www.noaua.com
ASTEKARIA - 2011ko irailaren 16an - XV. urtea - Usurbil, 460. zenbakia
Orioko arraunlari usurbildarrak
Asteburu honetan, Santuenea jaietan
Noaua! - 2011ko irailaren 16an ATARIKO HAIZEA
3
Albistea iruditan
50 lagun batu ziren Andatzara egindako irteeran
I
taya taldekoak dira argazkian azaltzen direnak. Andatzara irteera egin zuten duela gutxi eta irudiarekin batera, honako kronikatxoa ere bidali digute: “Borobila atera zitzaigun Andatzara egindako eskurtsioa. Jende asko (50 lagun) eta giro ezin hobea gure artean. Arratsaldean eguzkitsu joko batzuekin gozatu ahal izateko eta gauean euriaren aitzakiarekin, denak bordan bildu eta gitarra hartuta kantu saio ederra bota genuen. Ondoren sardinak latan bezala esterilak lurrean bota eta ausartenek izarren azpian egin zuten lo. Hurrengo goizean txistuarekin kalejiran esnatu eta Mikel Laboa plazan hamaiketako gozo bat jan genuen despedida gisara”.
Duela bi aste egin zuten irteera Itaya taldeko kideek.
Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia
943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498
Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika
943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395
DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Español BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel
943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840
NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Ane Manzisidor, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Irati Portu, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
Euskal presoak
Euskal Herrira!
4
Noaua! - 2011ko irailaren 16an HERORREK ESAN
MAIALEN UNANUE
Urak dakarrena, urak daroa
B
adira bi urte sozialistek Jaurlaritza hartu zutela; baita Alberto Suriok EITBko zuzendaritza lortu zuenetik ere. Bi urte. Eguraldiaren mapa aldatzea izan zen ikusleoi arreta deitu zigun lehen keinua. Ondoren, aurkezleak modernoago (sozialistago beharbada?) jantzi zituzten estilistek. Eta ondoren, Extremaduran gertatutako autoistripuak, eta Madriletik behera jazotakoak teleberrien lehenengo minutuetara ekartzen hasi ziren. Poliki poliki. Begia pixkanaka ohitzeko. Mesede modura, alegia. Horrekin batera, EITBko audientzia datuak aldapan behera irristatzen hasi ziren, amaiera topatu gabe. Azken datuen arabera, egoera larria da oso, baina hain dira atseginak gure sozialistak, ezen Urgellek esan baituen ez dutela astakeriarik egingo EITBn, baina murrizketak egin beharko dituztela. Zergatik ez diogu monumentu bat egiten, gure esker ona adierazteko? Ez dakit; niri ez zait inongo kasualitatea iruditzen hauek EITBren (eta Jaurlaritzaren) gidaritza hartuta halako albis-
teak entzutea. Ez dut kasualitateetan sinisten, gainera. Ez da kasualitatea “Euskadi Directo” bezalako programak azaltzea haien gidaritzapean. Jatetxe bateko menu berria noiztik da albiste? Mesedez. Zer esan espainiar erreinuko erregearen gabonetako hitzaldiaz. Baina goazen harira. Erakunde publikoa omen, ados, baina ez da nolanahiko erakundea. Informazio enpresa da. Ez naiz hasiko esaten erakundea publikoa eta komunikabidea ere badenez edozein alderdi politikotik independentea behar lukeenik izan. Hori izatez behar lukeen zerbait baita. Halako krisia ikusita, badirudi euskaltzaletasunetik urruti dauden alderdiak klimaxera iristen ari direla: ahoa betetzen zaie krisi ekonomikoaren eta enpresaren datu txarrak direla medio, ezin dugula halako gasturik onartu lau haizetara zabaltzean. Gastua. Hori da haientzako EITB. Gogoan izan dezatela legegintzaldiak lau urte irauten duela, baita haientzako ere, eta beraz, bi urte bakarrik gelditzen direla berriz ere hauteskunde autonomikoetarako.
Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai
Ika-mika
Arrainek ura ikusten al dute?
O
rain dela egun batzuk, Donostiako Aquariumean, lagun batzuekin aurkitu ginen, eta Gatazka Globala dela-eta mintzatzen aritu ginen (...). Elkarrizketa horretan gure lagunek galdetu ziguten ea “arrainek ura ikusten duten”. Galdera hori errekurtso metaforiko bezala erabili zuten islatzeko edo erakusteko kaltea gaurko eredu kulturala, soziala eta ekonomikoa dela. Eredu horren esanahia: “Ura arrainentzat dela”, baina arrainek ura ez dutela ikusten. Gatazka Globalaren zergatia, eta ura ez ikustearen arrazoia “Eredu Kulturalean” atxikituta dagoela. Ez jakite horren zergatia orain dela mende batzuetan kokatzen zaigu. Beraz, “Eredu Kultural Zapaltzailea” inposatu ziguten; eredu hori “Eredu Patriarkala” zen eta da. Bere oinarria propietate pribatuan dago. Sistema produktibo hori gaur egunean kapitalismo aurrerakoia deritzona da. Beraz, sistema aurrerakoia talde txiki baten eskuetan dagoena da, eta populazioa sistema horren zerbitzari bihurtzen gaituzte. Sistema horren balioak lehiaketa, dominazioa, norgehiagoka eta indibidualismoa dira. Kapitalismo aurrerakoi horren aipatu-
tako oinarrizko balioak beharrezkoak dira kapitalismo aurrerakoia manten dadin (...). Eredu patriarkala orain dela mende gutxi inposatu ziguten. “Euskal Herriko Eredua”, “Eredu Patriarkalaren” aurretik, “Eredu Matrilineala” zen. “Eredu Matrilineala” Europako lehen kulturetan sortu zen, eta horren zergatia gure arbasoek komunitatearen eta herriaren bizitza ziurtatzeko eraiki zuten. Lehenbiziko euskaldunek, “Ama Lurrari” behaketa egin ondoren, eredu matrilineala sortu zuten. Hasierako behaketa horretatik balioak eskuratzen dituzte, eta balore horiekin bizitza soziala, pertsonala eta sistema produktibo propioa osatu zuten. Euskaldunek behaketaren bidez Euskal Emakumearen jarrerak “Ama Lurraren” ezaugarri antzekoak zirela jaso zuten. Eskuzabala, ama, umeen eta familiaren zaintzailea, elikatzen eta babesten duena, kulturarekiko ahozko transmisorea eta abar. Ezaugarri horregatik, emakumea euskaldunentzat, “Ama lurra” bezala, jakintsua dela barneratu zuten. “Eredu Matrilinealean” gizona eta emakumea orekan aurkitzen dira, elkarlanean
eguneroko arazoak gainditzen. Gaurko gatazka globalari aurre egiteko, kontuan izanik garaiarekiko aldaketan gaudela, Euskal Herrian bizi garenoi lan proaktiboa antolatzera eta bideratzera derrigortzen gaituzte, bai eredu sozialean, bai ekonomikoan. Beraz, “Auzolana”eta “Biltzarra” antzinatik datozen egiturak izanik, gaurko gizartearen egoera gainditzeko egitura beharrezko bilakatzen dira. Egitura horiek eredu matrilinealean sortu ziren, batez ere gure herriaren bizitza eta iraupena ziurtatzeko. Aquariumeko arrainek, aldaketaren beharra ikusiko balute, agian aldaketa hori izatea ezinezkoa dela pentsatuko dute. Baina gure Aquariumetik itsas askatasuna 20 metrotara aurkitzen da. Irailak 30ean eta urriak 1ean eta 2an, Auzolan Topaketak izango ditugu Usurbilen. Une aproposa bide berri bat eraikitzeko. Hainbat eta hainbat lantegi aurkeztuko dira. Auzolan Topaketari buruz informazio osoa helbide honetan aurkitzen da: (www.auzolan.info). M. Carmen Basterretxea Gabriel Valin
Noaua! - 2011ko irailaren 16an KONTZEJU TXIKIA
5
Gutxienez 30 erasoaldi jasan dituzte emakumeek Usurbilen, 2008-2010 urte artean
E
makumeen kontrako indarkeria eta erakundeen arreta Usurbilen” izeneko diagnosia osatu du Usurbilgo Udalak. Bertan, 2008-2010 urte artean udalerrian erregistratu diren emakumeen aurkako erasoen datuak eskaintzen ditu, baita kasuotan, arreta edota babesa hobetzeko egin daitekeenaren inguruko proposamenak eta prebentzioa lantzeko lan ildoak ere. Azken hiru urteotan, gutxienez emakumeen aurkako indarkeriari loturiko 30 erasoaldi zenbatu dira Usurbilen. Ertzaintzak dituen datuetan islatzen den kopuru honez gain ordea, kasu gehiago izango dira ziurrenik. Udal Parekidetasun Zerbitzutik Clara Wolfram teknikariak salaketa kopurua altua dela dio, gauza bera adierazten du baita Eusko Jaurlaritzak, udalerriak dituen biztanleak kontuan izanik egiten duen baremoak ere. Bada ordea informazio honi baikortasun kutsua ematen dion ikuspuntu bat. Poztekoa denez Wolframen hitzetan, “30 erasoaldien ia erdia, salatua izan da biktimaren aldetik. Hori asko da. Horrek esan nahi du, kasuok ez direla arlo pribatuan geratu”. Kopuru altu honek ez du erakusten beste udalerrietan baino indarkeria kasu gehiago jazotzen denik Usurbilen, “zoritxarrez, indarkeria egoerak herri guztietan ematen dira”.
Erantzun egokia emateko protokoloa zehaztu nahi du Udalak.
meon babesa eta eurenganako arreta zertan hobetu behar litzatekeen ikustea”. Orain arte burutu den lana, prozesu baten lehenengo urratsa dela aipatzen dute Udal Parekidetasun Zerbitzutik. Aurrera begirako erronka nagusietako bat, “guztien artean adostu beharreko tokiko protokoloa egitea da, ahalik eta arreta egokiena emateko”, indarkeria jasan edo jasaten ari diren emakumeei.
Formazio ikastaroa Diagnosiak ez du soilik gai honen inguruko azterketa sakon bat egiten. Zenbait proposamen ere planteatzen ditu, gutxi barru, gauzatzen hasiko dire-
Tratu txarren aurrean, zer egin? Biktimak du azken hitza
CLARA WOLFRAM “Askotan biktimak ez dira babestuak sentitzen urruntze aginduarekin, mehatxuak modu askotara jaso baitaitezke” Datuok Udalak gai honen inguruan eginiko diagnosian jaso dira. Bertan, arreta lanetan diharduten erakunde nahiz udal sailetako langileak elkarrizketatu dira. Baita Clara Wolframek adierazi duenez, “indarkeria jasan edo jasaten duten hiru emakume ere, arreta jaso dutenak, eta beraz ibilbidea egin dutenak”. Udalak eginiko diagnosiaren helburua honakoa da: “prebentzioa, emaku-
nak gainera. Batetik formazio ikastaroa antolatu du Udalak, iraila eta urria parterako. Ekimena, besteak beste, Gizarte Zerbitzuetako eta Osakidetzako langileei, udaltzainei edota Udarregi ikastola eta Lan Hastapeneko irakasleei zuzendua egongo da. Udal Parekidetasun Zerbitzutik berri eman dutenez bestalde, elkarlana bultzatu nahi da, “Usurbilgo emakumeen kontrako indarkeriaren biktimen arreta hobetzeko”. Horretarako, gerora dokumentu batean jasoko den “tokiko protokoloa zehaztu nahi dugu udazken honetan”. Azkenik, esku-hartzea hobetzeko estrategiak garatzea ere aurreikusten da.
I
ndarkeri egoera pairatzen ari den emakumearen inguruan, salaketa aurkeztu edota beste edozein erabaki hartu aurretik, Clara Wolfram udal teknikariaren aburuz, “emakumearen iritzia kontuan hartu eta errespetatu behar da”. Alegia, lehentasuna indarkeri mota honen biktimak eta berak bizi duen egoerak du. Garrantzitsuena bere esanetan, “dauden baliabideen inguruko ahalik eta informazio gehien zabaltzea da. Eta interesgarria da edozein egoera salatzea, Gizarte Zerbitzuen edo beste profesional baten aurrean, bikti-
mak laguntza moduan zer dagoen jakin eta zer egin nahi duen erabakitzeko”.
Datuak Emakumeek jasandako erasoak: 30. Bikotekide edo bikotekide ohiaren aldetik: 24. Famili esparruan: 4. Sexu askatasunaren aurkako delituak: 2. Emakumeek jarritako salaketak: 13. Salaketa tramitatu dutenen kopurua: 9. Iturria: Ertzaintza.
6
Noaua! - 2011ko irailaren 16an KALEJIRAN
SANTUENEA
IÑAKI LARRAÑAGA
Auzoko jaiak
B
adatoz badatoz auzoko jaiak, bai azkar iritsi direla berriro ere. Gogoratzen naiz nola lehengo urteko kronika idazten ari nintzela, auzoan obrak bakarrik genituela, eta idazten nuela frontoiari buruz, eta zer suposatuko duen horrek guretzat. Ba auzoa dotore dotore dugu aurten, eta alde horretatik behintzat ezin aitzakiarik jarri. Egitaraua ere indartsu dator, batez ere ostiral gaueko kontzertua, Gatibu taldeak joko du gure auzoan. Baina lehen ere izan ditugu kontzertu handi samarrak ere, gogoratzen ditut auzoko festak guk antolatzen genituenean, nola garai hartako talde indartsuak ere ekartzen genituen, eta ze buruko minak kontu guztiak zuzen ateratzeko... Larunbatean berriz, betiko egitaraua dugu, eta aurten uste dut, Maria Angeles, Puri, Sole, Maria Jesus, Pili izango ditugula kantu-afarian. Zein diren? Ba neure izebak dira, amaren ahizpak eta giro ona jarriko dute, horretan dudarik ez dut, jajaja. Izan ditugu kontu gehiago ere auzoan, adibidez lapurreta izan dutela Ibai-Ondo elkartean, ea ez den berriro
AGINAGA
ANE MANZISIDOR
Badatoz... San Praixkuak!
H
eldu zaigu iraila eta urteko bederatzigarren hilabete honekin batera, udaren amaiera, eta ohikoena, eskoletako ateak ireki eta ikasle zein irakasleen mugimendua. Aginagako ikastetxeak ere martxan berria. du jada ikasturte Egunerokotasunera bueltatu gara. Itzulera ordea, ahal den neurrian arintzeko eta samurtzeko, urtero moduan, ate joka ditugu, badatoz gure artera, Aginagako San Praixkuak!! Jaiak gertu ditugun seinale egunotan, Ariztitxo frontoian jokatzen ari diren pilota eta pala neurketak. Aurtengoan nabarmentzeko moduko berrikuntza batekin gainera; emakumeen arteko pala txapelketa ere antolatu baita. Final saioak gutxi barru, San Praixkuen bueltan ospatuko dira. Festetan izango duguna, ospatuko diren ekitaldi guztiak lotzen ibili da Jai Batzordea. Egitaraua diseinatuta, orain iragartzen hasteko lanak datoz. NOAUA!-ren bidez San Praixkuen berri jasoko duzue asteotan. Eta jaiak heltzean, guztiok ongi etorriak izango zarete Aginagan! Gora San Praixkuak!!! Ondo pasa jaietan eta hurren arte!!
errepikatzen. Eta hemendik herri guztia animatu nahiko nuke gure auzora etortzera, ziur nago ostiral gauean kanpoko jende asko ere hurbilduko zaigula, ba guztiei ongi etorri eta ondo pasa! Ea eguraldiak laguntzen duen, hor ezin ezer egin behintzat, eta galdera batekin amaitu nahiko nuke neure kronika: nola liteke neuri esatea diru gutxi dagoela eta nolabait montatzeko larunbateko emanaldia, eta ostiralean Gatibu ekartzea? Ea norbaitek ulertzen duen!
KALEBERRI
ENEKO HARREGUY
Joxe pasatzen denean
H
elduengan, zaharrengan konfidantza genuen lehen. Edozein heldu zatekeen gure jarreraren erakusle. Begirunea genien, errespetua edozein irakasle, guraso, gurasoen lagun… Egun… badirudi helduok ez dugula errespeta gaitzaten nahi. Etxebeste eta Irazu bestelakoa zen urte batzuk atzera. Zer gertatzen da gaur egun atariko ateak giltzapetuta ditugula eta leihoak burdin saretuta? Bakoitza bere munduaren sarean harrapatua gaudena. Mehatxupean irakasleak, gurasoak berak, osagileak… botereagatik lagun urkoa urkatzeko gai izateraino… zenbat eta zero-ustel gehiagoren atzetik. Zer balore barneratzen dira kurtsoz pasatzeagatik jasotako motoa edota pardelak jantzi orduko mugikorra soinean. Hobe da Armani bat eskuan liburu bat baino, edota pantaila erraldoi bat afalosteko tertulia baino. Hobe da itxura izana baino. Hobe edukitzea, ematea baino. Etxeko leihoak ireki nahi nituzke Joxe pasatzen denean, noaua! oihukatzeko eta bere ahotik aio Artze entzuteko. Bai musika goxoa…kaskorik gabeko belarrientzat. Eta hainbeste paper eta kontratu… hitzak haiek adina balio izatea ere bai. Gure seme-alabek merezi dute eta bilobek eskertuko digute.
KALEZAR
Noaua! - 2011ko irailaren 16an KALEJIRAN
7
MADDI GALBETE
Iraileko eguzkia
I
raileko eguzkia ez da abuztukoa bezain beroa, ezta urtarrilekoa bezain urruna ere. Ekaineko eguzkiaren luzera ere ez dauka, eta ez da abendukoa bezain motza. Ez da martxoko eguzkia bezain lotsatia, ezta apirilekoa bezain bustia ere. Iraileko eguzkiak ez dauka maiatzekoak duen usaina, eta otsailekoaren freskotasuna ere ez zaio antzematen. Uztailekoari begiratzen zaion bizi poz berarekin ez diogu begiratzen, eta urrian eta azaroan behatzen dugun ilusio begiekin ere ez dugu ikusten. Baina iraileko eguzkia, iraileko eguzkia da, eta gainontzeko hilabete guztietako eguzkiek bezala, honek ere badu bere xarma berezia. Honetaz jabetzea kosta egiten zaigu ordea, lan zaila jarri baitiogu iraileko eguzkiari. Nola ixten zaizkio ateak udarari? Amorru apur batez begiratzeko joera izaten dugu horregatik, eta gure artean pentsatzen dugu maiz “hobe zenuke lehenago atera izan bazina…udara bukatzear dagoenean baino!” beste begi batzuekin begiratu beharre-
an “goiz jaikita lanera noa, eskerrak gutxienez, nirekin batera esnatu zaren…!”. Ez diogu paper makala jarri iraileko eguzkiari, eta gure zorigaitz guztien errua berari botatzen diogu “puffff, iraila izateko, bero gehiegi egiten du!”. Eguraldi onez beteriko iraila omen datorkigu eta jada gainean dugun 2011-2012 ikasturte berriaren hasierarekin muturtuta ibili beharrean, ahal den neurrian aukera izanez gero, jarreraz aldatu eta goza dezagun guztiok iraila honetako eguzkiaz!
AT X E G A L D E
Z U B I E TA
AINARA ARNAIZ
Eskerrik asko
U
dara amaitzear gauden honetan, atzean utzi berri ditugun Atxegaldeko festak gogoan ditugu oraindik. Auzoa biziberritzen zaigu hiru egun hauetan eta aurtengoan ere auzokide, herritar zein kanpoko jendearen babesa jaso dugu. Atxegaldeko Jai Batzordearen aldetik eskerrikasko gure auzoko festetara gerturatutako guztiei. Hamazazpi urteko geldialdiaren ostean, bosgarren urtez jarraian festa ezin hobeak egitea lortu baitugu denon artean. Berezia izan da bosgarren urte hau, gure aldetik ilusio gehiagorekin ibili gara gu ere. Urtez urte goranzko norabidea hartua daukate Atxegaldeko Jaiek eta partehartzea beti handitzen doa, jaien prestakuntzarako hogeita hamar laguneko batzordea ostatzera iritsi garelarik aurtengoan. Denon artean, lantalde bikaina osatzen dugu eta ez da umorerik falta gurean. Gure eskerrik beroenak festak aurrera ateratzen lagundu diguzuen guztioi eta nola ez, atxegaldetar guztiei, jaietako azken trakaren oihartzuna oraindik ere senti baitaiteke.
DENIS ELORTZA
Proiektu berriak
M
undua konpondu nahian herriko plazan eduki ohi ditugun elkarrizketetan bolo-bolo dabil azkenaldian Zubietarako proiektu erakargarriak proposatzeko beharra; alegia, Usurbil eta Donostiako udalei zein Diputazioari Zubietaren balioak beste era baten ustiatzeko moduko proiektuak ikustarazi beharko genizkiekeela. Proposamenak, ugari: gurasoetako batek Oriora arte luzatuko den bide gorria eraikitzea; beste batek, mugitutako lurretan erraustegiaren ordez konpostaje planta egitea; piraguista batek, ibaian ur bizien gunea eraikitzea, mundu mailan goian dabiltzan gure piraguistak entrena daitezen (bide batez, zorionak Karobiko seme zaharrenari, estatuko txapeldun!); txirrindulariren batek, Andatzan mendiko bizikletako zirkuituak balizatzea, BTT zentroen tankeran... Proposamen horien guztien helburua, Zubietari etekin ekonomikoa ateratzea (eraikuntza-jarduera, turismorako amuak, herritarrentzako zerbitzuak...), bai, baina garapen eredu iraunkorra ipartzat hartuta eta zubietarron nahiak errespetatuta. Bota dut lehenengo harria.
8
Noaua! - 2011ko irailaren 16an ELKARRIZKETA
Amaitu dute arraun denboraldia
K
ontxako Bandera GaliciaRianxeirak irabaztearekin batera amaitu da EuskoTren Liga, emakumeen arraun denboraldia. Besteak beste, baita Oriokoentzat ere. Usurbilen bizi diren Maria Coloma eta Ainara Mancisidorrekin batera, baita Sarai Lizaso eta Irati Lertxundi arraunlarientzat ere. Kontxan egoterik izan ez duten arren, lehen aldiz gainera, bateletan Euskadiko Txapelketa irabazita borobildu dute aurtengoa. Gorabeherak gorabehera, denboraldi polita bizi izan dutela adierazi diote NOAUA!-ri. Orain merezitako atsedena hartzera doaz. Urritik aurrera ekingo diote berriz, denboraldi berriko prestakuntza lanei. NOAUA! Zer moduz ailegatu zarete denboraldi amaierara? Sarai Lizaso. Gorabehera batzuk izan ditugu, baina gogotsu. Irati Lertxundi. Nekatuta denboraldiak luze jotzen baitu, baina ilusioarekin. N. Arraun kontuei dagokienez, oporraldia dator orain? S. L. Hilabete izaten dugu normalean, ez dira opor luzeak izaten. Urria aldera hasiko gara berriz. N. Kontxako Banderan jokatzear egon zarete. Pena azkenean parte hartzerik izan ez duzuelako? S. L. Iaz gertuago ibili ginen. Segundo batengatik ez ginen sailkatu. Aurten pena gutxiago izan dugu. Aukera ikusten genuen, baina zaila zegoen. N. Zer balorazio egin dezakezue amaitu berri duzuen denboraldiaren inguruan? S. L. Aurten estropada gehiago izan ditugu. Iaz Gipuzkoako Liga bakarrik genuen eta uda guztian estropada gutxi izan genituen. Aurten, astebururo izan ditugu estropadak eta hobeto, entrenatu eta estropadarik ez izatea baino. Denboraldia nahiko ondo hasi genuen, gero beheraldi modukoa izan genuen. Hobeto amaitu dugu. Agian, emaitzak ez dira nahi genituenak baina behintzat gustura geratu gara. N. Geroz eta oihartzun handiagoa du
emakumeen estropaden ligak. Dagokizuen lekua duzuela deritzozue? S. L. Pixkanaka hobetzen doa, telebistan estropadak gehiagotan ematen dituzte, Gipuzkoako Ligako guztiak. Ligak ere finkatzen doaz. Oraindik mutilen ligarekin alderatuta, urruti gaude halere. N. Eta zaletuak gertu sentitzen al dituzue? I. L. Mutilengana bezala ez zaigu joaten jendea animatzera, baina herriko jendeak babesten gaitu. Maria Angeles Arrutik NOAUA!-n guri aipatzeak ilusioa egin dit. S. L. Beste taldeen probak tabernetara ikustera joatean, jendea komentatzen entzuten dugu. Horrek ere poztasuna ematen du. N. Estropaden atzean, urte osoko lana dago. Zuen egunerokoa nolakoa izan ohi da ligatik kanpoko hilabeteetan? S. L. Neguan normalean, fisikoa lantzen hasten gara. Uretara gutxi joaten gara, asteburuetan. Gero arraun mugikorra eta batelekin hasten gara. Aurten ondo ibili gara. Gero trainerillak izaten ditugu, aurten ez dugu egin. Gero udan trainerua hasten da.
EMAKUME GEHIAGO “Geroz eta traineru gehiago ateratzen ari dira, eta maila onekoak gainera” N. Lana, ikasketak… Egunerokotasunean arraunerako tartea hartzea ez da erraza izango? S. L. Zaila. Batzuk adibidez goizeko 6.00etan joaten ziren entrenatzera, gero haurrak eskolara eraman eta lanera joan behar izaten baitzuten. Guk adibidez arratsaldetan entrenatzen genuen. Orain bakoitzak bere aldetik entrenatu beharko du. Ikusiko da. Aurten taldea osatzeko ere nahiko lan izango da, jende askok taldea utziko baitu. Denborak esango du. N. Agian kirolari berriren bat parte hartzera animatu liteke. Zer esan diezaiokezue? S. L. Animatzeko. Gogorra da, baina asegarria, eta lagun giro ona dago.
Irati Lertxundi eta Sarai Lizaso, orio taldeko arraunlariak.
“Familia modukoa gara” NOAUA! Nolatan hasi zineten arraunean, noiz eman zenuten lehen pausoa? Sarai Lizaso. Neure kasuan, aita ibiltzen zen arraunean bere garaian. Igandero estropadak ikusten genituen. Gero Zuhatzara joan nintzen uda batean eta han arraunean hasi nintzen. Orduko entrenatzailea orain Orion dago. Hala hasi nintzen. Irati Lertxundi. Sarai DBH 1ean ezagutu nuen eta probatzeko esan zidan. Egun batean probatu eta ordutik hor nabil. N. Uda helduta, zenbateraino bizitzen da zuen bizi erritmoa? I. L. Familia modukoa gara, ordu piloa dira batera. Askotan jendea harritu egiten da nola zaharrak eta gazteak normal eta lagun giroan egoten garen. S. L. Plan asko batera egiten ditugu. N. Hurrengo urtean arraunean eta Orion jarraituko duzue? S. L. Ez dakit, Gasteizera noa ikastera. Fisikoa egitea pentsatzen dut. Gero uda ailegatu bezala, ikusiko da. I. L. Unibertsitateko lehen urtea izanik, bakoitzak bere kontura entrenatu eta udan taldea osatzen bagara, aurrera.
Noaua! - 2011ko irailaren 16an E LKARRIZKETA
9
“Arraunlariei ahots gehiago eman behar zaie klub barruan� NOAUA! Nola bizi izan duzue mutilei gertaturikoa? Irati Lertxundi. Nahiko gaizki. Eurek nola zebiltzan ikusita, zer laguntza zuten, kluba nola dagoen, nahiko gaizki egon gara. Sarai Lizaso. Gehienbat, psikologikoki ikusten zen ez zegoela beste urtetan egon ohi den giroa. Klub barruan aldaketa bat behar dela ikusten da. N. Zer adierazi nahi zeniokete mutilen taldeari? I. L. Animatzeko mutilak. Beraiek ere asko ari dira sufritzen. S. L. Orioko estropadetan ikusi zen, nola egin zen marea horia. Horrek kristoren animua eman zuen, baita guri ere. Gure aldetik ere animuak mutilei. Gogorra da baina aurrera atera behar dugu. N. Zuen ikuspegitik, zer aldaketa beharko luke Oriok? I. L. Nire ustez, arraunlariei ahots gehiago eman behar zaie klub barruan, gehiago errespetatu edo baloratzen saiatzea. Beraien iritzia errespetatu eta
zuzendaritzak hori egin. Ez zuzendaritzak erabakiak hartu arraunlarien gainean. Arraunlaririk gabe ez dago arraunik. S. L. Arraunlaria beti hor dago, baina ez dio inork kasurik egiten. Azkenean arraunlariari ez zaio bere meritua ematen, neskei behintzat gutxi. Arraunlarien iritzia neure ustez, garrantzitsua da. Zuzendaritzak, ligak edo ikuskizunak garrantzi gehiago dute, arraunlariek baino.
Orioko traineruan aritu dira sarai eta Irati.
“Kontxako Bandera aurten ondo antolatu dute� N. Liga gisa egituratzen joan den neurrian estropadak zertan aldatu dira? S. L. Aurten adibidez Kontxan, deitu egin ziguten. Klub bakoitzetik bi arraunlari joan ginen, eta zer aldatzea nahi genuen galdetu ziguten. Lehen, nesketan bezperan sailkatzeko proba jokatu eta hurrengo egunean jada, estropada izaten genuen. Hor errekuperazioa kontuan hartzeko eskatu genuen. Egin dute, eta behintzat, kasu egin, edo laguntza bat ematen digute.
N. Datorren urterako ligari begira, hobetu beharrik ikusten duzue? I. L. Ligarako taldeak osatzerakoan, sailkapen bat egin genuen, Gipuzkoako traineruek bakarrik. Bizkaiak eta galiziarrek ez, ezer egin gabe sartu ziren. N. Hurrengo urtean arraunean eta Orion jarraituko duzue? S. L. Ahal bada bai. Osatzen bagara bai, bestela zer egin ikusiko egin beharko da.
Igandean, denok Baxurde krossean parte hartzera
P
artehartzea da garrantzitsuena. Iaz bezala ateratzen bada, gainera, giro ederra ziurtatuta izango da. Beraz, ez da aitzakiarik. Arropa erosoa aukeratu eta aurrera... 10,75 kilometroko luzera du Baxurde krossak. Mikel Laboa plazan hasi, Kaxkoa zeharkatu, Santuenea eta Zubieta aldera jo eta handik bueltan, Kalezarrera igo, Olarrondotik igaro eta irteera gunera, Mikel Laboa plazara itzuli beharko dute. Bidean ur hornidura izango dute eta, helmugan, luntxa dastatzeko aukera. Ondo gogoan izan goizeko 11:00etan hasiko dela krossa. Honez gero, gauza jakina da proban parte hartzeko izena eman behar dela aldez aurretik. Irailaren 15era arte, 10 euroren truke, kiroldegian edota herrikrossa.com web orrialdean. Lasterketa egunean bertan ere eman daiteke izena. Irteera gunean, goizeko 9:0010:30 artean hain zuzen, 13 euro ordainduta.
11:00etan hasiko da krossa.
Txikienak, doan Herriko 6 eta 16 urte arteko haur eta gaztetxoak doan parte hartu ahal izango dute. Aldez aurretik ez dute izena eman beharrik izango, baina parte hartu nahi
dutenek Mikel Laboa plazako eskultura ondoko borobilean egon beharko dute proba egunean, goizeko 10:45etarako. Eta adi datu honekin: helduen krosa abiatu ondoren irtengo dira haurrak lasterka, bi taldetan banatuta.
10
Noaua! - 2011ko irailaren 16an H ERRIKO TALDEAK
Udarregi Bertso Sariketa Santueneko festetan abiatuko da
M
aila handiko bertsolari beteranoak eta gazteak aurrez aurre jarriko ditu Bota-Punttuba Bertso Eskolak estreinakoz, udazken honetarako antolatu duen Udarregi Sariketak. Bi finalerdi jokatuko dira, bat beteranoekin Santueneako jaietan igande honetan bertan, bigarrena Aginagako San Praixkuetan eta han gazteek parte hartuko dute. Finala azaroan jokatuko da. Antolatzaileek bertsolarien artean parekidetasuna, jai batzordeekin elkarlana eta zaletuen parte hartzea bultzatu nahi dute, ekimen berri honen bidez. Erronka prest dute Bota Punttubakoek, eta lehia hastear da.
Amaia Olasagasti eta Jon Aizpurua, Bota Punttubako kideak.
NOAUA! Nondik datorkizue sariketa antolatzeko asmoa? Jon Aizpurua. Bertsozaletasuna bultzatzeko orain arte bertso afariak egiten ari ginen. Zerbait berria bilatu nahi genuen. Ideia desberdinak landu ziren, eta hasiera batean sariketa hau bi urtean behin antolatzea erabaki zen. Baita bi talderen arteko lehia bilatzen saiatzea ere. Kasu honetan, gazteak edo plazara sartzen ari direnak eta zaharrak edo plaza erdi utzita dutenak arituko dira. Abiapuntu polita zela iruditzen zitzaigun.
N. Zuen gonbita beraz, zaletu publiko zabal batengana doa? J. A. Bertsolaritza ikusi eta ulertzeko bi modu eta nahasketa horretaz gozatzeko aukera izango dugu. Eta agian jende batek deskubrituko du garai bateko bertsolaritza eta beste batek, deskubrituko du datorren jendea nola datorren. Animatu nahi genuke jendea, ze uste ez diren gauzak ikusteko posibilitatea izango dute. Mundua ulertzeko bi modu izango dira, eta finalean, propio gure asmoa bertsolariak zirikatu eta bi mundu horiek talka eginaraztea da.
N. Bertsolariei sariketan parte hartzeko proposatzean, zer erantzun jaso dituzue? Amaia Olasagasti. Pozik agertu dira, gustura. Gazteekin hitz egin dut eta gazteak behintzat gustura. Aukera polita iruditzen zaie eta gainera zaharrekin final horretan lehiatuko direla ikusi dutenean, lehia polita sor litekeela iruditzen zaie.
AMAIA OLASAGASTI
N. Zer aurreikuspen duzue txapelketaren inguruan? J. A. Aspaldi ikusi ez duen jende heldua ikusteko gogoa izan dezakeena, eta bestalde, jende berriari bidea irekitzea nahi dugu ekimen honen bidez. Bi adar horiek ukituta, jende desberdinengana heltzeko asmoa dugu.
“Gaien proposamenak egiteko kaxak jarri ditugu Txiribogan eta Bordatxon� N. Belaunaldi desberdinetako bertsolariak biltzearekin batera, sariketaren beste berezitasuna parte hartzea izango da. Ikusleek zer modu izango ditu parte hartzeko? A. O. Batetik, norberak izan edo entzun nahi dituen gaien proposamenak egiteko kaxak jarri ditugu Txiribogan eta Bordatxon. Bestalde, Aginaga eta Santueneako saioetan, publikoak finalera igaroko diren bertso-
lari gustukoenak aukeratu ahal izango ditu. J. A. Ez du zertan bertsolari onena izan beharrik, publikoari gehien gustatu zaiona baizik. N. Sariketa honen aurretik, zenbait bertso afari antolatzen arituak zarete. Izan duten harrerarekin gustura zaudete? J. A. Bertso afaritan ehun lagunetik behera ez gara ibiltzen. Hasieran ez genituen aurreikuspen horiek. Baina ikusten da jendeari gustatzen zaiola, baita formula ere. Jendeak kantatzen parte hartzen du. Santa Ageda eta halakoetan azken urteotan gorakada izan da baita. Alde horretatik oso gustura gaude. Beste kontu bat da, ia herritar moduan bertso mundu horretan parte hartu eta kantatzera animatzen garen.
Bertso Eskola, martxan
B
ota Punttuba bertso eskolaren ikasturte berria asteartean abiatu zen, aurten irakasle berriarekin; Unai bertsolariarekin. Gaztelumendi Asteartero biltzen dira, 21:00etatik 23:00etara Etumetan. Aukera polita izan daiteke animatu eta hasi nahi duenarentzat.
Noaua! - 2011ko irailaren 16an H ERRIKO TALDEAK
Aurrez aurre,
sei beterano eta sei gazte
U
darregi Sariketan, bertsolariak bi taldetan lehiatuko dira. Bertsolari helduak batetik; bertsolari gazteak bestetik. Lehen kanporaketa Santuenean jokatuko da eta bigarrena Aginagan. Finala, azaroaren 12an Agerialden. Bertsolari helduak: Patxi Etxeberria (Lasarte-Oria), Martin Rezabal “Olaso” (Aia), Nikolas Zendoia (Aia), Rosi Lazkano (Orio), Otamendi eta Jose Antonio Manterola “Zatain”. Bertsolari gazteak: Eneritz Zabaleta (Baiona), Maialen Velarde (Zumaia), Ane Labaka (Lasarte-Oria), Ainhoa Agirreazaldegi (Elgeta), Imanol Lizarazu “Habana” (Igeldo) eta Aitzol Barandiaran (Ataun). Gai jartzailea: Imanol Arabaolaza “Txatxari” (Bota-Punttuba). Gaiak proposatzeko aukera: Bordatxo eta Txiriboga tabernetako kaxetan edo botapunttuba@gmail.com helbidean. Informazio gehiago: twitter bidez, “@udarregi_sari” kontuan.
11
Asier Azpiroz, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan
U
Patxi Etxeberria Lasarteko bertsolaria Santuenean arituko da kantari igandean.
Lehen finalerdia helduekin, Santueneako jaietan. Irailak 18, igandea. 14:00, herri bertso-bazkaria. Sarrerak irailaren 15era arte, 20 eurotan salgai, Ibai-Ondo elkartean, Tragoxkan edo Santuenea Elkartean. Menua: paella, sahieskia, gazta eta irasagarra, kafea, pattarra eta purua. Bigarren finalerdia gazteekin, Aginagako San Praixkuetan. Urriak 7, ostirala. Prezioa: 15 euro. Finala Agerialden: azaroak 12, larunbata (xehetasun gehiago aurrerago emango ditugu).
dako etenaldiaren ondoren, asteburu honetan ekingo zaio berriz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari. Final zortzirenetan murgilduko da inoizko parte hartze handiena eta iraupen luzeena duen lehia. Fase honetan, txapelketak Azkoitia, Eibar, Lazkao, Elgoibar, Lasarte-Oria eta Irun bisitatuko ditu.
Azkoitiko saioan Azkoitiko saioan parte hartuko du Asier Azpiroz bertsolari gazte zubietarrak eta harekin batera igoko da oholtza gainera, Ibai Esoain oriotarra, Bota Punttuba bertso eskolako kide izandakoa.
Txupinazoarekin hasiko dira Santueneko jaiak
I
ritsi dira beste behin, Santueneako festak, ostiral honetan abiatuko dira. Igandera arte, haur jokoak, dastatze saioak, eta musika izango dira protagonista nagusiak auzoan. Hilaren 16an bertan, Gatiburen kontzertuaz gozatu ahal izango da. Josune Aranbururekin kantu-afaria eta Dj Larra larunbat gauean. Eta dantzari edota toka txapelketa ospatuko dira, jaiak agurtzeko. Hona hemen egitarau osoa:
Irailak 16, ostirala 17:00 Txupinazoa eta txokolatada Ibai-Ondo elkartearen aurrealdean. Ondoren, herriko globo gerra. 18:30 Buruhandi eta Zumartxan txaranga. 19:00 Sardina jana trikipoteoarekin. 21:00 Musikarien afariak, DIA
supermerkatua eta Aialde-berri sagardotegiari esker. Ogitartekoak egongo dira txosnan afaldu nahi duenarentzat 23:00 Sai eta Gatibu taldeen kontzertua. Jarraian, dantzaldia Itzartu taldearekin. Ondoren, txokolatada.
Mus txapelketa larunbatean da.
Irailak 17, larunbata
Irailak 18, igandea
11:00 Haur jolasak. 14:00 Haur bazkaria (norberak bere bazkaria ekarri behar du, edariak eta postrea banatuko dira). 16:00 Mus txapelketa (15:30etatik 16:00etara bitartean inskripzioa). 17:30 Txokolatada Tragoxka tabernaren aurrean. 19:00 Buruhandiak. 20:30 Kantu afaria Josune Aranbururen laguntzarekin. 00:00 DJ Larra goizaldera arte.
11:00 Toka txapelketa. 12:00 Hamaiketakoa Tragoxka tabernan. 14:00 Herri bertso-bazkaria. 17:00 Herriko dantzariak. 18:00 Ibarrako “Allur” dantza taldea. Segidan, buruhandiak. 19:30 Piper dastaketa Zumartxan txarangarekin. 21:00 Jaien amaiera: traka eta suzko zezena.
12
Noaua! - 2011ko irailaren 16an P IL - PILEAN
Irailaren 25ean irrien lagun guztiak elkartuko dira Usurbilen
P
irritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek munduko talderik alaiena dute: Irrien Lagunak Kluba. Datorren astean, irailak 25 igandea, Elkartasun Eguna antolatu dute gure herrian. Festa eguneko etekinak Etiopia-Utopia Fundazioaren alde izango dira. Astebete falta da oraindik, baina egun osoko egitaraua badugu. Herrian zehar hiru zonalde egongo dira: - Kaxkoko eremua. Etxeko txikienen eremua. - Artzabal eremua. Sei urtetik gorakoen eremua. - Mikel Laboa eremua. Azokako postuak jartzeko eremua.
WUKROREN ALDE “Eguerdian bazkaria izango da eta Etiopia Utopia elkarteak egingo du” Kaxkoan, Pupu eta Lore 10:00 Puzgarriak eta txikiei zuzendutako tailerrak, Urtxintxa aisialdi elkartearen eskutik. Egun osoan zehar zabalik egongo dira. 10:30 Antzokian, “Leihotik mundura” txotxongilo lehen emanaldia Kukubiltxo taldearen eskutik. 11:30 Klabeliñeren aurkezpena. 12:00 Dantza taldearen emanaldia, frontoiko oholtzan. 12:30 Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizuna Katxiporretaren eskutik. 14:00 Bazkaria, Etiopia Utopiaren eskutik, Askatasuna plazan. 15:30 Antzokian, “Leihotik mundura” txotxongilo bigarren emanaldia Kukubiltxo taldearen eskutik. 17:00 Irrien Lagunekin kantu eta dantza ikuskizuna, herriko frontoian.
Jolasak, ikuskizunak, jan zein edateko aukera ugari... ekitaldi bete dator Irrien Lagunak Klubeko egun handia.
18:00 Sarien banaketa eta zozketak Irrien Lagunak Klubeko pertsonaien eskutik eta Txokolatada herrikoia Ziortza taldeak eskainita.
frontoian. 16:00 Bonberenea txarangarekin kalejira.
Mikel Laboa plazako eremua Artzabalen, jolasak nagusi Eguraldi txarra eginez gero, eremu hau eta puzgarri guztiak Polikiroldegira eramango dira. Kasu honetan, Ur jolasak egin beharrean Zirkoa egingo litzateke. 10:00 Puzgarriak eta 6 urtetik gorako haurrentzat zuzendutako tailerrak, Txatxilipurdi aisialdi elkartearen eskutik. Egun osoan zehar zabalik egongo dira. 10:30 Frontoian, kirol egokitutako jolasak Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioaren eskutik. 11:00 Usurbilgo dantza taldearen ikuskizuna. Segidan, herritik zehar ibiliko dira. 12:00 Entzierroa, Txatxilipurdi aisialdi elkartearen eskutik. 13:00 Buruhandiak, Ziortza gazte taldearen eskutik. 15:00-17:30 Ur jolasak Artzabalgo jardinetan eta apar festa, bertako
Goizean zehar, hainbat postu egongo dira: - Alkartasuna kooperatibaren postua. - Erlezaleen Elkartearen postua. Bertan, kandelak egiteko tailerra egongo da. - Zero Zabor taldearen postua. Bertan, haurrentzako jolasak ere egongo dira. - Etiopia Utopia Elkartearen postua. - Ziortza taldeko postua. - Eusko Labelen postua. Oilasko erretako pintxoak salgai. - Jaian lortzen den dirua, Etiopia Utopia Elkartearentzat izango da, Wukroko proiektua sendotzeko.
Datorren astean, datu gehiago Datorren asteko NOAUA!n, jai honi buruzko xehetasun gehiago emango ditugu.
Noaua! - 2011ko irailaren 16an P IL - PILEAN
Aurten 80 urte betetzen dituzten herritarrei omenaldia, urriaren 2an
U
rte honetan 80 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu Gure Pakea Elkarteak, urriaren 2an. Eguerdiko 12:00etan hil direnak gogoratzeko meza izango da eta 14:00etan bazkaria antolatu dute Atxega jatetxean. Ez da ikasturte hasierako ekitaldi bakarra izango. Irailaren 23an hitzaldi interesgarri bat antolatu dute, larrialdi egoeren aurrean nola jokatu ikasteko. Urriaren 2ko omenaldira joateko asmoa duten omendu, senide, bazkide eta gainerakoek izena aldez aurretik eman beharko dute. Irailaren 22a baino lehen, 35 euro sartu beharko dituzte bi kontu korronte zenbaki hauetako batean, eta aipatu eguna baino lehen, txartelak Gure Pakeak Artzabalen duen egoitzan jaso beharko dira: -Euskadiko Kutxa: 3035 0140 31 1401018416.
Irailaren 23an, DYAk hitzaldia eskainiko du Artzabalen.
-Kutxa: 2101 0069 11 0002532471.
Hitzaldia Artzabalen “Lehenengo larrialdian, zer egin eta zer ez egin� izeneko hitzaldia antolatu du Gure Pakea Elkarteak. DYA-ko kideek lehen sorospenen inguruko argibideen berri emango dute, irailaren 23an ostirala arratsaldeko 17:00etan Artzabalen hasiko den hitzaldian.
Olioa gaika biltzeko deia
U
tzikeria alboratu eta sukaldean erabiltzen den olioa gaika biltzeko deia egin berri du beste behin, Usurbilgo Udaleko Ingurumen Sailak. Atez ateko bulegotik bilketarako dauden bi aukerak gogorarazten dituzte; "Pikaolan sukaldeko olioa biltzeko edukiontzia egon badagoela eta San Markoko gaikako bilketarako
kamioiak ere zerbitzu hori eskaintzen duela, hilabeteko lehen asteazkenean auzoz auzo eta azkenengoan herri gunean". Udan ospatu diren eta oraindik ospatzeke dauden festen inguruan ere Udalak, erabilitako olioa biltzeko saiakera berezia egin du, "antolatzaileentzako edukiontzi bereziak eskaini ditu�.
13
Zirriborro tailerreko bilera, irailaren 21ean
P
intura eta eskulan ikastaroak eskaintzen dira Zirriborro tailerrean. Helduak, astean behin aritzen dira bi orduz, astearte goizetan, 9:00etatik 11:00etara. Edo asteazken eguerdian, 14:40etik 16:30era. Umeak, aldiz, astean bitan, astelehenetik ostegunera ondoen egokitzen zaienean. Haur txikien kasuan, ordutegia hau izango da: 16:45-18:00. Haur handien kasuan, 18:0019:30. Apuntatzeko edo argibide gehiago jasotzeko bilera bat egingo da Zirriborro tailerrean, irailaren 21ean asteazkena, arratsaldeko 18:00etan. Tailerra San Esteban kalean dago, estankotik Etxealdira jaisteko bidean. Argibide gehiago jasotzeko: Susana 609 413 883.
Auzolan Topaketen lehen edizioa, iraila bukaeran
A
uzolan proiektuaren berri eman eta zabaldu asmoz, Auzolan Topaketen lehen edizioa antolatu dute. Jardunaldiok irailaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an burutuko dira Usurbilen. Alor desberdinei buruzko 14 tailer, eta beste hainbat batzar egingo dira. Auzolan Elkarteak antolatu ditu topaketok. Euskal Herriko udalerrietan Auzolan Taldeak eta Proiektuak abian jartzea dinamizatzen duen Koordinazio eta Lankidetza Foro bat da, Auzolan Elkartea. Informazio gehiago helbide honetan jaso daiteke: www.auzolan.info.
14
Noaua! - 2011ko irailaren 16an P IL - PILEAN
Urriaren 3an hasiko dira klaseak Etumeta AEK euskaltegian
E
uskara ikasteko maila guztiak, autoikaskuntza, mintzalagun, hizkuntz eskakizunen prestaketak, HABEko azterketak… Eskaintza zabala prestatu dute aurtengoan ere Etumeta-AEK euskaltegikoek. Joan den irailaren lehenaz geroztik, ikastaro multzo hauetakoren batean matrikulatzeko epea irekia dago. Interesdunek Zumarte Musika Eskola ondoko Kale Nagusia 45 zenbakidun egoitzara gertura daitezke izen ematera. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00-13:00 artean edo arratsaldez, 18:00-20:00 artean. Goiz, eguerdi eta iluntze partean taldeak sortzeko aukera dago. Informazio gehiago:
G
ipuzkoako Txapelketa hastera doa. Lehen jardunaldiak asteburu honetan jokatuko dira. Aurrerago emango dugu partiden berri. Izena eman duten pilotarien zerrenda duzue hauxe: Aurten ere, dirulaguntzak eskatzeko aukera dago.
usurbil@aek.org / 943 372 001. Euskara ikasi edo hobetzeko euskaltegian ikastaroren bat egiten dutenek, ikasturte amaieran, datorren 2012ko ekainean udal diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko aukera izango dute. Euskaltegian jaso daiteke honen inguruko informazio gehiago.
Igandean, irteera Aratz mendira
Antolakuntzatik ohartarazten dutenez, ibilbidea amaitu ostean, “Otzaurtetik bi kilometrotara dagoen atsedenlekuan otordua egingo dugu”. Janaria norberak eraman beharko du, edaria aldiz Andatzakoek.
Eskuz Kadeteak 3. mailan talde bat: Jokin Irazusta, Mikel Portularrume, Ugaitz Etxeberria eta Aitor Zaldua. Jubenilak 2. mailan talde bat: Iñigo Ibargoein, Josu Furundarena, Aitor Telleria, Imanol Rebollo eta Jon Zendoia. Nagusiak 3. mailan bi talde: Gorka Mendizabal eta Iker Zinkunegi. Imanol Zinkunegi, Julen Gesalaga eta Markel Galarraga. Nagusiak 2. mailan bi talde: Asier Portu, Enrike Huizi eta Mikel Landa. Xabier Errasti, Asier Katalina eta Laurent Erreka.
U
dako etenaldiaren ostean, Andatza Mendizale Elkartekoek hilean behin irteerak egiteari helduko diote berriro. Irailean, Aratz mendira joateko gonbita luzatzen dute. Irteera igande honetan, irailaren 18an izango da. Biltzeko hitzordua, goizeko 7:00etan jarri dute Oiardo Kiroldegian. Kotxez egingo da joan etorria.
Gipuzkoako Pilota Txapelketa asteburu honetan hasiko da
Nagusiak 1. mailan talde bat: Xabier Santxo, Julen Urruzola eta Iñigo Altuna. Kiroldegitik abiatuko dira autoz, goizeko 7:00etan.
Otzaurtetik 2 km-ra dagoen atsedenlekuan otordua egingo dute 13:00ean, itzulia amaitutakoan. Janaria norberak eraman behar du (edaria Andatza elkartearen esku). Ibilbidea: 15 km Gehieneko altuera: 1.445 m Ibilbidearen denbora: 4,5 ordu
Nagusiak, banaka: Ibon Aranalde, Julen Urruzola.
Paleta gomaz Nagusiak 3. mailan talde bat: Josu Arruti, Xabier Murua eta Aritz Urdanpilleta. Nagusiak 1. mailan talde bat: Xabier Errasti eta Jon Olaizola.
Noaua! - 2011ko irailaren 16an I ZERDI PATSETAN
Futbol Eskolan eta alebin federatuetan
izen emateko aukera, aste honetan
Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, "Futbol Eskolan, 2001-2002-2003 urteetan jaiotakoak apuntatu daitezke. Bestalde, alebin federatuaren izen ematea ere egun hauetan egingo dugu, talde honetan 2000. urtean jaiotakoak eman dezakete izena (16 jokalarirentzako tokia bakarrik dago). Neskak ere animatu nahi ditugu eta aukerarik balego (behar izanez gero, hiru adinak nahastuta), nesken talde bat osatuko genuke". Futbol Eskolan eta alebin federatuen taldean parte hartzeko, ezinbestekoa da kirolariek Eskola Kirolean izena eman eta parte hartzea.
Liga hastear Aipatu moduan, 2011-2012 denboraldia asteburu honetan bertan hasiko dute futbol talde gehienek. Preferente mailakoek lehen partida asteburuan jokatu dute. Datorrenean irtengo dira futbol zelaira, denboraldi berriko lehen neurketa jokatzera honako talde hauek: 1. mailako jubenil eta kadeteen taldeak, baita urtebeteko etenaldiaren ostean Usurbil FT-koek berriz osatzea lortu duten erregional mailako nesken taldea ere.
Kirol ikastaroetan izen ematea irekia denentzat, irailaren 16tik aurrera
A
K
irol urte berriko lanak abian dituzte Usurbil FTkoek. Asteburu honetan ekingo diote 2011-2012 denboraldiari aurtengorako osatu diren taldeetako batzuk. Futbol Eskola ere martxan jarri nahi dute eta izen emateko egunak finkatu ditu jada Usurbil FTk; irailaren 14,16 eta 19an, arratsaldez 17:30-19:30 artean Haraneko bulegoan.
15
Argazkian, iazko futbol eskolako jokalari eta hezitzaileak.
Bada neskei loturiko bigarren berrikuntza bat ere, Usurbil FT-k infantil mailako futbol 8ko taldea osatu baitu. Eta ahalegin ugariren ostean, oraingoan alebin federatuen taldea ere izango du Usurbil FT-k. Infantil mailako taldea ere osatzekotan dira.
Amador Granados, Munduko Txapelketan Hamalaugarren postuan sailkatu zen Amador Granados usurbildarra, joan den ostegunean Danimarkako Munduko Txapelketan jokatu zuen erlojupeko proban. Zuzenak taldeko txirrindulariak halere, estatu mailako bigarren postu onena lortu zuen, 23:42 denbora markarekin eta probako garaile David Nicholas australiarrarengandik 2 minutu eta 13 segundotara. Errepide lasterketan, aldiz, hamabigarren. Usurbilgoa, proba amaitu zuten 22 lasterkarien artean dago. 2012an Londonen egingo diren Joko Olinpikoetara sailkatzeko gogoz dago Amador Granados.
erobik, mantentze gimnasia, pilates, spinning, tonifikazioa, banakako entrenamendu saioak giharketa gelan, 3. adin eta ezinduei zuzenduriko ikastaroak, haur zein helduei zuzenduriko igeriketa saioak... Ikastaroen ordutegi eskaintza ere zabala da. Abonatuek prezio bereziak izango dituzte. Informazio gehiago Kiroldegian (943 372 498 telefono zenbakian).
Zubieta eta Kapito Harri aurrez aurre, Enrike Abril Errebote Txapelketan
X
Abril LVIII. Enrike Txapelketako laugarren jardunaldia jokatuko da igande honetan, Zubietan. Goizeko 11:00etan hasita, Zubieta eta Kapito Harri taldeak lehiatuko dira aurrez aurre.
Parisen jokatu den Munduko Txapelketan izan da Oiana Blanco
O
iana Blancok bigarren errondan galdu zuen baina lehia ederrak izan zituen Oiha Sukha ukrainarra eta Sara Menezes brasildarrarekin. Ez zuen dominik eskuratu baina 40 puntu gehiago poltsikoratu zituen eta Londonen jokatuko diren Joko Olinpikoetara joateko aukera asko ditu gure judokak.
16
Noaua! - 2011ko irailaren 16an I NGO AL DEU ?
Irailaren 24an, kantu jira berri bat
Aratza Usabiaga Martinez, apirilak 29
U
dako isiltasunaren ondoren, Euskal Kantu Taldekoak martxan ditugu. Hauxe igorri diguten oharra: “Susi Elosegi irakaslearen laguntza paregabeaz, berriro kantuz ekingo diogu Usurbilgo Euskal Kantuzaleok. Ilunabarreko 19:00etan Mikel Laboa Plazan elkartuko gara, kalez kaleko dinamikan, Euskal Herriko kultura, eta modu berezian, euskal kantuak eta musika berreskuratzeko asmoz”. Uda ondorengo lehen saioa, beraz, irailaren 24koa izango da. “Kantu zaletasuna bultzatuz, kale-giro goxo bat sortzea gustuko duenak hauxe du auzolan polita. Beraz, ekin kantuari eta goxatu”, diote Kantu Taldekoek.
Entseguak, asteartetan Bestetik, asteartetan, “andereño berare-
Jaiotzak Alaia Castresana Fernandez, maiatzak 4 Adur Arrillaga Serrano, maiatzak 5 Mara Zubia Goikoetxea, maiatzak 16 Eire Gilarte Rodas, maiatzak 18 Intza eta Lide Sarasola Unanue, maiatzak 18
Entseguak, aldiz, irailaren 27an hasiko dira.
Naiara Aizpurua Uribe, maiatzak 20 Ekhi Maiz Olasagasti, maiatzak 22 Peru Arrizabalaga Pikabea, maiatzak 25
kin, entseguak egingo ditugu Udarregi ikastolako musika-gelan. Hasiera, irailaren 27an emango diogu, ilunabarreko 19:00etatik 20:00etara”. Parte hartzeko izena ematea nahikoa da. Kanturako ez da inongo abilezia berezirik eskatzen, gogoa izatea aski da. Ekimen honek Usurbilgo udalaren laguntza jasotzen du eta entseguak eta partehartzea doakoa da.
Lur Maeztu Maiz, ekainak 1 Eñaut Soroa Mitxelena, ekainak 6 Udane Larburu Kaperotxipi, ekainak 8 Hugo Perez Lopez, ekainak 17 Aiur Belastegi Etxeberria, ekainak 25 June Errasti Alkorta, ekainak 25 Nora Gonzalez Retegi, ekainak 30 Axel eta Maddi Arruti Dorronsoro, ekainak 27 Haritz Herrera Fabrega, uztailak 1
Euskaraz erosteko zailtasunak...
Beñat Alduntzin Sagardia, uztailak 8
B
Jare Clemente Azurmendi, uztailak 18
elartzako Decathlonen ordainketa sistema berri bat ipini dute. Ohikoaz gain, orain bada erosketa egiteko beste modu bat ere. Ez da saltzailearen beharrik. Kutxa automatiko baten moduan, erosi nahi den produktuaren barrakodea sartu eta txartelarekin ordaindu daiteke. Kontua da makina horrek ez duela euskaraz egiteko aukera ematen. Hori dela eta, hainbat kexu eman dira Belartzan dagoen saltoki honetan. Usurbildar batek NOAUA!ra deitu du honen berri emanez. Berak egin bezala, gainontzeko erosle euskaldunak ere gauza bera egitera animatu nahi ditu: Decathlonen informazio gunean, erreklamazioa egitera. Eta hori bera udaletxera eraman, Udalak ere tramitatu dezan kexu hori.
Lur Portularrume Miguel, uztailak 9 Xabier Santos Martin, uztailak 21 Eritz Saez de Urabain Torregarai, uztailak 22 Odei Agorreta Arrozpide, uztailak 25 Ximun Iribar Sagarna, abuztuak 3 Beñat Algorta Erro, abuztuak 9
Erosketa sistema berriak ez du euskaraz egiteko aukera ematen.
Dendakoen jarrera, ona Herritar honek aipatu digunez, “bertako langileen zein zuzendariaren jarrera ona izan da”. Ulergarri azaldu izan direla. Baina multinazional bat izanik, erabaki ahalmena ez dagoela Belartzako arduradunen esku. Ea eskaera hauen bitartez, sistema berria ere euskarara egokitzen duten, ahalik eta azkarren.
Naia Mayan Crespo, abuztuak 10 Izarraitz Loidi Ballesteros, abuztuak 10 Martin Ayuso Iturain, abuztuak 11 Peru Arruti Arruti, abuztuak 11 Ekaitz Portu Izagirre, abuztuak 14 Klaudia Uzkudun Zapiain, abuztuak 21 Intza Roteta Erauntzetamurgil, abuztuak 24 Araitz Azpiroz Huegun, abuztuak 24 Nora Zaldua Godinez, abuztuak 30 * Usurbilgo Bake Epaitegitik hartutako datuak.
Noaua! - 2011ko irailaren 16an I NGO AL DEU ?
Agenda Irailak 16/ 18 - Santueneko jaiak (ikus 11 or.).
Irailak 18 igandea - IV Baxurde Krossa. 11:00h.
Irailak 22 osteguna - Nik egin beharko & Ko. 20:30ean Sutegin. Sarrera 3 euro.
Irailak 24 larunbata - Kantu Jira. 19:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.
Goardiako farmaziak Irailak 15, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Irailak 16, ostirala Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Irailak 17, larunbata Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Irailak 18, igandea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Irailak 19, astelehena Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Irailak 20, asteartea Gil, Nagusia 24 Lasarte Irailak 21, asteazkena Rodriguez, Nagusia 42 atz Lasarte Irailak 22, osteguna Gil, Nagusia 24 Lasarte Irailak 23, ostirala Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Irailak 24, larunbata De Miguel, Nagusia32 Lasarte Irailak 25, igandea De Miguel, Nagusia32 Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Aizpurua, Latxunbe Berri, 11, Hernani Telefono zenbakia: 943 336 077. www.noaua.com webgunean 2011ko egutegia
17
III. Topa Eszenika datorren ostegunean hasiko da
2
009ko irailean, euskarazko antzerki esperimentaleko tailer eta ikuskizunen topagune bilakatu zen Usurbilgo herria. Topa Eszenikak hirugarren edizioa beteko du aurten. Txerriki Antzerki Taldekoek egitarau hauxe prestatu dute. Irailak 22, osteguna Antzerkia: “Nik egin beharko&Ko”. Helduentzako antzerkia eta bakarrizketa dugu hau. Umorea, akrobaziak, klake-a eta sorpresak… 20:30ean Sutegin. Sarrera: 3 euro, egunean bertan. Antzezlea: Pantxika Lamur. Irailak 23, ostirala Ikuskizuna: “Erregea eta bufoia eta Irrien Lagunak”. Udaberrian izan ziren “Erregea eta bufoia” gure artean, orduko hartan Unai Iturriaga izan zen erregea. Honakoan, Igor Elortza arituko da Ander Lipus eta Unai Elizasurekin batera. Baina horretaz aparte, emanaldi berezia izango da, izan ere, tarteka eszenatokian Irrien Lagunen Klubeko pertsonaiak agertuko baitira. 22:00etan Sutegin. Sarrera: 5 euro. Aldez aurretik sarrerak eskuratu ahal izango dira Txiriboga tabernan. Erregea, bertsolaria: Igor Elortza. Bufoia, aktorea: Ander Lipus. Zalduna, gai-jartzailea: Unai Elizasu. Irailak 24, larunbata Antzerkia: “8 begi”. Kafe antzerki giroko komedia ero eta erritmo bizikoa. 22:00etan Sutegin. Sarrera: 5 euro. Aktoreak: Ane Zabala eta Galder Perez (Gilkitxaro Antzerki Taldea).
Igor Elortza eta Ander Lipus Sutegin arituko dira.
Urriaren 8an, Mendi Duatloi proba Zubietan
L
ehen Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan (mendiduatloia.com), urriaren 8an arratsaldez mendi duatloi proba egingo dute Zubietan. Duatloiak hiru zati izango ditu, lehenik korrika, gero mendiko bizikletaz eta azkenik korrika. Euskal Herriko espezialista onenak etorriko dira eta Zubietarentzako erronka handia izango da: 45 lagun behar dituzte antolatzaileek, bidegurutzeetan eta frontoi inguruan laguntzeko. Animatu eta laguntzeko eman izena telefono honetan: 678 453 148.
1946. urtean jaiotakoen kinto bazkaria
D
atorren urriaren 9rako 1946. urtean jaiotakoen kinto bazkaria antolatu dute. Otordua, Antxeta jatetxean burutuko da. Joateko asmotan direnek izena aldez aurretik, irailaren 30a baino lehen eman beharko dute, Laurok liburu dendan. Bestela, telefono zenbaki honetara ere deitu daiteke: 943 363 448. “Anima zaitezte”, luzatzen dute gonbita antolakuntzatik.
18
Noaua! - 2011ko irailaren 16an G AZI , G OZO, G EZA
ETXEBIZITZA -Etxebizitza bat salgai edo alokairuan Usurbilgo erdigunean. 63,00 Metro. 2 gela, 2 komun eta sukalde-egongela. 3 urte. 639 992577 - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 943 36 22 15. - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen norbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an. Sukalde handia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 balkoi eta 3 leiho, dena kanpokaldera ematen duena. Ganbara eta 12 metro koadro trasteroa. 185.000 euro. 666539284 - 85metro karratuko etxebizitza bat alokatzen dut Usurbilgo kaxkoan. 3 gela, bi terraza eta trasteroa. Bermea eskatuko da. 616064059 (gauetan deitu). - Usurbilen alokairuan dagoen pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - Kaxkoan etxebizitza salgai. Hiru logeladuna, bi komun eta trasteroarekin. 685 731 792. - 90 metro karratuko pisu bat daukagu salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, bi komun eta 7 metro karratuko ganbara bat.Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan dago. 699680265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera deitu). - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 130.000 euro. 665 736 896 (Iñaki). - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar (Castelló) herrian. 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera dago etxe azpian garajea erosteko. 699720940 - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - Landetxe bat salgai Alfaron. Terreno eta pistinarekin. Herritik 1,2 km-ra. 2 logela, egongela tximenearekin, sukaldea, komuna, portxea. 675702428 (gauez). - Muna Lurra kalean etxe bat alokatzen da. Eguzkitsua eta berritua. 637225620. - 230 metro karratuko etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro karratuko lursailean. Kalezarreko eremu urbanoan. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Usurbilen etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. Kaxkoan. 607 924 407. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK - 38 m2-ko garaje itxia salgai, Txaramunto kalean. Tlf: 656.78.10.59 -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. 669645585 edo 943365191. - 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463 - Nissan Almera salgai. Matrikula: SS-BG. Prezioa: 1.500, IAT (ITV) pasea du. 615 798 479. - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646.
LANPOSTUAK Lan-eskaerak -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago dugu Usurbilgoa eta euskalduna izatea. Interesatuak deitu 676355635 telefonora. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18 urtetako esperientzia. 646717676. - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko eta adineko pertsonak zaintzeko, orduka edo interna moduan. Paperak ditut. 660 525 715. -Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest. 656753063 - Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko. 660041361 - Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsona bat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitate osoa ordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. Tlf: 687 348 223 - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813 - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat . 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - LHko irakaslea udan klase partikularrak emateko prest. 658 706 443. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko neska bat eskaintzen da. 626618097. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123 -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221 - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri edo baratzeko lanak egiteko, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetan aritzeko, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968
Ezkondu eta pasa dirala, Berrogeitahamar urte, Urrezko ezteiak oraingo hontan Ospatutzen dituzute; Seme-alabek eta bilobek Hauxe esaten dizute: Guretzat behintzat dudarik gabe URREZKOAK ZUEK ZERATE! Zorionak Joxe Mari eta Maritxu zuen ezkontzako 50. urteurrenean! Milaka muxu denon partetik!!
-Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut, txukun eta modu onean. Iñaki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest nago. 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325. -Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klase partikularrak emateko prest, neska gazte esperientziaduna. LH-tik Batxilergo mailara arte. 685 772 602 // 943 371 277. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Bi hilabeteko bost txakur-kume gara etxe bila. Gurean ezin dute hainbeste animalia izan eta bestela txakurtegira eramango gaituzte. Mesedez, eraman gaitzazue. Deitu 635 714 030. - Belarritakoa galdu nuen Santixabel egunean, kaxko inguruan. Balio sentimental handia du, aurkitu baduzu, deitu telefono honetara: 687 406 209. - 2 sofa indibidualak, izoki kolorekoak oparitzeko. Mari Karmen. Telf: 653 741 932 -Kalezar auzotik txirrindula bat desagertu da. 27 zazpi urte ditu, Peugeot marka, kolore zuria, emakumezko modeloa, palankazko kanbioekin koadro ondoan eta jarlekuan koxka bat dauka egin berria. Diru konpensazioa eskaintzen dut balore sentimentala handia daukalako neuretzat. Irene 675 71 72 67 - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Ume kapota bat jaso zuen Udaltzaingoak Zubiaurrenea 2an (Otar Goxo parean). Galdu duenak Udaletxean jaso dezake. - Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Katakume bat hartuko nuke gustora baserrirako. 666539284 - Masajeak ematen diut: reflexologia, siatsu, masaje orokorra... 943 365 079 deitu eta utzi zure mezua. - Bi haur dituen familia gara eta Asturias edo Cantabrian kanpin batean dagoen mobilhome edo karabana alokatuko genuke abuzturako. 675 007 048 (Garbiñe). - Usurbil eta inguruetan, belardiak behar dira, belarra jasotzeko. Tel: 607457004. Dani - Umea kotxean eramateko ziurtasun aulkia (10 kilotik gorakoa eta etzaten dena) erosiko nuke. Tlf: 658721427 - Kamera digital bat desagertu zitzaigun liburutegian, martxoaren 11n. Asko eskertuko da bueltatzea. 686 554 145 (Ana). - Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko bazkariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkarte gastronomikoetan...... 670 410 273. - Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191. - 11 husky siberiar txuri oparitzeko. 649906678. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. - Wii kontsolaren softwarea aldatzen da segurtasunaren kopiak kargatu ahal izateko, DVDaren edo USBaren bidez txipik instalatzeko beharrik gabe. 635729637 - Aiako babarruna salgai, prezio onean. 670410273. - Zaldi bat jartzeko lur sail bat edo ikuilu bat alokatuko nuke Usurbil edo inguruan: 616260451 - Informatikaria naiz. Ordenagailuen edo informatikari buruz edozein zerbitzu behar izanez gero. Oskar: 609 468 759 oskarsm@hotmail.com - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (Iñaki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113
Zorionak Unax! Irailaren 11n 9 urte bete zenituen, eta ederki ospatu genuen! Muxu haundi bat Oihan, June, Anje eta Aratz! Zorionak Mou zure urtebetetzean! Hurrengo urtean berriro. Zure taldea Kaxkamelaren partetik! Zorionak Diego! Irailaren 17an 10 urte beteko dituzu. Zorionak eta muxu handi bana, gurasoen, Sergioren eta Aneren partez
HILDAKOAK Maria Teresa Acedo Lobo 65 urterekin hil zen irailaren 7an, Usurbilen Ohar, zorion agur, jaio edo hildakoen berri emateko azken eguna: asteartea, eguerdiko 12:00etan. erredakzioa@noaua.com Oharra: Maiatzetik honako jaiotzen zerrenda 16. orrian aurkituko duzue.