Gabonak 2011

Page 1



NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

albistea

Ă&#x;

2012AN SARTZEAREKIN BATERA, MARTXAN JARRIKO DA BERRIZ KANPANDORREKO ERLOJUA Telebistaz ikusi edo irrati bidez urtezahar gaueko hamabi kanpai hotsak entzun ohi dituenak, aukera badu, Kaxkotik gertu bizi bada behintzat, adi. Oraingoan, urte berriko Usurbilgo lehen albistea Elizako kanpandorretik etorriko zaigu. Aspalditik ez zebilen erloju bat martxan jarriko da gauerdi horretan. Elizako kanpandorrekoa.

A

skok mahatsak eskutan hartuta izango dituen unean, abenduko azken eguna eta urte zaharra agurtu eta berriari ongi etorria ematear edota besarkadak eta mugikorretako mezuen trukea hastear izango den unean bertan, adi Usurbilgo Salbatore Elizari. Gu guztion erlojuak 23:59etatik gauerdira ailegatzean, kanpai hotsak entzutearekin batera, azken aldi luzean geldirik zegoen erlojua martxan jarriko baita. Usurbilgo Udaletik berri eman dutenez, azken asteotan, Urtezahar gauerako guztia prest izateko lanean dihardute Tecnicronos enpresako langileek. Enpresa berak egin ohi du, Urdaiagako San Esteban ermitako edota Aginagako elizako erlojuen mantenu lana. Usurbilgora bueltatuz, azken egunotan Salbatore elizako erlojuari begiratu dionak orratzak falta zitzaizkiola ohartuko zen. Hain zuzen ere, itxura berrituta agertuko zaigu erlojua. Orratz berriak jarriko dizkiote, eta herritarren begi bistan geratuko ez den beste aldaketa bat ere egingo da; erlojuaren mekanismoa digitalizatuko da.

Urtezahar gauean... Aipatu lan hauek hasi baino lehen, Udalak gai honen aurrean zer egin erabaki aurretik, bi aukera aztertu zituen;

Hainbat urteren ondoren, berriz martxan izango da erlojua.

bat, erlojuaren orain arteko mekanismoa bera berritzea edota sistema bera digitalizatzea. Adierazi moduan, azkenean bigarren aukeraren aldeko hautua egin du Usurbilgo Udalak. Aipatu erakundetik berri eman dutenez, merkeagoa delako eta ondare aldetik eginiko azterketen ostean, aurreko mekanismoa mantentzeak nabarmentzeko moduko baliorik ez zuelako. Lanek abenduaren 31rako amaituak beharko dute. Atzera kontua hasi da beraz, astebete pasatxo baino ez da geratzen 2012ari ongi etorria ematearekin batera, erlojuko orratzak

mugitzen hasteko. Horrekin, urtezahar gauean kalera atera ostean, goizaldeko ordu txikietan etxeratzekotan diren askok ez dute aitzakiarik izango. Errua behintzat ezingo zaio leporatu, Kaxkoa zaintzera itzuliko den erloju eraberrituari.

Dj Larrarekin, parranda Lehen kanpai hotsak entzun eta herritar ugari izango da irekiko dituzten tabernetara gerturatuko direnak. Frontoian gainera, urte berriko lehen orduak girotzen arituko da, Larra DJ. 2012a dantzan hasteko modu ederra.


ß

NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

izerdi patsetan

MIROTZ ULLATEREN OMENEKO ESKUBALOI TXAPELKETA Eguberriak ailegatzearekin batera, aste batzuez asteburuetako ohiko kirol jarduna etengo da. Halere, kirol ekitaldi berezi bat iragarria dago; Mirotz Ullateren omeneko IV. Infantil Txapelketa burutuko da abenduaren 26an. Goizean hasi eta iluntzera arte jokatuko dira eskubaloi neurketak, Oiardo Kiroldegian.

N

eska eta mutilez osaturiko infantil mailako seina eskubaloi taldeek parte hartuko dute Mirotzen omeneko eskubaloi partidetan. Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako hiriburutik datoz Oiardo Kiroldegira jokatzera.

* *

Ekimena herriko eskubaloi taldeak biltzen dituen Usurbil Kirol Elkarteak antolatu du. Hitzordua ere finkatua du jada; txapelketa abenduaren 26an jokatuko da. Egun osoan zehar hainbat eskubaloi partida jokatuko dira, hasiera batean, neurketei goizeko 9:00etan ekitea aurreikusten du antolakuntzak. Eta iluntzeko 19:30etan amaitzea, sari banaketarekin.

*

MUTILETAN TALDE BAT ZEHAZTEKO ZEGOEN ALBISTEA OSATZERAKOAN.

Infantil mailako txapelketa Hitzordua lotzen aritu den Usurbil Kirol Elkartetik baieztatu dute infantil mailako txapelketa honetan, nortzuk parte hartuko duten. Mutiletan: Udarregi Usurbil (Usurbil) Tolosa CF (Tolosa) Atlético Basauri (Basauri) Zarautz KE (Zarautz) CDB Leizaran (Andoain) Elgoibarko Sanlo EKT (Elgoibar)

Egun osoko eskubaloi festa izango da abenduaren 26koa.

Nesketan: Udarregi Usurbil (Usurbil) Ermuko Errotabarri (Ermua) Atlético Basauri (Basauri) Zarautz KE (Zarautz) CDB Leizaran (Andoain) CD Oberena (Iruñea)

Abenduak 26 astelehena MIROTZEN OMENEZ Oiardo kiroldegian. Hasiera ordua: 9:00h. Sari banaketa: 20:00h. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

saskien zozketa

Ă&#x;

HAUEK DIRA NOAUA!KO SASKIEN IRABAZLEAK Aurten, hauek izan dira NOAUA!ko otarra etxera eraman duten bazkideak: Esteban Roteta eta Joxe Mari Irazusta. Gure aldizkarian idazten dutenen artean, beste saski bat zozketatu dugu. Honakoan, Unai Agirre izan da zorionekoa. Azkenik, publizitatea jartzen dutenen artean, Txapeldun tabernakoentzat izan da saskia. Zorionak denei!

Txapeldun taberna.

Unai Agirre.

Esteban Roteta.

Joxe Mari Irazusta.


NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

mari domingiren bisita OLENTZERORI AURRE HARTUKO DIO

MARI DOMINGIK OSTIRAL HONETAN

H

aur Hezkuntzako bost urte arteko haurrak zorte oneko daude. Olentzero etorri aurretik eta ikazkinak utzitako opariak abenduaren 25ean ireki baino lehen, Mari Domingi bertatik bertara ikusteko aukera izango baitute. Ostiral honetan, abenduaren 23an izango da, Sutegi udal liburutegian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Ipuin kontaketa saioa eskainiko du, aipatu pertsonaia hezurmamituko duen Ixabel Agirresarobe herritarrak.

Abenduaren 23an Sutegin izango da maridomingi...


PUBLIZITATEA


NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

ekitaldiak santuenean

TXISTOR JANA SANTO TOMAS EGUNEAN Egunean bertan, abenduaren 21ean ospatuko dute Santuenean. Eta abenduaren 24an, kantari aterako dira arratsaldeko 18:00etan Santuenea kultur elkarteko lokaletik.

S

anto Tomas egunaren aurreko igandean ospatu ohi da Usurbilen. Eguna, ordea, abenduaren 21a da. Euskal Herriko zenbait udalerri eta hiriburuetan azoka jendetsuak burutuko dira. Santuenean ere, abenduaren 21ean egingo dute txistor jana, iluntzeko 18:00etatik aurrera. Ekitaldi berean, eguberrietako otarra zozketatuko dute elkarteko bazkideen artean. Eta abenduaren 24an, kantari aterako dira arratsaldeko 18:00etan, Santuenea elkarteko lokaletik.

Duela urte batzuk, Olentzero Santuenetik igarotzen.


PUBLIZITATEA


Ă&#x;

NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

san esteban txiki

TXIKIA BAI BAINA ESKASA EZ

A

uzoko jaiak abuztuan ospatzen diren arren, urte garai honetan ohikoak diren hotz eta eguraldi traketsak ez ditu kikiltzen abenduaren 26an Urdaiagara igo nahi duten herritarrak. San Esteban Txiki ospatzen baita Eguberri egunaren biharamunean. Astelehenarekin egokitu da aurten. Tradizioari eutsiz, goizeko 11:00etatik aurrera, meza nagusia izango da lehenik. Gero, Urdaiagara joandakoen artean hamaiketakoa banatuko dute Jai Batzordeko kideek.

Meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa izango da.


PUBLIZITATEA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

aginagako ekitaldiak HAURREN ESKULANEKIN ERAKUSKETA ZABALDUKO DU

ANTXOMOLANTXAK, AGINAGAKO LUDOTEKAN Asteburuan Barakaldoko Gabonetako Parkera buruturiko irteerarekin, abian da eguberriotarako Aginagako Antxomolantxa Elkarteak prestatu duen egitaraua. Irrien Lagunek oporraldi guztian zehar zabalik izango den ludoteka bisitatuko dute. Eta bertako bazkideek eginiko eskulanekin erakusketa bat zabaltzeko asmoa ere badute.

A

ginagako ludotekako bazkideei zuzenduriko ekimen berri bat martxan jarri nahi dute eguberriotan, Antxomolantxa Elkarteko kideek. Haur eta gaztetxoek egindako eskulanekin erakusketa bat zabaldu nahi dute. Bazkideei zuzenduriko deialdi honen baitan, eskuz egindako artelanak ludotekara eramateko gonbita luzatzen zaie, abenduaren 31 baino lehen. Parte hartzaileek trukean opari bana jasoko dute, urtarrilaren 4an, eguerdiko 13:00etan. Eskulanen erakusketa eguberrietako oporraldian zehar ikusgai izango da ludotekan. Modu horretan, etxeko txikienek eginiko lanei balio bat eman nahi diete antolatzaileek.

Ludoteka goizez irekita Txokoak ere antolatu dituzte Antxomolantxa Elkartekoek. Ostegun honetatik urtarrilaren 7ra arte, goizez zabalik izango da Arrate Zahar Egoitza gainean dagoen gunea. Ordutegi honetan; 10:00-13:30 artean. Ludoteka erabili asmo duten haur eta gaztetxoek, izen emateko, ludoteka zabalik egongo den lehen egunean, bertan lanean egongo den begiralearekin hitz egin besterik ez dute. Aisialdi tartea, lagun giro ederrean

Irrien lagunen bisita jasoko dute abenduaren 30ean.

igarotzeko aukera eskaintzen duen ludoteka abenduaren 22 eta 23an, hilaren 26tik 30era, urtarrilaren 2tik 5era eta hilaren 7an zabalduko dute.

Irrien Lagunen bisita Beste zenbait hitzordu burutuko dira leku berean. Irrien Lagunekin Kanta eta Dantza emanaldia antolatu dute abenduaren 30erako. Antolakuntzatik Aginaga bisitatuko

duten pertsonaiak nortzuk izango aurreratu dute. ere diren “Martinbertso DJ lanetan jarriko da eta Tiritatxo, Largabista eta Marikalanbrerekin batera, denon artean, Irrien Lagunen jai bat ospatuko dute�, adierazi dute. Emanaldia, aipatu moduan, hilaren 30ean, arratsaldeko 16:00etan hasita Aginagako ludotekan. Sarrera doan izango da.


PUBLIZITATEA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ß

udarregi ikastola

UDARREGI IKASTOLAKOAK KANTUAN DOAZ OPORRETARA Eguberriei eta datozen jai egunei ongi etorria ematen lehenak Udarregi ikastolako ikasle eta irakasleak izango dira. Ostegun honetan, abenduaren 22an, gabon kantak abestera irtengo dira kalera.

L

ehenak, LH eta DBH zikloetakoak izango dira. Goizeko 9:30etan hasita, ordu eta erdiko saioa burutuko dute. Bidean, Txamarra Txartxo, Kanta Kantari, Gabon Gauean, Olentzero Begi Gorri, Din Dan Don, Ator, Ator, Alaken… abestuko dituzte. LH-koak Kalezar eta Kaxkoan barrena ibiliko dira kantuan. DBHkoak Atxegalde eta Kaxkoan. 11:25 aldera, Haur Hezkuntzakoen

txanda izango da. Agerialdetik frontoi aldera kantuan jaitsiko dira. Haiei zuzenduta, Udarregi ikastolakoek urteroko oharra helarazi nahi dute. Eguerdiro, 12:30ean autobusa hartu ohi duten ikasleek, ostegun honetan, Bordatxon hartu beharko dute. Oinez haurren bila joan ohi diren guraso edo arduradunak, ordu horretan frontoira gerturatu beharko dute eta “jangelan geratzen direnak, berriz, irakasleekin ikastolara itzuliko dira”. Abenduaren 22an, kantuan aritu eta

txistor jana egin ostean, eguerdian oporretara joango dira ikasle eta irakasleak. Urtarrilaren 9ra arte jai!



NOAUA! ASTEKARIA . GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

abenduaren 24an

GABON KANTAK ABESTEKO BOST HITZORDU Aurten ere, eguberri doinuen artean helduko da Olentzero. Goizean goiz hasi eta iluntze partera arte bada non aukeratua. Aurtengoan, Kaxkoa, Aginaga, Zubieta eta Santueneara hedatuko da gabon kanten oihartzuna.

G

oiztiarrenak aginagarrak izango dira. Katekesi taldekoek 9:00etan finkatu dute irteera hitzordua, bertako eliza atarian. Ohi bezala, baserritarrez jantzita landa eremutik barrena osatuko dute ibilbidea. Kalejira, bazkalordurako, 15:00ak alderako edo, Aginagako kaxkoan amaituko dute. Bazkalostean, zubietarrek hartuko dute lekukoa. 16:00ak aldera, Artzabaletatik gabon eskean abiatuko

dira. Azken entsegua abenduaren 23an ostirala izango da, iluntzeko 19:00etan Zubietako Kaxkapen. Arratsaldeko 17:00etan Kale Nagusitik irtengo dira kantuan bestalde, Parrokiakoak. Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Olentzerok ere ez du hutsik egingo aurten. Egin Dezagun Bidea bilgunekoek, 17:30ean frontoian finkatu dute hitzordua. Besteak beste, Kantu Taldeko eta Bota Punttuba Bertso Eskolakoen parte hartzea iragarria

dago. Presoen aldeko Olentzerok eta Parrokiako taldekoek bakoitzak bere ibilbidea osatu ostean, helmuga bateratua izango dute. Iluntzean frontoian elkarrekin abesten amaituko dute.


PUBLIZITATEA


NOAUA ! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

magia ikuskizuna

ARTXILA MURTXILA! TXAN MAGOA GUREKIN...

E

uskal Herriko magorik ezagunena, Txan Magoa, Sutegin izango da urtarrilaren 3an. Gaztetxoei eskainitako saioa 17:00etan hasiko da. Santi Antero du izena baina askoz ere ezagunagoa da bere ezizenez: Txan magoa. Magia joko bat burutzean, Artxila murtxila hitz magikoak erabiltzeko ohitura duen artista...

Urtarrilak 3, asteartea 17:00 Txan magoaren ikuskizuna Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgo Udala, UEMAko Kultur Elejira.

17:00etan hasiko da Txan magoaren saioa.


PUBLIZITATEA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ß

antzezlana

BASOAN, ETXE BATEAN BIZI DA OGRO TXIKIA...

J

atorrian, Suzanne Lebeau idazle ospetsuaren testu bat da “Ogro Txikia” antzezlana. 17 hizkuntzatara itzuli da eta euskarara Gorakada taldeak egokitu du. Europa mailako sari bat jaso dute lan honekin. Nahiz eta Ogro Txikia sei urtetik gorako haurrei zuzendua egon, helduek ere gozatuko dute obra honekin.

Saritua izan den obra Martxoan, “Ogro Txikia” saritu zuten Gijoneko FETEN Haurrentzako Arte Eszenikoen Europako jaialdian. Dramaturgiarik onenaren saria jaso zuen Gorakadak, lan honengatik.

Urtarrilaren 4an asteazkena arratseko 17:00etan, Sutegin.


PUBLIZITATEA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

Ă&#x;

kabalgata

URDAIAGA ALDETIK

IRITSIKO DIRA ERREGEAK Urtero bezala, Errege Magoak urtarrilaren 5ean iritsiko dira gure artera. Opariz beteta etorriko dira. Ziortza Gazte Elkartearen laguntza izango dute beste behin.

J

ai bezperan, urtarrilaren 5ean iritsiko dira Erregeak gure artera. Arratsalde partean izango da hori. Goizetik baina, gutun bilketa burutuko da frontoian. 11:30etik aurrera jasoko dira erregeentzako gutunak. Eta arratsaldean Urdaiagatik behera abiatuko dira hiru erregeak laguntzaileez inguratua.

Gutunak, goiz partean Ekialdeko Errege Magoek jostailuak banatuko dizkiete txikienei. Hala iragarria izan da, beste behin ere. Urtarrilaren 5eko iluntzean hasita, nahikoa lan izango dute. Batetik bestera ibiltzeko ordea, laguntzaileak izango dituzte.

19:30ean frontoian 17:30ak aldera iritsiko dira Urdaiagara eta zaldiaren gainean herria zeharkatuko dute. Kaxko inguruko erronda egin ondoren, frontoian geldialditxo bat egingo dute.

Errege kabalgata 11:30 Erregeentzat gutun bilketa egingo da frontoian. 17:30 Urdaiagatik kabalgata abiatuko da. 19:30 Kabalgataren amaiera eta azken ekitaldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

Ziortzakoen laguntzarekin iritsiko dira kaxkora erregeak.


PUBLIZITATEA


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ß

egitaraua EKITALDIZ BETETA DATOR

EGUBERRIETAKO AGENDA ABENDUAK 21, ASTEAZKENA 18:00 Txistor jana eta eguberrietako otarraren zozketa Santuenea Elkartean. Antolatzailea: Santuenea Elkartea. ABENDUAK 22-23, 26-30 URTARRILAK 2-5, 7 10:00-13:30 Txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea. ABENDUAK 22-URTARRILAK 4 Ludotekako haurren erakusketa Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea. ABENDUAK 22, OSTEGUNA 09:30-10:50 Udarregi ikastolako LH eta DBHko ikasleen gabon kanten emanaldia. 11:25-12:30 Udarregi ikastolako HH-ko ikasleen gabon kanten emanaldia. 19:00 “Bertsolari” filma Sutegin. Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea. ABENDUAK 23, OSTIRALA 12:00 Maridomingiren ipuin kontaketa Sutegi udal liburutegian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

ABENDUAK 24, LARUNBATA Gabon eskean irteteko hitzorduak: 09:00 Aginagan, Elizatik abiatuta. Antolatzailea: Katekesi taldea. 16:00 Zubietan, Artzabaletatik abiatuta. Antolatzailea: Zubieta Lantzen.

ABENDUAK 27-29 11:30-13:30 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. ABENDUAK 30, OSTIRALA 16:00 “Irrien Lagunekin kanta eta dantza” Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Aginagako Antxomolantxa Elkartea.

17:00 Kaxkoan, gabon eskearen irteera Parrokiatik. Antolatzailea: Parrokia. 17:30 Kaxkoan, Olentzeroa frontoitik abiatuta, Egin Dezagun Bidea taldearen eskutik. 18:00 Santuenean, Olentzeroren irteera Auzo Elkarteko egoitzatik. Antolatzailea: Santuenea Elkartea. 19:30 Frontoian, kaxkotik irten diren taldeen kantaldia.

Largabista, Irrien Lagunakeko kidea.

ABENDUAK 26, ASTELEHENA Egun osoan zehar, Mirotzen omenezko eskubaloi txapelketa kiroldegian.

ABENDUAK 31, LARUNBATA 17:00 Hurbilago II. San Silvestre herri lasterketa.

11:00 San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan: meza, hamaiketakoa.

00:00 Elizako erloju berria martxan.

Antolatzailea: Jai Batzordea.

Goizaldean, Larra Dj frontoian.



NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ß

egitaraua

EKITALDIZ BETETA DATOR

EGUBERRIETAKO AGENDA URTARRILAK 3, ASTEARTEA 17:00 Txan magoaren ikuskizuna Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgo Udala, UEMAko Kultur Elejira. URTARRILAK 4, ASTEAZKENA 17:00 “Ogro txikia” antzezlana Sutegin. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

URTARRILAK 5, OSTEGUNA 11:30 Erregeentzat gutun bilketa egingo da frontoian. 17:30 Urdaiagatik kabalgata abiatuko da. 19:30 Kabalgataren amaiera eta azken ekitaldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.

EGUBERRIETARAKO PROPOSAMENAK GAZTELEKUTIK ABENDUAK 22, OSTEGUNA 14:50 Donostiako Txuri Urdin izotz jauregira irteera, DBH 3 eta 4 mailetako ikasleekin.

ABENDUAK 27, ASTEARTEA 09:00 Bilbora irteera egingo dute, DBH 3 eta 4 mailetako ikasleekin batera.

ABENDUAK 23, OSTIRALA 10:00 Zubieta XXI futbol zelaira bizikletaz irteera, DBH 2ko ikasleekin.

ABENDUAK 29, OSTEGUNA 10:30 Egun pasa: futbola, bazkari sorpresa eta TWIST txapelketa, DBH 2 mailako ikasleentzat.

ABENDUAK 26, ASTELEHENA 19:00 “Lotsagabe” antzezlana eta Heep Hop emanaldia gazteentzat Sutegin.

URTARRILAK 2, ASTELEHENA 15:00 Urbileko zinera, DBH1eko ikasleekin.

URTARRILAK 7, LARUNBATA 16:00 Sing Star eta Dardo Txapelketa gazte guztientzat Gaztelekuan.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.