NOAUA! 478 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2012ko otsailaren 10ean - XVI. urtea - Usurbil, 478. zenbakia

Rural Kutxan atxiki egon zen bezeroari elkarrizketa

3 milioi euro gutxiago izango ditu

2012ko udal aurrekontuak



Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean ATARIKO HAIZEA

3

Albistea iruditan

Aitzaga irekita berriz, sei urteren ondoren

S

ei urteren ostean, Aitzaga ireki da berriz. 2006an Auzitegi Nazionaleko Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz, hasiera batean bi urterako baina azkenean beste lau urtez luzatu den itxiera bertan behera geratu da honenbestez. Epaiaren albistea zabaldu eta gutxira, joan den otsailaren 2an burutu zen inaugurazio ekitaldia. Elurrari eta hotzari aurre eginez, Aitzaga ataria herritarrez inguratu zen. Guztiak, egoitzako ateak noiz irekiko zain ziren. Uste baino egoera hobean dago egoitza.

Trikitixa eta bertso doinuek girotu zuten inaugurazio ekitaldia. Adierazpenen artean, garai berriotan, Aitzaga bezalako egoitzek duten garrantzia nabarmendu zen. Eta segidan, Aitzaga irekitzera. Sarrerako kateak

Jexux Mari Errekondok, Aitzagako sortzaileetako bazkideak kendu zituen. Atea ireki, argiak piztu eta herritarrek, aspaldiko partez, barruko instalakuntzak zer egoeratan zeuden ikusteko aukera izan

zuten. Uste baino egoera hobean dago egoitza, inaugurazio egunean ikusi ahal izan zenez. Elkartea eta egoitza bere onera ekartzeko, herritarren talde bat sortu nahi da orain.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika

943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395

DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Espa単ol BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel

943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Maddi Zaldua, Irati Portu, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Nerea Aizpurua, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Maider Makazaga, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean HERORREK ESAN

NEREA ZINKUNEGI

A

“Líbrese exhorto”

urreko asteazkenean izan zen, gaueko hamarrak eta laurdenetan mezu bat: “Bihar 19:30tan Aitzaga irekiko da!!! Azaltzeko deia luzatu dute, etxefero batzuk bota edo beste xeoxe egongo da prezintatu egoera bukatu izana ospatzeko. Notizi earra!!”. Nire buruarentzako irakurri nuen lehenik, ozenki ondoren Plasi. Horituta omen zegoen itxi zuten eguneko egunkaria barra gainean utzita, 2006ko otsailaren 11ko data mantxeta azpian, mantxeta bera zaharkituta jada, kontaktu kolarekin itsatsita moduan kafe kikaratxo bat albo batean, zigarro muturrak zoruan (tabakoaren aur-

kako legea ezartzeke artean) bisitari ugaztun txikien arrastoak bazterren batetan, tentu handiz egindako Picassoren Gernika islatzen duen ispilua paretean… Aurpegi mitikoak eta gazteria ugari, kate soinua burnien kontra, oilo ipurdiak azalean, titi muturrak gogortuta… Txikitan kroketak jatera joaten zireneko oroitzapenak esnatu omen zitzaizkien bati baino gehiagori. Bertan egindako azken afaria, urta a la roteña, ez omen da polita norberak esatea, baina kristona atera zitzaidan. Ostegunean elurra ari zuen eta bizilagunen arteko bilerarako zita genuen… Ezin izan ginela bertan izan, joe!! Ea lehenbailehen bertan den…

Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Ika-mika

Zazpitan, Aitzagan

I

zenburuak Xabier Silveirari trilogia osatzeko keinua dirudien arren, ez da hori nire intentzioa. Aitzaga zabalik da berriro. Ez oraindik materialki, baina sei urteko desmasia bukatu da. Asteazkenean tximista bezala hedatu zen berria herrian eta hurrengo egunean jende anda hurbildu zen urte luze hauetan kateatuak egon diren ateak irekitzera. Arratsaldeko 19.30ean Jexux Marik gogoz eta amorruz bota zituen kateak lurrera eta herritarren bihotzetako berotasunak hartu zion gaina kanpoko hotza latzari. Aspaldiko partez barrura

sartu eta bazterrak nola zeuden begiratzen aritu ginen, askotan hunkituta. “Hi ez zagok horren gaizki! Begira, tabernako paretak erdizka pintatuak zeudek! Bai, margoketa lanetan ari gintuan pikoloak itxi zutelarik! To! 2006ko mus txapelketako bikoteen puntuazioak! Honez gero, nola egongo ote da sagardo hau? Ez zekiñat baina ardo honek behintzat irabazi egin din! Aiba, begira kartel hau, gogoratzen al zarete manifa honetaz?”. Gerturatutakoek hamaika pasadizo eta bizipen berritu zituzten animatuta. Gazte askorentzat Aitzaga deskubri-

tzeko parada izan zen. Bilkura aretoan geratutako tekladun idazmakin zahar baten aurrean “hi, orduan ez al zegoen ordenatarik ba?” komentatzen zuten, harriturik. Ordu pare bat izan ziren, kidetasunez eta pozez beterikoak eta berriro, atea itxi genuen. Hori bai, lehenbailehen irekitzeko asmoarekin, Aitzaga herritarren eta herriko taldeen bilgune izaten jarrai dadin. Laster, “zazpitan, Aitzagan” esateko moduan izango gara berriro. Arantxa Manterola


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean KONTZEJU TXIKIA

5

2012ko aurrekontuetan, 3 milioi euro gutxiago Dirulaguntzetan, “oraingoz murrizketarik ez” dela izango dio udal gobernu taldeak

I

a hamaika milioi euroko aurrekontu proposamena prestatu du Usurbilgo Udalak, 2012rako. Iazkoarekin alderatuta, hiru milioi euroko murrizketa aplikatu du Bilduk. Gobernu taldeak herri eragileei joan den ostegunean aurkeztu zien proposamena, Artzabalen burutu zen ekitaldian. Udal aurrekontuen hasierako onarpena bozkatzekoak ziren udal ordezkariak, asteazken honetarako deitua zegoen ezohiko osoko bilkuran. Hasi berri dugun 2012. urte honetarako, 10.982.728 euroko udal aurrekontuak aurkeztu ditu Bilduk. Iazko proposamenarekin alderatuta, Udalak hiru milioi eurotan murriztu ditu aurtengo egitasmoetara bideratu beharreko diru partidak. Datu honen eta gainerako nondik norakoen berri, joan den ostegunean Artzabalen burutu zen bilkuran eman zuten, gobernu taldeko kideek.

MERTXE AIZPURUA “Gastuen jarraipena eta kontrol zehatza egiteko asmoa du gobernu taldeak” Ekitaldian nabarmendu zutenez, oraindik luze joko duen krisialdi ekonomikoaren testuinguruan kokatu beharreko aurrekontuak dira hauek. Gai honi lotuta, asteazken honetarako ezohiko osoko bilkura deitua zuen Udalak. Aurrekontu proposamena hasieraz onartu edo ez erabaki behar zuten udal ordezkariek. Mertxe Aizpurua alkateak berri eman

zuenez, aurtengo aurrekontuetako “diru sarreretan murrizketak daude”, nagusiki hiru faktoreon eraginez; aprobetxamendu urbanistikoen beherakadagatik, fondo foraletik izango diren murrizketengatik, eta espero ez arren, joan den azaroko uholdeek eragindako kalteak konpondu beharrak baitaude.

“Aurreztu beharra dugu” Diru sarrera gutxiago izanik gainera, alkateak zioen moduan, “aurreztu beharra dugu”. Edozein kasutan, joan den asteko aurkezpen ekitaldian gobernu taldetik adierazi zutenez, ez dute murrizketarik aplikatuko diru-laguntzetan. Gizarte zerbitzuetako, kirol eta kultur arloko laguntzak bere horretan mantentzeko apustua egin du Bilduk. “Oraingoz murrizketarik ez” dela izango zioten gobernu taldetik. Diru-laguntzak ez jaisteko hartutako erabakiaren arrazoia, herri eragileek duten garrantzian kokatu zuen Alaitz Aizpurua zinegotziak. Bere esanetan, “herri baten bizimoduan asko markatzen dute eragileek. Ahal dela, dirulaguntzak mantendu beharra ikusi da”.

Inbertsioak, “behar beharrezkoak bakarrik” Ez ordea, gastu eta inbertsioetan. Bilduk bi alor hauetan aplikatuko ditu murrizketa nagusiak. Batetik, pertsonal gastuetan. Langileen lan baldintza eta soldatak mantendu asmo ditu gobernu taldeak; KPI-aren igoera aplikatuko da kasuotan. Eta oro har, gainerako gastuetan aplikatuko dira murrizketa nagusiak. Urtean zehar, gastuen gorabehera guztien “gainean egotera behartuta gaude”, adierazi zuen Aizpuruak. Gastuen jarraipen eta kontrol zehatza egiteko asmoa du gobernu taldeak.

HERRIKO ERAGILEEN AURREAN AURKEZTU ZUTEN 2012RAKO AURREKONTU PROPOSAMENA.

Inbertsioei dagokienez, alkatearen esanetan, “behar beharrezkoak” direnak bakarrik bideratu nahi dituzte. 935.700 euro guztira. Besteak beste, uholdeek eragindako herri-bideak konpondu, edota Udarregi ikastolako eraikin berriko proiektua lagundu asmo du Udalak.

Ekarpen bilketa, 2013ra begira

G

obernu taldeak aurreratua du jada udal aurrekontu proposamena. “Zirriborroa alderdiekin konpartitu dugu. Ekarpen, zalantza eta kezkak jaso ditugu”, adierazi zuten Bildutik, joan den asteko aurkezpen saioan. Gai beraren inguruko herri batzarra ere burutu zen abendu amaieran. Edozein kasutan, 2013rako aurrekontuak parte hartzaileagoak izango direla iragarri dute Bildutik. Aurtengoan halakorik ezin izan dutela burutu adierazita, hurrengo urterako eragile eta herritarren ekarpenak jasotzen joateko asmoa dute.


6

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean KALEJIRAN

URDAIAGA

ALAZNE BEGIRISTAIN

Elurra teilatuetan

E

SANTUENEA

PAKO AGUDO

Auzo berria

B

saten ari ziren bai, hotza egin behar zuela, elurra itsasmailara iritsiko zela,… “Urteroko kontuak!” pentsatu nuen nik. Baina ez, asmatu dute oraingoan, egun askotako kontua izan ez bada ere. Badakigu elurra egiteak sortzen dituen oztopoak zein diren: errepideetan arazoak, isolatuta gelditzen diren herri eta auzoak,… Baina egia esan, paisaia eder askoak uzten ditu inguruetan. Badu bere xarma elurrak, ez dugu ukatuko. Eta niri behin-tzat, larunbatean euria hasi zuenean, pena eman zidan. “Listo, aurtengo elurrak joan dira!” esan nuen. Ikusiko dugu, oraindik hotza ez omen da pasa, hala diote behintzat. Hilabete eta erdi pasa den arren, Sanesteban Txiki egunean ere hotza zen gurean. Salda eta pintxoak prestatzen ditugun lokalaren barruan hotza, kanpora aterata ere hotza,… Onena suaren ondoan egotea zen. Baina hala eta guztiz, jendea gerturatu zen guregana. Meza amaitu zenean, gustura hartu zuen jendeak salda beroa, ederra omen zegoen,… Txistorra eta haragi egosi pin-txoak jan zituzten eta ardo tragoak ere lagundu zuen, Gabonetako kontuak elkarri kontatzen aritzeko garaian. Egia esan, ohitura polita da Sanesteban eguneko meza eta hamaiketakoarena, aitzakia bat gurera etorri eta kontu batzuk esanez, momentu on bat pasatzeko. Ea urtetan zehar eusten diogun usadio zaharrari!

azirudien aurten udazkenetik udaberrira zuzenean pasa behar genuela, baina negua garaiz etorri da. Egun gogorrak, etxetik kanpo egoteko. Auzoa, triste, goibel gelditzen da. Garai batean lau taberna, elkarte bat eta bodega bat ere eskura geneuzkan. Orain berriz, zaharren egoitzan obretan, Tragoxka taberna eta elkartea gelditzen zaizkigu. Santueneara, normala den bezala, gizarte honen eboluzioaren korronteak gauza asko ekarri ditu, baina baita eraman ere. Ez dira urte asko pasa auzokideak elikatzeko hiru denda behar zituzten garai haietaz. Ezta auzoko haurrekin eskubaloi talde bat osatzeko adina ume zegoen urteetaz. Orduko gazte gehienak ez gara dagoeneko auzoan bizi eta Santueneak herri txiki bat izateari utzi zion, gaur egungo auzoan bihurtzeko. Eboluzioaren korronteak eraman bai, baina bere sedimenduak ere utzi ditu urteetan zehar. Auzokide berriak, frontoia, kale peatonala parke eta guzti, txikientzako txokoa... Hauekin sortu da auzo berria. Hala ere, azken aste hauetan auzoko bakea tentsio eta urduritasunean bihurtu da. Tragoxkan Txokoaldeko elkartean bezala lapurreta izan dute eta zaharren egoitzan, a ze zurrunbiloak ekarri dizkigun korronteak oraingoan! Tabernaren arduran izango den aldaketak zatitua du auzoa. Bestalde, Puela-Berri bideko lehen harriak jarrita daude, azkenak noiz jarriko zain gara. Eskerrik asko, Olentzero eta hilabete hauetan lagundu didazuen guztioi.

ANA URDANGARIN

Mª JESUS URBIETA

KALEBERRI

Elurtuta, badatoz Inauteriak

B

adira jada pare bat hilabete, eguraldi gizon ezagun batek esan zidala otsailean izango zirela hotzak, eta elurra aurtengoan, eta aizue, baita asmatu ere!!! Festa ederra izaten da elurra egiten duenean, umeentzat batik bat, kotxean ibili behar duenak berriz ez du horrelakorik uste izango. Halere, denontzat ezin ba eguraldiak ere asmatu. Disfruta dezala ahal duenak behintzat, besteok moldatu egin beharko dugu eta. Denok bat gatoz halere, estanpa ikusgarriak uzten dituela esaten dugunean. Beti bazter guztiak zuri zuri utziaz eta bide batez, atmosfera garbiketa bat ere egiten delarik. Aurtengo mozorroa goxo goxoa aukeratu beharrean aurkituko gara, izan ere Inauteriak ere ate joka ditugu!!! Hasi bada, ganbarako mozorroak haizea hartzen jartzen, ez da batere falta eta festa handirako. Ondo izan eta disfrutatu!!! Hurrengora arte.

AT X E G A L D E

San Sebastian bezpera

U

rte berri on denoi, dagoeneko otsaila ere aurrera daramagu. Kezka berdinak ditugu, krisi soinua eta zalantza asko. Elurrak ere egin digu bere bisita, eta berogailuak martxan jarri eta abrigatu egin behar. Bestalde, San Sebastian bezpera ospatu dugu aurten. Afari gozo bat prestatzen da Mahaspildegi elkartean. Urte asko dira hasi ginela eta ondoren, danborrada soinuarekin, makilak astintzen dira gogoz. Bertako bazkideekin eta Donostia aldetik etortzen diren batzuekin lagun arte bat osatzen da.

Aurrerantzean, Kalejiran atala orri bakarrekoa izango da eta txandakako sisteman aterako dira auzoetako kronikak.


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean KONTZEJU TXIKIA

7

Urtebetean ia bikoiztu da, gida baimeneko azterketa

teorikoa euskaraz gainditu duen ikasle kopurua

2

010. urtean Buruntzaldeko 34 ikasleek, euskaraz egin eta gainditu zuten gida baimeneko azterketa teorikoa. Joan den urtean zehar ordea, 60 izan ziren. Duela pare bat urteko datuekin alderatuta, ia bikoitza. Gida baimena euskaraz prestatu eta atera nahi dutenak geroz eta gehiago diren arren, datuon berri ematearekin batera, sektorea euskalduntzeko zer egina badela adierazi zuten Buruntzaldeko udaletako eta auto-eskoletako ordezkariek, otsailaren 1ean Artzabalen eskaini zuten prentsaurrekoan. 2010az geroztik, beste hainbat alorretan bezala, autoeskoletan ere euskara bultzatzeko kanpaina martxan dute Buruntzaldeko udalek eta bailarako autoeskolek. Bi ikasturteren ostean, hirugarren honetan ere egitasmoari eutsiko diotela iragarri zuten joan den asteko prentsaurrekoan. Orain arte egindakoarekin pozik agertu ziren eta, bai, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udaletako euskara batzordeak, baita bailarako auto-eskolak ere.

BURUNTZALDEKO EKIMENA “Euskalduntze lanekin jarraitzeko asmoa dute udalek eta bailarako auto-eskolek� Euskara sustatzeko kanpaina hau, bi helburu nagusirekin abiatu zen 2010ean; 18 urte betetzear izan edo beteta izanik, herritarrak gida baimena euskaraz atera-

Buruntzaldeko udal zein auto-eskolen ordezkariak.

tzera animatu eta auto-eskolen zerbitzua euskaldundu asmoz.

Gida baimena euskaraz ateratzeko gonbita Erronka hauek betetze aldera, duela bi urtetik hona lanketa bat burutu behar izan dute, halakoetan ohikoa den elkarlanean, erakunde, eta kasu honetan, autoeskolen artean. Ikasleei formazioa euskaraz eskaintzeko, aipatu hizkuntzan argitaraturiko materialez (liburu eta programa hornitu dituzte, multimediez) Andoaingo Bengoetxea eta Mendi, Astigarragako Otamendi, Hernaniko Otamendi eta Hernani, Lasarte-Oriako Izarra eta MĂşgica, eta Urnieta zein Usurbilgo Solozabal auto-eskolak. Laster, zerrenda honetara beste auto-eskola bat gehituko da; Hernaniko Lagunak. Modu honetan, gaur egun, Buruntzaldeko herritarrek gida baimena euskaraz prestatu eta azterketa ere hizkuntza berean egiteko aukera dute. Aipatu moduan, euskalduntze lanekin jarraitzeko asmoa dute Buruntzaldeko

udalek eta bailarako auto-eskolek. Esku artean, aurrera begirako zenbait erronka dituzte; tartean, ikasle gehienek D ereduan ikasten dutenez, gazteok gida baimena ere euskaraz prestatu eta ateratzera erakartzea. Ikasle gehienak D ereduan aritu arren, gaurkoz ez baita oraindik joera bera nagusitzen gida baimena prestatzerakoan. Euskara dakiten aztertzaile gehiago izatea ahalbidetu eta erakundeen arteko elkarlana ere bultzatu nahi dute egitasmoko eragileek.

Ander Izeta, usurbildar saritua Gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditzen duenak pizgarririk badu gainera; zozketa batean parte hartu ahal izango du. Saria, "gidabaimenaren atal teorikoa doan ateratzea da". Otsailaren 1eko prentsaurrekoan, 2011 urtean zehar, azterketa teorikoa euskaraz egin eta gainditu zuten Buruntzaldeko auto-eskoletan dabiltzan herritarren arteko zozketa egin zen. Usurbilgo Solozabal auto-eskolako saritua, Ander Izeta Goenaga izan da.


8

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean KONTZEJU TXIKIA

Patxi Segurolak Euskal Herrian bizitzeko duen eskubidea errespetatzea eskatu du udalbatzak

E

spainiar estatuak eginiko estradizio eskaerengatik, Patxi Segurola Parisen epaituko dute otsailaren 15ean. Ordura arte konfinatuta jarraituko du Autunen (Frantzia). Aginagarrak bizi duen egoeraren inguruko mozioa onartu zuen udalbatzak, urtarrilaren 31n burutu zen osoko ohiko bilkuran. Hiru eskaera nagusi biltzen ditu, Usurbilgo Ezker Abertzaleak joan den asteko saioan aztertu eta bozkatzeko aurkeztu zuen testuak. Batetik, Patxi Segurola herritarra jasaten ari den jazarpen juridiko eta politikoa etetea; “euskal herritar oro bezala, Euskal Herrian bizitzeko duen eskubidea errespeta dadila eskatzea; eta azkenik, “otsailaren 15ean Parisera elkartasuna adieraztera joango diren herritarrekin batera, udal ordezkariak ere izatea eta bidaia gastuentzat diru laguntza ematea”.

JAZARPENA ETETEA “Bilduk eta Aralarrek babestu egin zuten Segurolaren aldeko mozioa” Bildu eta Aralarrek babestu zuten mozioa. PSE-EE eta EAJ-PNV alderdietako ordezkariak abstenitu ziren eta Hamaikabat aurka agertu zen. Otsailaren 15ean Patxi Segurolari elkartasuna eta babesa adierazteko Pariserako autobusa antolatu du

Azken plenoan aztertu zen mozioa.

Usurbilgo Ezker Abertzaleak.

Autobusa, Parisera Izen emate orriak, Bordatxon, Txiribogan eta Aginagako Arrate zahar egoitzan jarri dituzte. Ahalik eta azkarren apuntatzeko deia egin du Usurbilgo Ezker Abertzaleak. Aipatu moduan, astebete barru epaituko dute aginagarra eta orduan jakinaraziko dio epaileak, espainiar estatuak eginiko estradizio eskaeren inguruko erabakia. Ez dago argi zer gertatuko den. Ezker Abertzaleak azken osoko bilkuran aurkeztu zuen mozioan adierazten denez, “eskaerak onartuko ez balituzte, estatu frantseseko lurraldea debekatuta izaki, posible da konfinamendu iraunkorra aplikatzea. Estraditatzea onartuko balute, berriz, berak ere helegitea tartekatzeko eskubidea du, baina bitarte horretan zein egoeran izango den inork ez daki. Litekeena da erabakia hartu bitartean egungo egoeran uztea, konfinatua alegia, baina litekeena da ere epaitegian bertan atxilotua eta espetxe-

ratua izatea”. Estatu frantziarrak jarritako espetxe zigorra 2010eko azaroan bete zuen arren, Segurolak urtebete inguru darama sorterritik 850 kilometrora konfinatuta. Urtarrilaren 31n onarturiko testuan gaineratzen denez, “eskubideen aldetik tamalgarria deritzogu gertatzen ari zaiona, are eta tamalgarriago egun Euskal Herrian gatazkaren konponbidea erdiesteko piztu den itxaropen garai hauetan”.

Karlos Martin aske geratuko da

P

atxi Segurola epaituko duten egunean aske geratuko da beste herritar bat; Karlos Martin. Urria amaieran atxilotu zutenetik, jarri zioten espetxe zigorra kitatzeko 108 eguneko espetxealdia betetzen dago Martutenen. Aipatu moduan, datorren asteazkenean aske geratuko da.


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean H ERRIKO TALDEAK

Z

9

Hondakinik onena sortzen ez dena

ero zabor ereduan birziklapena ezinbestekoa da. Hor eragiteko tresna aparta daukagu Usurbilen: Atez Ateko bilketa. Usurbildarrei honi buruz ezer gutxi irakatsiko dizuegu honezkero eta Zero Zabor ereduan funtsezkoa den beste ekiteko maila baten inguruan jardungo gara: Murrizketa.

Izenburuan azaldu dugun eran, hondakinik onena sortzen ez dugun hura da. Sortzen ez den hondakina ez dago bildu, garraiatu eta birziklatu beharrik. Energia aurreztu, kutsadura gutxitu eta azpiegitura gutxiago eta txikiagoak behar dira hondakin gutxiago sortuz gero. Birziklaiaren apologiak, dagokion lekua kendu dio sarritan murrizketari. Argi eta garbi esan beharra dago, sortzen ditugun hondakinei irtenbidea emateko birziklaia ezinbestekoa bada ere, hondakin asko sortzea sahiets daitekeela murrizteko neurri errealak aplikatuz gero. Murrizketaren garrantzia nabarmentzeko adibide zehatz bat erabiliko dugu. Danimarka eta Txekia. Danimarkan hondakinen %40 birziklatzen dute. Txekian aldiz %5 baka-

rrik. Horrela esanda, Danimarkak hondakinen ikuspegitik jokabide egokiagoa daukala esango genuke. Kopuru absolutuetara jotzen badugu ordea, errealitatea oso bestelakoa dela ikusiko dugu. Batez beste Danimarkar bakoitzak urtean 800 kg hondakin sortzen ditu. Txekiarrek aldiz 300 kg besterik ez. Kontuak egiten baditugu, Danimarkar bakoitzak urtean 480 kg zabor (800kg-ren %60) bidaltzen ditu zabortegi ala erraustegira. Txekiarrek aldiz 270 kg zabor (300kgren %95) bakarrik. Danimarkar bakoitzak baino 210 kg gutxiago.

“1.000 tuper banatu dira”

Murrizketan benetan eragiteko ekoizpen eta merkaturatze kate osoari eragingo dioten legeak sortzea ezinbestekoa da. Dagokienek egiten ez duten bitartean, guk, geure mailan eragiteko neurriak praktikan jarri behar ditugu. Usurbilen berriki arrandegi eta harategietan erabiltzeko 1.000 tuper banatu dira. Hauekin, arraina eta haragiarekin batera hondakinak erostea ekiditen dugu. Garbiagoa izateaz gain, hondakinik ez dugu sortzen. Zero zabor eredua bultzatu nahi

Garbiagoa izateaz gain, hondakinik ez da sortzen ontziekin.

dugunok presio egin behar dugu, geroz eta produktu gehiago, geroz eta toki gehiagotan soltean erosteko aukera izan dezagun. Badira munduan zehar olioa, ardoa, esnea, detergentea eta mota guztietako produktu solido nahiz likidoak soltean erosteko aukera ematen duten tresnak. Sortu dezagun eskaera, bultza dezagun merkatua, saltzaile bizkorrenek jakingo baitute aukera hori probesten.

Eraldaketa sozialaren aldeko mobilizazioak, larunbatean hiriburuetan

E

raldaketa sozialaren aldeko mobilizazioak deitu dituzte Aralarrek, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Ezker Abertzaleak, larunbat honetarako, otsailaren 11rako, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Donostiakoa, 17:30ean abiatuko da Bulebarretik, “Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku” lemapean. Hartzen ari diren neurrien aurka eta burujabetza politiko eta ekonomikoan oinarrituriko bestelako eredu sozial eta ekonomikoa aldarrikatzeko deitu dituz-

te hilaren 11ko mobilizazio hauek. Antolatzaileek herritarrei hitzorduotan parte hartzera deitzen diete.

Mozioa azken plenoan Administrazio publikoko langileen lan baldintzak eta zerbitzuak okertuko direla ohartarazita, espainiar gobernua sektore publikoan burutzen ari den erreformen aurka agertu da Usurbilgo udalbatza, Bilduk urtarrilaren 31ko osoko bilkuran gai honen inguruan aurkeztu zuen mozioaren bidez. Gehiengo osoz onartu zen, hiru puntuko testua. Batetik, mozioak dioenez,

"Udal honek, Espainiako Gobernuaren presidente den Mariano Rajoyk iragarritako neurriak errefusatzen ditu; bigarrenik, "Udal honek, geroz eta premiazkoagoa den Ongizate Estatuaren defentsan kontsentsua mantentzea eskatzen du; udalek eman behar dituzten zerbitzuen alde egiteko; eta azkenik, "Madrilen onartutako neurri hauen larritasunaren eta ondorioen aurrean, Udal honek euskal gizarteari dei egiten dio, mobilizatu eta kalitatezko eta herritarrengandik gertueneko sistema publikoaren aldeko konpromisoa adieraz dezan”.


10

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean E LKARRIZKETA

Alfonso Gonzalez, atxiki egon zen Rural Kutxako bezeroa

“Ertzaintzak hasieran pentsatu zuen

ni bigarren bahitzaile bat nintzela”

P

asa den astean, Rural Kutxako lapurreta saiakeran, tentsio handiko uneak bizi izan ziren. Kutxako langileak eta Alfonso Gonzalez bezeroak pasa zuten okerren. Azken hau, astelehen honetan NOAUA!n izan da gertatutakoaren berri ematen. Lapurreta egiten saiatu zen gizona aske utzi dute eta horretaz ere galde egin diogu. “Kontraesankorra iruditzen zait justizia une honetan”, adierazi digu. NOAUA! Nola izan zen dena? Azalduko diguzu kronologikoki? Alfonso Gonzalez. 10:15ak aldera edo, Bazar Chinara joan nintzen metro bat erostera. Handik atera eta Rural Kutxara abiatu nintzen. Momentu horretan poliziaren dispositiboa martxan hasia zen baina ni ez nintzen konturatu. Sartzera nindoanean, Ertzaintzaren auto bat Antxeta parean gurutzatu zen eta builaka hasi ziren ertzainak, toki ezberdinetatik: “poltsa”, “motoa”, “kontuz!”, “ezetz, ezetz!”... Gero jakin nuen, ez sartzeko esaten zidatela baina nik momentu horretan ez nuen horrela ulertu. Gainera ez nekien niri esaten ote zidaten edo beste bati.

ALFONSO GONZALEZ “Nik neskalagunari deitzen nion eta berak Ertzaintzari ematen zion telefonoa, horrela komunikatzen ginen” Rural Kutxara iritsi, atea ireki eta sartu egin nintzen. Eta nire txanda iritsi bitartean, kanpoan Ertzaintza osatzen ari zen “zirkoari” begira jarri nintzen, “zirkoa” barruan genuenean... Ertzaintzak une horretan pentsatu zuen ni bigarren bahitzaile bat nintzela. N. Eta ez zinen konturatu zure aurretik zegoena lapurreta egiten ari zela. A. G. Nire aurretik zegoen bezeroa (lapurreta saiakera egiten ari zena, alegia)

Ordu eta erdi iraun zuen lapurreta saiakerak.

denboran luzatzen ari zenez, kutxako neskari, langileari, zera esan nion, “hara zer ari diren kanpoan prestatzen!”. Une horretan, kutxako langileak paperak edo billeteak bota zizkion lapurrari, ze nik ez nuen ondo bereiztu zer zen, eta lapurra hori jasotzen hasi zenean orduan konturatu nintzen eguzkiko betaurrekoekin eta kapela edo pasamontañasarekin zegoela. Lapurra hori jasotzen zebilela, kutxako neskak esan zidan, “pasa gela honetara, zurea hor atzean dudala”. Gelara hurbildu eta sartu nintzenean, neska atea eusten hasi zen. “Zer pasatzen da?” galdetu nion eta “lapurtzen ari zaigu. Etorri korrika!”. N. Ez zineten komunean ezkutatu orduan? A. G. Gela horren atzean komuna dago eta korrika komunean sartu ginen, berehala itxi genuen barrutik. Gero, hainbatetan hurbildu zitzaigun ustezko lapurra, ateratzeko eskatuz, ez zela ezer gertatzen eta ez zigula ezer egingo. Beste batean, pixa egitera sartzen uzteko eskatu zigun eta guk ezetz. Etortzen zen bakoitzean esaten nion bakean uzteko, ez genuela ezer berarekin. Dirua hartzeko eta ospa egiteko, guk ez geniola ezer egin eta ez genuela ezagutzen.

N. Harritzekoa da, hala ere, “pasa gela honetara, zurea hor atzean dudala” esan zizun Ruraleko neskak eta berehala ulertu zenion keinu hori. A. G. Bai bai, instintua edo izan zen. Lapurra billeteak jasotzen ari zen eta momentu hori aprobetxatu genuen barrura sartzeko. Segundu batean izan zen dena. N. Komunean babestuta egon zineten une horretan, kontaktuan izan al zineten baten batekin? A. G. Une horietan neskalagunari deitu nion, etxean zen eta jaitsi egin zen kalera. Nik neskalagunari deitzen nion eta berak Ertzaintzari ematen zion telefonoa eta horrela komunikatzen ginen. 112 zenbakira ere deitu nuen. Ertzaintzari esaten nion, komunean ginela eta edozein momentutan komuneko ateari ostiko bat eman eta bota egin zezakeela. Hori baino ez nion eskatzen Ertzaintzari. Gu komunean ginela eta sartzeko Ruralera, tipoa atxilotzera. Gero urduri jarri zen, ostikoak ematen aulkiei eta gauza ezberdinak eskatzen hasi zitzaion; Ertzaintzaren negoziatzaileari edo. Nik tarteka telefonoz deitzen nuen eta dei horietako batean esan nien ke usaia zegoela.


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean E LKARRIZKETA

“Epaile honek ez du adibide on bat eman”

D

agoeneko aske dago ostiralean Rural Kutxan lapurtzen saiatu zen gizona. Jende askok bezala, Alfonso Gonzalezek harrituta hartu zuen albistea: “gertaera honen aurrean, pertsona hori kalean egotea... Eta bestetik, zerbait aldarrikatzeagatik, aldarrikapen batengatik barrura eramaten zaituzte”. NOAUA! Luze, oso luze egingo zitzaizuen denbora hori guztia barruan. Alfonso Gonzalez. Hala da, ni sartu orduko Rural Kutxako neskak ordu erdi zeraman berarekin. Neska oso urduri zegoen, krisi izugarria zuen. Oso gaizki... N. Psikologo lana egin behar izan zenuen. A. G. Bai, pixka bat bai. Nik esaten nion kutxako neskari, “lasai, gero kafe bat hartuko dugu eta seguru barre egingo dugula kontu honekin”. N. Ertzaintzarekin kontaktuan zeundeten uneoro. A. G. Gauzak nola zeuden azaltzen nien. Nik esaten nien babesean ginela eta barrura sartzeko, lapurretarekin amaitzera. Eurek ezetz, negoziatzaileak iritsi behar zuela lehenengo. Eta nik esaten nien ea zein zen gure negoziatzailea? Guk ez genuela negoziatzailerik lapurraren aurrean. Sartzeko eskatzen nien, gu babesean ginela. Ustezko lapurrak, bien bitartean, komunetik ateratzeko eta ateratzeko eskatzen zigun baina Ertzaintzak aldiz ezetz, ez mugitzeko eta lurrean etzanda egoteko esaten zigun. N. Hasieran Ertzaintzak uste zuen lapurretan parte hartzen ari zinela zu ere. A. G. Bai, gero jakin nuen. Paisanozko bi sartzera zihoazen baina ni aurreratu egin nintzen. Metroa neraman eskuan eta uste zuten bahitzailearekin ari nintzela telefonoz, abisua ematen ari nintzaiola. Une horretan, toki ezberdinetatik ez sartzeko esaten ari ziren. Baina toki ezberdinetatik ari ziren builaka eta ez nien ulertzen. Gainera pentsatu nuen kaleko norbaiten atzetik ari zirela.

Anbulantziak kutxako langilea atenditu zuen.

Barrura sartu eta eskuak poltsikoan sartu nituen, barrutik begira geratu nintzaien. Eta pentsatu zuten akaso konpintxe bat nintzela ni. N. Nolakoa izan da asteburua? A. G. Oraindik oso nekatuta nago. Irudi asko etortzen zaizkit, bereziki gauez. Kutxako neska oso urduri zegoen eta egotekoa da, gainera. Ni barruan izan nintzen tarte horretan osorik mantendu nintzen baina gero behera erori nintzen, urduritzen hasi nintzen ondoren.

“Ez dut logikoa ikusten” N. Kalean geratu da lapurreta egiten saiatu zena. Nola hartu duzu albistea? A. G. Oso gaizki hartu dut. Ez dut logikoa ikusten. Gertaera honen aurrean, pertsona hori kalean egotea... Eta bestetik, zerbait aldarrikatzeagatik, aldarrikapen batengatik barrura eramaten zaituzte. N. Ez duzu ondo hartu, beraz. A. G. Epaileak une horretan erabaki duenarekin ez. Ez dut logikoa ikusten ez nik ezta beste batzuk ere. Epaile honek ez du adibide on bat eman. Hau oinarri hartuta, beste batek ere gauza bera egin dezake. N. Epaiketan deklaratzera joan beharko duzu. A. G. Bai, Ertzaintzak hala adierazi dit baina justizia oso mantso doala eta ez dakitela noiz izango den. Epaiketari dagokionez, mantso joango da justizia, baina aske uzteko azkarregi doa. Kontraesankorra iruditzen zait justizia une honetan.

11

Sare sozialen bidez emandako albistea

N

OAUA!ko kazetariok, bulegora ezin sartu, eskuko telefonoarekin nola edo halako jarraipena egin genion albisteari. Argia astekariak eta EITB Albistegiak gure txioak (tweet-ak, alegia) baliatu zituzten eta, ordu erdi eskasean, 40 jarraitzaile batu ziren NOAUA!ren twitter helbidera. Berria egunkariak bere edizio digitalean (azpiko irudian), NOAUA!k facebook nahiz twitter kontuetan ipinitako argazkia erabili zuen.

Kontrastatu gabeko informazioa

A

lfonso Gonzalezekin solasean, harrituta azaldu zitzaigun gertaerak prentsan izan duen tratamenduarekin. El Diario Vasco nahiz Gara egunkarietan azaldu ziren bertsioak ez ziren zuzenak: bi neska zirela barruan atxiki zeudenak, lapurreta saiakera egin zuenak berak sartuarazi zituela komunean... Bi datuak okerrak. Eta zer pentsatua ematen du. Maiz, kazetariok, agentzietatik edo iturri ofizialetatik datozkigun albisteak argitara eman ohi ditugu, jaso bezala, kontrastatzeko denborarik hartu gabe. Presaka zabiltzanean, edo edizioa itxi behar duzunean, tira, ulergarri ere izan daiteke. Baina gaur egun, hedabide horiek badute edizio digitala, eta horri esker, erraza da hasiera batean jasotako albiste hori, kontrastatu ondoren, berrestea edo zuzentzea. Hizpide dugun kasuan, pasa den asteko lapurreta saiakerarekin alegia, zenbaitzuk egin ez dutena.


12

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean P IL - PILEAN

Aurreko asteko elurteak oztopo gutxi eta irudi eder asko ekarri zituen

E

guraldi iragarpenak bete egin ziren. Elurra itsas mailan egingo zuela iragarri zuten eta halaxe izan zen. Hotz handia ere eman zuten, eta horretan ere bete-betean asmatu zuten. Usurbilen, elurra protagonista izan zen pasa den ostegunean, otsailaren 2an. Goizeko 9:00etan hasi zuen eta etengabe aritu zen eguerdira bitarte. Irudi eder asko utzi zituen elurrak eta apenas arazorik ez. Gure web orrian, www.noaua.com helbidean, irudi eta bideo gehiago aurkituko dituzue.

Ainhoa

M aialen Unanue Unanue

Argazki gehiago eta bideoak topatuko dituzue www.noaua.com web orrian.

Santa Ageda, hotzaldi betean

M

akila eskuetan, hitzordurako egoki jantzita, kalez kale abesten irteteko hitzordu bana deituak zeuden larunbatean, Kaxkoan eta Zubietan. Santa Ageda bezpera baitzen. Hotzaldi betean egon arren, eguraldiak ez zituen ospakizunok zapuztu. Zubieta Lantzeneko kideek bidali diguten irudian ikusten denez, giro ederrean aritu ziren koplatan otsailaren 4an.


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean K ONTZEJU T XIKIA

13

Kutxako Kontseilu Nagusian ordezkatua egongo da Usurbil, beste 13 udalerrirekin batera

G

ehiengo osoz erabakita, Usurbilgo Udalak Hernani, Oiartzun, Lezo, Astigarraga, Villabona, Lizartza, Mendaro, Mutriku, Zaldibia, Ataun, Ibarra, Ordizia eta Legorretako Udalekin parte hartuko du Kutxako Kontseilu Nagusian. Beste hamahiru udalerrirekin batera beraz, joan den urtarrilaren 25ean burutu zen ezohiko osoko bilkuran udal ordezkarien gehiengoak erabaki zuenez. Kutxako Kontseilu Nagusian parte hartzeko modu honen alde agertu zen gobernu taldea. Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko ordezkariak abstenitu ziren eta Hamaikabatek aurka bozkatu zuen. Udalbatzak erabakitakoaren berri eman beharko dio orain, Kutxari. Mertxe Aizpurua alkateak bilkuran aipatu zuenez, Usurbilgo Udalaren parte hartze honekin, "gipuzkoarren interesak hobeto defendatuko ditugu".

Ezohiko bilkura deitu beharra Kutxako Kontseilu Nagusian gainerako aipatu 13 udalerrien taldean sartzeko proposamenari onespena emateko, urtarrilaren 30era arteko epea zuen Usurbilgo Udalak. Horregatik deitu zen hilaren 25eko ezohiko osoko bilkura, ohiko saioa, jada epez kanpo, hilaren 31n burutzekoa baitzen.

Ordezkaritza Kutxabank-en Sortu berria den Kutxabank entitatean, joan den irailean kutxen biltzarrek onarturiko ordezkaritza errespetatzea eskatzen du udalbatzak, urtarrilaren 31ko osoko bilkuran gehiengo osoz onartu zen mozioaren bidez. Irailean adostu zen ordezkaritzan, murrizketarik ez onartzea eskatzen du onarturiko testuak, bestela, mozioak ohartarazten duenez, "Kutxaren kalterako ez ezik Gipuzkoa osoaren eta gipuzkoar guztion kalterako izango baita".

ALKATEAREN USTEZ Udalaren parte hartze honekin, "gipuzkoarren interesak hobeto defendatuko ditugu" Kutxek adosturikoa mantentzea galdegiten da, "hiru kutxen biltzarretan babes zabala jaso baitzuen, euskal gizartearen eta errealitate instituzionalaren ordezkaritza anitz, adierazgarri eta proportzionala bilatuz Kutxabank gizartearen eta herri honen zerbitzura dagoen entitatea izan dadin".

EAJ-PP akordioaren aurka Bilduk eta Hamaikabatek babestu

Aralar kritiko azaldu da Kutxabank-eko prozesuarekin.

zuten mozioa. Aralar, PSE-EE eta EAJ-PNV abstenitu egin ziren. Mozioa onartu aurretik, adierazpenen EAJ-PNV eta PP-k tartean, Kutxabank-en inguruan lortu zuten akordioa gizarte errealitatearen aurkakotzat jo zuen alkate Mertxe Aizpuruak. Ez Gipuzkoa, ezta gipuzkoarrak, Kutxa eta Kutxabank bera ere ez dituztela aintzakotzat hartu gaineratu zuen Aizpuruak. Kritika gehiago izan ziren. Aralar Kutxabank entitate berriaren aurka agertu baitzen. "Hankasartze itzela da kutxen bankarizazioa", adierazi zuen Joxe Ramon Furundarenak. Bere esanetan, baziren bestelako alternatibak ere, euskal banku publikoa sortzea esaterako. Entitate berria eskuinaren eskuetan dagoela gogoraraztearekin batera, obra soziala kolokan jarriko dela ohartarazi zuen.

Udalak Alokabiderekin duen hitzarmena eguneratuko du

U

surbilgo Udalak Alokabide S.A.-rekin adostua duen hitzarmenaren baitan, aipatu sozietateari ordaindu beharreko ordainsariak eguneratzeko, udalbatzak lankidetza-hitzarmenaren eranskina onartu zuen aho batez, urtarrilaren 31n burutu zen osoko ohiko bilkuran. Baita, "hala nola, datu pertsonaletarako sarbidea duen tratamendu-

enkargurako kontratua" ere. Erabakitakoak, aipatu kontratua sinatzeko ahalmena ematen dio Mertxe Aizpurua alkateari. Gobernu taldeko kide Aizpuruak berak azken osoko bilkuran zehazten zuenez, Udalak Alokabiderekin duen hitzarmena eguneratu beharra dago, prezioei dagokienean. Kudeaketa lanagatik, alokairu sozialera bidera-

tuak dituen etxebizitza eta hilabete bakoitzeko 25,75 eurokoa zen ordainsaria, 2010ean. Iaz, 26 eurokoa. 18 dira Usurbilgo Udalak alokairu sozialera bideratuak dituen etxebizitzak. Haietatik 12 Txaramunton kokatzen dira, beste 6 Maixu-etxe izenez ezagutzen den eraikinean, Gernika ibilbidean.


14

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean N OAUA ! T XIKI

Udarregi Ikastolako ikasleen Inauterietako emanaldia, otsailaren 17an

D

atorren ostiralean, otsailaren 17an, urtero bezala ohiko klaseen jarduna etengo dute Udarregi Ikastolan, inauterietan murgilduko baitira. HH, LH eta DBHko ikasleek asteotan prestatzen aritu diren ikuskizuna eskainiko dute, goizeko 11:15etatik aurrera Oiardo Kiroldegian. Lehen Hezkuntzako ikasleak, mozorrotu eta dantza egiteko euskal mitologia da, aurtengorako hautatu duten gaia. Ikasle, irakasle, guraso eta senideen artean ikusmin nabarmena sortu ohi du, urtero Udarregi ikastolako ikasleek Oiardo Kiroldegian eskaini ohi duten inauterietako emanaldiak. Aurtengo ikuskizuna, otsailaren 17an izango da. Hona hemen, mailaz maila, nola mozorrotuko diren Udarregi ikastolako ikasleak: -HH: zakuekin. -LH1: galtzagorriz. -LH 2: sorginez. -LH 3: Mundakako Lamiak. -LH 4: Tartaloz. -LH 5: San Miel eta Herensugea. -LH 6: hipiez. -DBH 1: hawaianoz. -DBH 2: jamaikanoz. -DBH 3: kubatarrez.

Udarregiko ikasleen ikuskizuna, beti bezala, kiroldegian izango da.

Desfilea, eta gero emanaldia Mozorrotuta kalera irteten lehenak, Lehen Hezkuntzako ikasleak izango dira. Oiardo Kiroldegiko ikuskizunaren aurretik, Kaxkoan eta Kalezarren barrena desfilatuko dute. Dantzan osatuko duten ibilbidea. Guztiek, Kiroldegiko atarian amaituko dute kalejira, eta bertan, DBH zikloko ikasleekin topo egingo dute. Hilaren 17an eskenatoki izango duten kiroldegira,

Astebete geratzen da mozorro festan murgiltzeko

U

darregi Ikastolako ikasleen emanaldiaren biharamunean ospatuko da Usurbilgo Inauteri Festa. Mitologiaren ingurukoa aurten. Prestakizun lanetarako astebete baino ez da geratzen. Zertxobait gutxiago, hilaren 18an antolatu den afarirako txartelak erosteko. Zumartxan txarangako kideek abiatuko dute otsailaren 18ko Inauteri festa. Ez da izango larunbat horretarako antolatu den ekitaldi bakarra. Arratsalderako, Gaztelekuko 12-16 urte arteko gazteentzat festa antolatu baitute.

Iluntzean berriz, Burrunbazale txarangak girotu eta alaituko ditu afalaurreko orduak. Eta nahi duenak Olarrondo jatetxean antolatu den afarira joan daiteke. Otordurako sarrerak salgai daude Txiribogan, Irratin eta NOAUA!-ko egoitzan, 15 eurotan. Honakoa da afarian dastatu ahal izango den menua: fritoak, perretxiku nahaskia, eta arraina edo haragia aukeran. Postrerako, aukeran baita: arroz-esnea edo txokolatezko browine-a. Txartelak, otsailaren 16ra arte salgai izango dira. Afarira mozorrotua joatea ezinbestekoa izango da.

dantzan sartuko dira. Hamaikak pasatxoan izango da. Minutu batzuk lehenago ailegatuko dira Haur Hezkuntzakoak. Eskubaloi partidak jokatzen diren aretora sartzen lehenak izango dira. Ikasle, irakasle, guraso eta emanaldia ikustera joateko asmotan diren guztiek kontuan izan beharreko hitzordua da honakoa; otsailaren 17an, 11:15etan hasiko da Udarregi Ikastolakoen inauterietako ikuskizuna.

Udarregiko egitaraua Otsailak 17 ostirala 10:20 LHko ikasleen desfilea eta dantza, Kaxkoan barrena. Ibilbideak: -LH 1, 2, 3: Alperroburu, San Inazio, Barren-kale, Kale Nagusia, Erreka-Txiki, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia. -LH 4, 5, 6: Gernika ibilbidea, Zubiaurrenea, Kalezar, Belmonte, Puntapax, Bordatxoko errotonda, Kiroldegia. 10:55 HHko haurrak Ikastolatik Kiroldegira jaitsiko dira. 11:10 "Martxa" dantzatuz, LH eta DBH-ko ikasleak mailaka Kiroldegira sartuko dira. 11:15-12:25 Inauteri ikuskizuna.


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean I ZERDI PATSETAN

15

Uzturre mendira irteera, igande honetan

H

ilean behin mendi irteera bat antolatzeko ohiturari eutsiz, urtarrilean bizikleta irteera antolatu bazuen sortu berria den BTT Taldeak, otsailerako Tolosari begira dagoen Uzturre mendira igotzea proposatzen dute Andatza Mendizale Elkartekoek. Hilaren 12rako hain zuzen. Goizeko 7:30etan, Oiardo Kiroldegian jarri dute biltzeko hitzordua. Kotxez Amasaraino joatea da asmoa. Eta gero handik, oinez 730 metroko garaiera duen Uzturre mendira igotzea. 15 kilometroko ibilbidea osatu ahal izango da. "Inguruak eskaintzen dituen ikuspegi ederrez gozatu ondoren, Loatzuko basoa zeharkatuko dugu Alustiza baserri aldera abiatu eta Amasara itzultzeko", ohartarazi dute Andatza Mendizale Elkartekoek, web gune bidez. Hitzordua, esan bezala, larunbat honetan.

Amasatik abiatuko dira Uzturre mendira. Tolosaldea ikus daiteke mendi tontorretik.

Otsailak 12, igandea Irteera: Oiardo udal kiroldegiko aparkalekutik. Ordua: goizeko 7:30ean. Garraioa: kotxez. Ibilbidea: 15 km. Gehieneko altuera: 730 metro.

ESKUBALOI PARTIDAK OIARDON OTSAILAK 11, LARUNBATA Kadete neskak, Foru Aldundiko trofeoa. 16.00h. Usurbil K.E. - Aiala Zarautz Jubenil mutilak, Diputazio trofeoa. 17.30h. Usurbil K.E. - Tekniker Eibar

Amador Granados asteburu honetan Munduko Txapelketan arituko da

O

tsailaren 10etik 13ra Los Angelesen (AEB) ospatuko den Munduko Txapelketan parte hartuko du Amador Granadosek. Dominaren bat lortzeko asmotan izango da usurbildarra. Txirrindularitza egokituari lotutako bi probetan parte hartuko du; kilometroko erlojupekoan eta jazarpen proban.

Los Angeleseko probatan lor ditzakeen emaitzen zain, aipatzekoa da urtarrileko azken asteburuan Mallorcan jokaturiko Espainiako Pista Txapelketan garaile izan zela usurbildarra. Baita, Be単at Lizaso eta Jon Sarasua herritarrak ere. Londonen egingo diren Olinpiar Jokoetara joateko aukera asko ditu Amadorrek.

Laster jakingo du Olinpiar Jokoetan arituko ote den.


16

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean I NGO AL DEU ?


Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean I NGO AL DEU ?

Agenda

“Alhambrako giltza” filma, igandean Sutegin ikusgai

Otsailak 9 osteguna - Bizkarrezur-muineko lesioen inguruko hitzaldia 17:00etan Sutegin.

Otsailak 12 igandea - “Alhambrako giltza”, zinea 17:00h Sutegin. 2 euro takilan bertan.

Otsailak 15 asteazkena - Kultura Aholku 18:00etan Artzabalen.

Batzordea,

Otsailak 17 ostirala - Inauteri Jaia Udarregin (ikus 14. or).

Goardiako farmaziak Otsailak 9, osteguna De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Otsailak 10, ostirala Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Otsailak 11, larunbata Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Otsailak 12, igandea Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Otsailak 13, astelehena Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte

J

uanba Berasategik zuzenduriko “Alhambrako giltza” filma programatu du Usurbilgo Udalak igande honetarako, otsailaren 12rako. Ordu eta erdiko filmaren emisioa, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Sutegiko auditorioan. Istorioa Granadan kokatzen da. “Washington Irvin idazleak Granadara, La Alhambra ikustera joan arteko onik ez dauka. Han ezagutuko du Carmen, ijito emakume polit askoa, Boabdil errege mairuaren azken ondorengoa dena. Ali gaiztoak Alhambra suntsitzeko mendekua hartua dauka, eta hori eragozteko giltza

* Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.

Diru-laguntzak eskatzeko epea

Otsailak 16, osteguna Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Otsailak 17, ostirala De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Otsailak 18, larunbata Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Echeveste, Elkano kalea 9, behea Hernani Telefono zenbakia: 943 552 087. Urte osoko egutegia jasotzeko bidali FARMA 25600 zenbakira (1,39 BEZ barne)

Carmen bera da. Eta Carmenek maiteminduta daukanez Irvin, laguntzera joango da”, hor abiatzen da filmaren istorioa.

L

Otsailak 19, igandea Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Otsailak 15, asteazkena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte

Sarrera 2 euro, egunean bertan Sutegin.

Kultur etxe berriaren inaugurazioa prestatzeko, Kultura Aholku Batzordea otsailaren 15ean aster irekiko da Usurbilgo kultur etxe berria. Herriko talde eta eragileen bilgune izan nahi du Irazu kalean, Sutegitik gertu kokatuko den eraikinak. Gune berria erabiltzen hasi aurretik ordea, inauguratu egingo da. Hitzordu berezi hau prestatzeko deitu dute, datorren asteazkenean burutuko den Kultura Aholku Batzordea. Bilerako hitzordua ohikoa izango da; iluntzeko 18:00etan emango zaio hasiera eta honakoan bilera Artzabalen izango da.

Otsailak 14, asteartea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte

17

Joan den urtarrilaren 31n buruturiko Tokiko Gobernu Batzarrean zegokien onarpena jaso ostean, otsailaren 3ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argita-

18:00etan emango zaio hasiera bilerari. Irudian, eraikin berria.

ratu ziren Usurbilgo Udalaren kultur eta gizarte ongizate alorretako diru-laguntzen oinarriak. Eskaerak egiteko epea zabalik izango da otsailaren 27ra arte. Kiroletako udal diru-laguntzen oinarriak berriz, astelehen honetan argitaratu dira. Kasu honetan, eskaerak egiteko epea otsailaren 29ra arte luzatuko da.


18

Noaua! - 2012ko otsailaren 10ean G AZI , G OZO, G EZA

ETXEBIZITZA Pisua salgai, San Ignazio 5 kalean. 3 logela, 100 metro karratu eta terraza. 340.000 euro. 648 013 277 - Pisu bat alokatzen da Lasarten: 943365427. M. Jesus. - Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346. - Logela bat alokatzen da Usurbilgo erdigunean. 667740266. - Etxebizitza salgai Atxegalden. 86 metro, sukalde-jangela handia, 3 logela, egongela, 2 bainugela, ganbara, terraza handia. Berritua. 232.000 euro. 699 189 764. - Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318. - Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela, bi komun, ganbara eta igogailuarekin. 662 056 899. - Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro karratuko trasteroa, dena berrituta, fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677 471 648. -Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman dezakegu. 626 154 994 / 697 230 419. - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (Iñaki). - Usurbilen, 70 metroko etxebizitza bat alokatzen da, eguzkitsua. Tlf: 608 671 925. Imanol. - Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun, terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 / 637 309 209. - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 - 943 36 22 15. - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen norbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 60 metro karratuko etxea salgai Santuenea 26an. Sukalde handia, egon gela, 2 logela, komuna, 2 balkoi eta 3 leiho, dena kanpokaldera ematen duena. Ganbara eta 12 metro koadro trasteroa. 185.000 euro. 666539284 - 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu). - Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan. 699 680 265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera). 237.000 euro. - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera etxe azpian garajea erosteko. 699720940 - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Lokal bat alokatzen da Usurbilen, 90 metro karratukoa.Gazteentzat..., Atxegalden. 628 063 871. - Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxo kalean. Bi solairu, bakoitza 45 m, guztira 90 metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970. - 38 m garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677 195. - Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalen. 647 120 253. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. 669645585 edo 943365191. - 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463.

Zorionak Aner! Otsailaren 12an 3 urte egiten dituzu. Bizkotxo goxoa ekarri mesedez eta denon artean ospatuko dugu. Muxu potolo bat Agiñako eskolakoen partez.

- Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume euskaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean 4-5 orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko. 607263383. -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea. 676355635. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. - Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. - Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. Tlf.: 673 445 903. - Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 -Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845. -Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Berezian diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. Badut esperientzia baita hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteekin ere. 688 661 997 / 943 365 005. - Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia. 652712099. - Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko, edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. Tlf.: 628 692 334. - LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neska eskaintzen da. 680 453 563 (Maialen). - Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da, etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinak egiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969. - DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest. Matematika, Marrazketa... 687 674 161. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zaindu... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskaraz dakit. 943 365 079. - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18 urtetako esperientzia. 646717676. -Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest. 656753063. - Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko. 660041361. - Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsona bat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitate osoa ordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. 687 348 223. - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813 - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat. 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko

Zorionak Haritz! Otsailaren 8an, 4 urte bete dituzu. Zorionak eta besarkada bat etxekoen partetik.

neska bat eskaintzen da. 626618097. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123. -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221. - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri, baratzeko lanak, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetarako, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968 -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut. Iñaki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest: 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325. -Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik Batxilergo mailara arte. 685772602 // 943371277. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Manduca markako haurren motxila marroi bat aurkitu genuen urtarrilaren 24an frontoian. Galdu duenak Udaltzaingoan galde dezala, bertara eraman dugu. - Proba ezazu modan dagoen kirola padel!! Klase bat doan. Irakasle tituladunak 667438145. - Haur sila eta kapazoa, Bogaboo edo antzeko bat saltzen baduzu, deitu telefono honetara: 667 715 075. - Hemengo urra eta patata erosiko nituzke. 634409888. - Su-egurra salgai modu onean. 689937338 (Jesus Mari). - Legorretako babarruna salgai. 943 80 62 48 - Arratoi mestizo arrazako txakur bat oparitzen da. Urte eta erdikoa, oso leiala. 666 454 930 - 3 metrotako bambu kañaberak trukerako edo saltzeko. 620 809 568 (Manu Aranburu). - Gas naturalarekin funtzionatzen duen bost sutako sukaldea labearekin. Egoera onean eta oparitzeko, premiazkoa da. 661 264 405 (arratsaldetan deitu). - Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke 616 260 451. - Belarritakoa galdu nuen Santixabel egunean, kaxko inguruan. Balio sentimental handia du, aurkitu baduzu, deitu telefono honetara: 687 406 209. - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Sukaldari bat eskaintzen da famili nahiz lagun arteko bazkariak antolatzeko eta prestatzeko etxeetan, elkarte gastronomikoetan...... 670 410 273. - Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. Usurbilen WII-a, PSP-a eta nintendo DSI-aren sofwarea aldatzen da, Internetetik jaitsitako joko guztietan jolastu ahal izateko. Ez da txipik instalatzen,ez da kontsola irekitzen. 635 729 637. - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (Iñaki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113

Ohar, zorion agur, jaio edo hildakoen berri emateko azken eguna: asteartea, eguerdiko 11:00etan. erredakzioa@noaua.com




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.