§ XLVII. GARRAIO KONTRATUA LABURPENA: I. PRINTZIPIO OROKORRAK.—714. Aurretiazko oharbideak.—715. Kontzeptua eta ezaugarriak.—716. Motak.—II. GAUZEN GARRAIOA.—717. Kontratua burutzea.—718. Osa gai pertsonalak: a) Eroalea.—719. Eroale aniztasuna.—720. b) Zamatzailea edo bidal tzailea.—721. c) Kontsignatarioa edo jasotzailea.—722. Garraio gutuna eta trenbide taloia.—723. Garraioaren prezioa. Tarifak.—724. Kontratuaren edukia: a) Zamatzailearen eskubide eta betebeharrak.—725. b) Eroalearen eskubide eta betebeharrak.—726. Eroalearen pribile jioa.—727. c) Kontsignatarioaren eskubidea (kontura uztea) eta betebeharrak.—728. Ga rraiaturiko gauzen arriskua.—729. Eroalearen erantzukizuna, galera nahiz matxuren on dorioz.—730. Atzerapenaren ondoriozko erantzukizuna.—731. Eroaleen erantzukizuna, garraio konbinatuan.—732. Erantzukizun akzioen preskripzioa.—733. Garraio arloko juris dikzioa.—III. PERTSONEN GARRAIOA.—734. Ezaugarri bereziak.—735. Osagai pertsonalak eta formalak.—736. Kontratuaren edukia.—IV. ENPRESAK EGINDAKO BESTE ZENBAIT OBRA KONTRATU.—737. Kontratu horien inguruko ideia orokorrak.
I. PRINTZIPIO OROKORRAK 714. Aurretiazko oharbideak.—Garraioaren helburua ondasun zein per tsonak leku batetik bestera eramatea da; horren ildotik, garraioak ikaragarriz ko garrantzia izan du gizarte eta ekonomian. Egia esan, garraioak garrantzi hori hartzen du ekonomiak familiaren esparrua gainditzen duenean, hau da, ekonomia truke ekonomia bihurtzen denean. Gaur egun, merkataritza jardu era hori enpresario indartsuek monopolizatzen dute batik bat; horiek linea erregularren garraioa gauzatzen dute modu esklusiboan, eta horietan garraioa egiteko betebeharra dute. Kasu batzuetan, herri botereek ematen dute mono polio hori. Beste batzuetan, ekonomiak berak eragin ditu monopolioak, eroa leen arteko elkarlehia askea gero eta zailago bihurtu delako. Edonola ere, inguruabar horrek eragina izan du betidanik garraioari buruzko lege eraen tzan (Zuzenbide publikoaren izaera du horrek neurri handi batean), bai eta erakunde horren egitura juridikoan ere. Horrela, Merkataritzako zuzenbidea
kontratuok saldoz egiten dira eta erabereko edukia dute. Arean bere, herri botereek edota enpresario indar tsuek aurretiaz ezartzen dituzte kontratu horien tarifa, araudi eta baldintza orokorrak. Ondorioz, gutxitu egiten da kontratugileek duten kontratatzeko as katasuna. Garraio kontratuan Merkataritza Kodearen 349. artikuluak eta ondoren goek eraentzen dute. Horrez gain, 1987ko uztailaren 30eko Legeak arautu di tu garraioa bera eta berori osatzen duten jarduerak (agentziak, eramaile edo trantsitarioak, biltegijabe banatzaileak etab.). Lege hori lurgaineko garraioen antolamenduari buruzkoa da, eta 1990eko irailaren 28ko Araudiak garatu du (1994ko apirilaren 29 eta abuztuaren 5eko eta 1997ko uztailaren 11ko errege dekretuek araudi hori aldatu dute). Azkenik, Bidaia Konbinatuei buruzko 1995eko uztailaren 6ko Legea ere aintzat hartu behar da. Esan beharra dago arauketa berri horrek garrantzi berezia duela. Alde batetik, garraio zerbitzu rako beharrezko diren administrazio tramiteak erraztu eta bizkortzen ditu, nola errepidezko garraioan, hala trenbidezkoan; arauketa horren aurretik, or dea, lege nahiz araudien zerrenda luze batek arautu zituen tramite horiek. Bestetik, arauketa horren bidez, garraio jarduera egokitu zaie Espainiak na zioartean bereganaturiko konpromisoei. (Aipatu berri dugun arauketa osa tuz, ondoko aginduak eman dira 1990eko irailaren 28ko Araudia garatzeko: 1991ko azaroaren 29ko Agindua, merkatugaiak errepideetan zehar garraia tzeko baimenei buruzkoa —agindu hori aldatu egin zuen 1993ko otsailaren 3ko Aginduak—; 1992ko urriaren 7ko aginduak, merkatugaiak nazioarteko errepideetan zehar garraiatzeko baimenei, eta garraiolari izateko —baita ga rraioa osatzen duten beste zenbait jarduera egikaritzeko ere— beharrezkoak diren aurretiazko baldintzei buruzkoak; 1992ko abenduaren 3ko Agindua, merkatugaien garraio publikorako eta garraio agentzietarako baimenen oina rrizko baldintzei buruzkoa; 1997ko uztailaren 23ko aginduak, merkatugaien garraio agentzia, eramaile edo trantsitario, biltegi-
jabe banatzaile, garraiola rien kooperatiba eta merkaturatze sozietateei buruzkoa, bidaiarien errepidez ko garraio pribatuaren ingurukoa eta, berebat, lanbide gaitasunaren inguruko ziurtagiriak luzatzeari, merkatugaien errepidezko garraioa gauzatzeko bai menei eta autobus bidezko garraio pribatu osagarriari buruzkoa; 1993ko ekainaren 14ko eta 1995eko uztailaren 20ko aginduak, gidaridun ibilgailuen errentamenduari buruzkoak eta, azkenez, 1993ko irailaren 14ko Agindua, Errepidezko Garraioaren Nazio Batzordeari buruzkoa. Modu berean, aintza kotzat hartu behar da merkatugai arriskutsuak errepideetan zehar garraia tzeari buruzko Nazio Araudia —ErGA—; araudi hori 1992ko urtarrilaren 31ko Errege Dekretuak onetsi zuen eta, geroago, 1994ko apirilaren 8 eta ekai naren 20ko errege dekretuek aldatu egin zuten berori. Horrekin batera, Es painiako Trenbideen Nazio Sarearen (gaztelaniaz, RENFE) estatutua dugu; azken hori 1994ko urtarrilaren 28ko Errege Dekretuak onetsi zuen. Merkatugaien trenbidezko nazioarteko garraioari, berriz, 1974ko otsaila ren 17an Bernan egindako Nazioarteko Hitzarmena (COTIF) aplikatuko zaio. Hitzarmen horren eranskinek nazioartean egiten den trenbidezko garraio kon tratua arautu dute; horren inguruan, erabereko arauak jaso dituzte, merkatu gai (CMI) eta bidaiari nahiz ekipajeei (CIV) buruz. Espainiak horiek guztiak berretsi eta EAOn argitaratu ditu. Merkatugaien nazioarteko garraio multimo dalari dagokionez, bestalde, Genevan 1980ko maiatzaren 24an Nazio Batuek onetsitako hitzarmena dugu. Bukatzeko, merkatugai arriskutsuak errepideetan zehar garraiatzearen inguruan (ADR), Europako Akordioaren Testu Bategina (akordio hori Genevan egin zen 1957ko irailaren 30ean) berretsi eta argitara tu da, eta 1990eko urtarrilaren 1ean jarri da indarrean. 715.
Kontzeptua
eta
ezaugarriak.—Garraio
Merkataritzako zuzenbidea
kontratuaren bidez, pertso na batek (eroaleak) bere gain hartzen du, prezio baten truk, ondasun nahiz pertsona zehatz bat (edo biak batera) leku batetik bestera eramateko bete beharra. Kode Zibilak ere arautu du kontratu hori laburlabur (1601.etik 1603.era arteko art.ak). Hori dela eta, nahitaezko gertatu da merkataritzako garraioa mugatzeko irizpidea ematea. Merkataritza Kodearen 349. artikuluaren esane tan, ÂŤedozein motatako lur edota ibaien bidez gauzatu garraioa merkataritza koa izateko, hurrengo bi baldintzak bete behar dira: 1. garraioaren objektuak merkatugaiak zein merkataritzako beste edozein efektu izatea; 2. objektua edozein izanda ere, eroalea merkatari izatea, edota horrek ohikotasunez jen dearentzat garraio lanetan jardutea.Âť Merkataritzako garraioa ez da gauzen garraiora bakarrik mugatzen (mer katugaiak zein efektuak). Kontratu horren lege arauketak gauzen garraioa oi narritzat hartzen badu ere, kodeak berak merkataritzako izaera ematen dio bidaiarien garraioari (352. artikulua.). Beste alde batetik, 349. artikuluak ar giro adierazi du garraioa ohiko enpresa kontratua dela. Jakina denez, kodeak balio berezia ematen dio ohikotasunari; ildo horretatik, garraioa egiteko en presa antolatua gauzatzen duena izango da eroalea. Halaber, eta zalantzarik gabe, enpresaren irizpidea da merkataritzako garraioa eta garraio zibila behar bezala bereiziko dituen irizpide bakarra. Objektuaren irizpidea arras zehazga bea da, gauza higikor guztiak izan daitezkeelako bi kontratu horien objektu. Hori guztia aintzat harturik, garraioa ere enpresak egindako obra kontra tuen kategorian sar daiteke. Izatez, enpresario eroalearen betebeharra ez da jarduera bat egitera mugatzen. Alderantziz, eroaleak bere gain hartzen du bai ta emaitza betebeharra ere; beste modu batera esatearren, eroaleak beste kon tratugileak bilatzen duen emaitza gauzatu beharko du, hau da,
gauza zein pertsonak leku batetik bestera eramatea. Hori oinarri harturik, obra errenta menduei ere hurbiltzen zaie garraioa (ez, ordea, zerbitzu errentamenduei, Ko dearen zioen azalpenak okerretara adierazi duen bezala). Edozein modutara ere, hainbat desberdintasun daude errentamenduen eta garraioen artean eta, horren ondorioz, ezinezkoa da bi kontratu horiek identifikatzea jarraikoa gatik: a) Eroaleak zuzenean bereganatzen du garraiaturiko gauzen gaineko zaintza; obra errentamenduan, aldiz, ez da hori gertatzen. b) Garraio kontra tua betetzean gainontzeko batek parte hartzen du eskuarki (kontsignatarioak), zenbait eskubide eta betebehar bereganatuz. (1951ko ekainaren 11ko epaiak, ostera, obra errentamenduaren barruan sartu du garraio kontratua). Dirudienez, garraio kontratua autonomoa da, berezia eta zuzenbide tipoa ren barnekoa. Kontratu hori sinalagmatikoa eta kostu bidezkoa da, eta bereizi egiten da merkataritzako beste kontratu batzuetatik. Printzipio orokor modu an, onar daiteke garraioa adostasunezko kontratua dela. Dena den, eta geroa go ikusiko dugun bezala, garraio modalitate batzuetan nahitaezkoa izango da garraiatu behar diren gauzak ematea, kontratua burututzat jotzeko (ikus 717. zenbakia.). 716. Motak.—Hainbat irizpide daude garraio kontratuak sailkatzeko; lan honetan, berriz, objektuaren araberako bereizketa egingo dugu. Horren ildo tik, bereizi egiten dira gauzen eta pertsonen garraioak, eta desberdinak izango dira bataren zein bestearen eraentza juridikoak. Edu berean, gauzen garraioaren barruan honako bereizketa egin daiteke: merkatugaien garraioa, esangura zabalean (lehengaiak, ekoizkin manufaktu ratuak, abereak); merkataritzako efektuen garraioa (kreditu tituluak, negozio paperak, banku billeteak etab.) eta posta garraioa (fardelak eta postatrukea). Ondasun ezmaterialak, aldiz, ezin dira benetako garraioaren objektu izan. Horren harira, telefono, irrati nahiz telegrafiaz bidalitako berriak ezin izango Merkataritzako zuzenbidea
dira inoiz garraioaren objektu izan. II. GAUZEN GARRAIOA 717. Kontratua burutzea.—Espainiako Merkataritza Kodean, kontratu gileak bat datozenean burutzen da gauzen garraio kontratua. Kontratu hori ez da kontratu erreala. Gauza garraiatuak kontratua burutzean eman ohi diren arren, emate hori kontratua betetzean bakarrik da nahitaezkoa, ez, ordea, kon tratua eratzerakoan. Berebat, garraio kontratua ez da kontratu formala. Ge roago aztertuko dugun bezala (350, 353 eta 354. art.ak), argi eta garbi ikusten da garraio gutuna froga moduan bakarrik erabil daitekeela (ikus 1968ko aben duaren 12ko epaia). Edozelan ere, trenbide eta errepidezko garraio publikoetan, adostasunaren betekizuna malgutu da. Bestalde, Lurgaineko Garraioen Antolamenduari bu ruzko Legearen 24. artikuluak idatzizko formaren printzipioa jaso du. 718. Osagai pertsonalak: a) Eroalea.—Kasu batzuetan, gauzen garraioa eroalearen eta zamatzailearen artean gertatzen da; beste batzuetan, ordea, ga rraiaturiko gauzak ez zaizkio zamatzaileari eman behar, beste pertsona bati baizik. Bada, gainontzeko batek ere parte hartu ohi du kontratu horietan, hots, jasotzaile edo kontsignatarioak. Eroalea enpresarioa da, eta horrek garraioa gauzatzeko betebeharra bere gain hartzen du zuzenean. Kodearen hainbat manuk aipatu dute eroalea (349, 350, 353, 355.etik 360.era arteko art.ak etab.), baina berori ezin nahas daiteke 379. artikuluak adierazitako pertsonekin. Artikulu horren aginduz, zenbait pertsonak euren gain hartzen dute garraioa egiteko betebeharra; hala ere, ez dute euren kabuz garraioa egiten, beste batzuen bitartez baizik. Pertsona horiek «komisiohartzaileak izan daitezke edo, bestela, eragiketa bakan eta zehatzetan hornitzaile gisa dihardutenak». Edu berean, garraioen komisio hartzailea ez da eroalea, ez baitu garraioa bere kabuz egin behar.
Haatik, be re gain hartzen du garraio hori benetako eroale batek egingo duela ziurtatzeko betebeharra. Horretarako, komisiohartzaileak garraio kontratua egingo du benetako eroalearekin, egin ere, komisioemailearen kontura. Esanak esan, 379. artikuluaren arabera, eroaleei buruzko eraentza (349. art. eta ondorengo ak) komisiohartzaileei ere aplika dakieke. Horren ariora, komisiohartzaileak eroaleen lekuan subrogatuko dira, horien betebehar, erantzukizun nahiz eskubideei dagokienez. Artikulu horrek adierazitakoa gorabehera, ezin dai tezke nahastu manuak berak bereizten dituen bi erakunde horiek. Lege siste ma argia da horren inguruan: komisiohartzaileak bere gain hartzen du eroale baten bitartez garraioa egiteko betebeharra; horregatik, garraioaren betepe naren gaineko erantzukizuna izango du komisioemaileari begira, benetako eroalea izango balitz bezala. Hori gorabehera, komisiohartzailea ez da eroale bihurtzen (ikus 725. zk.). 719. Eroale aniztasuna.—Gehienetan, garraio kontratua eroale bakar ba tekin hitzartzen bada ere, kodeak garraio konbinatua edota garraio metatua egiteko aukera jasotzen du. Horren arabera, zenbait eroalek bata bestearen atzetik zama helmugaraino garraiatzeko betebeharra bereganatzen dute kon tratu berean (373. artikulua). Zamatzaileari begira, lehenengo eroaleak oso osorik bereganatzen du garraioa egiteko betebeharra; edonola ere, gainerako eroaleak ondoz ondo lotzen zaizkio kontratuari eta, ondorenez, guztiek egoera bera izango dute kontratuan. Agi denez, hainbat teoria agertu dira kontratu hori azalduz, eta ondokoa da horietan erakargarriena: zamatzaileak pertsona zehatz bati (lehenengo eroaleari) eta zehaztu daitezkeen beste batzuei (ja rraikako eroaleei) zuzentzen die bere proposamena, eta batzuek zein besteek berori onartzen dute segidan. Geroago aztertuko dugu eroaleek garraio mota horretan duten erantzukizuna (ikus 731. zk.). 720. b) Zamatzailea edo bidaltzailea.—Pertsona horrek bere izenean kontratatzen du eroalearekin, eta garraiatu beharreko Merkataritzako zuzenbidea
zama ematen du edo, bestela, zama hori emateko betebeharra hartzen du. Horretara, ez da kontuan hartzen zamatzailea merkatugaien jabe den ala ez. Garraioen komisiohar tzailea ere zamatzailea da bere izenean kontratatzen duenean, kontratu hori komisioemailearen kontura egin arren. Kodeak hainbat manutan aipatu du zamatzaile edo bidaltzailea, izen bat zein bestea erabiliz. 721. c) Kontsignatarioa edo jasotzailea.—Pertsona horri eman behar zaizkio garraiaturiko merkatugai edo efektuak. Kontsignatarioa zamatzailea bera zein beste pertsona bat izan daiteke (ikus, horrekin lotuta, 1975eko aben duaren 2ko epaia). Kasu batzuetan, kontsignatarioaren izena garraio gutunean adierazten da; beste batzuetan, berriz, ez dago horrelako izendapenik, eramai learentzakoa edota agindurakoa baita agiri hori (350.3. art.). Azken kasu ho rretan, efektuak helmugara iritsi eta horiek eman behar direnean ezagutuko da zein den kontsignatarioa. Kontsignatarioaren egoera juridikoari dagokionez, eztabaida handiak sor tu dira. Ezaguna denez, kontsignatarioa gainontzeko gisa sartzen da berak hi tzartu ez duen kontratu batean, eta eskubide zein betebeharrak ditu. Horren inguruan, kalifikazio hauek jaso ditu: gainontzeko baten mesedetan egindako kontratua, negozioen kudeaketa, ex lege eskuraturiko eskubideak etab. Badi rudi, ordea, ez dela beharrezkoa autoreek sortutako erakunde klasikoetara jo tzea, kontsignatarioaren partehartzearen inguruan azalpen bat aurkitzeko. Horren benetako azalpena garraio gutunaren izaerak ematen digu. Gutun hori traditio titulua izanik, horren legebidezko ukandunak garraiaturiko merka tugaien xedakortasunaz gain, merkatugai horiek jasotzeko eskubidea ere har tzen du. Hori dela eta, zamatzaileak kontsignatarioari titulu hori eskualdatzen dionean, eskubide hori ere eskualdatzen dio; dena den, eskubidea garraioaren prezioa ordaintzearen menpe geratzen da. Ildo horretatik, hauxe adierazi du kodeak: a) gutunaren truk, garraiaturiko objektua eman behar da (353. art.); b)
kontsignatarioa aldatu eta aldaketa hori eroaleak onartzeko, nahitaezkoa da aurretiaz garraio gutuna itzultzea (360. art.); eta c) eroaleak kontsignatarioari begira bakarrik du zama emateko betebeharra, azken horrek baititu kargaren gaineko eskubideak. Kontsignatarioa ez da garraio mota horretan bakarrik azaltzen, itsas eta aireko garraioan ere agertzen baita (ikus 1181 eta 1200. zk.ak). 722. Garraio gutuna eta trenbide taloia.—Garraio kontratuan garraio gutun izenez ezagutzen den agiria luzatzen da; bada, «agiri horren edukiaren arabera konponduko dira kontratua betetzean gerta daitezkeen eztabaidak, eta faltsutasuna zein idazkeraren inguruko oker materialak izango dira onartuko diren auzibide salbuespen bakarrak» (353.1. art.). Agiri hori izan ezean, «al derdiek euren uzien alde egindako froga juridikoen emaitzak hartuko dira kontuan» (354. art.). Manu horiek agerian uzten dute garraio gutunak duen froga indarra; jurisprudentziak, ostera, ez ditu manuok modu oso zorrotzean interpretatu nahi, gainerako frogabideak baztertzeko arriskua egongo baili tzateke (ikus, adibidez, 1927ko azaroaren 17ko, 1928ko uztailaren 25 eta irai laren 8ko, eta 1965eko irailaren 29ko epaiak). Kontratugileek elkar behartu dezakete garraio gutuna luzatzera; gutun horretan, ondoko datuak adierazi behar dira: eroale, zamatzaile eta kontsigna tarioaren izenak; garraiaturiko efektuen izendapena; prezioa; igorpen data; eroaleari zama emateko lekua; kontsignatarioari zama emateko leku eta epea eta, azkenik, atzerapen kasuetan eman beharreko kalteordaina (350. artiku lua). Hortik kanpo, alderdiek egokitzat jotzen dituzten aipamenetarik beste edozein egin dezakete. Bestalde, 350. artikuluak aipatu ez duen arren, gutun hori eroaleak behintzat sinatu beharko du. (360. artikuluak, berriz, sinadura ren betekizuna jaso du). Garraio gutuna kontratua frogatzen duen agiria izateaz gain, traditio titulua edota garraiaturiko merkatugaiak adierazten dituen titulua ere bada. Titulu horren bidez, merkatugaiak xedatu ahal izango dira garraio bitartean, hots, agiria eskualdatuz merkatugaien gaineko eskubideak eskualdatuko dira. Hori oinarri Merkataritzako zuzenbidea
harturik, 350. artikuluaren 3. zenbakiak adierazten duen modu an, gutuna eramailearentzakoa, agindurakoa edota izenduna izan daiteke. Ha laber, 353. artikuluak beren beregi ezarri du titulu horren eta garraiaturiko objektuaren arteko trukea. Horixe izango da, hain zuzen ere, kontratua bete tzeko azken fasea; beste hitz batzuetan esanda, truke horrek alderdien esku bide eta betebeharrak kitatuko ditu. Bestalde, 351. artikuluak trenbide edota beste enpresa batzuen bidez gau zaturiko garraioa aztertu du, baldin eta enpresa horiek araudietan ezarritako tarifa zein epeei lotuta badaude. Kasu horietan, garraioaren baldintzak ezar tzeko, nahikoa da garraio gutunek tarifa zein araudi horiek aipatzea. Hori oi narri harturik, trenbidezko garraioan, baita linea erregularretako errepidezko garraioan ere, garraio gutunaren ordez eduki laburragoa duen beste agiri bat luzatuko da. Agiri horrek taloi izena jasoko du, eta enpresak berak emango du merkatugaiak jasotzearekin batera. 723. Garraioaren prezioa. Tarifak.—Prezioa kontratuaren oinarrizko osagaia izanik, enpresa eroaleak bereganatzen dituen betebehar eta arriskuen kontraprestazioa da. Prezio hori zamatzaileak berak ordain dezake edo, bes tela, kontsignatarioa izango da horren zorduna. Bada, bi modalitate ditugu: «garraio kostuak ordainduta» edota «garraio kostuak ordaintzeko» (esamolde horiek maiz erabiltzen dira praktikan). Linea erregularren bidez egindako garraioen prezioak izan behar dira he rri botereek ezarri edota onetsitako tarifa horien araberakoak; horixe da, hain zuzen ere, garraio horren (egungo garraiorik gehienaren) prezioaren ezauga rri nagusia. Tarifa horien bitartez, eraberekoak izango dira prezioak garraioa erabiltzen duten guztientzat; berebat, nolabaiteko egonkortasuna lortuko da, enpresek ezin baitituzte alde bakarrez prezioak aldatu. (Tarifak gehitzeko re bus sic stantibus klausulari dagokionez, ikus 1951ko ekainaren
11ko epaia). 724. Kontratuaren edukia: a) Zamatzailearen eskubide eta betebeha rrak.—Zamatzaileak eroaleari eman behar dizkio kontratuaren objektu diren merkatugai zein efektuak, kontratuan ezarritako leku eta epean. Kodeak ez du beren beregi betebehar hori jaso, baina berori modu inplizituan ondoriozta tzen da kodearen beste zenbait manutatik (350. artikulua, 4 eta 7. zk.ak, eta 355. artikulua). Zentzuzkoa den bezala, ezin da garraiorik egin eroaleak ez badu jasotzen garraiatu beharreko gauza; bada, betebehar hori oinarrizkoa da garraio kontratuan. Praktikan, ostera, malgutu egiten da betebehar hori. Gehienetan, kontra tua burutu eta aldi berean ematen da gauza; horrexegatik, kontratua egitean gauzatzen da betebeharra. Aurretik esan bezala, garraio kostuak ordainduta edota garraio kostuak ordaintzeko egin daiteke kontratua. Lehenengo kasuan, zamatzaileak ordain du beharko du garraioaren prezioa eta, bigarrenean, berriz, kontsignatarioak. Zamatzaileak kontratuaren betepena eska diezaioke eroaleari, edozein kontratugilek egin dezakeen moduan. Autoreen ustetan, zamatzaileak badu beste eskubide bat ere, zamatzailearen xedatze eskubidea, hain zuzen. Hori dela bide, ahalmen bikoitza izango du horrek: bata, kontrako agindua ema nez, garraioa etetea; bestea, garraiaturiko gauzen kontsignatarioa aldatzea. Kodearen 360. artikuluak berariaz jaso du bigarren ahalmen hori. Lehenen goari dagokionez, badirudi Kode Zibilaren 1594. artikulua aplikatu ahal zaio la, garraio kontratuaren eta obra errentamenduaren antzekotasunak aintzat harturik. Artikulu horren ildotik, obra bat kontratatzen duenak atzera egin de zake kontratuan, obra egin beharko zukeenari kalteordaina emanez. Zama tzaileak galdu egingo du xedatze eskubidea, behin garraio gutuna jasotzaileari edota gainontzeko bati eman eta gero. Horrela, gutunaren legebidezko ukan dunak izango ditu garraiaturiko merkatugaien gaineko Merkataritzako zuzenbidea
eskubideak. 725. b) Eroalearen eskubide eta betebeharrak.— Eroaleak oinarrizko betebehar bat du eta, era berean, baita beste betebehar erantsi batzuk ere. Eroalearen oinarrizko betebeharra garraiaturiko gauzak kontsignatarioa ren esku uztea da. Berebat, eroale horrek berak jaso dituen egoera berean eman behar ditu gauzok, kontratuan ezarritako epe, leku eta baldintzetan. Be tebehar hori betetzen denean, kontratuak bilatzen duen emaitza lortzen da. Eperik ezarri bada, horren barruan eman beharko dira gauzak (370. art.); epe rik ezarri ez bada, aldiz, eroaleak efektuok garraiatu beharko ditu «merkatu gai antzekoak edota berdinak hasierako efektuak eman behar diren leku berberera eramaten dituenean; hori egiten ez badu, berak bere gain hartuko du atzerapenaren ondorioz sortutako galeren erantzukizuna» (358. art.). Behin merkatugaiak helmugara iritsi eta gero, «eroaleak kontsignatarioari eman be harko dizkio garraiaturiko efektuak, garraio gutunaren arabera berori delako merkatugaiak jaso behar dituena; emate hori inolako atzerapen nahiz eragoz penik gabe egin beharko du eroaleak eta, hori egiten ez badu, berak izango du sorturiko galeren gaineko erantzukizuna» (368. art.). Salerosketan gertatzen den moduan, beharrezkoak diren egintza guztiak gauzatu behar dira kontsignatarioak merkatugaien edukitza beregana dezan. Hori egin eta gero gauzatzen da merkatugaiak emateko betebeharra. Ondoko kasuetan, ordea, eroaleak epailearen zainpean utzi beharko ditu merkatu gaiok: kontsignatarioa ez dagoenean garraio gutunean adierazitako egoitzan, hark ez dituenean garraio kostu zein gastuak ordaindu nahi eta, azkenekoz, merkatugaiak jasotzeari uko egiten dionean (369. art.). Bestalde ere, honakoak dira betebehar erantsiak: a) Zaintza betebeharra; hori modu inplizituan agertzen da legeak eroalearen erantzukizunari buruz —behin merkatugaiak jaso eta gero— ezarri duen eraentzan (355,
362 eta 363. art.ak). b) Garraioan, Herri Administrazioak emandako lege eta araudiak gauzatzeko betebeharra (377. art.). c) Ibilbide zehatz bat hitzartu bada, bero ri ez aldatzeko betebeharra, ezinbesteko kasuetan izan ezik. Arau hori bete tzen ez badu, sortutako kalteen gaineko erantzukizuna izango du eroaleak (359. artikulua). Bukatzeko, honakoak dira eroalearen eskubideak: a) banatu behar dituen fardelak arakatzea (357. art.); b) judizio bidez saltzea garraiaturiko efektuen artean galtzeko arriskua dutenak, dela euren izaeragatik, dela istripu saiheste zin baten ondorioz (362. art., bigarren lerroaldea); eta c) oinarrizko eskubide gisa, garraioaren prezioa eta gastuak kobratzea (350. art.aren 5. zk., eta 375. artikulua). 726. Eroalearen pribilejioa.—Kontratuaren ondoriozko kredituak or dainduko direla bermatzeko, kodeak zenbait eskubide eman dizkio eroaleari garraiaturiko gauzen gain. Eskubide horiek benetako pribilejioak dira azken finean. Hori arautzen duen lege sistemak hiru zati ditu: a) Lehenik, garraia turiko gauzak epailearen zainpean utz ditzake eroaleak; hori egiten baldin badu, ematea gauzatu dela ulertuko da, baldin eta kontsignatarioa ez badago bere egoitzan, alderdi horrek ez baditu garraio kostu zein gastuak ordaindu nahi eta, azkenez ere, efektuak jasotzeari uko egiten badio (369. art.). b) Hu rrenik, gauzak eman —edota epailearen zainpean utzi— eta hogeita lau ordu ra, «garraiaturiko gauzen judizio bidezko salmenta eskatu ahal du eroaleak; salmenta horren bidez, garraioaren prezio eta gastuei aurre egiteko beste lortu behar du eroaleak» (374. art.). c) Azkenik, eroaleak badu beste eskubide bat ere, eta horrexetan datza, hain zuzen ere, benetako pribilejioa. Horren arabe ra, «garraiaturiko efektuak beren beregi lotzen zaizkio garraio prezioaren or dainketari, bai eta gauzak garraiatu eta eman arte sortutako gastu eta zergen ordainketari ere». Eskubide berezi hori «gauzak eman eta zortzi egunetara» preskribatuko da. Hala eta guztiz ere, epe horren ondoren, eroaleak hartzeko dun arrunt gisa dagozkion akzioak izango ditu (375. art.). Merkataritzako zuzenbidea
Garraio kostuak kobratzeko akzio arrunta egikaritzean, gainera, eroaleak premiamendu bidea erabil dezake kontsignatarioaren edota merkatugaiak jaso dituen gainontzekoaren aurka, gauzak eman eta hurrengo hilabetean (betea razpen judizio laburtua). Horren inguruan, Judiziamendu Zibilari buruzko Le gearen 1544. art.ak eta ondorengoek ezarri dutena izan beharko da kontuan. Eroaleak bere kredituak kobra ditzake garraiaturiko gauzen pentzuan, eta lehenespena du gainerako hartzekodunei begira. Dena dela, zehaztu behar da zein kredituri zabaltzen zaien pribilejio hori. Kodeak prezio edo garraio kos tua eta eragindako gastu zein zergak aipatzen ditu. Garraio kostuaren inguru an ez dira eskuarki zalantzak sortuko, berori kontratuan bertan finkatu ohi delako (gutun edo taloian, hain zuzen). Arazoak, ordea, garraio bitartean sor tu eta eroaleak ordainduriko «gastu eta zergen» inguruan gertatzen dira. Ho rri dagokionez, nahikoa anbiguoak dira legeak erabilitako adierazmoldeak. Edozein modutan, oso adierazmolde zabalak izanda, garraio bitartean beha rrezko gertatu diren gastu guztiak sartuko dira multzo horretan. Bukatzeko, 376. artikuluak azken hariraino eraman du pribilejioa ondo koa adieraziz: eroaleak berari zor zaiona kobratzeko duen lehenespena ez da kontsignatarioaren porrotaren ondorioz geldiaraziko. 727. c) Kontsignatarioaren eskubidea (kontura uztea) eta betebeha rrak.—Kontsignatarioak, kontratuaren alderdi gisa ez badihardu, kontratu horrekin loturiko eskubide eta betebeharrak izango ditu. Horrela, eta «garraio gutunean izendatuta dagoenez», eskubidea du garraiaturiko gauzak eroalearen eskuetatik jasotzeko. Gauzok kontsignatarioari eman beharko zaizkio kalterik gabe eta kontratuan ezarritako epean; eperik ezarri ez denean, aldiz, «inolako atzerapen nahiz eragozpenik gabe» eman beharko dira gauzak, horiek helmu
gara iritsi eta gero (363, 368 eta 370. art.ak). Kontsignatarioaren eskubide horrek eroalearen betebeharra dakar hurre nez hurren, alegia, gauza emateko betebeharra. Legeak oso gogor babestu du eskubide hori. Hasteko, eroaleak erantzukizuna izango du bere erruz gauzak emateko betebeharra betetzen ez duenean (geroago aztertuko dugu kasu hori). Halaber, kontsignatarioak badu beste eskubide garrantzitsu bat; horren harira, garraiaturiko gauzak bertan behera edota eroalearen kontura uzteko eskubi dea izango du ondoko kasuetan: batetik, matxuren ondorioz, gauzak ezin di renean ez saldu ezta kontsumitu ere (365. art.) eta, bestetik, eroalearen erruz gauzak garaiz ematen ez direnean (371. art.). Gauzak bertan behera uzten di renean, eroaleak osoosorik ordaindu behar ditu erabilezin bihurtu edota ga raiz eman ez diren gauza horiek. Nolabait esatearren, eroaleak derrigor erosi behar ditu gauzok, eta horrek karga gehiegi eragiten dio, zalantzarik gabe. Aurretik esan bezala, lege testuek oso modu zorrotzean jaso dute kontsig natarioaren eskubide hori eta, ondorenez, beharrezko gertatzen da testu hori en interpretazio murrizgarria egitea. Gure ustetan, atzerapenari dagokionez, ondoko kasuetan bakarrik utz daitezke bertan behera garraiaturiko gauzak: kontratuan horiek emateko epea ezarri denean edota, eperik ezarri gabe, atzerapen hori —eroalearen erruz gertaturikoa— merkataritzako usadio eta trafiko eskakizunen aurkakoa denean. Era berean, eskubide hori egikaritu behar da garraiaturiko efektuak helmugara iritsi baino lehen (371. art.). Diru dienez, merkatugaiak helmugara iritsi eta gero, horiek garaiz ematea (hau da, garraioa egin duen enpresaren biltegietan ez geratzea) lor dezake kontsig natarioak, baldin eta behar bezalako arretaz badihardu. (1926ko martxoaren 16ko epaiaren arabera, merkatugaiak iritsi arren, kontsignatarioak ez badu horren berri, baliozkoa da merkatugaiok eroalearen kontura uztea). Matxuren kasuan, berriz, merkatugaiak eroalearen kontura utzi ahal izateko, beharrez koa izango da merkatugaiok euren helbururako erabilezinak Merkataritzako zuzenbidea
izatea, hau da, ezin saldu edo kontsumitu ahal izatea. Merkatugai garraiatuak helmugara iritsi eta gero, kontsignatarioak —za matzailea bera ez bada— uko egiten dionean merkatugaiak jasotzeari, kon tsignatario hori kontratutik kanpo geratuko da eta ez du eroaleari begira inongo betebeharrik izango. Dena dela, eroaleak bere kredituak kobratu ahal izango ditu garraiaturiko objektuen pentzuan, lehen aipatu dugun pribile jioaren arabera. Alderantziz, kontsignatarioak merkatugai edo efektuak jaso tzen baldin baditu, kontratuan sartu eta garraio kostuak nahiz garraioaren ondoriozko gainerako gastuak ordaindu beharko ditu. Ordainketa hogeita lau ordu atzeratzen bada, eroaleak eskubidea izango du garraiaturiko objektuen judizio bidezko salmenta eskatzeko (374. art.). 728. Garraiaturiko gauzen arriskua.—Kontrako itunik izan ezean, «za matzaileak» bere gain hartzen du garraiaturiko objektuen «arrisku eta mentu ra». Bada, «zamatzaileak bere gain eta galorde hartu beharko ditu garraio bitartean gaiek izan ditzaketen kalte eta narriadurak, hain zuzen ere, ezinbes tearen, ezustearen edota gauzen izaera zein berezko akatsen ondorioz gerta daitezkeen kalte eta narriadurak». Eroaleari dagokio, aldiz, istripu horiek fro gatzea (361. art.). Arau hori bat dator Kode Zibilak ezarritakoarekin (1602. art.). Lehen kolpean, antza denez, arau horrek modu nabarian egiten du eroa learen alde, baina berez ez da hori gertatzen. Hasteko, nahikoa zaila den froga zama ezartzen dio. Aldi berean, hurrengo artikuluak ezarritakoa aintzat hartu behar da. Ildo horretatik, eroaleak erantzukizuna izango du garraiaturiko ob jektuen kalte eta narriaduren gain, «arduragabekeriaz jardun duela edota be harrezko neurriak —arretaz jarduten dutenentzat usadioek ezartzen dituzten neurriak— hartu ez dituela frogatuz gero» (362. artikulua). Hortaz, istripua ren kariak frogatu beharko dira, arriskuak nork jasan behar dituen
ikusteko. 729. Eroalearen erantzukizuna, galera nahiz matxuren ondorioz.—Legeak arriskuaren inguruan ezarritako sistemak eragina du eroalearen eran tzukizunari begira, hots, gauzen galera eta matxuren ondorioz eroaleak duen erantzukizunari begira. Kodearen 361. artikuluak ezinbestearen, ezustearen edota gauzen izaera zein berezko akatsen ondorioz sortutako kalte eta narri adurak bakarrik uzten ditu zamatzailearen gain. Horrekin loturik, honakoa adierazi du 363. artikuluak gainerako kasuetarako: «… eroaleak eman be harko ditu jasotako efektuak, efektuon garraio gutunean adierazi eta jasotze unean horiek zeuden egoera berean, inolako kalterik gabe. Betebehar hori gauzatzen ez badu, eman ez dituen efektuen balioa ordaindu beharko du eroaleak; kasu horretan, efektuen baliotzat hartuko da eurok eman behar ziren lekuan eta epean izango zuketena». Printzipio hori honako manu hauek osa tzen dute: a) Istripu baten ondorioz, garraiaturiko objektuak galdu zein suntsitzen badira eta ezin bada kontratua (edota horren zatietako bat) bete, objektu ho rien balioa ordaindu beharko du eroaleak. Gauzen galera zein suntsipen mate rialaz gain, galtzea, lapurreta eta horren moduko beste zenbait jazokuntza ere multzo horretan sartuko dira, horien ondorioz eroaleak ezin baditu inola ere gauzok eman. b) Garraiaturiko objektuetatik batzuk bakarrik galdu badira, eroaleak gal du direnen balioa besterik ez du ordainduko; dena dela, kontsignatarioak uko egin diezaioke gainerakoak jasotzeari, «baldin eta horiek erabiltzeko gainera koak behar dituela bidezkotzen badu» (363.2. art.). c) Istripuaren ondorioz, garraiaturiko gauzak matxuratzen direnean hiru kasu bereiz daitezke: 1. Matxura dela eta, «gaien balioa urritzen bada, peritu ek finkatutako balio diferentzia bakarrik ordaindu behar du eroaleak» (364. art.). 2. Gaiak euren helbururako erabilezin bihurtzen badira, hots, ezin badi Merkataritzako zuzenbidea
ra saldu edota kontsumitu, kontsignatarioak ez du horiek jasotzeko betebeha rrik izango; hortaz, eroalearen kontura utz ditzake merkatugaiok, eta horien balioa (egun horretan merkatugaiek duten prezioa) eska diezaioke berari (ko dearen 365.1. art.). 3. Azkenik, matxuratutako efektuen artean, akatsik ez du ten edo egoera onean dauden efektuetarik zenbait aurki daitezke. Halakoetan, kontsignatarioak eroalearen kontura utz ditzake matxuratutako efektuak, eta berak jasoko ditu egoera onean daudenak. Hori gorabehera, kontsignatarioak efektu guztiei egin diezaieke uko, baldin eta frogatzen badu ezin dituela azken horiek modu egokian erabili (365.2. art.). d) Eroalearen aurkako erreklamazioa —kalte eta matxuren ondoriozkoa, hain zuzen— gaiak jasotzearekin batera egin behar da. Merkatugaiak enbala tuta daudenean eta fardelen kanpoaldetik ez direnean horien kalte edota matxurak ikusten, merkatugaiok jaso direnetik hogeita lau orduko epea izan go da erreklamazio hori egiteko. Epe horiek igaro edo garraio kostuak ordain du badira, ez da onartuko eroalearen aurkako erreklamaziorik gai garraiatuen egoeraren inguruan (366. artikulua). Edozein modutara ere, kontsignatarioa eta eroalea ez badatoz bat gaien egoerari dagokionez, perituek aztertu beharko dituzte gaiok. Are gehiago, interesatuak ez badaude ados perituen txostenare kin eta ez badituzte euren arazoak konpontzen, epailearen zainpean utzi be harko dira gai horiek (367. art.). Alderdiek ezin dute alde bakarrez aldatu garraiaturiko gaien egoera zehazteko sistema (ikus, horren inguruan, 1977ko maiatzaren 24ko epaia). Eroaleak matxura eta galeren ondorioz duen erantzukizun sistema aurre tik aipatu duguna da. Sistema zibilean, aldiz, kontratuaren ezbetetzearen on doriozko erantzukizun sistemak kaltegaleren ordaina hartzen du oinarritzat. Orobat, bi ezaugarri hauek bereizten dute sistema hori sistema zibiletik: Lehenik eta behin, gogoan izan behar da eroalearen erantzukizuna ga
rraiaturiko gauzen baliora mugatzen dela. Zalantzarik gabe, eroaleak erruz edo arduragabekeriaz badihardu, erantzukizun hori izango du. Taxu berean, dolo kasuetan erantzukizun sistema berbera izan behar den ala ez zehaztu be har dugu. Gure iritziz, badirudi ezin dela sistema bera erabili. Dolo kasuetan, betebeharraren ezbetetzearen ondorioz sortzen diren kaltegalera guztien gai neko erantzukizuna izango du eroaleak (KZren 1107.2. art.). Bestalde, antza denez, kodeak bateraezinak diren bi irizpide erabili ditu garraiaturiko gauzen balioa zehazteko. Kodearen 363. artikuluaren aginduz, batetik, gauzak eman beharreko leku eta epean eurok izango zuketen balioa izango da gogoan; bestetik, 372. artikuluari helduz, galdutako gauzen balorazioa garraio gutu nean zehazturikoaren arabera egin behar da. Aurkakotasun hori, ostera, itxu razkoa da. Egia esateko, 372. artikuluak onartu egiten du galdutako gauzak baloratzeko 363. artikuluak ezarri duen irizpidea. Artikulu horren arabera, garraio gutunean adierazitako objektuak bakarrik hartuko dira kontuan. Ildo beretik, «zamatzaileak ezin izango du frogatu adierazitako gauzen artean ba lio handiagoko objektuak eta eskudirua zeudenik». Kodearen aginduz, eroa learen erantzukizuna garraiaturiko gauzen baliora mugatzen da. Edonola ere, erantzukizun hori gehiago mugatzen da errepidezko garraioaren inguruko le gerian, baita trenbidezkoen baldintza orokorretan ere. Horiei helduz, kilogra mo bakoitzeko —pisu gordina aintzat hartuta— 500 pezetakoa izango da gehieneko muga. Haatik, merkatugai, ekipaje zein enkarguak balio adierazpe naren bidez fakturatu badira, adierazitako balioaren gaineko erantzukizuna izango du eroaleak, baldin eta egiazko balioa txikiagoa dela frogatzen ez badu (RENFE eta FEVEren tarifei buruz, ikus, hurrenez hurrez, 1991ko ekainaren 27ko eta 1991ko uztailaren 30eko aginduak; errepidezko bidaiarien garraio iraunkor, erregular eta erabilera orokorrerako zerbitzu publikoen tarifei dago kienez, ikus 1991ko uztailaren 12ko Agindua). Bigarrenik, kredituen ordainketari —eroaleak duen Merkataritzako zuzenbidea
erantzukizunaren on dorioz sortzen diren kredituen ordainketari— loturik geratuko dira garraiobi de nagusi eta erantsiak (ibilgailuak, zamariak etab.). Dena den, trenbidezko garraioetan salbuespen batzuk emango dira (372.2. art.). 730. Atzerapenaren ondoriozko erantzukizuna.— Jakina denez, eroa leak erantzukizuna izango du kontsignatarioari begira, gauzak garaiz kanpo edo atzerapenez ematen dizkionean. Kodeak, gainera, modu berezian arautu du erantzukizun hori. Horren harira, eroaleak erantzukizuna izango du atze rapen hori beraren doloz nahiz erruz gertatu denean bakarrik. Dolo kasuetan, Kode Zibilaren 1107. artikuluak agintzen duenez, eroaleak bere betebeharra ezbetetzearen ondorioz sortu diren kalte guztien ordaina eman beharko du (ikus 1904ko uztailaren 8ko epaia). Atzerapena eroalearen erruz gertatu dene an, aldiz, kalteordainaren zenbatekoa garraio gutunean hitzarturikoaren ara berakoa izango da: atzerapen kasuetarako kalteordaina zehaztu baldin bada, «zamatzaileak eta kontsignatarioak ez dute hortik kanpo bestelako eskubide rik izango». Horren inguruko hitzarmenik izan ez bada, berriz, «eroaleak lu zapenaren ondoriozko galeren gaineko erantzukizuna izango du» (370. art.). Esanak esan, azken kasu horretan ere erantzukizuna mugatua da. Horretara, kalteordaina ezingo da «gauzok eman beharreko leku eta epean horiek zuten preziotik gorakoa» izan (371.3. art.). Horrez gain, eta lehen azaldu dugun moduan, atzerapen kasuetan beste ahalmen bat du kontsignatarioak. Bada, horrek bertan behera edota eroalearen kontura utz ditzake efektuak. Hori gertatuz gero, «eroaleak efektuen zenba tekoa ordaindu beharko luke osoosorik, efektuok galdu izan balira bezala» (371.2. art.). 731. Eroaleen erantzukizuna, garraio konbinatuan.— Garraio mota ho rretan, solidarioa da eroaleen erantzukizuna. Kodearen 373.
artikuluaren esa netan, «garraio konbinatuan, kontsignatarioari merkatugaiak ematen dizkion eroaleak beraren aurretik merkatugai horiek garraiatu dituztenen betebeha rrak bereganatuko ditu; hala eta guztiz ere, gauzak eman dituen eroale horrek errepetitu egin dezake gainerako eroaleen aurka, baldin eta berak ez badu zu zeneko erantzukizunik, zamatzaile nahiz kontsignatarioaren erreklamazioa eragin duen faltari dagokionez»; era berean, eta artikulu horren harira, «bi daltzaile eta kontsignatarioak garraio kontratua egin duen eroalearen aurkako eskubidea izango dute, bai eta gainerako eroaleen aurkakoa ere, garraiaturiko efektuak erreserbarik gabe jaso dituztenean». Hortaz, argi dago eroale guztiek kontratua betetzearen gaineko erantzukizun solidarioa dutela kontsignata rioari begira, eurek egindako ibilbidea kontuan hartu gabe. Nolanahi den ere, eroaleen arteko harremanetan, errepetizio eskubidea izango da faltaren gain zuzeneko erantzukizuna duenaren aurka. Jurisprudentziak, berriz, behin eta berriro aintzatetsi du eroaleen erantzukizun solidarioa (1923ko otsailaren 7ko, 1924ko uztailaren 7ko eta 1925eko urriaren 20ko epaiak). Aurretik adierazi dugun bezala, kontsignatarioari merkatugaiak ematen dizkion eroaleak beraren aurretik merkatugai horiek garraiatu dituztenen be tebeharrak bereganatuko ditu. Hori oinarri moduan harturik, aurreko eroaleen akzio zein eskubideak ere eroale horren esku utzi ditu kodeak (373.2. art.). 732. Erantzukizun akzioen preskripzioa.—952. artikuluaren 2. zenba kiak adierazi duenez, urtebete igarotakoan preskribatuko dira ondoko ak zioak: zama ematearen ingurukoak, baita garraiaturiko objektuek izandako kalte zein atzerapenen ondoriozko kalteordainei buruzkoak. Epe hori zenba tzen hasiko da karga helmugan —edota kontratuaren baldintzen arabera eman beharreko lekuan— ematen denetik. Kalte edota falten ondoriozko ak zioak egikaritzeko beharrezkoa izango da merkatugaiak ematearekin batera protesta edo erreserba egokia azaltzea. Merkataritzako zuzenbidea
Fardelen kanpoaldetik ez badira kalte ak ikusten, hogeita lau orduko epean egin ahal izango da erreserba edo pro testa hori. 733. Garraio arloko jurisdikzioa.—Pertsona zein gauzak garraiatzeko kontratuetan, trenbide konpainien edota errepidezko garraio zerbitzua ematen duten enpresen aurkako erreklamazioak Detasen Batza edo Auzitegien esku menekoak ziren. Erakunde horiek Garraio eta Komunikazio Ministerioaren menpe zeuden (gaur egun Susperketa Ministerioa) eta probintzietako hiriburu guztietan ziharduten, adiskidetze eginkizunak gauzatuz. Lurgaineko Garraioen Antolamenduari buruzko Legea onestearekin bate ra, ezabatu egin dira Detasen Batza edo Auzitegiak; horien ordez, garraioen tartekaritza batzak eratu dira garraioan parte hartzen dutenen defentsa eta ba beserako (37 eta 38. artikulua). Aldi berean, garraio jardueraren ondoriozko urratzeen zehapen eraentza, aipatu berri dugun legearen 138. artikuluak eta ondorengoek arautzen dute.
III. PERTSONEN GARRAIOA 734. Ezaugarri bereziak.—Garraio mota horretan eroaleak egiten duen zerbitzua pertsonak leku batetik bestera eramatea da; horren ondorioz, bista koa da pertsonen garraioa gauzen garraiotik bereizi behar dela. Lehenengoz, garraio horretan ezin dugu emateari buruz hitzik egin, berori ez baita ger tatzen ez kontratuaren hasieran, ezta bukaeran ere; bigarren, kontratu horie tan ez da inoiz kontsignatarioa azalduko. 735. Osagai pertsonalak eta formalak.—Kontratuaren subjektuak eroa lea eta bidaiaria dira. Lehenengoak kalterik gabe eraman behar du
bidaiaria leku batetik bestera, kontratuan hitzarturiko erosotasun, giro eta arintasun na hiz horien antzeko beste baldintza egokietan. Bidaiariaren oinarrizko bete beharra, aldiz, prezioa ordaintzea da; orobat, baditu beste betebehar erantsi batzuk: ibilgailua arretaz erabiltzea, berarekiko segurtasun neurri arruntak hartzea etab. Kontratua frogatzen duen titulua txartela da (352. art.); txartel hori izenik gabe ematen da, eta horren ukandunak eskubidea izango du eroa leari zerbitzua eskatzeko. 736. Kontratuaren edukia.—Bidaiarien garraioan, eroaleari ezin zaiz kio gauzen garraioaren inguruko manuak aplikatu, kalteen ondoriozko eran tzukizunari dagokionez behinik behin. Hori dela eta, xedapen berezirik izan ezean, erruari nahiz kontratu erantzukizunari buruzko manu erkideak apli katuko dira. Gehienetan, eroaleak bidaiarien ekipajea ere eraman behar du, bidaiarie kin batera eta abiadura berean. IV. ENPRESAK EGINDAKO BESTE ZENBAIT OBRA KONTRATU 737. Kontratu horien inguruko ideia orokorrak.— Aurrerago aipatu bezala, Merkataritzako zuzenbidea enpresarioen jarduera antolatzen duen arlo juridiko gisa eratu da. Hori dela bide, kontratu berezi batzuk nahitaez sartu behar dira merkataritzako kontratazioaren barruan, kontratu horien bidez en presarioak obra zehatz bat egiteko betebeharra hartu eta horretarako anto laketa berezia duenean. Horrela, enpresario garrantzitsu askok euren bezeroen esku uzten dituzte enpresaren antolaketa, langileak eta ondasunak, bezero ho riek bilatzen duten helburua lortzeko. Arean bere, zenbait enpresak etengabe egiten dituzte obra kontratuak; horri helduz, ezin ditugu kontratu horiek mer kataritzako arlotik kanpo utzi, Merkataritza Kodean arauketa Merkataritzako zuzenbidea
berezirik ez duten arren. Horien artean, ondoko enpresak aipa ditzakegu: eraikuntza en presak orokorrean; eraikinen garbiketa eta mantenketari buruzkoak; pintura nahiz apainketa enpresak; inprimaketa tipografikoa egiten dutenak; fotokopia eta mikrofilmeak egiteko enpresak; jantziak garbitu, tindatu eta lisatzeko en presak, etab. Kontratu horien edukia arau eta baldintza orokorrek finkatzen dute esku arki; batzuetan, enpresarioek eurek alde bakarrez ezartzen dituzte baldintzok eta, besteetan, sindikatuek, elkarteek edota enpresario taldeek. BIBLIOGRAFIA ASQUINI: Del contratto di trasporto, Torino, 1935; IDEM: «Del trasporto», in Commentario de D’AMELIO Y FINZI, Florentzia, 1947, II, 1. zatia, 415. or. eta ondo rengoak; BASEDOW, J.: Der Transportvertrag, Tubinga, 1987; BOHIN: Clauses limitati ves et clauses d’éxonération conventionnelles de la responsabilité des transports terrestres de marchandises, Paris, 1948; BOOS: StrassenverkehrsOrdnung, 2. argita raldia, Kolonia, 1976; BORGOGNON: Les transports internationaux par voie de terre, Basilea, 1951; BUSTI: Nuovi documenti del contratto di trasporto di cose, Padua, 1983; CATURANI eta SENSALE: Il trasporto, Napoli, 1960; COCA CASTAÑO: «Ade cuación de las empresas de transporte a la demanda de los cargadores», in RGD, 1990, 6655. or. eta ondorengoak; COSTAZO: Il contratto di trasporto internazionale nella C. M. R., Milan, 1979; CHAUVEAU: «Les responsabilités des transporteurs», in Études RIPERT, Paris, 1950, II, 398. or. eta ondorengoak; DUCKWORTH: Road transport law, 26. argitaraldia, Londres, 1988; DURAND: Les transports internationaux, Paris, 1956; IDEM: Droit et pratique des transports terrestres, Paris, 1971; EMPARANZA: «La prescripción de las acciones en el Convenio relativo al contrato de transporte interna cional de mercancías por carretera», in RGD, 1992, 11713. or. eta ondorengoak; FE RRARA: Aspetti e problemi del trasporto combinato, Napoli, 1973; FONTANELLA: Aspetti e problemi dei trasporti terrestri, Padua, 1968; FUENTES LOJO: «El transporte gratuito de cosas y su naturaleza jurídica», in RGD, 1958, 1111. or. eta ondorengoak; GARCÍA AMIGÓ: «La relación contractual de transporte entre las Agencias y sus usuarios: Legislación y condiciones generales de contratación», in RDM, 1964, 311. or. eta ondorengoak; GARCÍA GÓMEZ: «Connotaciones jurídicas entre el contrato de transporte y el contrato de trabajo», in RGD, 1994, 5323. or. eta ondorengoak; GIS PERT: «Algunas consideraciones en torno a la ejecución del transporte por un tercero»,
in Estudios Prof. Broseta, aip., II, 1615. or. eta ondorengoak; GÓMEZ CALERO: El transporte internacional de mercancías, Madril, 1984; GÓMEZ SEGADE: «El transporte combinado de mercancías a la luz del artículo 373 del Código de comercio», in Estudios A. OTERO, Santiago, 1981, 105. or. eta ondorengoak; HELM: Frachtrecht Güterbeförderung auf der Strasse, Berlin, 1979; HUALDE MANSO: El transporte de viajeros por carretera. Régimen de responsabilidad civil, Iruñea, 1995; IACUA NIELLO eta PAOLUCCI: Il contratto di trasporto, Torino, 1979; IANUZZI: Del trasporto, 2. argitaraldia, BoloniaErroma, 1970; INSTITUT DU DROIT INTERNATIONAL DES TRANS PORTS: Les auxiliares de transport dans les Pays du Marché Commun, 2 liburuki, Rouen, 1977; MAPELLI: «El deje de cuenta o rehúsa de mercancías transportadas por tierra», in RGD, 1988, 3735. or. eta ondorengoak; IDEM: Régimen jurídico del trans porte, Madril, 1987; IDEM: Régimen jurídico del transporte, Madril, 1987; MUHL HAUS: StrassensverkehrsOrdnung, 5. argitaraldia, Munich, 1975; MUÑOZ CAMPOS: «Reflexiones sobre el régimen legal de los transportes de mercancías por carretera», in RDM, 1965, 77. or. eta ondorengoak; OLEO: «Responsabilidad del transportista por retraso en el transporte por retraso en el transporte terrestre de mercancías», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2959. or. eta ondorengoak; ORTIZ BLANCO eta HOUTTE: Las normas de competencias comunitarias en el transporte, Madril, 1996; PAVINI: Il trasporto di cose su strada, Milan, 1980; PELLÓN RIVERO, R.: «El transporte multimodal internacional de mercancías», in RDP, 1985, 129. or. eta ondorengoak; PIÑANES: Régimen jurídico del transporte por carretera, Madril, 1993; PLANCHOU (zuz.): Lamy Transport, 3 liburuki, Paris, 1979–80; PUENTE MUÑOZ: «El transporte no oneroso de personas», in RDEA, 8 (1985), 69. or. eta ondorengoak; IDEM: «En torno al supuesto deje de cuenta del artículo 371 del Código de Comercio vigente», in RCDI, 1971, 1151. or. eta ondorengoak; PUTZEYS: Le contrat de trans port routier de marchandises, Paris, 1981; RECALDE: «La firma de las partes del contrato en la carta de porte (firma manual y firma impresa, mecánica o electrónica). El régimen del Código de Comercio y del Convenio Internacional sobre Transporte por Carretera (CMR)», in RGD, 1995, 2229. or. eta ondorengoak; RIDLEY: The Law of Carriage of goods by land, sea and air, 4. argitaraldia, Londres, 1975; RO BERTTISSOT: Le connaissement direct de transports combinés maritimes, terrestres et aériens, Paris, 1957; RODIÈRE: Droit des transports, 2. argitaraldia, Paris, 1977; IDEM: Droit des transpors terrestres et aériens, 4. argitaraldia, Paris, 1984; RODIÈRE (zuz.): Le contrat de transport de marchandises terrestre et aérien, Paris, 1977; RO VELLI: Il trasporto di persone, Torino, 1970; SÁNCHEZ ANDRÉS: «El transporte combi nado de mercancías», in RDM, 1975, 49. or. eta ondorengoak; IDEM: «Cuestiones previas al estudio del transporte realizado por medio de vagones particulares», in Estudios POLO, 1015. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ GAMBORINO: Doctrina jurispru dencial sobre el contrato de transporte terrestre, Madril, 1957; IDEM: «Los transpor tes urbanos en la nueva Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres», in RGD, Merkataritzako zuzenbidea
1988, 3749. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las empresas de transporte ante el nuevo Seguro Obligatorio de Viajeros», in RGD, 1990, 3409. or. eta ondorengoak; IDEM: Agencias de transporte, Madril, 1988; IDEM: El contrato de transporte, Madril, 1993; IDEM: «Marco de reclamaciones por incumplimiento del contrato mercantil de trans porte de viajeros», in RGD, 1995, 10245. or. eta ondorengoak; IDEM: «Divergencias entre la nueva Ley de Sociedades Limitadas y los requisitos de capacidad económica para el transporte», in RGD, 1995, 10251. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ORTIZ: «El transporte (de cabotaje) terrestre en la Comunidad Económica Europea», in RGD, 1990, 3401. or. eta ondorengoak; SCHMITTHOFF eta GOODE: International carriage of goods, Londres, 1988; SILINGARDI: Contratto di trasporto e diritti del destinatario, Milan, 1980; STOLFI: Trasporto, 2. argitaraldia, Milan, 1966; TALICE: I trasporti terrestri, Erroma, 1977; VALPUESTA: «Naturaleza jurídica de la comisión de transpor te tras la Ley de Ordenación de los Transportes Terrestres», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 79. or. eta ondorengoak; WICK: Das Internationale Eisenbahnfrachtrecht, Viena, 1974.
§ XLVIII. KOMISIO KONTRATUA ETA ELKARLANERAKO BESTE KONTRATU BATZUK LABURPENA: I. KOMISIO KONTRATUA.—738. Kontzeptua.—739. Komisioak beste erakun de juridiko batzuekin dituen antzekotasun eta desberdintasunak.—740. Komisioa eta ordezkaritza.—741. Kontratua burutzea.—742. Objektua.—II. KONTRATUAREN EDU KIA.—743. Komisiohartzailearen betebeharrak: a) Agindutakoaren betepena.—744. b) Kontuak emateko betebeharra.—745. c) Kontralderdi gisa jarduteko debekua.—746. Berme ituna.—747. Komisioemailearen betebeharrak.—748. Komisiohartzailearen berme edo pribilejioa.—749. Komisioemailearen bermea.—750. Komisioa azken tzea.—751. Garraio komisioa.—III. ELKARLANERAKO BESTE KONTRATU BATZUK.— 752. Bitartekaritza edo artekaritza kontratua.—753. Agentzi kontratua.—754. Pu blizitate kontratuak.—755. Argitaratze kontratua.—756. Ikusentzunezko lanen gaineko kontratuak.—757. «Engineering» kontratuak eta teknologia transferitzeko kontratu ak.—758. «Leasing» edo finantza errentamenduko kontratuak.—759. «Factoring» kon tratuak.—760. Frankizia edo «franchising» kontratua.
I. KOMISIO KONTRATUA 738. Kontzeptua.—Komisioa ohiko kontratua da elkarlanerako kontratu en artean, eta Merkataritza Kodeak luze eta zabal arautu du berori (244.etik 280.era arteko artikuluak). Hasteko, honakoa adierazten du 244. artikuluak: «Mandatua merkataritzako komisiotzat hartzeko, bi baldintza bete behar dira: bata, kontratu horren bidez, merkataritzako egintzak edota eragiketak egitea eta, bestea, komisioemailea edota komisiohartzailea merkatari zein merka taritzako agente bitartekaria izatea». Manu hori aztertuz, bistan da komisioa eta mandatua parekatu egiten direla orokorrean. Azken finean, komisioa mer kataritzako mandatua besterik ez da; beste hitz batzuetan esatearren, komisioa mandatu berezia da. Horren bitartez, merkataritzako egintzak gauzatzen dira eta, gainera, gutxienez merkatari batek parte hartzen du kontratuan. Hori oinarri harturik, komisioa bi merkatariren artean, edo merkatari ba ten eta beste pertsona baten artean, hitzarturiko kontratua da. Horren bidez, alderdi batek (komisiohartzaileak) bere gain Merkataritzako zuzenbidea
hartzen du eragiketa bat edo batzuk egiteko betebeharra, beste alderdiak (komisioemaileak) aginduta zein horren kontura. Gehienetan, komisiohartzaileak enpresarioak dira; horrela, hainbat era giketa egiten dituzte besteren kontura modu sistematikoan. Jarduera horren helburua irabazi erregular eta iraunkorrak lortzea da. Kodearen arabera, gerta daiteke alderdi bat merkatari ez izatea. Hortaz, komisio kasu guztiak barne ratu ahal izateko, beharrezkoa gertatzen da goian azaldu dugun moduko defi nizio zabala ematea. 739. Komisioak beste erakunde juridiko batzuekin dituen antzekota sun eta desberdintasunak.—Komisioak antzekotasun handiak ditu mandatu zibilarekin (KZren 1709. artikulua eta ondorengoak). Hori gorabehera, hauek dira kontratu horien arteko desberdintasunak: a) Aurkako itunik izan ezean, mandatua dohaineko kontratua da (KZren 1711. art.); komisioa, berriz, or daindu egiten da (277. art.). b) Komisio kontratuaren bidez gauzaturiko zerbi tzua, agindua edota eragiketa merkataritzakoa izan behar da nahitaez. Zerbitzu errentamenduaren eta komisioaren arteko mugak ere ez dira ba tere argiak. Hala eta guztiz ere, desberdintasun hauek aipa daitezke: erren tamenduan, oinarrizkoa da prezio zehatz bat izatea; komisiohartzailearen ordainketa, aldiz, ez da kontratuaren oinarrizko osagaia, berezko osagaia bai zik. Ondorioz, sari gabeko komisioa hitzartu ahal izango da (277. art.). Hala ber, errentamenduaren bidez egintza materialak gauzatzen dira eta, komisioa, ostera, merkataritzako egintza eta eragiketetara mugatzen da. Taxu berean, komisioak baditu zenbait antzekotasun zenbatespen kon tratuarekin; desberdintasunen artean, hauexek ditugu: a) Zenbatespen kontra tuan, accipiensak gauzen gaineko xedatze ahalmen esklusiboa du;
komisio hartzaileak, berriz, ez du ahalmen hori, nahiz eta salmenta komisioa izan. b) Accipiensak bere gain hartzen ditu gauzaren gaineko arriskuak, gauza hori bere esku duen bitartean; haatik, komisiohartzaileak ez du bere gain hartuko kalte edota suntsipenen gaineko erantzukizuna, «kalteok ezustearen, ezinbes tearen, denboraren edota gauzaren berezko akatsen ondorioz gertatu direne an» (kodearen 266. artikulua). c) Accipiensak askatasun osoa du salmentaren baldintzak zehazteko (eskura edota epera sal dezake); komisiohartzaileak, berriz, komisioemailearen baimena behar izango du epera saldu ahal izateko (270. art.). 740. Komisioa eta ordezkaritza.—Kodearen 245. artikuluaren arabera, «komisiohartzaileak bere izenean edota komisioemailearen izenean egin dezake komisio kontratua», betiere azken horren kontura. Bada, ahalduntze edota ordezkaritza harremanak jar daitezke komisioaren gain. Harreman hori ek kanporatu egiten dira, eta ondore juridiko bereziak eragiten dituzte komi siohartzailearen jarduerari dagokionez. Komisiohartzaileak bere izenean edo komisioemailearen izenean jardun dezake. Kodeak 246 eta 247. artiku luetan adierazi duen bezala, ondoreak oso desberdinak izango dira kasu bate an eta bestean. Lehenengo kasuan, hau da, komisiohartzaileak bere izenean kontratatzen duenean, «ez du zertan adierazi komisioemailea nor den, eta zuzeneko betebeharrak hartzen ditu gainerako kontratugileei begira, negozioa berarena izango balitz bezala; kontratugile horiek ez dute komisioegilearen aurkako akziorik, ezta horrek haien aurkakorik ere. Dena den, komisioemai leak eta komisiohartzaileak euren arteko akzioak dituzte» (246. art.). Haatik, «komisiohartzaileak komisioemailearen izenean kontratatzen duenean, in guruabar hori adierazi behar du; kontratua idatziz egin bada, bertan edota sinaduraaurrekoan azaldu beharko dira komisioemailearen izenabizenak eta egoitza». Horrela jardunez gero, «kontratuaren eta horren akzioen ondore ak komisiohartzailearekin kontratatu duten pertsonen eta Merkataritzako zuzenbidea
komisioemailearen artean sortuko dira» (247. art.). Edonola ere, komisioemaileak komisiohartzaileak hitzarturiko kontratu en gain zuzeneko erantzukizuna har dezan, ez da nahikoa izango komisio hartzaileak horren kontura jardun duela adieraztea. Ahalordea egitatezko arazoa izanik, frogatu egin behar da. Horretara, «komisioemaileak komisioa onartzen ez badu, komisiohartzaileak zuzeneko betebeharrak izango ditu gai nerako kontratugileei begira, komisioa frogatzen ez duen bitartean; alabaina, komisioemaileak eta komisiohartzaileak euren arteko betebehar eta akzioak izango dituzte» (247. art. in fine). 741. Kontratua burutzea.—Komisio kontratua adostasunezko kontratua da eta, horren ondorioz, ez dago formaren inguruko betekizunik gauzatu be harrik kontratu hori eratu eta eragingarria izateko. Kontratu horrek betebeha rrak sortuko ditu alderdientzat, nola komisioa ahoz zein idatziz ematen de nean, hala berori berariaz zein isilbidez onartzen denean. Horren inguruan, mandatuaren arau orokorrak aplikatu behar dira (KZren 1710. artikuluak), baina komisioari buruzko arau bereziak aintzat hartuz (248 eta 249. arti kuluak). Bada, komisioa isilbidez onartu dela ulertuko da, «komisioemaileak emandako aginduaren inguruan komisiohartzaileak zenbait jarduera egiten dituenean» (249. art.). Agindua absenteen artean ematen bada, eta komisio hartzaileak ez badu berori onartu nahi, «ezezkoa jakinarazi behar dio komi sioemaileari ahalik azkarren, eta hori baieztatu beharko du komisioa jasotzen duen egunetik atzera hurren dagoen postaren bidez» (248.1. art.). 742. Objektua.—Komisioaren bidez, merkataritzako edozein eragiketa edo egintza gauza daiteke, betiere besteren kontura (aurretik esan bezala, 244. artikulua oso zabala da). Nolanahi den ere, komisioa gauzatzeko berebizikoak diren bi eragiketa mota ditugu merkataritzako arloan: salerosketa eta garrai
oa. Historian zehar, salerosketa komisioa izan da ohiko komisio kontratua; egineginean ere, kodeak kontratu horien inguruan ezarritako arauketak sale rosketa komisioa hartu du eredutzat. Garraio komisioa kodearen 379. artiku luan arautzen da. II. KONTRATUAREN EDUKIA 743. Komisiohartzailearen betebeharrak: a) Agindutakoaren betepe na.—Komisiohartzaileak agindua edo komisioa betetzeko betebeharra bere ganatzen du, berori onartzearekin batera (KZren 1718. art.). Dena dela, kasu batzuetan beharrezko gertatzen da fondo hornikuntza egitea komisioa gau zatzeko. Halakoetan, komisiohartzaileak ez du agindua bete behar, komisio emaileak horretarako beharrezkoa den zenbatekoa ematen ez dion bitartean (250. art.). Kontrako itunik izan ezean, komisiohartzaileak ondoko arauak bete be harko ditu agindua gauzatzerakoan: 1) Komisiohartzaileak berak bete beharko du agindua; horretara, komi sioemailearen baimena edota adostasuna behar du beste norbaiti agindua eskuordetu ahal izateko (261. art.); azken kasu horretan, komisiohartzaileak bere ordezkoak egin duen kudeaketaren gaineko erantzukizuna izango du (262. art.). Auzitegi Gorenaren arabera, adostasuna modu argi, nabari eta ka tegorikoan adierazi behar da (1967ko apirilaren 6ko epaia). 2) Komisioa betetzeko, komisiohartzaileak kontuan izan behar ditu ko misioemaileak eman dizkion argibide edo jarraibideak (254. art.). Agindurik jaso ez bada, komisioemaileari kontsultatu behar zaio; kontsulta hori egiteko aukerarik ez badago, berriz, komisiohartzaileak bere zuhurtziaren eta mer kataritzako usadioen arabera jardun beharko du (255. art.). Era berean, ezin izango du, inola ere, komisioemaileak berariaz Merkataritzako zuzenbidea
adierazitakoaren aurka jardun (256. art.). 3) Komisiohartzaileak ezin du epera saldu komisioemailearen baimenik gabe (270. art.). 4) Komisiohartzaileak negoziazioaren berri eman behar dio maiz komi sioemaileari (260. art.). 5) Negoziazioari buruz lege eta araudiek ezarritakoa ere bete behar du ko misiohartzaileak (259. art.). 6) Komisiohartzaileak behar besteko arretaz defendatu beharko ditu ko misioemailearen interesak, «horren negozioa berarena izango balitz bezala zainduz» (255. art.). Horren inguruan, ondoko arauak bete behar ditu komi siohartzaileak: komisioemailearen kredituak atzerapenik gabe kobratzea (273. art.); agindua betetzeko jaso dituen fondoei, itundutako destino zein in bertsioa ematea (264. art.); galtzeko arriskua duten efektuak presaz saltzea, horretarako epailearen baimena eskatuz (269. artikulua); hitzarturiko era giketen prezioak hirian erabiltzen direnetatik gorakoak ez izatea (258. art.); hala hitzartu bada, fondoak aurreratzea (251. art.); komisioemaile desberdi nen gaiak ez nahastea (268. art.). Komisiohartzaileak ez baditu legeagindu horiek betetzen, kaltegaleren ordaina eman beharko dio komisioemaileari. 744. b) Kontuak emateko betebeharra.—Kudeaketaren kontu ematea betebehar generikoa da mandatu guztietan (KZren 1720. art.). Betebehar hori 263. artikuluak ere jasotzen du, hauxe adieraziz: «Liburuen arabera, jasotako zenbatekoen kontu zehaztu eta egiaztatua eman behar du komisiohartzaileak; orobat, soberakinak itzuli beharko dizkio komisioemaileari, horrek aginduta ko forma eta epean». Manuak dirua besterik aipatzen ez badu ere, komisio hartzailearen erantzukizuna orokorra da komisioaren gain eta, bereziki, agindu hori gauzatzeko jaso diren gai, efektu eta merkatugaien gain. Bada, kontuak eman behar dira komisioaren inguruan, eta horrek Kode Zibilaren 1720. artikuluan du bere
oinarria. Artikulu horren aginduz, mandatariak «bere eragiketen gaineko kontuak eman behar dizkio mandatugileari; horrez gain, mandatuaren ondorioz jaso duen guztia ere eman beharko dio». Bestal de, jurisprudentziak ere onartu du kontu emate hori (1910eko ekainaren 28ko epaia). Goian aipatu bezala, komisiohartzaileak komisioa betetzeko jaso duen guztia komisioemaileari itzultzeko betebehar inplizitua du. Hori dela bide, komisiohartzaileak erantzukizuna izango du jasotako merkatugai eta efek tuen gain, baita bere esku dituen merkatugaien artapenaren gain ere. Gainera, bere gain hartzen ditu eskudiruaren gaineko arriskuak (257. art.). Zernahi gi saz, komisiohartzaileak ez du erantzukizunik kalteak ezustearen, ezinbes tearen, denboraren edota gauzaren berezko akatsen ondorioz gertatu direnean (265 eta 266. art.ak). 745. c) Kontralderdi gisa jarduteko debekua.— Komisiohartzaileak merkataritzako eragiketa bat egiteko agindua jasotzen duenean, ezin du era giketa horretan komisioemailearen aurkako alderdi gisa jardun; osterantzean, komisiohartzaileak aukera izango luke bere interesak komisioemailearen in teresen gainetik jartzeko. Hori oinarri harturik, kodeak berariaz debekatu du komisiohartzailearen «autosarrera», hauxe adieraziz: «Komisiohartzaileak ezin du erosi, berarentzat edo beste batentzat, saltzeko agindu zaion hori, ezta erosteko agindu zaiona saldu ere, horretarako komisioemailearen baimenik ez badu bederen» (267. art.). Arau horrek 1829ko Merkataritza Kodean du bere oinarria (berebat, kode horrek Bilduma Berriberriaren X. liburuko, XII. tituluaren, 1. legean ezarri tako arauaren eredua hartu zuen; horren arabera, administratzaileek ezin zi tuzten administraturiko ondasunak erosi). Egia esateko, arau hori nahikoa zorrotza da. Alde batetik, Espainiako autore gehienek autokontratua onartzen dute; bestetik, zenbait kasutan oso zaila izango da komisiohartzaileak kon tralderdi gisa jardutea, berbarako, prezioaren eta merkatugaien Merkataritzako zuzenbidea
kalitateari bu ruzko (edo antzeko beste inguruabar batzuei buruzko) jarraibide zehatzak jaso dituenean, edota merkatuan kotizazio ofiziala duten efektu edo merkatugaiak eskuratu zein saldu behar dituenean. Edonola ere, aldez aurretik komisioemaileak aukera eman diezaioke ko misiohartzaileari kontralderdi gisa jarduteko, eta horrek malgutu egiten du debekuaren zorroztasuna. Edu berean, komisioemaileak eragiketa hori berre tsi ahal izango du, komisiohartzaileak kontralderdi gisa jardun duela jakin eta gero. Berrespen hori ematen ez bada, ez da baliozkoa komisioemailearen baimenik gabe egindako eragiketa. Kasu horretan, komisioemaileak saria or daindu baldin badu, berori errepetitzeko eskubidea izango du; era berean, be rari eragin zaizkion kaltegaleren ordaina ere erreklama dezake. Autosarrera gauzatzeko esparrurik egokiena salmenta komisioa izanik, beste zenbait komisiotan ere aukera du komisiohartzaileak kontralderdi gisa jarduteko. Hortaz, 267. artikulua gainerako komisioei aplikatu ahal zaien ala ez argitu behar da. Gure ustetan, debeku izaerako araua izanda, ezinezkoa da bere esparrua zabaldu edo murriztea. 746. Berme ituna.—Salmenta komisioan, eskuarki, komisiohartzaileak ez du erantzukizunik izango eroslearen kaudimenaren gain, ezta ordainketa ren atzerapenaren gain ere. Hori gorabehera, merkataritzako praktikan aspal didanik erabiltzen da berme komisio (star del credere) izenekoa. Halakoetan, komisiohartzaileak eragiketaren bukaera onaren gaineko erantzukizuna har tzen du bere gain (horrekin loturik, ikus 1986ko urriaren 4ko epaia). Kodeak 272. artikuluan jaso du erakunde hori, hauxe adieraziz: Komisiohartzaileak komisio arruntarekin batera berme komisioa bereganatzen badu, bere gain hartuko ditu kobrantza arriskuak; bada, eroslearekin hitzarturiko epe berdine tan eman beharko dio komisioemaileari salmentaren bitartez lorturiko zenba tekoa. Komisio kontratua ez da berme itunaren ondorioz
desagertzen, hots, ez da erakunde juridiko desberdinik sortzen. Itun horrek berme eginkizunak ba ditu ere, ezin esan daiteke fidantza denik; izatez, komisiohartzaileak komi sioemaileari begira duen betebeharra ez da betebehar erantsia. Jakina denez, komisiohartzaileak bere izenean jardun dezake eta, kasu horretan, eroslea ez zaio komisioemaileari lotzen, komisiohartzaileari baizik. Halaber, komisio hartzaileak ez ditu fidatzailearen zatiketa eta eskusio onurak izango. Bes talde, ezin izango da itun hori aseguruen multzoan sartu, nahiz eta horren helburua komisioemaileari nolabaiteko segurtasuna ematea izan. Itun horrek ez ditu aseguru kontratuaren ezaugarri bereziak. Orobat, komisioarekin batera agertzen den kontratu ituna besterik ez da, komisiohartzailearen erantzuki zun sistema arrunta zabaltzen duen ituna, hain zuzen. Gehienetan, berme hori berariaz hitzartzen da. Zernahi gisaz, itun horrek usadio batean ere izan dezake bere jatorria, komisio sariaren zenbatekoaren arabera. Dirudienez, 272. artikuluak horretarako oinarria ematen du. Horren harira, komisio kontratuan, prezio arruntaz gain, prezio eransgarria hitzar tzen denean, kontratu horrek berme komisioa bereganatzen duela pentsa dai teke. Hori horrela izango da, nahiz eta berariaz ezarri ez, kobrantza arriskuak komisiohartzailearen kontura geratuko direnik. 747. Komisioemailearen betebeharrak.—Komisioemailearen betebe har nagusia komisiohartzaileari itundutako saria (komisioa) ordaintzea da; horren inguruko itunik izan ez bada, berriz, komisioa bete behar den hiriko merkataritza usadioen araberakoa izango da saria (kodearen 277. art.). Ko misioemaileak betebehar hori izan ez dezan, berariaz hitzartu beharko da komisioa dohainekoa dela. Praktikan, dena dela, ez da horrelako itunik egiten merkataritzako trafikoan aritzean. Gehienetan, komisioa eragiketaren zenba tekoaren portzentaia bat izango da. Orokorrean, komisioa bete behar da, saria ordaintzeko betebeharra eskatu ahal izateko. Merkataritzako zuzenbidea
Komisioemaileak komisiohartzaileari eman behar dizkio komisioa bete tzeko azken horrek behar dituen fondoak (250. art.). Hala eta guztiz ere, kasu batzuetan komisiohartzaileak aurreratzen ditu fondo horiek. Halakoetan, komisioemaileak eskura ordaindu behar dizkio komisiohartzaileari «horrek egindako gastu guztiak, bai eta diru kopuruok sortzen dituzten lege korrituak ere; korrituok gastuak ordaindu zirenetik zenbatzen hasiko dira, horiek guz tiak itzuli arte. Horretarako, komisiohartzaileak gastuak egiaztatzen dituen kontua aurkeztu behar dio komisioemaileari» (278. artikulua) (ikus, 1976ko otsailaren 19ko, 1980ko uztailaren 10eko eta 1981eko irailaren 28ko epaiak). Kode Zibilaren 1729. artikulua aplikatuz, «mandatugileak edota komisio emaileak mandatariari edota komisiohartzaileari eman behar dio azken ho rrek kudeaketa egiteagatik izan dituen kaltegaleren ordaina. Kaltegalera horiek mandatariaren erruz edota arduragabekeriaz gertatu badira, aldiz, mandatugileak ez ditu ordaindu beharko». 748. Komisiohartzailearen berme edo pribilejioa.— Komisioemailea ren betebeharren betepena bermatzeko, komisiohartzaileak atxikitze eskubi dea du komisio bidez jaso eta bere esku dituen efektuen gain. Efektuok biltegi publikoetan gordailaturik egon daitezke, edota komisiohartzaileak ontzira penagiri, taloi edo garraio gutuna jaso dezake. Kodearen 276. artikuluaren harira, efektuak «komisio eskubideen eta komisiohartzaileak aurreraturiko gastuen ordainketari loturik daude beren beregi, baldin eta gastu horiek efek tuon balioaren kontura egin badira». Betebehar horren ondorioz, «komisio hartzaileari ezin izango zaio zainpean jaso dituen efektuak gabetu, baldin eta aurretiaz ez bazaizkio ordaintzen aurreraturiko diru kopuru, gastu eta komisio eskubideak». Azkenez, «komisiohartzaileak lehenespena izango du komisio emailearen gainerako hartzekodunei begira, gai horien zenbatekoaren kon tura kobratzeko; edozein modutara ere, 375. artikuluak
ezarritakoa kontuan hartu behar da . (375. art.aren esanetan, garraiaturiko efektuak garraio gas tuei lotzen zaizkie beren beregi). Pribilejio horrek komisio eskubideak eta komisiohartzailearen aurrerakin nahiz gastu guztiak bermatu behar ditu. Hortaz, ez da aintzat hartzen zen bateko horiek guztiak eragiketa zehatz batzuei lotzen zaizkien ala ez. Beste modu batera esatearren, ez da beharrezkoa kredituaren eta merkatugaiaren ar tean zuzeneko loturarik izatea. Horrelako loturarik behar izango balitz, kasu askotan pribilejio hori ezin izango litzateke erabili. Horren harira, komisio emaileak eta komisiohartzaileak etengabe egiten badituzte eragiketak, elka rrekiko hainbat zorduntze zein abonamendu dituzte kontuan; ondorioz, saldoa eta efektu edo merkatugaiak ezin zaizkio eragiketa zehatz bati eratxiki. Taxu berean, pribilejioa ezin da salmenta komisioetara mugatu. Bada, le geak ezarritakoa (zainpean igorritako efektuak) ez da modu zorrotzean in terpretatu behar. Pribilejio horrek ez ditu ukitzen komisioemaileak bidalitako efektuak bakarrik. Komisiohartzaile erosleak ere pribilejio hori izango du, saltzaileei efektu zein merkatugaiak erosten dizkienean. Horretara, nahikoa izango da efektuak komisiohartzailearen esku uztea, pribilejio hori izateko. Berme sistema horrek antzekotasunak ditu Kode Zibilak ezarritakoarekin (1730. art.), nahiz eta berdinberdina izan ez. Artikulu horren aginduz, man datugileak bahi moduan atxiki ditzake mandatuaren objektuak, mandatugi leak ordaintzen dion arte. 749. Komisioemailearen bermea.—Komisiohartzaileak porrot egiten badu ere, komisioemaileak bermaturik izango du efektu horien gaineko eskubidea (efektu horiek komisiohartzailearen esku zeuden, baina komisio emailearen kontura); arean bere, efektu horiek porrotaren masatik kanpo uz teko eskubidea ematen da, 909. artikuluaren 4, 5, 6 eta 7. Merkataritzako zuzenbidea
zenbakiek adierazi duten moduan. 750. Komisioa azkentzea.—Komisio kontratuari aplikatu ahal zaizkio betebeharrak azkentzeko kari orokorrak eta, zehatzago esateko, ondokoak: iraupen epea igarotzea, agindua betetzea (komisioak eragiketa zehatz bat edo batzuk baditu objektutzat) eta, azkenik, kontratuak gertatze bidezko ezin tasuna izatea. Jarraian, kontratu hori azkentzen duten kari bereziak aztertuko ditugu: a) Aginduaren ezeztapena. Kodearen arabera, komisioemaileak negozi oaren edozein unetan ezezta dezake komisiohartzaileari emandako komisioa; horretarako, ezeztapen horren berri eman behar dio komisiohartzaileari, eta ordura arte egindako kudeaketen gaineko erantzukizuna komisioemailearena da (279. art.). Manu horrek ohiko printzipio bat jaso du; printzipio horren arabera, mandatuak ezeztatzeko modukoak dira mandatugilearen borondatez (ad nutum), kontratu horrek konfiantza hartzen baitu oinarri. Ezeztakortasu naren printzipio hori, berriz, murriztu egin daiteke horren kontrako itunik ba dago. Hasieran, autore eta jurisprudentziak ez zituzten onartu mandatuaren ezeztakortasun askea murrizteko itunak; euren ustez, itunok mandatuaren oi narrien aurkakoak ziren. Denborak aurrera egin ahala, ordea, malgutu egin da horien jarrera. (Ikus 1942ko maiatzaren 22ko, 1944ko abenduaren 1eko eta 1973ko maiatzaren 4ko epaiak). Ezeztapenak ondoreak sortzeko, beharrezkoa da komisiohartzaileak ho rren berri izatea. Ezeztapen hori jakinarazten ez zaion artean, komisiohar tzaileak gauzaturiko egintza nahiz kontratuak baliozkoak eta eragingarriak izango dira komisioemaileari begira. Kontrara, jakinarazpenaren ondoren egindakoak komisiohartzailearen kontura geratuko dira; egia esan, une ho rretan komisiohartzaileak bere izaera galdu du. Bukatzeko, komisiohartzaileak jasotako ahalordeak Merkataritzako Erre gistroan inskribaturik badaude, horien ezeztapena nahitaez
agertarazi behar da Erregistroan, gainontzekoei begira ondoreak izan ditzan (MKren 22.1. art. eta MEAren 87.2. art.). b) Komisiohartzailearen heriotza edota ezdoikuntza. Kari hori 280. arti kuluak jaso du. Ildo horretatik, komisiohartzailea ezdoitua gertatu edo hil tzen bada, kontratua hutsalduko da; ezdoitua gertatu edo hiltzen dena, aldiz, komisioemailea bada, ez da kontratua hutsalduko. Azken kasu horretan, ko misioemailearen ordezkariek kontratua ezeztatzeko aukera izango dute. Bestalde, ondoreak berberak izango dira komisiohartzailea sozietate bat izan zein banakako enpresario bat izan, lehenengoa azkendu eta bigarrena hiltzen denean. Komisiohartzailea sozietate bat izan eta berori transformatzen dene an, ordea, ez da komisioa azkentzen; azken finean, erakunde horrek ez du be re nortasun juridikoa galtzen. Komisiohartzailea ezdoitzeko, 13 eta 14. artikuluetan ezarritako kariak hartu behar dira kontuan. Merkataritza Kodearen arabera, komisio kontratua ez da azkentzen komi sioemailearen heriotza edo ezdoikuntzaren ondorioz. Arau hori printzipio zi bilaren aurkakoa izanik (Kode Zibilaren 1732. art., 3. zenbakia), kontratuak iraunarazteko joeraren adierazle da, zalantzarik gabe. 751. Garraio komisioa.—Kasu batzuetan, merkatugaien saltzaile zein erosleek ezin dituzte merkatugaiak euren zerbitzuen bidez jaso. Hori dela eta, lanbidez garraio kontratuak egiten dituen bitarteko baten laguntza har tzen dute merkatugaiok helmugara eramateko; horren bidez, baldintza onenak lortuko dituzte, tarifa, arintasun, segurtasun zein beste inguruabar batzuei da gozkienez. Gaur egun, merkataritzako trafiko hori enpresa handien eskuetan dago. Horiek merkatugai zein efektuak ematen dizkiete enpresa eroaleei, eta zuzenean hitzartzen dituzte enpresa horiekin kontratuaren badintzak; hori guztia egingo da komisioemailearen kontura. Agindu hori betetzearen truk, itundutako sari edo komisioa jasoko dute enpresok. Merkataritzako zuzenbidea
Komisio mota horri aurreko zenbakietan azaldu ditugun arauak aplikatu ahal zaizkio, salmenta komisioaren arau bereziak izan ezik. Edozelan ere, ga rraioen komisiohartzaileak duen erantzukizuna komisiohartzaile arruntena baino zabalagoa eta zorrotzagoa da. Orokorrean, komisiohartzaile arruntak bere hutsegiteen gaineko erantzukizuna besterik ez du izango, nahiz eta saldu edo erositako efektuak beste leku batera bidali behar izan (Merkataritza Ko dearen 275. art.). Kasu horretan, komisiohartzailearen betebeharra merkatu gaiak bidaltzera mugatzen da, eragiketa hori osagarria edo bigarren mailakoa izanik. Hortaz, komisiohartzaile horren erantzukizuna merkatugaiak bidal tzeko beharrezko diren egintzetara mugatzen da, hau da, garraioa kontratatu eta bidaltzaile edo igorlearen betebeharrak gauzatzera. Esanak esan, komisio hartzaileak bere izenean kontratatzen badu garraioa, zuzeneko betebeharrak izango ditu eroaleari begira. Aitzitik, garraioen komisiohartzailearen egoera oso bestelakoa da. Horrek, merkatugaiak bidaltzeaz gain, beroriek helmu garaino eramateko betebeharra hartzen du, eta horretarako eroale baten edo batzuen zerbitzuak kontratatzen ditu. Agerikoa denez, garraioen komisio hartzaileak ez duela eroale izaerarik (ikus 718. zenbakia.), berak ez baitu bere kabuz garraioa egin beharrik. Horrek bermatu egiten du gainontzeko batek garraioa egingo duela. Gehienetan, komisiohartzaileak eroalea aukera tzeko eskubidea du eta, ondorenez, komisiohartzaile horri eroaleari buruzko arauak (kodean jasoak) aplikatu behar zaizkio (379. art.). Komisiohartzailea eroalearen lekuan subrogatuko da betebehar, erantzukizun eta eskubideei dagokienez. Beste modu batera esatearren, komisiohartzaileak erantzukizuna izango du komisioemaileari begira, benetako eroalea izango balitz bezala. Aurretik esan bezala, eroalearen egoera juridikoan subrogatu eta garraioa ezbetetzearen ondoriozko erantzukizuna du komisiohartzaileak. Azken fi nean, garraioen komisiohartzaileak eragiketaren amaiera onaren gaineko erantzukizuna du, kudeatu eta komisioemailearen kontura egin duen era giketaren gaineko erantzukizuna, alegia (horrekin loturik, ikus
Lurgaineko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 119. artikulua eta ondorengoak, eta lege horren Araudia garatzen duen 1993ko otsailaren 4ko Agindua; azken hori, merkatugaien garraio agentziei buruzkoa da). III. ELKARLANERAKO BESTE KONTRATU BATZUK 752. Bitartekaritza edo artekaritza kontratua.— Bitartekariak elkarla nean aritzen dira merkataritzako enpresarioekin, baina lotura juridiko iraun korrik izan gabe. Elkarlan hori kasuankasuan gauzatzen da, bitartekaritza edo artekaritza kontratuaren bidez. Kontratu horretan, alderdi batek (bitarte kariak), ordainketa baten truk, bere gain hartzen du gainontzeko bat aurkitu eta horren zein beste alderdiaren artean kontratu bat bultzatzeko betebeha rra. Bitartekaritza kontratuaren helburua, beraz, biharetzi kontratu bat egin go duten alderdiak harremanetan jartzea da, kontratu hori edozein izanda ere (salerosketa, garraioa, mailegua, asegurua eta abar). (Testu horren ildotik, ikus 1973ko maiatzaren 5eko eta 1978ko ekainaren 5eko epaiak). Bitartekariak bultzaturiko kontratuen izaera aintzat hartuz, ez dago za lantzarik bitartekaritza kontratuen merkataritzako izaeraren inguruan. Kodea ren esanetan, bitartekaritza askea da merkataritzako eragiketetan (alabaina, agente elkargokideek bakarrik dute fede publikoa: 89. artikulua); hori dela bide, merkataritzako agente bitartekari aske nahiz elkargokideek gauzatutako jarduerak merkataritzakoak dira. Halaber, bitartekaritza jarduera hori gauza tzeko kontratuek ere izaera bera dute. Bitartekaritza ezin daiteke komisioarekin identifikatu, nahiz eta horien artean antzekotasunak izan. Bitartekariak beste pertsona baten agindua bete tzeko betebeharra bereganatzen badu ere, beraren jarduera ez da juridikoa (komisiohartzailearena bezala), materiala baizik (bi kontratugileen hurbilke Merkataritzako zuzenbidea
ta). Gisa berean, ezin dira nahastu obra errentamendua eta bitartekaritza; es kuarki, bitartekariak ez du emaitza edo obra zehatz bat lortzeko betebeharra bereganatzen; alderantziz, kontratugile izan daitezkeenak bilatzea da beraren lana. Hortaz, bitartekaritza kontratu berezitzat jo behar dugu, KZren 1255. ar tikuluaren babesean; artikulu horretan itunak egiteko askatasunaren printzi pioa jasotzen da (ikus 1950eko ekainaren 3ko, 1962ko abenduaren 27ko eta 1967ko martxoaren 3ko epaiak; epai horien ildotik, bitartekaritza kontratua sui generis kontratua da, izenik gabekoa, facio ut des, nagusia, adostasunez koa eta alde bikoa). Autore batzuen iritziz, ordea, bitartekaritza alde bakarreko kontratua da eta, ondorioz, bitartekariari agindua eman dion alderdiak bakarrik hartzen di tu betebeharrak. Bitartekaritza eragingarria izan denean, itundutakoa ordain du beharko zaio bitartekariari (jurisprudentziaren arabera, aldiz, bitartekariak ordainketa jasotzeko eskubidea izango du, nahiz eta bitartekaritzaren ondo riozko kontratua gauzatu ez: 1947ko ekainaren 11ko, 1952ko apirilaren 16ko eta 1959ko urriaren 23ko epaiak. Bitartekariak egindako kudeaketa dela eta, kontratua burutzen duenak probetxuak ateratzen baditu, nahitaezkoa izango da bitartekariari ordaintzea: 1965eko urriaren 9 eta 21eko epaiak. Azkenik, eskubide hori ez da desagertuko, nahiz eta saltzaileak alde bakarrez atzera egin kontratuan: 1966ko maiatzaren 17ko epaia). Gure aburuz, ostera, bitar tekariak behar besteko arretaz jarduteko betebeharra ere izan behar du gutxie nez. Lege arauketarik izan ezean, kontratuaren edukiari eta ondoreei begira, merkataritzako usadioek eta komisio kontratuari buruzko arauek —analogiaz aplika daitezkeenak— ezarritakoa aplikatu behar da (ikus 1962ko martxoaren 17ko epaia). Bestalde, aintzat hartu behar dira agente bitartekari elkargokide ei legeak ezarritako lanbide betebeharrak (ikus 42. zk.). Aseguru kontratuetako bitartekaritza aseguru pribatuetako bitartekaritzari buruzko 1992ko apirilaren 30eko Legeak arautu du (ikus 768. zk.).
753. Agentzi kontratua.—Agentzi Kontratuari buruzko 1992ko maia tzaren 27ko Legearen bidetik, erakunde horren tipifikazioa gertatu da Espai nian. Lege hori heldu arte, kontratu horrek arlokako arauketa besterik ez zuen Espainiako Zuzenbide positiboan, hau da, aseguru eta publizitateari loturiko arauketa (VI nahiz XLIX. kap.ak). 1986ko abenduaren 18ko 86/653/EEE Zu zentarauak kontratu horren barne eraentza juridikoa ezartzera bultzatu zuen Espainiako legegilea; zuzentarau horren helburua estatukideen merkataritza ko agente independenteak koordinatzea da. Legearen lehenengo artikuluaren arabera, pertsona fisiko edo juridiko batek, hots, agenteak bere gain hartzen du modu etengabean merkataritzako egintza edo eragiketak bultzatu zein burutzeko betebeherra, ordainketa baten truk. Agenteak bi modutara jardun dezake, inoren kontura, edo inoren izene an eta inoren kontura. Orobat, agenteak bitarteko independente gisa dihardu eta, horren kontrako itunik izan ezean, ez du bere gain hartuko eragiketaren arriskua edo mentura. Definizio horretatik, ondoko ezaugarriak atera dai tezke: a) Agentea bitarteko independentea da; hortaz, merkataritzako ordez kari zein bidesaltzaile dependenteak eta, orokorrean, enpresarioarekin lan harremanak dituztenak ezin dira agente gisa kalifikatu (2. art.). b) Agenteek merkataritzako egintza edo eragiketak bultzatu edota burutzen dituzte, bi garren mailako balore merkatu ofizial edo arautuetan egindakoak izan ezik (3. art.). c) Agenteak enpresario baten edo batzuen kontura eta horien ize nean dihardu; agente horrek zenbait enpresariorentzat jardun dezake, baldin eta esklusiba ituna ezartzen ez bada kontratuaren oinarri gisa. d) Elkarlan hori iraunkorra da, eta kontratua epe zehatz baterako edota inolako mugarik gabe egin daiteke. e) Kontratu hori ordaindu egiten da (11. artikulua eta ondorengoak). f) Adostasunezko kontratua da; hala ere, alderdiek elkar behar tu dezakete kontratu itunak eta horien aldaketak idatziz jasotzera (22. art.). g) Alderdiek hala ituntzen badute, betiere, idatziz, elkarlehian aritzeko debekua ezarri ahal zaio agenteari (debeku Merkataritzako zuzenbidea
horren iraupena bi urtetik beherakoa izan behar da, kontratua azkentzen denetik zenbatzen hasita). Debeku horrek lu rralde zehatz bat nahiz zenbait pertsona beregana ditzake. Edozelan ere, debeku horrek agenteak bultzatu zein buruturiko egintzen objektu diren onda sun zein zerbitzuak bakarrik uki ditzake (20 eta 21. art.ak). Beste alde batetik, honakoa azaldu behar da kontratugileen betebeharren inguruan: A) Agenteak, orokorrean, legearen arabera eta onustez jardun be har du eta, enpresario baten kontura diharduenez, horren interesak zaintzeko betebeharra du. Aldi berean, betebehar berezi hauek ditu agenteak: 1) berari agindutako egintza eta eragiketak bultzatu eta, hala denean, horiek burutzea; 2) berak bultzatu edo burutu dituen eragiketen inguruko berri guztiak enpre sarioari ematea, baita burutzeke dauden eragiketei dagokienez, gainontzekoen kaudimenaren inguruko berriak ere; 3) enpresarioak jarraibideak ematen ba dizkio, horien arabera jardutea; 4) enpresarioaren izenean erreklamazioak jasotzea, saldutako ondasunen zein emandako zerbitzuen kalitatearen edota kantitatearen inguruko akatsen ondorioz; 5) enpresarioaren kontabilitatea era matea; ildo horretatik, hainbat enpresarioren kontura jarduten duenean, kon tabilitate independenteak eraman behar ditu (9. art.). B) Enpresarioak, berriz, legearen arabera eta onustez jardun behar du agenteari begira. Enpresarioak agentearen esku utzi behar ditu, dela jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren agiri guztiak, dela kontratua betearazteko beharrezko den informazio guztia. Berebat, eragiketa onartu den ala ez jakinarazi behar dio. Bukatzeko, itundu takoa ordaindu behar dio enpresarioak agenteari, horretarako aukeratu den sistemaren arabera: diru kopuru finkoa, komisioa edota bi sistema horien ar teko konbinazioa (10 eta 11. art.ak). Agentzi kontratua epe zehatz baterako edota inolako mugarik gabe egin daiteke. Kontrakorik esan ez bada, kontratua mugarik gabekoa dela uste izan go da (23. art.). Epe zehatz baterako egiten den kontratua itundutako epea betetzen denean azkentzen da; mugarik gabeko kontratuan, aldiz, beharrez
koa da alderdi batek kontratua salatzea. Halakoetan, alderdi horrek aurreabi sua eman beharko du idatziz sei hilabeteko epean. Dena den, aurreabisu hori ez da beharrezkoa ondoko kasuetan: lehenik, beste alderdiak lege edo kontra tu betebeharren bat gauzatu ez edota porrot egin duenean eta, bigarrenik, kon trako alderdi horren ordainketa etendurari buruzko eskabidea tramitatzeko onartu denean (26. art.). Legearen 27. artikuluaren arabera, agentearen heriotza edo heriotza adie razpena kontratua azkentzeko kari orokorrak dira. Kontrara, enpresarioaren heriotzak ez ditu ondorio berberak. Kasu horretan, beraren oinordekoek kon tratu hori salatu beharko dute behar besteko aurreabisuaz. Zenbait kasutan, bezeroengatiko edo kaltegaleren ondoriozko ordaina ja sotzeko eskubidea du agenteak (28.etik 30.era arteko art.ak). Kalteordain horietatik edozein erreklamatzeko preskripzio epea urtebetekoa da (31. arti kulua). 754. Publizitate kontratuak.—Elkarlanerako kontratuen artean, publizi tate kontratuak azpimarra daitezke. Kontratu horien bidez, publizitate jardue ran espezializaturiko enpresak elkarlanean aritzen dira merkataritzako beste enpresa batzuekin, azken horien garapena bultzatzeko helburuarekin. Kontra tuok arautzen ditu Publizitateari buruzko 1988ko azaroaren 11ko Lege Oroko rrak. Lege horrek kontratu mota desberdinak arautzen ditu zenbait xedapen orokor ezarri eta gero. Hori guztia jarraian jorratuko dugu: A) Xedapen orokorrek ondokoa adierazten dute: a) publizitateari buruzko lege orokorrean ezarritako arau bereziez landara, Zuzenbide erkideko arau orokorrak aplikatuko zaizkie kontratu horiei (9. art.); b) publizitate kontratu etan, ezin izango dira ezarri alderdiek gainontzekoei begira duten Merkataritzako zuzenbidea
erantzu kizuna kendu, egotzi edo mugatzen duten klausulak (13. art.); c) zuzenean edota zeharka, publizitatearen etekin ekonomikoak bermatzen dituzten klau sulak ez dira kontuan hartuko, ezta horren ondoriozko erantzukizuna ezartzen dutenak ere (14. art.). B) Legeak lau kontratu mota hauek jasotzen ditu (15.etik 25.era arteko ar tikuluak): a) Publizitate kontratua. Kontratu hori publizitate kontratuen eredutzat har dezakegu; horrek iragarleen eta publizitate agentzien arteko harremanak arautzen ditu. Legearen esanetan, ÂŤpublizitate kontratuaren bidez, iragarle ba tek publizitatea sortu, prestatu eta betearazteko agindua ematen dio publi zitate agentzia bati, kontraprestazio baten trukÂť (15. art.). Kontratu horren eremua hain da zabala, non publizitatearen inguruko edozein prestazio barne ratzen baitu. Horrela, iragarleak edozein prestazio eska diezaioke agentziari, publizitate sorkuntza barne. Geroago ikusiko dugun bezala, publizitate sor kuntza beste kontratu mota baten objektu ere bada. Horrez gain, egindako pu blizitatea eta kontratuan ezarritakoa bide beretik ez joatearen ondorioak ezarri ditu legeak (17. art.). Bukatzeko, agentziak ez badu prestazioa betetzen edota garaiz kanpo betetzen badu berori, iragarleak kontratua suntsiarazteko ahal mena izango du (18. art.). b) Publizitatea zabaltzeko kontratuak iragarle eta publizitate agentziek komunikabideekin dituzten harremanak adierazten ditu. Legearen ildotik, kontratu horren bidez ÂŤkomunikabide batek ondoko betebeharrak beregana tzen ditu iragarle edo agentzia bati begira: batetik, denbora eta leku unitateak publizitate helburuetarako uztea eta, bestetik, publizitate emaitza lortzeko beharrezkoa den jarduera teknikoa gauzatzea; horren truk aurretiaz zehaztu diren tarifen araberako kontraprestazioa jasoko du komunikabide horrekÂť (19. art.). Legearen arabera, kasu hauetan kontratua ez da behar bezala
betetzen: a) «Komunikabideak aginduaren oinarrizko osagai batzuk aldatzen dituenean, horiei kalte eginez. Kalteok berari egozteko modukoak badira, komunikabide horrek berriro egin beharko du publizitatea, itundutako baldintzen arabera. Dena dela, publizitate hori berriro egiteko aukerarik ez badago, iragarleak edo agentziak prezioa urritzea eta eragindako galeren ordaina ematea eskatu ahal izango dute» (20. art.). b) «Ezinbesteko kasuetan izan ezik, komunikabideak ez duenean publizitatea zabaltzen. Halakoetan, iragarle edo agentziek bi au kera dituzte: bata, itundutako baldintzetan, berriro ere publizitate hori zabal dadin eskatzea eta, bestea, kontratua salatzea, ordaindu den guztia itzuliz. Kasu bietan, eragindako galeren ordaina eman behar du komunikabideak. Ai tzitik, publizitatea ez zabaltzea iragarle edo agentziei egotzi ahal bazaie, horiek kalteordaina eman beharko diete komunikabideei eta, horrekin batera, prezio osoa ere. Edonola ere, komunikabideak iragarle edo agentziekin kon trataturiko denbora zein leku unitateak beste publizitate baten bitartez bete tzen baldin baditu (osorik edo zati batez bakarrik), zenbateko horiek ez dira ordainduko» (21. art.). c) Publizitatea sortzeko kontratuak publizitate sortzailearen eta publizi tate kanpaina baten proiektua behar duten agentzia edota iragarleen arteko harremanak arautzen ditu. Legearen harira, «kontratu horren bidez, pertsona fisiko zein juridiko batek publizitate kanpaina baten proiektua, horren zati bat edota publizitatearen inguruko beste edozein jarduera gauzatzeko betebeharra hartzen du agentzia edo iragarle baten mesedetan, kontraprestazio baten truk» (22. art.). Ezaguna denez, publizitate sorkuntzak industri jabetza eta jabetza intelektualaren eskubideen oinarri izan daitezke; hortaz, kontrako itunik izan ezean, agentzia edo iragarleek —publizitatea sortzeko kontratu horiek oinarri harturik— eskubide horiek modu esklusiboan ustiatu ahal izango dituztela us te izango da (23. art.). Aurretik aipatu bezala, publizitate sorkuntza publizita te kontratu baten objektu izan daiteke. Kasu horretan, publizitate kontratuari publizitatea sortzeko kontratuaren arauak ere aplikatuko zaizkio (15. art.). Merkataritzako zuzenbidea
d) Publizitate babesa emateko kontratua. Kontratu hori Publizitateari bu ruzko Lege Orokorrak arautu du lehenengoz Espainiako Zuzenbidean. Lege horren arabera, alderdi batek (babestuak) beste baten (babeslearen) publizi tateari laguntzeko konpromisoa hartzen du; horren truk, kirol, ongintza, kul tur eta zientzi jarduerak nahiz bestelakoak gauzatzeko laguntza ekonomikoa jasotzen du alderdi babestuak (24. artikulua). Zalantzarik gabe, kontratu horrek garrantzi handia du egungo merkataritzako trafikoan; kontratu horie tan eraentzen duten arauei dagokienez, publizitatea zabaltzeko kontratuaren arauak hartuko dira kontuan, aplikatzeko modukoak diren neurrian. 755. Argitaratze kontratua.—Elkarlanerako kontratuen artean, garran tzi berezia du argitaratze kontratuak. Horren bitartez, literatur lanak zein lan artistiko, zientifiko, musikal nahiz dramatikomusikalak kopiatzen dira. Kon tratu hori arautzen dute Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bategi nak eta 1998ko martxoaren 6ko Legeak. Lehenengoa 1996ko apirilaren 12ko Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi du. Lege horrek arautu, argitu eta harmonizatu egin ditu gai horren inguruko lege xedapenak. Horien artean, gogoan izan behar da Europako Erkidegoen zenbait zuzentarau Espainiako antolamendu juridikoan sartu direla, besteak beste, egilearen eskubide, aloger, mailegu eta jabetza intelektualaren eremuko beste antzeko eskubide batzuei buruzkoak. Bigarren legea eman da Europako Erkidegoek martxoaren 11n emandako 96/9 Zuzentaraua Espainian sartzeko; zuzentarau hori datutegien babes juridikoari buruzkoa da. Kontratu formal horren bidez, literatur lan zein lan artistiko edota zienti fikoen egileak edo horren kausadunek haren lanak kopiatu eta zabaltzeko es kubidea lagatzen diote argitarazleari, konpentsazio baten truk; argitarazleak bere gain eta galorde kopiatu eta zabalduko ditu
lanok (ikus 58. art.). Legearen aginduz, argitaratze kontratua idatziz jaso behar da eta, bestela, deuseza izango da. Bestalde, legeak kontratuak izan behar duen gutxieneko edukia ezarri du, horrek jaso behar dituen aipamenak zehaztuz. Aipamen ho riek (zehatzago esatearren, argitaraldiak izango duen aleen kopurua eta egile ak jasoko duen ordainketa) jasotzen ez badira, kontratua deuseza izango da (60 eta 61. art.ak). Edozein modutara ere, alderdiek legearen aurkakoak ez di ren klausula zein baldintzak itundu ahal izango dituzte kontratua osatzeko. Azkenik, legeari helduz, kontuan izan behar da egile zein argitarazleen elkar te ordezkariek baldintza orokorrak ezar ditzaketela argitaratze kontratuen in guruan (73. art.). Kontratu horren bidez, ez dira liburuak bakarrik argitaratzen (kasu hori 62. art.ak jaso du bereziki). Bada, lan idatziez gain, idatzi gabeko lan artistiko zein zientifikoak ere kopia eta zabal daitezke, esaterako: marrazki, pintura, grabatu, litografia, serigrafia, mapa, diseinua etab. Egungo egunean, gainera, sarri egiten dira eskulturen argitaraldi anizkoitz eta zenbakituak. Biharetziko lanak, berriz, ezin izango dira argitaratze kontratuaren objektu izan (ikus 59. artikulua). Alderdiek elkarrekin dituzten betebeharrak 64 eta 65. artikuluetan ezarri dira. Hasteko, ondokoak dira argitarazlearen betebehar garrantzitsuenak: lana aldaketarik gabe kopiatzea (egileak onartutako aldaketak ez badira behinik behin), egileari tiradaren frogak erakustea, obra ohiko usadioen arabera zabal tzea, egileari itundutakoa ordaintzea eta, garaia denean, horri lanaren orijina la itzultzea. Egileak, bestalde, argitarazlearen esku utzi behar du lana; horrez gain, lanaren egiletasuna zein orijinaltasuna bermatu eta tiradaren frogak zu zendu behar ditu. Legeak kontratua suntsiarazteko aukera eman dio egileari zenbait kasutan (68.etik 72.era arteko artikuluak) eta, horrekin batera, kontratua azkentzeko kariak arautzen ditu (69. art.). Era berean, hauxe ezarri du 72. art.ak: ÂŤArgi taraldi bakoitzeko aleen tirada kontrolatuko da, araudi bidez Merkataritzako zuzenbidea
horretarako eza rriko den prozeduraren bitartez». Artikulu hori egileen eskubideak defenda tzeko ezarri da, euren aspaldiko asmoa izan baita hori. Goian gaingiroki azaldu dugun eraentza orokorraz gain, legeak xedapen bereziak jaso ditu, liburuak (62. art.) eta lan musikalak (71. art.) argitaratzeko kontratuen inguruan. Argitaratze kontratuari (lan grafikoei buruzkoari, batez ere) estuestuan lotzen zaizkio beste kontratu batzuk; kontratuok argitaratze kontratua hobeto gauza dadin laguntzen dute, eta Liburuei buruzko 1975eko martxoaren 12ko Legeak arautzen ditu. Ondokoak dira kontratu horiek: a) Batera argitaratzeko kontratua; kontratu hori hainbat argitaratzailekideren artean egiten da lan bat edo batzuk sortu, argitaratu, ekoitzi edota saltzeko; horren arabera, batera ar gitaratzeko kontratua osoa, lan bukatuarena edota lan sortuarena izan daiteke (ikus 27, 28, 29 eta 30. artikuluak). b) Inprimatze kontratuaren bidez, enpresa grafiko batek literatur lan zein lan artistiko edota zientifikoak konposatu, inprimatu eta azaleztatzeko konpromisoa hartzen du argitarazle baten mese detan, prezio baten truk (30. art.). c) Azkenik, banatze kontratua (lanak bana tzeko kontratua) dugu; horren bidez, pertsona fisiko zein juridiko batek bere gain hartzen du argitaraturiko lan bat banatu eta jendeari saltzeko betebe harra, prezio baten truk (31. art.). 756. Ikusentzunezko lanen gaineko kontratuak.— Gorago aipatu du gun Jabetza Intelektualari buruzko Legearen Testu Bateginak (ikus 755. zk.) «lan zinematografikoak eta ikusentzunezko beste lan batzuk» arautzen ditu VI. tituluan. Nahikoa labur bada ere, lan horien egileen eskubideak lagatzeko, bi kontratu mota jaso ditu lege horrek: a) Bata, ikusentzunezko lanen ekoiz pen kontratua; horren bidez, «lana kopiatu, zabaldu, jendaurrean azaldu, bi koiztu eta azpititulatzeko eskubideak ekoizleari modu esklusiboan lagatzen zaizkiola uste izango da» (88. art.). b) Bestea, aurretiazko lan bat aldarazteko kontratua; horrek ez ditu bere barnean hartzen herri jabariko lanak. Kontratu horren bidez,
aurretiazko lan horren egileak ikusentzunezko lanen ekoiz leari lan hori ustiatzeko eskubideak lagatzen dizkiola uste izango da, 88. arti kuluan ezarritakoaren arabera (89. art.). Bi kontratu horiek idatziz jaso behar dira (45. art.); legearen esanetan, al derdiek zehaztu behar dute egileek —euren eskubideak lagatzearen ondo rioz— jaso beharreko ordainketa edo prezioa. Dena den, ordainketa hori us tiapen modalitateen arabera zehaztu behar da; beste modu batera esatearren, lan hori kopiatu, banatu, jendaurrean azaldu edota aldarazi den hartu behar da kontuan (17 eta 90.1. art.ak). Ikusentzunezko lana areto edo leku publi koetan eta sarrera baten truk erakusten denean, egileek eskubidea izango dute erakustaldi horren ondoriozko diru sarreren portzentaia bat eskuratzeko. Go bernuak, berriz, eskubide hori kontrolatzeko prozedura egokiak ezar ditzake araudi bidez. Erakusketa dohainekoa bada ere, egileek ordainketa jasotzeko eskubidea izango dute, kudeaketa erakundeek ezarritako tarifen arabera (17 eta 90. art.ak). Gehienetan, filme zinematografiko eta ikusentzunezko beste lan batzuen merkataritzako ustiapena ez du zuzenean ekoizleak egiten, banatzaileek bai zik. Banatzaileok bitarteko gisa dihardute ekoizleen eta ikuskizun aretoetako enpresarioen artean, euron jarduera ekonomikoari lagunduz. Hauexek dira banatzaileek egiten dituzten oinarrizko kontratuak: bata, ekoizlearekin itun dutakoa (banatze kontratua) eta, bestea, ikusentzunezko lana erakusten duen enpresarioarekin (egindako lanak erakusteko kontratua). Banatze kontratuaren bidez, filme edo ikusentzunezko beste obra batzu en ekoizleak bere gain hartzen du lana banatzaileari emateko betebeharra, prezio edo ordainketa zehatz baten truk; beraz, banatzaileak izango du lan ho ri erakusteko eskubide esklusiboa, zehazturiko epe eta lurraldean. Kontratu horien izaera ez dago argi eta, horren ondorioz, ez zaie ondo uztartzen Zu zenbide tipo klasikoei. Auzitegi Gorenaren 3. Salaren ustetan, Merkataritzako zuzenbidea
kontratu hori «izenik gabekoa eta konplexua da» (1948ko otsailaren 23ko epaia). Iritzi ho rri eutsiz, banatze kontratua kontratu mistoa da eta Zuzenbide tipotik kanpo koa. Orobat, lana erakusteko eskubidea lagatzearekin batera, beste osagai batzuk ere agertzen dira kontratu horretan, berbarako, lanaren erabilpena eta gozatzea. Horren ildotik, kontratu horrek gauzen errentamendu kontratuaren tankera hartzen du. Lanak erakusteko kontratuak banatzailea eta ikuskizunen enpresarioa lo tzen ditu. Horren bidez, lehenengoak bere gain hartzen du bigarrenari ikus entzunezko lanaren erabilpen edota gozatzea lagatzeko betebeharra, prezio baten truk. Enpresarioaren helburua lan hori jendaurrean erakustea da. Kon tratu horren izaera ere ez dago batere argi. Gure ustez, elkarlanerako kontratu sui generis gisa hartu behar da, aurreko kasuan bezala. Kontratu horien izaera argi ez badago ere, ezin da zalantzan jarri kontra tuok merkataritzakoak direnik; izatez, enpresarioak dira bai ekoizlea, bai ba natzailea, baita erakuslea ere, eta kontratu horiek euren jarduera osatzen dute. 757. «Engineering» kontratuak eta teknologia transferitzeko kontra tuak.—Industri sektoreek razionalizazio bideari ekin eta ekonomi garapene rako planek gora egitearen ondorioz, azken urteotan enpresario mota berezi bat agertu da. Enpresario horiek mota desberdinetako zerbitzuak ematen diz kiete beste enpresario batzuei. Zerbitzuon artean, azterketa teknikoak ditugu. Besteak beste, honako gaien inguruan egiten dira azterketa horiek: enpresa antolaketa, merkatuen eraentza, ekoizgarritasuna, eta industri zein merkata ritzako jardueren susperketa eta planifikazioa. Horrez gain, zenbait proiektu ere egiten dira. Beste kasu batzuetan, industri fabrika osoak muntatzen dira, laguntza teknikoa, ekipo
ondasunen hornidura, patenteen lagatzea etab. bar ne. Prestazio multzo hori kontratu konplexuen bidez gauzatzen da; kontratuok Angloamerikan dute euren jatorria eta, oro har, «engineering» kontratu gisa ezagutzen dira. Izen berbera badute ere, desberdina da kontratu horien edu kia; ondorenez, horiek guztiak ezin dira kontratu mota bakarrean sartu. Alde batetik, «consulting engineering» kontratuak ditugu. Horien bitar tez, «engineering» enpresak ekonomia eta teknikari buruzko azterketak egiten ditu bere bezeroarentzat, prezio baten truk; azterketa horiek industri proiektu bat egitera bidera daitezke edo, besterik gabe, enpresa bat berrantolatu, berritu eta zabaltzera, merkatuen ikerketara etab. Orokorrean, kontratu horiek zerbi tzu errentamenduen kontratuekin pareka daitezke, berdinberdinak ez badira ere. Gehienetan, «engineering» kontratuak xehetasun handiko kontratuak di ra. Horrela, arreta berezia jartzen da zerbitzuen baldintzak eta «engineering» enpresaren erantzukizuna —kontratuak behar bezala edota itundutako epean ez betetzeagatik— zehazteko orduan. Prezioaren ordainketari begira (ogibi desariak), prestazio bakoitzak balio erlatiboa izango du prestazio osoari begi ra. Sistema horren bidez, errazagoa da ogibidesarien inguruan sor daitezkeen arazoak konpontzea, esaterako, «engineering» enpresak kontratuaren objektu diren azterketa edota proiektu guztiak egiten ez dituenean sor daitezkeen ara zoak. «Consulting engineering» kontratuez gain, beste kontratu konplexuago batzuk ere badira. Kontratu horietan, zerbitzuak emateaz gain (azterketak, proiektuak etab.), beste prestazio batzuk ematen dira, berbarako, patente edo patentatu gabeko industri prozedura sekretuen («knowhow»en) lagapena, makineria zein ekipo ondasunen hornidura, horiek muntatzeko laguntza tek nikoa etab. Beste kasu batzuetan, industri fabrika osoa instalatu eta jardunean ematen da (ustiatzeko prest). Orokorrean, kontratu horiek mistoak dira, eta argi dago zerbitzu errentamendu kontratuen eredu klasikoa askieza dela horientzat. Egungo merkataritza legeek ez dituzte «engineering» Merkataritzako zuzenbidea
kontratuak jaso tzen. Agidanez, egungo joera kontratuon baldintza orokorren eraberekotasuna lortzea da. Kontuan hartu behar da kontratu horiek maiz agertzen direla na zioarteko eremuan. Bada, Espainian bizilekua duenak atzerriko teknologia be reganatzen duenean, Kanpo Transakzio Ekonomikoei buruzko 1991ko aben duaren 20ko Errege Dekretuak xedaturikoa aplikatu beharko da. 758. «Leasing» edo finantza errentamenduko kontratuak.—Kontratu horiek Amerikan sortu eta Europako Kontinentean zehar zabaldu dira; Espai niari dagokionez, indar handia hartu dute azken urteotan. Espainian, kontratu horrek ez zuen arauketa berezirik. Zerga ondoreei begira, Ekonomi Antola menduari buruzko 1977ko otsailaren 25eko Errege Dekretulegeak eta 1980ko uztailaren 31ko Errege Dekretuak «finantza errentamendutzat» hartu zuten kontratu hori. Geroago, Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontuhartzeari buruzko 1988ko uztailaren 29ko Legeak indarrik gabe utzi ditu bi dekretuok. Indargabetze horren ondorioz, lege hutsune bat sortu da kontratu horren inguruan; hutsune hori betetzeko, 1988ko uztailaren 29ko Legearen zazpi garren xedapen gehigarriak honela definitu ditu «finantza errentamendu» kontratuak: «Kontratu horien objektu esklusiboa da ondasun higikorren eta higiezinen erabilera lagatzea. Ondasunok horretarako eskuratzen dira, erabil tzaile izango denaren zehaztapenen arabera. Ondasun horien kontraprestazio gisa, aldizkako kuotak ordaindu behar ditu erabiltzaileak». Kuota horiek kon tratuan zehaztu behar dira, bereizketa bat eginez. Alde batetik, ondasunaren kostua berreskuratzeko, erakunde errentatzaileak jaso behar duen zenbatekoa zehaztu behar da; horretarako, ez da aintzat hartzen erosketa aukeraren pre zioa. Gainera, kontratua indarrean dagoen artean, zenbateko hori ezin da al datu eta, aldatzekotan, handitu egin behar da. Beste alde batetik, erakunde errentatzaileak eskatzen duen finantza zama finkatu behar da (7. xed. gehia
ren 1, 3 eta 4. zk.ak). «Leasing» kontratua enpresen arteko elkarlanean sor tzen den kontratua da. Sarritan, enpresarioek ez dute nahikoa kapitalik (edota ez dituzte euren kapitalak arriskuan jarri nahi), beharrezko dituzten zenbait ondasun erosteko, batik bat, ekipo ondasunak eta industri fabrika zein insta lazioak; halakoetan, kontratuak egiten dituzte finantza errentamenduko sozie tateekin (ikus 860. zk.). Sozietate horrek ondasunak bere izenean eta bere kontura eskuratu, eta horiek erabiltzaileari lagatzeko konpromisoa berega natzen du; erabiltzaileak prezio bat ordaindu beharko du horren truk, eta «on dasunak beraren ustiapenari lotu beharko dizkio nahitaez». Kontratua amaitu takoan, erabiltzaileak ondasuna erosteko aukera du (eskuarki, «leasing» kontratuak erosketa aukera izaten du bere barnean). Hori gorabehera, erabil tzaileak ez badu ondasun hori eskuratzen, errentatzaileak «beste erabiltzaile bati laga diezaioke» berori (7. xedapen gehigarriaren 1.zk.). «Leasing» kontratuan hiru alderdik hartzen dute parte: lehendabizi, ekipo edo instalazio horiek behar dituen enpresarioak (errentariak); bigarrenik, on dasunen saltzaile edo fabrikatzaileak; eta, azkenik, finantza errentamenduko sozietateak (errentatzaileak). Azken horrek, ondasunak eskuratu eta gero, ho rien erabilpena lagatzen du, finantza zerbitzua gauzatuz. Sozietateak ondasu nen jabetza izango du, eta jabetzaren erreserba horrek berme gisa balio du kontratu betebeharrak gauzatzen ez direnerako. Edozelan ere, sozietateak ez ditu jabetzaren arriskuak bere gain hartzen, eta erabiltzaileerrentaria horren lekuan subrogatzen da fabrikatzaileari begira. Bada, bezeroaren zerbitzuari dagokionez, zuzenean lotzen dira fabrikatzailea eta erabiltzailea. Kontratua ren iraupena bi urtekoa da, ondasun higikorren kasuan eta hamar urtekoa, aldiz, ondasun higiezinen kasuan (7. xed. gehi.aren 2. zk.). Kontratua inda rrean dagoen bitartean, enpresarioak arretaz zaindu beharko ditu berari laga zaizkion ondasunak. Horren harira, euren destinoaren Merkataritzako zuzenbidea
arabera erabili behar ditu ondasunak, eta bere gain hartuko du ondasun horiek galdu edota narria tzeko arriskua. Betebehar hori gauzatuko dela bermatzeko, polizetan ikuska pen eskubidea ematen zaio «leasing» sozietateari eta, erabiltzaileari, bestalde ere, ondasunok aseguratzeko betebeharra ezartzen zaio. Aurretik azaldu dugun modalitate hori finantza «leasing» izenez ezagu tzen da (financeleasing). «Leasing» hori ekipo ondasunen gainekoa edota ondasun higiezinen gainekoa izan daiteke (equipment eta plantleasing, hu rrenez hurren). Horrekin batera, kontratuaren beste modalitate bat ere bada, «leasing» operatibo izenekoa, hain zuzen (operatingleasing). Egia esan, az ken hori errentamendu negozio arrunta da orokorrean. («Leasing» modalitate horiei buruz, interesgarria da 1981eko apirilaren 10eko epaia; epai horrek ja sotako doktrina, 1983ko azaroaren 18ko eta 1989ko ekainaren 26ko epaiek jaso dute, kontratu horiek interpretatzeko irizpide interesgarriak emanez). Finantza errentamenduko kontratuetatik ondorioztatzen diren kredituak kobratzeko, Ondasun Higikorren Eperako Salmentari buruzko 1998ko uztai laren 13ko Legearen lehenengo xedapen gehigarrian pribilejio sistema ezar tzen da errentatzailearentzat: ordainketa etendura kasuetan, abstentzio eskubi dea du hartzekodunekin egindako hitzarmenean. Porrot edota hartzekodunen konkurtso kasuetan, bestalde, finantza errentamenduaren bitartez lagatzen di ren ondasunak ez dira masan sartuko eta finantza errentatzailearen esku ja rriko dira. Esanak esan, zordundutako kuotak kobratzeko eskubidea izango du errentatzaileak, alegia, ordainketa etendura, porrot edo hartzekodunen kon kurtsoaren datan zordundutako kuotak. Xedapen gehigarri horrek, halaber, enkante bidezko salmenta gauzatzeko prozedura berezia arautzen du. Salmenta hori fedemaile publikoaren bitartez egin behar da, kontratuaren
ezbetetzea gertatzen denean. Horren helburua da errentatzaileak bere kreditua kobratzea ondasun horien bidez lorturiko zenba tekoarekin. 759. «Factoring» kontratuak.—Kontratu horiek elkarlanerako kontra tuak dira. Ipar Ameriketan garatu, eta azken urteotan asko zabaldu dira beste herri batzuetan. Kontratuon helburu nagusia fabrikatzaile eta merkatariei la guntzea da, dela kontabilitatea antolatu zein eramaten, dela merkaturatzen dituzten ekoizkin nahiz zerbitzuak fakturatzen. «Factoring» kontratuen bidez, hainbat motatako prestazioak eman daitezke, baina industriari edo merkata riek kontabilitatea eraman eta fakturak kobratzeko zerbitzuak eskatzen dituzte eskuarki. Horrekin loturik, faktorea merkatari horien lekuan subrogatzen da fakturak kobratzeko. Horrela, mugaeguna heldu baino lehen, faktura horien zenbatekoa aurreratuko du, berari dagozkion korrituak kenduz. Azken finean, gehien zabaldu den «factoring» kontratuak zenbait prestazio dakartza: lehe nik, fakturak kobratu eta kontabilitatea eramateko zerbitzua; hurrenik, beze roaren kaudimengabeziaren estaldura; eta, azkenik, kreditu zerbitzua, kobratu behar diren fakturen zenbatekoa aurreratzearen ondorioz. 760. Frankizia edo «franchising» kontratua.—Kontratu horrek nola baiteko lotura du aurretik azaldu ditugun elkarlanerako merkataritza kontra tuekin. Horren sorburua Ipar Ameriketan dago; oso kontratu zabala da, eta «franchising» izenez ezagutu da. Kontratu hori azkar zabaldu da merkatari tzako eremu guztietan, eta 1988ko azaroaren 30ean EEEko Batzordeak eman dako Araudiak beren beregi aintzatetsi du. Ekonomiaren ikuspuntutik, ekoizkin nahiz zerbitzuak banatzeko sistema teknikoa da «frankizia». Horren bidez, ekoizkinak saldu edo zerbitzuak ema teko sare handi zein ertainak sortzen dira sektore hauexetan: Merkataritzako zuzenbidea
elikagai, ostalaritza, jantzi, etxeko hornikuntza eta abarretan. Horretara, merkatari tzako esparru desberdinetan diharduten enpresarioek elkarlanean aritzeko kontratua egiten dute. Kontratu horren bidez, enpresario baten (frankizia emailearen) ekoizkin nahiz zerbitzuak beste batek (frankiziahartzaileak) diharduen esparru geografikoan sartzea erraztu egiten da. Halakoetan, fran kiziahartzaileak merkatuan aurretiaz arrakasta duten ekoizkin nahiz zerbi tzuak eman ahal dizkio jendeari, kanon edo royalty bat ordaintzearen truk. Arrakasta horren oinarria frankiziaemaileak erabiltzen dituen fabrikazio zein marketing prozeduretan dago. Prozedura horiek patente, marka eta «ondo egiten» jakite horren bidez babesturik daude. Lotura juridiko hori «frankizia kontratu» batek edo batzuek adieraziko dute. Kontratuok sakonean arautuko dituzte alderdien eskubide eta betebe harrak ondoko gaien inguruan: fabrikatzeko lizentzien erabilpena, publizita terik egokienaren zehaztapena, kontabilitatea eramateko modua, marketing politika, teknologia transferentziak, informazioaren elkartrukea, gastu eta kostuen kontrola, prezioen politika, kanona ordaintzeko modua eta horren zenbatekoa, etekinetan parte hartzea etab. Frankiziak kontratu sinalagmatikoak eta alde bikoak dira. Aurretik azal du duguna kontuan hartzen badugu, aldiz, ezin esan daiteke kontratu hori kontratu zehatza denik. Haatik, kontratu horrek hainbat kontraturen osagaiak barneratzen ditu, eta horien helburua enpresen elkarlana bultzatzea izango da. Bada, elkarlanean aritzea da frankiziaren helburua. Frankizia kateak ondo ibiltzeko, beharrezkoa izango da alderdien elkarlan leiala. Dena den, elkar lanaz gain, ekoizkinak hobeto banatzeko helburua ere badu frankizia kontra tuak. Gorago aipatu dugun EEEko Batzordearen araudiak honakoa adierazi du: frankizia akordioen bidez, «hobetu egiten da ekoizkinen banaketa edota zerbitzuen ematea; izan ere, frankiziaemaileek erabereko banaketa sarea era
tzeko aukera dute, inbertsio mugatuen bitartez. Horren ondorioz, beste elkar lehiakide batzuk sar daitezke merkatuan, bereziki enpresa txiki eta ertainen kasuan; ondorenez, marken arteko elkarlehia gehituko da». Esan bezala, frankizia kontratua oso konplexua da, eta lan honetan ezin ditugu azaldu kontratu horretan agertzen diren lotura juridiko guztiak. Lotura horiek elkarrekiko betebehar eta eskubideak sortzen dituzte alderdientzat. Ja kina denez, EEEk gero eta interes biziagoa du frankiziaren inguruan. Hori oinarri harturik, badirudi ezariezarian eraberekotasunera joko dutela kontra tuok, Zuzenbide tipoaren barnekoak izan daitezen. Frankiziak eragiten dituen akordioen esparrua egokia da elkarlehia as keari mugak ezartzeko. EEEko araudiak arreta berezia jarri du horri dago kionez. Espainian ez dago arauketarik akordio horien inguruan eta, horren ondorenez, Elkarlehia Defendatzeari buruzko 1989ko uztailaren 17ko Legea izan beharko da kontuan (ikus 119. zk. eta ondorengoak). BIBLIOGRAFIA I.II. ACOSTA ESTÉVEZ: «En torno al nuevo derecho de la publicidad: Ley 34/1988, de 11 de noviembre, General de Publicidad», in RGD, 1989, 533. or. eta ondorengoak; ÁLVAREZ CAPEROCHIPI: El mandato y la Comisión mercantil, Granada, 1997; BARNARD FERRÁNDIZ: «La comisión mercantil y la prestación de servicios como operaciones típicas del tráfico de las empresas», in RDEA, 15. zk., 1967, 103. or. eta ondorengoak; BILE: Il mandato. La commissione. La spedizione, Erroma, 1961; CARDELLUS: El contrato de franchising, Bartzelona, 1988; CARRARO: Il mandato ad alienare, Padua, 1947; CUESTA RUTE: Régimen jurídico de la publicidad, Madril, 1974; IDEM: Lecciones de Derecho de la publicidad, Madril, 1985; IDEM: «Obser vaciones sobre la Ley General de Publicidad», in RJC, 1989, 917. or. eta ondo rengoak; DALWIGK ZU LICHTENFELS: Das Effektenkommissionsgeschäft, Kolonia, 1975; DARGALLO: «Los contratos de franquicia y el Derecho comunitario», in RJC, 1987, 199. or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO: «La prohibición de comprar impuesta a los mandatarios», in ADC, 1965, 641. or. eta ondorengoak; IDEM: «El contrato de es ponsorización», in ADC, 4, 1994, 5. or. eta ondorengoak; DOMÍNGUEZ GARCÍA: «Apro Merkataritzako zuzenbidea
ximación al régimen jurídico de los contratos de distribución. Especial referencia a la tutela del distribuidor», in RDM, 1985, 419. or. eta ondorengoak; ECHEVARRÍA SÁENZ: El contrato de franquicia, Madril, 1995; FERNÁNDEZ NOVOA: «La interpretación jurí dica de las expresiones publicitarias», in RDM, 1968, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «La publicidad de tono estrictamente personal», in Estudios Garrigues, I, 115. or. eta ondorengoak; GARCÍAPITA: «La mercantilidad del contrato de comisión y las obli gaciones de diligencia del comisionista», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2817. or. eta ondorengoak; GARRIDO, J. M.: Las instrucciones en el contrato de comisión, Madril, 1995; GARRIDO GARCÍA: Las instrucciones en el contrato de comisión, Madril, 1995; GARRIGUES: «Mandato y comisión mercantil en el Código de comercio y en el proyecto de reforma», in RCDI, 1928, 801. or. eta ondorengoak; GIORDANO, A.: Man dato. Commissione. Spedizione, Torino, 1969; GIVERDON: L’évolution du contrat de mandat, Paris, 1947; GÓMEZ SEGADE eta LEMA DEVESA: «La autodisciplina publi citaria en el Derecho comparado y en el Derecho español», in ADI, 1981, 31. or. eta ondorengoak; IDEM: «Problemas jurídicos de las innovaciones publicitarias al ahorro», in RDBB, 1985, 247. or. eta ondorengoak; HELM: Speditionsrecht, Berlin, 1973; HUERTAS BARTOLOMÉ: Mediación mercantil en el ordenamiento laboral, Ma dril, 1991; LUTZ WOLTER: Effektenkommission und Eigentumserwerb, Berlin, 1979; LUMINOSO: Mandato, commissione, spedizione, Milan, 1984; MARTÍNEZ SANZ: La indemnización por clientela en los contratos de agencia y concesión, Madril, 1995; MENÉNDEZ MENÉNDEZ: «Calificación jurídica del “crédito de descuento” docu mentado en póliza», in Estudios Prof. Verdera, aip., II, 1797. or. eta ondorengoak; MILLÁN GARRIDO: «Introducción al estudio del corretaje», in RGD, 1987, 737. or. eta ondorengoak; MINERVINI: Il mandato, la commissione, la spedizione, Torino, 1952; MORALES NAVARRO: La publicidad en Televisión Española. Regulación normativa, Madril, 1992; OTERO LASTRES: «La autoentrada del comisionista», in Estudios Prof. Polo, aip., 251. or. eta ondorengoak; PALÁ BERDEJO: «Naturaleza jurídica de la comisión», in RDP, 1951, 905. or. eta ondorengoak; PALLARD: «Les obligations du commettant et les garanties du commissionnaire», in Étude sur le contrat de commission, Paris, 1953, 126. or. eta ondorengoak; PAZARES, C.: «La terminación de los contratos de distribución», in RDM, 1997, 7. or. eta ondorengoak; PEINADO GRA CIA: «Pactos de garantía en contratos de colaboración», in Cuad. D. y Com., 18. zk., 1995, 167. or. eta ondorengoak; PËTEL: Les obligations du mandataire, Paris, 1988; ROGEL SÁNCHEZ: «La denuncia unilateral sin justa causa en el contrato de agencia por tiempo indeterminado», in ADC, 1985, 61. or. eta ondorengoak; RUTZ: «Kommi ssionsgeschäft», in Kommentar zum H. G. B., 2. argitaraldia, Berlin, 1957; SÁNCHEZ CALERO: La normativa del contrato de agencia, Madril, 1985; SANTAELLA: Introdu cción al Derecho de la Publicidad, Madril, 1982; SECO CARO: «El comisionista de transportes», in RDM, 1965, 98. zk., 273. or. eta ondorengoak; SRAFFA: «Del mandato commerciale e della commissione», in el Comm. al C. di c., 2. argitaraldia, Milan,
1933; STARCK: «Les rapports du commettant et du commissionnaire avec le tiers», in Études sur le contrat de commission, aip., 148. or. eta ondorengoak; TALLÓN GARCÍA: La actividad publicitaria en Derecho español, Valladolid, 1971. III. ADAMSPRICHARD JONES: Franchising. Practice and precedents in business format franchising, 3. argitaraldia, Londres, 1990; AMAT: El «leasing». Modalidades, funcionamiento y comparación con otras opciones, Bilbo, 1989; BALDI: Il contratto di agenzia, Milan, 1971; IDEM: Il diritto della distribuzione commerciale nell’Europa comunitaria, Padua, 1984; BERCOVITZ: La transmisión de tecnología y su proble mática jurídica actual, Bilbo, 1975; BESSIS: Le contrat de franchisage: Notions ac tuelles et apport du droit européen, Paris, 1990; BOTANA AGRA: «Los derechos de explotación de la obra de autor en la Ley española de propiedad intelectual», in ADI, 1987–88, 37. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los derechos de autor y afines en el marco del acuerdo de creación de la organización mundial del comercio: anotaciones al régimen contenido en la sección 1 de la parte II del Acuerdo sobre los “ADPIC” o “TRIPS”», in RGD, 1995, 5289. or. eta ondorengoak; IDEM: «El régimen de la direc tiva 93/83/CEE sobre los derechos de autor y afines en el ámbito de la radiodifusión vía satélite», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 709. or. eta ondorengoak; BRIG MONTSYSELS: Le contrat de concession de vente exclusive, Brusela, 1962; CA BANILLAS SÁNCHEZ: «La naturaleza del “leasing” o arrendamiento financiero y el con trol de las condiciones generales», in ADC, 1982, 41. or. eta ondorengoak; CAGNASO: La concessione di vendita, Milan, 1983; CARRARO: La mediazione, 2. argitaraldia, Padua, 1960; CASSANDRO: Il factoring per le piccole e medie imprese, Milan, 1982; COILLOT: Initiation au leasing ou créditbail, Paris, 1968; CATONI: La rupture du contrat d’agent commercial, Paris, 1970; CREMIEUXISRAEL: Leasing et créditbail mobiliers, Paris, 1975; CUESTA RUTE: «Reflexiones en torno al “leasing”», in RDM, 1970, 118. zk., 533. or. eta ondorengoak; IDEM: «Apuntes sobre el contrato de difusión publicitaria según la Ley General de Publicidad», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 217. or. eta ondorengoak; CHULIÁ VICENT eta BELTRÁNALANDETE: A pectos jurídicos de los contratos atípicos. I: Factoring. Joint Venture, Tarjetas de Crédito, Franquicia. KnowHow, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1994; IDEM: Aspectos jurídicos de los contratos atípicos III: Leasing. Multipropiedad. Hostelería. Mer chandising, Bartzelona, 1998; DELEUZE: Le contrat de transfert de processus tecnologique, 2. argitaraldia, Paris, 1979; DESANTES: La relación contractual entre autor y editor, Iruñea, 1970; DE SANCTIS: Contratto di edizione, Milan, 1965; DE NOVA: Il contratto di leasing, Milan, 1982; ECHEBARRÍA SÁENZ: El contrato de franquicia. Definición y conflictos en las relaciones internas, Madril, 1996; EIZA GUIRRE: «Factoring», in RDM, 1988, 35. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos jurídicos del “factoring”», in RDBB, 1990, 835. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ DE LA GANDARA: «Proceso de desregulación y creación de un espacio audiovisual euro Merkataritzako zuzenbidea
peo: problemática general y aspectos jurídicomercantiles», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 323. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ NOVOA: Estudios del Derecho de la Publicidad, Donejakue Compostelakoa, 1989; FERRARA, Jr.: «Contratti di agenzia camuffati», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 267. or. eta ondorengoak; FE RRARINI: La locazione finanziaria, Milan, 1977; FLORES DOÑA: «El contrato de leasing financiero y su regulación en el «Tratado Internacional UNIDROIT», in Estudios Prof. Duque, aip., 1233. or. eta ondorengoak; FORMIGGINI: Il contratto di agenzia, 2. argitaraldia, Torino, 1958; FOSSATTI eta PORRO: Il factoring, Milan, 1974; FRIGNANI: FactoringLeasingFranchising, Torino, 1983; IDEM: Factoring. Leasing. Fran chising. Venture capital. Leveraged buyout. Hardship clause. Countertrade. Cash and carry. Merchandising, Torino, 1991; GALÁN CORONA: «La creación asalariada del “software” y el secreto empresarial de la tutela del “software”», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 411. or. eta ondorengoak; GALLEGO SÁNCHEZ: La franquicia, Madril, 1991; GARCÉS: Los contratos de asistencia técnica internacional y su regulación en España, Bartzelona, 1981; GARCÍACRUCES: «El contrato de Factoring como cesión global de créditos futuros», in RGD, 1989, 377. or. eta ondorengoak; IDEM: El contrato de factoring, Madril, 1990; GARCÍA DE ENTERRÍA, J.: Contrato de factoring y cesión de créditos, Madril, 1995; GARRIGUES: «Los agentes comerciales», in RDM, 1962, 83. zk., 7. or. eta ondorengoak; GHEZZI: Del contratto di agenzia, Bolonia Erroma, 1971; GIORDANO, IANELLI eta SANTORO: Contratto di agenziaMediazione, Torino, 1974; GÓMEZ LAPLAZA: «Los artículos 26 y 27 de la Ley de Propiedad Intelectual y la directiva de 29 de octubre de 1993 relativa a la armonización del plazo de protección del derecho de autor y de determinados derechos afines», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 763. or. eta ondorengoak; GUTIÉRREZ ESPADA: Intro ducción al Derecho cinematográfico, Madril, 1976; GUYENOT: Les contrats de concession commercial, Paris, 1968; HERNÁNDEZ MARTÍ: «Aspectos parciales de la Licencia de uso de Tecnología protegida mediante secreto “Know How”», in RGD, 1988, 839. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA: «Notas para el estudio del contrato de concesión mercantil», in Estudios URÍA, 251. or. eta ondorengoak; ILLESCAS: «El “leasing”: aproximación a los problemas planteados por un nuevo contrato», in RDM, 1971, 119. or., eta 73. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ DE PARGA eta GISPERT: «La operación de “leasing”», in RDBB, 1988, 487. or. eta ondorengoak; JORGE BARREIRO: «Reflexiones sobre el bien jurídico protegido en las infracciones punibles contra la propiedad intelectual», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5141. or. eta ondo rengoak; LANDABEREA: El contrato de esponsorización deportiva, Madril, 1992; LEISS: Verlaggesetz, Berlin, 1973; LE TOURNEAU: «L’évolution des rapports contractuels dans les transferts de technologie», in Études AZARD, Paris, 1980, 153. or. eta ondorengoak; LLOBREGAT: El contrato de agencia mercantil, Bartzelona, 1994; IDEM: «Aproximación
al concepto de secreto empresarial», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1035. or. eta ondorengoak; MARTÍ: «La publicidad y el derechodeber de información», in Estudios Prof. Menéndez, aip., II, 2071. or. eta ondorengoak; MARTÍ NEZ FLOREZ: «La declaración judicial de quiebra como causa de denuncia del contrato de agencia», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1265. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ SANZ: La indemnización por clientela en los contratos de agencia y concesión, Ma dril, 1995; MASSAGUER: El contrato de licencia del knowhow, Bartzelona, 1989; IDEM: «La adaptación de la Ley de Propiedad Intelectual a la Directiva de la CEE relativa a la protección jurídica de los programas de ordenador», in RDM, 1991, 39. or. eta ondorengoak; MERA: Le leasing en France, Paris, 1967; MONTIGNY: L’agent inmobilier, Paris, 1976; MORILLAS: «Algunos aspectos del “leasing” de aeronaves en España», in RDM, 1993, 471. or.; MUNARI: Il leasing finanziario nella teoria del crediti discopo; ORTEGA PRIETO: El contrato de agencia, Madril, 1993; ORTEGA PRIE TO: El contrato de agencia, Bilbo, 1993; ORTIZ DE ZÁRATE: Manual de franquicia, Bilbo, 1988; ORTIZ DE ZÁRATE: Manual de franquicia, Madril, 1993; OTERO: «La inclusión del derecho de autor en el moderno Derecho mercantil», in ADI, 1982, 43. or. eta ondorengoak; PAPESCHI: Il contratto di inserzione pubblicitaria, Milan, 1961; PARDOLESSI: I contratti di distribuzione, Napoli, 1979; PAZARES: «La indemnización por clientela en el contrato de agencia», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1287. or. eta ondorengoak; PÉREZ BUSTAMANTE eta DE MINGO: «Un estatuto europeo para la fran quicia», in RDM, 1989, 67. or. eta ondorengoak; PÉREZ DE LA CRUZ: Los contratos celebrados con las agencias de viaje, Málaga, 1973; PÉREZ DÍAZ: «La extinción del contrato de concesión por denuncia unilateral del concedente y el derecho del con cesionario a una indemnización por clientela», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1305. or. eta ondorengoak; PILOTOPOZZANA (arg.): I contratti di franchising. Organizza zione e controlle di rete, Milan, 1990; PORFIRIO CARPIO: «La extinción del Contrato de agencia», in RDM, 1993, 1243. or.; PRATT: Franchising: Law and practice, Londres, 1990; PUENTE MUÑOZ: El contrato de concesión mercantil, Madril, 1976; QUINTANS EIRAS: «Problemas suscitados en la dogmática del contrato de corretaje con ocasión de la promulgación de la Ley 12/1992, de 27 de mayo, sobre contrato de agencia», in Cuad. D. y Com., 20. zk., 1996, 89. or. eta ondorengoak; REBOUL: Les contrats de recherche, Paris, 1978; RIGOL: La Franquicia. Una estrategia de expan sión, Madril, 1992; RIVAS ALONSO DE CELADA: Los agentes de seguros. Derecho español y mexicano, Valladolid, 1991; ROCA GUILLAMÓN: El contrato de factoring y su regulación por el Derecho español, Madril, 1976; ROGEL VIDE: «Los derechos de alquiler y préstamo de ejemplares de obras del espíritu en la Directiva del Consejo de la Comunidad Europea de 19 de noviembre de 1992», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1019. or. eta ondorengoak; RUIZ PERIS: El contrato de franquicia y las nuevas normas de defensa de la competencia, Madril, 1991; IDEM: «El contrato de franquicia y la distribución selectiva en el marco del Derecho comunitario y nacional de la com Merkataritzako zuzenbidea
petencia», in RGD, 1995, 11255. or. eta ondorengoak; RUOZI: El leasing, Milan, 1971; SALEMSANSON: Les contrats «cle en main» et les contrats «produit en main», Paris, 1979; SALINGER: Factoring Law and practice, Londres, 1990; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Aproximación al sistema de los contratos editoriales en la Ley de 12 de marzo de 1975», in Miscelánea Conmemorativa, Madrilgo Unibertsitate Autonomoa, 1982, 521. or. eta ondorengoak; SBISSA Y VELO: La giurisprudenza sul leasing in Eu ropa, Milan, 1984; SEGURADO: El leasing, Madril, 1992; SEQUEIRA MARTÍN: «Las obligaciones del cliente en el contrato de factoring», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1333. or. eta ondorengoak; SORIA FERRANDO: El agente de comercio. (La Directiva de 18 de diciembre de 1986 y su incorporación al Derecho español: la Ley 12/1992, de 27 de mayo, sobre contrato de agencia), Valentzia, 1996; TIETZ eta MATHIEU: Das Franchising als Kooperationsmodell für den mittelständischen Grossund Einzenhal del, Kolonia, 1979; TORRERO MUÑOZ: «El arrendamiento financiero inmobiliario y su inscripción en el Registro de la Propiedad», in RGD, 1995, 4721. or. eta ondoren goak; TOUSCOZ: Transferts de tecnologie, sociétés transnationales et nouvel ordre économique international, Paris, 1978; ULMER: Der Vertraghändler, Munich, 1969; VARA DE PAZ: «Leasing» financiero en nuevas entidades, firmas contractuales y garantías en el mercado financiero, Madril, 1990, 549. or. eta ondorengoak; VERGEZ: «Reflexiones en torno al contenido y características de la prestación del agente», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3053. or. eta ondorengoak; VICENT CHULIÁ: «Régi men jurídico de la transferencia de tecnología extranjera», in RJC, 1975, 833. or. eta ondorengoak; VICENTE DOMINGO: El contrato de esponsorización, Madril, 1998; VI DAL BLANCO: El leasing, Madril, 1977; VILLAR URIBARRI: Régimen jurídico del leasing, Madril, 1993; VIÑA MAGDALENO: «El leasing como medio de financiación de la empresa: Su problemática», in AAMN, XXI (1978), 211. or. eta ondorengoak; VON WESTPHALEN: Der Leasingvertrag, 2. argitaraldia, Kolonia, 1984; ZAYAS: «El contra to de arrendamiento financiero inmobiliario», in RJC, 1983, 479. or. eta ondorengo ak; ZENBAIT AUTORE: Garanties de résultat et transfert de tecniques, Paris, 1979; ZUDDAS: Il contratto di factoring, Napoli, 1983.
§ XLIX. ASEGURU KONTRATUA (I) LABURPENA: I. ASEGURU KONTRATUA OROKORREAN.—761. Asegurugintza.—762. Asegu rugintza pribatua eta gizarte asegurugintza.—763. Asegurugintza pribatuaren lege eraentza.—764. Aseguru pribatuaren kontzeptua.—765. Aseguru kontratuaren ezauga rriak.—766. Aseguruaren forma: poliza.—767. Poliza flotatzaileak edo abonamendu polizak.—768. Aseguruaren beste agiri batzuk.—769. Osagai pertsonalak.—770. Karia eta arriskua.—771. Arrisku aseguraezinak.—772. Arriskuaren deskripzioa.—773. Osa gai erreala: prima.—774. Aseguruaren objektua: interesa.—775. Interesaren balioa eta aseguraturiko kopurua: aseguru osoa, gainasegurua eta azpiasegurua.—776. Aseguru anizkoitza, aseguru bikoitza eta asegurukidetza.—777. Kontratuaren ondoreak: A) Har tzailearen betebeharrak.—778. B) Aseguratzailearen betebeharrak. Kaltearen ordaina ematea.—779. Kalteordaina finkatzea.—780. Ordaintzeko moduko kaltearen balora zioa.—781. Kalteordaina emateko betebeharraren betepena.—782. Betepenaren on doreak.
I. ASEGURU KONTRATUA OROKORREAN 761. Asegurugintza.—Biharetziko jazokuntza kaltegarriak direla eta, pertsona, gauza zein eskubideek izan ditzaketen arriskuak estaltzea da asegu rugintza edo aseguru jardueraren helburua. Merkataritzan, aseguru mota uga ri dugu aspaldidanik. Horietatik batzuk kodeak arautu zituen bereziki. Beste batzuek, berriz, ez zuten arauketa berezirik izan eta, ondorioz, horien eraen tza zehazteko hiru bide hauek hartu ziren kontuan: batetik, aseguruari buruz ko xedapen orokorrak; bestetik, polizetako itun nahiz baldintzak; azkenik, beste aseguru batzuen inguruko arau bereziak, analogiaz aplikatzeko moduko ak ziren neurrian. Aseguru horiek guztiek oinarri ekonomiko bera dute: mota berdineko era giketa anitz biltzea, arriskua neutralizatu ahal izateko; hori dela eta, erabe reko eragiketen artean banatzen da arriskua. Artez esan izan den
bezala, arrisku berberak dituzten banakako ekonomiak elkarren artean estaltzen dira aseguruaren bidez. Aseguratzaileak ekonomia horiek guztiak lotzen ditu, ondasunen fondo erkidea osatuz; fondo hori erabilita, gertatutako ezbeharrei aurre egin ahal izango die aseguratzaileak. Bestalde, aseguruak oinarri tekni ko zorrotzak izan behar ditu benetako segurtasuna eskaini ahal izateko. Era berean, arriskuen mutualitate hori sor dadin, beharrezkoa izango da asegura tzailea enpresario antolatua izatea. Beste modu batera esatearren, enpresario espezializatuek bakarrik gauza dezakete arrakastaz aseguru industria; enpre sario horiek plan razional baten arabera egiten dute aseguru industriaren ustiapena, metodo estatistiko nahiz kalkulu matematiko zehatzen laguntzaz. Aseguru erakundearen babesean sortutako aktuario zientziak ondo baino ho beto adierazten du merkataritzako aseguruaren oinarri razional eta matema tikoa. Espainiako 1885eko Merkataritza Kodeak ondokoa adierazi zuen: ÂŤAse guru kontratua merkataritzakoa izateko, bi betekizun hauek gauzatu behar dira: bata, aseguratzailea merkatari izatea; eta, bestea, kontratuak prima fin koa izatea, hots, asegurudunak kuota bakarra edo finkoa ordaintzea asegurua ren trukÂť (380. art.). Adierazpen horretan, asegurua enpresaren egintza gisa ikusteko joera agertu zen neurri batean; dirudienez, enpresa moduan antola turiko aseguratzaileak bakarrik har zezakeen bere gain prima finkoko asegu rua. Aldi berean, kodearen zenbait manuren arabera, ÂŤaseguru konpainiaÂť zen kontratuak eratorritako eskubide eta betebeharren titularra (421, 427 eta 431. art.ak). Bistan denez, aseguru kontratua arautzerakoan, Espainiako lege gileak ez zituen gogoan izan noizean behin egindako eragiketa bakanak, ez pada enpresario aseguratzaileek egindako trafiko iraunkor eta jarraikakoa. 762.
Asegurugintza
pribatua
eta
gizarte
asegurugintza.—Mende oso batean zehar, Kode Zibilak (1791.etik 1797.era arteko art.ek) eta Merkatari tza Kodeak (380.etik 438.era arteko art.ek) arautu zuten Espainian aseguru pribatua. Hortaz, bi aseguru mota zeuden aseguru pribatuen artean: zibilak eta merkataritzakoak. Dena dela, aseguru zibila oinarri teknikorik gabeko eragi keta bakana zen, eta teorian jaso bazen ere, praktikan ez zen erabili. Geroago, Aseguru Kontratuei buruzko Legeak indarrik gabe utzi zituen bi kode horie tan ezarritako arauak; ondorenez, desagertu egin zen zaharkituriko bikoiz tasun hori. Egungo egunean, aipatu berri dugun legeak arautzen ditu aseguru kontratu guztiak, eta ezin daiteke zalantzan jarri kontratu horien merkatari tzako izaera. Merkataritzako zuzenbidetik kanpo, gizarte aseguru izenekoak ditugu. Horien bidez, langilearen babesari aplikatu zaio aseguruaren erakundea. Egia esateko, eta estatuak bultzatuta, aseguruon mugak zabaltzen ari dira egunetik egunera. Gizarte aseguruak aseguru pribatuekin alderatuz gero, ondokoa adie raz daiteke: merkataritzako asegurua kontratu bidezkoa eta pribatua da oro har; horretara, kontratu horiei buruzko lege bereziak eta polizetako baldintza nahiz itunek eraentzen dute horretan. Aitzitik, herri botereak ezartzen ditu gi zarte aseguruak, eta horien arauketa Gizarte Segurantzaren legeriak ezarri du xehetasunez. Azken horien azterketa Lan zuzenbidearen baitan egiten da gaur egun; izatez, eragin publikoa oso nabarmena da gizarte aseguruetan. 763. Asegurugintza pribatuaren lege eraentza.— Aseguru jarduera pri batua oinarrizko lau legek arautzen dute Espainian. Horrez gain, lerrun behe ragoko beste xedapen batzuk ere badira, kasuankasuan aztertuko ditugunak. Legeak ondokoak dira: A) Aseguru Kontratuari buruzko 1980ko urriaren 8ko Legea (1997ko maiatzaren 13ko Legeak aldatua). Lege hori oso interesgarria da, gainerako lege zein xedapen berezietan arautzen
ez diren aseguru modalitateen kontratu eraentza ezarri baitu. Lege orokor horrek aginduzko izaera nabarmena du (2. art.), eta beren beregi indargabetu ditu Kode Zibilak eta Merkataritza Kodeak aseguru kontratuaren inguruan jasotako arauak (azken xedapena). Horren or dez, 109 artikulutan barrena, luze eta zabal arautzen du kontratu hori; artiku lu horiek lau titulutan banatzen dira: lehenengoak xedapen orokorrak jaso ditu aseguru pribatu guztientzat; bigarrenak kalteen aurkako aseguruak arau tzen ditu (suteen zein lapurreten aurkakoak, lurgaineko garraio, lortu gabeko irabazi, kauzio zein kreditu aseguruak, defentsa juridikorako asegurua, eran tzukizun zibilekoa eta berrasegurua); hirugarrena pertsona aseguruei bu ruzkoa da (bizitza, istripu, gaixotasun eta osasun laguntzarako aseguruak); azkenik, laugarren tituluak Nazioarteko zuzenbide pribatuaren inguruko arau ak jaso ditu. Aseguru Kontratuari buruzko Legearen xedapenek ardura bere zia jarri dute asegurudunaren babesari dagokionez. Arean bere, asegurudunen egoera enpresa aseguratzailearena baino ahulagoa da (ikus 655. zk.). Horren ildotik, hauxe adierazten du legearen 2. artikuluak: legearen aginduzko izaera gorabehera, baliozkoak izango dira asegurudunarentzat onuragarriagoak di ren kontratu baldintzak. Bestalde, 3. artikuluak arau babesle batzuk ere ezarri ditu kontratuaren baldintza orokorren inguruan. Arauon harira, baldintza ho riek argi nahiz zehatz idatzi behar dira, eta ezin dira asegurudunentzat kalte garriak izan; horrezaz aparte, asegurudunaren eskubideak mugatzen dituzten klausulak idatziz eta beren beregi onartu behar dira. Bestalde, Herri Adminis trazioak baldintza horien gaineko kontrola egin behar du. Auzitegi Gorenak baldintzetako bat deuseza dela adierazten badu, Herri Administrazioak asegu rudunak behartuko ditu klausula horiek aldatzera. Hurrengo orrialdeetan, lege horren manuak aipatuko ditugu behin eta berriro. B) Aseguru Pribatuetako Bitartekaritzari buruzko 1992ko
apirilaren 30eko Legea. Lege horrek ondoko gaiak arautzen ditu: kontratuak prestatze an, aseguruagente eta artekarien lanbide bitartekaritza; enpresario bitartekari horien estatutu juridikoa; eta, azkenik, horiei aplikatu beharreko ikuskapen zein diziplina eraentza. Halaber, aseguru pribatuak sortzeko jarduera liberali zatu eta malgutu nahi izan du legeak. Horretara, objektuaren esklusibotasuna ezabatu du aseguru agentzietan eta artekaritza sozietateetan. Gisa berean, le geak onartu egin ditu aseguru erakundeen agentzi sareak — aseguruak bana tzeko sareak, hain zuzen —elkartrukatzeko kontratuak. Bukatzeko, legeak Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Aseguruen Zuzendaritzaren esku utzi du bitartekaritza jarduera horren administrazio kontrola (24.etik 30.era arteko artikuluak). Aipatu berri dugun legeak administrazio izaera duenez, ez dugu lan ho netan horren azterketa berezirik egingo, eta gutxitan aipatuko dugu (ikus 769. zenbakia). C) Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko 1995eko azaroaren 8ko Legea. Lege horrek aseguru pribatuaren antolamendu eta ikus kapena ezartzen du. Berebat, 3. artikuluak jasotako jarduerak ere lege horren menpe geratuko dira (zuzeneko bizitza aseguruaren, bizitza asegurua ez den zuzeneko beste aseguru batzuen eta berraseguruaren inguruko jarduerak; ka pitalizazio eragiketak; kapitalizazio eta aseguru jarduerak prestatu edo osatze ko egiten diren beste zenbait eragiketa eta, azkenik, kalteen aurrearretarako jarduerak). Arauketa horren helburuak honakoak dira: asegurudunen esku bideak babestea (horretarako, asegurudunaren defendatzaile izeneko erakun dea ezarri da 63. artikuluan); aseguru merkatuaren gardentasuna eta garapena erraztea; eta, azkenez, aseguru pribatuak bultzatzea (1. artikulua). Gaur egun, izugarrizko garrantzia du lege horrek, aseguruen antolamendu publikoaren printzipioak jaso baititu. Taxu berean, Europako Erkidegoek gai horren ingu ruan emandako zuzentarauak jaso ditu; izan ere, zuzentarau
horiek barnera tzeko helburuarekin egin zen lege hori. Hortik kanpo, oinarrizko beste zenbait aldaketa ere ezarri ditu legeak aseguru pribatuari buruzko gainerako arauetan. Aldaketa horien oinarria ez dago Europako Erkidegoen zuzentarauetan, Eu ropako Gune Ekonomikoaren inguruko Akordioak ezarritako konbergentzian baizik. Akordio hori Oporton egin zen 1992ko maiatzaren 2an eta, geroago, Bruselan moldatu zen 1993ko martxoaren 17an. Akordio horren ondorioz, al daketak izan dira lege hauetan: Aseguru Kontratuari, Aseguru Pribatuetako Bitartekaritzari, eta Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legeetan, Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoaren Lege Estatutuan etab. 764. Aseguru pribatuaren kontzeptua.—Merkataritzan aseguru mota asko egotearen ondorioz, zail gertatzen da horiek guztiak barneratzen dituen kontzeptua ematea. Zailtasun horiek gorabehera, badago aseguruaren kontzeptu baterakoia azaltzeko aukera. Egineginean ere, aseguru guztien helburu nagusia aseguru dunak jasandako kalteen ordaina ematea da. Jarrera zein iritzi zaharrak alde batera utzita, merkataritza arloko autore modernoek aseguruaren kontzeptua landu eta araztu dute. Hori oinarri harturik, onartu egin dute aseguru orotan (bizitza aseguruetan ere) ezbeharra gertatzeak asegurudunarentzat kalteak ekartzen dituela. Ezbehar horren ondorio ekonomikoak aseguratzaileak jasan behar ditu (ikus 1967ko urtarrilaren 19ko epaia). Gauza aseguruetan (sute, la purreta nahiz abarrekoetan), ezbeharrak benetako kaltea sortzen du, hau da, ondarea urritu egiten da. Pertsona aseguru batzuetan (esaterako, istripu, gai xotasun eta elbarritasun aseguruetan), ezbeharrak giza gorputzaren gain kalteak sortzen ditu. Era berean, ondarearen gaineko kalteak ere sortzen dira, dela sendatze gastuengatik, dela jarduera ezaren ondorioz irabaziak galtzea gatik. Heriotzaren gaineko bizitza aseguruari dagokionez, bizitza galtzeaz gain, kontuan hartu behar dira heriotzaren ondorioz sortutako gastuak eta la na amaitzean lortu gabe geratzen diren irabaziak. Bestalde, adin jakin batetik gorako biziraupen aseguruari loturik, bizitzeko
beharrizanak estaltzeko gastu ak sortzen dira, zahartzaroa helduta lan etekinak urritzen direlako. Hortaz, ordaintzeko moduko kalteak sor ditzake jazokuntzak aseguru guztietan. Aseguruen oinarria jasotzen duen formula erraza erabilita, honela defini dezakegu aseguru kontratua: kontratu horren bidez, eta diruzko prestazio ba ten truk (prima), pertsona batek (aseguratzaileak) bere gain hartzen du beste pertsona bati (asegurudunari) zalantzazko jazokuntza batek eragindako kalte en ordaina emateko betebeharra, betiere, itundutako mugen barruan. Aseguruaren kontzeptu baterakoi horrek kontratu hori arautzen duen le gean du bere oinarria. Lege horren arabera, aseguratzaileak bere gain hartzen duen betebeharrak kalteordaina emateko helburua du (ikus, xedapen oroko rren artean, 16, 17, 18 eta 20 artikuluak eta, pertsona aseguruaren inguruan, 82. artikulua). 765. Aseguru kontratuaren ezaugarriak.—Ezaugarri horiek ondokoak dira: kontratu hori adostasunezkoa (ikus 1964ko urriaren 6ko epaia) eta si nalagmatikoa edo alde bikoa da, eta betebeharrak sortzen ditu bi kontratugi leentzat; kostu bidezko kontratua da, bi alderdiek ondare gehikuntzak lortu nahi dituztelako; segidako traktuduna ere bada, prestazio bakarra eman or dez, jarraikako prestazioak ematen dituelako; azkenik, ausazko kontratua da. Ausazko osagai hori beti agertzen da aseguratzaile eta asegurudunaren arteko harremanetan, eta horrek erabakitzen du aseguratzaileak agindutako presta zioa bete behar duen edota prestazio horren zenbatekoa aldatu behar den ala ez. Teknikaren laguntzaz, aseguru erakundeek zehaztasun handiaz kalkulatu ahal dute estalitako arriskuen zenbatekoa, baina horrek ez du ezabatzen kon tratuaren ausazko izaera. Hori dela medio, egunetik egunera aseguru industria egonkorrago bihurtzen ari da eta, horren ondorioz, ez da hain arriskutsua ger
tatzen. Bistan da desberdindu egin behar direla industria eta aseguru kontra tua. Beste hitz batzuetan esateko, kontratua ausazkoa da, nahiz eta industriak egonkortasunaren bidea hartu. 766. Aseguruaren forma: poliza.—Legearen aginduz, aseguru kontratua idatziz egin behar da. Dena den, legeak ez du berariaz ezarri forma hori beha rrezkoa denik kontratua baliozkoa izateko. Legearen 5. artikuluan, kontratua idatziz egingo dela besterik ez da adierazten. Hori oinarri harturik, gure uste tan, idazteak eginkizun instrumentala besterik ez du; beraz, frogarako balio du, ez, ordea, kontratua baden ala ez zehazteko (657. zk.an azaldutakoa bat dator horrekin). Aseguru kontratuei buruzko Merkataritza Kodearen arauketa indarrean egon zen bitartean, Espainiako jurisprudentzia eta autoreen jarrera zalantzazkoa izan zen gai horri dagokionez (berbarako, 1927ko otsailaren 24ko epaiaren arabera, nahitaezkoa zen aseguru kontratua idatziz egitea, ho rrek ondoreak sor zitzan —ikus, besteak beste, 1988ko maiatzaren 24ko eta 1990eko otsailaren 28ko epaiak—; haatik, 1948ko urtarrilaren 3ko epaiak baliozkotzat jo zuen telefono bidez onarturiko asegurua). Hori guztia kontuan harturik, badirudi indarreko legeak beren beregi ezarriko zukeela kontra tuagirien izaera solemnea, hori nahi izan balu. Izaera solemne hori ezarri ez duenez, kontratua idatziz jasotzeak frogarako balio du. Nolanahi den ere, kontratugileek sarritan hitzartzen dute aseguruak «ez dituela ondoreak sor tuko» poliza sinatu artean. Beste kasu batzuetan, eta alderdiek hala itunduta, aseguruak atzeraeraginezko ondoreak ditu eskabidea aurkeztu edota propo samena eman arte (Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 6. art.). Praktikan, aseguru kontratua ohiz kanpoko kasuetan bakarrik burutzen da ahoz; bada, kasu hori ez dugu aintzat hartuko. Aseguruak polizetan jasotzen dira gehienetan. Poliza horien ereduek ez dute administrazioaren baimenik behar, eta ez dira Aseguruen Zuzendaritza Nagusira bidali behar modu siste matikoan. Zernahi gisaz, eta egokitzat jotzen badu, Zuzendaritza horrek poli
zen ereduak eskatu ahal izango ditu, horiek xedapen teknikoak nahiz aseguru kontratuen inguruko xedapenak betetzen dituzten ala ez kontrolatzeko (ikus, horrekin louta, APAILren 24.5. art.). Polizaren edukia Aseguru Kontratuari buruzko Legeak (8 eta 9. art.ek) eta berori osatzen duten beste xedapen ba tzuek ezarri dute. Bestalde, polizan egindako aldaberriketetarik edozein poli zan bertan agertarazi beharko da (5. artikulua.). Poliza eramailearentzakoa, agindurakoa edota izenduna izan daiteke (9. art.). 767. Poliza flotatzaileak edo abonamendu polizak.— Gehienetan, poli za bat luzatzen da aseguru eragiketa bakoitzeko. Edozein modutara ere, kasu batzuetan (garraio eta pertsona aseguruetan, batik bat), asegurudunek etenga be jo behar dute aseguruetara, eta askotan ez dira garaiz iristen arriskuak es taltzeko. Kasu horietan, kontratu orokorrak egiten dira epe zehatz baterako; kontratu horien bidez, aseguratzeko modukoak diren interesak estaltzen dira aldez aurretik eta aurrearretaz, interes horiek arriskuan jartzen diren heinean. Horretara, poliza flotatzaileak edo abonamendu polizak sortzen dira (aseguru dunak nolabaiteko abonamendua burutzen du aseguratzailearekin). Poliza ho riek abantaila handiak dituzte alderdi bientzat. Asegurudunari begira, gastuak gutxitu eta kudeaketak egiteko denbora murrizten zaio. Gainera, aseguratu riko interesak estaltzen zaizkio, horiek arriskuan jartzearekin batera; horreta rako, nahikoa da aseguratzaileari egitate horren berri ematea. Aseguratzaile ak, berriz, abantaila hauek lortzen ditu: gastuak gutxitzea, primen egonkorta suna bermatzea eta zenbait arrisku homogeneo aldi berean jasotzea (ikus 8. artikulua). Poliza orokor edo flotatzaileaz gain, aseguru horietan beste agiri bat luza tzen da aseguru hori interes zehatz bati aplikatzean. Agiri hori
«abonamendu adierazpen», «abisu», «kupoi» edo «aseguruaren ziurtagiri» izenez ezagutzen da; agiri horretan, interes zehatz batek aseguruak estalitako arriskua —poliza orokorrean ezarritako baldintzen arabera— jasan duela adierazten da. Agiri horiek ale bitan luzatzen dira, konpainiek ale ikusonetsia itzul dezaten. 768. Aseguruaren beste agiri batzuk.—Poliza agiri nagusia da aseguru etako agirien artean, baina ez da bakarra. Aseguru kontratuetan badira ga rrantzi berezia duten beste agiri batzuk: a) Proposamena; agiri horrexetan, kontratua burutzeko asmoa azaltzen du ustezko eta biharetziko kontratugi leak. b) Behinbehineko estalduraagiria; agiri horrek behinbehineko asegu rua jasotzen du, behin betikoa burutzen den bitartean. c) Eranskina, polizen baldintzen aldaketak jasotzeko. d) Aseguruaren ziurtagiria; agiri horrek, ase guru flotatzaile edo abonamendu aseguruak eragiketa batean izandako aplika zio zehatza jasotzen du (ikus 3, 5, 6, 8 eta 12. art.ak). 769. Osagai pertsonalak.—Aseguru harremanetan, bi pertsonak parte hartu behar dute nahitaez: aseguratzaileak eta aseguruhartzaileak. a) Aseguratzaileak bere gain hartzen du kalteen ordaina emateko bete beharra, prima bat jasotzearen truk. Gaur egun, edozein enpresariok ezin du aseguru industria ustiatu. Banakako enpresarioak, adibidez, aspaldi geratu zi ren aseguruen esparrutik kanpo, eurek bakarrik ezin baitzuten aseguru enpre sa konplexua antolatu. Gisa berean, zenbait sozietate ere (besteak beste, erantzukizun mugatukoak) ez dira egokiak aseguru industria ustiatzeko. Egia esateko, muga horiek kodearen ondoren jaso dira Espainiako legerian. Horren harira, ondoko erakunde pribatuek bakarrik gauza dezakete aseguru jarduera: sozietate anonimo, mutua, kooperatiba eta gizarte aurreikuspenerako
mutuali tateek. Zuzenbide publikoko zenbait erakundek ere aseguru eragiketak egin ditzakete, aseguru erakunde pribatuen baldintza berberetan (APAILren 7.1. artikulua). Aseguratzaileek makina bat kontraturekin lan egiten dutela kontuan har tuta, lanbidez aseguruak prestatzen dituzten enpresarioen laguntza beharko dute (21. artikulua). Enpresario horiek aseguruagente eta artekariak dira, eta euren eginkizun zein estatutu juridikoa 1992ko apirilaren 30eko Legeak arau tzen ditu (ikus 763. zk.). Agenteek bitartekari gisa parte hartzen dute aseguru kontratuetan, enpresa aseguratzailearekin loturik. Agentzi kontratua egiten da enpresa aseguratzaile eta agenteen artean (ikus 6.etik 13.era arteko artikulu ak). Alderantziz, aseguru artekariek askatasunez gauzatzen dute bitartekaritza jarduera, hots, aseguru erakunde bakar bati ere lotu gabe. Artekari horiek lan bide aholkularitza independentea eskaintzen diete kontsumitzaileei. Edonola ere, legeak ezarritako betekizun batzuk —finantza nahiz lanbide betekizu nak— izan behar dituzte artekariok, jarduera hori gauzatu ahal izateko: ad ministrazio baimena izatea, fidantza ematea eta, berme moduan, erantzukizun zibileko asegurua kontratatzea (ikus 14.etik 21.era arteko art.ak). Aseguru bi tartekari guztiak aseguru bitartekari tituludunen elkargoen kide izan daitezke; elkargo horiek nortasun juridikoa duten Zuzenbide publikoko korporazioak dira. Dena dela, jarduera hori gauzatu ahal izateko, ez da beharrezkoa elkar gokide izatea. b) Aseguruhartzailea aseguratzailearekin kontratua egin eta poliza sina tzen duena da. Gehienetan, aseguruhartzaileak bere kontura egiten du kon tratua, asegurudun bihurtuz (asegurudunak arrisku baten estaldura lortu nahi du, prima bat ordaintzearen truk). Horrez landara, aseguruhartzaileak inoren kontura ere kontrata dezake eta, kasu horretan, aseguruhartzailea eta asegu ruduna ez dira pertsona bera. Kasu Batzuetan, aseguruhartzaileak
aseguru duna ezagutzen du, kontratatzean horren izenik ematen ez duen arren. Beste batzuetan, aldiz, ez du aseguruduna ezagutzen; halakoetan, dagokion horren kontura egingo du aseguru kontratua. Kasu horietan guztietan, aseguru hartzaileak zuzeneko betebeharrak bereganatzen ditu aseguru erakundeari begira, negozioa berarena izango balitz bezala. Berebat, aseguruhartzaileak izango du kontratuak eratorritako betebeharren eta primaren ordainketaren gaineko erantzukizuna. Dakigunez, aseguratzaileak ez du aseguruduna (ase guruarekiko benetako interesa duena) ezagutzen. Hori gorabehera, asegu ruhartzaileak ezin ditu kontratuak eratorritako eskubideak egikaritu, bera ez baita aseguruduna. Hortaz, ezbeharra gertatzen denean, asegurudunak ezeza guna izateari utziko dio, beraren eskubideak egikaritu ahal izateko (ikus legearen 7, 10, 11, 13, 14, 15 eta 16. art.ak). Bukatzeko, giza bizitzaren zenbait asegurutan, onuraduna agertzen da kontratugile edo aseguruhartzailearen ondoan. Erakunde hori geroago jorra tuko dugu (ikus 812. zk.). 770. Karia eta arriskua.—Asegurua kalteordaina emateko kontratu gi sa hartzen baldin badugu, kontratu horren karia kalteordainarekin lotu behar da. Aseguru kontratuan, alderdi batek jazokuntza kaltegarri baten ondoriozko kalteordaina ematen dio besteari (edo horrek izendaturiko beste pertsona ba ti). Arriskua jazokuntza hori gertatzeko aukera da; arrisku hori kariaren bal dintza izanik, kontratuaren oinarrizko osagaia ere bada. Arriskurik gabe ezin egon daiteke asegururik. Beste modu batera esatearren, jazokuntza kaltegarria (ezbeharra) gertatzeko aukerarik ez badago, ez da ordaintzeko moduko kalte rik egongo eta, horren ondorioz, kontratuak ez du karirik izango (ikus legea ren 4. art.). Orokorrean, arriskuaren espezialitate printzipioa hartzen dute oinarritzat aseguruek. Horrekin loturik, eta kontratu
bakoitzari begira, arriskua ez da edozein jazokuntza kaltegarri gertatzeko aukera, kontratuak berak jasotako aukera baizik. Aseguraturiko arriskua kasuan kasukoa da, alegia, kaltearen denbora, leku eta kariaren araberakoa. Kariari dagokionez, jazokuntza batzuk egitate naturalen ondorioz gertatzen dira (esaterako, heriotza, gaixotasuna, izoztea, lehortea, harriabarra etab.). Beste batzuk, berriz, gizakien egintzen ondorioz sortzen dira, borondatezko egintzak (lapurreta, gerra edo matxinada etab.), zein borondatezkoak ez direnak (zirkulazioistripua). Giza egintza ho riek, bestalde, materialak (giza hilketa, dolozko sutea) ala juridikoak (zorren eskuraketa) izan daitezke. Taxu berean, kari bakarrak (berbarako, harriaba rra) edo hainbat karik (adibidez, sute bat gerta daiteke zirkuitu bat eten edota alkohol labexkak su hartu duelako, edo zuhurtziagabekeriaren zein beste arra zoi batzuen ondorioz) osatzen dute jazokuntza. Legearen arabera, estalitako arriskuaren izaera agertarazi behar da polizan; hori gogoan izanik, badirudi legearen helburua arriskua bakoiztea dela (8. art.). Dena dela, badira arris kuaren unibertsaltasuna oinarri hartzen duten aseguruak ere (ikus 1206. zk.); aseguru horien bidez, aseguratutako interesei kalte egiten dieten jazokuntzeta rik edozein estaltzen da. Arriskua aseguruaren oinarrizko osagaia denez, ez da kontraturik egongo benetako arriskurik estaltzen ez bada. Arrisku horiek izan beharko dira, nola kontratua burutzean, hala kontratu horrek iraun bitartean. (Gerogarrenean az tertuko dugun bezala, arriskuaren egiazkotasun printzipioak badu salbuespen bat, itsas aseguruetan, hain zuzen —784. art.—). 771. Arrisku aseguraezinak.—Zenbait arrisku ez dira aseguratzeko mo dukoak; aseguraezintasun hori teknikoa edota juridikoa izan daiteke. Ikuspegi juridikotik, eta arriskua kontratuaren karia dela kontuan hartuta, ezin izango dira aseguratu arrisku ezzilegiak, hots, legearen eta moralaren aurkakoak di renak (KZren 1275. art.). Horretara, jazokuntza asegurudunaren doloz nahiz jarduera ezzilegien ondorioz gertatzen bada, edota
jazokuntza horrek zile giak ez diren interesak ukitzen baldin baditu, aseguruak ez du jazokuntza hori estaliko. Legearen aginduz, aseguruhartzaileak doloz edo erru larriz badihar du (10. artikulua), edota ezbeharra asegurudunaren gaitzustez gertatzen bada, aseguratzaileak ez du prestazioa ordaindu beharko (19. art.). Teknikaren ikuspuntutik, zailtasunak jartzen dira garrantzi handiko eta noizean behingo (salbuespeneko) arriskuak aseguratzeko; halakoetan, ez dago oinarri estatistikorik prima kalkulatu ahal izateko. Bada, aseguruen estaldura tik kanpo utzi izan dira hondamendia dakarten arriskuak (gerrak, iraultzak, sumendiak, lurrikarak etab.). Hala eta guztiz ere, joera hori modu nabarian aldatu da aro modernoan. Ildo horretatik, 1944ko maiatzaren 5eko Dekretuak aparteko arriskuak (edo hondamendia dakartenak) estaltzeko asegurua sortu zuen Espainian. Dekretu hori osatzeko xedapen batzuen ondoren, 1954ko abenduaren 16ko Legea eman zen. Lege horrek ÂŤAseguruen Konpentsaziora ko PartzuergoÂť izeneko erakundea ezarri zuen, eta horren lege estatutua 1990eko abenduaren 19ko Legearen 4. artikuluaren bidez onetsi zen. Edoze lan ere, Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko Legearen bederatzigarren xedapen gehigarriak eta 1997ko abenduaren 26ko Errege De kretuak aldaketa batzuk ezarri dituzte erakunde horren inguruan. Partzuer goak konpentsazio printzipioan du bere oinarria, eta horren helburua zenbait asegurutako arriskuak estaltzea da. Aseguru horiek eta estaltze neurriak par tzuergoaren lege estatutuak zehazten ditu. Eginkizunok behar den moduan betetzeko, asegurukidetza itunak egin ditzake partzuergoak. Aldi berean, eta berraseguruaren bidez, partzuergoak laga edo atzeralaga diezaieke beste ase guru erakundeei berak bereganaturiko arriskuak; erakunde horiek Espainiako ak edo atzerrikoak izan daitezke, baina horren moduko eragiketak gauzatzeko baimena izan behar dute nahitaez. Bukatzeko, arrisku nuklearreko aseguruen berrasegurua onar dezake, baita nekazaritzako aseguru konbinatuena ere, es
tatutuak ezarritakoaren arabera (3.1. art.). 772. Arriskuaren deskripzioa.—Arriskuak aseguruetan duen garrantzia aintzat hartuta, beharrezkoa da kontratuan arrisku horren deskripzio zehatza egitea. Aseguratzaileak konfiantza osoa izan behar du asegurudunak ematen dizkion datuen inguruan; horren ondorenez, bata eta bestea ez daude egoera berean, hau da, aseguratzaileak nolabaiteko desabantailak ditu. Egoera horrek bidezkotu egiten du legearen 10 eta 89. artikuluetan jasotako araua. Horren harira, aseguruhartzaileak adierazi behar du berak ezagutzen duen eta arris kuaren balorazioan eragina izan dezakeen inguruabar oro. Manu horien esa netan, bi alde ditu asegurudunaren betebeharrak: bata, berak dakien guztia adieraztea eta, bestea, adierazpen hori zehatza izatea. Lehenengo postulatua betetzen ez badu, hitzerdika esaten ditu gauzak; bigarrena betetzen ez badu, ostera, adierazpen zehazgabea egingo du. Kasu bietan ondore berberak sortu ko dira, hots, kontratua hutsaldu ahal izango da. Adierazpena zehazgabea izateko, ez da beharrezkoa asegurudunak gai tzustez jardutea; alderantziz, nahikoa da adierazitakoa errealitatearekin bat ez etortzea. Asegurudunak onustez badihardu ere, gerta daiteke aseguratzaileak arriskua behar bezala ez baloratzea. Hitzerdiko adierazpenak zehatuz, legeak hitz egiteko eginbehar positiboa ezarri du. Orobat, asegurudunaren isiltasuna zehatu du, dela borondatezko isiltasuna (datuak ezkutatzea), dela borondatezkoa ez dena (datuak ez adie raztea). Adierazpen zehazgabe edo hitzerdiko adierazpen guztiek, berriz, ez dute kontratuaren hutsalketa sortzen; beraz, beharrezkoa izango da adierazpen ho riek arriskuaren zenbatespena ukitzea. Horixe da, hain zuzen ere, legeak eza rritako muga. Aseguratzaileak inguruabar faltsu horien berri badu, ezin izan go da kontratua hutsaldu. Halakoetan, aukera dago arriskua zehatzmehatz zenbatesteko, faltsutasuna gorabehera. Bestalde,
auzitegiei dagokie inguru abar horrek (adierazi gabeko edo modu zehazgabean adierazitako inguruaba rrak) arriskuaren zenbatespenean eragina izan duen ala ez erabakitzea. 773. Osagai erreala: prima.—Aseguru kontratuetan aseguruhartzaileak diru kopuru bat ordaintzen du (prima, kuota edota saria), aseguratzaileak bere gain hartutako arriskuaren kontraprestazio gisa. Prima aseguruaren oinarriz ko osagaia denez, alderdiek ez badute adostasunik lortzen horren gainean, ez da kontraturik egongo. Aseguru zuzenbidean, primaren inguruko sistema bikoitza dugu: prima bakarra eta aldizkako prima. Lehenengoari dagokionez, primaren zenbatekoa bakarra da aseguruaren bizitza guztian eta behin bakarrik ordaintzen da. Al dizkako primaren kasuan, ostera, horren zenbatekoa denboraldi erregularren arabera zehaztu eta aldizka ordaintzen da. Primak zehaztuko dira erakunde ofizialek onetsitako tarifen arabera; batzorde teknikoek finkatuko dituzte tari fa horiek, oinarri estatistiko eta matematikoak kontuan izanik (8, 14 eta 15. art.ak). Prima aldez aurretik ordaintzen da eta zatiezina da. Behin ordaindu eta gero, aseguratzaileak bere egingo du prima hori, nahiz eta edozein kari dela bide aseguruaren estaldura amaitu eta kontratuak ondorerik izan ez. 774. Aseguruaren objektua: interesa.—Asegurudunak interesa du arris kuan jarritako ondasunaren gain, eta interes hori da aseguruaren objektua. Hortaz, aseguratzen dena ez da ondasuna bera, interesa baizik. Asegurudunak ondasun batekin duen loturaren ondorioz, kalteak jasan ditzake jazokuntza gertatzen bada. Izatez, asegurudunak lotura ekonomikoa du ondasun batekin. Lotura ekonomiko horrek lotura juridiko batean (jabetza, gozamen, gordailu etab.etan) du bere oinarria. Edozein modutan, lotura juridiko hori ez da ain tzat hartuko asegura daitekeen interesa zehazterakoan. Interesa egon dadin, nahikoa da subjektu bat ondasun batekin lotuz, kaltetua gertatu ahal izatea jazokuntza gertatzen denean.
Gauzen gaineko kalteen aurkako aseguruetan (suteen aurkakoetan, ga rraio aseguruetan, izozteen ingurukoetan etab.) begibistakoa da interes lotura hori. Beste aseguru taldeetan ere bada lotura hori, nahiz eta horren nabaria izan ez. Zorrak sortzeko arriskua estaltzen duten aseguruetan (erantzukizun zibilekoan, berraseguruan eta beste batzuetan) asegurudunak zeharkako lotura ekonomikoa du kaltea jasan eta zorra eragin duen gainontzekoaren ondasu narekin. Halaber, asegurudunak bere gain hartutako erantzukizunaren ondori oz, arriskuan jartzen du bere ondarea, kaltetua gertatu den gainontzekoarekin duen zorra ordaintzeko neurrian. Pertsona aseguruetan ere (bizitza asegurue tan, bereziki) aseguratzeko moduko interesak daude. Gizonemakumeak gi zakiak badira ere, balorazio ekonomikoa izan dezakete; ondorenez, asegura daitekeen interesaren objektu izan daitezke horrelakoak. Interes hori pertsona guztiek dute euren baitan (barne interesa). Lotura gizakiaren eta beraren gor putzaren artean ematen da; gorputzak kalteak izan ditzake osotasun fisiko, osasun edota bizitza berari dagokionez. Berebat, interes lotura hori bi giza kiren artean ere gerta daiteke. Hori gogoan izanik, pertsona aseguru guztiek interes bat dute objektutzat. Interesa aseguruaren objektutzat hartzeko ulerkerak legearen hainbat ma nutan (25.etik 33.era arteko art.etan) du bere oinarria, nahiz eta beste manu batzuetan (35 eta 36. art.etan), aseguraturiko objektu edo gauzak modu zehaz gabean aipatu. Arriskuaren inguruan adierazi dugun bezala, interesa ere zilegia izan be har da. Horren arabera, ez dira aseguratzeko modukoak izango legearen, mo ralaren nahiz ordena publikoaren aurkako interesak. Interesik ez bada, berriz, asegurua deuseza izango da (25. art.). 775. Interesaren balioa eta aseguraturiko kopurua:
aseguru osoa, gainasegurua eta azpiasegurua.—Aseguraturiko interesak balio ekonomikoa izan behar du nahitaez. Aseguru batzuetan (gauzen gaineko interesei buruz koetan, batik bat), balio hori a posteriori zehazten da, irizpide objektibo zo rrotzen bidez (benetako balioa). Beste batzuetan (pertsona aseguruetan, batez ere), a priori zehazten da balio hori, lege edo hitzarmen bidez ezarritako ko puru finkoak kontuan hartuz (a forfait balioa). Lehenengo kasuan, interesaren balioa aldatu egin daiteke kontratuaren unearen arabera. Hori oinarri hartu rik, honako bereizketa egin behar da: hasierako balioa, hau da, asegurua bu rutzean interesak duen balioa; bukaerako balioa edota ezbeharra gertatu aurrekoxe balioa; eta, azkenik, hondar balioa, hots, ezbeharraren ondoren in teresak duen balioa. Horien artean, bukaerako balioa da interesgarriena ase guruari dagokionez (ikus 26. artikulua.). Kontratugileek, aldiz, berariaz finka dezakete polizan bertan kalteordaina zehazteko kontuan hartu behar den ba lioa (zenbatetsitako polizak). Halakoetan, aseguratzaileak balio hori aurkaratu ahal izango du, baldin eta horren onarpena bortxa, beldurtarazpen, dolo edota erru larriz eman bada (28. art.). Dena dela, ezin nahas daitezke aseguraturiko interesaren balioa eta ase guratutako kopurua. Azken horrek, aseguratzeko moduko interesaren estaltze neurria adierazten du. Kopuru hori askatasunez finkatzen du asegurudunak polizan; izan ere, berori aintzat hartuko da, batetik, prima zehazteko (zenbat eta kopuru handiagoa, hainbat eta prima handiagoa) eta, bestetik, asegura tzailearen prestazioak izango duen gehieneko muga ezartzeko (27. artikulua). Bizitza aseguruetan, aseguratutako kopuru osoa ordaindu behar du asegura tzaileak; gauzen gaineko kalteen aurkakoetan, aitzitik, ez da hori gertatzen. Bada, aseguraturiko kopuru horrek garrantzi handia du aseguru guztietan. Orokorrean, aseguraturiko kopurua polizan ezartzen da kopuru absolutuen bidez (bizitza aseguruetan beti gertatzen da hori). Kasu batzuetan, alabaina, aseguraturiko kopurua ez da beren beregi adierazten, kopuru hori interesaren
balorazioan inpliziturik baitago (berbarako, ondokoa adierazten denean: nire autoaren balio osoa dago aseguraturik, eta horrek ehun mila pezeta balio di tu). Horrez landara, beste batzuetan ez zaio mugarik jartzen kopuru horri (adibidez: mugarik gabeko erantzukizun zibileko aseguruetan). Aseguruhartzaileak kontratua egiterakoan zehazten du aseguraturiko ko purua. Kopuru hori bat etor daiteke interesaren balioarekin, edota balio hori baino handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Interesaren balioa eta asegura turiko kopurua bat datozenean, aseguru osoa dugu. Aseguraturiko interesaren balioa a forfait ezartzen duten aseguruak (bizitza aseguruak, batez ere) mul tzo horretan sartzen dira. Aseguru horietan ekuazio osoa ematen da interesa ren balioaren eta aseguraturiko kopuruaren artean. Gainerako aseguruak ez dira zertan osoak izan. Zenbait kasutan, aseguru batzuk osoak dira kontratua burutzean; geroago, ordea, eta aseguraturiko interesaren balioa gehitu edota urritzen duten gertatze bidezko inguruabarren ondorioz, hautsi egiten da ko puruaren eta balioaren arteko ekuazioa. Gainaseguruaren kasuan, aseguraturiko kopurua interesaren balioa baino handiagoa da. Egoera hori arriskutsua da aseguratzailearentzat; arean, asegu rudunak ezbeharra eragin dezake doloz, interesaren benetako baliotik gorako kalteordaina lortzeko. Halaber, aseguru horrek karga gehiago dakar aseguru dunarentzat, ordaindu beharreko prima aseguraturiko interesen benetako ba lioa (ezbeharra gertatzen den uneko balioa, hain zuzen ere) baino handiagoa delako. Beste alde batetik, kalteordainaren arauen arabera, aseguratzaileak eman beharreko prestazioa ezin izango da balio hori baino handiagoa izan. Horrekin loturik, legeak ondoko bi neurriak ezarri ditu babesa emateko helbu ruarekin: lehenik, aseguraturiko kopurua interesaren balioa baino handiagoa bada modu nabarian, alderdiek kopurua zein prima urritzea eska dezakete; kasu horretan, neurriz kanpo jaso dituen primak itzuli beharko ditu asegura
tzaileak eta, ezbeharra gertatuz gero, benetan eragindako kaltearen ordaina eman beharko du. Hurrenik, gainaseguru hori asegurudunaren gaitzustez ger tatu bada, kontratua eragingabea izango da (31. art.). Azpiaseguru edo aseguru partzialean, aseguraturiko kopurua interesaren balioa baino txikiagoa da. Kasu hori sarritan gertatzen da, asegurudunek pri mak urritzeko joera baitute. Azpiasegurua alderdiek sor dezakete, nola kon tratua egitean, hala kontratu bitartean (gauzen balioa gehitu edota monetak balioa galdu duelako). Edozelan ere, ondorio juridikoak zehazteko, ezbeharra gertatu aurrekoxe egoera hartuko da kontuan: aseguruak interesaren zati bat bakarrik estaltzen duenez, bereganaturiko proportzioan bakarrik estaltzen ditu kalteak aseguratzaileak (ikus 779. zk.). 776. Aseguru anizkoitza, aseguru bikoitza eta asegurukidetza.—Sarri tan, hainbat aseguratzailek interes bera aseguratzen dute denboraldi baterako eta arrisku berberen aurka; hala ere, aseguratzaile batek aseguraturiko kopu ua ez da besteek aseguraturikoaren arabera zehazten. Horiek, aseguru aniz koitzak dira. Batzuetan, kontratu desberdinen bitartez aseguraturiko kopuru osoa bat dator asegura daitekeen balioarekin, edo balio hori baino txikiagoa da. Horrelakoetan, aseguru anitzek ez dute arazorik sortzen, eta asegura tzaile bakoitzak kalteordaina eman behar du, berak aseguraturiko kopuruaren arabera (32. artikulua). Beste kasu batzuetan, ostera, aseguraturiko kopuru osoa interesaren balioa baino handiagoa da, eta horiek aseguru bikoitz izenez ezagutzen dira. Kontuan hartzekoa da aseguru mota horrek arriskuan jar de zakeela kalteordainaren printzipioa; hori dela eta, legegileek zenbait neurri hartu dituzte aseguru horien inguruan. Horren arabera, hitzartutako beste ase guruen berri eman behar dio asegurudunak aseguratzaile bakoitzari; doloak eraginda, ez bada berriemate hori gauzatzen, aseguratzaileek ez dute kalte ordainik emateko betebeharrik izango gainaseguruaren kasuan (32. art.).
Antzekoak badira ere, ezin daitezke nahastu aseguru anizkoitza eta ase gurukidetza. Azken horretan, aseguratzaileek euren artean banatzen dute arriskua eta aseguraturiko kopuru osoa; bada, aldez aurretik zehazten dute ba koitzak bereganaturiko portzentaia. Kasu batzuetan, poliza bakarra egiten da, aseguratzaile guztiek parte hartuz. Besteetan, berriz, aseguratzaile adina kon tratu izango dugu, bakoitzak poliza bat eginez (33. art.). 777. Kontratuaren ondoreak: A) Hartzailearen betebeharrak.—Segi dako traktudun kontratu horretan, aseguruhartzaileak ondoko betebeharrak ditu: a) Betebehar nagusia prima ordaintzea da, arriskuaren kontraprestazio gisa. Betebehar hori legearen 14 eta 15. artikuluek aintzatetsi dute. Prima ho ri aldizka ordaindu behar dela itunduz gero, lehendabiziko prima kontratua sinatzearekin batera eskatu ahal izango da. Polizan ez bada finkatu prima or daintzeko lekurik, aseguruhartzailearen egoitzan egingo da ordainketa (14. artikulua). Edu berean, prima ez ordaintzearen ondorioak jaso ditu legeak, hiru arau hauek ezarriz: a) Aseguruhartzaileak ez badu bere erruz lehenengo prima ordaintzen (aldizkakoa edo bakarra), aseguratzaileak bi aukera ditu: bata, kontratua suntsiaraztea eta, bestea, poliza oinarri harturik, betearazpen bidean primaren ordainketa eskatzea. Kontrako itunik izan ezean, prima hori ez bada ordaintzen ezbeharra gertatu baino lehen, aseguratzaileak ez du bere betebe herra gauzatu beharrik. b) Ondorengo primak ordaintzen ez badira, asegura tzaileak emandako estaldura eten egingo da mugaeguna heldu eta hilabete bat geroago. Bestalde, mugaeguna heldu eta hurrengo sei hilabeteetan asegura tzaileak ez badu primaren ordainketa erreklamatzen, kontratua azkendutzat joko da. c) Kontratua ez bada suntsiarazi edo azkendu aurreko lerroaldeetan ezarritakoaren arabera, aseguruak
emaniko estaldura indarrean jarriko da berriro, aseguruhartzaileak prima ordaindu eta hogeita lau ordutan (15. art.). b) Betebehar nagusi horrez gain, aseguruhartzaileak edota asegurudunak beste eginbehar positibo eta negatibo batzuk dituzte legearen eta polizen ara bera. Eginbehar horiek ez dira benetako kontraprestazio edota betebehar tek nikoak, baina jokabide zehatz batzuk ezartzen dizkiote aseguruhartzaileari edota asegurudunari. Ildo horretatik, ezbeharra gertatu baino lehen, aseguru hartzaileak edota asegurudunak ondokoaren berri eman behar dio asegura tzaileari: 1) arrisku eta interes berberen gainean egiten dituzten beste aseguru batzuen berri (32. artikulua); 2) arriskuak gehitzen dituzten inguruabarren be rri (11. art.). Ezbeharra gertatu eta gero, beste eginbehar hauek ditu: 1) Ase guratzaileari ezbeharraren berri eman beharko dio, berori ezagutu duenetik zazpi egunetako epean (16. art.). Aldez aurretik ezbehar horren berri ematen ez bada, ezin egon daiteke kalteordainik; hori dela eta, eginbehar hori arretaz betetzen du beti asegurudunak edota aseguruaren onuradunak. Aseguratzai leak, berriz, ahalik azkarren izan nahiko du ezbehar horren berri, neurri ego kiak hartu ahal izateko. Asegurudunak ez badu eginbehar hori betetzen (edota berori arduragabekeriaz betetzen badu), horren ondorioz sortutako kalte galeren gaineko erantzukizuna izan dezake. 2) Ezbeharraren garrantzia urri dezaketen neurriak hartu beharko ditu. Betebehar hori doloz gauzatzen bada, aseguratzaileak ez du inolako prestaziorik eman beharrik izango. Edozein modutan, aseguratzaileak urritu egin dezake eman beharreko prestazioa, kal teen zenbatekoaren eta asegurudunaren erru mailaren arabera (17. art.). 778. B) Aseguratzailearen betebeharrak. Kaltearen ordaina ema tea.—Aseguratzailearen betebehar nagusia ezbeharraren ondorioz sortutako kaltearen ordaina ematea da, aseguruhartzailearen eskuetatik jasotako prima
ren kontraprestazio gisa. Dena den, betebehar hori ez da berdina aseguru guz tietan. Heriotzaren gaineko bizitza aseguru (bizitza osorako asegurua) eta aseguru mistoan, betebeharrak zalantzazko epemuga du (certus an incertus quando). Gauzen gaineko kalteen aurkako aseguruetan, oro har, bai eta bizi raupen aseguruetan ere, betebehar hori baldintza etengarriaren menpe dago (incertus an jazokuntza); jazokuntza hori gertatzen ez den bitartean, bete beharra etenda geratzen da. Edozein modutara ere, kalteordaina emateko, beharrezkoa da kontratuan aurreikusitako jazokuntza kaltegarria gertatzea. Beste hitz batzuetan esateko, jazokuntza hori kalteordaina eskatzeko baldintza da. Hortaz, kontratuak au rreikusitako jazokuntza gertatu eta horrek kalteak eragiten dituenean bakarrik sortzen da kalteordaina emateko betebeharra. Jazokuntza eta kaltearen arteko kari bidezko lotura frogabide arrunten bidez frogatu beharreko egitatea da. 779. Kalteordaina finkatzea.—Kalteordain subjektiboko aseguruak osoak izaten dira, kaltea osoa baita; horren ondorioz, aseguraturiko kopurua ren araberakoa izango da kalteordaina. Jazokuntza gertatzen denean, ase guratzaileak kopuru hori ordaindu behar du; aseguraturiko interesaren balioa kontratuan modu subjektiboan eta a priori zehazturikoa da. Kalteordain objektiboko aseguruetan, kalteordainaren gehieneko muga aseguraturiko kopurua da, eta bi gauza hauek izango dira gogoan berori ze hazteko: alde batetik, benetako kaltearen garrantzia eta, bestetik, interesaren balioaren eta aseguraturiko kopuruaren arteko proportzioa. Aseguru oso eta gainaseguruei dagokienez (ikus 775. zk.), aseguratzaileak osoosorik emango du kaltearen ordaina, aseguraturiko interesaren galera osoa zein partziala den kontuan hartu gabe; kasu horietan, aseguraturiko kopuruak interesaren balioa hartzen du bere barnean. Azpiaseguruetan, aseguratzaileak eman beharreko kalteordaina zehazteko, aseguraturiko kopuruaren eta interesaren balioaren proportzioa hartzen da
kontuan; horretarako, gogoan izango da ezbeharra gertatu aurrekoxe unea (bukaerako balioa). Kasu horietan, kalteordainaren zenbatekoa zehazteko, proportziotasun araua erabiltzen da. Ondokoa da arau horren adierazpen matematikoa:
Arau hori lege sistema guztiek aintzatetsi dute, eta Espainiako legeak 30. artikuluan jaso du: Ezbeharra gertatzen denean, aseguraturiko kopurua inte resaren balioa baino txikiagoa bada, aseguratzaileak kaltearen ordaina eman beharko du, kopuru horrek interesaren balioa estaltzen duen proportzioan. Hala ere, arau hori ez da aplikatuko alderdiek berori baztertu badute polizan edota kontratu bitartean (30. art.). Zenbait kasutan, aseguraturiko kopuruaren mugara arteko kalteen ordaina eman dela ituntzen da, prima gehitzearen truk. Poliza horiek lehenengo arriskurako poliza izenez ezagutzen dira, baina oso gutxi egiten dira praktikan. Gehienetan, sakabanaturiko ondasunen interesek dituzten arriskuak estaltzeko sortzen dira polizok; horietan, ez da galera oso rik gertatzen eskuarki. Beste kasu batzuetan, polizan aldez aurretik ezarri eta tasatzen da aseguraturiko interesaren balioa (tasaturiko polizak); balio hori aldaezina da, eta aseguraturiko kopurua balio horri egokitu behar zaio. Siste ma horren bidez, ez da azpiasegururik izango ezbeharra gertatzen den unean (poliza horiek maiz egiten dira artelan aseguruetan). 780. Ordaintzeko moduko kaltearen balorazioa.— Kaltearen ondorioz, honako galerak sor daitezke: zuzeneko ondare galerak (esaterako: sutea dela bide, gauza hondatzea); zeharkako galerak (gaixotasun gastuak, zorren esku raketak etab.) eta igurikitzeko modukoak diren etekinen galerak. Balorazioa alderdiek zehaztuko dute adostasunez edo, bestela, perituek; balorazio hori benetakoa eta objektiboa izan behar da, ezbeharra gertatu aurrekoxe uneari dagokiona. Legeak luze eta zabal arautzen ditu perituen izendapen, jarduera eta irizpenari buruzko arauak. Irizpen hori loteslea da alderdientzat, judizio bidez aurkaratzen ez bada bederen (38 eta 39. artikuluak, eta 1986ko uztaila
ren 10eko Agindua). Jurisprudentziaren arabera, kalteen inguruan perituek egindako balorazioa lotesletzat hartzeko joera nagusitzen da, betiere erru, do lo edo arduragabekeria larriz jardun ez badute (besteak beste, 1986ko aben duaren 5eko, 1932ko apirilaren 21eko, 1943ko azaroaren 12ko, 1953ko maia tzaren 5eko eta 1986ko urriaren 7ko epaiak). Perituen tasazio gastuak erdibana ordaintzen dira aseguratzaile eta asegu rudunaren artean (39. art.). 781. Kalteordaina emateko betebeharraren betepena.—Aseguratzai leak polizan ezarritako moduan eman behar du prestazioa. Kasu gehienetan, prestazioa diruz ordaintzen da; dena den, zenbait asegurutan aseguratzaileak gauzaz ordaintzeko aukera izango du, ezbeharraren ondorioz kalteak izan di tuzten ondasunak konponduz edo ordeztuz. Legearen arabera, aseguratzaileak zor dezakeen kopuruaren —ezagutzen dituen inguruabarren arabera— gutxie nekoa ordaindu beharko du, ezbeharraren adierazpena jaso eta berrogei egu neko epean (18. art.). Hiru hilabeteko epean ez baditu kalteak konpondu edo horren ordaina eman, horretarako kari zuzenik izan gabe, 100ko 20 igoko da urtero kalteordaina. Zernahi gisaz, ezbeharra asegurudunaren gaitzustez ger tatu bada, aseguratzaileak ez du prestazioa ordaindu beharko (19. art.). 782. Betepenaren ondoreak.—Kalteen ordaina eman eta gero, asegura tzailea aske geratuko da bere betebeharretatik. Aldi berean, kalteen aurkako aseguruetan (legearen II. titulua), aseguratzailea asegurudunaren eskubide eta akzioetan subrogatzen da ezbeharra eragin dutenen aurka. Printzipio hori oso garrantzitsua da aseguratzailearentzat, eta polizetan jasotzeaz gain, legeak ere jasotzen du 43. artikuluan (zenbait kasutan, ordea, ez da subrogaziorik gerta
tzen, eta kasu horiek ere aipatzen ditu artikulu horrek). Subrogazioaren bidez, kalteak sortu dituenaren aurka errepeti dezake aseguratzaileak. (Hitzarmenez ko subrogazioari dagokionez, ikus 1967ko urtarrilaren 24 eta otsailaren 6ko epaiak.). Pertsona aseguruetan, berriz, legeak ez du onartu subrogazioa (82. artikulua). BIBLIOGRAFIA A) Lan orokorrak.—BENÍTEZ DE LUGO: Tratado de seguros, 5 liburuki, Madril, 1955; BERR eta GROUTEL: Droit des assurances, 3. argitaraldia, Paris, 1981; BUS QUETS ROCA: Teoría general del seguro, Bartzelona, 1988; BRUCKMÖLER: Kommen tar zum Versicherungsvertragsgesetz, 8. argitaraldia, 6 liburuki, Berlin, 1979; CAÑO ESCUDERO: Derecho español de seguros, 3. argitaraldia, 2 liburuki, Madril, 1983; CA ÑO ESCUDERO eta CAÑO PALOP: Comentarios al Reglamento de Ordenación del Seguro Privado, Madril, 1987; CARTON DE TOURNAI: Précis des assurances terrestres en droit belge, 2 liburuki, Brusela, 1970; CASTELLANO eta SCARLATELLA: Assicurazioni priva te, 2. argitaraldia, Torino, 1981; COLINVAUX: The Law of Insurance, 3. argitaraldia, Londres, 1970; DE GREGORIO eta FANELLI: Le assicurazioni, 4. argitaraldia, Erroma, 1975; DONATI: Trattato del diritto delle assicurazioni private, 3 liburuki, Milan, 1952– 1956; FONTAINE: Droit des assurances, Brusela, 1975; GARRIGUES: Contrato de seguro terrestre, 2. argitaraldia, Madril, 1983; GARTNER: Privatversicherungsrecht, Darmstadt, 1976; GIERKE, J. VON: Versicherungsrecht, 2 liburuki, Sttugart, 1937–1947; HERNANDO DE LARRAMENDI, PARDO eta CASTELO: Manual básico de seguros, Madril, 1981; JACOB: Les assurances, 2. argitaraldia, Paris, 1979; KOENIG: Schwei zerisches Privatversicherungsrecht, 3. argitaraldia, Berna, 1967; LAMBERTFAIVRE: Droit des assurances, 3. argitaraldia, Paris, 1979; MANES: Versicherungswesen, 5. ar gitaraldia, 3 liburuki, LeipzigBerlin, 1930–1932; MAURER: Einführung in das Schweizerische Privatversicherungsrecht, Berna, 1976; MOSSA: Compendio del diritto di assicurazioni, Milan, 1936; PÉREZ SERRABONA: El contrato de seguro: interpreta ción de las condiciones generales, Granada, 1993; PICARD eta BESSON: Les assurances terrestres en droit français, 2 liburuki, 4. argitaraldia, Paris, 1977–1979; PROLSS: Versicherungsvertragsgesetz, 19. argitaraldia, Munich, 1973; ROELLIJAEGER: Ko mmentar zum schweizerischen Bundesgesetz über den Versicherungsvertrag vom. 2 April 1908, 2. argitaraldia, 4 liburuki, Berna, 1968; SÁNCHEZ CALERO: Curso de derecho del seguro privado, I, Bilbo, 1961; SÁNCHEZ CALERO eta TIRADO SUÁREZ: Co mentario a la Ley de contrato de seguro, 2 liburuki, Madril, 1984–85; SOTGIA: Diritto delle assicurazioni, Padua, 1964; VERDERA (arduraduna): Comentarios a la Ley de
contrato de seguro, 2 liburuki, Madril, 1983; VIVANTE: Il contratto di assicurazione, 3 liburuki, Milan, 1885–1890. B) Gai bakarreko lanak.—I. ACOSTA ESTÉVEZ: «El Arbitraje en la Ley de 5 de diciembre de 1988», in RES, 62. zk., 1990, 35. or. eta ondorengoak; ALBANES: «El ar bitraje y el contrato de seguro», in RES, 1988, 63. or. eta ondorengoak; ALMAJANO: «El nuevo Estatuto legal del Consorcio de Compensación de Seguros», in RES, 67. zk., 1991, 75. or. eta ondorengoak; APARICIO GONZÁLEZ: «Consideraciones sobre la naturaleza jurídica de la póliza del contrato de seguro», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2729. or. eta ondorengoak; ASCARELLI: «Sul concetto unitario del contratto di assicurazione», in Studi in tema di contratti, aip., 353. or. eta ondorengoak; BATALLER GRAU: «La reforma del derecho del Seguro: La nueva Ley 30/1995 de 8 de no viembre, de Ordenación y Supervisión de los Seguros Privados», in RES, 83. zk., 1995, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «El concepto de seguro múltiple», in RES, 91, 1997, 51. or. eta ondorengoak; BAUMBERGER: Der Ausschluss politischer und sozialer Risiken im Versicherungsvertrag, Zürich, 1968; BIBIAN DE MIGUEL: Ley del seguro privado, Madril, 1996; BLANCO GIRALDO: La Ley de contrato de seguro en la doctrina del Tribunal Supremo (1980–1990), Madril, 1991; BLANCOMORALES: «La deter minacion del derecho aplicable al contrato internacional de seguro. Elementos de derecho comparado para la solución de una cuestión abierta en el ordenamiento espa ñol», in RES, 1988, 57. or. eta ondorengoak; IDEM: «La determinación del derecho aplicable al contrato internacional de seguro», in RES, 90, 1997, 15. or. eta ondo rengoak; BOQUERA OLIVER: «Nota al artículo 76 de la nueva Ley de Contrato de Seguro», in RGD, 1982, 863. or. eta ondorengoak; BREL PEDREÑO: La cesión del objeto asegurado, Madril, 1996; BROSETA PONT: «Regulación del contrato de seguro privado en un sistema de economía de mercado», in RES, 1978, 175. or. eta ondoren goak; BUTTARO: L’interesse nell’assicurazione, Milan, 1955; CABALLERO SÁNCHEZ: El consumidor de seguros: protección y defensa, Madril, 1997; CAMACHO DE LOS RÍOS: Armonización del Derecho de seguro de daños en la Unión Europea, Madril, 1996; CAÑO ESCUDERO eta CAÑO PALOP: «Liquidación de entidades aseguradoras y suspen sión de la ejecución de sentencias», in RES, 57. zk., 1989, 11. or. eta ondorengoak; CARCELÉN: «Las entidades de previsión social y los planes de pensiones como sis temas complementarios», in RES, 58. zk., 1989, 71. or. eta ondorengoak; CARMONA RUANO: «Las cláusulas definitorias y las cláusulas limitativas del Contrato de Seguro, in RES, 89, 1997, 69. or. eta ondorengoak; CASALI eta SAVIGNI: L’agente di assi curazione, Bolonia, 1977; CORTÉS DOMÍNGUEZ: Póliza flotante y seguro de abono, Zaragoza, 1984; CUÑAT EDO: «La función de la proposición de seguro en nuestro Derecho», in RES, 1976, 101. or. eta ondorengoak; IDEM: «El nuevo artículo 20 de la Ley del Contrato de Seguro», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1221. or. eta ondoren goak; DE LAS RIVAS ALONSO DE CELADA: Los agentes de seguro: Derecho español y
mexicano, Valladolid, 1991; DEL VALLE SCHAAN: «El Coaseguro comunitario», in RES, 1992, 69. zk., 27. or.; DE ÁNGULO RODRÍGUEZ: «Condiciones para el ejercicio de la actividad aseguradora», in RES, 1996, 11. or. eta ondorengoak; DE MARCO: La pescrizione nell’assicurazione privata, Milan, 1982; DE ZULIANI: Successione de diritto nel apporto assicurativo, Milan, 1960; DENOZZA: Contratto e impresa nell assicurazione a premio, Milan, 1978; DONATI: Il contratto di assicurazione in abbo namento, Erroma, 1935; IDEM: L’assicurazione per couto di chi spetta, Perugia, 1936; IDEM: «El concepto del contrato de seguro en la evolución de la doctrina italiana», in RDM, 1961, 82. zk., 259. or. eta ondorengoak; ELGUERO: «La estafa de seguro», in RES, 1988, 41. or. eta ondorengoak; IDEM: «El intrusismo en la producción de segu ros privados», in RES, 58. zk. 1989, 31. or. eta ondorengoak; EMBID: «Causas de impugnación de las pólizas estimadas en la Ley del Contrato de Seguro», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2751. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos institucionales y contractuales de la tutela del asegurado en el Derecho español», in RES, 91, 1997, 7. or. eta ondorengoak; FONT SERRA: «La oposición del asegurador a la acción directa del artículo 76 de la Ley 50/80, de Contrato de Seguro», in RDM, 1967, 105–106. zk.ak, 13. or. eta ondorengoak; 1968, 109–110. zk.ak, 443. or. eta ondorengoak; 1969, 114. zk., 527. or. eta ondorengoak; IDEM: Alcune idee sull’interesse nell’assi curazione contro i danni, Ass., 1970, I, 324. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reflexiones sobre el contrato de seguro», in RES, 1982, 541. or. eta ondorengoak; GARCÍA CA RRASCO: «Algunos aspectos relevantes de la adaptación del Seguro español a la normativa de la CEE», in RES, 59. zk., 1989, 37. or. eta ondorengoak; GAR CÍALUENGO, BERNABÉ: «Consideraciones sobre el seguro por cuenta ajena», in RDM, 1983, 7. or. eta ondorengoak; GASPERONI: Assicurazioni private (Scritti giuridici), Padua, 1972; IGLESIAS PRADA: «Las entidades bancarias y la distribución del Seguro (Algunas reflexiones sobre la nueva disciplina de la mediación en Seguros)», in RES, 1992, 72. zk., 11. or.; ILLESCASORTIZ: «Producción de seguros privados: la figura del mediador y el régimen de competencia mercantil», in RES, 1988, 7. or. eta ondorengoak; LAMBERT eta FAIVRE: «La naturaleza jurídica del contrato de seguro de prima única», in RES, 1992, 70. zk., 41. or.; LATORRE LLORENS: La nueva regulación de la libertad de servicios en el sector asegurador, Madril, 1991; LA TORRE: Scritti di Diritto assicurativo, Milan, 1979; MANRIQUE LÓPEZ: «Valoración del daño corporal en el ámbito de la Seguridad Social», in RES, 59. zk., 1989, 29. or. eta ondorengoak; MANSILLA GARCÍA: «Las entidades aseguradoras ante la Ley de Contrato de Seguro», in RES, 1981, 279. or. eta ondorengoak; MARESCA: Alea contrattuale e contratto di assicurazione, Napoli, 1979; MARINA GARCÍATUÑÓN: «El modelo de control sobre condiciones generales de la contratación en el Derecho contractual del seguro», in Cuad. D. y Com., 10. zk., 1991, 49. or. eta ondorengoak; MARTÍ SÁNCHEZ: «Los corre dores de seguros en el Derecho Positivo español», in RES, 84. zk., 1995, 41. or. eta ondorengoak; IDEM: «Protección del asegurado. El defensor del asegurado», in RES, 91,
1997, 33. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ, CAMINO eta ALBARRÁN: «Las Mutua lidades de Seguros Generales como entidades de propiedad colectiva: cambios en su gestión directiva», in RES, 92, 1997, 51. or. eta ondorengoak; Martínez JIMÉNEZ: «La cesión de la póliza de seguro», in RDM, 1992, 69. or.; MARTÍN MORENO: «A propósito de la Circular 2/1989, de 22 de noviembre, sobre el tratamiento del Contrato de Seguro en el Impuesto sobre donaciones y sucesiones», in RES, 62. zk., 1990, 57. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ MENÉNDEZ: «Seguro múltiple, seguro cumulativo, coaseguro», in RDM, 1959, 74. zk., 217. or. eta ondorengoak; MORANDI: «Seguro por cuenta ajena», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 205. or. eta ondorengoak; MUÑOZ PAREDES: El coaseguro, Madril, 1996; NÚÑEZ LOZANO: Ordenación y supervisión de los seguros privados, Madril, 1998; PAGADOR LÓPEZ: «Régimen jurídico de las condiciones generales y particulares del Contrato de Seguro», in RES, 1996, 83. or. eta ondorengoak; PARTESOTTI: La polizza stimata, Padua, 1967; PÉREZ DE LABORDA: «Memorándum sobre el contencioso de las primas únicas», in RES, 1992, 70. zk. 13. or.; PUERTA: «Las responsabilidades penales de los directivos y ad ministradores de las entidades de seguros, en los supuestos de crisis por insolvencia», in RES, 60. zk., 1989, 35. or. eta ondorengoak; QUIJANO eta VELASCO SAN PEDRO: «La cesión de cartera entre entidades aseguradoras», in RES, 1988, 57. or. eta ondorengo ak; REUTER: Grosse Fahslässigkeit im Privatversicherungsrecht, Karlsruhe, 1977; REVILLA GONZÁLEZ: «La llamada del Asegurador en el proceso», in RES, 82. zk., 1995, 15. or. eta ondorengoak; RUIZ MUÑOZ: «Deber de declaración del riesgo del tomador en el contrato de Seguro y facultad rescisoria del asegurador», in RES, 65. zk., 1991, 13. or. eta ondorengoak; RUIZ SÁNCHEZ: «La regla proporcional y de equi dad y el contrato de seguro», in RGD, 1988, 77. or. eta ondorengoak; IDEM: «La responsabilidad de los administradores de las compañías de seguros. Ley 26/1988», in RES, 58. zk., 1989, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «Mediadores de Seguros: La Car tera», in RES, 61. zk., 1990, 88. or. eta ondorengoak; IDEM: Principios de la media ción en seguros privados, Madril, 1993; SÁNCHEZ CALERO: «El estatuto profesional de los Agentes de seguros», in El seguro privado en España, Madril, 1972, 415. or. eta ondorengoak; IDEM: «Regulación del contrato de seguro privado», in Coloquios sobre seguros privados, Madril, 1976, 41. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las condiciones generales en los contratos de seguro y la protección de los consumidores», in RES, 1980, 5. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las mutualidades y el movimiento de defensa del consumidor», in RES, 1981, 139. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Derecho de Se guros en la Comunidad Económica Europea», in RES, 68. zk., 1991, 9. or. eta ondorengoak; IDEM: «Sobre la imperatividad de la Ley del Contrato de Seguro», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2985. or. eta ondorengoak; SERRANOPIEDECASAS: «La estafa del Contrato de Seguro», in RES, 55. zk., 1991, 55. or. eta ondorengoak; STERK: Selbstbeteiligung unter risikotheoretischen Aspekten, Karlsruhe, 1979; TIRADO
SUÁREZ: «Anotaciones al deber de declaración del Riesgo: El contrato de seguro», in RES, 61. zk., 1990, 129. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acotaciones a la reforma de la Ley de contrato de Seguro en la perspectiva del Derecho Comunitario», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Giron Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1083. or. eta ondorengoak; TRATADO GENERAL DE SE GUROS. III. liburukia: Seguro contra daños (Soler eta Moré), Bartzelona, 1988; TRAVIESAS: Sobre el contrato de seguro terrestre, Madril, 1934; URÍA: «Orientaciones modernas sobre el concepto jurídico del contrato de seguro por transmisión de las co sas aseguradas (Significado y fundamento)», in Estudios URÍA, 829. or. eta ondorengo ak; VEGA PÉREZ: «El interés especial del seguro como cláusula penal», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3019. or. eta ondorengoak; VISENTINI: La reticenza nella formazione dei contratti, Bolonia, 1972.
§ L. ASEGURU KONTRATUA (II) LABURPENA: II. ASEGURUAREN TIPOLOGIA.—783. Sailkapen irizpideak.—III. KALTEEN AURKAKO ASEGURUAK.—784. Kontzeptua eta motak.—785. A) Suteen aurkako ase gurua. Kontzeptua.—786. Aseguruaren estaldura.—787. Akuraren eta auzotarren errekurtsoaren inguruko arriskuak estaltzea.—788. Aseguruaren iraupena, primaren or dainketa eta ezbeharraren likidazioa.—789. B) Lapurretaren aurkako asegurua. Kon tzeptua.—790. C) Lurgaineko garraio asegurua. Kontzeptua.—791. Ezaugarri berezi ak.—792. Kalteordaina ematea.—793. Garraio aseguru bereziak.—794. D) Nekazari tzako aseguruak. Kontzeptua.—IV. ONDARE ASEGURUAK.—795. A) Erantzukizun zibileko asegurua. Kontzeptua.—796. Arriskuaren mugaketa.—797. Ezbeharraren unea.—798. Interesaren balioa eta aseguraturiko kopurua.—799. Asegurudunaren egin beharrak.—800. Aseguratzailearen betebeharrak.—801. B) Kreditu asegurua.—802. C) Lortu gabeko irabazien asegurua.—803. D) Kauzio asegurua.—804. E) Defentsa juridi korako asegurua.—805. F) Automobilen nahitaezko asegurua.—806. G) Ondareari buruzko beste aseguru batzuk.—V. PERTSONA ASEGURUAK.—807. Ideia orokorrak.— 808. A) Bizitza asegurua. Kontzeptua.—809. Motak.—810. Poliza.—811. Osagai per tsonalak.—812. Onuradunaren azterketa berezia.—813. Arriskua.—814. Prima.—815. Prima ez ordaintzea eta poliza urritzea.—816. Polizaren erreskatea.—817. Polizen gai neko aurrerakinak.—818. Polizaren pignorazioa eta lagapena.—819. Aseguraturiko kopurua edo errenta ordaintzea.—820. B) Istripu asegurua. Kontzeptua.—821. C) Gai xotasun asegurua. Kontzeptua.—VI. BERRASEGURUA.—822. Kontzeptua eta eginkizun ekonomikoa.—823. Lege eraentza.—824. Berraseguru motak.—825. Kontratuaren agiriak.—826. Arriskua eta interesa.—827. Kontratuaren ondoreak.
II. ASEGURUAREN TIPOLOGIA 783. Sailkapen irizpideak.—Espainiako merkataritza legeriak arautzen dituen aseguru guztiek helburu berbera dute, hots, ordaintzeko moduko kaltea sor dezakeen arriskua estaltzea (761. zenbakian aipatu dugun bezala). Kalte ordaina zehazteko modua, ordea, ez da bera aseguru guztietan. Horren hari ra, oinarrizko bi kategoria bereiz daitezke: a) Kalteordain objektiboko aseguruak.—Aseguru horietan, aldakorra da kasuankasuan kalteordainaren zenbatekoa.
Zenbateko hori a posteriori ze hazten da, ezbeharra gertatu eta gero. Bada, gertatutako kaltearen zenbatekoa modu objektiboan baloratu nahiz frogatzen da. Kategoria horrexetan, hurren go aseguruak sartzen dira: batetik, ondare ondasunei eragindako kalteak es taltzen dituzten aseguruak (suteen aurkakoak, garraio, lapurreta, uzta zein azienda, automobil eta erantzukizun zibilekoak, berrasegurua etab.); bestetik, pertsona aseguru batzuk, alegia, kalteordainaren zenbatekoa aurretiaz zehaz ten ez dutenak (gaixotasun, istripu eta elbarritasun aseguruak). b) Kalteordain subjektiboko aseguruak.—Halakoetan, ordaindu beharre ko kopurua a priori zehazten da, ezbeharra gertatu baino lehen. Hortaz, kalte ordaina finkatzen da kontratua egitean; beste hitz batzuetan esateko, aldez aurretik eta modu subjektiboan baloratzen da biharetziko kaltea. Aurretiazko balorazio hori beharrezkoa da aseguru teknikaren ikuspuntutik; jakina denez, aseguru erakundeak arriskuen garrantzia ezagutu behar du primak kalkula tzerakoan. Berebat, kontratua egiten duenak baloratu beharko du kalteen ga rrantzia, balorazio objektiboari gehien hurbilduko zaion balorazioa baita. Kategoria horretan giza bizitzaren gaineko aseguruak besterik ez dira sartzen: heriotzaren gainekoak, biziraupen aseguruak eta aseguru mistoak. Goian azaldutako sailkapen horretaz gain, aseguruaren objektua aztertuz gero, honako bereizketa egin daiteke: a) gauzen interesen gaineko aseguruak (edota gauza aseguruak, besterik gabe); aseguru horietan, gauza zehatzen gainekoa da aseguratutako interesa (sute, garraio, azienda, harriabar eta lapu rreta aseguruak). b) Ondarearen interesen gaineko aseguruak edo ondare ase guruak. Halakoetan, aseguraturiko interesa ez da ondasun zehatzen gainekoa, asegurudunaren ondare osoaren gainekoa baizik (erantzukizun zibilekoa, au tomobil asegurua eta berrasegurua). c) Pertsonen interesen gaineko aseguru ak edo pertsona aseguruak; azken horietan, aseguraturiko interesa
pertsonei lotzen zaie zuzenean (bizitza, gaixotasun eta istripu aseguruak). Aseguruen tipologia zabal hori hurrengo orrialdeotan jorratuko dugu. III. KALTEEN AURKAKO ASEGURUAK 784. Kontzeptua eta motak.—Legearen II. tituluak zortzi aseguru mota arautzen ditu izen generiko horren barruan: sute, lapurreta, lurgaineko ga rraio, lortu gabeko irabazi, kauzio eta kreditu aseguruak, baita berrasegurua eta erantzukizun zibileko asegurua ere. Horiek guztiak kalteordain objekti boko aseguruak dira (ikus 779. zk.). Aseguru horietan, kalteordainaren zen batekoa aldakorra da kasuankasuan, eta ezbeharra gertatu eta gero zehazten da, asegurudunak izandako ondare kaltearen arabera. Kalte hori, gainera, mo du objektiboan baloratzen da. Lehenengo hiru aseguruetan (gauzen gaineko kalteen aseguruetan, esangura hertsian), gauza zehatzen gainekoa da asegura tzen den interesa; gainerakoetan (ondare aseguruetan), aseguraturiko interesa ez da ondasun zehatzen gainekoa, asegurudunaren ondare osoaren gainekoa baizik. Legeak arautzen dituen kalte aseguru zehatz horietatik kanpo, kategoria generiko horretan sartzen diren beste modalitate batzuk ere badira, esaterako: automobil aseguruak, eta nekazaritzako, erantzukizun nuklearreko eta ehizta riaren erantzukizun zibileko aseguruak. Aseguru mota horiek ere geroago az tertuko ditugu. 785. A) Suteen aurkako asegurua. Kontzeptua.— Aseguru hori zaharre na eta garrantzitsuena da kalteen aurkako aseguruen artean. Hasieran, Merka taritza Kodearen 386.etik 415.era arteko artikuluek arautu zuten berori. Gaur egun, Aseguru Kontratuari buruzko Legeak arautzen
du, 45.etik 49.era arteko artikuluetan. Aldi berean, kontuan hartu behar dira 1981eko martxoaren 17ko Ebazpenaren bitartez Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak onetsitako baldintza orokorrak, polizak legeari egokitzearen ingurukoak, hain zuzen. Suteen aurkako asegurua gauzen interesen gaineko asegurua da. Horren bidez, «aseguratzaileak bere gain hartzen du aseguraturiko objektuari suteak eragin dizkion kalteen ordaina emateko betebeharra, legeak eta kontratuak ezarritako mugen barruan». Sutea «objektu batzuetatik besteetara sugar bidez hedatzen den errekuntza edo kiskaldura da, baldin eta objektuok ez badaude erretzera destinaturik leku zein une horretan» (45. art.). (Ikus 1986ko maia tzaren 30eko, 1988ko martxoaren 16ko eta 1990eko azaroaren 9ko epaiak). 786. Aseguruaren estaldura.—Suteen aurkako aseguruak polizan des kribatu edo zehaztu diren objektuei eragindako zuzeneko kalte materialak estaltzen ditu. Legearen arabera, altzari aseguruetan, asegurudunak (edota be raren senide, dependente nahiz berarekin bizi direnek) erabili ohi dituen gau zen gaineko kalteak estaltzen dira. Hala eta guztiz ere, eta kontrako itunik izan ezean, aseguruak ez ditu ondoko kalteak estaltzen: «sutearen ondorioz, aseguraturiko objektua osatzen duten balore higikor publiko eta pribatu, mer kataritzako efektu, banku billete, harri nahiz metal preziatu, objektu artistiko eta balizko beste objektu batzuetan sortutako kalteak; hori horrela izango da, nahiz eta ezbeharraren ondorioz objektu horiek guztiak desagertu edo narriatu direla frogatu» (46. art.). Suak eragin dituen zuzeneko kalte materialez gain, aseguruak sutea delaeta nahitaez sortzen diren beste kalte batzuk ere estal tzen ditu, besteak beste, agintari nahiz asegurudunek sutea saihestu, eten edo azkentzeko hartu dituzten neurrien ondorioz sortutako kalteak; aseguratuta ko objektuak garraiatu edo salbatzeko gastuak; objektuok izandako kalteak eta objektu horien desagertzea, aseguratzaileak objektu horiek ebatsi edo lapurtu direla frogatzen duenean izan ezik (49. art.).
Edozein modutara ere, aseguruak ez ditu zeharkako kalteak estaltzen (4. baldintza orokorra). Horien artean ondokoak ditugu: ezbeharrak jotako erai kinen lerrokaduraren aldaketa, eraikinok errentan eman edo erabiltzeko ezin tasuna, kontratuen hutsalketa, lanaren etetea edo azkentzea, irabazi eza edota antzeko beste galera batzuk. Legearen aginduz, suteak eragindako kalteen ordaina eman beharko da sute hori ezustearen, arrotzen gorrotoaren edota asegurudunaren beraren na hiz horren babespean dauden pertsonen —horien gaineko erantzukizun zibila duenean— arduragabekeriaren ondorioz sortu denean. Horrexegatik, asegu ruaren estalduratik kanpo geratuko dira asegurudunaren dolo edo erru larriz sortutakoak (48. art.). Gainera, kalte horien ordaina emateko, beharrezkoa da objektuak polizan deskribaturiko lekuan suntsitu edo narriatzea, aseguratzai leak objektu horien lekualdaketa aldez aurretik onartzen duenean izan ezik (47. art.). 787. Akuraren eta auzotarren errekurtsoaren inguruko arriskuak es taltzea.—Gainprima bat ordaintzearen truk, bi arrisku horiek estaltzen dira suteen aurkako aseguruetan. Akuraren arriskuak bere barnean hartzen ditu, batetik, sutea dela eta, ase gurudunak —ezbeharrak jotako eraikinaren maizterrak— eraikinaren jabeari begira duen erantzukizuna (KZren 1563. artikuluaren aginduz, errentariak du errentan emandako gauzaren narriadura edo galeren gaineko erantzukizuna, kalte horiek beraren errurik gabe gertatu direla frogatzen duenean izan ezik); bestetik, eraikinaren jabeak bere maizterrei edota gainontzekoei begira duen erantzukizuna; eta, azkenik, alogeren galera eta beste ordainketa batzuk, hau da, ezbeharrak jotako lokalak behinbehinean utzaraztearen ondorioz egin be harreko ordainketak. Sutea hedatzen bada, bestalde, gainontzekoek zenbait akzio egikari ditza kete asegurudunaren aurka. Auzotarren errekurtso arriskua akzio
horien dorioz sortzen den erantzukizun zibilari buruzkoa da.
on
788. Aseguruaren iraupena, primaren ordainketa eta ezbeharraren likidazioa.—Gai horietan, aurretik azaldutako printzipio orokorrak aplikatu behar dira (ikus 777. zk. eta ondorengoak). Legearen bide beretik, baldintza orokorrek xehetasunez arautzen dituzte gaiok. Horren ildotik, eta kontratuen iraupenari dagokionez, aseguru kontratuak polizaren baldintza bereziek ezar tzen duten iraupena izango du; kontratua mugaeguneratzean, isilbidez luza tuko da berori urtebetetik beherako epeetan. Horrez gain, baldintzok finkatu egin dute, nola prima ordaintzeko leku eta forma, hala kalteak zehaztu eta horien ordaina emateko modua zein unea. Prima atzerapenez ordaintzeak era gindako ondoreen inguruan, ikus 1987ko uztailaren 17ko epaia. 789. B) Lapurretaren aurkako asegurua. Kontzeptua.—Merkataritza Kodeak ez zuen aseguru mota hori jaso. Gaur egun, ordea, asko zabaldu da, eta legearen 50.etik 53.era arteko artikuluek eraentzen dute horretan. Aseguru horren bidez, aseguraturiko gauzen ezlegebidezko osteak eragindako kalte ak estaltzen dira, delituaren forma edozein izanda ere (50. art.). (Ikus, beste ak beste, 1987ko maiatzaren 30eko epaia). Objektu ostua ez bada kontratuan ezarritako epean aurkitzen, aseguratu riko interesaren balioa ordaindu beharko du aseguratzaileak. Bestela, asegura turiko objektuetan delitu horrek eragin dituen kalteen ordaina eman beharko da (51. art.). Kontratu horrek ezaugarri berezia du. Legeari helduz, asegurudunak ez beharraren likidazioa eskatzeko eskubidea du, aseguraturiko objektua asegu ratzailearen esku utziz. Hori dela eta, aseguraturiko kopuru osoa jasotzen du asegurudunak eta, horren truk, aseguratzaileari ematen dizkio berreskuratua izan den gauzaren gainean berak
dituen eskubideak (53. art.). 790. C) Lurgaineko garraio asegurua. Kontzeptua.— Merkataritza Ko deak hainbat manu jaso zituen aseguru horren inguruan. Gaur egun, Aseguru Kontratuari buruzko Legeak arautzen du kontratu hori, 54.etik 62.era arteko artikuluetan. Legeak oso modu zabalean eratu du aseguru hori. Horren harira, aseguru horrek garraio bitartean edota garraioa bera prestatzean sortzen diren arriskuen aurka babesten ditu aseguraturiko interesak. Aldi berean, garraioa hasi, eten edo horrek aurrera egiten duen bitartean berez gertatzen diren gel diuneetan sorturiko arriskuak ere estaltzen dira aseguru horren bitartez. 54. artikuluaren arabera, aseguru horrek «garraioa dela bide, garraiaturiko mer katugai, horretarako erabili diren tresna nahiz aseguraturiko beste objektu ba tzuek izan ditzaketen kalte materialak estaltzen ditu». Orobat, beste manu batzuek aseguru horren eremu zabala baieztatzen dute. Bada, kontrako itunik izan ezean, eroaleari merkatugaiak ematen zaizkion une berean hasten da ase guruaren estaldura, jasotzaileari merkatugaiok helmugan ematen zaizkion ar te. Alderdiek hala hitzartzen badute, merkatugaiek izan ditzaketen arrisku guztiak estaliko ditu aseguruak, horiek igorlearen biltegi edo egoitzatik irten eta jasotzailearen biltegi edo egoitzara heldu arte (58. art.). Beste kasu ba tzuetan, eta garraioaren gorabeherak direla eta, «merkatugaien gordailu ira gankorra estaltzen da, bai eta ibilgailua geldiarazi edo aldatzeko arriskua ere» (59. art.). Legearen harira, garraiobide desberdinak erabiliz egin daiteke bidaia. Bi daia horren zatirik garrantzitsuena lurgaineko garraio bidez egiten denean, lurgaineko aseguru kontratuaren arauak aplikatuko dira. Aitzitik, lurgaineko garraioak itsas edo aireko garraioak baino garrantzi txikiagoa badu, azken ho riei buruzko aseguru arauak aplikatuko dira (55. art.).
791. Ezaugarri bereziak.—Lurgaineko garraio aseguruak ondoko ezau garri bereziak ditu: a) Polizak, eskuarki, flotatzaileak izaten dira, hots, abonamendu polizak. Egia esan, polizok lurgaineko garraio aseguruetan luzatzen dira batik bat. Ho rien bitartez, aldez aurretik estaltzen dira asegurudunak igorri edo jasotako —lurgaineko garraio bidez eta epe baten barruan— merkatugaien arrisku guztiak. Estaldura horren muga aseguraturiko kopurua da. Primak bidaia ba koitzean sortzen dira, polizak berak edota horren eranskinak ezarritako ta rifen arabera. b) Aseguruhartzaileak «bere kontura» edota «dagokion horren kontura» egin dezake asegurua. Azken kasu horretan, segurtasuna ematen zaio garraio bitartean merkatugaiak jasotzen dituen eskuratzaileetarik edozeini. c) Aseguru horrek arriskuaren unibertsaltasun printzipioan du bere oina rria. Edozein modutara ere, polizok, postulatu horren zabaltasuna murriztuz, baztertze ugariak ezartzen dituzte. 792. Kalteordaina ematea.—Legeak arau bereziak ezarri ditu ezbeha rraren ondoriozko kalteordainaren inguruan. Arau horien helburua aseguru dunen interesak babestea da. Hasteko, eta 11 eta 12. artikuluek ezarritakoa gorabehera, honakoa adierazi du legeak: «asegurudunak ez du kalteordaina jasotzeko eskubidea galduko, nahiz eta garraioa ezarritako epean gauzatu ez edota garraiobidea, ibilbidea zein bidaiaren epeak aldatu; dena den, horretara ko beharrezkoa da aldaketok asegurudunari egozteko modukoak ez izatea» (60. art.). Jarraian, kalteordaina zehazteko arauak ezartzen ditu: a) salba mendu gastuen barruan, garraiatu eta aseguraturiko objektuak berriro igortze ko beharrezkoak diren gastu guztiak sartzen dira; b) ibilgailua guztiz galtzen denean, asegurudunak aseguratzaileari utz
diezaioke berori, horrela itunduz gero; c) galera osoa izanik, kalteak zenbatesten ez badira, ondoko gastuak sar tu beharko dira kalteordainaren barruan: merkatugaien prezioa (prezio hori zehazteko, merkatugaiak zein leku eta unean eskatu eta bertako prezioa hartu ko da kontuan), merkatugaiak garraiolariari emateko beharrezko gertatu diren gastu guztiak eta, azkenik, aseguruaren prezioa, baldin eta asegurudunak or daindu badu berori; d) aseguruaren bidez, saltzera zuzendutako merkatugaien arriskuak estaltzen badira, merkatugai horiek helmugan duten balioa izango da gogoan kalteordaina zehazteko (61 eta 62. art.ak). 793. Garraio aseguru bereziak.—Garraio asegurua merkatugaien ingu ruan egiten da eskuarki. Hala eta guztiz ere, badira beste garraio aseguru ba tzuk ere, berbarako: a) Baloreen garraio asegurua; aseguru horrek industri nahiz merkatari tzako efektu, balore publiko, loteria edo banku billete eta antzeko beste agiri batzuen gaineko interesa estaltzen du. b) Fardelen garraio asegurua; aseguru horren bidez, prezintaturiko far del edo kutxetan enbalaturik dauden gauzen gaineko interesak estaltzen dira. Konpainiak fardel horien gaineko erantzukizuna izango du, gehieneko muga batera arte. Muga hori fardelaren pisuaren arabera ezartzen da. c) Trafikoko bagoien asegurua; halakoetan, aseguraturiko materiala sun tsitu, matxuratu edo zuzenean kalteturik gertatzeko arriskua estaltzen da, dela bidaia bitartean, dela egonaldietan (tren geltoki, bazterbide, kotxe toki edota konponketa lantegietan). 794. D) Nekazaritzako aseguruak. Kontzeptua.—Izen generiko horren barruan, abelur zein baso interesen gaineko arriskuak estaltzen dituzten ase guruak sartzen dira. Arriskuok estaltzeak zailtasun tekniko
handiak dakartza, arrisku horiek anitzak eta garrantzitsuak baitira. Horrek egiten du berezi ase guru horien arauketa, aseguruei buruzko lege orokorrari dagokionez. Lehe nengoz, Nekazaritzako Aseguru Konbinatuei buruzko 1978ko abenduaren 28ko Legea dugu ( hori 1990eko abenduaren 19ko eta 1995eko azaroaren 8ko legeek aldatu zuten). Berebat, lege hori garatzen duen 1979ko irailaren 14ko Araudia ere aintzat hartu behar da. Bukatzeko, nekazaritza nahiz abeltzain tzako aseguruen polizetan jasotako baldintza orokorrak ditugu. Baldintza ho riek onetsi egin dituzte 1981eko ekainaren 8 eta abenduaren 28ko ministro aginduek, hurrenez hurren. Aseguru horiek ez dira nahi adina zabaldu. Alde batetik, oso handiak dira aseguru horien kostuak eta, gainera, aseguruok kon tratatzerakoan ez da arriskuen xedarriketa hertsia egiten. Hori dela eta, gaur egungo arauketak aseguru horiek bultzatu nahi izan ditu. Bide horretan, ho nakoa ezarri du: lehenik, estatuak ekarpen bat egin behar diola primen zenba teko osoari eta, hurrenik, arriskuak modu konbinatuan aseguratu behar direla orokorrean. Aseguratzeko moduko interesak izan daitezke nekazaritzakoak (harriaba rra, sutea, lehortea, izoztea, uholdea etab.), abeltzaintzakoak (istripu, gaixota sun edo epizootia dela eta, abereak hiltzea edo euren eginkizunak gauzatzeko erabilezin bihurtzea) edota basoetakoak (suteak, horiek itzaltzeko lanen gas tuak eta, sutearen ondorioz, istripua izan duten pertsonei eman beharreko kalteordaina). Baso arriskuak estaltzeko forma eta baldintzak Baso Suteei buruzko 1968ko abenduaren 5eko Legeak eta 1972ko abenduaren 23ko Arau diak ezarri dituzte. Horren arabera, Baso Suteen Konpentsaziorako Fondoa sortuko da, eta mendien jabe guztiek izango dute fondo hori iraunarazteko ar dura. Fondo horrek suteek eragindako kalte eta gastuak konpentsatzen ditu. Gisa bertsuan, sutea itzaltzean gertaturiko istripuak fondoak berak konpen
tsatu behar ditu (ikus 1980ko ekainaren 27ko Agindua), ICONAk babesturiko mendietan sortzen diren langile gastuekin batera; azken horiek ordaindu be har ditu Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak (ikus 1980ko azaroaren 4ko ED). Nekazaritzako aseguruen harpidetza borondatezkoa da, baso aseguruen kasuan izan ezik. Hala eta guztiz ere, Gobernuak horien nahitaezkotasuna ezar dezake, legeak ezarritako zenbait kasutan (legearen 8. art. eta araudiaren 11. art.). Aseguru hori banakako polizetan edota poliza kolektiboetan formali za daiteke. Zernahi gisaz, aseguru horiek arianarian jarriko dira indarrean. Horrela, Gobernuak plan bat ezarriko du urtero, Nekazaritzako Aseguru Kon binatuen Estatu Erakundearen proposamenez (erakunde hori 1979ko urriaren 11ko EDk sortu zuen). Plan horrek legearen aplikazioa zehaztuko du, arrisku, ekoizpen gune eta arloen arabera. Halaber, estatuak egingo duen ekarpena ere finkatuko du, aurrekontuen baliabideak kontuan hartuz. Jarraikako planetan aurreikusitako arriskuak arlo horietan jarduteko bai mena duten aseguru erakundeek estal ditzakete. Edozein modutan, estatuak nekazariek eurek sortutako mutuak bultzatuko ditu. Aseguru horien ustiapena asegurukidetzaren bidez egin behar da, eta arriskuok estaltzen dituzten asegu rukidetza erakunde guztiek ondoko elkartzean parte hartu behar dute: ÂŤNeka zaritzako Aseguru Konbinatuetako Erakunde Aseguratzaileen Espainiako Elkartzea, SAÂť (gaztelaniaz, AgrupaciĂłn EspaĂąola de Entidades Asegurado ras de Seguros Agrarios Combinados, S.A.). Bestalde, Aseguruen Konpentsa ziorako Batzordeak berraseguratzaile gisa jardun beharko du nahitaez aseguru horietan, bere estatutuaren 24.2. artikuluak ezarritakoaren arabera; azken hori 1997ko abenduaren 26ko Errege Dekretuak (batzorde horrek aseguru mota horietarako eman behar dituen hornikuntza teknikoei buruzkoak) aldatu du. IV. ONDARE ASEGURUAK
795. A) Erantzukizun zibileko asegurua. Kontzeptua.—Kontratu ho rren jatorria arestikoa bada ere, berehala lortu du garrantzia aseguruen artean. Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 73. artikuluaren harira, aseguru kon tratuan ezarritako egitate baten ondorioz, asegurudunak gainontzekoari kalte galerak eragiten badizkio eta asegurudun horrek, Zuzenbidearen arabera, kaltegalera horien gaineko erantzukizun zibila baldin badu, gainontzekoari kalteordaina emateko betebeharra sortzen da. Erantzukizun zibileko asegu ruaren bitartez, betebehar hori sortzeko arriskua bermatzen du aseguratzai leak. Definizio horretatik, ezaugarri hauek atera daitezke: a) kontratuaren hel burua ez da kalteturik gertatu den gainontzekoa bermatzea, erantzukizuna izan dezakeen aseguruduna bermatzea baizik; b) aseguru hori zor baten on dorioz sortutako kalteen aurkakoa da; eta c) zor hori erantzukizun zibilekoa izan behar da. 796. Arriskuaren mugaketa.—Erantzukizun zibil oro ez da aseguru ho rren estalduraren barruan sartzen. Hasteko, asegurudunaren doloz sorturiko erantzukizuna baztertu behar da (aurretik aipatu bezala, arrisku ezzilegiak ez dira aseguratzeko modukoak). Hortaz, erruaren ondorioz sortutako erantzuki zuna bakarrik aseguratzen da; bestela esateko, eta polizen arabera, gauza zein pertsonei ustekabean eta nahigabe eragindako kalteen ondorioz sortzen den erantzukizun zibila aseguratzen da. Nahitaezko muga horrez landara, polizek eurek zehatzmehatz mugatzen dute estalitako arriskua. Horren harira, asegu rudunaren erantzukizun zibila pertsona batzuetara (gainontzeko batzuetara) mugatzen da; modu berean, kaltearen kariak ere (gogora dezagun kaltea bera dela erantzukizunaren karia) mugatzen dira. Muga horiek gorabehera, polizek berezko erantzukizun zibilaren mugak gainditzen dituzte gehienetan. Horren ildotik,
konpainiaren ardurapean uzten dituzte asegurudunaren denfentsak sortutako judizio gastuak. Kasu horietan, konpainiak berak izendatu ahal izango ditu legelari eta perituak. 797. Ezbeharraren unea.—Erantzukizun zibileko aseguruaren bitartez, asegurudunak erantzukizun zibila izateko arriskua estaltzen da. Hori oinarri harturik, asegurudunarentzat erantzukizun zibileko betebeharra sortzen den une berean gertatzen da jazokuntza kaltegarria. Bada, asegurudunak kaltea ja saten du, beraren ondarearen gain betebehar hori gauzatzeko karga ezartzen denean. Gure aburuz, ezbeharra gertatu dela adierazi ahal izateko, ez da be harrezkoa gainontzekoak erreklamazioa egin arte itxarotea. Aseguratzaileak prestazioa eman ahal izateko, aldiz, gainontzeko horrek erreklamazioa egin behar du nahitaez. Erreklamazio hori egiten ez bada, eta zorra azkentzen ba da berori barkatuz edo preskribatuz, aseguratzailearen betebeharra ere azken duko da. 798. Interesaren balioa eta aseguraturiko kopurua.— Gauza zehatzei eragindako kalteen ondorioz sortzen den erantzukizun zibileko aseguruan, bat datoz aseguraturiko interesaren balioa eta kaltea jasan duen gauzarena. Kasu horretan, erraz zehazten da aseguraturiko balio eta kopuruaren arteko lotura, azpiaseguruetan proportziotasun araua aplikatzeko. Aseguruak, hala ere, ez du gehienetan gauza zehatzei eragindako kalteen ondorioz sortzen den eran tzukizuna estaltzen. Gehienetan, gainontzekoei eragindako kalteen ondorioz sortzen den erantzukizun generikoa estaltzen da. Kontratua burutzean, beraz, ez dira ezagutzen interesaren balioa eta biharetziko zorraren zenbatekoa. Hori dela bide, ezinezkoa da kopuru eta balioaren arteko lotura zehaztea, ho rietatik bat behintzat (aseguraturiko balioa) ezezaguna izango baita. Horrela koetan ez da gainaseguru edota azpiasegururik. Aseguratzaileak bereganatu behar du asegurudunaren zorra, gehieneko muga batez (aseguraturiko kopu rua) edo, hala hitzartu bada, mugarik gabe.
799. Asegurudunaren eginbeharrak.—Asegurudunak prima ordaindu eta ezbeharra jakinarazi behar dio konpainiari. Horrez gain, asegurudunak beste eginbehar berezi hauek ere baditu: a) kudeaketen eta asegurudunaren defentsaren — judizioan edo hortik kanpo— zuzendaritza konpainiari uztea; b) beraren erantzukizuna ez aitortzea; c) konpainiak hala eskatzen badio, ez beharraren inguruko kudeaketetan lankidetzan aritzea (74. art.). Polizen arabera, asegurudunak ez baditu eginbehar horiek betetzen, galdu egingo ditu kontratuak eratorritako eskubideak. 800. Aseguratzailearen betebeharrak.—Aseguratzaileak diruzko kalte ordaina eman behar dio kaltetua gertatu den gainontzekoari, asegurudunak erantzukizun zibila baitu horren gain. Aseguraturiko kopurua mugatzen den kasuetan, kontuan hartu beharko da muga hori kalteordaina ematerakoan. Prestazioa jasotzeko eskubidearen titularra ez da gainontzekoa, aseguru duna baizik; izan ere, gainontzekoak ez du kontratuan parterik hartzen. Eran tzukizun zibileko aseguruaren helburua kalteordaina ematea da eta, helburu hori betetzeko, beharrezkoa da asegurudunak gainontzekoarekin duen zorra kitatzea. Horrexegatik, aseguratzaileek polizetan euren kontura hartzen dute asegurudunak gainontzekoei eman beharreko kalteordaina beraiek zuzenean gainontzeko horiei ordaintzeko betebeharra. Kalteturik gertatu denak eta horren jaraunsleek zuzeneko akzioa dute ase guratzailearen aurka, kalteordaina emateko betebeharra gauza dezan eskatze ko. Hori gorabehera, aseguratzaileak errepetizio akzioa izango du asegurudun horren aurka, baldin eta gainontzekoak izandako kalte edo galerak aseguru dunaren doloz gertatu badira (76. art.). Gauzen gaineko kalteen aurkako aseguruetan gertatzen den bezala, behin kalteordaina eman eta gero, aseguratzailea asegurudunaren lekuan subroga tuko da, istripuaren gaineko erantzukizuna duten gainontzekoen
aurkako kubide eta akzioetan.
es
801. B) Kreditu asegurua.—Aseguru hori historia laburrekoa da, eta kreditu merkatuak XX. mendean izan duen garapenari lotuta dago. Kreditu aseguruaren bidez, zordunen kaudimengabezi arriskua estaltzen da. Aseguru horren inguruan, zailtasun tekniko eta arazo handiak sortzen dira, berorrek estalitako arriskua oso berezia eta konplexua baita. Arrisku horretan eragina dute faktore objektibo eta subjektiboek, ausazko inguruabar ekonomikoekin batera. Ondorioz, aseguru erakundeen jarduerak ez du oinarri estatistiko sen do eta tinkorik. Indarreko legeriari helduz, kreditu aseguruaren bidez asegurudunaren zordunen behin betiko kaudimengabezia dela eta, aseguratzaileak bere gain hartzen du asegurudunari kalteen ordaina emateko betebeharra, legeak eta kontratuak ezarritako mugen barruan (69. art.). Zordunen kaudimengabezia ondoko kasuetan gertatzen da: a) epaileak emandako ebazpen irmo baten bi dez, zordunak porrot adierazpena jasotzen duenean; b) epaileak kreditua ren kita hitzarmena onartu duenean; c) zordunaren aurkako betearazpen edo premiamendumanamendua luzatzen denean, enbargoa delaeta ez badira or daintzeko adina ondasun aske geratzen; eta d) asegurudunak eta aseguratzai leak kreditua kobraezina dela uste dutenean (70. art.). Edozelan ere, kreditua ordaindu ez dela abisatu eta handik sei hilabetera, itundutako estalduraren ehuneko berrogeita hamar ordaindu beharko dio aseguratzaileak asegurudu nari. Ordainketa horixe behinbehinekoa izanda, behin betiko likidazioaren kontura egiten da. Aseguru horretan, kalteordainaren zenbatekoa bukaerako galeraren por tzentaia bat izango da; portzentaia hori polizak berak zehaztuko du. Horreta rako, ordaindu gabeko kredituaren zenbatekoari hainbat gastu batzen zaizkio, besteak beste, berriro kobratzeko kudeaketa
gastuak, auzibide gastuak edota itundutako beste zenbait gastu. Portzentaia hori ezin da izan bukaerako gale raren ehuneko berrogeita hamarretik beherakoa. Gainera, ezinezkoa da asegu rudunaren etekinak portzentaia horren barruan sartzea (71. art.). Kreditu aseguruaren modalitate berezia esportaziorako kreditu asegurua da. Jatorrian, aseguru hori 1966ko azaroaren 10eko Dekretuak arautu zuen. Gaur egun indarrean dagoen 1970eko uztailaren 4ko Legeak, ostera, aldatu egin du arauketa hori. Aurreko arauketaren harira, konpainia batek —Kreditu eta Kauzio Aseguruen Espainiako Konpainia, SA— eta Aseguruen Konpen tsaziorako Partzuergoak estaltzen zituzten arriskuok modu esklusiboan. In darreko legeak esklusibotasun hori baztertu eta sozietate anonimoa eratzeko agindua eman dio Ogasun Ministerioari (egun Ekonomia eta Ogasun Minis terioa). Sozietate hori Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Kon painia, SA (EKAEK) izenez ezagutzen da, eta estatuak izango du sozietate horren kapitalaren gehiengo partaidetza. Sozietate horrek, kreditu eta kauzio aseguruen inguruan jarduteko ahalmena duten beste erakunde batzuekin bate ra, kanpo merkataritzari loturiko arriskuak estaltzen ditu. Aldi berean, sozie tate horrek modu esklusiboan gauzatuko du estatuaren kontura egindako apar teko arriskuen eta arrisku politikoen estaldura (kontratua suntsiarazteko arriskuaren asegurua, merkatugaiak igorri eta gero gerta daitezkeen arriskuen asegurua, esportazio eragiketei loturiko finantza kredituen asegurua, esporta zioen aurrefinantzaketarako kreditu asegurua, merkatua aztertu eta azoketara joateko asegurua, kostuen igoera asegurua, trukaneurrien diferentzia aseguru ak, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak onetsitako beste modalitate ba tzuk). Bestalde, enpresa esportatzaileak eta esportazio eragiketak finantzatzen dituzten kreditu erakundeak ere izan daitezke asegurudun kontratu horietan (1, 2 eta 7. art.ak). Legearen ondoren, 1971ko abenduaren 22ko Dekretuak
arauketa zabala ezarri zuen aseguru modalitate horien inguruan. Bestalde, 1973ko martxoaren 7ko Aginduak trukaneurrien diferentzien aseguruetako poliza eredu ofiziala onetsi zuen; 1976ko urtarrilaren 20ko Aginduak, kanpo inbertsioen asegurua ezarri zuen. Bukatzeko, 1991ko apirilaren 19ko Aginduak kanpo merkatari tzan eta nazioarteko merkataritzan estatuak estal ditzakeen arriskuak zehaz tu ditu. 802. C) Lortu gabeko irabazien asegurua.—Aseguru hori kontratu au tonomo gisa edo beste aseguru bateko itun gisa ager daiteke. Aseguru horren bidez, «kontratuan deskribaturiko ezbeharra gertatu izan ez balitz, egintza edota jarduera baten ondorioz lortuko zatekeen etekin ekonomikoa ordaindu behar dio aseguratzaileak asegurudunari» (63. art.). Aseguru horrek iraba zizko eragiketei loturiko arriskuak estal ditzake, aldez aurretik arrisku horiek polizan zehaztu badira. Taxu berean, merkataritzako enpresen jarduerei ere lotzen zaizkie aseguru horiek. Horrela, enpresa osoa edo zati bat gelditzearen ondorioz —kontratuan zehazturiko gertaerak direla bide— horren titularrak galdutako etekinak eta izandako gastu orokorrak aseguratzen dira (66. art.). Objektu berberaren gain lortu gabeko irabazien asegurua eta kalteen aur kako asegurua kontratatzen badira, eta aseguratzailea ez bada erakunde bera, asegurudunak aseguru horien berri eman beharko die aseguratzaile biei (64. artikulua). Legearen arabera, eta kontrako itunik izan ezean, aseguratzaileak eman beharreko kalteordainak bere barruan hartzen ditu ondokoak: 1) ezbeharra dela eta, polizan zehazturiko epean galdutako etekinak; 2) ezbeharra gertatu eta gero, asegurudunari kargak eragiten dizkioten gastu orokorrak; 3) zuze nean ezbeharren ondorioz sortutako gastuak (65. art.). Horrez landara, hona koa adierazi du legeak: «kontratuaren objektu esklusiboa etekinen galera bada, alderdiek ezin izango dute aldez aurretik kalteordainaren zenbatekoa zehaztu» (67. art.).
803. D) Kauzio asegurua.—Legeak ez du arauketa berezirik ezartzen aseguru horren inguruan, eta ondoko definizio nahasgarria besterik ez du eman: «aseguruhartzaileak ez dituenean bere lege eta kontratu betebeharrak betetzen, asegurudunak zenbait kalte izaten ditu; kauzio aseguruaren bidez, kalte horien ordaina eman behar dio aseguratzaileak asegurudunari. Ordain keta hori medeapen edo zigor gisa ematen zaio asegurudunari, eta legean nahiz kontratuan ezarritako mugen barruan egin behar da» (68. art.). Azken finean, kontratu hori aseguruhartzaileak egiten du, asegurudunari begira di tuen betebeharren betepena bermatzeko. Fidantza kontratuan gertatzen den bezala (KZren 1838. art.), «aseguruhartzaileak aseguratzaileari itzuli behar ko dio horrek ordaindutako guztia» (68. art.). 804. E) Defentsa juridikorako asegurua.—Aseguru modalitate hori 1990eko abenduaren 19ko Legeak ezarri du Aseguru Kontratuari buruzko Legean. Defentsa juridikorako aseguruaren bidez, aseguratzaileak ondoko be tebeharrak bereganatu ditu asegurudunari begira: «… administrazio, judizio edo tartekaritza prozeduretan parte hartzeagatik asegurudunak izan dituen gastuak ordaintzeko betebeharra eta, horrez gain, laguntza juridikoa emateko betebeharra, judizioan eta judizioz kanpo» (76a art.). Alderantziz, aseguru horrek ez du estaltzen isunen ordainketa, ezta administrazioak zein epaileek asegurudunari ezarritako zehapenen ondorioz sortutako gastuak ere (76b ar tikulua). Azkenik, aseguru modalitate hori ezin izango da ondoko defentsa juridikoen inguruan aplikatu: erantzukizun zibilari loturikoa, bidai laguntza ren inguruan egindakoa eta itsas ontzien erabilerari loturiko arrisku eta auziei buruzkoa (76g art.). 805. F) Automobilen nahitaezko asegurua.—Automobil aseguruak ga rrantzi handia du egungo egunean. Aseguru hori oinarrizko hiru ereduen arabera egiten da: a) sutea, lapurreta eta kotxeari berari egindako kalteak kon
binatzen dituen asegurua; b) erantzukizun zibileko asegurua, ibilgailuak gai nontzekoei edo beraien gauzei eragindako kalteak oinarri harturik; c) arrisku orotarako asegurua, goian aipatutako arrisku guztiak estaltzen dituena. Zinez, automobil asegurua aseguru mistoa da, eta kasu guztietan ez zaio ondare aseguruen eredu juridikoari egokitzen. Esanak esan, kategoria horren barruan sartzen dugu aseguru hori, ibilgailuaren jabe edo gidariaren erantzu kizun zibila estali baitu betidanik. Halaber, gidariaren erantzukizun zibileko asegurua nahitaezko asegurua da gaur egun. Aseguru hori Motordun Ibilgai luen Zirkulazioaren Aseguru eta Erantzukizun Zibilari buruzko Legeak arau tu du (horren testu bategina 1968ko martxoaren 21ekoa da; hala ere, 1995eko azaroaren 8ko Legeak aldaketa batzuk ezarri ditu lege horretan, legearen beraren izena ere aldatuz). Horrekin batera, kontuan hartu behar da lege hori garatu duen araudia, motordun ibilgailuen erabilera eta zirkulazioaren ondo rioz sortutako erantzukizun zibileko aseguruari buruzkoa. Araudi hori 1986ko abenduaren 30eko Errege Dekretuak onetsi du. Arau horiek ezartzen duenez, nahitaezkoa da erantzukizun zibileko asegurua harpidetzea. a) Erantzukizun zibileko aseguru hori nahitaezko asegurua da, eta as katasunez hitzarturiko aseguruetarik beste edozeinekin batera egin daiteke. Aseguru hori ÂŤibilgailuaren jabeak kontratatu behar duÂť. Hala ere, ÂŤinteresa duen edonork egin dezake asegurua, aseguru horretan izango duen egoera ze haztuzÂť. Azken kasu horretan, ibilgailuaren jabeak ez du aseguratzeko bete beharrik izango (araudiaren 3. artikulua). Nahitaezkotasun horren ondorioz, zirkulatzeko debekua izango dute aseguratu gabeko ibilgailuek (legearen 3. art. eta araudiaren 4. art.). Egia esan, hori zentzuzkoa da, zirkulazioak hirita rrentzako arriskua dakarrelako. Orokorrean, aseguruaren nahitaezkotasuna ezarri duten legeria gehienek, nolabaiteko aldaketa ezarri dute erantzukizun zibileko aseguruari buruzko sistema klasikoaren inguruan. Jakina denez, erantzukizun zibileko
sistema klasikoak erru edo arduragabekeriaren sistema hartzen du oinarri (KZren 1902. art.). Joera horri ekinez, Automobilei buruz ko Espainiako Legeak erantzukizun objektiboaren edo erru gabeko erantzu kizunaren printzipioa ezarri du. Horren arabera, zirkulazioak berak dakarren arriskuaren ondorioz, gainontzekoei edo beraien gauzei eragindako kalteen gaineko erantzukizuna izango du motordun ibilgailuen gidariak. Edozelan ere, kalteak ezinbestearen —gidatze jarduerari eta ibilgailuaren ibilerari lo turik ez badaude— edota kaltetua gertatu denaren arduragabekeriaren ondorio izan badira, gidariak ez du erantzukizunik. Arduragabekeria biena izan bada, hots, gidariarena eta kaltetuarena, erantzukizunaren eta kalteordainaren bi dezko banaketa egin behar da. Horretarako, bataren eta bestearen erruak az tertuko dira. Azkenik, gidatu ez duen jabearen erantzukizuna ere arautzen du legeak (1.1. art.). b) Zirkulazio bitartean, motordun ibilgailuen gidariak kalteak eragiten badizkie pertsona zein gauzei, kalte horien gaineko erantzukizuna izango du. Aseguru horrek, beraz, gidariak duen erantzukizun zibila estaltzen du. Lege xedapenek adierazitakoa gorabehera, aseguru hori ez da erantzukizun zibileko benetako aseguru klasikoa. Erantzukizun zibileko aseguru klasikoaren helbu rua kaltea eragin duen aseguruduna babestea da; horretarako, asegurudunaren ondaretik aseguratzailearen ondarera eramaten du ezbeharraren ondorioz sor tutako erantzukizun zibila. Automobilen arloko asegurua, berriz, kaltetuaren babesa lortzera zuzentzen da batez ere, asegurudunaren babesa baztertu gabe. Beste hitz batzuetan esateko, zirkulazio istripuaren ondorioz kaltetua gertatu den pertsonaren babesa bilatzen da gehienbat. c) Aseguru horrek zirkulazioaren ondorioz pertsonei eragindako kalte galeren ordaina emateko betebeharra estaltzen du, kalte moralak barne. Kal teok zenbatekotzeko, legearen eranskinak ezarritako irizpide eta mugak izan behar dira gogoan (1. artikulua.). 4. artikuluaren ildotik, nahitaezko aseguru
an irizpide horien arabera zehaztuko da kalteordaina eta, horren zenbatekoa nahitaezko aseguruak berak estaltzen duena baino handiagoa bada, gehieneko zenbateko hori nahitaezko aseguruaren kontura ordainduko da. Gainerako za tia borondatezko aseguruak ordaindu beharko du edo, bestela, ezbeharraren gaineko erantzukizuna duenak (4.2. art.). Aseguratzaileak kalteordaina eman dezan, kaltetuak zuzeneko akzioa du aseguratzailearen aurka (legearen 42. artikulua). Akzio hori kalteak izan ditu en gainontzekoak bakarrik du, kontratuan parterik hartu ez duen arren. Alde rantziz, poliza harpidetu duen jabeak eta kalteak eragin dituen ibilgailuaren gidariak ez dute akzio hori (ikus 1977ko martxoaren 26ko eta 1986ko iraila ren 18ko epaiak). Sistema horretan, ibilgailuaren gidariak erantzukizun objektiboa du, eta kaltea izan duen gainontzekoak, bestalde, aseguratzailearen aurkako zuzene ko akzioa. Ekitatea oinarri harturik, aseguratzaileari errepetizio akzioa ain tzatetsi zaio, kalteak eragin dituen gainontzekoaren edota asegurudunaren aurka (44. art.). d) Asegurua nahitaezkoa izan arren, praktikak, herri desberdinetan gerta turikoaren arabera, bestelakorik erakutsi du, hots, nahitaezkotasun horrek ez duela bermatzen kaltetu guztien babesa. Hori oinarri harturik, eta beste lege ria batzuen joerari ekinez, Espainian legeak berme eta konpentsazio fondo bat eratu du Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoan. Fondo horrek asegura tzailearen eginkizuna ordeztuko du ondoko kasuetan: lehenik, araua bete ga be, kaltea eragin duen ibilgailua aseguraturik ez dagoenean edo ezezaguna denean; hurrenik, kalteak eragin dituzten motordun ibilgailuak estatu, auto nomi erakunde edo toki korporazioenak direnean (legearen 18 eta 45. art.ak, eta araudiaren 3 eta 36. art.ak). 806. G) Ondareari buruzko beste aseguru batzuk.—
Ondoko aseguruak ere ondare aseguruen multzoan sartzen dira: A) Erantzukizun nuklearreko asegurua.—Aseguru berri horrek energia atomikoaren erabilera baketsuari datxezkion arriskuak hartzen ditu oinarritzat (erreaktore esperimentalak, elektrizitatea ekoizteko lantegiak, ontzi eta aire ontzien propultsiorako osagaiak eta abar). Aseguru horren bitartez, ezbehar nuklear baten ondorioz sortzen den erantzukizun zibila estaltzen da, gainon tzekoek izan dituzten kalteak oinarri harturik. Espainiako Zuzenbidean, ase guru horretan eraentzen dute Energia Nuklearrari buruzko 1964ko apirilaren 29ko Legeak eta 1967ko uztailaren 22ko Araudiak. Legearen aginduz, insta lazio nuklearrak ustiatzen dituztenek —estatuak izan ezik— jarduera horrek sorturiko arriskuak estali behar dituzte. Edu berean, material erradiaktiboak edota erradiazio ionizatzaileak sortzen dituzten instalazioen (ontzi eta aireon tziak barne) ustiatzaileek ere betebehar hori dute. Estaldura hori gauzatzeko bi aukera daude: bata, aseguru poliza bat kontratatzea eta, bestea, Gordailuen Kutxa Nagusian gordailu bat egitea. Gordailu horren objektu izan daitezke es kudirua, pignoratzeko moduko baloreak eta Ogasun Ministerioak onetsitako beste edozein finantza berme. Kasu bietan, legeak ezarritako zenbatekoaren bestekoa izan behar da estaldura. Horren muga 350 milioi pezetakoa da ins talazio nuklearren kasuan (ikus 1968ko azaroaren 7ko Dekretua). Kopuru hori igo egingo da Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenetan ezarri den gutxienekoaren arabera. Ontzi nuklearren kasuan, dekretu bidez ezarriko da gutxieneko bermea, hitzarmen horiek aintzat hartuta (55, 56 eta 57. art.ak). Esangura hertsian, erantzukizun nuklearreko asegurua ez da nahitaezko asegurua. Aurretik aipatu dugun bezala, aseguru poliza bat kontratatu ordez, instalazio nuklearren ustiatzaileek finantza bermea eratzeko aukera dute. De na dela, kontuan hartzen badugu estaldurak eskatzen duen zenbatekoa, azken aukera hori maila teorikoan geratzen da; hori dela eta, aseguru kontratua egin beharko da nahitaez. Erantzukizun nuklearreko asegurua ez zaio guztiz egokitzen erantzuki
zun zibileko aseguru arruntaren eredu klasikoari. Bistan denez, kalte nuklea rrek hondamendiak ekar ditzakete eta, horrez gain, kalteok mugarik gabe luza daitezke denboran zehar. Ezaugarri horien ondorioz, aseguru horren arauke tak printzipio berezi batzuk hartu ditu oinarri. Printzipio horiek eraberekoak dira Zuzenbide konparatuan eta nazioarteko hitzarmenetan. Hasteko, instala zio nuklearren ustiatzaileek duten erantzukizuna mugatua eta objektiboa da aldi berean (45. art.). Horren helburua bikoitza da: batetik, eman beharreko kalteordainen finantza zama jasateko modukoa egitea eta, bestetik, kaltetuek medeapena jasotzeko duten eskubidea babestea; horretarako, kaltetuek zuze neko akzioa dute aseguratzailearen aurka (65. art.). Horrez gain, berehalako kalteen eta kalte geroratuen arteko bereizketa egiten da. Kalteak berehalako ak izango dira, hamar urteko epean horiek sortu, horietaz jabetu edota horien erantzulea ezagutzen bada. Epe horretatik kanpo, kalteak geroratuak dira (46. art. in fine). Erantzukizun nuklearreko aseguruetan, bestalde, ezin dira aseguru tekni karen ohiko printzipioak aplikatu. Kalteak garrantzi handikoak dira eta, gai nera, ez dago datu estatistikorik horren inguruan. Ezaguna denez, Aseguruen Zuzendaritza Nagusiak Erregistro berezia du erantzukizun zibileko aseguru entzat. Legearen harira, Erregistro horretan inskribaturiko aseguru erakunde ek ahalmena izango dute energia nuklearra erabiltzearen ondorioz sortutako erantzukizun zibila estaltzeko. Berebat, honakoa ezarri du legeak: a) aseguru horiek egiteko, aseguru enpresek euren artean elkartzeko duten ahalmena; b) Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoak arriskuen estalduran izango duen partaidetza; eta c) asegurudunek frankizia bat ezartzeko duten betebeharra; frankizia horren zenbatekoa araudi bidez ezarriko da (58, 59 eta 63. art.ak). Medeapen akzioa batera jarri behar da erantzukizuna duen ustiatzailea ren eta aseguratzailearen aurka, jurisdikzio arrunteko auzitegietan
eta erre klamazioaren zenbatekoari loturiko prozeduraren bidez. Kaltea zein lekutan gertatu eta leku horretako epaitegiak du arazo horren gaineko eskumena. Bes talde, alderdiek eurek edota epaileak bere arioz istripu nuklearrari buruzko txosten teknikoa aurkeztu beharko dute, istripuaren kari eta ondoreak argituz. Txosten hori Energia Nuklearraren Batzak eman behar du (65 eta 66. art.ak). Ustiatzaileak frogatzen badu kaltetuak berak sortu dituela kalte horiek (edo horiekin zerikusirik izan duela) erruz edo arduragabekeriaz, auzitegi eskudu nek kalteordaina emateko betebeharretik aska dezakete —osoosorik edo zati batez— ustiatzailea (45.2. art.). Kalteordaina ematerakoan, kalte pertsonalek lehentasuna dute ondare kalteen gainetik (51. art.). Medeapen akzioa ha mar urte igaro eta gero preskribatzen da, kalteak berehalakoak badira; eta ho gei urte igarotakoan, kalteak geroratuak badira (67. art.). B) Ehiztariaren erantzukizun zibileko nahitaezko asegurua.—Aseguru hori Ehizari buruzko 1970eko apirilaren 4ko Legeak arautzen du. Lege hori betearazteko araudia 1971ko martxoaren 25eko Dekretuak eta 1971ko uztai laren 20ko Aginduak onetsi dute (azken hori indarrik gabe utzi du 1983ko urriaren 14ko Aginduak, prestazio nahiz tarifei dagokienez). Ehiztariak bere armekin kalteak eragiten badizkie pertsonei ehiza bitartean, kalte horiek kon pontzeko betebeharra izango du. Aseguru horren bidez, betebehar hori estal tzen da. V. PERTSONA ASEGURUAK 807. Ideia orokorrak.—Pertsona aseguruen helburua gizakiaren gaineko arriskuak estaltzea da. Batzuetan, asegurudunaren izatea bera ukitzen du ja zokuntzak (bizitza asegurua); beste batzuetan, asegurudunak gorputz lesioak jasaten ditu kanpoko eta bortxazko karien ondorioz (istripu aseguruak). Azke nik, gizakiek beste arrisku bat ere badute, gaixotasunak izateko
arriskua, hain zuzen. Orokorrean, legeak bi agindu zehatz ezarri ditu aseguru horientzat guztientzat. Lehenengoaren arabera, pertsona baten edota pertsona multzo ba ten inguruko arriskuak estal ditzake aseguruak; azken kasu horretan, asegura tzeko asmoaz gain, beharrezkoa da pertsona horiek nolabaiteko ezaugarri er kideak izatea (81. artikulua). Bigarren aginduari helduz, aseguratzailea ezin da subrogatu asegurudunak, ezbeharraren ondorioz, gainontzekoen aurka di tuen eskubideetan. Hori horrela gertatuko da, aseguratzaileak kalteordaina eman badu ere (82. art.). 808. A) Bizitza asegurua. Kontzeptua.—Legearen ildotik, bizitza asegu rua norberaren edota gainontzeko baten bizitzaren gain egin daiteke, herio tzaren, biziraupenaren edo bi horien inguruan (83. artikulua). Hori oinarri harturik, honela defini daiteke bizitza asegurua: aseguru horren bidez, asegu ratzaileak bere gain hartzen du poliza harpidetu duenari (edo horrek izenda turiko pertsonari) kapital edo errenta bat ordaintzeko betebeharra; betebehar hori aseguraturiko pertsona hiltzen denean, edota horrek adin jakin bat due nean gauzatu behar da. Betebehar horren truk prima bakarra edo aldizkako prima jasotzen du aseguratzaileak. Definizio horrek bere barnean hartzen di tu jarraian jorratuko ditugun bizitza aseguru mota guztiak. (Bizitza aseguruen ustiapen teknikoa 1981eko abuztuaren 12ko Aginduak arautu du). 809. Motak.—Giza bizitzaren inguruko aseguruak hainbat modutan kon bina daitezke, baina sailkapenik garrantzitsuena da aseguraturiko arriskua oinarri hartzen duena. Sailkapen horrek ondoko aseguru motak bereizten ditu: a) heriotzaren gaineko aseguruak; aseguru horietan, aseguratzailearen bete beharra asegurudunaren heriotzaren menpe dago (zalantzazko
epemugadun betebeharra). b) Biziraupen aseguruak; halakoetan, aseguruduna adin edota data jakin batetik gora bizitzearen menpe dago aseguratzailearen betebeharra (baldintzapeko betebeharra). c) Aseguru mistoak; aurretik aipatu ditugun biak konbinatzen dituzte aseguru horiek. Horretara, aseguratzailearen betebeharra aseguruduna adin edo data jakin batetik gora bizitzearen menpe dago, edota heriotzaren menpe, aurretik gertatzen bada. Gisa bertsuan, hiru aseguru mota horien barruan aldaera batzuk ager tzen dira: A) Heriotzaren gaineko aseguruan honako bereizketa egin daiteke: a) bizitza osorako asegurua; aseguruduna hiltzean, aseguratzaileak diru kopuru zehatz bat ordaindu behar die asegurudunak izendaturiko pertsonei (onuradu nei) edo haren jaraunsleei. b) Aldi baterako asegurua; horrelakoetan, asegu ruduna epe zehatz baten barruan hiltzen denean bakarrik hartzen du asegura tzaileak diru kopurua ordaintzeko betebeharra. Asegurudunak bizirik irauten badu kontratuan zehazturiko epemuga igaro ondoren, aseguratzaileak ez du betebehar hori gauzatu beharrik izango. B) Biziraupen asegurua ere bi motatakoa izan daiteke: a) Kapital gerora tuaren asegurua; aseguru horren bidez, aseguratzaileak diru kopuru zehatz bat ordaintzeko betebeharra izango du, aseguruduna edota asegurudunak (ase gurua hainbat asegurudunen gain egiten denean) bizirik badaude data zehatz batean. b) Errenta asegurua; aseguru horretan, aseguratzaileak, kapitala ba rik, errenta ordaindu beharko du. C) Azkenik, ondoko bereizketa egin daiteke aseguru mistoen barruan: a) Aseguru misto arrunta; aseguru horietan, aurretik aipatu dugun betebeharra izango du aseguratzaileak. b) Epemuga finkorako asegurua. Aseguru horren bidez, aseguratzaileak data zehatz batean kapital bat ordaindu behar dio ase gurudunari berari (bizirik badago) edota horrek izendaturiko onuradunari. Aseguruduna epemuga hori heldu baino lehen
hiltzen bada, aseguratzaileak ez du prima ordaindu beharrik izango. Pentsio planek antzekotasun handiak dituzte aipatu berri ditugun asegu ruekin. Plan horiek 1987ko ekainaren 8ko Legeak arautzen ditu, lege hori garatzen duen Araudiarekin batera (araudi hori 1988ko irailaren 30ko EDk onetsi du). Aurrearretarako erakunde horiek borondatezkoak eta askeak di ra, eta ematen dituzten prestazioak pribatuak dira. Hortaz, Gizarte Seguran tzak eman behar dituen prestazioen osagarri izan daitezke, baina ezin dituzte inola ere horiek ordeztu. Pentsio plan horien titularrek kapital edo errenta bat jasoko dute jubilazio, biziraupen, alarguntasun, zurztasun edo elbarritasuna dela eta (1. art.). Pentsio planen antolaketa pentsio fondoen bidez egiten da; pentsio fondo horiei buruzko azterketa beste leku batean egin dugu (ikus 463. zk.). 810. Poliza.—Bizitza asegurua gainerako aseguruak bezala dokumenta tzen da. Edonola ere, aseguru horietako polizetan aipamen berezi batzuk egin behar dira, berbarako, polizaren birdoikuntza, urripena, erreskatea, aurreraki nak eta abar. Horiek bizitza aseguruaren ohiko erakundeak dira. Legearen esanetan, nahitaezkoa da heriotzaren gaineko aseguru polizetan erakundeok arautzea. Horiek guztiak geroago landuko ditugu. 811. Osagai pertsonalak.—Aseguratzaile eta asegurudunaz gain, beste pertsona batzuek ere parte har dezakete bizitza aseguruetan, kontratugile zein onuradun izanik. a) Bizitza asegurua pertsona baten bizitzaren gain egiten da, eta pertsona hori aseguruduna da. Pertsona horren heriotzak edota biziraupenak ekarriko du aseguratzaileak kapital edo errenta ordaintzeko betebeharra. Legearen il dotik, bizitza asegurua norberaren edota gainontzeko baten bizitzaren gain egin daiteke, heriotzaren, biziraupenaren edo bi
horien inguruan. Aseguru hartzailea eta aseguruduna ez badira pertsona bera, asegurudunak bere ados tasuna idatziz eman beharko du heriotzaren gaineko aseguruetan. Idatziz emandako adostasun hori ez da beharrezkoa izango, beste edozein bide erabi liz asegurudunak aseguru horren gain interesa duela uste izan bada. Buka tzeko, ezin da bizitza asegururik kontratatu hamalau urtekoak baino gaztea goak diren pertsonen gain, ezta ezgaituen gain ere (83. art.). b) Aseguruhartzailea edo kontratugilea da aseguratzailearekin kontratua egin eta poliza sinatzen duena. Polizan ezarritako betebeharrak gauzatu behar ditu horrek; betebehar horien artean, prima ordaintzeko betebeharra da bete behar nagusia. c) Asegurua pertsona baten mesedetan egiten da, eta pertsona hori onura duna da. Aseguratzaileak onuradun horri eman beharko dio aseguraturiko ka pital edo errenta. Edozein modutara ere, ez da beharrezkoa erakunde juridiko horien azpian pertsona desberdinak egotea. Kasu batzuetan, pertsona bera da erakunde ju ridiko horien guztien azpian dagoena. Izatez, kontratugilea asegurudun eta onuradun ere izan daiteke (biziraupen aseguruetan horixe gertatzen da gehie netan), edo asegurudun bakarrik (adibidez, heriotzaren gaineko aseguruetan). Kontratugilea ez bada aseguruduna bera, aseguru hori inoren bizitza ase guru izenez ezagutzen da. Legeak ahalbideratu du aseguru hori (83. art.) eta praktikan ere egiten da. Kontratu horretan asegurudunak ez du kontratugile izaerarik eta, horren ondorioz, ez du inolako betebeharrik. Beste modu batera esatearren, aseguruduna arriskua eramaten duena da. Hala ere, ezin esan dai teke aseguruduna betebetean kontratuaren osagai pasiboa denik; esan bezala, heriotzaren gaineko aseguruetan berariazko adostasuna eman behar du asegu
rudun izateko (83. art.). 812. Onuradunaren azterketa berezia.—Interesaren titularra den kon tratugileak ez badu bere burua onuradun izendatzen, gainontzeko bat baizik, gainontzekoaren mesedetan egindako bizitza asegurua dugu. Heriotzaren gai neko aseguruak eta aseguru mistoak izaera hori dute eskuarki. Onuradunak egoera juridiko berezia du aseguruotan, eta autoreek eztabaida gogorrak izan dituzte horren inguruan. Onuraduna ez da kontratuaren alderdia, baina kon tratuak berak eratortzen dituen berezko eskubideak ditu horrek. Eskubide horren oinarria ez dago onuraduna izendatu duen kontratugilearengan, kon tratuan bertan baizik. Egia esan, legeak berak aintzatetsi ditu onuradunaren eskubide horiek. Legearen arabera, «kontratua betez, aseguratzaileak presta zioa eman behar dio onuradunari, nahiz eta aseguruhartzailearen legebidez ko jaraunsle edota hartzekodunek horren aurkako erreklamazioak jarri» (88. artikulua). Onuraduna polizan bertan izendatu behar da, beraren izena adieraziz edo zalantzarik sortzen ez duen izendapen generiko baten bidez (85. art.). Prak tikan, sarritan egiten dira horrelako izendapen generikoak, berbarako, «nire semealaben mesedetan», «nire emaztearen mesedetan», «nire jaraunsleen mesedetan» etab. Askotan, izendapen horiek ez dute behar besteko zehazta sunik eta, ondorenez, arazo larriak sortzen dira aseguraturiko kopuru edo errenta ordaintzeko unean. Legeak ondoko arauak ezarri ditu gerta daitezkeen arazo horiek konpontzeko helburuarekin: pertsona baten semealabak onura dun izendatzen direnean modu generikoan, pertsona horren ondorengo guz tiak hartuko dira semealabatzat, baldin eta jaraunspenaren gaineko eskubidea badute; izendapena aseguruhartzailearen, asegurudunaren edota beste pertso na baten jaraunsleen mesedetan egiten bada, jaraunsletzat joko dira aseguru
duna hiltzen denean izaera hori dutenak; izendapena egiten bada jaraunsleen mesedetan, beste zehaztasunik gabe, aseguruduna hiltzen den unean aseguru hartzailearen jaraunsle direnak hartuko dira kontuan; ezkontidea onuradun izendatzen denean, aseguruduna hiltzean ezkontide denak izango du izaera hori; jaraunsle diren onuradunek jaraunspenari uko egiten badiote ere, ez dute onuradun izaera galduko; izendapena hainbat onuradunen mesedetan egiten bada, hitzarturiko prestazioa hainbana banatuko da horien artean, kontrako itunik izan ezean; izendapena jaraunsleen mesedetan egiten denean, banaketa jaraunspen kuotaren arabera egingo da, kontrako itunik izan ezean; azkenez, onuradun batek eskuratzen ez duen zatia, besteen zatiei gehiagotuko zaie (85 eta 86. art.ak). Zernahi gisaz, onuradunaren izendapen hutsak ez dio horri behin betiko eskubiderik ematen; izan ere, kontratugileak izendapen hori ezezta dezake ka pitala edo errenta ordaintzea ekarriko duen egitatea sortu aurretik. Aseguru hartzaileak ez du aseguratzailearen adostasunik behar onuraduna aldatzeko. Horretarako, beste izendapen bat egin behar du polizan bertan, idatzizko adie razpen batean (aseguratzaileari horren berri eman behar dio) edota testamen tuan. Aseguruduna hiltzen denean, ez badago zehatzmehatz onuradunik izendaturik, edota ez badago berori zehazteko araurik, kapitala sartuko da aseguruhartzailearen ondarearen barruan (84. art.). Nolanahi den ere, kontratugileak uko egin diezaioke onuraduna aldatzeko ahalmenari; horretara, polizan egindako izendapena ezeztaezina izango da. Onuraduna izendatzeko modu hori zorra ordaindu edo bermatzeko egiten di ren aseguru kontratuetan ematen da sarritan; kontratu horien bidez, kontratu gileak onuradunarekin aldez aurretik duen zorra ordaindu nahi du (solvendi vel credendi causa). Aurretik aipatu dugun moduan, kontratugileak uko egin diezaioke onuradunaren izendapena ezeztatzeko ahalmenari, baina beharrez koa da uko egite hori idatziz adieraztea. Halakoetan, aseguruhartzaileak poli zaren erreskate, aurrerakin, urripen eta pignorazio eskubideak
galtzen ditu (87. art.). 813. Arriskua.—Heriotzaren gaineko bizitza aseguruetan, benetako he riotza da aseguratzen den arriskua, hain zuzen ere, heriotza biologikoa. Horren parekoa da epaileak egindako heriotza adierazpena, KZren 193. art.ak eta ondorengoek arautua. Biziraupen aseguruetan, ostera, estaltzen den arris kua da aseguruduna aldez aurretik zehazturiko datan bizirik irautea. Aseguru mistoetan, azkenik, bi arrisku horiek estaltzen dira. Kontratu denbora igarotzen den neurrian, gehitu egiten dira arriskuok. Beste hitz batzuetan esateko, denborak aurrera egin ahala gerturatu egiten da asegurudunaren heriotza, edota biziraupen aseguruetan, kapital edo errenta ordaindu beharreko data. Biziraupen arriskua ezin da inola ere mugatu (une zehatz batean, pertso na bat bizirik dago ala ez), bai, ordea, heriotza arriskua. Azken horrek karien araberako —objektiboak nahiz subjektiboak— zein lekuaren araberako mu gak izan ditzake. Azken urteotan, aldiz, aldatzen ari da bizimodua eta, horren ondorioz, muga horiek gero eta txikiagoak dira. Gaur egun, eta polizen ara bera, asegurudunak bizilekua aldatu eta mundu osoan zehar bidaiatu ahal izango du edozein garraiobide erabiliz (linea erregularretatik kanpo egiten di ren urpeko zein aireko bidaiak izan ezik). Horrez gain, suizidio arriskuak ere estaltzen dira; dena den, arrisku horiek estaltzeko, beharrezkoa da poliza si natu eta gero epe bat igarotzea (urtebetetik hiru urtera arteko epea). Azkenik, hondamendia dakarten arriskuak estaltzen dira (gerra, iraultza, izurria eta antzeko beste batzuk). Arrisku horiek guztiak konpentsazio bidez estaltzen di ra, Aseguruen Konpentsaziorako Partzuergoan. Indarreko legearen arabera, «asegurudunaren heriotza polizan beren beregi bazterturiko inguruabarren ondorioz gertatzen denean bakarrik askatuko da aseguratzailea bere betebeha rretik» (91. art.). Bestalde, kontrako itunik izan ezean,
asegurudunaren suizi dio arriskua estaltzeko urtebete igaro beharko da kontratua burutu denetik (93. art.). 814. Prima.—Teknikaren ikuspegitik, bizitza aseguruaren prima kalku latzen da heriotzataulak oinarri hartuz. Horretarako, gainera, aintzat hartu behar dira erakunde ofizialek onetsitako tarifak. Prima eraberekoa da aseguru kontratu osoan zehar, hots, ez da aldatzen; izatez, prima ez zaio arriskuaren kurbari egokitzen. Kontrara, kurba hori gehitzen doa denborak aurrera egin eta asegurudunaren heriotza (edota aseguraturiko errenta edo kapitala ordain tzeko data) gerturatu ahala. Hori dela medio, hasierako urteetan aseguruak so bera estaltzen du arriskua; horrela, primaren soberakinak behar bezala kapita lizatu eta inbertituko dira eta, horri esker, gerogarrenean konpentsatu egingo da prima gabezia hori. Gogora dezagun, berriro ere, denborak aurrera egin ahala, arriskua gehitu arren, prima ez dela aldatzen. Biharetziko arriskuei dagozkien prima soberakinak bere ondarean jaso tzen ditu aseguratzaileak, eta horiekin erreserba matematikoa sortzen du kon tratu bakoitzean. Geroago aztertuko dugu erreserba matematikoak polizen urripen eta erreskatean duen eragina. 815. Prima ez ordaintzea eta poliza urritzea.—Bizitza aseguruak ezau garri bereziak ditu prima ez ordaintzearen ondorioei dagokienez. Ohiko prak tika baten ondorioz, ondoko printzipioa nagusiarazi zen: kontratua indarrean jarri eta epe bat igaro eta gero, prima ez ordaintzeak ez zuen kontratuaren hu tsalketa sortarazten, ez bada polizaren urripena. Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 95. artikuluak printzipio hori bereganatu du. Artikulu horren esa netan, polizan ezarritako epea igaro eta gero, ez da primaren ordainketa eza
ri buruz 15. artikuluaren 2. lerroaldeak ezarritakoa aplikatuko. Epe hori ezin da bi urtetik gorakoa izan, kontratua indarrean dagoenetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro eta gero, prima ordaintzen ez bada, asegurua urrituko da, poli zak ezarritako balio taularen arabera. Halaber, epe horren ondoren, asegurua urritu ahal izango da, baldin eta aseguruhartzaileak hala eskatzen badu. Poliza urritzen denean, asegurua indarrean egongo da kontratuaren erre serba matematikoaren kapital txikienarekin. Horretarako, polizek ezarritako balio taulak hartuko dira kontuan. Halakoetan, erreserba matematikoa pri ma bakarra izango da aseguruak irauten duen bitartean. Gehienetan, poliza ren urripena pentsaturik dago heriotzaren gaineko aseguruentzat eta aseguru mistoentzat. Orokorrean, Legeak ez du kapitala urritzeko eskubide hori jaso aldi baterako aseguru eta biziraupen aseguruetan (98. art.). Behin asegurua urritu eta gero, eta aseguruduna hil baino lehen, kontratu gileak eskubidea du edozein unetan poliza birdoitzeko. Horretarako, polizak zehaztutako baldintzak bete behar ditu kontratugileak (95. art.). 816. Polizaren erreskatea.—Erreskateak nolabaiteko antzekotasunak di tu polizaren urripenarekin. Horren bidez, kontratugileak kontratua salatzeko eskubidea du, aseguratzailearen eskuetatik kontratuaren erreserba matemati koa jasoz. Polizek nahitaez aintzatetsi eta arautu behar dute poliza luditzeko ahalmena (legearen 96. art.). Bigarren urtekoa ordaindu eta hortik aurrera izango du kontratugileak ahalmen hori. Erreskatea, beraz, kontratugilearen eskubide edo ahalmena da. Eskubide hori egikaritzeko ez da beharrezkoa kon painiak bere adostasuna ematea, hau da, nahikoa da kontratugilearen alde ba karreko adostasuna. Kontratugileak hala eskatzen badio, konpainiak polizaren erreskate balioa eman beharko dio. Bestalde, erreskate adierazpena jakinarazi behar zaio konpainiari,
eta konpainiak horren berri duenean bukatuko da kon tratua. Erreskate balioa ordaindu baino lehen ezbeharra gertatuz gero, asegu ratzaileak balio hori ordaintzeko betebeharra besterik ez du izango; beste hitz batzuetan, ez du aseguraturiko kopurua ordaindu beharko. Gainontzeko baten mesedetan egiten den kontratua bada ere, erreskate ahalmena kontratugileari berari dagokio. Orobat, parekoak dira erreskatea eta onuraren ezeztapena. Onuradunaren izendapena ezeztaezina izanda, kontra tugileak ez baditu primak ordaintzen eta erreskate adierazpena egiten bada, erreskatearen balioa onuradunarentzat izango da. 817. Polizen gaineko aurrerakinak.—Bizitza aseguruetan aseguratzai leek aurrerakinak eman ohi dituzte aseguraturiko kopuruaren kontura, poliza ren erreskate balioaren —aurrerakina ematean duen balioaren— portzentaia handiak emanez (orokorrean 100eko 90). Polizok, sarritan, mailegu izena ematen diete aurrerakin horiei. Aurrerakin horrek, alabaina, ez du mailegu izaerarik, kapitala jasotzen duenak ez baitu berori itzultzeko betebeharrik. Emate edo aurrerakin horiek solvendi causa egiten dira, eta aseguraturiko kopuruaren kontura egindako ordainketa partzialak besterik ez dira. Hori oinarri harturik, konpainiek ordainketak egin behar dituztenean asegurua dela eta, aurreraturiko kopuruak ken ditzakete ordainketa horretatik. Aurrerakinen gaineko eskubidea legearen 97. artikuluak aintzatetsi du. 818. Polizaren pignorazioa eta lagapena.—Legearen 99. artikuluaren arabera, aseguruhartzaileak poliza laga edo pignora dezake edozein unetan, baldin eta onuradunaren izendapena ezeztaezina ez bada. Poliza lagatzen de nean, lagapenhartzaileak polizaren inguruko eskubide guztiak bereganatuko ditu. Polizaren gaineko bahia egiten denean, zordunak bere zorraren ordain keta bermatzen du, aseguraturiko kopuru edo kapitalaren bidez. Horretara, bizitza asegurua kreditu tresna bihurtzen da; lanak emandako dirusarrerak besterik ez dituztenek, sistema hori erabili behar dute askotan, ezin dizkie
telako hartzekodunei ohiko berme errealak eman. Poliza agindura luzatzen denean, lagapen edo pignorazioa endosu bidez egin beharko da. Nolanahi den ere, aseguruhartzaileak polizaren lagapen edo pignorazioaren berri eman behar dio aseguratzaileari, idatzi sinesgarri baten bitartez. 819. Aseguraturiko kopurua edo errenta ordaintzea.— Bizitza asegu ruetan kaltea osoa da beti. Kaltearen zenbatekoa a forfait zehazten da, hots, aldez aurretik (aseguraturiko kopurua) eta irizpide subjektiboen arabera (ikus 779. zk.). Hori dela eta, ez da arazorik gertatzen ezbeharra likidatzerakoan. Aseguraturiko kopurua edo errenta osoosorik ordaindu behar da, behin jazo kuntza kaltegarria gertatu eta gero (heriotza edota biziraupena). Onuradunak asegurua mugaeguneratu duen egitatea (asegurudunaren heriotza edota bizi raupena) gertatu dela bidezkotu behar du, aseguratzaileak ordain diezaion. Asegurudunaren heriotza onuradunaren doloz gertatu bada, onuradun horrek kontratuan ezarritako prestazioa jasotzeko eskubidea galduko du, eta prestazio hori aseguruhartzailearen ondarean sartuko da (92. art.). Horixe bera gertatu ko da aseguruduna hiltzen denean, zehatzmehatz onuradunik izendatu ez bada, edo ez badago berori zehazteko araurik; halakoetan, kapitala aseguru hartzailearen ondarearen barruan sartuko da (84. art.). Aseguruhartzaileak, bada, ordainketa erreklamatu ahal izango dio aseguratzaileari. 820. B) Istripu asegurua. Kontzeptua.—Aseguru horren bidez, aldi ba terako elbarritasuna, elbarritasun iraunkorra edo heriotza eragiten duten gor putz lesioak estaltzen dira, lesio horiek batbatean sortzen direnean kanpoko eta bortxazko karien ondorioz, asegurudunaren borondateak horietan eraginik izan gabe (100. art.). Aurretik aipatu bezala (ikus 783. zenbakia.), aseguru hori kalteen aurka ko asegurua da. Gorputz lesioa jazokuntza kaltegarria da eta giza gorputza aseguratzeko modukoa den interes ekonomikoaren
objektu izan daiteke. Kal teen balorazioa aldez aurretik zehazten da zenbateko finkoen arabera (a for fait). Hori gorabehera, aseguruaren helburu nagusia asegurudunak bere gorputzean izandako kalteen ordaina ematea da. Polizek zehatzmehatz zehazten dute zein den estalitako arriskua, kariak oinarri hartzen dituen mugaketa sistema baten bidez. Bizitza aseguruan bezala, aseguraturiko kontratugileak onuradunak izen da ditzake, heriotza gertatuz gero, aseguraturiko kapitala jaso dezaten. Onura dunik izendatu ez bada, kontratugilearen jaraunsleek izango dute eskubide hori (100.2. art.). Elbarritasun iraunkorraren kasuan, ordaintzeko moduko kaltearen balioa elbarritasun mota desberdinen araberako portzentaien eskala baten bidez ze hazten da. Aldi baterako elbarritasunari dagokionez, aseguraturiko saria or daindu behar du aseguratzaileak elbarritasunak irauten duen bitartean. 821. C) Gaixotasun asegurua. Kontzeptua.—Aseguru hori ez da gehiegi garatu aseguru aske gisa. Arrisku berbera estaltzen duen nahitaezko gizarte aseguruak lortu duen zabalkuntza dela eta, aseguru horren garrantzia ahuldu egiten ari da egunetik egunera. Aseguru horrek gaixotasun arriskua estaltzen du, alegia, kanpokoak ez diren bortxazko karien (istripuaren) ondorioz gorpu tzaren osasunak duen asaldura arriskua. Gaixotasun asegurua, istripu asegu rua bezala, kalte pertsonalen aurkako asegurua da. Dena dela, kalteordaina emateko eginkizuna nabarmena da gaixotasun aseguruan, istripu aseguruan baino. Gaixotasun aseguruan, bestelako kalteordainez gain, gaixotasun gas tuak ere ordaintzen dira eta, horren ondorioz, aseguraturiko interesaren balo razioa objektiboa izan daiteke. Hortik kanpo, kontratu horren arauketa oroko rrak antz handiak ditu istripu aseguruarekin. Ondorioz, azken
horren arauak aplikatuko zaizkio baterakorrak diren neurrian (106. art.). Aseguratzaileak bere gain har dezake zenbateko batzuk eta osasun zein farmazi laguntzaren gastuak ordaintzeko betebeharra, polizak ezarritako mu gen barruan. Beste kasu batzuetan, aseguratzaileak zuzenean beregana ditza ke zerbitzu medikokirurgikoen prestazioa. Halakoetan, araudiek ezarritako muga eta baldintzen arabera eman beharko dira zerbitzuok (105. art.). VI. BERRASEGURUA 822. Kontzeptua eta eginkizun ekonomikoa.— Aseguratzaileek arris kuak bereganatzen dituzte euren bezeroekin zuzeneko aseguru kontratuak egi ten dituztenean. Berraseguruaren bidez, arrisku horiek estaltzen dira. Jakina denez, ezbeharra gertatzen denean, zuzeneko aseguratzaileak kalteordaina eman behar dio asegurudunari. Horren ondorioz, ondare kalteak izango ditu aseguratzaileak, eta berraseguruaren helburua kalte horien medeapena ematea da. Erantzukizun zibileko asegurua bezala, berrasegurua zor baten arriskua estaltzen duen asegurua da. Berraseguruak, bestalde, aseguruek orokorrean dituzten ezaugarriak ditu (sinalagmatikoa, kostu bidezkoa, segidako traktuduna eta ausazkoa da). Be rraseguru eragiketek lotura estuestuak dituzte zuzeneko aseguru eragikete kin. Hala eta guztiz ere, ezin esan daiteke berrasegurua kontratu erantsia denik, bi kontratu horien arteko loturak ez baitu bakoitzaren autonomia haus ten. Zuzeneko asegurua berraseguruaren baldintza bada ere, kontratu biak au tonomoak dira eta bakoitzak bere bidea hartzen du. Asegurudunak ez du berraseguratzailearen aurkako akziorik, ezta horrek haren aurkakorik ere. Berraseguruak garrantzi handiko eginkizun teknikoekonomikoa gauza
tzen du. Aseguru erakundeek berrasegurua erabiltzen dute aseguru alor guz tietan. Horren bidez, etengabe gehi dezakete eragiketa kopurua. Teknikaren ikuspuntutik, arriskutsua izan daiteke aseguratzailearentzat asegurudunei zu zenean estalitako arrisku guztiei aurre egitea. Berrasegurua erabiliz, arriskuak eta aseguraturiko kopuruak zatitu eta banatzen dira. Berrasegururik gabe, era kunde aseguratzaileek ezin izango lukete jardun, euren indar ekonomikoa handia izanda ere. 823. Lege eraentza.—Merkataritza Kodeak ez zuen berrasegurua arautu; egia esan, 400. artikuluaren bigarren lerroaldean horren aipamen bat besterik ez zuen egin. Beste alde batetik, indarreko legeak ere ez dio gai horri merezi duen arreta eskaini, eta modu zehazgabean definitu du 77. artikuluan. 79. ar tikuluaren arabera, berraseguruari ez zaio legearen 2. artikuluak ezarritakoa aplikatuko; izan ere, 2. artikuluak legearen manuek duten aginduzko izaera adierazi du. Azkenik, legeak argi eta garbi utzi du ez dagoela zuzeneko lotu rarik asegurudunaren eta berraseguratzailearen artean. Hori dela bide, berra seguru itunak ez du asegurudunarengan eraginik izango, eta horrek ezin izango dio berraseguratzaileari zuzenean eskatu kalteordaina eman diezaion (77 eta 78. art.ak). Ondokoa da legeak jasotako definizioa: Berraseguru kontratuaren bidez, eta legeak zein kontratuak ezarritako mugen barruan, berraseguratzaileak be rrasegurudunari ordaindu behar dio horrek aseguratzaile gisa jardutearen on dorioz bere ondarean hartu duen zorra. 824. Berraseguru motak.—Kontratua burutzeko moduaren arabera, ba nakako edo aukerako berrasegurua eta berraseguru orokorra edo abonamendu berrasegurua (tratatu bidez egindakoa) bereizi behar dira. Jatorrian, berraseguruak banakako izaera zuen, eta kasuankasuan kon tratatzen zen, aseguru zehatz bati loturiko arriskua estaltzeko.
Gaur egun, ordea, oso gutxitan egiten dira eragiketa bakanen berraseguruak. Gehienetan, tratatu orokor edota abonamendu tratatuen bidez egiten dira berraseguruak. Arean bere, berraseguraturiko aseguratzaileak berraseguratu egin beharko di tu aseguru arlo zehatz batean egiten dituen zuzeneko aseguru guztiak. Bana kako aseguruetan, aseguru erakunde lagatzaileak zorpean geratzen dira hala beharrez, zuzeneko asegurua kontratatu eta berrasegurua egiten den bitartean. Horixe da, hain zuzen ere, banakako berraseguruek duten arazorik larriena. Tratatu orokorren bitartez, ostera, desagertu egiten da arazo hori. Horren on dorioz, berraseguru ÂŤtratatuÂť edo hitzarmen orokor horiek gero eta gehiago erabiltzen dira. Tratatu horiek zuzeneko aseguruen poliza flotatzaile edo abo namendu polizen modukoak dira. Egineginean ere, etengabeko harremanak sortzen dira aseguru erakunde lagatzailearen eta berraseguratzailearen artean. Geroago, ÂŤaplikazioÂť zehatzak gertatuko dira, aseguru erakunde lagatzaileak arriskuak lagatzen dituen neurrian. Berraseguruen inguruko tratatu orokorren artean ere ondoko bereizketa egin daiteke: a) Kuota edo partaidetza tratatuak; halakoetan, berrasegura tzaileak aseguru erakunde lagatzaileak bereganaturiko arriskuen portzentaia batean parte hartzen du, eta ezbeharra gertatzen denean, proportzio horretan emango du kalteordaina. b) Soberakin tratatuak; kasu horietan, erakunde be rrasegurudunak zuzeneko aseguru eragiketa bakoitzean bere gain hartuko duen gehieneko erantzukizuna (kontserbazio osokoa) zehazten du, eta gaine rakoa berraseguratzaileari lagatzen dio. Bada, berraseguratzaileak aseguru erakunde lagatzailearen ahalbide ekonomikoa gainditzen duten arriskuak estaltzen ditu; erakunde horren ahalbide ekonomikoa kontserbazio osokoak adierazten du. Aseguru erakundeek kontu handiaz kalkulatu badituzte euren kontserbazio osokoak, babesturik geratuko dira osoosorik eta modu automa tikoan. Era berean, berraseguratzaileak ere bere ahalbidearen gainetik (berra seguratzaile gisa duen kontserbazio osokotik) dauden arriskuak
(soberakinak) bereganatu baditu, bere gain hartu ezin dituen arriskuak berraseguratu ahal izango ditu, zati hori beste berraseguratzaile batzuei atzeralagaz. Horretara, soberakinen berraseguruaren bidez, betebetean lortzen da berraseguruaren helburu berezia, hau da, zuzeneko aseguratzaile bakoitzak izandako arriskuak orekatzea eta ordaindu beharreko diru kopuruak homogeneo bihurtzea. 825. Kontratuaren agiriak.—Berrasegurua, gainerako aseguruak bezala, idatziz jaso behar da bi kontratugileek sinaturiko agiri batean. Agiri horrek ez du poliza izena hartzen, hitzarmen edo tratatu izena baizik. 1944ko irailaren 29ko Dekretuaren 6. artikuluari helduz, berraseguru kontratuek datu hauek jaso behar zituzten kontratugileen datu pertsonalez gain: estalitako arriskuen izaera; berraseguru modalitatea; berraseguratzailearen partaidetza eta laga tzailearen atxikipen garbia; edota lagaturiko zein atxikiriko zatia zehazteko prozedura; kontratuaren baldintza ekonomikoak; ondoreen datak eta iraupen epea; epe hori ezin zen zazpi urtetik gorakoa izan bizitza arloetako berrasegu ruetan, eta hiru urtetik gorakoa gainerakoetan; kontratua salatu edo hutsal tzeko epea eta Espainiako justiziarekiko menpekotasuna. Egungo egunean, berriz, dekretu horrek ez du indarrik, eta berraseguru tratatuen edukia ez dago aginduzko arauketapean Espainiako Zuzenbidean. 826. Arriskua eta interesa.—Jazokuntza kaltegarria gertatzen denean, aseguru erakundeak kalteen ordaina eman behar dio asegurudunari. Horren ondorioz, urritu egin daiteke aseguru erakundearen ondarea, eta arrisku hori da, hain zuzen ere, berraseguruak estaltzen duena. Arrisku hori bakoizteko zuzeneko aseguru kontratua hartuko da kontuan. Ezbeharra gertatzean, berraseguraturiko erakundeak kaltegaleren ordai na eman behar die asegurudunei eta, horren ondorioz, galdu egin beharko du bere ondarearen zati bat. Berraseguru kontratuaren interesa berraseguru era kundeak bere ondarearekin —galdu duen zatiarekin— duen lotura da. Interes horrek, gainera, aseguratzaile bakoitzak arriskupean
diren ondasunekin duen zeharkako lotura erakusten du. Interesaren balioa bat dator zor horren zenba tekoarekin edo, hobe esateko, berraseguraturik dagoen zor horren zatiarekin. 827. Kontratuaren ondoreak.—Berraseguruaren barne jardunbidea ase guruena bezalakoa da. Kontratua epe zehatz baterako egiten da, baina isilbi dezko luzapenak ere onartzen dira. Berraseguru kontratuak ere betebeharrak sortzen ditu alderdi bientzat. Berrasegurudunaren betebehar nagusia prima ordaintzea da. Prima hori berraseguraturiko kopuruaren arabera kalkulatzen da eskuarki, zuzeneko ase guruaren prima oinarrit hartuz. Asegurua eta berrasegurua kontratu autono moak izanda, berraseguruaren prima nahitaez ordaindu behar da, zuzeneko aseguruaren prima ordaindu den ala ez kontuan hartu gabe. Alderdi bientzat nahitaezkoak diren berraseguru tratatu orokorretan, pri ma ordaintzeko betebeharraz gain, zuzeneko aseguru kasu bakoitza tratatuari aplikatzeko betebeharra (ekartze adierazpena) ere ezartzen da, tratatuak berak ezarritako moduan. Aukerako tratatuetan, aldiz, berraseguratuak ez du ekar tze adierazpena egiteko betebeharrik izango, hori borondatezkoa izango baita. Berrasegurudunak, zuzeneko aseguratzailea den neurrian, kalteordaina eman behar dio asegurudunari. Horrekin loturik, berraseguratzailearen bete beharra berrasegurudunari horren ondorioz sortutako kalteen ordaina ematea da, hitzarmenaren mugen arabera. Berraseguratzailearen betebeharra asegura tzaile lagatzailearen betebeharra hasten den une berean sortzen da. Hortaz, asegurudunak aseguratzailearen aurka duen kreditua likidoa eta eskatzeko modukoa denean, aseguratzaileak berraseguratzailearen aurka duen kreditua ere likidoa eta eskatzeko modukoa izango da. Gehienetan, bizitza arloko berraseguru tratatuetan,
berraseguratzaileak ondoko betebeharra hartzen du bere gain: erakunde lagatzailearen esku uztea berari laga zaizkion arriskuen portzentaiak zeintzuk izan eta portzentaia ho riei dagozkien erreserba matematikoen zenbatekoa. Erakunde lagatzaileari emandako zenbatekoek bahi irregular bat eratzen dute; berraseguru tratatue tan, berme gordailu forma hartzen du horrek gehienetan. BIBLIOGRAFIA III. A) BOLDT: Die Feuerversicherung, 2. argitaraldia, Karlsruhe, 1980; BRIG L’Assurance des objets d’art, Paris, 1990; CAMACHO DE LOS RÍOS: Armonización del derecho de seguro de daños en la Unión Europea, Madril, 1996; CARDONA PUIG: Manual del seguro de incendio y riesgo sobre las cosas, Bartzelona, 1972; FECCI: L’assicurazione incendio, Milan, 1962; FERNÁNDEZELICES: El precio en el seguro de incendios, Madril, 1979; FOSSEREAU: La notion d’incende, Paris, 1963; GARRIGUES: «La prueba de preexistencia en el seguro contra incendios», in RDM, 1947, 9. zk., 445. or. eta ondorengoak; HOHNE: Die industrielle Feuerversicherung, Heidelberg, 1962; RIERA BLANCO: «La quiebra del tomador del seguro de daños», in ADC, 1988, 689. or. eta ondorengoak; RAISER: Kommentar der allgemeinen Feuerver sicherungsbedingungen, 2. argitaraldia, Berlin, 1937. B) GÓMEZ CALERO: «El concepto de “robo” en la Ley de contrato de seguro», in RES, 1981, 425. or. eta ondorengoak. C) ÁLVAREZ DE BENITO: «El concurso aleatorio de seguros en el transporte de mercancías», in RGD, 1994, 453. or. eta ondorengoak; CORTÉS GIRO: Transportes y seguros de mercancías en mar, tierra y aire, Bartzelona, 1958; D’IMPERIO: Le assicu razioni del ramo trasporti, Milan, 1970; MÖLLER: «Rechtsbegriff der Transport versicherung», in Festschrift EHRENZWEIG, Kalsruhe, 1955, 169. or. eta ondorengoak; MUNAR MARTÍNEZ eta GALLEGO VARA: El seguro de transporte de mercancías, Madril, 1987; SÁNCHEZ GAMBORINO: «Seguros de transporte de mercancías y seguros de res ponsabilidad del porteador», in RDM, 1965, 195. zk. eta ondorengoak; IDEM: «El seguro en la nueva normativa española de transportes», in RES, 68. zk., 1991, 57. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ ORTIZ: «Problemática de las empresas de transporte ante el nuevo Seguro Obligatorio de Viajeros (S. O. V.)», in RES, 63. zk., 1990, 21. or. eta ondorengoak; SORLI eta CUADRADO: Los siniestros y las averías en el seguro de transportes, Bartzelona, 1996; VERGEZ SÁNCHEZ: «El seguro obligatorio de viajeros como seguro de accidentes», in RES, 64. zk., 1990, 95. or. eta ondorengoak; VITTO RELLI: L’assicurazione trasporti, Milan, 1962. D) CABALLERO SÁNCHEZ, L. A.: «El seguro agrícola en España», in Riesgo y NOLESARACCO:
Se guro, 1967, 17. zk., 11. or. eta ondorengoak; CRESPO: «Seguros y crédito para el cam po», in RES, 1978, 443. or.; LAGARMA BERNARDOS: «El seguro de pedrisco en Espa ña», in Banca y Seguro, 1961, 11. zk., 77. or. eta ondorengoak. IV. A) ALONSO SOTO: El seguro de la culpa, Madril, 1977; BARROUX: Les assu rances de l’entreprise, Paris, 1977; CABANILLAS: «La responsabilidad civil por daños a personas y cosas a consecuencia de la alteración del medio ambiente y su ase guramiento», in RES, 1988, 7. or. eta ondorengoak; CALZADA CONDE: El seguro voluntario de responsabilidad civil, Madril, 1983; IDEM: «La delimitación del riesgo en el Seguro de Responsabilidad Civil: el nuevo parrafo segundo del artículo 73 de la Ley de Contrato de Seguro», in RES, 89, 1997, 45. or. eta ondorengoak; COCRAL RIEDMATTEN: Les responsabilités civiles diverses et le contrat d’assurance, 3. argitaraldia, Versailles, 1966; DE STROBEL: L’assicurazione di responsabilità civile, Milan, 1974; GARRIGUES: «L’assicurazione della responsabilità civile totale nel diritto spagnolo», in Ass., 1963, I, 295. or. eta ondorengoak; HARTUNG: Die allgemeine Haft pflichtversicherung, Berlin, 1957; HERRERO: «El seguro de responsabilidad civil profesional de administradores y alta dirección de sociedades mercantiles», in RES, 1992, 71. zk., 51. or.; HEUSSER: Das directe Forderungsrecht des Geschädigten gegen Haftflichtversicherer, Zürich, 1979; LAMBERT eta FAIVRE: Assurances de entreprises et des professions, Paris, 1979; MÖLLER: «Probleme der Rechtsschutzversicherung», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 1. or. eta ondorengoak; MONER MUÑOZ: «Los daños dolosos como causa de exclusión del seguro de responsabilidad civil», in RGD, 1995, 11311. or. eta ondorengoak; OBERBACH: Allgemeine Versicherungsbedingungen für Haftpflichtversicherung, 2 liburuki, Berlin, 1938–1947; OLIVENCIA: «El seguro de protección jurídica: del pasado al futuro», in RES, 1981, 263. or. eta ondorengoak; PAVELEK: «La Responsabilidad Civil de los Prestadores de Servicios», in RES, 1992, 69. zk., 39. or.; ROMÁN PUERTA: La solidaridad del responsable civil y de su com pañía aseguradora frente al perjudicado, Madril, 1977; SÁNCHEZ CALERO: «El seguro de defensa jurídica», in RES, 1975, 107. or. eta ondorengoak; IDEM: Estudios sobre el aseguramiento de la responsabilidad en la gran empresa, Madril, 1994; IDEM: «La delimitación temporal del riesgo en el seguro de responsabilidad civil tras la modifi cación del artículo 73 de la Ley de Contrato de Seguro», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1315. or. eta ondorengoak; SOTO NIETO: «Responsabilidad civil subsidiaria. Cuestiones procesales», in RES, 84. zk., 1995, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «El Se guro de Responsabilidad Civil General y el dolo. Solución a un tema conflictivo», in RES, 92, 1997, 19. or. eta ondorengoak; STIGLITZ: «Seguro contra la Responsabilidad Civil y la limitación temporal de la garantía asegurativa. Estado de la situación en
Argentina», in RES, 89, 1997, 111. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: L’assicu razione di responsabilità civile e il diritto alla salute, Erroma, 1981; ZENBAIT AUTORE: Responsabilité professionnelle et assurance des risques professionnels, Brusela, 1975. B), C) eta D) BARRES BELLOCH: Régimen jurídico del seguro de caución, Iruñea, 1996; BASTIN: L’assurancecrédit dans le monde contemporain, Paris, 1978; IDEM: El seguro de crédito. Protección contra el incumplimiento de pago, Madril, 1993; BAU TISTA: Conocimientos generales del seguro de transportes, Madril, 1993; BREHM: L’assurancecautionnement, Winterthur, 1960; CABALLERO SÁNCHEZ: «Anotaciones al sistema español del seguro de crédito a la exportación», in Riesgo y Seguro, 1968, 21. zk., 11. or. eta ondorengoak, eta 22. zk., 11. or. eta ondorengoak; CAMACHO DE LOS RÍOS, J.: El Seguro de Caución. Estudio Crítico, Madril, 1994; DOMÍNGUEZ DOMÍN GUEZ: «Las cláusulas de limitación temporal (claim made) en el seguro de responsabi lidad civil», in RGD, 1997, 57. or. eta ondorengoak; EMBID IRUJO: «El Seguro de Caución como garantía», in Nuevas entidades, figuras contractuales y garantías en el mercado financiero, Madril, 1990, 695. or. eta ondorengoak; DEL CAÑO ESCUDERO: Seguro de crédito a la exportación, Madril, 1965; FONT GALÁN: «Natura e disciplina giuridica delle polizze fideiussorie rilasciate delle compagnie di assicurazioni», in Ass., 1976, I, 216. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «L’assicurazione del lucro ce ssante nella legge spagnola dell’8 octtobre 1980», in Ass., 1983, I, 5. or. eta ondo rengoak; GREULICH: Die Kreditversicherung, Frankfurt, 1967; JIMÉNEZ DE PARGA: El seguro de crédito a la exportación, Madril, 1965; SERRANO ALTIMIRAS: «Notas sobre el seguro en las financiaciones y ventas a plazos», in Riesgo y Seguro, 1965, 12. zk., 43. or. eta ondorengoak; SUSO VIDAL: «Consideraciones en torno a la póliza de seguro de diferencias de cambio», in RES, 1979, 277. or. eta ondorengoak; TIRADO SÚAREZ: El seguro de crédito, Madril, 1980; IDEM: «El lucro cesante en los seguros de daños», in RES, 1978, 443. or. eta ondorengoak; IDEM: El seguro de pérdida de beneficios por interrupción de la empresa, Jerez, 1976. E) BARREIRO MOURENZA: Comentarios sobre el seguro obligatorio de vehículos de motor, 2. argitaraldia, Madril, 1965; IDEM: «El ejercicio de la acción directa contra el asegurador obligatorio», in RDP, 1967, 641. or. eta ondorengoak; BENÍTEZ DE LU GO: El seguro obligatorio de vehículos de motor y su proyección indemnizatoria, Ma dril, 1965; IDEM: «Notas sobre las disposiciones complementarias de la Ley sobre seguros obligatorios de vehículos de motor», in Rev. Der. Cir., 1965, 2. zk., 81. or. eta ondorengoak; CABALLERO SÁNCHEZ, E.: «Características generales de la póliza de seguro automovilístico de responsabilidad civil», in Actas del Coloquio de Bilbao, 1963; IDEM: «La política de tarifas del seguro obligatorio de automóviles», in Rev. Der. Cir., 1965, 3. zk., 116. or. eta ondorengoak; CUÑAT EDO: «Análisis de las “bases del contrato” en la póliza del seguro voluntario de automóviles, aprobada por O. M. de 31
de marzo de 1977», in RES, 1978, 19. or. eta ondorengoak; DUQUE DOMÍNGUEZ: «Algunas consideraciones sobre el derecho de repetición del asegurador en el seguro obligatorio de responsabilidad por el uso y circulación de vehículos de motor», in Anales Univ. de La Laguna, 1964, 1. or. eta ondorengoak; IDEM: «El deber del toma dor en la proposición del seguro obligatorio de automóviles», in Rev. Der. Cir., 1967, 341. or. eta ondorengoak; IDEM: «Subrogación en el seguro de automóviles a todo riesgo y derecho de repetición del asegurador frente al asegurado», in Rev. Der. Civ., 1967, 405. or. eta ondorengoak; MARTÍ SÁNCHEZ: «La responsabilidad civil automo vilística en la Ley de 24 de diciembre de 1962», in RDM, 1964, 92. zk., 295. or. eta ondorengoak; MEDINA CRESPO: El recargo de intereses al asegurador en los juici os del automóvil. Construcción racional de una norma que parece no serlo, Madril, 1990; OGASUN MINISTERIOA: El seguro del automóvil en España. Criterios básicos para su reforma (Libro Blanco), Madril, 1982; OLIVENCIA RUIZ: «Sentido de la obligatoriedad en el seguro de automóviles», in Rev. Der. Cir., 1964, 1. zk., 3. or. eta ondorengoak; IDEM: «Problemática que plantea la introducción del seguro obligatorio de automóviles en España», in Rev. Der. Cir., 1965, 5–6 zk.ak, 297. or. eta ondoren goak; SÁNCHEZ CALERO: «El sistema de responsabilidad civil en la Ley de 24 de diciembre 1962», in Actas de SEAIDA, Madril, 1963; IDEM: «Los derechos del tercero perjudicado frente al asegurador de automóviles», in Los seguros de vida y del automóvil, Madril, 1973; SANTOS BRIZ: «La reforma del seguro del automóvil. Reper cusiones en dicha reforma de la Ley 5/1980, de 8 de octubre, de contrato de seguro», in RDP, 1983, 995. or. eta ondorengoak; SOTO NIETO: La responsabilidad civil en el accidente automovilístico, 2. argitaraldia, Madril, 1972; IDEM: «Cauces procesales idóneos para el ejercicio de la pretensión indemnizatoria del perjudicado por acci dente automovilístico», in Rev. Der. Cir., 1980, 107. or. eta ondorengoak; URÍA: «Problemas fundamentales del seguro automovilístico de responsabilidad civil», in Actas del Coloquio de Bilbao, 1963, 23. or. eta ondorengoak. F) BARRÓN DE BENITO: «Incidencia de la disposición transitoria segunda de la Ley Orgánica 3/89, de 21 de junio. Principales problemas hermenéuticos y de apli cación que suscita desde la perspectiva del accidente de la circulación», in RES, 61. zk., 1990, 7. or. eta ondorengoak; CABALLERO SÁNCHEZ, L. A.: «El seguro de riesgo nuclear por instalación o por accidente», in Riesgo y Seguro, 1965, 11. zk., 95. or. eta ondorengoak; IDEM: «Comentarios a la póliza uniforme de responsabilidad civil de instalaciones nucleares», in Riesgo y Seguro, 1966, 15–16 zk.ak, 107. or. eta ondo rengoak; IDEM: «Las pólizas españolas de riesgos nucleares. El pool atómico español», in Riesgo y Seguro, 1968, 21. zk., 191. or. eta ondorengoak; COBO GONZÁ LEZ: Manual de investigación de siniestros y lucha contra el fraude en el seguro de automóviles, Madril, 1993; CORRETGER: «La cobertura del riesgo en daños nu cleares», in Riesgo y Seguro, 1968, 22. zk., 163. or. eta ondorengoak; DI MARTINO: La
responsabilità civile nelle attività pericolose e nucleari, Milan, 1979; GARRALDA VALCÁRCEL: «Consideraciones en torno al ejercicio de las acciones para el resarci miento de daños, en el ámbito del Seguro Obligatorio de Automóvil», in RES, 67. zk., 1991, 7. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Le contrat d’assurance contre le risque nucléaire dans la loi et la practique espagnole», in Études BESSON, Paris, 1976, 157. or. eta ondorengoak; HEBRERO ÁLVAREZ: «Comentarios urgentes a la Ley Orgánica 3/1989, de 21 de julio, de actualización del Código penal, desde el punto de vista del sector asegurador, de responsabilidad civil de vehículos a motor», in RES, 60. zk., 1989, 79. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA: «Reflexiones sobre la Tercera Di rectiva de la CEE en materia de seguro de responsabilidad automovilística», in Dere cho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 601. or. eta ondorengoak; MEDINA CRESPO: «Acci dentes de circulación: Incidencia de la Ley Orgánica 3/89 sobre los procedimientos de tramitación. La disposición transitoria segunda», in RES, 60. zk., 1989, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «La declarada constitucionalidad del juicio verbal como cauce omnicomprensivo para la solución de los ilícitos dañosos de la circulación moto rizada. Significación, alcance y efectivos condicionamientos», in RES, 1992, 71. zk., 17. or.; MORILLAS: El seguro del Automóvil: El aseguramiento obligatorio de la res ponsabilidad civil automovilística, Zaragoza, 1992; ROCA GUILLAMÓN: «El nuevo régimen de responsabilidad civil y seguro de los vehículos a motor», in Cuad. D. y Com., 22, 1997, 33. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «El seguro obligatorio de caza», in Estudios URÍA, 763. or. eta ondorengoak; SAURA: Seguro de responsabilidad civil del automóvil, de suscripción obligatoria. (Adaptado al Derecho español y a la normativa comunitaria), Madril, 1993; SUNYER ALDOMA: «Cobertura de los riesgos nucleares», in Riesgo y Seguro, 1968, 21. zk., 169. or. eta ondorengoak; VICENTE Y GELLA: «El contrato de seguro y la energía atómica», in RIDC, 1958, 10. zk., 237. or. eta ondorengoak. V. A) CARBONELL: «La competencia judicial en los contratos de Seguro de vida de carácter internacional», in RES, 1992, 72. zk., 53. or.; IDEM: Los contratos de se guro de vida. (Normativa interna y comunitaria), Bartzelona, 1994; CARBONEL PUIG: «Derecho aplicable al contrato internacional de seguro de vida», in RES, 90, 1997, 59. or. eta ondorengoak; CASTELLANO: Vicende del rapporto d’assicurazione sulla vi ta. Risoluzione di diritto, riduzione e riscatto. Il mutuo su polizza, Padua, 1963; DE ÄNGULO RODRÍGUEZ: «Sobre la regulación de los seguros de personas», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1157. or. eta ondorengoak; ERNAULT: Le droit de l’assurance vie, Brusela, 1987; FANELI: Il contratto di assicurazione sulla vita, Torino, 1957; FLORES: «El derecho de revocación en el seguro de vida a favor de tercero», in Cuad. D. y Com., 12. zk., 1993, 91. or. eta ondorengoak; GALLEGO DÍAZ DE VILLEGAS: Moda lidades clásicas y modernas del seguro de vida entera. Los seguros Unit Link, Madril,
1997; GAMBINO: «Líneas fronterizas entre las operaciones de seguros y de banca y las nuevas formas técnicas de seguro mixto de vida con prima única», in RES, 1992, 70. zk., 29. or.; GARCÍA GIL: «Criterios jurisprudenciales en materia de indemnización de daños corporales», in RES, 1992, 71. zk., 43. or.; GIERKE, O. VON.: Die Lebensver sicherungsverträge zu Gunsten Dritter nach deutschen und ausländischen Recht, Sttutgart, 1936; ILLESCAS ORTIZ: El seguro colectivo o de grupo, Sevilla, 1975; LINDE PANIAGUA: «Seguros de vida y Derecho comunitario», in RES, 66. zk., 1991, 39. or. eta ondorengoak; MARTÍN MORENO: «Los seguros de personas y el impuesto sobre sucesiones y donaciones», in RES, 61. zk., 1990, 30. or. eta ondorengoak; MEJÍAS GÓMEZ: «Cesión y pignoración de la póliza de seguro de vida», in Cuad. D. y Com., 17. zk., 1995, 63. or. eta ondorengoak; REGLERO CAMPOS: «Declaración del riesgo y cláusula de indisputabilidad en el seguro de vida», in Cuad. D. y Com., 22, 1997, 175. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «Validez de la cláusula de suicidio y carácter aleatorio del contrato de seguro», in Estudios I. SERRANO, Valladolid, 1965, II, 419. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Régimen jurídico de los Planes y Fondos de pensiones, Madril, 1988. B) eta C) ABBIATIPISON: L’assicurazione privata contro gli infortuni, Padua, 1969; BLANDA: L’assicurazione infortuni sul lavoro e malattie professionali, Torino, 1970; DUQUE DOMÍNGUEZ: «Seguro individual de accidentes y repetición del asegura dor», in Rev. Der. Cir., 1968, 31. or. eta ondorengoak; DURANTE: L’assicurazione pri vata contro gli infortuni, 2. argitaraldia, Milan, 1973; GARCÍA MARTÍN: «El riesgo cubierto en el Seguro de Accidentes», in RES, 67. zk., 1991, 15. or. eta ondorengoak; GARCÍATREVIJANO: «El seguro privado de accidentes en el Derecho español: subro gación y responsabilidad del Estado», in RDM, 1963, 88. zk., 229. or. eta ondo rengoak; SOTO NIETO: Seguro obligatorio de viajeros, Madril, 1970; VOLPE PUTZOLU: L’assicurazione privata contro gli infortuni nella teoria del contratto di assicura zione, Milan, 1968. VI. BOULANGER: Les engagements des réassureurs, Paris, 1958; BROSETA PONT: El contrato de reaseguro, Madril, 1961; CAPOTOSTI: La riassicurazione, Padua, 1970; DE ANGULO RODRÍGUEZ: «Perfiles del reaseguro y su régimen a fines del siglo XX», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 2695. or. eta ondorengoak; EHRENBERG: El rease guro, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1941; GERATHEWOHL: Rückversicherung. Grundlagen und Praxis, 2 liburuki, Karlsruhe, 1977–79; IDEM: Reaseguro. Teoría y práctica, I. liburukia (Díez Ariasen itzulpena), Madril, 1993; GROSSMANN: Rück versicherung. Eine Einführung, Frankfurt, 1977; HILL PRADOS, M. C.: El reaseguro, Bartzelona, 1995; PERSICO: La riassicurazione, Padua, 1931; PROLLS: Beiträge zum Rückversicherungsrecht, Karlsruhe, 1965; ROMERO MATUTE: «El reaseguro: pro
tección del asegurador directo y obligación principal del reasegurador», in Cuad. D. y Com., 23, 1997, 11. or. eta ondorengoak; TIRADO SUÁREZ: «Aproximación al régimen jurídico del corredor de reaseguros en el Derecho español», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1349. or. eta ondorengoak; URÍA: «Reaseguro, quiebra y compensación», in RDM, 1950, 30. zk., 371. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: Estudios sobre el contrato de reaseguro, Madril, 1997.
§ LI. GORDAILU KONTRATUA LABURPENA: 828. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—829. Kontratuaren ondoreak. A) Gordailuzainaren betebeharrak.—830. B) Gordailugilearen betebeharrak.—831. Kontratua azkentzea.—832. Gordailu irregularra.—833. Biltegi nagusietan egindako gordailuak.
828. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—Gordailu kontratuaren bidez, alderdi batek emandako gauza higikorra jasotzen du besteak. Azken horrek, gauza zaintzeaz gain, itzuli ere egin behar du, lehenengoak gauza ho ri erreklamatzen dionean (KZren 1758. art.). Gordailu kontratuak ez du inolako formalitaterik bete beharrik; izan ere, nahikoa da gauza ematea kontratua eratu eta burutzeko (305. art.). Kontratu hori, beraz, kontratu erreala da. Gordailu kontratua egitean, alderdien helbu ru nagusia gauzak zaintzea da. Hori oinarri harturik, gordailu kontratua be reizi behar da gauza artatzeko betebeharra barneratzen duten beste kontratu batzuetatik (besteak beste, garraioa, bahia). Azken horietan, gauza zaintzeko betebeharra ez da kontratuon helburu nagusia edo bakarra. Merkataritzan, interes berezia du gordailu kontratuak. Alde batetik, zen bait enpresak merkatugaiak jasotzen dituzte, beroriek zaintzeko helburu baka rrarekin (berbarako, gordailuen biltegi nagusiak). Bestetik, eragiketa horiek banku jardueraren arlorik garrantzitsuenetako bat osatzen dute. Hori dela eta, banku kontratuen artean ere aztertuko dugu gordailua (ikus 889. zk. eta ondo rengoak). Hasteko, Merkataritza Kodeak arau berezi batzuk ezarri ditu biltegi nagu sietan egindako gordailuentzat (193.etik 198.era arteko art.ak) eta, gainera, banku gordailuak aipatu ditu manu batzuetan (175, 177 eta 180. art.ak). Hor tik kanpo, gordailu mota guztiei aplikatu beharreko arau
orokorrak ezarri ditu. Arau orokor horiek ez dira aplikatuko, erakunde gordailuzainen estatu tuek ezarritakoaren aurkakoak direnean (310. art.). Arau horiek izan ezean, Kode Zibilaren arauak aplikatuko dira. Erakunde berezi batzuek gordailuak jasotzeko helburua dute (biltegi na gusien konpainiak, banku eta kreditu konpainiak). Goian aipaturiko lege manuen arabera, erakunde horietan eratutako gordailuek merkataritzako izaera dute. Era berean, badira merkataritzakoak izan daitezkeen beste zen bait gordailu ere. Horretarako, 303. artikuluak ezarri dituen hiru baldintza berezi hauek bete behar dituzte gordailuok: «1. Gordailuzaina, behintzat, merkatari izatea. 2. Gordailaturiko gauzak merkataritzako gai izatea. 3. Gor dailua bera merkataritzako eragiketa izatea, edota berori merkataritzako eragiketen kari edo ondorioa izatea». Manu horren harira, diru, kreditu titulu nahiz merkatugaien gordailuak merkataritzakoak dira, enpresarioa den per tsona fisiko edo juridiko batek jaso eta merkataritzako beste eragiketa batzuen egintza erantsiak badira. Manuak adierazitakoa gorabehera, gordailua merka taritzakoa izateko, ez da beharrezkoa «gordailua bera merkataritzako eragike ta» izatea. Baldintza hori ezarriko balitz, manuak kontraesan bat jasoko luke bere barnean. Gordailuaren oinarria eta izaera kontuan hartuz, ezin esan dai teke berori merkataritzako eragiketa denik. Gordailu kontratua merkataritza koa izateko, beharrezkoa da eragiketa hori enpresario zehatzen trafikoari lotzea (hau da, gordailuak jasotzen dituzten enpresarioei) edo 303. artikuluak ezarri dituen gainerako betekizunak gauzatzea eragiketa horrek. 829. Kontratuaren ondoreak. A) Gordailuzainaren betebeharrak.—Gordailu kontratuan, bi betebehar nagusi ditu gordailuzainak: bata, gordai luan jasotako gauza zaindu eta artatzea, gauza hori jaso duen egoera berean; bestea, gauza eta horren gehikuntzak itzultzea, gordailugileak hala eskatzen duenean (MKren 306. art. eta KZren 1766. art.).
a) Lehenengo betebeharrari dagokionez, garrantzi berezia du gordailua ren zaintza helburuak. Hortaz, gauza artatzeko betebeharra bereizten du hel buru horrek. Ildo horretatik, «gordailuzainak honako bi kasuetan izango du gordailaturiko gauzen kaltegaleren gaineko erantzukizuna: lehenik, kalteok beraren maltzurkeria edo arduragabekeriaren ondorioz sortzen direnean; eta, hurrenik, kalteen oinarria gauzen izaera edo akatsetan egonda, gordailuzai nak ez dituenean beharrezko egintzak gauzatzen, kalteok saihestu edo kon pontzeko. Halaber, kalteok sortzearekin batera, gordailuzainak horien berri eman behar dio gordailugileari» (306. art.). Diru gordailuetan —gordailatzen diren monetak zehazten direnean— edota itxita edo prezintatuta ematen direnetan, gordailuzainaren erantzukizu na are zorrotzagoa da; izatez, gauza artatzearen gaineko erantzukizun hori erru arinarinaren kasuetara ere zabaldu egiten da. Gordailu horien arriskuak «gordailuzainak hartuko ditu bere gain; horrela, gordailuzainaren kontura ge ratuko dira gauzen kalteak, beroriek ezinbestearen edota ezusteko gaindie zinaren ondorioz gertatu direla frogatu ezean» (307. art.). Azkenik, korrituak edo dibidenduak sortzen dituzten tituluen gordailuetan, zabaldu egiten da ar tatze eginbeharraren eremu arrunta. Horren arabera, gordailuzainak korritu edo dibidendu horiek kobratu beharko ditu mugaegunetan eta, horrez gain, «gordailaturiko efektuen balioa eta horien eskubideak (legearen arabera dituz ten eskubideak) iraunarazteko beharrezkoak diren egintza guztiak gauzatu beharko ditu» (308. artikulua). (Gordailu hori administratutako gordailu ize nez ezagutzen da; praktikan banku gordailua izaten da beti eta, horren ondo rioz, xehetasun handiagoaz jorratuko dugu 891. zk.an). Gauza artatu eta zaintzeko betebeharra gauzatzean, ezinezkoa da gordai laturiko gauza erabiltzea, baldin eta gordailugileak horretarako
berariazko baimenik ematen ez badu. Bestela, gordailuzainak kaltegaleren ordaina eman beharko du (KZren 1767. art.). b) Gordailaturiko gauza gordailugileari itzultzeko betebeharrari dagokio nez, Merkataritza Kodeak ez du arau berezirik ezarri. 310. artikuluari helduz, horren inguruko araurik izan ezean, Kode Zibilak ezarritakoa hartuko da kon tuan. Hasteko, arau horien arabera, gordailugileak galdu egiten badu kontra tatzeko gaitasuna, horren ondasunen administrazioa duten pertsonei itzuli beharko zaie gordailaturiko gauza (1773. artikulua). Bestalde, solidario ez diren gordailugile batzuk gertatzen badira, horietako bakoitzak ezin izango du beraren zatia baino eskatu, baldin eta gauza zatitzeko modukoa bada; alde rantziz, solidaritatea badago edo gauza zatiezina bada, edozein gordailugilek eskatu ahal izango du gauzaren itzulketa (1772. artikulua). Kode Zibilari eki nez, gordailaturiko gauza bera itzuli behar du gordailugileak eta, horrekin batera, gauza horren ekoizkin eta akzesioak. Gainera, lekurik zehaztu ez de nean, gauza dagoen lekuan itzultzen da, nahiz eta leku hori gordailua egin zen leku bera izan ez; erregela hori ez da aplikatuko, ordea, gordailuzainak maltzurkeriaz jardun izan badu (1774. art.); Azkenik, gordailugileak erre klamatzen duenean itzuli behar da gordailua, kontratuak itzulketarako epe zehatz bat ezarri badu ere (1775. art.). 830. B) Gordailugilearen betebeharrak.—Gordailua dela eta, gordailu gileak ondoko betebeharrak izango ditu: a) Gordailuzainari ordaintzeko bete beharra, ez bada beren beregi horren kontrako itunik egiten. Ordainketaren zenbatekoa kontratuak berak zehaztu behar du; hala ere, alderdiek ez badute zenbateko hori zehazten, gordailua zein hiritan eratu eta hiri horretako usa dioen arabera zehaztuko da berori (304. art.). b) Gauza artatzeko egin dituen gastuak gordailuzainari ordaintzeko betebeharra. Berebat, gordailuaren ondo rioz izan dituen kalte guztiak ordaindu behar dizkio (KZren 1779. art.). Gordailuzainak bahi moduan atxiki ahal izango du
gordailaturiko gauza, gordailuaren ondorioz zor zaion guztia jaso arte (KZren 1780. art.). 831. Kontratua azkentzea.—Gordailua gauza itzultzen denean azken tzen da. Itzulketa horren arrazoiak bi izan daitezke: bata, gordailugileak gau za erreklamatzea (aurretik aipatu dugun moduan) eta, bestea, gordailuzainak gordailuari uko egitea. Azken kasu horrekin loturik, ondokoa adierazi du Kode Zibilaren 1776. art.ak: «Gordailuari ez eusteko arrazoi zuzenak izanez gero, gordailuzainak gauza itzul dezake, kasuankasuan hitzarturiko epea bete baino lehen ere. Gordailugileak ez badu gauza jaso nahi, gordailuzainak epai learen zainpean jar dezake gauza hori». Zernahi gisaz, arau hori salbuespene koa da eta, horren ondorioz, modu murrizgarrian interpretatu behar da. Gauza galdu edo suntsitzen bada ere, kontratua azkentzen da. Dena dela, aintzat hartu behar da gordailuzainak izan dezakeen erantzukizuna. Kode Zi bilaren ildotik, «gordailuzainak ezinbestean galtzen badu gordailaturiko gau za, eta horren ordez beste bat jasotzen baldin badu, ordezko gauza hori itzuli beharko dio gordailugileari» (1777. art.). 832. Gordailu irregularra.—Gauza suntsikorren gordailuetan, gordailu gileak baimena ematen dio gordailuzainari gordailuen objektua xedatzeko. Gordailuzainak, berriz, espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzuli be harko du (tantumdem). Gordailu horiek gordailu irregular izenez ezagutzen dira. Horietan, gordailua eratzen den une beretik, gordailaturiko gauzen jabe tza eskuratzen du gordailuzainak. Merkataritza Kodeak ondokoa adierazi du erakunde horren inguruan: «Gordailugilearen adostasuna izanda, gordailu zainak gordailuaren objektu diren gauzak xedatu ahal izango ditu, dela bera rentzat edota beraren negozioentzat, dela gordailugileak bere
ardurapean jarritako eragiketentzat. Halakoetan, bukatu egingo dira gordailugile eta gor dailuzainaren berezko eskubide nahiz betebeharrak, eta merkataritzako maile guaren, komisioaren edota gordailuaren ordez egindako beste edozein kon traturen arauak aplikatuko dira (309. art.). Praktikan, gordailu irregularrak eskudiruko banku gordailuak dira gehie netan (891. zenbakia). Gordailu horrek antzekotasun handiak ditu mailegu kontratuarekin, baina ez du guztiz galtzen gordailuak duen zaintza helburua. Antzekotasun horrek goian aipatu dugun merkataritza araua (309. art.) bidez kotzen du, baita bide bera hartu duen arau zibila ere (KZren 1768. art.). Manu horiek aplikatuz, jurisprudentziak ere kontratu hori mailegu gisa kalifikatze ko joerari ekin dio. Aurrerago adierazi dugun moduan, gordailaturiko gauzak xedatzeko bai mena duen gordailuzainak gauza horien jabetza eskuratzen du, eta horrek garrantzi berezia du gordailuzainak porrot egiten duenean. Kasu horretan, eta gordailu erregularrean gertatu aldera, gordailaturiko objektua ezin izango da masatik banandu eta gordailugilearen esku utzi (MKren 909. artikuluaren 3. zenbakia). Hori dela bide, gordailugilea porrotera agertuko da tantumdema ja sotzeko kreditu eskubidearekin bakarrik. 833. Biltegi nagusietan egindako gordailuak.—MKren 310. artikulua ren arabera, gordailu horretan ondoko arauek eraenduko dute: lehenik eta behin, konpainia gordailuzainaren estatutuek; bigarrenik, kodeak ezarritako aginduek; eta, azkenik, gordailu guztiei aplikatzeko modukoak diren zuzenbi de erkideko arauek. Horrez landara, 1917ko irailaren 22ko Errege Dekretua ren zenbait manu gordailu horri aplika dakizkioke. Dekretu horrek ahalmena eman die beste erakunde batzuei gordailuen biltegi nagusien konpainiek egi ten dituzten eragiketa bereziak gauzatzeko. Bada, beste arau osagarri batzuk ezarri ditu horren inguruan. Merkataritza Kodeak
193.etik 198.era arteko ar tikuluetan arautzen du gordailu hori. Fruituak eta merkatugaiak dira gordailu horien objektu (193. art.). Era kunde gordailuzainek merkatugaien espezie eta kopurua adierazten duten gor dekinak luzatzen dituzte gordailuak egiaztatzeko. Gordekin horiek negoziatu edo transferitzeko modukoak dira ÂŤendosu, lagapen edota jabaria eskual datzen duten tituluetarik beste edozeinen bidez, gordekinok izendunak edo eramailearentzakoak diren kontuan izanda; edu berean, gordekin horiek mer kataritzako agirien indarra eta balioa duteÂť (194. art.). Horrekin loturik, gordekinen legebidezko ukandunak ÂŤgordailaturiko efektuen gaineko jabari osoaÂť du (195. art.). Agiri horiek hiru zati dituzte: bata, jatorrizkoa, hots, era kunde gordailuzainaren esku geratzen dena; bestea, gordailua egiaztatzen duen gordekina; eta, azkenik, berme gordekina edo warranta, gordailaturiko merkatugaien pignorazioa adierazten duena. Gordailuaren gordekina endo satu edota lagatzen denean, merkatugaien jabetza eskualdatzen da; warranta ren endosu edo lagapenaren bidez, bestalde, merkatugaiak pignoratu egiten dira eskuratzailearen mesedetan (1917ko EDren 16. art.). Erakunde gordailuzainek erantzukizuna izango dute gordailaturiko efek tuak berberak izan eta horiek artatzearen gainean (198. art.). Gordailuaren gordekina duen ukandunak warranta ere bere esku badu, edozein unetan ken ditzake gordailaturiko merkatugaiak, nahiz eta gordailuaren iraupen epea iga ro ez. Horretarako, korrituak ordaindu beharko ditu aldez aurretik eta, horre kin batera, epea igaro aurretik likidatzen diren banku eragiketetan ordaindu beharreko ohiko komisioa (1917ko EDren 25. art.). BIBLIOGRAFIA
APARICIO RAMOS: «Depósito mercantil», in NEJ, Bartzelona, 1954, VI, 885. or. eta ondorengoak; BALBI: L’obbligazione di custodire, Milan, 1940; ESPLUGUES MOTA: «Hacia el establecimiento en Europa de un sistema de garantía de depósitos e in versiones común», in Cuad. D. y Com., 18. zk., 1996, 13. or. eta ondorengoak; FLO RES MICHEO: «El depósito irregular», in RDP, 1963, 753. or. eta ondorengoak; GALASSO: Mutuo e deposito irregolare, I, Milan, 1967; GARCÍA AMIGO: «En torno al artículo 310 del Código de comercio», in RDP, 1964, 836. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «El depósito irregular y su aplicación en el Derecho mercantil», in RCDI, 1932, 81, 161, 241, 321, 401, 461, 521, 721. orr. eta ondorengoak; GERI: La responsabilità civile dell’albergatore, Milan, 1972; LAGUNA IBÁÑEZ: «Sobre el depó sito irregular mercantil», in RJC, 1959, 7. or. eta ondorengoak; MEAUX: Le dépot commercial de marchandises, Lille, 1957; MÜNCH: Die Verkehrsformen des deutschen Lagerscheins, Mannheim, 1928; NAVARRINI: I magazzini generali nella loro costitu zione e nella loro funzioni, Torino, 1901; PÉREZ SERRANO: El contrato de hospedaje en su doble aspecto civil y mercantil, Madril, 1930; SELLSCHOPP: Die vertragliche Haftung des Lagerhalters unter besonderer Berücksichtigung der Allgemeinen Lager bedingungen des Deutschen Möbeltransport, Hanburgo, 1974; SERICK: «Zur Rechts natur des Orderlagerscheines», in Festschrit W. SCHMIDT, Berlin, 1959, 314. or. eta ondorengoak; TOMILLO: Los depósitos de mercancías en almacenes enerales, Madril, 1994.
Merkataritzako zuzenbidea § LII. MAILEGU KONTRATUA
LABURPENA: 834. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—835. Kontratuaren objektua.— 836. Kontratuaren ondoreak.—837. Berandutza korrituak.—838. Efektu nahiz balore publikoak berme gisa erabilita egiten den mailegua.
834. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—Kode Zibilak bi mailegu mota arautzen ditu: erabilera mailegua edo komodatua eta mailegu bakuna edo mutuoa. Komodatu edo erabilera maileguaren bidez, «alderdi batek bes teari gauza suntsiezina ematen dio, azken horrek gauza epe jakinean erabili ondoren hari itzul diezaion». Mutuo edo mailegu bakunaren bidez, «alderdi batek dirua edo gauza suntsikorra ematen dio besteari, azken horrek espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste itzul diezaion» (1740. art.). Merkatari tzan, ordea, komodatuak ez du inoiz garrantzirik ez zentzurik izan. Merka taritzako mailegua mailegu bakuna edo mutuoa da, alegia, diru, kreditu titulu edota merkatugaien mailegua. Maileguotan, zordunak ez ditu itzultzen berak jasotako gauza berberak, ezpada espezie eta kalitate bereko beste gauza ba tzuk (tantumdem eiusdem generis et qualitatis). Merkataritza Kodearen 311. art.ak ezarritakoaren harira, mailegu kontra tua merkataritzakoa izateko bi baldintza hauek bete behar dira: pertsonala eta teleologikoa. Lehenengoaren arabera, kontratugileetako bat, behintzat, mer katari izan behar da. Bigarren baldintza da maileguan emandako gauzak merkataritzako egintzetan erabiltzea. Manu hori, alabaina, ezin da hitzez hitz interpretatu. Osterantzean, maileguen merkataritzan diharduten erakundeek (bankuek eta beste zenbait kreditu konpainiak) emandako maileguak ez lira teke merkataritzakoak izango, baldin eta maileguan emandako zenbatekoak merkataritzako eragiketetan erabiliko ez balira. Interpretazio hori baztertuz, Auzitegi Gorenak ondokoa adierazi zuen 1944ko maiatzaren 9ko epaian: ban ku maileguak merkataritzakoak izango dira beti, nahiz eta Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 46 merkataritzatik kanpo dauden pertsonen mesedetan egin eta horien helburua jasotako objek tua merkataritzako eragiketetan erabiltzea izan ez. Horretara, mailegu kon tratua merkataritzakoa izango da, kontratu horretan enpresario batek parte hartzen duenean. Hariari segiz, mailegu kontratua bi kasu hauetan izango da merkataritzakoa: batetik, kontratu hori mailegua emateko jarduera gauzatu ohi duenak egiten duenean; bestetik, maileguemailea edozein izanik, mailegu hori enpresario batek jaso eta beraren merkataritza nahiz industrian erabiltzen duenean. Bestalde, merkataritzako maileguak ondoko ezaugarriak ditu: a) Kontratu erreala da, hots, kontratu hori burutzeko nahitaezkoa da gauza ematea. b) Alde bakarreko kontratua da, betebeharrak maileguhartzailearentzat bakarrik baitira. c) Kontratu horren bidez jabaria eskualdatzen da, maileguan eman dako gauzak maileguemailearen jabetzatik irten eta maileguhartzaileak eskuratzen dituelako; maileguemaileak galdu egiten du maileguan emandako gauzaren gaineko jabetza, eta tantumdema jasotzeko kreditu eskubidea esku ratzen du. d) Mailegu kontratua ez da kontratu formala. Edonola ere, korri tudun maileguak idatziz egin behar dira (314. art.). Berebat, 1.500 pezetatik gorako kontratuak ere idatziz jaso behar dira, mota horretakoak direla eta izan badirela frogatzeko (MKren 51. art. eta KZren 1280. art. in fine). 835. Kontratuaren objektua.—Merkataritzako maileguaren ondoreak arautzean, 312 eta 316. artikuluek hiru mailegu mota bereizi dituzte. Horren ildotik, dirua, kreditu tituluak edo merkatugaiak izan daitezke merkataritzako mutuoen objektu. 836. Kontratuaren ondoreak.—Merkataritzako maileguan, mailegu emaileak ez du inolako betebeharrik hartzen. Izatez, maileguhartzaileari gauza edo dirua ematea ez da kontratuaren ondorea; aitzitik, baldintza bat da kontratua izan dadin. Horretara, maileguhartzailearen kontura geratuko dira Merkataritzako zuzenbidea
46
Merkataritzako zuzenbidea kontratuak era torritako eginbeharrak. Mailegua dohainekoa bada, eginbehar bakarra hartu ko du maileguhartzaileak eta, ordaindutako mailegua bada, aldiz, eginbehar bikoitza. a) Dohaineko maileguak gauza itzultzeko betebeharra besterik ez du sor tzen. Hortaz, maileguhartzaileak mailegu kontratuaren bidez jaso duen beste horrenbeste itzuli behar dio maileguemaileari, aurretiaz itundutako leku eta epean. Horren inguruko itunik egin ezean, ÂŤgauza itzultzeko eskatu behar zaio maileguhartzaileari, notarioagindei baten bidez; horrela, notarioagin deia egin denetik hogeita hamar egun igaro eta gero itzuli beharko du gauza maileguhartzaileakÂť (313. artikulua). Legeak ezarritako epe hori kredituaren helburuak bidezkotzen du; jakina denez, kreditu hori da maileguaren oinarria (1963ko azaroaren 26ko epaiaren arabera, gauza itzultzeko betebeharra hain bat maileguhartzailek hartzen dutenean modu solidarioan, nahikoa izango da agindeia horietarik edozeini egitea). Itzultze betebeharra gauzatzeko modua, bestalde, desberdina da maile guaren objektuaren arabera. Diru maileguetan, ÂŤzordunak itzuli behar du berak jaso duen zenbateko bera, itzultze unean monetak duen lege balioa kon tuan izanik. Ordainketa egiteko moneta ituntzen bada, horren balioak izan dako aldaketak maileguemailearen mesederako ala kalterako izango diraÂť (312.1. artikulua). Egia esateko, nahikoa nahasgarria da manu horren idazke ra. Esangura hertsian, diru kopuruko zorrak eta moneta bereziko zorrak sar tzen dira diru zorren multzoan (aipatu berri dugun manuak bi zor mota horiek jaso ditu). Zor horiek x alditan adierazten dute moneta unitatea, eta horixe da, hain zuzen ere, zor mota horien ezaugarri nagusia. Merkataritza Kodeak izen datuaren gaineko printzipioa hartu du oinarritzat zor horien likidazioa gauza tzeko. Horren arabera, zordunak kasuan kasuko moneta sisteman Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 48 itzuli behar du berak jasotako diru kopurua, monetaren benetako balioa aldatu den ala ez aintzat hartu gabe. Praktikan, hartzekodunek klausula bereziak jartzen dituzte (urre klausula, urre balioaren klausula, gari balioaren klausula eta beste hain bat klausula) monetak izan dezakeen balio galera estali eta horren ondoreak zuzentzeko. Espainian, banku billetea erabili behar da nahitaez (1939ko aza roaren 9ko Legea) eta, horren ondorioz, ezin onar daiteke «urre klausula»rik. Alderantziz, jurisprudentzia jakin batek onartu egin du «urre balio»aren klau sula (ikus 1944ko apirilaren 29ko eta 1951ko urtarrilaren 4ko epaiak). Halako klausula ezartzen denean, lege erabilerako moneta bidez egiten da ordainketa, eta kontratuan ezarritako urre kopuruak ordainketa unean duen balioa har tuko da kontuan zenbatekoa zehazteko. Kreditu tituluen maileguetan, «kontrako itunik izan ezean, zordunak itzu li behar du berak jaso duen beste horrenbeste titulu; titulu horiek zordunak jasotakoen mota eta baldintza berekoak izan behar dira. Hala ere, tituluok az kendu badira, horien baliokideak itzuli beharko dira». Azkenik, gauza edota merkatugaien maileguetan, «kontrako itunik izan ezean, zordunak itzuli behar du berak jaso duen espezie eta kalitate bereko beste horrenbeste; espezie hori azkendu bada, berriz, horren baliokidea eman beharko du eskudiruz» (312. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). b) Ordaindutako maileguetan, aurretiaz itundutako korrituak ere ordaindu behar dira. Kodearen arabera, nahitaezkoa da korrituak ordaintzeko ituna ida tziz egitea (314. artikulua). Korritua «hartzekodunaren mesedetan itundutako edozein prestazio» da. Gainera, korrituak «inolako mugapen zein tasarik ga be» itundu ahal izango dira (315. artikulua). Lukurreria Zapaltzeko 1908ko uztailaren 23ko Legeak korrituen tasa zehazteko askatasuna mugatu du. Lege horrek dioenez, mailegu kontratua deuseza izango da «bertan itundutako ko rritua diru korritu arrunta baino askoz handiagoa denean eta, aldi berean, lehendabiziko korritu horrek ez duenean batere proportziorik kasuan kasu Merkataritzako zuzenbidea
48
Merkataritzako zuzenbidea ko inguruabarrekin». Auzitegi Gorenak hasieran emandako doktrinaren ara bera, merkataritzako maileguei ezin zitzaien aplikatu Lukurreriari buruzko Legea. Gero, ostera, zuzendu egin zuen jatorrizko jarrera hori (1941eko otsai laren 13ko epaia). Horren ondoren, joera aldaketa hori baieztatu dute 1944ko maiatzaren 9ko eta 1975eko azaroaren 13ko epaiek. Korrituak ordaintzeko betebeharra aurretik aipatu dugun betebehar nagu siari (hau da, maileguan emandakoa itzultzeko betebeharrari) eransten zaio. Hori dela eta, betebehar nagusia azkentzen denean, betebehar erantsi hori ere desagertu egingo da. Kodeak honakoa adierazi du horren inguruan: «hartze kodunak kapitala jasotzen badu, itundutako korrituak berarentzat erreserbatu gabe, azkendu egingo da horien gainean zordunak duen betebeharra»; horrez landara, «kontura emandako diru kopuruen aplikazioa beren beregi zehazten ez denean, kopuru horiek korrituen ordainketari egotziko zaizkio lehenik eta behin, horien mugaegunen arabera; eta, bigarrenik, kapitalaren ordainketari» (318. art.). 837. Berandutza korrituak.—Zordunak ez badu itzultzeko betebeharra garaiz gauzatzen, berandutza korrituak ordaindu beharko ditu. Horretarako, itundutako korrituak izango dira gogoan, eta horren inguruko itunik izan ezean, lege korrituak. Diru maileguetan, korrituak zenbatzeak ez dakar zail tasunik. Titulu edota merkatugaien maileguetan, ostera, beharbeharrezkoa da maileguan emandako gauzen diru balioa zehaztea, korrituak zenbatu ahal iza teko. Ildo horretatik, hurrengo arau bereziak ezarri ditu 316. artikuluak: a) Gauzen maileguetan, «merkatugaien balioa zehazteko, merkatugai horiek zein hiritan itzuli eta bertan duten prezioa hartu behar da kontuan; prezio ho ri kontratua mugaeguneratu eta hurrengo egunekoa izan behar da. Merka tugaien balorazioa egin behar denean horiek azkendu badira, perituek zehaztu beharko dute merkatugaion balioa». b) «Titulu edo baloreen maileguetan, be randutza korrituak titulu edo baloreek eurek sortzen dituztenak Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 50 izango dira eta, horiek izan ezean, lege korrituak. Titulu edo baloreak kotizakorrak dire nean, aintzat hartu behar da horiek Burtsan duten balioa eta, gainerako kasue tan, hirian duten balioa. Prezio hori kontratua mugaeguneratu eta hurrengo egunekoa izan behar da». Merkataritza Kodeak, ordea, ez du onartzen korrituen gaineko berandutza korriturik (anatozismoa). 317. artikuluaren harira, «mugaeguneratutako ko rrituak ez badira ordaintzen, horiek ez dute beste korriturik sortuko». Edozein modutara ere, eta manu horren arabera, kontratugileek ahalmena dute «or daindu ez diren korritu likidoak kapitalizatzeko; horren bitartez, eta kapital gehikuntza baten moduan, beste korritu batzuk sortuko dira». Arau hori ez dator bat printzipio zibil orokorrarekin. Azken horren arabera, «mugaegu neratutako korrituek lege korrituak sortzen dituzte judizioan erreklamatzen direnetik» (KZren 1109. art.). Merkataritzako maileguetan, «demanda jarri eta gero, korrituak ezin zaizkio kapitalari gehitu korritu gehiago eskatu ahal izateko» (319. art.). 838. Efektu nahiz balore publikoak berme gisa erabilita egiten den mailegua.—Mailegu hori modu berezian arautzen du Merkataritza Kodeak (320. art.ak eta ondorengoek). Bada, mailegu hori merkataritzakoa izango da, baldin eta eskritura publikoan edota merkataritzako artekari elkargokide ba tek eskuetsitako polizan egiten bada. Halakoetan, mailegu kontratuari berme errealeko beste harreman juridiko batzuk gehitzen zaizkio. Horren ondoreak beste leku egokiago batean jorratuko ditugu (ikus 902. zk.). BIBLIOGRAFIA ALMOGUERA GÓMEZ: «La dinámica amortizativa de los préstamos, un enfoque contractual», in Cuad. D. y Com., 19. zk., 1996, 105. or. eta ondorengoak; BECEÑA: El interés del capital y la ley Azcárate contra la usura, Madril, 1915; BONET CORREA: Las deudas de dinero, Madril, 1981; CARRESI: Il comodato. Il mutuo, Torino, 1950; CERDÁ JIMENO, J.: «Notas acerca de la posición jurídica del deudor débil en los prés
Merkataritzako zuzenbidea
50
Merkataritzako zuzenbidea tamos de dinero (Unas reflexiones sobre el tema de la “deuda externa de los países de América Latina”)», in RDP, 1992, 515. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ VIZCAÍNO: El préstamo usurario, Bartzelona, 1963; FRAGALI: «Del mutuo», in Comm. SCIALO JABRANCA, Bolonia, 1966; GALASSO: Mutuo e deposito irregolare, I, Milan, 1967; GIAMPICCOLO: Comodato e mutuo, Milan, 1972; GÓMEZREY: Créditos y préstamos internacionales, Madril, 1982; JIMÉNEZ DE PARGA: «El préstamo con garantía de título representativo de mercancías depositadas», in RDM, 1970, 116. zk., 233. or. eta on dorengoak; LANDROVE DÍAZ: El delito de usura, Bartzelona, 1968; MARTÍ SÁNCHEZ: «El contrato de préstamo», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Madril, 1995, 79. or. eta ondorengoak; MONTÉS PENADÉS: «Observaciones sobre la capitalización de intereses en los préstamos mercantiles», in Estudios Prof. Verdera, aip., II, 1865. or. eta ondorengoak; PAZARES: «Sistema de las deudas de dinero (notas para una re visión de la doctrina española)», in Estudios Prof. Verdera, aip., III, 2971. or. eta ondorengoak; PIRAINO: Il mutuo, Torino, 1978; QUINTANO RIPOLLÉS: «Usura civil y usura penal», in RDP, 1965, 273. or. eta ondorengoak; SABATER BAYLE: Préstamo con interés, usura y cláusulas de estabilización, Iruñea, 1986; SIMONETTO: Los contratos de crédito, gaztelaniazko itzulpena, Bartzelona, 1958; TAPIA HERMIDA, A. J.: «La vi gencia de la Ley de la usura como mecanismo de protección al consumidor a cré dito», in RDBB, 1987, 145. or. eta ondorengoak; URBAIN: Les prêts et avances sur titres, Cour trai, 1944; VALLÉS y PUJALS: Del préstamo a interés, de la usura y de la hipoteca, Bartzelona, 1933.
Merkataritzako zuzenbidea
§ LIII. KONTU KORRONTEKO KONTRATUA LABURPENA: 839. Kontzeptua.—840. Ezaugarriak.—841. Kontratuaren objektua eta ka ria.—842. Antzeko erakundeetatik bereiztea.—843. Erremesak.—844. Kontratuaren ondoreak.—845. Kredituen korrituak.—846. Kontua itxi eta saldoa onestea.—847. Kontratua azkentzea.
839. Kontzeptua.—Merkataritza Kodeak kontu korronteko kontratua aipatu du (909.6. art.), nahiz eta berori arautu ez. Lege arauketarik ez badu ere, kontu korronteko kontratuaren jatorri historikoa eta helburua aintzat har tuz gero, ezin da zalantzan jarri kontratu horren merkataritzako izaera. Egia esateko, kontu korronteko kontratua merkatariek eurek zuzenean sortu zu ten merkataritzako trafikoan. Arean bere, enpresarioek hainbat eta hainbat eragiketa egiten zituzten euren bezeroekin eta, kontratu horren bidez, eragike ta horien guztien likidazioa erraztu nahi izan zen. Egungo egunean, merkata ritzako jarduerak dituen tresnetarik garrantzitsuenen artean dugu aztertzen ari garen kontratua. Kontuak partida bikoitzaren arabera (zor eta hartzekoa) antolatzen dituen kontabilitate teknikaren bidez, edozein unetan jakin daiteke kontuen aldeko edo kontrako saldoa. Halakoetan, kontu korronte izenez ezagutzen diren kon tabilitate egoerak ditugu. Kontuok etengabeko mugimendua izaten dute, ja rraikako zorduntze eta abonamendu partidak jasoz. Guztiarekin ere, kontu korronteko kontabilitate egoera horiek ez dute alderdien artean lotura juri dikorik sortzen, eta ez dute eraginik kontuan idaztohartutako kredituen bizi tzan. Hitz batean esateko, kontu bat izateak ez du esan nahi kontu korronteko kontraturik dagoenik. Kontu korronteko kontratuetan, bestalde, alderdiek el karrekiko betebehar batzuk dituzte: lehenik, ezin dituzte kontuan idaztohar tutako kredituak bananbanan eskatu; hurrenik, kontratugile batek Merkataritzako zuzenbidea
zor eta hartzeko partiden arteko diferentzia edo saldoa ordaindu beharko du, aldizka edota kontratua amaitzean. Espainiako jurisprudentziak hainbat epaitan jaso du kontabilitate egoera hutsaren eta kontu korronteko kontratuaren arteko bereizketa. (1928ko urtarrilaren 27ko, 1944ko otsailaren 3ko, 1944ko apirila ren 8ko, 1946ko maiatzaren 23ko epaiak eta, batez ere, 1965eko otsailaren 16koa). 840. Ezaugarriak.—Kontu korronteko kontratuaren ezaugarri orokorrak jurisprudentziak zehaztu ditu. Horren arabera, kontratu hori kontratu berezia edo sui generis izateaz gain (1929ko apirilaren 24ko eta 1934ko urtarrilaren 29ko epaiak), adostasunezkoa, ezformala eta alde bikoa da (1927ko urtarri laren 18ko, 1928ko urtarrilaren 27ko eta 1929ko apirilaren 24ko epaiak). Kontratu horren bidez, kontratugileek elkarri kreditua emateko ituna egiten dute; horrela, eta kontuaren osagai guztiak loturik izateko helburuarekin, par tida horiek ezin izango dira ordaindu kontratuan ezarritako itxiera eta liki dazio unea iritsi arte; une horretan zehaztuko da bukaerako saldoa (1946ko maiatzaren 23ko epaia). Auzitegi Gorenak kontu korronteko kontratuaren arauzko izaera baieztatu du (1934ko ekainaren 7ko, 1946ko maiatzaren 23ko eta 1965eko otsailaren 16ko epaiak). Jakina denez, kontratu horren arabera, alderdiek euren artean sor daitezkeen kreditu harremanak biharetzi modu zehatz batean arautu eta likidatzeko betebeharra dute. Bada, zerbait emateko, egiteko edota ez egiteko betebeharren artean, ez da berehala eskatzeko moduko betebeharrik onartzen. Beste alde batetik, kontu korronteko kontratua segidako traktudun kon tratua da. Horren bidez, kontratugileen arteko harremanak arautzen dira epe baten barruan, epe hori luzeago zein laburrago izan. 841. Kontratuaren objektua eta karia.—Kontratuaren objektua kon tuan idaztohartutako kredituek (edo zorrak, alde batetik edo bestetik ikustea
ren arabera) osatzen dute. Batzuetan, kontratuak berak zehazten ditu kontuan jaso daitezkeen kreditu motak, kredituok sortzen dituzten eragiketak aipatuz. Kontratuak ez badu hori zehazten, alderdien arteko merkataritza harremanek eratortzen dituzten kreditu guztiak sartu ahal izango dira kontuan. Alderdiek kreditua ematen diote elkarri, eta hori berori da, hain zuzen ere, kontratuaren karia. Jakinekoa denez, alderdiok ezingo dituzte euren kre dituak eskatu kontua aldizka itxi edo kontratua amaitu arte; izan ere, une ho rretan eska daiteke saldoa edo diferentzia. Kontu korronteko kontratua izan dadin, nahitaezkoa da alderdiek elkarri kreditua ematea. 842. Antzeko erakundeetatik bereiztea.—Beste banku eragiketa batzuk ere kontabilitate forma erabili eta kontu korronte izena hartzen dute, esatera ko, kontu korrontean kreditua irekitzeko eta gordailua egiteko eragiketak. Hala ere, kontu korronteko kontratua ezin daiteke beste eragiketa horiekin na hastu. Kontu korrontean kreditua irekitzen denean, alderdiek ez diote elkarri krediturik ematen; aitzitik, bankuak bezeroari ematen dio kreditua. Kasu ho rietan, kontu korronte moduan idaztohartuko dira, nola kontutik ateratako fondoak, hala kontuan egindako abonamenduak (ikus 868. zenbakia). Kontu korrontean egindako gordailuan, bestalde, bezeroak ematen dio kreditua ban kuari. Bankuak, berriz, gordailaturiko eskudiru hori xedatzeko ahalmena du, baina berori itzuli beharko du, gordailugileak hala eskatzen dionean. Espai niako Auzitegi Gorenak banku kontu horiei berezkoak ez diren kontu korron te izena eman die eta, behin eta berriro adierazi du kontuok ezin daitezkeela kontu korrontearekin —esangura hertsian, kontu korronte gisa ezagutzen du gunarekin— nahastu (besteak beste, 1927ko ekainaren 20ko, 1928ko urta rrilaren 30eko, 1933ko apirilaren 6ko, 1941eko abenduaren 22ko, 1943ko azaroaren 24ko, 1944ko otsailaren 26ko eta 1974ko martxoaren 7ko epaiak). Merkataritzako zuzenbidea
843. Erremesak.—Kontuan idaztohartutako kredituak sortzen dituzten ondare prestazioek erremesa izena jaso dute. Erremesak berak ez du zeriku sirik kontu korronteko kontratuarekin. Izatez, erremesa horiek beste harreman juridiko batzuen ondorio dira (salmenta, komisioa, mailegua, pleitamendua etab.). Kontu korrontea duenak, aldiz, ez du erremesak emateko betebeharrik, ezpada erremesek eratorritako kredituak kontuan sartzeko betebeharra; arean bere, erremesa horiek beste eragiketa batzuen ondorioz ematen dira. Kasu batzuetan, gainontzeko baten aurkako kreditua merkataritzako efek tu edo titulu (letra, txeke eta abar) batean barneratzen da. Kreditu horren transferentzia, adibidez, erremesa mota bat izan daiteke. Transferentzia hori «bukaera onaren menpe» edo «kobratzearen menpe» klausulekin egiten da. Horregatik, mugaeguna heltzean ez bada efektua ordaintzen, berori jaso due nak aurrekoaren kontrako idazpena egin beharko du kontuan, aurreko hori deuseztatuz. Jarduera horrek merkataritzako usadio batean du bere oinarria eta, era berean, baita KZren 1170. artikuluan ere. Artikulu horren esanetan, ordaindukoak, kanbio letrak edota merkataritzako beste edozein efektu ema teak ordainketaren ondoreak sortuko ditu, agiri horiek diru bihurtu direnean edo hartzekodunaren erruz kaltetuak izan direnean bakarrik. Zernahi gisaz, kontuan hartzekoa da gauza edo baloreen «jabetza eskualdatze»ak ez duela zerikusirik kontu korronteko kontratuarekin. Beste hitz batzuez esanik, erre mesa sortzen duen eragiketa juridikoaren ondorioz gertatzen da jabetzaren eskualdaketa eta, hala denean, gauza eman eta gero. 844. Kontratuaren ondoreak.—Kontu korronteko kontratua betearazte ko, kontratugileek erremesak egiten dituzten neurrian, erremesa horiek erato rritako kredituak kontuan idaztohartu behar dira. Kontratu mota horretan, kredituak ezin dira eskatu kontua itxi eta zordunak ordaindu beharreko saldoa zehazten den arte. Kontuan idaztohartutako kredituak, beraz, ez dira eskatzeko modukoak, kredituok elkarren artean konpentsatuko
baitira kontua ixtean. Konpentsazio hori (Kode Zibilaren 1195. art. eta ondorengoak) osoosorik eta modu bate rakoian egiten da kontua ixtean; saldoa finkatzeko, zor eta hartzeko partiden arteko diferentzia zehaztu behar da (horixe aintzatetsi du Espainiako jurispru dentziak behin eta berriro). Hori gorabehera, kontuan idaztohartutako kre dituek ez dute euren fisonomia eta banakakotasuna galtzen kontua likidatu edo itxi bitartean; beste hitz batzuetan esateko, kreditu horiek ez dira konta bilitate idazpen huts bihurtuko eta, gainera, ez dira masa zatiezin baten ba rruan egongo (zorren masa zatiezinaren aurkako masa, alegia). Bada, kreditu horiek banakako kredituak dira, desberdinak eta bananduak. Edozein modu tara ere, kredituok ezin izango dira eskatu kontua itxi arte; une horretan, kre dituak elkarren artean konpentsatuko dira. Doktrina tradizionalak, ordea, beste bide bati ekin dio, eta Espainiako Auzitegi Gorenak hainbat epaitan aintzatetsi du joera hori (1928ko urta rrilaren 30eko, 1928ko maiatzaren 24ko, 1929ko apirilaren 13ko, 1933ko api rilaren 6ko, 1941eko abenduaren 22ko, 1943ko azaroaren 24ko, 1944ko apirilaren 8ko eta 1965eko otsailaren 16ko epaiak). Gure aburuz, eta aurrera go azaldu dugun bezala, kredituak kontuan sartzeak ez du esan nahi kreditu horiek euren banakakotasuna galtzen dutenik. Ildo beretik, kredituek ez dute loturarik galtzen beroriek eratorri dituen tituluarekin. Azken finean, ez dira aldaberritzen kreditu horiek sortu dituzten betebeharrak. Eskatzeko modu koak ez badira ere, kredituek iraungo dute kontu korrontean sartu eta kontu hori ixten den arte. Azken une horretan, kredituok desagertu egiten dira kon pentsazio osoaren ondorioz. Hori dela eta, beste betebehar bat sortzen da, gertatutako saldoa ordaintzeko betebehar bakarra, hain zuzen; betebehar hori kontu korronteko kontratuaren ondorio da. Kasu horretan bakarrik dugu Kode Zibilaren 1203. artikuluak eta ondorengoek aipaturiko aldaberriketa. Esan bezala, kontua itxi arte, hau da, saldoa zehaztu eta Merkataritzako zuzenbidea
berori ordain tzeko betebeharra sortzen den arte, ez dago aldaberriketarik. Hortaz, une hori heldu bitartean, erremesak sortzen dituzten (erremesa horien ondorioz sortzen dira kontuan idaztohartutako kredituak) eragiketa juridikoei loturiko akzio eta salbuespenak egikaritu ahal izango dira. Horrela, kontu korronte bat duenak deuseztapen, deuseztakortasun, hutsalketa eta suntsiarazpen akzioak jar di tzake kredituak sortu dituzten kontratuen aurka, kredituok kontuaren barne egon arren. 845. Kredituen korrituak.—Kredituak kontuan sartzeak ez du esan nahi korrituak sortu ezin direnik. Dena dela, korritu horiek ez dira berandutza ko rrituak; ezaguna denez, kredituak ezin dira eskatu behin kontuan sartu eta gero eta, horren ondorioz, zorduna ezin da jarri berandutza egoeran. Korri tuok alderdiek hitzartzen dituzte askatasunez, eta ordainketa moduan ematen dira, hots, kredituak geroratzearen ondorioz ematen den konpentsazio gisa. Korrituen inguruko itunik egiten ez bada, usadioek ezarritakoa hartu beharko da kontuan (2 eta 59. art.ak). 846. Kontua itxi eta saldoa onestea.—Kontua ixtean, une zehatz bate ko saldoa zehazten da. Une hori kontratua azkentzen den unea edo horren au rrekoa izan daiteke. Kontu korrontea denboraldi luze baterako edo mugarik gabe egiten denean, kontua aldizka itxi ohi da, kontratu bitartean saldoa liki datuz. Batzuetan, kontratuak berak ezartzen ditu kontua ixteko mugaegunak. Kontratuak ez duenean horren inguruan ezer adierazten, merkataritzako usa dio eta egineren arabera egingo dira likidazioak. Saldoa kontuan idaztohartutako kreditu eta zor guztien konpentsazioaren emaitza da. Emaitza hori zenbaki baten bidez adierazten da, zor eta hartzeko partiden arteko diferentzia kalkulatuz. Behin saldoa zehaztu eta gero, nahitaezkoa da kontratugile biek beren be
regi edo isilbidez saldo hori onartzea, berori eskatzeko modukoa izan dadin. Onarpen horrek adierazpen aitorrarazlearen izaera du. Kontua onartzen duten alderdiek ez dute borondatezko adierazpenik egiten, egiaren inguruko adie razpena baizik. Horretara, kontuan jasotako egitateak egiazkoak direla eta sal doa zehatza dela onartzen dute. Dena den, errealitatea eta adierazitakoa bat ez datozela frogatzen bada, onarpen hori eragingabea izango da. Espainiako ju risprudentziaren arabera, batetik, kontua ixtearen gainean emandako adosta sunak partida partzialak baliozkotzen ditu (1929ko apirilaren 13ko epaia); bestetik, «adostasuna jaso duenean, azken likidazioa benetako titulua eta zo rraren karia da» (1930eko abenduaren 3ko epaia); eta, azkenik, «zordunak saldoa ordaintzeko betebeharra besterik ez du beste kontratugileari begira» (1967ko azaroaren 7ko epaia). Berebat, onarturiko saldoa berrikusi ahal izan go da, partiden bat bikoiztu edo ahaztu bada, edota akatsak zein faltsukeriak azaltzen badira partida horietan (1936ko apirilaren 29ko epaia). Kontu korronteko kontratuaren hartzekodunarentzat, eskatzeko moduko kreditu likidoa da onartutako saldoa. Kontratugileek ez badute saldo hori bes te kontu batean sartzen (lehenengo partida gisa), hamar eguneko epea (Mer kataritza Kodearen 62. art.) edo alderdiek eurek ezarritako epea igaro beharko da saldo hori eskatu ahal izateko. Halaber, saldoa eskatu ahal izango da, na hiz eta kontu korronteko kontratuak alderdien artean iraun. 847. Kontratua azkentzea.—Hauexek korronteko kontratua azkentzen duten kariak:
dira
kontu
a) Kontratuaren iraupen epea ezarri bada, epe hori igarotzea. b) Kontratuaren epea mugatu ez denean, kontratugile bat kontratutik ba nandu, edota horrek alde bakarrez kontratu hori salatzea; dakigunez, Espai Merkataritzako zuzenbidea
niako Zuzenbideak ez ditu betiereko lotura juridikoak onartzen. Edozelan ere, alderdiek salaketa eskubide hori egikaritzeko baldintzak ezar ditzakete. c) Kontratugileen arteko adostasuna izatea, kontratuak iraupen epe zehatz bat duen ala ez aintzat hartu gabe. d) Kontratugile batek porrot egitea. Kontu korronteko kontratuak kontra tugileen elkarrekiko konfiantza du oinarri; konfiantza hori beharrezkoa da, alderdiek elkarri kreditua eman diezaioten. Porrot kasuetan, bestalde, kontua itxi behar da porrot egin duenaren ondarea zehazteko. Kasu horietan guztietan, kontratua azkentzeak kontua ixtea dakar eta, ho rrekin batera, saldoa zehaztea. Azkenik, alderdi baten heriotza edo ezgaitasuna gertatzen bada, beste al derdiak kontratua salatu ahal izango du, konfiantza harreman horiek oinarri harturik. BIBLIOGRAFIA BEITZKE: «Probleme des Kontokorrents», in Festschrift GIERKE, Berlin, 1950, 9. or. eta ondorengoak; BRUNELAT: La protection du banquier en cas de faillite du remettant en compte courant, Paris, 1964; CANARIS: «Funktionen und Rechtsnatur des Kontokorrents», in Festschift HAMMERLE, Graz, 1972, 55. or. eta ondorengoak; DO MÍNGUEZ DE MOLINA: «La cuenta corriente y la cláusula S. B. F.», in RJC, 1947, LI, LII eta LIII. liburukiak, 55. or., 21. or., eta 19. or. eta ondorengoak, hurrenez hurren; EIZAGUIRRE: «De nuevo sobre el contrato de cuenta corriente», in Estudios Prof. Bro seta, aip., I, 985. or. eta ondorengoak; ESCOBAR: «El contrato de cuenta corriente y, en especial, sus caracteres de novación e indivisibilidad», in RGLJ, 1942, 280. or. eta ondorengoak; FIORENTINO: El contrato de cuenta corriente, gaztelaniazko itzulpena, Bartzelona, 1958; GRAF: Die Interessen beim Kontokorrentverhaltnis, rechlicher Schutz, Munich, 1960; HEFERMEHL: «Grundfragen des Kontokorrents», in Festschrift H. LEHMANN, 547. or. eta ondorengoak; HERZ: Das Kontokorrent, insbesondere in der Zwangsvollstreckung und im Konkurs, Tubinga, 1974; LANGLE: «El contrato de cuen ta corriente», in RDM, 1959, 73. zk., 7. or. eta ondorengoak; MOLL DE MIGUEL: El contrato de cuenta corriente. Una concepción unitaria de sus diferentes tipos, Bil bo, 1977; MORANDO: El contrato de cuenta corriente, gaztelaniazko itzulpena, Ma dril, 1933; MOSSA: «La cuenta corriente», in RDP, 1926, 65. or. eta ondorengoak; NART:
«El contrato de cuenta corriente», in RDM, 1948, 17–18 zk.ak, 151. or. eta ondorengoak; PLATANIA: Il contratto di conto corrente, Trapani, 1940; RIVESLANGE: Le compte courant en droit français, Paris, 1968; SALVADOR BULLÓN: «Concepto y naturaleza jurídica del contrato de cuenta corriente», in RGD, 1951, 227. or. eta on dorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «Contratos de cuenta corriente mercantil, de cuenta co rriente bancaria y rendición de cuentas», in RDBB, 1993, 543. or. eta ondorengoak; SCHERNER: «Wandlungen im Bild des Kontokorrents», in Festschrift BARMANN, Munich, 1975, 171. or. eta ondorengoak; SEIFERT: Das Kontokorrent im Konkurs, Gottingen, 1965.
Merkataritzako zuzenbidea
§ LIV. KREDITU MERKATUA ETA BANKU KONTRATUAK LABURPENA: I. KREDITU MERKATUA.—848. Kreditu merkatua.—849. Kreditu erakun deak.—850. A) Kreditu Ofizialeko Erakundea.—851. B) Bankuak: eginkizun ekono mikoa.—852. Espainiako banku sistemaren oinarriak.—853. Espainiako Bankua.—854. Merkataritzako banka. A) Lanbide horretarako sarrera eta kontrola.—855. B) Zehapen eraentza.—856. C) Banku krisien tratamendua.—857. Aurrezki kutxak.—858. Kredi tu kooperatibak.—859. Posta Kutxa.—860. Bankuak ez diren beste zenbait kreditu erakunde.—861. Kredituko finantza establezimenduak.—II. BANKU KONTRATUAK OROKORREAN.—862. Ezaugarriak.—863. Banku kontratuen sailkapena.—III. KREDI TU IREKIERA ARRUNTA.—864. Kontzeptua.—865. Ezaugarriak.—866. Izaera.—867. Kontratuaren ondoreak.—868. Kreditua irekitzea kontu korrontean.—869. Bermedun kreditua irekitzea.—870. Kontratuaren amaiera eta kontuaren likidazioa.—IV. BE REZKOA EZ DEN EDO GAINONTZEKOEN MESEDETAN IREKITZEN DEN KREDITUA.—871. Kontzeptua eta motak.—872. Kreditu dokumentatua.—873. Kreditu dokumentatua arautzen duten banku erregelen batasuna.—874. Kreditu dokumentatuen motak.—875. Kreditu ezeztakorra.—876. Ezeztaezineko kreditua.—877. Ezeztaezineko kredituaren ondoreak.—878. Kredituaren transferentzia.—879. Ezeztaezineko kreditu baiezta tua.—880. Bankuen erantzukizuna, kreditu dokumentatuen ondorioz.—V. DES KONTUA.—881. Kontzeptua.—882. Ezaugarriak.—883. Eginkizun ekonomikoa.—884. Deskontuaren ondoreak.—885. Letra dokumentatuen deskontua.—886. Kontratua azkentzea.—887. «Deskontu kreditu» izenekoa.—888. Birdeskontua.—VI. BANKU GORDAILUAK.—889. Gordailuaren eginkizuna banku jardueran.—890. Banku gor dailuen sailkapena.—891. A) Erabilera gordailuak.—892. B) Zaintza gordailuak.—VII. BESTE ZENBAIT BANKUKONTRATU.—893. Kutxa gotorren zerbitzua.—894. Igorpena eta transferentzia: kontzeptua eta izaera.
I. KREDITU MERKATUA 848. Kreditu merkatua.—Merkatu horretan, kapital eta kredituen in guruko eragiketak egiten dituzte erakunde bitartekari eta kontsumitzaileen erakundeek. Enpresek kapitala nahiz zerbitzuak eskaintzen dituzte, eta kon tsumitzaileek prezio bat ordaintzen dute kapital edo zerbitzu horiek behin be tiko edota aldi baterako erabiltzearen truk. Kreditu merkatuan egiten diren eragiketen kopurua eta Merkataritzako zuzenbidea
garrantzia aintzat hartuta, badirudi merkatu hori dela ekonomiaren ikuspuntutik egungo merka turik garrantzitsuena, bai eta arreta handienarekin arautu dena ere. Lege gileak ardura berezia izan du kreditu erakundeen sorkuntza eta jarduera arautzerakoan. Hori oinarri harturik, arau multzo bat ezarri du. Arauon le henengo helburua kontsumitzaileei benetako babesa ematea da; horretarako, kredituen merkatuan ematen diren konfiantza harremanak zaintzera zuzen dutako arauak ezarri ditu, besteak beste, banku sekretuaren eginbeharra, eta kontsumitzaileei, gardentasun giro batean, benetako aholkularitza eta infor mazioa emateko betebeharra. Bigarren helburua diziplina eraentza ezartzea da, gerta daitezkeen abusuak zuzentzeko. Aipatu berri dugun eraentza juridiko horretan honako lege xedapenak sartzen dira bereziki: 1986ko ekainaren 28ko Legegintzazko Errege Dekretua, atzerriko bankuak Espainian ezartzeari buruzkoa; 1988ko uztailaren 29ko Le gea, kreditu erakundeen diziplina eta kontuhartzeari buruzkoa; 1994ko api rilaren 14ko Legea, kreditu erakundeei buruzko Espainiako legeria banku koordinazioaren inguruko bigarren zuzentarauari egokitzeko emandakoa. Le ge horrek zenbait aldaketa ezarri ditu finantza sisteman eta, zioen azalpenak adierazi duen moduan, lege hori oinarrizkoa da Europako Batasunaren ba rruan Finantza Merkatu Bakarra sortzeko. Lege horren arabera, beste herri batzuetako kreditu erakundeek sukurtsalak irekitzeko askatasuna dute Espai nian. Aldi berean, eta beste gauza batzuen artean, Espainiako kreditu erakun deek Europako Batasuneko beste herri batzuetan sukurtsalen bidez jarduteko prozedura arautu du lege horrek. Azkenik, kontuan izan behar dugu 1995eko uztailaren 14ko Errege Dekretua; horrek, bankuen sorkuntza, mugaz bestal deko jarduerak eta kreditu erakundeei loturiko beste arazo batzuk arautzen ditu. Gainera, errege dekretu horrek Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontu hartzeari buruzko Legearen VI. titulua, eta 1994ko apirilaren
14ko Legea garatzen ditu. 849. Kreditu erakundeak.—Legearen aginduz, kreditu erakundeak «jendearen eskuetatik fondoak jaso ohi dituzten enpresak dira; fondo horiek gordailu, mailegu edota finantzaaktiboen aldi baterako lagapen moduan ja sotzen dira, baita itzultzeko betebeharra hartzen duten beste sistema batzuen bidez ere. Enpresok euren kontura aplikatzen dituzte fondoak, dela kredituak emateko, dela horien antzeko beste eragiketa batzuk egiteko» (1986ko ekaina ren 28ko Legegintzazko Errege Dekretuaren 1.1. art., Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontuhartzeari buruzko 1988ko uztailaren 29ko Legearen 39.3. art.ak jasotako idazkeraren arabera). Aurretik aipaturiko errege dekretuaren 2. idazatiaren arabera (1994ko apirilaren 14ko Legearen 5. art.ak emandako idazkeraren arabera; esan beza la, lege horren bidez, kreditu erakundeei buruzko Espainiako legeria banku koordinazioaren inguruko bigarren zuzentarauari egokitu zaio) «hauexek dira kreditu erakundeak: a) Kreditu Ofizialeko Erakundea; b) bankuak; c) aurrezki kutxak eta Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioa; eta d) Kreditu koo peratibak». 850. A) Kreditu Ofizialeko Erakundea.—Estatuaren Aurrekontuei buruzko 1987ko abenduaren 23ko Lege Orokorra eman eta gero, erakunde horrek autonomiadun erakundearen izaera jaso zuen. Geroago, estatuaren so zietate anonimo bihurtu zen. Erakunde hori Kreditu Ofizialeko Erakundea bada ere, antolamendu juridiko pribatuaren (zibilaren, merkataritzakoaren eta lanekoaren) menpe gauzatzen du bere jarduera. Horretara, mota guztietako fi nantza eragiketak egin ditzake (aktiboak nahiz pasiboak) eta, horiekin batera, merkataritzako edo merkataritzatik kanpoko kudeaketa zein xedatze egintzak. Era berean, Kreditu Ofizialeko Erakundeak obligazioak, bonuak eta beste titu lu batzuk jaulkitzeko ahalmena du. Hauexek dira, bestalde, erakunde horren baliabideak: hasierako ondarea (erakundea sortu duen legeak ezarritakoa), ekitaldi bakoitzean izandako soberakinak, gainontzekoek emandako maile guak eta finantzaketa publikoa. Estatuak, berriz, maileguak eman Merkataritzako zuzenbidea
diezazkioke erakunde horri, urtean urteko aurrekontu legeak ezarritako mugen barruan. Edonola ere, mailegu horiek ezin dira eragiketa berezi batzuk finantzatzeko erabili. Kreditu Ofizialeko Erakundea Kontseilu Nagusiak zuzentzen du, betiere, Gobernuak emandako gidalerroak gogoan izanda. Kontseilu hori hamaika ki dek osatzen dute; kideok Ministroen Kontseiluak izendatzen ditu, Ekonomia eta Ogasuneko ministroaren proposamenez. 851. B) Bankuak: eginkizun ekonomikoa.—Kreditu erakundeen artean, bankuak dira ekonomia modernoan eginkizunik garrantzitsuena dutenak. Gaur egun, banku guztiak erakunde pribatuak dira Espainian. 1994ko apiri laren 14ko Legea indarrean jarri eta gero, Industri Krediturako Bankuak, Toki Krediturako Bankuak eta Hipoteka Bankuak aurretik zuten izaera ofi ziala galdu dute. Jakina denez, banku guztiek jarduera anizkoitza gauzatzen dute kapital eta kreditu merkatuan. Hasieran, bankujabearen jarduera monetaren eskuzko elkartruke hutsera mugatu zen. Egun, oraindik ere, hainbat eragiketa egiten dira dibisen saleros keta eta elkartrukearen inguruan, kotizazio diferentziekin espekulatuz; izan ere, banku jardueren arlo garrantzitsua osatzen dute eragiketok. Laster, ordea, beste jarduera bat erantsi zitzaion bitartekaritza jarduera horri (alegia, moneta elkartrukatzeko jarduerari): eskudiruzko gordailuak jasotzea eta, geroago, fondo horiek erabiliz, maileguak ematea. Bistan denez, une horretan benetako diru merkatari bihurtzen da bankujabea, aurrezki pribatua bideratu eta ekoi tziz; bankujabeak maileguan ematen die bezero batzuei beste batzuengandik gordailuan jaso duen eskudirua, eta korrituak eskuratzen ditu horren truk. Alde batetik, bankujabeak korrituak jasotzen ditu maileguhartzaileen eskue tatik eta, bestetik, korrituak ordaindu behar dizkie gordailugileei, jasotako es kudirua (gordailu irregularra) xedatzearen truk. Horien arteko diferentzia da, hain zuzen ere, bankujabeak lortzen duen irabazia. Bezero batzuengandik jasotako dirua beste batzuei maileguan emanez, bankujabeak aurrezkia banatzen du eta, une horretan, kredituaren bitarteka
ritzarako tresna bihurtzen da; tresna hori, oso baliagarria izateaz gain, nahi taezkoa ere gertatzen da merkataritzako garapenaren bidean. Gordailu eta maileguen arteko korrelazioa oinarrizkoa da banku likideziarako eta, horrekin batera, beharrezkoa da horiek modu errazean mugitu ahal izatea. Bankuak be ti izan behar ditu bezeroak atera nahi dituzten gordailuak eta, horretarako, beharrezkoa den eskudirua izan behar du kutxan. Hortaz, benetako banku kreditua epe laburrerako egiten den kreditu pertsonala da eta modu errazean mugi daiteke. Dena dela, horrek ez du esan nahi bankuek gordailuen zenbate koen muga dutenik kredituak emateko. Banku teknikaren hobekuntzari esker, kredituak ematean bankujabeek ez dute kredituen eskudiru guztia berehala eman beharrik. Beste modu batera esateko, bankuek kredituak eman ditzakete gordailuen zenbatekoen gainetik, horrek likidezian eraginik izan gabe. Kasu horietan, kredituaren bitartekari izateaz gain, kreditu sortzaile ere bada ban kujabea. Denborak aurrera egin ahala, ostera, epe laburrerako banku kredituak ez zituen merkataritzako eta industriako beharrizanak asebete. Aurrerapen tekni koek enpresa handien sorkuntza bultzatu zuten, eta enpresa horiek epe luze rako kapitalak behar zituzten. Bada, bankuek, aurrezki pribatua banatzeaz gain, finantza kreditua emateko ardura ere hartu zuten, bai euren fondoen zati bat inbertitu eta akzioen zein obligazioen kartera bat sortuz, baita euren be zeroen artean tituluen harpidetza erraztuz ere. Horretara, aldez edo moldez, nabaria da bankuek epe luzerako industri kredituaren inguruan gauzatzen du ten jarduera. Egia esan, banku jarduerak monopolizatu egin du kreditu merkatua. Be rebat, bankuek eragin handia izan dute, eta oraindik ere badute, moneta siste maren bilakaeran. Horrela, arianarian baztertuz joan da txanpona eta, horren ordez, dirupaperaren (banku billeteen) eta banku diruaren (taloi, txeke, letra, transferentziaagindu eta abarren) erabilpena bultzatu da. Horren bidez, mu Merkataritzako zuzenbidea
gitu egiten dira ageriko banku gordailuak. Kredituak eman eta inbertsioak egiteko ahalmena dela bide, banku jar duera ekonomiaren arlo guztietan agertu da. Hasteko, bankuak norbanakoen ekonomian sartu dira, aurrezkiak sozializatu eta horiek inbertsio errentaga rrietara bideratuz. Taxu berean, enpresetan ere eragina dute bankuok; arlo horretan, enpresen eraketa eta garapen fasea finantzatzeaz gain, kapital ibil korraren inguruko eragiketetan bitartekari gisa dihardute bankuek. Azkenik, eta Espainiako ekonomiari dagokionez, gehitu egin da industriaren eta kredi tu zirkulazio azkarraren errentagarritasun maila. Betidanik, banku jarduera bankuei eurei eratxiki zaie; gaur egun, ordea, beste kreditu erakunde batzuek ere gauzatzen dute jarduera hori. Ikusiko du gun bezala, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibek ere bankuekin batera esku hartzen dute aurrezki pribatua banatuz eta inbertituz. 852. Espainiako banku sistemaren oinarriak.—Oinarri horiek ondoko legeetan ezarri dira: Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontuhartzeari bu ruzko 1988ko uztailaren 29ko Legean; 1994ko apirilaren 14ko Legean, hots, kreditu erakundeei buruzko Espainiako legeria banku koordinazioaren in guruko bigarren zuzentarauari egokitzeko emandako legean; eta, azken bu ruan, 1995eko uztailaren 14ko Errege Dekretuan, bankuen sorkuntza, mugaz bestaldeko jarduerak eta kreditu erakundeei loturiko beste zenbait arazo arau tzen dituen dekretuan, hain zuzen. Kreditua eta banka arautzen dituzten printzipioen artean honakoak azpimarra daitezke: a) Kreditu erakundeei erreserbatzen zaie itzultzeko moduko fondoak jen dearengandik jasotzeko jarduera, fondo horiek kredituak emateko erabiliz. b) Erakunde aniztasuna aintzatesten da, kreditu erakundeen kategoria desberdinak zehaztuz. Erakunde horiek guztiek ez dute izaera juridiko bera: bankuak sozietate anonimoak
dira; aurrezki kutxak, berriz, fundazioak; eta kreditu kooperatibak, azkenez, oinarri mutualistako sozietateak. Izaera des berdina duten arren, erakunde horiek guztiek kreditu bitartekotzan dihardute. Horrela, kredituen finantza erakundeek gauzatutako jarduera nagusia bereizi egiten da beste erakunde batzuek egindako jardueretatik. c) Kreditu erakundeek enpresa izaera jasotzen dute; izatez, enpresa ho rien ohiko jarduera kreditua ematea da. d) Arauketa erkidea ezartzen da kreditu erakunde guztientzat. Horren inguruan, Gobernuak gutxieneko zuzkidura bat egiteko betebeharra ezar deza ke, jarduera hori gauzatu ahal izateko. Horren helburuak bi dira: bata, kreditu erakundeen likidezia eta kaudimena bermatzea eta, bestea, moneta politika eta finantza sistemaren ibilera zuzena babestea. Horrez gain, kreditu erakunde guztiei aplikatuko zaizkie gordailu erakundeen koefizienteak (kutxaren, in bertsioaren eta erakundeen euren fondoen koefizienteak). Espainiako Ban kuak du kreditu erakunde guztiak kontrolatu eta ikuskatzeko ardura. e) Kreditu erakundeen krisiaren inguruko administrazio arauketa ezar tzen da. Erakunde horien egoera oso larria bada, hots, erakundearen beraren baliabideen eragingarritasuna edota horren egonkortasuna, likidezia zein kau dimena arriskuan jartzen badira, Espainiako Bankuak kreditu erakunde ho rren kontuhartzailetza egitea edo administrazio nahiz zuzendaritza organoak ordeztea erabaki dezake. Finantza sistemaren ibilera zuzena babesteak bidez kotu egiten du erabaki hori berehala betearazteko modukoa izatea. Halaber, ÂŤzuzeneko hertsaketa egin daiteke egoera larrian dagoen erakundearen liburu eta agiriez jabetuzÂť, baldin eta hori beharrezko gertatzen bada erabakia be tearazteko (34.3. art.). Ondoren, Espainiako finantza, kreditu eta banku sistemaren oinarri diren erakunde publiko eta pribatuen eraentza Merkataritzako zuzenbidea
eta eginkizunak jorratuko ditugu. 853. Espainiako Bankua.—Espainiako Bankuaren Autonomiari buruzko 1994ko ekainaren 1eko Legearen 1. artikuluak ezarritakoaren arabera, Espai niako Bankua Zuzenbide publikoaren barneko erakundea da, berezko norta sun juridikoa eta gaitasun publiko nahiz pribatu osoa duen erakundea, hain zuzen. (Artikulu hori 1998ko apirilaren 28ko Legeak eraldatu du. Lege ho rren helburua da, Espainiako Bankua osoosorik sartzea Banku Zentralen Eu ropako Sisteman; beste alde batzuen artean, legeak aintzatetsi du Europako Banku Zentralak euroaren esparruko moneta politika zehazteko ahalgoak di tuela eta Espainiako Bankuak politika hori betearazi behar duela). Espainia ko Bankuaren jarduera autonomoa da estatuaren Administrazioari begira, eta ondokoen menpe geratzen da: a) antolamendu juridikopribatuaren menpe, Zuzenbide publikoak emandako administrazio ahalgoak egikaritzen dituenean izan ezik (1996ko azaroaren 14ko ebazpenaren bidez, erakundearen barne arauketa onetsi da); b) Europako Erkidegoaren Tratatuaren menpe eta Banku Zentralen Europako Sistemaren estatutuen menpe, Espainiako Bankua siste ma horren kide baita. Goian aipatutako legearen (1994ko ekainaren 1eko legearen) I. kapitu luak Bankuaren izaera eta eraentza juridikoa ezarri ditu. Arauketa horretatik ondokoa azpimarra daiteke: 1) Bankuak arauak eman ahal izango ditu, legeak eratxiki dizkion eskumenak egikaritzeko. Arauok «moneta zirkular» izena jasoko dute, Banku Zentralen Europako Sistemari eratxikitako eginkizun oi narrizkoei buruzkoak badira (7.3. art.), edota billeteak nahiz moneta jaulki tzeari buruzkoak badira (15. art.); gainerakoak, «zirkular» izenez ezagutzen dira (3. art.). 2) Bankuari ez zaio aplikatu behar sektore publikoaren barneko erakundeek aurrekontu, ondare eta kontratazioaren inguruan duten eraentza; hala ere, estatuak duen zerga eraentza bera du Bankuak (4 eta 5. art.ak). 3) Bankuaren
organo artezkari eta langileek, euren kargua utzi eta gero ere, isil pean gorde behar dute bapestekotasunean jasotako informazio guztia (6. art.). Esan berri dugun bezala, Espainiako Bankua Banku Zentralen Europako Sistemaren kide da; horren ariora, Espainiako Bankuak helburu eta eginkizun batzuk ditu, eta horiek arautzen dira aurretik aipatu dugun legearen II. kapi tuluan (1994ko ekainaren 1eko Legean) eta Kreditu Erakundeen Diziplina eta Kontuhartzeari buruzko 1988ko uztailaren 29ko Legean. Jarraian, gaingiroki azalduko ditugu Bankuaren helburu eta eginkizun horiek: a) Moneta politika zehaztu eta betearazten du, prezioen egonkortasuna lortzeko helburu nagusiarekin. Orobat, Gobernuaren politika ekonomiko oro korra bultzatzen du (7. art. eta ondorengoak). b) Nazioko moneta jaulkitzen du; Europako Banku Zentralak, dena dela, horretarako baimena eman behar dio aldez aurretik. Banku Zentralen Euro pako Sistemak euro billeteak jaulki arte, bada, Espainiako Bankuak askatasun oso eta mugagabea du nazioko moneta jaulkitzeko. Horrezaz aparte, txanpo nak zirkulazioan jartzeko eta billeteak pezetetan jaulkitzeko ardura du (15. artikulua). c) Dibisa eta metal preziatuen erreserbak kudeatu eta banku transakzioak egiten ditu, bai nazioko zein atzerriko erakundeekin, baita nazioarteko era kundeekin ere (15. artikulua). Edu berean, finantza sistemaren egonkortasuna nahiz ibilera ona bermatzen du, bereziki ordainketa sistemarena (16. art.). d) Estatuaren bankari gisa dihardu, diruzaintza zerbitzuak eman eta herri zorraren finantza agente izanik (13 eta 14. art.ak). e) Kreditu erakundeen erregistroa, kontrola eta ikuskapena gauzatzen du (1988ko uztailaren 29ko Legearen 43. art.). Espainiako Bankuaren antolaketa autonomoa da, eta ondoko erakundeak dira banku horren buru: a) Gobernadorea. Gobernadorea erregek izendatzen du Gobernuko lehendakariaren proposamenez, moneta eta banku kontuetan trebetasun ezaguna duten pertsonen artean; kargu hori sei urterako da, eta ezin izango da berriztatu. b) Gobernadoreordea. Kargu hori beteko duen per Merkataritzako zuzenbidea
tsona Gobernuak izendatu behar du gobernadorearen proposamenez, azken horren karguak dirauen denboraldi berdinerako. Gobernadoreordeak goberna dorearen baldintza berberak izan behar ditu, eta lanpostuts, absentzi nahiz gaixotasun kasuetan ordeztu behar du berau. Azkenik, gobernadoreak esku ordetzen dizkion eginkizunak izango ditu gobernadoreordeak eta, horiekin batera, barne araudiak zehazten dituenak. c) Gobernu Kontseilua osatzen dute gobernadoreak, gobernadoreordeak, sei kontseilarik (kontseilariok Gobernuak izendatuko ditu Ekonomia eta Ogasuneko ministroaren proposamenez, gober nadoreak esan beharrekoa entzun eta gero; aukera hori ekonomia edota Zu zenbide arloan trebetasun ezaguna duten pertsonen artean egin beharko da), Diruzaintza eta Finantza Politikaren zuzendari nagusiak, eta Balore Merka tuko Nazio Batzordearen lehendakariordeak. Hori gorabehera, kontseilu ho rretan hitz egiteko aukera dute —botorik emateko aukera ez duten arren— Bankuaren zuzendari nagusiek, Bankuko langileen ordezkari batek, Ekono mia eta Ogasuneko ministroak edo Ekonomiako estatuidazkariak eta Banku ko idazkariak; azken horrek kontseiluaren idazkari gisa dihardu (20. art.). d) Batzorde Betearazlea. Batzorde hori gobernadoreak, gobernadoreordeak eta bi kontseilarik osatzen dute (22. art.). 854. Merkataritzako banka. A) Lanbide horretarako sarrera eta kontrola.—Bankujabearen lanbidea egikaritzeko betekizunak 1995eko uztai laren 14ko Errege Dekretuak arautu ditu. Hasteko, banku pribatuek Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimena behar dute banku jarduera egikaritzeko; horren inguruan, Espainiako Bankuak txostena eman behar du aldez aurretik. Berebat, bankuak Merkataritzako Erregistroan eta Espainiako Bankuaren Erregistro Berezian inskribatu beharko dira. Horrez landara, ondoko beteki zunak izan behar dituzte erakundeek banku jarduera gauzatu ahal izateko: a) egintza bakar baten bidez eta epearen inguruko mugarik gabe eratu diren so zietate anonimoak izatea; b) hasierako kapitala gutxienez 3.000
milioi peze takoa izatea, eta kapital hori izendun akzioen bidez adierazi eta osoosorik ordaintzea; c) sozietatearen xedea kreditu erakundeen berezko jardueretara mugatzea; d) partaidetza esanguratsuen titularrak diren akziodunek (zuze nean edo zeharka, sozietate kapitalaren edota erakundearen boto eskubideen 100eko 5 gutxienez dutenek) 4.1.b) artikuluak ezarritakoa betetzea; e) sozie tatea eratzen dutenek abantaila edo ordainketa berezirik ez erreserbatzea eurentzat; f) gutxienez bost kidez osaturiko administrazio kontseilua izatea; g) kontabilitate administrazio eta antolaketa egokia izatea; eta h) sozietatearen egoitzaz gain, sozietate horren benetako administrazioa eta zuzendaritza na zio lurraldean izatea. Beste alde batetik, kontuan hartu behar dira 1968ko uz tailaren 27ko Legeak ezarritako bateraezintasunak. Arauon arabera, erakunde horien administratzaileek ezin dituzte beste banku batzuetan antzeko karguak egikaritu; gisa berean, ezin izango dute sozietate anonimoetako lau adminis trazio kontseilu baino gehiagotan parte hartu. Administrazioak ezin du bere zuhurtziaren arabera erabaki goian aipatu dugun baimen hori emango duen ala ez. Haatik, eskabideak EDren 2 eta 3. art.ek ezarritako betekizunak baditu, baimen hori nahitaez eman beharko da. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ezezkoa ematen badio banku bat sortze ko eskabideari, erabaki hori arrazoitu beharko du. Erabaki hori sei hilabeteko epean hartu behar da; epe hori zenbatzen hasiko da eskabidea Diruzaintza eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagusira heltzen denetik edota beharrezko diren agiri guztiak ematen direnetik. Edonola ere, eskabidea jaso eta gero ha mabi hilabeteko epea izango da gehienez erabaki hori hartzeko. Lehendabiziko urteetan, hau da, kautela garaian, banku berriek murriz keta bereziak izaten dituzte. Lehenengo hiru ekitaldietan ezin dute dibiden durik banatu, eta etekin guztiguztiak erreserbetarako destinatu behar dituzte. Lehenengo bost urteetan, bestalde, ezin diete krediturik, mailegurik ez abalik eman euren bazkide, kontseilari, goi kargu edota lehenengo graduko senideei. Horrez gain, sozietate edo talde batek ezin du sozietate kapitalaren 100eko 20 Merkataritzako zuzenbidea
baino gehiago eskuratu. Azkenik, ezin dituzte akzioak inter vivos eskualdatu, Espainiako Bankuaren baimenik gabe. Aurretik aipatu dugun 1995eko uztailaren 14ko EDk Espainiako eta atze rriko kreditu erakundeen mugaz bestaldeko jarduerak zehaztu ditu, sukurtsal bidez edo beste bide batez egiten diren jarduerak, hain zuzen. Europako Ba tasunaren barneko erakundeentzat, xehetasun handiaz arautzen da ÂŤEuropako Erkidegoen pasaporteÂť izenez ezagutzen dena. Horren bidez, Europako Erki degoen herri batean jarduteko baimena duen kreditu erakundeak, erkidego horretako beste edozein herritan jardun ahal izango du, herri horretako agin tarien baimenik behar izan gabe. Bankuek hainbat koefiziente izan behar dituzte balantzeko partiden arte an. Gainerako gordailu erakundeek bezala, hiru koefiziente hauen menpe egon behar dira bankuak: a) Erakundearen beraren baliabideen koefizientea. Horren helburua erakundeon kaudimena bermatzea da; horretarako, erakun dearen beraren baliabide kopurua nahikoa izan behar da egindako inbertsio eta harturiko arriskuei begira. b) Kutxa koefizientea. Moneta politikaren tres na horren bidez, lotura zehatz bat egon behar da aktibo likido batzuen (billete, txanpon eta Espainiako Bankuan egindako gordailuen) eta gainontzekoengan dik jaso eta itzultzeko modukoak diren fondoen artean. c) Inbertsio koefi zientea. Kreditua antolatzeko neurri horren bidez, gainontzekoengandik jaso eta itzultzeko modukoak diren fondoen zati bat legeak ezarritako inbertsioeta rako destinatu behar da, legeak berak araututakoaren arabera (1983ko aben duaren 26ko Legea; 1985eko maiatzaren 25eko Legea, 1988ko abenduaren 28ko Legeak aldatua; eta, azkenez, 1992ko ekainaren 1eko Legea, 1992ko azaroaren 6ko Errege Dekretuak garatua). Bankuek, gainerako kreditu erakundeek bezala, kontabilitate arauak, eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak onetsitako kontabilitate ereduak bete be har dituzte.
855. B) Zehapen eraentza.—1988ko uztailaren 29ko Legearen lehenen go artikuluaren arabera, bankuek eta gainerako kreditu erakundeek (baita ho rien administrazio zein zuzendaritza karguak dituztenek ere) administrazio erantzukizuna izango dute sektorearen antolaketa eta diziplina arauak urra tzen dituztenean. Horrela, erakundea bera eta urratzearen gaineko erantzu kizuna duten administratzaile eta zuzendariak dira zehapen ahalgoaren subjektu pasiboak. Espainiako Bankua da espedienteak instruitzeko agintari eskuduna. Le geak urratze motak tipifikatu ditu, honako bereizketa eginez: urratze larri larriak, larriak eta arinak. Urratze larrilarrien kasuan, bankuari jarduteko baimena ezezta diezaioke Ministroen Kontseiluak eta, horren ondorioz, es tablezimendua desegin eta likidazio epealdia hasten da (legearen 18 eta 38. art.ak). Urratze larri eta arinen kasuan, aldiz, Espainiako Bankuak izango du zehapenak ezartzeko eskumena. 856. C) Banku krisien tratamendua.—Banka pribatuaren antolaketa eta diziplina arauek, zehapen eraentzarekin batera, banku krisiak gertatzeko arriskua murrizten dute. Hori gorabehera, praktikan zailtasun handiko egoe rak gertatzen dira batzuetan, eta arriskuan jartzen dira erakundeon sendo tasuna eta horiek Espainiako ekonomian bete behar duten eginkizuna. Egoera oso larria bada, hots, bankuaren beraren baliabideen eragingarritasuna edota banku horren egonkortasuna, likidezia edo kaudimena arriskuan jartzen badi ra, Espainiako Bankuak banku horren kontuhartzailetza egitea edo adminis trazio nahiz zuzendaritza organoak behinbehinean ordeztea erabaki dezake. Halaber, gainerako kreditu erakundeei ere aplikatu ahal izango dizkie neurri horiek antzeko egoeretan. Kontuhartze eta ordeztearen inguruko neurri horiek 1988ko uztailaren 29ko Legeak jaso ditu krisi egoerentzat. Merkataritzako zuzenbidea
Hortaz, neurriok har daitezke zeha pen ahalgoa egikaritzeaz aparte, eta egoera gainditu arte iraungo dute. Bankuaren kontuhartzailetza egiten denean, horren organoen egintzak baliozkoak izateko, izendaturiko kontuhartzaileek egintza horiek onetsi be harko dituzte beren beregi. Administrazio organoa ordezten denean, bestal de, batza orokorrak hartutako erabakien kontuhartzaile gisa jardungo dute izendaturiko administratzaileek. Espainiako Bankuak ordezte neurriarekin amaitzeko erabakia hartzen duenean, behinbehineko administratzaileek batza orokorrerako deialdia egin beharko dute, beste kontseilari batzuk izendatzeko. Zailtasun egoerak gainditzeko hartzen diren administrazio neurri horie kin batera, Banku Pribatuetako Gordailuak Bermatzeko Fondoak gauzatzen duen jarduera hartu behar da kontuan. Erakunde hori 1980ko martxoaren 28ko Errege Dekretulegeak arautu du (errege dekretulege hori data berdi neko errege dekretu batek eta 1982ko irailaren 24ko Errege Dekretulegeak garatu dute). Erakunde horrek nortasun juridiko publikoa du, eta gaitasun osoa du bere helburuak Zuzenbide pribatuaren arabera betetzeko. Fondo ho rren eginkizuna bikoitza da: lehenik, banku pribatuetako gordailuak ber matzea, gordailugile bakoitzeko milioi bat eta bostehun mila pezetara arte; bigarrenik, bankuen kaudimena eta ibilera indartzeko beharrezkotzat jotzen dituen jarduerak gauzatzea. Espainiako Bankuarekin koordinatuz, fondo ho rrek egoera larrian dauden bankuen gaineko kontrola har dezake, bankuok osasuntsu bihurtu eta horiei —legeak ezarritakoaren arabera— finantza la guntzak emanez. Banku pribatu guztiak izan daitezke fondoaren kide. Atxikipen hori bo rondatezkoa bada ere, beharrezko gertatzen da ekonomiaren ikuspuntutik; horrez landara, fondoaren kide izatea bete beharreko betekizuna da Espainia ko Bankuaren finantzaketa lortu ahal izateko. Bi dira fondoaren ondarea osatzeko iturriak: bata,
fondoaren kide diren bankuek urtero egindako ekarpenak; ekarpen horiek bankuon gordailuen mi latik biko proportzioa osatzen dute. Bestea, Espainiako Bankuak egindako ekarpenak, bankuen urteroko ekarpenen ehuneko berrogeita hamarreko pro portzioan (ikus 1988ko abenduaren 28ko Legearen zortzigarren xedapen gehigarria). Fondo horren buru batzorde kudeatzailea dugu; batzorde horre tan, launa ordezkari izango dituzte Espainiako Bankuak eta banka pribatuak, eta Espainiako bankuaren ordezkarietako bat izango da batzordeburua. 857. Aurrezki kutxak.—Aurrezki kutxak kreditu erakunde bilakatu di ren fundazioak dira. Hasieran, gizarte eta ongintzarako helburuak izan zituz ten erakunde horiek; gerogarrenean, ordea, kreditu bitartekotza gauzatzeko helburua nagusitu da jatorrizko helburu horren gainean, eta aurrezki kutxek garrantzi handia lortu dute kreditu bitartekotzaren enpresario gisa. Konsti tuzio Auzitegiaren arabera, aurrezki kutxak gizarte izaerako kreditu erakun deak dira, eta erakunde horien berezitasuna euren gizarte eginkizunean eta gobernu organoen ordezkaritasun izaeran datza; berebat, lanbide irizpide her tsiekin gauzatzen duten kudeaketa eragingarria ere erakunde horien ezaugarri da (1988ko martxoaren 22ko epaia). 1985eko abuztuaren 2ko Legeak estatu mailako oinarrizko arauketa ezarri du aurrezki kutxetako organo artezkarien antolaketa eta jardunbideari dagokionez. Arauketa horrek printzipio hauek ditu oinarri: batetik, aurrezki kutxek zein lekutan jardun eta leku horretako interesak ordezkatzen dituzte; bestetik, kudeaketa eragingarria gauzatzen du te. Biltzar orokorra, administrazio kontseilua eta kontrol batzordea dira aurrezki kutxen gobernu organoak. Biltzar orokorra organo subiranoa da; ber tan ordezkaturik daude erakundeak diharduen lekuko udal korporazioak, ezarleak, kutxen enplegatuak eta eratzaileak. Biltzar horrek ondoko eginkizu nak ditu: administrazio kontseiluko mahaikideak eta kontrol Merkataritzako zuzenbidea
batzordeko kideak izendatzea; estatutu eta araudiak onetsi eta aldatzea; erakundearen bat egite, desegite eta likidazioa gauzatzea; urtero erakundearen jardueraren le rro nagusiak zehaztea eta, azkenik, administrazio kontseiluaren kudeaketa eta urteko kontuak zein aurrekontuak onestea. Administrazio kontseiluak bere esku du erakundearen finantza kudeaketa, gizartearen nahiz ongintzaren inguruko lanarekin batera. Organo horrek era kundea ordezkatzen du, azken horren jarduketa multzo edo trafikoari loturiko arazo guztietan. Era berean, zuzendari nagusia izendatzeko aukera du. Esan bezala, administrazio kontseiluak erakundea kudeatzeko ardura du. Kontrol batzordeak zaindu beharko du administrazio kontseiluak bere lana behar bezala egiten duela, hau da, eragingarritasun eta zehaztasun handienez egiten duela, biltzar orokorrak zehazturiko jarduera lerro nagusien arabera (21. art.). Kontrol eginkizun horiek gauzatuz, batzordeak administrazio kon tseiluaren erabakiak eteteko proposamena egin diezaioke biltzar orokorrari, baldin eta erabaki horiek indarreko xedapenak hautsi edota erakundearen kaudimenean eragin larria badute. Aurrezki kutxek partaidetza kuotak jaulki ditzakete. Kuota horiek nego ziatzeko moduko balore izendunak dira eta ez dute epearen inguruko mu garik. Horien titularrek (kuota partaideek) inolako eskubide politikorik izan ez arren, gutxieneko eskubide hauek dituzte: xedapen askeko soberakinaren banaketan parte hartzea; aurrezki kutxa likidatzen denean, kuotaren likida zio balioa jasotzea eta, azkenik, jaulkipen berrien partaidetza kuotak lehenes penez harpidetzea (1990eko maiatzaren 25eko EDren 1. art.). Espainiako aurrezki kutxak eratzeko, baita atzerriko aurrezki kutxen filial edo sukurtsalak eratzeko ere, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak baimena eman behar du aldez aurretik. Gainera, kutxa horiek Espainiako Bankuak au rrezki kutxen inguruan duen Erregistro berezian inskribatu behar dira, euren jarduera hasi baino lehen. Banku pribatuen moduan, aurrezki kutxa berriek kautela aldia igaro behar dute. Horren
ildotik, lehendabiziko bi urteetan de bekaturik dute bulego bat baino gehiago irekitzea edota atzerriko moneta bi dez eragiketak egitea. Aurrezki kutxek banku pribatuen eragiketa berberak egin ditzakete (1977ko abuztuaren 27ko Errege Dekretuaren 20 art.). Lege erreserbetan sar tu behar ez diren kutxen soberakinak gizarte eta ongintza lanak finantzatzeko erabili beharko dira (aipatu berri dugun errege dekretuaren 22. art.). Kutxek Gordailuak Bermatzeko Fondoa dute; fondo horrek kutxen kaudi mena indartu eta horien ibilera hobetzeko beharrezkoak diren jarduerak gau zatzen ditu (ikus 1982ko irailaren 24ko Errege Dekretulegea eta 1982ko urriaren 1eko Errege Dekretua). Bankuetan gertatzen den bezala, gordailuen bermeak muga bat du; horren arabera, milioi bat eta bostehun mila pezeta ko zenbatekoa bermatzen zaio gordailugile bakoitzari. Erakundeok Aurrezki Kutxen Espainiako Konfederazioan parte har deza kete; konfederazio hori 1985eko abuztuaren 2ko Legeak arautu duen nazioko elkartea da. Erakunde hori kreditu erakundea da, eta konfederatutako kutxak ordezkatzeaz gain, finantza, informazio, aholkularitza eta koordinazio opera tiboaren inguruko zerbitzuak ematen dizkie kutxa horiei. Aldi berean, konfe derazio hori elkarlanean ari da Administrazioarekin kutxa horien kudeaketa hobetu eta lege araudiak betetzeko bidean. Kreditu erakundeen kategoria horren barruan Posta Kutxa izeneko sozie tate anonimoa dugu. Dena den, erakunde hori 1985eko abuztuaren 2ko Le gearen aplikazio eremutik baztertu da berariaz (ikus 859. zk.). 858. Kreditu kooperatibak.—Kreditu erakunde horiek, hasteko, lanki detzaren arloko xedapen orokorrak bete behar dituzte. Horrez gain, 1989ko maiatzaren 26ko Legeak eta horren araudiak (1993ko urtarrilaren 22ko Erre Merkataritzako zuzenbidea
ge Dekretuak onetsitakoa) ezarri dituzten xedapen bereziak ere aintzat har tu behar dira. Araudi hori 1995eko uztailaren 14ko Errege Dekretuak aldatu zuen; dekretu horrek bankuen sorkuntza, mugaz bestaldeko jarduerak eta kre ditu erakundeei loturiko beste zenbait arazo arautzen ditu. Legearen arabera, kreditu kooperatiben xedea da «euren bazkideen eta gainontzekoen finantza beharrizanak asetzea, horretarako kreditu erakundeen berezko jarduerak gauzatuz». Legeak «berezko nortasun juridikoa» eman die kreditu erakundeei eta, orobat, erakunde horietan «bazkide kopuruak mugarik ez duela» adierazi du. Azkenik, bazkideek sozietate zorren gainean duten erantzukizuna «euren ekarpenen baliora mugatzen da» (1. art.). Sozietatea eratzeko nahitaezkoa da Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren aurretiazko baimena; Espainiako Bankuak horren inguruko txostena eman behar du. Bai men hori eskatzeko, beharrezkoa da pertsona talde baten ekimena; talde hori osatu behar dute gutxienez bost pertsona juridikok (sozietatearen xede bera gauzatzen dutenek) edota ehun eta berrogeita hamar pertsona fisikok (5.1. art.). Erakunde hori Espainiako Bankuaren Erregistro berezian, Merkata ritzako Erregistroan eta Kooperatiben Erregistroan inskribatu behar da, «nor tasun juridikoa lortzeko» (5.2. artikulua). Sozietate kapitalaren gutxieneko zenbatekoak araudiaren 3. artikuluak ezarri ditu; zenbateko horiek zehazte ko aintzat hartzen dira erakunde horren lurralde eremua eta bertako udalerri en Zuzenbideko biztanleen kopurua. Bazkide bakoitzak «ekarpena adierazten duen izendun titulu bat» izan behar du gutxienez, eta horren balio izendatua ezin da hamar mila pezetatik beherakoa izan; titulu horiek guztiek balio izendatu bera izango dute. Pertsona juridikoen kasuan, bazkide bakoitzak egindako ekarpena ezin da sozietate kapitalaren 100eko 20tik gorakoa izan; pertsona fisikoen kasuan, aldiz, 100eko 2,5ekoa da muga (7. art.). Sozietate horren buru dira biltzar orokorra eta kontseilu artezkaria (9. art.). Biltzar orokorrean, bazkide bakoitzak boto bat du edo, bestela, estatu
tuek ezarritako proportziozko botoa. Sozietate horrek «gainerako kreditu era kundeek gauza ditzaketen eragiketa guztiak egin ditzake, eragiketa aktiboak, pasiboak eta zerbitzuak, hain zuzen; sozietateak, alabaina, bere bazkideen finantza beharrizanak ase beharko ditu lehenespenez». Azkenik, kreditu era kundeek gainontzekoekin egiten dituzten eragiketa aktiboak «erakundearen baliabide guztien 100eko 50etik beherakoak izan behar dira» (4. art.). 859. Posta Kutxa.—Jatorrian, erakunde hori erakunde autonomoa izan zen. Geroago, 1991ko azaroaren 21eko Legea zela bide, kreditu erakunde izaera eta banku estatutua lortu zuen, estatuaren sozietate anonimo bihurtuz. Lege horrek antolaketa berria ezarri zuen kapital publikoko kreditu erakun deentzat. Lege horren 2. artikuluan, Posta Kutxa izena jasoko duen estatuaren sozietatea eratzeko agindua ematen zaio Gobernuari. Sozietate horren kapi tala estatuarena izango da osoosorik. Sozietate hori Aurrezkien Posta Kutxa erakunde autonomoaren eskubide eta betebehar guztietan subrogatuko da, beraren jarduerak gauzatuz; sozietate berria Merkataritzako Erregistroan ins kribatzearekin batera, desagertu egiten da aurreko erakundearen nortasun ju ridikoa. Posta Kutxa Sozietate Anonimoaren hasierako kapitala «erakunde au tonomoaren balantzeak jasotako kontabilitate ondare garbiak osatuko du; ba lantze hori azkeneko egunean itxitakoa izango da, alegia, sozietate berria eratzeko eskritura egiletsi baino hilabete lehenagokoa». 860. Bankuak ez diren beste zenbait kredituerakunde.—Erakunde horiek sozietate anonimoak dira eta ondoko ezaugarriak dituzte: a) lege mu rrizketak dituzte jendearengandik epe laburrerako fondoak — itzultzeko mo duko fondoak— hartzeko (ikus 1988ko uztailaren 29ko Legearen 6. xed. gehi.); b) finantzaketa zehatz batzuetan espezializaturik Merkataritzako zuzenbidea
daude; eta c) 1994ko apirilaren 14ko Legearen 5. artikuluak ezarritakoaren arabera, erakunde ho riek 1996ko abenduaren 31n galdu dute kreditu erakunde izaera (ikus, baita ere, 861. epigrafea). Honakoak dira erakunde horiek: a) Kreditu hipotekarioko sozietateak.—1981eko martxoaren 25eko Le geak sortu zituen sozietate anonimo horiek; lege horren helburua zen kredi tu hipotekarioa bultzatzea, etxebizitzak finantzatzeko sistema gisa. Lege hori 1982ko martxoaren 17ko Errege Dekretuak garatu zuen eta, azken hori, be rriz, 1984ko abenduaren 7ko bi aginduk osatu zuten. Horrekin batera, kon tuan hartu behar da 1985eko abuztuaren 28ko eta 1987ko urtarrilaren 30eko errege dekretuek hasierako errege dekretu hori aldatu egin zutela. Erakun deok, berme hipotekariodun kredituak emateaz gain, kreditu horiek mugitzen dituzte zedula nahiz bono hipotekarioak jaulkiz, betiere, araudiak zehaztutako baldintzetan. Hori berori da erakunde horien xede esklusiboa. Horrez landara, itzultzeko moduko fondoak ere jaso ditzakete jendearengandik epe ertainerako edo epe luzerako, gordailu ziurtagiriak jaulkiz eta aurrezki lotuaren inguru ko eragiketak gauzatuz. Erakunde horiek eratu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimena behar da. Sozietate kapitala ezin izan daiteke berrehun eta berrogeita hamar milioi pezetatik beherakoa, eta eskubide berdi neko izendun akziotan banaturik egon behar da; sozietatea eratzeko unean, kapital horren ehuneko berrogeita hamarrekoa ordaindu behar da eta, gaine rako zatia, urtebeteko epean. Jakina denez, Espainiako Bankuak Erregistro berezia du kreditu erakunde horientzat, eta eragiketak egin ahal izateko, Erre gistro horretan inskribatu behar dira erakundeok. b) Finantza erakundeak.—Sozietate horiek 1977ko martxoaren 28ko Errege Dekretuak arautzen ditu; 1983ko apirilaren 13ko eta 1987ko urtarri laren 30eko errege dekretuek aldatu egin zuten errege dekretu hori. Bestalde, arauketa hori ondoko aginduek osatu zuten:
1978ko otsailaren 14ko Aginduak —1979ko ekainaren 19ko Aginduak aldatuta—, 1981eko urriaren 13ko, 1983ko maiatzaren 28ko eta 1985eko abenduaren 30eko aginduek. Erakunde horiek eratzeko, Ekonomia eta Ogasun Ministerioak baimena eman beharko du aldez aurretik. Espainiako Bankuak Erregistro berezia du kreditu erakun de horientzat eta, eragiketak egin ahal izateko, Erregistro horretan inskribatu behar dira erakundeok. Sozietatearen kapitala diruz ordaindu behar da oso osorik eraketa unean; Espainiako eremuko erakundeetan, kapital hori hirure hun milioikoa izan behar da gutxienez; erregio esparruko erakundeetan, aldiz, kopuru hori ezin da ehun eta berrogeita hamar miliotik beherakoa izan; azke nik, probintzi eremuko erakundeetan, kapitala berrogeita hamar milioikoa izan behar da gutxienez. Hauexek dira erakundeon xede esklusiboa osatzen duten jarduerak: finantza mailegu edo kredituak ematea, dela edozein mota tako ondasunak epera eskuratzeko, dela obra, zerbitzu nahiz hornidurak gau zatzeko; aurretik aipaturiko eragiketen ondorio diren merkataritzako efektuak deskontatu eta negoziatzea; kredituak kobratzeko kudeaketa egitea, kobran tzarako komisioaren bitartez edota erakundearen beraren izenean lagapen hartzaile gisa; abalak eta bermeak ematea; eta, azkenik, goian aipatu ditugun jarduera horiei loturiko beste zerbitzu eta eragiketa batzuk gauzatzea. Orobat, obligazioak ere jaulki ditzakete erakundeok; gehienez jota, obligazioen jaul kipen hori erakundearen beraren baliabideen boskoitza izan daiteke. c) Finantza errentamenduko sozietateak.—Sozietate anonimo horien hel burua finantza errentamenduko eragiketak egitea da; azken finean, eragiketa horiek kontratuak dira. Kontratuon xede esklusiboa ondasun higikor eta hi giezinen erabilera lagatzea da; ondasunok eskuratzerakoan, beroriek erabili ko dituenak eskatutakoa hartuko da kontuan. Lagapen horren truk, aldizkako kuota batzuk ordaindu beharko dira; azkenez, Merkataritzako zuzenbidea
beharrezkoa da kontratua amai tutakoan erabiltzaileari ondasun hori erosteko aukera ematea (1988ko uztaila ren 29ko Legearen zazpigarren xedapen gehigarria). Ekonomia eta Ogasun Ministerioak erakunde horiek eratzeko baimena eman behar du aldez aurre tik. Edu berean, kreditu erakunde horiek Espainiako Bankuak eurentzat duen Erregistro berezian inskribatu behar dira, eragiketak egin ahal izateko. Buka tzeko, esan behar da Gobernuak erakunde horien eraentza ezartzeko ahalme na duela. d) Diru merkatuko sozietate bitartekariak.—Epe laburrerako finantza aktiboen bigarren mailako merkatua bultzatzeko helburuarekin, sozietate bitartekariak sortzen ari dira diru merkatuan. Erakunde horiek ez dute lege arauketarik, eta Espainiako Bankuaren Kontseilu Betearazleak 1981eko urta rrilaren 9an emandako erabakiak ezartzen du erakunde horien eraentza; era baki hori urte bereko martxoaren 26ko erabakiak aldatu du. Sozietate horiek sozietate anonimoen forma duten kreditu erakundeak dira, eta euren kapitala ezin izango da ehun milioitik beherakoa izan. Erakundeon xede esklusiboa diru merkatuan finantza bitartekotza egitea da. Helburu horrekin, itzultzeko moduko fondoak jaso ditzakete jendearengandik epe laburrerako, finantza aktiboak aldi baterako lagatzearen bidez. Hortik kanpo, herri zorrean egiten dituzten inbertsioak euren aktiboen bostena gainditu behar dute. Erakunde horiek kutxa koefizientearen menpe daude eta, aldi berean, erakundeak bere diren gutxieneko baliabide batzuk izan behar ditu; gutxieneko baliabide ho riek ondare garbiaren eta aktiboaren arteko arrazoi aritmetiko baten bidez kalkulatzen dira. Erakunde horiek diruzaintzaren inguruko zailtasun iragan korrak badituzte, Espainiako Bankuak finantza laguntza eman diezaieke. Erakunde horiek kredituko finantza establezimendu bihurtu dira 1997ko urtarrilaren 1az geroztik, horretarako ezarri diren prozedura eta betekizunak gauzatuz (ikus 861. zk.). Data
horretan, erakundeok kredituko finantza esta blezimendu edota bestelako kreditu erakunde bihurtu ez badira, finantza erakunde izaera galduko dute. Gisa berean, erakunde horren baimena iraungi egingo da eta erakunde eskudunak bere arioz kitatuko du Espainiako Bankua ren Erregistroan egindako inskripzioa. Hortik aurrera, erakunde horiek ezin izango dute kredituko finantza establezimendu edo kreditu erakundeen berez ko jarduerarik gauzatu. 861. Kredituko finantza establezimenduak.—Erakunde horien eraentza juridikoa 1994ko apirilaren 14ko Legeak ezartzen du; xedapen hori, bestalde, 1996ko apirilaren 26ko EDk garatu du. Lege horren lehenengo xedapen gehi garriaren arabera, «kredituko finantza establezimendutzat har daitezke, kreditu erakundeak izan gabe eta araudiak ezarritakoaren arabera, ondoko ekintzetako bat edo batzuk jarduera nagusi gisa gauzatzen dituzten erakun deak: a) mailegu eta kredituen inguruko eragiketak; horien artean sartzen dira, berebat, kontsumorako kredituak, kreditu hipotekarioak eta merkatari tzako transakzioen finantzaketak. b) «Factoring» eragiketak, geroko errekur tsoarekin edo errekurtsorik gabe. c) Finantza errentamenduko eragiketak. d) Kreditu txartelen jaulkipen eta kudeaketaren inguruko eragiketak. e) Abalak, bermeak eta horien antzeko beste konpromiso batzuk». Kredituko finantza establezimenduak eratzeko, nahitaezkoa da Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren baimena lortzea; Espainiako Bankuak, gainera, horren inguruko txostena eman behar du aldez aurretik. Eragiketak egiten hasteko, erakunde horiek Merkataritzako Erregistroan inskribatzeaz gain, Es painiako Bankuaren Erregistro berezian ere inskribatu behar dira, hots, kredituko finantza establezimenduen Erregistro berezian. Baimena lortu eta horri eusteko betekizunak hauek dira: a) egintza bakarraren bidez eta epearen inguruko mugarik gabe eratu diren sozietate anonimoak izatea; b) sozietate kapitala gutxienez 850 milioi pezetakoa izatea, eta kapital hori izen dun akzioen bidez adierazi eta osoosorik ordaintzea; c) Merkataritzako zuzenbidea
sozietatearen xedea kredituko finantza establezimenduen berezko jardueretara mugatzea; d) par taidetza esanguratsuen titularrak diren akziodunek (zuzenean edo zeharka, sozietate kapitalaren edota erakundearen boto eskubideen 100eko 5 gutxienez dutenek) 1996ko apirilaren 26ko EDren 5 eta 7. artikuluek ezarritakoa be tetzea; e) gutxienez hiru kidez osaturiko administrazio kontseilua izatea; f) kontabilitate administrazio eta antolaketa egokia izatea, eta g) sozietatearen egoitzaz gain, sozietate horren benetako administrazioa eta zuzendaritza na zio lurraldean izatea. Administrazioak ezin du bere zuhurtziaren arabera erabaki goian aipatu dugun baimen hori emango duen ala ez. Haatik, eskabideak EDren 5 eta 6. artikuluek ezarritako betekizunak baditu, baimen hori nahitaez eman behar ko da. Ekonomia eta Ogasun Ministerioak ezezkoa ematen badio kredituko fi nantza establezimendua sortzeko eskabideari, erabaki hori arrazoitu beharko du. Erabaki hori hiru hilabeteko epean hartu behar da; epe hori zenbatzen hasiko da eskabidea Diruzaintza eta Finantza Politikaren Zuzendaritza Nagu sira heltzen denetik edota beharrezko diren agiri guztiak ematen direnetik. Nolanahi den ere, eskabidea jaso eta gero sei hilabeteko epea izango da ge hienez erabaki hori hartzeko. Establezimendu horiek ezin dituzte kreditu erakundeei dagozkien jardue rak gauzatu. Kontsumorako Kredituari buruzko 1995eko martxoaren 23ko Legeak kredituko finantza establezimenduek egin ditzaketen jardueretako bat arautu du. Lege horren bitartez, 1986ko abenduaren 22ko Zuzentaraua Espainiako antolamendu juridikoan ezarri da; zuzentarau hori 1992ko otsailaren 22an aldatu zen kontsumorako kredituari dagokionez. Goian aipatu dugun legearen manuak kontsumorako kreditu kontratuen — kontratu zibilen eta merkata ritzakoen— burutze, eragingarritasun eta betearazpenari buruzkoak dira; edu berean, ondasun higikorren eperako salmentak eta auzibidezko kanbiosalbuespenak ukitu ditu arauketa horrek.
Kontsumorako kredituan, pertsona fisiko edo juridiko batek, enpresario gisa gauzatzen duen jarduera edo lanbidea egikarituz, kreditua ematen dio kontsumitzaileari. Kreditu horrek forma desberdinak har ditzake, besteak bes te, ordainketa geroratuko kreditua, mailegua, kreditu irekiera edota horien antzeko beste finantza bide batzuk; kredituon helburua kontsumitzaileen be harrizan pertsonalak asetzea da, horien lanbide jarduera alde batera utziz (1. artikulua). Kontratu horiek idatziz egin behar dira eta, formaren inguruko betekizun hori gauzatzen ez bada, kontratua deuseza izango da (6.1 eta 7. art.ak). Eragiketa horietan guztietan, kontsumitzaileak nolabaiteko babesa jasotzen du. Lehenik, deusezak dira arauaren aurkako itun, klausula eta bal dintzak, kontsumitzailearentzat onuragarriagoak direnean izan ezik (3. art.); bigarrenik, kontratuak eratorritako auzibidezko salbuespenak jarri ahal izan go ditu kontsumitzaileak, nola kontratua egin duen enpresarioaren aurka, hala beraren eskubideen lagapenhartzaile izan diren enpresarioen aurka (11. art.); azkenik, kreditua lortzeko kontratuek ez dute eraginik izango, baldin eta kontratu horien baldintza betetzen ez bada; izatez, kontratuon baldintza kre ditua bera lortzea da (14. art.). II. BANKU KONTRATUAK OROKORREAN 862. Ezaugarriak.—Merkataritzako kontratuen sistema orokorrean, ga rrantzi berezia dute banku kontratuek. Lehenik eta behin, gogoan izan behar da bankuek garrantzi handia dutela kredituak sortu eta banatzeko lan horre tan. Gainera, bankuen helburua da kredituak bideratzea aldez aurretik ze haztutako bide finko eta eraberekoetatik. Jakinekoa denez, bankuek kreditua banatzen dute; horretarako, bezeroek gordailuan emandako kapitalen bitar tez, bankuek dirua jasotzen dute (kreditupean) eta, ondoren, bankuek kredi tura ematen diete diru hori negozioak egiteko kapitala behar Merkataritzako zuzenbidea
dutenei. Horrez landara, bankuak kreditusortzaileak ere badira; banku teknikaren hobetzeari esker, kredituak ematean bankujabeek ez dute irekitako kredituen eskudiru guztia berehala eman beharrik. Horrenbestez, bankuek kredituak eman ditza kete jasotako gordailuen zenbatekoen gainetik. Dena dela, kredituak sortu eta banatzeko jarduera hori gauzatu ahal izateko, horren inguruko eragiketa guz tiek aurretiaz zehazten den erabereko edukia izan behar dute. Bankuek kon tratu eraentza ezagun eta ziurrarekin jokatzen dute (ezagunak dira eraentza horren azken ondorio juridikoak), arrisku eta erantzukizunen kalkulu zeha tzak egin ahal izateko. Banku kontratuak, beraz, honako ezaugarriak ditu: batetik, kreditu kon tratua da orokorrean eta, bestetik, kontratutipoa. Hori dela eta, bankuek ida tziko dituzte kontratuok, modu esklusiboan eta inprimaturiko formularioetan. Gehienetan, bezeroak kontratuoi atxikiko zaizkie, horien baldintzak ezta baidatu gabe. (Horren inguruan, 1987ko martxoaren 3ko Agindua aztertu be har da; agindu horrek gordailu erakundeen jokarauak arautzen dituelako, horrekin batera, korritu tasen eta komisioen liberalizazioa ere.) 863. Banku kontratuen sailkapena.—Hainbat irizpide erabili izan di ra banku jarduerari loturiko kontratuak sailkatzeko; horien guztien artean, ordea, ez dago benetako oinarri juridiko sendorik duen irizpiderik. Gehien za baldu den irizpide tradizionalak banku eragiketa aktiboak eta pasiboak be reizten ditu, kreditua ematen duena bankua edo bezeroa den arabera. Hala ere, sailkapen horren barruan ez dira zenbait eragiketa sartzen, esaterako, zaintza gordailuak edota ordainketen bitartekaritza hutsa; izan ere, eragiketa horietan alderdiek ez dute krediturik ematen. Hori guztia aintzat harturik, be netako sailkapena egitea baztertu dugu; dirudienez, egokiagoa da arlo hori beste modu batean antolatzea, berbarako, kontratuek
euren artean dituzten antzekotasunen arabera. Lehenik eta behin, kreditua irekitzeko modu desber dinak aztertuko ditugu eta, horren ondoren, deskontua eta gordailuak; buka tzeko, oso labur bada ere, transferentzia eta igorpena jorratuko ditugu. III. KREDITU IREKIERA ARRUNTA 864. Kontzeptua.—Kredituarekin loturiko banku eragiketa horrek ez du arauketarik Merkataritza Kodean; hori gorabehera, banku eta kreditu konpai niei eratxikitako eragiketen barruan sartzen da (175 eta 177. artikuluak). Kontratu horren bidez, bankuak kreditua ematen dio bezeroari (kreditu hartzaileari), epe jakin baterako eta zenbateko zehatz batera mugatuta. Ko misio baten truk, bankuak bezeroaren esku uzten du zehaztutako muga eta epearen barruan horrek eskatu dion diru kopurua. Kreditua xedatzeko bi modu daude: bata, behingoan edo hainbat alditan eskudirua ateratzea (kutxa mugimenduko kreditua); eta, bestea, letra, abal eta fidantzak onartzeko, bankuaren sinadura erabiltzea (onarpen edo berme kre ditua). Banku egineran kreditu irekiera aipatzen denean, besterik gabe, kutxa mugimenduko kreditua adierazi nahi izaten da. Merkatari eta industriariek gustukoa dute kreditu bide hori; sistema ho rren bidez, euren beharrizanen arabera xedatu ahal izango dute kapitala, eta benetan erabilitako kapitalen gaineko korrituak bakarrik ordaindu behar dituzte. Edozelan ere, bankuek kontu handiaz dihardute kreditu hori ematera koan; horren harira, eragiketa horietan berme pertsonal edo errealak ematen dira maiz. 865. Ezaugarriak.—Kreditu irekiera arruntak ondoko ezaugarriak ditu: a) Adostasunezko kontratua da, nahiz eta praktikan Merkataritzako zuzenbidea
bankuak idatzitako formulario inprimatuetan egiten den; inguruabar horrek, berriz, ez du kontra tuaren adostasunezko izaera hausten. b) Alde biko kontratua da. Batetik, bankuak bezeroari kredituaren zen batekoa emateko betebeharra hartzen du eta, bestetik, korrituak eta xedatutako kapitalak itzuli beharko dizkio bezeroak bankuari. Esan bezala, bezeroak kre ditua xedatzen duenean bakarrik —osorik edo zati batez— hartzen du berori itzultzeko betebeharra. Dena dela, ezin esan daiteke kontratu hori alde ba karreko kontratua denik. Kredituhartzaileak duen betebeharra kreditua bene tan erabiltzearen baldintzapean dago (baldintza etengarria eta nahibadakoa). Zernahi gisaz, betebehar horren karia kontratuan bertan bilatu behar dugu, ez, ordea, kreditua xedatzeko egintza zehatzean. c) Kostu bidezko kontratua da eta, orokorrean, segidako traktuduna. Az ken betekizun hori ez da oinarrizkoa, kredituhartzaileak egintza bakar baten bidez eskura dezakeelako kredituaren zenbateko osoa. d) Intuitu personae hitzarturiko kontratua da eta, kontratu horren bidez, betebehar pertsonalak sortzen dira alderdientzat. Kreditua ematen duen ban kuak kreditu hori jasotzen duen bezeroaren baldintza pertsonalak eta kaudi mena hartzen ditu kontuan, betebeharrak hartzerakoan. Kontratuaren izaera hori oinarri harturik, hiru ondorio nagusi hauek gertatzen dira: 1) bankuak beretzat hartzen du edozein unetan kreditua kitatu eta kontua ixteko ahalme na; 2) bezeroak ezin ditu kontratuak eratorritako eskubideak transferitu, be raren ordez beste pertsona bat jarriz; 3) kontratua kredituhartzailea hil edo azkentzen denean amaitzen da. 866. Izaera.—Kreditu irekiera eragiketa juridiko bakarra da. Kontratu horren bidez, kredituhartzaileak bankuak eman dion diru kopuruaren gai neko eskubidea izango du.
Bezeroak diru kopuru hori xedatzeko gauzatzen dituen egintzak (fondoak ateratzea, onarpenak edo abalak egitea etab.) eskubide hori egikaritzeko mo duak dira (osoosoan edota zati batez); kontratua burutzean, bankuak oroko rrean ematen du eragiketa horien gaineko adostasuna. Autore batzuek eragiketa konplexutzat hartzen dute kreditu irekiera; horien ustez, bi erakun de juridiko daude eragiketa horren barruan: lehenik, maileguaren hitzematea adierazten duen aldez aurretiko kontratua; eta, hurrenik, behin betiko mutuo kontratua edo kontratuak, bezeroak kredituan emandako fondoak xedatzen dituenean. Gure aburuz, ostera, joera edo jarrera hori ez da egokia. Kontratua bakarra da eta, alde pasibotik begiratuz gero, kreditua xedatzeko egiten diren ondorengo egintzak kontratuaren betebehar bakarra —fondoak emateko ban kuak duen betebeharra— betetzeko egintzak besterik ez dira. 867. Kontratuaren ondoreak.—Kreditu irekiera alde biko kontratua da eta, horren ondorioz, alderdi bientzat sortarazten dira betebeharrak. A) Bankuak bezeroaren esku utzi behar du itundutako mugen barruan ho rrek eskatu dion diru kopurua, kontratuan hitzartutako forma eta epean. Bankuaren betebehar hori zehazterakoan, hurrengo mugak aurkitzen ditugu: kredituaren zenbatekoa, kreditua erabili edo gauzatzeko modua eta iraupen epea. a) Kredituaren zenbatekoa mugatuta, hasieran hitzarturiko zenbatekoa gainditzen duten eragiketak aukerakoak dira bankuarentzat eta, ondorenez, ez da irekitako kreditua gauzatzen. b) Kreditua erabili edo gauzatzeko, kontra tuan ezarritakoa gogoan izango da, edota bestela, bankaren usadioek ezarri takoa. Bankuek, neurri handi batean, baldintza orokor berberak erabiltzen dituzten arren, zenbait kasutan modalitate bereziak hitzartzen dira, kasu ze hatzen beharrizanei egokitzeko. c) Praktikan, bankuek denboraldi laburre rako irekitzen dituzte kredituak, laurogeita hamar egunerako, Merkataritzako zuzenbidea
gehienetan. Epe hori isilbidez luzatzeko modukoa da, aldez aurretik komisioa eta korrituak likidatu eta kontuan zordunduz. Dena dela, kredituaren iraupen epea ez da oinarrizkoa, eta bankuek kreditua edozein unetan ezeztatzeko ahalmena dute. B) Kredituhartzaileak, eskuarki, hiru betebehar desberdin hartzen ditu bere gain kreditua irekitzean: a) Bankuari irekieragatiko komisio bat or daintzea; komisio hori irekitako kreditu osoaren portzentaia bat izango da. b) Kreditu kontua kitatu eta likidatzean, saldoa bankuarentzat bada, berori ban kuari itzultzea. Ildo horretatik, saldo hori diru kopuru likidotzat hartu eta bankuari betearazpen akzioa egikaritzeko erraztasunak emateko, banku poli zek klausula berezia jasotzen dute; klausula horren arabera, kredituhar tzaileak behingoan onartzen du bankuak kreditua likidatzeko unean zehazten duen saldoa, horrek judizioan fede eman dezan. c) Xedatu diren zenbateko en gaineko korrituak ordaintzea. Korrituen likidazioa kontratua amaitutakoan egiten da gehienetan; korrituak zenbatzeko, alabaina, kontuaren eguneroko saldoa hartzen da oinarritzat. Era berean, banku polizek ezarritakoaren arabera, kredituhartzaileek or daindu beharko dituzte polizaren tinbrea, ezarritako (edo ezarriko diren) zer gak eta betebeharraren ezbetetzeak sortutako gastuak. 868. Kreditua irekitzea kontu korrontean.—Praktikan, kreditu irekie rak kontu korrontearen forma hartzen du. Esanak esan, horrek ez ditu ukitzen kreditu irekieraren izaera eta ezaugarri juridikoak; eta, horren ondorioz, ezin nahas daitezke bi erakunde horiek (kreditu irekiera eta kontu korronteko kon tratua). Azken finean, kredituak emateko sistemari kontu korronteko printzi pio teknikoak eta kontabilitate printzipioak aplikatzen zaizkio, besterik gabe. Kontu korrontea erabiliz bideratu dira kreditu irekiera eta gordailuak; ondore nez, kontu korronteak indar handiagoa hartzen du egunetik egunera. Hori oinarri harturik, autore batzuen iritziz, kontu
korronteak berezko izaera du beste kontratu horiei begira. (Kontratu horren izaera eta ezaugarrien ingu ruan, ikus 1966ko maiatzaren 27ko, 1969ko martxoaren 1eko eta 1976ko ekainaren 12ko epaiak). Bankuak ematen duen zerbitzua konplexuago gertatzen da kontu korron tean irekitako kredituan, kreditu arruntean baino. Egineginean ere, kreditua kontu korrontean irekitzen denean, kontuak jarraikako zorduntze eta abo namendu partidak jaso behar ditu. Bankuak, batetik, bezeroaren kontuan zorduntzen ditu horrek xedatutako zenbatekoak eta, bestetik, fondoak itzul tzeko ematen dituen diru kopuruak abonatzen dizkio. Saldoa eguneanegu nean zehazten da, eta horren gainean kalkulatzen da hitzarturiko korritua. Kredituhartzaileak saldoa urritzen badu kontuan abonamenduak edo diru sarrerak eginez, behin baino gehiagotan erabili ahal izango du horrek —kon tratu bitartean— bankuak irekitako kreditua. Hori dela eta, ekonomiaren ikus puntutik begiratuta, igo egiten dira kreditu irekiera horren abantailak. Kreditua irekitzeko modalitate horretan, honako bereizketa egin daiteke: alde bakarreko zorpekoa edo elkarrekiko zorpekoa duten kontratuak. Le henengo kasuan, zorpekoa kredituhartzailearen kontura izango da beti. Beste modu batera esatearren, abonamenduen zenbatekoa edozein izanda ere, kredi tuhartzailea ezin izango da inola ere bankuaren hartzekodun izan kreditu kontuaren ondorioz. Halako kasuetan, abonamenduek gainditu egiten badute xedatutako zenbatekoa, orduan, bankuak gordailu kontu batean ordainduko dio diferentzia hori bezeroari. Bigarren kasuan, aldiz, kredituhartzailearen zordun bihur daiteke bankua, baldin eta haren abonamenduek zorduntzeak gainditzen badituzte. Espainian, bankuek elkarrekiko zorpekoaren sistemaz dihardute praktikan. Dena dela, eta polizen arabera, bankuek ez dute korri turik ordainduko kredituhartzaileak diru kopuru gehiago emateagatik jaso beharreko saldoaren gain. Merkataritzako zuzenbidea
869. Bermedun kreditua irekitzea.—Kreditua bermearekin edo berme rik gabe ireki daiteke. Gehienetan, ostera, lehenengo aukera nagusitzen da eta kreditu irekierari berme pertsonala edo erreala gehitzen zaio. Berme pertsonalak fidantza edo abal moduan agertzen dira. Kasu batzue tan, ordea, bankuek arinago jaso nahi dituzte kredituan emandako zenbate koak eta, horretarako, kredituaren zenbatekoa jasotzen duten letra onartuak eskatzen dituzte kreditua irekitzean. Beste batzuetan, eta polizen arabera, kre dituhartzaileek letrak eman beharko dituzte, bankuak hala eskatzen duenean. Letrak betearazten direnean, bankuak galdu egingo ditu kreditu polizak erato rritako eskubideak. Berme errealen artean, balore edo kotizaturiko efektuen bahia da gehien egiten dena (ikus 902. zenbakia). Kasu horietan, kreditua irekitzeko kontra tuaren gainean jartzen da bahi kontratua, eta kontratu biek berezkoak dituz ten ondoreak sortuko dituzte. Horrez gain, hipoteka desberdinak erabili ahal izango dira berme gisa; hipoteka horiei buruzko azterketa beste leku batean egingo dugu (ikus 907. zenbakia). 870. Kontratuaren amaiera eta kontuaren likidazioa.—Kreditua ireki tzeko kontratua azkentzen duten kariak honakoak dira: a) Kontratuan ezarritako iraupen epea, edo hala behar denean, luzapena ren epea mugaeguneratzea. b) Kreditua eman duen bankuak alde bakarrez kontratua salatzea. c) Kreditua jaso duen bezeroaren heriotza gertatzea. d) Kontratugileetarik edozeinek porrot egitea. Kontratua amaitutakoan, xedatutako zenbatekoak itzuli behar dizkio kre dituhartzaileak bankuari edo, hala bada, azkenean haren kontuan zordun
dutako saldoa. Une horretan aplikatuko dira bankuaren mesedetan ezarritako berme pertsonal zein errealak. Berme horietaz landara, polizek beste segurta sun neurri batzuk ezartzen dituzte bankuen mesedetan. Neurrion bitartez, bankuek, berbarako, kredituaren likidazioari aplikatu ahal izango diote kredi tuhartzaileek euren aurka dituzten hartzekodun saldoetarik edozein. IV. BEREZKOA EZ DEN EDO GAINONTZEKOEN MESEDETAN IREKITZEN DEN KREDITUA
871. Kontzeptua eta motak.—Berezkoa ez den kreditua irekitzen de nean, horretarako agindua eman duen bezeroak ez du bankuak irekitako kreditua erabiltzen. Aitzitik, bezero horrek gainontzeko bat izendatzen du (onuraduna), kreditua jaso dezan. Zenbait kasutan, gainontzeko horrek zuze nean jasotzen ditu bankuak kreditu kontuan zordundutako ordainketak (kutxa mugimenduko kreditua). Beste batzuetan, ostera, kredituhartzaileak igorri eta bankuak onartutako letrak — bankuak kreditu horren pentzuan onartutako letrak— jasotzen ditu onuradunak (onarpen kreditua). Kreditu irekiera arruntean gertatzen ez den bezala, eragiketa horrek so lutio helburua du. Bistan denez, banku jardueraren helburu nagusia inoren betebeharra betetzea da; betebehar hori bezeroaren eta onuradunaren arteko salerosketa kontratuaren ondorio izaten da eskuarki. Bada, kontratu horren ohiko helburua salerosketa kontratu baten prezioa ordaintzea da. Bereziki, hiriz hiriko edo urrutitik urrutirako salmentetan erabiltzen da kontratu hori, orokorrean, itsas eta nazioarteko salmentetan. Salmenta horietan, saltzaileak ez ditu merkatugaiak bidaliko, aurretik ez badu prezioa jasoko duen bermerik —bankuaren eskuhartzearen bermea—. Erosleak, berriz, ez du prezioa or dainduko, merkatugaia jasotzen duen arte. Banku teknikaren bidez, gainontzekoen mesedetan irekitzen den kreditua mota desberdinetakoa izan daiteke: a) zatitzeko modukoa, onuradunak hainbat bider erabili ahal duenean Merkataritzako zuzenbidea
kreditu hori; b) transferitzeko modukoa, onuradu nak beste onuradun bat izendatzeko ahalmena jasotzen duenean; c) aldizka koa, kreditua hainbat negoziotan erabili daitekeenean; kontratu horietan, denboraldi batean erabiltzen ez den kreditua hurrengo denboraldikoari batu ahal zaio (kreditu metatua); eta d) txandakakoa, eragiketa bat likidatu eta gero, kreditua horren zenbatekoaz berriro sortzen denean. 872. Kreditu dokumentatua.—Gainontzeko baten mesedetan irekitako kreditua kreditu dokumentatua izaten da eskuarki. Halako kontratuetan, be tearazi behar den salerosketaren inguruko agiriak eman behar ditu onuradu nak, kreditua erabili ahal izateko (merkatugaiak ordezkatzen dituzten agiriak dira: letra, faktura, aseguru poliza eta, batez ere, ontzirapenagiria eta trenbi de taloia). Egungo egunean, nazioarteko merkataritzaren zatirik handiena kreditu dokumentatuaren bidez likidatzen da. Sistema horren bitartez, erosleak kredi tu bat irekitzen du bere bankuan, eta saltzaileak kontratuaren agiriak aur kezten dituenean, bankuak saltzaile horri ordaindu beharko dio. Gehienetan, saltzaileonuradunak letra bat igortzen du eroslearen aurka, eta kreditua ema ten duen bankuak letra hori onartzen du. Horrelako kasuetan, letrarekin (letra dokumentatuarekin) batera agertzen dira agiri horiek. Agirion bidez, merka tugaiak atxikitzeko eskubidea izango du bankuak, hau da, merkatugaien xe dakortasuna izango du, erosleak gastu, korritu eta komisioak itzultzen ez dizkion bitartean. 873. Kreditu dokumentatua arautzen duten banku erregelen bata suna.—Kreditu dokumentatuaren erabilera nahikoa modernoa da. Kontratu hori XX. mendean sortu da banku egineran, 1914ko gerraren ondorengo ur teetan, batik bat. Gerra horren ondorioz, nahaste handiak gertatu
ziren nazio arteko merkatuetan eta, horrekin batera, ordura arte guztiz ezezagunak ziren enpresa eta baltzuak agertu ziren merkataritzan. Egoera horretan, saltzaileek bankuen eskuhartzea bilatu zuten ordainketetan, eragiketen bermea indartuz. Eskuhartze horren ondorioz, zabaldu egin zen kreditu dokumentatuaren era bilera, eta berori erabereko arauetan jaso zen. Lehenik eta behin, banku tal deek eman zituzten arau horiek eta, geroago, nazioarteko banku antolaketa handiek, araudi bidez. (Arau horien artean, New Yorkeko bankak 1920an emandako arauak nabarmendu behar ditugu; arauok eragin handia izan dute beste herri batzuetako bankuek emandako arauetan). Bankuek erabilitako arauak Nazioarteko Merkataritza Ganbararen VII. Kongresuan bateratu ziren; kongresu hori Vienan egin zen 1933. urtean. Arau horiek guztiak Kreditu Dokumentatuei buruzko Erabereko Arau eta Usadio izeneko multzoan sartu eta hainbat herritan onartu ziren. Arauok on doko gaiak jorratu zituzten: kreditu dokumentatu desberdinen ezaugarriak; bankuen erantzukizuna agirien erregulartasun formalaren, atzerapenaren, eskatzeko moduko agirien eta abarren inguruan; agirietan ohiko adierazmol deak interpretatzeko irizpideak, eta, azkenik, kredituen transferentzia. 1951. urtean, Vienako Arauak aldatu egin ziren Nazioarteko Merkataritza Ganbararen XII. Kongresuan. Lisboan egindako kongresu horrek arau horien testu berria onetsi zuen, aurreko arauetan aldaketa batzuk eginez; aldake ta horiek oinarrizkoak izan ez baziren ere, nahikoa garrantzia izan zuten. Ha rrezkero, bilakaera izugarria izan zuen kreditu dokumentatuen erabilerak eta, horren ondorioz, Nazioarteko Merkataritza Ganbarak Lisboako testua alda tzea erabaki zuen 1962. urtean. Pauso berri horrek, ordea, ondoko helburu nagusia izan zuen: banku ingelesak eta Commonwealth arau horiei atxikitzea; izan ere, horiek ez zituzten ordura arte Erabereko Arau eta Usadioak onartu. Gerogarrenean, beste beharrizan batzuk sortu ziren, esaterako, usadio berriak ezartzea, interpretazioaren inguruan sortutako zailtasunak konpontzea eta ga Merkataritzako zuzenbidea
rraio modalitate berriak (containerrak) kontuan hartzea. Hori oinarri harturik, goian aipatutako ganbarak testu berria onetsi zuen 1974. urtean; testu horrek hainbat berrikuspen izan ditu: lehendabizikoa 1983. urtean eta, bigarrena, ha mar urte geroago, 1993an. Azken hori, 1994ko urtarrilaren 1ean jarri da in darrean. Erabereko Arau eta Usadioak mundu osoan aplikatzen dira neurri handi batean, baina ez dute Zuzenbide objektiboko izaerarik. Edonola ere, erabe reko zuzentarauak diren neurrian, balio handia dute arau eskuemaile gisa; arau horiek oso baliagarriak gertatzen dira kreditu dokumentatuaren ondoreak zehaztu eta eragiketa bereziak interpretatzeko. Autore batzuek artez adierazi duten bezala, arau horiek kontratu borondatea osatzen duten usadio klausulak dira, nazioarteko banku usadioak, hain zuzen. Arauketa hori ezartzeko, banku handien nazioarteko eginera hartu da oinarritzat. Ildo horretatik, arauketa hori gogoan izan beharko da kreditu dokumentatuaren izaera eta ondoreak az tertzerakoan. Jakina denez, merkataritzako legeria moderno gutxi batzuek bakarrik arautu dute kreditu mota hori. Arau horiek oinarri harturik, inprima turiko formularioen bidez egiten dira kreditu dokumentatuak leku guztietan. Horretara, kreditu dokumentatuak nazioarteko eraberekotasunik handieneta rikoa lortu du merkataritzako kontratuen artean. Hori dela bide, gai hori azal tzerakoan, Arau horiek izango ditugu kontuan batez ere. 874. Kreditu dokumentatuen motak.—Arauon 6. art.ak adierazi duen bezala, kreditu dokumentatua ezeztakorra edo ezeztaezina izan daiteke. Kon tratu horiek egiterakoan, kredituak ezeztakorrak edo ezeztaezinak diren adie razi behar da; adierazpen hori egiten ez bada, kreditua ezeztaezina dela ulertuko da. Bi mota desberdin ditugu kreditu dokumentatuen artean; jarraian ikusiko dugun moduan, desberdinak dira kreditu horien izaera eta edukia. 875. Kreditu ezeztakorra.—Kreditu hori ez da modu
finkoan ematen, bankuak kreditua ad nutum ezeztatzeko ahalmena baitu. Arauen arabera, ban ku jaulkitzaileak kreditu ezeztakorra aldatu edo kitatzeko ahalmena du edo zein unetan, aldez aurretik onuradunari abisurik eman gabe (8. art.). Kreditu horrek gehiago zaintzen ditu eroslearen interesak, saltzaileonu radunarenak baino; izatez, azken horrek ez du bankuaren aurkako akziorik. Bankuak irekitako kredituaren berri eman behar dio saltzaileonuraduna ri, baina ez du kreditua ordaintzeko edo kreditu horri eusteko konpromisorik hartzen. Ildo horretatik, zenbait herritan aldatu egin da kreditu ezeztako rraren izena eta, horren ordez, igorpenak ordaindu edo negoziatzeko bai men izenez ezagutzeko joera zabaldu da. Ad nutum ezeztakortasun horrek arazo eta zailtasunak sor diezazkieke al derdiei, baldin eta bankuak kreditua kitatzen badu, horretarako kari zuzenik izan gabe. Autore gehienen ustetan, bankuak kreditua ezeztatu ahal izango du, nahiz eta aldez aurretik banku horrek bezeroarengandik hornikuntza bat jaso, saltzaileonuradunari ordaindu ahal izateko. Horrez gain, saltzaileonu radunak merkatugaien igorpenari ekin badio ere —kreditua ireki delako abisu edo jakinarazpena oinarri harturik—, bankuak ez du kreditua ezeztatzearen gaineko erantzukizunik izango. Kreditu eragiketa horretan, eztabaidak izan dira bankuaren eta agindua ematen dion bezeroaren (eroslearen) arteko harremanei dagokienez. Agida nez, ezin esan daiteke kasu guztietan benetako kreditu irekiera gertatzen de nik; aurretik adierazi dugun moduan, kasu batzuetan bankuak beharrezko fondo hornikuntza jasotzen du bezeroaren eskuetatik, saltzaileonuradunari ordaintzeko. Autore gehienen iritziari eutsiz, badirudi zentzuzkoena harre man horiek kreditu mandatu gisa kalifikatzea dela (kontratu horren bidez, pertsona batek, beste baten aginduz, bere gain hartzen du gainontzeko bati kreditua irekitzeko betebeharra, bere izenean eta bere kontura). Merkataritzako zuzenbidea
876. Ezeztaezineko kreditua.—Kreditu hori irekitzearen ondorioz, ban kuak betebehar finkoak hartzen ditu, dela agindua eman dion bezeroarekin, dela onuradunarekin. Arauen arabera, ezeztaezineko kredituaren bitartez, banku jaulkitzaileak konpromiso finkoa hartzen du; dena dela, banku jaulki tzaileak konpromiso hori izan dezan, beharrezkoa da, lehenik, eskatutako agiriak kontratuan izendatutako bankuari edo banku jaulkitzaileari aurkeztea eta, bigarrenik, kredituaren baldintzak betetzea. Hauexek dira bankuaren be tebeharrak: a) kredituak ageriko ordainketa ezarri badu, kreditu hori agerian ordaintzea. b) Kredituak ordainketa geroratua ezarri badu, kreditu hori mu gaegunean ordaintzea; data hori kredituaren baldintzek zehaztuko dute. c) Kredituak banku jaulkitzailearen onarpena ezarri badu, banku horrek onura dunak igorritako efektuak onartu eta horiek mugaegunean ordaintzea. Kasu batzuetan, ordea, beste banku igorpendu batek onartu beharko du igorpen hori. Halakoetan, kredituak izendatutako banku igorpenduak ez baditu bere aurka igorritako efektuak onartzen, banku jaulkitzaileak onartu eta ordaindu beharko ditu mugaegunean onuradunak igorritako efektuak; bestalde, banku igorpenduak efektu horiek onartu arren, ez baditu mugaegunean ordaintzen, banku jaulkitzaileak ordaindu beharko ditu horiek. d) Kredituak negoziazioa ezarri badu, igortzaile edota ukandun onustedunei ordaintzea onuradunak igo rritako efektuak edota kreditua erabiltzean aurkeztutako beste agiriak, ordain du ere, geroko errekurtsorik gabe (9. art.). Kreditu horrek modu eragingarrian zaintzen ditu saltzaileonuradunaren interesak eta, horren ondorioz, ikaragarri zabaldu da kanpo eta barne merka taritzan. Ezeztaezintasunaren adierazpena ematean, bankua egoera berezian jartzen da. Bada, bankua zuzenean lotzen da onuradunarekin, zuzeneko zor dun bihurtuz, alegia, solvendi pretium zorduna. Hortik kanpo, eragiketa biak (kreditu ezeztakorra eta ezeztaezina) elkarren antzekoak dira. Horien arteko desberdintasun bakarra honexetan datza: kreditu ezeztakorrean, bankuak kre
ditu irekieraren berri besterik ez dio ematen onuradunari; haatik, ezeztaezi neko kredituan, bankua onuradunarekin lotzen da, kreditua ezeztaezina dela jakinarazteko bidaltzen dion gutun edo agiriaren bidez. Ezeztaezineko kreditua negozio juridiko bakarra den arren, eragiketa ho rrek betebehar izaerako harreman desberdinak sortzen ditu: bata, bankuaren eta beraren bezeroaren artean eta, bestea, bankuaren eta onuradunaren artean. Lehenengoari dagokionez, eta kreditu ezeztakorrean gertatzen den bezala, harreman horien oinarria kreditu mandatuan dago. Horren ildotik, bankuak bere bezeroaren argibide edo jarraibideen arabera ordaindu beharko dio onu radunari, eta bezeroak bankuari itzuli beharko dizkio onuradunak xedatutako zenbatekoak. Bigarrenik, konponbide desberdinak agertu dira, bankuaren eta onuradunaren arteko harremanen oinarria azaltzeko (ordezkaritzaren teoria, kreditu mandatuarena, fidantzarena, gainontzeko baten mesedetan egindako kontratuarena, eskuordetzaren teoria etab.). Edozein modutara ere, horien ar tean ez dago guztiz egokia den teoriarik. Erakunde hori egungo Merkata ritzako zuzenbide tipotik kanpokoa da, eta hainbat erakunderekin antz handia badu ere, ez zaio ezein erakunderi guztiz egokitzen (ikus 1976ko martxoaren 30eko epaia). Esanak esan, interesgarriena ez da harreman horien izaera juri dikoa zehaztea, ezpada horien ondoreak finkatzea. 877. Ezeztaezineko kredituaren ondoreak.—Ondore horiek aztertzeko, aurretik aipatutako bi harremanak hartuko ditugu abiapuntutzat: A) Bankuaren eta bezeroaren (agindua ematen dionaren) arteko harrema nei dagokienez, mandatuaren eragina antzeman daiteke ezeztaezineko kredi tuaren ondoreetan; jakinekoa denez, mandatua da harreman horien oinarria. Horren harira, hauek dira bankuaren betebeharrak: a) kredituaren zenbatekoa onuradunaren esku uztea, eta b) kreditua xedatzeko egintza guztietan, agiri egokiak Merkataritzako zuzenbidea
jasotzea (letra, faktura, poliza, agiria). Gainera, eta geroago ikusiko dugun bezala, agiri horiek behar adinako, baliozko eta erregularrak direla egiaztatu behar du bankuak. Bezeroak, berriz, eragiketari loturiko agiriak jaso behar ditu. Taxu be rean, bankuari itzuli behar dizkio horrek onuradunari emandako zenbatekoak, komisioak eta korrituak barne. Betebehar hori beteko dela ziurtatzeko, ban kuak berme berezia eskatzeko aukera izango du (berme pertsonala edo errea la). Edozein kasutan ere, bankuak berezkoa du beste berme bat, merkatugaiak ordezkatzen dituzten agiriak bere esku izatea, hain zuzen. Agiri horien bidez, bankuak merkatugaiak xedatu ahal izango ditu, eta bezeroak ezin izango ditu merkatugai horiek jaso, bankuarekin likidaziorik egiten ez duen bitartean. (Halaber, Merkataritza Kodearen 276. artikuluaren arabera, bankuak, komi siohartzaile gisa, merkatugaiak atxikitzeko eskubidea izango du, aurrerakin, gastu eta komisioak ordaintzen ez zaizkion artean). B) Bankuaren eta onuradunaren arteko harremanetan, lehenengoarentzat bakarrik sortzen dira betebeharrak. Onuradunari kredituaren berri ematen dionetik, ezeztaezineko betebeharra du bankuak onuradun horri begira. Be tebehar hori zuzenekoa, nagusia edo autonomoa da; hortaz, betebehar horrek ez du inolako loturarik bankuaren eta agindua eman duen bezeroaren —eros learen— arteko harremanekin, ezta eroslearen eta saltzaileonuradunaren artekoekin ere. Betebehar horren edukia «kredituak ezarritako ordainketa, onarpena edo negoziazioak» betetzea da; beste hitz batzuetan esateko, ban kuak kreditu irekiera eragin duen salerosketaren (edo salerosketen) prezioa ordaindu beharko du (ikus 1942ko urtarrilaren 5eko eta 1984ko urriaren 27ko epaiak). 878. Kredituaren transferentzia.—Arauen 48. artikuluaren aginduz, kreditua transferitu ahal izateko, beren beregi adierazi beharko da kreditua transferitzeko modukoa dela. Horrekin loturik, «zatitzeko modukoa», «laga tzeko modukoa», «eskualdatzeko modukoa» eta horrelako beste adierazmolde batzuek ez dute adierazten kreditua transferitzeko modukoa denik; ondorenez, adierazmoldeok jartzen badira ere, ez
dira aintzat hartuko. Transferitzeko moduko kredituetan, onuradunak (lehenengo onuradunak) kreditu osoa edo zati bat beste onuradun baten edo gehiagoren (bigarren onuradunaren zein onuradunen) eskuetan uztea eska diezaioke bankuari. Banku hori izan behar da ordainketa egin behar duena, ordainketa geroratuaren konpromisoa har tzen duena edota onartu edo negoziatu behar duen bankua (transferentzia egi ten duen bankua); kreditua modu askean negoziatu ahal bada, kredituan transferentzia egiteko baimena duen bankua izan beharko da hori. Transfe ritzeko moduko kredituak behin bakarrik transferi daitezke, kredituan bertan besterik hizpatzen ez bada bederen. Bada, bigarren onuradunak ezin izango dio kreditua beste inori transferitu. 879. Ezeztaezineko kreditu baieztatua.—Saltzaileonuradunaren ber mea indartzeko, ezeztaezineko kreditua baiezta dezake beste banku batek (banku hori saltzailearen egoitzari dagokiona izango da gehienetan). Arauok adierazi duten bezala, kreditua baieztatzearen ondorioz, baieztapen hori egi ten duen bankuak bere gain hartzen du igorpenak behar bezala ordaindu, onartu zein negoziatzeko (kreditua erabiltzeko moduaren arabera) konpro misoa. Konpromiso hori banku jaulkitzaileak hartutakoari gehitzen zaio (9. artikulua). Baieztatutako kreditua igor daiteke, nola agindua eman duen bankuaren pentzuan, hala kreditua baieztatu duenaren pentzuan. Lehenengo kasuan, kre ditua baieztatu duen bankuak eragiketa bermatzen du, besterik gabe; horrela, agindua edo kreditua eman behar duen bankuak ez badu ordainketarik egiten (nekez gertatuko da hori), kreditua baieztatzen duenak bere gain hartuko du erantzukizun hori. Bigarren kasuan, ordea, kreditua baieztatu duen bankuak onuradunari ordaintzeko betebeharra hartuko du agiriak ematen zaizkionean. Horren ondoren, ordainketa egin duen bankuak ordainketaren zenbatekoaren, komisioen eta gastuen likidazioa egingo du, agindua eman duen bankuari be gira; horrekin batera, agiriak bidaliko dizkio, banku horrek bere Merkataritzako zuzenbidea
bezeroarekin likidazioa egin dezan, eta azken horrek merkatugaiak jaso ditzan. Praktikan, bai eta lan zientifiko batzuetan ere, parekatu egin dira ezeztae zineko kreditua eta kreditu baieztatua, adierazmolde biak berdin erabiliz. Ikusi dugun bezala, ostera, parekatze hori ez da zuzena, ezeztaezineko kre ditua baieztatua ala baieztatu gabea izan daitekeelako (aurretik aipaturiko 1942ko urtarrilaren 5eko epaiak parekatze hori bera jaso du). 880. Bankuen erantzukizuna, kreditu dokumentatuen ondorioz.—Kreditu dokumentatuetan, horiek ezeztakorrak zein ezeztaezinak (baieztatuak ala baieztatu gabeak) izanda ere, agiriak jaso eta gero kredituok ordaintzen, onartzen edo negoziatzen dituen bankuak erantzukizun berezia hartzen du agiri horien gain, beroriek behar adinako, baliozko eta erregularrak direla egiaztatzeko erantzukizuna, hain zuzen. Bankuak eroslearen mandatari gisa dihardu eta, horren eskuhartzearen bidez, ordainketa behar bezalako agiriak ematean egingo dela bermatzen zaio erosleari. Arauok modu berezian jorratu dute gai hori. Hasteko, «bankuek kredituan hizpatutako agiri guztiak aztertu behar dituzte zentzuz, agiriok itxuraz kre dituak ezarritako baldintzekin bat datozela egiaztatzeko». Bestalde, «itxuraz elkarren artean bat ez datozen agiriak, kredituak ezarritako baldintzekin bat ez datozela (itxuraz) ulertuko da» (13. art.). Azken finean, ondokoa egiaztatu behar du bankuak: 1) agiri guztiak daudela; 2) kanpotik eta ikuspuntu objek tibotik, agiriek ordezkaritza eginkizunak gauzatzeko betekizunak dituztela; 3) agiriak elkarren artean bat datozela. Agiriak jaso dituenetik zenbatzen hasita, bankuak, gehienez, zazpi egun balioduneko (banku egunak) epea izango du agiri horiek aztertzeko, onartu edo baztertzen dituen erabakitzeko, eta erabaki hori agiriak eman dizkion alderdiari jakinarazteko (13. art.). Aldi berean, agi ri horiek kredituak ezarritako baldintzekin itxuraz bat datozela egiaztatu behar du bankuak (14. art.); horretarako, hainbat manu ezarri dituzte Arauek (23. art. eta ondorengoak). Manu horien
arabera, kasuankasuan zehazten dira onartu eta baztertu beharreko agiriak. Betiere, agiriak kredituaren klausula eta baldintzekin bat datozela egiaz tatu behar du bankuak. Itxuraz edo kanpotik begiratuta, agiri horiek behar be zalakoak badira, bankuak ez du inolako erantzukizunik izango agiri horien baliozkotasunaren, mezuen eskualdaketen edota gainontzekoen egintzen gain. Berebat, ezinbestearen ondorioz, bankuak bere jarduera eteten duenean ere ez du erantzukizunik izango (15.etik 18.era arteko art.ak). Betiere, agiriak kredituaren klausula eta baldintzekin bat datozela egiaz tatu behar du bankuak. Itxuraz edo kanpotik begiratuta, agiri horiek behar bezalakoak badira, bankuak ez du inolako erantzukizunik izango agirien na hikoatasun, zehaztasun edota benetakotasunaren gain, ezta agiri horiek ordez katzen dituzten merkatugaien deskripzioaren gain (17. artikulua). Azkenik, bankuek ez dute erantzukizunik izango tramitatzean atzeratu edo galtzen diren idatzagiri, gutun edo agirien gain (18. art.). V. DESKONTUA 881. Kontzeptua.—Deskontua ohiko banku eragiketa da eta, ekono miaren ikuspuntutik garrantzi handia badu ere, Espainian ez dago horren in guruko lege arauketa egokirik. Merkataritza Kodeak arau batzuk ezarri ditu jaulkipen eta deskontu bankuen inguruan (117.etik 183.era arteko art.ak), baina manu horiek ez dute zehaztu zein den deskontuaren izaera juridikoa edota zernolako ondoreak dituen. 178. artikuluaren aginduz, merkataritzako efektuak ezin izango dira deskontatu laurogeita hamar egunetik gorakoak badira edota horren gaineko erantzukizuna hartzen duten bi sinadurek era giketa bermatzen ez badute. Dena dela, orokorrean eragiketa horrek ezaugarri berberak izaten ditu banku egineran. Horren Merkataritzako zuzenbidea
arabera, honela defini daiteke deskontu kontratua: kontratu horren bidez, bankuak pertsona bati aurreratzen dio horrek gainontzeko baten aurka duen kredituaren zenbatekoa, korritu edo portzentaia bat kenduz; horren truk, bankuari lagatzen zaio kreditua bera, bukaera onaren menpe. Deskontua, gehienetan, tituluetan barneratutako kredituen inguruan egi ten da. Kontuan hartzekoa da Merkataritza Kodeak letren, ordaindukoen edota merkataritzako beste balore batzuen deskontua aipatzen duela (178. art.); horiek dira, hain zuzen ere, deskonta daitezkeen ohiko tresnak. Hori go rabehera, kreditu arruntak ere deskontatu ahal izango dira. 882. Ezaugarriak.—Teoria juridiko batzuen arabera, deskontua ondoko eragiketekin parekatzen da: kredituen salmentarekin, letrak berme moduan dituen maileguarekin, kreditu irekierarekin, edota kanbiotituluen transferen tzia edo endosuarekin. Goian azaldu dugun kontzeptuak, aldiz, ez du berdin keta hori onartzen. Deskontu kontratua kontratu autonomoa da; kontratu horrek fisonomia berezia du, eta ezinezkoa da berori beste edozein erakunde juridikorekin parekatzea. Hauexek dira deskontu kontratuaren ezaugarriak: a) Alde bakarreko kontratua da; kontratu hori burutzeko nahitaezkoa da zenbatekoa eman eta tituluak eskualdatzea; hala ere, kontratu horrek betebe har bakarra eratortzen du, hau da, kredituhartzailearentzako betebeharra. Horren ildotik, zordunak ez badu deskontatutako kreditua ordaintzen, deskon tuhartzaileak bankuari itzuli beharko dizkio horrek aurreratu duen zenbate koa eta sortu diren gastuak. b) Kostu bidezko kontratua da; kontratu horretan, kontratugile bakoitzak ondare abantaila edo etekina jasotzen du bestearengandik. Bezeroak, adibidez, berehala xedatu ahal izango ditu geroratutako mugaeguna duten zenbatekoak. Bankuak, bestalde, zenbateko horri kentzen dizkion korrituak jasoko ditu konpentsazio gisa (kendutako korrituok deskontu izena ere jasotzen dute).
c) Kontratu ezformala da; are gehiago, ahoz ere egin daiteke. 883. Eginkizun ekonomikoa.—Deskontu eragiketaren helburu nagusia kreditua ematea da; beste modu batera esateko, bankuak kreditua ematen dio bezeroari, geroko mugaeguna duen kreditu baten zenbatekoa aurreratuz. Banku teknikan, deskontua da kreditua emateko tresnarik eragingarriene takoa. Gisa bertsuan, badirudi deskontua biderik egokiena dela bankuak gordailu bidez jasotako kapitalak epe laburrera arintasun eta segurtasunez mugitu edo inbertitzeko. Merkataritzako papera deskontatuz, bankuak fon doak ematen dizkie bere bezeroei; geroago, fondo horiek berreskuratzen di tu, deskontatutako efektuak mugaeguneratu eta epe laburrera (Merkataritza Kodearen 178. artikuluaren eta Banku Antolamenduari buruzko Legearen 12. artikuluaren arabera, ezin deskonta zitezkeen laurogeita hamar egunetik go rako efektuak. 1960ko abuztuaren 10eko Dekretulegeak eta urte bereko irai laren 24ko Aginduak, ordea, aldatu egin dituzte manu horiek; horren ondo rioz, epe horretatik gora ere eman daitezke kredituak). Bankuak efektuon ja betza eskuratzen du eta, babes moduan, kanbioerrekurtso indartsuak izango ditu zordunaren aurka. Hori dela eta, efektuen kartera banku balantzeen par tidarik garrantzitsuenetakoa da gaur egun. Horrez gain, bankuek deskontu kreditua mugi dezakete, deskontatutako tituluen mugaeguneratzeari itxaron gabe. Horretarako, efektuak birdeskon tatzen dituzte Espainiako Bankuan, efektuen karteratik fondo likidoak lortuz. Birdeskontua bigarren deskontua da eta, horren bidez, etekin azkarrak lor tzen ditu birdeskontuhartzaileak. Birdeskontu tasa deskontu tasa baino txikiagoa izango da beti, eta horien arteko diferentzia da birdeskontuhartzai learen etekina. 884. Deskontuaren ondoreak.—Deskontuaren bidez, Merkataritzako zuzenbidea
deskontatutako kredituaren titulartasuna eskuratzen du bankuak; bezeroak, berriz, kreditua ren zenbatekoa jasotzen du, zenbateko horri kasuan kasuko korrituak kendu eta gero. a) Kreditu tituluak deskontatzen direnean, bankuari eskualdatzen zaizkio titulu horiek; horretarako, titulu horren zirkulazioari buruzko legeak ezarrita koa hartu behar da kontuan. Eskualdaketa hori helburu askatzaileekin egiten da beti (pro solvendo), baina ÂŤbukaera onaren menpeÂť. Horren arabera, zor dunak ez badu deskontaturiko kreditua ordaintzen mugaegunean, jasota ko zenbatekoa itzuli beharko dio bezeroak bankuari (ikus 1963ko ekainaren 21eko epaia). Kredituaren titulartasuna modu horretan eskuratuz, bankuak ez du zordunaren aurka jotzeko betebeharrik. Zernahi gisaz, bankuak kreditua aurkeztu beharko du berori kobratzeko eta, aldi berean, kreditu hori irauna razteko beharrezko diren egintzak gauzatu behar ditu. Kode Zibilaren 1170. artikuluak ordainketaren inguruan ezarri duen printzipioaren arabera, ban kuak ezer egiten ez badu eta ordaindu gabeko efektuak kalteturik gertatu badi ra (ikus 962 eta 983. zk.ak), deskontuhartzaileak ez du jasotako zenbatekoa itzultzeko betebeharrik izango (ikus 1980ko apirilaren 14ko epaia). Kreditua ÂŤbukaera onaren menpeÂť eskuratzen duenean, bi aukera izango ditu: bata, zu zenean zordunaren aurka jotzea eta, bestea, bezeroari tituluak itzultzea, gastuen eta aurreratutako zenbatekoaren truk. Bankuek, gehienetan, azken aukera hori hartzen dute, eta ordaindu gabeko efektuak zorduntzen dituzte euren bezeroen kontuetan. Kasu batzuetan, igorpenduak porrot egin dezake ordaindu eta gero; hori gertatuz gero, atzeraeraginezko ondoreak aplikatu be har zaizkio ordainketa horri. Auzitegi Gorenak artez adierazi duen bezala (aurretik aipaturiko 1963ko ekainaren 21eko epaian), azken kasu horretan gertatzen diren ondoreak ordaindu gabeko efektuen kasuan gertatzen direnak izango dira (letren deskontuari buruz, ikus 1984ko urriaren 17ko eta 1986ko ekainaren 24ko epaiak). b) Batzuetan, bankuak zuzenean edo kutxa bidez ematen
dio zenbatekoa (aurreraturiko kreditua) bezeroari; halakoetan, bezeroak berehala jasotzen du deskontatutako efektuen zenbatekoa, bankuak kasuan kasuko korrituak ken du eta gero. Gehienetan, ordea, zenbatekoak ez dira berehala ordaintzen; haa tik, abonamendu bat egiten da bezeroaren kontuan. Bankuak bezeroari kredituaren zenbatekoa ematen dionean, korritu tasa bat kentzen dio kredituaren izendatuari; horixe da, hain zuzen ere, dirua au rreratzearen prezioa. Tasa hori erakunde ofizialek ezarritakoari egokitu behar zaio (deskontu tasa), eta mugaeguna iritsi arte geratzen diren egunen arabera likidatuko da. Deskontu tasa ezartzeko ahalmena oso tresna garrantzitsua da herri botereen eskuetan, trukaneurri eta prezioak arautzeko. Hori oinarri har turik, bankuek ezin izango dute ezein herritan deskontu tasa askeekin jokatu. 885. Letra dokumentatuen deskontua.—Letra horiek saltzaileak igor tzen dizkio erosleari hiriz hiri egindako salmentetan. Hemen, arreta bereziaz aztertu behar dugu letra horien deskontuak zernolako eragina duen letrarekin batera agertzen diren agirietan (fakturan, ontzirapenagirian edo taloian eta aseguru polizan). Agiriak jasotzen direnean ordaintzen dira letra horiek, eta agiriok nahi taezkoak dira merkatugaien titulartasuna eskuratzeko. Deskontuhartzaileak bankuaren esku utzi behar ditu agiri horiek, garaia denean, bankuak letra ordaintzen duenari eman diezazkion. Deskontua egiten duen bankuak, beraz, agiriak jasotzen ditu, baina ez dago argi zein tituluren bidez (jabetza ala man datu bidez) ematen zaizkion agiri horiek. Autoreek iritzi desberdinak azaldu dituzte horren inguruan. Gure aburuz, egokiagoa da bigarren irtenbidea, hots, agiriak mandatu tituluaren bidez ematen direla pentsatzea. Ildo horretatik, letra dokumentatua deskontatzen duen bankuak saltzaileak eskatuta esku har tzen du. Horren bitartez, saltzaileari prezioa aurreratzeaz gain, salerosketa kontratuaren betearazpena errazten da, prezioa kobratuz eta erosleari merka tugaien agiriak emanez. Guztiarekin ere, bankua ez da salerosketa Merkataritzako zuzenbidea
kontratuan sartzen; banku horrek merkatugaiak ordezkatzen dituzten agiriak jasotzen baditu ere, ez du saldutako merkatugaien jabetza eskuratzen. Agiri horiei da gokienez, bankuak saltzailearengandik jaso duen mandatua (tituluak emateko mandatua) besterik ez du egikaritzen. Bada, deskontatutako letraren jabetza eskuratzen du bankuak, ez, ordea, saldutako merkatugaiak ordezkatzen dituz ten agirien jabetza. Dena dela, bankuak berme gisa erabili ahal izango ditu agiri horiek eroslearen (letraren ondorioz) eta saltzailearen (deskontuaren on dorioz) aurkako kredituetan. Agiri horiek bere esku dituen bitartean, bankuak komisiohartzailearen pribilejioa (276. artikulua) izango du saldutako merka tugaien gain, baina ez du horien gaineko jabetzarik izango. 886. Kontratua azkentzea.—Kontratu hori deskontaturiko kreditua mu gaeguneratutakoan azkentzen da. Une horretan bi gauza gerta daitezke: bata, kreditu hori ordaintzea; bestea, kreditu hori ordaindu ez denez, bezeroak ban kuari gastuak eta horrek eman dion zenbatekoa itzultzea. Ordainketa hori osoa izan behar da, bankuak ez baitu zertan zatikako ordainketarik onartu. Bankuak —deskontatutako kreditua dela bide— zordunaren aurka duen akzioaren preskripzioari dagokionez, kasuan kasuko kredituaren arauak ikusi behar dira. Kanbioefektuen deskontuan, Kanbio Letrari buruzko Legeak eza rri dituen preskripzio epeak hartuko dira kontuan (ikus 1003. zk.). Azkenez, bankuak bere bezeroaren (deskontuhartzailearen) aurka duen akzioak hamabost urteko preskripzio epe arrunta izango du, akzio horren oi narria deskontu kontratua baita (MKren 943. art., eta KZren 1964. art.). 887. «Deskontu kreditu» izenekoa.—Bankuek, sarritan, ez dituzte des kontu kontratu bakanak egiten; alderantziz, bezeroek igorritako efektu guz tiak deskontatzeko betebeharra hartzen dute, diru kopuru batera iritsi arte. Horrela, deskonturako igortzen dizkion efektuen
zenbatekoa ematen dio ban kuak bezeroari; ordainketa hori kutxa bidez edo kontuan abonamendua eginez gauzatuko da. Beste alde batetik, kredituaren zenbatekoa berriztatu egingo da deskontaturiko efektuak kobratzen diren neurrian. Sistema horren bitartez, etengabe txandakatzen dira deskontu eta kobrantzak. Esan bezala, ordaindu ez diren efektu deskontatuen kopuruak gehieneko muga du; kontrara, deskon tatutako efektuen kopuru osoa muga horretatik gorakoa izan daiteke kontratu bitartean. 888. Birdeskontua.—Banku batek beste batean deskontatzen du bere be zeroei aldez aurretik deskontatutako papera. Aurretik esan dugun moduan, kreditu berberaren bigarren deskontua da birdeskontua eta, ondorenez, des kontuaren printzipio berberak aplikatu behar zaizkio birdeskontuari. Bir deskontuaren arriskuak deskontuarenak baino askoz txikiagoak dira, kreditua bankuen artean ematen baita. Hortaz, birdeskontuaren tasa ere deskontuare na baino txikiagoa izango da, eta horien arteko diferentzia da birdeskontura jotzen duen bankuaren etekina. Espainiako Bankuaren estatutuen 11. artiku luak adierazi duen bezala, erakunde horrek korritu tasaren bosteneko hobaria egin beharko du nahitaez, banku pribatuek birdeskontatzeko eman dizkioten efektuen gain. Birdeskontuaren baliagarritasun ekonomiko nagusia banku pribatuen eta, orokorrean, moneta merkatuaren likidezia arautzea da. VI. BANKU GORDAILUAK 889. Gordailuaren eginkizuna banku jardueran.— Gordailuak banku jardueraren jatorriari loturik daude. Horien bidez, bankuek kreditu eta kapita len merkatuan jarduteko beharrezkoak diren fondoak eskuratzen dituzte. Gor dailu banku izenekoek epe laburrerako mailegu edo aurrerakinak emateko erabiltzen dituzte bezeroek gordailatutako fondoak. Zirkulazio ziklo luzeago edo laburragoaren ondoren, kredituan Merkataritzako zuzenbidea
emandako kapital horiek bankura itzul tzen dira berriro ere gordailu gisa. XIX. mendearen erdialdeaz geroztik, apar tekoa izan da banku gordailuaren garapena. Aldi berean, zenbait jazokuntza ekonomiko gertatu dira, baina zaila da gordailua jazokuntza horien karia edo ondorea izan den zehaztea. Egungo egunean, banku gordailuen kopuruak au rreikuspen guztiak gainditu ditu, eta horrek agerian uzten du eragiketa horren garrantzi ekonomikoa. Ekonomia kapitalista orotan, aurrezki pribatuetako kapitalek osatzen dute banku gordailuen zati garrantzitsua; kapital horiek pasiboak direla esan deza kegu, gordailuetarako erabiltzen baitira. Edozelan ere, horrek ez du esan nahi kasu guztietan gordailuak aurrezkia adierazten duenik. Aitzitik, kasu batzue tan, jarraikako bi inbertsioren artean dauden kapitalak aldi baterako gordaila tzen dira. Hortik kanpo, merkataritzako banku kontuen hartzekodun saldoak ere gordailuen masan sartzen dira; horiek orokorrean aktiboak diren kapita lak adierazten dituzte, enpresarioek euren negozioetan erabiltzen dituztenak, hain zuzen. Bukatzeko, argitu behar da banku gordailu guztiek ez dutela eskudiruzko kapitalik. Bistan denez, balore publiko eta industri baloreak ugaritzen ari dira eta, horren ondorioz, bankuek gero eta gehiago egiten dituzte kreditu tituluen gordailuak. 890. Banku gordailuen sailkapena.—Banku adjektiboak ez dio gor dailu kontratuari izaera berezirik ematen. Hori dela eta, orokorrean merkata ritzako gordailuaren inguruan ezarritakoa aplikatuko zaio kontratu horri (horri buruzko aipamenak lan honen beste leku batean egin ditugu, ikus 828. zk. eta ondorengoak). Banku gordailuen inguruko eragiketek helburu desberdinak dituztenez, mota askotakoak izan daitezke gordailu horiek; egia esateko, kontratuon hel burua oso gutxitan mugatzen da zaintza helburura (aurretik adierazi bezala, esangura hertsian gordailu kontratutzat hartzen dugun eragiketaren helburu nagusia zaintza helburua da).
Laburbilduz, eta autoreek hainbat sailkapen egin dituzten arren, bi multzo bereiziko ditugu guk: erabilera gordailuak eta zaintza gordailuak; bereizketa hori egiteko, gordailuzainari gauzaren erabi lera edo xedakortasuna ematen zaion ala ez hartu dugu kontuan. 891. A) Erabilera gordailuak.—Gordailu horien bidez, bankuak gordai luaren objektua erabil edo xeda dezake; azken finean, gordailu horiek gor dailu irregularrak dira (ikus 832. zk.). Antza denez, erabilerarako banku gordailuetan gainerako gordailu irregularretan baino nabariagoa da zaintza helburua. Bankuak objektua xedatzeko ahalmen zabalak dituen arren, zain tza eginbeharra bizirik dago kontratu horretan; bankuak bere ondarea admi nistratu behar du, gordailugileek tantumdema jasotzeko aukera izan dezaten edozein unetan. Zaintza eginbehar hori oinarri harturik, bankuak xedakor tasun hori (likidezia) bermatu behar du, bezeroak bankuaren kaudimenaren gain duen konfiantzari erantzunez. Era berean, legeak neurri batzuk eman ditu aurrezkia babesteko. Hori guztia aintzat harturik, argi dago erabilerara ko banku gordailuak fisonomia berezia duela eta mutuotik bereizten dela. Erabilerarako banku gordailuaren bidez eskudirua gordailatzen da. Garai batean, kreditu titulu edo efektuen erabilerarako gordailu kontratuak egin zi ren Espainiako merkataritzan, baloreen kontu korronte izenez. 1940ko otsailaren 23ko Legeak (merkataritzako burtsak berriro zabaltzeari buruz koak), aldiz, erroerrotik debekatu zituen eragiketa horiek. Gordailaturiko fondoen xedakortasunaren truk, bankuak korrituak ordain tzen dizkio bere bezeroari. Korritu horien zenbatekoa handiagoa izango da gordailua agerian, aurreabisuz edo epe finkora itzultzearen arabera. a) Ageriko gordailuetan, gordailaturiko zenbatekoa itzuli behar dio ban kuak gordailugileari, azken horrek ordainketa eskatzen duen une Merkataritzako zuzenbidea
berean. Gordailu horiek kontu korrontean egindako gordailu izenez ezagutzen di ra, bankuaren eta bezeroen arteko harremanak kontu korrontearen bidez bi deratu eta kontabilizatzen direlako (gordailu horien inguruan, ikus 1974ko martxoaren 7ko eta 1975eko abenduaren 4ko epaiak). Gordailaturiko zenbatekoak gora edo behera egiten du, bezeroak fondoak sartu edo ateratzearen arabera (gainontzekoei dagokienez, sarrerak bakarrik egin ditzakete kontu horietan). Mugimendu horiek kontuaren zor eta hartze koan banatzen dira, eta horien arteko diferentziak gordailuak uneanunean duen zenbatekoa adierazten du. Orokorrean, eta epeari dagokionez, kontratu horrek ez du mugarik izaten, eta isilbidez berriztatzeko modukoa izaten da. Likidazioak aldizkakoak izaten dira (Espainian, adibidez, sei hilabetetik be hin egiten da likidazio hori). Gordailu horren bidez, bankuak etengabeko kutxa zerbitzua eman behar dio gordailugileari; hori berori da, hain zuzen ere, gordailu horren ezaugarri nagusia, eta berori mundu osoan zabaltzearen arrazoia. Bankuak, batetik, gor dailatutako zenbatekoa jasotzen duen kontuan zorduntzen ditu ordainketa aginduak (hots, letra, txeke, faktura, transferentzia eta abarren ordainketak). Bestetik, gordailua gehitzen duten eskudiru, txeke, transferentzia eta beste lakoak abonatzen ditu kontuan. Bezeroak zenbateko horiek modu errazagoan xeda ditzan, bankuak berak banku txekeen taloitegia (taloiak) ematen dio. Gordailu horiek bi pertsona edo gehiagoren artean egiten dira askotan. Kasu batzuetan, gordailaturiko fondo guztiak erabiltzeko aukera du horietako bakoitzak (gordailu solidarioa). Beste batzuetan, ostera, elkarren arteko kon trola izateko, pertsona batek fondoak xedatu nahi baditu, beste guztien (edo horietatik batzuen) sinadura behar izango du; sistema hori elkar kontrola tzeko erabiltzen dute titularrek. Gordailugile anitz daudenean, beraz, titular kidetasuna izango da gordailaturiko objektuaren gain. Beste
zenbait kasutan, gordailuaren titularra bakarra izanda, hainbat pertsonak dute fondoak xe datzeko baimena (merkataritzako sozietateek nahiz beste pertsona juridiko batzuek maiz eratzen dituzte horrelako gordailuak). Azken kasu hori, ordea, aurretik aipatutako titularkidetza kasuetatik bereizi behar da. b) Aurreabisudun gordailuetan, aldez aurretik egin behar zaio bankuari fondo guztiak edo horien zati bat ateratzeko eskakizuna. Aurreabisu hori be harrezkoa izan dadin, beren beregi hitzartu behar da. c) Epe finkorako gordailuetan, bankuak aurretiaz hitzartu den epea mu gaeguneratutakoan bakarrik du gordailaturiko zenbatekoa itzultzeko bete beharra. Epe hori dela eta, gordailuak mutuoaren antza hartzen du; epe hori ohiko aurrezki gordailuetan ezartzen da. Ezaguna denez, bezeroak ezin ditu fondo horiek xedatu hitzarturiko epearen barruan; hori dela eta, bankuak ko rritu handiagoak ordaintzen ditu gordailu horretan, gainerakoetan baino. 1969ko apirilaren 24ko Aginduak ezarri duenez, industri eta negozio bankuek agindurako gordekin eta ziurtagiriak emateko baimena dute, epe finkora ko gordailuetan jaso dituzten zenbatekoak egiaztatzeko (agindu hori 1981eko urtarrilaren 17ko Aginduak aldatu zuen); ziurtagiri edo gordekin horiek, gai nera, endosu bidez eskualda daitezke. Geroago, merkataritzako banku, banku misto eta aurrezki kutxei ere zabaldu zaie baimen hori (1974ko abuztuaren 9ko Agindua). 892. B) Zaintza gordailuak.—Multzo horren barruan, ohiko zaintza hel buru jakina duten gordailuak sartzen dira. Gordailuok erregularrak dira, eta bankuak ezin izango ditu gordailaturiko gauzak erabili edo xedatu. Gordailu horien artean, kreditu tituluak gordailatzen dituena da garran tzitsuena. Gordailu hori eskualdatzeko moduko baloreen gordailu edo zain tzeko efektuen gordailu izenez ezagutzen da. Ondasun higikorren ugaritasuna dela bide, gordailu mota horrek gorakada Merkataritzako zuzenbidea
garrantzitsua izan du, eta hori oso interesgarria da bankuentzat. Lehenik eta behin, gordailu horiek ordaindutako gordailuak dira; bigarrenik, gordailu horien bidez, bankuek akzio pakete indartsuen botoa kontrolatzeko aukera dute sozietate anonimo handien batza orokorretan; arean bere, tituluak gordailatzen dituen bankuak pertsona batzuk izendatzen ditu gordailugile akziodunak ordezkatzeko. Bankuak, zaintza betebeharraz gain, gordailatutako baloreak administra tzeko betebeharra du gordailu horretan. Bankuak tituluek sortutako korritu edo dibidenduak kobratu behar ditu mugaegunetan eta, horrez gain, ÂŤgordai laturiko efektuen balioa eta horien eskubideak (legearen arabera dituzten eskubideak) iraunarazteko beharrezkoak diren egintza guztiak gauzatu behar dituÂť (308. artikulua). Bankuak ondoko betebeharrak hartzen ditu bere gain: bezeroei sozietateen kapital gehikuntzen berri ematea, titulu berriak lehenes penez harpidetzeko eskubidea izan dezaten; hala behar denean, tituluak trukatu eta zigilatzea; bezeroei dibidendu pasiboen eskakizunak jakinaraztea etab. Baloreak administratzeko betebeharra zaintza betebeharrari eransten zaio, hots, betebehar hori ez da harreman juridiko desberdinen ondorio (man datua, zerbitzu errentamendua etab.). Tituluen gordailuak taloitegi moduko agiri edo ziurtagirien bidez adie razten dira. Agiri horietan, bankuak titulu batzuk gordailuan hartu dituela adierazten du, bertan izendatutako gordailugilearen mesedetan; zenbatzeko dauden titulu horiek agirian bertan zehazturikoak dira. Gordailu ziurtagiriak endosu bidez transferi daitezke; endosu hori bankuari jakinarazi behar zaio, horren fede eman dezan. Endosu edo eskualdaketa hori behar bezala jakinarazi bazaio bankuari, endosuhartzaileak gordailatutakoa atera eta gordailugilearen gainerako esku bideak egikaritu ahal izango ditu. Bankuak gordailuari amaiera emateko eskubidea izaten du edozein une tan. Halakorik eginez gero, ziurtagiria duen legebidezko ukandunari eman beharko dizkio tituluak edo, bestela, epailearen zainpean utzi beharko ditu onuradunen kontura.
Beste alde batetik, gogoan izan behar da 1992ko otsailaren 14ko Errege Dekretuak burtsa eragiketak likidatzeko ezarri duen sistema. Horren arabera, gordailatutako baloreak sistema horretan sartzen diren balore kotizakorrak badira, gordailu horrek galdu egingo du gordailu erregularraren izaera. Erre ge dekretu horren 17. art.aren arabera, jaulkipen berekoak diren eta ezaugarri berberak dituzten baloreak (kontuko idaztoharretan adierazitako baloreak) suntsikorrak dira. Ondorenez, Kontabilitate Erregistroan titular gisa azaltzen denak balore kopuru bat jasotzeko eskubidea izango du, baloreak ez baitira bananbanan bereizi edo identifikatuko. Zaintza gordailuak kutxa zein pakete itxi edo lakratuetan era daitezke; kasu horretan, 307. artikuluak ezarritakoa hartuko da kontuan (ikus 829. zen bakia). Bankuetan, kutxa gotorren zerbitzuak gora egiten duen neurrian, gero eta gutxiago egiten dira gordailu itxiak. VII. BESTE ZENBAIT BANKUKONTRATU 893. Kutxa gotorren zerbitzua.—Zerbitzu horren helburua bezeroei konpartimentu edo kutxa gotorren banakako erabilera eskaintzea da; bankuek leku blindatuak eraikitzen dituzte kutxa horiek jartzeko. Kutxa hori erabiltzearen truk prezio bat ordaindu behar da. Kontratua abonamendu poliza baten bidez egiten da, eta bertan zehazten dira alderdien eskubide eta betebeharrak. Bankuak bere gain hartzen du kutxak zaintzeko betebeharra, horien osotasun fisikoa artatuz. Berebat, kutxa horiek kokatzen diren lekua egokia izan behar da zaintza helburu horretarako, eta bankuak ho rren gaineko erantzukizuna izango du. Kutxak ireki ahal izateko, erabiltzaileak liburuerregistro berezian sinatu behar du aldez aurretik, bankuko funtzionario baten aurrean. Une horretan bi giltza egon behar dira, bata erabiltzailearen esku eta, bestea, bankuaren esku. Kutxa erabiltzeko kontratuak duen izaera juridikoaren inguruan eztabaida gogorrak izan dira. Orokorrean, gauzen errentamenduaren inguruko tesia nagusitu da. Espainiako banku formularioek kutxen alogera aipatu dute. Ju Merkataritzako zuzenbidea
risprudentzian, bestalde, kontraesan ugari daude. Hasieran, jurisprudentziak ez zuen kontratu hori gordailu kontratutzat hartu, ezpada gauzen errentamen duko kontratutzat (1928ko abenduaren 14ko epaia). Gero, kontratuaren helbu ru nagusia zaintza helburua zela adierazi zuen eta, ondorenez, gordailuaren izaera errentamenduaren izaeraren gain nagusitu behar zen (1933ko apirila ren 21eko epaia). Gure ustetan, kontratu hori kontratu mistotzat hartzea da egokiena, gauzen errentamendua (kutxaren erabilera lagatzen da) eta gordai lua (kutxak dauden lekua zaintzen da) nahastuz. 894. Igorpena eta transferentzia: kontzeptua eta izaera.—Hasiera hasieratik, bankuen eginkizunik nabarienetakoa ordainketetan bitartekari gisa jardutea izan da; horren helburua da, merkataritzako transakzioen likida zioan eskudirurik ez erabiltzea. Bezeroen aginduak gauzatuz, bankuek igor pen eta transakzioak egiten dituztenean, helburu nagusi hori dute. Igorpenaren bidez, banku batek diru kopuru bat uzten du pertsona ba ten esku beste bankuhiri batean; bankuak zenbateko hori jaso edo bezero baten kontuan zorduntzen du. Eragiketa horiek egiteko, bankuek ez dute es kudirua garraiatu edo lekuz aldatu beharrik; alderantziz, nahikoa da beraien sukurtsal, agentzia edo korrespontsalei ordainketaaginduak ematea. Azken finean, igorpenaren azpian urrutitik urrutirako truke kontratua ezkutatzen da. Transferentziaren bidez, banku kontu batetik beste batera aldatzen da kre ditua. Bigarren kontu horren titularra beste pertsona bat izan behar da, eta kontu hori banku berean zein beste batean egon daiteke. Banku batek bertako beste bezero baten kontura zenbateko bat transferitzeko agindua jasotzen due nean, eragiketa erraza izango da: zenbateko hori agindua eman duen bezeroa ren kontuan zordundu eta bezero onuradunaren kontuan abonatuko da. Aitzi
tik, transferentzia hori bi banku desberdinetako kontuen artean egin behar bada, aintzat hartu beharko da banku horiek elkarrekiko kontu harremanak dituzten ala ez. Lehendabiziko kasuan, transferentzia egiteko agindua ban ku batetik bestera eskualdatzen da eta, ondoren, hitzarturiko moduan egingo dute bankuek euren arteko likidazioa. Bigarren kasuan, aldiz, bankuak hiru garren banku baten bidez jarriko dira harremanetan; gehienetan, hirugarren banku hori herriko banku zentrala izango da. Orokorrean, autoreen iritziz, transferentziak eskuordetza dakar. Tesi ho rri ekinez, transferentzia kontratua hiru pertsonaren artean egiten da. Horie tako bat —eskuordea— beste baten —eskuordetzailearen— zordun izango da eskuarki; bada, lehenengoak bigarrena ordezten du, horrek gainontzeko baten —eskuordetzahartzailearen— aurka duen zorrean. Dena dela, erakunde hori nahikoa ezezaguna da Espainiako antolamendu juridikoan. Hortaz, bankuaren eta agindua ematen duenaren arteko harremanak mandatuaren barruan sar daitezke (ikus 1978ko maiatzaren 29ko epaia). BIBLIOGRAFIA I. AÑOVEROS TRÍAS DE BES: «Constitución y expansión de las Cajas de Ahorros», in RDBB, 1991, 745. or. eta ondorengoak; ARAGÓN REYES: «Las Cajas de Ahorros an te la Constitución Española», in RDBB, 1991, 611. or. eta ondorengoak; ARROYO eta GISPERT: Código de la legislación bancaria, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1987; BO NET CORREA: «El ordenamiento español y el Tratado de Maastricht ante el pago de las deudas de dinero», in RDM, 1997, 1189. or. eta ondorengoak; BERGES, ONTIVEROS eta VALERO: Internacionalización de la banca. El caso español, Madril, 1990; BROSETA: «Referencias al régimen de los bancos», in RDBB, 1987, 739. or. eta ondorengoak; CANALS: Estrategias del sector bancario en Europa. El reto de 1993, Bartzelona, 1990; COSTI: L’ordinamento bancario, Bolonia, 1986; CUERVO: La crisis bancaria en España 1977–1985, Bartzelona, 1988; CHAMAS: L’etat et les systèmes bancai res contemporains, Paris, 1965; CHORLEY: Law of Banking, 6. argitaraldia, Londres, 1974; DASSESSE eta ISAACS: EEC Banking Law, Londres, 1985; DÍAZ ALABART: «Financiación del consumo y contratos unidos en la Ley de Crédito al Consumo» in Cuad. D. y Com., 20. zk, 1996, 11. or. eta ondorengoak; DÍAZ MORENO: «Algunas
Merkataritzako zuzenbidea
observaciones acerca del artículo 12 de la Ley de Crédito al Consumo», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 751. or. eta ondorengoak; ESTRADA ALONSO: «El crédito civil al consumo en la Ley 7/1995, de 23 de marzo», in Cuad. D. y Com., 22, 1997, 101. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ ARMESTO eta CARLOS BERTRÁN: El Derecho del mercado financiero, Madril, 1992; FERNÁNDEZ RODRÍGUEZ: «Los poderes normativos del Banco de España en relación con el mercado financiero», in Nuevas entidades, fi guras contractuales y garantías en el mercado financiero, Madril, 1990, 214. or. eta ondorengoak; FLAQUER RIUTORT: El contrato de crédito subasta, Bartzelona, 1992; FONT RIBAS: «Génesis y evolución del principio de solidaridad. (Aproximación al centro de gravedad del sistema crediticio)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3243. or. eta ondorengoak; FRANCH I SAGUERT: Intervención administrativa sobre Bancos y Cajas de Ahorros, Madril, 1992; GARCÍAPITA: «Las medidas de inter vención y sustitución de órganos de las entidades de crédito en la Ley 26/1988, de 29 de julio», in Cuad. D. y Com., 7. zk., 1990, 47. or. eta ondorengoak; IDEM: «La di fusión de información por las sociedades bancarias cotizadas», in RDBB, 1995, 299. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las fronteras del Derecho mercantil: ¿existe el crédito civil al consumo?», in Cuad. D. y Com., 24, 1997, 11. or. eta ondorengoak; GARCÍA VALVERDE: «Los órganos de gobierno de las Cajas de Ahorros», in RDBB, 1991, 773. or. eta ondorengoak; GIL, G.: Sistema financiero español, 4. argitaraldia, Ma dril, 1986; GISPERT: «Las sociedades mediadoras en el mercado de dinero», in RDM, 1988, 435. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ MORENO: Naturaleza y régimen jurídico de las Cajas de Ahorros, Madril, 1983; IDEM : «La personalidad jurídica de las Ca jas de Ahorros», in RDBB, 1991, 585. or. eta ondorengoak; GUAYO CASTIELLA, DEL: «Estudio de la nueva Corporación Bancaria de España, S. A., particularmente a la luz del Derecho comunitario europeo», in RDBB, 1991, 939. or. eta ondorengoak; GUI LLÉN FERRER: El secreto bancario y sus límites legales (límites de Derecho público), Valentzia, 1997; MAESTRE CASAS: Aplicabilidad del Derecho de la competencia a la Banca, Madril, 1997; MARCO COS: «La protección del cliente de la entidad de cré dito», in Cuad. D. y Com., 17. zk., 1995, 107. or. eta ondorengoak; MARTÍN OVIEDO: Ordenación legal del sistema financiero español, Madril, 1987; MARTÍNRETORTILLO, S.: Crédito, Banca y Cajas de Ahorro, Madril, 1975; MARTÍNRETORTILLO, S. (zuz.): Estudios de Derecho público bancario, Madril, 1987; MAZZUCHELLI: «Protección al inversor por medio de las obligaciones de asesoramiento y aclaración del Banco frente a los clientes en el Derecho alemán», in RDBB, 1996, 9. or. eta ondoren goak; MELLE HERNÁNDEZ: La Ley del comercio y sus efectos económicos, Ma dril, 1997; MOLLE: La Banca nell’ordinamento giuridico italiano, 2. argitaraldia, Milan, 1987; PALLARES AYALA: «Acuerdos interbancarios y Derecho de la compe tencia de la CE», in RGD, 1995, 561. or. eta ondorengoak; PEINADO GRACIA: «El usuario bancario y la forma del contrato. Anotaciones introductorias a un trabajo de Raffaele Lener», in Cuad. D. y Com., 25, 1998, 11. or. eta ondorengoak; IDEM:
«“Transparencia” bancaria y modelos de tutela del cliente en el Texto Refundido del crédito», in Cuad. D. y Com., 25, 1998, 27. or. eta ondorengoak; PELÁEZ ALBENDEA eta SERRANO ALCAIDE: «Historia del Banco popular de los previsores del porvenir, luego Banco Popular Español: notas sobre una entidad financiera tres veces con siderada como la más rentable del mundo», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 101. or. eta ondorengoak; PIÑAR MAÑAS eta BELTRAN SÁNCHEZ (zuz.): Comentarios a la Ley del Contrato minorista, Madril, 1997; POLLARD, PASSAIC, ELLIS eta DALY: Banking Law in the United States, Austin (USA), 1988; POMED: Régimen jurídico del Banco de España, Madril, 1996; IDEM: «Las potestades normativas del Banco de España tras la aprobación de su reglamento interno», in RDBB, 1997, 639. or. eta ondorengoak; PRATIS: La disciplina giuridica delle aziende di credito, Milan, 1959; RIVESLANGE, J., & CONTAMINERAYNAUD, M.: Droit bancaire, 5. argitaraldia, Paris, 1986; ROJO: «La crisis de las cajas rurales», in RDBB, 1985, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos civiles y mercantiles de las crisis bancarias», in RDBB, 1988, 113. or. eta ondorengoak; ROS PÉREZ: Las cajas de ahorro en España: Evolución y régimen jurídico, Madril, 1996; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Las crisis bancarias en España. Apuntes sobre su tratamiento hasta la mitad del siglo XX», in RDM, 1984, 7. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «El Fondo de Garantía de depósitos bancarios», in RDBB, 1981, 11. or. eta ondorengoak; IDEM: «Adaptación de la normativa de los establecimientos de crédito al ordenamiento de la CEE», in RDBB, 1986, 463. or. eta ondorengoak; IDEM: «La delimitación de la figura “entidad de crédito” y la de otros sujetos», in RDBB, 1987, 709. or. eta ondorengoak; IDEM: «La identidad de las Cajas de Ahorros: Pasado, presente y futuro», in RDBB, 1991, 557. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: «Participaciones significativas en el capital de las en tidades de crédito», in RDBB, 1995, 249. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ MIGUEL: «La responsabilidad de las entidades de crédito en su actuación profesional», in RDBB, 1990, 319. or. eta ondorengoak; SANTAMARÍA PASTOR: «Las Cajas de Ahorros an te la intervención de las Administraciones públicas: una evaluación general», in RDBB, 1991, 629. or. eta ondorengoak; SANTOS: «El Banco de hecho», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, III, 255. or. eta ondorengoak; SAYERS: Modern Banking, 4. argitaraldia, Londres, 1958; TAPIA HERMIDA, A.: «La financiación externa de las Cajas de Ahorros; en particular las obligaciones subordinadas y las cuotas participativas», in RDBB, 1991, 687. or. eta ondorengoak; IDEM: «Aspectos generales de las acti vidades parabancarias en el Derecho español», in RDBB, 1992, 623. or.; TORRERO: Las crisis del sistema bancario. Lecciones de la experiencia en Estados Unidos, Ma dril, 1993; TORTELLÁ: Los orígenes del capitalismo en España, 2. argitaraldia, Madril, 1982; UBERTAZZI (zuz.): La concorrenza bancaria, Milan, 1985; VALENZUELA: «Actividad bancaria y actividad aseguradora: Algunos aspectos de integración y com petencia», in RDBB, 1990, 853. or. eta ondorengoak; VEGA PÉREZ: «Régimen éticojurídico en la gestión de entidades financieras», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 689. or.
Merkataritzako zuzenbidea
eta ondorengoak; VERA MATURANA: Bancos, dinero y crédito, Buenos Ai res, 1981; VERDERA Y TUELLS: «La liberalización de los movimientos de capitales en la CEE», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Girón Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 1125. or. eta ondorengoak; VI LLEGAS: Compendio jurídico, técnico y práctico de la actividad bancaria, 2 liburuki, Buenos Aires, 1985; ZENBAIT AUTORE: Estudios de Derecho Bancario y Bursátil. Homenaje a Evelio Verdera y Tuells, Madril, 1994; ZENBAIT AUTORE: El Banco de España: Una historia económica, Madril, 1970. II. A) Lan orokorrak. ARDANT: Introduction à l’étude des banques et des opérations de banque, Paris, 1954; AZOFRA VEGAS: «La contratación electrónica», in RDBB, 1997, 1065. or. eta ondorengoak; BARBUTO, PIERI eta RONGA: Operazioni e contratti di banca e borsa, 3 liburuki, Torino, 1978; BOIX SERRANO: Curso de Derecho bancario, Madril, 1986; CANARIS: Bankvertragrecht, 2. argitaraldia, Berlin, 1981; COLTROCAMPI: I contratti bancari nella giurisprudenza, Padua, 1977; CO LAGROSSO eta MOLLE: Diritto Bancario, 2. argitaraldia, Erroma, 1960; FERRONIÈ RECHILLAZ: Les opérations de banque, 6. argitaraldia, Paris, 1980; FOLCO: Il sistema del diritto della banca, 2. argitaraldia, 2 liburuki, Milan, 1968; GARRIGUES: Contratos bancarios, 2. argitaraldia, Madril, 1975; GRECO: Corso di diritto bancario, Padua, 1936; GRUA: Contrats bancaires, I, Paris, 1989; GUZMÁN, MAIRATA, SÁNCHEZ eta SECHI: Aspectos jurídicos de las operaciones bancarias, 3. argitaraldia, Bartze lona, 1984; HAMEL: Banques et opérations de banque, 2 liburuki, Paris, 1933–1943; ILLESCAS: «Los contratos bancarios: reglas de información, documentación y ejecución», in RDBB, 1989, 261. or. eta ondorengoak; LÓPEZ LIZ: Los tipos de interés, una incógnita. Estudio práctico jurídicoeconómico de su evolución última, Madril, 1996; MASCAREÑAS eta CACHÓN: Activos y mercados financieros. Las acciones, Madril, 1996; MOLLE: I contratti bancari, 3. argitaraldia, Milan, 1978; MOXICA ROMÁN: Las pólizas bancarias, Iruñea, 1994; NIETO CAROL: «Problemática de la ejecución de contratos bancarios», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Madril, 1995, 137. or. eta ondorengoak; NÚÑEZ LAGOS: Contratos bancarios, Madril, 1996; POLO, E.: «Eficacia jurídica de un contrato de préstamo a consumidores con la firma de un pagaré en blanco», in Cuad. D. y Com., 12. zk., 1993, 11. or. eta ondoren goak; PORTALE (arg.): Le operazioni bancarie, 2 liburuki, Milan, 1978; QUINTANA: «Banca, informática y letra de cambio», in RDBB, 1985, 859. or. eta ondorengoak; ROBLES: Prácticas incorrectas y condiciones abusivas en las operaciones bancarias, 2. argitaraldia, Madril, 1995; RODIÈRE eta RIVESLANGE: Droit bancaire, 4. argitaraldia, Paris, 1985; SALANITRO: Le banche e i contratti bancari, Torino, 1983; SCHINNERER: Bankverträge, 3 liburuki, 3. argitaraldia, Viena, 1976; SERRA MALLOL: «Ley de Crédito al Consumo: un examen de su regulación», in RGD, 1995, 6337. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ: «Consideraciones sobre la incidencia de la Ley del Con sumidor en los contratos bancarios», in RDBB, 1985, 129. or. eta ondorengoak; ZENBAIT
AUTORE: Aspectos jurídicos de las operaciones bancarias, 3. argitaraldia, eguneratua, Bartzelona, 1984; ZENBAIT AUTORE: Operazioni bancarie e responsabilità del banchiere, Padua, 1987. II. B) Gai bakarreko lanak. I. AUBERTKERNEN eta SCHÖNLE: El secreto ban cario suizo, Madril, 1990; AURIOLES: «Cuestiones en torno a las cláusulas de ven cimiento anticipado en pólizas bancarias de préstamo y de crédito», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3139. or. eta ondorengoak; BAJO FERNÁNDEZ: Límites del secreto bancario: Aspecto bancario, Madril, 1978; BUESO GUILLÉN: «Los criterios deter minantes del carácter abusivo en la Directiva comunitaria sobre cláusulas abusivas en contratos celebrados con consumidores», in RDBB, 1995, 653. or. eta ondorengoak; DE LA ESPERANZA MARTÍNEZ RADIO: «Notas para un estudio sobre la pignoración de cuentas corrientes y depósitos bancarios. (Sobre tres Sentencias del Tribunal Su premo)», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3202. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ COSTALES: «Aspectos de la responsabilidad del banquero por las informaciones a los clientes y de los clientes», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3225. or. eta on dorengoak; GIANFELICI: Il segreto bancario. Banca e impresa, Erroma, 1979; JIMÉNEZ DE PARGA: «El secreto bancario en el Derecho español», in RDM, 1969, 379. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ DE SALAZAR: «Aspectos informativos y de transparencia de la contratación bancaria», in RGD, 1995, 4745. or. eta ondorengoak; MESSINEO: «Ca racteres jurídicos comunes, concepto y clasificación de los contratos bancarios», in RDM, 1961, 81. zk., 7. or. eta ondorengoak; OTERO: «El secreto bancario», in RDBB, 1985, 725. or. eta ondorengoak; PIÑEL: «El Tribunal Constitucional y el secreto bancario», in RDBB, 1985, 123. or.; SÁNCHEZCALERO GUILARTE, J.: «La separación del patrimonio de los clientes en los servicios de inversión», in Estudios Prof. Me néndez, aip., III, 3443. or. eta ondorengoak; SANTOS: El contrato bancario, Bilbo, 1972; UBERTAZZI: Concorrenza e norme bancarie uniformi, Milan, 1986; VÁZQUEZ CUETO: «Los “repos” celebrados entre las entidades de crédito y sus clientes», in RDBB, 1995, 921. or. eta ondorengoak. III. ALAGNA: Contratti bancari di intermediazione crediticia. Aperture de cré dito. Finanziamento, Milan, 1984; ALMOGUERA GÓMEZ: «Régimen vigente para las operaciones crediticias a tipo variable», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Ma dril, 1995, 55. or. eta ondorengoak; AMESTI: «La responsabilidad del banco agente en los contratos de crédito sindicado», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3109. or. eta ondorengoak; AURIOLES MARTÍN: «Cuestiones en torno a las cláusulas de vencimiento anticipado en pólizas bancarias de préstamo y de crédito», in RGD, 1995, 1611. or. eta ondorengoak; BROSETA: «Régimen de los “préstamos participativos”», in RDBB, 1984, 247. or. eta ondorengoak; CALTABIANO: Il conto corrente bancario, Pa dua, 1967; CANO RICO: «La prenda de dinero bancario. La pignoración de saldos y de pósitos bancarios», in Cuad. D. y Com., 25, 1998, 175. or. eta ondorengoak; CRISPO: Il contrato di apertura di credito, Napoli, 1964; DE MARCO eta SPARENO: La fi
Merkataritzako zuzenbidea
deiussione bancaria. Profili di dottrina e di giurisprudenza, Milan, 1982; DONALD: Gli accreditamenti bancari, Milan, 1938; EMBID IRUJO: «La cuenta corriente ban caria», in RDBB, 1997, 125. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZ LÓPEZ: «Garantías para las partes en la contratación bancaria», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Madril, 1995, 161. or. eta ondorengoak; FERRÁNDIZ: «Consecuencias de la muerte del fiador en la fianza constituida en garantía de operaciones bancarias de crédito», in Act. jur., 1981 (3), 20. or. eta ondorengoak; FERRER MOLTÓ: «Normas de transparencia de los contratos bancarios», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Madril, 1995, 13. or. eta ondorengoak; GIORGIANNI: I crediti disponibili, Milan, 1974; GISPERT: Los cré ditos sindicados, Bartzelona, 1986; GÓMEZ HITA: «El contrato de apertura de crédi to», in Cuad. D. y Com., gai bakarreko zk., Madril, 1995, 111. or. eta ondorengoak; LARGO GIL: «La tutela de los depositantes ante las crisis financieras de las entidades de crédito. En particular, el suspuesto de las cuentas con varios titulares», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3325. or. eta ondorengoak; LUCAS FERNÁNDEZ: «La instrumentación jurídica de los préstamos sindicados internacionales», in RDN, 1979, 259. or. eta ondorengoak; MARTORANO: Il conto corrente bancario, Napoli, 1955; MATEU DE ROS: «La contratación bancaria telefónica», in RDBB, 1996, 265. or. eta ondorengoak; MESSINEO: «Contenuto e caratteri giuridici dell’apertura di credito», in Operazioni di borsa e di banca, 2. argitaraldia, Milan, 1954, 334. or. eta ondo rengoak; MIQUEL CALATAYUD: Préstamos y créditos y el control de cambios, Madril, 1993; MONGE GIL: «Algunos aspectos de las libretas que documentan imposiciones a plazo y de las libretas de ahorro», in RDBB, 1996, 315. or. eta ondorengoak; MOTOS GUIRAO: «Sobre si el ingreso en la cuenta bancaria del acreedor libera al deudor», in RDM, 1958, 68. zk., 425. or. eta ondorengoak; PRADA GONZÁLEZ: «Algunos aspectos de los préstamos bancarios», in RDBB, 1984, 309. or. eta ondorengoak; RIVERO ALEMÁN: Disciplina del crédito bancario y protección del consumidor, Iruñea, 1995; SALINAS QUIJADA: Cuentas corrientes indistintas, 2. argitaraldia, Madril, 1977; SUSO VIDAL: «El derecho de regreso entre coavalistas de créditos bancarios: especial con sideración del supuesto de pago voluntario al acreedor por parte de uno de ellos», in RDM, 1980, 519. or. eta ondorengoak; TOPA: La gestión de créditos (bancaria y mercantil), Buenos Aires, 1983; VASSEUR eta MARIN: Les comptes en banque, Paris, 1966; VILLEGAS: La cuenta corriente bancaria y el cheque, 2. argitaraldia, Buenos Aires, 1988; VISCONTI: La fideiussione bancaria nei rapporti interni e internazionali, Milan, 1983; ZENBAIT AUTORE: Régimen jurídico de los préstamos sindicados internacionales, Madril, 1980. IV. ALCÁZAR CABALLERO: Créditos documentarios, 2. argitaraldia, Madril, 1951; ALONSO UREBA: «En torno al crédito documentario con particular referencia a las mo dalidades de créditos transferibles y subsidiarios», in «Nuevas entidades, figuras contractuales y garantías en el mercado financiero», Madril, 1990, 453. or. eta
ondorengoak; BALOSSINI: Norme ed usi uniformi relativi ai crediti documentari, 3 liburuki, 3. argitaraldia, Milan, 1978; BOIX SERRANO: Los créditos documentarios, Madril, 1986; BOUDINOT: Pratique du crédit documentaire, Paris, 1979; BOUMAL: L’ouverture de crédit irrévocable, Brusela, 1950; EISEMANN eta BONTOUX: Le crédit documentaire dans le commerce exterieur, Paris, 1976; FERNÁNDEZ ARMESTO: Los créditos documentarios irrevocables en las Reglas y Usos Uniformes (versiones de 1974 y 1983) y en el Derecho español, Coruña, 1984; FERNÁNDEZNOVOA: «Créditos documentarios transferibles y subsidiarios», in RDM, 1960, 75. zenbakia, 67. or. eta ondorengoak, eta 77. zk., 7. or. eta ondorengoak; GUTTERIDGE eta MEGRAH: The Law of Banker’s Commercial Credits, 5. argitaraldia, Londres, 1976; HERNÁNDEZ MARTÍ: «Créditos documentarios: su cumplimiento y excepciones al mismo», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3297. or. eta ondorengoak; JACK: Documentary Credits, Londres, 1991; KOZOLCHYK: El crédito documentario en el Derecho americano, gaz telaniazko itzulpena, Madril, 1973; MARAIS: Du crédit confirmé en matière do cumentaire, 2. argitaraldia, Paris, 1953; MARCO COS: «Juicio y liquidez de pólizas de apertura de crédito y préstamo», in Cuad. D. y Com., 11. zk., 1993, 145. or. eta on dorengoak; MEGRAH: «The uniform customs and practice for documentary credits», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 501. or. eta ondorengoak; MUÑOZ PLANAS: Cuentas bancarias con varios titulares, Madril, 1992; IDEM: «Titularidad y “propiedad” en las cuentas bancarias indistintas», in RDBB, 1992, 7. or.; ORTIZ NA VACERRADA: «Consideraciones sobre el sistema de liquidación de pólizas y escrituras de crédito en cuenta corriente del artículo 1.435 de la L. E. C.», in Cuad. D. y Com., 10. zk., 1991, 31. or. eta ondorengoak; RECALDE: «A propósito de los requisitos de “aceptabilidad” de los documentos del transporte en el nuevo crédito documentario», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3395. or. eta ondorengoak; RECALDE CASTELLS, A.: «Cuestiones en materia de electrónica y de documentación de créditos documentarios», in RDM, 1995, 7. or. eta ondorengoak; SAMBO: La técnica del cré dito documentario, Milan, 1978; VIDAL SOLA: Crédito documentario irrevocable, Bar tzelona, 1958; TEVINI DU PASQUIER: Le crédit documentaire en droit suisse, Basilea, 1990; ULRICH: Rechtsprobleme des dokumentenakkreditivs, Zurich, 1989; ZAHN: Zahlung und Zahlungsicherung im Aussenhandel, 5. argitaraldia, Berlin, 1976; ZENBAIT AUTORE: El embargo del crédito documentario, Madril, 1984. V. BALDO DEL CASTAÑO: «Naturaleza jurídica del contrato de descuento de la letra de cambio», in RJC, 1976, 81. or. eta ondorengoak; DONADIO: Lo sconto, Milan, 1948; GARCÍAPITA: «Contrato de descuento y cuenta corriente bancaria: conside raciones y consecuencias de una interconexión», in RDBB, 1984, 163. or. eta ondo rengoak; IDEM: «Reflexiones sobre la relación entre el contrato de descuento y la apertura de crédito en cuenta corriente», in RDBB, 1989, 59. or. eta ondorengoak; IDEM: El contrato bancario de descuento, Madril, 1990; MESSINEO: «Natura giuridica del contratto di sconto dopo la riforma del Codice civile», in Operazioni, aip., 2.
Merkataritzako zuzenbidea
argitaraldia, 444. or. eta ondorengoak; MINERVINI: Lo sconto bancario, Napoli, 1949; MOLINABARRANCO eta beste batzuk: El descuento bancario. Estudios sobre cartera, Madril, 1969; MONGE GIL: «Algunos aspectos de las libretas que documentan impo siciones a plazo y de las libretas de ahorro», in Estudios Prof. Duque, aip., I, 827. or. eta ondorengoak; PANZARINI: «Lo sconto», in I titoli di credito (PELLIZZI arg.), aip., 171. or. eta ondorengoak; RIBÓ DURÁN: La problemática jurídica del descuento, Bartzelona, 1983. VI. ALFARO ÁGUILAREAL: «Observaciones sobre la transferencia bancaria», in Cuad. D. y Com., 17. zk., 1995, 31. or. eta ondorengoak; ALVARADO HERRERA: «Introducción al concepto de transferencia bancaria», in Cuad. D. y Com., 18. zk., 1995, 213. or. eta ondorengoak; BALLESTA: «El descubierto en cuenta corriente y su relación con los contratos de crédito: problemática», in RGD, 1988, 867. or. eta ondorengoak; BRACO: I depositi a risparmio, Padua, 1939; CREMADES BAÑÓN: Certi ficados de depósito en las imposiciones a plazo, Murtzia, 1979; FÍNEZ RATÓN, J. M.: Garantías sobre cuentas y depósitos bancarios. La prenda de créditos, Bartzelona, 1994; GARCÍAPITA: «Los depósitos bancarios a plazos y su representación contable», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 39. or. eta ondorengoak; GISPERT PASTOR: Los certificados de depósito en España, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1980; LA LUMIA: Depositi bancari, Milan, 1915; LOJENDIO OSBORNE: «El efecto de garantía del endoso de los títulos a la orden (con particular referencia a los certificados de depósito)», in RDBB, 1983, 241. or. eta ondorengoak; PRÍNCIPE: La responsabilità della banca nei contratti di custodia, Milan, 1983; RENDA: La cotitoliratà dei depositi bancari, Padua, 1982; RODRÍGUEZ ARTIGAS: «Notas para el estudio del certificado de depó sito», in Estudios POLO, 933. or. eta ondorengoak; SUPERVIELLE: El depósito banca rio, Montevideo, 1960; ZENBAIT AUTORE: El fideicomiso en México y su viabilidad en España, Madril, 1980. VII. DE GENNARO: Le cassette di sicurezza, Milan, 1938; GÁLVEZ DOMÍNGUEZ: Régimen jurídico del servicio bancario de cajas de seguridad, Granada, 1997; GETE ALONSO: Las tarjetas de crédito. Relaciones contractuales y conflictividad, Madril, 1997; GIRÓN TENA: «Contribución al estudio de la transferencia bancaria», in Es tudios de Derecho Mercantil, Madril, 1955, 401. or. eta ondorengoak; NÚÑEZ LO ZANO: La tarjeta de crédito, Madril, 1997; SANTINI: Il bancogiro, Bolonia, 1950; VITALI: Il servizio bancario delle cassette di sicureza, Florentzia, 1975.
§ LV. BERME KONTRATUAK LABURPENA: 895. Berme pertsonalak eta errealak.—I. FIDANTZA KONTRATUA.—896. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—897. Kontratua burutzea.—898. Fidantzaren objektua.—899. Kontratuaren ondoreak.—900. Fidantza azkentzea.—II. BAHI KON TRATUA.—901. Oharbide orokorrak.—902. Burtsan kotiza daitezkeen efektu edo baloreen bahia.—903. Kreditu titulu bidez ordezkatutako merkatugaien bahia.—904. Erantzukizun mugatuko sozietate partaidetzen bahia.—905. Edukitzaren lekualda ketarik gabeko bahia.—III. HIPOTEKA KONTRATUA.—906. Oharbide orokorrak.—907. Kreditudun kontu korronteak bermatzeko hipoteka.—908. Endosatzeko moduko tituluak edota eramailearentzako tituluak bermatzeko hipoteka.—IV. ONDASUN HIGI KORREN GAINEKO HIPOTEKA.—909. Hipoteka horren eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahiaren artean dauden antzekotasun eta desberdintasunak.—910. Hipoteka daitezkeen ondasunak.—911. Hipotekaren eraketa eta ondoreak.—912. Kreditu hi potekarioa betearazteko prozedurak.—913. Hipoteka horren modalitateak: a) Merka taritzako establezimenduaren gaineko hipoteka.—914. b) Industri makineriaren gaineko hipoteka.—915. c) Industri jabetzaren gaineko hipoteka.—916. d) Aireontzien gaine ko hipoteka.
895. Berme pertsonalak eta errealak.—Hainbat modu daude betebe harren betepena bermatzeko. Kasu batzuetan, zordun nagusia ez den beste pertsona batek betebehar horren gaineko erantzukizuna hartzen du bere gain (fidantza). Beste batzuetan, ostera, ondasun batzuk modu berezian lotzen zaizkio betebeharren betepenari, ondasun horien gain eskubide erreal erantsi bat eratuz (bahia eta hipoteka). Merkataritzan, betidanik, berme pertsonalak ugariagoak izan dira errealak baino, eta Merkataritza Kodeak fidantza kon tratua besterik ez du arautu berme kontratu autonomo gisa (439. artikulua eta ondorengoak). Horren ildotik, efektu edo balore publikoen bahia maileguari erantsitako modalitatetzat hartu du kodeak (320. art. eta ondorengoak). Mer kataritzako jarduera garatu ahala, ordea, berme pertsonalak (fidantzak, abalak etab.) askiezak geratu dira eta, horren ondorioz, enpresarioek merkataritzako eskakizunei egokitutako berme erreal bereziak erabili behar izan dituzte, kre dituak mugitu eta lortu ahal izateko. Bada, berme erreal berriak Merkataritzako zuzenbidea
sortu dira bahi eta hipoteka arrunten ondoan, besteak beste, edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia eta ondasun higikorren gaineko hipoteka (1954ko abenduaren 16ko Legeak arautzen ditu horiek).
I. FIDANTZA KONTRATUA 896. Kontzeptua eta merkataritzako izaera.—Kode Zibilaren arabera, fidantza kontratuaren bidez, «pertsona batek bere gain hartzen du, gainontze koaren ordez, zerbait ordaindu edo betetzeko betebeharra, gainontzeko horrek egiten ez duenerako» (1822. art.). Definizio horrek argi eta garbi adierazten du fidantzak eratortzen dituen betebeharren edukia. Fidatzaileak sorospidez betetzen du betebeharra, hau da, zordun nagusiak betebehar hori betetzen ez duenean bakarrik. Fidantza kontratua alde baka rreko kontratua (ordainketarik ituntzen ez bada, fidatzaileak bakarrik izango ditu betebeharrak) eta kontratu erantsia da (ezin daiteke fidantzarik egon, be tebehar nagusirik bermatzen ez bada). Fidantza kontratuaren eransgarritasun horrek bide ematen dio fidantza zi bilak eta merkataritzakoak bereizteko irizpideari; irizpide hori 439. artikuluak ezarri du. Artikulu horren arabera, «merkataritzakoak dira merkataritzako kontratuen betepena bermatzen duten fidantzak, nahiz eta fidatzailea merka tari izan ez». Manu horretan, argiro islatzen da «gauza erantsia nagusiari lotuta dagoelako» arau juridikoa. Hortaz, bermatutako betebeharrak merkata ritzako izaera badu, fidantza harremanek ere izaera hori izango dute. Merkataritzako fidantza dohainekoa da, kontrako itunik izan ezean (441. artikulua). 897. Kontratua burutzea.—Fidantza zibilak ez du inolako formalitate berezirik bete behar, baina berariazkoa izan behar da (KZren 1827. art.); Merkataritzako fidantza kontratua,
ostera, «idatziz egin behar da, balioa eta ondoreak izan ditzan» (440. art.). Bada, eskriturak ez du eginkizun instru mental hutsik (frogarako balioa) merkataritzako fidantzan; alderantziz, be tekizun hori nahitaez gauzatu beharko da, kontratua baliozkoa izateko. Dena dela, zein pertsonak egiten du fidantza kontratua? Kontratu ho rretan bi pertsonak parte hartu behar dute nahitaez: hartzekodun nagusiak eta fidatzaileak. Fidantzari loturiko harreman juridikoak bi pertsona horien arte an gauzatzen dira beti. Ordaindutako fidantzaren kasuan, alabaina, zordun nagusiak ere harreman juridiko horietan parte hartzen du, horrek egin behar baitu ordainketa. Egun indarrean dagoen Zuzenbidea baino aurreragoko era entzak zenbait mugapen ezarri zituen fidatzailearen inguruan, baina ezari ezarian desagertu egin dira beroriek. Egungo egunean, betebeharrak hartzeko gaitasuna duen edonor izan daiteke fidatzaile. Espainiako Zuzenbidean, zordun batek bi fidatzaile edo gehiago izan di tzake zor beraren gainean (KZren 1844. art.); kasu horretan, fidatzaile aniz tasuna dugu (fidatzailekideak). 898. Fidantzaren objektua.—Fidantzak betebehar nagusiaren objektu bera du; bestela esanda, fidantzaren objektua ezin izan daiteke desberdina edo zabalagoa. KZren 1826. art.aren aginduz, «fidatzaileak bere gain har dezake zordun nagusiaren betebeharra baino zerbait gutxiago, baina ez gehiago, bai betebeharraren zenbatekoari dagokionez, bai baldintzek dakartzaten kargei dagokienez». 899. Kontratuaren ondoreak.—Fidantza behar bezala eratu eta balioz koa bada, zenbait ondore sortzen ditu fidatzailearen eta hartzekodunaren artean, fidatzailearen eta zordun nagusiaren artean eta, hala denean, fida tzailekideen artean. Merkataritzako zuzenbidea
a) Hartzekodunari begira, fidatzaileak betebehar nagusia bete beharko du, zordunak berori betetzen ez duenean. Horixe da, hain zuzen ere, kontratuaren benetako eta oinarrizko ondorea. Hala ere, fidatzaileak ez du erantzukizunik izango zordun nagusiak ordaintzen ez duen kasu guztietan. Hori oinarri har turik, Kode Zibilak auzibidezko bi salbuespen jartzen ditu fidatzailearen esku: bata, eskusio onura eta, bestea, zatiketa onura. Lehenengo onura horrek eki tatea du oinarri; horri helduz, fidatzaileak hartzekodunari eska diezaioke al dez aurretik, hots, berarengana zuzendu baino lehen, zordunaren ondasunak exekutatzeko. (KZren 1830. art.aren esanetan, ÂŤhartzekodunak ezin izango du fidatzailea ordaintzera behartu, aurretiaz ez bada egin zordunaren ondasun guztien eskusioaÂť). Zatiketa onura, berriz, fidatzaile aniztasuna dagoen ka suetan aplikatzen da; horren bidez, fidatzaile guztiek euren artean zatitu ahal izango dute betebeharraren gaineko erantzukizuna. Kode Zibilak adierazi duen bezala, hartzekodunak fidatzaile bakoitzari erreklamatu ahal dio berari dagokion zatia ordain dezala (1837. art.). Zernahi gisaz, Kode Zibilaren 1831 eta 1837. artikuluen harira, fidatzaileak zordunarekin batera hartzen baditu betebeharrak modu solidarioan, ezin izango ditu onura horiek egikaritu (ikus 1990eko martxoaren 5eko epaia). Merkataritzako kontratazioan, bestalde, be tebeharrak solidarioak direlako presuntzioa dago. Hori dela bide, eta aurretik aipatutako manuak oinarri harturik, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzia ares tikoenak adierazi du fidatzaileek ezin izango dutela erabili eskusio onura merkataritzako fidantzetan (ikus 1950eko abenduaren 4ko, 1968ko abendua ren 7ko, 1969ko apirilaren 25eko eta 1970eko apirilaren 16ko epaiak; teoria horren aurka, aldiz, ikus 1975eko apirilaren 7ko epaia). b) Fidatzailearen eta zordun nagusiaren arteko harremanei dagokienez, ordainketarik itundu bada, fidatzaileak berori eskatzeko eskubidea izango du, kontratuan ezarritakoaren arabera. Kode Zibilaren aginduz, fidatzaile zibilek fidantzatik askatzeko eskubidea izango dute fidantza eratu eta hamar urtera, baldin eta betebehar nagusiak ez badu mugaeguneratzeko
epemuga zehatzik (1843.5. art.). Kontrara, goian aipatutako ordainketa hori dela eta, merkata ritzako fidatzaileek fidantzatik askatzeko eskubide hori galtzen dute. Merka taritza Kodeak honakoa ezarri du manu zibil horren aurka: «Epe mugarik gabeko kontratuetan fidatzailearentzako ordainketarik itundu bada, fidantzak indarrean iraungo du kontratu nagusia osoosorik amaitu eta horrek eratorri tako betebeharrak behin betiko kitatu arte, euren iraupena edozein izanda ere; hori horrela izango da, berariazko itun baten bidez fidantzari epe zehatz bat ezarri zaionean izan ezik» (442. art.). Beste alde batetik, ordainketa egiten duen fidatzaileak ordaindutakoaren itzulketa lortzeko akzioa du zordun na gusiaren aurka. Zordunak, beraz, kalteordaina eman behar dio fidatzaile ho rri; kalteordain horrek ondoko zenbatekoak hartu behar ditu bere barnean: zorraren zenbatekoa eta, hala denean, horrek sortutako lege korritu, gastu eta kaltegalerak (KZren 1838. artikulua). Hortik kanpo, ordainketa egin duen fi datzaile horrek beste aukera bat izango du, alegia, hartzekodunak zordunaren aurka zituen eskubide guztietan subrogatzea (KZren 1839. art.). c) Fidatzailekideen artean, zorra ordaindu duen fidatzailekideak gainera koei erreklama diezaieke eurei proportzioz ordaintzea dagokien zatia (KZren 1844. art.). 900. Fidantza azkentzea.—Fidatzailearen betebeharra erantsia izanik, «betebehar hori azkentzen da zordunaren betebeharrarekin batera eta gai nerako betebeharrak azkentzeko kari berberak direla bide» (KZren 1847. art.). Horrez landara, fidantzarako epe zehatza itundu bada berariaz, epe hori igaro eta gero azkenduko da fidantza, nahiz eta zor nagusiak iraun (442. art.). II. BAHI KONTRATUA bahi
901. Oharbide orokorrak.—Merkataritza Kodeak ez du kontra
Merkataritzako zuzenbidea
tuaren inguruko arau orokorrik eman. Kontratu horren bidez, zordunak edota gainontzeko batek ondasun higikor bat lotzen dio modu berezian zorraren or dainketari. Horrenbestez, zorra mugaegunean ordaintzen ez bada, ondasun hori salduko da, eta horren bidez lortutakoa zorra ordaintzeko erabiliko da; ordainketa horrek, gainera, lehenespena izango du gainerako hartzekodunen eskubideei begira. Legeak kontratu hori arautu ez badu ere, ezin esan daiteke merkataritzako bahirik ez dagoenik. Haatik, gero eta ugariagoak dira berme erreal pignoratizio bidez egiten diren merkataritzako eragiketak; egia esan, enpresario edo merkatarien berezko jardueraren esparruan sartu da bahia. Merkataritza Kodeak eta lege bereziek kontratu horren inguruko ikuspegi partziala eskaintzen duten arren, zilegi da ondoko kontratuei merkataritzako izaera ematea: merkataritzako betebeharrak bermatzeko eratzen diren bahiei (439. art.ak fidantzarako ematen duen irizpidea aplikatu behar zaie horiei) eta merkataritzako arau berezien menpe dauden gauzen bahiei (merkatugaien edo mota guztietako kreditu tituluen bahia). Azken horiek, berebat, merkatari tzako betebeharrak bermatzeko eratzen dira eskuarki. Esan bezala, Merkataritza Kodeak ez du arau orokorrik ezarri kontratu horren inguruan eta, horren ondorioz, manu zibiletara jo beharko dugu kon tratu horren arauketa orokorra zehazteko (KZren 1857.etik 1873.era arteko artikuluak). Horregatik, ez ditugu hemen azalduko bahi kontratua arautzen duten printzipio erkideak. Alderantziz, merkataritzako bahi bereziak jorratu ko ditugu, hots, merkataritzako araudian zatikako arauketa duten bahi motak. 902. Burtsan kotiza daitezkeen efektu edo baloreen bahia.—Mer kataritza Kodeak kotiza daitezkeen balore publikoen pignorazioa arautzen du maileguak bermatzeko bide gisa (320.etik 324.era arteko art.ak). Modu horre tan egindako maileguek ondore bereziak izango dituzte, baldin eta eskritura publikoan edota merkataritzako artekari elkargokide batek eskuetsitako poli zan egiten badira. Bahi hori eratzeko, gauza pignoratuaren edukitza eman
behar zaio har tzekodunari berari zein gainontzeko bati (KZren 1863. art.). Behar bezala eratzen den bahiak ondore hauek sortzen ditu: a) Hartzekodun horrek ÂŤlehenespena du bere kreditua kobratzeko (balore pignoratuen bidez), zordunaren gainerako hartzekodunei begira; azken horiek ezin izango dituzte baloreok xedatu, aldez aurretik balore horien gain era tutako kreditua ordaindu gabeÂť (320. art.). b) Kreditua mugaegunean ordaintzen ez bada, hartzekodunak, zordunari agindeirik egin behar izan gabe, berme moduan emandako baloreak besteren tzeko eska dezake, mailegua mugaeguneratu eta hurrengo hiru egun balio dunen barruan. Horretarako, poliza edo maileguaren eskritura eta tituluak eman beharko dizkie hartzekodunak bigarren mailako merkatu ofizial ego kiaren erakunde artezkariei. Titulu horiek bigarren mailako merkatu ofizial egokiaren kide batek besterendu beharko ditu, hartzekodunak berriematea egin duen egunean bertan edo, hori ezinezkoa bada, biharamunean (322. art.). c) Balore pignoratuak ÂŤezin izango dira erreibindikatu maileguemaileari ordaindutakoa itzultzen ez zaion bitartean; hala eta guztiz ere, titularrari ber me gisa emandako balore horiek kentzen zaizkionean, titular horrek eskubide eta akzioak izango ditu legearen arabera egintza horien gaineko erantzu kizuna duten pertsonen aurkaÂť (324. artikulua). Hortaz, erasoezina da hartze kodunaren edukitza. Goian aipatutako artikulu horiek ezarritako sistema kreditu erakundeek irekitzen dituzten kreditudun kontu korronteei ere zabaltzen zaie, baldin eta ituntzen bada betearazpen kasuetan eska daitekeen zenbatekoa erakunde hartzekodunak luzatutako ziurtagiriak zehaztutakoa izango dela. Kasu ho rietan agiri sinesgarri bat luzatuko da; agiri horrek egiaztatuko du, batetik, alderdiek betearazpen tituluan itundutakoaren arabera egin dela likidazioa eta, bestetik, saldoa bat datorrela zordunari Merkataritzako zuzenbidea
irekitako kontuak zehazten duena rekin (323. art., eta 1950eko apirilaren 21eko Aginduaren 2. art.). Akzioen bahiak bazkideen eskubideetan dituen ondoreei dagokienez, beste leku batean azaldutakora jo behar dugu (ikus 296. zk.). 903. Kreditu titulu bidez ordezkatutako merkatugaien bahia.—As kotan, jabeak ez du merkatugaien edukitza materialik, beroriek garraio bitar tean daudelako edota biltegi nagusi zein horren antzeko beste establezimendu batzuetan gordailatu direlako. Horrekin loturik, egungo merkataritzan egoki tzat jo da merkatugaion bahia ahalbideratu eta erraztea. Kasu horietan, hartzekodunaren eskuetan jartzen dira merkatugaiak ordezkatzen dituzten ti tuluak (ontzirapenagiria, trenbide taloia, gordailu gordekina etab.). Titulu horien legebidezko ukandunak eskubidea du merkatugai dokumentatuak jaso eta horiek xedatzeko, tituluak negoziatuz. Bada, tituluaren bahiaren bidez, merkatugaien bitartezko bahia lortzen da. Merkataritza Kodeak beren beregi arautu du gordailuen biltegi nagusiek emandako gordekinen bahia (196. art.). Artikulu horren aginduz, gordekin baten bahia duen hartzekodunak eskubidea izango du konpainiari gordai latutako efektuak besterendu ditzan eskatzeko, ordainketa egiteko beharrez koa den neurrian; hartzekodun horrek, gainera, lehenespena izango du gainerako hartzekodunei begira. Bestalde, ontzirapenagiri eta beste garraio titulu batzuen bahia kreditu dokumentatuetan erabiltzen da batik bat. Hala koetan, ordainketa egiten duen bankuak bere esku ditu agiri horiek, ordain du dituen zenbatekoak itzuliko zaizkiola bermatzeko. Merkatugaiak ordezkatzen dituzten tituluak eramailearentzakoak, agin durakoak edota izendunak izan daitezke eta, horren ondorioz, bahia modu desberdinean eratuko da kasuankasuan. Eramailearentzako tituluen kasuan, nahikoa da titulu horiek hartzekodunaren esku uztea. Kontratuagirietan, ti
tuluon zenbakia adierazi beharko da; era berean, badira beste modu egoki batzuk ere, titulu horiek identifikatzeko. Tituluak agindurakoak badira, berme endosu bat egin behar da, kanbio letraren kasuan egiten den bezala (ikus 974. zk.). Azkenik, titulua izenduna denean, eratutako bahiaren berri eman be harko zaio titulu hori jaulki duenari, eskuratzaile berriak (hartzekodun pigno ratizioak), hala behar denean, bahi hori betearazteko legebideztaketa izan dezan. Gordailuen biltegi nagusietan edota horien antzeko beste erakunde ba tzuetan gordailaturiko merkatugaien kasuan (ikus 1917ko irailaren 22ko Dekretua), errazago gertatzen da bahiaren eraketa. Erakundeok berme gorde kin edo warranta ematen dute gordailua egiaztatzen duen gordekinarekin ba tera. Berme gordekin edo warrant hori banandurik eskualdatzen denetan, merkatugaiak pignoratzen dira eskuratzailearen mesedetan; merkatugaien ja betza, berriz, gordailu gordekinaren titularrak izango du (ikus 833. zk.). Titulu horien bidez ordezkatzen diren merkatugaien bahia betearazteko, merkatugaiok jasotzeko eskubidea egikaritu behar da. Horretara, jendaurre ko notarioenkante bidez salduko dira merkatugaiak, KZren 1872. artikuluak ezarritakoaren arabera. Warrantik bada, merkatugaiak besterentzeko eskatu behar zaio konpainiari; besterentze hori biltegian bertan egingo da, jendaurre ko enkante baten bidez eta artekari edo notario baten eskuespenarekin (197. artikulua). 904. Erantzukizun mugatuko sozietate partaidetzen bahia.—Bahi mo ta hori Erantzukizun Mugatuko Sozietateei buruzko Legearen 37. artikuluan arautzen da. Artikulu horren aginduz, bahia betearazi behar denean, 31. ar tikuluak nahitaezko eskualdaketen inguruan ezarritakoa aplikatu beharko da (ikus 502. zk.). 905. Edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia.— Erakunde hori kredituaren garapen modernoaren ondorio izan da. Merkataritzako zuzenbidea
Bahi kontratu guztietan bezala, edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahian ere ondasun batzuen gain eratzen da bahia; hala ere, ondasun horiek jabearen esku iraungo dute kon tratu horretan, eta horixe da, hain zuzen ere, kontratu horren ezaugarri na gusia. Bahi hori 1954ko abenduaren 16ko Legeak arautzen du (1.etik 11.era arteko art.ek, eta 52.etik 66.era artekoek). Lege horren hitzaurreak adierazi duen bezala, eragozpenak handiak izango dira, zordunak bahiaren edukitza galtzen badu, batez ere, nekazaritza eta industriarako destinatzen diren balio handiko ondasunak badira. Hariari segiz, edukitzaren lekualdaketak zordu nari ez ezik, estatuko ekonomiari ere kalte handia egiten dio; izan ere, ekoitzi eta lan egiteko osagaiak geldiarazten dira eta, horrekin batera, aberastasun iturriak. Azkenez, hartzekodunarentzat ere kaltegarria izango da hori, zor dunaren ahalbide ekonomikoa urritzean, zailagoa izango baita horrek bere betebeharrak ohiko moduan betetzea. Edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia eskritura publikoan eratu behar da. Dena den, ÂŤbanku eragiketak izanez gero, edota Merkataritza Kodearen 93. artikuluak jasotako edozein kasu izanez geroÂť, merkataritzako artekari elkargokide batek eskuetsitako polizan eratu ahal izango da bahia. Orobat, legeak berak ezarritako Erregistro berezian inskribatu behar da berori (3. artikulua). Behin bahia eratu eta gero, zordunak ezin izango ditu bahian emandako ondasunak besterendu (4. art.) edota ondasun horiek lekutik aldatu (60. art.), horretarako hartzekodunaren adostasunik ez badu. Berebat, zordunak ordain du beharko ditu ondasun horiek behar den moduan artatu, konpondu edo administratzeko beharrezkoak diren gastu guztiak (61. art.). Hartzekodunak, berriz, ikuskapen ahalmenak izango ditu bahiaren gain (63. art.). Bermatutako kreditua kobratzeko, legeak bi prozedura arautu ditu: bata, judiziozko prozedura sumario berezia (92 eta 93. art.ak) eta, bestea, judizioz kanpoko prozedura, ondasun pignoratuak notarioenkante bidez salduz (94. artikulua). Halaber, hartzekodun pignoratizioak lehenespena du gainerako hartzekodunei begira, bahiaren baliora arte (10. art.). Bahi modalitate horrek garrantzi berezia du merkataritzako jardueraren esparruan. Bahi hori era daiteke,
ezaugarri bereziak izateagatik (markak, mo deloak, fabrikazio zenbakiak eta abar), bananbanan identifika daitezkeen makina eta bestelako ondasun higikorren gain, baita biltegian sartutako mer katugai eta lehengaien gain ere (53. art.). Nekazaritza, baso eta abeltzaintza ustiategien titularrek ere berme mota hori era dezakete ondoko ondasunen gain: 1) nekazaritzako urtearen barruan hartu beharreko uztak eta banantzeko dauden fruituen gain; 2) ustiategi horietako ekoizkinak eta jadanik banandu diren fruituen gainean; 3) animaliak eta euren kumeak nahiz ekoizkinen gain; eta 4) ustiategietan erabilitako makina eta lanabesen gainean (52. art.). Azkenik, balio historikoa edo artistikoa duten bildumen gain ere eratu ahal izango da horrelako bahia (pinakotekak, liburutegiak etab.). III. HIPOTEKA KONTRATUA 906. Oharbide orokorrak.—Hipoteka kontratuaren bidez, ondasun hi giezinak edota horien gain eratutako eskubide errealak modu berezian lotzen zaizkio diruzko betebeharren betepenari. Merkataritza Kodeak ez du kontratu hori arautu. Praktikan, ordea, egokitzat jo da hipoteka bereziak eratzea, mer kataritzako betebeharrak bermatzeko. Horrela, sistema arrunta baino malgua goa den beste sistema bat eratu da, eta sistema hori osoosorik egokitu zaie merkataritzako beharrizanei. Ondorenez, merkataritzako hipoteka deiturikoak sortu dira; hipoteka horiek merkataritzako trafikoarekin lotzen dira, eta trafiko horren eskakizunak asetzen dituzte. 907. Kreditudun kontu korronteak bermatzeko hipoteka.—Hipoteka horren bidez, kontuak (itxiera unean edota mugaegunean) kredituhartzai learen aurka adierazten duen behin betiko saldoa bermatzen da. Hipoteka be rezi hori Hipoteka Legeak arautzen du 153. art.an. Orokorrean, kontu horren irekiera banku eragiketa bat da (ikus 868. zk.) eta, horren ondorioz, hipoteka hori bankuen edo beste kreditu Merkataritzako zuzenbidea
erakunde batzuen mesedetan eratzen da es kuarki. Hauexek dira hipoteka hori hipoteka arruntetik bereizten duten ezau garri nagusiak: a) Hipoteka hori gehieneko diru kopurua bermatzen duen hipoteka da, eta gehieneko kopuru hori eskrituran zehaztu behar da. Bestalde, hipoteka horren bidez, kreditu (kontu saldo) zehazgabea bermatzen da, zenbatekoari dago kionez, behinik behin. b) Eskritura eratzailean zehaztu behar da finkak, gehienez jota, zein diru kopururi egin behar dion aurre (gehieneko diru kopurua bermatzeko hi poteka). Horrez gain, kontuaren iraupen epea eta horrek izan ditzakeen lu zapenak ere zehaztu behar dira eskrituran. c) Kredituaren irekiera kontratuak zehaztutako mugaegunean, kobratu ez duen hartzekodunak akzio hipotekarioa egikaritu ahal izango du saldoa es kuratzeko, betiere, bermatu den gehieneko diru kopuruaren barruan. Horreta rako, eta hipoteka arruntean gertatu aldera, kredituaren zenbatekoa egiaz tatzeaz gain, kreditu hori eskatzeko modukoa dela egiaztatu beharko du hartzekodunak. Kreditu arruntean, aitzitik, Erregistroak emandako adieraz penak dira betearazpen prozeduraren oinarri; arean bere, Erregistroak kre dituaren izatea, zenbatekoa, eskakortasuna eta mugaeguna adierazten ditu. 908. Endosatzeko moduko tituluak edota eramailearentzako tituluak bermatzeko hipoteka.—Hipoteka hori Hipoteka Legearen 154.etik 156.era arteko artikuluek arautzen dute. Hipoteka horrek bermatzen dituen kreditue tan titularra zehazgabea da, oso erraza baita eramailearentzako eta agin durako tituluen zirkulazioa; horixe da, hain zuzen ere, hipoteka hori hipoteka arruntetik bereizten duen ezaugarri nagusia. Ondokoak dira hipoteka horren ezaugarriak:
a) Hipoteka hori hipotekatzaileak (tituluaren jaulkitzaile edo ukandunak) eratzen du alde bakarrez, hartzekodun izango denak parte hartu gabe; izatez, hartzekodun hori ezezaguna da hipoteka eratzen den unean, eta biharetzi ezagutuko da. b) Eskriturak ez du hartzekoduna edo hipotekaren titularra izendatzen; hortaz, tituluen egungo edo biharetziko ukandunen mesedetan eratzen da hi poteka. c) Edonola ere, eskriturak tituluen baldintzak zehazteko inguruabarrak ja so behar ditu (zenbakia, saldoa, jaulkipen data, epea etab.). Hipoteka hori sozietate anonimoek jaulkitako obligazioen inguruan gau zatzen da bereziki; gainera, badirudi kasu horretara zuzentzen dela lege eta araudi hipotekarioak ezarritako arauketa. Gure ustez, ostera, ez dago era gozpenik hipoteka hori obligazioak ez diren beste titulu batzuetara zabal tzeko, baldin eta taloitegiak badira edota inprimatu eta zenbatutako saldoetan jaulkitzen badira. (Obligazio hipotekarioen inguruan, ikus 625 eta 633. zen bakiak). Azaldutakoaz landa, Erregistroen Zuzendaritza Nagusiak 1973ko urria ren 26an eta 1978ko urriaren 31n emandako ebazpenek kanbio letren hipote karen inskripzioa ere onartu dute analogiaz. IV. ONDASUN HIGIKORREN GAINEKO HIPOTEKA 909. Hipoteka horren eta edukitzaren lekualdaketarik gabeko bahia ren artean dauden antzekotasun eta desberdintasunak.— Ondasun higi korren gaineko hipoteka ere 1954ko abenduaren 16ko Legeak arautzen du. Berme horrek hipoteka izena jaso arren, neurri handi batean ez da edukitza Merkataritzako zuzenbidea
ren lekualdaketarik gabeko bahitik bereizten. Azken finean, helburu berbera dute bi erakundeok, alegia, ondasun higikor zehatz batzuetan berme errealak eratu ahal izatea; ondasun horiek berebiziko balioa edota aparteko izaera dute eta, aldi berean, ekoizpen ekonomikoan oso eginkizun garrantzitsua betetzen dute. Horren harira, ondasun horiei aplikatzen zaizkie bi berme mota horiek, ondasunok ez zaizkielako ondo uztartzen berme errealen eredu klasikoei (hi potekari eta bahi arruntei). Erakunde horietan, berme erreala jasotzen du ten ondasunak euren jabeen eskuetan geratzen dira. Bi erakundeok elkarren artean barne antzekotasun handiak badituzte ere, legeak bereizi egin ditu ho riek, ondasunak Erregistroaren bitartez zein neurritan identifikatzen diren aintzat hartuta. Hitzaurreak adierazten duen bezala, ondasun higikorren gai neko hipoteka ondasun higiezinen antzeko identifikazioa izanda, zalantzarik gabe hipotekatzeko modukoak izan daitezkeen eta akzio errealen bitartez mugarik gabe pertsegi daitezkeen ondasunen gain egingo da. Edukitzaren le kualdaketarik gabeko bahia, ostera, ezaugarri bereziak izanda, Erregistroaren bidez guztiz identifikatu ezin diren ondasunen gain eratuko da; hori kontuan izanda, zailagoa da azken ondasun horiek akzio errealen bidez pertsegitzea. 910. Hipoteka daitezkeen ondasunak.—Legearen 12. artikuluak ze hatzmehatz aipatu ditu hipoteka horren objektu izan daitezkeen ondasunak. Esan bezala, Erregistroaren bidez guztiz identifika daitezkeen edota Erre gistro bidezko publizitate eragingarria izan dezaketen ondasunak bakarrik izan daitezke hipoteka horren objektu. Lege sistema hori numerus clausus da eta, horren ondorioz, ondasun higikorren gaineko hipotekak ondoko ondasu nak bakarrik har ditzake objektutzat: a) Merkataritzako establezimenduak. b) Automobilak eta motordun beste ibilgailu batzuk, tranbiak eta trenbi deko bagoiak.
c) Aireontziak. d) Industri makineria. e) Jabetza intelektuala eta industri jabetza. 911. Hipotekaren eraketa eta ondoreak.—Ondasun higikorren gaineko hipoteka eskritura publikoan eratu behar da nahitaez, eta legeak berak eza rritako Erregistro berezian inskribatu behar da (3. art.). Inskripziorik egiten ez bada, hartzekodun hipotekarioak galdu egingo ditu legeak eman dizkion eskubideak (3. art.). Eskubide horiek ondokoak dira: a) hipotekatutako onda sunak pertsegitzeko eskubidea. Eskubide hori 16. art.ak jaso du: «Ondasun higikorren gaineko hipotekaren bidez, ondasun batzuk (ondasun horien edu kitzailea edozein izanda ere) betebehar baten betepenari lotuta geratzen dira zuzenzuzenean, betebehar hori bermatzeko eratzen baita hipoteka». b) Kre ditua lehenespenez kobratzeko eskubidea (10. artikulua). c) Hipotekatutako ondasunek izaniko balio murrizketen oinarria ezustea ez denetan, ondasun horiek epailearen administraziopean jar daitezen eskatzeko eskubidea (18. artikulua). d) Kreditu hipotekarioa guztiz edo zati batez lagatzeko eskubidea (8. art.). Hipotekaren ondorioz, hipotekatutako ondasunen jabeak ez du ondasunen edukitza galtzen. Jabeak, alabaina, ondasun horiek zaindu behar ditu «fami liako guraso onaren arretaz eta beharrezkoak diren konponketak eta birjar penak eginez» (17. artikulua). 912. Kreditu hipotekarioa betearazteko prozedurak.— Judiziamendu Zibilari buruzko Legean zehazturiko prozedurez gain (adierazpeneko judizioa eta betearazpen judizio arrunta), Ondasun Higikorren gaineko Hipotekari buruzko Legeak beste bi prozedura arautzen ditu xehetasunez: bata, judi ziozko prozedura sumarioa (82.etik 85.era arteko art.ak) eta, bestea, judizioz kanpo —notarioaren aurrean— egindako prozedura. Azken prozedura ho rretan, hipotekatutako ondasunak enkante bidez salduko dira, bermaturiko kreditua ordaindu ahal izateko. Merkataritzako zuzenbidea
913. Hipoteka horren modalitateak: a) Merkataritzako establezimen duaren gaineko hipoteka.—Hipoteka hori zehatzmehatz arautzen dute legearen 19.etik 35.era arteko art.ek; ondasun higikorren gaineko hipoteken artean, merkataritzako establezimenduen hipoteka da interesgarriena. Dena den, hipoteka horrek ez ditu establezimendua osatzen duten ondasun guztiak barneratzen, ezpada berme erreala eskaintzen duten ondare osagaiak baka rrik; betiere, osagai ezmaterialak (antolaketa, bezeroak etab.) hortik kanpo geratzen dira, oso zaila baita horiek hipotekaren arauei lotzea. Legearen arabera, merkataritzako establezimenduak hipotekatu ahal izateko, negozio lokal zehatz batzuetan kokaturik egon behar dira establezimendu horiek. Hariari segiz, merkataritzako establezimenduaren titularra negoziolokalaren jabea izan behar da edo, errentaria izanez gero, titular horrek negoziolokala intsuldatzeko ahalmena izan behar du (19. artikulua). Hauxe da hipoteka ho rren gutxieneko edukia: lehenik, errentamendua, hots, establezimendua zein lokaletan egon eta lokal horren errentamendua (establezimendu hori hipo tekatzaileak berak du, edota izan lezake, lokalaren jabe bada); hurrenik, ins talazio finkoak edo iraunkorrak, horiek establezimenduaren titularrarenak badira (20 eta 28. art.ak). Bestalde, eta kontrako itunik izan ezean, hipote kak ondoko eskubide eta ondasunak ere barneratu behar ditu: izena, markak, errotuluak eta industri jabetzari lotutako beste zenbait eskubide, baita ekoitzi zein lan egiteko makineria, altzariak eta lanabesak ere (21. art.). Azkenik, merkatugaiak eta lehengaiak ere jaso ditzake hipotekak, alderdiek aldez au rretik hala itunduz gero (22. art.). Hipoteka modu objektibo horretan mugatuz gero, honako eskubide eta on dasunak hipoteka horretatik kanpo geratuko dira beti: lokalaren gaineko ja betza eskubidea edota ondasun higiezinen gaineko beste edozein eskubide, dirua, balore higikorrak, merkataritzako efektuak, mota guztietako kredituak eta betetzeke dauden kontratuak. Dirudienez, hipoteka horri buruzko Espainiako lege
sistemaren punturik ahulena hipoteka hori merkatugai eta lehengaiei zabaltzeko aukeran datza. Hasteko, merkatugai zein lehengaiak kontsumitu, transformatu eta besterendu egiten dira. Halaber, zail gertatzen da horiek Erregistroaren bidez identifi katzea, eta ezinezkoa da horien erreipertsekutorietatea gauzatzea; jakina de nez, Merkataritza Kodearen 85. artikulua oinarritzat harturik, legeak gauza erosten duenaren eskubideak babesten ditu (22.2. art.). Edozein modutara ere, legearen aginduz, zordunak establezimenduan bertan izan behar ditu hipote ka eratzeko eskrituran zehaztu eta zenbateko zein balio bera edo handiagoa duten merkatugaiak eta lehengaiak; horretarako, behar beste birjarpen egin behar ditu zordunak, merkataritzako usadioen arabera. Negoziolokalaren erabilerak dituen gorabeherek, bestalde, eragina izan go dute hipotekan. Hipotekatzailea lokalaren jabea bada, arazoa erraztu egiten da; kasu horretarako, ondokoa ezarri du legeak: «… hipoteka betearaztean, adjudikaziodunak errentari izaera jasoko du eskubide osoz, hipoteka eskritu ran ezarritakoaren arabera» (28. art.). 914. b) Industri makineriaren gaineko hipoteka.— Hipoteka horrek in dustria bati lotu eta berori ustiatzeko erabiltzen den makineria instalatua bakarrik hartzen du bere barnean (42. art.). Hipoteka eskriturak ondoko da tuak jaso behar ditu, inguruabar orokorrez gain: zeintzuk diren makineria eta lanabesen ezaugarriak nahiz kokalekua; horiek zein industriatan erabiltzen diren, eta zeintzuk diren makina bakoitzaren aplikazioa nahiz artapen egoera (43. art.). Jabeak makineria erabil dezake, horren destinoaren arabera, kalterik era gin gabe (44. art.). 915. c) Industri jabetzaren gaineko hipoteka.— Legearen hitzaurreari ekinez, eskubide horien hipoteka gainerako ondasunen hipoteka baino erraza goa da; izatez, eskubide horiek izaera formala dute, eta guztiz egokitzen zaiz kio Erregistroari. Hipoteka horrek industri jabetzaren eskubideak Merkataritzako zuzenbidea
jaso ditzake (marka eta patenteak, batez ere). Behin hipoteka eratu eta gero, eskubide hi potekarioen titularrak ezin dio eskubide horri uko egin, ezta eskubide horren erabateko zein zati bateko ustiapena edo erabilera lagatu ere, hartzekoduna ren adostasunik gabe (48. art.). Edu berean, hartzekodunak lor ditzake esku bide hipotekatuak iraunarazteko beharrezkoak diren berriztapen, birdoikuntza eta luzapenak, ondasun hipotekatuaren titularrak halakorik egin ezean. Hortik aparte, kasuan kasuko kanona ere ordaindu ahal izango du hartzekodunak (50. art.). Patenteei dagokienez, ikus Patenteei buruzko 1986ko martxoaren 20ko Legearen 74. art. eta ondorengoak; marken inguruan, ikus 1988ko aza roaren 10eko Legearen 46. art. 916. d) Aireontzien gaineko hipoteka.—Hipoteka horrek Merkatari tzako Erregistroan inskribatu diren eta Espainiako naziokotasuna duten ai reontziak (egindakoak edo egiteke daudenak) hartzen ditu bere barnean. Atzerriko aireontziei dagokienean, nazioarteko hitzarmenak eta elkarreki kotasun printzipioa izan behar dira gogoan (38. art.). Hipotekak, aireontziaz gain, aireontzian erabiltzen diren tresna eta eskubideak ere jasotzen ditu, aireontzi horretatik bereiz badaitezke ere (39. art.). Legearen 41. artikuluaren arabera, ondasun higikorren gaineko hipotekaren aurretik, zenbateko hauek bakarrik dute lehenespena: batetik, salbamendu ekintzak direlaeta zordun dutako ordainketek eta, bestetik, aireontzia artatzeko nahitaezkoak diren gastuek. Hala ere, manu hori aldatu egin du aireontziaren inguruko kreditu pribilejiatuei buruzko eraentzak; eraentza hori Aireko Nabigazioari buruzko Legearen 133. artikuluak jaso du (ikus 1135. zk.).
BIBLIOGRAFIA
I. ALVENTOSA DEL RÍO: «Fianza mercantil y responsabilidad del fiador», in Estudios Prof. Broseta, aip., I, 107. or. eta ondorengoak; ANGULO RODRÍGUEZ: «Pa norama del encuadre de las garantías personales atípicas», in Estudios Prof. Broseta, aip., I, 135. or. eta ondorengoak; ARCOS VIEIRA: El mandato de crédito, Iruñea, 1996; BALDESSARI: «Alcuni problemi pratici della fidejussione bancaria», in Le garanzie reali e personali ne contratti bancari, Milan, 1976, 239. or. eta ondorengoak; BIBOLINI: «Le garanzie reali e personali ed i contratti bancari», in Le garanzie…, aip., 1. or. eta ondorengoak; CARRASCO PEREA: Fianza y contrato de garantía, Madril, 1992; CIRILLO: «Brevi considerazioni in tema di validità della fideiussione c. d. omnibus», in Le garanzie…, aip., 93. or. eta ondorengoak; DE MARCO eta SPARANO: La fideiussione bancaria, Milan, 1978; DE SIMONE: «La lettera di patronage», in Le garanzie…, aip., 107. or. eta ondorengoak; D’ORAZI FLAVONI: Fideiussione, mandato di credito, anticresi, Milan, 1961; FRAGALI: Della fideiussione (in Comm. de SCIALOJABRANCA), Bolonia, 1972; GILLIERON: Les garanties personnelles en matière bancaire, Geneba, 1958; GUILARTE ZAPATERO: in Comentarios al Código civil (Tomo XXIII), Madril, 1979; KOZIOL: Der Garantievertrag, Viena, 1981; LO TURCO: «Premesse allo studio delle garanzie reali e personali nel contratto bancario», in Le garanzie…, aip., 137. or. eta ondorengoak; MADRID PARRA: «Reforma del Mercado Hipotecario tras una década», in RDBB, 1993, 43. or.; PAPA: Le garanzie nelle con cessioni di crediti bancari, Milan, 1977; PORTALE: «Fideiussione e “garantievertrag” nella prassis bancaria», in Le operazioni bancarie (PORTALE arg.), II, 1043. or. eta on dorengoak; RAVAZZONI: La fideiussione, Milan, 1967; SALVESTRONI: La solidarietà fideiussoria, Padua, 1977; SÁNCHEZCALERO GUILARTE: El contrato autónomo de ga rantía. Las garantías a primera demanda, Madril, 1995; SCYBOZ: Le contrat de garantie et le cautionement, Friburgo, 1979; SERRA MALLOL: «El afianzamiento pres tado por una sociedad mercantil: una interpretación de facultades», in RGD, 1995, 9739. or. eta ondorengoak; SIMLER: Le cautionnement, Paris, 1982; TIRADO SUÁREZ: «Acotaciones sobre los límites esenciales de la fianza mercantil», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3005. or. eta ondorengoak. II. APPRILL: «Le nantissement des créances et des comptes», in Le gage commersial, HAMEL zuz., Paris, 1953, 485. or. eta ondorengoak; BALLARÍN MARCIAL: «Prenda de participaciones de sociedades de responsabilidad limitada», in RDM, 60 (1956), 299. or. eta ondorengoak; CABRILLAC: La protection du creancier dans les sûretes mobilières conventionelles sans dépossession, Paris, 1954; IDEM: Les sûre tes mobilières sans dépossession, Montpellier, 1955; COSNARP: «Le nantissement des marchés», in Le gage commercial, aip., 563. or. eta ondorengoak; DERRUPE: «Le nantissement des valeurs mobilières», in Le gage commercial, aip., 512. or. eta ondo rengoak; DURAND: «Le warrant industriel», in Le gage commercial, aip., 388. or. eta ondorengoak; FAGGELLA: Il pegno commerciale (in Comm. al C. de c.), Milan, 1924; FOSCHINI: In tema di pegno di titoli di credito, Milan, 1965; GHIHO: «Le gage sur
Merkataritzako zuzenbidea
instruments symboliques», in Le gage commercial, aip., 83. or. eta ondorengoak; GORLA: PegnoIpoteca (in Comm. SCIALOJABRANCA), Bolonia, 1954; GUIMERÁ PERAZA: «Prenda agrícola», in AAMN, 11 (1961), 261. or. eta ondorengoak; HEMARD: «La restauración des droits du créancier gagiste en matière commercial par la ju risprudence française», in Mélanges SECRETAN, Montreux, 1964, 95. or. eta ondo rengoak; ROBLOT: «Les sûretes mobilières sans déplacement», in Études RIPERT, Paris, 1950, II, 362. or. eta ondorengoak; SAINPY: La mise en gage des produits industriels sans dépossession du débiteur, Nancy, 1942; SCHAEFFER: «Le gage sans dépossession en Droit comparé (Droit allemand et Droit anglais)», in Le gage commercial, aip., 626. or. eta ondorengoak; TEDESCHI: «In tema di pegno di quote di società a responsabilità limitata», in Foro It., 1957, IV, 145. bilduma eta ondo rengoak; VEAUXFOURNERIE: «Fongibilité et subrogation réelle en matière de gage commercial», in Le gage commercial, aip., 134. or. eta ondorengoak. III eta IV. CONDOMINES VALLS: «Relaciones entre el arrendador y el acreedor en la hipoteca de establecimiento mercantil», in AAMN, 11 (1961), 149. or. eta ondo rengoak; DAPENA: «La hipoteca en garantía de cuentas corrientes», in RCDI, 1933, 82. or. eta ondorengoak; DE ÁNGEL YÁGUEZ: «La hipoteca cambiaria de constitución unilateral», in RCDI, 1979, 347. or. eta ondorengoak; DÍEZ RONCAL: Garantías reales sobre maquinaria industrial, Iruñea, 1966; FUENTES LOJO: La hipoteca de esta blecimientos mercantiles y la LAU, Bartzelona, 1955; GÓMEZ ACEBO: «La hipoteca de establecimiento mercantil», in RDM, 55. zk., 1955, 123. or. eta ondorengoak; IDEM: «La hipoteca de propiedad intelectual y propiedad industrial», in AAMN, 11 (1961), 175. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ LAGUNA: «La hipoteca cambiaria», in RCDI, 1979, 869. or. eta ondorengoak; GUGLIELMUCCI: L’ipoteca cambiaria come garanzia extracartolare, Milan, 1966; GUIMERÁ PERAZA: «Hipoteca de máximo en garantía de pago de letras de cambio», in RJC, 1954, 139. or. eta ondorengoak; LACRUZ BERDEJO: «La forma constitutiva en la hipoteca mobiliaria y en la prenda sin desplazamiento», in AAMN, 11 (1961), 345. or. eta ondorengoak; LEONIS GONZÁLEZ: La aeronave ante el derecho real de hipoteca, Madril, 1970; MANZANO SOLANO: «La identificación de las cambiales y otras cuestiones sobre la hipoteca en garantía de pago de letras de cambio», in RGDI, 1981, 1193. or. eta ondorengoak; MARTINSERF: «L’interpretation extensive de sûretes réeles en droit commercial», in RTDC, 1980, 677. or. eta ondo rengoak; MUÑOZ PLANAS: La renovación cambiaria, aip., 255. or. eta ondorengoak; MUÑOZSECA: «La hipoteca mobiliaria y el crédito a las industrias», in AAMN, 11 (1961), 227. or. eta ondorengoak; PÉREZ JOFRE: «Letra de cambio e hipoteca», in Nuestra Revista, 722–23. zk.ak, 1947, 88. or. eta ondorengoak; PRIETO CASTRO: «Los procedimientos de ejecución de la hipoteca mobiliaria y la prenda sin despla zamiento», in AAMN, 11 (1961), 479. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE: Derecho hipotecario, 6. argitaraldia, Bartzelona, 1979, IV (2), 799. or., eta 820. or. eta on dorengoak; IDEM: «Variaciones sobre la hipoteca cambiaria», in «Estudios Jurídicos
varios del Centenario de Ley del Notariado», I, Madril, 1964, 239. or. eta ondo rengoak; ROJO AJURIA: «Las garantías mobiliarias (Fundamentos del Derecho de Garantías Mobiliarias a la luz de la experiencia de los Estados Unidos de América», in ADC, 1989, 717. or. eta ondorengoak; SAPENA: «Hipoteca cambiaria», in RDM, 62. zk., 1956, 243. or. eta ondorengoak; SERRANO GARCÍA: La hipoteca de establecimiento mercantil, Madril, 1975; STAMPA: «La hipoteca cambiaria y la jurisprudencia de la Dirección General de los Registros y del Notariado», in RCDI, 1981, 1133. or. eta on dorengoak; VALLET DE GOYTISOLO: «Derechos de garantía sobre el buque y las ae ronaves», orain in Estudios sobre garantías reales, Madril, 1973, 141. or. eta ondorengoak; IDEM: «Planteamiento y cuestiones generales de la Ley de 16 de di ciembre de 1954 sobre hipoteca mobiliaria y prenda sin desplazamiento de posesión», in ibidem, 453. or. eta ondorengoak; IDEM: «La Ley de 16 de diciembre de 1954 y su Reglamento de 17 de junio de 1955 sobre hipoteca mobiliaria y prenda sin des plazamiento», in ibidem, 561. or. eta ondorengoak.
Merkataritzako zuzenbidea
BIGARREN ATALA KREDITU TITULUAK EDO BALORETITULUAK
§ LVI. KREDITU TITULUA EDO BALORETITULUA OROKORREAN LABURPENA: I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK.—917. Kreditu tituluaren eginkizuna.— 918. Kreditu tituluaren kontzeptuak izandako bilakaera.—919. Tituluaren definizioari egindako azterketa kritikoa.—920. Kreditu tituluen eduki desberdina.—921. Betebehar dokumentatuaren oinarria.—922. Kreditu tituluaren alde juridikoerreala.—923. Berez koak ez diren kreditu tituluak: legebideztaketa tituluak. Kredituzko agindugutuna. Kreditu txartelak.—924. Kreditu tituluen sailkapena.—II. IZENDUN TITULUAK.—925. Kontzeptua.—926. Eskubide dokumentatua egikaritzea.—927. Tituluaren eskual daketa.—928. Izendunak izan behar diren tituluak.—III. ERAMAILEARENTZAKO TITULUAK.—929. Kontzeptua.—930. Motak.—931. Eskubide dokumentatua egika ritzea.—932. Eramailearentzako tituluaren zirkulazioa.—933. Tituluaren erreibindikae zintasuna.—934. Jabearen defentsa, jabe horri tituluaren edukitza kendu zaionean.— 935. Eramailearentzako tituluaren indar betearazlea.—IV. AGINDURAKO TITULUAK.— 936. Kontzeptua eta ezaugarriak.
I. KONTZEPTUA ETA EZAUGARRIAK 917. Kreditu tituluaren eginkizuna.—Teknika juridiko modernoan, kreditu titulu (edo baloretitulu) adierazmoldeak hainbat motatako agiriak barneratzen ditu. Agiri horiek garai desberdinetan sortu dira, eta eduki, forma nahiz ezaugarri desberdinak dituzte. Hori gorabehera, agiri horiek guztiek alde bakarreko hitzematea jasotzen dute, alegia, agiriaren legebidezko ukan dunari prestazio zehatza emateko hitzematea. Orobat, tituluok eginkizun na gusi berbera dute, hain zuzen ere, ondasunen zirkulazioa hobetu edo errazteko eginkizuna. Titulu horiek, beraz, kontratuek adina garrantzi dute merkatari Merkataritzako zuzenbidea
tzako trafikoan. Kreditu tituluak (edo baloretituluak) sortzen dira truke kontratuak askiez bihurtzen direnean merkataritzako beharrizanei aurre egiteko; bada, kreditu tituluen helburua da eskubide nahiz gauza materialen zirkulazioa arindu, erraztu, ziurtatu eta segurtatzea. Gainera, merkataritza gero eta biziagoa edo bizkorragoa dela kontuan izanda, kreditua azkarrago mugitu behar da eta, horretarako, egokiagoak dira kreditu tituluak (edo baloretituluak). Eskubi deen zirkulazioaz denaz bezainbatean, lagapenaren ohiko bidea nahikoa gel dia izateaz gain, ez da oso ziurra. Batetik, zordunari transferentzia jakinarazi behar zaio (347. art.); bestetik, lagatzaileak kredituaren legebidezkotasuna ren gaineko erantzukizuna du, bai eta berori lagapena egiteko inor izan edo ez izanaren gainekoa ere (348. art.). Kreditua agiri batean barneratuz, eragozpen horiek saihesten dira. Agiri horrek kredituaren baldintza eta ezaugarriak adierazten ditu, eta nahikoa da agiria bera eskualdatzea, kreditua transferitze ko. Gauza materialen inguruan, bestalde, tituluek gauzok jasotzeko eskubidea barneratzen dute. Berebat, gauza horiek xedatzeko bidea agiriak eurak xeda tzea da. Horrela, gauzaren emate tradizionalaren ordez, titulua bera ematen da. Horrek abantaila handiak dakartza, eta hagitz errazten da ondasunen zir kulazioa. Azkenik, tituluen deskontuaren bidez, titulu horietan jasotzen den biharetziko ordainketa hitzemateak egungo balioa lortzen du. Hori dela bide, kredituaren eginkizun ekonomikorik garrantzitsuena betetzen da, hots, egun go balioa ematen da biharetziko beste balio baten truk. Arrazoi horiek guztiak aintzat hartuta, aberastasuna gero eta gehiago adierazten da tituluen bidez. Titulu horien zirkulazioa oso azkarra da merka tuan, agiriak barneratutako eskubide nahiz kredituak pertsona batzuengandik beste batzuengana eskualdatuz. 918. Kreditu tituluaren kontzeptuak izandako bilakaera.—Aurretik aipatu dugun bezala, kreditu titulu guztiek eginkizun bera dute, hau da, onda sunen zirkulazioa erraztea. Hori dela eta, titulu horiek badituzte
erabereko ezaugarri batzuk, euren artean zenbait desberdintasun dituzten arren; ezauga rri horiek oinarri harturik, teoria juridiko baterakoia eratu izan da titulu horien inguruan. Teoria hori landu duten juristak XIX. mendearen bigarren erdikoak dira, batez ere, alemaniarrak. Oinarrizko hiru etapa dituen lan ho rretan, kreditu tituluaren alde desberdinak finkatu dira eta, aldi berean, prak tikan ezagutzen diren titulu mota guztiak eskema batean sartu dira. Lehenik eta behin, eskubidea tituluan barneratzeari garrantzia eman dio ten autoreen iritzia jaso behar dugu (SAVIGNY). Metafora bat erabiliz, esan daiteke eskubidea agirian sartzen denean, azken horri zer gertatu eta beste horrenbeste gertatzen zaiola lehenengoari. Beste hitz batzuetan esateko, agi ririk gabe ezin daiteke eskubiderik eskatu, ezta eskualdatu ere; izatez, esku bideak agiriaren gorabehera guztiak izango ditu. Hurrengoan, beste irizpide bat erabili izan da kreditu titulua gainerako agiri juridikoetatik (agiri froga tzaile, xedatzaile eta eratzaileetatik) bereizteko; irizpide horren arabera, kreditu tituluetan agiriaren edukitza izatea nahitaezkoa da, eskubidea egikari tu ahal izateko (BRUNNER). Azkenez, agiria erakustea eta horren edukitza izatea nahitaezkoa dela kontuan harturik, legebideztaketaren ideia landu da sakonean. Ideia hori kreditu titulu kontzeptuaren ardatz bihurtzen da; horren ondorioz, agiririk erakusten ez bada, zordunak ez du zertan bere betebeharra bete, eta betetzen badu, betepen horrek ez du ondore askatzailerik izango (JA COBY). Autore horiek kreditu tituluari buruzko kontzeptu orokorraren lerro nagu siak azaldu zituzten. Harrezkero, beste autore batzuek kontzeptu hori moldatu dute. Italiako doktrinak, adibidez, tituluan aipatutako eskubidearen (eskubide dokumentatuaren) hitzezhitzezkotasuna azpimarratzeaz gain, beren beregi azaldu du eskubide hori autonomoa dela. Halaber, doktrina horrek asmatu egin du kreditu tituluen barnean izendun titulua sartzean, kreditu Merkataritzako zuzenbidea
tituluen mo ta berri bat eratuz; doktrina horren ustetan, izendun tituluak kreditu tituluen oinarrizko ezaugarriak ditu, hainbat autorek iritzi horrekin bat egiten ez ba dute ere (VIVANTE). 919. Tituluaren definizioari egindako azterketa kritikoa.—Kreditu titulua agiri mota bat da, eta agiri hori nahitaezkoa da, bertan jasotzen den hitzezhitzezko eskubide autonomoa egikaritzeko. Definizio horren azterketak kreditu titulu ororen oinarria uzten du agerian. a) Agiria nahitaezkoa da; horrela, agiriaren edukitza izatea eta berori aurkeztu zein erakustea ezinbestekoa da eskubidea egikaritu ahal izateko. Ti tuluak eskubidea barneratzen duenez, agiriaren edukitza duenak bakarrik eska eta eskualda dezake eskubide dokumentatua. Baieztapen hori egin eta gero, ordea, tituluaren edukitzak duen legebidez taketa ondorea zehaztu behar dugu. Orokorrean, legebideztaketa izan eta betebeharren betepena eskatu ahal izateko, ondokoa frogatu behar da: kredi tuaren izatea eta ordainketa jaso duenaren titulartasuna, identitatea nahiz gaitasuna (KZren 1214, 1162 eta 1163. art.ak). Betebeharrak kreditu titulu batean barneratzen direnean, legebideztaketa hori bi bidetatik lor daiteke: ba ta, tituluen edukitza hutsa izanda (eramailearentzako tituluetan) eta, bestea, edukitza horretaz gain, beste zenbait betekizun gauzatuz (agindurako titulue tan, endosu klausula; izendunetan, ostera, zordunari egindako jakinarazpena). Hasteko, tituluaren edukitza duena izango da hartzekoduna, eta horrek ez du bere eskubidea frogatu beharrik; ondorioz, tituluaren edukitza duenak eskubi de hori egikaritzeko ahalmena du (legebideztaketa aktiboa). Zorduna, bes talde, agiriaren ukandunaren aurrean aurkeztu behar da (legebideztaketa pasiboa); zordun horrek onustez ordaintzen badu, bere betebeharretik aske ge ratuko da; alderantziz, agiria erakusten ez duenari ordainduz gero, bi aldiz ordaintzeko betebeharra izan dezake.
Legebideztaketaren inguruko gai horretan, itxura juridikoaren dogma da nagusi. Tituluaren edukitzak eskubidearen titulartasuna izatearen itxura sor tzen du; bada, eta zirkulazioa erraztu nahi denez, edukitzaileak ez du frogatu beharrik kredituaren titularra denik. Hori dela bide, itxurak mesede egiten die, dela ukandunari, dela ordainketa egiteko betebeharra duenari. Lehenik, ordainketa egin behar duena zor horretatik aske geratuko da, itxura duena ri ordaintzen badio, nahiz eta azken hori eskubidearen benetako titularra izan ez. Hurrenik, ukandunak ez du zertan frogatu hartzekoduna denik; horren harira, ordainketari ezezkoa eman ahal izateko, zordunak berak frogatu beharko du edukitzaile horrek ez duela prestazioa jasotzeko eskubiderik. Dena dela, arriskutsua izango litzateke itxuraren ondoreak azken hariraino erama tea. Arlo horretan, onusteak leku garrantzitsua izan behar du. Esangura her tsian, legebidezko edukitzaileak bakarrik du tituluak jasotako uziaren gaineko eskubidea; hortaz, agiriaren ukandunak legebidezko edukitzarik ez duela jaki nez gero, zordunak ez du ordainketarik egingo. Azken finean, Kode Zibilaren 1164. artikuluak jasotako printzipioa aplikatzen da; printzipio horren arabera, onustez egindako ordainketak bakarrik askatzen du zorduna betebeharretik. Edozelan ere, itxura oinarritzat duen edukitzaren ondorioz, itxurazko ti tularrak eskubidea egikaritzeko legebideztaketa du, berori benetako titularra izan ez arren. Horixe da, hain zuzen ere, teoria juridiko horren akatsa: itxu razko edukitzaileari mesede egiten zaio, edukitzarik ez duen benetako titu larraren (tituluaren jabearen) kaltean. Akats hori trafikoaren eta zirkulazio azkarraren eskakizunek eragin dute. Dena dela, aurretik azaldu dugun mo duan, galera hori zordunaren onusteari lotu behar zaio. Edukitza oinarri duen legebideztaketa geldiarazi egiten da, zordunak edukitza hori legearen aurka koa dela dakienean, edota tituluaren benetako jabea ordainketa horren aur ka jartzen denean. Merkataritzako zuzenbidea
b) Definizioaren bigarren puntua eskubidearen hitzezhitzezkotasunari buruzkoa da. Horren harira, eskubidearen edukia, norainokoa eta modali tateak zehazteko, agiriak hitzez hitz jasotzen duena hartuko da kontuan. Erro man egindako hitzezhitzezko kontratuetan gertatzen zen bezala, oinarrizkoa da idazkeraren osagai objektiboa. Hitzezhitzezkotasun horrek eskubide dokumentatua egikaritu behar due naren mesedetan jokatzen du bakarrik. Horretara, zordunak ezin du auzibi dezko salbuespenik jarri, baldin eta salbuespen horren oinarri badira tituluaz kanpoko osagaiak; bistan denez, titulua jasotzen duenak titulu horrek hitzez hitz adierazitakoaren gaineko konfiantza du. Zernahi gisaz, kasu horretan ere itxuraren printzipioa aplikatu behar da; gainontzekoak, tituluak eratortzen di tuen harreman juridikoei dagokienez, tituluak berak itxuraz ezarritakoa hartu ko du kontuan. Edozein modutara ere, eskubidearen hitzezhitzezkotasun horrek ez du indar bera titulu guztietan. Titulu osoetan, esaterako, kanbio letran eta txekee tan, printzipio horrek bere balio guztia hartzen du, tituluak erabat barneratzen baitu eskubidea (kanbio letra hitzezhitzezko titulua izateari buruz, ikus 1959ko martxoaren 24ko epaia). Kontrara, titulu osagabe izenekoek, hala no la, akzio zein obligazioek, aurretiazko eskubidea barneratzen dute. Titulu ho rietan, ahuldurik geratzen da hitzezhitzezkotasunaren ideia, eta eskubide horren indarraldia eta edukia zehazteko, kontratuaz kanpoko osagaiak izan behar dira gogoan. c) Azkenik, eskubidea autonomoa da, tituluaren edukitzaileak berezkoa edo jatorrizkoa den eskubidea egikaritzen baitu, hau da, eratorria ez dena. Es kubide hori lokabea da aurreko edukitzaileen eskubideen gain. Horregatik, zordunaren eta aurreko ukandunen arteko harremanek ez dute inolako era ginik edukitzaile horrengan eta, horren ondorioz, ukandun horiek ezin dute auzibidezko salbuespen pertsonalik jarri edukitzailearen
aurka. Eskubidea autonomoa izateak ikaragarri errazten du tituluen zirkulazioa. Trafiko zibilean, aldiz, eskuratzaile berriak aurrekoaren egoera juridikoa har tzen du bere gain eta, aldi berean, zordunak hartzekodun lagatzailearen aurka jar ditzakeen auzibidezko salbuespenak jasan behar ditu. Merkataritzako tra fikoan hori aplikatuz gero, oztopatu egingo litzateke tituluen zirkulazioa. Hala ere, nola azal daiteke eskubidea autonomoa izatea tituluaren zirkulazio bitartean? Ukandun bakoitzaren eskuraketa eratorria bada, nola eskura dezake horrek jatorrizko eta autonomoa den eskubide dokumentatua (tituluan jasota ko eskubidea)? Horren arrazoia ondokoa da: mugaeguna baino lehen titulua eskuratzen duenak gauza materiala jasotzen du (agiria), eta gauza horri ius propter rem eskubidea lotzen zaio modu banaezinean. Eskubide guztiak be zala, eskubide hori egikari daiteke ala ez; bada, eskuratzaileak hartzekodun izan eta eskubidea egikaritzeko aukera besterik ez du; beste modu batera esatearren, titulu horren eskuratzaileak nahibadako eskubidea eskuratzen du, eta berori egikarituz gero, bere egingo du kreditua. Titulua zirkulazioan da goenean, eskuratzaileek ex novo dute hartzekodun izateko ahalmena; horre tarako, tituluak jasotako uzia egikaritu behar dute, ordura arte inork egikaritu ez duen uzia, hain zuzen. Tituluaren azken edukitzaileak bakarrik du zirku lazio bitartean ezkutuan izandako kreditu eskubidearen titulartasuna. 920. Kreditu tituluen eduki desberdina.—Izenak berak adierazten duen bezala, kreditu tituluaren eduki arrunta diruzko kreditu eskubideek osatzen dute. Eduki hori duten tituluak ordainketa titulu izenez ezagutzen dira, ho rien ukandunak zordunaren eskuetatik diru kopuru bat jasotzeko eskubidea duelako. Kategoria zabal horretan sartzen dira kanbio letra, txekea, ordain txartela, ordaindukoa, igorpena, banku billetea etab. Beste titulu batzuek, ordea, ez dituzte mota horretako eskubideak barne ratzen, ezpada gauza gorpuzdun zehatz batzuen gaineko xedatze Merkataritzako zuzenbidea
eskubidea eta gauza horiek jasotzeko kreditu eskubidea (diruzkoa ez dena). Titulu ho riek traditio titulu edo merkatugaiak ordezkatzen dituzten tituluen izena ja sotzen dute (ontzirapenagiria, trenbide taloia, biltegi nagusietan egindako gordailuen gordekina etab.). Egia esan, tituluok garrantzi handia dute egungo merkataritzako trafikoan. Tituluaren edukitza bertan zehaztutako merkatu gaien benetako edukitzaren baliobestekoa da; gainera, tituluak eskualdatzen direnean, merkatugaiak eurak eskualdatzen dira. Horren ondorioz, merka tugaien zirkulazio materialaren ordez, tituluen zirkulazioa gauzatzen da eta, horri esker, arinago eta merkeago egiten dira eragiketak. Bukatzeko, sozietatearen partaidetza tituluak ditugu (merkataritzako so zietateek jaulkitako akzioak). Tituluok ez dute kreditu eskubide zehatzik ja sotzen, bazkideari datxezkion eskubide desberdinak baizik. Azken agiri horietan kreditu tituluen ezaugarriak nahikoa ahuldurik ager tzen dira; are gehiago, kreditu titulu izena ez da guztiz egokia agiri ho rientzat. Batzuek uste dutenez, orokorrean egokiagoa da baloretitulu izena erabiltzea, tradiziozko kreditu titulu izena baino; dirudienez, «balore» adie razmoldea «kreditu» adierazmoldea baino zabalagoa da. Esanak esan, izen tradizionalari eusten diogu guk, zehaztasun handiagoaz adierazten baitu ho rrek tituluaren eduki arrunta. 921. Betebehar dokumentatuaren oinarria.—Kreditu tituluek jaso ohi dituzten borondate adierazpenetan betebehar izaerako ondoreak antzematen dira (sozietatearen partaidetza tituluak alde batera uzten ditugu hemen); on dore horien inguruan, iritzi desberdinak azaldu dituzte autoreek (kontratuaren teoria, alde bakarraren teoria edo tarteko teoriak). Edonola ere, berez zailta sun handirik ez duen arazoa ilundu eta nahasi besterik ez dute egin teoria horiek guztiek. Kreditu tituluak jasotako betebeharra
baliozkoa eta eskatzeko modukoa da, legeak horrela nahi izan duelako; betebehar hori, beraz, ex lege betebeharra da. Kreditu titulua harpidetzen duenak alde bakarreko adieraz pena egiten du, eta horrek eskubidearen itxura sortzen du ukandunarengan. Legeak, zirkulazioaren interesa eta segurtasuna zainduz, ukanduna babesten du, eta adierazitakoa betetzeko betebeharra ezartzen dio lehenengoari. 922. Kreditu tituluaren alde juridikoerreala.—Tituluak eskubidea barneratzen duenean (neurri batean edo bestean, barneratze mailaren arabe ra), eskubide horren objektibotasuna lortzen da edo, osterantzean, kredituaren objektibotasuna. Aurretik esan bezala, kreditua agiri materialari lotzen zaio nez, azken horri zer gertatu eta beste horrenbeste gertatzen zaio lehenengoari. Lotura hori dela eta, agiriak berez izango ez lukeen balioa jasotzen du (kre ditu edo eskubidearen balioa), eta res nova bihurtzen da. Berebat, agiria mu gituz, balioa bera mugitzen da. Betebehar izaera horretaz gain (prestazioa eskuratzeko eskubidea), kredi tu tituluak badu oso garrantzitsua den alde juridikoerreala ere. Merkata ritzan, negozio juridikoen eta eskubide errealen objektu izan daitekeen gauza (res) moduan hartzen da titulua eta, ondorenez, ondasun higikorren arauke ta bera jasotzen du. Tituluak erosi, saldu eta trukatu egiten dira (106. art., eta 175. art.aren 6. zk.), eta mortis causa oinordetzaren eta dohaintzaren bidez eskualdatu eta eskuratzen dira. Horrez gain, gordailuaren (175. art.aren 9. zk., eta 308. art.), garraioaren, bahiaren (MKren 175. art., 320. art. eta ondo rengoak, eta SALren 72. art.) edota gozamenaren (SALren 67. art.) objektu izan daitezke. Bukatzeko, tituluak judizio bidez enbarga eta eskualda daitezke premiamendu prozeduran (JZLren 1482. art.). Kasu horietan guztietan, ha rreman juridikoek titulua edo agiria bera ukitzen dute zuzenzuzenean, agi ri hori gauza gorpuzdun gisa hartzen baita. Aitzitik, zeharka bakarrik ukitzen dute tituluan barneratutako eskubidea, nahiz eta Merkataritzako zuzenbidea
eskubide hori izan agiriari balio ematen diona. 923. Berezkoak ez diren kreditu tituluak: legebideztaketa tituluak. Kredituzko agindugutuna. Kreditu txartelak.—Agiri batzuk kreditu titu luaren ereduari helduz eratu badira ere, ez dituzte horren ezaugarri bereziak. Kasu batzuetan, agiri horiek ez dute eskubidea osoosorik barneratzen; beste batzuetan, agiriak barneratutako eskubidea ez da benetan hitzezhitzezkoa edo autonomoa. Horrexegatik, agiri edo titulu horiek berezkoak ez diren titu lutzat hartu behar ditugu. Tituluok legebideztaketa titulu izenez ezagutzen dira, eta ondoko ezaugarriak dituzte: batetik, zorduna bere betebeharretik aske geratuko da, agiriaren legebidezko ukandunari ordaintzen dionean; bestetik, hartzekodunarentzat errazago bihurtzen da kredituaren eskualdaketa, titulu horren edukitza izateak legebideztatzen baitu lagapenhartzailea. Legebidez taketa tituluen edo berezkoak ez diren tituluen artean ditugu, besteak beste, trenbide txartelak, loteria txartelak, eramailearentzako klausulak dituzten ba hikuntza txartelak eta ikuskizunetara sartzeko txartelak. Dena dela, titulu horiek ez dira legebideztaketa zeinu izenekoekin nahastu behar (berbarako, jantzizaindegiaren fitxak edota konpontzeko ematen diren objektuen gorde kinak). Zeinuak erabiltzen direnean, zorduna aske geratzen da zeinuaren ukandunari begira, bere betebeharra betetzen duenean. Kanpotik ikusita, zei nu horiek ez dute kreditu tituluen benetako formarik. Berezkoak ez diren tituluen artean, kredituzko agindugutuna (567.etik 572.era arteko art.ek arautua) eta kreditu txartela ere aipatu behar ditugu. Kredituzko agindugutunaren bidez, agiria (gutuna) ematen duenak pertsona bati gonbita luzatzen dio horrek diru kopuru bat ordain diezaion zuzenean izendatutako gainontzekoari (gutunaren eramaileari). Diru kopuru hori zen bateko finko eta zehatza izan daiteke, baita zenbateko zehazgabe bat edo gehiago ere; diru kopuru horiek, alabaina, ezin dira zenbateko batetik gora koak izan, eta muga hori beren beregi zehaztu behar da (568. art.). Gutun hori ezin har dezakegu benetako kreditu titulutzat,
ukandunak ez baitu horren zenbatekoa jasotzeko eskubiderik. Hori dela bide, «kredituzko agindugutunak ezin dira protestatu, nahiz eta horiek ordaindu ez; are gehiago, gutun ho rren eramaileak ez du ordainketa ezaren ondoriozko akziorik gutuna eman dionaren aurka» (569. art.aren 2. lerroaldea). Horrez landa, gutuna eman due nak bere borondatez deusezta dezake berori, «eramaileari eta gutuna zuzendu dionari horren berri emanez» (570. art.). Gutun hori oinarri harturik, zenbate koen bat ordainduz gero, gutunaren eramaileak «gutuna eman duenari itzuli beharko dio jasotako diru kopurua, inolako atzerapenik gabe» (571. art.). Azkenik, kredituzko agindugutuna pertsona baten pentzuan ematen denez, «ordaindutakoaren gaineko betebeharrak izango ditu gutuna eman duenak pertsona horri begira» (569. art.aren 1. lerroaldea). Kreditu txartelak banku handiek edota nazioarteko erakundeek luzatzen dituzte eskuarki (Diner’s Club, Barclays Bank, American Express eta abar). Kreditu txartel horien eginkizuna bikoitza da: lehenik, merkataritzako esta blezimenduetan eskuratzen diren gauza edo zerbitzuak ordaintzeko tresna iza tea; horretarako, beharrezkoa da merkataritzako establezimenduek ordainketa tresna hori onartzea. Bigarrenik, kreditua emateko tresna izatea; horren bi dez, txartela jaulki duen erakundeak kreditua ematen dio txartelaren titula rrari. Kreditu txartelaz baliatuz, horren titularrak eskura erosten du, eskudirurik erabili behar izan gabe; hortaz, nahikoa da agiria (kreditu txar tela) aurkeztu eta faktura sinatzea. Saltzaileak kreditu txartela jaulki duen erakundeari igortzen dio faktura, eta kontuan zorduntzen dio horren zen batekoa. Aldi berean, erakunde jaulkitzaileak bere bezeroaren kontuan zor dunduko ditu horrek egindako erosketak; kontu hori banku jaulkitzailean bertan zein beste batzuetan egon daiteke, txartela emateko kontratuan hala hitzartu bada. 924. Kreditu tituluen sailkapena.—Sailkapen hori irizpide desberdinak erabiliz egin daiteke. Jarraian, ondoko Merkataritzako zuzenbidea
bereizketa azaltzen dugu: a) Kari bidezko tituluak eta titulu abstraktuak; bereizketa hori egiteko, kontuan izan da tituluaren jaulkipena eragin duen negozio juridikoak eraginik duen ala ez titulu horretan jasotako betebeharraren gain (betebehar dokumen tatua). Horren arabera, lehenengo kasuan zordunak tituluaren ukandunaren aurka jar ditzake kari bidezko negozioak eratortzen dituen auzibidezko sal buespenak; alderantziz, hori ez da titulu abstraktuen kasuan gertatzen. Kari bidezko titulua aurreko negozioarekin loturik dago, berori baita titulu horren karia. Titulu abstraktuak, ordea, ez du ezelako loturarik kari bidezko nego zioarekin. Nolanahi den ere, Espainiako sisteman ez dugu guztiz abstraktua edo kari bidezkoa den titulurik. Titulu horietan bateko edo besteko izaera nagusitzen da, legeak ukandunari emandako babes neurriaren arabera. Horri helduz, zordunak auzibidezko salbuespen gehiago ala gutxiago egikaritu ahal izango du. b) Titulu publikoak eta titulu pribatuak, horiek jaulki dituen erakundea publikoa ala pribatua —edota norbanakoak— izatearen arabera (bereizketa hori kodearen 67. artikuluaren 1 eta 2. zk.ek jasotzen dute). c) Banakako tituluak eta saldoko tituluak. Lehendabizikoak, banandurik jaulkitzeaz gain, desberdinak dira edukiaren aldetik (kanbio letrak, txekeak etab.). Bigarrenak multzo batean jaulkitzen dira, eta saldo bakoitza osatzen duten tituluek erabereko edukia dute (sozietateen akzio eta obligazioak, Herri Zorraren tituluak etab.) d) Izendun tituluak, eramailearentzako tituluak eta agindurako tituluak. Bereizketa hori da guztien artean garrantzitsuena, eta beraren oinarria da es kubide dokumentatuaren titularra izendatzeko modua. Ondorengo epigrafee tan jorratuko ditugu titulu mota horiek. II. IZENDUN TITULUAK zehatz
925. Kontzeptua.—Izendun titulua da zuzenean pertsona bat es
kubidearen titular gisa izendatzen duen titulua; pertsona hori da, hain zuzen ere, betebehar dokumentatuaren betepena eska dezakeen bakarra. Titulu hori zuzeneko titulu izenez ere ezagutzen da. Titulu horren jatorria kreditu tituluaren beraren jatorriari lotzen zaio. Ha sieran, kreditu titulua izendun titulua izan zen. Geroago, beste titulu mota bi sortzen dira, agiriari «eramailearentzako» eta «agindurako» klausulak erantsiz. Espainiako Merkataritza Kodeak ez du arau orokorrik ezarri izendun titulu edo zuzeneko tituluen inguruan. Zernahi gisaz, tituluok ez dira ezeza gunak kodearentzat, eta hainbat manutan aipatu dira mota horretako tituluak (akzioak, egun indarrik gabe dauden 161 eta 162. art.ak; obligazioak, 186. art.; gordailu gordekinak, 194. art.; zedula hipotekarioak, 207. art.; garraio gutunak, 350. art.; txekeak, egun indarrik gabe dagoen 535. art.; ontzirapen agiria, 706. art.). 926. Eskubide dokumentatua egikaritzea.—Titulu guztietan bezala, izendun tituluetan beharrezkoa da tituluaren edukitza izatea, eskubide doku mentatua egikaritu ahal izateko. Dena dela, ez da nahikoa edukitza izatea. Horrez gain, ukandunak egiaztatu behar du bera dela agiriak zuzenean izen datzen duen pertsona, edota berak agirian izendatutakoaren izenean dihar duela. Arau orokor horretaz gain, saldoz jaulkitako izendun tituluen kasuan (sozietateen akzio edo obligazioak, zedula hipotekarioak etab.), horien ti tularra erakunde jaulkitzailearen liburuerregistroan inskribatu behar da, titu lar horrek legebideztaketa izan dezan. Ondorenez, liburuerregistro horretan inskribaturik dagoenak bakarrik du legebideztaketa hori; liburu horretan, ti tuluen transferentzia guztiak idaztohartu behar dira (SALren 55. art.). 927.
Tituluaren
eskualdaketa.—Izendun
Merkataritzako zuzenbidea
tituluen
zirkulazioa gainerako kreditu tituluena baino zailagoa da. Titulu horiek eskualdatzeko, ez da nahi koa agiria ematea edo traditioa, nahiz eta horrekin batera lagapenhartzailea agirian izendatu. Edu berean, beharrezkoa da lagapen hori zordunari jaki naraztea, edota erakunde jaulkitzaileari, ordainketa tituluak ez direnean. Arau berezirik izan ezean, Merkataritza Kodearen 347. artikuluak ezarritakoa har tuko da kontuan, titulu horien eskualdaketari dagokionez: «… endosatzeko modukoak edota eramailearentzakoak ez diren kredituak transferitzeko, har tzekodunak ez du zordunaren adostasunik behar, eta nahikoa da zordunari transferentzia horren berri ematea». Taxu berean, «jakinarazpena egin eta gero, zordunak betebeharrak ditu hartzekodun berriari begira». Horren on doren, beraz, ez da legebidezkoa beste edozein pertsonari egindako ordain keta. Jakinarazpen hori sine qua non edo oinarrizko betekizuna da. Saldoz jaulkitako tituluetan, erakunde jaulkitzaileak oinarritzat hartuko ditu jaki narazpen horiek, tituluen liburuerregistroan transferentzien inskripzioak egi teko. Goian esandakoa gorabehera, Espainiako jurisprudentzian izendun tituluak endosu bidez eskualda daitezkeela onartzen duen nolabaiteko joera azaldu da (izendunak diren garraio gutunen inguruan, ikus 1889ko irailaren 28ko eta 1907ko azaroaren 9ko epaiak). Gure aburuz, ostera, eskualdake tarako bide hori erabiltzen bada ere, beharrezkoa da zordunari eskualdaketa horren berri ematea, agiriak eratorritako eskubideak egikaritu ahal izateko. Eskualdaketaren helburua tituluaren gain eskubide erreala (bahia edo go zamena) eratzea bada ere, titulua emateaz gain, kasuan kasuko jakinarazpena egin beharko zaio zordunari edo erakunde jaulkitzaileari. Sozietate Anoni moei buruzko Legearen 55. art.aren aginduz, izendun akzioen liburuerre gistroan idaztohartu behar dira akzio horien gainean eratutako eskubide errealak.
928. Izendunak izan behar diren tituluak.—Aurretik aipatu bezala, kredituzko agindugutuna (berezkoa ez den kreditu titulua) pertsona zehatz baten mesedetan luzatu behar da (568. art.). Hortik kanpo, Merkataritza Kodeak ez du arautu nahitaez izenduna izan behar den beste kreditu titulurik. Edozein modutara ere, egungo merkataritzan izendun tituluetarako joera azal tzen da, sozietateen partaidetza tituluen arloan, batik bat. Titulu horietan, zuzenean izendatzen da eskubide dokumentatuaren titularra, eta horrek se gurtasun handiagoa dakar eskubide hori egikaritu eta eskualdatzean. Besteak beste, ondoko tituluak izendunak izan behar dira: a) sozietate anonimo guz tien akzioak, baldin eta osoosorik ordaindu ez badira (SALren 52. art.); b) bankuen akzioak (Banku Antolamenduari buruzko 1946ko abenduaren 31ko Legearen 54. art.); c) ontzien sozietate anonimoetako akzioak (1916ko ekai naren 13ko Errege Dekretuaren 1. art.); d) aireko linea erregularren kontze sioa izanik, erregularrak ez diren trafikoak gauzatzeko baimena duten sozietate anonimoen akzioak (Aireko Nabigazioari buruzko 75 eta 80. art.ak); e) eperako salmenten finantzaketarako erakundeen akzioak (1977ko martxoa ren 28ko Errege Dekretuaren 2. art.); f) inbertsio kolektiboko erakundeen kudeaketarako sozietateen akzioak (1984ko abenduaren 26ko Legearen 27. art.); g) balore karteren kudeaketarako sozietate anonimoen akzioak (goian ai patutako azken legearen 36. art.); h) kreditu hipotekarioko sozietateen akzioak (1982ko martxoaren 17ko Errege Dekretuaren 12. art.); i) agente bitartekarien sozietate profesionalen akzioak (1982ko maiatzaren 28ko Errege Dekretuaren 2. art.); j) sendagaiak ekoitzi eta banatzeko sozietateen akzioak (1947ko uztailaren 17ko Legearen 1. art.); k) CAMPSAren akzioak, Hidro karburoen Nazio Erakundearenak direnak (1984ko abenduaren 17ko Le gearen 2. art.); l) Almadrabako Nazio Partzuergoaren akzioen 100eko 70 (1928ko martxoaren 20ko Errege Dekretulegearen 9. art.); m) kazetaritzako sozietate anonimoen edota informazio agentzien titularrak diren sozietate anonimoen akzioak, baldin eta sozietateok 1984ko abuztuaren 2ko Legeak araututako laguntzak Merkataritzako zuzenbidea
eskuratu nahi badituzte; n) lan sozietate anonimoen ak zioak (1997ko martxoaren 24ko Legearen 5. art.); ñ) kirol sozietate ano nimoen akzioak (1990eko urriaren 15eko Legearen 21. art.), eta o) kredituko finantza establezimenduen akzioak (1996ko apirilaren 26ko EDren 5. art.). III. ERAMAILEARENTZAKO TITULUAK 929. Kontzeptua.—Eramailearentzako tituluak ez du pertsonarik izenda tzen eskubide dokumentatuaren titular gisa. Titulu horietan ez da titularrik izendatzen; horren ordez, tituluaren izaera adierazten duen klausula edo aipa mena sartzen da («eramailearentzako» klausula). Horren arabera, agiriaren eramaileak du eskubide hori egikaritzeko ahalmena. Titulu horiek Erdi Arotik ezagutzen badira ere, Aro Modernoan izugarri zabaldu dira. Agiri horietan eskubidea osoosorik barneratu eta agiria bera oso erraz eskualdatzen dela kontuan harturik, agiriok hagitz egokiak dira in dustri eta finantza kapitalismoaren helburuak betetzeko. Horrela, aurrezkia eta, orokorrean, aberastasun pribatua mugitzen dira, merkataritzako enpresa handien eta estatuko politika jaulkitzailearen mesedetan. Kodeak 544. artikuluan eta ondorengoetan ezartzen ditu eramailearen tzako tituluen inguruko arauak; arauketa hori, ordea, ez da osoa, partziala baizik. Azken finean, titulu horien ezaugarri batzuk ezartzera mugatzen da kodea eta, horrekin batera, tituluaren lapurreta, ebasketa edo galtze kasuetan, ordainketa debekatu eta titulu horren bikoizkina lortzeko prozedura ezartzen du. 930. Motak.—Eramailearentzako tituluek mota guztietako ondare esku bideak barnera ditzakete. Titulu horiek izan daitezke: a) ordainketa tituluak, adibidez, txekeak, banku billeteak, sozietateen obligazioak eta Herri Zorraren tituluak (Kanbio Letrari buruzko Legearen 111. art., eta Merkataritza Kodea ren 545 eta 547. art.ak); b) sozietatearen partaidetza tituluak
(sozietateen akzioak, SALren 47. art.), edo c) traditio tituluak (gordailu gordekina, 194. art.; ontzirapenagiria, 706. art.). Kanbio letrak, kredituzko agindugutunak eta aurretik aipatutako sozieta teen akzioak izan ezik, merkataritzan erabiltzen diren gainerako kreditu titulu guztiak eramailearentzako klausularekin luza daitezke. 931. Eskubide dokumentatua egikaritzea.—Agiriaren eramaileak le gebideztaketa du, besterik gabe, eskubidea egikaritzeko. Edukitza oinarri duen legebideztaketa argi eta garbi azaltzen da titulu horietan. Zordunak ti tulua aurkezten dionari eman behar dio prestazioa, eta azken horrek ez du betebeharrik, eskubide hori behar bezala eskuratu duela frogatzeko; hortaz, zorduna bere betebeharretik aske geratuko da, onustez ukandunari ordaintzen badio. Onusteak adierazten du zordunak ez dakiela ukandunaren edukitza le gearen aurkakoa denik. Horren ildotik, agiriaren edukitzak sortarazten duen itxurazko titulartasuna errealitatearekin bat ez badator, eta zordunak hori jakin eta frogatu ahal badu, ezezkoa eman beharko dio betebeharraren bete penari. Haatik, betebehar hori betetzen badu, ez da bere betebeharretik aska tuko legebidezko titularrari begira. Ukanduna ezgaitua denean ere, legebideztaketaren inguruko printzipio horiek aplikatu behar dira. Zordunak, titulua oinarri harturik, ez du agiria aurkezten duena ezgaitua dela egiaztatu beharrik; zordun horrek onustez or daintzen badu, aske geratuko da bere betebeharretik. 1936ko irailaren 19ko Dekretuak ezarritakoaren arabera, edukitza oinarri duen legebideztaketa sistema hori oso ahuldurik agertzen da, balore higikorrei dagokienez (efektu publikoak, sozietateen akzio eta obligazioak). Dekretu ho rren aginduz, batetik, tituluok ezin dira negoziatu eta eskualdatu fedemaile publiko baten eskuespenik gabe (1. art.). Bestetik, korrituak zein dibidenduak ordaindu eta kupoiak negoziatu ahal izateko, tituluak lege bidez eskuratu di rela egiaztatu behar da (2. artikulua; orobat, ikus Balore Merkatuari buruzko Legearen hirugarren xedapen gehigarria). Merkataritzako zuzenbidea
932. Eramailearentzako tituluaren zirkulazioa.—Titulu horien zirku lazioa gainerako tituluena baino askoz errazagoa da. Merkataritza Kodearen 545. artikuluaren esanetan, eramailearentzako tituluak traditio bidez eskual datzen dira (gauza higikorren moduan). Jurisprudentziak, alabaina, zenbait argibide eman ditu horren inguruan. Hasteko, traditioak berarekin dakar efek tuaren ukanduna efektu horren legebidezko edukitzailea delako presuntzioa, iuris tantum presuntzioa, alegia (1975eko urriaren 11ko epaia). Hariari segiz, lege postulatu horretatik ezin da ondorioztatu eramailearentzako titulua ema teak, besterik gabe, titulu horren eskualdaketa dakarrenik. Ondore hori sor tzeko, traditioa egin baino lehen, edo horrekin batera, jabaria eskualdatzeko egintza edo kontratua egin behar da (ikus, hala nola, 1912ko urriaren 29ko, 1925eko martxoaren 7ko eta 1928ko ekainaren 21eko epaiak). Bada, traditioa nahitaez gauzatu beharreko betekizuna da titulua eskualdatzeko, betiere, titulu horren kari den egintza edo kontratuaren arabera (salerosketa, trukake ta, dohaintza, jaraunspen bidezko oinordetza etab.). Azken finean, sistema hori ez da gehiegi urruntzen Kode Zibilaren sistematik (kode horren 609. artikuluaren arabera, «jabetza eta ondasunen gaineko beste eskubide errealak eskuratu eta eskualdatzen dira… zenbait kontraturen ondorioz, traditio bidez»). Dena den, tituluaren traditioak ez du beti jabaria eskualdatzeko helbu rurik izan behar. Kasu batzuetan, zerbait erabiltzeko eskubidea ematen da edota tituluen gainean eskubide erreala eratzen da (mailegua, gozamena); beste kasu batzuetan, berme (bahi) edo zaintza (gordailu) helburuarekin egi ten da traditioa. Eramailearentzako tituluaren zirkulazio askeak bidezkotzen du Merkata ritza Kodearen 546. artikulua; horren arabera, tituluaren ukandunak «titulu hori jatorrizkoekin alderatu ahal izango du egokitzat jotzen duenean». Gaur egun, zirkulazio askatasun hori murrizturik dago 1936ko irailaren 19ko De
kretuaren ondorioz. Esan bezala, balore higikorrak ezin dira eskualdatu traditio hutsaren bidez; titulu horien eskualdaketa modu instrumentalean egin behar da, fedemaile publikoaren eskuespenarekin (poliza edo eskritura pu blikoan). Betekizun hori Balore Merkatuari buruzko Legeak berretsi du 3. xedapen gehigarrian. Fedemaile publikoaren eskuespenik gabe, tituluen emate hutsaren bidez ez da horien gaineko jabaria eskualdatzen, eta ukandunak ez du legebideztaketarik zordunari begira; hala eta guztiz ere, kari bidezko kontratua baliozkoa izan daiteke, eta kontratugileek elkar behartu dezakete hitzarturikoari lege forma ematera, eskualdaketa hori fedemailearen bitartez eginez (ikus 1957ko apirilaren 13ko epaia. Epai horrek zuzendu egin zuen 1956ko urriaren 6ko epaiak ezarritako doktrina; azken horrek adierazi zue nez, balore higikorren salerosketan nahitaez gauzatu beharreko betekizuna zen fedemaile publiko batek salerosketa horiek eskuestea. Ikus 277. zk.). 933. Tituluaren erreibindikaezintasuna.— Erreibindikaezintasunaren printzipio hori Merkataritza Kodeak jaso du 545. art.an: Eramailearentzako tituluak agiriaren traditio bidez eskualdatzen dira. Horrez gain, ezin da titu lurik erreibindikatu, gainontzekoak onustez eta erru larririk gabe eskuratu ba du horren edukitza. Hori gorabehera, legebidezko jabeak eskubide eta akzioak izango ditu, berari jabaria kentzeko egintzak gauzatu dituztenen aurka. Arau horrek onustedun eskuratzailea babesten du, legearen aurka gabetua izan den jabeak ezin izango duelako onustedun eskuratzailearen aurka jo. 934. Jabearen defentsa, jabe horri tituluaren edukitza kendu zaio nean.—Onustedun eskuratzailea babesten duen erreibindikaezintasuna go rabehera, kodeak ez du babesik gabe uzten eramailearentzako tituluen jabea, tituluak lapurtuak izan edo galdu direnean. Horren inguruan zenbait proze dura ezarri ditu (547.etik 566.era arteko art.ak), honakoa saihesteko helburua rekin: a) ukandun hutsak fedemaile publiko bidez titulua Merkataritzako zuzenbidea
negoziatzea; bestela, titulua erreibindikaezin bihurtuko litzateke; b) gainontzeko bati tituluaren dibidenduak, korrituak edo kapitala ordaintzea. Era berean, tituluaren bikoiz kina lortzeko prozedura ere zehaztu da. Prozedura horiek, ordea, ez zaizkie eramailearentzako titulu guztiei aplikatzen, ondokoei baizik: balore edo efek tu publikoei, atzerriko edo Espainiako enpresek jaulkitako balore higikorrei eta, azkenik, norbanakoek jaulkitakoei, baldin eta hipotekarioak badira (547. art.). Bestalde, kodeak berariaz adierazi du banku billeteei eta lege berezi en araupean dauden estatuko tituluei ez zaiela prozedura hirukoitz hori apli katuko (566. art.). 935. Eramailearentzako tituluaren indar betearazlea.—Aldez edo moldez, ordaintzeko betebeharra — eskudiruz edo gauzaz— adierazten duten eramailearentzako titulu guztiek indar betearazlea dute eta, hala denean, baita euren kupoiek ere. Kodearen esanetan, tituluok «betearazpena dakarte» (544. art.). Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen arabera, «betearazpen akzioak betearazpena dakarren titulua izan behar du oinarri». Halaber, titulu ho rien artean ondokoak sartu ditu legeak: «… mugaeguneratutako betebeharrak adierazten dituzten eramailearentzako tituluak eta titulu horien kupoi mugae guneratuak» (1429.5. art.). IV. AGINDURAKO TITULUAK 936. Kontzeptua eta ezaugarriak.—Agindurako tituluaren ezaugarriak aintzat hartuta, titulu hori izendun tituluaren eta eramailearentzako tituluaren artean koka daiteke. Esangura zabalean, agindurako titulua izendun titulua da, titulutik atera daitekeelako nor den eskubidearen titularra. Dena den, des berdintasun batzuk aurki daitezke bi titulu mota horien artean. Agindurako tituluetan, betebehar dokumentatua agiriaren lehenengo hartzailearen agin dura bete behar da; titulua eskualdatzen denean, berriz, agirian bertan azken eskuratzaile eta legebidezko ukandun gisa azaltzen
denaren agindura bete behar da. Agindurako tituluak zirkulaziorako sortu diren tituluak dira, eta horixe da, hain zuzen ere, titulu horien ezaugarri nagusia. «Agindurako» klausula horrek argiro adierazten duenez, tituluaren helburua da lehenengo hartzai learen eskuetatik irten eta beste pertsona baten eskuetara igarotzea; horrela, azken horren agindura egiten da ordainketa. Tituluak zirkulatzean, esku ratzaile berriek berori xeda dezakete, titulu hori beste pertsona baten agindura ordain dadin zehaztuz. Hori dela eta, eskualdaketa (endosu) kopuruak ez du inolako mugarik, eta azken eskuratzailea edo legebidezko ukanduna —titu luaren arabera— da agiri horrek barneratutako eskubide autonomoaren ti tularra. Kanbio letra dugu agindurako tituluen eredu. Beste titulu batzuk ere (txe kea, ordaindukoa, ontzirapenagiria, gordailu gordekina eta abar) agindura luzatzeko modukoak izan arren, agindurako tituluei buruzko teoria orokorra letraren inguruan eratzen da. Bada, kanbio letrari buruzko hurrengo kapi tuluetan aztertuko dugu arazo orokor hori. BIBLIOGRAFIA I. Lan orokorrak.—ASQUINI: I titoli di credito, Padua, 1966; BROX: Handels recht und Wertpapierrecht, 5. argitaraldia, Munich, 1985; BRUNETTI: I titoli di credito nel Diritto italiano, Milan, 1911; BRUNNER: «Die Wertpapiere», in Handbuch ENDE MANNena, Leipzig, 1882, II (3), 140. or. eta ondorengoak; FERRI: I titoli di credito, 2. argitaraldia, Torino, 1965; GARRIGUES: Títulosvalores, Merkataritza zuzenbideari buruzko idaztiaren II. liburukia, Madril, 1955; J. VON GIERKE: Das Recht der Wertpapiere, KoloniaBerlin, 1954; HADSCHIN: Papierlose Wertpapiere, Basilea y Maingo Frankfürt, 1987; HUECK eta CANARIS: Recht der Wertpapiere, 12. argitaraldia, Munich, 1986; IDEM: Derecho de los títulosvalores, itzulpena, Bartzelona, 1988; JACOBI: Grundniss des Rechts der Wertpapiere im allgemeinen, 3. argitaraldia, Leip zig, 1930; JAGGI: Die Wertpapiere, Zurich, 1959; IDEM: Allgemeines Wertpapierrecht, Basilea, 1977; LOCHER: Das Recht der Wertpapiere, Tubinga, 1947; MARTORANO: Lineamenti generali dei titoli di credito e titoli cambiari, Napoli, 1980; MESSINEO: I titoli di credito, 2. argitaraldia, 2 liburuki, Padua, 1934; MOTOS GUIRAO (zuz.): Títulos-
Merkataritzako zuzenbidea
valores: La letra de cambio, el pagaré y el cheque, Granada, 1993; MOXICA ROMAN: Ley cambiaria y del cheque. Análisis de doctrina y jurisprudencia, 3. ar gitaraldia, Iruñea, 1993; PELLIZZI: Studi sul titoli di credito, Padua, 1960; IDEM: Principi di diritto cartolare, Malino, 1965; ROBLOT: Les effets de commerce, Paris, 1975; ULMER: Das Recht der Wertpapiere, StuttgartBerlin, 1938; VICENTE Y GELLA: Los títulos de crédito en la doctrina y en el Derecho positivo, 2. argitaraldia, berrinprimaketa, Zaragoza, 1986; ZÖLNER: Wertpapierrecht, 13. argitaraldia, Mu nich, 1982. II. Gai bakarreko lanak.—ALMOGUERA GÓMEZ: «El marco normativo de la titulación en España», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1083. or.; ARROYO: «Reflexiones en torno a los denominados títulos valores impropios y documentos de legitimación», in RDM, 1993, 1189. or.; ASCARELLI: Teoría general de los títulos de crédito, gaztelaniazko itzulpena, Mexiko, 1947; BAJO FERNÁNDEZ: «Protección pe nal de los instrumentos de pago y crédito. Presente y futuro», in RDBB, 15. zk., 1984; BARUTEL MANAU: Las tarjetas de pago y crédito, Bartzelona, 1997; COLLS BORRÁS: El dinero de plástico. Todo sobre las tarjetas de crédito, Bartzelona, 1990; CHABRIER: Les cartes de credit, Paris, 1968; CHIOMENTI: Il titolo di credito. Fattispecie e dis ciplina, Milan, 1977; DE CASTRO MARTÍN: Las cartas de patrocinio, Madril, 1994; DE MARCHI: «Carte di credito e carte assegni», in I titoli di credito (PELLIZZI arg.), Milan, 1980, 409. or. eta ondorengoak; EIZAGUIRRE: «Bases para una reelaboración de la teoría general de los títulosvalores», in RDM, 1982, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «La opción por el concepto amplio de título valor», in RDBB, 1995, 9. or. eta ondorengoak, in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1133. or. eta ondorengoak; FAIREN GUILLÉN: «Autodefensa y sociedades mercantiles: la destrucción de títulosvalores», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1171. or. eta ondorengoak; FARRANDO: «El con cepto de “valor negociable” y la aplicación en España de la cultura de la transparencia», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1197. or. eta ondorengoak; FERRI: «La teoría “realista” dei titoli di credito», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, II, 311. or. eta ondorengoak; GAVALDA: Les cartes de paiement, Paris, 1980; GETE ALONSO: El pago mediante tarjetas de crédito, Madril, 1990; IDEM: Las tarjetas de crédito. Relaciones contractuales y conflictividad, Madril, 1997; GÓMEZ MENDOZA: «Consideraciones generales en torno a las tarjetas de crédito», in Estudios GA RRIGUESS, aip., II, 387. or. eta ondorengoak; IDEM: «La protección del titular de una tarjeta de crédito en el Reino Unido», in RDBB, 1991, 321. or. eta ondorengoak; HOLDEN: History of negotiable instruments in English Law, Londres, 1955; JACOBI: «Zum Wertpapierbegriff», in ZHR, 1921, 21. or. eta ondorengoak; JUST: Die Wirt schaftliche Funktion der Wertpapiere, Zurich, 1927; KUNTZE: «Prinzip uns System der Handelspapiere», in ZHR, 1863, 1. or. eta ondorengoak; LIBONATI: I titoli di credito nominativi, Milan, 1965; MAZZONE: «La causa dei titoli di credito», in Studi VIVANTE, Erroma, 1931, II, 561. or. eta ondorengoak; MOLLE: «La lettera di credito», in Studi
ASCARELLI, Milan, 1967, III, 1299. or. eta ondorengoak; MOXICA ROMÁN: Ley cambiaria y del cheque. Análisis de doctrina y jurisprudencia, 4. argitaraldia, Iruñea, 1996; MUÑOZ CERVERA: «La prenda de valores representada mediante anotaciones en cuenta», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1237. or. eta ondorengoak; NÚÑEZ LO ZANO: La tarjeta de crédito, Madril, 1997; OSSORIO SERRANO: «El valor como documento público, a efectos registrales, de una póliza reguladora del contrato de cesión de derechos de propiedad intelectual intervenida por corredor de comercio colegiado, breve comentario a un supuesto práctico», in Cuad. D. y Com., 9. zk., 1991, 173. or. eta ondorengoak; PALÁ BERDEJO: «Contribución al estudio de los títulos nominativos», in RDM, 1951, 35. zk., 305. or. eta ondorengoak; PAZARES: «La desincorporación de los títulosvalor», in RDM, 1996, 7. or. eta ondorengoak; PEINADO GRACIA: «¿Títulos de crédito atípicos?,» in RDBB, 1995, 617. or. eta ondorengoak; PÉREZ SERRABONA: La tarjeta de crédito, Granada, 1993; RAISER: «Die Rektpapier», in ZHR, 1935, 13. or. eta ondorengoak; RECALDE: «La desma terialización de los valores en el Reino Unido (el Proyecto CREST)», in RGD, 1994, 12845. or. eta ondorengoak; RESTUCCIA: La carta di credito come nuovo mezzo di pagamento, Milan, 1988; ROBLES: «Los tílulos de tradición en el Derecho español», in RDM, 1947, 11. zk., 191. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «Evolución y perspectivas del régimen de los títulosvalores (La letra de cambio, el cheque y otros títulos)», in La reforma de la legislación mercantil, 219. or. eta ondorengoak; SUÁREZ GONZÁLEZ: Las declaraciones de patrocinio. Estudio sobre las denominadas «cartas de confort», Madril, 1994; UNGER: Die rechtliche Natur der Inhaberpapier, Leipzig, 1957; VALENZUELA GARACH: «Valores negociables, títulosvalores y atipicidad», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1389. or. eta ondorengoak; VARA DE PAZ: Pérdida, sustracción y destrucción de los títulos valores, Madril, 1986; WEISENSEE: Die Kreditkarte, BernaStuttgart, 1970; ZENBAIT AUTORE: Anotaciones en cuenta de Deuda del Estado, Madril, 1987.
Merkataritzako zuzenbidea
§ LVII. KANBIO LETRA LABURPENA: I. IDEIA OROKORRAK.—937. Kontzeptua eta ezaugarriak.—938. Letraren bilakaera historikoa.—939. Letraren eginkizun ekonomikoa.—II. KANBIO LETRARI BURUZKO LEGE SISTEMAK.—940. Oinarrizko bi sistema nagusiak.—941. Espainiako Merkataritza Kodearen sistema.—942. Kanbio letraren inguruko erabereko sistema eta Kanbio Letrari buruzko Espainiako Legea.
I. IDEIA OROKORRAK 937. Kontzeptua eta ezaugarriak.—Kanbio letra kreditu titulu formal eta osoa da. Titulu hori mugaeguneratutakoan, diru kopuru zehatza ordaindu beharko zaio pertsona bati leku jakin batean. Ordainketa hori egin behar da agiriak lehenengo lekuan izendatzen duenaren mesedetan, edo, bestela, ho rren agindura; azken kasu horretan, tituluan izendaturiko beste pertsona ba tek jasoko du diru kopuru hori. Definizio horretatik, kanbio letraren ezaugarri nagusiak ondorioztatzen dira: a) Titulu formala da; titulu hori baliozkoa izateko, legeak formaren ingu ruan ezarritako zenbait betekizun gauzatu behar dira. b) Titulu osoa da, tituluan bertan finkatu behar baita eskubide dokumen tatuaren eremu edo esparrua, beste agiri batzuk aipatu gabe. c) Letrak jasotzen duen betebeharra moneta bidez ordaintzeko betebe harra izan behar da; hortaz, ezin daiteke inola ere gauzaz ordaintzeko bete beharrik jaso. d) Ordaindu beharreko diru kopurua zehatza izan behar da zenbakiz, hau da, zenbatekoari dagokionez, ezin daiteke zehazgabea izan. e) Ordainketa egin behar da letra mugaeguneratzen den egunean eta leku zehatz batean. f) Ordainketa hori egin behar da agiriak lehenengo lekuan
izendatzen duenaren mesedetan, edo, bestela, horren agindura; azken kasu horretan, ti tuluan izendaturiko beste pertsona batek jasoko du diru kopuru hori. Historian zehar, kanbio letra agindurako kreditu tituluen eredu izan da. Hori gorabe hera, legegileek azkar apurtu zuten kanbio letraren kontzeptu tradizionala, eta baliozkotzat hartu zituzten ÂŤez agindurakoÂť klausularekin egindako letrak. Letra horiek, ordea, ezin dira endosu bidez eskualdatu, lagapen arrunt hutsa ren bidez baizik. Merkataritza Kodeak letra horiek onartu zituen (egun in darrik gabe dagoen 466. artikuluan) eta, gaur egun ere, onartzen dira Kanbio Letrari buruzko Legearen 14. art.an. Bistan denez, kanbio letraren ezaugarri nagusia zirkulaziorako titulua izatearena da eta, horren ondorioz, goian aipaturiko letra horiek anomaloak direla esan dezakegu. Horrela, oso antze koak dira letrok eta kredituzko agindugutunak. Horrez gain, letrak jasotako ordainketaagindua agindu hutsa da, alegia, ez dago inolako baldintzaren menpe. Orobat, hainbat betebeharpeko daude nean, tituluak barneratzen dituen betebeharrak solidario eta hertsiak dira. Kreditu titulu horretan, hiru pertsonak hartzen dute parte eskuarki: a) igortzaileak, hau da, letra sortu eta bertan jasotako ordainketaagindua sina tzen duenak; b) igorpenduak edo ordainketaagindua jasotzen duen pertsonak; beste hitz batzuetan esateko, pertsona horren pentzuan igortzen da kanbio letra. Eta, c) hartzaileak edo letra jasotzen duen pertsonak; izan ere, pertsona horren agindura egin behar da ordainketa. Edozein modutara ere, eta hurren go kapituluetan ikusiko dugun bezala, igortzaileak igorpenduaren edota efek tuhartzailearen eginkizunak beregana ditzake (ikus 953. zk.). Berebat, beste pertsona batzuek ere parte har dezakete kanbio letran, hala nola, abalemai leak, endosuhartzaileak, eskuhartzaileak, indikatuak etab. Pertsona horiek guztiek egoera juridiko berezia dute kanbio letran. Edonola ere, oraingoz na hikoa da gaingiroki egindako aipamen hori.
938. Letraren bilakaera historikoa.—Ezinezkoa da kanbio letraren jatorria ziurtasunez zehaztea. Ikerketa historikoek ezin izan dute zehatz mehatz finkatu zein izan den erakunde horren aurrekarien balio eta garran zia Erdi Aroa baino lehen. Dena dela, ezbairik gabe esan dezakegu Italian XII eta XIII. mendeen artean erabilitako zenbait agirik kanbio letraren ezaugarri batzuk erakusten dituztela; gainera, agiri horien erabilera oso zabala izan da Erdi Aroko azoketan. Arean bere, kanbio letrak mendeetako bilakaera izan du, egun letra gisa ezagutzen dugunera heldu arte. Bilakaera horretan azpi marratzekoa da endosuaren agerpena, merkataritzako agiri hori eskualdatzeko modu berezi gisa. Kanbio letrak antzinako truke kontratutik jaso du bere izena; kontratu ho riek antzinako bankujabeen lanbide nagusia osatu izan dute. Hasieran, truke hori eskuzkoa edo erreala da, hots, moneta batzuk beste batzuen truk ematen dira leku berean. Geroago, ostera, truke hori hiriz hiri egiteko beharra sortzen da (urrutitik urrutirako truke kontratua). Horrela, trukalari edo bankujabeek euren gain hartzen dute hiri batean jasotako dirua beste batean itzuli eta emateko betebeharra. Une horretan, beraz, geroko moneta ematen da egungo monetaren truk. Truke hori notarioagiri batean agertarazi behar da, eta agiri horrek trukalariak hartutako betebeharra frogatzen badu ere, ez du ordain ketaagindurik jasotzen. Agiri horrek, bada, jasotako moneta (baluta) eta horren baliobestekoa ordaintzeko betebeharra besterik ez du jasotzen. Diru kopuru hori trukalariak berak edo horren mandatariak ordaindu behar dio aurretik dirua eman duen pertsonari edo horren mandatariari, horretarako ezarri den leku eta epean. Ordainketaagindua, aldiz, geroago agertzen da, agiriari erantsitako gutun batean. Horren bidez, dirua jasotzen duen truka lariak ordainketa lekuan duen korrespontsalari zuzentzen dio truke hori be tearazteko agindua. Ondoren, eta agiri kopurua murrizteko helburuarekin, bi agiri horiek bat egiten dute (gutuna). Gutun horrek, ordainketaagindua bar
neratzeaz gain, ordaindu beharreko diru kopurua aldez aurretik jaso dela ai patzen du (baluta, balio klausula edo jasoa dut adierazpena). Modu horretan sortzen da, hain zuzen ere, kanbio letra (truke kontratu bati buruzko letra edo gutuna). Azkenik, kanbio letraren bilakaerak izandako azken pausoa aipatu behar dugu; XVI. mendearen bigarren zatian, truke kontratuaren tresna hutsa iza tetik benetako ordainketa tresna izatera heltzen da kanbio letra. Aldaketa hori agindurako klausularen eta endosuaren asmakuntzek ahalbideratzen dute. Garai horretako trafikoaren beharrizanei erantzuna emateko, beharrezko ger tatzen da jatorrizko truke kontratuaz kanpoko pertsonek ere kanbio letra erabili ahal izatea, ordainketarako tresna gisa. Horretarako, kanbiokredi tuaren lagapena ahalbideratu behar da. Hori dela eta, agindurako klausula erabiltzen da, eta endosuaren bidez kreditua eskualdatzen da lehenengo har tzailearen eskuetatik horrek izendatutako beste pertsona baten eskuetara. En dosuaren erabilera asko zabaldu da (baita endosu anizkoitzena ere) eta, horren ondorioz, zirkulaziorako kreditu titulu bihurtzen da kanbio letra, ordainke tarako tresna egokia izanez. 939. Letraren eginkizun ekonomikoa.—Hasieran, urrutitik urrutirako truke kontratuaren tresna gisa erabiltzen da letra; horren bidez, ez da beha rrezkoa eskudirua leku batetik bestera eramatea. Horretara, letraren hartzai leak diru kopuru bat ematen dio hiri batean trukea egiten duen bankujabeari eta, horren ondoren, aurretik emandako zenbateko hori (moneta berean edo beste batean) jasotzen du beste hiri batean, dirua xedatzeko beharrizana duen hirian, hain zuzen. Egia esateko, garai hartan oso arriskutsu gertatzen da eskudirua hiri batetik beste batera bidaltzea eta, sistema horren bitartez, ban kujabeek arrisku horiek saihesten dituzte. Horren ildotik, dirua bidali ordez, letrak ordaintzen dituzte, hirietan dauden korrespontsalen bidez. Letraren jatorrizko eginkizun hori ez da oraindik ere
guztiz desagertu. Dena dela, XVI. mendeaz geroztik, letrak beste eginkizun garrantzitsuago bat lortzen du endosua dela bide, alegia, ordainketa tresna izatearena. Une horre tan merkatugaien letrak edo merkataritzako letrak agertzen dira; letra horiek merkatariek igortzen dituzte, erositako merkatugaiak ordaintzeko. Harrezke ro, kanbio letrak ordainketa monetaren eginkizuna betetzen du barne eta kan poko merkataritza transakzioetan; eskudiruaren ordez, bada, kanbio letra erabiltzen da, abantailak askoz handiagoak baitira. Letra baten bidez, jarrai kako hainbat zor ordain daitezke, eta letra bera ordaintzean bakarrik erabili behar da dirua. Hartzekodunak letra jasotzen badu ordainketa moduan, letra hori erabili ahal izango du beste ordainketa bat egiteko; halakoetan, nahikoa da letra hori bere hartzekodunari eskualdatzea. Azken horrek ere eragiketa bera egin dezake, eta eskualdaketen kopuruaren muga bakarra letraren mu gaeguna da. Era berean, kreditua emateko eginkizun garrantzitsua betetzen du kanbio letrak. Egungo antolaketa ekonomikoan, antza denez, kanbio letra dugu dirua kreditura emateko tresnarik garrantzitsuena. Kreditu titulu hori egokia da, batez ere, industri kreditua epe laburrera lortu nahi denean, hau da, epe labu rrean merkatugaiak diru bihurtu eta dirua merkatugai bihurtzen den eragike tetan. Ordainketa egiteko letra bat igortzen denean, merkatugaien erosleak epe bat du fondoak lortu eta merkatugai horiek ordaindu ahal izateko; helburu horrekin, erositako merkatugaiak birsal ditzake aurretiaz. Saltzaileak urritu egin dezake salmentaren eta kobrantzaren (letra mugaeguneratutakoan) arte ko epea, letra hori banku batean deskontatuz. Bankuentzat interesgarria da letren deskontua (letren zenbatekoa aurreratzen da, aldez aurretik komisioa eta kasuan kasuko korrituak kenduz); izatez, gordailuetan jasotako kapitalak inbertitzeko modu egokia da. Halaber, kontuan izan behar da deskontatutako letrak azkar eta erraz bihurtzen direla diru, bankuak beroriek birdeskontatzen baititu banku zentralean. Deskontuaren bidez, bankuek irabaziak lortzen di
tuzte; irabazi hori gordailugileei ordaintzen dieten korritu tasaren eta eurek jasotzen duten deskontu tasaren arteko diferentzia da (ikus 881. zk. eta on dorengoak). Hala ere, goian aipatu dugunarekin ez dira agortzen letrak kreditua ema teko dituen aukerak. Ildo horretatik, bankuek onarpen kreditu izenekoak ire kitzen dituzte letrak erabiliz. Eragiketa horietan, bezeroak bankuaren aurka igortzen du letra, eta horrek onartu egiten du berori. Horren ondoren, beze roak letra hori deskontatzen du eta, mugaeguna heldu baino lehen, onarpena egin duen bankuaren esku utzi behar ditu fondoak, horrek letra jaso eta ordain dezan. Sistema horren bidez, bankuak ez ditu bere fondoak xedatu behar kre ditua emateko. Bankuak arrisku bakarra du, hots, mugaeguna heldu baino le hen bezeroarengandik letraren zenbatekoa ez jasotzea. Beste kasu batzuetan, berriz, letren igorpenak berme eginkizun hutsa du, eta eginkizun horrek kanbiobetebeharren zorroztasuna du oinarri. Mailegua ematen duen bankuak edo norbanakoak zenbateko hori jasotzen duen letra igorri, eta zordunak letra hori onartzen badu, banku edo norbanako horrek beste berme bat izango du maileguak eratorriko betebeharraren gainean; ber me horrek letrak eratorritako betebehar hertsian du bere oinarria. II. KANBIO LETRARI BURUZKO LEGE SISTEMAK 940. Oinarrizko bi sistema nagusiak.—Kanbio letrak arautzen dituzten lege sistemak bi multzo handitan bana ditzakegu. Horietatik batzuek Fran tziako Merkataritza Kodea hartu dute oinarritzat. Sistema horien arabera, kanbio letra truke kontratuak betearazteko tresna da; titulu hori kari bidezko titulutzat hartzen da eta, horren ondorioz, titulu horrek lotura estuestuak ditu berori sortu duen kontratuarekin. Hitz gutxitara laburtuz, sistema horietan, aurretiazko zor baten ordainketa modu hertsian bermatzeko bide bat besterik ez da kanbio letra. Bigarren multzoan, bestalde, kanbio letrari buruz 1848. ur tean Alemanian emandako Ordenantza oinarri duten sistemak sar
ditzakegu. Sistema horiei helduz, edozein ukanduni egiten zaion ordainketa hitzemate abstraktua da kanbio letra. Hariari segiz, kanbiobetebeharrek ez dute lotu rarik euren kariarekin. Letraren indarra ez du berori sortu duen kontratuak eratortzen; alderantziz, legeak agindu bezala idazten bada letra, horrek itxura sortzen du, eta itxura hori errespetatu behar da trafikoaren segurtasuna eta eskuratzailearen onustea bermatzeko. 941. Espainiako Merkataritza Kodearen sistema.— Espainiako sistema aipatu berri ditugun bi sistema nagusi horien artean kokatzen da. Espainiako lehenengo Merkataritza Kodeak (1829. urtekoak) jasotako ulerkera (kanbio letraren inguruko ulerkera) bat etorri zen betebetean Fran tziako kodeak jasotakoarekin. Arauketa horren arabera, kanbio letra truke kontratuaren tresna hutsa zen eta, ondorenez, debekatu egin zen hiri berean ordaindu beharreko letren igorpena (429. art.). Horren ildotik, hiriz hiriko trukeei datxekien distancia locia nahitaez gauzatu beharreko betekizuna zen, letrak baliozkoak izateko. 1885eko kodeak, aldiz, aldatu egin zuen letrari bu ruzko ulerkera, eta aldaketa horretan eragina izan zuen Alemaniako Orde nantzak. Horretara, distancia lociaren inguruko betekizuna ezabatuz, onartu egin zen igortzailearen bizilekuan bertan ordaindu beharreko letren igor pena (446.4. artikulua). Horregatik, une horretan letra ez da truke kontratua betearazteko tresna hutsa. Nolanahi den ere, horrek ez du esan nahi 1885eko Espainiako legegileak germaniarren sistema onartu zuenik; esan bezala, sis tema horretan titulu abstraktu gisa hartzen da kanbio letra. Espainiako Mer kataritza Kodean kanbio letrak nolabaiteko lotura zuen azpiko kontratuarekin, hau da, berori sortu zuen kontratuarekin; kontratu hori truke kontratua edo beste edozein kontratu izan zitekeen (salerosketa, mailegua etab.). Hori oina rri harturik, kanbio letra kari bidezko kontratuari erantsitako titulua zen. Jarraian azaltzen duguna aintzat hartuz gero, argi eta garbi ikusten da kon
tratu horrek kanbio letran zuen eragina: a) Frantziako eredua oinarri harturik, 444. artikuluaren 5. zenbakiaren esanetan, kanbio letrak «hartzaileak igor tzaileari itzulketa egiteko modua» jaso behar zuen (balio klausula edo «ba luta»); horretara, letraz kanpoko harreman juridikoak, hots, igortzaile eta hartzaileak letra eman aurretik zituzten harremanak kanbiozirkuluan sartzen ziren. b) Endosuaren kasuan ere balio klausula hori sartu behar zen (462. artikuluaren 2. zenbakia); horren ondorioz, letrari lotu zitzaizkion eskualda keta bakoitzean endosatzailearen eta endosuhartzailearen arteko harremanak. c) Jakina denez, igortzaileak «pertsona baten pentzuan igortzen du letra» (igorpendua) eta, 456. artikuluaren aginduz, igortzaile horrek fondo horni kuntza eman behar zion pertsona horri; horren eraginez, kari bidezko harre manak agertzen ziren berriro ere. Hornikuntza hori ez zen letraren ondorio; hornikuntzaren jatorria, beraz, letratik kanpo bilatu behar zen, dela benetako fondo multzo batean, dela igortzaileak igorpenduaren aurka zuen kreditu ba tean (letraren aurreko harremanen ondorioz). Hori guztia kontuan hartuta, kari bidezko kontratuan parte hartzen zuten letren sinatzaileen kanbiobetebeharrak azpiko kontratuari lotzen zitzaizkion. Hori dela bide, letrak kari bidezko titulu gisa ziharduen ondoko harrema netan: igortzailearen eta hartzailearen artean, endosatzailearen eta endosu hartzailearen artean, eta igortzailearen eta igorpenduaren artean. Haatik, kanbio letra titulu abstraktu moduan erabili zen horren sinatzaile desberdinen artean izan zitezkeen harremanetan. Espainiako Auzitegi Gorenak bikoizta sun horri eutsi zion; jurisprudentzia horren arabera, kariaren abstrakzioa kan bio letraren edukitza zutenek bakarrik eska zezaketen, ez, ordea, kari bidezko kontratuaren bidez zordunari lotutako pertsonek (besteak beste, 1899ko uztai laren 12ko, 1912ko urriaren 31ko, 1935eko azaroaren 30eko, 1944ko otsaila ren 26 eta martxoaren 1eko, 1959ko martxoaren 24ko, 1960ko otsailaren 22ko eta 1970eko urtarrilaren 17ko epaiak).
942. Kanbio letraren inguruko erabereko sistema eta Kanbio Letrari buruzko Espainiako Legea.窶年azioartean garrantzirik gehien duten merka taritzako erakundeen artean dugu kanbio letra. Titulu hori ordainketak egin eta kreditua emateko erabiltzen da, eta berebiziko garrantzia du nazioarteko merkataritzan. Horrexegatik, XIX. mendearen bigarren erdiaz geroztik, letra ren inguruan erabereko lege eraentza ezartzeko beharrizana sortu zen, horri buruzko legeria desberdinek sortzen zituzten eragozpenak saihesteko helbu ruarekin. Kanbio letra arautzen duen Zuzenbidearen eraberekotasuna Erabereko Legeak eratorri du. Lege hori Nazioarteko III. Konferentziak idatzi zuen Genevan, 1930. urtean; dena den, horren aurretik ere hainbat ahalegin egin ziren eraberekotasun hori lortzeko. Lege horren oinarria germaniarren siste ma da batik bat; aurretik aipatutako Alemaniako Ordenantzak bezala, lege horrek eratzen du sistema letrak berak sortu eta jasandako harremanen in guruan. Sistema horren helburu nagusia trafikoaren segurtasuna babestea da. Horretara, kanbiohartzekodunaren egoera bermatzeko, letra askatu egiten da bere karitik eta, aldi berean, abstraktu bihurtzen dira sinatzaile guztien be tebeharrak. Kanbio letraren inguruko erabereko sisteman, beraz, kanbio letra ordainketaagindu formal eta abstraktua da. Herri asko eta askok hartu dute Erabereko Lege hori nazioko lege gi sa; horien artean, hala ere, Genevako Hitzarmenari atxiki ez zaizkion herriak ere badira. Genevan sortutako Zuzenbide horrek aparteko garrantzia lortu du, eta hori oso pauso nabarmena izan da kanbio letrari buruzko erabereko Zu zenbidea lortzeko bidean. Zernahi gisaz, herri anglosaxoniarrek ez dute sis tema hori onartu; ezaguna denez, herri horien sistemak betidanik izan ditu desberdintasunak sistema kontinentalari begira. Espainiak hitzarmen horiek sinatu arren, urte asko igaro
behar izan dira kanbio letrari buruzko legeria zaharra Genevan eman zen erabereko arauketa aurreratuari egokitzeko. Azken buruan, Kanbio Letra eta Txekeari buruzko 1985eko uztailaren 16ko Legeak indarrik gabe utzi du Merkataritza Kodeak kanbio letren inguruan jasotako arauketa; lege horrek erabereko arauak jaso ditu, hitzarmenetan onartutako erreserba batzuekin. Lege berri horrek kanbiobetebehar abstraktuen sistema ezarri du, itxura eta onustea oinarri dituen sistema baten baitan. Lege horrek letrari, ordain dukoari eta txekeari buruzko arau sustantiboak ezarri ditu eta, horrekin bate ra, agiri horien inguruan sor daitezkeen lege gatazkak ebazteko arauak. Zioen azalpenak adierazi duen bezala, lege testuak Genevako arauketa jasotzen du orokorrean, beste herri batzuetan erabereko Zuzenbidearen aplikazioak izan duen esperientzia kontuan hartuz. Arauketa horren helburua kanbiohartze kodun onustedunaren egoera indartzea da eta, berebat, tituluek barneratutako kredituak behar bezala babestea; horretarako, tituluen abstrakzioa indartu da. Legearen 20. artikuluak beren beregi jasotzen du onustea oinarri duen abstrakzio hori; artikulu horren arabera, ÂŤkanbioakzioaren ondorioz deman datua izan denak ezin du ukandunaren aurka auzibidezko salbuespenik jarri, baldin eta salbuespen horren oinarri badira demandatuak igortzailearekin edota aurreko ukandunekin dituen harreman pertsonalak; letra eskuratzean, ukandunak jardun badu zordunari kalte egiten diola jakinda, ez da aurreko debeku hori aplikatukoÂť. Esanak esan, 67. artikulua aztertzen badugu, badi rudi ahuldu egiten dela sistema horren gardentasuna; artikulu horren harira, ÂŤkanbiozordunak letraren ukandunaren aurka jar ditzake auzibidezko sal buespenak, salbuespenon oinarri badira harekin dituen harreman pertso nalakÂť (ikus 1005. zk.). Letraren ukandunaren eta letraren zordunaren arteko harreman pertsonalei dagokienez, lege berriak ezarritako sistema ez da ge hiegi urruntzen Espainiako jurisprudentziak Merkataritza Kodearen menpe izan zuen doktrinatik (ikus aurreko zenbakia). Esan berri dugunez, demandatua izan den kanbiozordunak letraren lege
bidezko ukandunaren aurka jar ditzake auzibidezko salbuespenak, baldin eta salbuespen horien oinarri badira harekin dituen harreman pertsonalak. Hori aintzat hartuta, lege berriaren menpe ere, esan behar dugu letra emateak ez dituela azpiko harreman juridiko nagusiak azkentzen edota aldaberritzen. Horrekin loturik, gogoan izan behar dugu Kode Zibilak 1170. artikuluan ezarritakoa (zorrak diruz ordaintzeari dagokionez); artikulu horren arabera, «agindurako ordaindukoak, kanbio letrak edota merkataritzako beste edozein agiri emateak ordainketaren ondoreak sortuko ditu, agiri horiek diru bihurtu direnean edo hartzekodunaren erruz kalteturik gertatu direnean bakarrik. Bitartean, etenda geratuko da jatorrizko betebeharrak eratorritako akzioa». Letra ematean, beraz, jatorrizko betebeharra ez da azkentzen; aitzitik, bete behar hori eten egiten da. Bestela esanik, ez da kanbiobetebeharrik sortzen, jatorrizko betebehar horren ordez. KZren 1204. artikuluaren esanetan, letra eman eta gero kari bidezko betebeharraren aldaberriketa azkentzailea gerta tzeko, beharrezkoa da alderdiek beren beregi hori hitzartzea. Oinarrizko be tebehar hori azkentzeko aukera bakarra sistema itxian izango genuke, hau da, kanbiobetebeharrak guztiz abstraktuak diren sisteman. Edozelan ere, kanbio letren inguruko sistema abstraktuenetan ere ez da azkentzearen tesi hori jaso tzen. Espainiako Auzitegi Gorenak betidanik adierazi du letra emateak ez duela aldaberriketarik sortzen (1925eko martxoaren 5eko eta 1931ko azaroa ren 27ko epaiak). BIBLIOGRAFIA AGUILERABARCHET: Historia de la letra de cambio en España, Madril, 1988; ALONSO SAMA eta beste batzuk: De la letra de cambio y del cheque, Bartzelo na, 1981; ANGELONI: La cambiale e il vaglia cambiario, 4. argitaraldia, Erroma, 1964; BALDO DEL CASTAÑO eta CALAVIA MOLINERO: Letra de cambio, Bartzelona, 1985; BAUMBACH eta HEFERMEHL: Wechselgesetz und Scheckgesetz, 14. argitaraldia, MunichBerlin, 1984; BYLES: The Law of Bills of Exchange, MEGRAHren 23. ar gitaraldia, Londres, 1972; BONELLI: «Della cambiale, dell’assegno bancario e del
contratto di conto corrente», in Comm. VALLARDI, Milan, 1930; CALAVIA eta BAL DO: Letra de cambio, Bartzelona, 1987; CALDERÓN: «Evolución histórica de la letra de cambio como título ejecutivo», in RGD, 1990, 23. or. eta ondorengoak; CANSTEIN: Lehrbuch des Wechselrecht, Berlin, 1980; CARNELUTTI: Teoría cambiaria, Padua, 1935; CASALS COLDECARRERA: Estudios de oposición cambiaria, 4 liburuki, Bartze lona, 1986–1988; CASSANDRO: Vicende storiche della lettera di cambio, Napoli, 1955; CURTO DE LA MANO: La nueva Ley cambiaria y del cheque (estudio comparativo), 2. argitaraldia, Madril, 1992; DE LA CÁMARA: «Historia de la letra de cambio en Es paña», in RDBB, 1988, 639. or. eta ondorengoak; DE ROOVER: L’évolution de la lettre de change XVI–XVII siècles, Paris, 1953; GARCÍA LUENGO eta SOTO VÁZQUEZ: El nuevo régimen jurídico de la letra de cambio en la doctrina y en la jurisprudencia, Granada, 1986; GIRÓN TENA: «El anteproyecto de la Ley cambiaria y los problemas actuales en la materia», in RDM, 1984, 575. or. eta ondorengoak; GARRIGUES, SÁNCHEZ CALERO eta ZURITA: La letra de cambio en el sistema bancario español, Madril, 1979; GONZÁLEZ CAMPOS: «Las normas sobre “conflictos de leyes” en materia de letra de cambio y cheque», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ, Madril, 1986, 935. or. eta ondorengoak; GRÜNHUT: «Wechselrecht», in Systematisches Handbuch K. BINDINGrena, 2 liburuki, Leipzig, 1897; IDEM: Lehrbuch des Wechselrechts, Leipzig, 1900; HERNÁNDEZ JUAN: Nueva Ley de la letra de cambio y el cheque, Bartzelo na, 1985; JACOBI: Derecho cambiario, gaztelaniazko itzulpena, Madril, 1930; IDEM: Wechselund Scheckgesetz unter Berucksichtigung des ausländischen Rechts, Ber lin, 1955; KUNTZE: «Das Wechselrecht», in Handbuch ENDEMANNena, IV (2), Leip zig, 1884; KNURHAMMERSCHLAG: Kommentar zum Wechselgestz, Bonn, 1949; LEHMANN: Lehrbuch des Deutschen Wechselrechts, Stuttgart, 1886; MARTÍ: «Régimen de plazos para la letra de cambio en la nueva ley», in RDBB, 51. or. eta ondorengoak; MCCULLOUGH: Letters of credit, New York, 1991; MENÉNDEZ (Aurelio) eta beste batzuk: Derecho cambiario. Estudios sobre la Ley cambiaria y del cheque, Madril, 1986; MORENO, J.: Guía práctica de la letra de cambio, 2. argitaraldia, Madril, 1996; MOSSA: Trattato della cambiale, 3. argitaraldia, Padua, 1956; NAVARRINI eta PRO VINCIALI: La cambiale e l’assegno bancario, Erroma, 1950; PAVONE LA ROSA: La cambiale, Milan, 1982; PELLIZZI eta PARTESOTTI: Commentario breve alla legislazione sulla cambiale e sugli assegni, Padua, 1990; PERCEROU eta BOUTERON: La nouvelle législation française et internationale de la lettre de change, du billet à ordre et du chèque, I. liburukia, Paris, 1937; PÉREZ VALENZUELA: «El Derecho cambiario español del inmediato porvenir», in RGD, 1984, 1371. or., eta 2357. or. eta ondorengoak; PIERI eta TRIDICO: La cambiale, Torino, 1982; POLO (Eduardo): «Letra de cambio», in NEJ, XV. liburukia, Bartzelona, 1973; POLO DÍEZ eta POLO SÁNCHEZ: «El futuro de la letra de cambio», in RJC, 1980, 837. or. eta ondorengoak; QUIJANO: «Aproximación a la renovación cambiaria: concepto y naturaleza», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1321. or. eta ondorengoak; REBOLLO: Ley cambiaria y del cheque, Madril, 1985;
RUBIO: «Evolución histórica de la letra de cambio», in RDM, 1972, 125–126. zk.ak, 321. or. eta ondorengoak; IDEM: Derecho cambiario, Madril, 1973; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Marco histórico comparativo de la nueva disciplina sobre la letra de cambio», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 29. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «En torno a la unificación internacional del Derecho cambiario», in Cuestiones de Derecho de la Empresa liburukian, Bilbo, 1959, 11. or. eta on dorengoak; IDEM: «La reforma del Derecho cambiario dentro de la reforma del De recho mercantil», in RDBB, 1984, 485. or. eta ondorengoak; SANZ DE HOYOS: Derecho cambiario, Madril, 1987; SERRA: Ley cambiaria y del cheque, Madril, 1986; STAUB STRANZ: Kommentar zum Wechselgesetz, 14. argitaraldia, BerlinLeipzig, 1952; VALERI: Diritto cambiario italiano, 2 liburuki, Milan, 1936–1938; VASSEUR: La lettre de changerelevé, Paris, 1976; VÁZQUEZ BONOME: Tratado de Derecho cambiario, Madril, 1986; VÁZQUEZ IRUZUBIETA: Ley cambiaria y del cheque, Madril, 1985; ZENBAIT AUTORE: «Diez años de la Ley Cambiaria y del Cheque», Cuad. D. y Com., 1996 (gai bakarreko zenbakia).
§ LVIII. LETRA SORTZEA LABURPENA: 943. Oinarrizko edo jatorrizko kanbioadierazpena.—944. Kanbiogaita suna.—945. Ordezkaritza kanbio letran.—946. Letraren forma orokorrean.—947. Tituluaren inguruko betekizunak.—948. Pertsonen inguruko betekizunak.—949. Kan biobetebeharraren inguruko betekizunak.—950. Letra osagabea eta letra zuria.—951. Nahibadako kanbioklausulak.—952. Letraren faltsutasuna.—953. Letra igortzeko moduak.—954. Letraren ale aniztasuna.—955. Letraren kopiak.—956. Letra berriz tatuak.—957. Letraren amortizazioa.
943. Oinarrizko edo jatorrizko kanbioadierazpena.— Kanbio letrak jatorrizko edo oinarrizko adierazpena jaso behar du nahitaez; adierazpen horren bidez, diru kopuru zehatza ordaintzeko agindua ematen da. Beste hitz batzuetan esateko, adierazpen hori dela bide, mugaegunean letraren zenba tekoa ordain dezan agintzen dio igortzaileak igorpenduari. Legeak beren beregi ezarri du adierazpen hori jasotzeko betebeharra (1.2. art.). Artikulu horren arabera, letrak «diru kopuru zehatza ordaintzeko agindu huts eta soi la» jaso behar du. Adierazpen horren ondorioz, agiriak kreditu eskubidea barneratzen du, alegia, letrak jasotako zenbatekoaren gaineko kreditu esku bidea. Beste alde batetik, igortzaileak letraren onarpen eta ordainketa berma tzeko betebeharra du, tituluaren lehendabiziko sinatzaile gisa. Legearen 11. artikuluak adierazi duen bezala, onarpena bermatzeko betebeharretik aska daiteke igortzailea; ordainketa bermatzeko betebeharraren kasuan, ordea, ez da gauza bera gertatzen; horrela, igortzailea «ordainketa bermatzeko bete beharretik askatzen duten klausulak ez dira kontuan hartuko». Jatorrizko edo oinarrizko adierazpen hori nahikoa da letra sortu ahal iza teko. Letra hori behar bezala jaulkitzen denetik, itxura sortzen da titulu ho rren biharetziko onustedun ukandunen mesedetan. Legeak ukandun horiek babesten ditu, eta adierazpena egin duenak
adierazpen horrek hitzez hitz jasotakoaren inguruko betebeharrak ditu. Esangura tekniko hertsian, jatorriz ko adierazpena ez da borondatezko adierazpen juridikoa. Egia esan, nahikoa da kanbio letra sortzeko borondate hutsa, kanbiobetebeharrak ex lege sor dai tezen. Horrenbestez, ez da beharrezkoa letraren ondoreak sortzeko borondatea izatea. Oinarrizko kanbioadierazpenaz gain, beste zenbait adierazpen ere jaso ditzake letrak (onartzailearen, endosatzailearen, abalemailearen eta abarren adierazpenak). Adierazpen horiek egiten dituztenek letraren balioaren gai neko erantzukizuna dute eta, horren ondorioz, indartu egiten da kanbiokre ditua. Adierazpen horietatik batzuk igortzailearen adierazpenarekin batera edo horren ondoren egin daitezke (esaterako, abalemailearen edota onartzai learen adierazpenak). Kanbio letrak jaso ditzakeen beste adierazpen batzuk, aldiz, geroago egiten dira (adibidez, endosatzaileen adierazpenak). Ondore nez, jatorrizko kanbioadierazpenarekin batera beste adierazpen batzuk egin daitezke, aldi berean edo jarraika; dena den, azken horiek ez dira beharrez koak letra sortzeko. Oinarrizko edo jatorrizko kanbiobetebeharrak ex lege izaera du, eta itxu ra da beraren oinarri. Horrekin loturik, autoreek adierazi dute borondatearen barne akatsek (bortxa, dolo eta okerrak) ez dutela letraren sorkuntza eragoz ten. Akatsak gorabehera, letraren jatorrizko adierazpenak legeak ezarritako formalitateak betetzen baditu, egin ohi diren jarraikako beste adierazpen batzuk jaso ahal izango ditu letrak; hala eta guztiz ere, jatorrizko adie razpenak izan dezakeen akats horrek letraren gaineko erantzukizunetik aske utz dezake igortzailea. Horretara, igortzaileak letra sortzeko borondatea izan badu, berak eginiko adierazpenaren ondorioen gaineko erantzukizuna izango du, onustez diharduen ukandunetarik edozeini begira. Hori horrela izango da, nahiz eta akatsen ondorioz, igortzaileak adierazitakoa eta nahi izandakoa bat etorri ez (berbarako, nahi izandako diru kopurutik gorako letra sinatzen denean, edota nahi izan ez den
mugaeguna zehaztu denean). Aitzitik, titulua sortzeko borondaterik izan ez bada (esaterako, ziria dela bide, beste agiri bat sinatu ordez letra sinatzen denean, edota letra hori bortxa jarkiezinaren ondorioz sinatzen denean), hitzematea betetzeko betebeharretik aske geratuko da igortzailea, guztiei begira (erga omnes). Edozein modutara ere, behin eta berriro esan behar da oinarrizko kanbiobetebeharra baliogabea izateak ez duela letraren sorkuntza eragozten; orobat, gainerako sinatzaileek egin di tzaketen kanbioadierazpenak baliozkoak dira. Esan bezala, kanbiobetebeha rrak autonomoak dira eta, horren ondorioz, betebehar baten deuseztasuna ez da gainerakoetara zabaltzen. 8. artikuluaren harira, kanbio letrak baliorik gabeko sinaduren bat jasotzen badu ere, horrek ez du esan nahi gainerako sinatzaileen betebeharrek baliorik ez dutenik; sinadura horien artean, ondo koak ditugu: betebeharrak hartzeko gaitasunik ez duten pertsonen sinadurak, sinadura faltsuak edo ustezko pertsonen sinadurak eta, azkenik, beste arrazoi batzuk direla bide, sinatzailea (edota beste zenbait pertsona, euren izenez si natzen denean) betebeharpean jar ezin dezaketen sinadurak. 944. Kanbiogaitasuna.—Oinarrizko kanbioadierazpena (gainerako adierazpenak bezala) horretarako gaitasuna duen pertsonak egin behar du. Legearen arabera, pertsona baten nazioko legeak zehazten du pertsona horrek kanbiobetebeharrak hartzeko duen gaitasuna (98. artikulua). Ondorioz, es painiarrek kontuan hartu behar dituzte jarduteko gaitasunean eraentzen duten printzipio erkideak (1901eko martxoaren 8ko epaia). Kasuan kasuko kanbio adierazpena ematen duenak horretarako gaitasunik ez badu, adierazpen horrek ez du baliorik izango. Beste modu batera esatearren, pertsona batek gaitasun hori ez badu, ezin izango ditu kanbiobetebeharrak bere gain har tu. Ezgaituak, berriz, agiriaren edozein ukandunen aurka jar dezake gaitasun eza, ukandun hori onusteduna izan arren. Horren ildotik, gaitasunean eraen tzen duten printzipioak nagusitzen dira trafikoaren interes orokorren gainetik, lehenengoak ordena publikoko printzipioak baitira. Dena dela, aurretik azal
du dugun bezala, kanbiobetebeharrak autonomoak dira; ondorioz, sinatzailea ezgaitua denean, horren ondoreak ez dira gainerako adierazpenetara zabal duko. Oinarrizko kanbioadierazpenak baliorik ez duen arren (igortzailea ez gaitua delako), letra ez da deuseza izango, bertan beste kanbiobetebehar batzuk jasotzen badira (8. art.). Igortzailearen sinadura agertuz gero, nahiz eta berori ezgaitua izan, baliozkoak diren beste kanbioadierazpen batzuk jaso ahal izango ditu letrak. Espainiako Zuzenbidearen arabera, ondokoek ez dute gaitasunik kanbio betebeharrak hartzeko: hemezortzi urtekoa baino gazteagoa den adingabeko emantzipatugabeak, lege bidez ezgaitutakoak (KZren 199.etik 201.era arte ko art.ak; 210, 222 eta 298. art.ak, eta, 314.etik 324.era arteko art.ak) eta po rrot eginak (MKren 878. art.). Hori gorabehera, 1941eko ekainaren 27ko epaiak baliogabetzat jo zuen adingabeko emantzipatu batek baimenik gabe emandako abala. 945. Ordezkaritza kanbio letran.—Kanbio letran jasotzen diren adie razpen guztiak ordezkari bitartez egin daitezke. Legearen 9. art.ak pertsona fisiko eta juridikoen ordezkaritza arautu du; ordezkaritza hori borondatezkoa da lehenengo kasuan, eta nahitaezkoa, bigarrenean. Artikulu horrek hitzez hitz jaso du, neurri handi batean, Merkataritza Kodeak 447. artikuluan ezarri zuena (gaur egun artikulu hori ez dago indarrean). Horren harira, ondokoa ezarri du 9. artikuluak: Pertsona batek beste baten baimena izan behar du, kanbio letra azken horren izenean sinatzeko; horretarako, bigarrenak ahalor dea eman behar dio lehenengoari, eta ahalorde hori argi eta garbi adiera zi behar da sinaduraaurrekoan. Konpainien administratzaileei dagokienez, izendapen hutsak horiek baimentzen dituela uste izango da. Letren ukandun eta hartzaileek, bestalde, eskubidea dute sinatzaileei ahalordea erakuts die zaieten eskatzeko. Dirudienez, ezgaituen nahitaezko ordezkariek ere letrak harpidetu ahal izango dituzte horien izenean, legeak aukera hori
zehatzmehatz aipatu ez duen arren. Ordezkariak ordezkaritza gauzatzeko ahalordea edo lege ahalme na badu ere, ordezkari gisa diharduela adierazi behar du derrigor sinadura aurrekoan; osterantzean, ordezkariak kanbioadierazpen hori borondatez egin duela kontuan hartuz, betebehar pertsonalak hartuko ditu onustedun ukandunei begira, nahiz eta bere borondatea betebeharrak hartzea izan ez. Aurretik azaldu bezala, titulua eratzeko borondatea nahikoa da kanbio betebeharra sor dadin (merkataritzako sozietateen inguruan, ondokoa adie razi zuen 1970eko apirilaren 24ko epaiak: ordezkariak, sinaduraaurrekoan, ordezkari gisa diharduela adierazten ez badu ere, nahikoa da horren sinadura, sozietatearen zigiluarekin batera). Letra ordezkaritza bidez sinatu arren, ahalorderik ez bada, ustezko or dezkatuak ez du bere gain betebeharrik hartuko, horrek bere izenean egin den sinadura berresten ez badu behinik behin (KZren 1259. artikulua). Hortaz, ordezkari faltsuak hartzen ditu letraren ondorioz sortutako betebeharrak; era berean, ordezkariak erantzukizun zibila edo zigor erantzukizuna izan dezake, egindako abusuaren ondorioz. Ordezkari horrek letra ordainduko balu, ustez ko ordezkatuaren eskubideak izango lituzke. Horren inguruan, legearen 10. artikulua oso argi eta esplizitua da. Gainera, artikulu horrek ahalordearen eremua gainditzen den kasuetara ere zabaltzen du kanbioerantzukizuna. Ildo horretatik, ondokoa adierazten du 10. art.aren bigarren lerroaldeak: Gauza berbera gertatzen da ordezkariak ahalordearen eremua gainditzen duenean, ahalordearen mugen barruan ordezkatuak duen erantzukizunari kalterik egin gabe. Letraren hartzaile edo ukandunek ahalordeen benetako izatea eta horien mugak egiazta ditzakete, ahalorde horiek erakuts daitezen eskatuz. 946. Letraren forma orokorrean.—Kanbio letra titulu formala da. Hori dela eta, oinarrizko kanbioadierazpena legeak aurretiaz ezarritakoaren arabe ra egin behar da. Letra sortzeko, beraz, zenbait formalitate bete behar dira, baina formalitate horiek ez dute ad probationem
baliorik; haatik, formalita teok nahitaez bete behar dira, kanbiobetebeharrak sortu edo eratzeko. Letrak gauzatu beharreko betekizun formalak legearen 1. art.ak ezarri ditu. Artikulu horren arabera, ÂŤkanbio letrak ondokoa jaso behar du: Lehendabizi. Kanbio letra izena testuan bertan, letra idazteko erabili den hizkuntza berean. Biga rren. Diru kopuru zehatza ordaintzeko agindu huts eta soila; diru kopuru hori pezetetan ordain daiteke, baita kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bi hurtzeko modukoa den atzerriko monetan ere. Hirugarren. Igorpenduaren edo ordainketa egin behar duen pertsonaren izena. Laugarren. Mugaegunaren ze haztapena. Bosgarren. Ordainketa egiteko lekua. Seigarren. Ordainketa zein pertsonak jaso behar duen edo ordainketa hori noren agindura egin behar den. Zazpigarren. Letra igortzen den data eta lekua. Zortzigarren. Igortzailearen edo letra jaulkitzen duenaren sinaduraÂť (betekizun horiek guztiak hurrengo zenbakietan aztertuko ditugu, hiru multzotan banatuz: lehenik, tituluari bu ruzkoak; bigarrenik, kanbio letran parte hartzen duten pertsonen ingurukoak; eta, azkenik, oinarrizko kanbioadierazpenari buruzkoak). Letraren zorroztasun formala argiro adierazten du 2. artikuluak: ÂŤAurre ko artikuluan ezarritako betekizun guztiak ez dituen titulua ezin da kanbio letra gisa kalifikatu, ondorengo lerroaldeek adierazitako kasuetan izan ezik: a) mugaegunik adierazten ez duen kanbio letra agerian ordaindu behar dela ulertuko da; b) aipamen berezirik egin ez bada, igorpenduaren izenaren on doan zehaztutako lekuan egin beharko da ordainketa, eta leku hori igorpen duaren egoitza dela ulertuko da; c) kanbio letrak ez badu jaulkipen lekurik adierazi, igortzailearen izenaren ondoan zehaztutako lekuan igorri dela uler tuko daÂť. Manu horrek adierazten duenez, letraren aipamen batzuk oina rrizkoak dira, hots, aipamen horietakoen bat jasotzen ez bada, agiri hori ezin izango da kanbio letratzat hartu. Gainerako aipamenak jasotzen ez direnetan, legeak berak betetzen du hutsune hori; izan ere, tituluaren baliozkotasunari eustea eta
kanbio letran jasotako adierazpenen balioa eta benazkotasuna in dartzea da legearen helburua. Kanbioeragingarritasunik ez duen titulua (forma betebeharren ezbete tzeagatik) letran bertan jasotako harremanak frogatzeko erabil daiteke eta, aldi berean, letraren jaulkipena eragin duten oinarrizko harremanak (sal menta, mutuoa etab.) frogatzeko ere. 947. Tituluaren ondoko zunak gauzatu behar ditu:
inguruko hiru
betekizunak.—Tituluak beteki
1) Kanbio letrak zein zenbateko izan, eta horri dagokion tinbredun pape rean luzatu behar da berori; betekizun hori gauzatzen ez bada, kanbio letrak ez du indar betearazlerik (Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Doku mentatuen gaineko Zergei buruzko Legearen 37. art.; testu bategin hori 1980ko abenduaren 30eko Legegintzazko Errege Dekretuak onetsi zuen). Ju risprudentziaren iritziz, tinbrearen betekizuna nahitaez gauzatu behar da, kanbio letrak indar betearazlea izan dezan. Zernahi gisaz, betekizun hori gauzatzen ez bada ere, akzio arrunta egikaritu ahal izango da (besteak bes te, 1921eko azaroaren 18ko, 1928ko irailaren 24ko, 1952ko maiatzaren 1eko, 1973ko apirilaren 4ko eta 1986ko apirilaren 21eko epaiak). Hori gorabehe ra, eta kanbio letren neurri handiko trafikoa oinarri harturik, legearen azken xedapenetatik lehenengoak onartu egiten ditu igortzaileak inprimaturik jaulki eta sinatutako letrak; xedapen horren aginduz, araudi bidez arautuko da le tron igorpena, bai eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga or daintzeko modua ere (kanbio letren egungo eredua 1986ko apirilaren 11ko Aginduak onetsi du). 2) Tituluan bertan, ÂŤkanbio letraÂť izena jaso behar da, titulu hori idazteko erabili den hizkuntza berean (1.1. art.). Baldintza hori, hala nola, nahitaez gauzatu behar da, titulua
kanbio letratzat hartu ahal izateko (2. art.). 3) Titulua data eta leku zehatz batean igorri behar da. Betekizun bikoitz hori (data eta lekua) 1. artikuluaren 7. zenbakiak ezarri du. Letraren igorpen data jasotzea oinarrizkoa da helburu batzuk betetzeko; helburuok honakoak dira: a) datatik epe jakin batera igorritako letren mugae guna zehaztea (38.2. eta 41. art.ak); b) ageritik epe jakin batera igorri diren letren onarpenerako aurkezpen epea zenbatzea (27. art.), edota agerian igorri diren letren ordainketarako aurkezpen epea zenbatzea (39. art.); eta c) igor pen unean, igortzailearen gaitasuna zehaztea. Igorpen lekua jasotzea erabakigarria da, letrari aplikatu beharreko estatu legea zehazteko. Horren inguruan gerta daitezkeen zailtasunak saihesteko, le geak ondokoa adierazi du: «… kanbio letrak ez badu jaulkipen lekurik adie razi, igortzailearen izenaren ondoan zehaztutako lekuan igorri dela ulertuko da» (2. art.aren, c lerr.). 948. Pertsonen inguruko betekizunak.—Legearen 1. art.aren 3, 6 eta 8. zenbakiei helduz, kanbio letrak ondokoa jaso behar du derrigor: a) Ordainketa egin behar duen pertsonaren izena (igorpendua); b) Ordainketa zein pertsonak jaso behar duen edo ordainketa hori noren agindura egin behar den (hartzailea); c) Letra jaulkitzen duenaren sinadura (igortzailea). Besterik izan ezean, kanbioharremanetan hiru pertsona hauek hartzen dute parte: igortzaileak, igorpenduak eta hartzaile edo ukandunak. Kasu ba tzuetan, ordea, bi pertsonak bakarrik hartzen dute parte, igortzailea bera igorpendu edota hartzaile denean, hain zuzen. a) Igorpenduaren izendapena.—Igorpendua banakako pertsona denean, horren izenabizenak zehaztu behar dira, eta pertsona juridikoa denean, aldiz, sozietatearen izena. Igorpenduaren izendapena nahitaez gauzatu beharreko betekizuna
da; izendapen hori egiten ez bada, beraz, tituluak ez du baliorik izango. Hitz gutxitara laburtuz, igorpendurik gabe ezin egon daiteke letra rik. Izendapen horretan akatsak, zehazgabetasunak edota oker materialak ger tatu badira ere, letrak baliozkotasun formala izango du, eta beste kanbioadie razpen batzuk jaso ahal izango ditu. Kasu horretan, eskatzeko modukoak izango dira igortzailearen nahiz letraren gainerako sinatzaileen betebehar bereziak. Igorpenduak, hau da, ordainketaagindua jasotzen duenak, letraren or dainketa onartzen duenean bakarrik hartzen ditu kanbiobetebeharrak (33. art.). Esan bezala, kanbio letran ordainketa lekua zein den adierazi behar da, hartzaile edo ukandunari letraren aurkezpena —onarpen eta ordainketarako aurkezpena— errazteko. Letra «igortzailearen beraren aurka» igortzen denean, igortzaileak igor penduaren izaera bereganatzen du (ikus 953. zk.). Beste alde batetik, onar tzekoa da hainbat igorpenduren izendapena; halakoetan, kanbio letra horiei guztiei zuzentzen zaie, zenbateko osoz (3. artikulua). Titulua bakarra denez, kanbiokreditua ezin da igorpendu horien artean banatu. Hala eta guztiz ere, ukandunak batera edota bananbanan jo dezake igorpenduen aurka, igorpendu horiek zein modutan izendatu diren kontuan hartuz (izendapen metatua edo hautabidezkoa). b) Ukandun edo hartzailearen izendapena.— Igorpenduaren kasuan beza la, ukanduna edo hartzailea pertsona fisikoa bada, horren izenabizenak jaso behar dira eta, pertsona juridikoa bada, aldiz, sozietatearen izena. Ezaguna denez, titulua bere esku duen pertsona da ukandun edo hartzailea. Horren il dotik, izendapen horretan errazago salbuesten dira izan daitezkeen oker edo zehazgabetasunak; izatez, tituluaren ukantza materialak ongitzen ditu akats horiek. Hartzailea nahitaez izendatu behar denez, legeak modu inplizituan baz
tertzen du «eramailearentzako» letren baliozkotasuna. Legeak, alabaina, onartu egiten ditu «igortzailearen agindura» igorritako letrak (4. art.). Kasu horretan, igortzailea hartzaile ere bada. Horrez gain, «berariaz inoren agin dura igortzen ez diren letrak» onartzen dira. Azkenik, igortzaileak aukera du letran bertan «ez agindurako» klausula ezartzeko; kasu horretan, ondorio bereziak gertatzen dira, tituluaren eskualdaketari dagokionez (14. art.). c) Igortzailearen sinadura.—Igortzaileak, batetik, letra igorri edo jaul kitzen du eta, bestetik, letra horren onarpena eta ordainketa bermatzen ditu (1 eta 11. art.ak). Hori aintzat harturik, letrak derrigor jaso behar du sinadura hori, letra bera kanpotik zuzena izan dadin. Igortzaileak egin beharreko sina duraren garrantzia begibistakoa da. Horren bidez, igortzaileak oinarrizko kanbioadierazpena harpidetzen du eta, aldi berean, bereak egiten ditu legeak adierazpen horri ematen dizkion ondoreak. Hori dela eta, igortzailearen sinadura letraren oinarrizko aipamenen azpian jaso behar da. Sinadura hori autografo eta benetakoa izan behar da. Hori oinarri har turik, sinadura hori ezin da prozedura mekaniko baten bidez egin. Berebat, igortzaileak ezin du asmaturiko izen batez edo besteren izen batez sinatu; sinadura horiek faltsuak izanik, baztertu egiten dira (ikus 952. zk.). Edozelan ere, gogora ekarri behar dugu legearen azken xedapenetatik lehenengoa; ho rren aginduz, onartu egiten dira igortzaileak inprimaturik jaulki eta sinatu tako letrak, eta horiei buruzko eraentza araudi bidez zehaztuko da. Legeak, bestalde, berariaz onartzen ditu ahaldun bidez harpidetutako le trak (9. artikulua). Horren harira, sinatu ezin dutenek edo sinatzen ez dakiten pertsonek (analfabeto edo ezinduek) igorritako letrak ere onartu ahal izango dira. Ahaldunaren sinadura ere autografoa izan behar da; ahaldun horrek, gainera, ordezkari gisa diharduela adierazi behar du sinaduraaurrekoan; bes tela, erantzukizun pertsonala izango du (ikus 945. zk.). 949. Kanbiobetebeharraren inguruko betekizunak.—
Betekizun ho riek legearen 1. artikuluaren 2, 4 eta 5. zenbakiek jaso dituzte, eta haue xek dira: a) Diru kopuru zehatza ordaintzeko agindua.—Agindu hori jatorrizko edo oinarrizko kanbioadierazpena da (ikus 943. zk.). Bestalde, agindu hori behar bezala emanez gero, letra sortzen da. Agindu hori «ordainketaagindu huts eta soila» izan behar da; hortaz, agindua ezin da baldintzapekoa izan, hots, ezin da biharetziko jazokuntza bat gertatzearen edo kontraprestazio bat jasotzearen menpe egon. Aginduaren objektua diru kopuru zehatz edo jakina izan behar da; beste hitz batzuetan esateko, diru kopuru hori ezin da inola ere zehazgabea izan, titulutik kanpoko faktoreen bidez zehazteko modukoa izan arren. Zehaztasun hori alde batera utzita, zenbait letratan korrituak jasotzen dituzten klausulak ezar daitezke. Legearen arabera, korrituen klausula horiek agerian edota ageritik epe jakin batera ordaindu beharreko letretan bakarrik jaso daitezke. Gainerakoetan, klausula hori jasotzen bada ere, ez da kontuan hartuko. Bestalde, letrak jaso behar du zein den urteko korritu tasa; besterik zehaztu ezean, korritu horiek igorpen datatik hasiko dira zenbatzen (6. art.). Letraren balioa adierazteko moneta estatukoa edo atzerrikoa izan daiteke. Legearen 1.2. art.aren harira, ordaindu beharreko diru kopurua «pezetetan ordain daiteke, baita kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtzeko modu koa den atzerriko monetan ere» (ikus 986. zk.). Diru kopuru hori letraz nahiz zenbakiz adieraz daiteke, baina praktikan bi modu horietan agertu ohi da. Edonola ere, gerta daiteke bi zenbateko horiek bat ez etortzea eta, halakoetan, legeak lehentasuna ematen dio idatziz jasotzen den zenbatekoari. Halaber, diru kopuru desberdinak idatzi badira letraz zein zenbakiz, horietatik txikiena hartuko da kontuan (7. art.). b) Mugaegunaren zehaztapena.—Mugaegunak letra zein egunetan or daindu behar den adierazten du. Mugaegun hori ahalezko eta zehatza izan behar da. Letraren mugaeguna ezinezkoa (adibidez, zehaztutako mugaeguna otsailaren 30a edo letraren aurreko daten
bat denean) edota zalantzazkoa bada (esaterako, mugaeguna x hiltzen deneko eguna edota merkataritzako eragi keta bat egiten denekoa da), orduan letra horrek mugaegunik zehaztu ez duela ulertuko da. Dena dela, mugaeguna zehazten denean, ez dira nahitaez adierazi behar eguna, hila eta urtea. Legeak mugaeguna zehazteko lau aukera jaso ditu (38. art.). Artikulu horren arabera, letra «igor daiteke: 1) data finko batera; 2) da tatik epe jakin batera; 3) agerian; 4) ageritik epe jakin batera». Artikuluari eu tsiz, «bestelako mugaegunak edo jarraikako mugaegunak ezartzen dituzten letrak deusezak dira». Data finko batera igorritako letrak data horretan mugaeguneratzen dira, eta datatik epe jakin batera igorritakoak, berriz, zehaztutako epe hori hel tzean; agerian igorritako letrak, bestalde, horiek ordainketarako aurkezten direnean mugaeguneratzen dira (39. art.). Azkenik, ageritik epe jakin batera igorritako letretan, onarpen datak zehazten du horien mugaeguna; onarpenik izan ezean, protestoaren edota horren baliobesteko adierazpenaren data hartuko da kontuan. Azkenez, protestorik egin ez bada, datarik gabeko onar pena epearen (onarpenerako aurkezteko epearen) azken egunean egin dela ulertuko da onartzaileari begira (40. art.) Horrez landara, legeak beste zenbait arau ezarri ditu, mugaeguna zehaz teari dagokionez. Hasteko, a) «datatik edo ageritik hilabete batera edo gehia gora» igorritako letren kasuan, hilabeteak datatik datara zenbatuko dira, horien mugaeguna zehazteko; mugaeguneko hilak ez badu zenbaketa hasi de neko egunaren baliobestekorik, epe hori hilaren azken egunean amaitzen dela ulertuko da. Zenbaketa horretan, ez dira egun baliogabeak baztertzen, baina mugaegunaren eguna baliogabea bada, letra hurrengo egun baliodunean mu gaeguneratzen dela ulertuko da (41. art.). b) Egutegi desberdina duten bi hiriren artean igorritako letrak badira, honako arauak hartu behar dira kon tuan: data finkora igortzen direnean, «ordainketa lekuko egutegia izango da gogoan, mugaegunaren data zehazteko» (42.1. art.);
datatik epe jakin batera igortzen direnean, aldiz, «ordainketa lekuko egutegia izango da gogoan, jaul kipenaren data zehazteko; mugaeguna, bestalde, horren arabera zehaztuko da» (42.2. art.). Nolanahi den ere, letrak beste edozer jaso dezake (42.3. art.) eta, kasu horietan, letrak berak ezarritakoa aplikatuko da. Bukatzeko, 91. arti kuluak ondokoa ezarri du orokorrean: «… legeak edo letrak ezarritako epeak zenbatzeko, ez da kontuan izango abiapuntutzat hartzen den eguna»; orobat, «ez dira grazia eta kortesia epeak onartuko, ez legezkoak, ezta epaileak eza rritakoak ere». c) Ordainketa lekuaren zehaztapena.—Letran bertan zehaztu behar da ukandunak zein lekutan aurkeztu behar duen berori, ordainketa egin dadin. Aipamen hori ez jasotzeak ez du esan nahi agiri horrek ez duela letra izae rarik. Aurretik aipatu bezala (946. zk.), legeak ondokoa adierazi du 2. b) art.an: «… aipamen berezirik egin ez bada, igorpenduaren izenaren ondoan zehaztutako lekuan egin beharko da ordainketa, eta leku hori igorpenduaren egoitza dela ulertuko da». Hori guztia aintzat harturik, igorpenduaren ize naren ondoan lekurik zehazten ez denean bakarrik esan daiteke letra hori osagabea dela. Ordainketa lekua letraz kanpoko gainontzeko baten egoitza ere izan daiteke (5. art.). Azken kasu horretan, helbideratutako letra dugu (ikus 984. zk.). 950. Letra osagabea eta letra zuria.—Legearen 1. artikuluak jasotako oinarrizko aipamen guztiak ez dituen kanbio letra osagabea da eta, horren ondorioz, ezin ditu kanbioondoreak sortu. Letra osagabe baten kanbioesku bideak egikaritu nahi dituenak 2. artikuluak ezarritako oztopoak izango ditu (ikus 946. zk.). Dena den, nahiz eta jaulkipen unean letra hori osagabea izan, beharrezko lege betekizunak jaso ditzake geroago; mugaeguna heltzean, bada, titulu ho ri osoa izan daiteke. Merkataritzako trafikoan sarritan erabiltzen dira letra zuri izenekoak. Letra horiek ordainketa egin behar duenaren (igorpendu edota onartzailearen) sinadura izaten dute, gainerako lege aipamen guztiak (edo ho rietako batzuk) jaso gabe. Garai batean, autoreek ez zituzten
baliozkotzat jo modu horretan eratutako betebeharrak; denborak aurrera egin ahala, ordea, letra zurien gorakada bizi izan da eta, horren ondorioz, aspaldiko joera hori desagertu egin da. Gaur egun, beraz, eztabaidarik gabe onartzen da letraren nahitaezko aipamenak hainbat pertsonak egin ditzaketela une desberdinetan. Titulu hori baliozkoa izango da, baldin eta ordainketa unean osorik badago. Laburbilduz, kanbio letra osorik egon behar da judizioan kanbioondoreak sortu ahal izateko, baina ez da beharrezkoa egintza bakarrean letra hori oso osorik idaztea. Hasieran, eta Merkataritza Kodearen menpe, Espainiako jurisprudentziak ez zuen bat egin autoreen iritziarekin, hain zuzen ere, letra zuria onartzeko joerarekin (1920ko maiatzaren 8ko eta 1923ko apirilaren 17ko epaiak). Ge roago, ordea, onartu egin zituen letra horiek. Horren inguruan, ondokoa adie razi zuen 1952ko maiatzaren 1eko epaiak: igortzaileak hala eskatuta, letra zuri batek eratorritako betebeharrak onartzailearen aurka egikaritu ahal izate ko, nahikoa da letra hori aurretik egindako itunaren (hots, onarpena eragin duen itunaren) arabera osatzea edo, geroago, letra zuri hori sinatzen duenak bere adostasuna ematea. Beste alde batetik, letraren onustedun ukanduna den gainontzekoari begira, ez da aintzat hartzen letra zuriaren sinadura eragin duen azpiko ituna. Letra zuria sinatzen duenak geroago agiriak jasotakoa ren gaineko betebeharrak hartzen ditu; letraren onustedun ukandunari begi ra, letrak hitzez hitz jasotakoaren gaineko erantzukizuna du sinatzaile horrek. Letra zuriaren sinatzaileak eta igortzaileak edo hartzaileak letra hori aipamen zehatz batzuekin betetzea hitzartu badute ere, itun horren ezbetetzea ezin da onustedun ukandunaren aurka jarri, ordainketaren auzibidezko salbuespen gisa; gogora dezagun, itxurak babesten duela ukandun hori (ikus, horrekin batera, 1978ko urriaren 16ko epaia). Egungo egunean, Kanbio Letrari buruzko Legeak autoreen eta jurispru dentziaren joera baieztatu du. Lege horren 12. artikuluak beren beregi jaso du letra zuriaren aipamena: ÂŤJaulkipen unean osagabea den letra geroago osa tzen bada egindako hitzarmenen aurka, hitzarmen horien ez-
betetzea ezin da ukandunaren aurka alegatu, azken horrek letra gaitzustez edo erru larriz eskura duenean izan ezik» (ikus, horrekin batera, endosu zuriari buruzko 16 eta 17. artikuluak). 951. Nahibadako kanbioklausulak.—Legearen 1. artikuluan ezarritako aipamen horietaz gain, letrak beste zenbait klausula edo aipamen jaso ditzake, bertan parte hartzen duten pertsonen interes bereziei erantzuna emanez. Adie razpenok ez dira legearen aurkakoak; adierazpen horiek erantsiak dira, eta letraren ondore arruntak osatu edo aldatzen dituzte. Nahibadako klausula eta aipamen horiek ezin dira kanbiobetebeharren oinarriaren aurkakoak izan. Tituluak jasotzen dituen klausula horiek letra ren izaeraren aurkakoak badira, titulu horrek ezin izango du kanbiobetebe harrik sortu. Klausula horien artean ditugu «eramailearentzako» klausula (ikus 948. zk.), edota ordainketa biharetziko eta zalantzazko jazokuntza ba ten menpe jartzen duen klausula (baldintzapeko letra). Beste klausula batzuk, ostera, ez dira kontuan hartzen, nahiz eta letraren baliozkotasuna ukitu ez: esaterako, igortzailea letraren ordainketa bermatzeko betebeharretik askatzen duten klausulak (11. art.). Legeak nahibadako klausula batzuen baliozkotasuna ezarri du; horien artean, honakoak aipa daitezke: letraren helbideraketa jasotzen duena (5, 26.2 eta 43. art.ak), «ez agindurako» klausula (14. art.), zatikako onarpenari bu ruzkoa (30. art.), aipatuen izendapena jasotzen duen klausula (70. art.), korri tuen ordainketakoa (6. art.), «gasturik gabe» klausula (56. art.), endosatzailea bere betebeharretik askatzeko klausula (18.1. art.), endosu berriak debekatzen dituena (18.2. art.) edota onarpenaren debekua jasotzen duen klausula (26. artikulua). Horrekin loturik, kontuan hartu behar da legearen 13. artikuluak ezarri takoa. Artikulu horrek konponbidea eskaintzen du, nola nahibadako klausula edo aipamenak modu egokiagoan jasotzeko, hala jatorrizko agirian sartzen ez diren endosuak idazteko. Horren arabera, «kanbio letra jasotzen duen agiria zabaldu egin daiteke, bertan jaso beharreko aipamenak oso luzeak direnean.
Horretarako, kanbio letraren identifikazioa jasotzen duen orria gehitzen zaio agiri horri, eranskina osatuz. Eranskin horrek legeak ezarritako aipamene tarik edozein jaso dezake, lehenengo artikuluan ezarritakoak izan ezik; azken horiek letra sortu duen agirian jaso behar dira nahitaez. 952. Letraren faltsutasuna.—Kanbio letrak lege aipamen guztiak jaso tzen baditu ere, letra irregularra izan daiteke, dela sinadurak faltsuak dire lako, dela adierazpenen edukia faltsutu delako. Lehenik, kanbio letra faltsua da, horren sinaduren bat benetakoa ez denean; bigarrenik, kanbio letra faltsu tua da, berori sinatu eta gero kanbio letraren adierazpenen bat aldatu denean (ikus 1962ko martxoaren 31ko epaia). Lehenengo kasuan, itxurazko sinatzaileak, hau da, sinadura faltsua duen pertsonak (igortzailea, onartzailea, endosatzailea, abalemailea edo beste edo zein izan) ez du betebeharrik hartuko; izan ere, inork ez du betebeharrik har tzen, berea ez den sinadura baten ondorioz. Kanbiobetebeharren autonomia printzipioa aplikatuz, sinadura bat faltsua izateak (nahiz eta sinadura hori igortzailearena izan) ez du esan nahi gainerako pertsonen adierazpenek baliorik ez dutenik; alderantziz, egindako adierazpenen gaineko erantzukizu na izango dute azken horiek. Arau hori legearen 8. artikuluak jaso du; horren arabera, kanbio letrak baliorik gabeko sinaduren bat jasotzen badu ere, ho rrek ez du esan nahi gainerako sinatzaileen betebeharrek baliorik ez dutenik; sinadura horien artean, ondokoak ditugu: betebeharrak hartzeko gaitasunik ez duten pertsonen sinadurak, sinadura faltsuak edo ustezko pertsonen sinadurak eta, azkenik, beste arrazoi batzuk direlabide sinatzailea (edota beste zenbait pertsona, euren izenez sinatzen denean) betebeharpean jar ezin dezaketen sinadurak. Letra faltsutuaren kasuan, aldiz, kanbio letraren adierazpenen bat alda tzen bada, aldaketaren aurreko sinatzaileek ez dute testu faltsutuaren gaine ko erantzukizunik izango; egia esan, sinatzaileok ez dute testu
horren gaineko adostasunik eman. Aldaketaren osteko sinatzaileek, ordea, testu horren gai neko erantzukizuna dute onustedun ukandunari begira. Horren ildotik, ondo koa adierazi du 1929ko martxoaren 5eko epaiak: «… onarpenaren aldaketa zigortzeko modukoa denean, ez da agiriaren osotasuna hausten; aldake taren ondorioak ukandunak jasango ditu, pertsona gutxiagoren aurka zuzendu ahal izango baitu bere akzioa»; horrez landara, «onarpenaren eta aurreko endosuen faltsutasuna gorabehera, agiriak indar eta eragingarritasuna izango du faltsutasun horretan zerikusirik izan ez dutenei begira». 953. Letra igortzeko moduak.—Gehienetan, igortzaileak beste pertsona baten (igorpenduaren) pentzuan igortzen du letra, azken horrek gainontze ko baten (hartzailearen) agindura ordain dezan. Hala ere, letra igortzeko beste modu batzuk ere badira, eta horiek legearen 4. artikuluak jaso ditu. Manu horren arabera, modu hauetan ere igor daiteke letra: 1. Igortzailearen beraren agindura. Kasu horietan, igortzailea kanbio letraren hartzaile ere bada. Letraren ukantza igortzailehartzaileak du, berori zirkulazioan jartzen ez duen bitartean. Letra endosatzen denean, berriz, beste pertsona bat izango da ukanduna. 2. Igortzailearen beraren aurka. Halakoetan, igortzaileak igorpenduaren izaera ere bereganatzen du. Merkataritza Kodearen arabera, kanbio letra ho riek igortzeko, nahitaezkoa zen «distantia loci» betekizuna gauzatzea; kode horren harira, kanbio letra urrutitik urrutirako truke kontratuaren adierazga rri zen. Arauketa horren arabera, igorpena igortzailearen pentzuan egin behar zen, horren egoitzatik kanpoko lekuan. Hori dela eta, sukurtsal nahiz estable zimenduak hiri desberdinetan zituzten merkatariek erabili izan zuten kanbio letra hori. Lege berriarekin, ostera, indartu egin da letraren izaera abstraktua, ordainketak egiteko eta kreditua
emateko eginkizunak indartuz. Horren ondo rioz, desagertu egin da distantia lociaren betekizuna. Igorpen mota horre tan igortzaileigorpenduak letra onartu ala ez onartzeko aukera du. Igor tzaileak letra onartzen badu, bi bidetatik du erantzukizuna ukandunari begira: batetik, zuzeneko erantzukizuna, onartzaile gisa (33 eta 49. art.ak) eta, bes tetik, atzerabidean, igortzaile moduan (50. art.). Onarpenik ez badago, aldiz, atzerabidean bakarrik izango du erantzukizuna. 3. Gainontzeko baten kontura.—Kasu hori ez da kanbioordezkaritza ren barruan sartzen (legearen 9 eta 10. art.ak). Igortzaileak gainontzeko baten kontura jardun eta inguruabar hori agirian bertan jasotzen badu ere, bere ize nean igortzen du letra, eta zuzeneko betebeharrak hartzen ditu letraren on dorioz. Gainontzekoak, ordea, ez du kanbiobetebeharrik hartzen, nahiz eta letra beraren kontura igorria izan. Igortzailearen eta gainontzekoaren (agin dua ematen duenaren) arteko harremanak letraz kanpokoak dira; harremanok, bada, euren arteko itunaren araberakoak dira, mandatuaren edo komisioaren araberakoak, gehienetan (igorpen modu horri buruz, ikus 1967ko abendua ren 6ko epaia). 954. Letraren ale aniztasuna.—Merkataritzako praktikan aspalditik onartu izan da letra ale bitan jaulkitzea. Horrek bi helburu ditu: bata, onar pena jaso bitartean, letraren zirkulazioa ahalbideratzea; bestea, titulua galtzen den kasuetan, kredituaren azkentzea saihestea. Espainiako Merkataritza Kodeak letrak biderkatzeko aukera jaso zuen. Gisa berean, lege berriak ere hori arautu du 79, 80 eta 81. artikuluetan. Manu horietatik honako ondorioak ateratzen dira: 1) kanbio letrak zenbait aletan bi derkatu ahal izango dira, letran bertan igorpena ale bakarrean egin dela adie razten denenan izan ezik; 2) letra ale bitan jaso daiteke, bai igorpena egiteko unean, bai geroago, edozein ukandunen ekimenez eta horren kontura; 3) bikoiztutako aleak berdin-
berdinak izan behar dira, eta tituluan bertan jaso behar dute euren zenbakia; inguruabar horiek betetzen ez dituzten letrak, be rriz, desberdinak izango dira euren artean. Azken finean, bikoizkina letraren kopia da, eta jatorrizko letraren klausula, aipamen eta sinadura guztiak jaso tzen ditu; 4) bikoizkinak igorpenaren ondoren lortu nahi badira, ukanduna «bere endosatzailearengana zuzendu behar da; azken horrek ukandunari la guntza eman behar dio eta, horrela, berak duen endosatzailearengana zuzen du beharko da. Eragiketa hori etengabe egin behar da, igortzailearengana heldu arte. Endosatzaileek, gainera, endosu horiek kopiatu behar dituzte ale berrietan» (79. art.). Ale aniztasun hori onartzeak eragina du letraren onarpen eta ordainketari buruzko eraentza arruntean. Onarpenaren inguruan, ondokoa ezarri du le geak: «… letraren ale bat onarpenerako bidali duenak ale hori noren eskuetan dagoen zehaztu behar du gainerako aleetan; alea bere esku duen pertsona ho rrek beste ale baten legebidezko eramaileari eman behar dio berori». Edu be rean, «pertsona horrek betebehar hori betetzen ez badu, eramaileak ezin izango du atzerabidezko akziorik egikaritu, aldez aurretik protestorik egin ga be. Protesto horrek adierazi behar du, batetik, eramaileak ez duela onarpe nerako bidalitako alea jaso, agiri hori eskatu arren; eta, bestetik, eramaileak ezin izan duela onarpen edo ordainketarik lortu, beste ale baten bidez (81. art.). Ordainketari dagokionez, bestalde, ondokoa ezarri du 80. artikuluak: aleen bat ordaintzen bada, «azkendu egingo dira gainerakoek eratorritako es kubideak, nahiz eta horietan ez aipatu aleok balioa galduko dutenik aleen bat ordaintzen denean». Edonola ere, «igorpenduak betebeharrak ditu, onartuak izan eta berari itzuli ez zaizkion ale guztien ondorioz». Azkenik, endosa tzaileak «hainbat pertsonari eskualdatu badizkie aleak, endosatzaile horrek eta ondorengoek euren sinadura daramaten eta itzuliak izan ez diren ale guz tien gaineko erantzukizuna izango dute» (80. art.).
955. Letraren kopiak.—Letraren aleak biderkatzeko beste modu bat le tra hori kopiatzea da. Horren bidez, hitzez hitz eta osoosorik kopiatzen da letra, endosuen aipamenak barne. Bikoizkinetan gertatu aldera, kopiak ez ditu sinatzaileen sinadura autografoak jasotzen; ondorioz, kopia hori ez da bene tako kreditu titulua, berori luzatzen den unean. Hori oinarri harturik, «le traren eramaile orok» du kopia bat luzatzeko aukera (82. art.). Bikoizkinak, aitzitik, igortzaileak bakarrik luza ditzake. Esanak esan, legearen 82.3. arti kuluaren arabera, kopia ere «endosatzeko eta abalatzeko modukoa da, ja torrizkoa bezala eta ondore berberekin». Hori kontuan harturik, kopiak endosatzaile edo abalemaile baten sinadura jasotzen duenean, kanbioeran tzukizuna ezartzen du eta, horren ondorioz, kopia horrek balio juridiko sustantiboa izango du. Legearen aginduz, berebat, «kopia non bukatzen den» zehaztu behar da agirian. Kopiaren endosua onartzeak bide ematen dio letra ren zirkulazioari; beste modu batera esateko, bikoizkinaren kasuan gertatzen den bezala, kopiaren bidez letra zirkulazioan jarri ahal izango da, jatorrizkoa onarpenerako igortzen den bitartean. Kopiaren endosatzaile edo abalemaileak erantzukizuna dute kopiaren ukandunari begira. Kontrara, kopiaren ukandunak ezin du jatorrizko titulua sinatu duten gainerakoen aurka jo, kopia hori oinarritzat hartuz. Gainera ko sinatzaileek, bada, harpidetutako aleen arabera bete behar dituzte euren si nadurak. Horrela, legeak arautu egin du kopiaren legebidezko eramaileak jatorrizko tituluaren edukitza eskuratzeko modua; jakina denez, hori lortuz gero, bere eskubide guztiak egikaritu ahal izango ditu eramaileak. 83. arti kuluak honakoa jaso du horren inguruan: «Kopiak jatorrizko tituluaren edu kitzailea nor den adierazi behar du. Edukitzaile horrek titulu hori eman beharko dio kopiaren legebidezko eramaileari. Hori egiten ez bada, ukandu
nak kopia endosatu edo abalatu dutenen aurka bakarrik egikaritu ahal izango du atzerabidezko akzioa; horretarako, ukandunak jatorrizko letra jaso ez due la (letra eskatu bada ere) agertarazi behar du aurretiaz, protesto bidez. Hortik kanpo, bada kopiaren balioa indartzeko bide bat. Ildo horretatik, kopia atera aurretik egiten den azken endosua egin eta gero ondokoa ezar de zake jatorrizko tituluak: aurrerantzean, balioa izango duten endosu bakarrak kopian egindakoak izango dira. Horrelakorik ezarriz gero, deusezak izango dira aurrerantzean jatorrizko tituluan sinatutako endosu guztiak (83.3. art.). Kopiak, bestalde, ezin du onarpenik jaso. Onarpena letran bertan jaso be har da beti (29. art.). Bistan denez, praktikan oso zaila izango litzateke igor tzailearen sinadura autograforik gabeko agiririk onartuko lukeen igorpendua aurkitzea. 956. Letra berriztatuak.—Praktikan, maiz berriztatzen dira kanbio le trak, banku trafikoan, batik bat. Berriztapen horren arrazoiak bi izan dai tezke. Batzuetan, letra horiek ez dira ordaintzen, guztiz edo zati batez. Beste kasu batzuetan, letra horiek ordainduko ez direla aurreikusten da; halakoetan, betebeharpeko nagusiak onartutako beste letra bat (geroko mugaeguna duena) jasotzen du ukandunak, indarrean dagoen zorraren pro solvendo gisa. Merka taritzako letren inguruan, berriztapenaren helburua zenbait zailtasun konpon tzea da, hots, zordunek efektuen ordainketa garaiz egiteko izan ditzaketen zailtasunak. Kreditu eragiketak estaltzeko erabiltzen diren finantza letrak, aldiz, berriztatzeko modukoak izaten dira hasieratik. Kasu horietan, bermatu riko kredituaren amortizazio partzialei egokitzen zaizkie berriztapen horiek. Jatorrizko letraren ordez letra berria ematen da; jatorrizko hori apurtu egiten da, edo, bestela, zordunari itzultzen zaio. Horren ondorioz, azken
du egiten dira jatorrizko letra horrek eratorritako betebeharrak (KZren 1188. art.aren argudiobidea). Kanbiobetebeharrak dituenak letra berriztatuan bere sinadura jartzen ez badu, horren aurka jo nahi duen ukandunak jatorrizko letra izan beharko du; horrez gain, letra hori ordainketarako aurkeztu behar du eta, hala denean, protestoa egin behar du. Dena dela, kasu horretan ukandunak kreditu eskubide bakarra izango du, bi titulu izan arren; horrela, horietako bat ordaintzen bada, letra biak itzuli beharko ditu. Era berean, letra berriztatzeak bide ematen dio salbuespen pertsonalari. Salbuespen hori le tra berria harpidetu duenak egikaritu ahal izango du, letra berriztatuaren or dainketa eskatzen duen ukandunaren aurka. Hipoteka bidez bermaturiko letrak berriztatzen direnean, zalantzan jar tzen da berme hori berriztaturiko letrei ere zabaltzen zaien ala ez. Hipoteka eratzeko unean zabaltze hori hitzartu bada, ez da inolako arazorik izango; edozelan ere, hipoteka hori zabaltzeko beste agiri publiko bat sortu behar da; horretarako, nahikoa da notarioakta. Izatez, borondate adierazpena eskritura eratzailean agertzen da, eta horren berriztapena egitate juridiko hutsa besterik ez da (ikus NAren 144.3. art., eta 1973ko urriaren 26 eta 1981eko urriaren 23an ENZNk emandako ebazpenak). Berariazko itunik egin ez bada ere, alderdiek berriztapen unean egin dezakete hitzarmen hori; dena den, beha rrezkoa da eskritura publiko berria ematea. 957. Letraren amortizazioa.—Kanbio Letrari buruzko Legeak (84, 85 eta 86. art.ak) judizio sistema azkar eta laburra ezarri du letraren legebidezko ukandunari gogoz kontra letra kendu zaion kasuetarako (letra galdu edo sun tsitzen den kasuetarako edota letra hori kentzen dioten kasuetarako). Sistema horren bidez, letra hori gainontzeko bati ordaintzea saihestu nahi da. Orobat, sistema hori erabilita, jatorrizko tituluaren amortizazioa adieraz daiteke, amortizatutako titulu horrek eratorritako eskubideak azkenduz. Gainera, sala keta egiten duenak bere kredituaren ordainketa eskatu ahal izango du amorti zaturiko titulua mugaeguneratzen denean; bestela, letra horren bikoizkin bat lortuko da, letra hori mugaegunean kobratu ahal
izateko. BIBLIOGRAFIA ALONSO ESPINOSA: Representación cambiaria: Presupuestos y eficacia, Madril, 1991; APARICIO RAMOS: La falsedad en la letra de cambio, Madril, 1945; BENELBAZ: La representación cambiaria ante el nuevo ordenamiento jurídico mercantil, Buenos Aires, 1976; BIGIAVI: I vizi della volontà nella dichiarazione cambiaria, Merano, 1943; BONET NAVARRO: «Requisitos formales de la letra de cambio, el pagaré y el cheque: aspectos procesales y sustantivos», in Cuad. D. y Com., 25, 1998, 233. or eta ondorengoak; BOQUERA: «La letra en blanco», in RDBB, 1984, 531. or. eta ondo rengoak; BRUNETTI: La cambiale ed il rapporto causale nella dottrina italia na,WIELANDek italierara egindako itzulpenaren sarrera, Padua, 1931, VII. or. eta ondorengoak; CORTÉS DOMÍNGUEZ, J.: «La amortización de los títulos cambiarios», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 841. or. eta ondo rengoak; EIZAGUIRRE: «La trascendencia de la relación causal en el Derecho cambiario español», in RDP, 1965, 882. or. eta ondorengoak; ESTEBAN VELASCO: «Firma del librador con fines de garantía indirecta», in La Ley, 1983 (2), 282. or. eta ondorengoak; FERNÁNDEZNOVOA: «Algunos aspectos de la domiciliación cambiaria en el Derecho Uniforme», in ADC, 1965, 175. or. eta ondorengoak; GARCÍAPITA: «La letra de cambio en blanco por carencia de librador», in RDBB, 1982, 451. or. eta ondorengoak; GARRETA SUCH: «La letra de cambio en moneda extranjera como cláusula de estabilización», in RDBB, 1983, 319. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRA DA: «El libramiento de la letra de cambio», in El Derecho cambiario, A. MENÉNDEZ eta beste batzuena, Madril, 1986, 385. or. eta ondorengoak; ILLESCAS ORTIZ: «Los aspectos sustantivos de la nueva regulación de la letra de cambio», in RDBB, 1986, 269. or. eta ondorengoak; LA LUMIA: L’obbligazione cambiaria e il suo rapporto fondamentale, Milan, 1923; MONTERO AROCA: «Falsedad de la firma en la aceptación de la letra de cambio y carga de la prueba», in Justicia, 1982, 68. or. eta ondo rengoak; MOSSA: La dichiarazione cambiaria, Pisa, 1930; MUÑOZPLANAS: «La re novación cambiaria», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 221. or. eta ondorengoak; PAZARES: «Naturaleza jurídica de la letra de cambio», in El Derecho cambiario, A. MENÉNDEZ eta beste batzuena, Madril, 1986, 95. or. eta ondorengoak; POLO SÁNCHEZ: «La reforma del impreso oficial de la letra de cambio», in RJC, 1975, 497. or. eta ondorengoak; RUIZ SÁNCHEZ: «Vencimiento de la letra de cambio: día fijo o determinado», in RDEA, 1996, 14. zk., 95. or. eta ondorengoak; SCHUMANN: Die Fälschung nach dem neuen Wechselund Echeckrecht, Berlin, 1956; TIRADO: «En torno
a la desaparecida cláusula casatoria», in RDM, 1978, 139. or. eta ondorengoak; IDEM: «Reflexiones sobre las letras de cambio sin expresión de la moneda de pago», in RDBB, 1982, 881. or. eta ondorengoak; TOMILLO URBINA: La hipoteca cambiaria en el ordenamiento jurídico español, Madril, 1988; VELASCO SAN PEDRO: La repre sentación en la letra de cambio, Valladolid, 1990; VICENT CHULIÁ: Libramiento de la letra de cambio, provisión de fondos y deber de aviso, Valentzia, 1974; WIELAND: Der Wechsel und seine Zivilrechtlichen Grundlagen, Basilea, 1901; WINKLER: Falsch vertretung im Wechselrecht, Leipzig, 1932; WOLFF, M.: «Ueber den Verkehrsschutz in neuen Wechselrecht», in Mélanges, WIELAND, BasileaParis, 1934, 438. or. eta ondorengoak.
§ LIX. LETRAREN ONARPENA LABURPENA: 958. Kontzeptua.—959. Onarpenaren ezaugarriak.—960. Letrak onar penerako aurkeztea.—961. Onarpenaren ondoreak.—962. Letraren onarpenik eza eta protestoa.—963. Onarpenean esku hartzea.—964. Onarpenaren kitapena.—965. Le traren onarpena eta fondo hornikuntza.—966. Hornikuntzaren lagapena.—967. Hor nikuntzarik eza eta mesede letra.
958. Kontzeptua.—Letra sortu eta gero egiten diren kanbioadierazpenen artean, onarpenaren ingurukoa azpimarratu behar da. Adierazpen horren bi dez, igortzaileak emandako ordainketaagindua betetzeko konpromisoa har tzen du igorpenduak. Onarpenak modu nabarian indartzen ditu letraren kreditua eta ukandu naren egoera; onarpen hori dela bide, tituluak barneratzen duen ordainketa betebeharra oso zorrotza da, alegia, agiriaren gainerako sinatzaileen betebe harrak baino zorrotzagoa. Onarpena eman aurretik, igorpendua ez da kanbio zordunen multzoan sartzen; kanbio letra igorpenduaren pentzuan igortze hutsak ez du esan nahi horrek letra ordaintzeko betebeharrik duenik. Kasu batzuetan, igorpenduak aldez aurretik hartzen du letra onartzeko konpromi soa, igortzaile edo hartzaileari begira; letraz kanpoko itun horrek, dena den, ez du igorpendua kanbio letrarekin lotzen. Itun hori betetzen ez bada, kasuan kasuko akzio zibilak bakarrik egikaritu ahal izango dira. Igorpenduak, zuze neko kanbiozordun nagusi gisa, mugaegunean letra ordaintzeko betebeharra izan dezan, nahitaez onartu behar du letra hori. 959. Onarpenaren ezaugarriak.—Letraren onarpenak ondoko ezauga rriak ditu: a) Letran bertan azaldu behar da. Kanbiobetebeharren
hitzezhitzezko tasun zorrotza kontuan harturik, ez dira baliozkoak ahoz edota letratik ba nandu edo bereizitako agiri edo egintzen bidez egindako onarpenak. Legearen 29. artikuluaren aginduz, onarpena «kanbio letran idatzi behar da». Onarpen hori letraren bikoizkinetan ere jaso daiteke, ez, ordea, horren kopietan; aurre tik esan bezala, letraren kopiek ezin dute onarpenik jaso. b) Ez da adierazpen formal edo solemnea. Hortaz, nahikoa da igorpen duak edo beraren ahaldunak «onartzen dut» edo horren baliobesteko adieraz pena berariaz egitea, horien sinadura autografoarekin batera. Are gehiago, legeak onarpenaren balioa ematen dio igorpenduak letraren aurrealdean egin dako sinadura hutsari eta, horren ondorioz, ez da beharrezkoa onarpenaren inguruko adierazpen zehatzik egitea (29. art.). Onarpenak, oro har, ez du zertan datarik jaso baliozkoa izateko, ageritik epe jakin batera igorritako letren kasuan izan ezik; azken horietan, onarpe naren data erabakigarria da, letrak kobratzera aurkezteko epearen mugaeguna zehaztean. Hizpaketa berezi baten bitartez, letrak onarpenerako aurkezteko epea zehazten denean ere, gauza bera gertatzen da. Bi kasu horietan, onarpe na eman den data jaso behar du letrak edo, ukandunak hala nahi izan badu, letra onarpenerako aurkeztu den data. Onarpenaren data jasotzea beharrezkoa izanik, data hori jasotzen ez bada, letraren eramaileak data hori jaso ez dela agertarazi behar du protesto bidez epe baliodunean; osterantzean, eramaileak ezin izango ditu egikaritu igortzaile eta endosatzaileen aurka dituen eskubi deak (29.2. art.). c) Adierazpen hutsa edo baldintzarik gabekoa izan behar da. Onarpe naren ezaugarri hori beren beregi zehaztu du legearen 30. artikuluak: «Onar pena huts eta soila izan behar da, baina igorpenduak zenbatekoaren zati batera muga dezake onarpen hori. Hortik kanpo, kanbio letraren testuan beste edozein aldaketa egiten bada onarpenaren bidez, letra hori onartzen ez dela ulertuko da.
Onartzaileak, dena den, egindako onarpenaren araberako bete beharrak hartuko ditu». Lege manu horren interpretazio zuzena eginez gero, honako ondorioak ditugu: 1) onarpena «huts eta soila» izan behar da nahitaez; ukandunak, bada, ezin du kanbio letran aldaketarik egin, baldin eta aldaketa horrek biharetziko eta zalantzazko jazokuntza baten menpe jartzen badu letraren ordainketa. 2) Legeak onartzen duen aldaketa bakarra onarpen partzialari edo letraren «zen batekoaren zati batera» mugatutako onarpenari buruzkoa da. Igorpenduak, halakoetan, onartutako zenbatekoaren gaineko betebeharrak hartzen ditu. Edonola ere, eramaileak protestoa egin ahal izango du, kanbio letra osooso rik onartu ez dela oinarritzat hartuta; ondorioz, atzerabidezko akzioak egi karitu ahal izango ditu eramaile horrek igortzailearen, endosatzaileen eta letra ordaintzeko betebeharra duten gainerakoen aurka, letra mugaegu neratzeari itxaron gabe (50. art.). 3) Hortik kanpo, kanbio letraren testuan beste edozein aldaketa egiten bada onarpenaren bidez (epeari, ordainketa lekuari, monetari eta abarri buruzko aldaketak), letra hori «onartzen ez dela ulertuko da»; legearen 50 eta 51. artikuluen arabera, ez onartze hori protesto bidez agertarazi behar da, ukandunak atzerabidezko akzioak izan ditzan. 4) Goian azaldu dugun bezala, onarpenaren bidez, letraren testua aldatzen bada, letra onartu ez dela ulertuko da; onartzaileak, hala ere, «egindako onarpe naren araberako betebeharrak hartuko ditu». Hori guztia gogoan izanik, titu luaren ukandunak bi aukera ditu bere kreditua kobratzeko: bata, zeharkako bidea, hots, atzerabidean igortzailearen, endosatzaileen eta letra ordaintze ko betebeharra duten gainerakoen aurka jotzea, letra igortzean ezarritakoaren arabera; bestea, onartzailearen edo horren abalemailearen aurka zuzeneko akzioa egikaritzea, onarpenak eragindako aldaketak aintzat hartuz. ahal
960. Letrak onarpenerako aurkeztea.—Letrak onartu izateko, na
hitaezkoa da horiek onarpenerako aurkeztea. Aurkezpen hori egiten ez bada, ezin eman daiteke onarpenik. Esanak esan, letra guztiak ez dira derrigor onarpenerako aurkeztu behar. Alderantziz, aurkezpen hori beharrezkoa duten letra bakarrak ageritik epe jakin batera igorritakoak dira; bestela, ezin izango dira letra horiek eratorri tako kanbioeskubideak egikaritu. Letraren agerikotasuna eta onarpenerako aurkezpena gauza bera dira; ondorenez, letra horietan nahitaezkoa da aurkez pena egitea, mugaegunerako epea zenbatzen hasteko. Legearen aginduz, age ritik epe jakin batera luzatutako letrak ÂŤurtebeteko epearen barruan aurkeztu behar dira onarpenerako, epe hori letren datatik zenbatzen hasitaÂť. Nolanahi den ere, igortzaileak epe hori laburtu zein luzatzeko aukera du; endosatzai leek, bestalde, epe hori laburtzeko aukera dute (27. art.). Ageritik epe jakin batera igorritako letrak onarpenerako aurkezten ez ba dira epe horren barruan, ulertu behar da letra horiek kalteturik gertatu direla. Kasu horietan, ukandunak ezin die ordainketa eskatu igortzaileari, endosa tzaileei edota ordainketa betebeharra duten gainerakoei (63. art.). Edozein modutara ere, aurkezpen hori ez egitearen karia ezinbestea denean, luzatu egingo dira epe horiek, ezinbestea eten bitartean. Ezinbesteak hogeita ha mar egunetik gora irauten badu, atzerabidezko akzioak egikaritu ahal izango dira, aurkezpen edota protestorik egin behar izan gabe (ikus 64. art.). Gainerako letrei dagokienez, onarpenerako aurkezpen hori aukerakoa da eta, egitekotan, mugaeguna baino lehen egin behar da. Dena dela, igortzai leak edota endosatzaileek letran bertan ezar dezakete ÂŤletra hori onarpenerako aurkeztu behar dela, horretarako epea zehaztuz edo zehaztu gabeÂť (26. art.). Egia esan, letrak onarpenerako aurkeztearen helburua letra horien kreditua indartzea da, igorpenduak egindako sinaduraren bidez. Hori dela eta, aur kezpen ezak ez die kalterik egiten kanbio letrak eratorritako eskubideei. Le geari helduz, igortzaileak onarpenerako aurkezpena egitea debeka dezake letran bertan, bai eta aurkezpen hori data jakin bat baino
lehen egitea ere (26. artikulua). Onarpenerako aurkezpena igorpenduari edo horren ahaldunari egin behar zaio «bere egoitzan». Aurkezpen hori letraren «ukandunak edo eramaile hu tsak» egin dezake (25. artikulua). Kanbio letrak «bi igorpendu edo gehiago izendatuz gero, horietarik edozeini egin ahal izango zaio aurkezpena, horren kontrakorik ezartzen ez bada bederen». Horren ondorioz, letrak ezarritakoa hartu behar da kontuan lehenik eta behin. Adierazpen berezirik egiten ez bada, ukandunak igorpenduetarik edozeini egin diezaioke aurkezpena. Horren harira, nahikoa da igorpenduetako batek onarpenari ezezkoa ematea, ukandu nak (50. artikuluak ezarritakoaren arabera) atzerabidezko akzioa egikaritu ahal izateko (31. art.). Kasu batzuetan, igorpenduak —aurkezpena jasotzen duenak, hain zu zen— denbora behar du igortzailearekin dituen harreman pertsonalak aztertu eta igorpen hori zuzena den ala ez egiaztatzeko. Hori oinarri harturik, legeak ahalmena ematen dio igorpenduari letraren bigarren aurkezpena eskatzeko, letra aurkeztu eta biharamunean (28. art.). Ukandunak igorpenduaren eskaki zun hori betetzen ez badu, eta azken horrek inguruabar hori agertarazten badu protestoan edota horren baliobesteko adierazpenean, ezbetetze hori alega dezakete atzerabidezko betebeharpekoek. Era berean, eta lege manu horri eu tsiz, eramaileak ez dio igorpenduari eman beharrik onarpenerako aurkeztu den letra. 961. Onarpenaren ondoreak.—Onarpena dela bide, igorpendua kanbio zirkuluan sartzen da, zuzeneko zordun nagusi bihurtuz. Legearen 33. artiku luaren arabera, «onarpenaren bidez, igorpenduak kanbio letra mugaegunean ordaintzeko betebeharra hartzen du». Beste alde batetik, 49.2. artikuluak ondokoa ezarri du: «… ordainketarik egiten ez bada, kanbio letrak erato rritako zuzeneko akzioa izango du ukandunak (hala denean, igortzaileak), onartzailearen eta horren abalemailearen aurka;
ukandunak, akzio horren bidez, 58 eta 59. artikuluak ezarritakoa erreklamatu ahal izango du protesto rik egin behar izan gabe, bai bide arruntean, bai betearazpen bidean». Lege manu horien arabera, badirudi onartzailearen ordainketa betebe harra abstraktua dela, hots, betebehar horrek bere kariarekin inolako loturarik ez duela. Zernahi gisaz, indarreko lege hori eratu duen abstrakzio printzipioa hagitz ahuldurik geratzen da, lege horren 67. art.ak ezarritakoa aintzat har tzen badugu. Artikulu horren aginduz, kanbiozordunak letraren ukandunaren aurka jar ditzake auzibidezko salbuespenak, salbuespenon oinarri badira «ha rekin dituen harreman pertsonalak» eta, bestetik, zordun horrek «aurreko ukandunen aurka dituen salbuespen pertsonalak, baldin eta letra eskuratze an ukandunak jardun badu zordunari kalte egiten diola jakinda». (Manu hori arreta handiagoaz aztertuko dugu geroago, 1005. zk.an). Onartzaileak kanbio letra ordaintzen badu, gainerako kanbiobetebeharpeko guztiak askatuko ditu euren betebeharretatik. 962. Letraren onarpenik eza eta protestoa.— Igorpenduak letra ordain tzen ez badu, igorpendu hori kanbiozirkulutik kanpo geratuko da. Hori go rabehera, ukandunak kanbioeskubideak izango ditu letraren sinatzaileei begira; eskubide horiek egikaritu ahal izateko, ukandunak modu sinesgarrian agertarazi behar du igorpenduak ezezkoa eman diola onarpenari, ez onartze hori oinarri duen protestoa eginez. Legearen 50. artikuluaren esanetan, ukan dunak atzerabidezko akzioa egikaritu ahal izango du igortzailearen, endosa tzaileen eta letra ordaintzeko betebeharra duten gainerakoen aurka, «letra onartu ez denean, guztiz edo zati batez»; horretarako, ez da beharrezkoa le tra mugaeguneratzeari itxarotea. Onarpenik eza notarioprotesto bidez agertarazi behar da. Hala ere, eta prozedura errazteko helburuarekin, legeak honakoa ezarri du 51. artikuluan: igortzaileak, beren beregi, protestoa egin
dadin eskatu ez badu, protestoaren kanbioondorio berberak izango ditu onarpena ukatzeko egiten den adieraz penak; adierazpen horrek kanbioondoreak izan ditzan, beharrezkoa da berori letran bertan jasotzea, datarekin eta igorpenduaren sinadurarekin batera. Adierazpen hori notarioprotestoa egiteko ezarri den epean —legeak ezarri tako epean— egin behar da. (Protestoaren forma eta epeari buruz, ikus 992. zk.; onarpenarekin loturiko «gasturik gabe» edo «protestorik gabe» klausulen inguruan, ikus 991. zk.). Letraren ukandunak onarpenik ezaren berri eman behar die igortzaileari eta bere endosatzaileari, zortzi egun balioduneko epean. Endosatzaile horrek, aldi berean, bere endosatzaileari eman beharko dio onarpen ezaren berri, bi egun balioduneko epean. Hariari segiz, berriemate hori endosu katean zehar egin behar da, igortzailearengana heldu arte. Berriematea hainbat modutan egin daiteke, esaterako, letra bera itzuliz. Berriemate hori epearen barruan gauzatzen ez duenak bere akzioari eutsi ahal izango dion arren, arduragabekeria horren ondorioz sor daitezkeen kalteen gaineko erantzukizuna izango du; edonola ere, erantzukizun horrek muga bat du, letraren zenbatekorainoko muga, hain zuzen. Bestalde, letraren sinatzaile bati luzatutako berriemate guztiak horren abalemaileari ere luzatu behar zaizkio epe berean. (Horren inguruan, eta epeak zenbatzeko moduari buruz, ikus 55. art.). 963. Onarpenean esku hartzea.—Horren bidez, pertsona batek kanbio letran esku hartzen du, letra hori igorpenduaren ordez onartu edo ordain tzeko; pertsona hori kanbiozirkuluaren barnean edo kanpoan egon daiteke. Kasu batzuetan, igortzaileak edota endosatzaile nahiz abalemaile batek be rariaz adierazten du nor den eskuhartzailea; kanbioadierazpen horren bidez, bada, letra hori zein pertsonari aurkeztu behar zaion (aurkezpen hori beha rrezko gertatzen denean) zehazten da, pertsona horrek letra onar edo ordain dezan (eskatutako eskuhartzea). Beste kasu batzuetan, aldiz, letrak berak ez du horren inguruko adierazpenik ezartzen eta, horren ondorioz, pertsona ba tek berez eta modu askean esku hartzen du kanbio letran.
Pertsona horrek atzerabidezko edozein betebeharpekoren kontura esku hartzen du, letraren krisia saihesteko helburuarekin. Bi eskuhartze mota horiek legearen 70. artikuluak jaso ditu. Horren harira, eskuhartze hori «gainontzeko batek, igorpenduak berak edota kanbio betebeharrak dituzten beste pertsonetarik edozeinek egin dezake, ez, ordea, onartzaileak»; halaber, eskuhartzaileak «pertsona baten kontura jarduten duenez, eskuhartzearen berri eman beharko dio pertsona horri, bi egun balioduneko epean» (70.2. art.). Pertsona hori da onuraduna. Eskuhartze bidez egindako onarpena bi baldintza objektibo hauen menpe dago: a) letra onartzeko modukoa izatea, eta b) mugaeguna heldu baino lehen, atzerabidea irekita egotea (71.1. art.). Kanbioadierazpen hori «letran bertan agertarazi behar da, eta eskuhartzaileak sinatu behar du berori; gainera, letra horretan noren kontura esku hartu den ere adierazi behar da». Azken in guruabar hori jasotzen ez bada, letra igortzailearen kontura onartu dela uler tuko da (71.2. art.). Eskuhartzeak ondore hauek sortzen ditu letraren ukandunari eta esku hartze bidezko onartzaileari begira: a) Ukandunari dagokionez, «kanbio le tran pertsona bat izendatu denean horrek, ordainketa leku berean, letra onar edo ordain dezan (beharrezko gertatzen denean), ukandunak mugaegunaren aurreko atzerabidezko akzioak galduko ditu izendapen hori egin duenaren eta horren osteko sinatzaileen aurka. Dena dela, zehaztutako pertsonari letra aur keztu eta horrek onartzen ez badu, ez dira akzio horiek galduko; horretarako, alabaina, beharrezkoa da onarpenik eza protesto bidez agertaraztea» (72.1. art.). Gainerako eskuhartze kasuetan, «ukandunak ezezkoa eman diezaioke eskuhartze bidezko onarpenari; eskuhartze hori onartuz gero, ostera, eta onarpena beste pertsona baten kontura eman dela kontuan harturik, ukandu nak galdu egingo ditu mugaeguna iritsi baino lehen pertsona horren aurka zituen akzioak, bai eta horren osteko sinatzaileen aurkako akzioak ere (72.2. art.). b) Eskuhartze bidezko onartzaileari dagokionez, «horrek, pertsona ba ten kontura jarduten duenez, erantzukizuna du pertsona horren osteko endo
satzaileei eta letraren ukandunari begira; bestela esatearren, eskuhartzaileak pertsona horrek izango lukeen erantzukizun berbera izango du» (73.1. art.). Bestalde, letra eskuhartze bidez onartzen bada ere, eskuhartze hori beste pertsona baten kontura egiten denez, pertsona horrek edo beraren berme emaileek «eskubidea dute ukandunari letra, protestoa eta erresaka kontua eman dezan eskatzeko» (73.2. art.). 964. Onarpenaren kitapena.—Aurretik azaldu dugun moduan, kanbio betebeharrek izaera formala edo hitzezhitzezko izaera dute. Edozelan ere, legearen 34. artikuluaren aginduz, onartzaileak berak kitatu edo ezeztatu ahal izango du kanbio letran sinatutako onarpen adierazpena. Artikulu horren le henengo lerroaldeak ondokoa adierazten du hitzez hitz: «Igorpenduak letra bere eskuetan izan eta onartu arren, onarpen hori ezaba edo kita dezake, letra hori itzuli baino lehen; halakoetan, letra onartu ez dela ulertuko da. Kontrako frogarik izan ezean, kitapen edo ezabapen hori igorpenduak berak egin duela ulertuko da, egin ere, titulua itzuli aurretik». Horrela, letra onartu duen igor penduak onarpen hori kitatzeko ahalmena du, letra bere esku duen bitartean. Letra itzuli eta gero, beraz, ahalmen hori galtzen du igorpenduak. Ildo horre tatik, legeak iuris tantum presuntzioa ezartzen du onartzailearen mesedetan, alegia, kitapen hori letra itzuli baino lehen egin delako presuntzioa. Hala ere, onarpenaren kitapen hori titulua itzuli eta gero egiten da batzuetan, dela ukanduna horrekin ados dagoelako, dela onartzaileak endosu bidez jaso due lako tituluaren edukitza. Kitapena titulua itzuli eta gero egin dela frogatuz gero, onarpena baliozkotzat joko da horren aurretik letra sinatu dutenei be gira; kitapenaren osteko sinatzaileei begira, aitzitik, eragingarria izango da kitapen hori. Dirudienez, horixe da konponbiderik egokiena. Kitapena gorabehera, legeak babestu egiten ditu sinatzaileen eskubideak, baldin eta igorpenduak idatziz jakinarazi badie horiei letraren onarpena. Ho rrekin loturik, ondokoa ezarri du 34. art.aren bigarren lerroaldeak:
Edozein modutara ere, igorpenduak bere onarpena idatziz jakinarazten badio ukandu nari edota letraren edozein sinatzaileri, onarpenaren araberako betebeharrak izango ditu horiei begira. 965. Letraren onarpena eta fondo hornikuntza.— Historian zehar, le traren onarpenaren eta fondo hornikuntzaren (igorpenduak ordainketa egin dezan jasotzen duen fondoaren) artean kari bidezko lotura izan da beti. Jaki na denez, kanbio letra urrutitik urrutirako truke kontratuaren tresna gisa sortu da; horren arabera, igorpenduak igortzailearen mandatari moduan jardun du, kontratu hori betez. Hori dela eta, igorpenduak beharrezko fondoak jaso behar izan ditu, agindu hori bete ahal izateko. Igortzaileak, bada, hornikuntza hori egiteko betebeharra izan ohi du, igorpenduari beharrezko diru kopurua (fon doak) emateko betebeharra, hain zuzen; hornikuntza horren bidez, letra bete izan du igorpenduak, eta horren egoera juridikoa zehaztu da. Hori oinarritzat harturik, igorpenduak letra onartu du, igortzaileak horren balioa eman dione an edota balio hori letra mugaeguneratu baino lehen jasotzeko igurikimena izan duenean. Horrenbestez, oso zail gertatu da igorpenduak efektuaren or dainketa zorpekoan (edo aldez aurretik hornikuntzarik jaso gabe) onartzea. Gerogarrenean, letraren eginkizun ekonomikoa aldatu egin da, letra hori ordainketa tresna bihurtuz. Harrezkero, hornikuntzaren eginkizuna ez da izango fondoak bidaltzea; haatik, hornikuntza modalitate berri horrek igor tzaileak igorpenduaren aurka duen kreditua adierazten du, kreditu horren karia edozein izanda ere. Igorpenduak onartu eta ordaindu egiten du, igortzai learekin duen betebeharra letra bidez kitatzeko. Bi hornikuntza mota horiek Merkataritza Kodeak jaso zituen 456 eta 457. artikuluetan. Lehendabizikoa kanbio letraren lehenengo etaparekin lotzen da; esan bezala, une horretan pertsona baten pentzuan igortzen da letra, eta igor tzaileak fondo hornikuntza eman behar dio pertsona horri. Bistan denez, hor nikuntza hori benetako diru hornikuntza da, hau da, letraren
balioa estaltzeko fondo hornikuntza. Bigarrenak, berriz, hornikuntzaren ikuspuntu juridikoa ja so du, kanbiosistema garatuei loturikoa, hain zuzen. Sistema horietan, igor tzaileak igorpenduaren aurka duen kreditua (letra mugaeguneratzen denean) adierazten du hornikuntzak. Egia esan, hornikuntza horien arteko desberdintasuna ez da inoiz oso ar gia izan. Lehenengo kasuan, adibidez, eta diruaren izaera suntsikorra kontuan hartuz, letra ordaintzeko jaso diren zenbatekoak igorpenduaren ondarean sar tzen dira. Azken finean, igortzaileak igorpenduaren aurka duen kreditua bes terik ez da hornikuntza. Hornikuntza horren oinarria, dena dela, igortzaile eta igorpenduak letratik kanpo dituzten harremanek osatzen dute. Harreman ho riek ondoreak sortzen dituzte igorpenduaren eta igortzailearen artean, baina ez dituzte batak zein besteak hartutako kanbiobetebeharrak ukitzen. Horren ondorioz, Espainian indarrean dagoen Kanbio Letrari buruzko Legeak fondo hornikuntzaren arauketa alde batera uzteko aukera izan du, hornikuntza ren lagapenari buruzko gaiaren inguruan izan ezik; horren gaineko azalpena hurrengo epigrafean egingo dugu. Letra ordaintzeko fondo hornikuntzarik eman ez bada ere, onarpena egin duen igorpenduak bere kanbiosinadura bete behar du; 67. artikuluak ezarri takoaren arabera, ostera, igorpenduak letraren ukandunigortzailearen aurka jar ditzake auzibidezko salbuespenak, salbuespenon oinarri badira harekin dituen harreman pertsonalak. Jurisprudentziak, bestalde, Merkataritza Ko deak jasotako kanbiosistemaren menpe, ahalmen hori eman dio onartzaileari igortzailearen aurka (ikus 1959ko martxoaren 24ko eta 1960ko azaroaren 17ko epaiak). 966. Hornikuntzaren lagapena.窶認ondo hornikuntza ematearen helbu rua letraren ordainketa erraztea bada ere, letraren ukandunak ez du es kubiderik hornikuntza hori osatzen duten fondo edo kredituen
gainean. Horregatik, igortzaileak fondo horiek xeda ditzake letra ordaindu baino lehen, horren balioa beste helburu batzuetarako erabiliz, eta ukandunak ezin izango du horren aurka jo. Hornikuntza lagatzeko itun berezirik egin ez bada, hornikuntzaren balioa igortzailearen ondarean geratzen da letrak dirauen bi tartean; igorpena gainontzeko baten kontura egin denean, aldiz, gainontze ko horren ondarean geratzen da hornikuntza. Hortaz, letra eskualdatzearekin batera ez da hornikuntza hori ematen. Merkataritza Kodeak ez zuen itun berezi hori jaso. Egungo legeak, kon trara, 69. artikuluan arautu du itun hori; artikulu horren harira, igortzaileak, letran bertan jasotako klausula baten bidez, hornikuntzaren gainean dituen eskubideak lagatzen baditu, ukandunari eskualdatuko zaizkio eskubideok. Lagapena igorpenduari jakinarazi eta gero, horrek behar bezala legebidez taturiko ukandunari bakarrik ordain diezaioke, azken horrek kanbio letra ematen dionean. Kanbio letran idatzitako itun horren bidez, igortzaileak hornikuntzaren gaineko eskubideak eskualdatzen dizkio lehenengo ukandunari; horrek gaine rako ukandunei eskualdatuko dizkie eskubideok, hots, endosu katearen bidez legebideztaturiko ukandunei; izan ere, endosuak berak legebideztatzen du la gapenhartzailea (orokorrean, hornikuntzaren lagapenari buruz, ikus 1981eko apirilaren 18ko eta 1986ko abenduaren 19ko epaiak). 967. Hornikuntzarik eza eta mesede letra.— Hornikuntzarik ez badago, gehienetan ez da letra onartzen. Igorpenduek ez dituzte letrak zorpekoan onartzen, igortzaileari euren aurka letrak igortzeko ahalmena (hornikuntzarik jaso gabe) eman diotenean izan ezik. Kasu batzuetan, dena dela, letra ordain tzeko asmorik gabe ematen da baimen hori, eta eragiketa horren helburua igortzaileari mesede egitea besterik ez da. Igortzaileak, efektua deskontatuz, berehala lor dezake letra horren balioa; orobat, mugaegunean letra igorpen duaren ordez jaso eta ordaintzeko konpromisoa hartzen du igortzaileak. Ho
rrelako letrak mesede letra izenez ezagutzen dira. Letra horien karia «mesede egiteko itun edo hitzarmen»a (igorpenerako baimena) da; itun hori da, hain zuzen ere, letra sortzeko baldintza ekonomikoa. Horren bidez, letraren balioa bermatu edo ziurtatzen da; egineginean ere, emandako mesede sinadura dela bide, onartzaileak ordainketa betebeharra hartzen du, letraren gainontzeko ukandunei begira. Mesede letrak abusuz erabil daitezke maula eta ziri arriskutsuak gauza tzeko. Horrela, bi pertsonak elkarren arteko igorpenak egiten dituzte, «ko lusioletra» izenekoak sortuz (ikus 1990eko azaroaren 14ko epaia). Kasu horietaz landa, kreditu eragiketa garbi eta arruntetan ere erabil daitezke mese de letrak; horrelakoetan, ez da zalantzan jartzen mesede sinadura horien zi legitasuna. BIBLIOGRAFIA ÁLVAREZ ABUNDANCIA: «Letras de cambio: Impugnación impropia de la acep tación», in RGLJ, 1963, 260. or. eta ondorengoak; IDEM: «Impugnación por el factor de la aceptación cambiaria de su principal», in RGLJ, 1969, 133. or. eta ondorengoak; APARICIO RAMOS: «Aceptación de la letra de cambio», in NEJ, Bartzelona, 1950, II, 236. or. eta ondorengoak; AURIOLES MARTÍN: «La protección del tenedor cambiario a través de la cesión de la provisión (art.69 Ley cambiaria y del cheque)», in RDM, 1990, 369. or. eta ondorengoak; BERNINI: «Notas sobre la aceptación de la letra de cambio», in RDM, 1955, 55. zk., 7. or. eta ondorengoak; CARBONERES TEROL: La aceptación de la letra de cambio, Madril, 1976; CARDELUS GASSIOT: «Aceptación por representante. Requisito de la antefirma del artículo 447 del Código de comercio», in RJC, 1970, 345. or. eta ondorengoak; EIZAGUIRRE: «Cuestiones que suscita el artículo 62 del Anteproyecto de Ley cambiaria y del cheque (cesión de la provisión)», in RDBB, 1984, 33. or. eta ondorengoak; GARCÍAPITA: «La apertura de crédito de aceptaciones y las firmas cambiarias de favor», in RDBB, 1986, 727. or.; IDEM: La aceptación de la letra de cambio, Madril, 1992; GIRÓN TENA: «Letra de compla cencia: concepto, función y validez. Los efectos de la firma de favor», in RDM, 1946, 4. zk., 149. or. eta ondorengoak; IDEM: «Una forma de interpretar los artículos del C. de c. sobre la provisión», in RDM, 1950, 25. zk., 33. or. eta ondorengoak; IGLESIAS PRADA:
«En torno a la fórmula legal de aceptación de la letra de cambio», in RDM, 1973, 130. zk., 457. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «El reembolso de la letra por falta de aceptación, “facultas solutionis” de los obligados cambiarios en regreso», in RDM, 1971, 122. zk., 503. or. eta ondorengoak; LEHMANN: Natur des Wechsel akzeptes nach dem Künftige Weltwechselordnung, Greifswald, 1916; MENÉNDEZ (Aurelio): «La aceptación de la letra de cambio», in Derecho cambiario, Madril, 1986, 513. or. eta ondorengoak; IDEM: «La intervención de la letra de cambio», in De recho cambiario, aip., 707. or. eta ondorengoak; MOSSA: «La cessione della provvista in Diritto cambiario italiano», in Mélanges, WIELAND, BasileaParis, 1934, 261. or. eta ondorengoak; MOTOS GUIRAO: «La fórmula legal de aceptación de la letra de cam bio», in RDM, 1953, 44. zk., 149. or. eta ondorengoak; PAZARES: La letra de favor, Madril, 1987; POLO SÁNCHEZ: «De nuevo sobre la fórmula del acepto», in RJC, 1971, 715. or. eta ondorengoak; IDEM: «Provisión de fondos y legitimación para librar», in Estudios URÍA, 649. or. eta ondorengoak; RUBIO: «Acepto o aceptamos», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 373. or. eta ondorengoak; SIMONETTO: «Sugli effetti della cosidetta “autorizzazione” a emettere trata e del suo inadempimento anche nei riguardi della decadenza dal termine», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, III, 351. or. eta ondorengoak; SOTO NIETO: «La llamada letra de favor o complacencia», in RGD, 1969, 1126. or. eta ondorengoak.
§ LX. LETRAREN ZIRKULAZIOA LABURPENA: 968. Zirkulazio moduak.—969. Berezko kanbiozirkulazioa. Endosua.—970. Endosu oso edo eskualdatzailea. Izaera.—971. Endosuaren forma eta betekizunak.— 972. Endosu zuria eta eramailearentzako endosua.—973. Endosu osoaren ondoreak. —974. Endosu mugatuak: ahalduntze endosua eta berme endosua.—975. Erretornu en dosua.—976. Letraren ope legis eskualdaketa.—977. Letraren lagapen arrunta.
968. Zirkulazio moduak.—Kanbio letra zirkulaziorako titulua da oro korrean. Hasieran, urrutitik urrutirako truke kontratuaren tresna hutsa izan bazen ere, azkar bihurtu zen ordainketa tresna; ondorioz, kanbio letra muga rik gabe eskualda daiteke. Zirkulazioari dagokionez, letraren izaera erreala nagusitzen da betebehar izaeraren gain. Kanbio letra, res nova (eskubideak barneratzen dituen agiria) denez, ondare batzuetatik beste batzuetara eskualdatzeko edo zirkulazioan ari tzeko titulu egokia da. Kanbio Letrari buruzko Espainiako Legeak zirkulazio modu desberdinak arautu ditu: lehenik, eskualdaketa sistema berezia, alegia, letraren fisonomia bereziari eta kanbiotrafikoaren beharrizanei egokitutako sistema (berezko kanbiozirkulazioa); bigarrenik, Zuzenbide zibilaren arau edota printzipioen araberako sistema (berezkoa ez den zirkulazioa); eta, azke nik, legeak berak agindutako zirkulazioa, hots, negozio juridiko eskualdatzai leekin lotzen ez den zirkulazioa (ope legis eskualdaketa). 969. Berezko kanbiozirkulazioa. Endosua.—Berezko kanbiozirkula zioak letraren izaera hartu du oinarritzat. Jakina denez, kanbio letra kreditu titulu osoa da, eta titulu horrek erabat barneratzen du eskubidea. Zirkulazio horren bidez, titular berriak eskubide autonomoak eskuratzen ditu. Hori oina rri harturik, eta besterik zehaztu ezean, ezin dira titular horren kontra jarri aurreko titularren aurka baliozkoak diren auzibidezko
salbuespen pertsonalak. Zirkulazio hori negozio juridiko eskualdatzaile baten bitartez gauzatzen da, letran bertan adierazpen berezia jasoz (endosu klausula). Letraren zirkulazioaren barruan, endosuaren garrantzia azpimarratu be har da. Egia esateko, kanbio letra zirkulaziorako titulu bihurtu da erakunde horren bidez. Horrela, jatorrizko kanbiohartzekodunaren ordez beste hartze kodun bat sartzen da kanbio letran, eta azken hori ere tituluan bertan izenda tzen da. Endosua kanbio letran jasotako adierazpena da; horren bidez, kanbiohartzekodunak pertsona bati eskualdatzen dio tituluak barneratutako eskubidea, kanbio letra pertsona horri (edota horren agindura) ordaintze ko agindua emanez. Horren ildotik, endosuaren eginkizun arrunta letraren jabetza eskual datzea da. Endosuaren inguruko ulerkera hori, ordea, ezin daiteke betebetean onartu; kasu batzuetan —jarraian ikusiko dugun bezala—, endosuak bermea edo ahalduntzea emateko helburua du. Legearen 17. art.ak kanbioegintza horren (endosuaren) eginkizunik garrantzitsuena bakarrik jaso du; artiku lu horren arabera, «endosuaren bidez, kanbio letrak eratorritako eskubide guztiak eskualdatzen dira». Hori guztia kontuan izanik, komenigarria da une honetan endosu osoa eta endosu mugatua bereiztea. Lehenengoak letraren jabetza eskualdatzen du; bigarrenak, aldiz, ez du jabetza hori eskualdatzen, eta kobrantzarako bermea edo ahalduntzea ematea da horren helburua. 970. Endosu oso edo eskualdatzailea. Izaera.—Endosua jarraikako kanbioadierazpena da, jatorrizko edo oinarrizko kanbioadierazpenaren an tzekoa. Endosuaren bidez, kanbio letra beste ukandun bati ordaintzeko agin dua ematen da; adierazpen horrek igortzailearen jatorrizko ordainketa hitzematea berriztatzen du. Hori dela eta, oinarrizko kanbioadierazpenaren izaerari buruzko ulerkera aplika dakioke endosuari; ulerkera horren arabera, adierazpen horrek jarduteko borondate hutsa jasotzen du, ez, ordea, ondoreak sortzeko
borondatea. Beste hitz batzuez esanik, endosua borondatez sinatzeak ex lege sortzen ditu horri datxezkion ondoreak; hortaz, ez da beharrezkoa on dore horiek sortzeko benetako borondatea izatea. Jatorrizko kanbioadieraz penaren kasuan gertatzen den bezala, endosuaren kanbioadierazpenak letra eskualdatzen du, nahiz eta adierazitako borondate horrek barne akatsak izan. Borondatez endosu formal eta osoa (kanpotik osoa dena) sinatzen duenak, ge roago ezin izango du ondoreen gaineko okerra edo ziria egon denik azaleratu. Adierazpen hori deuseza izan dadin, beharrezko gertatzen da endosatzeko borondaterik ez izatea (oker eragozlea edota bortxa jarkiezina). Kanbio letra endosu bidez eskualda daiteke, letra hori beren beregi agin dura igortzen ez bada ere (14.1. artikulua). Kanbio letra eskuratzen duen per tsonak, gainera, berriro endosa dezake berori; arean bere, endosu kopuruak ez du mugarik. Endosu katean, azken endosuhartzaileak du letrak eratorrita ko eskubideak egikaritzeko legebideztaketa. Igortzaileak «ez agindurako» klausula edo horren baliobesteko esamoldea idazten badu letran bertan, letra hori ezin izango da endosu bidez eskualdatu. Letrok, bada, «lagapen arrunta ren bidez bakarrik eskualda daitezke, horren ondoreekin» (14.2. art.). Endosua, gehienetan, letraren barruan ez dagoen pertsona baten mesede tan egiten da. Hori gorabehera, legearen 14. art.aren hirugarren lerroaldeak berariaz onartu du endosua egitea «igorpenduaren (horrek letra onartu duen ala ez kontuan hartu gabe), igortzailearen edota letraren beste edozein betebe harpekoren mesedetan». Artikulu horrek ezarri duenez, pertsona horiek berri ro endosa dezakete letra (ikus 975. zk.). 971. Endosuaren forma eta betekizunak.—Legearen 16.1. artikuluaren esanetan, endosuaren kanbioadierazpena letran bertan edo horren eranski
nean jaso behar da nahitaez, eta adierazpen hori endosatzaileak sinatu behar du (horren inguruan, ikus 1986ko abenduaren 2ko epaia). Endosua, eskuar ki, tituluaren atzealdean jartzen da edo, bestela, tituluari erantsitako orrian (legearen 13. artikuluak letrari eranskin hori gehitzeko aukera jaso du, endosu anizkoitzak edo beste aipamen batzuk jaso ahal izateko). Endosua zuria de nean, hau da, endosatzailearen sinadura besterik ez duenean, endosu hori le traren atzealdean idatzi behar da derrigor, berori baliozkoa izan dadin (16. artikulua). Endosuaren data adieraztea, bestalde, ez da oinarrizko betekizuna. Le gearen arabera, datarik ez duen endosua protestoa egiteko epea bukatu baino lehen egin dela ulertzen da, horren kontrako frogarik izan ezean (23.2. art.). Formaren ikuspuntutik, baliozkotzat jo behar da datarik ez duen endosua; hala ere, Kode Zibilak ezarritako frogabideetarik edozein erabiliz egiazta dai teke data hori, egiaztapen hori beharrezkoa gertatzen denean (esaterako, sina tzailearen gaitasuna egiaztatzeko). Endosua edozein unetan egin daiteke, dela letra mugaeguneratu aurretik, dela horren ondoren. Kasu bibiotan, endosuak ondore berberak ditu, ondoko salbuespen garrantzitsuak aintzat hartuta: 1) onartzaileak ezin du egin mu gaegunaren osteko endosua, eta 2) protestoaren edo horren baliobesteko adie razpenaren (ordainketarik eza oinarri duen adierazpenaren) ondoren egindako endosuak, bai eta protestoa egiteko epea mugaeguneratu eta gero egindakoak ere, lagapen arruntaren ondoreak besterik ez dituzte sortzen (23.1. art.). Legearen 15. art.aren aginduz, endosua ÂŤoso, huts eta soila izan behar daÂť; endosua ÂŤedozein baldintzaren menpe jarriz geroÂť, baldintza horiek ez dira kontuan hartuko. Lege manu horrek, orobat, beren beregi ezarri du endo su partzialaren deuseztasuna; horretara, endosuaren bitartez, letrak erato rritako eskubide guztiak eta kanbiokredituaren zenbateko osoa eskualdatzea lortzen da.
972. Endosu zuria eta eramailearentzako endosua.— Legeak onartu egin du endosu zuria, letraren zirkulazioa arindu eta errazteko helburuarekin. Endosu zuri izena jasotzen dute «endosuhartzailerik izendatzen ez duten en dosuek edota endosatzailearen sinadura besterik ez dutenek» (16.2. art.). Endosu zuriaren bidez, biderkatu egiten dira kanbio letra ordainketa tres na gisa erabiltzeko aukerak. Endosu zuria duten letrak agiriaren traditio hu tsarekin eskualdatzen dira pertsona baten eskuetatik beste baten eskuetara, eramailearentzako tituluak izango balira bezala. Horri esker, beraz, epeak la burtu eta formalitateak gutxitu egiten dira. Jarraikako eskuratzaileek, gainera, ez dituzte kanbiobetebeharrak hartzen, tituluan ez baita euren izenaren arrastorik ageri. Horrek ez du esan nahi, ordea, kanbio letrak agindurako ti tuluaren izaera galtzen duenik. Letrak berreskuratu egin dezake jatorrizko zirkulazio legea, nola zuriz dauden aipamenak betez, hala endosuhartzailea ren izena jasotzen duen beste endosu bat eginez. Legearen arabera, «endosu zuriaren kasuan, ondoko aukerak ditu ukandunak: 1) endosu zuria betetzea, beraren edo beste pertsona baten izenarekin; 2) letra berriro endosatzea, zuriz edota endosuhartzaile zehatza izendatuz; 3) letra gainontzeko bati ematea, endosu zuria bete gabe eta letra endosatu gabe» (17. art.). Legeak parekatu egiten ditu «eramailearentzako» endosua eta endosu zuria (15. art.). Edukitza hutsa oinarri harturik, endosu bi horiek tituluaren ukanduna legebideztatzen dute, kanbioeskubideak egikaritzeko. Esan berri dugun hori legearen 19.1. art.tik ondorioztatzen da: «Kanbio letraren ukandu na letra horren legebidezko eramailetzat hartzeko, ukandun horrek bere esku bidea frogatu behar du, etengabeko endosu kate bat oinarri harturik; frogapen hori baliozkoa izango da, nahiz eta azken endosua zuria izan. Horren in guruan, ezabatutako endosuak ez dira kontuan hartzen. Endosu zuri baten on doren, beste endosu bat egiten denean, azken horren sinatzaileak
letra endosu zuriaren bidez eskuratu duela ulertzen da». 973. Endosu osoaren ondoreak.—Endosu horrek hiru ondore sortzen di tu: bata, eskualdatzailea; bestea, legebideztatzailea eta, azkena, bermatzailea. a) Ondore eskualdatzailearen bidez, titulua bera eta horri datxezkion es kubideak eskualdatzen dira (ikus 14 eta 17. art.ak). Dena den, endosu hartzaileak letraren jabetza eskuratzeko, ez da nahikoa endosuaren klausula hutsa. Aitzitik, klausula horrekin batera, traditioa gauzatu behar da. Beste modu batera esatearren, letra ematen ez bada, ez da jabetza eskualdatuko eta, horren ondorioz, endosuhartzaileak ez du legebideztaketarik izango kanbio eskubideak egikaritu ahal izateko. Kanbio letra, gauza higikor gisa (res no va), Kode Zibilaren 609. artikuluak jasotako postulatuaren menpe geratzen da («jabetza eskuratzen da… zenbait kontraturen ondorioz, traditio bidez»). Endosatzaileak letra eskuratzen duenean (endosuaren eta edukitzaren bidez), bi aukera ditu: lehenik, titulu hori xedatzea, berriro ere titulua endosatu edo lagatuz; bigarrenik, letra mugaeguneratzean, kanbiokreditua egikaritzea or dainketa betebeharra duten guztien aurka. Kasu batzuetan, letraren zirkulazio anomaloa gertatzen da, berbarako, es kualdaketa egiteko ahalmenik ez duen pertsona batek letra eskualdatzen dionean endosuhartzaileari (a non domino eskuraketa). Horren inguruan, ondokoa ezarri du 19. artikuluaren bigarren lerroaldeak: «Edozein kari dela bide, pertsona bati kanbio letraren edukitza kentzen bazaio, ukandun berriak ez du letra itzultzeko betebeharrik, baldin eta letra hori onustez eskuratu badu. Horretarako, ukandun horrek bere eskubidea frogatu behar du, aurreko lerroaldean azaldutakoaren (etengabeko endosu katearen) arabera». Endosu hartzailearen onustea oinarri harturik, bada, zirkulazioaren interes orokorra nagusitzen da jabe gabetuaren interesen gainetik. b) Endosuhartzaileak kanbiobetebeharpekoen aurkako
eskubideak egi karitzeko, hartzekodun gisako legebideztaketa izan behar du. Legebideztaketa hori endosuaren bidez lortzen da. Edozelan ere, endosuaren ondore legebidez tatzailea formal eta itxurazkoa da. Endosuaren bidez (endosu bakarraren edo jarraikako endosuen bidez), eskubidearen titulartasunaren itxura sortzen da azken endosuhartzailearen mesedetan. Endosuhartzaileak, horrez gain, titu luaren edukitza badu, eskubide hori egikaritzeko ahalmena izango du. Or dainketa betebeharra duena, bestalde, aske geratuko da bere betebeharretik, endosuhartzaile horri ordaintzen dionean. Aurretik azaldu bezala, ukandu nak bere eskubidea frogatzen badu etengabeko endosu katea oinarri harturik, ukandun hori tituluaren legebidezko ukaduntzat joko da, nahiz eta azken en dosua zuria izan (19. art.). Legearen 24. artikuluaren arabera, kanbio letra lagapen arruntaren bidez edota ÂŤendosuaz besteko bideetatikÂť eskualda daiteke. Hori oinarri harturik, jarraian azalduko ditugun kasuetan, endosu katea apurtzen ez dela ulertu be har da eta, ondorenez, letra eskuratzen duenak letra hori berriro endosatzeko ahalmena izango duela: letra mortis causa eskualdatzen denean; sozietateek bat egitearen ondorioz, oinordetza unibertsala gertatzen den kasuan; eta, azkenik, Zuzenbide erkideko lagapen kasuetan, lagapenhartzailea lagapen emailearen egoera berean jartzen denean. Edonola ere, letra endosuaz kanpo ko bideetatik eskuratzen duenak, letra horren jabetza eman dion negozio juridikoa zehaztu behar du, baldin eta letra hori berriro endosatu nahi badu. c) Legeak, bukatzeko, endosuaren ondore bermatzailea jaso du 18. art.an. Artikulu horrek honakoa ezarri du lehenengo lerroaldean: ÂŤKontrako klausu larik izan ezean, endosatzaileak letraren onarpena eta ordainketa berma tzen ditu, bere osteko ukandunei begiraÂť. Endosu bakoitzaren bidez, beste zordun bat gehitzen zaio kanbio letrari; horrela, betebeharpekoen kopurua handitzen da eta, horren ondorioz,
ordainketa bermeak gehitzen dira, kanbio kreditua indartuz. Zernahi gisaz, ondore bermatzaile hori ez da endosuaren oinarrizko ondorea. Horren harira, legeak erantzukizun horretatik aske ge ratzeko ahalmena ematen dio endosatzaileari; horretarako, klausula berezia ezarri beharko da endosuan bertan. Klausula hori, dena den, berori jarri duen endosatzailearen mesederako da, ez, ordea, horren aurreko edo osteko endosa tzaileen mesederako. 18. artikuluaren bigarren lerroaldearen aginduz, endosatzaileak endosu berriak debekatzeko ahalmena du. Halakoetan, beraz, endosatzaileak «ez du erantzukizunik izango, baldin eta letra hori beste pertsona batzuei endosatzen bazaie». 974. Endosu mugatuak: ahalduntze endosua eta berme endosua.—Endosu horien bitartez, ez da letraren jabetza eskualdatzen. a) Ahalduntze endosua. Endosu hori legearen 21. artikuluak arautzen du; horren bidez, ukandunak (endosatzailearen ahaldun gisa) letra kobratzeko le gebideztaketa besterik ez du izango. Hori dela eta, ukandunak ez du letra endosatzeko ahalmenik, kobrantzarako komisio moduan ez bada bederen. Ho rrenbestez, endosuhartzaileak ez du berea den eskubidea egikaritzen, bere endosatzailearen eskubidea baizik. Dena dela, ahalduntze endosua berariaz koa izan behar da, hots, kanporatu egin behar dira ahalorde bidezko harreman horiek; horretarako, zenbait klausula idazten dira kanbio letran, besteak beste, «kobratzeko balioa», «kobrantzarako», «ahalorde bidez» edo mandatu hutsa adierazten duen beste edozein klausula. Hori guztia kontuan harturik, endosu hartzaileak (endosatzailearen ordezkari gisa) kanbioeskubideen titulartasun formala besterik ez du eskuratzen. Ondorenez, endosuhartzailearen aurka ere jar daitezke endosatzailearen aurkako auzibidezko salbuespen pertsonalak, azken hori baita eskubideen benetako titularra. Gerta daiteke endosuhartzai learen aurka auzibidezko salbuespen pertsonalak izatea, endosuhartzaile horrek, ahaldun gisa jardun beharrean, bere izenean jarduten duenean. Azter
tzen ari garen kasuan, berriz, ezin dira auzibidezko salbuespen horiek egika ritu. Endosu horrek emandako baimena ez da amaitzen mandatugilearen heriotzaren edo horren gertatze bidezko ezgaitasunaren ondorioz. Kasu batzuetan, berriz, ahalduntze endosua estaltzen da, ahalorde bidez ko harremanak ezkutatuz. Kanpotik, endosu hori endosu osoa da eta, sortu tako itxuraren ondorioz, ahalduntze endosu horrek endosu osoaren ondore bereziak izango ditu. Hori gorabehera, endosatzailearen eta endosuhartzai learen arteko barne harremanak ez dira aldatzen, eta lehenengoa da letraren benetako jabea eta kanbioeskubideen titularra. Estalitako edo ezkutaturiko ahalduntze endosuaren oinarrian ere kobrantzarako komisio harremanak daude; horrela, komisiohartzaileak (endosuhartzaileak) bere izenean dihar du, baina bere komisioemailearen (endosatzailearen) kontura. Esanak esan, kanbio letrari buruzko Zuzenbideak ez ditu barne harremanak kontuan har tzen eta, horren ondorioz, ezkutatu edo estalitako endosuhartzaileak kanbio eskubideen titular osoaren legebideztaketa du kanpotik; horren ondorioz, endosuhartzaile horrek letra xeda dezake endosatzailearen kontura. b) Berme endosua. Endosu hori legearen 22. artikuluak arautzen du. Ho rren bidez, kanbio letra ematen da kreditu baten berme pignoratizio moduan. Berme harreman horiek adierazteko, klausula bereziak jasotzen dira endo suan, hala nola, «berme balioa», «bahi balioa» edo bermea adierazten duten beste klausula batzuk. Endosuhartzaileak bahi moduan eskuratzen du letra, eta kanbioeskubideak berme helburuekin egikaritzeko legebideztaketa du kanpotik. Horren arabera, «pertsona batek kanbio letra berme moduan en dosatuz gero, letra hori ordaindu behar dutenek ezin dute auzibidezko sal buespenik jarri (endosatzaile horrekin dituzten harreman pertsonalak badira salbuespen horren oinarri), letra bahi edo
berme moduan eskuratu duen ukan dunaren aurka»; egia esan, endosuhartzaileak ez ditu endosatzailearen eskubideak egikaritzen, ezpada bereak diren kanbioeskubideak, berme helbu ruarekin bada ere. Lege manu horrek, ordea, badu salbuespenik; izan ere, manu hori ez da aplikatuko «ukandunak letra jasotzean, jakinaren gainean jardun badu zordunaren kaltean». Bermeko endosuhartzaileak, bestalde, ezin du letraren jabetza eskualdatu; horrek, gehienez ere, gainontzeko bati es kuordetu ahal izango dizkio bere kanbioeskubideak. Horren inguruan, legeak ondokoa ezarri du: ukandunak egin dezakeen endosuak «kobrantzarako komisioaren balioa besterik ez du». 975. Erretornu endosua.—Endosu osoak kanbiokreditua bermatu eta indartzen du (ikus 973. zk.) eta, helburu hori hobeto betetzeko, kanbiobete beharpekoen zirkulutik kanpo dagoen pertsonari eskualdatzen zaio letra ge hienetan. Erretornu endosuaren bitartez, dena dela, ordainketa betebeharra duten pertsonen eskuetara (onartzaile, igortzaile edota endosatzaileen eskue tara) itzul daiteke letra. Aurretik azaldu dugun bezala, legeak onartu egin du hori 14. artikuluan (ikus 970. zk.). Kasu horretan, azken endosuhartzailea hartzekodun eta zordun da aldi berean; ildo horretatik, Kode Zibilaren 1192. artikulua aplikatuko balitz, kanbiozorra azkendu egingo litzateke batera tzearen ondorioz. Artikulu horren esanetan, «betebeharra azkendu egiten da, hartzekoduna eta zorduna pertsona bera direnean». Hala eta guztiz ere, manu zibil hori ez da kanbio letren arloan aplikatzen. Erretornu endosuak kanbio kreditua geldiarazten du, besterik gabe; kreditu hori zirkulazioan jarriko da berriro ere, letra kanbiobetebeharrak ez dituen beste pertsona bati esku aldatzen zaionean. Endosu berri hori egiten ez bada, hurrengo ondorioak gertatuko dira: a) endosua onartzailearen mesedetan egin bada, gainerako kanbiobetebeharpekoek ez dute erantzukizunik izango; b) endosua igortzai learen mesedetan egin bada, endosatzaile guztiak aske geratuko dira euren erantzukizunetik, horiek igortzailearen osteko betebeharpekoak baitira atze
rabidean; eta c) endosua endosatzaile baten mesedetan egin bada, horren osteko endosatzaileek ez dute erantzukizunik izango; kontrara, aldi berean endosatzaile eta endosuhartzaile denak kanbioeskubideak egikaritu ahal izango ditu onartzailearen, igortzailearen eta bere aurreko endosatzaileen aurka. 976. Letraren ope legis eskualdaketa.—Endosuak, esan bezala, letraren zirkulazio askea adierazten du. Sistema horretatik kanpo, zirkulazio mugatua ezarri du legeak. Horren harira, legebidezko ukandunari ordaintzen dion pertsonak (betebeharpeko nagusia ez den pertsonak) letraren jabetza eta inda rrean dirauten kanbioeskubideen titulartasuna eskuratzen ditu. Multzo horre tan ondokoak sartzen dira: igortzailea, eskuhartze bidez ordaintzen duena eta endosatzaileak. Pertsona horiek letra jasotzen dute ordainketa egiten dute nean; ondorioz, kanbio letrak eratorritako eskubideak eskuratzen dituzte or daintzaileok, bakoitzak kanbiozirkuluan duen egoeraren arabera. Ordainketa hori igortzaileak egiten badu, horrek onartzailearen aurka errepetitu ahal izango du. Endosatzaile batek ordaintzen badu, berriz, horrek kanbioeskubi deak izango ditu onartzailearen, igortzailearen eta bere aurreko endosatzai leen aurka; endosatzaile horrek letraren balioa, eta ordaindutako korritu eta gastuak berreskuratzeko eskubidea izango du (59. art.). Azkenik, ordainke ta hori kanbiozirkulutik kanpoko pertsona batek (eskuhartzaileak) egin dezake, igortzailearen edota edozein endosatzaileren kontura; halakoetan, es kuhartzaileak kanbiobetebeharpeko baten kontura ordaintzen duenez, az ken horren aurkako kanbioeskubide guztiak eskuratzen ditu, baita horri begira erantzukizuna duten gainerakoen aurkako eskubideak ere (77. art.). 977. Letraren lagapen arrunta.—Kanbio letraren berezko zirkulazioa endosu bidez gauzatzen da. Horrez landara, eskubideen banakako oinordetza eta oinordetza unibertsalaren
arau erkideen arabera ere eskualda daitezke ka bioeskubideak. Kanbio Letrari buruzko Espainiako Legeak letraren lagapen arrunta arau tzen du. Berebat, eta endosutik kanpo, lege horrek bide ematen dio letra eskualdatzeko beste edozein moduri. Horrekin loturik, ondokoa ezarri du 24. artikuluan: ÂŤLetraren lagapen arruntaren bidez, lagatzaileak bere eskubide guztiak eskualdatzen dizkio lagapenhartzaileari, Merkataritza Kodeak 347 eta 348. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Lagapenhartzaileak letra jaso tzeko eskubidea du. Endosuaz besteko bide baten bitartez eskualdatzen bada letra, ondoreak berberak izango diraÂť. Kasu batzuetan, lagapen arrunta (letraren zirkulaziorako modu gisa) kanbio letran idatzitako klausula berezi baten ondorioz gertatzen da; klausula horrek endosuaren aukera baztertzen du legearen arabera. Horri dagokionez, gogora ekarri behar dugu 14. artikulua; artikulu horren aginduz, igortzaileak kanbio letran ÂŤez agindurakoÂť klausula edo horren baliobesteko esamoldea idazten badu, letra hori lagapen arruntaren bidez bakarrik eskualda daiteke, horrek dituen ondoreekin. Beste kasu batzuetan, lagapen hori alderdien ar teko adostasunez egiten da, letratik banandutako egintzaren bidez. Lagapenaren egintza edo hitzarmenaren bidez, lagatzaileak bere kanbio eskubide guztiak eskualdatzen dizkio lagapenhartzaileari. Endosuhartzai learen eskuraketa autonomoa izan arren, lagapenhartzailearena eratorria da. Horren ondorioz, eta legeak horren inguruan ezer adierazi ez badu ere, or dainketa egin behar duenak lagapenhartzailearen aurka jarri ahal izango ditu lagatzailearen aurkako auzibidezko salbuespenak. Lagapenhartzaileak, bes talde, lagatzailearen eskuetatik letra jasotzeko eskubidea du. Horrela, garaia denean, ordainketarako aurkeztu ahal izango du berori. Nolanahi den ere, la gapenhartzaileak ez du eskubide autonomorik jasoko, letra beraren esku iza teagatik. Beste hitz batzuetan esateko, lagatzaileak letraz kanpoko egintza edo negozio bidez eskualdatu dizkion kanbioeskubideak ditu lagapenhartzaileak. Azken horrek, eskubideok egikaritzeko
legebideztaketa izan dezan, lagapena frogatu beharko du. Beste leku batean azaldu dugun moduan (972. zenbakia), letraren laga penhartzaileak letra hori endosa dezake, endosu katea eten gabe. Era berean, letra onartzen edo ordaintzen ez denean, betearazpen akzioak —zuze neko nahiz atzerabidezko kanbioakzioak— erabil ditzake lagapenhartzai leak. Alderantziz, horrek ez du endosuari datxekion kanbiobermea. Merkataritza Kodearen 347 eta 348. art.en harira (legeak artikulu horietara jo du 24. artikuluan), lagatzaileak kredituaren legebidezkotasunaren gaineko erantzukizuna du, bai eta berori lagapena egiteko inor izan edo ez izanaren gainekoa ere. Hortaz, eta horren inguruko berariazko itunik egin ez bada, lagatzaileak ez du zordunaren kaudimenaren gaineko erantzukizunik; gisa horretako itunak, dena den, letraz kanpokoak dira. Horrez gain, Zuzenbide erkideak baditu kanbioeskubideak eskualdatze ko (eskualdaketa eratorrien bidez) bestelako bideak ere. Horien artean ditugu, esaterako, mortis causa eskuldaketak eta bat egindako sozietateen arteko letren eskualdaketak (ikus 396. zk.). BIBLIOGRAFIA APARICIO RAMOS: «Endoso», in NEJ, Bartzelona, 1956, VII, 476. or. eta ondorengoak: DEVERIN: Étude comparée de l’endossement et de la cession civile des titres à ordre, Lausana, 1936; DÍAZ MORENO: «El endoso extemporáneo de la letra de cambio», in RDBB, 1989, 9. or. eta ondorengoak; EIZAGUIRRE: «La transmisión de la letra de cambio mediante cesión ordinaria», in RDBB, 1982, 689. or. eta ondo rengoak; FERRARA, Jr.: La girata della cambiale, Erroma, 1935; LANGLE: «El endoso de la letra de cambio», in Rev. Fac. Derecho de Oviedo, 1953 (65), 36. or. eta ondorengoak; LAPEYRE: «Los orígenes del endoso de las letras de cambio en España», in Moneda y Crédito, 52. zk., 1955, 3. or. eta ondorengoak; OPITZ: Der Funktion swandel des Wechselindossaments, Berlin, 1968; PARTESSOTI: Il trasferimento della cambiale, Padua, 1977; PFLUNG: Der Rücklaufende Wechsel. Ein Beitrag zur Lhere von indossament, Munich, 1967; ROCA FERNÁNDEZCASTANYS: «La circulación de la letra de cambio», in Cuad. D. y Com., 25, 1998, 141. or. eta ondorengoak; SCHAPS: Zur Gëschichte des Wechselindossaments, Stuttgart, 1892; SCUTO: «Le girate di ritorno
con riguardo alle girate a favore de chi sià gia obligato in base alla stessa cambiale», in Studi VIVANTE, Erroma, 1931, II, 239. or. eta ondorengoak; VERGEZ SÁNCHEZ: «La aceptación de la letra», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 449. or. eta ondorengoak; VIGUERA: La prenda cambiaria: El endoso de garantía, Madril, 1993.
§ LXI. ABALA LABURPENA: 978. Abalaren kontzeptua.—979. Osagai pertsonalak.—980. Abalaren forma, unea eta edukia.—981. Abalaren ondoreak.
978. Abalaren kontzeptua.—Abala letraren ordainketa bermatzeko egi ten den kanbioadierazpena da. Hortik kanpo, badira kanbiokreditua indar tzen duten bestelako adierazpenak ere, hala nola, endosu adierazpena edota onarpenean esku hartzeko egiten den adierazpena. Azken horiek emandako bermea zeharkako eta estalia da; abalak, aldiz, berariazko, kanpoko eta zu zeneko bermea ematen du. Frantziako eredua oinarri harturik, Espainiako Merkataritza Kodeak le traren balioaren gaineko fidantza gisa eratu zuen abala. Indarrean dagoen Kanbio Letrari buruzko Legearen arabera, ostera, abalak ez du fidantza ren izaera hutsik, bi erakunde horiek elkarren antzekoak badira ere; ezaguna denez, abala berme pertsonala da, fidantzaren moduan. Hala eta guztiz ere, bi erakunde horiek badituzte zenbait desberdintasun. Hasteko, fidantzak berme izaera du esangura hertsian (ezin daiteke fidantzarik egon, betebehar nagusi rik bermatzen ez bada: ikus 896. zk. eta KZren 1824. art.). Abala, aitzitik, letraren ordainketarako berme objektiboa da, Kanbio Letrari buruzko Legea ren harira. Hortaz, abala autonomo edo lokabea da bermatutako betebeha rraren gain. Horren inguruan, legeak bi adierazpen nagusi egin ditu 37. art.an. Lehenengoaren arabera, «abala baliozkoa da, nahiz eta bermatutako betebeharra deuseza izan edozein kari dela bide; alabaina, abala ez da balioz koa, bermatutako betebeharrak forma akatsen bat duenean». Bigarrenez, abal emaileak «ezin ditu inoren aurka jarri abaldunaren auzibidezko salbuespen pertsonalak», lehenengoak bigarrenaren erantzukizun
bera izan arren. Labur bilduz, batetik, abala baliozkoa izan daiteke, nahiz eta bermatutako kanbio betebeharrak barnebarneko baliozkotasunik izan ez (nahikoa da abaldunaren sinadura behar bezalakoa izatea kanpotik). Bestetik, abalemaileak ezin du inoren aurka jarri abaldunaren salbuespen pertsonalik. Hori guztia aintzat harturik, badirudi abalemaileak hartutako betebeharraren eransgarritasuna formal edo itxurazkoa besterik ez dela. Hori gorabehera, abala baliozkoa bada, abalemaileak abaldunaren erantzukizun bera izango du. 979. Osagai pertsonalak.—Abala ematen duen pertsonak abalemaile izena jasotzen du. Pertsona hori kanbiozirkulutik kanpokoa da gehienetan; edonola ere, kanbio letran betebeharrak dituztenek ere abala emateko aukera dute (35. art.). Horrekin loturik, ez du zentzurik onartzaileak abalik emateak; onartzailea betebeharpeko nagusia da, eta zuzeneko erantzukizuna du titu luaren edozein ukanduni begira (49. art.). Haatik, ez da gauza bera gertatzen igortzaileak edota endosatzaile batek emandako abalaren kasuan. Igortzai leak, hasteko, onartzailea abalatzen badu, zuzeneko erantzukizuna izango du letraren ordainketaren gain. Bestalde, endosatzaileak onartzailearen, igor tzailearen edo bere aurreko endosatzaile baten (aurreaurreko endosatzailea ez denaren) betebeharra abalatzen duenean, hobetu egiten du tarteko betebe harpekoen kanbioegoera. Tarteko betebeharpeko horiek abala ematen duen endosatzailearen eta abaldunaren artean daudenak dira. Endosatzaileak eman dako abalaren ondorioz, bada, betebeharpeko horiek ez dute atzerabidean be tebeharrik izango endosatzaile horri begira, nahiz eta horren osteko endosa tzaileak izan. Abala ematen duen pertsonak betebeharrak hartzeko gaitasuna izan behar du, eta zuzenean edo ordezkari bidez jardun dezake. Abala, beraz, letraren sinatzaile baten mesedetan ematen da, eta pertsona horrek abaldun izena jasotzen du. Abalaren
kanbioadierazpenak «abalduna nor den zehaztu behar du»; adierazpen hori egiten ez bada, ostera, «abaldu na onartzailea bera dela ulertuko da eta, berori izan ezean, igortzailea» (36.3. artikulua). Azken finean, abalaren bidez betebeharpeko batek egin beharreko ordainketa bermatzen da, eta legearen helburua hauxe da: betebeharpeko hori sinatzaile gehien askatzen dituen betebeharpekoa izatea. 980. Abalaren forma, unea eta edukia.—Legearen 36. artikuluaren esanetan, abala «letran bertan edo horren eranskinean jaso behar da» eta adierazpen hori «“abal bidez” edo horren baliobesteko esamoldea idatziz egin behar da». Horrez gain, abalaren adierazpena «abalemaileak sinatu behar du», eta adierazpen horrek «abalduna nor den zehaztu behar du». Dena den, lau aipamen horietatik lehenengoa eta hirugarrena bakarrik dira oinarrizkoak. Horretara, a) abala letran bertan agertarazi behar da nahitaez; beste agiri ba tean emandako bermea fidantza izan daiteke, baina ez da inoiz benetako abala izango. Aztertzen ari garen manuak adierazi duen moduan, «abala letratik banandutako agiri batean ematen bada, abal horrek ez du kanbioondore rik izango». b) Abala sinatu egin behar da. Legearen arabera, gainera, ez da beharrezkoa abal adierazmoldea idatziz jasotzea; alderantziz, nahikoa da abalemailearen sinadura. Zalantzarik gabe, inguruabar horrek indartu egiten du sinaduraren balioa (legearen harira, «kanbioletraren aurrealdean jasotako sinadura hutsak abalaren balioa du, sinadura hori igorpenduarena edo igortzailearena denean izan ezik»). Hori dela eta, ez da beharrezkoa «abal bidez» edo horren baliobesteko esamoldea idaztea, ezta abalduna nor den adieraztea ere. Aipamen horiek jasotzen ez direnean, legeak hutsune hori be tetzen du, aurreko zenbakian ikusi dugun bezala: «… adierazpen hori egiten ez bada, abalduna onartzailea bera dela ulertuko da eta, berori izan ezean, igortzailea» (ikus 1986ko uztailaren 11ko epaia). Legeak, bestalde, ez du abalaren data jasotzeko agintzen. Abal hori edo zein unetan egin daiteke, kanbiotituluak indarrean dirauen
bitartean. Are gehiago, «letra mugaeguneratu, eta horren ordainketari ezezkoa eman eta ge ro ere egin daiteke abala, baldin eta abal hori emateko unean abalduna be re kanbiobetebeharretik aske ez badago» (35.3. artikulua). Horixe da, hain zuzen ere, abala egin beharreko unearen inguruan ezartzen den muga baka rra. Horrez landara, abaldunaren kanbioadierazpenaren aurretik ere eman daiteke abala. Halakoetan, baldintzapean dago abalaren eragingarritasuna; beste hitz batzuetan esateko, abala eragingarria izan dadin, adierazpen hori egin behar da, eta berori baliozkoa izan behar da formaren ikuspuntutik. Abalaren edukiari dagokionez, legeak ondokoa adierazi du 37. artiku luan: «… abalemaileak abaldunaren erantzukizun bera du». Artikulu horre tatik ondorioztatzen denez, abalemaileak ezin dezake inola ere abalaturiko betebeharra aldatu; hala eta guztiz ere, abalemaileak letraren zenbatekoaren zati batera muga dezake bere erantzukizuna. 35. artikuluaren lehenengo le rroaldeak beren beregi aintzatetsi du abal partzial edo mugatua; horren harira, «letraren zenbatekoaren ordainketa abal bidez berma daiteke, oso osorik edo zati batez». 981. Abalaren ondoreak.—Ondore horiek hiru ikuspuntu desberdine tatik aztertu behar ditugu: a) Abalemailearen eta letraren ukandunaren arteko harremanetan. Le traren ordainketaren inguruan, abaldunaren erantzukizun bera du abalemai leak (abala partziala denean, aldiz, horren araberako erantzukizuna du abalemaileak). Ukandunari begira, abalemaileak abaldunaren egoera juridi ko bera du. Horren ondorioz, ukandunak letra ordain dezan eska diezaioke abalemaileari eta, horretarako, ez du aurretiaz abaldunaren kaudimengabezia egiaztatu beharrik (fidantza arruntean gertatu aldera, abalaren kasuan ezin da aplikatu KZren
1830. artikuluak jasotako eskusio onura). Jakina denez, ukandunak zenbait egintza edo formalitate bete behar ditu kanbioakzioari eusteko. Esanak esan, ukandunak ordainketa erreklama diezaioke abalemai leari, horri begira zuzenean egintza edo formalitateok betetzen ez baditu ere. Hortaz, ukandunak abaldunaren aurkako akzioari eusten badio, abalemailea ren aurka jo ahal izango du gainerako betebeharpekoen aurretik. Edozein mo dutara ere, ukandunak eskubide autonomoa du abalemaileari begira, eta eskubide hori ez dago zordun abaldunak izan ditzakeen auzibidezko salbues pen pertsonalen menpe (37. artikulua). Abalemaileak ukandunaren aurka au zibidezko salbuespenak jar ditzake, baldin eta salbuespen horien oinarri badira ukandun horrekin dituen harreman pertsonalak. Salbuespenez, abal dunak letraren aurreko ukandunen aurka dituen akzioak ere egikari ditzake abalemaileak, ÂŤbaldin eta letra eskuratzean, ukandunak jardun badu zordu nari kalte egiten diola jakindaÂť (67. artikulua). Jakinekoa denez, auzibidezko salbuespen pertsonaletatik kanpo ezin da beste salbuespenik jarri inoren aur ka. Azken kasu horretan, ordea, apurtu egiten da arau hori, doloaren ondo rioz. Horrez landara, onartu beharra dago abalemaileak ondoko salbuespenak jar ditzakeela ordainketaren aurka: lehenik, letraren akatsak oinarri dituzten salbuespenak eta, hurrenik, hartutako kanbiobetebeharraren edota kanbio kredituaren gorabeherak oinarri dituztenak. [Horiek kanbiosalbuespenak di ra esangura hertsian, eta 1005. zk.aren A) atalean jaso ditugu]. Edozelan ere, argi dago abalemaileak kanbiobetebeharrak besterik ez dituela hartzen. Horrekin loturik, gerta daiteke abalemaileak hartutako bete beharrek baliorik ez izatea, abalaren edo letraren beraren akats formal baten ondorioz. Kasu horietan, bada, ezin izango da abalemailearen aurka jo letraz kanpo. 49. artikuluaren esanetan, kanbiobetebeharrak hainbat
abaldun ditue nean, ukandunak horien guztien aurka —bananbanan edo batera— egikari dezake bere akzioa (57. artikuluaren arabera), kanbiobetebehar horiek soli darioak baitira. Abalemaileek maila bereko kanbiobetebeharrak hartzen ba dituzte, ez dute euren arteko kanbioakziorik izango. Abalemailekideen arteko erreklamazioen inguruan, Kode Zibilean betebehar solidarioentzat ezarritako arauak aplikatuko dira (1145. art.). Artikulu horren arabera, or dainketa egiten duen zordun solidarioak «bere zordunkideei erreklama die zaieke bakoitzari dagokion zatia, bai eta aurrerakinaren korrituak ere». Beste alde batetik, azpiabala edo abalemaile bati emandako abala dugu; kasu hori abalkidetzaren antzekoa bada ere, badira desberdintasun batzuk bi erakunde horien artean. Azpiabalemaileak, abala ematen duenez, abalatua izan den abalemailearen erantzukizun bera du. Azpiabalemaileak letra ordaintzen ba du, atzerabidezko akzioak izango ditu kanbiohurrenkeran bere aurretik dau denen aurka; berebat, abaldunaren eta azpiabaldunaren aurka errepetitu ahal izango du azpiabalemaileak. b) Abalemailearen eta letraren gainerako betebeharpekoen arteko harremanetan. Abalemaileak ordainketa egiten badu, «letrak eratorritako es kubideak egikaritu ahal izango ditu abaldunaren eta horren gaineko kanbio erantzukizuna duten pertsonen aurka» (37.2. artikulua). Abalemaileak akzio gehiago edo gutxiago ditu, berak abalatzen duen pertsona nor den kontuan hartuta: onartzailea abalatzen badu, horren aurkako akzioak bakarrik izango ditu, eta ez beste inoren aurkakoak; igortzailea bermatzen badu, berriz, igor tzaile horren eta onartzailearen nahiz beraren abalemailearen aurkako ak zioak izango ditu; azken buruan, endosatzaile bat abalatzen duenean, horren aurreko endosatzaileen, igortzailearen, onartzailearen edo horien guztien abalemaileen aurkako akzioak izango ditu (57.3. art.). Merkataritza Kodea ren sisteman, abalemailea abaldunaren kanbioeskubideetan subrogatzen
zen. Kanbio Letrari buruzko Legeak, ordea, ez du subrogaziorik ezarri. Or dainketa egiten duen abalemaileak ope legis (ikus 976. zk.) eta modu autono moan eskuratzen ditu kanbio letrak eratorritako eskubideak. c) Abalemailearen eta abaldunaren arteko harremanetan. Harreman horiei dagokienez, ondoko printzipioa aplikatu behar da: ordainketa egiten duen bermatzaile orok errepetitu ahal izango du bermaturiko zordun nagu siaren aurka (KZren 1838. art.). 37. artikuluak berariaz adierazi duen bezala, abalemaileak «ordainketa egiten badu, letrak eratorritako eskubideak egika ritu ahal izango ditu abaldunaren eta horren gaineko kanbioerantzukizu na duten pertsonen aurka». Bestalde, 57. art.aren aginduz, «letra ordaindu duten sinatzaileetarik edozeinek» ordainketa betebeharra duten gainerakoen aurka jotzeko —bananbanan edo batera— eskubidea du. Ordainketa egin duen abalemailearen akzioa kanbioakzioa da. Akzio horrek kanbio letran du bere oinarria, eta ope legis eskuratutako eskubide autonomoaren ondorio da. Bistan denez, abaldunak auzibidezko salbuespen pertsonalak izan ditzake kanbiohartzekodunaren (ordainketa jaso duenaren) aurka. Errepetizioa gau zatzen denean, dena dela, demandatuak (abaldunak) ezingo ditu auzibidezko salbuespen horiek jarri ordainketa egin duen abalemailearen (demandatzai learen) aurka. BIBLIOGRAFIA ANGELONI: «La natura giuridica dell’avallo. Contributo alla dottrina dell’avallo», orain in Scritti giuridici, Milan, 1956, 181. or. eta ondorengoak; AÑOVEROS TRÍAS DE BES: El aval cambiario, Madril, 1990; BLANCO CAMPAÑA: «Aval cambiario y aval como contrato de garantía», in RDBB, 1982, 677. or. eta ondorengoak; CALVO ALFA GEME: El aval, Madril, 1933; CAMPOBASSO: «Solidarietà cambiaria (con particolare riferimento all’avallo)», in I titoli di credito (PELIZZI arg.), 85. or. eta ondorengoak; CARRY: «Problèmes relatifs à l’aval», in Mélanges SAUSERHALL, NeuchatelPa
ris, 1952, 185. or. eta ondorengoak; FRIEDRICHS: Zur Lehre von Wechselaval, Marburg, 1897; GENZSCH: Der Aval, Leipzig, 1908; GONZÁLEZ PASTORIZA: «El aval en el vigente y en el proyectado Código mercantil», in RGLJ, 1928, 448. or. eta on dorengoak; HERNÁNDEZ JUAN: Problemas del aval cambiario, Bartzelona, 1962; LANGLE: El aval de la letra de cambio, Bartzelona, 1954; MOLINA: «Posición del avalista cambiario frente a la acción ejecutiva», in Rev. Der. Proc., 1951, 311. or. eta ondorengoak; MUÑOZ PLANAS: «En torno al llamado aval en documento separado», in RDM, 1965, 97. zk., 7. or. eta ondorengoak; OMAR GELPI: «Letra de cambio. El aval en documento separado», in RDP, 1954, 302. or. eta ondorengoak; REYES MON TERREAL: «El avalista y la fianza cambiaria», in RGD, 1954, 148. art. eta ondo rengoak; ROJO: «El aval», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 549. or. eta ondorengoak; ROSSI: L’avallo come garanzia cambiaria tipica, Milan, 1962; SÁNCHEZ CALEROGUILARTE: «El aval de la letra de cambio», in RDBB, 1992, 331. or.; IDEM: «Letra de cambio incompleta: Transformación del aval cam biario en una “garantía personal atípica”», in RDBB, 1985, 173. or. eta ondorengoak; SOTILLO NAVARRO: «El aval cambiario ante la Ley de 16 de diciembre de 1954», in DGD, 1959, 618. or. eta ondorengoak; SOTO NIETO: «Accesoriedad y solidaridad en el aval cambiario», in RDP, 1975, 803. or. eta ondorengoak; SPIRO: «Fragen zur Wech selbürgschaft», in Festgabe SIMONIUS, Basilea, 1955, 365. or. eta ondorengoak; VA LLET DE GOYTISOLO: «El aval en documento separado en el Código español, según la sentencia de 9 de junio de 1958», in RDM, 1959, 71. zk., 20. or. eta ondorengoak; WESTENDORFF: Der Aval, Leipzig, 1908.
Merkataritzako zuzenbidea § LXII. LETRAREN ORDAINKETA LABURPENA: 982. Ordainketa eta horren motak.—I. ORDAINKETA ARRUNTA.—983. Le trak ordainketarako aurkeztea.—984. Aurkezpen lekua. Helbideratutako letra.—985. Letrak ordainketarako aurkezteko legebideztaketa.—986. Ordainketa egiteko mone ta.—987. Ordainketa aurreratua eta zatikako ordainketa.—988. Ordainketa arruntaren ondoreak.—II. PROTESTOA, LETRAREN ORDAINKETA ARRUNTA EGIN EZ BADA.—989. Protestoaren kontzeptua.—990. Protestoaren eginkizun bikoitza.—991. Protestorik ez egiteko aukera eta «gasturik gabe» klausula.—992. Protestoaren forma eta epea.— 993. Indikaziodun letren protestoa.—994. Protestoaren ondorengo ordainketa.—995. Letraren onarpen nahiz ordainketa ezaren berri emateko betebeharra.—III. APARTEKO ORDAINKETAK.—996. Atzerabidean egindako ordainketa: atzerabidearen kontzeptua.— 997. Atzerabidearen lege baldintzak.—998. Atzerabidea egikaritzea.—999. Atzerabi dean egindako ordainketaren ondoreak.—1000. Erresaka letra.—1001. Eskuhartze bidezko ordainketa.—IV. LETRAREN ORDAINKETA BABESTEN DUTEN AKZIOAK.—1002. Kanbioakzioak.—1003. Kanbioakzioen preskripzioa.—1004. Aberaste ezzuzena sai hesteko akzioa.—1005. Letraren ordainketaren aurka jar daitezkeen auzibidezko sal buespenak.
982. Ordainketa eta horren motak.—Kanbio letrak sortzen dira, letra horiek euren mugaegunetan ordainduak izan daitezen. Letrak, res nova gisa, ondoko balio ekonomikoa du: garaia denean, agiriak jaso duen ordainketa hitzematearen betepena lortzeko aukera izatea. Hori dela eta, kanbio letraren ordainketari buruzko arau juridikoek berebiziko garrantzia dute titulu hori arautzen duten antolamendu juridiko guztietan. Antolamendu horien guztien helburua bera da, hots, letraren legebidezko ukandunari bere kreditua kobra tzeko bide indartsuak ematea, letraren sinatzaileei begira. Letraren ordainketaren inguruan, ordea, ez dago arauketa baterakoirik; al derantziz, hainbat ordainketa mota daude, eta horietako bakoitzak lege arau keta berezia du. Orokorrean, bi ordainketa mota bereizi behar dira: ordainketa arrunta eta aparteko ordainketa. Lehenengoa igorpenduak egiten du (berori onartzailea izan zein izan ez), igortzailearengandik jasotako agindua betez. Aparteko ordainketa, Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 194 aldiz, letraren gainerako sinatzaileek edota gainontzeko eskuhartzaile batek egiten du. Hortaz, bereizketa horretara bil daitezke Espai niako antolamendu juridikoak kanbiokreditua babestu zein egikaritzeari buruz ezartzen dituen arauak.
I. ORDAINKETA ARRUNTA 983. Letrak ordainketarako aurkeztea.—Letraren borondatezko ordain keta gauza dadin, beharrezko gertatzen da tituluaren ukandunaren lankidetza. Betidanik ulertu izan da ukandunak ezin duela kanbiokreditua kobratu, bal din eta mugaegunean letra hori ordainketarako aurkezten ez badu. Merkataritza Kodeak arauturiko kanbiosisteman (egun indarrik gabe dagoen sistema horre tan, hain zuzen), letra ordainketarako aurkeztu behar zitzaion igorpenduari, letra hori kalteturik gerta zedin saihesteko. Letra kalteturik gertatuz gero, or dainketarik jasotzen ez zuen ukandunak galdu egiten zuen onartzailearen aur kako betearazpen akzioa. Horrez gain, ukandun horrek ez zuen endosatzaile eta igortzailearengandik (fondo hornikuntza egin eta hori frogatu zuen igortzailea rengandik) ordainketa jasotzeko eskubiderik. Indarrean dagoen Kanbio Letrari buruzko Legeak, berriz, sistema desberdina ezarri du. Lege horren arabera, le tra ordainketarako aurkezten ez bada, letra hori kalteturik gertatuko da; dena dela, kalte hori ez da aurreko sisteman bezain gogorra. Horrela, letra kalteturik gertatzen denean, galdu egingo dira igortzailearen edota endosatzaileen (edo horien guztien abalemaileen) aurkako atzerabidezko akzioak. Aitzitik, inda rrean egongo da onartzailearen edo horren abalemailearen aurkako zuzeneko akzioa. Zuzeneko akzio hori egikaritu ahal izateko, ez da beharrezkoa letraren aurkezpen materialik (ordainketarako aurkezpenik) egitea, ezta protestorik egi tea ere. Hori dela bide, akzio hori egikaritu ahal izango da Merkataritzako zuzenbidea
194
Merkataritzako zuzenbidea betearazpen bidean zein bide arruntean, berori preskribatzen ez den bitartean (preskripzio epea hi ru urtekoa da: ikus 88. art. eta 1003. zk.). Hori guztia 63. artikuluak jaso du. Artikulu horren esanetan, ÂŤukandunak, kasu batzuetan, galdu egiten ditu igor tzailearen, endosatzaileen eta ordainketa betebeharra duten gainerakoen aurka ko kanbioakzioak, onartzailearen eta horren abalemailearen aurkakoak salbu. Hurrengoak dira kasu horiek: a) agerian edo ageritik epe jakin batera igorri tako letretan, ukandunak letra ez aurkeztea epe barruan; b) beharrezkoa dene an, onarpen edo ordainketa ezaren gaineko protestorik edo horren baliobesteko adierazpenik ez egitea; c) “gasturik gabeâ€?ko itzulketa hizpatu denean, letra or dainketarako ez aurkeztea epe barruanÂť. Atzerabidezko kanbioakzioei euste ko, beraz, beharrezkoa da letra ordainketarako aurkeztea (ikus, geroago, 996. zk. eta ondorengoak). Alderantziz, ukandunak onartzailearen edo horren abal emailearen aurka zuzeneko akzioa izango du, nahiz eta ordainketarako aurkez teko baldintza hori bete ez. Atzerabidezko akzioei eusteko, letraren aurkezpen edo erakusketa materia la gauzatu behar da nahitaez; horrela, aurkezpen horren ordez gauza daitekeen beste edozein egintzak (adibidez, judiziozko erreklamazioak) ez du ondore ho ri. Bestalde, 90. artikuluak ondoko printzipio orokorra jaso du: lanegunetan ba karrik gauza daitezke kanbio letraren inguruko egintzak, bereziki, protestoa eta onarpenerako edota ordainketarako aurkezpena. Letraren aurkezpena igorpen duari egiten zaio gehienetan; kreditu erakunde baten kontuan helbideratutako letren kasuan, alabaina, konpentsazio ganbara edo sistema bati ere egin dakio ke aurkezpena (43.2. artikulua). Egungo trafikoa neurri handiko trafikoa denez, eragozpenak sortzen dira letren aurkezpen materiala gauzatzeko. Horrexegatik, kanbio letra kreditu Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 196 erakunde baten eskuetan badago, ordainketarako aurkezpe na gauza daiteke igorpenduari abisua bidaliz; abisu horrek letra identifikatze ko beharrezkoak diren datu guztiak jaso behar ditu (43.3. artikulua). Horrekin loturik, aintzat hartu behar ditugu 1987ko irailaren 18ko Errege Dekretua eta 1988ko otsailaren 29ko Agindua; horiek konpentsazio elektronikoaren sistema espainiarra sortu eta garatzen dute, hurrenez hurren. Aurkezpen uneari dagokionez, hurrengo printzipioak aplikatu behar dira: a) egun jakin batean ordaindu beharreko letren kasuan, bai eta datatik zein age ritik epe jakin batera ordaintzekoetan ere, ÂŤletra horien mugaegunean edo hu rrengo bi egun baliodunen barruanÂť egin beharko da aurkezpena (43.1. art.); b) agerian igorritako letrak ordainketarako aurkezten direnean mugaeguneratzen dira; aurkezpen hori urtebeteko epean egin behar da, letraren datatik zenba tzen hasita. Nolanahi den ere, igortzaileak epe hori laburtu zein luzatzeko auke ra du; endosatzaileek, bestalde, epe hori laburtzeko aukera dute (39.1. art.); c) igortzaileak, agerian igorritako letretan, debekatu egin dezake ordainketara ko aurkezpen hori data jakin bat baino lehen egitea; kasu horietan, data horre tatik zenbatzen hasiko da aurkezpena egiteko epea (39.2. art.). Legearen arabera, eta ezinbesteko baten ondorioz, letrak ezin badira epe horien barruan ordainketarako aurkeztu, epeok luzatu egingo dira. Dena dela, behin ezinbestekoa eten eta gero, ÂŤukandunak, atzerapenik gabe, onarpenera ko edo ordainketarako aurkeztu behar du letra eta, hala denean, protestoa egin behar duÂť. Hariari segiz, ezinbestekoak hogeita hamar egunetik gora irauten badu (mugaegunetik zenbatzen hasita), atzerabidezko akzioak egikaritu ahal izango dira, aurkezpen edota protestorik egin behar izan gabe (ikus 64. art.). Kanbio letra bi igorpendu edo gehiagoren aurka igortzen denean, ÂŤletra ho ri onartzaileei aurkeztu behar zaie mugaegunean, horietatik Merkataritzako zuzenbidea
196
Merkataritzako zuzenbidea edozeinek letra ordain dezan»; onartzailerik ez bada, aldiz, «igorpenduetarik edozeini aurkeztu ahal zaio letra». Legeari helduz, ordainketa egin behar duten onartzaileek herri desberdinetan izan dezakete euren egoitza. Halakoetan, «kanbio letra mugaegu nean onartzaile bati aurkeztu, eta horrek letra ordaintzen ez badu, gainerako edo jarraikako aurkezpenak egin beharko dira; aurkezpen horietako bakoitza egiteko epea zortzi egun baliodunekoa da». Azkenik, «kanbio letra onartzailee tarik inork (edota igorpendu batek, onarpenik ez dagoen kasuan) ordaintzen ez badu, ukandunak bere esku izango ditu lege honek letraren ordainketa ezaren inguruan ezarritako akzioak» (44. art.). Mugaeguneratutako letra ordainketarako aurkezten ez bada, «zordun orok» zainpean utz dezake letraren zenbatekoa ukandunaren eskura, kreditu erakunde batean zein notario edo agente bitartekari elkargokide batengan» (48. art.). 984. Aurkezpen lekua. Helbideratutako letra.—Kanbio letrak ordain keta egiteko lekua zehazten du; ordainketarako aurkezpena, bada, leku horretan egin behar da (1.5. art.); horrelakorik zehazten ez bada, igorpenduaren izena ren ondoan zehaztutako lekuan egin beharko da letraren aurkezpena. Leku ho ri igorpenduaren egoitza eta ordainketa lekua dela ulertuko da legearen harira (ikus 949. zk. eta 2, b art.). Praktikan, asko erabiltzen dira helbideratutako letra izenekoak (letra hori ek legearen 5. artikuluan arautzen dira). Letrok «gainontzekoaren egoitzan or daindu beharrekoak dira, hala igorpenduaren egoitza dagoen herrian, nola beste herri batean». Horren arabera, letraren ordainketa gainontzeko horri (helbide ratzehartzaileari) erreklamatu behar zaio, «ordainketa hori igorpenduak berak egingo duela adierazten denean izan ezik». Kanbio letra banku edo kreditu era kundeetan helbideratzeak letraren bermea indartzen du. Era berean, piztu egi ten du letraren eginkizun ekonomiko garrantzitsua, bai kreditu Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 198 tresna gisa, bai merkatuan ordainketak egiteko tresna gisa (ikus 939. zk.). Helbideratzehar tzaileak letra ordaintzen du, igorpenduaren izenean eta horren kontura. 985. Letrak ordainketarako aurkezteko legebideztaketa.—Letra or dainketarako aurkeztearen egintza materiala tituluaren legebidezko ukandunak egiten du, zuzenean edota mandatari bidez. Aurrerago azaldu bezala (ikus 919. zk.), bi printzipio hauen menpe da go legebideztaketari buruzko gaiaren arauketa: onustearen printzipioa eta itxu ra juridikoaren printzipioa. Printzipio horiek, letraren ukandunaren mesedetan ezartzeaz gain, ordainketa betebeharra duenaren mesedetan ere ezartzen dira. Letraren ondorenez, ukandun izaera duenak (kanpotik eta formari dagokio nez) legebideztaketa du kanbioeskubideak egikaritu eta ordainketa eskatzeko, ukandun hori lehenengo hartzailea izan (igortzailea bera ere izan daiteke, letra beraren agindura igorriz) zein etengabeko endosu katearen azken endosuhar tzailea izan (azken endosua zuria izan arren) (ikus 19, 21, 22 eta 23. art.ak). Horren harira, ukandun horrek ez du zertan frogatu bera denik letraren bene tako jabea eta kanbioeskubideen legebidezko titularra. Esanak esan, apurtu egin daiteke letrak ukandunaren mesedetan sortu duen legebideztaketa itxura hori, horren aurkako frogak azalduz. Zentzuzkoa denez, froga hori kanbiozor dunak azaldu behar du, baldin eta berori ordainketa betebeharretik aske gera tu nahi bada. Azken finean, froga zamaren alderanzketa gertatzen da. Zernahi ere, horrek ez du esan nahi legebideztaketa eginkizuna tituluaren ukandunaren mesedetan bakarrik ezartzen denik; alderantziz, legebideztaketa horrek zordu naren mesedetan ere jokatzen du. Horren ildotik, zorduna aske geratuko da be re betebeharretik, baldin eta horrek onustez ordaintzen badio letra erregularra (formaren ikuspuntutik erregularra den letra) duen Merkataritzako zuzenbidea
198
Merkataritzako zuzenbidea pertsonari. Bada, zordunak ez du egiaztatu beharrik titulartasun formala eta benetako titulartasuna bat da tozenik, ezta tituluan jasotako sinadurak kautoak direnik ere. Edozelan ere, nahitaezkoa da ordainketa onustez egitea. Horrela, non do minusari egindako ordainketak ez du besterik gabe zorduna bere betebeharre tik askatuko; izan ere, ez da nahikoa tituluaren ukandunak titulartasun formala izatea. Haatik, beharrezko gertatzen da zordunak dolo edota erru larririk gabe jardutea. Legeak Kode Zibilaren 1164. artikuluak barneratu printzipioa jaso du; printzipio zibil horren arabera, onustez egindako ordainketak bakarrik as katzen du zorduna bere betebeharretik. Horrekin loturik, hurrengoa ezarri du legeak beren beregi: Mugaegunean ordainketa egiten duen pertsona aske gera tuko da bere betebeharretik, ukandunaren legebideztaketa baloratzean dolo edo erru larriaz jardun duenean izan ezik. Ordainketa egiten duenak, beraz, endosu katearen erregulartasuna egiaztatu behar du, ez, ordea, endosatzaileen sinadu ren kautotasuna (46.3. art.). 986. Ordainketa egiteko moneta.—Ordainketa hori letrak berak zehaz tutako monetan egin behar da, pezetetan edota kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtzeko modukoa den atzerriko monetan (1.2. art.). Ordainketamoneta zehaztearen helburua balioa neurtzea da; hala ere, es peziea ere hartzen da kontuan. Kanbio Letrari buruzko Legeak Kode Zibilaren 1170. artikulua eratzen duen printzipioa barneratu du 47. artikuluan. Artikulu horren aginduz, ondokoa da atzerriko monetan igorritako letrak ordaintzeko modua: Kanbio letrak kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtzeko modu koa den atzerriko monetan igortzen direnean, hitzarturiko moneta horretan ordaindu behar dira letrok; horretarako, dena dela, beharrezkoa da trukaneu rrien kontrolari buruzko arauek moneta horretan ordaintzeko baimena ematea. Kasu batzuetan, ordainketa ezin da hitzarturiko Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 200 monetan egin, eta horren karia ezin zaio zordunari egotzi. Horrenbestez, zordunak pezetetan ordainduko du kanbio letran adierazitako zenbatekoaren balioa; balio hori zehazteko, mugae guneko salmentarako trukaneurria hartuko da aintzakotzat. Atzerapenik gerta tuz gero, mugaeguneko edota ordainketa uneko trukaneurriak (salmentarako trukaneurriak) aplikatu ahal izango dira, letraren balioa pezetetan ordaintze ko; ukandunak ahalmena du une bateko zein besteko trukaneurria aukeratzeko. Beste kasu batzuetan, kanbio letraren zenbatekoa adierazten duen monetak izen bera du letra jaulkitzen den herrian eta ordainketa egiten den herrian, baina monetaren balioa ez da bera bi leku horietan. Halakorik gertatzen denean, adie razitako moneta hori ordainketa lekuari dagokiona dela ulertuko daÂť. Manu horrek garrantzi handia du nazioarteko merkataritzako harremanetan eta, ondo renez, hurrengoa zehaztu behar da horren inguruan: a) Legeak ÂŤtrukaneurrien kontrolari buruzko arauakÂť aipatu ditu. Arau ho riek jasotzen dituzte, lehenik, 1979ko abenduaren 10eko Legeak (trukaneurrien gaineko kontrolaren eraentza juridikoari buruzkoak) eta, hurrenik, 1991ko abenduaren 20ko Errege Dekretuak (kanpo transakzio ekonomikoei buruzko ak); errege dekretu hori aldatu egin du 1993ko urtarrilaren 15eko Errege De kretuak. Trukaneurrien kontrolari buruzko arauketa horrek ezabatu egin ditu aurreko sisteman kanpo transakzioek zituzten murrizketak, sistema irekia era tuz. Horretara, liberalizatu egin dira eragiketa gehienak, eta ondoko kasuan bakarrik da beharrezkoa aurretiazko baimena: espainiar mugetatik, bost milioi pezetatik gorako esportazio fisikoak egiten direnean, alegia, txanponen, banku billeteen, eramailearentzako banku txekeen eta urrearen (moneta edo barra mo duan dagoen urrearen) esportazioak egiten direnean. Edozein modutara ere, murrizketa horiek ez dira aplikatzen banku bidez egiten diren kobrantza, or dainketa eta transferentzietan. Merkataritzako zuzenbidea
200
Merkataritzako zuzenbidea b) Legeak ezarritakoaren arabera, atzerriko monetan igorritako letrak Es painian ordaindu ahal izateko, bi betekizun hauek gauzatu behar dira: bata, ko tizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtzeko modukoa den atzerriko moneta izatea eta, bestea, moneta zehatz horretan ordaintzeko baimena izatea oro har. Dena den, letraren zein unetan gauzatu behar da betekizun bikoitz hori? Gure aburuz, letra zuriaren kasuan ezarri dena aplikatzea da irizpiderik zentzuzkoena (ikus 950. zk.). Horren ildotik, nahikoa da betekizunok gauzaturik egotea, letra ordainketarako aurkezten denean. c) Beste kasu batzuetan gerta daiteke letra igorri eta gero (atzerriko mone tan), moneta hori kotizazio ofizialetik bazterturik geratzea. Horrez gain, eragi keta hori egiteko baimena ere gal daiteke, ondoko kariak direla bide: baimen hori iraungitzea edo ezeztatzea, legeria aldatzea, trukaneurrien merkatuak ixtea etab. Kasu horietan, bai eta itundutako dibisan ordaintzea ezinezkoa den beste batzuetan ere, zordunak pezetetan ordaindu beharko du, kanbio letran dibisa bidez adierazitako balioa; horretarako, betebeharra mugaeguneratzen den egu neko salmenta trukaneurria hartuko da kontuan (47. artikuluaren bigarren le rroaldea). Kanbio Letrari buruzko Legeari helduz, zorduna berandutza egoeran jartzen denean, ez dira printzipio erkideak aplikatuko; printzipio horien arabe ra, hitzarturiko korrituak edo lege korrituak jasotzeko eskubidea besterik ez du hartzekodunak (KZren 1108. art.). Kanbio Letrari buruzko Legeak ezarritakoa ren harira (ezarpen horren oinarria zalantzazkoa bada ere), aldiz, letraren ukan dunak monetaren balioak izaten dituen gorabeherak erabili ahal izango ditu zordunari begira. Aurretik esan bezala, mugaeguneko edota ordainketa uneko trukaneurriak (salmentarako trukaneurriak) aplikatu ahal izango dira, letraren balioa pezetetan ordaintzeko, eta ukandunak ahalmena du une bateko zein bes teko trukaneurria aukeratzeko. Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 202 d) 47. artikuluaren azken lerroaldeak adierazi duenez, kasu batzuetan kan bio letraren zenbatekoa adierazten duen monetak izen bera du letra jaulkitzen den herrian eta ordainketa egiten den herrian, baina monetaren balioa ez da be ra bi leku horietan (esate baterako, Parisen liberetan igorritako letra Bruselan ordaintzea). Halakoetan, zalantzan jar daiteke zein monetatan igorri den letra; legeak, dena dela, arazo hori konpondu du presuntzio bat ezarriz; presuntzio horren arabera, kanbio letran adierazitako moneta ordainketa lekuari dagokiona dela ulertuko da. 987. Ordainketa aurreratua eta zatikako ordainketa.— Kanbiohartze kodunak ez du zertan letraren zenbatekorik jaso, mugaeguna heldu baino lehen; gisa berean, zordunak ez du zenbateko hori ordaindu beharrik, mugaeguna iritsi baino lehen. Hortaz, aurreraturiko ordainketa baliozkoa izan dadin, be harrezkoa da zordunak eta hartzekodunak horren gaineko adostasuna ematea. Edonola ere, «igorpenduak mugaeguna baino lehen ordaintzen badu letra, or dainketa hori bere gain eta galorde egingo du» (46. art.aren 1 eta 2. lerroalde ak). Lege xedapen horien oinarria letraren hitzezhitzezkotasunaren printzipioa betetzean datza; jakina dugunez, mugaegunaren epea bi alderdien mesedetan ezartzen da. Legeak onartu egin du letraren zatikako ordainketa; horrekin loturik, ondo koa ezarri du berariaz: «… eramaileak ezin du zatikako ordainketarik ezetsi»; zatikako ordainketarik eginez gero, «ordainketa hori letran bertan agertaraz dadin eska dezake igorpenduak eta, gainera, ordainketa horren ordainagiria ere eska dezake» (45. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). Legeak hori guztia ezarri duen arren, horrek ez du esan nahi letraren zatikako ordainketaren bidez kanbio eskubide osoak egikari daitezkeenik, protestorik egin gabe. Letra mugaegune ratu eta gero, ordaindu gabeko zatiaren gaineko protestoa egiten ez bada, letra kalteturik gertatuko da, atzerabidezko akzioei Merkataritzako zuzenbidea
202
Merkataritzako zuzenbidea dagokienez. 988. Ordainketa arruntaren ondoreak.—Igorpenduak letra ordaintzen badu, ordainketa horrek ondore askatzaile osoa du. Ordainketa horrek behin betiko azkentzen du kanbiokreditua eta, horren ondorioz, letra ordaintzeko be tebeharra duten pertsona guztiak, hots, agiriaren sinatzaile guztiak (onartzai lea, igortzailea, endosatzailea, abalemailea) betebehar horretatik aske geratzen dira. Hori oinarri harturik, ondoreak berberak dira, igorpenduak borondatez ordaindu (berari letra aurkezten zaionean) zein judizioa erabiltzearen ondo rioz ordaindu (kanbioakzioa egikaritzearen ondorioz). Kasu batean zein beste an, ondore askatzaileak ditu igorpenduak egindako ordainketak. Kanbio letra ordaintzen duen igorpenduak letra berari eman dakion eska dezake, hartzailea ren «jasoa dut» adierazpenarekin batera. Hartzailea kreditu erakundea denean, aldiz, horrek ordainketa egiaztatzen duen agiria eman dezake, eta agiri horrek balio askatzaile osoa du igorpenduarentzat, edozein kanbiohartzekoduni begi ra. Mugaeguna igaro eta gero, igorpenduaren edo helbideratzehartzailearen es kuetan dagoen letra ordaindu egin dela ulertuko da (45.1. art.). Letraren ordainketa arrunta babes dadin, ukandunak zuzeneko kanbioak zioa du onartzailearen edo horren abalemaileen aurka; akzio hori egikaritu ahal izateko, ukandunak ez du protestorik egin beharrik (49. art.). II. PROTESTOA, LETRAREN ORDAINKETA ARRUNTA EGIN EZ BADA 989. Protestoaren kontzeptua.—Protestoaren bidez, letra ordaindu ez de la (edo, hala denean, letra onartu ez dela: ikus 959. zenbakia) egiaztatzen da pertsona orori begira. Protesto hori notario publiko bidez egiten da, tituluaren ukandunak hala eskaturik. Fedemaile horren eskuespenak zigilu edo izaera ofi Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 204 ziala ematen dio egintza horri, notarioak duen fede publikoa oinarri harturik. Kanbio Letrari buruzko Legeak protestoaren inguruan ezarri duen sistemak (51. art. eta ondorengoak) eutsi egiten dio, neurri handi batean, 1967ko uztai laren 22ko Legeak ezarritako sistemari. 1967ko lege horrek aldatu egin zituen protestoari buruz Merkataritza Kodeak jasotako arauak. Aldaketa horrek bi helburu nagusi izan zituen: bata, protestoa egiteko prozedura erraztea, arinta sun handiagoa emanez; bestea, onustedun igorpendua babestea, horrek letra ordaintzeko edo alegazioak egiteko (egokitzat jotzen dituen alegazioak) duen epea luzatuz. Hala eta guztiz ere, lege berriak eraberriketa garrantzitsua ezarri du aurreko lege eraentzari begira; aurreko eraentza horretan (MKren 509. art.an), ezinezkoa zen protestoaren ordez beste egintza bat gauzatu edo beste agiri bat ematea. Gaur egun, eta legearen 51. artikuluaren arabera, igortzaileak notarioprotestoa egin dadin eskatu ez badu berariaz, protestoaren kanbio ondorio berberak izango ditu «onarpen edo ordainketari uko egiteko adieraz penak; adierazpen hori letran bertan jaso behar da, datarekin eta igorpenduaren sinadurarekin batera». Gauza bera gertatzen da «helbideratzehartzaileak edo, hala denean, Konpentsazio Ganbarak ordainketari uko egiteko» egiten dituzten adierazpenen kasuan. Betiere, adierazpen horiek guztiak notarioprotestoa egi teko ezarri den epean —legeak ezarritako epean— egin behar dira. Labur bilduz, ondokoa esan dezakegu: batetik, adierazpen horien bidez ere egiazta daiteke letraren ordainketa eza; bestetik, legeak aintzatetsi egin ditu (56. ar tikuluan) «gasturik gabeko itzulketa» eta «protestorik gabe» klausulak (ikus 991. zk.). Bi inguruabar horiek aintzakotzat hartuz, bistan da gastuak gutxitu eta letraren ukandunak arinago egikarituko dituela bere kanbioeskubideak. 990. Protestoaren eginkizun bikoitza.—Protestoak edo, hala denean, ho rren baliobesteko adierazpenak eginkizun bikoitza du: lehenik, ordainketa eza frogatzea eta, hurrenik, letrak eratortzen dituen Merkataritzako zuzenbidea
204
Merkataritzako zuzenbidea atzerabidezko eskubideei eus teko bide izatea. Mugaeguna heltzean, igorpenduak ez badu letra ordaindu, eta protestoa garaiz eta behar bezala egiten bada, letra ez da kalteturik gertatuko. Horrela, protestatutako letraren ukandunak ordainketa betebeharra dutenetarik edonori (igortzaileari, endosatzaileari, abalemaileari) eska diezaioke letraren ordainketa. Letraren zenbatekoa ordaintzeaz gain, kasuan kasuko korrituak eta protestoaren nahiz berriemateen gastuak ere ordaindu behar dira (50, 51, 58 eta 59. art.ak). Kontrara, ukandunak protestorik (protesto hori beharrezkoa dene an) edota onarpen edo ordainketa eza jasotzen duen baliobesteko adierazpenik egin ez badu, kalteturik gertatuko da letra, ukandun horrek arretaz jardun ez duelako. Kasu horietan, legeak adierazten duenez, ukandunak galdu egiten di tu «igortzailearen, endosatzaileen eta ordainketa betebeharra duten gainerakoen aurkako kanbioakzioak, onartzailearen eta horren abalemailearen aurkakoak salbu» (63. art.). Legearen 63. artikuluak ezarritakoaren harira, protestoa beharrezkoa da atzerabidezko kanbioakzioei eusteko; aitzitik, ukandunak zuzeneko akzioa du onartzailearen eta horren abalemailearen aurka, nahiz eta protestorik egin ez. Berebat, 49. artikuluak baieztatu egiten du aipatu berri duguna. Artikulu horren esanetan, ordaindu gabeko letraren ukandunak (eta, hala denean, igortzaileak) «kanbio letrak eratorritako zuzeneko akzioa du onartzailearen eta horren abal emailearen aurka; ukandunak, akzio horren bidez, 58 eta 59. artikuluak ezarri takoa erreklamatu ahal izango du protestorik egin behar izan gabe, bai bide arruntean, bai betearazpen bidean». Protestoa egiten ez bada ezinbesteko baten ondorioz, behin ezinbesteko hori eten eta gero, ukandunak protestoa egin behar du inolako atzerapenik ga be. Ezinbestekoak hogeita hamar egunetik gora irauten badu mugaegunetik zenbatzen hasita, atzerabidezko akzioak egikaritu ahal izango dira, protesto rik egin behar izan gabe (ikus 64. art.). 991. Protestorik ez egiteko aukera eta «gasturik gabe» klausula.—Goi Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 206 an azaldu dugunaren arabera, ordainketarik egiten ez den kasuetan, nahitaezkoa da protestoa edo horren baliobesteko adierazpena egitea, atzerabidezko kanbio eskubideak egikaritu ahal izateko. Hori gorabehera, ezin da betebetean esan protestoa nahitaezkoa denik, ordainketarik egiten ez den kasu guztietan. Legea ri helduz, ez dago ordainketa ezaren ondoriozko protestorik egin beharrik, aldez aurretik letra ez onartzearen gaineko protestorik egin bada. Orobat, ez dago protestorik egin beharrik, igorpenduak porrot adierazpena jaso badu edo ta ordainketa etendura nahiz konkurtsoan badago (azken kasuotan, «nahikoa da ordainketa etendura eskatzeko probidentzia edota porrota zein konkurtsoa adie razten dituen autoa aurkeztea, eramaileak atzerabidezko akzioak egikaritu ahal izateko»: 51.6. art.). Bestalde, letran bertan interesaturik daudenek ere protes torik ez egitearen gaineko adostasuna eman dezakete; horretarako, klausula berezia ezarri behar dute letran bertan (56. art.). Merkataritza Kodearen babes pean, Auzitegi Gorenak honakoa adierazi zuen: kanbio letran «gasturik gabe» klausula jasotzen zenean, ukandunak ez zuen ordaindu gabeko efekturik pro testatu beharrik (1966ko uztailaren 6ko eta 1974ko martxoaren 7ko epaiak). Gaur egun, kanbio letrari buruz indarrean dagoen legeak argi eta garbi jaso du gai hori (ikus 1986ko azaroaren 3ko epaia). 56. artikuluaren lehenengo lerro aldeak dioenez, «tituluan “gasturik gabeko itzulketa”, “protestorik gabe” edo horien baliobesteko beste klausula edo adierazpenen bat jaso eta sinatzen denean, igortzaileak, endosatzaileak edo horren abalemaileek protestorik ez egitearen gaineko adostasuna eman dezakete; horrela, letra onartu edo ordain tzen ez denean, ukandunak ez du protestorik egin beharrik bere atzerabidezko akzioak egikaritzeko, bai bide arruntean, bai betearazpen bidean». Berariazko adierazpen hori egin eta gero, legeak ondokoa ezarri du: klau sula horietako bat ezartzen bada ere, «ukandunak letra aurkezteaz gain (horre Merkataritzako zuzenbidea
206
Merkataritzako zuzenbidea tarako ezarri epean), kasuan kasuko berriemateak gauzatu behar ditu nahitaez». Protestorik ez egiteko aukera jasotzen bada ere, letra ordainketarako aurkeztu behar da derrigor. Bestalde, letra ordainketarako aurkezteko epeak betetzen ez direnean, ezbetetze hori ukandunaren aurka alegatu nahi duenak frogatu be harko du berori (56.2. art.). «Gasturik gabe» klausula igortzaileak edo beste kanbiobetebeharpeko ba tek (endosatzaileak edo abalemaileak) ezarri, eta horren arabera desberdinak dira klausula horren ondoreak. Klausula hori igortzaileak ezartzen badu, klau sula horren «ondoreak letraren sinatzaile guztiei aplikatuko zaizkie»; bigarren kasuan, ordea, klausula ezarri duen endosatzaileari edo abalemaileari bakarrik aplikatzen zaizkio klausula horren ondoreak; bada, beste sinatzailerik badago ere, ondoreok ez zaizkio horri aplikatuko. Azken horien aurkako atzerabidezko kanbioeskubideei eusteko, beharrezko gertatzen da letra protestatzea; protes toaren gastuak, berriz, guztiei erreklamatu ahal izango zaizkie. Haatik, igortzai leak klausula hori ezarri arren, ukandunak protestoa egin badu, horren kontura geratuko dira gastuak (ikus 56.3. art.). 992. Protestoaren forma eta epea.—Protestoa egintza formala da esan gura hertsian. Hori dela eta, ondoko betekizunak gauzatu behar ditu protestoak, berori eragingarria izan dadin: a) Protestoa notario publikoak egin behar du, «letraren kopia jasotzen duen aktaren bitartez» (52.1. art.). b) Protestoa onar pen ezaren ondorioz egiten denean, «letra onarpenerako aurkezteko ezarri den epearen barruan egin behar da protesto hori edo, bestela, epe hori bukatu eta hurrengo bost egun baliodunetan» (egun baliogabeen inguruan, ikus 1990eko uztailaren 27ko Errege Dekretua). c) Protestoa ordainketa ezaren ondorioz egiten denean, bi kasu bereizi behar ditugu: hasteko, egun jakin batean edota datatik zein ageritik epe jakin batera igorritako letren kasuan, «letra mugae guneratu eta hurrengo bost egun baliodunetako epean egin behar da protestoa»; agerian igorritako letrak badira, aldiz, «protestoa Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 208 egiteko epea aurreko lerroal dean onarpen ezaren ondoriozko protestoarentzat ezarritako epea da (51. arti kuluaren 3 eta 4. lerroaldeak). Goian azaldu bezala egiten den protestoa igorpenduari jakinarazi behar zaio, protesto hori egin eta hurrengo bi egun baliodunen barruan. Jakinarazpen hori zedula bidez egin behar da. Zedula hori igorpenduari, beraren dependente edo senideei, edota igorpenduaren kasuan kasuko egoitzan dauden pertsone tarik edozeini eman behar zaio; horiek izan ezean, leku horretako auzokide bati eman ahal zaio zedula (52. art.aren 2 eta 3. lerroaldeak). 993. Indikaziodun letren protestoa.—Protestaturiko letrak indikazioak baditu, edota igorpenduak bat baino gehiago badira, notarioak jakinarazpen ze dula bidali beharko die hiri berean bizilekua duten indikatu edo igorpendu guztiei. Alderantziz, pertsona horien bizilekua (indikatuen edo igorpenduen bi zilekua) hiri desberdinetan badago, berriro egin ahal izango da protestoa ka suan kasuko herrian; bigarren protesto hori zortzi egun balioduneko epean egin behar da, aurreko protestoa egin zenetik zenbatzen hasita (ikus, horrekin bate ra, 72 eta 76. art.ak). 994. Protestoaren ondorengo ordainketa.—Legeak berariaz adierazi duen bezala, protestoa egin eta gero ere ordain daiteke letra. Horretarako, notarioek, behin jakinarazpena egin eta gero, euren esku izan behar dute pro testatutako letra, jakinarazpena egin denetik bi egun baliodun igaro arte edo, zehatzago esateko, bigarren egun horren arratsaldeko ordu biak arte; notarioak, beraz, ezin dio ukandunari letra bera edo protestoaren inguruko lekukotzarik eman, epe hori amaitu arte. Interesatuek, bien bitartean, letra aztertu ahal izan go dute notariotzan, eta protestoarekin bat datozen adierazpenak egiteko edota letraren zenbatekoa zein protestoaren gastuak ordaintzeko aukera izango dute. Notarioak ordainketa hori onartu behar du, letra hori ordaintzaileari emanez; halaber, ordainketa Merkataritzako zuzenbidea
208
Merkataritzako zuzenbidea egin dela eta protestoa azkendu dela adierazten duen dili jentzia jaso behar da letran bertan, bai eta aktan ere (53. art.aren 1 eta 2. lerro aldeak). Epe hori igaro eta letra ordaintzen ez bada, ukandunak berehala eskura di tzake protestoaren kopia eta kanbio letra. Ukandunak ez badu eskubide hori egikaritzen, notarioak letra itzuliko dio horri, aurretik aipatutako epea amai tu eta hurrengo bost egun baliodunetako epean; hala eskatuz gero, protestoaren kopia ere eman beharko dio notarioak ukandunari (53.4. art.). 995. Letraren onarpen nahiz ordainketa ezaren berri emateko eginbe harra.—Kanbio letran parte hartzen duten guztiek erantzukizun solidarioa dute (57.1. art.). Hori oinarri harturik, eta legearen arabera, ukandunak letra ren onarpen zein ordainketa ezaren berri eman behar die bere endosatzaileari eta igortzaileari, zortzi egun balioduneko epean; epe hori zenbatzeko, ondoko arauak izan behar dira gogoan: 1) notarioprotestorik eginez gero, horren da tatik zenbatzen hasiko da epea; 2) letrak protestoaren baliobesteko adierazpe nik jasotzen badu, horren datatik zenbatzen hasiko da epea; eta 3) gasturik gabeko itzulketa klausula jasotzen denean, letraren aurkezpen datatik zenba tzen hasiko da epea. Berriemate hori bi egunetik bi egunera egin beharko da endosu katean zehar, endosatzaile batek besteari horren berri emanez, igor tzailearengana heldu arte. Letra jaso behar duen sinatzailearen abalemaileak ere berriemate hori izan behar du epe horren barruan. Jakinarazpen hori egiten ez duenak ez du akziorik galduko, baina letraren baliora arteko erantzukizuna du, gertatutako kalteen gain (55. art.). III. APARTEKO ORDAINKETAK Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 210 996. Atzerabidean egindako ordainketa: atzerabidearen kontzep tua.—Onartzaileak edo horren abalemaileak letra ordaintzen ez duenean, ukandunak beste bide batzuetara jo behar du, letra horren ordainketa lortzeko. Horrela, antolamendu juridiko guztien arabera, letra sinatzen duten beste guz tiek ere letra horren zenbatekoaren gaineko erantzukizuna izango dute. Letra ren zirkulazioak, bada, igortzailearen, endosatzaileen eta horien abalemaileen zeharkako bermea du. Letra onartu duen igorpenduak edo horren abalemaileak letra hori ordaintzen ez duenean, atzerabidea irekitzen da gainerako sinatzaile en aurka; ezaguna denez, sinatzaileok betebehar solidarioak dituzte letraren ordainketaren gain. Atzerabidea dela medio, igortzaileak, abalemaileak eta endosatzaileek emandako bermea erabiltzen du ukandunak, horiek egin dituzten zeharkako ordainketa hitzemateak oinarri harturik. Atzerabide izena erabiltzeko arrazoia ondokoa da: letraren ukandunak igortzailearen, endosatzaileen edo abalemai leen aurka jotzen du, letraren ibilbide arruntaren alderantzizko bidetik. Horrela, atzera egiten du ukandunak, horren aurretik agiria izan eta sinatu duten per tsonengana itzuliz. (Kanbiobetebeharpekoek ukandunari begira duten solidari tatea 57. art.ak jaso du; atzerabidezko akzioa, ostera, 49, 50 eta 57. art.ek arautu dute, besteak beste). 997. Atzerabidearen lege baldintzak.—Letra mugaeguneratu eta gero, letra hori ordaintzen ez bada, ukandunak bere atzerabidezko akzioa egikaritu ahal izango du, igortzailearen, endosatzaileen eta letra ordaintzeko betebeha rra duten gainerakoen aurka (50.1. art.). Horretarako, dena dela, egitate batzuk gauzatu behar dira aldez aurretik; beste modu batera esateko, atzerabidean letraren ordainketa egiteko betebeharra sor dadin, lege baldintza batzuk gau zatu behar dira. Ondokoak dira baldintza horiek: a) kanbio letra onarpenerako aurkeztea, igortzaileak (onarpen ezaren ondorioz, bere bermea baztertu ez duen igortzaileak, hain zuzen) horretarako ezarri duen epearen barruan; b) ageri Merkataritzako zuzenbidea
210
Merkataritzako zuzenbidea an edo ageritik epe jakin batera igorritako letrak epearen barruan aurkeztea; c) beharrezkoa denean, protestoa edo horren baliobesteko adierazpena egitea, onarpen edo ordainketa eza oinarri harturik; d) letra ordainketarako aurkeztea epearen barruan, baldin eta «gasturik gabe»ko itzulketa hitzartu bada. Egitate ok gauzatzen ez badira, «ukandunak galdu egingo ditu igortzailearen, endosa tzaileen eta ordainketa betebeharra duten gainerakoen aurkako kanbioakzioak, onartzailearen eta horren abalemailearen aurkakoak salbu» (63. art.). Ordain keta etendura edo porrot kasuetan, nahikoa da ordainketa etendura eskatzeko probidentzia edota porrota adierazten duen autoa aurkeztea, hartzekodunak atzerabidezko akzioak egikaritu ahal izateko (51.6. art.). Jarraian azalduko ditugun kasuetan, bestalde, ukandunak atzerabidezko ak zioak egikari ditzake, letra mugaeguneratu baino lehen: a) onarpenari ezezkoa eman zaionean, osoosorik edo zati batez; b) igorpendua (berori onartzailea izan zein izan ez) igorpenduak porrot adierazpena jaso duenean, igorpendu ho ri ordainketa etendura nahiz konkurtsoan dagoenean edota, horren ondasunak enbargatu arren, ezer lortu ez denean; eta c) letraren onarpenerako aurkezpena debekatu, eta igortzaileak porrot adierazpena jaso duenean edota ordainketa etendura edota konkurtsoan dagoenean. Berebat, b) eta c) idazatiek aipatuta ko kasuetan, epaileak ordainketa hori egiteko epea eman diezaieke demandatu ei; edonola ere, epe horrek ezin du inola ere letraren mugaeguna gainditu (50. artikulua). 998. Atzerabidea egikaritzea.—Atzerabidean, hiru modu daude letraren ordainketa lortzeko: a) Edozein betebeharpekok letra borondatez ordaintzea. Halakoetan, ukan dunak letra eman behar dio ordaintzaileari eta, hala denean, baita protestoa ere; horrekin batera, erresaka kontua ere eman behar dio, «jasoa dut» adierazpena Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 212 rekin. Bestalde, letra ordaindu duen endosatzaileak ezabatu egin ditzake bere endosua eta ondorengo endosatzaileen endosuak. Letraren ukandunak ezin du borondatezko ordainketa hori ezetsi eta, ordainketa horren eskaintza jaso eta gero, ukandunak erantzukizuna du bere jokabidearen ondorioz sortutako kalte en gain (60. art.). b) Erresaka letra igortzea, ordainketa betebeharra dutenetarik edozeinen aurka (ikus 1000. zk.). c) Judizio bidez, kasuan kasuko atzerabidezko kanbioakzioa egikaritzea, letraren edozein sinatzaileren aurka; geroago aztertuko dugu akzio hori egikari tzeko modua (ikus 1002. zk. eta ondorengoak). Aukeratutako prozedura edozein izanda ere, atzerabidea egikaritzean, le traren eramaileak (lehenengo ukandunak edota letra ordaindu duten sinatzailee tarik edozeinek) ez du sinaduren hurrenkera kronologikoa aintzakotzat hartu beharrik, betebeharpekoen aurka jotzeko. Letraren sinatzaile guztiek letra or daintzeko betebeharra dute modu solidarioan; legeak, bada, per saltum atzera bidea gauzatzeko baimena ematen dio ukandunari, eta horrek betebeharpekoen aurka jo dezake bananbanan edo batera (guztien edo horietako batzuen aurka). 57. artikuluak dioenez, betebeharpeko baten aurka egikaritutako akzioaren on doren, kreditu osoa kobratzen ez bada, gainerako betebeharpekoen aurka jo dezake ukandunak, nahiz eta horiek lehenengo demandatuaren osteko betebe harpekoak izan (ius variandi). 999. Atzerabidean egindako ordainketaren ondoreak.—Letraren ukan dunari begira, ordainketa arruntaren ondore berberak ditu atzerabidean eginda ko ordainketak (ikus 988. zk.). Hala ere, badira zenbait desberdintasun horien artean. Aurretik esan dugun moduan, ordainketa arruntak ondore askatzaileak ditu, kanbiokreditua behin betiko azkenduz. Atzerabidean egindako ordainke Merkataritzako zuzenbidea
212
Merkataritzako zuzenbidea tak, haatik, berreskuraketa helburua du; zehatzago esateko, ordainketa horrek ordaintzailearen ondorengo sinatzaileen kanbiobetebeharrak bakarrik azken tzen ditu, ez, ordea, ordaintzailearen aurreko betebeharpekoenak. Hortaz, or daintzaileak ere atzerabidea erabil dezake, berak ordaindutako zenbateko osoa berreskuratzeko, korrituekin eta egindako gastuekin batera (59. art.). Kanbio letra igortzaileak ordaintzen badu, onartzailearen aurka jo ahal izango du ho rrek. Ordainketa hori endosatzaile batek egiten badu, aldiz, horrek bere aurre tik dauden betebeharpekoen aurka (igortzailearen, aurreko endosatzaileen edo horien guztien abalemaileen aurka) jo ahal izango du. Azkenik ere, ordainketa abalemaileak egiten badu, horrek bere abaldunaren aurreko betebeharpekoen aurka egikari dezake akzioa. Atzerabidean jarduten duenak legebideztaketa formala izan dezan, letraren edukitza materiala izan behar du eta, beharrezkoa izanez gero, baita protestoa ere. Hori oinarri harturik, eta 60. artikuluaren arabera, letra (protestoarekin ba tera) eta erresaka kontua (jasoa dut adierazpenarekin) eskatzeko ahalmena du ordaintzaileak. Letraren zatikako onarpena egin eta gero, atzerabidezko ak zioa egikaritzen bada, onartu gabeko zatia ordaintzen duenak ordainketa hori letran bertan agertaraz dadin eska dezake; horrez gain, ordainagiria eta letraren zein protestoaren (azken hori egiten bada) kopia kautotua ere eska dezake, atzerabidezko edozein akzio egikaritu ahal izateko (61. art.). 1000. Erresaka letra.—Erresaka letraren bidez, ordaindu gabeko letraren atzerabidezko ordainketa lor daiteke; horretarako, judiziotik kanpo prozedura egin eta beste letra bat igortzen da, atzerabidean ordainketa betebeharra dute netarik edozeinen aurka. Antzinako merkataritza egineretan omen handia izan zuen erresaka bidez ko ordainketaren zeharkako bide horrek; are gehiago, erresaka letra sarritan erabiltzen zen, lukurreriaren gaineko preskripzio kanonikoei maula egiteko hel Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 214 buruarekin. Hasteko, beste hiri bateko pertsona bati letra igortzearen itxura egiten zen, mailegua jaso zuenaren aginduz. Horren ondoren, igortzailearen kontrako igorpena egiten zen berriro ere erresaka bidetik; igorpenari trukaneu rrien irabazia gehitzen zitzaion eta, horretara, maileguaren korrituak ezkutatzen ziren. Egungo egunean, ordea, gero eta gutxiago erabiltzen da erresaka letra. Lehenik, ordainketa betebeharra dutenetarik edonork letra ordaindu nahi ba du, ukandunak nahiago izango du zuzeneko prozedura gauzatzea, hots, jato rrizko letra ematea, protestoarekin batera. Bigarrenik, ukandunak borondatezko ordaintzailerik aurkitzen ez badu, azkarrago eta ziurragoa da kanbioakzioa egikaritzea. Edozein modutara ere, Kanbio Letrari buruzko Legeak 62. artiku luan arautu du erresaka letra; artikulu horren esanetan, erresaka letra ageriko letra izan behar da, eta 58 eta 59. artikuluetan jasotako zenbatekoez gain, ko misio eskubidea eta tinbrearen zenbatekoa ere jaso behar ditu letra horrek. 1001. Eskuhartze bidezko ordainketa.—Antolamendu juridikoek, atze rabideaz gain, letraren balioa jasotzeko beste bide bat ere jarri dute ukandu naren eskuetan, eskuhartze bidezko ordainketa, hain zuzen. Erakunde horren helburua letraren ordainketa eta onarpenik eza saihestea da, bai eta protes toaren entzute okerra saihestea ere. Pertsona batek (berez edo letran bertan adierazia izan delako) kanbio letran esku hartzen du, letra hori edozein sina tzaileren kontura ordainduz. Kanbio Letrari buruzko Legeak arautzen ditu, bai eskuhartze bidezko onarpena, bai eskuhartze bidezko ordainketa (ikus 963. zenbakia). Aurretik esan bezala (ikus 963. zk.), kasu batzuetan, letran bertan esku hartzaile gisa adierazitako pertsonak egiten du eskuhartze bidezko ordainketa hori. Beste kasu batzuetan, berriz, letrak berak ez du horren inguruko adie razpenik ezartzen eta, horren ondorioz, pertsona batek berez eta Merkataritzako zuzenbidea
214
Merkataritzako zuzenbidea modu askean esku hartzen du kanbio letran. Pertsona horrek atzerabidezko edozein betebe harpekoren kontura ordaintzen du letra. Eskuhartze hori egin dezake gainon tzekoak, igorpenduak berak (onartzailea ez bada) edota kanbio betebeharrak dituzten beste pertsonetarik edozeinek, ez, ordea, onartzaileak (70. art.). On dokoak dira erakunde horretan eraentzen duten arau nagusiak: a) Eskuhartze bidezko ordainketa egin ahal izateko, beharrezkoa da ukan dunak atzerabidea egikaritzeko eskubidea izatea, letra mugaeguneratu aurretik edo horren ondoren. Eskuhartzaileak pertsona baten kontura esku hartzen due nez, pertsona horri dagokion zenbateko osoa ordaindu behar du. Eskuhartze hori ordainketa ezaren gaineko protestoa egiteko epea amaitu baino lehen gau zatu behar da (74. art.). b) Ukandunak, eskuhartze bidezko ordainketa ezezten badu, bere akzio guztiak galduko ditu betebeharpeko batzuen aurka, hau da, ordainketa egin izan balitz, aske geratuko ziratekeen kanbiobetebeharpekoen aurka (75.1. art.). c) Eskuhartze bidezko ordainketa egiteko hainbat eskaintza daudenean, betebeharpeko gehien askatzen dituen ordainketak izango du lehentasuna. Nor baitek eskuhartze bidezko ordainketa egiten badu, arau hori urratzen duela jakinda, orduan galdu egingo ditu bestelako kasuan aske gera zitezkeen per tsona guztien aurkako akzioak (75.2. art.). d) Kanbio letra horretan pertsona baten kontura esku hartzen denez, esku hartze bidezko ordainketak pertsona horren ondorengo sinatzaile guztiak aska tzen ditu euren betebeharretatik. Pertsona horren kontura esku hartzen duenak pertsona horren kanbioeskubide guztiak eskuratzen ditu, baina ezin izango du letra endosatu (77. art.). e) Eskuhartze bidezko ordainketa letran bertan agertarazi behar da (78. artikulua). Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 216 Kanbio letra eskuhartze bidez onartzen duenak egoitza ordainketa lekuan duenean, legearen 54 eta 76. artikuluak aplikatuko dira. IV. LETRAREN ORDAINKETA BABESTEN DUTEN AKZIOAK 1002. Kanbioakzioak.—Esangura tekniko hertsian, kanbioakzioen bi dez, tituluak barneratzen dituen kreditu eskubideak egikaritzen dituzte letraren legebidezko ukandunek. Letraren sinatzaile guztiek kreditu horiek ordaintzeko betebeharra bereganatzen dute modu solidarioan. Multzo horretatik kanpo ge ratzen dira, nola aberaste ezzuzena saihesteko akzioa (akzio hori Kanbio Le trari buruzko Legeak arautu du 65. artikuluan; ikus, horri buruz, 1004. zk.), hala letraz kanpoko harreman juridikoek —letraren jaulkipena eta jarraika ko eskualdaketak eragin dituzten harreman juridikoek— eratorritako akzioak (kari bidezko akzioak). Hortaz, kanbioakzioen multzoan sartzen dira, batetik, onartzailearen eta horren abalemailearen aurkako zuzeneko akzioa eta, beste tik, letraren gainerako sinatzaileen aurkako atzerabidezko akzioak. Batzuk zein besteak aurrerago aipatu ditugu, letraren ordainketa arrunta eta aparteko or dainketak aztertzean. Kanbioakzioak eta eskubideak judizio bidez egikaritzeko, bi bide hau ek ditu ukandunak: bata, adierazpeneko judizio arrunta eta, bestea, betearazpen judizioa (ikus 56. art., eta 1961eko urriaren 26ko eta 1986ko apirilaren 21eko epaiak). Gehienetan, bigarren prozedura hori erabiltzen da, abantaila handiak (arintasuna eta eragingarritasuna) baititu lehenengoari begira. Legeak berariaz onartu du kanbio letren indar betearazlea; letrek indar hori izateko, ez da beha rrezkoa epaileak letraren sinadurak aintzatestea (66. art.). Bestalde, kanbio akzioa Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak ezarritako prozeduraren arabera egikaritu behar da betearazpen judizioan, Merkataritzako zuzenbidea
216
Merkataritzako zuzenbidea 68. artikuluak jasotako berezitasunak aintzakotzat hartuz. Onartzailearen edo horren abalemailearen aurkako zuzeneko akzioa egi karitzeko, ez dago protestorik edo horren baliobesteko adierazpenik egin be harrik (49 eta 62. art.ak). Aitzitik, atzerabidezko kanbioakzioak galdu egingo dira, «baldin eta, beharrezkoa izanda, onarpen edo ordainketa ezaren gaineko protestorik edo horren baliobesteko adierazpenik egiten ez bada» (63, b art.). Zernahi gisaz, kanbio letrak «gasturik gabe» klausula jasotzen badu, ukandunak ez du onarpen edo ordainketa ezaren gaineko protestorik egin beharrik «bere atzerabidezko akzioak egikaritzeko, bai bide arruntean, bai betearazpen bide an» (56. art.). 1003. Kanbioakzioen preskripzioa.—Kanbioakzio guztiek ez dituzte preskripzio epe berberak. Onartzailearen (edo horren abalemailearen) aurkako akzioak hiru urte igaro eta gero preskribatzen dira, letraren mugaegunetik zen batzen hasita; jakina denez, zuzeneko betebeharpekoa da onartzailea. Gainera ko akzioen preskripzio epea, aldiz, laburragoa da. Ukandunak endosatzaileen, igortzailearen edo horien guztien abalemaileen aurka dituen akzioek urtebete ko preskripzio epea dute, epe baliodunean egindako protestoaren edo horren baliobesteko adierazpenaren datatik zenbatzen hasita; «gasturik gabe» klausula duen letraren kasuan, alabaina, letraren mugaegunetik zenbatzen hasiko da epe hori. Azkenik, «endosatzaileen arteko akzioek edota horiek igortzailearen aur ka dituzten akzioek sei hilabeteko preskripzio epea dute, endosatzaileak letra ordaindu duenetik edota bere aurka jarritako demanda helarazi zaionetik zen batzen hasita» (88. art.). Kanbioakzioen preskripzioa geldiarazi egingo da, Kode Zibilaren 1973. artikuluak ezarritako karietarik bat gertatuz gero: a) akzioa auzitegietan egi karitzea; b) hartzekodunak judizioz kanpoko erreklamazioa egitea; eta c) zor dunak, edozein egintza dela bide, zorra aintzatestea. Halaber, Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 218 legeak honakoa adierazi du berariaz: «… preskripzioa geldiarazten duen egintza pertsona bati begira gauzatzen denez, horri bakarrik aplikatuko zaizkio geldiarazpen horren ondoreak» (89. art.). 1004. Aberaste ezzuzena saihesteko akzioa.—Aurretik azaldu bezala (ikus 1002. zk.), aberaste ezzuzena saihesteko akzioa ez da, esangura tekni koan, kanbioakzioa, legeak akzio hori beren beregi arautu duen arren (65. ar tikulua). Akzio hori letraz kanpoko akzioa da, eta kalteturik gertatu den edo preskribatu den letra bat du oinarri. Letraren ukandunak akzio hori egikaritu ahal izango du, «baldin eta horrek atzerabidezko akzioa galdu badu betebehar peko guztien aurka, eta ezin badu kari bidezko akziorik jarri horien aurka». Horren arabera, ukandunak igortzailearen, onartzailearen edo endosatzailearen aurka jo dezake, baina ez horiek letraren betebeharpekoak direlako, ukandu naren kaltean modu ezzuzenean aberastu direlako baino. Ukandunak letraren zenbateko osoa eskatu ahal izango du, betebeharpeko horiek aske geratu baitira kanbioloturetatik; hitz gutxitara laburtuz, betebeharpeko horien betebeharrak azkendu egiten dira, ez direlako bete «tituluak eratorritako eskubideei euste ko legeak ezartzen dituen egintzak». Edonola ere, ez da nahikoa pertsona bat kanbioloturetatik aske geratzea, pertsona hori modu ezzuzenean aberastu dela esateko; kontrara, beharrezko gertatzen da aske geratze horren ondorioz, demandatuak benetako ondare ge hikuntza izatea, letraren ukandunaren kaltean. Aberaste hori frogatu behar da, judizioan alegatzen diren gainerako egitateen moduan. Demandatuak, ostera, aberaste osorik edo zati bateko aberastetik ez duela izan alega dezake auzi jartzailearen aurka. Aberaste ezzuzena saihesteko akzioa hiru urte igaro eta gero preskribatzen da, kanbioakzioa azkendu denetik zenbatzen hasita (65.2. art.). 1005. Letraren ordainketaren aurka jar daitezkeen Merkataritzako zuzenbidea
218
Merkataritzako zuzenbidea auzibidezko sal buespenak.—Antolamendu juridiko guztiek mugatu dituzte kanbiobetebehar pekoek letraren ordainketaren aurka jar ditzaketen auzibidezko salbuespenak. Alde batetik, letrak eratorritako betebeharren izaera hertsian dugu mugapen horren oinarria; bestetik, mugapen horrek bi helburu nagusi izan ditu: ba ta, trafikoaren interesak hobeto babestea eta, bestea, kanbiohartzekodunaren egoera juridikoa indartzea. Salbuespenak mugatzen dituen printzipio hori Kan bio Letrari buruzko Legeak arautu du 20 eta 67. artikuluetan. Dena dela, badi rudi artikulu horiek ezarritako salbuespenen zerrenda luzeegia edo zabalegia dela. Auzibidezko salbuespenen sistema modu egokiagoan azaltzeko, salbues penok bi multzo handitan banatuko ditugu: lehenik, esangura hertsian auzibi dezko kanbiosalbuespen gisa ezagutzen direnak eta, hurrenik, kanbio letratik kanpoko salbuespenak. A) Auzibidezko kanbiosalbuespenak.—Salbuespen horiek letraren akats nahiz gorabeheren, edota letraren sinatzaileek bereganatutako betebeharren on dorio dira. Auzibidezko salbuespenok legearen 67. artikuluaren bigarren lerro aldean arautu dira. Artikulu horrek dioenez, kanbiodemandatuak, gainera, auzibidezko salbuespen hauek jar ditzake ukandunaren aurka: 1) egindako kan bioadierazpenaren izategabekotasuna edo baliogabetasuna, bai eta sinaduraren faltsutasuna ere; 2) ukandunaren legebideztaketa eza edota letrak bete beharre ko formalitateen betepen eza, lege honetan ezarritakoaren arabera; 3) kanbio kredituaren azkentzea, hots, demandatuari betetzeko eskatu zaion kredituaren azkentzea. Legegileak, auzibidezko hiru salbuespen mota horiek jaso ditu en arren, ez du horien eraentza zehatzik ezarri; eraentza hori, bada, kanbio sistema arautzen duten printzipio orokor sustantiboetatik ondorioztatzen da. Lehenik eta behin esan behar da salbuespen Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 220 horiek ez dutela izaera baterakoi rik. Horietako batzuk izaera errealeko salbuespenak dira eta letraren edozein ukandunen aurka jar daitezke; beste batzuek, haatik, izaera pertsonala dute eta, ondorenez, ukandun zehatz baten aurka bakarrik jar daitezke. Hori oinarri har turik, bananbanan aztertuko ditugu 67. artikuluaren bigarren lerroaldeak hiru idazati horietan jasotako salbuespenak. a) Lehendabiziko zenbakiaren arabera, kanbiodemandatuak ahalmena du egindako kanbioadierazpenaren izategabekotasuna edo baliogabetasuna oina rri duten salbuespenak jartzeko, bai eta sinaduraren faltsutasuna oinarri dute nak ere. Edozein modutan ere, bi multzo desberdin bereiz daitezke salbues penen kategoria zabalaren baitan: a’) Egotzi ezineko salbuespen izena jasotzen dutenak; salbuespen horiek, 8. artikulutik ateratzen den bezala, letraren edozein ukandunen aurka jar daitezke. Multzo horretan ondoko kasuak sar daitez ke: ezgaitasuna, ordezkaritzarik eza, sinaduraren faltsutasuna, erabateko bortxa edota horien antzeko beste kasu batzuk. Halakoetan, demandatuak ez du kan bio letran jasotako sinaduraren gaineko erantzukizunik eta, horren ondorioz, ezin zaio demandatu horri egotzi berak egindako kanbioadierazpenaren ondo rerik. b’) Beste alde batetik, demandatuak (ordainketa egiteko demandatua izan denak) egindako kanbioadierazpenaren baliogabetasuna oinarri duten salbu espenak ditugu. Salbuespenok kanbionegozio horretan parte hartzen duen demandatzailearen aurka bakarrik jar daitezke; beste modu batera esateko, de mandatua izan den zordunak ukandun bati ematen dio letra eta, horren on dorioz, ukandun horren aurka bakarrik jarri ahal izango dira salbuespen horiek. Horregatik, salbuespen horiek ezin izango dira jarri titulu hori geroago jaso duten onustedun gainontzekoen aurka. Multzo horren barruan daude, orokorre an, adostasunaren akatsak oinarri dituzten salbuespenak, eta borondatez gerta Merkataritzako zuzenbidea
220
Merkataritzako zuzenbidea tzen ez den letraren zirkulazioa (lapurreta, galtze eta horien antzeko kasuetan) oinarri dutenak. b) 2. zenbakiak «ukandunaren legebideztaketa eza edota letrak bete be harreko formalitateen betepen eza» oinarri duten salbuespenak jasotzen ditu. Horien artean ere bereizketa bat egin behar da: a’) Legebideztaketaren ingu ruko salbuespenak; salbuespen horiek legebideztaketarik ez duen ukandunaren aurka bakarrik jar daitezke, ez, ordea, gainerako ukandunen aurka (horiek salbuespen pertsonalak baino ez dira). b’) Formaren edo agirien inguruko sal buespenak; salbuespen horiek edozein ukandunen aurka jar daitezke; egia esan, kanbio letra eskuratzen duen gainontzekoak agiria irakurtzea besterik ez du, agiri horrek forma akatsak dituen ala ez antzemateko. c) Azkenik, 3. zk.ak jasotako salbuespenaren oinarria da «kanbiokreditua ren azkentzea, hots, demandatuari betetzeko eskatu zaion kredituaren azken tzea». Multzo horren barruan ere salbuespen mota desberdinak bereiz daitezke: a’) Azkentzearen inguruko erabateko edo benetako salbuespenak, hala nola, preskripzioa edota tituluan idaztohartutako ordainketa. Salbuespen horiek edo zein ukandunen aurka jar daitezke; izan ere, agiria eskuratzen duen edonork antzeman dezake titulu horrek jasotako betebeharra azkendu egin dela. Hori dela eta, ez zaio babesik emango ukandunari. b’) Azkentzearen inguruko salbu espen erlatiboak, esaterako, letran bertan idaztohartu ez diren ordainketa, bar kamena edo aldaberriketa. Salbuespen horiek ordainketa jaso duenaren edota barkamena zein aldaberriketa erabaki duenaren aurka bakarrik jar daitezke. Alderantziz, salbuespenok ezin dira onustedun gainontzekoen aurka jarri, bal din eta horiek ordainketa jaso duenaren eskuetatik eskuratu badute letra, aurre tik aipatutako egitateen berririk izan gabe. B) Kanbio letratik kanpoko salbuespenak. Salbuespen horien oinarriak ez dira kanbiobetebeharren edo tituluaren Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea 222 beraren akats edo gorabeherak, ezpada zordunaren (demandatuaren) eta ukandunaren (demandatzailearen) artean izan daitezkeen harreman pertsonalak; salbuespenez, zordunaren eta igortzailearen (edota demandatzailearen aurreko ukandunen) arteko harremanak ere salbues pen horien oinarri dira. Salbuespenok legearen 20. artikuluan eta 67. artikulua ren lehenengo lerroaldean aipatzen dira. Hasteko, ondokoa jaso du legearen 20. artikuluak: «Kanbioakzioaren ondorioz demandatua izan denak ezin du ukan dunaren aurka auzibidezko salbuespenik jarri, baldin eta salbuespen horren oi narri badira demandatuak igortzailearekin edota aurreko ukandunekin dituen harreman pertsonalak; letra eskuratzean, ukandunak jardun badu zordunari kalte egiten diola jakinda, ez da aurreko debeku hori aplikatuko». Halaber, 67. artikuluaren harira, «kanbiozordunak letraren ukandunaren aurka jar ditzake auzibidezko salbuespenak, salbuespenon oinarri badira harekin dituen harre man pertsonalak; berebat, zordun horrek ukandunaren aurka jar ditzake berak aurreko ukandunen aurka dituen salbuespen pertsonalak, baldin eta letra esku ratzean ukandunak jardun badu zordunari kalte egiten diola jakinda»). Lege manu horietatik honakoa ondorioztatzen da: 1) Batetik, letraren az pian dagoen kari bidezko negozioa (letraren jaulkipena edo endosua eragin duen negozioa) oinarri duten auzibidezko salbuespen pertsonalak jaso dituzte lege manu horiek. Salbuespen horiek kari bidezko salbuespenak dira esangura hertsian. Bestetik, salbuespen batzuen oinarri dira zordunaren (demandatua ren) eta ukandunaren (demandatzailearen) arteko hitzarmen bereziak (berriz tapen itunak, kontu korronteari loturikoak, mesede itunak, luzamendu itunak etab.). Salbuespen horiek guztiak «harreman pertsonaletan» (kari bidezko kon tratuan edo hitzarmen berezietan) parte hartu duen demandatzailearen aurka bakarrik jar daitezke; izatez, harreman pertsonal horiek dira salbuespenen oinarri. 2) Kanbiosistemaren Merkataritzako zuzenbidea
222
Merkataritzako zuzenbidea printzipioetako baten arabera, ezin da salbues penik jarri gainontzekoen aurka; legeak, dena den, salbuespen bat ezarri du horren inguruan, gainontzeko horrek letra eskuratzen duenean, «zordunari kalte egiten diola jakinda». Halakoetan, kanbiozordunak ukandunaren aurka salbu espenak alega ditzake, horien oinarri badira berak igortzailearekin edo aurreko ukandunekin dituen harreman pertsonalak. Kasu horretan, exceptio doli izenez ezagutzen den salbuespena adierazi edota azalarazten da. Legegileak aparte ko konponbide gisa ezarri du salbuespen hori. Horren arabera, gainontzekoak (ukandunak) zintzotasunik gabe diharduen kasuetan, auzibidezko salbuespen hori jarri ahal izango da haren aurka; dirudienez, kasu horietan ez da egokia salbuespenen mugapena aplikatzea. Aurreko orrialdeetan azaldu dugun kanbiosalbuespenen sistema konple xuaren azterketa bukatzeko, 67. artikuluaren azken lerroaldeak adierazitakoa izan behar da gogoan. Artikulu horren esanetan, kanbioakzioa egikaritzen denean, artikulu horretan aipatutako salbuespenak bakarrik jar daitezke; kan bioakzio hori betearazpen bidean egikaritzen bada, ezin izango da aplikatu Ju diziamendu Zibilari buruzko Legearen 1464. artikuluan eta 1467. artikuluaren 1 eta 2. zenbakietan ezarritakoa. Horrez gain, Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1465. artikulua ere ezin daiteke aplikatu, Kanbio Letrari buruzko Le geak indarrik gabe utzi baitu beren beregi artikulu hori. BIBLIOGRAFIA ALONSO PRIETO: «Acerca de la integración ejecutiva ordinaria de la letra de cambio perjudicada en contra del aceptante», in Siete estudios, aip., 29. or. eta ondorengoak; IDEM: Acerca de la integridad ejecutiva de la letra de cambio protestada, vista desde la relación libradoraceptante, ibidem, 63. or. eta ondorengoak; IDEM: Legitimación ejecutiva de los herederos del aceptante, ibidem, 91. or. eta ondorengoak; IDEM: El em bargo de la letra de cambio, ibidem, 167. or. eta ondorengoak; ALONSO SOTO: «El pago de la letra de cambio», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986,
Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
224
610. or. eta ondorengoak; AURIOLES MARTÍN: «Oponibilidad de excepciones en el jui cio ejecutivo cambiario», in Cuad. D. y Com., 22, 1997, 11. or. eta ondorengoak; BA LERIOLA LUCAS: «Una vez más sobre la letra de cambio y los herederos del aceptante», in RDP, 1984, 682. or. eta ondorengoak; BERCOVITZ: La reforma del protesto, Ma dril, 1970; CAMPO VILLEGAS: «Los gastos del protesto», in RDP, 1967, 1048. or. eta ondorengoak; IDEM: «La reforma del protesto», in R. D. Notarial, 1968, 245. or. eta ondorengoak; CAMPOBASSO: Coobbligazione cambiaria e solidarietà disuguale, Napoli, 1976; CARRETERO PÉREZ: «Extravío de la letra de cambio entregada en el Co legio notarial para su protesto», in RDBB, 1984, 675. or. eta ondorengoak; CARRY: «La règle de l’inopposilibité des exceptions en matière d’effets du change et la bonne foi du porteur», in Fetsgabe, SIMONIUS, Basilea, 1955, 29. or. eta ondorengoak; CASTELLANO: La responsabilità cambiaria nei limiti dell’arrichimento, Padua, 1970; IDEM: «Questio ni in tema di arrichimento, cambiario», in I titoli di credito (PELLIZZI arg.), 151. or. eta ondorengoak; CASTRO LUCINI: «Algunas consideraciones sobre el protesto en relación con la Ley de 22 de julio de 1967», in ADC, 1968, 823. or. eta ondorengoak; CERES: «La letra de cambio y los herederos del aceptante», in RDP, 1984, 57. or. eta ondoren goak; CUÑAT EDO: «El artículo 1.170 del Código civil y su aplicación a la entrega de letras de cambio», in RDM, 1973, 89. or. eta ondorengoak; IDEM: «La interpretación de los artículos 460 y 525 del Código de comercio y los derechos del tenedor de la letra perjudicada», in ADC, 1976, 695. or. eta ondorengoak; DE COSSÍO CORRAL, F.: «La mo dificación de determinados artículos del Código de comercio relativos al protesto de letras de cambio», in RCDI, 1967, 1141. or. eta ondorengoak; V. CORTÉS: «El nuevo juicio ejecutivo cambiario», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 873. or. eta ondorengoak; EIZAGUIRRE: Cuenta corriente bancaria y cláusu la «sin gastos», Donostia, 1978; IDEM: «Prescripción cambiaria y acción causal», in RDBB, 1989, 241. or. eta ondorengoak; IDEM: «El sistema de las excepciones frente a la acción cambiaria», in RDM, 1997, 517. or. eta ondorengoak, eta in Estudios Prof. Du que, aip. I, 771. or. eta ondorengoak; FLORES MICHEO: «La aceptación de un domicilio para el pago entraña su aceptación para el protesto», in RJC, 1952, 654. or. eta on dorengoak; GARCÍA CRUCES: Letra de cambio perjudicada y ejercicio de la acción causal, Madril, 1992; GARRIGUES: Acción ejecutiva y acción ordinaria en la letra de cambio, in GÓMEZ ORBANEJAri egindako omenaldia, Madril, 1977, 243. or. eta ondorengoak; GÓMEZ CALERO: «La responsabilidad solidaria de los obligados cam biarios», in RDBB, I, 1981, 245. or. eta ondorengoak; GÓMEZ FERRER: «Extravío y protesto de la letra de cambio», in RDN, 1979, 353. or. eta ondorengoak; GÓMEZ DE LIAÑO: El juicio ejecutivo cambiario, Salamanca, 1980; GÓMEZ PÉREZ: «El pago an ticipado de la letra de cambio», in RDP, 1963, 1070. or. eta ondorengoak; GÓMEZ SEGADE: «La intervención cambiaria», in RDBB, 1982, 261. or. eta ondorengoak; GON DRA: «En torno a la validez y eficacia de la cláusula “sin gastos”», in Derecho cam
Merkataritzako zuzenbidea
224
Merkataritzako zuzenbidea biario español, in RDM, 1970, 115. zk., 27. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ QUIJANO: «Acción cambiaria de regreso en juicio declarativo ordinario. Licitud de la causa», in RDBB, 1982, 217. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: «Reflexiones sobre la “acción de enriquecimiento” ante un proyecto de reforma del Derecho cambiario es pañol», in RDBB, 1981, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «Acción causal y acción de enriquecimiento», in RDBB, 1987, 7. or. eta ondorengoak; LANGLE: «Las letras de cam bio domiciliadas y su protesto por falta de pago», in R. D. Notarial, 1955, 7. or. eta ondorengoak; LOJENDIO OSBORNE: «El perjuicio de la letra y la obligación del acep tante», in RDP, 1980, 609. or. eta ondorengoak; IDEM: «La acción de enriquecimien to contra un endosante», in RDBB, 1983, 657. or. eta ondorengoak; MAIRATA LAVIÑA: «La notificación del protesto al avalista del aceptante», in Bol. Col. Abog., Madril, 1980, 53. or. eta ondorengoak; MAJADA: Práctica del juicio ejecutivo y de oposición cambiaria, Bartzelona, 1981; MORÁN: «Los intereses por el aplazamiento cambiario», in RDBB, 1987, 263. or.; NEILA: Tratamiento jurídico de los impagados comerciales, Madril, 1994; OLIVENCIA: «“Ius variandi” del titular de la acción en caso de quiebra del demandado», in ADC, 1959, 279. or. eta ondorengoak; IDEM: «La acción cambiaria de clarativa en el Derecho español», in Estudios GARRIGUES, Madril, 1971, I, 271. or. eta ondorengoak; OTERO: «El protesto de letra de cambio con varios domicilios», in RDM, 1954, 51. zk., 293. or. eta ondorengoak; PAZARES: «La responsabilidad cambiaria de rivada de la letra perjudicada», in RCDI, 1982, 429. or. eta ondorengoak; IDEM: «El deudor de la letra perjudicada», in RDM, 1984, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las excepciones cambiarias», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Ma dril, 1986, 251. or. eta ondorengoak; PELAYO HORE: Cambiales y protestos, Valentzia, 1947; PÉREZ DE LA CRUZ: «Las acciones cambiarias», in el Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 663. or. eta ondorengoak; PÉREZ VALENZUELA: «Las excepciones en el Anteproyecto de Ley cambiaria», in RDBB, 1984, 737. or. eta ondorengoak; RAMOS MÉNDEZ: «Eficacia ejecutiva en España de las letras de cam bio extranjeras», in Justicia, 1983, 340. or. eta ondorengoak; RAUSNITZ: Der protest, Berlin, 1934; REYES MONTERREAL: «La caducidad cambiaria», in RJC, 1968, 591. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ MIGUEL: «Acción cambiaria ejecutiva de una letra no pro testada», in RDBB, 1983, 913. or. eta ondorengoak; SANTOS: «El vencimiento y pago de la letra», in RDBB, 1986, 515. or. eta ondorengoak; IDEM: «La prescripción cambiaria», in RDBB, 1990, 255. or. eta ondorengoak; IDEM: «El lugar de pago de la letra de cam bio», in Estudios Prof. Menéndez, aip., I, 1359. or. eta ondorengoak; SANTOS MAR TÍNEZ: «La domiciliación bancaria», in Estudios Prof. Duque, aip., III, 847. or. eta on dorengoak; SENÉN DE LA FUENTE: «Ejecución en España de letras de cambio y pagarés expedidos en moneda extranjera», in Estudios GARRIGUES, aip., III, 305. or. eta ondo rengoak; SOTO VÁZQUEZ: Manual de oposición cambiaria, 2. argitaraldia, Granada, 1996; TAPIA HERMIDA: «Letra de cambio, excepción, plus petición, cláusulas, gastos y
Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea
226
quita», in RDBB, 1982, 893. or. eta ondorengoak; VANDENBOSSCHE: «Note sur la dis pense de protêt faute de paiement de la lettre de change aut XVII et XVIII siècles», in Mélanges BRETHE DE LA GRESSAYE, Bordele, 1967, 791. or. eta ondorengoak; VARA DE PAZ: «En torno a la “exceptio doli” cambiaria», in RDBB, 1984, 437. or. eta ondo rengoak; IDEM: «El procedimiento de amortización del título en la Ley Cambiaria y del Cheque», in RDBB, 1985, 485. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ CUETO: La prescripción de las acciones cambiarias, Madril, 1997; VIGUERA RUBIO: La notificación del pro testo, Madril, 1977.
Merkataritzako zuzenbidea
226
§ LXIII. TXEKEA ETA ORDAINDUKOA LABURPENA: I. TXEKEA.—1006. Txekearen historia.—1007. Txekearen eginkizun eko nomikoa.—1008. Txekeari buruzko erabereko legea, eta Kanbio Letra eta Txekea ri buruzko Espainiako Legea.—1009. Txekearen kontzeptua eta ezaugarriak.—1010. Txekearen forma.—1011. Nahibadako aipamen eta klausulak.—1012. Txekea igor tzeko moduak.—1013. Txekearen zirkulazioa. Endosua.—1014. Txekearen abala.— 1015. Txekearen ordainketa arrunta.—1016. Txekearen ezeztapena.—1017. Txekearen ordainketa arruntik eza eta protestoa.—1018. Txekearen aparteko ordainketa eta hori babesteko akzioak.—1019. Txeke bereziak.—1020. Preskripzioa.—II. ORDAINDU KOA.—1021. Kontzeptua.—1022. Betekizun formalak.—1023. Ordaindukoa sinatzen duenaren egoera juridikoa.—1024. Ageritik epe jakin baterako ordaindukoa.
I. TXEKEA 1006. Txekearen historia.—Orain gutxira arte, legeek ez dute txekearen arauketarik jaso. Merkataritzako kodegintzaren garaian, erakunde hori anglo saxoniar egineretan bakarrik erabili zen. Hori dela eta, Frantzian 1808. urtean emandako Merkataritza Kodeak ez zuen txekearen inguruko arauketarik jaso, ezta Espainian 1829. urtean emandakoak ere. Espainian, bada, egun indarre an dagoen Merkataritza Kodeak barneratu du txekearen inguruko arauketa. Txekearen lege arauketarik antzinakoena Holandako 1839ko Merkataritza Kodeak jaso du. Kode horrek ordainagiria edo «kutxako papera» arautu zuen, hau da, egungo txekearen antzeko titulua. Horren ondoren, beste zenbait he rritan arautu zen txekea, Frantzian (1865ean), Belgikan (1873an) eta Ingala terran (1882an). Harrezkero, herri guztietara zabaldu da txekearen inguruko lege mugimendu hori. Txekea, dena dela, ez dute zuzenean sortu XIX. mendeko legegileek. Ho rren jatorria zehatzmehatz adieraztea ezinezkoa izan arren, egungo ikerke ta modernoen arabera, badirudi Italiako bankuek txekearen antzeko eginkizuna zuten merkataritzako tresnak erabili zituztela
Erdi Aroan. Txekearen jatorria edozein izanda ere, Ingalaterrako bankuek dute erakunde hori osatu eta gara tzearen gaineko merezimendua; izan ere, banku horiek etengabe erabili izan zuten txekea, XVIII. mendearen bigarren erditik aurrera. Anglosaxoniar egine retan ezin hobeto zehaztu dira txekearen ezaugarriak, eta Europako legegileek erakunde hori jaso besterik ez dute egin. Espainiako Merkataritza Kodearen zioen azalpenak hainbat oharbide egin ditu txekearen eginkizun ekonomikoa ren inguruan; horren ildotik, 1885eko legegileak gogoan izan du ingeles jato rriko erakundea barneratu duela Espainian, banka modernoaren jardunbiderako nahitaezkoa den erakundea, hain zuzen. 1007. Txekearen eginkizun ekonomikoa.—Txekea banku trafikoaren tresna gisa sortu da eta, oraindik orain, jatorrizko eginkizun ekonomiko bera du: ordainketa tresna izatea. Aurretik azaldu bezala (ikus 939. zk.), kanbio letra kreditua emateko eta ordainketak egiteko tresna da. Txekea, berriz, ordainketa tresna da izatez eta, hori erabilita, eskudiruzko ordainketa saihesten da merkataritzako transakzioe tan. Txekeen bidez, bankuen bezeroek euren kontuetako fondoak xeda di tzakete gainontzekoaren mesedetan. Txekearen hartzaileak, bestalde, ere ez du zuzenean txekea kobratu beharrik. Alderantziz, beste aukera hauek ere baditu hartzaileak: bata, txekea endosatzea, beste pertsona batekin duen zorra kitatze ko; bestea, txekea beraren bankuan sartzea, zenbatekoa kontu batean abonatuz. Bankuek euren arteko likidazioa egin behar dute, txekeen saldoak konpentsa tuz. Txekeen bitartez, bada, ordainketak egitea errazten da, horretarako dirurik erabili gabe. Egia esan, txekearen erabilera oso zabala da ordainketen merka tuan, bai estatu mailan, bai eta nazioartean ere; ondorenez, txekeen eginkizuna banku billeteek dutenaren antzekoa da, txekeok benetako moneta fiduziariotzat hartu ezin diren arren. Gaur egun, ordea, gero eta gehiago erabiltzen ari dira kreditu txartelak ordainketa tresna gisa, txekearen erabilera alboratu edo baz tertuz (ikus 923. zk.).
1008. Txekeari buruzko erabereko legea, eta Kanbio Letra eta Txe keari buruzko Espainiako Legea.—Ordainketen nazioarteko merkatuan oso zabala da txekearen erabilera; hori kontuan izanda, une zehatz batean merkata ritzako tresna horri buruzko arauketa bateratzeko beharra sortzen da nazioar tean, kanbio letraren inguruan egin izan zen bezalaxe. Txekeari buruzko arauak bateratzea letrarenak bateratzea baino errazagoa izan da. Esan bezala, gainerako herriek Zuzenbide anglosaxoniarretik hartu dute txekearen erakundea eta, horren ondorioz, lege guztiek antzeko ezauga rriekin eratu dute berori. Arauketa horiek bateratzeko hitzarmena Genevako Konferentzian onetsi zen, 1931. urtean. Hortik atera den erabereko legea, zabal eta xehea izateaz gain, betea ere bada. Arauketa horretan, txekea erabat banan tzen da kanbio letratik, eta lege horrek ez du inolako igorpenik egiten kanbio letrari buruzko nazioarteko legera; areago oraindik, abalaren eta endosuaren gaietan ere ez da igorpenik egin, nahiz eta gaiok aproposak izan horretarako. Hortaz, txekeak bere izaera eta eginkizun ekonomikoaren araberako arauketa formala jaso du. Legearen harira, gainera, txekea nahitaez igorri behar da ban kujabearen aurka, alegia, xedatzeko moduko fondoak igortzailearen esku ditu en bankujabearen aurka. Dena den, txekearen zein letraren arauketa bateratu horiek hutsune garrantzitsu eta larria dute; jakina denez, herri anglosaxoniarrak ez zaizkie arauketa horiei atxiki. Hutsune hori ulertezina da txekearen kasuan, erakunde horren jatorria zein den gogoan izanik. Indarrean dugun Kanbio Letra eta Txekeari buruzko Legeak errespetatu egin ditu, neurri handi batean, Genevan emandako erabereko legearen xedape nak, kanbio letraren kasuan egin izan den bezala. 1009. Txekearen kontzeptua eta ezaugarriak.— Legearen arabera, txe kea ordainketaagindua da, hots, kreditu titulu formal eta osoan barneratzen den ordainketaagindua. Txekearen bidez, igortzaileak bankuan bere esku ditu
en fondoak xeda ditzake, pertsona zehatz baten edota tituluaren hartzaile hutsa ren mesedetan. Ondokoak dira txekearen ezaugarriak: a) Ordainketaagindua huts eta soila da, eta ezin da ezelako baldintzaren menpe jarri (ikus 943. zk.). b) Agerian ordaintzeko agindua da (134.1. art.). Legeak, txekeak jaso be har dituen aipamenak zehaztean, ez du mugaeguna edo ordainketa data jasotze ko betebeharrik aipatu (106. art.); letraren kasuan, haatik, legeak beren beregi jasotzen du aipamen hori (1. art.). Agerian ordaintzearen aurkako aipamenak egiten badira, horiek ez dira aintzat hartuko. c) Ordainketaagindua banku edo kreditu erakunde batean xeda daitezkeen fondoen gain ematen da. Dirudienez, horixe da txekearen ezaugarri nabaria. Txekea agerian ordaintzeko titulua denez, xedatzeko moduko fondoak izan be har ditu igortzaileak banku edo kreditu erakundean (banku igorpenduan). Igor tzaileak fondo horiek ez baditu, zigor erantzukizuna ere izan dezake. Legearen 108. artikuluaren aginduz, txekea ÂŤbanku edo kreditu erakunde baten aurka igorri behar da, eta xedatzeko moduko fondoak izan behar ditu igortzaileak banku horretan; igortzaileak eta bankuak isilbidezko edo berariazko hitzarmena egiten dute, igortzaileak fondo horiek txeke bidez xedatu ahal izatekoÂť. Legeak zehazten ditu igortzailearen eta bankuaren (edo erakunde igorpenduaren) arte an izan beharreko barne harreman bikoitzak: batetik, fondo hornikuntza eta, bestetik, xedakortasun ituna edo txeke kontratua. Bi betekizun horiek betekizun materialak dira, eta horiek gauzatu behar dira, txekeak behar bezalako jardun bidea izan dezan; betekizunok, bada, ez dira oinarrizkoak. 108. art.ak berariaz adierazi duen bezala, txekea baliozkoa da, nahiz eta betekizunok (hornikuntza eta ituna) gauzatu ez. Orobat, betekizun horiek ez gauzatzearen ondoreak ere jasotzen ditu artikulu horrek. Ildo horretatik, ÂŤtxekea jaulkitzen duenak horren zenbatekoa ordaintzeko adinako fondo hornikuntzarik ez badu banku igorpen duan, zenbateko hori ordaintzeko betebeharraz aparte, txekeak
estali ez du en kopuruaren ehuneko 10 ordaindu behar dio ukandunari, kalteordainarekin batera. Kasu horretan, zigor erantzukizuna ere izan dezake igortzaileak (ikus ZKren 395. artikulua). d) Txekea ezin da berori onartu izanaren menpe jarri. Horrek onarpenaren inguruko adierazpenik jasotzen badu, adierazpen hori ez da kontuan hartuko (109. art.). 1010. Txekearen forma.—Txekea, kanbio letra bezala, kreditu titulu for mala da. Txekeak kanpoko betekizun zehatz batzuk gauzatu behar ditu, berori baliozkoa izan dadin. Legearen 106. artikuluak betekizun horiek ezarri ditu; artikulu horren arabera, ondokoa jaso behar du txekeak: 1) Txeke izena testuan bertan, txekea idazteko erabili den hizkuntza bere an. Horren bidez, beste ordainketaagindu batzuetatik bereiz daiteke txekea. 2) Diru kopuru zehatza ordaintzeko agindu huts eta soila; diru kopuru hori pezetetan ordain daiteke, baita kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtze ko modukoa den atzerriko monetan ere (ikus 949 eta 986. zk.ak). Diru kopuru edo zenbateko hori letraz nahiz zenbakiz adierazten bada, eta bi zenbateko ho riek ez badatoz bat, idatziz jasotzen den zenbatekoak izango du lehentasuna. Halaber, diru kopuru desberdinak idatzi badira letraz zein zenbakiz, horietatik txikiena izango da baliozkoa (115. art.). Azkenik, txekeak korrituen inguruko klausularik jasotzen badu, klausula horiek ez dira kontuan izango (113. art.). 3) Igorpenduaren edo ordainketa egin behar duenaren izena; igorpendu hori bankua izan behar da nahitaez. Legeak argi eta garbi ezarri du igorpen dua bankua edo horrekin berdinetsitako kreditu erakundea izan behar dela (ikus 108 eta 114. art.ak). Horrela, oinarrizko betekizun hori gauzatzen ez bada, ti tulua ezin izango da txeketzat hartu (107 eta 108. art.ak); zernahi den ere, tituluan bertan jasotako harreman juridikoak frogatzeko agiri gisa erabil daite ke titulu hori. Ondorioz, Espainiako legeak banku txekeak
besterik arautzen ez dituela baiezta daiteke. 4) Ordainketa egiteko lekua. Betekizun hori ez da oinarrizkoa. Hortaz, ordainketa lekurik zehazten ez denean, legearen 107. artikulura jo behar du gu, hutsune hori betetzeko. Artikulu horrek ondokoa aipatzen du: a) ordainketa lekurik aipatzen ez bada, igorpenduaren izenaren ondoan zehaztutako lekuan egin beharko da ordainketa; leku bat baino gehiago jasoz gero, lehendabizi aipatu dena hartuko da kontuan. b) Aipamen horiek (edota beste batzuk) ja sotzen ez badira, txekea jaulkipen lekuan ordaindu beharko da; igorpenduak establezimendurik ez badu leku horretan, bere establezimendu nagusian egin beharko da ordainketa. Letraren kasuan bezala, txekea ere helbideratutako txe kea izan daiteke; horrelakoetan, gainontzekoaren egoitzan ordaindu behar da txeke hori, eta gainontzeko hori bankua izan behar da nahitaez (114. art.). 5) Jaulkipen data eta lekua. Jaulkipen data nahitaezko eta erabakigarria da, txekearen ordainketarako aurkezpen epea zenbatzeko (ikus 134 eta 135. art.ak). Edonola ere, data hori ahalezkoa izan behar da, nahiz eta benetako data izan ez; azken horrekin lotuta, legeak ez ditu baliorik gabe uzten dataren os teko edo dataren aurreko txekeak. Dena dela, legeak dataren osteko txekeak zigortu edo zuzentzen ditu, ondokoa adieraziz: ‌ txekea zehaztutako jaulki pen data baino lehen aurkezten bada ordainketarako, orduan aurkezpen egune an ordaindu beharko da (134.2. art.). Kontrara, jaulkipen lekua ez aipatzeak ez du esan nahi txekea baliogabea denik. Aipamen hori jasotzen ez bada, txeke hori igortzailearen izenaren on doan zehaztutako lekuan jaulki dela ulertuko da (107, c art.). 6) Igortzailearen edo txekea luzatzen duenaren sinadura. Gai horretan, kanbio letrari buruzko arauketara jo behar dugu, igortzailearen sinaduraren in guruan ezarritakoa aintzat hartuz (ikus 948, c zk.). Aipatu berri ditugun betekizun guztiak gauzatzen ez badira, tituluak ez du txeke izaerarik izango (107. art.). Hala ere, aurretik ikusi dugun bezala, zenbait betekizun gauzatzen ez direnean, legeak arau interpretatzaile edota ordeztai
leak ezarri ditu, hutsunea betetzeko. Tituluak txeke izaerarik ez badu ere, igor penduaren eta igortzailearen arteko harremanak frogatzeko agiri gisa erabil daiteke titulu hori. Txekea ordainketarako aurkezteko epeak laburrak direnez (ikus 1013. zk.), horrek denbora laburrean irauten du zirkulazioan. Hori gorabehera, legeak txe ke zuriaren (geroago osatuko den txekearen) baliozkotasuna nagusiarazi du. Baliozkotasun hori 119. artikuluan jaso du legeak, kanbio letrarako ezarri den manuaren (12. art.aren) bidetik; izatez, antzeko edukia dute bi manuok. Horri dagokionez, letra zuriaren arauketara jo behar dugu (ikus 950. zk.). Txekeak jarraian adierazten ditugun sinaduren bat jasotzen duenean (116 eta 117. art.ak), letrarentzat ezarritako arau berberak (8, 9 eta 10. art.ak) apli katuko zaizkio: betebeharrak hartzeko gaitasunik ez duten pertsonen sinadurak, sinadura faltsuak edo ustezko pertsonen sinadurak, edota ahalorde bidezko si natzaileek egindakoak. Gai horren inguruan, aurretik egindako azalpenera jo behar dugu (ikus 943, 944 eta 945. zk.ak). Arauketa horretaz gain, ondokoa ere gogoan izan behar da txekearen kasuan: «Faltsututako txekea edo txeke faltsua ordaintzean gertatzen diren kalteak igorpenduari egotziko zaizkio, salbu eta igortzaileak erruz jardun duenean edota txekeen taloitegia zaintzean arduraga bekeriaz jardun duenean» (156. art.). Kanbio Letrari buruzko Legearen arabera, txekeak ez du nahitaez zehaztu behar nori egin behar zaion ordainketa; lege horrek —Merkataritza Kodearen bidetik aldenduz— ez du ukandunaren edo hartzailearen aipamen hori jasotze ko betebeharra ezarri 106. art.an. Edozelan ere, txekearen testutik ondorioztatu beharko da zein den txeke hori igortzeko modua. Horren harira, igorpenaren bitartez, txekea pertsona zehatz bati ala eramaileari ordaindu behar zaion ja kin daiteke. Legearen 111. artikuluaren esanetan, txekea igortzen da, txeke hori pertsona zehatz bati («agindurako» klausularekin nahiz hori gabe, edota «ez agindurako» klausularekin) edo eramaileari ordaintzeko. Berebat, eta lege ma nu horri helduz, txekea ordainketarako aurkezten denean, ez bada ukandunik zehaztu, txeke hori eramailearentzako txeketzat
hartuko da. Gauza bera ger tatzen da, txekeak «edo eramailearentzako» klausula jasotzen duenean, txeke hori pertsona baten mesedetan igorri arren; horrelako txekeak ere eramailea rentzako txekearen izaera dute. 1011. Nahibadako aipamen eta klausulak.—Aurrerago azaldu ditugun aipamen horietaz gain, txekeek beste aipamen edo klausula batzuk ere jaso di tzakete, txeke horietan esku hartzen duten pertsonen interes bereziak aintza kotzat hartuz. Klausula horiek, dena den, ezin dira legearen aurkakoak izan, ezta txekearen izaeraren aurkakoak ere. Klausula horien artean ondokoak ditugu: «ziurtatua» edo «ikusonetsia» aipamenak, edota «gasturik gabe», «kon tuan abonatzeko», «eta konpainia» klausulak etab. Hala ere, txekeak korritu en inguruko edo ordainketa bermetik askatzeko nahibadako klausuletarik baten bat jasotzen badu, klausula hori ez da kontuan hartuko (113 eta 118. art.ak). 1012. Txekea igortzeko moduak.—Legearen 112. artikuluak txekea igor tzeko hiru modu desberdin ezarri ditu: a) Igortzailearen mesedetan edo horren agindura. Kasu horretan, igortzailea bera tituluaren ukandun edo hartzaile ere bada. Igortzaile horrek bi aukera ditu: bata, txekea bere esku izatea, mugae gunean kobratu ahal izateko; bestea, txekea zirkulazioan jartzea, txeke hori ukandun bihurtuko den beste pertsona bati endosatuz. b) Gainontzeko baten kontura. Kanbio letran gertatzen den bezala (ikus 953. zk.), kasu hori ezin da kanbioordezkaritzaren barruan sartu. Igortzaileak bere izenean igortzen du txekea, tituluan bertan gainontzekoaren kontura diharduela adierazten badu ere. Legearen arabera, igortzaileak txekearen ordainketa bermatu behar du (118. artikulua); hala ere, igortzaileak txeke hori gainontzeko baten kontura igortzen duenez, horien arteko harremanak (kanbioz kanpoko harremanak) ere aintzat hartuko dira. c) Igortzailearen beraren aurka. Halakoetan, igortzaileak igor penduaren izaera ere badu. Legeak kasu bakarrean onartzen du
igorpen modu hori, alegia, «titulua igortzailearen establezimendu desberdinen artean igortzen denean». Beste modu batera esatearren, txekeok banku bereko establezimendu en artean (establezimendu zentrala, sukurtsalak, establezimendu filialak etab.) igorri behar dira kasu horretan; banku hori igortzailea eta igorpendua da al di berean. 1013. Txekearen zirkulazioa. Endosua.—Txekea zirkulaziorako titulua da, horren zirkulazioa letrarena baino mugatuagoa bada ere. Txekea epe labu rrean ordaintzeko titulua da, eta mugaeguneratuta sortzen da beti. Txekearen alorrean ere, berezko zirkulazioa eta berezko ez den zirkulazioa bereiz dai tezke. Lehenengoa endosu bidez edo legearen arabera gauzatzen da. Berez ko ez den zirkulazioa, berriz, Zuzenbide zibilaren printzipio edo arauei helduz gauzatzen da. Txekea zein modutan igorri eta horren arabera desberdina izango da txeke hori eskualdatzeko negozio juridikoa. Hasteko, pertsona zehatz baten mese detan igortzen den txekea («agindurako» klausularekin edo hori gabe) endosu bidez eskualdatzen da. Hala ere, pertsona zehatz baten mesedetan igorritako txekeak «ez agindurako» klausula duenean, txeke hori lagapen arruntaren bidez eskualdatuko da, horrek dituen ondoreekin. Eramailearentzako txekeak, azke nik, agiriaren traditio bidez eskualdatzen dira, mota horretako gainerako kredi tu tituluak bezala (120. art.). Nolanahi den ere, legeak beste aukera bat jaso du, eramailearentzako txekeetan endosuak egiteko aukera, hain zuzen. Kasu horie tan, atzerabidezko akzioa arautzen duten xedapenen araberakoa izango da en dosatzailearen erantzukizuna. Dena dela, horrek ez du esan nahi titulu hori agindurako txekea denik (126. art.). Endosua, beraz, txekearen zirkulazioa gauzatzeko modu arrunta da. Lege ak horren inguruan ezarritako arauketa, bestalde, kanbio letrarentzat ezarrita ko arauketaren antzekoa da. (Hori dela eta, aurretik azaldutakora
jo behar dugu ondoko gaiak aztertzeko: endosuaren kontzeptua, horren forma eta betekizu nak, endosu zuria, endosu osoaren eta berme endosuaren ondoreak, tituluaren ope legis eskualdaketa eta horren lagapen arrunta). Legeari helduz, txekea ordaindu duen endosatzaileak ezabatu egin ditzake bere endosua eta ondorengo endosatzaileen endosuak (151.2. art.). 1014. Txekearen abala.—Kanbio letran gertatzen den bezala, txekearen zenbatekoaren ordainketa abal bidez berma daiteke, osoosorik edo zati batez; abal hori gainontzeko batek edo igorpenduaz besteko sinatzaile batek eman de zake (131. art.). Abala txekean bertan edo horren eranskinean jaso behar da; abal hori abalemaileak sinatu behar du, eta abalduna nor den ere zehaztu be har da bertan. Azken adierazpen hori egiten ez bada, abalduna igortzailea dela ulertuko da. Txekearen aurrealdean jasotako sinaduretarik edozeinek abalaren balioa du, sinadura hori igortzailearena denean izan ezik (132. art.). Legearen 133. artikuluak abalaren ondoreak arautzen ditu. Manu hori bat dator kanbio letran egindako abalaren ondoreak arautzen dituen manuarekin (37. art.); gai horri dagokionez, aurretik azaldutakora jo behar dugu (ikus 981. zenbakia). 1015. Txekearen ordainketa arrunta.—Ordainketa arrunta igorpenduak egiten du, igortzailearen agindua betez. Ordainketa horrek azkendu egiten di tu tituluak eratorritako eskubide guztiak eta, horren ondorioz, betebeharpeko guztiak aske geratzen dira euren betebeharretatik. Txekea ordainketarako aurkeztu behar da; ezaguna denez, txekea agerian ordaintzeko titulua da, eta ez dira aintzat hartuko horren aurka jaso daitezkeen aipamenak (ikus 134. art., eta 1009. zk.). Txekea ordainketarako aurkezten de nean, igorpenduak xedatzeko moduko fondoak baditu igortzailearen esku, igor pendu horrek txekea ordaintzeko betebeharra izango du; hornikuntzak ez badu txekearen zenbateko osoa estaltzen, zatikako ordainketa egin beharko du igor penduak (108.2. art.). Edozein modutara ere, igortzailea
ordainketaren aurka jar daiteke, «txekea galdu edota legearen aurka kendu izan bada» (138.3. art.). Bukatzeko, eramaileak ezin du zatikako ordainketarik ezetsi (140. art.). Txekearen aurkezpena legeak ezarritako epe laburretan egin behar da; epe horiek txekearen jaulkipen datatik zenbatzen hasiko dira. Ondokoak dira lege ak ezarritako epeak: a) Espainian eman eta bertan ordaindu beharreko txekeak 15 eguneko epean aurkeztu behar dira; eta b) atzerrian eman eta Espaini an ordaindu beharreko txekeen kasuan, aldiz, bereizketa bat egin behar da: «… txekeak Europan jaulki badira, hogei eguneko epean aurkeztu behar dira eta Europatik kanpo jaulki badira, ostera, hirurogei eguneko epean» (135. art.). Esan bezala, epe horiek «txekearen jaulkipen datatik zenbatzen hasiko dira; egun baliogabeak ez dira zenbaketa horretatik kanpo uzten, baina mugaegu na egun baliogabea bada, txekea hurrengo egun baliodunean mugaeguneratzen dela ulertuko da» (135.3. art.). Egutegi desberdina duten bi hiriren artean igo rritako txekeen kasuan, arau berezia dago epe horien zenbaketaren inguruan; arau hori kanbio letrarentzat ezarritakoaren antzekoa da. Horren ildotik, «jaul kipen eguna ordainketa lekuaren egutegiari dagokiona izango da» (136. art.). Era berean, eta letraren kasuan gertatzen den bezala, txekearen ordainketarako aurkezpena konpentsazio ganbara edo sistema baten bitartez ere egin daiteke (137. art.) (ikus 983. zk.). Ordainketa egiten duen igorpenduak txekea berari eman dakion eska dezake, hartzailearen «jasoa dut» adierazpenarekin batera. Bestalde, txekea or daindu egin dela ulertuko da, baldin eta txeke hori igorpenduaren esku badago mugaegunaren ondoren (140. art.). Txekea endosatu denean, ordainketa egi ten duen igorpenduak «endosu katearen erregulartasuna egiaztatu behar du, ez, ordea, endosatzaileen sinaduren kautotasuna» (141. art.). Txekeak kotizazio ofizialean onartu eta pezeta bihurtzeko modukoa den atzerriko monetan igortzen badira (142. art.), letraren kasuan azaldu duguna aplikatu beharko da, horien ordainketari dagokionez (ikus 986. zk.); egia esan, oso antzekoak dira bi manu horiek (47 eta 142. art.ak). Txekea ordaindu due
nak «hurrengo zenbatekoak erreklama diezazkieke berari begira erantzuki zuna duten pertsonei: 1) Ordaindutako zenbateko osoa. 2) Ordainketa egin denetik, zenbateko horrek sortu dituen korrituak; korritu horiek kalkulatzeko, bi puntu gehitu behar zaizkio diruaren lege korritu tasari. 3) Egindako gastu guztiak» (150. art.). 1016. Txekearen ezeztapena.—Legeak txekearen berezko izatea eta auto nomia zaindu nahi ditu, behin txeke hori jaulki eta gero. Hortaz, txekea era gingarria izango da, nahiz eta igortzailearen gertatze bidezko heriotza edota ezgaitasuna jazo (139. art.). Hala ere, txekea ezeztatzeko aukera ere ezarri du legeak; horren inguruan, hauxe adierazi du 138. artikuluak: «Txekearen ezez tapenak ez du ondorerik ekarriko, aurkezpen epea amaitu arte. Ezeztapenik gertatzen ez bada, igorpenduak epe hori amaitu eta gero ere egin dezake or dainketa». Lehen kolpean, badirudi ez dela erraza xedapen horien esangura eta norainokoa ulertu edo antzematea. Goian aipatu bezala, txekean jasotako ordainketaagindua ezezta dezake igortzaileak, igorpenduari ezeztapen horren berri emanez. Hori gorabehera, ukandunak epearen barruan (135. artikuluak kasuankasuan ezarritako epearen barruan) aurkezten badu txekea, argi dago ezeztapen horrek ez dituela txekearen baliozkotasuna eta eragingarritasuna ukitzen, ezta ukandun horren eskubideak ere. Laburbilduz, ezeztapenaren on doreak arduragabekeriaz jardun duen ukandunari bakarrik aplikatuko zaizkio, arduragabekeria horren ondorioz txekea aurkezteko epea amaitu denean. Ezez tapenik izanez gero, igorpenduak ezin izango du ordainketarik egin, epe hori amaitu eta gero. Ezeztapenik izan ez bada, ostera, igorpenduak txekea ordaindu ahal izango du; praktikan, sarritan erabiltzen dute bankuek epetik kanpo or daintzeko lege baimen hori. 1017. Txekearen protestoa.—146.
ordainketa
arruntik
eza
eta artiku
luaren arabera, txekearen ordainketa eza egiaztatu behar da, baldin eta txekea ren ukandunak «igortzailearen, endosatzaileen eta gainerako betebeharpekoen aurka» atzerabidezko akzioei eutsi nahi badie. Manu horrek berak ezartzen ditu ordainketa ez hori egiaztatzeko bideak. Ondokoak dira bide horiek: a) Notario protestoa. b) Aurkezpen eguna zehazten duen adierazpena; adierazpen hori igorpenduak egin behar du, bertan horren data adieraziz. c) Konpentsazio gan bara baten adierazpena, epe baliodunean aurkeztutako txekea ordaindu ez dela adieraziz. Jarraian, ukandunak igortzailearen aurka dituen eskubideak jaso ditu manu horrek. Ildo horretatik, «ukandunak igortzailearen aurkako eskubideak izango ditu, nahiz eta txekea behar den moduan aurkeztu ez, edota protesto rik zein horren baliobesteko adierazpenik egin ez». Dena dela, aurkezpenerako epea amaitu eta gero, «igorpenduak, kaudimengabezi egoeran izateagatik, fon do hornikuntzarik ez badu», ukandunak eskubideok galduko ditu. Horrela, eta ukandunak igortzailearen aurka dituen eskubideei dagokienez, ez datoz bat lege manu horren bi lerroaldeak; bistan da bi horien arteko kontraesana. Gure iritziz, kontraesan hori konpontzeko biderik egokiena manuaren azken lerro aldeari nagusitasuna ematea da; manu horrek izaera berezia du eta lehenengo ak, aldiz, izaera orokorra. Hori oinarri harturik, igortzailearen (betebeharpeko nagusiaren) aurkako akzioa egikaritzeko, ez da beharrezkoa aldez aurretik pro testorik edo horren baliobesteko adierazpenik egitea. 146. artikuluak jasotako protestoa edo horren baliobesteko adierazpenak egin behar dira, txekea ordainketarako aurkezteko epea amaitu baino lehen. Aurkezpen hori epearen azken egunean egiten denean, hurrengo bi egun balio dunetan egin ahal izango dira adierazpen horiek (147. art.). Kanbio letran ger tatzen den bezala, epeok luzatu egiten dira ezinbesteko kasuetan (ikus 152. artikulua). Azkenik, txekeari aplikatu behar zaio 51.etik 56.era arteko artikuluek eza rritako arauketa (147. art.). Arauketa hori letraren protestoari, berriematea gau
zatzeko betebeharrari eta «gasturik gabe» edota «protestorik gabe» klausulei buruzkoa da. 160. art.aren harira, lanegunetan bakarrik egin daitezke txekearen aurkezpena eta protestoa. 1018. Txekearen aparteko ordainketa eta hori babesteko akzioak.—Txekearen aparteko ordainketa atzerabidean egiten da; ordainketa hori igor tzaileak, endosatzaileek edota abalemaileek egiten dute. Kanbio letran gertatu aldera, txekean ez da gainontzeko baten eskuhartze bidezko ordainketa onar tzen. Txekeak eta letrak, bestalde ere, badute desberdintasun garrantzitsurik. Horren arabera, txekeak (protestatuak zein protestatu gabeak) ez du igor penduaren aurkako zuzeneko akziorik eratortzen; onarpenik ez dagoenez (109. art.), igorpendua kanbiozirkulutik kanpo geratzen da. Jakina denez, igorpen duak ordainketa egiteko betebeharra du, baldin eta xedatzeko moduko fondoak baditu (108. art.). Legeak betebehar hori jaso duen arren, ezin da esan bete behar hori txekeak eratortzen duenik, ezpada igortzailearekin egindako itunak (txeke kontratuak). Igorpenduak betebeharrak ditu igortzaileari begira (betebe har horiek betetzen ez baditu, kalteen ordaina eman beharko du), baina ez agi riaren ukandunari begira. Horretara, ordainketarik jaso ez duen ukandunak atzerabidezko akzioa bes terik ez du, alegia, igortzailearen, endosatzaileen edota abalemaileen aurkako atzerabidezko akzioa (148. art.) eta, hala denean, aberaste ezzuzena saiheste ko akzioa. a) Atzerabidezko akzioa bide arruntean zein betearazpen bidean egikari daiteke, kanbio letrarentzat ezarritako arauen arabera (legearen 66, 67 eta 68. artikuluak). 153. artikuluak manu horietara jotzen du. Ukandunak betebehar peko solidario guztien aurka jo dezake bananbanan edo batera, eta ez du be tebeharpeko horien hurrenkera kontuan hartu beharrik (148. art.). Aurrerago aipatu bezala (ikus 1017. zk.), akzio hori egikaritzeko,
beharrezkoa da aurre tiaz ordainketa eza egiaztatzea, protestoaren edo horren baliobesteko adieraz penaren bidez; hala ere, akzioa igortzailearen aurka egikaritzen denean, ez dago protestorik edo horren baliobesteko adierazpenik egin beharrik. Atzerabidezko akzioaren bitartez, ukandunak, letraren zenbatekoaz gain, korrituak eta gastuak (protestoaren, berriemateen eta abarren gastuak) ere erre klama ditzake. Horrekin batera, txekea fondo hornikuntzarik izan gabe jaulki tzen bada, txekeak estali ez duen kopuruaren ehuneko 10 ere erreklama dezake ukandunak (149 eta 150. art.ak). Txekea ordaintzen duenak txeke hori berari eman dakion eska dezake, hala denean, protestoarekin batera. Horrez gain, kontua ere eska dezake, «jasoa dut» adierazpenarekin (151. art.). b) Aberaste ezzuzena saihesteko akzioa egikari daiteke kari bidezko ak zioak eta kanbioakzioak galtzen direnean, 65. artikuluak kanbio letrarentzat ezarritakoaren arabera (ikus 153.2. art.). 1019. Txeke bereziak.—Txeke batzuk bereziak dira, horien ordainketak baldintza edo betekizun berezi batzuk gauzatu behar dituelako, hau da, gaine rako txekeek bete behar ez dituzten baldintzak. Legeak zehatzmehatz arautu ditu «txeke gurutzatua», «kontuan abonatzeko» txekea eta txeke «adostua» edo «ziurtatua». a) Txeke gurutzatua. Txekeak gurutzatzeko eginerak ingeles jatorria du; horren helburua da eramailearentzako txekeak lapurtu edo galtzeko arriskua gutxitzea. Txekeok kobratzean, bankujabe edo sozietate batek parte hartu behar du nahitaez eta, horren ondorioz, bermatu egiten da txekeen legebidezko ukandunak horiek aurkeztea. Ingeles eginera tradizionalak txekea gurutzatze ko bi modu bereizten ditu, berezia eta orokorra, hain zuzen. Lehenengoaren arabera, txekean bertan adierazitako bankujabeari bakarrik ordain dakioke txe ke hori; bigarren kasuan, berriz, and company hitzak jartzen dira txekean eta, era horretan, inskribaturiko bankujabeetarik
edozeinek aurkez dezake txekea. Legearen 143. artikuluak eginera hori jaso du, ondokoa adieraziz: «Txekearen igortzaile edo ukandunak txeke hori gurutza dezake, horren aurrealdean bi le rro paralelo jarriz. Txeke gurutzatua berezia edo orokorra izan daiteke. Txeke hori orokorra da, baldin eta bi lerro horien artean izendapenik jasotzen ez bada edota “banku”, “konpainia” edo horren baliobesteko adierazpenik jasotzen ba da. Alderantziz, txekea berezia da, lerro horien artean banku zehatz baten izena jasotzen denean. Orokorra den txeke gurutzatua berezi bihur daiteke, txeke be rezia orokor bihurtu ezin badaiteke ere. Ezabapenik egiten bada, hori ez da aintzat hartuko». Esan bezala, bankuek txeke gurutzatuen ordainketetan esku hartzen dute; legearen 144. artikuluak zenbait xedapen ezarri ditu horren inguruan. Igorpen duak banku bati edo horren bezeroari bakarrik ordain diezazkioke txeke gu rutzatuak. Bankuek ezin dituzte txeke horiek kobratu beste pertsona batzuen kontura; osterantzean, gertatutako kalteen gaineko erantzukizuna izango dute bankuek, hain zuzen ere, txekearen zenbatekora arteko erantzukizuna. b) Kontuan abonatzeko txekea. Aurretik adierazi dugunez, txeke arrunta eskudirua ordaintzeko ematen den agindua da. Hortik kanpo, txekeak «kontuan abonatzeko» edo horren baliobesteko aipamenik jasotzen badu, igorpenduak, txeke hori ordaintzeko, idazpen bat egin beharko du bere kontabilitatean ukan dunaren mesedetan. Kasu hori 145. artikuluak jaso du; horren ariora, aipamen hori ukandunak zein igortzaileak egin dezake. Aipamena ezabatzen bada, eza bapen hori ez da kontuan hartuko. Bukatzeko, manu horrek ezarritakoa bete tzen ez duen igorpenduak kalteen gaineko erantzukizuna izango du, txekearen zenbatekora arte. c) Txeke adostu edo ziurtatua. Txeke horrek, igortzailearen sinaduraz gain, banku igorpenduaren sinadura ere badu. Txeke adostu edo ziurtatua erabiltzen da ordainketa garrantzitsuak egin behar direnean gehienbat, bankuak txekea
ren ordainketa berma dezan. Txeke hori Ameriketan erabiltzen hasi zen, eta handik hainbat herritara ere zabaldu zen. Txeke mota horren inguruan ondokoa adierazi du Espainiako Legeak 110. art.an: «Txekearen igortzaileak edo ukan dunak banku igorpenduari eska diezaioke, horrek txekeari adostasuna eman diezaion. Igorpenduak “ziurtatua”, “ikusonetsia”, “adostua” edo antzeko aipa menik sinatzen badu txekean, horren kautotasuna egiaztatzeaz gain, igortzai learen kontuan nahikoa fondo daudela ere egiaztatzen du. Igorpenduak txeke hori ordaintzeko beharrezkoa den zenbatekoa atxiki behar du, txekearen ai pamen horretan zehaztu den epea mugaeguneratu arte eta, eperik zehazten ez bada, 135. artikuluak ezarritako epea mugaeguneratu arte. Adostasun horrek data jaso behar du, eta ezeztaezina izango da». Azken finean, bankuak adosta sun hori ematen duenean, ordainketa betebeharra bereganatzen du. 1020. Preskripzioa.—Txekeak eratorritako akzio guztiek sei hilabete ko preskripzio epea dute. Hala ere, epe hori zenbatzen hasteko unea ez da bera akzio guztietan. Horren ildotik, «ukandunak igortzailearen, endosatzaileen eta ordainketa betebeharra duten gainerako pertsonen aurka dituen akzioen pres kripzio epea sei hilabetekoa da, ordainketarako aurkezpen epea amaitu dene tik zenbatzen hasita. Txekea ordaintzeko betebeharra dutenek akzioak dituzte euren artean, eta akzio horiek ere sei hilabeteko preskripzio epea dute, betebe harpekoak txekea ordaindu duenetik edo horren aurka akzioa egikaritu denetik zenbatzen hasita» (157. art.). Txekean, kanbio letraren kasuan bezala, preskripzioa geldiarazi egingo da, Kode Zibilaren 1973. artikuluak ezarritako karien bat gertatuz gero. Orobat, preskripzioa geldiarazten duen egintza pertsona bati begira burutzen denez, ho rri bakarrik aplikatuko zaizkio geldiarazpen horren ondoreak (158. art.).
II. ORDAINDUKOA 1021. Kontzeptua.—Ordaindukoaren bidez, pertsona batek (sinatzaileak) bere gain hartzen du beste pertsona bati (ukandunari) diru kopuru zehatza or daintzeko betebeharra, azken horren agindura; ordainketa betebehar hori ze haztutako leku eta datan bete behar da. Hortaz, letra eta txeketik bereiziz, ordaindukoa ez da gainontzeko bati emandako ordainketaagindua. Aitzitik, sinatzaileak egindako ordainketa hitzematea da ordaindukoa; sinatzaile horrek zuzeneko betebehar pertsonalak bereganatzen ditu. Edonola ere, ordaindukoak antz handia du kanbio letrarekin, batez ere, igortzailearen beraren aurka igo rritako letrarekin. Legegileak onartu egin du letra arautzen duten xedapenetatik hainbat ordaindukoari aplikatzea, azken horren izaerarekin bateraezinak ez di ren neurrian. Xedapen horien artean ditugu, hala nola, endosuari, mugaegunari, ordainketari, ordainketa ezaren ondoriozko akzioei, eskuhartzeari, kopiei, gal tze edo suntsitzeari, preskripzioari eta abarri buruzkoak (ikus, horrekin loturik, legearen 96. artikuluak jasotako zerrenda luzea). Gaur egun, ordaindukoak berreskuratu egin du galdutako garrantzia, hots, merkataritzako trafikoaren tresna gisa izandako garrantzia. Egineginean ere, enpresa handiek, bai eta Herri Altxorrak ere, asko erabiltzen dute ordain dukoa epe labur eta ertainerako finantza merkatuan. 1022. Betekizun formalak.—Betekizun horiek legearen 94. artikuluak ezarri ditu. Artikulu horren arabera, ondokoa jaso behar du ordaindukoak: 1) Ordainduko izena. 2) Diru kopuru zehatza ordaintzeko hitzemate huts eta soi la. 3) Mugaegunaren zehaztapena. 4) Ordainketa egiteko lekua. 5) Ordainketa zein pertsonak jaso behar duen edo ordainketa hori noren agindura egin behar den. 6) Ordaindukoa sinatu den data eta lekua. 7) Sinatzailearen edo ordaindu koa jaulki duenaren sinadura. Letraren kasuan gertatzen den bezala (ikus 2. art.), aipamen horietatik ba tzuk oinarrizkoak dira; hori dela eta, aipamen horiek nahitaez
jaso behar dira, agiri horrek ordaindukoaren balioa izan dezan. Oinarrizko aipamen horien arte an ditugu, besteak beste, ordainduko izena, ordainketa hitzematea, ordainketa jaso behar duen pertsonaren izena, data eta jaulkitzailearen sinadura. Gainera ko aipamenak jasotzen ez diren kasuan, alabaina, legeak berak betetzen du hu tsune hori, ondokoa adieraziz: a) mugaegunik adierazten ez duen ordaindukoa agerian ordaindu behar dela ulertuko da; b) aipamen berezirik egin ez bada, tituluaren jaulkipen lekuan egin beharko da ordainketa, eta leku hori sinatzai learen egoitza dela ulertuko da; c) ordaindukoak ez badu jaulkipen lekua adie razi, sinatzailearen izenaren ondoan zehaztutako lekuan sinatu dela ulertuko da (95. art.). 1023. Ordaindukoa sinatzen duenaren egoera juridikoa.—Legearen arabera, ordaindukoa sinatzen duenak kanbio letraren onartzaile moduko bete beharrak bereganatzen ditu (97.1. art.). Sinatzailea betebeharpeko nagusia da eta, horren ondorioz, tituluaren edozein ukandunek zuzeneko akzioa egikaritu ahal izango du horren aurka (49. art.). Dena dela, horrek ez du esan nahi bi erakunde horiek berdinak edo parekoak direnik. Hasteko, onartzailearen sina dura ez da beharrezkoa, letrak izatea eta baliozkotasuna izan ditzan; gainera, sinadura hori kitatu edo ezabatu egin daiteke. Haatik, ordaindukoa jaulkitzen duenaren sinadura oinarrizkoa da, hots, sinadura hori nahitaez jaso behar du or daindukoak. Horrexegatik, onarpenaren akats formalek letra baliogabetzen ez badute ere, ordaindukoaren sinaduraren gainekoek, aldiz, horren deuseztasuna erakartzen dute. Azkenik, onartzaileak letraren zati batera muga dezake bere onarpena (30. art.). Kontrara, ordaindukoaren sinatzaileak egindako hitzema tea, ezin da zenbatekoaren zati batera mugatu. Ordaindukoak zenbateko zeha tza ordaintzeko hitzematea jasotzen du, eta osorik bete behar da hitzemate hori. 1024. Ageritik epe jakin baterako ordaindukoa.— Ordainduko mota ho
rren inguruan, xedapen berezia ezarri du legeak: «Ageritik epe jakin batera ordaindu behar diren ordaindukoak 27. artikuluak ezarritako epeetan aurkeztu behar zaizkio horiek sinatu dituenari. Epe hori ageritik hasi behar da zenba tzen, eta zenbaketa horren abiapuntua ordaindukoaren sinatzaileak “ikusia” edo horren baliobesteko adierazpenen bat jasotzen duen unea da. Sinatzaileak ez badu “ikusia” adierazpenik jasotzen horren datarekin, protestoa egin beharko da; halakoetan, protestoaren data hartzen da abiapuntutzat, ageritik hasita epe hori zenbatzeko» (97.2. art.). 27. artikuluaren arabera, ordaindukoa urtebe teko epean aurkeztu behar da ordainketarako, titulu horren jaulkipen datatik zenbatzen hasita. Lege manu horrek ezarritakoaren arabera, dena den, epe hori laburtu edo luzatu egin dezake ordaindukoaren sinatzaileak. BIBLIOGRAFIA ARROYO MARTÍNEZ: «El Pagaré», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, 1986, 737. or. eta ondorengoak; BAJO FERNÁNDEZ: «Protección penal de los ins trumentos de pago y de crédito. Presente y futuro», in RDBB, 1984, 507. or. eta ondo rengoak; BALDO DEL CASTAÑO eta CALAVIA MOLINERO: El cheque. Estudio sistemático de la Ley del Cheque de 16 de julio de 1985, Bartzelona, 1987; BATLE SALES: Pago del cheque falso: Responsabilidad del Banco, Madril, 1991; BOUTERON: Le chèque, Théo rie et pratique, Paris, 1924; IDEM: Le statut international du chèque, Paris, 1934; CAR LÓN: «El cheque», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 773. or. eta ondorengoak; CUELLO CALÓN: La protección penal del cheque, Bartzelona, 1944; DERRIDA: «Observations sur l’action civile en matière d’infractions à la légis lation du chèque», in Études, H. CABRILLAC, Paris, 1968, 125. or. eta ondorengoak; DROUETS: La provisión en matière de chèque, Paris, 1924; FERRARA: «Assegno ban cario emesso allo scorpeto e qualità di titolo esecutivo», in Scritti, SCIALOJA, Bolonia, 1953, II, 329. or. eta ondorengoak; GALÁN CORONA: El cheque postal de pago, Sa lamanca, 1979; GARRIGUES: «Sobre el concepto de cheque y del contrato de cheque», in RDM, 1954, 52. zk., 7. or. eta ondorengoak; GÓMEZ LEO: Teoría jurídica del cheque, Buenos Aires, 1987; GÓMEZ PORRÚA: «El delito de cheque en descubierto y la nueva Ley cambiaria», in RDBB, 1986, 58. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ BUSTAMANTE: El cheque, 3. argitaraldia, Mexiko, 1974; HABICHT: Der Scheckvertrag uns das Sche ckrecht, Winterthur, 1956; HUGOUNEN: La responsabilité des banques à l’occasion du paiement des chèques, Paris, 1933; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: El cheque garantizado, 2. ar
gitaraldia, Sevilla, 1973; LLOBEL MUEDRA: «El delito de cheque en descubierto en la jurisprudencia del Tribunal Supremo», in RDM, 1968, 190–110. zk.ak, 513. or. eta on dorengoak; MAJADA: Cheques y talones de cuenta corriente, Bartzelona, 1983; MARINA GARCÍATUÑON: La responsabilidad por el pago del cheque falso o falsificado, Valla dolid, 1993; MOLLE: «L’assegno bancario a copertura garantita», in Estudios GARRI GUES, Madril, 1971, II, 519. or. eta ondorengoak; IDEM: I titoli di credito bancari, Milan, 1972; MUÑOZ MARTÍN: «La irrevocabilidad del cheque», in Estudios Prof. Me néndez, aip., I, 1293. or. eta ondorengoak; PEINADO GRACIA: El pagaré de empresa, Madril, 1995; PERCEROU eta BOUTERON: La nouvele législation française et interna tionale de la lettre de change, du billet à ordre et du chèque, II, Paris, 1951; QUINTANA FERREIRA: «El cheque de viajero ante el derecho comparado», in RDEA, 1966, 14. zk., 125. or. eta ondorengoak; RAMOS HERRANZ: «Verificaciones que ha de realizar el banco librado con ocasión de pago de cheques», in RDBB, 1995, 991. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ MOURULLO: «La protección penal del cheque y de la letra de cambio», in El Derecho cambiario de A. MENÉNDEZ y otros, Madril, 1986, 905. or. eta ondorengo ak; SÁNCHEZ MIGUEL: «Impago de un talón por conformación de otro», in RDBB, 1983, 179. or. eta ondorengoak; SCIALLA: L’assegno bancario e le sue infrazioni, Mi lan, 1967; SOTO VÁZQUEZ eta SOTO FERNÁNDEZ: El cheque y el pagaré, Granada, 1997; SUÁREZ MONTES: El cheque en descubierto, Bartzelona, 1965; IDEM: «Estafa mediante cheque en el proyecto del Código penal de 1994», in Estudios Prof. Menéndez, aip., IV, 5157. or. eta ondorengoak; TAPIA HERMIDA: «Irresponsabilidad del banco por el pago de un talón sustraído y presentado con defectos formales», in RDBB, 1984, 889. or. eta ondorengoak; URÍA MERUÉNDANO: «Aspectos jurídicos», in El mercado de pagarés de empresa liburukian, Madril, 1983, 63. or. eta ondorengoak; VASSEURMARIN: Le chè que, Paris, 1969; VEGA PÉREZ: «Responsabilidad bancaria por impago indebido de cheque», in RDBB, 1983, 677. or. eta ondorengoak; VICENTE CHAMORRO eta PÉREZ ES COLAR: «Del cheque en descubierto (en torno al artículo 535 bis del Código penal)», in RDM, 1964, 93. zk., 57. or. eta ondorengoak; VILLAR PALASÍ eta MUÑOZ CAMPOS: «Ensayo sobre la naturaleza jurídica del cheque», in RDM, 1951, 31. zk., 7. or. eta ondorengoak; VILLEGAS: La cuenta corriente bancaria y el cheque, 2. argitaral dia, Buenos Aires, 1988; ZIMMERMANN: Kommentar des Schweiz. Sheckrechts, Zurich, 1964; ZURITA: «El régimen del cheque en el Proyecto de Ley cambiaria y del cheque», in RDBB, 1984, 717. or. eta ondorengoak.
LAUGARREN ZATIA ORDAINKETA ETENDURA ETA PORROTA
Merkataritzako zuzenbidea
Merkataritzako zuzenbidea § LXIV. ENPRESARIOAREN KAUDIMENGABEZIARI BURUZKO ARAUKETA JURIDIKOA LABURPENA: 1025. Betebeharrak behar bezala ez betetzea.—1026. Kaudimengabezia arautzen duten prozedurak.—1027. Aurrekari historikoak.—1028. Kaudimengabe zia arautzen duten erakundeen lege bilakaera.
1025. Betebeharrak behar bezala ez betetzea.— Enpresarioaren jarduera behar bezala gauzatzen den bitartean, hartzekodunek nahikoa babesa aurkitzen dute Zuzenbide erkideko arauetan. Egoera horretan, enpresarioek ondare osa suntsuak dituzte eta, ondorioz, euren betebeharrak garaiz betetzeko gaitasuna dute. Zuzenbide erkideko arauokin bat eginez, hartzekodunek zordunaren gaur ko eta etorkizuneko ondasun guztiak har ditzakete berme gisa (KZren 1911. art.). Horrez gain, hartzekodunek bananbanan edo banaka betearaz ditzakete euren kredituak, eta zordunaren ondasunak enbarga ditzakete, kredituon zenba tekoa kobratzeko beharrezkoa den neurrian. Enpresarioak, alabaina, krisi ekonomikoak izan ditzake bere enpresa jar duera egikaritzean. Kasu horretan, enpresarioak ezin ditu bere betebeharrak mugaegunetan bete, zorrak ordaintzeko adina ondarerik ez duelako edo, horre tarako adina ondare izanda ere, ondare horrek ez duelako nahikoa likideziarik ordainketak egiteko. Lehenengo egoera (erabateko kaudimengabezia) oso larria da; halakoetan, ondare balio aktiboen eta pasiboen arteko oreka galtzen da, pasiboa aktiboa baino handiagoa izanik. Ondare horren bitartez, ezinezkoa da hartutako zor guztiak osoosorik ordaintzea. Bigarrenez azaldutako egoera (kaudimengabezia erlatiboa) ez da aurrekoa bezain larria; kasu horretan, akti boa pasiboa baino handiagoa da, baina ondareak ez du likideziarik. Horretara, ordainketa betebeharrak ezin izango dira behinbehinean bete. Aipatu berri di tugun bi kasu horietan, enpresarioaren kaudimengabeziak hartzekodun guztiak ukitzen ditu berdinberdin; hori dela eta, ezinezkoa da betearazpenak banan § LXVI. Porrota orokorrean
banan egitea. Azken sistema horrek oinarritzat hartzen du enbargo unearen lehentasun printzipioa (prior tempore potior iure). Sistema horrek mesede egi ten die arreta handiagoaz, azkarrago edota informazio hobearekin diharduten hartzekodunei, gainerako hartzekodunen kaltean. Justizi eskakizunen arabera, beharrezko gertatzen da prozedura kolektiboak gauzatzea, banakako betearaz penen ordez. Prozedura kolektibo horien bidez, hartzekodun guztien interesak babesten dira, bi postulatu hauek oinarri harturik: galeren gaineko erkidegoa eta tratu berdintasuna (par conditio creditorum). 1026. Kaudimengabezia arautzen duten prozedurak.— Kaudimengabe zia erlatiboaren edo behinbehineko kaudimengabeziaren (likideziarik ezaren) ohiko prozedura ordainketa etendura da. Prozedura horren helburua enpre sarioaren eta beraren hartzekodunen arteko hitzarmena lortzea da. Hitzarmen horren bidez, zorren baldintzak aldatzen dira eta, horri esker, ordainketak be har bezala egiteko aukera izango du enpresarioak berriro ere. Behin betiko kaudimengabeziaren (pasiboa aktiboa baino handiagoa izatearen) prozedura berezia, bestalde, porrota da; prozedura horren helburu nagusia enpresarioaren ondarea likidatu eta hartzekodunen artean banatzea da. Espainiako egungo le geriaren arabera, dena dela, ezin esan daiteke elkarrekikotasun zehatzik dagoe nik behinbehineko kaudimengabeziaren eta ordainketa etenduraren artean, ezta behin betiko kaudimengabeziaren eta porrotaren artean ere. Geroago az tertuko dugun bezala, elkarrekikotasun hori ez da kasu guztietan gertatzen. Oraingoz, bada, nahikoa da egindako oharbide hori. Bi prozedura horiek judi ziozko prozedurak dira, eta nabaria da horien alde juridiko eta auzibidezko al dea; egia esan, gai horiek merkataritzako legetik kanpo geratzen dira. Beste alde batetik, izaera juridiko materiala duten gai eta arloak ere prozedura horien inguruan agertzen dira (hala nola, egoera horiek zordunarengan eta horren on dasun zein kredituen gain dituzten ondoreak). Gaiok, beraz, bete-
Merkataritzako zuzenbidea betean sar tzen dira merkataritzako arauketaren barruan. Berebat, Merkataritza Kodeak erakundeok arautu ditu, horien auzibidezko izaera alde batera utzita. Hori guz tia aintzat harturik, lan honetan nahitaezko gertatzen da erakunde horien azter keta egitea. 1027. Aurrekari historikoak.—Erromako Zuzenbidera jo behar dugu, zordunaren kaudimengabezia arautzen duten erakunde juridikoen jatorria bila tzeko. Antzinaantzinatik, manus iniectioaren erakundea aplikatu zen Erroman; prozedura hori betearazpen pertsonaleko prozedura zen eta, horren bidez, zordun kaudimengabearen jabe egiten zen hartzekoduna, zordun hori hil edo esklabo egiteko. Geroago, ondarearen gaineko prozedura ezarri zen, pignoris capio prozedura, hain zuzen. Prozedura horren bitartez, hartzekodunak zordu naren ondasunak atzemateko eskubidea zuen, ondasun horiek atxiki edo suntsi tzeko; hartzekodunak eskubide hori erabiltzen zuen, zorduna ordainketa egitera behartzeko. Garai horretan, hartzekodunak ez zuen ondasunak saldu eta horren prezioarekin kreditua kobratzeko ahalmenik. Horren ondoren, missio in bona izeneko erakundea azaldu zen. Prozedura horren bitartez, zordunaren ondarea hartzekodunen erkidegora igarotzen zen; hartzekodun horiek beste pertsona ba ti (bonorum emptorari) besteren ziezaioketen ondare osoa batera. Pertsona hori zordunaren eskubide eta betebeharretan subrogatzen zen, titulu unibertsa laren bidezko oinordeko gisa; horrek proportzioz ordaintzen zituen zorrak, horiek osoosorik ordaintzeko adina ondasunik ez zegoenean. Bukatzeko, bi lakaera horren azken pauso gisa, bonorum distractio erakundea dugu; horren arabera, hartzekodunek zordunaren ondasunak sal zitzaketen banaka, curator bonorumaren bidez; horrek hartzekodunen artean banatzen zuen salmenta ho riekin lortutako zenbatekoa. Edozelan ere, Erromako betearazpen prozedurak pribatuak ziren, eta har § LXVI. Porrota orokorrean
tzekodunek eurek zuzentzen zituzten prozedurok. Ondorenez, betebetean sartu behar gara Erdi Aroan, betearazpen prozedura kolektiboaren (zordun kaudi mengabearen ondasunen aurkako prozeduraren) ulerkera publizistak nagusita suna lor dezan. Ibilbide berri horretan, Espainiako Zuzenbideak araututakoa azpimarratu behar da (Partidak eta horien osteko beste pragmatika batzuk). Ho rien harira, Espainiako merkataritza doktrinak SALGADO DE SOMOZAren fun tsezko lana (Labyrinthus creditorum, 1646) eskaini zuen XVII. mendean. Lan horrek porrotaren ulerkera publizista jaso du argi eta garbi eta, aldi berean, ze haztasun handiaz azaldu du judiziozko betearazpen prozedura kolektiboaren inguruko sistema osoa. 1028. Kaudimengabezia arautzen duten erakundeen lege bilakaera.—Bilboko 1737ko Ordenantzek ere jaso egin zituzten kaudimengabezia arautze ko bi erakundeak (porrota eta ordainketa etendura). Porrotaren ohiko kasuez gain, atzeratuen porrot izenekoa ere arautu egin zuten ordenantzok. Merkatari horiek (atzeratuek), euren hartzekodunei osoosorik ordaintzeko adina ondasun izan arren, atzeratu egiten zituzten ordainketak. Horren inguruan, ondokoa jaso zuten Bilboko Ordenantza horiek: «… istripuaren ondorioz, ordainketak garaiz ezin dituztela egin frogatzen duten merkatariek geroago egingo dituzte ordain ketok, epe laburrean eta korrituekin edo korriturik gabe, egindako hitzarmenen arabera» (XVII, 2. kap.). 1829ko Merkataritza Kodeak ere bide horri heldu zion, bost porrot mota desberdin arautuz: ordainketa etendura; ezusteko, erruzko eta maulazko kau dimengabeziak; eta, azkenik, ostentzea. Lege testu horren arabera, lehenengo motako porrot egina da, «zorrak ordaintzeko adina ondasun izanda, aldi bate rako ordainketak eteten dituen merkataria» (1002 eta 1003. art.ak). Indarrean dugun kodeak, aldiz, erabat banatu ditu bi erakundeok, ordain keta etendura porrotetik bereizitako erakunde gisa arautuz
Merkataritzako zuzenbidea (870.etik 873.era arteko art.ak). Manu horien jatorrizko idazkerak aldatu egin zituen ordainketa etenduraren ezaugarri tradizionalak. Hasteko, ez zen beharrezkoa zordunak or dainketak egiteko adina ondasunik izatea eta, horrezaz gain, kita hitzarmena edota kredituen urripena ahalbideratzen zen. Horrenbestez, 1897ko ekainaren 10eko Legeak sistemaren lerro tradizionalak ezarri zituen berriro ere, lege ma nu horiei egun duten idazkera emanez. Geroago, 1922ko uztailaren 26an, or dainketa etendurari buruzko lege berezia ematen da, eta horrek aldatu egingo ditu berriro aurreko gidalerroak. Lege horren arabera, ordainketa etendura ju diziozko prozedura da, porrota eragozteko hitzarmena lortzera bideratzen den prozedura, hain zuzen. Ordainketa etendurak kita edo kredituen urripena ere barnera dezake. Lege horri helduz, gainera, behin betiko kaudimengabezi egoe rak ordainketa etendura gisa tramita daitezke. Ordainketa etenduraren izaeratik aldendurik, porrotak ohiko betearazpen prozeduraren fisonomia tradizionala du gaur egungo Zuzenbidean. Prozedu ra horren bitartez, kredituen nahitaezko betearazpen kolektiboa gauzatzen da, enpresario zordunaren ondarearen gain. Edozein modutara ere, porrotaren fisonomia tradizional hori hagitz alda tu da, XX. mendeko azken hamarkadetako gorabehera ekonomikoen ondorioz. Kaudimengabeziaren arauketan, bada, kontuan hartu behar izan dira interes pu blikoaren eta gizartearen inguruko interes batzuk, alegia, krisi egoeran dauden enpresen iraunarazpena bultzatzen duten interesak. Ondorenez, herri askotan presazko legeriak eman dira, konkurtso prozedura horien likidazio ondoreak saihesteko. Ahalegin horiek bi bidetatik joan dira. Batetik, enpresa aurrera ateratzeko aurretiazko neurriak hartu dira (finantza laguntzak, sektore ekono mikoen berregituraketak, alokairuen izozketak, zerga onurak etab.). Bestetik, konkurtsoaren inguruko lege sistemetan hasierako fasea ezarri da, kredituen be rehalako betearazpena (porrot egindako enpresek dituzten ondareen gaineko betearazpena) saihesteko. Espainian, joera horri ekinez, hainbat lege xedapen eman dira banku sektorearen § LXVI. Porrota orokorrean
barruan (besteak beste, 1977ko azaroaren 11ko Errege Dekretua, 1980ko martxoaren 28ko Errege Dekretulegea, 1980ko mar txoaren 28ko eta 1981eko uztailaren 13ko Errege Dekretuak, 1982ko irailaren 24ko Errege Dekretulegea eta 1982ko urriaren 1eko Errege Dekretua). Xeda pen horiek Gordailuak Bermatzeko Fondoa sortu eta arautzen dute. Nortasun juridikoa duen fondo hori banku establezimendu, aurrezki kutxa eta kreditu kooperatibetan dago. Fondo horren bidez, beharrezkoak diren baliabideak ema ten zaizkie krisi egoeran dauden banku erakundeei, erakundeok euren ondare egoera berreskura dezaten. Geroago, adina ahalbide eta kaudimen duten banku ak bilatzen dira, bankuok erakunde horiek eskura ditzaten. Enpresak aurrera ateratzeko ahalegin horretan, hartzekodunekin egindako hitzarmena bultzatzen du Konkurtsoari buruzko Legearen Aurreproiektuak (Espainiako Kodegintza Batzorde Nagusiak 1983. urtean egindako aurreproiektuak, alegia), konkur tsoaren konponbide gisa. Hitzarmenik izan ezean, edo hitzarmen horrek hutse giten badu, porrot egindako enpresaren «kudeaketa kontrolatua» egin daiteke. Kudeaketa horren helburua enpresaren krisia gainditzea izango da, ondare liki daziorik egin gabe.
BIBLIOGRAFIA ABATE eta MERZ: Le procedure concorsuali, Padua, 1987; ALCALÁZAMORA: Un español mal comprendido. Salgado de Somoza en la literatura alemana sobre concur so de acreedores, Madril, ALCOVER GARAU: «Quiebra versus suspensión de pagos», in Estudios Prof. Duque, aip. II, 1569. or. eta ondorengoak; 1932; ALEJANDRE GARCÍA: La quiebra en el Derecho histórico español anterior a la Codificación, Sevilla, 1970; ALONSO SÁNCHEZ, B.: «Derecho concursal y fianza», in RDP, 1993, 38. or.; AÑOVEROS TRÍAS DE BES: «Salgado de Somoza, un precursor de la moderna doctrina del Derecho concursal», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3463. or. eta ondorengoak; ARNOLD: Modelleines insolvenzrechtlichen Sanierungsverfharen, Bonn, 1982; ATTI del Congre sso di Monza: La legge Fallimentare. Bilancio e prospettive dopo 30 anni di appli
Merkataritzako zuzenbidea cazione, 2 liburuki, Milan, 1975; AUBERT, HOUIN, LYONCAEN eta beste batzuk: Les innovations de la loi sur le redressement judiciaire des entreprises, 2. liburukia, Paris, 1987; BISBAL: «Los fines del sistema concursal», in RJC, 1984, 559. or. eta ondo rengoak; IDEM: La empresa en crisis y el Derecho de quiebras, Bolonia, 1986; IDEM: «La insoportable levedad del Derecho concursal», in RDM, 1994, 843. or. eta on dorengoak; CALVO CARAVACA: «Problemas y tendencias del Derecho concursal inter nacional», in Cuad. D. y Com., 15. zk., 1994, 11. or. eta ondorengoak; COCLET eta beste batzuk: Idées nouvelles dans le droit de la faillite, Brusela, 1969; COMELLAS CAL DERÓN: «Consideraciones sobre la reforma del derecho de quiebras», in RDProc, 1977, 37. or. eta ondorengoak; CORDONES RAMÍREZ eta AURIOLES MARTÍN: La quiebra en las Ordenanzas consulares de Málaga, Málaga, 1987; DE LA OLIVA SANTOS eta DE LA CUESTA RUTE: «Algunas consideraciones para la reforma del Derecho concursal», in RDProc, 1977, 641. or. eta ondorengoak; DE BENITO: Manuale di Diritto Fallimentare, Milan, 1989; DUPOUY: Le droit des faillites en France avant le Code de commerce, Pa ris, 1960; DUQUE: «Reflexiones fundamentales sobre el régimen de la crisis económi ca de la empresa y sobre su reforma», in ADC, 1980, 29. or. eta ondorengoak; IDEM: «La modernización del Derecho concursal en el siglo XIX: El significado histórico de la Ley de 12 de noviembre de 1869 sobre la quiebra de las Compañías de ferrocarriles», in Estudios POLO, 113. or. eta ondorengoak; ESPLUGUES: La quiebra internacional, Bar tzelona, 1993; IDEM: «Eficacia en España de los procedimientos concursales iniciados en el extranjero. Análisis del anteproyecto de Ley Concursal de 12 de diciembre de 1995, en relación a los procedimientos de insolvencia», in RDBB, 1997, 1121. or. eta ondorengoak; FLESSNER: Sanierung und Reorganisation, Tubinga, 1982; GANSHOF: Le Droit de la faillite dans les États de la Communauté économique européenne, Brusela, 1969; GARCÍA VILLAVERDE: «Instituciones concursales y paraconcursales: El ámbito de una reforma», in Estudios sobre el anteproyecto de la Ley concursal, 189. or. eta on dorengoak; GIRÓN TENA: «Introducción (Temario para una encuesta)», in Estudios so bre el Anteproyecto de Ley concursal, 7. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los institutos concursales en el Anteproyecto de la Ley concursal: sus funciones y relaciones», in Estudios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 133. or. eta ondorengoak; GÓMEZ MARTÍN: Actuación del auditor de cuentas en el ámbito judicial. (Suspensiones de pa gos y quiebras), 3 liburuki, Madril, 1994; GONDRA ROMERO: «Reflexiones en torno a la “funcionalidad” del sistema concursal proyectado», in Estudios sobre el Anteproyecto de la Ley concursal, 145. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ CAMPOS: «Aspectos inter nacionales de la situación concursal», in La reforma del Derecho de quiebra, Madril, 1982, 329. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ PASCUAL: Suspensiones de pagos y quie bras, Madril, 1994; GRECO: Il fallimento: La esecuzione collettiva ed espropiazione dell’impresa, Milan, 1984; HAEHL: Les techniques de renflouement des entreprises en difficulté, Paris, 1980; IGLESIAS PRADA eta SÁNCHEZ ANDRÉS: «Perfiles generales de la crisis en la Banca española contemporánea», in RDM, 1984, 47. or. eta ondorengoak;
§ LXVI. Porrota orokorrean
ILLESCAS: «Apuntes para un reforma del Derecho Concursal español», in Boletín del Col. Abog. de Sevilla, 1977, 7. or. eta ondorengoak; JADAUD: Le redressement et la li quidation judiciaire des entreprises, 2. argitaraldia, Paris, 1987; JIMÉNEZ DE PARGA: «Rasgos esenciales del Anteproyecto de Ley reguladora del régimen concursal», in A.J, 1981, 15. or. eta ondorengoak; JIMÉNEZ SÁNCHEZ: Ante una posible reforma del Dere cho concursal español, Sevilla, 1978; IDEM: «Reformas y proyectos de reforma del Derecho concursal español. Ante un nuevo impulso de los trabajos de actualización de ese sector de nuestro Ordenamiento jurídico», in Estudios Prof. Duque, aip. II, 1643. or. eta ondorengoak; MARTIN: Redressement et liquidation judiciaires. Faillite, ban queroute, Paris, 1987; MUR: La situación anormal del comerciante y sus soluciones legales, Valentzia, 1944; OLABARRI eta PELÁEZ: «Tratamiento jurídico de la insolvencia y sus efectos en el Derecho concursal a partir del período histórico moderno. Solu ciones diferenciadas y nuevas conclusiones con especial referencia al Código de co mercio de 1829», in RGLJ, 1982, 403. or. eta ondorengoak; OLIVENCIA: «El Derecho concursal: Modernas orientaciones y perspectivas de la reforma», in La reforma de la legislación mercantil, aip., 315. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los sistemas económicos y las soluciones jurídicas al estado de crisis empresarial», in La reforma del Derecho de quiebra, 99. or. eta ondorengoak; IDEM: «Planteamiento de la reforma concursal en el Derecho español en el Derecho comparado», in Estudios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 29. or. eta ondorengoak; IDEM: «La suspensión de pagos y la quiebra en el Código de comercio», in Jornadas conmemorativas del centenario del Código de co mercio, Madril. 1986; IDEM: «Ley y disposiciones legales modelo como instrumentos de armonización y unificación internacional del derecho de insolvencia», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1655. or. eta ondorengoak; PAJARDI: Problematica fallimentare e prospettive di riforma del sistema concorsuale, Lissone, 1980; PÉREZ GORDO: «Ideas y perspectivas para un nuevo Derecho concursal», in RJC, 1981, 31. or. eta ondo rengoak; PIEPOLI: Interessi individuali e interessi colletivi nel risanamento della grande impresa, Milan, 1983; PIÑEL LÓPEZ: «El anteproyecto de la Ley concursal desde la perspectiva bancaria», in RDBB, 1984, 575. or. eta ondorengoak; PRIETO CASTRO: «El Derecho concursal español y el extranjero», in RDProc, 1977, 287. or. eta ondo rengoak; PULGAR, J: La reforma del Derecho Concursal comparado y español. (Los nuevos institutos concursales y reorganizativos), Madril, 1994; ROCCO: Il fallimento. Teoria generale ed origine storica, berrargitaraldia, Milan, 1962; RODIÈRE (zuz.): Fai llites, Paris, 1970; RODIÈRE eta laguntzaileak: Les procedures collectives de liquidation ou de renflouement des entreprises en Droit comparé, Paris, 1976; RODRÍGUEZ: Trac tatus de concursu et privilegiis creditorum in bonis debitoris, Madril, 1616; ROJO: «Notas para la reforma de la legislación concursal», in RDM, 1975, 509. or. eta on dorengoak; IDEM: «Crisis de la empresa y procedimientos concursales», in AAMN, XXIV (1981), 251. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las opciones del Anteproyecto de Ley concursal de 1983», in Estudios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 89. or. eta
Merkataritzako zuzenbidea ondorengoak; IDEM: «La crisis de las Cajas Rurales», in RDBB, 7. or. eta ondorengoak; SALGADO DE SOMOZA: Labyrinthus creditorum concurrentium ad litem per debitorem communem inter illos causatam, Valladolid, 1646; SÁNCHEZ ANDRÉS: «Las crisis ban carias en España. Apuntes sobre su tratamiento hasta la mitad del siglo XX», in RDM, 1984, 7. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO: «Las crisis bancarias y las crisis del Derecho concursal. Orientaciones de política legislativa en el momento presente», in RDBB, 1983, 533. or. eta ondorengoak; SANTINI: «Soluciones jurídicas al estado de cri sis de la empresa en los sistemas de economía de mercado», in La reforma del De recho de quiebra, 35. or. eta ondorengoak; SEUFFERT: Zur Geschichte und Dogmatik des Deustchen Konkursprozes, Nördlingen, 1888; TORRES DE CRUELLS: «Aportación de nuevas ideas para una nueva y futura ley de quiebras», in RJC, 1974, 231. or. eta on dorengoak; URÍA: «En torno a la reforma de nuestro Derecho concursal», in La refor ma del Derecho de quiebra, 441. or. eta ondorengoak; VACAS MEDINA: «La reforma del Derecho concursal español», in Estudios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 47. or. eta ondorengoak; VERDERA Y TUELLS: «Aspectos económicos y jurídicos de la reforma del Derecho Concursal: La supervivencia de las empresas en crisis», in Estu dios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 179. or. eta ondorengoak; VICENT CHU LIÀ: «En vísperas de la reforma del Derecho concursal español», in RJC, 1978, 919. or. eta ondorengoak; IDEM: «El contenido de nuestras instituciones concursales y las actuales perspectivas», in RJC, 1979, 669. or. eta ondorengoak; ZENBAIT AUTORE: As pectos jurídicos de las crisis bancarias, Madril, 1988; ZENBAIT AUTORE: Aspects éco nomiques de la faillite et du reglament judiciaire, Paris, 1970; ZENBAIT AUTORE: Crisis económica y Derecho concursal, Madril, 1985; ZENBAIT AUTORE: Problemi attua li dell’impresa in crisi (Studi in onore di FERRI), Padua, 1985; ZENBAIT AUTORE: Droit des faillites et restructuration du capital, Grenoble, 1982.
§ LXVI. Porrota orokorrean
Merkataritzako zuzenbidea § LXV. ORDAINKETA ETENDURA LABURPENA: 1029. Lege kontzeptua.—1030. Ordainketa etenduraren baldintzak.—1031. Ordainketa etendurapekoaren egoera.—1032. Kontuhartzea egiteko modua eta ho rren norainokoa.—1033. Hitzarmena prestatzea.—1034. Hitzarmena aurkaratzea.— 1035. Epaileak hitzarmena onestea.—1036. Zordunak hitzarmena ezbetetzea.—1037. Trenbide eta gainerako herri lanetako konpainien ordainketa etendura.
1029. Lege kontzeptua.—Kodeari helduz, ordainketa etendura epaileak adierazi behar duen lege egoera da. Zehatzago, egoera hori lehen auzialdiko epaileak adierazi behar du, behinbehineko kaudimengabezi egoeran dagoen enpresarioak hala eskatuta. Ordainketa etenduraren adierazpena da hartzeko dunekin hitzarmena lortzeko egiten den prozeduraren lehendabiziko pausoa; hitzarmen horren bidez, ordainketei itxarotea ituntzen da. Kodearen harira, en presarioa ordainketa etendurapean dagoela adierazteko, nahitaezkoa da enpre sario horren aktiboa pasiboaren adinakoa edota hortik gorakoa izatea. Horren ildotik, enpresarioaren eskabidea kontuan hartzeko, beharrezkoa da enpresario horrek bere betebeharrak mugaegunean ezin ordaindu izatea, nahiz eta zor guz tiak ordaintzeko adina ondasun izan. Horrez landara, ondoko kasuan ere onartu egingo da eskabidea, alegia, enpresarioak ordainketen bat egin ez duenean, es kabidea aurkeztu baino berrogeita zortzi ordu lehenago (870 eta 871. art.ak). Kodeak, dena den, goian azaldutakoa besterik ez du jaso, eta lege berezia ren esku utzi du ordainketa etenduraren prozedura arautzeko ardura. Horren bestez, 1922ko uztailaren 26ko Legea eman da. Lege horrek aldatu egin du ordainketa etendurari buruz kodeak jasotako ulerkera. Alde batetik, onartu egin du ordainketa etenduraren prozedura aplikatzea behin betiko kaudimengabezia ren (pasiboa aktiboa baino handiagoa izatearen) kasuan; bestetik ere, hitzar menaren helburua kredituen kita, urripen edo zatikako barkatzea § LXVIII. Porrotaren ondasun masa
izan dadin ahalbideratu du. Indarrean dagoen legearen arabera, auzibidezko arauek osatzen dute, batez ere, ordainketa etenduraren erakundea. Arau horien helburua porrota eragozten duen hitzarmena lortzea da, aldez aurretik banakako betearazpenak geraraziz. Hitzarmen hori enpresarioaren (behinbehineko edota behin betiko kaudimen gabezi egoeran dagoen enpresarioaren) eta horren hartzekodunen artean egin go da. Jurisprudentziak, ildo beretik, porrotaren aldez aurretiko egoera gisa ikus ten du ordainketa etendura, porrota eragoztera zuzendutako prozedura gisa, hain zuzen (1927ko abenduaren 29ko, 1929ko apirilaren 18ko, 1931ko apirila ren 23ko, 1933ko uztailaren 3ko eta 1968ko ekainaren 7ko epaiak). 1030. Ordainketa etenduraren baldintzak.—Ordainketa etendura adie razteko, hiru baldintza hauek bete behar dira: a) Zorduna enpresario izatea: ordainketa etendura merkataritzako ohiko erakundea denez, ezin zaie zordun zibilei aplikatu. Hori dela medio, banaka ko enpresarioek zein sozietateek jaso dezakete adierazpen hori (1. art.). b) Zordunak eskabidea egitea: epaileak ezin du ordainketa etenduraren prozedura hasi, ez bere arioz, ezta hartzekodunek hala eskatuta ere. Zordu nak bere esku du ordainketa etenduraren prozedura hasteko aukera. Horretara ko, bere egoitzako epaileari —lehen auzialdiko epaileari— eskatu behar dio, adierazpen hori eman dezan. Eskabidearekin batera, ondokoa aurkeztu behar du zordunak: aktibo eta pasiboaren balantze edo ondare egoera; hartzekodu nen izenen zerrenda, kredituen zenbateko eta mugaegunak zehaztuz; ordainketa etenduraren kariak jasotzen dituen txostena; zorrak ordaintzeko proposame na; eta, azkenik, kontabilitate liburuak (2 eta 3. art.ak). Eskabide horren trami tazioa onartzen bada, ezin izango da porrota adierazi, ordainketa
Merkataritzako zuzenbidea etenduraren espedientea gauzatzen ari den bitartean (9. art.). c) Epaileak adierazpena ematea: ordainketa etendura epaileak adierazi be harreko lege egoera da. Adierazpen hori eman baino lehen, ez dago ordainketa etendurarik; bestalde, adierazpen hori ez da eskabidea aurkeztearekin bate ra ematen. Behin eskabidea aurkeztu eta gero, epaileak zordunaren eragiketen kontuhartzea agintzen du, horretarako hiru kontuhartzaile izendatuz. Adieraz pen hori eman aurretik, kontuhartzaileek ondokoaren berri eman behar diote epaileari: lehenik, zordunaren kontabilitate egoera eta aktibo zein pasiboaren zehaztasunaren berri; eta, bigarrenik, ordainketa etenduraren arrazoien (txoste nean jasotako arrazoien) ziurtasun edo zehazgabetasunaren berri. Ordainketa etenduraren adierazpena autoaren bidez eman behar da. Auto horrek kaudimen gabezia behinbehinekoa ala behin betikoa den adierazi behar du, aktiboaren eta pasiboaren arteko lotura aztertuz (8. art.). Bigarren kasu horretan, hots, kaudimengabezia behin betikoa denean, ordainketa etendurapekoak edota gu txienez pasiboaren bi bostena ordezkatzen duten hartzekodunek espedientea largetsi edo porrota adierazteko eska dezakete, bost eguneko epearen barru an (10. art.). Horrelakorik egiten ez bada, ordainketa etendura tramitatuko da; tramitazio horretan, pieza banandua egin behar da, ordainketa etendurapekoak izan dezakeen erantzukizuna zuritzeko (20. art.). Orobat, 21. artikuluak adiera zi duen bezala, porrotaren atzeraeraginketari buruzko arauak (Merkataritza Ko dearen 879.etik 882.era arteko art.ak) aplikatuko dira. Ordainketa etenduraren adierazpenak hartzekodunen banakako akzioak gerarazten ditu; horixe da, hain zuzen ere, adierazpen horren ondore nagusia. Beste hitz batzuetan esateko, ordainketa etenduraren espedienteak dirauen bi tartean, hartzekodunek ezin izango dituzte bananbanan exekutatu ordainketa etendurapekoaren ondasunak. (Ondore horiei dagokienez, ikus 1986ko otsai laren 11ko epaia). Ordainketa etendura adierazten denean, aribidean egon eta modu berezian hipotekatu edo pignoraturik ez dauden ondasunak pertsegitzen dituzten judizio arruntek zein § LXVIII. Porrotaren ondasun masa
betearazpen judizioek euren tramitazioari ekin go diote, epaia eman arte. Hala eta guztiz ere, epai hori ezin da betearazi, aha lik eta ordainketa etenduraren espedientea amaitu arte (9. art.). 1031. Ordainketa etendurapekoaren egoera.— Ordainketa etenduraren espedientea tramitatzen den bitartean, ordainketa etendurapekoak ez du murriz keta pertsonalik. Are gehiago, enpresario horrek bere ondasunak administratu eta enpresaren zuzendaritza nahiz kudeaketa gauza ditzake, epaileak ezarritako mugapenekin bada ere (6. art.). Era berean, kontuhartzeari datxezkion muga penak ere aintzat hartu behar ditu zordunak, bere eragiketak gauzatzeko. 1032. Kontuhartzea egiteko modua eta horren norainokoa.—Ordain keta etenduraren prozeduran, kontuhartzearen helburuak dira hartzekodunak bermatu eta epailea informatzea. Aurretik azaldu dugun bezala, epaileak hiru kontuhartzaile izendatzen ditu horretarako. Horietatik bi merkataritzako peri tuak edo peritu praktikoak izan behar dira, epaitegian dauden zerrendetatik au keratuak. Hirugarrena, berriz, hartzekoduna izan behar da, kredituen garrantzi mailan lehenengo herenean dagoen hartzekoduna, hain zuzen. Kontuhartzearen bidez, hasteko, ordainketa etendurapekoaren eragiketa guztiak zaindu edo kontrolatzen dira. Hori oinarri harturik, ordainketa etendu rapekoak kontuhartzaileekin batera egiaztatu behar ditu berak egin behar di tuen kobrantza guztiak. Halaber, ordainketa etendurapekoak kontuhartzaileen baieztapena behar du betebeharrak hartzeko, kontratuak egin eta bere trafikoa ren eragiketa arruntei ekiteko (6. art.). Bestalde, ondoko betebeharrak dituzte kontuhartzaileek: ordainketa eten durapekoaren liburuak ikuskatzea; kutxako balantzea egunero egiazta dadin eskatzea; epaileari ematea ordainketa etendurapekoaren negozioei buruzko informazioa, bai eta
Merkataritzako zuzenbidea ordainketa etendurapeko horrek bere eskubideak babeste ko egikaritu nahi dituen erreklamazioen bidezkotasunari buruzko informazioa ere; eta, azkenik, ordainketa etendurapekoaren ondarearentzat komenigarriak izan daitezkeen akzioak proposatzea. Azken betebehar horri helduz, kontuhar tzaileek zuzenean egikari ditzakete akzio horiek, baldin eta epailearen baimena badute eta masaren arabera egokia bada (5. art.). Horrez gain, kontuhartzaileek irizpena idatzi behar dute, epaileak horreta rako ezarri duen epean. Irizpen horrek ondokoak jaso behar ditu: 1) zordunak eskabidearekin batera aurkeztutako balantzearen aktibo eta pasiboaren zehaz tasuna; 2) ordainketa etendurapekoaren kontabilitate egoera; eta 3) ordainketa etenduraren arrazoien (txostenean jasotako arrazoien) ziurtasun eta zehazgabe tasuna. Txosten horrekin batera, kontuhartzaileek behin betiko balantzea eta kredituen zerrenda aurkeztu behar dituzte; kredituon zerrenda egiteko, horien kalifikazio juridikoa izango da gogoan. Berebat, zehaztu behar da hartzekodu netarik nortzuek duten abstentzio eskubidea (8. art.). Bukatzeko, hartzekodunen behin betiko zerrenda eman behar diote kontu hartzaileek epaileari, hitzarmena eztabaidatu (eta, hala denean, onetsi) behar duen batza egin baino zortzi egun lehenago gutxienez. Hartzekodunek aurkara ditzakete zordunak zerrenda horretan sartu dituen kredituak; bestalde, kreditu batzuk zerrendan sartu ez badira, horiek sartzeko ere eska dezakete hartzeko dunek. Azkenik, abstentzio eskubidea dutenen artean kredituak zerrendan sar edo hortik atera daitezen eskatu ahal izango da (11 eta 12. art.ak). 1033. Hitzarmena prestatzea.—Ordainketa etenduraren auzibidezko es pediente osoa zuzentzen da, hain zuzen ere, ordainketa etendurapekoaren eta horren hartzekodunen arteko hitzarmena lortzera; hitzarmen hori hartzekodu nen batza orokorrean onetsi behar da. Batza orokorrerako deialdia epaileak egin behar du, eta berori izango da batza horren buru. § LXVIII. Porrotaren ondasun masa
(Hitzarmenaren izaerari buruz, ikus 1966ko ekainaren 4ko epaia). Behinbehineko kaudimengabezi kasuetan, ordainketa etendura adierazten den autoan bertan egin behar du epaileak batza orokorrerako deialdia. Kaudi mengabezia behin betikoa denean, ostera, hamabost egun igaro arte itxaron behar da. Epe horren barruan, ordainketa etendurapekoak defizitaren gaineko fidantza eman dezake edo, bestela, horren baliobestekoa utz dezake epailearen zainpean; horrela, behinbehineko bihur daiteke behin betikoa den kaudimen gabezia. Edonola ere, batzarako deialditik hogeita hamar egunetako epea igaro behar da gutxienez, batza hori egin arte. Hartzekodunek ondoko agiriak azter ditzakete epe horren barruan: kontuhartzaileen txostena; aktiboaren eta pasi boaren arteko lotura; balantzea; oroitidazkia; abstentzio eskubidea ematen du ten kredituen zerrenda; eta, azkenik ere, ordainketa etendurapekoak aurkezten duen hitzarmen proposamena (10. art.). Batza horretan, zerrendan azaltzen diren hartzekodun guztiek parte har de zakete, zuzenean edota behar besteko ahalordea duten ahaldunen bidez. Or dainketa etendurapekoak eta kontuhartzaileek, bestalde, bertan parte hartzeko betebeharra dute. Zordunak ez badu batza horretan parterik hartzen, zuzenean edota ahaldun bidez, espedientea largetsiko da (13. art.). Eratutako batza hori baliozkoa izan dadin, pasiboaren hiru bostenak or dezkatzen dituzten hartzekodunek parte hartu behar dute gutxienez; dena den, pasibo horretatik kendu behar dira abstentzio eskubidea erabili duten hartze kodunen kredituak. Quorum hori lortzen ez bada, epaileak bukatutzat emango du batzarraldia, espedientea amaitu dela adieraziz (13. art.). Batza legearen arabera eratuz gero, zordunak aurkeztutako hitzarmen pro posamena eztabaidatuko du batza horrek. Proposamen hori aldatu egin daiteke, baldin eta zordunak horren gaineko adostasuna ematen badu. Hitzarmenak hiru urtetik beherako itxaronaldia ezartzen duenean, hitzarmen hori onesteko, ho rren aldeko botoa eman behar dute batzara joan diren
Merkataritzako zuzenbidea hartzekodunen erdiak gehi batek. Horretarako, gainera, beharrezkoa da hartzekodun horiek pasiboa ren hiru bostenak ordezkatzea gutxienez; pasibo horretatik kendu behar dira abstentzio eskubidea erabili duten hartzekodunen kredituak. Hitzarmena ez ba da itxaronaldi horretara mugatzen, hitzarmen hori onesteko, horren aldeko bo toa eman behar dute batzara joan diren hartzekodunen erdiak gehi batek; kasu horretan, haatik, goian aipaturiko pasiboaren hiru laurdenak ordezkatu behar dituzte hartzekodun horiek. Gehiengo horiek lortzen ez badira, beste batza ba terako deialdia egingo du epaileak; bigarren batza horretan, nahikoa da pasi boaren bi herenek hitzarmenaren aldeko botoa ematea, hitzarmen hori onets dadin (14. art.). Hartzekodunen kopurua berrehunetik gorakoa denean, nahikoa da aurretik aipatutako kapitalaren (kredituen) gehiengo bat edo bestea lortzea, hitzarmena onesteko; beraz, ez da beharrezkoa zenbakizko botaziorik egitea (14. art.). Ha lako kasuetan, dena dela, batzaren ordez tramitazio idatzia gauza dadin erabaki dezake epaileak. Horretarako, ordainketa etendurapekoak hitzarmen proposa mena aurkeztu behar dio epaileari, hartzekodunek bananbanan emandako atxi kitze botoekin batera. Boto horiek, benetakoak izateaz gain, epai idazkariaren aurrean edota notarioaktaren bidez emandakoak (18 eta 19. art.ak). Botazioan (batzan edo idatziz egindako tramitazioan) beharrezko gehien gorik lortzen ez bada, baztertutzat joko da hitzarmen proposamena (15. art.). Horrela, hartzekodunek euren akzioak egikaritzeko eskubidea izango dute eta, hala denean, porrot adierazpena eskatzeko eskubidea. 1034. Hitzarmena aurkaratzea.—Hitzarmena hartzekodun guztiek bete behar dute, abstentzio eskubidea egikaritu dutenek izan ezik. Hori dela eta, ho nako hartzekodunek ere hitzarmen hori bete behar dute: batzara joan ez di renek, aurkako botoa eman dutenek eta hitzarmen horretan aipatu § LXVIII. Porrotaren ondasun masa
ez diren hartzekodunek. Gutxiengo hori, ordea, ez da defentsarik gabe geratzen gehien goari begira; izan ere, legeak hitzarmena aurkaratzeko ahalmena ematen die hartzekodun horiei ondoko kasuetan: a) hitzarmenaren tramitazioan, akats for malak izan direnean; b) botoa eman duten hartzekodunetarik batek nortasunik edo ordezkaritzarik ez duenean, baldin eta aurkaratzen den boto hori erabaki garria izan bada gehiengoa osatzeko; c) zordunaren eta hartzekodunen artean (edo azken horien artean) maulazko adostasunak izan direnean, hitzarmena ren aldeko botoa emateko; d) kredituak maulaz gehitu direnean, kopuruen ge hiengoa lortzeko; e) pasiboa oker zenbatetsi denean, baldin eta horrek eragina izan badu kaudimengabeziaren kalifikazioan; f) abstentzio eskubideen bidega beko adierazpena egin denean, baldin eta horrek eragina izan badu gehiengoa osatzean; eta g) balantzea maulaz zehazgabea denean (16. art.). Ordainketa etendura adierazteko eskumena duen epaileak ebatzi behar ditu aurkarapen horiek; horrek emandako epaiaren aurka, gorajotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da (17. art.). 1035. Epaileak hitzarmena onestea.—Hartzekodunek hitzarmena onetsi eta hurrengo zortzi egunen barruan aurkarapenik azaltzen ez bada, edota azal dutako aurkarapenei gaitziritzia ematen bazaie, «epaileak hitzarmena onetsi be harko du autoaren bidez, eta interesatuek hitzarmen hori bete beharko dute; horretarako, epaileak kasuan kasuko probidentziak eman eta manamenduak igorriko dizkie jabetza eta merkataritzako erregistroei» (17. art.). Epaileak hi tzarmena onesten duenean, hitzarmen hori nahitaez bete beharko da. Hitzar men horren bidez, amaitu egiten da ordainketa etenduraren espedientea; eta, ondorenez, ordainketa etendurapekoaren eragiketen kontuhartzea ere —proze dura hastean agindutako kontuhartzea— bukatu egiten da. 1036. Zordunak hitzarmena ezbetetzea.—Zorduna gogor
Merkataritzako zuzenbidea lotzen zaio hitzarmenari eta, horren ondorioz, horrek hitzarmen hori betetzen ez badu, har tzekodunek «hitzarmena hutsaldu eta porrot adierazpena emateko eska diezaio kete ordainketa etendura adierazteko eskumena duen epaileari» (17. art.). Eskaera hori edozein hartzekodunek egin dezake (hitzarmenaren ezbetetzeari buruz, ikus 1962ko otsailaren 15eko epaia; hutsaltze akzioa egikaritzeko pro zedurari buruz, ikus 1975eko urriaren 8ko epaia). 1037. Trenbide eta gainerako herri lanetako konpainien ordainketa etendura.—Kodeak arau bereziak ezarri ditu sozietate horientzat, 930.etik 937.era arteko artikuluetan. Ordainketa etenduraren adierazpena konpainiak eska dezake, bai eta lege bidezko hartzekodun batek edo gehiagok ere (930. art.). Lehenengo kasuan, konpainiak bere balantzearen aktibo eta pasiboa azaldu behar du eskabideare kin batera (932. art.). Bigarrenean, aldiz, epaileak agindua emango du balantze hori hamabost eguneko epean egiteko (933. art.). Ordainketa etenduraren adierazpenak ondore hauek sortzen ditu: 1) be tearazpen edo premiamendu prozedurak eteten dira; 2) konpainiari betebeha rra ezartzen zaio, etekinak (behin administrazio, ustiapen zein eraikitze gastuak estali eta gero geratzen diren etekinak) gordailuen kutxan edo horretarako bai mena duen bankuan gordailatzeko; 3) konpainiak hitzarmen proposamena (har tzekodunei ordainketak egiteko proposamena) epaileari aurkezteko betebeharra hartzen du, lau hilabeteko epearen barruan (934. art.). Hitzarmenari helduz, «hartzekodunak hiru multzotan banatzen dira. Lehe nengoan sartzen dira, batetik, lan personaletik ondorioztatutako kredituak eta, bestetik, desjabetzapen, lan eta gaietatik ateratakoak. Bigarrenean sartzen di ra obligazio hipotekarioen ziozko kredituak, obligazio horiek jaulki direnean eurok ordezkatzen duten kapitalarengatik edota § LXVIII. Porrotaren ondasun masa
mugaeguneratu baina ordaindu gabeko kupoi eta amortizazioengatik. Kupoi eta amortizazio horien balorazioa egiteko, euren balio osoa hartuko da kontuan; obligazioak, berriz, jaulkipen ta saren arabera zenbatuko dira. Hortaz, zenbat jaulkipen izan eta horren ara berako taldeak sortuko dira obligazio hipotekarioen barruan. Hirugarrenean, azkenik, gainerako kreditu guztiak sartzen dira, kredituon izaera eta lehentasun hurrenkera (hurrenkera hori kreditu horien artean eta aurreko taldeetakoen ar tean zehazten da) edozein izanda ereÂť (932. art.). Hitzarmen hori onets dadin, talde edo sekzio bakoitzaren hiru bostenak ordezkatzen dituzten hartzekodunek eman beharko dute horren aldeko botoa (935. artikulua). Ondoko kasuetan, hartzekodun disidenteek eta batzara joan ez direnek hi tzarmenaren aurka jo dezakete hamabost eguneko epean: hartzekodunentzako deialdiak edo hitzarmenari egindako atxikimenduek akatsak izan dituztenean; botoa eman duten hartzekodunetarik batek nortasunik edo ordezkaritzarik ez duenean, baldin eta aurkaratzen den boto hori erabakigarria izan bada gehien goa osatzeko; zordunaren eta hartzekodunen artean (edo azken horien artean) maulazko adostasunak egon direnean, hitzarmenaren aldeko botoa emateko; kredituak maulaz gehitu direnean; eta, azkenik, balantzea maulaz zehazgabea denean (936. art.). Hartzekodunek hitzarmenaren aurka jotzen ez badute, edota azaldutako aurkarapenei gaitziritzia ematen bazaie, hitzarmen hori onetsi egiten da. Horren ondorioz, hitzarmen hori nahitaez bete beharko dute konpainiak eta ordainketa etenduraren aurreko kredituak dituzten hartzekodun guztiek, baldin eta horiei legearen arabera egin bazaie zitazioa edo, hitzarmena jakinarazi eta gero, ho riek hitzarmenaren aurkako erreklamaziorik egin ez badute (937. art.). BIBLIOGRAFIA
Merkataritzako zuzenbidea BENEDITO FRANCÉS eta CÁMARA MINGO: «El convenio en la suspensión de pagos y el artículo 1871 del Código civil», in RJC, 1982, 1023. or. eta ondorengoak; BOTER MAURI: «Los juicios ejecutivos en las suspensiones de pagos», in RDM, 1949, 24. zk., 435. or. eta ondorengoak; BROSA: Suspensión de pagos y reestructuración empresari al. Cómo superar con éxito una suspensión de pagos y reflotar una empresa en crisis, Madril, 1994; CALVET BOTELLA: «La naturaleza jurídica de la llamada comisión liqui dadora en el expediente de suspensión de pagos», in RDProc, 1981, 53. or. eta ondo rengoak; CERDÁ: Las suspensiones de pagos y la intervención pericial, Bartzelona, 1946; DE LA CUESTA RUTE: «Las asociaciones de acreedores en la suspensión de pa gos», in Estudios URÍA, 99. or. eta ondorengoak; CORDÓN MORENO: La suspensión de pagos y quiebras. Una visión jurisprudencial, Iruñea, 1995; CUÑAT EDO: «El presu puesto objetivo de la suspensión de pagos», in RJC, 1976, 7. or. eta ondorengoak; ES TASEN: Tratado de las suspensiones de pagos y de las quiebras, 2. argitaraldia, Madril, 1908; FERRER MARTÍN: «La intervención de las operaciones del deudor en los pro cedimientos de suspensión de pagos», in RDProc, 1961, 79. or. eta ondorengoak; IDEM: «Naturaleza jurídica de la suspensión de pagos», in RDM, 89 (1963), 93. or. eta on dorengoak; GALLEGO SÁNCHEZ: «El deber de información económica en la suspen sión de pagos: una aproximación», in Estudios Prof. Duque, aip., II, 1611. or. eta ondorengoak; GÓMEZ MARTÍN: Los auditores y la suspensión de pagos, Madril, 1996; GONZÁLEZ DE ECHAVARRI eta MIGUEL Y ROMERO: Comentarios a la Ley de suspensión de pagos, 2. argitaraldia, Valladolid, 1932; GOXENS: Suspensión de pagos, quiebras y moratorias, Madril, 1950; GUASCH MARTORELL: «Aproximación crítica a la protección de la integridad del patrimonio concursal en la Ley de suspensión de pagos», in RDM, 1995, 517. or. eta ondorengoak; GUILLÉN: Suspensiones de pagos mercantil y jurídi camente consideradas, Bartzelona, 1947; HURTADO CIDAD: Suspensión de pagos y con curso de acreedores, Madril, 1941; JIMÉNEZ DE PARGA: «Crédito en moneda extranjera en la suspensión de pagos: acotación del problema», in RDG, 1984, 1425. or. eta ondorengoak; LOZANO LENCINA: «La venta de bienes muebles a plazos con reserva de dominio y el expediente judicial de suspensión de pagos», in RGD, 1973, 210. or. eta ondorengoak; MAJADA: Práctica concursal. Concurso de acreedores, suspensión de pagos, quiebra, derechos de los trabajadores, Bartzelona, 1983; MARTÍNEZ EMPERA DOR: «Terminación sin convenio de la junta de acreedores en la suspensión de pagos», in RDJ, 1961, 121. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ SARRIÓN: «Actos de disposición por sociedad representante en suspensión de pagos», in RDP, 1964, 269. or. eta ondo rengoak; MASCARELL NAVARRO, M. J.: Aspectos procesales de la Ley de suspensión de pagos, 2. argitaraldia, Granada, 1995; IDEM: «La declaración de suspensión de pagos: relaciones con la declaración de quiebra», in RGD, 1992, 8609. or. eta ondorengoak; MIGUEL Y ROMERO: Manual de suspensiones de pagos y quiebras, Madril, 1920; MO LINA: «Procedimiento de suspensión de pagos», in RDP, 1956, 802. or. eta ondo
§ LXVIII. Porrotaren ondasun masa
rengoak; IDEM: «Procedimiento de suspensión de pagos (Normas reguladoras de su iniciación)», in RDP, 1960, 209. or. eta ondorengoak; MONTES REYES: «La suspensión de pagos y los contratos de tracto sucesivo», in RGD, 1978, 444. or. eta ondorengoak; NAVARRO MARTÍNEZ: «La proposición para el pago de sus débitos por el suspenso», in RGD, 1975, 3. or. eta ondorengoak; IDEM: «La petición de suspensión de pagos en las sociedades», in RGD, 1977, 174. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los libros de conta bilidad en la suspensión de pagos», in RGD, 1977, 1122. or. eta ondorengoak; NA VARRO VILARROCHA: «Comentarios al artículo 9 de la Ley de suspensión de pagos», in RGD, 1973, 1131. or. eta ondorengoak; IDEM: «La competencia jurisdiccional en la suspensión de pagos», in RGD, 1977, 13. or. eta ondorengoak; IDEM: «Las anotaciones de la demanda de admisión a trámite de la suspensión de pagos», in RGD, 1979, 15. or. eta ondorengoak; ORTIZ NAVACERRADA: «El proceso de suspensión de pagos: re solución judicial y sus efectos; desarrollo y conclusión del expediente suspensorio», in Pretor, 1972, 645. or. eta ondorengoak, eta 805. or. eta ondorengoak; PÉREZ DE LA CRUZ: «Luces y sombras en la legislación española sobre suspensión de pagos», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3607. or. eta ondorengoak; SAGRERA TIZÓN: Co mentarios a la Ley de suspensión de pagos, 4 liburuki, Bartzelona, 1989; IDEM: «La de claración de insolvencia provisional o definitiva en los expedientes de suspensión de pagos», in RGD, 1984, 417. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los plazos en la tramitación escrita para la obtención de adhesiones al convenio en los expedientes de suspensión de pagos», in RGD, 1988, 6087. or. eta ondorengoak; IDEM: «Los libros de contabilidad en los expedientes de suspensión de pagos», in RGD, 1992, 11811. or. eta ondoren goak; IDEM: «Intervención del Ministerio Fiscal en los expedientes de suspensión de pagos. Denegación de la condición de comerciante y de la posibilidad de ampararse en el expediente de suspensión de pagos», in RGD, 1994, 8311. or. eta ondorengoak; IDEM: «El “balance definitivo” a formular por el deudor suspenso y el sobreseimiento del expediente», in RGD, 1995, 8177. or. eta ondorengoak; IDEM: «Nuevas tendencias y consideraciones a la posibilidad de iniciar procesos ejecutivos, aceptada ya judi cialmente “la solicitud” del deudor comerciante, de ser “declarado” en suspensión de pagos», in RGD, 6433. or. eta ondorengoak; SAGRERA TIZÓN eta SAGRERA VILASECA: «De los quorum de mayorías determinadas en el artículo 14 de la Ley de suspensión de pagos, in RGD, 1983, 387. or. eta ondorengoak; SALA REIXACHS: Las causas de im pugnación al convenio en la suspensión de pagos, Bartzelona, 1988; SERRA DOMÍN GUEZ: «Naturaleza jurídica del expediente de suspensión de pagos», in RDProc, 1979, 127. or. eta ondorengoak; SOTILLO MARTÍ: «En torno a la coincidencia temporal entre la solicitud de suspensión de pagos y la quiebra», in RJC, 1977, 77. or. eta ondorengoak; SOTILLO NAVARRO: «Los libros de contabilidad en la suspensión de pagos», in RGD, 1954, 443. or. eta ondorengoak; IDEM: «El desistimiento en la suspensión de pagos», in RGD, 1954, 78. or. eta ondorengoak; IDEM: «A quién obliga el convenio en la suspensión de pagos», in RGD, 1953, 48. or. eta ondorengoak; IDEM: «Suspensiones de
Merkataritzako zuzenbidea pagos», in RGD, 1960, 2 eta 194. orr., eta 314. or. eta ondorengoak; IDEM: «Presu puestos de la suspensión de pagos», in RGD, 1963, 833. or. eta ondorengoak; TERRA SA GARCÍA: «Acciones ejecutivas contra el suspenso. Valor concursal de las sentencias de remate», in RGD, 1994, 8281. or. eta ondorengoak; TORRES DE CRUELLS: «Efec tos de los convenios de suspensión de pagos en las acciones cambiarias de regreso», in RJC, 1960, 769. or. eta ondorengoak; IDEM: «Naturaleza jurídica del convenio de suspensión de pagos», in RJC, 1965, 609. or. eta ondorengoak; IDEM: «Una inter pretación del artículo 9 de la Ley de suspensión de pagos», in RJC, 1972, 675. or. eta ondorengoak; IDEM: La suspensión de pagos, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1955; VICEN TE Y GELLA: «La responsabilidad penal del comerciante declarado en suspensión de pagos», in Temis, 1969, 119. or. eta ondorengoak.
§ LXVIII. Porrotaren ondasun masa
Merkataritzako zuzenbidea § LXVI. PORROTA OROKORREAN LABURPENA: 1038. Porrotaren kontzeptua.—1039. Porrot motak.—1040. Porrotaren bal dintzak.—1041. A) Zorduna enpresario izatea.—1042. B) Ordainketen largespen oro korra.—1043. C) Epaileak porrot adierazpena ematea.—1044. Porrot adierazpena ematea, zordunak hala eskatuta.—1045. Porrot adierazpena ematea, hartzekodunek ha la eskatuta.—1046. Porrot adierazpena eskatzeari uko egiteko itunak.—1047. Porrot adierazpenaren aurka jotzea eta adierazpen hori ezeztatzea.—1048. Porrotaren or ganoak.
1038. Porrotaren kontzeptua.—Esangura juridikoan, bi esanahi desber din ditu porrot adierazmoldeak: Kasu batzuetan, kaudimengabezian dagoen enpresarioaren egoera berezia adierazten du porrotak; enpresario horrek ordainketak egiteari utzi dio oroko rrean. Horixe da, hain zuzen ere, Merkataritza Kodeak barneratutako esangura: «Porrot egoeran jartzen da betebehar arrunten ordainketa largesten duen mer kataria» (874. art.). Porrota, beraz, lege egoera da. Hori dela bide, porrot egi nak galdu egiten du bere ondasunen xedakortasun eta administrazioa. Horrekin batera, porrot eginaren gaitasuna murrizten da; eta, azkenik, porrot egina ez doituta dago merkataritzan aritzeko, ahalik eta birdoitua ez den bitartean. Porrota, ordea, ez da statusa bakarrik; alderantziz, auzibidezko izaera duen erakunde juridikoa ere bada. Porrotaren erakundea auzibidezko arau eta egin tzek osatzen dute, eta horien helburua porrot eginaren ondarea likidatu eta hartzekodunen artean banatzea da. Arau eta egintza horiek galeren gaineko er kidego printzipioaren ingurura biltzen dira (par conditio creditorum). Porrota, beraz, berezko fisonomia duen betearazpen prozedura kolektiboa da. Erakunde hori indarrean dauden Merkataritza Kodeak eta Judiziamendu Zibilari buruz ko Legeak arautzen dute. Horrezaz gain, 1829. urtean emandako Merkatari § LXX. Sozietateen porrota
tza Kodearen arau batzuk ere aplikatu egiten dira; indargabetutako kode horren manu batzuetara jotzen du Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak eta, ondore nez, manuok indarrean daudela ulertu behar da. Porrotak esangura bikoitz hori izan arren, ezin esan daiteke bi esangura horien artean loturarik ez dagoenik. Porrotaren lege egoerak prozedura hastea dakar nahitaez, porrot eginaren ondarea likidatu eta banatzera zuzendutako prozedura, hain zuzen. 1039. Porrot motak.—Espainiako Zuzenbidean, hiru porrot mota bereiz ten dira, porrot horiek porrot eginaren maulazko edo erruzko egitateekin bate ra gertatu diren ala ez aintzat hartuz: ezusteko, erruzko eta maulazko porrotak (886. art.). Merkataria ezusteko porrot egoeran jartzen da, behar bezalako eta zuhur tziazko merkataritza administrazio onean ustekabekoak diren ezbeharrak izan eta, horren ondorioz, kapitala urritu eta zor guztiak edo batzuk ordaindu ezin dituenean (887. art.). Porrota erruzkoa da hurrengo kasuetan: porrot eginak gehiegiko gastuak egin dituenean; joko edo apustuetan galerak izan dituenean, baldin eta galera horiek arretaz diharduen familiako gurasoak arriskuan jartzen duen zenbateko tik gorakoak badira; porrot adierazpenaren aurreko sei hilabeteetan, ordaindu gabeko efektuak birsaldu dituenean, horien ohiko preziotik behera; azken in bentarioa egin denetik, inbentarioan jasotako hartzeko likidoaren bikoitza zor duenean, zuzeneko betebeharren ondorioz (888. art.). Era berean, eta aurkako frogarik izan ezean, porrot eginak erruz jardun duelako presuntzioa ezartzen du kodeak ondoko kasuetan: kontabilitate liburuak behar bezala egin ez dituenean; porrot adierazpenik eskatu ez duenean, garaiz eta behar bezala (871. artikuluak ezarritakoaren arabera); eta, azkenik, porrot adierazpena ematean edo proze dura bitartean kanpoan izanda, porrot eginak bere burua aurkezten ez duenean, legeak betetebehar hori ezartzen duen kasuetan (889. art.). Bukatzeko, porrota maulazkoa da ondoko kasuetan:
Merkataritzako zuzenbidea enpresarioak bere on dasun guztiak edo horietako batzuk ostentzen dituenean; balantze eta kontabi litate liburu edo agirietan ustezko ondasunak, kredituak, zorrak, galerak edo gastuak sartzen dituenean; kontabilitate libururik egiten ez duenean edo, gai nontzekoen kaltean, aldaketa edo irregularitateak sartzen dituenean liburuotan; kontabilitate eta balantzean aktiboaren ezkutaketak egiten dituenean; besteren tzeen itxura egiten duenean; gainontzekoen kaltean, konfiantza abusuak egiten dituenean; hartzekodunen kaltean, ordainketak aurreratzen dituenean; ustezko zorrak aintzatesten dituenean; kredituaz abusatzen duenean, fondo hornikuntza rik gabeko pertsonen aurka igorriz; porrot adierazpena eman eta gero, masatik ondasunak gaizbideratzen dituenean (890. art.). Gisa berean, enpresarioaren porrota maulazkoa dela uste izango da, enpresario horren benetako egoera li buruetatik ondorioztatu ezin denean (891. art.). Porrota epaileak kalifikatu behar du, goian aipatutako hiru kategoria ho rien arabera. Kalifikazio hori egiteko eskumena duen epailea da porrot adie razpenaren unean horren gaineko eskumena duena; kalifikazioaren ondorioak zigor arloan bakarrik ematen dira. Erruzko eta maulazko porrotak delituak dira, eta hartzekodunek horiek pertsegi ditzakete. Edonola ere, porrot mota horien tramitazio eta ondoreak ez dira bereizten; zordunak izan dezakeen erantzuki zun kriminala kalifikazioaren araberakoa da, eta kalifikazio hori pieza banan duan egin behar da (895. art.). Maulazko porrot eginak ezin du birdoikuntzarik izan (920. art.), eta porrot adierazpenak dakartzan lege debekuak izango ditu. 1040. Porrotaren baldintzak.—Porrot egoera azaldu eta betearazpen prozedura kolektiboa has dadin, zenbait baldintza bete behar dira aldez au rretik; baldintza horiek eduki eta formaren ingurukoak dira. Hasteko, hauexek dira edukiaren inguruko baldintzak: zorduna enpresario izatea eta ordainketak largestea. Formarekin loturiko baldintza, bestalde, porrot egoeraren adierazpen juridikoa ematea § LXX. Sozietateen porrota
da. Jarraian aztertuko ditugu hiru baldintza horiek. 1041. A) Zorduna enpresario izatea.—Horixe da, hain zuzen ere, porro taren lehenengo baldintza. Jakina denez, porrotaren erakundea merkatariei bakarrik aplika dakieke. Kaudimengabezian dagoen zordun zibilari, berriz, Ko de Zibilak ezarritako arauak aplikatzen zaizkio, hau da, hartzekodunen kon kurtsoari buruzko arauak (1913. art. eta ondorengoak). Bada, merkatari edo enpresarioek bakarrik jaso dezakete porrot adierazpena, banakako enpresarioak izan zein merkataritzako sozietateak izan. Merkataritza Kodean, baieztapen horren oinarri diren hainbat manu ditugu. Artikulu horien artean, hauek dira nabarienak: 874, 876 eta 877. artikuluak. Lehenengoak adierazten du noiz da goen merkataria porrotean. Bigarrenak, aldiz, hartzekodunek eskatutako porrot adierazpena azaltzen du. Azkenik, 877. artikuluan, ihes egindako edo ezkutatu tako merkatariaren porrot adierazpena jasotzen da. Orobat, Judiziamendu Zi bilari buruzko Legearen 1318 eta 1321. artikuluak ere azpimarratu behar ditugu. Printzipio orokor horrek lege salbuespen bat bakarrik du; salbuespen hori Merkataritza Kodearen 923. artikuluan ezarri da. Artikulu horren harira, sozietate kolektibo edo komanditako sozietateen porrota hedatu egiten zaie so zietate horietako bazkide kolektiboei; hortaz, sozietateak porrot adierazpena jasotzen badu, bazkide kolektiboei hedatuko zaizkie horren ondoreak, bazki deek eurek enpresario izaera duten ala ez kontuan hartu gabe. Dena dela, ba nandurik egin behar dira sozietatearen eta bazkideen likidazioak. Salbuespen horretaz gain, beste bat ere onartu behar da, gero ikusiko dugun bezala (ikus 1094. zk.). Salbuespen hori merkataritzako forma duten sozietate zibilei bu ruzkoa da. Porrot adierazpenari begira, pertsona bat enpresario den ala ez zehaztea egitatezko eta Zuzenbideko arazo mistoa da, eta epaileak erabaki behar du hori (ikus 1989ko apirilaren 27ko
Merkataritzako zuzenbidea epaia). Edonola ere, honakoa argitu behar da: Espainiako lege sisteman, enpresarioak (pertsona fisiko edo juridikoak) egiten du porrot, ez, ordea, merkataritzako establezimenduak edo enpresak (hori ho rrela da, enpresaren antolaketaren inguruko ulerkeraren arabera ere). Arau horrek, beharbada, salbuespenik izan dezake, ulerbidez, enpresario kaudimen gabea hiltzen den kasuan. Horrekin loturik, ondokoa adierazi du Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1053. art.ak: «Testamentu bidezko ondareak hartze kodunen konkurtso edo porrot adierazpena jaso dezake, baldin eta hori bi dezkoa bada norbanakoei begira; adierazpen hori emanez gero, judizio horien prozedurak izan behar dira gogoan». Kasu horretan, agian, pentsa daiteke po rrotak merkataritzako establezimendua ukitzen duela, horrek ez baitu enpre sario titularrik. Bestalde, zalantzan jar daiteke enpresario izaerak porrot adierazpenaren unean iraun behar duen ala ez. Beste modu batera esateko, ez dago argi ne gozio jarduera amaitu duen enpresarioak (negozioetatik erretiratutako merka taria) porrot adierazpena jaso dezakeen ala ez. Ordainketa betebeharren jatorria enpresaren aurreko egikaritzan badago, baiezko erantzuna eman behar diogu galdera horri. Osterantzean, enpresario kaudimengabeak bere eskuetan izango luke porrotaren (ordena publikoko prozedura horren) ondore kaltegarriak sai hesteko aukera, une egokian negozioen mundua utziz. 1042. B) Ordainketen largespen orokorra.—Bigarren baldintza hori argi eta garbi adierazi du 874. artikuluak. Artikulu horren arabera, «porrot egoeran jartzen da betebehar arrunten ordainketa largesten duen merkataria». Horrez gain, eta 876. artikuluak adierazi duen bezala, porrot adierazpena eman dadin eskatzen duten hartzekodunek frogatu behar dute enpresarioek largetsi dituz tela ordainketak (horren aldekoa da 1965eko otsailaren 27ko epaia; epai hori oso interesgarria da, jurisprudentziak emandako doktrinaren laburpena jasotzen duelako). § LXX. Sozietateen porrota
Zordunak ordainketak largetsi izan dituenean, zordun horrek ordainketak egiteari utzi diola adierazi nahi da. Legeak, aldiz, ez du ordainketak largestea ren kontzepturik landu. Hori dela eta, epaileak kasuankasuan aplikatu beha rreko formula generikoa dugu; horretarako, kasuan kasuko datu objektiboak eta erabakiak hartzeko osagaiak izango ditu kontuan epaileak. Esamolde hori ge nerikoa bada ere, horrek malgutasun handia erakusten du praktikan, gerta dai tezkeen inguruabar eta kasu desberdinei egokitzeko; epaileak, beraz, askatasun handia du horren inguruko erabakia hartzeko. Horrela, kasuan kasuko ingurua barrak aztertuz, zordunak ordainketak egiteari utzi dion ala ez, hau da, or dainketa arruntak largetsi dituen ala ez erabakiko du epaileak, egitatezko arazo gisa (ikus, besteak beste, 1929ko ekainaren 4ko eta 1936ko ekainaren 1eko epaiak). Laburbilduz, epailea erabat askea da, porrot adierazpena ematearen ala ez ematearen erabakia hartzeko. Hala eta guztiz ere, epailearen erabaki hori be rrikusi ahal izango du goiko auzitegiak, erabaki horren aurka jar daitezkeen auzibideko errekurtsoak direla bide (ikus 1958ko azaroaren 29ko eta 1961eko ekainaren 22ko epaiak). Horrez landara, hartzekodun batek porrot adierazpena emateko eskatzen duenean, ÂŤeskabidearen oinarria bada enbargoa edo premia mendu manamendua eragin duen titululua eta enbargo horretatik ordainketak egiteko adina ondasunik lortzen ez badaÂť, porrot adierazpena eman ahal izan go da besterik gabe (876.1. art.). Hortaz, ez da beharrezkoa bestelako frogarik azaltzea, zordunak ordainketak egiteari utzi diola adierazteko. Ordainketak largestea pasiboa aktiboa baino handiagoa izatearen edo behin betiko kaudimengabeziaren ondorio da gehienetan: porrot eginak ez du zor guztiak ordaintzeko adina ondarerik, pasiboa aktiboa baino handiagoa dela ko. Horrek, ordea, ez du esan nahi behin betiko kaudimengabezia nahitaezkoa denik, porrot egoera adierazteko. Ordainketak largestea ez zaio derrigor be hin betiko kaudimengabeziari edo ongiezina den kaudimengabeziari lotu behar (1969ko apirilaren 22ko epaiak
Merkataritzako zuzenbidea nahitaezko lotura hori ezartzen duela badirudi ere). Legeak agintzen duen gauza bakarra ordainketak largestea da. Epaileak, porrot adierazpena emateko, ez du aztertu behar zeintzuk diren ordainketak largesteko arrazoiak. Aitzitik, nahikoa da epaile horrek ordainketak largetsi di rela egiaztatzea. Ildo beretik, Auzitegi Gorenak hainbat kasutan adierazi du po rrota bidezkoa dela, zordunak ordainketak egiteari utzi diola aintzat hartuz, ordainketak ez egiteko karia behin betiko kaudimengabezi egoera den ala ez aztertu gabe. Bestalde, porrot adierazpena jasotzen duen autoaren aurka jo dezake zordunak. Lege eta jurisprudentziaren arabera, aurkajartze horrek au rrera egin dezan, zordunak frogatu behar du ez duela largetsi bere betebehar arrunten ordainketarik; bada, ez du zertan frogatu ordainketak egiteko adina ondasunik duenik (1829ko MKren 1029. art., eta, besteak beste, 1886ko mar txoaren 24ko, 1905eko urriaren 4ko, 1907ko urriaren 26ko eta, azkenik ere, 1910eko martxoaren 12ko epaiak). Porrot adierazpena bidezkoa da, baldin eta enpresarioak bere betebehar arrunten ordainketak egiteari utzi badio, horren karia edozein izanda ere: be har adinako aktiborik ez izatea, aktiboak likideziarik ez izatea edota zordunak ordaindu nahi ez izatea. Horren arabera, zorduna orokorrean zorpekoan badago bere hartzekodunei begira, eta zordun horrek ez badio ordainketa etenduraren espedienteari heldu, porrotaren ondorioak jasan beharko ditu, zorrak ordaintze ko adina ondasun izan arren. Beste alde batetik, Ordainketa Etendurari buruzko Legearen 17. artikuluak ezarritakoa ekarri behar da gogora. Artikulu horren esanetan, zordunak hitzarmenik betetzen ez badu, hartzekodunek zordun ho rren (ordainketa etendurapekoaren) porrot adierazpena emateko eska dezakete. Legeak, beraz, onartu egiten du behinbehinean kaudimengabea den ordainketa etendurapekoak porrot adierazpena jasotzea. Hariari segiz, ondokoa adierazi zuen 1929ko ekainaren 4ko epaiak, Merkataritza Kodearen 871 eta 876. artiku luak oinarri harturik: Ordainketa etenduraren adierazpena jaso duen merkata riak, nahiz eta pasiboa estaltzeko adina ondasun izan, porrot adierazpena jaso dezake geroago, hartzekodun batek hala § LXX. Sozietateen porrota
eskatuta. Hori horrela izango da, bal din eta merkatari horrek hitzarmen proposamenik aurkeztu ez badu, 872. ar tikuluak ezarritako epearen barruan. Hortaz, porrot adierazpena eman daiteke, aktiboa pasiboa baino handiagoa izan arren. Ordainketak largesteari dagokionez, ez da kontuan hartzen bete gabeko betebeharrak zibilak edo merkataritzakoak diren. Enpresarioaren ondare zibi la eta merkataritzako ondarea bereizten ez direnez, ondare bakar hori osatzen duten betebehar guztiek erator dezakete ordainketak largestearen egoera, bal din eta betebeharrok betetzen ez badira. Aurrerago esan bezala, ordainketak largeste hori da, hain zuzen ere, porrotaren baldintza. Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen arabera, merkataritzako betebeharrek eratorritako eskubi deak dituzten legebidezko hartzekodunek eska dezakete porrot adierazpena (1323. artikulua). Geroago argitaratutako Merkataritza Kodeak, ostera, baliorik gabe utzi du manu horrek ezarritakoa; porrotaren inguruan, kodeak ez du be tebehar batzuen eta besteen arteko bereizketarik egiten. 1043. C) Epaileak porrot adierazpena ematea.—Porrota epaileak adie razi beharreko status juridikoa da. Horregatik, epailearen adierazpenik gabe ez dago porrotik, zordunaren egoera ekonomikoa edozein izanda ere. Kodeak ez du epailearen adierazpenik aipatzen, porrotaren lege kontzeptua azaltzean (874. art.). Esanak esan, porrotaren egoera juridikoa eta horren ondoreak epai learen adierazpenarekin hasten direla ondorioztatzen da ondorengo artikulue tatik (875.etik 885.era arteko artikuluetatik). Porrot adierazpena ebazpenaren bidez egiten du epaileak. Ebazpen hori autoa da, ez, ordea, epaia. Auto horrek ondore eratzaileak ditu oinarrian; horren bidez, porrotaren lege egoera adieraz ten da, egitatezko egoera ekonomikoa egoera juridiko bihurtuz. Zernahi gi saz, ondore adierazlea edo finkatzailea ere badu, hau da, zorduna enpresario dela eta ordainketak largetsi direla aintzatestea. Epaileek, alabaina, ezin dute euren arioz porrota adierazi;
Merkataritzako zuzenbidea horrela, zordu nak berak edota legebidezko hartzekodunak eskatu behar du adierazpen hori eman dadin (875. art.). Bestalde, enpresarioa ezkutatu edo horrek ihes egiten duenean, «bere idazleku, biltegi edo bulegoak itxi eta bere betebeharrak bete tzeko eta negozioa zuzentzeko ordezkaririk utzi gabe», kodeak ahalmena ema ten die epaileei, euren arioz porrot eginaren establezimenduak okupatu eta horien artapenerako neurriak hartzeko. Halakoetan, epaileek ezin dute porrot adierazpenik eman; epaileek har ditzaketen neurri horien helburua establezi mendua artatzea da, «hartzekodunek porrot adierazpenaren gaineko eskubideak egikaritzen dituzten bitartean» (877. art.). 1044. Porrot adierazpena ematea, zordunak hala eskatuta.—Zordunak berak porrot adierazpena eskatzen duenean, zordun horren egoitzako epaile ak— lehen auzialdiko epaileak— du horretarako eskumena (JZLren 63. art., 8. erregela). (Ikus, horren inguruan, 1990eko azaroaren 13ko epaia). Zordunak porrot adierazpena eman dadin eskatzeko ahalmena edo eskubidea du. Kontra ra, ez du adierazpen hori eskatzeko betebeharrik, bere egoera ekonomikoa oso larria izan arren. Edozein modutara ere, kodeak behartu egiten du nolabait en presarioa porrot adierazpena eskatzera. Aurretik esan dugun moduan, porrot eginak ez badu porrot adierazpenik eskatzen garaiz eta behar bezala (871. art.ak ezarritakoaren arabera), erruzko porrotean eroriko da, aurkako fro garik izan ezean. Azken finean, zordunak kaudimengabea dela aitortzen du, porrot adierazpenerako eskabide hori egiten duenean. Horretara, ez da bes te frogarik azaldu behar, zordunak ordainketak egiteari utzi diola adierazteko (1986ko martxoaren 12ko epaiaren arabera, borondatezko porrot adierazpenak emateko, beharrezkoa da betebeharren ordainketak largestea). 1045. Porrot adierazpena ematea, hartzekodunek hala eskatuta.—Le gearen arabera, legebidezko edozein hartzekodunek du zordunaren porrot adie § LXX. Sozietateen porrota
razpena eskatzeko eskubidea. Zehatzago esateko, hartzekodun orok (arruntak zein pribilejiatuak, huts eta soilak zein baldintzapekoak edo epemugadunak, eta mugaeguneratutako zein mugaeguneratu gabeko kredituak dituenak) eska de zake porrot adierazpena emateko, baldin eta hartzekodun hori legebidezkoa bada. Hartzekoduna legebidezkoa izateko, horrek titulua izan behar du, alegia, porrot eginarekin dituen kreditu harremanak egiaztatzen dituen titulua. 876. ar tikuluaren bigarren lerroaldeak adierazi bezala, legebidezko hartzekoduna da kreditu titulua frogatzen duena. Jurisprudentziaren iritziz, ez da beharrezkoa ti tulu horrek indar betearazlerik izatea. Nahikoa da, beraz, titulu horrek zorra badela egiaztatzea (1897ko uztailaren 9ko, 1913ko maiatzaren 8ko, 1929ko martxoaren 4ko eta 1961eko ekainaren 23ko epaiak). Horrekin loturik, hainbat epaitan onartu egin da legebidezko hartzekodun izaera agiri pribatuen bidez frogatzea, porrota eskatu ahal izateko (1901eko abenduaren 28ko eta 1907ko urriaren 26ko epaiak, eta, orokorrean, 1965eko otsailaren 27ko epaiak). Hartzekodunak egitate hauetako bat frogatu behar du bere eskabidea oina rritzeko: 1) zordunaren banakako betearazpena egiten saiatu dela emaitzarik gabe, enbargo horretatik ez baita lortu ordainketak egiteko adina ondasun aske rik (876.1. art.); 2) zordunak largetsi dituela betebehar arrunten ordainketak (876.2. art.); 3) zordunak ez duela behar den moduan hitzarmen proposamenik adierazi, ordainketa etenduraren prozeduran (876.2. art.); 4) zordunak ez duela bete ordainketa etenduran onetsitako hitzarmenik (Ordainketa Etendurari bu ruzko Legearen 17.1. art.); 5) zorduna ezkutatu dela, edota horrek ihes egin duela, 877. artikuluak ezarritako inguruabarren arabera. 1046. Porrot adierazpena eskatzeari uko egiteko itunak.—Esan be rri dugunez, hartzekodunek porrot adierazpena eskatzeko ahalmena dute, baina uko egin diezaiokete eskubide horri, zordunaren mesedetan. Hitzarmen hori gorabehera, hartzekodunek euren eskubidea egikari dezakete. Egia esan, ho rrelako itunak eragingabeak dira; hartzekodunak porrot adierazpena eskatzeko eta porrotaren prozedura abian jartzeko
Merkataritzako zuzenbidea eskubidea du, eta eskubide hori ordena publikoko eskubidea da. Hartzekodunak duen eskubide hori ez da bere intere serako bakarrik, hartzekodunen multzoaren intereserako baizik; are gehiago, eskubide hori guztion intereserako ezartzen da neurri handi batean. Labur zu rrean, hartzekodunak porrot adierazpena eskatzeko duen eskubideari uko egin edo eskubide hori murrizteko itunik egin arren, hartzekodunak porrot adieraz pen hori eskatu ahal izango du, bere izaera frogatzen badu. 1047. Porrot adierazpenaren aurka jotzea eta adierazpen hori ezez tatzea.—Porrota adierazi duen autoaren aurka jo dezake porrot adierazpena jasotzen duenak. Aurkajartze hori Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak eza rritakoaren arabera tramitatu behar da (1326. art. eta ondorengoak). Zordunak autoaren aurka jo duenean, hurrengoa frogatu behar du: enpresario izaerarik ez duela edota ordainketak egunean dituela. Hori frogatuz gero, birjarpenez ko errekurtsoa jarri ahal izango da porrota adierazi duen autoaren aurka (ikus 1886ko martxoaren 24ko, 1905eko urriaren 4ko, 1907ko urriaren 26ko eta, era berean, 1910eko martxoaren 12ko epaiak). Halakoetan, behin betiko ezeztatzen da porrot adierazpena, eta zordunak kaltegaleren ordaina eskatzeko akzioa egikaritu ahal izango du hartzekodunen aurka, «baldin eta horiek maltzurkeria, faltsukeria eta bidegabekeria nabariaz jardun badute» (885. art.). 1048. Porrotaren organoak.—Porrotaren erakundeak duen helburua har tzekodunei ordaintzea da, ahal den neurrian zordunaren ondarea erabiliz. Ho rretarako, beharrezko gertatzen dira auzibidezko legeak ezarri dituen organo batzuk. Porrotaren inguruan, bada, lau organo eratzen dira: jurisdikzio orga noa, kudeaketa eta ordezkaritza organoa, jagotza eta ikuskapen organoa, eta, azkenik, organo eztabaidatzailea. Lehenengo organoa epailea da; horrek porrot adierazpena eman eta proze § LXX. Sozietateen porrota
dura guztia tramitatzen du. Legearen harira, jurisdikzio jardueraren barruan, zuzendaritza eta goi jagotzako jarduerak ere gauzatu behar ditu epaileak. Administrazio organoa sindikoek osatzen dute. Horiek, porrotaren onda suntza administratzeaz aparte, porrotaren eta hartzekodunen masaren ordez karitza dute judizioan eta judiziotik kanpo, prozedurak irauten duen bitartean (JZLren 1218, 1319 eta 1366. art.ak). Sindikoak hiru izan behar dira; horiek hartzekodunen lehendabiziko batza orokorrak izendatu behar ditu, hartzekodu nen artean (JZLren 1346. art.). Sindikoek kudeaketa ahalmen handiak dituzte. Hasteko, porrotaren ondasunen balioa administratu eta balio horri eutsi behar diote, merkatari onaren arretaz. Halaber, beharrezko eragiketak egin behar di tuzte, garaia denean ondasunak besterendu eta eskudiru likidoa hartzekodunen artean banatzeko. Gainera, likidazioan dagoen ondarea administratu behar dute sindikoek; hori kontuan izanik, sindikoek ondasun horien balio ekonomikoa zaindu behar dute bereziki, ondasunen euren artapena baino gehiago. Azken finean, ondasun horiek besterendu egingo dira egunen batean, horien balioa rekin hartzekodunei ordaintzeko. Sindikoek egindako administrazioa operatibo eta dinamikoa izan behar da, ez, ordea, estatikoa. Jagotza eta ikuskapen organoa komisarioa da; horrek lotura moduan dihar du sindikoen eta epailearen artean. Komisarioaren eginkizun nagusia sindiko en lana ikuskatzea da. Berebat, jurisdikzioaren inguruko eginkizun batzuk ere gauzatzen ditu, epailearen eskuordetzaren bidez. Komisarioa epaileak izenda tuko du, porrota adierazten duen autoan (1829ko MKren 1044. art., eta JZLren 1333. art.). Bukatzeko, organo eztabaidatzailea dugu; organo hori hartzekodunen ba tza orokorra da. Batza horrek nahitaez parte hartu behar du prozeduran, hartze kodunek euren borondatea adierazi nahi dutenean (ulerbidez, balantzearen eta porrot eginak azaldutako txostenaren ezagutza,
Merkataritzako zuzenbidea sindikoen izendapena, kreditu en azterketa eta aintzatespena, sindiko taldearen kontuen onespena, eta hitzar menaren eztabaida eta, hala denean ere, onespena). BIBLIOGRAFIA A) Lan orokorrak.—ARENA: Introduzione allo studio del Diritto commerciale. Fallimento e procedure concorsuali, 2. argitaraldia, Padua, 1961; ARGENSON eta TUJAS: Réglement judiciare, liquidation des biens et faillite, 2 liburuki, 4. argitaraldia, Pa ris, 1973; AZZOLINA: Il fallimento e le altre procedure concorsuali, 3 liburuki, 2. argitaraldia, Torino, 1961; BÖHLE, STAMSCHRADER eta KILGER: Kurzkommentar zur Konkursordnung, 13. argitaraldia, Munich, 1981; BONELLI: Del fallimento, in Comm. VALLARDI, 3 liburuki, 3. argitaraldia, ANDREOLI, Milan, 1938–39; BORD: Réglement judiciaire et liquidation des biens, Paris, 1969; BRICOLA, GALGANO eta SANTINI (arg.): Commentario alla Legge Fallimentare, 5 liburuki, BoloniaErroma, 1974–1982; BRU NET: Faillite et banqueroute, Brusela, 1934; BRUNETTI: Diritto fallimentare italiano, Erroma, 1932; IDEM: Diritto concorsuale, 2. argitaraldia, Padua, 1944; CATILLO eta beste batzuk: Il fallimento e le altre procedure concorsuali, Milan, 1982; CUNEO: Le procedure concorsuali, 2 liburuki, Milan, 1970; DE MARTINO (arg.): Commentario alla Legge fallimentare,7 liburuki, Erroma, 1970–1973; DE SEMO: Diritto fallimenta re, 5. argitaraldia, Padua, 1968; FERRARA: Il fallimento, 3. argitaraldia, Milan, 1974; FICHTNER: Kommentar zur Konkursrecht, Darmstadt, 1955; FLETCHER: The Law of insolvency, Londres, 1990; GONZÁLEZ HUEBRA: Tratado de quiebras, Madril, 1856; GRUNSKY: Grundzüge des Zwangsvollstreckungsund Konkursrecht, 3. argitaraldia, Tu binga, 1983; GUYENOT: Procédures collectives en droit commercial. Réglement judi ciaire et liquidation des bien, faillite personelle et infractions spécials, Paris, 1968; JACKSON: The logic and limits of Bankruptcy Law, Cambridge (USA), 1986; JAEGER, N.: Il fallimento e le altre forme di tutela giurisdizionale, Milan, 1964; JAEGER: Lehr buch des deutschen Konkursrecht, 8. argitaraldia, Berlin, 1932; IDEM: Kommentar zur Kondursordnung mit Einführungsgesetzen, 8. argitaraldia, 2 liburuki, Berlin, 1958– 73; JAUERNIG: Zwangsvollstreckungsund Konkursrecht, 16. argitaraldia, Munich, 1983; KISCH: Grundriss des deutschen Konkursrecht, Mannheim, 1932; KUHNUHLEN BRUCK: Kommentar zur Reichskonkursordnung, 10. argitaraldia, Berlin, 1985; LENT: Zwangsvollstreckungsund Konkursrecht, 10. argitaraldia, MunichBerlin, 1966; MA FFEI: Commentario breve alla Legge fallimentare, Padua, 1981; MARCOS GONZÁLEZ LECUONA: La declaración formal de la quiebra y sus efectos, Bartzelona, 1997; MA ZZOCCA: Manuale di diritto fallimentare, Napoli, 1980; MENTZELMURANO: Corso di
§ LXX. Sozietateen porrota
diritto fallimentare, Napoli, 1978; MILLÁN, C.: Sobre la oposición a la declaración de quiebra necesaria, Madril, 1990; NAVARRINI: Trattato di diritto fallimentare, 2 li buruki, 2. argitaraldia, Bolonia, 1939; PAGENSTECHER: Der Konkurs, 4. argitaraldia, MunichBerlin, 1968; PAJARDI: Manuale di diritto fallimentare, 2. argitaraldia, Mi lan, 1974; PEDREÑO MAESTRE eta BARÓ CASALS: Derecho concursal, 4 liburuki, Bar tzelona, 1998; PERCEROU: Des faillites, banqueroutes et des liquidations judiciaires, 3 liburuki, 2. argitaraldia, Paris, 1935–38; PETSCHECK, REIMER eta SCHIEMER: Das öste rreichische Insolvenzrecht, Viena, 1973; PROVINCIALI: Tratatto di Diritto fallimentare, 4 liburuki, Milan, 1974; PROVINCIALI eta RAGUSA MAGGIORE: Istituzioni di Diritto fa llimentare, Padua, 1988; QUATRARO: Manuale delle procedure concorsuali minori, s. l., 1981; RAMÍREZ: La quiebra. Derecho concursal español, 3 liburuki, 2. argitaraldia, Bartzelona, 1998; RIERA: «La quiebra del tomador del seguro de daños», in ADC, 1988, 689. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ: La ley de quiebras y de suspensión de pagos, 2. argitaraldia, Mexiko, 1952; RUISI, JORIO, MAFFEI eta TEDESCHI: Il fallimento, 2. argi taraldia, 4 liburuki, Torino, 1978; SABADITSCH: Die Konkurs, Ausgleichsund Anfech tungsordnung, 6. argitaraldia, Viena, 1976; SATTA: Istituzioni di Diritto fallimentare, 6. argitaraldia, Erroma, 1964; IDEM: Diritto fallimentare, Padua, 1974; SCHÖNKE eta BAUR: Zwangsvollstreckungs, Konkurs und Vergleichrecht, Kalsruhe, 10. argita raldia, 1978; SCHAEDER: Konkursund Vergleichsverfahren, 2. argitaraldia, Munich Berlin, 1959; WAGNER: Konkursrecht, Stuttgart, 1980; WILLIAMS: Law and practice in Brankruptcy, 18. argitaraldia, Londres, 1968. B) Gai bakarreko lanak.—AGUILERA ANEGÓN: El anteproyecto de la Ley con cursal y el Registro de la propiedad, Madril, 1997; ALCOVER GARAU, G.: «Quiebra versus suspensión de pagos», in RDM, 1997, 59. or. eta ondorengoak; APODACA: Pre supuestos de la quiebra, Mexiko, 1945; ARROYO MARTÍNEZ: «La disciplina de los procesos concursales. Criterios de reforma», in Derecho Mercantil de la Comunidad Económica Europea (José Giron Tenaren omenez egindako lanak), Madril, 1991, 119. or. eta ondorengoak; BELO GONZÁLEZ: «Acumulación de autos al juicio universal de quiebra. (Con especial referencia al artículo noveno de la Ley de Suspensión de pagos), in RGD, 1995, 9705. or. eta ondorengoak; BERNARDINI: L’opposizione alla sentenza dichiarativa di fallimento, Verona, 1975; BONGIORNO: I provvedimenti del Tribunale fallimentare, Milan, 1979; BONSIGNORI: L’amministrazione straordinaria delle grandi imprese in crisi, Padua, 1980; CARRERAS: «El juez y la Sindicatura del concurso», in La reforma del Derecho de quiebra, aip., 249. or. eta ondorengoak; CASTELLAN: Le juge commissaire dans la faillite et le réglement judiciaire, Paris, 1965; CORTÉS DOMÍN GUEZ: «Aproximación al proceso de declaración de quiebra», in RDM, 1977, 461. or. eta ondorengoak; ETCHEVERRY: La sindicatura en la Ley de concursos, Buenos Aires, 1974; FOSCHINI: «La normativa sul fallimento come disciplina “speciale” per gli im prenditori commerciali», in Studi ASCARELLI, Milan, 1967, II, 711. or. eta ondorengoak;
Merkataritzako zuzenbidea GARRIDO: «La reforma del Derecho concursal español. Reflexiones en torno a la “Propuesta de anteproyecto de la ley concursal” del Profesor Ángel Rojo», in RDBB, 1996, 889. or. eta ondorengoak; GARRIGUES: «Derecho de las quiebras y de las sus pensiones de pagos», in RDP, 1940, 131. or., eta 184. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ CAMPOS: «Competencia judicial de los Tribunales españoles para declarar el concurso del deudor y eficacia en España del concurso declarado en el extranjero. (Obser vaciones sobre el Título XI del Anteproyecto de Ley concursal), in Estudios sobre el Anteproyecto de Ley concursal, 211. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ MONTES: La ca lificación civil de la quiebra en el proceso penal, Iruñea, 1974; GOODE: Principles of corporate insolvency law, Londres, 1990; GRANCHET: La notion de cessation des paie ments dans la faillite et le réglement judiciaire, Paris, 1962; JIMÉNEZ DE PARGA: «Los órganos de la quiebra», in Estudios DE CASTRO, I, 809. or. eta ondorengoak; LOBATO GARCÍAMIJÁN: La reserva de dominio en la quiebra, Madril, 1997; LÓPEZ LÓPEZ: «El deber de manifestarse en estado de quiebra», in ADC, 1954, 345. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZ FLÓREZ: Las interdicciones legales del quebrado, Madril, 1993; IDEM: «La declaración judicial de quiebra como causa de denuncia del contrato de agencia», in RDM, 1996, 1143. or. eta ondorengoak; NASI: Processo e esecuzione del fallimento, Padua, 1973; OLIVENCIA RUIZ: Publicidad registral de suspensiones y quiebras, Madril, 1963; PAJARDI: La sentenza di fallimento. Natura giuridica, Milan, 1961; PE LLEGRINO: Lo stato di insolvenza, Padua, 1980; PELLIZZI: Imprese e procedure con corsuali, Milan, 1968; PICARDI: La dichiarazione di fallimento. Dal procedimiento al processo, Milan, 1974; POLO SÁNCHEZ: «El proyecto de reforma de la legislación francesa de quiebras», in RDM, 1966, 102. zk., 313. or. eta ondorengoak; RAGUSA MA GGIORE: ImprenditoreImpresaFallimento, Padua, 1979; IDEM: I presupposti del falli mento. Il soggetto, Milan, 1984; RIVES Y MARTÍ: Teoría y práctica de actuaciones judiciales en materia de concurso de acreedores y quiebras, 2 liburuki, 3. argitaraldia, Madril, 1954; ROBLES GARZÓN: La quiebra de la herencia, Bartzelona, 1979; ROJO: «El estado de crisis económica», in La reforma del Derecho de quiebra, aip., 121. or. eta ondorengoak; SALANITRO: Il fallimento dell’imprenditore defunto, Milan, 1974; SA VI: Il fallimento dell’imprenditore defunto, Milan, 1976; SEGAL: Sindicatura concursal, Buenos Aires, 1978; SEMIANI BIGNARDI: Il curatore fallimentare pubblico ufficiale, Pa dua, 1965; IDEM: Scritti giuridici, Padua, 1968; SOTO VÁZQUEZ: Aspectos concursales del patrimonio del insolvente. Quiebras y concurso de acreedores, Granada, 1995; SUÁREZLLANOS: El estado de insolvencia, Donejakue, 1971; IDEM: «Presupuesto obje tivo de la declaración de concurso», in A. OTEROren omenez egindako lanak, Done jakue, 1981, 325. or. eta ondorengoak; TOMÉ PAULE: «La publicidad de la declaración de quiebra necesaria», in RDProc, 1967, 131. or. eta ondorengoak; VACAS MEDINA: «Consideraciones sobre el juicio universal de quiebra», in RDProc, 1954, 21. or., eta 401. or. eta ondorengoak; eta 1955, 53 eta 379. orr., eta 551. or. eta ondorengoak; IDEM: «La autonomía del Derecho concursal», in RDProc, 1957, 335. or. eta ondo
§ LXX. Sozietateen porrota
rengoak; IDEM: «La cesación de pagos en el Derecho italiano y en el Derecho español», in RDP, 1956, 334. or. eta ondorengoak; VÁZQUEZ SOTELO: «La competencia territorial en los casos de quiebra necesaria», in RJC, 1979, 179. or. eta ondorengoak.
§ LXVII. PORROT ADIERAZPENAREN ONDOREAK LABURPENA: I. ZORDUNARI DAGOZKION ONDOREAK.—1049. Ondore motak.—1050. Ondore pertsonalak.—1051. Ondarearen gaineko ondoreak.—II. HARTZEKODUNEI DA GOZKIEN ONDOREAK.—1052. Tratu berdintasunaren printzipioak dituen ondorioak.— 1053. Banakako akzioen gerarazpena.—1054. Hartzekodunen masa eratzea.—1055. Hartzekodunen eskubideetan izandako aldaketa zehatzak: a) Dibidendu legearen menpe egotea.—1056. b) Korrituen etendura.—1057. c) Kreditu geroratuen mugaeguna.— 1058. d) Hartzekodunaren eta porrot eginaren kredituak konpentsatzea.—1059. e) Betebehar solidarioen eraentza.—1060. f) Gauzatze bidean dauden kontratu sinalagma tikoen suntsiarazpena.
I. ZORDUNARI DAGOZKION ONDOREAK 1049. Ondore motak.—Zordunari begira, bi motatako ondoreak sortzen ditu porrot adierazpenak: batetik, zordunaren nortasuna edo jarduteko gaitasu na ukitzen dutenak (ondore pertsonalak) eta, bestetik, zordunaren ondarea uki tzen dutenak (ondore errealak edo ondarearen gaineko ondoreak). 1050. Ondore pertsonalak.—Ondore horien arabera, porrot eginak jar duteko duen gaitasuna murrizten da; horrek ordainketak egiteari uzten dio eta, horren ondorioz, galdu egiten dira beraren izen ona eta berarenganako konfi antza. Porrot eginak, bada, ondoko murrizketak ditu, jarduteko duen gaitasu naren inguruan: a) ezdoituta dago merkataritzan aritzeko (ikus 130. zk.); b) ezin da izan ez tutore ez kuradore (MKren 244 eta 291. art.ak); c) ezin da balore burtsetan sartu (Burtsei buruzko Araudiaren 183. art.); d) epaitegiak beraren postatrukea atxikitzen du (JZLren 1338. art.). Horrez landara, lege be reziek beste zenbait murrizketa ezar ditzakete. Porrot adierazpen horrek, bestalde, zordunaren atzipena dakar. Kasu ba tzuetan, atzitzen den zorduna pertsona fisikoa da; besteetan, porrot egindako sozietatearen administratzaileak atzitzen dira Merkataritzako zuzenbidea
(ikus 1829ko MKren 1044.2. art., eta JZLren 1335 eta 1336. art.ak). Konstituzio Auzitegiak, 1985eko abendua ren 19an emandako epaian, manuok Konstituzioarekin bat datozela adierazi du; horren inguruan, dena dela, honako interpretazioa egin du: atzipen hori etxe ko atzipena izan behar da eta, horretarako, ziodun ebazpena eman behar du epaileak. 1051. Ondarearen gaineko ondoreak.—Kodearen arabera, «behin porrot adierazpena eman eta gero, porrot egina ezdoituta dago bere ondasunak ad ministratzeko» (878. art.). Ezdoikuntza horren ondorioz, porrot eginak galdu egiten du bere ondasunen edukitza; beste modu batera esatearren, galdu egi ten du edukitza izateko eskubidea. Eskubide hori porrotaren administratzaileei eskualdatzen zaie ipso iure. Porrot eginari edukitza kentzen zaio, eta horixe da, hain zuzen ere, porrot adierazpenaren zuzeneko eta berehalako ondorea. Epai leak porrot eginaren ondasun guztien eta horren jarduketa multzoaren liburu, paper eta agirien okupazioa agintzen du, porrota adierazten duen autoan ber tan. Era berean, komisario bat izendatzen du matrikulaturiko merkatarien arte an, horrek okupazio hori berehala gauza dezan (JZLren 1333 eta 1334. art.ak, 1829ko MKren 1044 eta 1046. artikuluekin lotuta). Porrot adierazpena ematea rekin batera, beraz, epaileak pertsona bat izendatzen du, horrek porrot eginaren ondasunak administra ditzan; gogora ekarri behar da porrot egina ezdoituta da goela bere ondasunak administratzeko. Horretara, pertsona horrek ipso iure es kuratzen du administratu beharreko ondasunen edukitza. II. HARTZEKODUNEI DAGOZKIEN ONDOREAK 1052. Tratu berdintasunaren printzipioak dituen ondorioak.—Porrot adierazpenak bestelako ondoreak sortzen ditu porrot eginaren hartzekodunei begira. Ondore horiek par conditio creditorum printzipiotik ondorioztatzen di
ra. Tratu berdintasunaren printzipioa oinarri harturik, hartzekodunek ezin izan go dituzte euren akzioak bananbanan egikaritu. Hartzekodun horiek masara biltzen dira eta, horren ondorioz, oinarrizko aldaketak izango dituzte euren es kubideek. 1053. Banakako akzioen gerarazpena.—Porrota adierazteko prozedurak izaera unibertsala du, eta prozedura hori betearazpen prozedura kolektiboa da. Prozedura horren helburua hartzekodun guztiei (erabateko banantze eskubide rik ez duten guztiei) proportzioz ordaintzea da. Horren ondorioz, galdu edo gerarazi egiten dira hartzekodunek zordunaren aurka dituzten banakako akzio ak edo akzio bakanak. Legeak ez du arau hori modu esplizituan azaldu, baina berori esan gabe doa auzibidezko zenbait manutan. Manu horien artean on dokoak ditugu: lehenik, porrotaren judizioari beste zenbait prozedura gehitzeko agintzen duten manuak, besteak beste, porrot eginaren aurka gauzatzeke dau den (porrot adierazpena ematen den unean) betearazpen prozedurak edota be tearazpen demandak zein demanda arruntak (JZLren 1173, 1187 eta 1319. art.ak); eta, bigarrenik, sindikoei porrotaren inguruko akzioak egikaritzeko es kubidea ematen dieten manuak (JZLren 1218. art.). 1054. Hartzekodunen masa eratzea.—Porrot kasuetan, hartzekodunek ezin dituzte bananbanan egikaritu zordunaren aurkako akzio bakanak. Hori dela eta, akzio kolektiboa edo baterakoa egikaritzen da eta, horretarako, beha rrezko gertatzen da hartzekodunak talde edo partzuergora biltzea. Legeak masa izena ematen dio talde horri eta, horrekin batera, sindikoen esku uzten du ma sa horren ordezkaritza (JZLren 1366. art.). Masa horren barruan sartzen dira porrotaren judizio eta horren emaitzak ukitzen dituen hartzekodun guztiak. Beste hitz batzuetan esateko, masa horre tan sartzen dira zordunaren ondasun zehatz batzuen gain betearazpen banandua izateko eskubiderik ez duten Merkataritzako zuzenbidea
hartzekodunak. Hori oinarri harturik, masa ho rretatik kanpo geratzen dira hartzekodun hauek: eskritura publikoan edota arte kariak eskuetsitako polizan eratutako bahia dutenak, ontzien gaineko hipoteka dutenak eta, azkenik, porrot adierazpenaren aurretik betearazpen judizioak jarri dituzten hartzekodun hipotekario arruntak (1073. art.). Hartzekodunen masak ez du nortasun juridikorik; alabaina, masa horrek badu ondarearen gainean jarduteko nolabaiteko gaitasunik, sindikoek ordezka tzen baitute berori. Masa horrek, eskubideak eskuratzeaz gain, zorrak ere be regana ditzake; masaren zorrak, dena den, ezin dira porrot eginaren zorrekin nahastu, nahiz eta lehenengoak porrotaren ondasunekin ordaindu. Masaren zo rrak, gainera, ez daude dibidendu legearen menpe; haatik, zor horiek oso osorik ordaindu behar dira. 1055. Hartzekodunen eskubideetan izandako aldaketa zehatzak: a) Dibidendu legearen menpe egotea.—Masa osatzen duten hartzekodunen es kubideek hainbat motatako aldaketak izaten dituzte. Horietatik batzuk dibiden du legearen ondoriozkoak dira. Kreditu guztiak lege horren menpe geratzen dira; horrela, garaia denean, kreditu horiek proportzioz ordaintzen dira po rrotaren ondasuntzarekin. Dakigunez, par conditio creditorum postulatuak ez du desberdintasunik onartzen, galeretan parte hartzeari dagokionez. 1056. b) Korrituen etendura.—Porrot adierazpena ematen den datatik, porrot eginaren zorrek ez dute korriturik sortzen, kreditu hipotekario eta pig noratizioen kasuan izan ezik; azken horiek kasuan kasuko bermera arteko ko rrituak sortzen dituzte (884. art.). Behin betearazpen prozedura kolektiboa hasi eta gero, porrot eginaren ondarea ezin da geroko zorrekin kargatu, eta horixe da korrituen etendura bidezkotzen
duen karia. Etendura hori porrotaren ondasunaren masari aplikatzen zaio, ez, ordea, porrot eginari berari. Prozedura amaitu eta gero, ase gabeko zorren printzipala eta korrituak ordaindu behar ditu porrot eginak. Porrotera agertutako kredituaren zenbatekoak bere barnean har ditzake ka pitala eta korrituak. Halakoetan, goian aipatutako printzipioa modu zorrotze an aplikatuz gero, mugaeguneratu gabeko korrituen zenbatekoa kendu beharko zaio kredituaren zenbatekoari. Hala ere, praktikan oso zaila da kredituaren zen batekoak mugaeguneratu gabeko korrituak barneratzen dituela frogatzea. Porrot eginaren zorra korrituak ordaintzeko betebehar hutsa denean, ez da 884. artikulua aplikatzen. Horixe gertatzen da, esaterako, bizi arteko errentaren kasuan. Horren ariora, «zordunak bere gain hartzen du pertsona zehatz bati edo batzuei urteko pentsio edo korritua ordaintzeko betebeharra, pertsona horiek bizi diren bitartean; horretarako, kapitala transferitzen zaio zordunari aldez au rretik» (KZren 1802. art.). Kasu horietan, hartzekodunak aldizkako pentsio, errenta edo korritua kapitalizatu edo erreskatatzeko eskubidea du, hortik ate ratako zenbatekoarekin porrotera agertuz. 1057. c) Kreditu geroratuen mugaeguna.—Porrot adierazpena eman eta gero, «adierazpen horren datan, mugaeguneratutzat jotzen dira porrot eginak ordaintzeke dituen zorrak» (883.1. art.). Manu hori bat dator Kode Zibilaren 1129.1. artikuluarekin; artikulu horren esanetan, zordunak ezin izango du epe hori erabili, baldin eta betebeharra hartu eta gero, kaudimengabe bihurtzen ba da. Merkataritza Kodearen manu hori nahitaezko gertatzen da, porrotaren pro zedura arintasunaz gauza dadin; prozedura hori kolektibo eta unibertsala da, hartzekodun guztiak ukitzen baititu. Arau hori oinarri harturik, ordainketak aurreratu egin daitezke. Ondorenez, eta aurrerapen hori hartzekodunarentzat mesedegarria izan dadin saihesteko, «betebeharrean zehaztutako epea baino lehen egiten bada ordainketa, kasuan kasuko Merkataritzako zuzenbidea
deskontua aplikatuko zaio ordainketa horri (883.2. art.). Baldintzapean dauden kredituen inguruan, bestalde, ez du ezer adierazi Merkataritza Kodeak. Ezbairik gabe, kredituok porrotaren prozeduran sartzen dira. Zernahi gisaz, baldintza hori zalantzazkoa izanik, likidazioa egin eta on darea banatzean betetzen ez bada, kautelazko neurri hauek hartu beharko dira: baldintza etengarria bada, kredituaren zenbatekoa gordailatzea da bidezkoe na; baldintza betetzen bada, hartzekodunari emango zaio zenbateko hori. Bal dintza suntsiarazlearen kasuan, berriz, kreditua ordaindu beharko da. Hala eta guztiz ere, kreditu horren zenbatekoa itzuli beharko da, baldin eta gerogarrene an baldintza hori betetzen bada. 1058. d) Hartzekodunaren eta porrot eginaren kredituak konpentsa tzea.—Jarraian, aurreko epigrafean azaldutakoarekin lotzen den beste gai bat aztertu behar dugu. Ezaguna denez, porrot eginak zenbait kreditu izan ditzake bere hartzekodunen aurka. Hori kontuan izanik, porrot eginaren zorrak kreditu horiekin konpentsatzen diren ala ez aztertu behar dugu. Kreditu eta zor horiek harreman juridiko berberetatik (ex eadem causa) sortu badira, argi dago horien arteko konpentsazioa egin daitekeela. Aitzitik, zor eta kreditu horien oinarriak harreman juridiko desberdinak badira (ex dis pari causa), ezin da konpentsazio hori egin, Espainiako autore gehienen iritziz. Horren inguruan, zenbait arrazoi azaldu dituzte autoreok, honako bi printzipio ak oinarri harturik: bata, porrot eginaren ondarearen gaineko xedaezintasun printzipioa, horren arabera ezin baitira ordainketak egin masaren kaltean; eta, bestea, par conditioaren postulatua, horri helduz ezin baita porrotaren aktiboa ren zati bat gaizbideratu, hartzekodun batzuen mesedetan eta gainerako beste guztien kaltean (ikus, horrekin batera, 1977ko martxoaren 17ko epaia). Gure aburuz, ordea, arrazoi horiek ez dira sinesgarriak. Konpentsazioaren inguruko edozein ulerkera hartuta ere, bestelako ondorioak ateratzen dira. Konpentsazioaren inguruko ulerkera tradizionalaren
arabera, konpentsa zioa betebeharrak azkentzeko bidea da; bide hori egikarituz, gezurrezko eta laburtutako ordainketa bikoitza gauzatzen da ope legis. Konpentsazioak, bada, elkarrekiko zorrak azkentzen ditu, zor horiek batera datozen zenbatekoari dagozkionez. Horretarako, beharrezko gertatzen da zor horiek likidoak eta es katzeko modukoak izatea. Hori dela bide, indarrik gabe geratzen dira porrotean konpentsazioa ukatzeko erabili diren arrazoiak. Aipatu berri dugunez, kon pentsazioa ez onartzeko arrazoi nagusia da porrot eginaren ondarearen gaineko xedaezintasun printzipioa betetzea; agi denez, sindikoek hartzekodun batzuen mesedetan eta beste batzuen kaltean jardutea saihestu nahi izan da. Egia esan, arrisku hori desagertu egiten da lege konpentsazio automatikoaren bitartez. 1941eko abenduaren 10eko epaiaren arabera, konpentsazioa egingo da, ÂŤinte resatuen adostasun edo partehartzerik gabeÂť. Legeak eragindako konpentsazio automatikoaren bidez, ondo baino hobeto bermatzen dira porrot eginaren har tzekodunen eskubideak; izan ere, eskubide horiei ezin zaie kalterik egin, porrot eginaren edo sindikoen borondatezko egintzen ondorioz. Esan bezala, legeak berak (eta ez alderdien borondateak) azkentzen ditu zordunaren eta hartze kodunaren arteko zorrak, horiekin batera datozen zenbatekoari dagozkionez. Horretara, elkarren arteko zor eta kreditu horiek ez dira ondarearen masan sar tzen; bertan, saldo edo diferentzia bakarrik agertzen da, saldo hori pasiboa zein aktiboa izan. Konpentsazioa ope legis aplikatzen dela onartzen badugu, horren ondoreak sortzen dira porrot adierazpena eman eta adierazpen horrek porrot eginak ordaintzeke dituen zorrak azkentzen dituenean. Hortaz, ez da aintzat hartzen alderdien borondatea. Azken finean, legeak bi ondore sortzen ditu; on dore horiek elkarri lotuta azaltzen dira, eta bigarrena nahitaez gertatzen da lehenengoa sortzen denean. Lehenengo ondorea (zorrak mugaeguneratzea) sor tu eta gero, bigarrena (konpentsazioa) ez sortzeko modu bakarra lege testuak hori ezartzea da. Lege testuak horrelakorik ezartzen ez badu, ope legis com pensaturaren erabateko printzipioa nagusitu behar da, porrotaren Merkataritzako zuzenbidea
ondarearen xedaezintasun printzipioaren gainetik. Zordunak eta hartzekodunak elkarren ar tean dituzten zor eta kredituak konpentsatu egiten dira, eta ez dira ondare ho rren barruan sartzen. Halaber, ezin esan daiteke konpentsazioak hartzekodunen tratu berdintasunaren printzipioa apurtzen duenik; jakina denez, porrot adieraz penaren ondorioz zorrak mugaeguneratzen direnean, konpentsazio bidez or daindutako kredituen titularrak ez dira hartzekodunen masan sartuko. Konpentsazioaren inguruko ulerkera tradizional hori alde batera utziz, gure ustez egokiagoa edo zuzenagoa den beste ulerkera bati helduko diogu jarraian. Horren harira, konpentsazioa da elkarren artean zordunak diren alderdien esku bide edo ahalmena. Alderdietako batek eskudiruaren eskualdaketarik gabeko ordainketa ezar diezaioke besteari; horrela, ordainketa hori alderdi horren kre dituaren pentzuan egiten da, eta zor biak azkentzen dira, horiek batera dato zen zenbatekoari dagozkionez. Ulerkera horri helduz, konponbidea argiago da oraindik ere. Konpentsazioa norberaren zorra ordaindu edo azkentzeko lege bidea bada, ezin dira horren aurka azaldu tratu berdintasunaren printzipioaren eskakizunak. Postulatu horren arabera, hartzekodun batzuek ezin dituzte kredi tuak kobratu proportzio desberdinean. Alderantziz, zordunak konpentsazioa erabil dezake bere zorrak ordaintzeko, legeak aukera hori ematen baitio; horrek ez du, inola ere, tratu berdintasunaren printzipioa urratzen. Bestalde, kodeak berak onartu du porrotean konpentsazioa egitea, 926. ar tikuluan araututako kasuan. Artikulu horren arabera, ÂŤbazkide komanditarioak, eta sozietate anonimo eta partaidetza kontuetako bazkideak porrotaren hartze kodunak badira aldi berean, bazkide gisa dagozkien zenbatekoak ordaindu eta gero, euren mesedetan geratzen den diferentziaz agertuko dira pasiboanÂť. Baz kideak sozietatearen aurka duen kreditua, beraz, konpentsatu egiten da bazkide horrek sozietateari egin beharreko ekarpenen inguruan ordaindu gabe duen za
tiarekin (dibidendu pasiboarekin). 1059. e) Betebehar solidarioen eraentza.—Zordun solidario batek edo gehiagok porrot egiten badute, horien hartzekoduna porrot guztietara ager tu ahal izango da, kredituaren zenbateko osora arte. Merkataritza Kodeak arau hori ezarri zuen kanbiokredituentzat, 518. artikuluan. Kanbio Letra eta Txe keari buruzko Legeak manu hori indarrik gabe utzi duen arren, arau hori da solidaritateari gehien egokitzen zaiona; betebeharpeko bakoitzak, bada, zor osoaren gaineko erantzukizuna du (KZren 1144. art.). 1060. f) Gauzatze bidean dauden kontratu sinalagmatikoen suntsia razpena.—Zein ondorio izango du alde biko kontratuak, baldin eta alderdie tako batek porrot egiten badu, kontratu hori osoosorik bete baino lehen? Kontratu egoera batzuetan, ez da horrelako arazorik sortzen, hala nola, porrot adierazpena eman aurretik, porrot eginak kontratuak eratorritako bete behar guztiak bete dituenean. Halakoetan, beste alderdiak ere bere betebeha rrak bete behar ditu, porrotik izango ez balitz bezala. Alderdi hori betebehar horiek betetzera behartzeko, kasuan kasuko akzioak egikari ditzakete sindi koek. Goian azaldutako arazoa sor dadin, beharrezko gertatzen da alderdi biek (edo porrot eginak, behintzat) euren betebeharrak ez betetzea. Alde biko kon tratuaren bidez, bistan da alderdiek elkarren artean baliobestekoak diren pres tazioak betetzeko betebeharra hartu dutela. Horren arabera, porrot egindako zordunak bere betebeharrak osoosorik ezin baditu bete, oreka hori galtzen da; ondorioz, egoera horretan kontratuari eusten bazaio, zuzenak ez diren emaitzak sortuko dira beste kontratugilearentzat. Arazo hori garrantzitsua bada ere, Merkataritza Kodeak ez du ezarri kontratuoi aplikatzeko moduko arauketa orokorrik. Merkataritzako zuzenbidea
Ondorioz, Kode Zibilaren 1124. artikulura jo behar dugu, arlo hori arautzen duen printzipioa bilatzeko. Artikulu horren arabera, elkarrekiko betebeharrak suntsiaraz daitezke, baldin eta betebeharpeko batek bere betebeharrak betetzen ez baditu. Artikulu hori, dena den, Merkataritza Kodearen 909. artikuluaren 8. zenbakiarekin lotu be har da. Artikulu horren esanetan, saltzaileak ondasun masatik ken ditzake po rrot eginari saldutako merkatugai eta gaiak, baldin eta porrot eginak horiek ordaindu ez baditu. Manu horiek oinarri harturik, ondoko printzipioa era dai teke: suntsiarazi egin daitezke porrot eginak osoosorik edo zati batez bete ezin dituen kontratuak. BIBLIOGRAFIA ALBIOL: «La estabilidad de la relación de trabajo en los casos de quiebra del empresario», in RPS, 70 (1966), 31. or. eta ondorengoak; BELVISO: Sequestro e fallimento, Milan, 1978; BRACCI: La posizione processuale del fallito e i poteri del curatore, Milan, 1974; CAVALAGLIO: Fallimento e giudizi pendenti, Padua, 1975; COM PORTI: Gli effetti del fallimento sui contratti di lavoro, Milan, 1961; CORTÉS, L. J.: «La posición del acreedor hipotecario en la quiebra», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3513. or. eta ondorengoak; DEL VECCHIO: Le spese e gli interessi nel fallimento, Milan, 1969; FERNÁNDEZ DE LA VEGA: «Incidencias de las quiebras y de las suspensiones de pagos en el proceso de ejecución laboral, in RDProc, 1980, 69. or. eta ondorengoak; FÍ NEZ RATÓN: Los efectos de la declaración de quiebra en los contratos bilaterales, Madril, 1992; FOSCHINI: La compensazione nel fallimento, Napoli, 1965; FRITZSCHE: Schuldbetreibung, Konkurs und Sanierung, 2. argitaraldia, Zurich, 1967–68; GARCÍA VILLAVERDE: «Una forma especial de garantía: los efectos de la declaración de quiebra y la suspensión de pagos sobre las relaciones jurídicas bilaterales preexistentes y pendientes de ejecución», in Estudios Prof. Menéndez, aip., III, 3531. or. eta ondo rengoak; IDEM: «Sobre la llamada “inhabilitación” del quebrado», in Estudios Prof. Duque, II, 1629. or. eta ondorengoak; GARRETA SOLÉ: El arresto del quebrado, Bar tzelona, 1979; GARRIDO: «El privilegio del acreedor instante de la quiebra», in RDM, 1992, 799. or.; MARTÍNEZ FLÓREZ: Las interdicciones legales del quebrado, Madril, 1993; LO CASCIO: La liquidazione del compenso del curatore fallimentare e del comissario giudiziale nelle procedure concorsuali, Milan, 1978; OLIVENCIA: «La com pensación en la quiebra y el art. 926 del C. de c.», in ADC, 1958, 805. or. eta ondo rengoak; PARRY: Efectos de la quiebra y el concurso civil en las obligaciones y en los
contratos, Buenos Aires, 1950; PÉREZ PÉREZ: La protección legal de los trabajadores en los supuestos de insolvencia del empleador, Bartzelona, 1980; PURCARO: Esecuzio ne esattoriale e fallimento, Milan, 1978; REYMOND DE GENTILE: Le principe de l’ega lité entre les créanciers chirographaires et la loi du 13 de julliet 1967, Paris, 1973; RIVOLTA: L’esercizio dell’impresa nel fallimento, Milan, 1969; IDEM: L’affitto e la vendita dell’azienda nel fallimento, Milan, 1973; RUBIO: La declaración de quiebra y los créditos pendientes (Banca y Quiebra), Madril, 1959; SCALERA: Fallimento e diri tto di autore, Milan, 1969; TEDESCHI: Assicurazione e fallimento, Padua, 1969; TO MILLO URBINA: El vencimiento anticipado de las deudas en la quiebra, Madril, 1996; URÍA: «Reaseguro, quiebra y compensación», in RDM, 1950, 30. zk., 371. or. eta on dorengoak; VITALE: I debiti della massa nel fallimento, Milan, 1975; ZANARONE: La risoluzione del contratto nel fallimento, Milan, 1970.
Merkataritzako zuzenbidea