www.noaua.com
ASTEKARIA - 2012ko otsailaren 24an - XVI. urtea - Usurbil, 480. zenbakia
Usurbilen langabeziak behera egin zuen 2011n
Azken erroldaren arabera
6.137 biztanle ditu herriak
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an ATARIKO HAIZEA
3
Albistea iruditan
Buruntzaldeko Udalek kirol hitzarmena berritu dute
A
ndoain, Urnieta, LasarteOria eta Usurbilgo Udal ordezkaritza Andoaingo udaletxean bildu zen otsailaren 14an, elkarrekin aspaldi adostu zuten kirol hitzarmen berritua sinatzeko. Modu horretan azken agintaldietan erakutsitako konpromisoari eutsi nahi izan zioten. Hitzarmena 1995ean abiatu zen Urnietan, garai hartan kirol arlora bakarrik mugatu zena. 1999an berriro ere denak elkartu ziren Hernanin, oraingoan hitzarmena kirol eta euskara esparruetara zabalduz. Geroztik, lege egokitzapenak tarteko, hitzarmenaren edukia berrituz joan da. 2002an lehen lege egokitzape-
Argazkian, Usurbil, Andoain, Lasarte-Oria eta Urnietako alkateak.
nak txertatu zituzten. 2008an, Hernanik kirol hitzarmenetik kanpo geratzeko erabakia hartu zuen baina Buruntzaldeko beste herriek hitzarme-
nari eustea erabaki zuten. Aurreko asteartean sinatu zuten Andoainen eskualdeko kirol mailako hitzarmena.
Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia
943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498
Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika
943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395
DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Espa単ol BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel
943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840
NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Maddi Zaldua, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
Euskal presoak
Euskal Herrira!
4
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an HERORREK ESAN
UNAI AGIRRE
Zubietako hondakin organikoa, %100 Zubietan
G
utxi izango dira Zubietan hondakinen gaiak duen garrantzia jakingo ez dutenak. Horregatik Herri Batzarran ere hilabeteak dira gai hori gure agendan dugula. Hamaika aldiz entzun dugu hondakinen zati organikoa zabor poltsaren ia erdia betetzen duela eta organiko hori tratatzeko modurik egokiena sortzailetik ahalik eta gertuen egitea dela. Gaia aztertzen aritu gara eta Zubietako etxe tipologiari begiratuta ondorio garbia atera dugu. Hondakinen arazo eta konponbideari begiratuta zubietarrok ardura berezia dugu, eta gehiengoak gainera etxean konpostatzeko aukera du. Eta horretan sakondu nahi du Zubietako Herri Batzarrak. Zubietatik hondakin organikorik ez ateratzea izan behar du gure helburua, horretarako bi bide erabilita: auto konpostatzea, ahal dugun guztiok etxean konpostatzeko eta konpostatze komunitarioa, gainerako zubietarrak konpostatu ahal izateko.
Konpostatzea bi modu horien bidez eginda, hondakin organikoaren %100 Zubietan bertan modu egokian tratatzea lortuko dugu, modu honetan sortzen dena, ongarria, Zubietan bertan erabili ahal delarik, gainerako garraio eta azpiegiturak saihestuz. Egitasmo hau guztion artean lortzeko beharrezkoa den laguntza, informazio eta babesa ematea izango da gure lana, eta hor jarriko ditugu gure baliabideak. Honen inguruko lanketa bat egiteko, eta sortu daitezkeen zalantza, beldur eta desadostasunak lantzeko, datozen egunotan herri bilera deituko dugu. Informazioa, datuak eta esperientzia duen jendea deitu nahi dugu bertara, ahalik eta etekin gehien atera ahal izateko, zubietarrak zabor kudeaketan eredu izan gaitezen. Egia esan, bagenuen garaia hondakinen gaia Zubietan jasangarritasun irizpideekin heltzeko. Eta hasi gara.
Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe PiĂąas - Unai Agirre - Idoia Torregarai
Arrate Egoitzaren 25. urteurren festa, martxoaren 4an
M
ende laurdena bete du, aginagarren erreferentzia gune, biltoki, eta hainbat ekimenen dinamizatzaile lanak egin dituen Arrate Egoitzak. 25. urteurrena martxoaren 4an ospatuko du. Lehenbizi, 10:30etatik aurrera, meza nagusiarekin eta joanak diren bazkideak omenduz. Urteko balantzea egingo dute gero, 12:00etan hasita. Eguna borobiltzeko, bazkaria antolatu dute egoitzan bertan. Otordura joateko aldez aurretik eman behar da izena, Arraten, otsailaren 25a baino lehen.
Norbanako konpostatze ikastaroa, otsailaren 28an
U
Otsailaren 25a baino lehen eman behar da bazkarirako izena.
surbilgo Udalak norbanako konpostatze ikastaroa antolatu du, otsailaren 28rako. Saioa, iluntzeko 19:00etatik aurrera burutuko da Artzabalen. Ekimenean parte hartzera deitzen diete Udaletik, “konpostatzen duten eta dudak dituzten herritarrei, baita konpostatzea egiteko aukera duten (lur-zatia duten) interesatuei� ere.
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an PIL-PILEAN
5
6.137 biztanle ditu herriak
A
spaldi honetan, bost milako herrien artean sailkatu ohi zen Usurbilgo herria. Azken urteotan ordea, biztanlegoak gora egin du eta 2012a hasi berri den honetan, 6.137 dira erroldatuta dauden pertsonak. Azken urteotako datuekin alderatzen badugu, Usurbilgo biztanlegoaren kopurua goruntz doa etengabe. 2011ko erroldan, 6.093 ziren herrian izena emanda zeudenak. 2012. urteko datuen arabera, ordea, 6.137 dira herrian erroldatuta daudenak. Bitxikeria moduan, gutxigatik bada ere, gizonezkoak gehiago dira.
Biztanlegoak gora egin du azken urteotan.
Biztanleriaren kopurua, azken urteotan etengabe gora URTEA 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 1996 2001 2006 2008 2009 2010 2011 2012
BIZTANLERIA 1.831 1.922 1.925 2.042 2.302 2.620 3.122 5.519 5.841 5.373 5.265 5.257 5.641 5.887 5.972 6.036 6.093 6.137
1900-2012 bilakaera Usurbilen
Iturria: Usurbilgo udal errolda, Datu Talaia, EUSTAT eta INE.
6
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an KALEJIRAN
KALEZAR
INMA BALDA
Hegaberak bisitatu gaitu
I
AGINAGA
MÂŞ ANGELES ARRUTI
Elurra eta izotza
P
nauterien burrunbak isiltzen joan diren heinean, otsaila ere badoa ziztu bizian. Gu konturatzerako udaberriaren atarian jarri gaitu, baina aurretik nolako hilabetea eman digu neguak! Hala, otsailaren hasieratik eskatu gabeko zenbait bisitari izan dugu paraje hauetan. Europako bihotzetik sekulako hotzak bisitatu gaitu eta denbora luzean egon da gure artean, auzoko bazterrak, gure txokoak eta gu geu, aspaldian ez bezala, hotzak akabatzen. Honekin batera, ezin dut esan zein lehena eta zein bigarrena, etxe ondoko zelaietan hegaberak azaldu dira, hauek ere, zorionez, bisitan, nahiz eta egun batzuetako egonaldia egin. Hegaberak beti honelako egoeratan azaltzen omen dira eta ohikoak direla negu partean diote gure zahar eta adituek. Baina, nik oraingo honetan bezala ez dut halako talderik ikusi, ezta zelaira irten edo etxeko leihoa ireki eta horrelako karrankari zaratatsua entzun ere. Elur giroan sortzen den isiltasunean kontzertu ederra eta bitxia eskaintzen dute hegaberek. Eta belarri finak dituzte gure ehiztariek, bai horixe! Hegaberei ongi etorria eman nahian edo, hauen atzetik azaldu baitira, zelatatsu, harrapari hauek. Ehiza burutu ala ez, hegaberek oraingoz alde egin dute. Hotzak, itzelezko hotzak ere atzera egin du eta hala hobe!, Udaberriaren txanda da hemendik aurrera eta gu noiz etorriko desiratzen gaude. Ehiztariek‌, izango dute bestelako aukeraren bat, ezta?
asatakoa ahaztu egiten omen da, baina hor daude argazkiak gogorarazteko. 1.985. urteko urtarrilaren 13an hasi zen elurra gure lurraldean, bi edo hiru egunetan atertu gabe, bide gehienak itxita eta haren ondorioak tailer eta lantegietan ere nabari ziren bai. Beheko argazkian ikus dezakezue, orduan egindako elur eta burruntziak, eta galantak gainera. Duela gutxi ere, izotzak edertu ditu bazterrak, elurra izango balitz bezala. Dotorea benetan ikusteko. Badakit arriskutsua dela batez ere errepidean, baina gutxitan izaten dugu aukera halako paisaia ikusi eta gozatzeko.
KALEBERRI
AT X E G A L D E
MADDI ZALDUA
Kolore eta gustu guztiak
K
olore biziz jantzi zen larunbatean Usurbil. Mitologiako pertsonaia ugari galduta omen zeuden aspaldian gure inguruko leku ezkutuenetan, baina larunbatean, guztiak Usurbilen agertu ziren festa giroan. Galtzagorriek, sorginek, lamiek eta iratxoek, eguzki-lore eder bat atari zuen herri mitologiko bihurtu zuten Usurbil. Baina egon bazeuden baita ere Mexikotik rantxera eta guzti etorritako mexikanoak eta baita Lantzeko inauterietako pertsonaia ugari ere. Guztien artean kolore biziz eta giro politean igaro zuten jai eguna. Arratsaldetik, txarangarekin alde batera eta bestera, herriko kaleak kantuz eta dantzaz bete ziren. Pare bat ordutxo kaleetan zehar ibili ondoren, galdutako indarrak berreskuratu eta festarekin goizaldera arte jarraitu baino lehen, herriko zenbait koadrila Olarrondon batu ziren herri afaritxo bat eginaz. Gauarekin aurrera jarraituz, suak argitutako akelarreaz gozatzeko aukera polit bat ere izan zen herriko dema plazan. Baina ordutik aurrera, koadrila bakoitzarena izan zen gaua eta goizalderako berriz, pertsonaia mitologiko guztiak ezkutatu ziren. Datorren urtera arte!
AINARA ARNAIZ
Ikasleak, dantzan
A
urtengoei ere ez zaie kolore eta bizitasunik falta izan. Inauteriek inoiz baino euskal kutsu handiagoa izan dute. Mitologiako pertsonaiak nonahi ikusi ahal izan dira herrian, egunotan. Nabarmentzekoa, beste behin, inauteri festa hauetako giroa ekarri duten lehenak, Udarregi Ikastolakoak izan direla. Desfile eta guzti. Zenbat oroitzapen! Oiardon ere egoki landutako ikuskizuna eskaini zuten, otsailaren 17an. Biharamunean ospatu zen Inauteri Festa jendetsuarekin, joan da aurtengo mozorro festa. Gutxiago geratzen da, 2013ko festarako!
Aurrerantzean, Kalejiran atala orri bakarrekoa izango da eta txandakako sisteman aterako dira auzoetako kronikak.
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an PIL-PILEAN
7
Autunen konfinatuta jarraituko du Patxi Segurolak
E
spainiar estatuak Patxi Segurola estraditatzeko eginiko bi eskaerak onartu ditu Pariseko epaitegiak. Helegitea aurkeztu du jada eta orain ireki den prozesu honekin zer gertatuko den argitu artean, azken urtebete pasatxoan bezala jarraituko du Segurolak; Autunen konfinatuta, nahiz 2010eko azaroaz geroztik betea duen, frantziar estatuan jarri zioten espetxe zigorra. Otsailaren 15erako finkatua zuen Patxi Segurolak, estatu espainiarrak eginiko estradizio eskaerei loturiko epaiketa. Saio laburra izan zen, Usurbilgo Ezker Abertzaleak egun berean berri eman zuenez, “5 minutu eskas iraun ditu”. Epaia berehala jaso zuen; estatu espainiarrak bere aurka eginiko bi estradizio eskaerak onartu zituen Parisek. Berehalakoa izan zen baita, Segurolak eman zuen urratsa, erabaki honen aurkako helegitea aurkeztu baitzuen. Handik ordu gutxira ezagutzera eman zenez, aginagarrak oraingoz, Autunen konfinatuta jarraituko du.
Herritar eta senitartekoekin Epaiketa eguna senitarteko eta herritarrez inguratua igaro zuen Patxi Segurolak. Usurbilgo Ezker Abertzaletik adierazi zutenez, “Parisera babesa eta elkartasuna ematera joan diren herritarrak ere epaitegira sartu dira”. Saioaren aurretik eta ondoren, Segurolak usurbildarrekin egoteko aukera izan zuen. Epaia kaleratu eta iluntzean, Karlos Martini Aitzaga parean egin zitzaion harrera ekitaldia, Segurolari elkartasuna adierazteko ere baliatu zen. Besarkada bat bidali zitzaion bertatik.
Parisera joan zirenei esker onez Epaiketa saioaren bezperatan, Parisetik bueltatzen bazen, Facebooken duen orrialdean berriz ere idaztera itzuliko zela zioen Segurolak. Baita hitza bete ere. Usurbildik bere elkartasuna eta babesa adierazteko Parisera joandako senitarteko eta herritarrak hunkituta hartu zituela adierazi du Segurolak. “Aitortuko dizuet, zeuek izan zarete
Ongi etorri beroa jaso zuen Karlos Martinek
O
ngi etorri beroa jaso zuen Karlos Martinek, otsailaren 15ean aske utzi eta iluntze berean. Aitzaga atarian egin zitzaion harrera ekitaldia, iluntzeko 19:30ean. Dantzariek agurra dantzatu, txapel eta lore sorta bana jaso ostean, alaba eskuetan zuela Aitzaga elkartera sartu zen Martin, bere argazkia kentzera. Irudia eskutan zuela irten zen herriko tabernatik. Ekitaldia hasi bezala amaitu zen, bertaratu zirenen txalo artean. Martinek eskerrak adierazi zizkien guz-
Herritarren babesa jaso zuen Patxi Segurolak.
lekuko, zeharo hunkitua nintzen gaur goizean elkartu garenean. Aspaldiko urteetan ikusi ez nituen adiskideak ikusi baititut, eta ezagutzen ez nituen batzuk ere ezagutzeko aukera izan dut. Ordu batzuk elkarrekin pasa ditugu, azkar pasa da denbora, baina nahiz eta zuek bide luzea egin, nire ustetan merezi zuen, zuek etorri zaretenok esango didazue!!”. Besarkada bat bidaltzen zuen Patxik, gogoraraziz, “laster arte, ez da bukatu!!”. Epaiketa aurretik eta ondoren, herritar askoren elkartasuna jaso du Patxik, Facebook bidez.
Herri Batzarra, Ezker Abertzaleak deituta
O
Aitzagan jarria zen argazkia kendu zuen Martinek.
tiei, preso jarraitzen dutenak gogoan izatearekin batera.
stegun honetarako, Usurbilgo Ezker Abertzaleak herri batzarra antolatu du Artzabalen. 2012rako ildo politikoa aurkeztuko du, eta bide batez, herritarren iritziak eta ekarpenak jaso nahi dituzte. Esan bezala, batzarra ostegun honetan izango da, otsailaren 23an osteguna, arratsaldeko 19:00etan Artzabalen.
8
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an HERRIKO TALDEAK
Kultur etxe berria martxoaren 3an inauguratuko da
K
ultur egitasmoetara bideratuko den Irazu kaleko bigarren eraikina irekitzear da. Martxoaren 3an inauguratuko da, iluntzeko 19:00etan, Usurbilgo Udalak berri eman duenez. Azken asteotan, aipatu hitzorduko zehaztasunak lotzen dabiltza Kultura Aholku Batzordeko kideak. Norberarentzat zer den kultur etxea, zer izatea nahi duen galderari erantzungo dio datorren hileko lehen larunbaterako antolatzen ari diren ekitaldiak. Prestakuntza lanak Kultura Aholku Batzordetik bideratu dira. Antolatzaileek inaugurazio ekitaldi xume, herrikoi eta parte hartzailea izatea nahi dute. Kultur etxe berriko izenaren inguruan ere eztabaida egon da azken hileotan. Baina gai honen inguruko erabaki bat hartua du Udalak. Gobernu taldetik berri eman dutenez, eraikinaren jatorrizko izena Arrillagaenea dela jakinik, gune berriak udalerriko beste hainbat eraikinei jartzen zaien plaka izango du izen horrekin. Aldiz, kultur etxeari, Potxoenea
izena jarriko zaio.
Diru-laguntzak eskatzeko epea Bestalde, Udalak abian dituen dirulaguntzak eskatzeko deialdiak azken txanpan dira jada. Gobernu taldeak, aurreko urteen bidetik, oraingoan ere diru-laguntzak bere horretan mantentzeko asmoa du. Kultura eta gizarte zerbitzuetakoak otsailaren 27ra arte eska daitezke, kiroletakoak hilaren 29ra arte.
BERRITASUNEN ARTEAN “Aurten, ingurumen alorreko dirulaguntzak ere banatuko ditu Udalak” Baina hauez gain, datozen hileotan, mota honetako deialdi gehiago egingo dira. Aurtengoan, ingurumen alorreko diru-laguntzak ere banatuko baititu Usurbilgo Udalak. Eskaerak egiteko epea laster zabalduko da. Eta ekainean, urtean zehar aisialdiko zuzendari edo begirale
Kantu eta jolasen ikastaroa Haur Hezkuntzako gurasoentzat
Urtxintxa aisialdi eskolak gidatuko du ekimena. Izen ematea zabalik egongo da martxoaren 1era arte. Interesdun gurasoek izen emate orri bat bete eta euren haurraren tutoreari eman beharko diote.
titulua ateratzeko euskaraz ikastaroa egin duten 18 urtetik gorako usurbildarrek ere diru-laguntzak jasotzeko aukera izango dute. Modu honetan, herrian antolatzen diren Udajolas, ludoteka eta txokoetarako herritarrak prestatzea bultzatu nahi du Udalak. Ez ahaztu bestalde, ekainean bertan baita, euskaltegian ikastaroren bat egin dutenek ere laguntza eskatzeko aukera izango dutela.
Tximeleta elkartea, Udaberriko Txapelketan
T
E
uskararen familia transmisioari lotuta Buruntzaldeko udalek abian duten egitasmoaren baitan, kantu eta jolasen ikastaroa antolatu du Usurbilgo Udalak, Haur Hezkuntzako ikasleen gurasoentzat. Hiru saioz osatuko da, HH3, HH4 eta HH5eko haurren gurasoei zuzenduriko ekimena. Martxoaren 7an, 14an eta 21ean izango dira ikastaroko saioak, 14:4516:15 artean Agerialden. Lehenengo bi hitzorduak gurasoei egongo dira zuzenduak; hirugarrena eta azkena aldiz, haur eta gurasoei.
19:00etan hasiko da ekitaldia.
Urtxintxa aisialdi eskolak eskainiko du ikastaroa.
Jolastuz, hezi Antolakuntzatik adierazi dutenez, “jolasean eta kantuan ari den bitartean, ohartu gabe ikasiko du umeak”. Horregatik, helduek gehiagotan abestu beharko lukete umeekin. “Baina, helduoi kosta egiten zaigu batzuetan gure seme-alabekin batera kantatzea edo jolasean aritzea. Saiatu nahi baduzu, oraintxe duzu aukera!”, diote Urtxintxako kideek.
ximeleta kirol elkartean herriko hainbat gazte daude. Gipuzkoako gimnasia federazioarekin elkarlanean, Udaberriko Txapelketaren lehenengo fasea antolatu dute. Oiartzunen izango da, martxoaren 11n. Txapelketa honetan, Gipuzkoako herri eta ikastola askotako gimnastek parte hartuko dute. Hauen artean Tximeleta elkarteko talde hauek: Oiartzun kadetea, Axular Lizeoko alebinak, Udarregi ikastolako alebinak, Jesuitinas Ikastetxeko alebinak, Axular Lizeoko infantilak, Udarregi ikastolako infantilak, Udarregi ikastolako kadeteak eta Lauaizeta tximeleta kadeteak. “Entrenatzaileek eta gimnastek lan handia egin dute lehen hiruhilabeteko honetan, eta egindako lana erakusteko gogo eta ilusio handia dute”, adierazi digute Tximeletako kideek.
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an H ERRIKO TALDEAK
9
Parte hartzea gorantz, Inauterietan
N
OAUA!-k, Zumarte Musika Eskolak eta Gaztelekuak joan den larunbaterako eginiko gonbitak nabarmentzeko moduko harrera izan zuen. Inauteriak kalean ospatzeko festa aproposak izan ohi direla argi geratu da aurten ere; jendea Kaxkoan zehar noiznahi ageri zen otsailaren 18an. Asko mitologiaren inguruan mozorrotuta, eta giro ederrean. Inauteriak Usurbila Udarregi Ikastolako ikasleen eskutik heldu ohi dira. Baita aurten ere. Otsailaren 17an, Kaxkoa eta Kalezar ingurutik mozorrotuta desfilatu ostean, Oiardo Kiroldegian emanaldia eskaini zuten HH, LH eta DBHkoek.
Gaztelekura ere iritsi zen Inauteri Jaia. Bazkalostean hainbat joko antolatu zituzten.
Argazki gehiago www.noaua.com web orrialdean ikusgai.
10
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an L ANG ABEZIARI BURUZKO ERREPORTAJEA
Langabezia, beherantz Usurbilen
M
urrizketa, kaleratze eta EREak eguneroko kontu bihurtu direnean eta krisialdi ekonomiko betean gauden honetan, bada esperantzarako tarterik ere. INEM-ek kaleraturiko datuen arabera, joan den maiatzetik 2011. urtea amaitu artean, langabeziak beherantz egin zuen Usurbilen. Udalerri honetako joera ez dator bat, oro har eskualdean ezta Gipuzkoa mailan erregistratu diren zifrekin. Usurbilgo Udalaren web orrialdean (usurbil.net) daude, gai honen inguruko datu eta grafiko guztiak. 2011ko abenduan 281 langabetu zeuden Usurbilen, INEM erakundearen arabera; 146 emakume (%52) eta 135 gizonezko (%48). Aurreko hilabetearekin alderatuta, %5,7 egin zuen behera langabeziak, eta urte osoan zehar, %14,8. 2011 agurtzerako, 49 langabetu gutxiago zenbatu baitziren.
2010ETIK 2011RA 25-44 urte arteko langabetu kopuruan egon da jaitsiera nabarmena: %11,2 Urte amaierako datuek iazko udaberritik nabarmendu den joera baieztatu baino ez dute egin; bigarren seihilekoan, beherantz egin zuen langabeziak Usurbilen. 2008ko udazkenaz geroztik goranzko joera argia izan ostean, 2011ko maiatzean inflexio puntua izan eta ordutik, azken hileotan murrizten joan da Usurbilgo langabetu kopurua. INEM erakundetik jaso eta Usurbilgo Udalak, euren usurbil.net web orrialdearen bidez ezagutzera eman dituen datuak dira hauek.
Krisialdiak joerak aldatu ditu Sexuaren arabera, tradizionalki emakume langabetu gehiago egon ohi da Usurbilen. Baina krisialdi ekonomikoan murgildu ginenean, joerak
Azken hilabeteotako estatistiken arabera, langabetuak gutxiago dira.
aldatu ziren. Gizonezkoen langabezia-tasa ia hirukoiztu egin da azken hiru urteotan. 2008ko abuztuan 64 gizonezko lanik gabe bazeuden, 165 ziren iazko maiatzean INEM-ek zenbatu zituen gizonezko langabetuak. Urte amaierarako halere, kopurua 135 langabetura jaitsi zen. 2008az geroztik emakumeen langabezia kopuruak ere goranzko joera argia izan du, baina igoera ez da gizonezkoenen kasuan bezala, bat batekoa izan, pixkanaka igo da Usurbilgo emakume langabetuen kopurua. 2008ko azaroan 104 emakume lan bila zebiltzan, 2011ko maiatzean 179. Aipatu hilabete horretatik aurrera, berriz ere lehengora itzuli gara; Usurbilen gizonezkoak baino emakume gehiago dago berriz, lanik gabe. Erregistratua dagoen azken datua, hasieran aipaturikoa da; 2011ko abenduan, 146 emakume eta 135 gizon lanik gabe zeuden Usurbilen. Adinaren arabera, urte amaieran langabetuen erdia (%49,8), 25-44 urte arteko herritarrak ziren, %40,9 45 urtetik gorakoak. Urtebete lehenagoko datuekin alderatuta, badira nabarmendu beharreko bi zenbaki: 2011n, %2,1 egin duela gora 16-24 urte arteko langabetu kopuruak eta 45 urtetik gorakoen artean %5,8an murriztu egin dela. Baina aldaketa nabarmenena, 25-44 urte arteko langabetu kopuruan egon da; %11,2 jaitsi baita.
Langabezia, adinaren arabera
Sexuaren arabera
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an L ANG ABEZIARI BURUZKO ERREPORTAJEA
Zerbitzuetan dago langabezia tasarik handiena
O
so modu argian, zerbitzuena da Usurbilgo langabetu gehien biltzen jarraitzen duen sektorea; 2011 amaieran, langabetuen %60a, 169. Askoz gutxiago, 58 (%20,6) langabetu zenbatu ziren industrian, edota 36 eraikuntzan (%12,8). Edozein kasutan, 2010etik 2011ra, langabetu
kopuru gehien biltzen dituen bi sektoreotan nabarmen murriztu da langabezia; zerbitzuetan %7,6 eta batez ere, industrian, %9,7. 2011ko azarotik abendura, zerbitzuen sektorean nabarmendu da langabetu kopuruaren beherakada nagusia; %4,4an murriztu baita, %1,7 bigarren sektorean.
Langabezia sektoreka, 2011 urtean
11
Buruntzaldean, beherakada handiena gure herrian
B
uruntzaldea bailarako gainerako bost udalerrietako zifrekin alderatuta, urritik azarora Usurbilekin batera Hernani da lana aurkitu dutenen kopuruak gorantz egin duen udalerri bakarra; 2011ko urritik azarora %0,5 egin baitzuen behera langabeziak Hernanin. Baina Usurbilgo datutik urruti dago; gurean, beherakada %5,7koa izan zen eta. Astigarragan (%7,2), Lasarte-Orian (%0,1), Andoainen (%0,5) eta Urnietan (%1,4) aldiz langabetu kopuruak gora egin zuen 2011ko urritik azarora. Guztira, eskualdean, 2011ko urritik azarora, %0,1 igo zen langabezia tasa. Gipuzkoan, %0,3.
Gipuzkoan eta eskualdean langabeziak gora, hemen behera
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA SEKTORE EKONOMIKOAREN ARABERA. 2011KO ABENDUKO DATUA.
2005-2011 arteko bilakaera
ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA KOPURUAREN BILAKAERA USURBILEN. 2005EKO AZAROTIK 2011KO ABENDURA BITARTE.
Urtebete lehenagoko datuekin alderatuta, Buruntzaldea mailan dauden datuak are deigarriagoak dira. 2010eko azarotik 2011ko azarora, Usurbilen bakarrik egin zuen behera langabeziak, oso modu nabarian gainera, %14,8an Astigarragan murriztu baitzen. (%20,1), Hernanin (%5,3), LasarteOrian (%6,4), Andoainen (%1,8) eta Urnietan (%9,1) aldiz langabetu kopurua gehitzen joan zen. Eskualde osoan, azken urtean %4,2an gehitu zen langabezia tasa. Dezima bat gehiago Gipuzkoan, %4,3.
BURUNTZALDEAN ETA GIPUZKOAN ORDEA, GORA EGIN DU LANGABEZIAK.
12
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an L ANG ABEZIARI BURUZKO ERREPORTAJEA
Kezka, etorkizunari begira
K
risialdi ekonomikoaren testuinguru honetan, hainbat enpresek harturiko erabakien ondorioak gertutik bizi izan ditu herritar batek baino gehiagok. Bi testigantza jaso ahal izan ditu NOAUA!k. ERE egoera bat gainditu eta lanik geratu berri den bi herritarren lekukotzak. Azken urteotan zenbait ERE aplikatu dituzte herriko hainbat enpresetan. Zalantzarik gabe, oihartzun handieneko kasua, Ingemarrekoa izan zen. 2009an langileak kaleratzen hasi eta gerora, enpresa zuzendaritzak beste 60 langile kaleratzeko asmoa erakutsi zuenetik, hainbat mobilizazio burutu zituzten langileek. Tartean baita 87 egun iraun zuen greba. Azkenean, negoziazioen bidetik, Lan Ordezkaritzak 30 langile kaleratzea ebatzi zuen.
LANGILE BATEN AHOTAN “Bat, bi edo hiru langile salbatzeak ez du ezertarako balio. Azken finean, hemen denok jan behar dugu” Ingemarreko kasutik haratago, badira Usurbilen krisialdi ekonomikoaren ondorioak pairatu dituzten edota jasaten ari den herritar gehiago ere. ERE baten eragina gertutik ezagutu duen herritarretako bat dugu Kerman Errekondo. Talleres Cortesen lan egiten du. Urtebeteko ERE-a aplikatu zieten 2009an. Errekondok NOAUA!ri adierazi dionez, “lan poltsa asko
Enpresa askotan, egoera larria igaro behar izan dute urteotan.
murriztu zela eta”. Urtebetez, hilero asko jota sei egunez lanik egin ezinik gera zitezkeen. Beti ere egiteke zuten lanaren arabera, egun gutxiago edo gehiago izan zitezkeen. Halere, egoerak ez zien langile guztiei modu berean eragin. “ERE-a batzuk egin zuten. Beste batzuk lana bazutenez, ERE hori ez zitzaien aplikatu ere egin. Beste batzuei lan gutxiago zutelako aplikatu zitzaien, baina ez urte osokoa ere”, zehaztu du.
“Denontzat lana bilatu behar da” ERE egoera gaindituta, egun euren jardunean normaltasun osoz dihardute, “lan karga handiarekin” gainera. Baina etorkizunean zer gerta daitekeen ez du argi. “Gaur ondo gaude, baina inoiz ezin da jakin, bihar zer izango dugun”, dio. Lanpostua izateagatik zortedunak direla adierazi izan diote usurbildarrari, baina gogorarazten duenez, “bat, bi edo hiru langile salbatzeak ez du ezertarako
balio. Azken finean, hemen denok jan behar dugu. Denok lan egin behar dugu”. Eta aurrera begira ere, bizi dugun egoera honetatik irteteko irtenbide global baten beharra ikusten du. “Denontzat lana bilatu behar da”, nabarmentzen du. Lanpostuak zaindu behar direla gogorarazten du Errekondok, hori bai, langileen eskubideei lotuta azken hamarkadetan eman diren aurrerapausoei eutsita. “Garai hobean, orduan egin beharko dira aldarrikapen gehiago, nahiz eta orain ezin diren utzi lehendik egindako lorpen eta aldarrikapenak. Hori garbi. 20-40 urteetan irabazitakoa egun batean galtzea tristea litzateke. Eta horretarako arrisku handiagoa dago”, ohartarazi du Errekondok. Bere inguruan, jendeak lanean jarraitu eta gaurkoz, krisiak Usurbil bereziki kolpatu ez duela ikusten duen arren, argi du; “egoera horrek, egun batetik bestera buelta eman dezake”.
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an L ANG ABEZIARI BURUZKO ERREPORTAJEA
13
Prestaziorik gabe, langabezian
U
rte hasieratik langabezian den beste herritar baten testigantza ere jaso ahal izan du NOAUA!-k; Iratxe Begiristainena. Ingeniari mekanikoko ikasketak eginak ditu berak, bere lan alorra eraikuntzari lotua dago. Azken hileotan lantokian lan kargarik gabe egon ostean, egun batetik bestera lanik gabe geratu da. Langabeziagatik kobratu beharko lukeen laguntzarik gabe gainera. Berak azaldu digu zergatia. “Urtebete osoa egon behar nuen kotizatzen, baina urrian moztu zidaten niri”, ordutik nominapean lan egin baitu. INEM-en esan ziotenez, “ez zait ezer tokatzen”. Gainera, aurretik esana zioten, autonomo batek oso zaila izaten duela bere langabezia egoera demostratzea.
EGOERA ZAILEAN EREak direla eta, kezka eta beldurra sumatzen da inguruan. Ez dago jakiterik zer gertatuko den
Ordutik, azken asteotan bizi izan duena honela laburbiltzen du: “Neure aldetik mugituz, egoera asimilatzen” egon da. Lanbiden izena eman du. Usurbilgo Udaleko zerbitzu honetan aurkitu duen laguntza eta orientazioa eskertzekoa deritzo Iratxek. Beharrezko argibideak jaso eta zer pauso eman ditzakeen aholkatu diote. “Ahal banuen ikastaroren bat egiteko, kurrikuluma osatzen joateko eta bitartean neukana
Duela urtebete, Ingemarreko langileek egindako protestaldia.
bidaltzen joateko”, gomendatu diote. Ikastaroren bat egiteko asmotan dabil. “Segurtasun eta Osasun Koordinaziorako ikastaroa eginda banuen, lana bazegoela esan zidaten”, adierazi du Begiristainek. Informatzen hasi eta lanean zebiltzanei zuzenduriko ikastaroa zela jabetu zen, diruz lagundua ez dagoena. “Prestatzeko ere dirua jarri behar badugu, neure kasuan bezala, orduan lan egingo dugu prestatzeko eta gero ia zer datorren”, adierazi dio NOAUA!-ri.
“Irtenbiderik ez dute planteatzen” ERE-en inguruan kezka eta beldurra sumatzen ditu inguruan, ez baitago jakiterik zer gertatuko den. Bere kasuan, familian beste soldata bat jasotzen dute. Baina diru-iturririk ez dutenei begira, ez zaio zuzena iruditzen ADEGI-k duela aste gutxi datozen hileotara begira, Gipuzkoarako egin
zituen aurreikuspen ezkorrak. Irtenbiderik ez dutela planteatzen gogoraraztearekin batera, bere esanetan, “beldurtu bakarrik ez da egin behar, esan behintzat zerbait egiteko asmoa duzula”; adierazi du Iratxe Begiristainek.
“Birziklatzen” joan Langabezian bat-batean eta espero gabe aurkitu dela adierazi eta horrek hasiera batean, urduritasuna eragin dion arren, egoera honetan aurkitzen direnak lasai hartzea garrantzitsutzat jotzen du. “Ez dugu esperantza galdu behar”, adierazi du. Egoerari aurre egiteko, momentuz, bere lanbideari lotutako lan eskaintza bat aurkitu artean, bere alorretik kanpo jaso ditzakeen lan eskaintzak hartzeko prest dago, bitartean prestakuntza aldetik “birziklatzen” joan, eta garrantzitsuena, “ateratzen denari heldu eta aurrera jarraitu” asmo du Iratxek.
14
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an N OAUA ! T XIKI
Sorgina ozpina Inauteriko Jaian
K
aixo, bi eta hiru urteko Ane eta Peru gara. Haur eskolan askotan ipuin eta istorio ederrak bezain liluragarriak kontatzen dizkigute. Baina, oraingoan gu izango gara kontakizunen kontalari eta pertsonaia nagusiak, guk geuk bizi dugulako. Gaur gure hezitzaileak laster inauteriak izango direla esan digu eta aurten Usurbilen Mitologia gaia hartu dutenez kalean jende asko mozorroturik ikusiko dugula; esate baterako, herensugez, galtzagorriz, mariz, sorginez, basajaunez.... Gu gelan askotan oihal, arropa eta kapela ezberdinekin dotore eta guapo janzten gara. Asko gustatzen zaigu ere aurpegia margotzea. Momentu horretan ez genuen imajinatzen ze bisita bitxia izango genuen, eta gertatu bezala kontatuko dizuet: “Jangelan bazkaltzen ari ginen. Egun horretako menua gustoko genuenez, platera gure aurrean jarri digutenean berehala bazkaltzen hasi gara. Arrozaz gozatzen ari ginela, ez genuen bisitarik espero, baina bapatean atea bortizki ireki egin zen atso zahar bat agertuz. Sorgin bat zirudien eta halaxe aurkeztu zen: “Kaixo, sorgina ozpina naiz eta urrutitik nator. Esan didate laster Usurbilen ni bezalako pertsonaia asko bilduko direla eta lehenengoa iritsi nahi dut. Goseturik nago, bide luzea hegan egin dut eta kroketen usaina sumatu dudanean, zuei bisita egitea bururatu zait”. Haurrak eta hezitaileak zur eta lur geratu ginen, ordura arte inoiz ez genuelako sorgin bat gure aurrean ikusi. Sorgina ozpinak kroketa guztiak emateko esan zigun, indarberritzeko egokiak izango zirela... Gu beldurturik bageunde ere, ez ginen prest gure kroketak oparitzeko eta proposamen bat bota genion: erdiak guretzat eta erdiak zuretzat. Eta sorginak: erdiak niretzat eta erdiak niretzat. Burugogorra zen eta berea lortu ez zuenez sorginkeri malapartatsu hau bota zigun: “Usurbilgo haur hauek nire kontra
Haur Eskolako haurrek Inauteri jaia ospatu zuten. Udarregiko ikasleek ere bai, kalejiran eta kiroldegian dantza eginez.
egiteagatik, oraintxe bertan manttangorri, txerri eta tximeleta bihurtu zaitezte”. Mantangorrien plateretan hostoak azaldu ziren, txerrienetan ezkurrak eta tximeleteenetan loreak. Eta jarraitu zuen: “Eta bihotz onekoa naizenez gaurtik zazpi egunetara berriro etorriko naiz ea ze bazkari prestatuko didazuen ikusteko”. Hurrengo egunetan dagoeneko gure irudi berrira ohituta ginen eta ostiraleko Inauteri jaia antolatzen hasi ginen. Ospakizunerako zenbait kanta eta dantza ikasiak genituen eta, buru belarri ekin genion lanari. Sorgina ozpinari ongi etorri berezia egingo genion. Eguna iritsi zenean jangelan urduri eta ilusioz beteta ginen. Barru barruan pentsatzen genuen, agian, guk prestatutakoa gustatuz gero berriro haurrak izango ginatekeela. Musika jarri eta hiru geletako manttangorri, txerri eta tximeletak dantzan eta kantan jarri ginen, hori giroa genuena!. Primeran pasatzen ari ginenez, ez ginen konturatu sorgina ozpinak atea ireki zuela. Aulki batean eseri eta gure festaz gozatzen hasi zen. Une horretan zertarako etorri zen ahaztu zitzaion eta mahai gainean zeuden barazki pure eta oilaskoa jaten hasi zen. Tripa ederki bete ondoren, aurpegia alaitu zitzaion.
Orduantxe “Sorgintxo txiki-txikia” kantaren doinuak belarrietara iritsi zitzaizkion. Bere kanta kuttunena omen zen eta bihotza hunkitu zitzaion. Gurekin dantzan jarri zen eta azkeneko doinuekin batera gure aurpegi, beso, hankak eta gorputza berriro agertu ziren. Berriro haurrak ginen. Sorgina ozpinak barkamena eskatu zigun oso berekoia izan zelako eta agurtu aurretik Usurbilgo inauteri jaietara gonbidapena egin zigun”. Beraz, erne egon, sorgina ozpina kalean ikusten baduzue ez izutu gure laguna da eta. Bide batez, galdetu ea haur eskolako inauteri-jaian nola pasa zuen!! Muxu bat, Haur Eskolako haurrak
Gaztelekuan, hip hop ikastaroa
M
artxoan hip hop-eko ikastaroa antolatu dute Gaztelekuan, koreografia bat sortzeko helburuarekin. DBH 1-eko gazteei zuzendua dago. Egunak: martxoak 3-10-17 (larunbata), 16:00etatik 18:00etara. Lekua: Kiroldegia. Ordaindu beharrekoa: 3 euro. Irakaslea: Andrea Arruti.
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an I ZERDI PATSETAN
15
Oiardo Kirol Patronatuak abonatuen ordezkaritza berritzeko prozesua abiatu du
B
i urtez behin burutu ohi duen prozedura martxan du Kirol Patronatuak, abonatuen ordezkaritza berritu asmo baitu. Hilabete hasieratik martxan dago aldaketa prozesua. Kirol Patronatuak egutegi bat finkatua du. Otsailak 1-15: abonatuen behinbehineko zerrenda agerian jarri zen Oiardo Kiroldegian (usurbildarren 18 urtez gorakoena), akatsak zuzentzeko. Otsailak 22: hautagaiak aurkezteko epea itxi zen. Otsailak 24: behin betiko abonatuen zerrenda eta hautagaiak onartzea eta iragartzea. Martxoak 1: erreklamazioak egiteko azken eguna.
Granollers Cup txapelketan pentsatzen
N
azioarte mailako Granollers Cup txapelketan parte hartzeko prestakizun lanetan murgildua dabil Usurbil Kirol Elkartea. Bilguneko zuzendaritza taldetik berri eman dutenez, Europa, Amerika, Afrika eta Asiako talde desberdinek parte hartu ohi duten Bartzelonako lehiara aurkezteko asmoa dute usurbildarrek: “gure asmoa, infantil, kadete eta jubenil mailako neska-mutilak eramatea litzateke”. Bidaia prestatzen joateko bilera deitu dute igande honetarako, otsailaren 26rako, goizeko 10:00etan Sutegin. Hitzordua, “talde hauetako jokalari, entrenatzaile eta jokalarien gurasoei zuzendua dago. Hitz egitekoak: bidaiaren antolaketa, baldintzak, txapelketaren nondik norakoak, kostuak...”.
Martxoak 9: bozketa eguna.
Jai egun berriak Kirol Patronatutik berri eman dutenez, "urteko jai batzuk aldatu ditugu euskal egutegi bat egite aldera". Jai egun berriak honakoak izango dira: martxoak 8 (Emakume Langilearen Eguna), maiatzak 15 (Baserritarren Eguna) eta abenduak 3 (Euskararen Eguna). Egunotan, Oiardo Kiroldegia itxita egongo da goizez, 9:00-13:00 artean. Orain arte, jai egun izan diren egunotan berriz, normaltasun osoz lan egingo dute Oiardon: urriaren 12an eta 25ean eta abenduaren 6an. Aipatu moduan, hiru egunotan, Kiroldegia irekita egongo da 7:00-22:00 artean, igerilekua iluntzeko 21:00ak arte.
Asteburu honetako pilota partidak Otsailak 23 osteguna 21:30ean Aginaga Euskal Herriko Txapelketa Eskuz banaka nagusiak Finalerdia USURBIL 1 - USURBIL 2 (Julen Urruzola) (Xabier Santxo)
Otsailak 24 ostirala 19:30ean Aginagan Udaberri Txapelketa Eskuz binaka infantilak USURBIL - OIARPE 1 (Iker Arruti - Jon Aranberri) Eskuz binaka nagusiak 2. Maila USURBIL - AZKOITIA (Gorka Mendizabal-Asier Katalina) Paleta goma gizonak 1. Maila USURBIL - IKASBERRI (Xabier Errasti - Aritz Urdanpilleta)
Igande honetarako bilera deitu dute Sutegin, 10:00etan.
Eskuz binaka jubenilak 1. Maila USURBIL - AÑORGA 2 (Iñigo Ibargoien - Aitor Telleria)
MARTXOAREN 9AN EGINGO DA BOZKETA.
Amador Granados, bikain Munduko Txapelketan
L
os Angelesen (AEB) ospatu zen Munduko Txapelketan, taldekako abiadura proban, brontzezko domina irabazi zuen usurbildarrak. Joko Olinpikoetarako txartela gero eta gertuago du.
Usurbil FT, Aste Santuan Tarragonara
R
ealak Aste Santuan Bartzelonan jokatuko duen neurketa ikustera joateko bidaia antolatzen ari da Usurbil FT. Apirilaren 5etik 9ra. Egonaldi horren baitan, Bartzelonara egun pasa egin eta Realak Espanyolen aurka jokatuko duen neurketa ikusteko aukera izango da. Antolakuntzak, datozen asteotan apirileko bidaiaren inguruko zehaztasun gehiagoren berri emango du. Informazio gehiago jaso nahi duenak halere, otsailaren 29ra arte, futusurbil@yahoo.es helbidera idatzi dezake. Bestela, asteburutan Harane futbol zelaiko tabernara gerturatuta ere beharrezko zehaztasunak izango ditu.
2012/02/25, LARUNBATA Senior mutilak, 2. territoriala. 16.30h Usurbil K.E. - Saieko K.E. Senior neskak, Euskal Liga A. 18.00h Atez Ate Usurbil - Basauri
16
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an I NGO AL DEU ?
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an I NGO AL DEU ?
Agenda Otsailak 24 ostirala - Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, 20:00etan. - Vensis argitaletxearen ekitaldia Artzabalen, arratsaldeko 20:00etan.
Otsailak 25 larunbata - Sabel dantza 17:00etan Sutegin. - Kantu-jira taldea 19:00etan Mikel Laboa plazan.
Otsailak 29 asteazkena - Ekozinemaldia 19:00h Sutegin.
Goardiako farmaziak
Ekozinemaldia, otsailaren 29tik martxoaren 2ra
I
ngurumen gaiei loturiko Ekozinemaldiaren edizio berri bat antolatu dute Usurbiltzen elkarteak eta Ekologistak Martxan bilgunekoek. Seigarren edizioa da honakoa. Otsailaren 29tik martxoaren 2ra, hiru egunez guztira sei proiekzio ikusteko aukera izango da. Hiru egunetako emanaldiak, iluntzeko 19:00etatik aurrera eskainiko dira Sutegiko auditorioan:
-“Cuando la tierra llora-Operación diablo” eta “Palmed Off”.
Otsailak 24, ostirala Orue, Jaizkibel 2 Lasarte
Martxoak 1, osteguna
Otsailak 26, igandea Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Otsailak 27, astelehena De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Otsailak 28, asteartea Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Otsailak 29, asteazkena Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte Martxoak 1, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Martxoak 2, ostirala Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Martxoak 3, larunbata Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Martxoak 4, igandea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Echeveste, Elkano kalea 9, behea Hernani Telefono zenbakia: 943 552 087. Urte osoko egutegia jasotzeko bidali FARMA 25600 zenbakira (1,39 BEZ barne)
“Amanece dignidad” pelikulako kartela. Martxoaren 1ean ikus ahal izango da Sutegin.
Otsailak 29, asteazkena
Otsailak 23, osteguna Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte
Otsailak 25, larunbata Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte
17
“Sweet Crude” eta “Amanece dignidad-voces latinamericanas frente al poder de las multinacionales”.
Martxoak 2, ostirala -“Ez hemen ez inon-ingurumen gatazkak eta erresistentziak elkarlotzen” eta “Etorkizuna erraustuz”.
Antxomolantxaren batzarra, otsailaren 29an
U
rteko batzarra deitu du Aginagako Antxomolantxa Elkarteak, otsailaren 29rako. Honako gai zerrenda jorratuko dute, 18:30ean Aginagako ludotekan deitu duten hitzorduan: 1-Kontuen azalpena. 2-Zuzendaritzaren aldaketa: bi kide berri hautatuko dituzte, zozketa bidez. 3-Larunbateko txokoen eta ingeleseko ikastaroaren inguruko eztabaida. 4-Galderak eta proposamenak.
Artzabalen aurkezpena
V
ensis argitaletxeak hainbat libururen aurkezpena egingo du ostiral honetan, otsailak 24, arratsaldeko 20:00etan Artzabalen. Hizlaria: Lourdes Barbero.
Sabel dantza Sutegin
E
manaldi desberdin bat ikusteko aukera egongo da larunbat honetan, otsailaren 25ean Sutegin. Arratsaldeko 17:00etan.
Kantu-jira
K
antu zaleek hitzordua dute asteburu honetan. Ohi bezala, 19:00etan Mikel Laboa plazan.
1979koen kinto afaria
K
into-bazkaria antolatu dute 1979an jaiotako herritarrentzat. Otordua, martxoaren 3an izango da Saizarren. Izena, Txiribogan eta Irratin jarritako orrietan eman daiteke, martxoaren 1a baino lehen.
18
Noaua! - 2012ko otsailaren 24an G AZI , G OZO, G EZA
ETXEBIZITZA - Pisu bat alokatzen da. Bi gelakoa, San Esteban bidean. 609 413 883. - Pisua salgai, San Ignazio 5 kalean. 3 logela, 100 metro karratu eta terraza. 340.000 euro. 648 013 277 - Pisu bat alokatzen da Lasarten: 943365427. M. Jesus. - Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346. - Logela bat alokatzen da Usurbilgo erdigunean. 667740266. - Etxebizitza salgai Atxegalden. 86 metro, sukalde-jangela handia, 3 logela, egongela, 2 bainugela, ganbara, terraza handia. Berritua. 232.000 euro. 699 189 764. - Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318. - Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela, bi komun, ganbara eta igogailuarekin. 662 056 899. - Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro karratuko trasteroa, dena berrituta, fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677 471 648. -Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman dezakegu. 626 154 994 / 697 230 419. - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (Iñaki). - Usurbilen, 70 metroko etxebizitza bat alokatzen da, eguzkitsua. Tlf: 608 671 925. Imanol. - Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun, terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 / 637 309 209. - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 943 36 22 15. - Alfaron dudan pisua zonalde honetan etxebizitza duen norbaitekin trukatu nahiko nuke. 941 182 562. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu). - Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan. 699 680 265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera). 237.000 euro. - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Orioko Alde Zaharrean, etxebizitza bat salgai. Bi logela, bainu gela, sukaldea-sala. 661 679 691. -Etxebizitza alokatzen da, Oropesa de Mar 655 731 915. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera garajea erosteko. 699720940. - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913. - Baserri bat alokatu nahi nuke, Zubietan, Aginagan edo Usurbilen. 630 274 906. - Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407. - Logela bat alokatu nahi da etxe konpartitu batean. 671800275. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Lokal bat alokatzen da Usurbilen, 90 metro karratukoa.Gazteentzat..., Atxegalden. 628 063 871. - Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxo kalean. Bi solairu, bakoitza 45 m, guztira 90 metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970. - 38 m garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677 195. - Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalen. 647 120 253. -Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. 669645585 edo 943365191. - 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463. - Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. -50cc-ko motorra salgai. 2 urte, oso kilometro gutxi. Beti garajean, ondo zaindua. 622369646.
JAIOTZAK Luken Etxabe Agirretxe, urtarrilak 22 June Gerika Campo, otsailak 1 Oier Jauregi Salaberria, otsailak 2 Gorka Garmendia Fernandez, otsailak 4 Unax Lope Lizargarate, otsailak 4
LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume euskaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean 45 orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko. 607263383. -Iratxo tabernan pizza banatzaile baten bila gabiltza. Banaketa afaritarako garaian egingo da. Beharrezkoa motorra edo kotxea izatea. 943369135 - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea. 676355635. - LH-n edota DBH-n klase partikularrak emateko prest egongo al zinateke? Hala bada, pasa zaitez Udarregi Ikastolako idazkaritzatik izena ematera. Lan-eskaintzak - Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. - Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. - Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. Tlf.: 673 445 903. - Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 -Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845. -Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Berezian diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. Badut esperientzia baita hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteekin ere. 688 661 997 / 943 365 005. - Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia. 652712099. - Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko, edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. Tlf.: 628 692 334. - LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neska eskaintzen da. 680 453 563 (Maialen). - Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da, etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinak egiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969. - DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest. Matematika, Marrazketa... 687 674 161. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zaindu... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskaraz dakit. 943 365 079. - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18 urtetako esperientzia. 646717676. -Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest. 656753063. - Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko. 660041361. - Emakume euskaldun bat eskaintzen da adineko pertsona bat zaintzeko, nahi den ordutegian. Disponibilitate osoa ordutegi aldetik, astelehenetik ostiralera. 687 348 223. - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813 - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat. 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko
Zorionak Janitz! Otsailaren 25ean 5 urte! Txokomarrubizko muxu goxoak etxekoen partez.
Zorionak Imanol! Otsailaren 23an beteko dituzu urteak. Dagoeneko 7 eh! Ondo pasa eta muxu potolo bat, etxeko guztien partez.
neska bat eskaintzen da. 626618097. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123. -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221. - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri, baratzeko lanak, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetarako, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 - Emakume batek interna moduan pertsona helduak zein haurrak zaintzeko lana bilatzen du. 660554968 -Etxeko lanak egiteko emakume bat eskaintzen da. 676188411. - Jardineritza lanak egiten ditut. Iñaki: 677 44 31 40. -Saltzaile, zerbitzari, pertsona helduak zein haurrak zaintzen edo garbiketa lanak egingo nituzke. 656446835. -Mekanikari gisa, baserrian, edota helduak zaintzeko prest nago. 648 785 026. -Emakumea interna edo goiz zein arratsaldez orduka lan egiteko prest. 648 785 026. - Mendian edo abeltzaintzan lan egiteko prest: 666 38 26 97. -Emakume bat orduka edo interna moduan lanean aritzeko eskaintzen da. 608 835 033. -Etxeko lanak egiteko neska bat prest. 630 768 325. -Pintore/burdinlari gisa lan egiteko prest. 654 217 752. -Fisika eta matematikako klaseak emateko prest. LH-tik Batxilergo mailara arte. 685772602 // 943371277. BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Selektibitatea prestatzeko klaseak jaso nahi ditut martxoan eta apirilean, bi alor hauetan: Matematika (zintzietakoa eta letretakoa) eta Marrazketa teknikoa. Deitu, mesedez, telefono honetara: 665 748 723. - Hemengo babarruna salgai, artoarekin batera egindakoa: 637 974 994. - Proba ezazu modan dagoen kirola padel!! Klase bat doan. Irakasle tituladunak 667438145. - Haur sila eta kapazoa, Bogaboo edo antzeko bat saltzen baduzu, deitu telefono honetara: 667 715 075. - Hemengo urra eta patata erosiko nituzke. 634409888. - Su-egurra salgai modu onean. 689937338 (Jesus Mari). - Legorretako babarruna salgai. 943 80 62 48 - Arratoi mestizo arrazako txakur bat oparitzen da. Urte eta erdikoa, oso leiala. 666 454 930 - 3 metrotako bambu kañaberak trukerako edo saltzeko. 620 809 568 (Manu Aranburu). - Zaldi bat jartzeko lursail bat alokatuko nuke 616 260 451. - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Akordeioa saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Lehenengo jaunartzeko soineko bat daukat salgai. Interesatuta bazaude: 669645585 / 943365191. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. Usurbilen WII-a, PSP-a eta nintendo DSI-aren sofwarea aldatzen da, Internetetik jaitsitako joko guztietan jolastu ahal izateko. Ez da txipik instalatzen,ez da kontsola irekitzen. 635 729 637. - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (Iñaki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113. - Buru gorridun lorito berde bat falta zait, urtarrila erdialdeaz geroztik. Aurkitu baduzu deitu: 666 177 913.
Zorionak Kattalin! Martxoaren 2an 3 urte betetzen dituzu. Muxu handi bat Aginagako eskolatik!
HILDAKOAK Maria Rosario Añorga Goenaga 90 urterekin hil zen, otsailaren 16an