PUBLIZITATEA
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
SANTIXABELETAN FESTA EGITEKO, JAI BATZORDEAK LAN EGIN BEHAR LEHENAGO
E
Gehienek jai egiteko besteek lan egin behar, betiko kontua. Santixabeletan ere antzeko zerbait gertatzen da. Jai Batzordeak bideratu ohi ditu herriko festetako prestaketa guztiak. Otsailean heldu zioten, astebete barru abiatuko diren ospakizunak antolatzeari.
kainaren 30etik uztailaren 3ra goizean hasi eta gaueko ordu txikiak arte izango da zer ikusi, entzun eta gozatua, Santixabelek tarte atsegina igarotzeko aitzakia ugari eskaintzen baitituzte. Ekitaldi mordoa dago iragarria, kolore desberdinetako hitzorduak eta aniztasun hori islatzen da baita, ekitaldi horien atzean dagoen antolakuntza lanetan ere. Aurten guztira hogei eragile inguruk parte hartu dute, udal ordezkari eta teknikariarekin batera osatzen duten Jai Batzordean. Herri eragileak dira denak, hau da, Santixabeletan modu batean edo bestean, ekitaldiren bat antolatuz parte hartzen duten Usurbilgo elkarte eta talde desberdinetako ordezkariak. Proposamenak biltzen Aurten inoiz baino goizago ekin zieten Santixabeletako antolaketa lanei, festak ospatu baino bost hilabete lehenago, herriko jaietako zehaztasunak otsailaren 23an hasi ziren lotzen. Ordutik, lautan bildu da Jai Batzordea maiatzaren 17ra arte. Bidean, herri eragileen ideia eta proposamenak jaso, jaien egitaraua edukiz hornitzen joan edota Santixabelei begirako erabakiak hartzen aritu dira.
Jai Batzordeak zehazten du urtero jai egitaraua.
INTZA SALSAMENDIREN DISEINUA, IRABAZLE
H
artu beharreko erabakien artean zeuden, txupinazoa nork bota hautatzea, baita egitarau diseinu lehiaketa bideratzea ere. Txapelketako baldintzak zehaztu ostean, apirilean zabaldu zuten jaietako ekitaldien berri ematen duen programa diseinatzeko lanak aurkezteko
epea. Maiatzaren 10era arte, zazpi lan aurkeztu dituzte. Astebete beranduago egin zuten Jai Batzordeko azken bilkuran erabaki zen diseinu lan irabazlea; Intza Salsamendi herritarrak sorturiko jai egitaraua izango da, aurtengo Santixabelen inguruko informazioa eskainiko duena.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean USURBIL ZERO ZABOR TALDEKOEK PIZTUKO DUTE JAIAK ABIATZEKO TXUPINAZOA Gauerditik arratsaldera eta, udaletxe aurretik Dema plaza zein frontoi ingurura. Aldaketak datoz aurtengo Santixabelak hasteko moduan. Gunea eta ordu berriak izango ditu jaiei ekiteko, oraingoan Usurbil Zero Zabor taldekoek jaurtiko duten txupinazoak. Eta adi, maskotari lotuta ere aldaketak datoz eta aurtengoan.
T
radizioz, jaiak hasita egonda ere, txupinazoa gauerdian jaurti izan da, udaletxeko balkoitik, helduen danborrada hasterakoan. Festen hasiera iragartzen duen suziri nagusia pizteko uztailaren 1etik Santixabel egunera igarotzeko gauerdia hautatu izan da. Horren arabera ordea, aurten ostiral gauera arte itxaron beharko litzateke, eta hortaz, ekitaldia jaien erdia igarota dagoenean ospatu behar. Aipatu moduan ordea, aurten ez da horrelakorik gertatuko. Festen hasiera goitik behera berritu eta indartu du Jai Batzordeak. Santixabeletako lehen egunean, hau da, ekainaren 30ean afalaurretik botako da txupinazoa.
I
Ekainaren 30ean botako dute txupinazoa.
Arratsaldeko 20:00etan izango da, ostegun horretan ospatuko den Haurren Eguneko ekitaldiak amaitu
ostean. Antolakuntzak herritarrak frontoi eta Dema plazara bertaratzera deitzen ditu.
MASKOTAK, EZOHIKO KOKAGUNEA
txura guztien arabera, balkoitik balkoira lekuz aldatuko da txupinazoa jaurtitzeko lekua. Usurbil Zero Zabor taldekoak arduratuko dira jaien hasierako suziria pizteaz. Modu horretan, Jai Batzordeko kideek hondakinen inguruan burutu duten lana errekonozitu
nahi diete UZZ-ko kideei. Ezohiko leku eta orduan abiatuko dira beraz, Santixabelak. Ordu horren bueltan igo izan da bestalde, aurreko urteetan jaietako maskota. Datorrena ordea inoiz baino goizago kokatuko dute udaletxeko langileek. Ekainaren
30ean bertan, goizean goiz. Kokalekua ere ezohikoa izango dela aurreratzen ari dira. Ikusi beharko zer nolako tamaina eta itxuradun maskota dugun aurtengoan. Laster ezagutuko da egileak ondo gorde eta sekretupean burutu duen lana.
P U BLIZITATEA
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
ekainaren 30ean HAUR ETA GAZTETXOAK ERREGE
Egun pasa kalean eta jai giroan, aurreko urteen moduan, goizetik eta iluntzera etenik ez duen festa prestatu dute, haur eta gaztetxoentzat. Jokoak, bazkaria, tailerrak, jolas parkea… Eskaintza zabala da, goizeko 10:00etan abiatuko dena, iaz estreinatu zen “Primerako egunaren leloa” abestiarekin eta dagokion dantzarekin.
J
aietako eskaintza, adin tarteka bereizia egongo da. Haur eta gaztetxoak ikasten ari diren heziketa zikloa kontuan hartu dute antolatzaileek, euren adinari egokitutako eskaintzaz gozatu ahal izango baitute datorren ostegunean. Herri kirol jokoetan parte hartzeko aukera izango dute adibidez, Haur Hezkuntzako ikasleek. LH eta DBH mailetakoek ginkana entretenigarrian. Herrian barrena osteratxoa erosoki egin ahal izango da, aurrera eta atzera goiz zein arratsaldez ibiliko den txu-txu trenean. Egun osoan zehar zabalik egongo den jolas parkearen osagaietako bat izango da, beste hauekin batera: giza futbolina, trena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina. Buruhandiengandik ihesi lasterka arituko denik izango da eguerdian, hauek trikitilariekin kalera irtetean. Tallerrak, jokoak... Arratsaldeko hitzorduei heldu aurretik, eta indarrak berreskuratzeko, ohi bezala etxera joan beharrean, jai giroan bazkaltzeko gonbita luzatu nahi diete antolatzaileek etxeko txikienei. Hori bai, bazkaria norberak eraman beharko du, eta edaria eta postrea bertan banatuko zaizkie. Otordu ostean, tailer desberdinak zabalduko dira: makillaje edota malabareen ingurukoak esaterako.
H
“PRIMERAKO EGUNA”
aurren Egunak bere ereserki propioa du, iaz sortu eta estreinatu zutena, “Primerako egunaren leloa” izenekoa. Ahaztu zaionari jarraian doa letra, abestiak dioena gogoratzeko: Udara heldu da ta festa giroan gera Etxetikan kalera goizetik arratsera (BIS) Primeran pasatzeko orain gure aukera Ta Usurbilen gainera, ta Usurbilen gainera
Joko askotan parte hartzeko aukera izango dute.
Arratsalde erdian txokolate gozoa jan eta bigarrenez buruhandiek ez harrapatzeko zenbat korrika saio ikusiko ote dira. “Gramola” haur berbena Haurren Eguna berbena giroan amaituko da, “Gramola” ikuskizunarekin. Oholtza gaineko musikari eta animatzaileek girotuko dute, zuzeneko musika jarriz, joko, dantza eta parte hartzea sustatuko dituen emanaldia. Berbena koloretsu, alai eta argitsua izango dela iragartzen dute, Txorromorro taldekoek.
Gaurko egun guztia hain berezia degu Gure_eguna ospatzea degulako helburu (BIS) Aztoratuko degu itsaso lur ta zeru Ez aita eta ez ama ez daude seguru, ez daude seguru Urtea guztian zehar itxaron deguna Santixabel jaietan gaur da: gure eguna, EGUNA, EGUNA
Urtea pasa degu eskolakoen jiran Itxaroten oporrak noiz etorriko ziran (BIS) Estresak jota geunden egun honen desiran Disfrutatu behar degu gaurko kalejiran, gaurko kalejiran Urte guztian zehar itxaron deguna Santaixabel jaietan gaur da: gure eguna, EGUNA, EGUNA
Urte guztian zehar itxaron deguna Santaixabel jaietan gaur da: gure eguna, EGUNA, EGUNA
P U BLIZITATEA
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
uztailaren 1ean OSTIRAL GAU BURRUNBATSUA Dezibelio kopuruak goia joko du ostiral gau honetan. Jaiak Santixabel Egunean sartu ahala, helduen danborrada kalejiran irtengo baita. Artean, Hotzikara, Governors eta Ze Esatek! taldekoek frontoian kontzertu bana eskainiko dute goizaldera arte. Uztaileko lehen asteburua indartsu hasiko da Usurbilen, inondik ere.
A
zkenekoz ekainaren 11n, “Gazte1+ez!” p l a t a f o r m a k Usurbilen antolaturiko kontzertu gauean izan ostean, bueltan dira berriz Santixabel hauetan, Ze Esatek! taldekoak. Reggae, rock eta ska ukituko taldeak uda bete kontzertu ditu aurtengoan. Usurbilen egingo duen geldialdian, dantzan jarriko ditu bai, pilotalekura gerturatzen diren guztiak. Governors taldeak, bi disko ditu kalean eta hirugarrena bidean. Iragartzen ari direnez, kantak lantzen hasi dira eta euren lan berria udazken honetan grabatuko dute Urdaiagako HI-gain estudioan. Artean, iaz kaleratu zuten “Frenetikodrome” eta 2007ko “Itxaron beharra ez da itxaropena” izeneko diskoetako abestiak entzuteko aukera izango da ostiral gauean frontoian. Oholtzara igoko den hirugarren taldea, etxekoa dugu; Hotzikara. Udaberri honetan kaleratu zuten David Illarramendik, Mikel Olasagastik, Antton Aranburuk eta Beñat Arteagak euren estreinako diskoa. Guztira, hardcore trash metal estiloko bederatzi abesti berri. Kontzertua joan baino lehen, euren abestiak ezagutu nahi dituenak Internetera jo besterik ez du. Hiru musika taldeon informazio gehiago helbideotan aurki daiteke: myspace.com/hotzikarausurbil myspace.com/zeesatektaldea myspace.com/governorszone
Ze esatek! taldekoak.
Governors, disko aurkezpenean.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
uztailaren 1ean
K
DANBOR HOTSAK GAUERDIAN
ontzertuak frontoian ospatzen hasiak direla, gauerdian abiatuko da helduen danborrada, ohi bezala udaletxe aurreko plazatik eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu. Eguneko euren bigarren saioa izango da, arratsaldean ere danborra jotzen ibiliko baitira, 19:00etan hasi eta afalordura arte. Santixabel bezperan helduek parte hartuko dute eta honenbestez, ohitura denez, Santixabel egunean, aurten larunbatarekin, ospatuko da haur danborrada. Eguerdiko 12:00etan irtengo dira, hauek ere udaletxe aurretik.
Helduak Santixabel bezperan ibiliko dira kalejiran.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
uztailaren 2an KANTU-ZIKIRO JANA, LARUNBATERAKO PLANA
Gastronomiak eta abesteko zaletasunak, Euskal Herrian bizirik jarraitzen duten bi tradizioek bat egingo dute Santixabel hauetan, kantu eta zikiro jana antolatu baitute uztailaren 2rako. Kuxkuxtu txarangarekin kalejiran ibili eta ondoren, bazkaritarako biltzeko aukera egongo da Askatasuna plazan. Guztia, euskal kantu giroan noski.
E
kainaren 25a, hilabeteko azken larunbata izanda, Kantu-Jira ospatu behar zen Kaxkoan. Iaz bezala ordea, Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek ez dute hitzordua deitu, Santixabeletan ospatuko den saio berezia dela eta. Joan den urtean izan zuen nabarmentzeko moduko harreraren ostean, astebete barru kantu jira eta bazkaria ospatuko dira uztailaren 2an. Antolatzaileek eguerdirako egina dute hitzordua, 12:00etan Mikel Laboa plazan. Kantuan ez dira bakarrik arituko, saioa Kuxkuxtu txarangak girotuko baitu. Ekitaldira esku hutsik ezin dela joan gogorarazten dute antolakuntzatik. “Abestera datozenek, Kuxkuxturen liburuxka ekarri behar dute. Ez duenak, egun berean eskuratu ahal izango du”, ohartarazten dute. Liburuxka ez da bakarrik eguerdi partean burutuko duten kalejirarako, baita gerora Askatasuna plazan ospatuko den zikiro janerako. Aurten ere, kantu eta zikiro jana bateratuko baitira txosnetan. Zikiro jana, kantuan Usurbilgo Euskal Kantu Taldetik ekitaldiotara gerturatzeko gonbita luzatzen diete herritarrei. “Kantu zikiro jana eginez ospatuko dugu Santixabel eguna, Kuxkuxtuk gidaturik, herritarren artean aparteko giroa sortuz”, gai-
Iaz ere, Kuxkuxtu taldekoekin aritu ziren kantuan.
neratzen dute. Zikiro janera joateko asmoa dutenek, adi, egunotan jarriko dira salgai eta, otordu ederra dastatu ahal izateko txartelak.
J
Euskaraz abesteko gogoz dagoenak, oraindik ase ez denak, lasai egon dadila. Bazkalostean ere, kantu emanaldiak jarraituko baitu.
OPORRAK, IRAILERA ARTE
aietako hitzordua ospatuta agurtuko dute ikasturte hau Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek. Hiru hilabeterako oporretara doaz, entsegu saioak ere amaitu baitituzte. Azkena, joan den astearterako, ekainaren 21erako deitua zuten. “Udako oporren ondoren berriro itzuliko gara. Irailaren 24an egingo den Kantu Jirarekin emango zaio hasiera ikasturte berriari”, adierazi dute bilgunetik. Egun
horretan, ohi bezala hilabeteko azken larunbata izanik, Kantu-Jira ospatuko da. Orain arte egin izan duten moduan, jaiotan eta gerora, udazkenetik aurrera ere euskal kantak abestera deitzen dituzte herritarrak, parte hartzera alegia. “Ikas ditzagun euskal abesti berriak eta bultza dezagun gure abesti zaharren transmisio kulturala. Animatu euskaraz abestera!”, deitzen dute Kantu Taldetik.
P U BLIZITATEA
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
GAZTEAK SALTSA JARTZERA DATOZ, OLINPIADA ETA BERTSIO GAUAREKIN
Bertsio gaua, gazte olinpiadak edota patata tortilla txapelketa, herriko hainbat gazteek jaiotarako prestatu dituzten eskaintzen artean daude. Hitzorduak antolatuta, gonbita luzatua diete gazteei, parte har dezaten. Santixabeletan saltsa sortu eta ondo pasatzea nahi dute, gazteen arteko harremanak sustatzearekin batera.
H
erriko hainbat gazteek ere lanean dihardute jaiez gozatzen, zuzenki antolaketa lanetan parte hartzen hain zuzen. Zenbait proposamen interesgarri prestatzen ari dira Santixabel hauetarako. Horien artean ekainaren 30ean ospatuko diren gazte olinpiadak daude. Parte hartzeko baldintza bakarra bete behar da; gutxienez 16 urte izatea.
Argazkia Xiba txapelketa garaikoa da. Hortik aurrera, ekimeneko antolatzaileek gogorarazi dutenez, ez dago adin mugarik, parte hartzeko gogoa izatea aski da. Planteatuko dituzten jokoen bidez, saltsa sortzea baita euren asmoa, eta ez batzuen eta besteen dohainak neurtzen hastea. Horretarako, jolas kooperatiboak bultzatuko dituzte. Hitzordua, ostegun arratsalderako jarri dute, 17:00etan Askatasuna plazan. Txosnak irekitzearekin batera ekingo diete jokoei. Antolatzaileak herriko gazteak gonbidatu nahi dituzte ekimenera. Talde lana bultzatu eta
bereziki, herriko gazteen arteko harremanak sustatu asmoz, bertaratzen diren lagun koadrilak elkarren artean nahasteko asmoa dute. Hau da, jokoetan parte hartzeko talde desberdinetako lagunak, arratsalde batez, joko hauetarako elkarlanean aritu beharko dute. Aipatu moduan, antolatzaileen helburu nagusia betetzeaz ahaztu gabe; ondo pasatzea alegia. “Jolasten ze ondo pasatzen dugun, ez da haurra izan behar jolasteko�, adierazi dute antolakuntzatik.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean HERRIKO MUSIKA TALDEAK, ELKAR NAHASTUTA
Ekimena antolatzeko ideia Akerra Gaztetxearen eguna ospatu zutenetik datorkie gazteei. Orduko hartan burutu zituzten jokoek izandako harrera ikusita, esperientzia errepikatzea erabaki dute, oraingo honetan Santixabeletan.
A
ipatu jai hartan, herriko zenbait musika taldeek ere parte hartu zuten, baina modu berezi batean egin ere. Talde desberdinetako kideak elkarrekin nahastu eta hainbat abesti jo zituzten Txokoalden ospatu zen festan. Ekimen hura, hitzordu bilakatu dute orain, Usurbilgo festetarako. Santixabelak agurtzeko, azken gauerako herriko musika taldeen bertsio gaua antolatu dute txosnen eremuan. Modu horretan, talde bateko bateri jolea, beste taldeko abeslariarekin oholtza gainera igota ikusiko ditugu adibidez. Guztiak ere, kantu ezagunak “bertsionatuko” dituzte. Emanaldia aurkezle batek gidatu eta girotuko du. Entseatzen egunotan Gazteak dagoeneko Harane futbol zelai ondoko lokaletara joan etorrian dabiltza, musika taldeetako egoitzetan biltzen direnekin zehaztasun guztiak lotzen. Abestiak, kanta bakoitza nortzuk joko duten erabakitzeko lanetan aritu dira azken asteotan. Parte hartzea, irekia Parte hartzeko aukera irekia dago halere. Herriko musika talderen bateko kide izan ez arren, musika instrumenturen bat jo eta jaietako bertsio
Parte hartzeko aukera zabalik dago oraindik. gau honetan esku hartu nahi duenak, antolakuntzarekin harremanetan jarri besterik ez du. Bidal dezala e-mail bat: bertsio.gaua@hotmail.com. Santixabelak hasi bezala agurtuko
J
dira, lau eguneko parranda saioen ostean nekatuta egon arren, indar biziz. Azken traka burutu ostean izango da, uztailaren 3an, gaueko 23:30etatik aurrera.
PATATA TORTILLA TXAPELKETA
aiotarako hirugarren proposamen bat ere badute gazteok. Patata tortilla txapelketa antolatu dute uztailaren 1erako. Oilasko Biltzaileen Eguna ere izango den horretan, goizean txoko desberdinetatik osteratxoa egin, bazkaldu eta joko desberdinetan parte hartu ostean, tortilla onena egiten saiatu ahal izango dira. Oinarrizko
osagaiak, hala nola, arrautzak, patatak edo gatza antolakuntzak jarriko du. Ohartarazten dutenez ordea, ekimenean parte hartzeko asmotan direnek zartagina eraman beharko dute, baita hala nahi badute, “osagai gehigarriak ere”. Txapelketan parte hartzeko unean bertan izena eman beharko da. Uztailaren 1ean, 19:00etan txosnetan.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean HERRI KIROLAK, JAIETAKO AZKEN EGUNEAN 3. Mailako Aizkolari Txapelketako kanporaketa jaietan jokatuko da. Giza-proban, Usurbilgo taldeak Bizkarreko idi-parea izango du arerio. Eta harri-jasotzaileek, Usurbilgo harriari heldu beharko diote. Hori guztia jaietako azken egunean izango da. Usurbilgo harria Iazko harriarekin, nahikoa lan izan zuten Aimar Irigoienek eta Izeta II-ak. Aurten, ordea, harri berriak izango dira Santixabeletan. Gazteek 100 kgko harriarekin lan egin beharko dute eta helduek 130 kg-koarekin. Harrijasotzaile gazteen artean, Jagoba Otaegi, Telleria gaztea eta Goenatxo gaztea arituko dira 100 kgko harriarekin borrokan. Helduen artean, oraingoz, hauek dira ziurtzat jo daitezkeen harrijasotzaileak: Urtzi Telleria, Izeta III, Iban Ugartemendia eta Bertiz. Emakumezkorik ez aurten Antolatzaileek bi emakumezko gonbidatu dituzte aurtengo jaietara. Iaz bezala, Idoia Etxeberria eta Miren Urkiola ekarri nahi zituzten. Baina bi harrijasotzaile hauek lesionatuta daude. Hauen ordez, gazte txapelketa antolatu dute eta mutil gazteen artean, esandakoak arituko dira Santixabeletan: Jagoba Otaegi, Telleria gaztea eta Goenatxo gaztea. Amaitzeko, giza-proba Usurbilgo taldean kanpoko beste tiralari batzuk ere arituko dira. Edizio hau ixterakoan, oraindik argitu gabe zegoen zeintzuk izango diren gizaproban arituko direnak. Hori bai, 1.000 kg-ko harriari tiraka aritu beharko dute, 20 minututan zehar. Aurrez aurre,nor baino nor, idiparea izango dute, Bizkarrekoak izango dira idiak eta aipatzekoa da lehen
Bizkarreko idi-parearen aurka lehiatuko dira aurten.
aldiz izango direla Usurbilgo plazan lehian. Idiek, ordea, 1.800 kg-ko
harriari tiraka aritu beharko dute, 20 minututan zehar.
EUSKAL HERRIKO AIZKOLARI TXAPELKETAN,
A
3. MAILAKOEN ARTEKO KANPORAKETA JOKATUKO DA izkolari txapelketa jokoan da egun hauetan eta 3. mailakoen arteko kanporaketa bat Santixabeletan jokatuko da. Eguraldiak laguntzen badu behintzat, Dema plazan jokatuko da uztailaren 3an igandea, eguerdiko 11:30ean hasita. Partehartzaileen artean hiru usurbildar izango dira: Juan Esnal Iruretagoiena, Haritz Esnal Odriozola eta Xabier Dorronsoro Ariz.
Herriko hiru aizkolari hauekin batera, 3. mailako aizkolari txapelketa honetan honako hauek ere izango dira lehian: Arkaitz Jauregi (Araba), I単aki Kintana (Araba), Ramiro Llanos (Araba), Darius Acu (Bizkaia), Aitor Urteaga (Gipuzkoa), Asier Pellejero (Nafarroa), Moises Gogorza (Nafarroa), Jabier Etxeberria (Nafarroa) eta Aritz Go単i (Nafarroa).
P U BLIZITATE A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean PUNTA PUNTAKO BERTSO SAIOA, SANTIXABEL EGUNA AGURTZEKO
Larunbat gauean, afalostean, patxada osoan bertso saio ederra antolatu dutenez, entzuteko aukera ezin da galdu. Uztailaren 2an, Santixabel Eguna agurtzeko punta puntako sei aurpegi ezagun gonbidatu ditu Jai Batzordeak. Zaletuak hartu dezala eserlekua eta hortik aurrera, bertsolariek dute hitza, 22:00etatik aurrera frontoian.
B
ertsozaleek urtero moduan, hitzordu klasiko bat dute zain Santixabeletan. Jaietako larunbat gauez, uztailaren 2an ospatuko den bertso-saioak aurten ere ez du hutsik egingo. Puntapuntako sei bertsolariek osatuko dute lan taldea, zaletuen gozamenerako. Gai jartzaile lanetan, Bota Punttuba bertso eskolako Imanol Arabaolaza “Txatxari” arituko da. Hauek dira pilotalekuan ospatuko den ekitaldian parte hartuko duten sei bertsolari ezagunak: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina, Unai Iturriaga eta Asier Azpiroz.
Andoni Egaña eta maialen lujanbio arituko dira kantuan.
XXXV. BERTSOPAPER LEHIAKETAN PARTE HARTZEKO AZKEN EGUNAK
J
aietako bertso saioa amaituta emango da ezagutzera XXXV. Bertsopaper Lehiaketako lan sariduna eta bere egilea nortzuk diren. Epaimahaiaren erabakia jakiteko oraindik ordea astebete pasatxo geratzen da, eta txapelketan parte hartzeko epeak zabalik jarraitzen du. Bertsopaper Lehiaketako lanak aurkezteko azken eguna, ekainaren 29a izango da.
Parte hartzeko honako baldintzak bete behar dira: -Usurbildarra izatea. -Gai librean idaztea. -Lanak, ekainaren 29a baino lehen Udaletxera eman edo postaz bidali: XXXV. Bertsopaper Lehiaketa, Joxe Martin Sagardia Enparantza, 20170 Usurbil. -Lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute.
-Gutxienez 8 bertso; gehienez 10. -Sariak: lehenak, 200 euro eta txapela. Bigarrenak, 150 euro. Hirugarrenak, 100 euro. -Lanak egilea nor den adieraz dezakeen daturik gabe aurkeztuko dira, izengoitiz. -Lanarekin batera gutun itxi batean partehartzailearen datu pertsonalak ipini. -Erabakia jaietako bertso saioan emango da aditzera: uztailaren 2an.
P U BLIZITATE A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean ALKOHOLEMIA PROBA EGITEKO AUKERA EGONGO DA, ASKAGINTZAK JAIETAN JARRIKO DUEN POSTUAN
G
ozatu, ez tronpatu! izeneko drogen kontsumoaren inguruko sentsibilizazio kanpaina burutuko du Askagintzak datozen Santixabeletan. Adingabeko eta helduek alkohol frogak egiteko aukera izango dute, herrian gauez jarriko duten postuan. Drogen kontsumo desegokiak dituen arriskuak gutxitzeko sentsibilizazio kanpaina burutuko du datozen Santixabeletan Askagintzak, drogak eta droga-mendekotasunen fenomenoaren normalizazioaren aldeko herri erakundeak. Bereziki prebentzio lanetan diharduen bilguneko kideek, jaiotako gau batean, alkoholimetro postua jarriko dute ordu batzuetan. Bertan, boluntarioki norberak alkoholemia froga egiteko aukera izango du, adinaren arabera froga mota desberdina. Adinez nagusiak ez diren gaztetxoen kasuan, alkoholimetro froga
B
Txosten bat egingo dute festen amaieran Askagintzakoek.
kualitatiboa egingo da. Kasuotan, froga hauek “positibo edo negatibo adierazten dute soilik”, Askagintzatik jakinarazten dutenez. Negatibo ematen duten adingabeek izan duten emaitza “saritzeko” kanpainako lema, “Gozatu ez tronpatu!” dioten eranskailuak jasoko dituzte.
Helduen kasuan, froga kuantitatiboak egin ahal izango dituzte, Askagintzatik berri ematen dutenez, “autoa edo motoa hartu nahi izanez gero”. Kanpainan jasotako emaitzekin txosten bat prestatu eta Usurbilgo Udalari helarazi asmo dio Askagintzak.
NERABEEKIKO KEZKA
ilgunetik ohartarazten dutenez, asteburuetako gehiegizko kontsumoak edota droga ezberdinen arteko nahasketak, “jarrera oldarkorren ugaritzea, genero indarkeria, denbora librea kudeatzeko zailtasunak…” dakartza besteak beste. Alde horretatik kezkagarritzat jotzen dute adingabe eta gazteek edari alkoholdunak kontsumitzeko duten modua. Kontsumo joerak aldatu direla diote
Askagintzatik. “Kontsumo esperimentalak hasten direneko adina jaitsi egin da, geroz eta gazteagoak hasten direlarik substantzia hau probatzen”, diote. Ohiturak aldatu direla gaineratzen dute; kontsumoaren orokortzea eta zabaltzea ematen ari baita euren esanetan, alkoholak gure gizartean onarpen maila handiagoa du, arriskuen pertzepzioa txikitzen doa, alkohola beste substantziekin nahasteko egoe-
rak ugaritzen doaz… Horren guztiaren ondorioa argia da Askagintzakoentzat. “Gazteen artean eragin negatiboa du, droga ezberdinen kontsumo desegokiak ugaritzen ari direlarik”, gogorarazten dutenez. Euren arabera, drogak kontsumitzeko modu desegokiak agerian uzten du, “egungo gizartean pertsonek dituzten gaizki egote eta zailtasunak”. Informazio gehiago: askagintza.com
P U BLIZITATE A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean JAIETAKO EGITARAUA
Ekainak 30 osteguna
Haurren Eguna
10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako kanta eta dantzarekin. 10:00-13:00 Herri kirolak HHkoentzat. Ginkana LH eta DBHkoentzat. Puzgarriak. Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu trena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina. 13:00-13:30 Buruhandiak trikitilariekin. 13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta postrea banatuko da).
15:00-17:00 Tailerrak: makilajea, pinak, malabarak eta pinpilin pauxa. Puzgarriak. Jolas parkea: giza futbolina, Txu-txu trena, zezen mekanikoa, quads, errokodromoa eta tirolina. 16:30 Igel Joko txapelketa Artzabalen. 17:00 Txokolatada. 17:00 Txosnen irekiera eta gazte olinpiadak (16 urtez gorakoentzat) Askatasuna plazan. 17:45-19:00 Ikuskizuna frontoian: Gramola. 19:00 Buruhandiak txistulariekin. 19:30 Bertso triki poteoa. 20:00 Txupinazoa Usurbil Zero Zabor
taldearen eskutik, frontoi inguruan. Ondoren, sabel dantza eta saloi dantza erakustaldia frontoian. 23:00 Kontzertua txosnetan: Itziarren Semea, Egurrata Kitto eta Willis Drummond.
Uztailak 1 ostirala
Oilasko Biltzaileen Eguna
05:30 Oilasko biltzaileen gosaria. 09:00 Esnadeia trikitilariekin. 10:30 Haur eta gaztetxoentzako IX. Pintura Lehiaketa (materiala bertan
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean JAIETAKO EGITARAUA banatuko da). 11:30 Toka txapelketa Artzabalen. 13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Ondoren, oilasko biltzaileen jokoak. 16:00 Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian. 18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 19:00 Tortilla patata txapelketa txosnetan. 19:00-21:00 Helduen danborrada. 21:00 Herri afaria txosnetan. 23:30 Kontzertua frontoian: Governors, Ze Esatek! eta
Hotzikara. 24:00-01:00 Helduen danborrada. 01:30 DJ Bull txoznetan. 02:00 Platano dantza txosnetan.
Uztailak 2 larunbata
Santixabel Eguna
09:00 Esnadeia txistulariekin. 09:30 VII. Kayak jaitsiera Alirin. 10:00-11:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 11:00 Meza Nagusia. 12:00 Umeen danborrada udaletxe aurretik hasita.
12:00 Kantujira Kuxkuxtu taldearekin. Jarraian, lore eta salda banaketa dema plazan. 14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan. Ondoren, kantu emanaldia. 16:30-17:30 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 17:00 XXXVIII. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak). 18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. 22:00 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: Andoni Ega単a, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Sustrai
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean JAIETAKO EGITARAUA Colina, Unai Iturriaga eta Asier Azpiroz. Gai-jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari�. Jarraian, XXXV. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa. Ondoren, dantzaldia frontoian: Triki ta Ke.
01:00 Karaokea txosnetan.
Uztailak 3 igandea
09:00 Esnadeia dultzaineroekin. Egun osoan, dultzaineroak. 11:30 Zanpantzarrak. 11:30 Herri kirolak. 3. mailako Euskadiko Aizkolari Kanporaketa. 12:00 Meza Nagusia. 12:30 Aoizko erraldoiak eta Murtxanteko jotariak. 13:00 Herriko dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria.
15:30 XV. Mus txapelketa txosnetan. 18:00 Buruhandiak eta Usurbilgo eta Aoizko erraldoiak dultzaineroekin. 18:30 Herri kirolak. Usurbilgo harria altxatzeko marka jartzea. Ondoren, giza-proba: Usurbilgo selekzioa (1.000 kg harria) idi parearen aurka (1.800 kg harria). 23:00 Jaien bukaera azken trakarekin. 23:30 Herriko musika taldeen bertsio-gaua txosnetan.
P U BLIZITATEA