NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
ASIER KIDAM, MAGOA: “GURASOEK HOBETO PASATZEN DUTE”
S
anto Tomas eguna bi egun lehenago ospatuko dute Santuenean. Txistor jana banatzeaz gain, Gabonetako lehiaketa artistikoaren sariak banatuko dituzte. Prestatu duten egitarauan, beste ikuskizun bat ere aurkitu dugu eta gure atentzioa deitu du. Asier Kidam magoaren saioa. Gasteiztarra da, 30 urte ditu eta pasioz hitz egin digu bere ogibideaz. Txikitatik datorkio magiarako zaletasuna. “Amaren lagun batek magia egiten zuen, eta belarritik txanpon bat atera zidan”. Zazpi urte zituen eta txundituta geratu zen. Geroztik, magia aztertzen eta ikasten aritu da. 20 urterekin bere ogibide bihurtu zuen. Eta pozik dabil. “Ez gaude asko euskaraz magia egiten. Eta orain, abenduan, lan piloa dut”. Orkestra-gizonak bezala dabil. Berak bakarrik gidatzen du ikuskizuna. Beste inoren laguntzarik gabe. Magia egin, musika jarri, jendearekin hartuemanean hasi... eta dena umore onez.
Haurrentzako saioa eskainiko du Haurrentzako saioa eskainiko du Santuenean, baina helduentzako ikuskizunak ere egiten ditu. “Joko bisualak egiten ditut haurrekin. Musikarekin lagunduta, eta oso ondo pasatzen dute. Baina esango nuke hobeto pasatzen dutela gurasoek”.
Partehartzailea, eta dinamikoa Ordubeteko saioa eskainiko du, eta bizia izango da: “ez naiz truku berarekin 10 minutu baino gehiago egoten. Oso dinamikoa da saioa eta partehartzailea”. Publikoak begiratu ez ezik, partehartu ere egiten du. Helduentzat ere aritzen da, tabernetan, ezkontzetan, enpresa bazkarietan... Has dadila ikuskizuna!
Gasteiztarra da eta 30 urte ditu. Azken 10 urteak profesional gisa eman ditu.
ABENDUAREN 19AN OSPATUKO DA SANTO TOMAS AZOKA SANTUENEAN Zuhaitz txikiak, kartelak, postalak… Eguberriekin lotura duten artelanak sortzeko txapelketa antolatu dute Santuenean. 3 eta 14 urte arteko gaztetxoek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea abenduaren 18an amaituko da, arratsaldeko 19:00etan. Eta sari banaketa abenduaren 19an egingo da.
Abenduak 19 ostirala n 17:30 “Asier Kidam Magoa”, haurrei zuzenduriko ikuskizuna Santueneko frontoian. n Ondoren, Santuenea Elkartean ikusgai egongo diren haurren artelanen erakus-
Asier Kidamen saioa eta gero, txistor jana egingo dute Santuenea Auzo Elkartean.
keta eta sariketa. n Gero, txistor jana. Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
“USURBIL DANTZAN”, OPARI EDERRAGORIK
U
surbilgo historiaren zati garran– tzitsu bat liburu batean batu dute. Udaberrian plazaratu zen, baina eguberri hauetan oparitzeko moduko argitalpena da. Altxor txiki bat: “Usurbil Dantzan. Usurbilgo Dantza-Taldearen historia 1975-2013”. Laurok, Lizardi eta NOAUA!n topatuko duzu oparitan emateko moduko liburu hau. Maider Errasti Amianok, Axier Otegi Iribarrek eta Ion Markel Saez de Urabain Iparragirrek urtebete eman zuten liburu hau osatzen. 1957ko Santixabeletako lehen ekitalditik hasi eta gaur arteko ibilbidea jaso dute liburuan. Testigantzak eta argazkiak dira osagai nagusiak.
Ion Markel Saez de Urabain, Axier Otegi eta Maider Errasti izan dira liburuaren egileak. Argitara emateko orduan, Usurbilgo Udalaren babesa jaso zuen Dantza Taldeak.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
herriko taldeak
BELAUNALDI EZBERDINEN TOPAGUNE
H
utsune nabarmen bat zegoen Usurbilgo historian: apenas zegoen ezer idatzia herriko dantza taldearen inguruan. Liburu bat egiteko proposamenarekin udaletxera joan ziren Dantza Taldekoak. Udalaren baiezkoa jaso zuten segituan, Mertxe Aizpurua alkateak aurkezpen ekitaldian adierazi zuenez. “Laguntza eskatzera etorri zirenean zalantzarik gabe baiezkoa, babesa eman genien. Uste genuen merezi zuela ahalegina egiteak. Gustura eman genuen eskatutako laguntza�, alkatearen esanetan. Belaunaldi ezberdinetako herritarrak izan dira liburuko informazio iturri nagusiak. Euskal dantzak bizirik mantendu dituzten herritarrak, hain zuzen.
Gure ondarearen zati bat ere bada liburu honek bere baitan jasotzen duena. Lizardin eta Lauroken dago salgai. Eta baita NOAUA!ko bulegoan ere.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
P
PAILAZOAK, BERRIZ ERE BISITAN
irritx eta Porrotx pailazoen ikuskizun berriak Albaolan garatzen ari diren proiektua du ardatz. Pasai San Pedron XVI. mendeko baleontziaren errepika eraikitzen ari dira. Eta pailazoek ideia horretan oinarritu dute lan berria: “Txo, Mikmak txikia”.
Bi saio eskainiko dituzte Abenduaren 20an larunbata, 16:00etan eta 18:30ean arituko dira Oiardo Kiroldegian, Argiaren Lagunak taldekoek antolatuta. Eta #Kilometroak15, Udarregi Ikastola eta Ikastolen Elkartea laguntzaile dituztela. Sarrerak aurrez salgai jarri dira Marije arropa dendan eta Bordatxon, 7 euroren truke. 8 eurotan egunean bertan. 12 hilabete arteko haurrek sarrera doan.
“Txo, Mikmak txikia” ikuskizuna eskainiko dute abenduaren 20an larunbata. Sarrerak salgai daude Marije arropa dendan eta Bordatxon.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
zinea euskaraz
‘LOREAK’, HIRU EMAKUMEREN ISTORIOA KONTATZEN DUEN FILM HUNKIGARRIA
S
aririk jaso ez zuen arren, iragan Zinemaldiko film aipagarrienetako bat izan zen. Eta ez soilik euskara hutsean egina dagoelako. Jon Garaño eta Joxe Mari Goenagaren aurreko lan guztiak bezala, maila handiko filma delako. Eta hunkigarria. Ikustera hurbildu bestela.
SINOPSIA Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garran– tzitsua izandako norbaiten oroimenez. Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
GARAÑO-GOENAGA TANDEM-A ‘Loreak’ pelikula Garaño-Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da. Euren aurreko filmak, ‘80 egunean’ izenekoak, nazioarteko 100 zinemalditan baino gehiagotan hartu zuen parte, horietatik lau “A” mailakoak (Karlovy Vary International Film Festival, Donostiako Nazioarteko Zinemaldia - Donostia Film Commission Saria eta LGTB Gaietako Film Onenaren Donostia Saria-, Montreal World Film Festival eta Cairoko Nazioarteko Zinemaldia). Moriarti produkzio-etxean egindako ibilbide arrakastatsuari esker, bi zuzendariak euskal zinemagintza berriaren ikur bihurtu dira.
Nagore Aranburu (argazkian), Itziar Ituño eta Itziar Aizpurua dira film honetako protagonista nagusiak.
ABENDUAREN 20AN LARUNBATA, ARRATSALDEKO 19:30EAN SUTEGIN Nagore Aranburu, Itziar Ituño, Itziar Aizpuru, Josean Bengoetxea, Egoitz Lasa, Ane Gabarain, Jose Ramon Soroiz eta Jox Berasategi ikusiko dituzue ‘Loreak’ pelikulan. Aktore batzuen ibilbidea aski ezaguna da.
SARRERAK SALGAI NOAUA!ko bazkideentzat sarrera oso merke ipini dugu: 3 euro. Baina NOAUA!ko egoitzatik pasa behar da sarrera hartzera. Azken eguna: abenduak 19.
Bazkide ez zaretenok, 6 eurotan eskura dezakezue, aldez aurretik NOAUA!n, Lizardin edo Bordatxon erosiz gero. Eta bestela, egunean bertan eta Sutegiko leihatilan, 7 eurotan.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
zinea euskaraz
ZINEA EUSKARAZ, HAUR ETA GAZTETXOENTZAT Abenduak 27, larunbata 17:00 Film emanaldia gaztetxoentzat Sutegin: Txori Urdin. Sinopsia: “Merel ez da bere adinean izan beharko lukeen gazte alaia. Bere barruan sekretu bat gordetzen du. Arrazoirik gabe, edonora doala, eskolako gelakide talde batek bulling-a egingo dio”. Sarrera: 3 euro.
Abenduak 28, igandea 17:00 Film emanaldia haurrentzat Sutegin: Winkyren Zaldia. Sinopsia: “Behin batean, eskolan egun gogor samarra igaro ondoren, Winkyk zaldi eder batekin egiten du topo”. Sarrera: 3 euro. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Ziortza.
Winkyren zaldia izeneko filma emango dute abenduaren 28an Sutegin.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
izerdi patsetan
SAN SILVESTRERAKO ENTRENATZEN HASI
U
more onez eta festa giroan. Herri merkataritza eta ostalaritzari geure atxikimendua adierazteko aukera izango dugu. Abenduaren 31n ospatuko da Hurbilago San Silvestre korrika saioa. 17:00etan abiatuko da, Kaxkoko “merkatalguneari� bi itzuli emango dizkion kirol ekimena. Frontoian hasi eta leku berean bukatuko da. Herri lasterketarako izena berriz, urtero moduan, aurrez eman beharko da, hurbilago.com orrian edo elkarte kide diren establezimenduetako batean. Hurbilago Elkarteak antolatu eta Usurbilgo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak babesturiko hitzorduan ez dira opariak faltako, lasterketa herrikoiaren amaieran zozketatuko direnak.
Izena emateko bi aukera daude: hurbilago.com web orrian edota Hurbilagoko dendetan.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
KIROLDEGIA, EGUBERRIETAN JOLASGUNE
D
inamizatze eskenatokia, jazz dance, esperimentuak egiteko zientziaren karpa, berrerabilera eta birziklapena sustatzeko tailerra, makillatzen ikastekoa, puzgarriak... Eta ekitaldi bereziak. Hori dena 2-12 urte artekoei zuzendutako jolasgunean.
Goiz eta arratsaldez zabalik Epea: urtarrilaren 2tik 4ra. Ordutegia: 11:30-13:30, 17:00-20:00. Tokia: Oiardo Kiroldegia. Antolatzailea: Usurbilgo Udala.
Saio bereziak Urtarrilak 2: 18:30ean “Lapurretak” Zirkoa. Urtarrilak 3: 18:30ean Txalaparta tailerra. Urtarrilak 4: 18:30ean Diskotxikia.
Urtarrilaren 2tik 4ra, ordutegi honetan egongo da zabalik: 11:30-13:30 goizez, 17:00-20:00 arratsez.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
tipi-tapa
URTARRILAREN 4AN, PINTXO FESTA
T
ipi-Tapa San Silvestre herri lasterketako ibilbidea osatzera animatzen ditu herritarrak Hurbilago Elkarteak, eta baita urtarrileko lehen igandean ospatuko den pintxo festako zirkuiturako ere. Asteotan zehaztuko dute antolatzaileek, hurrengo ibilbide gastronomikoan dastagai izango ditugun zizka-mizkak egiteko baliatuko duten produktua. Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetako Tipi-Tiparen 2015eko lehen edizioa, urtarrilaren 4an. Gogoan izan, sari bikoitza jokoan; 150 euroko erosketa balea eta bi lagunen– tzako afaria.
150 euroko erosketa balea eta bi lagunentzako afaria zozketatuko dira urtarrilaren 4an.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
B
SAN ESTEBAN… “HAUNDI”
apo jan eta auzo giro ederraz gozatzeko tarte zabalagoa aurtengo San Esteban Txiki Egunean. Jai Batzordeak abenduaren 26ko hitzordua luzatu eta indartzeko apustua egin du. Orain arte goiz pasa zena, aurten egun pasan bihurtu dute. Goizeko meza nagusi eta hamaiketakoari, bazkaria erantsi diote 2014ko edizioan. Otordua, Zumeta jatetxean ospatu asmo dute. Leku mugatua egongo denez, adi, aurrez eman beharko baita izena, abenduaren 23a baino lehen. Hauxe duzue tokia hartzeko jatetxeko telefono zenbakia: 943 36 27 13. San Esteban Txiki eguneko bazkarian, bi menu izango dira aukeran:
Helduena: Jakiak: arrain pastela, txipiroi entsalada epela, bakailuz beteriko piperrak, saiheskia patata eta piperrekin. Urteko ardoa, sagardoa, postrea eta kafea. Prezioa: 20 euro.
Haurren menua: Jakiak: makarroiak, oilasko petxuga, eta postre sorpresa. Prezioa: 8 euro.
Abenduak 26, ostirala 11:00 Meza. Ondoren, hamaiketakoa. Eguerdian, bazkaria Zumeta jatetxean. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea.
Ohiko ekitaldiez gain, bazkari bat egingo da aurten Zumeta jatetxean.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
etxeko berri
GABONETAKO SASKIEK BADUTE JABERIK NOAUA! Kultur Elkarteak ere gabonetako zozketa partikularra egin du. Produktu goxo askoz hornituriko lau saski eder zozketatu ditu urtero moduan, kultur elkartea laguntzen duzuen guztion artean. Bi otar, bazkideen artean; Pili Arroio eta Garikoitz Agorreta herritarrei egokitu zaie. Beste bat, publizitatea jartzen duzuenon artean; 2014koa, Loli Lizarralde ile-apaindegira doa. Eta azkena, zutabegile eta kronisten artean zozketatu dugu. Maddi Zaldua gazteari tokatu zaio sari preziatua. Zorionak eta esker mila emandako laguntzagatik!
NOAUA!ko bazkideen artean bi saski zozketatzen ditugu. Horietako bat Pili Arroiori egokitu zaio.
Garikoitz Agorretak ere bazkideen arteko zozketari esker jaso du saskia.
Kronisten eta kolaboratzaileen artean Maddi Zaldua izan da zozketan saritua. Ama pasa zen sari bila.
Publizitatea egiten dutenen artean, aurten, Loli Lizarralde izan da zozketan zorionekoa.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
#kilometroak15
TTAKUN GATTUNK! #Kilometroak15 ekimena aurkezteko azaroaren 29an Kiroldegian ospatu zen ikuskizunean eman zen ezagutzera leloa eta irudia; denon ahotan dabilen Gattunk! Leloari lotuta, Ugaitz Agirre Zapirain usurbildar gazteak sorturiko poema irakurri zen ekitaldian. Honela dio: Ttan-ttakun ttakunaren hotsa. Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka ttan-ttakun. Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka ttakunaren hotsa. Komunikatu nayan basuaren kanpokuarekin, ttakuna amaitu ta asfaltu ta hormigoizko errepublika hasten dan eremu horrekin. “Nola komunikatuko haiz hire hotsa ulertzen ez diatenekin? Hormigoyak ez dik ttakunik!” “Hormigoyaren gañian badituk zuhaitz aldaxka gaztiak. Gu sortu gintuan enbor beretik sortuak dituk bestiak.” “Hormigoyan gañeko zura estetika kontua dek!” Ta basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka komunikaziyo-inkomunikaziyuan. Egoskorkeriz edo berekoikeriz edo biziraupen nayaz. Batek daki, ez baikera gai ttakunaren hotsa ulertzeko. Edo ez diyogu ulertu nahi, agure bat baita bere batalliten deliriyuetan. Akaso, ordia, gu geu re gure deliriyo modernistetan ezin ulerturik gabiltza. Esan nork ulertu dun abstrakziyozko margolariya, atzian, bere tailerrian, xorro-xorro lanian, pintzelkadak lausotuz lientzuaren gañian? Haurrek ein dute. Ulertu dute kolorien arteko erlaziyua, harremana.
“Usurbilgo neskak Berlinen g@ttunk!!” mezuarekin batera argazki hau jaso genuen aurreko astean. Honen harira, erronka hau ipini nahi genizueke: Gabonetan, edo aurrerago, atzerrira bazoazte, argazki bat atera, erredakzioa@noaua.com helbidera igorri eta NOAUA! aldizkarian eta noaua.com orrian ipiniko dugu.
Ulertu dute forma konkretutatik haratago zerbait (auskalo zer) eon dattekela. Baina guk, denan jakitunok, zerbait kurioso bezela interpretatu degu, zerbait estetiko, zerbiat halako. Ta ttakunan soñua, txalaparta, berdiña da. Zerbait kurioso, zerbait estetiko, zerbait halako. Komunikaziyuak horretan baitatza: elkar ulertzian. Ta elkar ulertuko ez bagenu, zer giñateke? Elkar ulertu gabe zerk izango luke jarraipena? Ttan-ttakun ttakunaren hotsa. Basuaren erdiyan zuhaitz bat taupaka
ttan-ttakun. Ta hormigoi ta asfaltu gañeko zuhaitz aldaxka gaztiek ttakun-ttan-ttakun, erantzun. Soñu berdiñaz, hitz berdiñaz, hizkuntza berdiñaz. Ttan-ttakun-ttan-ttakun-ttakuna-ttanttakun-ttan-ttakuna ttakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttanttakuna-ttun ttakuna-ttan-ttakuna-ttun-ttakuna-ttanttakuna-ttun ttakun-ttakun-ttakun-ttakun-ttakunttakun-ttakun-ttakun Gattunk! Ugaitz Agirre Zapirain
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
NOAUA! Txiki
“ELURRA MARA MARA EGIN DU”
DBHko lagunek egindako antzerkiaz gozatzeko aukera izan dute azkenaldian Haur Eskolako 2-3 urteko umeek.
“Elurra mara mara egin du Paisaia guztia zuriz jantzi du Lurra isilik dago, lotan lasai lasai Barru barruan gordeta arrosa ametsetan dago. Noiz iritsiko ote da udaberria? Iristen denean gogotsu hartuko dugu” Neguarekin batera gure haur eskolako geletan goxo goxo egoteko egunak iritsi zaizkigu. Hala ere, egun hauetan egun bereziez gozatzeko aukera ere bai: euskararen egunaz eta D.B.H 1-eko gure lagunek egindako antzerkiaz, besteak beste. Katu baten inguruko antzezlana izan zen, eta gu guztiok denbora batez adi adi egotea lortu zuten. Tartean Susiren abestiak eta guztion arteko dantzak ere. A ze festa! Mila esker koadrila! Goiz polita izan zen guretzat, nahi duzuenean bisitan etorri. Haur eskolako ateak beti zabalik ditugu kar,kar.
Guk horrelako antzezlanak oraindik ez baina katuaren inguruko abestiak badakizkigu. Gurekin batera ikasi nahi? “Katuaren arkakusoak ibilian ibilian Kili-kilika egin dion lepoan lepoan... Eta zer esan dio katuak?” Galdetu zuen seme alabei! Gustura ibiltzen gara Susirekin animaliei abesten, baina jada iristen ari da olentzerori ere abesteko eguna. Beraz, gogoratu urtero bezala gure festara gonbidatzen zaituztegula. Aurten abenduaren 19an izango da, 17.00ak inguruan haur eskolatik kalejiran hasi eta tipi tapa frontoira. Bertan egongo zarete? Edo abestera animatuko gara guztiok? Berotu eztarriak, zuen zain geratzen gara eta. Mila esker denoi! Bereziki Susi eta D.B.H 1eko artistei!
2-3ko haurrak
BIHOTZ- BIHOTZEZ, ESKERRIK ASKO! Udarregi Ikastolatik eskerrik beroenak helarazi nahi dizkizuegu, pasa den azaroaren 29an herriko OIARDO Kiroldegian ospatutako KILOMETROAK 2015 Aurkezpen Ekitaldiaren antolakuntzan eskaini duzuen laguntzagatik eta bertan izandako partaidetzagatik. Hitz nahikorik ez dugu, zuen laguntza zenbateraino estimatzen dugun adierazteko, baina jakizue bihotzez eskertzen dizuegula emandakoa. Zuek guztiok posible egin duzuelako, berriro ere, MILA ESKER BIHOTZ- BIHOTZEZ!
Udarregi Ikastola
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
Abenduak 19, ostirala Ikasleen gabon kanten emanaldiak: Udarregi Ikastola 9:30-10:50 DBH eta LHko ikasle-irakasleen kalejirak. 11:25 HHko haur, guraso eta irakasleen kalejira, Agerialdetik frontoira. 17:00 Olentzeroren etorrera Haur Eskolara. 17:30ak aldera abestera Kalezarretik Kaxkora. 18:15ak aldera frontoian elkartu. Giro– tzeko musika eta pintxoak salgai. Zubietako Eskola Txikia
12:00 Gabonetako kantuen saioa errebote plazan (eguraldi txarra egingo balu, frontoian). Ondoren, txistor jana. Aginagako Eskola Txikia Goizean zehar, abestera irtengo dira. Ondoren, San Praixku Guraso Elkarteak antolaturiko hamaiketakoa. 17:30 “Asier Kidam magoa”, haur ikuskizuna Santueneko frontoian. Ondoren, haurren gabonetako artelanen erakusketako sariketa eta txistor jana auzo elkarteko egoitzan. Antolatzailea: Santuenea Elkartea. 18:00 Txistor jana Artzabalen. Antolatzaileak: Gure Pakea Elkartea eta Artzabal.
Abenduak 20, larunbata 11:00 LH 5-6 gazteei zuzenduriko jokoak. Antolatzailea: Ziortza.
12:00 Muxurbil antzerki taldearen emanaldia Sutegin: “Eguzkia eta Ilargia”. 15:30 Film emanaldia Gaztelekuan, DBH 1ekoentzat. 16:00/18:30 Pirritx, Porrotx eta Mari Motots Kiroldegian: “Txo Mikmak Txikia” ikuskizuna. Antolatzailea: Argiaren Lagunak. Laguntzaileak: #Kilometroak15,
Udarregi Ikastola, Ikastolen Elkartea. 19:30 Zinea Sutegin: “Loreak”.
Abenduak 22 / urtarrilak 5 9:00-13:00 Gabonetako txokoak Aginagako ludotekan. Antolatzailea: San Praixku Guraso Elkartea.
Abenduak 22, astelehena 15:30 Gaztelekutik igerilekura, DBH3ko taldekoekin. 18:00 Gaztain jana eta loteen zozketa Artzabalen. Antolatzaileak: Gure Pakea Elkartea eta Artzabal. 18:00 Ezohiko osoko bilkura, udalbatza aretoan: eguneko gai zerrendan, udal aurrekontuen hasierako onarpena.
Abenduak 26, ostirala 11:00 San Esteban Txiki Eguna Urdaiagan: meza eta hamaiketakoa. Eguerdian, bazkaria Zumeta jatetxean. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea. 15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz jauregira, DBH2 taldekoekin. 17:30 Ixabel Agirresaroberen ipuin kontaketa saioa eta txokolate jana, Santueneko frontoian. 20:00 Dispertsioa salatzeko elkarretaratzea, Mikel Laboa plazan. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
Abenduak 27, larunbata
Abenduak 23, asteartea
Egunean zehar, Gabonetako Eskubaloi Txapelketa, Oiardo Kiroldegian. Antolatzailea: Usurbil Kirol Elkartea. 17:00 Gazteentzako zinea Sutegin: “Txori Urdin”.
17:30 Olentzero eta Mari Domingiren bisita eta txokolate jana, Aginagako ludotekan. Antolatzailea: Antxomolantxa.
Abenduak 28, igandea
Abenduak 24, asteazkena
17:00 Zinea haurrentzat Sutegin: “Winkiren zaldia”. Antolatzailea: Udala.
09:00 Aginagan: eliza paretik, gabon kantak abestera etxez etxe. Antolatzailea: Aginagako parrokia. 16:00 Zubietan: gabon eskea. Antola– tzailea: Zubieta Lantzen. 17:00 Kaxkoan: Parrokiakoen irteera. Antolatzailea: Parrokia. 17:30 Kaxkoan: Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jira, Olentzero eta Mari Domingirekin, eta Kantu Taldeko lagunekin. 18:00 Santuenean: Olentzeroren irteera auzo elkartetik. Antolatzailea: Santuenea Auzo Elkartea. 19:00 Kaxkoan: Olentzero taldeen amaiera bateratua frontoian.
Abenduak 29, astelehena 16:00 Gaztelekutik Kars-etara irteera, DBH4 taldekoekin.
Abenduak 31, asteazkena 17:00 V. Hurbilago San Silvestre herri lasterketa frontoitik. 20:00 Topa berezia Dema plazan, euskal preso eta iheslarien eskubideen alde. Antolatzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.
01:00 Aros Dj, Askatasuna plazan.
NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA
agenda
Urtarrilak 2/3/4
Urtarrilak 3, larunbata
11:30-13:30 eta 17:00-20:00 Gabonetako Haur Parkea Kiroldegian. Informazio gehiago 14. orrialdean. Antolatzailea: Udala.
Jon Uriberen aldeko omenaldi eguna.
Urtarrilak 2, ostirala 11:00 Errege kabalgatarako antortxeroen bilera. Deitzailea: Ziortza.
15:10 Gaztelekutik Txuri Urdin izotz pistara irteera, DBH1-eko lagunekin.
Urtarrilak 4, igandea
egoitzatik irtengo da frontoirantz. Ondoren, haurren gutun bilketa frontoian. 18:00 Errege kabalgata, Urdaiagatik abiatuta. 19:30 Erregeen etorrera eta azken ekitaldia frontoian. Antolatzailea: Ziortza.
Goizetik 15:00etara, Tipi-Tapa, Txiriboga, Aitzaga, Xarma, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan.
Urtarrilak 10, larunbata
Urtarrilak 5, astelehena
15:45 Gaztelekutik Igeldora irteera, DBH1 taldekoekin. 17:30 Sarek Bilbon deituriko manifestazioa. Autobus zerbitzua egongo da Usurbildik.
11:30
Erregeen
postaria,
Ziortzako