoen alarguntsari ÂŤnahiz eta alarguntsa aberats izanÂť. Bigarrenik, betebeharra ez da elkarrekikoa. Eta, hirugarrenez, ez da beharrezkoa mantenuemailea eta mantenuhartzailea senide izatea. FAMILI ZUZENBIDEA


BIBLIOGRAFIA BELTRÁN DE HEREDIA, Comentarios al Código Civil y Compilaciones forales, III–2. liburukia, 2. argitaraldia, Madril, 1982, 3.etik 54.era arteko orr.; CAFE RRA, Famiglia e assistenza, Bolonia, 1984; DELGADO ECHEVERRÍA, in Comentarios a las reformas del Derecho de familia, 2. liburukia, Madril, 1984, 1027.etik 1039.era arteko orr.; DORAL GARCÍA, Pactos en materia de alimentos, ADC, 1971, 313.etik 427.era arteko orr.; GARCÍA RUBIO, Ali mentos entre cónyuges y entre convivientes, Madril, 1995; TAMBURRI NO, Alimenti in Enciclopedia del Diritto, II, Milan, 1958.


Hirugarren gaia FAMILIA ETA EZKONTZA Laburpena: §5. Ezkontza.— 20. Bilakaera eta definizioa.— 21. Konstituzioak ezarri tako printzipioak.— 22. Ezkontza, eskema juridiko gisa.— §6. Ezkontza sistema.— 23. Ezkontza sistemaren kontzeptua.— 24. Aurrekariak.— 25. Ezkontza sistemak: A) Aukerako ezkontza zibila, latindar erakoa; B) Aukerako ezkontza zibila, anglosaxoniar erakoa.— 26. Ezkontza siste ma, Espainian.— 27. Forma erlijiosoan egindako ezkontza.— §7. Ez kontitza.— 28. Eragingarritasuna.— 29. Ondorio ekonomikoak.

§5. EZKONTZA 20. Bilakaera eta definizioa Gizarte antolatu guztiek bi sexuetako pertsonen arteko harremanak fin katu behar dituzte, ondorengoak, ondasun ekoizpena eta beste autu batzuk kontrolatzeko. Horretan erabili izan den sistemarik ohikoena ezkontzaren an tolaketa da. Sistema horrek bi helburu berezi izan ditu beti: bata, ondoren goak izango direla ziurtatzea eta, horrekin batera ere, sexu harremanak kontrolatzea; eta, bestea, familia bereko kide guztiei laguntza ematea. Garai ezberdinetan ezkontzari buruz izan diren arauketek irizpide berbe rari heldu diote: ezkontza da familia eratzeko oinarria. Printzipio hori abiabu rutzat hartuz, estatu eta garai ezberdinetako arauketak sistema desberdinetan oinarritu ohi dira, gizartean nagusi den erlijioaren, gizarte mailan ageri diren arazoen eta abarren arabera. Frantziako Iraultza gertatu aurreko garaietan nagusi ziren sistemen oina rrian, bi elementu garrantzitsu zeuden eta horiek elkarren aurkakotzat jo zitezkeen. Alde batetik, ezkontza sakramentu gisa hartua zen. Eliza Katoli FAMILI ZUZENBIDEA


koak egin zuen doktrina horren alde, batez ere, Trentoko Kontzilioaz geroz tik, eta doktrina horri lotu zitzaion ezkontzaren deseginezintasun printzipioa. Beste sistemaren arabera, ezkontza kontratu bat zela ulertu zen; iusnatu ralismo arrazionalistaren juristek plazaratu zuten doktrina hori, bereziki, adostasunaren doktrinan oinarrituta. HOBBESek esan zuenez, lege zibilak kontratu bakar bat onartzen du gizona eta emakumea elkarrekin bizi daitezen eta kontratu hori ezkontza da, kontutan izan gabe hori sakramentu den ala ez. Doktrina horrek ondorio logiko hau dakar: ezkontza dibortzio bidez desegin daiteke. Bigarren doktrina horrek ezkontzaren sekularizaziorako lehen urratsa eman zuen, gerokoan Frantziako Iraultzaren ostean sendotuko zena. Ezkontzaren sekularizazioarekin, ezkontza bera estatuko Zuzenbidearen erakunde gisa arautu zen. Hori guztia ondoko inguruabarrek jartzen dute agerian: 1. Ezkontza kode zibiletan arautu zen, berbarako, Prusiako Kodean. 2. Ezkontideen eskubide eta betebeharrak kode zibil horietara bildu ziren. 3. Ezkontza kontratutzat jo eta, horrela, dibortzioa onartu egin zen ezkon tza desegiteko kari gisa. Zernahi gisaz, dibortzioaren autu horrek gorabehera handiak izan zituen XIX. mendean zehar. Horrek guztiak ondorio garrantzitsu hau eratorri zuen: ezkontza ez zen arazo pribatu hutsa; izan ere, ezkontzaren forma eta ondorioak, ezkontza de segiteko moduak eta horren ondoreak zehazteko, eskuhartze publikoa beha rrezkoa zen. Azpimarratzekoa da ezkontzaren kontzeptuak legerian izan duen bilakae ra ere; gorago esan dugunez, ezkontzaren erakundea sortu zen giza ugaltzea kontrolatu eta suspertzeko, bai eta laguntza erakunde izateko ere. Helburu ho ri berori agertu zen Kode Zibilaren aurrekarietan eta haren


lehendabiziko arauketan; hauexek dira, hain zuzen ere, horren adibide argiak: batetik, seni deen arteko ezkontza debekaturik zegoen (KZ zaharraren 84. art.); eta, bes tetik, modu zibilean ezkontzeko eragozpen gisa hartu zen giza ugaltzeko ezintasuna (KZ antzinako 83.3. art.). Debeku horietatik lehendabizikoak indarrean dirau gaur egun ere (KZren 47. art.ko 1 eta 2. idazatiak); ez, ostera, bigarrenak, ezkontzaren kontzeptua aldatu egin baita lege zibiletan. Bide horretatik, zehaztu beharra dago ezkontza zer den ondore zibiletarako. Oro korrean, ezkontza honetara defini daiteke: gizon eta emakumearen arteko bi zitza batasuna, iraunkortasunerako joera duen batasuna, hain zuzen. Definizio horrek ezkontzaren oinarrizko ezaugarri batzuk azalarazten ditu, doktrinak aho batez onartu izan dituenak: lehenik, gizon baten eta emakume baten ar tekoa izatea, horrek poligamia eta poliandria baztertzen dituela; bigarrenik, heterosexualitatea; eta, azkenik, ezkontza dibortzio bidez desegiteko aukera. Ezkontzak ezaugarri horiek ditu, tesi kontraktualista hartu zein ez. 21. Konstituzioak ezarritako printzipioak EKren 32. art.ak aintzatetsi egiten du gizonek eta emakumeek berdinta sun juridiko osoz ezkontzeko duten eskubidea; era berean, artikulu horrek (estatu edo autonomi erkidegoentzako) lege erreserba ezartzen du, ÂŤezkontza formak, ezkondu ahal izateko adina eta gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, ezkontzaren banantze eta desegite kariak, eta bi horien ondo reakÂť arautzeko. Arau hori gogoan izanda, esan daiteke Konstituzioak ez duela ematen ez kontzaren inguruko kontzepturik, aztertzen ari garen esanguran behinik be hin. Aitzitik, EKren 32. artikuluak hauxe besterik ez du egiten: ius connubii izenekoa arautu, herri botereak lotzen dituen oinarrizko eskubide gisa, eta gai zehatzen arauketa egiteko lege erreserba ezarri. FAMILI ZUZENBIDEA


Nolanahi den ere, hor goian adierazitakotik atera daitezke orokorrean onartuta dauden printzipio batzuk: 1. Ezkontzeko askatasuna. Printzipio horrek bi ondorio hauek eragozten ditu: bata, estatuak ezkontzaren bat debekatzea (horrek zuzenean ekarri ko bailuke EKren 14. art.ak debekaturiko bereizkeria); eta, bestea, ezkontzeko baldintzak baliogabeak izatea, testamentugileak orokorrean ezartzen baditu halakoak (KZren 793. art.). 2. Ezkontzaren baldintzak zehazteko beharra. Arau hori EKren 32.2. arti kuluak barneratzen du eta, horren arabera, legeak zehaztu behar ditu ezkontza baliozkoa izan dadin bete behar diren baldintzak. Egungo egunean azaldu diren arazoetarik bat heterosexualitatearena dugu; herri batzuetan (Danimar kan, esaterako), ezkontzaren antzeko sistema ezarri izan da bikote homose xualentzat. Edonondik begira dakiola ere, doktrinaren ustez, EKren 32. art.ak heterosexualitatearen irizpidea ezartzen du, gizonak eta emakumeak ezkon tzarako eskubidea dutela adieraziz. 1988ko uztailaren 8an, 1989ko martxoa ren 3an eta 1991ko apirilaren 1ean emandako epaietan, AGk adierazi zuen transexual batek egin ditzakeen ezkontzak deusezak direla, nahiz eta Erregis tro Zibilean pertsona horren sexua zuzentzea onartu (gauza bera dio ENZNk, 1988ko urtarrilaren 21ean emandako ebazpenean). Ezkontzeko betekizunen artean, legeak ezar ditzake adina, heldutasun eta gaitasunari buruzkoak ere. Azken bi horiek arautzeko, aintzat hartu izan da subjektuak ezkontzeko duen benetako gaitasuna (adibidez, KZren 56.2. artikulua). 22. Ezkontza, eskema juridiko gisa Ezkontzanegozioa eta ezkontzaharremanak bereizi behar dira. Bereizke ta hori egin beharra dago, ikuspuntu desberdinak har baitaitezke


ezkontza aztertzeko: lehenbiziko, ezkontzaren eraketarena (batik bat, ezkontza egiteko edo ezkontza hori baliozkoa izateko bete behar diren baldintzei buruzkoa) eta, hurren, ezkontzaren eragingarritasunarena. Orobat, Famili zuzenbideko negozio juridikotzat hartu izan da ezkontza; borondatearen autonomiak ezkontzaren eraketan esku hartzen du, baina ez kontza egingo den ala ez erabakitzeko orduan bakarrik. Ezkontzaren eraketa eraentzen duten arauak aginduzkoak dira; beraz, interesatuen borondateak arau horietan aldakuntzarik sartuz gero, ezkontza deuseza da (KZren 73. arti kulua). Gauzak horrela, KZren 44. art.ak ezkontzarako eskubidea aintzatetsi eta gero, ezkontzaren edukia zehaztu eta ezkontza forma aukeratzeko askata suna mugatzen du; artikulu horren harira, ezkontzarako eskubidea Kode ho netako xedapenen arabera egikaritu behar da. Hortaz, negozio juridikotzat hartzen bada egoera baten ondore juridikoak arautzeko aukera, ezin esan daiteke ezkontza negozio juridikoa denik, ezkon tzaren eraketa eta edukia zehazturik daudelako. Haatik, ulertzen baldin bada negozio juridikoa dela irizpide abstraktu eta orokorrekin erakunde zehatzak bidezkotzea ahalbideratzen duen kategoria baterakoia, orduan ezkontza nego zio juridikotzat har daiteke. KZren I. liburuko IV. tituluaren II, III, IV eta VI. kapituluetako xeda penek arautzen dute ezkontzanegozioa. Titulu horretako V, VII eta VIII. kapituluetako xedapenetan, aldiz, ezkontzaharremanei buruzko eraentza ja sotzen da. Labur bilduz, egintza juridikoa den ezkontzak erabateko forma eta aginduzko edukia izan behar ditu, ezkontza bera egiten den unetik. §6. EZKONTZA SISTEMA 23. Ezkontza sistemaren kontzeptua Ezkontza sistema da estatuak ezkontza formak itxuratu eta FAMILI ZUZENBIDEA


ezkontza ha rremanen eraketan forma horiei eragingarritasuna eratxikitzeko duen modua. Ezkontza sistema horretan, bi faktorek dute eragina: batetik, aurretiaz ez kontza adostasun hutsezko egintzatzat jotzen bazen ere, orain negozio formal huts gisa itxuratzen da; bestetik, eta aurrean esandakoaren zuzeneko ondorio gisa, zehaztu behar da zeintzuk diren ezkontza baliozkoa izan dadin ezkon tideen borondate aitorpenak derrigor hartu behar dituen irizpide formalak. 24. Aurrekariak Ezkontza zibilari buruz 1870ean emandako behinbehineko legeak ezarri zuenez, forma zibila derrigorrezkoa zen, ezkontza baliozkoa izateko. Gauza bera adierazi zuen 1931ko Konstituzioak, bai eta berorren ondorioz 1932ko ekainaren 28an eman zen legeak ere; azken horrek ezkontzaren gain ezarri zuen legegintza ahalgo zibila. Sistema horren aplikazioa oso konplexua izan zen Espainian. 1888ko Oinarri Legearen 3. oinarrian ezarri eta geroago KZren 42. art.an aplikatu zen sistema horrek bi ezkontza mota ezarri zituen: kanonikoa eta zibila. Azken hori sorospidezkoa zen, erlijio katolikoa ez zuten pertsonentzat. Sorospidezko ezkontza zibilaren sistema hori ezarri zen 1953an Espainiak Aulki Santuarekin egindako Konkordatuan ere. EKren 16. art.an arautzen den erlijio askatasunaren sistemak eta Espai niako estatuaren akonfesionaltasunak berez dakarte oinarrizko ondorio hau: estatuak bere buruarentzat erreserbatzen du ezkontza baliozkoa izan dadin bete behar diren formak zehazteko eskumena. Horrela, ezkonberriaren erlijioa adierazteko beharra baztertu izan zenez, Erregistroen Zuzendaritza Nagusiak 1978ko abenduaren 26an emandako Jarraibidean, batetik, onartu egin zuen ezkontza forma bat zein bestea aukeratzea; eta, bestetik, KZren antzinako 42. art.ko ezkontza sistema borondatezko sistema bihurtu zuen praktikan. Amaitzeko, Espainiak eta Aulki Santuak 1979ko


urtarrilaren 3an egin dako Akordioaren VI. art.ak ondokoa ezarri zuen: ÂŤestatuak ondore zibilak aintzatesten dizkio Zuzenbide kanonikoaren arabera eratutako ezkontzariÂť. Horrek bertan behera utzi zuen ezkontzak forma zibila derrigor izateko be harra. Orobat, 1981eko aldarazpenak abiapuntu gisa hartu behar zituen au rrekasu horiek guztiak. 25. Ezkontza sistemak Estatuak ezkontza erlijiosoari begira duen jarrera nolakoa izan, eta ho rren arabera ezartzen da ezkontza sistema. Irizpide horri helduta, orokorrean bi ezkontza sistema daude eta sistema horiek euren artean konbina daitezke, azpisistema desberdinak eratzeko. Guri doakigunean, Espainiako kultura juri dikoan eragina izan dezaketen sistemak bi dira: aukerako ezkontza zibila, la tindar erakoa eta anglosaxoniar erakoa. A) Aukerako ezkontza zibila, latindar erakoa Ezkonberriek forma zibila zein erlijiosoa aukera dezakete; horietarik bat aukeratuta, legeria zibila ala erlijiosoa aplikatzen zaie ezkontzaren formari eta edukiari. Ezkontzari aplikatuko zaion legeria horrek zehazten du, hain zu zen ere, zein den ezkontza horren gaineko jurisdikzioa; esangura berean, eliza auzitegiek eskumena dute forma erlijiosoan egindako ezkontzen inguruan sor daitezkeen auziak aztertzeko. B) Aukerako ezkontza zibila, anglosaxoniar erakoa Interesatuak aukera dezake antolamendu zibilak arautzen dituen forme tatik bat; baina, aukeraturiko forma edozein izanda ere (hau da, forma erli jiosoa aukeratzen bada ere), estatuak arautzen ditu ezkontzaren ondorioak eta auzitegi zibilek konponduko dituzte ezkontzaren FAMILI ZUZENBIDEA


inguruan sor daitezkeen ju dizioak. Hortaz, ezkontza bat eta bakarra da, eta ezkontza horrek forma des berdinak izan ditzake. 26. Ezkontza sistema, Espainian KZren 49. art.ak ezartzen duenez, espainiarrak ezkon daitezke, Espainian eta Espainiatik kanpo, «1. Epailearen, alkatearen edota kode honek aipaturi ko funtzionarioaren aurrean. 2. Legez araututako forma erlijiosoan». Halaber, KZren 73. art.ak deuseztasun kariak eta 81. art.ak judizio bidezko banantzea ren betekizunak ezartzen dituzte, eta 85. art.ak dibortzioa desegite kari gisa onartzen du. Horiek guztiak ezkontza orori aplikatzekoak dira, ezkontza egi teko «forma edozein izanda ere». Hor azaldutakoaren karioz, Espainian ezkontza sistema bakarra da, baina ezkontzak forma anitz izan dezake. Bestela esanda, estatuko legeriak arautzen duen ezkontza bakarra da (KZren 61. art.), baina ezkontza horrek forma ani tza du, ezkontza egiteko aukera baitaiteke, dela forma zibila, dela «esta tuarekin hitzartutakoaren arabera inskribatu edo, horrela ez bada, estatuko legeriak baimenduriko» erlijioak zehazten duen forma (KZren 59. art.). Esangura horretan, ezkontza negozio juridiko formaltzat hartu ohi da; dena den, forma ez da oinarrizkoa, ad solemnitatem baino. EKren 32.1. art.an aintzatetsitako eskubideak ezartzen du formaren betekizun hori; harako es kubidea egikari daiteke legeak ezarritako baldintzen arabera bakarrik, hau da, KZren 44. art.ak ezarritakoaren arabera. Hori dela bide, KZren 49. art.ak zehazten du zein den ezkontza adostasuna eragin osoz agertzeko forma. KZren 49. art.ko xedapenetik bi aukera atera daitezke: 1. Forma zibilean egindako ezkontza. KZren 49. art.ak aipatu eta 51.etik 58.era arteko art.ek arautzen dituzte ezkontza horren formalitateak.


2. Forma erlijiosoan egindako ezkontza. KZren 49.2. art.ak aipatu eta 59 eta 60. art.ek garatzen dute ezkontza hori.

27. Forma erlijiosoan egindako ezkontza Baliozkoak dira forma erlijiosoan egindako ezkontzak, forma horrek Ko de Zibilaren 59. artikuluan agindutakoa betetzen badu. Hori onartu eta gero, aztertu behar dugu zeintzuk diren ezkontza horren betekizunak eta ondoreak, ezkontza baliozkotzat jo eta, beraz, ondore zibilak sor ditzan. 1. Estatuak erlijioa aintzatestea. KZren 59. art.ak aginduta, erlijioa legez inskribaturik agertu behar da, hots, Erakunde Erlijiosoen Erregistroan agerta razi behar da [Erakunde Erlijiosoen Erregistroak duen antolaketa eta jar dunbideari buruz, ikus urtarrilaren 9an emandako 142/81 EDren 2. art.ko a) idazatia; arau hori 1980ko uztailaren 5ean Erlijio Askatasunari buruz eman dako LOren ondorio da]. Erregistroan inskribaturik agertzeaz gain, erakunde erlijiosoak estatuarekin hitzarmena sinatu behar du, aipatzen ari garen helbu rua lortzeko (ikus 4. gaia). 2. Forma erlijiosoan egindako ezkontzak ondore zibilak sortzea. KZren 60. art.ak dioenari helduz, ezkontza horiek ondore zibilak sortzen dituzte, 61. art.ak eta ondorengoek zehazturiko tramiteak betetzen badituzte, hau da, oro korrean, Erregistro Zibilean inskribaturik agertzen badira (KZren 61. art.). KZren 63. art.ak adierazten du zein den Espainian eta forma erlijiosoan egin den ezkontza inskribatzeko modua: inskripzio hori egiten da ÂŤElizak edo bes telako erlijioak luzatutako ziurtagiria aurkeztuz; ziurtagiri horrek agertara zi behar ditu Erregistro Zibilari buruzko legeriak agindutako inguruabarrakÂť (EZLren 70. art.). Inskripzioa egin eta gero, horren ondoreak atzeraeraginez FAMILI ZUZENBIDEA


koak dira, ezkontza egin zen unera arte. ยง7. EZKONTITZA 28. Eragingarritasuna KZren 45. artikuluaren arabera, ezkontzarik bada izan, ezkontza adosta suna ematen den unetik; beraz, biharetzi ezkontide izango direnek ezkon du aurretik akordioak egin badituzte ere, akordiook ez dute eragingarritasun loteslerik. Horrenbestez, ezkontitzak ez du eragingarritasun juridiko loteslerik; ez da aurrekontratua, ezkontza bera ez delako kontratua, ezta aurretiazko negozio juridikoa ere. Ezkontitza, izatez, gizarte bizitzan gauzatzen den egintza arau tugabea baino ez da. Bestalde, ezkontide baten borondateak akatsik badu (batik bat, bortxa edo derrigortze kasuetan, KZren 73.5. art.), berak emandako ezkontza adostasu nak ez du baliorik; sistema horrekin bat egiten du ezkontitza (hori elkarre kikoa izan zein izan ez) dakarten aurretiazko harremanei ondore loteslerik ez aintzatesteak. Arrazoi hori dela bide, KZren 42. art.ak aurreko eraentzari eu tsi eta ezkontitza ez dela loteslea ezartzen du. 29. Ondorio ekonomikoak Esanak esan, ezkontitzak ondorioak izan ditzake esparru ekonomikoan. Hori kontutan hartuta, Zuzenbide tipoaren barneko akzio bat sortu da, hitze mate horren zioz eragin izan diren kalteen medeapena lortzeko. Hitzemate hori ez bada betetzen, kaltegalerak ordaindu behar dira, hitzemandako ez kontzari begira gastuak egin direnean (KZren 43. art.). Akzio horrek bere bai tan hartzen ditu ezkontitza eman eta gero egin diren gastuak


bakarrik, horiek galerarik eragin badiote eurok kontratatu izan dituen alderdiari. Bestalde ere, kalte moralak baztertu behar dira. Akzio hori iraungi egiten da, ezkontza egiteari ezezkoa eman zitzaionetik urtebete igaro eta gero.

BIBLIOGRAFIA ALPA, G., Matrimonio civile e matrimonio canonico: due modelli a confronto. Politica del Diritto, 2. zk, 1988, 321. or.; BADOSA COLL, La regulación del matrimonio a partir de la Constitución, in Curso de Derecho matrimonial y procesal canónico para profesionales del foro, VIII, Salamanca, 1989, 333. or.; CARRIÓN OLMOS, El sistema matrimonial español, Madril, 1990; CLAVERÍA GOSÁLBEZ, Notas sobre el denominado sistema matrimonial español, in «Centenario del Código civil (1889–1989)», I. liburukia, Madril, 1990, 495. or.; DE PABLO CONTRERAS, Constitución democrática y plu ralismo matrimonial (el nuevo sistema matrimonial español), Iruñea, 1985; FÉLIX BALLESTA, El matrimonio judío: Próxima forma en nuestro sistema matrimonial, Cuadernos fundamentales del Derecho civil, Introducción histó ricodogmática. G. Hernándezek egindako itzulpena, Bartzelona, 1987; JOR DANO BAREA, El nuevo sistema matrimonial español, ADC, 1981, 903. or.; LÓPEZ ALARCÓN, El nuevo sistema matrimonial español, Madril, 1983; REINA, El sistema matrimonial español, in Los acuerdos concordatarios es pañoles y la revisión del concordato italiano, Bartzelona, 1980, 295. or.

FAMILI ZUZENBIDEA



Laugarren gaia EZKONTZA EGITEA Laburpena: §8. Ezkontzaren betekizunak.— 30. Ius connubiiaren egikaritza.— 31. Gaitasuna, debekuak, eragozpenak: A) Adina; B) Aurretiazko lotura (hots, aurretiazko ezkontza desegin gabe izatea); C) Senidetasuna; D) Krime na.— 32. Eragozpen zehatz batzuen lekapena: A) Krimen eragozpenaren lekapena; B) Hirugarren graduko albokideen arteko senidetasun eragozpe naren lekapena; C) Adin eragozpenaren lekapena; D) Geroko lekapena.— §9. Ezkontza adostasuna.— 33. Adostasunaren aldeko printzipioa.— 34. Ezkontza adostasuna emateko gaitasuna: A) Adina; B) Adimeneko gaixo tasuna.— 35. Ezkontza adostasunaren akatsak: A) Okerra (KZren 73.4. art.); B) Derrigortze edo beldur larriak (KZren 73.5. art.).— 36. Ahalorde bidezko ezkontza.— 37. Ezkontza adostasunik ez izatea: A) Itxura egitea; B) Erreserba mentala.— 38. Ezkontza kasuz kasu moldatzea.— §10. Ez kontzaren betekizun formalak.— 39. Formaren kontzeptua.— 40. For ma zibilean egindako ezkontza: A) Eskumena; B) Ezkontza espedientea; C) Ezkontza egitea.— 41. Forma erlijiosoan egindako ezkontza.— 42. Ezkontza Erregistro Zibilean inskribatzea: A) Ezkontza zibilaren inskrip zioa; B) Ezkontza erlijiosoaren inskripzioa.— 43. Ezkontza sekretua.— 44. Heriotza arriskuan egindako ezkontza.— 45. Espainiarrak atzerrian ezkontzea eta atzerritarrak Espainian ezkontzea.

§8. EZKONTZAREN BETEKIZUNAK 30. Ius connubiiaren egikaritza EKren 32. art.ak ezkontzeko askatasuna aldarrikatu arren, mugak jartzen dizkie, besteak beste, ezkontzaren formari, eta ezkondu ahal izateko adin eta gaitasunari. Ondorenez, ezkontzeko askatasuna ez da erabatekoa; aitzitik, as katasun hori egikaritu behar da legeak ezkontzeko eskubidearen egikaritzari ezartzen dizkion mugen barruan. EKren 32. art.an ezarritakoak, beraz, bi ondorio dakartza: —Legeak ezin dio ezkontzeko askatasunari murrizketarik FAMILI ZUZENBIDEA


jarri, murriz ketok Konstituzioak berak debekaturiko inguruabarretan (berbarako, arrazan edota erlijioan) oinarritzen badira. —Ezkontzeko eskubidea lege xedapenen arabera itxuraturik dago; xe dapen horiek arautu behar dituzte, bai ezkontzeko eskubidearen titulartasuna, bai eta hori egikaritzeko baldintzak ere, hau da, ezkontzeko adina eta gai tasuna. Horrekin bat eginez, KZren 44. art.ak hauxe ezartzen du: gizonak eta emakumeak kode honetako xedapenen arabera ezkontzeko eskubidea dute. 31. Gaitasuna, debekuak, eragozpenak KZren 46 eta 47. art.etako xedapenek ezkontza egiteko baldintzak xe datzen dituzte; horietan ezartzen da zein kasutan gizon edo emakume jakin batek ezin duen ezkondu, erabat ala modu erlatiboan (euren artean). Arauketa horrek eztabaidak eragin izan ditu doktrinan, batik bat, xedapen horiek gai tasunezgaitasun sistema ala gaitasundebeku sistema (gaitasun orokorra, 18 urtetik gorakoa) ezartzen duten zehazteko orduan. Bada, KZren 46 eta 47. art.ek aipatzen dute zeintzuk diren ezkontza baliozkoa izatea eragozten duten inguruabarrak; edozelan ere, ezin daiteke esan inguruabar horiek ukitzen di tuzten pertsonek ezkontzeko gaitasunik ez dutenik eta, ondorenez, horiek egindako ezkontza deuseza denik, KZren 73.1. art.aren arabera. Arean bere, KZren 73. art.ak berak modu desberdinean arautzen ditu adostasunaren aka tsa, eta KZren 46 eta 47. art.etan adierazitako betekizunak. Ildo horretatik, badirudi jarrerarik egokiena dela, batetik, adostasuna hartzea ezkontza pro zeduraren eta ezkontzeko egintzaren betekizun gisa; eta, bestetik, KZren 46 eta 47. art.etako betekizunak jotzea aurretiazko betekizun gisa, horiek eragina baitute ezkontza espedientean ere. Horrenbestez, atal honetan gaitasunari buruzko aipamenak baztertu, eta aztertzen ari garen betekizunak sailkatu eta


izeneztatu behar ditugu. Bistan denez, KZren 46 eta 47. art.etan aipatzen diren betekizunek Zuzenbide ka nonikoaren eragin nabaria dute eta, hori dela bide, betekizunok bat egiten dute eragozpenei (hau da, ezkontza baliozkoa izatea eragozten duten oztopo juridikoei) buruzko doktrinarekin. Zernahi gisaz, lege terminologia ez da era berekoa. Kode Zibilak 56. art.an eta I. liburuko IV. tituluaren II. kapituluko idazpuruan betekizun adierazmoldea erabiltzen du. EZAk, aldiz, terminologia anitza darabil, 240.3 eta 246. art.etan «eragozpen»az ari denean; araudi ho rren 241 eta 247. art.ek «eragozpen edo oztopo» adierazmoldea barneratzen dute, eta 247. art.ak «lege debeku». Lege terminologia hori oso desberdina denez gero, beharbeharrezkoa du gu sailkapen irizpidea erabiltzea; horrela, esangura zabaleko eragozpenak eta esangura hertsiko eragozpenak bereizi behar ditugu. Esangura zabaleko eragozpenak dira ezkontza baliozkoa izatea eragoz ten duten lege oztopo guztiak. Esangura zabal horri buruzko aipamenak ager tzen dira, besteak beste, KZren 63. art.an, «ezkontza baliozkoa izateko titulu honetan ezartzen diren betekizunik ez duen» ezkontzaz ari denean, bai eta KZren 65. artikuluan ere, «ezkontza egiteko lege betekizunak» aipatzen di tuenean. Esangura hertsiko eragozpenak dira, ordea, pertsona zehatza ukitzen du tenak; horiek KZren 46 eta 47. art.etara bildurik daude. EZAren 247. art.ak arautzen du zein ondore dakarten mota horretako eragozpenek. Artikulu ho rrek Fiskaltza eta ezkontza zehatz baten berri duen norbanakoa behartzen ditu, «eurek ezagutzen dituzten eragozpen edo oztopoak» salatzera; horre lakoetan, ezkontza egiteari ezezkoa eman behar zaio. Alabaina, ezkontzeko askatasun printzipioaren arabera, ez da aintzat hartu behar oinarririk gabe ko zioetan errotutako salaketarik.

FAMILI ZUZENBIDEA


A) Adina KZren 46.1. art.ari helduta, «emantzipatu gabeko adingabekoak» ezin di ra ezkondu. Aiurri berean, adinari buruzko aipamenak agertzen dira beste artikulu hauetan ere: KZren 48. art.an (adinaren ziozko eragozpena lekatzea ahalbideratzen duena), 73.2 eta 75 art.etan (adingabekoak egindako ezkontza ren deuseztasunari buruzkoak) eta, azkenik, EZAren 241. art.an. Gauzak horrela, ondokoak ezkon daitezke: —Adin nagusikoak. —Emantzipaturik dauden adingabekoak. Hamasei urtekoak baino nagu siagoak dira horiek (KZren 317. art.). Modu independentean bizi den adinga bekoari dagokionez (KZren 319. art.), zalantzak sortzen dira; autore batzuen ustetan, adingabeko hori emantzipatutzat jo behar da halako ondoreetarako. Adingabekoaren gurasoek bizitza independente horri emandako adostasuna ezeztatzen badute ere, horrek ez du atzeraeraginezko ondorerik sortzen, ez kontzaren deuseztasuna eskatzea ahalbideratuz. Emantzipazio kasuei buruzko arauketa nahasia da. Oro har, adingabekoa emantzipatua izan daiteke, baliozko ezkontza egin dezan; bestela, adingabe koak KZren 48. artikuluko lekapena eska dezake eta, horren ondorioz, eman tzipatu. —Emantzipatu gabeko adin nagusikoak, 14 urtekoak baino nagusiagoak badira eta KZren 48.2. art.an aipatutako lekapena lortzen badute. Adinaren betekizun hori ezkontza egiteko unean izan behar da eta ez, aldiz, espedienteari hasiera ematen zaionean. Nolanahi den ere, une horretan, interesatuak ezkontzeko behar den besteko adina lortzear izan behar dira edo, osterantzean, espedienteari amaiera eman baino lehen adin hori lortuko dutela ulertu behar da. Esangura horretan interpretatu behar da KZren 56. artikulua, bestelako interpretazio batek ezkontzeko askatasuna


mugatuko bailuke. Betekizun hori bi ezkontideek izan behar dute. B) Aurretiazko lotura (hots, aurretiazko ezkontza desegin gabe izatea) KZren 46.2. art.aren harira, ezin dira ezkondu ÂŤezkontza bidez loturik daudenakÂť. Espainiako ezkontza sisteman, beraz, ez dira poligamia eta poliandria onartzen. Halako eragozpenik izan dadin, aurreko ezkontzak indarrean iraun behar du; beste hitzez esanik, ezkontza hori baliozkoa izan behar da eta erabateko ondore zibilak sortu behar ditu. Aurreko ezkontza hori kanonikoa zein zibila izan daiteke; kanonikoa izatekotan, ezkontza hori egoki inskribaturik egon behar da eta ondore zibilak sortu behar ditu. Haatik, ezkontza horrek ez badu ondore zibilik sortzen, edota ezkontza hori egin bada estatuak aintzatetsi ez edo horrekin hitzarmenik ez duen erlijiopean (hots, KZren 59. art.ak agindu takoa betetzen ez duen erlijiopean), ez da ezkontza eragozpenik sortzen. Bestalde, aurreko ezkontza deuseza izan arren, loturaren ziozko eragoz pena badago egon, epai egokiaren bidez horren deuseztasuna adierazten ez den bitartean. Loturaren ziozko eragozpena desagertzen da, aurreko ezkontzaren desegi tea eragingarria denean (KZren 89. art., dibortzio kasuetan). Eragozpen hori lekaezina da; hortaz, aurreko ezkontza desegin gabe subjektua berriz ezkon tzen bada, bigarren ezkontza hori deuseza da. Gisa horretan, aintzakotzat har tu behar da aurreko ezkontzaren deuseztasunak ez duela geroko ezkontza deusez hori baliozko bihurtzen. Ezkontide baten absentzi adierazpenak berez ez dio beste ezkontideari biderik ematen berriro ezkontzeko; horretarako, absente ez dagoen ezkonti deak dibortzioa lortu edo heriotza adierazpena eskatu behar du eta, horietarik edozeini buruzko ebazpen irmoa jasotzean, bigarren edo ondorengo ezkontza egin dezake. FAMILI ZUZENBIDEA


C) Senidetasuna KZren 47. art.ra biltzen da senidetasunaren ziozko eragozpena; izan ere, artikulu horrek debekatu egiten du «odolkidetasun zein adopzio bidez zuze neko lerroan senide direnak» (1. zk.) eta «hirugarren gradurainoko senide albokideak» (2. zk.) euren artean ezkontzea. Horren bidez endogamia saihestu nahi izan da. Egungo arauketak debeku horretatik kanpo uzten du ezkontza bidezko senidetasuna. —Odolkidetasun bidezko senidetasuna, zuzeneko lerroan. Senidetasun horrek bere barruan hartzen du semealabatasunak eratorritakoa, hori ezkon tzazkoa izan zein ez. Zuzeneko lerroan senide direnak ezin dira euren artean ezkondu eta debeku horretan ez dago gradu mugarik, ezta lotura desberdinta sunik ere. Berebat, eragozpen hori lekaezina da. —Odolkidetasun bidezko senidetasuna, alboko lerroan. Senidetasun ho rrek hirugarren gradurainoko senideen arteko ezkontza eragozten du; beraz, eragozpen horrek nebaarrebak, osabaizebak eta lobak ukitzen ditu eta le hengusulehengusinak, aldiz, ez. Hirugarren graduko senideek eragozpen ho rren lekapena lor dezakete, KZren 48.2. art.aren arabera. —Adopzio bidezko senidetasuna. KZren 47.1. art.ak debekatu egiten du adopzio bidez senide direnak euren artean ezkontzea, adopziofamilia zuze neko lerroan eratu eta familia naturalarekin parekatzen delako. Eragozpen horrek ukitzen du adoptatuaren jatorrizko familia ere, KZren 178.3. arti kuluaren aginduz; horretan ez du eraginik jatorrizko familiarekin izanda ko lotura juridikoak azkendu izanak, KZren 108. artikulua aplikatu eta gero. Eragozpen horrek eragingarritasuna galtzen du


adopziofamiliari begira, adopzioa ezeztatzen denean bakarrik. D) Krimena KZren 47.3. art.ak aipatzen du krimenaren ziozko eragozpena; horren arabera, ezin dute elkarrekin ezkondu egile edo sopikun —konplize— gisa kondenatuak izan direnek, euron ezkontidea, batena zein bestearena, doloz hiltzeagatik. Horrekin eragotzi nahi izan da bi pertsonaren arteko ezkontza egitea, horiek esku hartu badute euretako baten ezkontidearen heriotzan. Pertsona horiek dira delituaren egileak, egilekideak eta sopikun edo kon plizeak. Debeku horrek ez du bere barruan hartzen heriotzaren osteko joka biderik; horren ondorioz, delituaren estaltzaileak eragozpen horretatik kanpo geratzen dira. Horrelako eragozpenik izan dadin, Zigor Kodeak bizitzaren aurkakotzat jotzen dituen delituengatiko kondena izan behar da; delitu horiek dira, hain zuzen ere, guraseraitea, eraitea eta gizahilketa. Zernahi gisaz, arduragabeke riaren ziozko heriotza kasu horietatik kanpo geratzen da. Krimenaren ziozko eragozpena aplikatzen da kondena irmoa izan baino lehen egindako ezkon tzetan ere, kondenak atzeraeraginezko ondoreak dituelako. 32. Eragozpen zehatz batzuen lekapena Lekapenaren bidez, lege gebena kendu eta lekapena lortzen duenari bide ematen zaio baliozko ezkontza eragingarria egin dezan. Lekapen hori erakun de desberdinek ematen dute: Justizi Ministerioak, krimen eragozpena lekatu behar denean; lehen auzialdiko epaileak, gainerako kasuetan. A) Krimen eragozpenaren lekapena KZren 48.1. artikuluari helduz, lekapen hori Justizi FAMILI ZUZENBIDEA


Ministerioak bakarrik eman dezake. Krimen eragozpena leka daiteke, zigor zehapenak aldi batera koak direlako; izan ere, eragozpen hori lekaezina izango balitz, Zigor zuzen bidearen arloko printzipio hori urratuko litzateke. Ez da kari zuzenik izan behar lekapen hori emateko; baina alderdi in teresatuak eskatu behar du harako lekapena. B) Hirugarren graduko albokideen arteko senidetasun eragozpenaren lekapena Lekapen hori lehen auzialdiko epaileak emango du zuhurtziara. Horretan, kari zuzena izan behar da derrigor. EZAren 260. art.aren aginduz, lekapena eskatzen duenak ÂŤberak azaltzen dituen zioak egiaztatu behar ditu, zio horiek banakakoak, familiakoak nahiz gizartekoak izan eta, hala denean, froga abia bururen bat aurkeztu behar duÂť. Halaber, kasu horretan, EZAren 261.1. art.ak dioenez, ÂŤezkontideen genealogi zuhaitza argi eta garbi azaldu behar daÂť. Lekapen hori emateko, epaileak kontutan izan behar ditu, batetik, era gozpenaren oinarria eta ezkontzaren edukia; eta, bestetik, kasuan kasuko inguruabarrak.

C) Adin eragozpenaren lekapena Epaileak eragozpen hori leka dezake, 14 urtekoak baino nagusiagoak di ren pertsonen kasuan (KZren 48.2. art.); horretarako, kari zuzena izan eta hori EZAren 260. art.aren arabera azaldu behar da. Lekapen hori ematen da ezkontza jakin bat egiteko; beraz, lekapenak ezkontza hori berori egitea bes terik ez du ahalbideratzen. Kasu horretan, KZren 48.2. artikuluak dioenez, epaileak instruitutako espedientean, adingabekoak eta horren guraso edo zain tzaileek esandakoa entzun behar da.


D) Geroko lekapena Ezkontzaren eragozpenak ezkontza egin eta gero leka daitezke, lege agin duz hori lekatzeko modukoak badira behinik behin (KZren 48.3. art.), ez kontzaren deuseztasuna aurretiaz eskatu denean izan ezik. Geroko lekapenak eta aurretiazko lizentziak ondore berberak sortzen dituzte. Ezkontideetarik edonork du lekapen hori eskatzeko legebideztaketa. Ba da, lekapena lortzeko espedientea ezin da auzi bihurtu. Modu horretan, gai nontzekoek ez dute legebideztaketarik lekapen hori eskatzeko; bai, ostera, lekapenik gabe egindako ezkontzaren deuseztasuna eskatzeko, KZren 74 eta 75. art.ek hori ahalbideratzen duten kasuetan. §9. EZKONTZA ADOSTASUNA 33. Adostasunaren aldeko printzipioa KZren 45. artikuluak, bere aurrekariak albo batera utzita, zehatzme hatz adierazten du ondokoa: ezkontza adostasunik gabe ez da ezkontzarik. KZren 73.1. art.ak ere baieztatu egin du ezkontza egiteko unean bertan bete behar den oinarrizko elementu hori, hauxe adieraziz: deuseza da ezkontza adostasunik gabe egindako ezkontza. Ez gara, beraz, printzipioei buruz ari, ezkontza baliozkoa izateko gauzatu behar den betekizunari buruz baino. Adostasunak eragina du esparru desberdinetan: 1. Ezkontzanegozioaren eraketan. Adostasuna emateko betekizun batzuk ezartzen dira eta, esangura horretan, akatsak dituen adostasunak ez du balio rik (KZren 73. art.ko 4 eta 5. zk.ak). Edu berean, ezkontzaren forma auke FAMILI ZUZENBIDEA


ratzea ahalbideratzen da (KZren 49. art.). 2. Ezkontza harremanek izango duten edukiaren zehaztapenean. Ordena publikoan oinarrituriko arrazoiek borondatearen autonomia mugatzen dute hein handi batean (ikus 120/84 KAE); horrez gain, gaur egun ezkontza ezin har daiteke kontratu huts gisa. Hala eta guztiz ere, ezkontzaren ondore ja kin batzuk ezkontideen borondatearen arabera zehaztu daitezke. Hori abiabu rutzat hartuta, esan daiteke ezkontza ez dela loteslea, hori dibortzio bidez desegin baitaiteke bi ezkontideen borondatez (KZren 86. art.ko 1, 2 eta 3. zk.ak, 81. art.ari lotuta) zein ezkontide baten borondatez (KZren 86.4. art.). Ezkontza desegiteko aukera horri ezin zaio ukorik egin ezkontzaren aurretik, hori ere ordena publikoko araua delako. Edozein modutan ere, gai honetan bi arazo desberdin nahas daitezke: ba tetik, ezkontzarik izan dadin, ezkontza adostasuna derrigor eman behar da; baina, bestetik, adostasun horrek ez du ahalbideratzen borondatearen autono mia izenekoa egikaritzea, ezkontzari buruzko arauak aginduzkoak baitira. Hori dela bide, negozio juridiko gisa itxuratutako ezkontzak ezin du arauzko edukirik izan legez ezarritakotik kanpo eta, horren ondorioz, ezkontza ezin jar daiteke baldintza, epemuga edo modu baten menpe (KZren 45.2. art.): ezkontza berez negozio juridiko hutsa da. Gisa bertsuan, ezin dira baztertu legez araututako ondoreak (KZren 66. art. eta ondorengoak). Aurrekoa gorabehera, borondatearen autonomiak ezkontzaren ondare es parruan du eragina, batik bat, ezkontideek euren arteko harremanak egitu ratu nahi dituztenean, euren interesak modurik egokienean asetzeko (KZren 1315 eta 1323. art.ak; KatZZKren 7. art. etab.). Ezkontzaren banantze eta di bortzio kasuetan ere, negozio autonomiak badu eraginik. 34. Ezkontza adostasuna emateko gaitasuna Ezkontza adostasuna eman behar da ezkontza egiteko


unean bertan (Kode Zibilaren 57.2 eta 59. art.ak). Hortaz, adostasun horretan eragina izan deza keten inguruabar guztiak une horretan aztertu behar dira eta ez, aldiz, aurreko zein geroko uneetan. Atal honetan aztertuko ditugu, bada, ezkontideen gaita sunari buruz ager daitezkeen arazoak. Orokorrean, bi motatako inguruabar pertsonalek eragotz dezakete ezkontza adostasuna baliozkoa izatea; adina eta adimeneko gaixotasuna dira, izatez, inguruabar horiek.

A) Adina Aurrerago aztertu izan dugunez, ezkontza eragozpena da KZren 46.1. ar tikuluak agindutako adina ez izatea. B) Adimeneko gaixotasuna Ezkontza baliozkoa izan dadin, ezkontza adostasuna eman behar da (Ko de Zibilaren 73.1. art.). Horrek berarekin dakar adostasuna ematen duenak adimen gaitasun osoa izateko beharra; osterantzean, ezkontzaren deuseztasu na adieraz daiteke kari hori dela bide. Esanak esan, ezkontzeko askatasun printzipioaren arabera, eztabaida garria da adimen gaixotasunen bat duten pertsonak ezkon daitezkeen ala ez. Orokorrean, ez dago ezkontza hori eragozten duen zuzeneko debekurik (ildo horretatik, ENZNk 1987ko abenduaren 1ean emandako ebazpena ikus daite ke). Mota horretako debekurik ez izateak, alabaina, ez du esan nahi adimen gaixoek ezkontzeko gaitasun osoa dutenik. Hori baieztatzeko, bi arrazoi ditu gu: batetik, KZren 45. art.ak adostasuna ezkontzaren oinarrizko osagaitzat jotzen du eta, horrekin, badirudi adostasun hori eman FAMILI ZUZENBIDEA


ezin dutenak ezkon tzatik kanpo geratzen direla; eta, bestetik, KZren 56.2. art.ak ezkontza hori egiteko prozedura berezia arautzen du. KZren 56.2. art.ak dioenez, adimen urripen edo anomaliaren bat duen pertsonak ezkondu nahi badu, medikuak irizpena eman behar du pertsona horrek ezkontza adostasuna emateko duen gaitasunaren inguruan. Arau ho rrek adimen urriko pertsona guztiak ukitzen ditu, kontutan izan gabe ezgai turik dauden ala ez. Bestalde, urripenok iraunkorrak izan behar badira ere, horiek ez dute zertan behin betikoak izan. Adimen urritua ezgaitua izan bada, epaileak ezgaiketa epaian beren be regi ezar dezake ezkontzeko ezintasuna (KZren 210. art.); horrela, ezkontza adostasuna emateko ezintasunari buruz, iuris tantum erako presuntzioa sor tzen da. Ezgaiketa epaian mugapen hori ezarri arren, medikuaren irizpena nahitaezkoa da pertsona hori ezkon daitekeen ala ez jakiteko. Bestalde, nahiz eta adimen urritua ezgaitua izan ez, edota ezgaiketa epaiak ezkontza adosta sunik aipatu ez, gerta daiteke ezkontza espedientea tramitatzen duen funtzio narioa anomalia horiez ohartzea, bai berak sumatu (EZAren 245.2. art.), bai Fiskaltzak zein interesatuetarik batek agerian jarri izan dituelako (EZAren 247.1. art.). Horrelakoetan ere, beharrezkoa da medikuaren irizpena. Medikuaren irizpen horrek ezkontza egiteko gaitasuna aztertu behar du. Medikuaren iritziz adimen urrituak ezkontzeko nahikoa gaitasun badu, haren irizpena loteslea da epailearentzat eta, horrela, epaileak ezkontza bai mendu behar du. Edozelan ere, irizpen horretan errakuntzak izatekotan, ez kontzaren deuseztasuna eska daiteke. Anomalia horiek izan arren, epaileak ez badu medikuaren irizpenik eska tzen (KZren 56.2. art.an aipatutako irizpena, alegia), adimen urrituak egin dako ezkontza baliozkoa da, favor matrimonii printzipioaren ondorioz. Kasu horretan ere, ezkontzaren deuseztasuna eska


daiteke, ezkontza egiteko unean bertan adostasunik eman ez zela frogatzen bada. Haatik, KZren 73.3. art.ak dioena kontutan hartuta, ezin daiteke kasu horretan deuseztasunik eskatu, for ma akatsetan oinarrituta. 35. Ezkontza adostasunaren akatsak Agidanez, ez dago ezkontza adostasunaren akatsei buruzko sistema bere zirik, akatsok deuseztasun sistemara bildurik baitaude (KZren 73. art.ko 4 eta 5. zk.ak). Edozein modutan ere, KZren 73. art.tik bi ondorio atera daitezke: lehenik eta behin, adostasunaren akatsak zehazten dira horiek ukitzen duten erakundea kontutan hartuta; hori dela bide, okerra eta derrigortze zein beldur larriak bakarrik dira ezkontza adostasunaren akats. Hurrenik, akats horiei buruzko arauketa zorrotzagoa da. A) Okerra (KZren 73.4. art.) KZren 73.4. art.an, ezkontide batek beste ezkontidearen pertsonari buruz duen okerra bakarrik aipatzen da, ezkontza adostasunaren akats gisa. Oker horretan, bi mota bereiz daitezke: bata, ezkontidearen identitateari buruzkoa eta, bestea, ezkontidearen ezaugarri pertsonalei buruzkoa, ezkontza adostasu na eman bada ezaugarri horiek kontutan izanda. Lehenengoa oker eragozle gisa har daiteke eta, bigarrena, okerra dakarren akats gisa. Ezkontidearen identitateari buruzko okerra ezohikoa da eta, ziur asko, eragingarritasuna du ezkontza ahalorde bidez egiten denean bakarrik. Ezkontidearen ezaugarri pertsonalei buruzko okerrak, aldiz, garrantzi handiagoa du; edozein kasutan ere, ezaugarri horiek oinarrizkoak izan behar dira, hau da, ezkontza ÂŤadostasuna emateko erabakigarriakÂť (KZren 73.4. ar tikulua). Epaileak ezaugarri horiek baloratu behar ditu. Aztertzen ari garen okerra subjektiboa da, oker hori nork izan, eta be rorren araberakoa delako; erlatiboa ere bada, ezkontza eta FAMILI ZUZENBIDEA


pertsona zehatz batzuei buruzkoa delako. Gai honetan agertzen den arazo nagusia hauxe da: ezaugarri pertsonal adierazmoldeari zein esangura eratxiki behar zaion jakitea. Orokorrean, on dare esparruarekin zerikusirik duen guztia baztertu behar da; beraz, adieraz molde horrek bere barruan hartzen ditu ezkontidearen ezaugarri fisiko edo psikikoak bakarrik. Horiek dira, berbarako, toxikomania, gaixotasun fisiko zein psikikoak, ezkontza bizitzaren bilakaera egokia eragozten duten sexu desbideraketak, zigor aurrekari larriak, zistortasuna etab. Inguruabar horiek izan behar dira ezkontza egin aurretik edo hori egiteko unean; ezkontza egin eta gero agertzekotan, inguruabarrok banantze kari dira (ikus KZren 82. arti kuluko 3 eta 4. kariak). Okerra pertsonala izan daiteke, anomalia ukitzen duen ezkontideak edo gainontzeko batek eragindakoa. B) Derrigortze edo beldur larriak (KZren 73.5. art.) Derrigortzea fisikoa nahiz morala izan daiteke, KZren 76.2. art.tik atera daitekeenez. Beldurra sortaraz dezakete beste ezkontideak edota gainontze koek eragin izan dituzten kanpoko kariek, bai eta bizitza arriskuan jartzen duten kari fisikoek ere. Bestalde ere, beldurraren eta bortxaren arteko desber dintasun nagusia ondokoa da: beldurra eragiten duten inguruabar objektiboek ez dute biderik ematen mehatxu gisa erabiltzen den gaitzaren ala ezkontzaren artean aukeratzeko. Ezkontzaren deuseztasuna dakarten bortxa/derrigortzeak eta beldurrak zein betekizun izan behar duten jakiteko, KZren 1267 eta 1268. art.ak apli katu behar dira analogiaz. 36. Ahalorde bidezko ezkontza KZren 55. artikuluaren arabera, ezkontza adostasuna ahaldun baten bi


dez eman daiteke, ahaldunari horretarako baimena eman bazaio beren beregi. Hori ez da mandatu kontratua; izan ere, ahaldunak berak ezin izango luke bere borondatea eratu eta ahalordeemailearena izango balitz bezala agertu. Aztergai dugun kasuan, ahalordeemaileak berak eratzen du ezkontza adosta suna eta gainontzeko bati ahalordea ematen dio, adostasun hori azal dezan ezkontza egiteko unean. Horixe jartzen du agerian KZren 55.2. art.ak; arti kulu horrek dioenez, ÂŤahalordean bertan adierazi behar da norekin egin behar den ezkontza, bai eta zehaztu ere, pertsona horren identitatea ezagutzeko be harrezkoak diren inguruabar pertsonalakÂť. Halako kasuetan, gainontzekoak nuntius gisa dihardu; hau da, inoren borondatea agertu besterik ez du egi ten. Borondate hori ahalordeemaileak zehaztu izan du aurretiaz, eta ezkon tzaren ondoreek ahalordeemailearengan dute eragina eta ez, ostera, ahaldu naren gain. Hor azaldutakoaren ondorioz, ezkontzeko gaitasuna izan behar du aha lordeemaileak. Ahalordea berezia izan behar da (KZren 55.1. art.) eta, horrez gain, ahalorde horrek forma kautoa bete behar du; bestela, deuseza izango litzateke eta, horren ondorioz, ez luke ezkontza egitea ahalbideratuko. Berebat, aha lordeak KZren 55.2. art.an adierazitakoa barneratu behar du. Ahalorde mo ta hori emateko, ez da bidezko karirik izan behar; hala ere, ahalordeemailea bizi behar da ezkontza baimenduko duen epaile edo funtzionarioaren barruti edo mugapetik kanpo. Ezkontza baliozkoa izan dadin, ezkontza egiteko unean bertan egon behar da beste ezkontidea. Ahalordea ondoko kasuetan azkentzen da: 1. Ahalordeemaileak ahalordea ezeztatzen duenean. Epaileari jakinarazi behar zaio ezeztapen hori. Ezeztapena jakinarazi ez eta ezkontza egiten bada, ezkontza hori deuseza da, adostasunik eman ez delako, bestela esanda, ahal dunak izaterik ez duen borondatea adierazi duelako. Ezeztapena FAMILI ZUZENBIDEA


forma kautoa erabiliz egin behar da (KZren 55.3. art.). 2. Ahaldunak ahalordeari uko egiten dionean. Uko egite hori ahalor deemaileari jakinarazi behar zaio. 3. Ahalduna zein ahalordeemailea hiltzen direnean. 37. Ezkontza adostasunik ez izatea A) Itxura egitea Itxura egite kasuetan, itxurazko ezkontideek ezkontza adostasuna ematen dute, horretarako baliozkoak diren formetatik bat erabiliz; baina, adostasun hori eman aurretik edo aldi berean, akordio bat egiten dute, itxuraz gauzatzen duten ezkontzaren ondoreak baztertzeko. Edozein modutan ere, itxura egitea erabatekoa izan behar da, ezkontza erabiltzen baita horrek sortzen duen ondore bereziren bat lortzeko bakarrik (hala nola, Espainiako naziokotasuna ahalik arinen eskuratzeko). Horrela, sa rritan, itxura egiteak berarekin ekartzen du lege maula. Itxura egitea izan dadin, itxurazko ezkontideek akordioa egin eta gaitzus tez jardun behar dute. Kode Zibilak adostasunaren anomalia horiek beren beregi aipatzen ez ba ditu ere, esan behar da itxurazko ezkontza deuseza dela, ezkontza adostasunik eman ez delako (KZren 45 eta 73.1. art.). B) Erreserba mentala Erreserba mentalean, ezkontideak ezkontza adostasuna ematen badu ere, beraren benetako asmoa da ezkontzaren ondore juridikoak baztertzea. Erre serba mentalak ezkontideetarik bat bakarrik ukitzen du. Halakoetan ere, ez kontza adostasunaren akatsa dagoela esan daiteke; akats hori frogatuz gero, ezkontzaren deuseztasuna gertatzen da, itxura egitearen kasuan azaldu dugun arrazoi berberagatik. Erreserba mentalaren bitartez, deuseztasuna eragin due na gaitzustedun ezkontidea da, zalantzarik gabe.


38. Ezkontza kasuz kasu moldatzea Legeak dioenaren arabera zehaztu behar dira ezkontzaren ondoreak; be raz, ez dago askatasunik ondore horiek zehazteko. Horretan oinarrituz, KZren 45.2. artikuluak debekatu egiten du ezkontza baldintza, epemuga eta modu baten menpe jartzea. Ezkontza adostasuna zatiezina eta osoa da. Goian aipaturiko debekuak se gurtasun juridikoan oinarriturik daude; halako debekurik izan ezean, kasuan kasuko moldatzeek egoera zibil baten iraupenean eragina izango lukete. KZren 45.2. art.ak ezartzen duenez, moldatze horiek ez dira kontutan hartzen: ezkontza baliozkoa da, ezkontideek sartutako klausularik gabe. No lanahi den ere, ezkontza egiteko unean adostasunik eman ez dela frogatuz gero, ezkontza horren deuseztasuna adieraz daiteke, beti ere, hor adierazi du gun karia dela bide. ยง10. EZKONTZAREN BETEKIZUN FORMALAK 39. Formaren kontzeptua Adostasunik gabe ez da ezkontzarik (KZren 45. art.), eta adostasun hori eman behar da antolamendu juridikoak zehazten dituen bideetarik bat erabi liz. Ildo horretatik, EKren 32.2. art.ak dio legeak ezarriko dituela ezkontza formak. Forma ad solemnitatem bete behar da; beste hitz batzuekin esateko, forma bete behar da, ezkontza baliozkoa izan dadin gauzatu behar diren gainera ko betekizunekin batera. Hori kontutan hartuta, adostasun hutsezko ezkontza ez da baliozkoa, forma betekizunik ez badu; gisa berean, forma hutsezko ez kontzak ez du baliorik, hori egin bada antolamendu juridikoak arautu dituen helburuez besteko xedeak lortzeko. FAMILI ZUZENBIDEA


Espainiako ezkontza sistemaren arabera, ezkontza bakarra da eta egin daiteke forma desberdinak erabilita; horrela, KZren 49. art.ak dioenez, espai niarrak ezkon daitezke: «1. Epailearen, alkatearen edo kode honek aipaturi ko funtzionarioaren aurrean; 2. Legez araututako forma erlijiosoan» eta 3. «Espainiatik kanpo, ezkontza egiteko tokian indarrean dagoen legeak ezarri tako formaren arabera». Halaber, forma hori formalitate desberdinek osatzen dute. Formalitate horietatik batzuk bakarrik dira oinarrizkoak, besteak eran tsiak direla. Horien inguruan, eta kodeak dioenez, oinarrizko formalitateak ez badira betetzen, ezkontza deuseza da, forma akatsaren zioz (KZren 73.3 eta 78. artikuluak). 40. Forma zibilean egindako ezkontza Xedapen hauetan daude ezarririk forma zibilean egindako ezkontzaren formalitateak: KZren 51.etik 53.era arteko art.etan, eta 57.etik 58.era artekoe tan, EZLren 70.etik 80.era arteko art.etan, eta EZAren 238. art.an eta ondo rengoetan. A) Eskumena KZren 51. art.aren harira, «ezkontza baimentzeko eskumena dute: 1. Erregistro Zibilaren ardura duen epaileak; 2. Horrelako epailerik ez den udalerrietan, alkateak edo araudi bidez izendaturiko eskuordeak; 3. Atzerrian Erregistro Zibilaren ardura duen funtzionario diplomatiko edo kontsularrak». EZAren 238. artikuluak dio bake epaileak ere eskumena duela ezkontzaren aurreko espedientea instruitu eta ezkontza egiteari ezezkoa ala baiezkoa emateko (ikus EZAren 239. art. ere). KZren 57 eta EZAren 238. art.ek xedatzen dutenez, funtzionario horiek izan behar dira «ezkontideetarik batek»


egoitza duen tokiari dagozkionak. Alkatearen eskumena KZren 49 eta 51. artikuluek ezartzen dute; aben duaren 23ko 35/1994 Legeak artikulu horiek eraldatu izan ditu. EZAren 239. art.aren aginduz, alkateak jardun behar du «interesatuek eurek eskatzen badu te euren arteko ezkontza alkateak baimentzea». Erregistroen Zuzendaritza Nagusiak xedapen horiek interpretatzean esan duenez, ezkontideek hala eska tuko dute, Erregistro Zibilaren ardura duen epailerik ez badago (ikus 1983ko apirilaren 26an eta 1985eko azaroaren 28an emandako ebazpenak). KZren 51.2. art.ak ahalbideratzen du Erregistro Zibilaren ardura duen epailearen eskuordekoak jardutea; EZAren 239. art.ari helduz, badirudi esku ordeko hori bake epailea izan daitekeela, ezkontza espedientea instruitu behar denean. B) Ezkontza espedientea KZren 56. art.ak arautzen duenez, ezkontza prozedura hasteko, ezkontza espedientea bete behar da. Espediente horri dagokionez, aipatu berri dugun artikuluak Erregistro Zibilari buruzko legeriara jotzen du. Ezkontza espedien tearen helburua da, izan ere, ezkontza baliozkotasunez egiteko izan behar di ren «gaitasun betekizunak» egiaztatzea. Erregistro Zibilari buruzko legeriak dioenez, ezkontza espedientea haste ko, ondoko datuak barneratzen dituen idazkia aurkeztu behar da: 1. Ezkontideen identitatea, euren lanbidea barne; 2. Aurreko ezkontiderik egotekotan, horren/horien izenabizenak; 3. Ezkontza eragozpenik ez dagoelako adierazpena; 4. Ezkontza egiteko aukeratu izan den epaile edo funtzionarioa, hala de nean; 5. Ezkondu aurreko bi urteetan ezkontideek zein herritan FAMILI ZUZENBIDEA


izan duten ren bizilekua (EZAren 240. art.).

eu

Idazki horrekin batera aurkeztu behar dira ÂŤjaiotza froga eta, hala dene an, aurreko ezkontza loturak desegin direlako froga, emantzipazioa edo leka penaÂť (EZAren 241. art.). Ezkontideek agiri horiek berretsi behar dituzte eta ezkontide baten bizilekua ez badago espedientea tramitatzeko lekuan, ezkon tide horrek agiriok berrets ditzake beste Erregistro batean agertuz edo ahalor de berezi baten bidez (EZAren 242. art.). Hori guztia egin eta gero, ediktuak edo aldarriak argitaratu behar dira, ezkondu aurreko bi urteetan zehar ezkontideek euren bizilekua izan duten he rrian, horretan 25.000 biztanle baino gutxiago bizi badira (EZAren 243. art.). Haatik, ezkontideek ezaugarri horiek ez dituzten herrietan izan badute euren bizilekua, aldarri tramitearen ordez, ÂŤezkontide baten edo bestearen senide, lagun edo hurbileko batek esandakoa entzun behar da gutxienez, eta pertsona hori espedientearen instruktoreak berak aukeratu behar duÂť. Tramite horren helburua honakoa da: ezkontza egiteko eragozpenik ez dagoela egiaztatzea (EZAren 243, 244 eta 247. art.ak). Ezkontideen egoera, gaitasuna eta egoitza egiaztatzeko frogak egin behar dira (EZAren 245. art.); horrez gain, instruktoreak bi ezkontideek esandakoa entzun behar du, bananbanan eta modu bereizian, lotura eragozpenik edota ezkontza egiteko beste eragozpenik ez dagoela ziurtatzeko (EZAren 246. art.). Behin espedientea amaitu eta gero, epaileak baiezkoa ala ezezkoa emango dio ezkontzari. Erabaki horren aurka gobernu errekurtsoa jar daiteke (EZAren 247.2. art.). Forma erlijiosoan egindako ezkontzei dagokienez, ez da espedienterik egin behar. Ediktuak eta aurretiazko tramite hori baliozkoak dira urtebetean zehar; urtebete horren barruan ez bada ezkontzarik egiten, espedientea berriro egin behar da (EZAren 248. art.).


C) Ezkontza egitea KZren 57. art.ari helduta, ezkontza egin behar da epaile edo funtzionario eskudunaren aurrean. EZAren 250. art.ak dioenez, funtzionario hori izan dai teke espedientea tramitatu ez duen Erregistroaren epaile arduraduna; Erre gistroaren ardura epaile batek baino gehiagok badu, horietarik edonork ordez dezake instruktorea, epaile dekanoak izendatuta. Araudi bidez artikulatzen da KZren 57.2. art.ak araututako aukera. Alkateak ezkontza baimendu ahal iza teko, Udaletxearen lokal batean egin behar da ezkontza, eta ezkontza horretan gorago adierazi ditugun formalitate berberak bete behar dira. Ezkontza ados tasuna bi lekukoren aurrean eman behar da (KZren 57.1. art.). Halaber, ez kontza egin daiteke ezkontzarako aukeratua izan den udalerriko alkatearen aurrean zein alkateak eskuordeturiko zinegotziaren aurrean (KZren 51.1. artikulua). Ezkontzaren data ezkontideek aukeratutako egun eta orduaren arabera ze hazten da, udalaren zerbitzu beharrizanak aintzat izanik (EZAren 249. art.). Ezkontza zeremonian, ÂŤepaile edo funtzionarioak, KZren 66, 67 eta 68. art.ak irakurri eta gero, ezkontide bakoitzari galdetu behar dio beste ezkon tidearekin ezkontzeko adostasuna ematen duen eta une horretan ezkontzen den; bi ezkontideek baietz erantzun eta gero, epaile edo funtzionarioak bi ezkontideak ezkontza bidez lotuta geratzen direla adierazi eta inskripzio edo akta egokia luzatu behar duÂť (KZren 58. art.). Ezkontza interpretatzaile bidez egin daiteke eta, hala eginez gero, inter pretatzaile hori aipatu behar da Erregistro Zibilean ezkontzari buruz egindako inskripzioan (EZAren 258.2. art.). 41. Forma erlijiosoan egindako ezkontza FAMILI ZUZENBIDEA


KZren 49, 59 eta 60. art.etan ezarritakoaren ildotik, ezkontza egin dai teke, ÂŤinskribaturiko erlijio batek zehazten duen formanÂť (KZren 59. art.); beraz, edozein forma erlijioso erabil daiteke ezkontza egiteko. Edozelan ere, erlijio hori estatuarekin hitzartutakoaren arabera inskribaturikoa edo, horrela ez bada, estatuko legeriak baimendutakoa izan behar da. Ondokoak dira ezkontza mota horien baliozkotasuna onartzeko beteki zunak: 1. Erlijio batek zehazturiko forma erabiltzeko, erlijio hori inskribaturik egon behar da. Gaur egun ondokoak daude inskribaturik: Erlijio Katolikoa, 1979an Aulki Santuarekin sinatutako akordioa dela bide (1979ko urtarrilaren 3ko akordioaren VI, VII eta VIII. art.ak, eta amaierako protokoloaren 2. xeda pen iragankorra); Espainiako Erakunde Erlijioso Ebanjelikoen Federazioa (azaroaren 10eko 24/1992 Legearen 7. art.); Espainiako Israeldar Erkidegoen Federazioa (azaroaren 10eko 25/1992 Legearen 7. art.); eta, azkenik, Espai niako Islamdar Komisioa (azaroaren 10eko 26/1992 Legearen 7. art.). 2. Ezkontza baliozkoa izan dadin, ezkontza hori erlijio bakoitzak ze haztutako formaren arabera egin behar da. Ezkontza, beraz, erlijio horren or dezkari baten aurrean egin edo, bestela esanda, ezkontza adostasuna ordezkari horren aurrean eman behar da. Forma erlijioso katolikoan egindako ezkon tzarekin gertatu aldera, gainerako forma erlijiosoetan, ezkontza egin aurretik espedientea egin behar da. Espediente horri amaiera emateko, epaileak ziurta giri bat luzatzen du eta horretan adierazten da ezkontideek Espainian balioz kotasunez ezkontzeko nahikoa gaitasun dutela. Erlijio zehatza inskribaturik egon arren, horrek ez badu estatuarekin hi tzarmenik egin, erlijio horren errito eta formaren arabera egindako ezkontzak ez du ondore zibilik sortzen.


42. Ezkontza Erregistro Zibilean inskribatzea Ezkontza Erregistro Zibilean inskribatu behar da, inskripzioa baita per tsonen egoera zibila frogatzeko bidea (EZLren 1. art., eta KZren 325.etik 327.era arteko art.ak). Hor esandakoa kontutan harturik, inskripzioak ez du egoera zibilik eratzen; izan ere, KZren 61. art.ari helduta, ezkontzak ondo reak sortzen ditu, hori egiten den une beretik. Nolanahi den ere, inskripzioak ez ditu zehazten ezkontzaren inter partes ondoreak, gainontzekoen aurkako ondorioak baizik.

A) Ezkontza zibilaren inskripzioa KZren 62. art.aren arabera, ezkontza epailearen aurrean egin bada, epaile horrek ezkontza egiteaz batera hori inskribatu edo ezkontzaren akta luzatzen du. Akta horretan, epailearen, ezkontideen eta lekukoen sinadura agertu behar da. Epaileak akta hori kasu zehatz batzuetan luzatzen du, hain zuzen ere, ez kontza espedientea beste erregistro batean egin denean (ikus EZLren 73. art. eta EZAren 255.). B) Ezkontza erlijiosoaren inskripzioa KZren 63. art.aren ildotik, «Espainian eta forma erlijiosoan egindako ez kontza inskribatzeko, Elizaren edo beste erlijio baten ziurtagiria Erregistro Zibilean aurkeztu besterik ez da egin behar; ziurtagiri horrek agertu behar ditu Erregistro Zibilaren legeriak agindutako inguruabarrak». Inskripzio horri ezezkoa eman behar zaio, «Erregistroan aurkeztutako agiriek edota bertako idazpenek agerian jartzen badute ezkontzak ez dituela barneratzen balioz kotasun betekizunak» (KZren 63.2. art.). FAMILI ZUZENBIDEA


Lehentxoago adierazitakoari helduz, inskripzioa egiteko titulua da Elizak edo beste erlijio batek luzaturiko ziurtagiria; Erregistroko arduradun den epai leak ziurtagiri hori kalifikatu behar du, ezkontza erlijiosoaren legezkotasuna kontrolatzeko; horrela, epaileak aztertu behar du forma erlijiosoan egindako ezkontza baliozkoa den ala ez (ikus 1993ko otsailaren 10eko Jarraibidea). 43. Ezkontza sekretua KZren 54. art.aren esanetan, justizi ministroak mota horretako ezkontzak baimen ditzake, ÂŤbehar beste frogatutako kari larririk izanez geroÂť. Ezkontza sekretua edo kontzientzi ezkontza da, izan ere, ohiko ezkontzak izan behar dituen publizitate betekizunak ez dituena. Ezkontza sekretua egiteko, behar beste frogaturiko kari larriren bat izan behar da. Horrelakorik izanez gero, justizi ministroari ezkontzarako baimena eskatu ahal zaio, eta horrek baimena emango du, Erregistroen Zuzendaritza Nagusiak hala proposatuta (EZAren 267. art.). KZren 54. art.ak dioenez, baimen hori lortu eta gero, ÂŤespedientea ezku tuan tramitatzen da, ediktu edo aldarririk argitaratu gabeÂť; beste hitz batzue kin esanda, espedientea ohiko moduan tramitatzen da, baina hori jendaurrean agertu barik. Ezkontza sekretua eragingarria da inter partes, ezkontza egiten den une tik; hala eta guztiz ere, ezkontza horren inskripzioa sekretua denez gero, ezkontza horrek ezin die gainontzekoei kalterik egiten (KZren 64. art.). Ezkontza sekretua prozedura berezi baten bidez inskribatzen da, alegia, EZAren 267 eta ondorengo art.ek arautzen duten prozeduraren bidez. Ezkon tza horren akta liburu berezi batean inskribatzen da (EZLren 78. artikulua). Inskripzio hori sekretua da ezkontideentzat ere; beraz, inskripzioa ezin daite ke argitaratu, eta ezkontideek ezin dute hori jendaurrean zabaldu. Ezkontza sekretua EZLren 79. art.aren arabera argitaratu


behar doko kasuetan:

da,

on

1. Bi ezkontideek batera hala eskatzen dutenean; 2. Alargunak hala eskatzen duenean (ikus, era berean, EZAren 269. art.); 3. Ezkontza kanonikoa izanik, ezkontza hori sekretupean izateko betebe harrik ez badago, gotzainak hala eskatzen duenean; 4. Ezkontza zibila izanik, Zuzendari Nagusiak halaxe agintzen duenean. Kasu horretan, ezkontideak zitatu behar dira, horietarik batek edo biek se kretua erabiltzen badute ezkontzaren zioz edo semealabei begira dituzten eginbeharrak urratzeko. 44. Heriotza arriskuan egindako ezkontza Ezkontza mota hori egiten da ezkontide bat zein biak hurhurreko he riotza arriskuan daudenean, dela gaixotasun larria izateagatik, dela hur hurreko arrisku egoeran izateagatik. KZren 52. artikuluak zehazten du zein funtzionariok duen legebideztaketa, ezkontza mota hori baimentzeko. Zerren da horretan aipatzen dira, besteak beste, Erregistro Zibilaren arduraduna edo eskuordea, nahiz eta ezkontideek Erregistro horren mugabarruan bizilekurik izan ez, eta itsasontzi zein aireontzietako kapitain edo komandantea. EZAren 253.3. art.ak dioenez, bake epaileak ez du zertan aurretiazko jarraibiderik eskatu, kasuan kasuko presaren arabera hori beharrezkoa ez bada; dena den, berak baimendutako ezkontzaren berri eman behar dio berehalakoan agintari eskudunari. Heriotza arriskuan ezkontzeko, ez da aurretiaz espedienterik egin behar (KZren 52.2. art.). Ezkontza egiteko unean, adin nagusiko bi lekuko izan behar dira bertan, hori egiteko ezintasuna egiaztatzen denean izan ezik.

FAMILI ZUZENBIDEA


45. Espainiarrak atzerrian Espainian ezkontzea

ezkontzea

eta

atzerritarrak

Atzerritarren bat Espainian edo espainiar bat Espainiatik kanpo ezkon tzen den kasuetan, KZren 49.2 eta 50. art.ak aplikatu behar dira. Artikulu ho riek loturagune batzuk ezartzen dituzte, ezkontzeko erabili izan diren formak baliozkoak diren ala ez zehaztu ahal izateko. Erregela orokor gisa, lex locia aplikatzen da. Zernahi gisaz, gogoan izan behar dira ondoko aukerak ere: 1. Bi ezkontideak ala bat bakarrik espainiarrak izanik, atzerrian ezkon du nahi badute, ezkontza hori Espainiak tokiantokian dituen kontsuletxeetan egin daiteke (EZAren 238, 243 eta 252. art.ak). Halaber, ezkontza egin daite ke hori egiten den tokiko legeak dioenaren arabera (KZren 59 eta EZAren 252. art.ak). 2. Bi ezkontideak atzerritarrak badira, ezkontza Espainian egin daiteke, dela lex lociaren arabera, dela euren lege pertsonalaren arabera.

BIBLIOGRAFIA REINA, Lecciones de derecho matrimonial, Bartzelona, 1993. Bibliografia orokorraz gain, ondokoak kontsulta daitezke: ALBALADEJO, El im pedimento matrimonial de adopción en el Código civil hoy, in Centenario del Código Civil (18891989), Madril, 1990, I, 1. or.; GETEALONSO, Emanci pación y matrimonio, RDP, 1985, 3. or.; PÉREZ PASCUAL, La menor edad en el matrimonio. ADC, 1984, 749. or. ARECHEDERRA, La simulación en el matrimonio civil, RJC, 1980, 179. or.; COBACHO GÓMEZ, El error en el matrimonio, Anales de Derecho, Murtzia ko Unibertsitatea, 9. zk., 1986, 7.etik 40.era arteko orr.; GORDILLO CAÑAS, La simulación matrimonial: un punto de contraste en la proyectada reforma, in «La reforma del Derecho de familia», Jornadas hispalenses sobre, Sevi lla, 1982, 63. or.; PÉREZ PASCUAL, La menor edad en el matrimonio, ADC,


1984, 749. or. GONZÁLEZ PORRAS, El matrimonio civil en inminente peligro de muerte en el Código civil y en el Proyecto de reforma, RDP, 1980, 1209. or.; PIÑAR DÍ AZ, Inscripción del matrimonio y efectos frente a terceros, La Ley, 19831.

FAMILI ZUZENBIDEA



Bosgarren gaia EZKONTZAREN ONDOREAK Laburpena: §11. Ezkontideen arteko harreman pertsonalak.— 46. Ezkontzaren on doreak eta ezkontideen arteko berdintasun printzipioa.— 47. Ezkontideen eskubideak eta eginbeharrak: A) Ezkontideek elkarri lagundu eta soros teko beharra; B) Ezkontideek elkar errespetatzeko beharra; C) Ezkon tideak euren artean fidelak izateko beharra; D) Familiaren interesean jarduteko betebeharra.— §12. Ezkontegoitza.— 48. Kontzeptua.— 49. Zehaztapena: A) Zehaztapena, bi ezkontideak ados etorrita; B) Epaileak egindako zehaztapena.

§11. EZKONTIDEEN PERTSONALAK

ARTEKO

HARREMAN

46. Ezkontzaren ondoreak eta ezkontideen arteko berdintasun printzipioa Ezkontzaren ondorioz, harreman juridiko konplexuak sortzen dira, eta harremanok eragina dute ezkontideen esparru pertsonalean eta ondare espa rruan. Ezkontideen esparru pertsonalari dagokionez, ezkontzak sortzen dituen ondoreen edukia zehazten dute, batetik, EKren 32. art.ak, ezkontideen arteko berdintasuna aldarrikatzen duenean eta, bestetik, KZren 66.etik 71.era arte ko art.ek. Ondare esparruan, aldiz, ondoriorik garrantzitsuena da ezkontideei ezartzea ezkontzaren ondasun eraentza izenekoa. Orokorrean, berdintasun printzipioak eraentzen ditu ondore pertsonal eta ondare izaerako ondore horiek. Horrela, EKren 32. artikuluak ezartzen due nez, gizonak eta emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzarako esku bidea dute; hori berori adierazten du KZren 66. artikuluak, ezkontideek eskubide eta eginbehar berberak dituztela ezarriz. Ildo beretik, berdintasu naren printzipio orokorrak eratzen du ezkontideen eskubide eta FAMILI ZUZENBIDEA


betebeharrei buruzko arauketa. Berdintasun printzipio hori modu desberdinean agertzen da, ezkontzaren ondoreei buruzko arauketa horretan: a) Ezkontide bakoitzaren esparru pertsonalean. Berdintasun printzipioa ren eraginez, ezkontideek ezkondu aurretik zuten egoera pertsonala ez da aldatzen. Horregatik, KZren 71. art.ak dioenez, ezkontide batek ez du derri gor bestea ordezkatu behar; aitzitik, ordezkapen hori eragingarria izan dadin, ezkontide bati legez edo borondatez eman behar zaio beste ezkontidea or dezkatzeko ahalordea. Horren ondorioz, ezkontideek harreman ekonomikoak izan ditzakete, euren artean eta gainontzekoekin, ezkondu aurretik izan ohi dituzten bezala, ezkontzak ez duelako inondik inora murrizten jarduteko gai tasuna. b) Famili esparruan. Ezkontzak berarekin dakar familiaren interesean jarduteko beharra, KZren 67 eta 70. art.ek arautzen duten moduan. c) Ondare esparruan. KZren 1328. art.ak itunak egiteko askatasuna ezartzen du; hala ere, ezkontideei dagozkien eskubideak berdinak direla kon tutan hartuta, artikulu horrek debekatu egiten ditu berdintasun horren aur kako hizpaketak edo berdintasun hori murrizten dutenak. 47. Ezkontideen eskubideak eta eginbeharrak KZren 67 eta 68. art.etara bildurik daude ezkontideen eskubide eta egin beharrak. Xedapen horien oinarrian berdintasun printzipioa azaltzen da; prin tzipio horren arabera, ezkontideek eskubide eta eginbehar berberak dituzte neurri berean. KZren 67 eta 68. art.etan aipatzen diren eskubide eta eginbe harrek zehazten dute zernolakoa den ezkontza harremanen edukia eta zer den ezkontza bera. Eskubide eta eginbeharrok xedaezinak dira; beraz, ezin


daiteke horien gaineko itunik egin, dela eginbehar horietarik bat ezabatzeko, dela berdin tasun printzipioa hausteko (besteak beste, berdintasun hori urratuko litzateke, ezkontideetako batek ezkontzaren zioz eginbehar guztiak bereganatuko balitu eta besteak, ordea, bat bera ere ez). Horren inguruan, bi aukera bereiz di tzakegu: 1. Ezkontza egin baino lehen itun bat egitea, KZren 67 eta 68. arti kuluetan aipaturiko eskubide eta eginbehar batzuk zein guztiak ezabatzeko. KZren 1328. art.aren aginduz, itun hori deuseza da eta, horrezaz aparte, ez kontzaren deuseztasuna adieraz daiteke, ezkontza adostasunik eman ez dela ko; ziur aski, kasu hori itxura egite kasua izango litzateke. 2. Itun hori ezkontza bitartean egitea. Kasu horretan ere, ituna deuseza da; zernahi gisaz, ulertu bide da ezkontideak banandurik daudela hitzarmen bidez. Hor esandakoa gorabehera, ezkontideek itunak egin ditzakete eskubide eta eginbehar horien egikaritza zehazteko, baina ezin dituzte eskubide eta eginbeharrok aldatu. Ondorenez, eskubide eta eginbehar horiek aldatzen di tuen ituna ez da aintzakotzat hartzen. KZren 67 eta 68. artikuluetan aipaturiko eginbeharrek ez dute betebehar izaerarik, esamolde horren esangura juridikoan behintzat. Horrek esan nahi du eginbehar horiei ezin zaizkiela aplikatu, ez Ondare zuzenbiderik, ezta Be tebeharrei buruzko zuzenbideak ezbetetze kasuetarako ezarri dituen ondoreak ere. Dena den, eginbehar horiek betetzen ez diren kasuetan, zehapen batzuk jartzen dira; hori kontutan izanik, esan dezakegu eginbeharrok bete behar di rela, nahiz eta betebehar izaerarik eduki ez. Zehapen horiek KZren 82 eta 86.3 b) artikuluetan daude arauturik; artikulu horiek ezkontzaren banantze eta dibortzio kariak aipatzen dituzte, hurrenez hurren. Zehapenok ezartzen di ra ezkontide kaltetuak horiek eskatzen dituenean; baina ez dira sekula ere aplikatzen epailearen arioz. Etxea uztearen delitua ere, bertan behera utzitako ezkontideak eta, edozein kasutan, FAMILI ZUZENBIDEA


Fiskaltzak eskatuta pertsegitzen da (ZKren 487. art.). Ondokoak dira ezkontideen eginbeharrak: A) Ezkontideek elkarri lagundu eta sorosteko beharra KZren 67. art.ak ezarritako eginbehar hori elkarbizitzaren esparruan sor tzen da: ezkontideek elkarrekin bizitzeko behar den bestekoa eman behar du te, ohikoa den neurrian eta familiak duen egoeraren arabera. Eginbehar horrek eratortzen du, hain zuzen ere, ezkontideek elkarri man tenua emateko duten betebeharra (KZren 143. art.); KZren 1318. artikuluaren harira, betebehar horrek bere barruan har ditzake litis expensaeak ere. Eginbehar horien ezbetetze larria behin eta berriz gertatuz gero, hori ez kontzaren banantze kari da (KZren 82.1. artikulua), bai eta dibortzio kari ere, KZren 86.3. art.ko b) idazatiak xedaturikoa dela bide. Gisa berean, jarauns kabetze kari ere bada (KZren 855. art.ko 1 eta 3. zk.ak). Zigor esparruan, ezkontideen etxea uztearen tipoaren barruan sar daiteke eginbehar hori ez betetzea (ZKren 487. art.). B) Ezkontideek elkar errespetatzeko beharra Aurrean aipatu dugun eginbehar berbera dela ematen badu ere, bigarren hori sortzen da ezkontide bakoitzaren esparru pertsonal hutsari begira, adibi dez, ezkontideen ideia erlijioso, profesional, osasun zaintza eta abarrei begira. Eginbehar hori urratzen duen jokabidea, laidogarri eta iraingarria izateaz landa, banantze kari da, KZren 82.1. art.ak dioenez, bai eta dibortzio kari ere. C) Ezkontideak euren artean fidelak izateko beharra


KZren 68. art.ak ezartzen du eginbehar hori eta sexu fideltasunaz ari da batik bat. Artikulu horrek adulterioa gaitzesten du, Zigor Kodetik kanpo utzi izan bada ere. Eginbehar hori ez betetzea banantze kari izan daiteke, KZren 82.1. art.ak dioenari eutsiz. Dena den, xedapen horren bigarren lerroaldeak hauxe ezar tzen du: fideltasunik eza ezin daiteke banantze kari gisa alegatu, ÂŤbi ezkon tideak jadanik egitatez banandurik badaude, bibiek askatasunez hala adostu dutelako edo alegazio hori azaldu duenak banantzea ezarri duelakoÂť. Ildo be retik, harako eginbeharra ez betetzea dibortzio kari izan daiteke [KZren 86.3. artikuluko b) idazatia]. Halaber, hori jaraunskabetze kari izan daiteke, KZren 855.1. art.ak agindutakoa dela bide; baina manu hori KZren 82.1. art.ko 2. zk.ak ezarritakoaren arabera interpretatu behar da. D) Familiaren interesean jarduteko betebeharra KZren 67. art.ak ezarri eta KZren 70. art.ak aipatzen du betebehar hori, ezkontegoitza arautzean. Familiaren interesean jarduteko betebeharra klausu la orokorra da eta klausula horrek eduki aldakorra du. Eduki horrek bere bar nean har ditzake familiako kide guztien interesak edo kide batenak bakarrik, kide hori besteak baino gehiago babestu behar bada. Familiaren interesari buruzko ideia hori oinarrizko eskubide batzuek erakartzen dute, horien arte an, pertsonaren duintasunak (EKren 10. artikuluan aipaturikoa). Orokorrean, familiako kideek dituzten askatasunen artean oreka izan behar da, familiaren barnean oinarrizko eskubideak eragingarriak izan daitezen. Hortaz, ezkonti deek ezin gauza dezakete familiaren interesari kalteak eragingo dizkion egi taterik; ondore horietarako, familiaren interes esamoldea aurrean azaldutako esanguran ulertu behar da. Eginbehar hori ez betetzea ere banantze karitzat jo daiteke, KZren 82.1. art.aren arabera, bai eta jaraunskabetze karitzat ere, KZren 855.1. art.aren aginduz. FAMILI ZUZENBIDEA


Kasu batzuetan, familiaren interesa aintzakotzat hartuta, epaileak neurri batzuk hartu behar ditu. Besteak beste, ezkontzaren banantze, dibortzio eta deuseztasun demanden ondorioz, epaileak behinbehineko neurriak hartu be har ditu, KZren 103.2. art.ak aginduta; gauza bera gertatzen da, familiaren interesari kalte egiten dion alkoholismo, toxikomania eta burunahaste ka suetan ere, KZren 82.4. art.aren arabera. §12. EZKONTEGOITZA 48. Kontzeptua KZren 68. art.ak ezartzen duenez, ezkontideek elkarrekin bizitzeko beha rra dute; KZren 70. artikuluak, aurrean aipatu artikulu horretan oinarrituta, ezkontideei ezartzen die egoitza finkatzeko beharra. Ezkontegoitza finkatze ko, bi ezkontideak ados etorri behar dira eta, ez badira ados jartzen, epaileak ebatziko du familiaren onurarako. Egoitza da, izan ere, ezkontideek elkarrekin bizitzeko duten lekua. Leku hori espazio fisikoa da, alegia, etxebizitza; legeak leku horri famili etxe izena ere eman dio zenbait kasutan. Arauketa hori ondoko xedapenek agertzen du te: KZren 82.1. art.ak, etxea bidegabe uztea ezkontzaren banantze kari gisa zehatzen duenean; KZren 90, 91 eta 96. artikuluek, ezkontzaren banantze dibortzio kasuetan famili etxebizitzaren eratxikipena ezartzen dutenean; eta, azkenik, KZren 1320. art.ak, famili etxebizitza nahiz ostilamendua xedatzeko bi ezkontideen adostasuna behar dela adierazten duenean (ikus, ildo horreta tik, KAk urriaren 31n emandako 135/86 epaia). 49. Zehaztapena Ezkontegoitza bi modutara zehaztu daiteke:


A) Zehaztapena, bi ezkontideak ados etorrita KZren 70. artikuluak arautzen duen ohiko forma da hori. Ezkontideek hartzen duten erabakia berariazkoa zein isilbidezkoa izan daiteke eta erabaki horrek ez du forma zehatzik izan behar. Behin ezkontegoitza zehaztu eta gero, ezkontide bakoitzaren egoitza ere zehazturik geratzen da. Hori horrela bada ere, ezkontide bakoitzak ezkontegoitzaz besteko egoitza bat ere izan dezake beste ondore batzuetarako, hala nola, lanbide edo lan ondoreetarako. Esangura horretan, nekez euts dakioke JZLren 64. art.an esandakoari, emaku me ezkonduaren egoitzari buruz. B) Epaileak egindako zehaztapena Famili egoitza zehazteko orduan ezkontideak ez badira ados jartzen, epai leak erabakiko du zein den egoitza hori, «familiaren interesa kontutan har tuta». Epaileak ohiko egoitza bakarra zehazten du pertsona batzuentzat, hau da, ezkontideentzat eta bi horien semealabentzat. Ziur asko, ezkontideek ez tabaidatu izan dituzten egoitzetarik bat aukeratuko du epaileak, hots, ezin du edozein egoitza aukeratu, bere nahieraren arabera. Aukera hori egitean, epai leak familiaren beharrizanak baloratuko ditu.

BIBLIOGRAFIA AUTORINO STANZIONE, Sui rapporti familiari nel vigente ordinamento spag nolo, Pubblicazioni della Scuola di Perfezionamento in Diritto civile di Ca merino, 1984; GARCÍA GARCÍA, Mª A., El deber de actuar en interés de la familia, RDP, 1984, 243. or.; VENDRELL FERRER, La vivienda familiar y su protección, RJC, 1987, 985. or.

FAMILI ZUZENBIDEA



Seigarren gaia EZKONTZAREN GORABEHERAK (I). DEUSEZTASUNA Laburpena: §13. Ezkontzaren deuseztasuna.— 50. Deuseztasunaren kategoria.— 51. Deuseztasun kariak: A) Ezkontzaren deuseztasuna, adostasuna ukitzen duten karien zioz (KZren 73. art.ko 1, 4 eta 5. idazatiak); B) Ezkontza ren deuseztasuna, forma akatsaren zioz.— 52. Deuseztasun akzioaren egikaritza.— 53. Ezkontza deuseza baliozkotzea.— §14. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak eta ustezko ezkontza.— 54. Baldintzak.— 55. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak, onustedun ezkontideari begira eta semealabei begira.— §15. Deuseztasunari eta ezkontza rato eta burutugabeari buruzko ebazpen kanonikoen eragingarritasun zibi la.— 56. Estatuko Zuzenbidearen araberakoa izatea.— 57. Epaiak izan behar dituen betekizunak Espainian betearazteko.

§13. EZKONTZAREN DEUSEZTASUNA 50. Deuseztasunaren kategoria KZren 73. artikuluak arautzen ditu ezkontzaren deuseztasuna eskatzeko kariak. Horren inguruan agertzen zaigun lehenengo arazoa hauxe da: ezkontzari deuseztasuna aplikatzeaz gain, deuseztakortasunaren kategoria ere aplika da kiokeen ala ez zehaztea. Badirudi ezkontzaren arloan deuseztakortasunaren kategoria onar daitekeela, KZren 75 eta 76. art.en itzalean; izan ere, bi manu horiek ezkontza baliozkotzen dute, ezkontza hori egitean KZren 73. art.ko 4 eta 5. zk.etan adierazitako akatsetarik baten bat izan denean. Hala eta guztiz ere, deuseztakortasuna eragingabetasun kategoria bat da eta kategoria hori ondare izaerako negozio juridikoei bakarrik aplika dakieke (AGk besterik ba dio ere, 1969ko ekainaren 12an emandako epaian). Bada, ezkontzak status bat sortzen du eta, status hori aldarazteko, epaileak adierazitako kariren bat gauzatu behar da; halako kariek egoera zibilean eragina dutenez gero, interes orokorrekoak dira. FAMILI ZUZENBIDEA


Horrela, ezkontza negozioa baliozkoa izan dadin, boron datearen autonomiak ezin jardun dezake, negozio horri bestelako ondoreak eratxikitzeko. Kontrakoa gertatzen da, ordea, KZren 1311. art.aren kasuan. Bigarren arazo bat ere badugu, forma erlijiosoan egindako ezkontzari da gokionez: argitu beharra dago ezkontza hori deuseza izan daitekeen ala ez, KZren 73. art.an ezarritako kariren bat gertatzen denean. Agerikoa denez, xe dapen hori ezkontza orori aplikatzen zaio, ezkontza egiteko aukeratu izan den forma edozein izanda ere. Zernahi gisaz, forma erlijiosoan egindako ezkon tzaren deuseztasuna adieraz daiteke kari kanonikoren bat dagoenean ere; KZren 80. art.ak dioenez, Espainian betearaz daitezke ezkontzaren deusezta suna adierazten duten epai kanonikoak. Labur emanda, eta besterik zehaztu ezean, modu berean jarduten dute ezkontzaren deuseztasunak eta gainerako negozio juridikoen deuseztasunak. Orobat, negozio horietarik edozeinen deuseztasuna adierazteko, aldez aurretik egiaztatu behar da negozio horrek baliozkoa izateko lege betekizun guztiak dituen ala ez. 51. Deuseztasun kariak KZren 73. art.ak aipatzen ditu ezkontza deuseztatzeko kariak. Artikulu horrek ezartzen duen zerrenda numerus clausus da; beraz, kari horiek baka rrik eragin dezakete ezkontzaren deuseztasuna. Kariok hiru taldetan sailkatzen dira: adostasunari dagozkionak, ezkontza eragozpenei dagozkienak eta formari dagozkionak. A) Ezkontzaren deuseztasuna, adostasuna ukitzen duten karien zioz (KZren 73. art.ko 1, 4 eta 5. idazatiak) egiteko

KZren 45. artikuluak dioenez, ezkontza baliozkotasunez ezkontza adostasuna eman behar da; ezkontza


adostasunik eman ezean, ezkontza deu seza da, KZren 73. art.aren aginduz. KZren 73.1. art.ak barneratutako karia ez da itxia eta horrek berarekin dakar adostasunik eman ezean adierazmoldearen esangura zehazteko beharra. Kari hori eragiten duten inguruabarrak desberdinak izan daitezke: a) Adostasunik ez ematea, berbarako, iocandi causa adierazpenetan, itxu ra egite kasuetan edota ezkontza egiteko ahalordea ezeztatzen denean. b) Adostasuna ez agertzea modu aske eta kontzientean, adibidez, derri gortze edo ezinbesteko kasuetan. c) Ezkontide batek ezkontza egiteko gaitasunik ez izatea. Hori berori ger tatzen da, esate baterako, burunahaste edo perturbazio psikikoek ezkontide bati eragozten diotenean ezkontza adostasuna modu kontzientean ematea, ez kontza egiteko unean. Nolanahi ere, gogora ekarri behar da, ezgaituta dagoen edo ohiko anomalia psikikoak dituen pertsona ezkon dadin, KZren 56.2. arti kuluaren aginduz medikuak irizpena eman behar duela, pertsona horrek ez kontzeko duen gaitasuna egiaztatuz. d) Ezkontza horretan KZren 46 eta 47. art.ek aipatutako eragozpenetarik baten bat izatea. B) Ezkontzaren deuseztasuna, forma akatsaren zioz KZren 73.3. art.aren harira, deusezak dira ÂŤepaile edo funtzionario es kudunaren, edo lekukoen eskuhartzerik gabeÂť egindako ezkontzak. Xedapen hori KZren 53 eta 78. art.ek xedatutakoarekin osatuz gero, esan daiteke erabat murrizturik dagoela kari horren zioz ezkontzaren deuseztasuna eskatzeko aukera. Kasu horietan ezkontzaren deuseztasuna gerta dadin, ondoko betekizunak izan behar dira: FAMILI ZUZENBIDEA


a) Ezkontza adostasuna agertzea, epaile, funtzionario eskudun edo alka tearen eskuhartzerik gabe. Hortaz, ezkontza deuseza da, epaile zein funtzio narioak ez duenean horretarako eskumenik edota legebidezko izendapenik (EZAren 238 eta 239. artikuluak); epaile edo funtzionario horrek bere eginki zunak jendaurrean bete behar ditu eta ezkontide bat gutxienez onusteduna izan behar da (KZren 53. artikulua). Heriotza arriskuan egindako ezkontzari buruz, KZren 52. art.an xedatutakoa izan behar da kontutan. b) Ezkontza adostasuna agertzea, KZren 57.1. art.an aipaturiko lekukoen eskuhartzerik gabe. Ez da nahikoa lekukoak bertan egotea: lekuko horiek gaitasuna izan behar dute, KZren 57. art.ak agintzen baitu bi lekukook adin nagusikoak izatea. KZren 73.3. art.ak, beraz, oinarrizko forma aipatzen du: ezkontza ados tasuna eman behar da, hori jasotzeko lege eskumena duenaren aurrean. Ho rren ondorioz, ez da ezkontzarik kasu hauetan: ezkontza adostasuna ematen denean, lege eskumena duen funtzionarioa bertan egon gabe; adostasun hori funtzionarioaren aurrean eman arren, horrek eskumenik ez duenean eta, ho rrez gain, ezkontideek hori dakitenean; eta, azkenik, lekukorik ez denean bertan izan. Azken kasu horren salbuespen gisa, hauxe dio KZren 52. artiku luak in fine: heriotza arriskuan egindako ezkontzetan, ez da lekukorik bertan izan behar, horien eskuhartzea ezinezkoa dela egiaztatuz gero. Edozein modutan ere, KZren 78. art.ari helduta, ez da ezkontzaren deu seztasuna adieraziko forma akatsaren zioz, ezkontide bat gutxienez onuste duna bada eta, igarriigarrian, forma itxurarik izan bada. Orain arte azaldutakotik atera daitekeenez, forma akats mota desberdinak izan daitezke. Horietatik batzuek deuseztasuna dakarte zuzenean, lehenago ikusi dugunez. Beste batzuek, ostera, bi ezkontideek gaitzustez jarduten dute nean bakarrik dakarte deuseztasuna; izan ere, KZren 78. art.aren


arabera, ez kontide batek akats horiei begira duen onusteak baliozkotu egiten du forma deuseztasuna. 52. Deuseztasun akzioaren egikaritza a) KZren 74. art.ak erregela orokorra ezartzen du deuseztasun akzioa egikaritzeko. Artikulu horretan ezartzen den legebideztaketa mugatua da eta, horren ondorioz, deuseztasun akzioa kuasipublikotzat har daiteke. Arean be re, deuseztasun akzioa egikaritzeko legebideztaketa dute, bai ezkontideek, bai Fiskaltzak, bai eta legebidezko interesa duen edonork ere. Fiskaltzak deuseztasun akzioa egikari dezake zuzenean; areago oraindik, akzio hori berak egikaritu ez arren, horretan esku har dezake, ezkontzaren deuseztasunari buruzko arazoak lotura estua duelako pertsonen egoera zibila rekin (Fiskaltzari buruz 1981eko abenduaren 30ean emandako estatutuaren 1. artikulua). Ezkontza deusezak ukitzen duen edonor da interesatu; beraz, ezkontza deusezaren izateak baldintzatu behar du interesatu horri eskubide bat eratxi kitzea. Interesatutzat har daitezke, berbarako, oinordetza eskubideak dituzten senideak, ezkontzak eskubide horiek ukitzen baditu. Aztergai dugun akzioa deuseztasun akzioa denez gero, preskribaezina ere bada. b) Adingabekoek egindako ezkontzei aplikatzen zaien erregela berezia. Ezkontza deuseztatzeko karia adingabetasuna izanez gero, deuseztasun akzioa egikaritzeko legebideztaketa dute ondoko subjektuek: ezkontide adingabeko ak, adin nagusitasuna lortzen duenean; adingabekoak adin nagusitasuna lortu arte, gurasoetarik edonork, tutore edo zaintzaileak eta, kasu guztietan, Fis kaltzak (KZren 75. art.). Hor adierazitakoa gogoan izanda, akzio hori pri batutzat jo daiteke. FAMILI ZUZENBIDEA


c) Erregela berezia, borondatearen akatsak daudenean. Borondatearen akatsa izan duen ezkontideak bakarrik egikari dezake deuseztasun akzioa. Horretan ere, akzioak izaera pribatua du; ezkontza egin eta gero ezkontideak ez badira elkarrekin bizi izan, akzio hori ez da azkentzen.

53. Ezkontza deuseza baliozkotzea KZren 73. art.an araututako kariren bat izanez gero, ezkontza deuseza da eta modu horretan dirau, gertakizunen bat gauzatzen ez den bitartean, ez kontza hori beste modu batera baloratzeko. Beste hitz batzuekin azaltzeko, ezkontza deuseza delako lege balorazioa aldatu egiten da, ezkontza egin eta gero deuseztasun horren zioak desagertarazten dituen elementu berriren bat azalduz gero. Hori gerta dadin, ezkontzak osagai guztiak izan behar ditu, hau da, adostasuna eta forma. Esan berri dugunez, ezkontza deuseza baliozkotu daiteke, deuseztasun ka ria desagertzen bada. Ezkontza baliozkotzeko aukera hori legez arautzen da, ondoko bi kasuetan: a) Adingabeko batek egindako ezkontza baliozkotu daiteke, horrek adin nagusitasuna lortu duenetik ÂŤezkontideak elkarrekin bizi izan badira urtebe teanÂť (KZren 75. art.). Horrela, ezkontza hori baliozkotzeko beharbeharrez koa da ezkontideak elkarrekin bizitzea. Bestalde, ez da nahikoa adingabeko ezkontidea emantzipatzea; aitzitik, ezkontide adingabekoak adin nagusitasuna lortu behar du. Elkarbizitza horrek deuseztasun akzioa azkentzen du, balioz kotzeak jatorrian deuseza izan den ezkontza baliozko bihurtzen duelako. b) Oker, beldur larri edota derrigortzearen zioz egindako ezkontza ba liozkotzen da, borondatearen akatsa desagertu denetik


ezkontideak elkarrekin bizi izan badira urtebetean (KZren 76.2. art.). Elkarbizitza horrekin, amaiera ematen zaio ezkontzak duen behinbehineko egoerari, alegia, ezkontide baten borondateak baldintzatzen duen egoerari. Ezkontza hori baliozkotzeko, bate tik, borondatearen akatsa erabat desagertu behar da; eta, bestetik, akats hori desagertzen den unetik ezkontideak elkarrekin bizi izan behar dira urtebetean. Ondore berberak dituzte atal honetan aztertu dugun baliozkotzeak eta aurre an azaldutakoak. §14. DEUSEZTASUN ADIERAZPENAREN ONDOREAK ETA USTEZKO EZKONTZA 54. Baldintzak Ezkontza deuseza dela adieraziz gero, ezkontza hori ez da inoiz izan eta ez du ondorerik sortu. Hala eta guztiz ere, ezkontza horrek itxura bat sortu izan du. Ezkontza itxura horren zioz, semealabek, batik bat, eskubide batzuk eskuratuko lituz kete eta, ezkontzaren deuseztasuna adieraziz gero, eskubide horiek desager tarazi beharko lirateke. Hori saihesteko, antzinaantzinatik, itxura sortzen duen ezkontzari ondoreak eratxiki izan zaizkio. Legeak, beraz, ezkontza ho rrek sortutako itxura babesten du; hau da, ezkontza deuseza delako adieraz penaren ondoreak ez dira erabatekoak. Esangura horretan, KZren 79. art.ak dioenez, adierazpen horrek ez ditu baliogabetzen ezkontzak semealabei eta onustedun ezkontideei begira jadanik sortu dituen ondoreak. KZren 79. artikulua aplikatzeko bete behar diren baldintzak hauek dira: a) Ezkontide bat gutxienez onusteduna izatea. Ezkontzaren deuseztasuna adierazi arren, ezkontza horren ondoreei eusteko neurria da onustea, onuste horrek deuseztasunaren ondoreak eragozten dituelako. Ezkontidea onusteduna da, horri ezin bazaio egotzi ezkontzaren deuseztasuna FAMILI ZUZENBIDEA


eragin duen karia. Il do horretatik, onusteduna da derrigortua izan den ezkontidea. Ezkontide hori onusteduna izan behar da ezkontza egiteko unean, gertatze bidezko gaitzus teak ez baitu eraginik deuseztasunak dakartzan ondoreetan. b) Ezkontzak itxura sortzea. Horretara, ezkontza itxura eta gutxieneko forma betekizunak izan behar ditu ezkontza gisa gauzaturiko egintzak. c) Ezkontzaren deuseztasun kariak ezkontza horren izatea ez eragoztea. KZren 79. artikulua aplikatzen da, ezkontzaren deuseztasuna adierazteko zio ak ondokoak izan direnean: adostasunaren akatsak, adin gabetasuna edota ezkontza eragozpenak. Egineginean ere, ezin da artikulu hori aplikatu, deu seztasunaren zioak izan direnean formaren erabateko akatsak edo adostasunik eza (hala nola, itxura egite kasuetan). 55. Deuseztasun adierazpenaren ondoreak, onustedun ezkontideari begira eta semealabei begira KZren 79. art.ak ondoreak sortzen ditu, bai onustedun ezkontideari, bai eta semealabei begira ere. a) Ondoreak onustedun ezkontideari begira. Pertsona hori ezkontidetzat hartzen da, ezkontza egin zenetik hori deuseza dela adierazi arte; beraz, pertsona horri dagozkio ezkondu egoerak dakartzan ondorio guztiak. Hori de la eta, onustedun ezkontideak ezkontzaren ondorioz Espainiako naziokota suna eskuratu badu, ez du naziokotasun hori galtzen, nahiz eta ezkontza deuseza izan [KZren 33.2. art.ko d) idazatia]. —Onustedun ezkontidea ezkontzaren bidez emantzipatu izan bada (Kode Zibilaren 316. art.), egoera horretan dirau. —Ezkontide bat hil eta ezkontzaren deuseztasuna heriotza horren ondo ren adierazten bada, onustedun ezkontideak eskubideak ditu hildakoaren oi nordetzan; haatik, ez du oinordetza eskubiderik, ezkontza


deuseztatzen bada ezkontide hori hil baino lehen. —Onustedun ezkontideak ondare eskubide batzuei eusten die, esaterako, KZren 1343.3. art.an ezkontzaren ziozko dohaintzei buruz adierazitakoa. Taxu berean, onustedun ezkontidea kalteordain batzuen hartzekoduna da. KZren 95.2 eta 1395. art.en arabera, onustedun ezkontideak irabazietatik baz ter dezake gaitzustedun ezkontidea, bi horien arteko ezkontza irabazpidezko eraentzapean egin denean. Berebat, KZren 98. art.ak konpentsazioa eskatze ko aukera arautzen du; konpentsazio hori kalteordain gisa ulertu behar da (besteak beste, AGk 1985eko azaroaren 26an eta 1992ko martxoaren 10ean emandako epaiak). b) Ondoreak semealabei begira. Ezkontzako semealabatzat jotzen dira itxurazko ezkontza horretan jaiotako semealabak, nahiz eta ezkontza deuseza izan, senidetasunaren ziozko eragozpen lekaezinaren zioz (ikus KZren 125. artikulua). Ezkontzaren deuseztasuna adierazi bada ere, ezkontza horren biharetzi ko ondoreak iraunarazi egiten dira semealabei begira. §15. DEUSEZTASUNARI ETA EZKONTZA RATO ETA BURUTUGABEARI BURUZKO EBAZPEN KANONIKOEN ERAGINGARRITASUN ZIBILA 56. Estatuko Zuzenbidearen araberakoa izatea Espainiako Gobernuak eta Aulki Santuak 1979ko urtarrilaren 3an sinatu riko Akordioaren VI. art.ko 2. idazatiak xedatutakoarekin bat eginez, KZren 80. artikuluak eragingarritasun zibila aintzatesten die, bai ezkontza deusezta tzen duten epai kanonikoei, bai eta ezkontza rato eta burutugabearen inguruan emandako pontifizeerabakiei ere. Dena dela, epai eta erabaki horiek Espai niako Zuzenbidearen araberakoak izan behar dira, eta hori FAMILI ZUZENBIDEA


Espainiako epaile ak aztertu behar du, atzerriko epaien betearazpen sistemaren arabera (JZLren 954. art.an ezarritakoa). Horretarako prozedura ezartzen du 30/1981 Legea ren xedapen gehigarrietatik bigarrenak. Arau hori berezia da: batetik, forma kanonikoan egindako ezkontzak ba karrik ukitzen ditu; eta, bestetik, desberdinak dira arau horrek barneratzen duen arauketa eta gainerako forma erlijiosoetan egindako ezkontzei buruzkoa. KZren 80. art.aren interpretazioak dakarren arazo nagusia da, izan ere, estatuko Zuzenbidearen araberako adierazmoldearen esangura zehaztea. Le henengo eta behin, aztertu beharra dago epai kanonikoak derrigor eman behar diren ala ez, Espainiako sisteman onartutako deuseztasun karietan oinarrituz. Horri ezetz erantzun behar zaio, KZren 80. art.ak ez baitu hori agintzen; beraz, epai kanonikoak emateko kariak, Espainiako sisteman onartutako deu seztasun kariak ez ezik, bestelakoak ere izan daitezke eta horrek ez du era gozten epai horiek Espainian betearaztea. Ildo berean, manu horrek onartzen du ezkontza rato eta burutugabeari buruzko pontifizeerabakiak Espainian be tearaztea; ezkontza kanonikoaren eragingabetasun kari hori ez dago Kode Zibilak ezkontza deuseztatzeko aipatzen dituen karien artean. Ondorenez, araberako adierazmoldeak ez du esan nahi ebazpen kano nikoaren edukia berrikusi behar denik; adierazmolde hori exequaturrari buruz ari da eta, bereziki, JZLren 954. art.ak ezarritakoari buruz. 57. Epaiak betearazteko

izan

behar

dituen

betekizunak

Espainian

Ezkontzaren deuseztasunari eta ezkontza ratoaren lekapenari buruzko epai kanonikoek ondoko betekizunak izan behar dituzte, Espainian betearazi ahal izateko:


1. Epai horiek akzio pertsonala egikaritzearen ondorioz eman behar dira. 2. Ez dira auziihesean eman behar. 3. Halako epaien karia zilegia izan behar da Espainian. Ondorenez, era baki horiek Espainiako antolamendu juridikoaren araberakoak izan behar dira. Edozein modutan ere, horrek ez du esan nahi epaiok Espainian betea razteko, euron karia Espainiako antolamenduan araututa egon behar denik. Esangura horretan, KAren azaroaren 12ko 66/82, azaroaren 8ko 93/83 eta abenduaren 22ko 265/88 epaietan, ezkontza ratoari buruzko lekapenaren be tearazpena aztertu zen; bada, epai horietan onartu egin zen defentsarik ezaren ziozko babes errekurtsoa, epaileak EKren 24.1. artikulua aplikatu gabe utzi zuelako. Haatik, ezin onar liteke zio erlijioso hutsetan (berbarako, paulinotar nahiz petrinotar pribilegioetan, eragozpen sakratuetan eta abarretan) oinarrituriko deuseztasun epaiaren betearazpena, horrek urratu egingo bailituzke estatuaren akonfesionaltasuna eta erlijio askatasunari buruzko printzipioa. 4. Betearazpen gutunak betekizun batzuk izan behar ditu: batetik, gutuna eman den estatuan hori kautoa izan dadin gauzatu behar diren betekizunak; eta, bestetik, Espainiako legeek agindutako betekizunak, gutun horrek Espai nian fede egin dezan. Hor esandakotik atera daitekeenez, erabaki kanonikoa irmoa eta betearazteko modukoa izan behar da; horrez gain, Espainian forma sinesgarria duen agiri batean jaso behar da erabaki hori.

BIBLIOGRAFIA DELAS UGARTE, Denegaci贸n de la eficacia civil de sentencias can贸nicas de nulidad matrimonial y recurso de amparo, RJC, 1984, 2. zk., 209.etik 223.era arteko orr.; GETEALONSO, Comentario a los arts. 73 y ss. in Comentarios a las reformas del Derecho de familia, Madril, 1984, I. liburukia, 364.etik FAMILI ZUZENBIDEA


438.era arteko orr.; GORDILLO, La protección de los terceros de buena fe en la reciente reforma del Derecho de familia, ADC, 1982, 1111. or. eta ondo rengoak; JORDANO BAREA, El matrimonio putativo como apariencia jurídi ca matrimonial, ADC, 1961, 343–… orr.; IGARTUA ARREGUI, Comentario a la sentencia del Tribunal Supremo de 26 de noviembre de 1985, CCJC, 10. zk., 3227.etik 3252.era arteko orr.; LANZILLO, Il matrimonio putativo, Mi lan, 1978; LEÓN GONZÁLEZ, Manuel, «La indemnización del artículo 98 del Código Civil», ADC, 1992, 961.etik 972.era arteko orr.; MOLINA HERREZUELO, P., Problemática sobre la forma del matrimonio a la luz de los artículos 53, 73.3 y 78 del Código civil, ADC, 1990, 83.etik 125.era arteko orr.; REINA BERNÁLDEZ, El sistema matrimonial español, in «Los acuer dos concordatarios españoles y la revisión del concordato italiano», Bartzelo na, 1980, 295.etik 386.era arteko orr.


Zazpigarren gaia EZKONTZAREN GORABEHERAK (II). BANANTZEA Laburpena: §16. Ezkontideak banantzea.— 58. Kontzeptua eta esangura.— 59. Banantze motak.— §17. Judizio bidezko banantzea.— 60. Judizio bidezko banantzearen kariak: A) Ezkontza egin zenetik urtebete igaro eta gero, hitzarmen bidez banantzea, bi ezkontideek hala eskatuta ala batek bestearen adostasunarekin; B) Kari bidezko banantzea, ezkontide ba tek hala eskatuta, beste ezkontidea banantzeko lege karian erortzeagatik (KZren 81.2. artikulua): a) Etxea bidegabe uztea, ezkontza horretan fi deltasunik ez izatea, jokabide iraingarri zein laidogarriak gauzatzea edo ta ezkontza eginbeharren aurka beste edozein urratze larri burutzea behin eta berriz; b) Bi ezkontideen edo ezkontide baten semealabak familiaren etxean bizi direnean, horiei begira ezkontideek bete behar dituzten egin beharrak behin eta berriro eta modu larrian urratzea; c) Ezkontide bati ezartzea, sei urtetik gorako epean, askatasuna kentzeko kondena; d) Ez kontide baten alkoholismoa, toxikomania edo buru nahastea, ezkontzako elkarbizitza eten behar bada beste ezkontidearen edo famili interesaren onurarako; e) Ezkontzako elkarbizitza sei hilabetetan etenda egotea, bi ezkontideek horretarako adostasuna askatasunez emanik; f) Ezkontza ko elkarbizitza benetan etetea hiru urteko epean zehar; g) KZren 86. art.ko 3, 4 eta 5. zenbakietan arautzen diren dibortzio kariak.— 61. Ju dizio bidezko banantzearen ondoreak, Kode Zibilaren arabera.— §18. Egitatezko banantzea.— 62. Kasuak.— 63. Egitatezko banantzearen ondoreak.— 64. Banantze itunak.— §19. Ezkontideen arteko berradis kidetzea.— 65. Kontzeptua eta betekizunak.— 66. Ondoreak.

§16. EZKONTIDEAK BANANTZEA 58. Kontzeptua eta esangura Banantzea da ezkontideen arteko ezkontzako elkarbizitzaren haustura, haustura horrek ez duenean inolako eraginik ezkontza loturaren gain. Banan tze kasuetan, ezkontideak egoera berri batean jartzen dira, eta egoera berri horri egokitu behar zaio ezkontzaren eta guraso FAMILI ZUZENBIDEA


ahalgoaren eraentza juridi koa. Banantzeak, beraz, ez ditu ezkontza eginbeharrak indargabetzen, elkar bizitzari eta, neurri batean, fideltasun eginbeharrari dagokienean izan ezik. Zernahi gisaz, ezkontza eginbeharren betepena moldatu behar da ezkontide bananduen egoera berri horretara. Dibortzioan ez bezala, banantze kasuan, ezkontideak ezkontza bidez lotu rik daude eta, lotura horrek dirauen heinean, ezin dira berriro ezkondu. Banantzea bi motatakoa izan daiteke: aurrenekoa, egitatezko banantze deiturikoa, ezkontideen arteko elkarbizitza egitatez hautsi eta haustura hori epaileak tramitatzen ez duenean; eta, hurrena, lege edo judizio bidezko ba nantze deiturikoa, epaileak banantzea dekretatzen duenean, ezkontide batek edo biek hala eskatuta. Espainiako antolamendu juridikoak banantzearen bi mota horiek arautzen ditu, baina ez dizkie bibiei ondore berberak eratxi kitzen, jarraian ikusiko dugunez. 1981eko uztailaren 7ko Legeak Kode Zibila eraldatu baino lehen, ezkon tzaren banantzearekin konpontzen ziren ezkontideek ezkontza bitartean zituz ten liskarrak (ezkontzaren deuseztasuna zekartenak izan ezik). Banantze hori judizio bidezkoa zen batik bat, egitatezko banantzeak ez baitzuen lege aintza tespenik. Horixe zen antolamendu juridikoak ematen zuen konponbide baka rra, ezkondu legez bizi nahi ez zuten ezkontideentzat. Gorago aipaturiko eraldaketaz geroztik, ezkontideek dibortzioa ere erabil dezakete, ezkontza lo tura desegin eta, horren ondorioz, berriro ezkontzeko. Ikusmolde horretatik, kodearen arauketa berrian, ezkontza krisiaren ir tenbidetzat jo beharko litzateke banantzea, dibortzioarekin eta deuseztasu narekin batera. Dena dela, hori ez da banantzeak egungo arauketan duen esangura. Arean bere, arauketa horretan, banantzea da ezkontza krisiari bu ruzko eraentza juridikoaren gako nagusia; izan ere, neurri handi


batean, dibortziora heltzeko nahitaez bete behar den urratsa da banantzea. Hori berori antzeman daiteke, KZren 86. art.an araututako dibortzio kariak aztertuz gero; artikulu horren 3. idazatian aipaturiko lege absentzia eta 5.ean araututako ka ria kenduta, gainerakoak judizio bidezko banantze kasuetan edo egitatezko banantze kasuetan mamitzen dira. Legegileak banantzeari eman dion esangura hori bidezkotzeko, argudio desberdinak azaldu izan dira. Batetik, dibortzioaren aurka esan ohi denez, ba nantzeak erraztu egiten du ezkontideen arteko berradiskidetzea; ezkontide ek ezkontzako elkarbizitza berriro hastea erabakiz gero, ezkontideok ez lukete ostera ezkondu beharrik izango. Bestetik ere, banantzea dibortzioaren aurreko egoera den aldetik, epe horretan ezkontideek lasaitasun handiagoz har deza kete dibortzioari buruzko erabakia. Nolanahi den ere, argudio horiek ez dira guztiz zehatzak. Horien arabera, eta ezkontza erakundearen ikuskeratik, banantzea dibortzioa baino egokiagoa dela ematen du, banantzea lortzea errazagoa delako. Zernahi gisaz, oinarrizko azalpen hori ez da egungo Famili zuzenbidean bidezkotzen, zuzenbide hori familiako kideen eskubideetan oinarritzen baita. Agidanean, banantzearen aldeko argudioak bilatu behar dira 1981eko Le gea egiteko unean eragina izan zuten inguruabarretan. Lege hori presta tzeko lanetan, aparteko eragina izan zuen aurreko legerian banantzearen alde antzeman zitekeen irizkeriak. Gobernuan zegoen alderdiaren ahultasunak, eta dibortzioaren aurkako jarrera zuten gizarte indarrek eta indar politikoek bul tzatu egin zuten banantzearen aldeko joera hori. Horrek guztiak egundoko eragina izan du, judizio bidezko banantzearen kariei buruzko arauketan; kari horiek dibortzioaren inguruko arazoetan oi narritzen dira gehienbat, azken buruan kariok dibortzio kari bihur daitez keelako. 59. Banantze motak FAMILI ZUZENBIDEA


Aurreko atalean, ezkontideen arteko banantzearen sailkapen orokorra egin dugu: egitatezko banantzea eta lege edo judizio bidezko banantzea. Le hendabizikoan, ezkontideen arteko elkarbizitza hautsi egiten da egitatez; haustura hori bi ezkontideek erabakitzen dute edo euretako batek ezartzen du, epai organoak hala dekretatu gabe. Bistan denez, banantze hori Zuzenbidetik kanpo sortzen da eta horretara dirau. Hala eta guztiz ere, lege banantzeak dakartzan ondore batzuk sortzen ditu. Lege banantzea, ostera, legez ezarritako kariren batean oinarritzen da eta epai agintaritzak dekretatzen du, ezkontide batek zein biek hala eskatuta. Ba nantze horren bidez, ezkontideei betebetean aintzatesten zaie euren arteko haustura eta, horrela, ezkontideok lortzen dituzte antolamendu juridikoak banantzeari eratxikitzen dizkion ondorerik garrantzitsuenak. Judizio bidezko banantzearen barruan, beste bereizketa bat ere egin dai teke, banantze hori eskatzeko legebideztaketa ematen duten karien arabera. Horren harira, hitzarmenezko banantzea eta kari bidezko banantzea bereiz daitezke. Banantzea hitzarmenezkoa da, ezkontideek egindako akordioa na hikoa denean banantzea dekretatua izan dadin, ezkontideen arteko haustura eragin duen benetako karia kontutan hartu barik. Banantze horrek ez du ze rikusirik ezkontide baten alde bakarreko borondatez gauzatutako banantzea rekin, alegia, repudium deritzonarekin. Kari bidezko banantzea, berriz, Zuzenbide tipoaren barneko kasuetan oi narritu behar da. Kasu horietara biltzen dira, batetik, ezkontide batek edo biek gauzaturiko egintza ezzilegiak (banantzezehapena); eta, bestetik, legegilea ren ustez ezkontideen arteko banantzearen komenigarritasuna eragiten duten inguruabar zehatzak (banantzekonponbidea). Banantze kari horietarik batzuk erru printzipioan oinarritzen dira eta bes teak, aldiz, ezkontideen jokabidea kontutan izan gabe finkatzen dira. Batzuek eta besteek eragin desberdina dute banantzearen


ondoreetan. Gauzak horrela, lehendabizikoetan, hots, ezkontide bat errudun eta bestea errugabetzat jotzen denean, banantzezehapena agertzen da horietako bakoitzari tratamendu des berdina emateko; kasu horietan, ezkontide errugabeari lehentasuna ematen zaio errudunaren kaltetan, azken horri eskubide batzuk ken dakizkiokeelarik. Bestalde, bigarrenetan, hau da, ezkontza hausturan ezkontideek izan duten portaera kontutan hartzen ez duten horietan, bi ezkontideei ondore berberak ezartzen zaizkie eta, horrelakoetan, banantzekonponbideaz hitz egin daiteke. Espainiako antolamendu juridikoan, ezkontideen banantzea bat dator oro korrean banantzekonponbide deitu izan dugunarekin. Edozein modutan ere, ezkontideen jokabidea kontutan hartzen da, banantzearen esparru batzuk arautzeko, besteak beste: judizio bidezko banantzea eskatzeko legebidezta keta, jarraian aztertuko duguna; alargunaren senipartea (horri buruz, KZren 834. art.ak hauxe arautzen du: ezkontideak ez badaude banandurik euretako bat hiltzean, edota banadurik badaude hildakoaren erruz, eta alarguna seme alaba edo ondorengoekin batera pilatzen bada jaraunspenean, orduan alar gun horrek gozamen eskubidea du, hobekuntzarako destinaturiko herenaren gain); eta, azkenik, ezkontzaren ziozko dohaintzak (KZren 1343.2. artikuluak dioenez, horiek eskergabekeriaren ondorioz ezezta daitezke, banantze karia ezkontide dohaintzahartzaileari egotzi ahal bazaio). ยง17. JUDIZIO BIDEZKO BANANTZEA 60. Judizio bidezko banantzearen kariak Judiziozko banantzearen kariak arautzean, Espainiako Kode Zibilak gora go adierazitako bi ereduak barneratzen ditu: hitzarmenezko banantzea eta kari bidezko banantzea; eta azken horren barruan, banantzezehapena eta ba nantzekonponbidea ere, KZren 81 eta 82. art.etatik atera daitekeenez. FAMILI ZUZENBIDEA


Kari horiek edozein motatako ezkontzari aplikatzen zaizkio, ezkontza egiteko forma kontutan hartu gabe; bestela esanda, banantze kariok edozein ezkontzari aplikatzen zaizkio, ezkontza horren forma zibila, erlijiosoa nahiz beste antolamendu juridiko batek araututakoa izanda ere (1981eko uztailaren 7ko Legearen 49 eta 107. art.ak, eta 1. xedapen gehigarria). Kari horien ze rrenda zehatzzehatza da; beraz, banantze demanda derrigor oinarritu behar da legez arauturiko kasu horietarik batean. Alderdi interesatuek kari horiek frogatzen badituzte, epaileak ezin dio banantzeari ezezkorik eman. Banantze akzioa bereberezkoa den aldetik, ezkontideek bakarrik jar de zakete akzio hori, eta euren heriotzarekin azkentzen da. Azter ditzagun, bada, Kode Zibilak arautzen dituen banantze kariak: A) Ezkontza egin zenetik urtebete igaro eta gero, hitzarmen bidez banantzea, bi ezkontideek hala eskatuta ala batek bestearen adostasunarekin Bi elementu hauek osatzen dute kasu hori: bata, egitatezkoa, ezkontza egin zenetik urtebete igarotzea; eta, bestea, borondatezkoa, ezkontzaren haus tura eta horrek sorturiko ondoreei buruz ezkontideek egiten duten akordioa. Ezkontzaren hausturak dakartzan ondoreak bildu behar dira banantzeari buruzko hitzarmen arauemailearen proposamenera; proposamen hori banan tze demandarekin batera aurkeztu behar da derrigor, KZren 90 eta 103. art.en aginduz. Ezkontideen arteko akordioaren bigarren alde horrek, oztopoak jar diezazkioke hitzarmenezko banantzeari. Horretara, ezkontideak banantzean bat etorri arren, horrek ez du esan nahi banantzeak sortzen dituen ondoreen inguruan eurok ados daudenik; hori berori baiezta daiteke, aintzat hartzen ba da ondoreen eduki heterogenoa eta horietatik batzuen garrantzia (ulerbidez, guraso ahalgoaren egikaritza, ezkontide batek besteari eman behar dion pen tsioa edota ezkontzaren ondasun eraentzaren likidazioa). Banantze mota hori uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehi garriaren arabera tramitatu behar da eta epaileak banantzea


dekretatuko du, lege betekizun guztiak badirela egiaztatzen denean. Amaitzeko, KZren 82. art.an aipaturiko kariren bat delaeta ezkontide ba tek banantze prozedura hasten badu ere, horrek ez du eragozten prozeduraren edozein momentutan bi ezkontideek hitzarmenezko banantzea eskatzea, goian adierazi ditugun betekizunak gauzatzen badira [uztailaren 7ko 30/1981 Le gearen 5. xedapen gehigarriko k) idazatia]. B) Kari bidezko banantzea, ezkontide batek hala eskatuta, beste ezkontidea banantzeko lege karian erortzeagatik (KZren 81.2. artikulua) Kasu horretan, tratu desberdina ematen zaie ezkontide ÂŤerrugabeÂťari eta banantzeko lege karian erortzen den ezkontideari. Aurrenekoari banantzea es katzeko legebideztaketa eman eta bigarrenari, ordea, kendu egiten zaio. Edo zelan ere, ezkontide bati legebideztaketa kentzen zaio, KZren 81. artikuluak orokorrean arautzen duen esangura orokorrean ulertuta, hau da, ezkontide ho rren jokabideak edo inguruabarrak banantze kariaren oinarri diren neurrian; horixe gertatzen da, berbarako, KZren 82. art.ko 1.tik 4.era arteko idazatie tan arauturiko kasuetan. Aitzitik, ezkontide horri ez zaio legebideztaketarik kentzen, banantze kariaren inguruan bi ezkontideek adostasuna eman behar badute (5. idazatia) edota ezkontza haustura horretan ez bada ezkontideen portaera kontutan hartzen (artikulu beraren 6. idazatia). Banantze mota hori gauzatu behar da uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 5. xedapen gehigarriak eta berorrek aipatzen dituen arauek ezarritako tramite en bidez. Ondokoak dira banantze kariak: a) Etxea bidegabe uztea, ezkontza horretan fideltasunik ez izatea, jokabide iraingarri zein laidogarriak gauzatzea edota ezkontza FAMILI ZUZENBIDEA


eginbeharren aurka beste edozein urratze larri burutzea behin eta berriz KZren 82. artikuluko idazati horretan, orokorrean aipatzen da ezkontza eginbeharrak (izaera pertsonalekoak, hain zuzen ere) modu larrian eta behin eta berriz urratzea; beraz, legegileak gainerako kari horiei buruz egindako ai pamena adierazle hutsa da. Gauzak horrela, kasu horren barruan pertsonaren beste edozein eskubideren urratzea sartzen da; eskubide horien artean aipa ditzakegu, besteak beste, bizitza (hori ere dibortzio kari izan daiteke, KZren 86.5. art.ak xedatzen duenez), osotasun fisikoa edota askatasuna. Arean bere, azken horiek sar daitezke KZren 67. art.ak nagusiarazitako errespetu eginbe harraren baitan; are gehiago, eginbehar horiek urratu ohi dira, gehienetan, jokabide laidogarri edo iraingarrien bidez. Eginbehar horien guztien urratzea banantze kari izan dadin, ez da beha rrezkoa ezkontideak elkarrekin bizi izatea; nolabait esateko, ezkontideak egi tatez banandurik egon arren, biok ezkontza eginbeharrak bete behar dituzte, fideltasunaren beharra izan ezik, horren urratzea ezin baita banantze kari gisa alegatu, bi ezkontideak jadanik egitatez banandurik badaude, bibiek askata sunez hala adostu dutelako edo alegazio hori azaldu duenak banantzea ezarri duelako. b) Bi ezkontideen edo ezkontide baten semealabak familiaren etxean bizi direnean, horiei begira ezkontideek bete behar dituzten eginbeharrak behin eta berriro eta modu larrian urratzea Banantze kari hori aplikatzeko, kontutan izan behar dira, batetik, guraso ahalgoaren titularrek emantzipatu gabeko semealaba adingabekoei begira di tuzten eginbeharrak (KZren 154. art.); eta, bestetik, familiaren etxean bizi diren semealaba emantzipatuei begira gurasoek dituzten eginbeharrak, esate baterako, mantenua emateko beharra (KZren 142. art.an eta ondorengoetan adierazitako inguruabarrak


betetzen direnean) edota haien pertsona errespeta tzeko beharra. Eginbehar horiek urratu diren ala ez zehazteko, gogoan izan behar dira semealaben adina eta inguruabarrak. Bukatzeko, ezkontide batek beste ezkontidearen semealabak errespetatu behar ditu, horiek familiaren etxean bizi badira. Arazo horren inguruko arau keta zehatzik izan ezean, eginbehar horri aplikatzen zaizkio pertsonaren es kubideei buruzko erregela orokorrak. Horrez gain, aintzakotzat hartu behar da irabazpidezko sozietatearen zamak direla ezkontide baten semealaben mante nua eta hezkuntza, semealaba horiek familiaren etxean bizi direnean (KZren 1362.1. art.). c) Ezkontide bati ezartzea, sei urtetik gorako epean, askatasuna kentzeko kondena Kasu horretan, aurrekoetan ez bezala, ez da zuzenean kontutan hartzen ezkontidearen jokabidea, horren emaitza baino: askatasuna kentzea. Ikuspun tu objektibotik, askatasuna kentzeak ezkontza harremanak oztopa ditzake eta hori baloratu behar du kondenatua izan ez den ezkontideak, hots, banantzea eskatzeko legebideztaketa duen ezkontideak. Gerta daiteke, bestalde, konde natua izan den ezkontideari indultua edo amnistia ematea; SANCHO REBU LLIDAren iritziz, kasu horretan ere, ezkontzaren banantzea dekreta daiteke. d) Ezkontide baten alkoholismoa, toxikomania edo buru nahastea, ezkontzako elkarbizitza eten behar bada beste ezkontidearen edo famili interesaren onurarako Ezkontide batek gaixotasun horiek izateak ez dakar zuzenean banantzea; izan ere, banantzea gerta dadin, ezkontide baten gaixotasunak kalte egin be har die beste ezkontidearen edo semealaben interesei edo, bestela, gaixotasun horrek mehatxu edo arriskupean jarri behar ditu FAMILI ZUZENBIDEA


interes horiek. Alde hori epaileak baloratuko du, gaixotasunik ez duen ezkontideak hala eskaturik, ho ri baita banantzea eskatzeko legebideztaketa duen pertsona bakarra. e) Ezkontzako elkarbizitza sei hilabetetan etenda egotea, bi ezkontideek horretarako adostasuna askatasunez emanik Horretan bi ezkontideek erabaki edo adostasuna ematen dute ezkontza egitatez banantzeko, kontutan izan gabe euretarik nork izan duen banantzeko ekimena. Bide horretatik, egitatezko banantzea judizio bidezko banantze bi hur daiteke. Bi dira, izatez, arauak adierazitako kasuaren osagaiak: bata, egitatezkoa, ezkontzako elkarbizitza benetan etetea; eta, bestea, borondatezkoa, bi ezkon tideek horretarako eman duten adostasuna. Bi elementu horietatik aurrenekoa froga daiteke Zuzenbideak onarturiko edozein bide erabiliz. Hori baloratzeko, aintzat hartu behar da KZren 87. art.ak ezkontzako elkarbizitzaren etendurari buruz dioena; artikulu horren esanetan, etendura hori izan arren, bi ezkontideak egoitza berean bizi daitez ke, hau da, ezkontideok elkarbizitza berriro has dezakete aldi baterako, ho rretarako arrazoia bada ezkontide batek edo biek duten beharrizan egoera, berradiskidetzeko ahalegina edota semealabenganako interesa. Agerikoa de nez, arau horren oinarrian dago ezkontzako elkarbizitzaren kutsu espiritua lista; ezkontzako elkarbizitza, izatez, etxebizitza berbera elkarbanatzea baino zerbait gehiago da. Bada, artikulu hori aplikatzeko orduan eta, batik bat, zio edo inguruabar horiek frogatzeko unean, zailtasunak agertzen dira, nahiz eta Zuzenbideak onarturiko bide guztiak erabili ahal izan. Horrek baino zailtasun gehiago dakartza adiskidetza ahaleginak, praktikan arras konplexua delako bereiztea, batetik, ahalegin hori eta, bestetik, egitatezko banantzea geldiaraz dezakeen eta bertan behera geratu den adiskidetzea. Alabaina, eta goian azaldutako arrazoi berberen ondorioz,


ezkontzako el karbizitza ez da benetan etenda geratzen, elkarrekin bizitzeari uzten bazaio lan, lanbide edota aurreko horien antzeko izaera duen beste edozein zio dela bide (KZren 87.2. art.). Orain arte egitatezko osagaia azaldu dugu. Borondatezko osagaiari dago kionean, ezkontideek euren adostasuna eman behar diote egitatezko banan tzeari eta ez, aldiz, banantze horren judiziozko tramitazioari, horretan ere ados etor badaitezke ere. Kari hori dela medio, ezkontideek judizio bidezko banantzea tramita de zakete eta, horretarako, KZren 81.2. art.ak arautzen duenez, ez dute zertan ados etorri banantze horren ondoreekin. Betekizun hori frogatzeko, edozein frogabide erabil daiteke. Horren in guruan KZren 82.5. art.ak dioenez, adostasun hori askatasunez eman dela ulertuko da, ezkontide batek besteari adostasun hori eman dezan sinesgarriro eskatu eta horrek dakartzan ondoreei buruz beren beregi ohartarazten dione an; eta, aldi berean, bigarren ezkontide horrek eskaera horren aurkako bo rondaterik agertzen ez duenean Zuzenbideak onartutako edozein bidetatik, edota banantzea zein 103. art.ak aipatzen dituen aldi baterako neurriak es katzen dituenean, eskaera hori egin zaionetik sei hilabeteko epean.

f) Ezkontzako elkarbizitza benetan etetea hiru urteko epean zehar Kasu horren abiapuntua ere, egitatezko banantzea da; baina hori judizio bidezko banantze bihur daiteke, ezkontide batek hala eskatuz gero. Banantze hori gerta dadin, ez da inguruabar berezirik izan behar: denborak igaro bes terik ez du egin behar. Banantze hori eska dezakete, nola ezkontide batek ba karrik, hala bi ezkontideek batera; antza denez, horrekin FAMILI ZUZENBIDEA


legezkotu nahi dira banantzearen egitatezko egoerak. Horretara, banantze akzioa jartzeko legebi deztaketa ematen zaio egoera hori eragin duen ezkontideari ere. g) KZren 86. art.ko 3, 4 eta 5. zenbakietan arautzen diren dibortzio kariak Kasu horrek ageriagerian jartzen du uztailaren 7ko 30/1981 Legeak teknikaren ikusaldetik duen kalitate urria. Atal horretan aipatzen diren dibor tzio kariak, kasu batzuetan, ezin dira esparru juridikoan aplikatu, euren abia puntua legezko banantzea bera delako; horixe gertatzen da, esate baterako, banantze epaia irmo denetik bi urtera dibortzioa eskatzea ahalbideratzen denean (KZren 86.3. art.). Beste batzuetan, berriz, kariok alferrekoak dira, KZren 82. artikuluak ezkontideei ematen baitie euren interesentzat egokiagoa den beste kari bat: KZren 86. art.ko 3 eta 4. idazatietan arauturiko karietan, ezkontideak egitatez banandurik egon behar dira bost urtetan zehar eta, KZren 82.5. art.ak emandako bidetik, ostera, hiru urte baino ez dira igaro behar, ezkontideek banantzeko aukera izan dezaten. Horren guztiaren ondori oz, badirudi KZren 86. artikulura jotzeak eragina duela kasu hauetan baka rrik: batetik, legezko absentziaren kasuetan [KZren 86.3. a) artikulua]; eta, bestetik, ezkontide bat epai irmo bidez kondenatua izan denean, beste ezkon tidearen, horren aurreko zein ondorengoen bizitzaren aurka atentatzearen ondorioz. 61. Judizio bidezko banantzearen ondoreak, Kode Zibilaren arabera Aurrerago esan dugunez, banantzea gertatzean, ezkontideen egoera be rriari egokitu behar zaio ezkontza bera eta, hala denean, guraso ahalgoari bu ruzko eraentza. Hori egiteko hartu behar diren neurriak dira, hain


zuzen ere, banantzearen ondoreak. Neurri horietatik batzuk banantze epaia eman aurreko faseetan har dai tezke, dela demanda jarri baino lehen (KZren 104. art.), dela banantze pro zedura bitartean (KZren 102 eta 103. art.ak). Neurriok jatorri desberdina izan dezakete: legezkoa, judizio bidezkoa eta hitzarmenezkoa. Azken kasu horretan, neurriok aipatu behar dira ezkonti deek banantze demandarekin batera aurkeztu behar duten hitzarmen arau emailean. Judizio bidezko banantzeak sortzen dituen ondoreei dagokienean, bereiz keta hau egin daiteke: batetik, banantzeak, dibortzioak eta deuseztasunak sortzen dituzten ondore berberak, I. liburuaren IV. tituluko IX. kapituluan arautzen direnak (lan honetako beste atal batean jorratuko ditugu horiek); eta, bestetik, banantzeak bakarrik sortzen dituen ondoreak. Arean bere, banantze ak izaera berezia du, ezkontide bananduek loturik baitiraute ezkontza bidez, dibortzioan eta deuseztasun kasuetan gertatu aldera. KZren 83. art.ak arautzen ditu orokorrean banantzeak bakarrik sortzen dituen ondoreak. Manu horren arabera, banantze epaiak ezkontideen arteko elkarbizitza eteten du eta, horren ondorioz, etxeko ahalgoa egikaritzean, ez kontide batek ezin ditu beste ezkontidearen ondasunak lotu. Ondore horietatik aurrenekoa ezkontzako elkarbizitzaren etendura da edo, bestela esanda, KZren 68. art.aren aginduz ezkontideek elkarrekin bizi tzeko duten beharraren etendura. Hori berori da, hain zuzen ere, banantzeak Zuzenbidearen arabera sortu ohi duen ondorea, banantze epaiak ezkontzaren haustura aintzatesten duelako. Halaber, horrek eragina du KZren 68. artikulu ak elkarbizitzari buruz ezarritako presuntzioan. Aiurri berean, ezkontideek elkarrekin bizitzeko duten beharra etenda ge ratzeak eragina du ezkontzak sortzen dituen beste eginbehar pertsonal batzu en eduki eta betepenean; eginbehar horien oinarria ezkontideen FAMILI ZUZENBIDEA


elkarbizitza ez bada ere, horretan dute euren bidezkoketa, zati batez bederen. Ildo horre tatik, KZren 67. artikuluan ezarritako errespetu beharrak galdu egiten du ez kontzako elkarbizitzak ematen duen eduki berezi hori, pertsona orori zor zaion errespetua izateko eginbehar bilakatuz. Ezkontideek elkarri lagundu eta sorosteko beharra (KZren 67 eta 68. art.etan xedatutakoa), aldiz, KZren 97. art.an arauturiko pentsio betebehar bilakatzen da. Ezkontideak euren artean fidelak izateko beharrak indarra galtzen du banantzearen ostean; eginbehar horren urratzeak garrantzi juridiko eskasa du, jaraunskabetze kari hutsa baita, KZren 855.1. art.aren arabera. Gisa berean, urratze hori ez da nahikoa ez kontide urratzaileak pentsioa lortzeko eskubidea gal dezan (KZren 97. art.), ezkontide hori beste pertsona batekin ezkondu legez bizi denean izan ezik, Kode Zibilaren 101. artikuluak arautzen duen kasuan gertatzen den moduan. Azkenik, ez du zentzurik familiaren interesean jarduteko beharrari eustea (KZren 67. art.), ezkontideek duten egoera berri horretan; bada, ezkontzari eta guraso ahalgoari buruzko eraentza juridikoa beste arauketa batez ordeztua izan da eta hori kasuan kasuko interesak babestera bideratuta dago. Bestalde ere, KZren 83. art.ak xedatzen dituen ondoreetatik bigarrena da etxeko ahalgoa egikaritzean ezkontide batek bestearen ondasunak lotu ezin izatea. Azken finean, etxeko ahalgoa bera desagertzen da, horrek bere oina rria eta ondoreak galtzen dituelako. KZren 1319. artikuluak etxeko ahalgoa arautzen du, ezkontzaren ondasun eraentza orokorraren barruan; horretan, etxeko ahalgoak ezkontideei legebi deztaketa ematen die, familiaren ohiko beharrizanak asetzeko. Jarduketa ho rretan, ezkontide batek ondasun erkideak eta beste ezkontidearen ondasunak lotu edo uki ditzake, ezkontzaren eraentza ekonomikoa edozein izanda ere. Labur esateko, ezkontzako elkarbizitzan sorturiko interesak bi ezkontidee nak izanik, interesok bi ezkontideek batera bete behar dituzte eta, horretarako, etxeko ahalgoaren erakundea eratzen da. Ezkontideak banantzen direnean, etxeko ahalgoaren oinarri den egitatez


ko kasua desagertzen da eta, aldi berean, ezkontzaren harreman ekonomikoei buruzko erregelen ordez, ezkontideen egoera berriari egokitzen zaizkion beste erregela batzuk ezartzen dira (erkidego eraentza desegitea, ezkontideen arteko pentsioa, semealabei eman beharreko mantenua). Hori guztia aintzat hartuta, ez du zentzurik etxeko ahalgoak indarrean irauteak, ezkontzaren banantzeaz geroztik. Amaitzeko, esan daiteke judizio bidezko banantzeak ondoreak sortzen di tuela ezkontideen beste esparru juridiko batzuetan ere. Esparruok dira, beste ak beste, senarra aita delako presuntzioa, KZren 116. art.an ezartzen dena (KZren 118. art.ak dioenari kalterik egin gabe); jaraunspen eskubideak, bai ab intestato oinordetzan (KZren 945. art.), bai seniparte oinordetzan (KZren 834. art.); eta, azkenik, ezkontzaren ziozko dohaintzak (KZren 1343. art.). §18. EGITATEZKO BANANTZEA 62. Kasuak Egitatezko banantzean, ezkontideen arteko elkarbizitza eten egiten da, le gez ezarritako formalitateak bete gabe. Horixe da, alegia, Famili zuzenbidean azaltzen diren egitatezko egoeren ezaugarria, berbarako, egitatezko batasuna rena, egitatezko zaintzarena‌ Egoera horiek Zuzenbidetik kanpo eratu arren, Zuzenbideak berak zain tzen dituen interesak bermatzeko sortzen dira. Bada, legez eratutako egoere tan zaintzen diren interesak eta egitatezko egoeretan bermatzen direnak antzekoak izanik, Zuzenbide tipoaren barnekotzat jo daitezke egitatezko egoe rek sortzen dituzten ondoreak, ondore horiek ez baitute desberdintasun han dirik agertzen, legez eratutako egoeretatik sortzen diren ondoreei begira. Edonondik begira dakiola ere, Espainiako antolamendu FAMILI ZUZENBIDEA


juridikoak ez ditu erabat baitaratzen egitatezko egoera guztiak; horietatik gehien aintzatetsi izan den egoera egitatezko banantzea da, beren beregi arautu izan baita Famili zu zenbidearen eraldaketetan, hain zuzen ere, maiatzaren 13ko 11/1981 eta uz tailaren 7ko 30/1981 legeetan. Legezko aintzatespen hori kontraesanez jositako bilakaera luze baten on dorioa da. Bilakaera horretan, eragin handia izan dute jurisprudentziak eta doktrinak. Hasieran, egitatezko banantzea ezzilegitzat hartu zen, batez ere, KZren 56. artikulu zaharrak ezkontideei elkarrekin bizitzeko ezartzen zien eginbeha rra urratzeagatik (eginbehar hori ordena publikoarena zela ulertu zen). Ge roago, justizi auzitegien eraginez, egitatezko banantzeari ondore juridiko batzuk aintzatetsi zitzaizkion. Egitatezko banantzea ezzilegitzat jotzen zen garaian ez bezala, ondore horiek ez zuten zigor izaerarik, ezpada judizio bidezko banantzeak Zuzenbidearen arabera sortzen zituen ondoreen izaera. Bide horretan, ondokoek ere eragina izan zuten: Famili zuzenbidean egin zi ren eraldaketek, horiek malgutu egin baitzuten ezkontzari buruz garai hartan indarrean zegoen eraentza juridiko zurruna (eraldaketa adierazgarrienen arte an aipa daitezke 1958ko apirilaren 24ko Legea, bai eta 1975eko maiatzaren 2koa ere); lan eta Gizarte Segurantzari buruzko arauetan egindako aipame nek; eta, azkenik, Espainiako Konstituzioaren onespenak. Gaur egun, esan daiteke egitatezko banantzea ez dela egoera ezzilegia, nahiz eta ezkontideek egoera horretan izandako portaera batzuk ezzilegitzat jo ahal izan. Bada, egitatezko banantzeak ondore bereziak sortzen ditu eta ho rien helburua da, batez ere, ezkontza eta guraso ahalgoari buruzko eraentza ezkontideen egoera berriari egokitzea. Ikusmolde horretatik, uler daiteke an tzekoak direla ondore horiek eta judizio bidezko banantzeak sortzen dituenak. Hori gorabehera, ezin esan daiteke bi egoera horiek berberak direnik erabat; izatez, egitatezko banantzea gerta daiteke egitate oso desberdinak direlabide eta egoera horiek ezin dute izan judizio bidezko banantzeari buruzko arauke


ta bera. Egitatezko banantzea ezkontide batek bakarrik ezar dezake (alde bakarre ko banantzea) edota bi ezkontideen erabakia izan daiteke (hitzarmenezko ba nantzea). Batera zein bestera izan, banantzeak sortzen dituen ondoreak legez ezarritakoak dira. Bestalde, ezkontideek euren artean hitzarmen bat egin de zakete, egitatezko banantze horren ondoreak arautzeko; halako hitzarmenei egitatezko banantzearen itun deritze. Kasu horretan, banantzearen ondoreak bi ezkontideek erabakitzen dituzte, legeak ezarritako mugen barruan.

63. Egitatezko banantzearen ondoreak Egitatezko banantzeak ezkontideei legebideztaketa ematen die, legezko banantzea edo, KZren 82 eta 86. art.etan arauturiko kasuetan, dibortzioa es katzeko. Horretan ez da kontutan izan behar hor aipatu artikuluetara bil dutako banantze karietan sartzen diren ala ez ezkontide batek edota biek ezkontzaren hausturan izandako jokabideak. Horrez gain, egitatezko banantzeak sor ditzake legezko banantzeak ditu en ondoreen antzekoak ere. Lehendabizi, harreman pertsonalen esparruan, ez kontideek euren artean fidelak izateko duten beharra urratzeak garrantzi juridikoa galtzen du, hori ezin baita judizio bidezko banantzearen kari gisa alegatu, bi ezkontideak jadanik egitatez banandurik badaude, bibiek askata sunez hala adostu dutelako edo alegazio hori azaldu duenak banantzea ezarri duelako (KZren 82.1. art.). Bestalde, ezkontzako harreman ekonomikoetan, egitatezko banantzea ira bazpidezko sozietatea desegiteko kari izan daiteke (KZren 1393.3. art.), bai eta ondasun erkideen kudeaketa ezkontide baten eskuetan jartzeko kari ere (KZren 1388. art.). Banantze hori nahikoa da KZren 1442. art.ak dohaintzari buruz ezartzen duen FAMILI ZUZENBIDEA


presuntzioa ezerezean uzteko; berebat, egitatezko banan tzea gogoan izan beharreko datua da, irabazpidezko sozietatearen zamak ze hazteko orduan (KZren 1368. art.). Halaber, guraso eta semealaben arteko harremanen esparruan, egitatezko banantzeak guraso ahalgoaren egikaritza aldaraz dezake. Esangura horretan ulertu behar da KZren 156 eta 159. art.ek gurasoen banantzeari buruz huts hutsean egiten duten aipamena. Edu berean, gurasoak egitatez banandurik izanez gero, horien semealabak emantzipa daitezke, KZren 320. art.ak dioe nez; horretan ere, banantzea aipatzen da besterik gabe. Gainera, senarra aita delako presuntzioa ezerezean geratzen da egitatezko banantzearen ondorioz (KZren 116 eta 118. art.ak). Oinordetzaren esparruan, ezkontideak lege oinordetzatik baztertzeko kari izan daiteke egitatezko banantzea, banantze hori egin bada bi ezkontideen adostasunez (KZren 945. art.); banantzea eragin duen ezkontideak senipartea gal dezake kari bera dela bide (KZren 834 eta 855.1. art.ak). Banandurik dauden ezkontideak ezin dira tutore edo kuradore izan (Kode Zibilaren 234 eta 291. art.ak). Bukatzeko, egitatez banandurik dagoen ezkontideak mantenua eska deza ke, KZren 142. art.an eta ondorengoetan oinarriturik. Esan berri duguna ar tikulu horietan beren beregi aipatu ez arren, jurisprudentziak hala aintzatetsi izan du. 64. Banantze itunak Justizi auzitegiek banantze itunak ezzilegitzat jo izan zituzten luzaroan, batik bat, ezkontza erakundearen aurkakoak zirela ulertu zutelako. Edonola ere, ezzilegitasun hori baieztatzeko, auzitegiek argudio desberdinak eman zi tuzten: itunok ordena publikoaren aginduzko arauaren aurkakoak ziren, ale gia, KZren antzinako 56. art.ak ezkontideei elkarrekin bizitzeko ezartzen zien eginbeharraren aurkakoak; morala edo ohitura onen aurkakoak ziren; itunon karia ezzilegia zen; eta, azkenik, itun


horiek urratu egiten zuten KZren 1814. art.an ezarritako debekua, ezkontzaren arazoei buruz transakzioak egiteko. Azken hori izan ezik, gainerako argudioak Famili zuzenbideari buruzko uler kera berezi batean oinarritu ziren; ulerkera horren arabera, Famili zuzen bideak izaera publiko nabaria zuen. Ulerkera berberaren harira, egitatezko banantzea ezzilegitzat hartu zen eta ezin zitekeen ezkontza eta guraso ahal goari buruzko eraentza juridikoa hitzarmen bidez arautu. Espainiako Konsti tuzioa argitaratu eta gero, ulerkera hori bazterturik geratu izan da. Bada, ezkontideek itunak egin ditzakete eta, horretarako, muga hauek besterik ez dituzte: eurek itundu nahi duten gaiari buruzko eraentza juridikoak jarritako mugak. KZren 1814. art.ak transakzioak egiteko ezartzen duen debekuari dagokionean, esan beharra dago banantze itunak ez direla nahitaez ezkonti deen arteko transakzioak izan behar; horretara izango balitz, artikulu horrek berak jarriko luke lege oztopoa. Behin hori guztia azaldu eta gero, azter dezagun jarraian zer egin deza keten ezkontideek hitzarmen bidez: etxebizitza erkidearen eratxikipena edo erabilera xedatzea; KZren 97. art.aren arabera pentsioa ituntzea, bai eta man tenu zorra ituntzea ere, KZren 142. artikuluaren eta ondorengoen arabera; ezkontza itunak egitea, nola ezkontzaren ondasun eraentza likidatzeko, hala erkidego gisa antolaturiko eraentzaren ordez ondasunen banantze eraentza ezartzeko; ezkontide bakoitzak familiaren zamei zein neurritan aurre egin behar dien finkatzea; adingabeko semealaben jagotza erabakitzea, KZren 159. art.aren harira; guraso ahalgoak eratorritako ahalmen batzuk eratxiki tzea, esaterako, semealaben zaintza eta babesa, horretan KZren 156.4. art.ak ez baitu inolako oztoporik jartzen; eta, azkenik, adingabekoekin bizi ez den gurasoari bisita eraentza ezartzea. Horrenbestez, eta lehenago esan dugunez, banantze itunen edukiak ondo ko mugak baino ez ditu: itunok arautzen dituzten gaiei buruzko eraentza juri dikoak borondate autonomiari ezartzen dizkion muga berberak. Muga horien inguruan, geroago sakonduko dugu. FAMILI ZUZENBIDEA


ยง19. EZKONTIDEEN ARTEKO BERRADISKIDETZEA 65. Kontzeptua eta betekizunak Ezkontideak berradiskidetzen dira, ezkontzako elkarbizitza berriro hasten dutenean, banantze egoera ezabatzeko asmotan. Ezkontideak ados jarri behar dira berradiskidetzeko. Berradiskidetzea, beraz, Famili zuzenbideko negozio juridikotzat jo daiteke; negozio hori alde bikoa da, nahiz eta berradiskidetza ezkontide baten ekimenez egin. Gure us tez, ezin esan daiteke (inoiz hala esan bada ere) berradiskidetza izan daite keenik, ezkontide batek banantze akzioa egikaritu eta gero horri uko egiten dionean edota ezkontide batek bakarrik berradiskidetzeari ekiten dionean alde bakarreko borondatez; izan ere, ezkontzako elkarbizitzak, berez, bi ezkonti deen elkarlana eta adostasuna behar ditu. Berradiskidetzeko adostasuna modu aske eta kontzientean eman behar da, eta adostasun horri borondatearen akatsei buruzko eraentza aplikatu behar zaio. Ezkontideek izan behar duten gaitasunaren inguruan, ez dago ezer xe daturik. Hortaz, berradiskidetza egin dezakete, bai adingabekoek, ezkontza bidez emantzipatu izan direlako, bai eta ezgaituek ere, ezgaiketa epaiaren ara bera. Formari buruz ere, ez dago ezer xedaturik; beraz, berradiskidetza be rariaz zein isilbidez egin daiteke. 66. Ondoreak KZren 84. art.ak ezartzen ditu ezkontideen arteko berradiskidetzearen on doreak. Manu horrek xedatzen duenez, berradiskidetzearekin, banantze pro zedura amaitu eta prozedura horretan erabakitakoa eraginik


gabe geratzen da; ezkontideek berradiskidetzearen berri eman behar diote auzia erabakiko duen edo erabaki izan duen epaileari. Bide horretan, kontutan izan behar dira ezkontideek izan ditzaketen ego era desberdinak. Ezkontideak egitatez banandurik badaude, berradiskidetzearekin batera, egoera horrek erakarritako ondoreak amaitzen dira, euron jatorria legezkoa izan zein hitzarmenekoa izan. Ez da hori gertatzen, ostera, ezkontza itunak egiletsi izan direnean, ezkontzaren eraentza ekonomikoa aldarazteko; horren inguruan, ikus KZren 1443. art. Banantzea judizio bidezko tramitazio fasean badago, bertan behera gera tzen dira KZren 103. art.aren harira epaileak behinbehinean hartu izan ditu en neurriak edo ezkontideek erabaki izan dituztenak. Gauza bera gertatzen zaie KZren 102. art.ak eratorritako lege ondoreei; gure ustez, ez da halakorik gertatzen adostasunak eta ahalordeak ezeztatzen direnean, ezeztapen horiek behin betikoak direlako. Bestalde, banantze epairik eman bada, orduan indarrik gabe geratzen di ra epai horretan aipaturiko ondoreak edo ezkontideek banantzeari buruzko hitzarmen arauemailean adierazitakoak, guraso ahalgoari eta ezkontzaren ondasun eraentzari buruzkoak izan ezik. Bi horietatik aurrenekoari dagokio nean, hauxe dio KZren 84. artikuluak: epaileak emandako ebazpenaren bi dez, semealabei begira hartutako neurriak iraunaraz edo alda daitezke, hori egitea bidezkotzen duen karirik izanez gero. Semealaben interesak ez du de rrigor bat egin behar berradiskidetzen diren gurasoen interesarekin; hori dela eta, guraso ahalgopean dauden semealabei begira neurriak hartu badira, epai leak horiek iraunaraz edo alda ditzake. Bigarrenari dagokionean, hots, ezkontzaren ondasun eraentzari dagokio nean, KZren 1443. art.ak dioenez, epaileak ondasunen banantzea dekretatuz gero, ezkontideen berradiskidetzeak ez du hori aldatzen, ezkontide horiek mo FAMILI ZUZENBIDEA


du pertsonalean banandurik badaude. Horri ondokoa gehitu behar zaio: ez kontideek ezkontzako itunak egiletsi badituzte ezkontzaren ondasun eraentza aldatzeko, itunok ez dute euren indarra galtzen, berradiskidetzaren ondorioz. Azkenik, ezkontideek berradiskidetzearen berri eman behar diote banan tzea erabakiko duen edo erabaki izan duen epaileari. DÍEZPICAZOk adierazi duen moduan, jakinarazpen hori egiteko beharra, izatez, ezkontideei ezarri tako eginbehar juridikoa da; eginbehar horren ezbetetzeak ez du inolako eraginik berradiskidetzean, guraso ahalgoaren gainean hartutako neurriei da gokienez izan ezik, lehenago azaldu izan dugunez. Banantzea inskribaturik badago erregistro publiko batean (zehatzago esa teko, Erregistro Zibilean, Jabetza Erregistroan zein Merkataritzako Erregis troan), berradiskidetzea inskribatu edo idaztohartu behar da, kasuankasuan, gainontzekoen aurkako ondoreak sor ditzan.

BIBLIOGRAFIA Ondoko autoreak kontsulta daitezke lan kolektiboetan: GARCÍA CANTERO, in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, II. liburukia, Madril, 1982; DORAL GARCÍA, Matrimonio y Divorcio (Comentarios al nuevo Títu lo IV del Libro I del Código civil), Madril, 1982; PUIG FERRIOL, Comen tarios a las reformas del Derecho de familia, Madril, 1984. Autore hauek ere kontsultatzekoak dira: ENTRENA KLETT, Matrimonio, separa ción y divorcio en la legislación actual y en la historia, Iruñea, 1982; FER NÁNDEZ CORONADO GONZÁLEZ, El abandono malicioso, Madril, 1985; HERNÁNDEZ IBÁÑEZ, La separación de hecho matrimonial, Madril, 1982; LÓPEZ y LÓPEZ, «Perfil sistemático de las instituciones de la crisis con yugal», Libro de homenaje al Profesor Beltrán de Heredia y Castaño, Sa lamanca, 1984; VALLADARES RASCÓN, Nulidad, separación y divorcio. Comentarios a la Ley de reforma del matrimonio, Madril, 1982; VALPUES TA FERNÁNDEZ, Los pactos conyugales de separación de hecho. Historia y presente, Sevilla, 1982.


FAMILI ZUZENBIDEA



Zortzigarren gaia EZKONTZAREN GORABEHERAK (III). DIBORTZIOA Laburpena: §20. Ezkontza desegitea.— 67. Zuzenbide tipoaren barneko kariak, ez kontza desegiteko.— 68. Heriotza, ezkontza desegiteko kari gisa.— 69. Heriotza adierazpena.— 70. Dibortzioa ezkontza desegiteko kari gisa, orokorrean.— 71. Ezkontza desegiteko karien orokortasuna eta atzera eragintasuna: A) Orokortasuna; B) Atzeraeragintasuna.— §21. Dibortzio kariak.— 72. Ezaugarri orokorrak.— 73. Dibortzio kari desberdinen az terketa: A) Dibortzioa, KZren 86. art.ko 1. kariaren ondorioz; B) KZren 86. art.ko 2. karia; C) KZren 86. art.ko 3.a) karia: a) 3.a) karia, lehe nengo tartekadura; b) 3.a) karia, bigarren tartekadura; c) 3.a) karia, hirugarren tartekadura; D) KZren 86. art.ko 3.b) karia; E) KZren 86. art.ko 4. karia; F) KZren 86. art.ko 5. karia.— 74. Ezkontideen arteko elkarbizitza benetan etenda geratzea: A) Ezaugarriak; B) KZren 87. ar tikuluaren interpretazioa, jurisprudentziaren arabera; C) 86. artikuluan adierazitako epeak eta euren baldintzapenak.— §22. Dibortzioaren pro zedura eta ondoreak.— 75. Dibortzio akzioa: A) Eraentza eta ezau garriak; B) Heriotza, dibortzio akzioa azkentzen duen kari gisa; C) Ezkontideen arteko berradiskidetzea.— 76. Dibortzio epaia: A) Dibor tzio epaia eta «dibortziorako eskubidea»; B) Dibortzio epaiaren izaera.— 77. Dibortzio epaiaren eragingarritasuna: A) Ondoreak alderdiei begira; B) Ondoreak gainontzekoei begira.

§20. EZKONTZA DESEGITEA 67. Zuzenbide tipoaren barneko kariak, ezkontza desegiteko KZren 85. art.ak xedatutakoaren bidetik, ezkontza desegiteko hiru kari daude gutxienez: ezkontide baten heriotza, haren heriotza adierazpena eta di bortzioa. Lehenlehenik, azpimarratzekoa da ezkontza negozio juridikoari berez dagokion zerbait dela «desegite» adierazmoldea; beste modu batera esate ko, esamolde horrek esangura zehatza du ezkontzari begira. Bada, FAMILI ZUZENBIDEA


«desegite» adierazmoldea aplikatzen zaie baliozkotasunez eraturiko ezkontzei, ezkontza horiek azkentzen badira eurok egin eta gero gertatze bidez agerturiko karien zioz, hau da, heriotzaren ondorioz edo bestelako karien ondorioz [GARCÍA CANTERO; edu berean, eta zeharka bada ere, harako esamoldea aplikatzen zaie irabazpidezko sozietateari (KZren 1392. art. eta ondorengoak) eta, oroko rrean, ezkontzaren ondasun eraentza guztiei (KZren 95.1. art.)]. Horretara, lehenengo eta behin, bereizi behar dira ezkontzaren desegite kasuak eta deuseztasun kasuak. Deuseztasuna da, izatez, ezkontzeko egintzari eta ezkontzaren ondoreei buruzko kalifikazio juridikoa; kalifikazio hori era biltzen da, oinarrizko akatsak daudenean, hots, ezkontza egitean ab origine sorturiko akatsak daudenean (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Desegite kasue tan, aldiz, ezkontzak osoosoko ondoreak sortu izan ditu, aldi batean bederik, eta kasu horretan ezin dira ondoreok ex tunc desagertarazi. Horren ondorioz, ezkontza osteko eskubide eta betebeharren sistema eratu behar da, ezin baitira erabat desagertarazi ezkontza bitartean izan diren egoera eta harreman per tsonal batzuk. Areago, heriotzak ere ezin ditu ondore jakin batzuk ezabatu (ALONSO PÉREZ; DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Uztailaren 7ko 30/1981 Legeaz geroztik, KZren 85. art.ak idazkera berria du eta, horretan, heriotza eta heriotza adierazpena maila berean jartzen dira, KZren antzinako 195.3. art.ak xedatzen zuenaren aurka; arean bere, KZren 195.3. art.ak baitaratu egin zuen Espainiako doktrinan tradizio luzea izan zuen arazoa, arazo horren iturburua izan baitzen 1888ko maiatzaren 11n emandako Oinarri Legearen seigarren oinarria. Bestalde ere, gaur egungo 85. art.ak berriro aipatzen du dibortzioa, ezkontza desegiteko karien artean; hori egitean, 85. art.ak bat egiten du, nolabait, 1932ko martxoaren 2ko Legearekin (Espainian indarraldi laburra izan zuen horrekin). KZren 85. art.ak ezkontza desegiteko karien zerrenda jasotzen du, eta zerrenda hori Zuzenbide tipoaren barnekoa izan behar da derrigor, horretan EKren 32.2. art.ak agindutakoa garatzen baita: «Legeak ezkontzeko modu ak… banantze eta desegite kariak, eta horien ondoreak arautuko ditu». Tipi


kotasunari buruzko arazoaz gain, manu horrek badakar beste arazo bat ere: ezkontza desegiteko kariei buruz jasota duen zerrenda itxia den ala ez jakitea, hots, arau horrek beren beregi aipatzen dituen kariez landa, beste karirik da goen ala ez zehaztea. KZren 80. artikulutik atera daiteke ezkontza desegiteko beste kari bat behintzat badagoela, antolamendu kanonikotik jasotakoa: ezkontza rato eta burutugabearen lekapena, Codexen 1061.1, 1142 eta 1697. kanonetan arautu rikoa. Kode Zibilaren manu horren aginduz, ezkontza rato eta burutugabeari buruzko pontifizeerabakiek eragina dute esparru zibilean, epaile zibil esku dunak ebazpen bidez adierazten badu erabaki horiek Espainiako Zuzenbidea ren araberakoak direla. Zernahi gisaz, kari hori ez da zuzenean aplikatzen, ezpada 2. xedapen gehigarriak arautzen duen exequaturraren bidez (ikus Aulki Santuak eta Espainiako estatuak arazo juridikoei buruz 1979ko urtarri laren 3an egin eta abenduaren 4ko Instrumentuaren bidez berretsitako Akordioaren VI. sekzioko 2. idazatia). Orain arte azaldutakoa eta KZren 85 eta 80. art.etan xedatutakoa aintzat hartuta, esan beharra dago ezkontza desegiteko kariak lau direla. Hala eta guztiz ere, uler daiteke ezkontza rato eta burutugabearen lekapena ez zaiola aplikatzen egiazko ezkontza bati, ezkontza itxura bati baino. Itxura horrek eratzen ez duenez baliozko ezkontza eragingarririk, ez dago benetako desegi terik; ezkontza itxura horri bestelako konponbidea ematen zaio, hain zuzen ere, ezkontza akastuna denean aplikatzen den konponbidea. Edozein kasutan, paulinotar eta petrinotar pribilegioek ez dute inola ere ondore zibilik sor tzen (SANCHO REBULLIDA). Esan bezala, ezkontza kanonikoa egiten duten pertsonek ezkontza hori desegiteko erabil ditzakete, kari zibilak ez ezik, beste kari bat ere: ezkontza rato eta burutugabearen lekapena. Aukera hori ezkontza kanonikoa egiten du tenei bakarrik ematen zaienez gero, badirudi horrek EKren 14. art.an xedatu riko berdintasun printzipioa urratzen duela. Dena den, esan beharra dago KZren 80. art.ak EKren 16.3. art.an araututakoa FAMILI ZUZENBIDEA


barneratzen duela: herri bo tereek kontutan hartu behar dituzte Espainiako sozietatearen sineste erlijio soak (VEGA SALA). 68. Heriotza, ezkontza desegiteko kari gisa Heriotza da, izatez, ezkontzaren zioz sortzen diren ondore juridikoak az kentzeko ohiko karia; kari horrek ez dakar, ez arazo dogmatikorik, ezta arazo praktikorik ere. Heriotzak nortasun juridikoa azkentzen du (KZren 32. art.) eta horrek, zalantzarik gabe, ondorio juridiko garrantzitsuak sortzen ditu, ka surako, ezkontzak eratorritako eskubideek eta betebeharrek indarra galtzea eta ezkontza lotura azkentzea (VEGA SALA). Berebat, heriotzarekin pertsona ezkonduaren statusa desagertu egiten da, eta bizirik dirauen ezkontideak alargunaren egoera zibila bereganatzen du. Ezkontza desegiten da, heriotzaren karia edozein izanda ere, hau da, heriotza naturala izan edo gainontzeko batek eragindakoa izan. Nolanahi ere, azken kasu horretan, alargunarentzat krimen eragozpena sor daiteke, KZren 47.3. artikuluak ezarritako inguruabarrak betetzen badira. Arauketa berrian, alar guna ezkondu egoeratik askatzen da, gizon izan zein emakume izan, horretan ez baitago sexu bereizkeriarik. KZren behialako 45. art.aren arabera, emaku me alarguna ezin zen ezkondu bere ezkontidearen heriotza gertatu osteko 301 egunetan edo, haurdun geratuz gero, erditu arte. Gaur egun, ostera, debeku hori desagertu egin da. Ezkontza desegiteak duen eragingarritasun orokorra geroago aztertuko dugun arren, orain aurreratu beharra dago, ezkontza heriotzaren zioz desegi ten denean, alarguna jaraunspenera deitua dela, senipartedun gisa, Kode Zibi laren 834. art.ak eta ondorengoek araututakoaren arabera; dei bera gauzatzen da ab intestato oinordetzan ere, KZren 913, 944 eta horiekin baterakoak di ren art.en aginduz. Ezkontide baten heriotzak ondore berezi bat dakar, KZren


88.1. art.an arautzen dena: dibortzio akzioa azkendu egiten da, heriotza dibortzio proze dura bitartean gertatuz gero. 69. Heriotza adierazpena KZren 85. artikulua hitzez hitz hartuta, lehen kolpean badirudi artikulu horrek heriotza adierazpena eta heriotza bera parekatzen dituela, ezkontzaren desegiteari begira. Zenbait autorek azpimarratu izan dutenez, bi egoera horiei buruzko aipamenak edo juntagailu disjuntiboarekin lotuta daude (ALONSO PÉREZ). 1981eko eraldaketa gertatu baino lehen, 1888ko Oinarri Legearen sei garren oinarriak arazoak zekartzan (oinarri horri eutsi zion hitzez hitz KZren 195. art.ko hirugarren lerroaldeak, artikulu hori 1939ko irailaren 8ko Legea ren arabera idatzi zenean); horren arabera, heriotza adierazpena ez zen nahi koa alarguna berriro ezkondu ahal izateko. Jarrera hori ezkontza zibilari begira bakarrik onartu zen. Ezkontza kano nikoaren kasuan, aldiz, alarguna berriro ezkon zitekeen, alargun horrek ziur tasun morala bazuen bere ezkontidearen heriotzaz, hots, heriotza adierazpena bere gain zuen ezkontidearen heriotzaz. Ziurtasun hori 1868ko maiatzaren 13an Ofizio Santuak emandako jarraibidearekin bat etorriz ulertu behar zen, beti ere, 1917ko Codex Iuris Canoniciren 1069 eta 1118. kanonei lotuta. Autore batzuek azalpen horri heldu zioten eraldaketa egin aurreko unee tara arte (SANCHO REBULLIDA. 1969ko martxoaren 18an emandako ebaz penean, ENZNk ere adierazi zuen heriotza bera frogatu behar zela). Autore horiek aldi hartako doktrinaren impasse egoera gainditzeko ahaleginak egin bazituzten ere, azalpen hori erabat baztertu zen, eraldaketaren ondorioz sortu riko testuan. Beste autore batzuen ustez, heriotza adierazpena eta FAMILI ZUZENBIDEA


heriotza bera antze koak ziren; beraz, ezkontide baten heriotza adierazpenaren ondorioz, beste ezkontidea berriro ezkon zitekeen, dela gainerako betekizunik gabe, dela den bora igarotakoan edo informazio erantsia emanez gero. Bigarren jarrera hori, antza denez, KZren 195. art.aren aurkakoa zen. Zernahi gisaz, KZren eral daketa hurhurrean zegoela, autore batzuek azpimarratu zuten, KZren 3.1. artikuluan oinarrituta, KZren 195. artikulua zentzuz interpretatu behar zela eta, horren ondorioz, alargunak egindako ezkontza berria baliozkoa izan zi tekeela. Eraldaketa horretan, politika edo ideologia gorabehera, ikusalde teknikoa izan zen nagusi; bultzatu ere, eraldaketa hori bultzatu zuten Zuzenbide kon paratuan izandako aurrekariek (Italiako KZren 65 eta 68. art.ek) eta autore batzuek ere (GARCÍA CANTERO, ALONSO PÉREZ). Dena den, Espainiako manua aurrean aipatutakoak baino erradikalagoa gertatu da, ez baitirudi he riotza adierazpena bere gain duen ezkontidearen berragerpenak aurreko ez kontza berrindartzen duenik, ezta ezkontza berria deuseztatzen duenik ere (ESPÍN CÁNOVAS). Manuaren idazkera kontutan hartuta, badirudi heriotza adierazpenak eta heriotzak ondore berberak sortzen dituztela, ezkontza loturari begira. Heriotza adierazpenak ez dakar iuris tantum erako presuntzio huts bat; aitzitik, adie razpen horrek benetan desegiten du ezkontza, heriotzak desegiten duen modu berean (GARCÍA CANTERO, DE LOS MOZOS). Hortaz, heriotza adierazpe naren autoa irmoa denetik, alarguna berriro ezkon daiteke, bestelako frogarik aurkeztu gabe. Kasu horretan, ez dago ezkontza loturaren ziozko eragoz penik, KZren 46.2. art.aren esanguran, manu hori ezin baita jadanik aplikatu (ESPÍN, GARCÍA CANTERO, PARA MARTÍN). Labur esanda, alarguna be rriro ezkon daiteke, aurreko ezkontzak jadanik ez duelako izaterik, heriotza adierazpena dela bide (ALBALADEJO). Horrela, heriotza adierazpena bere gain duen ezkontidea berragertu arren, berragerpen horrek ez ditu aurreko ez


kontzaren ondoreak berpizten (ALONSO PÉREZ, PARA MARTÍN, GARCÍA VARELA, ENTRENA KLETT). Jarrera horri heltzeaz gain, kontutan izan behar da Kode Zibilak heriotza adierazpenaren inguruan ezer gutxi dioela; zehatzago esateko, Kode Zibilak adierazpen horren ondorio ekonomikoak ba karrik arautzen ditu, heriotza adierazpena bere gain duen ezkontidea berra gertzen den kasuetarako (KZren 197. art.). Bada, berragertu den ezkontideak eta bertan dagoenak ezkontza bizitza berriro hasi nahi badute, orduan berriro ezkondu behar dira; horixe atera daiteke, KZren 88.2. artikuluak dibortzio os teko berradiskidetze kasuetarako ematen duen konponbidea analogiaz aplika tuz gero. Edu berean, bertan dagoen ezkontidea berriro ezkondu izan bada, horrek dibortzioa lortu behar du, aurreko ezkontidearekin —hots, heriotza adierazpena bere gain izan eta berragertu den ezkontidearekin— berriro ez kontzeko (horren aurka, SANCHO REBULLIDA. Autore horren ustez, biga rren ezkontzaren deuseztasuna adierazi behar da, KZren 73.2. artikulua 46.2. art.arekin batera aplikatuz, eta ezkontza hori ustezkotzat hartzeko aukerari kalterik egin gabe). 70. Dibortzioa ezkontza desegiteko kari gisa, orokorrean KZren 85. art.ak ekarri duen berrikuntzarik garrantzitsuena da, hain zu zen ere, ezkontza desegiteko karien artean dibortzioa aipatzea. Dibortzioa ezkontza desegiteko bidea da. Arean ere, dibortzio kasuetan, ezkontza epai bidez desegiten da, ezkontide batek zein biek hala eskatzen ba dute, legeak zehazturiko kari batean oinarrituta (GARCÍA VARELA). Dibortzioa ezkontza desegiteko beste bi karietatik bereizten da. Batetik, bi ezkontideak bizirik daudela azkentzen da euren arteko ezkontza lotura; hau da, ezkontza lotura azkentzeak berez ez dakar ezkontideen oinordetza ireki tzea. Bestetik, dibortzio bidez desegiten den ezkontza baliozkotasunez eratu izan da; beraz, dibortzio epaiak ez du FAMILI ZUZENBIDEA


iragana aztertzen, etorkizuna baizik, bi ezkontideak legebidez egon baitira ezkonduta dibortzioa gertatu arte. Argudio horrek igarriigarrian bereizten ditu dibortzioa eta ezkontzaren deuseztasuna; alabaina, bi ezkontideak onustedunak direnean, dibortzioaren eta deuseztasu naren ondoreak antzekoak dira (GARCÍA CANTERO). Zeharka bada ere, EKren 32.2. art.ak dibortzioa onartzen du. Ildo beretik, dibortzioaren oinarri gisa har daitezke EKren 14 eta 16.3. artikuluetan eza rritako konstituzio printzipioak, alegia, berdintasunaren eta askatasun erlijio soaren printzipioak. Printzipio horien arabera, erlijio zehatz batean inskribatzen den pertso nak ez du inolako eskubiderik, gainerako hiritarrei beraren sinesteak nahitaez ezartzeko eta, are gutxiago, estatuaren derrigortze aparatua erabiltzeko, sineste horien ondoreak ezarriak izan daitezen. Bestalde ere, dibortzioaren etorrerak bat egiten du konstituzio eraentzarekin; arean bere, Espainian di bortzioa onartuko zela aurreikus zitekeen, 1978ko Konstituzioa aldarrikatu zen unetik (ikus DE LOS MOZOS, LÓPEZ ALARCÓN, ESPÍN CÁNOVAS). Horren inguruan, ikus epai hauek: Cáceresko LEk 1983ko martxoaren 21ean emandako epaia (RGD, 1984, 1523. or.) eta Oviedoko LEk 1982ko urriaren 20an emandakoa (RGD, 1983, 112. or.). Dibortzioaren alde eta aurka agertzen zirenen arteko eztabaidari dago kionean, ez da ahantzi behar dibortzioari buruzko arau juridikoa ez dela aginduzkoa, eskuemailea baino: arau horren bitartez, ezkontideak ez daude dibortziatzera behartuta. Gainerakoan, eta gero zehaztapen batzuk egingo ditugun arren, Espainia ko sisteman, dibortzioa estatuaren erabaki gisa agertzen da. Orobat, dibortzio akzioa egikaritu eta alderdien arteko aurkakotasunean egindako prozedura egin eta gero, jurisdikzio organoek erabakitzen dute dibortzioa. Dibortzioa ez da, beraz, bi ezkontideek edo ezkontide batek bakarrik hartutako erabaki hu tsaren ondorio. Hori ulertzeko, KZren 85. artikulua 89. art.ari lotu behar zaio. Bigarren artikulu horrek dioenez, ezkontza dibortzioaren bidez desegiten da, hori adierazten duen epaia


ematen denean bakarrik, eta dibortzio horrek on doreak sortzen ditu, epaia irmoa den unetik. Dibortzioak status edo egoera zibil berria dakar Espainiako antolamendu juridikoan: dibortziatu egoera. Dibortziatuak eskubide eta eginbeharrak ditu, ezkongabeak eta alargunak dituztenetatik bereiziak; egineginean ere, dibor tziatuarentzat senideen arteko harremanek indarrean diraute eta, zehatzme hatz eta beren beregi, gurasoen eta semealaben arteko harremanek indarrean diraute, Espainiako KZren 92. artikuluak horixe adierazten baitu (GARCĂ?A CANTERO). 71. Ezkontza desegiteko atzeraeragintasuna

karien

orokortasuna

eta

KZren 85. artikuluari dagokionez, bi ezaugarri nabarmendu behar dira: orokortasuna eta atzeraeragintasuna. Bide beretik, nabarmentzekoa da ezkontza desegiteak, orokorrean, ondo rioak sortzen dituela esparru guztiz desberdinetan. Ulerbidez, ezkontza dese giteak eragina du senarra aita delako presuntzioaren gain; Kode Zibilaren 116. art.ak ezartzen duen presuntzio horri helduta, senarraren semealabatzat har daitezke ezkontza egin ostean eta hori desegin edo ezkontideak legez zein egitatez banandu aurreko 300 egunetan jaiotakoak. Era bertsuan, ezkontza de segiteak ondorioak sortzen ditu, ezkontzaren ondasun eraentza desegiteari dagokionez (KZren 95.1, 1392.1 eta 1415. art.ak). A) Orokortasuna KZren 85. art.ak beren beregi dio ezkontza desegiten dela, berak adiera zitako kariak direla bide, ÂŤezkontza egiteko forma eta aldia edozein izan da ereÂť. Kakotxen artean sartu dugun esaldi hori KZren 89. art.tik 85. art.ra era FAMILI ZUZENBIDEA


man zen, sakonsakon eztabaidatua izan zen zuzenketa baten bidez. Eztabaida horretan, berriro azaldu zen KZ eraldatuan eraendu behar zuen ezkontza sis tema zehazteko arazoa. Eztabaida hori Parlamentuko kide batzuek eragin zu ten, euren asmoa baitzen dibortzioak ezkontza zibila bakarrik ukitzea eta ez, ordea, ezkontza kanonikoa. Agerikoa denez, ez zen inolako arazorik agertu, ezkontza heriotzaren zioz desegiteari buruz. Hala eta guztiz ere, eztabaida areagotu egin zen, di bortzioa ezkontza kanonikoari aplikatzeko orduan. Horren haritik, sektore zehatz batzuek ezkontza kanonikoaren estatutu bat ezarri nahi izan zuten; estatutu horri Zuzenbide Kanonikoaren Kodera bildutako arauak aplikatu be har zitzaizkion eta, horren ondorioz, ezkontza kanonikoa deseginezina izan behar zen. Antza denez, jadanik eztabaida hori behin betiko konponduta gera tu da (ikus LÓPEZ ALARCÓN eta SUÁREZ PERTIERRA). B) Atzeraeragintasuna Aurrerago esan dugunez, KZren 85. art.ak ezarritako karien ondorioz, ez kontza desegiten da, «ezkontza egiteko aldia edozein izanda ere». Manuaren hitzezhitzezkotasunak eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 2. xedapen ira gankorrak argiroargiro agertzen dute arau horren atzeraeragintasuna. Autore guztien ustez, 2. xedapen iragankor horrek gehieneko atzeraeragintasuna du, 30/1981 Legea indarrean jarri aurretik egindako ezkontzen gain (esaterako, SIERRA DE LA CUESTA, FOSAR BENLLOCH). Bada, legearen atzeraera gintasuna argi eta garbi agertzen denez, ez dago inolako arazorik KZren xedapen iragankorrak aplikatzeko orduan; horien artean, lehenengoa eta lau garrena aplikatu ahal zaizkie bereziki halako kasuei. Banantzea edo dibortzioa eskatzeko igaro behar den epearen zenbaketari dagokionean, 30/1981 Legearen 2. xedapen iragankor horren 2. lerroaldeak arau batzuk ematen ditu; badirudi arau berberak aplikatu behar zaizkiola KZren 75.2 eta 76.2. art.ek


deuseztasun akzioaren inguruan ezarritako iraun gitasun epeen zenbaketari ere. Irizpide hori favor matrimonii printzipioan oi narri daiteke eta hori erakartzen dute, besteak beste, KZren 53, 78 eta 79. art.ek ere (FOSAR BENLLOCH). Uztailaren 7ko 30/1981 Legea aldarrikatu osteko jurisprudentziak zalan tzan jarri zuen errotikako atzeraeragintasun orokor horren norainokoa, sub iudice kasuetan (berbarako, Iruñeko LEk 1981eko urriaren 19an eta 1981eko azaroaren 26an emandako epaiak; ENZNk 1982ko abenduaren 22an emanda ko ebazpena; Tenerifeko LEk 1981eko urriaren 20an emandako epaia); izan ere, jurisprudentziak ulertu zuen kasu horiei aurreko legeria aplikatu behar zitzaiela. Edozelan ere, beste erabaki batzuek (adibidez, Palmako LEk 1982ko otsailaren 4 eta ekainaren 9an, eta 1985eko abenduaren 9an emandako epai ek, eta Bilboko LEk 1982ko irailaren 22an emandako epaiak) jarrera horri ñabardurak egin zizkioten, ulerkera aurrerazaleago bati eutsiz (ikus ALBÁ CAR LÓPEZ).

§21. DIBORTZIO KARIAK 72. Ezaugarri orokorrak Uztailaren 7ko 30/1981 Legeak dibortzioa sartu zuen Espainiako siste man. Lege horrek bere baitara bildu zituen Europako mendebaldeko herri gehienetan izan ziren eraldaketa mugimenduen ideia orokorrak. Dibortzioa onartzen zuten herrietan, duela urte gutxira arte, ondoko ideia nagusitu zen, salbuespen garrantzitsuekin bada ere: dibortzioa da, izan ere, ezkontza bata sunaren haustura, ezkontide batek hutsegite barkaezina gauzatzen duenean. Hori dela eta, dibortzioaren kariak kontu handiz mugatu FAMILI ZUZENBIDEA


ziren. Dibortzioa sal buespeneko egoera zen betebetean, delitu gisako egitate batean oinarriturik baitzegoen. Bide horretatik, dibortzioaren bidez, ezkontide errudunari zigo rra jarri eta ezkontide errugabeari judizio bidezko medeapena ezartzen zitzai on. Edonondik begira dakiola ere, XX. mendearen erdialdetik aurrera, oso bestelakoak izan dira dibortzioaren inguruan hartutako irizpideak. Batetik, dibortzioak bide ematen du ezkontideen arteko elkarbizitzan sortzen diren egoera jasanezinei konponbide bat emateko; halako egoeretan, ezkontideari ez zaio erru edo deliturik egozten, eta horren erakuskari gisa aipa ditzakegu adimen gaixotasunaren kasuak. Bestetik, ezkontza hausturaren kariak zehaz teko lan zaila saihestu nahi izan da; sarri askotan, familiaren barruan izan diren jokabideek eragin dute ezkontzaren haustura hori, eta arras zaila da etxekoen arteko elkarbizitza horretan inori errurik egoztea. Horren ondorioz, ezkontzak ezkontideen artean sortu behar duen elkarbiziera ezinezkoa dela frogatu besterik ez da egin behar, dibortzioa eskatzeko. Kasu horretan, ezkontzaren hondamenaz hitz egin ohi da. Adierazmolde horrek bere barruan hartzen du Alemanian 1938ko uztailaren 6an ezkontza ri buruz emandako legearen 48. art.an argiroargiro agertutako ideia; kontrol aliatuaren agintarien eskutik, ideia berbera onartu zen, aldaera batzuekin ba da ere, 1946ko otsailaren 20an. Modu horretan, frogatu behar da ezkontzaren haustura modu larrian gertatu eta ezkontzako elkarbiziera berregitea ezinez koa dela. Nolanahi den ere, ezkontzaren haustura konponezinari edo hondamenari buruzko ideia horrek zailtasunak dakartza, hori frogatu eta baloratzeko une an. Zailtasun horiek gainditzeko, presuntzio sistema bat erabili behar da; edo, bestela, ezkontza hausteko baldintza gisa, ezkontideek egiaztatu behar dute elkarrekin bizitzeko borondaterik ez dutela. Horrekin, eta baldintzapen ba tzuen menpe bada ere, beste bide bat irekitzen da dibortzioa onartzeko: bi ezkontideek egiaztatzea, euren arteko elkarbizitzari amaiera emateko boron


date askea dutela. Halakoetan, dibortzioa gauzatzen da, bi ezkontideen arteko adostasuna dela bide. Bi ezkontideen adostasun hori dibortzioaren oinarriz ko baldintza da legeria batzuetan; beste batzuetan, aldiz, zeharka aintzatesten da adostasun hori, ezkontzaren hondamenerako baldintza gisa (FOSAR BEN LLOCH). Arean bere, adostasunezko dibortzioa da ezkontideen arteko egoerari kon ponbidea ematen dion dibortziorik garbiena; nolabait esatearren, ezkontideek euren arteko batasuna hautsi dela egiaztatu eta agerian jartzen dute oztopo ba tzuk daudela, euren arteko elkarbizitza berriro hasteko. Sistema horren ardatza da, dudamudarik gabe, «ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzea» adierazmoldearen bidez agertzen den ideia; eta, zinez, «benetan» adizlagun horrek ez dio ezer ere gehitzen adierazmoldeari (VEGA SALA). Batzuetan, elkarbizitza benetan etenda geratzea zuzenean lo tu behar zaio, bai bukaturik edo tramitean dagoen banantze prozedurari [86. art.ko 1, 2 eta 3.a) 2. kasua], bai eta egitatezko banantzeari ere [86.3.a) art.ko 1. eta 4. tartekadurak]; beste batzuetan, berriz, banantze prozedurarik eragiten ez duten kari objektiboek eratortzen dute etendura hori [86.3. art. a) 3. kasua eta 86.5. art.]. Edonola ere, horrek guztiak zenbait kasutan ez du eragozten dibortzio prozeduran ezkontide bat erruztatzea, zuzenean [KZren 86.3.b)] edo zeharka; izan ere, zeharkako erruztatzea gerta daiteke, banantze prozedura hasten denean, KZren 82. art.ko 1.etik 4.era arteko erregeletan adierazitako kariren bat dela bide. Geroago azalduko dugunez, KZren 86.2. art.ak adieraz ten duen dibortzio kariak bere baitan hartzen du, nolabait, kari erruztatzailean oinarrituriko banantze demanda. Dibortzio kari horien artean ez da aipatzen, zuzenean behintzat, ezkon tideen arteko adostasuna. Hortaz, ez dago «adostasun bidezko» dibortziorik, «adostasunarekin egindako dibortzioa» baino (LÓPEZ ALARCÓN); hori be rori antzeman daiteke, argiago gainera, KZren 86. art.ko 1, 3.a), 2 eta 3.b) kariak aztertuz gero. Dena den, «adostasun» horrek, FAMILI ZUZENBIDEA


«dibortzioa egiteko ados tasunezko pertseberantzia» baino gehiago (ALONSO PÉREZ), agerian jar tzen du ezkontideek ez dutela elkarrekin bizitzeko borondaterik edo, bestela esateko, hautsi egin dela ezkontzak ezkontideen artean sortarazten dituen el karbiziera materiala eta espirituala. Ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzea ez da, izatez, dibortzio kari bat; hala ere, dibortzio kari izan daite ke, ezkontzako elkarbizitzaren haustura agertzen duen heinean. Horretarako ez da nahikoa ezkontideak euren artean aldentzea, horrek ez baitu eragozten ezkontzako afektibitateak eta ezkontideen arteko elkarbizierak irautea (Kode Zibilaren 87. art.). Autore gehienen eta jurisprudentziaren ustetan, dibortziohondamena da Espainian 1981ean emandako legearen ardatz nagusia [autoreen artean, ikus GARCÍA CANTERO, ESPÍN, FOSAR BENLLOCH, VÁZQUEZ IRUZU BIETA, ENTRENA KLETT. Alabaina, LÓPEZ LÓPEZ ez dator horrekin bat, berak uste baitu legeak dibortziozehapenerantz «jotzen» duela. Jurispru dentziari dagokionez, ikus, beste batzuen artean, jarraiko epaiak: Palmako LEk 1982ko maiatzaren 17an emandakoa (RGD, 1984, 922. or.), Cáceres ko LEk 1982ko ekainaren 15ean emandakoa (La Ley, 1983–1, 753. or.), Co ruñako LEk 1983ko apirilaren 28an emandakoa (RGD, 1984, 871. or.), Cáceresko LEk 1984ko ekainaren 20an emandakoa (RGD, 1985, 2441. or.), Granadako LEk 1985ko apirilaren 27an emandakoa (La Ley, 1985–4, 962. or.), Bartzelonako LEk 1986ko apirilaren 23an emandakoa (La Ley, 1986–4, 413. or.), Zaragozako LEk 1988ko martxoaren 4an emandakoa (RGD, 1989, 4238. or.) eta, azkenik, Tenerifeko PEk adierazitakoa (RGD, 1984, 193. or.)]. Hor aipaturiko jurisprudentziatik atera daitekeen ondorioa hiru proposa men hauetan labur daiteke: 1. Espainiako Zuzenbidean, ezkontzaren hondamenari buruzko ideia da dibortzio sistemaren ardatz. Hondamen hori iuris tantum erako presuntzioen bidez azaltzen da, ezkontzako


elkarbizitza etenda geratzen denean, epe zehatz batzuetan zehar. Epe horien zenbaketa ondokoei lotuta agertzen da: banantze prozedurari, egitatezko banantzeari edota, azkenik, ezkontideen egoera per tsonal batzuei nahiz egintza batzuei, hain zuzen ere, ezkontideek elkarrekin bizitzeari eutsi nahi ez diotela edo elkarrekin bizitzea erabat zaila dela ager tarazten duten egintzei. 2. Ezkontide bat errudun izateak edo erru hori ezkontide horri egozteak, faute gisa ulertuta, berez ez dakar dibortzioa. Horretarako, beharbeharrezkoa da ezkontideen arteko elkarbiziera hautsirik egotea, epe zehatz batean zehar. Hala ere, ÂŤerruaÂť kontutan har daiteke, dibortzioaren ondore batzuk malgutu edo Ăąabartzeko. 3. KZren 86. art.ko karien zerrenda itxia da, hots, numerus clausus. Au zitegiek egiaztatu behar dute kari horiek badirela, eta alderdiek ezin dituzte zerrenda horretatik kanpo beste kari batzuk aipatu; horrela, alderdiak ezkon tzaren hausturan edo hori hausteko borondatean oinarritzen badira dibortzioa eskatzeko, haustura hori aipatu behar dute, Zuzenbide tipoaren barnean haus tura horrek duen itxuraketaren arabera. Bestalde ere, ezkontideek ezin dute xedatu ezkontzaren desegitea. Dena den, gure ustez, epai batzuek diotenaren aurka, horrek ez du eragotzi behar auzitegiak bere arioz egiaztatu ahal izatea KZren 86. art.ko kariren bat badela, nahiz eta alderdiek hori aipatu ez. Legeak ezkontzaren hondamena beren beregi aipatu ez arren, ulertu be har da, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzen denean eta etendura horrek denboran zehar irauten duenean, ezkontzak ezkontideen artean sortzen duen elkarbiziera hautsi egin dela modu konponezinean. 73. Dibortzio kari desberdinen azterketa A) Dibortzioa, KZren 86. art.ko 1. kariaren ondorioz KZren 86.1. artikuluak gaur egun duen testua Senatuak FAMILI ZUZENBIDEA


egin zuen, horri buruzko ponentzia bat eztabaidatu eta gero; hori dela medio, testu horretan barneratzen den karia «arraro samarra» dela esan ohi da (VALLADARES). Agidanez, ponentzia horrek agertu zuen asmoa izan zen, hain zuzen ere, kari horren bidez ezkontzaren banantzea dibortzio bihurtzea; horregatik, kari ho rren testuan bertan, «banantze demandari oniritzia ematen dion epaia»ren aipamena egin zen. Hori gorabehera, egun indarrean dagoen testuaren arabe ra, dibortzio kari horren baldintza ez da banantze prozedura, ezpada ezkon tzako elkarbizitza etenda geratzea urtebetean zehar. Epe horren zenbaketa hasten da banantze demanda jarri denetik. Hortaz, demanda jartze hori kontu tan hartu behar da elkarbizitzaren etendurari dagokion epea zenbatzeko baka rrik; hau da, epe hori zenbatzeko dies a quoa besterik ez da demanda jartzea. Bestalde, ohartaraztekoa da, artez esan ohi den bezala, ezkontzako elkarbizi tza ez dela etenda geratzen epaileak emandako ebazpenaren aginduz, alder dien adostasun edo portaeraren ondorioz baizik (LÓPEZ ALARCÓN). Dibortzio kari horren baldintzak ondokoak dira: 1. Bi ezkontideen adostasunez banantze demanda jartzea, bi ezkontideek batera hala eskatuta edo batek bakarrik bestearen adostasunarekin. Bistan de nez, dibortzio kari hori KZren 81.1. art.ko kasuan sartzen da. 2. Banantze demanda jarri denetik, urtebete gutxienez igarotzea. 3. Banantze demanda jarri den unetik, ezkontzako elkarbizitza berriro ez hastea. 4. Banantze demanda jartzea, ezkontza egin zenetik urtebete igarotakoan. Autore batzuen esanaren argira, hor aipaturiko baldintzei beste bi gehitu behar zaizkie: bata, banantze prozedura tramitean egotea edo, bestela, pro zedura hori bukaturik egotea, banantzeari oniritzia ematen dion epai baten bidez; eta, bestea, auzibide izaerako baldintza:


dibortzioaren hitzarmen arau emailea aurkeztea, dibortzioa bi ezkontideek eskatu badute edo batek baka rrik bestearen adostasunarekin, KZren 86. artikuluaren azken lerroaldearen arabera. Iritziak iritzi, gure ustez, jarraian azalduko dugunez, ez dago hain garbi banantzeari oniritzia ematen dion epaia izan behar denik. Gainera, au rrean adierazi dugun auzibide izaerako baldintza hori ez da beti bete behar; izan ere, kari horren ziozko dibortzioa ezkontide batek bakarrik eska dezake eta, kasu horretan, ezkontide horrek ez du hitzarmen arauemailerik aurkeztu behar (VALLADARES; bi betekizun horiek gehitzen ditu VEGA SALAk; LÓPEZ ALARCÓN eta GARCÍA CANTEROren ustez, banantzeari oniritzia ematen dion epaia beharbeharrezkoa da). Manuaren idazkera eta horrek Parlamentuan izan zituen gorabeherak kontutan hartuta, KZren 86.1. art.ko kariaren oinarria hauxe bide da: ezkon tzako elkarbizitza benetan etenda geratzea, banantze demanda jarri denetik. Demanda hori bi ezkontideek jar dezakete, edo batek bakarrik bestearen adostasunarekin; demanda jar daiteke, ezkontza egin zenetik urtebete igaro eta gero. Beste hitz batzuekin esateko, ez da beharrezkoa demandaren tra mitazioa onartzea; hau da, demanda jarri besterik ez da egin behar (iritzi berekoak dira GARCÍA VARELA, FOSAR BENLLOCH, VALLADARES). Zalantzarik gabe, iritzi horrek badu euskarririk lege testuetan, Kode Zibilaren 86.1. art.an bertan, bai eta 6.3. xedapen gehigarriaren 2. idazatian ere; azken horren arabera, dibortzio eskaerarekin batera aurkeztu behar da ba nantzeari oniritzia ematen dion epaia edo banantze demanda jarri dela egiaz tatzen duen lekukotza. Halaber, iritzi horrek euskarri sistematikoa ere badu: demanda onartzearen beharrik ez izateak bidezkotu dezake KZren 86.1. art.ko erregelaren azken tartekadura. Arean bere, manu horren azken tartekaduraren arabera, banantze deman da aurkeztu behar da, ezkontza egin denetik urtebete igaro eta gero. Dena den, aipamen hori alferrekoa da, KZren 81. art.ko lehenengo idazatian hori berori esaten delako: ezkontza egin denetik urtebete igaro behar da, bi ezkon FAMILI ZUZENBIDEA


tideen arteko adostasunez judizio bidezko banantzea eskatzeko. Esanak esan, gure aburuz, tartekadura horrek badu garrantzirik, nahiz eta errepikapen hu tsa iruditu; izan ere, aipamen horrekin saihestu nahi izan da epe zehatz ba tzuk urratzea, alegia, ezkontideen arteko adostasunez egindako banantzea eta horretan oinarritzen den dibortzioa eskatzeko bete behar diren epeak urratzea. Gauzak horrela, onartzeko modukoa da dibortzioa eskatzeko lehenengo karia gauzatzea, nahiz eta banantze demanda onartu ez edo horri gaitziritzia eman. Bada, gerta daiteke banantze demanda aurkeztu eta horri ezezkoa ematea, hori aurkeztu delako ezkontza egin denetik KZren 81.1. art.an agindutako urtebetea igaro baino lehen. Horrelakoetan, ezkontza egin denetik urtebete igaro baino lehen bi ezkontideek banantze demanda aurkeztu eta, horren os tean, dibortzio demanda jartzen badute, ezkontza suntsiaraz daiteke, ezkon tzaren lehenengo urtea igaro gabe. Ondore hori saihesteko, KZren 86.1. art.ko erregelari azken tartekadura hori gehitu zitzaion. Labur zurrean, ezkontza egin denetik urtebete igaro baino lehen banantze demanda jartzen bada, de manda horri ezezkoa eman behar zaio. Bestela, ezkontideek euren arteko adostasunez banantze demanda aurkeztuz gero, epe laburragoan lortuko luke te dibortzioa. Horixe eragotzi nahi izan da, hain zuzen ere, KZren 86. artiku luko lehendabiziko erregelaren azken tartekadura horrekin (VALLADARES). Orain arte esan dugunaren ondorioz, ez da beharrezkoa epaileak banantze demandari oniritzia ematea, dibortzioa eskatu ahal izateko; Espainiako dok trinak, ordea, kontrakoa uste izan du (batik bat, LÓPEZ ALARCÓN, GAR CÍA CANTERO, VEGA SALA). Iritzi hori dutenen ustez, banantze demandari gaitziritzia emanez gero, ezkontideen arteko elkarbizitza berriro hasi beharko litzateke eta, horrekin, «elkarbizitzaren benetako etendura» amaituko litzateke lege aginduz. Bete behar hori izanik ere, ezkontideek ez balute berriro hasiko euren arteko el


karbizitza, orduan bi ezkontideek askatasunez adosturiko egitatezko egoera sortuko litzateke, eta egoera horri KZren 86.3.a) karia aplikatuko litzaioke. Arean bere, hirugarren kari horretan barneraturik dago ezkontideek askata sunez adostu izan duten egitatezko banantzea; horrelakoetan, dibortzioa es katu ahal izateko, bi urte igaro behar dira, elkarrekin bizitzeari benetan utzi zitzaionetik. Arazo hori nahasgarria bada ere, berorren azterketa sakonari ekingo diogu. Bada, KZren 86.1. art.ko karian oinarrituz dibortzioa eskatu duten ezkontide bakarrak edo biek parte hartu egiten dute aribidean dauden bi prozeduretan: banantze prozeduran eta dibortzio prozeduran. Auzibidearen ikusmoldetik, banantze judizioa ez da geldiarazten, dibortzio demanda aur kezteagatik; hortaz, bi prozedura horiek euren artean nahas daitezke eta elka rrekin jo dezakete. Ezkontideen arteko adostasunez egindako banantzea gauza dadin, KZren 6. xedapen gehigarrian arauturiko prozedura erabiltzen da; pro zedura hori, teorian behintzat, oso laburra da. Hala eta guztiz ere, inguruabar desberdinak direla bide, gerta daiteke urtebete baino gehiago igarotzea, ba nantze demanda jarri zenetik banantze epaia eman edo hori irmo izan arte. Hala gertatu eta ezkontide batek edo biek dibortzioa eskatzen badute, zer gertatzen da bukatu ez den banantze prozedurarekin? Arazoa ez da hain la rria, bi ezkontideek batera eskatu dutenean banantzea eta dibortzioa; halakoe tan uler daiteke, ezkontideek dibortzioa lortuz gero, banantze prozeduran atzera egingo dutela. Baina gerta daiteke banantzea bi ezkontideek eskatzea eta dibortzioa, aldiz, batek bakarrik. Horren inguruan, hiru kasu hauek bereiz daitezke: 1. Epaiak banantze demandari oniritzia ematea, dibortzioa dekretatu au rretik. Hala denean, ez da arazorik sortzen, ezkontzako elkarbizitzak etenda iraun eta dibortzioak aurrera egiten duelako. 2. Dibortzioa dekretatu aurretik, banantzeari gaitziritzia ematen dion epaia ematea. Hor sortzen da, benaz, azaltzen ari FAMILI ZUZENBIDEA


garen arazoa. Kasu horretan, ezkontideek ezin balute dibortziorik eskatu KZren 86.1. art.ko karia dela bide, hau da, artikulu horretan — bereziki, 3. erregelan eta ondorengoetan— aipaturiko beste kariak erabili behar balituzte dibortzioa es katzeko, KZren 86.1. art.ko erregelak ez luke inolako erabilgarritasunik izan go. Batetik, erregela horren eta 2. erregelaren arteko desberdintasun bakarra hauxe izango litzateke: lehendabizikoan, banantzea eskatu behar dute bi ez kontideek batera ala batek bestearen adostasunarekin; bigarrenean, ostera, ezkontide batek bakarrik. Bestetik, alferrekoa izango litzateke Senatuan ezta baidatutako ponentziatik «banantzeari oniritzia ematen dion epai irmoa» ai pamena ezabatzea. Gerogarrenean, lehenengo erregelaren azken tartekadura edukirik gabe geratuko litzateke, gorago azaldu izan dugunez (VALLADA RES). Manuaren idazkera ikusita, bistan da manu horrek ez duela kontutan har tzen zernolakoa den banantze prozedurari amaiera ematen dion epaia; gauza bera aintzatetsi dute banantzeari oniritzia ematen dion epaia beharrezkotzat jotzen duten autore batzuek ere (berbarako, LÓPEZ ALARCÓNek eta VEGA SALAk). Agidanez, eta Gobernuak aurkeztutako proiektuarekin gertatu aldera, be hin betiko testuan dago inolako asmorik, judizio bidezko banantzea dibortzio bihurtzeko. Horrela, banantze demanda jartzeko bi ezkontideek adostasuna eman badute eta ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratu bada urtebe tean zehar, orduan kari horretan oinarrituriko dibortzioa onartu behar da, ba nantze demandari ematen zaion erantzuna edozein izanda ere. 3. Dibortzio epaia ematea, banantzea dekretatu baino lehen. Kasu horre tan, banantzea eta dibortzioa bateraezinak dira, ezkontza jadanik desegin de lako eta, beraz, ezin delako banantzerik dekretatu, jadanik izaterik


ez duen ezkontza baten gain. Banantze prozedurak ezin du aurrera egin, ezkontideek prozedura horretan agertu izan dituzten uzien lege oinarria desagertu delako; banantze prozedurak aurrera egin dezan, ezkontzak indarrean iraun behar du eta, ezkontzarik ez badago, alderdien legebidezko interesa desagertu egiten da. Aurrerago azaldu izan dugunez, bi ezkontideek dute kari horren bidez di bortzioa eskatzeko legebideztaketa. Horretan, bi ezkontideak ez dira ados eto rri behar; dibortzio kari honi dagokionean, adostasun hori banantze demanda jartzeko unean bakarrik izan behar da (guztien izenean, ESPÍN, GARCÍA VARELA). Horiek horrela, dibortzioa bi ezkontideek ala batek bestearen adostasunarekin eskatzen badute, orduan demandarekin batera aurkeztu behar dute dibortzioaren ondoreei buruzko hitzarmen arauemailearen proposame na, KZren 86 in fine art.ak, 90 eta 103. art.ek eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarriko 2. zk.ak xedatutakoaren arabera. Hori guztia argituta, esan dezakegu KZren 86. artikuluko lehenengo ka riak ez duela barneratzen bi ezkontideen adostasunezko dibortziorik, baizik eta ezkontzak ezkontideen artean sortzen duen elkarbizieraren hausturan oi narritutako dibortzioa (LÓPEZ ALARCÓN eta VALLADARES; GARCÍA CANTEROren iritziz, hori «ez da adostasunezko dibortzioaren hipotesia»). Orain arte defendatu izan dugun interpretazioak bat egiten du jurispru dentziak epai gehienetan onartu izan duenarekin [Palmako LEk 1983ko uztai laren 15ean emandako epaia (RGD, 1984, 927. or.), Bilboko LEk 1983ko abenduaren 31n emandakoa (La Ley 1984–3, 620. or.) eta, azkenik, Teneri feko PEk 1984ko maiatzaren 15ean emandakoa (RGD, 1985, 315. or.)]. B) KZren 86. art.ko 2. karia FAMILI ZUZENBIDEA


KZren 86.2. art.ko dibortzio karia gerta dadin, ezkontide batek aldez au rretik banantze demanda jarri behar du, zuzenean ala errekonbentzio bidez. Ezkontide demandatzaileak edo errekonbentziogileak demanda hori jartzen du, beste ezkontidea banantzeko lege karian erori izan delako (FOSAR BEN LLOCH). Nabaria denez, KZren 86. art.ko bigarren erregela lehenengo erregela tik aldentzen da. Aurreneko erregela adostasunezko banantzean oinarritzen den aldetik, banantzea eta dibortzioa bereizten ditu eta, horrela, dibortzioa eska daiteke, ezkontzako elkarbizitza urtebetean zehar benetan etenda gera tzen denean (LĂ“PEZ ALARCĂ“N). Lehenengo erregela horretan bezala, bigarren honetan ere, ezkontzako el karbizitza urtebetean etenda geratu behar da, banantze pertsonala eskatzeko demanda jarri zenetik. Alabaina, lehenengo karian gertatzen denaren aurka, bigarren honetan, banantzearen demandatzaileak edo errekonbentziogileak eskatu behar du dibortzioa; horrez gain, banantze demandari oniritzia ematen dion ebazpen irmoa izan behar da edo, osterantzean, banantze demanda jarri zenetik urtebete igaro behar da, lehen auzialdian ebazpenik eman gabe. Berehalakoan ikus daiteke dibortzio kari horren azterketan arazo larriak agertzen direla. Manuaren testuak berak agertzen duen arazo batetik abiatuz, esan deza kegu ez dela derrigor izan behar ÂŤbanantze demandari oniritzia ematen dionÂť ebazpen irmoa; izan ere, testuak berak erakartzen duenez, demandari, erre konbentzioari edo bibiei oniritzia ematea gerta daiteke, manuaren hitzez hitzezkotasuna gaindituz. Arean bere, manuaren hitzezhitzezko testuak bere baitan jaso zituen Parlamentuan izandako eztabaidek erakarri zituzten zu zenketak; eztabaida horietan, alabaina, ez zen arretarik jarri testua aldarazpen berriei egokitzeko. Gainerakoan, ondoko baldintzak bete behar dira


(VALLADARES, VEGA SALA): 1. KZren 82. art.an arauturiko kari batean oinarrituta, banantze pertsona lari buruzko demanda jartzea. 2. Banantze demanda jarri zenetik urtebete igarotzea. 3. Ezkontzako elkarbizitza berriro ez hastea, banantze demanda jarri ze netik zenbatuta. 4. Banantze demandari, errekonbentzioari nahiz bibiei oniritzia ematen dien ebazpena irmoa izatea edo, bestela, demanda aurkeztu denetik urtebete igaro eta gero, oraindik ebazpenik ez izatea lehen auzialdian. 5. Banantzearen demandatzaileak, errekonbentziogileak edo bibiek elka rrekin ados etorriz dibortzioa eskatzea. Kasu horretan, eta 6. xedapen gehiga rrian ezarritako betekizunak gauzatuz gero, 5. xedapen gehigarriko k) letrak erakartzen du bi ezkontideek elkarrekin ados etorriz dibortzioa eskatzeko duten aukera hori; manu horren arabera, alderdiek eska dezakete prozedurak aurrera egitea, xedapen horretan ezarritako tramiteen bidez. Gisa berean, au kera hori 6. xedapen gehigarriko 3.3. idazatian antzeman daiteke, horretan bi kasu hauek xedatzen direla (VALLADARES): a) Banantzeari oniritzia eman bazaio, aski da epaileak emandako ebazpe na aurkeztea. Kasu horretan, bi ezkontideen arteko adostasuna beharrezkoa da, seigarren xedapen gehigarriko prozedura erabiltzeko bakarrik. b) Oraindik ez badago banantzeari oniritzia ematen dion epairik, orduan egiaztatu behar da banantze demanda jarri ez duen ezkontidea demanda horri atxiki zaiola; hala denean, dibortzioa eskatzeko aurreneko kasuan izango gi nateke, hain zuzen ere, bi ezkontideek edo batek bestearen adostasunarekin jarritako banantze demandan oinarritzen den kasuan. 3.3.

Uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarriko zenbakia FAMILI ZUZENBIDEA


ren arabera, dibortzio eskaerarekin batera aurkeztu behar da banantze deman dari oniritzia ematen dion ebazpena edo, bestela, banantze demanda hori jarri dela egiaztatzen duen lekukotza. Manu hori bat dator KZren 86.2. art.ko ka riarekin. Hortaz, banantzeari oniritzia ematen dion epai irmorik izanez gero, dibortzio eskaerarekin batera aurkeztu behar da epai hori edo, gutxienez, lehen auzialdian banantzeari oniritzia ematen dion ebazpena, nahiz eta az ken hori irmoa izan ez; hori berori baiezta daiteke, interpretazio analogikoa eginez. Dena den, hor aipaturiko ebazpenik izan ezean, nahikoa da banantze de manda aurkeztu dela egiaztatzen duen ziurtagiria. Horrela, urtebete igaro eta gero, ez zaio itxaron behar erabakitzeke dagoen banantze epaiari, epai horrek ez baitu ezelako eraginik dibortzio prozeduran, banantzeari gaitziritzia ema ten badio ere (LĂ“PEZ ALARCĂ“N). Horren guztiaren arrazoia ondokoa da: kasu horretan ere, dibortzioaren oinarria da ezkontzako elkarbizitza etenda geratzea, banantze demanda jarri zenetik; beraz, legearen behin betiko testuak bazter utzi du banantze proze dura dibortzio karia dela baieztatzen duen ideia. Bigarren kariari gagozkiola, bi kontu hauen inguruan sortzen dira arazo rik larrienak: bata, dibortzioa eskatzeko legebideztaturik dagoen ezkontidea; bestea, aurrekoari lotuta, kari horren bidez eskaturiko dibortzioan banantze prozedurak izan dezakeen eragina. Legebideztaketaz denaz bezainbatean, manuak dio dibortzio kari hori erabil dezakeela banantze demanda jarri edo errekonbentzioa egin duenak bakarrik. Banantze prozedurak dibortzioan izan dezakeen eraginari dagokio nean, manuak beren beregi adierazten du banantze demandari oniritzia ema ten dion ebazpena irmoa izan behar dela. Ebazpen hori, aurrerago azaldu dugunez, demandari, errekonbentzioari zein euroi bioi oniritzia ematen dien ebazpena izan daiteke. Autore batzuen aburuz, dibortzioa eskatzeko legebideztaketa nori dago kion zehazteko, ez da kontutan izan behar zein ezkontidek jarri


duen de manda edo errekonbentzioa, ezpada ezkontideak judizio bidez banantzean nor den errudun eta nor errugabe. Aldez aurretik esan beharra dago, aztergai dugun manuaren hitzezhitzezkotasunetik abiatuz, autore horien ahaleginak alferrekoak direla, nahiz eta asmo onez eginda egon eta behar bezala arrazoi tuak izan. Harako autoreen irudiz, errugabetasunak legebideztaketa ematen dio ezkontide errugabeari; baina errutasunak ez dio errudunari legebidezta ketarik kentzen, legebideztaketa hori hitzez hitz eman izan den kasuetan. Hori aintzakotzat hartuta, zenbait kasu bereiz daitezke. Batetik, banantze de manda jarri bada demandatuaren errutasunean oinarrituriko kari bat dela bide, eta demandatuak ez badu errenkonbentziorik egin, dibortzioa eskatzeko legebideztaketa ezkontide errugabeak (hots, auzijartzaileak) du, ezkontide errudun edo demandatuaren aurka. Bestetik, banantze demanda jarri bada ez kontidearen errutasuna kontutan hartzen ez duen kari baten zioz (esaterako, KZren 82. art.ko 4 eta 5. idazatietan adierazitako karien zioz), eta demanda tuak ez badu errekonbentziorik egin, bi ezkontideek dute legebideztaketa dibortzioa eskatzeko, bibiak errugabeak direlako. Azkenik, banantze deman da oinarritzen bada demandatzailearen errua dakarren kari batean (hala nola, KZren 82. art.ko 6. karian), eta demandatuak ez badu errekonbentziorik egin, errekonbentziorik egin ez duen demandatu errugabe horrek dibortzioa eska tzeko legebideztaketa aktiboa du, dibortzioaren bigarren karian oinarriturik (VALLADARES). Bestalde, bigarren karia delaeta eskaturiko dibortzioan banantze proze durak izan dezakeen eraginari dagokionez, manuan bertan berbazberba ira kur dezakegu banantze demandari oniritzia ematen dion ebazpena irmoa izan behar dela. Zernahi gisaz, segidan betekizun horri salbuespen bat jartzen zaio, demanda jarri zenetik urtebete igarotakoan, ez bada ebazpenik eman lehen auzialdian. Horren harira, eta 2. kariaren azken tartekadura horri helduta, ba dirudi egoera makurragoan dagoela lehen auzialdian irmo ez den ebazpena lortu duen pertsona, inolako ebazpenik lortu ez duena FAMILI ZUZENBIDEA


baino, batez ere, lor tutako ebazpen horrek banantze demandari gaitziritzia ematen badio. Azken finean, hala izan behar da, ez direlako betetzen banantzearen onarpena egiten duten baldintzak; gainera, kasu horretan kontutan izan behar da banantzea dibortzioaren oinarria dela. Nolanahi den ere, ez du zentzurik banantze epaia irmo izateari itxaroteak, dibortzioa eska daitekeelako banantze demanda jarri zenetik urtebete igarotakoan, banantze ebazpenik izan gabe; hori baiezta dai teke, adibidez, harako epaiak banantze demandari oniritzia eman arren, ho rren aurka gorajotze errekurtsoa jarri denean. Beste autore batzuek artez adierazi dutenez, epaiak oniritzia eman behar dio banantzeari eta epai hori irmoa izan behar da; beste hitz batzuekin esan da, banantze prozedura bukatuta egon behar da, demandaren edukiaren aurka gorajotze errekurtsorik izan gabe. Hala ere, epai horretan hartutako neurrien aldarazpena tramitean izan daiteke, eta horrek ez du eragozten dibortzio ak zioa jartzea, legeak aipatzen duen epai bakarra baita banantzeari oniritzia ematen diona. Manua gaingiroki irakurrita eta berorren hitzezhitzezkotasunari helduta, epai horrek banantzeari gaitziritzia ematen badio, ezin da kari hori erabili di bortzioa eskatzeko, epai horrek ezkontideak behartzen dituelako euren arteko elkarbizitza berriro hastera. Kasu horretan, beraz, ezkontideek beste kariren bat erabili behar dute —ezkontzako elkarbizitza berriro hasi ez bada eta el karbizitzak benetan etenda badirau—. KZren 86. art.ko bigarren kari horre tan, testuak berak zehatzmehatz adierazten du banantze prozedurari amaiera ematen dion epaiak banantzeari oniritzia eman behar diola eta irmoa izan be har dela; KZren 86. art.ko lehenengo karian, ordea, ezabatu egin zen deman dari oniritzia ematen dion epaiaren aipamena, aurrerago azaldu dugunez. Banantzeari oniritzia ematen dion epai irmoa lehen auzialdian zein go rajotze errekurtsoan eman daiteke, legeak ez baitu horren


inguruko bereiz ketarik egiten. Banantzeari gaitziritzia ematen dion epaia eman eta horren aurka gorajotze errekurtsoa jarriz gero, itxaron egin behar da errekurtso hori erabakitzen duen ebazpena irmoa izan arte. Ebazpen horrek banantzeari oni ritzia edo gaitziritzia eman diezaioke. Ebazpenak oniritzia ematen badio ba nantzeari, orduan dibortzioa eska daiteke; aztergai dugun manuaren aginduz, elkarbizitza etenik egon behar da urtebetean zehar, eta epe horren zenbaketa hasten da banantze demanda jarri denetik eta ez, ordea, ebazpena irmo bihur tu den unetik. Ebazpenak gaitziritzia ematen badio banantzeari, behar besteko denbora itxaron behar da dibortzioa eskatzeko; eskaera hori KZren 86.3.a) art.aren karian oinarri daiteke edo, bestela, artikulu bereko 4. karian, manuak agintzen duen epea osoosorik bete bada. Hariari segiz, lehenengo auzialdian emandako epaiak banantze demanda ri oniritzia eman, eta horren aurka beste alderdiak gorajotze errekurtsoa jarri badu, ezin da dibortziorik eskatu; aitzitik, gorajotze epaia eman arte itxaron behar da. Gorajotzeko epaiak lehen auzialdian emandakoa baieztatzen badu, dibortzioa eska daiteke; hori ezeztatzen badu, badirudi 4. karia dela dibortzioa eskatzeko biderik egokiena, kari horrek agindutako bost urteak igaro badira. Dibortzioa 3.b) kariaren bidetik eskatuko balitz, banantze pertsonalari buruz ko prozeduraren antzeko beste auzibide bat hasi beharko litzateke, eta hori egitea luze eta garesti gertatuko litzateke. Bestelako arazoak azaltzen dira, or dea, ondoko kasuan: banantze epaia lehen auzialdian eman aurretik, dibor tzioa eskatzen da eta, ondoren, banantze epaiak demandari gaitziritzia ematen dio, dibortzio epaia eman baino lehen, baina banantze demanda jarri zenetik urtebete igaro eta gero. Halako kasuetan, badirudi kari horren ziozko dibor tzioa oinarriduna dela eta, ondorenez, bidezkoa izan daitekeela hori onartzea (VEGA SALA). Nire aburuz, lehen auzialdiko ebazpena ematen bada banantze demanda jarri zenetik urtebete igaro eta gero, bai eta dibortzioa eskatu eta gero ere, orduan argi dago banantze FAMILI ZUZENBIDEA


demandari edo errekonbentzioari oniritzia edo gai tziritzia ematen dion epaiak ez duela eraginik dibortzio prozeduran. Ildo ho rretatik, KZren 86. artikuluko 2. karian, baldintza hauetarik bat bete behar da: urtebetea igaro baino lehen epai irmoa ematea edo, osterantzean, urtebete hori igaro eta gero lehen auzialdian oraindik banantze ebazpenik ez izatea. Gure ustetan, gerta daiteke epai irmoak oniritzia ematea demandari; epai hori izan behar da kontutan KZren 86.2. art.ko kariaren ondoreetarako, nahiz eta harako epaia lehen auzialdian eman ez. Ulertu ere, uler daiteke dibortzioa eskatzeko nahitaezkoa dela epaiak banantze demandari edo errekonbentzioari oniritzia ematea eta epai hori irmoa izatea. Zernahi gisaz, gauzak horretara ulertuz gero, KZren 86.2. art.ko azken tartekadurak ez luke zentzurik izango, epai horren zain egotea nahitaezkoa izango litzatekeelako beti. Horrez gain, zentzugabea izango litzateke banantze demanda jarri zenetik urtebeteko epea igarotzea; izan ere, urtebeteko epea kontutan hartuko litzateke dibortzio pro zedura hasteko, baina epe hori ez litzateke izango, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzearekin batera, dibortzioa eskatzeko kari. Zalantza gehiago agertzen da kasu honetan: banantze demandari oniritzia edo gaitziritzia ematen dion epaiaren aurka, gorajotze errekurtsoa jartzen da, demanda hori jarri zenetik urtebete igaro eta gero, baina dibortzioa eskatu baino lehen. Halako kasuetan ere, pentsa daiteke kari horretan beharbeha rrezkoa dela urtebete igarotzea, banantze demanda jarri denetik horren epaia eman arte, baina ez dela derrigorrezkoa, banantze epairik ez izatea dibortzioa eskatu baino lehen (VALLADARES; hala ere, ikus LĂ“PEZ ALARCĂ“N. Au tore gehienen ustetan, banantze epaiak banantzeari oniritzia eman behar dio; eta epai horrek gaitziritzia ematen badio banantzeari dibortzio demanda jarri aurretik, orduan gorajotzearen emaitzari itxaron behar zaio: ikus ESPĂ?N. FO SAR BENLLOCHek dioenez, dibortzioan ez dute eraginik banantze prozedu raren gorabeherek, dibortzio demanda jarri denetik, bederen). Azkenik, gogoratu beharra dago, kari horren lehenengo oinarria objek tiboa den heinean (elkarbizitzaren etenduran sustraiturik baitago),


berorren azken oinarria ere objektiboa izan daitekeela, banantze demanda halakoa iza nez gero. Banantze demanda objektiboa da, berbarako, KZren 82. art.ko 5 eta 6. karietan oinarritzen denean. Dena den, banantze demanda oinarri daiteke ezkontide baten errua dakarten karietan ere, hala nola, KZren 82. art.ko 1.tik 4.era arteko karietan. Horrela, esan dezakegu kari horren muinean zehapen ideia dagoela, zeharka bada ere. Logika hutsean, dibortziozehapen printzi pioak berarekin dakar dibortzioa erruaren ondorioz ematea. Nolanahi den ere, aztertzen ari garen karian, eta Espainiako sisteman orokorrean ere, aukera hori erroerrotik baztertu izan da, banantze epaia erruan oinarritu arren. Ho rren arrazoia da, besteak beste, legeak ez duela ezkontideen artean bereiz keriarik egiten, dibortzio epaiaren ondoreei dagokienez; horrekin, ezkontide errudunaren eta errugabearen arteko bereizketa egitea saihestu nahiz izan da (ESPÍN, ALONSO PÉREZ). Jurisprudentziak dioenez, banantzea eta dibortzioa bi prozedura desberdi nak dira eta, dibortziora jotzeko, aldez aurretik banantzeari oniritzia ematen dion epai irmoa izan behar da, epaiaren edukiari errekurtsorik egin gabe; ikus, beste batzuen artean, Cáceresko LEk 1983ko martxoaren 30ean emanda ko epaia (RGD, 1984, 1522. or.), Palmako LEk 1984ko urriaren 27an eman dakoa (RGD, 1985, 1184. or.), Las Palmasko LEk 1985eko uztailaren 23an emandakoa (RGD, 1986, 2190. or.), Bartzelonako LEk 1986ko apirilaren 23an emandakoa (La Ley, 1986–4, 413. or.), Burgosko LEk 1987ko maia tzaren 22an emandakoa (RGD, 1988, 6289. or.) eta Sevillako LEren 1. Salak 1988ko otsailaren 9an emandakoa (RGD, 1989, 5297. or.). Badirudi erabaki horiek guztiek ahantzi egiten dutela KZren 86. art.ko 2. kariaren azken tar tekadura: «edo epe hori igaro eta gero, lehen auzialdian ebazpenik ez bada eman». Kari horren ziozko dibortzioaren alde agertzen direnek jarraikoa azal tzen dute: Kari horren oinarria ez da banantzeari oniritzia ematen FAMILI ZUZENBIDEA


dion epaia, baizik eta urtebetean ezkontzako elkarbizitza etenda geratzea, demanda zein erre konbentzio bidez banantzea eskatu zenetik, KZren 82. art.ko kariren batean oinarrituz. Azpimarratzekoa da, kasu horretan demandatzailea edo errekon bentziogilea ez datorrela bat beste ezkontidearekin; KZren 86. art.ko 1. ka rian, aldiz, bi horiek bat datoz. Bada, kasu horretan, ezkontide batek demanda jarri edo errekonbentzioa egiten du, eta bi ezkontideen arteko elkarbizitza etenda dago. Urtebete igaro da. Banantzearen edukiari buruzko epai irmorik badago, dibortzioa eska daiteke, nahiz eta behinbehineko neurriak eztabaidan izan (horiek intzidente bidez eztabaidatzen dira eta euren aribidea indepen dentea da nolabait). Epai horrek banantzeari oniritzia ematen badio ere, ho rren aurka gorajotze errekurtsoa jarri bada, ezin da dibortziorik dekretatu. Gauza bera gertatzen da epai horrek banantzeari gaitziritzia ematen dionean. Bestalde, lehen auzialdian epairik ez bada eman, dibortzioa dekretatu behar da. Dena den, zer gertatzen da lehen auzialdiko epaia gerogarrenean eman eta horrek banantzeari gaitziritzia ematen badio? Jurisprudentziarik zabalduena ren ustez, ez da dibortzioa dekretatu behar. Hala eta guztiz ere, bada epairen bat kontrako iritziaren alde, adibidez, Oviedoko LEk 1983ko ekainaren 1ean emandako epaia (RGD, 1984, 276. or.). C) KZren 86. art.ko 3.a) karia KZren 86. art.ko 3. kariaren a) idazatiak dibortziorako hiru kari desber din azaltzen ditu: lehenengoa, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda gera tzea bi urte jarraian, bi ezkontideek egitatezko banantzea askatasunez onartu dutenetik; bigarrena, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzea bi urte jarraian, epaileak emandako ebazpena irmo denetik; eta, hirugarrena, ezkon tzako elkarbizitza benetan etenda geratzea bi urte jarraian, ezkontide baten absentziaren adierazpena eman denetik.


Hiru kari horiek ezaugarri berberak dituzte: ezkontzako elkarbizitza be netan etenda geratzea, bi urte ondoz ondo igarotzea eta, azkenik, dibortzioa dekretatzeko aukera, ezkontide batek hala eskatuta. Hiru kasu horiek bananbanan aztertuko ditugu, euron azalpena modu argiagoan islatzeko. a) 3.a) karia, lehenengo tartekadura Betekizun hauek izan behar dira: 1. Ezkontideak egitatez banandurik egotea, hori askatasunez onartu ba dute. Horren inguruan, gogora ekarri behar da KZren 87. art.ak osatzen duela 86. art. Hortaz, egitatezko banantzearen eta ezkontzako elkarbizitzaren bene tako etenduraren artean bereizketa argirik ez dagoenez (behinik behin, azter gai ditugun testuek ez dute bereizketa hori erakartzen), badirudi egitatezko banantze hori baterakorra dela etxebizitza berean bizitzearekin, KZren 87. art.ak adierazitako baldintzetan. Ildo bertsutik, ezin esan daiteke ezkontideak egitatez bananduta daudenik elkarrekin bizitzeari uzten bazaio, lan, lanbide edo horien antzeko izaera duen beste edozein zio dela bide, KZren 87. art.ko bigarren lerroaldearen esanguran. 2. Gutxienez bi urte igarotzea, ezkontideak elkarrekin ados etorriz (edo, manuak dioenez, askatasunez) egitatez banandu direnetik. Bi urteko epe ho rren zenbaketa hasten da bi betekizun horiek, hots, egitatezko banantzea eta bi ezkontideen adostasuna aldi berean gauzatzen direnean. 3. Ezkontideak egitatez banandu direnetik, ezkontzako elkarbizitza be rriro ez hastea. Elkarbizitzak etenik iraun behar du bi urte jarraian. Bi urtetik beherako epeak ezin dira euren artean batu eta, elkarrekin bizitzeari berriro ekinez gero, epe horren zenbaketa hutsetik hasi behar da. Bistakoa denez, kari horren bidetik dibortzio bihur daiteke FAMILI ZUZENBIDEA


ezkontideek adostasunez onarturiko egitatezko banantzea (GARCÍA CANTERO, VALLA DARES). Bestalde ere, kari hori aztertu izan duten epaiek beraren norainokoa zehaztu dute. Gorago aipatu ditugun betekizunak edo osagaiak epai hauek egiaztatzen dituzte: Bartzelonako LEk 1986ko uztailaren 12an emandako epaiak (La Ley, 1986–4, 915. or.), Cáceresko LEk 1983ko abenduaren 2an emandakoak (RGD, 1984, 1523. or.), Tenerifeko PEk 1983ko urriaren 11n emandako ak (RGD, 1984, 219. or.) eta Cáceresko LEk 1982ko ekainaren 15ean eman dakoak (La Ley, 1983–1, 753. or.). Gainerakoan, kari horren oinarria da ezkontzako elkarbizitza etenda geratzea bi urtetan gutxienez, egitatezko banantzea askatasunez onartu den unetik zenbatuta. Arazo horren ardatz gisa har daiteke, beraz, elkarbizitzaren etendura askatasunez onartzea. Hori dela eta, auzitegiek dibortzio epaia ema teko, zehaztu egiten dute askatasunez onarturiko banantzerik izan den ala ez, eta banantze hori noiztik gertatu den. Froga horren inguruko berezitasunei buruz, epai batzuek diote edozein motatako frogabideak onartu behar direla; esaterako, senideek egindako le kukotza eta beste prozedura batzuetan narrioduntzat jo daitezkeen lekukoek egindakoa. Bada, KZren 1248. art.ak egiten duen ohartarazpenari begira, esangura hori dute 30/1981 Legearen 5. xedapen gehigarriko h) eta i) idaza tietara bildutako manuek, KZren 1247. art.ko ezdoikuntzak ezabatu eta ho beto epaitzeko dilijentziak zabaltzen dituztenean. Horren ondorioz, esan ohi da dibortzio prozedurak kutsu inkisitiboa duela, horretan egia materiala bi latzen baita, Espainiako Zuzenbidean frogak duen formalismoa baztertuz. Ho ri berori atera daiteke, hain zuzen ere, ezkontza prozeduretan islatzen den ordena publikoaren ideiatik. Ildo bertsutik doaz, besteak beste, Bartzelona ko LEk 1984ko uztailaren 18an emandako epaia (RGD, 1985, 581. or.), Pal mako LEk 1982ko maiatzaren 11n emandakoa (GARCÍA GIL,


378. or.) eta Bartzelonako LEk 1985eko abenduaren 11n emandakoa (GARCÍA GIL, 401. orrialdea). Ezkontideek banantzea askatasunez onartu izan dutela frogatzeko, Kode Zibilaren 82. art.ko 5. erregelaren bigarren tartekadurak banantze kasueta rako arautzen duen sistema erabil daiteke. Bistan denez, sistema hori erabil daiteke, baina ez da derrigor konponbide edo prozedura horretara jo behar froga hori egiteko; zernahi gisaz, bada hori zalantzan jartzen duen epairik ere. Tenerifeko PEk 1983ko urriaren 11n emandako epaian (RGD, 1984, 219. or.) esan zuenez, KZren 82. art.ko 5. erregelak «irizpide interpretatzailea» baitaratzen du. 1985eko apirilaren 23an emandako epaiaren arabera (RGD, 1986, 513. or.), PE horrek dio erregela hori «ezin dela aplikatu»; baina esa molde horren bidez aditzera eman nahi du hori ez dela frogabide bakarra. Epai horietatik lehenengoak KZren 82.5. art.ra jo zuen dibortzioari ezezkoa emateko; izan ere, epai horrek aztertu zuen kasuan hauxe frogatu zen: «ez kontideek epe batean zehar banandurik» egon zirela eta «ezkontide baten egonlekua ezezaguna» zela. Hori, Salaren ustetan, ez zen nahikoa dibortzioa dekretatzeko. Zaragozako LEk ere KZren 82.5. art.ra jo zuen 1986ko irailaren 19an emandako epaian (GARCÍA GIL, 408. or.). Esangura berean, Oviedoko LEk 1987ko uztailaren 16an emandako epaian (RGD, 1988, 2352. or.) KZren 82. art.ko 5. erregelara jo zuen, dibortzioari ezezkoa emateko; kasu horretan, lekuko bidezko froga bakarrik aurkeztu zen, eta hori ez zen behar besteko frogatzat hartu. Entzutegi horrek esan zuenez, isilbidezko onespena izan bada ere, hortik ezin daiteke atera ezkontideek banantzea askatasunez onartu dutenik. Jurisprudentziaren esanetan, ezkontideek banantzea onar dezakete bera riaz nahiz isilbidez (hau da, egitate erabakigarrien bitartez). Hori berori adierazten dute, kasurako, Alacanteko PEk 1987ko azaroaren 16an emanda ko epaiak (RGD, 1988, 7176. or.) eta Coruñako LEk 1982ko uztailaren 16an emandakoak (GARCÍA GIL, 381. or.). Bilboko Lurralde Entzutegiak, 1982ko azaroaren 23an eman zuen epaian (GARCÍA GIL, 381. or.), isiltasunaren ga rrantzia azpimarratu zuen, onusteak hitz egiteko eginbehar FAMILI ZUZENBIDEA


positiboa ezartzen duen kasuetarako. Bestalde ere, 1986ko azaroaren 24an emandako epaian (RGD, 1987, 6127. or.), Cáceresko LEk onartu zuen nahikoa frogaturik ze goela ezkontideek askatasunez emandako onarpena, nahiz eta hori isilbidez koa izan; epaiak ebatzitako kasuan, elkarbizitza hilabetean etenda geratzea itundu zuten ezkontideek, baina etendura horrek bere horretan iraun zuen bi urtetik gora. Orokorrean, ezkontideek onarpena eman diezaiokete banantzeari, euren artean hitzarmen bat eginez, agiri publiko nahiz pribatuan; hitzarmen horri ezkontza banantzearen hitzarmen deritzo. Gisa bertsuan, ezkontideek banan tzea onar dezakete ezkontza itunetan. Hori guztia adierazten dute epai hauek, beste askoren artean: Iruñeko LEk 1987ko maiatzaren 6an emandako epaiak (La Ley, 1987–4, 443. or.); Bartzelonako LEk 1986ko apirilaren 23an eman dakoak (La Ley, 1986–4, 894. or.); Cáceresko LEk 1987ko otsailaren 16an (RGD, 1988, 6530. or.) eta 1983ko otsailaren 19an (RGD, 1984, 1522. or.) emandakoek; eta, azkenik, Zaragozako LEk 1985eko abenduaren 26an eta 1986ko martxoaren 7an emandakoek (GARCÍA GIL, 402 eta 403. orr.). Kon trara, ez dago onarpenik, onarpen horren helburua bada «egitateak aldez au rretik eratzea» (ikus, Iruñeko LEk 1983ko ekainaren 17an emandako epaia: GARCÍA GIL, 387. or.). Beste batzuetan, aldiz, norberaren egintzek edo auzibidezko idazkiek era tortzen dute onarpen hori. Auzibide portaerari buruz, ikus Alacanteko LEk 1987ko azaroaren 16an emandako epaia (RGD, 1988, 7176. or.) eta Valla dolideko LEk 1987ko maiatzaren 4an emandakoa (La Ley, 1987– 4, 762. or.); demandatua demandatzailearekin bat etortzeari dagokionean, Bilboko LEk 1986ko azaroaren 29an (La Ley, 1987–1, 818. or.) eta 1983ko maiatzaren 16an emandako epaiak (RGD, 1984, 1233. or.); eta, bukatzeko, judizio an egindako aitorpenaren inguruan, Zaragozako LEk 1984ko ekainaren 5ean emandako epaia (GARCÍA GIL, 395. or.). Edonondik begira dakiola ere, orokorrean ezin daiteke ulertu ezkon


tide batek banantzeari onarpena ematen dionik, horri begira jarrera pasiboa duenean [ikus, adibidez, Tenerifeko PEk 1983ko urriaren 11n emandako epaia (RGD, 1984, 219. or.), Oviedoko LEk 1987ko uztailaren 16an emanda koa (RGD, 1988, 2352. or.)]; are gutxiago, ezkontide hori banantzearen kon tra jarri denean [ikus Palmako LEk 1985eko otsailaren 7an emandako epaia (RGD, 1986, 352. or.)]. Berebat, ezkontide hori banantze prozeduraren aurka berariaz jarri ez arren, ezin da beste barik ulertu ezkontide horrek banan tzea onartzen duenik [Albaceteko LEk 1985eko martxoaren 30ean emanda ko epaia (GARCÍA GIL, 398. or.), Zaragozako LEk 1986ko irailaren 12an emandakoa (GARCÍA GIL, 406. or.)]; izan ere, onarpen askeak «ez du bere barruan hartzen ezkontideak duen jasamena edo pazientzia, berak nahi edo onartzen ez duen banantzeari begira» (Zaragozako LEk 1987ko otsailaren 27an eta 1987ko martxoaren 6an emandako epaiak: GARCÍA GIL, 411 eta 412. orr.). Amaitzeko, beste egitate batzuk zantzu gisa har daitezke, banantzea aska tasunez onartu ez dela ulertzeko. Egitate horien artean aipa daitezke, besteak beste, etxebizitza berean elkarbizitza berriro hastea (hala nola, Oviedoko LEk 1983ko otsailaren 15ean emandako epaia: RGD, 1984, 274. or.) edo aurretiaz demandatua izan den ezkontideak bestea salatzea, horrek etxea utzi duelako (Palmako LEk 1985eko otsailaren 7an emandako epaia, RGD, 1986, 352. or.). Geroago azalduko dugu ezkontideak etxe berean bizitzearen eta elkarbizitza etenda geratzearen arteko lotura. b) 3.a) karia, bigarren tartekadura Kari horretan, ezkontzaren banantzea dekretatzen duen epaia irmoa izan behar da. Epai hori, izatez, zibila izan daiteke, bai eta kanonikoa ere, azken hori eman bada Aulki Santuak eta Espainiako estatuak 1979ko urtarrile tik abendura bitartean egindako akordioak sinatu aurreko prozedura batean. Epaiaren irmotasunari dagokionean, arazoak sor daitezke, Eliz auzitegiek Zuzenbide kanonikoari helduta FAMILI ZUZENBIDEA


tramitatu izan dituzten banantze prozeduren inguruan. Jakina denez, prozedura horiek administrazio bidean tramita dai tezke, eta horietan ez da gauza epaituaren ondorerik sortzen. Arazo horiek gainditzeko, eta halako epaiek ondore zibilak sor ditzaten, nahikoa da epai kanonikoa ordena zibilean jasoa izatea, betearazpen mekanismoaren bidez. Orobat, kari hori izan dadin, bi urte igaro behar dira, epaileak emandako ebazpena irmo denetik. Epe horren zenbaketa hasten da ebazpena irmo de netik eta ez, aldiz, demanda jarri denetik. Dibortzioa edozein ezkontidek eska dezake, errugabe izan zein errudun izan, errekonbentzioa jarri zein jarri ez; izan ere, ondokoa da kari horren hel burua: judizio bidezko banantzean erru esklusiboa izan duen ezkontidea di bortziatzea, banantzea ezkontide errugabeak eskatu duen kasuetan. Molde berean, dibortzioa bi ezkontideek batera eska dezakete, bibiak horretan ados etorriz (ikus LÓPEZ ALARCÓN, VALLADARES, VEGA SALA, FOSAR BENLLOCH). Nire ustetan, eta Oviedoko LEk 1983ko urriaren 8an emandako epaian adierazi zuenez (RGD, 1984, 280. or.), KZren 86.3.a) art.ko 2. tartekadurak aipatzen duen ebazpena «banantze auziari amaiera ematen diona izan behar da, epaiaren edukia edozein izanda ere, hau da, epai horrek banantzeari oni ritzia ala gaitziritzia ematen dion kontutan hartu gabe» (NAVARRO BEL MONTE). Ebazpen hori izan daiteke ordena zibilean jasotzeko moduko epai kanonikoa ere (Valladolideko LEk 1984ko urtarrilaren 23an emandako epaia, RGD, 1985, 3597. or.). Nire iritziz, hala izatekotan, epai kanonikoa ordena zibilean noiz jaso eta une horretan esan daiteke ebazpena irmoa dela; beraz, une horretan koka daiteke epea zenbatzeko dies a quoa. Haatik, behinbehine ko neurrien gainean emandako ebazpena ezin daiteke parekatu manu horrek aipatzen duen «ebazpen»arekin (Iruñeko LEk 1987ko martxoaren 18an eman dako epaia, La Ley, 1987–3, 697. or.); zinez, epai horrek ebatzitako kasuan, dibortzioari ezezkoa eman zitzaion, baina ez nator bat ezezko horrekin, kasu horretan banantze demandari gaitziritzia eman zitzaiolako. Sevillako LEren 2. Salak, berriz,


artez aztertzen du dibortzio kari hori, 1987ko otsailaren 3an emandako epaian (RGD, 1987, 4474. or.). Nolanahi den ere, ezin da ahantzi hor azaldutako guztiak ezkontzaren haustura konponezina erakusten duela. Jakina dugunez, haustura hori nabarituz gero, interpretazio zailtasun batzuk gaindi daitezke. Hori berori gertatu zen, Albaceteko LEk 1987ko uztailaren 3an emandako epaian (RGD, 1988, 7514. or.); kasu horretan, KZren 86. arti kuluko 4. karia betetzen zen eta, horrez gain, ÂŤemazteak auzijartzailearekin batera ez bizitzeko zuen borondate sendoaÂť antzeman zuen epaileak. c) 3.a) karia, hirugarren tartekadura Kari horren ondorioz dibortzioa onartua izan dadin, ondokoa gertatu be har da: batetik, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratzea, bi urte segi dan gutxienez, ezkontide baten legezko absentzia adierazten denetik; eta, bestetik, ezkontide batek dibortzioa eskatzea. Bada, kari horretan, ezkontide baten inguruan lege absentziaren adieraz pena eman behar da; egitatezko absentziak, ordea, ez du garrantzi juridikorik dibortzio kari horretan. Horretarako, ezkontide horri buruzko azken berri ak izan zirenetik, urtebete edo hiru urte igaro behar dira, KZren 183. art.ak xedatzen duenaren arabera. Horrez gain, lege absentziaren adierazpenetik bi urte igaro eta, horietan zehar, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda egon behar da. Alabaina, arazoak agertzen dira, epe hori zenbatzeko orduan: ba tzuen ustez, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda geratu behar da, dibortzio demanda jarri aurreko bi urteetan zehar; beste batzuen iritziz, ostera, beha rrezkoa da elkarbizitza etetea eta etendurak bere horretan irautea, absen tziaren adierazpena eskatu denetik. Badirudi dibortzio kari hori objektiboa dela; beraz, dibortzioa eska daite ke, nahiz eta absente dagoen ezkontidea agertu. Kasu horretan, FAMILI ZUZENBIDEA


absente egon den ezkontideak ere dibortzioa eska dezake; horixe bide da 3. kariko a) lerro aldearen azken zatiak duen esangura, ÂŤezkontidek batek hala eskatutaÂť adie razten duenean. Ezkontzako elkarbizitza bi urtetan zehar geratu behar da etenik, eta epe hori zenbatzen hasten da lege absentziaren adierazpena eman zenetik, une ho ri baita dies a quoa. Epe hori zenbatzeko, ez da nahikoa ezkontidea desager tzen den unea edota absentziaren adierazpena eskatzen den unea kontutan izatea; izan ere, ezkontzako elkarbizitzak etenda iraun behar du bi urteko epean zehar, eta epe horren zenbaketa hasten da epaileak absentzia adierazten duen unetik. Hori berori adierazten du Kode Zibilak; dena den, badira ho rren kontrako interpretazioak ere (KZk adierazitakoaren bidetik, VEGA SA LA; horren aurka, VALLADARES). D) KZren 86. art.ko 3.b) karia Kari hori dela bide ezkontide batek dibortzioa eska dezake, bi baldintza hauek betez gero: bata, ezkontideen arteko ezkontza elkarbizitza benetan etenda geratzea bi urte segidan; eta, bestea, egitatezko banantzea hastean, bes te ezkontidea banantzeko lege kari batean izatea. Bestela esateko, kari hori izan dadin, ondokoa bete behar da: ezkontideak egitatez banandurik izatea, ezkontide batek hala ezarri duelako; ezkontideak egitatez banandu zirenetik bi urte, gutxienez, segidan igarotzea; eta, azkenik, ezkontzako elkarbizitza be rriro ez hastea, ezkontideak egitatez banandu zirenetik. Kasu horretan, bi ezkontideek ez dute askatasunez onartu egitatezko ba nantzea; hau da, ezkontide batek bakarrik ezarri du banantze hori, bestearen adostasunik gabe, eta horretan ez da izan, ez banantzea dekretatzen duen epai irmorik, ezta absentziaren adierazpenik ere (GARCĂ?A CANTERO). Dibor tzioa eskatzeko kari hori erabiltzen duen ezkontideak, izatez, judizio bidezko banantzea eskatzeko aukera ere badu; zernahi gisaz, nahiago du zuhur jokatu eta, horrela, banantze prozedura hasi beharrean, egitatezko banantzea ezar


tzen du, beste ezkontidearen adostasunik gabe (ildo berean, DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Kari horrek banantze kariaren biktimari ematen dio bi urteko hausnarketa epea edo, bestela, banantze prozedura saihestu eta zuzenean di bortziora jotzeko aukera (ESPÍN). Kari horren ziozko dibortzioa eskatu ahal izateko, ezkontideak egiaztatu behar du egitatezko banantzea hastean beste ezkontidea banantzeko lege kari batean zegoela. Dena den, bi ezkontideek batera eska dezakete dibortzioa, ho rretan bat badatoz (VALLADARES, FOSAR BENLLOCH). Dudamudak azaldu dira klausula horren izaeraren inguruan, batik bat, erruan oinarritzen den ala ez zehazteko orduan. Taxuz adierazi izan denez, dibortzioa eskatzeko alegatu izan den banantze karia zein izan, eta horrexen araberakoa da klausula horren izaera. Bada, banantzeko lege karirik izanez gero, bi bide hauetatik jo daiteke dibortziora: kari horretan oinarrituta judizio bidezko banantzea eskatu eta urtebete igaro ondoren dibortziora jotzea, KZren 86.2. art.ak adierazten duenez; edo, osterantzean, bitarteko urrats hori be te gabe, bi urte itxaron eta zuzenean dibortzioa eskatzea (VALLADARES; horren aurka, ALONSO PÉREZ). Kari hori aztertzen duten epairik gehienak arduratzen dira «egitatezko banantzea hastean, beste ezkontidea banantzeko lege kari batean izatea» esal diaren interpretazioaz. Horren inguruan, aztertu behar da «banantze kari bat» elkarbizitza etenda geratu aurretik izan behar den eta, hala izatekotan, zein unetan. Bide horretatik, 1983ko maiatzaren 11n eta 1984ko urtarrilaren 16an emandako epaietan (GARCÍA GIL, 386 eta 392. orr.), Zaragozako LEk ezez koa eman zion dibortzioari, kasu horietan ez zelako frogatu banantze karia aurretiazkoa zenik. Jarrera berbera azaldu zuen 1986ko ekainaren 25ean emandako epaiari (GARCÍA GIL, 405. or.) jarri zitzaion boto bereziak ere, nahiz eta gehiengoaren jarrera boto horren aurkakoa izan kasu horretan. KZren 86.3.b) artikuluaren hitzezhitzezkotasunak bide ematen dio iritzi ho rri. Manu horri eutsiz, dibortzioa eska daiteke ondoko kasuetan: ezkontide bat KZren 82. art.ko banantze kariren batean erori eta gero, ezkontideak egitatez banandu (banantze hori ez da bi ezkontideek adosturikoa, ezta epaileak emandako ebazpen irmoan edo absentzi adierazpenean oinarritu eta une ho FAMILI ZUZENBIDEA


rretatik aurrera zenbatutakoa ere) eta bi urtetan zehar ezkontzako elkarbizitza etenda geratzen denean. Gerta daiteke ezkontzako elkarbizitzaren etendura eta banantze karia aldi berean gauzatzea; baina, orokorrean, ezkontzako el karbizitza eteten da, ezkontide bat banantze karian erori delako, hau da, eten dura banantze kariaren ondorio izaten da. Hortaz, KZren 82. art.ko karia bete ez arren, ezkontideak egitatez banandurik badaude, ezkontide horiek bi urte ko epea erabil dezakete, banantzea bibiek onartu badute edo, bestela, bost urteko epea (KZren 86.4. art.). Halaber, ezkontideok bi urteko epea erabil de zakete, banantzea eskatzeko aukera izanik, hori eskatu ez badute ere. On dorenez, egitatezko banantzea ez badute bi ezkontideek onartu, banantze hori bi modutan bakarrik «bidezkotu» daiteke: KZren 82. art.ko kari batera igor pena eginez edo, osterantzean, banantze hori bost urtetan luzatuz. Dirudienez, egitatezko banantzea ez badute bi ezkontideek askatasunez onartu, ezin daite ke bi urteko epea zenbatu, KZren 82. art.ko kariren bat gertatze bidez agertu denetik. Beste era batera esateko, banantzea ezarri duen ezkontideak kari hori erabili eta bi urteko epea zenbatu al dezake, beste ezkontidea, gerogarrenean, banantzeko kariren batean erori izan denetik? Manua aintzakotzat hartuta, nire ustez, galdera horri ezetz erantzun behar zaio, ezkontideek hitzarmen bat egiten dutenean izan ezik; izan ere, ezkontideentzat ez da erabilgarria, esate rako, bi urte gehiago itxarotea, eurok jadanik «askatasunez banantzea onartu» badute hitzarmen horren bidez. Jurisprudentziak aztertu izan dituen kasuetatik frankotan, banantze karia izaten da «etxea bidegabe uztea» (KZren 82.1. art.). Kari horren aurretik zein berorren ondoren, «ezkontide batek ezkutuan hausten du besteari zor dion fideltasuna» (ikus Bartzelonako LEk 1984ko otsailaren 22an emandako epaia: GARCÍA GIL, 393. or.; Zaragozako LEk 1984ko apirilaren 16an emandako epaia: GARCÍA GIL, 394. or.; Palmako LEk 1986ko martxoaren 19an eman dako epaia: RGD, 1987, 501. or.) edo, bestela, egitate berean etxea utzi eta fideltasuna hausten du eta, ondorenez, egitate


horren osteko banantzeak ez du inolako arazorik azaltzen. Aurrerago aipatutako epaiez gain, ikus Zaragozako LEk 1983ko maiatzaren 4an emandako epaia (GARCÍA GIL, 384. or.); Tene rifeko PEk 1984ko otsailaren 21ean emandako epaia (RGD, 1985, 311. or.); Burgoseko LEk 1985eko azaroaren 19an emandako epaia (RGD, 1986, 3435. or.) eta, azkenekoz, Bartzelonako LEren 1. Salak 1986ko maiatzaren 15ean emandakoa (RGD, 1988, 1374. or.). E) KZren 86. art.ko 4. karia KZren 86. art.ko laugarren erregelak xedatutakoaren arabera, dibortzioa eska eta lor dezake ezkontide batek, ezkontzako elkarbizitza benetan eten ba da bost urtetan gutxienez. Autore batzuek adierazi duten bezala (DÍEZPICAZO eta GULLÓN, LÓ PEZ ALARCÓN, FOSAR BENLLOCH), diborzio kari hori, ordeztailea iza teaz gain, itxiera karia ere bada; nolabait esateko, ezkontzaren hausturan oinarrituriko dibortzioaren klausula orokorra da. Kari horretan, hauxe bakarrik gertatu behar da: ezkontideak bost urtetan zehar benetan banandurik egotea. Areago oraindik, ezkontideek ez dute zer tan banantzea askatasunez onartu. Kari horri buruz adierazi ohi da dibortzio ad libitumaren edo repudiumaren antzekoa dela. Zernahi gisaz, arrazoi sendoagoak ere azaldu dira kari horri eusteko. Arean bere, dibortzio kari hori ezin da repudium gisa hartu eta, horrez gain, ez du zentzurik ezkontza bat modu formalean iraunarazteak, ezkontza horren oinarri materiala desagertu egin denean (ikus GARCÍA CANTERO; horren aurka, VALLADARES. Era berean, ikus ESPÍN; autore horren irudiz, KZren 86.4. art.ko kariak sustrai objektiboa du: ezkontzaren hondamena edo haustura). Edozein modutan ere, kari horrek ez du zuzenean ondorerik sortzen. De mandatuak froga dezake ezkontza ez dela hautsi. Manuak ez du aipatzen zein unetan edo nola finkatu behar den etendu FAMILI ZUZENBIDEA


raren hasierako eguna; beraz, une hori edozein frogabideren bitartez egiazta daiteke. Ezkontzako elkarbizitza etenda egon behar da eta, gainera, etendurak bere horretan iraun behar du. Etenduraren iraupena frogatzeko, bi presuntzio erabil daitezke. Lehendabizikoaren arabera uste izango da ezkontzaren eten durak bere horretan dirauela, hasieran zuen egoera berean. Presuntzio hori errazten dute edukitzari buruzko bi manuk (KZren 436 eta 1961. art.ek); be rebat, kontutan izan behar da, elkarrekin bizitzeari utzi arren, ezkontideak elkarrekin bizi daitezkeela, KZren 87. art.ak adierazten duen esanguran. Bi garren presuntzioari helduta uste izango da banantze materialak banantze es pirituala dakarrela (LÓPEZ ALARCÓN). Horren harira, epai gutxik ezartzen dute elkarbizitzaren etendura eta ho rren epea zehatzmehatz frogatzeko beharra. Orobat, KZren 87. artikuluaren arabera, gerta daiteke ezkontza hautsita egotea eta, aldi berean, ezkontideak elkarrekin bizitzea; edu bertsuan, gerta daiteke ezkontideak elkarrekin ez bi zitzea, baina ezkontza bera ez haustea. Ikus Palmako LEk 1982ko azaroaren 8an emandako epaia (GARCÍA GIL, 421. or.). Zaragozako LEk 1983ko ekai naren 13an emandako epaian (GARCÍA GIL, 424. or.) aztertu zuen kasuan, hor adierazitakoaren adibide bat azaltzen da, kasu horretan senarra ezkon tegoitzara itzuli eta emaztearekin batera igarotzen baitzituen oporrak. Cá ceresko LEk 1986ko uztailaren 9an emandako epaian (RGD, 1987, 6121), azpimarratu egin zuen ezkontzako elkarbizitzaren etendura eta horren iraupe na frogatzeko beharra. Horiez landa, epai askok frogabide gisa onartzen dituzte zantzuen arabe rako egitate batzuk, besteak beste, auzilarien adierazpenak, auzilari edo ez kontide horiek egoitza desberdinak izan zein izan ez (Cáceresko LEk 1983ko martxoaren 15ean emandako epaia: RGD, 1984, 1522. or.; 1983ko maiatza ren 26an Coruñako LEk emandakoa: GARCÍA GIL, 423. or.;


Tenerifeko PEk emandakoak 1982ko urriaren 16an: RGD, 1983, 275. or.; eta 1983ko otsaila ren 24an: RGD, 1984, 168. or.). Edu berean, epai askok frogabide gisa onar tzen dituzte agiri publiko zein pribatuak (Bartzelonako LEk 1984ko otsailaren 6an emandako epaia: GARCÍA GIL, 423. or.; Oviedoko LEk 1984ko mar txoaren 29an emandako epaia: RGD, 1985, 716. or.; Cáceresko LEk 1986ko azaroaren 25ean emandako epaia: RGD, 1987, 6129. or.; 1988ko urtarrilaren 28an Madrilgo LEk emandako epaia: GARCÍA GIL, 434. or.), bai eta lekuko zein aitorpen bidezko frogak ere (Cáceresko LEk 1984ko urriaren 1ean emandako epaia: RGD, 1985, 2448. or.; Bartzelonako LEk 1985eko apirilaren 17an emandako epaia: GARCÍA GIL, 430. or.; Bartzelonako LEk 1985eko maiatzaren 11n emandako epaia: GARCÍA GIL, 431. or.; Bartzelona ko LEk 1985eko maiatzaren 24an emandako epaia: GARCÍA GIL, 432. or.). Bartzelonako LEk 1987ko urtarrilaren 30ean emandako epaian (GARCÍA GIL, 433. or.) adierazi zuenez, ezin daiteke eskatu ezkontzako elkarbizitza ren benetako etendura osoosorik frogatzea; alderantziz, etendura hori fro gatzeko, «benazko aukera» edo probabilitatea besterik ez da izan behar. Kasu horretan, egitate negatiboa frogatu behar da, eta hori diabolica probatio bihur daiteke. F) KZren 86. art.ko 5. karia Kari hori dela medio, ezkontide bat epai irmo bidez kondenatua izan ba da beste ezkontidearen, horren aurrekoen edo ondorengoen bizitzaren aurka atentatzeagatik, ezkontide errugabeak dibortzioa eska dezake. Ondokoak dira kari horren baldintzak: 1. Ezkontide bat kondenatua izatea epai irmo bidez; horretarako, zigor auzibide egokia bete behar da. 2. Ezkontide hori kondenatua izatea, beste ezkontidearen, horren aurre koen edo ondorengoen aurka atentatzeagatik. Kode Zibilak FAMILI ZUZENBIDEA


«atentatu» hitza erabiltzen duenez, horrek asmozkotasun kutsua sartzen du. Hortaz, kasu ho rretatik kanpo geratzen dira arduragabekeriaren zioz gauzaturiko delituak; kasu horrek bere baitan hartzen ditu, ordea, dolozko delituak (horren alde agertzen dira, besteak beste, GARCÍA VARELA, VALLADARES, VEGA SALA, GARCÍA CANTERO). Ezkontideak egindako delitua bizitzaren aur kakoa izan behar da; hots, ez da nahikoa osotasun fisikoaren aurkakoa izatea. Hori dela eta, kasu horretatik kanpo geratzen dira lesioen inguruko delituak. Agidanez, ezkontide erruduna kondenatua izan daiteke, delituaren egile, sopi kun edo konplize eta estaltzaile gisa. Halaber, delitua ahalegin zein zapuzke ta graduan gauzatua izan daiteke; are gehiago, ezkontidearen bizitzaren aurka atentatzen ez denean, delitu burutua izan daiteke. Autore batzuen ustez (VALLADARES, FOSAR BENLLOCH), kari hori erruan oinarriturik dago; nolabait esateko, kasu horretan dibortziozehapena gertatzen da, ezkontideari ezarritako kondena kriminalaren ondorioz. Edo nondik begira dakiola ere, nire ustez, lege kasua igarriigarrian oinarritzen da ezkontzaren hausturan. Arean bere, ezin daiteke esan benetako dibortzio zehapenik dagoenik: batetik, legeak ezarritako dibortzio sisteman, errua ez da kontutan hartzen; bestetik, dibortzioaren ondoreetarako ez da bereizke tarik egiten ezkontide errudunaren eta errugabearen artean (ikus ALONSO PÉREZ). Manuaren hitzezhitzezkotasunari helduta, ondorio horietarako, ezkonti dearen ondorengoak dira, dela bi ezkontideen ondorengoak, dela ezkontide laidotuaren ondorengoak. Bestalde, manuak ez du esaten ondorengo horiek ezkontideekin batera bizi behar direnik, ezta ezkontide laidotuen zaintza eta babespean egon behar direnik ere (ESPÍN). 74. Ezkontideen arteko elkarbizitza benetan etenda geratzea A) Ezaugarriak


Badakigu, jakin ere, ezkontzako elkarbizitzaren benetako etendurak era tzen duela dibortzio sistemaren ardatza. Lehenago esan bezala, etendura hori benetakoa izan behar dela azpimarratzean, manua pleonasmo bihurtzen da. Menturaz, benetako etendura zinezko eta benazko etendura dela ulertu behar da; antza denez, horrekin saihestu daitezke divorces d´accord izenekoak, horietan ezkontideak ados jartzen baitira dibortzio kari eta kalteen itxura egi teko. Hori horrela ulertuta, elkarbizitzaren etendura argiroargiro agertzen da, ezkontideen artean bizikidetzarik ez dagoenean, hau da, ezkontideak banan durik bizi direnean egoitza desberdinetan. Horrenbestez, badirudi elkarbizitza dibortzioaren baldintza argia dela. Edozein modutan ere, KZren 87. art.ak nahastu egiten du ustez baldintza ar gia dena; izan ere, artikulu horri helduta, gerta daiteke ezkontzako elkarbi zitza benetan etetea eta, aldi berean, ezkontideak egoitza berean bizitzea edo berriro bizitzen hastea. Egoera horren arrazoiak izan behar dira, besteak bes te, ezkontide baten edo bien beharrizana, berradiskidetze ahalegina edota semealabenganako interesa. Berebat, arrazoi horiek egiaztatu behar dira, Zu zenbideak onartutako edozein frogabide erabilita, kasuan kasuko banantze na hiz dibortzio prozeduran. Manu hori gogoan izanik, beste azalpen bat eman behar da, aurren aurrenik, ezkontzako elkarbizitzaren benetako etendura zer den zehazteko (GARC�A CANTERO) eta, hurrenik, etendura horretan faktore materialak eta asmozko faktoreak zein eginkizun duten finkatzeko. Faktore materiala da ezkontideen arteko aldentze fisikoa; asmozko faktorea da, berriz, ezkontideek elkarrekin ez bizitzeko duten borondatea. Bildu ere, bi kasu desberdin biltzen dira ezkontzako elkarbizitzaren be netako etendurari buruzko kontzeptu orokorrera: batetik, egitatezko banantzea edo haustura; eta, bestetik, haustura FAMILI ZUZENBIDEA


afektiboa edo sentimentala, ezkontideak egoitza berean bizi arren (DĂ?EZPICAZO eta GULLĂ“N). KZren 87. art.aren abiapuntu gisa har daitezke ezkontideek dituzten as moak. Egineginean ere, Zuzenbidearen ikusmoldetik arras zaila da asmo horiek ezagutzea, Zuzenbideak modu errealagoan arautzen dituelako sub jektuen arteko harremanak. Manu horrek zailtasunak dakartzala ohartarazi arren, doktrinak berorren esangura azaltzeko ahaleginak egin ditu. Eginkizun horretan, doktrinak aintzakotzat hartu izan du legegilearen intentioa: egoera batzuetan azaltzen diren baloreak oso garrantzitsuak direnez gero, saihestu beharra dago halako egoeretan ezkontideak ez izatea behar den besteko denborarik dibortzioa eskatzeko; horixe gertatzen da, batik bat, ezkontideen arteko adostasunik ez dagoen kasuetan. Zinez, KZren 87. artikuluko manua zentzuzkoa da, ezkontideak beharri zanean daudenean bakarrik aplikatzen delako. Beharrizan hori esangura eko nomikoan ulertu behar da; beste hitz batzuekin esateko, beharrizan horren ondorioz, ezkontideek ezin dituzte egoitza desberdinak izan, ez baitute nahi koa baliabiderik horretarako. Bide beretik, ez da erraza bereiztea berradiskidetze ahalegina eta beneta ko berradiskidetzea; KZren 88. artikuluaren arabera, benetako berradiskide tzeak dibortzio akzioa azkentzen du. Arean bere, berradiskidetze ahalegina zuzenzuzenean sartzen da asmoen esparru arriskutsuan. Horrenbestez, Zu zenbideak onarturiko edozein bide erabiliz frogatu behar da, bi ezkontideak batera edo egoitza berean bizi izan zirela, euren artean berradiskidetzeko asmotan. Hori onartzeko modukoa izan daiteke, bi ezkontideek adierazten ba dute euren arteko bizikidetzaren helburua dela berradiskidetzea. Haatik, hori ezin da inondik inora onartu, ezkontide batek bakarrik dioenean bestearekin bizi zela horrekin berradiskidetzeko asmotan. ÂŤSemealabenganako interesÂťaren formula horretan ere, ezkontideak, ikusmira objektibotik, egoitza berean bizi dira, eta


portaera hori izateko arra zoi subjektibo batzuk dituzte. Horrelakoetan, ezkontideen arteko elkarbizitza ez da benetan eteten, arrazoi nagusi batek hori eragozten duelako (DÍEZ PICAZO eta GULLÓN). Halako kasuetan, ezkontideek frogatu behar dute, elkarrekin bizi arren, ezkontzaren hausturari dagozkion portaerak izan dituz tela. Esangura horretan, ezkontzaren haustura ezin daiteke alde bakarrekoa izan; kontrara, bi ezkontideek onartu behar dute haustura hori edo, ezkontide batek bakarrik erabakiz gero, besteari jakinarazi behar zaio aurrenekoak ez kontegoitzan bizitzeari eutsiko diola, manuak berak adierazitako arrazoiak di rela eta. Nabari denez, ezkontide batek ez badu onartzen bestearekin bizitzea, ezin da hura horretara behartu; edu berean, ezkontide batek ez badio besteari azaltzen ezkontza hausteko asmorik, eta ezkontide horrekin ohiko harre manak baditu, ezkontide horrek ezin du inon azaldu ezkontza hori hautsita dagoenik (GARCÍA CANTERO). Ezkontzako elkarbizitzaren benetako etenduran, bi faktore hauek dute eragina: materialak eta espiritualak. Horrela, ezkontzako elkarbizitzaren be netako etendura sine corpore, solo animo izan daiteke, KZren 87. art.ko 1. lerroaldetik ateratzen denez. Artikulu beraren 2. lerroaldearen kasuan, aldiz, esan beharra dago ezkontzako elkarbizitzari solo corpore, hau da, sine animo uzten zaiola, ezkontza benetan hautsi gabe; manu horren arabera, «elkarbi zitzari aldi baterako uzteak ez du ezkontzako elkarbizitza benetan eteten, elkarrekin bizitze horri utzi bazaio lan, lanbide edo horien antzeko beste edo zein zio dela bide». Gauzak horretara ulertuta, ezkontzako elkarbizitzaren benetako etendurak dibortzioaren ondoreak sor ditzan, ezkontzako elkarbizitzari amaiera eman behar zaio animo et corpore; beraz, faktore edo osagai horietatik bat betetzen ez bada, ezkontzako elkarbizitza ez da benetan eteten. KZren 87.2. art.ko kasuan, gogoan izan behar dira beste osagai batzuk ere. Lehenik eta behin, kasu horretan, elkarrekin bizitzeari aldi baterako baino ez zaio uzten; hortaz, elkarbizitza hori ez da benetan eteten, hau da, ez da elkarbizitza azkentzen FAMILI ZUZENBIDEA


edo amaitzen. Bigarrenik, artikulu horrek adiera zitako kasua ez da itxia, azken tartekadurak lan, lanbide edo horien antzeko beste edozein zio aipatzen duelako. Edonola ere, elkarrekin bizitzeari uzten bazaio epe luze batean zehar, epaileak uler dezake ezkontza benetan etenda geratu dela; ezin da halakorik ulertu, ordea, ondoko kasuetan: lehenengoa, epe luze horretan zehar, ezkontideek harremanak izan badituzte noizbehinka baino sarriago; eta, bigarrena, ezkontide horiek euren portaerarekin erakutsi badute ezkontzak ezkontideen artean sortzen dituen elkarbiziera espiritual eta materialari eusteko borondatea. B) KZren 87. artikuluaren interpretazioa, jurisprudentziaren arabera Frogari buruzkoa da, orokorrean, jurisprudentziak artikulu horren inguru an aurkitu izan duen arazorik garrantzitsuena. Frogaren autu horrek berare kin dakartza ezkontza arazo guztiek ekarri ohi dituzten zailtasunak; izan ere, intimitatea da ezkontzako esparruaren bereizgarri nagusia, ad intra, eta sarri askotan intimitate hori ez da kanporatzen edo azalarazten. Valladolideko LEk, 1987ko maiatzaren 11n emandako epaian (La Ley, 1987–4, 690. or.), KZren 87.1. art.ko egoera deskribatu zuen honetara: «be netako elkarbizitzarik eta affectio maritalisik gabe, ezkontideak etxebizitza berean nekez bizi izatea»; berebat, epai horrek beharrezkotzat jo zuen «el karrekin bizitzearen eta etxebizitza berean izatearen arteko bereizketa egitea». Berradiskidetze ahalegina bertan behera geratu dela uler daiteke, nola ezkon tzako elkarbizitza berriro hasi bada eta epe laburlaburrean iraun badu (Te nerifeko PEk 1984ko irailaren 7an emandako epaia: RGD, 1985, 318. or.; Valentziako LEk 1988ko irailaren 30ean emandako epaia: RGD, 1989, 1571. or.; Bartzelonako LEk 1986ko irailaren 19an emandako epaia: GARCÍA GIL, 407. or.), hala egitatezko datuek hori erakusten badute (Palmako LEk 1984ko urriaren 27an


emandako epaiak: RGD, 1985, 1184. or.; epai horrek aztertu zuen kasuan, bi etxebizitza independente gisa erabil zitekeen ezkontideen etxea). Gisa berean, nahiz eta ezkontideek epe laburlaburrean ezkontzako el karbizitza berriro hasi eta epe horretan semealabak izan, uler daiteke berra diskidetze ahalegina bertan behera geratu dela (1988ko irailaren 30ean Valentziako LEk emandako epaia: RGD, 1989, 1571. or.; 1985eko urtarrila ren 17an Iruùeko LEk emandako epaia: RGD, 1986, 899. or.). Abiapuntu eta presuntzio gisa hauxe esan daiteke: ezkontideak etxebizitza berean biziz gero, euren artean elkarbizitzarik badela uste izango da (Oviedoko LEk 1983ko otsailaren 15ean emandako epaia: RGD, 1986, 274. or.). Elkarbizitza hori ez da eteten eta ezin da dibortzioa eskatu, ezkontide bat, gaixotasun psikiatri koak ukituta, sendatzera joan eta horregatik etxea utzi behar duenean (Bartze lonako LEren 2. Salak 1986ko uztailaren 22an emandako epaia: La Ley, 1986–4, 915. or.); taxu berean, ezin daiteke esan ezkontideak berradiskidetu direnik, ezkontide horiek bidaia bat egin eta etxetik kanpo badaude elkarrekin (Tenerifeko LEk 1985eko apirilaren 23an emandako epaia: RGD, 1986, 513. or.). Ezkontideak isilbidez berradiskidetu daitezke dibortzio akzioa jarri au rretik; baina berradiskidetze hori nola edo hala egiaztatu behar da, ezkonti deak berriro batera bizi direla agertarazten duten egitateen bidez (Sevillako LEk 1988ko otsailaren 23an emandako epaia: La Ley, 1988–2, 857. or.). C) 86. artikuluan adierazitako epeak eta euren baldintzapenak KZren 86. artikuluak aipatzen dituen epe guztiek ezaugarri bera dute: epe horiek segidan bete behar dira, hots, epe horietan ezin da tarterik izan. Egin eginean ere, ezkontideek banandurik egon badira denboraldi batzuetan, denboraldi horiek ezin zaizkio bata besteari gehitu, legeak aipatzen duen epea betetzeko. Legeak aipaturiko epe bat FAMILI ZUZENBIDEA


osoosorik bete baino lehen, ezkontideek euren arteko elkarbizitza berriro hasten badute, epe horren zenbaketa berriro hasten da hutshutsetik (GARC�A CANTERO). §22. DIBORTZIOAREN PROZEDURA ETA ONDOREAK 75. Dibortzio akzioa A) Eraentza eta ezaugarriak Espainiako sisteman, dibortzio akzioa egoera zibilari buruzko akzioa da; horrez gain, bereberezkoa, preskribaezina eta ukaezina dela esan daiteke. Akzio hori pertsonala den aldetik, ezkontideek bakarrik egikari dezakete; izan ere, dibortzio akzioa ez zaie jaraunsleei eskualdatzen. Espainiako Zuzen bidean kontrakoa ezarri zuen 1932ko martxoaren 2ko Legearen 6. art.ak, eta besterik gertatzen da banantze pertsonalaren kasuan, KZren 835. artikulua ren aginduz. Ezkontide bat hiltzean, dibortzio akzioa azkentzen da; kasu horietarako, legegileak ez du ezarri aribidean dagoen dibortzio prozedura aurrera era mateko aukerarik. Horretarako arrazoia izan omen da, badagoela beste biderik heriotzaren zioz sor daitezkeen arazoak konpontzeko. Arean bere, KZren 834. art.ra jo daiteke horrelakoetan. Artikulu horrek xedatzen duenez, ezkontide bat hiltzean bestea ez bada banandu edo beste hori banandurik badago hil dakoaren erruz, eta ezkontide hori hildakoaren jaraunsle bada semealaba edo ondorengoekin batera, ezkontide horrek hobekuntzako herenaren gaineko go zamen eskubidea du. Hori kontutan harturik, ezkontide bat hiltzean bestea banandurik badago, bigarren horrek ez du senipartearen gaineko eskubiderik, hildakoaren erruz banandurik dagoenean izan ezik; lehenago ikusi izan dugu nez, gerta daiteke ezkontideak banantzea, euretako baten erruz. KZren 945. art.aren harira, ez dira ab intestato oinordetzara deituak izango epai irmo bidez banandurik dagoen ezkontidea eta,


bi ezkontideek sinesgarriro agertuta ko adostasunarekin, egitatez banandurik dagoena. Bestalde, KZren 855. art.ak aipatzen dituen jaraunskabetze karietatik batzuek dibortzioa dakarte, dela ba nantzearen bidez, dela zuzenean. Horretara, esan daiteke dibortzio akzioa hildako ezkontidearen jarauns leei eskualdatzeak ez duela inolako arazorik konpontzen; hori berori baiezta daiteke, Espainiako Zuzenbidean gai horri buruzko manuek egun duten idaz kera kontutan hartuta (LÓPEZ ALARCÓN, VALLADARES, GARCÍA CAN TERO, SANCHO REBULLIDA, FOSAR BENLLOCH). Lehen aurreratu bezala, dibortzio akzioa preskribaezina da, eta Espainia ko doktrinak ez du hori zalantzan jarri. Orobat, dibortzio akzioa ukaezina ere bada. Horren inguruan bereizi behar dira, batetik, jadanik egikaritu izan den akzio zehatzari uko egitea, eta, bestetik, dibortzio akzioari aldez aurretik eta orokorrean uko egitea. Aurreneko aukera onartzeko modukoa da eta hala onartu ohi da inolako arazorik gabe. Bigarrena onartuz gero, aldiz, ezkontza deseginezina izango litzateke eta hori, nire ustez, ezin onar daiteke Espai niako Zuzenbidean. Arean bere, Espainiako sisteman, ezkontza desegiteko modukoa izateaz gain, Zuzenbide tipoaren barneko erakundea da; horrek be rez eragozten du, ordena publikoaren arrazoiak direla medio, Zuzenbide tipo tik kanpoko ezkontzak izatea. Nire irudiz, autonomia pribatuaren esparrutik kanpo geratzen da ulerkera hori. Halaber, egoera zibilari buruzko akzioen ezaugarriek eurek oztopatzen dute aldez aurretik emandako ukoak eraginga rriak izatea; bada, «uko egitea» ez litzateke negozio abdikatzailea izango, hots, ez litzateke benetako uko egite bat izango esangura hertsian, eta hori aginduzko legeen aurkakoa izango litzateke (horren alde, LÓPEZ ALAR CÓN; aurka, GARCÍA CANTERO). B) Heriotza, dibortzio akzioa azkentzen duen kari gisa FAMILI ZUZENBIDEA


Ezkontide baten heriotzak ezkontza azkendu edo desegiten du; horrega tik, ezkontide bat hil eta gero dibortzio akzioa egikaritzeak ez du zentzurik. Ezkontza azkentzen denean, azkendu egiten da dibortzio akzioa ere; hau da, akzio hori ez zaie hildakoaren jaraunsleei eskualdatzen. Horretara, dibortzio prozedura hasi eta gero ezkontide bat alargun geratu bada, horrek ez ditu galtzen senipartearen gain berari dagozkion eskubideak, KZren 834. art.tik eta horrekin baterakorrak diren art.etatik ondorioztatzen dena gorabehera. Ab intestato oinordetzarako deiari dagokionez, aurretiaz adierazi dugun moduan, KZren 945. art.ak eragotzi egiten du alarguna deitzea gorago aipatu ditugun kasuetan. KZren 855. artikuluaren arabera, hori ere jaraunskabetze karia izan daiteke. KZren 85. art.aren harira, gauza bera gertatzen da ezkontide bat hiltzen denean edota hori hilda dagoela adierazten denean (ALONSO PÉREZ). SAN CHO REBULLIDAren aburuz, azken kasu horretan, heriotza adierazpena bere gain duen ezkontidea berriro agertzen bada, dibortzio akzioa berpiz tu egiten da. KZren 85. artikulua aztertu izan dugunean, argi utzi dugu kasu horretan heriotza adierazpenarekin ezkontza behin betiko desegiten dela; on dorenez, dibortzio akzioa ez da berpizten. C) Ezkontideen arteko berradiskidetzea Dibortzio akzioa azkentzeko beste kari bat da ezkontideen arteko berra diskidetzea. Berradiskidetze hori dibortzio demanda jarri eta gero gertatzen bada, berariazkoa izan behar da. Berradiskidetzea Famili zuzenbidearen arloko negozioa da, eta autore gehienek negozio horri alde biko izaera eratxikitzen diote, kontrako iritzirik bada ere (ikus ALONSO PÉREZ, LÓPEZ ALARCÓN; GARCÍA CANTE ROren ustez, berradiskidetzea alde bikoa zein alde bakarrekoa izan daiteke). Manua hitzez hitz hartuta, hauxe esan daiteke: dibortzioa


eskatzeko ka riren bat izan arren, ezkontideak euren artean berradiskidetu daitezke, berari az zein isilbidez, dibortzio demandarik jarri ez bada. Horri buruz galdetu beharra dago kasu horretan benetako berradiskidetzerik gertatzen den ala ez esangura teknikoan. Dibortzio demanda jarri eta gero, ezkontideen arteko berradiskidetzerik gertatzekotan, hori berariazkoa izan behar da. Dena den, berradiskidetzea be rariazkoa izan behar bada ere, horrek ez du esan nahi agiri berezirik aurkeztu behar denik. Legeak ez du horren inguruan ezer zehazten; areago oraindik, legeak ez du aipatzen zein bidetatik jakinarazi behar zaion berradiskidetzea epaileari (DÍEZPICAZO eta GULLÓN, LÓPEZ ALARCÓN, FOSAR BEN LLOCH). Agerikoa denez, «berariazko berradiskidetzea»k bere barruan hartzen di tu, nola agiri publikoan zein pribatuan egindako berradiskidetzea, hala ahoz egin eta epailearen aurrean berresten dena (GARCÍA VARELA). Hor azaldutakoa argi badago ere, arazoak sortzen dira, kasu jakin ba tzuetan berariazko berradiskidetzerik dagoen ala ez zehazteko unean. Hori gertatzen da, berbarako, berradiskidetzea portaera huts baten bidez azaltzen denean, hau da, ezkontideek ez dutenean inolako aitorpenik egin, berradis kidetzeko borondatea zuzenzuzenean erakusteko. Ildo horretatik, ezkontzako elkarbizitza berriro hasten denean etxebizitza berean, esan al daiteke berra diskidetzerik izan dela? Aztergai dugun manuak zuzenean dio berradiskide tzea ez dela ustezkoa izan behar edo, esaldi hori baiezko esanguran adieraziz, berradiskidetzea ezbairik gabe agertu behar dela. Horren harira, badirudi fac ta concludentiaen bidez ager daitekeela ezkontideek berradiskidetzeko duten borondate zalantzaezina. Dena den, gai horren inguruan, ñabardura franko egin behar dira eta ez du ematen adiera bakarreko konponbiderik dagoenik. Edozein modutan ere, ondokoa argi dago: berradiskidetzea ez da berariazkoa, ezkontideek euren borondatea agertzean ez badute FAMILI ZUZENBIDEA


zuzenean berradiskide tzerik aipatzen. Hori abiapuntutzat hartuta, berradiskidetzea berariazkoa iza teko, ezkontideek aitorpen bat eginez zuzenzuzenean agertu beharko lukete berradiskidetzeko borondatea (VALLADARES). Berebat, banantze demandaren kontra egiteko, ezkontide batek berradis kidetzea erabiltzen badu auzibidezko salbuespen gisa, ezkontide horrek ageri agerian agertu behar du berradiskidetze hori, dela agiriak aurkeztuz, dela beste ezkontideak berradiskidetze aitorpena epailearen aurrean egin dezan eskatuz. Bestalde ere, berradiskidetzea negozio mota desberdinetan barnera daiteke; bada, transakzioa da berradiskidetze negozio horiek darabilten tres na, kasu horietan transakzio esamoldea esangura hertsian ulertzen ez bada ere. Ezkontideek ez badiote epaileari berradiskidetzearen berririk ematen, eta alderdiek banantze prozedura bertan behera utzi eta ez badute ezer egiten, banantze auzibidea iraungi daiteke, JZLren 411. art.ak dioenaren arabera. Ni re iritzian, berradiskidetzea agirietan barneratu ez den kasuetan, hori froga daiteke facta concludentiaen bidez. Hala ere, kasu hori bigarren mailakoa da, teoria hutsa. Berradiskidetzea erabakitzean, ezkontideek euren artean hitzar men bat egiten dute, ahoz bada ere. Hitzarmen hori edozein bidetatik egiazta daiteke eta, besterik izan ezean, epailearen aurrean ezkontideek ager dezakete berradiskidetzeko duten borondatea (ikus, kasurako, LĂ“PEZ ALARCĂ“N). Berradiskidetzea gertatu eta gero, badirudi ezin dela dibortzio demanda rik berriro jarri, berradiskidetzea izan baino lehenagoko kari batean oinarri tuta, ezkontideak kari hori ezagutu ez duenean izan ezik. Edozelan ere, erregela horrek Espainiako sisteman garrantzia galtzen du, dibortzio kasu gehienak ezkontzako elkarbizitzaren benetako etenduran, hau da, ezkontza hausturan oinarritzen direlako. Hori dela eta, berradiskidetzearen ondorioz ezkontzako elkarbizitza berriro hasiz gero, ezin da dibortziorik eskatu; horre tarako, KZren 86. art.an aipaturiko epeetan zehar, ezkontzako elkarbizitza benetan etenda egon behar da.


KZren 88. art.ko bigarren lerroaldeak dioenez, dibortzioa dekretatu eta gero ezkontideak euren artean berradiskidetzen badira, berradiskidetze horrek ez du lege ondorerik sortzen edo, bestela esanda, ez du ezkontza berpizten; arau horrek gauza jakin bat gaineratzen du: dibortziatuak berriro ezkon dai tezke euren artean. 76. Dibortzio epaia A) Dibortzio epaia eta «dibortziorako eskubidea» KZren 85. artikulua aztertzean adierazi izan dugunez, dibortzioa esta tuak bere jurisdikzio organoen bidez hartzen duen erabakia da. Erabaki hori emateko, alderdien arteko aurkakotasunean egindako prozedura bete behar da, dibortzio akzioa egikaritu eta gero. Inork ere ez du egiazko eskubiderik, norbanako gisa eta askatasunez, beraren ezkonaurreko askatasuna berreskura tzeko; izatez, ordena publikoaren aurkakoa da repudium hebraiko eta korani koen antzeko erakunde hori (DÍEZPICAZO eta GULLÓN; Hagan 1970eko ekainaren 1ean egindako konbentzioak oztopo batzuk jarri ditu dibortzio eta banantzeak onartzeko, estatuak ez duenean horietan esku hartu. Gai horren inguruan, ikus SIMÓ SANTONJA). Esan bezala, Espainiako sistemak ez du aintzatesten dibortziorako esku biderik; beste hitz batzuekin esateko, KZk ez die ezkontideei aintzatesten dibortziatzeko ahalmenik. Kontrara, legegileak kari batzuk arautzen ditu eta, ezkontide bat edo biak legeak aipatutako kasuetan daudenean, ezkontideok epailearengana jo eta dibortzioa eska dezakete. Lehen adierazi izan dugun moduan, dibortzioa erabaki aurretik prozedura bete behar da, dibortzioa emateko KZk agintzen dituen baldintzak badirela egiaztatzeko. Halaber, pro zedura hori bete behar da, epaiak ondore juridiko bat sortzen duelako, hain zuzen ere, ezkontideen egoera juridikoa aldatzea. Hortaz, epaia bera eratzai lea da, geroago ikusiko dugunez (BONET NAVARRO). Hortaz, prozedura beti bete behar da. Dena den, dibortzio prozedura guz tiak ez dira alderdien arteko aurkakotasunean egin behar; aitzitik, FAMILI ZUZENBIDEA


uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarrian araututako prozedura boronda tezko jurisdikziokoa bide da (GARCÍA CANTERO). Prozeduraren nahitaez kotasun horri, beste ikuspuntu batetik, «judizio bidezko dibortzio printzipio» deitu izan zaio; EKren 117 eta JZLren 359. artikuluek itxuratzen dute prin tzipio hori (FOSAR BENLLOCH). Espainian eta beste herri batzuetan ere, gai horren inguruan sortu den arazo nagusia ondokoa da: dibortzioa «modu automatikoan» ematen den ala ez zehaztea; hau da, dibortzioa hiritar orori dagokion eskubidea den ala, alde rantziz, epaileak zuhurtziara erabakitzen duen dibortzio hori. Arazo horrek dibortzioari buruzko ulerkera ukitzen du; ulerkera hori gaur egun Famili zu zenbideak duen eragin iuspublizistaren araberakoa da eta, horren ondorioz, estatuko botereak esparru horretan duen eskumenaren araberakoa. Nire ustetan, legearen idazkera eta Espainiako antolamendu juridikoan familiak dituen isla publizistikoak kontutan hartuta, hauxe da iritzirik egokie na: dibortzioa ez da ezkontide demandatzaileak duen borondate hutsaren ara berakoa, eta dibortzioa ez da zuzenean dekretatzen KZren 86. artikuluan adierazitako karietarik bat egiaztatzen denean; haatik, epaileak berak erabaki behar du, batetik, arau horrek zehatzmehatz aipatzen duen hipotesirik gauza tu den eta, bestetik, ezkontza batasuna iraunarazi edo berregiteko ezintasunik dagoen. Epaileak hor aipaturiko ahalmeneginbeharra egikaritzen duenean, orduan erabakitzen da dibortzioa. Horrela, dibortzio epaia emateko, epaileak zuhurtziara egiaztatu behar du ezkontideen arteko elkarbiziera materiala eta espirituala iraunarazi edo berregiteko ezintasuna dagoela. Horrenbestez, ez dago dibortziorako eskubide benazko eta berezkorik, ez pada epaileak zuhurtziara erabakitzeko duen ahalmena; egoera zehatz batzuk gertatzen direnean, epaileak berak baloratu behar du ezkontideen arteko el karbiziera espirituala eta materiala iraunaraz edo berregin daitezkeen ala ez. Beste modu batera azaltzeko, organo publiko


batek desegiten du ezkontza, eta hori gertatzen da legeak organo horri eratxikitzen dion ahalmen zuhurtzia rakoa delabide eta ez, aldiz, egitate zehatz batzuk gauzatu eta ezkontideek ezkontza desegiteko duten eskubidea egikaritzen dutelako. Beste autore batzuek legean bertan argudio batzuk aurkitzen dituzte, di bortziorako eskubide benazko eta berezkorik badela esateko, arauak zehatz mehatz aipatzen dituen kariak betetzen diren kasuetan, behintzat. Horren harira, autore horien esanetan, legegileak a priori zehaztu du, Zuzenbide ti poaren barneko balorazioaren arabera, ezkontideen arteko elkarbiziera es pirituala eta materiala noiz ezin diren iraunarazi eta berregin; modu horretan, dibortzio kari bat betetzen bada, horrek de iure dakar ezkontideen arteko so zietatea gain behera etorri dela ulertzea. Doktrinan azaldutako iritzi horren alde, alegia, hiritarrak dibortziorako eskubiderik baduela diotenen alde, hauxe esan daiteke: dibortzio eskubideak hiritarrari berme zehatza eta beharrezkoa ematen dio, epaileak legea aplika tzean izan dezakeen nahierarakotasunaren aurka; izan ere, nahierarakotasun hori erraz antzeman daiteke, epaileak dibortzioaren aurkako ideologia duene an. Halaber, eskubide hori oinarrizko irizpidea da, Zuzenbidea zehatz aplika tzeko eta kasuankasuan bidegabeko desorekak edo bereizkeriak eragozteko. Zernahi gisaz, konponbide horrek familiari buruzko ulerkera garatuago batera garamatza. Ulerkera horri helduta, familiak, berez, estatuko ÂŤbabesÂť handitik kanpo, behar besteko gaitasuna izan behar du, beraren barruan sortzen diren gatazkak konpontzeko; horrela, gatazkok gera daitezke familiari begira arro tza den gainontzekoak (epaileak, esaterako) zuhurtziara egin dezakeen ba lorazioetatik kanpo.

FAMILI ZUZENBIDEA


B) Dibortzio epaiaren izaera Autore gehienek diotenez, dibortzio epaiak izaera eratzailea du (FOSAR BENLLOCH, GARCĂ?A CANTERO), epaiak berak eratzen duelako aurretiaz ko izaterik ez duen egoera berria. Beste modu batera esateko, dibortzio epaiak aurretiaz zegoen egoera juridikoa aldatzen du (jarrera tekniko egokiago bate tik, ikus BONET NAVARRO; ikuspuntu zabalari helduz, autore horrek dio dibortzio epaia adierazlea dela). 77. Dibortzio epaiaren eragingarritasuna KZren 89. art.tik hitzez hitz ondorioztatzen denez, dibortzio epaiak era gingarritasuna du, epai hori irmoa den unetik. Jakina denez, epaia irmoa da horren aurka ezin denean inolako errekurtsorik jarri; horren harira, esan be har dugu epaia irmoa dela lehen auzialdian, gorajotze errekurtsoa jartzeko epea igaro eta gero. Oro har, epaia irmoa da, gorajotze errekurtsoa ebazten duen epaia eman eta gero. Hori horrela da, dibortzio prozeduretan ezin delako kasazio errekurtsorik jarri, Fiskaltzak lege intereserako errekurtsoa jartzen duenean izan ezik; edozelan ere, errekurtso horrek ez du epaiaren irmotasuna aldarazten, 5. xedapen gehigarriko j) letrak xedatzen duenaren arabera. Epaiak ondoreak sortzen ditu beti ex nunc, hots, ondore horiek ez dira atzeraeraginezkoak. Nolanahi den ere, dibortzio epaiak ezin du ezabatu, alde batzuetan behintzat, ezkontideek euren artean izan duten elkarbiziera. Dibortzio epaiak sortzen dituen ondoreak sailkatzeko, irizpide desberdi nak erabil daitezke; beraz, azalpena argi gera dadin, ondoreok sailkatuko ditugu, eurek ukitzen dituzten pertsonak (hau da, alderdiak edota gainontze koak) aintzat hartuta.


A) Ondoreak alderdiei begira Alderdiei dagokienez, epaiak sortzen ditu, lehenik, zuzeneko ondore bat (ezkontzaren desegitea) eta, hurrenik, bigarren mailako ondore batzuk. Biga rren mailako ondore horiek, kasu batzuetan, eskubideak eratxikitzen dizkie te ezkontideei, berbarako, ezkontza egiteko ahalmena. Beste batzuetan, berriz, eskubideak aldarazten dituzte, ezkontza bitartean (adibidez, KZren 68. art.ak ezkontideei elkar sorosteko ezartzen dien eginbeharra) edota dibortzioa gerta tu eta gero, KZren 97. art.ak adierazten duenez. Gainerako kasuetan, ondore horiek eskubideak azkentzen dituzte. Azken horien adibide ditugu, besteak beste, ezkontide batek guraso ahalgoa galtzea, KZren 92.3. art.aren arabera; Aragoiko Zuzenbidean, alarguntasun egoera delaeta izan daitekeen eskubide igurikimena galtzea; Kataluniako Konpilazioan, l´Escreix eta Aixovar eskubi deak galtzea, KatZZKko 41 eta 44. art.ek xedatutakoaren haritik; ezkontzaren zioz egindako dohaintzak ezeztatuak izan daitezen eskatzeko aukera; eta, oro har, ezkontideen artean elkarrekikoak diren eginbeharrak azkentzea, ezkonti deek elkar sorosteko duten eginbeharra salbu, lehenago adierazi dugun esan guran, KZren 97. artikulua oinarritzat hartuta. Ezkontzaren ondasunei dagokienean, ezkontzaren ondasun eraentza dese giten da, KZren 95. art.aren aginduz. Alabaina, indarrean diraute, nola ezkontza bidezko senidetasunak, hala gurasoek semealabei begira dituzten eginbehar edo betebeharrek, Kode Zibi laren 92.1. art.ak hitzez hitz xedatzen duenez (ikus GARC�A CANTERO eta BONET NAVARRO). B) Ondoreak gainontzekoei begira Goian esan bezala, dibortzio epaiak bi ezkontideei begira ondoreak sor tzen ditu, epai hori irmoa den unetik. Gainontzekoei dagokienean, FAMILI ZUZENBIDEA


ostera, onustearen irizpidea kontutan harturik bereizi behar dira, alde batetik, dibor tzio egoera ezagutzen duten edo ezagutu behar duten gainontzekoak eta, beste aldetik, egoera hori ezagutzen ez dutenak. KZren 89. art.ak onustearen iriz pidea aipatzen du, ez esangura psikologikoan, esangura etikoan baino; esan gura etiko hori integratzen dute KZren 7.1 eta 1258. artikuluek. Hortaz, guri doakigunez, onustea da ezkontza jakin bat dibortzio egoeran dagoela ezagutu edo ez ezagutzeko aukera. Horretarako, kasuankasuan izan behar den arretaz jardun behar da; bestela esanda, gainontzekoa onusteduna da, desenkusatzeko moduko okerrean oinarrituta jarduten duenean. Kasu horren inguruan esan ohi da onustearen mugak ez daudela zehatz finkaturik, zalantzazkoa baita gainontzekoek dibortzio epaia ezagutu behar duten ala ez. Haatik, gainontzekoek jakin behar dute dibortzio prozedurarik edo dibortzioa eskatzeko karirik badagoela (SANCHO REBULLIDA). Bide horretatik, onustearen irizpidea mamitzen da dibortzio epaiaren bidez ukituri ko gainontzekoak arretaz jardutean; hala ere, gure ustetan, irizpide horrek muga zehazgabeak agertzen ditu, eta horrek berarekin dakar epaileak kasuan kasuko inguruabarrak baloratu behar izatea. Hori guztia aintzat hartuta, esan dezakegu dibortzio epaiak eragina duela gainontzekoei begira, epai hori Erre gistro Zibilean inskribatzen den unetik. 9. xed. gehi.ren arabera, epaileak bere arioz banantze, deuseztasun eta dibortzio epaiak jakinarazi behar dizkio auzi larien ezkontza eta semealaben jaiotza agertarazten duen Erregistro Zibilari; xedapen horren bidetik, banantze, deuseztasun edo dibortzio epaiak zein de mandak jabetza eta merkataritzako erregistroetan idaztohar edo inskriba dai tezke, alderdiak hala eskatuta. Hor esandakoaren ildotik, arazoak sor daitezke, dibortzio epaiaren bidez ukituriko gainontzekoak jarduketa batzuk burutzen dituenean, epai hori ins kribatu baino lehen; izan ere, jarduketa horiek onustekoak ala gaitzustekoak diren zehazteko, arazoak azal daitezke. Bukatzeko, dibortzio epaiari buruzko inskripzioa ez da eratzailea; aitzitik,


epai hori onustedun gainontzekoen aurka jartzeko baldintza baino ez da inskripzioa (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). BIBLIOGRAFIA ABARCA, P., «Divorcio y cambio normativo en la jurisprudencia española», ADC, uztaila–iraila, 1981, 733. or. eta ondorengoak; ABELLA SANTAMA RÍA, J., Ley del divorcio, Madril, 1980; ALBÁCAR LÓPEZ, J. L., «Doctrina de las Audiencias Territoriales en aplicación de la Ley de 7 de julio de 1981 en materia de separación y Divorcio», La Ley, 1983–4, 1099. or.; «Informe sociológico sobre la aplicación de la ley de divorcio», La Ley, 1983–4, 1214. or. eta ondorengoak; ALBALADEJO GARCÍA, M., Curso de Derecho Civil, IV, Derecho de Familia, Bartzelona, 1989; ALONSO PÉREZ, M., «Comenta rio al artículo 85» in Matrimonio y Divorcio. Comentarios al nuevo título IV del Libro Primero del Código civil, J. L. Lacruzek koordinatuak, Madril, 1982, 549. or. eta ondorengoak; «Comentario al artículo 88», in Matrimonio y Divorcio, J. L. Lacruzek koordinatuak, aip., 572. or. eta ondorengoak; «Separación consensual, acuerdo para divorciarse y convenio regulador en el Derecho matrimonial español», La Ley, 1983–4, 1158. or; ÁLVAREZ SA CRISTÁN, I., «La prueba del cese efectivo de la convivencia conyugal en el divorcio», La Ley, 1987–2, 1143. or. eta ondorengoak; ARZA ARTEAGA, A., Remedios jurídicos a los matrimonios rotos (nulidad, separación, divorcio), Deustua, 1982; BELENCHÓN, E., La prueba pericial en los procesos de nulidad del matrimonio, Iruñea, 1982; BONET CORREA, J., «Divorcio y cambio normativo en la jurisprudencia española», ADC, 1981, 747. or. eta ondorengoak; Código Civil con concordancias, Jurisprudencia y Doctrina, I, Madril, 1984; BONET NAVARRO, A., «Comentario al art. 89», in Matri monio y Divorcio, J. L. LACRUZek koordinatua, 579.etik 605.era arteko orr.; CABALLERO GEA, La Ley de divorcio de 1981, Iruñea, 1982; CALVENTE PÉREZ, J., «Del proceso civil matrimonial», PJ, 1982; CASTÁN TOBEÑAS, J., Derecho Civil español, común y foral, V. liburukia, I. bolumena, 11. argita raldia, G. GARCÍA CENTEROk eta J. Mª CASTÁN VÁZQUEZek berrikusia, Madril, 1987; ENTRENA KLETT, Matrimonio, separación y divorcio, Iru ñea, 1982; ESPÍN CÁNOVAS, D., «La separación y el divorcio en la Ley de 7 de julio de 1981», in Las Reformas del Código civil por leyes de 13 de mayo y 7 de julio de 1981, Madril, 1983, 91. or. eta ondorengoak; Incidencia de la Constitución en el Derecho de Familia, Salamanca, 1979; Manual de Derecho Civil Español, IV, 6. argitaraldia, Madril, 1981; FOSAR BENLLOCH, E., Estudios de Derecho de Familia, bi liburuki, Bartzelona, 1982; GARCÍA FAMILI ZUZENBIDEA


CANTERO, G., Comentarios al C.C. y a las Compilaciones Forales, M. AL BALADEJOren zuzendaritzapean, 2. argitaraldia, Madril, 1982, 292. or. eta ondorengoak; «La non nata cláusula de dureza en el divorcio español», ADC, urriaabendua, 1983, 1343. or. eta ondorengoak; «Sobre la posible inconstitu cionalidad de la Ley del divorcio», in Homenaje al Prof. Beltrán de Heredia, Salamanca, 1984, 203. or. eta ondorengoak; GARCÍA GIL F. J., La separa ción y el divorcio en la Jurisprudencia, Zaragoza, 1989; GARCÍA VARELA, «La disolución del matrimonio», in La Ley de Divorcio. Experiencias para su aplicación, GARCÍA VARELA eta beste autore batzuk, Madril, 1982, 57. or. eta ondorengoak; HERNANDO COLLAZOS, I., Causas de divorcio. Derecho español y francés comparado, Bilbo, 1989; LETE DEL RÍO, J. M., «Comen tario al artículo 87» in Matrimonio y divorcio. Comentarios al nuevo Título del Código Civil, J. L. LACRUZek koordinatuak, Madril, 1982, 568. or. eta ondorengoak; LEZCANO, R., El divorcio en la II República, Madril, 1979; LÓPEZ ALARCÓN, M., «El acuerdo de los cónyuges en la separación y en el divorcio, (II)», La Ley, 1981–4, 851. or.; «La separación personal de los cón yuges como presupuesto del divorcio», La Ley, 1981–4, 1034. or. eta ondo rengoak; «La separación judicial por cese de la convivencia y su conexión con el divorcio», La Ley, 1982–1, 772. or. eta ondorengoak; «La separación judi cial por culpa y su conexión con el divorcio», La Ley, 1982–1, 805. or. eta ondorengoak; «Nulidad, separación y divorcio por causa de perturbación psí quica, alcoholismo y toxicomanía», La Ley, 1982–1, 867. or. eta ondoren goak; El nuevo sistema matrimonial español, Madril, 1983; LÓPEZ BARJA DE QUIROGA, J., Regulación procesal de la Ley del divorcio, Bartzelona, 1983; LÓPEZ Y LÓPEZ, A. M., «La crisis matrimonial: Separación y Di vorcio», in Jornadas Hispalenses sobre la Reforma del Derecho de Familia, Sevilla, 1982; LORCA NAVARRETE, A. M. eta DENTICI VELASCO, N. M., El divorcio, causas y procedimiento, Donostia, 1981; LUNA SERRANO, F., «Matrimonio y divorcio», ondoko lan kolektiboan: El nuevo régimen de familia, I. liburukia, 1.a, Madril, 1982; MASCARELL NAVARRO M.ª J., Nu lidad, separación, divorcio, Madril, 1985; MONTÉS PENADÉS, V. L., «De la disolución del matrimonio, comentario a los artículos 85 a 89 del Códi go civil», in Comentarios a las Reformas del Derecho de Familia, I, Madril, 1984, 489–535; MUÑOZ SABATÉ, L., El proceso matrimonial, Bartzelo na, 1981; NAVARRO BELMONTE, A., «La condena por atentado como cau sa de divorcio (Comentario al art. 86.5 del C.civil)», RDP, 1987, 419. or eta ondorengoak; «La resolución judicial firme en procesos de separación como causa de divorcio. Comentario al art. 86.3 a) segundo inciso del Código Ci vil», La Ley, 1987–2, 473. or. eta ondorengoak; «Consideraciones genera les sobre las causas de divorcio en el Derecho español. Especial referencia


al sistema divorcista en que se encuentra el conjunto de las mismas», AC, 1987–1, 673. or. eta ondorengoak, eta 737. or. eta ondorengoak; ONECHA SANTAMARÍA, C., «El valor de la culpabilidad en el divorcio», Boletín de Información del Ministerio de Justicia, 1276. zk., 1982ko maiatzaren 12; PA RA MARTÍN, A., Divorcio, separación y nulidad, Bartzelona, 1983; PEÑA BERNALDO DE QUIRÓS, M., Derecho de Familia, Madril, 1989; PÉREZ GORDO, Los juicios matrimoniales. Nulidad, separación y divorcio, Bartze lona, 1982; PIÑAR DÍAZ, M., «El cese efectivo de la convivencia conyugal como causa de separación y divorcio: su conceptuación en el Código Civil», La Ley, 1985–3, 1072. or. eta ondorengoak; PONS GONZÁLEZ, Separación, divorcio y nulidad matrimonial. Régimen jurídico, M. A. DEL ARCO TO RRESen laguntzarekin, Granada, 1985; PUIG SALELLA, J. M.ª, «Incidencia del divorcio en la Reforma de 1984 de la Compilación», RJC, 1. zk., 1986, 7. or. eta ondorengoak; REINA, V., Culpabilidad conyugal y separación, divor cio o nulidad, Bartzelona, 1984; SANCHO REBULLIDA, F. de A., in LA CRUZ BERDEJO, J. L., Elementos de Derecho civil, IV, Derecho de Familia (F. DE A. SANCHO REBULLIDA, A. LUNA SERRANO eta F. RIVE RO HERNÁNDEZen laguntzarekin), Bartzelona, 1989; SIERRA GIL DE LA CUESTA, I., «Situación de los cónyuges extranjeros ante la legislación espa ñola sobre el divorcio», PJ, 7. zk., 1983ko ekaina, 118. or. eta ondorengoak; SIMÓ SANTONJA, V. L., Divorcio y separación, Madril, 1973; SUÁREZ PERTIERRA, G., «Matrimonio religioso y divorcio en el Derecho español» in RDP (1981eko azaroa), 987. or.; TRINIDAD GARCÍA, M. L., «Función del orden público en el reconocimiento y ejecución de sentencias extranjeras de divorcio», RDP, 1984ko urria, 905. or. eta ondorengoak; VALLADARES, E., «Nulidad, separación, Divorcio», in Comentarios a la Ley de Reforma del ma trimonio, Madril, 1982; VALLS GOMBAU, J. F., «Los procesos de nulidad, separación y divorcio», in RDProc, I, 4, 1981, 717. or.; VÁZQUEZ IRU ZUBIETA, C., Régimen jurídico de la celebración y disolución del matri monio, ley 30/1981 de 7 de julio, Madril, 1981; VEGA SALA, F., Síntesis práctica sobre la regulación del divorcio en España, Bartzelona, 1981; «El nuevo derecho del matrimonio», in El nuevo derecho de familia español (ES PÍN eta beste batzuk), Madril, 1982; La regulación del divorcio en Espa ña, Bartzelona, 1982; YSÁS SOLANES, M.ª, El divorcio y el Derecho familiar catalán, después de la reforma de la Compilación L. 13/1984 y D.L. 1/84, Bartzelona, 1986; ZANÓN MASDEU, El divorcio en España, Ley de 7–7–1981, Bartzelona, 1981.

FAMILI ZUZENBIDEA



Bederatzigarren gaia DEUSEZTASUNAK, BANANTZEAK ETA DIBORTZIOAK SORTZEN DITUZTEN ONDORE BERBERAK

Laburpena: §23. Deuseztasun, banantze eta dibortzioaren ondore berberak arau tzen dituen eraentza.— 78. Oharbide orokorrak.— 79. Autonomia pri batuaren printzipioa, deuseztasunak, banantzeak eta dibortzioak sortzen dituzten ondoreei begira.— §24. Behinbehineko neurriak, deusezta sun, banantze eta dibortzio demandaren zioz.— 80. Oharbide oroko rrak.— 81. Ex lege ondoreak.— 82. Hitzarmen eta judizio bidezko neurriak: A) Semealabei begira; B) Famili etxebizitza eta ostila menduari begira; C) Ezkontza zamei aurre egitean izan beharreko par taidetza; D) Ondasun erkideak; E) Ezkontza zamei bereziki lotutako ondasunak.— 83. Deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda jarri baino lehenagoko ondoreak: aurretiazko neurriak edo guztiz behinbe hinekoak direnak.— 84. Aurretiazko eta behinbehineko neurriak azkentzea.— §25. Deuseztasun, banantze edo dibortzio epaiaren on doreak.— 85. Hitzarmen arauemailea: A) Aurretiazko oharbideak; B) Motak; C) Edukia; D) Epailearen onespena; E) Bermeak.— 86. Epaileak sorospidez hartutako neurriak: A) Semealabei begira: a) Semealaben zaintza eratxikitzea; b) Guraso ahalgoaren titulartasuna eta egikaritza; c) Mantenua; d) Semealabak bisitatu, horiekin harremanak izan eta eu rekin egoteko eskubidea; B) Famili etxebizitza eta ostilamendua: a) Era txikipenhartzailea zehaztea; b) Famili etxebizitza eta ostilamendua eratxikitzeari buruzko eraentza; c) Famili etxebizitza eta ostilamen dua xedatzeari buruzko eraentza; C) Ezkontzaren zamak; D) Ezkontza ren ondasun eraentza desegitea: a) Desegitea, ezkontzaren deuseztasun kasuetan; b) Desegitea, judizio bidezko banantze kasuetan; E) Ezkonti deen arteko desoreka ekonomikoaren ziozko pentsioa: a) Izaera eta ezaugarriak; b) Pentsioaren zenbatekoa finkatzeko inguruabarrak; c) Eguneratzea eta bermeak; d) Aldarazpena; e) Ordezpena; f) Azkentzea; g) Pentsio eskubidearen mortis causa eskualdaketa pasiboa; F) Kalteor daina, deuseztasun kasuetan.— 87. Ezkontideek hitzarmen bidez eta epaileak hartutako neurriak aldaraztea.

FAMILI ZUZENBIDEA


§23. DEUSEZTASUN, BANANTZE ETA DIBORTZIOAREN ONDORE BERBERAK ARAUTZEN DITUEN ERAENTZA 78. Oharbide orokorrak Atal desberdinetan gauza bera ez errepikatzearren, 1981eko uztailaren 7ko eraldaketak KZren I. liburuko IV. tituluaren IX eta X. kapituluetara bildu zituen deuseztasun, banantze eta dibortzio demandek eta horiei oniritzia ema ten dien epaiek sortzen dituzten ondore berberei buruzko arauak. Arean bere, sistematika hori erabili zen, ezkontzaren krisi egoerek sortzen dituzten biga rren mailako ondoreak modu baterakoi batean arautzeko asmoz; ondore nagu siak, aldiz, kasuan kasuko eraentzak arautzen ditu. Nolanahi ere, sistematika horren antolaketa eztabaidagarria da —demandaren ondoreak eta demanda jarri aurretik sortzen diren ondoreak arautu baino lehen, epaiaren ondoreak arautzen dira— eta antolaketa hori ez zaio beti ondo uztartzen aurrerago azaldutako asmoari. Ildo horretatik, KZren 95.2 eta 98. art.ak ezkontzaren deuseztasunari bakarrik aplikatzen zaizkio, eta KZren 97. art. eta 99.etik 101.era artekoak, berriz, dibortzio eta banantzeari. Hori ikusita, esan daiteke ez direla «berberak» deuseztasunak, banantzeak eta dibortzioak sortzen dituz ten ondoreak. Horrez gain, kontutan izan behar da maiatzaren 13ko 11/1981 Legeak eraldatu egin zituela Kode Zibilaren artikulu batzuk, hain zuzen ere, guraso ahalgo eta ezkontzaren ondasun eraentzari buruzkoak. Bada, deusezta sun, banantze eta dibortzioak sortutako ondore berberak ez zaizkie behar bezala egokitzen 11/1981 Legeak eraldaturiko manu horiei. 79. Autonomia pribatuaren printzipioa, deuseztasunak, banantzeak eta dibortzioak sortzen dituzten ondoreei begira Deuseztasun, banantze eta dibortzio demandek eta epaiek sortzen dituzten ondoreak zehazteko, uztailaren 7ko 30/1981 Legeak berrikuntza garrantzitsu bat ekarri zuen, autonomia


pribatuari lehentasuna eman baitzion. Hori dela eta, ezkontzaren «pribatizazio»az hitz egin ohi da. Horren harira, Kode Zibilaren 90 eta 103. art.en arabera, ezkontideek ondore horiek hitzar di tzakete eta, sorospidez bakarrik, epaileak erabakiko ditu haiek. Dena den, aintzakotzat hartu behar da autonomia pribatuari buruzko printzipioak muga garrantzitsuak dituela egun indarrean dagoen arauketan; muga horien itur buru dira, batik bat, berdintasun printzipioa (EKren 14 eta 32. art.ak) eta semealaben babesari buruzko printzipioa (EKren 39. art.). Mugok direla medio, honakoak gertatzen dira: 1. Epaileak derrigor onetsi behar ditu ez kontideek euren artean egin dituzten hitzarmenak, hitzarmen horien bidez semealabei kalteak edo ezkontide bati galera larriak ez eragitea kontrolatuz (KZren 90.2, 91 eta 103.1. art.ak); 2. Ezkontideek ezin dute inondik inora bazter utzi legeak ezarritako ondoreetarik bat ere ez —KZren 97. art.ak eta 99.etik 101.era arteko art.ek aipatzen duten konpentsazio pentsioa salbu—. Hortaz, legez ezarritako ondoreak sortzeko baldintza guztiak izan arren, ez kontideek ez badituzte ondore horiek hitzartzen, epaileak berak erabaki behar ditu ondoreok (KZren 91. art.). Are gehiago, adostasunezko banantze eta dibortzio demanden tramitazioa onartzeko, demanda horiekin batera (eta kasu batzuetan deuseztasun demandarekin ere) aurkeztu behar da banantze edo dibortzioaren ondoreei buruzko hitzarmen arauemailearen proposamena (KZren 81.1. art., 86. art. in fine, 90.1. art., eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarria). Hori ere autonomia pribatuari ezarritako muga da, ezkontideak ados etor baitaitezke banantze, dibortzio zein deu seztasunean eta ez, ostera, horiek sortzen dituzten ondoreetan. §24. BEHINBEHINEKO NEURRIAK, DEUSEZTASUN, BANANTZE ETA DIBORTZIO DEMANDAREN ZIOZ 80. Oharbide orokorrak Deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda aurkezten den unetik, bai eta lehenagotik ere (KZren 104. art.), ezkontza harremanak ez dira egoera arruntean garatzen eta, horren FAMILI ZUZENBIDEA


ondorioz, ezin dituzte harreman horiek eraen du ordura arte euroi aplikatu izan zaizkien erregelek. Hori dela eta, demandak berak edo ezkontideek demanda aurkezteko agertu duten asmoak aldarazi egi ten ditu, ministerio legis, ezkontideen artean indarrean zeuden eraentza pertsonala eta ondare eraentza (KZren 102. artikulua). Arean bere, ezkontide ek neurri batzuk eska ditzakete, semealabei, famili etxebizitza eta ostilamen duari eta ezkontzaren ondasun eraentzari buruz (KZren 103 eta 104. art.ak). Ondore eta neurri horiek ezkontzaren estatutu juridikoa eratuko dute auziak dirauen artean, auzi horren emaitza zein den kontutan izan gabe. 81. Ex lege ondoreak KZren 102. art.ari helduz, deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda ren tramitazioa onartuz gero, ondore batzuk sortzen dira legearen aginduz; bestela esanda, arauak zehazturiko esparruaren barruan eta norainokoarekin, ondore horiek ez ditu epaileak erabakitzen eta ezkontideek ezin dituzte hala koak xedatu (RIVERO). Hizpide ditugun ondoreak honakoak dira: 1. Ezkontideak banandurik bizi daitezke. Zinez, KZren 68. art.ak elka rrekin bizitzeko eginbeharra ezartzen die ezkontideei; baina, kasu horietan, eginbehar horrek indarra galtzen du. Nolanahi den ere, ezkontideek euren borondatez erabaki dezakete biak egoitza berean bizitzea (ÂŤdaitezkeÂť), hori komenigarria izan daitekeelako ezkontideentzat (zailtasun ekonomikoak di tuztenean edo berradiskidetzeko ahalegina egiten dutenean) eta semealaben tzat ere. Dena den, bi ezkontideak egoitza berean bizitzeak ez du esan nahi ezkontideak berradiskidetu direnik, ezta ezkontzako elkarbizitza berriro hasi denik ere (KZren 87. art.), kontrakorik frogatzen ez bada. 2. KZren 69. art.ak ezkontzako elkarbizitzari buruz


ezartzen duen pre suntzioa bertan behera geratzen da. Bi ezkontideek ez dute egoitza bera izan behar; horren ondorioz, demandatzaileak bere egoitza eta demandatuarena zehaztu behar ditu, auzibidean egingo diren jakinarazpenak, epatzeak eta gai nerako berriemateak egoitza egokian egin daitezen. Edonola ere, demandatua ezkontegoitzatik irten bada eta demandatzaileak ez badaki zein den horren egoitza berria, demandatuak bere egoitza zehaztu behar du, berak auzibidean aurkezten duen lehenengo idazkian. Bestalde, deuseztasun, banantze edo di bortzio demanda aurkezten denetik, ezerezean geratzen da senarra aita delako presuntzioa (KZren 116. art.) —ezkontideak elkarrekin bizi direlako presun tzioa ere ezereztu egiten baita—; KZren 116. art.ak ezarritako presuntzioaren baldintza da, izan ere, ezkontzako elkarbizitza, eta uler daiteke demanda jarri denetik ezkontideak egitatez banandurik daudela, kontrakorik frogatu ezean. 3. Ezkontide batek besteari emandako adostasunak eta ahalordeak ezez tatzen dira. KZren 71. artikuluaren harira, ezkontide batek ezin du bestearen ordezkaritza bereganatu, ez bazaio berariaz eman horretarako ahalorderik. Il do horretatik, ezkontide baten jarduketak beste ezkontidearen esparru juri dikoan eragina izan dezan, aurrenekoak horretarako ahalorde egokia edota «adostasun» zehatza izan behar du (KZren 1320 eta 1367. art.ak, eta MKren 7.etik 9.era artekoak). Ezkontzaren krisi egoerek desagertarazi egiten dute ahalorde eta adostasun horien euskarri den konfiantza; horregatik, ahalorde eta adostasun horiek zuzenean «ezeztatzen» dira, deuseztasun, banantze edo dibortzio demandaren tramitazioa onartzen denean. Edonondik begira dakiola ere, hor aipatutakoa ez da ezeztapena esangura hertsian, ezkontide demandatzaileak nahiz demandatuak emandako ahalorde eta adostasunak ukitzen dituelako, euren borondatea zein den kontutan izan gabe. Ahalorde eta adostasunok legez azkentzen dira eta horrek zalantza hau dakar: ezeztapenak gainontzeko interesatuen gain ondoreak sor ditzan, horiei ezeztapena jakinarazi behar zaien ala ez erabakitzea. Pertsona jakin batekin kontratatzeko mandatua FAMILI ZUZENBIDEA


ezeztatzen den kasuetan, KZren 1734. artikuluak dio ezeztapena mandatarioari jakinarazi behar zaiola, ezeztapenak horrengan era gina izan dezan. Gure ustez, manu hori aplika dakioke deuseztasun, banantze edo dibortzio demandaren tramitazioa onartzean gertatzen den «ezeztapen» deiturikoari. Haatik, KZren 1738. art.arekin bat eginez, gainontzekoa ez bada ahalordearen destinatarioa, mandatuak ondoreak sortzen ditu, nahiz eta az kenduta egon, gainontzekoa onustekoa denean eta, aldi berean, ahaldunak edo mandatarioak ez dakienean mandatua azkendu dela. Dena den, badirudi gai nontzeko onusteduna babesik gabe geratzen dela KZren 102.2. art.ko ezez tapena gertatzen denean, kasu horretan ahaldunak badakielako mandatua azkendu dela. Horren aurka esan ohi da ahalordeemailearen arreta baloratu behar dela; izan ere, Kode Zibilaren 102. artikuluak in fine adierazten duen moduan, ahalordeemaileak Erregistroko publizitatea erabil dezake ezeztape naren berri emateko (DE LOS MOZOS eta HERRERO GARCÍA; RIVERO). «Ezeztapen» horrek ez ditu ukitzen ezkontzako itunen bidez emandako ahalorde eta adostasunak. Arean bere, horien aldarazpena ez da ope legis ger tatzen; aitzitik, aldarazpen hori KZren 103. art.aren bidetik eskatu behar da (SANCHO REBULLIDA). KZren 106.2. artikuluaren arabera, adostasun eta ahalordeen ezeztapena behin betikoa dela ulertu behar da; alabaina, ez dago ezelako oztoporik, ez kontideek beste ahalorde zein adostasun batzuk egilets ditzaten. 4. Etxeko ahalgoa egikaritzean, ezkontide batek ezin ditu beste ezkon tidearen bakarreko ondasunak lotu, kontrako itunik izan ezean. Gauzak ho rrela, demandaren tramitazioa onartu den datatik, kontraturik egin ez duen ezkontidearen bakarreko ondasunek ez dute sorospidezko erantzukizunik gai nontzekoei begira, nahiz eta kontratu horiek familiaren ohiko beharrizanak asetzeko egin (KZren 1319.2. art.). Esanak esan, ezkontideek ezkontzaren za mei aurre egin behar diete eta euren ondasunak zama horiei


loturik daude (KZren 1318.1. art.); horrela, ezkontide baten ondasunekin familiaren ohiko beharrizanak asetu badira, ezkontide horrek berak ordaindutakoa berreskura tzeko eskubidea du, ezkontzaren ondasun eraentzaren arabera (KZren 1319.3, 1362.1, 1413 eta 1438. artikuluak). Gisa berean, zor horiek ondasun erkidee kin ordain daitezke (KZren 1362.1. art.), eta hartzekodunek ondasun horiei kolpe egin diezaiekete (KZren 1365.1. art.). KZren 102 art.ak in fine dioenez, ondore horietarako, alderdi batek zein besteak eska dezake idaztohar egokia egitea Erregistro Zibilean eta, hala denean, Jabetza eta Merkataritzako erregistroetan. Manu horrekin baterako rrak dira KZren 1333 eta EZLren 77. art.ak, bai eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 9.2. xedapen iragankorra. Horiek guztiak kontutan hartuta, onuste dun gainontzekoen aurka ezin dira jarri Erregistro Zibilean, Jabetza Erre gistroan zein Merkataritzako Erregistroan idaztohartu ez diren deuseztasun, banantze zein dibortzio demanden ondoreak. Horixe bide da KZren 102. ar tikuluko azken tartekaduraren hasieran egiten den aipamenaren esangura (ÂŤondore horietarakoÂť). Ildo horretatik, arau horren ondorioz, etxeko ahalgoa egikaritzean, ezkontide batek ezin ditu ukitu beste ezkontidearen bakarre ko ondasunak; halaber, manu hori aplikatzen zaio, batik bat, adostasun eta ahalordeen ezeztapenari ere, supra azaldu dugun moduan. 82. Hitzarmen eta judizio bidezko neurriak Bi ezkontideek edo euretako batek bestearen adostasunarekin banantzea edo dibortzioa eskatuz gero, hitzarmen arauemailearen proposamena aurkez tu behar da demandarekin batera. Proposamen horretara biltzen dira ezkon tzaren estatutu juridikoa (KZren 81.1. art. eta 86. in fine) behinbehinean (hau da, ezkontzaren inguruko auzi bitartean; KZren 106.1. art.) eratuko du ten neurriak. Gainerako kasuetan ere, ezkontideek behinbehineko FAMILI ZUZENBIDEA


neurrien proposamena aurkez dezakete demandarekin batera (KZren 103.1. art.). Ba nantze edo dibortzio demandaren tramitazioa onartu eta gero, epaileak neurri horiek onets ditzake, erabat ala zati batez; horretarako, epaileak kontutan izango du neurri horien bidez semealabei kalteak edo ezkontide bati galera larriak eragiten zaizkien ala ez (KZren 90.2. art.). Ezkontideek ez badute erabakirik hartzen neurrien inguruan, edota epai leak ez baditu erabat zein zati batez onesten demandarekin batera aurkez tutako neurriak, epaile horrek, ezkontideek esandakoa entzun eta gero (KZren 103.1 eta JZLren 1889. art.ak), neurri batzuk har ditzake sorospidez, ezkon tide batek eta Fiskaltzak hala eskatuta (JZLren 1895. art.). Ondokoak dira epaileak har ditzakeen neurriak: A) Semealabei begira ÂŤEpaileak erabakiko du, semealaben intereserako, zein ezkontiderekin geratu behar diren bi gurasoen ahalgopeko semealabak. Edu berean, eta Ko de Zibilak ezarritakoaren arabera, epaileak neurri egokiak hartuko ditu, batik bat, semealabengandik urrundua izan den ezkontideak nola bete behar duen horiek jagoteko eginbeharra, eta ezkontide horrek zein baldintza bete behar duen, denbora, modu eta lekuaren aldetik, semealaba horiekin harremanak izan eta eurokin egoteko. Salbuespenez, semealabak jar daitezke euren gurasoez besteko pertsona baten ardurapean eta, horrelakorik ez badago, erakunde egokiaren ardurape an; pertsona eta erakunde horiei zaintza eginkizunak ematen zaizkie, epai learen agintepean eginkizun horiek egikari ditzatenÂť (KZren 103.1. art.). Neurri horiek hartzen dira, bi ezkontideen adingabeko semealaba eman tzipatugabeei begira (KZren 154.1. art.) edota guraso ahalgo luzatu edo bir


doitupean dauden adin nagusiko ezgaituei begira (KZren 171. art.). Kontrara, neurriok ez dira hartzen ezkontide baten guraso ahalgopeko semealabei be gira, semealaba horiek bi ezkontideenak ez direlako edo beste ezkontideari guraso ahalgoa kendu zaiolako (KZren 170. art.). Semealaben interesa da, izan ere, halako neurriak hartzeko irizpide oina rrizkoa eta erabakigarria. Hori berori dio KZren 103.1. art.ak beren beregi (era berean, KZren 90.2 eta 92.2. art.ak). Berebat, semealabaren iritzia ain tzat hartu behar da, horrek behar besteko adimena duenean (KZren 154.3 art.; halaber, ikus, uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.6. xedapen gehigarria eta JZLren 1827. art.) eta, beti ere, hamabi urtekoa baino nagusiagoa denean (KZren 92.2, 156.2, 159, 173.2, eta JZLren 2012.1. art.ak, EKren 14. art.ari lotuta eta 1987ko maiatzaren 14ko epaia; alabaina, ikus KZren 177.3.3. art.). Behinbehineko neurriak hartzean, epaileak ezin die guraso bati edo biei euren semealaben gaineko ahalgoa kendu, hori epai bidez bakarrik ken bai taiteke (KZren 92.3 eta 170. art.ak). Hala eta guztiz ere, bi ezkontideen gura so ahalgopeko semealabak zein ezkontiderekin geratuko diren, hots, norekin biziko diren erabakitzean, epailearen erabakiak guraso ahalgoaren egikaritza ukitzen du. Gogoan izan behar da, KZren 103.1. art.ak hauxe dioela: Kode Zibilak ezarritakoaren arabera, epaileak neurri egokiak‌. Neurri horien artean, KZren 156.5. artikulua nabarmentzen da, ondokoa xedatzen duenean: gurasoak banandurik bizi badira, guraso ahalgoa egikaritzen du semeala bekin batera bizi denak. Edozelan ere, epaileak, semealaben intereserako, se mealabekin bizi ez den gurasoari eratxiki diezaioke guraso ahalgoa, guraso horrek hala eskatzen badu; horrelakoetan, guraso horrek bestearekin batera egikaritzen du guraso ahalgoa edo, bestela, aitaren eta amaren artean bana tzen dira ahalgo horren egikaritzari datxezkion eginkizunak. Labur esan da, semealabarekin batera bizi den gurasoak bakarrik egikaritzen du guraso ahalgoa, epaileak ez badu besterik erabakitzen (hau da, FAMILI ZUZENBIDEA


ahalgoa bi gurasoek batera egikaritzea edo egikaritza horri dagozkion eginkizunak gurasoen ar tean banatzea). Neurri horien bitartez ezkontide bati semealaben zaintza kentzen bazaio ere, ezkontide horrek semealabak jagoteko eginbeharra du; halaber, seme alabekin harremanak izan eta eurekin egoteko eskubidea ere badu. Alde ba tetik, gurasoak semealabak jagoteko eginbeharra du, nahiz eta berak ez izan guraso ahalgoaren egikaritzarik edo horren gaineko titulartasunik (KZren 110 eta 111. art.ak); hori dela bide, guraso horrek kontrolatu behar ditu beste gu rasoak edo gainerako senideek zein hurbilekoek beraren semealabei begira egiten dituzten jarduketak (KZren 160.2. art.); are gehiago, epaileari neurri egokiak har ditzan eskatu behar dio, horri nahitaezko baderitzo (KZren 156.5, 158, 160.3, 163.3 eta 167. art.ak). Bestetik, gurasoak semealabekin harrema nak izateko eskubidea du, baina eskubide horrek ez du zerikusirik guraso ahalgoaren egikaritzarekin; jakina denez, kari zuzenik ez badago, ezin zaie gurasoei eragotzi euren semealabekin harremanak izatea, ezta horien senide zein hurbilekoei ere (KZren 160. art.ko 1 eta 2. idazatiak). Bestalde, epaileak ezarritako bisita eraentza kasu hauetan aldaraz daiteke: eraentza hori ezartze ko inguruabarrak aldatzen direnean; aldarazpen horren beharra dakarten in guruabar larriak gertatzean; eta, azkenekoz, epailearen ebazpenak ezarritako eginbeharrak modu larrian eta jarraikakoan betetzen ez direnean (KZren 90.3 eta 94. art.ak, analogiaz). Azken buruan, eta ÂŤsalbuespenezÂť, epaileak gurasoez besteko pertsona baten (berbarako, aitonaamonaren) ardurapean jar dezake semealaben zain tza; salbuespeneko kasutzat har daitezke, besteak beste, bi ezkontideek babes eginbeharrak urratzea, edota eginbehar horien egikaritza ezinezkoa nahiz de segokia izatea (172.1. art.). Horrelako pertsonarik ez badago, erakunde ego kiaren ardurapean jar dezake epaileak zaintza hori. Pertsona eta erakunde horiei babes eginkizunak ematen zaizkie, epailearen agintepean eginkizun ho riek egikari ditzaten.


B) Famili etxebizitza eta ostilamenduari begira «Familiaren interesetatik babes gehien behar duena kontutan hartuta, epaileak erabakiko du zein ezkontidek eutsiko dion famili etxebizitzaren era bilerari eta, era berean, inbentarioa egin eta gero, ostilamenduaren ondasun eta objektuetatik zeintzuk geratu behar diren famili etxebizitzan eta zeintzuk eramango dituen beste ezkontideak; gisa bertsuan, ezkontide bakoitzaren es kubidea iraunarazteko beharrezkoak diren kautela neurriak hartuko ditu epai leak» (KZren 103.2. art.). Famili etxebizitzari dagokionez, lehenago adierazi izan dugun moduan, ezerezean geratzen da ezkontideak elkarrekin bizi direlako presuntzioa. Nola nahi den ere, ezkontideak etxebizitza berean bizi daitezke (KZren 102.1 eta 87. art.ak, JZLren 1887.1. art.an adierazitakoa gorabehera). Adostasunik izan ezean eta ezkontide batek hala eskatuta, epaileak edozein ezkontideri (deman datzaileari zein demandatuari, onustedun izan nahiz gaitzustedun izan; ez kontza krisiari begira, erruduna izan zein errugabea izan) eratxiki diezaioke famili etxebizitza, «familiaren interesetatik babes gehien behar duena»ren arabera. KZren 103.2. eta 96. artikuluei helduta, badirudi semealaben interesa dela «famili interesetatik babes gehien behar — edo merezi— duena» (JZLren 1887.2. art.aren esanetan, «babesaren beharrizana presazko molde batez due na»); beraz, semealabekin batera bizi den ezkontideari eratxikiko zaio famili etxebizitza. Zernahi gisaz, famili etxebizitza beste ezkontideari eratxiki da kioke, horrekin ez bazaio kalterik egiten semealaben interesari. KZren 103.2. art.ak zehaztu egiten du zein ezkontidek eutsiko dion famili etxebizitzaren erabilerari. Horrek ez du eragozten etxebizitza hori eratxikitzea ezkontzaren deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa eskatzeko famili etxebi zitzatik irten den ezkontideari. Kontrara, ez zaio etxebizitza eratxikiko aurre FAMILI ZUZENBIDEA


tiaz egitatezko banantzea delaeta famili etxebizitza utzi duen ezkontideari, kasu horretan jadanik ez baitago ÂŤfamili etxebizitzaÂťrik. Bestalde ere, famili etxebizitza eratxikitzen bazaio horren gaineko esku bideen titular esklusiboari, eratxikipen horrek ez du ondore juridiko berezirik sortzen, titulartasun horri begira. Besterik gertatzen da, ordea, bi ezkontideak badira etxebizitzaren gaineko eskubideen titularkideak, edota etxebizitza hori eratxikitzen bazaio horren gaineko eskubideen titular ez den ezkontideari. Etxebizitzaren gaineko eskubideek irabazpidezko izaera badute, edo esku bideok irabazpidezko sozietateari eta ezkontideari zein ezkontideei pro in diviso badagozkie eurek egindako ekarpenen arabera (KZren 1354. artikulua), edota bi ezkontideei bakarrik badagozkie pro indiviso, etxebizitzaren erabilera ezkontide bati eratxikitzeak berarekin dakar ezkontide horrek etxebizitzaren gaineko titulartasun osoaren ondoreak izatea, hau da, ezkontide horren esku geratzea titulartasun horrek dakartzan ondore aktiboak (gozatzea) eta pasibo ak (ohiko gastuen zein errentaren ordainketa); horretan ez du zerikusirik ezkontide horrek etxebizitzaren gainean aurretiaz izandako titulartasuna erre ala den (jabetza, gozamena, erabiltzeko eskubidea, biztantzeko eskubidea) ala pertsonala (errentamendua, komodatua, prekarioa) (SANCHO REBULLIDA). Nolanahi ere, eskubide horiek xedatzeko, nahiatezkoa da bi ezkontideen ados tasuna edo, hala denean, epailearen baimena (KZren 1320. art.). Alderantziz, famili etxebizitzaren gaineko eskubideak (errealak zein per tsonalak) etxebizitza horren eratxikipena jaso ez duen ezkontideari badagoz kio modu esklusiboan, beste ezkontideak eskubide sui generis bat du famili etxebizitza erabili eta lupertzeko, KZren 1320. artikulutik atera daitekeenez; eskubide hori sortzen da, etxebizitzaren gaineko eskubideen titularrak etxe bizitza horri destino zehatz bat eman diolako: familiaren ohiko etxebizitza izatea. Etxebizitzaren gaineko titulartasunak errentamendu izaera


duen kasue tan, HEL zaharrak zailtasunak zekartzan. Lege horrekin bat etorriz, errenta tzaileari jakinarazi behar zitzaizkion errentamenduari buruz izan zitezke en titulartasun aldaketak. Horrez gain, kontratu lagapenaren erakundeak ez zion konponbiderik ematen KZren 96. artikuluko arazoari; orobat, lagapenak borondatezko kutsua du eta kutsu hori ez da agertzen banantze, deuseztasun edota dibortzio prozeduran, epaileak etxebizitzaren titular ez den ezkontideari horren erabilera eratxikitzen dionean. HELren 15. artikulu berriak dioenez, banantze, dibortzio eta deuseztasun kasuetan, ÂŤerrentan emandako etxebizitza erabiltzeari euts diezaioke errentari ez den ezkontideakÂť, etxebizitza hori berari eratxiki bazaio kasu horietarako ezarrita dauden prozeduren arabera. HELren 15.2. art.ren harira, hori horrela izan dadin, nahikoa da errentari ez den ezkontideak errentamenduari eusteko borondatea agertaraztea. Horretarako, ezkontide horrek errentatzaileari eman behar dio epaileak emandako ebazpen osoaren berri edo, bestela, ebazpen ho rretatik etxebizitza ukitzen duen zatiaren berri. Berriemate hori bi hilabeteko epean egin behar da; epe horren zenbaketa hasten da, ezkontide horri jaki narazi zaionean banantze, deuseztasun edo dibortzioaren inguruan epaileak emandako ebazpena. Famili ostilamenduaz denaz bezainbatean, etxebizitzaren eratxikipenik jaso ez duen ezkontideak berarekin eraman ditzake, lehenengo lekuan, fami liak egunero erabiltzen ez dituen bakarreko ondasunak (KZren 1320.1. art.); eta, bigarren lekuan, familiak egunero erabiltzen dituen ondasun erkide eta bakarrekoen artetik (hau da, ÂŤostilamenduaÂť osatzen duten ondasunen artetik) epaileak aipaturikoak. Amaitzeko, epaileak kautela neurriak har ditzake, ezkontide bakoitzaren eskubideak iraunarazteko. Errentamenduaren titular ez den ezkontideari etxe bizitza lagatzen bazaio, kautela neurri gisa, lagapena errentatzaileari jaki narazi behar zaio, aurrerago adierazi ditugun arrazoiak direla medio; neurri horrekin saihesten da errentamendua suntsiaraztea, FAMILI ZUZENBIDEA


HELren 15.2. art.aren arabera errentatzaileak onartu ez duen lagapenaren ondorioz. C) Ezkontza zamei aurre egitean izan beharreko partaidetza ÂŤEpaileak finkatuko du ezkontide bakoitzak ezkontza zamei aurre egitean izan behar duen partaidetza, litis expensas barne, hori bidezkoa izanez gero; era berean, epaileak ezarriko ditu zenbatekoak eguneratzeko oinarriak. Eta, kontzeptu horietatik guztietatik ezkontide batek besteari zor dizkion zenba tekoen ordainketa ziurtatzeko, bermeak, gordailuak, atxikipenak edo kaute lazko beste edozein neurri egoki hartuko ditu epaileak. Ezkontide batek lan egiten badu guraso ahalgopean dauden eta bi ezkon tideenak diren semealabak zaintzeko, lan hori ezkontza zametan parte har tzeko bide gisa har daitekeÂť (KZren 103.3. art.). Ezkontza bitartean eta ezkontza sozietatea azkendu edo likidatu baino lehen, indarrean dirau KZren 1318. art.ak orokorrean ezartzen duen eginbe harrak, alegia, ezkontza zamei aurre egiteko eginbeharrak. Ezkontideen arteko adostasunik ez badago, orduan epaileak ezkontzaren krisi egoera mol datu behar du, ezkontza zamei aurre egiteko lege eginbehar horretara. Molda tze lan horretan, epaileak finkatu behar du ezkontide bakoitzak zein neurritan parte hartu behar duen ezkontzako zametan. Horretarako, kontutan hartu behar ditu ezkontza horren ondasun eraentza (KZren 1362.1 eta 1438. art.ak) eta kasuankasuan pilatzen diren inguruabar bereziak (ezkontide bakoi tzak dituen baliabide ekonomikoak, semealabak, azken horiek zein neurritan parte hartzen duten famili zamei aurre egitean, KZren 155.2 eta 165. art.en arabera etab.); era berean, epaileak neurri batzuk hartu behar ditu, seme alaben gain (KZren 103.1 eta 103.3.2. art.ak), ohiko etxebizitzaren gain (KZren 103.2. art.), ondasun erkideen gain (KZren 103.4. art.) eta ezkontza zamen aurre egiteari bereziki lotuta dauden ondasunen gain (KZren 103.5. art.) (DE LOS


MOZOS eta HERRERO; RIVERO). KZren 103.3. art.aren 2. lerroaldeak dioenez, ezkontide batek lan egiten badu guraso ahalgopean dau den eta bi ezkontideenak diren semealabak zaintzeko, lan hori ezkontza za metan parte hartzeko bide gisa hartu behar da. KZren 103.3. art.an litis expensasei buruz egindako aipamenak bat egiten du KZren 1318.3. art.an xedatutakoarekin eta litis expensas horiek ezkon tzaren zama gisa itxuratu izatearekin. Horren helburua da, izatez, ezkontide bat defentsarik gabe gera dadin eragoztea, ezkontide horrek auzitan sartzeko nahikoa ondasunik ez duenean eta, aldi berean, beste ezkontidearen ondare egoera delaeta dohaineko justizia onurarik lortu ezin duenean (JZLren 16. artikulua). Bukatzeko, epaileak ezarriko ditu ezkontideek ordaindu behar dituzten zenbatekoak eguneratzeko oinarriak (horrela ez dago zertan eskatu hartutako neurrien aldarazpena, JZLren 1893. art.ak dioenaren arabera). Kontzeptu ho rietatik ezkontide batek besteari zor dizkion zenbatekoen ordainketa ziurta tzeko, bermeak, gordailuak, atxikipenak edo kautelazko beste edozein neurri egoki har ditzake epaileak. ÂŤBeste edozein neurriÂť horien artean aipa daitez ke, besteak beste, inbentarioa egitea eta erregistro publikoetan idaztoharrak eta inskripzioak egitea (JZLren 1891. artikulua), beste edozein motatako neu rriez gain. D) Ondasun erkideak ÂŤKasuan kasuko inguruabarrak kontutan hartuta eta inbentarioa egin os tean, epaileak erabakiko du irabazpidezko ondasunetatik edo ondasun erki deetatik zeintzuk eman behar zaizkion ezkontide bati eta zeintzuk besteari; era berean, epaileak finkatuko ditu administrazio, xedapen eta derrigor eman beharreko kontuen inguruan ezkontideek bete behar dituzten erregelak, on dasun erkideei buruz edo horietatik eurek jaso duten zatiari buruz, FAMILI ZUZENBIDEA


bai eta gerogarrenean eskuratutako ondasunei buruz ere» (KZren 103.4. art.). Manu horretan esan gabe doa ezkontzaren ondasun eraentzak indarrean dirauela (horregatik aipatzen dira ezkontideek «gerogarrenean eskuratutako» ondasun erkideak). Bestalde, neurri horiek harremanetan jarri behar dira epaileak hartu izan dituen gainerako neurriekin. Beste neurri horiek kontutan hartuta (semealabak ezkontide baten zein bestearen esku uztea, ohiko etxe bizitza eratxikitzea, ezkontza zamei aurre egiteko ezkontide bakoitzak duen partaidetza finkatzea…; azken finean, «kasuan kasuko inguruabarrak kontu tan hartuta»), eta inbentarioa egin eta gero, epaileak erabakiko du irabazpi dezko ondasunetatik edo ondasun erkideetatik zeintzuk eman behar zaizkion ezkontide bati eta zeintzuk besteari. Irabazpidezko ondasunak administratu eta xedatzeko erregelei gagozkio la, zentzuzkoa da administrazio hori ondasunok jaso dituen ezkontidearen esku uztea eta ondasun horiek xedatzeko bi ezkontideen adostasuna behar izatea (KZren 397, 398, 1375, 1377 eta 1378. art.ak; RIVERO) edo, ezkonti deek ez badute adostasunik ematen, epailearen baimena (KZren 1376. art.). Edozein modutan ere, ezkontza krisi egoeran badago, ezkontza horren lege eraentza aldarazten duen neurriren bat har dezake epaileak. Ildo horretatik, epaileak ondoko neurriak har ditzake, besteak beste: ezkontide bati debekatu ahal dio ezkontide horrek irabazpidezko eskudirutik aurrerakinak hartzea, lanbidean aritzeko (KZren 1382. art.); aldizka bi ezkontideei eska diezaieke batak besteari informazioa ematea, bakoitzak egindako jarduketa ekonomi koaren egoerari buruz eta hortik lortutako etekinei buruz (KZren 1383. art.); ezkontide bati debeka diezaioke dirua nahiz baloretituluak administratu eta xedatzeko egintzak burutzea, diru eta baloretitulu horiek irabazpidezkoak izanik, ezkontide horren izenean bakarrik badaude (KZren 1384. art.); eta, azkenik, epaileak derrigorrezkotzat ezar dezake berari baimena eskatzea apar teko gastuak egiteko, gastuok presazkoak izan arren (KZren 1386. art.) etab. (GARCÍA CANTERO).


Edozein kasutan, kontuak ematea nahitaezkoa da. Jakina dugunez, KZren 1383. art.an ezarritako eginbeharra da ezkontideek elkarri aldianaldian in formazioa ematea. Zernahi gisaz, kontu ematea informazio eginbehar hori baino zerbait gehiago da; izan ere, KZren 103.4. art.ak kontu emate eginbe harra ezartzen du, ezkontza zamei aurre egitean ezkontideek izan behar duten partehartzea iraunarazi eta ziurtatzeko (RIVERO). E) Ezkontza zamei bereziki lotutako ondasunak Hala denean, epaileak erabakiko du ezkontzako itun zein eskritura pu bliko bidez ezkontza zamei bereziki lotuta geratu diren bakarreko ondasunak administratu eta xedatzeko eraentza (KZren 103.5. art.). Lehenik eta behin, manu hori ezkonsaria osatzen duten ondasunez ari da; horrelako ondasunak izan daitezke, batetik, 1981eko eraldaketa aurretik era turiko ezkonsariak direla medio (hori ez baita eragozten, ezkontideen arteko berdintasun printzipioa urratzen ez badu) eta, bestetik, foru zuzenbide zibilen edo zuzenbide zibil berezien arabera eratutako ezkonsariak direla medio. Bi garrenik, manu horrek bere baitan hartzen ditu ezkontideak edo gainon tzekoek ezkontza zamei aurre egitera beren beregi destinatu izan dituzten ondasunak (KZren 1343 eta 1438. art.ak). Destino hori izateagatik, ondasun horiek —bakarrekoak izan arren— administratu eta xedatzeko eraentzak be rebiziko garrantzia du, eta epaileak erabaki dezake eraentza hori. Bestalde, ezkontza zamei aurre egitera beren beregi destinatu izan ez diren bakarreko ondasunak xedatu eta administratzeko, eraentza orokorra aplikatu behar da (KZren 1413 eta 1437. art.ak); hala ere, zama horiei aurre egitean ezkonti deek duten partaidetza ziurtatzeko, epaileak neurriak har ditzake (KZren 103.3 eta 1318.2. art.ak) eta neurriok bakarreko ondasunak uki ditzakete.

FAMILI ZUZENBIDEA


83. Deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda jarri baino lehenagoko ondoreak: aurretiazko neurriak edo guztiz behinbehinekoak direnak Banantze edo dibortzio demandek, bai eta deuseztasun demandek ere, agerian jartzen dute ezkontza krisian dagoela; baina, begibistakoa denez, de manda horiek jarri aurretik sortu izan da ezkontzaren krisi hori. Bada, presa edo beharrizan arrazoiak daudelako, edota krisi horretan ezkontideen artean izan daitezkeen egonezinak saihestu edo horiei amaiera emateko, ezkontide batek eska diezaioke epaileari neurri zehatz batzuk hartzea, banantze, di bortzio zein deuseztasun demanda jarri aurretik. Horrela, KZren 104.1. art.ak dioenez, «ezkontide batek ezkontzaren deuseztasun, banantze edo dibortzio demanda jartzeko asmorik badu, aurreko bi artikuluek aipatzen dituzten on doreak eta neurriak eska ditzake». Bestela esanda, ezkontideak eska ditzake banantze edo dibortzio demanda jarri ostean eta ezkontideek hala eskatzen dutenean epaileak har ditzakeen neurri berberak —guztiak ala batzuk— (KZren 103. art.) eta demandak berak ministerio legis erakartzen dituen ondoreak —guztiak ala batzuk— (KZren 102. art.). Dena den, aztergai dugun kasuan, azken horiek epaileak berak ezartzen ditu; beraz, neurriak dira eta ez ondoreak (zernahi gisaz, RIVEROk dioenez, epaileari horiek eskatzen bazaiz kio, epaileak ezin die euroi ezezkorik eman). Neurri horiek aurretiazkoak eta guztiz behinbehinekoak dira; berebat, neurriok eskatzen dituen ezkontideak deuseztasun, banantze edo dibortzio de manda jartzeko asmoa du. Gauzak horrela, KZren 104.2. art.ak dioenez, neu rriek indarrean diraute, eurok hartu zirenetik (nahiz eta JZLren 1885.1. art.an banantzea benetan gertatu denetik adierazi) hogeita hamar egunetan epaileari edo auzitegi (kanoniko) eskudunari demanda aurkezten bazaio bakarrik. Nolanahi den ere, JZLren 1885.2. art.ak dioenez (uztailaren 7ko 30/1981 Le gearen 4.1. xedapen gehigarria), epe hori beste horrenbeste luza daiteke, neu rriak eskatzen dituen ezkontideak epaileari egiaztatzen badio berari egotzi ezin zaion eta demanda jartzea oztopatu duen karirik


izan dela (harrigarria bada ere, manuak «emakume» adierazmoldea erabiltzen du hitzez hitz; izan ere, aipamen hori ez zen aldarazi abuztuaren 6ko 34/1984 Legearen bitartez. Data berean, JZLren 1881. artikulua aldarazi zen, baina horrek ere «emaztea» aipatzen du oraindik). Behin demanda aurkeztuz gero, aurretiazko neurri horiek behinbehineko neurri bihurtzen dira; eskatu izan ez diren ondoreak —KZren 102. art.— ope legis sortzen dira; eta, azkenik, neurriok aldaraz daitezke, JZLren 1896. arti kuluaren eta ondorengoen arabera. Amaitzeko, KZren 105. art.ak ezartzen du aurretiazkotzat jo daitekeen neurri bat; izan ere, neurri hori hartzen da, demanda jarri aurretik ez ezik, KZren 104. art.ko aurretiazko neurriak eskatu baino lehen ere. Orobat, neurri hori epaileak bere arioz edo ezkontide batek har dezake; azken kasu horretan, ezkontideak zentzuzko kariren bat izan behar du eta, horrez gain, aurretiazko neurrien eskaera edo demanda aurkeztu behar du, KZren 105. art.ko neurri hartu eta hogeita hamar egunetako epean. Neurri hori da, hain zuzen ere, ez kontzako elkarbizitzari amaiera ematea (RIVERO). Bada, KZren 68. art.aren bidean, ezkontideak elkarrekin bizitzera beharturik daude; KZren 82.1. art.ari eutsiz, etxebizitza bidegabe uztea banantzeko karia da; eta, azkenik, KZren 102.1. art.tik, bai eta 104. art.tik ere (horrek aurrean aipaturiko manura jo tzen duelako), ondoriozta daiteke ezkontideek ezin diotela euren arteko el karbizitzari amaierarik eman, demanda jarri edo aurretiazko neurriak eskatu arte. Alabaina, KZren 105. art.aren arabera, «ezkontegoitzatik irteten den ez kontideak ez du urratzen ezkontideek elkarrekin bizitzeko duten eginbeharra, horretarako zentzuzko karia izan eta, hogeita hamar eguneko epean, demanda zein aurreko artikuluetan aipaturiko eskaera aurkezten badu». Hortaz, bal dintza horiek betez gero, legebidezkoa izango ez litzatekeen portaera bat lege bidezkoturik geratzen da. 84. Aurretiazko eta behinbehineko neurriak azkentzea FAMILI ZUZENBIDEA


KZren 106.1. art.ak xedatzen duenez, ÂŤkapitulu honetan arauturiko ondo re eta neurriak azkentzen dira, beti ere, horien ordez ezartzen direnean de mandari oniritzia ematen dion epaian adierazitakoak edota prozedura horri beste bide batetik amaiera ematen zaioneanÂť. Manu horrek parekatu egiten ditu demandak ope legis sortzen dituen on doreak (KZren 102. art.) eta epaileak hartutako neurriak (KZren 103 eta 104. art.ak); gisa bertsuan, prozedurari amaiera emateko bideen artean, manuak bereizi egiten ditu demandari oniritzia ematen dion epaia eta gainerako bi deak. Edonondik begiratuta ere, harako parekaketa ez da zuzena eta bereiz keta horrek ez du behar besteko zehaztasunik ematen. Batetik, demandari oniritzia ematen dion epaiak adierazitako ondoreak zuzenean ezartzen dira demandaren ondoreen ordez; bestela, ondoreok zuze nean desagertzen dira, epaiak demandari gaitziritzia ematen dionean, alderdi ek atzera egiten dutenean, auzialdia iraungi edo ezkontide bat hiltzen denean, bai eta ezkontideak berradiskidetzen direnean ere (adostasun eta ahalordeen ezeztapena izan ezik, hori behin betikoa baita, KZren 106.2. art.aren agin duz). Bide beretik, epaileak hartutako neurrien ordez, demandari oniritzia ematen dion epaiaren bigarren mailako ondoreak ezartzen dira (KZren 91. art. eta ondorengoak), alderdi interesatuak epaiaren betearazpen fasean hala eskatzen badu bakarrik. Halaber, ezkontideen arteko berradiskidetzea delaeta banantze prozedurari amaiera ematen bazaio, semealabei begira hartutako neurriak iraunarazi edo aldarazi behar dira, epaileak emandako ebazpen bi dez, hori bidezkotzen duen karirik dagoenean (KZren 84.2. art.). Bestetik, manuak ez du aipatzen, prozedura amaitzeko bide gisa, deman dari gaitziritzia ematen dion epaia. Epai horrek demandaren ondoreak eta au rretiaz hartu izan diren neurriak azkentzen ditu. Ondorenez, ezkontzaren lege egoera arrunta berrezartzen da, hau da, ezkontideek elkarrekin bizitzeko du


ten eginbeharra (KZren 68. art.) eta ezkontzaren zamei aurre egitean ezkon tideek duten partehartze eginbeharra (KZren 1318. art.) berrindartzen dira, besteak beste. Hala eta guztiz ere, egoera horretan arras zaila da ezkontideen arteko afektibitateharremanak berrezartzea, eta horrek arazoak dakartza, ba tik bat, ondoko kontuak zehazteko orduan: ezkontide bat bestearekin bizitzera behartu daitekeen ala ez, eta elkarrekin bizitzeko beharra hausten duen ez kontideari zein motatako zehapena jarri behar zaion —KZren 106. artikuluak ez ditu arazo horiek konpontzen—. JZLren 1894. artikuluak ezartzen duenez, epaileak aginduko du ezkontegoitzatik irten den emaztea (hots, «ezkontidea») egoitza horretara itzul dadin; dena den, ulertu behar dugu manu hori indarga beturik dagoela, batetik, nortasunaren garapen askeari buruzko konstituzio printzipioaren aginduz (EKren 10. art.) eta, bestetik, 1981eko uztailaren 7ko eraldaketak ezkontzari ezartzen dion kontratu kutsuaren bitartez ere. Bi dezkoa izan daiteke bi ezkontideen egoitzara (horri ezin baitzaio jadanik «ez kontegoitza» deitu) itzultzen ez den ezkontidearen jokabidea, adibidez, KZren 82.1. artikuluak adierazitako banantze kariaren ondoreetarako (RIVERO). §25. DEUSEZTASUN, BANANTZE EDO DIBORTZIO EPAIAREN ONDOREAK 85. Hitzarmen arauemailea A) Aurretiazko oharbideak Gorago adierazi izan dugunez, 1981eko uztailaren 7ko eraldaketak kon tratuaren aldeko joera agertu zuen, ezkontzari buruzko eraentza ezartzean; izan ere, eraentza horretan, garrantzi handiagoa eman izan zaio autonomia pribatuari. Eraldaketa gertatu baino lehen, zalantzan jarri ziren adiskide tasunezko banantzearen inguruan egindako itunen baliozkotasuna FAMILI ZUZENBIDEA


eta era gingarritasuna. Gaur egun, ostera, deuseztasun, banantze edota dibortzioaren behinbehineko ondoreak (KZren 81.1, 86 in fine eta 103. art.ak) eta epaien ondore osagarriak (KZren 81.1, 86 in fine, 90 eta 91. art.ak, eta uztaila ren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarriko 2, 6, 7, 8 eta 11. idazatiak) zehazteko, legegileak kontutan hartzen ditu ezkontideek euren artean egin dako hitzarmenak, beti ere, hitzarmen horiek epaileak onetsitakoak direnean (KZren 90.2 eta 91. art.ak, eta 1981eko uztailaren 7ko Legearen 6. xedapen gehigarriko 6 eta 7. zenbakiak). Halaber, uler daiteke ezkontideek aurretiaz ko neurriei buruz hitzarmena egin dezaketela —hori gertagaitza bada ere— (GARCÍA CANTERO). Sorospidez bakarrik, hots, hitzarmenik ez bada aurkezten edo hori ez bada onesten —erabat ala zati batez—, epaileak era bakiko ditu behinbehineko neurriak (KZren 103. art.) edo behin betikoak (KZren 90.3 eta 91. art.ak). B) Motak Kode Zibilak bi hitzarmen mota bereizten ditu, euren eduki eta izaeraren arabera: a) Hitzarmen arauemailea, esangura hertsian. Hori arautzen dute KZren 81.1, 86 in fine eta 90.1. art.ek, eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xe dapen gehigarriak. Hitzarmen horrek gutxieneko edukia izan behar du (Kode Zibilaren 90.1. art. eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehi garriko 5. idazatia; egitatezko kasua betetzen ez denean izan ezik, esaterako, semealabarik ez izatea) eta ondoko kasuetan proposatu behar da: 1. Banantzea edo dibortzioa bi ezkontideek batera ala batak bestearen adostasunarekin eskatzen dutenean. Hitzarmen hori demandarekin batera aur keztu behar da. Beste hitz batzuekin estaeko, hitzarmen horren proposamena nahitaezko baldintza da demandaren tramitazioa


onartzeko. Hitzarmen horre tan barneratu behar dira, dela behinbehineko neurriak, dela epaiaren ondo reak (KZren 81.1. art. eta 86. art. in fine, horiek 103 eta 90.1. art.etara jotzen dutela, eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.2. xedapen gehigarria). 2. Ezkontide batek bakarrik dibortzioa edo banantzea eskatu, edota KZren 73.3. artikuluko 2 eta 3. idazatietan aipaturiko kariak direlaeta deuseztasuna eskatu, eta alderdien ekimenez prozedurak aurrera egiten duenean, uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarriko tramiteen bidez. Hitzarmen ho ri aurkeztean, alderdiek prozedura aldaketa eskatu behar dute [uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 5. xedapen gehigarriko k) letra]. b) Deuseztasun, banantze edo dibortzioaren inguruko beste karietan, al derdiek aurkez dezaketen hitzarmena, epaileak hori onets dezan (KZren 90.2, 91 eta 103. art.ak). Hitzarmen horrek ez du gutxieneko edukirik izan behar; are gehiago, hitzarmen hori ez da nahitaez aurkeztu behar, demandaren tra mitazioa onartua izan dadin. C) Edukia Hitzarmenak gutxieneko edukia izan behar duen kasuetarako, Kode Zibi laren 90.1. art.aren aginduz ondokoak dira eduki horrek ukitu behar dituen arazoak: a) Hitzarmen horretan, ondokoa zehaztu behar da: bi ezkontideen guraso ahalgopean dauden semealabak noren zaintzapean geratu behar diren; gura so ahalgo hori nola egikaritu behar den; eta, azkenik, semealabekin bizi ez den gurasoak zein eraentza bete behar duen, semealabak bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko (KZren 90.1.A. art.). Nabaria denez, ezkontideen arteko itunek ezin uki dezakete guraso ahalgoaren titulartasuna, hori bi FAMILI ZUZENBIDEA


gurasoei baitagokie eta xedaezina baita (KZren 92.1. art.). Era berean, itun horien bidez ezin zaio guraso bati guraso ahalgorik kendu (hori epai bi dez bakarrik ken baitaiteke: KZren 92.3 eta 170. art.ak). Hortaz, ezkontideen arteko itunek ondoko autuak bakarrik uki ditzakete: semealabak zaintzeko ahalgoa, guraso ahalgoaren egikaritza eta guraso batek semealabak bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko eraentza. Semealabak zaintzeko ahalgoari buruz, hitzar daiteke bi ezkontideen in potestate semealabak (emantzipatu gabeko semealaba adingabekoak eta ez gaituak: Kode Zibilaren 154 eta 171. artikuluak) ezkontide batekin, besteare kin edo gainontzeko batekin geratzea, manua «pertsona»z ari delako, inolako zehaztapenik egin gabe; hori berori erakartzen du KZren 103.1 in fine art.ak. Guraso ahalgoaren egikaritzari dagokionez, ahalgo hori modu esklusibo an eratxiki dakioke semealabekin batera bizi den ezkontideari, bai eta bi ezkontideei ere. Orobat, ama eta aitaren artean bana daitezke guraso ahalgoak dakartzan eginkizunak (KZren 156.5. art.). Edozelan ere, ezin zaio modu es klusiboan egikaritza hori eratxiki semealabekin bizi ez den ezkontideari, semealabekin bizi den ezkontideak ere egikaritza hori izan behar duelako no labait (LÓPEZ y LÓPEZ); semealabekin bizi den ezkontideak inolako egika ritzarik izango ez balu, horrek semealabei kalteak ekarriko lizkieke (ROCA TRÍAS). Semealabekin batera bizi ez den ezkontideak horiek bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko eskubidea du. Eskubide horren eraentza ri dagokionez, kontutan izan behar da hori gurasoei dagokien eskubidea dela (KZren 94 eta 160.1. art.ak). Ondorenez, eskubide hori ezin muga daiteke, ezta eten ere, ondoko kasuetan izan ezik: inguruabar larriak gertatzen direne an edota ezkontide batek berari dagozkion eginbeharrak behin eta berriz betetzen ez dituenean (KZren 94. art. in fine). b) Famili etxebizitza eta ostilamenduaren erabilera


eratxiki behar da (Ko de Zibilaren 90.1.B art.). Bistan denez, aztergai dugun kasuan ezkontideek autonomia handiagoa dute, epaileak famili etxebizitza eta ostilamenduari be gira behinbehineko neurriak (KZren 103.2. art.) edo behin betikoak hartzen dituen kasuetan baino. Orobat, ezkontideek horien erabilera erabaki besterik ez dute egin behar; beraz, ezkontideek hitzar dezakete, batetik, famili etxe bizitza eta ostilamenduaren eratxikipena edozein tituluren bidez egitea —titulu hori erreala izan (jabetza, gozamena, erabiltze eskubidea eta biztantze eskubidea) eta berori uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 9. xedapen gehigarria ren arabera inskribatuko dela edota, osterantzean, titulu pertsonala (errenta mendua, komodatua, prekarioa)—, eta, bestetik, eratxikipen hori egitea betiko edo aldi baterako, eta kostu bidez zein dohainik. Horretan ez du zerikusirik etxebizitza lupertzen duen ezkontidearenak, beste ezkontidearenak ala bionak diren etxebizitzaren gaineko eskubideak. Famili etxebizitza errentan hartu ba da, HELren 15. art.ak xedatutakoa aplikatu behar da. Uztailaren 12an emandako 126/1989 KAEren kasuan, dibortzio epai ba ten ondorioz, etxebizitzaren erabilera errentari ez zen ezkontideari eratxiki zitzaion, KZren 90.1.B art.ak xedatutakoaren arabera; horrez gain, Barrutiko Epaitegiak eta Probintzi Entzutegiak emandako epaiekin bat eginez, kontra tuaren suntsiarazpena dekretatu zen. Kasu horretan, alegazio gisa azaldu zen epaileak eman beharreko babes eragingarria (EKren 24.1. art.) hautsi zela; alegazio hori egiteko oinarritzat hartu ziren antolamendu juridikoaren hutsu nea eta kongruentziarik eza. Zernahi gisaz, KAk gaitziritzia eman zion babes errekurtsoari, ondokoa adieraziz: KZren 1252. art.ak xedaturikoa kontutan hartuta, gauza epaituari buruzko presuntzioak gainontzekoei begira ondoreak sortu (guri dagokigunez, gainontzekoa errentatzailea da) eta egoera zibilaren inguruko arazoak bakarrik ukitzen ditu. Kasu honetan, presuntzio horrek di bortzio egoera ukitzen du, baina ez ditu ukitzen lagapenaren gaineko kontra FAMILI ZUZENBIDEA


tu harremanak (hain zuzen, etxebizitza eratxikitzeko harremanak, horiek ondare izaera dutela). Aurkaratuak izan diren epaiak modu eta bide horretan erabaki izan dira; arean bere, epailearen babesa lortzeko eskubidearen espa rruan, ezin daiteke analogiaz aplikatu manu mugatzaile eta berezirik. Kasu horietan, epaileak ez zituen lege mugak gainditu, aipatu izan den konstituzio eskubidea baztertuz edo urratuz; aitzitik, epaileak oinarridun erantzun bat eman zien bi alderdien uziei, eztabaida guztien inguruan erabakia emanez» [ikus Coruñako PEk 1983ko azaroaren 10ean (La Ley, 1984–2, 504. or.) eta Valentziako LEk 1987ko urtarrilaren 29an (La Ley, 1987– 2, 624. or.) eman dako epaiak]. Nolanahi den ere, aurrekoaren antzeko kasu bat ebatzi zuen urriaren 6an emandako 159/1989 KAEk, kasu berbera ez bazen ere (senarrak negozio lokal bat errentan hartu eta bertan irabazpidezko negozioa ezarri zuen. Ira bazpidezko ondasuntza likidatu eta zatitzean, negozioa emazteari adjudikatu zitzaion, eta banantze prozeduran adjudikazio hori judizio bidez berretsi zen. Errentatzaileak kontratua suntsiarazi zuen, berak onartu gabe gauzatu zelako intsuldaketa). Epai horrek oniritzia eman zion babes errekurtsoari, honakoa zehaztuz: «judizio bidezko banantze prozedura baten ondorioz irabazpidezko sozietatea desegin eta emazteari errentamendu eskubideak eratxikitzen ba zaizkio ere (…), ez dago inolako arrazoirik kasu horretan negoziolokala in tsuldatu denik esateko. Kontrakoa ulertuz gero, bereizkeri tratu bat gauzatuko litzateke, errentamendu harremanen titular formala hiltzean horren oinorde ko izango litzatekeen emaztearen aurka, eta… EKren 14 eta 32.1. art.etan aipaturiko berdintasun printzipioak eraendu behar ditu, nola ezkontzaren eraketa, hala “desegitearen eta banantzearen ondoreak”. Hortaz, irabazpidez ko sozietatea desegitean ondore batzuk sortzen dira; bada, ondore horien ar tean negoziolokalaren intsuldaketa dagoen ala ez zehazteko, desegite horren karia (heriotza, dibortzioa edo lege banantzea) kontutan hartzea ez da bidez


koa Zuzenbidearen ikusmoldetik. Horrez gain, horrek berarekin dakar gizarte bereizkeria bat egitea, “alargunak” duen estatusaren (sic) eta “emazte banan duak” (edo dibortziatuak) duenaren artean: lehenengoari begira, ez da intsul daketarik gertatzen, HELren antzinako 31.1. art.aren arabera; eta bigarrenari, ordea, zehapen zibila ezartzen zaio, errentamendu kontratua suntsiarazi eta ezkontide hori negoziolokaletik kanpo geratzen delako». c) Ezkontzaren zamei aurre egitean eta mantenuaren ordainketan ezkon tideek izan behar duten partaidetza zehaztu behar da; era berean, partaidetza horiek eguneratzeko oinarriak eta euron bermeak finkatu behar dira, hala de nean (KZren 90.1.C art.). Manu horrek terminologiaren inguruko arazo ba tzuk agertzen ditu, batik bat, esangura honetan ulertzen bada: ezkontideek ezkontzaren zamei eta mantenuari buruzko hitzarmena egin behar dute, dela banantze epaien ondore gisa, dela dibortzio epaien ondore gisa —eta deusez tasun epaien ondore gisa ere [uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 5. xedapen gehigarriko k) letra]—. Batetik, «ezkontzaren zama» adierazmoldeak ezin ditu bere barruan hartu dibortzio eta deuseztasun epaiak, horiek direlaeta ezkontzari amaiera ematen zaiolako edo ezkontzarik ez delako inoiz izan. Horregatik, banantze epaien kasuan bakarrik onar daiteke ezkontzaren zamak aipatzea. Horrelako epaiak ematen direnean, ezkontzak indarrean dirau, nahiz eta ezkontideak elkarrekin bizi ez. Zernahi den ere, ezkontzaren zamak sor daitezen, ezkontideak elka rrekin bizi behar dira; beraz, elkarbizitzarik ez badago, ezkontideek mantenua bakarrik zor diote elkarri. Bestalde, adierazmolde horren baitara ezin dira bil du bi ezkontideen semealabei buruzko zamak, horiek ez baitira ezkontzak erakarritakoak, semealabatasunak erakarritakoak baino; zama horiek ez dira ezkontzakoak, familiakoak baizik. Bestetik, «mantenu» adierazmoldeak ezin ditu bere barruan hartu ezkon tideek elkarri zor diotena, dibortzio edo deuseztasun epaia eman FAMILI ZUZENBIDEA


eta gero; izan ere, kasu horietan ezkontideak ez dira jadanik ezkontide. Hortaz, mante nua banantze kasuetan bakarrik zor da (KZren 143.1. art.) eta semealabei begira (KZren 93. art.; AGk 1988ko ekainaren 29an emandako epaia) edota ezkontideek hala hitzartu dutenean. Nolanahi ere, nire ustez, KZren 142. arti kuluaren eta ondorengoen harira, ezkontideak ez daude beharturik legez eska tzeko modukoa ez den mantenua ematera; beste hitz batzuekin esateko, KZren 90.1.C artikuluak ez du mantenua emateko lege betebeharrik ezartzen, aurre rago aipaturiko manuetan ezarritako kasuetatik kanpo. Bide horretan, epaile ak neurri batzuk ematen ditu hitzarmen arauemailearen sorospidezko gisa, eta neurri horiei buruzko manuek (KZren 91. art.ak eta ondorengoek) ez dute ezkontideen arteko mantenurik aipatzen; aitzitik, semealabei zor zaien man tenua bakarrik aipatzen dute (KZren 93. art.). Edozein modutan ere, manuaren hitzezhitzezkotasunak badu zentzurik, ulertzen badugu horretan hitzarmen arauemailea aipatzen dela behinbehine ko neurrien ordeztaile gisa. Alabaina, KZren 103. art.aren arabera, ezkonti deek ez dutenean hitzarmenik egin, epaileak behinbehineko neurriak har ditzake; neurriok indarrean daude prozedura bitartean eta, beti ere, ezkontzak indarrean dirauela (KZren 81.1 eta 86 in fine art.ek, KZren 103. art.ra jotzen duten neurrian). Horiek horrela, uler daiteke ÂŤezkontzaren zamaÂť adieraz moldeak famili zamak baitaratzen dituela, alegia, epaia eman eta gero biga rren mailako izaeraz dirauten zamak, kasurako, litis expensas (KZren 103.3 eta 1318.3. art.ak). Beste esparru batean, ezkontideek itun ditzakete partaidetza kopuruak eguneratzeko oinarriak, ahal den neurrian, hitzarmen berri bat egin beharra saihesteko; edu beretik, ezkontideek itun ditzakete hitzartutakoaren betepena ziurtatzeko bermeak. Ezkontideek ez badituzte bermeak itundu eta epailearen ustez horiek beharrezkoak badira, edota bermeak itundu arren, epailearen us tez horiek ez badira nahikoa, epaileak berak berme errealak nahiz


pertsonalak ezar ditzake (KZren 90. art. in fine). d) Ezkontzaren ondasun eraentza likidatu behar da, hori bidezkoa denean (KZren 90.1.D art.). Ezkontzaren ondasun eraentza epaiaren ondorioz dese giten da (KZren 95.1, 103.4 in fine art.ak, eta 1392. art.ko 1, 2, eta 3. idaza tiak); beraz, ezkontideek desegite hori likidatzeko oinarriak besterik ez dute hitzartu behar. Edonola ere, ezin dute horrelako hitzarmenik egin, ezkontza itunetan bestelako oinarriak itundu badituzte; izan ere, ezkontzako itunen bidez ezarritako oinarriak ezin dira hitzarmen bidez aldarazi. «Hori bidezkoa denean» adierazmoldeak badu zentzurik, judizio bidezko banantzearen ondo ren dibortzioa lortu izan den kasuetan; kasu horietan, jadanik ez dago ezkon tzaren ondasun eraentzarik, esangura hertsian bederen (KZren 83 eta 95.1. art.ak; hala ere, ikus 1435.3. art. —KZren 1392.3 eta 1415. art.ei lotuta—, eta KZren 1443. art. eta infra) (ROCA TRÍAS). Taxu berean, adierazmolde hori aplika daiteke ezkontideek aurretiaz eta judizioz kanpo ezkontzaren on dasun eraentza likidatu izan dutenean ere. Epaitegiko idazkariak luzaturiko agiri kautoak barneratu egiten ditu epaia bera eta epaiak onetsitako hitzarmen arauemailea. Agiri kauto hori nahikoa da hitzarmenaren edukia egiaztatzeko, erabateko ondoreekin; horren ondo rioz, agiri hori Jabetza Erregistroan inskriba daiteke (ENZNk 1988ko otsai laren 25ean eta martxoaren 10ean emandako ebazpenak). e) Hala denean, ezkontide bati KZren 97. art.aren arabera eman behar zaion pentsioa zehaztu behar da (KZren 90.1.E art.). KZren 97. art.ra jotzeak ondoko esangura du (ROCA TRÍAS): 1. Pentsioak hitzarmenaren gutxieneko edukia osatzen du, ezkontideen artean desoreka ekonomikoa izan denean bakarrik (horregatik gaineratzen da «hala denean»). Ezkontideen artean ez bada desoreka ekonomikorik izan, pentsio hori eratzen du ezkontideen artean hitzarturiko mantenuak. Kasu ho rretan, pentsio horren mugatzat har daiteke ezkontide mantenuFAMILI ZUZENBIDEA


emaileak eta semealabek izan dezaketen galera. Berebat, ezkontzaren deuseztasuna adie razteko prozeduretan, ez dago desoreka ekonomikoaren zioz pentsioa eskura tzeko eskubiderik (KZren 97.1. art.), ezpada KZren 98. artikuluan araututako kalteordaina eskuratzeko eskubidea; azken hori ere ezkontideek hitzarmenean barnera dezakete. 2. Pentsioaren zenbatekoa finkatzeko, aintzakotzat hartu behar dira Kode Zibilaren 97. artikuluan adierazitako parametroak; beraz, zenbateko horrek ez badu parametro horiekin bat egiten, eta semealabei kalteak eragiten badizkie edo ezkontide bati galera larriak eragiten badizkio, epaileak ezetza eman die zaioke hitzarmenaren homologazioari (KZren 90.2. art.); edozelan ere, epai leak hitzarmen hori erabil dezake balorazioa egiteko (KZren 97.1. art.). 3. Ezkontideek pentsioa eguneratu eta horren eragingarritasuna ziurta tzeko oinarriak itun ditzakete (KZren 97. art. in fine). D) Epailearen onespena Hitzarmenak gutxieneko edukia izan behar badu, aurrenaurrenik, epaile ak egiaztatu behar du hitzarmenak gutxieneko arauketa hori duela eta, hala ez bada, hamar eguneko epea emango die ezkontideei, hitzarmena osa dezaten (uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.5.2. xedapen gehigarria). Hitzarmena nolanahikoa izanda (hau da, hitzarmena mota batekoa izan zein bestekoa izan), epaileak onetsia izan behar da, hitzarmen horrek ondore ak sor ditzan. Bada, epaileak ezezkoa eman diezaioke hitzarmenari, hitzar men horrek semealabei kalteak eragiten badizkie edo ezkontide bati galera larriak ekartzen badizkio (KZren 90.2. art.). Edu bertsuan, epaileak kontro latu behar du hitzarmenak aginduzko arauak edo konstituzio printzipioak urratzen dituen (LĂ“PEZ y LĂ“PEZ, GARCĂ?A CANTERO) eta borondatearen inguruko akatsik duen; egin-


eginean ere, hitzarmen hori ez da negozio juridi koa hutshutsean, KZren 1301. art.ak aipatzen dituen horietakoa, hain zuzen ere (RIVERO, ROCA TRÍAS). Epaileak hitzarmena onesten badu, onespen horrek gauza epaituaren ondoreak sortzen ditu (KZren 1251. artikulua, eta 1988ko otsailaren 25ean, eta martxoaren 9an eta 10ean emandako ebazpe nak); ondorenez, epaileak emandako onespena aurkara daiteke, epailearen egintzak aurkaratzeko arauturik dagoen eraentzaren bidez eta ez, ostera, kon tratuei buruzko eragingabetasun karien bidez (PEÑA). Epaileak hitzarmenari ezezkoa emateko —erabat ala zati batez (KZren 91. art., eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.7. xedapen gehigarria)—, ziodun ebazpen bat eman behar du (hasieran, ebazpen hori izango da ez kontzaren deuseztasunari, banantzeari edo dibortzioari oniritzia ematen dion epaia). Kasu horretan, ezkontideek epaileari beste proposamen bat aurkeztu behar diote, hamar eguneko epean hori onetsia izan dadin. Behin proposa mena aurkeztu edo hori aurkezteko epea igaroz gero, epaileak autoa emango du hiru egunen buruan, beraren ustez egokia dena erabakiz (KZren 90.2. art., eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.7. xedapen gehigarria). Epaileak ezkontideen hitzarmena onesten duenetik, hitzarmen hori pre miamendu bidean betearaz daiteke (KZren 90.2. art.). E) Bermeak Ezkontideek berme zehatz batzuk hitzar ditzakete, hitzarmenaren betepe na ziurtatzeko (KZren 90.1.C art.); baina, edozein kasutan, epaileak beste berme batzuk ezar ditzake, horri egoki baderitzo, ezkontideek ez dutenean inolako bermerik hartu edo, epailearen ustez, hartutakoak nahikoa ez direne an (Kode Zibilaren 90 in fine, 91, 93.1 eta 97 in fine art.ak). Berme horiek errealak zein pertsonalak izan daitezke: alokairuen atxikipena nahiz enbar goa; gordailuak; epailearen zainpean uzteak; epaikontuhartzailetzak; aurrea FAMILI ZUZENBIDEA


rretazko idaztoharrak; fidantza; hipoteka; bahia etab. 86. Epaileak sorospidez hartutako neurriak KZren 91. art.ak dioenez, ezkontideek ez badute hitzarmenik egin edo hi tzarmen hori ez bada onetsia izan, epaileak neurri batzuk har ditzake KZren 92. art.an eta ondorengoetan xedatutakoaren arabera, deuseztasun, banantze edo dibortzio epaiak eman edo horiek betearazten dituenean. Neurriok ordez ten dituzte aurretiaz indarrean zeuden behinbehineko neurriak, semealabei, famili etxebizitzari, ezkontza zamei, ezkontzaren ondasun eraentzaren likida zioari eta horien guztien kautela edo bermeei buruzkoak; ezkontideek ez badi tuzte neurri horietatik batzuk hartu, epaileak berak ezarriko ditu halakoak. Neurri horiek sorospidezkoak diren aldetik, eragingarriak dira ezkontide ek euren artean hitzarmenik egin ez dutenean, hitzarmen hori ez denean onetsia izan —erabat ala zati batez— edota hori osagabea denean. Bestal de, neurri horiek behinbehineko neurriak ordezten dituzte — ezkontideek ala epaileak hartutakoak—; hori dela eta, neurrioi behin betiko neurri deritze. Hartu ere, ondoko gaiei buruzko neurriak har daitezke: A) Semealabei begira Epaileak semealabei begira hartuko dituen neurrien inguruan, bi printzi pio izan behar dira gogoan. Lehendabizikoaren arabera, banantzeak, deusez tasunak eta dibortzioak ez dizkiete gurasoei kentzen horiek euren semealabei begira dituzten betebeharrak (KZren 92.1. art.). Beste hitz batzuez adieraz teko, gurasoek dituzten betebehar horiek ez dira urritzen. Kontrara, betebehar horiek gehitzen dira, semealaben eta guraso baten artean aldentze fisikoa izanik, aldentze horrek semealabei arazo psikologikoak, moralak nahiz afek


tibitatearazoak ekartzen dizkienean edota gurasoen eta semealaben arteko harremanak aldatzen dituenean. Horren inguruan, ez dira nahastu behar, se mealabatasunak guraso eta semealaben artean eratorritako harremanak, ez kontza harremanak eta guraso ahalgoak eratorritako harremanak (EKren 39.3. art., eta KZren 103.1, 110 eta 111 in fine art.ak). Bigarrenari helduta, epaileak semealabei begira har ditzakeen neurriak favor filii printzipioan oinarritu behar dira beti; hau da, neurriok aintzat hartu behar dute semealaben onura (KZren 92.2. art., eta 103.1, 154.2 eta 161. art.ak, eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.6. xedapen gehigarria ere; AGk 1983ko maiatzaren 2an emandako epaia). Horretarako, epaileak semealaba horiek diotena entzun behar du, horiek behar besteko adimena badute eta, be ti, hamabi urtekoak baino nagusiagoak badira [Kode Zibilaren 92.2 eta 4. art.ak; era berean, ikus, KZren 154. art.ko 2 eta 3. lerroaldeak, 156.2, 159 eta 173.2. art.ak; uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.6. xedapen gehigarria; eta JZLren 1827 eta 2012.1. art.ak, EKren 14. artikuluari lotuta; 1987ko maia tzaren 14an AGk eta 1989ko uztailaren 15ean Bartzelonako PEk (RGD, 1990, 513. or.) emandako epaiak]; eginkizun horretan ere, epaileak, bere arioz edo interesatuen arioz, adituen irizpena eska dezake (KZren 92.5. art.). Printzipio horiek oinarritzat hartuta, epaileak gai hauek erabakiko ditu: a) Semealaben zaintza eratxikitzea KZren 92.4. art.aren ildotik, epaileak erabaki dezake semealaben zaintza ezkontide baten edo bestearen esku uztea, nebaarrebak euren artean ez ba nantzeko ahalegina eginez. Manuak esandakoa gorabehera, nire ustez, ezkon tideen arteko hitzarmena ez bada judizio bidez onetsi, epaileak ahalmena baino gehiago, semealaben zaintza ezkontide bati ala besteari eratxikitzeko betebeharra du; salbuespenez, gainontzeko bati —senide edo erakunde bati— eratxiki diezaioke zaintza hori, FAMILI ZUZENBIDEA


horretarako karirik baldin badago (adibidez, bi gurasoei guraso ahalgoa kentzea, alkoholismoa, toxikomania, eta, oro har, beste edozein inguruabar; inguruabar horiek guztiek gurasoei guraso ahalgoa kentzen ez badiete ere, ezinezko egin behar dute guraso horiei semealaben zaintza eratxikitzea (KZren 103.1. art.) eta «semealabentzat hori egokia izan behar da» (KZren 92.4. art.). Gogoan izan behar da, bestalde, semealaben zaintza ez zaiola zuzenean eratxikitzen banantze edo dibortzio kariari begira errugabe izan den ezkonti deari edo, deuseztasunaren kasuan, onustedun ezkontideari. Haatik, seme alaben zaintza ezkontide «errugabeari» edo gaitzustedunari eratxiki dakioke, hori semealabentzat egokiena bada. Bistan denez, hori ez da semealabentzat egoki izango, ezkontza krisiaren karia hauetako bat bada: semealabei begira ezkontideek dituzten eginbeharrak behin eta berriz eta modu larrian urratzea [KZren 82.2 eta 86.3.b) artikuluak], semealaben bizitzaren aurka atenta tzeagatik ezkontide bat kondenatua izatea (KZren 82.7 eta 86.5. art.ak), edo horien antzeko ondorioak dituen beste edozein kari. Ondokoak dira, besteak beste, epaileek eta auzitegiek semealaben zaintza ezkontide bati ala besteari eratxikitzeko erabiltzen dituzten irizpideak: adina (KZren 159. art.ak beren beregi aipatzen zuen irizpide hori, baina urriaren 15eko 11/1990 Legeak Kode Zibila eraldatuz geroztik, aipamen hori desager tu egin da) [ikus Bartzelonako LEk 1983ko martxoaren 23an emandako epaia (RJC 1983–III, 46. or.), Iruñeko LEk 1987ko apirilaren 9an (La Ley, 1987–3, 530. or.), 1987ko azaroaren 24an (La Ley, 1988–1, 466. or.) eta 1988ko aza roaren 3an (La Ley, 1989–3, 720. or.) eta Valentziako LEk 1988ko apirilaren 29an (La Ley, 1988–3, 374. or.) emandako epaiak]; semealabak guraso bate kin bizitzea [Bilboko LEk 1985eko apirilaren 23an (La Ley, 1985–3, 785. or.) eta 1988ko maiatzaren 23an (La Ley, 1988–4, 200. or.) emandako epaiak eta Valentziako LEk 1988ko apirilaren 29an emandakoa (La Ley, 1988–3, 374. or.)]; ezkontideen arteko hitzarmenak [Bartzelonako LEk 1983ko uztailaren 14an emandako epaia (RJC, 1983–IV, 64. or.) eta Bilboko LEk 1985eko api rilaren 23an emandako epaia (La Ley, 1985–3, 785. or.)]; adingabekoa bere gizarte eremutik eta harremanetatik ez ateratzea


[Valentziako LEk 1988ko apirilaren 29an emandako epaia (La Ley, 1988–3, 374. or.)]; adingabekoa ren heziketarako edo osasunerako arriskuak [Bilboko LEk 1988ko martxoaren 4an emandako epaia (La Ley, 1988–3, 707. or.)]; gurasoek euren eginkizunak betetzeko ematen duten berme handiagoa [Bartzelonako LEk 1986ko apirila ren 28an emandako epaia (La Ley, 1986–4, 894. or.) eta Bilboko LEk 1986ko apirilaren 22an (La Ley, 1986–3, 147. or.) eta 1988ko maiatzaren 23an eman dakoak (La Ley, 1988–4, 200. or.)] etab.

b) Guraso ahalgoaren titulartasuna eta egikaritza Guraso ahalgoaren titulartasunari buruz, hauxe dio KZren 92.3. art.ak: deuseztasun, banantze edo dibortzio epaian guraso bati guraso ahalgoa kendu ko zaio, prozedura bitartean horretarako karirik agertu izan bada. Manu ho rretatik eta KZren 170. art.tik ateratzen denez, gurasoei ahalgoa ken dakieke epai bidez bakarrik; baina ezin zaie ahalgoa kendu epai horren betearazpe nean (horren aurka, RIVERO), behin betikoak diren beste neurriekin hori gertatzen bada ere (KZren 91. art.). Berebat, KZren 92.3. art.ak aipatzen duen karia da, izan ere, guraso ahalgoari datxezkion eginbeharrak ez betetzea; kasu horretan, banantzea (KZren 82.2. art.) zein dibortzioa [KZren 86.3.b) art.] dekretatzeko karia izan daiteke ezbetetze hori edo beste edozein kari. Azpi marratzekoa da, epaileak ezkontide bati —edo biei— guraso ahalgoa kentzen dionean, epaile horrek ez duela behinbehineko neurri bat ordezten (KZren 91 eta 103. art.ak), ezta ezkontideek erabakitakoa osatzen ere, guraso ahalgoa ren titulartasunari buruz ezin baita hitzarmenik egin (KZren 90.1.A eta 154. artikuluak). Bestalde, KZren 92.4. art.ak xedatzen duenez, epaileak berak erabaki dezake ezkontide batek bakarrik guraso ahalgoa egikaritzea, erabat ala zati batez. Manu hori epailearen FAMILI ZUZENBIDEA


zuhurtziarakotasunean oinarritzen da, eta ez ditu ondoko arazoak konpontzen: zer gertatzen da guraso ahalgoaren egikaritzare kin, epaileak horren inguruko erabakirik hartu ez duenean? Zein da guraso ahalgoa egikaritzearen eta ezkontide bati ala besteari semealaben zaintza eratxikitzearen arteko lotura? Nire ustez, beharbeharrezkoa da KZren 156.5. art.ra jotzea. Artikulu hori maiatzaren 13ko 11/1981 Legearen bidez berri datzia izan zen eta horrek ematen ditu, esangura zabalagoan eta modu an biguoan bada ere, horrelako arazoei konponbidea emateko hartu behar diren irizpideak. Horretara, epaileak ez badu arazo horien inguruan ezer eraba kitzen, guraso ahalgoa egikaritzen du semealabekin batera bizi den ezkonti deak. Dena den, semealaben interesa kontutan hartuta, eta beste ezkontideak hala eskatzen badu, orduan epaileak ezkontide horri eratxiki ahal dio guraso ahalgoa, bi gurasoek batera ahalgo hori egikari dezaten; halaber, bi guraso en artean bana ditzake guraso ahalgoaren egikaritzari datxezkion eginkizunak [Bilboko LEk 1988ko maiatzaren 20an emandako epaia (La Ley, 1988–4, 240. or.)]. Edozein modutan ere, guraso ahalgorik egikaritzen ez duen gurasoak edo guraso ahalgoaz gabetua izan denak bere semealabak jagoteko betebeharra du (KZren 110 eta 111 in fine art.ak). Hori dela eta, kontrolatu egin behar dira beste gurasoak, senideek eta hurbilekoek (KZren 160.2. art.) semealabei begira egiten dituzten jarduketak; hala denean, judizio bidezko neurri egokiak ere eskatu behar dira (KZren 156.5, 158, 160.3, 163.3 eta 167. art.ak). c) Mantenua KZren 93.1. artikuluarekin bat eginez, epaileak zehaztuko du guraso ba koitzak zein neurritan eman behar dien mantenua semealabei; era berean, epaileak neurri egokiak hartuko ditu, gurasoek prestazioak ordain ditzaten eta prestazio horiek molda daitezen uneanunean semealabek dituzten ingurua bar ekonomiko eta beharrizanetara. Orokorrean, emantzipatu gabeko semealaba adingabekoei eta ezgaituei mantenua emateko betebeharra dute gurasoek


(KZren 154.1 eta 171. art.ak). Ohartaraztekoa da betebehar hori guraso eta semealaben arteko harremanek erakartzen dutela; harreman horiek eraentza berezi baten menpe daudenez ge ro, aplikatzeko modukoak dira senideen artean eman beharreko mantenuari buruz KZren 142. art.ak eta ondorengoek ezarritako erregelak, erregela ho riek eraentza berezi horrekin baterakorrak diren heinean (KZren 153. arti kulua). Horretan ere, eragin nabaria du gurasoen arteko ezkontzaren krisi egoerak. Horren guztiaren ondorioz: 1. Gurasoek mantenua eman behar die emantzipatu gabeko semealaba adingabekoei edo ezgaituei, semealaba horiek beharrizanean egon zein egon ez; horren inguruan, eta beharrizana dagoelako, iuris et de iure erako presun tzioa aplikatzen da, semealaben adingabetasuna edo ezgaitasuna dela medio. Hortaz, semealaba horiek (adingabeko zein ezgaituek) duten egoeraren ondo rioz sortzen da mantenu betebeharra; ondorenez, betebehar horrek ez du zeri kusirik guraso ahalgoaren egikaritzarekin, ezta horren titulartasunarekin ere (KZren 92.1, 93, 103.3, 110 eta 111 in fine art.ak). 2. Guraso ahalgopeko semealabek erabateko lehenespena dute, beste se nide guztien aurretik, euren gurasoen eskutik mantenua lortzeko orduan (Ko de Zibilaren 145. art. in fine) [Bartzelonako LEk 1988ko urtarrilaren 18an emandako epaia (La Ley, 1988–2, 539. or.]. 3. Betebehar horren zioz, semealabei edozein motatako laguntza eman behar zaie (EKren 39.3. art.); hau da, gurasoek elikagaiak, gelak, arropak eta osasun laguntzak eman behar dizkiete semealabei (KZren 142. art.). Oro har, gurasoek ordaindu behar dituzte adingabekoaren nortasuna garatzean sortzen diren gastu guztiak (EKren 10 eta KZren 154.2. art.ak). Hori aintzat hartuta, gurasoek duten betebehar hori mantenua emateko betebehar hutsa gaindi tzen du, mantenua esangura zibil edo zabalean ulertu arren bada FAMILI ZUZENBIDEA


ere; hartu ere, betebehar horrek bere barruan hartzen ditu familiaren usadio eta ingurua barrei egokitzen zaizkien aurreikuspenezko laguntza guztiak (KZren 93.1 eta 1362.1. art.ak). Hori dela bide, betebehar hori mantenua ematekoa dela esan beharrean, mantenimendu edo euspen betebeharra dela esan daiteke, hain zu zen ere, famili zamen inguruko kontzeptuari lotuta dagoen eginbeharra. 4. Ezkontide bati semealaben zaintza eratxiki bazaio, ezkontide horrek bere etxean hartu eta mantendu behar ditu semealabak, semealabok ezkonti de horrekin egon behar direlako (KZren 154.1. art.). Bestalde ere, beste ez kontideak, hots, emantzipatu gabeko semealaba adingabeko edo ezgaituekin batera bizi ez den ezkontideak, pentsio baten bidez eman behar du berari dagokion prestazioa (KZren 93 eta 103.3. artikuluak). Horren ondorioz, ez kontideek ez dute KZren 149. art.an aipaturiko aukerarik [ikus, AGk 1982ko otsailaren 12an emandako epaia, bai eta Iruùeko LEk 1986ko abenduaren 16an (La Ley, 1987–2, 825. or.) eta Oviedoko PEk 1989ko uztailaren 3an (RGD, 1990, 3850. or.) emandakoak ere]. Nolanahi den ere, ezkontza proze duran KZren 93. art.aren arabera finkaturiko mantenu kredituaren titularta suna semealabei dagokie (eta ez, aldiz, semealaben zaintza izan eta guraso ahalgoa egikaritzen duen gurasoari); horregatik, guraso horrek ezin dio man tenu kredituari ukorik egin (KZren 6.2 eta 166.1. art.ak; eta 93.1. art. edo zein kasutan dionean). Semealaben zaintza gainontzeko bati eratxiki izan bazaio, bi gurasoek pentsio baten bidez eman behar dute mantenua. 5. Mantenua emateko betebeharraren zenbatekoa zehazten da, guraso ba koitzak dituen ondasun edo baliabideen arabera (KZren 145.1, 146, 1319.3, 1413 eta 1438. art.ak). Horretarako, kontutan izan behar dira, beste faktore batzuen artean, bi ezkontideen in potestate semealabak zaintzeko ezkonti


de batek egin dituen lanak (KZren 103.3. art.); famili etxebizitza eta ostila mendua erabiltzeko egindako eratxikipena —mantenua emateko betebeharrak bere barruan hartzen baitu bizilekua emateko betebeharra ere—; famili soros penak, Gizarte Segurantzaren prestazioak eta bestelako prestazioak zuzenean eskuratzeko aukera (uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 10.1. xedapen gehiga rria); eta, azkenik, semealabek famili zamei eustean duten partaidetza (Kode Zibilaren 155.2. art., eta 165. art.ko 2 eta 3. idazatiak). Betebehar hori oso osorik eska dakioke edozein gurasori —senideen artean mantenua emateko betebeharrarekin gertatu aldera: KZren 145.1. art.—. Halakoetan, betebehar aniztasuna dago, betebehar horiek bata bestearen gain lokabe direla; subjektu pasiboak ere desberdinak dira: guraso bakoitza, bere semealabei dagokienez, betebetean dago betebeharpean eta, berari dagozkion betebeharrak ez bete tzeagatik, erantzukizun osoa du semealaba horiei begira (PEÑA). 6. Semealabekin batera bizi ez den gurasoak mantenua eman behar du pentsio baten bidez, hau da, guraso horrek dirua ordaindu behar du aldian aldian. Ondorenez, epaileak ezin du ezarri eta gerogarrenean ere ezin da pentsio hori ordeztu bizi arteko errenta batekin, ondasun batzuen gaineko go zamenarekin edota ondasunez zein diruz eraturiko kapital zehatz baten ema tearekin —konpentsazio pentsioaren kasuan, ordea, kontrakoa gertatzen da, KZren 99. artikuluak dioenez—. Hori esateko arrazoia hauxe da: mantenua emateko betebeharrak iraupen mugatua du (KZren 93.2. art.) eta horren edu kia aldakorra da (KZren 93.1. art.) (ROCA TRÍAS; horren aurka, RIVERO). 7. Ezkontzari buruzko auzietan, epaileak neurri egokiak hartuko ditu, prestazioen ordainketa ziurtatzeko (KZren 93.1. art.); hots, epaileak bere us tez beharrezkoak diren bermeak hartuko ditu eta horiek izan daitezke, esate baterako, inbentarioa egitea, gordailuak eratzea, erregistro publikoetan idazto FAMILI ZUZENBIDEA


harrak edo inskripzioak egitea, fidantza ematea, banku abala ematea, bahia, hipoteka zein antikresia eratzea, errentak, alokairuak nahiz soldatak atxiki tzea eta abar (KZren 103.3 eta JZLren 1891. art.ak). Aiurri bertsuan, epaileak neurri egokiak hartuko ditu, gurasoek eman beharreko prestazioak molda dai tezen semealabek uneanunean dituzten inguruabar eta beharrizan ekono mikoetara (KZren 93.1. art.); horretarako, epaileak kontutan izan behar ditu, diruaren baliogalera eta inflazioa ez ezik, semealabaren bizitzak duen bila kaera —eta, horren ondorioz, semealabak dituen beharrizanak— eta sal buespenez sor daitezkeen (KZren 93.1. artikuluak dioenez, «uneanunean») beharrizanak ere (berbarako, ebakuntza kirurgikoa). Horiek guztiak bi ezkon tideek ordaindu behar dituzte (RIVERO, ROCA TRÍAS). Halaber, epaileak hartutako neurrien aldarazpena eska daiteke, aparteko beharrizan horiek or dainduak izan daitezen (KZren 91. art. in fine). 8. Betebehar horiek betetzen ez badira, epaileak kautelazko neurri egoki ak emango ditu (enbargoak, bermeak, atxikipenak etab.), semealabak berak, edozein senidek edo Fiskaltzak hala eskatuta, mantenuaren ordainketa eta semealabak biharetzi izango dituen beharrizanen asetasuna ziurtatzeko (KZren 158.1. art.). Betebehar hori ez betetzea jaraunskabetze kari da (KZren 854.2. art.), bai eta etxea bidegabe uzteagatiko delitu ere (ZKren 487.2 eta 487 bis art.ak). 9. Betebehar hori azkentzen da semealaba emantzipatu edo berorren ez gaiketa amaitzen denean. Une horretan, betebehar hori senideen arteko man tenu betebehar generiko bihurtzen da, eta KZren 142. art. eta ondorengoak aplikatzen zaizkio. KZren 93. artikulu zaharrak eztabaida hau eragin zuen: batzuen ustez, semealabei dagokien mantenua epaileak erabaki zezakeen zu zenean, epaian bertan edo hori betearaztean; beste batzuen


aburuz, seme alabok eskatu behar zieten mantenua euren gurasoei, mantenu hori behar zutenetan. Urriaren 15eko 11/1990 Legeak artikulu hori eraldatu eta gero, eztabaida hori konponduta geratu da [ikus, RIVERO, ROCA TRÍAS, DEL GADO ECHEVERRÍA, PEÑA; Estatuko Fiskaltza Orokorrak abenduaren 15ean emandako 3/1986 zirkularra; bai eta ondoko epaiak ere: Bilboko LEk 1985eko apirilaren 12an (La Ley, 1985– 3, 403. or.), Iruñeko LEk 1987ko ur tarrilaren 21ean (La Ley, 1987–2, 416. or.), Iruñeko PEk 1989ko irailaren 20an (RGD, 1990, 1971. or.), Oviedoko PEk 1989ko maiatzaren 9an (RGD, 1990, 3845. or.) eta 1989ko ekainaren 20an (RGD, 1990, 3847. or.), Palmako PEk 1989ko martxoaren 6an (RGD, 1990, 750. or.) eta 1989ko urriaren 7an (RGD, 1990, 754. or.), eta Cáceresko PEk 1989ko abenduaren 16an (RGD, 1990, 6226. or.) emandakoak]. KZren 93.2. art.ak egun xedatzen duenez, fa mili egoitzan bizi badira semealaba adin nagusikoak edo emantzipatuak eta horiek ez badute inolako diru sarrerarik, epaileak ebazpenean bertan erabaki ko du horiei zor zaien mantenua, KZren 142. artikuluaren eta ondorengo en arabera. d) Semealabak bisitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko eskubidea KZren 94. art.ko lehenengo tartekadurari helduz, guraso bat ez bada bizi bere semealaba adingabeko edo ezgaituekin, guraso horrek semealabok bi sitatu, horiekin harremanak izan eta eurekin egoteko eskubidea du. Horrek bat egiten du KZren 160.1. art.ak modu zabalagoan xedatutakoarekin: «aitak eta amak, guraso ahalgoa egikaritzen ez badute ere, euren semealaba adin gabekoekin harremanak izateko eskubidea dute, beste batek adopzioan har tu izan dituenarekin salbu, epailearen ebazpenak xedatutakoaren arabera». Esangura horretan, KZren 94. art.ko bigarren tartekadurak dioenez, epaileak erabakiko du noiz, nola eta non FAMILI ZUZENBIDEA


egikarituko den eskubide hori; epaileak es kubide hori mugatu edota eten ahal du, inguruabar larriak gertatu eta hori en arabera mugapen edo etendura hori komenigarria denean, edota epailearen ebazpenean ezarritako eginbeharrak modu larrian eta behin eta berriz urra tzen direnean. Hor aipaturiko manuak hizkera arruntean «bisita eskubide» iritzi izan de nari buruz ari dira. Zernahi gisaz, KZren 94. art.ak aipatzen duen eskubideak norainoko zabalagoa du, adierazmolde eskas horrek adierazten duena baino. Arean bere, eskubide horrek bere barruan hartzen ditu, batetik, edozein bi detatik semealabekin harremanak izateko eskubidea eta, bestetik, semeala bekin egoteko eskubidea, hots, semealabekin harremanak izateko eskubidea. Eskubide hori xedaezina, preskribaezina eta bereberezkoa da, eta ez du ze rikusirik guraso ahalgoaren egikaritzarekin (KZren 90.1.A, 103.1, 160.1 eta 161. art.ak); ildo berean, eskubide hori salbuespenez muga nahiz eten daiteke, aldi baterako edo behin betiko — ezabatu—, KZren 94. art.ko azken tarteka duraren arabera. [Cáceresko PEk 1989ko abenduaren 16an emandako epaia (RGD, 1990, 6225. or.); horren aurka, GARCÍA CANTERO]. B) Famili etxebizitza eta ostilamendua a) Eratxikipenhartzailea zehaztea Famili etxebizitza eta ostilamendurik izatekotan («famili» etxebizitza eta ostilamendua desagertu egiten dira, ezkontideak egitatez banantzen direnean; horren kontra, LETE DEL RÍO), horiek ezkontide bati ala besteari eratxi kitzeko, KZren 96. art.ak bi kasu bereizten ditu, bi ezkontideen semealabak guraso ahalgopean dauden ala ez kontutan hartuta. a’) In potestate semealabarik izanez gero, famili etxebizitza eta ostila


menduaren eratxikipena zeharka erabakitzen da, ezkontideek horri buruz ez badute hitzarmenik egin edota epaileak hitzarmen hori onetsi ez badu. Ze harkako eratxikipen horren arabera, guraso ahalgopean dauden semealaben zaintza zein ezkontideri eratxiki eta berorri dagokio famili etxebizitza eta os tilamenduaren erabilera (KZren 96.1. art.). Semealaba batzuk ezkontide ba tekin geratu badira eta besteak, ostera, beste ezkontidearekin, epaileak bere erabakimenaren arabera egingo du eratxikipena (KZren 96.2. art.); halako ka suetan, epaileak babes gehien merezi duen interesaren alde jokatu behar du (KZren 96.3 eta 103.2. art.ak). b’) Guraso ahalgopeko semealabarik ez badago, epaileak erabaki dezake famili etxebizitza eta ostilamendua horien titular ez den ezkontideari eratxiki tzea, hark finkaturiko epean zehar; hala gertatzen da, hain zuzen, kasuan ka suko inguruabarren arabera komenigarria izan eta ezkontide horren interesa babes gehien merezi duena denean (KZren 96.3. art.). Deuseztasun, banantze edo dibortzio epaiek sortzen dituzten gainerako ondoreekin gertatzen den mo duan, famili etxebizitza eta ostilamendua eratxikitzeko, ez da aintzat hartu behar ezkontide bat erruduna ala errugabea den [1988ko martxoaren 17an Bilboko LEk emandako epaia (La Ley, 1988–3, 194. or.)]. b) Famili etxebizitza eta ostilamendua eratxikitzeari buruzko eraentza Etxebizitzaren erabilera eratxikitzen bazaio etxebizitza horren gaineko eskubideen titulartasuna —esklusiban edo pro indiviso— duen ezkontideari, ez da inolako arazorik sortzen. Zer gertatzen da, ordea, titulartasun hori beste ezkontideak bakarrik badu? Zeintzuk dira eratxikipenhartzailearen eskubi deak eta zeintzuk, berriz, etxebizitzaren titularrarenak? Neurri horrek zenbat iraun behar du? Galdera hori erantzutea arras zaila da, eta horren inguruan iritzi des FAMILI ZUZENBIDEA


berdin franko dago. Labur emateko, bi jarrera nabari daitezke. Autore batzuen ustez, epaileak etxebizitza eratxikitzen dionean horren titular ez den ezkon tideari, epaileak eskubide berri bat ex novo eratu eta etxebizitzaren titularrak duena mugatu egiten du (O´CALLAGHAN, RAMS). Beste batzuen iritziz, eratxikipenhartzaileak ez du eskubide berririk eskuratzen, hau da, ezkontza ren deuseztasuna, banantzea edo dibortzioa gertatu aurretik zituen eskubide berberak ditu; beraz, deuseztasun, banantze edo dibortzio epaia eman eta ge ro, etxebizitzaren legebidezko edukitzaile izateari eusten dio (ROCA TR�AS). Lehendabiziko jarrerak konponbide egokia ematen du eratxikipenhar tzaile ez den ezkontideak etxebizitzaren gaineko jabari osoa edo esklusiboa duenean, pro indiviso edo gozamen gisa; horrela, eratxikipenhartzailearen tzat sortzen da jabaria, pro indivisoaren erdia edo gozamena erabiltzeko es kubide erreal mugatua [horren aurka, hauxe adierazi zuen Palmako PEk, 1988ko abenduaren 1ean emandako epaian (RGD, 1990, 746. or.): etxebizi tzaren erabilera ezkontide bati bakarrik eratxikitzean, ez da eskubide errealik sortzen; izan ere, eratxikipen horrek zuzeneko eragina du familiari begira eta ez, ostera, gainontzekoei begira]. Edozein modutan ere, jarrera horrek ez du konponbide egokirik ematen, etxebizitzaren gain ezkontideak erabili zein biz tantzeko eskubidea bakarrik badu, edo errentan nahiz komodatu gisa hartu badu etxebizitza hori. Bestalde, bigarren jarrerak badu oztoporik ere, etxe bizitzaren titularra ez den ezkontideak ez baitu inolako eskubiderik deu seztasun, banantze edota dibortzio epaia eman aurretik; famili etxebizitza eta ostilamenduaren gaineko eskubideak xedatzeko ezkontide horrek eman behar duen adostasuna (hau da, KZren 1320. art.ak aipatzen duen adostasuna) ez da benetako adostasuna, KZren 1261. art.ko esanguran, baiezkoa ematea baizik. Ondorenez, epaileak berak eman dezake baiezko hori modu ordeztailean (KZren 1320.1. art.). Hori guztia aintzakotzat harturik, etxebizitzaren titular ez den ezkontideak ez badio


adostasunik eman negozio xedatzaileari, negozio hori ez da izaterik gabekoa, deuseztakorra baino —deuseza da, alabaina, negozio xedatzailea dohainik egin bada ondasun erkideen gain— (KZren 1322. art.). Azken finean, etxebizitzaren titular ez den ezkontideak bere adostasuna/baiezkoa ematen duenean, ez du hori egiten berari dagokion titulu baten bidez eta eskubide batean oinarrituta (LACRUZ, RAMS). Hala eta guztiz ere, KZren 1320. art.aren arabera, beste modu batera azal daiteke ezkontza bitartean famili etxebizitzaren titular ez den ezkontideak du en egoera. Zinez, orain arte aipatu izan ditugun oharbideek ez dituzte kon tutan hartzen ondoren azalduko ditugun argudio batzuk. Lehenik eta be hin, etxebizitzaren titular ez den ezkontideak bere adostasuna eman behar dio etxebizitzaren gaineko negozio xedatzaileari, ezkontide horrek etxebizitzan interesa duelako, hots, familiak egunero erabiltzen duen etxebizitza delako. Bigarrenik, etxebizitza hori familiak egunero erabiltzen du, etxebizitzaren titularrak bere borondatez horretara destinatu izan duelako; are gehiago, etxe bizitza hori beharrezkoa da, ezkontideek elkarrekin bizi eta elkar sorosteko duten eginbeharrak gauza daitezen. Hirugarrenik, etxebizitzaren titular ez den ezkontidearen interes eta eskubidea da ezkontide titularrak duen ezinta suna, ezkontza bitartean hura etxebizitzatik botatzeko. Laugarrenik, KZren 1320. artikulua ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko xedapenen artean kokaturik dago; ondorenez, interpretazio sistematikoa eginez gero, esan daite ke eskubide horrek ondare izaera duela. Bosgarrenik, eztabaidagarria da Kode Zibilaren 1320 eta 1322. art.en arteko lotura; bada, ezkontideak ez badio baiezkorik ematen negozioari, negozio hori ez da deuseza, ezta deuseztakorra ere, ezpada eragingabea, besterenganatutako ondasunak famili izaerari eusten dion bitartean (LACRUZ). Eta, bukatzeko, KZren 1320. art.aren interpretazio gisa, esan daiteke titularrak xeda ditzakeela berari dagozkion eskubideak ba karrik, hau da, negozio xedatzaileak ezin dituela ukitu beste ezkontidearen es kubideak —esangura horretan, KZren 96.4. artikuluak ezkontide FAMILI ZUZENBIDEA


erabiltzailea aipatzen duenean, titular ez den ezkontideari buruz ari da; aiurri berean, kon tsulta daiteke Cuencako PEk 1987ko abenduaren 12an emandako epaia (La Ley, 1988–2, 292. or.), horrek bereizi egiten baititu errentamendu titulartasu na eta etxebizitza okupatzeko eskubidearen titulartasuna—. Labur zurrean, nire ustez, ezin esan daiteke etxebizitzaren titular ez den ezkontideak ezkontza bitartean ez duela inolako eskubiderik familiak egunero erabiltzen duen etxebizitzaren gain. Horiek horrela, deuseztasun, banantze edo dibortzio epaiak zein ondore du eskubide horiei begira? Nire irudiz, epai leak etxebizitzaren titular ez den ezkontideari etxebizitza hori eratxikitzen dionean, ez du berorren gain eskubiderik sortzen ex novo; kontrara, epaileak erabakitzen du ezkontza desegin aurretik izan den eskubidea ez azkentzea edo, bestela esanda, eskubide horrek bere horretan irautea, ezkontideek elka rrekin bizitzeko duten eginbeharra desagertu eta gero —bai eta, deuseztasun nahiz dibortzio kasuetan, ezkontideek elkarri sorosteko duten eginbeharra de sagertu eta gero ere—. Nolanahi den ere, eskubide horrek izaera pertsonala du — beraz, eskual daezina da, inter vivos nahiz mortis causa—, bai eta aldi baterako izaera ere —eskubide horrek indarrean dirau semealabak eratxikipenhartzailearen gu raso ahalgopean dauden bitartean (KZren 96. art.ko 1 eta 2. idazatiak) edo epaileak zuhurtziara zehazten duen epean (KZren 96.3. art.)—. c) Famili etxebizitza eta ostilamendua xedatzeari buruzko eraentza KZren 96.4. art.ak dioenez, «etxebizitzaren eta lehen aipaturiko ondasu nen —ostilamenduaren— erabilera horien titular ez den ezkontideari dago kionean, ondasun horiek xedatzeko bi alderdien adostasuna edo, hala denean, epailearen baimena izan behar da». KZren 1320. art.arekin bat eginez, etxebi


zitza eta ostilamenduaren gaineko eskubideak xedatzeko, bi alderdiek euren adostasuna eman behar dute edo, hala denean, epailearen baimena behar da; horrekin saihestu nahi izan da etxebizitza eta ostilamenduaren erabiltzaile ez den titularrak maula egitea epaileak berak egindako eratxikipenari, etxebizi tza eta ondasun horien gaineko eskubideak xedatuz. Bi alderdien adostasuna edo epailearen baimena behar duten xedapen egintzak dira, berbarako, onda sun horien gaineko eskubideak besterenganatzea, kargatzea, horiei uko egitea eta euron xedapen arrunta (errentamendua, komodatua etab.), horiek guztiek ondasunon erabiltzailea ukitzen badute. Hor azaldutakoa gogoan hartuta, ez da erabiltzailearen adostasunik edo epailearen baimenik behar, jabetza esku aldatzean gozamena erreserbatu edo etxebizitzaren erabilera ukitzen ez duen zortasuna eratzen denean. Manu horren abiaburua da, izatez, etxebizitzaren erabiltzaile ez den ez kontideak jabetza izatea esklusiban —manu horrek etxebizitza eta ostila mendua xedatzeaz dihardu, horien erabilera euren titular ez den ezkontideari dagokionean—. Halaber, harako manua aplika daiteke beste kasu hauetan ere: titularraren eskubideak izaera pertsonala duenean —bereziki, titular hori errentaria denean— eta bi ezkontideek ondasun horiek pro indiviso arruntean dituztenean; azken kasu horretan, ezkontide bati etxebizitza eratxiki bazaio epe baterako, epe horretan ezkontide horrek ezin du egikaritu gauza erki dea zatitzeko akzioa [Palmako PEk 1988ko abenduaren 1ean (RGD, 1990, 746. or.) eta 1989ko ekainaren 21ean (RGD, 1990, 753. or.) emandako epai ak; horren aurka, AGk 1988ko irailaren 22an emandako epaia]. Etxebizitza eta ostilamendua xedatzen badira horien titular ez den ezkon tidearen adostasunik gabe edo epailearen baimenik gabe, KZren 1322. arti kulua aplikatu behar da, autore gehienen ustez; baina, nire aburuz, egokiago da esatea xedapen egintza hori ezin dela jarri ondasunen titular ez den ezkon tidearen aurka (LACRUZ, LUNA). Hauxe da, hain zuzen ere, aurrean esanda FAMILI ZUZENBIDEA


koaren arrazoia: xedapen egintzek ezin dituzte urratu ondasunen titular ez den ezkontideari dagokizon eskubideak, ondasun horien erabilera ezkontide horrek duen bitartean, behinik behin.

C) Ezkontzaren zamak Epaileak sorospidez hartutako neurrien artean, KZren 91. art.ak ezkontza zamei buruzkoak sartzen ditu (KZren 90.1.C art.ak hori berori egiten du), ondorengo artikuluetan xedatutakoaren arabera; baina artikulu horietatik batek ere ez du ezkontza zamarik aipatzen. KZren 90.1.C artikulua aztertzean adierazi izan dugunez, ezkontzaren zamek indarrean diraute, banantze epaia emanez gero eta ez, aldiz, deuseztasun edota dibortzio epaiak emanez gero. Hortaz, banantze kasuetan bakarrik, epaileak erabakiko du zein den ezkontide batek besteari zor dion mantenua, sorospen eginbeharraren ondorioz [Santa Cruz Tenerifekoaren PEk 1989ko abenduaren 21ean emandako epaia (RGD, 1991ko maiatza, 4511. or.)]. Zernahi gisaz, ezkontideen arteko konpentsazio pentsioaren bidez ordaintzen da ezkontide batek besteari zor dion mantenua. D) Ezkontzaren ondasun eraentza desegitea KZren 95.1. art.ak xedatzen duenez, —deuseztasun, banantze edo dibor tzioaren inguruko— epai irmoak ezkontzaren ondasun eraentza desegiten du, ezkontzaren ondasunei dagokienez. Artikulu horrek bat egiten du Kode Zi bilaren 1392. artikuluko 1, 2 eta 3. idazatiek irabazpidezko eraentzari buruz esandakoarekin, bai eta KZren 1415. art.ak partaidetza eraentzaren inguruan adierazitakoarekin ere. Horren harira, epai bidez bakarrik desegiten da ezkon tzaren ondasun eraentza oro (eta ez, ordea, eraentza jakin bat, hori beste batez ordeztua izan dadin). Ondorenez, ezkontzaren ondasun eraentza ez da desegiten epai hori eman baino lehen (KZren 103. art.ko 3, 4 eta 5. idazatiak a contrario), ezta


ezkontideen arteko hitzarmen bidez ere (KZren 90.1.D art., likidazioari buruzkoa). Edozein modutan ere, horren inguruan jarraian azter tuko ditugun arazoak azaltzen dira. a) Desegitea, ezkontzaren deuseztasun kasuetan Ezkontzaren deuseztasuna adierazten duen epaiari gagozkiola, ondoko eztabaida plazaratu behar da: epai hori eman arte indarrean zegoen ezkontza ren ondasun eraentza desegiten al da edo ez da inoiz izan ezkontzaren on dasun eraentzarik? Esangura hertsian, ezkontzarik gabe, ezin da ezkontzaren ondasun eraentzarik izan. Alabaina, besterik ondorioztatzen da ondoko ar tikuluetatik: KZren 95.1. art.tik, horrek desegitea aipatzen duenean inolako bereizketarik egin gabe; KZren 95.2. artikulutik, hori ezkontzaren ondasun eraentzaren likidazioaz ari denean, hortik uler baitaiteke aurretiaz eraentza ren bat izan dela; KZren 1392.3. art.tik, ezkontzaren deuseztasun kasuetara ko, irabazpidezko sozietatea Zuzenbide osoz desegiten dela ezartzen duenean; eta, azkenik, KZren 1395. art.tik, horrek hauxe adierazten duenean: «ezkon tzaren deuseztasuna delaeta irabazpidezko sozietatea desegiten denean». Eztabaida horri irtenbidea eman dakioke, ustezko ezkontzari buruzko erregelak erabiliz (KZren 79. art.); horren harira, ezkontzaren ondasun eraen tzarik bada izan, bi ezkontideek onustez jardun dutenean; gaitzustez jardun dutenean, ordea, ez dago ezer desegiteko beharrik, ez delako ezkontzaren on dasun eraentzarik izan —ezkontideak elkarrekin bizitzean, ohiko elkarbi zieraren egoerak sor daitezkeen arren—. Ezkontide batek onustez jardun badu eta besteak gaitzustez, KZren 95.2. art.ko erregela aplikatu behar da (halaber, KZren 1395 eta 1415. art.ak) (DÍEZPICAZO). Egineginean ere, azken kasu horri buruz KZren 95.2. art.ak dioenari helduta, deuseztasun epaiak ezkontide baten FAMILI ZUZENBIDEA


gaitzustea adierazten badu, onustez jardun duenak partaidetza eraentza ri buruzko xedapenak aplika ditzake ezkontzaren ondasun eraentza likidatze an, eta gaitzustedun ezkontideak ez du eskubiderik beraren ezkontideak lortu dituen irabazietan parte hartzeko (esangura berean, baina irabazpidezko so zietateari buruz bakarrik, KZren 1395. artikulua; horretara jotzen du KZren 1415. art.ak ere, partaidetza eraentza arautzean. Edonola ere, ez dago horrela ko aukerarik, ondasunen banantze eraentzan). b) Desegitea, judizio bidezko banantze kasuetan Banantze epaiak ezkontzaren ondasun eraentzaren gain duen eraginari begira, bi jarrera dira nagusi: 1. Banantze pertsonala dekretatzen duen epaiak ezkontzaren ondasun era entza desegiten du, eraentza horren ordez beste eraentzarik ezarri gabe. Hori dela eta, ezkontzak indarrean iraun arren, ezkontideen arteko banantzea judi zio bidez dekretatu bada, ezkontzaren ondasun eraentza desegiten da, eraen tza hori edozein izanda ere. Banantze epaia eman eta gero ezkontideen artean dagoen lotura, izatez, ez da aurretiaz euren artean zegoen loturaren arrasto hutsa baino (KZren 95.1. art.; LACRUZ, PEÑA). 2. Gorputz banantzea dekretatzen duen epaiak, aldiz, ondasunen erkidego eraentza desegin eta banantze eraentza sortzen du (KZren 1435.3. art. —KZren 1392.3 eta 1415. art.ei lotuta—, eta 1443 eta 1444. art.ak; VALLA DARES, DÍEZPICAZO eta GULLÓN, ALBALADEJO, MONTÉS). Ez da batere erraza jarrera baten edo bestearen alde egitea. Lehenengoak baditu bere alde, KZren 95.1. art.aren hitzezhitzezkotasuna ez eze, manu ho ri (uztailaren 7ko 30/1981 Legea) KZren 1435 eta 1443. art.ak


(maiatzaren 13ko 11/1981 Legea) baino geroagokoa izatea ere; halaber, aurreneko jarrera onartzeko modukoa da, KZren 1435.3. artikulua 1374 eta 1393. art.etako ka suei buruzkoa dela interpretatuz gero. Dena den, esangura hertsian zentzuz koa bide da, ezkontzarik izanez gero, ezkontzaren ondasun eraentza izatea, eta hori berori baieztatzen omen dute KZren 1443 eta 1444. art.ek. Gai horren inguruan arazo nagusia da, ezkontideak banandu eta gero, ondasunen banantze eraentzaz gain —hori ezbairik gabekoa izanik—, beste zerbait dagoen zehaztea, hots, ezkontzaren ondasun eraentzarik dagoen era bakitzea. Baiezkoa onartuz gero, ezkontzaren ondasun eraentza orokor deitu rikoa aplikatu beharko litzateke (KZren 1315.etik 1324.era arteko art.ak), ondasunen banantzeari dagozkion erregela batzuekin batera (KZren 1438.etik 1442.era arteko art.ak), ondasunen banantzea baita ezkontide bananduek eu ren artean duten ondasun eraentza. KZren 83. art.ak dioenez, banantze epaia emanez gero, ezkontide batek etxeko ahalgoa egikaritzean ezin ditu beste ezkontidearen ondasunak lotu; berebat, KZren 1442. art.an aipaturiko erdimuziotar presuntzioak ez du era ginik, judizio bidezko banantze kasuetan. Edonola ere, KZren 83. art.ak bere baitan hartzen du etxeko ahalgoa egikaritzean gainontzekoei begira sor daite keen erantzukizun sistema bakarrik (KZren 1319.2. art.). Hortaz, artikulu horrek ez du etxeko ahalgoa bera ukitzen eta ahalgo horrek indarrean dirau (ROCA TR�AS; horren aurka, LACRUZ, beraren ustez banantzearen ondoren ez dagoelako domusik). Gauzak horrela, ez dago inolako eragozpenik, ondo koek indarrean dirautela esateko: ezkontzaren zamei aurre egiteko betebe harrak (KZren 90.1.C, 91, 1318 eta 1438. art.ak); bakarrekotasunaren aldeko aitorpenak (KZren 1324. art.; GAVIDIA) eta KZren 1441. art.ko presun tzioak. Horrenbestez, ondasunen banantze eraentzak badu izaterik, ezkontza krisiak hori aldarazi badu ere. Are gehiago, banantze epaia eman aurretik ondasunen banantze eraentza indarrean izan bada, eraentza hori desegin eta likidatu beharra FAMILI ZUZENBIDEA


dago (KZren 1319 eta 1438. art.etan ezarritako berreskura ketak eta konpentsazioak ordaindu behar dira, KZren 1441. art.ak erato rritako pro indiviso egoerei amaiera eman behar zaie eta itzuli behar dira ezkonsaria eta abar); horrez gain, ondasunen banantze eraentza berri bat sor tzen da.

E) Ezkontideen arteko desoreka ekonomikoaren ziozko pentsioa a) Izaera eta ezaugarriak KZren 97.1. art.ak ondokoa xedatzen du: «banantzeak nahiz dibortzioak ezkontide bati, beste ezkontidearen egoerarekin alderatuz, desoreka ekono mikorik ekartzen badio eta ezkontza bitartean izan zuen egoerak txarrera egi ten badu, ezkontide horrek eskubidea du epaileak emandako ebazpenean finkaturiko pentsioa eskatzeko…». Azter ditzagun, bada, pentsio horren ezau garriak: a´) Bistan denez, manu horretan azaltzen da ezkontide batek bestearen aurka duen kreditu eskubidea. Kreditu hori, gehienetan, aldizkako pentsioa ren bidez ordaintzen da (KZren 99. art.). b´) Eskubide hori sortzeko baldintza da, banantzeak zein dibortzioak (egundo ere deuseztasunak: KZren 98. art.) ezkontide bati, beste ezkontidea ren egoerarekin alderatuz, desoreka ekonomikoa ekartzea eta, horren ondo rioz, ezkontide horrek ezkontza bitartetan izan zuen egoerak txarrera egitea. Hori guztia dela eta:


1. Pentsioak ez du mantenu izaerarik [AGk 1988ko ekainaren 29an eta Bilboko LEk 1985eko abenduaren 3an (La Ley, 1986–1, 822. or.), 1986ko urriaren 23an (La Ley, 1987–1, 183. or.) eta 1987ko ekainaren 27an (La Ley, 1987–4, 719. or.), Bartzelonako LEk 1984ko ekainaren 5ean (RJC, 1984–IV, 893. or.), Zaragozako PEk 1989ko apirilaren 14an (RGD, 1990, 2905. or.) emandako epaiak]; izan ere, pentsio horretara ez da biltzen elikagaiak, gelak, arropak, osasun laguntzak eta heziketa emateko behar den bestekoa bakarrik (KZren 142. art.ko 1 eta 2. idazatiak), eta hartzekoduna ez da beharrizanean egon behar [KZren 148. art.; Bilboko LEk 1985eko abenduaren 3an (La Ley, 1986–1, 822. or.) eta 1986ko urriaren 23an (La Ley, 1987–1, 183. or.) eman dako epaiak]. Bestalde ere, betebeharpekoak ezin du pentsio hori ordaindu, pentsio eskubidea duena beraren etxean hartu eta mantenduz (KZren 149. art.); halaber, eskubide hori ez da azkentzen betebeharpekoa hiltzen dene an (KZren 101.2 eta 150. art.ak). Horrez gain, pentsioaren mantenu izaerak zentzurik izango luke banantze kasuetan, baina sekula ez dibortzio kasuetan (KZren 143.1. art.). Esanak esan, mantenu pentsioa eredu gisa har daiteke desoreka ekono mikoaren zioz sortzen den pentsioari buruzko eraentza horretan. Hori berori baiezta daiteke, ondokoak kontutan hartuta: aldizkako prestazioa da (LASAR TE eta VALPUESTA); ezkontideak —edo ezkontide ohiak— parekatu nahi ditu, mantenu pentsioak mantenuhartzailea familiako beste kideekin pareka tzen duen moduan; pentsioa finkatzeko aintzakotzat hartzen dira ezkontide baten eta bestearen adina, osasuna, lan egiteko aukera, ondasunak, baliabi de ekonomikoak eta beharrizanak (KZren 97.1. art.ko 2, 3 eta 8. idazatiak, 146. art.arekin lotuta); eta, azkenik, pentsioa aldaraz daiteke, ezkontide ba ten edo bestearen aberastasunak izandako aldaketa garrantzitsuen zioz (Kode Zibilaren 100. art. 147. art.ari eta 152. art.ko 2 eta 3. idazatiei lotuta) [Bil boko LEk 1985eko abenduaren 3an emandako epaian (La Ley, 1986–1, 822. or.) esan zuenez, konpentsazio pentsioak izaera FAMILI ZUZENBIDEA


mistoa du, kalteordain izaera rekin batera mantenu izaera duelako; Bartzelonako PEk 1989ko urriaren 11n emandako epaia (RGD, 1990, 2676. or.)]. 2. Eskubide hori sortzen da, ezkontide bat, banantze edo dibortzioa eraka rri izan duen kariari begira, errudun ala errugabea den kontutan izan gabe [Bilboko LEk 1983ko abenduaren 31n (La Ley, 1984– 3, 620. or.), Bartze lonako LEk 1986ko otsailaren 5ean (La Ley, 1986–2, 875. or.), Iruñeko LEk 1987ko ekainaren 8an (La Ley, 1987–4, 755. or.) emandako epaiak]. Espai niako sisteman, ezkontzaren krisi egoerak ikuspuntu objektibotik aztertu izan dira eta, horren ondorioz, zehapen ideia egoera horietatik (batik bat, dibortzio kasuetatik) kanpo utzi izan da. Horregatik, ez da inolako asmorik izan, errua ren ideia hori zeharka sartzeko, banantze edo dibortzioaren ondoreen bidez. Horrela, desoreka ekonomikoari buruzko irizpide objektiboa hartzen da kon tutan eta ez, ostera, erruduntasun zein errugabetasunari buruzko irizpidea; beraz, ezkontide batek izandako jarrerak banantzea zein dibortzioa eratorri badu ere, ezkontide horrek pentsioa eskuratzeko eskubidea du, ezkontza bi tartean berak izandako egoerak txarrera egiten badu. Hori dela eta, pentsio horrek ez du kalteordain izaerarik, banantze edo dibortzio kariari begira —deuseztasun kasuetan gertatu aldera, KZren 98. art.—, desoreka ekonomi koari begira baino. Labur esateko, pentsio horren helburua da ezkontideak izandako desoreka ekonomikoa konpentsatzea. 3. Pentsio horren sustraia da ezkontzaren krisi ostean bi ezkontideek du ten egoera parekoa izatea, hau da, egoera hori eta ezkontideak elkarrekin bizi zirenean zuten egoera antzekoak izatea. Horren harira, bi datu izan behar dira kontutan: bata, bi ezkontideek ezkontza bitartean izan zuten egoera eta, bes tea, banantzea nahiz dibortzioa gertatuz geroztik ezkontide bakoitzak duen egoera. Egoerak txarrera egitea eta desoreka ekonomikoak izatea elkarrekin ulertu behar dira [Palmako LEk


1982ko abenduaren 22an (RJC, 1983–II, 124. or.), Bilboko LEk 1986ko urriaren 23an (La Ley, 1987–1, 183. or.) emandako epaiak]. Nolanahi ere, ezkontide baten egoerak txarrera egin dezake desoreka ekonomikorik sortu gabe, txarrera egite horrek bi ezkontideak ukitzen ditue lako (adibidez, ezkontideak banandurik bizitzean bakoitzak bere etxebizitza ordaindu behar izatea, ezkontza bitartean hori bi ezkontideen artean ordain tzen zela); horrelakoetan, ezkontideek ez dute pentsioa eskuratzeko eskubide rik. Horrekin, ezkontiderik ahulena babestu nahi izan da (ROCA TRÍAS) edo, beste hitz batzuekin adierazteko, ezkontide baten egoerak txarrera egin due nean, hori berori babestu nahi izan da —dena den, egoera horrek txarrera egin behar du, banantzea edo dibortzioa gertatzen den unean bertan eta ez, al diz, geroko une batean eta gertatze bidez izan diren inguruabarren ondorioz [KZren 100. art.; Bilboko LEk 1982ko irailaren 15ean (La Ley, 1983–2, 563. or.), Palmako PEk 1989ko otsailaren 8an (RGD, 1990, 748. or.), Oviedo ko PEk 1989ko otsailaren 7an (RGD, 1990, 3843. or.) emandako epaiak]—. Halaber, ezkontidearen egoerak txarrera egin duen ala ez zehazteko, egoera hori ezkontide horrek ezkontza bitartean zuen egoerarekin eta beste ezkonti deak duenarekin alderatu behar da [Palmako LEk 1983ko uztailaren 15ean emandako epaia (RJC, 1983–IV, 155. or.)]. Hauxe da, bada, pentsioaren hel burua: banatze zein dibortzioaren ondorioz, ezkontide batek galera ekonomi korik ez izatea. c´) Konpentsazio pentsioa ematen da, desoreka ekonomikoa izan duen ez kontideak hala eskatzen badu, erregu printzipioaren arabera [AGk 1987ko abenduaren 2an, Bilboko LEk 1983ko abenduaren 31n (La Ley, 1984–3, 620. or.), 1984ko martxoaren 6an (La Ley, 1984–3, 442. or.), 1987ko martxoaren 18an (La Ley, 1987–3, 149. or.), 1987ko apirilaren 3an (La Ley, 1987–3, 72. or.), 1988ko uztailaren 11n (La Ley, 1988–4, 634. or.) eta 1988ko azaroa ren 14an (La Ley, 1989–2, 151. or.), Santa Cruz Tenerifekoaren FAMILI ZUZENBIDEA


PEk 1988ko abenduaren 9an (RGD, 1990, 990. or.), 1989ko abenduaren 21ean (RGD, 1991ko maiatza, 4511. or.) eta 1990eko apirilaren 4an (RGD, 1991ko maia tza, 4513. or.), eta Madrilgo PEk 1989ko azaroaren 17an (RGD, 1990, 2584. or.) emandako epaiak]. Berebat, egoera hori frogatu behar da [Bartzelonako LEk 1984ko martxoaren 20an (RJC, 1984–III, 603. or.) eta 1986ko apirilaren 25ean (La Ley, 1986–4, 926. or.), eta Bilboko LEk 1987ko maiatzaren 11n (La Ley, 1987– 4, 671. or.) emandako epaiak]. Gai horretan ez da ordena pu blikoaren interesik agertzen, pentsioak ez baititu baitaratzen, ez familiari eus teko gastuak, ez bi ezkontideen semealabak hezi eta elikatzeko gastuak, ezta ezkontzaren zamei aurre egitekoak ere. Horregatik, pentsioari uko egin egitea gerta daiteke [AGk 1987ko abenduaren 2an, Zaragozako LEk 1983ko maia tzaren 10ean (La Ley, 1984–1, 322. or.), Bilboko LEk 1984ko martxoaren 6an (La Ley, 1984–3, 442), 1987ko apirilaren 3an (La Ley, 1987–3, 72. or.) eta 1988ko azaroaren 14an (La Ley, 1989–2, 151. or.), Madrilgo PEk 1989ko azaroaren 17an (RGD, 1990, 2584. or.) eta 1990eko urtarrilaren 30ean (RGD, 1990, 3523. or.), Oviedoko PEk 1989ko urriaren 3an (RGD, 1990, 3851. or.) emandako epaiak]. Halaber, pentsioa enbarga daiteke [Bilboko PEk 1989ko maiatzaren 13an emandako epaia (RGD, 1990, 7047. or.); horren aurka, GARCÍA CANTERO, PEÑA eta, horiez gain, Bartzelonako PEk 1989ko uz tailaren 27an emandako epaia (RGD, 1990, 514. or.)]. d’) Pentsioak bereberezko izaera du, egoera pertsonal bati (hau da, ez kontzaren azkentze edo aldarazpenari) loturik dagoelako zuzenean; beraz, pentsioaren zenbatekoa finkatzeko kontutan izan behar diren inguruabarrek izaera pertsonala dute, eta pentsioa bera azkendu eta aldarazten da, izaera pertsonala duten karien ondorioz. Hori guztia dela medio, ezin dute pentsio eskubidea baliarazi pentsio hori eskuratzeko eskubidea duen ezkontidearen hartzekodunek eta jaraunsleek (ROCA TRÍAS, PEÑA). b) Pentsioaren zenbatekoa finkatzeko inguruabarrak


KZren 97. art.ari helduta, pentsioaren zenbatekoa finkatzeko kontutan izan behar diren inguruabarrak dira, besteak beste, ondokoak: 1. Ezkontideen artean egindako hitzarmenak. 2. Ezkontideen adina eta osasun egoera. 3. Ezkontideek lanbiderako duten kualifikazioa eta lanpostua lortzeko du ten aukera. 4. Familiari begira ezkontideek izan duten eta izango duten ardura. 5. Ezkontide batek bere lanarekin bestearen merkataritza, industria nahiz lanbide jardueretan eman duen laguntza. 6. Ezkontzaren eta ezkontideen arteko elkarbizitzaren iraupena. 7. Ezkontide batek edozein motatako pentsio eskubidea izanik, berori gal tzeko arriskua. 8. Ezkontide batek eta besteak dituzten ondasunak, baliabide ekonomiko ak eta beharrizanak. Aurrenik, manu horrek aipatzen ditu ezkontideek orokorrean egin dituz ten hitzarmenak, eta ez pentsioari buruzkoak bakarrik. Azpimarratzekoa da, ezkontideen arteko desoreka ekonomikorik izan den eta ezkontide baten egoe rak txarrera egin duen baloratzeko unean, eragina dutela bi ezkontideen semealabak zaintzeari, famili etxebizitzaren erabilerari, famili zamei eta ez kontzaren ondasun eraentzari buruzko hitzarmenek. Bestalde ere, ezin uler daiteke hitzarmen horietan arautzea epaileak KZren 90.1.E art.aren arabera homologatu izan duen pentsioa —izan ere, kasu horretan, epaileak ez du sorospidez pentsioa zehazten—. Haatik, hitzarmenok dira, batetik, ezkontide batentzat kaltegarriak izateagatik, epaileak onetsi izan ez dituenak (KZren 90.2. art.) — horrelakoetan, epaileak pentsioa gehitu ala urrituko du, gaine rako parametroak kontutan hartuta— [Iruñeko LEk 1987ko urriaren 31n (La Ley, 1988–1, 463. or.)]; eta, bestetik, ezkontideek elkarren arteko adostasunez edota bide kanonikoaren FAMILI ZUZENBIDEA


bidez banantzeko hartu izan dituzten hitzarmenak, hitzarmenok ezkontide batek auzibidera ekartzen dituenean, hau da, hitzar men horiek bibiek ekartzen ez dituztenean [Bartzelonako LEk 1984ko mar txoaren 5ean (RJC, 1984–III, 600. or.) eta Bilboko LEk 1985eko apirilaren 12an (La Ley, 1985–3, 409. or.) emandako epaiak]. Manu horren 2, 3 eta 8. inguruabarrak mantenuari buruzko irizpidean oinarritzen dira eta, horregatik, hirurak batera aztertu behar dira. Aintzat hartzekoa da ezkontideen adinak eta osasun egoerak eragina dutela euren lanbide kualifikazioan eta lanpostua lortzeko aukeran; gisa berean, ingurua bar horiek guztiek eragina dute ezkontideen ondasunetan, baliabide ekonomi koetan eta euren beharrizanetan. Bestalde, 4 eta 5. inguruabarren helburua da zenbait jarduera konpentsa tzea, ezkontide jarduleak igurikimen batzuk (esaterako, lanpostua lortzea) albo batera utzi behar izan dituelako edota jarduera horiek beste ezkonti dearentzat onuragarriak izan direlako zuzenzuzenean. Gogoan izan behar da, inguruabar horiek barnebarnetik daudela loturik banantzea edo dibortzioa gertatu arte ezkontideen artean indarrean zegoen ezkontzaren ondasun eraen tzari. Horrela, ondasunen erkidego eraentzetan, jarduketa hori konpentsatu ohi da ezkontideen artean ondasunak komunikatuz. Edu berean, ondasunen banantze eraentzetan, etxerako egindako lana har daiteke ezkontza zametan hartzeko bide gisa —etxeko lanak egitean, ezkontideak familiarenganako ar dura erakutsi duelako—; horren ondorioz, etxerako egindako lanak konpen tsazioa jasotzeko eskubidea ematen du (KZren 1438. art.). Hortaz, pentsioa ez da ematen interes erkideei begira (familiaren interesari begira) edo gainerako interesei begira (beste ezkontidearen interesei begira) egindako jarduerak or daintzeko; aitzitik, kontutan izan behar da jarduera horiek zenbaterainoko eragina izan duten ezkontide jarduleak izandako desoreka ekonomikoan, ez kontidearen egoerak txarrera egiten baitu desoreka horren ondorioz. Bestalde, 6. inguruabarra uler daiteke, batetik, beste


inguruabarren gain lokabe; horrela, inguruabar hori elkarbizitzaren zioz eman beharreko konpen tsazioa edo kalteordaina izango litzateke eta, horren ondorioz, kontutan hartu beharko litzateke pentsioaren zenbatekoa finkatzeko (KZren 98. artikulua eta 1981eko uztailaren 7ko Legearen 10.3. xedapen gehigarria) (ROCA TRÍAS). Bestetik, 6. inguruabarra uler daiteke gainerako inguruabarrei lotuta, batik bat, 4 eta 5. inguruabarrak kalkulatzeko (LASARTE eta VALPUESTA); bi de horretan, 6. inguruabarra 7.arekin batera ere ulertu behar da, alarguntasun pentsioari begira (uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 10.3. xedapen gehigarria). Nabari daitekeenez, KZren 97. art.an aipaturiko inguruabarrak elkarri lo tuta daude, bai eta elkarren artean baldintzatuta ere; halaber, artikulu horre tan beren beregi aipatzen ez diren beste inguruabar batzuei lotuta ere badaude (hala nola, semealaben zaintza eratxikitzeari, famili etxebizitzaren eta ostila menduaren erabilera eratxikitzeari, ezkontzaren ondasun eraentzari eta beste batzuei). Horrela, KZren 97. artikuluak egindako zerrenda ad exemplum da —«besteak beste» baitio— [Bilboko LEk 1984ko martxoaren 6an (La Ley, 1984–3, 442. or.), 1985eko abenduaren 3an (La Ley, 1986–1, 822. or.) eta 1986ko uztailaren 22an (La Ley, 1986–4, 340. or.) emandako epaiak] eta horrek ondoko zalantza eratorri izan du: pentsioaren zenbatekoa finkatzeko, gogoan izan behar den ala ez ezkontide batek banantze edo dibortzioan izan duen errua, baldin eta, ezkontideen arteko desoreka ekonomikoaren zioz, ez kontide horren egoerak txarrera egin badu. Manuaren esangura objektiboa ba karrik aztertuz gero, esan beharra dago ez duela ezelako eraginik pentsioaren hartzekodun den ezkontideak banantzean zein dibortzioan izan duen erruak; erru horrek ez du inolako eraginik, ez pentsioa eskuratzeko eskubidearen era ketan, ezta pentsioaren zenbatekoa finkatzean ere. Horixe da, izan ere, autore gehienek duten iritzia. Dena dela, nabarmentzekoa da KZk horren aurkako jarrera agertzen duela beste egoera batzuetan; zenbait kasutan, KZk kontutan hartzen du ezkontide FAMILI ZUZENBIDEA


baten jokabide erruduna, ezkontide horri eskubide ba tzuk kentzeko —esaterako, KZren 98. artikuluan, hori aurreko artikuluaren antzekoa izanik—. Horrelakoetan, ondoko paradoxa gerta daiteke: ezkontide errudunak mantenu eskubiderik ez izatea (KZren 152.4. artikulua), oinorde tzari dagokionez ezkontide hori ezduina izatea (KZren 756. art.ko 1, 2 eta 3. idazatiak), seniparte eskubideak galtzea (KZren 834 eta 835. art.ak) edota jaraunskabetua izatea (KZren 855. art.) eta, aldi berean, ezkontide horrek pentsioa eskuratzeko eskubidea izatea. Horrez gain, pentsio horren zenbate koa finkatzeko, ez da aintzakotzat hartu behar ezkontide horrek banantzean edo dibortzioan —pentsio eskubidea sortzeko baldintza diren horietan— izan duen errua. c) Eguneratzea eta bermeak KZren 97.2. art.ak ezartzen duenez, epaileak emandako ebazpenean fin katuko dira pentsioa eguneratzeko oinarriak, bai eta horren ordainketa ziur tatzeko bermeak ere. Pentsioa eguneratzeko oinarri horiek ezartzen dira, pentsioa emateko be tebeharrak iraupen luzea duelako eta aldianaldian ordaintzen delako. Aiurri berean, pentsioa eguneratzeko oinarriak finkatzean, saihestu egiten da auzie tara jotzeko beharra, pentsioaren zenbatekoa berrikusia izan dadin; hori bai ezta daiteke, kontutan hartzen badira KZren 100. artikuluak pentsioa aldaraz teko ezartzen dituen mugak. Horren zioz —eta KZren 90.3. art.ak xedatuta koa analogiaz aplikatuz—, uler daiteke epaileak bere arioz, hau da, alderdiek hala eskatu gabe, finka ditzakeela pentsioa eguneratzeko beraren ustez ego kiak diren oinarriak (LASARTE eta VALPUESTA). Gehienetan, pentsioa eguneratzen da kontsumorako prezioen indizearen arabera [ikus Bartzelonako LEk 1985eko otsailaren 6an emandako epaia (RJC, 1985–II, 68. or.)]; dena den, epailearen


erabakimena oso zabala da esparru horretan. Bestalde, bermeei dagokienean, KZren 97.2. art.ak ez du ezer zehazten, baina beste xedapen batzuetatik —KZren 90.3, 91 eta 93. art.etatik eta, argi ez bada ere, JZLren 1891. art.tik— ondorioztatzen da horretan ere epailearen erabakimena oso zabala dela. Hori dela eta, epaileak edozein motatako ber meak —errealak zein pertsonalak— ezar ditzake, hala nola, gordailuak, atxi kipenak etab. d) Aldarazpena KZren 100. art.aren ildotik, behin banantze edo dibortzio epaietan pen tsioa eta hori eguneratzeko oinarriak finkatu eta gero, pentsio hori aldaraz daiteke, ezkontide baten edo bestearen aberastasunak izan dituen aldaketa ga rrantzitsuen zioz bakarrik. Bistakoa denez, manu horrek salbuespenekotzat jotzen du pentsioa alda razteko aukera. Bada, aldarazpen hori gerta daiteke, ezkontide baten edota bestearen aberastasunak izan dituen aldaketa garrantzitsuen zioz bakarrik. Salbuespenekotasun hori honetara bidezkotu daiteke: batetik, pentsioa egune ratzeko oinarrien bidez konpontzen dira pentsio horren balioak izan ditzakeen ohiko aldaketak (KZren 97. art. in fine eta KZren 100. art.); bestetik, alder di batek pentsioaren aldarazpena eska dezake, pentsioarekin lortu nahi den ondare oreka apurtzen denean bakarrik. Gainera, esangura hertsiko mantenu pentsioekin gertatu aldera, pentsioak konpentsazio izaera du eta, hori dela medio, ez da kontutan hartzen ezkontide baten edo bestearen beharrizanak aldatu diren ala ez, horien aberastasuna aldatzen denean izan ezik. Edonondik begira dakiola ere, zordunaren aberastasuna urritu eta horren eraginez, aberastasun hori ez bada nahikoa, erabat ala zati batez, konpentsa zio pentsioa ordaintzeko, orduan pentsioaren aldarazpena eska daiteke [ikus Valentziako PEk 1990eko maiatzaren 12an emandako epaia (RGD, 1990, 4921. or.)]. Hori gorabehera, beste FAMILI ZUZENBIDEA


egoera batzuek zalantza gehiago sortzen dute. Arean bere, gogoan izan behar da pentsioak konpentsazio izaera duela eta, lehen esan dugunez, desoreka ekonomikoa banantze edo dibortzio unean baloratu behar dela [Bilboko LEk 1982ko irailaren 15ean emandako epaia (La Ley, 1983–2, 563. or.)]. Hori aintzat hartuta, nire ustez, zordunaren aberas tasuna gehitu arren, ez da pentsioa aldarazi behar; izan ere, horrek ekarriko luke ezkontide bat (ezkontide ohi bat) beste ezkontidearen ondareak dituen gorabeherei lotuta geratzea betiko, pentsioaren konpentsazio izaera baztertuz [ikus Bilboko LEk 1988ko maiatzaren 10ean emandako epaia (La Ley, 1988–4, 682. or.)]. Ildo bertsuan, hartzekodunaren aberastasunak gehikuntza edo urripen garrantzitsuak izan baditu, pentsioa aldaraz daiteke, bi baldintza hau ek betez gero: lehenengoa, banantze edo dibortzio unean, gehikuntza edo urri pena eragin duten kariak izatea edo, gutxienez, izango direla nabaritzea; eta, bigarrena, kari horiek kontutan ez izatea pentsioa finkatzeko. e) Ordezpena Hauxe xedatzen du KZren 99. art.ak: KZren 97. art.aren arabera judizio bidez finkatua izan den pentsioaren ordez, edozein unetan hitzar daiteke bizi arteko errenta bat, ondasun zehatz batzuen gaineko gozamena edota ondasu nez zein diruz kapital jakin bat ematea. Manu horrek dioenaren bidetik, lehenengo eta behin, zehaztu behar da zein helburu duen pentsioa ordezteko legez ematen den aukera horrek. Aurrerago azaldu dugunez, Kode Zibilak 100 eta 101. art.etan muga batzuk ezartzen dizkie pentsioa aldarazi eta azkentzeari. Horrela, ezkontideen auto nomia pribatuak betebehar izaerako harremanak eratzean eraginik badu ere, autonomia hori mugatuta geratzen da, harreman horien edukia, gorabeherak eta azkentzea zehazteko orduan. KZren 99. art.ak, kontrara, ezkontideen au tonomia hori zabaltzen du: behin konpentsazio pentsioa finkatuta egonik, ez kontideek ondare izaerako eskubide bihur dezakete pentsio hori,


berorren ordez bizi arteko errenta bat, ondasun zehatz batzuen gaineko gozamena edo ondasunez zein diruz kapital jakin bat emanez. Horren ondorioz, harreman horiek ez dute inolako zerikusirik ezkontideen inguruabar pertsonalekin: ka su horretan, pentsioa ezin aldaraz daiteke ezkontide baten edo bestearen abe rastasunak izandako oinarrizko aldaketen zioz (KZren 100. art.), eta ondare eskubide hori azkentzen da berorri dagozkion erregelen arabera (KZren 513. art. eta ondorengoak, eta 1803. art.) eta ez, aldiz, KZren 101.1. art.ak pen tsioari buruz ezarritako erregelen arabera (PEĂ‘A). Edozein modutan ere, lehen ikusi izan dugunez, doktrina eta jurispru dentziaren ustez, KZren 97. artikuluan aipaturiko pentsioa ematen da, alderdi batek hala eskatzen duenean bakarrik; horretan ez da agertzen ordena publi koko interesik, eta eskubide horri uko egin dakioke, hori eman aurretik zein geroago. Hortaz, behin pentsioa finkatu eta gero, hartzekodunak eta zordunak pentsioa ordeztea itun dezakete, inolako mugarik gabe; KZren 99. art.ak be rretsi besterik ez du egiten ondore hori, hain zuzen ere, pentsioaren ondare izaerak eta xedakortasunak erakartzen duten ondorea. Horri ondokoa gehitu behar zaio: manu horrek ezer ez badio ere, pentsioaren ordez ezartzen den es kubidea ezkontideek itundutakoaren arabera aldarazi eta azkentzen da, eta itundutako horrek bat egin dezake ala ez, konpentsazio pentsiorako hitzartu izan denarekin. Horrela, ezkontideek itun dezakete, dela prestazioa aldaraz tea, ezkontide baten edo bestearen ondare egoerak aldaketa garrantzitsuak di tuenean; dela gozamena azkentzea, gozamenduna berriro ezkontzen denean; dela, kasu berean, ezkontideari eman zaion zenbatekotik zati bat itzultzea. Nolanahi den ere, nire ustetan, ezkontideek ez badute ezer itundu, pentsioa ordezten duen prestazioaren gorabeherei eta azkentzeari prestazio mota ho rren erregelak aplikatzen zaizkie eta, ez, ordea, pentsioaren erregelak. Horre tara, bizi arteko errenta eta gozamena azkentzen dira onuraduna hiltzen denean eta ez, ostera, hori berriro ezkontzen denean; halaber, onduradunak eskuratutako ondasuna edo dirua ez du FAMILI ZUZENBIDEA


itzuli behar, pentsioa emateko eskubi dea sortarazi zuen karia desagertzen denean. KZren 99. art.ak dioenez, behin pentsioa judizio bidez finkatu eta gero, pentsioaren ordezpena edozein momentutan hitzar daiteke. Horrek berarekin dakartza bi ondorio hauek: batetik, pentsioaren ordezpena hitzar daiteke, ez kontideen inguruabarrek aldaketa garrantzitsurik izan ez arren (KZren 90.3, 91 eta 100. art.ak); eta, bestetik, ordezpen hori ezin da hitzartu epaileak ebaz pena eman aurretik. Hala eta guztiz ere, ezkontideek ordezpena proposa deza kete hitzarmen arauemailean bertan [Bartzelonako LEk 1984ko otsailaren 9an emandako epaia (RJC, 1984–II, 340. or.)]. f) Azkentzea Kasu hauetan azkentzen da konpentsazio pentsioa eskuratzeko eskubidea: a’) Pentsioa sortarazi zuen karia desagertzen denean (KZren 101.1. arti kulua). Ezkontideak banandu edota dibortziatzen direnean, ezkontide batek, beste ezkontidearen egoerarekin alderatuz, desoreka ekonomikoa izan eta, ho rren ondorioz, ezkontide horrek ezkontza bitartean zuen egoerak txarrera egiten badu; kasu horretan bi dira pentsioa sortarazten duten kariak: 1. Banantzea edo dibortzioa; 2. Ezkontidearen egoerak txarrera egiteak dakarren desoreka ekonomikoa. Hortaz, pentsioa eskuratzeko eskubidea azkentzen da: 1. Banandu izan diren ezkontideak berradiskidetzen direnean (KZren 84. art.); 2. Dibortziatu izan diren ezkontideak berriro ezkontzen direnean — ez, aldiz, berradiskidetzen direnean— (KZren 88 eta 101.1. art.ak); 3. Ezkonti deen arteko desoreka ekonomikoaren zioz ezkontide baten egoerak txarrera egin eta, horren ondorioz, pentsioa eskuratzeko eskubidea sortarazi zuten in guruabarrak (osasun egoerari buruzkoak, lanpostua lortzeko aukerak, fami liari begira ezkontideak hartu duen ardura, ezkontide baten edota


bestearen ondasuntza eta baliabide ekonomikoak) desagertzen direnean. b´) Pentsioaren hartzekoduna berriro ezkontzen denean (KZren 101.1. ar tikulua). Hartzekodun hori berriro ezkontzen bada bere ezkontide ohiarekin, pentsioa azkentzen da, gorago aipaturiko karia dela bide; ezkontide ohia ez den beste pertsona batekin ezkonduz gero, ostera, eskubide hori azkentzen da ezkonberrien artean sorospen betebeharra sortzen delako (TORRES LANA, ROCA TRÍAS), nahiz eta ezkontza horrek ezkontideari aurretiaz zuen egoera bera ziurtatu ez. Kari hori aurreko karian sar daiteke nolabait. Arean bere, pentsioa eskuratzeko eskubidea sortzen da hartzekodunaren banandu edo di bortziatu egoera dela eta; beraz, hartzekoduna berriro ezkonduz gero, berak aurretiaz zuen egoera hori desagertu egiten da. Ezkontza berria ez dago zertan inskribatu; aitzitik, ezkontzea bera aski da (KZren 61. art.). c´) Pentsioaren hartzekoduna beste pertsona batekin ezkondu legez bizi denean (KZren 101.1. art.). Azkentze kari horrekin eragotzi nahi izan da au rreko kariari begira maula egoerak sortzea. Berebat, kari horrek bere barruan hartzen ditu aurreko kariaren antzeko kasuak; esaterako, Espainiako Zuzen bideak aintzatesten ez duen ezkontza edo ezkontza deusezaren kasua, more uxorio elkarbizitza izan denean —ulertzen bada kasu horri ezin zaiola apli katu aurreko karia—. Ondore horietarako, ezkontza eta egitatezko batasuna parekatzen dira, beste kasu batzuetan gertatzen den moduan; besteak bes te, 1981eko uztailaren 7ko Legearen 10. xedapen gehigarriko 2 eta 5. idazati ek; 1987ko azaroaren 11ko Legearen 3. xedapen gehigarriak; KZren 320.1. art.ak; ArZZKren 86. art.ak, KatZZKren 25 eta 250 in fine art.ek, EBLOren 219 eta 391. art.ek, eta ZKren 11, 18 eta 104. art.ek xedatutako kasuetan. Kari horretan, ezkontza itxura izan behar da, bai eta ohikotasuna ere (hau da, ezkontzako elkarbizitza); beraz, ezkontideak beste pertsona batekin nohiz FAMILI ZUZENBIDEA


behinkako harremanak baditu, harreman horiek ez dute pentsioa eskuratze ko eskubidea azkentzen [Bilboko LEk 1988ko maiatzaren 23an (La Ley, 1988–4, 200. or.) eta Valentziako PEk 1990eko uztailaren 12an (RGD, 1990, 6895. or.) emandako epaiak]. d´) Pentsioaren hartzekoduna hiltzen denean, pentsio eskubidea bere berezkoa delako. e´) Pentsioaren hartzekodunak eskubideari uko egiten dionean, eskubide hori xedatzeko modukoa delako. g) Pentsio eskubidearen mortis causa eskualdaketa pasiboa Pentsioaren zorduna hiltzen bada ere, pentsio eskubidea ez da azkentzen eta hori modu pasiboan eskualdatzen zaie haren jaraunsleei. Nolanahi ere, horren inguruan ondoko erregela bereziak ezartzen dira (KZren 101.2. art.): 1. Zordunaren jaraunsleek epaileari eska diezaiokete pentsioa urritu edo ezabatzea, «jaraunspen ondasuntza ez bada nahikoa zorra ordaintzeko». Ho rren ondorioz, lehenik eta behin, zordunaren jaraunsleek ez dute euren onda sunekin pentsioa ordaindu behar, ezpada intra vires hereditatis, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu izan balute bezala (KZren 1003 eta 1023. artikuluak); nolabait esateko, ope legis egiten dute ordainketa, hau da, hori eskatzeko beharrik izan gabe, formalitate zehatzak bete gabe (Kode Zibilaren 1010. art.), eta pentsioari begira bakarrik, ez jaraunspen kuota osoari begira. Hurrenik, jaraunspen ondasunak ez badira nahikoa pentsioa ordaintzeko, pen tsioa urritu edo ezabatzea eska daiteke. 2. Gisa berean, pentsioa urritu edo ezabatu dadin eska daiteke, horren ordainketak seniparte eskubideak ukitzen dituenean. Horretara, batetik, seni partearen ukiezintasunari buruzko printzipioa berresten da; eta, bestetik, uler daiteke pentsioa ordaintzeko, hori jaraunspenezko


zorra izan arren, ez dela erabiltzen relictuma eratzen duen ondasunik, pentsio zorrari jaraunspenaren zorrei buruzko arauketa aplikatzen zaiolako (KZren 818. art.). Hortaz, seni partedunei lehentasuna ematen zaie, pentsioaren hartzekodunaren gainetik, senipartea kalkulatzeko ez baita ondasuntzatik ateratzen pentsioa ordaintzeko bestekoa (PEÑAren esanetan, lehentasun hori dela eta, pentsioak donatum izaera du). F) Kalteordaina, deuseztasun kasuetan KZren 97. artikuluak banantze eta dibortzio kasuei buruz ezartzen duen erregelatik aldenduz, KZren 98. art.ak hauxe dio: ezkontzaren deuseztasuna adierazten denean, onustedun ezkontideak kalteordaina eskuratzeko eskubi dea du, beste ezkontidearekin batera bizi izan bada. Hala ere, kalteordain horren zenbatekoa finkatzeko, artikulu horrek KZren 97. artikuluan aipatu riko inguruabarretara jotzen du. Hori kontutan hartuta, ondokoa esan daiteke: 1. Kalteordaina den aldetik, eskubide horrek konpentsazio izaera du. 2. Kalteordain hori eskuratzeko baldintzak hiru dira: ezkontzaren deusez tasun adierazpena —zibila zein kanonikoa—, ezkontzako elkarbizitza eta kalteordaina eskatzen duen ezkontidearen onustea. Bada, ez da kalteordaina eskuratzeko eskubiderik sortzen, ezkontideak ez badira elkarrekin bizi edo bi ezkontideak gaitzustedunak badira. Aurrekoa kontutan hartuta, nahiz eta Ko de Zibilaren 98. art.ak 97. art.ra jo, ezin da esan kalteordainaren oinarria de nik desoreka ekonomikoaren zioz ezkontide baten egoerak txarrera egitea; izan ere, 97. art.aren kasuan, gaitzustedun ezkontideak ere kalteordaina esku ratzeko eskubidea du. Dena den, aztergai dugun manuak ez ditu konpontzen elkarri loturik dau den bi arazo: zein den kalteordainaren oinarria eta FAMILI ZUZENBIDEA


kalteordainaren zorduna gaitzustedun ezkontidea bakarrik izan daitekeen. Uler daiteke kalteordain horrek KZren 97. art.ko pentsioaren helburu be ra duela —ezkontideen arteko desoreka ekonomikoa konpentsatzea, desoreka horren ondorioz txarrera egin badu ezkontide batek ezkontza bitartean izan zuen egoerak— eta horixe dela KZren 97. art.ra jotzearen ondorio. Nolanahi den ere, horren aurka ondokoa esan dezakegu: gaitzustedun ezkontideak ez du kalteordaina eskuratzeko eskubiderik, nahiz eta berorren egoerak txarrera egin; onustedun ezkontideak badu halakorik, ordea, gaitzustekoaren aurka, beraren egoerak txarrera egin ez arren. Taxu berean, onustedun ezkontidea ezin izan daiteke kalteordainaren zordun, kalteordaina sortzeko karia desber dina baita bi kasu hauetan: batetik, bi ezkontideak onustedun direnean eta, bestetik, gaitzustedun ezkontidea denean ondare galera izan duena. Karia da, lehenengo kasuan, ezkontideen arteko desoreka ekonomikoaren zioz ezkon tide baten egoerak txarrera egitea; bigarrenean, aldiz, onustedun ezkontideak deuseztasunaren ondorioz galerak izatea. Hor esandakoa kontutan hartuta, ni re iritziz, gaitzustedun ezkontidea bakarrik izan daiteke kalteordainaren zor dun. Arean bere, ezkontzaren deuseztasuna dela eta, onustedun ezkontideak ondorio kaltegarriak —ez ekonomikoak bakarrik— izan ditu, halako ondorio ak eratortzen baitituzte ezkontzako elkarbizitzak eta haren ezkontideak izan duen gaitzusteak. Hori dela medio, kalteordaina emateko betebehar horre tan esan gabe doaz, nola gaitzustea zehatzeari buruzko ideia, hala medeapena emateko ideia; horregatik, 97. art.an aipaturiko inguruabarretara jotzen du KZren 98. art.ak, kalteordainaren zenbatekoa finkatzeko.

87. Ezkontideek hitzarmen bidez eta epaileak hartutako neurriak aldaraztea


KZren 90.3. art.ak ezartzen duenez, ezkontideek hitzarmenik egin ezean, judizio bidez edo hitzarmen berri baten bidez aldaraz daitezke epaileak har tutako neurriak edo ezkontideek hitzartutakoak, neurriok hartzeko kontutan izan diren inguruabarrek aldaketa garrantzitsuak izan dituztenean. Esangura berean, KZren 91. art.ak in fine dioenez, epaileak hartutako neurriak aldaraz daitezke, horiek hartzeko kontutan izan diren inguruabarrek aldaketa garran tzitsuak izan dituztenean (ikus KZren 94 eta 100. artikuluak, eta uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6. xedapen gehigarriko 8. idazatia). Hortaz, besterik zehaztu ezean, ezkontideek neurrien gain egindako hi tzarmena eta epaileak sorospidez hartutako neurriak aldaraz daitezke, horiek egiteko kontutan hartu izan diren inguruabarrek aldaketa garrantzitsuak izan dituztenean. Horrez gain, gogoan izan behar da, neurri batzuei dagokienez, eguneratze oinarriak ezar daitezkeela (KZren 90.1.C, 93, 97 in fine eta 100. art.ak) eta, beste batzuei dagokienez, ezkontideek ezar edo epaileak erabaki ditzaketela epemugak (KZren 96.3. art.) eta baldintzak (KZren 93 eta 94. arti kuluak). Ondorenez, neurriak aldaraz badaitezke ere, aukera hori salbues penekoa da. Ezkontideek egindako hitzarmena edo epaileak sorospidez hartu izan di tuen neurriak aldarazteko, nahitaezkoa da epailearen eskuhartzea; hori eska dezakete, dela bi ezkontideek, judizioan homologatua izan behar den hitzar men partzial baten bidez, dela ezkontide batek bakarrik (ikus uztailaren 7ko 30/1981 Legearen 6.8 eta 11. xedapen gehigarriak). Edonola ere, epailearen eskuhartzea ez da beharrezkoa eta nahikoa da bi ezkontideen —edo ezkonti de ohien— adostasuna, ezkontideek egindako hitzarmena edo epaileak soros pidez hartutako neurriak aldarazi nahi direnean, bi kontu hauek moldatzeko: bata, famili etxebizitzaren erabilera titular ez den ezkontidearen aldetik (Kode Zibilaren 96.4. art) eta, bestea, konpentsazio pentsioa (KZren 99. art.). FAMILI ZUZENBIDEA


BIBLIOGRAFIA ALAMILLO SANZ, J., «Las crisis matrimoniales y la adjudicación en exclusiva de la vivienda familiar al cónyuge no arrendatario», La Ley, 1985–2, 990. or. eta ondorengoak; BENAVENTE MOREDA, P., «Problemas derivados de la atribución de la vivienda familiar por sentencia de separación, nulidad o divorcio al cónyuge no titular del derecho arrendaticio sobre la misma», ADC, XLI. liburukia, III. alea, uztaila–iraila, 1988, 849. or. eta ondorengoak; CÁ MARA ÁLVAREZ, M. DE LA, «En torno a la llamada pensión compensato ria del art. 97 del C.C.», Estudios Tirso Carretero, Madril, 1985, 109. or. eta ondorengoak; CAMPUZANO TOMÉ, H., «El desequilibrio económico como presupuesto del otorgamiento de la pensión del art. 97 del C.C.», AC, 1987–1, 537. or. eta ondorengoak; La pensión por desequilibrio económico en los ca sos de separación y divorcio. Especial consideración de sus presupuestos de otorgamiento, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1989; DÍEZPICAZO y PONCE DE LEÓN, L. ETA BESTE AUTORE BATZUK, Convenios reguladores de las re laciones conyugales, paternofiliales y patrimoniales en las crisis del matri monio, Iruñea, 1984; FÉLIX BALLESTA, M.ª A., «Asignación de la vivienda familiar en supuestos de nulidad, separación y divorcio» RJC, 1. zk., 1985, 187. or. eta ondorengoak; GARNICA MARTÍN, J. F., «Las crisis matrimo niales y la Ley de Arrendamientos Urbanos en la doctrina del Tribunal Cons titucional», La Ley, 1990–4, 1126. or. eta ondorengoak; GARCÍA CANTERO, G., «Comentario a los artículos 90 a 106 del Código civil» in Comentarios al C.C. y a las Compilaciones Forales, M. ALBALADEJO GARCÍAren zuzen daritzapean, 2. argitaraldia, Madril, 1982, 369. or. eta ondorengoak; HAZA DÍAZ, P. DE LA, «Transmisión “mortis causa” de la pensión de separación y de divorcio», AC, 1988, 1949. or. eta ondorengoak; HERRERO GARCÍA, Mª J., «Las medidas provisionales en la crisis matrimonial (Comentario a los arts. 102 y 103 del Código Civil)», RDN, 1982–1, 145. or. eta ondorengoak; ISAC AGUILAR, A., «Las consecuencias registrales de la separación matri monial y del divorcio: el uso de la vivienda conyugal» RCDI, 577. zk., aza roa–abendua, 1986, 1721. or. eta ondorengoak; LASARTE ÁLVAREZ, C. eta VALPUESTA, M. DEL R., «Comentarios a los artículos 97 a 100 del Códi go civil» in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Ci vil, J. L. LACRUZ BERDEJOren zuzendaritzapean, Madril, 1982, 746. or. eta ondorengoak; LETE DEL RÍO, M., «Comentario al artículo 96 del Código civil» in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil,


aip., 741. or. eta ondorengoak; LÓPEZ ALARCÓN, M., «Efectos de la sen tencia de nulidad, separación y divorcio: cuestiones generales», La Ley, 1982–2, 832. or. eta ondorengoak; «Efectos de la sentencia de nulidad, se paración y divorcio: cuestiones particulares», La Ley, 1982–2, 909. or. eta ondorengoak; LÓPEZ Y LÓPEZ, A. M., «Comentario a los arts. 90 y sigs. del Código civil», in Matrimonio y divorcio. Comentario al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 607. or. eta ondorengoak; LORCA NA VARRETE, A. Mª eta DENTICI VELASCO, El divorcio. Causas y procedi miento, Donostia, 1981; MARÍN GARCÍA DE LEONARDO, Los acuerdos de los cónyuges en la pensión por separación y divorcio, Valentzia, 1995; MAS CARELL NAVARRO, M.ª J., Nulidad, separación, divorcio, Madril, 1985; MOREU BALLONGA, J. L., «La sanción del art. 95, párrafo 2º, a la mala fe en el matrimonio nulo», RDN, 1984–1, 395. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, «Comentario a los artículos 104 a 106 del Código civil» in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 897. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS eta HERRERO GARCÍA, M.ª J., «De las medidas provisionales por demanda de nulidad, separación y divor cio», in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 801. or. eta ondorengoak; NAVARRO FERNÁNDEZRODRÍGUEZ, C., «La pensión en caso de separación o divorcio», PJ, 2. zk., 1986ko ekaina, 67. or. eta ondorengoak; O´CALLAGHAN MUÑOZ, X., «El derecho de ocu pación de la vivienda familiar en las crisis matrimoniales», AC, 1986–1, 1329. or. eta ondorengoak; PONS GONZÁLEZ eta DEL ARCO TORRES, Se paración, divorcio y nulidad matrimonial. Régimen jurídico, Granada, 1988; PUENTE MUÑOZ, T., «Comentario al artículo 95 del Código civil», in Co mentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 726. or. eta ondorengoak; RAMS ALBESA, J., Uso, habitación y vivienda familiar, Madril, 1987; RIVERO HÉRNANDEZ, F., «Comentario a los artículos 91 a 94 del Código civil» in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 627. or. eta ondorengoak; «Comentario a los artículos 102 a 106 del Código civil» in Comentarios a las reformas del Derecho de familia, I. liburukia, Tecnos argitaletxea, Madril, 1984, 650. or. eta ondorengoak; ROCA TRÍAS, E., «Comentario a los artículos 90 a 101 del Código civil», in Comentarios a las reformas del Derecho de familia, I. liburukia, Tecnos argi taletxea, Madril, 1984, 536. or. eta ondorengoak; TORRES LANA, J. A., «Co mentario al artículo 101 del Código civil» in Comentarios al nuevo Título IV del Libro Primero del Código Civil, aip., 784. or. eta ondorengoak; VALLA DARES RASCÓN, E., Nulidad, separación, divorcio. Comentarios a la ley de reforma del matrimonio, Madril, 1982; VALPUESTA FERNÁNDEZ, M.ª DEL R., «Consideraciones sobre la pensión dimanante de la separación o el FAMILI ZUZENBIDEA


divorcio», in La reforma del Derecho de Familia, Sevilla, 1982; VÁZQUEZ IRUZUBIETA C., «La pensión indemnizatoria en los juicios de separación y divorcio», La Ley, 1982–2, 817. or. eta ondorengoak; VILADRICH, P. J. (koord.), El hogar y el ajuar de la familia en las crisis matrimoniales: Bases conceptuales y criterios judiciales, Iruñea, 1986; ZARRALUQUI, L., «El le vantamiento de la carga alimenticia de los hijos después de la mayoría de edad en los procesos matrimoniales», La Ley, 1988–3, 776. or. eta on dorengoak.


FAMILI ZUZENBIDEA

Hamargarren gaia EZKONTZA ETA EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA (I) Laburpena: §26. Kode Zibilaren xedapen orokorrak. Ezkontzaren ondasun eraen tza orokorra.— 88. Ezkontza eta ezkontzaren ondasun eraentza.— 89. Borondatearen autonomi printzipioa eta ezkontzaren ondasun eraentza. — §27. Ezkontzaren ondasun eraentza orokorra.— 90. Aurretiazko oharbideak.— 91. Xedapen orokorrak: A) Ezkontzaren zamei aurre egi tea; B) Litis expensas; C) Etxeko ahalgoa; D) Ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta egunero erabiltzen diren altzarien gaineko es kubideak xedatzea; E) Ohiko etxebizitzaren ostilamendua alargunari eratxikitzea; F) Adostasun bikoitzari buruzko arauketa orokorra; G) Ezkontideen arteko eskualdaketa eta kontratazio askatasuna; H) Ezkon tza bitartean ondasunak nori dagozkion frogatzea.

§26. KODE ZIBILAREN XEDAPEN OROKORRAK. EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA OROKORRA 88. Ezkontza eta ezkontzaren ondasun eraentza Ezkontza bizimoduak ezkontideen arteko elkarbiziera eratzen du. Elkar biziera horrek zuzeneko eragina du, nola harreman pertsonaletan, hala ondare izaerako harremanetan edo harreman ekonomikoetan. Teorian behintzat, ez kontideen arteko harreman ekonomiko guztiak antola daitezke, Gauzei bu ruzko zuzenbidearen eta Betebehar nahiz Kontratuei buruzko zuzenbidearen erregelak aplikatuta. Praktikan, ordea, hori ezinezkoa da edo, behinik behin, berebiziko zailtasunak ekarriko lituzke hori egiteak. Arean bere, lehentxoago aipatutako elkarbizierak ondare izaerako ondorioak ditu, dela ezkontideen tzat, dela gainontzekoentzat. Ondorio horiek hain dira garrantzitsuak eta bereziak, non ez baita batere egokia Ondareari FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

21

buruzko zuzenbide orokorra ren erregelak eurei aplikatzea. Ulerbidez, ezkontideen arteko elkarbiziera eratzean, ordainketa batzuk egin behar dira, hari eusteko. Aiurri berean, gai nontzekoek jakin behar dute zein ondare erabiliko den ezkontideen zorrak ordaintzeko; azken arazo hori areagotu egiten da, antolamendu juridikoaren aginduz, masa erkidea eratu behar denean, bi ezkontideen ondasunekin. Horren harira, Zuzenbideak ondoko arazoak konpondu behar ditu gutxie nez: lehenengo eta behin, ezkontide bakoitzarentzat, ezkontzak berak zama batzuk eratortzen ditu eta, era berean, bi ezkontideek batera zeregin batzuk bete behar dituzte (besteak beste, semealabak mantentzea edota etxeko gastu ak ordaintzea); Zuzenbideak konpondu behar ditu horien guztien ordainketak ekar ditzakeen arazoak. Bigarrenik, Zuzenbideak antolatu behar ditu ezkonti de bakoitzari etxeko bizimoduan dagozkion titulartasunak eta ahalmenak. Hirugarrenik, gerta daiteke ezkontzak eratorritako gastu edo diru sarrera ba tzuk ezkontide baten bakarreko ondarean sartzea. Kasu horietan, Zuzenbideak ezkontideen ondareak orekatu behar ditu; horretarako, gastu edota diru sa rrera horiek konpentsatzen ditu beste ezkontidearen bakarreko ondarearen kontura edo, osterantzean, bi ezkontideen ondasunek osatzen duten masa er kidearen kontura. Eta, laugarrenik, Zuzenbidea arduratu behar da ezkontideek gainontzekoei begira duten erantzukizunaz; horren ildotik, ezkontzaren ibile rak ezkontideen ondasun eta jarduketa batzuk ukitzen ditu, eta antolamendu juridikoari dagokio ondasun eta jarduketa horiek zehaztea. Orobat, era asko takoak izan daitezke arazo horiei eta euren inguruan sorturiko guztiei eman ahal zaizkien konponbideak. Konponbide horiek guztiek osatzen dute, hain zuzen ere, ezkontzaren ondasun eraentza. Eraentza motak asko eta asko gerta daitezke, baina orokorrean bi talde nagusitara bildu izan dira (talde horien barruan, aldaerak ugari izan badaitezke ere). Bi talde horiek bereizteko, kon FAMILI ZUZENBIDEA

21


FAMILI ZUZENBIDEA

tutan izan da ondare masa erkiderik dagoen ala ez, ezkontide bakoitzaren bakarreko ondaretik bananduta. Irizpide horri helduta, erkidego eraentzak eta banantze eraentzak desberdindu ohi dira; lehendabizikoetan, ezkontideen ma sa erkidea izaten da eta bigarrenetan, berriz, ez dago horrelakorik. Kode Zi bilak ere mota abstraktu horiei eutsi izan die, eta ezkontzaren inguruan hiru eraentza ekonomiko bereizi ditu: irabazpidezkoen erkidegoa (KZren 1344.etik 1410.era arteko art.ak), banantze eraentza (KZren 1435.etik 1444.era arteko art.ak) eta partaidetza eraentza (KZren 1411.etik 1434.era arteko artikuluak); azken horri dagokionez, esan daiteke bitarteko eraentza dela, irabazpidez ko erkidegoaren eta banantze eraentzaren artean. Zuzenbide tipoaren barneko eraentza horiek guztiek ezaugarri eta 単abardura berezi batzuk dituzte. Ezau garri eta 単abardura horiek geroago jorratuko ditugu, eraentza bakoitzari da gokion atala azaltzean. 89. Borondatearen autonomi printzipioa eta ezkontzaren ondasun eraentza Ezkontzaren ondasun eraentza ezartzeko, antolamendu juridikoak bide desberdinak erabil ditzake. Mutur batean, ex lege ezar dezake eraentza jakin bat, ezkontza orotarako; hori eginez gero, alderdien borondateak ez luke ino lako eskuhartzerik izango, eraentza hori zehaztean. Beste muturrean, ordea, antolamendu juridikoak erabateko askatasuna eman diezaieke ezkontideei, eraentza ekonomikoa euren erara moldatzeko; hori eginez gero, askatasun ho rren muga bakarrak izango lirateke borondatearen autonomi printzipioak era tortzen dituenak. Azkenekoz, bi mutur horien artean izan daitezkeen jarrera guztiak har ditzake antolamendu juridikoak. Horiek guztiak kontutan hartuta, Espainiako sistemak ondoko berezita sunak ditu: lehendabizi, Espainian, ezkontideek itunak egiteko FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

21

askatasuna du te. Hori berori atera daiteke KZren 1315. artikulutik. Manu horren arabera, ezkontzaren ondasun eraentza da ezkontideek eurek ezkontzako itunetan ze hazten dutena. Bigarrenik, itunak egiteko askatasuna izan arren, askatasun hori mugatuta dago. Arean bere, KZren 1255. artikuluan zehazturiko muga orokorrez gain, askatasun horri murrizketa berezi batzuk ezartzen zaizkio; horixe adierazten du KZren 1315. art.ak, ondokoa dioenean: kode honetan ezarritako mugak baino ez ditu ezkontzako itunetan hizpaketak sartzeko as katasunak. Hirugarrenik, ezkontideek ez badute ezer zehaztu, edo zehaztu du tena eragingabea bada, legearen eraentza ordeztailea aplikatzen da, KZren 1316. art.ak adierazten duen bezala. Manu horren aginduz, ezkontzako itunik ez badago, edo itun horiek eragingabeak badira, irabazpidezkoen sozietatea da kasuan kasuko ezkontzaren eraentza. Nolanahi ere, gerta daiteke ezkon tideek lege eraentza ordeztaile hori baztertzea, eta beste eraentzarik ez ezar tzea. Kasu horietarako, KZren 1435.2. art.ak hauxe xedatzen du: ezkontzako itunetan, ezkontideek hizpatu dezakete irabazpidezkoen sozietatea ez aplika tzea euren artean; hori egin eta gero, ez badute zehazten zeintzuk diren haren ordez aplikatu beharreko erregelak, orduan euren artean ondasunen banantze eraentza aplikatzen da. Aurrerago esan dugun bezala, ezkontzako ondasun eraentzaren inguruan, itunak egiteko askatasuna dute ezkontideek. Dena den, askatasun horrek mu ga batzuk ditu. Ezkontzako itunen arauketa azaltzean, muga horien azterketa sakonari ekingo diogu; izan ere, ezkontzako itunak benetako negozio juridiko gisa itxura daitezke, horien bitartez ondasun eraentza jakin bat eratxikitzen zaiolako ezkontzari. Zernahi gisaz, muga horien azalpen orokorra oraintxe bertan eman daiteke. Azalpen hori KZren 1328. art.ra bilduta dago. Horren arabera, deuseza da lege zein ohitura onen kontrako edozein hizpaketa; ta xu berean, ezkontide bakoitzari dagozkion eskubideak berdinak direla aintzat hartuta, deuseza da berdintasun hori mugatzen duten hizpaketak. Neurri han FAMILI ZUZENBIDEA

21


FAMILI ZUZENBIDEA

di batean, KZren 1328. art.ak gogora ekartzen du borondatearen autonomiari buruz KZren 1255. artikulura bildutako printzipio orokorra. Azken artikulu hori ere ezkontzaren ondasun eraentzari aplika dakioke, arlo horretan aplika tu beharreko printzipio orokorrak barneratzen dituelako. KZren 1328. artiku luari berriro helduz, ohartaraztekoa da, artikulu horren aginduz, deusezak direla legeen kontrako hizpaketak. Edozein modutara ere, artikulu horren ai pamena aginduzko legeei buruzkoa baino ez da, nahiz eta beren beregi hori esan ez. Ezkontzako ondasun eraentzaren esparruan, kasuz kasu bereizi behar dira aginduzko arauak eta arau eskuemaileak. Nolanahi ere, Kode Zibilaren barruan, eta aginduzko arauen artean, bi talde nagusi desberdindu behar di ra: bata, ezkontzako eraentza guztiei aplikatu behar zaizkienak; eta, bestea, Zuzenbide tipoaren barneko ondasun eraentza bakoitzak berez dituenak. Au rrenekoak KZren 1318.etik 1324.era arteko art.etan agertzen dira batik bat. Eurek eratzen dute, hain zuzen ere, ezkontzaren ondasun eraentza orokorra; horren azterketari gero helduko diogu. Bigarrenei dagokienean, berriz, kon tutan izan behar da ezkontideek Zuzenbide tipoaren barneko edozein eraentza aukera dezaketela, baina aukeraturikoa moldatzeko, ez dutela erabateko aska tasunik. Bigarren talde horren barruan, KZren 1376, 1377, 1382, 1383, 1384, 1431, 1440 eta 1441. art.ak aipa daitezke adibide moduan; hala ere, zalantzan jarri izan da horietako batzuen benetako izaera. Legeez gain, KZren 1328. ar tikuluak ohitura onak aipatzen ditu, itunak egiteko askatasunaren muga gisa. Muga horri buruz (venire contra bonos moresari buruz, alegia), Zuzenbide zibilaren doktrina orokorra gogorarazi behar da. Bestalde ere, oso bitxia da ezkontideen arteko eskubide berdintasunari buruzko aipamena. Kode Zibi laren adierazmoldeak Espainiako Konstituzioaren agindu batzuk baitaratzen ditu: lehendabiziko, EKren 14. artikulua, berdintasun printzipioari buruzkoa; eta, bigarren, Espainiako antolamendu juridikoaren gorengo arauaren 32.1. artikulua, bikote ezkonduei buruzkoa. Manu horien bidetik, Kode Zibilak gi zonemakumeen arteko berdintasun printzipioa garatu nahi izan du FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

21

ezkon tzaren alorrean. Hori berori izan da, izatez, Kode Zibilak izan dituen azken eraldaketen arrazoi nagusia. Egungo sistemak aspaldiko tradizioa alboratu du; tradizio horretan, emakume ezkondua senarraren menpe zegoen, nolabait za palduta. Konstituzioak gizonemakumeen arteko berdintasuna aintzatetsi zue netik, legeria arruntak gauza bera egin behar du bi ezkontideei begira. Hariari segiz, berdintasun printzipioak borondatearen autonomia mugatzen du, ber dintasun hori murriz dezaketen itunak eragotziz. Dena den, berdintasun prin tzipioa Famili zuzenbidearen arlo guztietan aplikatu behar da; are gehiago, ezkontzaren sistema ekonomikoari begira, berdintasun printzipioa izan behar da irizpide artezkari nagusietakoa. Bestalde, borondatearen autonomi printzipioa eragingarria da, bai ezkon tzaren ondasun eraentza aukeratzen den unean, bai eta ezkontza bitartean ere. Horrek esan nahi du ezkontzaren ondasun eraentza aldaraz daitekeela. Edo nola ere, aldarazpenak ezin die inoiz kalterik egin gainontzekoek eskuraturi ko eskubideei (KZren 1317. artikulua). Arean bere, hor aipatutako manuak ezkontzako itunen aldakortasuna nagusiarazi du. Printzipio horrek 1975eko maiatzaren 2ko eraldaketan du jatorria eta berrikuntza bat da, Kode Zibilaren jatorrizko sistemari begira. Eraldaketa hori egin aurretik, borondatearen auto nomia onartu zen, baina une zehatz batean bakarrik: ezkontzaren hasieran. Hortaz, ezkontzaren hasieran, edozein ondasun eraentza ezartzeko aukera zegoen; baina, behin eraentza jakin bat ezarri eta gero, hori aldatzeko mo durik ez zegoen. Aldaezintasun horren alde, argudio hau erabiltzen zen: ez kontzaren ondasun eraentza finkatzean, segurtasun juridikoa babestu behar da, batez ere, gainontzekoei begira; hori kontutan hartuta, aldakortasuna onartzeak kalte egin diezaioke segurtasun horri. Bestalde, 1975eko eraldaketa gertatu baino lehen, ezkontza itunak aldarazteko sistemarik ezin zen ezarri, Zuzenbidearen ikusmiratik emakume ezkonduak ez zuelako behar besteko FAMILI ZUZENBIDEA

21


FAMILI ZUZENBIDEA

gaitasunik, beraren senarrarekin berdintasunean hitzarmenak egiteko. Hala eta guztiz ere, goian esan dugun bezala, 1975eko maiatzaren 2ko eraldaketaz geroztik, sistemaren oinarriak goitik behera aldatu ziren, bereziki, emakume ezkonduaren gaitasunari zegokionean. Harrezkero, emaztea senarrarekin pa rekatu da, zeregin horietan; dena den, erabateko parekaketa geroago heldu zen, hain zuzen ere, demokraziaren garaian. Gainera, foru eraentzen espe rientziak ere eraldaketa hori bultzatu zuen; izan ere, antzinatik onartu zen ez kontzako itunen aldakortasuna, foru eraentzetan. Horrek guztiak argi uzten zuen praktikan ez zela hain larria, ezkontzako itunak aldarazteak ekar zeza keen segurtasunik eza; aitzitik, nahikoa zen neurri egokiak hartzea, aldaketa ren sinesgarritasuna eta, beti ere, gainontzekoen babesa ziurtatzeko. Aurrean esandakoa aintzat hartuta, KZren 1317. art.ak ezartzen duen muga guztiz zentzuzkoa da, berorren helburua hauxe baita: ezkontzaren ondasun eraentza aldarazi baino lehen, gainontzekoek eskuratu dituzten eskubideei kalterik ez eragitea. Hori dela eta, teknikaren ikusmoldetik, KZren 1317. art.ak ez du muga positiborik ezartzen. Haatik, ondokoa adierazten du: ezkontzaren onda sun eraentza aldarazteak kalte egiten badio gainontzekoak jadanik eskuratu dituen eskubideetarik edozeini, aldarazpen hori eragingabea da (hau da, ga rrantzirik gabekoa). Garrantzirik ez izateak esan nahi du gainontzekoarentzat aldarazpen horrek ez duela ezelako ondorerik, berak eskuratu duen eskubide bati kalte egiten badio. Arazo horiek guztiak astiroago aztertuko ditugu, ez kontzako itunak jorratzean eta, zehatzago, itun horiek aldarazteko gaitasun, forma eta publizitate betekizunak jorratzean (KZren 1331, 1332 eta 1333. artikuluak). Bukatzeko, 単abardura batzuk egin behar dira, ezkontzako itunen eragin garritasunari buruz. Ezkontzaren ondasun eraentza itun bidez ezartzen da, eta itun hori borondate autonomiaren agerpena besterik ez da. Agerpen horrek eragingarritasun berezia du, horren ondorioz hauxe gertatzen baita: ondasun batzuk eraentza FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

21

juridiko zehatz baten menpe geratzen dira, egintza baten bi dez eta guztiak batera. Horregatik, ez da banakako negozio juridikorik egin behar, kontu hauek guztiak bananbanan barneratzeko: ezkontzaren eraen tzapeko ondasunen titulartasuna aldatzeko, ondasun horien gain erantzukizun jakin batzuk gauzatzeko, zorrak eskualdatzeko etab… Bide horretatik, nahi koa antzekoak dira ondasun eraentzaren mekanismoa eta mortis causa oinor detzarena. Eratorri ere, ondore hori ezkontideen borondateak eratortzen du; dena den, ez litzateke horrelako ondorerik izango, ex lege hala ezarrita egongo ez balitz. Horren inguruan esaten da ezkontzako itunek «eragingarri tasun erreala» dutela. Horrek adierazi nahi du, batetik, ondasun batzuk eraen tza juridiko berezi baten menpe jartzen direla; bestetik, ondasun horien gain erantzukizun batzuk gauzatzen direla; eta, azkenik, etxeko ahalmen eta esku menak identifikatzen direla. Eta hori guztia gertatzen da, egintza baten bidez eta dena batera. Horri buruz ari gara, hain zuzen ere, ezkontzako itunen «era gingarritasun erreala» aipatzen dugunean. §27. EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA OROKORRA 90. Aurretiazko oharbideak 1981ean, Kode Zibila eraldatu zen. Ordutik, Kode Zibilaren 1315.etik 1324.era arteko art.etara biltzen dira ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko «xedapen orokorrak». Doktrinaren hitzetan, xedapen orokor horiek ezkontza ren eraentza orokorra eratzen dute, eraentza ekonomiko guztiei aplikatzen zaizkielako, nola irabazpidezkoen erkidegoari, hala banantze eraentzari. Edo zein modutan ere, oso nahasgarria izan daiteke ezkontzaren ondasun eraentza orokorraz hitz egitea. Egineginean ere, eraentza hori osatzen duten xeda FAMILI ZUZENBIDEA

21


FAMILI ZUZENBIDEA

penak ez daude elkarri lotuta eta, beharbada, ez dute izaera bera; areago oraindik, ezin da esan xedapen horiek eraentza guztiei aplikatzen zaizkienik, aginduzko manuak direlako. Xedapen horietako batzuk ez dira aginduzkoak; horren ondorioz, kasuan kasuko ondasun eraentzak erregela zehatzagoak bal din baditu arazo berezi bati buruz, erregela horiek aplikatzen dira eta ez, ordea, xedapen orokorrak. Hortaz, xedapen orokorrek ez dute egiazko eraen tzarik eratzen, ez baitute beti osatzen, ezta mugatzen ere, ezkontideek hitzartu dutena edota legeak berak ezkontza bakoitzari buruz ezartzen duena. Edozein modutan ere, xedapen orokor horien bidez konpon daitezke ezkontideen ar teko elkarbizitzak erakartzen dituen oinarrizko arazo batzuk. Esangura ho rretan esan daiteke xedapen horiek orokorrak direla; baina ezin da inondik inora esan ezkontzaren egiazko ondasun eraentza eratzen dutenik. Hori guztia argitu eta gero, xedapen orokorren azterketari ekingo diogu, xedapen horiek ezkontzaren ustezko eraentza orokorra eratzen dutelako.

91. Xedapen orokorrak A) Ezkontzaren zamei aurre egitea Ezkontzaren ondasun eraentza orok oinarrizko printzipio hau betetzen du: ezkontideek aurre egin behar diete, euren ondasunekin, ezkontzaren za mei. Hori berori adierazten du KZren 1318. art.ko lehenengo lerroaldeak; manu horren arabera, ezkontideen ondasunek aurre egin behar diete ezkon tzaren zamei. Artikulu horren irakurketak berez eratortzen du ÂŤezkontzaren zamaÂť adierazmoldea azaltzeko beharra. Ildo horretatik, ezkontzaren zama tzat har daitezke, familia mantentzea, bi ezkontideen semealabak elikatzea eta heztea eta, azkenik, behar besteko laguntza ematea, usadioen arabera eta familiak dituen inguruabarren arabera. FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

22

Ezkontzaren zamak zeintzuk diren adierazteko, KZren 1362. art.ra jo dugu. Artikulu horrek irabazpidezkoen era entzari buruzko arauketa osatzen du. Azaldu ere, artikulu horretan azaltzen dira irabazpidezko ondasunen pentzutan (hots, bi ezkontideek elkarrekin di tuzten ondasunen pentzutan) ordaindu behar diren gastuak. Gastu horietako batzuk onuragarriak dira, zuzenean edo zeharka, ezkontideen masa erkidea rentzat (KZren 1362. art.ko 2, 3 eta 4. zk.ak). Beste batzuek, aldiz, ez diete probetxurik ekartzen ondasun erkideei. Hala ere, horien pentzutan ordaindu behar dira gastuak, ondasun erkideak direlako elkarbizitzaren oinarrizko be harrizanak asetzeko lehenengo eta behin erabili behar direnak. Bestela esa teko, ondasun erkideekin ordaindu behar dira ezkontzaren zamak (KZren 1362.1. art.). Hortaz, KZren 1318.1. art.aren aginduz, ezkontideen ondasunek aurre egin behar diete ezkontzaren zamei. Nolanahi den ere, nabarmentzekoa da manu horrek ez duela inolako bereizketarik egiten, ondasun mota desberdinen artean. Hori dela bide, ezkontzaren zamei aurre egin behar diete, bai ezkon tide baten eta bestearen bakarreko ondasunek, bai eta bi ezkontideen ondasun erkideek ere. Dena dela, KZren 1318.1. art.ak ez ditu konpontzen (eta ez ditu konpondu behar) beste arazo batzuk, kasurako, ezkontzaren zamei aurre egi tean, zein den ondareen arteko hurrenkera; aurre egite horretan, zenbatekoa izan behar den ondare bakoitzaren partaidetza; berreskuratze eskubiderik du en ala ez, ordainketak egiteko nork bere ondasunak aurreratu dituenak, etab‌ Egineginean ere, arazo horiek guztiak kasuan kasuko ezkontzaren ondasun eraentzak konpontzen ditu eta horretara jo behar da. Bada, kontua da ezkon tzaren ondasun eraentza bakoitzean dauden ondare masak orekatzea; horre gatik, kasuan kasuko eraentzaren arauketa aplikatu behar da, konponbidea aurkitzeko. Azkenik, KZren 1318. art.ak hauxe gaineratzen du: ezkontide batek ez badu betetzen ezkontzaren zamei aurre egiteko beharra, orduan beste ezkon FAMILI ZUZENBIDEA

22


FAMILI ZUZENBIDEA

tideak hala eskatuta, epaileak kautelazko neurri egokiak hartuko ditu, egin behar horren betepena eta beharrezko aurrerakinak ziurtatzeko, edota bihar etziko beharrizanak asetzeko. Kautelazko neurri horiek Zuzenbide tipotik kanpokoak dira eta, alderdiek hala eskatu eta gero, epaileak bere erara molda ditzake neurriok. B) Litis expensas KZren 1318.3. art.aren arabera, gerta daiteke ezkontide bat bestearen kontra auzitan sartzea, gaitzusterik edo ausarkeriarik izan gabe; era berean, gerta daiteke ezkontide bat gainontzeko baten kontra auzitan sartzea, fami liaren probetxurako. Bi auzi mota horietan, nahitaezko gastu batzuk izaten dira. Auziotan sartu den ezkontideak ez badu behar besteko ondasunik gastu horiek ordaintzeko, orduan gastuok ondasuntza erkidearen pentzutan geratzen dira. Ondasuntza erkiderik ez dagoenean, beste ezkontidearen bakarreko on dasunen pentzutan ordaintzen dira gastuok, baldintza hau betez gero: Judi ziamendu Zibilari buruzko Legeak agintzen duenez, ezkontide horren egoera ekonomikoak oztopatzea, beste ezkontideak dohaineko justiziaren onura izan dezan. Kode Zibila eraldatu aurretik, bai eta lehenago ere, jurisprudentziak emazteari aintzatetsi zion senarrarengandik auzietako gastuen ordainketa lortzeko aukera (batik bat, senarraren kontrako auzietan izandako gastuena); emakume ezkondua senarraren menpe zegoen eta horregatik ematen zitzaion aukera hori. Gaur egun, ordea, eraldaketaz geroztik, ez dira betetzen antzi nako Zuzenbidearen baldintzak. Horren ondorioz, malgutasunez arautu dira auzitan sartzeak eratorritako gastuak (litis expensas, alegia). Horren harira, orain bi auzi mota bereizten dira: bata, ezkontideen artekoa eta bestea, berriz, ezkontide baten eta gainontzeko baten artekoa. Zernahi gisaz, goian aipatu riko artikuluaren idazkera ez da guztiz zuzena. Manu hori hitzez hitz hartuz gero, ezkontideak litis expensa deiturikoak lortuko lituzke, ondoko bi egoe FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

22

retan ere: batetik, gaitzuste zein ausarkeriarik izan gabe, beste ezkontidearen kontra auzitan sartzean, nahiz eta auzi hori familiaren probetxurako izan ez; eta, bestetik, familiaren probetxurako, gainontzeko baten kontra auzitan sar tzean, nahiz eta gaitzustez edo ausarkeriaz jokatu. Hitzezhitzezko interpre tazioa hori bada ere, ez du ematen arauketa bera izan behar dutenik, batetik, arazo ekonomikoei buruz sortzen diren auziek eta, bestetik, harreman pertso nalen inguruan ezkontideen artean sortzen direnek. Bide horretatik, harre man pertsonalen inguruan ez du zentzurik familiaren probetxua aipatzeak. Arazo ekonomikoak tartean daudenean, ostera, litis expensa izenekoak lortze ko, auzia familiaren probetxurako izan behar da, eta ezin da gaitzuste edota ausarkeriaz jardun. Bestetik, arazo ekonomikoen inguruan, ez da kontutan hartzen auzia ezkontideen artekoa den ala ezkontide eta gainontzeko baten artekoa. Beharbada, legegileak uste izan du ezkontideen arteko auziak ezin direla izan familiaren probetxurako; izan ere, auzi horien ondorioak ez di ra mesedegarriak familiako kide garrantzitsu batentzat (auzian galtzaile atera den ezkontidearentzat, hain zuzen). Era berean, ez da sarritan gertatzen gai tzustez edo ausarkeriaz demanda bat jarri eta hori familiaren probetxurako izatea; aitzitik, demanda horri gaitziritzia eman behar zaio eta, horren ondo rioz, ez da mesedegarria izango inorentzat. Edozein modutan ere, printzipio orokorrei helduta, ez du litis expensa deiturikoen onurarik nahierarakotasu nez edo gaitzustez hori lortu nahi duenak. Nahierarakotasun edo gaitzuste hori errazago antzeman daiteke, eduki ekonomiko hutsa duten auzietan, ez kontideen arteko harreman pertsonalei buruzkoetan baino. Bukatzeko, jurisprudentziak hamaika aldiz argitu du litis expensa izene koak eska daitezkeela, ezkontideak egitatez bananduta daudenean ere; gisa bertsuan, litis expensa horiek eska daitezke mota orotako auzibideetan, bai ta auzibideari lotuta dauden beste judizio jarduketetarik FAMILI ZUZENBIDEA

22


FAMILI ZUZENBIDEA

edozeinetan ere. Ha laber, jurisprudentziak epaitza askotan adierazi duen moduan, litis expensa deiturikoak lortzeko, ezkontideak frogatu behar du ez duela behar besteko on dasunik. KZren 1318.3. art.ak zehazten duen bezala, behar besteko ondasunik ez izateak ondokoa adierazi nahi du: auzibidezko legeen arabera, ezkontide aberatsaren egoera ekonomikoak oztopatu egiten du ezkontide txiroak dohai neko justiziaren onura lortzea. Baldintza horiek betez gero, zentzuzkoa da az ken horri litis expensa izenekoak ematea ondasun erkideen kontura eta, horrelakorik ez dagoenean edo nahikoa ez denean, ezkontide aberatsaren ba karreko ondasunen kontura. C) Etxeko ahalgoa KZren 1319. art.aren ildotik, familiaren beharrizan arruntak edozein ez kontideren ardurapean jar daitezke. Kasu horietan, beharrizanok asetzeko egintzak buru ditzake ezkontide horrek, tokiko usadioen arabera eta familiak dituen inguruabarren arabera. Ahalgo hori egikaritzean, ezkontideak zor ba tzuk beregana ditzake. Orobat, zor horien gaineko erantzukizun solidarioa dute ondasun erkideek eta ezkontide zordunaren ondasunek; beste ezkontidea ren ondasunek, berriz, sorospidezko erantzukizuna dute. Bestetik, ezkontide batek bere dirutza erabiltzen badu aurrerago aipaturiko beharrizanak asetze ko, orduan eskubidea du dirutza horren itzulketa lortzeko, ezkontzaren eraen tzarekin bat etorriz. Bistakoa denez, KZren 1319. art.ra hiru erregela biltzen dira. Aurrenekoa artikulu horren lehenengo lerroaldean azaltzen da; erregela horrek ezkontide en arteko eskumen banaketa arautzen du, familiaren beharrizan arruntak ase tzeko egintzei dagokienean. Manuaren bigarren lerroaldeak, aldiz, FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

22

bigarren erregela jasotzen du; horrek erantzukizunaren inguruko arazoak konpon tzen ditu, ahalgoa egikaritzean arazook sortzen direnerako. Azkenik, hiruga rren erregela barneratzen du KZren 1319. artikuluko hirugarren lerroaldeak; ezkontideek dituzten ondasunen arteko barne orekaz ari da azken errege la hori. Lehendabiziko erregelak esangura berezia zuen Kode Zibila eraldatu bai no lehenagoko Zuzenbidean. Erregela horren bidez, ÂŤetxeko gobernuaÂť era txikitzen zitzaion emakume ezkonduari; hartu ere, Alemaniako Zuzenbidetik hartu zuen doktrinak adierazmolde hori. Garai hartan, emazteak senarraren baimena behar zuen Zuzenbidearen arloan jarduteko. Orduko gizartean ema kumeak betetzen zuen zeregina kontutan hartuta, ohikoa zen bera arduratzea familiaren beharrizan arruntez. Horrexegatik, sistema bat ezarri behar zen, emakume ezkonduak beharrizan horiek ase zitzan, senarrari baimenik eskatu gabe. Bestela esateko, emazteak jarduketa esparru bat izan behar zuen, es parru horretan senarraren baimenik gabe jokatu ahal izateko. Horrexegatik eratxiki zitzaion emazteari berezkoa zuen ahalgoa, alegia, etxeko ahalgoa edo giltzen ahalgoa. Gaur egun, ikusmolde horrek ez du ezelako zentzurik, desa gertu egin delako senarraren ÂŤbaimenÂť deituriko erakundea. Dena den, egun go egunean ere, familiaren eguneroko bizitzak beharrizan batzuk sortzen ditu, eta ezkontideen artean banatu behar dira beharrizan horiei aurre egiteko es kumenak. Horren inguruan, kontutan izan behar da, Kode Zibila eraldatu zenetik, familiari buruzko arauketa osoan oinarrizkoa dela ezkontideen arteko berdintasun printzipioa. Hori dela bide, etxeko ahalgoa ez zaio eratxikitzen ezkontide bati, ezpada ezkontideetarik edozeini. Horren harira, Kode Zibi laren 1319.1. art.ra biltzen den erregelak eskumenak banatzen ditu ezkon tideen artean. Zinez, berdintasun printzipioa zorrotz aplikatuta, bereizgabea izan beharko litzateke jarduketa oro. Praktikan, FAMILI ZUZENBIDEA

22


FAMILI ZUZENBIDEA

ordea, ez da jarduketa be reizgaberik izaten. Aitzitik, kasurik gehienetan, ezkontide batek beharrizan arrunt batzuk hartzen ditu bere gain eta beste ezkontideak, aldiz, beste batzuk. Edo, bestela, ezkontide batek bakarrik asetzen ditu beharrizan horiek guztiak; horixe gertatzen da, bai ezkontideek beren beregi edo isilbidez hori hitzar tu dutenean, bai eta tokiko usadioek zein familiaren inguruabarrek hori era tortzen dutenean ere. Notatzekoa da usadio eta inguruabar horiek zehazten dutela, batetik, nor den etxeko ahalgoaren erabateko edo zati bateko titularra; eta, bestetik, ahalgo horren eduki objektiboa zein den, hau da, zeintzuk di ren familiaren beharrizan arruntak. Bigarren erregelak, ostera, erantzukizuna jorratzen du gainontzekoei be gira. Esangura horretan, erantzukizun solidarioa dute ezkontide jardulearen bakarreko ondasunek eta ondasun erkideek; jarduerarik gauzatu ez duen ez kontideak, berriz, sorospidezko erantzukizuna du. Arau horren ratioa begi bistakoa da. Agerikoa denez, ondasun erkideek izan behar dute beharrizan arrunten gaineko erantzukizuna. Berebat, ondasun erkideei gehitu behar zaiz kie egintza burutu duen ezkontidearen bakarreko ondasunak. Horiek ere eran tzukizun solidarioa izan behar dute; bestela, ezkontidearen ondasun erkideak eta bakarreko ondasunak bereizi beharko lituzke hartzekodunak, eta hori be rarentzat oso zaila izango litzateke. Amaitzeko, gastuaren izaera aintzakotzat hartuta, horren gaineko erantzukizuna izan behar dute jarduerarik burutu ez duen ezkontidearen bakarreko ondasunek ere; zernahi gisaz, ezkontide hori ez denez jardulea, erantzukizun hori sorospidezkoa baino ez da. Horrenbestez, KZren 1319.2. art.aren idazkera bat dator, lehendabizi, irabazpidezko onda sunei buruz KZren 1365 eta 1369. art.ek ezartzen dutenarekin eta, hurrenik, banantze eraentzari buruz KZren 1440.2. art.ak ezartzen duenarekin; gogora tzekoa da partaidetza eraentzari ere azken artikulu hori aplikatzen FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

22

zaiola. Hirugarren erregelak, azkenik, ondokoa xedatzen du: ezkontide batek be re dirutza erabil dezake, familiaren beharrizan arruntak asetzeko; hori eginez gero, eskubidea du dirutza horren itzulketa lortzeko, ezkontzaren eraentzare kin bat etorriz. Nabari denez, erregela horren egitatezko kasuak ez du kontu tan hartzen gainontzekoei begirako erantzukizunaren arazoa. Aitzitik, manu horren abiapuntua da ezkontideen arteko ondasun eraentzak zehazten duela ezkontzako zamen behin betiko banaketa; hori abiapuntua izanda, eraentza horretara jotzen du 1319.3. art.ak, itzulketa eskubidearen arazoa konpontze ko. Bada, ezkontideak eskubide hori du, gastuak zuzenean nahiz sorospidez ordain dakizkion; arean, lehentxoago esan dugun moduan, ezkontide horrek erantzukizun solidarioa du gainontzekoei begira eta, itzulketa eskubidearen bidez, erantzukizun horren zioz egindako ordainketak berreskura ditzake. D) Ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta egunero erabiltzen diren altzarien gaineko eskubideak xedatzea KZren 1320. art.ak ondokoa agintzen du: ohiko etxebizitzaren gaineko eskubideak eta familiak egunero erabiltzen dituen altzarien gaineko eskubide ak xedatzeko, bi ezkontideen adostasuna izan behar da edo, hala denean, epailearen baimena, nahiz eta eskubide horiek ezkontide batenak bakarrik izan. Arau horren ratioa da, hain zuzen ere, ÂŤetxearen gaineko eskubideaÂť babestea. Eskubide horren gutxieneko agerpenak dira, besteak beste, ohiko etxebizitza eta egunero erabiltzen diren altzari eta ondasunak. Horiek guztiak babestea nahitaezkoa da, ezkontideen arteko elkarbizitzari gutxieneko egon kortasuna emateko. Hori dela eta, ez da kontutan hartzen nor den etxebizitza eta altzari horien titularra. Bestalde, 1320. art.ak aipatzen dituen eskubideak edozein motatakoak izan daitezke, eta edozein tituluren bidez eskuraturikoak. Berbarako, etxebizitzari FAMILI ZUZENBIDEA

22


FAMILI ZUZENBIDEA

dagokionez, ez du garrantzirik zein den horren gai neko titulua: jabetza, errentamendua, gozamena etab‌ Bestalde, Kode Zi bilaren 1320. art.aren aginduz, xedatze egintzak gauzatzeko, bi ezkontideen adostasuna izan behar da. Edozelan ere, xedatze egintza horien objektuak bi besterik ez dira: ohiko etxebizitza eta egunero erabiltzen diren altzariak. Le hendabizikoari dagokionean, aintzat hartzekoa da 1320. art.aren barruan ez dela sartzen denborapasako etxebizitza, ezta lanbidean jarduteko bakarrik erabiltzen dena ere; kontrara, ohiko etxebizitzak bat baino gehiago izan dai tezke. Bestetik, gerta daiteke ezkontideak egitatez zein judizio bidez banan tzea, edota epaileak deuseztasun adierazpena nahiz dibortzio epaia ematea; hori gertatu arren, ezkontideen ohiko etxebizitza berbera bada, orduan 1320. artikulua aplika daiteke. Egunero erabiltzen diren altzariei dagokienean, ez dira horien barruan sartzen aparteko balioa duten objektuak; nolanahi den ere, objektu horiek elkarbizitzarako oinarrizko eginkizunen bat betetzen badu te, 1320. artikulua aplika dakieke. Orokorrean, altzari adierazmoldea ulertu behar da KZren 346.2. art.aren esangura hertsian. Aurrerago esan dugun bezala, bi ezkontideen adostasuna beharbeharrez koa da xedatze egintzak burutzeko. Ohiko etxebizitzari begira, xedatze egin tza gisa har daitezke ezkontide bati etxea kentzen dioten edo ken diezaioketen egintza guztiak. Esangura horretan, salmenta eta hipoteka xedatze egintzak dira, baina ezin da xedatze egintzatzat jo etxebizitzaren jabetza soila lagatzea, gozamena ad vitam erreserbatuz. Esan berri dugunez, bi ezkontideen ados tasuna izan behar da xedatze egintzak burutzeko. Zernahi gisaz, ezkontide ba tek ezin badu bestearen adostasunik lortu, azken horrek nahierarakotasunez adostasun hori ukatzen diolako, orduan aurreneko ezkontideak epaileari eska diezaioke xedatze egintza burutzeko baimena. Baimen hori lortzeko, prozedu ra egokia izan daiteke maiatzaren 13ko 11/1981 Legearen FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

22

hamargarren xeda pen gehigarriak adierazten duena. Erregistroaren ikuspuntutik, aldiz, HAren 91. artikulua izan behar da gogoan, ondokoa xedatzen baitu: legearen arabera, bi ezkontideen adostasuna nahitaezkoa da, ohiko etxebizitzaren gaineko es kubideak xedatzeko; horrexegatik, edozein etxebizitza ezkontide batena baka rrik izanda, horren gaineko eskubideak Erregistroan inskribatu ahal izateko, xedatzaileak eskritura publikoan bertan adierazi behar du etxebizitzak ez due la horrelako izaerarik (hots, ez dela ohikoa). Bi ezkontideen adostasunik ez badago, xedatze egintzari KZren 1322. art.an finkaturiko zehapena ezartzen zaio. Zehapen horretan geroago sakon duko dugun arren, hauxe aurreratu behar da: bi ezkontideen adostasunik gabe kostu bidez egindako xedapenak deuseztakorrak dira eta dohainik egindako ak, berriz, deusezak. Bestalde, KZren 1320. art.ko bigarren lerroaldeak ondokoa ezartzen du: etxebizitzaren izaera adieraztean, xedatzaileak okerretara edo faltsukeriaz jokatzen badu, horrek ez dio kalterik egiten onustedun eskuratzaileari. Bis takoa denez, manu horren idazkera ez da oso egokia. KZren 1320. artikulua hitzez hitz hartuz gero, badirudi onustedun gainontzekoa babestu behar dela, xedatzaileak etxebizitzaren izaera adierazi duenean bakarrik edo, zehatzago esateko, xedatzaileak etxebizitza ez dela ohikoa adierazi duenean bakarrik. Manuaren hitzezhitzezkotasuna gorabehera, gainontzekoa beti babestu behar da, etxebizitzaren izaera ezagutzen ez badu eta ezagutzeko beharrik ez badu, hau da, jakin ez badaki (eta jakin beharrik ez badu) hori ezkontideen ohiko etxebizitza den ala ez. Babes horren ondorioz, onustedun gainontzekoaren eskuraketak kalte egiten dio adostasuna eman ez duen ezkontideari; horrega tik, ezkontide horrek kaltegaleren ordaina eska diezaioke xedatzaileari, erre gela orokorren arabera. Azpimarratu beharra dago KZren 1320. artikuluko bigarren lerroaldeak ez dituela altzariak aipatzen; horiei dagokienean, KZren 1464. artikulua aplikatu behar da. Amaitzeko, kontutan izan behar da ezin dela itunik egin FAMILI ZUZENBIDEA

22


FAMILI ZUZENBIDEA

KZren tikuluaren kontra.

1320.

ar

E) Ohiko etxebizitzaren ostilamendua alargunari eratxikitzea KZren 1321. art.aren aginduz, ezkontide bat hiltzean, alargunari eman behar zaizkio ohiko bizileku erkidearen ostilamendua osatzen duten jantziak, altzariak eta tresnak. Dena dela, horiek guztiak ez dira zenbatu behar alar gunari dagokion hartzeko gisa. Bestetik ere, ez dira ostilamenduaren barruan sartzen alhajak, objektu artistikoak eta aparteko balio duten beste guztiak. Gizaldetasuna eta errukia dira, izatez, KZren 1321. art.aren oinarri, doluari ez baitzaio gehitu behar nahitaezko gauzen gaineko ardura ekonomikoa. Osti lamendua dagoen etxebizitza, ohikoa izateaz gain, erkidea izan behar da; on dorenez, ezin da KZren 1321. artikulua aplikatu, ezkontideak elkarrekin bizi ez direnean. Bestetik, ostilamendua hildakoaren jabetzapekoa denean, oso osorik edo zati batez, jabetza hori ex lege eskualdatzen zaio alargunaren ondareari. Hor aipaturiko manuaren bigarren lerroaldeak ostilamendutik kanpo uz ten ditu aparteko balioa duten objektuak. Balio hori parametro objektiboen bi dez neurtu behar da; ez, ostera, familiaren egoera ekonomikoaren arabera. Bukatzeko, onartzeko modukoak dira KZren 1321. artikuluaren kontrako itunak. F) Adostasun bikoitzari buruzko arauketa orokorra KZren 1322. art.ak hauxe xedatzen du: legearen aginduz, administratze eta xedatze egintza batzuk burutzeko, ezkontide batek bestearen adostasuna izan behar du. Hala eta guztiz ere, adostasunik ez badago, beren beregi zein isilbidez baiezta daitezke adostasun hori izan gabe burututako egintzak. Bera FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

23

riazko baieztapenik eta bibion adostasunik ez badago, egintzok deuseztatzeko modukoak dira, adostasunik eman ez duen ezkontideak edo berorren jarauns leek hala eskatuta. Edozein modutan ere, ondasun erkideen gain dohainik bu rutzen diren egintza guztiak deusezak dira, beste ezkontidearen adostasunik gabe gauzatzen badira. Manu horren egitatezko kasuak ondoko jarduerak bai no ez ditu aipatzen: ezkontide batek burutzen dituenak, horretarako legearen aginduz bestearen adostasuna izan behar duenean. Haatik, 1322. art.ak ez di tu aipatzen baterako jarduerak. Nolanahi ere, gure ustez, manuak bi hipotesi horiek barneratzen ditu. Orokorrean, deuseztakortasuna da jarduera edo egintza horiei ezartzen zaien zehapena. Dena den, egintzok ÂŤberen beregi zein isilbidez baiezta dai tezkeÂť. Bistan da legeak ez duela esangura tekniko hertsian erabiltzen baiez tapen adierazmoldea; alderantziz, badirudi adostasunaz edo berrespenaz ari dela. Deuseztakortasunari berriro helduz, KZren 1301.4. art.ak arautzen ditu horren iraungitasun epea eta legebideztaketa. Edozelan ere, Espainiako anto lamendu juridikoan, dohaineko egintzek zehapen gogorragoak izaten dituzte, kostu bidezkoak baino. Gogortasun hori areagotu egiten da, dohaineko egin tzek kalte egin ahal diotenean adostasunik eman ez duen ezkontideari. Hori dela eta, deusezak dira adostasun hori izan gabe dohainik burututako egin tzak. Horrek berez dakar, batetik, legebideztaketa aktiboa zabaltzea (erregela orokorren arabera, edozein interesatuk baitu legebideztaketa aktiboa) eta, bes tetik, akzioa preskribaezina izatea (hori ere, erregela orokorrekin bat etorriz). KZren 1378. art.ak, irabazpidezkoen sozietatea arautzean, erregela zehatza goak ezartzen ditu; aurrenekoak 1322. artikuluak xedatzen duena aplikatzen du eta bigarrenak, berriz, murriztu egiten du hark xedatzen duena. Horrek be rriro erakusten du ez dela batere egokia ezkontzaren eraentza orokorraz hitz egitea, derrigorrezko eraentza gisa. FAMILI ZUZENBIDEA

23


FAMILI ZUZENBIDEA

G) Ezkontideen arteko eskualdaketa eta kontratazio askatasuna KZren 1323. artikuluak xedatzen duenez, senaremazteek ondasun eta eskubideak eskualda diezazkiokete elkarri, edozein tituluren bidez; era bere an, euren artean edozein motatako kontratuak egin ditzakete. Agerikoa denez, manu hori aldendu egin da ibilbide edo tradizio historikotik. Tradizio histo rikoaren arabera, ezkontzaren ondasun eraentza erkidego eraentza zenean, ez kontideek ezin zuten kostu bidezko kontraturik egin euren artean. Tradizio berari eutsiz, debekatuta zeuden inter virum et uxorem dohaintzak. Batzuei eta besteei dagokienean, debeku hori ez litzateke ondo uztartuko Famili zu zenbidearen gaur egungo oinarriekin. Kode Zibila eraldatzean, ezabatu ziren, dela ezkontzako itunen aldaezintasuna, dela emakume ezkonduak senarrari begira duen menpekotasun egoera, behin ezkondu eta gero. Horrek berez ahalbideratu zuen gorago aipaturiko debekuen desagerpena. Behin Kode Zibi laren manuetan debeku horiek ezabatu eta gero, KZren 1323. artikulua ez zen beharrezkoa. Zernahi gisaz, ezin esan daiteke alferrekoa denik, egungo Zu zenbidea antzinako Zuzenbidetik aldendu dela adierazten baitu. Bestalde, erkidego eraentzei ere KZren 1323. artikulua aplikatzen zaie. Edozelan ere, manu hori aplikatuz gero, gerta daiteke ezkontzaren ondasun eraentza aldaraztea; bestela esateko, 1323. art.aren aplikazioak bazter utz di tzake erkidego eraentzak aldarazteko aginduzkoak diren arauak. Esangura tekniko hertsian, gauza bat da ezkontzaren eraentza aldaraztea, horrek duen ondore orokorrarekin (oinordetza unibertsalak duen ondorearen antzekoa, ale gia) eta beste bat, ordea, eskualdaketa bakan bat egitea. Nolanahi den ere, praktikan oso zaila izan daiteke bi horiek bereiztea. Horregatik, aurrerago esan dugun bezala, ezkontideen arteko eskualdaketa bakan baten bidez, itzuri egin ahal zaie ezkontzaren ondasun eraentza aldarazteko arauei. Are gehiago, zenbat eta sendoagoa izan ezkontideen arteko ondasun eraentzak duen FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

23

erkide go izaera, hainbat eta errazagoa da itzuri egiteko aukera. H) Ezkontza bitartean ondasunak nori dagozkion frogatzea Ezkontideak elkarrekin bizi diren artean, osooso zaila izan daiteke ze haztea ondasun jakin bat ezkontide baten bakarreko ondareari dagokion ala masa erkideari dagokion (masa erkiderik baldin badago), ezkontzaren onda sun eraentzaren arabera. Ulerbidez, ondasun zehatz baten erosketa aipa daite ke. Ondasun horren jabea nor den finkatzea berez ez da erraza. Gainera, hori zehazteko, aldez aurretik jakin behar da zein den prezio gisa ordaindutako diruaren jatorria; hau da, aurretiaz jakin behar da diru hori ezkontide baten bakarreko ondaretik datorren ala ondasun erkideen masatik. Amaigabea izan go litzateke esangura bereko adibideen zerrenda. Bada, ezkontzaren ibilbide ak berez dakar ondasun batzuk eskuratzea eta beste batzuk galtzea; taiu berean, ibilbide horrek ekar dezake ondasunei aplikatu behar zaien eraentza juridikoa aldaraztea. Hori guztia dela bide, bereziko eragozpenak izan daitez ke, ondasun horien gaineko titulartasunak zehazteko. Ondorenez, ezkontza bitartean, ondasunak nori dagozkion frogatu behar da. Froga arazo horrek aparteko garrantzia du, lehendabizi, ezkontideentzat eta euren jaraunsleentzat. Azken horien artean, frogaren arazoa arras garran tzitsua da, derrigorrezko jaraunsleentzat edo senipartedunentzat. Arean bere, derrigorrezko jaraunsle eta senipartedunek eskubidea dute jaraunspenaren zati baten gain; euren kausatzaileak ezin die eskubide hori kendu, jaraunskabetze kasu zehatz batzuetan izan ezik. Bestetik, frogaren arazoak itzelezko garran tzia du ezkontideen hartzekodunentzat, froga horrek alda baitezake ondare erantzuleen osaketa. Horrez gain, kontutan izan behar da ondasunen masa er kidearekin, berez, lehentasunez eta lehenespenez, zor jakin batzuk ordaindu behar direla. Zor horien hartzekodunek FAMILI ZUZENBIDEA

23


FAMILI ZUZENBIDEA

egundoko interesa dute, ondare horre tan izan daitezen izan beharreko ondasun guztiak. Arazo korapilatsu horiek guztiak jorratzen ditu Kode Zibilak, hiru manutan: lehenik, 1324. art.an, ÂŤxe dapen orokorÂťren barnean; hurrenik, 1361. art.an, irabazpidezko sozietatea ren inguruan; eta, azkenik, 1441. art.an, banantze eraentzari buruz. Azken bi manu horiek toki egokian azalduko ditugu; aurrenekoaz, ordea, jarraian ardu ratuko gara. KZren 1324. art.aren arabera, ezkontideen artean frogatzeko ondasun ze hatz batzuk batenak bakarrik direla, nahikoa da bestearen aitorpena. Hala ere, aitorpen horrek berez ez die kalterik egiten aitorlearen derrigorrezko jarauns leei, ezta hartzekodunei ere, hartzekodun horiek erkidegoarenak izan zein ez kontide bakoitzarenak. Manu hori egoki ulertzeko, aldez aurretik argitu behar da zer esan nahi duen aitorpen adierazmoldeak. Hitzez hitz hartuta, KZren 1324. art.ak frogabide gisa aipatzen du aitorpena eta, horregatik, aitorpen ho rrek egitateak bakarrik ukitzen ditu; bestalde, aitorpena judiziozkoa nahiz judizioz kanpokoa izan daiteke. Edozein modutan ere, artikulu horren hitzez hitzezkotasunari heldu beharrean, haren espirituari eutsi behar zaio. Hori eginez gero, badirudi manu horren barruan sartu behar direla egitateak ain tzatetsi edo finkatzeko negozio juridikoak ere. Aurreko manu horien bidez, egitateak baieztatu baino zerbait gehiago egiten da; egin ere, negozio horiek erabilita, kalifikazio juridikoak egiten dira, ondasunen gaineko titulartasunari buruz. Dena dela, KZren 1324. art.ak aukera hori ematen badu ere, horrek praktikan ez du esan nahi ezkontzaren ondasun eraentza aldaraz daitekeenik, aldarazpen horren betekizun zehatzak bete gabe (KZren 1331, 1332 eta 1333. art.ak). Gorago esan dugun moduan, gauza bat da ezkontzaren ondasun era entza aldaraztea eta beste bat, ordea, negozio edo egintza juridiko bakan bat egitea, ondasun zehatz baten gain. Bereizketa hori gogoan izanda, Kode Zibi FAMILI ZUZENBIDEA


FAMILI ZUZENBIDEA

23

laren 1324. art.ko egitatezko kasuak bigarren hipotesia baino ez du hartzen eta horri bakarrik aplika dakioke. Kontutan hartzekoa da manu horrek egitate zehatz batzuk aipatzen dituela. Bistan da KZren 1324. art.ak ez dituela baztertzen beste frogabide batzuk. Kontrara, manuaren berezitasuna da ondokoa azaltzea: ezkontideen artean, hau da, euren artean bakarrik, aitorpena «nahikoa da», eta «berez» ez da era gingarria, derrigorrezko jaraunsleei eta hartzekodunei kalte egiteko. Hortaz, aitorpenak «berez» ez du harako eragingarritasunik, baina izan dezake, bes te frogabide batzuekin osatuz gero. Bestalde, esamolde honen esangura aztertu behar da: (aitorpenak) «ez die kalterik egiten aitorlearen derrigorrezko jaraunsleei, ezta hartzekodunei ere, hartzekodun horiek erkidegoarenak izan zein ezkontide bakoitzarenak». Esa molde horretan, berriro azaltzen zaigu garrantzirik ezaren kategoria. Arean bere, jaraunsleentzat edo hartzekodunentzat kaltegarria izanez gero, aitorpen horrek ez luke ondoriorik izango, inoiz gertatu izan ez balitz bezala. Ondore nez, ondasunen titulartasuna zehazteko, ezkontzaren ondasun eraentza bakoi tzari buruzko erregela bereziak aplikatu behar dira. Beste hitzez esanik, Kode Zibilaren 1361 eta 1441. art.etara bildutako presuntzioak aplikatu behar dira. Lehendabizikoa irabazpidezko eraentzari aplikatzen zaio; presuntzio horren arabera, ondasunak bakarrekoak direla frogatu ezean, masa erkidearenak di rela, hots, irabazpidezkoak direla uste izango da. Bigarren presuntzioa, aldiz, banantze eraentzari aplikatzen zaio; bide horretan, ez bada frogatzen ondasun edo eskubide bat ezkontide bati dagokiola, orduan hori bi ezkontideena da er dibana. Bukatzeko, ezkontide batek aitor dezake, ondasun higiezin baten titular tasuna bakarrekoa dela. Aitorpen hori Erregistroan agertaraz daiteke, inskrip zio bidez. Inskripzio hori aitorpenaren onuraduna gertatu den ezkontidearen izenean egiten da. Inskripzioa egiten denetik, ezkontide onuradunak bere ka buz egin ditzake xedatze egintzak, ondasun horren gain. Edonola FAMILI ZUZENBIDEA

23


FAMILI ZUZENBIDEA

ere, aitorlea hiltzean, xedatze egintza horiek burutzeko, haren ezkontideak beharbeha rrezkoa du aitorlearen derrigorrezko jaraunsleek emandako adostasuna. Bada, adostasunik gabe, alargunak ezin du xedatze egintzarik burutu, jaraunspe na banatu eta berari bakarreko ondasun higiezina adjudikatu arte (ikus Hipo teka Araudiaren 95.4. art.).

BIBLIOGRAFIA ÁLVAREZ SALA WALTHER, «Aspectos imperativos de la nueva ordenación económica del matrimonio», RDN, I, 1981, 7. or. eta ondorengoak; ÁVILA ÁLVAREZ, «El régimen económico matrimonial en la reforma del Código Civil», RCDI, 1981, 1373. or. eta ondorengoak; CABANILLAS SÁNCHEZ, «La contratación entre cónyuges», ADC, 1985, 505. or. eta ondorengoak; CA BRERA HERNÁNDEZ, «Algunas notas sobre los nuevos artículos 1315 a 1324 del Código Civil», RGLJ, 1982, 1, 135. or. eta ondorengoak; CARCABA FERNÁNDEZ, «La protección de la vivienda y el mobiliario familiar en el artículo 1320 del Código Civil», RCDI, 1987, 1431. or. eta ondorengoak; DE LA CUESTA SAENZ, «La protección de la vivienda familiar en los derechos francés y español: estudio comparado», RDN, I, 1983, 129. or. eta ondoren goak; DÍEZPICAZO, Comentarios a las reformas del Derecho de Familia, Madril, 1984, 1492. or. eta ondorengoak; ESPIAU, La vivienda familiar en el ordenamiento jurídico civil español, Bartzelona, 1992; GIMÉNEZ DUART, «El artículo 1320 del Código Civil, ¿es aplicable en Cataluña?», RJC, 1982, 193. or.; «La organización económica del matrimonio tras la reforma de 13 de mayo de 1981», RDN, I, 1981, 73. or. eta ondorengoak; GORDILLO CANAS, «La protección de los terceros de buena fe en la reciente reforma del De recho de familia», ADC, IV, 1982, 1111. or. eta ondorengoak; MUÑOZ DE DIOS: «La vivienda familiar y el mobiliario en el artículo 1320 del Código Civil», AAMN, XXVII, 217. or.; RODRÍGUEZ LÓPEZ: «Notas sobre la vi vienda habitual de la familia», RCDI, 1982, 1399. or. eta ondorengoak.

FAMILI ZUZENBIDEA



Hamaikagarren gaia EZKONTZA ETA EZKONTZAREN ONDASUN ERAENTZA (II) Laburpena: §28. Ezkontzako itunak.— 92. Kontzeptua eta edukia.— 93. Egitura: A) Osagai subjektiboak: a) Subjektuak; b) Gaitasuna; B) Denborazko osa gaiak; C) Osagai formalak.— 94. Ezkontzako itunak egiteko askatasu naren mugak.— 95. Ezkontzako itunen aldarazpena eta publizitatea: A) Aldarazpena; B) Publizitatea.— 96. Ezkontzako itunen eragingabetasu na.— §29. Ezkontzaren ziozko dohaintzak.— 97. Kontzeptua eta ezau garriak.— 98. Eraentza juridikoa: A) Subjektuak; a) Dohaintzaemailea; b) Dohaintzahartzailea; B) Objektua; C) Ondoreak; D) Saneamendua; E) Eragingabetasuna: a) Ezkontzarik ez izatea; b) Ezeztapena.— 99. Ezkon tzaren ziozko dohaintzak, Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpila zioan: A) Ezkontzaren ziozko dohaintzei buruzko eraentza juridiko orokorra; a) Eragingarritasuna; b) Eragingabetasuna; c) Deuseztasuna; d) Baterako dohaintzen eratxikipena; e) Ezkontzako itunetan egindako do haintzak; B) Ezkonhitzezko dohaintzei buruzko eraentza juridikoa: a) Kontzeptua; b) Aplikatu beharreko erregelak; c) Kargak luditzea; d) Ba liozkotasuna, eragingarritasuna eta eragingabetasuna.— 100. Propter nuptias dohaintzak, Nafarroako Foru Berrian: A) Egilespen epea; B) Egi lespenaren forma; C) Onarpena; D) Eragingabetasuna; E) Ezeztapena.

§28. EZKONTZAKO ITUNAK 92. Kontzeptua eta edukia Gaur egun (Kode Zibilaren sistemari dagokionez, 1975az geroztik), oina rrizko erregela da ezkontza orok izan behar duela ondasun eraentzaren bat (KZren 1326. art.). Erregela horri beste hau lotu behar zaio: kasuan kasuko ezkontzaren ondasun eraentza da biharetzi ezkontide izango direnek edo ja danik ezkontide direnek itundutakoa, ezkontzaren aurretik edo ezkontzan zehar. Bada, KZren 1315. art.ak ezartzen duenez, ezkontzaren ondasun era entza da ezkontideek eurek ezkontzako itunetan zehazten dutena, FAMILI ZUZENBIDEA


kode hone tan ezarritako mugapenekin. Halaber, Kode Zibilaren 1325. art.aren arabera, ezkontzako itunen bidez, ezkontideek euren ezkontzako ondasun eraentza hi tzar, aldaraz edo ordez dezakete, bai eta haren ziozko beste edozein xedapen ere. Azkenik, KZren 1326. art.aren arabera, ezkontzako itunak ezkontzaren aurretik zein horren ondoren egilets daitezke. Hori guztia aintzat hartuta, ezkontzako itunen kontzeptura hurbil gaitez ke. Lehenengo eta behin, ezkontzako itunak benetako kontratuak edo negozio juridikoak dira (germaniarren terminologiari helduta, konbentzioak). Bigarre nik, ezkontzaren ziozko negozio juridikoak dira, bai biharetzi egingo den ez kontzaren ziozkoak (1975eko eraldaketa egin aurretik gertatzen zen bezala), bai eta jadanik eginda dagoen ezkontzaren ziozkoak ere. Hirugarrenik, ezkon tzako itunen helburua da ex voluntate zehaztea kasuan kasuko ezkontzari aplikatzen zaion eraentza ekonomikoa. Eta, laugarrenik, geroago ikusiko du gunez, ezkontzako itunek bereberezko izaera dute (KZren 1329 eta 1330. ar tikuluak). Gauzak horrela, ezkontzako itunak Famili zuzenbideko kontratuak edo negozio juridikoak dira. Kontratu edo negozio horien bitartez, egun ezkontide direnek zein biharetzi ezkontide izango direnek zehaztu egiten dituzte euren ezkontzaren antolaketa ekonomikoa eraenduko duten erregelak. Nolanahi ere, kontzeptu hori hertsiegia da; bestela esateko, gutxieneko kontzeptua da, ez baitu barneratzen ezkontzako itunek izan dezaketen eduki osoa. Hori berori ateratzen da KZren 1325. art.tik. Erabili ere, artikulu horren azkenengo tarte kadurak ÂŤharen ziozko beste edozein xedapenÂť adierazmoldea erabiltzen du. Esamolde horren bidez, 1325. art.ak ez du adierazi nahi itunen bidez hitzartu, aldarazi edo ordeztutako eraentza ekonomikorik, ezpada ezkontza bera. Hor taz, ezkontzako itunen oinarrizko edukia da ezkontzaren ondasun eraentza hitzartu, aldarazi zein ordeztea. Dena dela, itun horietan izan daitezke beste xedapen batzuk ere, ondare izaerakoak nahiz


bestelakoak. Xedapen horiek ez kontzaren zioz edo ezkontza delabide ezartzen dira, eta egun ezkontide direnek, biharetzi ezkontide izango direnek nahiz gainontzekoek egilets di tzakete halako xedapenak (KZren 1331. art.). Aurrekoa gogoan izanda, ezkontzako itunek eduki bikoitza izan dezakete: batetik, ohiko edukia edo eduki hertsia; eta, bestetik, ezohiko edo borondatez ko edukia. Lehendabizikoari dagokionez, ezkontzaren ondasun eraentzak era tzen du ezkontzako itunen ohiko edukia. Eraentza hori, lehenik eta behin, Zuzenbidearen barneko tipo hutsa izan daiteke; hurrenik, Zuzenbide tipoaren barnekoa izanda, tipo horren aldarazpena izan daiteke; eta, azkenik, Zuzenbi de tipotik kanpokoa izan daiteke. Ezkontzaren ondasun eraentza finkatzeko, ondasun eraentza zehatz bat ezar daiteke; horixe gertatzen da, berbarako, ez kontzako itunen egilesleak oraindik ezkondu gabe daudenean. Beste kasu batzuetan, berriz, indarreko eraentza aldarazi edo horren ordez beste bat ezartzen da. Azken horietan, ezkontzako itunen egilesleak ezkonduta egon ohi dira. Hala ere, gerta daiteke ezkondu gabe egotea; hori gertatzen da, adi bidez, ezkontzaren aurretik egiletsitako itunak aldarazten direnean. Ezkontzako itunen ezohiko edo borondatezko edukia, ordea, gorago ai patu dugun tartekaduran azaltzen da, alegia, ÂŤharen ziozko beste edozein xe dapenÂť adierazmoldepean. Ondorenez, ezkontzako itunek egintza konplexua eratzen dute. LACRUZ ek adierazi duen moduan, izaera desberdineko itunak bil daitezke egintza ho rretara, baita ezkontzarekin zerikusirik ez duten itunak ere (zernahi gisaz, LACRUZen terminologia erabiliz, ezkontzarekin zerikusirik ez duten egin tzek instrumentuma osatzen dute eta ez, ordea, negotiuma). Labur zurrean, hauxe izan daiteke ezkontzako itunen edukia: a) Ezkontzaren ondasun eraentzari buruzko hizpaketak. FAMILI ZUZENBIDEA


Hizpaketa horien bidez, ezkontzaren ondasun eraentza hitzar, aldaraz edo ordez daiteke, aurre rago adierazi dugun esanguran. Horren adibide izan daitezke, besteak beste, ezkontzaren ondasun eraentza zehazteko egindako hitzarmenak eta horiei lo tutakoak (kasurako, ondasunak administratzeko moduari buruzkoak), ezkon tzaren zamei aurre egiteko lotutako ondare ekarpenak etab. b) Ezkontzaren ondasun eraentza aldarazten ez duten ondare eratxikipe nak, esate baterako, biharetzi ezkontide izango direnek euren artean propter nuptias egindako dohaintzak, gainontzekoek propter nuptias egindako do haintzak, hobetzeko hitzemateak (KZren 826. art.), hobekuntza ezeztaezinak (KZren 827. art.), oinordetza itunak orokorrean (legeak horiek ahalbideratzen dituen heinean) etab. c) Famili zuzenbideko negozioak, horiek ondare izaerakoak ez direnean; kasurako, semealabatasunari buruzko aintzatespena. d) Orokorrean, eskritura publikoan agertarazi ahal diren eta agertarazi behar diren egintzak eta negozioak. 93. Egitura A) Osagai subjektiboak a) Subjektuak Ezkontzako itunen subjektuei dagokienez, ondokoak bereizi behar dira: batetik, oinarrizko subjektuak; bestetik, subjektu laguntzaileak; eta, azkenik, oinarrizkoak ez direnak edo aldian aldikoak. Oinarrizko subjektuak ezkontide izan behar dira, orain nahiz biharetzi. Ezkontide horiek nahitaez parte hartu behar dute ezkontzako itunen egilespenean, ezkontzako itunok egilestea bere berezko egintza baita. Egineginean ere, une horretan ez da ordezkaritzarik onartzen; askoz jota, nuntius bidezko jarduera onar daiteke. Hori guztia dela eta, egun ezkontide direnak edo biharetzi ezkontide izango direnak alderdi izan behar dira,


ezkontzako itunetara biltzen diren hizpaketa guztietan. Subjektu laguntzaileek, aldiz, kasu zehatz batzuetan bakarrik parte har tzen dute. Orobat, gerta daiteke egun ezkontide direnek, biharetzi ezkon tide izango direnek edo horietarik batek behar besteko gaitasunik ez izatea. Gaitasunaren inguruko akats hori konpontzeko, subjektu laguntzaileek par te hartzen dute, geroenean aztertuko ditugun kasuetan (KZren 1329 eta 1330. artikuluak). Oinarrizkoak ez diren subjektuek edo aldian aldikoek ezkontzako itune tan parte hartzen dute, eskubideren bat emanez, KZren 1331. artikuluaren ter minologian (berbarako, ezkontzako itunetara biltzen den propter nuptias dohaintzaemailea; KZren 827. art.ko hobekuntzaemailea etab.). Hortaz, egungo nahiz biharetziko ezkontideak ezin dira aldian aldiko subjektutzat hartu, aldian aldiko subjektuen partaidetza ez delako beharrezkoa (eta ezkon tideena, ostera, bai). Hala eta guztiz ere, ezkontzako itunak aldaraztean sub jektu horiek bizirik badaude, eta aldarazpenak eurek emandako eskubideak ukitzen baditu, orduan aldarazpen horretan parte hartu behar dute aldian al diko subjektuok (KZren 1331. art.). b) Gaitasuna KZren 1329. art.ak habilis ad nuptias, habilis ad nuptialia erregela kla sikoa barneratzen du, baina zuzenketa batzuk sartzen dizkio erregela horri. Manu horren arabera, ÂŤezkondu aurretik zein ezkondu eta gero, ezkontzako itunak egilets ditzake legearen arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabe koak; nolanahi ere, adingabeko horrek bere gurasoen edo tutorearen lagun tza eta adostasuna izan behar ditu, banantze edo partaidetza eraentza ituntzen duenean izan ezikÂť. Hor esan bezala, ezkontzako itunak egilets ditzake FAMILI ZUZENBIDEA


legearen arabera ez kontzeko gaitasuna duen adingabekoak. Ezbairik gabe, kategoria horretan sartzen da adingabeko emantzipatua eta, lekapen egokia lortuz gero, hamalau urtekoa baino nagusiagoa den adingabekoa ere (KZren 46 eta 48. art.ak). Sub jektu horiek guztiek ezkontzako itunak egilets ditzakete (habilis ad nupti as…), baina banantzeaz edo partaidetzaz besteko eraentzaren bat ituntzeko, euren gurasoen edo tutorearen laguntza izan behar dute. Muga hori ulertzeko edo, hala nahi izanez gero, gaitasunaren osagarri hori ulertzeko, KZren 323. art.ra jo behar da. Horretan, bereizi beharrekoak dira adingabeko emantzi patuaren esparru pertsonala eta ondare esparrua; gauza bera egin behar da lekapen egokia lortu duen adingabekoari begira, azken hori ere emantzipatu egiten baita, ezkontzaren bidez. Esparruen arteko bereizketa egitea nahitaez koa da, desberdina delako esparru batean eta bestean egintzak burutzeko izan behar den gaitasuna. Lehendabizi, ezkontzeko gaitasuna esparru pertsonalean kokatu behar da: «legearen arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabekoa». Gaitasun hori zein den jakiteko, lehenago aipatu ditugun manuetara jo dai teke, alegia, KZren 46 eta 48. art.etara. Ezkontzako itunak egitea, ordea, on dare esparruan kokatu behar da, itun horiek ondare izaera dutelako batik bat (hala ere, goian ikusi dugun moduan, ezkontzako itunetara bil daitezke onda re izaerarik ez duten egintzak eta negozioak ere); gainera, ezkontzako itunen bidez, ondasun higikorrak eta higiezinak eratxiki daitezke, eta eratxikipen ho riek adingabekoaren erantzukizun esparrua ukitzen dute edo uki dezakete. Hori dela eta, ezkontzako itunak egiteko, nahitaezkoa da lege ordezkarien laguntza edo partaidetza; ildo horretatik, lege ordezkari izan daitezke, besteak beste, gurasoak —guraso ahalgoaren titular direnean—, tutorea eta kurado rea. Edozelan ere, banantze edo partaidetza eraentza ituntzeko, eta hori ba karrik egiteko, ez da lege ordezkarien laguntzarik behar. Horrek esan nahi du gurasoen edo tutorearen laguntza eta adostasuna beharrezkoak direla, ez ezkontzako itunak orokorrean egilesteko, ezpada ezkontzako itun zehatz ba


tzuk egilesteko, hain zuzen ere, adingabekoaren ondareari kalte egin diezaio keten edo ondare hori murriztu dezaketen itunak egilesteko. Hortaz, KZren 1329. artikulua aurrearretazko araua da adingabekoa babesteko. Arau hori bat dator KZren 323. art.arekin eta baterakoak diren beste xedapen batzuekin. Bestalde, esan berri dugun bezala, banantze eraentza edo partaidetza eraentza bakarrik itunduz gero, ez da beharrezkoa gurasoen edo tutorearen laguntza. Hala eta guztiz ere, demagun, hor adierazitako eraentzaren bat ezartzeaz gain, ondare eratxikipen batzuk ituntzen direla ezkontideen artean (kasurako, ondasun higiezinen dohaintzak); bada, kasu horretan ere, nahitaezkoa da gu rasoen edo tutorearen adostasuna. Azken finean, subjektu horiek adingabeko en gaitasuna osatu behar dute, ez ezkontzako itunak orokorrean egiletsi ahal izateko, ezpada eduki zehatz bat duten itunak egiletsi ahal izateko. Ikuspuntu berberari helduta argitu behar dira ondoko egoerak ere: irabazpidezkoen so zietatea hitzartu eta, aldi berean, eraentza horren Zuzenbide tipotik aldentzen diren itunak ezartzen direnean. Itun horiek baliozkoak dira, gurasoen edo tutorearen laguntza eta adostasunik gabe, itunok ez badute ezerezean uzten irabazpidezkoen eraentza. Itunok eragingabeak (hau da, deuseztakorrak) dira, ordea, alderantzizko kasuan. Beste arau edo kasu batzuk gorabehera (adibidez, ezkontide bat adin na gusikoa denean), eta 単abardura batzuekin bada ere, badirudi Kode Zibilaren 1329. artikuluak ondokoa adierazi nahi duela: emantzipatuta zein emantzi patu gabe, adingabeko ezkongabeak ezin duena egin, ezkondutako adinga bekoak ere ezin du egin. Horrenbestez, gaitasunari buruzko eraentza erkideari edo orokorrari begira, aldakuntza bat bakarrik onartzen da: adingabeko eman tzipatugabeari dagokiona, hain zuzen. Bide horri helduta, emantzipatu gabe ko adingabekoak bere izenean eta bere kabuz esku hartzen du ezkontzako itunetan eta ez, ordea, lege ordezkarien bidez (erregela orokor edo erkidearen arabera horretara izan arren). Horregatik, adingabekoaren gurasoek edo tuto FAMILI ZUZENBIDEA


reak ezkontzako itunetan parte hartzen dutenean, adingabeko horren gaitasu na osatu baino ez dute egiten; lehen esan dugun moduan, ezkontzako itunak bereberezko egintzak dira. Adostasuna gurasoek eman behar dute, hau da, guraso ahalgoaren titular tasuna dutenek. Aita eta ama aldi berean badira guraso ahalgoaren titularrak, eta euren artean adostasunik ez badago, KZren 156. art.ra jo behar da. Manu horren arabera, epaileak aitari edo amari eratxikiko dio ondoko ahalmena: adingabeko semealabaren ezkontzako itunetan lagundu eta itun horiei ados tasuna emateko ahalmena. Ondorenez, kasu batzuetan, nahitaezkoa da ezkontide baten edo bien gai tasuna osatzea. Kasu horietan, gaitasunaren osagarririk izan ezean, ezkontza ko itunak deuseztakorrak dira eta ez, ordea, deusezak (Kode Zibilaren 1300. art. eta ondorengoak, eta 1335. art.). Hortik ondorioztatzen denez, gaitasuna a posteriori osa eta, horren ondorioz, ezkontzako itunak baiezta daitezke. Lau urteren buruan, itunen deuseztakortasuna eskatzeko akzioa iraungi egiten da (KZren 1301. art.). KZren 1330. art.aren arabera, judizio bidez ezgaitua izan denak ezin du ezkontzako itunik egiletsi, lege ordezkariaren laguntzarik gabe edo, hala de nean, Famili Kontseiluaren baimenik gabe. Manu hori ulertu eta interpreta tzeko, kontutan izan behar dira, nola ezgaiketa epaia, hala epai horren ondorioz ezgaiketak duen norainokoa. Halaber, Famili Kontseiluaren aipame na zaharkiturik dago eta, horren ordez, epai agintaritza jarri behar da. Horren harira, ezgaitua tutoretzapean badago, tutorearen laguntza eta epailearen bai mena behar ditu ezgaitu horrek, ezkontzako itunak egilesteko. Gainerakoan, KZren 1330. artikulua subjektu zehatz batzuei buruz ari da, alegia, judizio bidez ezgaituak izan direnen inguruan edo, bestela esateko, epai baten aginduz ezgaituak izan direnen gainean (KZren 199. art.). Hortaz, KZren 1330. artikulua subjektu horiei bakarrik aplika dakieke. Kontrara, manu hori ezin da aplikatu, ezgaiketa prozedura oraindik ebatzi gabe dagoe


nean. Autore batzuek kontrakoa uste dute (besteak beste, DE LOS MOZOSek eta AMORĂ“S GUARDIOLAk), baina euren iritziari eusteak urratu egingo li tuzke askatasun pertsonala eta KZren 199. art.ko araua.

B) Denborazko osagaiak Ezkontzaren aurretik edo ezkontzan zehar egin daitezke ezkontzako itu nak (KZren 1326. art.). KZren sisteman, 1975eko maiatzaren 2ko Legeak egindako eraldaketaz geroztik, bada izan ezkontzaren ondasun eraentza alda tzeko modurik; beste era batera esateko, ezkontzako itunak aldaraz daitezke, ezkontzaren aurretik eta ezkontza bitartean ere. Printzipio hori ezartzearekin batera, 1975ean arau eta mekanismo berezi batzuk finkatu ziren, batetik, gai nontzekoak babesteko eta, bestetik, maula aurreikusi eta baztertzeko. Ondoko ak dira, batez ere, arau eta mekanismo horiek: aurrenik, eraentza berriaren atzeraeragintasunik eza edo eraentza hori gainontzekoen aurka jartzeko ezin tasuna (KZren 1317. art.); eta, bigarrenik, ezkontzako itunen eta euren alda razpenen publizitatea, publizitate hori osoosokoa edo behar bestekoa ez bada ere (KZren 1332 eta 1333. art.ak; EZLren 77. art.; eta azken horren bate rakoak EZAn). Hortaz, Kode Zibilaren sisteman, printzipio gisa har daiteke ondasun era entzaren aldakortasuna, hain zuzen ere, ezkontzako itunen aldakortasuna. Printzipio hori onartu zenetik, ez du zentzurik eztabaidatzeak ezkontzako itu nak epemugapean edo baldintzapean jar daitezkeen ala ez. Eztabaida hori zentzuzkoa zen, ordea, 1975eko maiatzaren 2ko Legearen aurreko eraentzan. Eraentza horretan, behin ezkondu eta gero, ez zegoen modurik ezkontzaren eraentza aldatzeko. Gaur FAMILI ZUZENBIDEA


egun, aldiz, arazoak ez du garrantzirik eta, ezbairik gabe, ezkontideen artean hitzarturiko eraentza epemugapean zein baldintza pean jar daiteke (epemuga hori hasierakoa nahiz amaierakoa izan daiteke eta baldintza, berriz, etengarria zein suntsiarazlea). Iritzi horretakoak dira DĂ?EZ PICAZO eta GULLĂ“N, DE LOS MOZOS, TORRALBA, LACRUZ, AMO RĂ“S eta beste autore batzuk. Alabaina, instrumentumera (hau da, eskritura publikora) era askotako egintzak edo negozioak bil daitezke, eta horietako batzuk ezin dira baldintzapean edo epemugapean jarri (adibidez, semealaba tasunari buruzko aintzatespena) Baldintzaren betepena edo ezbetetzea gainontzekoen aurka jartzeko mo dukoa izan dadin, derrigorrezkoa da baldintza horri behar adinako publizi tatea eta publizitate egokia ematea; bestela esateko, beharbeharrezkoa da gainontzekoak gaitzustedunak izatea. C) Osagai formalak KZren 1327. art.ak ezartzen duenez, ezkontzako itunak baliozkoak izan daitezen, eskritura publikoan agertarazi behar dira (KZren 1280.3. artikulua). Hortaz, ezkontzako itunek forma zehatz bat izan behar dute eta ad solemni tatem forma hori eratzailea da. Beste modu batera esateko, ezkontzako itunen negozioa baliozkoa izan dadin, eskritura publikoa nahitaezko betekizuna da. Hori dela eta, ezkontzako itunak baliozkoak dira, eskritura publikoan azaltzen direnean bakarrik; horretara ez bada, nahiz eta beste edozein agiri publikotan agertarazi, ezkontzako itunak ez dira baliozkoak, forma akatsa dutelako (for marik ez dutelako, alegia). Baliogabetasun horrek ondoreak ditu, batetik, gai nontzekoei begira; izan ere, ezkontzako itunak ezin dira gainontzekoen aurka jarri, baliogabeak badira. Bestetik, baliogabetasunak ondoreak sortzen ditu in ter partes ere, KZren 1327. artikulua aginduzkoa baita.


94. Ezkontzako itunak egiteko askatasunaren mugak Autonomia pribatua egikarituz burutzen diren egintza guztien antzera, ezkontzako itunek ere muga orokor batzuk dituzte: lege, moral eta ordena pu blikoa (KZren 1255. art.). Muga orokor horiez gain, ezkontzako itunak egi teko askatasunak muga berezi batzuk ditu. Muga berezi horiek KZren 1328. art.an azaltzen dira. Orobat, KZren 1315 eta 1325. art.ek eratortzen dute ezkontzako itunak egiteko askatasuna. Bi manu horietarik lehendabizikoak hauxe adierazten du beren beregi: «ezkontzaren ondasun eraentza da ezkon tideek eurek ezkontzako itunetan zehazten dutena, kode honetan ezarritako mugekin». Muga horiek, gorago esan dugun moduan, KZren 1255 eta 1328. art.etan azaltzen dira. Aipatu berri ditugun xedapenetatik azkenengoari helduta, «deuseza da le ge zein ohitura onen kontrako edozein hizpaketa; era berean, ezkontide bakoi tzari dagozkion eskubideak berdinak direla kontutan hartuta, deusezak dira berdintasun hori mugatzen duten hizpaketak». Hizpaketa horiek guztiak ez dira derrigor izan behar ondare izaerakoak. Aitzitik, edozein izaeratakoak izan daitezke, izaera pertsonalekoak ere barne (esaterako, ezkontideen eskubi de eta eginbeharrak zehazten dituzten arauen kontrako hizpaketak, alegia, KZren 66. art.aren eta ondorengoen kontrakoak). Legearen muga jadanik aztertu dugu, autonomia pribatua jorratzean; haatik, ezkontzako itunen arloan, ñabardura batzuk egin behar ditugu. Esanda dagoenez, KZren 1255. artikulua aginduzko legeen inguruan ari da eta ez, ordea, lege eskuemaileen inguruan. Hori dela eta, kasuankasuan zehaztu behar da ezkontzako itunetan sartutako hizpaketak aginduzko arauak urratzen dituen ala arau urratuek izaera eskuemailea duten. Kasu guztiguztiak aipa tzeko asmorik gabe, esan daiteke aginduzko arauak direla, goian adierazitako arauez gain, ezkontzaren ondasun eraentza orokorrera biltzen diren araurik gehienak (berbarako, KZren FAMILI ZUZENBIDEA


1318, 1320 eta 1322. art.ak), KZren 1378. ar tikulua, KZren 1441. artikulua eta beste batzuk. Ohitura onen muga, berriz, estandar bat da, gizarteak eta etikak jokabi dearen inguruan ezarritakoa. Hortaz, ohitura onek osatzen duten muga erla tiboa da, muga hori irizpide etikoen araberakoa baita, hain zuzen ere, gizarte jakin eta une zehatz batean nagusitzen diren irizpide etikoen araberakoa. Ezkontzari dagokionez, historia eta kulturaren ikuskeratik ezkontzari buruz dagoen ulerkerak zehazten du zein den ohitura onek osatzen duten muga. Adibidez, garai batean, ohitura onen kontrakoa izan zitekeen (eta, KZren 68 eta 67. art.en arabera, legearen kontrakoa ere) edozein itun egitea, fideltasun eginbeharrik edo elkarrekiko begirune eta laguntza eginbeharrik ez izateko. Era berean, ezkontide bakoitzari dagozkion eskubideak berdinak direla kontutan hartuta, deusezak dira berdintasun hori mugatzen duten hizpaketak. Begibistan denez, muga horrek zehaztu besterik ez du egiten ezkontideen arteko berdintasunari buruz Konstituzioak barneratzen duen printzipioa (ikus EKren 32. art.). Ideia bera azaltzen da KZren 68. art.an ere. Halaber, berdin tasun printzipioa Espainiako antolamendu juridikoaren gorengo baloreetako bat da (EKren 1.1. art.). Berdintasun hori, formala ez eze, materiala ere izan behar da, alegia, benetakoa eta eragingarria (EKren 9.2. art.). Bestalde, ezin da inolako bereizkeriarik egin, pertsona nahiz gizarte egoerak edo ingurua barrak direla eta (EKren 14. art.). Horretara ulertu behar dira, hain zuzen ere, ondoko xedapenak: EKren 32.1. artikulua, erabateko berdintasun juridikoa ezartzen duenean; KZren 68. artikulua, eskubide eta eginbeharretan ezkonti deak berdinak direla adierazten duenean; eta, azkenik, KZren 1328. artikulua, ezkontide bakoitzari dagozkion eskubideak berdinak direla azaltzen duenean. Ikuspuntu horretatik, berdintasun printzipioa (eta askatasun printzipioa ere) egiazko muga da, ezkontzako itunetan barneratutako hizpaketei begi ra eta, orokorrean, autonomia pribatuari begira. Edonola ere, arazoak sor daitezke berdintasun printzipioa zehaztean. Ze haztapen hori kasuz kasu egin eta, AMORĂ“Sek adierazi duen


moduan, ka suankasuan aplikatu behar da, printzipio horren eragingarritasun zehatzailea norainokoa den jakiteko. Horrez gain, ez da ahantzi behar kasurik gehienetan elkar jo egiten dutela berdintasun printzipioak eta askatasun printzipioak. Horretara, doktrinak lau kasu bereizi izan ditu, ondokoak, hain zuzen: a) Itun bidez, ondasun erkideen administrazioa ezkontide bati eratxiki tzen zaio. Itun horren baliozkotasuna defendatzeko, KZren 1375. artikulua erabil daiteke, ondokoa baitio: «… ezkontzako itunetan hizpaketa berezirik izan ezean…». Ildo beretik, baina beste argudio batzuei helduta, hor aipatuta ko ituna zilegia dela uste dute LACRUZek, DE LOS MOZOSek, ÁVILAk eta PEÑAk. Gure ustez, hobeto azaltzen du arazoa ÁLVAREZ SALAk (neurri batean, horren iritziarekin bat dator AMORÓS ere). Autore horren aburuz, KZren 1375. artikulua ulertzeko, gogoan izan behar da 1328. artikulua. Ai patu berri ditugun art.etarik aurrenekoak administrazio solidarioa onartzen du, alegia, baterakoa ez den administrazioa; nolanahi den ere, administrazio hori bi ezkontideei dagokie maila berean. Hortaz, berdintasun printzipioaren arabera eta, zehatzago esateko, KZren 1328. art.aren arabera, ezin da itunik egin, ondasun erkideen alde bakarreko administrazioa ezartzeko. Edonola ere, ondasun erkideak administratzeko ahalorde orokorra eman dakioke ezkontide bati, ahalorde hori edozein momentutan ezeztatzeko modukoa izanez gero. Labur zurrean, ezkontide bat ezin da ondasun erkideen administraziotik kan po geratu behin betiko eta modu ezeztaezinean. b) Itun bidez, ezkontide bati bakarrik ematen zaio ondasun erkideak xe datzeko ahalmena. Itun horren baliozkotasuna defendatu ahal izateko, berriro erabil daiteke Kode Zibilaren 1375. art.an azaltzen den adierazmoldea. Ba liozkotasunaren kontra, ordea, 1377. artikulua aipa daiteke, KZren 1375 eta 1376. artikuluei lotuta. Jakina dugunez, egintza jakin batzuk burutzeko, bi ezkontideen adostasu FAMILI ZUZENBIDEA


na izan behar da, legearen aginduz. Dena den, ezkontzako itunetan ezar dai teke kasu horietarako nahikoa dela ezkontide baten adostasuna. Ă LVAREZ SALAren iritziz, hizpaketa hori zilegia izan dadin, nahitaezkoa da elkarre kikoa izatea; hitz gutxitan esateko, kasu horietan, solidarioa izan behar da ondasun erkideak xedatzeko ahalmena (AMORĂ“S iritzi horren kontra azal tzen da; beraren ustez, hizpaketa hori baliozkoa da, ondasun batzuk bakarrik ukitzen baditu eta ez, ordea, ondasun erkide guztiak ukitzen baditu). Beste lako kasuetan, hau da, elkarrekikotasunik ez dagoenean, gorago aipaturiko hizpaketa baliogabea da. c) Ezkonsariaren gaineko eraentza bat ezartzen da. Horren inguruan esan beharra dago erantzuna ezezkoa dela. Edozein modutan ere, baliozkoak dira dohainik egindako ondare eratxikipen jakin batzuk, ezkonsariaren zioz egin arren edo, hala nahi izanez gero, ezkonsari izaerarekin eman arren (Ă L VAREZ SALA, AMORĂ“S, LACRUZ etab.). Ezkonsariari buruzko ulerkera klasiko edo tradizionalaren arabera, ezkontzako itunetan ezkonsariaren gai neko eraentza bat ezartzeak urratu egingo luke berdintasun printzipioa eta, zehatzago, KZren 1328. art. Bada, emakumearentzat muga pertsonal bat da ezkonsariaren gaineko eraentza. d) Itun bidez, ezkontide batek bere ondasunen administrazioa eratxikitzen dio beste ezkontideari. Ez du ematen hori baliozko ituna izan daitekeenik: ba tetik, ezeztaezina da eta, bestetik, eskubideen berdintasuna mugatzen du. Gai nera, helburu praktiko bera lor daiteke, beste ezkontideari ondasun horiek administratzeko ahalordea eratxikiz gero; areago oraindik, horretara egiteak ondoko abantaila izango luke: administratze ahalordea edozein momentutan ezeztatzeko modukoa izango litzateke. KZren 1328. art.ak ezartzen dituen mugak urratuz gero, hau da, aipatu berri dugun art.aren kontrako itunak edo


hizpaketak eginez gero, itun edo hizpaketa horiek deusezak dira. Zernahi gisaz, deuseza da‌ dio hasieran KZren 1328. art.ak. Deuseztasun hori erabatekoa da, alegia, Zuzenbide oso koa. Baina, aldi berean, deuseztasun partziala da, ez baititu osoosorik uki tzen ezkontzako itunak; aitzitik, lege zein ohitura onen kontrako hizpaketak eta ezkontideen arteko eskubide berdintasuna mugatzen duten hizpaketak ba karrik ukitzen ditu. Hori berori atera daiteke, lehendabizi, KZren 1328. arti kulutik eta, hurrenik, negozioa iraunarazteko printzipiotik. 95. Ezkontzako itunen aldarazpena eta publizitatea A) Aldarazpena Aurrerago esan dugun bezala, aldarazteko modukoak dira ezkontzaren ondasun eraentza eta, orokorrean, ezkontzako itunak. Aldarazpen horiek era gina izan dezakete gainontzekoengan; are gehiago, aldarazpen horien ondo rioz, gainontzekoek kalteak izan ditzakete. Hori dela bide, gainontzekoak babesteko sistema bat ezarri behar da. Sistema hori Kode Zibilak berak an tolatzen du, batez ere, itunei publizitatea emanez, gero azalduko dugun mo duan. Nolanahi den ere, badira beste mekanismo batzuk ere, gainontzekoak babesteko; izatez, mekanismo horien norainokoa subjektu ukituen araberakoa da. Gainontzekoak babesteko mekanismoen artean, jarraikoa da lehenengoa: aldarazpenaren atzeraeragintasunik eza edo aldarazpen hori gainontzekoen aurka jartzeko ezintasuna; horren ondorioz, aldarazpenak ezin die kalterik egin gainontzekoek jadanik eskuratu dituzten eskubideei (KZren 1317. art.). Bigarren mekanismoa, berriz, hauxe da: ezkontzako itunak aldaraztean, itu non egilesleak bizirik badaude, eta aldarazpenak eurek emandako eskubideak ukitzen baditu, orduan nahitaezkoa da pertsona horiek ezkontzako itunen al darazpenean parte hartzea (KZren 1331. art.); bestela esateko, FAMILI ZUZENBIDEA


ezkontzako itunak aldarazteko, itun horiek egiletsi zituztenek parte hartu behar dute alda razpen horretan. Lehen aipatu bezala, ezkontzako itunen egilespenean, beharbeharrezkoa da egun ezkontide direnen edota biharetzi ezkontide izango direnen parte hartzea. Horiez gain, batzuetan, subjektu laguntzaileek parte hartzen dute ez kontzako itunetan, ezkontideen gaitasuna osatzeko. Halaber, oinarrizkoak ez diren subjektuek, hau da, aldian aldiko subjektuek parte har dezakete ezkon tzako itunetan. Azken horiek ezkontzako itunetan sartutako hizpaketa zehatz batzuetan parte hartzen dute; partehartze horren helburua izaten da, izan ere, egun ezkontide direnei, biharetzi ezkontide izango direnei edota horietako bati ondasunak eta eskubideak eratxikitzea. Esate baterako, aldian aldiko sub jektutzat har daitezke ondokoak: propter nuptias dohaintzaemailea (Kode Zibilaren 1336. art. eta ondorengoak); ezkontide baten gurasoa edo aurrekoa, semealaba edo ondorengoaren ondare egoera hobetzen duenean modu ezezta ezinean (KZren 827. art.), edo hori egingo duela hitzematen duenean (KZren 826. art.). Horren harira, ezkontzako itunen aldarazpenak eragina izan dezake aldi an aldiko subjektuek emandako eskubideetan (nahiz eta aldarazpen horrek ez kontzaren ondasun eraentza aldarazi edo ordeztu ez). Hori sarritan gertatzen da, batik bat, ezkontza bera denean gainontzekoek egindako eratxikipen ho rien karia (kasurako, aitak dohaintzan ematen dio landa finka bat seme ez kongaiari, eta dohaintza horri modu bat ezartzen dio, alegia, finka hori ad sustinenda onera matrimonii izatea; era ezeztaezinean, aitak finka baten ema tearekin hobetzen du seme ezkongaiaren ondare egoera, zergatik eta emazte gaiaren aitak bere alabari dohaintzan eman diolako hirigunean kokaturik dagoen eta aparkaleku gisa erabil daitekeen orube bat). Hori guztia aintzat hartuta, KZren 1331. art.ak hauxe ezartzen du: ezkon


tzako itunen aldarazpena baliozkoa izan dadin, beharrezkoa da itun horien egilespenean parte hartu zuten pertsonen eskuhartzea, pertsona horiek bizirik badaude, eta aldarazpenak eurek emandako eskubideak ukitzen baditu. Ezkontzako itunak egilesteko orduan, pertsona horien partehartzea ez zen beharrezkoa. Ezkontzako itunak aldarazteko orduan, berriz, euren parte hartzea nahitaezkoa da. Oro har, partehartze hori izan ezean, aldarazpena baliogabea da; baina, horretarako, bi baldintza hauek bete behar dira: a) Pertsona horiek bizirik egotea. Hil badira, ostera, euren jaraunsleek ezin dute aldarazpenean parterik hartu; hala ere, badirudi ezkontzako itune tan kontrakoa ezar daitekeela, berariazko hizpaketaren bidez. b) Aldarazpenak haiek emandako eskubideak ukitzea. Zer esan nahi du eurek emandako eskubideak ukitzea adierazmoldeak? Orokorrean, esamolde horrek ez du aipatzen ezkontzaren estatutu ekonomiko ak izan dezakeen aldaketa edo aldarazpena; aitzitik, esamolde horren bidez, ondare eratxikipen zehatz bat aipatzen da, alegia, aldarazten diren ezkontza itunetan azaltzen den ondare eratxikipena. Ondorenez, gerta daiteke ezkon tzaren ondasun eraentza ordeztea, baina ordezpen horrek ez ukitzea aldian aldiko subjektuek emandako eskubideak. Alderantziz, gerta daiteke ondasun eraentza ez aldaraztea, baina ezkontzako itunetan azaltzen diren hizpaketa batzuk aldaraztean, eskubide horiek ukitzea. Horretara, ezkontide ez diren pertsonek emandako eskubideetan eragina izango luke, berbarako, eratxikipe naren objektu izan diren ondasunen titulartasuna aldatzeak; ildo bertsutik, ezkontzaren zioz edo berorren arabera emandako dohaintzen kasuan, eragin berbera izango luke dohaintzan emandako ondasunen destinoa aldatzeak. Eta bi kasu horietan ez da kontutan hartu behar ezkontzaren ondasun eraentza aldatu den, edota eraentza hori aldarazi gabe, ezkontzako itunen hizpake ta batzuk aldatu diren. Gainera, ikuspuntu berberari helduta, ez du ematen ez kontzako itunetan azaldu edo adierazi behar direnik ondare FAMILI ZUZENBIDEA


eratxikipenetan izandako aldarazpenak. Haatik, KZren 1331. art.aren aginduz, ezkontzako itunak aldarazten direnean, nahitaezkoak dira pertsona zehatz batzuen lagun tza eta partaidetza; baina manu horren oinarria ez da ezkontzako itunen alda razpena, ezpada ondare eratxikipen zehatz batzuen aldarazpena. Hori dela eta, nahiz eta eratxikipen batzuen aldarazpena ezkontzako itunetan azaldu ez (itun horiek instrumentum gisa hartuta), eratxikipenon aldarazpenak beti da kar itunen euren aldarazpena. Edonondik begira dakiola ere, ezin esan daiteke eskubideak ukitu egiten direnik horiei uko egiten zaienean. Orobat, edozein eskubideren titularrak ho rri uko egin diezaioke askatasun osoz, beti ere, KZren 6.2. art.ak ezartzen di tuen mugak errespetatuz. KZren 1331. artikulua honetara hasten da: ÂŤezkontzako itunen aldarazpe na baliozkoa izan dadinÂť. Gerta daiteke, ordea, ezkontzako itunak aldaraztea, aldarazpen horretan nahitaez izan behar diren subjektuen partaidetzarik gabe. Horrelako kasuetan, zein da aldarazpenari ezarri behar zaion zehapena? Agi danez, KZren 1331. art.ak aldarazpenaren baliogabetasuna edo deuseztasuna ezartzen du; beraz, aldarazpena gertatu aurreko itunek indarrean diraute. DE LOS MOZOSek, bestalde, bereizi egiten ditu ezkontzako itunen aldarazpena eta ondasun eraentzaren aldarazpena; autore horren irudiz, azken hori balioz koa da, nahiz eta KZren 1331. art.an zehazturiko pertsonak horretan parterik hartu ez. Badirudi ezin dela lehendabiziko baieztapena onartu, ezta bigarrena ere. Bigarrena baztertzeko, ondoko arrazoiak erabil daitezke: batetik, ondasun era entza aldarazten da, ezkontzako itunak aldaraztearen ondorioz; bestetik, Kode Zibilaren 1331. art.aren egitatezko kasua gertatzen da (edo gerta daiteke); eta, azkenik, DE LOS MOZOSen ideiari eutsiz gero, maula onartu eta KZren 1331. artikulua urratuko litzateke (ondasun eraentza zati batez aldaraziz gero, hori deuseza izango litzateke eta osoosorik aldaraziz gero, berriz, baliozkoa). Lehendabiziko baieztapenari dagokionez, gehiegikoa bide da aldarazpena deuseztasunarekin zehatzea. Azken finean,


ezkontideek eurek finkatzen dute ezkontzaren antolaketa ekonomikoa; hori gogoan izanda, ez du ematen KZren 1331. art.ak oztopoak edo mugak jarri nahi izan dizkionik ezkontzako itunak egiteko askatasunari, ezta ezkontzako itunen aldakortasunari ere. Beharbada, aldarazpenaren deuseztasun partziala izan daiteke konponbide zuzena. Beste modu batera azaltzeko, aldarazpenean pertsona zehatz batzuek parte hartu be har dutenez gero, aldarazpena deuseza da, aldarazpen horrek harako pertso nek emandako eskubideak ukitzen dituen heinean. Bestetik, ezkontzako itune tan dohaintzaren bat izanez gero, hori ezeztatzeko modukoa da, baldintzak edota zamak betetzen ez badira (KZren 647. art. eta 1343. art.aren bigarren lerroaldea). B) Publizitatea Ezkontzako itunek publizitatea izan behar dute, gainontzekoen aurka jar tzeko modukoak izan daitezen (edozein gainontzekoren aurka, dela eskubide ak jadanik eskuratu dituenaren aurka, dela eskubiderik eskuratu ez duenaren aurka). Publizitate hori nahitaezkoa da, ezkontide batekin harremanetan jar tzen diren gainontzekoek jakin dezaten zein den haren ondare erantzukizuna; zehatzago esateko, publizitatearen bidez, gainontzekoek ezagutu dezakete ez kontide horren ondare erantzukizunak dituen norainokoa, antolaketa eta espa rrua. Geroago ikusiko dugun bezala, hori oso garrantzitsua da, Kode Zibilaren 1911. art.an ezarritako erregelak aldakuntza batzuk izaten dituelako ezkontza kontuei aplikatzen zaienean. Espainiako sisteman, ezkontzako itunen publizitatea, bai eta euren alda razpenena ere, modu honetara antolatzen da: a) Erregistro Zibilean ezkontzari buruz egindako inskripzioan, ezkontza hori eraenduko duten itunak eta euren aldarazpenak aipatu behar dira (KZren 1333. art.); b) ezkontzako itunak eta horiek aldarazteko egiten diren hitzarmenak Jabetza Erregistroan agertarazi behar FAMILI ZUZENBIDEA


dira, ondasun higiezinen gain eraginik badute (KZren 1333. art.); c) kasu batzuetan, ezkontzako itunak Merkataritzako Erregistroan ere idaztohar tu behar dira (MKren 21.9. art.); d) ezkontzako itunak aldarazten dituzten hi tzarmenak adierazi egin behar dira, aurreko ezkontza hitzarmenak jasotzen dituen eskrituran ohar bat eginez (KZren 1332. art.). a) KZren 1333. art.ak ondokoa ezartzen du: Erregistro Zibilean ezkontzei buruz egindako inskripzio guztietan aipatu behar dira, bai kasuankasuan egi letsi den itun oro, bai eta kasuan kasuko ezkontzaren ondasun eraentza alda razten duten itunak, judiziozko ebazpenak eta gainerako egitateak ere. Arau hori aginduzkoa bada ere (1975eko maiatzaren 2ko eraldaketaz geroztik, hori atera daiteke 1322. art.tik), EZAren 266. art.aren arabera, ezkontzaren onda sun eraentzari buruzko adierazpenak egiten dira interesatuak hala eskatuta bakarrik. Nolanahi den ere, artikulu berberak hauxe gaineratzen du: ezkon tzako itunek eta ondasun eraentza ukitzen duten gainerako egitateek inskrip ziorik eragin badute beste edozein erregistrotan, orduan inskripzio horietan adierazi behar da kasuan kasuko egitatea non dagoen inskribaturik edo adie razirik, hau da, egitate hori zein Erregistro Zibil, liburuki eta foliotan azal tzen den. Halaber, EZAren 266. art.ko azken lerroaldearen arabera, ezkontzaren ondasun eraentza ukitzen duten hizpaketei buruz, notarioek kopiak luzatuko dituzte, notariotza legeriak ezarritako kasuetan eta, bereziki, froga abiaburu ren bat aurkezten duen eskatzaileari, hots, ezkontide bati begira edozein on dare eskubideren titularra dela egiaztatzen duenari. b) Ezkontzako itunek edota ezkontzaren ondasun eraentza aldarazten du ten egitateek eraginik baldin badute ondasun higiezinen gain,


orduan Jabetza Erregistroan agertarazi behar dira, Hipoteka Legeak ezarritako moduan eta horren ondoreetarako (1333. art. i.f.). Manu horrekin bat eginez, HAren 75.1. art.ak hauxe ezartzen du: ezkontzako itunak Jabetza Erregistroan inskriba daitezke, itun horietara biltzen bada Legearen 2. art.an eta Araudiaren 7. arti kuluan aipatzen diren egintzetarik bat, ondasun higiezinei edo eskubide erreal zehatz batzuei buruz. Oraindik ezkontzarik ez bada izan, ordea, inskripzioa eten eta etete horren aurrearretazko idaztoharra egin behar da. Hortaz, Jabetza Erregistroan ez dira inskribatzen ezkontzako itunak per se; izan ere, itun horiek inskribatzen dira, eurotan inskribatzeko moduko egintzaren bat azaltzen den neurrian (HLren 2. art. eta HAren 7. art.). c) MKren 21.9. art.ari helduz, merkatari bakoitzari dagokion inskripzio orrian idaztohartu behar dira, batetik, ezkontzako itunak eta, bestetik, bakarreko ondasunen jabetza egiaztatzen duten tituluak, bakarreko ondasun horiek merkatariaren ezkontidearenak direnean. d) Kode Zibilaren 1332. art.aren arabera, ezkontzako itunak aldarazteko hitzarmenak eginez gero, hitzarmen horiek ohar bidez adierazi behar dira au rreko ezkontza hitzarmenak jasotzen dituen eskrituran eta, horrez gain, nota rioak luzatzen dituen kopietan. Doktrinak ohartarazi duen moduan, publizitate sistema hori, desegokia ez eze, osagabea ere bada. Zernahi den ere, sistema horren bidez, ez da azal tzen ezkontzako itunen eduki materiala, hau da, ondasun eraentzaren eduki materiala, ezpada kasuan kasuko idazpena eragin duen agiriarena.

96. Ezkontzako itunen eragingabetasuna Ezkontzako itunen eragingabetasunari buruz ari dira KZren 1334 eta 1335. art.ak. FAMILI ZUZENBIDEA


Aurrenekoaren arabera, biharetzi ezkontza izango delakoan itunetara biltzen den hitzarmen orok ez du ondorerik sortzen, ezkontzarik ez bada egi ten urtebeteko epean. Antza denez, halako kasuetan baldintza bat ezartzen da (ezkontzea); halaber, baldintza hori betetzen den ala ez ikusteko, epe bat fin katzen da (urtebeteko epea, itunak egilesten direnetik zenbatuta). Urtebetega rrenean ezkontzarik izan ez bada, itunetara bildutako hitzarmenak eragingabe bihurtzen dira gertatze bidez. Bistakoa zaigunez, arauak aipatzen dituen hi tzarmenak baldintzapean edo epemugapean jartzeko modukoak izan behar dira, hau da, subjektuen borondatez indargabetzeko modukoak; bestelakoak, ordea, ez dira manu horren barruan sartzen (berbarako, semealabatasunari buruzko aintzatespena). Ezkontzako itunen baliogabetasunari kontratuen erregela orokorrak apli katzen zaizkio (ikus Kode Zibilaren 1290. art. eta ondorengoak). Bestetik ere, deuseztapenaren ondorioek ez diete kalterik egiten onustedun gainontzekoei (KZren 1335. art.). Horrekin batera, eragingabetasunaren inguruan badira beste kari batzuk ere, lehentxoago azaldu dugun bezala. Hala nola, eskritura publikoaren forma ez betetzeak berez dakar ezkontzako itunen deuseztasuna (KZren 1327. art.); ildo beretik, deusezak dira legearen nahiz ohitura onen kontrako hizpake tak, bai eta ezkontideen arteko eskubide berdintasuna mugatzen dutenak ere (KZren 1328. art.); edu berean, moral nahiz ordena publikoaren kontrako hiz paketak deusezak dira, aurrekoen artean sartu ezin direnean ere (KZren 1255. art.); bestetik, gurasoen edo tutorearen laguntza eta adostasuna beharrezkoa izanda, horrelakorik ez badago, ezkontzako itunak deuseztatzeko modukoak dira (KZren 1329 eta 1330. art.ak); KZren1331. art.aren kasuan, eta aurre rago azaldu dugun moduan, ezkontzako itunak aldarazten badira egilesleen laguntza eta partaidetzarik gabe, orduan aldarazpena deuseza da zati batez. ยง29. EZKONTZAREN ZIOZKO DOHAINTZAK


97. Kontzeptua eta ezaugarriak KZren 1336. art.ak honetara definitzen ditu ezkontzaren ziozko dohain tzak: ÂŤezkontide batentzat zein bientzat edozein pertsonak egiten dituenak, ezkontzaren aurretik baina horri begiraÂť. Ezkontzaren ziozko dohaintzek, be raz, ondoko ezaugarriak dituzte: a) Egiazko dohaintzak dira, hau da, dohaineko egintzak; euron karia ongilearen eskuzabaltasuna da (KZren 618 eta 1274. art.ak). Horrexegatik, ezkontzaren ziozko dohaintzei dohaintzen erregela orokorrak aplikatzen zaiz kie, erregela orokor horiek halako dohaintzen xedapen bereziak aldarazten ez dituzten neurrian (1337. art.). Erregela orokorren artean azpimarratzekoa da onarpenaren beharra (KZren 629 eta 630. art.ak, eta 1338. art. in fine), KZren antzinako 1330. art.ak kontrakoa xedatu baitzuen. Hortaz, dohaintza arruntak diren heinean, ezkontzaren ziozko dohaintzek ez dute eraentza berezirik ezkontza bitartean, ezta hori desegitean ere; zuzenbide berezietan eta foru zuzenbideetan, ordea, ezkonsariak eta berorren antzeko erakundeek eraentza berezia dute. b) Horrez gain, dohaintza horiek ezkontza zehatz bati begira egin behar dira; horrek berez dakar dohaintzok eraentza juridiko berezia izatea. c) Ezkontzaren aurrekoak izan behar dira. Ezkontzaren ondoren eginiko ak, aldiz, ez dira ezkontzaren ziozko dohaintzak, horri begira egin badira ere; halako dohaintzei erregela orokorrak aplikatzen zaizkie eta ez, ostera, ezkon tzaren ziozko dohaintzarenak. d) Ezkontide batentzat zein bientzat egin behar dira. Ondorenez, ez dago ezkontzaren ziozko dohaintzarik, dohaintzahartzailea ezkontideaz besteko pertsona bat denean, nahiz eta dohaintza hori contemplatio matrimonii egin. Dohaintzaemailea, berriz, edozein pertsona izan daiteke, ezkontideak eurak nahiz gainontzekoak. 98. Eraentza juridikoa FAMILI ZUZENBIDEA


Kode Zibilaren 1337. artikuluak adierazten duenez, ezkontzaren ziozko dohaintzei ÂŤerregela orokorrak aplikatzen zaizkie, ondorengo artikuluetan ezarritako aldarazpenak gorabeheraÂť. Ikus dezagun, bada, zeintzuk diren al darazpenok, dohaintza horien subjektu, objektu, ondore, saneamendu eta era gingabetasunari dagokienean. A) Subjektuak a) Dohaintzaemailea Ezkontzaren ziozko dohaintzak egiteko ahalmenari dagokionez, KZren 1338. artikuluko lehenengo tartekaduran azaltzen da salbuespen bat: ÂŤlegea ren arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabekoak bere ezkontzaren ziozko dohaintzak egin ditzake, ezkontzako itunetan zein horietatik kanpo; baina, horretarako, gurasoen edo tutorearen baimena izan behar duÂť. Hortaz, erre gela orokorrak aldarazten dira, bi baldintza hauek betez gero: lehena, legea ren arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabekoa izatea; eta, bigarrena, adingabeko horrek dohaintzaren bat egitea beraren ezkontzaren zioz, hau da, biharetzi haren ezkontide izango denarentzat. Haatik, erregela orokorrak ez dira aldarazten gainerako adingabeko eta ezgaituei dagokienean, ezta gainon tzekoek ezkontzaren zioz egindako dohaintzei dagokienean ere. Horiek horre la, zeintzuk dira legearen arabera ezkontzeko gaitasuna duten adingabekoak? KZren 1329. art.ak ere adingabeko horiek aipatzen ditu. Oro har, KZren 46.1 eta 48.2. art.ei eutsiz, ezkontzeko gaitasuna dute, batetik, adingabeko eman tzipatuak (edota adin nagusitasunaren onura lortu duenak; KZren 321. arti kulua); eta, bestetik, hamalau urtekoa baino nagusiagoa den adingabekoak, azken horrek lehen auzialdiko epailearen lekapena izanez gero. Horiek guzti ek ez dute euren gurasoen edo tutorearen ordezkaritzarik behar (KZren 162.1 eta 267. art.ak); guraso eta tutoreek osatu besterik


ez dute egiten adingabeko horiek jarduteko duten ahalmena. Horixe da, hain zuzen ere, baimen adieraz moldeari eman behar zaion esangura, azken finean adingabekoak baitu do haintzaren gaineko erabakia. b) Dohaintzahartzailea KZren 1338. art.ko bigarren tartekadurak ezartzen duenaren arabera, ez kontzaren ziozko dohaintzak onartzeko, Kode Zibilaren III. liburuko II. titu luan xedatutakoa bete behar da. Nabari denez, horrekin aspaldiko erregela bat aldarazten da, alegia, KZren antzinako 1330. art.an ezarritako erregela; izan ere, erregela zahar horrek onarpenaren lekapena onartzen zuen ezkontzaren ziozko dohaintzentzat. Doktrinak egindako interpretazioari helduta, onarpena baino gehiago, onarpen horren froga lekatzen zen; esangura horretan, ezkon tzea nahikoa zen onarpena bazegoela uste ahal izateko. Egungo egunean, or dea, erregela bestelakoa da: adingabekoak berak onar ditzake dohaintzak, horiek baldintzapekoak edo kostu bidezkoak direnean izan ezik. Gauzak ho rrela, baldintzapeko eta kostu bidezko dohaintzetan, nahitaezkoa da adingabe koaren lege ordezkariek horietan esku hartzea (KZren 626. art.). Edozelan ere, PEÑAren aburuz, ezkontzaren ziozko dohaintza guztiak baldintzapekoak dira, adingabekoak jokabide jakin bat izan behar duelako —hau da, ezkondu egin behar delako— dohaintza horien eragingabetasuna saihestu nahi ba du; beraz, adingabekoaren lege ordezkariek beti esku hartu behar dute halako dohaintzetan. B) Objektua Objektuaren inguruan KZren 1341.1. art.ak ondokoa dio: «ezkontzaren zioz, biharetzi ezkontide izango direnek dohaintzan FAMILI ZUZENBIDEA


eman ahal dizkiote elka rri oraingo ondasunak». Manu horrek errepikatu baino ez du egiten Kode Zi bilaren 634. art.an ezarritako erregela orokorra. Errepikatze horren azalpena, izatez, ondokoa izan daiteke: 1981eko eraldaketa gertatu baino lehen, etor kizunean ezkontide izango zirenek ezin zioten elkarri dohaintzan eman une hartan, hau da, emate unean, eurenak ziren ondasunen hamarrena baino ge hiago. Edozein modutara ere, egungo erregelak badu mugarik. KZren 636. artikuluaren arabera, ezkontzaren ziozko dohaintzak —eta gainontzekoek eginikoak ere— ezofiziosoak gerta daitezke, dohaintzaemailearen oinorde tza irekitzean. Hala eta guztiz ere, KZren 1044. art.ak hauxe ezartzen du guraso eta semealaben arteko dohaintzei buruz (LACRUZ, DE LOS MO ZOS): «ezkontzaren zioz egindako opariak, besteak beste, bitxiak, jantziak eta ekipoak, ez dira ezofizioso gisa urritzen, testamentu bidez xeda daiteke en kopuruaren hamarrenetik gorakoak diren zatian baino». Hortaz, dohaintza horiek ezofiziosoak diren ala ez esateko, lehendabizi, testamentu bidez xeda daitekeen kopurua finkatu eta, ondoren, kopuru horren ehuneko hamarretik gorako zatia zenbatu behar da. Edozein modutan ere, KZren 1341.2. art.ak hauxe xedatzen du: «era be rean, ezkondu aurretik eta ezkontzako itunetan, biharetziko ondasunak eman daitezke dohaintzan, baina heriotza kasurako bakarrik eta testamentuzko oinordetzaren xedapenek zehazten duten neurrian». Bistakoa denez, hori beste salbuespen bat da, KZren 635 eta 1271. art.ek xedatzen dutenari begira. Salbuespen horren bidez, biharetziko ondasunen dohaintza onartzen da eta dohaintza horri oinordetza itunen izaera eratxikitzen zaio. Alabaina, dohain tza hori baliozkoa izan dadin, ondoko baldintzak bete behar dira: 1. Ezkontzaren ziozko dohaintza izan behar da, hau da, pertsona batek bi haretzi bere ezkontide izango denarentzat egindakoa. Horrela, gainontzeko bat ezkontzen delaeta ezin da dohaintzan eman


biharetziko ondasunik. 2. Ezkondu aurretik egiteaz gain, ezkontzako itunetan azaldu behar da, eta ez horietatik kanpo. 3. Heriotza kasurako izan behar da. Tartekadura horren inguruan, ezta baida sutsuak piztu dira. Batzuen ustez, manu hori mortis causa dohaintzei buruz ari da eta, beraz, dohaintza horiek ezeztatzeko modukoak dira (KZren 620. art.; SÁNCHEZ ROMÁN, VALVERDE). Beste batzuen iritziz, ordea, aipatu berri dugun tartekadura inter vivos dohaintzei buruz dabil eta, ho rren ondorioz, horiek ezeztaezinak dira (MANRESA, PUIG PEÑA). Besterik ere uste dute batzuek; euren aburuz, dohaintzok oinordetza itunen antzekoak dira, alegia, KZren 826 eta 827. art.etan hobekuntzari buruz eta hobetzeko hi tzemateari buruz ezarritako oinordetza itunen antzekoak (DE BUEN, CAS TÁN, ROCA SASTRE, DE LOS MOZOS, GARCÍA CANTERO). Azken hori da autoreen artean tesirik zabalduena, eta jurisprudentziak ere hori berori onartu du (ikus AGk 1908ko urriaren 20an, 1954ko otsailaren 6an, 1957ko martxoaren 27an eta 1960ko ekainaren 23an emandako epaiak, eta ENZNk 1925eko azaroaren 24an emandako ebazpena). Manua horretara ulertuz gero, ezkontideek egin dezakete gainontzekoentzat debekatuta dagoen zerbait. Dena den, VALLET eta LACRUZen ideiei helduta, KZren 1341.2. art.an arautu riko dohaintzak orotariko ezaugarriak ditu, hau da, ezkontzaren ziozko do haintzenak, mortis causa dohaintzenak eta oinordetza itunenak. Ezkontzaren ziozko dohaintza den aldetik, eta gainerako ezaugarriekin bat datorren hei nean, dohaintza horri aplika dakizkioke KZren 1336. artikulua eta ondoren goak, bai eta KZren 618.etik 656.era arteko art.ak ere (berbarako, dohaintza horiek egilesteko ahalmenari dagokionez, KZren 1338. artikuluan xedatuta koa aplika daiteke). Mortis causa dohaintza gisa, legatuen parekoa da (edo, hala denean, jaraunsletzaren parekoa); horrez gain, dohaintzaemailea hiltze an bizirik izan behar da dohaintzahartzailea. Eta, azkenik, oinordetza ituna FAMILI ZUZENBIDEA


ren ezaugarriak dituenez, ezeztaezina da. 4. Testamentuzko oinordetzaren xedapenek zehazturiko neurrian egin be har da. Horren ildotik, Kode Zibilaren 636. art.ak hauxe ezartzen du: dohain tzaren bidez ezin du inork jaso edo eman jaraunspenaren bidez eman edo jaso dezakeena baino gehiago. Hortaz, neurri horretatik gorako dohaintza ezofi ziosoa da. C) Ondoreak KZren 1339. art.aren arabera, ÂŤbi ezkontideei batera dohaintzan emanda ko ondasunak bibiei dagozkie pro indiviso arruntean eta zati berdinetan, do haintzaemaileak bestelakorik xedatu duenean salbuÂť. Manu horrek ez du inolako berezitasunik ezartzen Kode Zibilaren 637.1. artikuluak xedatutakoari begira. Bestetik, zentzuzkoa da erabat, ondokoa aintzat hartzen badugu: do haintza horiek ezkontzaren aurrekoak direnez gero, oraindik ezkontideen ar tean ez dago ezkontzako ondasun eraentzarik; hortaz, dohaintzok ezin zaizkio inolako ondare bereziri eratxiki, ez baitago horiek jaso ditzakeen ondare rik. Hori guztia dela eta, badirudi dohaintza horiek ez dutela ondorerik sor tzen ezkontza gertatu arte; izan ere, une horretan bakarrik izan daiteke irabazpidezko ondareren bat. Gainera, gauzak modu horretan ulertzea bat etor daiteke KZren 1344.2. art.arekin. Bestalde ere, erregela horrek izaera interpretatzailea du. Horregatik, ma nuak berak in fine adierazten du dohaintzaemailearen borondatea izan behar dela kontutan. Hori dela bide, dohaintzaemailearen aginduz, biharetzi ez kontide izango direnek partaidetza desberdina izan dezakete dohaintzan emandako ondasunetan; era berean, KZren 392. artikuluan eta ondorengoe tan zehazturiko erkidego arruntaren eraentzak aldarazpenak izan


ditzake ren aginduz (KZren 392.2. art.).

ha

D) Saneamendua Orokorrean hauxe ezartzen du KZren 638. art.ak: dohaintzaemaileak ez ditu saneatu behar dohaintzan emandako gauzak, dohaintza hori kostu bidez koa denean izan ezik; kasu horretan, dohaintzaemaileak ebikzioaren gaine ko erantzukizuna du, kargaren neurrian. Hori gorabehera, KZren 1340. art.ak jarraikoa ezartzen du: ÂŤezkontzaren zioz zerbait ematen duenak edo hori egingo duela hitzematen duenak ez du saneamendu betebeharrik ebikzio zein ezkutuko akatsen gain, gaitzustez jardun duenean salbuÂť. Ondorenez, ezkon tzaren ziozko dohaintzak dohaineko negozioak badira ere, horietan sanea mendu betebeharra sortzen da, dohaintzaemaileak gaitzustez jardun izan badu, hau da, dohaintzaemaileak aldez aurretik jakin izan badu ebikzioa edo ezkutuko akatsak eragin ditzakeen kariren bat zegoela. Horrez gain, kasuan kasuko kalteordainak bere barruan hartu behar du kontratuak eratorritako interes positiboa. Orobat, erantzukizuna sortzen da dohaintza edota berorren hitzematea oinarrizkoa denean ezkontideen ekonomiarako, hau da, familia ren zamei aurre egin ahal izateko; bestela esateko, erantzukizuna sortzen da, dohaintza edo horren hitzematea ezkontzaren bultzagarri ekonomikoa izanik, hori ezerezean geratu denean (DĂ?EZPICAZO). E) Eragingabetasuna Ezkontzaren ziozko dohaintzek eraentza berezia dute eragingabetasunari dagokionean. Berezitasun hori ondoko kasuetan antzeman daiteke: a) Ezkontzarik ez izatea FAMILI ZUZENBIDEA


KZren 1342. art.aren arabera, «ezkontzaren ziozko dohaintzak eraginik gabe geratzen dira, ezkontzarik ez bada egiten urtebeteko epean». Ratio ber bera izateagatik, ondorio bera onar daiteke kasu honetan ere: urtebeteko epea ahitu baino lehen, gauza jakina denean ezkontzarik ez dela izango; besteak beste, ezkontide bat hil egin denean, gainontzeko batekin ezkondu denean edo eragozpen lekaezinen bat tartean dagoenean (LACRUZ, PEÑA). Promissioa soilik izan bada, orduan hartzekodun/dohaintzahartzaileak galdu egiten du ondasunak erreklamatzeko eskubidea. Datioa izanez gero, ordea, ezkontzarik ez izateak zernolako eragina duen eztabaida daiteke. Batetik, ezkontza iza tea baldintza gisa har daiteke —esangura teknikoan, hau da, conditio iuris gisa—; baldintza hori bete ezean, hots, ezkontzarik izan ezean, negozio juri dikoa ez litzateke osoa izango. Bestetik, ezkontzarik ez izatea karirik ez iza tearekin pareka daiteke; modu horretan ere, karirik gabe, dohaintza deuseza izango litzateke erabat. Azkenik, pentsa daiteke ezkontzarik gabe negozioaren helburua ezerezean geratzen dela, hots, oinarririk gabe; hori gertatze bidez jazoko litzateke eta jazokuntza horrek (ezkontzarik ez izateak, alegia) eragin garritasun suntsiarazlea izango luke. Manuak darabilen terminologiari hel duta —«eraginik gabe geratzen dira»—, esan beharra dago ezkontzarik ez izatea baldintza suntsiarazle gisa hartu behar dela eta ex nunc ondoreak di tuela. Hortaz, dohaintza eraginik gabe geratzen da urtebetegarrenean eta ez, ordea, data hori bete baino lehen. Hori berori uste du LACRUZek ere, baina iritzi horren aurka azaltzen da DE LOS MOZOS. Azken autore horren abu ruz, eragingarritasunerako betekizuna da ezkontza izatea. Horretara, dohain tzahartzaileak ez badu gauza beraren eskuetan, ezin du hori erreklamatu ezkontza izan arte; gauza dohaintzahartzailearen eskuetan badago, ostera, berorren egoera eta onustedun gordailuzainarena parekoak dira eta, ondore nez, dohaintzahartzaileak ezin du jabari egintzarik burutu


gauzaren gain. b) Ezeztapena Ezeztapena ere eragingabetasun karitzat har daiteke. Horren inguruan, ñabardura hauek egin behar ditugu (KZren 1343. art.): a’) Ezkontzaren ziozko dohaintzak kari orokorrengatik ezezta daitezke; haatik, dohaintzok ezin dira ezeztatu, horiek egin eta gero semealabak jaio tzeagatik, edota eurok egitean ustez hilda zeudenak bizi izateagatik. Zernahi gisaz, ezkontzaren ziozko dohaintzak ezeztatzeko modukoak dira, kasuan kasuan ezarritako zamak ez betetzeagatik edota dohaintzahartzailearen eskergabekeriagatik, KZren 647 eta 648. art.en arabera (eta KZren 1343. arti kuluko 2 eta 3. lerroaldeek errepikatzen duten bezala); ezin dira ezeztatu, or dea, KZren 644. art.an ezarritakoaren arabera. b’) Zamen ezbetetzea gertatzen da, bai kasuankasuan ezarritako zama bereziak betetzen ez direnean, bai eta ondoko kasuetan ere: 1. Gainontzekoek emandako dohaintzetan, edozein kari delabide ezkon tza deuseztatzen denean, nahiz eta dohaintzahartzailea onusteduna izan (LA CRUZ, DE LOS MOZOS, DÍEZPICAZO). Era berean, ezkontideak banandu eta dibortziatzen direnean, baldin eta epaiaren arabera ezkontide dohaintza hartzaileari egotzi behar bazaizkio banantzea edo dibortzioa eragin duten egitateak. 2. Ezkontideek emandako dohaintzetan, eta dohaintzahartzaileak gai tzustez jardun izan badu, ezkontza deuseztatzen denean. c’) Dohaintzahartzailearen eskergabekeria gertatzen da, FAMILI ZUZENBIDEA


lege kasuetan ez eze, ezkontideek emandako dohaintzetan ere, baldintza hauetarik bat betetzen denean: lehendabizikoa, dohaintzahartzailea KZren 855. art.ko jaraunska betze karian erortzea; edo, bigarrena, epaiaren arabera dohaintzahartzaileari egoztea banantze edo dibortzioaren karia. 99. Ezkontzaren ziozko dohaintzak, Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan Dohaintzei buruz eta ezkontzaren ziozko beste xedapen batzuei buruz ari dira KatZZKren I. liburuko III. tituluaren II. kapituluko 14.etik 17.era arteko art.ak. Manu horien ezaugarriak ondokoak dira: 1. Bigarren kapituluaren idazpuruak adierazten duen moduan, dohaintzez gain, artikulu horietan arau tzen dira, batetik, ezkontzaren ziozko jaraunsletzak (13 eta 14. art.ak) eta, bestetik, ezkontide alargunak duen eskubidea, etxeko ostilamendua jaraunspe naren masatik ateratzeko (19. art.). 2. Manu horiek guztiak orokorrean jorra tzen dituzte ezkontza zehatz baten zioz egin daitezkeen dohaintza guztiak (13. art.). Horren harira, artikulu horiek aplikatzen zaizkie, nola ezkontza itunetan egindako dohaintzei, hala horietatik kanpo egindakoei. Era berean, 14.etik 17.era arteko art.ak aplikatzen dira, gurasoek semealabei egindako dohaintzetan, gainontzekoek ezkontideei egindako dohaintzetan eta ezkonti deek elkarri egindakoetan. Are gehiago, manu horiek aplikatzen zaizkie Zu zenbide tipoaren barneko dohaintzei ere, nahiz eta dohaintza horiek eraentza juridiko berezia izan; azken horien adibide dira, besteak beste, ezkonsaria eta ezkonsariaren antzeko erakundeak. Horixe uste du YSĂ€Sek. Nolanahi den ere, horren aurka azaltzen da PUIG SALELLAS. Azken autore horren abu ruz, ezkontide baten gurasoek ezkontzako itunetan egindako dohaintzei baka rrik aplikatzen zaizkie KatZZKren 13.etik 16.era arteko art.ak (antzinako 12.etik 16.era artekoak, alegia); ezkontzako itunetatik kanpo egindako do haintzei, ordea, 17 eta 18. art.ak aplikatzen zaizkie.


Azter dezagun, bada, dohaintza horien eraentza juridikoa, ondoko arauak bereiziz: lehendabizi, ezkontzaren ziozko dohaintzei buruz emandako arau orokorrak eta, bigarren, ezkonhitzezko dohaintzei buruzko arau bereziak. A) Ezkontzaren ziozko dohaintzei buruzko eraentza juridiko orokorra a) Eragingarritasuna Ezkontza jakin bati begira egindako dohaintzek ondoreak sortzen dituzte, ezkontza hori egiten den unetik (KatZZKren 17.2. art.). Hortaz, une horretara arte, dohaintzok ez dira burutzen, hau da, une hori iritsi arte, dohaintzahar tzaileak ez du eskuratzen dohaintzan emandako gauzaren gaineko jabetza. b) Eragingabetasuna Ezkontzaren ziozko dohaintzak eragingabeak dira, ezkontzarik egiten ez bada. Modu berean, dohaintzok eragingabeak dira: 1. Auzitegi zibilek ezkon tza deuseza dela adierazten badute; 2. Eliz auzitegietatik ezkontzaren deusez tasun adierazpena lortzen bada. Horren harira, KatZZKren 13.2.a) art.ak hauxe xedatzen du: seme edo alabaren ezkontza dela eta, gurasoek dohaintzak egin ditzakete ezkontzako itunetan haren mesedetan. Behin ezkontza horren dibortzioa adierazi eta gero (eta ezkontzaren ziozko dohaintzen ondoreetarako, ezkontza burutugabearen lekapena lortu eta gero ere), semearentzat edo alabarentzat egindako dohain tzok eragingarriak dira, ondoko baldintzak betez gero: oraindik semea edo alaba etxean bizitzea, etxearen zamei eusteko lan egitea eta ondorengoak izatea. Seme edo alabaren ezkontidearentzat eskubiderik itundu bada, ordea, eskubide horiek ez dira eragingarriak. Alderantzizko kasuan, eta semea edota alaba berriro ezkontzen denean ere, dohaintza ezeztatzeko FAMILI ZUZENBIDEA


modukoa da, do haintzaemaileak hala erabakiz gero. Bestalde, KatZZKren 35.3. artikuluaren azken lerroaldeak hauxe ezartzen du: dibortzio kasuetan ez da ezkonsaririk itzuli behar, emaztea dibortzio horren errudun bakarra denean eta ezkontza horretan izandako semealabak senarraren zainpean geratu direnean, eta ego era horretan dauden artean.

c) Deuseztasuna Ondoko egintzak deusezak dira, nahiz eta tartean jarritako pertsona baten izenean egin (KatZZKren 15. art.): a) Dohaintzahartzaileak dohaintzaemaileari edo horren jaraunsleei egi ten dizkien atzeradohaintzak, ezkontzako itunetan eta ezkontzaren zioz eu rengandik aurretiaz dohaintzan jaso dituen ondasunen gain. b) Dohaintza egin eta gero, dohaintzaemaileak burutzen dituen egintzak, dohaintza hori urritzeko, indargabetzeko edo horri kalte egiteko; aiurri bere an, dohaintzahartzaileak burutzen dituenak, aurreko horiek onartuz. Horrekin guztiarekin, dohaintza horien erabateko eragingarritasuna ber matu eta ezkontzako itunetatik kanpoko aldarazpenak saihestu nahi izan dira. Hori dela eta, KatZZKren 15.2. art.ak xedatzen duenez, edozein egintza edo kontratu burutzen bada atzeradohaintzen gaineko debekua urratzeko, egintza edo kontratu hori deuseza da; era berean, egintza edo kontraturik burutzen ba da ezkontzako itunak erabat edo zati batez indargabetzeko konpilazio honetan ezartzen diren kasuetatik kanpo, horiek ere deusezak dira. Bestalde, 15.2. art.ak maulazkotzat jotzen ditu ondoko egintzak: a) aitak semealabari erostea aurretiaz berak horri dohaintzan eman dizkion gauzak, dohaintzahartzailea ren aitorpena bada prezioaren ordainketa frogatzeko bide bakarra; b) seme


alabak aitaren mesedetan edozein zor aintzatestea, beste biderik ez badago zor hori egiazkoa dela frogatzeko. d) Baterako dohaintzen eratxikipena KatZZKren 14. art.aren arabera, ÂŤaitak eta amak batera edozein dohain tza egiten diotenean semealabari horren ezkontzako itunetan, dohaintza hori erdibana egin dutela uste izango daÂť. Begibistakoa denez, manuak zuzenbi dezko presuntzio bat ezartzen du. Dena den, presuntzio hori ez da aplikatzen kuotak zehaztu izan direnean edota beste edozein bide erabiliz froga daite keenean alderdien borondatea ez dela hori izan; beraz, presuntzio horren aurkako froga onartzen da. Bestalde ere, ez da ahaztu behar manu hori bat datorrela Kataluniako ezkontza sistema ekonomikoarekin; sistema hori onda sunen banantze eraentza deiturikoan oinarritzen da eta, horrez gain, ezkon tzaren ziozko dohaintzak seniparteari egozten zaizkio (KatOKren 359.2. art.) (PUIG SALELLAS). e) Ezkontzako itunetan egindako dohaintzak Egonkortasuna da, izatez, dohaintza horien ezaugarri nagusietako bat. Horregatik, KatZZKren 14.2. artikuluak ezartzen duenez, ezkontzaren ziozko dohaintzak ezin dira ezeztatu: a) Dohaintzahartzailearen eskergabekeria gatik. b) Dohaintzok egin eta gero semealabak jaiotzeagatik, edo eurok egite an ustez hilda zeudenak bizi izateagatik; hala ere, dohaintza horiek urri daitezke, seniparteen arabera ezofiziosoak diren neurrian. c) Dohaintza emailea txiroa izateagatik; zernahi gisaz, kasu horretan, dohaintzaemaileak mantenu eskubidea du. Hori dela eta, ezkontzaren ziozko dohaintzak ezezta daitezke, batetik, ezkontzako itunetan bertan ezarritako zamak betetzen ez di renean (KatZZKren 9.2. art.); eta, bestetik, dibortzio kasuetan FAMILI ZUZENBIDEA


nahiz ezkontza burutugabearen KatZZKren 10.2. ko baldintzetan (ikus gorago).

lekapena art.an

lortzen

denean, adierazita

B) Ezkonhitzezko dohaintzei buruzko eraentza juridikoa a) Kontzeptua KatZZKren antzinako 17.1. art.ak ezkonhitzezko dohaintzen definizioa eman zuen; gaur egun indarrean dagoen arautegiak, ordea, ez du horrelakorik jasotzen. Aspaldiko definizioaren arabera, ezkonhitzezko dohaintzak dira «ezkontzari begira senarrak eta emazteak elkarri ohituraz ematen dizkioten erregalu, opari nahiz eskuerakutsiak, bai eta ezkontzaren zioz beste pertsona batzuek ezkontideei ematen dizkietenak ere». Hortaz, ohiturak berak muga tzen du ezkonhitzezko dohaintzen kontzeptua. Ondorenez, muga hori gain ditzen duten dohaintzei, nahiz eta ezkontza zehatz bati begira eginak izan, KatZZKren 13.etik 16.era arteko art.ak aplikatzen zaizkie eta, ez, KatZZKren 18 eta 19. art.ak (KatJANk 1990eko uztailaren 2an emandako epaia; PUIG FERRIOL eta ROCA TRÍAS). Nolanahi ere, PUIG SALELLAS eta YSÀSek beste definizio bat ematen dute ezkonhitzezko dohaintzei buruz; definizio hori zabalagoa da dohaintzok izan dezaketen balioari dagokionean, baina her tsiagoa da euren formalitateei eta helburuari dagokienean. Ezkonhitzezko dohaintzak ezkontzako itunetan zein horietatik kanpo egin daitezke (PUIG FERRIOL eta ROCA TRÍAS; horren aurka, PUIG SA LELLAS eta YSÀS). Bestalde, dohaintza horien emaile izan daitezke bihar etzi ezkontide izango direnak nahiz gainontzekoak (KatZZKren 17.1. art.).

b) Aplikatu beharreko erregelak


Lehenengo eta behin, ezkonhitzezko dohaintzei alderdiek hitzarturikoa aplikatzen zaie. Hitzarmen horietan era askotako baldintzak eta moduak sar daitezke, horiek legearen aginduz debekaturik ez badaude eta ezkontzaren helburuak urratzen ez badituzte (KatZZKren 17.2. artikulua). Alderdien arte ko hitzarmenik izan ezean, ezkonhitzezko dohaintzei 14.2. artikulua aplika tzen zaie (KatZZKren 17.3. art.). c) Kargak luditzea Dohaintzaemaileak ez ditu zertan luditu dohaintzan emandako gauzen kargak (17.2. art.aren azken tartekadura). Kontrakoa agintzen zuen, ordea, KZren antzinako artikulu batek, hain zuzen ere, orain indargabeturik dagoen 1332. art.ak. d) Baliozkotasuna, eragingarritasuna eta eragingabetasuna KatZZKren 17.1. artikuluko lehenengo tartekadurak ezartzen duenez, ez konhitzezko dohaintzak baliozkoak izan daitezen, ez da beharrezkoa horiek onartzea. Hala eta guztiz ere, dohaintzok eragingarriak izan daitezen, nahita ezkoa da dohaintzahartzailearen onarpena; horretara izango ez balitz, ondare eskualdaketa batzuk dohaintzahartzailearen borondatearen aurka gertatuko lirateke (PUIG FERRIOL eta ROCA TRĂ?AS). Edu berean, ezkonhitzezko dohaintzak ezkontza jakin bati begira egiten direnez, euren eragingarritasunerako betekizuna da ezkontza bera. Hori berori ateratzen da KatZZKren 17.2. art.aren aurreneko tartekaduratik. Manu horren arabera, ÂŤezkonhitzezko dohaintzek ondoreak sortzen dituzte, ezkontza egi ten den unetikÂť. Hortaz, ezkonhitzezko dohaintzek ez dute ondorerik sortzen une horretara arte; bestela esateko, dohaintzan emandako ondasunen jabetza ez da eskualdatzen ezkontza izan arte. Ondasuna jadanik eman izan bada, dohaintzahartzailea onustedun edukitzailetzat hartzen da eta, horren ondo rioz, dohaintzaemaileak ondasunaren itzulketa eska diezaioke; FAMILI ZUZENBIDEA


itzulketa egi tean, erabileraren erabileraz eragin daitezkeen narriadurak baino ezin ditu izan ondasun horrek (horren alde, PUIG FERRIOL eta ROCA TRĂ?AS; horren aurka, PUIG SALELLAS. Aditu horren iritziz, dohaintzahartzaileak ondasu naren jabetza eskuratzen du dohaintzarekin batera, ezkontza izateari itxaron beharrik gabe; beraz, ezkontzarik ez izateak ondore suntsiarazleak ditu, baina ez etengarriak). 100. Propter nuptias dohaintzak, Nafarroako Foru Berrian Nafarroako Foru Berrian, propter nuptias dohaintzen inguruko arauketak bi helburu ditu: batetik, dohaintzen oinordetza aldea jorratzea eta, bestetik, etxearen iraupena eta artapena ziurtatzea. Ildo horretatik, propter nuptias dohaintzek izan dezaketen edukia zehaztean, NFBren 112. legeak ondoko adierazpenak egiten ditu: lehenengo eta behin, dohaintza horien bidez eskual da daitezke, dela oraingo nahiz biharetziko ondasun guztiak, dela dohaintza emailea hiltzean geratzen direnak. Bigarrenik, propter nuptias dohaintzetan era askotako itunak sar daitezke, besteak beste, oinordetzarako deiak; fidei komisoak; dohaintzaemaile eta dohaintzahartzaileen arteko elkarbizitzaren inguruan, famili sozietatea eratu, zuzendu, administratu, aldarazi eta desegi teko itunak; elkarbizitza hori hausteko itunak; gozamenari buruzko eta onda sunen xedapenari buruzko itun eta hizpaketak; konkista ondasunetan parte hartzeko itunak; eta, orokorrean, beste edozein itun, zilegia izanez gero. Edozein modutan ere, oraingo ondasun guztien zein batzuen gaineko do haintzek, halakoak izateagatik, ez dute ezelako loturarik oinordetza arazoe kin. Horregatik, dohaintza horiek ezaugarri berezi batzuk dituzte, ondokoak, hain zuzen: A) Egilespen epea


Dohaintza horiek ezkontzaren aurretik zein horren ondoren egin daitezke (NFBren 113. legea); KZren arabera, ordea, ezkontzaren aurretik bakarrik egin daitezke (1336. art.). B) Egilespenaren forma Dohaintzok ezkontzako itunetan egiletsi behar dira. Dena den, egilets daitezke horietatik kanpo ere, baina horretarako eskritura publikoan agerta razi behar dira. Halaber, eskritura horretan, ondasunen deskripzioa egin be har da edo, bestela, ondasunen inbentarioa gehitu behar zaio eskriturari (ikus NFBren 113. legea). C) Onarpena Oraingo ondasun guztien zein batzuen gaineko dohaintzetan, nahitaezkoa da dohaintzahartzailearen onarpena. Onarpen hori dohaintzaren inguruko eskrituran bertan zein beste batean agertaraz daiteke, eta dohaintzaemailea bizirik dagoela nahiz hori hil eta gero eman daiteke. Bestalde ere, dohain tzaemaileak edo berorren jaraunsleek dohaintza ezezta dezakete, jakin ez ba dakite dohaintza hori onartu dela. Nolanahi den ere, notarioaren akta bidez, onarpena egiteko agindeia egin behar diote dohaintzahartzaileari. Agindeia jasotzearekin batera, dohaintzahartzaileak dohaintza onartzen badu, orduan dohaintzaemaileak edo berorren jaraunsleek ezin dute hori ezeztatu (NFBren 114. legea). D) Eragingabetasuna Propter nuptias dohaintzek ez dute eragingarritasunik, ezkontza egiten ez bada edo ezkontza deuseza dela adierazten bada (NFBren 117. legea). E) Ezeztapena FAMILI ZUZENBIDEA


Propter nuptias dohaintzak arrazoi hauengatik bakarrik ezezta daitezke: 1. Alderdien artean itundutako kariak gertatzen direlako. 2. Dohaintzahar tzaileari ezarritako zamen artean, oinarrizkoak direnak betetzen ez direlako; oinarrizkoak ez diren zamei dagokienez, ordea, dohaintzaemaileak horien betepena eska dezake. Dohaintza ezeztatzeko ahalmena, izatez, eskualdaezina da. Edozelan ere, dohaintzaemailea ezeztapen akzioa jarri eta gero hiltzen bada, akzio horren egikaritzari euts diezaiokete ezeztapena gertatuz gero ondasunetara deituak izango liratekeen pertsonek. Dohaintza berean dohaintzaemaileak bat baino gehiago izanez gero, horiek guztiek edota bizirik dirauten guztiek eskatu be har dute ezeztapena; gainera, ezeztapen hori ondasun guztien gainekoa izan behar da (NFBren 118. legea).

BIBLIOGRAFIA ÁLVAREZSALA WALTHER, «Aspectos imperativos en la nueva ordenación económica del matrimonio y márgenes a la libertad de estipulación capitular», RDN, 1981, 7. or. eta ondorengoak; AMORÓS GUARDIOLA, M., Comenta rios a las reformas del Código civil, II. liburukia, Madril, 1984; ÁVILA ÁL VAREZ, «El régimen económico matrimonial en la reforma del Código civil», RCDI, 1981, 1373. or. eta ondorengoak; BLASCO, «Modificación del régi men económico matrimonial y perjuicio de tercero: la norma del artículo 1317 CC», ADC, 1993, 599. or. eta ondorengoak; GARRIDO PALMA, «Las capitulaciones matrimoniales y el régimen económico matrimonial después de la reforma del Código civil de 2 de mayo de 1975», RDN, 1976, 7. or. eta ondorengoak; GULLÓN BALLESTEROS, A., «Observaciones sobre la refor ma del régimen de capitulaciones matrimoniales en la Ley de 2 de mayo de 1975», RGLJ, 1977, 81. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO, J. L., «Capítulos matrimoniales y estipulación capitular», in Centenario de la Ley del Notariado, II. liburukia, Madril, 1962, 119 . or. eta ondorengoak; LETE DEL RÍO, «Sujetos de las capitulaciones matrimoniales», ADC, 1983, 396. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XVIII–1 liburukia, 2. argitaraldia, Madril, 1982; PÉ REZ SANZ, «Límites a la autonomía de la voluntad en las capitulacio


nes matrimoniales», AAMN, XXVI. liburukia, 7. or. eta ondorengoak; ROJAS MONTES, «Efectos frente a terceros de la modificación capitular», AAMN, XXVI. liburukia, 295. or. eta ondorengoak. DÍEZPICAZO Y PONCE DE LEÓN, L., «Comentario a los artículos 1336 a 1343 del Código civil», in Comentarios a las reformas del Derecho de familia, II. liburukia, Tecnos argitaletxea, Madril, 1984, 1570. or. eta ondorengoak; MOZOS Y DE LOS MOZOS, J. L. DE LOS, «Comentario a los artículos 1336 a 1343 del Código Civil», in Comentarios al Código Civil y a las Com pilaciones Forales, M. Albaladejo Garcíaren zuzendaritzapean, XVIII. libu rukia, 1. bolumena, Madril, 1982, 255. or. eta ondorengoak. PUIG FERRIOL, L. eta ROCA TRÍAS, E., Institucions del Dret Civil de Ca talunya, 3. argitaraldia, Bartzelona, 1991, 411. or. eta ondorengoak; PUIG SALELLAS, J. Mª, «La reforma de la Compilación en materia de relaciones económicas entre cónyuges», RJC, 3. zk., 1983, 541. or. eta ondorengoak; «Comentario a los artículos 12 a 18 de la Compilación del Derecho Civil de Cataluña», in Comentarios al Código Civil y a las Compilaciones Forales, M. Albaladejo Garcíaren zuzendaritzapean, XXVII. liburukia, 1. bolumena, Ma dril, 1981, 310. or. eta ondorengoak; YSÀS SOLANES, Mª, «Comentario al artículo 13 de la Compilación del Derecho Civil de Cataluña», in Comenta ris a les Reformes del Dret Civil de Catalunya, 1. liburukia, Bartzelona, 1987, 269. or. eta ondorengoak; «Comentario a la Sentencia de 27 de abril de 1987. Donaciones propter nuptias en Cataluña», CCJC, 14. zk., 4579. or. eta ondorengoak; GETEALONSO, Comentari als arts. 14 i 15 CDC eta PUIG FERRIOL, Comentari a l'art 17 in Comentari a la modificació de la compi lació en matèria de relacions patrimonials entre cònyuges, Bartzelona, 1995.

FAMILI ZUZENBIDEA



Hamabigarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (I). IDEIA OROKORRAK Laburpena: §30. Irabazpidezko sozietatearen kontzeptua, definizioa eta izaera ju ridikoa.— 101. Irabazpidezko sozietatearen definizioa, Kode Zibilaren indarreko testuaren arabera: A) Aldez aurretiko ideiak; B) Kode Zibila ren 1344. artikulua.— 102. Irabazpidezko sozietatearen izaera juridi koa. Jarrerarik garrantzitsuenak.— 103. Arazo nagusien azterketa: A) Irabaziaren eta irabazpidezko ondasunaren kontzeptuak; B) Irabazpidez kotasuna eta titulartasuna; C) Irabazpidezko sozietatearen «espediente teknikoa»: a) Irabazpidezko sozietatea indarrean dagoen bitartean; b) Sozietatea desegiten denetik hori likidatu arteko tartean.— 104. Irabaz pidezko sozietatearen oinarrizko ezaugarriak.— §31. Irabazpidezko so zietatearen sorrera eta iraupena.— 105. Irabazpidezko sozietatearen sorrera.— 106. Irabazpidezko sozietatea azkentzeko unea.

§30. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEAREN KONTZEPTUA, DEFINIZIOA ETA IZAERA JURIDIKOA 101. Irabazpidezko sozietatearen definizioa, Kode Zibilaren indarreko testuaren arabera A) Aldez aurretiko ideiak Kode Zibilaren jatorrizko argitaraldiak sozietate adierazmoldea erabili zuen, ezkontzaren ondasun eraentza hau identifikatzeko. Gaur egun ere, esa molde hori antzeman daiteke, lege testua hitzez hitz aztertuz gero. Zernahi gisaz, sozietate horrek ez du nortasun juridikorik; are gehiago, Gaztelako Zu zenbidearen tradizioan, ez da berezko sozietatea, societas incidensa baino. Horregatik, erkidegoaren antzekoa dela esan ohi da. Irabazpidezko sozietatea, bada, ondare dinamiko baten gain eratutako erkidegotzat har daiteke. Ondare dinamiko horrek irauteko joera du eta, «ondoren, ziurtatu behar du ezkonti FAMILI ZUZENBIDEA


deek partaidetza bat izango dutela bien ahaleginez eskuratutako ondasunetan» (LACRUZ, VALLET). Manu frankotan azaltzen da, azaldu ere, erkidegoari buruzko ideia hori (besteak beste, 1344. art.an «erkide bihurtzen dira»; 1359. art.an «fondo erkideak»; 1362. art.an «ondasun erkideak»; 1364. art.an «on dare erkidea» eta beste hainbatetan). Espainiako Zuzenbidean, sekula ere ez da erraza izan sozietatea eta erkidegoa bereiztea. Orobat, KZren 1665. art.ak kontratu gisa definitzen du sozietatea; kontratu horren bidez, «bi pertsona edo gehiagok euren gain har tzen dute dirua, ondasunak edota industria erkidegoan jartzeko betebeharra, hortik ateratako irabaziak euren artean banatzeko asmoarekin». Definizio ho rretan, irabazi esamoldea erabiltzen da, sarrera eta gastuen arteko diferentzia aritmetikoa adierazteko. Bestalde, erkidegoan jartzeak berez dakar ondare masa bat eratzea, bazkideen ondareetatik bereizia eta banandua. Dena dela, badakigu, jakin ere, sozietateari ondasun erkidegoaren erregelak aplikatzen zaizkiola nortasun juridikorik ez duenean (KZren 1669. art.). Horregatik, ka su horretan ez da hain argi gertatzen ondareen arteko bereizketa; hau da, ez daude erabat bananduta bazkide bakoitzaren banakako ondarea eta sozieta tearen ondarea. Zinez, bazkidearen beraren ondarean sartzen da bazkide ho rrek sozietatearen hartzekoan duen partaidetza; baina partaidetza horrez gain, bazkidearen ondareko aktiboan badira beste osagai batzuk ere. Lan nekeza izan daiteke, beraz, osagai horiek eta aipatu berri dugun partaidetza bereiztea. Edozein modutan ere, bazkide bakoitzaren hartzekodunei begira, sozietatea ren hartzekodunek lehenespena dute, KZren 1699. art.tik atera daitekeenez. Lehenespen hori izateak gutxieneko bereizketa ezartzen du, bazkidearen bera ren ondarea osatzen duten elementuen artean; alabaina, bereizketa hori sozie tatetik bazkidearenganakoa da eta ez, ostera, alderantziz. Bestetik, bereizketa horrek oztopatu egiten du sozietatearen ondarea eta bazkidearen banakako ondarea nahastea. Hala eta guztiz ere, 1699. art.ko kasua gertatuz gero, sozie tatea azkendu egiten da (KZren 1700.3. art.). Beste ikusalde bati helduta, erkidegoaren eta sozietatearen


arteko desber dintasun gisa azpimarratu ohi da azken horren izaera dinamikoa. Erkidegoa aipatzean, ondasun jakin batzuen administrazio eta luperketaz ari gara. Sozie tatea aipatzean, aldiz, edozein negozio zein industria ustiatzeko eskema ego kiaz ari gara edo, hala nahi izanez gero, edozein enpresa — ekonomi jardue ra antolatu gisa hartuta— ustiatzeko eskema egokiaz. Ondorenez, sozietateen kasuan, ondare banandu bat eratzen denean bazkideen ondareetatik banan duta, ondare horren helburua izaten da jarduera jakin bat betetzea, jarduera hori baita sozietatearen oinarrizko datua edo osagaia. Erkidegoan, aldiz, on dasunak eurak dira oinarrizko osagai, eta euren administrazioa edo ustiapena osagai horren araberakoa da. Amaitzeko, eta orokorrean azaldutako ideia horiei helduta, nabarmentze koa da sozietatea nahita edo borondatez eratzen dela eta erkidegoa, ostera, nahitaez edo derrigor. Hori gorabehera, gerta daiteke sozietatean nahi gabe erortzea (horixe gertatzen da, adibidez, KZren 1704. art.ko 2. lerroaldearen kasuan; hala ere, kontutan izan behar da manu horrek KZren 1700. art.ko 4. lerroaldera jotzen duela); eta, batez ere, gerta daiteke erkidegoa borondatez eratzea. Edonondik begira dakiola ere, horrek ez du esan nahi erregela oro korra aurkakoa denik. Arean, jarduera ekonomikoak borondatez gauzatzen di ra, ondasunak eta zerbitzuak ekoitzi edota elkarrekin trukatzeko; jarduerok gauzatu ahal izateko, fondo erkide bat eratzen da sozietateetan eta fondo hori da, hain zuzen ere, sozietateen ezaugarri nagusia. Erkidegoetan, ordea, fondo erkidea eratzen da, hori nahita bilatu izan ez bada ere. Gauzak horrela, ara zoak sortzen dira nortasun juridikorik gabeko sozietateen inguruan. Halako sozietateetan sortzen diren interes gatazkak konpontzeko, Kode Zibilak erki degoaren erregelak aplikatzen ditu. Hala eta guztiz ere, nabarmentzekoa da KZren 392. art.an eta ondorengoetan azaltzen diren erregela horiek kasu ze hatz batzuetan bakarrik aplikatzen direla, alegia, objektu beraren FAMILI ZUZENBIDEA


gain, mota eta izaera bereko eskubideak pilatzen direnean. Bestela esateko, erregelok aplikatzen zaizkio erromatarren erkidegoari edo kuotatan banandutako erki degoari. Atal honetan aztertzen ari garen kasuan, Kode Zibilak sozietate adieraz moldea erabiltzen du, ezkontzaren ondasun eraentza hau identifikatzeko. Le ge testu horren jarrera arteza dela esan daiteke, ondasun eraentza honetan ondare berezi bat eratzen delako, ezkontideen ondareetatik nolabait banandu ta. Ondare hori familiaren beharrizanak asetzeko erabili eta ezkontideen bo rondatez eratzen da. Edozein modutan ere, ezkontideek ondare berezi horren eraketa bazter dezakete (KZren 1315 eta 1316. artikuluak), bai eta ondare horren egitura eta jardunbidea euren erara moldatu ere (KZren 1375. art.); dena den, moldatze lan horretan, ezkontideen borondate autonomiak baditu muga batzuk, hain zuzen ere, aginduzko arauetan ezarritakoak (KZren 1325. art., eta 1328. artikulua eta baterakoak, Kode Zibilaren IV. liburuko III. titu luaren lehenengo kapituluko arauei lotuta). Horren ondorioz, ezkontzaren on dasun eraentza sozietatearen ideiatik gertuago dago, erkidegoaren ideiatik baino, gero ikusiko dugun moduan. Lehenlehenik, Kode Zibilak arautu nahi izan du ezkontideek eskuraturi ko ondasunen azken destinoa edo, hobe esateko, likidazioa egin eta gero gera tzen den saldo positiboaren azken destinoa. Gainera, kodeak erregela batzuk eman ditu, ezkontzako elkarbizitzaren dinamika ekonomikoa arautzeko. Ho rren inguruan, ohartarazte modukoa da gai honetan azaltzen ari garen onda sun eraentza edozein ezkontzatan ager daitekeela, nahiz eta ezkontza horretan inolako ondasunik izan ez; benaz, ondasunik izan ezean, ez dago erkidegorik, baina egon liteke (DĂ?EZPICAZO eta GULLĂ“N). Bestalde ere, kasurik gehie netan, nortasun juridikorik gabeko sozietate horretan ondasuntza erkide bat eratzen da. Ondasuntza hori likidatzean, lehenengo eta


behin, zamak eta bete beharrak ordaindu behar dira eta, hurrenik, gerakina edo saldo positiboa ba natu behar da, halakorik izanez gero. Horretara, irabazpidezko sozietate deituriko ondasun eraentzak berez da kar ondare erkide bat eratzea. Ondare horretan sartzen dira, batetik, ezkonti deen lanak edo industriak eratortzen dituen etekinak; eta, bestetik, ezkontide bakoitzaren ondasunek ematen dituzten fruitu, errenta eta korrituak, bai eta jadanik erkidegoa osatzen duten ondasunek ematen dituztenak ere. Bestalde, ondare erkide hori unibertsaltasun gisa har daiteke, hain zuzen ere, orotariko ondasun, eskubide eta betebeharrek osatzen duten unibertsalta sun gisa. Berorren titularrak ezkontideak direnez gero, likidatu beharreko konpentsazio harremanak (aktiboak zein pasiboak) sor daitezke, ezkontide ba koitzaren ondarearen eta unibertsaltasunaren artean. Bada, ezkontza desegi tean, erkide bihurtzen da une horretako gerakin aktiboa (hots, une horretan dauden ondasunak, betebeharrak kenduta). Haatik, komunikatu egin dira, no la edozein ezkontideren lanak edo industriak eratorri dituen etekinak, hala ezkontide bakoitzaren ondasunek eta jadanik erkidegoa osatzen duten onda sunek eman dituzten fruitu, errenta eta korrituak. Komunikatzeak esan nahi du horiek guztiak ondare erkidean sartu direla eskuratzeaz batera. Hortaz, ezkontza desegitean edo irabazpidezko eraentza bukatzean, onda re erkidea likidatu beharra dago. Likidaziorik egin ezean, erkidego berezi bat eratzen da eta, gero ikusiko dugun bezala, nahikoa antzekoak dira egoera ho ri eta likidazioan dagoen jaraunspenarena. Labur zurrean, irabazpidezko eraentza bitartean, sozietatearen dinamikak ezariezarian eratzen du ondare erkide bat, alegia, irabazpidezko ondare erki dea. Eta horrelakoetan erkidego egoera dagoela esan badaiteke ere, hori ez da erromatarren erkidegoa edo kuotatan FAMILI ZUZENBIDEA


banandurikoa. B) Kode Zibilaren 1344. artikulua Oinarrizko ideia horietatik abiatuz, jarraian aztertuko dugu nola itxura tzen duen Kode Zibilak irabazpidezko sozietate hori. 1981eko eraldaketaz geroztik, lege testua antzinako 1392. art.tik aldendu da, eta maila apalean baina esanguratsuan aldendu ere. KZren gaur egungo 1344. art.ak hauxe xedatzen du: «irabazpidezko sozietatearen bitartez, sena rrarentzat eta emaztearentzat erkide egiten dira batak zein besteak lorturiko irabaziak edo etekinak; ezkontza desegitean, horiek erdibana eratxikitzen zaizkie ezkontideoi». Kode Zibilaren jatorrizko 1392. art.ak besterik xedatzen zuen, ordea. Ar tikulu horrek honetara hasten zuen irabazpidezko sozietateari buruzko kapi tulua: «irabazpidezko sozietatearen bitartez, senarrak eta emazteak erdibana bereganatzen dituzte, ezkontza desegitean, ezkontza bitartean batak zein bes teak lorturiko irabaziak edo etekinak». Jatorrizko idazkera horretan oinarriturik, CASTÁNek honetara definitu zuen irabazpidezko sozietatea: «legeak onartzen duen sozietate horretan, eta kontrako hizpaketarik izan ezean, erkide egiten dira eta erdibana zati dai tezke, ezkontza desegitean, edozein ezkontidek ezkontza bitartean lorturiko irabaziak eta etekinak». Lehenik eta behin, kontutan hartzekoa da oraingo testuak zuzenean era txikitzen dituela irabaziak eta etekinak; jatorrizko testuak, aldiz, ez zuen ez kontideen arteko erkidegoa aipatzen, desegite unera arte. Autorerik ospetsuenek esan dutenez (VALLET), lege testuan izandako eraldaketaren arrazoia ondokoa izan daiteke: jatorrizko eraentzan, senarrak bakarrik eskuratzen zituen irabaziak eta etekinak, horiekin irabazpidezko so zietatearen zamei aurre egin ahal izateko; ezkontza desegitean, ostera, emaz


tearekin banatu behar zuen orduko geratzen zen saldo aktiboa. Bestalde, ezkontzaren ondasun eraentza orokorra aztertzean, Konstitu zioak ezarritako printzipio batzuen garrantzia azpimarratu dugu, berdintasun eta parekaketa printzipioena, batik bat (EKren 32. art. eta baterakoak). Gaur egun, printzipio horiek oztopatzen dute, oztopatu ere, antzinako espediente teknikoa. Indarreko testuaren arabera, senarrak eta emazteak behingoan esku ratzen dituzte irabaziak edo etekinak; irabazi edo etekin horiek behingoan ko munikatzen dira. Komunikazio hori, alabaina, ez da osoa nahiz erababatekoa; aitzitik, irabaziak eta etekinak komunikatzen dira, familiaren beharrizanei aurre egiteko hori beharrezkoa den heinean. Gerakinik bada, hori ez da ko munikatzen, irabazpidezko sozietatea desegin arte. Agidanez, irabazi edo etekin adierazmoldearekin KZk ez du aipatzen kontabilitatearen arloan zor eta hartzekoaren artean izan daitekeen diferentzia hutsa; hori agerian jarriko da, sozietatea desegin eta irabazpidezko masa liki datzen denean (ikus, hala ere, LACRUZ, CÁMARA, DÍEZPICAZO eta GU LLÓN). Haatik, Kode Zibilak esamolde horren barruan sartu nahi izan ditu (VALLET eta GARRIDO CERDÁ) aurreztutako irabaziekin eskuraturiko on dasunak, ondasun horien subrogatuak eta, azkenik, ezkontzaren sozietate eko nomikoak zor dituen kredituekin eskuraturikoak; beste hitz batzuekin esateko, esamolde horrek baitaratzen ditu, batetik, edozein ezkontideren lanak edota industriak eratorri dituen irabaziak eta, bestetik, ezkontide bakoitzaren baka rreko ondasunek eta irabazpidezko ondasunek eman dituzten fruituak, erren tak eta korrituak. Horretara ulertu behar da, beraz, irabazpidezko sozietate izenarekin eza gutzen den ondasun eraentza. Sozietate horretan, hiru ondare masa bereiz daitezke, eta masa horien artean era askotako harremanak sortzen dira: ba tzuk, kreditu/zordunketa harremanak izaten dira; beste batzuk, ostera, titu FAMILI ZUZENBIDEA


lartasun harremanak dira eta euren inguruan maiz ez datoz bat itxura eta errealitatea. Ondare masa horiek guztiak sub specie universitatis gisa har tu behar dira. Horrenbestez, sozietate berezi horretan hiru ondare bereiz dai tezke beti: ezkontide bakoitzaren ondarea (bakarreko ondareak) eta irabaz pidezkoa. Azken horrek helburu zehatz bat bete behar du, alegia, familiaren beharrizanak asetzea. Ondare horretan sartzen dira, lehenengo eta behin, ez kontideen lanak eta industriak eratortzen dituzten irabaziak. Sarri askotan, irabazi horiek ezkontide bakoitzak lortzen ditu, ÂŤbereberezkoÂť jardueren bi tartez. Hala eta guztiz ere, irabaziok ez dira sartzen ezkontide bakoitzaren on darean, ondare erkidean baino. Bigarrenik, irabazpidezko ondarean sartzen dira ondasun erkideek eta bakarreko ondasunek sortzen dituzten fruituak, errentak eta korrituak. Eta, azkenik, irabazpidezko ondasunen pentzutan es kuraturiko ondasunak ere bertan sartzen dira. Bestalde, irabazpidezko onda rearekin aurre egin behar zaie familiaren zama guztiei. Famili zamak dira, besteak beste, familiako kideei bananbanan eratxiki ezin zaizkien gastuak eta mantenu kontzeptuaren barnean sartzen direnak, nahiz eta senide zehatz bati eratxikitzeko modukoak izan. (Halaber, eta zeharka bada ere, irabazpidezko ondarearekin aurre egin behar zaie ezkontideen zor pertsonalei, behintzat, gainontzekoei dagokienean eta betebeharpeko ezkontidearen ondarea nahikoa ez denean; dena dela, horri buruz gero hitz egingo dugu sakonago). Bistan denez, erabat desberdinak dira irabazpidezko ondarea eta ezkon tide bakoitzaren ondarea. Nolanahi den ere, ondare horiek ez daude erabat ba nanduta. Lehenik eta behin, irabazpidezko ondarea ez da ezkontideez besteko pertsona (juridiko) baten ondarea. Esangura horretan, ez du osotasunik, ezta benefficium separationisik ere. Aitzitik, bakarreko eta irabazpidezko onda reen artean nolabaiteko elkarrekikotasuna antzeman daiteke, bai partzuer


gotik ezkontidearengana, bai eta alderantziz ere. Dena den, ezkontide bakoitzaren banakako hartzekodunek zernolako egoera duten ikusita, esan daiteke parekatzeko modukoak direla euren egoera eta KZren 1699. art.aren arabera sozietate zibilean banakako hartzekodunek dutena. Bada, batzuek eta besteek ÂŤeska dezakete sozietate fondoan hark duen zatia enbargatu eta errematatzeaÂť; KZren 1373. artikuluari helduta, hori kasu honetan bakarrik egin daiteke: bakarreko ondarea nahikoa ez denean ezkonti dearen beraren zorrak ordaintzeko. Sozietate fondoaren enbargoa eta errema tea eskatzean, sozietatea desegiten da; KZren 1373. art.aren kasuan, ostera, sozietatea desegiten da, beste ezkontideak hala eskatuta bakarrik. Horrek guz tiak ondo baino hobeto erakusten du ondareen arteko elkarrekikotasuna. Zer nahi gisaz, irabazpidezko sozietatea eta sozietate zibila edo erkidego arrunta ezin dira parekatu, ondoko kontuari dagokionean: ezkontide bakoitzak irabaz pidezko fondoan parte hartzen duela onartuta, partaidetza horren xedakorta sunari dagokionean. Hori baieztatzeko, era askotako arrazoiak azal daitezke. Aurrenaurrenik esan beharra dago Kode Zibila kudeakidetzaren edo baterako kudeaketaren ideian oinarritzen dela (gero aztertuko ditugun salbuespen eta Ăąabardurekin). Horrez landara, badira arrazoi erradikalagoak ere. Batetik, ira bazpidezko ondareak helburu zehatz bat bete behar du (hain zuzen ere, fami liaren beharrizanak asetzea), eta helburu horren menpe egoteak ezinezko egiten du aurrerago aipatu dugun xedakortasun hori. Bestetik, ezkontzaren dinamika ekonomikoa antolatzeko, ezkontideek aldarazpen batzuk sar ditza kete sisteman; nolanahi ere, ezin dute sistema hori edukirik gabe utzi, baldin tza jakin batzuk betetzen ez badituzte eta gainontzekoen interesei kalte egiten badiete (KZren 1317. art., eta 1325. art. eta ondorengoak). Hori guztia gora behera, aurrerago azaldutako parekaketaren kontrako arrazoi nagusia hauxe da: irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu arte, ezin da jakin zein den ezkontide bakoitzaren eskubideari FAMILI ZUZENBIDEA


dagokion eduki zehatza. Orobat, «irabaz pidezko» ondasunak arianarian komunikatu eta irabazpidezko masan sartzen dira, zama eta zorrei aurre egin ahal izateko. Hortaz, irabazpidezko ondarean sartu eta bertatik irteten dira, alderdien artean itunduriko kudeaketa sistema ren arabera edo, horrelakorik izan ezean, legez ezarritako sistemaren arabera (KZren 1375. art.). Horrek esan nahi du likidazio eragiketak egin arte ezin dela jakin zein den egiazko «irabazia». Irabazi hori gerakina osatzen duten ondasunen bidez azaltzen da, eta erdibanatu egin behar da ezkontideen arte an. Erdibanatu beharrekoa, izatez, irabaziaren balioa da, ez, ordea, ondasun bakoitza; hori berori gertatzen da —bestalde— jaraunspenaren likidazioan. Irabazpidezko ondarea, lehentxoago esan dugun moduan, universitas gisa har daiteke. Beste modu batera azaltzeko, ondare masa horretan, aktibo eta pasiboa, hau da, zor eta hartzekoa bereiz daitezke. Bestetik ere, irabazpidezko ondarea unibertsal eta dinamikoa da; horrek esan nahi du etengabe alda dai tekeela. Ondare horretan aldaketak izaten dira, berbarako, ondasun batzuen ordez beste batzuk sartzen direnean (edo ondasunik sartzen ez denean, berta tik irten direnen ordez); era berean, irabazpidezko ondarea murriztu egiten da, familiaren beharrizanak asetzeko erabiltzen denean edota ezkontideek ha la nahi dutenean. Ohartaraztekoa da, bestalde, galeren inguruan ez dagoela partaidetzarik. Irabazpidezko ondarea defizit egoeran gera daiteke, besteak beste, gehiegiko gastuak izan direlako, ondasun batzuk suntsitu egin direlako edota beste edo zein kari delabide pasiboa gehitu egin delako. Edozelan ere, ezkontide bakoi tzak aurre egin behar die bere zor pertsonal guztiei. Horregatik, ezkontideak betebehar jakin batzuk bakarrik jasanaraz diezazkioke irabazpidezko onda reari, alegia, familiaren zamak ordaintzeko bereganatu zituen betebeharrak; irabazpidezko ondarea nahikoa ez bada betebehar horiei aurre egiteko, ordu an beste ezkontidearen ondareari jasanaraz diezazkioke betebeharrok (DÍEZ PICAZO).


Ondorenez, ezkontide baten eskubideak bestearen eskubideekin pilatzen direnean, ezin da esan kuoten sistema aplikatzen denik, are gutxiago, sozieta tea indarrean dagoen bitartean eskubide edo partaidetza hori xedatzeko mo dukoa denik. Kontrakoa gertatzen da, ordea, erkidego arruntean (ikus KZren 399. art.), eta besterik xedatzen du KZren 1696. artikuluak sozietate zibila ren inguruan. 102. Irabazpidezko sozietatearen izaera juridikoa. Jarrerarik garrantzitsuenak Irabazpidezko sozietatearen izaera juridikoa zehazteak hamaika arazo azaltzen ditu, eta atal honetan arazo horiek izango dira aztergai. Azterketa horri ekitean, bi helburu lortu nahi izan dira: batetik, eta zeharka bada ere, arautegi integratzaile bat identifikatzea, arautegi hori lagungarri izan dadin interpretatzailearentzat, kasuan kasuko manuak askiezak direnean; eta, beste tik, kontzeptu orokor bat zehaztea, arazo praktikoak konpondu ahal izateko. Autoreen artean nabarmendu diren jarrerak era askotakoak izan dira: ba tzuk sozietatearen inguruan eta beste batzuk, aldiz, erkidegoaren inguruan (zehatzago esateko, kuotarik gabeko erkidegoaren inguruan). Ezkontideek ira bazpidezko ondareari begira duten egoera azaltzeko ere, eredu edo espediente desberdinak erabili izan dira. a) Lehenengo eta behin, tesi ÂŤofizialÂť deiturikoaren arabera, irabazpidez ko sozietatea germaniarren erkidego gisa har daiteke; hau da, ondasunak sur gesammte Hand (erkidegoan) daude. Horixe da, hain zuzen ere, ENZNren tesia, 1917ko azaroaren 17ko ebazpenaz geroztik (horren osteko ebazpenetan ere jarrera bera azaltzen da, adibidez, 1918ko uztailaren 15ean, 1922ko irai laren 13an eta 1924ko maiatzaren 12an emandakoetan). 1927ko ekainaren 30ean emandako ebazpenaren bidez, ENZNk bere FAMILI ZUZENBIDEA


jarrera laburtu zuen eta, harrezkero, ez da horretan aldaketarik izan (VALLET); ikus, berebat, 1958ko urriaren 20an emandako ebazpena. Auzitegi Gorenaren jarrera ere hori berori da (hala nola, AGk 1988ko irailaren 26an emandako epaia eta horretan aipa turiko beste batzuk, esaterako, 1967ko apirilaren 17an emandakoa), bai eta autore frankorena ere (CASTÁN, ROCA SASTRE, BONET, BATLLE). b) Beste autore batzuen ustez, onartzeko modukoa da irabazpidezko so zietatea eta kuotarik gabeko erkidegoa antzeko erakundeak izatea. Hala ere, euren aburuz, irabazpidezko sozietatearen izaera juridikoak eratortzen dituen arazo guztiak ezin dira konpondu germaniarren erkidegoa eredutzat hartuz. Bestetik ere, germaniarren erkidegoak ez ditu muga zehatzak (COSSÍO); are gehiago, irabazpidezko sozietatea germaniarren erkidegotzat hartzeko, lehe nengo eta behin finkatu behar da zer den «erkidegoan» egotea (LACRUZ). Agerikoa denez, autore horiek kritika zorrotzak egin dizkiote «tesi ofizialari». Kritika horietatik abiatuta, ondoko bereizketa proposatzen dute (DÍEZPICA ZOk, GULLÓNek, DE LOS MOZOSek, VALLETek eta 1990eko ADCren 1021. or.an eta ondorengoetan aipaturiko autoreek): barne esparruan, «man komunitate» edo «erkidego»a dago eta kanpo esparruan, aldiz, nortasun juri dikorik gabeko sozietate zibila (VALLETek BENAVENTE aipatzen du). c) Badira sozietatearen ideia azpimarratzen dutenak ere. Ulerbidez, RO YO MARTÍNEZek adierazi duenez, irabazpidezko sozietatea izango litzateke «Famili zuzenbidearen berezitasunei egokitutako sozietate zibila», hots, «nor tasun juridikorik gabeko sozietate berezia, familiaren beharrizanetan oinarri tua». Edozein modutan ere, irabazpidezko sozietateak ez ditu barneratzen sozietate zibilaren ezaugarri guztiak, berbarako, irabazasmoz jokatzea, baz kide baten borondatez sozietatea desegiteko aukera izatea etab. (LACRUZ).


MAGARIÑOSek sakonsakon aztertu izan ditu irabazpidezko sozieta tearen eta sozietate zibilaren arteko antzekotasunak; aztertze lan horretan, irabazpidezko sozietatea nortasun juridikorik gabeko sozietatea dela azpima rratu izan du. 1981eko eraldaketaz geroztik, areagotu egin da atal honetan aztertzen ari garen erakundearen eta sozietatearen arteko kidetasuna: kudeaketan eta eran tzukizunean berdintasuna izatea, borondatezkotasuna etab. Edonola ere, nire ustez, izaera juridikoaren arazoa argitzea erabilgarri izan daiteke Kode Zibi laren arauak edo, hala denean, ezkontideek euren artean itunduriko erregelak interpretatzeko eta integratzeko. Bide horretatik, begi ernez aztertu behar di tugu irabazpidezko sozietatearen egitura eta berorren jardunbidea eraentzen dituzten printzipioak. 103. Arazo nagusien azterketa Aipatu berri dugun miaketari helduz eta, zehatzago esateko, irabazpidez ko sozietatearen izaera juridikoa finkatuz, oinarrizko hiru arazo hauek kon pon daitezkeela uste dut: —Aurreneko arazoa irabazpidezko ondarea itxuratzean datza. Hortaz, kontu hauek zehaztu behar dira: lehenik, zeintzuk diren ondare hori osatzen duten ondasunak; bigarrenik, zein irizpide erabili behar den, ondasunok ira bazpidezko ondarean sar daitezen; hirugarrenik, ondare horretan sartzeak zer esan nahi duen; eta, azkenik, ondasunok zernolako lotura duten zama eta zorrekin. —Bigarren arazoa ezkontide bakoitzaren titulartasunari buruzkoa da. Ho rren ondorioz, eta zeharka bada ere, ondasun erkideei begira senarrak eta emazteak duten egoera argitu beharra dago. Beste era batera esateko, zeintzuk dira ezkontide bakoitzak dituen ahalmenak irabazpidezko ondasunak kudea FAMILI ZUZENBIDEA


tzeko eta xedatzeko? Orobat, ezkontzazko sozietateak indarrean dirauen ar tean, ezkontide bakoitzak eskubide batzuk ditu irabazpidezko ondasunen gain (nahiz eta horien titular gisa agertu). Edu berean, sozietatea desegin eta gero, baina hori likidatu baino lehen, nolabaiteko eskubideak izan behar ditu ez kontide bakoitzak. Azken finean, irabazpidezko sozietate bitartean, itxurazko titular den ezkontideak muga batzuk errespetatu behar ditu, irabazpidezko on dasunak xedatu ahal izateko (VALLET). —Hirugarren arazoa integrazio eta koherentzia sistematikoaren inguru koa da, alegia: irabazpidezko sozietatea kokatzea Zuzenbide pribatuko era kundeen artean; hori lortuz gero, irabazpidezko sozietateak bere tokia izango luke Espainiako antolamendu juridikoaren «sistema»ren barruan. Bistan de nez, espediente tekniko hori erabilgarria izan daiteke jardule juridikoarentzat eta, batez ere, irakaslearentzat. Nire irudiz, hiru arazo horiek edo, hala nahi izanez gero, arazo berbe raren hiru alde horiek hobeto uler daitezke Kode Zibilaren manuak banan banan aztertu eta gero. Edozein modutan ere, prima facie erantzun batzuk lor daitezke, manu horiek gaingiroki aztertuz; in limine, azterketa sakona ge roago etorri behar da. A) Irabaziaren eta irabazpidezko ondasunaren kontzeptuak Lehentxoago agertarazi dugu zein den guretzat bide arteza. Nire iritziz, 1981eko eraldaketaz geroztik, ezin da esan «irabazirik eta galerarik, hots, irabazpidezko ondasunik ez dagoenik likidazioa egin arte». Hori gorabehera, azpimarratu behar da «ondasunak irabazpidezkoak direla legeak izaera hori eratxikitzen dienean; eta eratxikipen hori egiteko, legeak aintzakotzat hartzen du ondasunok eskuratzeko erabili izan den modua» (MUCIUS SCAEVOLA, eraldaketa gertatu baino


lehenagoko 1393. art.an oinarrituta). Horren harira, KZren gaur egungo 1344. artikulua aztertzean, aurreratu dugu ÂŤirabazpidezko ondasunakÂť badirela irabazpidezko eraentza bitartean. Nolanahi den ere, une horretan ezin da jakin irabazirik izango den ala ez; hori agerian jarriko da, sozietatea desegin eta irabazpidezko masa likidatzen denean. Ondasun eraentza hau eratzearekin batera, ondasun batzuk irabazpidezko ondarean sartu eta komunikatu egiten dira (erkide bihurtzen dira). Ondasun hauei buruz ari gara: lanak edo industriak eratorritako etekinak, kapitalak sorturiko errentak eta, oro har, KZren 1347. artikuluak aipatzen dituen onda sun guztiak. KZren jatorrizko arauketaren arabera, senarrak ondasun horiek guztiak eskuratzen zituen, familiaren beharrizanak asetzeko; bien bitartean, emakumearen jabaria in habitu et credito zegoen, sozietatea desegin arte (SANCHO LLAMAS eta MOLINA). Gaur egungo arauketaren arabera, aldiz, bi ezkontideek eskubide bera dute eta bakoitzak bere aldetik ez du irabaz pidezko ondasunen gaineko jabaririk, ezta eurok xedatzeko erabateko askata sunik ere (KZren 1377, 1378, 1379 eta 1380. artikuluak). Bestelako kasua da, ordea, banakako jarduketen bidez egindako xedapenena (KZren 1384. art.), horietan ez baita azaltzen jabariaren inguruko arazorik, legebideztaketaren inguruko arazoak baizik. Horiek guztiak luze eta zabal aztertuko ditugu 15. gaian. Bide beretik joanez, ondasunak irabazpidezko ondarean sartzen direnean, helburu zehatz bati lotuta geratzen dira, alegia, familiaren beharrizanak ase tzeari; izan ere, irabazpidezko ondarea ÂŤhelburu jakin bati loturiko ondareaÂť da. Horren ondorioz, irabazpidezko ondasunen gain eragina dute ezkontzako elkarbizitzak eratortzen dituen gorabehera guztiek. Ondasun eraentza azken tzean, ondasunon egoera likidazio kontuan azalduko da; momentu horretan ikusiko da gerakinik dagoen ala ez (hots, irabazirik dagoen ala ez), eta gera kin horren balioa erdibana eratxikiko zaie ezkontideei. Nolabait esateko, nik ez dut uste ondasun bat irabazpidezko ondarean sar tzeak ezkontide bakoitzari eratxikitzen dionik ondasun horren zati FAMILI ZUZENBIDEA


bateko ja baria (hori begibistan da); gisa berean, ez dut uste likidazio uneari itxaron behar zaionik in acto eskubidea zehazteko. Haatik, erkidegoaren kasuan ger tatzen den bezala, bi ezkontideek batera irabazpidezko ondasunen erabateko jabaria dute; baina bakoitzak bere aldetik, eta erkidegoaren kasuan halakorik gertatzen ez bada ere, ahalmen multzo bat du (ahalgo edo ÂŤeginkizunÂť gisa), familiaren beharrizanak asetzeko. Ahalmen esparru hori mugatuta dago, beste ezkontideak ahalmen esparru berbera duelako. Hortaz, irabazpidezko sozietatearen eta erkidegoaren artean, ondoko ez berdintasuna antzeman daiteke: ezkontideen ahalmen esparruek elkar jotzen dutenerako, elkarjotze horiek konpontzeko sistema antolatu behar da eta siste ma hori desberdina da batean eta bestean. Dena den, bien arteko desberdinta sun nagusia ez da hori, nabariagoak ere badira eta: ondasunek irabazpidezko izaera zelan eskuratzen duten; irabazpidezko ondarearekin zernolako eran tzukizunari egin behar zaion aurre; eta, azkenik, ezkontide bakoitzaren esku bide subjektiboak objektu berezi bat izanik, objektu horren ÂŤkalitateaÂť zein den. Orobat, irabazpidezko ondasuna ondare erkidean sartzen denean, eran tzukizun zehatz baten menpe geratzen da eta erantzukizun horrek eraentza berezia du. Erantzukizun horren ondorioz, barrubarrutik lotuta geratzen dira irabazpidezko ondasunak eta famili beharrizanak (hau da, irabazpidezko gas tu edota zorrak). Lotura hori dela medio, ezkontide bakoitzak kudeaketa eta xedapen egintza batzuk buru ditzake, beti ere, familiaren beharrizanak ase tzeko. Kontrara, ezkontideak ez du inolako eskubiderik egintzok beste hel buru batzuetara zuzentzeko (adibidez, banakako probetxuak edo onurak atera tzera). Horrelakorik gertatuz gero, egintzok baliozkoak eta eragingarriak izan daitezke gainontzekoei begira, baina sozietateari itzuli behar zaio berari dago kiona (KZren 1390. art.).


B) Irabazpidezkotasuna eta titulartasuna Gerta daiteke ondasun batek irabazpidezko izaera edukitzea, baina horren titulartasuna ez izatea bi ezkontideena (batera). Beste hitzez esanik, gerta dai teke ondasun bat bere eitez irabazpidezkoa izatea (KZren 1347. art. eta ondo rengoetan azaltzen den kasuren bat betetzen delako), nahiz eta bi ezkontideen izenean eskuratua izan ez (HAren 93.etik 95.era arteko art.ak, eta Kode Zibi laren 1347.3, 1356 eta 1384. art.ak). Gero xehetasunez ikusiko dugun moduan, badira irabazpidezko ondasun batzuk, bi ezkontideen izenean inskribaturik daudenak. Beste batzuk, aldiz, ezkontide baten izenean bakarrik daude titulatuta, baina ezkontide horrek ez du inolako adierazpenik egiten, ondasunak bakarrekoak ala irabazpidezkoak diren zehazteko; dena dela, ustez irabazpidezko moduan inskribatu dira haren izenean. Ildo beretik, ondasun batzuk ezkontide eskuratzailearen izenean titu latzen dira eta beste ezkontideak aitortzen du horiek bakarreko ondasunak di rela. Eta, azkenik, gerta daiteke (hori gertatzen da, adibidez, KZren 1384. ar tikuluaren kasuan) ondasun jakin batzuk ezkontide baten izenean titulatzea, eta ezkontide horrek bakarrik izatea euren edukitza. Kasu horien aipamenak ez du agortzen errealitatean izan daitezkeen kasu guztiguztiena. Nolanahi ere, aipamen horrek agerian jartzen du ez direla bat etorri behar (itxuraz bederen) ondasunen irabazpidezko izaera eta euren ti tulartasuna. Horrexegatik, argitu behar da irabazpidezko sozietatea indarrean dagoen bitartean zein eskubide dagokion titular ez den ezkontideari, beste ez kontidearen izenean titulaturik dagoen irabazpidezko ondasunaren gain. Gal dera horri erantzuteko, erkidegoaren eta sozietatearen ideiak erabili izan dira; hau da, irabazpidezko sozietatearen izaera juridikoari buruzko jarrera zein izan eta horrexen arabera ematen dira erantzunak. FAMILI ZUZENBIDEA


Ikusmira horretatik, erantzun egokia emateko, datu batzuk onartu behar dira nahitaez. Horren harira, eta itxurazko titulartasuna edozein izanda ere, agerikoa da «jabariaren eskubide subjektiboa» bi ezkontideei dagokiela batera eta ez, ordea, ezkontideez besteko pertsona juridiko bati (kontrakoa diote SÁNCHEZ ROMÁNek, VALVERDEk eta beste autore batzuek). Gisa bertsu an, gauza jakina da «kuota»rik ez dagoela eta ezkontideen eskubidea ondare osoaren gainekoa dela eta ez, ostera, likidazio unean irabazpidezko izaera du ten ondasunen gainekoa. Zernahi gisaz, galderaren erantzuna ezin da aurkitu Zuzenbide tipoaren barneko ezein eskematan. Batetik, ezin da germaniarren erkidegora jo, aldez aurretik erakunde zehazgabe horren definizioa zehaztu beharko genukeelako. Eta, bestetik, ezin da nortasunik gabeko sozietatera jo (niretzat hori egokiagoa bada ere), erakundeen artean begibistako desberdintasunak daudelako. C) Irabazpidezko sozietatearen «espediente teknikoa» Horregatik, beste bide bati heldu behar diogu, alegia, VALLETek «espe diente tekniko» deitu duen horri. Bide horrek antolamendu juridikoan arau tutako erakundeak erabiltzen ditu, ondoko kontuak argitzeko: ondasun zehatz batzuek zergatik osatzen duten irabazpidezko masa; zein den ondasun horien eta zama nahiz zorren arteko lotura; zeintzuk diren ezkontideek irabazpidez ko ondasunen gain dituzten eskubideak (ondasun horien titular izan zein izan ez), dela sozietateak indarrean dirauen bitartean, dela sozietatea desegin eta gero baina hori likidatu baino lehen; eta, azkenik, irabazpidezko sozietate bi tartean, zeintzuk diren ezkontideak dituen mugak, irabazpidezko ondasunak xedatzeko (nahiz eta horien titularra izan). VALLETen azalpenei eutsiz, arazoa honetara konpon daiteke:


a) Irabazpidezko sozietatea indarrean dagoen bitartean Batzuetan, titulu bidez zehazten da zein den kasuan kasuko ondasunaren izaera. Gauzak horrela, titulu bidez zehazten bada ondasun bat irabazpidez koa dela, orduan ondasun horren jabekidetza senaremazteei dagokie; gauza bera gertatzen da, halako titulurik izan gabe, ondasunaren edukitza bi ezkon tideen eskuetan dagoenean. Senarra eta emaztea, biak batera, horrelako onda sunen jabe direnez gero, bibiek izan behar dute horiek xedatzeko gaitasuna. Beste ondasun batzuk, aldiz, ustez bakarrik dira irabazpidezkoak (HAren 94.1. art.). Horien gain, titular ez den ezkontideak pars valoris bonorum qua in specie solvere debeta du, presuntzioa ezerezean geratzen ez den bitartean. Kontrara, ondasun zehatz batzuen gain, ezkontideari pars valorisa baka rrik dagokio. Hori berori gertatzen da, sozietatea ezkontidearen zordun dene an, ezkontide horrek dirua jarri baitu irabazpidezko ondasun bat eskuratzeko (KZren 1346. art. in fine; 1347. art.aren 4 eta 5. zk.ak; eta 1356, 1357, 1359 eta 1360. art.ak). b) Sozietatea desegiten denetik hori likidatu arteko tartean Bi ezkontideek edo, hala denean, alargunak eta hildakoaren jaraunsleek pars universitatis bat dute, ondoko berezitasunarekin (KZren 1401.1. art.): ju dizio bidez zein judizioz kanpo inbentariorik egin bada, zordun ez den ez kontideak aurre egin behar die sozietatearen zorrei, berari adjudikatu zaizkion ondasunekin. Univertsitas hori osatzen dute, osatu ere, irabazpidezko sozietate desegi nak barneratzen zituen ondasun eta eskubide guztiek. Alabaina, ondasun eta eskubide horien gaineko titulartasuna zehazgabe dago oraindik; hau da, ezin da jakin zein ezkontide den ondasun eta eskubide horien titularra edo, eu retako bat hilda egonez gero, horien titularra alarguna den ala FAMILI ZUZENBIDEA


hildakoaren jaraunsleak diren. Zehazgabetasun horrekin amaitzeko, sozietatea likidatu eta unibertsaltasun hori osatzen duten ondasunak banatu behar dira. 104. Irabazpidezko sozietatearen oinarrizko ezaugarriak Nire aburuz, ondare erkidea da irabazpidezko sozietatearen ardatz. Bada, senarrari eta emazteari batera eratxikitzen zaizkie ondare hori eta berori osa tzen duten ondasun guztiak. Bi ezkontideei batera dagokien ondarea izateaz gain, ondare erkidea on dare banandu eta kolektiboa ere bada. Orobat, ondasun zehatz batzuk (irabaz pidezkoak, jakina denez) ezkontideen ondare pertsonaletatik irten eta ondare masa berezi horretan sartzen dira. Ondasunok ÂŤahalmen eta erantzukizun es parru autonomoaÂť eratzen dute legearen arabera. Bestalde, masa horri eskubi deak eta betebeharrak eratxikitzen zaizkio. Hori dela eta, subrogazio erreala gertatzeaz aparte, harreman juridikoak sortzen dira ondare erkidearen eta ba karreko ondareen artean; hala ere, ez da azkentzerik gertatzen, betebeharrak bateratzeagatik, ezta eskubide errealak bateratzeagatik ere (PEĂ‘A). Ezkontideak eurak dira ondare horren titular eta ez, ordea, ezkontideez besteko pertsona juridiko bat; ezkontide bakoitzaren ahalmen esparruari dago kionean, lehentxoago azaldu izan duguna gogoratu behar da. Nabari denez, bi ezkontideek titularkidetasuna dute, nola irabazpidezko ondasun bakoitzaren gain, hala irabazpidezko ondare osoaren gain. Titularkidetasun hori bere berezkoa da eta eginkizun zehatz batzuk betetzeko balio du. Halaber, ezin es kualda daiteke eta ezkontideen artekoa izan behar da, alegia, ezin da izan ezkontide baten eta arrotz baten artekoa. Bestalde ere, erregela organikoen arabera zehazten dira ezkontideek dituzten ahalmenak, ondare erkidea xeda tzeko. Ahalmen horiez landara, Kode Zibilak eragingarritasun


erreala eratxi kitzen die mortis causa xedapenei (KZren 1379 eta 1380. art.ak), baina ez gainerako xedapenei. Horretara gertatu behar da, sozietatea desegin eta egin kizun ahalmenak azkendu behar direlako, mortis causa xedapenak eraginga rriak izan daitezen (PEÑA). §31. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEAREN SORRERA ETA IRAUPENA 105. Irabazpidezko sozietatearen sorrera KZren 1345. artikuluaren arabera, ezkontzearekin batera, irabazpidezko sozietatea hasten da, ezkontzako itunetan beste eraentzaren bat hitzartu de nean izan ezik (KZren 1316. art.). Zernahi den ere, gerta daiteke irabaz pidezko sozietaterik ez izatea hasierako une horretan eta geroago eraentza hori ezartzea, ezkontzako itunetan hori berori hitzartuz (ikus KZren 1446. artikulua ere). Gauzak horrela, behialako arazo bat konponduta geratzen da (Bilduma Berriberriaren X. liburuko IV. tituluaren 1. legea; Fuero Juzgoren IV. libu ruko II. tituluaren 17. legea). Antzina, batzuek uste zuten ezkontzea nahikoa zela irabazpidezko sozietatea sortzeko. Beste batzuen aburuz, ostera, behar beharrezkoa zen ezkontideak elkarrekin bizitzea, euren pertsonaizatea eta ondasunak komunikatuz. GARCÍA GOYENA bigarren irizpide historiko ho rretatik aldendu zen, eta jarrera horri eutsi izan zaio ordutik gaurdaino. Ezkontzaren ondasun eraentza baldintzapean edo epemugapean jar al daiteke? Doktrinak (DÍEZPICAZO eta GULLÓN, TORRALBA, AMORÓS) onartzen du ezkontza itunetara bilduriko hizpaketak baldintzapean edo epe mugapean jartzea, horiek etengarriak izan zein suntsiarazleak. Edonola ere, trafikoaren eta gainontzekoen babesari begira, badirudi atzeraeraginketak be FAMILI ZUZENBIDEA


rez dakarrela ondasun eraentza bat azkendu eta beste bat sortzea. Hori dela eta, atzeraeraginketa horren ondorio latzak bigundu behar dira. Hori lortzeko, batetik, gainontzekoek eskuratutako eskubideak babestu behar dira (KZren 1317. art.); eta, bestetik, ondasun eraentzaren aldaketari erregistro publizita tea eman behar zaio, aldaketa hori onustedun gainontzekoen aurka jartzeko modukoa izan dadin (PEÑA). Bestalde, irabazpidezko sozietatea aplikatzen da (KZren 1316. art.), ez kontzako itunak «eragingabeak» direnean ere. Halakoetan, eragingabe adie razmoldeak bere barnean hartzen ditu eragingabetasun mota guztiak, hau da, deuseztasuna, deuseztakortasuna, baliogabetasuna eta eragingabetasun soila. Horren harira, irabazpidezko sozietatearen hasiera unea zehazteko, eragin gabetasunaren atzeraeragintasuna edo atzeraeragintasunik eza izan behar dira kontutan. Eragingabetasuna ex tunc gertatzen bada, orduan ulertu behar da irabazpidezko sozietatea izan dela ezkontzaren hasiera-hasierako eraentza. Eragingabetasuna ex nunc gertatzen bada, ordea, ondoko bereizketa egin be har da: ezkontza egiten den unetik ezkontzako itunak eragingabe gertatu arte, itun horietan zehazturiko eraentza aplikatzen da; baina une horretatik au rrera, eta eragingabetasun adierazpenaren ondorioz, irabazpidezko sozietatea aplikatu behar da jatorrizko eraentzaren ordez. Edozelan ere, onustez burutu riko egintzak baliozkoak dira, jatorrizko eraentza indarrean dagoelakoan eta eragingarria delakoan gauzatu izan badira; dena dela, baliozkotasun horrek ezin die kalterik egin eragingabetasun kariaren bidez babestutako interesei (DÍEZPICAZO). 106. Irabazpidezko sozietatea azkentzeko unea Irabazpidezko sozietatea azkendu egiten da, KZren 1392, 1393 eta 1373. art.etan, eta baterakoetan ezarritako karien ondorioz. Bestalde, gaur egun ezin zaio «uko»rik egin irabazpidezko sozietateari, KZren 1394. artikulu zaharrak ezartzen zituen ondorioekin (aspaldiko artikulu horren arabera, uko egite


ak bere barnean hartzen zituen lege eraentza bera eta kasuankasuan lortutako irabaziak). Egitatezko banantze kasuetan, irabazpidezko sozietatea azken dadin, ur tebeteko epea igaro behar da eta hala eskatu behar du ezkontide batek (KZren 1393.3. art.). Edonola ere, egitatezko banantzea oso luzea izan eta ezkontideen ekono miak bananduta egonez gero, agian ez litzateke onustearen kontrakoa izango (hau da, ez litzateke eskubide abusua izango) irabaziak komunikatzeko esku bidea egikaritzea. Horren inguruan, ikus KZren 7. artikulua eta AGk 1986ko ekainaren 13an eta 1988ko ekainaren 17an emandako epaiak (PEĂ‘A). Halaber, epaileak ezkontide bati eman diezazkioke irabazpidezko sozieta tea osatzen duten ondasunen kudeaketa eta xedapena (KZren 1388 eta 1389. artikuluak).

BIBLIOGRAFIA Ikus

16.

FAMILI ZUZENBIDEA

gaia.



Hamahirugarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (II). IRABAZPIDEZKO AKTIBOA Laburpena: §32. Bakarreko ondasunak eta irabazpidezko ondasunak.— 107. Erregela orokorrak: A) Irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa; B) Bakarrekotasunaren aldeko aitorpena; C) Irabazpidezkotasunaren bo rondatezko eratxikipena.— 108. Bakarreko ondasunak: A) Bakarreko on dasun direnak, ezkondu aurretik ezkontide batenak bakarrik zirelako, edota ezkondu eta gero ezkontide horrek dohainik eskuratu dituelako: a) Bakarreko ondasun direnak, euren jatorriaren arabera; b) Bakarreko ondasun direnak, dohainik eskuratu direlako; B) Subrogazio errealaren printzipioa: a) Erregela orokorra; b) Manuaren hitzezhitzezkotasuna: a’) «ren pentzutan»; b’) «ren ordez»; c) Salbuespenak; C) Beste kasu ba tzuk: a) Lehenespenez eskuratzeko eskubideen egikaritza; b) Ezkontide eskuratzailearekin lotura berezia izatea: a’) Pertsonari datxezkion onda sun eta ondare eskubideak, horiek ezin direnean inter vivos eskualdatu; b’) Norberak erabiltzeko arropa eta objektuak, horiek aparteko baliorik ez dutenean (KZren 1346.7. art.); c’) Lanbidean edo ogibidean aritzeko beharrezkoak diren tresnak, tresna horiek establezimendu edo ustiategi erkideen zati osagarriak direnean izan ezik, edota establezimendu edo ustiategi erkide horiei dagozkienean izan ezik (KZren 1346.8. art.); c) Ezkontideari, pertsona den aldetik, edo berorren bakarreko ondasunei egindako kalteen medeapena (KZren 1346.6. art.).— 109. Irabazpidez ko ondasunak: A) Berez irabazpidezkoak diren ondasunak: a) Edozein ezkontideren lan zein industriaren bidez lorturiko ondasunak (KZren 1347.1. art.); b) Bakarreko eta irabazpidezko ondasunek sortzen dituz ten fruituak, errentak eta korrituak (KZren 1347.2. art.); c) Bi ez kontideei batera dagokien zatia eta bakoitzari dagokiona zehaztu gabe, dohaintzan eman zein testamentu bidez utzitako ondasunak, eskuzabal tasuna bibiek onartu badute eta dohaintzaemaileak edo testamen tugileak kontrakoa xedatu ez badu (KZren 1353. art.); B) Subrogazio errealaren printzipioa; C) Ondasunak irabazpidezkoak izatea, kari bere zien ondorioz: a) Lehenespenez eskuratzeko eskubideen egikaritza, es kubide horiek irabazpidezko izaera dutenean (KZren 1347.4. art.); b) Berariazko ituna (KZren 1355. art.); c) Eperako erosketa (KZren 1356. art.); D) Hobekuntzak, gehikuntzak eta gainbalioak.— §33. Baka rreko ondarearen eta irabazpidezko ondarearen arteko kredituak.— 110. KZren 1358. artikuluko erregela.— 111. Kredituen eskakortasu FAMILI ZUZENBIDEA


na.— §34. Irabazpidezko ondasunak Jabetza Erregistroan.— 112. Irabazpidezko ondasunen inskripzioa.— 113. «Ustez irabazpidezkoak» diren ondasunen inskripzioa.— 114. Bakarreko ondasunen inskripzioa.— 115. Irabazpidezko ondasunen enbargoa.— 116. Ohiko etxebizitzaren inskripzioa.— 117. Ezkontzako itunak eta epailearen ebazpenak.

32. BAKARREKO ONDASUNAK ETA IRABAZPIDEZKO ONDASUNAK 107. Erregela orokorrak Irabazpidezko sozietateak berez dakar —aurreko gaietan esan dugun mo duan— ezkontideen («bakarreko») ondareak eta («irabazpidezko») ondare erkidea bereiztea. Hori dela eta, erregelak eman eta irizpideak azaldu behar dira, ondare batean eta bestean sartzen diren ondasunak identifikatzeko. Nolanahi den ere, Kode Zibilak ez du horren inguruan erregela orokorrik ematen; haatik, kasuz kasu zehazten du zeintzuk diren bakarreko ondasunak eta zeintzuk, berriz, irabazpidezkoak. Hori kontutan hartuta, irizpide oroko rrak ematen saiatu izan da doktrina; horretarako, Kode Zibilean jorraturi ko kasuak aztertu eta kasu horiei ematen zaizkien konponbideak arakatu ditu doktrinak, printzipio orokor batzuk finkatu nahian (PEÑA). Orokorrean, eta sistemaren postulatuekin bat etorriz, badirudi pertsona batek eskuratzen dituen ondasun guztiak beraren ondarean sartzen direla, legeak besterik xedatzen ez badu. Edozein modutan ere, trafiko juridikoaren jardunbidean badira bi erre gela, ondasunak irabazpidezko ondarean sar daitezen errazteko: lehendabizi koa, irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa (KZren 1361. artikulua) eta bigarrena, aldiz, irabazpidezkotasunaren borondatezko eratxikipena (KZren 1355. art.). Berebat, aurreko bi horiek indartzeko, KZren 1355. art.ko biga rren lerroaldeak beste presuntzio bat ezartzen du: bi ezkontideek


batera on dasun batzuk eskuratzen dituztenean euren artean inolako kuotarik eratxiki gabe, ÂŤ(ezkontideok) ondasun horiei irabazpidezko izaera emateko boronda tea dutela uste izango daÂť. A) Irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa Presuntzio hori, bere izatez eta jitez, egitatezko arazoetan aplikatzen da; presuntzio horren ondorioz, eta kontrako frogarik izan ezean, ondasunaren eskuraketa bera (egitate gisa) nahikoa da ondasun hori irabazpidezko sozie tatean sartzeko. Irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa ez da aplikatzen, ordea, zuzenbidezko arazoetan; horretara izango ez balitz, frogatu beharko litzateke ondasuna eskuratzearen ondorea izan dela ondasun hori beste ondare batean sartzea (PEĂ‘A). Alabaina, 1361. art.aren idazkera askoz zabalagoa da: ezkontza bitartean diren ondasunek irabazpidezko izaera dutela uste izan go da. Hori dela eta, ezkontideek eurek edo, hala denean, ezkontide interesa tuak frogatu behar du ondasun zehatz batzuk bakarrekoak direla. Bistan denez, presuntzioa ez da aplikatzen ondasunen eskuraketa (egitate gisa) kon tutan hartuta; aitzitik, aski da irabazpidezko eraentzapean ezkondurik dago en pertsona batek ondasunen gaineko ahalmena edota edukitza izatea. Gorago aipatu dugun bezala, irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa iuris tantum erakoa da, hori berori baitio KZren 1251.1. art.ko erregelak. Presuntzio hori behin betiko presuntzio bihurtzen da, irabazpidezko sozietatea desegitean; baina, bien bitartean, hau da, ezkontza bitartean, behinbehinekoa da (VALLET). Horrek esan nahi du presuntzioa erabakitzeke dagoela. Arean bere, irabazpidezko ondasunak likidatu arte, presuntzio hori ezerezean gera daiteke. Horren ondorioz, irabazpidezko eraentza bitartean, presuntzio horrek erabateko eta behin betiko ondareak sortzen ditu, jadanik eskubideren bat es kuratu duen gainontzekoari begira bakarrik. Aitzitik, behinbehineko ondore FAMILI ZUZENBIDEA


ak sortzen ditu eskuratzaile ez den ezkontideari begira, horrek ez badu eskuratzailearen mesedetan aintzatetsi ondasuna bakarrekoa dela (horri ÂŤba karrekotasunaren aldeko aitorpenÂť deritzo, gero ikusiko dugun bezala). VALLETen esanetan, presuntzioak mesede egiten die, lehenengo eta be hin, ezkontzazko sozietatearen hartzekodunei (hori berori antzeman daiteke, KZren 1319 eta 1365. art.ek arautzen dituzten kasuetan, bai eta 1366.etik 1369.era arteko art.ek arautzen dituztenetan ere); eta, bigarrenik, ezkontide zordunaren hartzekodunei (KZren 1373. art.aren kasuan gertatzen den beza la). Bestetik, presuntzio horren bidez, babestuta geratzen dira eskuratzaile ez den ezkontidearen eskubideak; izan ere, ondasunaren titularrak ezin du beste ezkontidearen adostasunik gabe ondasun hori xedatu, ez kostu bidez (KZren 1377. art.), ezta dohainik ere (KZren 1378. art.), eta adostasunik gabe halako xedapenak ezin dira Jabetza Erregistroan inskribatu (HAren 94.1. artikulua). Gauzak horrela, irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioaren ondorioz ezin da esan, beste barik eta erregela orokor gisa, irabazpidezko ondarean sar tzen direnik eraentza bitartean ezkontideek eskuratzen dituzten ondasun guz tiguztiak. Zernahi ere, trafikoan esan daiteke ondasunak ondare horretakoak direla, horien gaineko tituluetatik edo beste inguruabar batzuetatik kontrakoa ateratzen ez bada.

B) Bakarrekotasunaren aldeko aitorpena KZren 1324. art.aren arabera, ondasun batzuk bakarrekoak direla froga tzeko, ÂŤezkontideen arteanÂť nahikoa da horien eskuratzaile ez den ezkonti deak hala aitortzea (KZren 1218, 1225 eta 1324. art.ak). Begien bistan denez, aitorpen horren bidez ezerezean geratzen da 1361. art.ko presuntzioa. Dena dela, aitorpen horrek berez ezin die kalterik egin aitorlearen derrigorrezko jaraunsleei, ezta


hartzekodunei ere, hartzekodun horiek erkidegoarenak izan zein ezkontide bakoitzarenak izan. Salbuespen horrek hauxe esan nahi du: senipartedunekin edo hartzekodunekin gatazkak sortuz gero, irabazpidezkota sunaren aldeko presuntzioa ezerezteko ez da nahikoa eskuratzaile ez den ezkontidearen aitorpena. Nolanahi ere, gure ustez, senipartedunek eta hartze kodunek aitorpen hori aurkaratu behar dute, berorren faltsutasuna frogatuz. Are gehiago, aurkarapena egin baino lehen, (senipartedunen kasuan) dohain tzak eta legatuak urritu edo (hartzekodunen kasuan) ezeztapen eta subrogazio akzioak egikaritu behar dira; hau da, aitorpenaren aurkarapena azkenengo irtenbide gisa hartu behar da (GAVIDIA; horren aurka, PEĂ‘A). Hortaz, ai torpenaren ondoreak mugatuak direnez gero, hartzekodunen eta derrigo rrezko jaraunsleen interesa babestuta geratzen da, aitorleak egin dezakeen maularen aurka. Edozein modutan ere, interes hori babesteko ez da nahitaez jo behar aitorpenaren erabateko eragingabetasunera; aitzitik, goian aipatu di tugun konponbideak ere erabil daitezke. C) Irabazpidezkotasunaren borondatezko eratxikipena Eratxikipen hori itun baten bidez egiten da, eta horrelako itunak KZren 1355. art.an daude araututa. Manu horren arabera, ÂŤelkarrekin ados etorriz, bi ezkontideek irabazpidezko izaera eratxiki ahal diete ezkontza bitartean kostu bidez eskuratzen dituzten ondasunei; ho rretan ez da kontutan hartzen ondasun horien prezioak edo kontraprestazioak zein etorburu duen, ezta prezio edo kontraprestazio hori ordaintzeko modu eta epeak zeintzuk diren ere. Bi ezkontideek batera ondasun batzuk eskuratzen badituzte kuotarik era txiki gabe, ezkontideok ondasun horiei irabazpidezko izaera emateko bo rondatea dutela uste izango daÂť. Jakina dugunez, ezkontideek askatasuna dute, euren artean FAMILI ZUZENBIDEA


orotariko kon tratuak egiteko; hori berori ezartzen du KZren 1323. artikuluak hauxe dioene an: ezkontideek «euren artean edozein motatako kontratuak egin ditzakete». Kontratatzeko askatasun horren ondorio dira, beraz, ondasunei «irabazpidez ko izaera eratxikitzeko egiten diren itunak». Itun horien bidez, ezkontideak ados jartzen dira, ezkontza bitartean kostu bidez eskuraturiko ondasunei irabazpidezko izaera eratxikitzeko. Batzuetan, bakarreko ondare batekin egin behar zaio aurre ondasun horien prezioari edo kontraprestazioari. Halakoetan, zentzuzkoena izango litzateke ondasunok ba karreko ondare horretan sartzea. Ez da hori gertatzen, ordea, irabazpidezko tasunaren aldeko itunik izanez gero. Zernahi gisaz, kontutan izan behar da bakarreko ondare bat erabiltzen dela prezioari edo kontraprestazioari aurre egiteko eta ondare horretan ez dela inolako ondasunik sartzen. Horregatik, bakarreko ondareak berreskuraketa edo itzulketa eskubidea du (KZren 1358. art.). Eskubide horren azalpenaz gero arduratuko gara. Irabazpidezkotasuna eratxikitzeko itunen inguruan, hamaika arazo azaldu izan dira. Arazo horien laburpena honetara egin daiteke: a) Horrelako itun edo hitzarmenik egin al daiteke ondasuna eskuratu eta gero? PEÑA, DÍEZPICAZO, GULLÓN eta LACRUZen ustez, hori onartzeko ez dago inolako eragozpenik. Horren aurka azaltzen dira, ordea, TORRALBA eta GAVIDIA. Nire iritziz, irabazpidezkotasunaren aldeko ituna zelan itxuratu eta ho rrexen arabera erantzun behar diogu aipatu berri dugun galderari. Eratxikipen ituna egiten bada eskuraketa burutu aurretik, ondasuna zuzenean sartzen da irabazpidezko ondarean, nahiz eta ondare horren pentzutan berreskuraketa es kubidea sortu, KZren 1358. artikuluaren arabera. Beste modu batera esateko, ondasuna «irabazpidezko sozietatearentzat» eskuratzen da, gainontzekoei be gira eskuraketa horren karia edozein izanda ere (hala nola, erosketa, truka


keta, ordainean ematea etab.). Ondorenez, trafikoaren ikusmiratik, ondasuna eskuratzeko modu horrek ez du ezaugarri berezirik, ezta kari berezirik ere. Alabaina, eskuraketa negozio horri klausula bat eransten zaio, ondasunari ira bazpidezko izaera eratxikitzeko (GIMÉNEZ DUART); dena den, klausula hori ez da negozioaren ingurukoa, eratxikipenaren gainekoa baino. Kontrara, eratxikipen ituna egiten bada eskuraketa burutu eta gero, itun horrek behar adinako karia izan behar du, ondasuna dagoen ondaretik atera eta irabazpidezko ondarean sartzeko. Lekualdaketa hori Zuzenbide tipoaren barneko edozein negozioren ondorioz gertatzen bada (besteak beste, salmenta, dohaintza edo ordainean ematearen ondorioz), orduan negozio edo kontra tu horren erregelak aplikatzen dira. Aitzitik, eratxikipena ezin da negoziotzat hartu, behar adinako karirik ez badu. Hala ere, Zuzenbide tipotik kanpoko negozio gisa har daiteke nolabait; negozio horretan, ondasunaren truk, berres kuraketa edo konpentsazio kreditua sortzen da eta, horrexegatik, negozioei buruzko arautegia aplika daiteke halako kasuetan (ENZNk 1983ko otsailaren 2an emandako ebazpena). Edonondik begira dakiola ere, eratxikipen itunaren izaera bata izan zein bestea izan, ezeztapen akzioa edo paulotar akzioa egikari daiteke itun horren kontra, hartzekodunen eskubideei maula egiten bazaie paramendu edo paktu horrekin (PEÑA). Nolanahi den ere, azpimarratzekoa da 1355. art.ak ez duela salbuespenik egiten senipartedun eta hartzekodunen kasuan (KZren 1324. art.ak, ordea, bi salbuespen horiek egiten ditu, bakarrekotasunaren aldeko ai torpena arautzen duenean). Salbuespenik ez egitearen arrazoia hauxe izan daiteke: senipartedun eta hartzekodunen interesak babesturik daude, 1358. ar tikuluak aipatzen duen berreskuraketa eskubidearen bidez. Eskubide horri uko egiten bazaio (hori dohaintza izango litzateke eta KZren 1297.1. artikulua aplikatuko litzaioke) edo eskubide horri aurre egin behar dion ondarea horre tarako adina ez bada, orduan ezeztapen akzioa egikari daiteke. Akzio hori egikaritzeko aukeraz gain, bada besterik, alegia, KZren 1373. art. aplikatzea. Horren arabera, ezkontide bakoitzaren bakarreko ondasunak zor pertsonalak ordaintzeko FAMILI ZUZENBIDEA


beste ez badira, irabazpidezko ondasunak enbarga daitezke, zor horiek ordaindu ahal izateko (TORRALBA, OLIVARES JAMES). b) Gerta daiteke itun bidez bakarreko izaera eratxikitzea berez irabazpi dezkoa izan behar den ondasunari. Doktrinak itun horren baliozkotasuna ri buruz eztabaidatu izan du (LACRUZek, PEĂ‘Ak eta DE LOS MOZOSek baliozkoa dela uste dute, baina horren aurka azaltzen da, kasurako, GAVI DIA). Baliozkotasuna defendatzeko, 1355. artikulua 1323. art.ari lotuta inter pretatu izan da, hain zuzen ere, kontratazio askatasunaren itzalpean. Horrez gain, eratxikipen itunaren baliozkotasuna defendatuta ere, ez zaio garran tzirik ematen 1355. art.aren ÂŤesangura bakarrekoÂť idazkerari; izatez, beste manu batzuek ere idazkera bera dute (KZren 1352. art.ak, esaterako), baina esangura bikoitzean interpretatu eta aplikatzen dira. Edozelan ere, nik uste dut arauaren ratioa honetara azal daitekeela: ira bazpidezko ondarearekin onera matrimoniiei aurre egin behar zaienez gero, Kode Zibilak erregela batzuk beretakotu ditu, ondare horren mesederako. Hori dela eta, 1355. artikulua interpretatzeko, ondoko esamoldea erabil daiteke: inclusio unius exclusio alterius. Begibistan da ondasun bat bakarre ko ondaretik irten eta irabazpidezko ondarean sar daitekeela. Hala ere, hori gerta dadin, eskualdatze negozioren bat izan behar da, ez baita nahikoa era txikipen soila. Ildo beretik, manuaren esangura hauxe izan daiteke nonbait: irabazpi dezko ondarearen mesedetan edozein eratxikipen egiteko, aski da hitzarmen hutsa, nahiz eta hitzarmen hori abstraktua edo ziorik gabekoa izan (TO RRALBA); areago oraindik, finkatze negozio soila izan daiteke. Agidanez, hori berori da interpretaziorik egokiena, HAren 93. artikulua aintzat hartuz gero. Manu horren arabera, senar-


emazteen izenean pidezko ondasun gisa:

inskriba

daitezke,

irabaz

—Bi ezkontideek batera eskuratu dituzten ondasunak, kostu bidez, ondare erkidearen pentzutan eta erkidegoarentzat eskuratu izan badira. —Izaera hori lortu duten ondasunak, bi ezkontideen arteko itunak halako izaera eratxiki dielako; horretan ez da kontutan hartzen eskuraketa ondare er kidearen pentzutan egin den ala bakarreko ondasunen pentzutan. —Bi ezkontideek batera eta kuotarik eratxiki gabe eskuratu dituzten on dasunak (KZren 1355.2. art.). Haatik, Hipoteka Araudiak ez du deusik ere ezartzen «bakarrekotasuna ren aldeko eratxikipen»az. Nire ustetan, eratxikipen hori onartzeko modukoa izan dadin, ezkontideek eskualdatze negozioren bat egin behar dute euren artean; baina, hori onartuta ere, senipartedun eta hartzekodunei begira, eratxi kipenaren ondoreak mugatuak dira oso, bakarrekotasunaren aldeko aitorpena rekin gertatzen den bezala. c) KZren 1355. artikuluko 2. lerroaldearen arabera, bi ezkontideek batera ondasun batzuk eskuratzen badituzte kuotarik eratxiki gabe, ezkontideok on dasun horiei irabazpidezko izaera emateko borondatea dutela uste izango da; nolanahi den ere, ezkontideek bestelakoa ezar dezakete, berariazko hitzarmen baten bidez. Aurrerago esan bezala, manu horrek sendotu egiten du KZren 1361. arti kuluak ezartzen duen presuntzioa. Edu berean, biziberritu egiten du 1981eko eraldaketa gertatu aurretik autoreen artean ohikoa zen interpretazioa; auto reek honetara interpretatu zuten KZren 1401.1. artikulua: diruaren bakarreko iturburua ezin bada frogatu, diru horrekin eskuraturiko ondasuna irabazpi dezkoa da (BLANQUER, DE LOS MOZOS). Zernahi gisaz, zein ote da presuntzio horren objektua? FAMILI ZUZENBIDEA


Badirudi bi objek tu bereiz daitezkeela presuntzio horretan: modu zuzenean, irabazpidezko iza era eratxikitzeko borondatea (hain zuzen, ÂŤeratxikipen itunaÂť); eta zeharka, berriz, ondasunaren irabazpidezkotasuna. Bestetik, presuntzio hori nola eze reztu daiteke: itunik ez dela izan frogatuz ala ondasunaren bakarrekotasuna frogatuz? KZren 1361. art.ak abiapuntutzat hartzen du ondasuna badela; KZren 1355. art.ak, ostera, eskuratzeko modua du ardatz. Nire irudiz, biak ere el karren osagarri dira, esangura honetan: KZren 1361. art.ak ezartzen duen presuntzioa ezerezean gera dadin, frogatu behar da ondasuna bakarrekoa dela (ezkontide batena zein bestearena), legeak ondore hori ezartzen diolako on dasuna eskuratzeko moduari. Orobat, ondasuna eskuratzeko modua ÂŤbi ez kontideek batera eta kuotarik eratxiki gabeÂť gauzatu izan bada, in limine ulertu behar da ondasuna irabazpidezkoa dela, ezkontideak horretan bat da tozelako. Ondorenez, ez da kontutan hartzen eskuraketaren kontraprestazioa bakarreko ondare batek ordaindu duen ala ez. 108. Bakarreko ondasunak A) Bakarreko ondasun direnak, ezkondu aurretik ezkontide batenak bakarrik zirelako, edota ezkondu eta gero ezkontide horrek dohainik eskuratu dituelako KZren 1346. art.ak zehazten du zeintzuk diren bakarreko ondasunak. No lanahi ere, beste kasu batzuk a contrario atera daitezke, irabazpidezko onda sunez arduratzen diren artikuluetatik. Aipatu berri dugun artikuluak zortzi idazati ditu. Horiek guztiak kontutan hartuta, bi kategoria bereiz daitezke bakarreko ondasunen artean: batetik, zu zenean edo jatorriz bakarrekoak diren ondasunak; eta, bestetik, modu era


torrian bakarreko ondasun direnak. Lehendabiziko kategoriara biltzen diren ondasunak bakarreko ondareetan daude, irabazpidezko sozietatea eratzeko unean; edo, bestela, ezkontide baten egoera pertsonala erabakigarria da on dasun horiek eskuratzeko. Aurreneko kategoria horretan sartzen dira, beste batzuen artean, KZren 1346. artikuluko 1, 2 eta 5. lerroaldeetan aipatzen di ren ondasunak. Bigarren kategorian sartzen dira, ordea, aurretiaz bakarreko ondasun gisa eskuratu izan diren ondasunen ordez lorturikoak. Horiez gain, badira bigarren kategoria horretan beste ondasun batzuk; azken horiek ez dira irabazpidezkoak, kari berezi batzuk tartean izan direlako (batez ere, ezkonti dearen nortasunak izan behar duen garapenari loturiko kariak). Aurrekoa gorabehera, Kode Zibilaren sistematika bera erabiliko dugu, ba karreko ondasunen azalpena egiteko. a) Bakarreko ondasun direnak, euren jatorriaren arabera KZren 1346.1. art.aren arabera, bakarrekoak dira sozietatea eratzean ez kontide bakoitzari dagozkion ondasun eta eskubideak. Ondasun eta eskubide horiek bakarrekoak diren ala ez erabakitzeko, so zietatearen hasiera unea izan behar da kontutan eta ez, ordea, ezkontza unea; jakina dugunez, gerta daiteke ezkontzaren hasierako eraentza irabazpidezko sozietatea ez izatea. Ezkontzako itunik ez dagoenean, oso zaila izaten da frogatzea noiz esku ratu diren ondasunak; horregatik, ondasun higiezinei dagokienean, nahikoa da aurretiazko data hori frogatzea. Bestalde, bakarrekoak dira propter nuptias dohaintzen bidez eskuraturiko ondasunak, nahiz eta dohaintza horiek bi ez kontideei batera egin; are gehiago, ondasunok senaremazteei batera eman bazaizkie, bibiei dagozkie, erdibana eta pro indiviso arruntean, dohaintza emaileak kontrakoa xedatzen duenean salbu (KZren 1339. art.). Edozein modutan ere, famili etxebizitzari eta ostilamenduari ez zaie erre FAMILI ZUZENBIDEA


gela hori aplikatzen, ondoko baldintzak betez gero: batetik, etxebizitza edo ostilamendu hori ezkontide batek epeka erostea, irabazpidezko sozietatea era tu aurretik; eta, bestetik, eperako prezioa, osoosorik zein zati batez, irabazpi dezko diruarekin ordaintzea (KZren 1357.2. artikulua). Kasu horretan, 1339. artikulua aplikatu beharrean, 1354. artikulua aplikatu behar da. Sarritan, ondasun batzuk eskuratzearen truk, prezio edo kontraprestazio bat ordaindu behar izaten da, eta gerta daiteke prezio edo kontraprestazio horren zati bat irabazpidezkoa izatea eta beste zatia bakarrekoa. Modu horretan eskuraturiko ondasunak, KZren 1354. art.aren aginduz, irabazpidezko sozietatearenak eta ezkontidearenak edo ezkontideenak dira pro indiviso, batak eta besteak edo besteek ondasunak eskuratzeko egin dituzten ekarpenen balioaren arabera. b) Bakarreko ondasun direnak, dohainik eskuratu direlako KZren 1346.2. art.ak xedatzen duenez, ezkontide bakoitzaren bakarreko ondasun eta eskubideak dira irabazpidezko sozietatea eratu eta gero ezkonti de horrek dohainik eskuratu dituenak. KZren 1353. art.ak erregela hori moldatzen du, kasu zehatz batean. Manu horren hitzetan, ÂŤirabazpidezko sozietate bitartean, bi ezkontideei batera da gokien zatia eta bakoitzari dagokiona zehaztu gabe, dohaintzan eman zein testamentu bidez utzitako ondasunak irabazpidezkoak dira, eskuzabaltasuna bi ezkontideek onartu badute eta dohaintzaemaileak edo testamentugileak kontrakoa xedatu ez baduÂť. B) Subrogazio errealaren printzipioa a) Erregela orokorra KZren 1346. art.aren 3. idazatian adierazten da subrogazio errealari bu ruzko erregela orokorra. Irabazpidezko ondasunen inguruan, erregela bera errepikatzen da KZren 1347.3. art.an. Modu


honetan azal daiteke, azaldu ere, erregela hori: kostu bidezko eskuraketetan, izaera bera dute (bakarrekoa ala irabazpidezkoa) eskuratutako ondasunak eta horien kontraprestazio gisa eman behar den ondasunak. b) Manuaren hitzezhitzezkotasuna Bakarreko ondasunen «pentzutan edo horien ordez» adierazmoldea hone tara uler daiteke: kostu bidezko eskuraketa oro zerbaiten «pentzutan» gauza tzen da; bestela esanda, kostu bidezko eskuraketetan, bakarreko ondasunek galera ekonomikoa izaten dute. Ulerkera horren ildotik, bi kasu bereizi behar ditugu (LACRUZ): a’) «ren pentzutan» —Subrogazio automatikoa: zeharo bakoiztuta dauden ondasunak baka rreko ondarean sartzen dira, guztiz bakoiztuta dauden ondasun batzuen ordez. Horrelakoak gertatzen dira, besteak beste, trukaketa, bakarreko kredituen ko brantza, bakarreko ondasunen salmenta eta ordainean emateetan, bai eta ebik zioaren kasuan ere. —Erabilera edo berrerabileragatiko subrogazioa: bakarreko diruarekin erositako ondasunak, gisa berean, bakarrekoak dira. Erabilera gauzatzen da, diruaren iturria jatorrizko ekarpenen bat denean. Berrerabilera, aldiz, beste lako kasuetan gertatzen da; konparaziorako, dirua lortu denean, ezkontza bitartean bakarreko ondasunak besterenganatu direlako, kaltegaleren ordai nak jaso direlako, desjabetzapenak izan direlako etab. b’) «ren ordez» Esamolde hori azaltzeko, LACRUZek interpretazio FAMILI ZUZENBIDEA


sistematikoa propo satzen du; arean bere, interpretazio horren bidez, batera uler daitezke KZren 1346.3 eta 1398.2. art.ak. Azken horren arabera, sozietatearen likidazioan, horren pasibotzat hartzen da «bakarreko ondasunen balio eguneratua, onda sun horiek diruz ordaindu behar direnean, sozietatearen intereserako gastatu izan direlako». Hortik ondorioztatzen da diruz itzuli behar dela sozietatearen intereserako edo onurarako gastatu zein narriatu den guztia. Ondorenez, ba karreko ondasunen ordez, ondasun baliokide batzuk eskuratzen badira, azken horiek aurrekoen izaera bera dute (hots, bakarrekoak dira), nahiz eta irabazpi dezko dirua erabili horiek erosteko. Horixe gertatzen da, berbarako, altzarie kin, elektratresnekin eta gainerako tresneriarekin. Notatzekoa denez, antzekoak dira konponbide hori eta BGBren 1370. pa ragrafoak «etxeko tresna» deiturikoen inguruan hartzen duena. Dena den, KZren 1346.3. artikulua ondasun guztiei aplikatzen zaie eta ez etxeko tresnei bakarrik. Horren harira, 1346.3. art.an ezarritako konponbideak bere baitan har tzen du ondoko kasua ere: ondasun higiezinak sozietatera ekartzea, sozieta tearen gastuei edo berorrek egin behar dituen ordainketei aurre egiteko. Kasu horretan, berreskuraketa eskubidea sortzen da, KZren 1364. art.aren aginduz; alabaina, ondare erkidearen pentzutan beste ondasunen bat eskuratuz gero, ondasun hori bakarrekoa da. Gauzak horrela, «ordezpena» aipatzen da esangura ekonomikoan, baina ez esangura juridiko hertsian. Horren kontra, PEÑAk uste du interpretazioa Zuzenbidearen ikuspuntutik egin behar dela, arteza izan dadin. Autore horren aburuz, subrogazio errealaren printzipioa aplikatu behar da, ondasun bat ba karreko ondarean sartzen denean beste baten ordez. Kasurik gehienetan, kon tratuen bidez gertatzen da lekualdaketa edo eskualdaketa hori; baina, oro har, nahikoa da eskualdaketa legearen aginduz jazotzea. Hori gertatzen da kal teordainak jasotzen direnean edozein arrazoi dela bide, kasurako,


kalteak, asegurua, saneamendua, errentamendua amaitzea, derrigorrezko desjabetza pena, lurzatien baterakuntza edo lurren hirigintza birzatiketa, zor den gau zaren galera zein besterenganaketa (esaterako, KZren 1186, 1778 eta 1897. art.ak) etab. Bestalde, erregela horri loturik agertzen da KZren 1346.6. artikulua. Az ken horren arabera, bakarreko ondasunetan eragindako kalteak medeatu behar direnean, medeapen horrek bakarreko izaera du. Erregela horrek (berorren bigarren zatiak, batik bat) baieztatu besterik ez du egiten atal honetan azter tzen ari garen irizpidea. Bukatzeko, KZren 1346.3. artikulua 1361. art.arekin batera ulertu behar da, bigarren horrek irabazpidezkotasunaren aldeko presuntzioa ezartzen bai tu. Lehen esan dugun moduan, bakarrekotasunaren froga oso zorrotza da eta horren gaineko ardura du ondasunaren irabazpidezko izaera ukatzen duenak. c) Salbuespenak Erregela orokorraren salbuespenak KZren 1346.4 eta 1352. art.etara bil tzen dira. Salbuespeneko kasu horietan, ondasunek bakarreko izaera dute, ira bazpidezko ondarearen pentzutan eskuratu izan badira ere; agerikoa denez, horrelako kasuek subrogazio errealaren printzipioa urratzen dute. Kasu horiez gain, salbuespen gisa har daiteke lehenago azaldu dugun eratxikipena, hots, irabazpidezkotasunaren borondatezko eratxikipena. C) Beste kasu batzuk a) Lehenespenez eskuratzeko eskubideen egikaritza Kasu hori KZren 1346.4 eta 1352. art.etan azaltzen da. Bi artikulu ho FAMILI ZUZENBIDEA


rietan, ondasunaren eskuraketak galera ekonomikoa edo kontraprestazioa da kar, eta galera edo kontraprestazio hori ondare erkidearekin ordaindu behar da. Hala ere, modu horretan eskuraturiko ondasunak bakarrekoak dira, hots, ez dira irabazpidezko ondarean sartzen. Hori dela bide, irabazpidezko onda rearen mesedetan, ordaindutako balioa berreskuratzeko eskubidea sortzen da (KZren 1346. art.aren azken tartekadura eta 1352. art.ko 2. lerroaldea). Kasu horren inguruan badira arazo batzuk. Horien artean lehendabizikoa da erregelaren izaera eta norainokoa zehaztea. Beste hitzez esanik, egiaztatu behar da segidan aipatuko dugun erregela kasu guztietan aplikatzen den ala ez: edozein ondasun eskuratzeko zein berreskuratzeko eskubideak bakarreko izaera eduki dezake; horretara izanez gero, eskubide hori egikarituz lorturiko ondasuna eskubide horren ondarean sartzen da, ondasuna ordaintzeko erabili izan den dirua beste ondare batekoa izan arren. KZk bi kasutan onartzen du erregela hori: lehenlehenik, atzeraeskuratze eskubidea egikaritzen denean (KZren 1346.4. art.; irabazpidezko ondasunen inguruan, Kode Zibilak erregela bera ezartzen du: KZren 1347.4. art.); eta, hurrenik, merkataritzako sozietateetan lehenespenez harpidetzeko eskubidea egikaritzen denean. Erregela hori salbuespen gisa har daiteke, subrogazio errealaren inguruan azaldu dugun printzipio orokorrari begira; salbuespenekoa izanez gero, ezin go litzateke modu hedatzailean interpretatu, ezta analogia erabili ere (KZren 4.2. art.). Nolanahi den ere, bada beste modu bat erregela hori ulertzeko, alegia, salbuespen gisa hartu beharrean, printzipio orokorrago baten agerpen antzo hartzea erregela hori. Orobat, lehenespenezko eskuraketak bakarreko eskubideak egikarituz gauzatzen direnean, kontutan izan behar da eskubide horietara hainbat eta hainbat ahalmen biltzen direla eta ahalmen horiek es kubideen euren muina ukitzen dutela. Gauzak horretara, ez litzateke arazorik izan behar lehen aipatu dugun erregela beste eskubide batzuei aplikatzeko, adibidez, ondokoei: aukera eskubideari; landa errentamenduetan, jabetza lor


tzeko eskubideari; zentsuen urripenari; derrigorrezko desjabetzapenetan, le hengoratze eskubideari; suntsiarazpen akzioaren ondoriozko berreskuratze eskubideari eta abar luze bati. Hori berori uste dute, besteak beste, LACRUZek eta PEÑAk. Ez dago ho rrekin ados, ordea, DE LA CÁMARA. KZra biltzen diren kasuei dagokienez, ondokoa argitu behar da: a’) Atzeraeskuratze eskubidearen kasuak (KZren 1346.4. artikulua) bere barnean hartzen ditu legezko atzeraeskuratzea, hitzarmenezko atzeraeskura tzea eta eroslehentasuna. Eskubide horiek guztiak era askotara egikari daitez ke: batetik, judizio bidez; bestetik, judizioz kanpo, atzeraeskuratzeari lotuta dauden jatorrizko eskuratzaileekin egindako hitzarmenen bidez; eta, azkenik, KZren 404 eta 1062. art.ek aipatzen duten adjudikazio hitzarmenaren bidez, gauza erkidea zatitzen denean. b’) Lehenespenez eskuratzeko eskubidearen kasuak (KZren 1352. art.) gorago aipatu dugun doktrina gainditzen du (AGk 1960ko azaroaren 24an emandako epaia), eta bat dator SALren 67. art.arekin eta EMSLren 24. arti kuluarekin (PEÑA). b) Ezkontide eskuratzailearekin lotura berezia izatea Ondasun batzuk irabazpidezkoak izan behar dira, bai subrogazio erreala ren printzipioa aplikatu behar zaielako, bai industria edo lanaren ondorioz eskuratu izan direlako. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan, ondasun horiek bakarrekoak dira, ezkontide eskuratzailearekin lotura berezia dutelako (PE ÑA). Kasu horiei buruz ari dira KZren 1346. art.ko 5, 7 eta 8. lerroaldeak. a’) Pertsonari datxezkion ondasunak eta ondare eskubideak, eta inter vivos eskualdatu ezin direnak. Hori berori da, izatez, FAMILI ZUZENBIDEA


KZren 1346.5. art.ak jorratzen duen kasua. Lehen kolpean badirudi manu hori ondare ondasunez ari dela eta ez, os tera, nortasunaren eskubide edo ondasunez. Dena den, manuaren aplikazio esparruan sar daitezke nortasunaren eskubideetara bildutako ahalmenak ere, ahalmenok ondare izaera baldin badute (berbarako, norberaren irudia edo lan intelektuala ustiatzea etab.). Bestalde, pertsonari datxezkion ondasunak edo ondare eskubideak zein tzuk diren zehaztu behar da. Bada, pertsonari datxezkionak ez dira irabaz pidezkoak, KZren 1347.1. art.aren arabera tankera horretakoak izan beharko liratekeen arren. Oro har, ondokoak omen dira ondasun eta eskubide horiek: —Nortasunaren ondasunek edo eskubideek eratortzen dituzten ahalme nen artean, ondare izaera dutenak. —Mantenu eskubidea. —Egile eskubidea. Haatik, irabazpidezkoak dira irabazpidezko sozietatea indarrean dagoen artean ondasun eta eskubide horien ustiapenak ematen dituen etekinak. Aurrekoaz gain, inter vivos eskualdatu ezin diren ondasun edota esku bideak zeintzuk diren argitu behar da. Nire iritziz (eta horretan PEÑArekin bat nator), aztergai dugun kasua salbuespenekoa da, subrogazio errealaren printzipioari begira; ondorenez, modu murrizgarrian interpretatu behar da. Horrek esan nahi du ondasunaren eta pertsonaren arteko lotura bereziak era karri behar duela eskualdaezintasuna. Ulerbidez, ondasun eta eskubide eskualdaezinen artean sartzen dira erre tiroak, jubilazioak, pentsioak, haborokinak eta kondekorazioak. Ez dira hori en artean sartzen, aldiz, eskubide horiek sozietate bitartean ematen dituzten etekinak.


Bestalde, eskubideak eskualdaezinak badira ezkontideak hala erabaki duelako, orduan ez da erregela hori aplikatzen. Berbarako, erabiltze eta biz tantze eskubideak irabazpidezko fondoen truk eskura daitezke eta, izatez, es kualdaezinak dira. Hala ere, zenbait kasutan, eskualdatzeko moduko eskubide gisa itxura daitezke (KZren 523. art.). Bada, aukera hori izanik, ez bada ha lakorik egiten, erabiltze eta biztantze eskubideak ez dira 1346.5. artikuluaren barruan sartzen. Horrez gain, nahiz eta eskualdaezinak izan, eskubide horiei uko egin ahal zaie prezio baten truk (eskubideok luditzeko modukoak baitira). Bide beretik, kontratu egoera konplexuak eskualdatzeko modukoak dira, aurretiaz alderdien artean hori erabakiz gero (Kode Zibilaren 1205. art.); gai nera, maizsarri, egoerok lagapen eta azpikontratuen objektu izaten dira. Hori guztia dela medio, kontratu egoera konplexuak irabazpidezkoak dira. Horixe esan daiteke, hala nola, errentamenduari buruz eta sozietate pertsonalistetan bazkideek duten egoerari buruz (horren aurka azaltzen da RAMS; baina ikus KZren 1696 eta 1699. art.ak, eta PEÑA). Azkenik, egoera horien irabazpidez kotasunaren alde, ikus Valentziako Lurralde Entzutegiak 1988ko maiatzaren 11n emandako epaia (La Ley, 1988–3, 300. or.). b’) Norberak erabiltzeko arropa eta objektuak, horiek aparteko baliorik ez dutenean (KZren 1346.7. art.). Halako arropa eta objektuak fondo erkideekin eskuratzen badira ere, so zietateak ez du horien balioa berreskuratzeko eskubiderik; izan ere, arropa eta objektuok eskuratzeko egiten diren gastuak irabazpidezko sozietatearen ardu rapekoak dira, KZren 1362.1. art.aren aginduz. Hori dela eta, KZren 1346. art.ko azkenengo tartekadurak ez du deusik ere esaten berreskuratze eskubi dearen inguruan. c’) Lanbidean edo ogibidean aritzeko beharrezkoak diren tresnak, tresna horiek establezimendu edo ustiategi erkideen zati FAMILI ZUZENBIDEA


osagarriak direnean izan ezik, edota establezimendu edo ustiategi erkide horiei dagozkienean izan ezik (Kode Zibilaren 1346.8. art.). Tresna horiek fondo erkideen truk eskuratzen badira, irabazpidezko so zietatea hartzekodun izango da, horien jabe den ezkontideari begira; ezkonti de horrek tresnen balioa zor dio sozietateari (KZren 1346. artikuluaren azken tartekadura). Tresna adierazmoldeak ondoko baldintzak dakartza berarekin: —Ondasun higikorrak izatea. —Lanbidean edo ogibidean aritzeko gaiak izatea. —Beharrezkoak izatea. Baldintza hori malgutasunez interpretatu behar da; beraz, tresnok beharrezkoak izan behar dira, usadioen eta familiaren ingu ruabarren arabera. —Establezimendu edo ustiategi erkidearen zati osagarri ez izatea edota halako establezimendu zein ustiategiari ez egokitzea. Azken baldintza zertan den zehaztea zaila da oso. Zernahiz gisaz, lan bidean edo ogibidean aritzeak berez ekar dezake jarduera antolatuak burutzea, ondasunak edo zerbitzuak ekoizteko zein elkarri trukatzeko. Hori betez gero, tresnen multzoa enpresa bat izango litzateke, kasurako, farmazia bat (AGk 1979ko otsailaren 26an emandako epaia). Beharbada, 1346.8. art.aren azken baldintza betetzen den ala ez ikusteko, aurretiaz ikusi behar da tresnen mul tzoa universitas gisa har daitekeen ala ez. Hori berori esan zuen Kode Zi bilaren eraldaketa gertatu baino lehenagoko jurisprudentziak, KZren 1413. artikulua aztertu eta «merkataritzako establezimendu» esamoldea azaldu zue nean (ikus AGk 1968ko urtarrilaren 18an eta 1983ko uztailaren 12an eman dako epaiak, eta DÍEZPICAZO eta GULLÓN). PEÑAk beste


modu batera azaltzen du azken baldintza hori. Autore horren aburuz, tresnen multzoa ezin da izan ÂŤondare batasuna, independentzia osoz ibili eta berehala ustia daite keena, edo administrazio formalitateak betetzeaz batera ustia daitekeenaÂť (HELren 3.1. art.). c) Ezkontideari, pertsona den aldetik, edo berorren bakarreko ondasunei egindako kalteen medeapena (KZren 1346.6. art.) Ezkontideari, pertsona den aldetik, eragindako kalteen inguruan arazoak sor daitezke, batez ere, lan ezgaitasunaren ziozko kalteordainei dagokienean. Batzuetan, kalteordaina alokairuaren ordez ematen da; horixe gertatzen da, adibidez, gaixotasun iragankor eta istripuen kasuetan. Horrelakoetan, kalteor daina irabazpidezkoa da. Beste batzuetan, berriz, lan gaitasunaren galera kon pentsatu nahi izaten da kalteordainaren bidez (EKren 35. art.). Kasu horietan, kalteordaina bakarrekoa da. Bigarren mota horretako kalteordainak jasotzen dira, besteak beste, elbarritasun edo gaixotasun iraunkorren kasuetan (ikus, edonola ere, AGk 1988ko martxoaren 25ean emandako epaia, horren arabe ra kalteordainok irabazpidezkoak baitira). Bereizketa hori onartzeko modukoa izan dadin, aldez aurretik onartu behar da kapital edo kalteordain horien guz tien etekinak beti direla irabazpidezkoak; hori da 1349. art.ak ezartzen duen irizpidea, artikulu horrek arautzen duen kasua eta KZren 1348. art.ak arau tzen duena nahikoa antzekoak badira ere. Horren harira, ez da ahantzi behar irabazpidezko izaera dutela langabeziagatiko aseguruen ondorioz eta lanetik bota izanagatik jasotzen diren prestazioek. Bestalde, eta inolako zalantzarik gabe, bakarrekoak dira, nahiz kalte mo ralen medeapena, nahiz nortasunaren edozein ondasuni eragindako kalteen medeapena. Alderantziz, pertsonaren ondasunak ustiatzearen ondorioz etekin ekonomikoak lortzen badira, etekin horiei eragindako kalteen medeapena ira bazpidezkoa da (KZren 1347. art.aren 1 eta 2. lerroaldeak). FAMILI ZUZENBIDEA


109. Irabazpidezko ondasunak Aurreko gaian, irabazpidezko adierazmoldearen esangura bikoitza azaldu izan dugu. Batzuetan, irabazpidezko esamoldea erabiltzen dugunean, ondare erkidearen aktiboaz mintzo gara; hori berori da KZren 1347. art.ak egiten duena. Beste batzuetan, aldiz, zor guztiak ordaindu eta gero likidazioan da goen sozietatean geratzen diren etekinei buruz ari gara (KZren 1344 eta 1404. art.ak, eta abar). Kode Zibilak kasuz kasu zehazten du zeintzuk diren irabazpidezko onda sunak. Bide beretik doaz, igarriigarrian, irabazpidezko ondasunak zehazteko erabiltzen diren irizpideak eta bakarreko ondasunak zehazteko erabiltzen di renak. Zinez, irabazpidezkoen arloan, ez da agertzen dohaineko eskurake taren irizpidea; modu berean, ez da kontutan hartzen ondasunak norenak diren. Aitzitik, ondasunek ÂŤberezÂť duten izaera aintzat hartzen da; berezko izaera horren arabera, irabazpidezkoak dira ezkontideen lanak zein kapitalak sozietate bitartean ematen dituzten etekin eta ondasunak. Horiez gain, irabaz pidezkoak dira KZren 1353. art.an ezarritako baldintzak betetzen dituzten do haintzak eta testamentu xedapenak. Irabazpidezkoak dira tankera horretako ondasunen ordez eskuraturiko ondasunak, bai eta irabazpidezko eskubideak egikarituz lorturikoak ere. Ildo bertsutik, irabazpidezkoen erkidegoa ondasunen erkidegoa da eta ez, ordea, balioena. Ezkontideek ondasun batzuk dituzte elkarrekin, ondasunok eskuratzeaz batera. Une horretatik, ondasun horiek irabazpidezkoak dira, egi azko irabazi likidorik dakarten ala ez kontutan hartu gabe (LACRUZ). A) Berez irabazpidezkoak diren ondasunak 1353.

Kode Zibilaren 1347. art.ko 1 eta 2. lerroaldeetan, eta art.an azal


tzen dira ondasun horiek. a) Edozein ezkontideren lan zein industriaren bidez lorturiko ondasunak (KZren 1347.1 art.) Agidanez, industria ez da edozein motatako lana (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Haatik, adierazmolde horrek baitaratzen ditu ezkontideek ekoi tzitako ondasunak, inorengandik jasotako ordainsariak eta norberaren jardue rak eratorritako etekinak (PEÑA). Bestetik, 1347.1. artikulua KZren 1351. art.arekin osatu behar da. Biga rren horren arabera, irabazpidezkoak dira «senarrak edo emazteak jokoan lortzen dituen irabaziak, bai eta beste edozein kari delamedio lortzen ditue nak ere, horiek itzuli beharrik ez badu». Hortaz, irabazpidezkoak dira okupazioaren bidez lorturiko ondasunak, aurkikuntzak (altxorrak) eta asmakuntzak (asmatzaileari dagozkionean), ho riek nahita bilatu (ehiza edo arrantza) zein ausaz gertatu. Aurrekoa gorabehera, KZren 1351. art.ak badu arazo bat: zeintzuk dira beste edozein kari delabide eta itzultze betebeharrik gabe lor daitezkeen ira baziak? Dirudienez, Kode Zibila moralaren kontrako kariaz edo kari ezzile giaz dabil (hori berori egiten zuen Kode Zibilaren aurrekariak, hots, 1851ko Proiektuaren 1327. art.ak). Gauzak horrela, joko ezzilegiari (KZren 1798. art.) 1351. artikulua aplika dakioke, «in pari causa turpitudinis melior est conditio possidentis» printzipioaren ondorioz itzulketarik ez dagoenean. Antza denez, manuaren aplikazio esparruan ez da sartzen erreklamazio akzioaren preskripzioa, ezta erreibindikaezintasuna ere. b) Bakarreko eta irabazpidezko ondasunek sortzen dituzten fruituak, errentak eta korrituak (KZren 1347.2. art.) Irabazpidezkoak dira, zuzenzuzenean, ezkontide jabeak FAMILI ZUZENBIDEA


eskuratzen ditu en fruitu guztiak. Egineginean ere, horiek irabazpidezko ondarean sar daite zen, ez dago zertan itxaron fruituok ekoiztean izan diren zama eta gastuen deskontuari; aitzitik, gastu horiek irabazpidezko sozietatearen zamak dira. Hori guztia dela eta, ahalmenari eta erantzukizunari dagokienean, fruituak behingoan gelditzen dira irabazpidezko ondasunek berez duten eraentzaren menpe, hau da, KZren 1381. art.aren menpe. Dena den, KZren 1348, 1349 eta 1350. art.ek zehaztu egiten dute fruituen eratxikipenari buruzko erregela hori. Bananbanan ikus ditzagun, bada, ar tikulu horiek: «KZren 1348. art. Urte kopuru batean kobratuko den zenbatekoa edo kre ditua ezkontide batena bakarrik bada bakarreko ondasun gisa, ez dira ira bazpidezkoak ezkontza bitartean mugaeguneraturiko epeetan kobratzen diren kopuruak; aitzitik, kreditua norena den ikusi eta senarraren ala emaztea ren kapitaltzat hartzen dira kopuru horiek». «KZren 1349. art. Ezkontide batek gozamen eskubiderik edo pentsio es kubiderik badu, eskubide hori ezkontide horren bakarreko ondasuna da, baina irabazpidezkoak dira ezkontza bitartean sorturiko fruituak, pentsioak edo ko rrituak». «KZren 1350. art. Ezkontide bakoitzak sozietatera abelburuak ekarri ba ditu bakarreko ondasun gisa, abelburu horiek zenbatu eta sozietatea desegi tean hortik gora geratzen dena irabazpidezkotzat jotzen da». c) Bi ezkontideei batera dagokien zatia eta bakoitzari dagokiona zehaztu gabe, dohaintzan eman zein testamentu bidez utzitako ondasunak, eskuzabaltasuna bibiek onartu badute eta dohaintzaemaileak edo testamentugileak kontrakoa xedatu ez badu (KZren 1353. art.)


Begibistakoa da erregela hori salbuespena dela ondoko printzipioari be gira: dohainik eskuraturiko ondasun oro bakarrekoa da (KZren 1346.2. art.). Bestetik, 1353. art.ak ez ditu bereizten titulu unibertsalen bidez utzitako ondasunak eta banakako tituluen bidez utzitakoak. Horrek esan nahi du erre gela bera aplikatu behar dela, nola jaraunslearen izendapenean, hala legatu hartzailearen izendapenean. Irabazpidezkotasunari buruz badira beste kasu batzuk ere. Kasu horietan, irabazpidezko ondasun batzuen ordez, edo jadanik irabazpidezkoak diren es kubide batzuk erabiliz, beste ondasun batzuk eskuratzen dira. B) Subrogazio errealaren printzipioa Printzipio hori KZren 1347.3. art.an dago jasota. Manu horren hitzetan, irabazpidezkoak dira «ondare erkidearen pentzutan kostu bidez eskuratutako ondasunak, eskuraketa hori erkidegoarentzat egin zein ezkontide batentzat bakarrik». Agidanez, printzipio horren barnean esan gabe doa ordezpenaren ideia. Hortaz, irabazpidezko ondasunei kalterik eginez gero, kalte horien ordaina edo medeapena ere irabazpidezkoa da. Subrogazio errealaren printzipioa aplikatzen da, artikulu hauetan ere: —KZren 1354. art.an. Ondasun batzuk eskuratzearen truk prezio edo kontraprestazio bat ordaindu, eta prezio edo kontraprestazio horren zati bat irabazpidezkoa bada eta beste zatia bakarrekoa, horretara eskuraturiko onda sunak irabazpidezko sozietatearenak eta ezkontidearenak edota ezkontidee nak dira pro indiviso, batak eta besteak edota besteek ondasunak eskuratzeko egin dituzten ekarpenen balioaren arabera. —KZren 1357. artikuluko 2. lerroaldean. Horren gainean aurrerago min tzatu gara. —KZren 1347. art.ko 5. lerroaldean. Manu horren arabera, irabazpidezko ondasunak dira «sozietatea indarrean FAMILI ZUZENBIDEA


dagoen artean ezkontide batek ondasun erkideen pentzutan sortutako enpresak eta establezimenduakÂť. Enpresa edo establezimendu horien zati bat bakarreko kapitalarekin ordaindu bada eta bes te zatia, ordea, kapital erkidearekin, orduan KZren 1354. artikuluko erregela aplikatzen da. Kode Zibila banakako enpresaz ari da eta ez, ordea, sozietateaz. Arean bere, sozietateetan, fondo erkideak inberti daitezke, partaidetzak edo akzioak eskuratzeko; subrogazio errealaren printzipioa aplikatuz, partaidetza eta akzio horiek irabazpidezkoak dira (DĂ?EZPICAZO eta GULLĂ“N). C) Ondasunak irabazpidezkoak izatea, kari berezien ondorioz a) Lehenespenez eskuratzeko eskubideen egikaritza, eskubide horiek irabazpidezko izaera dutenean (KZren 1347.4. art.) KZren 1347.4. art.ak kasu hori besterik ez du aipatzen. Baina, itxura dirudienez, KZren 1346.4 eta 1352. art.etako irizpideak aplika daitezke, kasu honetan ere: lehenespenez eskuratu zein harpidetzeko eskubidea irabazpidez ko ondasunetatik datorrenean, edo irabazpidezko ondarean dagoenean. Ikus gai honen 108, c) a. b) Berariazko ituna (KZren 1355. art.) Ikus lehenago gai honen 107, c) atala. c) Eperako erosketa (KZren 1356. art.) Aurreneko ordainketak zein izaera duen ikusi eta izaera bera dute haren osteko guztiek; egineginean ere, ez da kontutan hartzen zein ondare erabili den ordainketak egiteko. Erregela hori ez da aplikatzen, ordea, ezkontide batek ondasuna erosi badu irabazpidezko sozietatea eratu baino lehen. Horrelakoetan, ondasuna ba karrekoa da, nahiz eta prezio geroratua, osoosorik zein zati batez, irabazpi dezko diruarekin ordaindu (KZren 1357. art.ko 1. lerroaldea).


Alabaina, salbuespenak berak badu salbuespenik (eta, beste behin ere, su brogazio errealaren printzipioa aplikatu behar da). Orobat, salbuespena azal tzen da famili etxebizitza eta ostilamenduaren inguruan (Kode Zibilaren 1357. art.aren 2. lerroaldea). Horien kontraprestazioaren edo prezioaren zati bat bakarrekoa bada eta beste zatia irabazpidezkoa, etxebizitza eta ostila mendu horiek sozietateari eta ezkontideari dagozkie pro indiviso, batak eta besteak egindako ekarpenen arabera (KZren 1354. artikulua, KZren 1357. ar tikuluko 2. lerroaldera jotzen duena). KZren 1357. art.ko 1. lerroaldeak ez du argitzen zer gertatzen den ondo ko kasuan: behin sozietatea indarrean jarri eta gero, ezkontide batek etxebi zitza edo ostilamendua epeka erosten du; eta berorren lehenengo ordainketa irabazpidezkoa izan beharrean, bakarrekoa da (1356. artikuluaren arabera, aurreneko ordainketa irabazpidezkoa izango balitz, etxebizitza edo ostilamen dua ere irabazpidezkoa izango litzateke, zalantzarik gabe). Arautu gabeko ka su horretan, KZren 1356. artikuluaren arabera, etxebizitza edo ostilamendua bakarrekoa izango litzateke; Kode Zibilaren 1357.2. art.aren arabera, a fortiori, irabazpidezkoa izango litzateke. Bigarren konponbidearen alde azal tzen dira MARTĂ?NEZ SANCHĂ?S, GARRIDO PALMA eta beste aditu batzuk, sozietatearen interesek babes indartua izan behar dutelako. Bukatzeko, ezkondu baino lehen, biharetzi ezkontide izango direnek, bi ek batera, erosketa batzuk egin eta erosketa horien prezioa epeka ordaintzeko hitzarmena sina dezakete (KZren 1357. art.ak ezkontide batek egindako eros ketak bakarrik arautzen ditu). Orobat, erosketa horien ondorioz eskuraturi ko ondasunek bakarreko izaera dute eta bi ezkontideei dagozkie pro indiviso arruntean.

FAMILI ZUZENBIDEA


d) Hobekuntzak, gehikuntzak eta gainbalioak Horiei buruz ari dira KZren 1359 eta 1360. art.ak. Manuotan erabiltzen den irizpidea kontutan hartuta, datu erabakigarria ez da zein izaera duten or dainketetan erabiltzen diren fondoek, ezpada zernolako izaera duen hobe kuntza jasotzen duen ondasunak edo ondare gehikuntza izan duen ustiategiak. Hori horrela bada ere, fondoak ondare baten pentzutan jarri direnez gero, ordaindutako balioa berreskuratzeko eskubidea du ondare horrek. Ildo horre tatik, bakarreko ondasunetan hobekuntzak egiteko, fondo erkideak inbertitu badira, sozietatea hartzekodun izango da, berorri zor zaiolako hobekuntzen ondorioz ondasunek izan duten balio gehikuntza; balio gehikuntza hori ba loratu behar da, sozietatea desegiten denean edo hobekuntza izan duen on dasuna besterenganatzen denean. Hori berori esan daiteke, ezkontide baten jardueraren ondorioz lortzen badira bakarreko ondasunetan izandako hobe kuntzak. Azkenik, 1982ko urriaren 14an emandako epaian, AGk azpimarratu zuen KZren 1359. art.an akzesioaren printzipio arruntari eusten zaiola; epai horrek beste bat aipatzen du, hain zuzen ere, 1954ko abenduaren 18an emandakoa. ยง33. BAKARREKO ONDAREAREN ETA IRABAZPIDEZKO ONDAREAREN ARTEKO KREDITUAK 110. KZren 1358. artikuluko erregela Sarri askotan, ez dira bat etortzen sozietate bitartean eskuraturiko onda sunen izaera eta ondasun horien ordainean emandako fondoen izaera. Ho rregatik, kreditu eta zor harremanak sortzen dira, irabazpidezko ondarearen eta bakarreko ondareen artean. Harreman horien inguruko arazoak konpon


tzeko, KZren 1358. art.ak erregela orokor bat ematen du. Manu horren arabera, ÂŤkode honen aginduz ondasun batzuk bakarrekoak ala irabazpidezkoak badira, horiek eskuratzearen truk ordaindutako fondoek zein izaera duten kontutan hartu gabe, ordaindutako balioa itzuli behar zaio, hurrenez hurren, ondare erkideari ala bakarreko ondareari, likidazio unean balio horren zenbateko eguneratua emanezÂť. Erregela horren aplikazio dira, besteak beste, KZren 1346. art.ko azken lerroaldea, 1347.4. art., 1352. art.aren 2. lerroaldea, eta KZren 1359 eta 1360. artikuluak. Edu berean, kreditu eta zor harremanak sortzen dira, sozietatearen ar durapeko gastuak ezkontide baten fondoekin ordaintzen direnean, bai eta al derantziz gertatzen denean ere (KZren 1364. art.; 1398. art.aren 3. zk.; 1362. art.aren 1. zk.ko 2. lerroaldea; 1373. art.aren 2. lerroaldea eta 1397. art.aren 3. zk.). Halaber, kreditu batzuk sozietatearen mesedetan sortzen dira, ezkon tide batek izan duen jokabidearen ondorioz (KZren 1390 eta 1391. art.ak, eta 1397. art.aren 2. zk.); beste kreditu batzuk, ostera, sozietatearen kontrakoak dira, horrek izan dituen irabaziak konpentsatzeko (KZren 1398.2. art.). Amaitzeko, esan beharra dago arlo honetan balorismoaren printzipioa aplikatzen dela. Bestela esateko, ondare bakoitzari zor zaion zenbatekoa egu neratu behar da, zenbateko hori monetak izan dituen balio aldaketei egokitze ko; izan ere, eguneratzea nahitaezkoa da, eskuratzeko balio bera izan dezaten jatorrizko zenbatekoak eta gaur egungoak. 111. Kredituen eskakortasuna Kredituen eskakortasuna dela eta ez dela, egundoko zalantzak sortu dira. Benaz, badira berehalako eskakortasuna onartzeko arrazoiak; kontrara, badi ra eskaezintasuna onartzekoak ere. PEĂ‘Ak bi kasu mota bereizi izan ditu: ba tzuetan, egitatearen izaerak, onusteak edo berariazko itunak berarekin dakar hartzekodunak aukera bikoitza izatea: kreditu FAMILI ZUZENBIDEA


horiek berehala eskatu ala liki dazio unera arte zain egotea; beste batzuetan, aldiz, kredituak ezin dira eskatu likidazio unea heldu baino lehen (hori gertatzen da, esaterako, KZren 1362. art.ko 1. zk.aren 2. lerroaldean azaltzen den kasuan). Aldez edo moldez, likidazio unera arte ez dago preskripziorik, Kode Zibi laren 1972. art.aren arabera. ยง34. IRABAZPIDEZKO ERREGISTROAN

ONDASUNAK

JABETZA

112. Irabazpidezko ondasunen inskripzioa 1982an, Hipoteka Araudia eraldatu zen, azaroaren 12ko 3.215/82 Errege Dekretuaren bidez. Eraldaketa gertatu baino lehen, ez zihoazen bide bertsutik ondasunen izaerari buruz KZra bildutako arauak eta ondasun higiezinen pu blizitateari buruzko erregela bereziak. Eraldaketaren helburua izan zen, bada, xedapen horiek guztiak bateratzea. Nolanahi den ere, geroago ikusiko dugun moduan, helburu hori ez da betebetean lortu, ezta hurrik eman ere. Badakigu, jakin ere, ondasunak ezin daitezkeela sozietatearen izenean inskribatu, irabazpidezko sozietatea ez baita pertsona juridikoa. Hortaz, ez kontideen izenean inskribatu behar dira ondasunok. Horrela, HAren 93. art.aren aginduz, senarraren eta emaztearen izene an inskribatzen dira, irabazpidezko ondasun gisa, ondare erkidearen kontura kostu bidez eskuraturiko ondasunak, dela ezkontideek izaera hori eratxikitzen dielako ondasunei, dela bibiek batera eta kuotarik eratxiki gabe eskuratu di tuztelako ondasunok. Horren harira, ez da frogatu behar eskuraketa ondare erkidearen kontura egin denik; haatik, nahikoa da KZren 1361. art.ak ezartzen duen presuntzioa. Bestalde, bi ezkontideei batera dagokien zatia eta bakoitzari dagokio na zehaztu gabe, dohaintzan eman zein testamentu bidez utzitako


ondasunei eraentza bera aplikatzen zaie. Baina eraentza hori aplikatzeko modukoa izan dadin, hiru baldintza bete behar dira: dohaintza edo uzte hori sozietate bitar tean gertatzea; eskuzabaltasuna bi ezkontideek onartzea; eta, azkenik, dohain tzaemaileak edo testamentugileak kontrakoa ez xedatzea. Erregela hori (HAren 93.1. art.) bat dator KZren 1347, 1355, 1353 eta 1365. art.ekin, eta beste batzuekin ere. Horren ondorioz, edozein egintza buru daiteke, irabazpidezko ondasunak administratzeko edo kostu bidez xedatzeko; baina, hori inskribatu ahal izate ko, egintza bi ezkontideek batera gauzatu behar dute edo, bestela, horietako batek, bestearen adostasunarekin edo epailearen baimenarekin (HAren 93.2. art.). Bistan denez, Hipoteka Araudiak kontutan hartzen ditu KZren 1376 eta 1377. art.ak; ahaztu egiten du, ordea, KZren 1322. art.ak xedatzen duena. Zernahi gisaz, KZren azken artikulu horren arabera, ezkontide batek bes tearen adostasunik gabe kostu bidez burutzen dituen egintzak ez dira beste barik deusezak izango, deuseztakorrak baino. Horregatik, ez litzateke arazo rik izan behar halako egintzak inskribatzeko, beti ere, ezkontide baten adosta sunik gabe eginak direla adieraziz. KZren 1322.2 eta 1378. art.ek xedatzen dutenarekin bat etorriz, HAren 93.3. art.ak ondokoa dio: irabazpidezko ondasunak dohainik xedatu eta gero, xedapen egintza horiek inskribatu ahal izateko, egintzok bi ezkontideek bate ra burutu behar izan dituzte edo bietako batek, bestearen adostasunarekin. HAren 93.4. art.aren arabera, ezkontide eskuratzailearen izenean inskri batzen dira irabazpidezko sozietatearentzat ezkontide batek kostu bidez esku ratzen dituen ondasunak; hala eta guztiz ere, inskripzio horretan adierazi behar da eskuraketa irabazpidezko sozietatearentzat egin dela. Manuak ez du esaten eskuraketa ondare erkidearen pentzutan egin behar denik; nolanahi den ere, horren aldeko presuntzioa atera daiteke KZren 1361 eta 1347.3. ar tikuluetatik, eta beste batzuetatik ere. FAMILI ZUZENBIDEA


Halakoetan, administrazio eta xedapen egintzak inskribatu ahal izateko, aurrerago azaldu ditugun erregelak aplikatu behar dira. Edozelan ere, Erre gistroan titular gisa agertzen den ezkontideak hainbat egintza egilets ditza ke bere kabuz (eta egintzok inskribatzeko modukoak dira), besteak beste, elkartzeak, bereizketak, obra berriari buruzko adierazpenak, jabetza horizon tala eratzeko tituluak eta horien antzekoak. 113. «Ustez irabazpidezkoak» diren ondasunen inskripzioa HAren 94. art.ak arautzen du nola inskriba daitezkeen ezkontide batek eskuratu dituen ondasunak, ezkontide horrek ez duenean adierazi ondasunok irabazpidezko sozietatearentzat eskuratzen diren ala ez. Ezaguna denez, on dasun horiek irabazpidezkotzat har daitezke, KZren 1361. art.ak ezartzen duen presuntzioaren arabera. Lehentxoago azaldu izan dugun bezala, HAren 93.4. art.ak zehazten du xedapen egintzei buruzko eraentza. 114. Bakarreko ondasunen inskripzioa Inskripzio horren inguruan dabil HAren 95. artikulua. Bada, edozein ondasun bakarrekoa ala irabazpidezkoa den jakiteko, KZra bildutako irizpi deak izan behar dira gogoan, aurrerago esan dugun moduan. Ildo horretatik, ez da nahikoa ondasunak bakarreko fondoekin eskuratu direla adieraztea; aitzitik, HAren 95.2. art.aren aginduz, fondoak bakarrekoak direla frogatu behar da, «edozein agiri publikoren bidez». Dena den, DÍEZPICAZOk eta GULLÓNek esan dutenez, froga hori «ezinezkoa da diruaz ari garenean». Eragozpen hori gainditzeko, bakarrekotasunaren aldeko aitorpena erabil daiteke frogabide gisa. Ondo dakigun moduan, aitorpen hori eragingarria da ezkontideen artean, baina eragingabea da senipartedunei eta hartzekodunei begira. Zernahi gisaz, Erregistroari dagokionez, aitorpena aski da, dela es kuraturiko ondasuna ezkontide eskuratzailearen bakarreko ondasun moduan inskribatzeko, dela ezkontide eskuratzaileak bere kabuz burutzen dituen ad


ministrazio nahiz xedapen egintzak inskribatzeko. Hala eta guztiz ere, HAren 95. art.ko 4. lerroaldearen arabera, irabazpidezko sozietatea desegiten bada ezkontide aitortzailearen heriotza dela eta, nahitaezkoa da aitortzailearen de rrigorrezko jaraunsleek adostasuna ematea (jaraunslerik izanez gero, behinik behin), ÂŤondasunaren bakarreko izaera jaraunspenaren banaketak eratortzen duenean izan ezikÂť. Kasu berezietarako, ikus HAren 95. art.ko 5 eta 6. lerroaldeak. 115. Irabazpidezko ondasunen enbargoa HAren 144.1. art.aren arabera, ezkontzazko sozietatea indarrean dagoen artean ondasun erkiderik enbargatzen bada, enbargo horren gaineko idazto harra egin daiteke; baina, horretarako, demanda bi ezkontideen aurka jarri dela agertarazi behar da, nahiz eta zorduna ezkontide bat bakarrik izan. Hala ere, zorra ezkontide batena bakarrik izanda, nola jar daiteke demanda bes tearen aurka? Arazo hori konpontzeko, ENZNk (1983ko martxoaren 28an, urte bereko apirilaren 15ean eta 1986ko azaroaren 24an emandako ebazpenetan) eta AGk (1986ko irailaren 26an emandako epaian) zuzendu egin dute nolabait manu horren idazkera. Euren ustez, nahikoa da zordun ez den ezkontideari deman da jakinaraztea, KZren 1373. art.aren kasuan gertatzen den bezala (HAren 144.1. art.aren 2. lerroaldea). Konponbide bera aplika daiteke, ondasun batzuk bakarreko ondasun gisa ezkontide baten izenean inskribaturik daudenean, beste ezkontideak hala aitortu duelako. Halakoetan, Erregistroko titularrari egin behar zaio deman daren jakinarazpena, hartzekodunei begira ondasun horiek ustez irabazpidez koak direlako. Bestalde ere, enbargaturiko ondasunak besterenganatu behar izanez ge ro, erregistro eskakizun batzuk bete behar dira, alegia, xedapen egintzen ins FAMILI ZUZENBIDEA


kripzioari buruz indarren dauden erregistro eskakizunak (HAren 144.3. art.); horren harira, epaileak egiletsi behar du eskritura, horretara kondenaturik dagoenak halakorik egiten ez badu. Behin sozietatea desegin eta gero, horren likidazioa Erregistroan azaldu ezean, enbargoa idaztohartu behar da, bi ezkontideen edo euren jaraunsleen aurka jarri bada demanda (HAren 144.4. art.). Sozietatea likidatu eta gero, zordun ez den ezkontideari adjudikatu zaiz kion ondasunen enbargoa idaztohar daiteke, bi baldintza hauek betez gero: lehendabizikoa, enbargo hori erabakitzen duen judiziozko manamenduan azaltzea zorra irabazpidezkoa dela; eta, bigarrena, ezkontideari enbargoa ja kinaraztea (ENZNk 1987ko irailaren 18an eta 24an emandako ebazpenak). 116. Ohiko etxebizitzaren inskripzioa HAren 91.2. art.ak xedatzen duenez, ÂŤsozietatea eratu baino lehen ezkon tide batek epeka erosi duen etxebizitza, sozietate hori eratu eta gero, familia ren etxebizitza gisa erabil daiteke, baina horregatik ez da aldatzen ezkontide horren izenean egindako inskripzioa. Edozein modutan ere, bazterreko oha rren bidez agertarazi behar dira geroratutako prezioaren kontura egin diren ordainketak; ohar berberetan, prezio gisa emandako dirua irabazpidezkoa ala bakarrekoa den zehaztu behar daÂť Hortaz, Erregistroan azaldu behar da KZren 1354 eta 1357. art.en apli kazioa. Nolanahi den ere, bi ezkontideak ados jarri behar dira irabazpidezkoa izan behar den kuota indibisoa zehazteko; zehaztapen hori bazterreko oharren bidez agertarazi behar da Erregistroan (HAren 91.3. art.). Ohiko etxebizitza ezkontide batena bakarrik izanda, hori enbargatzen ba da, enbargo manamenduan bertan adierazi behar da etxebizitzak ez duela halako izaerarik edo, osterantzean, demanda jakinarazi zaiola beste ezkonti


deari (HAren 144.5. art.). Azkenik, ohiko etxebizitza xedatu den ezkontidearen adostasuna agertarazi xedatzaileak adierazten ri ez dela ohiko etxebizitza (HAren 91.1. art.).

ahal izateko, jabe ez behar da, salbu eta duenean ho art. eta KZren 1320.

117. Ezkontzako itunak eta epailearen ebazpenak HAren 96. art.aren arabera, araudi horren 93.etik 95.era arteko art.ek ezartzen duten arauketaz gain, kontutan izan behar da, nola legeek kasu berezietan ezartzen dutena, hala ezkontzako itunetan baliozkotasunez hitzar tu izan dena (hitzarmen horien inguruan, erregistratzaileak bere kalifikazioa emango du). Bestalde, manuak berak hauxe gaineratzen du: bazterreko oharren bidez agertarazi behar dira epailearen ebazpenak, ebazpenok eraginik baldin badute ezkontideen ondasunak administratu nahiz xedatzeko egintzetan.

FAMILI ZUZENBIDEA



Hamalaugarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (III). IRABAZPIDEZKO PASIBOA Laburpena: §35. Irabazpidezko sozietatearen zamak.— 118. Irabazpidezko sozieta tearen ardurapeko gastuak: A) Sarrera; B) Zama kontzeptua; C) Zama motak.— 119. Familia mantentzeak eratortzen dituen zamak.— 120. Kudeaketa ekonomikoak eratorritako zamak.— 121. Kontratuz kanpoko betebeharrak.— §36. Irabazpidezko ondasunen gaineko erantzu kizuna.— 122. Oinarrizko ideiak.— 123. Irabazpidezko zorren eraen tza: A) Irabazpidezko ondarearen pasibo gisa; B) Legebideztaketa pasiboaren arazoa.— 124. Bakarreko zorren eraentza: A) Sorospidez kotasuna; B) Zordun ez den ezkontidearen egoera.— 125. Bakarreko zo rrak eta irabazpidezkoak bereizteko irizpideak.— 126. Irabazpidezko sozietatearen zorrak: A) Bi ezkontideek batera hartutako betebeharrak, edo ezkontide batek harturikoak, bestearen berariazko adostasunarekin; B) Ezkontide batek hartutako betebeharrak.— 127. Bakarreko zorrak: A) Jokoak eratorritako zorrak; B) Jaraunspenezko zorrak.— 128. Irabaz pidezko ondasunak erostea, prezioa geroratuz.

§35. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEAREN ZAMAK 118. Irabazpidezko sozietatearen ardurapeko gastuak A) Sarrera Kode Zibilak ez ditu ondoko adierazmoldeak bereizten: «zamak» (edo «ren ardurapeko gastuak»), «zorrak» eta «erantzukizuna». Horregatik, na hasterik izan ez dadin, ezin utzizkoa da esamolde horiek azaltzea, oinarrizko kontzeptuetatik abiatuz. DÍEZPICAZOk eta GULLÓNek diotenez, irabazpidezko sozietateak ez du nortasun juridiko independenterik eta, beraz, esangura hertsian ezin du zo rrik hartu; nolabait esateko, ezkontideak dira beti zordunak. Edozein modu FAMILI ZUZENBIDEA


tan ere, sarritan zorrak hartzen dira, sozietatearen beharrizanak asetzeko; ka su horietan, zentzuzkoa da (azken buruan) irabazpidezko ondarea erabiltzea, zor horiek ordaintzeko. Hori dela eta, hasieran zor horiek bakarreko ondare batekin ordainduz gero, kredituak sortzen dira, bakarreko ondare horren me sedetan eta irabazpidezko ondarearen kontra. Hori berori da KZren 1364. art.ak ezartzen duen erregela. Horren arabera, ‌ sozietatearen ardurapeko gastuak ordaintzeko, edota haren ardu rapeko ordainketak egiteko, edozein ezkontidek bakarreko ondasunak jartzen baditu, ezkontide horrek eskubidea du, ondare erkidearen kontura berak jarria duen balioa jasotzeko. Hortaz, zor hori sozietatearen ardurapean dago. Nolanahi den ere, ez da aintzat hartzen zernolako ondasunak erabili diren gainontzeko hartzekodu nari zorra ordaintzeko. Zor horren gainean esan daiteke, beraz, sozietatearen zorra dela. Horixe da, izatez, arazoaren barne aldea. Barne alde horretan, erabaki be har da azken buruan zein ondarek egin behar dion aurre ordainketari. Dena dela, bada kanpo alderik ere. Beste horretan, ezkontide batek edo biek zor batzuk hartzen dituzte, gainontzeko bati begira. Zor horiek kobratzeko, har tzekodunak ondare baten, bien ala hiruren aurka jo dezake eta, kasuanka suan, ondare horietako bati edo gehiagori kolpe egin diezaioke. Begibistakoa denez, kanpo aldean, erantzukizunaren inguruko arazoak konpondu behar dira. Beste modu batera esateko, kanpo aldean erabaki behar da ezbetetze ka suetan zein ondareri egin diezaiokeen kolpe hartzekodunak; erabaki hori hartzeko, ez da kontutan hartu behar barne harremanetan zein ondarek izan duen ordainketaren galera ekonomikoa. Hori guztia dela eta, ez doaz bide ber tsutik zorraren izaera (hau da, gastuaren edo ordainketaren izaera) eta gai nontzekoei begira erantzukizuna duen ondarea. Ideia horiek onartuta, Kode Zibilak honetara heltzen dio aztergai dugun arazoari: lehenlehenik, KZren manu batzuek zehazten dute zeintzuk diren irabazpidezko ondarearen


ardurapeko gastu eta ordainketak; zehaztapen hori egiteko, manu horiek gogoan hartzen dute irabazpidezko ondarearen helbu rurik garrantzitsuena dela familiaren beharrizanak asetzea. Bigarrenik, beste manu batzuek irizpide eta jarraibide batzuk ematen dituzte (gastuaren izaera, gastu hori egin duen ezkontidea etab.), ondare bakoitzak izan behar duen erantzukizuna finkatzeko. B) Zama kontzeptua Irabazpidezko ondareari jasanarazi ahal zaizkion zama edo ordainketez ari gara, hau da, ondare horrek azken buruan jasan behar dituen zama edo ordainketez. Horixe da KZren 1364. artikuluak ezartzen duen erregela: gastu nahiz ordainketetarako, edozein ezkontidek bakarreko ondasunak jartzen ba ditu, ezkontide horrek eskubidea du, ondasun horien balioa berreskuratzeko. C) Zama motak Zama horiek bi motatakoak dira, batez ere: batetik, familia mantentzeak eratortzen dituen zamak; eta, bestetik, irabazpidezko ondarearen kudeaketa ekonomikoak eratortzen dituenak. Azken finean, era askotako ondasun, frui tu, etekin, errenta eta korrituak sartzen dira irabazpidezko masa horretan. 119. Familia mantentzeak eratortzen dituen zamak Familia mantentzeak eratortzen dituen zamen artean, beste bereizketa bat egin daiteke, euren iturburua aintzat hartuta. Arean bere, horietako batzuk legeak egozten dizkio zuzenean irabazpidezko ondareari; beste batzuk, berriz, ondare horren zamak dira, ezkontideek hala erabaki dutelako: a’) KZren 1362. art.ko 1. zk.aren arabera, irabazpidezko sozietatearen (hots, irabazpidezko ondarearen) ardurapekoak dira, legearen aginduz, FAMILI ZUZENBIDEA


«… familia mantentzea, bi ezkontideen semealabak elikatu nahiz hez tea eta aurrearretazko laguntzak ematea, familiaren usadio eta inguruabarren arabera…». Aiurri berean, ezkontide baten semealabak elikatzea eta heztea irabaz pidezko sozietateari dagokio, horiek familiaren etxean bizi direnean; hortik kanpo bizi badira, ordea, irabazpidezko sozietateak ordaintzen ditu elikadura eta heziketa, baina likidazio unean horretarako egin dituen gastuak itzuli be har zaizkio sozietateari (KZren 1362. art.ko 1. zk.aren bigarren lerroaldea). Agidanez, manu horren aplikazio esparruan ez dira sartzen familiak izan ditzakeen gastu guztiak. Nire ustez, ostera, eguneroko errealitatean besterik gertatzen da. Badirudi Kode Zibila familiaz ari dela esangura hertsian; hor taz, ezkontideak eta independentizatu gabeko semealabak bakarrik sartzen dira familiaren kontzeptu horretan. Hala eta guztiz ere, pertsona horiek osa tzen duten taldean edo multzoan, elkarbizitzak era askotako gastuak erator ditzake. Gastu horiek guztiak manuaren aplikazio esparruan sartzen dira, per tsona zehatz bati egotzi ezin zaizkion heinean eta, inori egozteko modukoak izanik ere, mantenu kontzeptuaren esangurarik zabalenean sar daitezkeen heinean (KZren 142. art.). b’) Famili bizitzak erakartzen dituen gutxieneko eskakizunez landara, so zietatearen ardurapean gera daitezke beste zama batzuk ere, ezkontideek hala erabaki dutelako. Horren erakuskaritzat har daiteke KZren 1363. artikulura biltzen den kasua. Artikulu horren arabera, «… gisa berean, sozietatearen ardurapekoak dira bi ezkontideek, elka rrekin ados etorriz, dohaintzan eman dituzten zenbatekoak edo hitzemateen objektu direnak, salbu eta horiek osoosorik edo zati batez euretako baten ba karreko ondasunekin ordainduko direla hitzartu denean». Kode Zibilaren agindu horrek bere baitan hartzen ditu, dela familiaren intereserako helburuak betetzen dituzten


dohaintzak (kasurako, semealaba ezkontzea edo horrek lanposturen bat lortzea), dela beste helburu batzuk be tetzen dituztenak. 120. Kudeaketa ekonomikoak eratorritako zamak Zama horiek ondasunak kudeatzean sortzen dira. Begibistakoa da halako zamak sozietatearen ardurapean izan behar direla, irabazpidezko ondarean sartzen baitira ondasunen fruitu eta korritu guztiak. Horren harira, irabazpidezko sozietatearen ardurapekoak dira gastu jakin batzuk, euren etorburua ondoko egintzetarik bat denean: —Ondasun erkideak eskuratu, ukan eta lupertzea (KZren 1362.2. art.). —Edozein ezkontideren bakarreko ondasunak modu arruntean adminis tratzea (KZren 1362.3. art.). —Ezkontideen negozioak behar bezala ustiatzea edota lanbidean, arte an eta ogibidean aritzea (KZren 1362.4. art.). —Bestelako kasua da, ordea, jokoarena. Zinez, jokoak hamaika irabazi erator dezake eta irabazi horiek erkide bihurtzen dira. Dena dela, KZren 1371 eta 1372. art.etan, arauketa berezia ematen zaio jokoari. KZren 1371. art.aren arabera, «ezkontza bitartean ezkontide batek zerbait galdu eta ordaintzen badu edozein jokotan, galdu eta ordaindu duen horrek ez du urritzen irabazpidezko ondasunetan ezkontide horri dagokion zatia; baina, horretarako, galera neurrizkoa izan behar da, familiaren usadio eta ingurua barren arabera». Arau horri helduta, irabazpidezko ondareak ez du inolako erantzukizunik gainontzekoei begira. Nolanahi den ere, gerta daiteke edozein jokotan galdu takoa irabazpidezko fondoekin ordaintzea; hori gertatzera, KZren 1371. arti kuluak ezartzen duen erregela aplikatu behar da, irabazpidezko FAMILI ZUZENBIDEA


ondasunak likidatzean. Bestalde, galera neurriz kanpokoa izanez gero, urritu behar da ezkontide galtzaileari irabazpidezko ondasunetan dagokion zatia. Hala ere, ezkontideak urripen hori saihestu dezake, gehiegiko gastu zatia sozietateari itzuliz (DÍEZ PICAZO eta GULLÓN). KZren 1372. art.ak, aldiz, ondokoa xedatzen du: «legeak joko batzuetan irabazitakoa erreklamatzeko akzioa ematen duela kontutan hartuta, halako jo koetan ezkontide batek zerbait galdu eta hori ordaintzen ez badu, ezkontide zordunaren bakarreko ondasunek bakarrik dute galdutakoaren gaineko eran tzukizuna». Agerian denez, manuak ez du esaten galera neurrizkoa izan behar denik; haatik, zordunaren erantzukizun esklusiboa ezartzen du beste barik. Alabaina, badirudi malgutasunez interpretatu behar dela manu hori; interpretazio ho rren bidean, galera neurrizkoa denean, irabazpidezko ondasunek ere erantzu kizuna dute. 121. Kontratuz kanpoko betebeharrak KZren 1366. art.ak bi betekizun ezartzen ditu, kontratuz kanpoko betebe harrak sozietatearen erantzukizun eta ardura izan daitezen; nabarmentzekoa da kontratuz kanpoko betebeharren artean sartu behar dela inoren delituen gatik ezkontideek sorospidez duten erantzukizun zibila. Bi betekizun horiek ondokoak dira: —Betebeharrak sortzea ezkontide baten banakako jarduketatik, ezkontide horrek sozietatearen onurarako zerbait egin duelako edo ondasunak adminis tratu dituelako. —Kontratuz kanpoko betebeharrak ez izatea ezkontide zordunak doloz zein erru larriz buruturiko egite edo ezegite ezzilegien ondorio.


§36. IRABAZPIDEZKO ERANTZUKIZUNA

ONDASUNEN

GAINEKO

122. Oinarrizko ideiak Gorago ohartarazi dugun bezala, sozietatearen zorrak edo irabazpidezko betebeharrak dira ezkontide batek edo biek hartzekodunari begira hartzen di tuztenak, horien gaineko erantzukizuna irabazpidezko ondasunek baldin ba dute. Horregatik, irabazpidezko ondarearen pasiboa osatzen dute sozietatearen zorrek (PEÑA). Bestalde, bakarreko zorrak dira ezkontide batek hartzekodu nari begira hartzen dituenak, ezkontide horren bakarreko ondasunek bakarrik badute zor horien gaineko erantzukizuna. Ondorenez, ezkontideak dira beti betebeharpean geratzen diren subjektu ak, irabazpidezko sozietateak ez baitu nortasun juridikorik (AGk 1984ko uz tailaren 9an emandako epaia). Hori dela eta, «irabazpidezko sozietatearen zor»rak direla esan arren, zor horiek ezkontide baten ala bien zor pertsonalak dira beti; halaber, zor horien subjektu pasiboak ezkontideak eurak dira, ira bazpidezko ondarearen titularkide diren aldetik. Amaitzeko, bakarreko zorrek irabazpidezko ondarea ukitzen dute, zordu naren ondare pertsonalarekin bat egin behar duenean ondare bereizi horrek (PEÑA). 123. Irabazpidezko zorren eraentza A) Irabazpidezko ondarearen pasibo gisa Irabazpidezko sozietatearen zorrek osatzen dute, osatu ere, irabazpidez ko ondarearen pasiboa. Horregatik, zor horien gain, irabazpidezko ondasunek «zuzeneko erantzukizuna dute, hartzekodunei begira» (KZren 1365. art.). Ho FAMILI ZUZENBIDEA


rrek esan nahi du hartzekodun zehatz batzuen kredituek berme bikoitza dutela: batetik, ezkontide zordunaren bakarreko ondarea eta, bestetik, irabaz pidezko ondarea. Hori berori dio KZren 1369. art.ak: ÂŤezkontide baten zo rrak, aldi berean, sozietatearen zorrak direnean, sozietatearen ondasunek erantzukizun solidarioa dute, zor horien gainÂť. Gauzak horrela, sozietatearen hartzekodunek eska dezakete irabazpidezko ondasunen derrigorrezko exekuzioa. Eta, exekuzioaz gain, hartzekodun izate ak berarekin dakartzan konponbide guztiak erabil ditzakete sozietatearen har tzekodunek; ulerbidez, ezeztapen akzioa, subrogazio akzioa, gauza erkidearen zatiketan esku hartzeko ahalmena, eskubide hobea duen gainontzekotza etab. B) Legebideztaketa pasiboaren arazoa Ezkontide batek hartutako zorrak, aldi berean, sozietatearen zor direnean, arazo korapilatsuak sor daitezke, legebideztaketa pasiboaren inguruan. Oro bat, ezkontide zordunaren kontra jarri behar da halako zorrak erreklamatzeko demanda (beste ezkontidea ez baita alderdi izan harreman horietan). Kontua da hori nahikoa ote den, lehenlehenik, ondasun erkideak enbargatzeko eta, gero, epaia irabazpidezko ondarearen gain betearazteko. Dirudienez, horrela korik gerta ez dadin, zordun ez den ezkontideak abian jar dezake KZren 1373. artikuluan azaltzen den mekanismoa. Artikulu horren arabera, zordun ez den ezkontideak eska dezake, irabazpidezko ondasunak enbargatu beha rreaan, enbarga dadin sozietatea likidatzean ezkontide zordunari adjudikatu riko zatia. Are gehiago: kasu horietan erreklamatzen diren zorrak irabazpidezkotzat jotzen badira ere, kontrako frogarik izan ezean, bakarrekoak dira, ezkontide batek bakarrik hartu dituelako. Horregatik, zordun ez den ezkontideak KZren 1373. art.ak ematen dituen ahalmenak egikari ditzake. Kontrara, badira hainbat arrazoi, demanda bi ezkontideen


aurka jarri be har dela ulertzeko: batetik, KZren 1375. art.ak «kudeakidetza printzipioa» ezartzen du; eta, bestetik, zordun ez den ezkontidearen interesak behar den moduan babestu behar dira, ezkontide hori irabazpidezko ondarearen titu larkidea delako. Edonola ere, ez du konponbide hori onartzen Auzitegi Gore nak, ezta Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak ere. Honetara azal daiteke, azaldu ere, eurek proposatzen duten konponbidea: legearen agin duz eta ezkontide baten banakako jarduketaren ondorioz, irabazpidezko sozie tatea betebeharpean geratzen bada, orduan nahikoa da demanda ezkontide zordunaren aurka jartzea (PEÑA). Hor esandakoaren euskarri izan daitezke, besteak beste, arrazoi hauek: —Hartzekodunak ezkontide batekin bakarrik egiten du kontratua; horre gatik, hartzekodunak ez du zertan izan bi ezkontideak demandatzeko zama. Modu berean, zordun ez den ezkontidea ezin da behartu auzibidean alderdi izatera; izan ere, bera ez da zuzeneko betebeharpekoa, ezta fidatzailea ere, nahiz eta auzibide horrek haren interesak ukitu. —Kasu zehatz batzuetan, legeak berak ahalbideratzen die ezkontideei betebeharrak era ditzaten, irabazpidezko ondasunen gain; horrelakoetan, an tzekoak dira ezkontideek burutzen duten jarduketa eta edozein sozietateren organoek burutzen dutena. Lege kasu horietan, bi ezkontideei ahalmen espa rru bat ematen zaie, antzina senarrak bakarrik zuena (argudio horiek erabil tzen dira, besteak beste, ENZNk 1983ko martxoaren 28an, 1983ko apirilaren 15ean eta 1986ko azaroaren 28an emandako ebazpenetan; AGk 1986ko irai laren 26an emandako epaian; eta PEÑAk ere halakoak erabiltzen ditu, 249 eta 250. orrialdeetan). ez

Hori guztia dela eta, jurisprudentziaren arabera, demanda da jarri be FAMILI ZUZENBIDEA


har bi ezkontideen aurka. Haatik, aski da demanda ezkontide zordunaren aur ka jartzea eta zordun ez den ezkontideari hori jakinaraztea (HAren 144.1. artikulua; manu hori aplika daiteke, bai berorrek arautzen duen kasuan, bai eta beste kasu batzuetan ere). Edozein modutan ere, konponbide horrek baditu eragozpen batzuk. Ildo horretatik, zordun ez den ezkontideak ez du defentsa bide egokirik, nahiz eta demandaren jakinarazpena jaso. Lehenik eta behin, ezin du jabari gainontze kotzarik egikaritu (hala nola, AGk 1986ko irailaren 28an eta 1987ko aben duaren 29an emandako epaiak). Jurisprudentziaren esanetan, irabazpidezko sozietatearen izaera juridikotik ateratzen da ezintasun hori; bada, likidazio unera arte, ezkontideak ez du jabetza eskubiderik, ezpada ÂŤeskubide iguriki menaÂť edo erkidegoan dagoen jabetza etab. Bigarrenik, zordun ez den ezkon tideak ezin du alegaziorik egin, ezta frogarik aurkeztu ere, ondoko gertaerak jazo arren: ezkontide zordunaren jarduketa ez izatea sozietatearen ardurapeko betebeharrak eratzeko balio duen lege kasuetako bat; demanda egitean berak ez edukitzea aurretiaz zituen ahalmenak etab. Eta, azkenik, irabazpidezko on dareak eta ezkontide zordunaren bakarreko ondareak erantzukizun solidarioa dutenez gero, gauza epaituaren indarra du ezkontide zordunaren kontrako auzian hartutako erabakiak (KZren 1252. art.ko 3. lerroaldea). Hariari segiz, jurisprudentziak berak ere eragozpen batzuk antzeman ditu konponbide horretan. Orobat, betearazpen prozedurak eragin daitezke, ezkon tide batek hartutako zorren ondorioz. Horrelako prozeduretan, oso zaila izan daiteke frogatzea kasuankasuan erreklamatzen den zorra irabazpidezkoa de la. Egineginean ere, betearazpen prozeduren aurreko kognizio fasean, titu luaren eragingarritasuna baino ez da aztertzen, eta zorraren izaerari buruz ezer gutxi miatzen da. Horren ondorioz, trafikoan bi ezkontideek hartzen dute parte, irabazpidezko sozietatearentzat zorrak ekar ditzaketen harremanetan; izan ere, zordun ez den ezkontidea defentsarik gabe gera daiteke, harrema notan parte hartu ez eta aurkajartze kariren bat gertatzen bada,


gorago aipatu dugun bezala. Eragozpen horiek guztiak direla medio, eta PEÑArekin bat etorriz, az tergai dugun konponbidea malgutu edo zuzendu beharra dago. Horretarako, batetik, gainontzekotzak onartu behar dira; eta, bestetik, derrigorrezkoa izan behar da bi ezkontideek auzian parte hartzea. 124. Bakarreko zorren eraentza KZren 1373. art.ak dioenez, «ezkontide bakoitzak bere ondare pertsonala rekin egin behar die aurre bakarreko zorrei». Ondare hori osatzen dute, bate tik, ezkontidearen oraingo eta biharetziko ondasun guztiek (KZren 1911. art.); eta, bestetik, irabazpidezko ondarean ezkontide horri dagokion zatiak. Zati hori «eskubide igurikimen» gisa hartu zein «erkidegoan dagoen jabetza» gisa hartu, oraingo ondasuna da. Oinarrizko ideia horiek omen dira KZren 1373. art.aren ardatz. Bada, irabazpidezko ondasunek ezkontide zordunaren ondarea osatzen dute, eta on dasun horietan ere bakarreko zorren ondoriozko erantzukizuna gauza daiteke. Dena den, erantzukizun horrek ezaugarri bereziak ditu eta ezaugarri horien azterketaz ondorengo ataletan arduratuko gara. A) Sorospidezkotasuna Esan bezala, irabazpidezko ondasunek bakarreko zorren gaineko erantzu kizuna dute. Zernahi gisaz, erantzukizun hori ez da solidarioa, sorospidezkoa baino; hau da, erantzukizun horretara jo daiteke, «bakarreko ondasunak zor pertsonalei aurre egiteko beste ez direnean» (KZren 1373. art. eta 1369. art. bekoz beko jarrita). B) Zordun ez den ezkontidearen egoera FAMILI ZUZENBIDEA


Gorago esan dugunez, zordun ez den ezkontideari jakinarazi behar zaio ezkontide zordunaren aurka jarritako demanda. Jakinarazpen hori jaso eta ge ro, zordun ez den ezkontideak hiru aukera ditu. Kode Zibilak ez du eperik ezartzen, aukerok egikaritzeko; Nafarroako Konpilazioak, ostera, bederatzi eguneko epea ezartzen du (NFBren 85. legea). Praktikan, ohikoa izaten da au kera edo ahalmen horiek garaiz kanpo edo ezorduan egikaritzea. Jokabide hori leuntzeko, baliabide hauek erabil daitezke: onustearen printzipioa, es kubidearen abusua (KZren 7 eta 1258. artikuluak) eta epailearen moderazio ahalmena. Hala eta guztiz ere, nire irudiz, aukera horiek ezin erabil daitezke, erre mate epaiaren ondoren. Berebat, kontutan izan behar da irabazpidezko so zietatea likidatzean maiz izaten direla atzerapenak. a’) Lehenengo aukera izango litzateke zordun ez den ezkontideak beste barik onartzea bakarreko zorrak ondasun erkideen gain betearaz daitezen. Ka su horretan, KZren 1373. art.ko 2. lerroaldean xedatutakoa aplikatzen da. Horren arabera ulertzen da ezkontide zordunak jasota duela, irabazpidezko sozietatean berari dagokion zatiaren kontura, exekutaturiko ondasunen balioa; balio hori kalkulatzen da, ezkontide horrek bakarreko beste ondasun batzue kin ordaintzen dituenean ondasun erkide horiek edo, bestela, ezkontzazko so zietatea desegiten denean. b’) Bigarren aukera izango litzateke enbargoaren aurka jartzea eta ezkon tide zordunaren bakarreko ondasun batzuk identifikatzea, ondasun horiek era bil daitezen haren zor pertsonalak ordaintzeko. Kasu horietan, zordun ez den ezkontideak beste ezkontidearen kontrako prozeduran esku hartzen du, proze dura horri atxikiz. c’) Hirugarrenik, zordun ez den ezkontideak eska dezake, irabazpidezko ondasunak enbargatu beharrean, enbarga dadin irabazpidezko sozietatean ez


kontide zordunari dagokion zatia; kasu horretan, enbargoak sozietatearen li kidazioa dakarÂť. Enbargoa, izatez, ez da ondasun zehatz batzuen gainekoa, ezpada ezkon tide zordunari irabazpidezko sozietatean dagokion zatiaren gainekoa. Horre gatik, nahitaezkoa da jaraunspen eskubidearen enbargoari buruz emandako erregeletara igortzea (KZren 1402 eta 1410. art.ak). Enbargoa gertatzearekin batera, irabazpidezko ondarea likidatzen da, eta ondasunen banantze eraentzapean jartzen da ezkontza. Eraentza horren apli kazioa saihesteko, hiru hilabeteren buruan, zordunaren ezkontideak agiri pu blikoan aukera dezake irabazpidezko beste sozietate bat eratzea (KZren 1379. art.); hori eginez gero, KZren 1346. art.ko 1. lerroaldearen arabera, bakarreko ondasun gisa hartzen da irabazpidezko ondarean ezkontide bakoitzari dago kion zatia. Aukera hori epaileari zuzendutako idazki baten bidez egiten da (ENZNk 1987ko irailaren 24an emandako ebazpena), eta badirudi HLren 83.3. art.an ezarritako prozedura aplika daitekeela (PEĂ‘A). Dena den, praktikan onartzen da zordun ez den ezkontideak forma berezirik bete gabe eginiko idazkia. On doren, idazki hori onartu edo baztertu egiten da (maizsarri, onartu), bestela ko tramiterik gabe; erabaki horren kontra, gorajotze errekurtsoa jar daiteke, ondore bakarrerako. HLren 83.3. art.an ezarritako prozedura onartuz gero, ostera, erabakia hartu baino lehen, hartzekoduna eta ezkontide demandatua zitatuak izango lirateke. Horren ondorioz, bibiek aukera izango lukete, ale gazioak egiteko eta zorraren irabazpidezko izaera frogatzeko. Ondorenez, bi horiek prozedura behar bezala eragin dela egiaztatuko lukete eta, horren era ginez, ez litzateke bidezkoa izango enbargopeko ondasunak ordeztea, ez eta irabazpidezko sozietatea desegitea ere. 125. Bakarreko zorrak eta irabazpidezkoak bereizteko irizpideak FAMILI ZUZENBIDEA


Kode Zibilak kasuz kasu zehazten du zeintzuk diren bakarreko zorrak eta zeintzuk, aldiz, irabazpidezkoak; jakina denez, gauza bera egiten du, bakarre ko eta irabazpidezko ondasunak bereiztean. Ondorenez, Kode Zibilak ez du erregela orokorrik ematen. Alabaina, oro har esan daiteke ezkontide batek hartzen dituen zor guztiak bakarrekoak direla, legeak besterik xedatzen ez du en artean. Hor esandakoa bat dator, batetik, KZren 1367 eta 1375. art.ekin eta, bestetik, askatasun pertsonalaren printzipioarekin. Bestalde ere, Kode Zibilak ez du inolako presuntziorik ezartzen, ezkonti de baten zorra, aldi berean, sozietatearen zorra denik uste ahal izateko (hala nola, ENZNk 1987ko azaroaren 12an eta 1988ko urtarrilaren 5ean emandako ebazpenak). 126. Irabazpidezko sozietatearen zorrak Kode Zibilak honetara azaltzen ditu zor horiek: A) Bi ezkontideek batera hartutako betebeharrak, edo ezkontide batek harturikoak, bestearen berariazko adostasunarekin Horixe da KZren 1367. art.ak arautzen duen kasua. Manu horren hitze tan, ezkontideek beti dute betebehar horien gaineko erantzukizuna. Horrek esan nahi du erantzukizun hori badela, nahiz eta betebeharrek familia zame kin zerikusirik izan ez. KZren 1367. art.ak ez du argitzen, ostera, zernolako erantzukizuna du ten bakarreko ondasunek. Dena dela, badakigu, jakin ere, KZren 1911 eta 1369. art.en aginduz, bakarreko ondasunek erantzukizun solidarioa dutela, irabazpidezko ondasunekin batera; hori dela medio, badirudi ÂŤmodu soli darioanÂť erantzuten dutela bakarreko ondasunek (BLANQUER). Kasuan kasuko zorra irabazpidezko sozietatearen zama edo galera izanez gero, mankomunatua (KZren 1137. art.) eta zatiezina (KZren 1150. art.) izango da; bada, ezkontideek zorrak


hartzen dituzte, ezkontide diren heinean, hau da, euren artean ezkontzazko lokarria dagoen aldetik eta ondare batasun bat osatzen duten adinean. Praktikan, hartzekodunek solidaritatea ituntzen dute (hori beharrezkoa ez bada ere), demandak jartzea errazagoa edo erosoa goa izan dadin. B) Ezkontide batek hartutako betebeharrak Horien inguruan, KZren 1365. art.ak bi kasu bereizten ditu. a’) Etxeko ahalgoa egikaritzean edota irabazpidezko ondasunak kudeatu zein xedatzean, ezkontide batek hartzen dituen betebeharrak, eginkizun ho riek berari badagozkio, legearen aginduz edo ezkontzako itunen ondorioz. Etxeko ahalgoaren egikaritzari dagokionean, KZren 1319.2. artikulua aplikatu behar da. Manu horren aginduz, ondasun erkideek eta ezkontide zor dunaren ondasunek erantzukizun solidarioa dute; beste ezkontidearen ondasu nek, aldiz, sorospidezkoa. Egitatezko banantze kasuetan, KZren 1368. art.ak ondokoa ezartzen du: irabazpidezko ondasunek erantzukizuna dute, ezkontide batek hartutako zo rren gain, «zor horiek hartu badira irabazpidezko sozietatearen ardurapeko semealabak mantendu, horiei lagundu eta horiek hezteko». Gauzak horrela, egitatezko banantze kasuetan, ezkontide baten ahalgoak, «familiaren beharri zan arrunt»ez gain, besterik ere hartzen du. b’) Ezkontide batek hartzen dituen betebeharrak, beraren lanbide, arte edo ogibidean modu arruntean aritzeagatik edota bakarreko ondasunak modu arruntean administratzeagatik (KZren 1365.2. art.). Batzuetan, ezkontide batek bestearen adostasuna behar du, kudeaketa edo xedapen egintza jakin batzuk burutzeko. Horretara, halako egintzak deusezta FAMILI ZUZENBIDEA


korrak dira, bi baldintza hauek betez gero: aurrenekoa, beharrezkoa den ados tasunik ez izatea; eta, bigarrena, egintza hori irabazpidezko ondasun zehatz baten gain gauzatzea zuzenzuzenean. c’) Senarra edo emaztea merkataria denean, Merkataritza Kodea aplikatu behar da, 1365. art.aren azken lerroaldeak lege testu horretara jotzen baitu. Merkataritzan jarduteak esparru juridiko berezi bat ematen dio irabazpi dezko sozietatearen eraentzapean ezkonduta dagoen merkatariari. Esparru ho rretan, ezkontide merkatariak zilegi du jarduketa batzuk burutzea, nahiz eta jarduketa horiekin bakarreko ondasunak eta irabazpidezko ondasunak ukitu; bada, ondasun horien guztien gain, ezkontide horrek erabateko legebidezta keta du, bai eta haiek xedatzeko askatasuna ere. Merkataritzan jardute horri atxikitako ondasunak, beraz, irabazpidezko sozietatearen menpe daude, en presaren ondare osagaiak diren heinean (BLANQUER). Ondasun horiek agortzen direnean, KZren 1373. art.ra jo behar da eta irabazpidezko beste ondasun batzuen enbargoari ekin behar zaio. Ikus MKren 6. artikulua. 127. Bakarreko zorrak Zentzuzkoa denez, Kode Zibilak ez du egiten bakarreko zorren zerrenda rik: bakarreko zorrak dira, izatez, irabazpidezkoak ez direnak. Edozelan ere, kasu zehatz batzuetan, Kode Zibilak azpimarratu egiten du zorra bakarrekoa dela eta irabazpidezko ondasunek horren gaineko erantzu kizuna dutela (era berean, erantzukizun horren norainokoa zehazten du Kode Zibilak). A) Jokoak eratorritako zorrak Gorago aztertu izan ditugu 1372. artikulua azaltzean.


B) Jaraunspenezko zorrak KZren 995. art.aren arabera, ÂŤpertsona ezkondu batek edozein jaraunspen onartzen badu inbentario onurarik gabe, eta beraren ezkontideak ez badio adostasunik ematen onarpen horri, ezkontzazko sozietatearen ondasunek ez dute erantzukizunik, jaraunspenezko zorren gainÂť. Manu horrek ez du argitzen, alabaina, oinordekoa den ala ez adostasuna ematen duen ezkontidea; oinordekoa ez izatera, ez da bidezkoa, inondik inora ere, irabazpidezko ondasunek erantzukizunik izatea. 128. Irabazpidezko ondasunak erostea, prezioa geroratuz Kode Zibilaren 1370. artikuluaren aginduz, ÂŤezkontide batek bestearen adostasunik gabe irabazpidezko ondasun bat eskuratzen badu, horren prezioa geroratuz, eskuraturiko ondasunak beti du prezio geroratuaren gaineko eran tzukizuna; alabaina, beste ondasun batzuek ere erantzukizuna izan dezakete, kode honen erregelen araberaÂť. KZren 1356. art.ak ezartzen duen erregelaren arabera, ondasuna irabazpi dezkoa izan daiteke, osoosorik ala zati batez. Gerta daiteke, ostera, erosketa ren ondorioz irabazpidezko ondasunek ez izatea zuzeneko erantzukizunik, saltzaileari begira (besteak beste, eskuratzaile ez den ezkontidearen bera riazko adostasunik ez dagoelako, ondasuna eskuratu duen ezkontideak horre tarako kudeaketa ahalgorik ez duelako etab.). Horrelakoetan ere, eskuraturiko ondasunak prezio geroratuaren gaineko erantzukizuna du.

FAMILI ZUZENBIDEA



Hamabosgarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (IV). IRABAZPIDEZKO SOZIETATEAREN KUDEAKETA Laburpena: §37. Kudeakidetza printzipioa eta berorren salbuespenak.— 129. Kudeaketa, ordezkaritza organiko gisa.— 130. Kudeakidetza printzipioa: A) Dohaineko egintzetan; B) Gainerako egintzetan.— §38. Irabazpi dezko sozietatea kudeatzea, banakako jarduketaren bitartez.— 131. Ezkontzako itunetara bilduriko hizpaketa.— 132. Norberaren ondarea kudeatzeaz gain, irabazpidezko ondasun zehatz batzuk kudeatzea.— 133. Ezkontide baten izenean edo beraren eskuetan dauden ondasunak administratzea.— 134. Dirua nahiz baloretituluak administratzea eta xe datzea.— 135. Irabazpidezko izaera duten eskubideak egikaritzea.— 136. Defentsa egintzak.— 137. Etxeko ahalgoaren egikaritza.— 138. Kudeaketa ezkontide bati eskualdatzea.— 139. Judizio bidezko neurri bereziak.— §39. Ezkontide batek burututako kudeaketa irregularra ren kontra, bestea defendatzea.— 140. Babes neurriak.— 141. Hutsal tze akzioa, bereziki.

§37. KUDEAKIDETZA PRINTZIPIOA ETA BERORREN SALBUESPENAK 129. Kudeaketa, ordezkaritza organiko gisa KZren 1375. art.ak kudeakidetza printzipioa ezartzen du eta horixe da erregela orokorra. Edozein modutan ere, manu horretan bertan esan gabe doa ezkontide batek buru ditzakeela, berak bakarrik eta eragin osoz, irabazpidez ko ondarea ukitzen duten kudeaketa egintzak. ENZNren terminologia erabi liz, ezkontide batek buruturiko jarduketa aipatzen dugunean, ahalgo organiko bati buruz ari gara, hau da, «sozietatearen organo» batek buruturiko jardu ketari buruz (besteak beste, ENZNk 1983ko apirilaren 15ean eta 1986ko aza


roaren 28an emandako ebazpenak). Besterentasuna da, izan ere, ahalgo edo jarduera horren ezaugarri nagusia. Besterentasunak esan nahi du ezkontideak buruturiko jarduerek ondare bereizi bat ukitzen dutela (irabazpidezko onda rea), ezkontide jardulearen ondarea ukitzeaz gain. Nolanahi den ere, barnebarnetik lotuta daude ordezkari gisa jarduteko aukera hori eta ezkondu egoeraren bereberezko izaera. Hori dela eta, ezkonti deak ezin dio aukera horri ukorik egin, ezta hori ezeztatu ere; areago orain dik, ezkontideak ezin du eskualdatu sozietatearen ordezkari gisa jarduteko aukera. Ildo beretik, legea eta ezkontzako itunak dira ordezkaritza horren iturri, KZren 1315, 1365.1 eta 1375. art.en arabera. Bukatzeko, azpimarratzekoa da ordezkaritza organikoaren ideia azaltzen dela beste eraentza ekonomiko batzuetan ere. Ulerbidez, ondasunen banantze eraentzan, ideia bera agertzen da etxeko ahalgoaren inguruan, eraentza ho rri ere KZren 1322. artikulua aplikatzen baitzaio. 130. Kudeakidetza printzipioa Printzipio hori KZren 1375. art.an mamitzen da. Manu horren arabera, ÂŤezkontzako itunetan ezer zehaztu ez bada, irabazpidezko ondasunen kudea keta eta xedapena bi ezkontideei dagozkie batera, ondorengo artikuluek ezar tzen dutena gorabeheraÂť. Manu horren inguruan, gogoan izan behar dira, nola AGk 1984ko maia tzaren 14an emandako epaia, hala 159/89 KAE, urriaren 6an emandakoa. Bi epai horien esanetan, 1375. artikulua da Kode Zibilera biltzen den arauke taren ardatz nagusia. Alabaina, kudeakidetza printzipioa ez da modu berean aplikatzen, dohaineko egintzetan eta gainerakoetan. Hori berori atera daiteke, bai 1375. artikulua bera aztertuz, bai horrek igorpen bidez aipatzen dituen arauak arakatuz ere.


A) Dohaineko egintzetan KZren 1378 eta 1322.2. art.etan oinarrituta, esan daiteke kudeakidetza printzipioa betebetean aplikatzen dela dohaineko egintzetan. Printzipio hori zorrotz aplikatzearen ondorioz, ezkontideen jarduketa baterakoa eta aldi bere koa izan behar da. Are gehiago, ezin da epailearen baimenik onartu, ezkon tide baten jarduketaren ordez; eta bi ezkontideen jarduketarik ez badago, kudeaketa deuseza da ex lege. Hala eta guztiz ere, horren gainean bada zehaztu beharreko auturik. Le henlehenik azpimarratu behar da, kudeakidetza printzipioaren ondoreeta rako, ÂŤdohaineko egintzaÂť guztiek kari zehatz bat izan behar dutela, alegia, ÂŤongilearen eskuzabaltasun hutsaÂť (KZren 1274. art.). Horren ildotik, tra fikoan ohikoa izaten da kudeaketa egintza batzuk burutzea, horien ordainean kontraprestaziorik eskatu gabe; orobat, egintza horien azken helburua bada zeharkako abantailak nahiz onurak lortzea edota familiaren interesak babes tea, orduan egintzok ez dira dohainekotzat hartzen. Horien adibide edo era kuskari izan daiteke ondoko egintza: ezkontide batek edozein berme eskubi de (abala, fidantza zein hipoteka) ematen dio sozietate bati, berorren partaide delako. Egintza horren karia ez da ongilearen eskuzabaltasun hutsa; beraz, kudeakidetza printzipioa ez da osotoro aplikatzen kasu horretan. Ildo horre tatik doaz, besteak beste, AGk 1987ko maiatzaren 13an eta 1988ko azaroaren 18an emandako epaiak. Bigarrenik, ohartaraztekoa da kudeakidetza printzipioak baduela axola handiko salbuespenik. Usadioen arabera egindako eskuzabaltasunak dira, izan ere, haren salbuespen (1378. art. i.f.). Eskuzabaltasun horien artean, aipatze koak dira erremusinak, eskupekoak eta ezkontzari begira emandako opariak; horiez gain, semealabei egin dakizkieke beste opari batzuk ere (KZren 1041. artikulua).


B) Gainerako egintzetan Egintza horien artean sartu behar dira bi baldintza hauek betetzen dituz tenak: aurrenekoa, esangura hertsian dohainekoak ez izatea; eta, hurrena, ira bazpidezko ondasunak ukitzea. Halakoetan ere, kudeakidetza printzipioa bete behar da, baina dohaineko egintzetan baino malguago (KZren 1376 eta 1377. artikuluak). Malgutasun horren harira, epailearen baimena onar daiteke, ezkontide baten adostasunaren ordez. Baimenik eta adostasunik izan ezean, ordea, egin tza deuseztakorra da; horrek esan nahi du egintza hasierahasieratik eraginga rria izanik ere, eragingarritasun hori klaudikatzailea dela. Egintzarik burutzen ez duen ezkontideak bere adostasuna eman dezake egintza gauzatu aurretik, aldi berean edo horren ondoren (egintzaren ondoren emanez gero, adostasun horrek baieztapen gisa balio du). Adostasun hori, be rezia zein orokorra, berariazkoa nahiz isilbidezkoa, izan daiteke. ยง38. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA KUDEATZEA, BANAKAKO JARDUKETAREN BITARTEZ 131. Ezkontzako itunetara bilduriko hizpaketa KZren 1315, 1365.1 eta 1375. art.ekin bat etorriz, ezkontza itunetan era askotako hizpaketak sar daitezke. Horietako bat erabiliz, ezkontide bati zein besteari, euren artean bereizketarik egin gabe, irabazpidezko sozietatearen ku deaketa eratxiki ahal zaio; hau da, kudeaketaren ardura biei batera eratxiki ahal zaie, modu solidarioan. Zalantza gogorrak sortzen dira, aldiz, sozietatearen kudeaketa ezkontide bati bakarrik eratxikitzen zaionean, ezkontzako itunetara bildutako hizpake taren bidez. Gogorarazi beharra dago zalantza horiek aztertu izan ditugula, ezkontzako itunei buruzko gaian eta, zehatzago esateko, KZren 1328. art.ari dagokion atalean. Artikulu horren arabera,


ÂŤezkontide bakoitzari dagozkion eskubideak berdinak direla kontutan hartuta, deusezak dira berdintasun hori mugatzen duten hizpaketakÂť. Konponbide horren alde azaltzen dira autorerik gehienak. Horren kontra daude, aldiz, LACRUZ eta PEĂ‘A. Euren ustez, ez kontzako itunetan halako hizpaketaren bat sartzen denean, ez zaio inolako pribilegiorik ematen ezkontide bati; aitzitik, ahalgoa ematen zaio eta, horre kin batera, zama batzuk. Bide horretatik doaz Nafarroako Konpilazioa (Nafa rroako Foru Berriaren 60. legea) eta Galiziakoa ere (GalZZKren 47.2 eta 52.1. art.ak); horren harira, kontutan izan behar da, Konstituzioa indarrean jarri eta gero, konpilazio horiek eraldatu egin zirela, kasuan kasuko autonomi erkidegoak emandako legearen bitartez. Edonondik begira dakiola ere, agian onargarriagoa da ezezkoaren aldeko iritzia, dela EKren 14 eta 32. art.en arabera, dela KZren 1328. art.aren ara bera. Bestalde, gerta daiteke halako hizpaketak ezkontzako itunetan sartu nahi izatea, ezkontide baten egoera oso berezia denean (adibidez, drogazalea denean); horrelakoetan ere, hobe da KZren 1388. art.an ezarritako neurri be rezia erabiltzea, halako hizpaketak ezkontzako itunetan sartzea baino. 132. Norberaren ondarea kudeatzeaz gain, irabazpidezko ondasun zehatz batzuk kudeatzea Bistakoa denez, ezkontzaren irabazpidezko eraentza itundu arren, ezkon tideak autonomia zabala du, beraren bakarreko ondasunak kudeatzeko; dena den, gero ikusiko dugun bezala, autonomia hori ez da erabatekoa. Nolabait esateko, ezkontide bakoitzak bere ondarea administratu eta xedatzen du, be rak nahi duen moduan; zernahi gisaz, eginbehar batzuk bete behar ditu, ez kontzaren ondasun eraentzak hori agintzen diolako. Ildo horretatik, KZren 1383. art.aren arabera, bi


ezkontideek elkarri in formazioa eman behar diote, bakarreko jarduera ekonomikoen egoerari buruz eta jarduera horiek ematen dituzten etekinei buruz. Bestalde, KZren 1393. art.ko bigarren eta laugarren idazatietatik atera daitekeenez, ezkontideak leia lak izan behar dira, edozein jokabide gauzatzean. Hori dela eta, ezkontide batek buruturiko kudeaketa egintzek maula, kalte edo arriskurik badakarte beste ezkontidearen interesentzat, azken horrek eska dezake irabazpidezko so zietatearen desegitea; gauza bera egin daiteke, informazioa emateko beharra modu larrian eta behin eta berriro urratzen denean ere. Banakako esparrua kudeatzeko autonomia izateak, eginbeharrez gain, es kubideak ere badakartza ezkontidearentzat. Eskubideok bi dira, batik bat: le hendabizikoa, aurrerakin gisa, irabazpidezko eskudirua erabiltzeko eskubidea (KZren 1382. art.); eta, bigarrena, gastu batzuk irabazpidezko sozietateari ja sanarazteko eskubidea (KZren 1362. art.ko hirugarren eta laugarren errege lak, eta 1364 eta 1366. art.ak). Hortaz, legeak berak babesten du bakarreko ondarea kudeatzeko auto nomia. Alabaina, babes bera dute beste esparru edo ondasun batzuek ere. Ildo horretatik, irabazpidezko ondasunen (hots, fruitu, errenta, korritu eta onuren) iturburu izan daiteke ezkontidearen jarduera ekonomikoa. Hori gertatzen de nean, legeak aurrerago aipatu dugun babesa ematen die irabazpidezko onda sunoi. Bada, KZren 1381. art.aren aginduz, horiek guztiak irabazpidezko ondasunak dira eta euren gain gauza daitezke irabazpidezko sozietatearen za mak eta erantzukizunak. Nolanahi den ere, edozein ezkontidek ondasun ho riek ematen dituzten fruitu eta ekoizkinak xeda ditzake; beste modu batera azaltzeko, edozein ezkontidek fruitu eta ekoizkin horiek besterengana ditzake, eta horrekin lorturiko zenbatekoa edozein helbururi atxiki diezaioke. Horrek esan nahi du fruitu eta etekinak ez direla zuzenzuzenean sartzen irabazpidez


ko ondarean; haatik, kudeaketak eratorri duen zenbateko garbia kalkulatzen da, kudeatze lan horretan ekitaldi bat eman eta gero. Aurrekoez gain, irabazpidezkoak dira ezkontidearen lanak, lanbideak edo ogibideak erakartzen dituen fruitu eta etekinak ere. Horien inguruan, KZk ez du aipatzen, hitzez hitz behintzat, banakako kudeaketaren erregela. Bestalde, MKren 6. art.ak legebideztaketa zabala ematen dio ezkonduta dagoen merka tariari, merkataritzako jarduerek eratortzen dituzten irabazpidezko ondasunak xedatu ahal izateko. Hori berori zen antzina jurisprudentziak hartzen zuen jarrera, ezkonsariaz besteko ondasunen arauketa aztertzean (ENZNk 1977ko otsailaren 8an emandako ebazpena). Gaur egun ere, konponbide bera onartu behar da a fortiori, behialako arauketak KZren 1381. art.arekin duen antzeko tasuna ikusirik. 133. Ezkontide baten izenean edo beraren eskuetan dauden ondasunak administratzea KZren 1384. art.ak xedatzen duenez, ezkontide batek buruturiko egintzak baliozkoak dira, egintzok gauzatu direnean haren izenean edo beraren eskue tan dauden ondasunak administratzeko. Halako kasuak azaltzen dira, batik bat, patenteen inguruan, ezkontide ba ten izenean diharduten enpresetan, bazkide, errentari eta horien antzeko egoe retan eta, azkenik, HAren 94.1 eta 93.4. art.ek arautzen dituzten kasuetan, Erregistroan egindako inskripzioei buruz. Kasu horietan guztietan, ondasunen titular gisa azaltzen den ezkontideak eragingarritasunez buru ditzake ondasun horien gaineko administrazio egin tzak. Ildo beretik, Hipoteka Araudiak zehatzmehatz aipatzen ditu itxuraz ko titular den ezkontideak Erregistroaren esparruan eragingarritasunez buru ditzakeen egintzak. Azkenik, nabarmendu beharra dago atal honetan ÂŤadministratzeko egin


tzaÂť adierazmoldeak esangura zabala duela, hain zuzen ere, esangura juridiko hertsia baino askoz zabalagoa. Antza denez, Kode Zibilak irizpide ekonomi koekin erabiltzen du esamolde hori eta ez, ordea, irizpide juridikoekin. 134. Dirua nahiz baloretituluak administratzea eta xedatzea Manu berberaren arabera, hau da, KZren 1384. artikuluaren arabera, ez kontide batek buruturiko egintzak baliozkoak dira, egintzok gauzatu direnean haren izenean edo beraren eskuetan dauden dirua eta baloretituluak adminis tratu nahiz xedatzeko. Diruari dagokionean, dudamudarik gabe esan daiteke traditioa behar beharrezkoa dela eskualdaketa gauzatzeko; baloretituluei dagokienez, aldiz, badirudi edukitza nahikoa dela (ENZNk 1987ko maiatzaren 25ean emandako ebazpena). Edozein modutan ere, gure ustetan, tituluaren zirkulazioak berez ko erregelak ditu eta erregela horiek nahitaez errespetatu behar dira: izendun titulua izanez gero, bertan izendaturik agertzen den ezkontideak egin behar du xedapena; erregela bera aplikatzen zaie agindurako tituluei ere. Eramailea rentzako tituluak direnean, aldiz, uneanunean tituluaren eramaile den ezkon tideak egin behar du xedapena; halako eran egindako xedapena baliozkoa da, eramaile izateak berarekin dakarrelako tituluaren edukitza izatea, hots, ÂŤti tulua eskuetan izateaÂť (DĂ?EZPICAZO). Kontuetan egindako idaztoharren kasuan (ikus, berebat, Baloreen Merka tuari buruz 1988ko uztailaren 28an emandako legea), aski da idazpena egitea, kontabilitate erregistro egokian.


135. Irabazpidezko izaera duten eskubideak egikaritzea KZren 1385.1. art.ak hauxe xedatzen du: kreditu eskubideen izaera ain tzakotzat izan gabe, eskubide horiek zein ezkontideren izenean eratu eta bero rrek egikaritzen ditu kredituok. Gisa berean, manu horren egitatezko kasuan sartzen dira harreman kon plexuetara (hots, kontratu egoeretara) bilduriko kreditu eskubideak ere. Agidanez, manu horren arabera, kreditu eskubidearen titularrak legebi deztaketa du, edozein motatako egintzak burutuz, eskubide horren betepena lortzeko. Zernahi gisaz, ezkontide horrek ezin du egintzarik burutu, eskubi dearen betepena oztopatzeko (uko egitea, barkatzea, aldaberritzea etab.); bide beretik, ezin dio kreditu eskubiderik gainontzeko bati eskualdatu, intsuldatu edo traspasatu, ezta lagatu ere. Egintza horiek guztiak 1385.1. art.ak ezartzen duen legebideztaketatik kanpo daude eta, horrexegatik, arau orokorrak apli katzen zaizkie egintzoi; bada, kreditu eskubidea irabazpidezko ondasuna da eta kudeakidetza erregelaren menpe dago. 136. Defentsa egintzak KZren 1385.2. art.aren ildotik, edozein ezkontidek ondasun eta eskubide erkideen defentsa egikari dezake, auzibidezko akzio nahiz salbuespenen bitar tez. Dirudienez, arau horrek irabazpidezko sozietatearen esparruan aplikatzen du beste arlo bateko doktrina orokorra, alegia, erkide batek eskubide erkideak egikaritzen dituen kasurako guztiz onartuta dagoen doktrina. Dena den, Kode Zibilaren 1385.2. artikulua defentsa hutsari dagokionean bakarrik aplika dai teke (hala nola, actio communi dividundoaren kasuan). Bestalde,


artikulu ho rretan oinarrituta ezin da beste barik esan edozein ezkontidek beti izango duenik legebideztaketa pasiboa. Horren harira, 1988ko apirilaren 4an eman dako epaian, EKren 24 eta KZren 1375. art.ak aplikatu zituen AGk; horiei helduz, derrigorrezko auzikidetza pasiboa eratu behar da, hots, bi ezkontideak demandatu beharra dago, jabetzaren inguruko erreklamazioak egiteko. Bestetik ere, ezkontideak defentsa egikari dezake, baina ez du zertan horri eutsi. Modu berean, kasu guztietan ez dira bi ezkontideak demandatu behar, epaiak irabazpidezko ondasunen gain eragina izan dezan. Bada, gorago azal du izan dugunez, hartzekodunek kolpe egin diezaiekete irabazpidezko onda sunei, ezkontide batek hartutako zor jakin batzuen ondorioz. Bestalde, berme moduan hipotekarik eratzekotan, horren betearazpenean nahikoa da hipoteka eratu duen ezkontideak parte hartzea. Bide horretatik, AGk 1983ko martxoa ren 24an eta 1986ko urriaren 27an emandako epaiak. Erregela bera aplikatzen zaie prezio geroratua bermatzeko eratutako hi potekei; hitzarmenezko zein legezko atzeraeskuratzeei; bai eta ezkontide batek sozietatearentzat egindako eskuraketetan azaltzen diren baldintza sun tsiarazleei ere. 137. Etxeko ahalgoaren egikaritza KZren 1386. art.ak xedatzen duenez, ezkontide baten adostasuna aski da, beharbeharrezko eta premiazko egintzak burutzeko, egintza horiek aparteko ak edo ezohikoak izan arren. Itxura denez, manu horrek etxeko ahalgoaren kontzeptu zabala darabil, KZren 1319. art.ak erabiltzen duena baino zabalagoa. Hori adierazteko, PE Ă‘A familiaren babeserako ahalgoaz mintzo da.


138. Kudeaketa ezkontide bati eskualdatzea Kudeaketa ministerio legis eskualda dakioke ezkontide bati. Hori berori gertatzen da, hain zuzen ere, KZren 1387. art.aren aginduz; manu horri hel duta, edozein pertsona bere ezkontidearen tutore edo lege ordezkari bada, per tsona horri eskualdatu behar zaio kudeaketa. Berebat, auzitegien erabakiz ere ezkontide bati eskualda dakioke kudeaketa, beste ezkontideak ezin duenean adostasunik eman, familia utzi duenean edota bi ezkontideak egitatez banan duta daudenean. KZren 1389. art.ak finkatzen ditu, finkatu ere, eskualdaketa horren ondorioak eta norainokoa. Eskualdaketaren ondorioz kudeatzaile iza tera etorri den ezkontideak erabateko ahalmenak ditu, ondasunak adminis tratzeko. Hala ere, epaileak kautela edo mugapen batzuk ezar diezazkioke ezkontide horri; horretarako, aurretiaz epaileak informazio laburra eskatu eta, ondoren, familiaren intereserako egokia dena erabakitzen du. Ondasun higie zinak, merkataritzako establezimenduak, aparteko balioa duten objektuak edo balore higikorrak (lehenespenez harpidetzeko eskubidea salbu) xedatu ahal izateko, nahitaezkoa da epailearen baimena.

139. Judizio bidezko neurri bereziak Neurri horiek irabazpidezko sozietatearen kudeaketari buruz hartzen dira. Euren ondorioz, batzuetan murriztu egiten da ezkontide baten ahalgoa; beste batzuetan, berriz, ezkontide bati bakarrik eratxikitzen zaio ahalgo hori. Gauzak horrela, zenbait kasutan, auziak eragiten dira, irabazpidezko so zietatea desegiteko karirik dagoen ala ez erabakitzeko. Auzi


horietan, KZren 1394. art.ko bigarren tartekaduraren arabera hartzen dira kudeaketaren in guruko neurriak. Deuseztasun, banantze eta dibortzio auzietan, berriz, neurriok Kode Zibi laren 103.4 eta 104. art.en arabera hartzen dira. ยง39. EZKONTIDE BATEK BURUTUTAKO KUDEAKETA IRREGULARRAREN KONTRA, BESTEA DEFENDATZEA 140. Babes neurriak KZren 1322. art.ak agintzen duenez, babes neurririk gogorrena da deu seztasun eta deuseztakortasun akzioak egikaritzea. Horiez gain, KZren 1390 eta 1391. art.ek konponbide zehatz batzuk ezar tzen dituzte. Artikulu horien artean lehendabizikoak ondoko kasua arautzen du: ezkontide batek administrazio edo xedapen egintza batzuk burutzea eta, horien ondorioz, ezkontide horrek gehiegiko onurak zein irabaziak lortzea, edo doloz edozein kalte eragitea. Kasu horretan, nahiz eta egintzen eragin garritasuna aurkaratua izan ez, ezkontide horrek sozietateari itzuli behar dio onura edo kalteen zenbatekoa. Bestalde, KZren 1391. art.aren arabera, ezkontide batek edozein egintza burutzen badu, beraren ezkontideak dituen eskubideei maula egiteko, maula horren zenbatekoa itzuli behar du; horrez gain, eskuratzaileak gaitzustez jo katu badu, egintza hutsaltzeko modukoa da. 141. Hutsaltze akzioa, bereziki Hutsalketa bidezkoa izan dadin, hiru betekizun hauek izan behar dira: au rrenik, egintza hori ezkontide batek burutzea; hurrenik, maulazko egintza iza tea (berbarako, huskeria baten truk, irabazpidezko ondasunak


saltzea edota horien gain errentamenduak eratzea); eta, azkenik, eskuratzailea gaitzustedu na izatea, hots, eskuratzaileak maularen berri izatea. Hiru betekizun horiek izanez gero, ez dirudi beste betekizunik izan behar denik; beste hitzez esateko, ez da beharrezkoa ezkontide auzijartzaileak beste konponbide edota baliabiderik ez izatea, maula saihesteko. Bestalde, KZren 1391. art.ak berak zehapen bikoitza ezartzen du, alegia, itzulketa gehi hu tsaltze akzioa. Gainerakoan, hutsaltze akzioari arau orokorrak aplikatzen zaizkio; uler bidez, legebideztaketa eta epeen inguruko kontuei KZren 1299. artikulua apli katzen zaie.



Hamaseigarren gaia IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA (V). IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA DESEGIN ETA LIKIDATZEA Laburpena: §40. Irabazpidezko sozietatea desegitea.— 142. Desegite kariak.— 143. Aldez aurretiko neurriak.— 144. Desegitearen ondoreak. Irabazpidezko sozietatea desegitea, ezkontza deuseza delako.— §41. Irabazpidezko on darea, likidazioan dagoenean.— 145. Eraentza orokorra.— 146. Onda rearen kudeaketa eta defentsa.— 147. Hartzekodunen egoera.— §42. Likidazio prozesua.— 148. Erregela orokorrak.— 149. Tramiteak: A) In bentarioa; B) Hartzeko likidoaren osaketa; C) Ondasunak adjudikatzea.— 150. Likidazioa, kasu berezietan.

§40. IRABAZPIDEZKO SOZIETATEA DESEGITEA 142. Desegite kariak Kode Zibilak bi kari mota bereizten ditu. Desegitea Zuzenbide osokoa izan ala epailearen erabakiz gertatu, eta horrexen arabera egin daiteke desegi te karien arteko bereizketa. KZren 1392. art.aren arabera, Zuzenbide osoko desegitea ondoko kasue tan gertatzen da: a) Ezkontza amaitzen denean. b) Ezkontzaren deuseztasun adierazpena ematen denean. c) Ezkontideen banantzea judizio bidez dekretatzen denean. Harako ka suetan, eta auzibidea tramitatzen den artean, sozietateak bere horretan dirau, KZren 103. art.ko laugarren erregelak ezarritako aldarazpenekin. d) Irabazpidezko eraentzaren ordez, ezkontideek beste eraentza bat itun tzen dutenean, ezkontza bitartean. Desegite kari hori, izan ere,


aldakortasun printzipioaren ondorio da eta honetara ulertu beharra dago: ezkontideek ira bazpidezko sozietatearen desegitea bakarrik hitzartu eta ez badute bestelako eraentzarik ituntzen, ondasunen banantze eraentza jartzen da indarrean (Kode Zibilaren 1435.3. art.). KZren 1393. art.ra, aldiz, bestelako kasuak biltzen dira. Kasu horietan, irabazpidezko sozietatea azkentzen da, ezkontide batek hori eskatu eta epai leak hala erabakitzen duenean. Kasu edo kari horiek ondokoak dira: a) Ezkontide bat judizio bidez ezgaitua izatea. b) Ezkontide bat absente dagoela adieraztea. Horren inguruan ohartaraz tekoa da epaileak absentzia adierazi eta orduantxe desegiten dela irabazpi dezko sozietatea; dena den, aurretik ere, hots, absentziaren gaineko prozedura hasten denetik, KZren 1388. art.an ezarritako aldarazpenak aplika daitezke. c) Porrot adierazpena ematea edota hartzekodunen konkurtsoa adieraz tea ezkontide baten inguruan. d) Ezkontide bat familia uzteagatik kondenatzea. e) Ezkontide bat maulazko egintzak zein egintza kaltegarriak burutzea behin eta berriz. Benaz, horiek ez dira maulazko egintza hutsak, jokabideak edo portaerak baino. f) Ezkontideak egitatez banantzea. Kasu horretan ezkontideen arteko el karbizierarik ez dagoenez, irabazpidezko sozietatea izateak ez du zentzurik. Hala eta guztiz ere, Kode Zibilak ez du esaten irabazpidezko ondasunak ezin direnik izan egitatezko banantze bitartean; aitzitik, Kode Zibilak dio egitatez ko banantzeetan sozietatea desegiteko aukera dagoela. Edozein modutara ere, 1988ko ekainaren 17an emandako epaian, Auzitegi Gorenak onustearen kon trakotzat eta eskubide abusutzat jo zuen irabazpidezko ondasunak eskatzea, egitatezko banantze bitartean. g) KZren 1383. art.an ezarritako informazio eginbeharra urratzea, modu larrian eta behin eta berriro.


h) Bakarreko zorren ondorioz, ezkontide batek irabazpidezko sozietatean duen zatia enbargatzea. Aurreko gaian aipatu dugun bezala, hori berori agin tzen du KZren 1373. art.ak. Desegitearen ondorioa, berriz, KZren 1374. arti kuluak ezartzen du; horren inguruan kontutan izan behar da, irabazpidezko sozietatea desegin eta gero, ondasunen banantze eraentza aplikatu behar dela, ezkontideek beste eraentzaren bat hitzartu ez badute (KZren 1435.3. art.). Kasu horietan guztietan, epaiak berak egiaztatu behar du desegitea daka rren egitatea zinez gertatu dela. Epai horrek zehazten duen datatik zenbatuta, irabazpidezko sozietatearen desegiteak ondoreak sortzen ditu. Desegite karia ren inguruan auzirik izanez gero, ordea, KZren 1394. artikuluan agindutakoa aplikatu beharra dago. Manu horren arabera, inbentarioa egin behar da eta, horrez gain, epaileak neurri egokiak har ditzake, ondasuntza erkidea behar den moduan administratua izan dadin; halaber, administrazio arruntaz kan poko edozein egintza burutzeko, nahitaezkoa da epailearen baimena. Ezbairik gabe esan daiteke desegitea eskatzeko legebideztaketa duela Ko de Zibilaren 1393. art.an deskribatutako kasuetan dagoen ezkontideak. Zalan tzagagarriagoa da, ordea, halako legebideztaketarik ote duen etxea utzi duen ezkontideak. Agidanez, horrek ere badu legebideztaketarik, 1393. art.aren ra tioa baita ezkontideen arteko elkarbiziera haustea. 143. Aldez aurretiko neurriak KZren 1394.2. art.an azaltzen diren neurriez gain, beste hauek ere aipa daitezke: a) Irabazpidezko eskualdatzea

ondasunak (Kode

kudeatzeko

ahalgoa Zibi


laren 1387.etik 1389.era arteko art.ak). b) Deuseztasun, banantze edo dibortzio auzietan epaileak har ditzakeen neurri bereziak erabiltzea (KZren 103.4 eta 104. art.ak). 144. Desegitearen ondoreak. Irabazpidezko sozietatea desegitea, ezkontza deuseza delako Lehentxoago esan dugun moduan, KZren 1393. art.an zehazturiko kasue tan, desegitea gertatzen da kasuan kasuko epaiak finkatzen duen data ho rretan; KZren 1392. art.an zehazturiko kasuetan, aldiz, desegitea dakarren egitatea gertatzeaz batera esan daiteke desegitea bera badela. Batera zein bestera, KZren 1435.3. art.ari helduta, badirudi ondasunen banantze eraentza aplikatu behar dela, ezkontzak bere horretan iraunez gero. Nolanahi den ere, judizio bidezko banantze kasuetan, dudatan jar daiteke ondorio hori; ildo horretatik, KZren 95. art.aren arabera, judizio bidezko banantzeetan, epai irmoak berarekin dakar ÂŤezkontzaren ondasun eraentzaÂť desegitea, ezkontza ko ondasunei dagokienez. Zalantza horren inguruan, ondoko azalpenak kontsultatu behar dira: bate tik, banantze, deuseztasun eta dibortzio auzibideek sortzen dituzten ondore berberei buruzkoa; eta, bestetik, ondasunen banantzeari buruzko gaiaren sa rreran egindakoa. Dena dela, oraintxe bertan esan daiteke onartzeko modukoa dela 95. art.an oinarrituriko tesia. Tesi horren arabera, banantze epaiak ez kontzaren ondasun eraentza desegiten du, nahiz eta eraentza hori erkidego eraentza izan ez eta, horren ordez, berorren hondakin edo zati bat eta, hala nahi izanez gero, modus vivendi bat ezartzen du (DE LOS MOZOS); egin eginean ere, ezin esan daiteke modus vivendi hori ezkontzaren ondasun era entza denik. Zernahi gisaz, hori guztia onartuta ere, egitatezko egoera hori ulertzeko eta beraren erregelak integratzeko, ondasunen banantze eraentzari buruz Kode Zibilera bildutako


erregelak aplikatu behar dira. Orobat, banan tzearen berezko ondorea da ezkontideen arteko elkarbiziera haustea; horrexe gatik, erregelok aplikatzeko modukoak dira, elkarbizieraren hausturarekin bat egiten duten heinean. Bestalde, ezkontzaren deuseztasun kasuetarako, KZren 1395. art.ak hau xe ezartzen duenez, judizio bidez adierazi izan bada ezkontide bat gaitzus teduna dela, onustedun ezkontideak bi modutan likida dezake ezkontzaren ondasun eraentza: Kode Zibilaren IV. liburuko III. tituluaren bosgarren sek zioko arauen arabera edo, bestela, partaidetza eraentzari buruzko xedapenen arabera. Azken kasu horretan, gaitzustedun ezkontideak ez du eskubiderik beste ezkontideak lorturiko irabazietan parte hartzeko. Bi ezkontideak onustedunak direnean, bai eta bibiak gaitzustedunak di renean ere, erregela hori ez da aplikatzen. Senaremazteak onustedunak iza nez gero, KZren 79. artikuluarekin bat etorriz, sozietatea desegin eta likidatu egiten da, gainerako kasuetan bezala. Bi ezkontideak gaitzustedunak izanez gero, ostera, ez da ondore zibilik sortzen, ez batentzat, ez bestearentzat; gai nera, ez dago irabazpidezko sozietaterik. Edozelan ere, KZren 392. art.ak eta ondorengoek ezartzen dituzten erregela orokorrak aplikatzen zaizkie bi ez kontideek batera eskuraturiko ondasunei. Amaitzeko, KZren 1395. art.an ezarritako erregela beste hauekin integra tu behar da: KZren 95.2. art.arekin, eta KZren 1427. art. eta ondorengoekin. ยง41. IRABAZPIDEZKO DAGOENEAN 145. Eraentza orokorra

ONDAREA,

LIKIDAZIOAN


Praktikan, sarri askotan gertatzen da, sozietatea ope legis desegin arren, ezkontideek edo, euretako bat hilez gero, alargunak eta hildakoaren jaraunsle ek likidaziorik ez egitea, denboraldi batean zehar. Horrelakoak gertatzen dira, batik bat, ezkontide bat hiltzen denean eta ezkontza bitartean ondasun era entza aldatzen denean. Kasu horietan, ez dago ÂŤirabazpidezko sozietate luzatuÂťrik. Horren kon trakoa esatea ez da zuzena eta, zenbait aldetan, ezinezkoa ere bada. Aipamen hori ez da zuzena, ondare erkidea etengabe gehitzen ari delako, nahiz baka rreko kapitalen fruitu eta etekinekin, nahiz ezkontideen lanbide, ogibide edo lanak eratorritako onurekin. Bestalde, kontutan izan behar da irabazpidezko sozietateak kudeaketa eta erantzukizun berezia duela, legeak horixe agindu duelako, bi datu hauek aintzat hartuta: ezkontideen arteko elkarbiziera eta ez kondu egoeraren bereberezkotasuna. Bada, ezkontide bat hilez gero, ez dago ezkontideen arteko elkarbizierarik eta bereberezkotasuna ezerezean geratzen da; horrexegatik, kasu horietan ezinezkoa da ondasun eraentza luzatzea. Ez kontza bitartean ondasun eraentza aldatzen denean ere, kontraesanezkoa da, batetik, eraentzaren aldaketak aurreko eraentza azkentzen duela esatea eta, bestetik, irabazpidezko sozietatea luzatzen dela onartzea. Hori guztia dela eta, desegitearen ondoren, baina likidazioaren aurretik, ez dago irabazpidezko sozietaterik edo irabazpidezko erkidegorik. Egoera ho riek beste egoera ezagun batzuekin parekatzearren, esan daiteke arras antze koak direla halako egoerak eta banaketa egin baino lehen jaraunspenezko erkidegoetan izaten direnak. Bietan ere, ondare kolektiboak likidazioan daude eta aldi baterako ezin da jakin nor den ondasun bakoitzaren titularra (VA LLET, kasu). Badirudi konponbide hori hobeto uztartzen zaiola irabazpidezko sozietatearen izaerari, tesi atomista baino. Tesi atomistaren arabera, sozie tatea likidazioan dagoen artean, kuotetan banandutako erkidego arruntak era tzen dira, irabazpidezko ondasun bakoitzaren gain. Nabari denez,


tesi horrek ezin ditu azaldu horrelakoetan pasiboak duen arauketa berezia, hartzeko dunek duten egoera, ezta ondasunek likidazio prozesuarekin duten lotura ere. Bestetik ere, irabazpidezko ondarea likidazioan dagoen bitartean, ezin da kuotarik ezarri ondasunen gain; azken kuotak zehaztu ahal izateko, aldez au rretik zamei aurre egin behar zaie eta gerakina adjudikatu. Gure ustetan, mo du horretan interpretatu behar dira likidazioari buruzko manuak eta Auzitegi Gorenaren epai batzuk ere (esaterako, 1987ko azaroaren 21ean emandakoa; epai horren esanetan, ÂŤtitularkidetasun arruntean dagoen ondasun multzoÂť gi sa har daiteke likidazioan dagoen ondarea). Hala ere, horrek ez du esan nahi, erromatarren erkidegoari buruzko erregelak ezin direnik aplikatu. Erromata rren erkidegoa edo erkidego arrunta eredutzat hartzen da, ondasun berberaren gain izaera bereko eskubideak pilatzen direnean; pilaketa horiek antolatzeko paradigma izanda, erromatarren erkidegoari buruzko erregelak aplika dakiz kioke likidazioan dagoen ondareari ere. Ondorenez, likidaziopeko ondareak arauketa berezia du. Batetik, onda re erkide horri ez zaizkio gehitzen erkideen kapitalak edo lanak eratorritako errentak. Bestetik, gozamenaren likidazioari buruzko arauak aplikatu behar zaizkio banantzeke dauden fruituen likidazioari. Azkenekoz, ondasun erkide en fruituak ondare erkidean sartzen dira. Halaber, edozein eskuraketa burutzen bada ondare erkideko ondasunen zein diruaren truk, subrogazio errealaren printzipioa aplikatu behar dela ema ten du; printzipio horren ondorioz, eskuratutako ondasuna ondare erkidean sartuko litzateke. Dena den, subrogazio errealaren printzipioa aplikatzea ez eze, bada beste konponbiderik ere, alegia: ondasuna eskuratzailearen ondare an sartzen dela eta sozietateari berorren prezioa zor zaiola ulertzea. Edonola ere, gure ustez, artezagoa da aurreneko konponbidea, bigarrena baino. Bestalde, nori dagokio eskuraturiko ondasunen izaera


frogatzeko zama? Kode Zibilean ez dago horren gaineko erregelarik; berebat, ezin da aplikatu KZren 1361. art.an irabazpidezkotasunaren alde ezarritako presuntzioa. Hori guztia dela bide, epaileari dagokio ondasunek zein izaera duten zehaztea. Bukatzeko, KZren 1408. artikuluaren aginduz, masa erkidetik mantenua eman behar zaie ezkontideei edota, hala denean, alargunari eta semealabei, inbentariopeko ondasuntza likidatu eta pertsona horiei euren hartzekoa or daindu arte; hala eta guztiz ere, fruitu eta errenten ondorioz pertsona horiek jasoko luketen zatia zenbatu eta zati horretatik gorako guztia deskontatu be har da hartzeko horretatik. Begibistakoa da mantenu eskubide hori berezia dela; horrelakoa izanda ere, modu ordeztailean, senideen arteko mantenu harremanen arauak aplikatu behar zaizkio eskubide horri (KZren 153. art.). Bestalde, KZren 1408. art.ko azken tartekaduraren arabera, hartzekoari ez zaio inolako egozketarik egiten. Aitzitik, ulertzen da manu horretan aipaturiko pertsonek jasota dutela hartze ko hori, pro indivisoan dagoen masak erator ditzakeen fruituen aurrerakin gisa; horregatik, fruituen zioz jaso beharko litzatekeen zatitik gorakoa baka rrik egotz dakioke hartzekoari. 146. Ondarearen kudeaketa eta defentsa Edozein xedapen egintza burutzeko, titularkide guztien adostasuna izan behar da; osterantzean, xedapen egintza hori deuseza da (AGk 1983ko maia tzaren 27an emandako epaia). Bestalde, likidaziopeko ondarea administratzean, kontutan izan behar di ra jaraunspenezko erkidegoaren administrazioari buruzko irizpideak: intere satu guztiek administratzaile bakarra izendatzen badute, edota berariaz zein isilbidez inori administratzaile gisa jarduteko baimena ematen badiote, per tsona horrek ditu administrazio ahalmen guztiak. Bestela, KZren


398. artiku luak ezarritako irizpidea aplikatu behar da, alegia, interesatu gehienek hala erabakitzea. Gauza erkideen defentsaz denaz bezainbatean, doktrina orokorra aplika tzen da; horren arabera, edozein erkide legebideztaturik dago, guztien defen tsarako akzioak egikaritzeko, beti ere, guztien onurarako. 147. Hartzekodunen egoera Hartzekodunen egoerari dagokionean, KZren 1317. artikulua gogorarazi behar da. Manu horri helduta, ondorio hau atera daiteke: ezkontzaren onda sun eraentza aldatzean, irabazpidezko sozietatea desegiten bada ere, irabazpi dezko sozietatearen hartzekodunek euren eskubideei eusten diete eta, horren ondorioz, irabazpidezko ondareari kolpe egin diezaiokete. Horrek esan nahi du irabazpidezko ondareak bere horretan dirauela, batasun abstraktu gisa; ho ri dela eta, eskubide eta betebeharrak eratxiki dakizkioke ondare horri. Nolabait esateko, hartzekodunen kredituek estaldura edo berme bikoitza dute: batetik, ezkontide zordunaren bakarreko ondarea eta, bestetik, irabazpi dezko ondarea (KZren 1369, 1401 eta 1402. art.ak). Ildo beretik, KZren 1401. art.ko lehendabiziko lerroaldearen arabera, sozietatearen zorrak osoosorik or daintzen ez diren bitartean, hartzekodunen kredituek euren horretan dirau te, ezkontide zordunaren aurka. Hortaz, irabazpidezko ondareak bakoizturik irauten du, nahiz eta horren gaineko titulartasunak makina bat gorabehera izan, ondare hori ukitzen duten zorrak osotoro azkendu arte. Gauza bera ger tatzen da, gorago esan dugun moduan, jaraunspenezko ondarearekin (KZren 1402 eta 1410. art.ak). Jakina dugunez, irabazpidezko sozietatearen hartzekodunek lehenespena dute, ezkontideen edo beren


jaraunsleen bakarreko hartzekodunei begira. Au rrean aipaturiko manuek lehenespen hori sendotzen dute, ondoko esaera bai eztatuz: ÂŤlehenago ordaindu, jarauntsi bainoÂť (KZren 1082 eta JZLren 1093. artikuluak). Horrez gain, Kode Zibilak beste ahalmen batzuk ematen dizkie irabazpi dezko sozietatearen hartzekodunei: a) Ezkontideek bi aukera dituzte: irabazpidezko sozietatea likidatzea, in bentario onuraren arabera; edo, osterantzean, erantzukizun pertsonal eta soli darioari aurre egitea, baita bakarreko ondasunekin ere, eta ultra vires (KZren 1402, 1410, 1003 eta 1084. art.ak; AGk 1987ko azaroaren 17an eta 1988ko apirilaren 28an emandako epaiak). b) Hartzekodunak banaketa eragiketen aurka jar daitezke eta testamentu judizioa eragin dezakete. Halakorik eginez gero, irabazpidezko ondarea kon trolpean geratuko litzateke, hartzekodunen kredituak erabat ordaindu edo ho riek behar bezala bermatu arte (KZren 1082. artikulua, eta JZLren 1038.4, 1040 eta 1043. art.ak). c) Hartzekodunek euren kreditu eskubidea idaztohar dezakete aurrearre taz, gauza bera egin baitezakete jaraunspenezko hartzekodunek (HLren 46. eta HAren 146.4. art.ak). Bestalde, irabazpidezko sozietatea likidazioan dagoenean, legebideztaketa pasiboa aldatu egiten da; izan ere, irabazpidezko sozietatea desegin eta gero, titularkideen kontra jarri behar da demanda. Horren harira, hauxe dio HAren 144.4. art.ak: enbargoari buruzko idaztoharra egin ahal izateko, aldez aurre tik egiaztatu behar da demanda bi ezkontideen aurka edo euren jaraunsleen aurka jarri dela. Zordun ez den ezkontideak inbentarioaren onura galtzen badu (Kode Zi bilaren 1402 eta 1410. art.ak, 1003 eta 1084. art.ei lotuta) edo, hori galdu ez arren, banaketa jadanik eginda badago, ezkontide horrek erantzukizun soli


darioa omen du. Hala ere, erantzukizun horrek badu mugarik, hain zuzen ere, berari cum viribus adjudikatu izan zaizkion ondasunen balioa; hau da, sozie tatea desegin eta gero adjudikatu izan zaizkion ondasunen balioa. Ezkontide bakoitzaren bakarreko hartzekodunek ezin dute eskatu irabaz pidezko ondasun zehatz batzuen enbargoa, baizik eta irabazpidezko sozie tatean ezkontide zordunari dagokion zatiaren enbargoa (KZren 1373. art.). Zati hori, izatez, hauxe besterik ez da: likidazioan dagoen irabazpidezko ma satik, ezkontide zordunari dagokion kuota abstraktua. Beste era batera esate ko, bakarreko hartzekodunek eska dezakete ezkontide zordunari sozietatean dagokion gerakina atxiki edo enbarga dadin. Bukatzeko, likidazioa egitean, bakarreko hartzekodunek subrogazio ak zioa eta ezeztapen akzioa egikari ditzakete. Horrez gain, hartzekodun horiek banaketan esku hartzeko ahalmena dute, banaketa horretan maularik izan ez dadin eta euren eskubideak hauts ez daitezen. Bestalde, bakarreko hartzeko dunak banaketaren aurka jar daitezke, horretarako forma egokia betez gero; hori egin arren, banaketa gauzatzen bada, bakarreko hartzekodunek banake ta hori aurkara dezakete, maula edo kaltea izan dela frogatu beharrik gabe (KZren 1083, 403 eta 392.2. art.ak). §42. LIKIDAZIO PROZESUA 148. Erregela orokorrak Likidazio prozesuari KZren 1396.etik 1410.era arteko art.etara bilduta ko arau bereziak aplikatzen zaizkio eta, modu ordeztailean, jaraunspenaren banaketa eta likidazioari buruzko arauak. Hori dela eta, irabazpidezko sozie tatearen likidazioa sakonean eta mamiz ulertzeko, jaraunspenari buruzko li


burukira jo behar da. Nolanahi ere, atal honetan likidazio prozesuaren faserik garrantzitsuenak aztertuko ditugu, hots: inbentarioa eta tasazioa; pasiboa ren zehaztapena; hartzeko likidoaren osaketa; eta, azkenik, ondasunen adju dikazioa.

149. Tramiteak A) Inbentarioa KZren 1396. artikuluak agintzen duen bezala, inbentarioa likidazioaren lehendabiziko eragiketa da eta, horren bidez, sozietatearen aktiboa eta pasiboa zehazten dira. Legeak ez du esaten kasu zehatz batzuetan inbentarioa egin beharrik ez dagoenik; hala ere, ez du ezartzen inbentariorik gabeko likidazioak baliogabe ak direnik. Inbentariorik ez egitearen ondorio bakarra, beraz, KZren 1401.1. art.ko bigarren tartekadurak finkatzen du. Manu horren arabera, ÂŤjudizioan zein judizioz kanpo, inbentarioa behar den moduan egin badaÂť, zordun ez den ezkontideak aurre egin behar die sozietatearen zorrei, berari adjudikatu izan zaizkion ondasunekin. Hortaz, gainerako kasuetan, zordun ez den ezkontide ak ultra vires erantzukizuna du. Horren harira, Kode Zibilak ez du zehazten noiz ulertu behar den inben tarioa behar den moduan egin dela. Zernahi gisaz, arazo hori konponduta geratzen da, KZren 1402. art.ak 1410. art.ra egiten duen igorpen orokorra aintzat hartuta. Igorpen horren ondorioz, auzibidezko kasuetan, Judiziamendu Zibilari buruzko Legea aplikatu behar da; eta auzibidetik kanpoko kasuetan, aldiz, inbentario onuraren arabera onarturiko jaraunspenei buruzko arauak. Bestetik ere, inbentarioaren aktiboak izan behar duen edukia arautzen du KZren 1397. artikuluak. Bada, inbentarioaren aktiboak dituen osagaiak haue


xek dira: desegite unean irabazpidezkoak diren ondasunak; legezaurkako zein maulazko negozioen ondorioz besterenganatutako ondasunen balio egunera tua (ondasun horiek berreskuratu ez badira); ezkontide baten ardurapeko zen batekoak izanda, sozietateak ordaindu dituen zenbatekoen balio eguneratua; eta, oro har, edozein ezkontideren kontra sozietateak dituen kredituen balio eguneratua. Pasiboaz ari da, berriz, KZren 1398. artikulua. Orobat, inbentarioaren pa siboak dituen osagaiak hauexek dira: sozietatearen ardurapeko zorren artean, oraindik ordaindu gabe daudenak; bakarreko ondasunen balio eguneratua eta ondasun horietan eragindako kalteen balio eguneratua, balio hori diruz itzuli behar denean, ondasunok sozietatearen onurarako erabili direlako; eta, amai tzeko, sozietatearen ardurapekoak izanik ere, ezkontide batek ordaindu dituen kreditu zein kopuruen balio eguneratua. Bestalde, tasazioari buruz ez dago berariazko araurik; praktikan, berriz, likidazio egunean egiten da.

B) Hartzeko likidoaren osaketa KZren 1399. art.aren eta ondorengoen aginduz, behin inbentarioa egin eta gero, lehenlehenik, sozietatearen zorrak ordaindu behar dira, mantenu zorretatik hasita, horiek lehenespenezkoak baitira. Mantenu zorrak edo be tebeharrak dira, izan ere, KZren 1362.1. art.ak zehazten dituenak. Dena den, agerikoa da ordainketak ez direla nahitaez egin behar dirutan. Aitzitik, 1400. art.aren arabera, zorrak ordaintzeko, irabazpidezko ondasunak adjudika daitezke, hau da, ondasunok ordainean eman daitezke; baina hartze kodunak ez baditu horiek onartzen, ondasunak besterenganatu eta horiekin lortutako prezioa ordaindu behar zaio hartzekodunari. Nabari denez, sozietatearen hartzekodunek dituzten zorrak lehenespe nezkoak dira, ezkontideei zor zaizkien kalteordain eta itzulketei begira. Ho


rrek ez du esan nahi, ordea, KZren 1403. artikuluaren arabera kalteordain eta itzulketa horiek barkatzen direnik; gisa berean, 1399. artikulua ezin uler dai teke KZren 1921. artikuluan eta ondorengoetan dagoen hurrenkerari egindako igorpen orokor gisa. KZren 1404. art.ak dioenez, ÂŤaurreko artikuluen arabera (batik bat, Kode Zibilaren 1399, 1400 eta 1403. art.en arabera) inbentariopeko ondasuntzan kenkariak egin eta gero, gerakinak irabazpidezko sozietatearen hartzekoa osa tzen du eta gerakin hori erdibana egiten da, senaremazteen artean edo euren jaraunsleen arteanÂť. C) Ondasunak adjudikatzea Ondasunak adjudikatzeko, KZren 1410 eta 1061. artikuluetan xedatuta koa aplikatzen da. Edozein modutan ere, printzipio orokor horrek badu axola handiko salbuespenik. Salbuespenok KZren 1406 eta 1407. artikuluetara dau de bilduta; ildo horretatik, manuotan aipatzen diren ondasunak lehenespenez adjudikatzen dira. KZren 1406. art.aren aginduz, ondasun hauek lehenespenez adjudikatzen dira: aurrenik, norberak erabiltzeko ondasunak izanda, 1346. art.aren zazpi garren zk.an sartzen ez direnak; ezkontideak bere lanarekin gobernatu duen ustiategia, hori nekazaritzakoa, merkataritzakoa zein industri ustiategia dela; ezkontideak bere lanbidean aritzeko erabili izan duen lokala; eta, azkenik, ez kontideak ohiko bizilekutzat izan duen etxebizitza (azken hori beste ezkon tidea hiltzen denean bakarrik). Bestalde, KZren 1407. artikuluaren arabera, lokalaren eta etxebizitzaren kasuetan, gerta daiteke ezkontideari eratxikitzea horiek erabili eta biztantzeko eskubidea, haien gaineko jabetza eratxiki be harrean. Kasu horretan, ezkontide adjudikaziodunaren hartzekoa baino han diagoa bada lokal eta etxebizitzaren balioa, ezkontide horrek diruz ordaindu behar du bi zenbateko horien arteko aldea. Nabaria denez, lehenespenezko adjudikazioak bi ondorio ditu:


batetik, ondasun zehatz batzuk ezkontidearen hartzekoan sartzen dira; eta, bestetik, eskubide hori egikaritu duen ezkonti dearen kuotari egozten zaizkio ondasun horiek. Bukatzeko, KZren 1405. artikulua azaldu beharra dago. Horren arabe ra, likidazio unean ezkontide bat bestearen hartzekodun pertsonala bada, hartzekodun horrek ahalmena du, bere buruarentzat irabazpidezko ondasunen adjudikazioa eskatzeko, zorren ordainketa gisa. Adjudikazio hori kredituaren zenbatekoa ordaintzeko adinakoa baino ezin da izan. Bestalde, ezin da adjudi kaziorik gauzatu, zordunak bere borondatez ordainketa egiten badu. 150. Likidazioa, kasu berezietan GARCĂ?A GOYENAren Proiektuan oinarrituz, KZren antzinako 1431. ar tikulua idatzi zen eta hori berori da, izan ere, gaur egungo 1409. artikuluaren aurrekaririk hurbilena. Bada, irabazpidezko bi sozietate edo gehiagoren aldi bereko likidazioaz ari da oraingo 1409. artikulua. Artikulu horrek bi erregela ezartzen ditu. Lehenengoa gardengardena da: sozietate bakoitzaren kapita la zein den zehazteko, era guztietako frogak onartzen dira, inbentariorik izan ez bada. Bigarren erregela, ostera, nahaspilatsuagoa da. Berorren arabera, ÂŤzalan tzarik izanez gero, irabazpidezko ondasunak proportzioz eratxikitzen zaizkie sozietate ezberdinei, bakoitzaren iraupena eta ezkontide bakoitzaren ondasu nak edo diru sarrerak kontutan hartutaÂť. Agerikoa denez, guztiz heterogenoak eta zehazgabeak dira eratxikipe na egiteko erabili behar diren datuak: batetik, badirudi sozietate bakoitza ren iraupen epeak bere baitan hartzen duela desegitearen osteko pro indiviso egoera; bestetik, ezkontide bakoitzaren ondasun eta diru sarreren artean sartu bide dira bakarrekoak direnak ere. Hori guztia dela eta, halako kasuetan liki


dazioa egiteko, konplexutasun handiko eragiketak burutu behar dira.

BIBLIOGRAFIA ÁVILA ÁLVAREZ, P., «Régimen económico matrimonial y Registro de la Pro piedad», RCDI, 578. zk., urtarrila–otsaila, 1987, 27. or. eta ondorengoak; BLANQUER UBEROS, «La idea de la comunidad en la sociedad de ga nanciales», AAMN, XXV. liburukia, 44. or. eta ondorengoak; «Reflexiones acerca de la influencia del régimen de gananciales en la capacidad y res ponsabilidad de cada cónyuge», RDN, 1981, 7. or. eta ondorengoak; CÁMA RA ÁLVAREZ, M. DE LA, «La sociedad de gananciales y el Registro de la Propiedad», ADC, XXXIX. liburukia, II. liburuxka, 1986ko apirila, 339. or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO Y PONCE DE LEÓN, L., Comentarios a las reformas del Derecho de familia, II, Madril, 1984; FONSECA, R., «Las atri buciones preferentes de los artículos 1.406 y 1.407 del Código Civil (I)», RDP, 1986ko urtarrila, 8. or. eta ondorengoak; «Las atribuciones preferentes de los artículos 1.406 y 1.407 del Código Civil (y II)», RDP, 1986ko otsaila, 107. or. eta ondorengoak; GAVIDIA SÁNCHEZ J. V., La confesión de priva tividad de bienes de la sociedad conyugal, Madril, 1987, GIMÉNEZ DUART, T., «Los bienes privativos y gananciales tras la reforma del 13 de mayo de 1981» RCDI, 548. zk., urtarrila–otsaila, 1982, 117. or. eta ondorengoak; «Cargas y obligaciones del matrimonio», RDP, 1982ko ekaina, 542. or. eta ondorengoak; «La responsabilidad de los gananciales por precio aplazado, la libertad de pacto en capitulaciones y otras controversias». ADC, XXXIX. libu rukia, III. liburuxka, uztaila–iraila, 1986, 807. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO, J. L., «Los bienes conyugales y el Registro de la Propiedad tras la reforma del Reglamento Hipotecario», Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Aldizkaria, 30. zk., maiatza–ekaina, 1986, 11. or. eta ondoren goak; LASARTE ÁLVAREZ, C., «La publicidad del régimen económico del matrimonio», RDP, 1984ko apirila, 362. or. eta ondorengoak; MAGARIÑOS BLANCO, V., «Cambio de régimen económico matrimonial de gananciales por el de separación y los derechos de los acreedores», RCDI, 548. zk., urtarrila– otsaila, 1982; «El órgano de administración de la sociedad de ga nanciales y la adquisición de bienes», Academia Sevillana del Notariado, 1991– IV, 391. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, «De la socie dad de gananciales», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales. XVIII–2. liburukia, Madril, 1984, eta XVIII–3, Madril, 1985; RAMS AL


BESA, J. J., «Las atribuciones preferentes en la liquidación de la sociedad de gananciales (Régimen y naturaleza)», RCDI, 568. zk., maiatza–ekaina, 1985, 727. or., eta 569. zk., uztaila–abuztua, 1985, 927. or. eta ondorengoak; RIBE RA PONT, M.ª C., «La atribución de ganancialidad del artículo 1.355 del Código Civil», RCDI, 559. zk., azaroa–abendua, 1983, 1413. or. eta ondoren goak; RUEDA PÉREZ, M. A. eta RUEDA PÉREZ, J. M., «Notas sobre la nueva regulación de las cargas y obligaciones de la sociedad de gananciales tras la reforma del Código Civil de 13 de mayo de 1981», RCDI, 1982ko ekai na, 556. or. eta ondorengoak; TORRALBA SORIANO, V., Comentarios a las reformas del Derecho de Familia, II, Madril, 1984; VALLET DE GOYTI SOLO, J. B., «En torno a la naturaleza de la sociedad de gananciales», ADC, 1990, IV. liburuxka, 1021. or. eta ondorengoak.



Hamazazpigarren gaia ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA Laburpena: §43. Ondasunen banantze eraentza: oinarrizko ideiak.— 151. Kon tzeptua eta ezaugarriak.— 152. Banantze eraentzaren hasiera: A) Ez kontzako itunen bidez eratzea; B) Epaileak emandako erabakiaren bidez eratzea.— 153. Banantze eraentzaren ordeztailetasuna.— §44. Ondasu nen banantze eraentza antolatzeko printzipioak.— 154. Titular tasunak eta erantzukizunak bereizteko printzipioa.— 155. Kudeaketa bereizia.— 156. Eskuratze mekanismoa eta subrogazio erreala.— §45. Ezkontzaren zamei aurre egitea.— 157. Zamei aurre egiteko beha rra.— 158. Zamei aurre egitean ezkontide bakoitzak izan behar duen partaidetza finkatzea.— §46. Ondasunen titulartasuna frogatzea.— 159. «Erkidegoaren aldeko presuntzio» deritzona.— 160. KZren 1442. artikuluko presuntzioa.

§43. ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA: OINARRIZKO IDEIAK 151. Kontzeptua eta ezaugarriak Ondasunen banantze eraentzari buruz ari da Kode Zibilaren IV. liburuko III. tituluaren VI. kapitulua. Arautegi horretan oinarriturik, eta bertako egi turaren ikusmoldeari helduta, hiru dira eraentza horren ezaugarri nagusiak: a) Ondasunen titulartasunari dagokionez, ezkontide bakoitzak du ezkon tza unean berak dituen ondasunen titulartasuna, bai eta ezkondu eta gero edozein tituluren bidez (dohainik nahiz kostu bidez) eskuratzen dituenena ere. Hori berori da, izan ere, KZren 1437. art.ak ezartzen duen printzipioa. b) Ondasunen administrazio, luperketa eta xedapenari buruz, ezkontide bakoitzak erabateko ondare autonomia du, berari


dagozkion ondasunen gain. Horixe dio KZren 1437. art.ko azken tartekadurak. c) Zorren erantzukizunaz bezainbatean, eta besterik itundu ezean, ezkon tide bakoitzak bere ondarearekin egin behar die aurre zor pertsonalei. Horren inguruan dabil KZren 1440. art.ko lehenengo lerroaldea. Hortaz, KatZZKren 20. art.ak dioenez, ondasunen banantze eraentza ho rretan, ezkontide bakoitzak bere bakarreko ondasunen jabetza, gozatzea, ad ministrazioa eta xedapena du. Aurrekoa gorabehera, nabarmentzeko modukoa da bestelako ondorioak sortzen dituztela senaremazteen arteko elkarbizitzak eta familiari zor zaiz kion laguntzek. Batetik, ondasun batzuk erkidegoan jarri behar dira nahitaez, horiekin famili zamei aurre egin ahal izateko; erkidegoan jartze horrek per se oztopatzen du senaremazteen ondareak zeharo bananduta egotea. Bestetik, familiaren barneko biziera horretan, gerta daiteke hamaika nahaste sortzea, ondasun zehatz batzuen titulartasunari buruz (ondasunok higikorrak direne an, batik bat); gisa bertsuan, familiaren eguneroko bizitzan, gerta daiteke ez kontide batek bestearen ondasunak administratzea edo administrazio horretan eskua sartzea. Bistan denez, ondasunen banantze eraentza bide egokia izan daiteke, fa milia eta ezkontza bizitzaren ondare harremanak antolatzeko. Hori kontutan hartuta, ezkontideen ekimen askeak gutxieneko muga batzuk izan behar ditu, besteak beste, familiaren interesa eta beraren ohiko etxebizitza babesturik gera daitezen (ikus KZren 67, 1318, 1320 eta 1438. art.ak). Bestalde, gorago esan dugun moduan, printzipio orokorra da ezkontide bakoitzaren ondareak erantzukizun bereizia izatea, hau da, ondare bakoitzaren erantzukizuna bes tearen gain lokabea izatea. Edozein modutara ere, printzipio horrek badu ga rrantzi handiko salbuespenik, alegia: bi ezkontideek ordaindu behar dituzte etxeko ahalgo arrunta egikaritzean euretako batek


hartzen dituen zorrak (Ko de Zibilaren 1440.2. art., KZren 1319.2. artikuluari lotuta) (REBOLLEDO VARELA). Azkenik, ondasunen banantze eraentza horretan, ez dago ondare erki derik ezkontideen artean. Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan, ezin da jakin nor den ondasun jakin batzuen egiazko titularra; beste modu batera esateko, sarri askotan, oso zaila gerta daiteke frogatzea nori dagokion ondasun zehatz batzuen jabetza. Frogaren inguruko katramila horiek konpontzeko, KZren 1441. art.ak erkidego arruntaren erregela aplikatzen du, gero ikusiko dugun moduan. Horrek ageriagerian jartzen du —eta eguneroko errealitateak gauza bera erakusten du— ondareen artean erabateko bereizketa lortzea, izatez, ez dela batere erraza. Dirudienez, ondasunen banantze eraentza biderik aproposena da, ezkon tideen erabateko gaitasuna eta berdintasuna bermatzeko. Alabaina, famili errealitatean eta errealitate soziologikoan, banantze eraentzak bidegabeko on dorioak ekar ditzake ezkontide batentzat. Arean bere, gerta daiteke ezkontide batek ez izatea hasierako ondarerik edota gutxieneko ondarea besterik ez iza tea eta, hala ere, beste ezkontidearen ondarea gehi dadin, ezkontide horrek egundoko laguntza ematea, nahiz zuzenean (ordaindu gabeko laguntzak eta lanak eginez), nahiz zeharka (etxeko lanak berak bakarrik eginez eta, horren ondorioz, beste ezkontidea zeregin horietatik askatuz). Bidegabeko ondorio horiek saihesteko, mekanismo desberdinak ezartzen dira lege testuetan. Ba tetik, KZren 1438. art.ak ezkontzaren zamei aurre egiteko beharra ezartzen du, baina manuak berak etxean egindako lana hartzen du kontutan, eginbehar hori leundu edo biguntzeko. Bestetik, badira erakunde berezi batzuk, banantze eraentzaren ondorio ezzuzenak saihesteko (ulerbidez, KatZZKren 24 eta 25. art.en arabera, salerosketak egin daitezke, alargunaren mesederako itunare kin). Azkenik, lerro beretik joanda ere, 1981eko maiatzaren 13ko eraldaketak irabazpidezko eraentzari eutsi zion, lege eraentza ordeztaile gisa (Katalunian eta Balear Uharteetan ordea, lege eraentza ordeztailea ondasunen banantzea


rena da, KatZZKren 7 eta 3.1. art.en arabera eta BUZZKren 66. artikuluaren arabera, hurrenez hurren). Bestalde, azpimarratzekoa da gainontzekoek edozein motatako kontratu ak egin ditzaketela ezkontideekin. Bada, gainontzeko horien kredituek ondare bermerik badute ere, berme hori askoz murritzagoa da banantze eraentza ka suetan, irabazpidezko eraentza kasuetan baino. Orokorrean, lehendabizikoe tan, ezkontide kontratatzailearen ondarea bakarrik erabil daiteke, aurrerago aipaturiko kredituei aurre egiteko. Areago oraindik, ez dago inolako presun tziorik, kontrako frogarik izan ezean, senaremazteen ondasunek ondare er kidea osatzen dutenik uste ahal izateko. Gehienez jota ere, KZren 1441. art.an jabekidetzaren aldeko presuntzioa ezar daiteke ondasunen banantze eraentza horretan; baina presuntzio horrek ez du zerikusirik KZren 1361. art.an ira bazpidezkotasunaren alde ezartzen denarekin. Esanak esan, ondasunen banantze eraentzak baditu abantailak ere, batez ere, jarraiko kasuetan: ezkontideek independente izateko apeta edo beharri zana dutenean; euretako batek zein biek semealabak dituztenean, aurreko ezkontza baten ondorioz; edota senaremazteen arteko harremanak krisian daudenean (GARRIDO PALMA). Nolanahi den ere, azken kasu horretan, ez kontideen arteko elkarbiziera haustear dagoenez, erkidego eraentza baztertu eta indarreko eraentza desegin behar da. 152. Banantze eraentzaren hasiera Kode Zibilak ezartzen duen eskemari helduta, ondasunen banantze eraen tza, borondatezkoa edota hitzarmenezkoa izateaz gain, bigarren mailako lege eraentza ordeztailea da. Nafarroan ere, hitzarmenezko eraentza da (NFBren 107. legea); baina Katalunian eta Balear Uharteeetan, zuzenzuzenean aplika tzen da, ezkontzako itunetan bestelako eraentzarik zehaztu ez denean.


Ondasunen banantze eraentza, beste ezer baino lehen, hitzarmenezko era entza da. Batzuetan, ezkontideek beren beregi ituntzen dute banantze eraentza hori. Beste batzuetan, aldiz, ezkontideek irabazpidezko sozietatea baztertu eta ez dute zehazten haren ordez zein eraentza aplikatu behar den. Aurreneko ka suetan, bistakoa da banantze eraentza hitzarmenaren bidez ezartzen dela (ildo beretik doa KZren 1435. art.ko lehenengo araua: ÂŤezkontideek hala hitzartu duteneanÂť). Gainerako kasuetan, ostera, ondasunen banantze eraentza isilbidez ezar tzen da, ez baitago berariazko aipamenik eraentza horren inguruan. Halako kasuetan, doktrinak lege eraentza adierazmoldea erabiltzen du, legeak berak agintzen duelako IV. liburuaren III. tituluko VI. kapitulura bildutako arau en aplikazioa (irabazpidezko sozietatea baztertu izan denean). Ildo horretatik, KZren 1435.2. art.aren aginduz, senaremazteen artean, ondasunen banantze eraentza aplikatzen da, ezkontzako itunetan ezkontideek hitzartu badute ira bazpidezko sozietaterik ez dela euren artean izango, eta ez badute adierazi zeintzuk diren euren ondasunak eraenduko dituzten erregelak. Agerikoa de nez, kasu hori ez da berezkoa eta sistemaren itxiera klausulatzat har daiteke. Horrez gain, bada beste kasurik ere, alegia, KZren 1373. art.ak ezarri eta KZren 1374. art.ak zehazten duena. Kasu horretan, irabazpidezko ondasunen enbargoa ikusita, zordun ez den ezkontideak eska dezake, ondasun erki deak enbargatu beharrean, enbarga dadin ezkontzazko sozietatean ezkontide zordunari dagokion zatia. Horrelakorik eginez gero, ezkontideen artean onda sunen banantze eraentza aplikatzen da. Alabaina, eraentza horren aplikazioa saihesteko, hiru hilabeteren buruan, zordunaren ezkontideak agiri publikoan aukera dezake irabazpidezko beste sozietate bat eratzea. Horrenbestez, KZren 1435.3. artikuluak beste kasu bat ezartzen du. Kasu horretan, judizio bidezko banantzea dagoela esan daiteke, nahitaezkoa baita epai organo batek hartutako erabakia (ikus KZren 1393. art.). KZren 1435.3. art.aren aginduz, senaremazteen artean, ondasunen banantze eraentza apli


katzen da, ezkontza bitartean irabazpidezko sozietatea edo partaidetza eraen tza azkendu bada, eta ezkontideek ez badute haren ordezko beste eraentzarik itundu. Begibistan da manuak irabazpidezko sozietatea eta partaidetza era entza bakarrik aipatzen dituela. Dena den, arauaren helburua eta espiritua go goan izanda, aipamen horrek bere barruan hartu behar ditu ezkontideen artean izan daitezkeen erkidego edo sozietate mota guztiak. A) Ezkontzako itunen bidez eratzea Lehentxoago esan dugun bezala, ezkontideek ez dute zertan beren beregi ezarri ondasunen banantze eraentza; baina, hala egiten badute, VI. kapitulura bilduriko artikuluak eskuemailetzat hartu behar dira. Horren harira, ezkon tideek euren erara molda dezakete banantze eraentza, beti ere, aginduzko manuekin, ohitura onekin eta ezkontideen arteko eskubide berdintasunaren printzipioarekin bat etorriz (KZren 1328. art.). Beste hitzez esanik, ezkonti deek itunduriko eraentza banantze eraentza da, berorren oinarrizko betekizu nak dituenean. Oinarrizko betekizunez landara, ezkontideek euren moldera egoki dezakete lege eredua, horren printzipioak aldatuz, esaterako, ondasunak askatasunez administratu eta xedatzeko printzipioa, ondareen arteko bereiz keta printzipioa eta abar aldatuz (Ă LVAREZSALA). Edozein modutan ere, ezkontideen arteko eraentza banantze eraentza izan zein erkidego eraentza izan, hitzarmenezko eta baliozko eraentza da, aurrerago adierazitako mugak errespetatzen baditu. Halaber, eraentza hori gainontzekoen aurka jar daiteke, behar bezalako publizitaterik izanez gero. Jakina dugunez, ezkontzako itunen edukia oso zabala eta era askotakoa izan daiteke. Bada, ezkontzaren ondasun eraentza banantze eraentza da, itu notan hori beren beregi adierazten denean edo itun horien edukitik (hots, euren oinarrizko printzipioetatik) hori berori atera daitekeenean. Bigarren ka


su horretan, ondasunen banantze eraentzari buruzko arauek balio dute, ezkon tzako itunen hizpaketak zein zehaztapenak integratu eta interpretatzeko, bai eta hizpaketa edo zehaztapen horien ordeztaile moduan erabiliak izateko ere. Bide beretik, ezkontzako itunetan klausula bereziak sar daitezke, Zuzen bide tipoaren barneko banantze eraentza aldatu, zehaztu edo kasuankasuan egokitzeko. Berbarako, KZren 1438. art.aren arabera, ezkontideek itun bidez ezar dezakete zein izango den bakoitzaren partaidetza onera matrimoniietan. Halako itunak egiteko aukerak badu, ordea, aginduzko mugarik. Muga hori KZren 1318 eta 1328. art.etan azaltzen da. Manu horien aginduz, bi ezkonti deek familiaren beharrizanei aurre egiteko behar adina ordainketa egin behar dutela kontutan hartuta, ez da baliozkoa edozein ezkontide eginbehar horre tatik askatzen duen ituna [ikus, era berean, KZren 90.c) art.]. Bestalde, baliozkoak ote dira ezkontide baten mesedetan jabetza presun tzioak ezartzen dituzten klausulak? Praktikan, klausula horiek zehazten dute nori dagokion ondasun baten edo batzuen titulartasuna; egineginean ere, ez da zehaztapen horren «kontrako frogarik» onartzen. Ezbairik gabe, halako klausulak Frantzian baliozkoak dira (Code civileren 1538. art.), inter partes nahiz gainontzekoen aurka (COLOMER). Italian, ostera, klausulok nekez jar daitezke gainontzekoen aurka; hala ere, doktrinaren ustez, alderdien arte an baliozkoak dira (Codice civileren 219. art.), ondore hau sortzen dutenean salbu: «alderdietako bati eskubidearen egikaritza lar oztopatzea» (Codice ci vileren 2698. art.) (CATAUDELLA). Espainian, berriz, autoreak ez datoz bat. Batzuen aburuz, klausula horiek baliozkoak dira, KZren 1325 eta 1333. art.etan azaltzen den printzipioaren arabera, alegia, ezkontzako itunak egiteko askatasun printzipioaren arabera. Klausulok, zenbait kasutan, hominis presuntzioak dira (CERDÁ GIMENO); beste hainbatetan, jabetza inter partes eratxikitzeko klausulak besterik ez di


ra. Aldez edo moldez, autore horien iritziz, baliozkoak dira, itxura egite edo maula kasuetan izan ezik (GARRIDO PALMA). Beste aditu batzuek, ostera, zalantzan jartzen dute klausula horien baliozkotasuna. Euren ustez, froga ara zoen gaineko itunek Auzibidezko zuzenbidearen arauak urratzen dituzte eta hori ezin onartuzkoa da, arauok ordena publikoa eratzen dutelako (DĂ?EZ PICAZO eta GULLĂ“N). Klausula horien helburua jabetza eratxikitzea denez gero, dohaintza gisa har daitezke (kasuankasuan). Hori dela eta, baliteke klausulokin bi debeku urratzea: lehendabizi, KZren 635. art.ak ezartzen duen debekua, biharetziko ondasunei begira; eta, hurrenik, KZren 633. art.ak ezartzen duena, ondasun higiezinen dohaintzak bete behar duen formari begira. Ikusalde horretatik, eratxikipen klausulak deusezak izango lirateke. Bestetik, klausula horien kontrako frogarik ez onartzeak ezin du ondo rerik izan, ez ezkontideen artean, ez gainontzekoen aurka. Alde horretatik ere, klausulok deusezak izango lirateke. Ondorenez, klausula horien baliozkotasunari eusteko, onuradun ez den ezkontideak egindako aintzatespen gisa hartu behar dira klausulok; hau da, klausula horien bitartez, onuradun ez den ezkontideak aintzatesten du, klau sula horien onuradun den ezkontideak ondasun baten edo batzuen jabetza duela. Horretara, REBOLLEDO VALERAk esan duen moduan, aintzatespen hori loteslea da ezkontidearentzat, eta alderanztu egiten du frogaren zama. B) Epaileak emandako erabakiaren bidez eratzea Judizio bidezko banantze deitu izan zaio aspaldidanik ondasunen banan tze eraentza ezartzeko bide horri. Gaur egun, ordea, bi egoera desberdin be reiz daitezke horren inguruan: a) KZren 95. art.aren aginduz, ezkontideen banantze pertsonalari buruz emandako epai irmoak berarekin dakar ezkontzaren ondasun eraentza dese


gitea; hori berori ezartzen dute KZren 1392.3 eta 1415. art.ek, irabazpidezko eraentzaren inguruan eta partaidetza eraentzaren inguruan, hurrenez hurren. Ohartaraztekoa da ez dela gauza bera ezkontzaren ondasun eraentza desegitea eta ezkontideen artean banantze eraentza ezartzea. Hala eta guztiz ere, KZren 1443. art.ak adierazten du, berradiskidetze kasuetan, banantze eraentzak bere horretan irauten duela; horrek esan nahi du eraentza hori ezarririk zegoela al dez aurretik. b) KZren 1393. artikuluaren arabera, ezkontide batek irregularitate eko nomikorik edota pertsonalik burutuz gero, beste ezkontideak ahalmena du, irabazpidezko sozietatearen desegitea eskatzeko, nahiz eta ezkontzak zein ez kontzako elkarbizitzak bere horretan iraun. Nabarmentzekoa da epaileak ira bazpidezko sozietatearen desegitea dekretatzen duela eta legeak banantze eraentza ezartzen duela, ezkontideek beste eraentzaren bat ezartzeko boron daterik adierazi ez badute (ikus KZren 1435.2, 1374 eta 1373. art.ak). Gauzak halako eran ulertuta, epaileak irabazpidezko sozietatearen desegitea dekreta dezan, ezkontideak bi demanda mota jar ditzake: ÂŤondasunen banantze de mandaÂť (1436. art.) eta banantze pertsonalari buruzko demanda. Bata zein bestea aurkeztuz, abian jartzen da ÂŤdesegite karirik dagoen ala ez eztabai datzeko auziaÂť (KZren 1393 eta 1394. art.ak). Zinez, horrelakoetan ez dago ondasunen banantze demandarik, ezpada indarrean dagoen eraentza desegi teko demanda. KZren 1436. art.aren arabera, ondasun higiezinen ingurukoak badira on dasunen banantze demanda eta horren ondoriozko epai irmoa, lehendabizikoa Jabetza Erregistro eskudunean idaztohartu eta bigarrena bertan inskribatu be har da. Horrez gain, epai irmoa Erregistro Zibilean ere idaztohartu behar da. KZren 1436. art.an aipatzen den lehendabiziko idaztoharra betebetean sar


tzen da HLren 42. art.ko 10. zk.an, Kode Zibilak agindutako idaztoharra bai ta. Bigarrenari dagokionez, azpimarratzeko modukoa da KZren 1436. art.ak i.f. derrigorrezkotzat jotzen duela epai irmoa Erregistro Zibilean idaztohar tzea; EZLren 77 eta EZAren 264. art.ek, aldiz, ahalbideratu baino ez dute egiten idaztohar hori. Amaitzeko, epai irmoak dekretaturiko ondasun banantzea ez da aldaraz ten, banantze pertsonalaren kasuan, ezkontideak berradiskidetzen badira; gisa berean, nahiz eta ondasunen banantzea eragin duten kariak desagertu, ez da banantze horretan aldarazpenik gertatzen (KZren 1443. art.). Nolanahi ere, ezkontideek euren ezkontzako itunetan erabaki dezakete ondasunak banandu aurretik indarrean zeuden erregelak eurak berriro aplikatzea (KZren 1444. artikulua). 153. Banantze eraentzaren ordeztailetasuna Ondasunen banantze eraentza ezar daiteke legearen aginduz ere, eraentza horrek izaera ordeztailea baitu. Aurrerago esana doan bezala, Kode Zibilean, ondasunen banantze eraentza bigarren mailako ordeztailea da; Katalunia ko eta Balear Uharteetako konpilazioetan, aldiz, lehenengo mailakoa. Bate ra zein bestera, eraentza hori ordeztailea da igarriigarrian, ondoko kasuan bakarrik aplikatzen delako: erkidego eraentza baten aplikazioa ahalbideratzen duen lege zein negozio arrazoirik ez dagoenean. Bestalde, ondasunen banan tze eraentzari buruzko arauak ordeztaileak dira, partaidetza eraentzari buruz V. kapitulura biltzen diren arauei begira (KZren 1411.etik 1434.era arteko ar tikuluak). Ildo horretatik, KZren 1413. artikuluari helduta, ÂŤkapitulu honetan arautzen ez diren arazoetan, ondasunen banantzeari buruzko arauak aplikatu behar dira, partaidetza eraentza indarrean dagoen arteanÂť. Hortaz, ondasunen banantze eraentza hitzarmenezko beste eraentza baten ordeztailea ere bada, hain zuzen ere, partaidetza eraentzarena. Dena dela, ordeztailetasun hori ez da negozio ezarketa ezagatik


ondorioztatzen; haatik, lege hutsuneengatik eta lege hutsuneentzat ezartzen da ordeztailetasuna. ยง44. ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA ANTOLATZEKO PRINTZIPIOAK 154. Titulartasunak eta erantzukizunak bereizteko printzipioa Titulartasunen arteko bereizketa printzipioan mamitzen da ondasunen ba nantze eraentza; modu negatiboan esateko, eraentza horretan ez da ezkon tzaren ondarerik edo ondare erkiderik eratzen. Alabaina, printzipio horrek badu salbuespenik; izan ere, kasu zehatz batzuetan, jabekidetzak edota titu larkidetzak eratzen dira, ondasun jakin batzuen gain. Orobat, titulartasunen arteko bereizketa printzipioak berez dakar ezkontide bakoitzak bere bakarreko ondasunak askatasunez administratu, gozatu eta xedatzeko ahalmena izatea (beti ere, arau erkideekin bat etorriz). Ikus KZren 1437. art.; KatZZKren 20. art.; NFBren 103. legea; eta, azkenik, BUZZKren 3.1 eta 66.1. art.ak. Nondiknahi begira dakiola ere, oinarrizko printzipio hori, bai eta bero rrek eratortzen dituenak ere, ez dira erabatekoak. Batetik, kontutan izan behar da ezkontzak ezkontideen arteko elkarbiziera eratzen duela eta, horren on dorioz, ezkontideen artean mota guztietako harremanak sortzen direla; beste hitzez esateko, ezkontzak era askotako lokarriak ezartzen ditu ezkontideen artean eta, lokarri edota lotura horien artetik, nabarmentzekoak dira ondare izaerako harreman juridikoak (ikus KZren 1319. art.). Bestetik, KZren 1318. art.ak, orokorrean, eta KZren 1438. art.ak, bereziki (ildo beretik, KatZZKren 8.3 eta BUZZKren 4. artikuluek ere) hauxe agintzen dute: ezkontideen onda sunekin aurre egin behar zaie ezkontzaren zamei. Zehatzago, KZren 1438. art.ak ezartzen du ezkontideek ezkontzaren zamei aurre egin behar dietela.


KZren 1437. art.aren arabera (esangura berean, KatZZKren 20. artikulua, BUZZKren 3.3. art. eta NFBren 103. legea), ondasunen banantze eraentza ho rretan, ezkontide bakoitzari dagozkio eraentzaren hasiera unean berak zituen ondasunak, bai eta geroago edozein tituluren bidez eskuratzen dituenak ere. Era berean, ezkontide bakoitzari dagokio ondasun horien administrazioa, go zatzea eta xedapen askea. Doktrinak ohartarazi duen moduan, manu horrek adierazten dituen ideiak begibistakoak eta gardengardenak dira, ondasunen banantze eraentzarekin bat baitatoz betebetean. Jakina denez, eraentza hori ezkontideen ondare askatasunean sustraitzen da, alegia, titulartasunen arteko bereizketa horretan. Modu negatiboan esateko, banantze eraentzaren ezaugarria da ezkonti deen ondareek elkarrekin inolako loturarik ez izatea; bide bertsutik, ondareen arteko independentzia bere horretan geratzen da. Horregatik, ezkontide bakoi tzak eutsi egiten dio ezkontzaren aurretik nahiz horren ondoren eskuraturiko ondare eskubideen titulartasunari; titulartasun hori izateak berez dakar ondare eskubideei erantsitako ahalmenak egikaritzeko aukera edukitzea, inolako mu garik gabe (CATAUDELLA). Hori guztia aintzat hartuta, ondasunen banan tze eraentzari buruz esan ohi da ezkontzak izan dezakeen eraentza ororen ezeztapena dela, hau da, ondasunen banantzea ezartzeak berez dakarrela ez kontza eraentzarik ez izatea (SAVATIER). Nolanahi den ere, aurrerago ikusi dugun moduan, adierazpen hori, gehiegikoa ez eze, zehazgabea ere bada. Orobat, nahiz eta ondasunen banantze eraentza ezarri, ezkontideen artean on dare harremanak sortzen dira, ezkontzak berak ezkontideen artean erator tzen duen elkarbizieraren ondorioz. Zinez, ezkontzak ez du ondare erkiderik eratzen, baina ezkontideen artean elkarrekiko eginbeharrak eta erantzukizu nak sortzen ditu. Hori dela bide, ezin da egundo ere esan ezkontideak elka rren artean arrotzak direnik. Labur zurrean, ezkontide bakoitzari dagozkio ezkontza


bitartean edozein tituluren bidez (kostu bidez zein dohainik) eskuratzen dituen ondasunak; ondasunok ezkontide horren ondarea osatzen dute. Gerta daiteke, alabaina, ezkontideek ondasun batzuk eskuratzea biek batera. Kasu horretan ere, ez da ondare erkiderik eratzen. Alderantziz, eskuraketa gauzatu eta gero, ondasu nok bi ezkontideen ondarean sartzen dira eta euron gain erkidego arrunta eratzen da. Horretara, ondasunok bi ezkontideei dagozkie, pro indiviso eta ba koitzak ondasun horiek eskuratzean izan duen partaidetzaren arabera. Titulartasunen arteko bereizketa printzipioari barnebarnetik lotuta, eran tzukizunen arteko bereizketa printzipioa azaltzen da. Horren harira, ondasu nen banantze eraentzak dituen abiaburuetako bat ezartzen du KZren 1440. art.ko lehenengo lerroaldeak. Manu horren hitzetan, ÂŤezkontide batek betebe harrik hartzen badu, ezkontide horrek du betebeharraren gaineko erantzu kizun esklusiboaÂť. Edozein modutan ere, arau horrek badu axola handiko mugarik. Muga garrantzitsu hori 1440. art.ko bigarren lerroaldeak ezarri, eta 1438 eta 1319. art.ek zehazten dute. Azken manu hori ÂŤezkontzaren ondasun eraentza orokorÂť deituriko horretara bildurik dago eta, beraz, ezkontzaren on dasun eraentza guztiei aplika dakieke, erkidego eraentzei zein banantze era entzei, legezkoei nahiz hitzarmenezkoei. Gauzak horrela, hauxe dio hitzez hitz KZren 1440. artikuluko bigarren lerroaldeak: etxeko ahalgo arrunta egikaritzean, ezkontide batek betebeharrik hartzen badu, betebehar horren gaineko erantzukizuna ezkontide biei dagokie, Kode Zibilaren 1319 eta 1438. art.ek ezartzen dutenaren arabera. Nabari denez, manu horrek halanolako ondare harremanak eratzen ditu ezkontideen artean, banantze eraentza horretan halakorik izatea berezkoa ez bada ere. Dena den, azpimarratu behar da KZren 1440. art.ko bigarren lerroaldea ren aplikazio esparrua oso murritza dela. Egineginean ere,


ondoko betebe harrak bakarrik sartzen dira salbuespen horren baitan: familiaren beharrizan arruntei aurre egiteko, edozein ezkontidek hartzen dituen betebeharrak. Ez kontzaren zamei dagokienez, zehaztu beharra dago zama horiek generoa era tzen dutela eta familiaren beharrizan arruntek, ostera, espeziea. Ondorenez, bi kontzeptu horiek ez dira sinonimoak. Ulerbidez, edozein ezkontidek gastu ba tzuk egin ditzake, familia mantentzeko. Bada, gastu horiek familiak dituen baliabide ekonomikoen araberakoak badira, ezkontzaren zama ez eze, familia ren beharrizan arruntak ere badira; hori dela bide, bi ezkontideek gastu hori en gaineko erantzukizuna dute hartzekodunari begira. Agerikoa denez, KZren 1440.2. art.ko salbuespenak bi alde ditu. Batetik, gainontzekoei begira, zorra hartu duen ezkontideak erantzukizuna du eta bes te ezkontidea ere erantzule da, baina KZren 1319. art.ak zehazturiko eran, hau da, sorospidezko modu batez. Bestetik, inter partes (hots, ezkontideen artean), KZren 1438. art.ra bildutako irizpideen arabera antolatzen da eran tzukizuna, alegia, ezkontideen arteko hitzarmenaren arabera eta, hitzarmenik izan ezean, ezkontide bakoitzak dituen baliabide ekonomikoen arabera. Horren harira, ezkontide batek zor batzuk har ditzake, ezkontzaren zamei aurre egiteko; hala ere, Kode Zibilak ez dio ezkontide horri legebideztaketarik ematen, beste ezkontidearen ondasunak zor horien menpe jartzeko sorospi dezko modu batez. Haatik, zordun ez den ezkontideak sorospidezko erantzu kizuna izan dezan, bi baldintza bete behar dira: bata, gastua gehiegikoa ez izatea; eta, bestea, gastu hori familiaren oinarrizko beharrizana izatea. Bi bal dintza horiek betetzen diren ala ez zehazteko, kontutan izan behar dira fami liaren bizimaila eta baliabide ekonomikoak eta, hala denean, gainontzekoen onustea. Onustedun gainontzekoei begira ere, KZren 1319. artikuluko erantzuki


zun sistema aplikatzen da, nahiz eta ezkontideak egitatez bananduta egon, edota ezkontzako itunetan ondareen arteko independentzia eta autonomia osoa ezarri. Berebat, KZren 69. art.aren arabera, ezkontideak elkarrekin bizi direla uste izango da; beraz, zordun ez den ezkontidearen ondasunak betebe harpean geratzen dira, banantze demanda onartu edo banantze epaia ematen denean izan ezik (KZren 102. art.ko 2 eta 3. lerroaldeak, eta 83. art.). Azkenik, KZren 1319. art.ak ezartzen duen erantzukizuna bitarikoa da; hots, sorospidezkoa ez ezik, in solidum erantzukizuna ere bada. Arean bere, etxeko ahalgoa egikaritzean, gerta daiteke ezkontide batek zor batzuk hartzea, baina zor horiek ordaintzeko behar adina ondasun ez izatea. Horrelakoetan, zordun ez den ezkontideak bere bakarreko ondasunekin egin behar die au rre zor horiei; areago oraindik, zordun ez den ezkontideak zor horien zenbate ko osoari egin behar dio aurre (MAGARIテ前S). 155. Kudeaketa bereizia Ondasunen banantze eraentzak per se ez du aldarazten ezkontideen onda re autonomia; erkidego eraentzan, ordea, bestelakoa gertatzen da. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi autonomia horrek mugarik ez duenik; ai tzitik, muga batzuk ditu, dela legearen aginduz, dela epailearen erabakiz, dela bi ezkontideen arteko negozio hitzarmenaren bidez. Muga horien iturburua, azken finean, ezkontza bera da eta mugok beti agertzen dira, ezkontzaren ondare esparrua antolatzen duen ondasun eraentza edozein izanda ere; dena dela, euren intentsitatea edo norainokoa aldakorra da, kasuan kasuko eraen tzaren arabera. Gauzak horrela, pertsona ezkondu batek bere ondarea nola kudeatu be har duen jakiteko, kontutan izan behar dira, bai pertsona horrek jarduteko duen gaitasuna, bai borondatearen autonomia, bai eta antolamendu juridiko ak eratxikitako ahalmen esparruari dagokion erantzukizuna ere


(DELGADO ECHEVERRÍA). Bestalde, ondarearen kudeaketari eta administrazioari da gokienean, ezin utzizkoa da arau orokorretara jotzea. Ñabardura gisa aipa daiteke, ordea, kudeaketa independentetik kanpo geratzen direla erkidego arruntean dauden ondasunak (CATAUDELLA). Hori guztia gogoan harturik eta, batez ere, banantze eraentzapeko ezkontza bat aurrean dugula ahaztu gabe, nahitaez aplikatu behar dira «eraentza orokor» deiturikoa osatzen duten arauak eta, horien artean, ondasunen kudeaketari dagozkionak, hau da, ba nantze eraentzaren ondarea kudeatzeari dagozkionak. Ildo horretatik, KZren 1318 eta 1320. art.ak aplikatu behar dira, batik bat. Gisa berean, familia ren interesean jarduteko beharra ezartzen du KZren 67. art.ak; eginbehar ho rrek berebiziko eragina du, ezkontideek kudeaketa burutzean izan behar duten jokabidean. Hor esandakoari helduta, eta ezkontideen arteko lokarria edo lankidetza azpimarraturik, KZren 1439. art.ak hauxe adierazten du: ezkontide batek bes tearen ondasunak zein interesak administratu edo kudeatzen baditu, mandata rio gisa legozkiokeen betebehar eta erantzukizunak ditu. Edozein modutan ere, ezkontide horrek ez du konturik eman behar, bitartean eskuratu edo kon tsumitu dituen fruituen inguruan, salbu eta fruituok ezkontzaren zamei aurre egiteko erabili ez zituela frogatzen denean. Ondasunen banantze eraentzaz ari garenean ere, arau horren etorburua ezkontideen arteko elkarbizitza da; zehatzago esateko, elkarbizitzak sortzen dituen harremanak dira manu horren sostengu. Maizsarri gertatzen da, ger tatu ere, ezkontide batek bestearen ondarean eskua sartzea eta alderantziz. Eskusartze horiek, batzuetan, beste ezkontidearen adostasunarekin burutzen dira edo, gutxienez, hori jakinean dagoela; beste batzuetan, aldiz, ezkontidea eskusartzearen kontra azaltzen da. Kode Zibilak ez ditu bereizten bi egoera desberdin horiek; aitzitik, bibiei mandatuaren eraentza aplikatzen die, KZren 1439. art.ak berak adierazten duen salbuespenarekin. Edozelan ere, ez du ematen mandatuaren arauak aplika daitezkeenik eskusartze ezzilegien kasu


an, hau da, ezkontide batek bestearen ondasunak administratzen dituenean, azken horren borondatearen aurka. Egoera horietan, arau orokorrak aplikatu behar dira; dena den, nahiz eta egoerotan inoren negozioak kudeatu, ezin da aplikatu KZren 1439. artikuluan kontuak emateari buruz ezartzen den sistema berezia. 156. Eskuratze mekanismoa eta subrogazio erreala Ondasunen banantze eraentza horretan, nahikoa da eskuraketa frogatzea, eskuratzailea ondasun eskuratuaren jabetzat jotzeko; ez da beharrezkoa, be raz, eskuraketa horretan erabili diren fondoen jatorria identifikatzea. GAR CĂ?A CANTEROk adierazi duenez, ezkontide batek bere fondoak jar ditzake, beste ezkontideak burutzen dituen eskuraketetan; hori eginez gero, aplikatze ko modukoak dira ondare desberdinen arteko berreskuraketa eta itzulketei buruzko erregela orokorrak. Nondiknahi begira dakiola ere, oroitarazte modukoak dira Auzitegi Go renak 1965eko azaroaren 2an eta 1977ko martxoaren 2an emandako epaiak. Horietan, AGk Balear Uharteetako Konpilazioaren 3. artikulua (berorren hi rugarren lerroaldea, zehatzago esateko) aplikatu zuen. Manu horrek jabekide tzaren aldeko presuntzioa ezartzen zuen eta nahikoa antzekoak dira, izatez, presuntzio hori eta gaur egungo KZren 1441. artikuluak ezartzen duena. Ha lako presuntzioak ezerezteko, AGren ustez bi inguruabar hauek frogatu behar dira: batetik, ondasuna eskuratu dela; eta, bestetik, bakarrekoak direla ezkon tide eskuratzaileak erabili dituen fondoak. Zernahi gisaz, gaur egun jarrera hori hagitz gaindituta omen dago. Besterik frogatu ezean, banantze eraentza horretan, ondasuna eskuratzeak berarekin dakar ondasun horren gaineko titulartasuna izatea (ikus KZren 1437 eta 1441. artikuluak, 1346, 1347 eta 1361. art.ei lotuta); ez du batere ga rrantzirik fondoak nork jarri dituen. Beste modu batera esateko,


fondoak ez kontide batek jarri zein besteak ekarri, jabetza eskubidearen eskuraketak ez ditu ukitzen bi ezkontideen arteko barne harremanak. Ildo bertsutik, KZren 1437. art.ak eskuraketa besterik ez du aintzat hartzen; hau da, ezkontide ba koitzari dagozkio eraentza hastean berak dituen ondasunak, bai eta eraentza bitartean edozein tituluren bidez eskuratzen dituenak ere (REBOLLEDO VA RELA). Hori dela eta, banantze eraentza horretan, ez dago ondasun erkiderik, ondasun guztiak bakarrekoak direlako. Baterako eskuraketen kasuan, berriz, erkidego arruntak eratzen dira. §45. EZKONTZAREN ZAMEI AURRE EGITEA 157. Zamei aurre egiteko beharra Zuzenbidearen ikusmoldetik, ezkontzaren zamei aurre egiteko beharra bi ezkontideei dagokie; hots, euren eginbeharra da zama horiek bete zein or daintzea. Hori dela medio, KZren 1438. artikuluko lehendabiziko tartekadura ulertzeko, KZren 1318, 1362 eta 142. art.ak izan behar dira gogoan. Horren harira, oinarrizko bi zalantza argitu behar dira: lehenenho lekuan, zeintzuk diren ezkontzaren zamak; eta, bigarrenean, zein den zama horiei au rre egiteko beharraren norainokoa. DELGADO ECHEVERR�Aren ideiei helduta, ezkontzaren zama kon tzeptuak bi esangura izan ditzake. Lehenik eta behin, ezkontzaren zamak di ra irabazpidezko sozietateetan irabazpidezko ondarearen ardurapean dauden gastuak; gastu horien artean, ez dira aintzat hartzen irabazpidezko ondarea izateak eta horri eusteak eratortzen dituzten gastuak. Hurrenik, ezkontzaren zamatzat jo daitezke gizartearen ikusmiratik familiaren gastutzat har daitez keenak. Famili gastuen artean, beste bereizketa bat egin daiteke: batetik, fa miliaren kontsumoak erakartzen dituen gastuak, familiako kide


jakin bati ezin zaizkionean egotzi; eta, bestetik, familiako kideek dituzten mantenu eskubi deak. Gauzak horrela, KZren 1362 eta 142. art.etatik ateratzen da ezkontza ren zamak direla, besteak beste, familia osoaren elikagaiak, gelak, arropak eta osasun laguntzak; bi ezkontideen semealabak hezi eta mantentzea; haurdu naldiak eta erditzeak eragindako gastuak —horiek ez badira beste bide batez ordaintzen—; eta, azkenik, familiaren usadio eta inguruabarren arabera au rrearretaz egindako laguntzak. Eginbeharraren norainokoari dagokionez, eginbehar hori familiaren bar nean agortzen da. Esangura horretan, familia osatzen dute senaremazteek eta semealabek. Gerta daiteke, ostera, edozein ezkontidek betebehar batzuk iza tea, beste senide, aurreko, nebaarreba edo semealaba batzuei begira, pertso na horiek bi ezkontideen etxean bizi zein bizi ez. Antza denez, betebehar horiek ezin zaizkie egotzi KZren 1438. art.ak banantze eraentzaren inguruan ezartzen dituen eginbeharrei, hain zuzen ere, familia mantentzeko eta horren ziozko ordainketak egiteko eginbeharrei. Arazoak sor daitezke, alabaina, 1438. art.aren edukia 1440. art.aren edu kiarekin alderatu edo erkatuz gero. Azken artikulu horren arabera, printzipio orokorra da ezkontide bakoitzak erantzukizun esklusiboa duela, beraren zo rren gain. Edonola ere, printzipio horrek badu salbuespenik. 1440. artikuluak berak zordun ez den ezkontidearen erantzukizuna ezartzen du, KZren 1319. art.ra igorpena eginez. Manu horren harira, familiaren beharrizan arruntak edozein ezkontideren ardurapean jar daitezke; beharrizanok betetzean, ezkon tide horrek zor batzuk beregana ditzake, tokiko usadioen arabera eta familiak dituen inguruabarren arabera. Halako eran harturiko zorren gain, zordun ez den ezkontideak ere erantzukizuna du. Orokorrean, ezkontza zamen artean, oinarri bereko bi multzo bereiz daitezke. Lehenengoa multzo edo talde oro


korra da eta, horren baitan, gorago aipatu ditugun gastu guztiak sartzen dira. Multzo horren barruan, multzo murritzago bat antzeman daiteke, hain zuzen ere, ÂŤfamiliaren beharrizan arruntÂťei dagokiena; multzo txikiago horretan, zordun ez den ezkontideak sorospidezko erantzukizuna du. Egineginean ere, KZren 1438. art.ak ez ditu osoosorik jorratzen biko teak eta, oro har, familiak gainontzekoekin izan ditzakeen harremanak. Egin eginean ere, harreman horien barne aldeaz bakarrik ari da. Bide horretatik, 1438. artikuluak zehazten du ezkontideek zein neurritan eta zein ondasunekin egin behar dieten aurre familiaren zamei. Beste hitzez esanik, manu horrek onera matrimoniiak banatzen ditu ezkontideen artean, baina ez da ardura tzen gainontzekoekin izandako harremanen kanpo aldeaz. Kanpo alde ho rren gainean dihardu, ordea, KZren 1440. artikuluak; manu horrek zehazten du gainontzeko hartzekodunek zein neurritan egin diezaieketen kolpe ezkon tide kontratugilearen eta beste ezkontidearen ondasunei. Gisa horretan, eta aurkako itunik izan ezean, ezkontideek proportzioz egin behar diete aurre ez kontzaren zamei. Zama horien artean, batzuk ezkontide batek eska diezazkio ke besteari, baina gainontzeko hartzekodunek ezin dituzte zuzenean eskatu. Beste zama batzuk, berriz, hartzekodunek eska diezazkiokete ezkontide zor dunari zuzenean, nahiz eta ezkontide horrekin zuzeneko kontraturik izan ez. 158. Zamei aurre egitean ezkontide bakoitzak izan behar duen partaidetza finkatzea Badakigu, jakin ere, ezkontzaren zamei aurre egitean, bi ezkontideek par te hartu behar dutela. Bakoitzak zein partaidetza izan behar duen zehazteko, KZren 1438. artikuluak bi irizpide ematen ditu: lehenik eta behin, ezkontide ek eginiko hitzarmenaren bidez zehaztu daiteke partaidetza hori;


eta, hitzar menik izan ezean, ezkontide bakoitzak dituen baliabide ekonomikoen arabera egiten da zehaztapena. Irizpide berberak ezartzen dituzte KatZZKren 8. art.ko 3 eta 4. lerroaldeek. Nolanahi den ere, manu horiek zehatzagoak dira, KZren 1438. artikulua baino. Orobat, KatZZKren 8. art.aren aginduz, ezkontideek aurre egin behar diete ezkontzaren zamei, bakoitzak lortzen dituen diru sarre ren arabera; diru sarrerok ez badira zamei aurre egiteko adina, ezkontideek euren ondareekin egin behar diete aurre zama horiei, ondare bakoitzak duen zenbatekoaren arabera. Bestalde, Nafarroako Konpilazioaren 103.b) legeak hauxe ezartzen du: familia mantentzearen inguruan eta familiari zor zaizkion laguntzen inguruan, ÂŤezkontzako itunetan hitzarturikoa aplikatzen da; halako hitzarmenik izan ezean, ezkontide bakoitzak besteari eska diezaioke, horrek bere ondasunen arabera parte har dezanÂť halako zametan. Hortaz, zametan parte hartzeko beharra lege eginbeharra da; dena den, ez da ius cogens erakoa eta onar daitezke eginbehar horren gaineko itunak (gau za bera dio, argiroargiro, KZren 1438. artikuluak). Bestetik, horrelako itunak ez dira berariazkoak izan behar, eta ez dira zertan agertu ezkontzako itune tan; izan ere, itunok facta concludentia bidez ezar daitezke, hots, eguneroko jokabideek erator ditzakete itun horiek. Halaber, euren edukia era askotakoa izan daiteke. Zernahi gisaz, KZren 1318. art.aren arabera (manu hori KZren 66 eta 67. art.ei, eta baterakoei lotuta), ez omen dira baliozkoak ezkontide bat ezkontzaren zamei aurre egitetik erabat askatzen duten itunak; ezbairik gabe, itun horiek ezin dira gainontzeko hartzekodunen aurka jarri (KZren 1319 eta 1440. art.ak). Gorago esan bezala, eta KZren 1438. art.aren harira, ezkontideen arteko itunik izan ezean, ezkontideek euren baliabide ekonomikoen arabera egin be har diete aurre ezkontzaren zamei. Horren inguruan, aintzakotzat hartu behar da edozein ezkontidek gaita suna duela etxetik kanpo eta ordainketa baten truk lan egiteko; bada, gaitasun hori baloratu beharra dago, ezkontide bakoitzak


ezkontzako zametan izan behar duen partaidetza finkatzeko. Hala eta guztiz ere, lan hori baloratu baino lehen, etxeko lana baloratu behar da. Azken horri buruz, hauxe ezartzen du KZren 1438. art.ak: zametan parte hartzeko bide gisa har daiteke «etxerako egiten den lana». Agerikoa denez, hori errealitatean oinarrituriko irizpidea da, eta banantze eraentzari eratxiki ohi zaion akats nagusia konpontzera da tor. Akatsa, izatez, hauxe da: bi ezkontideek ezkontzaren irabazietan ez izatea inolako partaidetzarik, nahiz eta horiek lortzen lagundu, zuzenean edo zehar ka (azken hori da, izan ere, «etxerako egiten den lan»aren kasua). Berebat, KZren 1438. art.ak ezartzen duenez, «etxerako egiten den lan» horrek berarekin dakar konpentsazioa jasotzeko eskubidea. Konpentsazio hori ezkontideek eurek zehazten dute, hitzarmen baten bidez; hitzarmen hori on dasunen banantze eraentza azkendu baino lehen egin daiteke, eta ez da beha rrezkoa ezkontzako itunetan hitzarmen hori agertaraztea. Ezkontideen arteko hitzarmenik izan ezean, epaileak erabakitzen du konpentsazioa, ondasunen banantze eraentza azkentzean. Bestalde, ezkontideek erabakitzen dute kon pentsazioaren zenbatekoa eta hori ordaintzeko modua. Halaber, ez dirudi ino lako eragozpenik dagoenik konpentsazioari uko egiteko, banantze eraentza azkendu baino lehen ere (REBOLLEDO VARELA). Bukatzeko, zer gertatzen da ezkontidearen lankidetzak etxeko esparrua gainditzen badu? Kasu horretan, badirudi KZren 1438. art.ko azken tarteka dura aplika daitekeela analogiaz. Edozein modutan ere, kasu horretan egi tatezko sozietate bat eratzen dela esan daiteke; horixe gertatzen da behintzat, lankidetzak ezkontideen arteko elkarlaguntza gainditzen duen aldean. §46. ONDASUNEN TITULARTASUNA FROGATZEA 159. «Erkidegoaren aldeko presuntzio» deritzona Autore askoren iritziz, KZren 1441. art.ak jabekidetzaren


aldeko presun tzioa ezartzen du. Zernahi gisaz, manu horren hitzezhitzezkotasunari hel duta, beste teknika bat erabiltzen du nonbait. Benaz, manu horrek ez du presuntziorik ezartzen esangura teknikoan. Halako presuntziorik ezarriko balu, 1441. artikulua frogatik askatzeko auzibide araua izango litzateke (eta, horren ondorioz, froga horren zama banatu eta alderanztuko luke); ildo be retik, esangura hertsiko presuntziorik ezarriz gero (hots, iuris tantum erako presuntziorik ezarriz gero), manu horrek eragingarritasunaren barne mugak zehaztuko lituzke, hau da, kontrakoa frogatzeko aukera emango luke. Haatik, KZren 1441. art.aren abiapuntua da egiaztatu ezin izatea zein ez kontideri dagokion ondasun edota eskubideren bat; hori dela medio, manuak ezartzen du ondasun edota eskubide hori erdibana dagokiela bi ezkontideei. Egitatezko kasua hori izanda, nekez onar daiteke presuntzioa, gorago adiera zi dugun esangurarekin behinik behin. Ezarri ere, KZren 1361. art.ak egiazko presuntzio bat ezartzen du, irabaz pidezko ondarearen mesedetan; gainera, kontutan hartzekoa da ondare horrek vis atractiva duela, bakarreko ondasunei begira. KZren 1441. art.ak, ostera, ez du horrelakorik egiten; MAGARIテ前Sek adierazi duenez, badirudi manu horrek titulartasunaren gaineko barne arazo bat konpontzen duela, ezkonti deen artean titulartasun horri buruzko eztabaidak sortzen direnean. Konpon bide horri eutsiz, ezkontideen artean jabarikidetza arrunta eratzen da legearen aginduz. Jabarikidetza horrek, ezkontideen arteko harremanak ukitzeaz gain, ondorioak sortzen ditu gainontzekoei begira ere. Labur zurrean, 1441. artikuluak konponbide zehatz bat ematen dio interes gatazka eragin duen egitateari. Halako gatazkak sortzen dira ezkontideen ar tean edo, osterantzean, ezkontideen (edo horietako baten) eta hartzekodu nen artean. Interesen arteko elkarjotze horietan, ezin egiazta


daiteke zein ezkontideri dagokion ondasun baten edo batzuen titulartasuna. Horrelakoak konpontzeko, lege aginduz, bi ezkontideei erdibana eratxikitzen zaizkie on dasunok. Gainontzekoei begira, ezkontide zorduna jabekidea da, KZren 1441. arti kuluaren aginduz. Kasu horretan ezin adieraz daiteke pertsona horrek edo beraren ezkontideak titulartasun esklusiboa froga dezakeenik (eta froga ho rretarako nahikoa denik KZren 1324. artikuluak aipatzen duen aitorpena). Horretara izango balitz, ez litzateke beteko arauaren egitatezko kasua, alegia, kasuan kasuko ondasuna edo eskubidea zein ezkontideri dagokion frogatze ko ezintasuna. Zer esan daiteke, bestalde, bitarteko egoerez? Beste era batera esateko, zer gertatzen da ondasunaren edo eskubidearen titulartasuna frogatu ezin den artean? Lehenengo eta behin, presuntzioei buruzko arau arrunteta ra jo behar da (KZren 464 eta 448. art.etara; HLren 38. art.ra etab.). Arau ho riek ezin badira aplikatu edota kasu horietan eragingabeak gertatzen badira, orduan KZren 1441. art.aren egitatezko kasua betetzen da eta, horren ondo rioz, ondasuna edo eskubidea ex lege eratxikitzen zaie erdibana ezkontideei. Azken finean, bitarteko egoerok, egiazkoak barik, itxurazkoak dira. Arean be re, egoera horietan, ezkontideek frogatu behar dute (edo ezkontide batek fro gatu behar du) ondasunaren edota eskubidearen titulartasuna banakakoa dela; hori ezin denean frogatu, KZren 1441. artikuluak erdibana eratxikitzen die bi ezkontideei ondasun edo eskubidearen titulartasuna. KZren 1441. art.aren aplikazioa baztertzeko (edo berorrek ezartzen duen presuntzioa ezerezteko, manuak presuntzioaren teknika erabiltzen duela uler tuz gero), aski da ezkontide titularrak eskuraketa frogatzea. Ildo horretatik, nahikoa da eskuraketa frogatzea, egitate gisa; ez da frogatu behar, ordea, eskuraketa horretan inbertitu izan den dirua ezkontidearen jabetzapekoa zenik modu esklusiboan. Aurrerago adierazi dugun bezala, KZren 1441. art.aren norainokoa askoz murritzagoa da, irabazpidezko sozietatearen inguruan Kode


Zibilaren 1361. art.ak ezartzen duen presuntzioarena baino; horrez gain, sub rogazio errealaren printzipioa ezin da aplikatu ondasunen banantze eraentza horretan. Zer gertatzen da, orduan, frogatzen bada ezkontide batek (kasurako, zor dun ez denak) ondasuna bestearen diruarekin eskuratu duela? MAGARI テ前Sen aburuz, ondoko kasuak bereiz daitezke: a) Ezkontide batek dirua maileguan ematea besteari, azken horrek esku raketa egin dezan; eta, horren ondorioz, ezkontide eskuratzailea beste ez kontidearen zordun bihurtzea. Kasu horretan, hartzekodunek kasuan kasuko kredituaren zenbatekoa erreklama dezakete, subrogazio akzioa egikarituz; besterik frogatu ezean, kasu horiek ezin dira dohaintza gisa hartu. b) Ezkontide batek bere izenean eskuratzea ondasuna, baina dirua jarri zuen ezkontidearentzat (zeharkako ordezkaritza). Horrelako kasuetan, hartze kodunek zuzenzuzenean egin diezaiokete kolpe eskuratutako ondasunari. c) Ondasuna ezkontide batek eskuratzea behin betiko, beste ezkontideak hari egindako dohaintzaren ondorioz. Dohaintza hori era askotakoa izan dai teke. Batzuetan, ezkontide dohaintzaemaileak dirua ematen dio beste ezkon tideari. Beste kasu batzuetan, aldiz, ezkontide dohaintzaemaileak ondasuna ematen dio besteari; hau da, dohaintza hartzaileak kostu bidez eta zuzenean eskuratzen du ondasuna, eta horren prezioa dohaintzaemaileak ordaintzen dio. Aurreneko kasuetan, hartzekodunek hutsaltze akzioa egikari dezakete, di ruaren gaineko dohaintzaren aurka. Bigarren kasuak, ostera, itxura egite ka suak dira, dohaintza ezkutuan geratzen baita; horregatik, hartzekodunek hutsaltze akzioa egikaritu behar dute, bi datu hauek frogatuz: eskuraketaren dohaineko izaera eta KZren 1297. art.ak maularen inguruan ezarritako pre


suntzioa. 160. KZren 1442. artikuluko presuntzioa KZren 1442. art.aren arabera, ezkontide baten porrot edo konkurtso adie razpenik emanez gero, ondoko presuntzioa ezartzen da, aurkako frogarik izan ezean: beste ezkontideak kostu bidez edozein ondasun eskuratu badu adieraz pena eman baino lehenagoko urtean edota porrotaren atzeraeraginketa apli katzen den epean, orduan hartzekodunen onurarako uste izango da ezkontide konkurtsatuak edo porrot eginak dohaintzan eman zituela eskuraturiko onda sun horien erdiak. Presuntzio hori ez da aplikatzen, ordea, ezkontideak judi zio bidez zein egitatez bananduta daudenean. Arau hori guztiz arraroa da Kode Zibilean, foru zuzenbide deituriko zu zenbide zibil batzuetan ondo badator ere. Ulerbidez, KatZZKren 18.1. arti kuluaren arabera, ezkontideek kostu bidezko nahiz dohaineko egintzak eta kontratuak egin ditzakete euren artean. Nolanahi den ere, judizio bidez egin tza edo kontratu horiek aurkaratzen badira, demandatuei dagokie frogatzea egintza edo kontratuok kostu bidezkoak direla (beraz, dohainekotasunaren al deko presuntzioa ezartzen da). Jarraian, KZren 1442. art.aren antzeko erre gela bat ezartzen du KatZZKren 18.2. art.ak. Bestalde, KZren 1442. art.ko presuntzioa konkurtso edo porrot kasuetan bakarrik aplikatzen da. Antza denez, halako kasuetan, KZren 1441. artikulu ak (hots, titularkidetza ezartzen duenak) ez du ematen legegileak nahi besteko babesik. Horretara, 1442. art.ak indartu baino ez du egiten KZren 1441. arti kulua. Areago oraindik, 1442. artikulua aplikatzen da, 1441.a eragingabea denean, hots, eskuraketa esklusiboa froga dezakeen titulurik dagoenean. No


labait esateko, eskuraketa titulurik izanez gero, ondasun edo eskubidearen ja bekidetza ezin zaie eratxiki ex lege bi ezkontideei. Horregatik (hala denean), KZren 1442. art.ak ezarritako presuntzioa aplikatzen da; horren arabera, titu lu formala gorabehera, hartzekodunen onurarako uste izango da dohaintzan eman izan direla eskuraturiko gauza horien erdiak. Labur emanda, 1442. artikuluaren arabera uste izango da ezkontide kon kurtsatuak edo porrot eginak dohaintzan eman dituela beste ezkontideak es kuraturiko ondasunen erdiak; alabaina, horretarako, hurrengo baldintzak bete behar dira: a) Ondasun horiek kostu bidez eskuratzea. b) Eskuraketa gertatzea adierazpena eman aurreko urtean edo adierazpen horren atzeraeraginketa aplikatzen den epean. Gauzak hobeto azaltzeko, adie razpena eman baino lehenagoko urtean gauzatu behar da beti eskuraketa; baina adierazpen horren atzeraeraginketa urtebetetik gora luzatzen denean, orduan eskuraketa gauza daiteke atzeraeraginketaren epe horretan. c) Ezkontideak bananduta ez egotea, ez judizio bidez, ezta egitatez ere. Egitatezko banantze kasuetan, frogatu beharra dago ezkontideen arteko elkar bizitza hautsi egin dela (judizio bidezko banantze kasuetan, ordea, ez da ho rrelakorik frogatu behar, haustura aurretiazko baldintza baita, judizio bidezko banantzea gerta dadin). Egitatezko banantzea solo animo gertatu bada (KZren 87. art.aren itzalpean), KZren 1442. art.aren aplikazioari euts dakioke. Doktrinak adierazi duen moduan, ondasunen erdiak dohaintzan eman di rela uste izateak berez dakar dohaintza horren deuseztasuna, konkurtsoaren erregela bereziek zehapen hori ezartzen dutenean; porrotaren kasuan, adibi dez, hori berori gertatzen da (ikus MKren 882. artikulua). Dohaintza deuseza izanez gero, ustezko dohaintzahartzaileak ustezko dohaintzaemaileari itzuli behar dio dohaintzan emandako


ondasunek dohaintza unean zuten balioa. Jakina dugunez, Espainiako Kode Zibilak ez ditu debekatzen ezkontide en arteko dohaintzak. Hori dela bide, hartzekodunek hutsaltze akzioei buruz ko arau orokorretara jo dezakete eta, batik bat, MKren 880 eta 882. art.etara. Bada, hartzekodunek MKren 880. art.ra jo dezakete, eskuraketa gertatu bada konkurtso edo porrot adierazpena eman baino lehenagoko hogeita hamar egu netan barrena; horrelakoetan, maularen aldeko iuris et de iure presuntzioa gehitzen zaio dohaintzaren aldeko presuntzioari. Hartzekodunek KZren 882. art.ra jo dezakete, berriz, eskuraketa porrotaren aurreko bi urteetan gertatu bada; halako kasuetan, maularen aldeko iuris tantum presuntzioa gehitzen zaio KZren 1291.3 eta 1297. art.ek ezarritako presuntzio orokorrari. BIBLIOGRAFIA CERDÁ GIMENO, J., «Comentarios a los artículos 66 a 68 de la Compilación de Derecho Civil Especial de Baleares», in Comentarios al Código Civil y Com pilaciones Forales, M. Albaladejoren zuzendaritzapean, XXXI. liburukia, 2. bolumena, Madril, 1980, 15. or. eta ondorengoak; DELGADO ECHEVE RRÍA, J., «Sociedad de gananciales; “capítulos de separación”. División del caudal. Rescisión por lesión», CCJC, 3. zk., iraila–abendua, 1983, 755. or. eta ondorengoak; GARCÍA CANTERO, G., «En torno al régimen de partici pación», Poder judicial, 6. zk., 1983ko martxoa, 49. or. eta ondorengoak; GARCÍA SERRANO, F. DE A., «Notas sobre el trabajo doméstico (a pro pósito de los arts. 1319,1 y 1438 del C.C.)», ADC, XXXVIII. liburukia, III. liburuxka, uztaila–iraila, 1985, 585. or. eta ondorengoak; GARRIDO PAL MA, V. M., «El matrimonio y su régimen económico», in El nuevo Derecho de familia español, 1982, 194. or. eta ondorengoak; GUILARTE GUTIÉ RREZ, V., «La regla de indivisión en régimen de separación de bienes (art. 1.441 del Código Civil) y su alteración convencional», RCDI, 561. zk., martxoa–apirila, 1984, 309. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO, J. L., El matrimonio y su economía, Bartzelona, 1963, 619. or. eta ondorengoak; LASARTE ÁLVAREZ, C., «La publicidad del régimen económico del matri monio», in La Reforma del Derecho de Familia. Jornadas Hispalenses, Se villa, 1982, 137.etik 153.era arteko orr.; MAGARIÑOSBLANCO, «Cambio del régimen matrimonial de gananciales por el de separación y los dere


chos de los acreedores», RCDI, 1982, 47. or. eta ondorengoak; MONTÉS PE NADÉS, V. L., «Comentario a los artículos 1435 a 1444 del Código Civil», in Comentarios a las Reformas del Derecho de Familia, II. liburukia, Tecnos ar gitaletxea, Madril, 1984, 1914. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, «Comentario a los artículos 1435 a 1444 del Código Civil», in Comentario al Código Civil y Compilaciones Forales, M. Albaladejoren zuzendaritzapean, XVIII. liburukia, 3. bolumena, Madril, 1985, 302. or. eta ondorengoak; RE BOLLEDO VARELA, A., La separación de bienes en el matrimonio, Madril, 1983; VÁZQUEZ IRUZUBIETA, C., El régimen económico del matrimonio (Ley 11/1981, de 13 de mayo), Madril, 1982, 403. or. eta ondorengoak.



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.