§ XIX. SOZIETATEAREN URTEKO KONTUAK ETA SOZIETATE EKITALDIAREN ITXIERA LABURPENA: 339. Aurretiazko oharbide orokorrak.—340. Sozietate anonimoaren urteko kontuak.—341. Balantzea eta horren lege egitura.—342. Balantze laburtua.—343. Ga lerairabazien kontua.—344. Urteko kontuak baloratzeko arauak.—345. Kontuen azalpen oroitidazkia.—346. Kudeaketa txostena.—347. Kontuen begiztapena.—348. Auditoreen eginkizuna.—349. Kontuen berrikuspena egiteko lege betebeharrik ez du ten sozietateak.—350. Urteko kontuak batza orokorraren jakinaren menpe uztea.—351. Ekitaldiaren emaitza erabiltzea: erreserbak eratu eta etekinak banatzea.—352. «Kontu rako» dibidendu izenekoak.—353. Merkataritzako Erregistroan urteko kontuak gordai latzea.—354. Urteko kontuen publizitatea eta argitalpena.
339. Aurretiazko oharbide orokorrak.—Legearen VII. kapituluak arau tzen ditu sozietate anonimoen urteko kontuak. Bertan jasotako arauak bat da toz, betebetean, Europako Erkidegoek emandako laugarren Zuzentarauarekin. Ezaguna denez, xedapen horren helburua kontabilitatearen inguruan esparru juridiko erkidea sortzea da, industria ondoko ekonomiaren eskakizunei ego kitzeko. Horrekin lotuta, beharrezko gertatzen da enpresen kontabilitateari bu ruzko informazioa fidagarri eta zabala izatea, erabakiak hartu ahal izateko inbertsio, kapital merkatu, kreditu politika eta abarren inguruan. Urteak dira Europako legeriek joera hori azaldu dutela, eta goraipatzekoa da Espainiako Zuzenbideak ere ildo beretik jotzea. Horretara, jakintzagai independente eta desberdin moduan sortzen ari da Kontabilitate zuzenbidea, nahiz eta horren arauketak Merkataritzako zuzenbidearekin eta Zerga zuzenbidearekin zerikusi rik izan. Jakintzagai horren eta besteen arteko eremua mugatzeko, agian komeniga rri izango litzateke Europako Erkidegoaren arauketa lege berezi batean barne ratzea. Horrelakorik egin izan balitz, bi arazo hauek saihestuko ziratekeen: bata, Merkataritza Kode zaharrean sozietateen taldeko Merkataritzako zuzenbidea
kontu bateratuei buruz ko arauketa sartzea; eta, bestea, Sozietate Anonimoei buruzko Legea gehiegi betetzea, kontabilitate xedapen horiek lege horretatik kanpo arau daitezkeela ko. Gaur egun, beraz, bi multzotan zatitzen da kontabilitate sistemaren arau keta, arau horiek elkarren artean antzekoak izanik: batzuk Merkataritza Kodeak ditu jasota eta, besteak, Sozietate Anonimoei buruzko Legean; egia esan, arau horietarik asko errepikatu egiten dira batean eta bestean. Dagoeneko azaldu ditugu Merkataritza Kodeak jasotzen dituen kontabilita te xedapenak, lan honen V. kapituluan, hain zuzen; bertan azaltzen dira balan tzea, galerairabazien kontua eta azalpen oroitidazkia. Gainera, urteko kontuen idazkera arautzen duten kontabilitate printzipioak ditu jasota kodeak. Kontabi litate arauen artetik, kapitulu honetan azalduko ditugu sozietate anonimoarekin beren beregi lotzen direnak. Sozietate anonimoak interes ekonomiko handiak bultzatzen dituenez, zinezko informazioa eman behar da hartzekodun gainon tzekoen, akziodunen eta, oro har, jendearen babeserako. 340. Sozietate anonimoaren urteko kontuak.—Gai horretan, Merkatari tza Kodearen arau orokorrak aplikatzen dira (34. art. eta ondorengoak) eta, era berean, SALren arau bereziak (171. art. eta ondorengoak); azken horiek Kode an jasotzen diren arauen antzekoak badira ere, zabalago eta osoagoak dira. Legearen 172. artikuluak hauxe ezartzen du, Kodearen 34. art.a ia hitzez hitz jasoz: 1. Urteko kontuen barruan sartzen dira balantzea, galerairabazien kontua eta oroitidazkia. 2. Agiri horiek batasun bat osatzen dute, eta argiro ida tzi behar dira, ondarearen, finantzen nahiz sozietate emaitzen benetako egoera agertaraziz, lege honek eta Merkataritza Kodeak xedatutakoaren arabera. Manu biek, kodeak eta legeak jasotakoek, kezka edo ardura bikoitza azal tzen dute: a) Kontuen batasun printzipioa adieraztea. Kontuen
aniztasuna go rabehera, kontu horiek osotasun bat dira. Hiru agiriak, hau da, balantzea, galerairabazien kontua eta oroitidazkia, osotasun baten zati dira. Agirion egi tura ezin da aldatu ekitaldi batetik bestera, batik bat, horiek aurkezteko mo duari dagokionez, salbuespen kasuetan izan ezik (MKren 34. art.). b) Kontuak argiak eta zinezkoak izatea. Kontabilitateagiri horiek guztiak, argitasunez idatzi behar dira, eta sozietatearen ondare eta finantzaren «benetako egoera» azaldu behar dute agiriok, kodeak eta legeak ezarritakoaren arabera. Bestalde, indarrean egon behar da beti «benetako egoera»ren klausula orokorrak daka rren zinezkotasun printzipioa. Horrez gain, «informazio osagarria emango da», baldin eta beharrezko gertatzen bada emaitza hori lortzeko. Hala ere, kontabi litate arloko legeren batek benetako egoera hori adieraztea saihesten edota era gozten badu, ez da aplikatuko (MKren 34. art.). Urteko kontuak sozietatearen administratzaileek egin behar dituzte; horre tarako, hiru hilabeteko epea dute gehienez, sozietate ekitaldia ixten denetik zenbatzen hasita. Horrekin batera, kudeaketa txostena eta emaitzaren erabilpe naren inguruko proposamena egin behar dute. Urteko kontuak, gainera, admi nistratzaile guztiek sinatu behar dituzte (171. artikulua) eta, geroago, kontu auditoreek berrikusiko dituzte. Azken buruan, batza orokorrak onetsi behar di tu kontuok (212.1 eta 213. art.ak). Esan berri dugunez, administratzaile guztiek sinatu behar dituzte kontabilitateagiriak, eta legeak berebiziko garrantzia ema ten dio horri. Horretara, administratzaileetarik baten sinadurarik ez badago, «inguruabar hori adierazi behar da sinadurarik gabeko agiri guztietan, sinadura ezaren arrazoiak beren beregi azalduz» (171. art.). 341. Balantzea eta horren lege egitura.—Hitz gutxitan esanda, eta aurre tik azaldutakoari helduz (ikus 53. zk.), sozietatearen kontu Merkataritzako zuzenbidea
orokorra da balan tzea, ekitaldi ekonomiko bati dagokiona, hain zuzen. Balantzeak ÂŤbehar bezala bereizirik jaso behar ditu, batetik, enpresaren aktiboa osatzen duten ondasun nahiz eskubideak eta, bestetik, enpresaren pasiboa osatzen duten betebeharrak; gisa berean, sozietatearen beraren fondoak zehaztu behar dituÂť (35. art.). Defi nizio hori osagabea bada ere, baliozkoa da hemen aztertu behar dugunerako; halaber, definizio hori erraz osa daiteke, legeak balantzearen eskema laburtua ren inguruan ezartzen dituen manuak aztertuz (175. art.). Ondorengo artikulue tan, xehetasunez azalduko da eskema hori, ondare egoeraren irudi osatuagoa izateko. Manu horiek arauen sistema osoa ezartzen dute, sozietate anonimoetako balantzeen egiturari dagokionez. Arauok bi helburu dituzte: lehenik, balantzea argi eta zehatza izatea; bigarrenik, eraberekotasun mailarik handiena lortzea, hala sozietate batek urteanurtean egin behar dituen balantzeen artean, nola so zietate desberdinek egindako balantzeen artean. Arau horiek, dena den, ez dira oso gogorrak edo zorrotzak (173. artikulu ak, esaterako, baimena ematen du partiden hurrenkera aldatzeko, betiere, lege an ezarritako eskemen egitura betez; orobat, eduki berria duten partidak ere sartu egin daitezke, hots, legean jaso ez direnak). Gure ustetan, ez da beharrezkoa jarraian partida guztiak aipatzea, alegia, balantzearen lege eskemaren arabera, aktibora eta pasibora bildutako partida guztiak. Labur esanda, eta akziodunei eskatu ez zaizkien ordainketak alde bate ra utzita, kontabilitate arloan aktibo finko edo ibilgetua osatzen dute sozieta tean egonkor eta iraunkorrak diren ondare osagaiei buruzko partidek. Osagai horiek egonkorrak dira, dela enpresaren ustiapenerako erabiltzen direlako, dela beste arrazoi batzuengatik (horien artean ditugu, besteak beste, ezarrerako gas tuak, ikerketa eta garapeneko gastuak, emakidak, patenteak, markak, merkatari tza fondoa, lurrak eta eraikinak, instalazioak eta makineria, beste enpresetako partaidetzak eta horien antzeko beste ondasun
batzuk). Ondasun horiek, oro har, ez dira salmentarako erabiltzen, baina, zentzuzkoa denez, saldu egin dai tezke (Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundeak 1992ko urtarrilaren 21ean emandako ebazpena; ebazpen horrek ibilgetu ezmateriala baloratzeko arauak ematen ditu). Aktiboaren beste partida batzuek aktibo ibilkor izenekoa osatzen dute. Partida horietako ondasunak sozietate ondarean sartu eta hortik irteten dira, enpresa trafikoaren eskakizunen arabera (horien artean ditugu, hala nola, dibidendu pasiboen ondoriozko kredituak, sozietateak gainontzekoei be gira dituen kredituak, izakinak, balore higikorrak, merkataritzako efektuak eta diruzaintza). Balantzearen pasiboari helduz, legeak lau idazpurutara biltzen ditu parti dak: A) Sozietatearen beraren fondoak (besteak beste, harpidetutako kapitala, jaulkipen primak, birbaloraketa erreserba, bestelako erreserbak, aurreko eki taldietako emaitzak eta unean uneko ekitaldiaren emaitza). B) Arrisku eta gas tuetarako hornikuntzak. C) Epe luzerako hartzekodunak. D) Epe laburrerako hartzekodunak. Dakigunez, kapital idazpena da pasiboaren lehenengo partida eta, aldi be rean, garrantzitsuenetarikoa; horren helburua sozietateak etekinik ez banatzea da, akzioak ordaintzeko erabili diren ondasunen pentzuan. Kapitalzenbate koaren bidez, ondasunak aktiboan geratuko dira, balantzea adostu ahal izateko. Erreserba fondoek ere aktiboaren balioei eusteko helburua dute. Balantzean, pasiboaren erreserba kontuen zenbatekoa orekatzeko, beharrezkoa izango da zenbateko hori estaltzeko adina ondasun egotea aktiboan. Erreserbak eratzen direnean, aktiboaren balioa gehitzen da, eta balio gehikuntza hori osagai des berdinetan gauzatzen da (ondasun higiezin, instalazio eta abarretan). Legearen 175. artikuluan jasotzen den balantzearen eskema partidetan ba natzeko, 176.etik 180.era arteko artikuluek ezarritako jarraibideak hartu behar dira kontuan. Hariari segiz, gogoan izan behar da legearen 183. Merkataritzako zuzenbidea
artikuluak jasotzen duen arau berezia. Manu horren arabera, «balantze edo oroitidazkiaren ondoren, gai nontzekoekin hitzarturiko bermeak azaldu behar dira argi eta garbi; hori gora behera, berme horiek balantzearen pasiboan sartuko dira, baldin eta horiek ordainduko direla aurreikusten bada». 342. Balantze laburtua.—1989ko eraldaketak berrikuntza interesgarria ekarri zuen balantzeei dagokienez (geroago, 1995eko martxoaren 23ko Legeak zenbait aldaketa ezarri zituen horren inguruan). Ildo horretatik, balantze labur tuaren erakundea azaltzen da. Balantze laburtua egin ahal izateko, «sozietateek, ekitaldia ixtean, honako betekizunetarik bi gutxienez bete behar dituzte, ondoz ondoko bi ekitalditan zehar: 1) Aktiboaren partiden guztizkoa ez izatea hiru rehun eta laurogeita hamabost milioi pezetatik gorakoa; 2) Negozioen urteko zenbateko garbia ez izatea zazpiehun eta laurogeita hamar milioi pezetatik go rakoa; 3) Ekitaldiko langileen batez besteko kopurua ez izatea berrogeita ha marretik gorakoa». Berebat, sozietateek «ez dute galduko balantze laburtua egiteko ahalmena, ondoz ondoko bi ekitalditan zehar modu iraunkorrean bete tzen dituztenean aurreko lerroaldean aipatzen diren betekizunetarik bi» (181.1. art.). Beste alde batetik, sozietatearen eraketa, transformazioa edo bategitea gertatu osteko lehenengo ekitaldian zehar, sozietateek balantze laburtua egin dezakete, baldin eta aurretik zehaztutako hiru inguruabarretarik bi gutxienez betetzen badituzte, sozietate ekitaldia ixten denean (181.2. art.). Sozietate horien balantzeetan, partidak ez dira banakatzen aurreko epigrafean aipaturiko artikuluek ezartzen dutenaren arabera. Balantze laburtuak, gainera, «175. arti kuluan ezartzen den eskemaren partidak bakarrik jaso behar ditu, artikulu ho rretan adierazitako moduan, baina partida bakoitza osorik hartuz; modu bere zian aipatu behar dira, bestalde, osorik kitatu ahal izateko urtebetetik gorako iraupena duten kreditu eta zorrak» (181.3. art.). Horrela, enpresa txikiek gaine tik kentzen dute kontabilitate zama garrantzitsu bat.
343. Galerairabazien kontua.—Aurretik aipatu dugun bezala (ikus 53. zk.), galerairabazien kontuak behar bezala bereizirik jaso behar ditu «ekital diaren sarrera eta gastuak eta, horien arteko diferentziaren ondorioz, ekitaldiak izan duen emaitza». Horrez gain, «bereizi behar dira ustiapenaren berezko emaitza arruntak eta aparteko inguruabarren arabera sortutakoak» (MKren 35. art.). Bereizketa hori oso garrantzitsua da; izan ere, diru sarreren jatorria zein den jakinez gero, sozietatearen egonkortasun eta jardunbideari buruzko ondo rioak atera daitezke. Aparteko sarrera edo gastu horiek garrantzitsuak direnean emaitzen balorazioa egiteko, «horien zenbatekoa eta izaera beren beregi adiera zi behar dira oroitidazkian; gauza bera egingo da, beste ekitaldi bati egotzi be harreko sarrera eta gastuen inguruan» (192. art.). Legearen aginduz, 189. artikuluan jasotako eskema xeheari lotu behar zaio galerairabazien kontua. Legeak jasotako eskema hori, dena dela, gehiegikoa izan daiteke enpresa txiki eta ertainen kasuan. Horretara, kontuaren eskema la burtua egiteko aukera ematen du legeak. Eskema laburtu hori erabili ahal iza teko, sozietateek, ekitaldia ixtean, honako betekizunetarik bi gutxienez bete behar dituzte, ondoz ondoko bi ekitalditan zehar: 1) Aktiboaren partiden guz tizkoa ez izatea mila bostehun eta laurogei milioi pezetatik gorakoa; 2) Nego zioen urteko zenbateko garbia ez izatea hiru mila ehun eta hirurogei milioi pezetatik gorakoa; 3) Ekitaldiko langileen batez besteko kopurua ez izatea be rrehun eta berrogeita hamarretik gorakoa (190.1. artikulua). Kontu laburtua egiten denean, partidak bildu egiten dira; horren bidez, informazio gutxiago eman arren, errazagoa da kontua egitea. 344. Urteko kontuak baloratzeko arauak.—Legeak aipatzen duen «be netako egoera eta argitasuna» lortzeko bidean, urteko kontuen baloraziorako arau batzuk ezartzen dira, partida horien egiturari Merkataritzako zuzenbidea
buruzko arauez gain. Arau horien bitartez, irizpide zuhurrak ematen dira sozietate kapitalaren osotasuna babesteko, hartzekodunen eta, oro har, jendearen mesedetan. Balorazioari da gokionez, Merkataritza Kodera egiten du igorpena legeak (193. art.); edonola ere, arau osagarri batzuk jasotzen ditu 194.etik 198.era arteko artikuluetan. Kodeak eta KontabilitatePlan Orokorrak ezartzen dituzten balorazio arauak beste gai batean aipatu ditugu (ikus 54. zk.) eta, horren ondorioz, arau horietara jotzen dugu. Arau osagarrietarik batzuk amortizazioari buruzkoak dira eta beste batzuk, ordea, ohiko balorazio arauak dira. Jarraian aztertuko ditugu arauok: A) Amortizazioa: a) Aktiboan jasotzen diren lehenengo ezarrerako gastuak eta ikerketa eta garapeneko gastuak bost urteko epean amortizatu behar dira. b) Kostu bidez eskuratzen den merkataritza fondoa amortizatu behar da hamar ur teko epean gehienez. c) Aurreko idazatietan aipaturiko gastuak amortizatzen ez diren bitartean, ezin izango da etekinik banatu, salbu eta xedatzeko moduko erreserbak amortizatu gabeko gastuak estaltzen dituenean. B) Ohiko balorazio arauak: a) Merkataritza Kodeak ezartzen duenez, akti bo ibilgetuaren osagaiak baloratzen dira horien eskuraketa prezioaren edo ekoizpen kostuaren arabera. b) Balio zuzenketak egin daitezke finantza ibilge tuetan eta aktibo ibilgetuaren osagaietan, balantzea ixtean horiek izango duten balio urriagoa zehazteko. Balio zuzenketa horiek galerairabazien kontuan eta oroitidazkian jaso behar dira; zuzenketak egingo dira, horiek bultzatu dituzten arrazoiek irauten duten bitartean. c) Kodearen ildotik, aktibo ibilkorraren osa gaiak baloratzen dira horien eskuraketa prezioaren edota ekoizpen kostuaren arabera. Azken horietan, hala ere, salbuespeneko balorazio zuzenketak egin daitezke, zentzuzko merkataritza balorazioaren arabera; zuzenketa horiek gale rairabazien kontuan jaso behar dira. d) Arrisku eta gastuetarako hornikuntzak beharrizan batzuk betetzeko sortzen dira eta, horren ondorioz, hornikuntza ho rien zenbatekoak ezin ditu beharrizan horiek gainditu. 345. Kontuen azalpen oroitidazkia.—Aurretik aipatu
dugun bezala (ikus 53. zk.), kontabilitateagiri horrek azaldu egiten du balantzeak eta galerairaba zien kontuak emandako informazioa; gai hori, orobat, zehatzmehatz arautzen da legearen 200. artikuluaren hamahiru idazati marduletan zehar. Horien arte an, honakoak azpimarratu behar ditugu: a) Urteko kontuen partida desberdinei aplikatu beharreko balorazio irizpideak, eta balio zuzenketak kalkulatzeko me todoak. b) Finantzaketa laukia; bertan, «ekitaldian zehar lorturiko baliabideak deskribatzen dira, baita baliabide horiek aktibo ibilgetu nahiz ibilkorrean apli katzeko modua ere». c) Osorik kitatu ahal izateko bost urtetik gorako iraupena duten sozietate zorrak eta, era berean, berme erreala duten beste guztiak. d) Gainontzekoekin hitzarturiko bermeen zenbateko osoa, horiek balantzean adie razten ez direnean. e) Sozietatearen administrazio organoen kideei emandako ordainsarien zenbatekoak eta, horrez gain, horiei emandako aurrerakin eta kre dituen zenbatekoak. Oroitidazkiaren edukia oso zabala denez, legegileak onartu egiten du ba lantze laburtua egin dezaketen sozietateek eduki hori urritzea. Hortaz, azken horiek 200. artikuluaren 12. aipamena eta 1.etik 3.era artekoak bakarrik jaso behar dituzte; zernahi gisaz, oroitidazkian «osoosorik azaldu behar dira ar tikulu horren seigarren adierazpenak aipatzen dituen datuak» (201. art.). 346. Kudeaketa txostena.—Lege eraldaketaren eskutik, agiri berria sartu da urteko kontuen inguruko lege sisteman: kudeaketa txostena. Legearen 171 eta 202. artikuluek aipatzen dute agiri hori. Horien arabera, txosten horrek «en gozioen bilakaerari eta sozietatearen egoerari buruzko benetako azalpena» eman behar du behintzat. Aldi berean, ondoko adierazpenak ere jaso behar ditu: «ekitaldia itxi eta gero, sozietatearen inguruan sortu diren gertaera garran tzitsuak; aurreikusten den sozietate bilakaera; ikerketa eta garapenaren inguru an gauzaturiko jarduerak; eta, lege honek ezarritakoaren arabera, sozietatearen beraren akzioen eskuraketak». Txostena Merkataritzako zuzenbidea
administratzaileek idatzi behar dute; alabaina, balantze laburtua egiten duten sozietateek ez dute txosten hori egiteko betebeharrik (1995eko martxoaren 23ko Legeak sartu zuen berrikuntza hori). 347. Kontuen begiztapena.—Gaur egun, nahitaezkoa da kontu auditoreek sozietatearen kontuak begiztatzea. Horixe da, hain zuzen ere, sozietate anoni moen lege eraldaketak egindako ekarpenetatik garrantzitsuenetarikoa. Eralda keta horren aurretik, batza orokorrak izendaturiko akziodunek ikuskatu behar zituzten kontuak; akziodun horiek, eskuarki, gehiengoen taldeetako bazkide ak ziren eta administrazioaz ere arduratzen ziren. Legearen 203. artikuluaren harira, kontu auditoreek berrikusi behar dituz te urteko kontuak eta kudeaketa txostena. Balantze laburtua aurkez dezaketen sozietateek, aldiz, ez dute betebehar hori bete beharrik. Auditoreek, berebat, kudeaketa txostena eta ekitaldiaren urteko kontuak bat datozela begiztatu behar dute. Hitz gutxi horiek argiro adierazten dute auditoreen eginkizunak berebi ziko garrantzia duela Espainiako sozietate anonimo berrian. Auditoreak pertsona fisiko zein juridikoak izan daitezke, eta auditoretzari buruzko arauen arabera jardun behar dute horiek (1988ko uztailaren 12ko Le gea). Pertsona fisikoak direnean, horien ordezkoak izendatu behar dira. Batza orokorrak izendatu behar ditu auditoreak, denboraldi jakin baterako. Denboral di hori ezin da izan hiru urtetik beherakoa eta bederatzitik gorakoa; epe hori zenbatzen da, auditoretza zein ekitalditan egin eta ekitaldi hori hasten den unetik. Batza orokorrak urtero berrauta ditzake horiek, hasierako denboraldia igaro eta gero. Batzak auditore bat edo gehiago izenda ditzake; azken kasu ho rretan, batera jardungo dute auditoreek (204. art.). Batza orokorrak, kasu batzuetan, atzeratu egiten du edota ez du betetzen auditoreak izendatzeko eginbeharra. Beste kasu batzuetan, auditoreek ezin dituzte bete euren eginkizunak. Halako kasuetan, merkataritzako erregistratzai leak izenda ditzake auditoreak, baldin eta administratzaileek, obligaziodunen sindikatuaren komisarioak edota edozein akziodunek hala eskatzen badute (205.1. art.). Horren inguruan,
ikus EZNk 1992ko martxoaren 13an emandako ebazpena. Auditoreak inskribaturik egon behar dira Kontu Auditoreen Erregistro Ofi zialean (Kontu Auditoretzari buruzko 1990eko abenduaren 20ko Araudiaren 21. art.). Auditoreen ordainketa zehaztu behar da horien eginkizunak hasi bai no lehen, eginkizunok irauten duten denboraldi osorako (SALren 207. art.). Auditoreek zuzeneko erantzukizun solidarioa dute sozietateari eta gainontzeko ei begira, euren betebeharrak betetzen ez dituztenean (KALren 11. artikulua eta araudiaren 42. artikulua). Edu berean, jasotako informazio guztia isilpean gor detzeko betebehar berezia dute (KALren 13. art. eta Araudiaren 43. art.). Beste alde batetik, auditoretzarekin loturiko agiri guztiak bost urtetan zehar artatu nahiz zaintzeko betebeharra dute auditoreek; epe hori zenbatzen hasten da, auditoretza txostena egiten denetik (araudiaren 44. art.). Auditoreak izendatu eta gero, batzak ezin dezake izendapen hori ezeztatu, horretarako kari zuzenik izan gabe (204.3. art.). Kari zuzenik egonez gero, auditoreen izendapena egiteko legebideztaketa duten pertsonek eta administra tzaileek sozietatearen egoitzako epaileari eska diezaiokete batzak edota merka taritzako erregistratzaileak egindako izendapena ezeztatzeko eta, aldi berean, beste auditore bat izendatzeko (206. art.). Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak (350.etik 364.era arteko art.ak) eta Kontu Auditoretzari buruzko Araudiak xehetasun handiaz arautzen dituzte auditoreen izendapenari, bateraezintasun eraentzari, txostenari eta or dainsariari buruzko gaiak. 348. Auditoreen eginkizuna.—Legearen 208 eta 209. artikuluek argi eta garbi zehazten dute zein den auditoreen eginkizuna. Horiek, hasteko, Kontu Auditoretzari buruzko Legeak (1 eta 2. art.etan) ezartzen dituen arauen arabera jardun behar dute. Horren ildotik, urteko kontuek sozietatearen ondare, finan tza eta emaitzen benetako egoera adierazten duten ala ez egiaztatu behar dute auditoreek. Era berean, kudeaketa txostena eta ekitaldiaren urteko kontuak bat datozela egiaztatu behar dute. Merkataritzako zuzenbidea
Horretarako, auditoreek euren iritzi teknikoa azaldu behar dute, idatzizko txosten zehatzean. Txosten horretan, beste ingu ruabar batzuez gain, lege edota estatutu arauen urratzeei (hakorik gertatuz gero) buruzko oharrak jaso behar dituzte auditoreek, bai eta sozietatearen finantza egoerarako arriskutsu gerta daitekeen beste edozein egitateri buruzko ak ere. Erreserbarik azaldu behar ez dutenean, horixe bera adieraziko dute. Auditoreek, gutxienez, hilabeteko epea dute txosten hori egiteko, adminis tratzaileek sinaturiko kontuak jasotzen dituztenetik zenbatzen hasita. Txosten horren ondorioz, administratzaileek urteko kontuak aldatu behar badituzte, au ditoreek txostena zabaldu beharko dute, aldaketa horiek jasoz (210. art.). 349. Kontuen berrikuspena egiteko lege betebeharrik ez duten sozieta teak.—Balantze laburtua aurkez dezaketen sozietateek ez dute urteko kontuak begiztatzeko betebeharrik (342. zk.); kasu horietan, legeak ez du ezartzen urte ko kontuak kontrolatu edo ikuskatzeko beste sistemarik. Sozietateotan, legeak agintzen duenez, sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten akziodunek sozietatearen egoitza non egon eta hango merkataritzako erregistratzaileari eska diezaiokete kontu auditore bat izendatzeko, sozietatea ren pentzuan. Auditore horrek ekitaldi jakin bateko urteko kontuak berrikusi behar ditu; hala ere, ezin izango da berrikuspen hori egin, baldin eta hiru hi labete baino gehiago igaro badira ekitaldi hori itxi denetik. Izendapen hori sozietatearen egoitzako epaileari eska dakioke, administratzaileek agindeia be tetzen ez badute (206. art.). 350. Urteko kontuak batza orokorraren jakinaren menpe uztea.—Ur teko kontuak, auditoreek egindako txostenarekin batera, akziodunen batza oro korrari aurkeztu behar zaizkio, horrek kontuak aztertu eta
onesteko. Jakina denez, batza orokorra nahitaez bildu behar da sozietate ekitaldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteen barruan. Batzarako deialdia egin eta gero, «edozein akziodunek berehala eta dohainik jaso ditzake batzak onetsi behar dituen agiri guztiak eta, hala denean, kudeaketa txostena eta kontu auditoreek egindakoa»; deialdi horretan, eskubide hori aipatu behar da (212.2. art.). Akziodunak in formazio eskubidea egikari dezake, urteko kontuak zuzenean aztertuz. Horrez gain, beharrezko jotzen dituen argibide edo txostenak eska ditzake akziodunak, batza bildu baino lehen edo, batza bitartean, ahoz (112. art.). 351. Ekitaldiaren emaitza erabiltzea: erreserbak eratu eta etekinak banatzea.—Batza orokorra aske eta subiranoa da, urteko kontuak onetsiko di tuen ala ez erabakitzeko. Kontuok onetsiz gero, «balantze onetsiak adierazten duen emaitzaren erabilpena ere erabaki behar du batzak» (213.1. art.). A) Benetako etekinak ezin dira beti osoosorik banatu, nahiz eta aktiboa pasiboa baino handiagoa izan. Kasu batzuetan, etekinak ezin dira osoosorik akziodunen artean banatu, legearen, estatutuen edota batza orokorrak hartutako erabakiaren arabera. Horrela, etekin horietatik zati bat kentzen da, eta sozieta tearen esku geratuko da hori, aurreikuspenerako neurri gisa; horren bitartez, sozietatearen ondarea gehitu eta enpresaren egonkortasun eta indar ekonomi koa sendotzen da, sozietateak kanpora begira duen kreditua gehituz. Horren inguruan, honako erreserba motak bereizi behar dira: lehenik, lege erreserba; bigarrenik, estatutu erreserba; eta, hirugarrenik, borondatezko edo aukerako erreserba. a) Lege erreserbak ekitaldi ekonomikoaren etekin likidoa kargatzen du na hitaez. Legearen esanetan, «ekitaldiaren etekinetatik ehuneko hamar lege erre serbarako erabiltzen da, erreserba horren zenbatekoa sozietate kapitalaren ehu neko hogeiaren bestekoa izan arte» (214. artikulua). Horrenbestez, erreserba hori etekinen pentzuan zuzkitzeko Merkataritzako zuzenbidea
betebeharra ezartzen du legeak; betebeharra amaitzen da, erreserba fondoaren zenbatekoa sozietate kapitalaren bostenaren bestekoa denean. Erreserbaren zenbatekoa muga horretatik behera urritzen ba da, betebehar hori sortzen da berriro ere. Legeak zehatzmehatz ezartzen du zertarako erabili behar den lege erreser ba. Legearen 214. artikuluaren arabera, ÂŤlege erreserbak muga hori gainditzen ez duen bitartean, galeren konpentsaziorako erabil daiteke, xedatzeko moduko adina erreserbarik ez dagoenean bakarrikÂť. Erreserba horren helburua balantze ak urte txarretan izan dituen galerak estaltzea da. b) Estatutu erreserben eraketa eta erabilera izango dira arau organikoak kasuankasuan zehazten dituenak. Neurri batean, lege erreserben antzekoak di ra, sozietateak nahitaez bete behar duelako horren inguruan estatutuek agindu takoa. Erreserba horiek xedatzeko, estatutuek ezartzen dutena hartu behar da kontuan. Batza orokorrak ezin du erabakirik hartu estatutu erreserben inguruan, horiek arautzen dituzten estatutu arauak aldatzen ez diren bitartean. c) Aukerako edo borondatezko erreserbak (hein batean, estatutu erreserba bada borondatezkoa ere) batza orokorrak hartutako erabaki hutsaren bidez era tzen dira; erreserba horiek modu askean xeda daitezke. Gehienetan, horren moduko erreserbak eratzen dira, administratzaileek horiek xeda ditzaten, sozie tate intereserako komenigarrien gertatzen denaren arabera. Ildo beretik, batza orokorrak inolako oztoporik gabe xeda ditzake erreserba horiek. Autore batzu ek zalantzan jarri zuten erreserbok eratzeko aukera; erreserba horien bitartez, urteko etekinen banaketaren zati bat kentzen zen eta, autoreon ustetan, horrek akziodunen eskubidearen (irabazietan parte hartzeko eskubidearen) aurka jo zezakeen. Egungo egunean, ordea, inork ez du zalantzan jartzen batza oroko rraren ahalmen hori, agian erreserba horiek eratzeko eginera nagusitu delako. Hortaz, batza orokorrak etekinen erreserba erabaki dezake, hori komenigarria denean sozietatearen intereserako.
B) Legeak edo estatutuek agindutakoa bete eta gero, banatzeko moduko dibidendua zehaztu behar da. Dibidendu hori ordain daiteke, hala ekitaldiko etekinen pentzuan, nola xedatzeko moduko erreserben pentzuan; horretarako, «beharrezkoa da kontabilitate ondare garbiaren balioa ez izatea sozietate kapi taletik beherakoa edo, banaketaren ondorioz, ondare hori kapitala baino txikia go ez bihurtzea». Aurreko ekitaldietako galerak direla eta, sozietatearen ondare garbiaren zenbatekoa sozietate kapitala baino txikiagoa bada, «galera horiek konpentsatzeko erabili behar da etekina» (213.2. art.). Pasiboa aktiboa baino handiagoa denean, beraz, ezinezkoa da ekitaldi ekonomikoan izan daitezkeen etekinak banatzea. Era berean, ezin izango da etekinik banatu, ondokoak «oso osorik amortizatzen ez diren bitartean»: ezarrerako gastuak, ikerketa nahiz garapeneko gastuak eta, azkenik, kostu bidez eskuratu eta aktiboan jasotzen den merkataritza fondoa; arau hori ez da aplikatuko, «xedatzeko moduko erre serben zenbatekoa amortizatu gabeko gastuen bezainbestekoa edo hortik gora koa denean» (194. eta 213.2. art.ak). Legeak «akziodun arrunt»ei banatu beharreko dibidenduak arautzen ditu. Legearen aginduz, akziodun bakoitzak ordaindutako kapitalaren arabera egin behar da banaketa hori; batza orokorrak zehaztu beharko ditu ordainketa egite ko unea eta modua, banaketaren erabakia hartzen duenean. Batzak horrelakorik zehaztu ezean, «sozietatearen egoitzan ordainduko da dibidendua, erabakia hartzen duen egunaren biharamunetik aurrera» (215. art.). Etekinen banaketan pribilejioen bat duten akzioen ukandunei dagokienez, estatutuek ezartzen dute na izan behar da gogoan (9 g art); botorik gabeko akzioen inguruan, azkenez, legeak agindutakoa aplikatuko da (91. art.). 352. «Konturako» dibidendu izenekoak.—Legearen harira, batza oroko rrak edo administratzaileek akziodunen artean bana ditzakete zenbateko batzuk «dibidenduen kontura», sozietate ekitaldiaren emaitzak jakin baino lehen. Ho rren bitartez legebidezkotu egiten dira sozietateek maiz egiten Merkataritzako zuzenbidea
dituzten eragike tok, baina ondoko bi baldintzen menpe: 1) Administratzaileek kontabilitateko orria egin behar dute aldez aurretik, eta hori oroitidazkiari erantsiko zaio; ber tan, banaketa egiteko adina likidezia dagoela adieraziko da. 2) Banatzen den zenbatekoa «ezin da izan azken ekitaldiaz geroztik lortutako emaitzetatik gora koa, behin aurreko ekitaldietako galerak eta lege edo estatutu erreserbak zuzki tzeko zenbatekoak kendu eta gero, bai eta emaitza horien ondorioz ordaindu beharreko zergaren zenbatekoa ere» (216. art.). Administratzaileek legean ezartzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, akziodunek sozietateari itzuli behar dizkiote jasotako zenbatekoak eta horiei dagozkien lege korrituak, «baldin eta sozietateak frogatzen badu akziodun ho riek banaketaren irregulartasuna jakiten zutela edo, kasuan kasuko inguruaba rrak aintzat hartuz, irregulartasun hori ez jakiteko modurik ez zegoela» (217. art.). Xedapen horrek izan dezake jokorik sozietate txikietan, baina handietan, berriz, zailagoa da hori. 353. Merkataritzako Erregistroan urteko kontuak gordailatzea.—Kontuak onetsi eta hurrengo hilabetearen barruan, sozietateek euren egoitza non egon eta hango Merkataritzako Erregistroan gordailatu behar dute kontuen onespenari eta emaitzen erabilpenari buruz batza orokorrak hartutako erabaki en ziurtagiria. Horrekin batera, kontu bakoitzaren eta kudeaketa nahiz auditore tza txostenen ale bana aurkeztu behar dute. Erregistroan agiri horiek aurkeztu eta hurrengo hamabost egunen barruan, erregistratzaileak kalifikatu behar du «aurkeztutako agiriak legean ezarritakoak diren, batza orokorrak agiriok behar bezala onetsi dituen eta, bukatzeko, agiriotan manuzko sinadurak jasotzen di ren». Erregistratzaileak akatsik ikusten ez badu, gordailua egin dela ulertuko du; ondorenez, idazpen egokia egingo du Kontu Gordailuen Liburuan eta so zietate gordailugileari dagokion orrian. Kontrakorik gertatuz
gero, titulu akas tunei dagokiena aplikatu behar da» (219.1. art.). Erregistratzaileek, hileanhilean, Erregistro Nagusiari bidaliko diote gor dailu betebeharra bete duten sozietateen zerrenda. Erregistroaren Aldizkari Ofizialak, bestalde, sozietate horien iragarkia argitaratuko du. Erregistroak bertan gordailaturiko kontabilitateagiriak gorde behar ditu sei urtetan zehar; denboraldi horretan, edozein pertsonak jaso dezake agiri ho riei buruzko informazioa (220. art.). Bukatzeko, 1995eko martxoaren 23ko Legeak berrikuntza batzuk sartu di tu Sozietate Anonimoei buruzko Legean. Berrikuntzotatik garrantzitsuenetari koa da «Erregistroko itxiera» izenez ezagutzen dena. Legearen 221. art.aren harira, «administrazio organoak ez baditu gordailatzen sekzio honetan aipaturi ko agiriak horretarako ezartzen den epean, Merkataritzako Erregistroan ez da inskribatuko sozietatearen inguruko agiririk ezbetetze horrek dirauen bitarte an». Zehapen eraentza gogor horretatik kanpo geratzen dira «administratzaile, kudeatzaile, zuzendari nagusi edo likidatzaileak kargutik kentzeari edo horiek uko egiteari buruzko tituluak, ahalordeen ezeztapenari edo uko egiteari buruz koak eta, azken buruan, sozietatearen desegiteari, likidatzaileen izendapenari eta epai edo administrazio agintariek agindutako idazpenei buruzko tituluak» (ikus, orobat, MEAren 378. art.). Urteko kontuak Erregistroan ez gordailatze ak, bestalde, sozietateari isuna jartzea dakar. Isun horren zenbatekoa berrehun mila pezetatik hamar milioirainokoa izan daiteke. Salbuespen kasuetan, berro geita hamar milioirainokoa izan daiteke isuna. Isuna Kontabilitate eta Kontu Auditoretzaren Erakundeak jarriko du, baina beharrezkoa da aldez aurretik ad ministrazio espediente zehatzailea instruitzea (221.1. art.). Urratzeen preskrip zio epea hiru urtekoa da (221.4. art.). 354. Urteko kontuen publizitatea eta argitalpena.— Merkataritzako zuzenbidea
Sozietateek publizi tatea eman diezaiekete urteko kontuei; horren inguruan, gerta daiteke kontuen zatikako edo laburtutako publizitatea eman eta kontuen eduki zehatza ez adie raztea. Legeak egoera hori saihesteko helburua du. Horretara, lehendabiziko kautela neurria hartzen du: kontuak argitaratzen badira, horien inguruan eman dako informazioa «osoa edo laburtua» den adierazi behar da. Informazio osoa eman nahi denean, zehatzmehatz kopiatu behar da Merkataritzako Erregistro an gordailaturiko kontabilitateagirien testua, eta horri auditoreen txosten osoa gehitu behar zaio. Informazio laburtua ematen denean, aldiz, agiriak zein Erre gistrotan gordailatu diren adierazi behar da. Kasu horretan, ez da zertan gehitu auditoreen txostena, baina txosten hori erreserbapean eman den ala ez adierazi behar da (222. art.). Azkenez, urteko kontuei buruzko eraldaketak (1995eko martxoaren 23ko Legeak egindakoak) beste idazati bat gehitu dio 222. artikuluari. Manu horren aginduz, «urteko kontuak, kontu bateratuak barne, pezetetan argitaratzeaz gain, ECUetan ere argitara daitezke»; halakoetan, oroitidazkian zehaztu beharko da «bihurketa tasa, eta hori balantzea ixten den egunari dagokiona izango da». BIBLIOGRAFIA ABÉLARD: Les réserves latentes, Paris, 1977; ALBIÑANA: «El beneficio y su dis tribución según la Ley de sociedades anónimas», in RDM, 1954, 165. or. eta on dorengoak; ALONSO SOTO: «La reserva por prima de emisión de acciones», in Estudios POLO, 19. or. eta ondorengoak; BIANCHI: Informazione societaria e bilancio conso lidato di gruppo, Milan, 1990; CASERO MEJÍAS eta RUANO BORRELLA: «Oposición de la sociedad a la solicitud del nombramiento de auditor por el socio minoritario: artículo 318.2 R. R. M., in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1559. or. eta ondorengoak; CA VALLO: Verità e fedeltà nel bilancio d’esercizio, Milan, 1984; COSTA: Le riserve nel diritto delle società, Milan, 1984; DEZZANI: Il bilancio delle società per azioni, Milan, 1976; FABBRINI: La certificazione dei bilanci, Padua, 1978; FERNÁNDEZ DEL POZO: La aplicación de los resultados en las sociedades mercantiles (Estudio especial del art. 213 de la Ley de Sociedades Anónimas), Madril, 1997; FERNÁNDEZ PEÑA: Diccionario
de auditoría, Madril, 1989; GARCÍACRUCES: Los dividendos a cuenta, Madril, 1991; GARCÍAMORENO: «Actualización de Balances: afloración y aplicación de reservas ocultas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1839. or. eta ondorengoak; GARCÍA URBANO: Nombramiento de Auditores en el Registro Mercantil: Estudio especial del art. 205, 2.º LSA, Madril, 1992; GARRIGUES: «La revalorización de los activos en los balances mercantiles», in RDM, 1949, 161. or. eta ondorengoak; GIRÓN TENA, J.: «Las cuentas anuales de la Sociedad Anónima», in R. de S., 1993, 1, 9. or. eta ondorengoak; GRILLO: Il bilancio delle società per azioni, 2 liburuki, 4. argitaraldia, Milan, 1969; IDEM: Le riserve di bilancio, Milan, 1967; IGLESIAS PRADA, J. L.: «La duración del cargo de auditor. Consideraciones críticas», in R. de S., 1994, 3, 11. or. eta ondo rengoak, in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1895. or. eta ondorengoak; ILLESCAS: «La formulación de las cuentas anuales de la sociedad anónima», in Estudios Prof. Me néndez, aip., II, 1925. or. eta ondorengoak; IDEM: «Auditoría, Aprobación, depósito y publicidad de las cuentas anuales (arts. 203–222 LSA)», in Comentarios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), VIII. liburukia, 2. bolumena, Madril, 1993; JAEGER: Il bilancio d’esercizio delle società per azioni, Milan, 1980; LEVI: Il bilancio d’esercizio delle società per azioni nella giuris prudenza, Padua, 1973; LOJENDIO: «Delimitación de competencia entre los órganos de la sociedad anónima y modificación de balance», in RDM, 1976, 281. or. eta ondo rengoak; MASSAGUER: Los dividendos a cuenta en la sociedad anónima. Un estudio de los artículos 216 y 217 LSA, Madril, 1990; MEJÍAS: El balance en la sociedad anó nima, Bartzelona, 1955; NANULA: Il nuovo bilancio delle società in attuazione de la 4.ª direttiva della C. E. E., Milan, 1981; NIKS: El balance de la sociedad anónima, Buenos Aires, 1953; PETIT LAVALLA: «El informe Cadbury: un análisis sobre la objetividad, eficacia y responsabilidad de los auditores de cuentas», in RGD, 1994, 12863. or. eta ondorengoak; PIÑÓN: Las reservas en las sociedades anónimas, Madril, 1974; QUA TRARO: Il bilancio di esercizio, Milan, 1989; PRIETO PÉREZ: «Estructura del Balance de las Entidades Aseguradoras en la C. E. E.», in RES, 69. zk., 1992, 13. or.; QUERÉNDEZ AUZMENDI: La consolidación contable, Madril, 1988; SÁNCHEZ CALERO: La deter minación y la distribución del beneficio neto en la sociedad anónima, ErromaMadril, 1955; IDEM: «Concepto de beneficio neto según la Ley de Sociedades Anónimas», in Rev. Der. Financ., 1971, 723. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZCALERO GUILARTE, J.: «La revocación del auditor de cuentas en la sociedad anónima», in R. de S., 1994, 2, 53. or. eta ondorengoak; SANTINI: «Distribuzione di utili in natura?, in Scritti GRAZIANI, Napoli, 1967, V, 1749. or. eta ondorengoak; SIMONETTO: Il bilanzio d’esercizio, Padua, 1976; TERZANI: Le comparazioni di bilancio, Padua, 1978; IDEM: Il bilancio consoli dato, Padua, 1979; VÁZQUEZ CUETO: «Depósito y publicidad de documentos contables en las sociedades de capital», in RDM, 1997, 1699. or. eta ondorengoak; VELASCO ALONSO: «Pérdidas sociales, revalorización libre del activo y regularización de balan ces», in RDP, 1977, 343. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE (E. BUENO zuz.): La
Merkataritzako zuzenbidea
empresa espa単ola: estructura y resultados, Madril, 1987; ZENBAIT AUTORE: Rechnung slegung nach neuem Recht, BerlinNew York, 1980.
§ XX. SOZIETATE ESTATUTUEN ALDARAZPENA LABURPENA: I. ESTATUTUEN ALDARAZPENA OROKORREAN.—355. Estatutuak aldarazteko ahalmena duen sozietate organoa.—356. Forma eta publizitatearen inguruko betekizu nak.—357. Estatutuen aldarazpena, ukitutako akziodunen adostasuna beharrezkoa de nean.—358. Akzio mota bati kalte egiten dion aldarazpena.—359. Akzio izendunen eskualdakortasunari egindako aldarazpenak.—360. Sozietatearen xedea ordeztea. Ak ziodunaren banantze eskubidea.—361. Estatutuak aldaraztea, sozietatearen egoitza aldatzea dena.—II. KAPITALA GEHITZEA.—362. Kontzeptua eta betekizunak.—363. Kapital gehikuntzaren modalitateak.—364. Kapitala gehitzea, diruzko ekarpenen bi dez.—365. Kapitala gehitzea, diruzkoak ez diren ekarpenen bidez.—366. Kapitala gehitzea, erreserben pentzuan.—367. Kapitala gehitzea, kredituen konpentsazioaren bidez.—368. Kapitala gehitzea, obligazioak akzio bihurtuz.—369. Kapitala gehitzea, akzioen harpidetza publikoaren bidez.—370. Kapitala gehitzea, batza orokorrak egin dako eskuordetzaren bidez.—371. Erabakitako kapital gehikuntza osoosorik ez harpi detzea.—372. Kapitala gehitzeko erabakia betearaztea.—III. KAPITALA URRITZEA.— 373. Lege sistemaren gidalerroak.—374. Kapitala urritzeko ekonomiafinantzazko arra zoiak.—375. Urripenaren formalitate eta betekizunak.—376. Kapitalaren «benetako» urripena, eta sozietatearen hartzekodunek urripen horren aurka jotzeko duten eskubi dea.—377. Zein kasutan ezin duten egikaritu hartzekodunek aurkajartze eskubidea.— 378. Kapitalaren urripen «izendatua».—379. Kapitala ezerezera urritzea edo legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera urritzea.—380. Kapitala urritzea, sozietate ak bere akzioak eskuratzearen ondorioz.
I. ESTATUTUEN ALDARAZPENA OROKORREAN 355. Estatutuak aldarazteko ahalmena duen sozietate organoa.—So zietate anonimoek, askotan, jatorrizko estatutuak aldarazi behar izaten dituzte, sozietatearen gorabehera berriei eta jarduera ekonomikoaren eskakizunei ego kitzeko. Zeregin hori garrantzi handikoa denez, batza orokorrak gauzatu behar du; izan ere, organo horrek adierazten du sozietatearen borondatea. Bestalde, batza orokor nahiz apartekoetan gauza daiteke eginkizun hori (ikus 144. art.). Estatutuen forma edo edukia aldarazteko, nahikoa da 103. artikuluan ezartzen diren gehiengoak lortzea. Horretarako, beraz, ez da beharrezkoa gehiengo in Merkataritzako zuzenbidea
darturik lortzea. Batzak goitik behera aldaraz ditzake estatutuak, betiere, legea eta akziodunen banakako eskubideak errespetatuz, geroago ikusiko dugun be zala. Batzaz besteko organoek, aldiz, ez dute berezko ahalmenik estatutuen forma edo edukia aldarazteko. Ildo beretik, batzak ezin dio administrazio kon tseiluari eskuordetu horrenbesteko garrantzia duen eginkizunik. Arau horrek salbuespen bakarra du; 153. art.aren arabera, batza orokorrak baimena eman diezaieke administratzaileei kapitala gehitzeko, geroago azalduko dugun modu an (ikus 370. zk.). 356. Forma eta publizitatearen inguruko betekizunak.—Legearen 144. artikuluak jasotzen ditu betekizun horiek. Manu horren helburua da akziodunei ahalik eta informazio zehatzena ematea. Akziodunek, beraz, edozein unetan izan behar dute proposaturiko estatutu eraldaketari eta hori bidezkotzen duten arrazoiei buruzko txosten idatzia jasotzeko aukera. Manu horrek adierazten duenez, «batza orokorrak hartu behar du estatutuak aldarazteko erabakia». Ja rraian, aldarazpen hori egiteko gauzatu behar diren betekizunak jasotzen ditu manu horrek: a) Aurretiazko betekizun gisa, «aldarazpenerako proposamena egin duten administratzaileek edo, hala denean, akziodunek, txosten idatzia egin behar du te, aldarazpen hori bidezkotzen duten arrazoiak azalduz». Estatutuak aldarazteko proposamen hori administratzaile zein akziodunek egin dezakete. Horrek, ordea, ez du esan nahi batza orokorrak akziodunen pro posamen guztien berri izan eta horien gaineko erabakirik hartzen duenik. Jakina denez, administratzaileek dute batzarako deialdia egiteko ahalmen es klusiboa (94. art.); horiek, proposamenarekin batera aurkezten den txosten idatzia aztertu eta gero, proposamena bidegabea dela adierazi eta berori ez bi deratzeko erabakia har dezakete. Administratzaileak akziodunen proposamena onartu eta bideratzera behartzeko bide bakarra 100. artikuluak ematen du. Ho rren arabera, administratzaileek batzarako deialdia egin behar 11 Merkataritzako zuzenbidea
dute, baldin eta akziodun horiek ordezkatzen badute boto eskubidea ematen duen sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez. Proposamen horrekin batera, administra tzaileei notarioagindeia egin behar zaie, batzarako deialdia egiteko eskatuz. b) Batzarako deialdian «argi eta garbi adierazi behar dira aldarazi behar di ren gaiak». Beste hitz batzuetan esatearren, behar besteko informazioa eman behar da proposaturiko aldarazpenaren inguruan, aldez aurretik akziodun guz tiek iritzi eginegina izan dezaten, aldarazpen horren norainoko eta garrantziari dagokionez. Jurisprudentziak, aspalditik adierazi du beren beregi aipatu behar direla aldarazi beharreko estatutu manuak (1966ko uztailaren 9ko eta abendua ren 18ko epaiak). (Ikus, horrekin lotuta, EZNk 1993ko martxoaren 12an eman dako ebazpena). c) Deialdiaren iragarkian «agertarazi behar da akziodun guztiek eskubidea dutela sozietate egoitzan aldarazpen proposatuaren testu osoa eta horri buruzko txostena aztertzeko, bai eta eurei agiri horiek dohainik eman edo bidaltzeko es kubidea ere». d) Erabaki hori «batzak hartu behar du, 103. artikuluan ezartzen denaren arabera». Betekizun horiek gauzatzen ez badira, «ez dira baliozkoak izango sozietate estatutuak aldarazteko erabakiak». Bestalde, «estatutuak aldarazteko erabakia eskritura publikoan agertarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da; horrez gain, Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da» (legearen 144.2. art., eta MEAren 158. art.). Aldarazpen jakin batzuek, hala nola, sozietatearen izendazioari, egoitzari eta xedeari buruzkoek, publizitate berezia izan behar du te. Legearen aginduz, gai horiei buruzko aldarazpenak «kasuan kasuko probin tzian edo probintzietan zabalkunde handien duten egunkarietatik bitan iragarri behar dira; publizitate berezi hori gauzatzen ez bada, aldarazpen horiek ezin izango dira inskribatu Merkataritzako Erregistroan». Sozietate izendazioaren aldaketa, Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta gero, gainerako erregis troetan ere agertarazi behar da, bazterreko oharren bidez (150. art.). Kasu jakin batzuetan, berriz, batza orokorraren erabakia ez da nahikoa, es tatutuetan baliozko aldarazpenak egiteko; kapitulu honetan zehar aztertuko di tugu kasu horiek. Halakoetan, batza orokorraren erabakiari gehitu behar zaio, dela erabakiak ukitzen dituen akziodun guztien onespena, dela akziodun horien gehiengoak hartutako erabakia, batza berezian edota batza orokorraren barnean egindako botazio bananduan (ikus 145 eta 148. art.ak). EZNk 1992ko otsaila ren 17an emandako ebazpenak adierazi duenez, sozietate xedean egindako al darazpena aldez aurretik erabili diren adierazmoldeen sinonimoak sartzera mugatzen bada, ez da beharrezkoa aldarazpen hori prentsan argitaratzea. 357. Estatutuen aldarazpena, ukitutako akziodunen adostasuna beha rrezkoa denean.—Sozietate estatutuetan aldarazpen jakin batzuk egiteko, ba tza orokorraren ahalmena mugatzen du legeak (145. art.). Halako kasuetan, beharrezkoa da akziodun interesatuek aldarazpen horien gaineko adostasuna ematea. Legearen arabera, honako bi kasuetan gauzatu behar da betekizun hori: a) lehenik, «akziodunei beste betebehar batzuk» ezartzen dizkieten aldarazpe nen kasuan. Bazkideen erantzukizun mugatua aintzat harturik, horiek euren be tebeharra betetzen dute akzioak ordainduz; hortaz, ez da zilegia estatutuak aldarazi eta akziodunei beste betebehar batzuk ezartzea, akziodunok horren gaineko adostasuna ematen ez badute behinik behin. Gehiengoak hartzen duen erabakiak ezin ditu ukitu horren gaineko adostasuna eman ez duten akziodu nak. b) Bigarrenik, «prestazio erantsiak emateko betebeharra sortu, aldarazi edo aurretiaz azkentzeko» aldarazpenaren kasuan. Horren inguruan, aurretik adierazi ditugun arrazoi berberak azaldu behar dira. Gehiengoak ezin ditu har tzekodunak oro har behartu, kapitalaren ekarpen osagarriak edota bestelako prestazio erantsiak ematera. Bestalde, aipatu berri 12 Merkataritzako zuzenbidea
dugun bezala, batzak ezin ditu aldez aurretik azkendu prestazio erantsiak emateko betebeharrak. Horrek ez du zentzu handirik, salbu eta prestazio horiek ordaintzen direnean. 358. Akzio mota bati kalte egiten dion aldarazpena.— Sozietateak hain bat motatako akzioak dituenean, akzio mota bakoitzak ematen dituen eskubi deak aldarazteko, ez da nahikoa batza orokorraren gehiengoak horren aldeko erabakia hartzea; aitzitik, aldarazpen horrek ukitzen dituen akzio mota bakoi tzaren barruan, horren aldeko erabakia hartu behar du gehiengoak (148.1. art.). Ondorenez, bi erabaki edo gehiago dira beharrezkoak: bata, batza orokorraren erabakia; bestea (edo besteak), mota bakoitzeko akzioen titularrek hartutakoa. Akzio mota berezien erabakiak batza orokorrean har daitezke, botazio banan duen bidez. Era berean, batza berezia era daiteke horretarako (144. art.); ber tara, akzio berezien ukandunak bakarrik bilduko dira (148.2. art.). Kasu batean zein bestean, akzio bereziek hartutako erabakia ez da baliozkoa izango, baldin eta ez bada bertara biltzen 144. artikuluan ezartzen den kapital zein bazkideen kopurua (ikus EZNk 1992ko azaroaren 23an emandako ebazpena). Halakoak akziodunen bilera bakarrean erabakitzen ez badira, eten egingo da batza oroko rrak erabakitako aldarazpena, batza bereziak erabakia hartzen ez duen bitar tean. Estatutuen aldarazpena Erregistroan inskribatu behar da, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 159. artikuluak ezartzen duenaren arabera. Legeak jasotzen duen moduan, aldarazpen horrek akzio batzuk bakarrik uki ditzake akzio mota jakin baten barruan, eta horrek bereizkeriak dakartza akzio batzuen eta besteen artean. Halako kasuetan, ulertu egingo da bereizketa bat egiten dela aldarazpenak ukitzen dituen akzioen eta horrek ukitzen ez di tuen akzioen artean eta, horren ondorioz, nahitaezkoa da multzo horietarik ba koitzak erabaki banandua hartzea (148.3. art.). Merkataritzako zuzenbidea
359. Akzio izendunen eskualdakortasunari egindako aldarazpenak.—Batza orokorrak eskumena du «akzio izendunen eskualdakortasuna murriztu edo baldintzapean jartzeko». Horren moduko erabakirik hartzeko, nahikoa da 144. artikuluak ezartzen dituen betekizun arruntak betetzea. Dakigunez, akzio horien ukandunek zirkulazio eraentza berezi baten bidez eskuratu dituzte ak zioak, eta zirkulazio eraentza hori aldarazi egingo da esangura hertsian. Horre tara, «erabaki horren aldeko botorik eman ez duten akziodunak ez dira erabaki horren menpe jarriko hiru hilabeteko epean; epe hori zenbatzen hasten da, era bakiaren inskripzioaren laburpena Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik» (146. art.). Epe horren barruan, akziodun ho riek askatasun osoz eskualda ditzakete euren akzioak. Horren bitartez, arindu egiten dira eskualdakortasuna murrizteko erabakiaren ondoreak; akziodunek euren tituluak besterendu ditzakete, murrizketa hori aplikatu baino lehen. 360. Sozietatearen xedea ordeztea. Akziodunaren banantze eskubi dea.—Sozietatearen xedea ordezten denean, aldarazpen garrantzitsua gertatzen da. Legeak, 150. artikuluan agintzen duen publizitate bereziaz landara, «sozie tatetik banantzeko eskubidea» ematen die erabakiaren aldeko botoa eman ez duten akziodunei eta botorik gabekoei (147. art.). Eskubide hori «idatziz egika ritu behar da hilabeteko epean, erabakia Merkataritzako Erregistroaren Aldiz kari Ofizialean argitaratzen den unetik zenbatzen hasita. Banantze eskubidea akziodunaren babeserako ematen da, ordena publikoa oinarri harturik. Bazki deek, beraz, ezin diezaiokete eskubide horri uko egin in genere, eskubide hori murrizten edo ezabatzen duen klausulen bat ezarriz sozietate eskrituran. (Hala ere, eta gainerako eskubide guztien kasuan gertatzen den bezala, akziodunek bananbanan edo kasuankasuan eskubide horri uko egin diezaiokete, Kode Zibilaren 6.2. art.ak ezartzen duenaren arabera). Erregistroan egin beharreko inskripzioari buruz, ikus Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 160. artikulua. 12 Merkataritzako zuzenbidea
Zentzuzkoa denez, bazkide bat edo batzuk sozietatetik banantzen badira, hautsi egiten da bazkideon eta sozietatearen arteko lotura juridikoa. Horrek on dorio ekonomikoak dakartza, dela bazkideentzat, dela sozietatearentzat. Bazki deek euren tituluen ondorioz ordaindutakoa berreskuratuko dute; ordainketa horren tasa kalkulatzeko, 147.2. artikuluak ezartzen dituen balorazio irizpideak izan behar dira gogoan: Bigarren mailako merkatu ofizial batean kotizatzen diren akzioak badira, ordainduko den balioa izango da azken hiruhileroko ba tez besteko kotizazio prezioa. Gainerako kasuetan, sozietatea eta interesatuak ados jartzen ez badira, sozietatearen kontu auditoreak zehaztuko du akzioen balioa; sozietateak kontabilitate begiztapena egiteko betebeharrik ez duen ka suetan, sozietate egoitza non egon eta hango Merkataritzako Erregistroak izen datzen duen auditoreak zehaztuko du balio hori. Sozietateak, gainera, kapitala urritu beharko du, ordaindutako akzioen zenbateko izendatuaren heinean (ikus MEAren 161 eta 162. art.ak). Ildo horretatik, bi kasu hauek bereizi behar dira: batetik, sozietatearen xe dea ordeztea; eta, bestetik, sozietate xedean edozein aldaketa edo aldarazpen egitea. Ordeztea aldaraztea baino gehiago da. Legeak, lehenengo kasu horretan bakarrik ematen die akziodunei sozietatetik banantzeko eskubidea. Bestela esa teko, akziodunak ezin dira sozietatetik banandu, sozietateak aldarazpen batzuk besterik egiten ez baditu bere xedean. 361. Estatutuak aldaraztea, sozietatearen egoitza aldatzea dena.—So zietatearen egoitza aldatzeko, udal mugarte beraren barruan, ez da beharrezkoa batza orokorraren erabakia; haatik, nahikoa da administratzaileek erabaki hori hartzea, estatutuek horren kontrakorik zehazten dutenean izan ezik. Edozelan ere, sozietate egoitzaren aldaketa hori probintzian zabalkunde handien duten egunkarietatik bitan argitaratu, eskritura publikoan agertarazi eta Merkataritza ko Erregistroan inskribatu behar da (149 eta 150. art.ak). Bestalde, sozietatearen egoitza aldatzeko, Espainia Merkataritzako zuzenbidea
barruan baina udal mu gartetik kanpo, nahitaezkoa da batza orokorrak horren gaineko erabakia har tzea, kasu hori ez baita 147. artikuluan jasotzen. Halakoetan, gainera, 144 eta 150. artikuluek ezartzen dituzten forma eta publizitatearen inguruko betekizu nak gauzatu behar dira. Sozietatearen egoitza Espainiatik kanpo aldatzeko, zailtasun handiagoak agertzen dira. Sozietateak erabaki hori hartu ahal izateko, «Espainian indarrean egon behar da egoitza aldaketa hori egin eta nortasun juridiko berari eusteko baimena ematen duen nazioarteko hitzarmenen bat». Kasu horietan, erabaki ho rren aldeko botorik eman ez duten akziodunek «banantze eskubidea dute, 147. artikuluan jasotakoaren arabera». (Erregistroko inskripzioaren inguruan, ikus MEAren 160 eta 161. art.ak). II. KAPITALA GEHITZEA 362. Kontzeptua eta betekizunak.—Kapitala gehitzeko eragiketa juridi koaren bitartez, handitu egiten da estatutuetan agertzen den sozietate kapita laren zenbatekoa. Kapital gehikuntza guztiek dakarte estatutuen aldarazpena. Horrexegatik, estatutuen aldarazpen orokorraren kapituluan arautzen du legeak kapital gehikuntza. Horren harira, sozietate kapitalaren gehikuntza guztiak «ba tza orokorrak erabaki behar ditu, sozietate estatutuak aldarazteko ezartzen di ren betekizunak gauzatuz» (152.1. art.). Zehatzago esatearren, batza orokorrak hartu behar du kapitala gehitzeko erabakia. Hariari segiz, baldintza hauek bete behar dira: batzarako deialdia behar bezala egitea; batza baliozkoa izateko be harrezkoa den quoruma biltzea; eta, azkenik, Erregistroko publizitatea gauza tzea (144. art.). Manu horrekin lotu behar dira legearen 103. artikulua, eta Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 165, 166 eta 169. artikuluak; azken horiek oso interesgarriak dira, eskrituraren edukiari dagozkionez. 12 Merkataritzako zuzenbidea
363. Kapital gehikuntzaren modalitateak.—Bi modalitate desberdin daude sozietatearen kapitala gehitzeko. Legearen 151. artikuluaren esanetan, «sozietatearen kapitala gehi daiteke, akzio berriak jaulkiz edota akzioen balio izendatua handituz». Sozietateak askatasuna du kasuankasuan modalitate bat edo bestea aukeratzeko. Akzioen balio izendatua handitzea erabakitzen bada, legearen 152.2. artikuluak agintzen duena izan behar da gogoan. Kasu horre tan, «akziodun guztien adostasuna behar izango da, salbu eta gehikuntza hori osoosorik egiten denean sozietatearen erreserben edo etekinen pentzuan». Neurri horren bitartez, akziodun txikiak babesten dira, akzio gehiengodunen abusuzko eginerei begira. Dena dela, zailago bihurtzen da kapitala gehitzeko modalitate horren egikaritza. EZNk 1991ko azaroaren 18an emandako ebazpe naren arabera, kapitala gehi daiteke akzioen balio izendatua handituz, akziodu nek ordainketarik egin gabe (horrekin lotuta, ikus EZNk 1991ko azaroaren 19an eta 1992ko maiatzaren 22an emandako ebazpenak). Sozietateak, gehienetan, bere ondarea aberastuko duten dirua edo bestela ko ondasunak erakartzeko egiten du kapital gehikuntza, horretarako edozein modalitate erabiliz. Sozietateak bi bide ditu, bere enpresaren garapenerako be harrezko dituen baliabide berriak lortzeko: bata, kreditua eskatzea eta, bestea, kapitala gehitzea. Sozietateak bata edo bestea aukeratuko du, kasuan kasuko inguruabarren arabera. Sozietatearen kapitala gehitzen denean, sozietatearen ondarea ere gehitu egiten da eskuarki; kasu guztietan, alabaina, ez da hori gertatzen. Horretarako, kontuan izan behar da kapital berria ordaintzeko fondoak sozietate ondarearen barruan dauden ala ez, eragiketa hori egin baino lehen. Beste zenbait kasutan, sozietatearen kapitala gehitzen bada ere, sozietatean ez dira ondare osagai be rriak sartzen; alderantziz, gutxitu egiten da pasiboa. Horren inguruan, komeni garri gertatzen da honako sailkapena egitea: Merkataritzako zuzenbidea
A) Sozietatera dirua edo ondare ondasunak ekartzen dituzten prozedurak. Kategoria horretan honakoak sartzen dira: batetik, akziodunen diruzko ekarpe nen edo diruzkoak ez diren ekarpenen truk egiten diren jaulkipen berriak; bes tetik, sozietatean dauden akzioen balio izendatua handituz egindakoak. B) Sozietatearen ondarea gehitzen ez duten prozedurak. Sail horretan sar tzen dira ondoko kapital gehikuntzak: akzioak etekinen edota berariazko nahiz isilbidezko erreserben pentzuan ordainduz egindakoak (gainbalioak). C) Sozietatearen pasiboa urritzen duten prozedurak; gehienetan, obligazio ak akzio bihurtuz gauzatzen dira horrelako prozedurak. Horrez landara, obliga zioetan adierazten ez diren beste kreditu batzuen pentzuan ere ordain daitezke akzio berriak. Kasu bietan, urritu egiten da eska daitekeen pasiboa. Prozedura horiek guztiak legearen 151. art.an jasotzen dira. Horren harira, «kapital gehikuntzaren ordaina hainbat motatakoa izan daiteke: sozietate onda reari egindako ekarpenak, diruzkoak zein diruzkoak ez direnak; sozietatearen aurkako kredituen konpentsazioa; eta, azkenik, ondare horren erreserba edo etekinen transformazioa». Legearen aginduz, eta akzioen ordaina ordaintzeko modua edozein izanda ere, «kapitala gehitu eta gero, sozietatearen akzio bakoitzaren balioaren ehune ko hogeita bost gutxienez ordaindu behar da» (152.3. art.). Manu horrek, azken finean, legearen 12. artikulua baieztatzen du. (Ikus, horren inguruan, EZNk 1991ko azaroaren 19an emandako ebazpena). 364. Kapitala gehitzea, diruzko ekarpenen bidez.— Sozietateek, gehie netan, bide hori erabiltzen dute, euren baliabideak gehitu behar dituztenean. Legeak 154. artikuluan arautzen du kasu hori. Horren arabera, kapitala gehitu ahal izateko, sozietate ondareari egindako diruzko ekarpenen bidez, nahitaez koa da «aldez aurretik jaulkitako akzio guztiak ordaindurik 12 Merkataritzako zuzenbidea
egotea», aseguru sozietateen kasuan izan ezik (ikus EZNk 1993ko uztailaren 28 eta 29an eman dako ebazpenak). Arau hori betidanik azaldu izan da antolamendu juridiko des berdinetan, baita Merkataritza Kodean ere. Legearen manu horrek, dena den, (154. artikuluak) arindu egin du printzipio hertsi hori, ondokoa ezarriz: «Hala eta guztiz ere, kapital gehikuntza hori egin ahal izango da, ordaindu gabeko zenbatekoa sozietate kapitalaren ehuneko hirutik beherakoa bada». Dirudienez, arau horrek ematen duen aukerak oso ondorio onak sortuko ditu. Aipatu berri dugun bezala, arau horretatik kanpo uzten dira aseguru sozie tateak; halakoetan, kapitalaren eginkizun nagusia berme eginkizuna da, ez, or dea, negozioaren ustiapena. Ekarpenari dagokionez, eratze kapitalaren ordainketari buruzko arau ber berak aplikatu behar dira. (Eskrituraren inguruan, ikus MEAren 168.1. art, eta EZNk 1991ko martxoaren 18an emandako ebazpena; azken horren arabera, ekarpenak diruzkoak direnean, ez dago zehaztu beharrik nortzuek egiten dituz ten ekarpenok). 365. Kapitala gehitzea, diruzkoak ez diren ekarpenen bidez.—Kasu horretan, 38. artikuluan arautzen dena aplikatzen zaie ekarpenei. Hortik kanpo, kapital gehikuntza horretan administratzaileek bete behar dituzten bestelako formalitate eta betekizunak jasotzen ditu 155. artikuluak. Artikulu horren esa netan, batzarako deialdia egiten denean, administratzaileek txosten bat utzi be har dute akziodunen esku, 144. artikuluak ezartzen duen moduan. Txosten horretan zehatzmehatz adierazi behar dira «egin nahi diren ekarpenak, horiek egin behar dituzten pertsonak, ekarpen horien truk emango den akzio kopurua nahiz horien balio izendatua eta, azkenez, sozietatera ekarritako ondasun hori en gain eratutako bermeak». Diruzkoak ez diren ekarpenak baterakorrak dira kapital gehikuntzaren bes te bi modalitateekin (akzio berriak jaulkitzea edota akzioen balio Merkataritzako zuzenbidea
izendatua handitzea). Legearen 151. artikuluak argiro adierazten du hori, nahiz eta 155. artikuluak akzio berrien jaulkipenaren kasua bakarrik jaso. Azken manu horrek dioenez, «harpidetutako kapitala gehitzen denean diruzkoak ez diren ekarpenen truk, horren ondorioz eskuratzen diren akzioak osoosorik askatu behar dira bost urteko epean, kapitala gehitzeko erabakia hartzen denetik zenbatzen hasi ta». Hori gorabehera, ez dago arrazoirik arau horretatik kanpo uzteko akzioen balio izendatua handituz egindako kapital gehikuntza. (Ikus MEAren 168. art.). 366. Kapitala gehitzea, erreserben pentzuan.—Kasu hori legearen 157. artikuluan arautzen da, eta sozietate kapitalaren gehikuntza «izendatua»ren barruan sartzen da argi eta garbi. Eragiketa horiek gauzatzen direnean, akzio dun harpidedunek ez dute zuzenean ordainketarik egin beharrik. Ekonomia eta kontabilitatearen ikuspegitik, zenbateko bat lekualdatzen da erreserba kontutik kapital kontura. Horrek, ordea, ez du esan nahi jaulkitzen diren akzioak be netan «dohainekoak» direnik; dakigunez, debekaturik dago dohaineko akzioak jaulkitzea. Alderantziz, akzio horiek benetan ordaintzen dira, ordainketa hori erreserben pentzuan egiten bada ere; erreserba horiek sozietatearen esku dau den etekinek osatzen dute eta sozietate ondarearen zati dira. (Eskrituraren ingu ruan, ikus MEAren 168.4. art.). Kapital gehikuntza hori egitean, sozietateak erabil ditzake «xedatzeko mo duko erreserbak, jaulkipen primak eta, azken buruan, lege erreserba, gehitutako kapitalaren ehuneko hamarretik gorako zatian». Legearen 175. artikuluak jaso tzen duen balantzearen eskemaren bidez, zehatzmehatz zehaztu ahal izango da zeintzuk diren gehitutako kapitalaren ordainketa euren gain hartzen duten pasi boaren osagaiak. Eragiketa hori gauzatzeko, berebat, «kapitala gehitzeko era bakiaren aurreko sei hilabeteen barruan onetsi den balantzea hartu behar da oinarri gisa. Balantze hori sozietatearen kontu auditoreek begiztatu behar dute; sozietateak kontu auditoretza egiteko betebeharrik ez duenean, aldiz, adminis 12 Merkataritzako zuzenbidea
tratzaileek eskatutako auditoreak egin beharko du begiztapen hori (157.2. art., eta EZNk 1991ko martxoaren 27an, 1992ko ekainaren 26an eta 1993ko mar txoaren 16an emandako ebazpenak). 367. Kapitala gehitzea, kredituen konpentsazioaren bidez.—Zaila da eragiketa horren izaera zehaztea. Ekonomia eta kontabilitatearen ikuspegitik, sozietate kapitalaren gehikuntza izendatua egiteko eragiketa dela esan daiteke. Zuzenbidearen ikuspuntutik, bestalde, eragiketa horren ezaugarri batzuk ez da toz bat konpentsazioaren eskemarekin eta, dirudienez, horien antzeko beste erakunde batzuen (kredituen lagapenaren edota aldaberriketaren) barruan koka tzen da errazago. Legeak ez du zalantza hori argitzen, eta eragiketa horiek bete behar dituz ten betekizunak besterik ez ditu arautzen 156. artikuluan: a) Konpentsatu behar diren kredituen ehuneko hogeita bost gutxienez liki doak, mugaeguneratuak eta eskatzeko modukoak izan behar dira. Gainerako kredituen mugaeguna, halaber, ez da izan behar bost urtetik gorakoa. b) Batzarako deialdia egiten denean, akziodunen esku utzi behar da sozie tatearen kontu auditoreak emandako ziurtagiria, 144. artikuluaren lehenengo idazatiaren c) letran ezartzen denaren arabera; ziurtagiri horretan, kontu audito reak egiaztatu behar du, behin sozietatearen kontabilitatea begiztatu eta gero, administratzaileek kredituei buruz emandako informazioa zehatza dela. Sozie tateak ez badu kontu auditorerik, administratzaileek eskatutako auditoreak egin beharko du ziurtagiri hori. (Ikus, orobat, MEAren 168.4. art.). Horren ildotik, hurrengoa adierazten du EZNk 1992ko uztailaren 15ean emandako ebazpenak: sozietateak kontu auditoretza egiteko betebeharrik ez duenean, Erregistroari eskatu behar dio auditore bat izendatzeko; auditore horrek egingo du kapital gehikuntzari buruzko txostena; (ikus 1993ko irailaren 16ko ebazpena). Merkataritzako zuzenbidea
368. Kapitala gehitzea, obligazioak akzio bihurtuz.— Eragiketa horren bitartez, ez dira fondo berriak ekartzen sozietatearen ondarera. Halakoetan, ak zio berrien ordainketa egiten da obligazioen bidez —akzio bihurtuko diren obligazioen bidez— adierazitako kredituen pentzuan. Horren bidez, urritu egi ten da eska daitekeen pasiboa (ikus 634. zk.). Kasu horrek antzekotasun handiak ditu aurreko epigrafean azaldu duguna rekin. Legeak 156. art.aren azken idazatian jasotzen du kasu hori: «Kapitala gehitzen denean obligazioak akzio bihurtuz, obligazioak jaulkitzeko erabakian ezarritakoa aplikatu behar da». Bistan denez, arauketa laburra da hori. Hortaz, obligazioen jaulkipen eskriturak kasuankasuan xedatutakoa aplikatu behar da; eskritura horrek batza orokorrak erabakitakoa jaso behar du. Sozietate kapitala gehitzeko eragiketa horren inguruan, gogora ekarri behar dugu akziodunek ez dutela akzio berriak «lehenespenez harpidetzeko eskubide»rik (ikus 159. art.). 369. Kapitala gehitzea, akzioen harpidetza publikoaren bidez.—Kasu hori beren beregi arautzen du legearen 160. artikuluak: «Akzioen harpidetza publikoa eskaintzen denean, eskaintza horrek bete behar ditu Balore Merkatua ri buruzko arauek ezartzen dituzten betekizunak. Harpidetza hori harpidetza boletin izeneko agirian agertarazi eta ale bitan luzatu behar da». Orobat, bole tin horrek zenbait aipamen jaso behar ditu, tituluak harpidetuko dituztenei in formazio hobea emateko. Harpidedun orok du, gainera, boletin horren kopia sinatua jasotzeko eskubidea. Azaldu berri dugun manu hori ondoko kasuan ere aplikatu behar da: biga rren mailako merkatu ofizial batean kotizatu eta bertan negoziatzeko moduko harpidetza eskubideak eratortzen dituzten akzioen inguruko kapital gehikun tzak egiten direnean. 370. Kapitala gehitzea, batza orokorrak egindako eskuordetzaren bi 13 Merkataritzako zuzenbidea
dez.—Aurretik azaldu dugun printzipioaren arabera, batza orokorrak hartu be har du sozietate kapitala gehitzeko erabakia. Printzipio horrek, ostera, badu salbuespenik. Horren inguruan, kapital baimendu izeneko erakundea jasotzen du legeak. 153. artikuluak dioenez, sozietatearen organo eztabaidatzaileak, es tatutuen aldarazpenerako betekizunak gauzatuz, administratzaileei eskuorde diezaieke «sozietate kapitala gehitzeko ahalmena, dena batera edo zatika eta eurek egokitzat jotzen duten kopuruan; horretarako, ez da beharrezkoa izango batza orokorrari aldez aurretik kontsultarik egitea». Batza orokorrak administratzaileei egindako eskuordetza horren bitartez, kapitala gehitzeko unerik egokiena aukera dezakete administratzaileek. Era be rean, malgutasun handia ematen zaio baliabide berriak erakarri eta enpresaren jardunbidea hobetzeko politika orokorrari. Eskuordetza hori ahalbideratzen duen manuak, dena den, muga batzuk jartzen dizkio administratzaileen auto nomiari: a) «kapital gehikuntzak ezin dira izan sozietateak, baimena ematen den unean, bere esku duen kapitalaren erditik gorakoak»; b) «kapital gehikun tza horiek diruzko ekarpenen bidez gauzatu behar dira», eta c) «gehikuntza ho riek egin behar dira bost urteko epearen barruan, batzak erabakia hartzen duenetik zenbatzen hasita» (153. art.). Manu horren ildotik, «eskuordetza dela bide, kapital gehikuntza erabaki eta betearazi eta gero, administratzaileek idazkera berria eman diezaiokete ka pitalaren inguruan sozietate estatutuek ezartzen dutenari». Hariari segiz, interesgarria da Merkataritzako Erregistroari buruzko Arau diaren 167. artikuluak ezartzen duena. Manu horrek, eskrituraren edukia zehaz teaz gain, honako adierazpena egiten du: «Eskuordetzak modu berean iraungo du horren epea amaitzen ez den bitartean, nahiz eta administratzaileak aldatu edota batza orokorrak sozietate kapital gehikuntza bat edo gehiago erabaki, es kuordetza egin eta gero». 371. Erabakitako kapital gehikuntza osoosorik ez Merkataritzako zuzenbidea
harpidetzea.—Le geak adierazten duen bezala, gerta daiteke gehitutako kapitala osoosorik ez harpidetzea, horretarako ezarri den epean; egia esan, maiz gertatzen da hori praktikan. Halako kasuetan, «harpidetutako zenbatekoaren arabera gehituko da kapitala, baldin eta jaulkipenaren baldintzek aukera hori jasotzen badute beren beregi» (161. art.). Jaulkitako akzio guztiak harpidetzen ez badira, eta kapitala gehitzeko era bakia ondorerik gabe geratzen bada, sozietatearen administratzaileek hori argi taratu behar dute Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean. Gisa berean, «ordaindutakoa itzuliko zaie harpidedunei edo, bestela, egindako ekar penak zainpean utziko dira horien izenean Espainiako Bankuan edo Gordailuen Kutxa Nagusian, harpidetzaren epea amaitu eta hurrengo hilabetean» (161. artikulua). 372. Kapitala gehitzeko erabakia betearaztea.— Aurretik esan dugun bezala, batza orokorrak hartzen du sozietatearen kapitala gehitzeko erabakia. Kapital gehikuntza, hala ere, eragiketa konplexua da, hots, ez da amaitzen era baki hori hartzen denean. Eragiketa horren barruan bi fase bereiz daitezke: lehenik, eztabaida fasea (proposamena, kapital gehikuntza bidezkotzeko txoste na, batza orokorraren erabakia, Merkataritzako Erregistroan egin beharreko inskripzioa eta Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean egindako argitalpena); bigarrenik, betearazpen fasea (akzioen harpidetza eta ordainketa). Bigarren fase horri buru emateko, Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar dira erabakia betearazi dela egiaztatzen duten agiriak (162. art. eta EZNk 1991ko martxoaren 18an emandako ebazpena). Betearazpen fasearen barruan, kapital gehikuntza harpidetzen dutenek «ekarpena egiteko betebeharra hartzen dute, harpidetza gauzatzen den une be retik». Harpidedun horiek, alabaina, «betebehar horren suntsiarazpena edota egindako ekarpenen itzulketa eska dezakete, baldin eta ez badira Erregistroan aurkezten kapital gehikuntzaren betearazpena egiaztatzen duten agiriak, harpi detza epea hasten denetik sei hilabeteko epean. Agirien inskripzio 13 Merkataritzako zuzenbidea
eza sozieta teari egotzi ahal bazaio, lege korritua ere eska dezakete harpidedunek» (162.2. art.). Neurri horrek modu egokian babesten ditu akziodunak. Batza orokorrak administratzaileei eskuorde diezaieke kapitala gehitzeko erabakiaren betearazpena, eta hori maiz egiten da praktikan. Legearen 153. artikuluak ezartzen duenez, batzak administratzaileei eskuorde diezaieke «so zietate kapitalaren zenbatekoa gehitzeko erabakia noiz bete behar den zehaz teko ahalmena eta, horrezaz landara, gehikuntza horren baldintzak finkatzeko ahalmena, batza orokorraren erabakiak baldintzok ezarri ez dituenean. Esku ordetutako ahalmen hori egikaritzeko epea urtebetekoa da gehienez, obligazio ak akzio bihurtzen diren kasuan izan ezik». III. KAPITALA URRITZEA 373. Lege sistemaren gidalerroak.—Legeak gai horri buruz jasota dituen manuen helburua sozietatearen hartzekodunak babestea da; jakina denez, sozie tatearen ondarea da hartzekodun horien kredituen berme bakarra. Pasiboaren kapital kontuak helburu hau du: aktiboan atxikitzea kapital zenbatekoaren bes teko ondare balioa. Hartzekodunen babeserako, sozietateak ezin izango du nahierara urritu zenbateko hori; osterantzean, ondare balioa xedatu eta erabil tzeko aukera izango luke sozietateak, eta sozietate ondaretik kanpo geratuko lirateke sozietate zorrak bermatzeko ondasunak. Urripen horiei begira, Merka taritza Kodeak (168. art.ak) kautela batzuk ezarri zituen hartzekodunak babes teko. Legeak, aldiz, berme sistema osoagoa ezartzen du, geroago ikusiko dugun bezala. 374. Kapitala urritzeko ekonomiafinantzazko arrazoiak.—Sozietatea ren estatutuetan zehazturiko kapitala urritu egin daiteke, Merkataritzako zuzenbidea
ekonomiafinantzazko hainbat arrazoi direla bide. Zernahi gisaz, urripen hori bi kari hauen ondorioz gertatzen da orokorrean: a) Kasu batzuetan, harpidetutako kapitala (kapital hori osoosorik ordaindu den ala ez kontuan hartu gabe) gehiegikoa izan daiteke, sozietate ustiapenaren beharrizanetarako. Are gehiago, barne arazoak edo tirabirak sor daitezke sozie tatean, eta horrek egokitzat jo dezake bazkideei euren ekarpenen zati bat itzultzea edo biharetziko dibidendu pasiboen ordainketa barkatzea, tirabirok desager daitezen. Halako kasuetan, kapitalaren benetako urripena gertatzen da: eskrituretan jasotako kapital zenbatekoa urritzen da eta, aldi berean, sozietate ondarearen benetako balioa urritzen da zenbateko berean, bazkideei egindako itzulketa edota dibidendu pasiboen barkamenaren ondorioz. b) Beste kasu batzuetan, bestelako arrazoiek bultzatzen dute kapitala urri tzera. Sozietateak galerak izan baditu eta sozietate ondarearen balioa eskrituran jasotako kapital zenbatekotik behera urritzen bada, komenigarri izan daiteke kapitala urritzea. Horren bitartez, kapitalaren eta ondarearen arteko oreka be rrezartzen da, eta etekinak banatzeko aukera egon daiteke. Pasiboa aktiboa baino handiagoa denean, dakigunez, ezin da etekinik banatu. Zentzuzkoa de nez, kapitalaren urripen izendatua gertatzen da kasu horietan, horrek ez baitu ukitzen sozietatearen ondarea. Urripen hori egiteko, kontabilitate eragiketa bat gauzatzen da; horren bitartez, urritu egiten da kapital kontuaren zenbatekoa eta, era berean, akzioen zati bat amortizatu edo horien balio izendatua urritzen da (ikus EZNk 1992ko azaroaren 23an emandako ebazpena). Kapitala urritzeko bi modu horien barruan, hainbat modalitate desberdin daude; legearen 163. art.an jasotzen dira horiek: ÂŤ1) Kapitalaren urripenak ho nako helburuak izan ditzake: a) Ekarpenak itzultzea. b) Dibidendu pasiboak barkatzea. c) Borondatezko erreserbak eratu edo gehitzea. d) Galeren ondorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzea. e) Lege erre serbak eratu eta gehitzea. 2) Urripen hori egin daiteke akzioen balio izendatua gutxituz, akzioak amortizatuz edota horiek bildu eta trukatuz. 13 Merkataritzako zuzenbidea
375. Urripenaren formalitate eta betekizunak.— Kapitala urritzeko era bakiak aldarazi egiten ditu sozietatearen estatutuak. Horregatik, erabakia batza orokorrak hartu behar du, «estatutuak aldarazteko ezartzen diren betekizunak gauzatuz» (164.1. art.). Erabaki hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta Erregistro horren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da; aldi berean, sozieta tearen egoitza zein probintziatan egon eta probintzia horretan zabalkunde han dien duten egunkarietarik bitan ere argitaratu behar da (165. art.). Eskrituraren betekizun eta aipamenei dagokienez, ikus Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 170, 171 eta 172. artikuluak. Formalitate horiek alde batera utzita, beste arau hauek ere bete behar dira, kapitala urritzeak ondorio bereziak ekartzen dizkielako akziodunei: a) Batzak hartzen duen erabakiak adierazi behar ditu gutxienez «kapital urripenaren zenbatekoa, helburua, urripen hori gauzatzeko prozedura, betearaz pen epea eta, hala denean, akziodunei ordaindu beharreko zenbatekoa» (164.2. artikulua). b) Kapital urripenaren ondorioz, «akzioak amortizatu eta ordaindutakoa itzultzen bazaie akziodunei, eta neurri horrek ez baditu akzio guztiak ukitzen, nahitaezkoa da akziodun interesatuen gehiengoaren erabakia, 144 eta 148. arti kuluek ezarritako moduan» (164.3. art.). c) Urripenaren helburua bada «galeren ondorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzea, urripen horrek akzio guztiak ukitu behar ditu horien balio izendatuaren arabera; edonola ere, errespetatu behar dira lege ak edo estatutuek akzio mota batzuei eman ahal dizkieten pribilejioak» (164.4. artikulua). 376. Kapitalaren «benetako» urripena, eta sozietatearen hartzekodu nek urripen horren aurka jotzeko duten eskubidea.— Kapitalaren «beneta ko» urripena egiten denean, dela akzioak amortizatuz, dela Merkataritzako zuzenbidea
akzioen balio izendatua urrituz, akziodunei dirua itzuliko zaie edo, bestela, dibidendu pasibo ak barkatuko zaizkie. Ordainketak edo dibidendu pasiboen barkamenak sozie tate ondarearen pentzuan egiten dira; horrela, ondare hori gutxitu eta nahitaez urritzen da sozietatearen hartzekodunek duten bermea. Hortaz, gatazkak sor litezke sozietatearen akziodunen eta hartzekodunen artean. Gatazka hori kon pontzeko, urripenaren aurka jotzeko eskubidea ematen zaie hartzekodunei. Es kubide hori zehatzmehatz arautzen da legearen 166 eta 167. artikuluetan. Legeak eskubide hori aintzatesten du, honakoa adieraziz: Kapitala urri tzeko erabakiaren azken iragarkiaren aurreko kredituak dituzten hartzekodunak urripen horren aurka jotzeko eskubidea dute, argitalpenaren unean mugaegu neraturik ez dauden kredituak bermatzeko. Kredituak behar bezala bermaturik dituzten hartzekodunek ez dute eskubide hori izango (166.1. art.). Aurkajartze hori hilabeteko epean egikaritu behar da, erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita (166.2. art.). Aurkajartze hori egikaritzen denean, kapitala ezin izango da urritu sozietateak hartzekodunari eman arte azken horrek egokitzat jotzen duen bermea edo, bestela, sozietateak hartzeko dunari jakinarazi arte kreditu erakunde batek fidantza solidarioa eman duela sozietatearen mesedetan; azken kasu horretan, hartzekodunaren kredituaren gaineko bermea emateko doikuntza izan behar du kreditu erakundeak, kreditu horren betepena eskatzeko akzioa preskribatzen ez den bitartean (166.3. art.). 377. Zein kasutan ezin duten egikaritu hartzekodunek aurkajartze eskubidea.—Kapital urripenaren aurka jotzeko ahalmenaren bitartez, babes indartsua ematen zaie hartzekodunei. Edozelan ere, babes sistema horrek inda rra galtzen du, hartzekodunak arriskuan jartzeko arrazoirik ez dagoenean, hots, akziodunei ekarpenak itzuli ez edota dibidendu pasiboak barkatu ez zaizkie nean. Legearen arabera (167. art.), hartzekodunek ezin dute urripenaren aurka jo ondoko hiru kasuetan: 13 Merkataritzako zuzenbidea
1) «Kapital urripenaren helburu bakarra galeren ondorioz gutxitu den on darearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzea denean. Sozietateak nahitaez urritu behar du kapitala, baldin eta galeren ondorioz bere hartzekoa sozietate kapitalaren bi herenetik behera urritu bada eta sozietate ondare hori ez bada be re onera etortzen sozietate ekitaldi batean zehar». 2) «Urripenaren helburua lege erreserbaren eraketa edo gehikuntza de nean». 3) «Urripena egiten denean etekin edo erreserba askeen pentzuan edota sozietateak dohainik eskuratu dituen akzioak amortizatuz. Halakoetan, amorti zatutako akzioen balio izendatua edota akzioen balio izendatuaren urripenaren zenbatekoa erreserba baterako erabili behar da; erreserba hori xedatzeko, so zietate kapitala urritzeko betekizun berberak gauzatu behar dira». 378. Kapitalaren urripen «izendatua».—Kasu horietan, bazkideei ez zaizkie itzultzen ondare ondasunak. Alderantziz, ondarearen zenbatekoa eta so zietate kapitalaren zenbateko izendatua orekatzen dira edo, bestela, lege erre serba eratu edo gehitzen da. Legearen hainbat manuk kasu horiek jasotzen dituzte. Jarraian azalduko di tugu horiek: a) Galeren ondorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka be rrezartzen den kasuetan, urripenak «akzio guztiak ukitu behar ditu horien balio izendatuaren arabera; dena dela, errespetatu behar dira legeak edo estatutuek akzio mota batzuei eman ahal dizkieten pribilejioak» (164.4. art.). Hortaz, argi dago legeak ezartzen dituen pribilejioak errespetatu behar direla (horren in guruan, gogora ekarri behar da legeak botorik gabeko akzioei ematen dien tratu berezia: 91. art.), bai eta akziodunei eman beharreko tratu berdintasuna ere. b) Bestalde, gai horren inguruan ezartzen den debeku bat Merkataritzako zuzenbidea
aztertu behar du gu. Horrekin loturik, ondoko kasuan ezin izango da kapitala urritu, galeren on dorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzeko edota lege erreserba eratu edo gehitzeko: «… sozietateak borondatezko edozein motatako erreserbak dituenean edota lege erreserba sozietate kapitalaren ehu neko hamarretik gorakoa denean, behin urripena egin eta gero» (168. art.). (Ikus EZNk 1993ko abuztuaren 31n emandako ebazpena). c) Aurrerago azaldu dugun moduan, sozietateak nahitaez urritu behar du kapitala, galeren ondorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzeko, baldin eta galera horiek direla eta «haren hartzekoa sozietate kapitalaren bi herenetik behera urritu bada eta sozietate ondare hori ez bada be re onera etortzen sozietate ekitaldi batean zehar». (163.1. art.). (Ikus KKAEk 1996ko abenduaren 20an emandako ebazpena; ebazpen horrek irizpide oroko rrak ematen ditu kontabilitate ondarearen kontzeptua zehazteko, kapital urripe naren ondoreei begira). d) Legeak, gainera, hauxe agintzen du: 1) «Urripenaren ondorioz, pasiboa gainditzen duen aktiboaren zatia lege erreserbarako erabili behar da, baina erreserba horren zenbatekoa ezin da izan sozietate kapital berriaren hamarre netik gorakoa». 2) «Urripen horiek egiten direnean, akziodunei ezin zaizkie ekarpenak itzuli edota dibidendu pasiboak barkatu». 3) Behin kapitala urritu eta gero, sozietateak ezin izango du dibidendurik banatu, lege erreserbaren zenbatekoa kapital berriaren ehuneko hamarraren bestekoa izan arte» (168. artikulua). e) Bukatzeko, eragiketaren oinarri gisa erabiltzen den balantzea sozietatea ren auditoreek edota kanpoko beste auditore batzuek begiztatu behar dute (168. art.). (Ikus EZNk 1993ko martxoaren 31n emandako ebazpena). 379. Kapitala ezerezera urritzea edo legeak ezarritako gutxieneko ko purutik behera urritzea.—Legeak kasu berezia arautzen du, 13 Merkataritzako zuzenbidea
praktikan «auspo eragiketa» izena jasotzen duena, hain zuzen. Eragiketa hori, gehienetan, pa siboa aktiboa baino handiagoa den egoera larrietan gauzatzen da. Legeak eragiketa horiek egiteko baimena jasotzen du, hauxe adieraziz: «Sozietate kapi tala ezerezera edota legeak ezarritako gutxieneko zenbatekotik behera urritzeko erabakia hartu ahal izateko, nahitaezkoa da aldi berean sozietatearen trans formazioa erabakitzea edota horren kapitalaren gehikuntza, gutxieneko zenba tekoraino edo hortik gora». Eragiketa hori oso arriskutsua denez, ondoko berme edo baldintzak ezartzen ditu legeak: a) akziodunei errespetatu behar zaie lehenespenez harpidetzeko eskubidea; b) urripen erabakia eragingarria izateko, kapitala gehitzeko erabakia betearazi behar da; c) urripen erabakia ezin da Erregistroan inskribatu, baldin eta aldi berean ez bada Erregistroan aurkezten kapitala gehitu eta hori betearazteko edota sozietatea transformatzeko erabakia (169. art.) (ikus, horrekin lotuta, EZNk 1991ko otsailaren 21ean emandako ebazpena). 380. Kapitala urritzea, sozietateak bere akzioak eskuratzearen ondo rioz.—Eskuraketa hori dohainik edo salerosketa bidez egin daiteke; kasu bie tan, eskuratutako akzioak amortizatuz egiten da urripena. a) Sozietateak bere akzioak dohainik eskuratzen dituenerako, hauxe agin tzen du legeak: «… amortizaturiko akzioen balio izendatua edota akzioen balio izendatuaren urripenaren zenbatekoa erreserba baterako erabili behar da; erre serba hori xedatu ahal izateko, sozietate kapitala urritzeko ezartzen diren be tekizun berberak gauzatu behar dira» (167. art.). (Aurretik ikusi dugun bezala, kapitala urritzen denean etekinen edo erreserba askeen pentzuan, lege beteki zun hori bera aplikatzen da). b) Beste kasu batzuetan, sozietateak bere akzioak erosten ditu horiek amor tizatzeko; eragiketa horren bidez, bere kapitala urritzen du Merkataritzako zuzenbidea
sozietateak. Legeak arreta bereziaz arautzen du kasu hori (170. art.). Egia esan, akzioak eskuratze ko eskaintza publiko (OPA) berezia da hori. Hasteko, erosketaren eskaintza akziodun guztiei zabaldu behar zaie. Horrez gain, Merkataritzako Erregistroa ren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da eskaintza hori, bai eta zabalkun derik handien duten egunkarietatik bitan ere. Horretan nahitaez jaso behar dira beharrezkoak diren aipamenak, akziodunek behar bezalako informazioa izan dezaten. Eskaintza horrek hilabete iraun behar du gutxienez. Horren ariora, es kaintzen diren akzioek gainditu egiten badute sozietateak zehaztutako eroske taren kopurua, laindu egin behar dira horiek. Erosketen kopuru hori lortzen ez bada, eskuratutako akzioen arabera urrituko da kapitala. Sozietateak deuseztatu behar ditu akzio horiek, erosketaren eskaintza epea amaitu eta hurrengo hilabe tean. Urripen erabakiak akzio mota batzuk bakarrik ukitzen baditu, «148. artiku luak ezartzen duena bete behar da» (170. art.). Akzio guztiak izendunak direnean, erosketa proposamena argitaratu ordez, proposamen hori bidal dakioke akziodun bakoitzari, baldin eta estatutuek hori onartzen badute (170. art.). Epailearen ebazpen irmo baten ondorioz, sozietateak bere akzioak amorti zatu eta kapitala urritu behar duenean, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 173. artikuluak arautzen duena aplikatu behar da. BIBLIOGRAFIA ALONSO ESPINOSA: «Modificación de estatutos y aumento y reducción del capital», in Cuad. D. y Com., 8. zk., 1990, 57. or. eta ondorengoak; ÁLVAREZ: «El aumento de capital de las sociedades anónimas y la sociedad de gananciales», in AAMN, XII, 1962, 225. or. eta ondorengoak; BROSETA PONT: «Cambio de objeto y ampliación de opera ciones sociales en la ley española de sociedades anónimas», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 45. or. eta ondorengoak; CABANAS: «La reducción y ampliación si
14 Merkataritzako zuzenbidea
multáneas del capital de las sociedades anónimas», in RDM, 1988, 93. or. eta on dorengoak; IDEM: «La suscripción incompleta del aumento de capital», in RDM, 1990, 729. or. eta ondorengoak; CABANAS TREJO eta MACHADO PLAZAS: Aumento de capital y desembolso anticipado, Madril, 1995; CABRAS: Le opposizioni dei creditori nel diritto delle società, Milan, 1978; CÁMARA ÁLVAREZ: El capital social en la sociedad anó nima, su aumento y disminución, Madril, 1996; DUQUE: «La “pequeña reforma” del Derecho de acciones en Alemania», in RDM, 1961, 81 zk., 35. or. eta ondorengoak; ESCRIBANO GAMIR: La protección de los acreedores sociales frente a la reducción del capital social y a las modificaciones estructurales de las sociedades anónimas, Iruñea, 1998; ESPÍN GUTIÉRREZ: La operación de reducción y aumento de capital simultáneos en la sociedad anónima, Madril, 1997; FARRANDO MIGUEL: El derecho de separación del socio en la Ley de Sociedades Anónimas y la Ley de Sociedades de Responsa bilidad Limitada, Madril, 1998; FENGHI: La riduzione del capitale, Milan, 1974; FERNÁNDEZ DEL POZO: «Transferencia internacional de sede social», in RGD, 1993, 11867. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre la llamada reducción de capital con cargo a beneficios o reservas en las sociedades anónimas y de responsabilidad limitada», in RDM, 1995, 1391. or. eta ondorengoak; FIORI: La riduzione del capitale per perdite, Milan, 1989; FLAQUER RIUTORT: El capital autorizado, Palma, 1995; GALÁN LÓPEZ: «El aumento de capital por compensación de créditos», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 433. or. eta ondorengoak; GAMBARDELLA: Formazione e variazione di capitale nelle società anonime, Milan, argitaratu gabe; GARCÍAMORENO GONZALO: El aumento de capital con cargo a reservas en las sociedades anónimas, Iruñea, 1995; GISPERT PASTOR: «El nuevo régimen de modificación de estatutos de la sociedad anónima», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 485. or. eta ondorengoak; GÓMEZ MENDOZA: «Juntas especiales: organización y funcionamiento», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 421. or. eta ondorengoak; LUCAS FERNÁNDEZ: «Aumentos y reducciones de capital en socieda des españolas con capital extranjero», in RDN, 1980, 7. or. eta ondorengoak; MAJEM MORGADES: «La reducción del capital social por pérdidas cuando concurren en la socie dad anónima acciones con diversidad de derechos», in RDP, 1957, 627. or. eta ondo rengoak; MARTÍNEZ NADAL: El aumento de capital con cargo a reservas y beneficios en la sociedad anónima, Madril, 1996; MENÉNDEZ, Aurelio: «Saneamiento de la Empresa y derecho de suscripción preferente», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 499. or. eta ondorengoak; MESSINEO: «Aumento di capitale e azioni date a pegno o a riporto», in Studi, aip., 197. or. eta ondorengoak; MOTOS: «La separación voluntaria del socio en el Derecho mercantil español», in RDN, 1956, 79. or. eta ondorengoak; OLAVARRÍA IGLESIA: «El aumento de capital en las sociedades anónimas por el sistema de capital autorizado», in RDN (1983), 171. or. eta ondorengoak; PAZARES: «El aumento mixto de capital (Notas en defensa de la figura)», in RDM, 1992, 7. or.; PÉREZ DE LA CRUZ:
Merkataritzako zuzenbidea
«Cuestiones en torno a la denominada amortización de capital», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 19. or. eta ondorengoak; IDEM: La reducción del capital en sociedades anó nimas y de responsabilidad limitada, Zaragoza, 1973; IDEM: «Modificación de esta tutos en la sociedad anónima. Aumento y reducción del capital: la reducción del capital (arts. 163 a 170 LSA)», in Comentarios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), VII. liburukia, 3. bolumena, Madril, 1995; ROJO: «El acuerdo de aumento de capital de la sociedad anónima», in Estudios Prof. Menéndez, aip, II, 2339. or. eta ondorengoak; IDEM: «La propuesta de modificación de los Estatutos de las sociedades anónimas», in RGD, 1993, 11837. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Notas sobre la función económica del aumento de capital con medios propios», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 195. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aumento y reducción del capital», in La reforma del Derecho español de sociedades de capital, Madril, 1987, 363. or. eta ondorengoak; SCIALOJA: «Il recesso per l’aumento e la reintegrazione del capitale», in Saggi, aip., II, 357. or. eta ondorengoak; TANTINI: Le modificazioni dell’atto costitutivo nella società per azioni, Padua, 1973; ZENBAIT AUTORE (ALONSO UREBA, DUQUE, ESTEBAN VELASCO, GARCÍA VILLAVERDE eta SÁN CHEZ CALERO): Derecho de sociedades anónimas. Modificación de estatutos. Aumento y reducción del capital. Obligaciones, III. liburukia, 2 bolumen, Madril, 1994.
14 Merkataritzako zuzenbidea
§ XXI. SOZIETATE ANONIMOAREN TRANSFORMAZIOA LABURPENA: 381. Oharbide orokorrak.—382. Transformazioaren betekizunak.—383. Nortasun juridikoak indarrean irautea.—384. Transformazioa eta bazkideen eskubide ak.—385. Transformazioaren ondoreak, bazkideen erantzukizunari begira.—386. So zietate anonimoa sozietate kolektibo edo komanditako sozietate bihurtzea.—387. Sozietate anonimoa erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea.—388. Sozietate ko lektiboa, komanditakoa zein erantzukizun mugatukoa sozietate anonimo bihurtzea.— 389. Merkataritzakoak ez diren sozietateen transformazioa.
381. Oharbide orokorrak.—Legeak hainbat manutan arautzen du sozie tate anonimoaren transformazioa. Manu horiek ondoko gaiak arautzen dituzte: transformazioaren alde formala; sozietate anonimoa mugarik gabeko erantzuki kizuna duen sozietate bihurtzen denean, akziodunentzat sor daitezkeen arris kuak saihesteko bideak; sozietate hartzekodunen interesak neurri egokien bidez babestu eta defendatzeko moduak; eta, azkenez, sozietate anonimoaren eratze unean bete beharreko arauei (sozietatearen, bazkideen eta hartzekodunen babe serako ezartzen diren arauei) transformazioaren bidetik itzuri egitea eragozteko bideak. Transformazioaren bitartez, sozietate anonimoak forma hori galtzen du, so zietate kolektibo, komanditako sozietate edo erantzukizun mugatuko sozietate bihurtuz. Legearen 223. artikuluaren arabera, sozietate mota horietan bakarrik transforma daiteke sozietate anonimoa; hortaz, beste edozein motatako sozie tate bihurtzen bada, deuseza izango da transformazioa. Sozietatearen forma aldatzen bada ere, transformazioak ez ditu kanpo on doreak bakarrik; izan ere, sozietatearen formak zehazten ditu sozietatearen barne egitura, horren barneko botereen antolaketa eta, azkenik, sozietate horrek bazkide eta gainontzekoekin dituen harremanen eraentza juridiko berezia. Espainian, adibidez, oso kasu gutxitan bihurtu izan da sozietate anonimoa sozietate kolektibo edo komanditako Merkataritzako zuzenbidea
sozietate. Egia esateko, sozietateen forma aldaketek sozietate anonimora jo dute batik bat, bazkideen erantzukizun muga tua ezarri nahian. Gaur egun, ordea, badira arrazoiak sozietateen transforma zioa sozietate pertsonalistetara bideratzeko. Arrazoi horien artean, ondokoak aipa daitezke: sozietate anonimoa eratzeko beharrezkoa den gutxieneko kapita la (ikus 223. zk.) eta legearen hirugarren xedapen iragankorraren 2 garrenak ezarritakoa. Erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzeak, aitzitik, ez dakar ho rrenbesteko zailtasunik; azken finean, orokorrean ez da aldatzen sozietatearen jatorrizko izaera kapitalista, ezta bazkideen erantzukizun sistema ere. Berebat, Sozietate Anonimoen Zatikako Eraldaketari buruzko Legeak bi sozietate mota horien estatutu juridikoak hurbildu ditu, Sozietate Anonimoei buruzko Legea ren hainbat xedapen aplikatuz erantzukizun mugatuko sozietateei. 382. Transformazioaren betekizunak.—Sozietatearen transformazioa garrantzi handiko egintza da; ondorenez, egintza hori gauzatzeko erabakia ak ziodunen batza orokorrak hartu behar du, 103. artikuluan ezartzen diren be tekizun eta formalitateak gauzatuz. Hori dela eta, sozietatea transformatzeko erabakia hiru aldiz argitaratu behar da Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean. Horrez gain, sozietatearen egoitza zein probintziatan egon eta probintzia horretan zabalkunde handien duten egunkarietan ere argitaratu behar da (224. art.) (ikus EZNk 1992ko ekainaren 17an emandako ebazpena). Era baki hori hartu eta horren berri emateko betekizunak gauzatzen ez badira, argi dago eragiketa hori deuseza izango dela, nahiz eta legeak horren inguruan ezer adierazi ez. Betekizun horiek biak, beraz, nahitaezkoak dira. Sozietatea trans formatzeak eratze eskrituraren oinarrizko aldaketa dakar. Horrekin loturik, estatutuetan edozein aldaketa egiteko, beharrezkoa da lege betekizunak gauza tzea (144. artikulua). Transformazio egintzak izaera formala du: egintza hori eskritura publikoan agertarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da. Eskritura ho
rrek, bestalde, honako aipamenak jaso behar ditu: «… sozietate anonimoa zein sozietate mota bihurtu eta sozietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipa menak; sozietatearen balantze orokorra, erabakia hartu eta aurreko egunean itxitakoa; banantze eskubidea egikaritu duten akziodunen zerrenda eta horiek ordezkatzen duten kapitala; eta, azkenez, sozietatearen azken balantzea, eskri tura egiletsi eta aurreko egunean itxitakoa» (227. art.). Hasteko, sozietate ano nimoa zein sozietate mota bihurtu eta sozietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak jaso behar dira eskritura publikoan. Horren helburua so zietate mota berri hori eratzeko betekizunak gauzatzea da, hau da, betekizun horiek sozietatearen transformazioaren bidetik bete ez daitezen saihestea. Bes talde, garrantzi handikoa da banantze eskubidea erabiltzen duten hartzeko dunen zerrenda eta horiek ordezkatzen duten kapitala zehaztea, bazkideak sozietatetik irteteak eragin handia duelako sozietatearen kapitalean. Azkenik, balantzeak ere sozietatearen eskrituran sartzen dira. Horren helburua bikoitza da: bata, sozietatetik bananduriko akziodunei sozietatearen ondarean dagokien zatia zehaztea; bestea, sozietatearen ondare egoera zein den jakitea, transfor mazioa gauzatzen den unean. Erregistroko inskripzioak, gure aburuz, ondore eratzaileak ditu; inskripzio rik gabe, ez dago transformaziorik. 383. Nortasun juridikoak indarrean irautea.—Bada, sozietate anonimo an transformatzen denean, zalantzan jar daiteke sozietate horrek bere nortasuna galtzen duen ala ez. Indarreko legeriaren aurretik, autoreek iritzi desberdinak zituzten gai horren inguruan. Gaur egun, ostera, ez dago zalantzarik transfor maturiko sozietatearen izaerari eta horren nortasun juridikoari dagokienez. Le gearen 228. artikuluak beren beregi adierazten duenez, transformazioak «ez du sozietatearen nortasun juridikoa aldatzen, hots, pertsona juridiko bera da forma berri horren azpian Merkataritzako zuzenbidea
dagoena». Transformazio kasuetan, ez da aldatzen sozietate anonimoaren nortasun juridikoa; beste hitz batzuetan esatearren, transformatu riko sozietate bera da forma berriaren azpian dagoena. Manu horrek berak ageriko salbuespen kasua jasotzen du: «Aurreko idaza tian ezarritakoa ez da aplikatuko, sozietate anonimoaren batza orokorrak sozie tatea desegin eta forma desberdineko beste sozietate bat eratzeko erabakia hartzen duenean». Dena dela, kasu hori ezin da forma aldaketaren barruan sartu; izan ere, bi eragiketa gauzatzen dira, nahiz eta biak aldi berean erabaki: bata, sozietatea desegitea eta, bestea, beste sozietate bat eratzea. Halako kasu an, beraz, ez da aplikatuko nortasun juridikoak indarrean irauteari buruz manu horren aurreko idazatiak ezarri duena. 384. Transformazioa eta bazkideen eskubideak.— Sozietate anonimoak bere forma aldatzen duenean, akziodun batzuen ondare interesei kalte eragin ahal zaie, beste akziodun batzuen mesedetan, akziodun bakoitzak sozietatearen kapitalean duen partaidetza aldatuz. Hori gerta ez dadin, hauxe ezartzen du le geak: «Transformazio erabakiak ezin ditu aldatu bazkideek sozietatearen kapi talean dituzten partaidetzak» (229. art.). Transformazioaren neurria eta horrek sozietate eskrituran eragiten duen aldaketa edozein izanik ere, ezin da aldatu bazkide bakoitzak sozietate kapitalean duen partaidetzaren zenbatekoa. Daki gunez, partaidetza hori zehazteko, bazkidearen akzioen balio izendatua hartzen da kontuan. Transformazioaren ondorioz, erantzukizun mugatuko sozietatea ren, komanditakoaren edota sozietate kolektiboaren bazkide izaera eskuratzen du akziodunak; akziodun horrek, dena den, eskubidea du transformazioaren au rretik bere esku zuen kapital partaidetza bera izateko. Gisa berean, gainerako akziodunei ezin zaie eman transformazioaren aurretik euren akzioek adierazi tako kapital partaidetzatik gorakorik. Legearen harira, «akziodun zaharrek es kubidea dute euren akzioen balio izendatuaren araberako akzio,
kuota edo partaidetzak eskuratzeko, desagertu diren akzioen truk». Era berean, ezin dira urratu akzioaz besteko tituluei dagozkien eskubideak, titulu horien titularrek hori beren beregi onartzen dutenean izan ezik (229.2. artikulua). 385. Transformazioaren ondoreak, bazkideen erantzukizunari begi ra.—Sozietate anonimoa sozietate kolektibo edo komanditako sozietate bihur tzen denean, nahitaez aldatzen da bazkideen erantzukizun sistema. Horretara, bazkideek mugarik gabeko erantzukizuna izango dute sozietate zorren gain. Legeak, aldi berean, transformazioaren aurreko zorren gain ere zabaldu nahi izan du mugarik gabeko erantzukizun hori; osterantzean, sozietatearen hartze kodun batzuek (transformazioaren ostekoek) bazkideen sorospidezko erantzu kizuna izango lukete berme gisa; beste batzuek (transformazioaren aurrekoek), aldiz, sozietatearen ondarea besterik ez lukete izango, euren kredituak berma tzeko bide gisa. Horren inguruan, ondokoa agintzen du legearen 230. art.ak: «Transformazioa dela bide, sozietate zorren gain mugarik gabeko erantzukizu na bereganatzen duten bazkideek erantzukizun hori bera izango dute transfor mazioaren aurreko zorren gain». Xedapen horren inguruan, ez da beharrezkoa azalpenik ematea. 386. Sozietate anonimoa sozietate kolektibo edo komanditako sozietate bihurtzea.—Sozietate anonimoa sozietate kolektibo edo komanditako sozieta te (akziodun edo huts) bihurtzen denean, «transformazio erabakiak betebehar pean jartzen ditu horren aldeko botoa eman duten akziodunak bakarrik» (225. art.). Transformazio erabakiak, bada, ez ditu lotzen akziodun disidenteak; ho rrez gain, sozietatetik banantzeko eskubidea izango dute horiek, erabaki horren ondorioetatik kanpo geratzeko. Egia esan, ez luke zentzurik erabaki batek baz Merkataritzako zuzenbidea
kideen bat betebeharpean ez jartzeak eta, aldi berean, bazkide horri sozietatean geratzeko betebeharra ezartzeak. Horren harira, hauxe adierazten du legeak: ÂŤAkziodun disidenteak eta batzara joan ez direnak sozietatetik bananduta gera tuko dira, baldin eta horiek transformazio erabakiari atxikitzen ez bazaizkio idatziz hilabeteko epean, aurreko artikuluak aipatzen duen azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasitaÂť (225.2. art.). Horren ildotik, ÂŤerabakiari atxiki ez zaizkion akziodunek euren akzioen ondorioz ordaindutakoa berreskuratuko du te, sozietatearen xedea ordezteko kasuan legeak adierazten duen moduanÂť (ikus 147. art., eta 360. zk.). Akzioen titularrek, bestalde, berariazko adierazpena zuzen diezaiokete so zietateari, banantze eskubidea egikaritzen dutela jakinaraziz. Legeak aukera hori jasotzen ez badu ere, bistan da berori egikari daitekeela. Akziodun disi denteek edo batzara joan ez direnek, beraz, sozietateari adieraz diezaiokete bertatik banantzeko borondatea, akzioen ondorioz ordaindutakoa itzultzeko eskatuz. Akziodun disidenteak edo batzara joan ez denak berariaz egikaritzen ez badu banantze eskubide hori, erabakiari ez atxikitzearen inguruan legeak agin du duena aplikatuko da. Transformazio erabakia garrantzi handikoa da eta, ho rren ondorioz, horren aldeko botorik ematen ez duten akziodunak ezin dira behartu erabaki hori betetzera. Hortaz, sozietatetik banantzeko eskubidea modu aktiboan egikaritzen ez duten akziodunek sozietatetik banandu nahi dutela ulertu behar da, baldin eta horiek transformazio erabakiaren gaineko adostasu nik ematen ez badute. Banantze eskubidea egikaritzen denean, berariazko nahiz isilbidezko (atxi kipenik ezaren bidezko) adierazpenaren bidez, ez da beharrezkoa sozietateak hori onartzea. Banantze egintza alde bakarrekoa da, eta sozietateak bere boron datez onartzen ez badu, auzitegiek ezarriko dute hori. Bazkideak sozietatetik banantzeko borondatea adierazten badu ere, banantze hori ez da berehala gau zatzen. Bestela esateko, adierazpen horren ondoreak ez dira adierazpenarekin batera sortzen; aitzitik, beharrezko gertatzen da
sozietatearen benetako trans formazioa gauzatzea. Azken finean, adierazpen horrek bide ematen dio banan tzeari, baina ez da halako banantzerik gertatuko sozietatearen transformazioa gauzatu arte, behar bezalako formalitateak betez. Sozietateak, edonola ere, transformazioa ez gauzatzeko erabakia har dezake, banantzeko asmoa adieraz ten duten berariazko edo isilbidezko adierazpenen edo bestelako karien ondo rioz. Horretarako, sozietateak transformazio erabakia ezeztatu behar du, batza berriro bilduz. Bazkideak, halakoetan, galdu egiten du sozietatetik banantzeko eskubidea, eskubide hori benetako transformazioaren baldintzapean dagoelako. Akziodunak banantze eskubide horri uko egin diezaioke kasuankasuan, transformazio erabakiari atxikiz. Akziodunek hilabeteko epea dute erabaki ho rri atxikitzeko, 224. art.ak aipatzen duen erabakiaren azken iragarkiaren datatik zenbatzen hasita. Atxikitze hori sozietateari jakinarazi behar zaio, berorren bi tartez adostasuna ematen baitzaio sozietateak (eta, zehatzago, sozietatearen bo rondatea adierazten duen organoak) hartutako erabakiari. Erregistroaren ondoreetarako, MEAren 219. artikuluak ezarritakoa izan behar da gogoan. 387. Sozietate anonimoa erantzukizun mugatuko sozietate bihur tzea.—Kasu horretan, eta legeak agintzen duenez, erabakiaren aldeko botorik eman ez duten akziodunak ez dira jarriko Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen IV. kapituluaren bigarren sekzioan arautzen denaren menpe hiru hilabeteko epean, transformazio hori Merkataritzako Erregistroaren Aldiz kari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita (226. art.). Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen IV. kapituluaren bi garren sekzioak bazkideen partaidetzak eskualdatzeko eraentza arautzen du. Akziodunak transformazio erabakiaren menpe geratu arren, legearen 226. arti kuluaren helburua da transformazio erabakiaren aldeko botorik Merkataritzako zuzenbidea
eman ez duten akziodunei hiru hilabeteko epea ematea, transformazioaren ondorioz dagozkien partaidetzak askatasunez besterentzeko, hori egokitzat jotzen badute euren in tereserako. Erregistroaren ondoreetarako, ikus MEAren 220. artikulua. 388. Sozietate kolektiboa, komanditakoa zein erantzukizun mugatu koa sozietate anonimo bihurtzea.—Kasu horietan, transformazioak ez du ukitzen transformaturiko sozietatearen nortasun juridikoa. Transformazio hori eskritura publikoan agertarazi behar da. Eskritura horretan nahitaez jaso behar dira «legeak sozietate anonimoaren eraketarako ezartzen dituen aipamenak». Eskritura horri erantsi behar zaio, orobat, «diruzkoa ez den ondareari buruz aditu independenteek egindako txostena». (Ikus MEAren 217. art.). Geroago, eskritura hori «Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, transformazio erabakia hartu eta aurreko egunean itxitako balantze orokorrarekin batera» (231. art.). 389. Merkataritzakoak ez diren sozietateen transformazioa.—Aurretik azaldu dugun moduan, legeak ondoko transformazio kasuak bakarrik arautzen ditu: batetik, sozietate anonimoa sozietate kolektibo, komanditako sozietate edo erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea; bestetik, sozietate mota horiek sozietate anonimo bihurtzea. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, bestalde, merkataritzakoak ez diren sozietateen transformazioak arautzen ditu, honakoa ezarriz: «Lege xedapen batek hala baimendurik, ondoko transforma zioak gauzatzen direnean, sozietateak zein forma eskuratu eta sozietate forma hori eratzeko legeak eta estatutuek ezartzen dituzten aipamen guztiak jaso be har dira transformazioaren eskritura publikoan: merkataritzakoa ez den sozieta tea merkataritzako sozietate bihurtzen denean; merkataritzako sozietate bat merkataritzakoa ez den sozietate bihurtzen denean; eta, azkenik, merkataritza koa ez den sozietate bat merkataritzakoa ez den beste sozietate bat bihurtzen denean» (224. art.).
BIBLIOGRAFIA AREÁN LALÍN: La transformación de la sociedad anónima en sociedad de respon sabilidad limitada, Madril, 1991 (berrinprimatzea 1992); BÖTTCHER, ZARTMANN eta KANDLER: Wechsel der Unternehmensform. Umwandlung. Verschmelzung, Einbrin gung, 4. argitaraldia, Stuttgart, 1982; EGEA IBÁÑEZ: «Transformación de la sociedad», in RDP, 1976, 131. or. eta ondorengoak; GASPERONI: La trasformazione delle società, Milan, 1952; MOTOS: «La transformación de sociedades mercantiles», in RDM, 1951, 349. or. eta ondorengoak; REINHARDT: «Die Unwandlung, ein Gegenstand zum Nach denken», in Festschrift BARTHOLOMEYCZIK, Berlin, 1973, 307. or. eta ondorengoak; RO JO: «La transformación de sociedades anónimas», in RCDI, 590. zk., 1989, 39. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Transformación, fusión y escisión», in Co mentario a la Ley de Sociedades Anónimas, VII. liburukia, Madril, 1993; SÁNCHEZ MOLINER: «La transformación de la sociedad anónima y de la cooperativa», in RGD, 1993, 4839. or. eta ondorengoak; SCHILLING: «Rechtsform und Unternehmen. Ein Bei trag zum Gesellschaftsund Unternehmensrecht», in Festschrift DUDEN, Berlin, 1977, 537. or. eta ondorengoak; SCIALOJA: «Natura giuridica della trasformazione di società», in Saggi di vario diritto, II, Erroma, 1928, 45. or. eta ondorengoak; SIMONETTO: Tras formazione e fusione delle società, 2. argitaraldia, BoloniaErroma, 1976; URÍA: «La transformación de las sociedades anónimas y el derecho de separación del accionista», in BCAM, 1953ko urtarrilaotsaila, 34. or. eta ondorengoak; URÍA, MENÉNDEZ eta CAR LON: «Transformación de la sociedad anónima (arts. 223–232 LSA)», in Comentarios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), IX. liburukia, 1. bolumena, Madril, 1993; VARA DE PAZ: «Fundación por transfor mación o cambio de objeto social», in El Derecho de sociedades anónimas, I, La Fun dación, Madril, 1991, 877. or. eta ondorengoak; IDEM: «La transformación de socieda des y la nulidad de acciones», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2609. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÁ: «El régimen sustantivo y fiscal de la transformación de sociedades mercantiles», in Crónica Tributaria, 7 (1972), 93. or. eta ondorengoak; WESTERMANN: «Ueberlegungen zum Umwandlung einer juristischen Person öffentli chen Rechts in eine AG.», in Festschrift LUTHER, Munich, 1976, 191. or. eta ondo rengoak; WIDMANN eta MAYER: Umwandlungsrecht. Kommentar z. Umwandlung v. Unternehmungen nach neustem Handelsund Steuerrecht, Bonn, 1980.
Merkataritzako zuzenbidea
§ XXII. SOZIETATE ANONIMOAREN ETA BESTE SOZIETATE BATZUEN ARTEKO BATEGITEA LABURPENA: 390. Oharbide orokorrak.—391. Bategitearen eta horren antzeko beste era kunde batzuen arteko desberdintasunak.—392. Legearen aplikazio eremua.—393. Bat egite prozedurak.—394. Bategitearen lege baldintzak.—395. A) Sozietateen bat dese gitea.—396. B) Desegindako sozietateen ondareak batera eskualdatzea.—397. C) Azkendutako sozietateen bazkideak sozietate anonimo berrian edo irenslean sartzea.— 398. Bategite prozeduraren fase edo epealdiak.—399. Bategite proiektua.—400. Bategite proiektuari buruz adituek egindako txostena.—401. Bategite balantzea.—402. Batza orokorrak eta bategite erabakia.—403. Bategitea betearazteko fasea. —404. Hartzekodunen aurkajartze eskubidea.—405. Bategitea deuseztatzeko ak zioa.—406. Bategite laburtuak.
390. Oharbide orokorrak.—Egungo ekonomiaren hedapenarekin loturik, indar ekonomikoak bateratzeko mugimendu orokorra antzematen da. Mugi mendu horren barruan sartzen da, besteak beste, merkataritzako sozietateen arteko bategitea. Ikuspegi juridikotik, fenomeno konplexua da bategite hori; egia esan, zail gertatzen da eragiketa hori eskema hertsi batean sartzea, hainbat motatako arrazoi egon daitezkeelako eragiketa horren azpian. Hasteko, esan daiteke eragiketa juridiko horrek bi sozietate edo gehiago ukitzen dituela. Ho rren bitartez, sozietate guztiak edo horietarik batzuk azkentzen dira; ondorenez, sozietateon bazkide eta ondareak sozietate bakarrean sartzen dira, dela bategi tearen aurretik eratutako sozietate batean, dela sozietate berri batean. Eragiketa juridiko hori sozietate anonimoen inguruan arautu zen arreta be reziaz, egun indarrik gabe dagoen 1951ko Legean. Lege hori, dena den, Eu ropako Erkidegoen Zuzenbideari egokitu behar izan zaio; horren ondorioz, eta bategitearen alorrean, xedapen berriak ezarri dira, aurreko xedapen zahar guz tien ordez. Arau berri horiek, aurreko lege sistemaren oinarrizko gidalerroak hautsi eta aldaketa osorik ekartzen ez badute ere, lege Merkataritzako zuzenbidea
sistema hori hobetu eta osatzen dute. Arau horien helburuak hauexek dira: bategite proiektuaren edukia arautzea; aditu independenteen bitartez, sozietateen balantze nahiz on dare egoeren erregulartasuna zaintzea, bai eta akzioen trukean erabiltzen diren irizpideen zuzentasuna ere; eta, azkenez, bategiteen aurkako deuseztasun ak zioak egikaritzeko bideak zehaztea. 391. Bategitearen eta horren antzeko beste erakunde batzuen arteko desberdintasunak.—Aurretik azaldu dugunak bide ematen du benetako bat egitearen eta horren antzeko beste erakunde juridiko batzuen arteko desbe dintasunak zehazteko. a) Bategitea gertatzen denean, sozietateen bat desegin behar da nahitaez; sozietateak batzen dituzten beste eragiketa juridikoetan, aldiz, ez da sozietateen azkentze formalik gertatzen; horien artean ditugu, besteak beste, kartelak, sindikatuak, interesen erkidegoak, holdingak etab. (ikus XLII. kap.). b) Sozietate batek beste baten akzio guztiak eskuratu eta azken hori bere menpe jartzen duenean, ezin esan daiteke benetako bategiterik dagoenik. Bat egite eragiketa ekonomiaren ikuspegitik aztertuz gero, bistan da eragiketa biek ondorio berberak dituztela. Bestela esateko, ondorio berberak sortzen dira so zietate baten akzio guztiak eskuratzen direnean edo, bategite eragiketaren bi dez, sozietate baten ondare osoa eskuratzen denean. Ikuspuntu juridikotik, ostera, bi eragiketa horiek ez datoz bat, nahiz eta antzekotasun handiak izan euren artean. c) Bestalde, sozietate batek beste baten akzio guztiak eskuratu eta menpe ko sozietatea desegiten denean, ezin esan daiteke bategiterik dagoenik. Halako kasuetan, argi dago menpeko sozietatea desegin eta likidatzen dela eta, horren ondorioz, bateratu egiten direla ondareak. Hala eta guztiz ere, akzioak saltzen dituzten akziodunak ez dira sozietate eroslean sartzen eta, beraz, ez dago bat egiterik.
d) Bukatzeko, sozietate batek beste bati bere ondare guztia batera lagatzen dionean ere ez da benetako bategiterik gertatzen. Eragiketa juridiko horren bitartez, banandutako bi ondareen bateratzea lortzen da gehienez, ez, ordea, bi sozietate desberdinen bazkideen elkartzea. (Edozelan ere, gogoan izan behar da 1991ko abenduaren 16ko Legea, zergaren inguruko kontzeptu batzuk Euro pako Erkidegoen zuzentarau eta araudiei egokitzeari buruzkoa; lege horren lehenengo tituluak sozietateen arteko bategiteei aplikatu beharreko zerga era entza arautzen du). 392. Legearen aplikazio eremua.—Orain arte, sozietateen arteko bategi teari buruzko ideia orokorrak azaldu ditugu. Gainera, erakunde horren esparrua mugatu dugu, berorren antzeko beste erakunde batzuetatik bereiziz. Bestalde, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak bategiteari buruz ezartzen duen arauketa aplikatzeko, beharrezkoa da bategite eragiketan gutxienez sozietate anonimo batek parte hartzea. Lege horretan, dirudienez, bategiteari buruzko manu ge hienak sozietate anonimoen arteko bategitearen ingurukoak dira; hori gorabe hera, aintzat hartu behar ditugu beste manu batzuk. Legearen 233.1. artikuluak arautzen du «edozein motatako sozietateek bat egin eta sozietate anonimo be rria eratzeari» buruzko kasua. Ildo beretik, 241. art.ak honako kasua arautzen du: «sozietate irenslea edo berria sozietate kolektiboa edo komanditako sozie tatea» izatea. Manu horiek aditzera ematen dutenez, bategitearen lege sistema ere bat egite misto edo heterogeneoetara zabaltzen da. Horretara: a) Bategitea gertatzeko, ez da beharrezkoa bat egiten duten sozietateek forma bera izatea. Bada, sozietate anonimoen arteko bategiteaz gain, sozietate anonimoaren eta beste sozietate mota batzuen arteko bategiteak gauza dai tezke. b) Sozietateek bat egiteko, ez da beharrezkoa sozietate Merkataritzako zuzenbidea
horiek xede bera izatea. Aukera horren azpian, arrazoi ekonomiko indartsuak daude; izan ere, ez zaie oztoporik jarri nahi ustiapen desberdinak gauzatzen dituzten sozietateen arteko bategiteei. c) Alderantziz, ez dago argi bat egiten duten sozietateek izaera bera izan behar duten ala ez. Beste hitz batzuetan esateko, zalantzan jartzen da legeak arautzen duen bategitearen barruan sozietate zibilak edo Merkataritzako Erre gistroan inskriba daitezkeen beste erakunde batzuk sartzen diren, merkataritza ko sozietateekin batera. Dirudienez, legeak ez du benetako oztoporik jartzen erakunde horien eta sozietate anonimo berriaren edo irenslearen arteko bategi teak onartzeko. Sozietate Anonimoei buruzko Legeak bategitearen inguruan ezartzen duen arauketa eredu gisa hartzen da eta, horren ondorioz, bertan jasotzen ez diren bategitearen inguruko beste kasu batzuk ere hartzen ditu bere barnean, eran tzukizun mugatuko sozietateen kasuan gertatzen den bezala (ikus legearen 94. artikulua). 393. Bategite prozedurak.—Legearen 233. artikuluan, bategitea gauza tzeko bi prozedura klasiko arautzen dira: a) «edozein motatako sozietateek bat egin eta sozietate anonimo berria» eratzea (sozietate berria eratuz gauzatzen den bategitea); eta b) «aurretik eratutako sozietate anonimo batek beste so zietate bat edo batzuk irenstea» (irenspen bidezko bategitea). Horiek biak dira benetako bategitea gauzatzeko bide bakarrak. Bategiteak bi modalitate desberdin baditu ere, fenomeno juridiko horren oinarria bera da kasu bietan; izan ere, ondareen, bazkideen eta harreman juri dikoen bateratzea gertatzen da bi kasuetan, eta horixe da, hain zuzen ere, bategitearen ezaugarria. Bi prozedura horiek kanpo desberdintasunak edo des berdintasun formalak dituzte, ez, ordea, oinarrizko desberdintasunak. 394. Bategitearen lege baldintzak.—Bategitea gauzatzeko prozedura, beraz, bi motatakoa izan daiteke: bata,
sozietate berria eratzea; eta, bestea, so zietate batek beste bat edo batzuk irenstea. Prozedura bata zein bestea izan, bategite eragiketak ondoko baldintzak bete behar ditu, 233 eta 247. artikuluek ezartzen duten moduan: 1) bat egiten duten sozietate guztiak edo horietakoen bat azkentzea; 2) azkendutako sozietateen ondareak batera eskualdatzea sozie tate anonimo berriari edo sozietate irensleari; 3) azkendutako sozietateen baz kideak sozietate anonimo berrian edo sozietate irenslean sartzea. Lege manu horiek oso interesgarriak direnez, hitzez hitz jasoko ditugu ja rraian: 1) Edozein motatako sozietateek bat egin eta sozietate anonimo berria eratzen denean, sozietate horiek guztiak azkendu egingo dira eta, era berean, sozietate horien ondareak batera eskualdatuko zaizkio sozietate berriari; azken horrek, gainerako sozietateen eskubide eta betebeharrak eskuratuko ditu, oinor detza unibertsalaren bidez. 2) Bategitea gauzatzeko, aurretik eratutako sozieta te anonimo batek beste sozietate bat edo batzuk irensten baditu, sozietate ano nimo horrek besteen ondareak eskuratuko ditu; irentsitako sozietateak azkendu egingo dira eta, hala denean, sozietate anonimoak bere kapitala gehitu egingo du neurri egokian (233. art.). Legearen 247. art.ak, bestalde, ondokoa adieraz ten du: 1) Azkendutako sozietateen bazkideek sozietate berrian edo sozietate irenslean parte hartuko dute, euren partaidetzen araberako akzio kopurua jasoz. 2) Akzioen truke tasa egokitzeko komenigarri gertatzen denean, bazkide horiek diru konpentsazioa jaso dezakete; konpentsazio hori ezin da izan eskuratutako akzioek duten balio izendatuaren ehuneko hamarretik gorakoa. Jarraian, bananbanan aztertuko ditugu bategite eragiketa juridikoan nahi taez bete beharreko hiru baldintza horiek. 395. A) Sozietateen bat desegitea.—Sozietateen arteko bategitea gerta tzeko, nahitaezkoa da eragiketa horretan parte hartzen duten sozietateetarik bat azkentzea. Legearen 233. artikuluak argiro adierazten du hori eta, geroago, egon daitekeen edozein zalantza desagertarazten du 260. artikuluak. Azken ma Merkataritzako zuzenbidea
nu horrek bategitea sartzen du, sozietate anonimoa desegiteko karien artean. Desegiterik gabe, bada, ezin egon daiteke bategiterik. Sozietate berria eratuz gauzatzen den bategite kasuan, sozietate guztiak desegiten dira; irenspen bi dezko bategitean, berriz, irentsitako sozietateak azkentzen dira. Azken kasu horretan, sozietate irensleak bere nortasunari eusten dio, bategiteak estatutue tan dakarren aldaketa edozein izanda ere (ikus 1962ko abenduaren 5eko epaia). 396. B) Desegindako sozietateen ondareak batera eskualdatzea.—Bat egitea sozietate berri bat eratuz edo irenspen bidez gauzatzen denean, sozieta te azkenduen ondareak sozietate berriari eta sozietate irensleari eskualdatzen zaizkie, hurrenez hurren. Artez adierazi izan den bezala, ekonomia eta Zuzen bidearen ikuspuntutik, ondare eskualdaketaren kasu berezi bat da bategitea. Ondare eskualdaketa horrek, ordea, badu berezitasun nabarmen bat: esku aldaketa hori gauzatzeko, sozietate berria edo irenslea azkendutako sozietateen aktibo eta pasiboaren oinordeko unibertsal bihurtzen da (in universum ius). Le geak horixe adierazi nahi izan du, sozietate ondareen baterako eskualdaketa aipatzen duenean (233. art.). Oinordetza unibertsalaren printzipio hori, dena dela, ez da lehen aldiz Espainian aldarrikatu. Sozietate Anonimoei buruzko Es painiako legeak, haatik, beste legeria batzuen eredua jaso du, eta hori autoreok azalduriko iritzien ostekoa da. (1963ko urtarrilaren 17ko epaiak dioenez, iren tsitako sozietatearen oinordeko da sozietate irenslea; sozietate irensleak ez du arlo juridikoan bere banakakotasuna galtzen, nahiz eta bere barnean hartu duen erakundea desegin eta azkendu). Bestalde, ipso iure eskualdaketa unibertsalaren bidez, modu nabarian errazten da sozietate batetik bestera egin beharreko ondare eskualdaketa. Ho rrela, azkendutako sozietatearen ondarea osatzen duten ondasun, eskubide eta betebeharrak uno actu eskualdatzen dira. Printzipio
hori onartuko ez balitz, beste prozedura geldoago eta garestiago bat erabili beharko litzateke eskualda keta hori egiteko; horren arabera, zatitu egingo litzateke ondarearen eskual daketa, ondare hori osatzen duten osagaiak banakako negozio juridikoen bidez (salerosketaren, kreditu lagapenaren, endosuaren eta abarren bidez) eskualda tuz. Bide horretatik, izugarri urrituko lirateke bategiteak gauzatzeko aukerak. Legeak forma eta publizitatearen inguruko hainbat betekizun ezartzen ditu, bategite eragiketa baliozkoa eta eragingarria izan dadin (244 eta 250.2. art.ak). Betekizun horiek guztiak gauzatzen direnean gertatuko da oinordetza uniber tsala. Manu horien harira, kitatu behar dira azkendutako sozietateei buruzko idazpenak, bategitearen bidezko sozietate berriaren edo, hala denean, sozietate irenslearen eratze eskritura inskribatu nahiz argitaratu eta gero. Bategitearen eragingarritasuna, beraz, inskripzioaren menpe geratzen da; horrez gain, kontu an izan behar dira Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean egin behar den argitalpenaren ondoreak. Bategitea dela bide, sozietate berriari edo irensleari batera lagatzen zaiz kio azkendutako sozietatearen aktibo eta pasiboa; horrela, sozietate azkendue tan ez da likidaziorik egiten. Desegite arruntaren kasuan, desegite horrek berak ez du sozietatearen bizitza azkentzen; sozietate horrek nortasun juridikoa izan go du, sozietate hartzekoaren likidazio eta banaketa eragiketak gauzatzen diren bitartean. Bategite eragiketen ondorioz desegiten diren sozietateen kasuan, aldiz, baztertu egiten da likidazio prozedura. Horrek azalpen erraza du: bategi tea gertatzen denean, sozietate baten ondarea (aktiboa eta pasiboa) batera es kualdatzen da sozietate batetik bestera eta, aldi berean, lehenengo sozietatearen bazkideak ere sartzen dira beste sozietatean. Hortaz, kasu horretan ez dago zer tan likidaziorik egin, ez baitago azkentzeko moduko zorrik, kobratzeko kredi turik, ez eta bazkideen artean banatzeko moduko aktibo garbirik Merkataritzako zuzenbidea
ere. Legearen 266. art.aren arabera, ez da likidazio epealdirik egongo, «bategite eta irenspen kasuetan, ez eta aktiboa nahiz pasiboa batera lagatzen dituen beste edozein ka sutan ere». Dudarik gabe, likidazio egoeran dauden sozietateek ere bat egin dezakete. Lan honen aurreko argitaraldietan aukera horren alde egin dugu; eraldaketaz geroztik, gainera, legeak berak ebatzi du arazo hori: «Likidazio egoeran dau den sozietateek bategite eragiketan parte har dezakete, baldin eta sozietate ho rien ondarea hartzekodunen artean banatzen hasi ez bada» (251. art.). 397. C) Azkendutako sozietateen bazkideak sozietate anonimo berrian edo irenslean sartzea.—Esangura tekniko hertsian, ez da nahikoa sozietate ondare bi edo gehiago bateratzea, bategitea gertatu dela esateko. Sozietateen arteko bategiteak ez dakar ondare, negozio edo enpresak bateratzea bakarrik; alderantziz, bategitea zerbait gehiago da, alegia, garrantzi handiko pertsonez osaturiko sozietate taldeak bateratzea da. Bategiteak, ondare osagaiak ukitzeaz gain, zuzeneko sozietate harremanak eratzen ditu talde bakoitzeko kideen ar tean. Bat egiten duten sozietateen bazkideak sozietate bakarrera biltzen dira. Horretarako, hurrengo prozedura erabili behar da: azkendutako sozietatearen ondarea lagatzen da eta, horren truk, sozietate horren kideei eman behar zaiz kie sozietate irenslearen edo berriaren akzio eta partaidetzak. Kontraprestazio hori sozietate lagatzailearen bazkideek jasotzen dute zuzenean, ez, ordea, so zietatateak berak. Legeak bategiteen baldintza hori jasotzen du 247. art.an. Horren arabera, eta aurretik azaldu dugun moduan, «azkendutako sozietateen bazkideek sozie tate berrian edo irenslean parte hartuko dute, euren partaidetzen araberako akzio kopurua jasoz». Gisa berean, «akzioen truke tasa egokitzeko komenigarri gertatzen denean, bazkide horiek diru konpentsazioa jaso dezakete; konpen tsazio hori ezin da izan eskuratutako akzioek duten balio izendatuaren ehuneko hamarretik gorakoa». Truke tasaren inguruan, arreta berezia jarri du legeak,
azkendutako sozie tateen bazkideak modu egokian babestuz: a) truke tasa eta, hala denean, diru konpentsazioa kalkulatzeko, ondarearen benetako balioa hartuko da kontuan (235. art.); b) baliobestekotasuna bermatzeko, bategite eragiketan parte har tzen duten adituen txostenak zehaztu behar du «akzioen truke tasa bidezkoturik dagoen ala ez» (236. artikulua); c) truke tasa nahitaez aipatu behar da bategite proiektuan; bategite proiektu hori akziodunen esku utziko da sozietatearen egoitzan (235 eta 238. art.ak). Bestalde, azkendutako sozietateen akzio guztiak ezin dira sartu trukearen barruan; izan ere, truke horretatik kanpo geratzen dira «bat egiten duten sozie tateen euren akzioak eta, gisa berean, beste pertsona batzuen esku daudenak, baldin eta pertsona horiek euren izenean baina sozietatearen kontura badihar dute». Akzio horiek amortizatu behar dira (249. art.). Ezaguna denez, irenspen bidezko bategitearen kasuan, sozietate irensleak akzioak eman behar dizkie irentsitako sozietatearen bazkideei; horretarako, ge hienetan, bere kapitala gehitu behar du sozietate irensleak. Legeak adierazten duenez, sozietate horrek, hala denean, «bere kapitala gehitu behar du zenbateko egokian» (233.2. art.). Manu horren bidetik, ulertu behar da kapital gehikuntza ez dela beti beharrezkoa; ulerbidez, sozietateak legearen babespean eskuratu baditu bere akzioak, kapital gehikuntza hori premiazko ez egiteko heinean (ak zio horien amortizazioa nahitaezkoa ez den kasuetan: 282. zk.). 398. Bategite prozeduraren fase edo epealdiak.—Bategitea gauzatze ko prozedura edozein izanda ere, legean zehaztutako hainbat egintza, erabaki eta formalitate bete behar dira. Bada, ondoz ondoko hiru fase bereiz daitezke prozedura horretan: a) Lehenengo fasean, prestaketa egintzak gauzatzen dira batik bat. Fase horretan, bat egin nahi duten sozietateen administrazioek hartutako erabakiak nabarmendu behar ditugu. Administrazio organo horiek bategite proiektua eta sozietateen bategite balantzeak idatzi behar dituzte. b) Bigarren fasean, aitzi Merkataritzako zuzenbidea
tik, sozietate horien guztien batza orokorrek hartzen dituzten bategite eraba kiak azpimarratu behar dira. c) Batza orokorrek bategitea erabaki ondoren, hasiera emango zaio betearazpen faseari. Horren barruan, honako egintzak gau zatu behar dira: legeak ezarritako iragarkiak jartzea; bategitearen eskritura publikoa egilestea; Erregistroko inskripzioak egitea; bategite hori Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea; eta, bukatzeko, azken dutako sozietateen idazpenak kitatzea. Jarraian jasotzen ditugun epigrafeetan, hiru fase horien lege edukia aztertuko dugu. 399. Bategite proiektua.—Sozietateek bat egiteko, nahitaezkoa da bi so zietate edo gehiagok horren gaineko asmoa edo borondatea agertzea. Legearen arabera, bategite hori gauzatu ahal izateko, sozietate interesatuen administra tzaile guztiek batera idatzi behar dute bategite proiektua. Geroago, sozietate horien batza orokorrek onetsi behar dute proiektu hori. Bategite proiektua, jakina denez, bat egiten duten sozietateen administra tzaileek sinatu behar dute (234. art.). Zernahi gisaz, proiektu horrek sozietatea lotzeko, nahitaezkoa da sozietateen batza orokorrek proiektu hori onestea, ho riek hartu behar dutelako bategitearen gaineko erabakia. Administratzaileek, dena dela, beharrezkoak diren egintza, lege betekizun eta formalitateak gauzatu behar dituzte, batza orokorrak, garaia denean, erabaki hori har dezan. (EZNk 1993ko ekainaren 30ean emandako ebazpenak adierazten duenez, irenspen bi dezko bategite erabakia hartzen duten batzak baliozkoak dira, nahiz eta bat egite proiektua aldez aurretik gordailatu ez, baldin eta batza horiek unibertsa lak izan badira, eta bat egin nahi duten sozietateetan ez badago obligaziodunik, ez eta akzioaz besteko eskubideen titularrik ere). Proiektua garrantzi handiko agiria da bategite prozeduran. Agiri horrek legeak ezartzen duen gutxieneko edukia izan behar
du. Gutxieneko aipamen horietaz gain, administratzaileek beste aipamen, itun edo baldintza batzuk jaso ditzakete. Hauexek dira bategite proiektuak jaso behar dituen gutxieneko aipa menak: a) Bategite eragiketan parte hartzen duten sozietateen izendazioa, egoitza eta Erregistroko datuak. b) Akzioen truke tasa eta, hala denean, diru konpentsazio osagarria. c) Azkendu beharreko sozietateen tituluak trukatzeko prozedura; aldi berean, zehaztu behar da zein unetatik aurrera ematen duten akzio berriek irabazietan parte hartzeko eskubidea, bai eta eskubide horren in guruan izan daitezkeen berezitasunak ere; d) kontabilitatearen ondoreetarako, zein datatatik aurrera ulertu behar den azkendutako sozietateen eragiketak so zietate berriaren edo irenslearen kontura egin direla. e) Mota bereziko akzioen titularrei sozietate irenslean edo berrian ematen zaizkien eskubideak eta, horrez gain, azkendutako sozietatean akzioaz besteko tituluak dituztenei emandako akzioak edo, hala denean, horiei emandako aukerak. f) Bategite proiektuari buruzko txostena egiten duten adituei eta bat egiten duten sozietateen adminis tratzaileei sozietate irenslean edo berrian ematen zaizkien abantailak (235. artikulua). Bazkide eta gainontzekoen eskubideak bermatzeko, bategite proiektuaren inguruan idatzizko bi txosten egin behar dira; txosten horiek sozietateen akzio dunen esku utziko dira: a) Txosten horietarik lehenengoa ÂŤbategitean parte hartzen duten sozieta teen administratzaileek egin behar dute. Txosten horretan, bategitearen alde juridiko eta ekonomikoa azalduko dute xehetasunez; bereziki, akzioen truke ta sa eta balorazioaren inguruan gerta daitezkeen zailtasunak aipatuko dituzteÂť (237. art.). b) Bigarren txostena merkataritzako erregistratzaileak izendaturiko aditu independente batek edo gehiagok egingo dute; horretarako eskabidea sozietate bakoitzaren administratzaileek egin dezakete edo, bestela, sozietate guztien ad ministratzaileek batera. Txosten hori hurrengo epigrafean aztertuko dugu. Merkataritzako zuzenbidea
400. Bategite proiektuari buruz adituek egindako txostena.—Legea ren 236. artikuluak zehazten ditu txosten horren nahitaezkotasuna, norainokoa eta garrantzia; artikulu horrek arreta bereziaz arautzen ditu gai horiek. Txosten horrek izaera teknikoa du, eta garrantzi handikoa da bategite eragiketetan. Be rebat, hartzekodun, akziodun eta gainontzekoen eskubideak bermatzeko bide ere bada. Adituek bategite eragiketan parte har dezaten, beharrezkoa da aldez aurre tik sozietate interesatuen administratzaileek eskabide hori egitea merkataritza ko erregistratzaile eskudunari; erregistratzaile horrek adituok izendatuko ditu, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudian ezartzen diren tramiteen arabe ra (338. art. eta ondorengoak eta, bereziki, 348. art.). Sozietate bakoitzaren administratzaileek aditu independente bat edo gehiago izendatzeko eska deza kete, horiek bategite proiektuari eta azkendutako sozietateen ondareari buruz ko txostena egin dezaten bananbanan. Hala ere, txosten bakarra egin daiteke sozietate guztientzat, baldin eta horiek hala eskatzen badute. Izendaturiko adituen erantzukizunari dagokionez, kontu auditoreei buruzko arauketa aplikatzen da. Adituok sozietateen eskutik jaso ditzake, inolako muga rik gabe, erabilgarri jotzen dituen informazio eta agiri guztiak. Txosten horrek nahitaez aipatu behar du akzioen truke tasa bidezkoturik dagoen ala ez, bai eta tasa hori zehazteko metodoa ere (horrekin batera, zehaztu behar da metodoak egokiak diren, metodo horiek zein baloretara jotzen duten eta, hala denean, balorazioan zein zailtasun izan diren). Horrez gain, azkendutako sozietateen ondarea sozietate berriaren kapitalaren edota sozietate irenslearen kapital gehi kuntzaren bestekoa den ala ez zehaztu behar da. Goian aipatu dugun guztiak argi uzten du adituek bategite eragiketetan duten garrantzia. 401. Bategite administratzaileek
balantzea.—Sozietate
bakoitzeko bat
egite proiektua idatzi eta sinatzen dutenean, euren sozietatearen balantzea prestatu behar dute, balantze hori bategitearen oinarri izan dadin. Legearen arabera, balantze hori egiaztatu behar dute «sozietatearen kontu auditoreek, so zietateak kontu auditoretza egiteko betebeharra duenean». Edonola ere, «balan tze hori bategite proiektua eztabaidatu behar duen batza orokorrean aurkeztu behar da, horrek balantze hori onets dezan; horretarako, batzaren eguneko az tergaien zerrendan aipatu behar da hori beren beregi» (239. art.). Horren ildotik, ez da beharrezkoa balantze berezia egitea bategite eragike ta horretan. Legearen 239.1. artikuluak hauxe dio: «Bategite balantze gisa har daiteke urteko azken balantze onetsia, baldin eta balantze hori itxi bada bat egitea ebatzi behar duen batza eratu aurreko sei hilabeteen barruan. Urteko ba lantzeak betekizun hori gauzatzen ez badu, beste balantze bat egin behar da; balantze hori itxi behar da, bategite proiektua egin aurreko hirugarren hilabe tearen lehenengo egunaz geroztik, urteko azken balantzea egiteko metodo eta irizpide berberak erabiliz. Kasu bietan, aldatu egin daitezke azken balantzean jasotako balorazioak, baldin eta kontabilitate idazpenetan azaltzen ez diren al darazpen garrantzitsuak izan badira benetako balioan». Balantze horren berezitasunen artean, balorazioak aldarazteko aukera azpi marratu behar dugu, kontabilizatzen ez diren benetako balioaren aldarazpenen arabera. Horren helburua akzioen trukea oinarri zuzenen arabera egitea da. Ad ministratzaileek hartu beharko dute aldarazpen horien gaineko erabakia; audi toreek, halaber, txosten bat egin beharko dute aldarazpen horien inguruan. Era berean, legearen 239. artikuluaren azken idazatiak hauxe adierazten du: «Bat egite balantzearen aurkarapenak ezin du eten, besterik gabe, bategitearen be tearazpena». Arau horren aginduz, balantze auditatuaren gaineko gehiegiko aurkarapenak eragotzi nahi izan dira, alegia, abantaila edo onurak lortzeko pre Merkataritzako zuzenbidea
sio neurri moduan egiten diren aurkarapenak. 402. Batza orokorrak eta bategite erabakia.— Prestaketa fasean, pro iektuaren gaineko txostena egiteaz gain, balantzearen auditoretza gauzatzen da. Horren ondoren, interesatutako sozietateek batza orokorretarako deialdia egin behar dute, horiek sozietate anonimoak direnean. Batza orokorrek bategitearen gaineko erabakia hartu behar dute, zehaztutako proiektuari lotuz (240. art.). Deialdi hori egiten denean, akziodunei, obligaziodunei edota akzioaz besteko tituluak dituzten pertsonen ordezkariei eman behar zaizkie ondoko agiriak, horiek guztiek agiriok azter ditzaten sozietatearen egoitzan: a) bategite proiek tua; b) urteko kontuen auditoretza, bategitean parte hartzen duten sozietateen azken hiru ekitaldiei dagokien kudeaketa txostenarekin batera; c) bategite ba lantzeak; d) sozietateen administratzaileek egindako txostenak, bategite pro iektua azaldu eta bidezkotuz eta, batez ere, truke tasa aipatuz; e) adituen txostenak; f) sozietate berriaren edota sozietate irenslearen aldaketen (kapitala ren gehikuntzaren) eskritura proiektua; g) bategite eragiketan parte hartzen duten sozietateen estatutuak; h) sozietate administratzaileen datu pertsonalak (238. art.). Horrez landara, bategite proiektua idazten denetik batza orokorra biltzen den arte, aldarazpen garrantzitsuak gerta daitezke aktiboan zein pasibo an; halakoetan, administratzaileek aldarazpen horien berri eman behar diote batza orokorrari (238.2. art.). Batzarako deialdia argitaratu behar da, batza hori eratzeko data baino hila bete lehenago gutxienez; bertan, gutxieneko aipamenak jasoko dira (240. art.). Batzarako deialdia egin eta bertan erabakiak hartzeko, legearen 144 eta 148. artikuluek ezartzen dituzten betekizunak gauzatu behar dira. (Egia esan, azken tzen diren sozietateetan, bategite erabakia mistoa da, eta desegitea eta bategi tea batzen ditu; hori gorabehera, aintzat hartu behar da erabakia bakarra dela). Bategitea sozietate berri bat eratuz gauzatzen denean, bat-
egite erabakiak jaso behar ditu sozietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak (244. artikulua). Goian azaldu dugunetik kanpo, legeak beren beregi arautzen ditu bategite mistoak. Zehatzago esateko, legeak ondoko kasua arautzen du: sozietate irens lea edo berria sozietate kolektiboa edo komanditako sozietatea izatea. Halako kasuetan, «bategitea gauzatzeko, beharrezkoa da sozietate zorren gain mugarik gabeko erantzukizuna izango duten akziodun guztiek horren gaineko adostasu na ematea» (241. artikulua). Aho bateko adostasun horrek zailago bihurtzen ditu bategite horiek. Bategite eragiketan, sozietate anonimoarekin batera bestelako sozietateek parte hartzen dutenean, sozietate horiek euren lege eraentzaren arabera hartu behar dute bategite erabakia. 403. Bategitea betearazteko fasea.—Bategitea eragiketa formala da oi narrian. Sozietate interesatu guztiek eragiketa hori egitea erabaki eta gero, le geak ezartzen dituen publizitate eta formaren gaineko betekizun batzuk gauzatu behar dira, hori baliozkoa izan dadin. a) Bategite erabakia hartu eta gero, «erabaki hori hiru aldiz argitaratu be har da Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean, bai eta sozietate en egoitzak zein probintziatan egon eta probintzia horietan zabalkunde handien duten egunkarietatik bitan ere». Bertan agertarazi behar da akziodun eta hartze kodunek «erabakiaren eta bategite balantzearen testu osoa» jasotzeko eskubi dea dutela (242. art.) eta, era berean, hartzekodunek aurkajartze eskubidea dutela, geroago ikusiko dugun bezala. Publizitate hori oso garrantzitsua da eta, horren ondorioz, bategite hori gauzatzeko, nahitaezkoa da «batza orokorrak hartutako erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabete gutxienez igarotzea» (243. art.). Publizitatearen inguruko arau horrek sozietate hartzekodunen aur kajartze eskubidea babesteaz gain, arau hori nahitaez bete beharreko betekizun bihurtzen da bategitea gauzatzeko. Merkataritzako zuzenbidea
b) Berebat, bategite edo irenspenari buruzko eskritura publikoa egiletsi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da. Horrela, bat egiten duten sozietateek eskritura publikoan jaso behar dute batza orokorrean hartu den bat egite erabakia; eskritura horrek ondokoa jaso behar du: a) azkendutako sozie tateen bategite balantzea; b) sozietate berria eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak edo sozietate irensleak bategite kasuetarako erabakitako estatutu aldarazpenak; c) akziodun berriei eman beharreko akzioen kopurua, mota eta seriea (244. art.). Eskritura publikoa, Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta gero, Mer kataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da eta, aldi berean, «azkendutako sozietateen Erregistroko idazpenak kitatu behar dira» (245. art.). Kitapen hori zehatzmehatz arautzen da MEAren 233. artikuluan. Tramite horiek egiten direnean, bategite prozedura amaitzen da. Hala ere, kontuan izan behar da bat egin nahi duten sozietateen hartzekodunak bategite horren aurka jar daitezkeela. Aurkajartze horiek konpontzen ez diren bitartean, ez da bategite prozedura amaituko. 404. Hartzekodunen aurkajartze eskubidea.—Legeak aurkajartze esku bide hori ematen die bat egiten duten sozietate guztien hartzekodunei. Aurka jartze eskubidea sortzen da, bat egiten duten sozietateen organo eskudunek (batza orokorrek, sozietate anonimoen edo erantzukizun mugatuko sozietateen kasuan) bategitea onetsi dutenean. Bategitea, beraz, eten egingo da, horren aurka jartzen diren hartzekodunen eskubideak asetzen ez diren bitartean. Le gearen arabera, «bategite hori gauzatzeko, nahitaezkoa da batza orokorrak hartutako erabakiaren azken iragarkiaren datatik hilabete gutxienez igarotzea. Epe horren barruan, bat egiten duten sozietate guztien hartzekodunak bategi tearen aurka jar daitezke, 166. artikuluak arautzen duenaren arabera» (243.1 art.). Eskubide horren eduki eta egikaritzari buruz, 166. artikulura jotzen du legeak; artikulu horrek aurkajartze eskubidea arautzen du, sozietate kapitala urritzen den
kasu batzuetan (376. zk.). Obligaziodunek, bestalde, «gainerako hartzekodunen modu berean egikari dezakete aurkajartze eskubidea, obligazio dunen biltzarrak bategitea onetsi ez duenean» (243.3. art.). Legeak, hartzekodunen interesak babestu nahian, bategite erabakiaren ira garkian aurkajartze eskubide horren aipamena egin behar dela agintzen du (243.2. art.). 405. Bategitea deuseztatzeko akzioa.—Bat egiten duten sozietateen baz kideak babesteko, legeak bategiteen aurkako deuseztasun akzioa arautzen du 246. artikuluan. Hauxe dio manu horren lehenengo idazatiak: «Erregistroan inskribaturiko bategitearen aurkako deuseztasun akzioak akziodunen batza orokorrak hartutako erabakien deuseztasuna edo deuseztakortasuna bakarrik har dezake oinarritzat; akzio hori sozietate irenslearen edo sozietate berriaren aurka egikaritu behar da. Deuseztasun edota deuseztakortasun akzioak egika ritzeko iraungitasun epea sei hilabetekoa da, bategite hori deuseztasuna es katzen duenaren aurka jarri ahal denetik zenbatzen hasita». Epai batek erabaki hori deuseza dela adierazten badu, «hori Merkataritzako Erregistroan inskriba tu eta Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da; deuseztasun horrek, dena den, ez ditu ukituko bategitearen inskripzioaren ondoren sortutako betebeharrak, alegia, sozietate irenslearen edo sozietate be rriaren mesedetan edo horien pentzuan eratu diren betebeharrak. Betebehar horiek sozietate irenslearen edo berriaren pentzuan sortzen direnean, erantzuki zun solidarioa izango dute bategite prozeduran parte hartzen duten sozietate guztiek (246.2. art.). 406. Bategite laburtuak.—Bategite eragiketaren tramitazio luzea labur tu egin daiteke ondoko kasuan: sozietate irenslea sozietate irentsiaren (edota irentsien) akzio guztien titularra denean. Halakoetan, ez dira akzioen trukeak egiten. Horrez gain, «ez dago sozietate irenslearen kapitala gehitu beharrik eta, gainera, Merkataritzako zuzenbidea
sozietate horien administratzaileek ez dute zertan bategite proiektuari buruzko txostena egin; azkenik, ez da beharrezkoa aditu independenteek bat egite proiektuari buruzko txostena egitea» (250. art.). BIBLIOGRAFIA BALSER, BOKELMANN eta PIORRECK: Verschmelzung und Umwandlung im Gesell schaftsrecht, BadenBaden, 1972; BÜSCHER: Aenderung von Fusionsverträgen im Zu sammenschlussverfahren, Kolonia, 1982; DE BUEN, N.: «Fusión de las sociedades por acciones», in BIDC, 1954, 21. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: «La fusión en el Proyecto de reforma del Derecho de las sociedades de capital y su compara ción con el Derecho comunitario de la tercera directiva», in RDBB, 1988, 79. or. eta ondorengoak; EMBID: «En torno a las modificaciones estructurales de las sociedades mercantiles (fusión, escisión y otros procedimientos similares)», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 13. or. eta ondorengoak; FERRI: La fusione delle società commerciali, Erro ma, 1936; FLAQUER: «La protección de los accionistas en los procedimientos de fusión de sociedades», in Cuad. D. y Com., 10. zk., 1991, 105. or. eta ondorengoak; GARDI: Fusioni ed altre combinazioni di imprese. Finalità e techniche di realizzazione, Milan, 1990; GÓMEZ PORRÚA: La fusión de sociedades anónimas en el derecho español y comunitario, Madril, 1991; GUALTIERI: Le fusione di società quotate. La recente es perienza italiana, Bolonia, 1990; HOUIN: «Rapport général sur la fusión des sociétés», in Rapports au Colloque international de Droit européen liburukian, Brusela, 1962, 98. or. eta ondorengoak; LARGO GIL: «La información de los accionistas en la fusión de las sociedades», in RDBB, 1990, 535. or. eta ondorengoak; IDEM: La fusión de sociedades mercantiles. Fase preliminar, proyecto de fusión e informes, Madril, 1992; MARTÍNEZ SANZ: «La nulidad de la fusión en la Ley de Sociedades Anónimas», in RDM, 1990, 65. or. eta ondorengoak; MASAVEU eta beste batzuk: Fusión y concentra ción de empresas, Madril, 1966; MESSINEO: «Impugnativa di delibera di fusione e inte resse dei singoli soci», in Studi, aip., 267. or. eta ondorengoak; MOLL DE MIGUEL: «Las fusiones especiales de la sociedad anónima», in RDP, 1978, 768. or. eta ondorengoak; MOTOS: Fusión de sociedades mercantiles, Madril, 1953; MUÑOZ PLANAS: «La publi cación de los acuerdos de fusión de anónimas bajo condición suspensiva», iraila, in Boletín Col. Abogados, Oviedo, 1985; OLEO BANET: «Fusión y reactivación de socie dad anónima disuelta», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 527. or. eta ondorengoak; PEPE: Studio sulla fusione di imprese di società per azioni, Milan, 1967; PÉREZ MILLA: Fusión internacional de sociedades anónimas en el espacio jurídico europeo, Madril, 1996; RECORDON: La protection des actionnaires lors des fusions et scissions de sociétés,
Geneva, 1974; RETAIL: Fusions et scissions de sociétés (Étude financière et fiscale), 4. argitaraldia, Paris, 1968; RIZZARDI: Fusione di società e concentrazione di aziende sociali, Milan, 1967; SAINZ MORENO: «Fusión de sociedades en régimen de acción concertada o de concentración de empresas», in RDM, 1969, 209. or. eta on dorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Transformación, fusión y escisión», in Comen tario a la Ley de Sociedades Anónimas, VII. liburukia, Madril, 1993; SÁNCHEZ OLIVÁN: La fusión de sociedades: Estudio económico, jurídico y fiscal, 4. argitaraldia, Madril, 1993; SÁNCHEZ OLIVÁN: La fusión de sociedades: Estudio económico, jurídico y fiscal, 4. argitaraldia, Madril, 1993; SEQUEIRA MARTÍN: «El control de legalidad y la publicidad en la fusión según la tercera Directriz (78/855/CEE) concerniente a la fusión interna de las sociedades por acciones. Dificultades que puede plantear una futura adecuación de nuestra legislación», in RCDI, 1984, 83. or. eta ondorengoak; IDEM: «La fundación de una sociedad anónima mediante fusión por creación de una nueva so ciedad», in Derecho de Sociedades anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 913. or.; IDEM: «Fusión y escisión de las sociedades en la CEE (Tercera y Sexta Directivas), in Cuad. D. y Com., 5. zk., 1989, 155. or. eta ondorengoak; SIMONETTO: Trasformazione e fusione delle società. Società costituite all’estero e operanti all’estereo, Bolonia, 1965; URÍA: «La fusión de las sociedades mercantiles en el Derecho español», in RDM, 1946, 201. or. eta ondorengoak; VARA DE PAZ: «La protección de los acreedores en la fusión y escisión de sociedades», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak)», Madril, 1991, 1097. or. eta ondo rengoak; VÁSQUEZ DEL MERCADO: Fusión de sociedades mercantiles, Mexiko, 1955; VICENT CHULIÀ: «La fusión propia y las fusiones impropias en el Derecho español», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, III, 481. or. eta ondorengoak; ZÜLLIG: Die inter nationale Fusión im schweizerischen Gesellschaftsrecht, Stuttgart, 1975.
Merkataritzako zuzenbidea
§ XXIII. SOZIETATE ANONIMOEN ZATIKETA LABURPENA: 407. Aurretiazko oharbideak.—408. Zatiketa kontzeptuaren alde bikoitza.— 409. Lege baldintzak.—410. Berezko zatiketaren berezitasunak.—411. Zatiketa par tzialaren edo berezkoa ez den zatiketaren berezitasunak.—412. Zatiketaren faseak.— 413. Zatiketaren formalitateak.—414. Hartzekodunen babesa.—415. Zatiketaren deu seztasuna.
407. Aurretiazko oharbideak.—Sozietateen zatiketa azken aldiotan eza rritako erakunde juridikoa da. Merkataritza Kodeek ez zuten erakunde hori arautu eta, horrela, Frantzian sozietateei buruz 1966an emandako lege oroko rrak eskaintzen du erakunde horren lehenengo arauketa sustantibo eta berezia. Espainiako Zuzenbidean, zerga arauen bidetik dator erakunde horren lehenda biziko aintzatespena (1965eko apirilaren 5eko Agindua, 1980ko abenduaren 28ko Legea eta, gaur egun, indarrean dagoen 1991ko abenduaren 16ko Legea; azken hori zergaren inguruko kontzeptu batzuk Europako Erkidegoen zuzenta rau eta araudiei egokitzeari buruzkoa da; lege horren lehenengo tituluak so zietateen zatiketari aplikatu beharreko zerga eraentza arautzen du). Geroago, Aseguru Pribatuen Antolamenduari buruzko 1984ko abuztuaren 2ko Legean eta Kooperatibei buruzko 1987ko apirilaren 2ko Lege Orokorrean jaso da era kunde hori. Espainiako sozietateak EEEk emandako zuzentarauei egokitzearen ondo rioz, hirugarren sekzioa erantsi zaio Sozietate Anonimoei buruzko Legearen IX. kapituluari (252.etik 259.era arteko art.ez osatua). Sekzio horretan, sozieta te anonimoen zatiketari buruzko arauketa jasotzen da. Arauketa hori, ordea, ez da zatiketaren berezko arauketa osoosorik; alderantziz, horrek sozietateen arteko bategiteari buruzko arauak barneratzen ditu neurri handi batean. Ildo horretatik, legearen 254. artikuluak igorpen zabala egiten du sozietateen arteko bategiteari buruzko arauetara: «Sozietateen zatiketa arautzeko,
sozietateen arteko bategiteari buruz lege honek ezartzen dituen arauak aplikatuko dira, ondorengo artikuluetan jasotako salbuespenak aintzat harturik; bestalde, sozie tate irensleari edo bategitearen ondoriozko sozietate berriari buruzko aipame nak zatiketaren sozietate onuradunei dagozkiela ulertu behar da. 408. Zatiketa kontzeptuaren alde bikoitza.—Ez da erraza zatiketaren inguruko kontzeptu bakarra ematea. Legeak bi zatiketa mota bereizten ditu, eta horien artean badira oinarrizko zenbait desberdintasun. Horren inguruan, hauxe adierazten du 252. artikuluak: Zatiketa dagoela ulertu behar da: 1) Sozietate anonimoa azkendu eta horren ondarea bi zati edo gehiagotan banatzen denean; zati horietako bakoitza batera eskualdatzen zaio sozietate berri bati edo, bes tela, aldez aurretik eratutako sozietate batek irensten du berori. 2) Azkendu gabeko sozietate anonimo baten ondaretik zati bat edo gehiago bereizten dire nean, bereizitakoa batera eskualdatuz sozietate berri bati edo gehiagori edota aldez aurretik eratutako beste sozietate batzuei. Lege manu horrek bi zatiketa mota bereizten ditu: bata, berezko zatiketa eta, bestea, berezkoa ez dena edo bereiztea. Berezko zatiketa gertatzen denean, nahitaez azkentzen da zatitutako sozietatea. Horren ondare osoa bi zati edo ge hiagotan banatzen da, eta zati horiek sozietate onuradunei eskualdatzen zaiz kie; aldi berean, sozietate onuradun horietan sartuko dira zatitutako sozietateen bazkideak. Berezkoa ez den zatiketaren kasuan, berriz, zatitutako sozietatea ez da azkentzen. Sozietate horrek bere ondarearen zati bati eusten dio, gainerako zatia sozietate onuradun bati edo gehiagori eskualdatuz. Desberdintasun horiek gorabehera, bi zatiketa motek badituzte antzeko ezaugarriak ere. Zatiketa eragi ketak, gainera, antzekotasunak ditu sozietateen arteko bategitearekin, nahiz eta bi eragiketa horien azken helburua desberdina izan. Sozietateen arteko bategi tearen helburua indar ekonomikoak bateratzea da; zatiketaren helburu nagusia, aldiz, indar horiek aniztatzea da. 409. Lege baldintzak.—Zatiketa mota guztietan, ondoko
baldintzak bete behar dira: a) Zatitu beharreko sozietatea anonimoa izan behar da; legeak, jaso ere, ez du jasotzen sozietate mota guztien zatiketa. Bestela esateko, sozietate anoni moen zatiketa bakarrik arautzen du legeak (252. art.); hala ere, zatiketaren so zietate onuradunak edozein motatakoak izan daitezke. Horrekin loturik, 252.4. artikuluak lege adierazpen kategoriko hau jasotzen du: Zatiketaren sozietate onuradunek ez dute zertan izan sozietate zatituak zuen merkataritzako forma berbera. Xedapen horren harira, badirudi merkataritzakoak ez diren sozietate ak ezin izango direla zatiketaren onuradun izan. Bestalde, sozietate onuradunen xedea sozietate azkenduak duenaz bestekoa izan daiteke, legeak ez baitu inola ko eragozpenik jartzen horretarako. b) Zatiketaren gaineko erabakia hartu ahal izateko, nahitaezkoa da zatitu beharreko sozietatearen akzioak osoosorik ordaintzea (252.3. art.). c) Sozietate onuradunak sozietate berriak izan daitezke edo, bestela, aldez aurretik eratutakoak. Sozietateen arteko bategitearen kasuan gertatzen den be zala, zatiketa egin daiteke irenspen bidez edo sozietate berriak eratuz. d) Sozietate onuradunei batera eskualdatzen zaizkie sozietate ondarearen zatiak, oinordetza unibertsalaren bidez (252. art.). (Horren inguruan, sozietate en arteko bategiteei buruz azaldu duguna izan behar da gogoan: ikus 398. zk.). Zatiketa proiektuan aipatu behar da zeintzuk diren sozietate onuradun bakoitza ri eskualdatu beharreko aktibo eta pasiboaren osagaiak, bai eta horiek nola ba natu behar diren ere [255.1.a)]: a’) Aurretik esan bezala, sozietate zatituak bere ondarearen osagaiak esku aldatzen dizkie sozietate onuradunei. Horren truk, sozietate onuradunek akzio edo partaidetzak ematen dizkiete sozietate zatituaren akziodunei; akziodun ho riek jasoko dituzten akzio edo partaidetzen kopurua, bada,
horietatik bakoitzak sozietate zatituaren kapitalean duen partaidetzaren araberakoa izango da [252.2 eta 255.1. b) art.ak]. b’) Bi sozietate onuradun edo gehiago daudenean, «zatitutako sozietatea ren akziodunei sozietate onuradun bakarraren akzio edo partaidetzak emateko, nahitaezkoa da akziodun ukitu guztiek horren gaineko adostasuna ematea» (252. art.). Kautelazko arau hori oso garrantzitsua da, eta horren helburua ak ziodunak babestea da. Horren ariora, ukitutako edozein akziodunek aurkajartze eskubidea izango du; horren bidez ere, eragiketa eragotzi ahal izango du, bal din eta horren gaineko adostasuna ematen ez badu. 410. Berezko zatiketaren berezitasunak.—Berezko zatiketaren kasuan, zatitutako sozietatea azkentzen da. Hori kontuan harturik, bi xedapen berezi hauek ezartzen ditu legeak: a) «Zatiketa proiektuan, aktiboaren osagaien bat ez bazaio eratxiki ezein sozietate onuraduni, eta proiektu horren interpretaziotik ezin bada ondorioztatu nola egin behar den banaketa, osagai hori edo horren ordaina sozietate onura dun guztien artean banatuko da, zatiketa proiektuan sozietate horietako bakoi tzari eratxikitako aktiboaren arabera». Bistan denez, zentzuzko banaketa araua da hori (255.2. art.). b) «Zatiketa proiektuan, pasiboaren osagaien bat ez bazaio eratxiki ezein sozietate onuraduni, eta proiektu horren interpretaziotik ezin bada ondorioztatu nola egin behar den banaketa, orduan sozietate onuradun guztiek izango dute horren gaineko erantzukizun solidarioa (255.3. art.). 411. Zatiketa partzialaren edo berezkoa ez den zatiketaren berezitasu nak.—Kasu horretan, zati bat bereizten da sozietate zatituaren ondaretik. Ho rren inguruan ere, zenbait arau berezi jasotzen ditu legeak: 1) «Zatitu edo bereizten den ondare zatiak batasun ekonomikoa osatu be har du» (253.1. art.). Legearen arabera, ondare zati horren
barneko osagaiek nolabaiteko batasuna osatu behar dute. 2) «Zatitu edo bereizten den ondare zatiak, gainerako efektuez gain, mer kataritza, industri edo zerbitzuetako enpresa edo establezimendu bat edo ge hiago barneratzen baditu, sozietate onuradunari eratxiki dakizkioke eskualda tutako enpresa horren antolaketa eta jardunbidearen ondorioz hartutako zorrak» (253.2. art.). Lege manu horrek ere zatitutako aktibo eta pasiboen batasunaren inguruko kezka azaltzen du. Bestalde ere, manu horrek argi uzten du zatitutako ondarearen osagaiak mota askotako merkataritzako enpresek bete ditzaketela, beste ondasun batzuen artean. 412. Zatiketaren faseak.—Gai horri dagokionez, sozietateen arteko bat egiteei buruzko arauketara jo behar dugu, legearen 254. artikuluak ezartzen duen moduan. 1) Zatiketa prozesuari hasiera emateko, zatiketa horretan parte hartzen du ten sozietate guztien (zatitu beharreko sozietatearen eta sozietate onuradunen) administratzaileek zatiketa proiektua idatzi eta sinatu behar dute. Proiektu horretan, sozietateen arteko bategitearen inguruan 235. artikuluak ezartzen di tuen aipamenez gain, zatiketaren kasuan berariaz ezartzen diren beste aipamen batzuk ere jaso behar dira: «Zatiketa proiektuan, ondoko aipamenak jaso behar dira, bategite proiektuaren inguruan ezartzen diren aipamenez gain: a) So zietate onuradun bakoitzari eskualdatu beharreko aktibo eta pasiboko osagaien zehaztapena eta banaketa. b) Zatitutako sozietatearen akziodunei sozietate onu radunen kapitalean dagozkien akzio edo partaidetzen banaketa, bai eta bana keta hori egiteko irizpideak ere» (255.1. art.). 2) Zatiketan parte hartzen duten sozietateen administratzaileek txosten bat egin behar dute zatiketa proiektuari buruz. Txosten horretan «adierazi behar da diruzkoak ez diren ekarpenei buruz lege honetan ezartzen diren txostenak egin direla sozietate onuradun bakoitzaren kasuan; era berean, txosten horiek
Mer kataritzako Erregistroetatik zeinetan gordailatu diren edo gordailatu behar di ren ere zehaztu behar da» (257. art.). Legeak txosten horiek aipatzen ditu, honakoa adieraziz: «Aditu independente batek edo gehiagok txosten bat egin behar dute diruzkoa ez den ondareari buruz, hots, sozietate onuradunek sozie tate zatituen eskutik jasotzen duten ondare horri buruz; aditu horiek izendatu behar ditu sozietate zatituaren egoitza non izan eta hango merkataritzako erre tragistratzaileak». Edozelan ere, «zatiketan parte hartzen duten sozietate guzti en administratzaileek sozietate horietatik edozeinen egoitza non izan eta hango merkataritzako erregistratzaileari eska diezaiokete aditu bat edo batzuk izenda tzeko; aditu horiek txosten bakarra egingo dute, diruzkoa ez den ondare zati tuari eta zatiketa proiektuari buruz» (256. artikuluaren 1 eta 2. lerroaldeak). Sozietateen administratzaileek, bestalde, zatiketa proiektuari buruzko txos tena egin behar dute, eta txosten horren berri eman behar zaio batza orokorrari. 3) Legeak ez du aipatzen zatiketa balantzea; hortaz, sozietateen arteko bategitearen inguruan ezarritako horretara egin behar dugu igorpena (239. arti kulua). Bestela esateko, sozietateen arteko bategiteari buruzko arauak aplika tuko dira balantze hori egiteko moduari, auditoreen egiaztapenari eta batza oro korraren onespenari dagokienez. 4) Zatiketa hori gauzatu ahal izateko, nahitaezkoa da bertan parte hartzen duten sozietate guztien batza orokorrek zatiketa proiektua eta balantzeak ones tea. Horren inguruko xedapen berezirik ez dagoenez, sozietateen arteko bat egite kasuan 238 eta 240. art.ek zehazten dutena aplikatu behar da. Zernahi gisaz, «zatiketa proiektua idazten denetik batza orokorra bildu arte, aldarazpen garrantzitsuak gerta daitezke ondarearen aktibo zein pasiboan; halakoetan, zati
tutako sozietatearen administratzaileek aldaketa horien berri eman behar diote batza orokorrari. Irenspen bidezko zatiketa gauzatzen denean, informazio bera eman behar diete sozietate onuradunen administratzaileei, eta horiek haiei, eu ren batza orokorrei horren berri eman diezaieten (258. art.). 413. Zatiketaren formalitateak.—Gai horretan ere, sozietateen arteko bategiteari buruzko arauak aplikatu behar dira: zatiketaren eskritura publikoa egilestea, Merkataritzako Erregistroan inskribatzea eta Merkataritzako Erregis troaren Aldizkari Ofizialean argitaratzea. 414. Hartzekodunen babesa.—Hartzekodunek zatiketaren aurka jotzeko eskubidea dute; eskubide horren arauketari dagokionez, sozietateen arteko bat egiteari buruzko arauak izan behar dira gogoan. Aurkajartze eskubide horretaz gain, legeak bestelako babes araua jasotzen du zatiketaren kasuan; arau horrek sozietate onuradunen erantzukizun solidarioa arautzen du. Horren inguruan, hauxe dio 259. art.ak: «Sozietate onuradunak ez badu betetzen zatiketaren on dorioz hartu dituen betebeharren bat, gainerako sozietate onuradunek horren gaineko erantzukizun solidarioa izango dute, horietatik bakoitzari zatiketan eratxiki zaion aktibo garbiaren zenbatekoraino. Zatitutako sozietateak bizirik irauten badu zatiketaren ondoren, betebehar osoaren gaineko erantzukizuna izango du». 415. Zatiketaren deuseztasuna.—Sozietateen arteko bategite arauetara egindako igorpen orokorra dela bide, onartu behar da deuseztasun akzioa jar tzeko aukera dagoela, Merkataritzako Erregistroan inskribaturiko zatiketaren aurka. Deuseztasun akzioak akziodunen batza orokorrak hartutako erabakien deuseztasuna hartu behar du oinarritzat, 246. artikuluak ezartzen duen moduan.
BIBLIOGRAFIA BESTEIRO VARELA: La escisión de sociedades en España. Aspectos problemáticos de su regulación que inciden en la contabilidad, Madril, 1995; CERDÁ ALBERO: Es cisión de la sociedad anónima, Valentzia, 1993; CORTÉS DOMÍNGUEZ, L. J.: «La esci sión de sociedades anónimas», in La reforma de la Ley de Sociedades Anónimas, Madril, 1987, 389. or. eta ondorengoak; DUDEN eta SCHILLING: «Die Spaltung von Gesellschaften», in AG, 1974, 207. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: «La escisión de sociedades», in Estudios URÍA, 127. or. eta ondorengoak; GUASCH: La escisión de sociedades en el Derecho español: la tutela de los intereses de los socios y acreedores, Bartzelona, 1993; LÁZARO SÁNCHEZ, E. J.: «La tutela de los acreedores de la sociedad anónima parcialmente escindida (reflexiones a la luz del derecho y doctrina españoles)», in RDM, 1994, 163. or. eta ondorengoak; MARINA GARCÍATUÑÓN, A.: «Una aproximación al análisis del régimen de la escisión parcial: especial referencia al artículo 253 T. R. L. S. A.», in RdS, 1994, 3, 53. or. eta ondorengoak; IDEM: «Una aproximación al análisis del régimen de la escisión parcial: especial referencia al artí culo 253 del TRLSA», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2013. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ, A.: «Escisión de la sociedad anónima y obligaciones convertibles», in RDM, 1984, 227. or. eta ondorengoak; RECORDON: La protection des actionnaires lors des Pensions et scissions de sociétés, Geneva, 1974; RETAIL: Fusions et scissions de sociétés (Étude financière et fiscale), 4. argitaraldia, Paris, 1968; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Escisión de la sociedad anónima (arts. 252–259 LSA)», in Comentarios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), IX. liburukia, 3. bolumena, Madril, 1993; ROJO, A.: «La escisión de sociedades», in La reforma del Derecho español de sociedades de capital, Madril, 1987, 663. or. eta on dorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Transformación, fusión y escisión», in Comenta rio a la Ley de Sociedades Anónimas, VII. liburukia, Madril, 1993; SANTOS MARTÍNEZ: «Fundación por escisión mediante creación de nueva sociedad», in Derecho de Socie dades Anónimas, I, La Fundación, Madril, 1991, 955. or. eta ondorengoak; IDEM: «La escisión de sociedades en el Derecho Comunitario Europeo», in Derecho Mercantil de la Comunidad Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 959. or. eta ondorengoak; VARA DE PAZ: «La protección de los acreedores en la fusión y escisión de sociedades», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1097. or. eta ondorengoak; VASSEUR: «Les Pensions et les scissions de sociétés par actions», in Études de droit contemporain, Paris, 1959, 45. or. eta ondorengoak.
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa § XXIV. SOZIETATE ANONIMOA DESEGITEA LABURPENA: 416. Desegite kariak.—417. Legean nahiz estatutuetan jasotzen ez diren desegite karien onartezintasuna.—418. Sozietatea desegitea, batza orokorrak hartutako erabakiaren ondorioz.—419. Sozietatea desegitea, estatutuetan ezarritako epemuga hel tzearen ondorioz.—420. Sozietatea desegitea, bere enpresa edo xedea amaitzearen on dorioz.—421. Sozietatea desegitea, horrek ezin duelako bere helburua bete edota ezin diolako bere jardunbideari eutsi.—422. Sozietatea desegitea, galeren ondorioz.—423. Sozietatea desegitea, kapitala legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera urritzea ren ondorioz.—424. Sozietatea desegitea, bategitearen edo zatiketa osoaren ondo rioz.—425. Sozietatea desegitea, horrek porrot egitearen ondorioz.—426. Desegite kariak aplikatzeko modua.—427. Desegindako sozietateak bere nortasunari eustea.— 428. Desegitearen ondoreak.—429. Desegindako sozietateak bere bizitza aktiboa be rreskuratzeko aukera izatea.—430. Sozietateak nahitaez irautea.
416. Desegite kariak.—Sozietate kolektiboari buruzko gaian, desegitearen esanahia azaldu dugu (ikus 184. zk.). Hortaz, bertan jasotako oharbideak so zietate anonimoaren desegiteari ere aplika dakizkioke. Desegite karien inguru an, ordea, hainbat desberdintasun antzematen dira sozietate anonimoaren eta sozietate pertsonalisten artean. Sozietate anonimoan bi motatako desegite kariak ditugu: lege kariak eta estatutu kariak. a) Lege kariak 260. artikuluaren lehenengo sei zenbakietan zerrendatzen dira; egia esateko, zazpi kari jasotzen dira, hirugarren zenbakiak bi kasu des berdin barneratzen dituelako. Horrez landara, gogoan izan behar da sozietatea ren porrotak ere horren desegitea ekar dezakeela (260.2. art.). b) Legearen 260. artikuluaren 7. zenbakiak estatutu kariak aipatzen ditu; bada, argi dago lege kariaz bestekoak ezar ditzaketela estatutuek. Estatutu kari horien inguruan, dena den, zalantza bat sortzen da. Zehatzago esatearren, ez dago argi kari horiek eratze estatutuetako jatorrizko kariak bakarrik izan dai tezkeen edo, alderantziz, geroko estatutu aldarazpenetan desegite kari berriak jaso daitezkeen. Dirudienez, onartu egin daiteke
azken aukera hori. Edozein modutara ere, estatutuen edo batza orokorrak hartutako erabakiaren bidez, ezin da aldatu legeak ezartzen duen kari sistema. 417. Legean nahiz estatutuetan jasotzen ez diren desegite karien onar tezintasuna.—Legean edo estatutuetan jasotzen diren karien ondorioz bakarrik desegin daitezke sozietate anonimoak. Kari horietaz landara, ez dago sozietate anonimoaren desegitea ekar dezakeen beste karirik; ulerbidez, akzio guztiak akziodun bakarraren eskura biltzen direnean, sozietatea ez da desegiten. Ildo horretatik, Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legeak (lege berriaren lerro orokorrak adierazten dituen legeak) ez zuen egitate hori desegite karien barru an sartu. Lege horren hitzaurreak adierazi zuenez, gertatze bidez sozietatean bazkide bakarra geratuz gero, ez zen sozietatea desegiten, bazkide aniztasuna berreskuratzeko igurikimena zegoelako. Gaur egun, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1995eko martxoa ren 23ko Legea indarrean jarri eta gero, legeak berak aintzatesten du sozietate anonimoa eta erantzukizun mugatuko sozietatea bazkide bakarrekoak izan dai tezkeela, jatorriz edo gertatze bidez. Bada, amaitu egin dira gai horren inguru ko arazoak (ikus XXXIX. kap.). 418. Sozietatea desegitea, batza orokorrak hartutako erabakiaren on dorioz.—Desegite kari hori (260. art.aren 1. zk.) batzaren izaera subiranoaren ondorio da. Ezaguna denez, bazkideek hartzen dute sozietatea sortu edo eratze ko erabakia. Modu berean, bada, sozietatea desegiteko erabakia har dezakete. Erabaki horren garrantzia kontuan izanik, 103. artikuluak ezarritakoaren arabe ra hartu behar da berori. Kari horren inguruan sortzen den arazo nagusia aurretiazko desegiteari bu ruzkoa da, sozietatea epe jakin baterako eratzen den kasuetan. Halakoetan, nahikoa al da bazkideen gehiengoak hori erabakitzea
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa ala nahitaezkoa da akzio dun guztiek aho batez erabaki hori hartzea? Gure aburuz, ez da nahitaezkoa erabaki hori aho batez hartzea, legeak ez baitu kasu hori besteetatik bereizten. (Tesi hori bera jasotzen du 1900eko urtarrilaren 24ko epaiak). 419. Sozietatea desegitea, estatutuetan ezarritako epemuga heltzearen ondorioz.—Legeak agintzen duenez, sozietatearen iraupenari buruzko aipame na agertarazi behar da estatutuetan (9 c art.); lege betekizun horrekin lotzen da aztergai dugun desegite karia (260. art.aren 2. zk.). Gehienetan, ez zaio biderik ematen desegite kari horri, sozietatea eperik gabe eratzen dela adieraziz. Irau pen epe jakin bat zehazten bada, aldiz, epe hori mugaeguneratzen denean, so zietatea desegiten da Zuzenbide osoz, salbu eta aldez aurretik horren iraupena berariaz luzatu eta luzapen hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzen de nean (261. art.). Desegitearen inguruko lege kari guztien artean, hori da ipso iure aplikatzen den bakarra. Kasu horretan, ez da beharrezkoa akziodunen ba tza orokorrak aldez aurretik desegite erabakia hartzea. Horrez gain, desegiteak, ondoreak izango ditu gainontzekoei begira, nahiz eta hori Merkataritzako Erre gistroan inskribatu ez; izan ere, gainontzekoak sozietatearen iraupen epearen berri izan dezake, Merkataritzako Erregistroak ematen duen publizitatearen bi dez. Kasu horretan, ezin da aplikatu desegite erabakiaren publizitateari buruz legearen 263. artikuluak ezartzen duena. Desegiteari begira, ondore gogorrak dakartza sozietatearen iraupen epea amaitzeak. Halako ondoreak saihesteko modu bakarra sozietatearen iraupen epea luzatzea da, betiere, epe hori mugaeguneratu baino lehen, eta legeak ezar tzen dituen formalitate guztiak betez. Bazkideek sozietatearen bizitza luza de zakete, batza orokorrean aldarazpen horren gaineko erabakia hartuz. Erabaki hori eskritura publikoan agertarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, sozietatearen iraupen epea mugaeguneratu baino lehen. Sozietatearen iraupen epea igaro eta gero, erregistratzaileak, bere arioz edo edozein
interesa tuk hala eskatuta, ohar bat egingo du azken inskripzioaren bazterrean, sozieta tea desegin dela adieraziz (MEAren 238. art.). 420. Sozietatea desegitea, bere enpresa edo xedea amaitzearen ondo rioz.—Sozietatea enpresa jakin bat gauzatzeko eratzen denean, enpresa hori amaitzeak sozietatearen desegitea dakar, baldin eta aurretiaz beraren xedea aldatu edo xede hori beste jarduera batzuetara zabaltzen ez bada. Praktikan, os tera, zaila da kari hori (260. art.aren 3. zk.) aplikatzea; estatutuek formula za balak erabiltzen dituzte sozietate xedea ezartzen dutenean eta, horrela, jarduera desberdinak gauza ditzake sozietateak. Edonola ere, administrazio emakida bat ustiatu edo obra jakin bat egiteko eratzen diren sozietateen kasuan, errazagoa da legeak ezarritako kasu hori gertatzea. 421. Sozietatea desegitea, horrek ezin duelako bere helburua bete edo ta ezin diolako bere jardunbideari eutsi.—Desegite kari hori 260. art.aren 3. zenbakiak arautzen du. Multzo horretan sartzen dira, kanpo edo barne arrazoi en ondorioz, sozietatearen jardunbidea eta horren helburuak gauzatzea ezinez ko egiten duten kasu guztiak (1967ko uztailaren 3ko epaia). Kanpo arrazoien artean, berezko oztopoak edo eragozpen teknikoak ditugu. Barne arrazoiak, bestalde, hainbat motatakoak izan daitezke. Ulerbidez, bazkideen artean desa dostasunak gertatzen direnean, ezinezkoa izan daiteke sozietateak bere jarduera gauzatzea. Halako kasuetan, sozietate organoen jarduera geldiarazten da eta, azken finean, sozietatearen bizitza bera. Horren moduko egitateek bide ematen diote desegiteari (honako epaiek, esaterako, desegitearen aldeko joera agertzen dute, bi bazkide bakarrik dituzten sozietateen edota partaidetza bereko bazkide taldeak dituzten sozietateen kasuan: 1962ko urtarrilaren 18ko eta 1963ko urria ren 25eko epaiek; eta, argiago, 1967ko uztailaren 3ko eta 1978ko ekainaren 5eko epaiek). Legearen aginduz, ezintasun hori nabaria
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa izan behar da, hau da, argia eta behin betikoa. Beste hitz batzuetan esatearren, ia irtenbiderik gabeko egoera izan behar da, alegia, akziodunei kalte larririk eragin gabe, sozietateak gehiago jasan ezin duena. Bada, ez da nahikoa behinbehineko eta gainditzeko moduko zailtasunik egotea. 422. Sozietatea desegitea, galeren ondorioz.— Merkataritza Kodearen arabera, edozein motatako sozietateak desegiten dira, baldin eta euren kapital osoa galtzen badute (221. art.). Sozietate anonimoa, ordea, sozietate kapitalista da oinarrian; bertan, kapitala galtzen denean, hartzekodunek ez dute bestelako berme edo ziurtasunik, euren kredituak kobratzeko. Sozietate horiek galeren ondorioz desegiteko, ezin da itxaron kapital osoa galdu arte. Sozietate Anoni moei buruzko Legearen 260. art.aren 4. zk.ak adierazten duenez, sozietateak desegingo dira baldin eta galeren ondorioz sozietate ondarea kapital kopurua ren erditik beherakoa bada, kapital hori beharrezko den neurrian gehitu edo urritzen denean izan ezik. (Ikus KKAEk 1996ko abenduaren 20an emandako ebazpena; ebazpen horrek irizpide orokorrak ematen ditu kontabilitate onda rearen kontzeptua zehazteko, sozietate desegitearen ondoreetarako). Galeren zenbatekoa zehazteko, ekitaldiaren bukaerako balantze arruntaren emaitza hartzen da kontuan. Hori gorabehera, akziodunek balantze hori aurkara dezakete, baldin eta horrek jasotzen ez badu sozietatearen egoera ekonomiko zehatza. Batza orokorrak, bestalde, desegite kari hori gertatu dela aintzatets de zake, aribidean dagoen sozietate ekitaldia amaitu baino lehen, horretarako ba lantze berezia eginez. Desegite karia desagertu egin daiteke, baldin eta galerak gutxitzen badira beharrezko den neurrian, dela sozietate kapitala gehituz, dela kapital hori urri tuz. Edozelan ere, nahikoa da kapital hori gehitu edo urritzea ondareak sozie tate kapitalaren erdia estaltzeko heinean, nahiz eta ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezarri ez. 423. Sozietatea desegitea, kapitala legeak ezarritako
gutxieneko kopu rutik behera urritzearen ondorioz.—Aurretik adierazi dugun moduan, sozie tate anonimoen kapitala ezin da hamar milioi pezetatik beherakoa izan (4. art.). Gutxieneko kapital hori, dena den, ez da eratze unean bakarrik izan behar, sozietate bizitza osoan zehar baizik (ikus 223. zk.). Desegite kari horren oina rria, beraz, argia da (260. artikuluaren 5. zk.). Legearen arabera, sozietate ano nimoaren kapitala (eskrituran jasotako kapital zenbatekoa) legeak ezarri duen gutxieneko kopurutik beherakoa denean, sozietate horrek ezin du bizirik iraun. Zernahi den ere, praktikan zaila da aztertzen ari garen desegite kari hori aplikatzea; eskrituran jasotako kapitala urritzeko, dakigunez, forma, Erregistro eta publizitatearen inguruko hainbat betekizun gauzatu behar dira (ikus 375. art.). Hori dela eta, ia ezinezko bihurtzen da legearen aurkako eragiketa hori gauzatzea. Beste kasu batzuetan, ordea, kapitala nahitaez urritu behar da legeak ezarritako gutxieneko zenbatekotik behera (hala nola, bazkideak sozietatetik banantzen direnean, berandutzapeko bazkidearen akzioak amortizatzen direne an etab.); halakoetan, maiz saihesten da desegite kari horren aplikazioa. Ho rretarako, bi aukera daude: bata, sozietatearen kapitala gehitzea; eta, bestea, sozietate anonimoa sozietate kolektibo, komanditako sozietate edo erantzuki zun mugatuko sozietate bihurtzea. 424. Sozietatea desegitea, bategitearen edo zatiketa osoaren ondo rioz.—Desegite kari hori (260. artikuluaren 6. zk.) luze eta zabal aztertu dugu, sozietateen arteko bategite eta zatiketari buruzko kapituluetan; bada, bertan azaldutako horretara egiten dugu igorpena. 425. Sozietatea desegitea, horrek porrot egitearen ondorioz.—Legea ren harira, sozietateak porrot egiten duenean, sozietate hori desegiten da, bal din eta desegite hori beren beregi erabakitzen bada, porrota
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa adierazten duen epaileak emandako ebazpenaren ondorioz» (260.2. artikulua). Espainiako siste man, porrot adierazpenak ez dakar per se porrot egindako sozietatearen dese gitea. Porrot adierazpena egiten denean, sozietatea desegiteko karia agertzen da; hala ere, sozietatea benetan desegin dadin, nahitaezkoa da batza orokorrak beren beregi hori erabakitzea. Azken finean, behin porrota adierazi eta gero, batza orokorrak du sozietatea desegin behar den ala ez erabakitzeko eskumena. Berariazko erabaki hori batza orokorrak hartu behar duela ulertuko da, 262. art.ak gainerako desegite karien inguruan jasotzen duen irizpidearen arabera. Porrot adierazpena oinarri duen desegitearen kasuan, sozietatea ez da sar tzen 266. artikuluak eta ondorengoek araututako likidazio egoeran, ezpada po rrotaren prozedurari lotzen zaion likidazio berezian. 426. Desegite kariak aplikatzeko modua.—Aurretik ikusi dugun bezala (419. zk.), sozietatearen iraupen epea mugaeguneratzeari lotutako desegite ka ria berez aplikatzen da; halako kasuetan, sozietatea desegiten da Zuzenbide osoz, «salbu eta aldez aurretik horren iraupena berariaz luzatu eta luzapen hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzen denean» (261. art.). Legeak, bestalde, ondokoa agintzen du 3, 4, 5 eta 7. karien kasuan: «260. artikuluaren lehenengo idazatiaren 3, 4, 5 edo 7. zenbakietan jasotako karieta rik bat gertatuz gero, sozietatea desegin ahal izateko, batza orokorrak desegi tearen aldeko erabakia hartu behar du; horretarako, 102. art.an ezarritakoaren arabera eratu behar da batza hori. Administratzaileek batza orokorrerako dei aldia egin behar dute bi hilabeteko epean, batza horrek desegitearen gaineko erabakia har dezan. Bestalde, edozein akziodunek eska diezaieke administra tzaileei batzarako deialdia egiteko, baldin eta bere iritziz sozietatea desegiteko legebidezko karirik badago. Batzarako deialdia egiten ez bada, erabakirik lor tzen ez bada edo erabakia desegitearen aurkakoa bada, edozein
interesatuk epaileari eska diezaioke sozietatea desegiteko. Administratzaileek, azkenez, epaileari eskatu behar diote sozietatea desegiteko, sozietatearen erabakia dese gitearen aurkakoa denean edo desegitearen aldeko erabakirik lortu ezin dene an» (262. artikuluaren 1, 2, 3 eta 4. lerroaldeak). Lege manu horren arabera, gainera, administratzaileek erantzukizun solidarioa izango dute sozietateak har tutako betebeharren gain, ondoko bi kasuetan: «… bi hilabeteko epean, batza orokorrerako deialdia egiteko betebeharra betetzen ez dutenean eta, horren ondorioz, batza horrek desegite erabakia hartu ezin duenean; edo, bi hilabeteko epean, epaileari sozietatea desegiteko eskatzen ez diotenean; azken kasu horre tan, batza eratu ez bada, batza hori egiteko ezarri den datatik zenbatzen hasiko da epe hori; batza eratu baina desegitearen aurkako erabakia hartzen denean, aldiz, batza hori egiten den egunetik zenbatzen hasiko da epe hori» (262.5. artikulua). Batzak desegite erabakia hartzen duenean (edo erabakia epaileak hartzen duenean), erabaki hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu eta Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bai eta sozieta tearen egoitzan zabalkunderik handien duten egunkarietatik batean ere (263. art., eta EZNk 1993ko martxoaren 30ean emandako ebazpena). Inskripzioa es kritura publikoaren bidez egin behar da; bertan, lege betekizun eta formalita teak gauzatu direla adierazi behar da. Halaber, likidatzaileen izendapena ere jaso behar du eskritura horrek (MEAren 240. art.). 427. Desegindako sozietateak bere nortasunari eustea.—Legeak argi eta garbi adierazten duenez, sozietatea desegiten bada ere, sozietate horren nor tasuna ez da azkentzen eta, gisa berean, ez da hausten sozietate horren eta beraren akziodunen arteko lotura juridikoa: «Desegindako sozietateak bere nortasun juridikoari eusten dio, likidazioa gauzatzen den bitartean» (264. art.). Likidazioa egin eta gero, sozietatea azkentzen ez den bitartean, sozietate horrek nortasun juridikoari eutsiko dio; bestela esateko, sozietate gisa iraungo du, be
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa re egoitza, izendazio, ondare, kontabilitate, enpresario izaera eta abarri eutsiz (1961eko uztailaren 6ko epaia, eta EZNk 1967ko urriaren 17an eta 1986ko otsailaren 13an emandako ebazpenak). 428. Desegitearen ondoreak.—Sozietatea desegitearekin batera, sozietate horren likidazio epealdia hasten da. Desegitearen eta likidazio egoeraren ar tean, ez dago inolako etenik. Legearen 266. art.ak argiro adierazten duenez, «behin sozietatea desegin eta gero, hasiera emango zaio likidazio epealdiari». Desegindako sozietateek euren izaera ezkuta ez dezaten, «likidazioan» adieraz moldea gehitu behar diote euren izenari, legeak agintzen duen moduan (264. art.). Horretara, sozietatearen izendazioak berak adieraziko du sozietatearen helburuak izandako aldaketa. Are gehiago, gainontzekoek edozein unetan jakin ahal izango dute, zein den sozietate horren egoera. Hala eta guztiz ere, badira salbuespen kasu batzuk; horietan, desegindako sozietatea ez da likidazio egoe ran jartzen: «sozietateen arteko bategite eta irenspen kasuetan, ez eta aktiboa nahiz pasiboa batera lagatzen dituen beste edozein kasutan ere» (266. art.). La gapen osoa bateraezina da likidazioarekin. Likidazio epealdian, sozietateak eta horren nortasun juridikoak irauten ba dute ere, barne izaerako zenbait aldaketa izaten ditu sozietate horrek: a) Ira baziak lortzeko jarduera eteten da, hots, enpresaren ustiapena edo garapena; horren ordez, likidazio jarduera hutsa gauzatzen da; jarduera horren helburua likidazioa lortu eta sozietatea azkentzea da (272. art.). b) Administrazio orga noa desagertzen da; administratzaileek ordezkaritza kargua uzten dute kontratu berriak egin eta betebeharrak hartzeko eta, horien ordez, likidatzaileak jartzen dira (267.1. art.); c) Sozietateak ez du urteko balantzerik egiteko betebeharrik; horren ordez, kontuen orria egin behar da, baldin eta likidazioa ekitaldi batetik gora luzatzen bada (273.2. art.). 429. Desegindako sozietateak bere bizitza aktiboa berreskuratzeko au kera izatea.—Dakigunez, sozietateak bizirik irauten du likidazio
epealdian. Beste alde batetik, eta legeak agintzen duenez, likidazio epealdi horretan batza arruntetarako eta aparteko batzetarako deialdiari buruzko estatutu arauak izan behar dira gogoan (271. art.). Hori guztia aintzat harturik, ondoko zalantza sor tzen da: akziodunen batza orokorrak hartutako erabakiaren bidez, desegin eta likidazio epealdian dagoen sozietateak bere bizitza aktiboa berreskura dezake en ala ez; bestela esateko, zehaztu behar da batza orokorrak sozietatea likidazio epealditik atera eta horren merkataritza jarduerari ekiteko erabakia har dezake en ala ez. Gure ustetan, desegindako sozietatea berpiztearen inguruko arazo horri ezin zaio konponbide orokorrik eman, desegite kasu guztietarako. Hasteko, de segitea eragiten duen karia zein izan (260. artikuluan jasotzen diren karien arte an), eta konponbide bat ala bestea ezartzen da. Era berean, kontuan izan behar da desegitea eragin duen karia desagertu den ala ez; horren arabera ere, desber dinak dira irtenbideak. a) Sozietatea desegiten bada, estatutuetan zehaztutako epemuga heldu delako, sozietate hori ezin da likidazio epealditik irten; bestela esateko, batza orokorrak ezin du hartu sozietatearen merkataritzako jarduerari ekiteko erabakia. Legeak Zuzenbide osoko deuseztasuna ezartzen du kasu ho rietan eta, beraz, behin betiko eta ezeztaezina da desegite hori. b) Sozietatea desegiten bada, beraren enpresa edo xedea amaitu delako, badirudi sozietate hori ezin dela berpiztu; izan ere, ezin egon daiteke xede gabeko sozietaterik. Zernahi gisaz, eta aurretik azaldu dugun bezala, desegite kari hori batza oroko rrak hartutako erabakiaren bitartez aplikatzen da (262.2. art.); hori dela eta, sozietate xedea aldarazteko erabakia hartzen badute bazkideek, desagertu egin go da desegite karia eta, horren ondorioz, bere bizitza arrunta berreskuratu ahal izango du sozietateak. c) Sozietatea gertatze bidez desegiten bada, beraren helburua betetzea ezinezko gertatzen delako, sozietate horrek ezin izango du bere bizitza berreskuratu, salbu eta desegitea eragin duen ezintasun hori desa gertzen denean. d) Sozietatea desegiten bada, galeren ondorioz beraren onda
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa rea kapital kopuruaren erditik behera urritzen delako, sozietate horren bizitza berreskuratzeko erabakia har dezake batza orokorrak; hala ere, horretarako be harbeharrezkoa da aldi berean kapital hori gehitu edo urritzeko erabakia har tzea. e) Sozietatea desegiten bada, horren kapitala legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera urritu delako, batza orokorrak kapital kopurua gehi dezake gutxieneko zenbateko horretaraino. f) Sozietatea desegiten bada, sozietateen ar teko bategitea gauzatu delako, desegite horrek ondorioak izango ditu, sozie tateen arteko bategitea benetan gauzatzen denean bakarbakarrik. g) Sozietatea desegiten bada, batza orokorrak erabaki hori hartzen duelako behar bezalako betekizunak gauzatuz, kari horrek ez du ondorerik izango, gehiengoaren boron datea adierazten duen erabaki hori ezeztatu eta beste bat hartzen denean, aurre ko kasuan aipatu ditugun betekizun berberak gauzatuz. Sozietatea likidazio egoeran jarri da bazkideek hala erabaki dutelako eta, gisa berean, sozietateak bere bizitza aktiboa berreskuratzea erabaki dezakete bazkideok. h) Desegitea gertatzen bada, estatutuetan jasotako karietarik bat oinarri harturik, estatutuetan beraietan ezarritakoa izan behar da gogoan. Besterik zehaztu ezean, badirudi sozietateak bere bizitza aktiboa berreskuratu ahal izango duela, desegite karia desagertu eta erabaki berria aurrekoaren betekizun berberak gauzatuz hartzen bada. i) Sozietatea desegiten denean, sozietate horrek porrot egitearen ondo rioz, desegindako sozietate horrek bere bizitza berreskuratu ahal izango du, sozietateak eta hartzekodunek enpresari ekiteko hitzarmena egiten badute, MKren 929. artikuluak ezartzen duen moduan. Goian aztertu ditugun kasuetatik ondorioztatzen denez, argi dago nahitaez koa dela desegite karia desagertzea, sozietateak bere bizitza berreskura dezan. Desegite kariak dirauen bitartean, batzak ezin izango du hartu sozietatearen bizitza berreskuratzeari buruzko erabakirik. Enpresaren iraunarazpena bultza tzen duten joera aurrerakoiak oinarri harturik, alabaina, esan liteke desegite ka
riek sortutako egoera zuzentzeak desegite horren ondorio larriak eragotziko lituzkeela (esaterako, legearen 115.3. art.ak onartzen duen bezala, sozietatearen erabakiak aurkaratzeko kariak jasotzen dituenean). 430. Sozietateak nahitaez irautea.—Sozietate Anonimoei buruzko Le gearen arabera, Gobernuak ahalmena du desegindako sozietate anonimo batzu en iraunarazpena agintzeko, baldin eta hori egokitzat jotzen badu Espainiako ekonomiaren edo sozietatearen interesen arabera. Manu horren helburua enpre sen iraunarazpena bultzatzea da eta, orokorrean, ekonomia eta gizartearen inte resak akziodunen interesen gainetik jartzea. Erabaki hori dekretu bidez hartu behar da; horretarako, iraunarazpen hori eskatu behar dute «ordaindutako kapi talaren bostena gutxienez ordezkatzen duten akziodunek, edo enpresaren lan gileek». Dekretu horrek zehaztu beharko du zein baldintzatan iraungo duen sozietateak, bai eta akziodunei eman beharreko konpentsazioa ere, euren esku bidea kentzearen ondorioz. Nolanahi ere, batza orokorrak bere esku du «sozie tatearen bizitza luzatu eta enpresaren ustiapenari ekiteko eskubidea, baldin eta erabaki hori hiru hilabeteko epean hartzen bada, dekretua argitaratzen denetik zenbatzen hasita» (265. art.). BIBLIOGRAFIA ASCARELLI: «Sulla constatazione delle cause di scioglimento delle società per azioni e sulla natura delle deliberazioni dell’assemblea», in Studi, aip., 325. art. eta ondorengoak; BELTRÁN, E.: La disolución de la Sociedad Anónima, 2. argitaraldia, Madril, 1997; BOTER: Disolución y liquidación de sociedades mercantiles, Bartzelona, 1947; CABANAS TREJO: «Capital mínimo y disolución de la sociedad anónima», in RGD, 1993, 4923. or. eta ondorengoak; CÁMARA: Disolución y liquidación de socieda des comerciales, Buenos Aires, 1957; DE ELÍAS OSTUA: «La disolución por transcurso del término y su posible reactivación», in Cuad. D. y Com., 13. zk., 1994, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «Crítica de determinados preceptos de la legislación de sociedades
§ XXVIII. Erantzukizun mugatuko sozietatearen eraketa anónimas en materia de disolución y liquidación», in Cuad. D. y Com., 18. zk., 1995, 47. or. eta ondorengoak; DELGAR: Disolución de sociedades mercantiles, Bartzelona, 1958; FERNÁNDEZ RUIZ: «Algunas consideraciones en torno a la disolución de las sociedades anónimas de seguros tras la reforma de ese tipo social mercantil», in RES, 62. zk., 1990, 11. or. eta ondorengoak; FRADEJAS RUEDA, O. M.ª: «La disolución de la sociedad anónima como consecuencia de la paralización de los órganos sociales», in RdS, 1994, 3, 99. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los supuestos de hecho de la disolución de la sociedad anónima por paralización de los órganos sociales», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1769. or. eta ondorengoak; FREDERIQ: «La disparition de la perso nalité des sociétés commerciales en droit belge», in Studi SRAFFA, Padua, 1961, 279. or. eta ondorengoak; GARCÍAPITA: «La disolución de la sociedad anónima: aspectos gene rales», in Cuad. D. y Com., 6. zk., 1989, 97. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «Algunas cuestiones sobre la reducción del patrimonio a una cantidad inferior a la mi tad del capital social por consecuencia de pérdidas», in Derecho Mercantil de la Co munidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 465. or. eta ondorengoak; GRAZIANI: «Fallimento ed estinzione della società», in Studio di Diritto commerciale e marittimo, Napoli, 1963, 187. or. eta ondorengoak; LÓPEZ ORTEGA: «Los dividendos pasivos en caso de disolución y liquidación social», in Cuad. D. y Com., 21. zk., 145. or. eta ondorengoak; MACHADO PLAZAS: Pérdida del capital social y responsabilidad de los administradores por las deudas sociales, Ma dril, 1997; MAISANO: Lo scioglimento delle società, Milan, 1970; MUÑOZ MARTÍN: Disolución y derecho a la cuota de liquidación en la Sociedad Anónima, Valladolid, 1991; NEILA NEILA, J. M.ª: «Sociedad anónima: legitimación para certificar el acuerdo de disolución», in RDP, 1992, 538. or. eta ondorengoak; PALÁ BERDEJO: «La disolu ción de sociedades y su revocabilidad», in RDM, 1952, 149. or. eta ondorengoak; PÉREZ DE LA CRUZ: «Algunos problemas en materia de prórroga y reactivación de socie dades», in RDM, 1968, 247. or. eta ondorengoak; RUBIO: «El principio de conservación de la empresa y la disolución de sociedades mercantiles en Derecho español», in RDP, 1935, 288. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Disolución y liquidación. Obligaciones», in Comentario a la Ley de Sociedades Anónimas, VIII. liburukia, Madril, 1993; SENÉN DE LA FUENTE: La disolución de la sociedad anónima por para lización de los órganos sociales, Madril, 1965; SEQUEIRA MARTÍN: «La eficacia de las causas de disolución en la sociedad anónima según la Ley de reforma parcial y adapta ción de la legislación mercantil a las Directivas de la Comunidad Europea y su regula ción en el Texto Refundido de la Ley de Sociedades Anónimas», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1041. or. eta ondorengoak; URÍA, MENÉNDEZ eta BELTRÁN: «Disolución y liquidación de la sociedad anónima (arts. 260–281 LSA)», in Comentarios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLIVENCIA), XI. liburukia, Madril, 1992; VICENT CHULIÀ: «Disolución de sociedad con transmisión fi
duciaria de acciones a los liquidadores禄, in Cr贸nica Tributaria, 5 (1972), 199. or. eta ondorengoak.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXV. SOZIETATE ANONIMOAREN LIKIDAZIOA LABURPENA: 431. Likidazioaren kontzeptua.—432. Likidatzaileen erakunde juridikoa.— 433. Izendapena.—434. Likidatzaileen kopurua.—435. Likidatzaileen eginkizunak oro korrean.—436. A) Inbentarioa eta hasierako balantzea egitea.—437. B) Kontabilitatea eraman eta zaintzea.—438. C) Ondarea artatzea.—439. D) Gauzatzeke dauden merka taritzako eragiketak egitea.—440. E) Eragiketa berriak gauzatzea.—441. F) Sozieta tearen ondasunak besterentzea.—442. G) Kredituak kobratzea.—443. H) Dibidendu pasiboen ordainarazpena.—444. I) Transakzio eta konpromisoak ituntzea.—445. J) Hartzekodun eta bazkideei ordaintzea.—446. K) Sozietatearen ordezkaritza.—447. Likidazioaren aldizkako publizitatea.—448. Likidazioaren kontuhartzea.—449. Azken balantzea eta banaketa proiektua.—450. Banaketa egiteko unea eta modua.—451. Galeren banaketa.—452. Sozietatearen kaudimengabezia.—453. Likidatzaileen eran tzukizuna.—454. Sozietatea azkentzea.
431. Likidazioaren kontzeptua.—Sozietatearen desegitean gertatzen ez den moduan, likidazioan ez da ematen egintza soil bat, prozesu nahiz egin tzen multzoa baino. Likidazioaren bidez, ondoz ondoko hainbat egintza gauza tzen dira, sozietatearen ondarea akziodunen artean banatu ahal izateko, betiere, sozietatearen hartzekodunei ordaindu ondoren. Likidazioaren azken helburua da sozietatearen ondarea banakako akziodunei eskualdatzea, akziodun bakoi tzari ondare horretan dagokion zatia emanez. (Ikus Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1986ko uztailaren 28an emandako ebazpena; ebazpen horrek desegite eta likidazio kontzeptuak bereizten ditu, erantzukizun mugatu ko sozietatearen inguruan). Likidazioa elkarren segidan gauzatzen diren eragiketen multzoa denez, denboraldi jakin bat iraun behar du sozietateak likidazio egoeran. Hori oinarri harturik, likidazioa egoera juridiko berezia dela ere esan daiteke; sozietateak egoera horretan iraungo du, bazkideen artean banatu beharreko sozietate onda sunen masa eratu eta banaketa hori gauzatu arte. 432. Likidatzaileen erakunde juridikoa.— Likidatzaileek dute likidazio eragiketak gauzatzeko ardura.
196§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Horiek desegindako sozietatea kudeatu eta or dezkatzen dute. Likidatzaileen egoera juridikoa administratzaileek sozietatea ren bizitza aktiboan dutenaren antzekoa da. Horretara, estatutuek (edo, hala denean, batza orokorrak) sozietatearen kudeaketaz arduratzen ziren pertsonen esku uzten dituzte askotan likidazio eginkizunak. Berebat, sozietatearen admi nistrazioa arautzen duten xedapen batzuk aplikatu ahal izango dira, likidazioa ren inguruko lege hutsuneak betetzeko. Likidatzaileen ordezkaritzak, hala ere, administratzailearenak baino eremu txikiagoa du, ordezkaritza hori likidaziora ko beharrezkoak diren eragiketetara mugatzen baita [272. art.aren h) letra]. Likidatzaileek nahitaezko sozietate organoa osatzen dute; likidatzailerik gabe, ez da baliozkoa izango sozietatearen likidazioa. Beste hitz batzuez esa nik, gainerako sozietate organoek ezin dute likidazio eginkizuna gauzatu. 433. Izendapena.—Legeak agintzen duenez, gai horretan nagusitasuna du te estatutuek. Likidatzaileen izendapena, beraz, estatutuek ezartzen dutenaren arabera egin behar da; estatutuek horren inguruko araurik jasotzen ez badute, aldiz, batza orokorrak izendatuko ditu likidatzaileak. Estatutuek likidatzaileen izendapena arautzen badute, horiek ezartzen dute na izan behar da gogoan. Estatutuek, kasu batzuetan, likidatzaile izango dire nen izendapen pertsonala egiten dute; beste kasu batzuetan, berriz, izendapen hori gauzatzeko sistema edo prozedura jasotzen dute. Estatutuek likidatzaileen izendapena arautzen ez badute, batza orokorrak izendatu beharko ditu horiek. Batza horrek erabaki hori hartzeko moduari da gokionez, ez dago zalantza izpirik. Erabaki hori hartzeko, ez da beharrezkoa quorum berezirik edo gehiengo indarturik. Alderantziz, erabaki hori batza arruntak edo aparteko batzak har dezake, batza hori 102. art.an ezarrita dagoe
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra naren arabera eratuz. Likidatzaileen izendapena egin behar da, sozietatea de segiteko erabakia hartzearekin batera; izan ere, sozietatea likidazio egoeran dagoela adierazia izan denetik, administratzaileek ez dute ordezkaritza ahalme nik izango, kontratu nahiz betebehar berriak egin edo hartzeko; likidatzaileek gauzatu behar dituzte hurrengo artikuluan jasotzen diren eginkizunak (267. artikulua). Sozietatea desegiteko erabakia hartzen duen batza orokorrak ez badu liki datzailerik izendatzen, administratzaileek izango dute sozietatea ordezkatu eta kudeatzeko ahalmena, likidatzaile horiek izendatu bitartean. Administratzaileek kargu horri ekitea konponbide praktiko gisa bakarrik onar daiteke, alegia, so zietatearen gobernu eza saihesteko moduan. Hori dela eta, administratzaileak ezin dira, inola ere, likidatzaile bihurtu. Izendapen hutsak, besterik gabe, ez dio ematen izendaturiko pertsonari li kidatzaile izaerarik; aitzitik, likidatzaile izaera hori eskuratzeko, pertsona ho rrek izendapena onartu behar du. Legeak agintzen duen moduan, nahitaezkoa da administratzaileek euren kargua onartzea (125. art.); legeak, kontrara, ez du horrelako betekizunik ezartzen likidatzaileen kasuan; hori gorabehera, printzi pio bera aplikatu behar zaie batzuei eta besteei. Izendapen horren ondoreak, beraz, likidatzaileek izendapena onartzen duten unean sortzen dira. Onarpen hori berariazkoa zein isilbidezkoa izan daiteke. Izendapen horrek iraungo du sozietatea azkendu arte, ondoko kasuetan izan ezik: lehenik, batza orokorrak izendapen hori ezeztatzen duenean; eta, bi garrenik, epaileak likidatzailea apartatzen duenean beraren kargutik; azken ka su horretan, kari zuzena izan behar da horretarako eta, gainera, sozietate kapi talaren hogeirena ordezkatzen duten akziodunek eskatu behar dute hori (280. artikulua). 434. Likidatzaileen kopurua.—Estatutuek edo, hala denean, batza oroko
198§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra rrak, egokitzat jotzen duten likidatzaileen kopurua izenda dezakete. Legeak, dena dela, mugapen garrantzitsua ezartzen du horren inguruan: «… likida tzaileen kopurua bakoitia izan behar da beti» (268. art.). Lege manu horretatik ondorioztatzen denez, likidatzaileek batera jardun behar dute, kide anitzeko or ganoa osatu eta arazoak gehiengoaren arabera erabakiz. Hortaz, zentzuzkoa da likidatzaileei 136. artikuluan jasotzen den printzipioa aplikatzea. Manu horren esanetan, sozietatearen administrazioa bi pertsona baino gehiagoren esku uzten denean, pertsona horiek kontseilua osatu behar dute. Edonola ere, arau hori ezin da aplikatu likidatzaile batzuk izan eta horiei likidazio ahalmen solida rioak ematen zaizkienean; halako kasuetan, likidatzaile bakoitzak bere kabuz jardun dezake (ikus 1915eko uztailaren 2ko epaia). Likidatzaileen jarduera solidarioa estatutuetan ezar daiteke edo, hala denean, horien izendapena egiten duen batzak erabaki dezake hori. Legean «likidatzaileak» aipatzen badira ere, horrek ez du esan nahi likidatzaile bat baino gehiago egon behar denik nahita ez. Likidatzaile kopuru bakoitiaren betekizuna likidatzaile bakarrarekin ere be te egiten da. (Hori adierazten du EZNk 1965eko martxoaren 15ean emandako ebazpenak). Estatutuek administratzaileen esku uzten badituzte likidazio eragi ketak, konponbidea ezarri beharko dute, administratzaile kopurua bikoitia den kasuan (ikus EZNk 1956ko azaroaren 15 eta 29an emandako ebazpenak). 435. Likidatzaileen eginkizunak orokorrean.— Likidatzaileen eginkizu nak, administratzaileen kasuan bezala, bi motatakoak dira: administrazio hutse ko eginkizunak eta ordezkaritza eginkizunak. Lehenengoak sozietatearen barne antolamenduari buruzkoak dira eta bigarrenak, aldiz, kanpo harremanei buruz koak. Bigarren horiek zehazten dute likidatzaileen ahalmenen lege edukia. Le gearen aginduz, likidatzaileak aukera izan behar du 272. art.an zerrendatzen diren eginkizun guztiak baliozkotasunez
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra egikaritzeko, hori likidazioaren helbu ruetarako beharrezko gertatzen den neurrian. Gainontzekoek, bestalde, likida tzaileen ahalmenen lege edukiari hel diezaiokete, ahalmen horiei kontratu bidez edo borondatez ezartzen zaizkien mugapenak eragingabeak direla adierazteko. Jarraian, bananbanan azalduko ditugu eginkizun horiek. 436. A) Inbentarioa eta hasierako balantzea egitea.— Legearen aginduz, «likidatzaileek, administratzaileekin batera, sozietatearen inbentario eta balan tzea egin behar dituzte euren eginkizunetan hasten direnean, likidazioaren ha sierako eguna abiapuntutzat hartuta». Hori izan behar da likidatzaileen lehen dabiziko eginkizuna. Zentzuzkoa denez, likidatzaileek administratzaile zaharre kin batera gauzatu behar dute eginkizun hori; eman ere, sozietate ondasunak eman behar zaizkie, likidazio epealdian sozietatearen kudeaketa eta ordezkari tza gauzatu behar duten pertsona horiei. Inbentarioaren helburua likidatzaileei ematen zaizkien ondasun, balore eta efektuen zerrenda egitea da. Inbentario hori garrantzi handikoa da, bai likida tzaileentzat, bai eta administratzaileentzat ere; jakina denez, horren arabera ze haztuko dira ondasun horien artapenaren gaineko iraganeko edo etorkizuneko erantzukizunak. Balantzeak, bestalde, zordun eta hartzekodun saldoak adierazi behar ditu; egia esan, balantze hori urteko azken balantze onetsiaren osagarri da, eta likidazioa hasten den egunean itxi behar da. 437. B) Kontabilitatea eraman eta zaintzea.— Kudeaketa lanarekin lotu rik, likidatzaileek sozietatearen kontabilitate liburuak eta postatrukea eraman eta zaindu behar dituzte, sozietatea azkentzen den arte. Likidazio epealdiak aurrera egiten duen heinean, sozietate jarduera txikiago bihurtzen da arianari an; jarduera hori amaitzen da, amaitu ere, sozietatearen hartzekoa akziodunen artean banatzen denean. Hori gorabehera,
200§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra likidazioaren berezko eragiketa tiak kontabilitatearen bidez adierazi behar dira.
guz
438. C) Ondarea artatzea.—Legearen 272. art.aren b) letrak «ondarearen osotasuna zaintzeko» eginbeharra ezartzen die likidatzaileei, sozietatearen libu ruak eta postatrukea eraman eta zaintzeaz gain. Likidatzaileek administratzaile en eskutik jasotzen dituzte sozietatearen ondasunak; garaia denean, ondasun horiek akziodunen artean banatu behar dituzte likidatzaileek, behin hartzekodu nei ordaindu eta gero. Likidatzaileek, euren kudeaketa lana gauzatzen dutene an, gogoan izan behar dute sozietate ondarearen osotasuna zaindu behar dutela. Irabaziak lortzeko trafikoa eteten denean, likidatzaileek ondare hori artatzeko lana egin behar dute. 439. D) Gauzatzeke dauden merkataritzako eragiketak egitea.—Mer kataritza Kodeak ezarri zuen moduan (228. art.an), likidatzaileek ahalmena du te, likidazioa hasten den unean gauzatzeke dauden eragiketak egiteko. Legeak, gaur egun, hori bera baieztatu du (272 c art.). Gauzatzeke dauden eragiketak dira, likidazioaren aurretik hasi arren, sozietatea desegitean osoosorik amaitu ez direnak. Arau horren bidez, legeak bere egiten du herri guztietako jurispru dentzia, autore eta zuzenbide positiboek aintzatetsitako printzipioa. Halaber, eta segurtasun juridikoaren printzipioari helduz, ezin da geldiarazi kontratuen betearazpena, nahiz eta sozietatea likidazio egoeran jarri. Gauzatzeke dauden eragiketen inguruan, ezin da inolako mugarik jarri. Li kidatzaileek eragiketa horiek guztiak amaitu behar dituzte, likidazioa behar bezala egin dela adierazi ahal izateko. Legeak merkataritzako eragiketak aipa tzen dituenez, uler daiteke likidatzaileek, gauzatzeke dauden eragiketen artean, merkataritzako izaera dutenak bakarrik egin behar dituztela. Interpretazio mu rrizgarri hori, ordea, ez da zentzuzkoa.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra 440. E) Eragiketa berriak gauzatzea.—Horren inguruan, irizpide zabala jasotzen du legeak. Autoreen iritzi nagusiari helduz, 272.c) artikuluak ahalme na ematen die likidatzaileei «sozietatearen likidaziorako beharrezkoak diren» eragiketa berriak gauzatzeko. Eragiketa berriaren kontzeptua esangura zabalean ulertu behar da; horren arabera, sozietatearen likidazioa errazago edo arinago bihurtzen duten eragike ta guztiak gauza ditzakete likidatzaileek. Likidatzaileei debekatzen zaizkien eragiketa berriak hauexek dira: zuzenean edo zeharka, likidazioarekin loturarik ez dutenak. Beste modu batera esateko, likidatzaileek ezin dituzte gauzatu liki dazioarentzat mesedegarri izan beharrean, sozietatearen bizitza aktiboa luzatu edo biziagotzen duten eragiketak. Likidatzaileek likidazioa gauzatzeko eginbe harra dute, ez, ordea, desegindako sozietatearen bizitza aktiboa luzatzeko egin beharra. 441. F) Sozietatearen ondasunak besterentzea.— Legearen 272. art.aren d) letran adierazten denez, sozietatearen ondasunak besterentzeko ahalmena dute likidatzaileek, eta horixe da aktiboa diru bihurtzeko eman behar den le hendabiziko pausoa. Likidatzaileek sozietatearen ondarea osatzen duten onda sun guztiak besterendu ditzakete (gauza gorpuzdunak, ondare edukia duten es kubideak eta ondasun higikor nahiz higiezinak). Horren bitartez, ondasunok eskudiru bihurtu eta errazagoa izango da sozietatearen hartzekoa akziodunen artean banatzea. Legeak beren beregi konpondu du autoreek eztabaidatu izan duten arazo zahar bat; arazo hori lotzen da likidatzaileek ondasun higiezinak besterentzeko duten ahalmenarekin. Legearen arabera, ez da beharrezkoa ahalorde edo bai men berezirik izatea, ondasun horiek saldu ahal izateko. Likidatzaileek onda sun higiezinak sal ditzakete, batza orokorrari aldez aurretik baimenik eskatu gabe. Legearen aginduz, halaber, ondasun horiek jendaurreko enkantearen bi dez saldu behar dira; betekizun hori betetzen dute, bai judiziozko
202§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra enkanteek, bai eta notarioenkanteek ere. Sozietatearen ondasunak bananbanan edo denak batera besteren ditzakete likidatzaileek. Horrekin lotuta, zalantzan jartzen da ondasun higiezinak jendau rreko enkantearen bidez saldu beharra izateak oztoporik ekar dezakeen ala ez aktibo guztia batera lagatzeko, aktiboan mota horretako ondasunak daudenean. Gure aburuz, eta lege manu horren adierazmolde kategorikoak oinarri harturik, likidatzaileek, euren kabuz, ondasun higiezinak besterentzeko erabakia hartzen dutenean, jendaurreko enkantearen bidez egin behar dute besterentze hori. Be tekizun hori gauzatu behar da, ondasun horiek bananbanan eskualdatzen dire nean eta, gisa berean, ondasunok aktiboaren gainerako osagai guztiekin edota horietako batzuekin batera eskualdatzen direnean. Aktibo guztia batera eskual datzeko, beraz, enkantera eraman beharko dira besterendu nahi diren ondasun guztiak. Hala ere, batza orokorrak baimendu edo agin diezaieke likidatzaileei onda sun higiezinak —bananbanan nahiz batera— eskualdatzeko, enkantearen bete kizuna gauzatu gabe? Erraza izango litzateke galdera horri ezezko erantzuna ematea, enkantea «nahitaezkoa» dela adieraziz. Erantzun hori, ordea, ezin da arintasunez eman. Lehenik eta behin, kontuan hartu behar da zein den 272. artikuluaren izaera eta zein arrazoirengatik ezartzen den jendaurreko enkantea gauzatzeko betebeharra. Legearen 272. artikuluak likidatzaileari dagozkion gu txieneko ahalmenak ezartzen ditu. Estatutuek edo, hala denean, batza oroko rrak, ezin dituzte ahalmen horiek murriztu; zehatzago esateko, murrizketa horiek ez dute baliorik izango gainontzekoei begira. Batzak, nolanahi ere, 272. artikuluan jasotako ahalmenak zabal ditzake eta, gehienez ere, berak edo esta tutuek emandako ahalmenak; batzak, gainera, likidazio epealdian «sozietatea ren interesarentzat egoki dena» erabakitzen du (271. art.), batza hori organo subiranoa den aldetik. Hori guztia aintzat harturik, badirudi batza orokorrak zabaldu egin dezakeela legeak
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra likidatzaileari ondasunak besterentzeko ematen dion ahalmena. Legeak ahalmena ematen dio likidatzaileari sozietatearen onda sunak modu askean besterentzeko eta, horren ondorioz, jendaurreko enkantea ezartzeak lege ahalmen hori mugatzen du. Horrexegatik, enkantea egiteak ez du zentzurik, batzak berak eragiketa horretan parte hartzen duenean salmenta baimenduz. (Tesi horrekin bat datoz 1965eko maiatzaren 5eko eta 1983ko mar txoaren 1eko epaiak; zernahi gisaz, epai horien arabera, ez dira baliozkoak izango batzak likidatzaileei ematen dizkien baimen orokorrak, ondasun higiezi nak enkanterik egin gabe saltzeko. Likidatzaileek ba al dute betebeharrik ondasun guztiak besterendu eta so zietate ondarea eskudiru bihurtzeko? Arazo horren inguruan hainbat eztabaida izan dira. Gure iritziz, sozietatearen hartzeko osoa edo horren zati bat in natura banan daiteke, ezein lege manuk ez duelako ezartzen sozietatearen ondare guz tia eskudiru likido bihurtzeko betebeharra. Legearen 272. artikuluaren d) letrak baimena ematen die likidatzaileei sozietatearen ondarea besterentzeko, baina ez du besterentze hori egiteko betebeharrik ezartzen. 442. G) Kredituak kobratzea.—Aktiboa diru bihurtzeko, sozietatearen ondasunak besterentzeaz gain, beste eragiketa batzuk ere egin behar dira. Liki datzaileak kobratu behar ditu sozietateak titular moduan dituen kredituak eta, horretarako, Zuzenbideak eskaintzen dituen bide guztiak erabil ditzake. Horri lotuta, ondoko eragiketak gauzatu behar dituzte likidatzaileek: merkataritzako efektuak (letrak, txekeak etab.) ordainketarako aurkeztea; protestoak egitea; deskontu nahiz endosuak egitea eta hipotekak betearaztea. Horrez gain, beha rrezko diren judizio akzioak egikaritu ahal izango dituzte likidatzaileek, beran dutzapeko zordunak ordainketa egitera behartzeko. Sozietate kontratuaz besteko tituluen ondorioz (hala nola, mutuo kontra tuaren edo salmentaren ondorioz) sozietateak bazkideen aurka dituen kredituak ere eskatu beharko dituzte likidatzaileek.
204§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra 443. H) Dibidendu pasiboen ordainarazpena.— Kredituen kobrantzaren barruan sartzen da dibidendu pasiboen eskuraketa. Likidatzaileek dibidendu pasiboak ere eskatu behar dituzte, sozietateak gainontzekoen aurka edota gai nontzeko gisa diharduten bazkideen aurka dituen kredituez gain. Eskatzeko moduko dibidendu horien artean sartzen dira, batetik, likidazioa hasten denean jada hitzarturik daudenak eta, bestetik, hartzekodunei ordaintzeko beharrezko ak direnak, ordaindu gabeko akzioen balio izendatuaren mugaraino (272 e art.). 444. I) Transakzio eta konpromisoak ituntzea.— Sozietatearen interese rako komenigarri gertatzen denean, likidatzaileek transakzio eta konpromisoak ituntzeko ahalmena dute [272. artikuluaren f) letra]. Adierazpen hori egitean, legeak alde batera utzi du Merkataritza Kodeak erabilitako irizpidea (231. art.), egungo doktrina ospetsuenaren iritziari helduz. Ondasun higiezinei buruz transakzioak egin edo konpromisoak hartzeko aukeraren inguruan zalantzak sor daitezke, ondasun horiek jendaurreko enkan teen bidez saldu behar direlako. Gure ustetan, ordea, transakzio eta konpro misoak ituntzeko ahalmena dute likidatzaileek, ondasun eta eskubide mota guztien gainean. 445. J) Hartzekodun eta bazkideei ordaintzea.— Legearen 272. art.aren f) letran adierazten den moduan, likidatzaileek ahalmena dute sozietatearen pa siboa diru bihurtzeko, hartzekodun eta bazkideei ordainduz. Ordainketa hori da likidazioaren azken fasea. Fase horretan sozietatearen hartzekoa zatitzen da; hurrengo epigrafeetan aztertuko dugu fase hori. Likidazio epealdia hasteak ez du eraginik hartzekodunen eskubideetan. Konkurtso egoerako likidazioan gertatu aldera (ikus 1054. art.), likidazio ho nek izaera pribatua du. Hortaz, hartzekodunek ez dute masarik sortzen, alegia, ez dira jartzen tratu berdintasun eta galeren erkidegoari buruzko printzipioen menpe; gisa berean,
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra hartzekodun horiek ez dute galtzen euren akzioak banan banan egikaritzeko aukera. Kreditu horien osotasuna eta mugaeguna ez dira aldatzen, ez eta kreditu horren bermeak ere, baldin eta horrelakorik badago. Legeak agintzen duenez, hartzekodunei ordaindu behar zaie «lege honetan ezartzen diren arauen arabera». Arau horietatik lehenengoak adierazten duen moduan, «likidatzaileek ezin dute banatu sozietate ondarea bazkideen artean, hartzekodun guztiei ordaindu gabe edo horien kredituen zenbatekoa zainpean utzi gabe». Bigarren arauaren arabera, mugaeguneratu gabeko krediturik bada go, «aldez aurretik bermatu behar da ordainketa» (277. art.). Hori dela eta, be reizketa bat egin behar da, kredituen mugaegunaren arabera: a) Mugaeguneratutako kredituak. Likidatzaileek kreditu horiek ordaindu ko dituzte, inolako hurrenkera edo lehentasunik gabe, hau da, sozietatearen bi zitza arrunt eta aktiboan ordaintzen diren moduan. Hartzekoduna ez bada agertzen bere kreditua kobratzeko edo horren zenbatekoa jasotzeari uko egiten badio arrazoirik gabe, likidatzaileek euren betebeharra beteko dute, zenbateko hori zainpean utziz. b) Mugaeguneratu gabeko kredituak. Desegindako sozietateak eperako zo rrak izaten ditu sarritan. Horren inguruan, arazo hau agertzen da: likidazioa hastean, sozietateak hartzekodunei aurretiaz (hots, kredituaren mugaeguna hel du baino lehen) ordaindu diezaiekeen ala ez. Legearen 277. artikuluaren esa netan, likidatzaileek bazkideen artean bana dezakete sozietatearen ondarea, nahiz eta mugaeguneratu gabeko krediturik egon; horretarako, alabaina, nahi taezkoa da kreditu horien ordainketa bermatzea aldez aurretik. Badirudi, besterik gabe, eta artikulu horretatik ondorioztatzen denez, lehendik kreditu horietarako hitzarturik zeuden epeak betetzen direla. Sozietateak ezin du har tzekoduna behartu aurretiazko ordainketa onartzera; hala ere, sozietatea azken daiteke zorrak mugaeguneratu baino lehen, zor horien ordainketa bermatuz.
206§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Zer gertatuko da likidatzaileek 277. artikulua betetzen ez badute, hau da, ondarea bazkideen artean banatzen badute, aldez aurretik hartzekodunei or daindu gabe edo horien kredituen zenbatekoa zainpean utzi edo bermatu gabe? Horren ondorioak zehazteko, kontuan izan behar da azkendutako sozietate ho rri buruzko idazpenak Merkataritzako Erregistroan kitatu diren ala ez. Azken kasu horretan, aktiboa banatzeko eragiketak aurkara ditzakete hartzekodunek, eragiketa horiek legearen aurkakoak direlako; hori onartuko ez balitz, urratu egingo lirateke hartzekodunen eskubideak. Hartzekodun horiek sozietatearen eta bazkideen aurka zuzenduko dute euren akzioa. Horrez gain, aktiboaren ba naketak hartzekodunei galerarik eragin badie, eta likidatzaileek maula edota arduragabekeria larriaz egikaritu badute euren kargua, likidatzaileok erantzu kizuna izango dute hartzekodun horiei begira (279. art.). Arazoa larriagotu egi ten da likidatzaileek sozietatea azkentzen dutenean, Erregistroan horri buruzko idazpenak kitatuz (278. art.). Kasu horretan, sozietatea desagertzearen ondo rioz, ordaindu gabeko kredituak azkentzen diren ala ez erabaki behar da. Gure aburuz, ezezko erantzuna eman behar zaio galdera horri: kredituek iraun egin go dute, eta likidazioan ordainketarik jaso ez duten hartzekodunek eskubidea dute sozietate hartzekoaren banaketa eragiketen deuseztasuna eskatzeko, nahiz eta sozietatea azkendu. 446. K) Sozietatearen ordezkaritza.—Legearen 272. art.aren h) letrak agintzen duenez, likidatzaileei dagokie sozietatearen ordezkaritza gauzatzea. Legearen arabera, likidatzaileek sozietatea ordezkatuko dute, likidazioaren hel buruak betetzeko beharrezko diren egintza guztietan. Aurrean esan dugunez, likidatzailearen ordezkaritzak administratzailearenak baino eremu txikiagoa du, ordezkaritza hori likidazio eragiketetara mugatzen baita. Ezin egon daiteke so zietatearen ordezkari ez den likidatzailerik. Estatutuek edo batzak, bestalde, ezin diete likidatzaileei ordezkaritza ahalmen organikorik kendu. Ordezkaritza hori kolektiboa nahiz bestelakoa
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra izan daiteke, likidatzaileek batera jardun zein modu solidarioan arituz gero. 447. Likidazioaren aldizkako publizitatea.— Likidatzaileek, aldizka, «li kidazio egoeraren berri eman behar diete bazkide eta hartzekodunei, kasu ankasuan egokien jotzen dituzten bideak erabiliz» (273.1. artikulua). Berebat, urteko balantzea idazteko epetik gora luzatzen bada likidazioa, «sozietatearen egoera eta likidazioaren ibilera zehatza adierazten dituen kontuen orria» egin eta Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da hori (273.2. art.). Kontuen orri hori, batik bat, sozietate hartzekodunen mesedetan argitaratzen da, bazkideen mesedetan baino gehiago. 448. Likidazioaren kontuhartzea.—Akziodun eta hartzekodun batzuen interesak hobeto babesteko, likidazio eragiketen gaineko kontuhartze sistema aukerakoa ezartzen du legeak. Horren ildotik, «sozietate kapitalaren hogeirena ordezkatzen duten akziodunek epaileari eska diezaiokete kontuhartzaile bat izendatzeko, horrek likidazio eragiketak fiskaliza ditzan». Hariari segiz, «hala denean, obligaziodunen sindikatuak ere kontuhartzaile bat izenda dezake» (269. art.). Kontuhartzaileak jagotza eginkizun iraunkorra izango du, eta edo zein unetan fiskalizatu ahal izango du likidatzaileen jarduera. Kontuhartze horretaz landara, «likidazioaren kontuhartzea eta burutza gauzatu eta lege nahiz sozietate estatutuen betepena zainduko duen pertsona bat izenda dezake Gobernuak», ondoko kasuetan: likidatu eta banatu beharreko kapital kopurua handia denean; akzioak edo obligazioak ukandun kopuru han diaren artean banaturik daudenean; eta, azken buruan, likidazio hori garrantzi tsua denean, beste edozein kari oinarri harturik (270. artikulua). Gobernuaren eskuhartze horrek likidatzaileen lana jagotea du helburutzat. Azken finean, Gobernuak izendatzen duen kontuhartzailearen eginkizuna eta akziodun edo obligaziodunen sindikatuak izendaturiko kontuhartzaileak gauzaturikoa tanke ra berekoak dira.
208§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra 449. Azken balantzea eta banaketa proiektua.— Legearen aginduz, liki datzaileek azken balantzea egin behar dute, behin likidazioa amaitu eta gero. Aldi berean, «akzio bakoitzeko banatu behar den sozietatearen aktiboaren kuo ta» zehaztu behar dute (274. art.). Azken balantzea idazten denean, amaitu egiten da likidatzaileen kudeaketa jarduera. Horren ondoren, hasiera ematen zaio likidatzaileen jardueraren azken faseari. Fase horretan, bazkide bakoitzari banatzen zaio sozietate hartzekoan dagokion zatia. Likidazioaren azken balantzea, dena den, ez da benetako balantzea, itxiera kontua baizik. Gehienetan, balantze hori soila izaten da; bestela esateko, balan tze horrek ez du zerikusirik likidazioaren hasierako balantzearekin, ezta 273.2. artikuluak aipatzen duen kontuen orriarekin ere. Halaz guztiz, balantze horrek argi eta garbi adierazi behar du zein den sozietatearen ondare egoera, likidazio eragiketak gauzatu eta gero. Balantzea batza orokorrak onetsi behar du, eta ba lantze hori Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, bai eta sozietate egoitzan zabalkunderik handien duten egunkarietatik bate an ere. Bere burua laidotutzat jotzen duen bazkideak balantze hori aurkara de zake, legearen 115. art.ak eta ondorengoek ezarritako tramiteen arabera, horiek aplikatzeko modukoak diren neurrian (275. art.). Akzio bakoitzari dagokion aktibo kuota zehazteko, likidatzaileek balan tzeari erantsi behar diote sozietate hartzekoa banatzeko proiektu edo proposa mena. Proiektu nahiz proposamen horrek zehaztu behar du akzio bakoitzari sozietatearen aktiboan dagokion zatia, «balantzetik ondorioztatzen denaren ara bera» (276. art.). Horretarako, gainera, 277. artikuluan ezartzen diren banaketa arauak aplikatu behar dira. Proiektu hori, beraz, likidazioaren balantze edota azken kontuaren eranskina da. Egia esan, azken balantzea egiteak ez du inolako zentzurik, batez ere, sozietatearen aktiboaren gerakinaren banaketari buruzko ondorioak ateratzen ez badira.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Kuotak zehazteko, likidatzaileek zehatzmehatz bete behar dituzte estatu tuetako xedapenak; dakigunez, legeak autonomia zabala ematen die estatutuei, banaketa egiteko modua zehazteko. Estatutu araurik izan ezean, «akzioen balio izendatuaren arabera» banatuko da ondarea (277. art.). Tituluen balio izendatuaren araberako banaketa hori zuzena eta ekitatezkoa izan dadin, beharrezkoa da akziodunek neurri edo proportzio berean ordaintzea akzio horiek guztiak. Akzioak neurri berean ordaintzen ez direnean, «lehenik eta behin, zenbateko handiagoak ordaindu dituzten hartzekodunei itzuli behar zaie gaindikina, hain zuzen ere, gutxiago ordaindu dutenen ekarpenetik gora koa. Gainerako zatia akziodun guztien artean banatuko da, euren akzioen balio izendatuaren arabera» (277. art.). Edonola ere, gogoan izan behar da likidazio kuota jasotzeko lehentasuna duten akzioak egon daitezkeela. Horrez gain, bo torik gabeko akzioak egon daitezke; halako kasuetan, eta legeak adierazten duenez, akziodunek eskubidea dute «euren akzioen ondorioz ordaindutako ba lioa berreskuratzeko, gainerako akzioei ezer ordaindu baino lehen, baldin eta sozietatea likidatzen bada» (91. art.). 450. Banaketa egiteko unea eta modua.—Likidazioaren ondoriozko so zietate hartzekoa akziodunen artean banatu eta gero, amaitu egiten dira likida zio eragiketak. Banaketa hori dela bide, hartzekodunak likidazioaren osteko ondarean parte hartzeko duen eskubidea gauzatzen da (48. art.). Legeak modu berezian babesten ditu hartzekodunen eskubideak, banaketak horien eskubideei kalte egin ez diezaien. Likidatzaileek ezin diete banatu bazkideei inolako onda sunik, aldez aurretik hartzekodun guztiei ordaindu gabe edo horien kredituen zenbatekoa zainpean utzi gabe. Beste alde batetik, banaketa hori gauza eginezi na da, balantzea aurkaratzeko legeak ezartzen duen epea amaitu arte edo horren aurka egindako erreklamazioak epai irmoaren bidez ebatzi arte (276.1. art.). Likidatzaileek behar bezala argitaratu edo jakinarazi behar
210§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra dute zein une tan hasi behar den hartzekodunei egin beharreko ordainketa. Akziodunen batek ez baditu erreklamatzen berari dagozkion kuotak, iragarki edo jakinarazpena egiten denetik laurogeita hamar eguneko epean, orduan kuota horiek zainpean utziko dira euren legebidezko jabeen esku, Espainiako Bankuan edo Gordailu en Kutxa Nagusian (276.2. art.). (1963ko otsailaren 14ko epaiak estatutu klau sula baten deuseztasuna adierazi zuen; klausula horren arabera, sozietatea de segin eta bi urteko epean akzioak likidaziora aurkezten ez baziren, akzio horien iraungitasuna gertatzen zen). 451. Galeren banaketa.—Legearen 277. art.aren azken lerroaldeak adie razten duenez, behar besteko aktiborik ez badago, akziodunei euren ekarpenak itzultzeko, akziodun horiek galerak jasan beharko dituzte, euren akzioen balio izendatuaren arabera. Printzipio hori aplikatzean, hainbat kasu bereiz daitezke: a) Banatzeko moduko sozietate hartzekorik ez badago, eta akzio guztiak proportzio berean ordaintzen badira, ez da egongo inolako zailtasun nahiz ara zorik. Banatzeko moduko sozietate hartzekorik ez dagoenez, galeren gaineko erantzukizuna dute akziodun guztiek, horietako bakoitzak egindako kapital ekarpenaren arabera. b) Beste kasu batzuetan, badago gerakinik hartzekodunei ordaindu eta ge ro, baina sozietate hartzeko hori ez da nahikoa bazkideek egindako ekarpen guztiak ordaintzeko. Horrelakoetan, proportziozko galera izango dute hartze kodun guztiek, banaketa hori gauzatzen denean. Akziodun guztiek neurri be rean ordaintzen badituzte akzioak, proportzio hori lortzen da aktiboa banatuz akzio bakoitzaren balio izendatuaren lainean. Alderantziz, akziodun batzuek besteek baino neurri handiagoan ordaintzen badituzte euren akzioak, ezin izango da tituluen balio izendatuaren araberako banaketa sistema hori aplikatu; osterantzean, portzentaia handiagoa ordaintzen duten akziodun
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra horiek besteek baino neurri handiagoan parte hartuko lukete galeretan. Galerak banatzeko sis tema hori, bistakoa denez, ez da ekitatezkoa; horrela, ekitate eza saihesteko, likidatzaileek «lehenik eta behin, zenbateko handiagoak ordaindu dituzten har tzekodunei itzuli behar diete gaindikina, hain zuzen ere, gutxiago ordaindu du tenen ekarpenetik gorakoa. Gainerako zatia akziodun guztien artean banatuko da, euren akzioen balio izendatuaren arabera». c) Banatzeko moduko sozietate hartzekorik ez badago, eta akziodunek ez badituzte euren akzioak neurri berean ordaindu, akzioak neurri txikiagoan or daindu dituzten akziodunek beharrezko ordainketak egin beharko dituzte, gale ren proportzio printzipioa bete dadin. Azken horiek egindako ordainketaren bitartez, maila berean jarriko dira akziodun guztiak. 452. Sozietatearen kaudimengabezia.—Likidazioa gauzatzean, likida tzaileek antzematen badute sozietatea kaudimengabezi egoeran dagoela, «or dainketa etendura edo porrota adierazteko eskatu behar dute, kasuankasuan bidezkoa zein den ikusita; eskaera hori hamar eguneko epean egin behar da, egoera hori agerikoa den unetik zenbatzen hasita» (281. art.). Ordainketa etendurak dirauen bitartean, likidatzaileak sozietatearen intere sen kudeaketaz arduratuko dira. Edozein modutan, ordainketa etendura egoeran gauzatzen den kontuhartze sistemaren menpe geratuko dira. Likidatzaileek, alabaina, ez dute sozietatearen ordezkari izaera galduko eta, era berean, horiei ez zaizkie murriztuko legeak emandako ahalmenak. Likidazioan dagoen sozietatearen porrota tramite arrunten arabera gauzatu ko da; horren helburua, gainerako porrot kasuetan bezala, hartzekodunei or daintzea da; horren bitartez, ondarearen epai likidazioa gauzatuko da, par conditio creditorum printzipioaren menpe. 453.
Likidatzaileen
erantzukizuna.—Likidatzaileek,
212§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra euren eginkizunak gauzatzen dituztenean, erantzukizuna izango dute akziodunei eta hartzekodu nei begira, horiei eragindako galeren gain, baldin eta likidatzaileok maula edo arduragabekeria larriz egikaritu badute euren kargua (279. art.). Azken finean, culpa lataren ondorioen gaineko erantzukizuna du likidatzaileak. Hortaz, liki datzaileen erantzukizuna ez da sozietate erantzukizuna. Beste hitz batzuetan esateko, likidatzaileak ez du erantzukizunik sozietateari begira, ezpada zuzene an bazkide eta hartzekodunei begira. Ildo beretik, bazkideek zein hartzekodu nek egikaritzen dituzten akzioak ez dira sozietate akzioak. Aitzitik, bazkideak edo hartzekodunak zuzenean egiten du erreklamazioa bere mesedetan; hori ho rrela izango da, nahiz eta eragindako kaltea zeharkakoa izan, alegia, nahiz eta sozietate ondarearen maulazko edo erruzko urripena gertatu eta bazkide zein hartzekodunen eskubideetan eragina izan. 454. Sozietatea azkentzea.—Sozietatea azkentzen da, Merkataritzako Erregistroan sozietate horri buruzko idazpenak kitatzen direnean. Dakigunez, sozietateak nortasun juridikoa eskuratzen du, sozietate hori Erregistroan inskri batzen denean; hortaz, inskripzioen kitapena nahitaezkoa da, legeak emandako nortasun juridiko hori desagertarazteko. Sozietatea osoosorik likidatzen dene an, hots, sozietateak bere ondare osoa bazkideen artean banatzen duenean, hutsik edo edukirik gabe geratzen da sozietate hori. Esanak esan, inskripzioak kitatzen ez diren bitartean, indarrean iraungo dute inskripzio horrek eratorrita ko sozietate formak eta nortasunak. Erakunde juridikoa Erregistroko inskrip zioak kitatu baino lehen desager daitekeela onartuko balitz, arriskuan egongo lirateke Erregistroak babesturiko gainontzekoen eskubide batzuk. Lege aginduz (278. artikulua), likidatzaileek sozietate azkenduari (edo, zehatzago esatearren, azkenduko den sozietateari) buruzko idazpenak kitatu behar dituzte; horixe da, izan ere, euren lanaren azken pausoa. Berebat, Merkataritzako Erregistroan gordailatu behar dituzte sozietate horren trafikoari lotutako merkataritzako li
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra buru eta agiriak. Kitapenaren inguruan, interesgarria da MEAren 247. art.ak ezarri duena aztertzea. Sozietatea behin betiko desagertzeko, ordea, beharrezkoa da Erregistroko idazpenen kitapenak sozietatearen benetako egoera adieraztea. Laburbilduz, sozietatea behar bezala likidatu behar da, eta ezin da egon ordaindu gabeko hartzekodunik. Osterantzean, eta aurretik azaldu dugun moduan, kitapenaren deuseztasuna eska dezakete hartzekodunek eta, horrekin batera, likidazioa be rriro hasteko (ikus 445. zk.). BIBLIOGRAFIA ASCARELLI: «Liquidazione e personalità della società per azioni», in Studi, aip., 365. or. eta ondorengoak; BELTRÁN SÁNCHEZ: «Nombramiento de liquidadores en la so ciedad anónima», in Derecho mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 133. or. eta ondorengoak; CAN DIAN: «Pretesa necessità della liquidazione formale della società commerciali», in Saggi, aip., III, Milan, 1949, 55. or. eta ondorengoak; IDEM: «Estinzione e nullità delle società commerciali», in Saggi, aip., III, Milan, 1949, 21. or. eta ondorengoak; CAR LON: «La extinción de la sociedad anónima», in RDP, 1970, 118. or. eta ondorengoak; GALGANO (zuz.): Il fallimento delle società, Trattato di Diritto commerciale e di Diritto pubblico dell’economiaren 10. liburukia, Padua, 1988; GAVALDA: «La personnalité mo rale des sociétés en voie de liquidation», in Études HAMEL, Paris, 1961, 253. or. eta ondorengoak; MORO VISCONTI: La liquidazione delle società, Erroma, 1978; MUÑOZ MARTÍN: Disolución y derecho a la cuota de liquidación en la Sociedad Anónima, Valladolid, 1991; PORZIO: L’estinzione della società per azioni, Napoli, 1959; ROCCO: «Sulla liquidazione della società commerciali», in Studi di Diritto commerciale, Erro ma, 1933, I, 197. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ RUIZ DE VILLA: «Dictamen sobre la enajenación de bienes inmuebles por liquidadores de sociedades españolas», in RGD, 1994, 12981. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Disolución y liquidación. Obligaciones», in Comentario a la Ley de Sociedades Anónimas, VIII. liburukia, Ma dril, 1993; SOTGIA: I contratti nella liquidazione della società commerciale, Padua, 1933; IDEM: La liquidazione delle società commerciali, Milan, 1936; SRAFFA: La liqui dazione delle società commerciali, 2. argitaraldia, Florentzia, 1899; STOLFI: La li quidazione delle società commerciali, Milan, 1938; URÍA, MENÉNDEZ eta BELTRÁN: «Disolución y liquidación de la sociedad anónima (Arts. 260–281 LSA)», in Comenta rios al régimen legal de las sociedades mercantiles (zuz.: URÍA, MENÉNDEZ eta OLI
214ยง XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra VENCIA),
XI.
liburukia,
Madril,
1992.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXVI. SOZIETATE ANONIMO BEREZIAK LABURPENA: 455. Aurretiazko oharbideak.—456. A) Ondasun higikorretako inbertsio so zietateak: kontzeptua.—457. B) Ondasun higikorretako inbertsio sozietateak, horiek kapital aldakorra dutenean.—458. C) Inbertsio fondoen sozietate kudeatzaileak.—459. D) Ondasun higiezinetako inbertsio sozietate eta fondoak.—460. E) Diru merkatuko sozietate bitartekariak.—461. F) Kapital arriskuko erakundeak.—462. G) Aseguru so zietateak.—463. H) Pentsio fondoen sozietate kudeatzaileak.—464. I) Ekonomia mistodun sozietateak.—465. J) Estatu sozietateak.—466. K) Udal nahiz probintzi so zietateak.—467. L) Lan sozietateak.—468. M) Kirol sozietate anonimoak.
455. Aurretiazko oharbideak.—Aurreko gaietan, sozietate anonimoaren sorkuntza, bizitza eta azkentzea arautzen duten lege xedapen orokorrak aztertu ditugu. Kasu batzuetan, ordea, sozietate enpresaren izaera bereziak aldaraz penak dakartza sozietate horren lege eraentzan. Jarraian, eta labur bada ere, aldaketa horiek aztertuko ditugu, beste gai batzuk azaldu baino lehen. Beste kasu batzuetan, kapital publikoek edota sozietatean bertan lan egiten duten lan gileek sozietatean parte hartzen dute, eta horrek ematen dio sozietateari fiso nomia berezia. 456. A) Ondasun higikorretako inbertsio sozietateak: kontzeptua.—Sozietate horiek antzinatik agertu dira beste herri batzuetan, bai praktikan, bai eta legerietan ere; sozietateok «Societés de Placement», «Investment Trust» edo horren antzeko beste izenez ezagutzen dira. Espainiako legegileak, aldiz, duela gutxi jaso ditu sozietate mota horiek. Egun, Inbertsio Kolektiboko Era kundeei buruzko 1984ko abenduaren 26ko Legeak arautzen ditu sozietate ho riek. Lege horren eraginez, erakundeon arauketa egokitu zaie, batetik, sektore horretan izandako azken zerga eraldaketei eta, bestetik, Espainiako finantza merkatuak izandako bilakaerari. Balore Merkatuari buruzko Legeak aldarazpen sakonak egin dizkio lege horri (ikus 1990eko azaroaren 2ko Araudia). Sozietate horiek erraztasunak ematen dituzte, aurrezki
pribatua burtsa ba loreetan inbertitzeko. Sozietate horietan, aukerako eta mota askotako tituluen kartera eratzen da; horrela, arrisku banaketaren abantailak eskaintzen zaizkie bazkideei, konpentsatu egiten baitira balore batzuen eta besteen gorakada eta beherakadak. Sozietate horiek, gainera, langile tekniko espezializatuak dituzte; langileok bizkortasuna ematen diote balore karteraren kudeaketari eta, era be rean, norbanakoek baino arreta handiagoaz zaintzen dituzte inbertsioak. Edo zein modutara ere, sozietate horiek arrisku batzuk ekar ditzakete. Hasteko, beste sozietate batzuk menpera ditzakete finantza arloan; horrez gain, baloreak multzoka erosi edo salduz, nahasmenduak sortaraz ditzakete balore merkatuan. Herri gehienetan, arrisku horiek saihesteko, herri botereek kontrol gogorrak ezartzen dituzte, sozietate horien eraketa eta jardunbidearen inguruan. Legearen arabera, ondasun higikorretako inbertsio sozietateak kapital fin ko edo aldakorreko sozietate anonimoak dira. Sozietate horien ÂŤxede bakarra da balore higikor eta gainerako finantzaaktiboak eskuratu, ukan, gozatu, oro korrean administratu eta besterentzea; sozietate horiek, euren aktiboen osaketa egokiaren bitartez, arriskuak eta etekinak konpentsatzen dituzte; sozietateok, hala ere, ez dute gehiengo partaidetza ekonomiko edo politikorik beste sozieta te batzuetanÂť (2. artikulua). Sozietate horien helburua balore kartera eratu eta administratzea den aldetik, ÂŤkartera sozietateÂť izena ere jasotzen dute. Sozieta teon 100ko 90 gutxienez balore higikor kotizatuek eta bestelako finantzaak tiboek osatu behar dute (10. art.). Sozietate horiek kontrol tresnak bihur ez daitezen, legeak zenbait debeku ezartzen ditu euren aktiboen osaketaren in guruan: a) ondasun higikorretako inbertsio erakundeek jaulkitzen dituzten ba loreek, gehienez, kartera sozietate horren aktiboaren 100ko 5 osa dezakete; b) erakunde bakarrak jaulkitako tituluek ere, gehienez, kartera sozietate horren aktiboaren 100eko 5 osa dezakete, baldin eta erakunde horrek 100ko 5etik gora egiten dituen balore
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra inbertsioek ez badute gainditzen erakunde horren aktiboa ren 100ko 40; eta c) talde bereko sozietateek jaulkitako tituluek, gehienez, kar tera sozietate horren aktiboaren 100eko 15 osa dezakete; egoera hori gertatzen dela esan daiteke, legeak ezartzen dituen inguruabarrak gauzatzen direnean (4. art.). Sozietate horien estatutu juridikoak berezitasun handiak ditu, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen eraentza orokorrari begira. Sozietate horien eraentza bereziak ondoko gaiak ukitzen ditu: sozietatearen eraketa; aktiboen kudeaketa; administratzaileekin gauzatzen diren eragiketak; informazio eginbeharra; gainontzekoei begira hartutako betebeharrak; kudeake taren kontrola eta auditoretza, eta, azkenik, zerga kontuak. a) Eraketa. Sozietate horien estatutuak baimendu eta gero, sozietate ororen formalitateak bete behar dituzte horiek: eskritura publikoa eta Erregistroko ins kripzioa. Horrez gain, Balore Merkatuko Nazio Batzordearen Erregistroan ere inskribatu behar dira sozietate horiek (8. art.). Sozietateok, bestalde, gutxiene ko kapitala izan behar dute, eta araudi bidez zehaztu beharko da horren zenba tekoa (9. art.). b) Aktiboen kudeaketa. Sozietatearen organoek gauzatu behar dute aktibo en kudeaketa. Edonola ere, batza orokorrak sozietate kudeatzaile baten esku utz dezake lan hori, baldin eta estatutuek aukera hori jasotzen badute. Erabaki hori Merkataritzako Erregistroan eta Administrazio Erregistro berezian ere ins kribatu behar da (12. art.). c) Administratzaileekin gauzatzen diren eragiketak. Administratzaileek ezin dute eurentzat erosi edo saldu sozietatearen aktiboko osagairik, ez zuzene an, ezta tarteko pertsonaren bidez ere; zernahi gisaz, eragiketa horiek merkatu askean egin ditzakete, kotizazio prezio ofizialean edo sozietatearentzat komeni garriagoa den prezioan (6. art.). d) Informazio eginbeharra. Ondarearen balioan eta finantza egoeran eragi
na izan dezaketen inguruabar guztiak jaso behar dituzte sozietate horiek, urteko oroitidazkian, hiruhileko txostenetan eta liburuxka batean; legeak zehatzme hatz arautzen du zein izan behar den agiri horien edukia (8 eta 31. artikuluak). e) Gainontzekoei begira hartutako betebeharrak. Betebehar horiek ezin di ra izan aktiboaren 100ko 20tik gorakoak (11. art.). f) Kudeaketaren kontrola eta auditoretza. Urteko kontuak eta kudeaketa txostena pertsona fisiko edo juridiko independenteek kontrolatuko dituzte; per tsona horiek auditore doikuntza izan behar dute. Era berean, kudeaketa kontrol eta auditoretzari buruzko batzordea egon behar da, eta estatutuek zehaztu behar dituzte batzorde horren eratze eta jardunbideari buruzko arauak (13. art.). g) Zerga onurak. Legearen 34. art.ak zergaordainketaren inguruko eraen tza berezia ezartzen du, sozietate horien gorakada eta etekinak bultzatzera zu zendutako eraentza, hain zuzen. 457. B) Ondasun higikorretako inbertsio sozietateak, horiek kapital aldakorra dutenean.—Kapital finkoa duten sozietateetan, kapitalaren zenba tekoa ez da aldatzen, sozietatearen organo eskudunak kapital hori gehitu edo urritzeko baliozko erabakia hartzen ez duen bitartean. Kapital aldakorreko so zietateetan, aldiz, sozietatearen kapitala gehitu edo urritu egin daiteke, sozie tateak bere akzioak saldu edo eskuratuz; gehikuntza edo urripen hori, ostera, hasierako kapitalaren eta estatutuek zehazten duten gehieneko kapitalaren mu gen barruan egin behar da (15. art.). Erosketa eta salmentaren inguruko eragi keta horiek eskura egin behar dira, likidazioa geroratu gabe. Eragiketok burtsan edo burtsaxkoetan egiten dira, hala kontratazio arruntaren bidez, nola eskura tzeko eskaintza publiko edo burtsa enkanteen bidez (16. art.). Aurretik azaldu dugun eraentzaren menpe daude sozietate horiek, berezita
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra sun batzuekin bada ere: a) Hasierako kapitala osoosorik ordaindu eta harpide tu behar da sozietatea eratzen den unean; bestalde, estatutuek ezartzen duten gehieneko kapitalak hamar aldiz gaindi dezake gehienez hasierako kapitala. b) Gehieneko kapitala adierazten duten akzio harpidetu gabeak edota sozietateak berak geroago eskuratzen dituenak karteran egongo dira, organo kudeatzaileek zirkulazioan jartzen ez dituzten bitartean. c) Kartera akzioetatik ondorioztatzen diren eskubideen egikaritza etenda geratzen da, akzio horiek harpidetu eta or daintzen ez diren bitartean. d) Akziotituluek zehaztu behar dituzte hasierako kapitala eta estatutuetan ezartzen den gehieneko kapitala, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 52. artikuluak jasotzen dituen betekizunez gain. e) Ezin da obligaziorik jaulki aurrerago adierazi ditugun zorren mugen gainetik; obligazio horiek, halaber, diruzaintzaren inguruko arazo iragankorrak konpontzeko baka rrik jaulki daitezke, eta ezin dira, inola ere, akzio bihurtu. f) Akzio berriak jaul kitzen direnean, akziodunek ez dute eskubiderik akzio horiek lehenespenez harpidetzeko; gauza bera gertatuko da, estatutuetan zehaztutako gehieneko ka pitala gehitu eta akzio berriak sortzen direnean. Akzioak zirkulazioan jarriko dira, legeak ezartzen duenaren arabera (15. art.). 458. C) Inbertsio fondoen sozietate kudeatzaileak.— Legeak, inbertsio sozietateen ondoan, ondasun higikorretako inbertsio fondoak arautzen ditu; izan ere, horien antzeko helburuak dituzte batzuek eta besteek. Ondasun higi korretako inbertsio fondoak inbertitzaile anitzei dagozkien ondareak dira, eta horien gaineko jabetza eskubidea partaidetza ziurtagirien bidez adierazten da. Fondo horiek sozietate kudeatzaile batek administratu behar ditu; sozietate ho rrek, jabari ahalmenak baditu ere, ez du fondoaren gaineko jabetza eskubiderik. Sozietate horrekin batera, gordailuzain batek hartuko du parte fondoaren admi nistrazioan (2. art.). Fondo horien helburu bakarra da balore kartera eratu eta administratzea, sozietateen kasuan bezala. Horien artean, alabaina, bada des
berdintasunik. Horren ildotik, fondo karteraren 100eko 80 gutxienez Balore Burtsa batean negozia daitezkeen errenta finko edo aldakorreko baloreek osatu behar dute; edo, bestela, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak emandako bai mena dela bide, jardunbide erregularreko beste merkatu antolatu batzuetan ne gozia daitezkeen baloreek. Gainerako zatia finantzaaktiboetan eta eskudiruan inbertitu behar da (18. art.). Fondoa eratzeko, erkidegoan jartzen dira fondo horren ondarea osatuko duten ondasunak; horrekin lotuta, araudi bidez zehaztuko da zein izan behar den ondare hori. Fondo hori era dadin, gainera, eskritura publikoa egiletsi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatuko da, bai eta Balore Merkatuko Nazio Batzordearen Erregistro eskudunean ere (8. art.). Fondoak ez dira merkataritzako sozietateak; alderantziz, erkidegoak direla esan daiteke. Fondoaren ondarea partaidetzetan banatzen da; partaidetza horiek guztiek ezaugarri berberak dituzte eta fondoaren gaineko jabetza eskubidea ematen diete euren titularrei. Jabetza eskubide hori izendun ziurtagirien bidez adierazten da, eta ziurtagiri horiek ez dute balio izendaturik; horietan, titular bakoitzak duen partaidetza kopurua adierazten da. Ziurtagirien titularrek, bes talde, edozein unetan berreskura dezakete partaidetza horien ondorioz ordaindu dutena. Inbertsio mota horrek, bada, likidezia handia du. Fondoaren ondareak ez du erantzukizunik partaide, kudeatzaile edo gordailuzainen zorren gainean. Fondoaren partaideek, berriz, erantzukizuna dute fondoaren betebeharren gain, eurek egindako ekarpenen mugaraino (17. art.). Fondoak ez du nortasun juridikorik eta, ondorenez, horren zuzendaritza, administrazioa eta ordezkaritza sozietate anonimo batek (sozietate kudeatzaile ak) gauzatu behar ditu nahitaez. Hori da sozietate kudeatzailearen xede baka rra; sozietate horrek, besteak beste, ondoko betekizunak gauzatu behar ditu: a) Balore Merkatuko Nazio Batzordearen Erregistro eskudunean inskriba tzea (27. art.). b) Sozietatearen egoitza Espainiako lurraldean izatea (3.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra art.). c) Sozietateak bere baliabideak izatea, araudi bidez ezartzen den kopuruan; baliabide horiek, berebat, administraturiko ondareen benetako balioaren arabe rakoak izan behar dira; gutxieneko kopuru hori gainditzen dutenak, bestalde, modu askean inberti daitezke (27. art.). d) Akzioak izendunak izatea eta, sozietate organoen artean, administrazio kontseilua egotea. Beste alde batetik, agente bitartekari elkargokideen sozietate instrumenta lak ere sozietate kudeatzaile izan daitezke (ikus 42. zk.). Fondoan parte hartzen duten inbertitzaileen eskubideak bermatzeko, fon doa osatzen duten baloreen gordailuzaina hautatu behar dute sozietate kudea tzaileek; erakunde gordailuzain bankua, aurrezki kutxa (AKEK barne), Posta Kutxa edo balore sozietate eta agentzia (27. artikulua) izan behar da. Sozietate kudeatzaileak eta gordailuzainak, gainera, fondoan parte hartzen dutenen inte resak babestuko dituzte, inbertsioak gauzatu eta fondoa administratzen dutene an. Gordailuzainak sozietate kudeatzaileen jarduera jagon eta kontrolatuko du (29. artikulua). Ondasun higikorretako inbertsio fondoen eraentza bera aplikatu behar zaie moneta merkatuko aktiboen inbertsio fondoei. Fondo horien ondarea araudi bi dez zehazten da. Ondare hori, bestalde, Balore Burtsa batean negozia daitez keen errenta finkoko baloreetan inbertitu behar da edo, bestela, jardunbide erregularreko beste merkatu antolatu batzuetan negozia daitezkeen errenta fin koko baloreetan. Aldi berean, bestelako finantzaaktiboetan ere inbertitu ahal izango da ondare hori, baldin eta horiek eskudiruarekin berdinesten badira, epe laburrerako mugaeguna izan eta diru bihurtzeko dituzten bermeak kontuan iza nik. Ondokoak, aldiz, ezin izango dira fondo horien ondarearen zati izan: ak zioak; akzio bihur daitezkeen obligazioak edota kapital gehikuntzetan parte hartzeko eskubidea ematen dutenak; eta,
azkenez, amortizatzeke dauden akti boak edo araudi bidez ezartzen den zenbatekotik gora ordaindu behar direnak (25. artikulua). 459. D) Ondasun higiezinetako inbertsio sozietate eta fondoak.—Es painiako Zuzenbidean, 1992ko uztailaren 7ko Legearen eskutik sartu dira era kunde horiek. Lege horren arabera, erakunde horiek finantzazkoak ez diren in bertsio kolektiboko erakundeak dira (pertsona edo erakunde horiek fondo, ondasun edo eskubideak jasotzen dituzte jendearen eskutik; eskuratutako osa gai horiek, gehienetan, finantzaz besteko aktiboetan inbertitzen dira). Lege ho rren zioz, aldatu egin dira Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko 1984ko abenduaren 26ko Legearen manu batzuk. Lege arauketa ezartzen da ondasun higiezinetako fondo eta sozietateei buruzko zerga eta finantza alorretan. Beste alde batetik, 1993ko maiatzaren 7ko Errege Dekretuak aldarazi egin du Inber tsio Kolektiboko Erakundeei buruzko Araudia (1992ko azaroaren 2ko Errege Dekretuak onetsia). Aldarazpen horren helburua izan da sozietate eta fondo horien eraentza juridikoa jasotzea. Ondasun higiezinetako inbertsio fondo eta sozietateak, bada, finantzazkoak ez diren inbertsio kolektiboko erakundeak dira. Sozietate eta fondo horien xede bakarra da ondasun higiezinen gaineko inbertsioak egitea, ondasunok ustiatze ko. Edozelan ere, jarduera horrekin batera, negoziatzeko moduko balore eta aktiboen gaineko inbertsioak ere egin ahal izango dira. Fondo eta sozietate horien izendazioei gehitu behar zaie «ondasun higikorretako inbertsio fondo» (gaztelaniaz, «Fondos de Inversión Inmobiliaria») edota «ondasun higikorreta ko inbertsio sozietate» (gaztelaniaz, «Sociedades de Inversión Inmobiliaria») adierazmoldeak edo, bestela, horien laburdurak, «F.I.I.» eta «S.I.I.», hurrenez hurren (araudiaren 72. art.). Ondasun higiezinetako inbertsio sozietateen ezaugarrien artean, honakoak azpimarra daitezke: a) sozietate anonimoak dira eta kapital finkoa bakarrik izan dezakete; b) gutxieneko sozietate kapitala 1.500 milioi pezetakoa izan be har da, eta kapital hori osoosorik ordaindu behar da eratze unean;
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra c) kapitala eratzeko egin behar diren ekarpenak eskudiruzko ekarpenak izan behar dira; d) sozietate baten akzioak burtsan negoziatu ahal izateko, beharrezkoa da sozieta te horrek gutxieneko akziodun kopuru jakina izatea; hortaz, sozietate horien akziodun kopurua ezin da izan kasuankasuan beharrezko gertatzen den kopu rutik beherakoa (araudiaren 15 eta 73. art.ak). Ondasun higiezinetako inbertsio fondoen ezaugarrien artean, berriz, hauek nabarmen daitezke: a) hasierako ondarea 1.500 milioi pezetakoa izan behar da gutxienez, eta hori osoosorik ordaindu behar da eratze unean; b) ondarea era tzeko egin behar diren ekarpenak eskudiruzko ekarpenak izan behar dira; c) partaide kopuruak ez du mugarik; zernahi gisaz, Ekonomia eta Ogasun Minis terioak partaide bakarraren zuzeneko edo zeharkako partaidetza mugatu ahal izango du; d) partaidetzen harpidetza eta ordainketaren prezioa hileanhilean zehazten du fondoaren sozietate kudeatzaileak; e) fondoaren ondarea osatzen duten ondasun higiezinak tasatu behar dira urtean behin gutxienez eta, era bere an, horiek eskuratu edo saltzen direnean (araudiaren 74. art.). 460. E) Diru merkatuko sozietate bitartekariak.— Sozietate horien in guruko arauketa jasotzen dute 1986ko ekainaren 28ko Legegintzazko Errege Dekretuak, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontuhartzeari buruzko 1988ko uztailaren 29ko Legeak eta, azkenik, Espainiako Bankuaren batzorde betea razleak 1981eko urtarrilaren 7an eta martxoaren 26an hartutako erabakiek. Sozietate bitartekari horien eginkizun nagusia finantzaaktiboei likidezia ematea da; horretarako, aktibo horiek saldu eta erosten dituzte sozietateok eu ren kontura. DMSBek ezin dute fondorik jaso jendearen eskutik, gordailu, mailegu edo bestelako bideak erabiliz (finantzaaktiboen aldi baterako lagape nak izan ezik). Zehatzago esatearren, ezin izango dute jendearen eskutik fondo rik jaso, ez agerian, ez eta epe zehazgabe baterako ere; edu berean, ezin izango dituzte fondoak eskuratu, Ekonomia eta
Ogasun Ministerioak zehaztutako epea baino laburragoa den beste epe baterako; ministerio horrek zehaztu epea ezin izan daiteke urtebetetik beherakoa (1988ko uztailaren 29ko Legearen seigarren xedapen gehigarria). Hauexek dira sozietate bitartekari horien ezaugarri nagusiak: a) Sozietate horiek sozietate anonimoak izan behar dira; bestalde, horien kapitalari eratze unean dauden erreserbak gehituz lortzen den zenbatekoa 250 milioi pezetatik gorakoa izan behar da, eta kapitala akzio izendunen bidez adie razi behar da. b) Akzioak eskualdatzen direnean, Espainiako Bankuak beti jakin behar du, eta aurretiaz gainera, akzio horien titulartasuna aldatuko dela. c) Gordailu erakundeek (banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibek), gehienez, sozietate kapitalaren ehuneko hamarreko partaidetza izan dezakete sozietate horietan. d) Sozietate horren xedea diru merkatuan finantza bitartekotzarekin lotuta ko eginkizunak gauzatzea izan behar da; xede horren barruan, beraz, ez da bes telako jarduerarik sartzen. e) Administrazio kontseiluko kideek eta sozietatearen zuzendariek erabate ko kaudimena izan behar dute, eta 1988ko uztailaren 29ko Legeak arautzen du en diziplina eraentzaren menpe egongo dira horiek. f) Espainiako Bankuak egokitzat jotzen dituen ikuskapen eta auditoretzak gauza edo agin ditzake. 461. F) Kapital arriskuko erakundeak.—Erakunde horiek erakunde juri diko mistoak dira, alegia, finantza erakundea eta holdinga batzen dituzten era kundeak. Erakunde horiek beste herri batzuetako finantza egineran erabiltzen dira. Espainian, Presazko Neurriei buruzko 1986ko martxoaren 14ko Errege Dekretulegeak arautzen ditu horiek (12.etik 18.era arteko art.ak eta 20. art.; geroago emandako hainbat legek, hala ere, aldatu egin dituzte manu horien zati
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra batzuk. Horien artean, ondokoak ditugu: lehenik, 1992ko azaroaren 24ko Le gea, aurrekontuen inguruko presazko neurriei buruzkoa. Bigarrenik, 1994ko apirilaren 14ko Legea, kreditu erakundeei buruzko Espainiako Legeria banku koordinazioaren inguruko bigarren zuzentarauari egokitzeko emandakoa; lege horrek, orobat, finantza sistemaren inguruko beste aldarazpen batzuk ezartzen ditu; eta, azkenez, 1996ko ekainaren 7ko Dekretulegea, zergen inguruko pre sazko neurriei eta jarduera ekonomikoaren suspertze eta liberalizazioari bu ruzkoa). Erakundeon helburua da, izan ere, inbertsioak bideratzea etorkizunean errentagarri izan daitezkeen ekoizpen sektoreetan. Erakunde horiei, hainbat zerga onura ematen zaizkie, erakundeok suspertu, zabaldu eta sendotzeko. Era kunde horiek, halaber, balore burtsen bigarren merkatuan kotizatzen dute (ikus 16 eta 17. art.ak). Xedapen horren 12. artikuluak erakunde horien ezaugarriak arautzen ditu: «(…) Kapital arriskuko sozietateen (KpASn) xede nagusia finantzazkoak ez diren enpresak bultzatu edo suspertzea da; horretarako, aldi baterako partaide tzak eskuratzen dituzte enpresa horien kapitalean. Finantzazkoak ez diren en presa horiek ez dute kotizatzen, ez balore burtsen lehenengo merkatuan, ez eta bigarren mailako ezein merkatu antolatutan ere; kapital arriskuko sozietateek bultzatzen dituzten enpresetan, bestalde, ezin dute izan 100eko 25etik gorako partaidetzarik merkatu horietan kotizatzen duten enpresek edo finantza erakun deek. Kapital arriskuko sozietateak, xede nagusia gauzatzeko, partaidetzadun maileguak edo bestelako finantzaketa bideak eman diezazkiekete partaidetza hori jasotzen duten sozietateei. Horrez landara, aholkularitza jarduera gauza dezakete». (…) «Kapital arriskuko fondoak (KAFak) sozietate kudeatzaile ba tek administratzen dituen ondareak dira; fondo horiek aurreko idazatian azaldu dugun xede nagusi bera dute». Hortik kanpo, legeak azaletik arautu ditu erakunde horiek: a) Sozietateen gutxieneko kapitala 200 milioi pezetakoa izan behar da. Sozietatearen eratze unean, kapital horren ehuneko berrogeita hamar gutxienez ordaindu behar da; gainerako zatia, berriz, hiru urteko epean. Fondoen hasierako ondarea, aldiz, ezin
da 275 milioi pezetatik beherakoa izan (13. art.aren 1 eta 2. lerroaldeak). b) Sozietate eta fondoak eratzeko, Administrazioak horren gaineko baimena eman behar du aldez aurretik; geroago, eskritura publikoan jaso eta Merkatari tzako Erregistroan argitaratu behar da sozietate edo fondoen eraketa. Gisa be rean, Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikitako Administrazio Erregistro berezian ere argitaratu behar da hori (15. art.). Erregistro horretan agertarazte ko modua 1986ko irailaren 26ko Aginduak arautzen du. c) Sozietateko akzio dunen eta fondoetako partaideen kopurua ezin da bostetik beherakoa izan; horiek zenbatzeko, ezin dira kontuan izan tartean jarritako akziodun edo par taideak. d) Sozietate edo fondoen bazkide edo partaideek ezin dute 100eko 20tik gorako partaidetzarik izan sozietatearen kapitalean edo fondoaren onda rean, salbu eta bazkide edo partaidea erakunde publikoa, kreditu erakunde ofi ziala edota enpresa publikoa denean (13.3. art.). e) Sozietate eta fondoen xedea enpresa jakin batzuk bultzatu edo suspertzea denez, sozietate eta fondo horien aktiboen 100eko 60 gutxienez enpresa horien kapitalaren akzio edo partaide tzetan banatuko da (14. art.). 462. G) Aseguru sozietateak.—Aseguruen sozietate anonimoak arau be rezi batzuen menpe geratzen dira; arau horiek Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko 1995eko azaroaren 8ko Legeak jasotzen ditu. Lege horren bitartez, Europako Batasunak gai horren inguruan eman dituen zuzenta rauak barneratu ditu Espainiako Zuzenbideak. Sozietate Anonimoei buruzko Legean ere sozietate berezi horien inguruko arau batzuk ezartzen dira. Hauexek dira, hain zuzen ere, aseguru sozietateen gaineko arau bereziak: a) Ekonomia eta Ogasun Ministerioak baimena eman behar du, sozietate horiek euren eragiketak hasi ahal izateko. Ondoren, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiaren barruan dagoen Aseguru Erakundeen Erregistro Berezian inskriba
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra tu behar da sozietate hori (legearen 6 eta 74. art.ak). b) Eratze unean, sozietate kapitalaren 100eko 50 gutxienez ordaindu behar da, eta kapital hori izendun tituluen edota kontuko idaztoharren bidez adierazi behar da. (Gutxieneko kapitala mila eta bostehun milioi pezetakoa izan behar da bizitza, kauzio, kreditu eta erantzukizun zibilaren alorretan, bai eta berrase guruarekin lotutako jarduera esklusiboan ere; hirurehun eta berrogeita hamar milioi pezetakoa, istripu, gaixotasun, defentsa juridiko, laguntza eta heriotza alorretan; eta, bukatzeko, bostehun milioi pezetakoa, gainerako alorretan (le gearen 13. art.). c) Sozietate horren benetako zuzendaritza pertsona fisiko zein juridikoek gauza dezakete; hala ere, azken kasu horretan, pertsona fisiko batek ordezkatu beharko du pertsona juridikoa. Kasu bietan, zuzendaritza gauzatu behar duen pertsona fisikoak ondoko baldintzak bete behar ditu: izen onekoa izatea; beha rrezko kualifikazioa eta lanbide esperientzia izatea; eta, azken buruan, goi kar guen Erregistro berezian inskribaturik egotea (legearen 15. art.). d) Sozietate horiek beti izan behar dute jarduera multzoa gauzatzeko beha rrezko den hornikuntza teknikoa. Bestalde, behar besteko kaudimena izan be har dute, jarduera multzo hori gauzatzeko eta, aldi berean, berme fondoa ere eratu behar dute (16.etik 18.era arteko art.ak). e) Liburu bereziak egin behar dituzte, Merkataritza Kodeak ezartzen dituen liburuez gain (20. art.). f) Kapitala gehi dezakete, eta horretarako ez da beharrezkoa lehenago jaul kitako akzioak aldez aurretik ordaintzea (SALren 154. art.). (Salbuespen hori bidezkotzeko, aintzakotzat hartu behar da aseguru sozietateetan kapitalaren eginkizun nagusia asegurudunen eskubideak bermatzea dela, ez, ordea, kapital hori negozioaren ustiapenerako erabiltzea). g) Ezin izango dute dibidendurik banatu, sozietate jarduera gauzatzen den lehenengo hiru ekitaldietan zehar; hasierako ekitaldian ere ezinezkoa da dibi dendu horiek banatzea, ekitaldi hori osoa ez denean (19. art.). h) Ministerioak baimena eman behar du, aseguru
erakundeak transformatu, bat egin, zatitu edota elkartu ahal izateko (23. art.). i) Zabaldu egiten dira SALren 260. artikuluan jasotzen diren desegite ka riak (26. art.). 463. H) Pentsio fondoen sozietate kudeatzaileak.— 1987ko ekainaren 8ko Legeak pentsio plan eta fondoak arautzen ditu. Horren bitartez, aurrezkia ren inguruko modalitate berria ezartzen da Espainiako antolamendu juridikoan; jakina denez, herri garatu gehienetan ezarri da modalitate hori. Aurrezki moda litate berri hori Administrazioak kontrolatzen du. Legearen hitzaurreak adierazi bezala, pentsio planak «aurreikuspenerako erakundeak dira, borondatezkoak eta askeak. Horiek izaera pribatuko prestazioak ematen dituzte eta, horren on dorioz, nahitaezko Gizarte Segurantza sistemaren osagarri izan daitezke edo ez; edonola ere, plan edo fondo horiek ez dute inoiz ordezten Gizarte Seguran tzaren sistema». Pentsio fondoen inguruan, aldiz, ondokoa adierazten du: «… pentsio fondoak dira horiek suspertzen dituzten enpresa edo erakundeetatik kanpo geratzen direnak; fondo horiek sozietatetik banandu edo bereizitako on dareak dira, eta ez dute nortasun juridikorik. Bada, fondoei atxikitako pentsio planetan zehaztutako helburuekin lotzen dira fondo horren baliabideak». Erakunde kudeatzaile baten esku uzten dira fondoaren ordezkaritza, kudea keta eta administrazioa. Erakunde horrekin batera, gordailuzain batek hartuko du parte; orobat, kontrol batzorde batek ikuskatuko du erakunde horren jardue ra (13 eta 14. art.ak). Legearen 20. artikuluaren arabera, erakunde kudeatzaile izateko, administrazioak emandako baimena eskuratu behar dute sozietate ano nimoek (sozietate hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzeari buruz, ikus EZNk 1991ko martxoaren 1ean emandako ebazpena). Horrez gain, ondoko be tekizunak gauzatu behar dira: a) Ordaindutako kapitala 100 milioikoa izan behar da gutxienez, eta fondoaren aktibo osoa 1.000 milioi pezetatik gorakoa bada, gaindikin horren 100eko 1
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra gehituko zaio kapital horri. b) Kapitala, nahi taez, izendun akzioen bidez adierazi behar da. c) Sozietatearen xede bakarra pentsio fondoak administratzea izan behar da. d) Ezin izango da obligaziorik jaulki, baliabideak eskuratzeko. e) Sozietate horren egoitza Espainian egon be har da. f) Legearen 11.5. art.an ezartzen den Administrazio Erregistroan inskri batu behar da. 464. I) Ekonomia mistodun sozietateak.— Merkataritzako jardueran, ge ro eta nabariagoa da estatuaren eskuhartzea. Estatuak, ulerbidez, zuzeneko partaidetzak eskuratzen ditu sozietateetan, horien kapitalaren zati bat harpide tuz. Egia esan, gero eta nabariagoa da estatuaren eta ekimen pribatuaren arteko elkarlana; horren bitartez, enpresa handiak ustiatzeko sozietateak eratzen dira. Sozietateok ekonomia mistodun izeneko sozietateak dira; sozietateok izen hori jasotzen dute, euren kapitala publikoa eta pribatua delako. Gehienetan, sozieta te anonimoaren forma eskuratzen dute ekonomia mistodun sozietateek, arrazoi hauek oinarri harturik: sozietate horiek, batetik, kapital indartsuak behar dituz ten enpresak ustiatzeko eratzen dira; bestetik, bazkideen erantzukizuna muga tua da sozietate horietan eta, aldi berean, bazkideen eskubideak akziotitulue tan barneratzen dira. Sozietate forma hori, bada, beste edozein baino egokiago eta bizkorragoa da, estatuak ekoizpenean esku hartzeko. Estatuak bazkide izae ra eskuratzen du ekonomia mistodun sozietate horietan, gainerako kapitala har pidetzen duten norbanakoen moduan. Sozietatearen administrazioa estatuaren eta norbanakoen arteko elkarlanaren bidez gauzatzen da; sozietatearen admi nistrazio organo eta batza orokorretan, dena den, funtzionarioek ordezkatzen dute estatua. Horretara, ekonomia mistodun sozietatea tresna egoki bihurtzen da, ekoizpen jardueraren alor jakin batzuetan administrazio ekintza eta politika ekonomikoa gauzatzeko; osterantzean, zaila da estatuak ekoizpen arlo horietan
esku hartzea, horren ardura interes ekonomiko gorena zaintzea baita. Ekonomia mistodun sozietate horietan, kapital publikoak parte hartzen ba du ere, erakunde horiek ez dute merkataritzako izaera galtzen. Sozietate horiek ez dira erakunde paraestatalak, eta kasuan kasuko sozietate forma arautzen du en Zuzenbide pribatuaren menpe geratzen dira. Erakunde horien azterketa, be raz, Merkataritzako zuzenbideari dagokio, Administrazio zuzenbideari baino gehiago (sozietate horien inguruan, ikus 1986ko martxoaren 21eko epaia). Espainian, Industriako Nazio Erakundearen sorkuntzak bultzatu du ekono mia mistodun sozietateen gorakada (1941eko irailaren 25eko Legea). Erakun de hori Zuzenbide publikoko erakundea da, eta horren helburua industria berriak bultzatu eta finantzatzea da; horretarako, kapital publikoko sozietate anonimoak sortu ditu, eta horiek ÂŤnazio enpresaÂť izena jaso dute. Halako nazio enpresak arautzen dira Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko 1958ko abenduaren 26ko Legean. Lege horren esanetan, nazio enpresa horiek estatuak sortzen ditu, zuzenean edo autonomiadun erakundeen bitartez; enpresa horiek gauzatu behar dituzte industri jarduerak, merkataritzakoak, garraio jarduerak edota izaera edo helburu ekonomikoak dituzten antzeko beste jarduera batzukÂť (4. art.). Enpresa horiek sozietate anonimo gisa eratu behar dira, eta horien ka pitalaren gehiengoa estatuak edo autonomiadun erakundeek izan behar dute (92. art.). Sozietate horiei, Merkataritzako zuzenbidearen, Zuzenbide zibilaren edo Lan zuzenbidearen arauak aplikatu zaizkie, xedapen bereziek horren ingu ruko araurik ezartzen dutenean izan ezik (91. art.). Edozein modutan, estatuak sortzen dituen ekonomia mistodun sozietate guztiak ez dira geratzen Estatuko Autonomiadun Erakundeei buruzko eraentzaren menpe. Horien artean ditugu, kasurako, Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainia (1970eko uztailaren 4ko Legearen 1 eta 7. artikuluetan arautua) eta Espainiako Kanpo Bankua. Bestalde, Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko 1955eko
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ekainaren 7ko Araudiak enpresa mistoa arautzen du, udalekotu nahiz probintzializatzeko mo duko zerbitzu ekonomikoak gauzatzeko egokiak diren sozietate moten artean. Araudiaren aginduz, sozietate horiek komanditakoak, anonimoak edo erantzu kizun mugatukoak izan behar dira (103. artikulua). Sozietate mistoak eratzeko bideak, bestalde, desberdinak izan daitezke; batzuetan, jadanik eraturik dauden sozietateetako partaidetza edo akzioak eskuratzen ditu toki erakundeak; beste kasu batzuetan, aldiz, toki erakundeek zuzenean eratzen dituzte sozietateak, ka pital pribatuarekin batera (104. artikulua). Sozietate mistoak, gainera, berrogei ta hamar urterako era daitezke gehienez (110. art.). Epe hori igaro ondoren, sozietatearen aktibo eta pasiboa toki erakundeari itzuliko zaio; horretarako, al dez aurretik, kapital pribatua amortizatu behar da, zerbitzua kudeatzeko epea ren barruan (111. art.). Araudi horrek, halaber, ekonomia mistodun sozietateen barne antolamenduari buruzko arau batzuk jasotzen ditu. 465. J) Estatu sozietateak.—Egungo egunean, 1996ko urtarrilaren 10eko Legeak arautzen ditu erakunde horiek. Lege horrek, Estatuko Industri Agentzia eta Industri Partaidetzen Estatu Sozietatea (IPES) sortzeari buruzkoak, sako nean eraldatu du sektorea. Legea, berebat, 1997ko irailaren 5eko Errege De kretulegeak aldarazi du, helburu hau gauzatzeko: Estatuko Industri Agentzia ezabatu eta horren ondasun, eskubide nahiz betebehar guztiguztiak IPESri es kualdatzea. Industri Partaidetzen Estatu Sozietatera biltzen dira enpresaren ondare pu blikoan dauden partaidetza guztiak. Horien artean azpimarratu behar dira, batik bat, merkataritza edo industri izaera nabarmeneko jarduerak gauzatzen dituzten sozietateen partaidetzak; sozietateok elkarlehian dabiltza jarduera pribatuan es ku hartzen duten gainerako agenteekin eta, gehienetan, sozietate anonimoaren forma izan ohi dute.
466. K) Udal nahiz probintzi sozietateak.—Goian aipatu dugun Toki Korporazioen Zerbitzuei buruzko Araudiaren arabera, zerbitzu ekonomikoak enpresa pribatuaren bidez ere gauza daitezke. Enpresa hori sozietate anonimoa edo erantzukizun mugatuko sozietatea izan behar da (89. art. eta ondorengoak). Udal nahiz probintzi sozietate anonimoek ezaugarri nagusi hauek dituzte: a) Sozietatearen kapital osoa toki erakundearena izan behar da; kapital ho ri, gainera, osoosorik ordaindu behar da, sozietatea eratzen den unean (89. ar tikulua). b) Hauek dira enpresaren goi zuzendaritza eta administrazioa gauzatzeko ardura duten organoak: 1) Interesaturiko korporazioa; horrek batza orokorraren eginkizunak hartuko ditu. 2) Administrazio kontseilua. 3) Kudeatzailetza. Era kundeen estatutuek zehaztu beharko dituzte organo bakoitzaren eskumenak; berebat, azken bi organo horiek izendatzeko modua eta horien jardunbidea ere zehaztu beharko dituzte (90 eta 91. art.ak). c) Korporazioak, esan bezala, sozietatearen batza orokorraren eginkizunak hartzen ditu; horren jardunbidea toki izaerako lege eta araudiei egokituko zaie, erabakiak hartzeko moduari dagokionez. Gainerako sozietate arazoetan, berriz, sozietate anonimoen batza orokorraren inguruko arauak aplikatuko dira (92. ar tikulua). d) Batza orokorrak izendatu behar ditu kontseilariak, bereziki gaituta dau den pertsonen artean. Toki korporazioko kideek Administrazio Kontseiluan parte har dezakete, baina ezin izango dute horren herena baino gehiago bete. 467. L) Lan sozietateak.—Lan sozietateak 1997ko martxoaren 24ko Le gean arautzen dira. Lege horrek adierazten duen bezala, sozietate anonimo ho rietan, langileek dute sozietate kapitalaren gehiengoa, hau da,
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra eperik gabe eta zuzenzuzenean zerbitzu ordainduak gauzatzen dituzten langileek (1. art.). Legeak arautzen ez dituen gaietan, sozietate anonimoei buruzko arau orokorrak aplikatuko zaizkie lan sozietateei. a) Sozietatearen izendazioari gehitu behar zaio «lan sozietate anonimo» adierazmoldea (gaztelaniaz, «Sociedad Anónima Laboral») edo horren labur dura, hots, SAL (3. art.). b) Sozietatearen kapitala akzio izendunetan banatu behar da; bestalde, bazkideetarik inork ezin du izan sozietate kapitalaren herena baino gehiago or dezkatzen duen akzio kopururik. Ondoko kasuetan, ordea, muga hori gainditu ahal izango da, baina ezin izango da heldu sozietate kapitalaren erdiraino: so zietate horren kapitalean parte hartzen dutenean estatuak, autonomia erkide goek, toki erakundeek edota horien guztien partaidetzak dituzten sozietate publikoek (5. art.). c) Sozietatea Merkataritzako Erregistroan inskribatu ahal izateko, egiaztatu behar da sozietate horrek lan sozietatearen kalifikazioa jaso duela. Kalifikazio hori egin behar du Lan eta Gizarte Arazoetarako Ministerioak edo, bestela, au tonomia erkidego eskudunak, baldin eta eskumen hori eskuordetu bazaio. Gisa berean, nahitaezkoa da sozietate hori ministerio horretako Lan Sozietateen Ad ministrazio Erregistroan inskribatzea (1986ko urriaren 24ko EDk arautzen du modu iragankorrean). Sozietate hori lan sozietatea izan daiteke, berori eratzen den unetik edo, bestela, geroago eskura dezake sozietateak izaera hori; azken kasu horretan, hala ere, ez da sozietate transformaziorik gertatzen (2 eta 4. arti kuluak). d) Akzioak bi motatakoak izan daitezke: «lan akzioak» eta «akzio oroko rrak»; lehenengoak langileen esku daudenak dira, alegia, eperik gabeko lan ha rremanak dituzten langileenak. Langile batek «akzio orokorrak» eskuratzen dituenean, akzio mota horren aldaketa eska diezaioke sozietateari. Halakoetan, sozietatearen administratzaileek dute hori egiteko eskumena, eta ez da beha
rrezkoa batza orokorrak horren gaineko erabakia hartzea (6. art.). e) Legeak murriztu egiten du lan akzioen zirkulazioa. Akzio horiek eperik gabeko langile ez den pertsonari inter vivos eskualdatzeko, eroslehentasun edo lehenespeneko eskuraketa sistema berezi eta zorrotza ezartzen da. Lehenespe neko eskubidea, aurrenik, eperik gabeko kontratua izan eta bazkide ez diren langileen mesedetan ezartzen da; bigarrenik, bazkide diren langileen mesedetan eta, azkenik, sozietatearen mesedetan. Azken horri lotuta, gogoan izan behar dira SALren 75. art.an eta ondorengoetan ezartzen diren muga eta betekizunak. Lehenespenez eskuratzeko eskubide hori egikaritzen ez bada, modu askean eskualda daitezke akzio horiek. Orobat, prozedura bera erabiliko da bazkide ez den langileari akzio orokorrak eskualdatzeko (7. art.). Estatutuek, bestalde, eroslehentasunaren eraentza zabal diezaiekete mortis causa egindako eskualda keta batzuei (11. art.). Halaber, baliozkoak izango dira akzioen eskualdaketa debekatzen duten klausulak, baldin eta estatutuek aintzatesten badute bazkide ek sozietatetik banantzeko eskubidea dutela edozein unetan. Estatutuetan itun horiek jaso ahal izateko, bazkide guztiek eman beharko dute horren gaineko adostasuna (9.1. art.). Estatutuek, berebat, akzioen borondatezko eskualdaketa edota banantze eskubidearen egikaritza debekatu ahal izango dute, bost urtetan zehar gehienez; epe hori zenbatzen hasten da, sozietatea eratzen denetik edota kapital gehikuntza betearazteko eskritura egilesten denetik (9.2. art.). Beste al de batetik, lan harremanak azkentzen direnean, akzioen jabe den pertsonak le henespeneko eskubidea dutenei eskaini beharko dizkie bere akzioak, aurrerago aipatu dugun moduan (10. art.). f) Bi bazkide mota badaude eta sozietatearen administrazioa kontseiluaren esku badago, kontseilarien izendapena egin behar da, SALren 137. artikuluan ezartzen den proportziozko sistemaren arabera. Lan akzioak besterik ez daude nean, aldiz, gehiengoak erabaki duenaren arabera izendatuko dira kontseilariak (12. artikuluan). g) Lege edo estatutu erreserbetatik kanpo, lan sozietateek erreserba fondo berezia eratu behar dute; fondo hori zuzkitzeko, ekitaldi bakoitzaren etekin likidoaren 100eko 10 erabiliko da.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Bestalde, fondo hori ondoko kasuan baka rrik erabil daiteke galerak konpentsatzeko: helburu horretara zuzentzen den erreserbarik ez dagoenean edota hori behar bestekoa ez denean. Sozietate horien eraentza juridiko bereziaren inguruan ezartzen dena eran tzukizun mugatuko sozietateei ere aplika dakieke (1. art.). 468. M) Kirol sozietate anonimoak.—Sozietate horiek Kirolari buruzko 1990eko urriaren 15eko Legearen eskutik sartu dira Espainiako Zuzenbidean. Gaur egun, uztailaren 5eko 1.084/1991 Errege Dekretuak arautzen ditu kirol sozietateak. Errege Dekretu hori aldarazi eta osatu egin dute martxoaren 24ko 449/1995 Errege Dekretuak eta 1996ko uztailaren 26ko EDk. Arau horiek ezartzen duten moduan, «Estatuaren barneko kirol lehiaketa ofizial eta profe sionaletan parte hartzen duten klubek edo horien talde profesionalek kirol so zietate anonimoaren forma izan behar dute» (1991ko uztailaren 5eko EDren 1.1. artikulua). Sozietate horiek sozietate anonimoei buruzko eraentza oroko rraren menpe geratzen dira, baina honako berezitasunak izango dituzte: 1) Era tze eskritura publikoa inskribatu behar da Merkataritzako Erregistroan eta kasuan kasuko Kirol Elkarteen Erregistroan nahiz federazioan (4 eta 5. artiku luak). 2) Sozietatearen izendazioari «SAD» laburdura (gaztelaniaz, Sociedad Anónima Deportiva) gehitu behar zaio (1. art.). 3) Sozietatearen xedea izan behar da kirol lehiaketa profesionaletan parte hartzea eta, hala denean, kirol jarduerak edo horrekin lotutako beste jarduera batzuk gauzatu eta sustatzea. Edonola ere, kirol sozietate anonimoa eratzeko, beharrezkoa da Espainian so zietate horren xede nagusia egikaritu ahal izatea, hau da, Espainian kirol moda litate jakin horren inguruko lehiaketa profesionala izatea (2. art.). 4) Sozietate horren kapitala ezin da izan sozietate anonimoen kasuan ezartzen den zenba tekotik beherakoa (gutxieneko sozietate kapitala irizpide berezi batzuen arabe
ra zehazten da). Kapital hori osoosorik ordaindu behar da diruzko ekarpenen bidez eta, gainera, akzio izendunetan banatu behar da. Akzio horiek guztiak mota eta balio izendatu berekoak izan behar dira; sozietatea eratzen denean, balio izendatu hori ezin da izan 10.000 pezetatik gorakoa (3 eta 6. art.ak). 5) Sozietatearen administrazioa nahitaez utzi behar da administrazio kontseiluaren esku; kontseilu horrek zazpi kide izan behar ditu gutxienez; kideen gehieneko kopurua, bestalde, estatutuek zehaztuko dute (11. art.). 6) Administratzaileek, euren karguaz jabetu baino lehen, behar besteko fidantza edo bermea eman behar diote liga profesionalari, euren gain har ditzaketen erantzukizunei aurre egiteko (13. art.). 7) Sozietateak urteko aurrekontua egin behar du, eta au rrekontu hori kontabilitate printzipio arruntei egokitu behar zaie. Aurrekontu hori batza orokorrak onetsi behar du, kirol lehiaketa hasi baino lehen (21. art.). 8) Sozietate horrek ezin izango du dibidendurik edo biharetziko dibidenduen konturako zenbatekorik banatu, lege erreserba bakarra eratzen ez den bitartean; erreserba horren zenbatekoa azken hiru ekitaldietako batez besteko gastuen erdiaren bezainbestekoa izan behar da gutxienez (22. art.). Horrez landara, Errege Dekretuak hainbat xedapen ezartzen ditu, sozietate horren eta kirol agintari nahiz erakundeen arteko harremanen inguruan. Gai ho riek, ostera, gure azalpenetik kanpo utziko ditugu. BIBLIOGRAFIA ALCOVER GARAU: «Aproximación al régimen jurídico de la sociedad de capital lo cal», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1419. or. eta ondorengoak; ALONSO UREBA: La sociedad mercantil de capital como forma de la empresa pública local, Madril, 1988; ARIÑO ORTIZ: «De la empresa pública a la empresa con participación pública: ¿privatización o reforma? Quizás ambas cosas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1495. or. eta ondorengoak; BATLLE SALES: «Notas sobre la sociedad anónima laboral: ventajas e inconvenientes para su adaptación a las PYMES», in Estudios Prof. Me néndez, aip., II, 1521. or. eta ondorengoak; BERCOVITZ: «Los resultados del fondo», in Coloquio sobre el régimen de los fondos de inversión mobiliaria, Bilbo, 1974, 381. or. eta ondorengoak; BIEBERSTEIN: Das Abzahlungsgeschäft und seine Finanzierung, Mu
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra nichBerlin, 1959; BLANCO CAMPAÑA: Notas sobre la empresa pública, Madril, 1974; BROSETA PONT: «Las empresas públicas en forma de sociedades anónimas», in RDM, 1966, 100. zk., 267. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad gestora en los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 211. or. eta ondorengoak; CASSESE: Parte cipazioni pubbliche ed enti gestione, Milan, 1962; CAZORLA: Las sociedades anónimas deportivas, Madril, 1990; DE PONTI: I fondi comuni di investimento, Milan, 1983; DUCOULOUX: Les sociétés d’économie mixte en France et en Italie, Paris, 1963; DU QUE: «Participaciones y certificados en los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 323. or. eta ondorengoak; EMBID, J. M.: «Aproximación al significado jurídico de las sociedades y Fondos de capitalriesgo», in RDBB, 1986, 22. zk., 365. or. eta ondorengoak; EMMERICH: Das Wirtschaftsrecht der öffentlichen Unternehmen, Zu rich, 1969; FABRE, MORIN eta SERIYX: Les sociétés locales d’économie mixte et leur control, Paris, 1964; FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ: «Notas para un planteamiento de los problemas actuales de la empresa pública», in RAP, 1966, 46. zk., 95. or. eta on dorengoak; FERNÁNDEZ RUIZ: «Consideraciones en torno a la disolución de los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 517. or. eta ondorengoak; FOSSATTI: I fondi comuni di investimento, Milan, 1971; FUERTES: Asociaciones y sociedades deportivas, Madril, 1992; GALGANO: «La società per azioni in mano pubblica», in Politica del di ritto, 1972, 681. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRÍA: «La actividad industrial y mercantil de los Municipios», in RAP, 1955, 17. zk., 87. or. eta ondorengoak; GARCÍA LUENGO: «En torno al sistema de fundación de las sociedades anónimas deportivas», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1817. or. eta ondorengoak; GARRIDO FALLA: «Las empresas públicas», in La Administración pública y el Estado contemporáneo liburu kian, Madril, 1961; GERACI eta JAEGER: L’istituzione dei fondi comuni di investimento, Milan, 1970; GIRÓN TENA: Las sociedades de economía mixta, Madril, 1942; IDEM: «Las empresas públicas», in Estudios de Derecho Mercantil, Madril, 1955, 319. or. eta ondorengoak; GÓMEZFERRER: Sociedades anónimas deportivas, Madril, 1992; GÓMEZ SEGADE: «El patrimonio del fondo», in Coloquio, aip., 277. or. eta ondorengoak; GRAZIANI: «Partecipazioni pubbliche e società per azioni», in Studi di Diritto comer ciale e marittimo, Napoli, 1963, 3. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA: «Aproxi mación al estudio de las sociedades de capitalriesgo», in RDM, 1989, 45. or. eta ondorengoak; JAEGER eta CASELLA (arg.): I fondi comuni d’investimiento, Milan, 1984; LA CASA GARCÍA: Los Fondos de Pensiones, Madril, 1997; LAGARDE: «De la société anonyme à l’entreprise publique», in Études RIPERT, I, Paris, 1950, 296. or. eta ondo rengoak; LIBONATI: Holding e Investment Trust, ber., Milan, 1969; LÓPEZ VAQUÉ: Sociedades de cartera y Fondos de inversión, Madril, 1966; MARTÍN RETORTILLO, S.: «La empresa pública como alternativa», in RDM, 1967, 105–106. zenbakiak, 51. or. eta ondorengoak; MORENO PÁEZ: «Sociedad privada de carácter municipal en régimen de anónima», in RDM, 1959, 74. zk., 243. or. eta ondorengoak; NIGRO: I fondi comuni di investimento mobiliare. Struttura e natura giuridica, Milan, 1970; OLIVENCIA, RUIZ
JIMÉNEZ eta SÁNCHEZ: «El depositario», in Coloquio, aip., 241. or. eta ondorengoak; PALA LAGUNA: «Algunas cuestiones en torno a la responsabilidad de las sociedades gestoras de fondos de inversión», in RDBB, 1997, 65. or. eta ondorengoak; PÜTTNER: Die öffentlichen Unternehmen, Bad Homburg, 1969; QUOC VINCH: «Les entreprises pu bliques face au droit des sociétés commerciales», Paris, 1979; IDEM: Profili giuridici della società a partecipazione statale, Milan, 1977; RICO ARÉVALO: «Los fondos de inversión garantizados: elementos jurídicos de configuración», in RDBB, 1997, 695. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARANA: La privatización de la empresa pública, Madril, 1991; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Procedimiento de modificación del Reglamento de los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip, 535. or. eta ondorengoak; IDEM: «Instituciones de Inversión Colectiva (Sociedades y Fondos de Inversiones)», in RDBB, 1990, 893. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ROBLES: «El control de la Administración Pública sobre los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 493. or. eta on dorengoak; IDEM: «Deberes de información y balances en los fondos de inversión mo biliaria», in Coloquio, aip., 439. or. eta ondorengoak; SÁENZ GARCÍA DE ALBIZU: «Sociedad anónima laboral: notas para el estudio de una posible deformación del tipo legal mercantil», in Rev. Trabajo, 1987, III, 9. or. eta ondorengoak; SALINAS ADELAN TADO: «La nueva regulación de los Fondos de Garantía de Depósitos», in RDBB, 1997, 431. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Los derechos de suscripción en los Fon dos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 563. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «El mercado de títulos hipotecarios: líneas esenciales de su regulación en Es paña», in RDBB; SÁNCHEZ RUS: Entidades mercantiles con regulación especial, Ma dril, 1989; SELVA: Sociedades anónimas deportivas, Madril, 1992; SERRA MALLOL eta CANO RICO: Las Sociedades Anónimas Laborales, Madril, 1987; TAPIA, A.: «Las So ciedades Gestoras de Patrimonio en la Ley reguladora de las Instituciones de Inversión Colectiva de 26 de diciembre de 1984», in RDBB, 1985, 289. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los Fondos de Inversión Inmobiliaria en el Derecho español y en el Derecho portugués», in RDBB, 1988, 783. or. eta ondorengoak; TAPIA HERMIDA, A.J.: «Deberes y responsabilidades de los sujetos que intervienen en los Planes y Fondos de Pensio nes», in RES, 90, 1997, 71. or. eta ondorengoak; IDEM: Sociedades y fondos de in versión y fondos de titulización, Madril, 1998; VEGA VEGA: Sociedades Anónimas Laborales. Régimen jurídico, 2. argitaraldia, Cáceres, 1987; VERDERA eta beste batzuk: La empresa pública, 2 liburuki, Bolonia, 1970; VERDERA Y TRUELLS: «La constitución de los Fondos de inversión mobiliaria», in Coloquio, aip., 21. or. eta ondorengoak; VERRUCOLI: «Consideraciones jurídicomercantiles sobre las empresas en mano públi ca», in RAP, 1950, 3. zk., 155. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «Dictamen sobre la constitucionalidad de la Ley del Deporte, de 15 de octubre de 1990, en la regulación de las Sociedades Anónimas Deportivas», in RGD, 1992, 2853. or. eta ondorengoak; VILLAR PALASÍ: «La actividad industrial del Estado en el Derecho administrativo», in RAP, 1950, 3. zk., 53. or. eta ondorengoak; WENGER: Die öffentliche Unternehmung,
ยง XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra VienaNew
York,
1969.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXVII. ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA: OINARRIZKO PRINTZIPIOAK ETA XEDAPEN OROKORRAK LABURPENA: 469. Lege eraentzaren bilakaera.—470. Indarreko legearen oinarriak.—471. Sozietatearen ikuspegi juridikoa.—472. Sozietatearen merkataritzako izaera.—473. So zietatearen izendazioa.—474. Sozietatearen xedea.—475. Naziokotasuna eta egoitza.— 476. Sozietatearen kapitala.—477. Sozietate partaidetzak.—478. Sozietatearen sukur tsalak.—479. Kreditu nahiz finantzazko lege debekuak.
469. Lege eraentzaren bilakaera.—Erantzukizun mugatuko sozietatea XIX. mendearen bigarren erdian sortu zen, Alemaniako Zuzenbideak eta Inga laterrako eginerak bultzaturik. Sozietate mota horren bitartez, bazkideen eran tzukizun mugatuaren onura zabaldu nahi izan zaie sozietate txikiei, sozietate anonimoaren antolaketa konplexuaren eragozpenak saihestuz. Jakina den beza la, sozietate anonimoaren antolaketa oso zail eta konplexua da, bazkide gutxi eta kapital ertaineko sozietateetan aplikatzeko. Lehenik eta behin, Alemaniako 1892ko Legeak arautu zuen erantzukizun mugatuko sozietatea. Geroago, Portu galgo 1901eko Merkataritza Kodeak, Austriako 1906ko Legeak eta Sozietateei buruzko Ingalaterrako 1907ko Legeak arautu zuten sozietate mota hori. Euro pako lehenengo gerraz geroztik, herri guztietara zabaldu da sozietate hori, Ipar Ameriketara izan ezik. Bertan, sozietate anonimoa malgua da oso eta, horren ondorioz, ez da sortu sozietate mota berri horren beharrik. Espainian, sozietate mota horrek ez du lege arauketarik izan mende erdi batean zehar. Denboraldi horretan, bada, Merkataritza Kodearen eta Merkata ritzako Erregistroari buruzko 1919ko irailaren 20ko Araudiaren babespean egon dira sozietate horiek. Lehenengoak irizpide liberala jaso zuen sozietate moten inguruan (122. art.); bigarrenak sozietate horiek aintzatetsi zituen 108. artikuluan. Horrela, sozietate kolektiboaren eta sozietate anonimoaren tartean kokatu zen erantzukizun mugatuko sozietatea. Geroago, 1953ko
uztailaren 17ko Legeak egoera horrekin amaitzeko ahalegina egin zuen. Lege horrek, na hitaez bete beharreko arauak jaso arren, ez zuen sozietate mota berririk sortu, alegia, berezko ezaugarri berezidun sozietaterik. Hariari segiz, Eraldatze eta Egokitzeari buruzko 1989ko uztailaren 25eko Legeak gehiago nahastu zuen egoera hori. Lege horrek ez zituen oinarrian aldatu erantzukizun mugatuko so zietatearen izaera eta barne antolaketa, baina sozietate anonimoaren eraentza juridikora hurbildu zuen erantzukizun mugatuko sozietate horren arauketa. Egoera nahasgarri horrek eraldaketa mugimendu garrantzitsua bultzatu zu en. Horren ondorioz, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1995eko martxoaren 23ko Legea egin eta aldarrikatu da; lege horrek indarrik gabe uzten du 1953ko lege eraldatua, eta eraentza berria ezartzen du erantzukizun muga tuko sozietateen inguruan. Lege horren arauketa 129 artikulu, 8 xedapen gehi garri eta azken xedapen bitan jasotzen da; lege horrek arauketa zabal, oso eta baterakoia ezartzen du, eta desberdintasun anitz daude arauketa horren eta au rrekoaren artean. 470. Indarreko legearen oinarriak.—Lege berriaren zioen azalpenak adierazten duen bezala, indarreko legeak ondoko hiru printzipio nagusiak har tzen ditu oinarri: a) Lehenengo printzipioari helduz, atariko testu horrek erantzukizun muga tuko sozietatearen «izaera misto edo nahasia» adierazten du. Sozietate horre tan, «era orekatuan batzen dira osagai pertsonalistak eta kapitalistak». Sozietate anonimoaren kasuan bezala, erantzukizun mugatuko sozietateak korporazio egitura du, eta horren bazkideek erantzukizun mugatua dute. Kontrara, bi so zietate mota horiek erabat desberdinak dira, kapitala banatu eta adierazteko moduei dagozkienez. Sozietate anonimoan, kapitala «akzioetan» banatzen da eta erantzukizun mugatuko sozietatean, aldiz, «partaidetzetan». Esan berri du
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra gunez, «akzio» eta «partaidetza» kontzeptuak bateraezinak dira guztiz: partai detzak ezin dira adierazi tituluen edota kontuko idaztoharren bidez (ikus 5. art.); akzioak, aitzitik, nahitaez adierazi behar dira bi modu horietako batean (SALren 51. art.). b) Bigarren printzipioaren ildotik, sozietate «itxi»aren inguruko lege siste ma ezartzen du legegileak. Izaera «itxi» hori agerian jartzen da hainbat manu tan eta, bereziki, sozietate partaidetzen eskualdaketa edo zirkulazioa murrizten duten lege manuetan (ikus 29.etik 34.era arteko art.ak). Horren harira, ondoko debekua ezartzen da: sozietatetik kanpoko pertsonek ezin dute bazkidea ordez katu batza orokorraren bileretan (ikus 49. art.). Sozietate «itxi» horrek, bada, desberdintasun garrantzitsuak ditu sozietate anonimoarekin, azken hori sozieta te «irekia» baita berez. Bestalde, eta sozietate horren izaera itxiarekin loturik, hainbat debeku ezartzen dira. Horien artean, hauek dira garrantzitsuenak: has teko, sozietatea ezin da eratu ondoz ondoko eraketa sistemaren bitartez; horrez gain, «ezin dira erabaki edo bermatu jaulkipenetara bildutako obligazioen edo beste balore negoziakor batzuen jaulkipenak» (9. art.). Horren ondorioz, zailta sun handiak egongo dira, aurrezki publikoa zuzeneko finantzaketa moduan erabiltzeko. «Sozietate itxi»aren printzipioa gorabehera, legeak arreta berezia jartzen du bazkideen eta gutxiengoaren babesean. Babes edo ardura horren adibide gi sa, honako arauak aipa daitezke: bazkideei sozietatetik banantzeko aukera za balak ematen dizkiena (30.3. art.); interes gatazken kasuan, boto eskubidea arautzen duena (52. art.); estatutuen aldarazpenak egin behar direnean, gehien goaren ahalmenak murrizten dituena (71. art.) etab. Ildo beretik, gutxiengoak kontabilitatea eta horren aurrekari guztiak aztertzeko ahalmena izango du; horrekin loturik, informazio eskubide tradizional eta zabala dute bazkideek (ikus 86. art.). c) Hirugarren printzipioa «malgutasun»aren ingurukoa da. Printzipio horri helduz, kasu batzuetan, bazkideen borondate autonomiak nagusitasuna izan dezake legeaginduaren hitzez-
hitzezkotasunaren gain (lege horren aplikazioa egokitu behar zaie, bazkideen legebidezko interesei, beharrizanei zein eurei komeni zaienari) edota manu horren aplikazioaren gain. Legearen manuetatik hainbat, menturaz gehiegi, estatutuetan jasotzen den bazkideen borondate auto nomiaren menpe geratzen dira (8, 14, 25 eta 29. art.ak, eta beste asko). Goian aipatu dugun bezala, legearen malgutasuna zaindu nahi izan du legegileak. Horren ariora, legegileak arreta berezia jarri du, erantzukizun mu gatuko sozietateen arauketa sozietate anonimoena baino soil edo errazagoa izan dadin. Lege joera horren adibide moduan, 20. art.ak ezartzen duena aipa daiteke. Manu horren arabera, ez da beharrezkoa aditu independenteek diruz koak ez diren ekarpenen balorazioa egitea. 471. Sozietatearen ikuspegi juridikoa.—Sozietatearen ezaugarri nagusi ak legearen 1. art.an jasotzen dira argi eta garbi. Manu horretan, eta sozietatea definitzeko asmoz, ondokoa adierazten du legeak: Erantzukizun mugatuko so zietatearen kapitala sozietate partaidetzetan banatzen da; kapital hori bazkide guztien ekarpenen bidez osatzen da, eta bazkideok ez dute erantzukizun pertso nalik sozietate zorren gain. Manu horretan eta legearen beste zenbait manutan ezartzen dena aintzat harturik, sozietate mota horren ezaugarri nagusiak azaldu ko ditugu jarraian: 1) Sozietatea eratzen den unean, sozietate horren kapitala erabat zehaztuta egon behar da. 2) Kapital hori nahitaez osatu behar da bazkideek egindako ekarpenen bi dez bakarrik; kapitala, bestalde, sozietate partaidetzetan banatu behar da eta, ez ordea, akzioetan. 3) Sozietate partaidetzek ez dute balore izaerarik; partaidetza horiek, halaber, ezin dira adierazi tituluen edo kontuko idaztoharren bidez, eta ezin dute akzio izenik jaso (5. art.). 4) Partaidetza baten edo gehiagoren titularrek bazkide
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra izaera eskuratzen dute; bazkideek, dena den, ez dute erantzukizun pertsonalik sozietatearen zo rren gain. Ezaugarri horiek agerian uzten dute erantzukizun mugatuko sozietateak be rezko izaera duela eta, horren ondorioz, bereizi egiten dela Espainiako legegi leak onartzen dituen gainerako sozietateetatik. Sozietate anonimoari (hau da, sozietate kapitalisten eredu den sozietateari) begira, hasteko, ageriko desber dintasuna antzematen da: erantzukizun mugatuko sozietatearen kapitala ez da akzioetan banatzen, ezpada partaidetzetan. Sozietate pertsonalistei (sozietate kolektiboari edo komanditako sozietate hutsari) begira, bestalde, desberdinta suna argia da: sozietate horietan ez bezala, erantzukizun mugatuko sozietatean mugatua da bazkideen erantzukizuna. Beste hitzez esateko, erantzukizun muga tuko sozietatearen bazkideek arriskuan jartzen dute hasieran harpidetu edo geroago eskuratzen dituzten sozietate partaidetzen zenbatekoa bakarrik. 472. Sozietatearen merkataritzako izaera.—Aurretik aipaturiko ezauga rriez gain, esan beharra dago erantzukizun mugatuko sozietateak merkatari tzako izaera duela beti, sozietate horren xedea edozein izanda ere (ikus 3. art.). Sozietate anonimoa bezala, erantzukizun mugatuko sozietatea merkataritzakoa da, bere formaren ondorioz. Hori dela eta, ezin egon daiteke izaera zibileko erantzukizun mugatuko sozietaterik. Kode Zibilaren 1670. artikulua, orobat, ezin daiteke aplikatu erantzukizun mugatuko sozietateen eremuan; artikulu ho rren esanetan, sozietate zibilek, euren xedearen arabera, Merkataritza Kode ak araututako edozein forma izan dezakete, euren izaera zibila galdu gabe. Salbuespenik gabe, erantzukizun mugatuko sozietateak merkataritzakoak dira. Horri lotuta, aztergai dugun legeak arautzen ditu sozietateon eraketa eta jar dunbidea. Laburzurrean, Espainiako erantzukizun mugatuko sozietate guztiak merkataritzako sozietateak dira, eta enpresario
izaera dute Merkataritza ren 1 eta 122. artikuluek ezartzen dutenaren arabera.
Kodea
473. Sozietatearen izendazioa.—Askatasun osoz zehaztu daiteke erantzu kizun mugatuko sozietatearen izendazioa. Horrela, fantasia izendazioak, sozie tatearen enpresarekin lotutakoak, izen pertsonalak (bazkideen izenak, bazkide ez direnen izenak edota aurretik bazkide izandakoenak) edo horien konbinazio ak jar daitezke. Legearen 2. artikuluak bi betekizun hauek ezartzen ditu horren inguruan: a) izendazioarekin batera, «Erantzukizun Mugatuko Sozietate» edo «Sozietate Mugatu» (gaztelaniaz, «Sociedad de Responsabilidad Limitada» edo «Sociedad Limitada») nahiz horien laburdurak «SRL» edo «SL» jarri behar dira; b) so zietate horrek ezin izango du hartu «aurretik eratutako beste sozietate baten izendazio berbera». Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, bestalde, lege horren arauak osatzen ditu. Lehenik eta behin, izendazioaren bakartasun printzipioa ezartzen du, ondokoa adieraziz: «Sozietateek eta inskriba daitezke en gainerako erakundeek izendazio bakarra izan dezakete» (398. art.). Erantzu kizun mugatuko sozietateak, gainera, «izendazio subjektibo edo sozietatearen izena izan dezake, bai eta izendazio objektiboa ere» (MEAren 400. art.). Izen pertsonalak erabiltzen dira, batez ere, sozietate pertsonalistak erantzu kizun mugatuko sozietate bihurtzen direnean, edo sozietate anonimoa sortzen denean banakako enpresario baten negozioa oinarri harturik. Halakoetan, ego kitzat jo daiteke antzinako sozietate izenari edota banakako merkatariaren ize nari eustea, eta legeak erraztasunak ematen ditu horretarako. Bestalde, MEAren 401. artikuluak ezartzen duenez, izendazio subjektiboe tan «ezin izango da pertsona baten izen edo izengoiti osoa edo horren zati bat jarri, baldin eta pertsona horrek bere adostasuna ematen ez badu». Pertsona ho
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ri bazkide denean, adostasun hori eman dela ulertuko da. Manu horri helduz, bazkide izaera galtzen duen pertsonak «ezin dezake eskatu bere izena sozieta tearen izendaziotik ezabatzeko, salbu eta eskubide hori berarentzat erreserbatu duenean beren beregi». Horrez landara, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak osatu egin ditu legeak izendazio objektiboen inguruan ezartzen dituen xedapenak. Haste ko, araudi horrek zehazten du zein baldintza bete behar diren izendazioen ar teko identitatea izateko (408. art.) eta, horrez gain, zenbait debeku ezartzen ditu sozietate izendazioaren inguruan. Horien arabera, sozietate izendazioetan ezin dira horrelako adierazmoldeak jarri: a) lege, ordena publiko edo ohitura onen aurkakoak (404. art.); b) izendazio ofizialak (405. art.); c) errakuntza ekar dezaketen izendazioak (406. art.). Bukatzeko, Merkataritzako Erregistroari bu ruzko Araudiak adierazten du sozietateak ezin izango duela erabili sozietatea ren xedetik kanpoko jarduera batekin lotzen den izendazio objektiborik (402. artikulua). 474. Sozietatearen xedea.—Sozietatea eratzen den unean, horren eratzai leek modu askean zehaztu dezakete zeintzuk diren sozietate horrek gauzatu be harreko jarduerak. Horren inguruan, dena dela, KZren 1255. art.ak ezartzen duena izan behar da gogoan. Artikulu horren harira, jarduera hori ezin da izan lege, moral edo ordena publikoaren aurkakoa (ikus 146. zk.). Legeak arauketa laburra ezartzen du, erantzukizun mugatuko sozietatearen xedeari dagokionez. Legearen 13.b) artikuluaren esanetan, sozietate estatutue tan agertarazi behar da «sozietatearen xedea, berori osatzen duten jarduerak aipatuz». Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, ordea, legearen la burtasun edo urritasun hori osatuz, ondokoa xedatzen du: a) «ezin dira sozieta tearen xedean sartu, sozietate jarduerak gauzatzeko beharrezkoak diren egintza juridikoak»; eta b) «ezin da sozietatearen xedean
sartu bestelako merkataritza jarduera zilegirik, ezta horren antzeko esangura duen bestelako adierazpen ge nerikorik ere» (178. art.). Edozein modutara ere, estatutuetan zehaztutako sozietate xedearen eremua nahiz edukia ez da behin betikoa edo aldaezina. Sozietatea eratu eta gero, baz kideen batza orokorrak, estatutuak aldarazteko eskumena duenez, sozietatearen jatorrizko xedea aldatu eta beste bat ezar dezake eta, era berean, zenbait alda keta egin diezazkioke jatorrizko xedeari [ikus 44.d) art.]. 475. Naziokotasuna eta egoitza.—Naziokotasunaren inguruan, ondokoa adierazten du legeak: «Egoitza Espainiako lurraldean duten erantzukizun mu gatuko sozietate guztiak espainiarrak dira eta lege honen menpe geratzen dira, sozietate horiek non eratu diren aintzat hartu gabe» (6.1. art.). Legeak egoi tzaeraketaren irizpideari heldu dio; irizpide hori lan honen beste epigrafe bate an azaldu dugu (ikus 154. zk.). Egoitzari dagokionez, nolabaiteko askatasun printzipioa jasotzen du lege ak. Horren arabera, «Espainiako lurraldearen barruan, sozietatearen egoitza egon behar da sozietate horren benetako administrazioa eta zuzendaritza gau zatzen diren lekuan, beraren establezimendu nagusia dagoen lekuan edo, beste la, sozietate horren ustiapen nagusia gauzatzen den lekuan» (7.1. artikulua). Erregistroan agertzen den egoitza eta aurreko lerroaldean ezarri dugunetik on dorioztatzen dena berberak ez badira, «gainontzekoek bi horietatik edozein har dezakete sozietatearen egoitza moduan» (7.2. art.). 476. Sozietatearen kapitala.—Erantzukizun mugatuko sozietatearen baz kideek, ezaguna denez, ez dute erantzukizunik sozietatearen zorren gain. Hori dela eta, kapitalak berebiziko garrantzia du sozietate horietan, sozietate anoni moetan gertatzen den bezala. Gogora ekarri behar ditugu sozietate
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra anonimoen inguruan egin ditugun oharbideetarik hainbat (ikus 222, 223 eta 224. zk.ak). Erantzukizun mugatuko sozietatea kapital jakin batekin eratzen da, eta ka pital hori bazkideek egindako ekarpenen bidez osatzen da. Kapital horren zen batekoa nahitaez adierazi behar da eratze eskrituran, estatutuen nahitaezko ai pamen gisa [12.d) eta 13.e) art.ak]. Aurreko gai batean azaldu dugun bezala, ezin dira nahastu sozietatearen kapitala eta ondarea. Esangura hertsian, sozietatearen kapitala da eskrituran jasotzen den zenbatekoa, alegia, bazkideek bereganatutako sozietate partaide tza guztiek duten balio izendatuen batuketa. Ondarearen kontzeptu teknikoak, aldiz, bere barnean hartzen ditu diruzko balioa duten sozietate eskubide eta be tebeharren multzoa. Gehienetan, kapital zenbatekoaren eta ondare balioaren arteko harremanak sozietatearen egoera ekonomikoaren araberakoak dira. Sozietate kapitalak garrantzi handia du maila juridikoan. Legeak etengabe aipatzen du kapitala, ondoko gaiak xedatzen dituenean: batza orokorren era keta eta jardunbidea; administratzaileen hautespena; balantzea egiteko modua; sozietatearen bategite eta transformazioa etab. Horrez landara, kontabilitate eginkizun garrantzitsua betetzen du kapitalak, hori balantzean jasotzen baita pasiboaren lehenengo partida moduan. Kapitala, bada, kontabilitatearen bidez adierazten da. Kapital hori, bestalde, sozietate hartzekodunen zeharkako berme gisa hartzen da. Hortaz, ezin izango da irabazirik banatu, baldin eta aktiboaren osagaiek ez badute kapital zorra estaltzen, gainerako zorrekin batera. Erantzukizun mugatuko sozietatearen kapitala arautzen duten printzipioek antzekotasun handiak dituzte sozietate anonimoa arautzen dutenekin: a) Gutxieneko kapitalaren printzipioa. Kapital hori osoosorik ordaindu behar da. Legearen 4. artikuluak hauxe ezartzen du horren inguruan: Kapitala ezin da izan bostehun mila pezetatik beherakoa; kapital hori moneta horretan adierazi behar
da eta, gainera, osoosorik ordaindu behar da hasieratik». Lege manu horren aginduz, bada, sozietate partaidetzak osoosorik ordaindu behar dira horiek harpidetzen diren unean, harpidetza hori sozietatea eratzen den unean edota sozietate kapitala gehitzen denean egin den kontuan hartu gabe. Halaber, sozietateak gutxieneko kapitala izan behar du, hala eratze unean, nola bere jarduera gauzatzen duen bitartean. Ondorenez, sozietate kapitalaren zen batekoa ezin da gutxieneko lege muga horretatik beherakoa izan, sozietate bizitzan zehar. b) Zehaztapen printzipioa. Sozietatearen kapitala estatutuetan zehaztu be har da, ondoko inguruabarrak adieraziz: «Kapital hori osatzen duten partaide tzen kopurua, horien balio izendatua eta hurrenez hurreneko zenbaketa» [13.e) artikulua]. c) Osotasun printzipioa. Bazkideek osoosorik bereganatu eta ordaindu be har dute kapitala, sozietatea eratzen den unean. Sozietate partaidetza guztiak, beraz, betebeharrak hartzeko gaitasuna duten pertsonek bereganatu behar di tuzte (12.1. art.) d) Egonkortasun printzipioa. Estatutuetan zehaztutako kapital zenbatekoa ezin daiteke aldatu, zenbateko hori gehitu edo urritzeko ezartzen diren lege tra miteak bete eta estatutuetako aipamenak aldarazten direnean izan ezik (73 eta 79. art.ak). e) Benetakotasun printzipioa. Honako lege manuetan printzipio hori barne ratzen da: batetik, kapitala osoosorik ordaindu behar dela ezartzen duen ma nuan (4. art.an); bestetik, kapitala «bazkide guztiek egindako ekarpenen bidez» osatu behar dela adierazten duen manuan (1. art.an). Azken finean, legeak ez ditu onartzen gezurrezko kapitalez eratutako sozietateak. 477. Sozietate partaidetzak.—Egungo erantzukizun mugatuko sozietate en oinarrizko ezaugarrien artean, hauxe aipa daiteke: sozietate horien kapitala «partaidetza zatiezin eta metakorretan banatzea».
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Partaidetza horiek guztiek «eskubide berberak emango dizkiete bazkideei, lege honetan berariaz ezartzen diren salbuespenak kontuan izanik» (5.1. art.). Horren harira, badirudi partai detzak akzioei (hau da, sozietate anonimoaren kapitala osatzen duten akzioei) hurbiltzen zaizkiela. Legeak, akzio eta partaidetzak bereizteko, ondokoa ezar tzen du 5.2. artikuluan: partaidetzek «ez dute balore izaerarik; horiek, halaber, ezin dira adierazi tituluen edo kontuko idaztoharren bidez, eta ezin dute akzio izenik jaso». Horren bitartez, erraza da partaidetzaren kontzeptua ulertzea eta kontzeptu hori sozietate anonimoek jaulkitzen dituzten akzioetatik bereiztea. (Partaidetzen inguruko azterketa XXIX. kapituluan egingo dugu). 478. Sozietatearen sukurtsalak.—Lan honen beste leku batean egin dugu sukurtsalei buruzko azterketa orokorra. Bertan adierazi dugun bezala, enpresa rioak hainbat establezimendu erabil ditzake bere enpresa gauzatzeko (28. zk.). Legegileak, erantzukizun mugatuko sozietateen inguruan, sukurtsalei bu ruzko xedapen bat jaso du «xedapen orokor»ren artean. Hurrengoa dio xedapen horrek: «1) Erantzukizun mugatuko sozietateak sukurtsalak ireki ditzake Espai niako lurraldean nahiz atzerrian». «2) Estatutuek kontrakorik agintzen ez badu te, administrazio organoak izango du sukurtsalak sortu, ezabatu edo lekutik aldatzeko eskumena» (8. art.). 479. Kreditu nahiz finantzazko lege debekuak.— Gainerako sozietateak bezala, erantzukizun mugatuko sozietateak ere jarduteko gaitasun osoa du edo zein egintza juridiko zilegi gauzatu eta, horren bitartez, bere xedea hobeto garatzeko. Legegileak, ordea, egokitzat jo du zenbait debeku ezartzea, finantza eragiketa batzuen inguruan. Horren ariora, erabakigarriak dira 9 eta 10. art.ak. Manuotatik lehenengoak, argiroargiro debekatzen du obligazioen jaulki
pena: ÂŤErantzukizun mugatuko sozietateak ezin ditu erabaki edo bermatu jaul kipenetara bildutako obligazioen edo beste balore negoziakor batzuen jaulkipe nakÂť (9. art.). Debeku hori erabatekoa da, eta behar bezala mugaturik dago; bada, ez du ematen salbuespenik duenik. Horrexegatik, alde batera utzi behar dira 1964ko abenduaren 24ko Legeak horren inguruan jasotako xedapenak. Lege horrek, dakigunez, obligazioak jaulkitzeko baimena eman zien sozietate kolektiboei, komanditakoei eta erantzukizun mugatukoei. Berebat, Erantzuki zun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen hirugarren xedapen gehigarriak agintzen duen moduan, pertsona fisikoek eta sozietate zibil, kolektibo eta ko manditako sozietate hutsek ezin izango dute obligaziorik jaulki. Aipatu berri dugunez, erantzukizun mugatuko sozietateak ezin dio 1964ko abenduaren 24ko lege horri heldu. Hala eta guztiz ere, jakina da debekuak modu murrizgarrian interpretatu behar direla. Hori oinarri harturik, badirudi erantzukizun mugatuko sozietateak zorren bat aintzatetsi edo sortzen duten balore higikorrak jaulkitzeko erabakia har dezakeela, baldin eta balore horiek ez badira sartzen erabereko jaulkipen inprimatu eta zenbatuaren barruan. Bigarren manuak (10. artikuluak), bestalde, kreditu, berme edo finantza la guntzen inguruko gaia aztertzen du, bi kasu bereiziz: bata, laguntzok talde be reko sozietateen artean ematea; bestea, sozietateak laguntza horiek ematea bere bazkide nahiz administratzaileei. Kasu bietan, eta zentzuzkoa denez, desberdi na da erabakia. Hurrengoa dio, hitzez hitz, manu horren lehenengo idazatiak: ÂŤErantzukizun mugatuko sozietateak kreditu, mailegu, berme edo finantza la guntzak eman diezazkioke talde bereko beste sozietate bati; haatik, ezin ditu egintza horiek gauzatu bere bazkide eta administratzaileen mesedetan, eta ezin dizkie horiei fondoak aurreratu, salbu eta batza orokorrak horren gaineko era bakia hartzen duenean kasuankasuanÂť. Manu horretatik ondorioztatzen denez, talde bereko sozietateen artean as
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra katasun osoz egin daitezke kreditu eragiketa horiek. Legeak, ostera, ez du esa ten «nola» egin behar diren eragiketa jakin horiek. Administratzaileek euren kabuz egin ditzakete horiek ala beharrezkoa da batza orokorrak horren gaineko erabakia hartzea? Arazo hori eztabaidagarria da. Manuak, edonola ere, kasu bakarrean agintzen du beren beregi batzaren eskuhartzea: eragiketa horiek «sozietatearen bazkide eta administratzaileen» mesedetan egiten direnean. Hori dela eta, onartu egin daiteke, betebetean ez bada ere, talde bereko sozietateen artean ez dela beharrezkoa batza orokorrak kasuankasuan eragiketa horien gai neko erabakia hartzea. BIBLIOGRAFIA I. Lan orokorrak.—ALONSO ESPINOSA: «La sociedad de responsabilidad limitada, ¿corporación personalizable?», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 113. or. eta ondorengo ak; ALONSO UREBA: «El capital como cuestión tipológica», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 127. or. eta ondorengoak; ARROYO eta EMBID (koord.): Comentarios a la Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada, Madril, 1997; BAUMBACH eta HUECK: Gesetz betreffend die G. m. b. H., 13. argitaraldia, MunichBerlin, 1970; CARLON: Comentario a la Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada, Madril, 1984; CHACÓN BLANCO: La sociedad de responsabilidad limitada. (Cien preguntas clave y sus respuestas), Ma dril, 1993; ESTURILLO LÓPEZ: Estudio de la sociedad de responsabilidad limitada, Madril, 1996; FISCHER: G. m. b. H.Gesetz Kommentar, 10. argitaraldia, Kolonia, 1983; GAUTIER eta SEYDEL: Handkommentar zum G. m. b. H.Gesetz und zur G. m. b. H.Novelle 1980, Herne, 1981; GAY DE MONTELLÁ: La Sociedad de Responsabilidad Limitada en la Ley de 17 de julio de 1953, Bartzelona, 1954; HACHENBURG: Kommentar zum Gesetz betreffend die G. m. b. H., 7. argitaraldia, 3 liburuki, Berlin, 1975–1981; HALPERIN: Sociedades de responsabilidad limitada, 6. argitaraldia, Buenos Aires, 1972; HEMARD: «s. v. Société à responsabilité limitée», in Encyclopedie DALLOZ (Sociétés), Paris, 1971; HESSEL eta MANN: Handbuch der G. m. b. H., 16. argitaraldia, Kolonia, 1980; KRAFT, KREUTZ eta FLAMIG: Das G. m. b. H.Recht, Heidelberg, 1981; MARTORELL: Sociedades de responsabilidad limitada, Buenos Aires, 1989; MOREAU: Manuel pratique de la société à responsabilité limitée d’après les lois et la juris prudence, Paris, 1952; MOSSA: Società a responsabilità limitata, berrargitaraldia, Pa dua, 1958; NEILA NEILA: La Ley de sociedades de responsabilidad limitada de 1995, 2 liburuki, Madril, 1996; PAZARES (Koord.): Tratando de la sociedad limitada, Madril,
1997; RIVOLTA: La società a responsabilità limitata, Milan, 1982; ROTH: G. m. b. H.G., Munich, 1983; ROUSSEAU: Traité des sociétés à responsabilité limitée, 2 liburu ki, Paris, 1952–1958; SALVADOR BULLÓN, P. e H.: Comentarios a la Ley de Sociedades Limitadas, Madril, 1958; SANTINI: Società a responsabilità limitata, 3. argitaraldia, BoloniaErroma, 1984; SCHOLZ: Kommentar zum G. m. b. H.Gesetz, 6. argitaral dia, Kolonia, 1982; SOLÁ DE CAÑIZARES: Las Sociedades de Responsabilidad Limitada en el nuevo Derecho español, Madril, 1954; SOLÁ DE CAÑIZARES eta AZTIRIA: Tratado de sociedades de responsabilidad limitada en Dercho argentino y comparado, 2 libu ruki, Buenos Aires, 1950–1954; V. STEIGER: Die Gesellschaft mit beschränken Haf tung, Zurich, 1965; TSCHOFFEN: Les sociétés de personnes à responsabilité limitée, 6. argitaraldia, Brusela, 1980; VELASCO ALONSO: La Ley de Sociedades de Responsabili idad Limitada, 3. argitaraldia, Madril, 1981; WILKE, BERG, GOTTSCHLING, KUNKEL eta KÖHLER: Handbuch der G. m. b. H., 3 eta 4. argitaraldiak, Kolonia, 1969–70; ZENBAIT AUTORE: Derecho de sociedades de responsabilidad limitada. Estudio sistemático de la Ley 2/1995, 2 liburuki, Bartzelona, 1996. II. Gai bakarreko lanak.—ALFARO ÁGUILAREAL, J: «Conflictos intrasocietarios. (Los justos motivos como causa legal no escrita de exclusión y separación de un socio en la sociedad de responsabilidad limitada)», in RDM, 1996, 1079 or.; ALONSO ESPINO SA: «La posición jurídica del socio en la Ley 2/1995, de 23 de marzo, de sociedades de responsabilidad limitada. Aspectos generales», in RdS, 1995, 4, 15. or. eta ondoren oak; IDEM: «La sociedad de responsabilidad limitada, ¿corporación personalizable?», in RdS, 7. zk., 1996, 31. or. eta ondorengoak; ALONSO UREBA: «La 12.ª Directiva comu nitaria en materia de Sociedades relativa a la sociedad de capital unipersonal y su inci dencia en el Derecho, doctrina y jurisprudencia española, con particular consideración en la RDGRN de 21 de junio de 1990», in Derecho Mercantil de la Comunidad Eco nómica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 63. or. eta ondorengoak; ÁLVAREZ QUELQUEJEU: La sociedad de responsabilidad limitada como instrumento de la concentración de empresas, Valladolid, 1985; ALZAGA VILA AMIL eta RODRÍGUEZ MIRANDA (zuz.): Comentarios a la Ley 2/1995, de sociedades de responsabilidad limitada, Madril, 1995; ARMANNO: La società a responsabilità limitata tra società di capitali e società di persone. L’esperienza delle «close corpo rations» negli Stati Uniti d’America e delle «sociétés unipersonnelles» in Francia, Padua, 1990; BALLARÍN MARCIAL: «Prenda de participaciones de sociedad de responsa bilidad limitada», in RDM, 1956, 60. zk., 299. or. eta ondorengoak; BARBA DE VEGA: «La adopción de acuerdos por escrito en las sociedades de responsabilidad limitada», in RDM, 1978, 51. or. eta ondorengoak; IDEM: Las prestaciones accesorias en las socie dades de responsabilidad limitada, Madril, 1984; BOLAS ALFONSO: La sociedad de responsabilidad limitada, 2. argitaraldia, Madril, 1992; BOQUERA MATARREDONA: «La regulación del conflicto de intereses en la Ley de Sociedades de Responsabilidad Li
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra mitada», in RDM, 1995, 1007. or. eta ondorengoak; CABANAS TREJO: «Algunos as pectos jurídicos de la elección de la sociedad de responsabilidad limitada», in Cuad. D. y Com., 18. zk., 1995, 129. or. eta ondorengoak; CARLON: «La formación de la mayoría en los acuerdos ordinarios de la S. R. L.», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 159. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reflexiones sobre la tutela de la minoría en la socie dad de responsabilidad limitada», in Estudios URÍA, 83. or. eta ondorengoak; IDEM: «La falta de desembolso íntegro del capital social en la sociedad de responsabilidad limita da», in Estudios POLO, 97. or. eta ondorengoak; IDEM: Normas aplicables a la sociedad de responsabilidad limitada, Oviedo, 1976; DE MOTA MONREAL: «Los acuerdos socia les en las sociedades de responsabilidad limitada», in AAMN, 1978, 53. or. eta ondo rengoak; DERRUPPE: «Le nouveau visage de la S. A. R. L., dans la loi du 24 juillet 1966», in Mélanges BRETHE DE LA GRESSAYE, Bordele, 1967, 117. or. eta ondorengoak; DEUTLER: Das neue G. m. b. H.Recht. G. m. b. H.Novelle 1980, Dusseldorf, 1980; DONLE: «Una ojeada sobre los grupos de hecho de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in RGD, 1995, 6885. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: «La 12ª Directiva del Consejo (89/67/CEE de 21 de diciembre de 1989) sobre la Sociedad de responsabilidad limitada de socio único en el horizonte de la empresa individual de res ponsabilidad limitada», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 241. or. eta ondorengoak; ENRIQUE BALLESTER: «El deber de adaptarse a la Ley de Sociedades Limitadas, in RGD, 1995, 7105. or eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA, L.: «El problema tipoló gico: consagración del sistema dualista sociedad anónimasociedad de responsabilidad limitada», in RdS, aparteko zk., 1994, 35. or. eta ondorengoak; IDEM: «La Ley de Socie dades de Responsabilidad Limitada: acto final», in R. de S., 1995, 5, 11. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO: «La sociedad de capital de base personalista en el marco de la reforma del Derecho de sociedades de responsabilidad limitada», in RGD, 1994, 5431. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZNOVOA: «Realidad y valor de las aporta ciones no dinerarias en la S. R. L.», in RDM, 1961, 28. zk., 275. or. eta ondorengoak; GARCÍA VILLAVERDE: «El ejercicio del derecho de exclusión en las sociedades de res ponsabilidad limitada», in Estudios POLO, 241. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «La exclusión de un socio de la S. R. L.», in Sociedades de responsabilidad limitada, Bartzelonako Notarioen Elkargoa, 1954, 59. or. eta ondorengoak; GIRÓN TENA: La transmisión «inter vivos» de participaciones en la S. R. L.», Bilbo, 1956; IDEM: «In troducción», in RdS, aparteko zenbakia, 1994, 13. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ EN RÍQUEZ: «Algunas reflexiones en torno a la ley de régimen jurídico de las sociedades de responsabilidad limitada», in ADC, 1953, 857. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno al concepto y régimen de las participaciones sociales en la sociedad de responsabilidad limitada», in RDP, 1956, 911. or. eta ondorengoak; HERRERO: Similitudes y diferencias entre las sociedades anónimas y limitada a la luz de la nueva legislación, Madril, 1991;
HILBER eta VOGEL: Das neue G. m. b. H.Gesetz, Kommentar, Wiesbaden, 1980; IGLESIAS PRADA: «El proyecto de Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada y la empresa familiar», in RGD, 1994, 5417. or. eta ondorengoak; IRIARTE IBARGUEN: La nueva sociedad de responsabilidad limitada, Bilbo, 1995; LANGLE: «Administración y administradores de las S. R. L.», in Sociedades de resposabilidad limitada, Bartzelo nako Notarioen Elkargoa, 1954, 77. or. eta ondorengoak; LEHMANN: Die ergänzende Anwendung von Aktienrecht auf die G. m. b. H., Kolonia, 1969; MADRIDEJOS: «Sobre la transmisión de participaciones en la sociedad de responsabilidad limitada», in RDP, 1955, 243. or. eta ondorengoak; MASSAGUER: «La autonomía privada y la configura ción del régimen jurídico de la sociedad de responsabilidad limitada», in RGD, 1994, 12959. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ eta beste batzuk: ¿Sociedad anónima o socie dad de responsabilidad limitada? La cuestión tipológica, Madril, 1992; MERTENS: Das Recht der Geschäftsgührer der G. m. b. H., Berlin, 1979; MONTSERRAT QUINTANA: Sociedades de responsabilidad limitada, Madril, 1990; MORA ALARCÓN, J. A. eta MO RA ALARCÓN, L. M.: Manual de sociedades de responsabilidad limitada, Madril, 1995; MÜLLER: Die Sicherungsübertragung von G. m. b. H.Anteilen, Kolonia, 1969; MUÑOZ PLANAS: «Sobre la exclusión del socio administrador único de limitada», in Estudios ABASCAL, Oviedo, 1977, 178. or. eta ondorengoak; PÉREZ DE LA CRUZ: La reducción de capital en sociedades anónimas y de responsabilidad limitada, Zaragoza, 1973; PRIETO GONZÁLEZ: «Los orígenes de la sociedad de responsabilidad limitada en España», in RDM, 1968, 108. zk., 215. or. eta ondorengoak; ROJO: «Génesis y evolución de pres taciones accesorias», in RDM, 1977, 271. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad de responsabilidad limitada: problemas de política y de técnica legislativa», in RGD, 1994, 12877. or. eta ondorengoak; SELVA SÁNCHEZ: «Disposiciones transitorias, adicionales, derogatorias y finales del Proyecto de Ley de Sociedades de Responsabilidad Limita da», in RDP, 1995, 3. or. eta ondorengoak, eta 115. or. eta ondorengoak; SOTILLO MARTÍ: «El contenido de las prestaciones accesorias en la S. R. L.», in RDM, 1975, 91. or. eta ondorengoak; SOTO VÁZQUEZ: Nuevo régimen jurídico de la sociedad de res ponsabilidad limitada, 2. argitaraldia, Granada, 1994; SOUFLEROS: Ausschliessung und Abfindung eines G. m b. H.Gesellshafters, Kolonia, 1983; SPITALER eta NIEMANN: Die Angemessenheit der Bezüge Geschäftsführender Gesellschafter einer G. m. b. H., 3. ar gitaraldia, Kolonia, 1969; SUÁREZ LLANOS: «Sociedad de responsabilidad limitada con dos únicos socios. Régimen de adopción de acuerdos sociales», in RDP, 1963, 823. or. eta ondorengoak; SUDHOFF: Rechte und Pflichten des Geschäftsführers einer G. m. b. H., 10. argitaraldia, Kolonia, 1980; IDEM: Der Gesellschaftsvertrag der G. m. b. H., 6. argitaraldia, Munich, 1982; THEOBALD: VorG. m. b. H. und Gründerhaftung, Kolonia, 1984; URÍA: «Las prestaciones accesorias en la sociedad de responsabilidad limitada española», in RDM, 1956, 60. zk., 325. or. eta ondorengoak; VELASCO SAN PEDRO, L. A.: «Concepto y caracteres de la sociedad de responsabilidad limitada, el problema de las fuentes», in RdS, aparteko zk., 1994, 51. or. eta ondorengoak; VICENTE Y GELLA:
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra «Capital y participaciones en las S. R. L.», in Sociedades de responsabilidad limitada, Bartzelonako Notarioen Elkargoa, 1954, 35. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Das neue G. m. b. H.Recht in der Diskussion, Kolonia, 1981; IDEM: Derecho de sociedades de responsabilidad limitada. Estudio sistemático de la Ley 2/1995, Madril, 1996.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXVIII. ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEAREN ERAKETA LABURPENA: 480. Sozietatearen eraketa.—481. Eratze bidean dagoen sozietatearen eta inskribatu gabeko sozietatearen eraentza.—482. Eskrituraren eta estatutuen edukia.— 483. Sozietate eragiketen hasiera eta sozietatearen iraupena.—484. Sozietate ekarpenen lege eraentza.—485. Diruzkoak ez diren ekarpenen benetakotasun eta balorazioaren ondoriozko erantzukizuna.—486. Prestazio erantsiak.—487. Sozietatearen deuseztasu na eta horren ondoreak.
480. Sozietatearen eraketa.—Erantzukizun mugatuko sozietatea aldi be reko eraketa sistemaren bidez bakarrik era daiteke. Beste hitz batzuetan esa teko, bazkide guztien borondatea biltzen duen egintza bakarraren bidez eratu behar da erantzukizun mugatuko sozietatea, eta egintza hori eskritura publiko an agertarazi behar da. Bazkide guztiek hartu behar dute parte eskritura egilesteko egintza horre tan, euren kabuz edo ordezkarien bidez. Bazkide guztiek parte hartzen dute alde anitzeko kontratu horretan. Bazkide horietako bakoitzak eratze kapitalaren zati bat bereganatuko du; horrela, kapital hori osoosorik harpidetu eta ordain du behar da bazkide guztien artean. Eratze egintza amaitu ahal izateko, eratze kapitala osatzen duten partaidetza guztiak harpidetu eta ordaindu behar dituzte bazkide eratzaileek (ikus 5, 11 eta 12. art.ak). [Legeak, jakina denez, bazkide bakarrak eratutako sozietatea onartzen du (126.2. art.). Kasu horretan, beraz, ezin daiteke egon bi bazkide edo gehiagoren artean harpidetutako eratze hitzar menik; alderantziz, pertsona bakarraren borondateak osatzen du eratze egintza hori]. Eratze egintza formala da oso. Gainerako merkataritza sozietateetan bezala (ikus 149. zk.), erantzukizun mugatuko sozietatea eratzeko, nahitaezkoa da es kritura publikoa egiletsi eta hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzea. Es
kritura publikoa kontratuaren forma solemnea da; eskritura hori da, hain zuzen ere, lehendabiziko eratze egintza juridikoa. Horren gain, eskritura hori Merka taritzako Erregistroan inskribatzen denean, sozietatearen eratze prozesua osa tzen da, eta nortasun juridikoa eskuratzen du sozietateak (11.1. artikulua). Eratze eskritura hori «sozietatearen egoitza zein lekutan egon eta bertako Mer kataritzako Erregistroan inskribatu behar da, eskritura hori egiletsi eta bi hila beteko epean» (15.1. art.). Inskripzio hori, gainera, Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da. Horren inguruan, kontuan hartu behar da gai nontzekoen aurka jartzeari buruz Merkataritza Kodearen 21. art.ak ezartzen duena (ikus 75. zk.). Eratze eskritura Merkataritzako Erregistroan inskribatzeko eginbeharrak indar handiagoa izan dezan, hauxe ezartzen du legeak: betebehar hori betetzen ez bada, eratzaile eta administratzaileek erantzukizun solidarioa izango dute eragindako kaltegaleren gain (15.2. art.). Eskritura eta inskripzioak duten balioa aintzat hartuta, legeak «isilpeko itun» izenekoak aipatu ditu (11.2. art.). Horien inguruan, hauxe ezartzen du le geak beren beregi: «Bazkideen arteko isilpeko itunak ezin dira sozietatearen aurka jarri». Konponbide hori, egia esan, zentzuzkoa da. Legeak ez du itun ho rien baliozkotasuna edo deuseztasuna ezartzen; haatik, itunok eragin ditzaketen kalteetatik babesten du sozietatea. 481. Eratze bidean dagoen sozietatearen eta inskribatu gabeko sozie tatearen eraentza.—Aurreko zenbakian egindako azalpenak erakartzen due nez, sozietatearen eraketa prozesua luzea izan daiteke (eskriturainskripzioa). Dakigunez, sozietateak nortasun juridikoa eskuratzen du, sozietate hori Merka taritzako Erregistroan inskribatzen denean. Eratze eskrituraren nahiz Erregis troko inskripzioaren aurretik hainbat egintza eta kontratu gauzatu ahal dira sozietatearen izenean. Sozietateei buruzko legeek, beraz,
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra egintza eta kontratu horien betepenaren inguruko arauak ezartzen dituzte. Sozietate Anonimoei bu ruzko Espainiako Legeak arau argi eta zehatzak ezartzen ditu horren inguruan (15 eta 16. art.ak). Arauok erantzukizun mugatuko sozietateari aplikatuko zaiz kio, arau horietara igortzen baita Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legea. Lege horren 11. artikuluaren 3. lerroaldeak honakoa ezartzen du: «Era tze bidean dagoen sozietateari eta sozietate irregularrari aplikatuko zaie Sozie tate Anonimoei buruzko Legearen 15 eta 16. artikuluetan ezarritakoa». Gauza bera bi bider ez esateko, lan honen 235 eta 236. zenbakietan egindako adieraz penetara jotzen dugu. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak, gainera, hauxe agintzen du: «Estatutuek sozietate ekitaldiaren itxiera data zehaztu behar dute» (181. art.). Bukatzeko, eta araudi horren 183. artikuluak ezartzen duen moduan, sozietate kapitalaren zenbatekoa pezetetan adierazi behar da. 482. Eskrituraren eta estatutuen edukia.—Espainiako lege sisteman, so zietatearen bizitza eta jardunbidea arautzen dituzten estatutuak eskrituraren zati dira. Sozietatearen kontratua eta estatutuak, ordea, ez dira gauza bera. Eskritu rak forma ematen dio kontratuari eta, horrez gain, estatutuak barneratzen ditu; estatutu horiek dira, hain zuzen ere, sozietatearen bizitza xedatzen duten arau ak. Horrela, eskrituran argiro bereizten dira, batetik, kontratuaren inguruko arauak eta, bestetik, sozietatearen barne jardunbideari buruzkoak. a) Eskritura: Agiri horren edukiak ondoko aipamenak jasotzen ditu: a) bazkidearen edo bazkideen nortasuna; b) erantzukizun mugatuko sozietatea eratzeko borondatea; c) bazkide bakoitzak egindako ekarpenak, eta horien truk emandako partaidetzen zenbaketa; d) sozietatearen estatutuak; e) sozietatearen hasierako administrazioa antolatzeko modua, estatutuek aukera desberdinak ja sotzen dituztenean horretarako; f) sozietatearen hasierako
administrazio eta or dezkaritza lanak egin behar dituzten pertsonen nortasuna (12.2. art.). Eskrituran, bazkideek egokitzat jotzen dituzten beste zenbait itun edo bal dintza jaso daitezke, baldin eta horiek ez badira legearen edota erantzukizun mugatuko sozietatea arautzen duten printzipioen aurkakoak (12.3. art.). Itunen askatasun sistema horren bitartez, sozietate bakoitzaren eskriturak eduki bere zia izan dezake. Praktikan, hala ere, arazoak sor daitezke legeak jasotzen duen adierazpen horren inguruan, alegia, erantzukizun mugatuko sozietatea «arau tzen duten printzipioen aurkako» itunak baztertzearen inguruan. b) Sozietatearen estatutuak. Agiri horrek, oro har, sozietatearen barne jar dunbideari buruzko eduki zabal eta zehatza jasotzen du, sozietate bakoitzaren eskakizun bereziei egokituriko edukia, hain zuzen. Legeak, edonola ere, estatu tuetan «gutxienez» jaso beharreko aipamenak besterik ez ditu ezartzen (13. ar tikulua); bestela esateko, estatutuen gutxieneko edo nahitaezko edukia zehazten du legeak. Eratzaileek, bestalde, askatasuna izango dute, sozietate jardunbi deari begira egokitzat jotzen dituzten aipamenak jasotzeko. Estatutuetan nahitaez jaso behar dira gutxieneko aipamen hauek: «a) sozie tatearen izendazioa; b) sozietatearen xedea, hori osatzen duten jarduerak ze haztuz; c) sozietate ekitaldiaren itxiera data; d) sozietatearen egoitza; e) sozietatearen kapitala, bai eta kapital hori osatzen duen partaidetzen kopurua, horien balio izendatua eta hurrenez hurreneko zenbaketa ere; f) sozietatearen administrazioa antolatzeko modua, legean bertan ezartzen denaren arabera». 483. Sozietate eragiketen hasiera eta sozietatearen iraupena.—Eratze eskritura publikoa egilesten den unean emango zaie hasiera sozietatearen eragi ketei, salbu eta estatutuek horren kontrakorik adierazten dutenean. Horren ara bera, argi dago estatutuek beste data bat ezar dezaketela; edozelan
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ere, data hori eskritura egiletsi eta gerokoa izan daiteke, ez, ordea, eskritura egiletsi au rrekoa. Legeak salbuespen bakarra ezartzen du printzipio horren inguruan; sal buespen hori aplikatzen da beste sozietate mota bat erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzen denean (14.1. art.). Dakigunez, transformazioak ez du alda tzen sozietatearen nortasun juridikoa, eta pertsona juridiko bera izango da for ma berri horren azpian dagoena (91. art.). Legeak adierazten duenez, estatutuek sozietatearen iraupen epea zehaztu dezakete; horrelakorik ezartzen ez denean, eperik gabeko iraupena izango du sozietateak (14.2. art.). 484. Sozietate ekarpenen lege eraentza.—Aurretik azaldu dugun modu an, erantzukizun mugatuko sozietatearen kapitala osoosorik harpidetu eta or daindurik egon behar da, zein eratze unean, zein sozietatearen bizitza osoan zehar (ikus 476. zk.). Ordainketa hori egiteko, bazkideek sozietatera ekarri behar dituzte dirua edota balorazio ekonomikoa izan dezaketen bestelako ondare ondasun edo es kubideak; bazkideak, ekarpen horien bidez, harpidetutako partaidetzaren edo partaidetzen balio izendatua estali behar du. Lana edo zerbitzuak, bestalde, ezin dira eman sozietate ekarpen gisa. Horrez gain, bazkideek egindako ekar penen jabetza bereganatzen du sozietateak, beren beregi bestelakorik hizpatzen denean izan ezik (18.2. art.). Legeak modu bereizian arautzen ditu diruzko ekarpenak eta diruzkoak ez direnak. a) Diruzko ekarpenak. Kasu gehienetan, diruzko ekarpenak egiten zaizkio sozietateari, eta ekarpenok Espainiako monetan egin behar dira; aitzitik, ekar pen hori atzerriko monetan egiten denean, moneta horrek pezetetan duen ba lioa zehaztu beharko da, legeak ezarritakoaren arabera, hau da, trukaneurri ofizialaren arabera (19.1. art.). Ekarpen horien benetakotasuna notarioaren aurrean
egiaztatu behar da, hau da, eratze eskritura baimendu duen notarioaren aurrean. Horretarako, «kreditu erakunde batean sozietatearen izenean egindako gordailuen gordekinak eraku tsi eta eman behar zaizkio notarioari edo, bestela, notarioaren esku utziko dira ekarpenak, horrek gordailua era dezan sozietatearen izenean» (legearen 19.2. art., eta MEAren 189. art.). b) Diruzkoak ez diren ekarpenak.—Ekarpen horien barruan, honako onda sun eta eskubideak sartzen dira gehienetan: ondasun higikor edo higiezinak, eta horiekin berdinetsitako eskubide errealak; kreditu eskubideak; industri eta mer kataritzako jabetzaren eskubideak; industri edo merkataritzako establezimen duak, meatze emakidak; kreditu tituluak etab. Ekarpen horiek eratze eskrituran deskribatu behar dira, «horien Erregistro datuak, horiei pezetetan ematen zaien balorazioa eta horien truk emandako partaidetzen zenbaketa zehaztuz» (legea ren 20.1. art., eta MEAren 190. art.). Legearen 20. artikuluaren bigarren idazatiak agintzen duenez, «diruzkoak ez diren ekarpenen inguruan, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 39. arti kuluak ezartzen duena aplikatu behar da». Ondorenez, lege manu horretara egiten dugu igorpena eta, aldi berean, manu horri buruz lan honen 242. zenba kian egiten diren oharbideetara ere. Bertan, ondoko ekarpenak egiten dituena ren betebehar eta erantzukizunak zehazten dira: a) ondasun higikor, higiezin edo horiekin berdinetsitako eskubideen ekarpenak; b) kreditu eskubideen ekar penak; c) enpresa edo establezimenduen ekarpenak. 485. Diruzkoak ez diren ekarpenen benetakotasun eta balorazioaren ondoriozko erantzukizuna.—Aurreko gaietan azaldu dugun moduan, Sozieta tate Anonimoei buruzko Legeak perituen balorazioari lotutako sistema zorrotza ezartzen du ekarpen horien inguruan (38. art.). Erantzukizun Mugatuko Sozie tateei buruzko Legeak, aldiz, beste bide bati heldu dio. Lege horrek ezartzen duen sistemaren helburua bazkideei ekarpen horiek egiteko asmoa kentzea da; sistema hori enpresa txiki eta ertainei egokitzen zaie. Administratzaile eta baz
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra kideen erantzukizuna ezartzen da, eta sozietatearen eratze unean egindako ekarpenez gain, geroko kapital gehikuntzetan egiten direnak sartzen dira. Siste ma hori argiro arautzen da legearen 21. artikuluaren bost idazatietan. Hauexek dira sistema horren ezaugarriak: Legeak, hasteko, ekarpen horien gaineko erantzukizuna duten pertsonak aipatzen ditu, honakoa ezarriz: «Eratzaileek, kapital gehikuntza erabakitzen de nean bazkide izaera duten pertsonek eta diruzkoak ez diren ekarpenen truk partaidetzen bat eskuratzen dutenek erantzukizun solidarioa izango dute sozie tateari eta horren hartzekodunei begira, ekarpen horien benetakotasunaren eta horiei eskrituran emandako balioaren gain». Ondoren, eta kapital gehikuntzarekin loturik, bi adierazpen hauek egiten ditu legeak: batetik, administratzaileen erantzukizun solidarioa ezartzen da, ho riek egindako balorazioaren (legearen 74.3. artikuluari helduz egindako balora zioaren, ikus 535. zk.) eta diruzkoak ez diren ekarpenen benetako balioaren arteko diferentziaren gain; bestetik, bazkideen erantzukizuna baztertzen da, «baldin eta horiek aktan agertarazten badute kapital gehikuntzaren edota ekar penari lotutako balorazioaren aurka azaltzen direla». Legearen harira, ondokoek dute erantzukizun akzioa egikaritzeko ahalme na: a) Administratzaileek edo, hala denean, sozietatearen likidatzaileek; akzio hori egikaritzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik sozietateak horren gaineko erabakia hartzea. b) Erabakiaren aurkako botoa eman duen bazkideak, baldin eta horrek sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen badu. c) Edozein hartzekodunek, baldin eta sozietatea kaudimengabezi egoeran badago. Legeak agintzen duen moduan, erantzukizun akzioak bost urteko preskrip zio epea du; epe hori zenbatzen hasiko da, ekarpena egiten den unetik. Buka tzeko, perituek baloratzen badituzte diruzkoak ez diren ekarpenak (Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 38. artikuluaren arabera), ekarpen horiek egin dituzten bazkideek ez dute
erantzukizun solidariorik izango. 486. Prestazio erantsiak.—Espainian, bazkideen prestazio horiei buruzko lege arauketak historia laburra du (ikus 275. zk.). Lehenengoz, 1953ko Legea ren 10. artikuluan arautu ziren prestazio horiek. Gaur egun, 1995eko Legeak arautzen ditu, 22.etik 25.era arteko artikuluetan. Jarraian aztertuko ditugu manu horiek (ikus, era berean, MEAren 187. art.). Legearen 22 eta 23. artikuluek ezartzen dutena gogora ekarriz, prestazio «erantsi» izeneko horiek aztertuko ditugu. Hasteko, hauxe dio hitzez hitz 22. artikuluak: «Estatutuek bazkide guztiei edo horietatik batzuei ezar diezaiekete prestazio erantsiak emateko betebeharra, kapital ekarpenaz landara; halakoe tan, prestazio horien eduki zehatza adierazi behar da eta, aldi berean, horiek dohainekoak edo ordainduak izan behar diren». a) Lehenik eta behin, argi utzi behar dugu prestazio erantsia ez dela hi tzarturiko prestazioa. Beste modu batera esatearren, prestazio horiek ez dira bazkidearen eta sozietatearen arteko kontratuaren ondorio. Alderantziz, legeak adierazten duen bezala, estatutuek bazkideei ezar diezaiekete prestazio eran tsiak emateko betebeharra, kapital ekarpenaz landara. Prestazio horiek estatutu izaera dute, eta legearen 12.3 artikuluak jasotzen duen sozietate itunen askata sun printzipioa dute oinarri. Legeak berak azpimarratzen du prestazio horien izaera, 22. artikuluan «estatutu izaera» idazpurua jarriz. b) Bigarrenik, legeak aipatzen duen «eduki zehatza»ri buruzko azterketa egin behar dugu. Gure aburuz, manu horren barruan hainbat prestazio mota sar tzen dira. Egia esan, prestazio horien edukiaren barruan sar daiteke Kode Zibi laren 1088. artikuluaren arabera betebeharren objektu izan daitekeen guztia: zerbait eman, egin edo ez egiteko prestazioak. Legeak ez die inolako mugarik ezartzen prestazio erantsien eduki eta modalitateei. «Emateko» prestazioen ar tean honakoak ditugu: dirua, sozietatearen mesedetan emandako
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ondasun eta eskubideak, bai eta erabili eta gozatzeko lagapenak ere. «Egiteko» prestazioen artean, zerbitzuen prestazioak ditugu. Azkenik, «ez egiteko» prestazioak abs tentzio hutsak dira. Prestazio horien guztien artean, «egiteko» prestazioak dira interesgarrienak. Horien bitartez, bazkide guztiei edo horietatik batzuei ezar dakieke sozietatearentzat lan edo zerbitzu jakin batzuk egiteko betebeharra. Prestaziook, gainera, bi helburu hauek izan ditzakete: bata, familia izaerako so zietateetan ezaugarri pertsonalista nabarmentzea; bestea, eratzaileek enpresaren ustiapenean parte har dezaten bultzatzea, hori egokitzat jotzen den sozietatee tan. Prestazio horiek, azken finean, industri edo lan hutsaren ekarpenak ordez ten dituzte, azken horiek ez baitira onartzen sozietate ekarpen moduan. c) Legearen 23. art.tik argiro ondorioztatzen da prestazio horiek dohai nekoak zein ordainduak izan daitezkeela. Gehienetan, bazkideek onuren bat lortzen dute prestazio erantsi horien truk. Legeak, dena dela, prestazio horiek itxuratzeko askatasuna ematen du eta, horren ondorioz, prestazio horiek truke harreman juridiko gisa era daitezke edo ez. Zernahi gisaz, legeak ez ditu do haineko prestazioak arautzen. Aitzitik, prestazio ordainduak bakarrik hartzen ditu kontuan, ondokoa ezarriz: «Prestazio erantsiak ordainduak direnean, esta tutuek zehaztu beharko dute zein den prestazio horien truk bazkideek jaso be har duten konpentsazioa». Horren inguruan, hala ere, hainbat abusu gerta daitezke, eta horiek saihesteko, hauxe adierazten du legeak: «… prestazio horien truk ordaintzen den zenbatekoa ezin izango da inola ere prestazioaren balioa baino handiagoa izan». Prestazio horiek sozietate fondo batzuen pen tzuan ordaindu behar dira, baina legeak ez du adierazten zeintzuk diren fondo horiek. Dirudienez, prestazio horiek ezin dira kapitalaren pentzuan ordaindu. Kapitalaren osotasuna ukitu gabe, badirudi prestazio horiek egokien jotzen de naren arabera ordaindu ahal izango direla. d) Bazkideei ezarritako prestazio erantsiak ez daude berdintasun printzi pioaren menpe. Legeak dioenez, estatutuek bazkide guztiei edo
horietatik ba tzuei ezar diezaiekete prestazio erantsiak emateko betebeharra (22.1. artikulua). Berebat, «prestazio erantsiak emateko betebeharra sozietate partaidetza jakin batzuekin lotu dezakete estatutuek» (22.2. art.). e) Beste alde batetik, interesgarri gertatzen da prestazio erantsiak nahitaez ondare izaerakoak izan behar diren ala ez zehaztea. Bestela esanik, zehaztu be har da ondare izaerakoak ez diren edota sozietateari onura ekonomikorik ema ten ez dioten prestazioak (hala nola, sozietatearen eremutik kanpo gauzatzen diren jarduera artistiko, hezkuntza jarduera, sozietate jarduera etab.) ezartzeko modurik dagoen. Prestazio erantsiak ez dira zirkulazioan aritzeko sortu; hala eta guztiz ere, prestazio erantsiak barneratzen dituzten sozietate partaidetzak eskualdatzeko aukera jasotzen du legeak. Nolanahi ere, sozietateak aurretiazko baimena eman beharko du, ondoko eskualdaketak egiteko: lehenik, prestazio erantsiak emate ko betebeharra duen bazkide baten partaidetzak inter vivos eskualdatzeko; eta, bigarrenik, betebehar hori barneratzen duten partaidetza jakinak eskualdatzeko (24.1. art.). Estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute, batza orokorrak du bai men hori emateko eskumena (24.2. art.). Horrez gain, prestazio erantsiak emateko betebeharraren aldaketa aipatu behar dugu. Legeak dioenez, betebehar hori sortu, aldatu edo aurretiaz azken tzeko, «estatutuen aldarazpenerako ezartzen diren betekizunak gauzatu behar dira eta, era berean, horren gaineko adostasuna eman behar dute bananbanan betebeharpeko guztiek» (25.1. art.). Bukatzeko, eta legeari helduz, «prestazio erantsiak emateko betebeharraren ezbetetzea nahigabe gertatzen bada, ez da bazkide izaera galduko, salbu eta estatutuek horren kontrakorik adierazten dutenean» (25.2. art.). Betebehar hori nahita ezbetetzeak, berriz, bazkidea sozietatetik baztertzea dakar (98. art.). 487. Sozietatearen deuseztasuna eta horren ondoreak.—Sozietatearen eratze prozesuak akatsak izan ditzake eta, horien ondorioz, baliogabea izan daiteke prozesu hori.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Erregistratzaileak, dakigunez, eratze eskrituraren kalifika zioa egin behar du, hori inskribatu baino lehen. Akatsak izanik, inskripzioa egiten bada ere, horrek ez du esan nahi akats horiek ongitzen direnik. Enpre sarioaren publizitateari buruzko kapituluan azaldu dugun moduan (ikus 74. zk.), «Erregistroaren edukia zehatza eta baliozkoa dela uste izango da». Edono la ere, «inskripzioak ez ditu baliozkotzen legeen arabera deusezak diren egintza edo kontratuak» (MKren 20. art.). Ildo horretatik, sozietatea deuseztatzeko kari sistema itxia ezartzen du Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak; sistema horretan bost kari jasotzen dira, eta kari horietakoen bat gertatzen bada, deuseztasun akzioa egi karitu ahal izango da, nahiz eta sozietatea inskribaturik egon. Hauek dira kari horiek: a) Bazkide eratzaile guztiak ezgaiak izatea. b) Hainbat eratzaile direne an, eratze egintzara ez agertzea, gutxienez, horietatik bien benetako borondatea eta, bazkide bakarreko sozietatea denean, bazkide eratzailearen borondatea. c) Sozietatearen xedea ezzilegia edo ordena publikoaren aurkakoa izatea. d) So zietate kapitala osoosorik ez ordaintzea. e) Eratze eskrituran edo sozietate es tatutuetan honako aipamenak ez jasotzea: sozietatearen izendazioa, bazkideen ekarpenak, kapitalaren zenbatekoa edo sozietatearen xedea. Kari horien sistema, beraz, sistema itxia da. Kari horietatik kanpo, ezin da adierazi sozietaterik ez dagoela edota sozietate hori deuseza dela. Berebat, ezin da erabaki sozietatearen deuseztapena» (16.2. art.). Deuseztasun adierazpenaren ondoreak legearen 17. artikuluan jasotzen di ra. Ondore horietatik garrantzitsuena manu horren lehenengo lerroaldeak jaso tzen du. Horren arabera, sozietatearen deuseztasuna adierazten duen epaiak bide ematen dio sozietate horren likidazioari; likidazio hori gauzatzeko, lege honek desegite kasuetarako ezartzen duen prozedura aplikatu behar da (17.1. artikulua). Horrez gain, sozietatea deuseztatzen bada sozietate kapitala osoosorik or daindu ez delako, bazkide guztiek euren gain hartzen dute
harpidetu baina osoosorik ordaindu ez duten kapital zatia ordaintzeko betebeharra, sozietatea ren likidazioa gauzatzen den bitartean (17.3. art.). BIBLIOGRAFIA ALONSO UREBA, A.: «Consideraciones críticas sobre la reforma en materia de “so ciedades en formación” y “sociedad irregular”», RdS, aparteko zk., 1994, 109. or. eta ondorengoak; BOLAS ALFONSO: «La autonomía de la voluntad en la configuración de la sociedad de responsabilidad limitada», in RDP, 1996, 113. or. eta ondorengoak; DO MÍNGUEZ GARCÍA, M. A.: «La fundación de la sociedad de responsabilidad limitada: escritura y estatutos», RdS, aparteko zk., 1994, 71. or. eta ondorengoak; ESCOLANO NA VARRO : «Constitución de la sociedad de responsabilidad limitada: escritura y esta tutos», RGD, 1994, 5477. or. eta ondorengoak.; GALLEGO SÁNCHEZ: «Las aportaciones en la sociedad de responsabilidad limitada», in RdS, 1995, 5, 79. or. eta ondorengoak; LOBATO DE BLAS: «Consideraciones sobre las causas de nulidad de la sociedad de responsabilidad limitada en la nueva ley», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1965. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ NADAL: «Las prestaciones accesorias en la sociedad de responsabilidad limitada», Madril, 1997; QUIJANO GONZÁLEZ: «Los estatutos de la Sociedad Limitada en el nuevo Reglamento del Registro Mercantil», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 539. or. eta ondorengoak, eta in RdS, 8, 1997, 49. or. eta ondorengoak; SACRISTÁN REPRESA, M.: «Prestaciones accesorias», RdS, aparteko zk., 1994, 309. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ MIGUEL, M. C.: «Las aportaciones en la sociedad de res ponsabilidad limitada. En particular las no dinerarias», RdS, aparteko zk., 1994, 91. or. eta ondorengoak; SELVA SÁNCHEZ, L. M.: «La fundación de la sociedad de responsa bilidad limitada», in Ley de Sociedades Limitadas, I (Expansión argitaletxea), Madril, 1995, 11. or. eta ondorengoak.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXIX. SOZIETATE PARTAIDETZEN ERAENTZA LABURPENA: 488. Sozietate partaidetza: horren eta akzioaren arteko antzekotasun eta desberdintasunak.—489. Sozietate partaidetza, kapitalaren zati gisa.—490. Sozietate partaidetza, eskubideen multzo gisa.—491. Sozietate partaidetzak dokumentatzea. Baz kideen liburuerregistroa.—492. Sozietate partaidetzen eskualdakortasuna.—493. So zietate partaidetzak eskualdatzea, borondatezko inter vivos egintzen bidez.—494. Sozietate partaidetzak mortis causa eskualdatzea.—495. Derrigorrezko eskualdaketa ren eraentza.—496. Azken xedapen orokorrak.—497. Sozietateak bere partaidetzak es kuratzea jatorriz.—498. Sozietateak bere partaidetzak eskuratzea modu eratorrian.— 499. Sozietateek elkarrekiko partaidetzak izatea.—500. Zehapen eraentza.—501. So zietate partaidetzen gaineko eskubide errealak.
488. Sozietate partaidetza: horren eta akzioaren arteko antzekotasun eta desberdintasunak.—Erantzukizun mugatuko sozietateetako partaidetzen eginkizuna sozietate anonimoetako akzioek dutenaren antzekoa izan arren, ez da berdinberdina. Partaidetza horrek zehazten ditu, akzioen kasuan gertatzen den bezala, erantzukizun mugatuko sozietatearen eta beste sozietate mota ba tzuen arteko antzekotasun eta desberdintasunak. Era berean, partaidetza horien bidez neurtzen dira bazkideen eskubideak, eta bazkide izaera eskualdatzeko sistema ere horien inguruan eratzen da. Sozietatearen kapitala hainbat zatitan banatzen da, eta zati horietako ba koitzari partaidetza deritzo [13.e) art.]. Partaidetza guztien batuketak dakar so zietate kapitalaren zenbateko osoa. Partaidetzak, akzioak bezala, metakorrak eta zatiezinak dira. Metakortasunari dagokionez, esan behar da bazkideek par taidetza franko izan arren, partaidetza horietako bakoitzak ez dituela beraren autonomia eta independentzia galtzen; bestela esateko, partaidetzak bananba nan xeda daitezke, eurok besterenduz, pignoratuz etab. Zatiezintasunak, aldiz, hurrengoa adierazten du: partaidetza ezin da zatitu balio txikiagoko partaide tzetan. Horren harira, partaidetza baten gaineko jabetza bi
pertsona edo gehia gok badute ere, partaidetza hori ezin da zatitu jabekideen artean. Zernahi gisaz, hainbat pertsonak partaidetza baten gaineko jabetza izan dezakete zati aritme tikoetan, eta horrek ez du ukitzen partaidetzaren zatiezintasuna (ikus EZNk 1965eko otsailaren 17an emandako ebazpena). Lege berriaren arabera, sozietate partaidetzek ez dute berdintasunaren ezaugarria (berdintasunaren ezaugarri hori, dakigunez, akzioetan ematen da, baina serie beraren barruko akzioetara mugaturik). Legearen 5.1. art.ak ezauga rri hori ezabatu du; ondorenez, ezin daiteke esan partaidetza guztiek balio izen datu bera izan behar dutenik. Horrekin lotuta, badirudi legegileak berdintasun printzipio hori desagertarazi nahi izan duela, sozietate partaidetzekin lotutako gai guztietan. Legearen 5.1. artikuluak dioenez, «partaidetzek eskubide berbe rak emango dizkiete bazkideei, lege honetan berariaz ezartzen diren salbuespe nak kontuan izanik». Salbuespen horien bidetik, hautsi egin daiteke eskubideen berdintasun printzipioa. Bazkideak «eskubide berberak» izan ditzake, baina neurri desberdinean. (Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 184. ar tikuluak sozietate partaidetzen desberdintasun printzipioa jasotzen du; berebat, partaidetza horiek bazkideei ematen dizkieten eskubideak zehazteko modua arautzen du). 489. Sozietate partaidetza, kapitalaren zati gisa.— Aurreko epigrafean azaldu dugun moduan, partaidetzek balio izendatu desberdina izan dezakete. Nolanahi den ere, legeak ez dio gehieneko edo gutxieneko mugarik jartzen par taidetzen zenbateko aritmetiko edo izendatuari. Beste alde batetik, kapitalaren benetakotasun printzipioa aipatu behar da; horren bitartez, gutxieneko babesa ematen zaie sozietatearen hartzekodunei. Horrekin batera, legeak ez ditu onar tzen gezurrezko kapitalez eratutako sozietateak. Edonola ere, horren inguruko azalpena gai honen beste leku batean egin dugu (ikus 476. zk.) eta, horren on dorioz, gogora ekarri beharko da bertan azaldutakoa. Bukatzeko, aintzat hartu behar da sozietatea deuseztatzeko karien artean ondokoa aipatzen dela: «sozie
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra tatearen kapitala osoosorik ez ordaintzea» (ikus 487. art.). 490. Sozietate partaidetza, eskubideen multzo gisa.— Partaidetzaren ti tularrak, partaidetzaren balio izendatua edozein izanda ere, bazkideari datxez kion eskubideen multzoa eskuratzen du. Erantzukizun mugatuko sozietatean, balio izendatu desberdineko partaidetzak onartzen badira ere, ukiezina da on doko printzipioa: «Partaidetzek eskubide berberak emango dizkiete bazkideei, lege honetan berariaz ezartzen diren salbuespenak kontuan izanik» (5.1. art.). Partaidetzen titularrak eskubide hauek izan behar ditu nahitaez: a) sozieta te irabazietan parte hartzea (85. artikulua); b) likidazioaren osteko ondarean parte hartzea (119. art.); c) sozietate kapitala gehitzen denean, partaidetza be rriak lehenespenez harpidetzea (75. art.); d) batza orokorretara joan eta botoa ematea (49. art.); e) informazioa jasotzea (51. art.); f) kontabilitatea aztertzea (86. art.). Geroago, bananbanan aztertuko ditugu eskubide horiek. 491. Sozietate partaidetzak dokumentatzea. Bazkideen liburuerregis troa.—Aurretik azaldu dugun moduan (ikus 477. zk.), partaidetzak ez du «ba lore» izaerarik, eta partaidetza hori ezin da adierazi tituluen edo kontuko idaztoharren bidez. Akzioen kasuan, aldiz, ez da hori gertatzen. Horrexegatik, partaidetzen dokumentazioa ezin da akzioena bezain zehatza izan. Partaidetzak zeharkako moduan dokumentatzen dira. Horien titulartasuna nahitaez agertara zi behar da ondoko agirietan: a) eratze eskritura publikoan [12.c) eta 13.e) arti kuluak]; b) kapital gehikuntza egiten denean, gehikuntza hori jasotzen duen eskritura publikoan; c) partaidetzen eskualdaketak jasotzen dituzten agiri publi koetan (26.1. art.); d) bazkideen liburuerregistroko idazpenetan (27. art.). Erantzukizun mugatuko sozietatearen partaidetzak dokumentatzeko modu
ak antzekotasun handiagoak ditu bazkide kolektiboaren partaidetzak dokumen tatzeko moduarekin (ikus 159. zk.), akzioak dokumentatzeko erarekin baino. Sozietate kolektiboaren kasuan, dakigunez, sozietate eskrituran agertarazten di ra partaidetzen inguruko datuak. Bazkideen liburuerregistroa zehatz arautzen da legearen 27. art.an. Liburu hori nahitaezkoa da, eta bertan ondokoa jaso behar da: «… sozietate partaide tzen jatorrizko titulartasuna eta horien ondorengo eskualdaketak, borondatez koak zein derrigorrezkoak; eta, aldi berean, partaidetza horien gain eratutako eskubide errealak eta bestelako kargak». Liburu horren idaztohar bakoitzean agertarazi behar dira «partaidetzaren titularraren nortasuna eta egoitza, eta, ho rrez gain, partaidetzaren gain eratutako eskubide eta kargak». Sozietateak liburuerregistroaren edukia zuzen dezake, baldin eta interesa tuak horren aurka jartzen ez badira. Aurkajartze hori hilabeteko epean egikaritu behar da, sozietateak zuzenketak egiteko asmoa sinesgarriro jakinarazten due netik. Bazkideak berak liburuerregistroa azter dezake; liburuerregistro hori, bestalde, administrazio organoak egin eta zaindu behar du. Horrela, bazkideek eta sozietate partaidetzen gaineko eskubide erreal edo kargak dituztenek «euren izenean erregistraturiko partaidetza, eskubide edo kargen ziurtagiria lortu ahal izango dute» (27.3.4. art.). Bukatzeko, «bazkideen datu pertsonalak alda daitezke bazkideok hala es katuta, eta bien bitartean ez dute ondorerik izango sozietateari begira». 492. Sozietate partaidetzen eskualdakortasuna.— Sozietate partaidetza, jakina denez, sozietate kapitalaren zati bat da; partaidetza hori, gainera, korpo razio eskubideen multzoa da eta, eskubide horien artean, batzuek eduki ekono mikoa dute. Horren ildotik, pertsona batengandik bestearengana eskualdatzeko moduko ondasuna da partaidetza; eskualdaketa
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra hori Zuzenbideak aintzatesten dituen bideak erabiliz gauza daiteke (salmenta, trukaketa, dohaintza, ordainean ematea etab.). Nolanahi den ere, sozietate partaidetzak ezin dira eskualdatu «sozietatea edo, hala denean, kapital gehikuntza Merkataritzako Erregistroan inskribatu arte» (28. art.). Laburbilduz, partaidetzak ezin dira eskualdatu, au rretiaz Erregistroko inskripzioa egin ez bada. Sozietate partaidetzen zirkulazioa onartu arren, Espainiako legegileak era entza murrizgarria ezartzen du horren inguruan (legearen 29.etik 34.era arteko artikuluetan). Horren azalpena argia da: legegileak sozietate «itxia» eratu nahi izan du (ikus 470. zk.). Artikulu horietan, hiru eskualdaketa mota hauek arau tzen dira: a) partaidetzen borondatezko eskualdaketak, horiek inter vivos egin tzen bitartez egiten direnean; b) partaidetzen mortis causa eskualdaketak; eta c) partaidetzen derrigorrezko eskualdaketak. 493. Sozietate partaidetzak eskualdatzea, borondatezko inter vivos egintzen bidez.—Eskualdaketen artean, borondatezko inter vivos eskualdake tak dira gehien erabiltzen direnak. Halakoetan, erabakigarria da sozietatearen estatutuek zehaztutakoa. Estatutuek, esaterako, sozietatearen eskakizun edota beharrizanentzat egokien jotzen duten eskualdaketa eraentza ezar dezakete, na hitaezko eraentza moduan. Estatutuek erabateko ahalmenak badituzte ere, aintzat hartu behar dira le gearen 30. artikuluan ezartzen diren hiru debeku hauek: a) «deusezak dira as katasun osoz sozietate partaidetzen borondatezko eskualdaketak inter vivos egintzen bidez gauzatzeko aukera ematen duten estatutu klausulak»; b) «deuse zak dira bere sozietate partaidetza guztiak edo horietatik batzuk eskaintzen dituen bazkideari beste partaidetza kopuru desberdin bat eskualdatzeko bete beharra ezartzen dioten estatutu klausulak»; c) «sozietate partaidetzen boronda tezko eskualdaketak inter vivos egintzen bidez gauzatzea debekatzen duten klausulak baliozkoak dira, baldin eta estatutuek
bazkideari ematen badiote so zietatetik edozein unetan banantzeko eskubidea, eta bazkide guztiek eman badute debeku izaerako klausula horiek estatutuetan sartzearen gaineko adosta tasuna» (30.3. art.). Legearen 30. artikuluaren 4. idazatiak, berriz, muga batzuk jartzen dizkio aipatu berri dugunari: «Aurreko idazatian ezarritakoa gorabehe ra, estatutuek debekatu egin dezakete partaidetzak borondatez eskualdatzea in ter vivos egintzen bidez; horrekin batera, banantze eskubidearen egikaritza ere debekatu ahal izango da. Debeku horiek bost urte iraun dezakete gehienez, sozietatea eratzen denetik zenbatzen hasita; kapital gehikuntzaren bidez sortzen diren partaidetzen kasuan, aldiz, kapital gehikuntza horren betearazpenari bu ruzko eskritura publikoa egiten denetik zenbatzen hasiko da epe hori». Lege xedapen horrek ere ageriagerian uzten du aztergai dugun sozietatearen izaera «itxia». Zenbait kasutan, ordea, estatutuek ez dute xedapenik ezartzen borondatez ko inter vivos eskualdaketen inguruan. Halakoetan, legearen 29. art.aren lehe nengo idazatiak arautzen duena hartu behar dugu aintzakotzat: a) «Estatutuek kontrakorik adierazten ez badute, askatasun osoz gauza daitezke partaidetzen borondatezko eskualdaketak “inter vivos” egintzen bidez, baldin eta eskualda keta horiek bazkideen artean, bazkidearen ezkontide, aurreko edo ondorengoen mesedetan edota eskualdaketa egiten duen sozietatearen talde bereko beste so zietate batzuen mesedetan egiten badira». b) «Gainerako kasuetan, estatutuek zehazten dituzten arau eta mugapenen menpe geratzen da eskualdaketa; estatu tuek horren inguruko araurik ezarri ezean, lege honetan jasotakoa izango da gogoan». Legearen 29. artikulutik ondorioztatzen denez, askatasun osoz egin daitez ke legeak artikulu horren lehenengo lerroaldean aipatzen dituen eskualdaketak, estatutuek horren kontrakorik ezartzen ez badute behinik behin. Gainerako es kualdaketak, ostera, artikulu horren bigarren idazatiak ezarritako arauketa mu
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra rrizgarriaren menpe geratzen dira, estatutuek deus adierazten ez badute horren inguruan. Jarraian, arauketa hori aztertuko dugu. Legearen 29. artikuluaren bigarren idazatiak arautzen ditu aurreko idazati an jasotako eskualdaketetatik (bazkideen artekoetatik, eta ezkontide, aurreko edo ondorengoen mesedetan edota talde bereko beste sozietateen mesedetan egindakoetatik) kanpo geratzen diren partaidetzen borondatezko inter vivos eskualdaketak. Manu hori aplikatuko da, baldin eta estatutuek eskualdaketa ho rien inguruko araurik ezartzen ez badute. Hauexek dira sistema horren arauak: a) Partaidetzak eskualdatzeko asmoa duen bazkideak horren berri eman behar die idatziz sozietatearen administratzaileei. Idatzizko agirian, hurrengo aipamenak jaso behar dira: eskuratzailearen nortasuna; partaidetzen kopurua eta ezaugarriak; eta, azkenez, eskualdaketaren inguruko baldintza guztiak. b) Sozietateak eskualdaketa horren gaineko adostasuna eman behar du, ba tza orokorrak hartutako erabakiaren bidez. c) Sozietateak kasu bakarrean eman diezaioke ezetza eskualdaketa horri: eskualdatzaileari notario bidez jakinarazten badio partaidetza guztiak eskura tu nahi dituzten bazkide edo gainontzekoen nortasuna. Batza orokorrera joa ten diren bazkideek lehenespena dute partaidetza horiek eskuratzeko; horrekin loturik, gerta daiteke hainbat bazkidek partaidetza horiek eskuratu nahi izatea; halako kasuetan, salgai dauden partaidetzak banatuko dira, bazkide bakoitzak sozietate kapitalean dituen partaidetzen lainean. d) Bazkide eskualdatzaileak sozietateari eman behar dio eragiketa horren prezioaren, ordainketa moduaren eta gainerako baldintzen berri; prezioa gero ratuz gero, kreditu erakunde batek bermatu behar du berori. Eskualdaketak kostu bidez egiten badira, baina salerosketaz besteko eragiketaren bidez, edo ta dohainik egiten badira, alderdi biek ados etorriz zehaztu behar dute eskura
keta prezioa. Preziorik zehaztu ezean, sozietatearen kontu auditoreak edota merkataritzako erregistratzaileak izendatutakoak zehaztuko dute zein den par taidetzen benetako balioa. Sozietate anonimoari edo komanditako sozietate ak ziodunari egindako ekarpenen kasuan, erregistratzaileak izendatzen duen adituak zehaztuko du ekarpen horien benetako balioa. e) Eskualdaketari buruzko agiri publikoa hilabeteko epean eman behar da, eta epe hori zenbatzen hasiko da, sozietateak eskuratzailearen nortasunaren be rri ematen duenetik. Bazkideak partaidetza horiek eskualdatu ahal izango ditu, sozietateari adierazitako baldintzetan, baldin eta sozietateak «eskuratzailearen edo eskura tzaileen nortasuna»ren berri ematen ez badio hiru hilabeteko epean. 494. Sozietate partaidetzak mortis causa eskualdatzea.—Legeak beren beregi errespetatzen ditu eskualdaketa horiek. Horrela, hauxe du jasota legea ren 32. art.aren lehenengo idazatian: «Partaidetzak jaraunspeneko oinordetza ren bitartez eskuratzen badira, jaraunsle edo legatuhartzaileak bazkide izaera eskuratuko du». Legeak, beraz, oinordetza eskubidea errespetatzen du. Hala eta guztiz ere, legegileak sozietatearen izaera «itxi»ari eutsi nahi izan dio nola edo hala eta, horren ondorioz, hurrengo xedapena ezarri du: «Aurreko idazatian ezarritakoa gorabehera, estatutuek bizirik dirauten bazkideei eman diezaiekete hildako baz kidearen partaidetzak eskuratzeko eskubidea. Partaidetzon balioa zehazteko, kontuan izango da bazkidea hiltzen den unean partaidetzok duten benetako ba lioa; partaidetza horien prezioa eskura ordaindu behar da. Balorazioaren ingu ruan, 100. art.ak ezarritakoa izango da gogoan. Partaidetza horiek eskuratzeko, hiru hilabeteko epea izango da gehienez, sozietateak jaraunspen bidezko esku raketaren berri ematen duenetik zenbatzen hasita». [Legeak
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra aipatzen duen 100. artikuluak partaidetzen balorazioa arautzen du, alegia, bazkidea sozietatetik baztertzen denean egiten den partaidetzen balorazioa. Manu hori geroago azal duko dugu (ikus 564. zk.)]. 495. Derrigorrezko eskualdaketaren eraentza.— Idazpuru horren barru an, edozein administrazio prozeduratan egindako sozietate partaidetzen enbar goak jasotzen ditu legeak (31. art.). Prozedura horren tramiteak aztertuko ez ditugun arren, ondokoa azpimarratu behar da: a) Enbargoa dekretatzen duen epaileak edota administrazio agintariak berehala jakinarazi behar dio hori so zietateari. Jakinarazpen horretan zehaztu behar da zein den enbargogilearen nortasuna eta zeintzuk diren enbargopeko partaidetzak; horrela, sozietateak bazkideen liburuerregistroan idaztohartuko du enbargoa, eta bazkide guztiei bidaliko die jasotako jakinarazpena. b) Enkantea edo derrigorrezko besteren tzea gauzatzeko bestelako eragiketa egin ostean, etenda geratuko dira enbarga turiko partaidetzen errematea eta adjudikazioa. Epaileak edo administratrazio agintariak jarduketa horien hitzezhitzezko lekukotza bidaliko dio sozietateari, horrek bere bazkideei kopia bana bidal diezaien. Bazkideak errematatzailearen edo, hala denean, hartzekodunaren lekuan subroga daitezke. Horretarako, be ren beregi onartu beharko dituzte enkantearen baldintzak eta, aldi berean, har tzekodunaren zainpean utzi behar dute erremate edo adjudikazioaren zenbateko osoa, eragindako gastu guztiekin batera. Bukatzeko, «subrogazio eskubidea hainbat bazkidek egikaritzen badute, partaidetzak horien artean banatuko dira, bazkide bakoitzak sozietate kapitalean dituen partaidetzen lainean». 496. Azken xedapen orokorrak.—Sozietate partaidetzen eskualdaketari buruzko gai honekin amaitzeko, legearen 33 eta 34. artikuluak azalduko ditugu. Lehenengoaren arabera, «sozietate partaidetzen eskualdaketari aplikatu beha rreko eraentza hauetarik bat izango da: sozietateari eskualdaketa
asmoaren be rri ematen zaionean indarrean dagoena; bazkidea hiltzen den uneari dagokiona; edo, azkenik, judizio zein administrazio adjudikazioa egiten den unean indarre an dagoena». Bigarren xedapen horren harira, eragingabeak izango dira eskual daketak, baldin eta legean edo estatutuetan zehazten dena urratuz egiten badira horiek. Hauxe dio artikulu horrek: «Sozietate partaidetzen eskualdaketak ez ba dira egiten legean edo, hala bada, estatutuetan zehaztutakoaren arabera, ez dute inolako ondorerik izango sozietateari begira». Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 188. artikuluak sozietate partaidetzen eskualdaketari buruzko estatutu klausulen inskripzioa arautzen du. 497. Sozietateak bere partaidetzak eskuratzea jatorriz.—Gai horri bu ruzko arauketa ezartzeko, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen ereduari hel du dio Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzkoak. Begien bistan denez, lehenengoak xehetasun handiagoaz arautzen ditu sozietateak bere akzioen gain egin ditzakeen negozioak, bai eta sozietateen elkarrekiko partaidetzak ere. Eragiketa horien guztien artean errazena da sozietateak bere partaidetzak jatorriz eskuratzea, dela sozietatea eratzen den unean, dela sozietate kapitala gehitzen denean. Eragiketa horiek, errazenak izanda, badira arriskutsuenak ere. Legeak eragiketa horien gaineko debeku zorrotza ezartzen du, hurrengoa adieraziz: «Erantzukizun mugatuko sozietateak ezin du, inola ere, bere partai detzarik bereganatu, ezta sozietate nagusiak jaulkitako akzio edo partaidetzarik ere». Lege manu horretatik ondorioztatzen denez, debekua zabaldu egiten da, eta sozietateak ezin izango du sozietate nagusiaren akzio edo partaidetzarik bereganatu. Lege adierazpen hori sozietate taldeei buruzko gaiarekin lotu behar da nahitaez (ikus XLII. kap.). Legeak, sozietate nagusia aipatzen duenean, Merkataritza Kodearen 42.1. artikuluak jasotako kontzeptua barneratzen du. Horren arabera, sozietate nagusitzat hartu behar da, beste sozietate baten baz kide izanik, sozietate horretan botoen gehiengoa izan (berak
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra bakarrik edo beste bazkide batzuekin egindako itunen bidez) eta batza orokorretan erabakiak hartu eta administratzaileetarik gehiengoa izendatu edo kargutik ken dezakeena. Eragiketa horiek tarteko pertsona baten bidez gauza daitezke. Halako ka suetan, «eratzaileek eta, hala denean, administratzaileek erantzukizun solida rioa dute bereganatutako partaidetzen ordainketaren gain» (39.2. art.). Dena den, erantzukizun horren aurkako froga egin daiteke eta, horren ondorioz, «ez dute erantzukizunik izango erruz jardun ez dutela frogatzen dutenek» (39.3. artikulua). 498. Sozietateak bere partaidetzak eskuratzea modu eratorrian.—Sozietatea eratu eta gero, sozietate horrek gainontzeko baten eskutik eskura di tzake bere partaidetzak edota sozietate nagusiaren akzio edo partaidetzak. Ho riek dira «eskuraketa eratorri» izenez ezagutzen direnak; eskuraketa horiek, ordea, ez dira askeak, ezpada baldintzapekoak. Legeak 40.1. artikuluaren hiru kasuetan bakarrik onartzen ditu eragiketa horiek. Manu horren esanetan, eran tzukizun mugatuko sozietateak ondoko kasuetan bakarrik eskura ditzake bere akzioak edota sozietate nagusiaren akzio edo partaidetzak: a) «Partaidetza edo akzio horiek titulu unibertsalaren bidez eskuratutako ondarearen zati direnean, dohainik eskuratzen direnean edo, azkenez, epai ad judikazioaren bidez eskuratzen direnean, sozietateak akzioen titularrari begira duen kreditua ordaintzeko». Legearen idazati horrek behar bezala bereizten diren hiru kasu aipatzen ditu, eta horien inguruan ez da interpretazio arazorik sortzen. b) «Partaidetza edo akzioak eskuratzen direnean, sozietate kapitala urritze ko batza orokorrak hartutako erabakiaren ondorioz». (Kasu hori Sozietate Ano nimoei buruzko 77. artikuluan ere onartzen da. Ikus 282. zk.). c) «Sozietateak bere partaidetzak eskuratzen dituenean, legearen 31.3. arti kuluan arautzen den kasuan». Kasu hori premiamendu
prozeduran egiten den adjudikazio edo errematearen ingurukoa da (ikus, horrekin lotuta, 495. zk.). Legeak, bada, goian azaldu dugunaren arabera arautzen ditu sozietatearen beraren partaidetzen eskuraketa eratorriak. Legearen arabera, ostera, egoera horrek ezin du luzaroan iraun. Horren inguruan, adierazpen zorrotz hau egiten da legearen 40. artikuluaren bigarren idazatian: «Sozietateak bere partaidetzak eskuratzen baditu, horiek berehala amortizatu behar dira». Eskuraketa horren ondorioz bazkideei ez bazaie ekarpenik itzultzen, xedaezineko erreserba zuzki tu behar du sozietateak bost urtetan zehar; erreserba horrek, zentzuzkoa denez, amortizaturiko partaidetzen balio izendatua izan behar du (40.2. art.). Sozietateak, aitzitik, sozietate nagusiaren partaidetza edo akzioak eskura tzen dituenean, «urtebeteko epea izango du gehienez akzio edo partaidetzok besterentzeko, horiek eskuratzen direnetik zenbatzen hasita». Bestalde, «akzio edo partaidetza horiek besterentzen ez diren bitartean, Sozietate Anonimoei bu ruzko Legearen 79. artikuluak ezartzen duena aplikatu beharko da» (ikus 40.3. art., eta lan honen 283. zk.). Sozietate partaidetzak modu eratorrian eskuratzeari buruzko lege sisteman, azkenez, honako bi debekuak ezartzen dira: a) Lehenengoaren harira (40.4. artikulua), «sozietateak ezin ditzake esku ratu bahi moduan edo bestelako berme gisa bere partaidetzak edota bere tal deko sozietateak jaulkitako partaidetza edo akzioak». Lege sistema batzuen arabera, sozietateak neurri handian eskura ditzake bere partaidetzak edo sozie tate nagusiarenak. Sistema horietan, erabat zentzuzkoa da azaldu berri dugun debeku hori; izan ere, bahia onartzen bada, gerta daiteke berme moduan eman diren sozietatearen beraren akzioak sozietate hartzekodunari ematea betearaz pen tramitean». b) Bigarren debekua ere zentzuzkoa da. Hori legearen 40.5. artikuluak ja sotzen du, hauxe adieraziz: «Erantzukizun mugatuko sozietateak
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ezin du fon dorik aurreratu edota kreditu, mailegu, berme edo finantza laguntzarik eman sozietatearen beraren partaidetzak edota sozietate horren taldeko beste sozieta te batek jaulkitako akzio edo partaidetzak eskuratzeko. Lege manu horrek hi tzez hitz jasotzen du Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 81. artikulua. Manu horren bitartez, ondokoa saihestu nahi izan da: sozietateak, gainontze koen bitartez, bere partaidetzak edo bere taldeko beste sozietate baten akzio edo partaidetzak zeharka eskuratzea. 499. Sozietateek elkarrekiko partaidetzak izatea.— Elkarrekiko partai detzei buruzko gaia arreta handiaz arautzen da Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 82.etik 88.era arteko artikuluetan. Erantzukizun Mugatuko Sozieta teei buruzko Legearen arabera, elkarrekiko partaidetzen inguruan, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 82.etik 88.era arteko artikuluak aplikatu behar dira (41. art.). Horregatik, irakurleak gogoan izan behar ditu manu horiek eta, horrez gain, lan honen 286.etik 288.era arteko zk.etan egindako oharbideak. 500. Zehapen eraentza.—Hau da legeak ezartzen duen zehapen eraentza: a) Legearen IV. kapituluko 4. sekzioan (39.etik 42.era arteko art.ak) ezar tzen diren lege debekuak zehatzeko, isuna ezarriko da. Isun hori sozietatearen administratzaileei ezarriko zaie, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak prozedura hori instruitu eta gero. Isun horren zenbatekoa inskribaturiko partaidetza edo akzioen balio izendatuaren bestekoa izango da, hala sozietateak berme moduan eskuratzen dituenean akzio edo partaidetza horiek, nola gainontzekoak eskura tzen dituenean horiek, sozietateak emandako finantza laguntzaren bitartez. b) Amortizatu edo besterentzeko eginbeharra (aurreko artikuluetan ezarri takoa) betetzen ez bada, aurrekoez landarako urratzetzat joko da.
c) Urratze horien preskripzio epea hiru urtekoa da. 501. Sozietate partaidetzen gaineko eskubide errealak.—Sozietate par taidetzak, akzioak bezala, oso egokiak dira euren gain jabekidetza edo jabari kidetza eratzeko, baita gozamen edo bahi eskubide errealak eratzeko ere. Ho rren ildotik, «sozietate partaidetzen gaineko eskubide errealak» idazpuru oro korraren barnean, Espainiako legeak hiru egoera desberdin arautzen ditu, 35, 36 eta 37. artikuluetan. A) Partaidetzen jabekidetzari buruz, sozietate mota desberdinetan jasotzen den arau tradizionala ezartzen du legeak: «Sozietate partaidetza bat edo batzu en gainean jabekidetza eratzen bada, jabekideek pertsona bakarra izendatu be har dute bazkidearen eskubideak egikaritzeko, eta horiek guztiek erantzukizun solidarioa dute sozietateari begira, bazkide izaerak dakartzan betebeharren gai nean». Arau hori bera aplikatu da partaidetzen gaineko eskubideen titularkide tasuna eratzen den beste kasu guztietan». B) Partaidetzen gaineko gozamena legearen 36. artikuluan arautzen da (ar tikulu horrek hiru idazati desberdin ditu). Idazati horietarik lehenengo biek ia hitzez hitz jasotzen dute Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 67. artikulua ren edukia. Hirugarren idazatiak, berriz, hauxe dio: «Gozamenaren titulu era tzaileak bestelakorik ezartzen ez badu, erantzukizun mugatuko sozietateari aplikatuko zaio gozamenaren likidazioari eta partaidetza berriak bereganatzeari buruz Sozietate Anonimoei buruzko Legeak 68 eta 70. artikuluetan ezartzen duena». Egia esan, ez du zentzurik lan honen beste leku batzuetan egindako oharbideak hemen errepikatzeak, hala nola, (akzioen) gozamenaren edukiari buruzkoak, gozamendunaren eta jabe soilaren arteko harremanen ingurukoak eta, azkenez, kapital gehikuntzetan (hots, partaidetza berriak sortuz egiten di
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra ren kapital gehikuntzetan) gozamenak duen eginkizunari buruzkoak; azken ho rrekin lotuta, kontuan izan behar dugu bazkideek lehenespeneko eskubidea izan dezaketela partaidetza berriak bereganatzeko (ikus 292.etik 295.era arteko zen bakiak). C) Partaidetzen gaineko bahia. Bahiari dagokionez ere, Erantzukizun Mu gatuko Sozietateei buruzko Legearen 37. artikuluak zehatzmehatz jasotzen du Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 72.1. artikulua. Manu horiek ezartzen dutenez, «akzioen edo partaidetzen gaineko bahia eratzen denean, akzio edo partaidetza horien jabeak egikarituko ditu bazkideari dagozkion eskubideak, estatutuek horren kontrakorik ezartzen ez badute behinik behin». Bahiaren betearazpenaren inguruan, bestalde, «derrigorrezko eskualdaketari buruz legea ren 31. artikuluak ezartzen duena aplikatu behar da» (ondorenez, 493. epigra fean jasotako oharbideetara egiten dugu igorpena). D) Partaidetzen gaineko enbargoa. Legearen 38. art.ak adierazten duenez, partaidetzen gaineko enbargoari aurreko artikuluan ezartzen diren arauak apli katu behar zaizkio, horiek enbargoaren eraentza bereziarekin baterakorrak di ren neurrian. BIBLIOGRAFIA ALCOVER GARAU, G.: «Derechos reales sobre las participaciones sociales», RdS, aparteko zk., 1994, 333. or. eta ondorengoak; ECHEBARRÍA SÁEZ: «Participaciones con voto privilegiado y principio de mayoría en la S.R.L.», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 193. or. eta ondorengoak; EIZAGUIRRE, J. M.ª de: «Participaciones sociales. Naturaleza jurídica», RdS, aparteko zk., 1994, 153. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO, L.: «El régimen legal y estatutario de las participaciones sociales», in Ley de Sociedades Limitadas, I, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 109. or. eta ondorengoak; FUGARDO ESTIVILL: «La intervención de fedatario público mercantil en la transmisión o prenda de participaciones sociales. Los antecedentes legislativos y la interpretación doctrinal», in Cuad. D. y Com., 11. zk., 1993, 51. or. eta ondorengoak; GALÁN LÓPEZ, C.: «Trans misión forzosa y transmisión mortis causa de las participaciones sociales», RdS,
aparteko zk., 1994, 235. or. eta ondorengoak; GALLEGO SÁNCHEZ: Las participaciones sociales en la sociedad de responsabilidad limitada, Madril, 1996; GÓMEZ MENDOZA, M.: «Régimen estatutario de la transmisión de las participaciones sociales, RdS, apar teko zk., 1994, 177. or. eta ondorengoak; MARINA GARCÍATUÑÓN, A.: «Adquisición por la sociedad de sus propias participaciones», RdS, aparteko zk., 1994, 213. or.; MOLINA ROMERO: Aspectos prácticos del embargo y apremio de acciones y participa ciones sociales. (Actualizado a la nueva Ley 2/1995, de 23 de marzo, de sociedades de responsabilidad limitada), Palma, 1995; NIETO CAROL: «Copropiedad y derechos reales sobre participaciones sociales», en Cuad. D. y Com., 18. zk., 1995, 93. or. eta ondoren goak; IDEM: «Copropiedad, usufructo y prenda de participaciones sociales», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2141. or. eta ondorengoak; PASCUAL DE MIGUEL: «Límites ne gociales, estatutarios y legales en la transmisión de participaciones sociales», in Cuad. D. y Com., 23, 1997, 127. or. eta ondorengoak; PERDICES HUETOS: «Sociedad de gananciales y titularidad de participaciones sociales», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2237. or. eta ondorengoak; PULIDO BEGINES: El derecho de información del socio en la sociedad de responsabilidad limitada (arts. 651 y 86 de la L.S.R.L.), Madril, 1997; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «El derecho de información en la sociedad de responsabi lidad limitada», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 629. or. eta ondorengoak; SEQUEIRA MARTÍN, A.: «Normas supletorias para la transmisión voluntaria por actos inter vivos de participaciones sociales», RdS, aparteko zk., 1994, 193. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las participaciones privilegiadas y la ley de sociedades de responsabilidad limitada», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2458. or. eta ondorengoak; VELASCO SAN PEDRO: «Las excepciones a la prohibición de que una sociedad limitada adquiera sus propias participaciones», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 709. or. eta ondorengoak.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra § XXX. SOZIETATEAREN ORGANOAK: I. BAZKIDEEN BATZA OROKORRA LABURPENA: 502. Sozietate organoen kontzeptua eta motak.—503. Bazkideen batza oro korra.—504. Batzaren eskumenak.—505. Batzarako deialdia.—506. Deialdiaren for malitateak eta edukia.—507. Batza unibertsala.—508. Batza egiteko lekua.—509. Batzaren eraketa.—510. Gehiengoaren printzipioa.—511. Batzara joan eta bertan or dezkatua izateko eskubidea.—512. Bazkidearen informazio eskubidea.—513. Interesen arteko gatazkak.—514. Batzaren akta.—515. Batza orokorraren erabakiak aurkaratzea.
502. Sozietate organoen kontzeptua eta motak.— Erantzukizun mugatu ko sozietatea, nortasun juridikodun erakundea den aldetik, organo batzuez ba liatu behar da bere barne eta kanpo jarduera gauzatzeko. Antolaketari buruzko teoriak badu garrantzirik erantzukizun mugatuko sozietatean, nahiz eta sozieta te hori sozietate kapitalisten eta pertsonalisten tartean egon. Pertsona fisikoek osatzen dituzte sozietatearen organoak; izan ere, erakun dearen borondatea adierazi edo betetzeko ahalmena ematen diete legeak edo estatutuek pertsona horiei, barne eta kanpo jarduerak gauzatzeko; kanpo jar duerak, dakigunez, sozietatearen eta gainontzekoen arteko harremanak adieraz ten ditu. Legeak bi organo mota bereizten ditu: a) Bazkideen batza orokorra; orga no eztabaidatzaile horrek hartutako erabakien bidez, sozietatearen borondatea adierazten da. b) Administratzaileak; organo betearazle horrek sozietatearen kudeaketa iraunkorra gauzatzeaz gain, sozietatea ordezkatzen du, horrek gai nontzekoekin dituen harremanetan. 503. Bazkideen batza orokorra.—Batza orokorrak sozietatearen boron datea eratu eta adierazten du. Organo subirano horrek ahalmen gorenak ditu, eta horrek hartutako erabakiek betebeharpean
jartzen dituzte bazkide guztiak, disidenteak eta batzan parte hartu ez dutenak barne (43.2. art.). Sozietatearen borondatean bat egiten dute bazkideen banakako borondateek; borondate hori batzak hartutako erabakien bidez adierazten da. Bestalde, pertsona bakarreko sozietatearen kasuan, bazkide bakar horrek adierazten du sozietatearen boron datea. Azkenik, pertsona anitzeko sozietateetan, bazkide nagusiak adierazten du sozietatearen borondatea, baldin eta horrek behar besteko botoak baditu eta ez badu gainerako bazkideen laguntzarik behar erabakiak hartzeko. Batza orokorra bazkideak biltzen dituen batza da, eta horretarako deialdia behar bezala egin behar zaie bazkideei. Horiek euren eskumenekoak diren so zietate gaiak eztabaidatu eta, ondoren, gai horien gaineko erabakiak hartzen di tuzte, gehiengoak adierazitakoaren arabera. Gaur egun, ordea, kontuan izan be har da Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1990eko ekainaren 21ean emandako ebazpena (ikus 299. zk.) eta, horrekin batera, legeak arautzen duen pertsona bakarreko sozietatea (125.etik 129.era arteko art.ak). Hori guz tia oinarri harturik, ezin daiteke esan batza orokorrean bazkide anitz egon be har direla nahitaez, horrek bere jarduera gauzatu ahal izateko. Oharbide horiek egin eta gero, ondokoa baiezta daiteke: a) Batza orokorre ra, eskuarki, hainbat bazkide bildu behar dira, batza horrek bere jarduera gau zatu ahal izateko; nolanahi ere, gogoan izan behar dira aurretik jaso ditugun salbuespen kasuak. b) Batza orokorra ez da berez sortzen (geroago azalduko dugun batza unibertsalaren kasuan izan ezik); alderantziz, batza orokorrerako deialdia egin behar da aldez aurretik, legeak ezartzen duen moduan (46. art.). c) Bilera horren helburua eztabaidatu eta erabakiak hartzea da (lehenik, ezta baidan aritu edo iritzi desberdinak ematen dira; geroago, erabaki bat hartu be har da eztabaidaturiko arazoaren inguruan). d) Batzak bere eskumenekoak diren gaien gaineko erabakiak hartu behar ditu. Batza orokorra nahitaezko organoa dela argitu behar dugu.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Batza hori, bes talde, ez da iraunkorra, hots, noizean behin bakarrik biltzen dira bazkideak. Zehatzago esatearren, bazkideok urtean behin bildu behar dira gutxienez, so zietatearen kudeaketa ikuskatu eta, hala denean, aurreko ekitaldiko kontuak onesteko (45.2. art.). Beste alde batetik, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 186.6. artikuluak hauxe adierazten du: «Estatutuek zehaztu behar dute zein den batza orokorretan gaiak eztabaidatu eta erabakiak hartzeko modua». Horren ondo rioz, beste aipamen bat gehitzen zaie legearen 13. artikuluan jasotakoei. 504. Batzaren eskumenak.—Legeak manu luze batean jasotzen du zein tzuk diren batzak eztabaidatu eta erabaki ditzakeen gaiak (44. art.). Bestalde, eta aurretik aipatu dugun bezala, 43. artikuluak «batzaren eskumeneko gaiak» aipatzen ditu. Artikulu horiek biak aintzat harturik, argi dago batza organo su biranoa izanda ere, horrek ez dituela mugarik gabeko ahalmenak. Batzaren eskumenak mugatzen du batza horren subiranotasuna. Legearen 44. artikulua ren esanetan, batzak eskumen hauek ditu: «a) sozietatearen kudeaketa ikuskatu, urteko kontuak onetsi eta emaitzaren erabilpena erabakitzea; b) administratzai leak, likidatzaileak eta, hala denean, kontu auditoreak izendatu edo sozietatetik banantzea eta, era berean, horien aurka egikaritzea erantzukizuna eskatzeko so zietate akzioa; c) administratzaileei baimena ematea, horiek sozietatearen jar duera bera, horren antzekoa edota osagarria gauzatzeko, euren nahiz inoren kontura; d) sozietatearen estatutuak aldaraztea; e) sozietatearen kapitala gehitu eta urritzea; f) sozietatearen transformazioa, bategitea edo zatiketa erabaki tzea; g) sozietatea desegitea; h) legeak edo estatutuek zehazten duten beste edozein eginkizun gauzatzea». Eskumenen zerrenda luze hori eman eta gero, eskumen horiek zabaltzen dituen beste xedapen bat jasotzen du 44. artikuluak: «Halaber, eta estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute, batza orokorrak jarraibideak eman diezazkioke
administrazio organoari; era berean, administrazio organoak kudeaketa gai ja kin batzuen gaineko erabakiak hartu ahal izateko, batza orokorrak nahitaez eman beharko du horretarako baimena, 63. art.an ezartzen denari kalterik egin gabe». (63. artikuluak administratzaileen ordezkaritza ahalmenak zabaltzen di tu sozietate xedea osatzen duten egintza guztietara). Horren bitartez, batza oro korretara bildutako bazkideek sozietatearen administrazioa kontrola dezakete. Egia esan, sozietatearen ezaugarri pertsonalista azpimarratzen du arau horrek. 505. Batzarako deialdia.—Gehienetan, administratzaileek egin behar du te batzarako deialdia edo, hala denean, sozietatearen likidatzaileak (45.1. art.). Kasu berezi batzuetan, bestalde, sozietatearen egoitza non egon eta bertako lehenengo auzialdiko epaileak egingo du deialdi hori; kasu horiek geroago az tertuko ditugu. Administratzaileek batzarako deialdia egin behar dute, eta batza hori eki taldi bakoitzaren lehenengo sei hilabeteen barruan bildu behar da nahitaez, sozietatearen kudeaketa ikuskatu, hala denean, aurreko ekitaldiko kontuak one tsi eta emaitzaren erabilpena erabakitzeko. Batza hori «batza arrunta» izenez ezagutzen da praktikan. Batza horren helburua oso garrantzitsua da eta, horren ondorioz, batza horretarako deialdia egiten ez bada legeak ezarritako epean, «sozietatearen egoitza non egon eta bertako lehenengo auzialdiko epaileak egin dezake deialdi hori, bazkideek hala eskatuta eta administratzaileek esan beha rrekoa entzun eta gero» (45.2. artikulua). Berebat, administratzaileek batzarako deialdia egin behar dute «estatutuetan zehaztutako datetan». Administratzaileek, bestalde, batzarako deialdia egin dezakete, «hori ego kitzat jotzen dutenean» sozietatearen intereserako (45.3. art.). Era berean, batza horretarako deialdia egin behar dute, «baldin eta sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen badute». Azken kasu horretan, batzarako
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra deialdia egin eta hurrengo hilabetean bildu behar da batza. Administratzaileek betebehar hori betetzen ez badute, epaileak egin dezake batzarako deialdia. Era berean, deialdi hori epaileak egin dezake, administra tzaile bakarra hiltzen denean edo horri bere kargua utzarazten zaionean; admi nistrazio kontseilurik badago, hori berori gertatuko da kideetarik gehienak aurretik aipatu dugun egoeran badaude eta ordezkorik ez badago. Halakoetan, edozein bazkidek eska diezaioke epaileari batzarako deialdia egiteko, bertan administratzaileak izenda daitezen. Aldi berean, jardunean dagoen administra tzaileak ere batzarako deialdia egin dezake (45.4. art.). Epaileak, batzarako deialdia egin behar duenean, hilabeteko epean eman behar du horren inguruko ebazpena; epaileak, gainera, modu askean izendatuko ditu batzaren burua eta idazkaria (45.5. art.). 506. Deialdiaren formalitateak eta edukia.—Deialdia egintza formala da, eta legeak arreta bereziaz arautzen du hori. Legearen arabera, batzarako deialdia egiteko, «horren iragarkia argitaratu behar da Merkataritzako Erregis troaren Aldizkari Ofizialean, bai eta sozietatearen egoitza zein udal mugartetan egon eta bertan zabalkunde handien duten egunkarietatik batean ere». Sistema hori, alabaina, ez da nahitaez bete beharrekoa. Legeak adierazten duen bezala, estatutuek beste sistema desberdin bat ezar dezakete. Horren arabera, «sozieta tearen egoitza zein udal mugartetan egon eta bertako egunkari jakin batean jasotako iragarkiaren bidez ere egin daiteke deialdia; aldi berean, bazkide guz tiei horren berri eman dakieke idatziz, edozein sistema erabiliz; aukeratutako sistemak, dena dela, ziurtatu behar du bazkide guztiek deialdiaren berri dute la». Horrekin loturik, «ondoko datuak jaso behar ditu deialdiak: sozietatearen izena; bileraren data eta ordua; eta, azkenez, eguneko aztergaien zerrenda; azken horretan, batzan eztabaidatu beharreko gaiak azaldu behar dira». Bazki deei idatziz eta bananbanan ematen bazaie deialdiaren berri, berriemate horre taz arduratu den pertsonaren izena agertu behar da. Horrez gain, «deialdiaren eta bilera egiteko dataren artean hamabost egun egon
behar dira gutxienez» (ikus legearen 46. art., eta MEAren 186. art.). Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak ez du arautzen batza rako bigarren deialdia; sozietate anonimoen kasuan, haatik, beren beregi arau tzen da hori. Sozietateetan, edonola ere, askotan egiten dira bigarren deialdiak; horrexegatik, uler daiteke legeak ez duela oztoporik jartzen bigarren deialdi rako iragarkia egiteko. Merkataritzako Erregistroari buruzko Legeak, aldiz, ez du konponbide hori onartzen, eta hauxe adierazten du 186.2. artikuluan: «Es tatutuek ezin dituzte bereizi batzarako lehenengo eta bigarren deialdiak». 507. Batza unibertsala.—Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 99. arti kuluari helduz, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak ere onartu egiten du batza orokorra aurretiazko deialdirik gabe egiteko aukera. Hori egin daiteke ondoko kasuan: «Sozietate kapital osoa bildurik egonda, bertan dauden guztiek batza egiteko erabakia hartu eta eguneko aztergaien zerrenda onartzen dutenean aho batez». Horrela, batza hori «baliozkoa izango da, edozein gai ez tabaidatzeko». Halaber, «Espainiako lurraldean edo atzerrian bil daiteke batza» (48. art.). (Epigrafe honetan aipatu ditugun bi manu horiek antzekotasun han diak dituzte. Ondorenez, komenigarria izan daiteke 306. epigrafean egindako oharbideak aztertzea; bertan, sozietate anonimoetako batza unibertsalak arau tzen dira). 508. Batza egiteko lekua.—Sozietatearen estatutuek zehaztu dezakete zein lekutan egin behar den batza; estatutuek horrelakorik ezartzen ez badute, ostera, «sozietatearen egoitza zein udal mugartetan egon eta bertan egin be harko da batza orokorra. Deialdiak ez badu zehazten zein lekutan egin behar den batza, batza hori sozietatearen egoitzan egin behar dela ulertuko da» (47. artikulua). 509. Batzaren eraketa.—Batza bakoitzaren eraketa eta
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra jardunbidea Ma hai batek zuzentzen du. Mahai hori osatzen dute mahaiburuak eta idazkariak. Horren inguruan, eta «estatutuek kontrakorik xedatzen ez badute, idazkari eta mahaiburu horiek izango dira administrazio kontseiluan dauden berberak; ho riek izan ezean, batzaren hasieran bildutako bazkideek izendatzen dituzten per tsonei dagokie kargu horiek egikaritzea» (50. artikulua). Mahai horrek ondokoa kontrolatu behar du: batzara joan diren bazkideen nortasuna; bazkideok di tuzten partaidetzen kopurua, eurenak izan edo ordezkatuak diren partaidetzak, hain zuzen; batzara joaten den bazkide bakoitzaren boto kopurua; eta, azkenez, batzan eman daitezkeen boto guztien kopurua. Legeak ez du zuzenean ezartzen zein izan behar den kapitalaren gutxie neko quoruma, batzaren eraketa baliozkoa izan dadin. Gehiengoaren printzi pioari —legearen 53. artikuluan jasotzen den printzipioari— heltzen badiogu, ondokoa adieraz daiteke: batza baliozkoa izan eta horrek erabakiak hartu ahal izateko, beharrezkoa da bertara joaten diren bazkideek gutxieneko boto kopu rua biltzea, alegia, eguneko aztergaien zerrendaren gainean erabakiak hartzeko beharrezkoa den gutxieneko boto kopurua. Horren inguruan, ondokoa ezartzen du legearen 53.1. artikuluan jasotako arau orokorrak: «Sozietate erabakiak hartu behar dira baliozkotasunez emanda ko botoen gehiengoaren arabera; dena dela, beharrezkoa da boto horiek ordez katzea sozietate kapitala osatzen duten partaidetzen botoen herena gutxienez» (halakoetan, ez dira zenbatzen boto zuriak). Lege manu horren 2 eta 3. idaza tietan, bestalde, gehiengo indartuen sistema berezia ezartzen da, printzipio oro korraren salbuespen moduan: a) Sozietatearen kapitala gehitu edo urritzeko, beharrezkoa da horren alde azaltzea sozietate kapitalaren partaidetzei dagozki en botoen erdia baino gehiago; betekizun hori bera gauzatu behar da, gehiengo kualifikaturik eskatzen ez duen edozein aldarazpen egiteko sozietate estatutue
tan. b) Ondoko gaiak erabakitzeko, beharrezkoa da partaidetza horien bi here nek gutxienez aldeko botoa ematea: sozietatearen transformazioa, bategitea edo zatiketa; kapital gehikuntzetan, bazkideek duten lehenespeneko eskubidea; bazkideen baztertzea; eta, azken buruan, administratzaileei eman ahal zaien baimena, horiek sozietate xedea osatzen duten antzeko jarduerak euren kontura egiteko. Kasu horietan, beraz, gehiengo berezi horiek lortu behar dira erabakiak hartzeko. Horrela, nahitaez lortu behar da botoen gutxieneko eta zeharkako quorum hori, batza orokorraren eraketa eragingarria izan dadin. Batzaren Ma haiak, batza orokorrera joan diren bazkideen zerrenda aztertu eta horiek egu neko aztergaien zerrenden gaineko erabakiak hartzeko adina boto ez dutela ikusten badu, batza horren eraketa ez da baliozkoa izango. 510. Gehiengoaren printzipioa.—Printzipio hori argi eta garbi jasotzen dute legearen 43 eta 53. artikuluek, aurretik azaldu dugun bezala. Hasteko, 43. artikuluak ezartzen duenez, bazkideek erabakiak hartuko dituzte batza oroko rrean «legeak edo estatutuek zehaztutako gehiengoaren arabera». Horrez gain, «bazkide guztiek, disidenteek eta batzan parte hartu ez dutenek barne, batza orokorrean hartutako erabakiak bete beharko dituzte». Bestalde, aurreko epi grafean azaldu dugunaren ildotik, gai arruntak erabakitzeko beharrezkoa den gehiengoa ezartzen du legearen 53. artikuluak; horrekin batera, gehiengo kua lifikatuaren arabera erabaki beharreko gaiak ere zehaztu egiten ditu artikulu horrek, garrantzi berezia duten gaiak, hain zuzen. Zernahi gisaz, legearen 53. artikuluak larriagoa den beste adierazpen bat jasotzen du. Bada, artikulu horren azalpenari ekingo diogu. Baieztapen hauek egiten dira legearen 53. artikuluaren 3. idazatian: «Gai guztien edo jakin batzuen gaineko erabakia hartzeko, estatutuek igo egin deza kete legeak ezartzen duen aldeko botoen proportzioa; estatutuek, hala ere, ezin izango dute ahobatekotasuna ezarri inola ere. Berebat, legeak edo estatutuek zehazten duten botoen
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra proportzioaz gain, bazkide kopuru jakin baten aldeko botoa beharrezkoa dela adieraz dezakete sozietatearen estatutuek. Edozein mo dutara ere, horrek ezin dio kalterik egin 68 eta 69. artikuluetan ezartzen denari (artikulu horiek administratzaileen banantzea eta erantzukizuna arautzen dituz te). Azkenik, manu horren laugarren idazatiak hauxe adierazten du: «Estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute, sozietate partaidetza bakoitzaren titularrak bo to bat emateko eskubidea izango du». Egia esan, ezin uler daiteke zein arrazoi izan dituen legegileak hain xe dapen zorrotzak ezartzeko. Alde batetik, gehiengoaren printzipioa ukitzen da modu larrian; izan ere, botazioak baliozkoak izateko eman behar den aldeko boto kopurua ahobatekotasunetik hurbil dago. Bestetik, horrek desberdintasun nabariak sor ditzake bazkideen artean, sozietate partaidetzei datxezkien botoen eskubidearen inguruko gai horretan. 511. Batzara joan eta bertan ordezkatua izateko eskubidea.—Bazkide guztiek dute batzara joateko eskubidea, horien partaidetza kopurua edozein izanda ere. Horren harira, «estatutuek ezin dute ezarri partaidetzen gutxieneko kopuruaren beharra, batza orokorraren bilerara joateko» (49.1. art.). (Neurri horrek modu egokian babesten ditu gutxiengoak). Legearen arabera, gainera, bazkide guztiek ordezkari baten bidez egikari dezakete euren eskubidea batza orokorrean. Ordezkariak ondokoak izan dai tezke: beste bazkide bat; bazkidearen ezkontide, aurreko nahiz ondorengoa; eta azkenez, agiri publikoan emandako ahalorde orokorra duen pertsona. Hor tik kanpo, ordezkaritza hori beste pertsona batzuek gauzatzea onar dezakete es tatutuek. Ordezkaritza ahalorde hori idatziz eman behar da; batza bakoitzerako, gainera, ahalorde berezia eman behar da, ahalorde hori agiri publiko batean agertarazten denean izan ezin (49. art.). Bukatzeko, eta MEAren 186. art.ak adierazten duen bezala, «ordezkaritza horrek partaidetza guztiak barneratzen ditu». Horrez gain, ordezkaritza hori «ezeztakorra da beti», eta
«ordezkatua be ra batzara joaten denean, ahalorde hori ezeztatu dela ulertu behar da». 512. Bazkidearen informazio eskubidea.—Bazkideak informazio zuzena eta behar bestekoa izan behar du, batzaren eguneko aztergaien zerrendan ja sotzen diren gaien inguruan; osterantzean, ezin izango du bere botoa behar be zala eman. Bazkideak, eztabaidatu eta botoa emateko eskubidearen osagarri gisa, egokitzat jotzen dituen txosten edo argibideak eska ditzake idatziz, batza bildu baino lehen; batza bitartean, ahoz egin behar da eskaera hori. Adminis trazio organoak txosten horiek eman behar dizkie bazkideei, salbu eta, organo horren iritziz, txostenen publizitateak sozietatearen interesei kalteak eragiten dizkienean. Salbuespen kasu hori ez da aplikatuko, txosten horiek eskatzen di tuzten bazkideek ordezkatzen dutenean sozietate kapitalaren 100eko 25 gutxie nez (51. art.) 513. Interesen arteko gatazkak.—Legeak bekoz beko arautzen du ga rrantzi handiko gai bat. Zenbait kasutan, bazkideak ezin du bere boto eskubi dea egikaritu batza orokorrean; halakoetan, legeak dioenez, interesen arteko gatazka gertatzen da (52. art.). Hurrengo gaiei buruzko erabakiak hartzeko, bada, bazkideak ezin du botorik eman: a) bazkideari bere partaidetzak eskual datzeko baimena emateari buruzkoak; b) bazkidea sozietatetik baztertzeari bu ruzkoak; c) bazkidea betebeharren batetik aske uzteari edota horri eskubideen bat emateari buruzkoak; d) bazkideari fondoak aurreratu edota kreditu, maile gu, berme edo finantza laguntzak emateari buruzkoak; e) bazkideari sozietatea rekin elkarlehian aritzeko debekua barkatzeari buruzkoak, edota sozietatearen eta bazkidearen artean obra edo zerbitzuak emateko harremanak eratzeari bu ruzkoak.
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra Lege xedapen horren bitartez, sozietatearen ibilera onari kalte egin dieza ioketen barne gatazkak konpon daitezke. 514. Batzaren akta.—Batzak hartzen dituen erabaki guztiak aktan agerta razi behar dira; bertan, batzara joan diren bazkideen zerrenda ere jaso behar da. Batzak akta hori onetsi behar du bilera amaitzen denean; horrelakorik egin ezean, batzaren buruak eta bi bazkide kontuhartzailek onetsi behar dute akta, hamabost eguneko epean. Kontuhartzaile batek gehiengoa ordezkatzen du eta, besteak, gutxiengoa». Aktak, bestalde, indar betearazlea izango du, akta hori onetsi den unetik (54. art.). Egungo egunean, sozietateak edo bazkideek sarritan jotzen dute notarioa rengana, horrek batzaren akta egin dezan. Legeak horretarako baimena ematen du beren beregi 55. art.an. Manu horren esanetan, administratzaileek notarioari eska diezaiokete batzaren akta egiteko; bestalde, administratzaileek notarioa rengana jo beharko dute nahitaez, «baldin eta sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen badute. Azken kasu horretan, batza egin baino bost egun lehenago eskatu behar da hori». Halakoe tan, erabakiak eragingarriak izateko, nahitaezkoa da horiek notarioaktan ager taraztea. Akta hori «ez da zertan onetsi eta batzaren aktatzat hartuko da; era berean, indar betearazlea izango du aktak, berori ixten den unetik». (Azaldu dugunetik kanpo, Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 101.etik 104.era arteko artikuluek eta 194. artikuluak ezartzen dutena izan behar da go goan, batza orokorretako notarioaktaren inguruan). 515. Batza orokorraren erabakiak aurkaratzea.— Kapitulu hau buka tzeko, berebiziko garrantzia duen gai bat aztertuko dugu. Batza orokorrak izae ra subiranoa du eta, gainera, bazkideak gehiengoaren botoaren menpe geratzen dira. Hori gorabehera, doktrinak eta jurisprudentziak aspaldi adierazi zuten (legegileak baino lehen) bazkideak ahalmena izan behar zuela batzak legearen aurka
hartutako erabakiak aurkaratzeko. Hariari segiz, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak aurkarapenaren inguruko sistema ezartzen du, 115.etik 122.era arteko artikuluetan. Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak, manu horiei helduz, hauxe ezartzen du 56. artikuluan: «Batza orokorraren erabakiak aurkaratzearen inguruan aplikatuko da, Sozietate Anonimoei buruzko Legeak akziodunen batza orokorraren erabakiak aurkaratzeari buruz ezarritako arauke ta bera». Ondorenez, lan honen 316.etik 321.era arteko zenbakietan azaldutako horretara egiten dugu igorpena. BIBLIOGRAFIA ALONSO ESPINOSA: «Posición jurídica del socio en la ley 2/1995, de 23 de marzo, de sociedades de responsabilidad limitada. (Aspectos generales)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1443. or. eta ondorengoak; CUÑAT EDO: «Reflexiones sobre la Junta general en el proyecto de Ley de sociedades de responsabilidad limitada», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 1629. or. eta ondorengoak; ESTEBAN VELASCO, G.: «Estructura orgánica de la sociedad de responsabilidad limitada», RdS, aparteko zk., 1994, 385. or. eta ondorengoak; IDEM: «Algunos aspectos relevantes de la regulación de la Junta ge neral de los socios en la nueva Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada de 1995», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 233. or. eta ondorengoak; HERRERO MORO, G.: «Órganos sociales», in Ley de sociedades limitadas, I, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 159. or. eta ondorengoak; JÍMENEZ SÁNCHEZ: «La regulación de los órganos sociales en la Ley de Sociedades Anónimas y en la Ley de Sociedades de Responsa bilidad Limitada», in DN, 92, 1998, 1. or. eta ondorengoak; JUSTE MENCIA, J.: «Tutela de la minoría», RdS, aparteko zk., 1994, 217. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ CALCERRADA: «La Junta general y la impugnación de sus acuerdos en la sociedad de responsabilidad limitada», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2097. or. eta ondoren goak; MODREGO LÓPEZ: «El deber de abstención del socio en conflicto de intereses con la sociedad (análisis del art. 52 de la nueva Ley de SRL)», in Cuad. D. y Com., 19. zk., 1996, 61. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARTIGAS, F.: «La Junta general de socios», RdS, aparteko zk., 1994, 431. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ RUIZ DE VILLA: Im pugnación de acuerdos de las juntas de accionistas, Iruñea, 1994; RONCERO SÁNCHEZ: «Admisibilidad en el Derecho español de los “poderes en blanco” para la represen tación del accionista en la junta general de la Sociedad Anónima, in RdS, 6. zk., 1996, 69. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZCALERO GUILARTE, J.: «Conflicto de intereses en la sociedad de responsabilidad limitada y derecho de voto del socio», RdS, aparteko zk.,
§ XXX. Sozietatearen organoak: I. Bazkideen batza orokorra 1994, 289. or. eta ondorengoak; IDEM: «La información del socio ante la Junta General (notas en torno al art. 51 L.S.R.L.)», in RdS, 8, 1997, 119. or. eta ondorengoak.
Merkataritzako zuzenbidea § XXXI. SOZIETATEAREN ORGANOAK: II. ADMINISTRATZAILEAK LABURPENA: 516. Administrazio eta ordezkaritza organoa.—517. Administrazioa antola tzeko moduak.—518. Administratzeko modua aukeratzea.—519. Administratzaileen izendapena.—520. Administratzaile izateko gaitasuna.—521. Ordezko administratzai leen izendapena.—522. Administratzaile karguaren iraupena eta egikaritza.—523. Elkarlehian aritzeko debekua.—524. Administratzaileen ordainsaria.—525. Administra tzailearen ordezkaritza ahalordea.—526. Administratzaileen erantzukizuna.—527. Administratzaileek zerbitzuak ematea.—528. Administratzaileak kargutik banantzea.— 529. Administrazio kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.—530. Sozietateari egin beha rreko jakinarazpenak.
516. Administrazio eta ordezkaritza organoa.— Erantzukizun mugatu ko sozietatea, aurrerago azaldu bezala, sozietate mistoa da, hau da, guztiz ez kapitalista (ikus 470. artikulua.). Hori gorabehera, sozietate horrek organo betearazle eta ordezkatzailea behar du, bere barne eta kanpo harremanetara ko; organo horrek, sozietatearen eguneroko administrazio kudeaketa gauza tzeaz gain, berori ordezkatzen du, horrek gainontzekoekin dituen harreman juridikoetan. Organo horren egitura eta eginkizunak sozietatea eratzen den unean era baki behar dira; organo hori nahitaezko eta iraunkorra da. Beste gai batean azaldu duguna gogora ekarriz, administrazioa antolatzeko modua zehaztu be har dute eratze eskriturak eta jatorrizko estatutuek. Era berean, sozietatearen hasierako administrazio eta ordezkaritza lanak egin behar dituzten pertsonak zehaztu behar dira (ikus 482. zk.). 517. Administrazioa antolatzeko moduak.— Merkataritzako Erregistro ari buruzko Araudiaren 124. artikuluari helduz, sozietatearen administrazioa antolatzeko lau modu hauek jasotzen ditu legearen 57. artikuluak: 1) adminis Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 240 tratzaile bakarraren esku uzten den administrazioa; 2) modu solidarioan di harduten hainbat administratzaileren esku uzten dena; 3) batera diharduten hainbat administratzaileren esku uzten den administrazioa; 4) administrazio kontseiluaren esku uzten dena. Lehenengo hiru sistemak, batik bat, ezaugarri pertsonalistak dituzten sozietate txikietan aplikatzen dira. Laugarren sistema, aldiz, egokiagoa da kapital kopuru garrantzitsua eta bazkideen multzo handia dituzten sozietateetan aplikatzeko. 1) Legeak arauketa laburra jasotzen du administratzaile bakarraren era kundeari buruz. Horren inguruko aipamen bakarra 62.2.a) art.an jasotzen da. 2) «Hainbat» bazkidek ahalmen solidarioak dituztenean, horiek banan banan dihardute, jarduera independenteak gauzatuz. Horrela, horietatik ba koitzak betebeharpean jartzen du sozietatea; sistema horrek administrazioaren batasuna uki dezake. Estatutuek beharrezko neurriak har ditzakete, arrisku horiek saihesteko. 3) Zailago gertatzen da hainbat administratzailek batera gauzatzen duten administrazioa onartzea; administrazio mota horrek, egia esan, oztopatu egin dezake sozietate kudeaketaren arintasuna. Zernahi gisaz, kasu horretan ere, neurri egokiak ezar ditzakete estatutuek sozietate mota bakoitzaren inguruan. 4) Azkenez, administrazio kontseilurik badago, «estatutuek edo, hala de nean, batza orokorrak administrazio kontseilu horren kideen gutxieneko eta gehieneko kopuruak zehaztu behar dituzte; kopuru horiek ezin dira hirutik beherakoak eta hamabitik gorakoak izan». Berebat, «kontseiluaren antolaketa eta jardunbideari buruzko arauketa ezarri behar dute estatutuek; arauketa ho rrek bere barnean hartzen ditu kontseilurako deialdiaren eta kontseilua era tzearen inguruko arauak, baita kontseilu horretan eztabaidan aritu zein gehiengoaren araberako erabakiak hartzeari buruzko arauak ere». Bestalde, «sozietate anonimoen kasuan ahalmen eskuordetzari buruz ezarritako arauak aplikatuko dira» (57. Merkataritzako zuzenbidea
240
Merkataritzako zuzenbidea artikulua). (Horren inguruan, lan honen 331. epigrafeko azalpenera egiten dugu igorpena). 518. Administratzeko modua aukeratzea.—Betidanik izan dute sozieta teek hasierako administrazio sistema aldatzeko aukera; horretarako, beharrez koa da eskritura edo, hala denean, estatutuak modu egokian aldaraztea. Horrez gain, legearen 57. artikuluak bigarren idazatian jasotzen duen xe dapena aztertu behar dugu: «Administrazioa antolatzeko modu desberdinak ezar ditzakete estatutuek; halakoetan, batza orokorrak du sistema horien arte an aukeratzeko ahalmena, eta horretarako ez da beharrezkoa izango estatutu ak aldaraztea». Arau horrek berrikuntza garrantzitsua dakar; izan ere, Erantzukizun Mu gatuko Sozietateei buruzko Legeak jaso du lehenengo aldiz. Aukera hori egi karitu ahal izateko, nahitaezkoa da estatutuetan berariaz agertzea hasierako administrazioaz besteko sistemak. Batza orokorrak aukera ahalmena egikaritzeko erabakia hartzen badu, erabaki hori «eskritura publikoan agertarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da» (MEAren 193. art.). 519. Administratzaileen izendapena.— Administratzaileen izendapenari dagokionez, hauxe adierazten du legeak beren beregi: «Batza orokorrak du administratzaileak izendatzeko eskumen esklusiboa» (58.1. art.). Lege adie razpen horrek aditzera ematen du administratzailearen eta sozietatearen arte ko harremanak ez direla kontratu harremanak, ezpada harreman organikoak. Horien arteko harremanen oinarria proposamen edo izendapenarekin lotzen den alde bakarreko egintza da (ikus 323. zk.). Edozelan ere, egintza horren ondoreak sortzen dira «onarpena gertatzen den une beretik» (58.4. art.). Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 242 Beste alde batetik, honakoa azpimarratu behar da: «Norbait adminis tratzaile izendatzeko, ez da beharrezkoa pertsona hori sozietatearen bazkide izatea, estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute behinik behin» (58.2. art.). Erantzukizun mugatuko sozietateen inguruan egiten den adierazpen hori ha rrigarria da hein batean, erantzukizun mugatuko sozietatea ez baita ohiko so zietate kapitalista eta inpertsonala. Haatik, sozietate forma hori «itxia» da batik bat, horren egitura formala edozein izanik ere. Lehendabiziko administratzaileak izendatu behar dira sozietatea eratzen denean, eta horiek nahitaez aipatu behar dira eratze eskrituran [12.f) art.]. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak honakoa dio 191. artiku luan: «Ez da onartuko kooptazio bidezko izendapenik, ezta proportziozko or dezkaritza sistemaren bidez egindakorik ere». 520. Administratzaile izateko gaitasuna.—Legeak ez du zehazten zein tzuk izan daitezkeen administratzaile; aitzitik, administratzaile izan ezin di renak aipatzen ditu legeak. Horren inguruan, jarraikoa ezartzen du legearen 58. artikuluaren 3. idazatiak: «Ondokoak ezin dira izan administratzaile: bir doituak izan ez diren porrot eginak eta konkurtsatuak; adingabekoak nahiz ezgaituak; kargu publikoak egikaritzeko ezdoikuntza dakarten zigorren ondo rioz kondenatuak izan direnak; sozietateari buruzko lege edo xedapenen ez betetze larrien ondorioz kondenatuak izan direnak; eta, euren karguaren arabera, merkataritzan aritu ezin direnak. Administrazioaren zerbitzupean lan egiten duten funtzionarioak ere ezin izan daitezke administratzaile, baldin eta euren eginkizunak sozietatearen berezko jarduerarekin lotzen badira». Edozelan ere, ez dago argi pertsona juridikoak administratzaile izan dai tezkeen ala ez. Legeak ez du deus adierazten horren inguruan. Merkataritzako zuzenbidea
242
Merkataritzako zuzenbidea Aitzitik, Sozie tate Anonimoei buruzko Legearen 8.f) artikuluak modu inplizituan adierazten du pertsona juridikoak ere administratzaile izan daitezkeela; autore gehienak iritzi berekoak dira. Hori guztia kontuan izanik, badirudi ezin zaiela ukatu pertsona juridikoei erantzukizun mugatuko sozietatearen administratzaile iza teko aukera. 521. Ordezko administratzaileen izendapena.—Legeak jasotako berri kuntzen artean, ordezko administratzaileei buruzkoa aipatu behar dugu (59. art.). Estatutuek kontrakorik xedatzen ez badute, batza orokorrak ordezko ad ministratzaileak izendatu ahal izango ditu, ondoko kasurako: biharetzi, edozein kari dela bide, titular batek edo gehiagok kargua uzten duten kasu rako. Ordezkoen izendapena eta onarpena Merkataritzako Erregistroan ins kribatu behar dira, titularrak kargua utzi eta gero. Estatutuen arabera, admi nistratzailearen karguak iraupen jakin bat baldin badu, ordezkoak kargu hori egikarituko du, epe hori amaitu arte. 522. Administratzaile karguaren iraupena eta egikaritza.—Adminis tratzailearen kargua, oro har, eperik gabekoa da; estatutuek, alabaina, epe jakin bat ezar diezaiokete kargu horri. Azken kasu horretan, administratzai leak berriro hauta daitezke, iraupen epe berdinerako (ikus EZNk 1996ko abenduaren 9an emandako ebazpena). Epe jakin hori mugaeguneratu eta gero, administratzaileen izendapena iraungitzen da, urteko kontuak onesteko batza orokorra biltzen denean edo batza hori biltzeko epea igaro denean (60. artikulua.). Administratzaileek euren kargua bete behar dute enpresario onaren eta ordezkari leialaren arretaz; orobat, sekretupean gorde behar dituzte isilpeko informazioak, euren kargua utzi eta gero. Legearen helburua da administrazio eredu zintzoa gauzatzea, hau da, sozietatearen eta bazkideen interesei kalte egiten ez dien administrazioa (61. art.). Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 244 Zentzuzkoa denez, zintzotasunaren eskakizuna zuzenean lotzen da admi nistratzaileen erantzukizunarekin. Legearen 69.1. artikuluak sozietate anoni moetako administratzaileen inguruan ezartzen den eraentza horretara egiten du igorpena (ikus 332.etik 334.era arteko epigrafeetan egindako azalpena). Horrez landara, legearen 69. artikuluaren bigarren idazatiak jasotakoa izan behar da kontuan. Manu horren aginduz, «batza orokorrak erantzukizun ak zioaren gaineko erabakia hartzeko, nahitaezkoa da 53. artikuluaren 1. idaza tian zehaztutako gehiengoak horren aldeko botoa ematea; estatutuek, gainera, ezin dute gehiengo hori aldarazi». Egia esateko, goraipatzekoa da legeak jaso tzen duen arauketa hori. 523. Elkarlehian aritzeko debekua.— Administratzaileen erantzukizu narekin loturik, gogoan izan behar da administratzailea ezin dela elkarlehian aritu sozietatearekin. Hauxe da, hain zuzen ere, legeak jasotzen duen debe kua: «1) Administratzaileek ezin izango dute, euren edo inoren kontura, so zietatearen jarduera bera, horren antzekoa edo osagarria gauzatu, salbu eta batza orokorrak horretarako baimena berariaz ematen duenean. 2) Adminis tratzaileen batek aurreko idazatian ezarritako debekua urratzen duen kasuan, sozietatearen edozein bazkidek sozietatearen egoitza non egon eta bertako le henengo auzialdiko epaileari eska diezaioke administratzaile horrek bere kar gua utz dezan» (65. art.). 524. Administratzaileen ordainsaria.— Administratzaileek ordainsaria jaso dezakete euren kargua egikaritzearen ondorioz; guztiarekin ere, bada or dainsaririk ez emateko aukera ere. Legeak adierazten duenez, «kargu hori do hainekoa izango da, estatutuek kontrakorik ezartzen ez badute Merkataritzako zuzenbidea
244
Merkataritzako zuzenbidea behinik behin; ordainsaririk ematen baldin bada, estatutuek zehaztu beharko dute ordainsari sistema» (66.1. art.). Ordainsariak hainbat motatakoak izan daitezke (soldata, sariak, etekine tako partaidetzak etab.); dena dela, estatutuek zehaztu beharko dute ordain sari mota. Legeak etekinetako partaidetzak arautzen ditu bereziki. Partaidetza hori estatutuetan zehaztu beharko da, eta ezin da inola ere izan «bazkideen artean banatzeko modukoak diren etekinen ehuneko hamarretik gorakoa» (66.2. art.). Etekinetako partaidetzaz besteko ordainsariak «batza orokorrak zehaztu beharko ditu ekitaldi bakoitzean» (66.3. art.). 525. Administratzailearen ordezkaritza ahalordea.— Aurretik azaldu dugun moduan (ikus 516. zk.), administrazio organoak, sozietatearen admi nistrazio kudeaketa gauzatzeaz gain, berori ordezkatzen du, horrek gainontze koekin dituen harreman juridikoetan. Legeak 62 eta 63. artikuluetan arautzen du gai hori. Lehenik eta behin, adierazpen orokor hau egiten du: «Adminis tratzaileek dute sozietatea ordezkatzeko ardura, judizioan eta hortik kanpo» (62. 1. artikulua.). Geroago, ordezkaritza ahalordearen inguruko arauak ja sotzen ditu legeak, kasuankasuan aukeratutako administrazio moduaren ara bera. Arau horiek argiargiak dira, eta ez da beharrezkoa horien inguruan aurretiazko azalpenik ematea. Hauexek dira arauok: «a) Administratzaile bakarraren kasuan, horrek izango du nahitaez or dezkaritza ahalordea. b) Hainbat administratzaile solidario daudenean, horie tako bakoitzari dagokio ordezkaritza ahalordea; hala ere, kontuan hartu behar da ahalmen banaketari buruz estatutuek edo batzak ezartzen dutena, horrek barne ondoreak izango baititu. c) Baterako hainbat administratzaile daudene an, horietarik bik gutxienez modu mankomunatuan gauzatuko dute ordezka Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 246 ritza ahalordea, estatutuek adierazitako moduan. d) Administrazio kontseilua dagoenean, kontseiluari berari dagokio ordezkaritza ahalordea. Organo ho rrek kide anitzeko organo gisa dihardu; estatutuek, alabaina, kide bati edo batzuei eman diezaiekete ordezkaritza ahalordea, hori bananbanan edo bate ra gauza dezaten. Kontseiluak, bestalde, bere ahalmenak eskuordetzeko eraba kia har dezake. Horretarako, batzorde betearazlea edota kontseilari eskuorde bat edo gehiago izendatu behar ditu kontseiluak, eta horien jarduera arautu behar du». Legeak arreta bereziaz arautzen du ordezkaritzaren eremua; arauketa hori baliozkoa da goian azaldu ditugun kasu guztietarako: «Ordezkaritza zabaldu egiten da estatutuetan zehaztutako sozietate xedea osatzen duten egintza guz tietara. Halaber, gainontzekoei begira ez dira eragingarriak izango «admi nistratzaileen ordezkaritza ahalmenei ezarritako mugapenak, nahiz eta horiek Merkataritzako Erregistroan inskribatu». Bukatzeko, «sozietatea betebeharpe an jartzen da onustez eta erru larririk gabe jardun duten gainontzekoei begira, nahiz eta Merkataritzako Erregistroan inskribaturiko estatutuetatik ondorioz tatu egintza hori sozietatearen xedetik kanpo geratzen dela» (63. art.). 526. Administratzaileen erantzukizuna.—Legearen 69.1. art.ak agin tzen duen moduan, administratzaileen erantzukizunaren inguruan «sozietate anonimoaren administratzaileei buruz ezartzen dena» aplikatu behar da. On dorenez, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 133, 134 eta 135. artiku luetara egiten dugu igorpena eta, horrekin batera, lan honen 332, 333 eta 334. epigrafeetan azaldu dugun horretara ere. Sozietate anonimoen inguruko arau horietatik kanpo, aintzat hartu behar da Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 69. artikuluaren 2. idazatiak ezartzen duen nahitaezko araua: «Batza orokorrak erantzukizun akzioaren Merkataritzako zuzenbidea
246
Merkataritzako zuzenbidea gaineko erabakia hartzeko, nahitaezkoa da 53. artikuluaren 1. ida zatian zehaztutako gehiengoak horren aldeko botoa ematea; estatutuek, gai nera, ezin dute gehiengo hori aldarazi». Horren harira, «erabaki hori hartu behar da baliozkotasunez emandako botoen gehiengoaren arabera; edonola ere, beharrezkoa da boto horiek ordezkatzea sozietate kapitalaren partaidetzei dagozkien botoen herena gutxienez; halakoetan, ez dira zenbatzen boto zu riak». 527. Administratzaileek zerbitzuak ematea.— Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak adierazten duen moduan, administrazio eginkizun hutsaz landara, administratzaile batek edo gehiagok zerbitzuak eman edo obrak gauzatzeko harreman pertsonalak izan ditzakete sozietatearekin. Harre man horiek ezarri edo aldatzeko, nahitaezkoa da batza orokorrak horren gai neko erabakia hartzea. Sozietate borondatea adierazten duen organoak, bada, harreman horien berri izan eta horien gaineko adostasuna ematen du. 528. Administratzaileak kargutik banantzea.— Administratzaile kar guak konfiantza harremanak hartzen ditu oinarri. Hori dela eta, administra tzailea bere kargutik banandua izan daiteke edozein unetan. Legearen 68. artikuluak hauxe adierazten du horren inguruan: «Batza orokorrak euren kar gutik banan ditzake administratzaileak, nahiz eta banantzearen inguruko gai hori eguneko aztergaien zerrendan jaso ez». Ildo horretatik, bazkide nagusiak banantze hori oztopa ez dezan, ondokoa dio legeak: «Banantze erabakia har tzeko, estatutuek ezartzen duten gehiengoa ezin da izan sozietate kapitalaren partaidetzei dagozkien botoen bi herenetik gorakoa». 529. Administrazio kontseiluaren erabakiak aurkaratzea.—Legearen 70.1. artikuluak onartu egiten du administrazio kontseiluaren erabaki deusez eta deuseztakorrak Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 248 aurkaratzeko aukera. Hortaz, administratzaileek eta sozie tate kapitalaren ehuneko bost ordezkatzen duten bazkideek erabaki horiek aurkaratzeko ahalmena dute. Administratzaileek hogeita hamar eguneko epea dute aurkarapen hori egikaritzeko, erabakia hartzen denetik zenbatzen hasita. Bazkideek epe bera izango dute, baina epe hori zenbatzen hasiko da bazki deok erabaki horren berri duten unetik; edonola ere, ezin izango da urtebete baino gehiago igaro, erabakia hartzen denetik. Lege neurri horren bitartez, aukera handiagoak daude lege edo estatutuen kontrakoak diren edota sozie tatearen interesei kalte egiten dieten erabakiak aurkaratzeko. Legeak, ordea, ez du jasotzen erabakiak aurkaratzeko berezko sistemarik. Bada, «akziodunen batza orokorraren erabakiak aurkaratzearen inguruan So zietate Anonimoei buruzko Legeak ezarritakoaren arabera» tramitatu behar dira aurkarapen horiek. (Horrenbestez, Sozietate Anonimoei buruzko Legea ren 115.etik 122.era arteko artikuluetara eta lan honen 316.etik 321.era arteko epigrafeetara egiten dugu igorpena). 530. Sozietateari egin beharreko jakinarazpenak.— Bukatzeko, lege lerrunik izan beharko ez lukeen manua aztertuko dugu: administrazioa kide anitzeko organoak gauzatzen ez badu, jakinarazpen edo berriemateak edozein administratzaileri zuzen dakizkioke; administrazio kontseilurik badago, aldiz, organo horren buruari zuzendu beharko zaizkio.
BIBLIOGRAFIA ARROYO MARTÍNEZ: «La responsabilidad de los administradores en la sociedad de responsabilidad limitada (comentario al art. 69 L.S.R.L)», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 163. or. eta ondorengoak; HERRERO MORO, G.: «Órganos sociales», in Ley de Sociedades Limitadas, I, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 159. or. eta on dorengoak; LOIS CABALLE: «La responsabilidad de los administradores de la S.R.L. por el informe sobre las aportaciones no dinerarias en los aumentos de capital», in Cuad. D. y Com., 21. zk, 1996, 117. or. eta ondorengoak; QUIJANO GONZÁLEZ, J.: «Principales
Merkataritzako zuzenbidea
248
Merkataritzako zuzenbidea aspectos del estatuto jurídico de los administradores: nombramiento, du ración, retribución, conflicto de intereses, separación; los suplentes», RdS, aparteko zk., 1994, 407. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ RUIZ DE VILLA eta HUERTA VIESCA: La responsabilidad de los administradores en las sociedades de capital, 2. argitaraldia, Iruñea, 1995.
Merkataritzako zuzenbidea
§ XXXII. ESTATUTUEN ALDARAZPENA: SOZIETATEAREN KAPITALA GEHITU ETA URRITZEA LABURPENA: 531. Forma eta publizitatearen inguruko betekizun orokorrak.—532. Kasu bereziak.—533. Kapitala gehitzea: kontzeptua eta betekizunak.—534. Kapital gehi kuntzaren modalitateak.—535. Kapitala gehitzearen inguruko kasu bereziak.—536. Bazkideak duen eskubidea sozietate partaidetza berriak lehenespenez bereganatzeko.— 537. Bazkideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubidea eskualdatzea.—538. Baz kideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubidea baztertzea.—539. Gehikuntza osagabea.—540. Kapital gehikuntza Erregistroan inskribatzea.—541. Sozietatearen ka pitala urritzea. Oharbide orokorrak.—542. Kapitala urritzea, ekarpenak itzultzearen bitartez.—543. Kapitala urritzea, galerak konpentsatzeko.—544. Kapitala aldi berean gehitu eta urritzea.
531. Forma eta publizitatearen inguruko betekizun orokorrak.—Mer kataritzako sozietateek, askotan, euren barne jardunbidea arautzen duten jato rrizko estatutuak aldarazi behar izaten dituzte, estatutu horiek sozietatearen gorabehera berriei edota sozietateak gauzaturiko trafikoaren eskakizunei ego kitzeko. Bistan denez, erantzukizun mugatuko sozietateen kasuan ezin da sal buespenik egin; horretara, estatutuen aldarazpena arautzen du Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen kapituluetatik batek. Aldarazpen horiek, handiak zein txikiak izan, forma eta publizitatearen inguruko zenbait betekizun gauzatu behar dituzte nahitaez: a) Lehenengo eta behin, oinarrizko adierazpen hau jasotzen du legeak 71. artikuluan: batza orokorrak hartu behar du estatutuetan edozein aldarazpen egiteko erabakia. Adierazpen hori bat dator 44. artikuluaren 1.d) idazatiare kin; aurretik aipatu dugun moduan, batza orokorraren eskumen hori zehazten du idazati horrek. b) Bigarrenez, 71. artikuluak adierazten duen moduan, batzarako deial Merkataritzako zuzenbidea
250
dian «argi eta garbi adierazi behar dira aldarazi beharreko gaiak». c) Manu horren harira, «bazkideek eskubidea dute proposaturiko aldaraz penaren testu osoa sozietate egoitzan aztertzeko». Administratzaileek, beraz, erraztasunak eman behar dituzte, tramite hori bete dadin. d) Legearen 71. artikuluak ez du zehazten estatutuak aldarazteko beha rrezkoa den gehiengoa; gehiengo hori 53.2. artikuluan ezartzen da. Sozietate erabakiak hartzeko azaldu dugun gehiengoaren printzipioaren arabera, «ge hiengo kualifikaturik eskatzen ez duen edozein aldarazpen egiteko sozietate estatutuetan, beharrezkoa da horren alde azaltzea sozietate kapitalaren par taidetzei dagozkien botoen erdia baino gehiago». e) Bukatzeko, estatutuak aldarazteko erabakia «eskritura publikoan ager tarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da; horrez gain, Mer kataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da» (71.2. artikulua.). Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 195. artikuluak estatutu aldarazpenaren eskriturak jaso behar duen edukia arautzen du. 532. Kasu bereziak.—Orain arte, betekizun formal orokorrak aztertu di tugu; hala ere, hainbat salbuespen ezartzen dira kasu berezi batzuetan. a) Hasteko, legearen 71. artikuluak salbuespen bat jasotzen du lehenengo idaza tiaren bigarren lerroaldean: «Estatutuetan egindako aldarazpenaren ondorioz, bazkideari beste betebehar batzuk ezartzen zaizkionean, edota aldarazpen horiek bazkidearen banakako eskubideak ukitzen dituztenean, beharrezkoa da bazkide interesatu guztiek aldarazpen horien gaineko adostasuna ematea». Betekizun horren bitartez, mugatu egiten da gehiengoaren ahalmena. Hortaz, botazioa edozein izanda ere, beharrezkoa izango da bazkide ukituen edo inte resatu guztien adostasuna. b) Legeak, orobat, estatutuetan zehaztutako egoitza aldaketari buruzko kasu berezia jasotzen du 72. artikuluan. Horren ildotik, so Merkataritzako zuzenbidea
zietatearen egoitza aldatzeko, udal mugarte beraren barruan, ez da beharrez koa batza orokorraren erabakia; haatik, administrazio organoak du erabaki hori hartzeko eskumena, estatutuek kontrakorik zehazten dutenean izan ezik. c) Kasu berezi horietatik garrantzitsuenak, dena den, sozietate kapitala gehitu edo urritzeari buruzkoak dira. Horiek legearen 73.etik 83.era arteko artikulue tan arautzen dira, eta jarraiko epigrafeetan azalduko ditugu. 533. Kapitala gehitzea: kontzeptua eta betekizunak.— Kapitala gehi tzeko eragiketa juridikoaren bitartez, handitu egiten da estatutuetan agertzen den sozietate kapitalaren zenbatekoa. Beste gai batean adierazi dugunez (ikus 476. zk.), estatutuek nahitaez jaso behar dute sozietate kapitalari buruzko aipamena. Horren inguruan, gogora ekarri behar da legearen 13. artikuluaren e) idazatiak ezartzen duena: Estatutuetan agertarazi behar da gutxienez: e) sozietate kapitala, kapital hori osatzen duten partaidetzen kopurua, horien ba lio izendatua eta hurrenez hurreneko zenbaketa. Ondorenez, estatutuetan agertzen den sozietate kapitalaren zenbatekoa gehitzen denean, estatutuak nahitaez aldarazi behar dira. Horretarako, eta aurretik azaldu dugunari hel duz, ondoko betekizunak gauzatu behar dira: batza orokorraren erabakia, es kritura publikoa eta Merkataritzako Erregistroan egiten den inskripzioa. Hori gorabehera, kapitala gehitzearen inguruko modalitate berezi batzuetan, beste lako betekizunak ere gauzatu behar dira, oinarrizko betekizun horietatik kan po. Betekizun berezi horiek guztiak hurrengo epigrafeetan azalduko ditugu. Kapitulu honen ondorengo epigrafeetan azaltzen diren modalitate eta kasu berezietan, bada, eduki eta betekizun jakin batzuk izan behar ditu kapital gehikuntza jasotzen duen eskritura publikoak. Horren inguruko arauketa Mer kataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 198, 199 eta 200. artikuluetan jasotzen da. 534. Kapital gehikuntzaren modalitateak.—Modalitate Merkataritzako zuzenbidea
252
horiek legearen 73.1. artikuluan jasotzen dira: «Sozietatearen kapitala gehi daiteke, partaide tza berriak sortuz edota partaidetzen balio izendatua handituz». Sozietateak askatasuna du kasuankasuan modalitate bat edo bestea aukeratzeko. Sozie tateak, gehienetan, bere ondarea aberastuko duten dirua edo bestelako ondasu nak erakartzeko egiten du kapital gehikuntza, horretarako edozein modalitate erabiliz. Sozietateak bi bide ditu, bere enpresaren garapenerako beharrezko dituen baliabide berriak lortzeko: bata, kreditua eskatzea eta, bestea, kapitala gehitzea, bere bazkideen laguntza ekonomikoa eskuratuz. Zernahi gisaz, kapital gehikuntzak ez dakar beti sozietate ondarearen gehikuntza; horrekin loturik, gerta daiteke kapital berria ordaintzeko fondoak sozietate ondarearen barruan egotea, gehikuntza eragiketa egin baino lehen. Beste zenbait kasutan, sozietatearen kapitala gehitzen bada ere, sozietatean ez dira ondasun berriak sartzen; alderantziz, gutxitu egiten da pasiboa. Aukera horiek oso modu egokian azaltzen ditu 73. artikuluaren 2. idazatiak: «Kapital gehikuntzaren ordaina hainbat motatakoa izan daiteke: sozietate ondareari egindako ekarpenak, diruzkoak zein diruzkoak ez direnak; sozietatearen aur kako kredituen konpentsazioa; eta ondare horren erreserba edo etekinen trans formazioa». 535. Kapitala gehitzearen inguruko kasu bereziak.— Legeak arreta be reziaz arautzen ditu kapital gehikuntzari buruzko lau kasu hauetan nahitaez bete behar diren betekizunak. 1) Kapitala gehitzea, partaidetzen balio izendatua handituz: Legearen harira, kapital gehikuntza hori egiteko, «beharrezkoa da bazkide guztien adostasuna, salbu eta gehikuntza hori osoosorik egiten denean sozietate erre serben edo etekinen pentzuan» (74.1. art.). 2) Kapitala gehitzea, kredituen konpentsazioaren bidez.— Zaila da eragi keta horren izaera zehaztea. Legearen aginduz, kredituak izan behar dira «li Merkataritzako zuzenbidea
kidoak eta eskatzeko modukoak». Horrez landara, eta batza orokorrerako deialdia egiten denean, sozietate egoitzan bazkideen esku utzi behar da «ad ministrazio organoak egindako txostena; txosten horrek ondoko datuak jaso behar ditu: kredituen izaera eta ezaugarriak; ekarpenak egiten dituzten pertso nen nortasuna; kapital partaidetza berrien kopurua eta, azken buruan, kapital gehikuntzaren zenbatekoa». Txosten hori kapital gehikuntza jasotzen duen eskritura publikoari erantsi behar zaio (74.2. art.). 3) Kapitala gehitzea, diruzkoak ez diren ekarpenen bidez: Kasu horretan ere, administratzaileek txosten bat utzi behar dute bazkideen esku. Txosten horretan, zehatzmehatz adierazi behar dira «egin nahi diren ekarpenak, ho rien balorazioa, ekarpenok egin behar dituzten pertsonak, ekarpen horien truk sortuko diren sozietate partaidetzen kopurua, kapital gehikuntzaren zenbate koa eta sozietatera ekarritako ondasun horien gain eratutako bermeak» (74.3. artikulua.). 4) Kapitala gehitzea, erreserben pentzuan: Eragiketa horretan, «xedatze ko moduko erreserbak, sozietate partaidetzak bereganatzeko primak eta lege erreserba» bakarrik erabil daitezke. Eragiketa horren oinarri eta berme modu an, bestalde, «kapitala gehitzeko erabakiaren aurreko sei hilabeteen barruan onetsi den balantzea erabili behar da; balantze hori kapital gehikuntza jaso tzen duen eskritura publikoari erantsi behar zaio» (74.4. art.). 536. Bazkideak duen eskubidea sozietate partaidetza berriak lehenes penez bereganatzeko.—Egun indarrean dagoen legearen aurrekoak eskubide hori aintzatetsi zuen. Egungo legeak, ildo beretik, 75. artikuluan jasotzen du bazkideak duen eskubidea sozietate partaidetza berriak lehenespenez berega natzeko. Bazkideek aukera izan behar dute horiek hasieran bereganatutako kapital proportzio berari eusteko. Horixe da, hain zuzen ere, aztergai dugun eskubidearen oinarria. Bazkideek eskubide hori izango dute, kapitala gehitu eta partaidetza berriak sortzen direnean bakarrik. Horren harira, Merkataritzako zuzenbidea
254
«bazkide bakoitzak berega na ditzakeen partaidetza berrien kopurua beraren partaidetzek duten balio izendatuaren araberakoa izan behar da». Edozein modutan, bazkideak «ez du izango lehenespenez bereganatzeko eskubiderik kapital gehikuntza egin dene an beste sozietate oso bat edo horren ondarearen zati bat irentsiz» (75.1. art.). Eskubide hori egikaritzeko epea «kapital gehikuntzaren gaineko erabakia hartzen denean zehaztu behar da; epe hori ezin da hilabetetik beherakoa izan, partaidetza berriak bereganatzeko eskaintza Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita». Administrazio organoak, iragarki hori egin beharrean, eskubide horren berri eman diezaieke idatziz bazkideei eta, hala denean, gozamendunei. Horrelakoetan, bazkideak partaidetza berriak bereganatzeko duen epea zenbatzen hasiko da, kasuan kasuko berriematea bidaltzen den unetik (75.2. art.). 537. Bazkideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubidea eskual datzea.—Jakina denez, eskubide hori bazkide izaerarekin lotzen da. Edozelan ere, eskubide horrek eduki ekonomikoa du eta, horren ondorioz, hori inter vi vos eskualdatu ahal zaie beste bazkide guztiei nahiz gainontzekoei. Horren ariora, ondoko baldintzak ezartzen ditu legeak: a) Bazkideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubidea borondatezko inter vivos egintzen bidez eskualda daiteke, lege honen edo, hala denean, sozietate estatutuen arabera sozietate partaidetzak modu askean eskura ditza keten pertsonen mesedetan. Estatutuek, berebat, eskubide hori beste pertsona batzuei eskualdatzeko aukera jaso dezakete. Eskualdaketa horiei guztiei apli katuko zaizkie sozietate partaidetzen inter vivos eskualdaketaren kasuan ezar tzen diren baldintzak; dena den, eta beharrezkoa bada, sistema horretarako ezartzen diren epeak alda daitezke» (75.3. art.). b) Estatutuek, bestalde, bazkideak lehenespenez bereganatzeko eskubidea Merkataritzako zuzenbidea
ren bitartez bereganatzen ez dituen partaidetzen erabilera zehaztu dezakete. Horren inguruko estatutu xedapenik ez badago, aldiz, administrazio organo ak lehenespenez bereganatzeko eskubidea egikaritu duten bazkideei eskainiko dizkie partaidetza horiek; bazkideok, gehienez, hamabost eguneko epea dute partaidetza horiek bereganatu eta ordaintzeko, lehenespeneko eskubidea egi karitzeko epea amaitzen denetik zenbatzen hasita. Partaidetzok hainbat bazkidek eskuratu nahi badituzte, bazkide bakoitzak sozietate kapitalean ditu en partaidetzen arabera banatuko dira horiek. Epe hori amaitu eta hurrengo hamabost egunetan zehar, administrazio organoak sozietatetik kanpoko per tsonei adjudika diezazkieke bazkideak bereganatu gabeko partaidetzak (75.4. artikulua.). 538. Bazkideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubidea bazter tzea.—Merkataritzako sozietateei buruzko 1989ko uztailaren 25eko lege era entzak berrikuntza nabarmena jaso zuen; horrela, akzio berriak lehenespenez harpidetzeko eskubidea osoosorik edo zati batez baztertzeko erabakia har dezake batza orokorrak (ikus 268. zk.). Ildo beretik, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Lege berriak neurri hori bera jaso du, modu zabalagoan bada ere (76. art.). Hauxe dio artikulu horrek: Batza orokorrak, kapitala gehitzeko erabakia hartzen duenean, lehenes penez harpidetzeko eskubidea bazter dezake, osoosorik edo zati batez. Horretarako, ondoko betekizunak gauzatu behar dira nahitaez: a) Batzarako deialdia egiten denean, bazkideak lehenespenez bereganatzeko duen eskubi dea ezabatzeko proposamena agertarazi behar da eta, horrez gain, bazkideek duten eskubidea, sozietate egoitzan hurrengo zenbakiak aipatutako txostena aztertzeko. b) Batzarako deialdia egiten denean, bazkideen esku utzi behar da administrazio organoak egindako txostena. Txosten horretan, sozietate par taidetzen benetako balioa zehaztu behar da. Aldi berean, xehetasunez bidez kotu behar dira partaidetza berriak eskuratzeko proposamena eta Merkataritzako zuzenbidea
256
horien truk emango den ordaina; azken buruan, partaidetza horiek eskuratu behar dituz ten pertsonak ere zehaztu behar dira. c) Partaidetza berrien balio izendatua (hala denean, primaren zenbatekoa gehiturik) eta administratzaileen txoste nak adierazten duen benetako balioa bat etorri behar dira». Lege neurri hori osooso garrantzitsua da, gehiengoaren esku uzten baitu bazkidearen eskubideetarik garrantzitsuenetako bat ezabatzeko aukera, «so zietatearen interesa» kontuan hartu gabe. Sozietate anonimoen kasuan, kon trara, aintzat hartu behar da sozietatearen interes hori, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 159. artikuluak ezartzen duen moduan. Bada, Erantzuki zun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak jasotzen duen adierazpen horrek agerian uzten du sozietatearen izaera «itxi»a. 539. Gehikuntza osagabea.—Kasu batzuetan, gerta daiteke bazkideek osoosorik ez bereganatzea gehitutako kapitala. Halako kasuetan, ordain dutako zenbatekoaren arabera gehituko da kapitala, salbu eta erabakian adie razten denean gehikuntzak ez duela ondorerik izango, ordainketa osoosorik egiten ez bada». Azken kasu horretan, administratzaileek bazkideei itzuliko dizkiete azken horiek egin dituzten ekarpenak (ikus 77. art.). 540. Kapital gehikuntza Erregistroan inskribatzea.— Sozietatearen ka pitala gehitzeko, ondoko hiru faseak bete behar dira: 1) Batza orokorrak ge hikuntza erabakia hartzea. 2) Sozietate erabaki horren betearazpena jasotzen duen eskritura publikoa egilestea. 3) Eskritura hori Merkataritzako Erregis troan inskribatzea. Erregistroari dagokionez, hurrengoa zehazten du 78. arti kuluaren 2. idazatiak: «Sozietate kapitala gehitzeko erabakia eta erabaki horren betearazpena aldi berean inskribatu behar dira Merkataritzako Erre gistroan». Merkataritzako zuzenbidea
Lege manu horrek, orobat, kapital gehikuntzaren betearazpena jasotzen duen eskritura publikoaren aipamenak arautzen ditu. Horren inguruan, bazki deak partaidetzak bereganatzeko duen epea hasi eta hurrengo sei hilabeteetan ez badira Erregistroan aurkezten gehikuntzaren betearazpena egiaztatzen du ten agiriak, «ekarpenak egiten dituzten pertsonek horien itzulketa eska deza kete»; agirien aurkezpen eza sozietateari egotzi ahal bazaio, gainera, lege korrituak ordaindu beharko zaizkie pertsona horiei. 541. Sozietatearen kapitala urritzea. Oharbide orokorrak.—Sozieta tearen estatutuetan zehazten den kapitala urritu egin daiteke, hainbat arrazoi direla bide: a) Kasu batzuetan, bazkideek bereganatu eta sozietatera ekarrita ko kapitala gehiegikoa izan daiteke, sozietate enpresaren beharrizanetarako. Halakoetan, sozietatearentzat komenigarri izan daiteke bazkideei euren ekar penen zati bat itzultzea. b) Beste kasu batzuetan, bestelako arrazoiek bultza tzen dute kapitala urritzera; sozietateak galerak izan baditu, adibidez, kome nigarria izan daiteke edo, batzuetan, beharrezkoa, kapitalaren eta ondarearen arteko oreka berrezartzea. Bi kasu horien inguruko modalitate desberdinak arautzen dira legeak ka pitala urritzeari buruz jasotzen duen lehenengo manuan (79. art.). Ondokoa ezartzen du artikulu horrek: «Kapital urripenaren helburua izan daiteke ekar penak itzultzea edota galeren ondorioz urritu den kontabilitate ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzea» (Ikus KKAEk 1996ko abenduaren 20an emandako ebazpena; ebazpen horrek irizpide orokorrak ematen ditu kontabilitate ondarearen kontzeptua zehazteko, kapital urripenaren ondoreei begira). Kapitala urritzen den kasu guztietan, aldarazi egiten dira estatutuak. Aldarazpen horiek egiteko, forma eta publizitatearen inguruko zenbait beteki zun gauzatu behar dira, hain zuzen ere, kapitulu honen hasieran azaldu ditu Merkataritzako zuzenbidea
258
gunak. Legeak jasotzen duenaren arabera, kapitalaren urripena estatutu aldarazpenen inguruko kasu berezien artean kokatzen da; horren ondorioz, hurrengo orrialdeetan forma eta inskripzioaren inguruko betekizun berezi ho riek aipatuko ditugu. (Sozietate kapitalaren urripena jasotzen duen eskritura ren edukiari eta berori Merkataritzako Erregistroan inskribatzearen inguruan, kontuan izan behar da Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 201 eta 202. artikuluek ezartzen dutena). Orokorrean, kapitala urritzeari buruzko lege arauketaren helburua sozie tate hartzekodunen interesak babestea da; dakigunez, sozietatearen ondarea da hartzekodun horiek dituzten kredituen berme bakarra. Era berean, partai detza gutxiengodunen interesak ere babesten dira, interes horiei ere kaltea egin dakiekelako. Horrekin lotuta, 79. artikuluaren bigarren idazatiak jasota koa azpimarratu behar dugu: Urripenak ez baditu modu berean ukitzen partaidetza guztiak, nahitaezkoa izango da bazkide guztien adostasuna. Jarraian, legeak urripenaren inguruan arautzen dituen bi kasu nagusiak aztertuko ditugu. 542. Kapitala urritzea, ekarpenak itzultzearen bitartez.—Legearen 80 eta 81. artikuluetan arautzen da kasu hori. Bi manu horietan, agerian uzten da sozietate hartzekodunen gaineko ardura. Hasteko, 80. artikuluan arautzen da bazkideek hartzekodunei begira duten erantzukizuna, hain zuzen ere, bazkide horiei euren ekarpenak osoosorik edo zati batez itzuli aurretik hartutako sozietate zorren gaineko erantzukizuna. Bigarrenez, ekarpenen itzulketa ber matzen duten arauak jasotzen ditu 81. artikuluak. Honakoa da bi manu horien edukia: A) Legearen 80. artikuluaren lehenengo idazatiak erantzukizun printzi pioa ezartzen du argi eta garbi: Bazkideei euren ekarpenak itzultzen bazaiz kie osoosorik edo zati batez, bazkide horiek guztiak, Merkataritzako zuzenbidea
sozietatearekin batera, erantzukizun solidarioa izango dute sozietate zorren gain, baldin eta zor hori ek bazkideak bereganatu baditu urripen hori gainontzekoen aurka jartzeko au kera noiz izan eta horren aurretik». Aurretik adierazi dugunez, kapitalaren urripena Erregistroan inskribatu behar da. Bada, Merkataritza Kodearen 21. artikulua aplikatu behar da kasu horretan. Artikulu horren arabera, «inskribatu beharreko egintzak gainontze ko onustedunen aurka jar daitezke, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan bakarrik». Erregistroko publizitateak, izan ere, bi de ematen dio legeak onartzen duen «aurkajartze» printzipioari. Hariari segiz, ondoko bi inguruabarrak azpimarratu behar dira: a) Baz kidearen erantzukizuna «sozietate ekarpenen itzulketaren ondorioz jasotako zenbatekora mugatzen da»; modu horretara, hautsi egiten da bazkideak duen erantzukizun mugatuaren printzipioa. b) Erantzukizun horren «preskripzio epea bost urtekoa da, urripen hori gainontzekoen aurka jar daitekeen unetik zenbatzen hasita» (80. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak). Behin erantzukizun sistema hori azaldu eta gero, hauxe argitu behar dugu: «Bazkideek ez dute izango aurreko idazatietan aipatzen den erantzu kizuna, baldin eta, urripen erabakia hartzen denean, erreserba bat zuzkitzen bada etekinen edota erreserba askeen pentzuan, eta erreserba horren zenbatekoa bazkideei itzulitakoaren bestekoa bada. Erreserba hori xedaezina izango da bost urtetan zehar, urripenaren iragarkia Merkataritzako Erre gistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenbatzen hasita, ondoko kasuan izan ezik: epe hori mugaeguneratu baino lehen, sozietate zor guztiak ordaintzen direnean, alegia, urripen hori gainontzekoen aurka jartzeko aukera noiz izan eta horren aurretik hartutako zor guztiak» (80.4. art.). B) Jarraian, hartzekodunen babeserako ezartzen diren neurriak aztertuko ditugu. Neurri horiek 81. artikuluan jasotzen dira: a) Kapitala urritu eta bazkideei euren ekarpenak itzultzen zaizkien kasurako, estatutuetan ezar daiteke nahitaezkoa dela hiru hilabete gutxienez igarotzea, urripen erabakia betearazi ahal izateko. b) Hartzekodun arruntei jakinarazi behar zaie epe hori Merkataritzako zuzenbidea
260
noiz hasten den; jakinarazpen hori egin behar zaie eurei zuzenean edo, bes tela, horren iragarkia agertu behar da Merkataritzako Erregistroaren Aldiz kari Ofizialean. Epe horren barruan, urripen erabakia betearaztearen aurka jo dezakete hartzekodunek, «baldin eta euren kredituak kobratzen ez badituzte edota sozietateak kreditu horiek bermatzen ez baditu». c) «Deusezak dira hiru hilabeteko epe hori igaro aurretik egindako kapital itzulketak, nahiz eta edozein hartzekodunek horren aurka jo, garaiz eta behar bezala». Bukatzeko, hartzekodunengan eraginik ez duen arren, ondokoa adierazi behar da: «Ka pitalaren itzulketa bazkide bakoitzak dituen partaidetzen lainean egin behar da, salbu eta bestelako sistemarik erabakitzen denean aho batez». 543. Kapitala urritzea, galerak konpentsatzeko.— Urripen hori gerta tzen denean, bazkideei ez zaie ekarpenik itzultzen. Kapitala urritzeko konta bilitate eragiketa horren bidez, galeren ondorioz urritu den ondarearen eta kapitalaren arteko oreka berrezartzea lortu nahi da. Horrekin lotuta, le geak bi betekizun hauek ezartzen ditu: a) Sozietate kapitala ezin izango da urritu, sozietateak «edozein motatako erreserbak dituenean» (82.1. art.). b) Eragiketa hori gauzatzeko, berebat, «batza orokorrak erabakiaren aurreko sei hilabeteen barruan onetsi duen balantzea hartu behar da oinarri gisa. Balantze hori sozietatearen kontu auditoreek begiztatu behar dute, sozietateak bere ur teko kontuak begiztatzeko betebeharra duenean; alderantziz, sozietateak kontu auditoretza egiteko betebeharrik ez duenean, administratzaileek eskatu tako auditoreak egin beharko du begiztapen hori» (82.2. art.). Balantzea eta horren begiztapena, bestalde, urripena jasotzen duen eskri tura publikoari erantsiko zaizkio. 544. Kapitala aldi berean gehitu eta urritzea.—Urripen hori «auspo eragiketa» izenez ezagutzen da praktikan. Eragiketa Merkataritzako zuzenbidea
hori, gehienetan, pasiboa aktiboa baino handiagoa den egoera larrietan gauzatzen da. Legeak ondokoa adierazten du horren inguruan: «Sozietate kapitala ezerezera edota legeak ezarritako gutxieneko zenbate kotik behera urritzeko erabakia hartu ahal izateko, nahitaezkoa da aldi berean sozietatearen transformazioa erabakitzea edota horren kapitalaren gehikuntza, gutxieneko zenbatekoraino edo hortik gora» (83.1. art.). Bestalde, eta eragiketa hori oso arriskutsua denez, hiru kautela hauek ezartzen ditu legeak: 1) «Betiere, bazkideen lehenespeneko eskubidea errespe tatu egin behar da, hots, eskubide hori ezin da inola ere ezabatu». 2) «Urripen erabakia eragingarria izateko, kapitala gehitzeko erabakia betearazi behar da». 3) «Urripen erabakia ezin da Erregistroan inskribatu, baldin eta aldi be rean ez bada Erregistroan aurkezten kapitala gehitu eta hori betearazteko edota sozietatea transformatzeko erabakia». BIBLIOGRAFIA ALONSO LEDESMA, C.: «Ampliación del capital; derecho de asunción preferente de nuevas participaciones, RdS, aparteko zk., 1994, 485. or. eta ondorengoak; CORO NADO FERNÁNDEZ; «La reducción del capital social en el Proyecto de Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in RGD, 1994, 5523. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DEL POZO: «Sobre la llamada reducción de capital con cargo a beneficios o reservas en las sociedades anónimas y de responsabilidad limitada», in RDM, 1995, 1391. or. eta ondorengoak; ESPÍN GUTIÉRREZ, C.: «Modificación de estatutos», in RdS, aparteko zk., 1994, 465. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: «El régimen general de la modificación de estatutos en la nueva Ley de Sociedades de Respon sabilidad Limitada», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 365. or. eta ondorengoak; LÓPEZ SÁNCHEZ, M.A.: «Reducción del capital social», RdS, aparteko zk., 1994, 501. or. eta ondorengoak; PAZARES, C.: «Infracapitalización; una aproximación conceptual», RdS, aparteko zk., 1994, 253. or. eta ondorengoak; ROJO: «El aumento del capital de la sociedad de responsabilidad limitada», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 569. or. eta ondorengoak.
Merkataritzako zuzenbidea
262
§ XXXIII. URTEKO KONTUAK LABURPENA: 545. Oharbide orokorrak.—546. Dibidenduen banaketa.—547. Bazkideak kontabilitatea aztertzeko duen eskubidea.
545. Oharbide orokorrak.—Dakigunez, Eraldatze eta Egokitzeari bu ruzko 1989ko uztailaren 25eko Legea (EEL) argitaratu eta gero, Espainian Sozietate Anonimoei buruzko 1989ko abenduaren 22ko Legearen Testu Bate gina argitaratu zen. Lege horren bitartez, EEEk emandako hainbat zuzentarau barneratu ziren Espainiako Zuzenbidean, hain zuzen ere, sozietate jakin batzuen urteko kontuei eta kontu bateratuei buruzko zuzentarauak (SALren 171.etik 222.era arteko art.ak). Garai horretan, lege horren xedapenak aplika tzen zitzaizkien erantzukizun mugatuko sozietateen urteko kontuei. Geroago, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Lege berriak irizpide berari heldu dio. Horren ariora, hauxe ezartzen du lege horren 84. artikuluak: «Lege honek arautzen ez dituen gaietan, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen VII. kapituluan ezartzen dena aplikatuko zaie erantzukizun mugatuko sozie tateei». (Hortaz, lan honen 339.etik 354.era arteko zenbakietan emandako azalpenera egiten dugu igorpena). Nolanahi den ere, ez dago argi lege konponbide hori egokiena den ala ez. Sozietate Anonimoen kontabilitate sistema oso konplexua denez, beharbada irtenbide hobea izango zatekeen erantzukizun mugatuko sozietateentzat kon tuen sistema errazago edo soilagoa ezartzea. Gogoan izan behar da, dena den, erantzukizun mugatuko sozietate asko txikiak direla eta, ondorenez, balantze laburtua egiteko aukera dutela. Sistema horren bidez, kontabilitate zama han di horretatik aske geratuko dira erantzukizun mugatuko sozietateak. Edozein modutara ere, badirudi hobe izango zatekeela kontabilitate sistema berezia ezartzea. Jarraian, urteko kontuen inguruan Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak ezartzen duena azalduko dugu. Arauketa hori bi artikulutan jasotzen da (85 eta 86. art.etan), eta Merkataritzako zuzenbidea
horiek nahitaez aplikatu beharko dira So zietate Anonimoei buruzko Legeak ezartzen dituen xedapenekin batera. Bada, bi manu horiek azalduko ditugu. 546. Dibidenduen banaketa.—Gai horren inguruan, legearen 85. artikuluak ezartzen duena aplikatu behar da. Hauxe dio artikulu horrek: «Es tatutuek kontrakorik xedatzen ez badute, dibidenduak bazkideen artean banatuko dira, bazkide bakoitzak sozietate kapitalean duen partaidetzaren arabera». Manu horretatik ondorioztatzen denez, estatutuek dute etekin bana ketaren inguruko proportziotasun printzipioari eutsi edo printzipio hori baztertzeko ahalmena. Sistema hori, egia esan, sozietate anonimoen kasuan aplikatzen denaren antzekoa da (215. art.). Azken horren harira, etekinen ba naketan pribilejioen bat duten akzioei dagokienez, estatutuek ezartzen dutena izan behar da kontuan. 547. Bazkideak kontabilitatea aztertzeko duen eskubidea.—Informa zio izaerako eskubide hori zabalago arautzen da Erantzukizun Mugatuko So zietateei buruzko Legean (86. art.an), Sozietate Anonimoei buruzko Legean baino. Azken horrek bazkidearen eskubide hori mugatzen du, ondokoa adiera ziz: «Batzarako deialdia egin eta gero, edozein akziodunek berehala eta do hainik jaso ditzake batzak onetsi behar dituen agiri guztiak eta, hala denean, kudeaketa txostena eta kontu auditoreek egindakoa» (212.2. art.). Erantzu kizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen manu hori hitzez hitz jasotzeaz gain, beste bi idazati gehitzen diz kio 86. artikuluari: «2) Epe beraren barruan, eta estatutuek kontrakorik xeda tzen ez badute, sozietate kapitalaren ehuneko bost gutxienez ordezkatzen duten bazkideek urteko kontuen oinarri eta aurrekariak azter ditzakete sozie tatearen egoitzan, euren kabuz edota kontabilitate aditu baten laguntzaz. 3) Aurreko lerroaldean ezarritakoa gorabehera, 264
Merkataritzako zuzenbidea
gutxiengoak kontu auditore bat izenda dadin eska dezake, sozietatearen pentzuan». Gai horretan gehiago barrendu gabe, argi dago Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak aukera handiagoak ematen dizkiela bazkideei, batza orokorra egin aurretik sozietatearen kontabilitate egoera aztertzeko. Ba tza orokor horrek, hala denean, urteko kontuak onetsiko ditu. BIBLIOGRAFIA BISBAL I MÉNDEZ, J.: «Cuentas anuales», RdS, aparteko zk., 1994, 591. or. eta ondorengoak; CUEVAS DE ALDASORO: «Incidencia en el régimen de la auditoría de cuentas de la nueva Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada y de la reforma proyectada del Reglamento del Registro Mercantil», in RCDI, 1996, 1747. or. eta ondorengoak; PETIT LAVALL: «La supresión de la regla de rotación obligatoria en el nombramiento de auditores de cuentas por la Ley 2/1995, de 23 de marzo, de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in RGD, 1995, 6903. or. eta ondorengoak; RICO, E.: «La nueva configuración del depósito de cuentas», in Ley de Sociedades Limitadas, II, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 129. or. eta ondorengoak.
Merkataritzako zuzenbidea
§ XXXIV. ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEAREN TRANSFORMAZIOA LABURPENA: 548. Oharbide orokorrak.—549. Legeak jasotzen dituen transformazio kasuak.—550. Erantzukizun mugatuko sozietatea bestelako sozietate mota bihurtzea.— 551. Transformazioaren betekizun formalak.—552. Erantzukizun mugatuko sozietatea kooperatiba sozietate bihurtzea.—553. Transformaturiko sozietateak indarrean irau tea.—554. Erantzukizun mugatuko sozietate ez direnak mota horretako sozietate bihur tzea.—555. Kooperatiba sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea.
548. Oharbide orokorrak.—Transformazioa eragiketa juridikoa da, eta horrek sozietatearen forma, bazkideen status juridikoa eta sozietate erakun dearen barne egitura nahiz antolaketa ukitzen ditu bereziki. Transformazioa gauzatzen denean, sozietateak bere forma aldatzen du, baina aldaketa horrek ez du inola ere sozietatearen nortasun juridikoa ukitzen. Beste modu batera esatearren, erakunde juridikoa edota sozietatea berbera da forma aldaketaren aurretik nahiz haren ondoren. Geroago zehaztuko ditugu hasieran emandako ideia horiek. Merkataritza Kodeak ez du sozietateen transformazioa arautu. Espainiako Zuzenbidean, Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legeak arautu zuen gai hori lehenengo aldiz. Geroago, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1953ko Legera zabaldu zen arauketa hori. Gaur egun ere, bi sozietate mota horiei buruzko legeetan jasotzen da transformazioaren gaineko arauketa. Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko lege berriak, adibidez, arreta bereziaz arautzen du sozietateen transformazioa (87.etik 93.era arteko art.ak). Lege horretan, transformazioaren eremua zabaltzen da kooperatiba sozieta teetara, interes ekonomikodun elkartzeetara eta sozietate zibiletara; azken kasu horretan, dena den, erantzukizun mugatuko sozietatearen xedea ezin da merkataritzakoa izan. Ondorenez, esan daiteke lege honek Sozietate Anoni moei buruzko legeak baino ikuspegi zabalago eta irekiagoa eskaintzen duela. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak ere sozietateen transfor Merkataritzako zuzenbidea
mazioa xedatzen du (216.etik 225.era arteko art.ak). Manu horietarik lehe nengoak printzipio orokorra jasotzen du, eta printzipio hori transformazio kasu guztietan aplikatu behar da. Printzipio horren arabera, transforma zioaren eskritura publikoan, «sozietateak zein forma eskuratu eta sozietate forma hori eratzeko legeak eta araudiek ezartzen dituzten aipamen guztiak ja so behar dira». Neurri horren helburua da sozietate mota berri hori eratzeko betekizunak gauzatzea, hau da, betekizun horiek sozietatearen transformazio aren bidetik bete ez daitezen saihestea. 549. Legeak jasotzen dituen transformazio kasuak.— Legeak transfor mazioaren bi aldeak jasotzen ditu: a) erantzukizun mugatuko sozietatea beste lako sozietate mota bihurtzea; b) erantzukizun mugatuko sozietate ez dena mota horretako sozietate bihurtzea. Bi multzo horien barruan, bestalde, hain bat kasu desberdin agertzen dira, eta jarraian azalduko ditugu kasuok. 550. Erantzukizun mugatuko sozietatea bestelako sozietate mota bi hurtzea.—Legearen 87. artikuluak hainbat kasu desberdin jasotzen ditu. Horren harira, erantzukizun mugatuko sozietatea komanditako sozietate (ak ziodun edo huts), sozietate kolektibo, sozietate anonimo, kooperatiba sozietate edota interes ekonomikodun elkartze bihur daiteke. Lege xedapen horrek badu nolabaiteko berritasun kutsurik. Alde batetik, transformazioaren eremua zabaltzen du, komanditako sozietate akzioduna eta interes ekonomikodun elkartzea barneratuz (azken horiek merkataritzako iza era eta nortasun juridikoa duten elkarte izaerako erakundeak dira). Bestetik, ezohiko adierazpen hau jasotzen du legeak: «Erantzukizun mugatuko sozieta tearen xedea merkataritzakoa ez denean, sozietate hori sozietate zibil ere bihur daiteke» (87.2. art.). Transformazioaren inguruko azken kasu horrek aspaldiko arazoa konpon dezake, alegia, xede
zibila izan eta merkataritzako forma duten sozietate zibilen gaineko arazoa. Manu horren bitartez, merka taritzako forma izan baina merkataritzako xederik ez duten sozietateei aukera ematen zaie sozietate zibil bihurtzeko. 551. Transformazioaren betekizun formalak.— Erantzukizun mugatu ko sozietatea bestelako sozietate mota bihurtzeko, forma eta edukiaren ingu ruko hiru betekizun gauzatu behar dira. Betekizun horiek legearen 88, 89 eta 90. artikuluetan jasotzen dira. a) Lehenik, batza orokorrak hartu behar du transformazio erabakia, «es tatutuak aldarazteko beharrezko diren betekizun eta formalitateak gauzatuz» (88.1. art.). Horrekin batera, «erabakia hartu eta aurreko egunean itxitako ba lantzea onetsi behar du batza orokorrak eta, horrez gain, erantzukizun muga tuko sozietatea zein sozietate mota bihurtu eta sozietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak jaso behar dira» (88.2. art.). Esan berri dugun be zala, erantzukizun mugatuko sozietatea zein sozietate mota bihurtu eta so zietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak jaso behar dira. Horren helburua da sozietate mota berri hori eratzeko betekizunak gauzatzea, hots, betekizun horiek sozietatearen transformazioaren bidetik bete ez daite zen saihestea. Berebat, balantzea ere azaldu behar da; horren bitartez, trans formaturiko sozietatearen ondare egoera ezagutarazten da. Legeak azpimarratzen duenez, «transformazio erabakiak ezin ditu aldatu bazkideek sozietatearen kapitalean dituzten partaidetzak. Sozietatea transfor matzearen ondorioz desagertzen diren sozietate partaidetzen truk, bazkideek eskubidea dute transformaturiko sozietatean dituzten partaidetzen araberako kuota edo akzioak eskuratzeko» (88.3. art.). Xedapen horren helburua da, forma aldaketa horrek bazkide batzuen interes ekonomikoei kalterik ez eragi tea, beste bazkide batzuen mesedetan. Merkataritzako zuzenbidea
b) Bigarrenik, sozietateak hartutako transformazio erabakia eskritura publikoan jaso behar da. Era berean, «eskritura hori egiletsi behar dute, bate tik, sozietateak eta, bestetik, zorren gaineko erantzukizun pertsonala izango duten bazkideek. Eskritura horrek ondoko aipamenak jaso behar ditu: eran tzukizun mugatuko sozietatea zein sozietate mota bihurtu eta sozietate hori eratzeko legeak ezartzen dituen aipamenak; eta, banantze eskubidea egikaritu duten bazkideen zerrenda eta horiek ordezkatzen duten kapitala» (89. art.). Bestalde, «transformazioaren ondorioz sozietatea anonimoa edo koman ditako sozietate akzioduna sortzen bada, eskritura horri erantsi behar zaio di ruzkoa ez den ondareari buruz aditu independenteek egindako txostena; ho rrez gain, partaidetza bakoitzari dagokion akzio kopurua ere zehaztu egin behar da» (89. art.). c) Azkenik, Erregistroan inskribatu behar da sozietatearen transforma zioari buruzko eskritura. Legearen 90.1. artikuluak honakoa ezartzen du ho rren inguruan: «Erantzukizun mugatuko sozietatearen transformazioari bu ruzko eskritura publikoa Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da; eskritura horrekin batera aurkeztu beharko dira sozietatearen balantze oro korra, transformazio erabakia hartu eta aurreko egunean itxitakoa eta, aldi berean, sozietatearen azken balantzea, eskritura egiletsi eta aurreko egunean itxitakoa. Sozietate hori sozietate anonimo bihurtzen denean, aipatu berri ditugun bi balantze horietarik lehenengoa bakarrik aurkeztu beharko da». Legegileak Erregistroko inskripzioaren balioa azpimarratu nahi izan du eta, horren inguruan, hauxe adierazi du: «Transformazioa eragingarria izate ko, eskritura publikoa Merkataritzako Erregistroan inskribatu egin behar da nahitaez, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean egin behar di ren argitalpenaren ondoreak gorabehera». Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak (216.etik
225.era arteko art.ak) aztergai dugun transformazio fenomenoa arautzen du. Araudi horrek aipatzen ditu, besteak beste, inskripzioaren betekizunak, kasuan kasuko eskri uraren edukia edo aipamenak, bai eta eskriturarekin batera aurkeztu behar di ren agiri eta txostenak ere. 552. Erantzukizun mugatuko sozietatea kooperatiba sozietate bihur tzea.—Erantzukizun mugatuko sozietatea kooperatiba sozietate bihurtzen de nean, betekizun berezi batzuk gauzatu behar dira, oro har azaldu ditugun horietatik kanpo. Betekizunok legearen 90. artikuluaren bigarren idazatian jasotzen dira: Transformazioaren ondorioz kooperatiba sozietatea sortzen bada, eskritura publikoa inskribatu behar da estatuko edo autonomia erki degoetako legeriaren arabera eskuduna den Kooperatiben Erregistroan. Horre kin batera, aurreko idazatian aipatutako balantzeak aurkeztu behar dira eta, orobat, Merkataritzako Erregistroak luzatutako ziurtagiria; bertan, hitzez hitz berridatzi behar dira indarrean iraungo duten idazpenak eta, aldi berean, transformazioaren inskripzioa egiteko oztoporik ez dagoela ere adierazi behar da. Ziurtagiri hori luzatu eta gero, merkataritzako erregistratzaileak ohar bat egin beharko du, transformaturiko sozietatearen orria behinbehinean ixten dela adieraziz. Behin transformazioa inskribatu eta gero, Kooperatiben Erre gistroak horren berri eman behar dio bere arioz merkataritzako erregis tratzaile eskudunari. Erregistratzaile horrek sozietateari buruzko idazpenak kitatu behar ditu eta, horren ondoren, transformazioa argitaratu behar du Me kataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean. (Transformazio horri dago kionez, komenigarri gertatzen da MEAren 222. artikulua aztertzea). 553. Transformaturiko sozietateak indarrean irautea.—Kapitulu ho nen hasieran adierazi dugun moduan, sozietatearen forma Merkataritzako zuzenbidea
aldaketak ez du inola ere sozietatearen nortasun juridikoa ukitzen. Baieztapen horrek legearen 91, 92.1 eta 93.1. artikuluak hartzen ditu oinarri. Segidan azalduko ditugu artikulu horiek guztiak. Legearen 91. artikuluak hauxe adierazten du lehenengo idazatian: «Lege honen arabera egindako transformazioak ez du sozietatearen nortasun juridi koa aldatzen, hots, pertsona juridiko bera da forma berri horren azpian da goena». Gure iritziz, legeak egiten duen adierazpen hori orokor, argi eta esplizitua da eta, gainera, transformazioaren inguruko kasu guztietan aplika daiteke. Legeak berak desagertarazten ditu horren inguruan sor daitezkeen zalantzak; horrela, sozietate anonimoa, kolektiboa, komanditakoa, koopera tiba sozietatea, interes ekonomikodun elkartzea eta sozietate zibila erantzu kizun mugatuko sozietate bihurtzen diren kasurako (92.1 eta 93.1. art.ak), adierazpen bera jasotzen du legeak: «transformazioak ez du inola ere sozieta tearen nortasun juridikoa ukitzen». Transformazio kasuetan, bada, argi dago ez dela aldatzen transformaturi ko sozietatearen nortasun juridikoa; beste hitz batzuetan esatearren, erakunde juridiko bera da forma berriaren azpian dagoena. 554. Erantzukizun mugatuko sozietate ez direnak mota horretako so zietate bihurtzea.—Jarraian, transformazio fenomenoaren beste alde bat aztertuko dugu. Eragiketa hori 92. artikuluan arautzen da, honako idazpuru pean: «Sozietate zibilak, kolektiboak, komanditakoak, anonimoak edo interes ekonomikodun elkartzeak erantzukizun mugatuko sozietate bihurtzea». Koo peratiba sozietateak idazpuru horretatik kanpo geratzen dira; horien transfor mazioa 93. artikuluan arautzen du legeak. Eragiketa hori arautzen duen lege manuaren lehenengo idazatiak (92. art.) aldez aurretik azaldu dugun adierazpena baieztatzen du. Horren arabera, transformazioak ez du ukitzen transformaturiko erakundearen nortasun juridi
koa. Transformazio hori eskritura publikoan agertarazi behar da, eta eskritura horretan nahitaez jaso behar dira «legeak erantzukizun mugatuko sozietatea ren eraketarako ezartzen dituen aipamenak», hau da, legearen 12. artikuluan jasotzen diren aipamenak. Lege adierazpen horrek, bistan denez, ez du arazorik sortzen, manu ho rren bigarren idazatiaren kasuan gertatzen den bezala. Horren harira, «trans formazioari buruzko eskritura publikoan, sozietate ondareak kapitala estaltzen duela adierazi behar dute eskrituraren egilesleek euren erantzukizunpean. Es kritura hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, transformazio erabakia hartu eta aurreko egunean itxitako balantzearekin batera». Lege xedapen horren inguruan, dena dela, beharrezkoa izan daiteke ze haztea zeintzuk diren eskrituraren «egilesleak» eta zein den pertsona horien erantzukizuna. Sozietateen transformazioa gertatzen denean, transformatu riko sozietateak egilesten du eskritura hori (legearen 89. artikulua, eta Merka taritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 216, 217, 218 eta 219. artikuluen arabera). Kasu batzuetan, ordea, bazkide kolektibo guztien adostasuna behar izango da, eskritura hori inskribatzeko (ikus MEAren 217. artikulua.). Beste kasu batzuetan, eskritura hori egiletsi behar dute transformaturiko sozietateak eta sozietate zorren gain mugarik gabeko erantzukizun pertsonala izango du ten bazkide guztiek (legearen 89. artikulua, eta MEAren 219 eta 224. art.ak). Horixe da, hain zuzen, lege eta araudian «egilesleak» pluralez aipatzeko arra zoia. Erantzukizunari dagokionez, badirudi erantzukizun hori solidarioa izan behar dela. Legearen 92.3. artikuluak, bestalde, hauxe ezartzen du: «Bazkide kolekti boek edota transformaturiko sozietate zibilaren bazkideek erantzukizuna izan go dute transformazioaren aurretik hartutako sozietate zorren gain, salbu eta sozietatearen hartzekodunek berenberegi onartzen dutenean transformazioa. Erantzukizun horrek bost urteko Merkataritzako zuzenbidea
preskripzio epea du, transformazio hori Mer kataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik zenba tzen hasita». Neurri hori, zalantzarik gabe, nahitaezkoa da. Zernahi gisaz, neurri hori osatu beharko litzateke, erantzukizuna interes ekonomikodun elkartzeetako bazkide edo kideei zabalduz. Kide horiek «bazkide kolektibo»en erantzukizun bera badute ere (1991ko apirilaren 21eko Legearen 4. art.), ezin esan daiteke horiek benetako bazkide kolektiboak direnik; aitzitik, bazkide kolektiboekin berdinetsitako bazkideak dira. 555. Kooperatiba sozietatea erantzukizun mugatuko sozietate bihur tzea.—Legeak luze eta zabal arautzen du kasu hori. Horrek baieztatzen duenaren ildotik, transformazioak «ez du ukitzen transformaturiko sozietatea ren nortasun juridikoa» (93.1. art.). Artikulu horren bigarren idazatiak, bere bat, transformazioaren betekizun formalak jasotzen ditu: a) Lehenengo eta behin, printzipio orokorrari helduz, transformazio erabakia eskritura publikoan agertarazi behar dela adierazten du legeak. Es kritura publiko horrek «erantzukizun mugatuko sozietatea eratzeko ezar tzen diren aipamenak jaso behar ditu». b) Bigarrenik, eskritura publiko hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, transformazio erabakia hartu eta aurreko egunean itxita ko balantzearekin batera. Kasu horretan, edonola ere, betekizun berezia gau zatu behar da: eskriturarekin batera, Kooperatiben Erregistroak luzatutako ziurtagiria aurkeztu behar da; bertan, hitzez hitz berridatzi behar dira inda rrean iraungo duten idazpenak eta, era berean, transformazioaren inskripzioa egiteko oztoporik ez dagoela adierazi behar da. Horrez landara, erregistra tzaileak bestelako tramiteak ere bete behar ditu (ikus MEAren 218. artikulua).
c) Azkenik, hirugarren idazatiak adierazten duenez, «arau berezirik izan ezean, transformazioak ondoko betekizunak gauzatu behar ditu: a) Trans formazio erabakia hartu behar da, transformaturiko kooperatiba sozietatearen estatutuak aldarazteko ezartzen denaren arabera. b) Nahitaezko erreserba fon doa, hezkuntza eta sustapen fondoa eta bazkideen artean banatu ezin diren beste fondo edo erreserben erabilera kooperatiba sozietateen desegite kasurako ezartzen dena izango da. c) Sozietatea transformatu edo estatutuak aldarazten direnean bazkideek sozietatetik banantzeko eskubidea badute, eskritura publi koak jaso beharko du banantze eskubidea egikaritu duten bazkideen zerrenda, horiek ordezkatzen duten kapitala eta, bukatzeko, sozietatearen azken balan tzea, eskritura egiletsi eta aurreko egunean itxitakoa. d) Bazkideek erantzuki zun pertsonala izango dute transformazioaren aurretik hartutako sozietate zo rren gain, salbu eta sozietatearen hartzekodunek berariaz onartzen dutenean transformazioa. Erantzukizun horrek bost urteko preskripzio epea du, trans formazio hori Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean argi taratzen denetik zenbatzen hasita. Azaldu duguna kontuan izanik, kooperatiba sozietateak erantzukizun mu gatuko sozietate bihurtzeko eragiketa nahikoa nahasgarria dela esan behar da. Eragiketa hori, beraz, Kooperatibei buruzko Lege Orokorraren xedapenetara egokitu beharko da neurri handi batean. BIBLIOGRAFIA DÍAZ MORENO: «La disciplina de la transformación en el proyecto de Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in Cuad. D. y Com., 13. zk., 1994, 151. or. eta ondorengoak; LEÓN SANZ, F. J.: «Transformación en sociedad de responsa bilidad limitada», RdS, aparteko zk., 1994, 533. or. eta ondorengoak; RUIZ PERIS: «La transformación en la nueva Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 593. or. eta ondorengoak; SELVA SÁNCHEZ, L. M.: «El régimen jurídico de la transformación y de la fusión y escisión en la sociedad limi
Merkataritzako zuzenbidea
tada», in Ley de Sociedades Limitadas, II, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 7. or. eta ondorengoak; VARA DE PAZ, N.: «Transformación de la sociedad de respon sabilidad limitada en otro tipo societario», RdS, aparteko zk., 1994, 519. or. eta on dorengoak.
§ XXXV. SOZIETATEEN ARTEKO BATEGITEA ETA SOZIETATEAREN ZATIKETA LABURPENA: 556. Oharbide orokorrak.—557. Bategite eta zatiketaren lege eraentza.
556. Oharbide orokorrak.—Sozietateen arteko bategitea eta sozieta tearen zatiketa bi erakunde desberdin dira, eta modu bereizian arautzen dira Sozietate Anonimoei buruzko Legean (bategitea, 233.etik 251.era arteko ar tikuluetan; eta, zatiketa, 252.etik 259.era arteko artikuluetan). Hori gorabehe ra, bi erakunde horiek hainbat antzekotasun dituzte eta, horren ondorioz, bategitearen inguruko xedapen batzuk sorospidez aplika dakizkioke zatiketa ri (ikus SALren 254. artikulua). Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen arabera, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen xedapenak aplikatu behar zaizkie erantzukizun mugatuko sozietateen arteko bategiteari eta hori en zatiketari; izan ere, sozietate batean zein bestean elkarren antzeko arazoak gertatzen dira. Laburbilduz, sozietate anonimoen arteko bategiteari eta sozietate horien zatiketari buruzko arauak aplikatu behar dira erantzukizun mugatuko sozieta teetan. Jarraian, arau horiek zein baldintzatan aplikatzen diren azalduko dugu. 557. Bategite eta zatiketaren lege eraentza.—Horren inguruan, Eran tzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 94. art.ak ezartzen duena azpimarratu behar da: «Edozein motatako sozietateek bat egin eta erantzuki zun mugatuko sozietate berria eratzen dutenean, aurretik eratutako erantzu kizun mugatuko sozietate batek beste sozietate bat edo batzuk irensten dituenean eta, azkenik, erantzukizun mugatuko sozietatea zatitzen denean, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen VIII. kapituluaren 2 eta 3. sekzioetan ezartzen dena aplikatu behar da, Merkataritzako zuzenbidea
hori aplikatzeko modukoa denean; lege horretan, akziodunak eta akzioak aipatzen direnean, bazkide eta partaidetzei buruz ari dela ulertu beharko da, erantzukizun mugatuko sozietateetan» (94.1. artikulua.). Lege manu horretatik argiro ondorioztatzen denez, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 233.etik 259.era arteko artikuluak aplikatu behar dira eran tzukizun mugatuko sozietateen arteko bategite eta sozietate horren zatike taren kasuetan, jarraian azalduko ditugun bi salbuespenak aintzat harturik. a) Lehenengo salbuespena legearen 94. artikuluaren 2. idazatiak jasotzen du: «Aurreko idazatian ezarritakoa gorabehera, aditu independenteek bategi te edo zatiketa proiektuari buruzko txostena egin behar dute, bategitearen ondorioz azkentzen diren sozietateen bat edota zatiketaren onuradun diren sozietateen bat sozietate anonimoa edo komanditako sozietate akzioduna de nean bakarrik». Salbuespen horrek izugarri erraztu eta arintzen ditu bategite eta zatiketa eragiketak. Hala eta guztiz ere, sistema horrek ahuldu egin ditzake bazkide eta gainontzekoen bermeak. b) Horrez landara, gogoan izan behar da legearen 94. artikuluaren 3. le rroaldeak ezartzen duena. Manu horrek, likidazio egoeran dauden sozietateen arteko bategitea (Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 251. artikuluan arautzen dena) onartzen badu ere, ondoko argibidea edo oharra gehitzen du: «Likidazio egoeran dauden sozietateek bategite edo zatiketa eragiketetan parte har dezakete, baldin eta sozietate horien ondarea bazkideen artean ba natzen hasi ez bada. Bategite edo zatiketa eragiketetan parte hartzeko, beha rrezkoa izango da epaileak baimena ematea, likidazio hori lege honen 104.2. artikuluak aipatzen duen ebazpenaren ondorioz gertatu denean». Legearen 104.2. artikuluaren arabera, «sozietateak porrot egiten duenean, sozietate hori desegiten da, baldin eta desegite hori beren beregi erabakitzen bada, porrota adierazten duen epaileak emandako ebazpenaren ondorioz». (Horren harira, irakurleak kontuan izan beharko ditu lan
honen 390.etik 415.era arteko epigrafeetan egindako oharbideak; aurretik esan dugun bezala, akziodunak eta akzioak aipatzen direnean, bazkide eta partaidetzei buruz ari dela ulertu behar da). BIBLIOGRAFIA SELVA SÁNCHEZ, L. M.: «El régimen jurídico de la transformación y de la fusión y escisión en la sociedad limitada», in Ley de Sociedades Limitadas, II, Expansión ar gitaletxea, Madril, 1995, 7. or. eta ondorengoak; SEQUEIRA MARTÍN: «La fusión y la escisión en la Ley de sociedades de Responsabilidad Limitada», in RdS, 8, 1997, 93. or. eta ondorengoak.
Merkataritzako zuzenbidea
280
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea
§ XXXVI. BAZKIDEAK SOZIETATETIK BANANDU ETA BAZTERTZEA LABURPENA: 558. Bazkideak sozietatetik banantzea. Oharbide orokorrak.—559. Legeak jasotako banantze kariak.—560. Banantze eskubidea egikaritzea.—561. Estatutuek jasotako banantze kariak.—562. Bazkideak sozietatetik baztertzea. Oharbide oro korrak.—563. Baztertze kariak.—564. Baztertze prozedura.—565. Sozietatetik ba nandutako eta baztertutako bazkideen erantzukizuna.
558. Bazkideak sozietatetik banantzea. Oharbide orokorrak.—Ba nantzearen kontzeptuak adierazi nahi du bazkideak, bere borondatez, sozieta tea uzten duela. Hori egiten duenean, bazkideak legez nahiz estatutu bidez jasotako eskubide bat egikaritzen du; horretarako, aurretiaz sozietateak bazki deari itzuli behar dizkio, kasuankasuan, beraren akzio edo partaidetzak. Sozietatearen izaera kapitalista oso garbia denean (berbarako, sozietate anonimoaren kasuan), bazkideak sozietatetik banantzeko eskubidea egikari dezake kasu bakan batzuetan bakarrik; izan ere, halako sozietateetan, akzioak eskualdatzeko ez dago inolako eragozpenik, eta akzioak eskualdatzeko erraz tasun horrek ordeztu egiten du banantze eskubide orokorrik ez izatea. Es painiako Sozietate Anonimoei buruzko Legeak banantze eskubidea onartzen du hiru kasu hauetan bakarrik: sozietatearen xedea beste batez ordezten dene an (147. art.), sozietatearen egoitza Espainiako lurraldetik kanpo eramaten denean (149.2. art.) eta sozietate anonimoa sozietate kolektibo edo komandi tako sozietate bihurtzen denean (225. art.). Espainiako sozietate pertsonalista itxietan (besteak beste, sozietate kolektiboan eta komanditako sozietatean), harako eskubidea onartuta dago (Merkataritza Kodearen 224 eta 225. art.ak aplikatuz), sozietateak epe mugarik gabe eratzen direnerako (ikus 182. zk.). Erantzukizun mugatuko sozietateei dagokienez, 1953ko
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea Legeak ez zuen inolako kasutan onartzen bazkideak sozietatetik banantzeko eskubiderik zue nik. Hutsune hori dagoeneko bete da, gehiegiko moldez bada ere. Indarreko legeari eutsiz, batetik, sozietatetik banantzeko lege karien sistema oso zabala da (95. art.); eta, bestetik, lege kari horietaz gain, estatutuetan beste kari ba tzuk ezar daitezke borondatez, horretarako bazkide guztien adostasuna izanez gero (96. art.). [Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak hiru artikulu luze (204.etik 206.era artekoak) ezarri ditu, estatutuetan jasotako banantze karien inskripzioari buruz, eskubide horren egikaritzari buruz eta sozietatetik banantzeko eskubidea ematen duten erabakien inskripzioari buruz]. Banantze karien sistema zabal berriak baieztatu egiten du bazkide izateak erakartzen duen eskubide baten garrantzia. Legearen zioen azalpenak erruz jasotzen du «malgutasun»aren ideia, eta ideia horrekin bat dator banantze eskubidea zabala izatea. Ildo beretik, eskubide horren oinarrian ordena publi koko eskakizunak daude, akzio gutxiengodun bazkidea babestu behar delako. 559. Legeak jasotako banantze kariak.—Kariok sei dira, eta horiek le gearen 95. artikulura bilduta daude. Artikulu horrek honakoa dio: «Bazkideek ez badute botorik eman kasuan kasuko erabakiaren alde, orduan sozietatetik banantzeko eskubidea dute hurrengo kasuetan: »a) Sozietatearen xedea beste batez ordeztu denean. »b) Sozietatearen egoitza atzerrira eraman denean, baldin eta Espainian indarrean dagoen nazioarteko hitzarmenak horretarako bide ematen badu, sozietateak nortasun juridikorik galdu gabe. »c) Sozietatearen partaidetzak eskualdatzeko eraentza aldarazi denean. »d) Sozietatea luzatu edo berpiztu denean. »e) Erantzukizun mugatuko sozietatea sozietate anonimo, sozietate zibil, kooperatiba sozietate, sozietate kolektibo, komanditako sozietate huts nahiz akziodun edota interes ekonomikodun elkartze bihurtu denean.
282
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea
Âťf) Prestazio erantsiak egiteko betebeharra aurreraturik sortu, aldarazi edo azkendu denean, salbu eta estatutuetan kontrako xedapena ezarri de nean.Âť Lehenengo eta behin, lege manuak azpimarratzen du nahitaez lotuta egon behar direla banantze karia eta batza orokorraren erabakia, baldin eta banantze eskubidea egikaritu nahi duen bazkideak erabaki horren aldeko bo torik eman ez badu. Ez da beharrezkoa bazkideak erabakiaren kontrako boto rik ematea; nahikoa da horren aldeko botorik ez ematea, bai batzara joan ez delako, bai boto eskubidea egikaritzean abstenitu delako, bai erabakiaren kon trako botoa eman duelako. Zentzuzkoa denez, bazkideak bere kabuz uko egin diezaioke banantze es kubidea egikaritzeari, beste edozein eskubideri uko egin ahal zaion bezala, Kode Zibilaren 6.2. artikuluak agintzen duenez. Hala eta guztiz ere, ez du ematen bazkide guztiek in genere banantze eskubideari uko egin ahal dio tenik; hau da, eskritura eratzailean ezin da estatutu klausularik sartu eskubide hori murriztu edo ezabatzeko. Azter ditzagun azkarazkar, sozietatetik banantzeko lege kariak. Arean bere, a), b) eta e) letretan jasotakoak Sozietate Anonimoei buruzko Legean ere agertzen dira antzekotasun handiarekin (ikus, ondorenez, 360, 361 eta 386. zk.ak). Bestalde, c) letran jasotako karia sozietatearen partaidetzak eskual datzeko eraentza aldaraztea da. Beharbada, komenigarria izango zatekeen kari hori ezabatzea edo, behintzat, berori aplikatzea partaidetzen eskualdaketa gehiegi oztopatzen duten aldarazpenetan bakarrik. Orobat, d) karia sozietatea luzatu edo berpiztea da. Kari horrek Espainiako legerian ez du aurrekaririk izan. Nondiknahi begira dakiola ere, ez du ematen doktrinak kari hori txarto hartuko duenik. Azkenik, f) karia da prestazio erantsiak sortu, aldarazi edo azkentzea. Aurreko kariarekin gertatzen den bezala, beste horrek ere ez du lege aurrekaririk izan, eta ez dirudi egokia denik horren inguruan iritzi bat izatea, beraren aplikazioa nolakoa izango den jakin gabe. Edozein kasutan ere, interesgarria da honakoa nabarmentzea: aurreko lege
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea kari guztiekin gertatu aldera, banantzeko kari hori indarrik gabe gera daiteke eta, beraz, estatutuetan hala ezarriz gero, kari hori murritz edo ezaba daiteke. 560. Banantze eskubidea egikaritzea.—Legearen 97. art.ak zehatz mehatz ezartzen ditu betekizun batzuk; betekizun horiek gauzatu ezean, bazkideak ezin du sozietatetik banantzeko eskubidea egikaritu. Ikus dezagun, beraz, zeintzuk diren betekizun horiek. Hasteko, esan beharra dago legeak zehazten duela «noiz» egikaritzen den banantze eskubidea, baina ez «nola». Nolanahi ere, legeak ezartzen du sozie tatearen administrazio organoak zer egin behar duen, bazkideek banantze eskubidea egikaritzeko aukera izan dezaten. a) Lehenik eta behin, batza orokorrak hartu duen erabakiaren ondorioz, banantze eskubidea sortu behar da. Behin erabaki horren akta onetsi eta gero, sozietatearen administratzaileek erabakia argitaratu behar dute Merkatari tzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean. Edonondik begira dakiola ere, «administrazio organoak, argitalpen horren ordez, idatzizko berriematea egin diezaieke erabakiaren aldeko botorik eman ez duten bazkideei» (MEAren 97.1 eta 206. art.ak). Betekizun hori gauzatu eta gero, eskubidea egikaritzeko «epea» hasten da. Ondore horretarako, aipatu 97. artikuluak hauxe dio: «Banantze esku bidea egikari daiteke, erabakia argitaratzen denetik edota berriematea jaso tzen denetik hilabete igaro ez bada». Hortaz, badakigu bazkideak hilabete duela eskubidea egikaritzeko. Dena den, legearen arabera, zer da eskubidea egikaritzea? Legeak ez du ezer esaten eskubide horren egikaritza positiboari buruz. Zinez, sozietateak jakin dezake nortzuk izan diren erabakiaren kontrako botoa eman duten bazkideak eta nortzuk izan diren, berriz, abstenitu direnak. Edozelan ere, egoki izan daiteke eta komeni da erabakiaren inguruan botorik eman ez duen bazkideak sozieta teari idatzizko berriematea bidaltzea, bazkide horrek sozietatetik banantzeko asmoa duela adierazteko; berriemate horrek froga dezake, beharrezkoa izanez gero, eskubidea garaiz eta behar
284
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea
bezala egikaritu dela. Banantze eskubidea sozietateari bidalitako adierazpen berariazkoaren bitartez egikaritu eta gero, ez da beharrezkoa izango sozietateak berori onar tzea. Banantzea alde bakarreko egintza da eta, sozietateak bere borondatez ez badu egintza hori aintzatesten, auzitegiek eurek ezar dezakete. Zernahi den ere, bazkideak sozietatetik banandu nahi duela adierazten duenean, adierazpen hutsak ez dakar zuzenean banantzerik, hau da, adieraz penak ez du berehala ondorerik sortzen. Merkataritzako Erregistroan ins kribatu egin behar da «erabakiak dokumentatzen dituen eskritura publikoa» eta, «eskrituran bertan edo horren osteko beste eskritura batean, beharrezkoa izango da kapitalaren urripena jasotzea 102. artikuluaren arabera edo, bestela, administratzaileek adieraztea bazkide batek ere ez duela banantze eskubiderik egikaritu aurretiaz ezarritako epearen barruan» (MEAren 97.2. art. eta, bereziki, 208. art.). 561. Estatutuek jasotako banantze kariak.—Kari horiek 96. artikuluak aipatzen ditu. Artikulu horrek dioenez, «lege honetan agindutako banantze kariez landa, estatutuetan beste batzuk ezar daitezke». Horrek esan nahi du, lege kariak alde batera utzita, estatutuetan beste kari batzuk ager daitezkeela; estatutuetako kariak borondatezkoak izango dira, ez, ordea, legezkoak, baina ezin dira sekula ere legearen kontrakoak izan. Estatutuetan jasotako kariei ez zaie aplikatzen 97. artikuluko eraentza, alegia, banantze eskubidea egikaritzeko lege eraentza. Hori dela medio, es tatutuetako kariak oinarri gisa hartuz, banantze eskubidea egikaritu ahal izateko, estatutuek eurek zehaztuko dituzte «karia badela egiaztatzeko modua, banantze eskubidea egikaritzeko forma eta epea» (96. art.). Legearen hitz horiek erakusten dute kari batzuk eta besteak bide desberdi netatik doazela. Gisa bertsutik, legearen hitzek azpimarratu egiten dute esta tutuei ematen zaien askatasun zabala. Ildo horretatik, badirudi ez dela inolako eragozpenik izan behar edozein kari onartzeko, nahiz
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea eta kari horrek batza orokorraren erabakiekin loturarik izan ez eta sozietatearen beste egitate edo egintza batzuekin, ostera, loturak izan. Geroenean, eta estatutuetan jasotako kariekin bukatzeko, komeni da arre ta berezia jartzea 96. artikuluaren azken tartekadurak duen esanguraren gainean. Horren hitzetan, «estatutuetan halako banantze kariak barneratzeko edota kari horiek aldarazi zein ezabatzeko, nahitaezkoa izango da bazkide guztien adostasuna». Hitz horiek lasaigarriak dira, batik bat, akzio gutxien godun bazkideentzat. (MEAren 207.2. art.ak, edu berean ere, honakoa baiez tatzen du: «eskritura publikoan agertarazi egin behar da bazkide guztien adostasuna edo, osterantzean, adostasun hori beren beregi ondorioztatu behar da kasuankasuan sozietateak hartu duen erabakitik»). 562. Bazkideak sozietatetik baztertzea. Oharbide orokorrak.—Era kunde horrek aspaldiko tradizioa du Espainiako Sozietateei buruzko Zuzenbi dean. Horregatik, erakunde hori xehetasunez arautu izan da gaur egungo Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 98.etik 193.era arteko artikuluetan. Artikulu horiek arautzen dituzte baztertze kariak, bazkidea so zietatetik baztertzeko prozedura, baztertutako bazkidearen partaidetzak balo ratzeko sistema, partaidetzen itzulketa, eragiketa horren formalitateak eta baztertutako bazkideen erantzukizuna. Arazo horietaz guztietaz arduratuko gara jarraian. 563. Baztertze kariak.—Baztertze kariak 98. artikuluan agertzen dira. Aurrenekoak bazkide guztiak uki ditzake; kari hori gertatzen da, bazkideak ez duenean betetzen «prestazio erantsiak egiteko betebeharra». Beste bi kariek, ostera, kontuan hartzen dute bazkide administratzaileen jarduketa, eta bi-biak jarraikoak dira: bata, bazkide administratzaileak urratzea sozietatearekin «el karlehian aritzeko debekua» (65. art.); eta, bestea, administratzailea «epai irmoaren bidez kondenatua izatea sozietateari kaltegaleren ordaina ematera, baldin eta kaltegalera
286
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea
horiek sortu badira lege honen aurkako edo estatutuen aurkako egintzen ondorioz edo, bestela, kaltegalerok egin badira behar beste ko arretaz ez ibiltzeagatik». Hiru horiek dira lege kari deitutakoak. Horien aldamenean, legeak onartzen du «estatutuetara beste kari batzuk biltzea edota estatutuetakoak aldaraztea, betiere, bazkide guztien adostasunarekin». Horrela, estatutuetan bestelako kariak jaso daitezke. Agerikoa denez, kari horiek eta legezkoak aldi berean izango dira, baina estatutuetakoek ezin dituzte inola ere legezkoak ordeztu, ezta aldarazi ere. 564. Baztertze prozedura.—Prozedura horren oinarrizko eskakizunak hurrengoak dira: a) Lehenengo eskakizuna da batza orokorrak erabakia hartzea. Erabaki horren aktan, «agertarazi behar da nortzuk izan diren baztertze erabakiaren aldeko botoa eman duten bazkideak» (99.1. art.). Salbuespenez, bazkide batek «sozietate kapitalaren ehuneko hogeita bost edo hortik gorako partaidetzarik badu», bazkide hori sozietatetik baztertu nahi bada eta bera horren kontra badago, orduan beharrezkoa izango da, «batza orokorraren erabakiaz gain, epaileak emandako ebazpen irmoa». Edo zein modutan ere, «epaileak emandako ebazpen irmo» hori ez da beharrezkoa izango bazkide administratzailea sozietatetik baztertzeko, baldin eta bazkide hori kondenatua izan bada «sozietateari kalteordaina ematera, aurreko artikuluaren arabera» (99.2. art.). Sozietateak baztertze akzioa egikaritu behar du, batzak erabakia hartu eta hurrengo hilabetean. Sozietateak ez badu epe horretan halakorik egiten, «era bakiaren aldeko botoa eman duten bazkideetatik edozeinek legebideztaketa du, sozietatearen izenean baztertze akzioa egikaritzeko» (99.2. art.). b) Legez ezarritako bigarren eskakizuna baztertu beharreko bazkidearen partaidetzak baloratzea da. Balorazio hori azkar egin daiteke, bazkidea eta sozietatea ados jartzen badira harako partaidetzen egiazko balioaren inguru an. Bestela, balorazioa egiteko prozedura luzea izango da
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea nahitaez, legeak honakoa agintzen duelako: sozietatearen kontu auditoreak balorazioa egin behar du, askoz jota, bi hilabeteko epean eta, horretarako, txosten bat luza tuko du idatziz; txosten hori «berehala jakinaraziko zaie, notario bidez eta kopiarekin batera, sozietateari eta bazkide ukituei; ondoren, txostena Merka taritzako Erregistroan gordailatuko da» (100.2. art.). Auditorearen ordainketa sozietatearen kontura geratuko da. c) Ondoren, bazterturiko bazkideari itzuli behar zaizkio sozietate partai detzak. Legeak dioenez, «baloraziorako txostena jaso eta hurrengo bi hilabe teetan zehar, bazkide ukituek sozietatearen egoitzan berreskura dezakete amortizaturiko sozietate partaidetzen balioa». Bazkideek ez badute eskubide hori garaiz egikaritzen, «administratzaileek zainpean jarriko dute, inte resatuen izenean, balio horri dagokion zenbatekoa, sozietatearen egoitza zein udalerritan egon eta udalerri horretako kreditu erakunde batean» (101. art.). d) Amaitzeko, «partaidetzak itzuli ondoren edo euren zenbatekoa zain pean jarri eta gero, administratzaileek berehala egiletsiko dute sozietatearen kapitala urritzeko eskritura publikoa; horretarako ez da beharrezkoa batza orokorrak erabaki berezirik hartzea. Eskritura horretan adierazi behar da zeintzuk diren amortizaturiko partaidetzak, nortzuk diren bazkide ukituak, zein izan den amortizazioaren karia, noiz egingo den itzulketa edo noiz ja rriko den zainpean partaidetzen zenbatekoa eta urripenaren ostean zein izan go den sozietatearen kapitala» (102.1. artikulua.). «Sozietatearen kapitala urritzeagatik, kapital hori legez ezarritako gutxienekoa baino txikiagoa bada, orduan ere eskritura publikoa egiletsi eta 108. artikulua aplikatu beharko da; artikulu horretan aipatutako epearen zenbaketa hasiko da, itzulketa edo zain pean jartzea gauzatzen den unetik» (102.2. art.). 565. Sozietatetik banandutako eta baztertutako bazkideen erantzuki zuna.—Jarraian, eta bazkideak sozietatetik banandu eta baztertzeari buruzko kapitulua bukatzeko, aztertu eta azaldu
288
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea
behar da legeak ezartzen duen eran tzukizun sistema; izan ere, legeak erantzukizun sistema bakarra finkatu du sozietatetik banandutako eta bazterturiko bazkideentzat. Sistema hori 103. artikulura bilduta dago. Manuaren lehenengo idazatiak dioenez, «ekarpenak itzultzeagatik kapitala urritzen denean, erantzukizun eraentza berezia ezar tzen da sozietatearen zorren gainean; eraentza berberaren menpe geratuko dira bazkideak, horiei ordaindu bazaie amortizaturiko partaidetzen balioa. (80 eta 81. art.ek arautzen dute kapitala urritzeko kasu hori, eta horren inguruan aritu gara 542. epigrafean. Hortaz, aldez aurretik azaldu dugun horretara jo behar da). Dena den, hemen azaldu behar da 103. artikuluaren bigarren idazatiak nola osatzen duen 81. artikuluak finkaturiko erantzukizun sistema. Harako artikuluari helduta, «lege honen 81. artikuluak ezarritako kasuan, itzulketa gertatuko da, baldin eta hartzekodun arruntek ez badute aurkajartze eskubide rik egikaritu eta hiru hilabeteko epea ahitu bada; epe horren hasierako eguna jarraikoetatik bat izango da: hartzekodunei jakinarazpena egiteko eguna edo, bestela, Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean, eta sozietatearen egoitza zein herritan egon eta herri horretan zabalkunderik handiena duen egunkarian egindako argitalpenaren eguna». BIBLIOGRAFIA AGUILERA RAMOS, A.: «El derecho de separación del socio», RdS, aparteko zk., 1994, 349. or. eta ondorengoak; ALFARO ÁGUILAREAL: «Conflictos intrasocietarios. (Los justos motivos como causa legal no escrita de exclusión y separación de un socio en la sociedad de responsabilidad limitada)», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 89. or. eta ondorengoak; FARRANDO MIGUEL: «El derecho de separación del socio en la Ley de Sociedades Anónimas y la Ley de Sociedades de Responsabilidad Limi tada», Madril, 1998; GARCÍA VILLAVERDE, R.: «Exclusión de socios», RdS, aparteko zk., 1994, 367. or. eta ondorengoak; LEÑA FERNÁNDEZ/RUEDA PÉREZ: Derecho de separación y exclusión de socios en la sociedad limitada, Granada, 1997; MARTÍNEZ SANZ: «Causas de separación del socio en la Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada», in RdS, 6. zk., 1996, 27. or. eta ondorengoak; IDEM: La separación del socio en la sociedad de responsabilidad limitada, Madril, 1997; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «La transmisión de las participaciones sociales y el derecho de separación en la
§ XXXVIII. Sozietatearen likidazioa eta azkentzea sociedad limitada [breve reflexión en torno al art. 95.c) L.S.R.L]», in RdS, 6. zk., 1996, 11. or. eta ondorengoak.
§ XXXIX. Pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatea § XXXVII. SOZIETATEA DESEGITEA LABURPENA: 566. Oharbide orokorrak.—567. Desegitearen inguruko lege kariak.—568. Sozietatea desegitea, estatutuetan ezarritako epemuga heltzearen ondorioz.—569. So zietatea desegitea, batza orokorrak hartutako erabakiaren ondorioz.—570. Sozietatea desegitea, 104. artikuluaren c) idazatian jasotako karien ondorioz.—571. Sozietatea de segitea, galeren ondorioz.—572. Sozietatea desegitea, kapitala legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera urritzearen ondorioz.—573. Desegite kariak aplikatzeko modua.—574. Estatutu kariak.—575. Desegitearen ondoreak.—576. Desegindako sozietatea berpiztea.
566. Oharbide orokorrak.—Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruz ko Legearen X. kapituluaren 1. sekzioan jasotzen den arauketak ez du berri kuntza handirik ekarri, lege horren aurreko arauketari begira. Eraldatze eta Egokitzeari buruzko 1989ko Legearen ondoren, sozietate anonimoen dese giteari buruzko arauak aplikatzen zaizkie erantzukizun mugatuko sozietateei, igorpenaren teknika erraza erabiliz. Lege berriak, dena den, ez du egoera hori gehiegi aldatu; egia esan, sozietate anonimoen desegitearen inguruan ezarri tako arauketari heldu dio. Zernahi gisaz, badira zenbait aldaketa eta berri kuntza, eta hurrengo orrialdeetan azalduko ditugu horiek. Berrikuntza horietarik interesgarriena desegindako sozietatearen berpizteari buruzkoa da. Sarrera hori egin eta gero, gogoan izan behar dugu (ikus 184. epigrafea) nahikoa nahasgarria dela merkataritzako sozietateen arloan erabiltzen den «desegite» adierazmoldea. Desegitea ezin da «azkentze»arekin nahastu; izan ere, azkentzearen baldintza da desegitea. 567. Desegitearen inguruko lege kariak.—Legearen 104. artikuluak desegite kari zehatzak jasotzen ditu lehenik eta behin. Horren ondoren, «estatutuetan ezarritako beste edozein kari» onartzen du. Hori oinarri hartu rik, bi motatako desegite kariak bereizi behar dira: lege kariak eta
estatutu kariak. Zentzuzkoa denez, estatutuek ezin dituzte euren baitara batu gerta daitezkeen kari guztiak eta horiek aldatu egiten dira kasuankasuan. Hori dela eta, a priori adieraz daitekeen bakarra da kari horiek ezin direla legearen aurkakoak izan. Legeak, bada, sozietatea desegiteko lege karien zerrenda jasotzen du 104. artikuluan. Hauexek dira kari horiek: a) Estatutuetan ezarritako epemuga heltzea, 107. artikuluak ezartzen duenaren arabera. b) Batza orokorrak hartzea sozietatea desegiteko erabakia, estatutuak aldarazteko ezartzen den gehiengoaren arabera, eta horretarako beharrezkoak diren betekizunak gauzatuz. c) Sozietatearen xedea edo enpresa amaitzea, sozietatearen helburua bete ezin izatea ageriagerian edo, azkenez, sozietatearen organoak geldiarazi eta sozietatearen jardunbidea ezinezko bihurtzea. d) Ondoz ondoko hiru urtetan zehar, sozietatearen xedea osatzen duten jarduerak ez gauzatzea. e) Sozietateak galerak izatea, eta galera horien ondorioz kontabilitate ondarea kapital kopuruaren erditik behera urritzea, kapital hori beharrezko den neurrian gehitu edo urritzen denean izan ezik. f) Kapitala legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera urritzea, salbu eta urripen hori legeen batek agindutakoa betetzearen ondorioz egiten denean; azken kasu horretan, 108. artikuluak ezartzen duena aplikatu behar da. Kari horietaz landara (lege kariak eta, hala denean, estatutu kariak), ez dago erantzukizun mugatuko sozietatearen desegitea ekar dezakeen beste egitate edo egintza juridikorik. Sozietatearen porrot adierazpenak, ulerbidez, ez du besterik gabe sozietatea desegiten. Legearen 104. artikuluaren bigarren idazatiari helduz, ÂŤsozietateak porrot egiten duenean, sozietate hori desegiten da, baldin eta desegite hori beren beregi erabakitzen bada, porrota adierazten duen epaileak emandako ebazpenaren ondoriozÂť. Lege testu hori modu egokian interpretatuz gero, argi dago porrotak berak ez dakarrela sozieta tearen desegitea (horren inguruan, ikus lan honen 425. epigrafean eman dugun azalpena). Jarraian, sozietatea desegiteko lege kari horiek aztertuko
§ XXXIX. Pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatea ditugu. 568. Sozietatea desegitea, estatutuetan ezarritako epemuga heltzearen ondorioz.—Kari horren arauketa [104.1.a) art.] Sozietate Anonimoei buruzko Legean ezartzen denaren antzekoa da (260.2 eta 261. art.ak). Desegitearen inguruko lege kari guztien artean, hori da ipso iure aplikatzen den bakarra. Kasu horretan, beraz, ez da beharrezkoa batza orokorrak aldez aurretik desegite erabakia hartzea. Bada, lan honen 419. zenbakian azalduriko oharbideetara egiten dugu igorpena. Horren inguruan esan behar da, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 107. artikuluak hitzez hitz jasotzen duela Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 261. artikulua. Bi artikulu horiek ezartzen dutenez, estatutuek iraupen epe jakin bat ezarri eta epe hori igaro denean, «sozietatea desegiten da Zuzenbide osoz, salbu eta aldez aurretik horren iraupena berariaz luzatu eta luzapen hori Merkatari tzako Erregistroan inskribatzen denean». 569. Sozietatea desegitea, batza orokorrak hartutako erabakiaren on dorioz.—Lege kari hori ere [104.b) art.] bat dator Sozietate Anonimoei bu ruzko Legearen 260. artikuluaren lehenengo zenbakian jasotako kariarekin. Bi lege horien arabera, desegite erabakia hartu behar da, estatutuak aldaraz teko beharrezkoa den gehiengoaren arabera, eta horretarako ezartzen diren betekizunak gauzatuz. Ondorenez, sozietate anonimoen desegite kari horri buruz ezarritako arauetara egiten dugu igorpena (ikus 418. zk.). 570. Sozietatea desegitea, 104. artikuluaren c) idazatian jasotako ka rien ondorioz.—Legearen idazati horrek, Sozietate Anonimoei buruzko Le gearen 260. artikuluaren 4. zenbakian gertatzen den bezala, hiru desegite kari biltzen ditu; kari horien artean, bada nolabaiteko loturarik: 1) Sozieta tearen xedea edo enpresa amaitzea. 2) Sozietatearen helburua bete ezin izatea ageriagerian. 3) Sozietatearen organoak geldiarazi eta
sozietatearen jardun bidea ezinezko bihurtzea. Lan honen 420 eta 421. zenbakietan, hiru kari horiek aplikatzeko modua azaldu dugu. Ez du zentzurik hemen azalpen hori errepikatzeak eta, ondo renez, zenbaki horietan egindako oharbideetara jotzen dugu. 571. Sozietatea desegitea, galeren ondorioz.—Desegite kari hori gertatzen da [104.1.e) art.], baldin eta galeren ondorioz kontabilitate onda rea kapital kopuruaren erditik beherakoa bada, kapital hori beharrezko den neurrian gehitu edo urritzen denean izan ezik. (Ikus KKAEk 1996ko aben duaren 20an emandako ebazpena; ebazpen horrek irizpide orokorrak ematen ditu kontabilitate ondarearen kontzeptua zehazteko, sozietate desegitearen ondoreetarako). Arauketa horren bitartez, legegileak hartzekodunen interesak babesten ditu, bazkideek erantzukizun mugatua dutenean gainontzekoei begi ra. Hartzekodun horiek babesteko, beharrezkoa da galera horiei lege muga bat ezartzea. Legeak kontabilitate ondarea aipatzen duenez, badirudi kasu horretan ekitaldiaren bukaerako balantzea hartuko dela kontuan. Desegite kari horrek, dena den, behar bezala auditaturik dauden balantzeetarik beste edozein har dezake oinarri moduan, sozietatearen ekitaldia amaitu arte itxaron gabe. Are gehiago, administratzaileek erantzukizuna izango dute, baldin eta batza orokorrerako deialdia egiten ez badute, ondarea legeak ezarritako gutxieneko kopurutik behera galdu eta egoera hori konponezina denean. (Aztergai dugun desegite kari hori Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 260. artikuluan jasotzen da eta, horren ondorioz, 422. epigrafean azaldutako oharbideetara egiten dugu igorpena). 572. Sozietatea desegitea, kapitala legeak ezarritako gutxieneko ko purutik behera urritzearen ondorioz.—Desegite kari hori ere Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 260. artikuluak arautzen du. Horren inguruko azalpena lan honen 423. zenbakian egin dugunez, bertan azaldutakora jotzen dugu. Edozein modutara ere,
§ XXXIX. Pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatea beste oharbide batzuk jasoko ditugu hemen. Aurreko gaietan azaldu dugunari helduz, badirudi erantzukizun mugatu ko sozietateak ezin duela bizirik iraun, baldin eta horren kapitala (eskrituran jasotako kapital zenbatekoa) legeak ezarri duen gutxieneko kopurutik behera koa bada. Horrekin lotuta, gogora ekarri behar dugu Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen VI. kapituluan (kapitala gehitu eta urritzeari buruzkoan) arautzen den «auspo eragiketa» izenekoa: «Sozietate kapitala eze rezera edota legeak ezarritako gutxieneko zenbatekotik behera urritzeko erabakia hartu ahal izateko, nahitaezkoa da aldi berean sozietatearen transfor mazioa erabakitzea edota horren kapitalaren gehikuntza, gutxieneko zenbate koraino edo hortik gora» (83. art.). Legearen 108. artikuluak jasotzen du kapitala legeak ezarritako gutxie neko kopurutik behera urritzearen ondorioz gertatzen den desegitea; artikulu horretan, edonola ere, «lege batek agindutakoa betetzearen ondoriozko» urri pena bakarrik jasotzen da. Horren harira, «sozietatea desegingo da Zuzenbide osoz, baldin eta sozietate horren transformazioa, desegitea edo kapital gehi kuntza ez bada Merkataritzako Erregistroan inskribatu, urripen erabakia hartu eta hurrengo urtean; kapital gehikuntza hori legeak ezartzen duen gu txieneko kopuruaren bestekoa edo hortik gorakoa izan behar da». Epe horren barruan inskripziorik egiten ez bada, administratzaileek, sozietatearekin bate ra, sozietate zorren gaineko erantzukizuna izango dute. Hori gorabehera, erre gistratzaileak, bere arioz edo edozein interesatuk hala eskatuta, sozietatearen Zuzenbide osoko deuseztasuna agertaraz dezake sozietate horri irekitako orrian (108.2. art.). 573. Desegite kariak aplikatzeko modua.— Sozietatearen iraupen epea mugaeguneratzeari lotutako desegite karia berez aplikatzen da; halako ka suetan, sozietatea desegiten da Zuzenbide osoz, salbu eta aldez
aurretik ho rren iraupena luzatzen denean (107. art.). Bestalde, 104. artikuluaren c) letratik g) letrara jasotzen diren karien ka suan, bai eta sozietateak porrot egiten duen kasuan ere, sozietatea desegin ahal izateko, batza orokorrak desegitearen aldeko erabakia hartu behar du, 53. artikuluaren 1. idazatian ezartzen den gehiengoaren arabera. Administratzai leek batza orokorrerako deialdia egin behar dute bi hilabeteko epean, batza horrek desegitearen gaineko erabakia har dezan. Bestalde, edozein bazkidek eska diezaieke administratzaileei batzarako deialdia egiteko, baldin eta bere iritziz sozietatea desegiteko karirik badago. Halakoetan, desegite erabakia har dezake batzak edo, bestela, kari hori ezerezteko beharrezkoak diren erabakiak (105. artikuluaren 1 eta 2. lerroaldeak). Batzarako deialdia egiten ez bada, batza hori biltzen ez bada edo era bakirik lortzen ez bada, edozein interesatuk epaileari eska diezaioke sozieta tea desegiteko. Administratzaileek, azkenez, epaileari eskatu behar diote sozietatea desegiteko, sozietatearen erabakia desegitearen aurkakoa denean edota desegitearen aldeko erabakirik lortu ezin denean. Ildo horretatik, administratzaileek erantzukizun solidarioa izango dute sozietate zorren gain, baldin eta batza orokorrerako deialdia egiten ez badute edota epaileari sozie tatea desegiteko eskatzen ez badiote (ikus 105. artikuluaren 3, 4 eta 5. zk.ak). 574. Estatutu kariak.—Estatutuek, zentzuzkoa denez, ezin dituzte euren baitara batu gerta daitezkeen kari guztiak. Estatutuek askatasuna dute kariok zehazteko, baina horiek ezin dira inola ere legearen aurkakoak izan (12.3. art.). Estatutuek ezin dituzte lege kariak aldatu edo ezabatu, horiek Agin duzko zuzenbidearen barnekoak baitira. Kari horiek aplikatzeko, lege karien kasuan gertatzen den bezala, beharrezkoa izango da batza orokorrak aldez aurretik horren gaineko erabakia hartzea, legearen 105.1. artikuluak ezartzen duenaren arabera. 575. Desegitearen ondoreak.—Desegiteak ez du ukitzen
§ XXXIX. Pertsona bakarreko erantzukizun mugatuko sozietatea sozietatearen nortasun juridikoa; hala ere, sozietatea desegiten denean, «hasiera emango zaio likidazio epealdiari» (109.1. art.). Gai horri dagokionez, lan honen 428. zenbakian jasotako oharbideetara egiten dugu igorpena. Oharbide horiek behar bezala egokitzen zaizkio erantzukizun mugatuko sozietateen desegiteak sortzen duen egoerari. 576. Desegindako sozietatea berpiztea.—Lege berriaren aurretik, ezta baida ugari izan ziren desegindako sozietatea berpizteko aukeraren inguruan eta, berpizte hori gauzatuz gero, horren baldintzen inguruan (ikus sozietate anonimoei buruz 429. epigrafean jaso duguna). Gaur egun, ordea, konpondu da arazo hori. Lege berriak 106. artikuluan arautzen du erantzukizun mugatu ko sozietatea berpiztea. Manu hori argia da oso, eta horrek erantzuna ematen die aurretik egindako galderei. Manu horren garrantzia kontuan izanik, berori osatzen duten hiru idazatiak jasotzen ditugu hitzez hitz: «1) Batza orokorrak erabaki dezake desegindako sozietateak bere bizitza aktiboa berreskuratzea. Horretarako, beharrezkoa da desegite karia desager tzea eta kontabilitate ondarea ez izatea sozietate kapitaletik beherakoa. Horrez gain, bazkideei likidazio kuota ordaintzen hasi bazaie, ezin izango du batzak horrelako erabakirik hartu. Sozietatea berpizteko erabakia hartu behar da, estatutuak aldarazteko ezartzen den gehiengoaren arabera, eta horretarako beharrezkoak diren betekizunak gauzatuz. 2) Sozietatea desegiten bada Zuzenbide osoz, ezin daiteke inola ere sozietate hori berpizteko erabakia hartu. 3) Sozietatearen hartzekodunak berpizte erabakiaren aurka jar daitezke, bategite kasurako legeak ezartzen dituen baldintza eta ondore berberekin». Horiek dira, hain zuzen ere, sozietateak bere bizitza aktiboa berreskura tzeko erabakiaren inguruan bete behar diren hiru baldintzak. Lehenik eta behin, berpizte erabakia hartzeko batza orokorrak gauzatu behar dituen bete
kizunak izan behar dira gogoan. Bigarrenik, berpizte hori ezinezkoa gertatzen den kasu bakarra aipatzen da. Azkenik, aintzat hartu behar dira sozietatearen hartzekodunak erabaki horren aurka jartzeko modua eta baldintzak. Arauketa hori egokia da oso eta, dirudienez, harrera ona izango du horrek sozietateen alorrean. (Sozietatearen berpizteari buruz, MEAren 242. artikulua azter daiteke). BIBLIOGRAFIA LANZAS GALVACHE, J.: «Disolución y liquidación de la sociedad de responsabilidad limitada», in Ley de Sociedades Limitadas, II, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 43. or. eta ondorengoak; MUÑOZ MARTÍN, N.: «La disolución», RdS, aparteko zk., 1994, 553. or. eta ondorengoak; IDEM: «Pérdidas y disolución de la Sociedad de Responsabilidad Limitada», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 511. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «La disolución y la liquidación de la sociedad limitada en el Proyecto de Ley de 22 de diciembre de 1993», in RGD, 1994, 5603. or. eta ondorengoak.
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea § XXXVIII. SOZIETATEAREN LIKIDAZIOA ETA AZKENTZEA LABURPENA: 577. Oharbide orokorrak.—578. Likidazio epealdia.—579. Likidatzailearen erakundea.—580. Likidatzaileen izendapena.—581. Epaileak izendatzea likida tzaileak.—582. Likidatzaileak kargutik banantzea.—583. Likidatzaileen eginkizun orokorra.—584. Likidatzaileen ordezkaritza eginkizuna.—585. Likidazioaren eragike tak.—586. Aktibo eta pasibo osoa lagatzea.—587. Batza orokorrak likidazio eragiketak onestea: azken balantzea.—588. Batza orokorraren erabakiak aurkaratzea.—589. Liki dazioan dagoen sozietatearen kaudimengabezia.—590. Sozietatearen hartzekoa baz kideen artean banatzea: desegite kuota.—591. Sozietatearen azkentzeari buruzko eskritura publikoa.—592. Gertatze bidezko aktiboa eta pasiboa.
577. Oharbide orokorrak.—Labur esateko, likidazioaren bitartez ondoz ondoko hainbat egintza gauzatzen dira, sozietatearen ondarea bazkideen artean banatu ahal izateko; betiere, banaketa hori egin behar da sozietatearen hartzekodunei zor zaiena ordaindu eta gero. Hori guztia sozietatearen bizi tzako azken aldian gertatzen da, hots, sozietatearen desegitearekin hasi eta azkentzeari buruzko eskritura publikoarekin amaitzen den aldian (109.1. art.: «Sozietatea desegitean likidazio epealdia irekitzen da»); eskritura hori Mer kataritzako Erregistroan inskribatu behar da, «sozietateari buruzko idazpen guztiak» kitatuz (122. art.). 578. Likidazio epealdia.—Legeak behin eta berriro aipatzen du «liki dazio epealdia» (109 eta 110. art.ak). Hasteko, legeak adierazten du sozietatea desegitean likidazio epealdia irekitzen dela, ikusi dugun bezala; ondorik, hau xe ezartzen du legeak: «Sozietate deseginak bere nortasun juridikoari eutsiko dio, likidazioa gauzatzen den bitartean»; hariari segiz, hurrengoa xedatzen du: «likidazio epealdian (sozietateak) bere izenari likidazioan adierazmoldea gehitu behar dio»; eta, amaitzeko, legeak dio likidazio epealdian sozietateari aplikatuko zaizkiola «lege honetan jasotako arauak, baldin eta arauok bat badatoz sekzio honetan ezarritakoekin» (109. art.). (On litzateke legearen azken xedapen hori azpimarratzea
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 300 ondokoagatik: sozietate desegina errazago egokituko zaio bere egoera berriari, betiko lege eskema aplikatzen bazaio). Legeak ez du zehazten likidazio epealdiaren iraupena; benaz, sozietate deseginaren esku uzten da likidazioa ixteko egunaren finkapena, sozietatea azkentzeko erabakia batza orokorrean hartu behar delarik. Likidazioaren irau pena ez aipatzea bat dator 111. artikuluaren lehenengo idazatiarekin; horrek dioenez, «likidatzaileek epe mugagabean egikarituko dute euren kargua», salbu eta estatutuetan kontrakoa xedatzen denean. Azaldutakoa gorabehera, legeak beste neurri bat sartu du, eta horrek, zeharka bada ere, ondokoa ekar dezake: sozietateak hainbat zailtasun izatea likidazio egoeran hiru urte baino gehiago irauteko, horretarako zinezko karirik ez dagoenean. Neurri hori 111. artikuluaren bigarren idazatian ezar tzen da: «Likidazioa ireki zenetik hiru urte igaro badira azken balantzea batza orokorraren onespenaren menpe jarri barik, orduan edozein bazkidek edo legebidezko interesa duen edozein pertsonak sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileari eska diezaioke likidatzaileak euren karguetatik banan tzeko. Likidatzaileek esan beharrekoa entzun ostean, epaileak banantze hori erabakiko du, baldin eta ez badago luzapena bidezkotzen duen karirik; horrez gain, epaileak komenigarri deritzen pertsonak izendatuko ditu likidatzaile, horien jarduketa eraentza finkatuz. Likidatzaileak banandu eta beste batzuk izendatzeko ebazpenaren aurka ezin daiteke errekurtsorik jarri». Arau hori ikusita, badirudi bidezkoketa karirik izan ezean, sozietateak ahaleginak egingo dituela «likidazio egoera»n hiru urte baino gehiago ez irauteko. 579. Likidatzailearen erakundea.—Likidatzaileek likidazioan dagoen sozietatea kudeatu eta ordezkatzen dute. Horien egoera juridikoa adminis tratzaileek sozietatearen bizitza aktiboan dutenaren antzekoa da. Hori dela eta, legeak dioenez, «likidatzaileei aplikatuko zaizkie administratzaileentzat ezarritako arauak, baldin eta horiek sekzio honetan xedaturikoaren kontrako ak ez badira» (114. art.). Manu horrek ageriagerian uzten du legegilearen aburuz ez dagoela oinarrizko desberdintasunik administratzailearen eta liki
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea datzailearen artean; bestela, legeak ez lituzke jarriko erakunde bibiok eraen tza berberaren menpe. 580. Likidatzaileen izendapena.—Likidatzaileak hiru modutara izenda daitezke: a) Hasteko, gerta daiteke likidatzaileak estatutuetan bertan izendatuta egotea sozietatea desegitean (110.1. artikulua). Kasu horretan, estatutuok ondoko aldeei buruz ezartzen dutena izan behar da gogoan: izendapen per tsonalei, karguaren iraupenari, ahalmenei, ordezkaritza ahalordeari, diru ordainketari, berriztapen nahiz ordezpen sistemari eta abarri buruz ezartzen dutena, hain zuzen. b) Estatutuek ezer adierazi ezean, likidatzaileen izendapena egin dezake sozietatea desegitea erabaki behar duen batza orokorrak (110.1. artikulua). c) Aurreko bi bide horiek ez badira erabiltzen likidatzaileak izendatzeko, zuzenean aplikatu behar da legeak ezarritako sistema hau: «Likidazio epe aldia irekitzean, administratzaileek euren kargua utziko dute. Sozietatea desegitean administratzaile zirenak likidatzaile bihurtuko dira, salbu eta estatutuetan beste likidatzaile batzuk izendatu direnean, edo desegite hori erabakitzean, batza orokorrak izendatu dituenean likidatzaileok» (110.1. art.). 581. Epaileak izendatzea likidatzaileak.—Aurreko epigrafean ikusi du gun moduan, legeak sistema hirukoitza ezarri du likidatzaileak izendatzeko. Sistema horri, alabaina, honako aukera gehitu behar zaio: legeak zehazturiko zenbait kasutan, epaileak berak izenda ditzake likidatzaileak. Alde batetik, 110.2. artikulua ekarri behar da hizpidera; horren ariora, likidatzaile bakarra zein likidatzaile solidarioak edo batera jardun dutenak hilez gero edo kargua utziz gero, sozietatearen egoitzako lehen auzialdiko epaileak batza orokorre rako deialdia egin dezake, edozein bazkidek edo legebidezko interesa duen edozein pertsonak hala eskatzen dionean; batza horrek likidatzaileak izenda ditzake, baina halakorik egin ezean, epaileak berak egin dezake izendapena, edozein interesatuk hori eskatzen badio. Beste alde batetik, sozietatearen likidazio
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 302 epealdia hiru urte baino gehiago luzatzen bada horretarako arra zoirik gabe, epaileak izenda ditzake likidatzaileak, aurrerago ikusi dugun moduan (ikus 111. art. eta 578. zk.). Kasu horretan, ezin daiteke errekurtsorik jarri ebazpenaren eta likidatzaileen izendapenaren aurka. Likidatzaile berrien ordainketa izango da «porrot kasuetan, sindikoentzat ezarritakoa» (111.2. art. in fine). 582. Likidatzaileak kargutik banantzea.— Administratzailearen kasuan bezala, likidatzailearen kargua konfiantzazkoa da. Hori dela bide, epaileak edozein unetan banandu edo kendu ditzake kargutik administratzailea eta likidatzailea, nahiz eta banantze hori eguneko aztergaien zerrendan agertu ez. Horretan bat datoz legearen 68 eta 113. artikuluak. Hala ere, azken horrek dioenez, batzak ezin ditu baliozkotasunez kargutik banandu epaileak izenda turiko likidatzaileak: «Epaileak izendatu dituen likidatzaileak berak bakarrik banan ditzake kargutik, baldin eta legebidezko interesa frogatzen duenak hori eskatzen badu, bidezko arrazoiak emanez». Hortaz, tratu desberdina ematen zaie likidatzaile batzuei eta besteei, baina desberdintasun hori erraz azaltzeko modukoa da. 583. Likidatzaileen eginkizun orokorra.—Likidazio epealdian zehar, likidatzaileek bi eginkizun mota betetzen dituzte: ordezkaritza eginkizunak eta kudeatze nahiz gauzatze eginkizunak. Lehenengoak kanpo harremanei buruzkoak dira, eta bigarrenak, ostera, sozietatearen barne antolamenduari eta likidazio eragiketak gauzatzeari buruzkoak; azken horien bitartez, hartze kodun eta bazkideen eskubideak behin betiko asetzen dira. Berriro errepikatu behar da jarduera anitz horien esparruan, «likidatzaileei aplikatuko zaizkiela administratzaileentzat ezarritako arauak, baldin eta horiek ez badira sekzio honetan xedaturikoaren kontrakoak» (114. art.). Likidatzaileen jarduketa oro korrari begira, oso kontuan izan behar da arau hori, likidazioari buruzko arau zehatzek sorturiko hutsuneak betetzeko erabil daitekeelako. 116. artikuluak zerrendaturiko «likidazio eragiketei» helduta, horietatik asko ondasun eta eskubideen merkataritza
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea kudeaketari buruzkoak dira, eta beste asko, berriz, likidatzailearen ordezkaritza jarduerari buruzkoak. Jardue ra mota bibiotan, gogoan izan behar da beti bazkide eta hartzekodunen azken xedea. 584. Likidatzaileen ordezkaritza eginkizuna.— Legegileak aldarrikatu duenez, likidatzaileei administratzaileentzat ezarritako arauak aplika dakiz kieke. Aldarrikapen hori nahikoa izango litzateke ondokoa baieztatzeko: likidatzaileak judizioan nahiz judizioz kanpo ordezka dezake sozietatea. Nolanahi den ere, eta aldarrikapen hori nahikoa izan arren, 112.1. artikuluak betebetean berresten du baieztapen hori. Hasteko, honela dihardu artikulu horrek: «Estatutuek kontrakorik xedatu ezean, likidatzaile bakoitzak banan banan egikari dezake ordezkaritza ahalgoa». Ondorik, honakoa adierazten du: «likidatzailearen ordezkaritza eginkizunaren barne sartzen dira sozietatea likidatzeko eragiketa guztiak». Bada, lege ordezkaritza horrek barneratzen ditu, bai zinezko likidazio egintzak, baita laguntza egintza guztiak ere, alegia, sozietateak likidazioarekin ase nahi duen helburua betetzen laguntzeko egin tza guztiak. Agidanez, onartzeko modukoa da, lege ordezkaritzaz gain, likidatzaileek kasuan kasuko ahalduntze bereziak izatea (borondatezko ordezkaritzak); bes tela hitz batzuez esanik, likidazioa errazteko, sozietateak edozein pertsonari autu zehatzetarako eman diezazkiokeen ahalduntze berberak eman diezaz kieke likidatzaileei. 585. Likidazioaren eragiketak.—116. artikuluak sei kategoriatan bana tu ditu eragiketok eta, nolabait esatearren, horiek osatzen dute likidazio jar dueraren oinarrizko multzoa. Jarraian, legeak jasotako eragiketa mota bakoitza jorratuko dugu: A) Sozietate ondarearen osotasuna zaintzea eta sozietatearen konta bilitatea eramatea. Argi dago adierazpuru horretara bi eragiketa
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 304 mota biltzen direla, elkarri loturikoak, baina desberdinak. 1. Lehenik eta behin, legeak sozietate ondarearen osotasuna zaintzeko betebeharra ezartzen die likida tzaileei. Betebehar hori generikoa da, eta likidatzaileek ezin dezakete bazter utzi. Likidatzaileek sozietatearen ondasunak jasotzen dituzte, ondasunok baz kideen artean banatzeko, behin hartzekodunei euren zor guztiak ordaindu eta gero; ondorenez, likidatzaileentzat ezinbestekoa da ondare hori jagotea. Hala ber, sozietatea desegitean irabaziak lortzeko trafikoa eteten denez, liki datzaileen zeregin nagusia sozietatearen ondarea artatu eta banatzea izango da. 2. Sozietatearen kontabilitatea eramatea likidatzaileen betebehar eten gabea da. Ulertezina izango litzateke likidatzaileei kudeaketa lanak eratxi kitzea, sozietatearen kontabilitatea eraman eta zaintzeko betebeharrik gabe. Dena den, legeak eginbehar hori aldarrikatu baino zerbait gehiago egiten du. Horren ondoreetarako, zeharo argia da legearen 115. artikulua. Manu horren lehenengo idazatiak honakoa agintzen du: «Likidazio epealdia ireki eta hurrengo hiru hilabeteetan, likidatzaileek sozietatearen inbentarioa eta balan tzea egin behar dituzte, sozietatearen desegite eguna abiapuntutzat hartuta». Inbentarioaren helburua da likidatzaileei ematen zaizkien ondasun, balore eta efektuen zerrenda egitea. Inbentario hori garrantzi handikoa da likidatzai leentzat, horren arabera zehaztuko baitira ondasun horien artapenaren gaine ko etorkizuneko erantzukizunak. Balantzeak, bestalde, erakutsi behar du sozietateak itxiera unean duen egoera ekonomikoa. Edozein kasutan ere, orain arte azaldutakoarekin ez dira amaitzen liki datzaileen betebeharrak, sozietatearen kontuei begira. «Likidazioa luzatzen bada urteko kontuak onesteko epea baino gehiago, likidatzaileek ekitaldi ba koitzaren lehenengo seihilekoan batza orokorrari aurkeztu behar dizkiote kontuen urteko egoera eta txosten xehea, horien bitartez sozietatearen egoera zehatza eta likidazioaren bilakaera jakiteko» (115.2. art.).
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea B) Gauzatzeke dauden eragiketak eta sozietatearen likidaziorako beharrezkoak diren eragiketa berriak burutzea. Gauzatzeke dauden eragike tak burutzeko ahalmeneginbeharra Merkataritza Kodeak ezarri zuen lehe nengoz; geroenean, ahalmeneginbehar hori ohiko klausula bihurtu da, herri guztietako sistema juridikoek onartu baitute. Arean bere, eta segurtasun juridikoaren printzipioari helduz, ezin da geldiarazi kontratuen betearazpena, nahiz eta sozietatea (bere nortasunari eutsi dion sozietate hori) likidazio egoe ran jarri. Likidaziorako beharrezkoak diren eragiketa berriei dagokienez, horiek ere orokorrean onartzen dira; praktikari dagokionez, alabaina, zenbait kasutan ezin daiteke erraz zehaztu eragiketa jakin bat noiz den berria eta likidaziorako beharrezkoa. Edonola ere, on litzateke eragiketa berriaren kon tzeptua esangura zabalean ulertzea, sozietatearen likidazioa errazago edo arinago bihurtzen duten eragiketa guztiak onartuz. C) Kredituak jaso eta sozietatearen zorrak ordaintzea. Bi eragiketa ho riek elkarren kontrakoak, desenkusaezinak eta masa eratzeko ezinbestekoak dira; masa hori azkenean bazkideen artean banatuko da, behin sozietatearen orotariko hartzekodunei ordaindu eta gero. Likidatzaileak emekiemeki kobratu behar ditu sozietateak gainontzekoei edo bazkideei begira dituen kre dituak, Zuzenbideak horretarako eskaintzen dizkion baliabide guztiak erabi lita; aldi berean, likidatzaileak sozietatearen zorrak ordainduko ditu. Bi eragiketa horiek gauzatzean, behaztopa bera ager daiteke: eperako kreditu nahiz zorrak. Begibistakoa denez, likidazioa ezin daiteke amaitu hartze kodunen bat kobratu gabe geratzen bada, edota betearazteke dauden kontra tuei nahiz epe luzerako kontratuei eusten bazaie; egineginean ere, kontratuok modu arriskutsuan luzatu edo zaildu egin dezakete likidazio epealdia. Egia esan, legeak ez du irtenbiderik eman arazo horiek konpontzeko; horrenbestez, kasuan kasuko likidatzailearen trebetasunak argitu beharko ditu arazook. D) Sozietate ondasunak besterentzea. Aurreko biekin batera, laugarren eragiketa horrek likidazioaren zinezko muina osatzen du. Likidazio gehiene
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 306 tan, nahitaez besterendu behar dira sozietatearen ondasun guztiak edo batzuk, legeak beren beregi hori agindu ez arren. Likidatzaileek, bada, sozietatearen ondarea osatzen duten ondasun guztiak besteren ditzakete (ondasun higi korrak nahiz higiezinak, ondare edukia duten eskubideak, merkataritzako efektuak eta abar). Horren bitartez, ondasunok eskudiru bihurtu eta errazagoa izango da sozietatearen hartzekoa bazkideen artean banatzea, hau da, likida zioa amaitzea. Gai horri dagokionez, legegileari eskertu behar zaio ondoko betekizuna ezabatzea: ondasun higiezinak jendaurreko enkantean besterendu behar izatea. Hariari segiz, ezein lege manuk ez du ezartzen sozietatearen ondare guztia eskudiru likido bihurtzeko betebeharra, ezta bazkideen arteko zatiketak in natura egiteko debekua ere. E) Judizioan agertu eta transakzioak nahiz tartekaritzak ituntzea. Adie razpen hori dela bide, legea Merkataritza Kodetik aldendu (231. art.) eta Sozietate Anonimoei buruzko Legeari hurbiltzen zaio [272.f) artikulua.]. Atal horrek ez du zertan arazorik sortu. F) Likidazioaren ondorioz geratzen den kuota bazkideei ematea. Hori berori da sozietate likidazioaren azken eragiketa, eta zabal jorratuko dugu on doko epigrafe batean, hain zuzen ere, «Sozietatearen hartzekoa bazkideen ar tean banatzea» izenburua duen epigrafean. 586. Aktibo eta pasibo osoa lagatzea.—116. artikuluan jaso eta aurreko epigrafean azaldutako eragiketez landa, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak honako berrikuntza esanguratsua ekarri du: likidazio era giketa bakarra izan daiteke «aktibo eta pasibo osoa bazkide zein gainontzeko bati edo batzuei lagatzea, lagapenaren baldintzak finkatuz» (117. art.). Eragiketa horrek hagitz errazten du likidazioaren lehenengo fasea. Daki gunez, fase horretan, zorrak kobratu, kredituak ordaindu, gauzatzeke dauden eragiketak burutu eta ondasunak bananbanan besterentzen dira, harik eta sozietate ondarearen gerakina zehatzmehatz finkatu arte; gerakin horrek osa tuko du likidazioaren azken fasean bazkideen artean banatu
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea beharreko masa. Eragiketa horretan, beraz, bazkideen artean banatzeko moduko gerakin ba karra izango da sozietateak aktiboa eta pasiboa lagatzearen truk jaso duen prezioa. Gehienetan, aktibo eta pasibo osoa lagatzea eragiketa konplexua izan ohi da, betekizun formal ugari bete behar direlako eta legeak berme anitz ezartzen dituelako hartzekodunak defendatu edo babesteko. Betekizun eta berme hori ek guztiak legeak argiro jaso ditu. MEAren 246. artikuluak dioenez, lagapena eskritura publikoan egin behar da, eta eskritura hori sozietate lagatzaileak eta lagapenhartzaileak edo hartzaileek egin behar dute. a) Likidazioan dagoen sozietatearen batza orokorra da eragiketa hori era bakitzeko organo eskuduna. Legeak dioenez, «estatutuak aldarazteko ezarri diren betekizunak nahiz gehiengoa izanik, batza orokorrak erabaki dezake aktibo eta pasibo osoa bazkide nahiz gainontzeko bati edo batzuei lagatzea, lagapenaren baldintzak finkatuz». b) Batzak hartutako lagapen erabakia «behin argitaratuko da Merkata ritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean, baita sozietatearen egoitza non egon eta toki horretan zabalkunderik handien duen egunkarian ere, lagapen hartzailearen edo hartzaileen izena adierazita. Iragarkian agertarazi behar da sozietate lagatzailearen hartzekodunek eta lagapenhartzailearen zein hartzai leen hartzekodunek eskubidea dutela lagapen erabakiaren testu osoa jasotze ko» (117.2. art.). c) Hartzekodunen berme gisa, «lagapena ezin egin daiteke, argitaraturiko azken iragarkitik hilabete igaro baino lehen. Epe horretan, sozietate lagatzai learen hartzekodunek eta lagapenhartzailearen zein hartzaileen hartzekodu nek lagapenaren aurka egin dezakete, sozietatearen bategite kasuetarako ezarritako baldintza eta ondore berberekin. Aurreko idazatiak aipatzen duen iragarkian beren beregi jaso behar da eskubide hori» (117.3. art.). d) Eta, amaitzeko, kontratugile, hartzekodun nahiz
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 308 gainontzekoen berme gisa, «lagapena eragingarria izan dadin, sozietatea azkentzeari buruzko eskri tura publikoa inskribatu egin behar da» (117.4. art.). 587. Batza orokorrak likidazio eragiketak onestea: azken balan tzea.—Aurreko bi epigrafeetan jasotako eragiketekin, likidazioaren lehenen go fasea amaitzen da; hortaz, likidazio eragiketetan nagusi izan behar den argitasunaren ondoreetarako, legegileak ezarri du likidatzaileek batza oro korrari hurrengo agiriak aurkeztu behar dizkiotela, horrek agiriok onets ditzan: a) azken balantzea; b) likidatzaileek egin dituzten likidazio eragiketei buruzko txosten osoa; eta c) likidazioa egin eta gero geratzen den aktiboa bazkideen artean banatzeko proiektua (118.1. art.). Legeak ez duenez ezarri gehiengo berezirik batza orokorrak erabaki hori har dezan, 53.1. artikulura jo behar da; horren arabera, ulertu behar da nahi koa dela «baliozkotasunez emandako botoen gehiengoa, baldin eta boto horiek ordezkatzen badute sozietate kapitalaren partaidetzei dagozkien botoen herena gutxienez», zuriz emandako botoak zenbatu gabe. Labur bada ere, azter ditzagun batza orokorrak onetsi beharreko gaiak: a) Likidazioaren azken balantzea. Likidazioan garrantzi handia duen kontabilitateagiria da; dena den, balantze hori ez da benetako balantze bat, itxiera kontua baizik. Edozelan ere, balantze horrek argi eta garbi adierazi beharko du zein den sozietatearen ondare egoera, behin merkataritzako sozie tatearen likidazio orok dakartzan ordainketa, kobratze eta besterentzeak gauzatu eta gero. b) Egindako eragiketen gaineko txostena. Legearen ariora, txosten hori osoa izan behar da, eta adjektibo horrekin asko dio legeak. Izatez, txosten hori bazkideentzat egiten da eta, horien interesa asetzeko, txostenak xeheta sunez azaldu behar ditu, hala ekonomiaren aldetik garrantzitsuak diren eragiketak, nola eragiketa txiki zein berrien multzoa. c) Agian, bazkideentzat banaketa proiektua da agiririk
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea interesgarriena, hau da, likidazioa egin eta gero geratzen den aktiboa bazkideen artean bana tzeko proiektua. Proiektu hori, beraz, likidazioaren balantze edo azken kon tuaren eranskina da. Egia esatako, azken balantzea egiteak ez du zentzurik, batez ere, sozietatearen aktiboaren gerakinaren banaketari buruzko ondorioak ateratzen ez badira. 588. Batza orokorraren erabakiak aurkaratzea.— Batza orokorrak li kidazio eragiketak onestearen gain hartzen duen erabakia hain da garran tzitsua, ezen ulertzeko modukoa baita legeak ondokoa gogoraraztea: sozietate erabakien aldeko botorik eman ez duten bazkideek erabakiok aurkara ditza kete. Oraingoan, aurkarapen hori egiteko «epea bi hilabetekoa izango da, era bakia hartu zen egunetik zenbatzen hasita» (118.2. art.). Legeak «erabakiaren aldeko botorik eman ez duten» bazkideak aipatzen dituenean, ulertu behar da aipamen horren barruan sartzen direla, bai batzara joan diren bazkideak, baita joan ez direnak ere. Horren ildotik, azpi marratzekoa da aurkarapen demanda onartzean, «epaileak bere arioz eraba kiko duela demanda horren aurrearretazko idaztoharra egitea Merkataritzako Erregistroan». Zertan esanik ez dago aurkarapen demandaren tramitazioa onartuz gero, likidazio prozesua eteten dela, eta ezin daitekeela zuzenean zatitu sozieta tearen hartzekoa bazkideen artean. Aurkarapenik ez badago, berriz, likida zioaren azken fase hori gauza daiteke. 589. Likidazioan dagoen sozietatearen kaudimengabezia.—Likidazio eragiketak egitean, likidatzaileek xehetasunez jakin ahal dute zein den sozie tatearen egoera ekonomikoa, horrek bere ondarearekin zor guztiei aurre egi teko kaudimen nahikoa duen argituz. Gai horren inguruko kezka erakutsiz, legeak honako xedapen zorrotza ezarri du: «Sozietatea
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 310 kaudimengabea izanez gero, likidatzaileek ordainketa etendura edota porrota adierazteko eskatu behar dute, kasuankasuan bidezkoa zein den ikusita; eskaera hori hamar egu neko epean egin behar da, egoera hori agerikoa den unetik zenbatzen hasita» (124. art.). Dirudienez, agindu hori legeak ezarritako epean betetzen ez duen likidatzaileak erantzukizuna izango du. Horren ildotik, legeak likidatzaileen erantzukizun eraentza berezirik ezarri ez duen arren, legearen 114. artikuluak adierazten du likidatzaileei administratzaileentzat ezarritako arauak aplikatu behar zaizkiela; ondorenez, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 133.etik 135.era arteko artikuluek administratzaileentzat ezarritako erantzukizun era entza aplikatuko zaie likidatzaileei ere. Ordainketa etenduren adierazpenak likidazioa eteten du. Porrot adieraz penen kasuan, aldiz, bestela konpontzen da likidazioaren arazoa, hain zuen ere, konkurtsoen sistema erabilita. 590. Sozietatearen hartzekoa bazkideen artean banatzea: desegite kuota.—Gai honi dagokionez, legeak ohiko araua onartzen du; horrenbestez, proportziotasuna errespetatu behar da, alegia, bazkide bakoitzari esleituriko kuotaren eta horrek sozietate kapitalean duen partaidetzaren arteko propor tziotasuna. Guztiarekin ere, arau hori beren beregi ezarri behar bidean, legeak autua utzi du estatutuetan ezarritakoaren menpe, estatutuotan besterik xeda daitekeelako. Legeak, bada, hauxe dio: «Sozietatearen estatutuetan kontra korik xedatu ezean, bazkide bakoitzari dagokion likidazio kuota izango da horrek sozietate kapitalean duen partaidetzaren araberakoa» (119.1. art.). Beste behin ere, zioen azalpenak aipatzen duen malgutasuna ageri da bertan. Zernahi gisaz, ondasunak nahiz dirua banatzearen inguruko gai honetan, malgutasun hori tentuz onartu behar da, ekitaterik gabeko egoerak sor daitez keelako. Ezin daiteke gauza bera esan 119. artikuluaren bigarren idazatiari buruz; horren ariora, «bazkide guztiek aho batez kontrakoa erabaki ezean, likidazio kuota diruz jasotzeko eskubidea dute bazkideok». Kasu horretan, ez dago ezer
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea eztabaidatzerik. Bazkide guztiek aho batez erabakitzen badute eskubide bati uko egitea, horren kontra ezin daiteke deusik esan. Legeak ondokoa ere onartzen du (119.3. art.): «Estatutuek bazkide baten edo batzuen alde ezar dezakete horiei likidazio kuota ordaintzea, bai euren ekarpenak itzulita (diru ez diren ekarpenen kasuan), baita sozietatearen beste ondasun batzuk emanda ere (sozietate ondarean halakorik dagoenean); ekar pen nahiz ondasun horiek baloratzeko, kontuan hartuko da horien zinezko balioa, bazkideen artean aktiboa banatzeko proiektua onartzeko unean. Kasu horretan, likidatzaileek gainerako sozietate ondasunak besterendu behar di tuzte eta, hartzekodunei ordaindu eta gero nahikoa aktiborik ez badago bazkide guztiei euren likidazio kuota ordaintzeko, orduan kuota gauzaz jaso dezaketen bazkideek gainerakoei diruz ordaindu behar diete kasuan kasuko diferentzia». Estatutuetan bazkide baten edo batzuen alde ezarritako eskubide horiek zein beste batzuk artoski zehaztu behar dira banaketa proiektuan, hau da, «likidazioa egin eta gero geratzen den aktiboa bazkideen artean banatzeko proiektuan». Aurrerago ikusi bezala, proiektu hori likidatzaileek egin eta batza orokorrak onetsi behar du, likidazioari buruzko txostenarekin eta azken balantzearekin batera; halaber, bere burua laidotutzat hartzen duen bazkideak sozietatearen erabaki hori aurkara dezake, azaldu dugun moduan. Esandako guztia biribiltzeko, aipatu behar da legeak zeharo argi utzi nahi izan duela bazkideen artean ezer banatu aurretik, sozietatearen hartzekodunen eskubidea ase behar direla. Hori berori dio 120. art.ak: «Likidatzaileek ezin dute likidazio kuotarik eman, hartzekodun guztiei ordaindu gabe edo horien kredituen zenbatekoa kreditu erakunde baten zainpean utzi gabe; erakunde hori izan behar da sozietatearen egoitza zein udal mugartean egon eta mugar te horretakoa». Nolanahi den ere, legeak ez du beren beregi zehaztu zein izango litzate keen bazkideei eman beharreko likidazio kuota, honako kasuan: hartzeko dunei ordaindu eta gero, gerakin aktiboa nahikoa ez denean bazkideei euren ekarpenak itzultzeko, hots, partaidetza harpidetuen truk bazkideok egini
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 312 ko ekarpenak itzultzeko. Legeak ezer arautu ezean, galerak dituzten likidazio horien kasuan, estatutuek ezarritakoa bete beharko da; estatutuek ere ez badu te egoera hori aurreikusi, orduan proportziotasun printzipioa bete beharko da, alegia, aztergai dugun 119. artikuluaren lehenengo idazatian jasotako printzi pioa. Estatutuetan ez bada ezer arautu, sozietate hartzekoaren gerakina banatu beharko da proportziotasun printzipioa aplikatuz (gerakin hori edozein izan da ere; bestela esanik, ez da kontuan hartzen gerakina bazkideen partaidetza guztiak baino handiagoa ala txikiagoa den). 591. Sozietatearen azkentzeari buruzko eskritura publikoa.—Bazki deei euren likidazio kuota ordaindutakoan, likidatzaileek sozietatea azken tzeari buruzko eskritura publikoa egiletsi behar dute. Eskritura horren edukia xehetasunez adierazi du 121. artikuluak: «a) likidatzaileek adierazi behar du te 118.2. artikuluak aipaturiko aurkarapen epea igaro ostean, ez dela inolako aurkarapenik egin, edota irmo bihurtu dela aurkarapenok ebatzi dituen epaia. b) Likidatzaileek adierazi behar dute hartzekodun guztiei ordaindu zaiela edo horien kredituak zainpean utzi direla. Aktibo eta pasibo osoa laga denetan, adierazi behar da hartzekodunek ez dutela ezer lagapen horren kontra, edota nortzuk diren aurkarapena egin dutenak, zein den horien kredituen zenba tekoa, eta zeintzuk diren lagapenhartzaileak eman dituen bermeak; eta c) likidatzaileek adierazi behar dute bazkideei likidazio kuota ordaindu zaiela edo kuota horren zenbatekoa zainpean utzi dela». Edu berean, legeak nahi du eskriturari likidazioaren azken balantzea eta bazkideen zerrenda eranstea; zerrenda horretan agertarazi behar da «nortzuk diren bazkideok eta zein izan den bakoitzari emandako likidazio kuotaren balioa». Eskritura hori Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da; inskrip zioan «likidazioaren azken balantzea berridatziko da, eta agertaraziko da nortzuk diren bazkideak eta zein izan den bakoitzari emandako likidazio kuo
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea taren balioa; halaber, eskrituran adierazi behar da sozietate horri buruzko idazpen guztiak kitatzen direla» (legearen 122. art. eta MEAren 247. art.). Erregistroko idazpenak kitatzean, sozietatea azkentzen da. 592. Gertatze bidezko aktiboa eta pasiboa.—Hori berori da manu baten idazpurua (123. art.arena); legeak artikulu hori ezarri du, berori likidazio pro zesutik kanpo aplika dadin, sozietatea azkendu eta gero. Manu horren xedea da Erregistroko idazpenak kitatzeaz geroztik gertatzen diren egoerak arau tzea; egoera horiek agerian uzten dute likidatzaileek zenbait akats egin dituztela, eta legegileak komenigarritzat jo duela akatsok ongitzea, bazkideek onarturiko likidazioa eta sozietatearen azkentzea sendotzeko. Legeak hiru kasu jaso ditu: a) sozietatearen beste ondasun batzuk agertzea; b) ordaintzeke dauden zorrak agertzea; eta c) Erregistroko idazpenak kitatu aurreko egintza juridikoetan, forma akatsak agertzea. Ikus dezagun, bada, legeak nola arautu dituen kasuok. a) Beste ondasun batzuk agertuz gero (123.1. art.), «likidatzaileek aurreko bazkideei adjudikatu behar diete horiei dagokien kuota gehigarria, aurretiaz ondasunak diru bihurtuz, hori beharrezkoa izango balitz». Manu ho rrek behar bezala babesten ditu bazkideen eskubideak. Horrez gain, legegileak ondoko xedapena ezarri du, likidatzaileek euren kargua utzi ostean bazkideen arteko banaketa berriak egitean sor daitezkeen zailtasunak konpontzeko: «... likidatzaileei aurreko lerroaldean ezarritakoa betetzeko agindeia egin zaiene tik sei hilabete igaro badira aurreko bazkideei kuota gehigarria adjudikatu ga be, edota likidatzailerik ez badago, orduan edozein interesatuk epaileari eska diezaioke pertsona bat izendatzeko, horrek likidatzaileen ordezko eginkizu nak bete ditzan; epaile hori izan behar da, sozietatearen azken egoitza non egon eta toki horretako lehen auzialdiko epailea» (123.1. art.). Manu horrek bazkideen honako eskubidea babesten du: likidaziotik kanpo geratzen diren ondasunen banaketan parte hartzeko eskubidea. Edo zelan ere, manuak dudamudak sortarazten ditu, ez baitu zehazten
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea 314 ondasunak diru bihurtzeko eragiketak nola kontrolatu behar diren, ezta «edozein intere satuk» hala eskatuz gero, epaileak aurreko likidatzaileen ordez beste pertsona bat izendatu behar duen ala ez. Ildo horretatik, onartzeko modukoa ote da edozein pertsonaren «interesa»? Bestela esanda, sozietatea azkentzeari buruz ko eskrituran nahitaez sartu behar da bazkideen zerrenda; hortaz, onartu ahal da zerrenda horretan agertzen ez den pertsonaren interesa? b) Ordaintzeke dauden zorrak agertzen badira (123.2. art.), arazotsua izan daiteke legeak eskainitako burubidea. Halako kasuetarako, hauxe ezarri du legeak: «Aurreko bazkideek erantzukizun solidarioa izango dute ordain tzeke dauden zorren gain, likidazio kuota gisa jaso dutenaren mugaraino; hala eta guztiz ere, likidatzaileek erantzukizuna izango dute, doloz edo erruz jar dun badute». Badirudi irtenbide horrek lege honetan nabariro ezarritako prin tzipioa ukitzen duela, hots, bazkideek sozietate zorren gaineko erantzukizun pertsonalik ez dutela dioen printzipioa. Hortaz, ulertu behar da manu hori printzipio orokorraren salbuespena dela, legeak hartzekodun guztiak ba besteko ezarri duen salbuespena, hain zuzen. Nondiknahi begira dakiola ere, zer pentsa ematen du artikulu horrek. c) Azkenik, sozietatea azkendu aurreko egintzen forma akatsak ongitze ko, legeak hauxe ezarri du: «Sozietatearen idazpenak kitatu aurreko egintza juridikoen forma betekizunak gauzatu behar direnean, edo beharrezkoa de netan, aurreko likidatzaileek egintza juridikoak formaliza ditzakete sozietate azkenduaren izenean, sozietate hori Erregistroan kitatu ostean ere. Liki datzailerik izan ezean, edozein interesatuk eska dezake egintzok epaileak formalizatzea; epaile hori izan behar da sozietateak izan duen egoitzako lehen auzialdiko epailea» (123.3. art.). Manu hori ez da guztiz zehatza. Alde batetik, legeak ez du ezarri formali zazio horiek egiteko eperik; bestetik, legeak «edo beharrezkoa denean» tarte kadura sartzean, halako zehazgabetasuna sortarazi du, aurreko
§ XLI. Merkataritzako sozietateek obligazioak jaulkitzea likidatzaileen jarduera esparruaren inguruan. BIBLIOGRAFIA LANZAS GALVACHE, J.: «Disolución y liquidación de la sociedad de res ponsabilidad limitada», in Ley de Sociedades Limitadas, II, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 43. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZPARODI PASCUA, J. L.; «La liquidación», in RdS, aparteko zk., 1994, 573. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «La disolución y la liquidación de la sociedad limitada en el Proyecto de Ley de 22 de diciembre de 1993», in RGD, 1994, 5603. or. eta ondorengoak.
§ XLII. Sozietate batasunak
316
§ XXXIX. PERTSONA BAKARREKO ERANTZUKIZUN MUGATUKO SOZIETATEA LABURPENA: 593. Pertsona bakarreko sozietatea: oharbide orokorrak eta aurrekariak.— 594. Pertsona bakarreko sozietate motak.—595. Pertsona bakarreko sozietateei buruzko publizitatea.—596. Bazkide bakarraren erabakiak.—597. Bazkide bakarrak pertsona bakarreko sozietatearekin kontratatzea.
593. Pertsona bakarreko sozietatea: oharbide orokorrak eta aurre kariak.—Aspaldidanik, banakako enpresarioaren asmoa izan da beraren industria zein merkataritzan aritzea, hartzekodunei begira erantzukizun mu gatua izanik. Doktrinak ere asmo horrekin bat egin du. Horregatik, doktri naren jarrera aintzakotzat harturik, eta gizarte nahiz ekonomiaren eskakizun berriak behar bezala baloratuz, Europako legegileek harako asmoa barneratu dute azken urteotan. Horretarako, legegileek legezkotu egin dituzte pertsona bakarreko sozietate deiturikoen eraketa eta jardunbidea. Halako sozietateen bitartez, banakako enpresarioak bere aspaldiko guraria erdiets dezake. Horre la, banakako enpresarioa sozietate baten bazkide bakarra izan daiteke eta, legeaginduz, sozietate horrek erantzukizun mugatua du gainontzekoei da gokienez. Alemania izan da konponbide hori onartu duen lehenengo herria; izan ere, Erantzukizun Mugatuko Sozietateen Eraldaketari buruzko 1980ko uztai laren 4ko Legeak onartu eta arautu du Alemanian pertsona bakarreko sozie tatea, hala jatorrizkoa, nola gertatze bidezkoa. Epe laburrera, beste herri batzuek ere Alemaniako ereduari heldu diote, desberdintasun eta ñabardura batzuekin bada ere. Horixe egin dute, berbarako, Frantziak, Herbehereek eta Belgikak, hurrenez hurren, 1985, 1986 eta 1987ko legeetan. Portugalek, be rriz, ez du pertsona bakarreko sozietaterik arautu; 1986ko Legean, eran
ยง XLII. Sozietate batasunak tzukizun mugatukoa den banakako merkataritza enpresa arautu du. Zentzuzkoa denez, legegintzazko mugimendu horrek presioa egin zuen Europako Erkidegoen Zuzenbide eratorrian ere (ikus 18. zk.). Ildo horreta tik, EEEk pertsona bakarreko sozietateen azterketa eta arauketari ekin zion 1988ko maiatzaren 18ko Zuzentarau Proposamenean. Horrek abian jarri zuen legegintzazko prozesua. Prozesu horri buru eman zitzaion 1989ko abenduaren 21ean, EEEren hamabigarren zuzentaraua behin betiko onetsi denean. Zuzen tarau horrek erantzukizun mugatuko sozietateak arautzen ditu, horiek bazkide bakarrekoak direnean. Espainiako doktrinak eta, zehatzago, katedradun, irakasle, erregistra tzaile eta notarioek azterketa sakon eta interesgarriak egin dituzte, harako zuzentaraua Espainiako barne Zuzenbidean sartu baino lehen (sartzeko forma eta moduari buruz, gero mintzatuko gara). Halaber, zuzentarau hori gogoan izanik, Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak ebazpen garran tzitsu bat eman du, 1990eko ekainaren 21ean. Ebazpen hori erabakiga rria izan da, Espainiako barne Zuzenbidean EEEren 12. zuzentaraua ahalik arinen sartzeko. Azterketa sakon eta zorrotza egin eta gero, ebazpenak berrikusi egin ditu aipatu zuzendaritza nagusiak aldez aurretik izandako jarrerak. Horrekin bate ra, zuzendaritzak erabat baliozkotu du gertatze bidez pertsona bakarreko so zietate anonimo bihurtzen dena. Bide horretan, estatutuen aldarazpenari buruzko erregistro inskripzioa baliozkoa da, baldin eta sozietatearen kapitala osatzen duten akzio guztien titularra bazkide bakarra bada eta bazkide horrek eskritura publikoan jasotzen badu aldarazpena. Aurretiazko jarreren berrikus pena indartzeko, ebazpenak azalpen sendo eta konbentzigarria prestatu du. Azalpen horrek berebiziko eragina izan du merkataritzako sozietateen arloan eta, horrez gain, bide eman du Espainiako barne Zuzenbidea EEEren 12. zu zentarauari azkar egokitzeko. Egokitzapen hori egin du, hain zuzen ere, egun indarrean dagoen Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legeak (hau da, aurreko kapituluetan aztertu
§ XLII. Sozietate batasunak
318
izan dugun horrek). Benaz, legearen azken kapituluak (125.etik 129.era arteko art.etan) pertsona bakarreko sozietatea arautzen du. Aldi berean ere, bigarren xedapen gehigarriaren 23. zenbakiak beste kapitulu bat (hots, XXI.a) gehitu dio Sozietate Anonimoei buruzko Legearen Testu Bateginari. Kapitulu horrek «pertsona bakarreko sozietate anonimoa» izenburua du eta artikulu bakarrekoa da (311. art.). Artikulu ho rrek honakoa agintzen du: «pertsona bakarreko sozietate anonimoari aplikatu behar zaio Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen XI. kapitu luan xedatutakoa». Horretara, bazkide bakarreko sozietatearen erakundea lege biotara bilduta dago. Laupabost ezaugarri horiekin azalduta geratzen da Espainiako Zuzen bidean zernolako prozesua izan den, pertsona bakarreko sozietatea ezartzeko, bai sozietate anonimoen arloan, bai erantzukizun mugatuko sozietateen arlo an ere. Bada, sistema arauemailearen alderdi desberdinak aztertzeari ekingo diogu. 594. Pertsona bakarreko sozietate motak.—Legeak halako sozietateen inguruan ezartzen duen lehendabiziko manua 125. artikulua da. Artikulu horretan, bi kasu edo eredu bereizten dira argi eta garbi, pertsona bakarreko sozietatea sortzeko uneari begira. Ondore horretarako, egokia da manua he men hitzez hitz jasotzea: «Erantzukizun mugatuko sozietatea pertsona baka rrekoa da honako kasuetan: a) bazkide bat bakarrik dagoenean, hori pertsona fisikoa zein juridikoa izan; b) bazkide bi edo gehiago egon arren, partaidetza guztiak bazkide baten jabetzapean geratu direnean. Pertsona bakarreko so zietatearen partaidetzak bazkide bakarraren jabetzapean daudela ulertu be harko da». Bi kasu horiei dagokienez, legeak lehenengoaren barruan sartzen du pertsona bakarreko jatorrizko sozietatea; halakoak sortzen dira, sozietatea bazkide bakarrarekin eratzen den unean bertan. Legeak bigarrenaren barruan sartzen du, ostera, pertsona bakarreko gertatze bidezko sozietatea; horretan, sozietatea bazkide anitzekin eratu arren, gerogarrenean pertsona bakarreko
§ XLII. Sozietate batasunak sozietate bihurtu da. a) Lehendabiziko kasuari oldartzean, oharbide bat egin behar da. Gure iritzirako, kasu hori legearen II. kapituluan agertu beharko zatekeen, horixe baita sozietatearen eraketari buruzkoa (ikus 480. zk.); egineginean ere, ez da bertan jasotzen. Horrezaz landa, aditu batzuek kritikatu izan dute bazkide ba karraren erakundea onartu izana, pertsona juridiko gisa. Euren aburuz, onar pen horrek bide eman dezake pertsona bakarreko sozietateak tresna hutsak izateko, sozietatetalde edota sozietatekate kontrolagaitz eta ilunen eskuetan. Edozein modutan ere, ez du ematen kritika hori oinarriduna denik. Bestalde, legeak ez du zehatzmehatz arautzen sozietate horien eraketa. Hala ere, ulertu behar da bazkide bakarrak bete behar dituela 11, 12 eta 13. artikuluetan ezarritako formalitate eratzaile guztiak (ondore horretarako, 480.etik 482.era arteko epigrafeetara jo behar da). b) Pertsona bakarreko sozietateen bigarren kasua gertatze bidez sor daiteke. Kasu horren abiaburua sozietatearen inguruko ulerkera klasikoa da. Ulerkera horri helduta, sozietatea bi bazkidek edo gehiagok osatzen dute. Zernahi gisaz, gerogarrenean gerta daiteke sozietatearen partaidetza guztiak pertsona bakarraren esku geratzea eta, ondorenez, sozietate hori bazkide ba karreko sozietate bihurtzea. Kasu hori gaur egun lege bidez ezarrita dago eta, egiatan, aurreko legea indarrean zegoela ere, maizsarri gertatzen ziren halakoak. Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legea idazteko garaian, per tsona bakarreko sozietateen zilegitasuna eztabaidan jarri zen, sozietate horiek gertatze bidez sortzen zirenean. Doktrinak eta jurisprudentziak onartu zuten inguruabar horrek ez zuela berehala sozietatea desegiten; egoera hori be hinbehinekoa zen, bazkide aniztasuna berriro lortu arte. Ondorenez, eta zehaztu ezin zitekeen eperako, bazkide bakarreko sozietateek bizirik iraun zu ten, nahiz eta barne jardunbidean nolabaiteko zailtasunak izan. Azkenik, 1990eko ekainaren 21eko ebazpenak baliozkotu egin du erakunde juridiko ho
§ XLII. Sozietate batasunak
320
ri, aurretiaz ez baitzen, ez behin betikoa, ezta arrunta ere. Pertsona bakarreko sozietateen kasuan, nolabaiteko nahastea sortzen da bazkidearen eta sozietatearen artean, batik bat, sozietateak bere partaidetza batzuk karteran dituenean. Logikoa denez, legeak xedatzen du bazkide baka rraren jabetzapekoak direla sozietateari dagozkion partaidetzak. Xedapen hori onuragarria izan daiteke hartzekodunentzat, horiek noizbait bazkide ba karraren ondare pertsonalari kolpe egin behar badiote. 595. Pertsona bakarreko sozietateei buruzko publizitatea.—Sozietate bat pertsona bakarrekoa izateak berez dakar publizitate sistema berezia eduki tzea. Sistema hori erantzukizun mugatuko beste sozietateentzat baino zabala go eta zehatzagoa da. Pertsona bakarreko sozietateen publizitate sistema legearen 126. artikuluan jasotzen da. Manu horren harira, eskritura publikoa Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, eta eskritura horretan nahitaez agertu behar dira datu hauek: 1) Bazkide bakarreko sozietatea eratzea (125. art.aren lehenengo kasua). 2) «Sozietatearen partaidetza guztiak bazkide baten jabetzapean geratzea gatik», pertsona bakarreko sozietatea eratu dela adieraztea. 3) «Sozietatearen partaidetza guztiak edo batzuk eskualdatzearen ondorioz», pertsona bakarreko sozietateak egoera hori galdu edota bazkide bakarra aldatzea. 4) Aurreko kasu guztietan, Erregistroko inskripzioan «adieraziko da nor den bazkide bakarra». 5) Sozietatea pertsona bakarrekoa den heinean, «sozietateak beren beregi agertarazi behar du pertsona bakarrekoa dela, agiri, postatruke, eskari orri eta faktura guztietan, bai eta legearen nahiz estatutuen aginduz argitaratu behar diren iragarki guztietan ere». Neurri horiek guztiek erakusten dute legegileak jarri duen arreta, pertsona bakarreko sozietate orotan benetako gardentasuna lortzeko. Gainera, ulertu beharra dago neurriok aginduzkoak direla; beraz, sozietatearen estatu tuek ezin dituzte horiek aldarazi, ezta ezabatu ere. Legearen
§ XLII. Sozietate batasunak xedea benetako gardentasuna lortzea da eta, ondorenez, ez da inolako iluntasunik onartzen, halako iluntasunek ziurtasunik eza baitakarte gainontzekoentzat eta hartze kodunentzat. Ezin ahantz daiteke pertsona bakarreko sozietatea enpresarioa eta, bereziki, banakako enpresarioa estaltzeko erabiltzen dela. Horretara, ba nakako enpresarioak, bere enpresa kudeatzen duenean, erantzukizun per tsonal mugatua besterik ez du. Gainontzekoarentzat oso interesgarria izango da beti egoera horien berri izatea. Bestalde, legeak egundoko garrantzia ematen dio Erregistroko inskrip zioari, sozietatea pertsona bakarreko sozietate bihurtzen denean gertatze bidez. Horregatik, jarraiko zehapena ezartzen du inskripziorik ez dagoen kasuetarako: «Sozietatea pertsona bakarreko sozietate bihurtu denetik sei hila bete igaro eta gero, Merkataritzako Erregistroan ez bada inguruabar hori ins kribatu, orduan bazkide bakarrak erantzukizun pertsonal, mugagabe eta so lidarioa izango du, sozietatea pertsona bakarrekoa den bitartean sozietate horrek hartu dituen zorren gainean. Inskripzioa egin ostean, bazkide bakarrak ez du erantzukizunik izango, gerogarrenean harturiko zorren gainean». Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiaren 203. artikuluak pertso na bakarreko sozietatea arautzen du, hori gertatze bidez sortu denean. 596. Bazkide bakarraren erabakiak.—Bazkide bakarreko sozietateen barne jardunbidean, ohikoa da lege manuekin gatazkak eta tentsioak sortzea, manuon xede nagusia ez delako pertsona bakarreko sozietateak arautzea, bazkide anitzeko sozietateak arautzea baino. Zentzuzkoa denez, tentsio horiek nabariagoak dira, bazkideen batza orokorrak duen jardunbideari dagokionez. Horrexegatik, legeak egokitzat jo izan du arau zehatz bat ezartzea, zuzen zuzenean halako tentsioei aurre egiteko. Hori berori da 127. artikuluaren helburua. Artikulu horren hitzetan, «erantzukizun mugatuko sozietatea per
§ XLII. Sozietate batasunak
322
tsona bakarrekoa denean, bazkide bakarrak batza orokorraren eskumenak egi karituko ditu. Hala eginez gero, bazkidearen erabakiak aktara bilduko dira, eta bazkideak berak edo horren ordezkariak akta sinatuko du. Bazkideak be rak nahiz sozietatearen administratzaileek betearaz eta formaliza ditzakete erabaki horiek». Lege konponbide hori, orokorrean, bat dator Erregistro eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak 1990eko ekainaren 21eko ebazpenean proposatutakoa rekin. Horren itzalpean, aise konpon daitezke aurretiaz zailak ziren egoerak. 597. Bazkide bakarrak pertsona bakarreko sozietatearekin kontrata tzea.—Epigrafe horren hitzak ikusita, badirudi gai hori korapilatsu eta zaila dela, autokontratazioarekin gertatzen den bezala. Edozein modutan ere, le gearen 128. artikulua irakurrita, eta artikulu horrek kontratazio mota hori onetsi eta arautzen duela egiaztatu eta gero, beldurra aienaturik geratzen da. Hortaz, kontratazio hori, formala izateaz gain, zilegi eta baliozkoa da. Gai nera, kontratazioa «idatziz agertarazi beharra dago edo, bestela, legeak kontratazioaren izaeraren arabera ezarritako agiri bidez». Kontratazioa «sozietatearen liburuerregistroan jaso behar da; liburu hori legezkotu beharra dago sozietateen aktei buruzko liburuentzat ezarritakoarekin bat etorriz». Akta horien «aipamen berariazko eta bakoiztua» egin behar da urteko oroiti dazkian, «euren izaera eta baldintzak adieraziz» (128.1. art.). Bazkidearen eta sozietatearen arteko kontratuak modu horretan legezkotu eta gero, legea kontratu horietaz arduratzen da, bazkide bakarraren edo sozi etatearen egoera behinbehineko eta behin betiko kaudimengabezi egoera bilakatzen denerako. Kasu horretan, legeak honakoa ezartzen du: kontratuak «ezin dira masaren aurka jarri», baldin eta «kontratuok ez badira liburu erregistroan jaso eta ez bada horien aipamenik egin urteko oroitidazkian edo, oroitidazkian jaso arren, oroitidazki hori ez bada legearen arabera gordailatu» (128.2. art.). Legeak jorragai ditugun kontratuen inguruan ezartzen
§ XLII. Sozietate batasunak duen eraentzari buru emateko, 128. artikuluaren azken idazatiak manu bat ezartzen du; manu horren helburua sozietatea babestea da, horrelako kontratuen ondorioz izan daitezkeen kalteetatik. Horretarako, lege testuaren hirugarren idazatiak ja rraikoa esaten du: «1. idazatiak aipatzen dituen kontratuak egiten direnetik bi urteko epean, bazkide bakarrak erantzukizuna izango du sozietateari begira, baldin eta kontratu horiek direlaeta bazkideak, zuzenean edo zeharka, aban tailak lortzen baditu, sozietatearen kaltean». Ondorenez, bazkide bakarrak sozietateari begira erantzukizuna du eta ez dirudi hori kritikatzeko modukoa denik. Zernahi gisaz, ez da ondo ulertzen zergatik mugatzen den erantzukizun hori bi urteko epera. BIBLIOGRAFIA ALONSO UREBA, A.: «La 12.ª Directiva comunitaria en materia de sociedades relativa a la sociedad de capital unipersonal y su incidencia en el Derecho, doctrina y jurisprudencia española, con particular consideración en la RDGRN de 21 de junio de 1990», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Te naren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 63. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad unipersonal», in La Reforma del derecho español de sociedades de capital (A. ALONSO UREBA, J. M. CHICO ORTIZ eta F. LUCAS FERNÁNDEZ, koord.), Madril, 1987, 217. or. eta ondorengoak; ARROYO, I.: «La sociedad unipersonal en el Derecho español (2)», RJC, 1982, 133. or. eta ondorengoak; BISBAL MÉNDEZ, J.: «La sociedad anónima unipersonal», in La reforma de la Ley de Sociedades Anónimas (A. Rojo, zuz.), Madril, 1987, 71. or. eta ondorengoak; BOQUERA MATARREDONA: La sociedad unipersonal de responsabilidad limitada, Madril, 1996; BOTANA AGRA: «La sociedad de responsabilidad limitada de socio único en los derechos comunitario y español», in Cuad. D. y Com., 8. zk., 1990, 31. or. eta ondorengoak; DUQUE, J. F.: «La 12ª Directi va del Consejo (89/67/CEE, de 21 de diciembre de 1989) sobre la sociedad de responsabilidad limitada de socio único en el horizonte de la empresa individual de responsabilidad limitada», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Euro pea, aip., 241. or. eta ondorengoak; GARCÍA COLLANTES, J. M.: «Sociedades uniperso nales: nuevas orientaciones», AAMN, XXXI, 1992, 271. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA, J. L.: «La sociedad unipersonal y el proyecto de ley de sociedades de responsabilidad limitada», in La reforma de la Ley de Sociedades de Responsabilidad Limitada, Madril, 1994, 907. or. eta ondorengoak; MARTÍN ROMERO, J. C.: «La sociedad unipersonal de responsabilidad limitada», in La empresa familiar ante el Derecho. El
§ XLII. Sozietate batasunak
324
empresario individual y la sociedad de carácter familiar (Seminario organizado por el Consejo General del Notariado en la U.I.M.P.), Madril, 1995, 115. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad unipersonal de responsabilidad limitada», in RGD, 1994, 5553. or. eta ondorengoak; PORFIRIO CARPIO, L. J.: «La duodécima direc tiva C.E.E.: la sociedad de responsabilidad limitada de socio único», Derecho de los negocios, 1990–1991, 374. or eta ondorengoak; RONCERO SÁNCHEZ, A.: «Sociedad unipersonal de responsabilidad limitada», RdS, aparteko zk., 1994, 129. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ RUS, H.: «La sociedad unipersonal», in La futura ley de socie dades limitadas, I, Madril, 1993, 65. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad unipersonal», in Ley de Sociedades Limitadas, I, Expansión argitaletxea, Madril, 1995, 67. or. eta ondorengoak; IDEM: «La sociedad de un solo socio», in RGD, 1994, 12911. or. eta ondorengoak.
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea § XL. OINARRI MUTUALISTAKO SOZIETATEAK LABURPENA: 598. Oharbide orokorrak.—I. ASEGURUETAKO MUTUA KONPAINIAK.—599. Kontzeptua eta motak.—600. Eraketa eta eraentza juridikoa.—II. KOOPERATIBA SOZIE TATEAK.—601. Kooperatiben kontzeptua, ezaugarriak eta motak.—602. Sozietatearen eraketa.—603. Bazkideak eta pertsona elkartuak.—604. Sozietatearen organoak.—605. Ekonomi eraentza.—606. Bategitea eta zatiketa.—607. Desegitea eta likidazioa.—III. ELKARREKIKO BERME SOZIETATEAK.—608. Oharbide orokorrak.—609. Ezaugarriak.—610. Sozietatearen eraketa.—611. Sozietate partaidetzen eraentza.—612. Barne an tolaketa.—613. Hornikuntza teknikoen fondoa.—614. Birfidantzamendu sozietateak.
598. Oharbide orokorrak.—Sozietate mutualisten idazpuruaren barne ra, aspaldiko bi sozietate mota bildu ditugu: aseguruetako mutualitateak eta kooperatibak. Merkataritza Kodeak bi mota horiek arautu ez dituen arren, euren merkataritza izaera aipatu du 124. art.an; bi horiekin batera, beste so zietate bat ere sartu dugu (elkarrekiko berme sozietatea), Europako beste he rri batzuetako egineran berriki sortu dena, eta Espainiako antolamenduan 1977ko otsailaren 25eko Errege Dekretulegearen bidez sartu dena. Sozietate horien guztien zenbait ezaugarri elkarren antzekoak dira; bestela esanik, so zietateok badute elkarren artean batu eta aurreko kapituluetan jorraturiko beste sozietateetatik bereizten dituzten ezaugarriak. Aipatzeko modukoak ondokoak dira: a) sozietatearen zeregina egikaritu eta garatzearen helburua bazkide guztiek dituzten beharrizan ekonomikoak asetzea da (aseguramen dua, zerbitzuen ematea, finantzaketa, bermea etab.), eta ez banatzeko moduko eskudiruzko irabaziak lortzea; b) sozietateon eraketa nahiz jardunbidea herri botereen kontrolaren menpe dago; eta c) kapital aldakorreko sozietateak dira, hots, sozietatearen eskrituran edota sozietatean eraentzen duten estatutuak zein araudiak aldarazi gabe, haien kapitala gehitu edo urritu egin daiteke, bazkide berriak sartzean edo horiek sozietatetik banantzean.
I. ASEGURUETAKO MUTUA KONPAINIAK 599. Kontzeptua eta motak.—Oinarrian, aseguruetako mutualitate mota bi daude: mutualitate hutsak edo prima aldakorrekoak eta prima finkokoak. Lehenengoen kasuan, asegurua gauzatzen da pertsona elkartuen bati jazota ko ezbeharraren kalteak elkartu guztien artean banatuz; bigarrenetan, ostera, prima finkoa da, alegia, mutualista asegurudunak kuota bakarra edo finkoa ordaindu behar du, mutualitatearekin eginiko aseguru kontratu bakoitzak es kaintzen dion estalduraren prezio gisa. Merkataritza Kodearen 124. arti kuluak azken horiei bakarrik aintzatetsi die merkataritza izaera. Arean, prima finkoko mutualitateak dira aseguru enpresa ustiatzeko helburu berezia duten merkataritzako sozietateak; horiek ondare abantailak dakarzkiete bazkideei (mutualistei), baina abantailok ez dira banatzeko moduko irabaziak, ezpada aseguruen gastu eta prezioan eginiko aurrezkiak. Aseguruetako mutua konpainiak, bestalde, nortasun juridikodun sozieta teak dira, berezko estatutu juridikoa dutenak. Estatutu hori Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko 1995eko azaroaren 8ko Legeak jaso du, batik bat; lege horrek administrazio baimen eta kontrolaren menpe ja rri ditu sozietateok. Hari berari segiz, sozietate horien ezaugarririk bereziena bazkideak aldi berean bazkide eta asegurudun izatea da. Aseguru pribatuei buruzko lege horrek adierazi duenez (9.2. art.), bazkide edo mutualista izaera ezin daiteke banandu aseguruaren hartzaile edo asegurudun izaeratik; hala eta guztiz ere, legeak geroenean igorpena egiten du araudi bidez zehaztutakora. Horretara, badirudi biharetzi sozietateok kontratuak egin ahal izango dituztela bazkide ez diren gainontzekoekin, aniztasunaren kalterako. 600. Eraketa eta eraentza juridikoa.—Gainerako merkataritza sozieta teen kasuan bezala, prima finkoko mutuak eratzeko bi betekizun gauzatu behar dira formaren aldetik: eskritura publikoa egin eta hori Merkataritzako Erregistroan inskribatzea (MKren 16. art.,
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea APAILren 7.3. art. eta MEAren 81. art.). Horrez landara, sozietatea Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Erre gistro berezi batean inskribatu behar da, hain zuzen ere, aseguru erakundeen Erregistro berezian (APAILren 74. art.). Mutua horiek eratzeko, 50 bazkide eratzaile behar dira gutxienez. Hala ber, mutuak kapital edo fondo iraunkor bat izan behar du, hala bazkideek ekarritakoa, nola sozietatearen ekitaldietako soberakinekin eratutakoa; kapital hori izan behar da aseguruen sozietate anonimoek harpidetu beharreko kapi talaren erdia gutxienez (ikus 462. zk.). Sozietatearen eskriturak berari dagoz kion aipamenez gain, sozietatearen estatutuak ere jaso behar ditu. Mutua mota horretan, bazkideek ez dute sozietatearen zorren gaineko erantzukizunik. Hori gorabehera, estatutuek kontrakoa agin dezakete, baina kasu horretan ere, erantzukizunaren muga da bazkideok urtero ordaintzen du ten primaren zenbatekoa; gainera, erantzukizun hori aseguru polizetan nabar mendu behar da. Beste alde batetik, bazkideek lege korrituaren azpitik dauden korrituak jaso ditzakete, haiek sozietatera ekarritako zenbatekoen truk; korri tuok bi kasutan bakarrik itzuli behar dira: bazkideek sozietatean baja ematen dutenean, edota batza orokorrak hala erabakitzen duenean, korritu horien ordez ekitaldien soberakinak emango direlako. Edu berean, ekitaldi bakoi tzean kasuan kasuko derrama aktiboa edo itzulketa jasotzeko eskubidea dute bazkideek eta, hala denean, derrama pasiboaren gaineko erantzukizuna izan go dute; kasu horretan, derrama bakoiztu eta hurrengo ekitaldian ordainduko da. Mutua konpainia deseginez gero, ondarearen banaketan parte hartuko du te une horretan bazkide direnek eta aurretiaz bazkide izan zirenek ere, horren inguruan araudiak eta sozietatearen estatutuek ezarritakoaren arabera. Prima finkoko mutuek Espainiako lurralde osoan eta aseguruetako arlo guztietan jardun dezakete; zuzeneko aseguruaren bitartez diharduten arloetan, mutua horiek berraseguruak laga eta onartzeko ahalmena dute. Prima aldakorreko mutuek bete behar dituzte, alde batetik,
euren berezko arauak eta, bestetik, prima finkoko mutuei buruz aritzean azaldutako arau berberak; zernahi gisaz, prima aldakorreko mutuen gaitasun jardulea besteena baino murritzagoa da (APAILren 10. art.). II. KOOPERATIBA SOZIETATEAK 601. Kooperatiben kontzeptua, ezaugarriak eta motak.—Kooperatiba sozietateak 1987ko apirilaren 2ko Legeak arautu ditu. Merkataritza Kodearen 124. artikuluak ezartzen duenez, sozietate horiek merkataritzako izaera izan dezakete, eta aukera hori zeharo sendotu da inda rreko legean; arean bere, lege horrek modu argian aintzatetsi du ondokoa: kooperatibek enpresa jarduerak gauzatzen dituzte (1 eta 116. art.ak); bazkide ez diren gainontzekoekin jarduera eta zerbitzu kooperatibizatuak gauza ditza kete (5. art.); eta kaudimengabezi egoerarik gertatuz gero, sozietate horiei «ordainketen etendurari eta porrotari buruzko legeria aplika dakieke» (110 eta 115. art.ak). Gainerakoan xehea eta araudi baten antzekoa bada ere, le geak arauketa osoa eskaintzen du, Nazioarteko Kooperatiba Aliantzak aldarri katuriko kooperatiba printzipioekin bat datorrena (ikus 1991ko urtarrilaren 28ko epaia). Sozietate horien kontzeptua emateko, lege definizio deskribatzaile hone tara jo dezakegu: «Kooperatibak kapital aldakorra eta egitura zein kudeaketa demokratikoa duten sozietateak dira; horietan, interes eta gizarteekonomiaz ko beharrizan berberak dituzten pertsonak elkartzen dira, atxikipen askea eta borondatezko baja ezartzen duen eraentzaren menpe. Beharrizan horiek ase tzeko eta erkidegoa zerbitzatzeko, kooperatibek enpresa jarduerak gauzatzen dituzte; behin fondo erkideak zuzkitu eta gero, jarduera horien emaitza ekonomikoak bazkideei egozten zaizkie, eurek gauzaturiko jarduera koopera tibizatuaren ariora» (1.1. art.). Definizio horri eta legearen beste manu batzuei helduta,
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea esan daiteke hauexek direla sozietate mota horren ezaugarririk nabarienak: a) koopera tibek gutxieneko kapital eratzailea izan behar dute, estatutuek zehaztu eta bazkideen ekarpenekin osaturikoa; b) bazkideek askatasun osoa dute koope ratibari atxikitzeko edo horretan baja emateko eta, ondorenez, kooperatibaren kapitala aldatu egin daiteke, bazkideak kooperatiban sartu eta bertatik irteten diren ginoan; c) bazkide guztiek eskubide berberak dituzte; d) bazkideek gizarteekonomiazko beharrizan berberak dituzte; e) estatutuetan kontrakorik agindu ezean, bazkideek ez dute sozietatearen zorren gaineko erantzukizunik; f) bazkideak kooperatibaren enpresa jardueran parte hartu behar du nahitaez; g) lan bazkideak eta pertsona elkartu hutsak egon daitezke; h) bazkideek eta pertsona elkartuek korritua jaso dezakete kapitalari eginiko ekarpenengatik; i) bazkideek ez dute zuzenean parte hartzen ekitaldi amaierako balantzeak izan ditzakeen soberakinetan; j) bazkideek edozein jarduera ekonomiko antola eta gara dezakete; k) eta, azkenez, sozietatearen izendazioari «Kooperatiba Sozie tate» hitzak (gaztelaniaz, «Sociedad cooperativa») edo horren laburdura «S. Coop.» gehitu behar zaizkio. Ezaugarri horiek orokorrak dira, hots, berdinberdinak dira legeak arautzen dituen kooperatiba mota guztientzat. Mota horiek honakoak dira: alde batetik, bazkideen izaera kontuan hartuta, lehenengo mailako eta biga rren edo ondorengo mailako sozietateak bereizi behar dira. Lehenengoetara gutxienez bost bazkide bildu behar dira, norbanakoak zein pertsona juridiko ak direnak eta, gizarteekonomiazko interes berberak izanik, sozietatearen estatutuek ezartzen dituzten gainerako baldintzak betetzen dituztenak. Biga rrenetan, berriz, gutxienez bi bazkide egon behar dira, eta bazkideok kooperatibak izan behar dira nahitaez; beste hitz batzuez esanik, bigarren mailakoak «kooperatiben kooperatibak» dira (ikus 7, 29, 148 eta 149. art.ak). Nondiknahi begira dakiola ere, oinarrizko sailkapen horretaz landa ere, legeak hamahiru kategoria edo klasetan sailkatu ditu lehenengo mailako koo peratibak, horiek gauzaturiko enpresa jardueraren arabera: lan elkartuko kooperatibak; kontsumitzaileen eta erabiltzaileenak; etxebizitza kooperati
bak; nekazaritza arlokoak; lurra erkidegoan ustiatzeko kooperatibak; zerbi tzuetakoak; itsas kooperatibak; garraiolarienak; aseguruetakoak; osasun arlokoak; irakaskuntzakoak; hezkuntzakoak eta kreditu kooperatibak (azken mota hori 1989ko maiatzaren 26ko legeak arautu du bereziki; lege horren zati bat 1990eko abenduaren 19ko Legeak aldarazi du, eta haren araudi bidezko garapena 1993ko urtarrilaren 22ko Errege Dekretuak onetsi du) (116. art.). Kooperatiba horiei, lehenik eta behin, legean ezartzen diren arau bereziak aplikatuko zaizkie; arau berezirik izan ezean, kooperatibei buruzko arau oro kor edo erkideak aplikatuko zaizkie (116.2. eta 147.7. art.ak). Azkenik, kooperatibei aplikatu beharreko zerga eraentzari gagozkiola, 1990eko aben duaren 19ko Legea izan behar da kontuan. 602. Sozietatearen eraketa.—Sozietate anonimoak bezala, kooperatiba sozietateak aldi berean edo ondoz ondo era daitezke. Lehenengo kasuan, nahi koa da sustatzaile guztiek notarioaren aurrean egilestea eskritura publiko eratzailea (9.4. art.). Bigarren kasuan, ostera, ondoko egintza edo faseek osa turiko prozesu eratzaileari ekin behar zaio: a) lehenik eta behin, biltzar eratzailea egin behar da sozietatearen sustatzaile guztiekin, eta biltzar horrek honako egintzak burutu behar ditu: proiektaturiko sozietatea inskribatzeko egintzak gauzatuko dituen pertsona edo pertsonak izendatu; sozietate mota zehaztu; horren estatutuak onetsi; lehenengo kontseilu artezkaria osatuko duten pertsonak izendatu eta kontuhartzaile kargua bete; sustatzaileek euren sozietate ekarpenak egiteko modua eta epeak finkatu; hala behar denean, diruzkoak ez diren ekarpenen balioa onetsi eta, azken buruan, sozietatea eratzeko eskritura egiletsi behar duten sustatzaileak izendatzea; b) ondorik, sustatzaile kudeatzaileek biharetziko sozietatearen izenean jardun eta hori eratzeko jarduketa guztiak gauzatu behar dituzte; halaber, sustatzaileok eskri tura eratzailea egiletsi behar dute (horren edukia 14.2. art.ak finkatu du) eta, egilespen hori sustatzaile guztiek egiten badute, biltzar eratzaileak aurretiaz hartutako edozein erabaki aldaraz dezakete (14.4. art.); eta amaitzeko, c) sustatzaileek eskatu behar
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea dute sozietatea Estatuko Administrazio Zentralaren menpe dagoen Kooperatiben Erregistroan inskribatzeko (15. art.). (Merka taritzako Erregistroan izan beharrean sozietatea Erregistro berezi horretan inskribatzea indarreko legeak sartutako berrikuntza da, inolako bidezkoketa rik gabeko berrikuntza, alegia. Kooperatibak merkataritzako sozietateak diren heinean, ez dago oinarrizko arrazoirik horiek Merkataritzako Erregistrotik at uzteko; are gehiago, legeak Erregistro berezi horri buruz jasotako arauketak hurhurretik ekiten die Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudian jaso tako arauei). Behin Erregistroan inskribatutakoan, sozietatea eratuta dago eta horrek nortasun juridikoa du (6. art.). Horrela, inskripzioak izaera eratzailea du. Arauketa berriaren aurretik eraturiko kooperatiben estatutuak egokitzeko, ikus 1987ko abenduaren 22ko Agindua. 603. Bazkideak eta pertsona elkartuak.—Kooperatiba sozietatearen izaerak isla berezia du, dela bazkideen izaeraren gain, dela horien eskubi de nahiz betebeharren eraentzaren gain. Legeak xehetasun osoz arautu ditu eskubide eta betebeharrok (29.etik 38.era arteko art.ak); horretara, koope ratiba batzuetako eta besteetako bazkide izateko baldintza objektiboak eta subjektiboak ezarri ditu legeak, kooperatibaren xedea osatzen duen jarduera zehatza kontuan hartuta. Beste alde batetik, legeak estatutuen esku utzi du onarpen betekizun orokorren finkapena; nolanahi den ere, betekizun horiek ezin lotu dakizkieke politika, sindikatu, erlijio, naziokotasun, sexu, arraza edo egoera zibilarekin zerikusia duten zioei, salbu eta zio horiek bateraezinak direnean sozietatearen xedearekin (29 eta 31.1. art.). Zenbait kooperatibaren kasuan, legeak lan bazkideak egotea onartu du (ikus 30. art.). Taxu berean, lege honek arreta bereziarekin arautu du bazkideak sozieta tetik irtetea; horren ildotik, bazkideok euren borondatez baja emateko baldintzak ezarri ditu legeak (32. art.), baita bazkide izateari nahitaez uzteko kasuak ere (33 eta 38. artikuluak). Horren aldamenean, legeak bazkideen betebehar eta eskubideak
zerrendatu ditu: a) betebeharren artean garrantzi tsuenak dira, lehenik, bazkideak sozietatearen enpresa jarduerekin elkarlehian ezin aritu izatea; hurrenik, euren ekarpenak egitea sozietatearen kapitalari; eta, azkenik, sozietateak garaturiko eragiketa kooperatibizatuetan parte har tzea (34. art.); b) eskubideen alorrean, berriz, honakoak dagozkie bazkideei: sozietatearen karguetarako hautakor izatea; biltzar orokorrean parte hartzea; sozietateak garaturiko enpresa jardueran parte hartzea; partehartze horren truk kasuan kasuko korrituak jasotzea; eta, bereziki, kooperatibaren jardun bide ekonomikoaren inguruko informazioa eta ekitaldi bakoitzaren emaitzak jasotzea, baita sozietatearen egoitzan azaldu beharreko balantzea nahiz kon tuak aztertzea ere (36. art.). Bazkideen eskubide berdintasunaren printzipioari dagokionez, ikus 1986ko martxoaren 20ko epaia, eta informazio eskubidearen alorrean, berriz, ikus 1986ko apirilaren 21eko epaia. Oinarrian, kooperatibaren bazkideak ez du sozietatearen zorren gaineko erantzukizun pertsonalik, baina estatutuek kontrakoa ezar dezakete, eta hala koetan estatutuek eurek zehaztu behar dute erantzukizun horren norainokoa. Edozein kasutan ere, kooperatiban baja eman duen bazkideak bost urtetan zehar erantzukizuna izango du baja horren aurretik sozietateak hartutako zo rren gain; erantzukizun horren muga bazkidearen ekarpenek osatuko dute (71. art.). Aurrerago aipatu bezala, sozietate mota horren ezaugarri berezia da baz kideez gain pertsona elkartu hutsak bertan egon ahal izatea. Azken horiek pertsona fisiko nahiz juridikoak, publiko zein pribatuak izan daitezke, eta ka pitalari ekarpenak egin behar dizkiote, hitzarturiko korritua sortuz; korritu hori bazkideek jasotakoa baino txikiagoa izan ohi da. Pertsona elkartuak ezin gauza dezake jarduera kooperatibizaturik, baina hizpidez eta hautespidez par te har dezake biltzar orokorretan; horretaz landara, informazio eskubidea egi kari dezake, bazkideentzat ezarritako moduan (ikus 30, 40 eta 41. art.ak).
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea 604. Sozietatearen organoak.—Kooperatiba sozietateek hurrengo lau or ganoen bitartez betetzen dituzte euren barneko eta kanpoko jarduerak: a) Biltzar orokorra. Bazkideek eta, hala denean, pertsona elkartuek osa tzen dute hori; sozietatearen borondatea adierazteko organo gorena da, eta horren erabakiak lotesleak dira horientzat guztientzat, baita bazkide disiden teentzat eta bilera horretan parte hartu ez dutenentzat ere (42. art.). Oso an tzekoak dira kooperatibako biltzar orokorra eta sozietate anonimoko batza orokorra arautzen duten xedapenak. Biltzar orokorraren eskumenekoak dira sozietateari buruzko autu guztiak; horrezaz aparte, sozietatearen beste organo batzuen eskumenekoak diren autuak ere biltzar orokorrean eztabaidatu eta erabaki daitezke (43. art.). Urteko ekitaldia itxi eta hurrengo sei hilabeteetan biltzarrak bilera arrun ta egin behar du nahitaez, sozietatearen kudeaketa aztertu eta kontuak nahiz balantzea egiteko; orobat, kontseilu artezkariak komenigarritzat jotzen duene an, edota boto guztien 100eko 10 ordezkatzen duten bazkideek hala eskatzen dutenean, aparteko bilera egin behar da (44. art.). Horrez gain, biltzar uniber tsala bildu daiteke, bazkide guztiak bertan izanez gero (45. art.). Biltzarra lehenengo deialdian baliozkotasunez eratu dela ulertu behar da, botorik gehie nak bertan edo ordezkatuta daudenean; bigarren deialdian, aldiz, nahikoa da botoen 100eko 10 pilatzea (46. art.). Oinarrian, bazkide bakoitzak boto baka rra du, eta boto hori ordezkari baten bitartez egikari dezake (47 eta 48. art.ak); erabakiak gehiengo soilaz hartu behar dira, baina hurrengo kasuetan, bi hereneko gehiengoa behar da: estatutuak aldarazten direnean; bategitea, zatiketa zein desegitea gertatzen denean; edo legeak zehazten dituen gaine rako kasuetan (49. art.). Zenbaitetan, botazioak isilpekoak izango dira (46.3. art.). Bestalde ere, eskuordeek osaturiko bigarren mailako biltzar orokorrak egiteko aukera jaso du legeak (51. art.).
Biltzar orokorraren erabakiak aurkara daitezke, eta legeak horretarako ezarri duen sistema sozietate anonimoen arloan eraentzen duen sistemaren antzekoa da (52. art.). b) Kontseilu artezkaria. Organo hori sozietatearen ordezkaritza eta gober nu organoa da, horren eginkizun nagusia ondokoa izanik: enpresa zuzenean kudeatzea edo, zuzendaririk izanez gero, horrek eginiko kudeaketa zuzenean eta modu iraunkorrean kontrolatzea. Sozietatearekin zerikusia duten autu guztietan, kontseilu artezkariak ordezkaritza ahalmenak ditu, bai judizioan, bai eta judiziotik kanpo ere; horrela, ahalmen horiei jarritako edozein muga pen ez litzateke baliozkoa izango gainontzekoei begira. Sozietatearen lege ordezkaritza hori kontseiluburuak egikaritu behar du (53 eta 54. art.ak). Kontseiluak gutxienez hiru kide izan behar ditu, hain zuzen ere, biltzar orokorrak hautaturiko pertsona fisikoak. Horiez gain, kontseiluburuak, buru ordeak eta idazkariak osatzen dute kontseilua. Hari berari segiz, kontseilua baliozkotasunez eratzeko, kide horien erdiak baino gehiago joan behar dira bilerara. Kontseilari bakoitzak boto bat izango du, eta kontseiluburuaren bo toa erabakigarria izango da, hainbanaketa kasuak ebazteko. Kargua ordain daiteke, baina sozietate ekitaldiaren emaitza ekonomikoak kontuan hartu ga be. Kontseilariek kudeatzaile arduratsuaren arretaz bete behar dute euren kargua, eta dolo, ahalmenez abusatze nahiz arduragabekeria larriaren zioz eragindako kaltearen gain, erantzukizun solidarioa izango dute, dela sozietateari, dela bazkide zein pertsona elkartuei, dela hartzekodunei begira; erantzukizuna ezartzen duten arauen sistema horrek zerikusi handia du so zietate anonimoko administratzaileen erantzukizuna ezartzen duenarekin (55 eta 56. art.ak). Amaitzeko, berezitasun hau azpimarratu behar da: kooperatibako kontsei lu artezkariaren edo zuzendariaren erabakiak aurkara daitezke, biltzar oroko rraren erabakiak aurkaratzen diren moduan (66. art.). c) Kontuhartzaileak. Kooperatibako organo
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea fiskalizatzailea osatzen dute eta euren eginkizun zehatza da (legeak zein estatutuek eratxikitzen dizkioten beste batzuez landa) urteko kontuak ikuskatzea (67.5. art.). Biltzar orokorrak bazkide diren pertsona fisikoen artean hautatzen ditu kontuhartzaileak (bat zein hiru izan daitezke) eta, gehienez jota, hiru urterako. Kargua ordain daite ke eta kontuhartzaileen artean desadostasunik egonez gero, bakoitzak bere txostena bakanka aurkez dezake (67 eta 68. art.ak). Horrez gain, eta kontuak ikuskatzea kontuhartzaileen zeregina izan arren, biltzar orokorrak ere sozie tatearen kontuak begizta ditzake, kanpo auditoreen zerbitzua erabilita (69. artikulua.). d) Errekurtsoen batzordea. Estatutuek hala ezarriz gero, lehenengo mai lako kooperatibek errekurtsoen batzordea era dezakete; batzorde horren ze regina zenbait errekurtso tramitatu eta ebaztea da, hain zuzen ere, kontseilu artezkariak bazkide edo pertsona elkartuei jarritako zehapenen aurkako erre kurtsoak. Batzordearen erabakiak betearazleak eta behin betikoak izango dira, baina horiek aurkara daitezke biltzar orokorrak jarri izan balitu bezala, hots, sozietatearen organo goren horren erabakiak aurkaratzeko ezarri diren trami teak beteta (ikus 70. art.). 605. Ekonomi eraentza.—Idazpuru horren barrura, legeak ondoko gaiak bildu eta arautu ditu: sozietate kapitalari buruzkoak, bazkide zein pertsona elkartuek sozietatearen ekitaldi ekonomikoari eginiko ekarpenen ingurukoak, ekitaldi horren emaitzei buruzkoak, edota erreserba fondoen nahiz heziketa eta sustapen fondoen zuzkidurari buruzkoak. Jarraian, horiek guztiak aipatu ko ditugu. a) Kooperatibak sozietate kapitala izan behar du, aldakortasun printzi pioa oinarri duen kapitala, alegia. Kapital hori bazkideen borondatezko zein nahitaezko ekarpenek osatzen dute, baita, hala denean, pertsona elkartuen ekarpenek ere. Hasierako kapital horren gutxieneko zenbatekoa sozietatearen estatutuetan finkatu behar da, eta osoosorik ordaindu behar da sozietatea era
tzean (12 eta 72.1. art.ak). Estatutuek besterik xedatu ezean, bazkideen nahitaezko ekarpenen kopu rua berdina izango da horientzat guztientzat, eta gutxienez kopuru horren 100eko 25 ordaindu behar da bazkide izaera lortzeko (73.1. art.). Biltzar oro korrak edozein unetan eska dezake nahitaezko ekarpen berriak egiteko (73.3. art.). Ekarpenak Espainiako monetaz edo ondasun nahiz eskubideez ordain daitezke; bigarren kasuan, sozietate anonimoetan diruzkoak ez diren ekarpe nak arautzeko erregelak aplikatu behar dira (72.3. art.). Ekarpenak ordain tzean berandutza egoeran jartzen den bazkideari bere eskubide politikoak eta ekonomikoak eten dakizkioke, baja eman dakioke edo bazkide hori kanporatu egin daiteke (73. art.). Borondatezko ekarpenak, aldiz, biltzar orokorrak edo kontseilu artezka riak erabaki behar ditu, eta horiek harpidetza unean ordaindu beharko dira osoosorik (75. art.). Estatutuek ezar dezakete ekarpenek korritua sortzen dutela; edonola ere, korritu horrek gehienez hiru puntutan gaindi dezake Espainiako Bankuaren oinarrizko korritua (76. art.). Ekarpenak izendun agirien bidez (horiek ez dira baloretitulutzat hartu ko) edo partaidetza libreta izendunen bitartez egiaztatu behar dira (72.2. art.), eta bazkide edo senideen artean eskualda daitezke, legeak (78. art.) zein es tatutuek ezarritako moduan. Baja kasuetan, bazkideei euren ekarpenak ordaindu behar zaizkie. Or dainketa hori estatutuek arautu behar dute, legeak ezarritako arauei ekinez (80. art.). b) Estatutuek kontrakoa xedatu ezean, kooperatiben ekitaldi ekonomikoa bat etorri behar da egutegiko urtearekin (82.1. art.); ÂŤekitaldi ekonomikoa itxi eta hurrengo lau hilabeteetan gehienez jota, kontseilu artezkariak egin behar ditu balantzea, galerairabazien kontua, azalpen oroitidazkia, soberakinak ba natzeko proposamena eta kooperatibaz kanpoko etekinen destinoa zehazteko zein galerak egozteko proposamenaÂť (82. art.).
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea Soberakin garbiak erabiliko dira nahitaezko erreserba fondoa edota hezkuntza eta sustapen fondoa zuzkitzeko, eta fondo horiek zuzkitu ostean erabiltzeko moduko soberakinik geratuz gero, biltzar orokorrak honako erabakiak har ditzake: bazkideei koo peratiba itzulkina emateko erabiltzea soberakinok; alokairupekoei emaitzetan parte hartzea ahalbideratzea; edota borondatezko erreserba fondoa zuzkitzea (ikus 84, 85 eta 86. art.ak). Ekitaldiko galerei helduta, horiek lehendabizi nahitaezko erreserba fondoari egotziko zaizkio, 100eko 5eko proportzioan gutxienez; ondorik eta biltzar orokorrak finkaturiko proportzioan, borondatezko erreserba fondoari, halakorik izanez gero; azkenik, geratzen den diferentzia bazkideei egotziko zaie, horietako bakoitzak kooperatiban gauzaturiko eragiketa, jarduera nahiz zerbitzu kooperatibizatuen arabera (87. art.). 606. Bategitea eta zatiketa.—Legeak kooperatiben bategitea arautzeko ezarri duen arau sistemak (94.etik 101.era arteko art.etan) hurhurretik eki ten dio sozietate anonimoak arautzen dituen legeak ezarritakoari. Ondorenez, gai horretan ez dugu zertan barrendu. Zerbait nabarmentzekotan, esan behar da kooperatiben kasuan ere, bertatik banantzeko eskubidea aintzatetsi zaiela eragiketarekin ados ez dauden bazkide eta pertsona elkartuei (79. art.); bat egitearen ondorioz azkentzen diren sozietateen hartzekodunei, berebat, eragi keta horren kontra egiteko eskubidea aintzatetsi zaie, baldin eta aurretiaz euren kredituak ordaintzen ez bazaizkie (100. art.). Zatiketaz denaz bezainbatean, legearen 102. artikuluak indarrik gabeko lege baten xedapenak oinarritzat hartu (1980ko abenduaren 26ko Legea, en presen arteko bategiteei buruzko zerga eraentzari buruzkoa) eta honela dihar du: 1. Kooperatibaren zatiketa gertatzen da kooperatiba likidaziorik gabe desegiten denean, horren ondarea eta bazkide zein pertsona elkartuen taldea bi zatitan edo gehiagotan zatitzen delako. Zati horietako bakoitzarekin, ondo koa gerta daiteke: osoosorik eskualdatzea sortuko diren kooperatiba berriei; lehendik zeuden kooperatibek irenstea; edo gainerako kooperatibeetatik zati tutako beste zati batzuekin batera, kooperatiba berria osatzea. Azken bi kasuotan, eragiketari zatiketa/bategite deritzo. Gisa
berean, kooperatiba dese gin ez arren, zatiketa gertatzen da horren ondarearen edo bazkide zein pertsona elkartu taldearen zati bat (edo gehiago) bereizten denean, koo peratiba berriei edo lehendik zeudenei osoosorik eskualdatzeko. 2. Zatiketan parte hartzen duten kooperatibei aplikatuko zaizkie lege honetan kooperatiben arteko bategitea arautzen duten arauak, eta bertako bazkide, pertsona elkartu nahiz hartzekodunek eskubide berberak egikari ditzakete. 607. Desegitea eta likidazioa.—Gai horietan ere, bistan da sozietate ano nimoei buruzko arau sistema hartu dela oinarritzat; horrenbestez, ez gara luze arituko horren inguruan. Kooperatiben inguruabar berezi bi bakarrik ekarriko ditugu hizpidera: 1) 103. artikuluak Sozietate Anonimoei buruzko Legean jasotako desegite kariei beste bi gehitu dizkie: jarduera kooperatibizatua gau zatzeko ezintasun agerikoa; jarduera kooperatibizatua bost urtetan geldia raztea edo ez gauzatzea eta bazkide kopurua lege gutxienekotik behera urritzea (103. art.); 2) legeak beren beregi jaso du honako aukera: likidazio bidean zegoen kooperatiba berriro jar daiteke jardunean, baldin eta desegitea biltzar orokorraren erabakiz egiten bada eta bazkide zein pertsona elkartuei ez bazaizkie ordaintzen hasi euren ekarpenak, edota porrotaren kasuan, porrot egoeran dagoen sozietateak hitzarmena egin badu hartzekodunekin (105. artikulua). III. ELKARREKIKO BERME SOZIETATEAK 608. Oharbide orokorrak.—Elkarrekiko berme sozietateak historia la burreko sozietateak dira. Duela gutxi sortu ziren Frantziako Zuzenbidean, elkarren arteko berme sozietate izendazioarekin. Espainiara, berriz, 1977ko otsailaren 25eko Errege Dekretulegearen bitartez heldu ziren. Ildo bertsutik, 1978ko uztailaren 26ko Errege Dekretuak sozietate horien eraentza juridikoa eta zerga nahiz finantza eraentza arautu zituen. Azken buruan, 1994ko mar
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea txoaren 11ko Legeak errege dekretu hori indargabetu eta egungo lege espa rrua ezarri du, 1996ko azaroaren 8ko EDk lege hori garatu duelarik. Sozietate horiek enpresario txiki eta ertainek osatzen dituzte (banakako enpresarioak zein sozietate enpresarioak izan); egineginean ere, enpresario horiek elkar tzen dira finantzaketa aukera hobeak lortzeko, sozietateak bere bazkideei emandako berme edo abalen bitartez. Legeak eskainitako arautegitik oinarrizko bi datu azpimarratu behar dira, sozietate motaren ezaugarriei dagokienez. Alde batetik, elkarrekiko berme sozietatea sozietate mota berezia da, eta horren kapitalari buruzko arauak na hiz bazkideek sozietatearen zorrengatik duten erantzukizunaren inguruko ak sozietate anonimoetan eraentzen dituzten arauen modukoak dira; beste alde batetik, bazkideen eskubideei helduta, sozietatearen izaera mutualista gailentzen da. Horren ondorioz, dudamudarik gabe baiezta daiteke elkarre kiko berme sozietatea sozietate mota hibridoa eta autonomiaduna dela, finantzaketa tresna hutsa izateko helburuarekin sortu dena; horregatik, sozie tate mota hori kalifikatzean, legeak bereziki adierazi du Espainiako Bankua ren erregistro, kontrol eta ikuskapenaren menpe dauden finantza erakundeak direla (1 eta 66. art.ak). 609. Ezaugarriak.—Elkarrekiko berme sozietatea arautzen duen legeak ezaugarri bereizle hauek ezarri ditu: a) Oinarrian, enpresarioen sozietatea da (sozietate mota hori enpresa txikiek eta ertainek osatzen dute, berrehun langiletik beherako enpresek, alegia —1. art.—). Halako sozietateak eratzeko, bestalde, Ekonomia eta Oga sun Ministerioaren aurretiazko baimena behar da (12. art.). Horrezaz aparte, estatutuek zehazturiko ekonomi jardueraren esparrukoak izan behar dira bazkide partehartzaileak, elkarrekiko berme sozietateak horien aldeko ber meak eratu ahal izateko. Bazkide horiekin batera bazkide babesleak egongo dira, estatutuek halakorik onartuz gero; azken horiek, alabaina, ezin dezakete sozietate bermerik eskatu euren eragiketetarako, eta horien zuzeneko nahiz zeharkako partaidetza
sozietate kapitalean ezin izan daiteke sozietatearen estatutuetan finkaturiko gutxieneko zenbatekoaren 100eko 50 baino handia goa (6. art.). b) Sozietatearen xedea da «beraren bazkideei berme pertsonalak ematea, horiek euren enpresen jarduketa multzo edo trafikoaren barruan eginiko era giketak errazteko; horretarako, sozietateak abalak erabil ditzake, baita Zuzenbidean onarturiko beste edozein bide ere, kauzio asegurua kenduta»; horrez gain, sozietateak finantza laguntza eta aholkularitza zerbitzuak eskain diezazkieke, hala bere bazkideei, nola gainerako sozietate eta elkarteei ere, azken horien xedea enpresa txiki eta ertainentzako jarduerak gauzatzea de nean (2. art.) c) Bazkideen ekarpenekin osaturiko sozietate kapitala aldakorra izango da; hortaz, kapital hori gehitu zein urritu egin daiteke, estatutuetan finka turiko gutxieneko zenbatekoaren eta horren hirukoitzaren artean (horretarako, estatutuak ez dira zertan aldarazi, nahikoa baita administrazio kontseiluaren erabakia). Gehitze nahiz urritze hori gerta daiteke partaidetza berriak sortu eta eratxikitzen direlako, edota lehendik zeudenak ordaindu eta azkentzen di relako. Ildo beretik ere, kapitala balio izendatu bereko sozietate partaide tzetan zatituko da; partaidetzok metatzeko modukoak eta zatiezinak izango dira, eta ezingo dira kalifikatu balore negoziakor gisa, ezta akzio deitu ere (7. artikulua.). d) Erantzukizun mugatuko sozietatea da, bazkideek ez baitute sozietatea ren zorren gaineko erantzukizunik (1. art.). e) Sozietatearen izendazioaren barrena nahitaez sartu behar da «Elkarre kiko Berme Sozietate» adierazmoldea (gaztelaniaz, «Sociedad de Garantía Recíproca»); osterantzean, SGR laburdura jarri behar da izendazioaren amai eran (5. art.). f) Sozietateak hornikuntza teknikoen fondoa eratu behar du; fondo hori ondarearen zati bat izango da, horren helburua sozietatearen kaudimena sen dotzea izanik (9. art.). Taxu berean, halako sozietateek hartutako arriskuei es
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea taldura eta berme nahikoa eskaintzeko, eta abalaren kostua bazkideentzat urritu ahal izateko, legeak birfidantzamendu sozietateak eratzeko aukera ja so du; horien sozietate xedea elkarrekiko berme sozietateek emaniko berme eragiketak berrabalatzea izango da (11. art.). g) Bazkideen batza orokorrak eta administrazio kontseiluak gobernatzen dute sozietatea. h) Espainiako Bankuaren kontrol, zaintza eta ikuskapenaren menpeko sozietatea da; sozietate horri aplikatu beharreko eraentza zehatzaileari dago kionez, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Eskuhartzeari buruzko 1988ko uztailaren 29ko Legean jasotako diziplina arauak bete behar dira (67. art.). 610. Sozietatearen eraketa.—Elkarrekiko berme sozietatea eskritura pu blikoaren bitartez eratu behar da, eta eskritura hori Merkataritzako Erregis troan inskribatu behar da, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimenarekin batera. Merkataritzako Erregistroan inskribatutakoan, elkarrekiko berme so zietateak nortasun juridikoa lortzen du (12 eta 13. art.ak). Gerogarrenean, sozietatea Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatu behar da; sozietatearen administratzaile eta zuzentzaileak, berebat, Espainiako Ban kuaren Goi Karguen Erregistro egokian inskribatuko dira. Betekizunok oina rrizkoak dira, legegileak horien betepenaren menpe jarri baitu sozietateak bere jarduerak gauzatu ahal izatea (14. art.). Sozietatearen eraketa egintza bakarrean egingo da, eratzaileen arteko hitzarmenaren bitartez; horretarako, bertan zein ordezkatuta dauden bazkide partehartzaileetatik 150ek hartu behar dute parte gutxienez. Bazkide babes leak ere, halakorik izanez gero, eraketa egintzara joan daitezke, baina horiek ez dira zenbatuko aurreko zenbakia osatzeko (16. art.). Legearen 17 eta 18. artikuluek xehetasunez arautu dituzte eskrituraren eta sozietate estatutuen nahitaezko aipamenak. Eraketa egintzan, gutxieneko sozietate kapitala erabat harpidetu eta ordainduta egon behar da (15. art.). Horrek berezitasun esanguratsua dakar, Sozietate Anonimoei buruzko
Legeak kapital ordainketaren inguruan ezarri tako eraentza orokorrari begira; lege horrek ezarri du nahikoa dela kapital harpidetua osatzen duen akzio bakoitzaren balio izendatuaren 100eko 25 or daintzea (ikus SALren 12. art.). 611. Sozietate partaidetzen eraentza.—Erantzukizun mugatuko sozieta teetan gertatzen den bezala, partaidetza da sozietate kapitalaren zatietako bat, hain zuzen ere, sozietateari eginiko diruzko ekarpenaren ondorioz sortzen den zatia. Partaidetzan, bestalde, berdintasun, metakortasun eta zatiezintasun printzipioek eraentzen dute; halaber, partaidetza ezingo da kalifikatu balore higikor gisa, ezta akzio deitu ere (7 eta 20. artikuluak). Azken finean, bada, elkarrekiko berme sozietateko partaidetzaren kontzeptua eta izaera bat datoz erantzukizun mugatuko sozietateak dituenarekin (1995eko martxoaren 23ko Legearen 5. art.; ikus 488. zk. eta ondorengoak); hala eta guztiz ere, elkarre kiko berme sozietatearen partaidetzak bazkide titularrak nahi duenean ordain daitezke (21. art.). Akzioarekin gertatzen den bezala, partaidetzaren titulartasunak bazkide izaera ematen du eta, legeak bazkide partehartzaileentzat ezarritako berezi tasunak salbu, partaidetza guztiek eskubide berberak eratxikitzen dizkiete eu ren titularrei; arean bere, bazkide partehartzaileek euren eragiketetarako berme eta aholkuak eska diezazkiokete sozietateari, baina estatutuek ezarrita ko mugen barruan (20 eta 22. art.ak). Hariari segiz, gutxieneko eskubide hauek bazkide guztiei dagozkie, bai partehartzaileei, bai eta babesleei ere: batza orokorretan botoa eman eta so zietatearen erabakiak aurkaratzeko eskubidea; sozietatearen etekinetan eta likidazioaz geroztik geratutako ondarean parte hartzeko eskubidea; informa zio eskubidea; eta, azken buruan, partaidetzaren ordainketa eskatzeko eskubi dea, bazkide izaera galduz (21. art.). Administrazio kontseiluaren aurretiazko baimena izanez gero, partaide
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea tzak inter vivos eskualda daitezke (25. art.). Gisa bertsuan, baimen hori beha rrezkoa da partaidetza jaraunspenaren edo legatuaren bidez jaso duenak bazkide izaera lor dezan ere; baimenik izan ezean, partaidetza ordainduko zaio jaraunsleari edo legatuhatzaileari (26. art.). Nolanahi den ere, sozietatearen partaidetzak edozein tituluren bidez es kuratzen direnean, sozietateari horren berri idatziz eman behar zaio, bazkide eskubideak egikaritu ahal izateko (27. art.). 612. Barne antolaketa.—a) Beste sozietate batzuetan gertatu antzera, batza orokorra da gorengo organo agintaria; organo horrek gehiengoz eraba kitzen ditu auturik larrienak, autuok barnekoak zein kanpokoak izan (kontsei lukideak izendatu eta ezeztatzea; erantzukizunaren ziozko sozietate akzioa egikaritzea; urteko kontuak onetsi eta horien emaitzak aplikatzea; kontu audi toreak izendatzea; sozietateak ekitaldi bakoitzean bermatu beharreko zorren gehieneko kopurua zehaztea; estatutuak aldaraztea; kapitalaren gutxieneko zenbakia gehitu edo urritzea; bazkide bat kanporatzea; sozietatea desegin, bategin edo zatitzea etab.) (33. art.). Batza orokorrerako deialdia kontseiluak egin behar du, 35. artikuluan adierazitako betekizunak gauzatuz (betekizun horiek bat datoz sozietate anonimoetako batza orokorraren deialdirako ezarritakoekin; ikus 304. zk.). Batzara bazkide oro joan daiteke (37. art.). Partaidetza bakoitzak boto bat emateko eskubidea eratxikitzen du, baina bazkide bakoitzak ezin izan dezake boto guztien 100eko 5 baino boto gehiago; dena den, estatutuetan hori baino muga txikiagoa ezar daiteke (23. art.). Sozietateak liburu legeztatu berezia dauka bazkideak kontrolatu ahal izateko, eta liburu horretan inskribatu behar dira, hala bazkide guztiak bakoi tzaren partaidetza kopurua adierazita, nola partaidetza horien zioz eginiko ordainketak. Horrez gain, sozietateak beste liburu legeztatu bat egin behar du; bigarren horretan, bazkideek eskatu eta sozietateak emandako bermeak idaz tohartu behar dira, bermeon ezaugarriak xehetasunez azalduta (24. art.).
Estatutuek kontrakorik xedatu ezean, bazkide batek beste edozein bazkide ordezka dezake batza orokorrean (37. art.). Sozietatearen erabakiak batza ho rretan dauden bazkideen gehiengoz hartzen dira, bi kasutan izan ezik. Lehenengo salbuespena SALren 103. artikuluak ezarritakoaren antzekoa da: estatutuak aldarazi nahi direnean, eta bigarren deialdian boto guztien 100eko 50 baino gutxiago ordezkatzen duten bazkideak agertzen direnean, aldaraz pen horren aldeko botoa eman behar du batzan bertan edo ordezkatuta dauden bazkide guztien botoen bi herenak, erabakiak baliozkotasunez hartu ahal iza teko. Bigarrenik, sozietatea desegiten denean, legeak ezarri du sozietatean eratxikitako boto guztien bi herenen titularrak diren bazkideek desegite ho rren aldeko botoa eman behar dutela (36. art.). b) Administrazio kontseiluaren kasuan ere, sozietate anonimoen eredua hartu da oinarritzat. Kontseilu hori sozietatea kudeatu eta ordezkatzeko orga noa da; kontseiluak ahalmenik zabalenak ditu sozietatearen xedea hobeto bete ahal izateko eta, oro har, lege edo estatutuetako manuek beren beregi batza orokorrari erreserbatu ez dioten edozein egintza gauzatu nahiz edozein era baki hartzeko (40. artikulua). Elkarrekiko berme sozietateek berme eginkizun zehatza dutenez, kontseiluak ahalmen bereziak ditu bazkideek eskatu ber meak emateko edo ez emateko, baita bazkidearen zorrari bermea eman dakion hark bete beharreko baldintzak finkatzeko ere; are gehiago, administrazio kontseiluak bazkidea kanpora dezake honako kasuan: zorra sozietateak or daindu behar izan duenean, bermea lortu ondoren bazkidea ez delako horretaz arduratu (42 eta 64. art.ak). Kontseilukidea ez da zertan bazkide izan, bai ordea, kontseiluburua eta buruordeak (43. art.). Administrazio kontseiluko mahaikideak batza oroko rrak izendatu behar ditu; horien eraentza juridikoa osatzen duten gainerako gaiei dagokienez, berriz, legeak beren beregi adierazi du Sozietate Anonimoei buruzko Legearen V. kapituluko 3 eta 4. sekzioak aplika daitezkeela (44. ar tikulua.).
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea 613. Hornikuntza teknikoen fondoa.—Sozietatea kanpotik finantzatu nahiz bultzatzeko, eta hori osatzen duten enpresario txiki eta ertainen onura rako, legeak ezarri du hornikuntza teknikoen fondoa era daitekeela; fondo hori sozietatearen ondarearen zatietatik bat da, eta sozietatearen kaudimena sendotzeko eratzen da. Fondo hori osa dezaketen partaidetza motak zehaztu ditu legeak: a) sozietateak bere galerairabazien kontuaren pentzuan eginiko zuzkidurak, inolako mugapenik gabe eta kaudimengabezien hornikuntza gisa; b) jarraian aipaturiko erakundeek eginiko dirulaguntzak, dohaintzak eta bestelako partaidetza itzulezinak: herri administrazioek; autonomiadun era kundeek; horien menpe dauden gainerako erakundeek, baldin eta Zuzenbide publikokoak badira; merkataritzako sozietateek, baldin eta horien kapitalaren gehiengoa aurreko erakundeetarik edozeinek badu; eta, azkenik, ekonomi in teres orokorrak edo sozietate estatutuetan aipaturiko sektore interesak ordez katzen edo elkartzen dituzten erakundeek; c) araudi bidez zehazten diren partaidetzak (9. art. eta 1996ko azaroaren 8ko Errege Dekretua, administrazio baimenen inguruko arauei eta sozietate horien kaudimen betekizunei bu ruzkoa). 614. Birfidantzamendu sozietateak.—Elkarrekiko berme sozietateak hartutako arriskuei estaldura eta berme nahikoa eskaintzeko, eta abalaren kostua bazkideentzat urritu ahal izateko, legeak birfidantzamendu sistema ezarri du, birfidantzamendu sozietateak eratzeko aukera onartuz. Sozietate horien xedea elkarrekiko berme sozietateak emaniko berme eragiketak berra balatzea da; horrenbestez, sozietate horiei beren beregi debekatu zaie enpre sentzako abalak eta zuzeneko beste berme batzuk eskaintzea. Sozietateok, bestalde, sozietate anonimoaren forma hartu behar dute, Herri Administra zioak bertan parte izango duelarik; horrez gain, sozietate horiek finantza era kundetzat hartuko dira (11. art.). Legean ezarritakoa garatuz, 1997ko urriaren 31ko Errege Dekretua argi
taratu da. Errege Dekretu horrek birfidantzamendu sozietateen eraentza juridikoa eta sozietate horien kaudimenari buruzko betekizunak arautzen ditu. Birfidantzamendu sozietateak Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimena izan behar du, bere jarduerari hasiera eman ahal izateko. Bestalde, baimena lortu eta horri eusteko, mila milioi pezetako sozietate kapitala izan behar du gutxienez. Kapital hori osoosorik harpidetu eta ordaindu behar da eskudiruz. Kapital hori, bestalde, akzio izendunen bidez adierazi behar da (EDren 3 eta 4. art.ak). Gisa berean, hornikuntza teknikoen fondoa eratu behar du sozie tateak. Fondo hori sozietate ondarearen barruan sartzen da, sozietatearen kaudimena bultzatzeko helburuarekin (EDren 9. art.). Ekitaldien batean, sozietatearen beraren baliabideetan 100ko 20tik gorako defizita badago, erre serbetara bildu beharko dira ekitaldi horretan lortutako etekin guztiak. Erreserba horien helburua da sozietate horien eragiketen kreditu arriskua es taltzea. Hortaz, erreserba horiek bestelako gauzetan erabili ahal izateko, nahi taezkoa izango da Espainiako Bankuak baimena ematea (EDren 13. art.). BIBLIOGRAFIA I.–BORJABAD: Manual de Derecho cooperativo. General y catalán, Bartzelona, 1993; CASTAÑO eta GONZÁLEZ : Manual de constitución y funcionamiento de las coo perativas, Bartzelona, 1996; EMBID IRUJO: Concentración de empresas y derecho de cooperativas, Madril, 1991; FERRI: «Mutuas assicuratrice», in Nov. Dig. It., X (1967), 1042. or. eta ondorengoak; GARRIDO COMAS: Ensayo para una teoría de la mutua lidad, Bartzelona, 1960; GASPERONI: «Mutue assicuratrice», in Assicurazioni private, Padua, 1972, 135. or. eta ondorengoak; MERINO MERCHÁN: «Consideraciones genera les sobre el cooperativismo de seguros en España», in RDM, 1979, 103. or. eta on dorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «Las mutualidades y el movimiento de defensa del consumidor», in RES, 1981, 139. or. eta ondorengoak; SIMONETTO: «Le società di mutuo soccorso come cooperative assicuratrice e le mutue assicuratrici», in Studi DONATI, Erroma, 1970, II, 671. or. eta ondorengoak; SUSO VIDAL: «La confluencia del derecho de sociedades mercantiles en el régimen de los órganos sociales de la Ley de Cooperativas de Euskadi de 1993», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2509. or. eta
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea ondorengoak; TIRADO SUÁREZ eta MORANO SANZ: «La sociedad mutua europea», in RES, 1980, 121. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «Las empresas mutualísticas y el Derecho mercantil en el ordenamiento español», in RCDI, 1976, 70. or. eta ondo rengoak; IDEM: «Aspectos relevantes del régimen de las mutuas de seguros», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 729. or. eta ondorengoak; VOLPE PUTZOLU: «Società di mutuo soccorso e mutue assicuratrice», in Studi DONATI, aip., II, 771. or. eta ondo rengoak. II.–BASSI: Cooperazione e mutualità, Napoli, 1976; IDEM: Dividendi e ristorni nelle società cooperative, Milan, 1979; IDEM: Delle imprese cooperative e delle mutue assicuratrici. Art. 2511–2548, Milan, 1988; BAYÓN MARINÉ Y SERRANO ALTAMIRAS: Régimen jurídico de las cooperativas, Salamanca, 1970; BONFANTE: La legislazione cooperativa. Evoluzione e problemi, Milan, 1984; BUCCI eta CERRAI (arg.): La riforma della legislazione sulle cooperative, Milan, 1979; BUONOCORE (arg.) Cooperazione e cooperative, Napoli, 1977; CARBONELL: Comercialización cooperativa agraria, Ma dril, 1970; CIURANA FERNÁNDEZ: Las cooperativas en la práctica, Bartzelona, 1970; DEL ARCO ÁLVAREZ: «Génesis de la nueva Ley. Los principios cooperativos en la Ley general de cooperativas», in Est. Coop., 1975, 5. or. eta ondorengoak; DEL CAÑO ESCUDERO: «Las cooperativas de seguros en la legislación española», in RES, 1984, 5. or. eta ondorengoak; DÍEZ ARGAL: El socio cooperativo. Garantías y recursos, Bartze lona, 1984; EMBID IRUJO: «La integración cooperativa y su tratamiento en la Ley 4/1993, de 24 de junio, de cooperativas de Euskadi», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 223. or. eta ondorengoak; FAJARDO GARCÍA: La gestión económica de la cooperativa. Responsabilidad de los socios, Madril, 1997; GÓMEZ CALERO: «Sobre la “mer cantilidad” de las cooperativas», in RDM, 1975, 301. or. eta ondorengoak; KINT eta GODIN: Les sociétés coopératives, Brusela, 1968; LANG eta WEIDMULLER: Geno ssenschaftsgesetz, 30. argitaraldia, Berlin, 1974; LEÓN SANZ: «Fusión, transformación y otras modificaciones estructurales de sociedades cooperativas», in RdS, 9, 1997, 25. or. eta ondorengoak; IDEM: «Modificaciones estructurales de Sociedades Coopera tivas. Distribución de competencias entre el Estado y las Comunidades Autónomas», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 465. or. eta ondorengoak; LUTHER: Die genossen schaftliche Aktiengesellschaft, Tubinga, 1978; LLUIS NAVAS: Derecho de coope rativas, 2 liburuki, Bartzelona, 1972; MARTINELLI: Le società cooperative, Milan, 1983; MÜLLER: Kommentar zum Genossenschaftsgesetz, 3 liburuki, Bielefeld, 1976–80; PANIAGUA ZURERA: Mutualidad y lucro en la sociedad cooperativa, Madril, 1997; PAOLUCCI: La mutualità nelle cooperative, Milan, 1974; PAZ CANALEJO: El nuevo Derecho cooperativo español, Madril, 1979; IDEM: «El proyecto de Ley de Sociedades cooperativas: Síntesis crítica de su contenido», in REDT, 1980, 331. or eta ondorengoak; PENDAS DÍAZ: Manual de Derecho cooperativo, Madril, 1987; POLO: Misión y sentido de la nueva Ley de cooperación, Madril, 1942; RACUGNO: La res
ponsabilità dei soci nelle cooperative, Milan, 1983; RIAZA BALLESTEROS: Coopera tivas de producción: Experiencias y futuro, Bilbo, 1967; RINAUDO (arg.): Le società cooperative, Milan, 1982; ROSSI: La cooperativa di conduzione agraria, Napoli, 1979; SÁNCHEZ CALERO: «Los conceptos de sociedad y de empresa en la Ley de cooperativas», in ROCA SASTREren omenez egindako liburua, Bartzelona, 1977, III, 493. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO eta OLIVENCIA: «Relaciones del régimen jurídico de las sociedades mercantiles y de las sociedades cooperativas», in El coo perativismo en la coyuntura española actual liburukian, Madril, 1964, 135. or. eta ondorengoak; SANTOS MARTÍNEZ: «Las secciones de las cooperativas en el Derecho español», in RJC, 1980, 957. or. eta ondorengoak; SCORDINO: La società cooperativa, Napoli, 1970; SCHUBERT eta STEDER: Genossenschaftshandbuch, Berlin, 1979–81; SERRANO SOLDEVILLA: La cooperativa como sociedad abierta, Madril, 1982; VALDÉS DALRE: Las cooperativas de producción, Madril, 1975; VERGEZ SÁNCHEZ: El Derecho de las cooperativas y su reforma, Madril, 1973; VICENT CHULIÀ: «El régimen económico de la cooperativa en la nueva Ley de 19 de diciembre de 1974», in Est. Coop., 1975, 157. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los órganos sociales de la coopera tiva», in RJC, 1978, 65. or. eta ondorengoak; IDEM: «El derecho de los órganos sociales desde la perspectiva de la legislación cooperativa», in RDM, 1979, 483. or. eta ondorengoak; IDEM: «La asamblea general de la cooperativa», in RJC, 1978, 174. or. eta ondorengoak; IDEM: «El accidentado desarrollo de nuestra legislación coopera tiva», in ESTUDIOS POLO, 1209. or. eta ondorengoak; IDEM: «La reforma de la legis lación cooperativa», in RJC, 1984, 103. or. eta ondorengoak. III.–Actas del I Seminario Internacional de Sociedades de garantía recíproca, Madril, 1978; BERCOVITZ: «Sociedades de garantía mutua», in RDM, 1975, 269. or. eta ondorengoak; IDEM: «El objeto social de las sociedades de garantía recíproca», in RDM, 1980, 473. or. eta ondorengoak; IDEM: «Antecedentes de la regulación legal sobre sociedades de garantía recíproca», in Estudios POLO, 47. or. eta ondorengoak; IDEM: Informe sobre las sociedades de garantía recíproca, Madrid, 1983; BLASCO LANG eta CORONA ROMERO: «Sociedades de garantía recíproca: Imposición sobre sociedades y sobre la renta de las personas físicas», in Crónica Tributaria, 1979 (29), 53. or. eta ondorengoak; CABALLERO SÁNCHEZIZQUIERDO: Régimen jurídico de las sociedades de garantía recíproca, Madril, 1979; CHARRO VALLS eta SÁNCHEZ BERNAL: Sociedades de garantía recíproca. Situación actual, Salamanca, 1985; GARCÍA VILLA VERDE: «Las sociedades de garantía recíproca», in RDM, 1980, 71. or. eta ondoren goak; GÓMEZ CALERO, J: Comentarios a la Ley de régimen jurídico de las sociedades de garantía recíproca, Madril, 1995; GUTIÉRREZ VIGUERA: «El reafianzamiento de las sociedades de garantía recíproca, in RDBB, 1983, 365. or. eta ondorengoak; I.M.P.I.: Sociedades de garantía recíproca. Instrumento para la financiación de la pequeña y mediana empresa, Madril, 1979; I.R.E.S.C.O.: Sociedades de garantía mutua de comercio, Madril, 1976; LEYGUES: Le financement des entreprises par le crédit à moyen
§ XLIII. Partaidetza kontuen elkartea eta à long terme, París, 1967; OLEO BANET, F.: «Aproximación a la caracte rización jurídica de la Sociedad de Garantía Recíproca en la Ley de 11 de marzo de 1994», in RDM, 1994, 413. or. eta ondorengoak; RIBÓ DURÁN: Las sociedades de garantía recíproca. Estructura y funcionamiento, Bartzelona, 1983; VARA DE PAZ: «Garantías en las sociedades de garantía recíproca», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 675. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «Notas sobre el régimen jurídico de las sociedades de garantía recíproca», in Panorama Bursátil, 1979 (11), 13. or. eta ondorengoak.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean § XLI. OBLIGAZIOEN JAULKIPENA LABURPENA: I. PRINTZIPIO OROKORRAK.—615. Obligazioak, sozietateak orokorrean finantzatzeko bide gisa.—616. Obligazioen kontzeptua eta motak.—617. Obliga ziotituluaren betekizun eta ezaugarriak.—618. Obligazioak akzioarekin eta beste zen bait erakunderekin dituen desberdintasunak.—619. Obligazioak kontuko idaztoharren bidez adieraztea.—II. SOZIETATE ANONIMOEK EGINDAKO JAULKIPENAK.—620. Obliga zioak jaulkitzeko gehieneko muga.—621. Obligazioak jaulkitzeko organo eskuduna.— 622. Obligazioak jaulkitzeko baldintzak.—623. Jaulkipen kontratua.—624. Jaulkipena ren formalitateak.—625. Jaulkipenaren bermeak.—626. Obligaziodunen sindikatuaren eraketa eta izaera.—627. Sindikatuaren antolaketa eta araudia.—628. Komisarioaren izaera eta ahalmenak.—629. Obligaziodunen biltzar orokorra eta horren ahalmenak.— 630. Biltzarrerako deialdia eta haren jardunbidea.—631. Obligaziodunaren eskubideak, sozietate jaulkitzaileari begira.—632. Obligazioak jasotzea.—633. Bermeak kitatzea.— III. AKZIO BIHUR DAITEZKEEN OBLIGAZIOAK.—634. Akzio bihur daitezkeen obligazioen lege eraentza berezia.—635. Akzio bihur daitezkeen obligazioak, eta obligazio nahiz akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea.—IV. BESTE PERTSONA JURIDIKO
BA
TZUEK EGINDAKO JAULKIPENAK.—636.
Lege eraentza.—637. Jaulkipenaren baldintza eta formalitateak.—638. Obligaziotituluaren betekizun eta ezaugarriak.—639. Obliga ziodunen sindikatuaren eraketa eta eraentza.
I. PRINTZIPIO OROKORRAK 615. Obligazioak, sozietateak orokorrean finantzatzeko bide gisa.—Merkataritzako sozietateak finantzatzeko, bi bide hauek erabili ohi dira, batik bat: sozietatearen kapitala gehitzea eta obligazioak jaulkitzea. Lehenengo ka suan, sozietatearen xedea gauzatzen da, sozietate horren kapitala erabilita; bi garrenean, aldiz, kreditu gisa jasotako besteren kapitala behar da. Azken bide hori lehenengoa baino garestiagoa da, kreditua lortu ahal izateko, sarritan sozietateak bere ondarea eman behar duelako berme gisa; horrezaz aparte, so zietateak korrituak ordaindu behar ditu jasotako kapitalagatik. Direnak direla, bigarren finantzaketa bide horrek akzioduna bestelako ondare ordainketatik aske utzi ezezik, kredituaren
ekonomi abantailak ere eskaintzen ditu. Obligazioa mailegu kolektiboak adierazten dituen titulu gisa ikusiz gero, horren jatorria agian Erdi Aroan koka daiteke; nolanahi ere, merkataritzako sozietateek oraintsu arte ez dute obligaziorik erabili, fondoak lortzeko tresna moduan; erabilera hori, esan bezala, duela gutxikoa da, eta trenbide konpai nien jatorriari lotuta dago (horrenbestez, XIX. mendearen erdialdean edo sortu zen). Horrela uler daiteke, Espainiako Merkataritza Kodeak 22. artikuluan obligazioak gaingiroki aipatu ostean, horien arauketa azaleko eta hasiberria bakarrik jasotzea (186, 187 eta 190. art.ak); arauketa hori, izan ere, trenbide konpainiek eta gainerako herri lanek jaulkitako obligazioei buruzkoa da. Zernahi gisaz, kodearen hutsune hori honako xedapenek osatu dute: a) Sozietate Anonimoei buruzko Legeak, gaiaren arauketa osoa eta xehea ezarriz; b) Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak; c) 1964ko aben duaren 24ko Legeak, sozietate anonimoak ez diren elkarte edo pertsona juridikoek jaulkitako obligazioak arautuz, Sozietate Anonimoei buruzko Le gea oinarritzat hartuta (gainera, lege horrek dioenez, SAL modu ordeztailean aplika daiteke); d) balore merkatua arautzen duen legeak, kotiza daitezkeen balore higikorren artean obligazioak sartu eta horiek hainbat manutan aipatuz; e) Jaulkipenei eta Baloreak Saltzeko Eskaintza Publikoei buruzko 1992ko martxoaren 27ko Errege Dekretuak (hori 1993ko uztailaren 12ko Aginduak garatu du). Errege dekretu horrek balore negoziakorrak jaulkitzeko betekizunak ezartzeaz gain, xehetasunez arautu du kasuan kasuko jaulkipe nari buruzko liburuxka azaltzailearen edukia. Egungo egunean, Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko 1995eko martxoaren 23ko Legea indarrean jarriz geroztik, pertsona fisikoek eta sozie tate zibil, kolektibo, komanditako sozietate huts nahiz erantzukizun mugatuko sozietateek ezin dute erabaki ez bermatu obligazioen jaulkipena, ezta jaulki penetara bildutako beste balore negoziakorrena ere (Legearen 9. art. eta hirugarren xedapen gehigarria). Horretara, modu nabarian murriztu da nego zioen finantzaketa lortzeko asmoz kapitalen merkatura joan
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean daitezkeen sub jektuen kopurua, Zuzenbide pribatuko subjektuen kopurua, hain zuzen. Egia esan, eta gure aztergaiari dagokionez, obligazioak jaulkitzeko aukera sozietate anonimoei eta komanditako sozietate akziodunei bakarrik aintzatetsi zaie; edonola ere, ezin zokora daitezke sozietate anonimo bereziak (ikus XXVI. kapitulua) edo gainerako sozietate formak (elkarrekiko berme sozietatea zein interes ekonomikodun elkartzea), horiei ez baitzaie beren beregi ezarri merka taritzako beste sozietateei jarri zaien debekua, obligazioak jaulkitzeko debe kua, alegia. 616. Obligazioen kontzeptua eta motak.—Obligazioa bi modutara uler daiteke: erakunde jaulkitzailearen aurkako kredituaren zati alikuota gisa, edo ta kredituaren zati hori adierazten duen balore higikor moduan. Edonondik begira dakiola ere, Espainiako legeak obligazioaren agiri izaeran jarri du azpimarra; obligazioak balore negoziakorrak direnez, kreditu eragiketa nagusiak burutu ahal izan dira obligaziook jaulkitzean. Arean bere, obliga zioa beti da kredituaren adierazpena. Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 282. artikuluak honela definitzen ditu obligazioak: saldoz jaulkitako balore higikorrak dira, «zorra aintzatetsi edo sortzen dutenak». Definizio horretatik ondoriozta daiteke obligazioari erantsitako eskubideen izaera. Egineginean ere, obligazioari beti eransten zaio kreditu eskubidea. Eskubide hori obliga zioa jaulkitzean sor daiteke, baina baita obligazioa jaulki baino lehenago ere, ondokoagatik: sozietateak obligazioak jaulki ditzake aurretiazko zorrak edota mugaeguneraturiko zorrak epe laburrean sendotzeko; horrela, lehen hartzeko dun arruntak zirenak obligaziodun bihur daitezke. Serie inprimatu eta zenbakidunean jaulkitako balore higikorrak obliga zioak izango dira legearen ikusmoldetik, baldin eta baloreok zorra aintzatetsi edo sortzen badute (ez da kontuan hartuko balore horiek duten izena: zedulak, bonuak etab.). Legeak ez du onartzen «obligazio» ez den beste izen bat erabil tzea, horien jaulkipenerako ezarri diren legeaginduak saihesteko.
Obligazioak adieraz daitezke, bai tituluen bidez (izendunak zein eramai learentzakoak izan), baita kontuko idaztoharren bitartez ere (SALren 290. art.). Oinarrizko sailkapen horrez landara, ondoko obligazioak aipa daitezke: a) primadun edo prima gabeko obligazioak; b) obligazio arruntak eta bermedunak; c) korritu finkoko eta korritu aldakorreko obligazioak; d) obli gazio hutsak eta akzio bihur daitezkeen obligazioak; e) akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea ematen duten obligazioak edo akzio bihur daitezkeen obligazioak. 617. Obligaziotituluaren betekizun eta ezaugarriak.— Betekizunak SALren 291. artikuluan zerrendatzen dira. Hasteko, artikulu horrek adierazi du jaulkipen bereko tituluak berdinak izan behar direla. Berdintasun horrek ukitzen ditu, bai agiriaren kanpoko baldintzak edo ezaugarriak, bai eta agiri horri erantsitako eskubideen edukia ere. Tituluak berdinak izateko, horiek ba lio izendatu berbera izan behar dute, eta eskubide zein betebehar berberak eratxiki behar dituzte, hala denean. Jaulkipena zatitu edo saldoetan banatu arren, ezin daiteke urratu legeak ezarritako berdintasun printzipioa. Tituluak eduki hau izan behar du: 1. Obligazio adierazmolde zehatza. 2. Sozietate jaulkitzailearen ezaugarriak eta, bereziki, ordainketa egiteko lekua. 3. Jaulkipen eskrituraren data eta notario eskudunaren zein protokolo ego kiaren aipamena. 4. Jaulkipenaren zenbatekoa Espainiako monetan. 5. Titu luaren zenbakia, balio izendatua, korritu nahiz mugaegunak, eta primak zein erloak, halakorik izanez gero (primarik izatekotan, hori jaulkipen bereko obli gazio guztiei dagokie; jaulkipen tasaren eta ordainketa balioaren arteko dife rentziak adierazten du prima hori. Erloa, berriz, zozketaz izendaturiko zenbait tituluri sari gisa ematen zaien zenbatekoa da). 6. Jaulkipenaren ber meak. 7. Gutxienez, kontseilari edo administratzaile baten sinadura. Obligazioen ezaugarriak, bestalde, honakoak dira: a) serie zenbakidu
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean nean jaulkitzen diren baloreak dira; saldoz jaulkitzeak esan nahi du kreditu kolektibo baten zati alikuotak adierazten dituzten hainbat titulu berdin merka turatzen direla; b) balore negoziakorrak dira, askatasunez zirkulatu eta es kualdatzeko sortu direnak; c) indar betearazlea dute (SALren 290. art.). 618. Obligazioak akzioarekin eta beste zenbait erakunderekin dituen desberdintasunak.—Obligazioen ezaugarrietarik batzuk badagozkie akzioei ere. Zernahi gisaz, bada alde esanguratsurik horien bien artean: a) akzioa sozietate kapitalaren zati alikuota da, eta korporazio edo bazkide eskubideak eratxikitzen dizkio titularrari; obligazioa, aldiz, kredituaren zati alikuota da, eta izaera horren araberako eskubideak bakarrik eratxikitzen ditu. b) Obliga zioa azkenean nahitaez amortizatu behar da; akzioa, ordea, ez. c) Obligazioak eskuarki korritu finkoa eratxikitzen du, erakunde jaulkitzaileak sozietate eki taldi bakoitzean izandako emaitza on edo txarrekin zerikusirik ez duena; akzioak, ostera, ekitaldiaren araberako dibidendu aldakorra jasotzeko eskubi dea ematen du. Guztiarekin ere, denbora igaro ahala, emekiemeki enpresa finantzatzeko formula berriak agertu dira merkatuan; formula horiek direla bide, hasieran titulu mota baten eta bestearen arteko desberdintasun argiak zirenak nahastu egin dira. Ikus ditzagun, bada, formula horietako batzuk: a) Hasteko, botorik gabeko akzioak ekarri behar dira hizpidera; aurrerago ikusi dugun bezala (ikus 270. zk.), akziook akzio arrunten eta obligazioen bitarteko kategoria dira, titularrari gutxieneko dibidendua jasotzeko eskubidea aintzatesten baitiote. Sozietatea likidatuz gero, akzio horien titularrek gaine rakoen titularrek baino lehenago jasoko dute horiengatik ordaindutako zenba tekoa; gainera, galerak direlaeta sozietate kapitalak urripenik izanez gero, urripen horrek ez ditu ukitzen halako akzioak (91. art.). Beste alde batetik, akziook sozietatearen kapitala osatu arren, euren titularrek ez dute parterik hartzen biltzar orokorreko erabakietan; horrela, ikusmira juridikotik, nahikoa antzekoak dira
titular horren eta obligaziodunaren egoerak, azken horrek ere zenbait onura dituelako sozietate jaulkitzailearekin izan beharreko harrema netan. b) Taxu berean, zedulak eta bonu hipotekarioak aipatu behar dira. Balore higikor horiek Merkatu Hipotekarioari buruzko 1981eko martxoaren 25eko Legeak eta horren araudiak (1982ko martxoaren 17koak) arautu dituzte. Horrenbestez, obligazioen hainbat ezaugarri izan arren, balore horiei ez zaie aplikatzen Sozietate Anonimoei buruzko Legeak ezarritako eraentza orokorra. Hariari segiz, zedulak nahiz bonu hipotekarioak saldoz zein bakanka jaulki daitezke (araudiaren 46. art.), eta lehenengoen kasuan, ez dago babes organo, Defentsa Sindikatu edo Sindikaturik eratzeko betebeharrik (legearen 12 eta araudiaren 47. art.ak). c) Enpresa ordaindukoei helduta, horiek agindurako tituluak dira, eta euren jaulkitzaileak besteren baliabideak beregana ditzake, epe laburrerako kredituaren bidez. Ordaindukoen eta obligazioen arteko alde nagusia hauxe da: ordaindukoak merkataritzako efektuak diren bitartean, obligazioak balore higikor deiturikoen artean koka daitezke. d) Amaitzeko, ezin ahantz daitezke menpeko obligazioak. Horiek arautu ditu 1985eko maiatzaren 25eko Legeak, inbertsio koefizienteari, sozietatearen beraren baliabideei eta finantzabitartekoek duten informazio betebeharrei buruzkoak. Lege horren 7.e) eta 11. artikuluek titulu horien ezaugarriak ezartzen dituzte: a) prozedura horren bitartez lorturiko finantzaketa gordailu erakunde jaulkitzaileen euren baliabidetzat hartzen da; b) kredituen lehen tasunari begira, obligazioen titularrak hartzekodun arrunten atzean jarri behar dira; c) bankuen biltzar orokorrek menpeko obligazioak erabaki edo bai mendu ditzakete, bertan edo ordezkatuta dagoen kapital zenbatekoaren ara bera, baina bilerara joan diren bazkideen kopurua kontuan hartu gabe. 619. Obligazioak kontuko idaztoharren bidez adieraztea.—Obliga zioak adierazteko ohiko bidea titulua izan da, baina gaur egun,
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean akzioekin ger tatu den bezala, obligazioak kontuko idaztoharren bidez adieraz daitezke; are gehiago, adierazpen modu hori nahitaezkoa izango da, honako helburuak lor tu nahi direnean: obligazioak bigarren mailako balore merkatu ofizialean ko tizatzen hastea edo horiek lehendik zuten kotizazioari eustea (MBLren 5. art., SALren lehenengo xedapen gehigarriaren 5. zk., eta 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretuaren 29. art.; errege dekretu hori baloreak kontuko idaztoha rren bidez ordezkatzeari eta burtsa eragiketak konpentsatu nahiz likidatzeari buruzkoa da). II. SOZIETATE ANONIMOEK EGINDAKO JAULKIPENAK 620. Obligazioak jaulkitzeko gehieneko muga.— Sozietate anonimoek ez dute askatasunik eurek komenigarri deritzoten adina obligazio jaulkitzeko. Sozietate horiek arautzen dituen legeak gehieneko muga jarri zien jaulkipe nei: jaulkipen guztiek ezin gaindi dezakete ordaindutako sozietate kapitalaren zenbatekoa (1951ko SALren 111.1. art.). Horretara, nolabaiteko berme neu rria ezarri nahi zen, hauxe saihesteko: sozietate iruzurtiek jaulkipenak behin baino gehiagotan egitea, bigarren eta ondorengo jaulkipenekin aurrekoen ko rritu eta amortizazioak ordaindu eta jendearen lepotik bizitzeko. Ondoren, 1980ko maiatzaren 19ko Legeak lege muga hori aldarazi zuen; aldarazpenaz geroztik, obligazioak jaulki daitezke, «baldin eta jaulkipen guztien zenba tekoak gainditzen ez badu hurrengo kopurua: sozietate kapital ordaindua gehi azken balantze onetsian ageri diren erreserbak eta zenbait kontu, alegia, ba lantzeak erregularizatu nahiz eguneratzeko kontuak, horiek Ogasun Ministe rioak onartu dituenean» (282.1. artikulua). Merkataritzako erregistratzaileak ezezkoa eman behar die zenbait obligazio jaulkipeni, hain zuzen ere, aurreko jaulkipenei lotuta (halakorik izatekotan), lege muga hori gainditzen duten ho riei. Edozein kasutan ere, muga hori ez da kontuan hartzen
hurrengo tresne kin bermaturiko jaulkipenen kasuan: ondasun higikorren nahiz higiezinen gaineko hipotekarekin; efektu publikoen bahiarekin; estatuak, autonomia er kidegoak, probintziak zein udalak emaniko bermearekin; edota banku nahiz aurrezki kutxak (baita elkarrekiko berme sozietateak ere, halakorik izanez gero) eskainitako abal solidarioarekin (284. art.). 621. Obligazioak jaulkitzeko organo eskuduna.— Akziodunen batza orokorra da obligazioak jaulkitzeko organo eskuduna. Organo hori 103. arti kuluan ezarritakoaren ariora eratu behar da. Obligazioen jaulkipenak garran tzi ekonomiko handia duenez, bazkideen batza da jaulkipen hori erabakitzeko organo eskudun bakarra. Hori gorabehera, batzaren eskumen esklusiboa ezar tzen duen printzipioa ez da urratzen organo eztabaidatzaile horrek adminis trazio kontseiluari eskuordetzen dionean obligazioak jaulkitzeko ahalmena; edonola ere, eskuordetze hori egin behar da, batzak aurretiaz ezarritako bal dintza zehatz batzuk beteta. Merkataritzako Erregistroari buruzko Araudiak tertzio onean jaso du aukera hori, jaulkipen eragiketei malgutasun handia era txikiz; araudi horrek diharduenez, batza orokorrak erabakitzen duenean administratzaileei obligazioak jaulkitzeko ahalmena ematea, erabaki hori es kritura publikoan agertarazi eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da. Erabaki horrek, berebat, hurrengo datuak adierazi behar ditu gutxienez: jaulkipenaren zenbatekoa, amortizazioaren gehieneko epea, seriea, tituluen zenbakia zein balore izendatua eta, hala behar denean, jaulkipenaren ber meak. Administratzaileek bost urteko epean erabili behar dute ahalmen hori (MEAren 319. art.). 622. Obligazioak jaulkitzeko baldintzak.—Jaulkipen bakoitza egiteko baldintzei estatutuetako arauak edota batza orokorraren erabakia aplikatu behar zaie. Baldintzok borondatezkoak direnez, kasuan kasuko inguruabarren menpe
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean egongo dira, eta aurreikusteko ezinak dira. Zernahi gisaz, legeak ezin zuen utzi baldintzon finkapen osoa sozietatearen esku; hori dela eta, legearen aginduz jaulkipen orok honako bi baldintzak bete behar ditu nahitaez: a) de fentsa elkartea edo obligaziodunen sindikatua eratzea; b) sozietateak pertsona bat izendatzea, horrek komisario gisa jaulkipen kontratuaren egilespenean parte har dezan biharetziko obligaziodunen izenean (283.2. art.). Horrenbestez, nahitaez eratu behar da obligaziodunen sindikatua; sindi katu hori tituluen harpidedun guztiek osatzen dute, eta beraren xede nagusia obligaziodunak babestea da. Ildo horretatik, jaulkipen bakoitzaren harpide dunak nahitaez sartu behar dira sindikatuan, eta jaulkipen adina sindikatu sortu behar da (ikus EZNk 1956ko urtarrilaren 17an emandako ebazpena). Komisarioa, bestalde, oinarrioinarrizko osagaia da Espainiako lege sis teman. Benaz, sistema osoaren gakoa da. Legeak komisarioaren nahitaezko izendapena agindu du, jaulkipena egitean sozietateak alde bakarrez ezarri edo erabaki ez ditzan jesapenaren ezaugarriak zein inguruabarrak, eta sozietatea ren eta sindikatuaren artean lotura organo bakarra egon dadin; organo horren helburu orokorra izan behar da, batetik, obligaziodunen inguruko edozein au turi aurre egin eta hori jagotea eta, bestetik, obligaziodun guztien interesak babestea. 623. Jaulkipen kontratua.—Dudaizpirik gabe, Espainiako legeak kon tratu izaera eman dio obligazioen jaulkipenari. Zehatzago esateko, 283. arti kuluaren bigarren lerroaldeak jaulkipen kontratuaren egilespena aipatzen du. Egilespen horretan parte hartu behar dute sozietateak eta komisarioak (azken horrek biharetziko obligaziodunen izenean). Tradizioari ekinez, oinarrian bi joera izan dira sozietate jaulkitzailearen eta obligazioen harpidedunaren arteko kontratuaren izaerari begira: elkarre kiko mailegu kontratuaren aldeko tesia eta salerosketa
kontratuaren aldekoa. Dirudienez, alabaina, Espainiako lege sistemak ez ditu barneratu tesi horiek. Horrela, jaulkipen kontratua kategoria horietako batean sartzeko ahaleginak egin behar bidean, hobe litzateke izaera eta ezaugarri berezidun kontratua de la aintzatestea. Kontratu horren bitartez, sozietateak honako betebeharrak hartzen ditu: obligazioak eskrituran finkaturiko baldintzetan sortu eta ematea, korrituak ordaintzea eta tituluak amortizatzea, horretarako unea heltzen dene an; komisarioak, berriz, biharetziko obligaziodunen izenean baldintza horiek onartzen ditu, eta jaulkitako tituluak harpidetu eta ordaintzeko betebeharra hartzen du. Guztiarekin ere, komisarioak pertsona batzuen izenean dihardu, baina horiek ez diote eman inolako ahalorderik; ondorenez, komisarioak sozietatearekin eginiko kontratua etenda geratzen da, harik eta berrespenaren conditio iurisa bete arte. Berrespen hori gertatuko da obligaziodun bakoitzak bere tituluak harpidetzen dituenean (287. art.). Tituluak harpidetu ahala, obli gaziodunek betebetean berresten dute jaulkipen kontratua; horrezaz gain, obligaziodunak sindikatuari atxikitzen zaizkio. Horrela, kontratu bakarra egongo da (jaulkipen kontratua), eta obligaziodunek tituluak harpidetu ahala berretsiko dute kontratu hori. Behin kontratua osoosorik berretsitakoan, sozietateak honako betebeharra du obligaziodunari begira: jaulkipen kontra tuaren alde guztiguztiak bete behar ditu, eta obligaziodun horri dagozkion tituluak eman behar dizkio, horien zenbatekoaren truk; emate hori obliga zioak harpidetzean nahiz geroago gauza daiteke, betiere, jaulkipenaren eskri tura erregistro egokietan inskribatu eta gero (Merkataritzako Erregistroan eta, batzuetan, Jabetza Erregistroan edo Ondasun Higikorren gaineko Hipoteka Erregistroan, kasuaren arabera). 624. Jaulkipenaren formalitateak.—Jaulkipen kontratua zeharo for mala da. Obligazioen jaulkipena eskritura publikoan agertarazi (285. art.) eta Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da (MEAren 318. art.). Are gehiago, legeak zehaztu ditu eskriturak jaso beharreko datu edo aipamenak: a) sozietate jaulkitzailearen identifikazioa; b) jaulkipenaren baldintzak; c) harpidetza
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean zabaltzeko data eta epea; d) obligazioen balore izendatua, korri tuak, mugaegunak eta erloak, halakorik egonez gero; e) merkaturatu behar diren tituluen zenbateko osoak eta haien serieak; g) sozietatearen eta sindika tuaren arteko harremanetan eraentzeko erregela oinarrizkoak; eta, azkenez, h) sindikatuaren ezaugarriak. Horrezaz aparte, kontratua egiletsi dutenek kome nigarri deritzeten beste klausula eta baldintza berezi sar ditzakete eskrituran, baldin eta klausula zein baldintzok ez badira legeak ezarritako aginduzko arauen kontrakoak. Kontratuaren izaera formala bazter utzita, obligazioen jaulkipenak pu blizitate eraentza berezia du. Obligazioak harpidetzeko edo horiek merkatura tzeko aurretiazko baldintza gisa, legeak hauxe agintzen du: «... sozietateak Merkataritzako Erregistroaren Aldizkari Ofizialean iragarri behar du jaulki pena; iragarpen horretan, gutxienez aurreko artikuluan zerrendaturiko datuak eta komisarioaren izena jaso behar dira» (286.1. art.). Publizitate ezak ez omen dakar obligazioen harpidetzaren deuseztasuna, baina legeak betekizun hori indartu nahi izan du hauxe ezarrita: betekizun hori betetzen ez duten administratzaileek «obligaziodunei begira erantzuki zun solidarioa izango dute, doloz zein arduragabekeriaz haiei eragindako kal teengatik» (286.2. art.). Beste alde batetik, behin obligazioen jaulkipena erabakitakoan, jaulkipen horrek honako betekizunak gauzatu behar ditu (1992ko martxoaren 27ko Errege Dekretuaren 5. art.ak jaulkipenen inguruan ezarri duenez): a) jaulki penaren berri eman behar zaio Balore Merkatuko Nazio Batzordeari; b) jaul kipen erabakia, jaulkiko diren baloreen ezaugarriak eta horien ukandunen eskubide nahiz betebeharrak egiaztatzen dituzten agiriak Balore Merkatuko Nazio Batzordean aurkeztu behar dira, batzorde horrek aurretiaz idaztohar di tzan; c) Balore Merkatuko Nazio Batzordeak auditoria txostenak eta jaul kitzailearen urteko kontuak begiztatu eta idaztohartu behar ditu;
eta d) Balore Merkatuko Nazio Batzordeak egin asmo den jaulkipenari buruzko liburuxka azaltzailea begiztatu eta idaztohartu behar du.
625. Jaulkipenaren bermeak.—Obligazioak bermeekin edo bermerik gabe jaulki daitezke eta, legeak dioenez (284. art.), honako bermeak eman daitezke bereziki: ondasun higikorren zein higiezinen gaineko hipoteka; efek tu publikoen bahia; edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia; estatuak, au tonomia erkidegoak, probintziak zein udalak emaniko bermea; edota banku, aurrezki kutxa zein elkarrekiko berme sozietateak emandako abal solidarioa. Dena dela, zerrenda hori ez da oro hartzailea, eta jaulkipena, esaterako, efek tu publikoak ez diren ondasunekin berma daiteke. Berme hipotekarioarekin hasteko, Hipoteka Legean ezarritakoak eraendu behar du berme zehatz horretan; lege horrek, izan ere, segurtasun hipoteken barruan arautu du obligazioak bermatzeko hipoteka (154. artikulua eta ondo rengoak). Efektu publikoen bahiaren bidez bermaturiko jaulkipenari helduta, berriz, efektu horiek banku ofizial batean gordailatu behar dira; sozietateak eta ko misarioak adostasunez aukeratu behar dute banku hori (KZren 1863. art.). Edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren bermea 1954ko abenduaren 16ko Legeak arautzen du gaur egun; lege hori lan honetako beste atal batean jorratzen da (ikus 905. zk.). Orain arte aipaturiko guztiak berme errealak diren bitartean, estatuak, au tonomia erkidegoak, probintziak zein udalak emaniko bermea pertsonala da; hori gorabehera, sozietate publikoek edo ekonomia mistodun sozietateek egi niko jaulkipenez landa, berme hori ezin daiteke erraz erabili, beraren izaera delaeta. Elkarrekiko berme sozietateak emaniko abal solidarioaren kasuan, abala ematean sozietate horrek duen berme gaitasunak zehaztuko ditu abalaren mu
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean ga eta gainerako baldintzak; betiere, sozietate horren arautegi berezia izan behar da kontuan (284.2. art.). Jaulkipena ziurtatzeko berme bereziez landa, «obligaziodunek erakunde zordunaren gainerako ondasun, eskubide nahiz akzioen bidez kobra ditzakete euren kredituak» (284.3. artikulua.). Sozietate ondarearen berme orokor horren ondoreetarako, legeak hauxe ezarri du: «Erakunde jaulkitzailearen on dare askeari dagokionez, lehenengo jaulkipenek lehentasuna izango dute hu rrengoen gain» (288.1. art.). Jaulkipenen lehenespen hurrenkera jakiteko, horien eskrituren data hartu behar da kontuan. 626. Obligaziodunen sindikatuaren eraketa eta izaera.—Sindikatuak nahitaez eratu behar direla ezarri duenez legeak, horiek berez eratuko dira: «... behin jaulkipen eskritura inskribatutakoan, sindikatua eratuko da obliga zioak eskuratzen dituztenen artean, horiek tituluak jaso edo idaztoharrak egin ahala» (295. art.). Arean bere, obligaziodun guztiek ez dituztenez euren ti tuluak aldi berean jasotzen, legeak sistema hori ezarri behar izan zuen. Horretara, sindikatua eratuta geratzen da, gutxienez bi obligaziodunek euren tituluak jaso dituztenean; ondorik, sindikatuak ezariezarian zabalduko du behinbehineko oinarri hori, harik eta azken titulua eman eta obligazio ukan dunen kopurua agortu arte. Tituluak eskuratzean, obligazioduna ministerio legis sartzen da sindikatuan. Horrela eratutako sindikatua elkartea da, obligaziodunak defendatzeko helburua duen elkartea, alegia. Zernahi gisaz, aspalditik eztabaidatu ohi da zein den obligaziodunen sindikatuaren izaera, elkarren aurkako jarrerak ager tu direlarik (adibidez, sozietatea, elkartea, isilbidezko eta elkarrekiko manda tua, hartzekodunen erkidegoa edo lege masa dela esan ohi da.); eztabaida hori, alabaina, gain behera etorri da, Espainiako legearen 283. artikuluak be ren beregi aipatu baitu elkarte hitza, horrek hizkera juridikoan duen esangura teknikoarekin. Defentsa elkarte baten gastuei sozietate jaulkitzaileak eutsi behar die; sozietate horrek sindikatuaren gastuak
ordainduko ditu, hurrengo zenbate koraino: obligazioek sorturiko urteko korrituen 100eko 2raino (296. art.). El karte edo sindikatuak, bestalde, obligazioek beste iraungo du. Obligaziorik egonez gero, sindikatua egongo da; beste hitz batzuez esanda, obligaziodunek elkarteari ezin diote amaiera eman, besterik gabe. Esangura horretan, ezin ahantz daiteke 1984ko martxoaren 3ko epaia; epai horretan hauxe baieztatu zen: zozketatuta baina ordaintzeke dauden obligazioen titularrak sindikatua ren barne daude. 627. Sindikatuaren antolaketa eta araudia.— Sindikatuaren barne anto laketak bi ardatz nagusi ditu: organo eztabaidatzailea (biltzarra) eta ordezka ritza zein kudeaketa organoa (komisarioa). Horiek biak hurrengo epigrafeetan jorratuko ditugu. Orain azpimarratu beharrekoa, berriz, hauxe da: jaulkipena harpidetu bezain laster, komisarioak obligaziodunen biltzar orokorrerako dei aldia egin behar du. Biltzar horrek ondoko erabakietarik bat hartu behar du: komisarioaren kudeaketa onetsi ala ezestea; komisarioa bere karguan berres tea edo horren ordezkoa aukeratzea; eta, azken buruan, sindikatuaren barne araudia ezartzea, hain zuzen ere, jaulkipen eskrituran agindutakoaren arabe rako araudia (297. art.). Neurri batean, sindikatuaren barne araudia sozieta tearen estatutuen antzekoa da; izan ere, araudi horren helburua sindikatuaren eta obligaziodunen arteko harremanak arautzea da, erakunde jaulkitzailea ukitu gabe. Araudiaren edukia, aldiz, era askotakoa izan daiteke, obligazio dunek kasuan kasuko jaulkipenaren inguruabarrak gogoan izan eta komeniga rri deritzeten adina klausula edo baldintza zilegi sar ditzaketelako araudian. Edozein kasutan ere, on litzateke araudiak zehatz aipatzea biltzarra egiteko tokia eta horren buru izango den pertsona, baita ondoko aldeak arautzea ere: batza eta biltzarrera joateko eskubidea, ordezkaritza gauzatzeko modua eta baldintzak, eztabaidatu eta erabakiak hartzeko era eta komisarioaren ordain
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean saria, horrek halakorik izanez gero. 628. Komisarioaren izaera eta ahalmenak.— Komisarioa sindikatuak izendatu arren, legeak zenbait ahalmen eman dizkio organo horri: bihar etziko obligaziodunen izenean eta interesean jaulkipen kontratua eztabaidatu eta egilestea; hala behar denean, hipoteka edo jesapenaren beste bermeak onartzea; eta, azkenik, tituluen harpidedunen eskubide eta interesak babestea. Komisarioak, bada, fiduziarioaren ezaugarriak ditu. Hala ere, aitortu behar da izaera hori ahuldu egiten dela, behin sindikatua eratu ostean obligaziodunen biltzarrak pertsona hori beraren karguan berresten duenean, edo sozietateak aukeratu ez duen beste pertsona bat izendatzen duenean; une horrexetan, fiduzia harremanak zirenen barrena, gutxienez, ordezkaritza izaerako harre manak sartzen dira. Hariari segiz, komisarioa ez da zertan obligaziodun izan. Ikusmira juridikotik, pertsona hori sozietatearen eta obligaziodunen sindikatuaren ar teko harreman organo izango da (303.2. art.), eta legeak organo horri ahal men esanguratsuak aintzatetsi dizkio: a) Obligaziodunen sindikatuaren berenezko burua izanik, horren ordez karitza osoa du komisarioak (303.1. art.). Burutza horrek berarekin dakar ordezkaritza; horren ondorioz, komisarioaren egintzek sindikatua bera behar tzen dute, baldin eta egintzok haren ahalmenen mugen barruan gauzatu badi ra. Sindikatuburu gisa, komisarioak obligaziodunen biltzarrerako deialdia egin behar du, jaulkipena harpidetutakoan; biltzar horrek honako erabakie tarik bat hartu behar du: komisarioaren kudeaketa onetsi ala ezestea; komisa rioa karguan berrestea edo horren ordezkoa aukeratzea (297. artikulua.). Gerogarrenean ere, komisarioak bidezko deritzonean, beste biltzar baterako deialdia egin dezake (298. art.). b) Komisarioak sindikatuari dagozkion akzioak egikari ditzake (303.1. art.) eta, horren ondorioz, auzibideetan jarduteko
gaitasuna eta sindikatuaren izenean judizioetan agertzeko gaitasuna izango ditu. c) Sozietatearen eta sindikatuaren arteko harreman organo gisa, komisa rioak ahalmen hauek ditu: hizpidez baina hautespiderik gabe joan daiteke sozietate jaulkitzailearen batza orokorraren eztabaidetara; batza horri infor mazioa eskain diezaioke, sindikatuak hartutako erabakien inguruan; eta ba tzari, berebat, sindikatuarentzat interesgarriak izan daitezkeen txostenak eska diezazkioke. Horrezaz aparte, komisarioak sozietatearen batza orokorretara joateko eskubidea du, eta eskubide hori ezin daiteke murriztu edo ezabatu; halaber, komisarioak sozietate bizitzaren edozein unetan egikari dezake bere informazio eskubidea, ez bakarrik junta orokorrak dirauen bitartean. Hariari segiz, komisarioak beti ditu legeak eratxikitako ahalmenok. Hor tik kanpo, obligazioen jaulkipena ez bada bermatu 284. artikuluak ezarritako bideetarik batekin, orduan legeak beste ahalmen batzuk eman dizkio. Kasu horretan, komisarioak zuzenean edo beste pertsona baten bidez azter ditzake sozietatearen liburuak, eta administrazio kontseiluaren bileretara hizpidez baina hautespiderik gabe joan daiteke. Halaber, sozietateak sei hilabete baino gehiago atzeratzen badu mugaeguneratutako korrituen ordainketa nahiz prin tzipalaren amortizazioa, orduan komisarioak kontseiluari proposa diezaioke administratzaileetatik edozeini kargua etetea; horrez gain, komisarioak uste badu administratzaileok ordeztu behar direla, akziodunen batza orokorrerako deialdia egin dezake, haiek dei hori egin ezean (304. artikulua.). Obligaziodu nei babes sendoa eskaini nahi izan zaie, eta horrexegatik eratxiki zaizkio ko misarioari ahalmen hain zabalak; izan ere, sozietatea hurhurretik jagote ko ahalmen bereziak dira. Liburuak aztertzeko eta administrazio kontseiluan egoteko ahalmenak izatean, komisarioak orotariko informazioa lor dezake so zietatearen jardunbideari buruz. Kontseilarien kargua eten edo horiek kargu
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean tik kentzeko ahalmenaz denaz bezainbatean, esan daiteke mugaeguneratutako korrituen edo printzipalaren ordainketan berandutzarik izanez gero, egoera ezohikoa sortzen dela, eta horrexek bidezkotzen duela ahalmen garrantzitsu hori. Haatik, jaulkipena modu berezian bermatu denean, ahalmenok ez dira beharrezkoak, uste delako bermeak babesten duela obligazioduna. Hala eta guztiz ere, berme hori berme erreala bada, eta sozietateak sei hilabete baino gehiago atzeratzen badu korrituen ordainketa, orduan komisarioak «bermea osatzen duten ondasunak exekuta ditzake, printzipala mugaeguneratutako ko rrituekin ordaintzeko»; exekuzio hori, alabaina, obligaziodunen biltzar oro korrean erabaki behar da aurretiaz (305. art.). Lege ahalmen horiek bazter utzita, jaulkipen eskriturak edo obligazio dunen biltzar orokorrak beste batzuk eman diezazkiokete komisarioari, horrek bere zeregina hobeto bete dezan; betiere, ahalmenok ezin izan daitezke lege aren kontrakoak. 629. Obligaziodunen biltzar orokorra eta horren ahalmenak.—Oina rrian, obligaziodunen biltzar orokorrak eta akziodunen batza orokorrak egin kizun berberak dituzte; batza bezala, obligaziodunen biltzar orokorra organo erabakitzaile gorena da, elkartu guztien interesak ukitzen dituzten gaietan. Biltzarraren ahalmenak legeak zehaztu ditu. Hasteko, legeak honela dihardu: «... uste da obligaziodunen biltzar orokorrak zenbait erabaki hartzeko ahalme na duela, baldin eta erabaki horien bidez, obligaziodunek sozietate jaulkitzai leari begira izan ditzaketen legebidezko interesak defendatzen badira». Ondorenez, obligaziodunen biltzar orokorrak erabaki ditzakeen auturik ga rrantzitsuenak zehaztu ditu legeak: berme ezarriak aldaraztea; komisarioa kargutik kendu edo izendatzea; bidezkoa izanez gero, kasuan kasuko judizio akzioak egikaritzea; eta obligaziodun guztien interesak defendatzeagatik sor turiko gastuak onestea, besteak beste (300. art.). Lege idazkerak nahikoa zabaltasuna du, ager daitezkeen kasu guztiak
barneratzeko. Kasu horietatik bat legeak berak jaso du beste manu batean; manu horretan ahalbideratzen da biltzarrak ondokoari buruzko autuak jorratu edo erabakitzea: «maileguaren baldintzak aldarazteari edo horren antzeko garrantzia duten gaiei buruzkoak» (299. art.). Beste kasu bat 289. artikuluaren lehenengo lerroaldeak aipatzen du: «Sozietate kapitalaren kopurua edo erreserben zenbatekoa urritzeko, obli gaziodunen sindikatuaren adostasuna behar da, baldin eta urripen horrekin gutxitzen bada erreserba kopuruaren eta ordaintzeke dauden amortizazioen arteko hasierako proportzioa». Nondiknahi begira dakiola ere, biltzarraren eskurantzek badute mugarik: a) biltzarrak ezin diezaieke obligaziodunei agindu, obligazioak akzio bihur tzeko; horretarako, obligaziodun ukituen adostasuna behar da (158.1. art.); b) biltzarrak ezin dezake desberdintasunik sortarazi jaulkipen bereko obligazio dunen artean; 291. artikuluak ezartzen duenez, tituluen berdintasuna Agin duzko zuzenbidearen printzipioa da, obligaziodunen borondatearen gain jartzen dena; eta c) biltzarrak ez du eskumenik korrituari, printzipalaren or dainketari edo bermeen exekuzioari osoosorik eta behin betiko uko egiteko; izan ere, horiek hartzekodunaren oinarrizko eskubideak dira, eta ezin daiteke onartu gai horretan gehiengoa gutxiengoari gailentzea. 630. Biltzarrerako deialdia eta haren jardunbidea.— Obligaziodunen biltzar orokorrerako deialdia aurretiaz egin behar da, eta deialdi hori sozie tatearen komisarioak zein administratzaileek egin dezakete. Komisarioak nahitaez egin behar du deialdia, baldin eta hala eskatzen badute zenbait baz kidek, hain zuzen ere, jaulkita eta amortizatzeke dauden obligazioen hogeire na ordezkatzen duten bazkideek (298. art.). Legeak, ostera, ez du zehaztu komisarioak zein epetan egin behar duen biltzarrerako deialdia obligaziodu nek hala eskatu diotenean, ezta betebehar horren ezbetetzearen ondorioz hari jarri beharreko zehapena ere. Hori gorabehera, ulertu behar da deialdia zen
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean tzuzko epean egingo dela eta, halakorik egin ezean, arduragabekeria horre gatik eragindako kalteen gaineko erantzukizuna izango duela komisarioak. Ez dago betekizun berezirik deialdiari begira. Legeak agindutakoaren ariora, nahikoa da obligaziodunek horren berri izatea. Honako kasuan, berriz, 97. artikuluak akziodunen batza orokorrerako ezarritakoaren arabera egin behar da deialdia: jaulkipen baldintzak aldarazteari buruzko autuak edo ko misarioaren irudiz horren antzekoak diren beste gaiak eztabaidatu behar direnean (299. art.). Biltzarra baliozkotasunez eratu dela ulertzeko, zirkulazioan dauden obligazioen bi herenek hartu behar dute parte bertan (301.1. art.). Legeak ezarritako joate quorum hori lortu ezean, «lehenengo bileratik hilabete garrenera berriro egin daiteke biltzarrerako deialdia, eta orduan, bertara joan direnen erabateko gehiengoz har daitezke erabakiak» (301.2. art.). Biltzarre rako bigarren deialdia lehenengoa bezala egin behar da, baina quorumik ez egoteagatik egin den bigarren deialdia dela argituz. Behin biltzarra baliozkotasunez eratutakoan, obligaziodunek hizpidez eta hautespidez jardungo dute bertan, eta hartzen diren erabakiak lotesleak izan go dira obligaziodun guztiguztientzat, bai eta joan ez direnentzat eta disiden teentzat ere. Nolanahi den ere, «lege honen 15. artikuluak ezartzen dituen kasuetan, obligaziodunek biltzarraren erabakiak aurkara ditzakete» (301.3. art.). Hori dela bide, igorpena egin behar dugu, akziodunen batza orokorren erabakiak aurkaratzeari buruz aurrerago azaldutakora (ikus 316. zk. eta ondorengoak, bai eta 1962ko urtarrilaren 4ko epaia ere). 631. Obligaziodunaren eskubideak, sozietate jaulkitzaileari begira.—Obligaziodunak oinarrizko eskubide bi ditu: hizpaturiko korrituak aldizka jasotzea eta printzipala kobratzea. Lehenengo eskubidea eragingarria izan dadin, tituluetan agertarazi behar dira korrituen ordainketa egiteko datak (hots, mugaegunak). Ikusi bezala, berebat, sozietateak sei hilabete baino gehiago atzeratu badu mugaegune
ratutako korrituen ordainketa, orduan komisarioak administrazio kontseiluari proposa diezaioke administratzaileetatik edozeini kargua etetea; horrez gain, komisarioak uste badu administratzaileok ordeztu behar direla, akziodunen batza orokorrerako deialdia egin dezake, haiek dei hori egin ezean (304. art.). Mugaeguneratutako korrituen ordainketa babesteko, prozedura betearazlearen zurruntasunera jo da. Hortaz, obligazioa betearazpena dakarren titulua da —hori ere aurrerago ikusi dugu—. Bestalde ere, obligaziodunak onustez kobratu baditu titulu amortizatuen korrituak, orduan sozietate jaulkitzaileak ezin dio ezer errepetitu (307. art.). Hori ezartzen duen legea aginduzkoa da, eta beraren kontra ezin da inolako hizpaketarik jarri. Sozietate jaulkitzaileak aurretiaz hitzartu den epean ordaindu behar du tituluen zenbatekoa, jaulkipen eskrituran finkaturiko prima, erlo eta abantai lekin. Era berean, sozietate horrek aldizkako zozketak egin beharko ditu amortizazio laukiak ezarritako epemugetan eta moduan; zozketa horietan, komisarioak esku hartu behar du, eta horiek beti egin behar dira notario publikoaren aurrean, horrek kasuan kasuko akta egin dezan. Betebehar hori bete ezean, hartzekodunek tituluen ordainketa aurreratua erreklama dezakete (308. art.). Obligazioen ezaugarri nagusia da, hain zuzen ere, ordainketa ez dela egiten dena batera, ezpada mailaka eta emekiemeki, urteanurtean titulu kopuru zehatz bat mugaeguneratzen delarik; tituluon zenbatekoa sozietateak ordaindu behar du. Ordaintzeko betebeharra, izatez, epemugapeko betebeha rra da; mugaeguna zein den ez da jakiten eta zozketaz zehaztu behar da. Mu gaeguna heltzen denean, betebehar hori eskatzeko moduko bihurtzen da, eta sozietateak bete beharko du, tituluetan ordainketarako ezarritako tokian. Ordaindu beharreko kopuruaren barrena sartzen dira, hala tituluen zenba tekoa, nola horiek dituzten prima, erlo eta abantailak. Gehienetan, obligazioa ren balio izendatua ordaintzen da; horrenbestez, jaulkipena balio izendatutik behera egin denetan, diferentzia hori prima gisa jasotzen du obligaziodunak. Amortizatu beharreko tituluen zozketari eutsiz, legeak
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean notario bermea ezarri du horientzat. Horrez gain, sozietateak ez badu betetzen zozketak aldiz ka egiteko betebeharra, orduan hartzekodunek eska dezakete euren tituluak aldez aurretik ordaintzeko. Irtenbide indartsu horrekin saihestu da ordain tzeko betebeharra alderdi baten nahierara geratzea, betebehar horren ezin besteko baldintza baita zozketa egitea. 632. Obligazioak jasotzea.—Obligazioak jasotzeko ohiko bidea tituluak amortizatzea edo aldez aurretik ordaintzea da. Horiekin batera, obligazioak jasotzeko beste hiru modu jaso ditu 306. artikuluak: a) Sozietatearen eta obligaziodunen sindikatuaren artean eginiko hitzarmenen ondorioz, obligazioak jasotzea. Azken finean, hori aldez aurreti ko ordainketa da eta, baliozkoa izateko, obligaziodunen biltzarrak horren al deko erabakia gehiengoz hartu behar du. b) Obligazioak Burtsan erostea, horiek amortizatzeko asmoarekin. Biga rren hori obligazioak jasotzeko bide erraz eta erosoa da, eta obligazioak Bur tsan kotizatzen direnean erabil daiteke. Modu horretan eskuratzen diren obligazioak amortizatzeko betebeharra du sozietateak, eta ezingo ditu horiek berriro zirkulazioan jarri. Horretara, legeak saihestu nahi izan du sozietateak bere obligazioekin espekulatu ahal izatea. c) Obligazioak akzio bihurtzea. Kasu horretan, obligazioa ez da diruz or daintzen, ezpada gauzaz, obligaziodunari obligazioen ordezko akzioak ema ten baitzaizkio (prozedura horri buruz, ikus 368. zk.). 633. Bermeak kitatzea.—Bermeak kitatzearen inguruko arazoak beti dira kontuzkoak, baina arazook areagotu egiten dira ondoko kasuan: kreditu bermatua eransten zaionean erraz zirkulatzen duen balore bati; izan ere, kasu horretan oso zaila da une zehatz batean hartzekoduna nor den jakitea. Horre gatik, legeak arreta handiaz arautu du obligazioen berme errealen
kitapena; zehatzago esateko, hauxe ezarri du legeak: Jaulkipenaren berme guztiak edo batzuk kitatzeko, kasuan kasuko tituluak aurkeztu eta zigilatu behar dira; bestela, kredituak bermerik gabe dirauenean, tituluok baliogabetu egin daitez ke, euren ordez bikoizkina jarrita (309. art.). Lege arauketatik ondoriozta tzen denez, prozedurarik seguruena tituluak suntsitu edo zigilatzea da. Ildo horretatik, betebehar nagusia desagertuz gero, ezin daiteke betebehar erantsi rik egon; beraz, hura suntsitu edo zigilatzen denean, bermea kitatzen da, bes terik gabe. Egineran, alabaina, kitapen eragiketak hainbat zailtasun dakartza hurren go bi arrazoiengatik: batetik, tituluen amortizazio arrunta mailaka egin ohi da; bestetik, obligaziodunen sindikatuarekin jaulkipen osoa kitatzeko hitzar mena egin arren, batzuetan ezinezkoa da obligazio guztiguztiak aurkeztea horiek zigilatu edo suntsitzeko. Hipoteka bermeen kasuan, horien zatikako kitapena egin daiteke, Hipote ka Legearen 156. artikuluak ezarritakoaren ariora. Aitzitik, bahi bermea da goenean, badirudi Kode Zibilaren 1860. artikuluak ez duela onartzen zatikako kentze hori. Sozietatearen eta sindikatuaren arteko hitzarmenik egonez gero tituluen ordainketaren inguruan, legeak ezarri du titulu guztiak ezin daitezkeela bate ra aurkeztu; halaber, legeak salbuespen moduan onartu du bermeak edozein kasutan kitatzeko aukera. Beste hitz batzuez esanik, kitapen osoa eskatu eta lortu ahal da, nahiz eta titulu guztiak baliogabetu ezin izan. III. AKZIO BIHUR DAITEZKEEN OBLIGAZIOAK 634. Akzio bihur daitezkeen obligazioen lege eraentza berezia.—Akzio bihur daitezkeen obligazioak bereziak dira. Sozietateak ez ditu horiek diruz amortizatzen edo ordaintzen, ezpada trukearen bidez; egineginean ere, obligazioen truk
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean sozietatearen akzioak ematen dira, obligaziodunak akziodun bihurtuz. Sozietate Anonimoei buruzko Legeak 158.1 eta 306. artikuluetan ai patu ditu obligazioak akzio bihurtzea, eta gai horren arauketa zehatza 292.etik 294.era arteko artikuluetan egin du. SALren 292. artikuluak honelaxe egin du erakunde horren lege aintzates pena: «Sozietateak akzio bihur daitezkeen obligazioak jaulki ditzake, baldin eta batza orokorrak zehazten baditu bihurketa hori egiteko oinarriak zein mo tak, eta kapitala behar beste gehitzea erabakitzen badu». Edozein kasutan, lege aintzatespena egiteaz gain, obligazio horiek jaulki tzeko bete behar diren bi baldintzak zehaztu dituzte 292 eta 294. artikuluek: batetik, batza orokorrak finkatu behar ditu bihurketa hori egiteko oinarriak zein motak; bestetik, batza horrek aldi berean erabaki behar du kapitala gehi tzea, akzio bihur daitezkeen obligazioen zenbatekoa ordaintzeko beste gehi tzea, hain zuzen. Beste alde batetik, eragiketa horren inguruko eduki eta forma mugapenak ezarri ditu legeak: a) Batzarako deialdia egin aurretik, administratzaileek «bihurketaren oinarriak zein motak azaltzen dituen txostena idatzi behar dute; txosten ho rrekin batera, auditoreek eginiko beste bat aurkeztu behar da» (292.2. art.). b) Akzio bihur daitezkeen obligazioak ezin jaulki daitezke «horien balio izendatuaren beherako kopuruan» (292.3. art.). c) Ildo bertsutik, «obligazioak ezin daitezke akzio bihurtu, haien balio izendatua akzioena baino txikiagoa denean» (292.3. artikuluaren azken le rroaldea). d) Edozein kasutan ere, batza orokorrak «bihurketa egiteko gehieneko epea» zehaztu behar du, eta bihurketa hori egin daitekeen bitartean «kapitala gehitzen bada erreserben pentzuan edo urritzen bada galerak direlaeta, or duan obligazioen eta akzioen arteko trukaneurria aldatu behar da, gehitze edo urritze horren zenbatekoaren arabera; trukaneurri horrek modu berean ukitu behar ditu akziodunak eta obligaziodunak» (294.2. art.).
e) Bihurketa egiteko epea aurreko idazatian aipaturikoa da, eta epe horren barruan «obligaziodunek edozein unetan eska dezakete bihurketa», salbu eta batza orokorrak beste prozedura bat erabakitzen duenean. Bihurketa, beraz, obligaziodun bakoitzaren borondatearen menpeko eragiketa da, obligazio dunak edozein unetan egikari dezakeelako eskubide hori, batza orokorrak finkaturiko epearen barruan. Obligaziodunaren eskubide hori hobeto asetzeko, legeak hauxe agintzen du: «... seihileko bakoitzeko lehenengo hilabetean, administratzaileek hainbat akzio jaulkiko dituzte, hain zuzen ere, aurreko seihilekoan bihurketa eskatu duten obligaziodunei dagozkien akzioak; hurren go hilabetean, administratzaileek Merkataritzako Erregistroan inskribatu be har dute jaulkitako akzioen ziozko kapital gehikuntza» (294.1. art.). Ildo beretik, legegileak ondokoa ezarri du, obligazioak akzio bihurtzeko eragiketak hobeto kontrolatu ahal izateko: «Akzioak eta akzio bihur daitez keen obligazioak bigarren mailako merkatu ofizialean kotizatzen badira, eta horiek eragindako harpidetza eskubideak askatasunez negoziatu ahal badira merkatu horretan, orduan kapitala gehitzeko eragiketa eskaintza publikotzat hartuko da, eta balore merkatuko arautegiaren nahiz lege honetako 160. arti kuluan jasotakoaren menpe geratuko da» (lehenengo xedapen gehigarria, hirugarren zenbakia). Azkenik, akzio bihur daitezkeen obligazioen titularrak defendatzeko, 294. artikuluaren azken lerroaldeak honela dihardu: «Akzio bihur daitezkeen obli gazioak egonez gero, batza orokorrak ezin erabaki dezake kapitala urritzea akziodunei euren ekarpenak itzuliz edo dibidendu pasiboak barkatuz; hala ere, aldez aurretik eta nahikoa bermeekin, obligaziodunei eskaintzen bazaie bihurketa egiteko aukera, orduan harako kapital urritzea egin daiteke». 635. Akzio bihur daitezkeen obligazioak, eta obligazio nahiz akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidea.—a) Akzio bihur daitezkeen obliga zioak jaulkitzean, sozietatearen akziodunek eta aurreko jaulkipenetan akzio bihur zitezkeen obligazioak eskuratu
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean zituztenek lehenespeneko harpidetza eskubidea dute, «bihurketarako oinarrien ariora eurei dagokien propor tzioan»; akziodunen zein obligaziodunen lehenespeneko eskubide horri SALren 158. artikuluan xedaturikoa aplikatzen zaio (293. art.). Ondorenez, beste toki batean azaldutakora egin behar dugu igorpena (ikus 368. zk.). b) Legearen 158. artikuluak ezarritakoaren arabera, akzio bihur daitez keen obligazioen titularrek lehenespen eskubidea dute, sozietate jaulki tzailearen kapitala gehitzen denean akzio berriak harpidetzeko. Lehenespenez harpidetzeko eskubideak zenbait akzio ukitzen ditu; akzio horien kopurua ondokoaren araberakoa izango da: «... une horretan bihurketa ahalmena egikarituz gero akzio bihur daitezkeen obligazioen titularrei eman beharko litzaizkiekeen akzioen» balio izendatuaren araberakoa (158.1. artikulua.). Zer esanik ez, batza orokorrak edozein unetan ezaba dezake eskubide hori oso osorik edo zati batean (159. art.); orobat, eskubide hori ezin da egikaritu 159.2. artikuluan jasotako baztertze kasuetan (ikus 368. zk.). IV. BESTE PERTSONA JURIDIKO BATZUEK EGINDAKO JAULKIPENAK 636. Lege eraentza.—Elkarteek edo gainerako erakunde nahiz pertsona juridikoek egindako jaulkipenak 1964ko abenduaren 24ko Legearen menpe daude. Gerogarrenean azalduko ditugun berezitasunak ezartzeaz gain, lege horrek adierazi du jaulkipenari aplika dakizkiokeela Merkataritzako Erregis troari buruzko Araudiaren 310. artikulua eta ondorengoak, baita Sozietate Anonimoei buruzko Legean «obligazioak» deritzon kapituluko xedapenak ere, modu ordeztailean» (12. art.). 637. Jaulkipenaren baldintza eta formalitateak.— Obligazio hutsen edota bermedun obligazioen jaulkipena eskritura publikoan egin behar da, eta hori Merkataritzako Erregistroan inskribatuko da. «Horrez gain, Jabetza Erre gistro edo Edukitzaren Lekualdaketarik gabeko Erregistro
egokian inskribatu behar da, hala denean; betekizunok gauzatu ezean tituluak ezingo dira zirku lazioan jarri» (1. art.). Jaulkipen muga denaz bezainbatean, legearen 1. artikuluak honakoa adie razi du: a) elkarte edo gainerako pertsona juridikoen kasuan, obligazio jaulki penen zenbateko osoak haien ondasunen balorazioa izango du gehieneko mugatzat; eta b) zenbatezko mugapen hori ez da aplikatuko jaulkipen osoa sozietate anonimoen kasuan ikusi bezala bermatu denean (ikus 625. zk.). 638. Obligaziotituluaren betekizun eta ezaugarriak.— Obligazio jaul kiak berdinak izan behar dira, eta sozietate anonimoak arautzen dituen legeak horientzat ezarritako inguruabarrak jaso behar dituzte obligaziook. Mugae guneratzean, obligazio horiek indar betearazlea izango dute, «behin erakunde jaulkitzaileari notarioaren bidezko agindeia egin ostean»; «bi mugaeguneratze baino gehiagoren korrituak ordaindu ezean, obligazio nagusia mugaeguneratu dela ulertuko da eta betearazpen akzioa egikaritu ahal izango da, harako ko rrituak eta obligazio hori kobratzeko». Horrezaz aparte, legeak tituluen balioa indartu du hauxe ezarrita: «jaulkipena Merkataritzako Erregistroan inskriba tzen denetik», obligazio hutsek «lehentasuna izango dute erakunde jaulki tzailearen hartzekodunaren aurretik euren zenbatekoa kobratzeko, baldin eta hartzekodun horien kredituek ez badute data zehatzik edo harako idazpenaren osteko data badute; pribilejio hori tituluetan bertan agertarazi behar da» (4. art.). 639. Obligaziodunen sindikatuaren eraketa eta eraentza.—Obliga ziodunen sindikatuaren eraketan eraentzen duten printzipioak ez dira Sozie tate Anonimoei buruzko Legean ezarritakoak. Legeak bazter utzi du zuzeneko eraketaren sistema (sistema horren ariora, titulu eskuratzaileek zuzenean era tzen dute sindikatua tituluok eskuratu ahala); horrela, sindikatua
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean eratzeko eki mena erakunde jaulkitzailearen esku utzi da edo, osterantzean, egin diren amortizazioak kendu ostean, gutxienez saldo edo jaulkipen osoaren ehuneko hogeita hamar ordezkatzen duten obligaziodunen esku. Erabakia hartu behar duen erabateko gehiengoak onetsi behar ditu sindikatuaren eraketa eta barne eraentza. Onespen hori akta batean jaso eta Merkataritzako Erregistroan ins kribatu beharreko eskritura publikoaren bitartez protokolatu beharko da. Batzarrean ez bada lortzen gehiengo hori, erakunde jaulkitzailearen egoitzako lehen auzialdiko epaileak onetsi behar ditu sindikatuaren oinarrizko errege lak; epaile horrek Estatuko Aldizkari Ofizialean iragarri behar du eskakizuna, eta hogeita hamar eguneko epea emango die obligaziodunei, horiek onespe naren aurka egin dezaten. Aurkakotasunik izan ezean, edota jaulkipen osoa ren ehuneko hamar ordezkatzen ez duten obligaziodunek eginez gero aurka, epaileak auto baten bidez onetsiko ditu sozietateak proposatu dituen erregelak sindikatuan eraentzeko. Behar bezalako aurkakotasunik egingo balitz, epai leak ekitatearen arabera erabaki beharko luke bidezkoena. Nolanahi den ere, epaile ebazpenaren lekukotza Merkataritzako Erregistroan inskribatu behar da, sindikatua baliozkotasunez eratu ahal izateko (7 eta 9. art.ak). Behin legearen arabera eratutakoan, sindikatuak hainbat ahalmen izango ditu, sozietate anonimoetan mota bereko sindikatuek dituzten ahalmenak, ale gia; ondorenez, biltzarretan obligaziodunen interesak hobeto defendatzeko bi dezko deritzona erabaki dezake sindikatuak (10. art.). Lehenengo deialdian, erabakiak erabateko gehiengoz hartu behar dira, zirkulazioan dauden obliga zioen bi herenak bertan edota ordezkatuta egon beharko direlarik; bigarren deialdian, ostera, ez da kontuan hartuko bertan nahiz ordezkatuta daudenen kopurua zein den (11. art.). BIBLIOGRAFIA
ALONSO ESPINOSA: Asociación y derechos de los obligacionistas, Bartzelona, 1988; ANDRIEUX: L´évolution du statut des obligataires, Paris, 1960; ANGULO: La financiación de empresas mediante tipos especiales de obligaciones, Bartzelona, 1968; IDEM: «Tipos y cláusulas especiales en la financiación mediante emisión de obligaciones», in Rev. Der. Financ., 1973, 983. or. eta ondorengoak; APARICIO, M.ª L.: «Reflexiones sobre la tutela de los obligacionistas en las situaciones de crisis eco nómica de la sociedad emisora», in RCDI, 1987, 1045. or. eta ondorengoak; ARRILLA GA: Emisión de obligaciones y protección de los obligacionistas, Madril, 1952; BANFI: Le obbligazioni convertibili in azioni. Aspetti teorici e prassi applicativa nel mercato mobiliari italiano, Bolonia, 1990; BONET CORREA: «La emisión de obliga ciones con “opción de cambio” y con “opción de plaza” en la jurisprudencia espa ñola», in ADC, 1970, 299. or. eta ondorengoak; BOTANA AGRA: «Sobre la adquisición y tenencia por la sociedad de sus propias obligaciones convertibles en acciones», in Estudios Prof. Duque, aip., I. 179. or. eta ondorengoak; CACHÓN BLANCO: «El régimen jurídico de los warrants —Valores mobiliarios—», in RDBB, 1992, 373. or.; IDEM: «Las obligaciones convertibles: régimen jurídico», in Cuad. D. y Com., 8. zk., 1990, 105. or. eta ondorengoak; CASELLA: Le obbligazioni convertibili in azioni, Milan, 1983; CAVALLO: Le obbligazioni convertibili in azioni, Milan, 1978; DEFARGES IBÁ ÑEZ: «Las obligaciones en cartera en la Ley de sociedades anónimas», in RJC, 1972, 641. or. eta ondorengoak; DEFOSSE: Les obligations convertibles en actions, Paris, 1965; DEMOGUE: La protection des obligataires, Paris, 1937; DOMÍNGUEZ GARCÍA: La emisión de obligaciones por sociedades anónimas. (Títulos y obligacionistas), Iruñea, 1994; DUQUE: «Obligaciones (de sociedades)», sarrera in Nueva Enciclopedia Jurí dica, XVII, Bartzelona, 1982, 809. or. eta ondorengoak; ESCARRA: Traité théorique et pratique de l´organisation des obligataires, Paris, 1922; GABARRO SAMSO: «Notas sobre la Ley 27/1980, de 19 de mayo, que modifica los artículos 111 y 114 de la L.S.A.», in La Notaría, 1980 (2), 23. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRÍA LORENZOVELÁZQUEZ: «Las obligaciones convertibles en acciones ante la reforma del Derecho de sociedades», in RDM, 185–186. zk.ak, 1987, 263. or. eta ondorengoak; IDEM: Le obbligazioni convertibili in azioni, Milan, 1989; IDEM: «La prohibición de delegar en los administradores la facultad de acordar la emisión de obligaciones convertibles en acciones: ¿un supuesto de incumplimiento de las Directivas Comuni tarias?», in LA LEY, 2457. zk., apirila, 1990, 1. or. eta ondorengoak; IDEM: «El significado de la nueva regulación de las obligaciones convertibles en acciones», in RDM, 1990, 7. or. eta ondorengoak; ILLESCAS: «Nota crítica sobre la reforma de la emisión de obligaciones por las sociedades anónimas», in Estudios POLO, 365. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ: «Escisión de sociedad anónima y obligaciones conver tibles», in RDM, 1984, 227. or. eta ondorengoak; PASTOR RIDRUEJO: «La emisión ex terior de obligaciones por una sociedad anónima española», in AAMN, 1978 (XXI), 417. or. eta ondorengoak; PETTITI: I titoli obbligazionari delle società per azioni, Milan,
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean 1964; PLAISANT: «Las emisiones de obligaciones convertibles en acciones», in RDM, 1957, 64. zk., 361. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ÁLVAREZ: «La prohibición de emitir obligaciones y otros valores negociables agrupados en emisiones (comentario al art. 9 L.S.R.L.)», in RdS, 9, 1997, 61. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): «Disolución y liquidación. Obligaciones», in Comentario a la Ley de Sociedades Anónimas, VIII. liburukia, Madril, 1993; SACCHI: Gli obbligazionisti nel concordato della società, Milan, 1981; SCORZA: Le obbligazioni convertibili in azioni, Milan, 1971; TAITHESICHEL: Obligations ordinaires. Obligations convertibles ou échan geables, Paris, 1975; TORRES ESCÁMEZ: La emisión de obligaciones por sociedades anónimas, Madril, 1992; URÍA: «La emisión de obligaciones en la nueva Ley de So ciedades Anónimas», in Sociedades Anónimas, Bartzelonako Notarioen Elkargoa, 1953, 183. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ ARMINIO: Las obligaciones y su emisión por las sociedades anónimas, Mexiko, 1962; VELASCO ALONSO: «Naturaleza económica y jurídica de la operación de conversión de obligaciones en acciones», in RDM, 1953, 44. zk., 265. or. eta ondorengoak; VELO: Le obbligazioni convertibili in azioni, Milan, 1975; VERDERA: «La emisión de títulos en la nueva Ley española de Sociedades anó nimas», Ann. Dir. Comp., 1955, 29. or. eta ondorengoak; VILASECA: «Desembolso parcial de obligaciones emitidas por una sociedad anónima», in RJC, 1965, 681. or. eta ondorengoak; YOMHA: Obligaciones convertibles en acciones, Buenos Aires, 1983; ZENBAIT AUTORE: (ALONSO UREBA, DUQUEESTEBAN, VELASCO GARCÍA VILLA VERDE eta SÁNCHEZ CALERO koord.): Derecho de sociedades anónimas. Modificación de estatutos. Aumento y reducción del capital. Obligaciones, III. liburukia, bi bolu men, Madril, 1994.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean § XLII. SOZIETATE BATASUNAK LABURPENA: I. SOZIETATE BATASUNEN TIPOLOGIA OROKORREAN.—640. Kapital baterakuntzen arrazoi ekonomikoak.—641. Batasun moduak edo formak.—642. Kontratu bidezko batasunak. Kartela edo sindikatua.—643. Kontratu bidezkoak ez diren batasunak. Holding sozietatea.—644. Baturiko sozietateen artean erantzukizuna komunikatzeko arazoa.—II. SOZIETATE ELKARTZEAK ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN.— 645. Oharbide orokorrak.—646. Sozietate batasunak eta monopolioen aurkako lege ria.—647. Enpresen aldi baterako batasunak.—648. Interes ekonomikodun elkar tzeak.—649. Kontratu bidezkoak ez diren sozietate taldeen kontu bateratuak.
I. SOZIETATE BATASUNEN TIPOLOGIA OROKORREAN 640. Kapital baterakuntzen arrazoi ekonomikoak.— Gaur egungo eko nomietan, ohiko fenomenoa da kapitalen eta industri indarren baterakuntza. Batzuetan, baterakuntza hori delaeta merkataritzako sozietateen arteko bategitea gertatzen da barnebarnetik eta osoosorik, aurretiaz ikusi dugun moduan. Beste batzuetan, aldiz, baterakuntzak sozietateen arteko batasuna besterik ez dakar, batasun hori sendoagoa edo malguagoa izan daitekeelarik. Batasunaren kasuan, sozietate guztiek euren independentzia juridikoari eusten diote, formaz behinik behin, baina autonomia ekonomikoa galtzen dute, neurri handiagoan edo txikiagoan. Batetik, industria eta ekoizpenaren razionalizazioa da zientzia eta tekni karen baliabideak erabiltzea, kostu txikiagoekin gehiago eta hobeto ekoizteko. Razionalizazio horrek giro aproposa eragin zuen, sozietate batasunak gehi zitezen; izan ere, razionalizazioaren lehenengo eta ezinbesteko pausoa da in dustrien baterakuntza. Razionalizazioaren irizpideak aplikatu zitzaizkienean saldoz ekoitzitako zerbitzuei eta industri ekoizkinei, horrek zerbitzu eta ekoizkinen eraberekotasuna ekarri zuen, fabrikazio kostuak urritzeko aukera izateko. Aldi berean, ekoizkin eta zerbitzuen eraberekotasuna dela medio, enpresak espezializatu eta, espezializazioaren ondorioz, enpresario espeziali zatuak aliatu egin ziren. Gauza bera gertatu zen lan banaketaren
inguruan: lan banaketak berez ekarri zuen langileek euren ahaleginak elkartzea. Batasu nak ekoizpeneko adar zehatz batzuetan espezializaturiko sozietateei bermatu zien merkatuan ekoizkin edo zerbitzu eraberekoak jartzeko aukera. Bestetik ere, antolaketa ekonomikoak zenbat eta espazio handiagoak hartu, orduan eta nabariago gertatu zen indar ekonomiko handiagoen laguntza bilatzeko be harrizana. Hazkunde horren adierazpenik argienak dira, hain zuzen ere, so zietate batasunak. Gaur egun, batasun horiek nazioen muga hutsak gainditu eta nazioartean jarduteko joera gardena erakutsi dute. 641. Batasun moduak edo formak.—Lehenik eta behin, sozietate bate rakuntzek kontratu forma izan ohi dute. Horrelakoetan, akordio edo hitzar menaren bitartez, batu egiten dira sozietate desberdinak. Hitzarmen horrek bi helburu bete ditzake: aurrenekoa, maila bereko sozietateak elkartzea (horre lako kasuetan, batu egiten dira izaera bereko sozietateak edo, behintzat, elka rren antzekoak direnak; gainera, sozietate horiek elkarlehian jarduten dute ekoizpen zikloaren fase edo une berean); eta, hurrena, goitik beherako batera kuntzak gauzatzea (kasu horietan, sozietateen interes ekonomikoak, elkarren segidakoak izateaz gain, osagarriak dira, interesok ekoizkin zehatz bat egite ko prozesuaren fase desberdinetan agertzen direlako). Beste batzuetan, sozietateen arteko lotura ez da izaera horretakoa; aitzi tik, lotura horrek finantza izaera hutsa du. Baterakuntza mota horretan, sozietate loturaren muina da batzuek besteen kapitalean duten partaidetza. Sistema horretan, kapitalaren ziozko lotura sortzen da eta, beharbada, hori berori izan daiteke baterakuntzarako tresnarik ohikoena. Sistema horrek di tuen abantailen artean, jarraikoak azpimarra daitezke: malgutasun handi ko sistema da eta, hori erabiliz, baturiko sozietateen kopurua
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean handi edo txiki daiteke, beste barik, akzioak eskuratuz edo salduz. Enpresak lotzeko sistema horren zerbitzupean, gure egunotan jatorri anglosaxoniarra duen teknika bat garatu da. Teknika horren bitartez, enpresen gaineko kontrola eskuratu edo sendotzea errazagoa izan daiteke, eskaintza publiko bat egiten bada enpresa horien akzioak erosteko (Take over bid); eskaintza hori baldintza berezietan eta, oro har, merkatuko preziotik gorako balioa emanez egiten da. Edonondik begiratuta ere, horiekin ez dira agortzen fenomenoaren alder di guztiak. Sozietateen arteko batasun pertsonala lortzeko, bada beste modu bat, hain zuzen ere, baturiko sozietateentzat administratzaile erkideak hautatu edo izendatzea. Azken sistema hori tresna egokia izan daiteke, itxuraz guztiz autonomo diren sozietateak zuzendu eta kontrolatzeko. Sistema horrek aban taila ekonomiko handiak ditu, merkataritzako elkarlehiak ezabatzen dituela ko, elkarlana ziurtatzen duelako, ekoizpen planak koordinatzen dituelako eta abar. Batasun pertsonalerako sistema hori, eskuarki, aurrekoaren ondorioa izaten da; hau da, sozietate batzuk zatitzen direnean sortzen da harako siste ma. Edozein modutara ere, nahiz eta kapitalaren ziozko loturadun sistemari lotuta egon ez, sistema horrek berez eragin dezake sozietateen arteko bene tako baterakuntza. 642. Kontratu bidezko batasunak. Kartela edo sindikatua.—Kontra tuak oinarri dituzten batasunek, kasurik gehienetan, kartel edo sindikatu for ma izan ohi dute. Kartel edo sindikatu kontratuen bitartez, batu egiten dira ekoizpenaren fase edo ziklo berean interesa duten sozietateak. Sozietate ho rien asmoa merkatuko elkarlehia mugatu eta arautzea da eta, ahal den neu rrian, merkatu hori kontrolatzea. Hitzarmen horien ezaugarri nagusia da hi tzarmenok neurri txikian ukitzen dutela sozietateen autonomia. Kartel soil izenekoa barne esparruan kokatzen da eta, horrelakoetan, lotura sortzeko itu
na edo hitzarmena ez da kanporatzen; are gehiago, kasu batzuetan, itun edo hitzarmen hori isilpean gordetzen da. Kasu horietan, batu eta sindikaturiko sozietateek eutsi egiten diete mugitzeko askatasunari eta erabateko autono miari, betiere, itunari zor zaion errespetuarekin. Bestalde, kartela edo sindika tua era daiteke, organo zentral gisa jardun dezan, besteak beste, jagotza eta kontrol eginkizunetan, ekoizkinak banatzean, salmentak zentralizatzean etab. Horrelakoetan, sozietateen autonomia ekonomikoa, neurri batean behinik be hin, erakunde zentral horrek emandako jarraibide eta aginduen menpe gera tzen da. Kasurik gehienetan, erakunde horrek sozietate anonimoaren forma izaten du. Azken finean, erakunde zentral horrek sozietate batu guztiei zerbi tzu erkideak eskaintzen dizkien heinean, sozietate horiek galdu egiten dute, erakunde zentralaren mesedetan, euren jarduera ekonomiko eta juridikoaren zati handi bat. Sozietateen artean kontratu bidezko lotura ezartzen denetan, elkarrekiko betebeharrak sortzen dira, batik bat, zerbait egin eta ez egiteko betebeharrak; betebehar horiek aldatu egiten dira, kasuan kasuko inguruabarren arabera. 643. Kontratu bidezkoak ez diren batasunak. Holding sozietatea.—Sozietateen arteko batasuna oraindik sendoagoa izan behar bada, kontra tuaren tresna teknikoa albo batera utzi beharra dago; izan ere, lotura hausteko erabakia alde bakarrekoa izan daiteke (hala ere, hauste horrek kalteen ordaina erator dezake). Hori gertatuz gero, beste sistema bat aplikatzen da eta, horre tan, sozietate batzuek beste batzuen kapitalean parte hartzen dute, azken ho rietan baterako zuzendaritza ezartzeko, horiek euren jarduera burutzen dutenean. Modu horretan eratzen diren sozietate taldeak benetako batasun ekonomikoak dira eta, areago oraindik, ohikoa da hala baturiko sozietateen autonomia juridikoa, egiazkoa baino gehiago, itxurazkoa izatea. Orokorrean, horrelako taldeetan, sozietate nagusiak bere boterea erabil tzen du besteen gainean, bere borondatea ezartzen die halakoei
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean eta euren pa tua erabakitzen du. Taldeburu den sozietatearen eta menpeko sozietateen artean, menpekotasun harremanak edo filiazio harremanak ezartzen dira. Ho riek oinarri harturik, lehendabizikoari jatorrizko sozietate deitzen zaio eta bigarrenei, ostera, sozietate filial. Batzuetan, jatorrizko sozietatearen eta filia len arteko harremanak sortzen dira, jatorrizko sozietateak bere kontrolpean jartzen dituelako jadanik eratuta dauden beste sozietate batzuk; hori lortzeko, jatorrizko sozietateak sozietate filialen akzio edo partaidetza guztiak edo gehienak eskuratzen ditu. Beste batzuetan, berriz, jatorrizko sozietateak beste sozietate bat sustatu edo eratzen du eta, hori egitean, bere buruarentzat erre serbatzen du kapital osoa edo gehiena. Ondoren, jatorrizko sozietateak era giten du bigarren sozietateak beste sozietate baten kapital osoa edo gehiena hartzea; hirugarren sozietate horrek ere beste batean gauza bera egiten du‌ sozietateen artean kate bat osatu arte. Kate horretako sozietate guztiak lehen dabiziko sozietatearen borondate eta kontrolpean geratzen dira betebetean. Azken buruan, horixe da holding company deiturikoaren kasua. Holdingek kontrol hutseko jarduerak burutzen dituzte eta, hori egitean, ekoizpeneko gu ne izugarriak kontrolatu eta (menpeko sozietateen) kapital handiak erabiltzen dituzte, alegia, euren kapitalak baino askoz kapital itzelagoak. Holding taldeak ez dira nahastu behar kartera sozietate edo ondasun higi korretako inbertsio sozietate deiturikoekin. Sozietate horietaz arduratu gara beste atal batean (ikus 458. zk. eta ondorengoak). Eurok ere beste sozietate batzuetan interesaturik daude, eta horietan euren ondarea inbertitzen dute ho rien akzioak eskuratuz; alabaina, holdingetan gertatu aldera, halako sozieta teen helburua ez da enpresa horien akzioak eskuratu eta, ondorenez, eurok menperatu edo kontrolatzea. 644. Baturiko sozietateen artean erantzukizuna komunikatzeko ara zoa.—Sozietate batasunek, formaz behinik behin, ez dituzte
baturiko sozietate horiek desagertarazten, erakunde juridiko desberdin gisa. Nolanahi ere, ba liteke sozietate batzuen eta besteen artean ondare eskualdaketak izatea eta, ondorenez, gerta daiteke erantzukizuna ere sozietateen artean komunikatzea. Jakina denez, kiderantzukizunaren gaia batasun mota guztietan azaltzen da. Hala ere, kiderantzukizun hori ez da modu berean azaltzen batasun mota batzuetan eta besteetan. Are gehiago, lotura sendorik ez duten batasunetan, berbarako, kartel soiletan, kiderantzukizuna agertu ere ez da egiten; kartel soilak sozietate batzuen eta besteen arteko barne harremanetan agortzen dira, kanporanzko islarik izan gabe. Kontrara, karteletan jagotza, kontingentazio edo salmentarako organo zentrala badago, arazoa aldatu egiten da. Arean, kartel edo sindikatu horietako erakunde zentralak maizsarri bere gain har tzen du gainontzekoekin kontratu harremanak izateko ardura. Hori dela bide, erakunde zentralak kanpo esparruan jarduten du, eta jarduera horrek zehar kako eragina du baturiko sozietateen barne esparruan ere. Horrela, kanpora begira, kartela kolektibitate jardulea da eta, horren ondorioz, kartelpeko so zietateek barne elkarlanean dihardutela uste izango da. Horregatik, interes garria izan daiteke kartelak erantzukizun berezko eta esklusiborik duen edo, alderantziz, kartelak burututako egintzen gaineko erantzukizuna kartelpeko sozietateei komunikatu eta hedatzen zaien zehaztea. Azken finean, argitu be har da zein ondarerekin egin behar zaien aurre karteleko erakunde zentralak burututako egintzei: erakunde horren ondarearekin bakarrik edo, bestela, au rreko horrekin eta kartelpeko enpresen banakako ondareekin ere. Doktrinak oraindik orain ez du arazo horren inguruan azken erabakia hartu. Dena den, hurrengo tesia baiezta daiteke: badirudi kartelpeko enpresen erantzukizuna gero eta gehiago onartzen dela, nahiz eta kartelaren itxura zein formak beste lakorik erakarri. Ildo horretatik, zenbait legeriatan ideia berbera barneratu da ezariezarian. Kiderantzukizunaren gaiak garrantzi handiagoa du kontratu bidezkoak ez diren batasunetan. Horietan zehaztu behar da jatorrizko sozietatearen eta fi
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean lialen artean erantzukizuna komunikatzen den ala ez; erantzukizuna komuni katuz gero, filialaren hartzekodunek jatorrizko sozietatearen ondarea izan dezakete berme gisa, eta alderantziz ere gauza bera gerta daiteke. Arazoa kontuzkoa da oso eta, legegileek berori oraindik konpondu ez badute ere, doktrinak konponbide sendo eta zehatzak proposatu ditu. Sozietate talde jakin batzuetan, arazoa erabat korapilatzen da, eurotan jatorrizko sozietateak bere esku baitu filialen barne eta kanpo jarduketa. Horrelakoetan, filialak jato rrizko sozietatearen menpe dauden tresna teknikoak besterik ez dira; filialek ez dute berezko bizitzarik eta, sozietate autonomo desberdinak daudelako itxura islatu arren, kasu horietan legez kanpoko bategitea dago ezkutuan. Bategite horretan, sozietate bakarrak, hots, supersozietateak, sozietate filialen administrazio organoak hautatu eta izendatu, eta euren erabaki guztiak kontrolatzen ditu. Egoera horri aurre egin eta konponbidea bilatu nahian, ja rraiko argudioa ez da eragozpen gaindiezina izan behar: sozietate filialek nor tasun juridikoa dute eta Zuzenbideko subjektu independenteak dira. Arean bere, jurista ezin da geratu oztopo formalisten edo itxurazko eskemen au rrean. Era berean, juristak ezin du beste barik ontzat hartu pertsona juridiko desberdinak izatea, pertsona horien nortasuna betekizun formal hutsetan bakarrik oinarritzen denean. Kasuankasuan, juristak arazoaren muina aurki tu behar du; horrela, jakin dezake itxuraz desberdinak diren sozieta teek, desberdintasun horren itzalpean, batasuna osatzen duten ala ez. Ildo horretatik, sozietateei ez zaie nortasun juridikorik ematen, beste sozietate ba tek eurok menperatu, bere politika ekonomikoaren tresna gisa erabili, kontro latu, eta bere borondate, ekimen eta erabakien menpe osoosorik jar ditzan. Haatik, nortasun juridikoa ematen da sozietateek berezko eta benetako bizitza independente eta autonomoa izan dezaten. Egiatan, garrantzitsuagoa da edu kia, forma baino. Hori dela eta, kasuankasuan egoeraren benetako edukia aztertu eta, aldi berean ere, pertsona juridikoaren artifizio
abstraktua alde batera utzi behar da, hori beharrezkoa baldin bada legeari maularik ez egiteko edota bidegabeko beste edozein ondorio saihesteko. Doktrinarik modernoenari eta aurreratuenari ekinez, ez dugu zalantzarik egin behar, sozietate filialaren nortasunari buruzko ideia baztertu eta egiazko errealitatea ikusteko. Errea litate horrek erakutsiko digu kasu batzuetan erakunde horiek forma edo molde hutsak direla eta ez dutela zinezko esangurarik, ezta benazko sozietate anoni moari berez dagokion ezaugarri berezirik ere. Kasu horietan, sozietateen gainetik jatorrizko sozietatearen borondateak agintzen du eta, ondorenez, sozietateon ondare eta erabakiak jatorrizko sozietatearen menpe geratzen dira. II. SOZIETATE ELKARTZEAK ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN 645. Oharbide orokorrak.—Sozietateak elkartzeko fenomenoari ez dio leporik eman Espainiako legegileak. Sozietate Anonimoei buruzko 1951ko Legeak aintzakotzat hartu zuen fenomeno hori, honakoa ezarri zuenean: lege an bertan sozietateen bategiteari buruz ezarri dena ez zaie aplikatuko sindi kazio hitzarmenei, ezta beste edozein formatako sozietate batasunei ere, sozie tate horiek indarrean badiraute, euren nortasun juridikoa aldatu gabe. Lege horrezaz aparte, arestiagoko legeek zuzenzuzenean arautu dute harako feno menoa, batik bat, bi alderdi hauek jorratuz: batetik, monopolio baterakuntzak geldiarazi eta, horretarako, baterakuntza hitzarmenen deuseztasuna adieraz tea, baldin eta hitzarmen horietatik elkarlehia askea murrizten duten eginerak ondorioztatzen badira (1989ko uztailaren 17ko Legea); bestetik, jarduera eko nomikoa erraztu edo garatzea, baldin eta jarduera hori burutzen badute interes ekonomikodun elkartzeetako kideek (1991ko apirilaren 29ko Legea); eta, era berean ere, sozietateen arteko finantza inbertsioak arautu eta sozietate horien balantzeak bateratzea (1977ko otsailaren 25eko Errege DekretuLegea, urte bereko ekainaren 17ko Errege Dekretua, eta MKren 42. art. eta
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean ondorengoak, azken horiei eraldaketa legeak eman dien idazkera kontuan harturik). 646. Sozietate batasunak eta monopolioen aurkako legeria.—Herri as kotan, sozietate baterakuntza zuzentzeko, lege gogorragoak edo malguagoak eman dira; legeon helburua monopolio egoerak orokorrean eta kasu guztietan debekatu, oztopatu eta arautzea izan da. Espainian, urte asko eta askotan ez zaio kasu handirik egin ekonomia modernoak duen arazo garrantzitsu horri. Nolanahi den ere, 1963ko uztailaren 20az geroztik, Espainiak harako lege gintza joerarekin bat egin du, lege berezi bat aldarrikatu baitu elkarlehia askea murrizten duten eginerak zapaltzeko. Elkarlehia Defendatzeari buruzko 1989ko uztailaren 17ko Legeak indarrik gabe utzi du aurreko hori; oraintsuko legearen eskema azalduta geratu da aurreko gaietan (119. zk. eta ondo rengoak). Lege hori onetsi baino lehen, zalantzaezina zen baterakuntza itunen edo hitzarmenen zilegitasun orokorra, bai eta finantza oinarria edo oinarri pertsonala zuten batasunena ere. Gaur egun, ostera, sozietate batasunen zile gitasuna baldintzapean dago, batasun horren modu edo forma edozein izanda ere. Batasunon baldintza da batasun horietatik legeak debekatzen dituen egi nerak ondorioztatzea ala ez ondorioztatzea; izan ere, legeak halako eginerak debekatzen ditu, «euren helburua nahiz ondorea denean edo izan daite keenean elkarlehia eragotzi, murriztu edo faltsutzea Espainiako merkatu osoan edo zati batean». Legeak, eginera horiek debekatzeaz gain, hurrengoa adierazten du: «deusezak dira enpresen arteko hitzarmenak, eta edozein mo tatako batasun edo elkartzeetan hartutako akordio eta erabakiak ere, baldin eta horietatik eginera debekatuak ondorioztatzen badira» (1. art.). Hortaz, ko lusio eginerak edo eginera itunduak debekatuta daude. Modu berean, abu suzko eginerak ere debekaturik daude, horien bitartez enpresa bat edo batzuk euren nagusitasunaz baliatzen badira merkatu osoa edo horren zati bat kon trolatzeko. Beste hitz batzuekin esanda, debekaturik daude
enpresek edo en presa taldeek egindako abusuak, enpresa horiek edo enpresa talde horiek merkatuan monopolio egoera dutenean. Bestalde ere, legeak arautzen duenari helduta, proiektu nahiz eragiketarik egiten bada enpresak bateratzeko edota enpresa baten zein batzuen gaineko kontrola eskuratzeko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak proiektu edo eragi keta hori bidaliko dio Elkarlehia Defendatzeko Auzitegiari, horrek txosten egokia egin dezan (14. art.). Horrela, enpresa baterakuntzen lege esparrua ez da askatasun sistema bati dagokiona. 647. Enpresen aldi baterako batasunak.—Obra eta zerbitzuak emateko, enpresen aldi baterako batasunak sortu dira, 1963ko abenduaren 28ko Legea ren babespean. Gerogarrenean, Enpresen Aldi Baterako Elkartze eta Batasu nen Zerga Eraentzari buruzko 1982ko maiatzaren 26ko Legeak aldarazi eta ordeztu egin du batasun horien lege eraentza. Azken lege horrek indarrean dirau halako erakundeei dagokienez, baina indarrik gabe geratu da enpresa elkartzeei eta obra batasunak lagatzeko kontratuei dagokienez; azken horiek direnaz bezainbatean, Interes Ekonomikodun Elkartzeei buruzko 1991ko api rilaren 29ko Legea onetsi da; hori jarraiko epigrafean aztertuko dugu. Enpresen aldi baterako batasunek enpresarioen elkarlanerako sistema osatzen dute, obra, zerbitzu edo horniduren bat garatu edo burutzeko; sistema hori aldi baterakoa izan eta epe zehatzean edo zehazgabean erabiltzen da (7. art.), Espainian edo Espainiatik kanpo. Aldi baterako izaera eduki arren, eta nortasun juridikorik izan ez arren, batasun horiek eskritura publikoan formalizatu behar dira eta euren gobernua kudeatzaile bakar baten ardurapean jarri behar da. Kudeatzaile horrek batasu naren kideek emandako ahalmenak izango ditu, eskubideak egikaritu eta horien ondoriozko betebeharrak hartzeko. Batasuna sozietate izen baten ingu ruan antolatuko da; izen hori enpresario baten, batzuen edo guztien izena izango da eta horri gehituko zaio enpresen aldi
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean baterako batasun» adieraz moldea. Gainontzekoei begira, baturiko enpresek erantzukizun solidario eta mugagabea dute, guztien onurarako burutu diren egintza eta eragiketen on dorioz. Aldi baterako batasunek zerga eraentza berezia dute; eraentza hori ezarri du Interes Ekonomikodun Elkartzeei buruzko 1991ko apirilaren 29ko Legea ren 2. xedapen gehigarriak. 648. Interes ekonomikodun elkartzeak.—1991ko apirilaren 29ko Le geak arautzen ditu erakunde berri horiek. Legearen hitzaurreak baieztapen hauek jaso ditu: a) Interes ekonomikodun elkartzeak «elkarte izaerako era kunde berriak dira eta, euron bitartez, erraztu edo garatu nahi izan da sozie tate horietako kideek burutzen duten jarduera ekonomikoa». b) Erakunde horiek «antzinako enpresa elkartzeen ordezkoak dira. Arean bere, Europan sartzeak inguruabar berriak ekarri ditu merkatuetan eta, horien ondorioz, en presen arteko lankidetza nahitaezko gertatu da; beharrizan horri aurreko egiteko, enpresa elkartzeei buruzko eraentza sustantiboa ez da batere egokia eta, horregatik, hori ordeztu beharra dago». c) Barne merkatuan, elkartze be rrien eginkizuna izan behar da Europako Erkidegoan Interes Ekonomikodun Elkartze Europarrari dagokiona. Elkartze europar hori arautzen du EEEren Kontseiluak 1985eko uztailaren 25ean emandako Araudiak. Araudi horrek estatuetako legerietara egiten du igorpena, eta legeria horiei doikuntza ematen die, araudiaren beraren aginduak garatu edota zehazteko. d) Europako Erki degoaren testuko agindu horiek betearaztean, Espainiako legeak arautu nahi izan ditu, «batera eta modu homogeneoan, bi erakunde horiek; horretarako, Europako Erkidegoaren araudiak onarturiko mugen barruan, Espainiako le geak ezarri du Espainiako erakundea ordeztailea dela, Europako erakundeari begira». Hitzaurrearen adierazpen horiei helduta, Espainiako legearen arabera, bide beretik doaz Europako Erkidegoko erakundea eta Espainiakoa eta, on
dorenez, bi erakunde horien oinarrizko ezaugarriak modu berean arautu dira. Edozein modutan ere, egiturari dagokionez, Espainiako erakundea Europako Erkidegoko erakundearen eredutik aldendu da. Europako eredua tipo autono moa da eta ez du inolako loturarik beste edozein sozietate tiporekin. Espainia ko ereduak, ostera, Alemaniako sistemaren aurrekariari ekinez, sozietate erregular kolektiboaren eskema juridiko tradizionalari eusten dio, horrek ba duelako ageriko abantaila bat, hain zuzen ere, arau gutxitara bilduta egotea. Horren inguruan, ikus ditzagun Espainiako erakunde berriaren ezaugarririk nabarienak: 1) Elkartzeek nortasun juridikoa eta merkataritzako izaera dute. Ildo beretik, elkartzeei aplikatuko zaie legean xedatutakoa eta, «sorospidez, sozietate kolektiboari buruzko arauak, horiek elkartzeen izaera zehatzarekin bateratzeko modukoak diren heinean» (1. art.). 2) Elkartzearen helburua da beraren bazkideei erraztea euren jardueren emaitzak areago edo hobe ditza ten, baina elkartzeak sekula ere ez du «bere buruarentzat zerbait irabazteko asmorik» (2. art.). 3) Erakundearen xedea hauxe besterik ezin da izan: «era kunde horren bazkideek burutzen duten jarduera ekonomikoari laguntzeko balio duena»; baina erakundeak «ezin du zuzenean edo zeharka partaidetzarik izan bere kide diren sozietateetan eta, modu berean, ezin ditu zuzenean nahiz zeharka zuzendu edo kontrolatu bere bazkideen edo gainontzekoen jarduerak» (9. art.). 4) Elkartzeen eratzaileak honako pertsonak bakarrik izan daitezke: «batetik, pertsona fisiko zein juridikoak, pertsona horiek enpresa, nekazaritza edo eskulangintza jarduerak burutzen dituztenean; bestetik, irabazteko asmo rik ez duten erakundeak, erakunde horien zeregina ikerketa denean; eta, mo du berean, lanbide liberalak dituztenak» (4. art.). 5) Elkartzearen bazkide edo kideek, bazkide kolektiboek bezala, erantzukizun pertsonal solidario eta sorospidezkoa izango dute elkartzearen zorrengatik (4. art.). Zalantzarik gabe, aipatu ezaugarrietatik batzuk gogoan izanik, elkartzeak antzekotasun handia du sozietate erregular kolektiboarekin. Zernahi gisaz, ukaezina da elkartzeari buruzko beste manu batzuetan erraz antzeman daitez
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean keela sozietate kapitalisten lege arauketari berezko zaizkion ezaugarriak; manuok izan daitezke, esaterako, elkartzearen barne jardunbideari buruzkoak, administrazio sistemari buruzkoak eta desegiteari buruzkoak (10.etik 22.era arteko art.ak). Azken finean, legean ez da gardentasunez definitzen erakunde berria eta, horregatik, ez dago batere argi Espainiako legegilearen asmoa zein izan den: merkataritzako sozietateen zerrendan benetako sozietate berri bat sartzea edo, alderantziz, elkarte izaera hutsezko merkataritza erakunde bat sortzea; biga rren kasuan, erakundeak nortasuna izango luke eta Merkataritzako Erregis troan inskribatu ahal izango litzateke, sozietate ez diren bestelako erakundeak inskribatzen diren moduan. Hori berori onartzen dute MKren 16. art.ak eta MEAren 81. art.ak (ikus 30 eta 69. zk.ak). Halaber, azpimarratu behar da interes ekonomikodun elkartzeek Espa inian zerga eraentza berezia dutela. Eraentza hori arautzen dute legearen 23.etik 29.era arteko art.ek. Arauketa hori aplikatu behar zaie Europako el kartzeei ere, baldin eta elkartze horiek Espainian etekinak lortzen badituzte establezimendu iraunkorren bitartez (30. art.). Bukatzeko, esan beharra dago Interes Ekonomikodun Elkartzeei buruzko Legeak indarrik gabe utzi dituela, osoosorik, Enpresen Elkarte eta Elkartzeei buruzko 1963ko abenduaren 28ko Legea eta, zati batean, Enpresen Aldi Baterako Elkartze eta Batasunen, eta Erregioen Industri Garapenerako Sozietateen Zerga Eraentzari buruzko 1982ko maiatzaren 26ko Legea. 649. Kontratu bidezkoak ez diren sozietate taldeen kontu batera tuak.—Sozietate talde horien inguruan, Eraldaketa eta Egokitzapenari buruz ko 1989ko uztailaren 25eko Legeak xedapen luze eta xeheak sartu ditu Merkataritza Kodean (42. art. eta ondorengoak). Xedapen horiek ezartzen du tenez, baturiko sozietateek urteko kontu bateratuak aurkeztu behar dituzte; betebehar hori betetzeko modua ere arauturik dago (ikus 1991ko abenduaren 20ko Errege Dekretua, horrek onetsi baititu aipatu kontuak aurkezteari buruz ko arauak). Xedapen horiek, beraz, luze eta konplexuak dira eta,
horren ondo rioz, ezin dira guztiak xehetasunez hemen azaldu. Bada, bateratzeari buruzko erregelarik garrantzitsuenak hautatu, sailkatu eta horien laburpena eskainiko dugu, gai horren inguruko arauketari buruz ikuspuntu orokorra eskaintzeko asmotan: a) Kontuen bateratzea eskatzeko baldintza nagusia jarraikoa da: merka taritzako sozietate batek beste baten edo batzuen gainean egiazko eta benazko kontrola du, euren kapitalean duen partaidetzaren bitartez; sozietate horien organoetan nagusitasuna izateko bestekoa izan behar da harako partaide tzaren zenbatekoa. Hori dela medio, kodeak merkataritzako sozietate orori ezarri dio kontu bateratuak aurkezteko betebeharra, baldin eta sozietate ho rrek beste sozietate batean botoen gehiengoa badu; boto horien artean zenbatu behar dira sozietate nagusiak berak dituen botoak gehi horren menpeko sozie tateek dituztenak eta, hala denean, sozietate nagusiak beste bazkide batzuekin egindako hitzarmenen ondorioz izan ditzakeen botoak. Sozietateak betebehar bera izango du, baldin eta beste sozietate bateko administrazio organoaren ki derik gehienak izendatu edo kargutik kentzeko ahalmenik badu (42.1. art.). Benetako kontrolik izan ezean, ez dago zinezko talderik, ezta kontuak bate ratzeko betebeharrik ere. b) Kontrolaren aldamenean, eta kontuak bateratzeko betebeharraren baldintza gisa, taldearen garrantzi ekonomikoa hartu behar da aintzakotzat. Urteko azken kontuetan, sozietate taldeak gainditzen ez baditu Sozietate Ano nimoei buruzko Legeak (190. art.an) galerairabazien kontu laburtuarentzat ezarritako mugak (ikus 343. zk.), orduan ez da kontuen bateratzerik gerta tuko, kasu honetan izan ezik: sozietateak jaulki dituen baloreak burtsa merka tuan negozia daitezkeenean (43.1. art.). c) Taldeko sozietate nagusiak bere kontu bateratuetan sartu behar ditu, bai zuzenean bere menpe dauden sozietateak, baita elkarren menpe geratzen diren gainerako sozietateak ere (42.4. art.). Lege xedapen horretan, artoski nabari daiteke
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean elkartutako sozietateen artean dagoen lotura; lotura horrek sozietate nagusiari ematen dio, sozietate filialen bitartez, taldearen gaineko kontrol osoa. d) Aurreko atalean jasotakoa gorabehera, sozietate nagusiak kontuen bateratzetik kanpo utz ditzake menpeko sozietate batzuk, horiek honako ingu ruabarretatik bat betetzen dutenean: 1) sozietate horiek sortzen duten interesa garrantzi txikikoa izatea, kontu bateratuek izan behar duten irudi zehatzari begira; 2) sozietate horiek oztopo sendoak jartzea, euren ondarea kontro latzeko edota sozietateak eurak kudeatzeko; 3) kostu edo zailtasun handiak izatea, kontuak bateratzean beharrezkoa den informazioa biltzeko; 4) jatorriz ko sozietateak menpeko horietan partaidetza izatea, partaidetza hori gero garrenean beste bati lagatzeko; eta 5) menpeko sozietateen jarduera eta tal dearena oso desberdinak izan eta, ondorenez, harako jarduera bateratzearekin bat ez etortzea (43.2. art.). e) Kontu bateratuak aurkezteko betebeharra egon arren, taldeko partaide diren sozietateek euren urteko kontuak ere aurkeztu behar dituzte (42.3. art.). f) Urteko kontu bateratuak argi eta garbi ezarri behar dira. Horrez gain, bateratzearen baitan sartutako sozietateek talde bat osatzen dutenez, talde ho rren ondare, finantza egoera eta emaitzak zehatzmehatz islatu behar dira kontu bateratuetan (44. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). Halaber, bateratzea egi teko metodoak ezin dira ekitaldi batetik bestera aldarazi (44.6. art.). g) Kontuek euren barnean hartzen dituzte balantze, galerairabazien kon tu eta oroitidazki bateratuak. Horiek guztiek batasun bat osatzen dute eta, eu rok azaltzeko, balioak pezetatan adierazi behar dira, eta sozietate nagusiaren administratzaile guztiek sinatu behar dituzte harako kontuak (44. art.aren 1. lerroaldeko 7 eta 8. zenbakiak). h) Sozietate nagusiak auditoreak hautatuko ditu, eta auditore horiek talde ko kontu bateratuak kontrolatuko dituzte. Sozietate nagusiaren
batza orokor arruntak, sozietatearen beraren urteko kontuak onetsi dituenean, kontu bate ratuak ere onetsi behar ditu (42. art.aren 5 eta 6. lerroaldeak). i) Kontu bateratuen egiturari aplikatuko zaio Sozietate Anonimoei buruz ko Legeak urteko kontuen inguruan xedatutakoa. Dena den, horrek ezin dio kalterik egin halako kontuen izaera delaeta aplikatu behar diren xedapen zehatzei, ezta beharrezkoak diren egokitzapenei ere (45.1. art.). Baloraziorako kontabilitate erregelak xehetasunez daude jasota 46 eta 47. art.etan. Oroitidazki eta txosten bateratuei buruzko aipamen zehatzak, berriz, 48 eta 49. art.etako idazati askotan azaltzen dira. BIBLIOGRAFIA ALESSI: Disciplina dei gruppi multinazionali nel sistema societario italiano, Milan, 1988; AMATUCCI, CANDI, ALESSANDRO eta FANELLI: La disciplina dei gruppi di società nella «novella» del 1974, Milan, 1978; AROZAMENA: Las concentraciones de empresas en la Comunidad Europea, Madril, 1993; ASCARELLI: Consorzi volontari tra imprenditori, Milan, 1937; AZNAR GINER: «Las operaciones de concentración y rees tructuración de empresas en la Ley 29/91, de 16 de diciembre», in RGD, 1995, 6385. or. eta ondorengoak; BARBIERI: Droit des sociétés et des groupements d’affaires, Paris, 1988; BAZ IZQUIERDO: Agrupaciones de interés económico y sus conexiones con la Ley de sociedades de responsabilidad limitada, Madril, 1996; BEJOT: La protection des actionnaires externes dans les groupes de sociétés en France et en Allemagne, Brusela, 1976; BELTRÁN SÁNCHEZ: «Algunas consideraciones sobre “la disolución de la agrupación de interés económico”», in RGD, 1992, 10111. or. eta ondorengoak; BIUREU GUARRO: Asociaciones y uniones de empresas, Madril, 1981; CAMPS RUIZ: La problemática jurídicolaboral de los grupos de sociedades, Madril, 1986; COLOMBO, DOTTI eta PERLETTI: «L’investment trust» nelle sperience e neil progetti europei, Padua, 1967; CORAPI: Le associazioni temporale di imprese, Milan, 1983; DENOZZA: La disciplina delle interese nei gruppi, Milan, 1984; DUQUE: «Las uniones de empre sas en la reforma alemana del derecho de sociedades por acciones», in ADC, 1964, 383. or. eta ondorengoak; IDEM: «Groupements d’enterprises et groupes de sociétés en Droit espagnol», in Évolution et perspectives du Droit des sociétés, II. liburukia, Milan, 1968, 277. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las cuentas consolidadas en los gru pos de empresas», in Estudios SERRANO, 1965, 339. or. eta ondorengoak; IDEM:
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean «Concepto y significado institucional de los grupos de empresas», in Libro Hom. ROCA III, 525. or. eta ondorengoak; IDEM: «El posible encuadramiento de las llamadas empresas o filiales comunes en los grupos de empresas», in Estudios BATLLE, 1978, 289. or. eta ondorengoak; DURAND eta LATSCHA: Le groupement d’intérêt économique, Paris, 1968; EMBID: «Los grupos de sociedades en la nueva Ley brasileña de sociedades anónimas», in RDM, 1979, 461. or. eta ondorengoak; IDEM: «Agunas reflexiones sobre los grupos de sociedades y su regulación jurídica», in Rev. Col. Abog. Vizcaya, 9 (1983), 13. or. eta ondorengoak; IDEM: Grupos de so ciedades y accionistas minoritarios, Madril, 1987; IDEM: «Los grupos de sociedades en la Comunidad Económica Europea (el proyecto de novena directiva)», in Cuad. D. y Com., 5. zk., 1989, 359. or. eta ondorengoak; EMMERICH eta SONNENSCHEIN: Kon zernrecht, 2. argitaraldia, Munich, 1977; EMMERICH: Kartellrecht, 3. argitaraldia, Munich, 1979; FONT RIBAS: «Algunes reflexions a l’entorn dels grups d’empreses», in RJC, 1982, 827. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Formas sociales de uniones de empresas», in RDM, 1947, 7. zk., 51. or. eta ondorengoak; GESSLER: «Überlegungen zum Faktischen Konzern», in Festschrift FLUME, Kolonia, 1978, 55. or. eta ondo rengoak; GIRÓN TENA: «Los grupos de sociedades», in Las grandes empresas, aip., 97. or. eta ondorengoak; GÓMEZ CALERO: Las agrupaciones de interés económico, Bartzelona, 1993; GONDRA: «Las “Conferencias” marítimas ante el Derecho de la competencia», in RDM, 1969, 113. zk., 345. or. eta ondorengoak; GUGLIELMETTI: La concorrenza e i consorzi, Torino, 1979; GUYENOT: Les contrats de groupements d’intérêt économique, Paris, 1970; GUYON eta CONQUERAU: Le groupement d’intérêt économique, Paris, 1969; LAVABRE: Le groupement d’intérêt économique, Paris, 1972; LIBONATI: Holding e investment trust, Milan, 1959; IDEM: Il gruppo insolvente, Florentzia, 1981; MASSAGUER: «La estructura interna de los grupos de sociedades», in RDM, 1989, 281. or. eta ondorengoak; MESSINEO: Le società di commercio «colle gate» (c. d. societá «a catena»), Milan, 1932; MESTMÄCKER, BLAISE eta DONALDSON: Gemeinschaftsunternehmen, Frankfurt, 1979; MOLINA NAVARRETE: El Derecho nuevo de los grupos de empresas. Entre libertad y norma, Madril, 1997; MONGE GIL: Las agrupaciones de interés económico, 1993; OESTERREICH: Die Betriebsüberlassung zwischen Vertragkonzern und faktischem Konzern, Kolonia, 1979; PAU PEDRÓN (koord.): Comentarios a la Ley de agrupaciones de interés económico, Madril, 1992; PAVONE LA ROSA (arg.): I gruppi di società, Bolonia, 1983; PÉREZ RODRÍGUEZ: «La agrupación de interés económico: caracterización jurídica y objeto social», in Cuad. D. y Com., 19. zk., 1996, 11. or. eta ondorengoak; PETER: L’action révocatoire dans les groupes de Sociétés, Basilea, 1990; PETIT, PIERRE eta SAUVAIN: Droit des sociétés et groupes de Sociétés, Geneva, 1972; IDEM: La cession de côntrole, mode de cession de l’enterprise, Geneva, 1977; PIRAS: «Collegamenti tra società e tipificazione dell’impresa di gruppo», in La riforma della società di capitali in Italia, III. liburukia, Milan, 1968; REHBINDER: Konzernrecht und allgemeines Zivilrecht, Bad Homburg, SASTRE,
1969; RODRÍGUEZ MARTÍNEZ: Asociaciones y uniones de empresas y prácticas restrictivas de la competencia, Madril, 1969; RUIZ PERIS: «Grupos de empresas, mer cado de valores e igualdad entre los inversores», in RDM, 1995, 1447. or. eta ondorengoak; SACRISTÁN REPRESA: «El grupo de estructura paritaria: Caracterización y problemas», in RDM, 1982, 375. or. eta ondorengoak; SERRA MALLOL: Las agrupaciones de interés económico: Una nueva forma social, Madril, 1992; TIMM: Die Aktiengesellschaft als Konzernspitze. Die Zuständigkeitsordnung bei der Kon zernbildung und Konzernumbildung, Kolonia, 1980; URÍA: «Teoría de la concentración de empresas», in RDM, 1949, 24. zk., 315. or. eta ondorengoak; VAN HAECKE: Les groupes de sociétés, Paris, 1959; VICENT CHULIÀ: Concentración y unión de empresas ante el Derecho español, Madril, 1971; WÜRDINGER: «Zur Reform des Konzernrechts», in Festschrift W. SCHMIDT, Berlin, 1959, 279. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Les groupes de sociétés, Haga, 1973; IDEM: Les groupes de sociétés, Paris, 1975; IDEM: Disciplina giuridica del gruppo di imprese, Milan, 1982.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean § XLIII. PARTAIDETZA KONTUEN ELKARTEA LABURPENA: 650. Partaidetza kontuaren kontzeptua, eta horrek sozietatearekin dituen desberdintasunak.—651. Forma askatasuna.—652. Kontuaren barne ondoreak eta gai nontzekoekin harremanak izatea.—653. Kontua azkentzea.
650. Partaidetza kontuaren kontzeptua, eta horrek sozietatearekin dituen desberdintasunak.—Merkataritzako sozietateen ostean, eta II. libu ruaren II. tituluko 239.etik 243.era arteko art.etan, kodeak antzinako erakun de bat arautzen du. Erakunde hori partaidetza kontu izenarekin ezaguna da. 239. art.ak dioenez, «merkatari batzuek beste batzuen eragiketetan interesa dutenean, eragiketa horietan lagun dezakete, itundutako kapital zatia emanez; horrela, lehendabizikoek bigarrenen emaitza onuragarri nahiz kaltegarrietan parte hartuko dute, euren artean zehazten duten proportzioan». Lege formula horretan, argiroargiro ikus daiteke partaidetza kontua enpresarioak (ba nakakoak nahiz sozietateak) elkartzeko forma bat dela; enpresario horiek merkataritzako jarduera baten edota negozio nahiz enpresa baten garapenean parte hartzen dute, eta guztiek euren gain hartu behar dituzte jarduera, nego zio edo enpresa horren irabazi zein galerak. Hala eta guztiz ere, partaidetza kontua lehen mailako elkarte mota bat da. Elkarte horren helburua, kasu batzuetan, sozietatearen antzekoa da; baina, hori gertatu arren, partaidetza kontuak ez ditu betetzen sozietatean ezinbes tekoak eta gutxienekoak diren osagaiak. a) Partaidetza kontuan ez dago ius fraternitatisik, hori sozietatearen ezaugarria baita. Kontuan partaide diren enpresarioek ez dute benetako la guntza pertsonalik ematen jarduera ekonomiko erkidean. Kontuaren kasuan «partehartze»aren ideia murritzagoa da, sozietatearen kasuan «laguntza» hi tzarena baino. Kontuari dagokionez, negozio edo enpresa baten emaitza ekonomikoan parte hartzen da, baina ez dago laguntza
pertsonalik, enpresario guztiei dagokien zeregin bat burutzeko. Enpresario partaideetatik batek ba karrik (hau da, negozioaren kudeatzaileak edo jabeak) egin eta zuzentzen ditu eragiketak, «bere izenean eta bere erantzukizunpean» (241. art.). Gainerako enpresarioen laguntza kapitalaren ingurukoa besterik ez da: kapitalaren bitar tez, enpresario horiek parte hartzen dute enpresa edo negozioaren garape nean. b) Laguntza ekonomiko edo kapitalistak ez dakar berez ondare fondo er kiderik eratzea, ezta nortasun juridikoa eratxikitzea ere. Partaideak kontuan jartzen duen kapitala eskualdatu egiten zaio negozioaren kudeatzaileari edo jabeari; baina partaideak kudeatzailearen kontrako kreditu eskubidea du, ku deaketaren ondorioz galtzen ez den kapital zatiaren gain. Ezbairik gabe, Espainiako legegileak gogoan izan ditu sozietatearen eta partaidetza kontuaren arteko desberdintasun eta antzekotasunak. Hori dela eta, legeak sozietatearen ostean arautzen du partaidetza kontua eta, gainera, argi eta garbi ezartzen du hurrengoa: kontuari buruzko negoziazioetan, «par taide guztiek ezin dute merkataritzako izen bakarra hartu eta, zuzeneko kredi turik erabiltzekotan ere, negoziazioak egin eta zuzentzen dituen merkatariak bakarrik izango du halako krediturik, bere izenean eta bere erantzukizun pean» (241. art.). Espainiako jurisprudentziak, epaitza batzuetan, aldian aldiko sozietate gisa kalifikatzen du partaidetza kontua. Dena den, argi adierazten du partai detza kontua ez dela izen zehatzik duen forma juridikoa eta, edu berean, ez da ondasunen fondo erkidea ere (besteak beste, 1897ko apirilaren 8ko, 1941eko ekainaren 30eko eta 1960ko maiatzaren 3ko epaiak). Sozietatearen kasuan gertatu aldera, «kontupartaideek inoren negozioan interesa dute hitzarturiko neurrian; dena den, kudeatzaileak negozio horri eusten dio eta, ondorenez, berak hartzen ditu kontupartaideek negozioan egiten dituzten ekarpenak, kontupartaide horiek ez baitute inolako eskuhartzerik eragiketa horietan» (1946ko abenduaren 10eko eta 1975eko
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean urriaren 24ko epaiak). 651. Forma askatasuna.—Kodeak adierazten duenez, «partaidetza kon tuak eratzeko, ez da inolako solemnitaterik bete behar. Aitzitik, partaidetza kontuak modu pribatuan era daitezke hitzez nahiz idatziz, eta euron izatea froga daiteke Zuzenbideak aintzatetsitako baliabideetatik edozeinen bitartez, 51. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz» (240. art.). Zernahi den ere, ida tzizko formarik ez izateak froga arazo larriak eragin ditzake, 51. artikuluak hurrengoa ezartzen duelako: «Lekukoen aitorpena berez ez da nahikoa izango kontratu baten izatea frogatzeko, baldin eta kontratu horren bermea 1.500 pe zetatik gorakoa bada eta ez badago horretarako beste frogabiderik» (ikus 657. zk.). Horregatik, ohikoa izaten da kontu harremanak agiri publiko nahiz pri batuan jasotzea. Edozein modutan ere, nahiz eta kontua eskritura publikoan agertarazi, ez da beharrezkoa eskritura hori Merkataritzako Erregistroan ins kribatzea. Egineginean ere, kontratuak ez du inolako publizitaterik behar (ikus 1919ko urtarrilaren 13ko eta 1960ko irailaren 30eko epaiak). 652. Kontuaren barne ondoreak eta gainontzekoekin harremanak izatea.—Partaidetza kontuen harreman juridikoek honako betebeharrak sor tzen dituzte bi alderdientzat: a) Partaideak edo partaideek negozioaren kudeatzaileari edo jabeari eman behar diote hitzarturiko kapitala. Ekarpenaren objektu den kapitala diruz edo ta diruaz besteko ondasunez eman daiteke, baina ez lan edo industriaz. Kon tura ekarritako kapitala kudeatzailearen jabetzapean geratzen da (ikus 1946ko abenduaren 10eko eta 1975eko urriaren 24ko epaiak, aurretiaz aipatuak). b) Kudeatzaileak hurrengo betebeharrak ditu: 1) Negozioa kudeatu behar du merkatari onaren arretaz. Nahiz eta kodeak horren inguruan ezer esan ez, kudeaketa norberaren izenean eta besteren izenean burutzen denez, kudea
tzaileak dolo eta erruaren ziozko erantzukizuna izango du. Erruaren ziozko erantzukizunari dagokionez, erru hori culpa lata izan behar da, analogiaz aplika daitekeelako administratzaileek sozietate pertsonalistetan duten eran tzukizuna. Hori albo batera utzita, kudeatzaileak askatasunik zabalena du en goziazioak aurrera eramateko, eta partaideak edo partaideek ezin dute haren kudeaketan inolako eskusartzerik izan. 2). Kudeatzaileak bere kudeaketaren kontuak eman behar ditu eta partaideari likidazioa eman behar dio, hitzar turiko neurrian eta emaitza onuragarri edo kaltegarrien arabera. Horren inguruan, hauxe dio 243. art.ak: «… eragiketak bukatutakoan, kudeatzaileak likidazioa egin eta horren emaitzen kontu ziurtatua eman behar du». Kontua eratu ez bada eragiketa zehatz bat burutzeko, iraunkortasunez nahiz epe fin korik gabe enpresa bat ustiatzeko baino, orduan kudeatzaileak aldizkako liki dazioak egin behar ditu. Sozietateetan eraentzen duen erregela analogiaz aplikatuz gero, eta itunik izan ezean, urteko likidazioak nahitaezkotzat jo behar dira, likidazio horien oinarrian merkataritzako usadioak edo eginerak baitaude. Edozein kasutan ere, negozioaren kudeatzaileak edo jabeak bere en presaren urteko kontuak aurkeztu behar ditu ekitaldia itxitakoan, Mer kataritza Kodearen 34. art.an eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat etorriz. Partaidetza kontuak nortasun juridikodun erakunderik sortzen ez duenez, kontu horrek ez du inolako eraginik gainontzekoekin izandako harremanetan. «Kontuak» ez du, elkarte mota bat izanda ere, ez hartzekodunik, ez zordunik; izatekotan, negozioaren kudeatzaileak edo jabeak izango ditu halakoak. Ko deak gardentasunez hitz egiten du autu horren inguruan. Batetik, aurrerago ikusi dugun bezala, kudeatzaileak egin eta zuzentzen ditu eragiketak, «bere izenean eta bere erantzukizunpean» (241. art.). Bestetik, kodeak berak adie razten duenez, «norbaitek kontratuen bat egiten badu negoziazioa egin duen merkatariarekin, orduan kontratugile horrek merkatariaren kontrako akzioa bakarrik du, ez, ordea, gainerako
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean interesatuen kontrakoa. Modu berean ere, interesatuok ez dute akziorik izango kudeatzailearekin kontratua egin dutenen kontra, salbu eta kudeatzaileak interesatu horiei modu formalean lagatzen dizkienean bere eskubideak» (242. art. eta 1960ko irailaren 30eko epaia, aurretiaz aipatua). 653. Kontua azkentzea.—Kodean ez daude araututa partaidetza kontua azkentzeko kariak, baina horien artean jarraikoak azpimarra daitezke: a) Alderdiak azkentzearen inguruan ados egotea (kontratu guztietan gertatzen den bezala). b) Alderdietako batek kontratua salatzea, baldin eta kontratua eperik gabe edo epe zehazgaberako egin bada. (Horrelakoetan, analogiaz aplika daiteke kodearen 224. art.ak sozietate pertsonalistei buruz agindutakoa). c) Kontratuan zehazturiko iraupen epea agortzea. d) Partaidetza kontuen harreman juridikoak eragiketa edo enpresa zehatz baterako eratu eta eragiketa edo enpresa hori bukatzea. e) Bazkide kudeatzailea hiltzea edo, bestela, ezgaiturik geratzea, salbu eta itun bidez ezarri denean kontua kudeatzaile horren jaraunsleei eskualdatuko zaiela. f) Bazkide kudeatzaileak porrot egitea, baldin eta porrot horren ondorioz bazkidea merkataritzan aritzeko ezdoituta geratu bada. Partaidetza kontuen harreman juridikoak azkentzeak, edonola ere, kontu horiek likidatu beharra dakar, kontratuan hitzarturikoaren arabera. BIBLIOGRAFIA ASCARELLI: «Associazione in partecipazione e trasferimento di propietà», in Studi, aip., 439. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE LA GÁNDARA: «Las cuentas en participación: Un ensayo de caracterización dogmática y funcional», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 259. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZNOVOA: «Las notas distintivas de las cuentas en participación», in RDM, 1962, 84. zk., 429. or. eta ondorengoak; GHIDINI: L’associazione in partecipazione, Milan, 1959; GUAL DALMAU: Las cuentas en participación, Madril, 1993; KLAUSS eta MITTELBACH: Die Stille Gesellschaft, 2.
argitaraldia, Ludwigshafen, 1979; KOENIGS: Die stille Gesellschaft, Berlin, 1961; LANGLE: «Las cuentas en participación. Prevenciones contra sus peligros», in RGLJ, 1945, 349. or. eta ondorengoak, eta 556. or. eta ondorengoak; IDEM: «Problemas jurí dicos de las asociaciones en participación», in AAMN, 1946, 187. or. eta ondoren goak; MONTEL: «L’associazione in partecipazione nel nuovo codice», in Soc. per azioni, 1943, 53. or. eta ondorengoak; PAULICK: Handbuch der stillen Gesellschaft, 3. argitaraldia, Kolonia, 1981; RAVA: Associazione in partecipazione e società irre golare, Milan, 1938; SERRA MALLOL: El contrato de cuentas y participación y otras formas asociativas mercantiles, Madril, 1991; SOLÁ DE CAÑIZARES: El contrato de participación en el Derecho español y en el Derecho comparado, Madril, 1954.
ยง XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean
HIRUGARREN ZATIA ENPRESA TRAFIKOAREN TRESNA JURIDIKOAK
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean LEHENENGO ATALA MERKATARITZAKO KONTRATAZIOA
§ XLIV. MERKATARITZAKO KONTRATUA OROKORREAN LABURPENA: 654. Kontratua zirkulaziorako tresna gisa.—655. Merkataritzako kontratu modernoaren fisonomia.—656. Merkataritzako kontratua enpresaren egintza gisa.— 657. Forma.—658. Absenteen arteko kontratazioa.—659. Merkataritzako establezi mendutik kanpo egindako kontratuak.—660. Kontratuaren froga.—661. Merkataritzako kontratuen interpretazioa orokorrean.—662. Erabereko kontratuen interpretazioa.—663. Merkataritzako kontratuen ondoriozko betebeharren eraentza berezia.—664. Betebehar horien preskripzioa.—665. Kontratuen sailkapena.
654. Kontratua zirkulaziorako tresna gisa.— Merkataritzako trafikoak ondare balioen zirkulazioa du helburutzat. Orokorrean, merkataritzako jar dueraren bidez gauza, eskubide nahiz zerbitzuak eskualdatzen dira ondare batzuetatik besteetara, edota zehatzago esatearren, titular batzuengandik besteengana. Zirkulazioa hainbat modutan gauza daiteke: lehenik, ondasun baten titularrak beste norbaiti ondasun horren gozatzea behin betiko eskualdatuz (elkartrukea); hurrenik, ondasun horren gozatzea aldi baterako lagaz (kre ditua) eta, azkenik, gozatze hori hainbat pertsonari erkidegoan emanez (elkar tea). Elkartrukea, kreditua eta elkartea dira, hain zuzen ere, zirkulaziorako oinarrizko bideak. Zirkulazioa gauzatzeko modua edozein izanda ere, Zuzenbideak babestu egin du berori. Arean, Zuzenbideak arautu egiten ditu ondasunak zirku lazioan jartzeko gizabanakoek erabiltzen dituzten bide edo tresna juridikoak eta, arauketa horretan, norbanakoen interesak ere zaindu egin ditu. Merka taritza zirkulaziorako bide edo tresna juridiko horiek kontratua
eta kreditu titulua edo baloretitulua dira. Egia esan, kontratua da denboran lehendabizi azaldu den tresna eta, gaur egun, baita garrantzitsuena ere. Ezaguna denez, merkataritzako trafikoaren eta trafiko zibilaren babes juridikoak kontratua du oinarri. Kontratuaren eginkizun nagusia zirkulaziorako bide juridikoa izate arena da; kontraturik gabe, hortaz, ezin izango genuke zirkulazioa fenomeno juridikotzat hartu. Kontratuak eginkizun bera du merkataritzako trafikoan zein trafiko zibilean. Horren ildotik, kontratuari buruzko teoria orokorrari dagokionez, merkataritzako kontratuei eta kontratu zibilei arau berberak aplikatuko zaiz kie (teoria horren arabera, kontratua da zerbait emateko, egiteko edota ez egi teko betebeharrak sortu, aldatu zein azkentzera zuzentzen den borondate adostasuna). Arau horiek Kode Zibilak jasotzen ditu, eta Merkataritza Kodea ren 50. artikuluak xedapen horietara (KZren 1254. art. eta ondorengoetara) jo du beren beregi: Zuzenbide erkideko arau orokorrak aplikatuko zaizkie mer kataritzako kontratuen betekizunei, aldaketei, salbuespenei, interpretazioari, azkentzeari eta alderdien gaitasunari, gai horiek kode honek zein lege bere ziek arautzen ez badituzte. Edonola ere, Merkataritza Kodeak arau berezi batzuk ezartzen ditu mer kataritzako kontratuen burutze, forma, froga eta interpretazioaren inguruan, bai eta kontratu horien ondorioz sortutako betebeharren inguruan ere. Bere zitasun horiek jarraian azalduko ditugu. 655. Merkataritzako kontratu modernoaren fisonomia.—Merkatari tzako kontratuak —merkataritzako trafikoaren ardatza— beste edozein era kunde juridikok baino nabariago jasan ditu sistema ekonomikoaren inguruko ideia berri eta aldaketak. Aurretik esan bezala (ikus 4. zk.), ahuldu egin da Merkataritzako zuzen bidearen izaera liberal eta indibidualista, eta horrek eragin berezia
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean du kon tratuen arloan. Hasteko, estatuaren eskuhartzeak forma askatasunaren printzipio zaharra ukitu du; eskuhartze hori dela bide, hainbat eragiketa al dez aurretik eta modu zorrotzean ezarritako formaren arabera egin behar dira, merkataritzaren arintasunari kalte egin arren. Horren helburua da gainon tzekoen eta, orokorrean, jendearen interesak babestea. Era berean, kontratazio arloan ohikoa den beste printzipio batek ere indarra galdu du, borondate autonomiaren printzipioak, alegia. Egungo merkataritzan egindako kontratu gehienak aztertzen baditugu, argi dago kontratugileak ez daudela maila be rean; are gehiago, alderdiok ez dute erabateko askatasunik kontratuak egingo dituzten ala ez erabakitzeko. Bada, merkataritzako kontratu gehienek teorian besterik ez dute jasotzen alderdien arteko berdintasuna. Alderdi batek (en presarioak) egoera ekonomiko indartsu eta pribilejiatua du eta, ondorenez, beraren legea ezartzen die bezeroei. Merkataritzako trafikoaren eskakizunak direla eta, kontratuak ezin dira xehetasunez eztabaidatu kontratugileen interes zehatz eta bereziei egokitzeko. Horrela, kontratutipoak hitzartzen dira, hau da, aldez aurretik eta modu zorrotzean finkatutako edukia duten kontratuak; eduki hori eraberekoa izango da berdinak diren kontratu guztietan. Bistan denez, kontratuotan ia ez da kontuan hartzen enpresarioarekin kontratatzen duen alderdiaren borondatea. Banku, aseguru zein garraio trafikoa, baita gas, ur nahiz elektrizitate hornidura etab. ere, erabereko kontratuak oinarritzat hartuz gauzatzen dira. Kontratu horien edukia aurretiaz ezartzen da klausula edota baldintza orokorren bidez, eta horiek inoiz edo behin aldatzen dira bezeroen eskakizun bereziei erantzuteko; laburbilduz, bezeroek egindako kon tratuak enpresarioek alde bakarrez ezarritako baldintzen araberakoak dira. Egoera horri aurre egiteko, baldintza orokorrak kontrolatzeko zenbait sistema azaldu dira antolamendu juridiko modernoetan. Espainian, lehenengo pausoa, Aseguru Kontratuari buruzko Legearen bitartez eman da (horren in guruko azalpena geroago egingo dugu, 763. zenbakian). Geroago, Kontsu mitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Legea onetsi da,
EKren 51. artikuluak ezarritakoa garatuz. Lege horrek jasotzen ditu EEEk arlo horri bu ruz eman dituen printzipio eta zuzentarauak, eta arau orokor gisa erabiltzen da berori. Horri helduz, enpresa publiko eta pribatu guztiek ondoko beteki zunak gauzatu behar dituzte baldintza orokor edota klausula horiek zehazte rakoan: formari dagokionez, zehatz, argi eta modu erraz batean idatzi behar dira klausulok eta, edukiari dagokionez, onustea eta prestazioen arteko oreka bermatu behar dira. Azkenik, Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko Legea onetsi da oraintsu, 1998ko apirilaren 13an. Lege horrek bi helburu be tetzen ditu: bata, baldintza orokorren eraentza juridikoa zehaztea. Bestea, Espainiako Zuzenbidean sartzea Europako Erkidegoek 1993ko apirilaren 5ean emandako Zuzentaraua; zuzentarau hori kontsumitzaileekin egindako kontratuetan ezartzen diren abusuzko klausulei buruzkoa da. Legeak baldintza orokorrei buruzko definizio hau jasotzen du: ÂŤBaldintza orokorrak dira alderdietako baten aginduz kontratuari eransten zaizkion klau sulak, horiek nork idatzi dituen, kanpotik nolakoak diren, zein luzera duten edota bestelako inguruabarrak aintzat hartu gabe. Klausula horiek aldez au rretik idatziak izan dira, hainbat kontratuetan barneratuak izan daitezenÂť (1. art.). Legeak, gainera, baldintza orokor horien aplikazio esparrua arautzen du lurralde ikuspuntutik (objektibo eta subjektibotik). Horrez gain, ondokoa arautzen du: a) klausulek bete behar dituzten betekizun batzuk, horiek Zuzen bidearen araberakoak izan daitezen; b) klausula ilunak interpretatzeko arauak; interpretazio hori izan behar da klausula horri atxikitzen zaiona rentzat onuragarrien gertatzen dena (2.etik 6.era arteko art.ak). Arauketa horren bitartez, bestalde, Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko Erregistroa sortzen da. Bertan inskribatu ahal izango dira legearen arabera baldintza orokor izaera duten kontratu klausulak. Kontratazioaren ar lo zehatz batzuetan erabiltzen diren zenbait baldintza orokor, dena dela, nahi taez inskribatu beharko dira Erregistro horretan. Erregistroaren arduraduna jabetza eta merkataritzako erregistratzailea izango da.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean Legearen gainerako kapituluetan, akzio zibil kolektibo batzuen auzibidez ko eraentza jasotzen da. Akzio horiek egikaritzen dira orokorrean legearen kontrakoak diren baldintza orokorren aurka (bukarazte akzioa, atzerajotzeko akzioa, akzio adierazlea). Aurretik esan dugun bezala, Espainiako Zuzenbidean sartu da Europako Erkidegoek abusuzko klausulen inguruan emandako zuzentaraua. Ondorenez, legeak idazkera berria eman dio Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko Lege Orokorraren 10. artikuluari, eta 10bis artikulua barneratu du. Horren harira, abusuzko klausulak dira bananbanan negoziatu ez eta, onus tearen aurkakoak izanik, kontratuaren alderdien eskubide eta betebeharren arteko desoreka nabaria eragiten dutenak kontsumitzailearen kaltean. Horre zaz aparte, klausulen katalogo zabala jasotzen da, Zuzentarauaren lerro nagu sietatik ondorioztatutako abusuzko klausulen zerrendarekin batera. Beste alde batetik, zuzentarauan jasotzen ez diren beste zenbait klausula barneratu ditu legegileak Espainiako Zuzenbidean; legearen zioen azalpenaren ildotik, klau sula horiek abusuzkoak dira argi eta garbi. 656. Merkataritzako kontratua enpresaren egintza gisa.—Merkatari tza Kodeak arautzen dituen kontratu gehienak Kode Zibilean ere arautu egi ten dira (salerosketa, garraio, aseguru, mailegu, gordailu, fidantza, sozietate, komisio edo mandatu kontratuak). Hortaz, kontratu zibilak eta merkatari tzakoak bereizi behar dira. Merkataritzako zuzenbideari buruz azaldutako kontzeptua oinarri harturik, kontratu horiek bereizteko hauxe hartuko da kon tuan: kontratuok enpresa izaerako jarduera ekonomikoen multzo organikoan sartzen diren ala ez. Merkataritzako kontratua enpresaren egintza da; beste modu batera esateko, enpresarioak bere enpresaren helburu berezia lortzeko asmoarekin gauzatzen duen egintza juridikoa da. Merkataritza Kodearen artikuluak ez dira ulerkera horren aurkakoak, lehen kolpean hala badirudi ere. Aurrerago adierazi
dugun moduan (ikus 10. zenbakia), kodea bera ez dator bat oinarritzat hartu nahi izan duen ulerkera objektiboarekin. Bertan adierazi denez, kontratuak merkataritzakoak izateko, ezinbestekoa da kontratuotan merkatari batek gutxienez parte hartzea. Orobat, merkatariaren (enpresarioaren) partehartzea ezartzearen ondorioz, pentsa daiteke Espainiako lege sistemak onartu egin duela merkataritzako kontratua enpresaren egintza gisa ikusten duen ideia. Autore batzuek 325. artikuluak jasotako azalpena erabili dute ideia ho rren aurka. Artikulu horren harira, salerosketa kontratuan — merkataritzako kontratuetan garrantzitsuena den horretan— ez da beharrezkoa merkatari edota enpresario batek parte hartzea. Hauxe dio, hain zuzen ere, artikulu horrek: «Merkataritzakoa da irabaziak lortzeko asmotan, gauza higikorrak birsaltzeko egiten den salerosketa; gauza horiek erosi bezala zein beste egoera batean birsal daitezke». Kodeak dioenez, badirudi merkataritzakoa dela bir saltzeko helburuarekin egindako salerosketa, nahiz eta hori eragiketa bakana izan eta merkatarien artean egin ez. Zernahi gisaz, 325. artikulua azaletik aztertuta ere, argi dago horrek ez duela oztoporik jartzen merkataritzako sale rosketa enpresaren egintza gisa ulertzeko. Are gehiago, artikulu horrek sen dotu egin du ulerkera hori. Manuaren arabera, erosleak lanbidez dihardu erositako gaiak birsaltzen, betiere, irabaziak lortzeko asmotan —birsaltze ho rrek ematen dio salerosketari merkataritzako izaera—. Hori oinarri harturik, salerosketa birsaltzeko asmoarekin egin dela uste ahal izango da, asmo hori baieztatzen duen salmenta egintza a posteriori gauzatzeari itxaron gabe. Eroslea salerosketan diharduen enpresarioa denean izan ezik, kasu zehatz eta banakoetan ezin izango da zehaztu salerosketa merkataritzakoa edo zibila den; izan ere, une horretan ezin jakin daiteke erosleak birsaltzeko asmorik duen ala ez eta, esan bezala, legeak asmo horren arabera egin du bereizketa. 657. Forma.—Forma askatasunaren printzipioak eraentzen du merkatari tzako kontratazio sisteman, sistema zibilean gertatzen den bezala.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean Merka taritzako kontratuak baliozkoak dira eta betebeharrak sortu zein akzioak eragiten dituzte «kontratu horiek egiteko erabili izan den forma eta hizkuntza edozein izanda ere»; hori horretara izan dadin, nahitaezkoa da Zuzenbide zibilak ezarritako bideak erabiliz kontratu horien izatea frogatzea (51. art.). Adostasuna ematen den unean kontratua sortzen da, eta kontratugileek, hi tzarturikoa betetzeaz gain, kontratuaren izaeraren arabera onuste, usadio eta legearekin bat datozen ondorio guztiak bete behar dituzte (KZren 1254 eta 1258. art.ak). Postulatu hori azaldu ondoren, kodeak berak zenbait salbuespen ezartzen ditu; ondorioz, modu nabarian murriztu da postulatu horren eremua. Lehe nengoz, honako kontratuak 51. artikuluak ezarritakotik kanpo uzten dira (52. art.): batetik, lege xedapenei helduz, «eskritura bidez edota eragingarriak iza teko forma zein solemnitate batzuekin egin behar diren» kontratuak; bestetik, atzerrian egiten direnak, «baldin eta bertako legearen arabera, kontratuak, ba liozkoak izateko, eskritura bidez edota forma zein solemnitate batzuekin egin behar badira; hori horrela da, Espainiako legeak betekizun horiek ezarri ez arren». Halaber, artikulu horri helduta, kontratuetan ez badira betetzen legeak ezarritako inguruabarrak, kontratuok ez dituzte betebeharrak sortuko, ezta ak zioak eragingo ere. Bestetik, geroagoko artikuluetan araututako kontratu anitz idatziz egin behar dira: esaterako, sozietatea, 119. artikulua; garraioa, 350, 353 eta 354. artikuluak; fidantza, 440. artikulua; ontzien eskuraketa, 573. ar tikulua; pleitamendua, 652, 653 eta 654. artikuluak; ontziko izakinen arabe rako mailegua, 720. artikulua, eta itsas asegurua, 737. artikulua. Hori guztia aintzat hartuta, pentsa daiteke merkataritzako kontratazio sistema formalista dela orokorrean, forma askatasunaren printzipioa aldarri katu bada ere; ondorioz, kontratuak idatziz egitea nahitaezkoa izango litza teke kontratuak baliozkoak izateko. Gure iritzia, ostera, ez dator bat esan berri dugunarekin. Arean, kontratuek ez badituzte legeak ezarritako betekizun formalak betetzen, ez dituzte betebeharrak sortuko ezta akzioak eragingo ere; beste modu batera esanda,
kontratu horiek ez dira eragingarriak izango. Hori dela eta, kontratua baliozkoa izateko beharrezkoa ez bada berori idatziz egi tea, idazteak eginkizun instrumentala besterik ez du izango; beraz, frogarako balioko du, ez, ordea, kontratua baden ala ez zehazteko. Nolanahi den ere, idatziz egite hori betekizun probationis causa da, eta berori borondatez bete tzen ez bada, kontratugileek elkar behartu dezakete forma hori betetzera (Ko de Zibilaren 1279. art.); betiere, nahitaezkoa da adostasuna eta kontratuaren oinarrizko betekizunak gauzatzea. 658. Absenteen arteko kontratazioa.—Adostasunaren bidez bat egiten dute kontratugileen elkarrekiko borondateek, eta adostasun hori adierazten da «eskaintza eta onarpena bat datozenean, kontratua eratu behar duten kariaren eta gauzaren inguruan» (KZren 1262. art.). Adostasuna eman eta kontratua hasten den unea zehazteak ez du arazorik sortzen bertan daudenen artean egindako kontratuetan, ezta absenteen artekoetan ere, azken horiek hitz egite ko aukera badute, distantzia gorabehera (horren inguruan, Espainiako Auzi tegi Gorenak adierazi du telefono bidez egindako onarpena bertan daudenen artean egindako onarpen gisa hartzen dela: 1948ko urtarrilaren 5eko epaia). Kasu horretan, eskaintzaileak berehala du onarpenaren berri. Absenteen arteko kontratua idatziz egiten bada, berriz, zailagoa da une hori zehaztea. Jakina denez, denbora tarte bat dago eskaintzaren onarpena egin eta eskain tzaileak horren berri duen artean. Kontratuoi dagokienez, Espainiako kodeek bi konponbide desberdin eman dituzte. Kode Zibilak, adibidez, ezagutzaren teoria jasotzen du, honakoa adieraziz: «… gutun bidez egindako onarpenak eskaintzailea betebeharpean jartzen du, horrek onarpenaren berri duenetik» (1262. art.). Haatik, Merkataritza Kodeak adierazpenaren teoria hartu du; horren ildotik, postatrukez egindako kontratuak burutu egingo dira «pro posamena bera edota hori aldarazten duten baldintzak onartuz erantzuna ematen denean» (54. artikulua eta 1974ko otsailaren 15eko epaia). Arlo ho rretan lege irizpide desberdinak izateak ondorio garrantzitsuak
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean ditu eskaintza bertan behera uzteko epeari dagokionez (eskaintzaren eta onarpenaren arteko denbora tartea). Hori horretara izan behar da, merkataritzako trafikoaren be rezko arintasuna kontuan hartzen badugu, horrek kontratuak ahalik azkarren egitea eskatzen baitu. 659. Merkataritzako establezimendutik kanpo egindako kontra tuak.—Kontratu horiek 1991ko azaroaren 21eko Legeak arautzen ditu; horren bitartez, 1975eko abenduaren 20an Europako Erkidegoek emandako zuzentaraua sartu zen Espainiako Zuzenbidean. Zuzentarau horren helburua da kontsumitzaileak babestea establezimendutik kanpo egindako kontra tuetan. Bada, kontratu horietan enpresarioak berak du ekimena, eta ez dago aukerarik eskaintzaren kalitatea eta prezioa alderatzeko; hortaz, abusuzko merkataritza eginerak sor daitezke zalantzarik gabe. Lege hori enpresario eta kontsumitzaileen arteko kontratuei aplikatuko zaie, baldin eta ondoko ingu ruabarrak gertatzen badira (1. artikuluak jasotakoak): kontratuak enpresa rioaren merkataritza establezimendutik kanpo egitea, hots, kontsumitzaile horren edo beste baten etxebizitzan, beraren lantokian edota garraiobide pu blikoetan (1. art.). Edozelan ere, ondoko kontratuak legearen aplikazio eremuaz landara geratzen dira: 8.000 pezetatik beherakoak; ondasun higiezinen eraikuntza, salmenta nahiz errentamenduei buruzkoak; aseguru kontratuak; balore higi korrak objektutzat dituztenak; notario bidez dokumentatuak; elikagaiei edota etxean kontsumitzen diren ekoizkinei buruzko kontratuak eta, azkenik, kata logoen arabera egindakoak, legeak ezarritako inguruabar bereziak betetzen badira (ikus 2. art.). Kontratua (edo kontratu eskaintza) idatziz egin behar da nahitaez, egin ere, ale bitan. Berebat, kontratuarekin batera ezeztapenagiria luzatu beharko da, eta kontsumitzaileak eskuz sinatu eta data jarri behar du bertan. Bestalde, eta legeak adierazi duenez, kontsumitzaileak kontratuaren deuseztasuna eska tzeko aukera izango du honako kasuetan: enpresarioak kontratua dokumen
tatu ez edota kontsumitzaileari bidali beharreko ezeztapenagiria luzatu ez duenean (3 eta 4. art.ak). Mandatariek, komisiohartzaileek nahiz agenteek euren izenean enpresa rioen kontura jarduten dutenean, legeak ezartzen dituen betebeharren gaineko erantzukizun solidarioa izango dute (8. art.). 660. Kontratuaren froga.—Arlo horretan, Zuzenbide zibilera jotzen du Merkataritza Kodearen 51. artikuluak. Horren arabera, merkataritzako kon tratuak froga daitezke Kode Zibilak (1214. art. eta ondorengoek) arauturiko bideak erabiliz: agiri publiko eta pribatuak, aitorpena, epaileak berak eginda ko ikuskapena, perituak, lekukoak eta presuntzioak. Esanak esan, Merkatari tza Kodeak zenbait arau ezartzen ditu horren inguruan, jarraian jorratuko ditugunak: a) Telegrafiazko hizketa frogabide gisa onartu ahal izateko, bide hori idatziz onartu behar izan da kontratuan eta, horrez gain, kontratugileek aurre tiaz ezarritako baldintza eta hitzarturiko zeinuak jaso behar dituzte telegra mek, hala itunduz gero (51.2. art.). b) Lekukoen adierazpenak ez dira nahikoa izango 1.500 pezetatik gorako kontratuen izatea frogatzeko, horiekin batera beste frogabideen bat azaltzen ez bada bederen (51.1. art. eta, besteak beste, 1982ko apirilaren 5eko epaia). Edozein modutara ere, kodea idatzi denetik gaur arte monetak balioa galdu du eta, horren ondorioz, beharrezko gertatzen da arau hori aldatzea, egun zaharkituta baitago (ikus KZren 1280. art. in fine). c) Merkataritzako liburuak aurretik azaldu dugunaren arabera erabiliko dira frogabide gisa (ikus 51. zk.). Faktura merkataritzako betebeharrak frogatzeko bide garrantzitsua da. Espainiako jurisprudentziak adierazi duenez, faktura agiri berezia da agiri pribatuen artean; jurisprudentzia horren arabera, eta Kode Zibilaren 1225. artikulua aplikatuz, faktura jasotzen duenak berori onartzen badu, faktura horrek
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean eskritura publikoaren indar eta balioa izango du (1921eko urtarrilaren 24ko, 1928ko abenduaren 14ko, 1931ko urriaren 10eko eta 1965eko martxoa ren 9ko epaiak). 661. Merkataritzako kontratuen interpretazioa orokorrean.—Kontra tuak idatziz egiten badira, askoz errazagoa da horiek interpretatu eta euren edukia zehaztea. Ezaguna denez, interpretatzaileak hobeto egiten du bere lana idatzizko klausulen inguruan, ahozkoen inguruan baino; betiere, ahozko klau sulak alderdien oroimenaren edota gainontzekoen lekukotzaren menpe daude. Kontratu horiek interpretatzeko, Kode Zibilaren 1281.etik 1289.era arte ko artikuluek ezarritako arauketa orokorrera jo beharko da (50. art.); dena de la, Merkataritza Kodeak ezarritako arau bereziek bigundu egin dute arauketa hori (57, 58 eta 59. art.ak). Hauxe da arau horiek jasotzen dutena: a) Merkataritzako kontratuen betearazpen eta betepena onustez egin behar da, horiek egin nahiz idazteko moduaren arabera, eta ezin izango da, nahierarako interpretazioen bidez, kontratuan esan edota idatzitakoaren be rezko nahiz ohiko esangura aldrebestu; gainera, ezin izango dira murriztu kontratugileek euren borondatea adierazi eta betebeharrak hartzean berez sor tu diren ondoreak (57. art.). Kontratuen klausulak interpretatzerakoan, be raz, oinarritzat hartuko da merkatariek trafikoan klausula horiei emandako esangura. Hori dela eta, merkataritzako arloan baztertu egin behar dira mer kataritzaren beraren eskakizun eta beharrizanen aurkako ondorioak sortzen dituzten interpretazioak, horiek itxuraz logikoak badira ere. b) Eragiketak merkataritzako artekari batek eskuesten baditu, eta kon tratuaren aleak ez badatoz bat, artekari horren liburuek jasotakoa hartuko da kontuan (58. art.). Esandako hori logikoa da,
bitartekari elkargokideak mer kataritzako fede publikoa duela gogoan izanda. c) Interpretazioan sorturiko zalantzak ezin badira konpondu legezko arau interpretatzaileak eta merkataritzako usadioak aplikatuz, zordunaren mesede tan erabakiko da arazoa (59. art.). Konponbide hori ez dator bat Kode Zibilak ezarritakoarekin (1289. art.). Azken horren arabera, kostu bidezko kontra tuetan interesen arteko elkarrekikotasunik handiena bilatzen da zalantzak argitzerakoan (gogora dezagun merkataritzako kontratu gehienak kostu bi dezkoak direla). 662. Erabereko kontratuen interpretazioa.— Interpretazioari dagokio nez, ezin da ahaztu egungo merkataritzako bizitzan kontratu gehienak lehe nago aipaturiko formulariotipoen arabera egiten direla. Egungo egunean, kontratuaren tipifikazioa nagusi da hainbat arlotan, batez ere, aseguru, ga rraio, banku eragiketa eta eperako salmentetan. Enpresarioak abantaila ugari lortzen ditu erabereko kontratuei esker, besteak beste, gastuak gutxitzea, erantzukizun eta arriskuak zehatzago kalkulatzea, elkarlehia kaltegarriak baztertzea eta, euren nagusitasun ekonomikoa indartzea bezeroei dagokienez. Erabereko kontratuak enpresarioek egitatez ezarritako kontratuak dira, hau da, atxikimendu kontratuak. Horietan, gutxienekoa da kontratatzeko as katasuna eta, ondorenez, honakoa hartu behar da kontuan kontratuon klau sulak interpretatzerakoan: a) modu zorrotzean aplikatu behar da in ambiguis contra stipulatorem printzipioa (Kode Zibilaren 1288. artikuluan jasotakoa). Horren harira, klausula nahasgarrien interpretazioa ez da egingo nahasmendu hori sortarazi duen alderdiaren mesedetan (ikus 1989ko azaroaren 15eko epaia). Bestalde, kontsumitzaileei buruzko legearen 10.2. artikuluak adierazi duen moduan, interpretazioan sortutako zalantzak klausulak idatzi dituenaren aurka konponduko dira (postulatu hori gogoan izanik, ikus 1934ko abendua ren 13ko, 1942ko otsailaren 27ko, 1959ko apirilaren 14ko,
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean 1961eko maia tzaren 4ko, 1969ko maiatzaren 12ko eta, 1989ko otsailaren 3 eta 22ko epaiak; honakoa adierazi dute horiek: aseguru polizetako klausula orokorren esanahia argi ez badago, asegurudunarentzat onuragarriena den interpretazioa egin beharko da). b) Zuzendu eta bigundu behar da Merkataritza Kodeak 59. arti kuluan jasotako favor debitoris printzipioa. Egia esan, merkataritzako trafiko modernoan ez ditugu beti aurkitzen printzipio horren oinarri izan ziren arra zoi historikoak. Arean, zordunak berak ezartzen ditu sarritan kontratuaren baldintzak, ez, ostera, hartzekodunak (hori horrela gertatzen da, berbarako, banku, aseguratzaile edota garraiolariak zordun egoeran daudenean, hurrenez hurren, gordailuan utzitako kopuruen, asegurudunak eska ditzakeen kopuruen edota garraioaren ondoriozko kalteordainen zordun direnean). c) Klausula orokor eta berezien arteko kontraesanak konpontzerakoan, azken horiek izan go dute lehentasuna. Horixe adierazi dute 1944ko otsailaren 24ko eta 1949ko apirilaren 14ko epaiek; kontsumitzaileei buruzko legeak ere nagusitasuna eman die klausula bereziei, baldin eta horiek orokorrak baino onuragarriago ak badira (10.2. art.aren 2. lerr.). 663. Merkataritzako kontratuen ondoriozko betebeharren eraentza berezia.—Merkataritzako kontratuen ondorioz sortutako betebeharretan Ko de Zibilaren arau orokorrek eraentzen dituzte, Merkataritzako zuzenbideak ez baitu arlo horretan arau berezien sistema osorik. Horren ildotik, merkatari tzako betebeharren izaerari, ondoreei, motei eta azkentzeari Kode Zibilaren 1094. art. eta ondorengoak aplikatuko zaizkie. Edonola ere, Merkataritza Ko deak baditu zenbait arau berezi, eta horiek ez datoz bat legeria erkidearekin (61, 62 eta 63. artikuluak). Hauexek dira arauok: a) Ez dira onartuko merkataritzako betebeharren betepena geroratzen duten grazia, kortesia edo bestelako epeak, baldin eta kontratugileek kontra tuan horiek ezarri ez badituzte edota Zuzenbidearen aginduzko xedapen bat oinarri ez badute (61. art.). Arau horren helburua
transakzioen arintasun eta segurtasuna bermatzea da. Jakina denez, merkataritzan ÂŤeginak ez du eginki zunikÂť; ondorenez, kontratuan berariaz ezarritakoez gain, ez da bestelako atzerapenik onartuko. Dena dela, arau hori garrantzitsua da, indarrik gabe uz ten baitu Kode Zibilak 1124.3. art.an jasotako postulatua. Artikulu horren arabera, elkarrekiko betebeharrak betetzen ez badira, kontratugileak (bere betebeharra bete badu) kontratuaren suntsiarazpena eskatzeko ahalmena du. Zenahi gisaz, auzitegiak suntsiarazpen hori dekretatu ez, eta beste kontra tugileari betebeharrak betetzeko epea eman diezaioke, baldin eta hori bidez kotzen duten kariak badira. Merkataritzako betebeharrei dagokienez, ostera, auzitegiak ez du ahalmen hori; beraz, behin kontratuaren suntsiarazpena era gin eta gero, demandatuak ezin izango du kontratua baliozkotasunez bete, hartzekodunak horretarako adostasuna ematen ez badio behintzat. Beste modu batera esatearren, zordunak ezin du bere jokabide hutsarekin betebeharren lu zapena eragin, auzitegiak berak ere ezin baitio luzapen hori eman. Hori gora behera, hartzekodunak onar dezake kontratua garaiz kanpo betetzea, baina ez dago horretara beharturik. b) 62. artikuluari helduz, ÂŤkodeak zein alderdiek ezarritako epemugarik ez duten betebeharren betepena eskatu ahal izango da, alderdiok betebehar horiek noiz hartu, eta handik hamar egunetara akzio arrunta sortzen badute eta, biharamunean, beraiekin betearazpena badakarteÂť. Artikulu horrek eza rritako doktrina ez dator bat Kode Zibilaren 1113 eta 1128. artikuluek ezarritakoarekin. Alde batetik, Kode Zibilaren arabera berehala eska daiteke betebehar hutsen betepena (1113. art.); mota horietako merkataritza bete beharren betepena, ordea, 62. artikuluak ezarritako epeak igaro eta gero eskatu ahal izango da. (Merkataritzan eskuarki kreditu bidez jarduten delako presuntzioa dago, eta horixe da arau zibilak beste bide bat hartzeko arrazoia). Kode Zibilaren 1128. art.ak, bestalde, ahalmena eman die auzitegiei betebe harren epea ezartzeko; hori horrela izango da betebeharrek ez dutenean epe rik finkatu, baina beraren izaera eta inguruabarretatik
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean ondorioztatzen denean epe hori zordunari eman nahi izan zitzaiola. Argi dago artikulu hori ez dato rrela bat merkataritzako manu bereziarekin. Azken horren arabera, aurretiaz ezarritako eperik ez duten betebeharretan, epaileak ezin izango du betebe harrak betetzeko mugaeguna ezarri. c) Bukatzeko, eta zordunaren berandutzari dagokionez, 63. artikuluak horri buruzko doktrina zibila ere aldatu egin du. Kode Zibilari helduz, zordu naren berandutza adierazi ahal izateko, nahitaezkoa da lehenik eta behin hartzekodunak zordunari betebeharraren betepena eskatzea, judizio bidez zein judizioz kanpo (1100. artikulua). Merkataritzako manuaren arabera, ostera, kontratuetan egun zehatz bat adierazten denean merkataritzako betebeharrak betetzeko, orduan berandutza gertatuko da betebeharra mugaeguneratu eta bi haramunean. Arau horrek presuntzio batean du bere oinarria, hain zuzen ere, merkatariek euren borondatez kapitala ekoitzi gabe izaten ez dutelako presun tzioa (1925eko martxoaren 10eko epaia). Horregatik, jabelduraren printzipio zibila indarrik gabe utzi eta, horren ordez, mugaegunarena ezartzen da (ikus 1944ko irailaren 19ko epaia). Orobat, ondore berberak gertatuko lirateke, ko rrituak ex lege sortuko balira. Egia esan, zordunak berandutza korrituak or daindu beharko ditu betebeharra mugaeguneratu eta biharamunean; horiek ez ordaintzeko duen aukera bakarra erruz zein arduragabekeriaz jokatu ez duela frogatzea da. 664. Betebehar horien preskripzioa.—Kontratuen ondoriozko eskubide eta akzioak preskripzio bidez azkenduko dira, euren titularrek ez badituzte horiek egikaritzen legeak ezarritako epean. Merkataritza Kodeak arau partzialak ezartzen ditu zenbait akzioren preskripzio epeak ezarriz (942.etik 954.era arteko artikuluak). Merkataritzako trafikoaren arintasuna gogoan izanda, orokorrean laburragoak dira epe horiek preskripzio zibilarenak baino. Kontratuak bananbanan aztertzerakoan arau horiek aipatuko ditugun arren, jarraian honakoa nabarmendu behar dugu: a) Merkataritza Kodearen arabera preskripzio epe berezirik ez
duten akzioei, Zuzenbide zibilaren arauek ezarritako epeak aplikatuko zaizkie (943. art.); b) preskripzioa geldiarazteari buruz 944. artikuluak ezarritako sistema ez dator guztiz bat Kode Zibilak 1973. artikuluan ezarritakoarekin. Azken horren ha rira, preskripzioa geldiaraz daiteke, dela hartzekodunaren erreklamazioaren bidez —judizio bidez zein judizioz kanpo egindakoaz—, dela zorra aintzates tearen ondorioz. Merkataritzako manuak, berriz, ez du judizioz kanpoko erreklamazioa aipatu; alderantziz, judiziozko jabeldura eta zorraren aintza tespenarekin batera, beste bide bat ere jasotzen du preskripzioa geldiarazteko: «hartzekodunaren eskubidea gauzatzen duen agiriaren berriztapena». 665. Kontratuen sailkapena.—Dakigunez, kontratua da zirkulaziorako tresna juridiko nagusia. Ildo horretatik, kontratuak euren eginkizun ekonomi koaren arabera sailkatu edo bilduko ditugu. Bada, honela sailkatzen dira kon tratuak: A) Elkartruke kontratuak. Horiek aberastasunaren zirkulazioa bultzatzen dute (ondasun eta zerbitzuen zirkulazioa, alegia); horretarako ondasun bat ematen da beste baten truk, do ut des (salerosketa, trukaketa, kredituaren la gapena, zenbatespen kontratua, hornidura, burtsa eragiketak) edo, bestela, ondasun hori zerbait egitearen edo zerbitzu baten truk emango da, do ut facias (garraioa eta enpresek egindako obra kontratuak orokorrean). B) Elkarlanerako kontratuak. Horien bidez, alderdi batek bestearen jarduera ekonomikoak (enpresak) garapen hobea izan dezan laguntzen du (komisio kontratuak, bitartekaritzakoak, agentziari buruzkoak, kontzesio kon tratuak, publizitate kontratuak, argitaratzekoak, zinematografiari buruzkoak, laguntza teknikorako egindakoak, eta «leasing», «factoring» eta «fran chising» kontratuak). C) Arriskuaren aurrearretarako kontratuak. Kontratu horien helburua da alderdi batek besteari arrisku zehatzen ondorio ekonomikoak estaltzea (mota guztietako aseguruak).
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean D) Gauzak artatu zein zaintzeko kontratuak (gordailua). E) Kreditu kontratuak; horietan alderdi batek gutxienez kreditua ematen dio besteari (kategoria horretan sartzen dira mailegua, kontu korrontea eta banku kontratuak orokorrean; alabaina, zaintzako banku kontratuak ere mul tzo horretan sartu behar dira). F) Berme kontratuak, betebeharren betepena bermatzera zuzenduta dau denak (fidantza, bahia eta hipoteka). Sailkapen horrek nahiz bestelakoek ez dute garrantzi juridikorik. Goian azaldutako hori hurrengo kapituluetan aztertuko ditugun kontratuak antola tzeko sistema besterik ez da. BIBLIOGRAFIA ALCOVER: «La firma electrónica como medio de prueba», in Cuad. D. y Com., 13. zk., 1994, 11. or. eta ondorengoak; ALFARO, J.: «La interpretación de las condicio nes generales de los contratos», in La Ley, 1710. zk., 1987, 1. or. eta ondorengoak; ASCARELLI: «Il contrato plurilaterale», in Studi in tema di contratti, Milan, 1952, 97. or. eta ondorengoak; ASQUINI: «Integrazione del contratto con le “clausole d’uso”», in Scritti SCIALOJA, Bolonia, 1953, III, 25. or. eta ondorengoak; BARTOLOMEYCZIK: Recht der Handelsgeschäfte, Frankfurt, 1956; BATLLE SALES: «Las convenciones ilícitas en los negocios mercantiles. Reflexiones en torno al artículo 53 del Código de Comer cio», in RDM, 1992, 445. or.; BERCOVITZ: «La protección de los consumidores en el Derecho español», in Rev. Est. Consumo, 1 (1984), 55. or. eta ondorengoak; BERCO VITZ, A. eta BERCOVITZ, R.: Estudios jurídicos sobre protección de los consumidores, Madril, 1987; BERLIOZ: Le contrat d’adhesion, Paris, 1976; BIANCA (arg.): Le condizioni generali di contratto, Milan, 1979; BOTANA GARCÍA, G. A.: Los contratos celebrados fuera de los establecimientos mercantiles y la protección de los consumi dores, Bartzelona, 1995; BREGOLI: Indebito soggettivo, mala fede del creditore e pagamenti coattivi, Milan, 1988; CABANILLAS SÁNCHEZ: «Las condiciones generales de los contratos y la protección del consumidor», in ADC, 1983, 191. or. eta ondoren goak; CANO RICO: Manual práctico de contratación mercantil, 2 liburuki, 3. argitara ldia, Madril, 1993; CARDENAL: El tiempo en el cumplimiento de las obligaciones, Madril, 1979; CARNELUTTI: Teoria giuridica della circolazione, Padua, 1933; CASADO CERVIÑO: «El crédito al consumo y la protección de los consumidores», in RDBB, 1983, 481. or. eta ondorengoak; CASTRO BRAVO: Las condiciones generales de los contratos y
la eficacia de las leyes, 2. argitaraldia, Madril, 1985; DÍEZPICAZO: «La formación del contrato», in ADC, 1, 1995, 5. or. eta ondorengoak; IDEM: «La muerte y la incapacidad sobrevenida del oferente», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4865. or. eta ondorengoak; EMPARANZA, A.: «La Directiva comunitaria sobre las cláu sulas abusivas en los contratos celebrados con consumidores y sus repercusiones en el ordenamiento español», in RDM, 1994, 461. or. eta ondorengoak; ESPÍN: «Los contratos de promesa y de opción en el Código civil español», in Estudios Prof. Me néndez, aip., IV, 4873. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ ARTIGAS: «Algunas consi deraciones en torno al ámbito de aplicación sobre condiciones generales de la contratación y cláusulas contractuales no negociadas individualmente (a propósito de un Anteproyecto de Ley sobre condiciones generales de la contratación)», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 1087. or. eta ondorengoak; GARCÍA GIL, F. J., eta GARCÍA GIL, J. L.: Los contratos mercantiles y su jurisprudencia, Iruñea, 1993; GARRIGUES: Negocios fiduciarios en Derecho mercantil, Madril, 1955; GENOVESE: Le forme volontarie nella teoria del contratti, Padua, 1949; GIORDANO: I contratti per adesione, Milan, 1951; GÓMEZ CALERO: Contratos mercantiles con cláusula penal, 2. argitaraldia, Madril, 1983; IDEM: Los Derechos de los Consumidores y Usuarios, Madril, 1994; GRAZIANI: «El termine essenziale (art. 69 C. com.)», in Studi di Diritto civile e commerciale, Napoli, 1953, 301. or. eta ondorengoak; JORDANO BAREA: «Las obligaciones solida rias», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4895. or. eta ondorengoak; LEÓN ARCE, A.: Derecho del Consumo, Madril, 1995; MORALES MORENO: El error en los contratos, Madril, 1988; MORENO QUESADA: «La oferta de contrato cuarenta años después», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4979. or. eta ondorengoak; MOTOS: «La interpretación del contrato mercantil y el artículo 59 del C. de c.», in RJC., 1955, 34. or. eta ondorengoak; DE LOS MOZOS: «La autonomía privada: notas para una relectura del título de los contratos del Código civil», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 4995. or. eta ondorengoak; NIETO CAROL (koord.): Tratado de garantías en la contratación mercantil, 3 liburuki, Madril, 1996; NIETO CAROL, BONET SÁNCHEZ eta MUÑOZ CERVERA: Tratado de garantías en la contratación mercantil, Madril, 1996; OTERO LASTRES: «La protección de los consumidores y las condiciones generales de la contratación», in RJC, 1977, 759. or. eta ondorengoak; PAGADOR LÓPEZ: «Incorpo ración de las condiciones generales al contrato. Aplicación jurisprudencial y prácti ca», in Cuad. D. y Com., 19. zk., 1996, 201. or. eta ondorengoak; PARISI: Il contratto concluso mediante computer, Padua, 1987; POLO SÁNCHEZ: «La protección del consu midor en el Derecho privado», in Estudios POLO, 811. or. eta ondorengoak; REVERTE: Los términos de gracia en el cumplimiento de las obligaciones, Madril, 1975; RIPERT: «L’ordre économique et la liberté contractuelle», in Études GENY, Paris, 1934, II, 347. or. eta ondorengoak; RIZZO: Condicioni generali del contratto e predisposicione nor mativa, Napoli, 1983; ROPPO: Contratti standard. Autonomia e controlli nella disciplina delle attività negoziali di impressa, Milan, 1975; ROVIRA y PALOMAR: «Problemas de la
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean contratación entre personas ausentes», in ADC, 1958, 147. or. eta ondorengoak; ROYO MARTÍNEZ: «Contratos de adhesión», in ADC, 1949, 54. or. eta ondorengoak; RUIZ MUÑOZ, M.: La nulidad parcial del contrato y la defensa de los consumidores, Valladolid, 1992; SÁNCHEZ ANDRÉS: «El control de las condiciones generales en Derecho comparado: Panorama legislativo», in RDM, 1980, 385. or. eta ondorengoak; SERRA: «Las firmas en contratos mercantiles entre ausentes», in RGD, 1989, 4441. or. eta ondorengoak; SUÁREZLLANOS: «Bases para una ordenación del derecho de la contratación mercantil», in la reforma de la legislación mercantil, 283. or. eta ondorengoak; IDEM: Derecho. Economía. Empresa, I, Elementos de teoría general del Derecho patrimonial, Madril, 1988; URÍA: «Reflexiones sobre la contratación mercantil en serie», in RDM, 1956, 62. zk., 221. or. eta ondorengoak; VERDERA, R.: El cumplimiento forzoso de las obligaciones, Bolonia, 1995; VERGEZ: «Régimen jurídico de los contratos celebrados fuera del establecimiento. (Una aproximación al Derecho Europeo)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Econó mica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1185. or. eta ondorengoak; VICENTE Y GELLA: «El término esencial», in RDM, 1949, 22. zk., 7. or. eta ondorengoak; VIRGOS SORIANO: «La ley aplicable a los contratos interna cionales: la regla de los vínculos más estrechos y la presunción basada en la presta ción característica del contrato», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5289. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Condizioni generali di contratto e tutela del contraente debole, Milan, 1970; ZENBAIT AUTORE: Tratado de garantías de la contratación mercantil, Madril, 1996.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean § XLV. SALEROSKETA KONTRATUA ETA HORREN ANTZEKOAK LABURPENA: I. SALEROSKETA KONTRATUA OROKORREAN.—666. Ideia orokorrak.—667. Merkataritzako izaera.—668. Kontratua burutzea.—669. Osagai errealak.—670. Salmentaren ondoreak. A) Saltzailearen betebeharrak.—671. B) Eroslearen bete beharrak.—672. C) Jabetza eta arriskuak eskualdatzea.—673. Kontratua azkentzea.—II. SALEROSKETA BEREZIAK.—674. Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruz ko Legeak tipifikaturiko salmenta bereziak.—675. Denda zein biltegietan egindako salerosketa.—676. Azoka nahiz merkatuetan egindako salerosketa.—677. Laginen araberako salerosketa.—678. Entsegu edo aprobarako salerosketa.—679. Eperako sale rosketa.—680. «Etorkizuneko»en salerosketa.—681. Hiriz hiri egindako salerosketak.—682. Merkataritzako establezimenduen salerosketa.—III. NAZIOARTEKO SALEROSKETA.—683. Oharbide orokorrak.—684. Legeria eraberekotzailea.—685. Kontratutipoak eta salmenten baldintza orokorrak.—IV. SALEROSKETAREN ANTZEKO KONTRATUAK.—686. Zenbatespen kontratua.—687. Hornidura kontratua.—688. Trukaketa.—689. Kredituen transferentzia.
I. SALEROSKETA KONTRATUA OROKORREAN 666. Ideia orokorrak.—Kode Zibilaren arabera, salerosketa kontratuaren bidez «kontratugile batek bere gain hartzen du gauza zehatz bat emateko betebeharra; besteak, aldiz, gauza horren truk prezio zehatza ordaintzeko be tebeharra, diruz edo dirua ordezkatzen duen beste edozein zeinuren bidez» (1445. art.). Merkataritzako kontratuen artean, salerosketa da antzinakoena eta ohikoena, bai eta garrantzitsuena ere. Arean bere, merkataritzako egintza gehienek salerosketaren eredua hartzen dute. Dakigunez, merkataritzako tra fikoaren bidez ondasunen zirkulazioa gauzatzen da, eta salerosketa kontra tuak ondo baino hobeto adierazten du merkataritzako trafikoaren eginkizun hori. Merkataritzan jardutea erosi eta birsaltzea da batik bat, betiere irabaziak lortzeko asmotan; merkataria, bestalde, jarduera hori gauzatzen duena izango da. Kontratu horrek aparteko garrantzia duen arren, Merkataritza Kodeak ez du horren inguruko arauketa osorik jaso; ondorenez, xedapen zibiletara jo beharko da merkataritzako lege sistema askiez eta
partzial hori osatzeko. Espainiako Zuzenbidean, salerosketa ez da eskualdatze kontratua; al derantziz, kontratu horren bidez betebeharrak besterik ez dira sortzen. Hortaz, saltzaileak kontratuaren objektu den gauza emateko betebeharra du, baina horrek ez du esan nahi gauzaren gaineko jabaria besterik gabe eskualdatzen denik. Erositako gauzaren jabetza eskuratzeko beharrezkoa da, kontratuarekin batera, gauzaren traditioa gertatzea, hots, erosleak saltzaileak emandako gau zaren edukitza eskuratzea (KZren 609 eta 1095. art.ak). 667. Merkataritzako izaera.—Salerosketa merkataritzakoa zein zibila izan daiteke eta, horiek bereizteko, Merkataritza Kodearen 325. artikuluak honakoa jasotzen du: «Merkataritzakoa da irabaziak lortzeko asmotan, gauza higikorrak birsaltzeko egiten den salerosketa; gauza horiek erosi bezala zein beste egoera batean birsal daitezke». Hitz horien artean, kontratuaren asmoz ko osagaia adierazten dutenak azpimarratu behar ditugu. Esan bezala, eros leak helburu bikoitza du merkataritzako salerosketan: bata, erositako gauzak birsaltzea eta, bestea, horren bidez irabaziak lortzea. (Horrekin loturik, ikus 1985eko maiatzaren 3ko epaia; epai horrek adierazi duenez, enpresa eta en presarioek ez dute kontsumitzeko helburuarekin erosten, ekoizteko helbu ruarekin baizik; beste modu batera esatearren, euren helburua etekinak lortzea da ekoizpen kateari eutsi ahal izateko). Bada, salerosketak bi helburu horiek izan behar ditu merkataritzakoa dela esan eta salerosketa zibiletik bereizi ahal izateko. Horren harira, Merkataritza Kodeak honakoa adierazi du berariaz: «Erosleak bere kontsumorako edota erosteko agindua eman dionaren kon tsumorako erosten baditu efektuak, salerosketa hori ez da merkataritzakoa izango» (326.1. art.). Salerosketa horiek ez dute lehen aipaturiko asmozko osagaia. Dena den, 325 eta 326.1. artikuluak ezin dira oso modu murrizgarrian interpretatu. Hori dela bide, ezin dira merkataritzako eremutik kanpo utzi bir
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean saltzeko helbururik ez duten eragiketa guztiak, hots, erositakoa erabili nahiz kontsumitzeko helburuarekin egindakoak. Hortaz, badira zenbait salbuespen: a) Lehenengo, birsaltze eragiketa batzuetan, birsaltzaileari erosten dionak erositakoa kontsumitzeko asmoa du. Eragiketa horiek salbuespen kasu dira. Hori horretara izango ez balitz, merkataritzako eremu juridikoaz landara ge ratuko lirateke hainbat eragiketa, hain zuzen ere, historian zehar merkatari lanbidearen oinarri izan diren eragiketa asko eta asko. Zehatzago esatearren, hortik kanpo geratuko litzateke jendaurrean zabalik dauden denda zein bilte gietan egindako merkataritza guztia (hau da, kontsumitzaileari birsaltzeko eragiketa hutsak). Indarrean dagoen kodearen arabera —aurrekoan gertatzen ez zen bezala— birsalmenta horiek ez dute merkataritzako izaerarik. Auto reek, ordea, ez dute izaera hori zalantzan jarri. Are gehiago, 326. artikuluaren 4. zenbakiak argi eta garbi uzten du merkatariak egindako birsalmenten mer kataritzako izaera. Lege xedapen horri helduz, «merkatari ez denak bere kontsumorako bildu duenetik geratzen zaiona birsaltzen duenean», birsal menta hori ez da merkataritzakoa izango. Bestalde, Merkataritza Kodearen 85. artikuluak beren beregi jasotzen ditu denda zein biltegietan egindako mer katugaien salerosketak; beraz, eta gogoan izanik eragiketa horiek betiere bir salmentak direla, ezin izango zaie merkataritzako izaera ukatu. b) Halaber, enpresarioek euren enpresan erabili eta kontsumitzeko ero sitakoa ere salbuespen kasu bat da. Espainiako Auzitegi Gorenak ez du onartu orain arte salerosketa horien merkataritzako izaera, erositakoa birsaltzeko helbururik ez dutela adieraziz —irabaziak lortzeko asmotan—. Haatik, orain tsuagoko epaiek (ikus 1984ko azaroaren 20ko eta 1985eko maiatzaren 3ko epaiak) hautsi egin dute ohiko irizpide hori; horretarako, oinarritzat hartu di tuzte Espainian merkataritza arloko autoreek azaldutako ondorioak. Autoreoi helduz, enpresaren erosketa horiek merkataritzako izaera dute. Hauek izan di
ra ondorio horretara heltzeko bideak: Merkataritza Kodearen 326.1. arti kuluaren interpretazio finalista egitea eta, horrez gain, kode horren 325. artikulua analogiaz aplikatzea. Hasteko, autore horien aburuz, 326.1. arti kuluaren interpretazio teleologikoa egingo balitz, manu horretatik kanpo ge ratuko lirateke goian aipaturiko eragiketak. Egia esan, manu horrek ez ditu berariaz tipifikatu eragiketok eta, horrez gain, eragiketa horiek ez daude manuak arautzen duen gizarte gaiaren barruan; arean, manu horren eremua «eroslearen edota erosteko agindua eman dionaren kontsumorako egindako» erosketetara mugatzen da. Erosketa horien helburua etxeko eta norbanakoen kontsumoa da eta, enpresarioen helburua, ordea, enpresako beharrizanak be tetzea. Beste modu batera esanda, enpresarioen kontsumo horrek ekonomia ekoizpenezko helburua du eta, besteak, norbanako zein etxeko beharrizanen betepena. Beste alde batetik, autoreek adierazi dutenez, ez dago oztoporik enpresan erabili nahiz kontsumitzeko egiten diren erosketei 325. artikulua analogiaz aplikatzeko. Lehenengoak dira enpresarioaren industri ustiapenaren beharrizanak betetzeko egiten diren erosketak; horien helburua erositako gauzak enpresan erabili eta kontsumitzea da. 325. artikuluak, berriz, transfor maturiko gauzen birsalmenta jasotzen du. Orobat, batzuk eta besteek antzeko tasun handiak dituzte euren eginkizun eta ratioari dagokienez. Ondorioz, ezin zaie batzuei lege zibila aplikatu eta, beste batzuei, aldiz, merkataritzakoa. Edozein modutara ere, salerosketa batzuek ez dute merkataritzako izae rarik, nahiz eta erosleek, irabaziak lortzeko nahian, birsaltzeko asmoa izan. Kodeak, ohiko irizpideari ekinez, merkataritzako eremuaz landara utzi ditu nekazaritza, abeltzaintza eta eskulangintza. Hori oinarri harturik, ez dira merkataritzakoak, batetik, «jabe eta nekazari zein abeltzainek euren uzta nahiz aziendetatik jasotako fruitu eta ekoizkinen salmentak, edota errenta gisa jaso dituzten gauzenak» eta, bestetik, «eskulangileek, euren lantegietan eta eurek egindako objektuen gain, egindako
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean salmentak» (326. artikuluaren 2 eta 3. lerroaldeak). Horiek guztiek izaera zibila dute, erosleak —merkataria izanik— lurraren fruituak, aziendak zein eskulanak birsaltzeko asmoarekin eskuratzen baditu ere. (Esanak esan, gogoan izan behar da aurrerago azaldu duguna —ikus 3. zk.—; horri helduz, enpresa moduan antolaturiko nekaza ritza jarduerak merkataritzako izaera lor dezake.) 668. Kontratua burutzea.—Gai horretan, adostasunezko kontratuen arau orokorrak aplikatuko dira. Salerosketa kontratua burutzen da kontra tugileak bat datozenean «kontratuaren objektu den gauzaren eta prezioaren inguruan, bata zein bestea eman ez badira ere» (KZren 1450. art.). Akatsei dagokienez (bortxa, beldurtarazpena, doloa, okerra), Kode Zibilak ezarritakoa hartu behar da kontuan. Ezaguna denez, akats horiek adostasuna deusezta dezakete (1265. art. eta ondorengoak). Hori gorabehera, merkataritzan maiz erabiltzen diren kontratu modalitate batzuek zenbait arazo sortzen dituzte adostasuna osatzerakoan. Adibide gisa, merkataritzako agente zein bidesaltzaileen bitartez egindako salmentak ditu gu, «enpresario nagusiak onartuz gero» klausula jasotzen dutenean. Salmenta horien inguruan, bi ondorio izan ditzakegu: bata, kontratua burutzeko nahi taezkoa dela enpresario nagusiak kontratua onartzea; bestea, alderdien borondatea eta merkataritzako usadioak aintzat hartuta, kontratua bide saltzailearen eskuhartze hutsarekin burutzen dela. Azken kasu horretan, kontratua baldintza etengarri (nahibadako baldintza eta berezkoa ez dena) baten menpe geratuko litzateke, hau da, nagusiak egindako onarpenaren men pe. (Konponbidea edozein izanda ere, klausula horrek kontratuaren jarraikako eratzea adierazten du, dogmatika modernoak aztertzen duena, hain zuzen). Horren antzeko zerbait gertatzen da «azterketarako salmenta» eta «entsegu edo aprobarako salmenta» izenekoetan (ikus 678. zk.). 328. artikuluaren esa netan, salmenta horietan erosleak kontratua hutsaltzeko ahalmena du, jasotako gaiak gustukoak ez baditu. Salmenta horien inguruan ere zalantzak sortzen dira. Pentsa daiteke, batetik, salmenta hori
salmenta burutua izanik, baldintza suntsiarazle baten menpe dagoela; eta, bestetik, ez dela salmentarik egongo erosleak probatu dituen gauzen gaineko adostasunik ematen ez duen bitartean. 669. Osagai errealak.—Kontratuaren objektu den gauza eta horren truk ordaindutako prezioa dira salerosketa kontratuaren osagai errealak. Gehienetan, gauza higikorrak izaten dira merkataritzako salerosketen objektu, eta horiek merkatugai izena jasotzen dute merkataritzako trafikoari lotzean. Zernahi gisaz, merkatugaiekin batera badira beste hainbat gauza higikor, gorpuzdunak zein gorpuzgabeak, esaterako: dirua edo baluta, metal preziatuak, kreditu tituluak (efektu publikoak nahiz industri baloreak), elektra energia etab. Edu berean, zenbait eskubide ere merkataritzako salerosketen objektu izan daitezke (eta horrela gertatzen da sarritan), adibidez, marka, pa tente, ezaugarri eta beste batzuen gaineko industri jabetza. Halaber, gauza higiezinak ere merkataritzako salerosketen objektu izan daitezke. Jakina denez, 325. artikuluak, merkatarien ohiko trafikoa zehaztuz, gauza higikorrak bakarrik aipatu ditu. Aitzitik, eta aurreko kodeak ezarrita koa aldatuz, lege manu horrek ez ditu beren beregi ondasun higiezinak mer kataritzako salerosketatik kanpo utzi. Zioen azalpenak bidezkotu egin du legearen aldaketa hori; bertan adierazi den bezala, ondasun higiezinen sal menta merkataritzakoa dela esateko, kasuan kasuko inguruabarrak hartu behar dira kontuan, eta kalifikazio hori auzitegiek egingo dute. Hori oinarri harturik, beraz, merkataritzako salerosketen objektua ez da nahitaez gauza hi gikorra izan behar. (Ondasun higiezinen gaineko merkataritza trafikoaren ohiko kasu bat honexetan datza: enpresek lurrak erosten dituzte, dela horiek urbanizatu, zatitu zein birsaltzeko, dela horietan etxebizitzak suspertu zein saltzeko.) Prezioari dagokionez, Kode Zibilaren xedapenetara jo beharra dago. Pre zioa zehatza izateaz gain, diruz edo dirua ordezkatzen duen beste edozein zei nuren bidez adierazi behar da (KZren 1445 eta 1447. art.ak);
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean gainera, kontra tugile batek ezin izango du berak bakarrik prezioa finkatu (KZren 1449. art.). Nolanahi den ere, alderdiek gainontzekoen baten esku utz dezakete prezioa ren finkapena (KZren 1447. artikulua), eta horrek ez du inolako eraginik pre zioaren zehaztasunean. Gainera, zehatza izateak ez du esan nahi prezioaren zenbatekoa finkatuta egon behar denik; alderantziz, nahikoa da prezio hori zehazteko modukoa izatea. Prezioa nazioko zein atzerriko moneta baten bidez finka daiteke. Egia esan, merkataritzan maiz zehazten da prezioa atzerriko moneta bidez eta, kasu horietan, dibisen inguruko arauak izan behar dira gogoan. (Balio klausulak onartzeko mugei buruz, ikus 1961eko abenduaren 22ko epaia.) Gauza emateko itundu diren baldintzak gorabehera, kontratua egitean finkatutako prezioa geroago aldatzen ez bada, prezio finkoz egindako sal menta dugu esku artean. Hala ere, gauza aldizka eta jarraika eman behar bada, alderdiek prezioaren aldaketa hitzartuko dute eskuarki; aldaketa hori merkatuaren inguruabarren —gauza ematen den uneko inguruabarren— edo ta beste faktore batzuen araberakoa izango da. Salmenta hori prezio aldako rrez egindako salmenta izenez ezagutzen da. Edozein modutara ere, behin prezioa hitzartu eta gero (prezio finkoa edo prezioa aldatzeko sistema), alderdiek onartu egin beharko dute berori, eta ezin izango dute eztabaidatu prezio hori zuzena den ala ez. Dakigunez, merkataritzako salmentetan ez da kalteen ziozko hutsalketa onartzen; hori gorabehera, kontratua egin edota betetzerakoan maltzurkeriaz zein maulaz jardun duen kontratugileak galeren ordaina eman beharko dio besteari (344. art.). Herri botereak gero eta gehiago ari dira eskua sartzen merkataritzako arloetan. Ondorioz, egungo egunean kontratugileek hainbat muga aurkitzen dituzte prezioak hitzartzeko eta, askotan, hori ezinezko bihurtzen da; izan ere, euren helburua prezioen gorakada zuzendu edota mugatzea da. Horretara, nahitaezko tasak ezarri badituzte prezioak arautzeko, prezio ezzilegien bidez egindako salmentak deusezak izan daitezke.
670. Salmentaren ondoreak. A) Saltzailearen betebeharrak.—Alde biko kontratu sinalagmatiko gisa, salerosketak betebeharrak sortzen ditu kon tratugile bientzat. Hauexek dira saltzailearen betebeharrak: a) Saldutako gauza artatzea merkatari onaren arretaz, berori eman baino lehen. Hemen, horren inguruko printzipio orokor zibila aplikatu behar da; printzipio horri helduz, gauzak emateko betebeharra duenak behar besteko arretaz artatu beharko ditu horiek (KZren 1094. art.). b) Saldutako gauza ematea itundutako leku eta epean, «gauza hori eroslearen eskutan eta edukitzan jarriz» (KZren 1445, 1461 eta 1462. art.ak). Salerosketa zibilean gertatzen den bezala, ematea egiazkoa edo materiala izan daiteke, baita sinbolikoa edo itxurazkoa ere. Kode Zibilean arauturiko traditio ficta kasuak (1462.etik 1464.era arteko artikuluak) merkataritzako sale rosketan ere aplika daitezke. Beste alde batetik, edukitza ez da adostasunik gabe eskuratzen; hori dela bide, saltzaileak bere betebeharra betetzeko zenbait egintza gauzatu behar ditu, hain zuzen ere, erosleak gauzaren edukitza eskura dezan beharrezkoak diren egintza guztiak. Hortaz, eroslearen esku jarri behar du gauza, berori emateko ezartzen den leku eta epean. Argi izan behar da, bestalde, gauza ematea eta hori eroslearen esku jartzea ez direla gauza bera. Saltzaileak gauza eman behar du, eta jarduera horren azkeneko pausoa da gauza eroslearen esku jartzea. Behin hori egin eta gero, ematea edo traditioa gertatzea eroslearen esku dago, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Ondorenez, erosleak onartu ala ezetsi egin dezake bere esku jarritako gauza, hots, horren edukitza eskuratu ala ez eskuratzeko ahalmena du. Hori oinarri harturik, eta 339. artikuluaren arabera, saldutako gaiak eroslearen esku jartzen direnetik, erosleak prezioa ordaintzeko betebeharra izango du; hori horrela izango da, erosleak uko egin badio gauzak jasotzeari —horretarako bidezko karirik izan gabe— edota ez baditu horiek garaiz jaso. Ematea saltzailearen establezimendutik kanpo gauzatu behar denean, saldutako efektuak zehazturiko lekura bidali beharko dira, eroslearen esku jar daitezen (eroslearen egoitzara,
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean treneko bagoietara, ontziratze portura etab.). Aitzitik, ematea saltzailearen establezimenduan gauzatu behar bada, saltzai leak bere biltegietan izan behar ditu saldutako gaiak eroslearen eskura, kon tratuak zehaztu duen egunean. Hori nahikoa da saltzailearen betebeharra betetzeko. Bada, horrek ezin du besterik egin, emate edo traditioa erosleak gauzak onartu edo jasotzearen menpe baitago. Kontratuak ez badu merkatugaiak emateko eperik zehaztu, «saltzaileak eroslearen eskura izan behar ditu merkatugaiok, kontratua egin eta hurrengo hogeita lau orduetan» (337. art.). Merkataritza Kodeak traditioa osatzen duten bi egintzak jasotzen ditu 338. artikuluan: gauzak eroslearen esku jartzea eta erosleak gauza horiek jasotzea. Artikulu horren aginduz, ematearen ondorioz sortutako gastuak «saltzaileak ordaindu beharko ditu, gaiok, pisatuak eta neurtuak izan ondo ren, eroslearen esku jartzen diren arte»; haatik, «gauzak jaso diren lekutik ateratzearen ondoriozko gastuak» eroslearen kontura geratuko dira. Espai niako jurisprudentziak biderik errazena hartu du, eta gauza eman dela ulertzen du —traditio ficta— berori eroslearen esku jartzen denean edota horrek bere gain eta galorde fakturatzen duenean (1903ko maiatzaren 1eko, 1914ko uztailaren 28ko, 1939ko irailaren 26ko, 1947ko maiatzaren 3ko epaiak eta, beste batzuen artean, baita 1966ko otsailaren 26ko epaia ere). Honako kasuetan, berriz, saltzaileak ez du gauza emateko betebeharrik: a) erosleak prezioa ordaintzen ez dionean, baldin eta prezioaren gerorapena itundu ez bada (KZren 1466. art.); b) prezioaren ordainketa geroratu bada ere, kontratua egin eta gero saltzaileak eroslea kaudimengabea dela atzeman due nean (KZren 1467. artikulua.). Salbuespen kasu horietatik kanpo, saltzaileak ez badu gauza garaiz ematen, erosleak kontratuaren betepena zein hutsalketa eskatzeko eskubidea izango du, atzerapenaren ondorioz sortutako galeren ordaina barne (329. art.). Horren harira, ez da kontuan hartzen epea kontra tuaren oinarrizko osagaia den ala ez, edota atzerapena saltzailearen erruz ger tatu den ala ez. Orobat, nahikoa da saltzaileak gauza itundutako epean ez ematea, erosleak lege manu horrek ematen dizkion ahalmenak egikaritu ahal izateko (1927ko ekainaren 2ko epaia).
c) Saldutako gauzaren saneamenduari buruzko erantzukizuna izatea (345. art.). Horren ildotik, saltzaileak erantzukizuna izango du, batetik, saldutako gauzaren legezko edukitza eta edukitza baketsuaren gain (ebikzioa) eta, beste tik, gauza horren ezkutuko akatsen gain (KZren 1474. art.). Ebikzioaren ziozko saneamendua gertatuko da, erosleari berak erositako gauza osoosorik edo zati batez kentzen zaionean, epai irmoaren bidez eta erosketa egin baino lehenagoko eskubide bat oinarri harturik (KZren 1475. art.). Edonola ere, merkataritzako salmentetan ez da eskuarki ebikzioa gerta tzen. Merkataritza Kodearen 85. artikuluak adierazi duenez, merkatugaiak jendaurrean zabalik dauden denda zein biltegietan erosten badira, eroslearen mesederako eskubide preskripzioa gertatuko da, eskuraturiko merkatugaiei dagokienez. Horrek bidea itxi dio ebikzioari merkataritzako salmenta gehie netan. Ebikzioa gertatzen bada, erosleak prezioaren itzulketa eska diezaioke sal tzaileari, prezio hori ebikzioa gertatu zen unera eguneratuta; horrez gain, jasandako gastu eta kalteen ordaina eska diezaioke (KZren 1478. art.). Ezkutuko akatsen ziozko saneamendua, aldiz, askoz interesgarriagoa da praktikan. Kontrako itunik izan ezean, saltzaileak akatsen gaineko erantzuki zuna izango du erosleari begira, akats horien berri ez badu ere (KZren 1485. art.). Kasu hauetan, berriz, saltzaileak ez du akatsen gaineko erantzukizunik izango (KZren 1484. art.): akats horiek agerikoak edo bistakoak direnean edo, ezkutuan egonda ere, erosleak peritu gisa erraz atzeman ditzakeenean bere lanbidearen arabera. (Orokorrean akatsen betekizunei buruz, ikus 1970eko urtarrilaren 31ko epaia. Bestalde, ez da gauza bera akatsak izatea eta pres tazio desberdina ematea; horri buruz, ikus 1984ko urriaren 22ko epaia.) Merkataritza Kodearen arabera, erosleak hogeita hamar eguneko epea du —gauza eman denetik zenbatzen hasita— ezkutuko akatsen ondoriozko erre klamazioa egiteko. Epe hori iraungitasun epea da (ikus 1967ko apirilaren 6ko epaia) eta, berori igaro eta gero, erosleak saltzailearen aurkako akzioak eta errepetitzeko eskubidea galduko
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean du (342. art.). Erosleak bi aukera izango ditu: bata, kontratuan atzera egitea, ordaindu zituen gastuak berreskuratuz; bestea, prezioa proportzioz beheratzea, perituek erabakitakoaren arabera (KZren 1486. art.). Bestalde, ezin dira nahastu ezkutuko akatsak eta kalitate zein kopuruari buruzkoak. Azken horiei dagokienez, kodeak oso epe laburrak eman dizkio erosleari erreklamazioak egiteko: merkatugaiak enbalatuak edo fardoetan ba daude, horiek jaso eta hurrengo lau egunetan egin beharko da erreklamazioa; gainerako kasuetan, gauzak jaso edota horiek baztertzean egin behar da erre klamazioa. Akats horiek direla bide, erosleak kontratuaren betepena zein hu tsalketa eskatzeko eskubidea izango du, galeren ordaina barne. Saltzaileak erreklamazio horiek saihestu ditzake; horretarako, gauza emateko unean, be rorren kopuru eta kalitatea aztertzea eskatu beharko du, eroslearen adostasuna bilatuz (336. art.). 1955eko abenduaren 16ko eta 1982ko martxoaren 12ko epaien arabera, hutsaltze akzioa egikaritzeko epea Kode Zibilak ezarritakoa izango da, hots, sei hilabetekoa (KZren 1490. art.). Jurisprudentziaren arabera, ezkutuko akatsen edota kopuru zein kalitatea ri buruzko akatsen ondorioz jartzen diren erreklamazioetan hauxe agertarazi behar da: gaien egoera, kopurua edo kalitatea, Judiziamendu Zibilari buruz ko Legearen 2127. artikuluak ezarritako perituen azterketaren bidez (ikus 1915eko uztailaren 6ko, 1926ko maiatzaren 27ko eta uztailaren 15eko, bai eta 1928ko otsailaren 3ko epaiak ere). Oraintsuagoko epai batzuetan, ordea, Auzitegi Gorenak erraztu egin ditu ezkutuko akatsen ondoriozko erreklama zioak; horren harira, erreklamazioa eragingarria izango da, berori gauzatzeko forma edozein izanda ere. Ondorenez, AGren ustetan, ez da nahitaez aplikatu behar auzibidezko lege horren 2127. artikulua (1948ko martxoaren 9ko eta 1954ko abenduaren 2ko epaiak). Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Defentsari buruzko 1984ko uztailaren 19ko Legeak bere aplikazio eremuaren barneko salmentetan ohikoa den egi
nera bat jasotzen du; horren ildotik, bermea emateko betebeharra ezartzen die ondasun iraunkorren ekoizle zein hornitzaileei. Berme hori idatziz eman beharko da, eta bermeemaileaz gain, bermaturiko objektua, bermearen titu larra, horren eskubideak eta bermearen iraupena agertarazi beharko dira ber tan. Berme hori dela bide, dohainekoa izango da behintzat jatorrizko akatsen eta horien ondoriozko kalte-galeren konponketa. Dena dela, gauza eskuratu duenak konponbidea egokitzat hartu ez badu, bi aukera izango ditu: bata, on dasun horren ordez, ezaugarri berberak dituen beste bat jasotzea eta, bestea, prezioaren itzulketa eskatzea (11.2. art.). Azkenik, goian aipatutakoez gain, saltzaileak beste betebehar batzuk ere beregana ditzake kontratuan. Egungo merkataritzan, berbarako, askotan egi ten dira esklusiba itunak. Horien bidez, saltzaileak ezin izango die beste per tsona batzuei salmentarik egin kontratuan bertan ezarri diren esparru geo grafikoetan. (Itun horiei buruz, ikus 1966ko maiatzaren 28ko eta 1973ko abenduaren 17ko epaiak.) 671. B) Eroslearen betebeharrak.—Salerosketa guztietan, erosleak pre zioa ordaindu (KZren 1462. art.) eta gauza jasotzeko betebeharra du. a) Prezioa «kontratuan finkatutako epean eta lekuan» ordaindu behar da; hala ere, kontratuan ez bada zehaztu zeintzuk diren epe eta leku horiek, «gau za ematen den epean eta lekuan» egin beharko da ordainketa (KZren 1500. art.). Azken kasu horretan, erosleak bere esku utzitako merkatugaiak onartu eta gero ordaindu beharko du prezioa; hori gorabehera, erosleak, bidezko ka ririk gabe, gauzak jasotzeari uko egin edota ez baditu garaiz jasotzen, saltzai leak epailearen zainpean utz ditzake merkatugaiok, eta une horretan bertan egin beharko du erosleak horien ordainketa (332 eta 339. art.ak). Erosleak be randu ordaintzen badu, «zor dionaren lege korrituak ordaindu
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean beharko dizkio saltzaileari» (341. art.). Saldutako gaiak saltzailearen esku dauden bitartean, berak izango du horien gaineko lehenespena prezioaren ordainketa lortze ko, berandutza korrituak ere barne (340. art.). Merkataritzan franko erabiltzen dira merkataritzako efektuak ordainke tak egiteko; hori dela eta, gogoan izan behar da Kode Zibilaren 1170. art.ak ezarritakoa: «… agindurako ordaindukoak, kanbio letrak edota merkataritza ko beste edozein agiri emateak ordainketaren ondoreak sortuko ditu, agiri horiek diru bihurtu direnean edo hartzekodunaren erruz kaltetuak izan dire nean bakarrik. Bitartean, etenda geratuko da jatorrizko betebeharrak era torritako akzioa». Merkataritza Kodearen arabera, seinale gisa emandako diru kopuruak prezioaren kontura eta kontratuaren berrespen moduan eman direla ulertuko da, kontrako itunik izan ezean (343. art.). b) Beste alde batetik, legeak ez du berariaz adierazi erosleak gauza jaso tzeko duen betebeharra; zernahi gisaz, betebehar hori modu inplizituan ager tzen da 332. artikuluan. Artikulu horren aginduz, «erosleak, bidezko karirik gabe, erositako efektuak jasotzeari uko egiten badio» edota «ez baditu merka tugaiak garaiz hartu», saltzaileak kontratuaren hutsalketa zein betepena eska tu ahal izango du, betiere merkatugaiak epailearen zainpean utziz (1964ko otsailaren 25eko epaia). Manu horri helduz, beraz, erosleak ezetsi egin di tzake erositako gaiak, horretarako bidezko karien bat izanez gero. Erositako merkatugaiak zatika ere eman daitezke; erosleak, aldiz, ez du nahitaez hori onartu beharrik, baina onartuz gero, jasotako gaien inguruan bakarrik gauzatuko da salmenta; gainerakoei dagokienez, ostera, kontratuaren betepena edo hutsalketa eska dezake erosleak (330. art.). 672. C) Jabetza eta arriskuak eskualdatzea.—Esan bezala, salerosketa kontratuaren bidez erosleak gauzaren jabetza eskuratzeko, beharrezkoa da traditioa gertatzea (ikus 666. zk.).
Saldutako gauza ezustean galtzeko edo narriatzeko arriskuaren eskual daketa, ordea, konplexuagoa da. Orokorrean, jabearentzat galtzen dira gauzak (res perit domino). Espainiako sisteman, arriskuak erosleari eskualdatuko zaizkio, gauza eman eta horren edukitza eskuratu duen une beretik. Hori zen tzuzkoa da kontuan hartzen badugu sistema horretan salerosketak ez duela eskualdatze ondorerik traditioa gertatzen den arte. Hori oinarri harturik, hauxe adierazi du 331. artikuluak: «Ustekabeko istripuz edota saltzailearen errurik gabe gauza galdu edo narriatzen bada berori eman aurretik, erosleak kontratua hutsaltzeko eskubidea izango du». Manu hori ez da, ordea, Espai niako lege sistemaren osagai bakarra. Horrenbestez, legeak ezin du besterik gabe gauza eman den ala ez aintzat hartu, arriskuak kontratugile bati edo bes teari eratxikitzeko. Arean, gauza emateko egintza ez dago saltzailearen bo rondate hutsaren menpe; alderantziz, eroslearen adostasuna ere beharrezko gertatzen da. Zenbait kasutan, behin kontratua burutu eta gero, merkatugaiak eroslearen esku jarri diren arren, ematea ez da gauzatzen. Hori gerta daiteke erosleak uko egin diolako merkatugaiak jasotzeari —horretarako bidezko karirik izan gabe— edo, bestela, horiek garaiz jaso ez dituelako. Legeak kasu hori arautu beharra zuen, eta horixe egin du, hain zuzen ere, 333. artikuluan: «Kontratua burutu eta saltzaileak eroslearen esku jarri baditu efektuak eurek hitzarturiko leku eta epean, erosleak ordaindu beharko ditu merkatugaietan gertatze bidez sortutako kalte eta narriadurak; hori horretara izango da, baldin eta saltzaileak doloz zein arduragabekeriaz jarduten ez badu». Manu hori zentzuzkoa eta ekitatezkoa da. Saltzaileak bere betebehar nagusia bete tzen du gauzak eroslearen esku uzten dituenean, horri merkatugaien edukitza berehala eskuratzea ahalbideratuz. Hortaz, geroago emate edo traditioa gerta tzen ez bada ere, ez da saltzailearen erru edo arduragabekeriaren ondorioz izango. Orobat, gauza eroslearen erruz jasotzen ez bada, edota inork ez badu horren errurik (ezinbesteko kasuetan, esaterako), ez du zentzurik saltzaileak arriskua bere gain hartzeak. Izatez, saltzaileak bete ditu bere kontratu betebe harrak, eta ez litzateke zuzena izango ondorio horiek berak
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean jasatea. Goian aipatutakoa oinarritzat hartuz, bi manu horiek (331 eta 333. artikuluak) badute zentzurik. Autore gehienen ustetan, berriz, bi artikulu ho riek ez datoz bat; are gehiago, kontrakoa adierazten dute. Gure ustez, ostera, ez dago horrelako aurkakotasunik: lehenengoak, printzipio orokorra jasotzen du; horren arabera, saltzaileak bere gain hartuko ditu arriskuak, gauza eman baino lehen. Bigarrenak, aldiz, murriztu egin du postulatu horren eremua ho nako kasuan: saldutako gauza eroslearen esku utzi arren, gauza ez denean egiaz eta eragin osoz eman eroslearen erruz edota inork horren errurik izan gabe. Beraz, bat datoz manu bi horiek. Dena den, aurretik azaldu dugun arriskuen eskualdaketa sistemak zenbait salbuespen ditu, eta horiek 334. art.an jasotzen dira: 1) gauza generikoen sal menta, generoa ez baita inoiz galtzen; 2) erosleari saldu den gauza aurre tiaz aztertzeko aukera ematen dion salmenta, eta 3) baldintzapean egindakoa; horren arabera, ezin izango da gauza eman, hitzarturiko baldintzak horrek ez dituen bitartean. Hiru kasu horietan, kontratua gauzatu aurretik merka tugaietan sortutako kalte zein narriadurak saltzailearen kontura geratuko dira, baita horiek ezustearen ondorioz gertatu badira ere. (Nazioarteko saleros ketetan arriskuaren eskualdaketa aztertzeko, ikus Espainia Nazio Batuek egindako konbentzioari atxikitzeko Instrumentua; konbentzio hori merka tugaien nazioarteko salerosketa kontratuei buruzkoa da, eta Vienan egin zen 1980ko apirilaren 11n. Gerogarrenean, 1991ko urtarrilaren 30ean argitaratu zen EAOn. Okerren zuzenketa egin da 1996ko azaroaren 22ko EAOn). 673. Kontratua azkentzea.—Arau berezirik izan ezean, orokorrean bete beharrak azkentzen dituzten kariak aplikatuko zaizkie merkataritzako saleros ketei (KZren 1506. art.). Horrez gain, merkataritzako salerosketa azkenduko da, legeak ezarritako akzioak egikaritzearen ondorioz kontratua hutsaldu edo ta suntsiarazten bada (MKren 327, 332 eta 336. art.ak eta,
bereziki, KZren 1124 eta 1386. artikuluak). Espainiako jurisprudentziaren arabera, kontratua suntsiarazteko ez da beharrezkoa akzio suntsiarazlea egikaritzea. Hala eta guztiz ere, beste kontratugileak aurkaratu egin dezake berori eta, kasu horre tan, auzitegiek erabakiko dute suntsiarazpena zuzena den ala ez (1941eko urriaren 24ko, 1949ko martxoaren 19ko eta 1964ko otsailaren 25eko epaiak). II. SALEROSKETA BEREZIAK Antolamendu juridiko eta merkataritza egineran asko dira merkataritzako salmenta bereziak eta, ondorioz, ezinezko gertatzen da guztiak aipatzea. Ba da, lege berezietan edota Merkataritza Kodean berezitasunik handienak dituztenak aipatuko ditugu. 674. Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko Legeak tipifikaturiko salmenta bereziak.—1996ko urtarrilaren 15eko Legeak salmenta berezien modalitate berriei buruzko eraentza juridikoa ezartzen du bere III. tituluan. Zehatzago esateko, honakoak arautzen ditu 36. artikuluak: a) urrutiko salmentak; b) kalez kaleko salmentak edo leku finko batekoak ez direnak; c) salmenta automatikoak; eta d) jendaurreko enkanteen bidez egindako salmentak. a) Urrutiko salmentak gauzatzen dira eroslea eta saltzailea aurrez aurre ez daudenean; salmenta horietan, urrutiko edozein komunikabide erabiliz jakinaraziko diote elkarri eskaintza eta onarpena. Bestalde, salerosketa horien parekoak dira erosle izan daitezkeenei aurretiaz banaturiko katalogoen ara bera egiten diren eskariak. Ondoko salerosketak, berriz, ez dira kategoria ho rretan sartuko: makina automatikoen bidez egindakoak, neurrira egindako ekoizkinei buruzkoak eta elikagai, edari edota, iraunkorrak ez izanda, etxean erabiltzen diren beste gai batzuen hornidurak (38. art.). Saltzaileak egindako eskaintzak honakoa jaso behar du: saltzailearen identitatea, ekoizkinaren ezaugarri bereziak, prezioa, ordainketa modua, ekoizkina emateko modalitateak eta eskaintzaren baliozkotasun epea. Gai nera, eroslearen onarpena berariazkoa izan behar da nahitaez (40
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean eta 41. art.ak). Bestalde, 1997ko uztailaren 11ko EDk urrutiko salmentetako enpresen Erregistroa sortu du. Erregistro hori Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren menpe dago. Enpresek euren proposamenak zabaltzeko erabiltzen dituzten bi deek Autonomia Erkidego baten lurraldea gainditzen dutenean, Erregistro ho rretan inskribatu behar dira enpresok. b) Salmenta automatikoa ere xehekari bidezko banaketa sistema da. Sal menta horretan, kontsumitzaileak mekanismo bat eragin eta aurretiaz zenba tekoa ordaindu behar du, beraren esku jarritako zerbitzu nahiz ekoizkina eskuratzeko. Salmenta automatikorako makina horiek autonomia erkidegoek homologatu behar dituzte, eta agintari eskudunen baimen berezia behar izan go da horiek instalatzeko (50. art.). Berebat, ondokoa azaldu behar da makina horietan: saltzen diren ekoizkinak, euren prezioa, eskaintzailearen identitatea eta erreklamazioak egin ahal izateko helbide nahiz telefonoa. c) Kalez kaleko salmentak merkatariek merkataritzako establezimendu iraunkorretik kanpo egiten dituztenak dira; salmenta horiek ohikoak, lantzean behingoak, aldizkakoak edota jarraikakoak izan daitezke, eta horretarako bai mendu diren leku berezietan egin behar dira, betiere, desegin edota garraia daitezkeen instalazioetan. Salmenta horiek lantzean behingoak, aldizkakoak edota finkoak diren merkatuetan bakarrik egin daitezke, bai eta bide publi koetan sasoiko ekoizkinak saltzeko jarri diren instalazioetan ere (53. art.). Salmenta horiek egiteko baimenak udalek eman behar dituzte udal mugar teetan. d) Jendaurreko enkanteen bidez egindako salmentak gauzatzeko, onda sun bat eskaintzen da jendaurrean modu ezeztaezinean; ondasun hori prezio rik gorena eskaintzen duenak eskuratuko du. Eskuratze prezio hori enkantean ezarri den gutxieneko preziotik gorakoa izan behar da beti; gutxieneko prezio hori hasieran edota enkante bitartean —beherako eskaintzen arabera— finka daiteke.
Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko Legeak sal menta horien inguruan ezarritako arauketa txikizkako enpresa zein merkata riei bakarrik aplikatuko zaie. Hortaz, lege horren aplikazio eremuaz landara geratuko dira tituluen enkanteak, baita judizioko zein administrazioko enkan teak ere (56. art.). Azken horiek, euren lege bereziak dituzte. Enkantean jartzen diren ondasunak enkantea egin duen enpresarenak edota beste inorenak izan daitezke. Bigarren kasu horretan, alderdiek hitzar turikoak eraenduko du jabearen eta enpresaren arteko harremanetan; itunik ez bada, berriz, Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko Legearen 57. artikuluak enkante kontraturako ezartzen duen eraentza aplikatuko zaie harreman horiei. Enkantean saltzeko eskaintzak objektuen deskripzioa jaso behar du, artegaiak edo baliozko objektuak ala imitazioak diren zehaztuz. Lizitatzaileak ez du fidantza eman beharrik eskuraketaren ondorioz, enkantearen iragarkiek hala adierazi ez badute bederen. Azkenik, eta salmenta horien ondoreei dagokienez, ondokoak azpimarra tu behar ditugu: bata, eskuraturiko objektuen erreibindikaezintasuna, MKren 85. artikuluaren arabera; eta, bestea, enkantegileak eta ondasunaren jabeak ezkutuko akatsen gain duten erantzukizun solidarioa. 675. Denda zein biltegietan egindako salerosketa.— Kodearen aginduz, jabeari merkataritzako establezimenduetan saldutako merkatugaiak gabetu ba zaizkio, orduan jabeak ezin izango ditu merkatugaiok erreibindikatu, eta hori xe da, hain zuzen ere, salmenta horien berezitasuna. Horren harira, erosketa horiek eroslearen mesederako eskubide preskripzioa sortuko dute. Edozein modutara ere, jabeak akzio zibil zein kriminalak egikaritu ahal izango ditu merkatugaiak saldu dituenaren aurka (85. artikulua.). Trafiko segurtasunaren eskakizunak oinarri harturik, arau zibil orokorrak beste bide bati ekin dio; horren arabera, jabeak gauza erreibindika diezaioke edukitzaileari. Era bere
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean an, merkatugai horiek eskura ordaintzeko erabili den dirua ere «erreibindi kaezina» da (86. art.) eta, kontrako itunik izan ezean, salmenta horiek eskura egin direla uste izango da (87. art.). 676. Azoka nahiz merkatuetan egindako salerosketa.— Kontratu hori ek eskura zein epera egin daitezke. Lehenengo kasuan, «egin eta egun berean bete beharko dira kontratuok, edo, gehienez ere, hurrengo hogeita lau or duetan. Epe hori igaro eta gero, kontratugileek ez badute kontratuaren bete pena erreklamatu, deuseza izango da berori, eta emandako dirusari, seinale edo erresak horiek jaso dituenarentzat izango dira» (83. art.). 677. Laginen araberako salerosketa.—Kodearen arabera, laginen ara berako salmenta eta merkatuan ezaguna den kalitatea zehaztuz egindakoa parekoak dira. Kontratu horietan, bat etorri behar dira emandako merkatugaia eta aukeraturiko lagina zein kalitatea. Erosleak uko egiten badio gaiak jaso tzeari, alabaina, bi alderdiek izendaturiko perituek finkatu beharko dute bat etortze hori. Perituen iritziz, gauza horiek jasotzeko modukoak badira, gauza tutzat hartuko da salmenta; alderantzizko kasuan, berriz, hutsaldu egingo da (327. art.). Dena dela, erosleak ezin du bere kabuz kontratua hutsaldu, hau da, perituen eskuhartzerik gabe (1926ko abenduaren 3ko epaia). Hutsaltze akzioa egikaritzeko epea sei hilabetekoa da (KZren 1490. art.), 1955eko aben duaren 16ko epaiaren arabera. Azkenez, «katalogoaren araberako» salmentak antzekotasun handiak ditu laginen araberako salmentarekin. Salmenta horietan, saldutako objektuak bat etorri behar dira katalogoan adierazitakoarekin (ikus 1976ko ekainaren 14ko epaia). Txikizkako Merkataritzaren Antolamenduari buruzko 1996ko urtarri laren 15eko Legearen 38. artikuluak urrutiko salmenta gisa kalifikatu ditu katalogoen araberako salmentak (ikus 674. zk.).
678. Entsegu edo aprobarako salerosketa.— Salmenta horietan, jasota ko gaien aproba edo entsegua egiteko ahalmena du erosleak, eta horiek gus tukoak ez baditu, eragiketa desegiteko aukera izango du (328. art.). Gaien aproba edo entsegua kontratuak ezarritako epean egin behar da; eperik ezar tzen ez bada, gaiaren erabilerak finkatuko du berori. Aproba egin eta gero, jasotako gauza onartu ala baztertzeko aukera izango du erosleak. Kodearen arabera, salmenta hori baldintza suntsiarazlearen menpe egiten da; autore gehienen aburuz, ordea, zuzenagoa da salmenta hori baldintza etengarriaren menpe egin dela ulertzea. Edonola ere, salmenta hori erosleak adostasuna ematean burutzen dela pentsatzeko arrazoiak ere badira. Esan bezala, zalan tzazkoa da salmenta modalitate horren izaera (ikus 668. zk.). Salmenta horrek badu aldaera bat, makinen merkatuan asko erabiltzen dena, alegia. Horren arabera, saldutako makinaren ibilera ona bermatu behar du saltzaileak, eta horrexegatik ematen da entsegu edo aprobarako ahalmena. Erosleak, ostera, ezin izango du kontratua hautsi, entseguaren emaitzak bera ren gustukoak izan ez badira ere. Saltzaileak, berriz, makinaren akatsak kon pondu edo, bestela, makina horren ordez beste bat emateko betebeharra izango du. 679. Eperako salerosketa.—Salerosketa horren bidez, geroratu egiten da prezioaren ordainketa, eta prezio hori aldizka ordaindu behar da zati berdine tan. Bistan denez, kontratu hori asko zabaldu da egungo merkataritzan. Saltzaileek (erostetxe handiek batez ere), euren salmentak bultzatzeko ahale ginean, askotan egiten dituzte horrelako eragiketak, batzuetan nahikoa arris kutsuak diren arren —gogoan izan behar da, bezeroak kaudimengabeak izan daitezkeela—. Hori oinarri harturik, klausula batzuk ezarri izan dira kon tratuetan arrisku hori gutxitzeko, nahiz eta zalantzazkoa izan horien balioz kotasuna. Klausula horien artean, jabetza erreserbatzeko ituna
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean dugu; horren arabera, saltzaileak ondasunaren jabetza izango du prezioaren azken zatia ordaindu arte. Zernahi gisaz, Espainiako jurisprudentziak itun hori baliozkoa dela adierazi du hainbat epaitan, lege eta usadio onen aurkakoa ez dela esanez (besteak beste, 1911ko abenduaren 13ko, 1915eko uztailaren 3ko, 1919ko ur tarrilaren 10eko eta 1930eko martxoaren 20ko epaiak). Salerosketa hori jabetza eskualdatzen ez duen beste kontratu mota baten barruan ere sartu izan da. Horrela, salmentaerrentamendu izeneko kontratua sortu da. Kontratu ho rretan, saltzaileak (izen hori hartu behar du, dudarik gabe) errentan lagatzen du gauzen erabilera eta edukitza epe zehatz baterako. Era berean, kontratua bukatzean jabetza eskualdatuko diola agintzen dio beste kontratugileari. Kasu horretan, beraz, errentamenduaren prezio gisa ordaintzen da zinez saleroske taren prezioa dena. Gaur egun, gorpuzdun, kontsumiezin nahiz identifikatzeko modukoak di ren ondasun higikorren eperako salmentak 1998ko uztailaren 13ko Legeak arautzen ditu bereziki. Salmenta eragiketarekin batera, eragiketa horiek fi nantzatzeko ematen diren maileguak arautzen dira, bai eta kontratu horien betepena ziurtatzeko eratzen diren bermeak ere (1.1. art.). Identifikatzeko moduko ondasuntzat hartzen dira marka edota serie zein fabrikazio zenbakia dutenak eta, era berean, ezaugarri berezi batzuek izanda, beste ondasun ba tzuekin nahastu ezin daitezkeenak. Bada, salerosketa horrek oso ezaugarri bereziak ditu: a) Kontzeptua eta eremua.—Legearen arabera (3. art.), kontratu horren bidez saltzaileak gauza gorpuzdun eta higikorra ematen dio erosleari; horren truk, erosleak prezio zehatza ordaintzeko betebeharra hartzen du bere gain. Erosleak prezio osoaren edo horren zati baten ordainketa geroratzen du, eta ordainketa hori hiru hilabetetik gorako epealdian egin behar du, kontratua bu rutzen denetik zenbatzen hasita. Edozein modutara ere, gauza higikor eta gorpuzdunen salmenta guztiak ez dira lege horren eremuan sartzen. Legearen 5. artikuluak hauexek baztertu ditu beren beregi: 1. Jendeari birsaltzeko helburuarekin egindako
ondasunen salmentak, ondasun horiek geroago itxu raldatu edo manipulatuak izan diren aintzat hartu gabe. 2. Lantzean behin goak izanda, irabazteko asmorik gabe egiten direnak. 3. Kontratuaren ondasunen gaineko hipoteka edo edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren bidez bermatzen direnak. 4. Araudi bidez zehaztutako preziotik behera egiten direnak. 5. Finantza errentamenduko kontratuak. b) Ezaugarriak.—Kontratu hori kontratu formala da eta, neurri batean, nahitaezkoa da beraren edukia. Gainera, kontratua idatziz egin behar da baliozkoa izan dadin (6. art., eta EZNk 1966ko uztailaren 23 eta abenduaren 14an kontratu eredu ofizialak onesteko eman dituen ebazpenak); bestalde, kontratugileek modu askean hitzarturikoaz gain, agiriak 6. artikuluak xeheta sunez zerrendaturiko aipamenak jaso beharko ditu derrigor. Gisa berean, nolabaiteko izaera erreala du kontratu horrek. Orobat, kon tratua burutzeko nahitaezkoa da erosleak hasierako ordainketa egitea, egin ere, saldutako gauza eman edo beraren esku uzten denean (9. art.). c) Prezioaren ordainketa.—Prezioa jarraikako epeetan ordaindu behar da; hori gorabehera, erosleak edozein unetan aurrera dezake ordaintzeke duen prezio osoa edo horren zati bat. Erosleari, dena den, ezin zaizkio eskatu sortu gabeko korrituak, baina kasu horretarako itundu den konpentsazioa ordaindu beharko du (9.3. art.). Hori eginez gero, eskurako prezioaren gain itundutako errekarguak urritu egingo dira, kontratuaren iraupena laburtu den epealdiaren araberako proportzioan (10. art.). Salbuespen moduan, eta bidezko kariak oinarri harturik, epaile eta auzitegiek beste epe batzuk ezar ditzakete, bai eta hitzarturikoak aldatu ere. Kari horiek epaile edo auzitegiek baloratuko dituzte euren zuhurtziaren arabera (13. art.). Gerorapen horien ondorioz, prezioari errekargua jarriko zaio (11. art.) d) Atzera egitea.—Legearen 9.1. artikuluak jasotzen dituen inguruabarrak gertatuz gero, erosleak atzera egin dezake kontratuan; erosleak, horretarako, zazpi egun balioduneko epea izango du, ondasuna eman denetik zenbatzen hasita. Erosleak ezin dio uko egin eskubide horri (9.2. art.).
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean e) Suntsiarazpena.—Erosleak bi eperen edota azkenekoaren ordainketa atzeratzen badu, saltzaileak ordaindu ez diren epe guztien ordainketa edota kontratuaren suntsiarazpena eskatu ahal izango du. Kontratua suntsiarazten bada, egindako prestazioak itzuli beharko dizkiote elkarri kontratugileek. Hala eta guztiz ere, saltzaileak honakoa kendu ahal izango du: lehenik, or daindutako zenbatekoen ehuneko hamarrena, erosleak gauza izatearen ondo riozko kalteordain gisa. Eta, hurrenik, hasieran ordaindutako diru kopurua, baldin eta hasierako ordainketa hori egin bada; aitzitik, hasieran ez bada ezer ordaindu edo prezioaren bostena baino gehiago ordaindu bada, hasierako or dainketa hori bakarrik kendu ahal izango da, gauzak izan duen balio galera ren ondorioz. Gisa bertsuan, gauza narriatzen bada, horren ondoriozko kalteordaina eman beharko da (10. art.). f) Finantzaketa sistema.—Eperako salmentak errazteko, 1962ko abendua ren 27ko Errege Dekretuak (1985eko maiatzaren 25eko Legeak indargabetua denak) nekazaritza edota industriako ekipo ondasunak saltzeko finantzaketa sistema berezia eratu zuen. Hori aurrera eramateko, finantza sozietate bere ziak sortu ziren; gaur egun, eguneratu egin da horien eraentza (geroago egin go dugu sozietateon azterketa, ikus 860. zenbakia.). Halaber, aipatu berri dugun legeak honako arauak ezartzen ditu salmenta horiek finantzatzeko maileguei dagokienez: 1) Gauza higikorren eperako salerosketa erraztu nahian, horiek finan tzatzen dituzten maileguak ematen dira. Horietatik batzuk, saltzailearentzako finantzaketa maileguak dira. Kasu horietan, saltzaileak finantzatzaileari laga tzen dio eroslearen aurka duen kreditua (jabari erreserbarekin edo horrelako rik gabe) edo, bestela, saltzaileak eta finantzatzaileak hitzarmen bat egiten dute erosleari gauzaren eskuraketa emateko, ordainketa hiru hilabetetik gora ko epean egitearen truk. Besteak, eroslearentzako finantzaketa
maileguak di ra. Mailegu horiek gainontzeko batek ematen dizkio erosleari, eta horien zenbatekoa ezin da izan eskuraketa kostutik gorakoa. Mailegu horietan, gai nontzekoak zenbait berme erreserbatuko ditu berarentzat; erosleak, berriz, hiru hilabetetik gorako epe batean edo epe desberdinetan ordaindu beharko du maileguaren zenbatekoa (4. art.). Mailegu horien bitartez, ezin da eroslea be hartu eskurako ordainketa egitera, eta deusezak izango dira helburu horrekin egiten direnak (8. art.). Bukatzeko, mailegu horiek ezin izango dira bermatu hipoteka zein edukitzaren eskualdaketarik gabeko bahien bitartez (5.3. ar tikulua.). 2) Mailegu kontratuen ondoriozko kredituak kobratzeko, pribilejioen sis tema ezartzen du legeak. Lehenik, legeak eratu duen Erregistro berezian ins kribaturiko kontratuak badira (15. art.) edota eskritura publikoan egiletsi zein merkataritzako artekari batek esku hartutako kontratuak badira, Kode Zibilak (1922.2 eta 1926.1. artikuluak) hartzekodun pignoratizioentzat ezarritako le henespena eta hurrenkera izango du kredituaren hartzekodunak; bigarrenik, porrot kasuetan, epera erositako ondasunak ez dira masaren barruan sartuko, ahalik eta bermaturiko kreditua ordaintzen den arte; azkenik, eta ordainketa etenduraren kasuan, hartzekodunak pribilejio berezia izango du, abstentzio eskubidea eta guzti (16.5. art.). Legeak prozedura berezia arautzen du, epera erositako gauzak enkan teetan fedemaile publikoaren bidez saltzearen inguruan. Horrela, ondasun ho rien zenbatekoa dela bide, hartzekodunak bere kreditua kobratu ahal izango du (16.2. art.). 680. Etorkizunekoen salerosketa.—Epemugako salmenta horiek dife rentziagatiko likidazioa izan dezakete. Espainiako jurisprudentziaren arabera, salerosketa horietan saltzaileak merkatugaia eman beharko du hitzarturiko epean eta, erosleak,
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean ostera, eragiketa egitean zehazturiko prezioa. Nolanahi den ere, eta hala hitzartu bada, zilegi gertatzen da betebehar horien ordez, salmenta nahiz eskuraketa prezioaren eta mugaegunean merkatugai horiek duten prezioaren diferentzia jaso edota abonatzea; hori dela eta, ez da mer katugaion emate materiala gauzatzen eta, gainera, ez da horien salmenta prezioa ordaintzen. Hori dela bide, erosketak salmenten bidez likidatzen dira, eta prezio bat zein bestearen arteko diferentziaren ondorioz, kontratugile ba tek irabaziak izango ditu eta besteak, aldiz, galerak (1941eko abenduaren 31ko epaia). Esanak esan, oso zaila da kontratu mota hori burtsa trafikotik kanpo ikustea; izan ere, geroago aztertuko ditugu kontratuok burtsa trafikoan (ikus 713. zk.). 681. Hiriz hiri egindako salerosketak.—Ekonomiaren ikuspuntutik, merkataritzako salmentarik garrantzitsuenak dira horiek. Orobat, salerosketa ko eragiketa handiak horrelakoak izaten dira gehienetan. Nazioarteko trafi koan, bai eta askotan barne trafikoan ere, saltzaileak destinoko hirira bidali edota garraiatu behar ditu merkatugaiak. Ildo horretatik, garraioa salerosketa ren eremuan sartzen da, ematea gauzatzeko beharrezkoa den osagaia baita. Kasu batzuetan, saltzaileak destinoko hirian eman behar ditu merkatu gaiak; horren ondorioz, finkaturiko lekuraino eramaten ditu horiek, eta bere gain hartzen ditu garraioaren gastu eta arriskuak: «geltokian eskura jarri» eta «egoitzan eskura jarri»ko salmentak. Gehienetan, ordea, merkatugaiak bidaltzeko betebeharra besterik ez du hartzen saltzaileak; beste modu batera esanda, hasiera emango dio garraioari, baina ez ditu horren arriskuak bere gain hartuko. Ondorioz, eroalearen es kutan utziko ditu merkatugaiak eta geroago gerta daitezkeen galera zein na rriaduretatik aske geratuko da: «bagoian eskura jarri», «ontzian eskura jarri» edo FOB eta CIF salmentak. «Bagoian eskura jarri» eta FOB salmentek antzeko edukia dute. Lehenengoak trenbidezko trafikoan erabiltzen dira eta, bigarrenak, itsas zein airezkoan. Kontratua betetzeko, beraz,
nahikoa izango da hitzarturiko bagoi, ontzietan zein ontziratzeaireportuetan merkatugaiak uztea. Une horretan ber tan gauzatzen da ematea, eta erosleari eskualdatzen zaizkio gauza horren gai neko jabetza eta arriskuak. Hortaz, eroslearen kontura geratuko dira garraioa eta asegurua, baldin eta saltzaileari kontratu horiek bere kontura egiteko ko misioa eman ez badio. Dena dela, mandatu horrek ez du eraginik salmenta eragiketan. CIF salmenta, aldiz, konplexuagoa da. Lehenik eta behin, saltzaileak garraioari hasiera eman behar dio merkatugaiak ontzian utziz; horrez gain, merkatugaiaren pleita eta asegurua itundu beharko ditu. Hori dela eta, sal menta prezioak merkatugaien kostu edo balioaz gain, asegurua eta pleitaren balioak ere jaso beharko ditu (hitz ingeles hauen hasierako letrek osatzen dute CIF laburdura: «cost», «insurance» eta «freight»). Saltzaileak asegurua eta garraioa kontratatzeko betebeharra bere gain hartzen badu ere, salmenta ontziratze portuan gauzatu dela ulertuko da. Saltzaileak ematea gauzatzen du merkatugaia ontzian uzten duenean eta, ondoren, eroslearen kontura geratuko dira garraio nahiz deskargaren arriskuak. Hori gorabehera, erosleak aban tailak izango ditu salmenta horietan: batetik, atzerriko portuan ez du garraio eta aseguruaz arduratu beharrik izango eta, bestetik, merkatugaiak destinoko portuan duen kostua jakingo du zehatzmehatz. Hori guztia kontuan harturik, salmenta hori nazioarteko merkatarien tresna gogokoena bihurtu da. Edozein modutara ere, nazioarteko salmentetan, saltzaileak ez du merkatugaia bidal tzen, aurretik prezioa jasoko duen bermerik ez badu. Erosleak, berriz, ez du prezioa ordaindu nahi izango merkatugaia jasotzen duen arte. Horren harira, CIF salmentarekin batera, banku eragiketa bat egin ohi da, prezioa ordain tzeko kreditua (kreditu dokumentatua), hain zuzen. Hori dela bide, eroslearen bankuak salmentaren zenbatekoaz osaturiko kreditu bat irekitzen du sal tzailearentzat. Kreditu hori erabiltzeko, nahitaezkoa da eragiketaren agiriak ematea (faktura, ontzirapenagiria eta aseguru poliza). Horien bidez, bankuak, bere bezeroari begira —agindua eman duenari begira—, merkatugaien xedakortasuna izango du berme moduan (ikus 872. zk.). Horretara, CIF sal
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean menta agirien gaineko salmenta gisa ezagutzen da, eta bankuak (kreditu emaileak) prezioaren zenbatekoa duen letra dokumentatua onartzen du. Hala eta guztiz ere, horrek ez du esan nahi CIF salmenta agirien salmenta denik, hots, merkatugaiak jasotzeko eskubidea ematen duten agirien salmenta. Argi utzi behar da, beraz, merkatugaiak direla salmenta horien objektu. (Geroago traditio titulu edo merkatugaiak adierazten dituzten tituluak azalduko ditugu, ontzirapenagiria, esaterako: ikus 920. zk.). 682. Merkataritzako establezimenduen salerosketa.— Arauketa berezi rik ez dagoenez, Merkataritza Kodearen arau orokorrek eraentzen dute sa lerosketa horretan (ikus 1881eko abenduaren 12ko epaia); ezbairik gabe, merkataritzako izaera du eragiketa horrek. Aldi berean, Kode Zibilaren arau ak aplikatuko zaizkio modu ordeztailean. Kontratu hori baliozkoa izateko, nahikoa da kontratugileen adostasuna; beste hitz batzuetan, ez da beharrezkoa forma berezirik edota publizitatearen inguruko betekizunik gauzatzea. Hori gorabehera, establezimendua osatzen duten ondasun bereziak eskualdatzean, legeak ondasun horiek eskualdatzeko ezartzen dituen formak bete beharko dira. Establezimenduen osagaien artean ondasun higiezinak, erregistra daitezkeen ondasun higikorrak, industri jabe tzaren eskubideak, errentamendu eskubideak, kreditu tituluak etab. badaude, bete beharrekoak izango dira horiek eskualdatzeko legeak ezartzen dituen for mak. Edonola ere, eta forma horiek bete behar diren arren, establezimendua bera besterentzen duen adostasunezko kontratua baliozkoa izango da. Behin adostasuna eman eta gero, kontratugileek elkar behartu dezakete legeak eza rritako formak —establezimendua osatzen duten ondasunak eskualdatzeko formak, alegia— betetzera (KZren 1279. art.). Salmenta horren objektua establezimendua da, ondasunen multzo organi ko gisa hartuta. Dena dela, kontratugileek eskualdaketa horretatik kanpo utz ditzakete establezimendua osatzen duten ondasunetarik zenbait; edozelan ere, establezimenduari estuestu loturik egon eta
horren jardunbiderako oinarriz koak diren ondasunak ezin izango dira banandu. Hori horrela izango ez balitz, ez litzateke establezimendua ekoizpen unitate konplexu gisa eskualda tuko; alderantziz, loturarik gabeko osagaiak eskualdatuko lirateke. Argi dago, establezimendua emanez gero, berori osatzen duten osagai guztiak ere ematen direla. Era berean, gogoan izan behar da establezimendua ren balioak beraren antolaketa ere barneratu egiten duela. Establezimen duaren osagaiak emateaz gain, saltzaileak badu beste betebeharrik ere, alegia, establezimendua eskuratu duenari horren antolaketa eta bezeroekiko ospe ona erabili eta ustiatzeko baldintzak ematea. Hasteko, establezimenduaren barne antolaketari buruzko informazio leiala eman behar dio saltzaileak erosleari, bai eta merkatuan jarduteko aukerei buruzkoa ere. Edu berean, enpresa be rrian eskariak egiteko askatasuna utzi behar die bezeroei. Laburbilduz, sal tzaileak ezin izango du elkarlehiarik egin, antolaketa eta bezeroei kalteak eraginez. Hori gorabehera, betebehar horrek muga batzuk izan behar ditu, hots, establezimendua eskualdatu duenak aukera izan behar du nolabaiteko merkataritza jarduera egiteko. Establezimendu bat saltzen duenak ere erantzukizuna izango du ebikzio nahiz ezkutuko akatsen ziozko saneamenduaren gain (KZren 1474. art. eta ondorengoak). Saltzaileak erantzukizuna izango du ebikzioak establezimendu osoa ukitzen duenean, baita akatsen ondorioz, gauza bere helburu ekonomiko rako erabili ezin denean ere; gisa berean, gauzaren erabilera murrizten denean, saltzaileak erantzukizuna izango du; azken kasu horretan, erosleak ezkutuko akats horien berri izan balu, ez zukeen gauza eskuratuko, edo prezio txikiagoa ordainduko zukeen gauza horren truk (KZren 1479 eta 1492. art.ak). Establezimenduaren salmenta dela bide, ez dira, besterik gabe, lagatzai learen zor eta kredituak eskualdatzen. Hori gerta dadin, beharrezkoa izango da legeak ezarritako arau orokorrak betetzea (KZren 1205 eta 1206. art.ak, eta MKren 347 eta 348.
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean artikuluak). Horrez gain, eroslea ez da subrogatzen bere kausatzailearen kontratu harremanetan, lan kontratu (Langileen Esta tutuari buruzko Testu Bateginaren 44. art.) eta aseguru kontratuetan (Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 34. art.) izan ezik; legeak subrogazio automa tikoa ezartzen du kontratu horietan. Gainerako kasuetan, beste kontratugileak adostasuna eman beharko du subrogazioa gerta dadin. III. NAZIOARTEKO SALEROSKETA 683. Oharbide orokorrak.—Salerosketa kanpo merkataritzaren erakun de nagusia da eta, horren ondorioz, garrantzi berezia izango du horrek Merkataritzako zuzenbidea bateratzeko bidean. Jakina denez, nazioarteko merkataritzaren garapena gero eta indartsuagoa da. Hori oinarri harturik, eta trafikoaren segurtasuna handiagoa izan dadin, beharrezko gertatzen da sale rosketaren erabereko arauketa; horren bidez, saihestu egingo dira antola mendu juridiko desberdinen ondorioz sortutako lege gatazkak. Baterakuntza hori bi bide erabiliz egin da batik bat: lehenik, erabereko legeria sortu da nazioarteko konbentzioen bidez, eta estatu kontratugileek legeria hori euren barne Zuzenbidean sartzeko konpromisoa hartu dute; hu rrenik, kontratutipo eta salmentaren baldintza orokorrak idatzi eta zabaldu dira nazioarteko trafikoan. 1996ko azaroaren 22ko EAOn okerren zuzenketa egin da. 684. Legeria eraberekotzailea.—Nazioarteko salerosketaren legeria ba teratzeko mugimendua XX. mendearen lehenengo hiru hamarkadetan hasi zen; mugimendu horren azkenaurreko fasea, berriz, 1964an Hagan egindako Konferentzia diplomatikoak osatu du. Konferentzia hori Zuzenbide Pribatua Bateratzeko Erromako Institutuaren (UNIDROIT) babespean egin zen, eta bi lege onetsi ziren bertan: bata, Nazioarteko Salerosketari buruzko Erabereko
Legea (NSEL) eta, bestea, Nazioarteko Salerosketa Kontratuak Eratzeari bu ruzko Erabereko Legea (NSEEL). Lehenengoa zen garrantzitsuena, saltzaile eta eroslearen betebeharrak arautuz; bigarrenak, ostera, aurrekoa osatu, eta kontratatzeko borondatearen kanpo eraketa arautu zuen. Erabereko legeria horren indarra, aldiz, nahikoa ahula zen: a) Batetik, legeria horrek izaera eskuemailea zuen. Legeriaren arabera, kontratugileek horren aplikazioa baztertzeko aukera zuten, berariaz edota isilbidez (goian aipaturiko bi legeen 2. art.). Horrez gain, usadioak legearen gain zuen lehen tasuna ezarri zen (NSELren 9. art. eta NSEELren 2.1. art.). b) Bestetik, estatuek honako kasuetara muga zezaketen NSELren aplikazio eremua: kontratugileek lege hori kontratu lege gisa aukeratu zuten kasuetara (Kon bentzioaren V. art.). Arrazoi hori eta beste batzuk oinarri harturik, oso berrespen gutxi lortu zuten legeok. Horiek 1972. urtean jarri ziren indarrean. Horren aurretik, ordea, 1968. urtean, estatuek lege horiei buruz zuten iritzia jaso nahi izan zuen UNCITRALek; horretarako, NBEren Idazkaritza Nagu siak galdesorta bat bidali zien estatuei. Galdesorta horretan jasotako erantzu nen arabera, egokitzat jo zen lantalde bat eratzea. Talde horrek bi aukera zituen: 1964ko testuek atxikimendu gehiago izateko beharrezkoak ziren alda ketak zehaztea eta testu berri bat egitea. Azken aukerari helduz, UN CITRALek merkatugaien nazioarteko salmentari buruzko konbentzioaren proiektu berria azaldu zuen 1977an. Hurrengo urtean, halaber, beste bat azaldu zuen kontratu horiek eratzeko moduari buruzkoa. Bi testu horiek proiektu baterakoi batera bildu, eta berori Vienan 1980ko apirilean egindako Konferentzia diplomatikoan eztabaidatua izan ondoren, onetsi egin zen. Horrekin batera, 1974an preskripzioari buruz egindako Konbentzioa aldatu zuen protokoloa ere onetsi egin zen. Espainia 1991ko urtarrilaren 30ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaraturiko Instrumentuaren bidez atxiki zaie testu horiei. (Okerren zuzenketa egin da 1996ko azaroaren 22ko EAOn). Vienako konbentzioak, bestalde, mugatu egin du bere aplikazio eremua. Arau horiek aplikatu ahal izateko, alderdiek —
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean merkataritzako salerosketa kontratuaren alderdiek, alegia— estatu desberdinetan izan behar dituzte euren establezimenduak. Taxu berean, estatu horiek konbentzioaren estatu sina tzaileak izan behar dira; edo, bestela, Nazioarteko zuzenbide pribatuko arauen aginduz (lex fori), estatu kontratugile baten legea izan behar da kasuan kasuan aplikatu beharrekoa. Hortaz, ez da kontuan hartuko alderdien naziokotasuna, ezta kontratuak merkataritzako izaera edota izaera zibila duen ere (1. art.). Merkatugaien salerosketa hauek, alabaina, arauketa horretatik kanpo geratzen dira: erosleak berak edota eroslearen etxean erabiltzeko esku ratzen direnak, baldin eta saltzaileak asmo horren berri badu; judizioko enkanteen bidezko salerosketak; eta, azkenik, balore higikor, merkataritzako efektu, diru, ontzi, itsasontzi, aireirristailu, aireontzi edota elektrizitatea ob jektutzat dutenak (2. art.). Konbentzio horren arauak ere eskuemaileak dira; beraz, alderdiek horiek baztertzeko edota horiei aldaketa zein salbuespenak ezartzeko aukera dute (6. art.). Halaber, Konbentzio horren arabera, nazioarteko usadioek arauen era gingarritasuna izango dute eta lehentasunez aplikatuko dira (9. art.). Horrezaz gain, Genevan 1983an egindako Konferentziak beste konben tzio bat onetsi zuen nazioarteko salerosketen ordezkaritzari buruzkoa. Kon bentzio horrek UNIDROITek egindako proiektu bat du oinarri. 685. Kontratutipoak eta salmenten baldintza orokorrak.—Saleroske taren nazioarteko batasuna sortzeko mugimenduaren barruan, bestalde, kon tratutipo eta salmenten baldintza orokorrak ditugu. Horiek zabaltzen diren heinean, kontratuen eraberekotasuna lortuko da ezariezarian. Bada, formu lario horiek asko zabaldu dira eta, horren ondorioz, hitzarmenezko Zuzenbide bizibizia zein autonomoa sortzen ari da nazioarteko erosle eta saltzaileen artean (ikus 4. zk.). Nazioarteko trafikoan erabiltzen diren kontratutipo eta baldintza orokor interesgarrienak Nazio Batuek Europarako duten
Batzorde Ekonomikoak ida tzi dituenak dira. Gainera, gogoan izan behar dira lanbide elkarteek eginda koak. Europa ekialde eta mendebaldeko herrien ordezkariek ere parte hartu dute kontratutipo eta baldintza orokorren azterketan. Hori dela eta, asko za baldu dira horiek, eta hasieran jarritako eremua gainditu izan dute. Kontratu klausulen tipifikazioarekin loturik, merkataritza adierazmol deak interpretatzeko nazioarteko arauak (INCOTERMS) aipatu behar ditugu. Arau horiek Nazioarteko Merkataritza Ganbarak eman zituen 1936. urtean, eta berrikusi egin dira 1953, 1978 eta 1990. urteetan. Nazioarteko salerosketa kontratuetan, arriskua eskualdatu eta gauza emateari buruzko merkataritza adierazmoldeak agertu ohi dira, eta horiek interpretatzeko erabiliko ditugu arauok. Adierazmolde horien artean, honakoak ditugu: («fabrikan», «bagoian eskura jarri»), FCA, FAS eta FOB («garraiolariaren eskura jarri», «ontziaren aldamenean eskura jarri», «ontzian eskura jarri»); CFR, CIF, CPT eta CIP («kostua eta pleita», «kostua, asegurua eta pleita», «hitzarturiko lekuraino or daindutako kostua», «hitzarturiko lekuraino garraio eta asegurua ordain duta»); DAF, DES, DEQ, DDU eta DDP («mugan emana», «ontzian emana», «kaian emana», «emana, zergak ordaindu gabe», «emana eta zergak or dainduta»). Esangura hertsian, horiek ez dira egiazko merkataritza usadioak, baina nazioarteko kontratuetan izan duten hedapena ikusirik, ezin uka daiteke balio nabarmena dutenik.
IV. SALEROSKETAREN ANTZEKO KONTRATUAK 686. Zenbatespen kontratua.—Kontratu horren bidez, zenbatetsitako balio zehatza duten gauza higikor batzuk ematen dizkio kontratugile batek (tradens) besteari; beste horrek (accipiens) gauza horiek saltzeko ahalegina egin behar du epe
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean baten barruan eta, ondoren, saldutako gauzen balio zen batetsia itzuli behar du, saldu ez dituenarekin batera. Kontratu mota hori asko zabaldu da liburuen merkatuan eta, orokorrean, txikizkako merkataritzan. Izatez, antzekotasun handiak ditu gordailuarekin, salmentarako komisioa rekin eta, bereziki, baldintza etengarriaren menpeko salmentarekin. Dena de la, oraintsuko legeria batzuek (Italiako Kode Zibilak, berbarako) berezko kontratu edota kontratu independente gisa arautzen dute berori, eta autoreek ere bide berdinari heldu diote. Arauketa berezirik izan ezean, salerosketaren arau orokorrak aplikatuko zaizkio analogiaz kontratu horri. Esan bezala, salerosketa kontratuan gauza ematearen ondorioz eskualda tzen da jabetza; zenbatespen kontratuan, berriz, jasotako gauzaren gaineko xedatze ahalmen esklusiboa ematen da. Xedatze ahalmen hori ezarritako epean egikaritzen ez bada, accipiensak gauza itzuli beharko dio tradensari; hala ere, itzulketa hori gertatu bitartean, lehenengoak bakarrik izango du gau za horren gaineko xedatze ahalmena. Ahalmen hori izatearen truk, gauzaren arriskuak accipiensaren kontura geratuko dira, gauza hori bere esku duen artean. Dakigunez, horrek gauza bera edota gauzaren balio zenbatetsia itzuli behar du nahitaez. 687. Hornidura kontratua.—Kontratu horren bidez, alderdi batek (hor nitzaileak) beste bati (hornitua) gauza bat jarraika eta aldizka emateko betebeharra hartzen du prezio baten truk. Kontratu horren ezaugarri bereziak prestazioen jarraikakotasuna eta aldizkakotasuna dira; prestazio horiek eduki berdina dute eta prezio baterakoi batez ordaintzen dira. Kontratuaren helburu nagusia ez da gauza zehatz bat lortzea; alderantziz, garrantzitsuagoa da gauza hori etengabe eta aldizka lortzeko segurtasuna, enpresa hornitzailearen anto laketa egokiak ematen duen segurtasuna, alegia. Industrian zein etxean era biltzeko ura, elektra energia eta gasa, esaterako, kontratu horien bidez lortzen dira gehienetan. Fabrika handiek ere kontratu hori erabili ohi dute lehengaien jarraikako eta aldizkako hornikuntza bermatzeko. Kontratua jarraikako pres
tazioek osatzen duten arren, bakarra da, eta jarraikako iraupena izango du. Prestazio horiek kasuankasuan edota aldizka likidatzen dira, beraiei dago kien prezioa ordainduz. 1829ko kodea indarrean egonik, Espainian mer kataritza arloko autoreek kontratu hori enpresakontratuen barruan aztertu zuten; autore horien iritziz, kontratu hori bakarra zen, mugarik gabeko era giketez osatuta egon arren. Gaur egun, ordea, Espainiako Zuzenbideak ez du erakunde juridiko hori arautzen. Lege arauketarik izan ezean, emate, sanea mendu eta prezioaren ordainketari buruzko salerosketaren arauak aplikatu zaizkio hornidura kontratuari, baldin eta beraren izaera bereziaren aurkakoak ez badira. (Kontratu horri buruz, ikus 1973ko apirilaren 9ko eta 1975eko martxoaren 31ko epaiak.) 688. Trukaketa.—Kontratu horren bidez, kontratugileek gauza bat emateko betebeharra hartzen dute, horren truk beste gauza bat eskuratzeko (KZren 1528. art.). Egia esan, egungo merkataritzan oso gutxi erabiltzen da kontratu hori. Bada, kodeak artikulu bakarrean arautzen du berori (346. art.); artikulu horren arabera, trukaketari salerosketaren arauak aplikatuko zaizkio beraren inguruabar eta baldintzekin bat datozen neurrian. 325. artikulua abia puntutzat hartuz, trukaketaren bidez lorturiko gauza saltzen denean irabaziak lortzeko asmotan, orduan trukaketa hori merkataritzakoa izango da. 689. Kredituen transferentzia.—Salerosketa eta trukaketaren ondoren, endosa ezin daitezkeen eta eramailearentzat ez diren kredituen transferentzia arautzen du Merkataritza Kodeak. Aurreko kodeak kredituen salmenta izenez ezagutzen zuen merkataritzako eragiketa hori, eta horrek agerian uzten du eragiketa horren izaera. Hartzekodunak beste pertsona batzuei eskualda diezazkieke agindurako edota eramailearentzako agirietan barneratzen ez diren kredituak; horretarako ez da forma edo solemnitate berezirik behar izango (1896ko urriaren 16ko epaia), ezta zordunaren adostasunik ere. Hor taz, nahikoa izango da zordunari transferentzia horren berri ematea; jaki
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean narazpen horren ondoren, zordunak beste hartzekodun bat izango du, eta horri egindako ordainketa bakarrik izango da legebidezkoa (347. art.). Laga tzaileak erantzukizuna izango du kredituaren legebidezkotasunaren gain, bai eta lagapena egiteko nortasunaren gain ere. Alderantziz, ez du zordunaren kaudimenaren gain erantzukizunik izango, hori adierazten duen berariazko itunik ez bada behintzat (348. art.). BIBLIOGRAFIA I. ALCOVER GARAU: La transmisión del riesgo en la compraventa mercantil. Derecho español e internacional, Madril, 1991; ALONSO PÉREZ: El riesgo en el contrato de compraventa, Madril, 1972; ALPA eta BESSONE: La responsabilitá del produttore, Milan, 1976; BADENES: El contrato de compraventa, 2. argitaraldia, 2 liburuki, Madril, 1979; BIANCA: La vendita e la permuta, Torino, 1972; CABELLA PISU: Garanzia e responsabilità nelle vendite commerciali, Milan, 1983; CAMPUZANO DÍAZ: «La regulación de la compraventa internacional de mercaderías», in Cuad. D. y Com., 17. zk., 1995, 143. or. eta ondorengoak; CARLON: «La cláusula de garantía en la compraventa de maquinaria», in RDM, 1973, 39. or. eta ondorengoak; CARNEVALLI: La responsabilità del produttore, Milan, 1974; CARRILLO POZO, L. F.: El contrato internacional: la prestación característica, Bolonia, 1994; CASTRONOVO: Problema e sistema del danno da prodotti, Milan, 1979; CERDA ALBERO, F.: «Derechos de autor en el marco de la transmisión de empresa», in RDM, 1994, 69. or. eta ondorengoak; COSSÍO: «Los riesgos en la compraventa civil y en la mercantil», in RDP, 1944, 361. or. eta ondorengoak; IDEM: «La transmisión de la propiedad y de los riesgos en la compraventa de cosas genéricas», in ADC, 1953, 597. or. eta ondorengoak; DEGNI: La compraventa, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1957; GAETANO: La compravendita e i contratti affini, Erroma, 1960; FERNÁNDEZ DE LA GANDARA: «La posición jurídica del vendedor: la obligación de entrega de las mercaderías en particular. (Contribución al estudio de la Convención de Viena de 1980)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2765. or. eta ondorengoak; GARCÍAPITA: «Compraventa mercantil y derecho de los consumidores (de nuevo sobre la calificación mercantil de la reventa)», in Cuad. D. y Com., 14. zk, 1994, 11. or. eta ondorengoak; GARRETA SUCH: «La denuncia de los vicios de las mercaderías en la compraventa mercantil», in RJC, 1976, 115. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Estudios sobre el contrato de compraventa mercantil», in RDM, 1960, 78. zk., 257. or., eta 1961, 79–80. zk.ak, 7 eta 265. orr.; GHIDINI: La responsabilità del produttore di beni di consumo, Milan, 1970; GOODE: Propietary rights and insolvency in Sales Transactions, Londres, 1989; GRECO: La compra
vendita e altri contratti, 2. argitaraldia, Milan, 1952; GRECO eta COTTINO: «Della vendita, 2. argitaraldia», in el Comm. de SCIALOJA y BRANCA, BoloniaErroma, 1981; JIMÉNEZ DE PARGA: «La cláusula “pago contra documentos”», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 167. or. eta ondorengoak; HOMMELHOFF: Die Sachmängelhaftung beim Unternehmenskauf, Berlin, 1975; JANNETEAU: La vente à tempérament, Paris, 1957; LANGLE: El contrato de compraventa mercantil, Bartzelona, 1958; LUZZATO: La compravendita, Torino, 1961; MALINVERNI: Les conditions générales de vente et les contrats types des Chambres syndicales, Paris, 1978; MARTÍ: «Responsabilidad del vendedor y riesgo en la compraventa mercantil», in RDM, 1985, 121. or. eta ondorengoak; MARTORANO: La tutela del compratore per i vizi della cosa, Napoli, 1959; MENÉNDEZ: «La transferencia de la propiedad y del riesgo en la compraventa mercantil», in RDM, 1951, 32. zk., 227. or. eta ondorengoak; MUÑOZ PLANAS: «La prescripción del derecho al precio en las ventas al consumo», in Estudios POLO, 575. or. eta ondorengoak; NAVARRO: «La doctrina del daño abstracto y el incumplimiento del contrato de compraventa mercantil», in RGD, 1964, 666. or. eta ondorengoak; OLEO BANET: «Comentario a la sentencia del T. S. de 3 de mayo de 1985», in RDM, 178. zk., 1985, 765. or. eta ondorengoak; PANIAGUA: «La protección del adquirente no profesional de bienes muebles “defectuosos” en la compraventa mercantil, tras la Ley 26/1984, de 19 de julio, general para la defensa de los consumidores y usuarios», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 111. or. eta ondorengoak; PAZ ARES: «Una teoría económica sobre la mercantilidad de la compraventa», in ADC, 1983, 943. or. eta on dorengoak; IDEM: «La mercantilidad de la compraventa para uso o consumo empresarial», in RDM, 175–176. zk.ak, 1985, 245. or. eta ondorengoak; PERALES: «Una aproximación al artículo 7 de la convención de Viena de 1980 sobre compraventa internacional de mercaderías. Aplicaciones concretas a la Parte II de la Convención», in Cuad. D. y Com., 16. zk., 1995, 55. or. eta ondorengoak; POLO: «La calificación mercantil de la reventa», in RDP, 1945, 285. or. eta ondorengoak; PUENTE: «El pacto de exclusiva en la compraventa y el suministro», in RDM, 1967, 103. zk., 76. or. eta ondorengoak; IDEM: «El lugar de cumplimiento de la obligación, en especial en la esfera de la compraventa civil y mercantil», in RCDI, 1968, 905. or. eta ondorengoak; ROIG: «¿Por qué Ley deben regirse los contratos de compraventa que sólo para una de las partes revisten carácter mercantil?», in RJC, 1987, 557. or. eta ondorengoak; ROJO: La responsabilidad civil del fabricante, Zaragoza, 1974; RUBINO: La compravendita, rit., 2. argitaraldia, Milan, 1971; SÁNCHEZ CALERO: «De nuncia de los vicios y examen de la cosa vendida en la compraventa mercantil», in ADC, 1959, 1191. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los vicios ocultos y el ejercicio de las acciones que de ellos derivan en la compraventa mercantil», in RDM, 1956, 447. or. eta ondorengoak; SCHMIDT eta SALZER: Produkthaftung, Berlin, 1975; SILVIARUIZ: «La exoneración de responsabilidad en la compraventa internacional», in RDP, 1996, 3. or. eta ondorengoak; SOMMADE: La vente à credit, Paris, 1959; URÍA: «Con
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean tribución al estudio de la factura en la compraventa mercantil», in Estudios POLO, 1153. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ LAPINETTE: «La conservación de las mercancías en la compraventa internacional: primera jurisprudencia», in RGD, 1996, 3437. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÀ: «Delimitación del concepto de compraventa mercantil», in RCDI, 1974, 75. or. eta ondorengoak; VICENTE ALMELA: «El deje de cuenta en la compraventa mercantil», in RGD, 19, 1945, 338. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: La responsabilitè civile du fabricant dans les États membres du Marché Commun, Fac. du Droit d’AixMarselle, 1974. II. AZEMA: La vente à crédit des biens de consummation, Paris, 1981; BALDO DEL CASTAÑO: Régimen jurídico de las ventas a plazos, Madril, 1974; BERCOVITZ, R.: «Las ventas a plazos de bienes muebles», in ADC, 1966, 117. or. eta ondorengoak; IDEM: La cláusula de reserva de dominio. Estudio sobre su naturaleza jurídica en la compraventa a plazos de bienes muebles, Madril, 1971; IDEM: Comentario a la Ley de ventas a plazos de bienes muebles, Madril, 1977; CANO RICO: «Contrato mercantil de compraventa de valores mobiliarios con pago aplazado de su precio. Viabilidad jurídica y formalización» ,in RDBB, 1985, 145. or. eta ondorengoak; COSSÍO CORRAL, F.: «La Ley de venta a plazos», in RCDI, 1965, 1125. or. eta ondorengoak; DIGE NOPOULUS: Die Abwanbdlung der CIFund FOBGeschäfe im modernen Ueber seekaufrecht, Frankfurt, 1978; GALDÓS LOYOLA: La venta a domicilio. Una laguna en nuestro ordenamiento jurídico, Donostia, 1989; GROSSMANN eta DOERTH: Das Recht des Uberseekaufs, 2 liburuki, MannheimBerlinLeipzig, 1930; JUSTE MENCÍA: «Contratación a distancia y protección de los consumidores en el derecho comunita rio europeo», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1011. or. eta ondorengoak; LALAGUNA: «Perspectiva actual de la hipoteca mobiliaria y la prenda sin desplazamiento en relación con la venta a plazos de bienes muebles», in RCDI, 1967, 677. or. eta ondorengoak; MARÍN LÓPEZ: «El convenio sobre la ley aplicable a la venta interna cional de mercancías de 1985», in RDM, 1988, 463. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ DE AGUIRRE: Las ventas a plazos de bienes muebles, Madril, 1988; MELÓN INFANTE, F.: La adquisición de mercaderías en establecimiento comercial, Bartzelona, 1958; MENÉNDEZ: La venta CIF, Madril, 1955; OERTMANN: «La reserva del dominio en la compraventa», in RDP, 1930, 257. or. eta ondorengoak; PÉREZ DE LA CRUZ: «Efectos de la transmisión del establecimiento mercantil sobre las deudas pendientes», in RDM, 1974, 485. or. eta ondorengoak; QUINTANO RIPOLLÉS: «La Ley 50/1965, de 17 de julio, sobre venta de bienes muebles a plazos y breve glosa», in ADP, 1965, 351. or. eta ondorengoak; SALVADOR BULLÓN: La venta a plazos según la nueva Ley, Madril, 1966; SASSOON: CIF and FOB contracts, Londres, 1968; TORRES LANA: «Notas críticas a la Ley de ventas de bienes muebles a plazos», in RDP, 1975, 601. or. eta ondorengoak; VERGEZ SÁNCHEZ: «Concepto y particularidades de la “venta sobre muestras”», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 455. or. eta ondorengoak; IDEM: «Régimen jurídico de los contratos celebrados fuera del establecimiento. (Una aproxi
mación al Derecho Europeo)», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea. José Girón Tenaren omenez egindako lanak, Madril, 1991, 1185. or. eta ondorengoak; IDEM: «Configuración y régimen jurídico de los contratos celebrados fuera de los establecimientos mercantiles. (Análisis de la Ley núm. 26/1991, de 21 de noviembre», in Estudios en homenaje al profesor Broseta, III, Valentzia, 1995, 4011. or. eta ondorengoak; WEIMER: Gesetz über die Abzahlungsgeschäfe, Frankfurt, 1955. III. ANGELICI: «Consegna» e «propiertà» nella vendita internazionale, Milan, 1979; BARRERA GRAF: La reglamentación uniforme de las compraventas interna cionales de mercaderías, Mexiko, 1965; BERNINI: «Le Convenzioni dell’Aja del 1964 sulla formazione e disciplina del contratto di vendita internazionale di beni mobili», in Estudios GARRIGUES, aip., II, 105. or. eta ondorengoak; BONELL: Le regole oggettive del commercio internazionale, Milan, 1976; CALVO CARAVACA: «Las disposiciones comunes a vendedor y comprador en la Convención de Viena de 1980», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1175. or. eta ondorengoak; CRESPO PÉREZ: «La contratación internacional», in RGD, 1996, 6533. or. eta ondorengoak; DERAINS: Les incoterms, Paris, 1987; DOLLE: Kommentar zum Einheitlichen Kaufrecht, Munich, 1976; EISEMANN: Die Incoterms in Handel und Verkehr, Viena, 1963; IDEM: Die Incoterms im internationalen Warenkaufrecht, Stuttgart, 1967; IDEM: Los usos de la venta comercial internacional, 2. argitaraldia, Madril, 1985; ENRÍQUEZ DE DIOS: «Los INCOTERMS de 1990», in RGD, 1994, 441. or. eta ondorengoak; FERRARI, F.: «El ámbito de aplicación del Convenio de Viena sobre la compraventa internacional», in RDM, 1996, 833. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «La entrega de la cosa según la Ley Uniforme sobre la venta internacional de objetos muebles corporales», in RDM, 1966, 101. zk., 7. or. eta ondorengoak; GONDRA: «Condiciones generales de la contra tación y protección de la parte “más débil” en el marco del derecho uniforme de la compraventa internacional», in Estudios URÍA, 233. or. eta ondorengoak; GUARDIOLA: La compraventa internacional y los Incoterms, 3. argitaraldia, Bartzelona, 1984; IDEM: «La cláusula de reserva de dominio en los contratos de compraventa interna cional de mercancías», in RJC, 1984, 655. or. eta ondorengoak; IDEM: «La compra venta mercantil de plaza a plaza y los términos comerciales. Examen especial de los Incoterms», in RJC, 1959, 386. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZ MARTÍ: «Compra venta internacional (Convenio de Viena 1980), in RGD, 1996, 4967. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZ MUÑOZ: Medios de pago en el comercio internacional, Madril, 1986; HONNOLD: Unification of de Law governing international sales of goods, Paris, 1966; KAHN: La vente commerciale internationale, Paris, 1961; LABANCA: La venta internacional, Buenos Aires, 1968; LÓPEZ Y LÓPEZ, A. M.: «La interpretación del contrato en la Convención de Viena sobre compraventa interna cional de mercaderías», in RDM, 1997, 1207. or. eta ondorengoak; MARÍN LÓPEZ, A.: «El convenio sobre la ley aplicable a la venta internacional de mercancías de 1985», in RDM, 1988, 463. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ CEREZO: La compraventa en el
§ XLIV. Merkataritzako kontratua orokorrean comercio internacional, Salamanca, 1973; MEDINA DE LEMUS: La venta internacional de mercancías, Madril, 1992; NEUMAYER: «Zur Revision des Haager einheitlichen Kaufrechts: Gefahrtragung, Gehilfenhaftung, fait du vendeur und lückenproblem», in Festschrift VON CAEMMERER, Tubinga, 1978, 955. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «La Convención de las Naciones Unidas sobre los contratos de compraventa interna cional de mercancías: antecedentes históricos y estado actual», in RDM, 1991, 377. or.; PERALES VISCASILLA: La formación del contrato de compraventa internacional de mercaderías, Madril, 1996; ROJO AJURIA: «Validez del contrato y ámbito de aplicación sustantivo de la Convención de Viena sobre contratos de compraventa internacional de mercaderías», in Cuad. D. y Com., 21. zk., 1996, 11. or. eta ondoren goak; SÁNCHEZ DE MIGUEL: «Las garantías de los consumidores en las compraventas transfronterizas», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1125. or. eta ondorengoak; SCHMITTHOEFF: Export Trade, 5. argitaraldia, Londres, 1969, 3. or. eta ondorengoak; IDEM: «The unification of harmonization of law by means of standard contracts and general conditions», in L’unification du Droit liburukian, II, Erroma, 1969, 93. or. eta ondorengoak; STOTTER: Internationales EinheitsKaufrecht, Munich, 1975; TRICAUD: «La vente commerciale internationale», in Études AZARD, Paris, 1980, 281. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ LAPINETTE: La conservación de las mercaderías en la compra venta internacional, Valentzia, 1995; IDEM: «Análisis crítico de las disposiciones generales de la Convención de Viena sobre compraventa internacional de mercaderías», in RDM, 1995, 1049. or. eta ondorengoak; VIVANT (zuz.): Les transac tions internationales assitées par ordinateur, Paris, 1987; WAELBROECK: Le transfert de la propriété dans la vente d’objets mobiliers corporels en droit comparé, Brusela, 1961; ZENBAIT AUTORE: Les ventes internationales de marchandises, Paris, 1981. IV. BALBI: Il contratto estimatorio, 2. argitaraldia, Torino, 1960; CAMACHO DE LOS RÍOS: «Actualidad del contrato estimatorio. Su problemática», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1207. or. eta ondorengoak, eta in Cuad. D. y Com., 23, 1997, 181. or. eta ondorengoak; CORRADO: La somministrazione, 2. argitaraldia, Torino, 1954; CO TTINO: «Del contratto estimatorio. Della somministrazione», in el Comm. de SCIALOJA y BRANCA, BoloniaErroma, 1970; DE LA ROSA: La permuta, Madril, 1976; GIANNATTASIO: La permuta. Il contratto estimatorio. La somministrazione, Milan, 1960; LOJENDIO OSBORNE: «Proyecto de convención internacional sobre cesión de créditos», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1251. or. eta ondorengoak; MARINO: «Análisis del concepto de suministro», in RDM, 1962, 83. zk., 27. or. eta ondorengoak; MUÑOZ PLANAS: El contrato estimatorio, Madril, 1963; OFTINGER: Der Trödelvertrag, Berna, 1937; PIOTET: Le contrat estimatoire, Berna, 1967; VISALLI: Il contratto estimatorio, Milan, 1964; IDEM: Il contratto estimatorio nella problematica del negozio fiduciario, Milan, 1974.
Merkataritzako zuzenbidea
§ XLVI. BALORE MERKATUA ETA BURTSA KONTRATAZIOA
LABURPENA: I. BALORE MERKATUA.—690. Oharbide orokorrak.—691. Lehenengo eta bigarren mailako balore merkatuak.—692. Bigarren mailako balore merkatu ofizialetan egiten diren eragiketak.—693. Balore Merkatuko Nazio Batzordea.—II. BALORE BUR TSAK.—694. Burtsen antolaketa: A) Sozietate artezkariak, eta B) Burtsa sozietateak.— 695. Baloreak Burtsan negoziatzea.—III. BALORE SOZIETATE ETA AGENTZIAK.—696. Kontzeptua eta erakundeen bereizketa. Jarduerak.—697. Eraketa eta administrazio era entza.—IV. BALOREAK ESKURATU ETA SALTZEKO ESKAINTZA PUBLIKOAK.—698. Balore kotizakorrak eskuratzeko eskaintza publikoak.—699. Kotizaezinak izanda negozia dai tezkeen baloreak saltzeko eskaintza publikoak.—700. Legearen menpeko eragiketak.— V. JOKARAUAK. IKUSKAPEN ETA DIZIPLINA ERAENTZA.—701. Jokarauak.—702. Ikuska pen eraentza, urratzeak eta zehapenak.—VI. BURTSA KONTRATAZIOA.—703. Burtsa kontratua orokorrean.—704. Burtsa kontratazioaren garapena. Aplika daitekeen le geria.—705. Burtsen arteko lotura sistema.—706. Eragiketa motak.—707. Eskura egin dako eragiketak.—708. Prezioa ordaintzea.—709. Tituluak ematea.—710. Epera egindako eragiketak. Modalitateak.—711. Eragiketa bikoitza.—712. Baloreen Kon pentsazio eta Likidaziorako Zerbitzua.—VII. AUKERA ETA ETORKIZUNEKOEN MERKA TUA.—713. Merkatu horiei buruzko oharbide orokorrak.
I. BALORE MERKATUA 690. Oharbide orokorrak.—Espainiako balore merkatua frantses eragi neko lege esparruan garatu izan da betidanik. Dena dela, legeria hori askieza gertatu da azken urteotan sortu diren beharrizanak betetzeko: batetik, izugarri hazi da finantza merkatua eta, bestetik, negoziazioa indartzeaz gain, konple xuago bihurtu dira berori gauzatzeko prozedurak. Hori guztia aintzat hartuta, 1978an txosten bat eman zuen Balore Merkatua Aztertzeko Nazio Batzorde ak; txosten horretan jasotakoaren harira, beharrezko gertatzen zen burtsa sis temaren eraldaketa. Ikuspegi juridikotik, Merkataritza Kodearen manuak eta Merkataritzako Burtsa Ofizialen Araudia (1967ko ekainaren 30eko Araudia) hartzen zituen oinarri sistema horrek. Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
154
Txosten hori oinarri hartzen zuen eraldaketaren ondorioz, hainbat xeda pen berri eman ziren, eta horiek bultzatu egin zuten balore merkatua. Xedape nok, ordea, arau lerrun berbera zuten, eta sakabanaturik egoteaz gain, euren arteko koordinazioa eskasa zen. Hori dela eta, xedapen horiek ez zuten Espai niako burtsa sistemaren benetako eguneratzea lortu. Autoreek, bai eta ekonomian jarduten dutenek ere, modu nabarian eskatu dute goian aipaturiko eguneratzea; hori izan da, hain zuzen ere, Balore Mer katuari buruzko 1988ko uztailaren 28ko Legearen helburu nagusia. (Lege hori honako bi legeek aldatu dute: 1992ko ekainaren 1eko Legeak, finantza era kundeen ikuskapenari —oinarri bateratuan egindako ikuskapena, alegia— eta euren baliabideei buruzkoak, eta 1994ko apirilaren 14koak. Azken horren bi dez, kreditu erakundeei buruzko Espainiako legeria banku koordinazioaren inguruko bigarren zuzentarauari egokitu zaio; halaber, lege horrek zenbait al daketa ezartzen ditu finantza sisteman). Teknikaren ikuspuntutik, lege hori osoa den arren, arianarian ezarria izan behar da. Alde batetik, kontuan hartu behar da epe batzuk daudela lege hori indarrean jartzeko eta, bestetik, hainbat xedapenek araudi bidezko garapena behar dutela. Nolabait esatearren, badiru di lege horrek lege markoen eredua jaso duela, nahiz eta osoosorik ez eutsi Konstituzioak lege markoen inguruan emandako kontzeptuari (Konstituzioa ren 150.1. art.). Lege hori oso modernoa da, eta guztia bere barru hartzea du helburutzat; gainera, beraren arauak balore merkatuaren barne koherentzia lortzera zuzenduta daude. Egia esan, eta betidanik merkatu hori antolatu duen legeriari dagokionez, eraberriketa anitz ekarri ditu aztertzen ari garen legeak. Lege hori bederatzi tituluk osatzen dute. Lehenengoak kontuko idaztoha rretan adierazitako baloreak aztertzen ditu, horien aplikazio eremu eta oina rrizko eraentzari buruzko xedapen orokorrak jasoz. Bigarren Merkataritzako zuzenbidea
154
Merkataritzako zuzenbidea
tituluak, berriz, Balore Merkatuko Nazio Batzordearen eraketa ezartzen du. Edonola ere, lege berri horren mamia hurrengo hiru tituluek osatzen dute; horiek lehenengo nahiz bigarren mailako merkatuak eta balore sozietate zein agentziak arau tzen dituzte. Bestalde, gainerako tituluek ondokoa arautzen dute: merkatuan jarduten dutenek bete beharreko jokarauak, ikuskapen eraentza nahiz zehape nak, eta bertan egiten diren eragiketei buruzko zerga arazoak. Azkenez, zen bait xedapen gehigarri eta iragankorrek osatzen dute legea; horien bidez, sis tema berria ezartzean sortu diren zailtasunak konpondu nahi izan dira. 691. Lehenengo eta bigarren mailako balore merkatuak.—Legearen helburua «lehenengo eta bigarren mailako balore merkatuen arauketa» da (1. art.). Agi denez, balore kontzeptua da egindako adierazpenaren oinarri. Kon tzeptu horrek bere baitan hartzen ditu bai baloretituluak (esangura hertsian), baita kontuko idaztoharretan adierazitako baloreak ere. Zernahi gisaz, legea ren aplikazio eremua ez da balore mota guztietara zabaltzen. Alderantziz, ho rretarako beharrezkoa da baloreok bi ezaugarri hauek izatea: bata, merkatuan negoziatu ahal izatea eta, bestea, batera jaulkitzeko modukoak izatea. Lehe nengoaren arabera, baloreek neurri handiko elkartrukea izan behar dute. El kartruke horretan, eragiketen baldintza ekonomikoek lehentasuna izan behar dute eragiketa horietan parte hartzen dutenen ezaugarrien gainetik. Bigarre nari dagokionez, «saldoko jaulkipen»aren ohiko kontzeptua baino zabalagoa da. Horren arabera, beharrezkoa da negozia daitezkeen balore multzoek gu txieneko homogeneotasun betekizunak izatea; horiek zehazteko bidea Jaulki penei eta Baloreak Saltzeko Eskaintza Publikoei buruzko 1992ko martxoaren 27ko Errege Dekretuak ezartzen du. Arau horren laugarren artikuluaren ara Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
156
bera, jaulkipena ÂŤjaulkitzaile batek jaulkitako balore negoziakorren multzoa da. Balore horiek homogeneoak izan behar dira, ondoko betekizunak gauza tuz: finantza eragiketa berberaren barruan egotea, helburu bera (finantzaketa lortzekoa barne) eta izaera zein eskualdatze eraentza berbera izatea, eta euren titularrei antzeko eskubide zein betebeharrak emateaÂť. A) Aplikazio eremu material hori kontuan hartuta, legeak lehenengo eta bigarren mailako balore merkatuen inguruan ezartzen du bere arauketa. Lehe nengo mailako merkatuak bitartekari moduan jarduten du balore jaulkipenen harpidetzari dagokioenez. Bestela esatearren, merkatu horren eginkizuna in bertitzaileen artean zabaldu eta banatzeko jaulki diren baloreak merkaturatzea da. Jaulkipen edo lehenengo mailako merkatu hori merkatu aske bihurtu du legeak. Alde batetik, baloreak jaulkitzeko ez da nahitaezkoa aurretiazko ad ministrazio baimena, legeak 25. artikuluan ezarritako salbuespen kasuetan izan ezik; artikulu hori 1989ko azaroaren 14ko Aginduak garatu du (jaul kipenak debekatu egingo dira, baldin eta horien printzipal zein korrituak be rrikusi ahal badira prezioen indize orokor edota ondasun nahiz zerbitzuen prezioen arabera; bestalde, hurrengo jaulkipenak egiteko, nahitaezkoa izango da Ekonomia eta Ogasuneko ministroak aldez aurretik baimena ematea: atze rriko moneta bidez adierazitakoak, Espainian bizilekurik ez dutenek nazio merkatuan eginikoak, eta hemezortzi hilabetetik gorako mugaeguna izanda, beste zenbait inguruabar batzen dituzten jaulkipenak). Bestetik, jaulkitzaileak askatasuna du baloreak harpidetzeko sistema eta jaulkipenaren jasotzaile izan daitezkeenak aukeratzeko. Hori gorabehera, jaulkipena merkaturatu baino le hen, zehaztu eta jendaurrean jakinarazi behar dira, hala jasotzaile izateko bal dintzak, nola baloreak harpidetzeko prozedura (26.etik 29.era arteko art.ak). B) Aurretik esan bezala, lehenengo mailako merkatuaren Merkataritzako zuzenbidea
156
Merkataritzako zuzenbidea
ezaugarria balo reak «zirkulazioan jartzea» da. Bigarren mailako merkatuetan, «negoziakor tasun»aren ideia azaltzen da. Azken horien bitartez garatzen da finantza bitartekotza, baloreen negoziazioa gauzatuz. Legearen 31. artikuluak ezartzen duenez, hauek dira bigarren mailako balore merkatu ofizialak: a) Balore bur tsak. b) Kontuko idaztoharretan adierazitako Herri Zorraren merkatua. c) Kontuko idaztoharretan adierazitako baloreen inguruan estatu osorako sor daitezkeen beste haibat merkatu; azken horiek Gobernuak emandako araudi bidez sortuko dira, 59. artikuluak merkatu bereziak arautzeko eman duen bai mena oinarri harturik. (Baimen horri lotuta, 1991ko abenduaren 20ko Errege Dekretua eman da, aukera eta etorkizunekoen merkatu ofizialak arautuz). 692. Bigarren mailako balore merkatu ofizialetan egiten diren eragi ketak.—Bigarren mailako merkatu ofizialetan egiten diren berezko eragike tak merkatuetan negozia daitezkeen baloreen salerosketak dira. Dena dela, salerosketa horiek baliozkoak izateko, nahitaezkoa da merkatukide den era kunde batek horietan parte hartzea. Kasu batzuetan, bitartekari gisa jardungo du erakunde horrek, merkatukide ez direnen arteko eragiketak eskuetsiz; bes te kasu batzuetan, horiek hitzarturiko eragiketen fede emango du (36. art.). Baloreak negoziatu ahal izateko, aurretiaz Balore Merkatuko Nazio Batzor deak egiaztatu beharko du bigarren mailako merkatu ofizialetan sartzeko be tekizunak gauzatu direla (araudiek ezartzen dituzten betekizunak, hain zuzen ere). Burtsa merkatuan sartu ahal izateko, ordea, burtsen sozietate artezkariek eman beharko dute negoziazioaren aldeko erabakia, geroago aztertuko dugun bezala. Estatuak jaulkitako baloreen kasuan, egiaztapen hori ez da beharrez koa izango; bada, estatuak bere arioz onartzen dituela ulertuko da. Gauza bera gertatuko da autonomia erkidegoek zein nazioarteko erakundeek —Espainiak horietan parte hartzen duenean— Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
158
jaulkitakoekin; halakoetan, nahikoa da jaul kitzaileak berak horren inguruko eskabidea egitea. Batzordeak zenbait baloreren negoziazioa eten dezake, baldin eta eragike ten garapena ukitu edota inbertitzaileen babes berezia beharrezko egiten duten inguruabarrak gertatzen badira (33. art.). Erabaki hori Batzordeak har dezake bere arioz edota jaulkitzaileak zein merkatuko erakunde artezkariak hala es katuta. Bestalde, batzordeak negoziaziotik kanpo utz ditzake araudi bidez eza rritako zabaltze, maiztasun eta kontratazio kopuruaren inguruko betekizunak gauzatzen ez dituzten baloreak. Azken hori ere bere arioz egin dezake batzor deak edo, bestela, merkatuko erakunde artezkariaren proposamenez (34. art.). Azkenik, esan behar da legeak ez duela nahikoa arretaz arautzen bigarren mailako merkatu ofizialetan egiten diren eragiketen marko juridikoa (kontra tu modalitateak, alegia). Hasteko, 36. artikuluak «salerosketa bidezko esku aldaketak» besterik ez ditu aipatu. Horrez gain, eta 38. artikuluaren arabera, «bigarren mailako balore merkatu ofizialetan egiten diren eragiketak kontra tugileek ezarritako baldintza eta formaren arabera gauzatuko dira, eperako modalitateetan edo eskura» (ikus 1991ko irailaren 27ko Errege Dekretua, bur tsako eragiketa bereziei eta balore kotizatuen nahiz batez besteko trukaneurri orekatuen burtsaz kanpoko eskualdaketei buruzkoa). Edozein modutan, gogo ra ekarri behar dugu legegileak ez duela indargabetu Burtsei buruzko 1967ko ekainaren 30eko Araudia. Edu berean, kredituak emateko sistema ezartzen du 1991ko martxoaren 25eko Aginduak; horiek burtsetan negozia daitezkeen ba loreen erosketa nahiz salmentei zuzenean loturiko kredituak dira. Orobat, baloreak kontuko idaztoharretan adierazten badira, gogoan izan beharko dira legearen 5.etik 12.era arteko artikuluak —1987ko apirilaren 3ko Errege De kretuak garatu ditu horiek—, baita Estatuaren Zorrari buruzko eragiketen in Merkataritzako zuzenbidea
158
Merkataritzako zuzenbidea
guruan emandako arauak ere. 693. Balore Merkatuko Nazio Batzordea.—Espainiako sisteman, Balo re Merkatuko Nazio Batzordeak du lehenengo nahiz bigarren mailako merka tuen ibilera eta horietan parte hartzen duten pertsona fisiko zein juridikoen jarduera ikuskatzeko ardura. Organo hori Ipar Ameriketako Securities and Exchange Commision deiturikoaren antzekoa da, beraren eraketa eta egin kizunei dagokienez. Arean, Europako hainbat antolamendu juridikotan eredu horri heldu diote haren antzeko eginkizunak dituzten erakundeek. Batzordea berezko nortasun juridikoa eta gaitasun osoa duen Zuzenbide publikoaren barneko erakundea da. Horren jarduera Administrazio Prozedu rari buruzko Legearen (oraindik ere, indarrean dagoen zatiaren) menpe dago. Taxu berean, Herri Administrazioen Eraentza Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko Legea aplikatu behar da, eginkizun publikoen egikaritzari dagokionez; azkenik, Zuzenbide pribatua ere aplikatu egingo da, ondare eskuraketa eta kontratazioei dagokienez (14. art.). Legearen arabera, Kontseilu batek eraentzen du Batzordea, eta berorri dagoz kio Batzordearen berezko eginkizunak gauzatzea. Konseilu hori osatzen dute lehendakariak, lehendakariordeak eta bost kontseilarik. Kontseilari horietatik bi berenezkoak dira eta, gainerakoak, Ekonomia eta Ogasuneko ministroak izendatzen ditu, arlo horretan trebetasun ezaguna duten pertsonen artean. Al di berean, Kontsulta Batzordea eratu da Kontseiluaren laguntzarako, aholku laritza eta informazio eginkizunak gauzatuz. Batzordearen kideak ondokoen artean izendatuko dira: burtsak osatzen dituzten kideen, jaulkitzaile zein in bertitzaileen eta autonomia erkidegoen ordezkarien artean. Azken kasu horre tan, Balore Burtsa duten autonomia erkidegoak bakarrik hartuko dira kontuan (ikus Kontsulta Batzordearen Eraketa eta Jardunbideari buruzko 1989ko api Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
160
rilaren 7ko Errege Dekretua; errege dekretu hori aldatu egin du 1997ko otsai laren 14ko EDk). Legearen arabera, eginkizun hauek ditu Batzordeak: a) Informazio egin kizunak. Horien bidez, inbertitzaileek hobeto ezagutuko dituzte merkatura tzen diren baloreak eta, gainera, bermatu egingo dira merkatuen gardentasuna eta prezioen eraketa zuzena (13. artikulua.). b) Lehenengo zein bigarren mai lako merkatuen ibilera eta horietan parte hartzen dutenen lanbide jarduera antolatu eta kontrolatzeko eginkizunak. c) Ikuskapen eginkizunak. Horien bi dez egiazta daiteke legean zein berori garatzen duten arauetan ezarritako jo karauak bete diren ala ez (legearen 78. artikulua eta ondorengoak, eta Balore Merkatuetako Jokarauei buruzko 1993ko maiatzaren 3ko Errege Dekretua); berebat, ahalmen horien bidez, zaindu egingo da balore merkatuari zuzenean loturiko erakunde eta pertsona fisiko nahiz juridikoen jarduera. d) Dizipli naren inguruko eginkizunak, legeak agindutakoa betetzen ez den kasuetarako; kasu batzuetan, zehatzeko ahalgoa ere egikaritzen da (legearen 95. artikulua eta ondorengoak; 1993ko abenduaren 3ko Errege Dekretua, finantza merka tuetan jarduten dutenei aplikatu ahal zaien zehapenprozedurari buruzkoa, eta 1993ko abenduaren 28ko Legea, kapitalen zuriketa eragozteko neurriei bu ruzkoa). e) Erregistroari loturiko eginkizunak; arean bere, Batzordeak eraman behar ditu 92. artikuluak ezarritako erregistro ofizialak. Horrekin batera, Ba tzordeak badu arauak emateko eginkizunik ere. Horren harira, zirkularrak eman ditzake araudiak garatuz, baldin eta arauok horretarako doitzen badute berori. Batzordeak bere eskumenak egikaritzean hartutako erabakiak administra zio bidea agortzen dute, eta auzibidezko administrazio bidean bakarrik erre kurritu ahal izango dira. Dena den, zehatzeko ahalgoaren ondorioz hartutako erabakiek eraentza berezia izango dute (97. Merkataritzako zuzenbidea
160
Merkataritzako zuzenbidea
art.). II. BALORE BURTSAK 694. Burtsen antolaketa: A) Sozietate artezkariak, eta B) Burtsa so zietateak.—Bigarren mailako merkatu ofizialen artean balore burtsak azpi marratu behar ditugu. Erakunde horien eginkizunak oso garrantzitsuak dira, euren bidez gauzatzen baita burtsa merkatu gisa ezagutzen duguna; erakunde ok, ordea, ez dute nortasun juridikorik. Lehenengo eta behin, Gobernuak du horiek sortzeko eskumena, autonomia erkidegoetan kokaturiko burtsen kasu an izan ezik. Jakina denez, autonomi estatutuek burtsak ezartzeko aukera jaso dezakete beren beregi (45. art.). Egungo egunean, eta legearen lehenengo xe dapen gehigarriari helduz, antzinako merkataritza burtsa ofizialak, hots, Ma dril, Bartzelona, Bilbo eta Valentziakoak, Balore Burtsa bihurtu dira. A) Balore burtsa bakoitza sozietate anonimo batek eraendu eta adminis tratzen du, eta horretara mugatzen da, hain zuzen ere, sozietate horien objek tua. Edu berean, 1989ko ekainaren 23ko Errege Dekretuak balore burtsen sozietate artezkariak arautzen ditu. Dekretu horren arabera, sozietate horien esku dago, dela kontratazioaren nahiz burtsaren gainerako jardueren antola keta eta zuzendaritza, dela burtsak ematen dituen zerbitzuen antolaketa. Ho rrez landara, sozietate horiek izango dute burtsa ondo ibiltzeko beharrezkoak diren tresnen gaineko titulartasuna. Bestalde, hauexek dira sozietate horien eginkizun zehatzak: burtsa bakoitzean baloreak negoziatu ahal izateko bete behar diren baldintza bereziak ezarri nahiz argitaratzea, eta baloreen nego ziazioa bera onartzea; ikuskapen eginkizunak gauzatzea, prezioen Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
162
eraketa zuzena eta kontratazio arauen betepena bermatzeko (errege dekretuaren 12. art.); kreditura eta epera egindako eragiketak zaintzea (13. art.); Burtsan en gozia daitezkeen baloredun erakundeei eta burtsa bakoitzaren kideei buruzko informazioa jaso nahiz zabaltzea (14. art.); Balore Merkatuko Nazio Batzor deari aholkuak ematea eta, hala denean, kasuan kasuko autonomia erkidego ari ere (16. art.). Zernahi gisaz, ezin dituzte finantza bitartekotzari loturiko jarduerak gauzatu, ez eta orokorrean balore sozietate eta agentziei dagozkie nak ere. Burtsen sozietate artezkariek euren xedea garatzeko beharrezkoa den ka pitala izan beharko dute (errege dekretuaren 17. art.); kapital hori burtsako kideen artean banatuko da, aurretik aipaturiko errege dekretuaren 9. artikulu ak ezarritako proportzioaren arabera. Sozietate horien akzioak izendunak izan behar dira derrigor, eta burtsen kide diren balore sozietate eta agentziek oso osorik harpidetu eta ordaindu behar dituzte. Sozietate estatutuak nahiz ho rien aldaketak Balore Merkatuko Nazio Batzordeak onetsi egin behar ditu aurretiaz. Gisa berean, administrazio kontseiluaren kide eta zuzendari nagu siaren izendapena ere onetsi behar du erakunde horrek. Administrazio kon tseiluko kideak izendatzeko sistema proportziozko ordezkaritza sistema da (sistema hori Sozietate Anonimoei buruzko Legeak jasotzen du 137. artiku luan; geroago, 1991ko maiatzaren 17ko Errege Dekretuak garatu du artikulu hori). Azkenez, honakoa adierazi behar dute estatutuek: batetik, kide anitzeko organoen erabakietatik zeintzuek behar duten izan gehiengo kualifikatua eta, bestetik, sozietate eskubideen egikaritza zein titulartasunaren inguruan ezar daitezkeen mugapenak. Azken horien helburua gehiegiko botere baterakun tzak oztopatzea da, bazkide guztien intereserako (errege dekretuaren 7.4. ar Merkataritzako zuzenbidea
162
Merkataritzako zuzenbidea
tikulua). B) Aldi berean, burtsen sozietate artezkari guztiek bigarren sozietate ba tean parte hartzen dute, burtsen sozietatean, hain zuzen ere. Sozietate horren xede bakarra burtsen arteko lotura sistema kudeatzea da. Sistema hori infor matizaturiko zirkuitua da estatu osorako. Bertan Balore Merkatuko Nazio Ba tzordeak erabakitzen dituen baloreak negoziatuko dira (baloreok sistema horretan bakarrik zein beste batzuetan negoziatu ahal dira). Balore horiek bi burtsa edo gehiagotan negozia daitezkeen baloreen artean aukeratuko dira eta, horretarako, baloreen ezaugarriak, likidezia, maiztasuna eta kontratazio ko purua gogoan izango dira. Burtsen sozietatea anonimoa izan behar da, eta beraren kapitala osoosorik ordaindurik dauden akzio izendunek osatuko dute; arean, burtsen sozietate artezkari guztiek hainbana hartuko dute parte kapital horretan. Sozietate horren administrazio organoa osatzeko, ordezkari bat har tuko da burtsa bakoitzetik, eta horiek kontseilari gisa jardungo dute. Halaber, burtsek eurek gehiengoz izendaturiko beste kontseilari bat izango da organo horren buru. Hortaz, Espainiako burtsa merkatuan bi merkatu mota jarri dira elkarren gainean: bata, balore burtsen bidez gauzatzen dena eta, bestea, burtsen arteko lotura sistemaren bidez. Merkatu horiek kudeatzeko organoak harremanetan daude, mailakako partehartzearen ondorioz. Hasteko, burtsen kideek euren sozietate artezkarietan parte hartzen dute. Era berean, burtsen sozietate artez kari guztiek burtsen arteko lotura sistema kudeatzen duten sozietatean parte hartzen dute. Horren bidez, balore merkatuaren kontzeptu baterakoiari egoki tu nahi izan zaio merkatuaren egitura. Zioen azalpenari helduz, bateratze hori beharrezkoa da ÂŤnazioko ekonomi antolaketa eta finantza sistemaren batasu nari buruzko printzipio ukaezinaren araberaÂť. Nazio
695. Baloreak Burtsan negoziatzea.—Balore Merkatuko Batzor Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
164
deak zehaztu behar du zeintzuk diren balore burtsetan negozia daitezkeen ba lore kategoriak. Legearen arabera, bigarren mailako merkatu ofizial horietan bakarrik gauza daiteke akzioen eta ÂŤtitulu bidez adierazitako baloreÂťen nego ziazioa, bai eta akzio bihur daitezkeen edota akzioak eskuratu zein harpide tzeko eskubidea barneratzen duten baloreen negoziazioa ere. Horrez landara, Batzordeak merkatu horiei bakarrik eman diezaieke beste zenbait baloreren negoziazioa gauzatzeko ahalmena. Edu berean, balore burtsetan ere negozia daitezke bigarren mailako beste merkatu ofizial batzuetan negozia daitezkeen baloreak. Kasu horietan, arau diek ezarritakoa hartu behar da kontuan eta, hala denean, balore horien nego ziazio nagusia gauzatzen duen merkatuaren arauak ere bete behar dira. Beste alde batetik, eta 1989ko ekainaren 23ko Errege Dekretuaren seigarren xeda pen gehigarriak ezartzen duen bezala, Espainiako balore burtsetan askatasuna dago atzerriko baloreak negoziatzeko; nolanahi den ere, balore horien kotiza zioa pezetetan adierazi behar da. Burtsa bakoitzean, sozietate artezkariak izango du baloreen negoziazioa onartzeko eskumena; beste balore burtsa batek aurretik balore horien negozia zioa onartu badu ere, sozietate artezkariak ez du hori bera erabaki beharrik. Burtsa eragiketa bakoitza balore burtsa bakar bati eratxiki behar zaio edo, beharrezkoa denean, burtsen arteko lotura sistemari. Edozein modutara ere, jaulkipenak sistema horren bidez negoziatzen badira, negoziazio hori sistema horretan bakarrik egin dadin agindu ahal izango du Balore Merkatuko Nazio Batzordeak. Horretarako, jaulkipen horiek Baloreen Konpentsazio eta Likida ziorako Zerbitzuan sartu beharko dira, aurretiazko betekizun gisa. Geroago aztertuko dugu Zerbitzu hori. Bukatzeko, legearen 53. artikuluak jasotako kasua aipatuko dugu: pertso Merkataritzako zuzenbidea
164
Merkataritzako zuzenbidea
na batek, edo beste batek horren aginduz, Burtsan negozia daitezkeen sozieta te akzioak eskuratu edo eskualdatzen ditu. Eragiketa horien bitartez, pertsona horrek harpidetzen duen kapitala sozietate horretan guztira harpidetutako ka pitalaren 100eko 5etik gorakoa bada (jarraikako multiploak), eragiketa horri buruzko informazioa eman beharko du. Informazio hori honakoek jasoko du te: sozietateak berak, horren akzioak zein burtsatan negoziatu eta bertako so zietate artezkariek eta Balore Merkatuko Nazio Batzordeak. Portzentaia hori 1991ko martxoaren 15eko Errege Dekretuak zehaztu du, informazioa emate ko epearekin batera. Epe hori zazpi egun baliodunekoa da, kontratuaren data tik zenbatzen hasita (ikus, horren inguruan, goian aipaturiko errege dekretu hori garatzen duen 1991ko apirilaren 23ko Agindua). Horrez gain, Burtsan negozia daitezkeen akzioak eskuratu edota eskualdatzen dituena sozietatearen administrazio kontseiluko kide denean ere, informazio eginbehar hori izango du; kasu horretan, beraz, ez dira aintzat hartzen eragiketen kopurua eta par taidetzaren portzentaiak. Beste alde batetik, kontuan hartu behar dira 1991ko martxoaren 15eko Errege Dekretua eta hori garatzen duen urte horretako api rilaren 23ko Agindua. Dekretu horrek sozietate kotizatuen partaidetza esan guratsuak eta sozietatearen beraren akzioak eskuratzearen inguruan eman beharreko informazioa arautzen du. Horren eraginez, indarrik gabe geratu di ra, bai Balore Sozietate eta Agentziei buruzko 1989ko martxoaren 22ko Erre ge Dekretuaren bigarren xedapen gehigarria, bai eta BMNBk azaroaren 15ean emandako 6/1989 zirkularra ere. Azken horrek sozietateen partaidetza esan guratsuen inguruan eman beharreko informazioa arautzen du, sozietatearen akzioak Burtsan negozia daitezkeen kasuetarako.
Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
166
III. BALORE SOZIETATE ETA AGENTZIAK 696. Kontzeptua eta erakundeen bereizketa. Jarduerak.—Balore Mer katuari buruzko Legeak ez du banakako agente bitartekariaren erakundea ja so. Espainiako lehengo sisteman agente horiek modu esklusiboan gauzatzen zuten burtsa negoziazioa, fedemaile publiko gisa. Egungo legeak, aldiz, finan tza erakunde berezi batzuk ezartzen ditu agente bitartekarien ordez: balore sozietate eta agentziak. Erakundeok sozietate anonimoak dira, eta euren xe dea 70 eta 71. artikuluek zerrendaturiko jardueretara mugatzen da. Laburbil duz, baloreen merkataritza gauzatzen dute (legezko bi manu horiek 1993ko maiatzaren 3ko Errege Dekretuak garatu ditu; horren helburua merkatuen gardentasuna eta inbertitzaileen babesa bermatzea izan da, bai eta antolaketa osoagoa ezartzea ere). Legearen arabera, ordea, balore sozietate eta agentziek ez dute baloreen negoziazioa eskuesteko eskumen esklusiborik. Hortaz, joera liberalagoari bati helduz, kreditu ofizialeko erakundeek, bankuek eta aurrezki kutxek ere balore sozietate eta agentziekin batera parte har dezakete bigarren mailako merkatu ofizialetan, burtsa merkatuan izan ezik (76. art.). Azken horretan, burtsen ki de diren balore sozietate eta agentziek bakarrik parte har dezakete. Are gehia go, balore sozietate eta agentziek zenbait jarduera elkarrekin banatzen dituzte kreditu kooperatiba, diru merkatuko sozietate bitartekari, kartera sozietate ku deatzaile eta merkataritzako artekari elkargokideekin (76. art.). Edonola ere, eta legearen arabera, balore sozietate eta agentziak bakarrik izan daitezke ba lore burtsen kide eta, horren ondorioz, eurek bakarrik negoziatu ahal izango dute bertan; izatez, horixe da sozietate horiek bereizten dituen ezaugarri na gusia. Sozietate eta agentziek gauza ditzaketen jarduerak ez dira Merkataritzako zuzenbidea
166
Merkataritzako zuzenbidea
berdinak; gai nera, euren jardueraren eraentza ere desberdina da. Balore sozietateek, esate rako, euren kontura edota besteren kontura negozia ditzakete baloreak; balore agentziek, berriz, besteren kontura bakarrik jardun dezakete. Jarduerei dago kienez, horietatik batzuk balore sozietateek bakarrik egin ditzakete, berbara ko, balore jaulkipenen harpidetza bermatu, eta baloreen erosketa eta salmentei zuzenean loturiko kredituak ematea (71. art.). Aurretik esan bezala, legearen arabera burtsen kide diren balore sozietate eta agentziek bakarrik dute bigarren mailako merkatu ofizialetan baloreak en goziatzeko ahalmena. Edozelan ere, beste hainbat jarduera egin ditzakete era kundeok (71. artikulua.): a) baloreen harpidetza eta negoziazioaren inguruan inbertitzaileek emandako aginduak jaso eta horiek betearaztea, horretarako baimena badute (baimenik izan ezean, betearazpena gauzatzeko ahalmena du ten erakundeei eskualdatuko zaie agindua); b) inbertsio fondoetako partaide tzen harpidetza eta ordainketa kudeatu, eta horien eskualdaketa negoziatzea; c) baloreen jaulkipenak harpidetzerakoan bitartekari izatea; d) jaulkipenen harpidetza bermatzea (balore sozietateek bakarrik egin dezakete hori); e) Idaztoharren Zentralean titularrak izan eta kontuko idaztoharretan adiera zitako Herri Zorraren merkatua kudeatzea; f) bigarren mailako merkatu ofi zialetan negoziatu ezin diren baloreak jendearekin negoziatzea; g) kontuko idaztoharretan adierazitako baloreen kontabilitate erregistroa eramatea, bal din eta merkatu ofizialetan negozia ezin daitezkeen baloreak badira; h) Balo reen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzuari atxikitako erakunde gisa jardutea; i) baloreen erosketa nahiz salmentei zuzenean loturiko kredituak ematea (hori ere balore sozietateek bakarrik egin dezakete); j) gainontzeko entzat diren balore karteren kudeaketa egitea; k) titulu bidez adierazitako ba Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
168
loreak gordailatu eta kontuko idaztoharretan adierazitakoak administratzea; l) inbertsio kolektiboko erakundeen gordailuzainak izatea; m) Espainiako Ban kuaren eskuorde moduan jardutea, atzerriko moneta bidez egin eta euren jar duerari loturiko eragiketetan. Hala ere, balore sozietate eta agentziek ezin izango dituzte euren gain hartu inbertsio kolektiboko erakundeen zein pentsio fondoen sozietate ku deatzaileek dituzten eginkizunak; are gehiago, ezin izango dute horien kapi talean parterik hartu. Hortik kanpo, debeku hauek ere badituzte: bertan gor dailatzen diren edo bertako kontabilitate erregistroan —kontuko idaztoha rretan adierazitako baloreen erregistroan, hain zuzen ere— dauden baloreen eskubide politikoak egikaritzea; baloreen erosketa nahiz salmentari zuzenean loturik ez dauden kredituak ematea; eta, azkenik, araudiek ezarritako mugatik gora, Burtsan negozia daitezkeen sozietateen kapitalean parte hartzea, zuze nean nahi zeharka (72. art.). 697. Eraketa eta administrazio eraentza.—Balore sozietate eta agentzi ak eratzeko, beharrezkoa da aurretiaz Ekonomia eta Ogasuneko ministroak horretarako baimena ematea, Balore Merkatuko Nazio Batzordearen proposa menez. Baimen hori araututa dago eta, ondorenez, berori ez emateko aukera bakarra arauek ezarritako betekizunak ez gauzatzea da. Arau horiek honako ak dira: Balore Merkatuari buruzko Legearen 62. art. eta ondorengoak, eta erakunde horiek arautzen dituen martxoaren 22ko 276/1989 Errege Dekretua. Bestalde, hauexek dira gauzatu behar diren oinarrizko betekizunak: a) Sozie tate anonimoaren forma izan eta euren xedea berezkoak dituzten jardueretara mugatu behar dute; sozietatearen izendazioak «balore sozietate» (gaztelaniaz, «sociedad de valores») edota «balore agentzia» (gaztelaniaz, «agencia de va lores») adierazmoldeak jaso behar ditu. Aldi berean, «eta burtsa» Merkataritzako zuzenbidea
168
Merkataritzako zuzenbidea
(gaztela niaz, y Bolsa) hitzak ere gehitu behar zaizkie izendazio horiei, baldin eta sozietate zein agentziak burtsen kide badira. b) Batera eratu behar dira; bere bat, eratzaileek ezin izango dituzte abantaila edota ordainketa bereziak jaso. c) Gutxieneko kapitala 750 milioikoa izan behar da balore sozietateen kasuan eta, 150 milioikoa, agentzien kasuan. Kapitala izendun akzioen bidez adierazi behar da, eta sozietatea eratzen den une beretik, kapital hori osoosorik or daindu behar da eskudiruz. Horrez gain, gogoan izan behar dira legearen 68 eta 69. artikuluek zein goian aipaturiko errege dekretuaren 11. artikuluak par taidetzen inguruan ezarritako mugak. d) Euren egoitza Espainian izan behar dute; dena dela, erakunde horiek askatasuna dute nahi dituzten sukurtsalak irekitzeko, Espainian bertan zein atzerrian. Behin baimen hori lortu eta gero, balore sozietate nahiz agentziak Mer kataritzako Erregistroan inskribatuko den eskritura publikoaren bidez eratuko dira. Eragiketak egin ahal izateko, aldiz, erakunde horiek Balore Merkatuko Nazio Batzordearen erregistroetan ere inskribatu behar dira. Inskripzio hori hilabeteko epean egin behar da, eskabidea egin zenetik zenbatzen hasita. Merkataritzako Erregistroan egindako inskripzioa Merkataritzako Erregis troaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar da, eta Batzordearen erregistro etan egindakoa Estatuko Aldizkari Ofizialean. Balore sozietate eta agentzien estatutuak aldarazteko ere, beharrezkoak izango dira aurretiazko baimena eta Erregistroko inskripzioa, honako kasue tan izan ezik: sozietatearen izendazioa edota egoitza aldatzen denean; kapita la gehitzen denean, gehikuntza horiek diruzkoak ez diren ekarpenen bidez egiten direnean izan ezik; legeak, arauak, edota Administrazioaren zein epai learen ebazpenak betetzeko aldaketak egiten direnean; azkenik, Nazio Batzor dearen ustetan —horren inguruko kontsulta egin eta gero—, baimen hori beharrezkoa ez denean. Bestalde, balore agentziak sozietate bihurtzeko (edo alderantziz), bai eta horiek bat egiteko Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
170
ere, beharrezkoa da Administrazioaren aurretiazko baimena izatea eta aldaketa hori erregistro eskudunetan inskri batzea. Administrazio eraentzari dagokionez, balore sozietate zein agentziek ad ministrazio kontseilua izan behar dute. Sozietateei dagokienez, kontseilu hori bost kidek gutxienez osatu behar dute eta, agentzien kasuan, hiruk gutxienez. Administratzaileak, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, izen onekoak izan behar dira enpresa edo lanbidean. Halaber, ezin izango dira Balore Merkatu ari buruzko Legearen 69. artikuluak ezarritako bateraezintasun karietan erori edo birdoitu gabeko porrot eginak nahiz konkurtsopekoak izan. Gainera, ho nako delituak direlaeta auzipetuak izan diren edota zigor aurrekaririk izan duten guztiek ez dute administratzaile izateko aukerarik: Herri Ogasunaren aurkako faltsutze delitua, agirien zaintzako desleialtasunari buruzkoa, se kretuak haustearen ingurukoa, ondasuntza publikoen bidegabeko eralgiketa delitua, sekretuak ezagutarazi eta agertarazteari buruzkoa eta jabetzaren aur kakoen ingurukoa. Bukatzeko, ezingo dira administratzaile izan kargu pu blikoak zein finantza erakundeen administrazio edota zuzendaritza egikari tzeko ezdoituak izan direnak. Taxu berean, administratzaile gehienak adituak izan behar dira balore merkatuari loturiko gaietan. Horren harira, kanbio eta burtsako agenteek zein merkataritzako artekari elkargokideek baldintza hori betetzen dutela uste izango da. Horrez landara, baldintza hori beteko dute, bai bi urtetan zehar gutxienez finantza erakundeen goi administrazio, zuzenda ritza, kontrol eta aholkularitzan jardun dutenek, bai erakunde publiko nahiz pribatuetan balore merkatuari loturiko eginkizunak gauzatu dituztenek. Balore burtsen kide diren balore agentzietan, berriz, administrazio kon tseiluko kide bakoitzaren kapitaleko partaidetza 100eko 5 izan behar da gutxi enez. Nahitaezkoa da agentzia horren akzio guztiak pertsona Merkataritzako zuzenbidea
170
Merkataritzako zuzenbidea
fisikoen esku egotea. IV. BALOREAK ESKURATU ETA SALTZEKO ESKAINTZA PUBLIKOAK 698. Balore kotizakorrak eskuratzeko eskaintza publikoak.—Eskain tza horiek OPA siglaz ezagutzen dira orokorrean; sigla hori gaztelaniazko izenaren hasierako letrek osatzen dute: «oferta pública de adquisición». Gaur egun, sarritan erabiltzen da prozedura hori, kapitalen portzentaia esangu ratsuak erosiz, Burtsan kotizatzen diren sozietate anonimoen kontrola eskura tu edota horietan partaidetza esanguratsua lortzeko. Prozedura horiek anglo saxoniar jatorria izanik (take over birds), modu nabarian finkatu dira beste zenbait herritako merkatuetan. Espainian ere asko zabaldu dira horiek, eta ga rrantzi izugarria lortu dute, gehienetan akzio kopuru handiak ukitu eta mer katua nahasten dutelako. Hori kontuan harturik, xehetasun handiaz arautzen dira eskaintza horiek burtsa merkatu garrantzitsu guztietan. Espainian ere ho rixe bera gertatu da. Lehenik eta behin, 1980ko irailaren 5eko Errege Dekre tua eman zen eta, horren ordez, beste bat 1984ko urtarrilaren 25ean. Azken hori Balore Merkatuari buruzko 1988ko uztailaren 28ko Legeak osatu zuen 60 eta 61. artikuluen bidez (arau horiek lege esparru berria ezarri zuten era kunde horren inguruan). Geroago, 1991ko uztailaren 26ko Errege Dekretuak indarrik gabe utzi du 1984koa. Egungo egunean, azken hori dago indarrean (beraren 4. artikuluaren zati bat, berriz, 1994ko martxoaren 11ko Errege De kretuak aldatu du), eta eskaintza publikoen arauketa zabal, oso eta zehatza eman du, horiei buruzko BMLren manuak garatuz. Goian aipatu ditugun BMLren 60 eta 61. artikuluei eta horiek garatzen dituen Errege Dekretuari helduz, hiru OPA mota bereiz daitezke euren helbu ruaren arabera: Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
172
A) Nahitaezko OPAk. Kategoria horretan sartzen dira ohiko eskaintza publikoak, hau da, sozietate anonimo baten kontrola eskuratu edota horietan nagusitasuna lortzeko helburuarekin egiten direnak; horretarako, sozietate ho rren kapitalaren partaidetza esanguratsua gehitu edo eskuratuko da. Legearen arabera, eraturik dagoen sozietate batean nagusitasun erlatiboa edo osoa lor tzeko bide bakarra OPA horiek egitea da; horrexegatik dira, hain zuzen ere, nahitaezkoak. Errege dekretuaren 1. artikuluak argi eta garbi jasotzen du ho ri. Artikulu horren harira, sozietate baten kapitalaren partaidetza esangura tsua lortzeko, nahitaezkoa da baloreak eskuratzeko eskaintza publikoa egitea, errege dekretu honek ezarritakoaren arabera. Arean, egintza bakar baten edo jarraikako egintzen bidez, sozietate horrek Burtsan negozia ditzakeen akzioak eskuratuko dira (hortik kanpo, beste zenbait balore ere eskuratzen dira, zuze nean edota zeharka, akzioak harpidetu edo eskuratzeko eskubidea barneratzen dutenak, esaterako: akzio bihur daitezkeen obligazioak, harpidetza eskubide ak, warrantak etab.). Bada, ezin daiteke zalantzan jarri eskaintza horren nahi taezkotasuna. Errege dekretuaren arabera, ÂŤpartaidetza esanguratsua izateko, sozietate kapitalaren 100eko 25 edo 50 nahiz gehiago eskuratu behar daÂť (1.2. artiku lua.). Bestalde, honakoei zuzendu behar zaie eskaintza publikoa: sozietatearen akzioak dituzten titular guztiei; botorik gabeko akzioen titularrei, baldin eta eskaintza egiteko baimena eskatu zenean, horiek boto eskubidea bazuten; ak zioak harpidetzeko eskubideen titularrei eta, azkenik, akzio bihur daitezkeen obligazioen titularrei (1.6. art.). Ohiko diren nahitaezko OPA horiekin batera, errege dekretuak beste lau kasu jasotzen ditu; horietan nahitaezkoa da eskaintza publikoa egitea sozieta te baten kapitalaren partaidetza esanguratsua eskuratzeko. Hauexek dira, hain zuzen, kasu horiek: a) kapitala urritzearen inguruan errege dekretuaren 3.2. artikuluak jasotako eragiketak; Merkataritzako zuzenbidea
172
Merkataritzako zuzenbidea
b) sozietate estatutuen aldaketak, kotizaturiko akzioen titular batek botoen 100eko 50 baino gehiago badu (EDren 5. art.); c) partaidetza esanguratsuen zeharkako eskuraketak, bategite eragiketetan edota sozietate baten kontrola lortzera zuzendutakoetan egiten direnak (3.1. art.); d) sozietatearen beraren akzioak eskuratuz, kapitala urritzeari buruzko eragike tak (9. art.). Atal hau amaitzeko, zehaztasun gehiago emango dugu baloreak eskura tzeko eskaintza publikoen inguruan; horren ildotik, honakoa azpimarratu behar da: a) Eskaintzen ezeztaezintasuna; ezaugarri hori BMLren 60. artiku luak eta errege dekretuaren 21. artikuluak jasotzen dute: «Baloreak eskuratze ko eskaintza publikoak ezeztaezinak dira; hortaz, ez dago aukerarik horiek aldatu, euren ondoreak eten edota horietan atzera egiteko, errege dekretu ho nek ezarritako kasu eta forman izan ezik». (22. artikuluari helduz, aldaketok «tratu onuragarriagoa ekarri behar dute eskaintza jasotzen dutenentzat» eta, gainera, «tratu berdintasunaren printzipioa bete beharko dute inguruabar ber dinak dituzten jasotzaile guztiei dagokienez)». b) Errege dekretuaren 24. arti kuluak ezarritako kasu eta forman bakarrik egin dezake eskaintzaileak atzera eskaintzan. c) Eskaintzaren kontraprestazio gisa —zatika edo osorik— dirua, Burtsan kotiza daitezkeen baloreak, edota eskaintzaileak berak jaulkitako ba loreak eman daitezke. Ordainketa tresnaren arabera, beraz, salerosketa edota trukaketa gisa eratuko da eskaintza, edota bietara aldi berean (EDren 10. art.). B) Borondatezko OPAk. Errege dekretuaren arabera, badira borondatez koak diren eskaintza publikoak ere. Eskaintza horiek borondatez egiten dira, ez, ordea, derrigor; izatez, eskaintza horien helburua ez da partaidetza esan guratsua lortzea. Eskaintzok Burtsan negozia daitezkeen baloreei buruzkoak badira, horiek egiteko baimena eman beharko du BMNBk. Halaber, 1. artiku luak nahitaezko eskaintzen inguruan ezarritako arau eta Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
174
prozedurak aplikatu beharko zaizkie (ikus EDren 8. art.). C) Elkarlehiarako OPAk. Eskaintza mota horiek arautzen dira errege de kretuaren 31.etik 36.era arteko artikuluetan. Legearen arabera, ÂŤeskaintza ho riek ukitzen dituzten akzio guztiak edota batzuk beste eskaintza publiko baten objektu izan dira aurretiaz, Balore Merkatuko Nazio Batzordean aurkeztutako eskaintza baten objektu, alegia; bigarren eskaintza horrek 33. artikuluak eza rritako betekizunak gauzatu behar ditu, eta lehenengoa onartzeko epea amaitu baino lehen egin behar daÂť (31. artikulua.). Eskaintzok ezaugarri hauek izan behar dituzte: lehenik, eskaintza horrek aurrekoak jasotako balore kopuru be ra jaso behar du gutxienez; hurrenik, bigarren eskaintzak lehenengoa hobetu beharko du, hau da, ÂŤprezioaren nahiz kontraprestazioaren balioa aurrekoaren 100eko 5etik gorakoa izan behar da gutxienezÂť; eta, azkenik, bigarrenak es kainitako kontraprestazioa eskudiruz eman behar da (33. art.). Eskaintza ho riek borondatezkoak dira, eta euren helburua da aurreko eskaintzen arrakasta eragoztea. Eskaintza berri horren iragarki ofiziala egiten denean, aurreko es kaintzaileek euren baldintzak alda ditzakete, elkarlehiarako eskaintzaren bal dintzak hobetuz (36. art.). Espainiako antolamendu juridikoak arauturiko eskaintza publiko motak aztertu ondoren, esan behar da horiek guztiak arau berberak dituztela ondoko gaiei begira: eskaintzaren aurkezpena eta bermeak, eragiketa azaltzen duen li buruxkaren edukia, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak eman beharreko bai mena, onarpen epea, emaitzaren argitalpena eta, hala onartuz gero, eskaintza horren likidazioa ere. Eskaintza horiek bete behar dituzten formalitate eta tra miteak xehetasunez jasotzen ditu errege dekretuak (12.etik 30.era arteko arti kuluak). Edozein modutara ere, arau horiek formari buruzkoak dira batik bat eta, horren ondorioz, ez ditugu hemen aztertuko; lan honen helburua da balo Merkataritzako zuzenbidea
174
Merkataritzako zuzenbidea
re merkatuko erakunde garrantzitsu horren edukia orokorrean aztertzea. 699. Kotizaezinak izanda negozia daitezkeen baloreak saltzeko es kaintza publikoak.—Eskaintza horietan eraentzen duten arauak hauek dira: BMLren 61. artikulua, Jaulkipenei eta Baloreak Saltzeko Eskaintza Publikoei buruzko 1992ko martxoaren 27ko Errege Dekretua (28.etik 32.era arteko arti kuluak), eta 1992ko abenduaren 18ko Agindua. Aipatu berri dugun errege de kretu horren hitzaurreak adierazi duen moduan —gai horri buruz Europako Erkidegoek emandako xedapenei heldurik—, balore kotizaezinak saltzeko es kaintza publikoen eraentza balore jaulkipenek dutenaren antzekoa da (horre kin loturik, ikus 29.1. artikuluak jasotakoa; horren arabera, eskaintza horiei errege dekretuak balore jaulkipenei buruz ezarritakoa aplikatu ahal zaie, be harrezko diren egokitze eta salbuespenekin). EDren 3 eta 28. artikuluen arabera, baloreak saltzeko eskaintza publikoek inguruabar hauetako bat bete behar dute: a) Balore horiek jaulkitzaileak berak dituen beste balore batzuen izaera berbera izatea; gainerako baloreak Burtsan, bigarren mailako beste merkatu ofizialen batean edota nazio lurraldean eza rritako merkatu antolatuen batean kotiza daitezkeen baloreak izan behar dira. b) Baloreen jaulkitzaile edo edukitzaileak, baita horren kontura jarduten due nak ere, baloreak nazio lurraldean eskaintzea, publizitate jardueren bitartez. c) Eskainitako baloreak nazio lurraldean zabaldu, suspertu edo merkaturatzea, jarduera hori egiten duen edozein pertsona edo erakunderen bidez. Baloreak saltzeko eskaintza publikoa sozietate jaulkitzaileak berak egiten badu akziodunen kontura, «tratu berdintasunaren printzipioa» bete beharko da baloreak zehaztean, errege dekretuak agintzen duen moduan (29.3. art.). 700. Legearen menpeko eragiketak.—Aurretik aipatu ditugun manue Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
176
tan bereizten dira, batetik, Burtsan negozia daitezkeen akzioak eskuratzeko eskaintzak eta, bestetik, bigarren mailako merkatu batean negozia ezin daitez keen baloreak saltzeko eskaintzak. Halaber, lehenengoen artean ere bereizketa bat egiten du legeak: kasu batzuetan, nahitaezkoa da eskaintza publikoa egi tea baloreak eskuratzeko; beste batzuetan, berriz, tituluak eskuratu nahi ditue nak bere borondatez egiten du eskaintza. Azken horietatik, lehenengo kasuak osatzen du ohiko OPA, hau da, betidanik arautua izan dena. Bestalde, legeak nahitaezko eskaintzen eraentza zabaldu die borondatezkoei. Legearen 60. artikuluaren arabera, Balore Burtsan negozia daitezkeen ak zioak eskuratzeko —egintza bakar batean edota jarraikako egintzen bidez—, nahitaezkoa da titular guztiei zuzendutako eskaintza publikoa egitea. Gauza bera gertatuko da, zuzenean edota zeharka, akzioak harpidetu edo eskuratze ko eskubidea barneratzen duten baloreen kasuan (esaterako, akzio bihur dai tezkeen obligazioen, harpidetza eskubideen, warranten eta abarren kasuan). Eskuraketa horien helburua sozietate baten kapitalaren partaidetza esangura tsua lortzea da. Aurretik aipatu bezala, manu horrek formari buruzko arazoak besterik ez ditu aipatzen, eta araudien esku uzten du ondoko gaien inguruko arauketa: partaidetza esanguratsuen finkapena (ikus 697. zk.), eskaintza ezez taezina izateko edota baldintzen menpe jarri ahal izateko aukerak, kontrapres tazio eskainiaren arabera eskatu ahal izango diren bermeak (eskaintzaileak berak jaulki ez dituen baloreak ere erabili ahal izango dira kontraprestazio gi sa), OPAren garapenerako ezarritako prozeduran Balore Merkatuko Nazio Batzordeak izango dituen kontrol ahalmenak, sozietatearen administrazio or ganoak izango dituen mugapenak, elkarlehiarako eskaintzen eraentza, lain tzearen inguruko arauak etab. Eskaintza publikoekin loturiko sistemaren Merkataritzako zuzenbidea
176
Merkataritzako zuzenbidea
nahitaezkotasuna eragingarria izateko, goian aipatutako manuak zenbait neurri hartu ditu. Horien arabera, eskaintza publikorik egin gabe, aurretik aipaturiko akzio kopurua eta partai detza esanguratsua lortzen dituenak, ezin izango du akzio horiei dagozkien eskubide politikoak egikaritu, eta legeak ezarritako zehapenak izango ditu. Era berean, deusezak izango dira akzio horiek erabiliz hartutako erabakiak, eta Balore Merkatuko Nazio Batzordeak horiek aurkaratzeko legebideztaketa izango du legearen arabera. Ondorenez, legeak arlo horretan aurreko sistemak zuen hutsune nabaria bete du, OPA egiteko betebeharra gauzatzen ez den ka suetarako zehapen berezia ezarriz. Lehenago azaldutako aginduez gain, beste kasu batean ere (Balore Bur tsan negozia daitezkeen botodun akzioen inguruan) beharrezkoa da eskaintza publikoa egitea, baloreak eskuratu ahal izateko. Ildo horretatik, norbaitek so zietate jaulkitzailearen botoen 100eko 50 baino gehiago eskuratu eta sozietate horren estatutuak aldarazi nahi baditu, balore horiek eskuratzeko eskaintza publikoa egin beharko du derrigor. Kasu horretan ere, araudi bidez ezarri be har dira, dela eragiketa egiteko prozedura eta horren betekizun nahiz baldin tzak, dela eskaintza publikoak izan behar duen gutxieneko prezioa. Aurretik aipatu bezala, legeak borondatez egiten diren eskaintza publiko ak ere arautzen ditu, hain zuzen ere, akzioak zein horiek harpidetu edo esku ratzeko (zuzenean edota zeharka) eskubidea barneratzen duten beste zenbait balore eskuratzeko eskaintza publikoak. Kasu horietarako, bi betekizun ezar tzen ditu legeak: bata, eskaintza zuzentzea eskuratu nahi diren baloreen titu lar guztiei; eta, bestea, eskaintza horrek betetzea aldez aurretik aipatu ditugun eskaintzen arau eta prozedura berberak. Atzenean, eta bigarren mailako merkatuetan kotiza ezin daitezkeen balo reak saltzeko eskaintza publikoei dagokienez, 61. artikulua Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
178
aztertu behar da. Eskaintza horiek sozietateak berak egingo ditu, beraren edota gainontzekoen kontura. Eskaintza horien bitartez, jendeari —edozein prozedura dela bide— balore batzuk eskainiko zaizkio, balore horien jaulkipenak legearen betekizun guztiak gauzatu ez dituenean (26.etik 29.era arteko artikuluak) edota baloreak jaulki direnean eskaintza publikoa egin baino bi urte lehenago gutxienez. Ba loreak saltzeko eskaintza publiko horiei aplikatuko zaie legearen III. tituluak balore jaulkipen berrientzat ezarritako arauketa. Beste alde batetik, atzerrian jaulkitako baloreen eskaintzei ere arauketa berbera aplikatuko zaie, hots, jen deari jaulkitzailearen edo bertan bizi ez den gainontzekoaren kontura eginda ko eskaintzak. V. JOKARAUAK. IKUSKAPEN ETA DIZIPLINA ERAENTZA 701. Jokarauak.—Legeak, berrikuntza nabarmen moduan, jokarau ba tzuk ezartzen ditu balore merkatuan dihardutenentzat. Zioen azalpenak adie razten duenez, arauon oinarria EEEk eman dituen gomendio eta zuzentarau proposamenetan dago. Arau horien helburu nagusia merkatuaren gardenta suna bermatzea da eta, aldi berean, inbertitzaileen interesak behar bezala ba bestea. Egia esan, inbertitzaileen interesek lehentasuna dute balore merkatuan diharduten gainerako erakunde nahiz pertsonen interesen gain. Pertsona zein erakunde horiek gutxieneko jokarau batzuk bete behar dituzte, hau da, legea ren 79.etik 83.era arteko artikuluek ezarritakoak. Horrez gain, 1993ko maia tzaren 3ko Errege Dekretuak artikulu horiek garatuz ezarritako arauak bete behar dira. Horiek Gobernuak onetsi behar ditu edo, bestela, Ekonomia eta Ogasuneko ministroak, Gobernuaren berariazko doikuntzaren bidez; dena den, beharrezkoa izango da Balore Merkatuko Nazio Batzordearen proposa mena. Merkataritzako zuzenbidea
178
Merkataritzako zuzenbidea
Legeak ezarritako jokarauen artean, insider trading deiturikoek egin ohi dituzten jarduerei buruzkoak azpimarratu behar ditugu. Arau horien arabera, debekaturik dago lehen eskuko informazioaren erabilera. Hori dela bide, ezin dira eragiketak egin informazio horrekin loturiko baloreen inguruan, eta ezin zaie gainontzekoei balore horiek eskuratzeko edo saltzeko gomendiorik eman. Gisa berean, baloreen jaulkitzaileek berehala argitaratu behar dituzte gertatu tako egitate edo hartutako erabakiak, horiek merkatuaren kotizazioetan eragi na badute modu nabarian. Dena den, informazio hori zabaltzeak kalte egiten badie jaulkitzailearen beraren legebidezko interesei, Nazio Batzordeak infor mazio hori ez zabaltzeko aukera eman diezaioke jaulkitzaileari. Aurretik aipaturiko errege dekretuaren 2. artikuluak ezartzen duen beza la, 1. artikuluak aipatzen dituen pertsona zein erakundeek eranskinean jaso tako arau orokorrak bete beharko dituzte, betiere inbertitzaileen interesak eta merkatuaren gardentasun eta ibilera egokia bermatuz. Balore Merkatuko Na zio Batzordearen proposamenez, Ekonomia eta Ogasuneko ministroak erans kinean jasotako jokarau orokorrak garatu edo zehaztu ahal izango ditu, bai eta merkatuen ezaugarri berezien araberako jokarau bereziak ezarri ere. 702. Ikuskapen eraentza, urratzeak eta zehapenak.— Salbuespen kasu batzuetan izan ezik, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak du merkatuari zuze nean loturiko erakundeen jarduera ikuskatzeko eskumena. Era berean, beste pertsona fisiko zein juridikoren jarduerak ere ikuskatu egingo ditu, merkatua ren inguruko jarduerak direnean. Eskumen hori egikarituz, Batzordeak beha rrezkotzat jotzen duen informazio guztia (legeak arauturiko gaiaren inguruko informazioa) eska diezaieke erakunde edota pertsona horiei. Horrekin loturik, balore merkatuan egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa zabaltzeko betebeharra Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
180
ere ezar diezaieke erakundeoi. Azkenik, baloreen jaulkitzaileek eta merkatuari loturiko erakundeek beste betebehar bat dute, hain zuzen ere, baloreen negoziazioan eragina izan dezaketen egitate zein inguruabarrak Ba tzordearen aginduz argitaratzea. Legearen 95. artikuluak eta ondorengoek luze eta zabal arautzen dute di ziplina eraentza. Horiei helduz, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak instruitu behar ditu espedienteak, horretarako, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kon tuhartzeari buruzko Legeak ezarritako zehapenprozeduraren arauak hartu behar ditu kontuan. Gainera, Batzordeak berak izango du urratze larri (100. art.) zein arinen (101. art.) ondoriozko zehapenak ezartzeko eskumena. Urra tzeak oso larriak (99. art.) badira, berriz, Ekonomia eta Ogasuneko minis troak ezarriko ditu zehapenak, betiere, Nazio Batzordearen proposamenez eta horren Kontsulta Batzordearen aurretiazko txostena jasoz. Zenbait kasutan, gainera, balore sozietate zein agentzi edota kartera sozietate kudeatzaileak eratzeko eman diren baimenak ezeztatzen dira; zehapen horiek Ministroen Kontseiluak bakarrik ezar ditzake. VI. BURTSA KONTRATAZIOA 703. Burtsa kontratua orokorrean.—Egia esateko, burtsa kontratazioari buruzko arauketa ez da oso zehatza Balore Merkatuari buruzko Legean. Le henik eta behin, mugatu egin ditu bigarren mailako merkatu ofizialen eragi keta gisa har daitezkeen jarduerak. Legeak, bada, merkatu horretan negozia daitezkeen baloreen salerosketak bakarrik aipatzen ditu (36. art.). Horrekin batera, multzo horretatik baztertzen ditu, hala salerosketa bidez egiten ez di ren kostu bidezko eskualdaketak, nola bigarren mailako merkatuetan negozia daitezkeen baloreen dohaineko eskualdaketak (37. art.). Legearen 38. artiku luaren arabera, eragiketa horiek eperako modalitateetan zein Merkataritzako zuzenbidea
180
Merkataritzako zuzenbidea
eskuraÂť egin daitezke. Azkenez, 46. artikuluak ezartzen duen bezala, Nazio Batzordeak zehazturiko balore kategorien negoziazioa bakarrik egin ahal izango dute burtsek. Hortaz, indarrik gabe utzi da Merkataritza Kodearen 67. artikulua; izatez, artikulu horrek modu zabalagoan jasotzen zuen burtsa kontratazioaren eremua (ikus Burtsa Eragiketa Bereziei buruzko 1991ko irailaren 27ko Errege Dekretua). Xedapen horiek osatuz, balore burtsek modu esklusiboan kontrata ditza keten gaiak arautzen dira eta, horrekin batera, baloreen negoziazioa egin de zaketen erakundeak. Legearen 46. artikuluak ezartzen duen moduan, burtsa merkatu ez direnetan ezin izango dira ondoko baloreak negoziatu: a) akzioak edo akzio bihur daitezkeen baloreak, baita akzioak eskuratu edo harpidetzeko eskubidea barneratzen dutenak ere; b) titulu bidez adierazitako baloreak; c) Balore Merkatuko Nazio Batzordeak zehaztutako beste zenbait balore. Hortik kanpo, eta 70. artikuluak adierazi duen bezala, baloreak burtsa batean nego ziatu ahal izateko, balore sozietate eta agentziak burtsa horren kide izan behar dira derrigor. Hori guztia aintzat harturik, badirudi burtsa kontratuak oinarrizko hiru osagai dituela Espainiako antolamendu juridikoan. Hasteko, kontratua biga rren mailako merkatu ofizial zehatz batzuetan egin behar da, hots, balore bur tsetan. Halaber, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak lege bidez zehazturiko balore kategorietara mugatzen da kontratuon osagaia; legearen arabera, balore batzuk burtsa merkatuan bakarrik negozia daitezke, hau da, bigarren mailako beste merkatuetatik kanpo geratzen dira. Azkenik, burtsen kide diren balore sozietate eta agentziek kontratuan parte hartu behar dute; ezaguna denez, era kunde horiek kapital partaidetzak izan behar dituzte burtsaren sozietate artez karian (47. art.). Bestalde, modu iragankorrean, kanbio eta burtsako agenteek ere kontratu horietan parte har dezakete, baldin eta burtsen banakako kide ba dira legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera,. Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
182
704. Burtsa kontratazioaren garapena. Aplika daitekeen legeria.—Burtsa kontratazioak dituen berezitasunak gogoan izanik, beharrezko ger tatzen da horren arauketa berezia egitea. Arauketa horrek gainditu egiten du Balore Merkatuari buruzko Legearen eremua, beraren helburu nagusia balore merkatuaren eraldaketa orokorra gauzatzea baita. Espainiako burtsa sistema berria eratzerakoan, garrantzi handia du gai horrek; sistema hori Balore Mer katuari buruzko Legea garatzen duten arauek osatuko dute batik bat. Burtsa merkatuen jardunbidean eraenduko duen arauketa berririk ez ba dago ere, bistan da merkatu horietan ezin dela kontratazioa gelditu. Hori dela eta, indarrean utzi behar izan dira legearen aurreko xedapen batzuk, eta ho riek sistema berriari egokitzerakoan, zailtasun handiak sortu dira interpreta zioaren inguruan. Hori guztia oinarri harturik, 1989ko ekainaren 23ko Errege Dekretuak eraentza iragankorra ezartzen du burtsa kontrataziorako, bosgarren xedapen gehigarrian. Horren ariora, eta besterik izan ezean, indarrean diraute Merkataritzako Burtsei buruzko 1967ko ekainaren 30eko Araudiak eta berori osatzen duten beste hainbat xedapenek. Xedapen gehigarri horren ildotik, eta baloreen negoziazioa onartzeari da gokionez, goian aipaturiko araudiaren 22. artikuluak eta ondorengoek ezarri tako arauak aplika daitezke. Hala eta guztiz ere, aintzat hartu beharko dira Balore Merkatuari buruzko Legeak betekizun horien inguruan ezarritako al daketak (26. art.). Jaulkipenen liburuxkari dagokionez, 1992ko martxoaren 27ko Errege Dekretua aplikatuko da, baloreak saltzeko eskaintza publikoei eta balore jaulkipenei buruzkoa. [Errege dekretu horrek jasotako printzipioak ga ratu ditu 1993ko uztailaren 12ko Aginduak. Agindu horren bidetik, gainera, balore merkatuaren inguruan Europako Erkidegoek emandako zuzentarauei egokitu zaie Espainiako antolamendu juridikoa. Zuzentarauon artean, Kon Merkataritzako zuzenbidea
182
Merkataritzako zuzenbidea
tseiluak 1980ko martxoaren 27an emandakoa (80/390/EEE) azpimarratu be har da. Zuzentarau hori balore burtsa batean balore higikorren kotizazio ofiziala onartzeko argitaratzen den liburuxkari buruzkoa da; zehatzago esa tearren, liburuxka hori egin, kontrolatu eta zabaltzeko baldintzen koordina zioa arautuko du. Horrez gain, kontuan izan behar da 1987ko ekainaren 22ko (87/345/EEE) eta 1990eko apirilaren 23ko (90/211/EEE) zuzentarauek alda keta batzuk ezartzen dituztela 80/390/EEE zuzentarauan]. Berebat, baloreek ez badituzte gauzatzen araudiaren 49. artikuluan ezarri tako zabaltze, maiztasun eta kontratazio kopuruaren inguruko betekizunak, baloreak negoziaziotik kanpo utz daitezke; Balore Merkatuko Nazio Batzor deak hartu beharko du horren gaineko erabakia(34. art.). Burtsako saio eta baloreen kotizazioaren inguruan, oraindik ere indarrean daude Burtsen Araudiaren 178. artikulua eta ondorengoak. Edozein modutara ere, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren esku zeuden hainbat eskumen Na zio Batzordeari eratxiki zaizkio, alegia, burtsa saioak egiteko ordu eta egunak finkatu eta horiek etetearen ingurukoak. Orokorrean, aurretiaz aipaturiko xedapen gehigarriaren harira, Burtsen Araudiaren gainerako manuak eta balore merkatuari loturiko beste xedapen guztiak aplikatzeko modukoak izango dira, horretarako beharrezkoak diren egokitzapenak eginez. Haatik, ezin dira aplikatu Balore Merkatuari buruzko Legearen edo berori garatzen duten arauen aurkakoak diren xedapenak. Au rretik adierazi dugun bezala, zenbait kasutan zalantzak sortzen dira aplikatu behar den arauketari eta aurreko arauen egokitzapenari dagokienez. 705. Burtsen arteko lotura sistema.—Balore Merkatuari buruzko Legea eman baino lehen, 1988ko ekainaren 24ko Errege Dekretuak burtsen artean betidanik izandako komunikazio eza apurtu zuen. Hori dela bide, ahalbideratu egin zuen burtsa batek beste burtsa bateko aginduak betearaztea, erosi nahiz saltzeko Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
184
aginduak, hain zuzen. Eraberriketa horri dagokionez, nabarmentze koa da kontratazio sistema desberdinen eraketa. Orobat, ohiko sistemaz gain (ahoz gorakoa), aginduen zentralizazio sistema eta burtsen arteko lotura elek tronikoen bidezko kotizazio sistemak ditugu. Horren bidez, etengabeko mer katua eratu da esperimentu gisa. Esperientzia horren eta beste herri batzuetako burtsa merkatuetan eginda koen ondorioz, legeak burtsen arteko lotura sistema eratu du. Legearen 49. artikuluaren esanetan, balore burtsek estatu osorako ezarriko dute burtsen ar teko lotura sistema, hots, sare informatiko baten bidez loturiko sistema. Siste ma horretan negoziatuko dira Balore Merkatuko Nazio Batzordeak aurretiaz erabakitako baloreak. Balore horiek negoziatzeko modukoak izan behar dira gutxienez bi balore burtsetan; horretarako eskabidea baloreak jaulkitzen di tuen erakundeak egin behar du, eta nahitaezkoa da burtsa sozietateak aldez aurretik horren aldeko txostena ematea. Sozietate horrek du, hain zuzen ere, sistema hori kudeatzeko ardura. Beste alde batetik, baloreen jaulkipen bat sis tema horren barruan sartzen bada, Nazio Batzordeak honako erabakia har de zake: jaulkipen hori sistema horretan bakarrik negoziatzea. Bada, burtsen sozietatea eratu behar da, burtsen arteko lotura sistemaz ar duratzeko; sozietatea eratzen ez den bitartean, etengabeko merkatuaren jar dunbidean berori baimendu zuten arauek eraendu beharko dute. Halaber, arau horietan burtsetako sindikoen batzari egindako aipamenak sozietate artezka riei egin zaizkiela ulertuko da (1989ko ekainaren 23ko EDren zazpigarren xe dapen gehigarria). 706. Eragiketa motak.—Abiapuntutzat hartzen badugu Burtsan eginda Merkataritzako zuzenbidea
184
Merkataritzako zuzenbidea
ko eragiketa guztiak balore salerosketak direla, horien barruan mota desberdi nak aurki ditzakegu, salerosketok betetzeko moduaren arabera. Legearen 38. artikuluari helduz, eragiketok «eperako modalitateetan zein eskura» egin dai tezke. Aurretik aipatu bezala, arlo horretan indarrean dago, modu iraganko rrean bada ere, Burtsei buruzko 1967ko Araudia (63. art. eta ondorengoetan aipatu ditu eragiketa horiek). 707. Eskura egindako eragiketak.—Eragiketa horietan «kontratugileen elkarrekiko betebeharrak kontratua egin eta egun berean bete behar dira» (araudiaren 63. artikulua.). Eskura egindako eragiketak gauzatzen dira titulu ak eman eta prezioa ordaintzen denean; kontuko idaztoharretan adierazten diren baloreak badira, ostera, emate hori eskuratzailearen izenean egindako kontabilitate transferentziaren inskripzioarekin gauzatzen da. Ondorengo epi grafeetan prestazio horiek betearazteko modua aztertuko dugu. 1981eko apirilaren 10eko Aginduari helduz, burtsek ahalmena dute titu luak eskura erosi zein saltzen dituztenentzat kreditu sistema bat eratzeko. Sis tema horren arabera, agenteen bitartez betebeharren betepena geroratzen da; horrela, eta kontuen sistema berezia erabiliz, eragiketak egin daitezke horien zenbatekoaren portzentaia aldakor bat gordailatuz. Ondorenez, eragiketa hori ek epera egindakoen itxura hartzen ari dira. Bestalde, Balore Merkatuari buruzko Legeak «baloreen erosketa edo sal mentei zuzenean loturiko kredituak emateko ahalmena» jarri du balore sozie tateen eskuetan, beste zenbait jardueraren artean (71. artikulua.). Aldi berean, ahalmen hori luzatu die kreditu ofizialeko erakunde, banku, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibei (76. art.). Eskurako burtsa eragiketen kreditu sistema 1991ko martxoaren 25eko Aginduak arautzen du; bada, legearen arabera kre ditu mota horiek eman ditzaketen erakunde guztiek sistema horretan parte har dezakete. Agindu horrek, gainera, kredituak Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
emateko tzen du.
marko
juridikoa
186
ezar
708. Prezioa ordaintzea.—Prezioaren ordainketa errazteko, eskurako li kidazio orokorraren sistema eratu da. Azken finean, hainbat ordainketa egin beharrean, konpentsazio bat egiten da. Gerta daiteke Burtsaren kideek eragi keta bat baino gehiago gauzatzea —erosketak nahiz salmentak—, prezioaren zordun zein hartzekodun izanik; beraz, eragiketa horien likidazioa egin behar da. Kasu batzuetan, Burtsaren kideak zor duen saldoaren zenbatekoa ordaindu beharko dio horren ardura duen erakundeari; beste batzuetan, aldiz, kidea hartzekoduna izango da eta, horren ondorioz, berari dagokion saldoa jasoko du. Egia esan, arazo handiak izango lirateke burtsen kideek bananbanan liki datuko balituzte eragiketok. Konpentsazio sistemaren bitartez, ordea, desager tu egiten dira arazo horiek. Burtsei buruzko Araudiaren 70. artikuluak ezartzen duenaren arabera, li kidazioa egun baliodun guztietan egingo da, astelehenetik ostiralera —biak barne—, eta sindikoen batzak zehaztezn duen leku eta orduan. Horren harira, egun batean egindako eragiketen zenbatekoa hurrengo egunean likidatuko da. Gaur egun, 1989ko ekainaren 23ko Errege Dekretuaren zazpigarren xedapen gehigarriari helduz, esan beharra dago balore burtsetan sozietate artezkariek dutela, hala likidazio sistemaren barne antolaketa zehazteko eskumena, nola likidazio hori egiteko leku eta ordua finkatzekoa. 709. Tituluak ematea.—Araudiari helduz, tituluen emate materiala gau zatu behar da zazpi likidazioren barruan, titulu horiek eramailearentzako titu luak direnean; alderantziz, tituluak izendunak badira, hamabost likidazioren barruan gauzatu behar da emate hori. Dena dela, kontratugileek aukera dute epe laburragoak hitzartzeko (63. artikulua). Epe horien arteko desberdintasu Merkataritzako zuzenbidea
186
Merkataritzako zuzenbidea
naren arrazoia izendun tituluen ezaugarrietan datza. Izatez, askoz zailagoa da titulu horiek manipulatu eta eskualdatzea. Tituluak erregularrak izan behar dira. Horrela, titulu irregularrak eman dituzten kideek beste batzuk eman beharko dituzte horien ordez, irregulari tatea jakinarazi denetik hogeita hamar eguneko epean. Orobat, irregular gisa hartuko dira atxikitako tituluak, amortizatuak, narriatuak zein kupoirik gabe koak (araudiaren 61. art.). Kontuko idaztoharretan adierazten diren baloreak kontabilitate transfe rentzien bidez eskualdatuko dira, eta eskuratzailearen izenean egindako ins kripzioak tituluen traditioak dituen ondore berberak ditu (Balore Merkatuari buruzko 9. artikulua). Horrexegatik, baloreen legebidezko titularra izango da kontabilitate erregistroko idazpenen arabera legebidezkoturik dagoena (11. artikulua.). Hori egiaztatzeko, nahitaezkoa izango da erregistroaz arduratzen den erakundeak emandako ziurtagiria erakustea (12. art.). 710. Epera egindako eragiketak. Modalitateak.— Jakina den bezala, 1940ko otsailaren 23ko Legearen 2. artikuluak debekatu egin zituen titulu hi gikorren gain epera egindako eragiketa guztiak. Edozein modutan, 1964ko apirilaren 30eko Errege Dekretuak baimendu egin zituen eragiketa horiek ko tizazio kalifikatuko tituluen kasuan. Horren ildotik, Gobernuak erabaki be har du zein den kontratazio hori hasteko unea; eragiketa horien modalitateak, berriz, Ogasuneko ministroak erabaki behar ditu (23. art.). Burtsei buruzko Araudiaren 80 eta 81. artikuluek ere baimen hori nahitaezkoa zela errepikatu zuten, baina baimen hori eman ez zenez, eragiketa horiek ez ziren Espainiako burtsa merkatuetan gauzatu. Sistema berriak, aldiz, onartu egin ditu, zalantzarik gabe, epera egindako eragiketak. Arean bere, legearen 38. artikuluak bigarren mailako merkatu ofi zialetan egin daitezkeen eragiketen artean beren beregi aipatu ditu horiek. Dakigunez, kotizazio kalifikatuko tituluen kategoria Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
188
ezabatu du 1988ko ekai naren 24ko Errege Dekretuak. Orokorrean, eperako eragiketa horiek Burtsan negozia daitezkeen balore mota guztien gain egin daitezke; esanak esan, nahi taezkoa izango da horren inguruko administrazio baimena. Horrekin loturik, 1989ko ekainaren 23ko Errege Dekretuaren bederatzigarren xedapen gehiga rriak Ekonomia eta Ogasun Ministerioari ahalmena ematen dio «baloreak eta Burtsan egin daitezkeen eperako eragiketen hurrenkera zehazteko, indarrean dagoen Araudiaren 80 eta 81. artikuluek ezarritakoaren arabera». Burtsei buruzko Araudiak ezartzen duenez, eragiketa horietan «kontratu gileen elkarrekiko betebeharrak ez dira kontratua egin eta egun berean gauza tu behar, hitzarturiko epea mugaeguneratzen denean baizik» (79. artikulua). Hortaz, geroratu egiten dira bi prestazioak, baloreen ematea eta prezioaren ordainketa, hain zuzen. Kontratua burutzen da gauza eta prezioaren gaineko adostasuna lortu den burtsa saioan; gauzatu, ordea, hitzarturiko egunean gau zatuko da. Gerorapen hori dela bide, baloreak saldu eta erosi egin ahal dira eurok eskura izan gabe edota horretarako dirurik izan gabe («zorpekoan»). Esan be zala, nahikoa da tituluak zein dirua izatea kontratua gauzatzen denean. Eros leak kotizazioa igotzea espero du; beraz, eragiketa likidatzerakoan, baloreek izango duten balioa euren prezioa baino handiagoa izango da. Saltzaileak, be rriz, kontrakoa espero du, hau da, kotizazioak behera egitea; horretara, berak emaniko baloreen balioa euren prezioa baino txikiagoa izango da. Prezioa, bada, desberdina da kontratua burutzean eta berori gauzatzean, eta kontratu gileek diferentzia horren inguruan espekulatzen dute. Ondorenez, eragiketok arriskuak sortzen dituzte alderdi bientzat, trukaneurriek gero eta gorabehera gehiago baitute. Hortik dator, hain zuzen, oso ezaguna den esaera hau: «Bur tsan jokatzea». Eperako eragiketak gauzatzeko modua (likidazioa) Merkataritzako zuzenbidea
188
Merkataritzako zuzenbidea
konpentsazioa egitea da. Edozelan ere, konpentsazio hori eskurako eragiketena baino zabalagoa da, diruaz gain, baloreak ere konpentsatu egiten direlako. Burtsei buruzko Arau diak ezartzen duenez, behinbehineko likidazioak egin behar dira eta, hilabete bukaeran, likidazio orokorra (araudiaren 111. art. eta ondorengoak). Burtsa merkatuan egiten diren eperako eragiketak mota desberdinetakoak izan daitezke. Edozelan ere, Balore Merkatuari buruzko Legearen 38. artiku luak Gobernuaren —edota horren berariazko doikuntzaren bidez, Ekonomia eta Ogasuneko ministroaren— esku utzi du bigarren mailako merkatu ofizia letan egin daitezkeen eragiketak tipifikatzeko eskumena. Indarrean dagoen Burtsei buruzko Araudiak (modu iragankorrean bada ere) bereizi ditu eragi keta finkoak eta baldintzapekoak (82. art.); bigarren horien artean, bestalde, modalitate desberdinak arautzen ditu: a) Eragiketa finkoetan, «eroslearen eta saltzailearen betebeharrak behin betiko zehazten dira; horrela, kontratuan finkatu diren mugaeguna eta bal dintzak aldaezinak izango dira, eragiketa hitzarturiko datan likidatuz» (83. artikulua). b) Baldintzapeko eragiketetan, «kontratugile batek kontratuaren baldin tzetako bat aldatzeko eskubidea izango du, betiere horren izaeraren araberako konpentsazioa ordainduz» (84. art.). Eragiketa horien artean ondokoak bereiz daitezke: lehenik, aukera eskubidedun eragiketak. Horien bitartez, «erosleak zein saltzaileak eskubidea izango du hasierako eragiketan zehazturiko balore kopuru berdina edo horren multiploen bat jaso edo emateko. Edonola ere, ba lore horren hasierako eta epe finkorako kotizazioaren arteko diferentzia erosle ala saltzailearen pentzuan geratuko da» (85. art.). Bigarrenik, primadun era giketak ditugu; eragiketa horietan, «primaren hartzaileak bertan behera utz dezake kontratua Burtsaren edozein saiotan, primaren zenbatekoa ordainduz» (86. art.). Azkenik, borondatera egindako eragiketak aipatu behar ditugu. Horien bidez, «eroslearen eta Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
190
saltzailearen betebeharrak behin betiko zehaz ten dira; alabaina, hitzarturiko epearen barruan, edozein egunetan egin deza kete likidazioa, hogeita lau ordu lehenago horren berri emanez» (87. art.). 711. Eragiketa bikoitza.—Balore Merkatuari buruzko Legeak ez du era giketa hori berariaz aipatu bigarren mailako merkatu ofizialetan egin daitez keen eragiketen artean. Kontrara, Burtsei buruzko 1967ko Araudiak arreta bereziaz aztertu du berori. Araudiaren arabera, «eragiketa horien bidez era mailearentzako tituluak erosten dira, eskura edota epera; aldi berean, mota berdineko baloreak birsalduko zaizkio pertsona berari, epera eta prezio zehatz baten truk». Araudiak ezartzen duenez, «kontratua baliozkoa izateko, nahita ezkoa da modu bikoitzean emandako tituluen traditio erreala gertatzea. Titulu horien jabetza erosleari eskualdatzen zaio, eta horrek mota berdinetako beste titulu batzuk itzultzeko betebeharra hartzen du bere gain. Kasu batzuetan, or dea, tituluen jabetzak —nahitaezkoa da tituluen zenbakiak azaltzea— epe ba terako saltzaileeroslearen esku iraungo duela agertarazten da polizan» (125. artikulua). Espainian eragiketa bikoitz gisa ezagutzen den kontratu horrek «report» izena hartu du beste zenbait herritan. Kontratu horrek ez du arauketarik izan urtetan zehar eta, horren ondorioz, burtsa usadioen menpe egon da. Bestalde, eztabaida handiak izan dira kontratu horren izaera juridikoaren inguruan (besteak beste, kalifikazio hauek jasotzen ditu kontratu horrek: atzeraeroste itunarekin egindako salmenta, aldibereko salmenta bikoitza, bermedun mai legua etab.). Dena den, gaur egun badirudi nagusitu egin dela kontratu hori kontratu berezi edota sui generis gisa ulertzeko joera. Arean, kontratu horrek antzekotasun handiak ditu itzultze negozioekin. Horrez gain, kontuan hartu behar dugu batetik, Balore Merkatuari buruzko Legearen 38. artikuluak ez di tuela eragiketa mota horiek aipatzen eta, bestetik, 36. artikuluak Merkataritzako zuzenbidea
190
Merkataritzako zuzenbidea
salerosketa bidez egindako eskualdaketetara mugatzen dituela bigarren mailako merkatu ofizialetako eragiketak. Hori oinarri harturik, ez dago argi eragiketok burtsa sistema berrian sar daitezkeen ala ez; beraz, egiteke dauden araudiek konpon du beharko dute arazo hori. Eragiketa bikoitza egoera zehatz bat luzatzeko erabiltzen da. Likidazioa gertatzen denean, epera erosi duenak goranzko egoerari eutsi nahi dio, eta erositako baloreak ordaintzeko dirua behar duenez, eragiketa bikoiztu egiten du: erositako baloreak saldu —horren bidez, baloreak ordaintzeko dirua lor tuko du—eta, era berean, berriro erosten ditu epera. Beste kasu batzuetan, ordea, merkatuan eskatzen dena ez da dirua, balo reak baizik (adibidez, batza orokorrean botoa emateko helburuarekin). Kasu horietan, baloreok eskura erosi eta epera birsaltzen dira, eta ordaintzen den prezioa ez da diruaren truk ordaintzen (korrituak, «report»), baloreen truk baizik («deport»). Zernahi gisaz, eragiketa horiek ez dira aurrekoak bezain beste erabiltzen. Eragiketa bikoitzak hiru motatakoak izan daitezke (araudiaren 129. art.): 1. Eskura erosi eta hilabete horren edota hurrengoaren bukaeran saltzea. 2. Hilabete bukaeran erosi eta hurrengo hilabetearen bukaeran saltzea. 3. Eskura erosi eta egun zehatz batzuetako epean saltzea. 712. Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzua.—Hasieran, burtsa trafikoaren barneko eragiketetan baloreen zenbaki zehatzak kontuan hartzeaz gain, ikaragarrizko paper kopurua erabiltzen zen. Geroago, burtsa trafikoa errazteko helburuarekin, 1974ko apirilaren 25eko Dekretuak sistema berezia ezarri zuen Espainian, dela balore kotizakorrei buruzko eragiketak li kidatu eta konpentsatzeko, dela tituluak gordailatzeko. Horrela, eta kontra korik adierazi ezean, sistema horren menpe geratu ziren euren baloreak —Burtsan kotiza daitezkeenak— sistema horrekin loturiko banku zein aurrezki kutxetan gordailatu zituztenak. Likidazio sistema hori eta Burtsei buruzko Araudiak ezarritakoa oso des Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
192
berdinak ziren. Ondoren, Balore Merkatuari buruzko Legeak ezarritako eral daketak eragin handia izan du sistema horretan. Ildo horretatik, eta lege ho rren 54. artikuluak ezartzen duenez, Baloreen Konpentsazio eta Likidaziorako Zerbitzua sortu beharko da. Erakunde hori sozietate anonimoa izan beharko da eta ondoko eginkizunak izango ditu: batetik, kontuko idaztoharretan adie razi eta burtsetan negozia daitezkeen baloreen kontabilitate erregistroa erama tea; eta, bestetik, balore burtsetan negoziaturiko balore eta eskudiruaren kon pentsazioa kudeatzea modu esklusiboan. Manu hori garatzeko, 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretua argitaratu da; horren bidez sortu da, hain zuzen ere, Baloreen Konpentsazio eta Likida ziorako Zerbitzua. Errege dekretu horren 66. artikuluaren arabera, honakoak dira zerbitzu horren eginkizunak: burtsetan negoziaturiko balore eta esku diruaren konpentsazioa egitea; kontuko idaztoharretan adierazita, burtsetan negozia daitezkeen baloreen —edota horretarako eskabidea eginda duten edo egin behar duten baloreen— kontabilitate erregistroa eramatea; Burtsan negozia ezin daitezkeen beste balore batzuen kontabilitate erregistroa erama tea (kasu horietan, Zerbitzuak balore agentzien izaera dutela ulertuko da). Hortik kanpo, Zerbitzuak parte har dezake baloreen konpentsazio zein liki dazio eta kontabilitate erregistroan jarduten duten erakundeen kapitalean. Az kenik, Zerbitzuak partaidetzen gehiengoa badu baloreei buruzko eragiketen konpentsazioa eta likidazioa egiten duten erakundeetan, jarduera hori Zerbi tzuak berak egin duela ulertu behar da. Gauza bera gertatuko da beste zenbait erakunderekin, baldin eta horiekin hitzarmen bat sinatu eta ikuskapen ahal menak bereganatu baditu Zerbitzuak. Zerbitzu hori sozietate anonimoa izan behar da, eta Baloreen Konpentsa zio eta Likidaziorako Zerbitzu izenez ezagutuko da. Errege Merkataritzako zuzenbidea
192
Merkataritzako zuzenbidea
dekretuari helduz, sozietate anonimo hori eratu baino lehen, Balore Merkatuko Nazio Batzor deak sozietate horren estatutuei buruzko proiektua onetsi beharko du (67. art.). Zerbitzu hori administratzeko organoak administrazio kontseilu baten egitura izango du, eta zuzendari nagusiaz gain, bost kidek gutxienez osatu beharko dute berori. Kideon izendapena onesteko eskumena, bestalde, Balore Merkatuko Nazio Batzordeak izango du (68. art.). Sozietate horren kapitala izendun akzioek osatuko dute, eta horien titularrek osoosorik ordaindu be harko dituzte akzioak sozietatea eratu den une beretik. Akzio horien titularrak burtsen sozietate artezkariak eta Zerbitzuari atxikiriko erakundeak —burtsako balore sozietate eta agentziak, bankuak, aurrezki kutxak etab.— izango dira (69 eta 76. art.ak). Ezaguna denez, Zerbitzuari atxikitako erakundeek konta bilitate erregistroa eraman behar dute, eta Zerbitzuak du jarduera hori behar bezala egitearen gaineko ardura, baita burtsa eragiketen konpentsazio eta liki dazioen zuzentasun eta eragingarritasunaren gainekoa ere. Zerbitzuak, horre tarako, kontsulta eginkizunak eta zuzendaritza nahiz administrazio inguruko eginkizunak ditu (72 eta 73. art.ak). Azken horiek Balore Merkatuko Nazio Batzordeari loturik egongo dira eta, hala denean, balore burtsetan eskumena duen autonomia erkidegoari ere (74. art.). VII. AUKERA ETA ETORKIZUNEKOEN MERKATUA 713. Merkatu horiei buruzko oharbide orokorrak.— Ohiko balore mer katuez gain, historian zehar beste merkatu batzuk ere sortu izan dira, alegia, finantzen inguruko merkatu berriak. Hasieran, merkatu horiek nekazaritzako ekoizkin eta merkatugaien inguruan eratu ziren eta, azken urteotan, finantza zentro garrantzitsuen inguruan (Angloamerika eta Europan). Dena dela, zaila da finantza ekoizkin horiek «balore»en kategoria zabalean sartzea. Merkatuok aukera eta etorkizunekoen merkatuak dira. Espainian, finantzen merkatu berriak Herri Zorraren esparruan eratu zi Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
194
ren 1987an; harrezkero, eremu horretatik kanpo jarduteko baimena jaso zu ten. Egungo egunean, 1991ko abenduaren 20ko Errege Dekretuak eraentzen du merkatuotan, horiek erakunde bihurtu eta arauketa orokor zein zabala eza rriz. Egia esateko, arauketa horrek Balore Merkatua, sozietate artezkariak eta balore burtsen kideak arautzen dituzten irizpideetan du bere oinarria. Hori gorabehera, merkatu berri horien izaerari egokituriko arau bereziak eman di ra. Errege dekretu horrek osatzen du aukera eta etorkizunekoei buruzko biga rren mailako merkatu ofizialen legeria Espainian (errege dekretu hori aldatu du 1995eko apirilaren 28ko EDk; horrek zitrikoen inguruko aukera eta etorki zunekoen merkatu ofizialak arautzen ditu). Errege dekretu horrekin batera, ondoko arauak ere aintzat hartu beharrekoak dira: Balore Merkatuari buruzko arauen artean merkatu horri aplikatzeko modukoak direnak; Balore Merkatu ko Nazio Batzordeak 1992ko uztailaren 15ean emandako zirkularra (merkatu horietako sozietate artezkarien kontabilitate arazoei buruzkoa); azken buruan, 1994ko apirilaren 14ko Legearen zazpigarren xedapen gehigarria, merkatu horietako bermeen eraentzari buruzkoa. Hori gorabehera, merkatu bakoitzak berezko araudi bat izango du; araudi hori osatzen duten xedapenek ÂŤBalore Merkatuko antolaketa eta diziplinaren inguruko arauen izaera duteÂť eta, aldi berean, ÂŤsozietate artezkariak, merkatukideek eta merkatuan parte hartzen duten inbertitzaileekÂť derrigor bete beharko dituzte arauok (EDren 3. art.). Beste alde batetik, Errege Dekretuaren 3. artikuluak xehetasun osoz arautzen du araudi horrek izan behar duen gutxieneko edukia. Aukera eta etorkizunekoen merkatu espainiarrean, sozietate artezkaria da oinarrizko osagaia. Hasteko, sozietate horrek bere gain hartu du merkatuaren artezkaritza, administrazio, zaintza, ikuskapen eta ibilera onaren gaineko ar dura. Halaber, eragiketa guztietan parte hartuko du, horiek hobeto kontrolatu ahal izateko. Sozietate hori eragiketa egiten duen merkatukidearen kontrako alderdia izango da: kide saltzaileari begira, erosten duen alderdi gisa jardun Merkataritzako zuzenbidea
194
Merkataritzako zuzenbidea
go du eta, kide erosleari begira, saltzen duen alderdi gisa. Sozietate hori ano nimoa izan behar da nahitaez, eta errege dekretuak ezarritako eginkizunetara mugatu behar da beraren objektua. Laburzurrean, merkatuan gauzatzen diren zerbitzu eta jardueren gaineko zuzendaritza nagusia izango du beraren esku. Edozein modutara ere, sozietatea ezin izango da merkatuaren «kide nego ziatzaile» izan, kontratuen konpentsazio nahiz likidazioaren eraentza kudeatu eta antolatzen duen arren (ikus EDren 7.etik 14.era arteko art.ak). Merka tuaren araudiaren arabera, merkatuko «kide negoziatzaileak» bertan negozia tzeko ahalmena duten erakundeak izango dira. Bertako kide izaera sozietate artezkariak emango du (EDren 15. art.), betiere, interesatuak hala eskatuta. Hori gorabehera, eta errege dekretuaren ildotik, honakoek bakarrik eskuratu ahal izango dute merkatukide izaera: balore sozietate nahiz agentziek eta Ba lore Merkatuari buruzko Legearen 76. artikuluko a), b) eta c) lerroaldeetan aipatutako erakundeak (15.2. art.). Merkatu horietan negozia daitezkeen kontratuak (aukera nahiz etorkizu nekoei buruzkoak) sozietate artezkariaren eta merkatu kide baten artean egin beharko dira, eta horien xedea finantzaaktiboek osatu beharko dute derrigor (araudiaren adierazmoldeen arabera, azpiko aktiboak). Aktibo horiek balore, mailegu zein gordailu, indize edota beste finantza tresna batzuk izan daitezke. Kontratu horiek eraberekoak dira (mota derberdinen barruan) eta, praktikan, guztiz informatizatuak. Arean bere, kontratu horien gutxieneko edukia aldez aurretik ezartzen da, baldintza orokorren bidez; baldintzok Balore Merkatuko Nazio Batzordeak onetsiko ditu, sozietate artezkariak hala eskatuta. Merkatu horietan negozia daitezkeen kontratuen proiektuak —baldintza orokorrak bar ne— araudiaren eranskinean agertu eta kontuko idaztoharretan adieraziko di ra. Eranskin horrek Balore Merkatuari buruzko Legearen 6. art.ak aipatzen duen eskrituraren ondore berberak sortuko ditu [EDren 3.2.h) art.]. Merkatu hori arautzen duen errege dekretuak eperako kontratu gisa era Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
196
tzen ditu aukera eta etorkizunekoei buruzko kontratuak. Kontratu horiek bete tzeko, finantzaaktiboa (edota beste finantza tresna bat) eman beharko da hitzarturiko prezioaren truk. Hala eta guztiz ere, kontratuan diferentziagatiko likidazioa itun daiteke. Kasu horietan, alderdi batek ordaindu beharko du ha sieran hitzarturiko prezioaren eta likidazio prezioaren — kontratuen baldintza orokorren araberakoaren— arteko diferentzia (EDren 5.4. art.). Kontratu horien izaera eztabaidagarria izan daitekeen arren, badirudi legegileak sale rosketaren bidea hartu duela. Aurretiaz adierazi bezala, aukera eta etorkizu nekoetan, sozietate artezkariak kontrako alderdi gisa jardungo du. Horretara, «kide saltzaileari begira, erosten duen alderdi gisa jardungo du eta, kide eros leari begira, saltzen duen alderdi gisa» (7.2. art.). Merkatu horren arauketari begira, «etorkizuneko»ei buruzko kontratuak salerosketak direla ulertuko da; gisa berean, «aukerak» salerosketa aukerak izango dira. Horren ildotik, honakoa jasotzen du araudiak «aukera» eta «etorkizune ko»en inguruan: a) Etorkizunekoei buruzko kontratua: «Eperako kontratu normalizatua da; horren bidez, erosleak azpiko aktiboa erosteko betebeharra hartzen du bere gain eta, saltzaileak, gauza hori biharetzi (likidazio datan) eta hitzarturiko prezio baten truk (etorkizunekoaren prezioa) saltzeko bete beharra». Epe hori iritsi artean, edota eragiketa ixteko transakzioa egitean, galerairabazien eguneroko likidazioak egiten dira. Esan bezala, kontratuan diferentziagatiko likidazioa egin daiteke eta, horren ondorioz, erosi nahiz sal tzeko betebeharren ordez diferentziagatiko likidazioa egiteko betebeharra sortuko da. b) Aukerei buruzko kontratua: «Kontratu normalizatu horren bi dez, erosleak azpiko aktiboa erosi (CALL) edota saltzeko (PUT) eskubidea —ez, ordea, betebeharra— izango du, erosi ere biharetzi (likidazio datan) eta hitzarturiko prezio baten truk (aukera egikaritzearen ondoriozko prezioa). Kontratu hori mugaegunean bakarrik (Europako joera) edota mugaeguna bai Merkataritzako zuzenbidea
196
Merkataritzako zuzenbidea
no lehenago (Ameriketako joera) egikaritu ahal da, kontratuaren baldintza orokorrek ezarritakoaren arabera. Aurretiaz adierazi dugun bezala, kontratu an diferentziagatiko likidazioa egin daiteke eta, horren ondorioz, erosi nahiz saltzeko betebeharren ordez diferentziagatiko likidazioa egiteko betebeharra sortuko da. BIBLIOGRAFIA ABELLA SANTAMARÍA, J.: La ordenación del mercado de valores: un ordenamien to dinámico, Madril, 1995; ACQUAFREDDA: Il riporto nei mercanti monetario e finan ziario, Milan, 1948; AGUIRRE: «El mercado de futuros en las Bolsas de valores. Técnica y funcionamiento», in El mercado a plazo en las Bolsas españolas, Bilbo, 1977, 121. or. eta ondorengoak; ALBELLA: «Ocho artículos del Real Decreto sobre emisiones», in Cuad. D. y Com., 15. zk., 1994, 65. or. eta ondorengoak; ALEJANDRE: «El marco histórico de la creación de la Bolsa de Madrid», in RDBB, 1981, 537. or. eta ondorengoak; ALONSO ESPINOSA: «Intereses del inversor y Derecho del mercado de valores», in RDM, 1993, 415. or.; IDEM: Mercado primario de valores negociables. (Un estudio en torno al R. D. 291/1992, de 27 de marzo), Bartzelona, 1994; IDEM: «La oferta pública de suscripción (y venta) de valores negociables. (Reflexiones sobre su perfil según el art. 3, R. D. 291/1992, de 27 de marzo)», in RGD, 1993, 4959. or. eta ondorengoak; ALONSO UREBA: «Inexactitudes u omisiones en el contenido del folleto informativo con motivo de una emisión/oferta de valores. (En torno a los arts. 20 y 21 R. D. 291/1992)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3077. or. eta ondo rengoak; ARANDA, MARTÍNEZ eta CORONA: El segundo mercado: Una fuente de finan ciación para la PYME, Bartzelona, 1990; ARRUÑADA: «Crítica a la regulación de OPAs», in RDM, 1992, 29. or.; BERCOVITZ, A: «El Derecho del mercado de capita les», in RDBB, 1988, 67. or. eta ondorengoak; BIANCHI D’ESPINOSA: I contratti di borsa. Il riporto, Milan, 1969; BREMER: Grundzüge des deutschen und ausländischen Börsenrechts, Berlin, 1969; BROSETA PONT: Estudios de Derecho bursátil. Depósito y administración de valores. Operaciones bursátiles entre plazas, Madril, 1971; CA CHÓN BLANCO: Escritos sobre la bolsa de valores, Madril, 1990; IDEM: Estudio jurídi co y bursátil de los valores negociables en bolsa, Madril, 1990; IDEM: Las bolsas de valores en España. Adaptado a la reforma de las Bolsas por Ley de 28 de julio de 1988, Madril, 1990; IDEM: Derecho del Mercado de Valores, I. liburukia, Madril, 1992, eta II. liburukia, Madril, 1993; IDEM: Cien preguntas sobre la «Bolsa de valores», 2. argitaraldia, Madril, 1993; IDEM: «La relación jurídica de asesoramiento del mercado de Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
198
valores. Especial referencia al contrato de asesoramiento del mercado de valores», in Cuad. D. y Com., 13. zk., 1994, 101. or. eta ondorengoak; IDEM: «El contrato de préstamo de valores negociables (especialmente, acciones cotizadas en Bolsa)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3163. or. eta ondorengoak; IDEM: Los contratos de dirección, colocación, aseguramiento y asesoramiento de emisiones y ofertas públicas de venta de valores, Madril, 1996; IDEM: «Análisis jurídicos de los conceptos de «valor negociable» e «instrumento financiero», in RDM, 1996, 773. or. eta ondorengoak; IDEM: «Análisis comparativo del concepto teórico doctrinal de valor negociable y del concepto reglamentario contenido en el Real Decreto de 27 de marzo de 1992 sobre emisiones y ofertas públicas de venta de valores», in RDM, 1996, 1201. or. eta ondorengoak; IDEM: «El contrato de dirección de una emisión u oferta pública de venta de valores negociables», in Cuad. D. y Com., 20. zk., 1996, 33. or. eta ondorengoak; IDEM: «La emisión de valores negociables», in Cuad. D. y Com., 24, 1997, 159. or. eta ondorengoak; CAMPAGNA: Il riporto in borsa e fuoriborsa, Milan, 1954; CANO RICO: La bolsa y los mercados de valores, Valentzia, 1990; CÁRDENAS: Régimen jurídico de las Ofertas Públicas de adquisición, Madril, 1993; COLTRO CAMPI: I contratti di borsa al New York Stock Exchange, Padua, 1958; IDEM: I contra tti di borsa nella giurisprudenza, Padua, 1963; IDEM: Problemi di diritto della borsa, Milan, 1968; COMUNALE: L’ordine di Borsa, Milan, 1981; CORRADO: I contratti di borsa, 2. argitaraldia, Torino, 1960; COTTINO: Del riporto. Della permuta, 1955; DALMARTELLO: Adempimento e inadempimento del contratto di riporto, Padua, 1958; DE CARLOS BELTRÁN: Régimen jurídico de las ofertas públicas de suscripción y venta de valores, Madril, 1998; DEMOGUE: «La transferencia de propiedad en las ventas en Bolsa de valores mobiliarios», in RDP, 1934, 1. or. eta ondorengoak; DÍAZ RUIZ: Contratos sobre tipos de interés a plazo (FRAS) y futuros financieros sobre intereses, Madril, 1993; IDEM: «Reflexiones sobre competencias del Estado y de las Comuni dades Autónomas en materia de mercados secundarios de valores», in RDM, 1989, 817. or. eta ondorengoak; DONADIO: El riporto, Bari, 1950; DUQUE: «El contrato al contado», in Coloquio de Derecho bursátil, Bilbo, 1970, 195. or. eta ondorengoak; EMBID: «Medidas de defensa de una sociedad mercantil frente a una acción exterior de obtención de su control. Las cláusulas antiopa», in RDBB, 1990, 535. or. eta on dorengoak; ENDEMAÑO: Las operaciones bursátiles a crédito en las Bolsas españolas, Madril, 1993; ESTEVAN DE QUESADA: «El problema del insider trading. Materiales para la reflexión», in RGD, 1995, 13441. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ, P.: Opciones, futuros e instrumentos derivados, Madril, 1996; FERNÁNDEZALBOR BAL TAR: «La doctrina de las “Corporate oppotunities” en los Estados Unidos de Amé rica», in RDBB, 1997, 477. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZARMESTO eta CARLOS BELTRÁN: El Derecho del mercado financiero, Madril, 1992; FERNÁNDEZ DE ARAOZ: «Los reglamentos internos de conducta de las entidades y profesionales del mercado de Merkataritzako zuzenbidea
198
Merkataritzako zuzenbidea
valores: líneas generales de una nueva institución», in RGD, 1995, 6959. or. eta ondorengoak; IDEM: «La responsabilidad civil de las entidades colocadoras de valores por el contenido del folleto informativo», in Cuadernos de la RDBB, Madril, 2. zk., 1995; FERNÁNDEZ FLORES: «Normas de contratación», in RDBB, 1982, 371. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZNOVOA: «Algunas consideraciones en torno al incumpli miento de las operaciones bursátiles», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 299. or. eta ondorengoak; FORNIES BAIGORRI: «La reforma del mercado de valores», in RGD, 1989, 2661. or. eta ondorengoak; FUERTES: «La supervisión “objetiva” de la Comisión Nacional del Mercado de Valores», in RDBB, 1993, 7. or.; IDEM: La Comisión Nacional del Mercado de Valores, Valladolid, 1994; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: «Sobre la eficiencia del mercado de capitales. Una aproximación al “securities law” de los Estados Unidos», in RDM, 1989, 653. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los recursos y acciones contra las OPAs como medida defensiva», in RDM, 1991, 423. or. eta ondorengoak; IDEM: «El control del poder societario en la gran empresa y la función disciplinar de las OPAs», in RDBB, 1993, 665. or.; IDEM: La OPA obligatoria, Ma dril, 1996; GARCÍAPITA: «Defensa de la competencia, concentración empresarial y ofertas públicas de adquisición de acciones», in RDBB, 1992, 985. or.; IDEM: «La normativa francesa sobre adquisición por una sociedad de sus propias acciones, con objeto de especular en bolsa», in RDBB, 1983, 279. or. eta ondorengoak; IDEM: «O ferta pública de adquisición y fusión de sociedades en la jurisprudencia del Tribunal Supremo», in RDBB, 1991, 147. or.; IDEM: «La admisión de acciones “bancarias” a cotización bursátil (concurrencia de las exigencias del Derecho bursátil con el estatuto especial de la sociedad anónima de crédito)», in E. Verderaren omenez egin dako lanak, aip., II, 997. or. eta ondorengoak; GARCÍA DE ENTERRIA, J.: La OPA obligatoria, Madril, 1996; GARRIGUES: El Decreto de 25 de abril de 1974 sobre liquidación de operaciones bursátiles, desde el punto de vista del Derecho Mercantil, Madril, 1974; IDEM: «El concepto orgánico de bolsa», in RDBB, 1981, 741. or. eta ondorengoak; GERICKE: Die Börsenzulassung von Wertpapieren, Wiesbaden, 1961; GINELLA: Trattato di borsa, Milan, 1955; HERNÁNDEZ SAINZ: «Las entidades encarga das de los registros de anotaciones en cuenta: organización y régimen de responsa bilidad», in RDBB, 1996, 63. or. eta ondorengoak; IBÁÑEZ JIMÉNEZ: «Los contratos de futuros negociados en los mercados secundarios españoles: aproximación conceptual y consecuencias de política legislativa», in Cuad. D. y Com., 16. zk., 1995, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: «La nueva trascendencia social de los contratos normalizados de opción negociados en mercados secundarios de productos o instrumentos derivados», in RDM, 389. or. eta ondorengoak; INSTITUTO ESPAÑOL DE ANÁLISIS DE INVERSIONES: Curso de introducción a Bolsa, Madril, 1987; KING: The Stock Exchange, Londres, 1947; IZQUIERDO: Los Mercados de Valores en la CEE (Derecho Comunitario y adap tación al Derecho español), Madril, 1992; JIMÉNEZ BLANCO: Derecho Público del Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
200
Mercado de Valores, Madril, 1992; LEBRUN: Les marchés à terme et l’exception de jeu en Belgique, Lovania, 1945; LÓPEZ DOMÍNGUEZ: Opciones y futuros. Conceptos, técnicas y mercados, Madril, 1993; MADRID: «Consecuencias para la financiación inmobiliaria en las leyes del mercado de valores y de disciplina e intervención de las entidades de crédito», in RDBB, 1989, 703. or. eta ondorengoak; IDEM: Contratos y mercados de futuros y opciones, Madril, 1993; IDEM: «Contratación electrónica», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2913. or. eta ondorengoak; MADRID PARRA: «La legitimación en los valores anotados», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 799. or. eta ondorengoak; MALARETTI: «La Comisión Nacional del Mercado de Valores. Una aproximación a su configuración institucional», in E. Verderaren omenez egindako lanak, aip., II, 1591. or. eta ondorengoak; MARTÍ SÁNCHEZ: «Las sociedades y agen cias de valores, miembros de las bolsas de valores, en el Derecho español», in E. Verderaren omenez egindako lanak, aip., II, 1633. or. eta ondorengoak; MAR TÍNEZECHEVARRIA: Valores mobiliarios anotados en cuenta. Concepto, naturaleza y régimen jurídico, Iruñea, 1997; MARTÍNEZ FLOREZ: «En torno a la responsabilidad frente a los inversores de quien utiliza información privilegiada en los mercados de valores», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3355. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ DE SALINA: El mercado de valores, Iruñea, 1992; MEJÍAS: El régimen legal de las OPAs, Valentzia, 1993; MENÉNDEZ MARTÍNEZ: «La cobertura de las operaciones bursátiles», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 259. or. eta ondorengoak; ME SSINEO: «Il contratto di borse per contanti», in Operazione di Borsa e di Banca, 2. argitaraldia, Milan, 1954, 1. or. eta ondorengoak; IDEM: «Struttura e disciplina del contratto “fermo” a termine», in aip. lana, azk., 21. or. eta ondorengoak; IDEM: «La prorroga del contratto a termine», in aip. lana, 193. or. eta ondorengoak; MEYER BREMER: Börsengesetz, 4. argitaraldia, Berlin, 1957; MIGNOLI: I contratti di Borsa, Milan, 1961; MOREAU: Valeurs étrangers, Paris, 1956; NIETO CAROL: El mercado de valores. Organización y funcionamiento, Madril, 1993; OBSTHINTER: GeldBank und Börsenwesen, 34. argitaraldia, Sttutgart, 1957; OLIVENCIA: «Los contratos a plazos», in Coloquio de Derecho bursártil, aip., 235. or. eta ondorengoak; IDEM: «La naturaleza jurídica y la causa de las operaciones a plazo», in El mercado a plazo…, aip., 67. or. eta ondorengoak; IDEM: Ley del Mercado de Valores y agentes media dores del comercio, Madril, 1995; ORDEN DE LA CRUZ: Opciones y futuros financieros, Madril, 1996; OTERO LASTRES: «La autoentrada de los Agentes de Cambio y Bolsa», in Estudios Polo, Madril, 1981, 783. or. eta ondorengoak; PALÁ LAGUNA: Las ofertas públicas de ventas (OPVs) de acciones, Madril, 1997; POLO: «La admisión de valores a la cotización oficial», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 29. or. eta ondoren goak; PRAT: El uso ilegal de la información privilegiada en las ofertas públicas de adquisición de acciones. (EE.UU., 1933–1988), Bilbo, 1990; QUINTANS EIRAS: «Inter mediación bursátil y ámbito de aplicación de la Ley de contrato de agencia», in RDBB, Merkataritzako zuzenbidea
200
Merkataritzako zuzenbidea
1997, 65. or. eta ondorengoak; RAMOS GASCÓN: «Incidencia del resta blecimiento del mercado a plazo en las Bolsas españolas», in El mercado a plazo…, aip., 155. or. eta ondorengoak; IDEM: «El sistema de crédito en los contratos bur sátiles», in RDBB, 1981, 507. or. eta ondorengoak; IDEM: Régimen jurídico de los valores, Madril, 1997; REDONDO DÍAZ DE CORCUERA: «La cotización calificada», in RDBB, 1983, 279. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ SASTRE: Operaciones de Bolsa, 2 liburuki, 2. argitaraldia, Madril, 1954; IDEM: Las ofertas públicas de adquisición de valores mobiliarios, Madril, 1974; RODRÍGUEZZAPATA: «A propósito del panorama de fuentes del derecho, tras las circulares de la Comisión Nacional del Mercado de Valores», in E. Verderaren omenez egindako lanak, aip., II, 2283. or.; RUIZ CABRERO: El crédito al comprador y vendedor en operaciones bursátiles de contado, Bartze lona, 1982; IDEM: Los contratos bursátiles, Madril, 1987; RUIZ PERIS: «Grupos de empresas, mercado de valores e igualdad entre los inversores», in RDM, 1995, 1447. or. eta ondorengoak; IDEM: «Grupos de empresas y armonización del mercado de valores en la Unión Europea. La perspectiva de la tutela del inversor», in RGD, 1995, 13431. or. eta ondorengoak; RUIZ PERIS eta ESTEBAN DE QUESADA: «La propuesta de la libertad. Observaciones en torno a una nueva propuesta de decimotercera Directiva en materia de Derecho de Sociedades relativa a las ofertas públicas de adquisición», in RDBB, 1997, 401. or. eta ondorengoak; RUIZ RUIZ: La compraventa de valores mobiliarios, Madril, 1944; IDEM: «Operaciones a plazo y mercado de dobles», in El mercado a plazo…, aip., 179. or. eta ondorengoak; SALINAS ADELANTADO: «El concepto de valor negociable», in RDBB, 1996, 609. or. eta ondorengoak; IDEM: El régimen jurídico de la prenda de valores negociables, Valentzia, 1996; IDEM: «Des regulación y neoregulación en el mercado de valores», in RDM, 1997, 709. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ANDRÉS: «La admisión de valores a cotización oficial», in RDBB, 1982, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «A modo de prontuario sobre una reforma polémica: La Ley 24/1988 del Mercado de Valores», in RDM, 1989, 261. or. eta ondorengoak; IDEM: «La reforma del mercado de valores español: algunas claves orientadoras», RDBB, 1990, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «Compatibilidad de un anuncio de oferta sucesiva con el reglamento de OPAs, estando en curso otra oferta pública», in RDBB, 1992, 935. or.; IDEM: «En torno al concepto, evolución y fuentes del Derecho bursátil en el sistema jurídico español», in RDM, 1980, 7. or. eta ondo rengoak; IDEM: «La reforma de los Mercados de títulos en España», in E. Verderaren omenez egindako lanak, aip., III, 2345. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre las orientaciones del Proyecto de Real Decreto para la “representación de valores por medio de anotaciones en cuenta y compensación y liquidación de operaciones bursátiles”», in RGD, 1992, 2843. or. eta ondorengoak; IDEM: «La transmisión de valores cotizados y su formalización legal. (Interpretación de los arts. 36 y 37 de la Ley del Mercado de Valores)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3423. or. eta on Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
202
dorengoak; IDEM: «Razones y problemas de la reforma proyectada de la Ley del Mercado de Valores», in RDBB, 1996, 357. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ANDRÉS eta beste batzuk: Régimen jurídico de las ofertas públicas de adquisición (OPAs). Co mentario sistemático del Real Decreto 1197/1991, 2 liburuki, Madril, 1993; SÁNCHEZ CALERO: Régimen jurídico de las operaciones sobre valores en bolsines, Valentzia, 1972; IDEM: «Consideraciones generales sobre las ofertas públicas de adquisición de acciones», in Arabako Merkataritza ganbararen Boletinean, 137. zk., 1971; IDEM: «Las operaciones a plazo en la historia del Derecho bursátil español (1831–1936)», in El mercado a plazo…, aip., 21. or. eta ondorengoak; IDEM: «La bolsa y el sistema de anotaciones en cuenta», in RDBB, 1987, 274. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las socie dades cotizadas o bursátiles en el Derecho español», in RDBB, 1991, 909. or. eta ondorengoak; IDEM (zuz.): Régimen jurídico de las Ofertas Públicas de Adquisición (OPAS), 2 liburuki, Madril, 1993; IDEM: «Prueba de la orden verbal al Agente de Cambio y Bolsa y fe pública mercantil», in RDBB, 1981, 679. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO (zuz.): Régimen jurídico de las emisiones y ofertas públicas de venta (OPVs) de valores. Comentario sistemático del Real Decreto 291/1992), Madril, 1995; SÁNCHEZ FERNÁNDEZ DE VALDERRAMA: Curso de bolsa y mercados financieros, Bartzelona, 1996; SERRA: I contratti di borsa a premio, Milan, 1965; SIEGDEGNER: Börsenrecht, 2. argitaraldia, Munich, 1969; SOTGIA: Quotabilitá presso la Borsa valori delle azioni di societá, Milan, 1959; SORIANO: «La Securities and Exchange Commision (Un ejemplo de entidad instrumental de carácter expansivo)», in RDM, 1991, 399. or.; TAPIA HERMIDA, A. J.: «Las normas de actuación en los mercados de valores», in RDBB, 1993, 315. or. eta ondorengoak; IDEM: El contrato de gestión de carteras de inversión, Madril, 1995; IDEM: «Las normas de protección de la clientela en el mercado de valores», in RBB, 1996, 561. or. eta ondorengoak; IDEM: «La gestión de los fondos de titulización», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 887. or. eta ondorengoak; TAPIA HERMIDA, A. J. eta SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «La adaptación del Derecho español del mercado de valores al Mercado Comunitario», in RDBB, 1991, 967. or. eta ondorengoak; THOULEMONPAVES: Épargne et placements en va leurs mobilières: actions, obligations, parts de fondateur, Paris, 1958; URÍA: «La fe pública mercantil», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 121. or. eta ondorengoak; URQUIJO: Lucha por el control de las grandes sociedades. Las Ofertas Públicas de adquisición, Bilbo, 1992; VALENZUELA: La información en la sociedad anónima y el mercado de valores, Madril, 1993; IDEM: «Notas sobre la “difusión” en la distribución pública de emisiones de valores», in E. Verderaren omenez egindako lanak, aip., III, 2673. or. eta ondorengoak; VALPUESTA: «Consideraciones sobre la opa que ofrece como contraprestación acciones a emitir: ¿supone una condición potestati va?», in RDBB, 1988, 597. or. eta ondorengoak; VERDERA (zuz.): El nuevo mercado de valores, Zaragoza, 1993; VITERBO: «Il mercato libero di borsa. I contratti a premio», in Merkataritzako zuzenbidea
202
Merkataritzako zuzenbidea
Studi VIVANTE, Erroma, 1931, II, 721. or. eta ondorengoak; VERDERA: «Aspectos típicos del contrato bursátil en el nuevo Reglamento de Bolsas de comercio español», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 153. or. eta ondorengoak; VICENTE eta GELLA: «El contrato de doble», in Coloquio de Derecho bursátil, aip., 287. or. eta ondoren goak; WAGENFRANKE: Die Börse und Börsengeschäfte, Berlin, 1932; WEILLER: In tema di ordini di borsa e di contratti di borsa, Milan, 1950; ZENBAIT AUTORE: Jor nadas de estudios sobre el Reglamento de Bolsines Oficiales de Comercio, Valentzia, 1972; ZENBAIT AUTORE: Régimen jurídico de las Ofertas Públicas de Adquisición (OPAS). Comentario sistemático del Real Decreto 1197/1991, Madril, 1995; ZENBAIT AUTORE: Estudios de Derecho bancario y Bursátil. Homenaje a Evelio Verdera y Tuells, Madril, 1994; ZENBAIT AUTORE: Seminario sobre el nuevo Derecho Español y Europeo del Mercado de Valores», Madril, 1995. ZUNZUNEGUI: «Garantías en la liquidación de las operaciones bursátiles», in RDNeg., 1993, 10. or. eta ondorengoak; ZURITA: La oferta pública de adquisición (O.P.A.), Madril, 1980; IDEM: «Considera ciones para el estudio del régimen español de la oferta pública de adquisición de valores mobiliarios», in RDBB, 1981, 75. or. eta ondorengoak; IDEM: «La exclusión de la cotización oficial: Primeras impresiones sobre un nuevo régimen», in RDBB, 1982, 329. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acuerdo de suspensión de contratación en Bolsa de unas acciones», in RDBB, 1984, 425. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho europeo sobre el mercado de valores y su repercusión en el ordenamiento español», in RDBB, 1986, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: «El régimen español sobre “insider trading” y la propuesta de Directiva Comunitaria», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1251. or. eta ondorengoak; IDEM: «La adquisición de participaciones significativas y la O.P.A. en el R. D. 1191/1991», in RDNeg., 1992, 1. or. eta ondo rengoak.
Merkataritzako zuzenbidea