NOAUA! 354 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2009ko otsailaren 6an - XIII. urtea - Usurbil, 354. zenbakia

E tx ebizitza sozialetan iz ena emateko epea ireki da

Atez ateko bilketari ekiteko zintzilikagarriak jartzen hasi dira



ATARIKO

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

HAIZEA

3

Albistea iruditan

Udala eta Alokabideren arteko hitzarmena sinatu da

T

xaramunton kokatuta dauden alokairu babestuko hamabi etxebizitzak kudeatzeko Udala eta Alokabideren arteko hitzarmena sinatu zen pasa den astelehenean, otsailaren 2an. Bi aldeetako ordezkariak batu ziren ekitaldian; Xabier Mikel Errekondo eta Juanjo Olaizola Udalaren izenean. Alokabideren aldetik, Jose Manuel Lafuente zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburu Javier Madrazo. Udal gobernu taldetik jakinarazi dutenez, legegintzaldia amaitzerako guztira 50 etxebizitza alokairu sozialera bideratzeko asmoa dute. Txaramunton bizitzeko eskaerak otsailaren 20ra arte aurkez litezke udal errejistroan.

Astelehenean izan zen udaletxean Javier Madrazo sailburua.

Aurkibidea NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 - elkartea@noaua.com - www.noaua.com

POTXOENEA KULTUR ETXE IZANGO DA

5. Or.

Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan

ETXEBIZITZA SOZIALEN LEHIAKETA

8. Or.

Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua, elkartea@noaua.com Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda, erredakzioa@noaua.com Idazkaria: Alaitz Aizpurua, elkartea@noaua.com Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com Kolaboratzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainhoa Salsamendi, Maria Jesus Urbieta, Nerea Korta, Aritz Gorriti, Jone Eizmendi, Ainara Arnaiz, Begoña Rekondo, Iñaki Agirresarobe, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Iñaki Labaka, Koldo Huegun, Aloña Loidi, Imanol Goenaga, Agustin Esnaola, Alex Tello, Pako Agudo, Sara Lazkano, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Xabier Arregi, Edorta Agirre, Pello Aranburu, Ainara Uribe, Joseba Pellejero, Maider Makazaga, Aloña Pulido, Ainhoa Azpiroz, Aitor Landaluze, Josu Aranberri, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Idoia Torregarai. Denborapasak: LUMA, O.E. Erredakzio kontseilua: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua. Informatika: Topaguneko informatika zerbitzua. Banaketa: Miren Azkonobieta, Olatz Rezola, Amaia Zumeta. Tirada: 2.600 ale Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818

BUS TAXI ZERBITZUA INDARTU EGIN DA

10. Or.

KADETE ESKUBALOI TALDEA

14. Or.

Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

HERORREK

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

JOXE PIĂ‘AS

ESAN

Ehiztariak elurra gorritu du

H

oztu zuen giroak eta elurrak bazterrak zuritu zituen. Elurra ari zuela ikusi zuenean, ehiztariari aurpegian irribarre maltzurra atera zitzaion. Ispiluaren atzean gordeta zeukan objektuari begirada azkarra zuzendu zion. Maluta zuriak bere ohiko erritmo mantsoari eusten zion. Banaka, iraunkor, konstante, lasai, baina aurrera, beti aurrera zihoan. Ehiztaria etxeko atarira hurreratu zen, gorantz begiratu eta zeruko behe laino gris horrek mendia ezkutatzen zuela konturatu zenean, ehizarako egun aproposa zela erabaki zuen. Eskopeta estaltzen zuen zapia kendu eta eskuetan hartu zuen. Zerutik erortzen ziren elur maluta guztiek lurrean elkartzea erabaki zuten, eta han bat eginda, elurrak bere senidea den belarra besarkatu zuen; berdea eta zuria elkartu ziren. Ehiztariak elur gainean lehenengo pausua eman zuen, bere aztarna han utziz. Bazihoan, eskopeta sorbaldan, pozik eta gustura. Hotzetik ihes egin nahian Europa barrenetik zetozen ehundaka hegazti Euskal Herrira iritsi ziren: hegaberak, oilagorrak, kurlintak,... Ehiztariak egun hauetan ehiza debekatuta dagoela inork baino hobeto zekien. Horregatik norbaitekin bidean topa-

tzen zenean eskopeta ezkutatzen zuen. Hegaztiek, gotorleku bila zebiltzala, hegaldia mantsotu zuten. Behin laino grisa sartuta, ikusmen gutxi zela eta, haien hegaldia eten eta atseden hartzea erabaki zuten. Ehiztaria basoko borda zahar batean ezkutatu zen. Hegaztiak basoko zuhaitzen azpian babes bila zebiltzan. Pim! Pam! Pum! Ehiztariak hegaztiei bizitza kendu die. Euskal Herrian babesa topatu beharrean heriotza aurkitu dute. Betirako amaitu dute hegaldia. Azkeneko elurtean normalean gure artean topatzen ez ditugun hegaztiak ikusteko parada izan dugu. Bidaia luze eta neketsua egin eta gero txori hauek ahul iritsi ziren, galduta eta babesik gabe zeuden. Baldintza hauetan batzuetan nahikoa da gertu egotea eskuekin hartzeko. Eta salatzekoa da azkeneko elurte honetan ehiztari bat baino gehiago ehizan aritu dela. Zenbat txori akabatu dituzte? Zein motatako trebetasun eta ausardia erakutsi dute? Zertarako hil dituzte jada jateko balio ez duten oilagor, hegabera eta abar? Nola esplikatu dezakete ehiztariek hau dena? Aizu ehiztari, izadia hain ondo ezagutzen duzula diozuna, ba jakin ezazu ere elurrak zure aztarnak gordeta dauzkala! Hoztu du giroak... Eta ehiztariak elurra gorritu du.

Luis Aranalde - Aitor Landaluze - Imanol Ubeda - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Maialen Unanue - Joxe PiĂąas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Ika-mika

Euskal Herria aurrera begira!

A

skatasunaren alde luzaro borrokan diharduen nazioa da Euskal Herria. Gure etorkizuna libreki eraikitzeko proiektu bat dugun ezkertiar eta abertzaleok urteak daramatzagu nazio eraikuntza eta eraldaketa sozialaren bidean urratsak ematen. Herrietatik Euskal Herria aske, sozialista eta euskalduna eraikiz eta Euskal Herritik herrien eta gizon-emakumeen inolako zapalkuntzarik gabeko mundu baten eraikuntzari ekarpena eginez. Horixe da Arantza Urkaregi, Amparo Lasheras, IĂąaki Olalde, Iker Rodrigo, Agurtzane Solaberrieta, Eli Zubiaga, Imanol Nieto, Hodei EgaĂąa eta beste hainbat euskal herritarrek egunero egiten duten lana eta horrexegatik eta ez beste arrazoiarengatik espetxeratuak izan dira, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko

epailearen aginduz. Errepresioaren aurrean Ezker Abertzaleak lan politikoa biderkatuko du; hauteskundeetan egotea ekiditeko gure kideak atxilotu dituzten arren, gure erantzuna, milaka eta milaka bozka independentista eta ezkertiarrena, martxoaren 1ean presente egongo da. Estatu espainiarrak beldurra dio ezkertiar eta abertzaleok hauteskundeetan egoteari. PSOEk beldurra dio proiektu politikoak konfrontatzeari, eta indarrez ekidin nahi du hori gainera. PSOEk PNVrekin batera, herri hau atzera begira jarri nahi dute, iraganera eraman nahi dute, hau da, Lizarra-Garaziren aurreko garaietara, Ajuria-Enearen garaietara. Baina guk, independentistok, aurrera begira jarri nahi dugu herri hau. Herri hau

atzera begira jarri nahi dutenen aurrean, aldaketa politikoari ekin eta etorkizunari begiratu nahi diogun uholde herritarra osatzeko asmoz parte hartuko dugu hauteskundeetan. Herri honek eskubidea du aurrera egiteko, etorkizunari begiratzeko, bakean eta demokrazian oinarritutako etorkizuna eraikitzeko. Independentismoaren ordua da, aldaketaren aldeko gehiengo hori gorpuzteko ordua da, gure eskutik soilik etorriko delako aldaketa, hots, demokrazia herri honentzako. Gure elkartasunik beroena espetxeratuak izan diren zortzi kideei eta bereziki Agurtzaneri eta bere senitarteko eta lagunei. Gurea artean nahi ditugulako Agurtzane eta euskal preso guztiak etxera! Usurbilgo Ezker Abertzalea


Noaua! - 2009ko otsailaren 6an KONTZEJU TXIKIA

5

Kultur eraikin izango da Potxoenea

P

asa den astean bildu zen Kultura Aholku Batzarra. 2009rako Udalak egin duen dirulaguntza deialdiaren berri eman zitzaien batzarrean bildu ziren kultur eragileei. Urte osoko kultur agendaz ere hitz egin zen. Urtarrilaren 28an egin zen bileran, besteak beste, Potxoeneaz hitz egin zen. Dema plazan dagoen eraikina hutsik dago aspaldian. Udalaren asmoa da kultur etxe bihurtzea. Hala jasota dago gainera udal gobernu taldearen aurrekontu proiektuan. Potxoenea nola eraberritu eta zein erabilera eman aztertu zen bileran. Hurrengo batzarra martxoaren 4an izango da.

Kultur eragile ezberdinak bildu ziren urtarrilaren 28ko bileran.

Aurki, hizkuntz kexak jasotzeko buzoi berri bat izango da eskura

A

urrerantzean, euskaldunen hizkuntz kexak jasotzeko buzoiak izango ditugu eskura. Egitasmoa hainbat eragilek bultzatu dute: NOAUA! kultur elkarteak, Usurbilgo Udalak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak. Buzoiak lau tokitan jarriko dira: Usurbilgo udaletxearen harreran, Sutegin, NOAUA!n eta Urbil Merkataritza zentroan. Ekimen honen osagarri, hainbat

Aurrekontu proiektua, osoko bilkuratik gertu

U

dalak jakinarazi berri duenez, guztia ondo bidean, hil honetan bertan hasierako onespena jaso dezakete urte honetarako prestatu dituzten udal aurrekontuek. Beraz, une horretan publiko egingo dira nondik norako guztiak. Proiektua Ogasun Batzordean aurkeztu zen pasa den urtarrilaren 26an.

egitasmo ere jarriko dira martxan: udal langileentzako hizkuntza eskubideei buruzko tailerrak, herritarrentzako Telp ikastaroa (euskaraz eroso eta naturaltasunez mintzatzen ikasteko tailerra)...

Aurkezpena, Urbilen Honen guztiaren berri emango da otsailaren 10ean eguerdiko 13:30ean Urbil merkataritza gunean egingo den aurkezpenean.

Hauteskundeetarako mahaien zozketa egin da

M

artxoaren 1ean Eusko Legebiltzarra osatzeko hauteskundeak egingo dira. Hauteskundeetako mahaikideen zozketa eta izendapena egin zuen Udalak astelehenean, otsailaren 2an. Ohi denez, bozketa egunean mahaian egotea egokitu zaienei, datozen egunetan jakinaraziko zaie.

Udaltzain eta lorezain lanpostuetarako lan deialdiak Udaltzain lanpostua Jardunbidea: oposaketa lehiaketa. Ezaugarriak: -Funtzionario izaera. -3.go hizkuntza eskakizuna. -B gida baimena derrigorrezkoa. Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari ofizialean 2008ko abenduaren 17an argitaratuak. Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko otsailaren 12a, eguerdiko 14:00ak bitartean.

Lorazain laguntzailea Jardunbidea: oposaketa lehiaketa. Ezaugarriak: -Funtzionario izaera. -1.go hizkuntza eskakizuna. -B gida baimena derrigorrezkoa. Oinarriak: Gipuzkoako Aldizkari ofizialean 2008ko abenduaren 17an argitaratuak. Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko otsailaren 12a, eguerdiko 14:00ak bitartean.


6

HERRIKO

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

TALDEAK

2009ko Kultura, Kirola eta Gizarte Ongizateko

dirulaguntzak eskatzeko epea ireki da

U

rtarrilaren 27an onartu zituen Usurbilgo Gobernu Batzordeak 2009ko Kulturako, Kiroletako eta Gizarte Ongizateko dirulaguntzetako oinarriak. Eskaerak aurkezteko epea 20 egunekoa izango da (otsailaren 6an hasita). Aurten lehendabiziko aldiz, kulturako, kiroletako eta gizarte ongizateko dirulaguntzak eskatzeko deialdi bateratua egingo du Udalak. Oinarriak onartuta, otsailaren erdira aldera irekiko da dirulaguntzetan izena emateko epea.

DIRULAGUNTZAK “Udalak ahalik eta azkarren banatu nahi ditu 2009ko dirulaguntzak� Aurten 20 lan-egunekoa izango da eskaera egiteko epea. Prozesu administratiboa azkartzeko egin da aldaketa hori aurten.

Udalaren nahia dirulaguntza guztiak banatzea da, eta ahalik eta azkarren gainera, hala, herriko talde guztiek eduki ditzaten baliabide ekonomikoak, herrian ekintza eta ekimen ugari antolatzeko. Bestalde, dirulaguntzen eskaera errazteko eta ahalik eta talde gehienengana iristeko, aurten 3.000 eurotik beherako laguntzak eskatzeko, elkarteak ez du erregistratuta egon beharko. Iaz muga hori 2.000 eurotan zegoen. Bestalde, taldeek ez ezik norbanakoek ere eska ditzakete dirulaguntzak, herriarentzat onuragarriak diren proiektuak burutu nahi badituzte.

F

“Lehen nire seme-alabekin modu batera komunikatzeak balio zidan eta orain, aldiz, badirudi ez dugula elkar komunikatzen? Zer gertatzen zaigu? Zer egin dut gaizki?�. Maiz egiten diren galderak dira hauek.

karnetaren fotokopia. -Eskaera talde batek egiten badu eta erregistratuta badago, identifikazio fiskalaren kodearen kopia. -Gizarte Segurantzan eta Ogasuneko Betebeharretan egunera egotearen agiria.

Beharrezko dokumentazioa Eskabideak egiteko aurkeztu beharreko dokumentazioa: -Dirulaguntza eskaera beteta. -Ekintzen deskribapen fitxa (kulturako laguntzak eskatzeko bakarrik). -Nortasun Agiriaren fotokopia; eskaria egiten duena taldea bada, taldearen

Familia zikloei buruzko hitzaldia antolatu du Hitz Aho Guraso Elkarteak amilia bakoitzak etapa eta momentu ezberdinak bizitzen ditu. Bizitzan bezala familian ere, garaiak aldatu ahala estrategia ezberdinak erabiltzera behartuta ikusten gara. Otsailaren 12an Udarregi ikastolan egingo den hitzaldian, Izar Arregi psikologoak hainbat aholku eskainiko ditu.

Aurten dirulaguntza deialdia bateratua izan da.

Hitz Aho Guraso Elkarteak galdera hauek argitzeko hitzaldia antolatu du. Bide batez, familiako eboluzioaz eta prozesu honetaz jabetzeko eta hausnartzeko balio izango du.

Haurtzaindegi zerbitzua Udarregi ikastolako areto nagusian egingo da hitzaldia, interesa duten guraso guztiei eskainia. Gainera, hitzaldiak irauten duen bitartean, haurtzaindegi zerbitzua izango da. Hizlaria: Izar Arregi psikologoa. Non eta noiz: Otsailak 12 osteguna, Udarregi ikastolako areto nagusian. Ordua: 17:00-18:30.

Dirulaguntza kopuruak Kultura: 100.000 euro. Gizarte ongizatea: 15.000 euro. Kirola: 70.000 euro. Deialdien xehetasun gehiago, www.usurbil.net/udalinformazioa_deialdiak.php

helbidean.

Sukaldaritza ikastaroan izena emateko aukera

E

inean Guraso Eskolak antolatu eta Udalak lagunduta, sukaldaritza ikastaroa egingo da martxoan Agerialden. Xabi Tello izango da irakaslea eta izen-ematea irekita dago. Ikastaroak sei asteko iraupena izango du eta asten behin izango dira klaseak. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, hona hemen Einean Guraso Eskolak luzatu duen telefono zenbakia: 615 006 535.


HERRIKO

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

TALDEAK

7

Abadiñon ere, harrera beroa Txerriki Antzerki Taldeari

J

oan den larunbatean Abadiñoko gaztetxean Txerriki antzerki taldearen “Etxeberri de luxe” antzezlana zegoen iragarririk. Aurretik antolatzaileek bazkari ederra prestatu zieten antzezleei, baita gazte baten gidaritzapean herriko bazterrak ezagutu ere. 18:30erako gaztetxeko eserleku guziak lepo zeuden eta beste hainbatek tente ikusi behar izan zuten. Usurbilgo aktoreek egindako lanak oihartzun handia izan zuen eta jendea algaraka jarri zuen iraun zuen ordu eta laurdenean. Bukaeran 3 minutuko txalo zaparrada batek agurtu zuen emanaldia. Bai ikusleak, bai antzezleak gustura gelditu ziren eta esperientzia

Abadiñon (Bizkaia) ere primeran ibili ziren Txerrikikoak.

oso aberasgarria izan zen. Emanaldi hau eskainita, agian

Markinan eta Aulestin (Bizkaia) izan ditzakete hurrengo emanaldiak.

Aitzaga Mus Txapelketaren jardunaldi berri bat jokoan

O

stiral honetan jokatuko da Aitzaga Mus Txapelketako hirugarren jardunaldia, Peña Pagola elkartean. Gaueko 22:00etan hasiko da. Izen-ematea, 20 euro. Aitzaga elkarteak itxita jarraitzen du, bien bitartean, herriko beste elkarteen laguntzari esker mantentzen da Aitzaga Mus Txapelketa bizirik. Guztira, zazpi jardunalditan luzatuko da mus txapelketa. Abenduan hasi zen eta ekainean amaituko da. Jardunaldi bakoitzean, puntuak banatzen dira eta, txapelketa amaieran, lehenengo lau bikoteek sari bereziak eskuratuko dituzte.

Justo-Markel, lehen postuan Mahaspildegin jokatu zen lehen jardunaldia abenduan, eta orduan AranburuAnartz bikotea izan zen garaile. Bigarren jardunaldia Andazpen jokatu zen eta Toni-Emilio bikoteak lortu zuen irabaztea. Dena dela, erregulartasuna kontuan izanik, sailkapen orokorrean Justo-Markel bikotea da oraingoz nagusi. Atzetik dituzte lehen bi jardunaldietan irabazle izan ziren bikoteak.

Behin behineko sailkapena 1. Justo-Markel 2. Aranburu-Anartz Toni-Emilio

260 puntu 240 puntu 240 puntu

4. Pakito-Albaro 5. Juantxo-Aitor 6. Martxelo-Rikardo Olano-Troia

220 puntu 200 puntu 120 puntu 120 puntu

Ostiral honetan, Peña Pagola elkartean NOIZ: otsailak 6 ostirala. 22:00. NON: Peña Pagola Elkartean. BIKOTE BAKOITZAK: 20 euro. OSTIRALEAN BANATUKO DIREN SARIAK: 1. Bi arkume, mariskoa, txanpaina. 2. Lau koneju, txangurroak, txanpaina. 3. Bi koneju eta txangurroak. 4. Bi koneju eta txangurroak.


8

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an KONTZEJU TXIKIA

Txaramuntoko etxebizitza sozialetan izena emateko epea otsailaren 20an amaituko da

T

xaramunto kalea 2 zenbakidun etxebizitzetan maizterra aukeratzeko lehiaketa martxan egongo da, otsailaren 20ra bitarte. Izen emateko eskabide-orriak eta hautatze prozedura arautuko duten pleguak eskura daitezke udaletxean bertan. ETXEBIZITZAK Etxebizitza guztiak 2 logelakoak dira eta 40 m2-tik 59 m2-ra bitarteko azalera dute. Guztiek eranskin modura garaje aparkaleku bat izango dute. ESKATZAILEAK Usurbilgo pertsona fisiko/naturalek edo, bi, hiru edo lau pertsonez osatutako bizikidetzako unitateak aurkeztu ahal izango dira, eta etxebizitza babestuetara aurkeztu ahal izateko ohiko baldintzak bete beharko dituzte: etxebizitza eza, gutxieneko eta gehienezko diru-sarrerak izatea, gehienezko ondare jakin bat ez izatea... Etxebizitza jabetzan duten herritarrek ere lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta aurreikusitako premi egoeraren batean aurkitzen badira. Alokairuzko udal etxebizitzaren bat egokituz gero, berea errentan jarri beharko dute. KUPOAK ETA ERRESERBAK Etxebizitzak zozketa bidez esleituko dira. Ondoko kupo eta erreserbak egin dira: ezinduak, 2 etxebizitza; babes bereziko gizarte-sektoreak (beren kargura adin txikikoak dituzten guraso baka-

Errenta kontratuak urtebetekoak izango dira, gehienez ere bost urte arte luzagarriak.

rreko bizikidetza-unitateak, generoindarkeriaren biktimak, bananduak, dibortziatuak eta alargunak, 70 urtetik gorako pertsonak, ezintasun psikikoa duten pertsonak), 4 etxebizitza; 30 urtetik beherako gazteak, 4 etxebizitza; eta azkenik, kupo orokorra, 2 etxebizitza. KONTRATUAREN IRAUPENA Errenta kontratuak urtebetekoak izango dira, eta urtez urte luzatu ahal izango dira gehienez bost urtetara arte. Kontratuaren epemuga iristen denean, maizterrek Udalaren esku utzi beharko dute etxebizitza. ERRENTA Ordaindu beharreko errenta kuota, eskatzaile bakoitzaren diru-sarreren menpe egongo da, eta urtero berraztertuko da.

12 dira lehiaketan jarri diren etxebizitzak

U

dalak, Txaramunto kalea 2an dituen 12 etxebizitza alokairu sozialean jartzea erabaki du. Dagoeneko, maizterrak aukeratzeko lehiaketa martxan da. Parte hartu nahi duten herritarrek 2009ko urtarrilaren 29tik otsailaren 20ra, biak barne, aurkeztu beharko dute eskaera udaletxeko erregistroan. pleguak Foru Baldintza Aldundiko aldizkari ofizialean daude honako helbidean: https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2009/01/28/e0900521.htm


Noaua! - 2009ko otsailaren 6an PIL-PILEAN

9

www.buruntzaldea.org, eskualdeko webgunea martxan da

I

zaera dinamikoduna eta profil desberdinetako hartzaileak erakarri asmoz, haiei zuzenduriko informazio egokituarekin. Halaxe aurkeztu berri dute bailarako herrietako euskara eta kirol alorrak bateratzen dituen web orri berria; buruntzaldea.org. Jada bisita daiteke. Euskara alorreko albiste berrienak ezagutzeko aukera ematen du betiko helbidea izan arren, itxuraldatuta ageri zaigun Buruntzaldeko web orriak. Euskara bultzatzeko bailarako udaletako euskara batzordeek martxan jarri dituzten kanpainen inguruko xehetasunak, kaleratu izan duten materialarekin batera kontsulta litezke atari berrituan. Euskaraz bizitzeko gonbita luzatzen zaigu. Euskaraz bizi eta baita ikastera

ere. Seme-alabak euskaraz matrikulatzeko bailaran duten hezkuntza eskaintza ezagutu dezakete gurasoek. Ugariak dira web orriak eskaintzen dituen edukiak; euskara batzordeek garatzen dituzten egitasmoen informazioa eta kanpaina bakoitzean kaleratu ohi duten materiala besteak beste. Euskarazko informazioa jaso nahi duenak herri aldizkariak bisitatu edota aipatu hizkuntza ikasi nahi duenak inguru hauetako euskaltegien zerrenda ezagutu dezake.

Aurtengo jomugak Web gune informatzailetik haratago joan nahi dute buruntzaldea.org atari berrituko eragileek. Hartara, ekarpenak egiteko aukera eskainita, erabiltzaileen parte hartzea bultzatu nahi dute, pasa

Udal euskara batzordeek sustatu dute webgunea.

den astean proiektua aurkezteko antolatu zuten prentsaurrekoan adierazi zutenez. 2009. urteko helburuak bi dira haientzat; gurasoak eta merkatariak. Hain zuzen, dendariak, ikasleak, gurasoak, langileak‌ Euskara ikasi, erabili edo bultzatu nahi duen orok eskura dituen laguntzen berri ere izan dezake. Eta nola ez, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalekin hartu emanetan jarri nahi duenak, behar adina informazio aurkituko du. Harpidetzen denak gainera, informazio buletin bat ere jasoko du e-posta bidez.


10

P IL - PILEAN

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

Bus-taxi zerbitzua indartu egin dute

P

asa den urria hasieratik landa eremua herri gunearekin lotzen duen bus-taxi zerbitzuak lehen hiruhilekoa osatu ondoren, urtea berrikuntzekin hasi du. Lehen, astelehenetik ostiralera egunean lautan egin ohi zuen joan-etorria. Usurbilgo kaxkotik goizeko 7:30ean, 13:00ean, 15:30ean eta arratsaldeko 19:00etan ateratzen zen. Orain, beste irteera bat gehiago egingo du bus-taxiak: 10:30etik aurrera, kaxkotik, frontoi atzetik. Ordutegi zabalagoa eta garraio zerbitzura igo edo jaisteko aukera gehiago. Lehen, Txikierditik Kaxkorako bidea hartzen zuen bus-taxiak. Hemendik aurrera ordea, tarte horretan Kalezarrera igo eta Eguneko Zentroaren sarrera parean geratuko da bus-taxia.

Beharrezkoa bada, etxe atariraino Geltokietara hurbildu ezin duen herritarren bat baldin badago, bus-

Ordutegia zabaldu egin da, 10:30ean ere bada bus-taxi zerbitzua; beste orduetan bezala, zerbitzu hau ere frontoi atzetik abiatzen da.

taxia bere bizilekuraino joango da. Horretarako ordea, aldez aurretik honako telefono zenbaki honetara deituta jakinarazi beharra dago: 630 64 35 96 (Maribel).

Landa eremuan bizi diren herritarrei zuzendutako zerbitzua da, eta doakoa. Baina lehentasuna mugikortasun arazoak dituzten aipatu inguruneko bizilagunek dute.

Baztango Udalarekin bat

Muna Lurra auzunea berrurbanizatzeko proiektua aurkeztu die Udalak bizilagunei

1

O

512an Nafarroaren independentzia defendatu zutenei agur eta ohore egin dien Baztango Udalak igorritako mozioa aho batez onartu zuten udal ordezkariek pasa den urtarrilaren 27an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Nafarroaren independentziaren alde bere bizitza eman zutenak omendu eta euskaldun guztion Nafarroa bizirik dela aldarrikatzen da. Laster bosgarren mendeurrena beteko dela eta, Amaiurko herriak Baztango Udalaren laguntzaz antolatuko dituen ekimenekin bat egiten du Usurbilgo Udalak.

larrondon burutu nahi diren berrurbanizazio lanetara 1.011.848 euroko inbertsioa bideratzeari udal ordezkariek aho bateko babesa eman zioten azken ezohiko osoko bilkuran. Iragan urtarrilaren 23an Udala proiektuaren memoria aurkeztekoa zen eta horren erantzuna otsaila hasieran jasotzea aurreikusten da. Diru laguntza ekonomia suspertzeko sortu den estatu fondo berezi batetik jasoko da. Populazioaren arabera, udalerri bakoitzari diru-kopuru zehatz bat dagokio, enplegua sustatzeko lan publikoetara edota inbertsioetara bidera daitekeena. Aipatu bezala, gobernu taldeak Muna Lurra eremua hautatu du, berritze lanak burutzeko.

Milioi bat euroko inbertsioa egingo da Muna Lurra berritzen.

Laguntza jasotzeko onartu beharreko baldintzen artean, lanen amaiera data legoke; datorren abenduaren 31. Ekarpenak jasotzeko, udal ordezkariak Olarrondoko bizilagunekin biltzen hasiak dira.


P UBLIZITATEA

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

11


12

ERREPORTAJEA Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

Atez ateko bilketari ekiteko lehen zintzilikagarriak jarri dira

G

erturatzen ari da hondakinak kudeatzeko modua aldatuko den eguna, eta nabari da. Arrazoi bat baino gehiagorengatik azken egunotako albiste iturri nagusian bihurtu baita. Autokonpostatze egitasmoari lotuta, bi hilabeteren ostean izen emateko epea amaitu da eta egunotan Sutegin, kanpainarekin bat egin duten sendiak, 396 guztira, prestakuntza ikastaroetan parte hartzen aritu dira. Bestalde, atez ateko bilketarako materiala asteburu honetatik aurrera eskuratu ahal izango dute herritarrek. Eta udal langileak hondakin ontziak hormetan eusteko zintzilikagarriak jartzen hasiak dira etxebizitzetan. Amaitu da autokonpostatze egitasmoan izen emateko, bi hilabete iraun duen udal kanpaina. 396 konpostagailu banatuko dira herritarren artean. Konpostatzea bizitokian bertan egin zezaketenak bostehun bat zirela aintzakotzat hartuta, herritar potentzial horien guztien %75-ak baino gehiagok bat egin du udal egitasmoarekin. Aipatzekoak dira, tartean badirela autokonpostatze komunitarioa egingo dutenak ere. Guztira, 68 bat sendi.

EZUSTE ATSEGINA “Autokonpostatze kanpainarekin 396 izan dira izena eman duten familiak� Pasa den astetik autokonpostatzeko asmoa duten herritarrak, atez ateko kanpainako informatzaileak eskaintzen ari diren ikastaroetan parte hartzen ari dira. Ikastaroak amaituta, banatuko zaizkie konpostatzeko gailuak, beranduenez gutxi gorabehera otsailaren erdialderako. Doan banatuko dira. Autokonpostatuko duten herritarrei %40-ko hobaria aplikatuko zaie hondakin tasetan.

Oraingoz, kaxkoan hasi dira zintzilikagarriak jartzen. Laster banatuko dituzte zati organikoa birziklatzeko ontziak.

Zati organikoa biltzeko ontzia auzoz auzo banatuko da datozen egunetan

H

ondakinen bilketa sistema berria martxan jartzeko eguna hurbiltzen ari da. Prestakizun lanek aurrera jarraitzen dute. Zati organikoa biltzeko ontzia, esate baterako, asteburu honetan hasiko dira banatzen. Egun gutxi barru, herritar orok eskuragarri izango ditu atez ateko bilketa sisteman egoki parte hartzeko behar dituen baliabideak. Material sortaren barruan, zati organikoa jasotzeko bi ontzi egongo dira. Baita hondakinen bilketa sistema berriari buruz jakin beharreko guztia jasotzen duen gida ere, norberak dituen zalantzak argitzeko. Ahal bezain beste erraztu nahi da herritarren zeregina. Horregatik, sukalderako kartelak eta imanak ere banatuko dira, hondakin zati bakoitzaren bilketa egun eta ordutegia zehazten dutenak. Material banaketa zonaldeka burutuko du Udalak, lau gunetan;

Kaxkoan, Kalezarren, Santuenean eta Aginagan. Hona hemen material banaketa horren ordu eta lekuak: AGINAGAKO FRONTOIAN: Otsailak 7, larunbata: 10:00-14:00. Otsailak 12, osteguna: 17:00-20:00. SANTUENEKO AUZO ELKARTEAN: Otsailak 11 asteazkena: 17:00-20:00. Otsailak 14 larunbata: 10:00-14:00. KALEZAR, HAUR ESKOLA ONDOAN: Otsailak 14 larunbata: 10:00-14:00. ARTZABALEN, LAUKOTEKO ATERPEAN: Otsailak 14 larunbata: 10:00-14:00. KAXKOAN, SUTEGIN: Otsailak 9, 10, 11: 10:00-14:00. Arratsaldez: 16:00-20:00. Otsailak 14 larunbata: 10:00-14:00.


ERREPORTAJEA

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

13

Martxoaren erdialdean jarri nahi da indarrean atez ateko bilketa sistema berria

N

orbere etxean sortutako hondakinak gaika ondo bereizi eta sailkatzeak ezinbesteko garrantzia du, gerora eman behar diren pausoak, hala nola, egoki bildu eta tratatzeko. Hondakinak atez ate bilduko diren etxebizitzetan, Kaxko inguruetan besteak beste, aldez aurretik finkatua dagoen egutegia kontuan hartuta, norberak egunez egun dagokion hondakin zatia utzi beharko du etxe atarian. Organikoa jasotzeko Udalak ontziak banatuko ditu. Eta ontzi horiek etxe atarietan izango ditugun zintzilikagarrietan utzi beharko dira.

Dagoeneko Kaxkoko zenbait ataritan udaletxeko langileak jartzen hasiak dira. Datozen egun eta asteetan pixkanaka atez ateko bilketa sistemaren eremu barruan kokatuta dauden etxebizitza atari guztietan ikusiko ditugu zintzilikagarriak. Inork eusgarrien kokaguneari dagokionean iradokizunik egin nahiko balu, Sutegiko bulegora hurbil liteke. Martxoaren erdialderako, zintzilikagarri denak jarrita eta ontziak etxe guztietan banatuta izango dira. Orduan ekin nahi zaio atez ateko bilketa sistemari.

Datozen egunotan banatuko dira zati organikoa birziklatzeko ontziak.

“Margotu egunak� kanpainak Argia saria jaso du

I

zan duen eraginkortasunagatik, herritar, dendari zein enpresatan parte hartzea bultzatzeko egin den ahaleginagatik edota publizitatea kontzientzia ekologikoa sortzeko baliagarria dela erakutsi duelako, publizitate alorreko Argia Saria jaso du “Margotu egunak�, hondakinen atez ateko bilketa sistemari lotuta Udala burutzen ari den kanpainak. Urtarrilaren 30ean ospatu zen sari banaketa LasarteOriako Txitxardin Beltza jatetxean. Bertaratu zen udal ordezkaritzaren izenean saria Xabier Mikel Errekondo alkateak jaso zuen. Behar beste informazio zabalduta, herritarrek parte hartzeko borondatea erakusten duela adierazi zuen. Foru Aldundiari Udalak elkarlanerako duen prestutasuna agertu zion. Jasotako sariarengatik eskertuta, herri txikia izanagatik erronka handiak hartzen dituen herri gisa deskri-

Atez atekoa sustatzeko Usurbilgo Udalak egin duen ahalegina saritu nahi izan du Argia astekariak.

batu zuen Usurbil. Sariketan aipatu zenez, argi baitago zein den lortu nahi den helburua; eguneroko ohitura txiki

batzuk aldatuta, herritarren bizi-kalitatea eta naturarekiko harremana hobetzea.

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42


14

I Z E R D I PA T S E T A N Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

Euskal Liga, eskura Kadete eskubaloi taldeak partida erabakigarria du larunbatean

E

mozioa pil-pilean une honetan kadete mailako eskubaloi taldean. Azken jardunaldian gasteiztarren aurka berdindu ostean, Basaurikoak etxean hartuko dituzte asteburu honetan. Ez da ohiko norgehiagoka izango. Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, usurbildarrek Euskal Ligakoekin batera jokatzeko aukera eskura dezakete eta. Zaletuei deialdi berezia egiten diete, aspaldiko kirol hitzordurik garrantzitsuenetakora ager daitezen. Larunbat arratsaldean, kiroldegian. NOAUA! Nola bizi dituzue ospakizun egun posible horren aurreko ordu hauek? Jota. Jendea oso animatua dago. Aurkariek ez dute ezer jokoan. Guk azken partida galdu bagenu, galduta genuen guztia. Baina berdindu genuenez…Zaletuak anima daitezela partida ikustera. Denon artean kristoren giroa dago eta giroa dagoenean, gauzak errazago ateratzen dira. Halere, ez du esan nahi horrek honaino iritsi ez bagina, hain ondo egongo ez ginenik. Baina honaino ailegatuta beti ere hobeto. Uste genuena baino askoz gehiago egin dugu.

DENBORALDI POLITA “Gipuzkoako txapeldun geratu dira eta orain Euskal Ligara igotzeko aukera dute” N. Honek ez du denboraldi hasieraren antzik. J. Taldea osatzeko arazoak izan genituen. Zortzi bat egon ginen bakarrik. Zalantza zegoen taldea aterako zen edo ez. Saiatu ginen jendea animatzen, taldea osatu ahal izateko. Geroztik laguntza izan dugu futbolean egoten diren jokalarien bidez. Partida ez duten artean gugana etortzen dira, baita batzuetan futbol norgehiagokak dituztenean ere. Horri

Denboraldi ederra osatzen ari da Jotak zuzentzen duen taldea.

esker, taldea osatu eta aurrera egin da. N. Futboletik zuenera joandakoak lehendik eskubaloian ibiliak ziren? J. Eskola mailan ibili dira. Geroztik futbolera joatea erabaki zuten. Haien oinarrizko ideia badute. Horri esker gurekin parte hartu dutenean ez dira hain galduta egoten. N. Denboraldi hasierako aurreikuspenak zer modutan aldatu dira? J. Ez genuen inolaz ere pentsatzen honaino iritsiko ginenik. Gure lehen helburua, itxura ematea eta denboraldiari ahal bezala aurre egitea zen. Geneukan egiturarekin denon aldetik gogoa jarri izan da eta aurrera jo izan dugu, jakin gabe honaino iritsiko ginenik. Lagunak diren horiek egunero hezten laguntzen saiatzea zen neure asmoa. Haiek lana asko errazten didate. N. Emaitzetan islatu da hori guztia? J. Gipuzkoako txapeldun geratu gara. Eta orain, Euskal Ligaren barruan egiten den fase bat jokatzen ari gara. Beharbada, bigarren fasean, Euskal Ligakoekin jolastu ahal izateko. Hori da asteburu honetan erabakiko dena. Horrek ez du esan nahi hurrengo denboraldian Euskal Ligan egongo garenik.

Duela hiru bat aste, lehen partida etxean jokatu genuen, oso berdinduta joan zen. Baina eskubaloiak halako gauzak ditu. Gol bat gorabehera erabakitzen dira gauzak. Gasteiztarrek eraman zuten garaipena. Gero, bigarren partida Basaurin izan genuen. Hor ere berdinduta joan zen norgehiagoka. Basaurik gasteiztarrei puntu batengatik irabazi ostean, emaitzak gorabehera une batean bostengatik galtzen gindoazen. Hirurengatik partida irabazten jarri eta gero, azken unean berdinduta geratu ginen.

Taldekideak, banan bana 1.- Andoni Azkonobieta 2.- Iñaki Irazusta 3.- Jon Ander Irazusta 4.- Julen Uli 5.- Julen Berradre 6.- Ander Orena 7.- Iñaki Argote 8.- Beñat Txueka 9.- Guillermo Huguet 10.- Mikel Alzaga 11.- Imanol Zinkunegi 12.- Jon Galbete 13.- Aitor Agirre

HEZITZAILEAK: Andoni Unsain, Jon Gallego, Xabi Sancho, Haritz Holgado, Jon Aizpurua


I Z E R D I PA T S E T A N

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

15

Igorreren aurka irabazi eta gero, Hernani izango da datorren aurkaria Berria Txapelketan

U

surbilgo pilotariek ondo hasi dute Berria VI. Pilota Txapelketa. Pasa den larunbatean, Igorre hartu zuten mendean. Jubenilek galdu baina kadete eta nagusien partidetan nagusitu ziren eta horri esker hurrengo fasean arituko dira gure ordezkariak. Hernani izango da usurbildarren hurrengo aurkaria. Otsailaren azken asteburuan jokatuko da Usurbil eta Hernani artekoa.

Hauek izan ziren Usurbil eta Igorre arteko partiden emaitzak: USURBIL IGORRE

KADETEAK Barandiaran-Sanchez 22 Artabe-Garriga 12

JUBENILAK Santxo-Ostolaza 14

Izei-Abaskal 22

NAGUSIAK Huizi-Txapartegi 22

Arrese-Atutxa 9

Andatzakoekin batera, Anboto mendira igotzeko aukera

Irteera, goizeko 7:30ean Joan etorria kotxez egingo da. Igande honetan, hilak 8, goizeko 7:30ean zehaztu da irteera ordua, Andatzako taldearen egoitza parean. Gainerako lurraldeetara joko dute

Bi lagunentzat afaria Saizarren

S

aizar sagardotegian bi lagunentzat afaria irabazi berri du Feliciano Martinezek, errifako 3.016 zenbakiarekin. Usurbil KE eskubaloi taldeak eskerrak eman nahi dizkie Saizarrekoei eta baita gainontzeko laguntzaile guztiei ere.

E

uskal Herriko lurralde guztiak bisitatzeko asmoa dute aurtengoan, Andatza mendi taldekoek. Lehenengo geldialdia, igande honetan, Bizkaian; Anboto mendian. Sei orduko iraupena izango du ibilbideak. Axpe herriko Arrazola auzoan finkatu da ibilbidearen hasiera eta baita helmuga ere, Anboto inguratu eta tartean, 1.331 metro garaieradun tontorrera igotzeko asmoa baitute.

Enrike Huizi, kadete mailako pilotariekin hizketan.

Andatza mendi taldekoak anboto mendira joanez hasiko dute urtea.

Andatzakoek aurten, zeharkaldi, mendi eta bizikleta irteerak egiteko.

Emakumea Pilotari Larunbat honetan 17:30ean, Dolo Errasti-Redondo bikoteak Aginagan jokatuko du. Aurreko asteburuan Anoetan, 6-30 nagusitu ziren.

feliciano Martinez, saria eskuetan duela.


16

N OAUA ! T XIKI

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

Hizki zopa

K

aixo, 4. mailako ikasleak gara. Hilabete honetan, gure gorputzak dituen hainbat hezurren izenak ikasi ditugu. Ea hizki zopa honetan bilatzen dituzuen 10 hezur hauen izenak! Animo!

BIZKARREZURRA BUREZURRA

ERRADIOA FEMURRA HUMEROA KUBITUA OMOPLATOA PELBISA PERONEA TIBIA

Eguneko goardiako farmaziak Otsailak 5, osteguna Rodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte Otsailak 6, ostirala Gil, Nagusia 24, Lasarte Otsailak 7, larunbata Rodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte Iturralde, Borda Berri 1, Usurbil* Otsailak 8, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte Otsailak 9, astelehena Orue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte Otsailak 10, asteartea Urbistondo, San Frantzisko 1, Lasarte Otsailak 11, asteazkena Orue, Jaizkibel plaza 2, Lasarte Otsailak 12, osteguna De Miguel, Kale Nagusia 32, Lasarte Otsailak 13, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz., Lasarte Otsailak 14, larunbata Gil, Nagusia 24, Lasarte Oa, Kontseju Zarra 11, Usurbil * Otsailak 15, igandea Gil, Nagusia 24, Lasarte GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Castilla Farmazia (22:00-09:00), Urbieta kalea, 7 Hernani Telefono zenbakia: 943 552 941 *Usurbilen, soilik eguerdira arte

“Gureak ere badira gazte horiek” erakusketa zabalik

“SoOoFING” antzerkirako sarrerak, salgai

U

O

tsailaren 14an larunbata, Txerrikiko Gazte Kuadrillak “SoOoFING” antzezlana eskainiko du Sutegin. Sarrerak jada salgai daude Txirristran eta ikastolako idazkaritzan. DBH4ko ikas bidaiarentzat izango da biltzen duten dirua.

Antzerkirako sarrerak Txirristran eta Udarregin jarri dituzte salgai.

darregi ikastolan zabaldu berri den erakusketa Elkartasun Taldearen ekimena izan da. Oraingo gizartea multikulturala dela erakutsi nahi da. Otsailaren 16ra bitartean ikusgai izango da Udarregi ikastolan. Ordutegia, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 18:30etara.


I NGO

AL DEU ?

Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

Agenda Otsailak 7 larunbata Kantu afaria, 21:00etan Artzabal jatetxean. Kantariak: Xuberotar kantariak (Laffite anaiak, Zedrik, Philippe eta Dominika Agergarai). Prezioa: 25 euro. Txartelak salgai: Txiribogan eta Artzabalen.

Otsailak 8 igandea Anbotora irteera, 7:30ean aterako dira Andatza Mendi Elkartearen egoitzatik. Gazteentzat filma, “WINX, Erreinu galduaren sekretua”. 17:00, Sutegin. 2 euro, takilan. 85 minutu.

17

Euskaraz eroso mintzatzen ikasteko tailerra antolatu da

Z

enbatetan gertatu zaizu denda, erakunde edo beste edozein tokitara joan eta euskaraz hitz egiten hasterakoan, beste pertsonak euskararik ez dakiela esan eta deseroso sentitzea? Hori konpontzeko ikastaro polita izan daiteke TELP izenekoa.

“SoOoFING” antzerkia 19:30ean Sutegin. Sarrera: aldez aurretik Txirristran eta ikastolako idazkaritzan salgai; 3,50 euro, takilan 5 euro. Dirua DBH 4ko ikas-bidaiarako izango da.

TELP tailerrari esker horrelako egoeretan dugun jokabideaz ohartuko gara eta nola jokatu behar dugun ikasiko duzu. Hobetzeko ditugun ohituretan eragiteko baliabideak eskaintzen dituzte, ohitura eta esperientzia propioei arreta berezia jarriz. Egunak: 2009ko otsailaren 28an eta martxoaren 7 eta 14an (larunbatak) Artzabalen. Ordua: 10:0013:30. Izen-ematea: otsailaren 9tik 20ra bitartean euskara@usurbil.net helbidera mezua idatziz edo 943 371 999

telefonora deituz. Lehentasuna usurbildarrek eta Usurbilen lanean ari direnek izango dute. Matrikulazioa hurrenkerari jarraituz onartuko dira matrikulak. Matrikularen prezioa: doan usurbildarrentzat edo Usurbilen lanean ari direnentzat. Gainerakoek 20 euro.

Larunbatean, kantu afaria Artzabalen

Atez atekoari buruz bilera Kalezarren

Belmonte Auzo Elkartearen oharra

Otsailak 10, asteartea “Euskaldunen hizkuntza kexak jasotzeko buzoiak” egitasmoaren aurkezpena. 12:30ean Urbilen.

Otsailak 14 larunbata

N

afartarrak kultur taldeak kantu afaria antolatu du larunbat honetan, otsailaren 7an, Artzabalgo zahar egoitzan. Honakoa da kantari arituko den abeslari taldea: Laffite anaiak, Zedrik, Philippe eta Dominika Agergarai. Txartelak eskuragarri Artzabalen eta Txiribogan. Prezioa, 25 euro. 21:00etan hasiko da kantu afaria.

K

alezarreko Belmonte elkarteko kideek otsailaren 2an egindako bileran, atez ateko bilketari buruz hitz egin zuten. Zalantzak argitzeko, bilera berri bat egingo da otsailaren 11n asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. Auzoko bizilagun guztiei irekita dago bilera eta elkarteko lokalean izango da (futbol zelai ondoan).

Otsailaren 9an zabalduko da izena emateko epea.

I

nauteriak direla eta, Kalezarreko Belmonte Auzo Elkarteak deialdi bat egin nahi die auzotar guztiei. Elkarteko lokala irekita egongo da norberak bere kasa edo koadrilan jantziak prestazeko eta mozorroak egiteko. Otsailaren 7an larunbata, arratsaldeko 16:00etatik aurrera elkarteko ateak zabalik izango dira.


18

G AZI , G OZO, G EZA Noaua! - 2009ko otsailaren 6an

ETXEBIZITZA - Bikote batek logela alokatzen dio bakarrik dagoen pertsona bati. Prezioa 280 euro gehi gastuak. 943575788 / 609901734. - Pisua salgai Usurbilen (Txaramunto; 2 urte). 97 m2 - erabilgarri. Egongela-sukaldea (35 m2), 3 logela, 2 bainugela, balkoia, arropak esekitzeko toki itxia, garajea, trastelekua eta igogailua. Eguzkitsua. 375.000 euro. 616443507. - Etxebizitza bat alokairuan hartu nahi nuke. Mesedez deitu: 697 807 403. - Baserri bat hartuko genuke errentan bi lagunek. 656 703 814. - Santuenea auzoan hirugarren pisua salgai, guztiz amueblatua, 50m ditu. Gela bakarrekoa, sukalde, sala eta komuna oso argia da. 161.000 euro. 675709914. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Pisu bat salgai Kaxkoan, 3 logela, igogailua, balkoi luzeak eta ganbara dituena. Dena berritua eta amueblatua. 45.000.000 pta. 657 71 13 35. - Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607 924 407. - Usurbilen etxebizitza salgai. Sukaldea, jangela, egongela, bi logela eta komuna. Dena amueblatua eta egoera onean. Agentziarik ez. 600645629 - Apartamentu-duplex rustikoa salgai. Zubietan Elizaren ondoan. 197.000 euro. 678084020. - Usurbilen bi logelako etxe bat daukagu salgai. 666 539284. - Etxe berria salgai kaxkoan. 3 logela, bainua, komuna,... eta trasteroarekin. 685731792. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK Xsara Picasso salgai. 98. urteko eta egoera oso onean. Prezioa 5.000 euro. 610975757 (Paulo). - Mitsubishi Montero DI-D 3.2 GLS motza salgai. 148000Km, 6 urte. Tel.: 678636965

-50cc-ko motorra daukat salgai. Aukera paregabea. 2 urte eta oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. -Usurbilen lokal bat daukat alokatzeko 350 euro hilean. Komuna dauka. 650938489. -Komuna duen 75 metro karratuko soto komertziala alokatzen dut Usurbilen. 650943847. -Garaje bat salgai Kale Nagusian, 200 m2. Oso merke. 657 700 408. - Bost ateko Nissan Micra daukat salgai. Matrikula 4545DNN. 666894283 (Ana). - Atxegalden 30 metro karratuko lokala alokatzen da (Truke dena zena). 943373481 / 943373414. - Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da. Interesatuak deitu 658716970 telefonora. - Etxebeste kalean 44 m2-ko lokala alokatzen da. Interesatuak deitu: 943 36 12 19. - Galtzaragainan 14 metro karratuko garaje itxi bat daukat salgai. 617972350 LANPOSTUAK Lan-eskaintzak - Matematika eta estatistika klaseak ematen ditut, edozein mailan, esperientzia handia 646717676 -Autoen mekanikari gisa lan egingo nuke. 943368574. -Emakumea adineko pertsonak zaintzeko prest, interna moduan. 608 098 941. -Emakumea orduka plantxan aritzeko prest. 608 835 033. - Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 620185927. -Arratsaldetan umeak zaintzeko neska euskaldun bat eskaintzen da. 685716774. -Etxeko lanak egiteko neska bat eskaintzen da. 630768325. - Neska bat eskaintzen da haurrak edo pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Esperentzia eta informeak ditut. 697737459 - Emakume gazte bat lan bila dabil, orduka edota plantxan aritzeko: 630 438 571.

Zorionak Janire! Otsailaren 8an 7 urte beteko dituzu. Muxu pila amona, izeba, osaba, amatxo, aitatxo, eta Oihanen partez.

Zorionak Mikel! Otsailaren 4ean 4 urte betetzen dituzu eta makilarekin batera jarri dantzan mingain hori "Santa Ageda bezpera degu..." muxuak eta urte askotarako etxekoen partez laztana.

Lendabiziko urtebetea aste honetan dezunez otsailaren zortzian gera zu zoriondu beharrez Aritz maitea gure sendiko txikitxoena zarenez luza besoa behatz batekin guztioi keinu eginez bigarrengoan bila gogotsu hasia zeran sainalez etxekoak

-Pintore edo burdinlari gisa lan egiteko prest nago. 654 217 752. -Goizez haurrak zaindu edo etxeko lanak egiteko prest nago. 616 376 591. - Usurbilgo neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, portalak garbitzeko... Interesatuak deitu 21:00-23:00 edo kontestagailuan mezua utzi, 943 36 44 69. Esperientziaduna. - Neska gazte esperientziaduna eta usurbildarra, arratsaldetan haurrak zaintzeko prest. 661 626 500 // 943 371 348. -Fisika eta matematikako klase partikularrak emateko prest, neska gazte esperiantziaduna. Lehen Hezkuntzatik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277. - Etxeko lanak egiteko edo haur zein pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da pertsona bat. 671884360. - Neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko zein etxekolanak egiteko. Egun osoko disponibilitatea. 679742413.. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK -Pasa den urtarrilaren 29an erloju bat galdu nuen, Erreka Txiki eta Kale Nagusi inguruetan. Aurkitu duenak deitu dezala: 943 371919. - Ohea egiten den 3 plazako sofa bat daukat salgai 125euro. Kolore argia, txuri-beig kolorekoa. 655731915 -Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Interesatua bazaude maketa bat entzungai daukat. 690784113 - Arrue markako kotxe kapota bat salgai daukagu 250 eurotan. 6-8 hilabete arteko umeentzat egokia. 616586851. - Etxebizitzen erreforma orokorrak egiteko zerbitzua. Jon 672 173466. - Pottokak salgai, kalifikatuak eta subentzioa jasotzen ari direnak beraien moxal jaioberriekin eta urtebeteko behorra. Tf: 626 220925 - 2. eskuko trikitixa erosiko nuke. 6567652 13. - Argazki zaharrak berritzen eta txukuntzen dira. Baita bideoak editatu ere. 617 242 660/ zapore@euskalnet.net

HILDAKOAK Pilar Lakidain Arrospide 2009ko urtarrilaren 31n hil zen 86 urterekin.

HILDAKOAK Juan Aizpurua Beristain Urtarrilaren 26an hil zen 94 urterekin.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.