Liburu digitala

Page 1

Nola eskura daitezke liburu digitalak? TXANELA eta OSTADAReko liburu digitalak Virtusbooks Internet-plataforman daude kokatuta (www.virtusbooks.com). Horra iristeko urrats hauek eman behar dira. • Erabiltzaileak plataforma horretan erregistratu behar du • Zerrendatik aukeratutako liburuaren aktibatze-kodea eskuratu. • Kode hori eskuratutakoan, erabiltzaile gisa sartu plataforman, kodea aktibatu eta liburuak erabiltzen hasi.

20122013 ikasturtea

Zer behar da liburu digitalera iristeko? • Interneteko konexioa. • Sistema eragilea: Microsoft (Windows 2000/ XP/Vista/Vindows 7); Mac OS 10.5 edo berriagoa; Linux. • Nabigatzailea: Firefox, Microsoft Internet Explorer, Google Chrome, Safari… • Silverlight aplikazio gehigarria. Linux erabiliz gero, Moonlight instalatu. Erantsitako PDFak ikusteko Acrobat Reader-en azken bertsioak izatea aholkatzen da.

ikaselkar argitaletxeak eskaintzen dizun liburu digitala ikusi eta aztertu nahi baduzu, sar zaitez Virtusbooks plataforman eta ikus itzazu gure liburu aberastuak (90 eguneko iraupena duten demoak), honako aktibatze-kodeak erabiliz: • Txanela (LH) proiektuko liburu digitalak ikusteko: X8XY8 P7X3TM • Ostadar (DBH) proiektuko liburu digitalak ikusteko: V87QD 7XJKHF Informazio gehiago jasotzeko eta aktibatze-kodeak erosteko, sar zaitez helbide honetan Liburu digitala atalean: www.ikaselkar.com

IKASELKAR Argitaletxea - Pilotegi 2, 4. bulegoa - 20018 Donostia - Tel. 943 225 876 - ikaselkar@ikaselkar.com - www.ikaselkar.com

LIBURU DIGITALA Txanela eta Ostadar ikasliburuen osagarri


2012-2013 ikasturterako eskaintza bereziarekin dator ikaselkar argitaletxea. TXANELA eta OSTADAR liburu digitalek bi osagarri nagusi dituzte: paperezko liburua bera, zoom-liburua formatuan, arbel digitalean baliatzeko; eta bestetik, TXANELA eta OSTADAR liburuetako edukiak multimedia baliabideekin aberastu dira. Horrela, Internet bidezko laguntzaz, zabaldu egin dira proiektu horiek eskaintzen dituzten aukerak. Irakasleak hainbat baliabide didaktiko izango ditu eskura, formatu irekian eta aldagarriak, gelako arbel digitalean edo bideo-proiektagailu (kanoi) bidez proiektatzeko. Horiek lagunduko diote azalpenak ematen (bideoak, audioak, animazioak…), edukiak lantzen (web-orrietarako loturak, jarduera osagarriak eta egokituak, erantzunak…), etab. Plataforma bakar batean dena eskura izango du irakasleak, bestelako audio –eta bideo– erreproduzitzailerik erabili beharrik gabe. TXANELA (www.txanela.net) eta OSTADAR (www.ostadar.net) webguneetako loturen bidez webgune horietako IKT-jardueretara bide zuzena egingo du irakasleak. Bestalde, irakasleak bere neurrira egokitu dezake liburua, bere baliabideak txertatuz.

Zuzenean unitate didaktikora joateko aukera

Bideoak ikusteko aukera, bestelako erreproduzitzaile beharrik gabe

Liburu digitalari itsatsitako fitxategiak ikusteko eta jaisteko aukera

Musika zuzenean entzuteko aukera, bestelako erreproduzitzaileren beharrik gabe

Txanela eta Ostadar webguneetako IKT-jarduerak lantzeko aukera, linkaren bidez.

Irakasleak ere baliabide didaktikoak txertatzeko aukera du, baita azpimarrak eta oharrak sartzekoa ere.

txanela

Liburu digitalen zerrenda • Txanela 1 Ikaslearen liburua. Material globalizatua • Txanela 2 Ikaslearen liburua. Material globalizatua • Txanela 3 Ikaslearen liburua. Material globalizatua • Txanela 4 Ikaslearen liburua. Material globalizatua • Txanela 5 Ikaslearen liburua. Material globalizatua

LEHEN HEZKUNTZA

ostadar

• Txanela 6 Ikaslearen liburua. Material globalizatua • Euskara eta Literatura 1 (Ostadar) • Euskara eta Literatura 2 (Ostadar) • Lengua y Literatura 1 (Ostadar) • Lengua y Literatura 2 (Ostadar) • Gizarte Zientziak 1 (Ostadar) • Gizarte Zientziak 2 (Ostadar) • Natur Zientziak 1 (Ostadar)

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA Lehen zikloa

• Natur Zientziak 2 (Ostadar) Liburu horien unitate didaktiko bakoitzaren sarreran eta irakaslearen gidaliburuan Baliabideen taulak sartu ditugu. Taula horietan zehaztuta daude zein jardueratan eta zein orrialdetan aurkituko dituen irakasleak Txanela eta Ostadar liburuak aberasteko baliabide digitalak.


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.