www.noaua.com
ASTEKARIA - 2011ko uztailaren 15ean - XV. urtea - Usurbil, 457. zenbakia
Lazkaoko artxibategiari buruzko liburua osatu du Torrealdaik
Usurbil FT taldekoak pozik dira denboraldiak eman duenarekin
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean ATARIKO HAIZEA
Albistea iruditan
3
53 mendizale Pirinioetan barrena iro ederra izan dute, eguraldi ere lagun, eta parte hartzea, azpimarratzeko modukoa. Astebururako Andatza Mendizale Elkartekoek Pirinioetara joateko antolatua zuten txangoan 54 laguneko taldea osatu dute. Ondoko irudiko guztiak. Herritarrak gehienak, baita inguruko udalerrietako mendizaleren batzuk ere. Hauxe, antolakuntzatik NOAUA!ra igorri duten balorazio oharra: “53 mendizale joan gara Astun-Portalet larunbatean eta Escarrilla-Izas-Canfranc igandean ibilbideak egiteko. Gehienok usurbildarrak baina oriotarrak, beasaindarrak eta hernaniarrak ere izan dira gurekin. Eguraldia oso ona izan dugu, eta 53ko taldea oso ondo moldatu gara. Aipamen berezia aurten etorri den gazte taldea-
G
Astun-portalet eta escarrilla-Izas-Canfranc ibilbideak osatu dituzte.
rentzat, izan duten jarrera baikorra eta jatorrarengatik, eta Miel Arrastoa-
rentzat, 84 urteko adinarekin bi ibildeetan gure aldamenean izateagatik”.
Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia
943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498
Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika
943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395
DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Español BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel
943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840
NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Alaitz Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Alaitz Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai, Belmonte Auzo Elkartea eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
Euskal presoak
Euskal Herrira!
4
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean HERORREK ESAN
UGAITZ AGIRRE
Eromenarekin dantzan
upa irakurle. Gaurkuan nei tokatzen omen zait hemen idaztia eta zoze idatzi berko deu, baño nola oporretan harrapatu nauen ba olerki bat jarriko izuet zuen denboa librian irakurtzeko, nei politta iruitze zait, zui eztait. Ta galdetze bayozu zue buruai zeatik honek oan poesia bat idatzi ber dun hemen ta zeatik ez kritika bat eo notizin bat, eantzungo izuet xinple-xinple: ez takat gogo ostitik pentsatzen jartzeko ta dazkaten notizi geyenak eguzkiya ezkutatze danekuak dia, alegiya parrandakuak. Idazkean re notatzea relax bat hartu deula ta kalian bezela idazten hasi geala. Beno besteik gabe, hau aurtengo kurtsoko azkenekua da ta hurrengo idatziyan eongo gealakuan irakurle ondo pasa datozen eo etorri zaizkizun oporretan. Aio.
A
Azken afaria marisko eta cava artean joan zen burua estutzen zuen antifaza kentzeko asmoarekin. Melodia hutsak airean galtzen ziren edertasun horrek itsututa, baina zuri berdin zitzaizun hori baldin eta kasinoko mahaian zeuden fitxa guztiak zure bandoan bazeuden. Sonbreroa kendu zenidan, tabakoa kontsumitzen zen neoizko argi gorrien elektrizitate kutxek euli nazkagarrien soinu bera egiten zutelarik. Soinekoa FBIaren baimenarekin altxa nizun. Baina legea hausteko esan zenidan San Petersburgetik harantzago bukatu nahi ez banuen. - Hotza egiten du han.
Eta sumendiaren babesean zainak lehertzeari ekin genion garrasiek garrasien antzik ez zutelarik. Trena galdu genuen ordubietako geltokian eta itsasontziak lapurtu genituen heroina kontrabandoan / ekartzeko. Eta eromenean galtzeko! Medikuen errezetak biluztea bezalakorik ez dago, heriotzari noizbehinka deitzea. Deabruarekin zortzi kopa hartzera joatea eta taberna isolatuetako komunetan birjinitatea dekapitatzea. - Mandragora, bi txupito! Rock & rolla blues psikosi batean bihurtzen da. Galtzak eranztea bezalakorik ez dago olatuen gainean dantzatzen duzunean, masturbatzera noa! Nik xake, zuk mate! Bota dezagun Eiffel dorrea lurrera eta Sena ibaiaren azpian gorde erdoildu dadin bere amoranteen bihotzetan. Amen. Hirugarren Mundu Gerra: zerua erori da eta gu bitartean azken tragoa hartzen egongo gara delituaren autopistetan naufragatzeko. Fusilek ez dute eromena inoiz geldituko! Whisky ezkoziar bat, zigarro bat. Jainkoetan sinesteko ahalegin bat egiteko fedea behar baita. Ohean begiak ixten ditugunean beste kontu bat izango da.
Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Imanol Ubeda - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai
NOAUA!-ko bazkidetza ordaintzeko garaia heldu da stiral honetan, urtero moduan uztailaren 15ean, NOAUA! bazkidetzak kobratzen hasiko da. Iazko kopurua mantendu da aurtengoan ere; kuota 36 eurokoa izango da. Bazkide bakoitzari ohartarazten zaionez, “kutxa bidez kobraketa egiteko baimena eman
O
badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere”. Kuota eskuz ordaintzen dutenek aldiz, honako hau dute, NOAUA!ko kontu korronte zenbakia: Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101 0069 15 0010543064. Azken urtean datu pertsonalei loturi-
ko aldaketarik izan duten bazkideei ahalik eta lasterren horren berri ematea eskatzen zaie NOAUA!-tik. Argibide eta informazio gehiago 943 360 321 telefono zenbakian, elkartea@noaua.com helbidean edo NOAUA!-ko egoitzan bertan.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean PIL-PILEAN
5
Bruño ahizpek helegitea aurkeztuko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiaren aurka artzelara joan beharko ez duten arren, Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebete eta hiru hilabeteko espetxealdiarekin zigortu berri ditu Blanca eta Maribel Bruño ahizpak. Komunikatu bidez jakitera eman dutenez ordea, epaia errekurrituko dute Espainiako Auzitegi Gorenean.
K
Bide batez, herritar, zenbait alderdi politiko eta erakundeetatik jasotako elkartasun keinuak bihotzez eskertzen dituztela adierazi dute. Oso modu berezian eskertu nahi dituzte, lekuko gisa epaiketan deklaratu zuten zenbait kargu publikodun.
Justizia eske ETA-ri ustez 6.000 euro ordaindu izanagatik Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortzen dituen lehen enpresariak dira Bruño ahizpak. Fiskaltzak bosna urteko kartzela zigorra eta 27.000 euroko isuna eskatzen zuen bakoitzarentzat. Aipatu moduan ordea, bi enpresarien “gaindiezineko beldurraren” argumentua baliatuta, Auzitegi Nazionalak azkenean, urtebete eta hiru hilabeteko espetxealdiarekin zigortzea erabaki du. Horrenbestez, Bruño ahizpek ez dute kartzelara joan beharko. Epaiaren aurka, Auzitegi Gorenean aurkeztera doazen helegitearekin, bi ahizpek justizia egitea eskatzen dute.
Atxilotu zituztenean Orion eginiko agerraldiaren argazkia.
Auzitegi Nazionalak halako zigorra jartzen duen lehen aldia da. Aipatu zigorra bertan behera uztea eskatu zuten duela aste batzuk Eusko Legebiltzarreko EAJ-PNV, EA eta Aralar taldeetako ordezkariek, epaia bidegabetzat jotzen baitute.
Ika-mika
Elkartasun osoa Kale Nagusiko bizilagunei surbilen Nahi Ditugu elkarteak joan den ekainaren 26an Kale Nagusiko etxebizitza batean izandako erasoa salatu nahi du eta elkartasun osoa adierazten die bizilagunei. Adituek eta baita bertakoek ere egiaztatukoaren arabera, euskal preso eta iheslarien etxeratzea eskatzen zuen banderola bat nahita errea
U
izan zen eta, ondorioz, sutea eragin zuen. Zorionez, kalteak soilik materialak izan ziren baina ekintza horren atzean asmo txarra usaintzen dugu. Gure senitartekoen etxeratzea eskatzearen zilegitasuna nabarmendu nahi dugu, batez ere, Euskal Herrian normalizaziora eta benetako bakera iristeko
gero eta sektore gehiago –gu tartean– lanean ari diren une honetan. Bide batez, herritarren konpromisoa eta laguntza behar beharrezkoa dela gogoratuta, presoen eskubideen eskaera ozen aldarrikatzen segi dezatela eskatzen dugu. Usurbilen Nahi Ditugu! elkartea
IKA MIKA ATALERAKO IDATZIAK GEHIENEZ 2.000 KARAKTERE IZANGO DITU. ALE BAKOITZEAN EZ DIRA BI IKA-MIKA BAINO GEHIAGO ARGITARATUKO. IKA-MIKA BAT BAINO GEHIAGO IRISTEN BADA, NOAUA!k IDATZI HORIETAKO BAT HURRENGO ALE BATEAN ARGITARATZEKO ESKUBIDEA IZANGO DU. NOAUA!k ez du bere gain hartzen IKA MIKA atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Hurrengo alea: uztailak 22. Idatzia ekartzeko azken eguna: uztailak 18. * Ezizena ere onartzen da, baina idatziaren egile den gizabanakoaren NA edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da Ika-mikarako idatzia (Ika-mika araudia, NOAUA! astekaria)
6
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean PIL-PILEAN
Ate joka dira jada Santioak, San Estebanak eta Atxegaldeko festak antixabelak igarota, jaien lekukoa hartzeko hautagairik ez da falta inguruotan. Berehala datoz Santioak, uztailaren 23an hasita. Abuztuko lehen egunetan ospatuko dira bestalde San Estebanak Urdaiagan eta hilabeteko azken asteburuan festa giroa nagusituko da Atxegalden. Jai gosea duenak izango du bai, non ase uda honetan ere.
S
Zazpi jai egun izango dituzte, bi txandatan banatuko diren Santioek. Zubietako jaiak, astebete barru uztailaren 23an hasi eta San Inazio egunera arte, hilaren 31ra arte luzatuko dira. Atxegaldeko festak abuztuko azken asteburuan izango dira.
DANTZALDI MUSIKALA ZUBIETAN
“Izen emateko epea zabalik egongo da, uztailaren 22ra arte, honako telefono zenbakian: 626 735 354” Astebeteko tarte horretan, denetariko ekitaldiak tartekatuko dira jai egitarauan. Euskal Herriko hainbat musika talde igoko dira frontoi estalian jarriko duten oholtza gainetik: Egan, Laiotz, Gozategi, Trikihots… Tartean, baita usurbildarrik ere; Mendeku Itxuak kontzertua eskainiko du uztailaren 30ean ospatu ohi den Gau Pasa Egunaren baitan. Lehenago, Oilasko Biltzaileen
Eguna eta haurrena ospatuko da, uztailaren 26 eta 29an hurrenez hurren. Hilaren 25ean ospatuko da jai egun nagusia, Santio Eguna eta bezperan, jubilatuena. Egunez Zubietara gerturatzeko izango da zaletasun eta adin tarte guztiei zuzenduriko hitzordurik. Herri kirolak, soka-dantza, III. Bizikleta Lasterketa… Indartsu datoz aurtengoan ere, Zubietako jaiak.
Dantzaldia, banaka zein taldeka Santio hauetako ekitaldi eskaintzan, bada berrikuntzarik. Herritarrak protagonista izango dituen dantzaldi musikala antolatzen ari da Zubietako Jai Batzordea, datozen Santioetarako. Ekitaldia, uztailaren 24an ospatuko
da, arratsaldeko 18:00etan Zubietako plazan. Ekimenera banaka edo taldeka aurkeztu daiteke. Taldeka bada, gehienez bost kideez osaturikoa izan beharko du. Emanaldiak epaimahai batek baloratuko ditu eta adinaren araberako hiru sari banatuko dituzte: 12 urte artekoen mailan, Txiki Parken askaria eta festa; 12-19 urte artekoenean, Barazarren afari merienda. Eta 20 urtetik gorakoen artean, asteburua oparituko da nekazaritza-etxe batean. Dantzaldi musikalean izen emateko epea zabalik egongo da, uztailaren 22ra arte, honako telefono zenbakian: 626 735 354. “Animatu eta parte hartu!” deitzen diete antolatzaileek herritarrei.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean PIL-PILEAN
Datorren asteburuan hasiko dira Zubietako festak
UZTAILAK 23 LARUNBATA 19:00 Jaien hasiera (buruhandi, kantu-jira, txosnen irekiera etab...). 21:00 Herri afaria. 00:00 Egan taldearekin erromeria. Ondoren Itzartu taldearekin jaiarekin jarraitzeko aukera. UZTAILAK 24 IGANDEA Jubilatuen Eguna 10:30 Meza. 12:00 Herri-Kirolak. Korrika, Txingak, Lokotxak, Trontza, Sagar-biltzea eta Arto aletzea. 14:00 Jubilatuen bazkaria. 18:00 Dantzaldi musikala. Ondoren Uxue eta Lierni trikitilariak, Sardina jana, piperrak eta sagardoa dastatzeko aukera. 23:00 Kontzertua: Blaka. Ondoren Laiotz taldearekin erromeria.
UZTAILAK 25 ASTELEHENA Santio Eguna 09:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik. 10:30 Meza nagusia. 11:30 Hamaiketakoa. Ondoren Soka-dantza. 18:00 XIV. Trikitixa txapelketa. Ondoren Nekane eta Oihana trikitilariak eta buruhandiak. 22:30 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” eta Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Ondoren Nekane eta Oihana trikitilariak. UZTAILAK 26 ASTEARTEA Oilasko Biltzaileen Eguna 06:00 Oilasko biltzaileen irteera. 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta azken dantza.
Datorren asteko NOAUA!n argitaratuko dugu Santio jaien gehigarri berezia, egitarau osoarekin.
7
San Estebanak, abuztu hasieran ste berria hastearekin batera, hasiko dugu abuztua, eta lehen egun horietan ospatuko dira aurten Urdaiagako festak. Hilaren 3an ospatuko da jai nagusia, San Esteban eguna. Eta abuztuko lehen asteburura arte luzatuko dira auzoko festak. Haurrei zuzendutako ekitaldiak, oilasko biltzaileak, gauetan kontzertuak, jokoak… Aurten ere aski ezagunak diren hitzorduez osatuko da San Estebanetako egitaraua. Jai Batzordea egunotan aritu da, programako azken zehaztasunak lotzen.
A
Urtemuga borobila Atxegalden buztuaren 26tik 28ra ospatuko dira, askorentzat lanera itzuli aurreko azken jaiak; Atxegaldekoak. Hamarkada batetik gorako etenaldiaren ostean, 2007an itzuli ziren festak bertara. Honenbestez, aurten jaiak berpiztu zireneko bosgarren edizioa beteko da. Antolatzaileei ez zaie oharkabean pasako urteurren hau. Atxegalde, Zubieta eta Urdaiagako festetako egitarauak, eta leku batean zein bestean izango denaren berri, jai hauen inguruko nondik norako guztiak, udako oporraldi aurreko azken NOAUA!-n jasoko ditugu. Astebete barru.
A
8
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean HERRIKO TALDEAK
Alkartasuna Kooperatibaren egoitza berria larunbatean inauguratuko da kainaren 21ean ireki zuten gune berria, baina ofizialki larunbat honetan, uztailaren 16an inauguratuko dute, herri kirol, hamaiketako eta dantzariekin. Kalezarretik Atallu industrialdera lekuz aldatu baita Alkartasuna Kooperatiba. Saltoki berria du orain, eta handiagoa. Bezeroen artean, gune berriak harrera oso ona izan duela diote langileek.
E
Lehen egunetan bezero batzuk, noizbehinka Alkartasunara joan ohi direnek ezustekoa jaso zuten Kalezarreko lehengo egoitzara gerturatzean, ez baitzekiten kooperatibakoak lekuz aldatu eta egoitza berria ireki zutenik. Bertako langileetako batek, Aitziber Matxainek gogorarazten duenez, “ezustekoarekin bilatu ziren. Kalezarko egoitzara joan eta itxita bilatu baitute, gehienbat tarteka etortzen diren bezeroek”.
KALEZARRETIK ATALLURA “Langileekin batera, batzordeko kideek eta bazkideek lagundu dute lekualdatzean” Langileentzat ordea egoitza aldaketa ez da inolaz ere ezustean etorri, eurentzat aspaldiko kontua baita. “Badira urte batzuk hona etorri behar genuela genekienetik”, adierazi du Matxainek. Joan den ekainaren 21ean ireki zuten Atalluko gune berria, bezeroentzat dena prest izateko lanak ordea lehenago hasi zituzten. Eguneroko lanaz gain, mudantza lanez arduratu behar izan dute. Aste Santuko jai egunak esaterako, produktuak non kokatu eta saltokia nola antolatu, horretan jardun zuten. Lan karga handiena ordea, egoitza berria ireki aurreko bi asteetan izan zuten, ekaina hasieran. Hori bai, prestaketa guztiak elkarlanean burutu dituzte. Langileekin batera, “batzordeko kideek eta bazkideek lagundu dute”, adierazi du Matxainek. Atzeko lan horren emaitza, duela hiru astetik
Aitziber Matxainen esanetan, bezeroek oso gustura hartu dute gune berria.
bertatik bertara ikus daiteke, Atallun irekia dagoen egoitzan. Kalezarko gunearekin alderatuta azalera berdintsua du berriak, nahiz Matxainek gogorarazten dutenez, “denda handiagoa den”. Eta horrek Alkartasunakoei, salgai duten produktu bakoitzari bere tartea ematen lagundu die, lehen biltegian zituzten hainbat gaik orain egoitza berriko dendan euren txokoa dute. Euren eskaintzan badira edo izango dira berrikuntzak aurrerantzean; gasoil zerbitzua eskainiko baitute, baita erlezaintzarako materiala ere. Bezeroek oso gustura hartu dute
gune berria, langileak artean, Aitziber Matxainek adierazten duenez “ohitze prozesuan” jarraitzen dute.
Udako ordutegia, abuztuan Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00/ 16:00-19:30. Larunbatetan; 9:00-13:00. Abuztuan, goizez bakarrik irekita. Arratsaldetan itxita. Helbide berria: Atallu industrialdea, 26. Telefono zenbakia: 943 361 114. E-posta: alkartasuna@usurbil.com Web orria: alkartasunausurbil.com
Aizkolariak, giza-proba, hamaiketakoa… ekitaldi denak Atalluko egoitza berriaren atarian arunbat goiz eta eguerdi partean burutuko den inauguraziorako ospakizun sorta antolatu dute Alkartasunakoek. Bide batez, oraindik ere egoitza berria ezagutzen ez duenak horretarako aukera ere izango du larunbatean. Alkartasunatik inaugurazio ekitaldira gerturatzeko gonbita luzatzen zaie herritarrei. Hauxe da uztailaren 16rako lotu duten egitaraua: 11:00 Aizkolariak: Esnal aita-semeak eta Xabier Dorronsoro-Aitor
L
Urteaga. Ondoren, herriko trikitilariak, dantzariak eta bertsolariak. Gero, Dema 650 kiloko harriarekin: Orioko giza-proba taldea Etxetxoko behorraren kontra. Goiz osoan zehar, burruntzian erretako txekorra banatuko da, baita txorizo egosia ere. Saizar eta Urdairako sagardoa txotxean eta “Usurbilgo Sagastiak” en sagar muztioa doan. Tokia: Alkartasuna kooperatibaren denda berriaren atarian.
10
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean E RREPORTAJEA
Etxeko txikienak jaun eta jabe, udako aisialdi tartean rriak, txantxa giroa, jolasak, eta batez ere, lagun artean primeran pasatzeko aukera, hori guztia eta gehiago eskaintzen diete haur eta gaztetxoei zuzendurik, aurtengo uda honetan ere antolatu diren txokoek. Astelehenetik ostiralera, goizez 150 haur eta gaztetxo inguru parte hartzen ari dira Kaxkoan, Zubietan eta Aginagan prestatu diren udaleku irekietan.
I
Gehienak Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko Udajolas ekimenean dabiltza. Maiatzeko bigarren hamabostaldian izena eman zuten, 4-12 urte arteko 106 haur hain zuzen. Santixabelak bukatu ostean, biharamunean hasi zuten aurten lanean dabiltzan 16 begiraleek haurrekin uztaileko astegun goizak igarotzeko duten ardura.
UDAJOLAS “Zumaian izan ziren joan den astean, baina irteera gehiago burutuko dituzte udalekuak amaitu artean� Udajolas abiatu aurreko asteetan begirale taldeak eginiko hainbat bileretan prestatzen joandako ekintza sortaz gozatzen hasiak dira ehunetik gora haur eta gaztetxoak. Udaleku irekiak amaitu artean, uztailaren 29ra arte, astero alor bereko ekintzekin hornituko duten Kirolaren Eguna ospatuko dute. Astean behin baita Usurbildik kanpora joango dira egun pasa. Zumaian izan ziren joan den astean, baina txango gehiago burutuko dituzte udalekuak amaitu artean; Hernaniko igerilekuetara edota tradizioari eutsiz, San Estebanera gau bat pasatzera. Beste udalerrietako gaztetxoak ezagutzeko aukera ere izango
Aginagako txokoetan ere San Ferminak ospatu dituzte.
dute. Ibarrara ere joango baitira, egun batez, hango ludotekakoekin egotera. Usurbila itzuliz, hainbat egun berezi ere ospatuko dituzte; Zirkoaren Eguna esaterako. Eta noski, halako ospakizun bereziak begirale eta gaztetxoen parte hartzea eskatzen dute, ez bakarrik ekitaldiaz gozatzeko baita guztia prestatzeko ere, eskulanen
bidez esaterako. Eta hilabete osoko egitarauan, ezin ahaztu, begiraleen esanetan, beste hainbat denbora pasen artean, haur eta gaztetxoentzat gustagarriena den ekintza, harrera bikaina izaten duena; Uraren Eguna. Azken orduko aldaketarik ez bada, ostiral honetan, uztailaren 15ean ospatuko dutena.
Aste tematikoak, Aginagan stegun honetan amaituko diren San Fermin jaietako egun nagusia, uztailaren 7a izan ohi da. Egun horretan ospatzen da lehen entzierroa, ez bakarrik IruĂąean, baita gurean ere. San Praixku guraso elkarteak uztailerako Aginagan antolatu dituen udako txokoen baitan, lasterka ugari egin zuten bertan parte hartzen ari diren 4-12 urte arteko haur eta gaztetxoek joan den ostegunean. Jantzi zuriekin, eta lepoan zapi gorria zutela ospatu zituzten mundu mailako festarik ezagunenak, txokoetako bi begiraleek eta izena eman duten hogei haur inguruk. Uztailaren 1ean
O
hasi zuten ikasturtea amaitu osteko aisialdi tarteko eskaintza, eta astelehenetik ostiralera goizero bilduko dira, hilaren 29ra arte. Ordura arte, asteroko ekintzak gai baten inguruan antolatu dituzte; San Ferminak izan ziren haur eta gaztetxoei proposatu zieten lehen gaia. Datozen asteotakoak, bakero, pirata eta indioei loturikoak izango dira. Aginagatik kanpo, Hernaniko igerilekuetara edota Aiakoetara ere joatekotan dira. Eta udako txoko hauek bazkari baten bueltan agurtuko dituzte, azken egunean, uztailaren 29an.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean E RREPORTAJEA
11
Zirkoa ekintzen oinarri, Zubietako txokoetan dako txokoetan eskaintza luzeena, Zubietan egin ohi dute. Ikasturtean zehar bezala, uztaila eta abuztu osoan, astegun goizez zabalik izango da Eskola Txikia. Bertan bilduko dira, begiraleak eta udaleku irekiotan izena eman duten 3-12 urte arteko haur eta gaztetxoak. Momentuz, uztaileko lehen hamabostaldian, 28 haur inguru parte hartzen ari dira.
U
Datozen hamabostaldiotan, batzuk joan eta haur gehiago bertaratuko dira udako txokoetara. Aginagan egin duten moduan, Zubietan ere gai nagusi baten inguruan antolatu dituzte eguneroko ekintzak.
Azpeitiko igerilekura Zirkoa da hain zuzen, etxeko txikienak entretenitzeko, tarte atsegin bat igarotzeko antolatzaileek prestatu dizkieten ekintzen aurtengo ardatza.
Gustura dabiltza Zubietako Txokoetako gazteak.
Akrobatentzat malabareak, desfileak‌ Ekimen anitz bideratuko dituzte asteotan Zubietan ere. Eta irteerak ere programatu dituzte, besteak beste, Azpeitiko igerilekuetara. Beste goiz batean, Lasarte-Oriako udako txokoe-
tako kideei harrera egingo diete Zubietan bertan eta guztiek batera eguna pasako dute. Primeran noski, horixe baita udako txoko hauen guztien helburua; aisialdia euskaraz gozatuz, tarte atsegin bat igarotzea.
Udajolas martxan izango da uztailaren 29a bitarte.
12
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean E LKARRIZKETA
Lazkaoko Beneditarren artxibategiari buruzko liburua argitaratu du Joan Mari Torrealdaik oan Mari Torrealdai euskaltzaina albiste izan da egunotan. Batetik, Lazkaoko dokumentazio-guneari buruz liburua egin duelako. “Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa”, hori da hain zuzen liburuaren izena. Eta bestetik, Euskaltzaindiako bibliotekari akademiko eta Azkue Bibliotekako batzordeko buru izendatu dutelako. Elkarrizketa honetan eman dizkigu bi albiste hauen inguruko azalpenak.
J
“Beneditarren dokumentazio-gunea; Juan Jose Agirreren artxiboa” izeneko liburua Beneditarren Artxiboaren Fundazioak argitaratu du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza izan du.
JOAN MARI TORREALDAI “Juan Jose Agirrerekin Euskal Herriak duen zorra aitortzeko modu bat da liburu hau” NOAUA! Liburu honen izenburuari erreparatuz, Juan Jose Agirreri dagokion protagonismoa eman diozu. Zor zitzaion errekonozimendu hori, ezta? Joan Mari Torrealdai. Egia esan, gustura egin dut liburua, hain zuzen ere diozun horregatik, Juan Jose Agirrerekin Euskal Herriak duen zorra aitortzeko modu bat delako. Bakoitzari berea eman behar zaio: nori berea, esaten da euskaraz. Gizon honen meritua izugarria da, berau baita artxibategi honen sortzailea eta egilea: 40 urte oso-osorik eman ditu liburuak, aldizkariak, dokumentuak, paperak... bildu eta bildu. Euskal Herriarekin zerikusi duen guztia bildu
Joan Mari Torrealdai idazlea eta Joan Jose Agirre beneditarra.
izan du. Iazko abenduan, dokumentazioguneko eraikina inauguratu zenean, han nintzen ni ere. Fundazioko arduradunei proposatu nien, dokumentuak txukun biltzeaz gainera, Juan Joseren beraren joan-etorriak eta motibazioak ere jaso behar zirela, lehenbailehen gainera, memoriaz ondo dagoen artean, 81 urte baititu. Bikain iruditu zitzaien. Handik gutxira heldu nion lanari. Arakatu nuen bertako dokumentazioa, eta batez ere elkarrizketa luze bat egin nion Juan Jose Agirreri, zortzi ordu pasa, eta historia guztia kontarazi nion. N. Altxor baten gisa definitu izan da Beneditarren dokumentaziogunea. J. M. T. Benetako altxorra da, bai. Dokumentu mota batzuetan munduan bakarra da, beste batzuetan lehena, hoberena. Baditu balio handiko liburuak, baditu aldizkari preziatuak eta bilduma oso ugari, diasporakoak esate baterako. Juan Jose lan hauetan hasi zenean, diasporako materiala biltzen, esaterako, bera zen bakarra. Bakarra eta ausarta, material asko
"madarikatuak" baitziren poliziarentzat. Dokumentazio-gunearen berezitasuna, dokumentazio soziopolitikoan datza. Altxor berezi-berezia tardofrankismoko, trantsizioko eta geroko eragile soziopolitikoen dokumentazioa da. Hor daude alderdi edo elkarte edo koalizio politikoen dokumentuak, ETAren dokumentuak, hainbat eta hainbat ezkerreko alderdi, talde eta mugimendu politikoen barne eztabaidak. Gizarteko hainbat mugimendu eta sektoreetakoa: presoak, Elkarri, sindikatuak, ekologia, antimilitarismoa, etab. Eta hori gutxi balitz, milaka kartel, paskin, pegata, manifestu. Zifrak oso altuak dira: 20.000 liburu, 6.000 aldizkari, 90 dokumentu bilduma, 13 artxibo, 20.000 kartel, 26.000 pegatina... den-denek euskal gaia dute ardatz. Mota honetako material asko eta asko hemen bakarrik daude. Non bestela? Juan Joseren meritu handieneko bat horixe izan zen, hain zuzen, aurrea hartzea, ideia izan eta jo eta ke hastea bilketa-lanean. Hark bildu ez balu, gaur material hori betirako galdua zegokeen.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean E LKARRIZKETA
13
“Ikertzaile gisa behin baino gehiagotan bisitatu nuen artxibategia” 010ean inauguratu zen Lazkaoko Beneditarren dokumentazio-gunea. Joan Mari Torrealdaik adierazi digun moduan, “eraikin hori ez da museo hila, gune bizia baizik”. Aurrerantzean ere, dokumentuak biltzen jarraitu nahi duen gunea.
2
NOAUA! Dokumentazio-gune honek behar zuen horrelako egitura bat, ezta? Joan Mari Torrealdai. Bistan da baietz. Beneditarren esku egon da orain arte. Baina urtetan aurrera doaz lekaideak, eta komunitatea desagertzean zer? Beneditarrek artxibategi hori Euskal Herrian gelditzea nahi izan dute, ahal dela Lazkaon. Fundazioari eskerrak halaxe gertatu da, eraikin oso polit eta funtzional batekin gainera.
IKERLARIEN ZERBITZURA “Ikertzera edo kontsultatzera jende askok jo ohi du hara. Tesi mordoa egin da bertako materialei esker” Eraikin hori ez da museo hila, gune bizia baizik. Aurrerantzean ere dokumentuak biltzen jarraitu nahi du dokumentazio-guneak. Nire ustez, dokumentu mota horretako dokumentaziogune nazionala izan beharko luke Lazkaokoak. Ez legoke gaizki Usurbilen ere material mota hori norbaitek bilduko balu eta Lazkaora eraman: kartelak, paskinak, pegatak, herri mugimenduen dokumentuak... N. Garai zailetan abiatu zen, ez zen erraza izango. Duela gutxi ere, poliziaren bisita izan zuten eta hori ere jaso duzu liburuan. “Kontatu beharreko historia bat zen”, liburuaren aurkezpenean adierazi
Juan Jose Agirre beneditarra, dokumentazio-gunearen atarian.
zenuen bezala, ezta? J. M. T. Poliziak begitan hartua izan du Lazkaoko beneditarren monasterioa, orain baino lehen, beneditarrek euskararen alde izan duten konpromisoa ezaguna baita. Hiru aldiz sartu izan zaie polizia. Azkena, 2005ean. Le Vert eta Baltasar Garzon superepaileek gidatu zuten orduko operazioa, aldi berean Belokeko monasterioan, Iparraldean, eta Lazkaokoan. ETAko dokumentuen bila zetozen, Juan Jose eta dokumentuak, biak Madrila eramateko asmoz. Juan Jose inkomunikatu zuten eta biblioteka eta etxea miatu. Baina ez zuten ezer eraman. Zorte hori eduki du Lazkaoko artxibategiak, materialik ez diotela sekula kendu. Beste batzuk zorte eskasagoa izan dugu. N. Eta zure lan jardunean, jo izan duzu inoiz Beneditarren dokumentazio-gunera informazio eske? J. M. T. Bai, ikertzaile gisa behin baino gehiagotan bisitatu nuen artxibategia. Ikertzera edo kontsultatzera jende askok jo ohi du hara.
Unibertsitateko tesi mordoa egin da bertako materialei esker. Ikerlarien lekukotza batzuk bildu ditut liburuan. Guzti-guztiek azpimarratzen dituzte bi kontu: artxiboaren aberastasuna eta Juan Jose beraren jarrera laguntzailea.
Azkue Bibliotekako buru izendatu dute NOAUA! Bestetik, Euskaltzaindiako bibliotekari akademiko eta Azkue Bibliotekako batzordeko buru izendatua izan zara. Zein izango da zure zeregina? Joan Mari Torrealdai. Azkue Biblioteka Euskaltzaindiaren Biblioteka da, honen zerbitzukoa. Honen, eta euskararen unibertsoa aztertzen dutenen zerbitzukoa dela esango nuke. Nire ahalegina Biblioteka hau liburutegi eta artxibo bizi eta modernoa egitea izango da.
14
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean I ZERDI PATSETAN
Usurbil Futbol Taldea denboraldiarekin gustura eta datorrenari begira irol urtea borobildu du Usurbil FT-k. Datorrenari begira jarri aurretik ordea, 2010eko irailetik gaurdaino hil hauek eman dutena gogorarazteko ordua da. Taldez talde hauxe da bilguneko zuzendaritzak egiten duen balorazioa.
K
Eskola Kirola “Eskola Kirolarekin aplikatzen den ereduan, lan egiteko modu horretan sinisten dugu”, adierazi dute Usurbil FT-tik Eskola Kirolaren inguruan. Manu Urbietak egindako lan txukuna nabarmendu nahi dute, baita Iban Maritxalarren laguntza, Kirolaz Josta eta Kirolaz Blai ekimenekin. Alebin mailako taldeek parte hartzen dute, eta neskek lortu dutena ez dute aipatu gabe utzi nahi. “Gipuzkoako txapelketako finalera heldu dira. Maila oso ona eman dute”, adierazi dute.
Futbol Eskola Kirolak baino heziketak pisu handiagoa duen bilgune honetan, zuzendaritzatik aipatzen dutenez, “Eskola Kiroleko ideiak defendatzen ditugu”. Bi urte bete ditu jada eta balorazioa ezin baikorragoa da. “Herrian errotu dela esan daiteke. Aurten aurrerapauso handia egin dugu. Talde bakoitzean bi monitore eta arduradun nagusi bat jarri ditugu”, diote Usurbil FT-tik. Pauso berri bat eman nahi dute zuzendaritzatik, 2011-2012 denboraldi berrian; Futbol Eskolako hezkuntza proiektuaren zirriborroa prestatzen hastea, lan egiteko modua bateratu eta kirol heziketari loturiko “ildo nagusiak markatzeko. Guztia dokumentatu eta idatzia utzi nahi dugu. Biharko egunean norbait etortzen bada, prest izan eta lan horri jarraipena emateko”.
Eskola kirolak ezartzen duen lan ereduarekin bat dator Usurbil FT.
Bigarren erronka; aurten osatzerik izan ez duten alebin federatu taldeak jokatzeko aukera izatea nahi dute. Usurbil FTtik berri eman dutenez, “zain gaude, eskaera egina dago, esperantza eman digute. Ia lortzen dugun. Modu horretan, klubeko kate guztia erabat lotua egongo litzateke”.
Infantilak Balorazio baikorra. “Bi talde izan ditugu aurten eta bi taldeak ondo ibili dira. Bakoitzak bere mailan, txapeldun faserako sailkatu dira eta lan txukuna egin dute”, adierazi dute. Hurrengo denboraldiari begira, aldaketak datoz Manu Urbietak zuzenduriko taldeotara. “Aurreikuspenek adierazten digute, mutiletan bi talde izango ditugula eta aukera dago, nesken talde bat izateko ere”, adierazi dute. Argi dute ordea, horretarako, “Usurbilen nesken futbola egitea nahi badugu, txikitatik sortu eta landu behar dela”.
Kadeteak “Igoera fasean sartzeko helburua bete zen, eta bertan lehiatu dira. Itxura txu-
kuna eman dute. Emaitzak nahiko txukunak izan dira. Jendez juxtu ibili gara, baina konpromiso handia izan da”, adierazi dute Usurbil FT-tik. Udazkenetik aurrera, bizpahiru jokalari izan ezik, gainerakoak jubenil mailara igoko dira, eta honenbestez, taldea atzetik datozen kideekin eraberrituko da.
Jubenilak Denboraldian zehar eboluzio baikorra izan duen taldea da jubenilena. “Hasiera ez zen izan espero genuen modukoa. Ez zuten lortu igoera fasean sartzea. Baina gero, Kopan lan ona egin zuten eta lehen bi postuen artean sailkatu ziren”, adierazi dute Usurbil FT-tik.
Erregionalak Duela urtebete galdutako maila berreskuratuta amaitu dute denboraldia erregional mailako taldekoek. “Emaitza horrekin denok oso pozik gaude. Taldeari dagokion tokia hori da. Datorren urtean taldea preferente mailan egongo da. Egonkortzea izango da helburua”, berri eman dute Usurbil FT-tik.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean I ZERDI PATSETAN
15
Egitura sendotu eta lan antolaketa hobetzea, zuzendaritzaren aurrera begirako erronkak gungo zuzendaritzak bi urte bete ditu jada. Ibilbide honetan taldea indartzen joan direla diote, egin beharreko lana ere hobeto antolatzen dutela, nahiz arlo honetan finkatua duten aurrera begirako erronka nagusietako bat; egitura sendotzea.
E
“Denok gauza guztiak egiten hasi ginen. Hala ez dela posible konturatu gara, denera ezin baikara ailegatu. Organigrama bat finkatzen ari gara, eta bakoitzak ardura zehatzak hartzen”, iragartzen dute. Egitura sendotu nahi dute, eta hartara, lana erraztu eurentzat, eta baita aurrerantzean etorriko direnentzat ere. Bide batez, zuzendaritzan sartzeko gonbita luzatzen diote interesa duen edonori.
BAZKIDETZA KANPAINA “Denboraldi honetan abiatutako bazkide kanpainari heldu nahi diote udazkenetik aurrera”
“Urte gogorra” Zuzendaritzakoek euren jarduna berritzailea izaten segitzea nahi dute. Bartzelonara bidaia antolatu zuten iaz, aurten txokoak Aste Santuko oporraldian eta ildo beretik, “ideia da datorren urtean ahalik eta gauza gehienak bultzatzea”. Denboraldi honetan ekindako bazkide kanpainari heldu nahi diote udazkenetik aurrera. Bestalde, aurtengoa urte gogorra izan
Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42
Taldeko egitura sendotzea da Usurbil FT taldearen erronka.
dela aipatzen dute Usurbil FT-tik, Akerra Gaztetxeak antolaturiko futbito txapelketa tarteko, “jubenil eta erregional mailako taldeekin arazo dezente izan ditugulako”. Gai honen inguruan zenbait puntu argitu nahi dituzte. Batetik, “Akerrak ez duela inolako erantzukizunik geure jokalariekin izan dugun gatazka honetan. Gu ez goazela, ez Akerraren ez beste inork antolatzen dituen ekintzen aurka. Gertatzen dena da guk geurea ere defendatu behar dugula”. Jokalariekin izandako gatazka hasi zen, “beraiek Akerrako txapelketan parte hartu nahi zutelako. Hasiera batean, guk irizten genion ez zela posible. Gero akordio batera heldu ginen jubenilekin. Erregionalekin akordio hori luzatzea ere planteatzen zen. Ez zen posible izan, txapelketa martxan zegoelako eta
gaztetxeari ere izugarrizko lana suposatzen ziolako”. Atzera begira jarrita, zuzendaritzatik gertatutakoaren inguruko honako hausnarketa egiten dute. Klubetik markatu dituzten irizpideak euren ustez zuzenak izan direla defendatzen dute. Gertatutakoagatik, minduta sentitu zirela eta lanketa handia egin behar izan dutela, gai hau dela eta. Gaineratzen dutenez, “badakigu ziurrenik gauzak ez genituzkeela egingo, egin genituen moduan. Hau da, forma ez litzateke berdina izango, baina edukia bai. Hartu ditugun erabaki guztiekin ez gaude harro. Batzuetan huts egin dugu, batez ere formetan. Jendea ere minduta sentitu da. Baina halere, edukian, gure erabakietan sinesten dugu”.
16
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean P IL - PILEAN
Obrak tarteko, bus-taxiaren eta Donostiako ospitaleetara
joateko geltokiak Laurok denda ondoan ipini dira ordatxoko etxean konponketa lanetan ari dira. Baina baita etxe aldameneko errepidean ere. Zubiaurrenea kalea norabide bakarrekoa izango da laster baina oinezkoentzat toki gehiago izango da Zubiaurrenea kalean bertan, baita Bordatxoko atarian ere. Honen ondorioz, bus-taxiaren zein Usurbil-Zubieta-LasarteOspitaleak autobusaren geltokia lekuz aldatu dira. Lauroken parean ipini dira, behin behingo izaeraz, bi zerbitzu horien geltokiak.
B
Obrak tarteko, bus geltokia tokiz aldatu dute.
Orain, Laurok-en ondoan dagoen geltoki honetara joan behar da.
Zubiaurrenea kalea norabide bakarrekoa izango da
Zubiaurren ea kalea, n orabide ba karrekoa
ngurabideak edo saihesbideak nagusitzen ari dira herri eta hiri gehienetan. Trafikoa arindu eta oinezkoei toki egiteko sistema hau gero eta zabalduago dago. Usurbilen ere hala izango da. Zubiaurrenea kalea norabide bakarrekoa
I
izango da laster batean. Adibide bat jartzearren. Donostiatik Usurbil aldera datorren auto batek, Zubiaurreneatik Bordatxo taberna ondoko errotondara jo beharko du baina Donostiara itzuli nahi badu berriro, San Inazioko errotondara
jaitsi eta bertatik hartu beharko du N634 errepidea. Zubiaurreneko aparkalekuak mantendu egingo dira eta bidea gurutzatzeko espaloi berri bat ipiniko dute Kamden hizkuntza akademiaren parean.
Noaua! - 2011ko uztailaren 15ean I NGO AL DEU ?
Agenda Uztailak 14 osteguna - Santixabel jaien balorazioa” 19:00etatik aurrera Artzabalen.
Uztailak 16 larunbata - Alkartasunako egoitza berriaren inaugurazioa, 11:00etatik aurrera Atallun. - “Amona Joxeparen istorioak” 17:00etatik aurrera Zubietan.
Goardiako farmaziak Uztailak 14, osteguna De Miguel, Nagusia32 Lasarte Uztailak 15, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Uztailak 16, larunbata Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
17
“Amona Joxeparen istorioak” haur ikuskizuna larunbatean, Zubietan aurrei zuzenduriko emanaldia antolatu du Zubieta Lantzenek, larunbat honetarako, uztailaren 16rako. Arratsaldeko 17:00etan hasita, Patata tropikala taldearen “Amona Joxeparen istorioak” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da.
H
Antolatzaileek iragarri dutenez, “antzerkia, magia eta txotxongiloez gain, buruhandi, bertso eta abarrez gozatzeko parada izango dugu istorio koloredun eta dibertigarri honetan”. Bi pertsonai nagusi izango ditu antzezlanak; Merlin aztia eta amona Joxepa. “Herriz herri joaten dira beraien ikuskizuna egiteko. Bertan, magia egiten du
Merlin aztiak eta ondoren, amona Joxepa dator “Bi azeritxo”ren istorioa kontatzeko asmoz”, adierazi dute antolakuntzatik, animaliak errespetatzeko pentsatua dagoen istorio dela gaineratuz.
Santixabelak baloratzeko bilera
Joxe Antonio Altunari omenaldia, igande honetan
antixabelak amaituta, ospatu berri diren jaiak baloratzeko garaia dator orain. Herriko festek eman dutena aztertzeko bilera deitu du Jai Batzordeak, ostegunerako, uztailaren 14rako. Hitzordua, arratsaldeko 19:00etan finkatu dute Artzabalgo aretoan. Deialdian nabarmentzen denez, “garrantzitsua iruditzen zaigu jaien balorazioa egitea ondo egindakoak mantendu eta hobetu beharrekoak bideratzeko”. Jaien antolaketan parte hartu duten herriko elkarte eta taldeak gonbidatuak daude ekitaldira, eta haiei guztiei ebaluazio-orri bat helarazi zaie, aurtengo Santixabelak balora ditzaten. Haientzat da, hain zuzen, hurrengo oharra ere: "Egokia litzateke, egun horretarako, ahal balitz, diru-kontuak zuritzeko agiriak ekartzea".
6 urtez Usurbilgo alkate izan zen Joxe Antonio Altuna omendua izango da, igande honetan. Usurbilgo Ezker Abertzalea omenaldi herrikoia prestatzen ari zaio, hain zuzen, herritarrek Altuna eta bere senideak omentzeko aukera izan dezaten. Eguerdiko 12:00etan hastekoa da Sutegin eta jarraian, ekitaldi nagusia Dema plazan burutuko da. Usurbilgo Ezker Abertzaletik iragarri dutenez, “Joxe Antonio Altunak jasotzen duen izaera azalerazten saiatuko gara”. Bere ibilbideko hainbat une gogoraraziko dira, intsumisio eta Udalbiltza garaiak tartean. Hurbileko alkatea izan zenez, “usurbildarrek hurbiletik agurra ematea” da omenaldiaren helburua: “eman diezaiogun merezitako omenaldia”.
'”Amona Joxeparen istorioak”' haurrentzako antzerkia.
Uztailak 17, igandea Gil, Nagusia 24 Lasarte Uztailak 18, astelehena Gil, Nagusia 24 Lasarte Uztailak 19, asteartea Gil, Nagusia 24 Lasarte Uztailak 20, asteazkena Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Uztailak 21, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Uztailak 22, ostirala Gil, Nagusia 24 Lasarte Uztailak 23 larunbata Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Uztailak 24, igandea Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Aizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077.
S
1
18
Noaua! - uztailaren 15ean G AZI , G OZO, G EZA
ETXEBIZITZA -Apartamentu amueblatu bat salgai Santuenean, 150.000 eurotan. Prezio negoziagarria. 650 285 431 - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 943 36 22 15. - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen norbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an. Sukalde handia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 balkoi eta 3 leiho, dena kanpokaldera ematen duena. Ganbara eta 12 metro koadro trasteroa. 185.000 euro. 666539284 - 85metro karratuko etxebizitza bat alokatzen dut Usurbilgo kaxkoan. 3 gela, bi terraza eta trasteroa. Bermea eskatuko da. 616064059 (gauetan deitu). - Usurbilen alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - Kaxkoan pisua alokatzen da. 2 gela, sukaldea, sala eta komona.Tlf: 670070562 - 60 metro karratuko pisua salgai kaxkoan, 2 gela, sala, sukaldea, komuna eta trasteroa. Dena berrituta eta amueblatuta. Igogailua, hiru balkoi eta oso eguzkitsua. Tlf: 686969112 - Kaxkoan etxebizitza salgai. Hiru logeladuna, bi komun eta trasteroarekin. 685 731 792. - 90 metro karratuko pisu bat daukagu salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, bi komun eta 7 metro karratuko ganbara bat.Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan dago. 699680265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera deitu). - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 130.000 euro. 665 736 896 (Iñaki). - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar (Castelló) herrian. 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera dago etxe azpian garajea erosteko. 699720940 - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - Landetxe bat salgai Alfaron. Terreno eta pistinarekin. Herritik 1,2 km-ra. 2 logela, egongela tximenearekin, sukaldea, komuna, portxea. 675702428 (gauez). - Muna Lurra kalean etxe bat alokatzen da. Eguzkitsua eta berritua. 637225620. -95metro etxebizitza salgai Kaxkoan. Erreforma behar du baina aldaketak egiteko aukera asko. 141.000 euro. 943 36 98 35 (21:00etatik aurrera). - 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro karratuko lursailean. Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607 924 407. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Ford Focus bat salgai, 2000. urtekoa. 126.000 km. Egoera onean. 617 772 036. - Peugeot Partner salgai. Egoera onean, ohe eta guzti.
Zorionak Iraia! Uztailaren 12an 4 urte bete dituzu. Zorionak aitatxo, amatxo eta Juneren partez. Muxu bat eta ondo pasa!
Zorionak Uxue! 6 urte beteko dituzu uztailaren 18an. Muxu handi bat, aitatxo, amatxo eta Garaziren partetik.
Gazteentzat egokia. 667 830 484. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. 669645585 edo 943365191. - 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463 - Nissan Almera salgai. Matrikula: SS-BG. Prezioa: 1.500, IAT (ITV) pasea du. 615 798 479. - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. - Atxegalden Aristitxo kalean 90 metro karratu (bi solairutan) dituen lokal bat alokatzen da. 658716970. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Ostiral eta larunbatetarako zerbitzaria behar da Xarma tabernarako. Interesdunak bertara agertu daitezke, edo 943 368 771 telefono zenbakira deitu. -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago dugu Usurbilgoa eta euskalduna izatea. Interesatuak deitu 676355635 telefonora. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813 - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat . 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - LHko irakaslea udan klase partikularrak emateko prest. 658 706 443. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko neska bat eskaintzen da. 626618097. - Herriko emakume euskaldun bat eskaintzen da pertsona helduak eta gaixoak zaintzeko. Ordutegi malgua (egunez zein gauez) eta prezio ekonomikoak. 687348223. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123 -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanak egiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetan aritzeko, 677593772.
Zorionak Manex eta Unax, bi urte egin dituzue, muxu handi bana etxeko guztien partez!
- Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968 -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta modu onean. Iñaki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325. -Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klase partikularrak emateko prest, neska gazte esperientziaduna. LH-tik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - 2 sofa indibidualak, izoki kolorekoak oparitzeko. Mari Karmen. Telf: 653 741 932 -Kalezar auzotik txirrindula bat desagertu da. 27 zazpi urte ditu, Peugeot marka, kolore zuria, emakumezko modeloa, palankazko kanbioekin koadro ondoan eta jarlekuan koxka bat dauka egin berria. Diru konpensazioa eskaintzen dut balore sentimentala handia daukalako neuretzat. Irene 675 71 72 67 - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Ume kapota bat jaso zuen Udaltzaingoak Zubiaurrenea 2an (Otar Goxo parean). Galdu duenak Udaletxean jaso dezake. - Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Katakume bat hartuko nuke gustora baserrirako. 666539284 - Masajeak ematen diut: reflexologia, siatsu, masaje orokorra... 943 365 079 deitu eta utzi zure mezua. - Bi haur dituen familia gara eta Asturias edo Cantabrian kanpin batean dagoen mobilhome edo karabana alokatuko genuke abuzturako. 675 007 048 (Garbiñe). - Usurbil eta inguruetan, belardiak behar dira, belarra jasotzeko. Tel: 607457004. Dani - Umea kotxean eramateko ziurtasun aulkia (10 kilotik gorakoa eta etzaten dena) erosiko nuke. Tlf: 658721427 - Kamera digital bat desagertu zitzaigun liburutegian, martxoaren 11n. Asko eskertuko da bueltatzea. 686 554 145 (Ana). - Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko bazkariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkarte gastronomikoetan...... 670 410 273. - Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191. - 11 husky siberiar txuri oparitzeko. 649906678. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. - Wii kontsolaren softwarea aldatzen da segurtasunaren kopiak kargatu ahal izateko, DVDaren edo USBaren bidez txipik instalatzeko beharrik gabe. 635729637 - Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273. - Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat alokatuko nuke Usurbil edo inguruan: 616260451 - Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609 468 759 oskarsm@hotmail.com - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (Iñaki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113
Zorionak Eñaut! Uztailaren 13an sei urte bete dituzu. Zorionak eta muxu pila bat aitatxo, amatxo eta Ane-ren partez.
Oharrak, zorion agurrak, jaio edo hildakoen berri emateko azken eguna: asteartea, eguerdiko 12:00etan. Gogoan izan udako opor aurreko azken alea uztailaren 22koa izango da. Uztailaren 19an asteartea, zorion agurrak ekartzeko azken eguna izango da beraz: erredakzioa@noaua.com