NOAUA! 487 alea

Page 1

www.noaua.com

ASTEKARIA - 2012ko apirilaren 27an - XVI. urtea - Usurbil, 487. zenbakia

Ostiral honetan, “Gartxot� pelikula Sutegin

Epaiketaren bezperan, herritarren berotasuna jaso du Agurtzane Solaberrietak



Noaua! - 2012ko apirilaren 27an ATARIKO HAIZEA

3

Albistea iruditan

NOAUA! eta Udalaren arteko hitzarmena, berritua

2

016. urtera arteko hitzarmena sinatu dute Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak. Hitzarmen honen bidez, Udalak “NOAUA! Kultur Elkartearekin dirulaguntza erregimena eta prekarioz utziko dion lokalaren erabilpena” arautuko du. NOAUA!ren partetik, xedea honakoa da: “aldizkaria eta web orria egitea batetik, eta hitzartutako publizitatea bideratzea bestetik”. Hitzarmenak ordea, datozen lau urteoi begira, helburu gehiago ere jasotzen ditu: euskararen erabilera zabaldu; euskal kultura zaindu eta ezagutzera ematea; gaur egungo kulturgintzan jardutea

Lau urtez luzatuko den hitzarmena Potxoenean berritu zen.

bertakoa landuz, hala nola, kulturgintza unibertsala herriratzeko zubi eta bitar-

teko izatea; Usurbil ezagutzera emateko bide egokiak taxutzea.

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 570 999 943 372 498

Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK Euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Taxia (Angel) Taxia (Joxe Kruz) Eusko Tren Korreos - posta zerbitzua Anbulategia Oa botika Iturralde botika

943 360 692 943 371 594 943 372 001 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 607 928 770 677 373 466 943 470 976 943 362 894 943 362 013 943 376 076 943 363 395

DYA Gurutze Gorria Emergentziak Gonzalez Ehorztetxea Gipuzkoa Donostia Kutxa Euskadiko Kutxa-Laborala Banco Guipuzcoano Banco Popular Español BBVA Caja Rural Kutxa Argindarra - Iberdrola Gas naturala - Naturgas Telefonica Euskaltel

943 464 622 943 272 222 112 943 362 163 943 361 202 943 364 740 943 370 006 943 370 411 943 377 155 943 368 842 901 202 020 902 123 456 1004 900 840 840

NOAUA! Kultur Elkartea Bordaberri 3 Eguzkitzaldea - 20.170 Usurbil 943 36 03 21 / elkartea@noaua.com / www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10.00-14.00 / 16.00-19.00 astegunetan Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Lourdes Kamino, Olatz Rezola, Ainara Arnaiz. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Eneko Harreguy, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 - ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.

Euskal presoak

Euskal Herrira!


4

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an HERORREK ESAN

NEREA ZINKUNEGI

P

Haizea besoetan

entsatu ere ez dut egin nahi, Igor. Patrioskarik ez da izan aurkezpen mahai granatearen alboetan. Musean ari zara, noski, bazkalostean, eta imajinatu ere ez duzu egiten ni zurekin gogoratzen ari naizenik. Maisuaren abestia datorkit burura “etxe txiki bat zara, ahula, hauskorra...”, nahiago nuke egia ez balitz. Saltoka ezagutu dugu jaio zenetik. Antzera amaren aldekoa zena niretzat, aitarena bihurtu da azken hilabete honetan, eta, dudipe, Alkortatarren begiratua du urtebete egin berri duen sorginak. Nola esplikatu, nola esan, nola adierazi… elefante handiek epaitzera doazela ama, emaztea, maitalea, alaba, izeba, ahizpa, laguna? Ezberdin pentsatzen, sentitzen eta bizitzen delako elefanteak urduri jarri dira eta parean tokatzen den guztia zanpatuko dute. Bereziak dira elefanteak, lau hanketako belaunak, gizakion modura, aurrerantz doblatzen dituen anima-

li bakarra, baina ez die bere gaitasunei ahalik eta etekin gehien ateratzen eta zanpatzeari ekin diote, animaliak! Elkartasuna eta babesa, besarkada handi bat eta muxuak kiloka eman nahi asmoz matrioskak irudikatu ditugu asteburu honetan konturatu ere egin gabe Haizea besoetan zenuela. Matrioskak barruan daramatzan kide kopuruak zenbaki bakoitia behar du izan eta panpina bakoitzak desio bat irudikatzen omen du. Desioa betetzen denean erditik ireki eta hurrengo desioa noiz betetzen den itxarotea besterik ez da izaten. Desioak ordea, bete daitezen, ez dira esan behar. Maiatza erdialdera ireki nahi nuke lehen panpina erditik, lehen desioa betetzearekin konforme naiz. Eskubide guztiak proiektu guztientzat, epaiketa politikorik ez!

Imanol Ubeda - Maialen Unanue - Luis Aranalde - Ugaitz Agirre - Aritz Gorriti - Nerea Zinkunegi - Joxe Piñas - Unai Agirre - Idoia Torregarai

Maiatzaren Lehenean, Donostiako Bulebarretik abiatuko da LAB sindikatuak deitu duen manifestazioa

M

aiatzaren Lehenari begira antolatutako mobilizazioak aurkeztu zituen aurreko astean LAB sindikatuak. Komunikazio idazkari Sonia Gonzalezek adierazi duenez, “Maiatzaren Lehena oso testuinguru berezian dator, krisi ekonomikoa betebetean, astetik astera erabaki eta murrizketa berriak inposatzen ari zaizkigunean; azkenak, egunotan, osasungintzan eta hezkuntzan”. “Madrilgo Gobernuan hartzen ari diren erabakiak eta finkatzen ari diren politikak hemen aplikatzea suizidio politiko, ekonomiko eta sozial bat da”, ohartarazi zuen aurreko astean Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak. Horregatik, greba orokorraren ondoren, aktibaziorako Maiatzaren Lehena izango da honakoa, “erreforma salaketatik haratago, aplikatzen ari diren politika guztien kontra langileok erabaki

behar dugulako, Euskal Herriak erabaki behar duelako, krisiari irtenbide propioa Euskal Herrian bertan emateko”. Etxaide eta Gonzalezen esanetan, “hartzen ari diren erabakiak politikoak dira, ez ekonomikoak; gezurra da politika hauek direnik egin daitezkeen bakarrak, ez da egia Gobernuak derrigortuak daudenik eta are gutxiago horrela krisitik noizbait aterako garenik”. LABeko idazkari nagusiak nabarmendu zuen greba orokorrarekin berriro ere argi geratu zela “euskal langileok, euskal jendeartearen gehiengo handi batek ez dugula inposaketaren bidea onartzen”. Eta krisiari irtenbide “propio eta demokratikoa” emateko akordioak eraikitzeko garaia dela dio LAB sindikatuak.

Manifestazioa, Donostian Maiatzaren 1ean, Donostiako Bulebarretik abiatuko da manifestazioa,

Mobilizazioak iragarri dituzte datozen egunetarako.

eguerdiko 12:30etik aurrera.

Aste honetan mobilizazioak Apirilaren 28an lan osasunaren nazioarteko eguna ospatuko da. Madrildik iragarri diren neurrien aurrean, LAB sindikatua “gure osasuna bermatzeko eredu propioa” eraikitzearen alde agertu da. Mobilizazioak iragarri dituzte ostiral honetarako, herrialdeetako hiriburuetan. Donostian, apirilak 27 ostirala, goizeko 10:30ean Pio XII plazan.


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an PIL-PILEAN

5

Usurbilgo atez ateko bilketa “praktika onen atalean” txertatu du Espainiako Gobernuak

B

alorazio baikorra egin du Gipuzkoako Bilduk, hondakinen kudeaketaren inguruan Europatik eta estatu espainiarretik azken egunotan heldu diren albisteen harira. Espainiar Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioak Usurbilgo atez ateko bilketa, “praktika onen atalean” txertatu izana nabarmendu zuten. Gipuzkoako Bilduko ordezkarien ustez, “halako albisteek gure bidean berretsi ez ezik, bide honetan sakontzera behartzen gaitu. Eta gure herriak zero zabor herriak bihurtzeko lanean jarraituko dugu, bai jada atez atekoa berretsi duten 34 herrietan eta baita Gipuzkoa osoan ere”, adierazi zuten. Bilduk argi du: “gauzak ongi egiten ari gara eta etxeko lanak egiten ari gara. Europaren eskutik goaz, norabide berean goaz eta gainera, Espainiak txalotu egiten du atez atekoa”.

Hondakinak, urre Europar Batasunak hondakinen kudeaketaren inguruan kaleratu berri duen txostenean “argi eta garbi esaten da, hondakinak kudeatzeko irizpideak aldatu egin direla, eta aurrera begira, kudeaketa sistema moldatu egin beharko dela”, Mertxe Aizpuruaren hitzak dira. Bilduko ordezkariek adierazi zutenez, koalizioak defendatu izan duen moduan, hondakinak zabor gisa tratatzeari utzi eta lehengai edota txostene-

“Dimititu edo barkamena eskatu beharko ligukete”

E

Mertxe Aizpurua eta Zumaiako alkatea, prentsaurrekoan.

an aipatzen den bezala, “urre” gisa tratatzen hasi beharrak gaudela dio. Hondakinak kudeatzeko modua ere aldatu beharko dela diote Europatik, aldaketa datorrela alegia, Aizpuruak adierazi zuenez, “hondakinak zabortegira isurtzearen eta hondakinak erraustearen garestitzea edota debekua dakarrela aurrera begira”. Europa mailako legedia zorroztuko dela eta, Mertxe Aizpuruak zer nolako bete beharrak zer nolakoak izango diren iragarri zuen. “Europak agintzen du zero zabor politikak abian jartzea, ahalik eta birziklatze maila altuena lortzeko. Eta ahalik eta birziklatze maila altuena lortzeko, bilketa modu eraginkorrenak martxan jartzea agintzen du”, adierazi du. Bide horretan, “etorriko zaigunari aurre hartzen ari gara”, adierazi du, “Gipuzkoa toki ezin hobean jartzen ari gara” gaineratzearekin batera. Gogorarazi zuenez, %80tik gorako birziklatze maila lortu da atez ateko bilketari esker, eta “aitzindariak izaten ari gara” Oiartzun, Antzuola, Hernani eta Usurbilen.

spainiar Gobernuko Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioaren web orrialdeak argi dio. Usurbilen burutzen den bilketa sistema txalogarria dela eta kontuan hartzeko eredua dela. Sistema garestia eta zikina dela esan dutenei zuzenduz, Mertxe Aizpurua Usurbilgo alkateak honakoa adierazi nahi izan zien; “ez dugu uste praktika onen atalean sartuko zutenik guzti hori horrela izan balitz”. Zenbait alderdietatik bultzatu duten “intoxikazio eta manipulazioa” onartezintzat jo zuten.

“Gezurrezko gaztelua erortzen ari zaie” Espainiar gobernuak web orri bidez “agerian uzten du, atez atekoaren inguruan PNV edo PSOE-k saldu nahi duten irudia gezur hutsa dela eta eraiki duten gezurrezko gaztelu hori egunez egun erortzen ari zaiela burutik behera”. Honen aurrean, gipuzkoarrei azalpenak zor dizkietela adierazi zuten prentsaurrekoan, zenbait alderdi autokritika egitera deitzen dituzte Bildutik eta gaineratu zutenez, “umiltasun pixka bat edukiz gero, dimititu edo gipuzkoarroi barkamena eskatu beharko ligukete”.


6

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an ERREPORTAJEA

Gustura, komunitatean konpostatzen

6

0tik gora familiak, hondakinak gaika biltzeaz gain, organikoa tratatzeko aurrerapausoa ematea erabaki dute. Usurbilgo Udaletik eginiko deialdiari erantzunez, komunitatean konpostatzeari ekin diote haietako askok eta beste zenbait, laster hasiko dira. Epe motzean, jada Kaxkoan bertan konpostatze komunitarioa burutzeko lau gune martxan izango baitira; Errekatxikin, Atxegalden, Puntapaxen eta Bizkarren. Zereginotan murgilduak dabiltzan bi herritar elkarrizketatu ditu NOAUA!-k; Amaia Martinez eta Joseba Pellejero. NOAUA! Zergatik animatu zineten konpostatze komunitarioan parte hartzera? Amaia Martinez. Atez atekoarekin oso pozik ginen, oso erosoa egiten zitzaigun.

AMAIA MARTINEZ “Hasiera batean zortzi apuntatu ginen, eta orain hamalau bat edo izango garaâ€? Beste pauso bat ematea zela iruditu zitzaigun, konpostatze komunitarioan ere sinisten dugulako. Eta gero bere abantailak zituela ere; ordutegi librea, nahi zenuenean bota, nahi baduzu egunero‌ Etxean ez duzu zertan organikorik izan behar. N. Zer pauso eman zenituzten konpostatzen hasi arte? A. M. Lehenbizi, NOAUA! bidez jakin genuen herri mailan ireki zela apuntatzeko aukera. Apuntatzera joan ginen, esan ziguten oso gutxi apuntatu

ginela eta itxaroten egon ginen. Eta berriz ere bigarren aldian, apuntatu zigutenoi deitu ziguten esateko baietz, aurrera aterako genuela. Hasieran behintzat, gune bat martxan jarriko zela Errekatxikin. Bilera batean bildu ziguten eta azaldu ziguten nola egingo zen eta arduradun bat edo beharko zela eta izena ematea nahi bagenuen arduradun izateko, apuntatzeko. Arduradun bat egunero izatea ardura handia zela eta, taldeak bertan, hiru hilero arduradunez aldatzea erabaki zuen. Hartara denok izango ginen arduradun. Oso ondo doa. N. Zenbat sendi zabiltzate? A. M. Hasiera batean 8 bat apuntatu ginen, eta orain 14 bat edo izango garela berri eman digute. N. Zuen egunerokoa nolakoa da? A. M. Oso erraza eta erosoa da. Ontzia hartu, atarian utzi beharrean, konpost gunera joaten gara. Giltza bat dugu, ireki eta bertan aitzur batekin zulotxo bat egiten da. Organikoa bertara bota eta ondokoarekin tapatu egiten dugu. Eta gero, ondoko ontzi batean dagoen lehorra bota behar da. Itxi eta kito. Arduradun bazara, astean bitan edo, lehorra edo bustia nola dagoen, buelta eman behar zaio guztiari. Oso lehorra edo bustia dagoen, zailena horri neurria hartzea dela uste dut. Halere, teknikariak beti daude hor gainean, eta asko laguntzen digute. N. Zer alde nabaritu duzue organikoa atez ate bildua izatetik konpostatzera igaro zaretenean? A. M. Berez ez dauka aldaketa berezirik. Lehen, larunbatetan pixka bat gogorra izaten zen esnatzea, organikoaren ontzia jaisteko. Orain adibidez guretzat hobetu egin da. Larunbatetan adibidez,

Amaia Martinez, Errekatxikiko gunean.

ez dago bota beharrik, bezperan edo nahi duzunean botatzen dugu organikoa konpost eremura. Uste dut alde horretatik erosoagoa eta guzti zaigula. Gainera gertu dago, ez dago autoa hartu beharrik. Ondo jarrita dago.

Puntua hartu arte NOAUA! Usain txarrik egon liteke eremuotan? Amaia Martinez. Berez ez. Puntua harrapatu arte, eta beroa egiten badu edo oso lehorra badago, niri ez zait iruditu. Tapa irekitzean janaria dago. Nik uste hezetasun eta lehorraren puntua harrapatu arte dela. N. Sendiak banaka ere animatu daitezke konpostatze komunitarioarekin hasterakoan, taldea osatu beharrik gabe? A. M. Gure kasuan, atari desberdinetako bizilagunak gara. Interesa duenak soluzioa emango diote. Arduradunek oso ondo doala eta animatzeko esan digute.


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an ERREPORTAJEA

7

Joseba Pellejero, Atxegalde

“Jendeak parte hartu nahi du” NOAUA! Nolatan animatu zineten? Joseba Pellejero. Gure atarian sei familia bizi gara bloke batean. Lehen, seitik lauk konpostagailu indibidual bat genuen eta organikoa bertara botatzen genuen. Erosoa zitzaigun, etxe ondoan baikenuen. Ezbehar batzuk ere izan genituen, sute txiki batzuk. Azkenean, esperientzia bertan behera geratu zen. Orain, herri mailan indarra hartzen joan den egitasmo berri hau izanda, Atxegalden propaganda eginez ohar batzuk jarri nituen atarietan. N. Zuen kasuan, lehendik esperientzia hori bazenuten? J. P. Gertutasuna genuen, ontziak zintzilikatzeko lekuaren ondoan genuen. Arazotxo batzuk bagenituen. Orain, lehengo esperientzia aprobetxatuz, tarteka maizago nahastu behar, gainean gehiago egongo gara, baina lehenengo esperientzia hor dugu eta seitik lauk botatzen genuen eta orain kalean beherago, lehengo lauetatik bik jaisten dugu organikoa.

JOSEBA PELLEJERO “Praktikan, ez du beste munduko lana eskatzen. Momentuz ondo ari gara” N. Guneko arduradunetako bat zara, zenbat ari zarete parte hartzen? J. P. Bi konpostagailu komunitario ditugu gune horretan. Batean Alperro Burun bizi diren familiek botatzen dugu organikoa. Eta bestean, Atxegalde beheal-

dean bizi direnek. Batean eta bestean, hamabina familia edo izango gara. Parte hartzen dutenen topea teknikariak ematen du. Itxura denez, beteta dago jada. N. Konpostatze komunitarioarekin zer alde nabaritu duzue? J. P. Mundu guztiak aipatzen duen gauza berdina. Organikoa, nahi duzun ordu eta moduan jaitsi dezakezu. Bota behar duenarentzat ere ez da lana. Itxitura oso polita gelditu da, erakargarria da itxuraz, eta praktikan ere ez du beste munduko lana eskatzen. Momentuz behintzat ondo ari gara. Baina bestalde, herri mailan jarri den lehenengoetako gunea izanda, bertan botatzen dugunon artean galdera asko ditugu buruan. Herri mailan eta inguruetako herrietakoak ere begira ditugu. N. Zer pauso eman behar ditu parte hartzen hasi nahi duenak? J. P. Eman behar dituen pausoak, ikastaro txiki bat egitea da. Pare bat orduko informazioa ematen dute. Eta gero, egunerokoan, organikoaren kuboa konpostagailuan hustu, eta proportzio berean lehorra bota behar da. Biak elkartuta eta nahastuta eta tarteka oxigenatuz, hor sortzen diren organismoak eta bakteriekin, berotasun bat hartzen du eta usteldu beharrean transformatu egiten du organikoa. Arduradunak tarteka prozesua kontrolatu, oreka hori ahalik eta ondoen mantentzen saiatu behar du. N. Nola bizi duzue konpostatzeari loturiko eremuon hedapena? J. P. Gustura. Zabaltzen ari da eta jen-

Joseba Pellejero, Atxegaldeko gune komunitarioan.

deak parte hartu nahi du egitasmo honetan. Egin behar duguna da, lau komunitario guneak ondo zaindu, ondo egin, zikloa nola bukatzen den ikusi. Uda pasatakoan jada, Atxegalden lehen organikoa sartu genuena ateratzeko moduan izango gara. Emaitza hor ikusiko dugu.

Ikastaroa Zubietan

E

txean sortutako materia organikoa ongarri bihurtzeko ikastaroa antolatu dute Zubietan. Kaxkapen izango da, maiatzaren 5ean larunbata, goizeko 11:00etan. Egun berean banatuko dira konpostagailuak. Interesatuak, oraindik izena eman ez dutenak, aldez aurretik izena eman behar dute: herri.batzarra@euskalnet.net emailean edo hona deituz: 943 372 077.


8

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an HERRIKO TALDEAK

Politika egitea, begipuntuan Herritar askok elkartasuna adierazi diote Agurtzane Solaberrietari

J

endetza bildu zen igande eguerdian, Mikel Laboa plazan. Era horretan, elkartasuna adierazi nahi izan zioten Agurtzane Solaberrietari. Maiatzaren 3an hasiko da D3M hautes-plataforma eta Askatasuna alderdiaren aurkako epaiketa eta fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Agurtzanerentzat. Epaiketa politikoa dela salatu zuten pasa den igandeko agerraldian eta hainbat mobilizazio iragarri dituzte. D3M eta Askatasunaren epaiketa salatu eta, era berean, Agurtzane Solaberrieta auzipetuari elkartasuna adierazi. Horiek ziren ekitaldiaren helburu nagusiak. Eta jende ugari bertaratu zen Mikel Laboa plazara. Matrioskaren irudia baliatuz, sabel kolektibo bat islatu nahi izan zuten, matriosken antzera, auzipetuak babesteko. Ekitaldian adierazi zen moduan, D3M hautes plataforma eta Askatasuna alderdiaren aurkako auzia duela hiru urte hasi zen. Hainbat lagun atxilotu zituzten, tartean Agurtzane bera. Espetxean izan zen hainbat hilabetez, behin behineko askatasunarekin aske utzi zuten arte. Epaiketa maiatzaren 3an hasiko da eta fiskalak 9 urteko espetxe zigorra eskatu du Agurtzane Solaberrietarentzat.

Larunbat honetan, ekitaldia Donostian Eleak mugimenduak deituta, eskubide zibil eta politikoen aldeko ekitaldia egingo da datorren larunbatean

Mikel Laboa plazan batu ziren, Agurtzaneri elkartasuna adierazteko.

Donostiako Bulebarrean. Era honetan, “Donostian eta Gipuzkoan eremu honetan bizi dugun egoera ezagutarazi eta eskubideon errespetua aldarrikatu nahi dugu bertan�, dio Eleak-en web orriak. Honakoa da larunbaterako prestatu duten egitaraua: 11:30ean puzzlearen lehen pieza jarriko da, Donostiako Bulebarrean. 11:30-13:30 artean puzzlearen osaketarekin batera bertsolariak, dantzariak, monologoa, kantariak eta Gose taldekoak arituko dira. 13:30ean ekitaldia.

Laguntza bonoak Epaiketa gastuei aurre egiteko, laguntza kanpaina bat abiarazi dute. Bost euroko bonoak eskuratzeko aukera dago. Kontu korronte honetan ere, diru-ekarpenak egiteko aukera dago: 3035 0095 94 0951113417.

Datozen deialdiak Apirilak 28, larunbata 11:00/13:00 Donostiako Bulebarrean, eskubide zibil eta politikoen aldeko puzzlea osatuko da. Usurbili 100 pieza jartzea dagokio.

Apirilak 30, astelehena 19:30 Elkarretaratzea frontoian.

Maiatzak 3, osteguna Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, 19:30ean.

Maiatzak 5, larunbata Manifestazioa Bilbon. Autobuserako izen-ematea, ohiko lekuetan.

Maiatzak 7, astelehena Madrilera autobusez. Autobusean izen-emateko, ohiko lekuetan.


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an KONTZEJU TXIKIA

9

Saharako haurrek ere, Oporrak bakean igarotzeko eskubidea dute

O

porrak bakean programa duela 25 urte jarri zen martxan eta geroztik urtero-urtero haurrak etortzen dira Saharatik Euskal Herrira. Usurbilgo Udalak bat egin du elkartasun ekimen honekin eta, aurtengoan, herritarrei programa honetan parte hartzeko aukera luzatu nahi die. Programa honen helburua hau da: saharar errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten egoera gatazkatsutik urrunduz, 7 eta 12 urte bitarteko haurrei beste errealitate bat ezagutzeko aukera ematea. Bide batez, desertuan udako bi hilabete horietan (uztailean eta abuztuan) pairatzen den tenperatura altuetatik babestea. Programa honekiko interesa duen

7 eta 12 urte arteko haurrak hartzeko bolondresak behar dira.

edonork Usurbilgo Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezake. Bertan emango zaio informazio guztia, inongo konpromisorik gabe.

Gogoan izan data. Maiatzaren 11 ostirala dela ekimen honetan izena emateko azken eguna (telefono zenbakia: 943 377 110).


10

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an H ERRIKO TALDEAK

1.400 erosketa egin dira martxoan, ontzi berrerabilgarriekin

O

tsailaz geroztik haragia eta arraina erosteko herritarren artean banatu ziren ontzi berrerabilgarrien erabilerak gorantz egin du martxoan. Hurbilago Usurbilgo Merkatarien eta Ostalarien Elkartetik berri eman dutenez, duela bi hilabete herritarrek 1.200 erosketa egin zituzten ontzi berrerabilgarriekin. Joan den hilean, martxoan aldiz, 1.400 erosketa. Usurbilgo Udalak, Hurbilago Elkarteak, Usurbil Zero Zaborrek, herriko zortzi saltokik eta Kutxa Ekoguneak saltokietako salerosketetan hondakinak murrizteko bultzatu zuten “Ontziratu zaitez!” egitasmoaren baitan, otsailean egin bezala, joan den

Sarituak eta merkatariak, Artzabal atarian.

hilean zehar ere arraina edo haragia erosteko tupper berdea erabili duten herritarren artean, 30 euroko zortzi erosketa bale zozketatu dira. Hona hemen sarituen izen abizenak. Ostegun

Jaietako egitarauaren diseinu lehiaketan

aurkezteko epea: maiatzaren 25a

D

atozen herriko jaiak antolatzen hasia da jada Jai Batzordea. Erabakitzeke dago ordea, Santixabelen berri emango duen egitarauak zer nolako itxura izango duen. 2012an ere, festetako programazioaren diseinua jada abian den lehiaketa bidez erabakiko da.

Egitaraua diseinatzeko, lehenbizi, testua jaso behar da Potxoenea kultur etxean. Jakin beharrekoen artean, hauxe: “jaietako egitaraua euskaraz egingo da eta gaztelaniazko laburpena egitarauaren amaieran jarriko da. Letra tamainaren aldetik, euskarari lehentasuna emango zaio. Diseinuak egitarauaren orri guztiak hartu behar ditu bere baitan”. Lanaren neurria librea izango da eta “formatu artistiko guztiak onartuko dira: pintura, akuarela, collagea, argazkiak, digitala…”. Berdintasun Legea bete beharko dute

eguerdian Artzabalen ateratako ondoko argazkian ageri dira: Eba Fariña, Dolores Errasti, Socorro Sanchez, Elena Urdanpilleta, Idoia Muguruza, Amaia Encinas eta Yolanda Anton.

Atsolorra ospatzera joateko gonbita, Auzolan Elkartetik

J

Jaietako egitarauaren diseinu lehiaketa martxan da.

diseinu lehiaketako lanek. Lanean bestalde, ezingo da egilearen seinalerik agertu, “datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidea eta telefono-zenbakia) gutunazal itxi batean adieraziko dira. Gutunazalean, izengoiti bat jarriko da, eta izengoiti hori bera agertuko da aurkeztutako lanaren atzealdean”. Irabazleak 500 euroko saria jasoko du. Argibide gehiago: 943 371 999 / kultura@usurbil.net

oan den udazkenean Usurbilen topaketak antolatu zituzten Auzolan Elkartekoek igande arratsaldeko 17:30ean Ereñotzuko Auzo Etxera joateko gonbita luzatzen diete herritarrei. Bertan, atsolorra izeneko ospakizun bat burutuko da. Garai batean, auzoan haur bat jaiotzen zenean, “amari eta jaioberriari egiten zitzaien bisita, bilera, merienda, ospakizuna”.

Hitzaldia ostegunean Usadio zahar bat berreskuratu asmotan dabiltza. Gai honi buruzko hitzaldi bat emango du Auzolan Elkarteko kide Mari Carmen Basterretxea antropologoak, ostegunean, Ereñotzuko Auzo-Etxean, 19:30ean hasita.


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an H ERRIKO TALDEAK

“Gartxot” pelikula, Nafartarrak taldekoen ekitaldi zikloa amaitzeko

E

gunotan amaituko da Nafartarrak taldekoek antolaturiko ekitaldi zikloa. Hitzaldi eta film proiekzio banarekin borobilduko dute hain zuzen, asteotarako deitu dituzten hitzorduak. “Gartxot” filma eskainiko dute ostiral gauean Sutegin, eta bezperan, ostegun honetan, Pako Aristiren hitzaldira gerturatzeko aukera egongo da. Euskararen gaia hartuko du ahotan. Bi ekitaldion inguruko zehaztasun gehiago, hemen:

Ostiral honetan, gaueko 22:00etan Sutegin.

Zuzendariak: Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi.

Pelexen pinturak eta eskulturak, Donostian

Zumarteko bi ikasle Klarinete Topaketan

A

urreko astean inauguratu zuen Pelexek "Hotsez hots" izeneko pintura eta eskultura erakusketa, Kutxak Donostiako Bulebarrean duen aretoan. Maiatzaren 27ra arte egongo da zabalik, asteartetik igandera. Ordutegia: goizez 11:30-13:30 / arratsaldez 17:00-21:00.

K

alezarreko San Juan jaiak antolatzeko bilera antolatu du guraso taldeak. Bilera datorren astean izango da, maiatzaren 4an ostirala arratsaldeko 17:00etan, Haraneko lokalean. Bilerak iraun bitartean, umeek jolasteko gunea izango dute zabalik.

K

Edukia: Bardo deitzen zaio herriaren oroimena eta kultura gordetzen duen kantariari. Eta horixe da Orreagako abade berriak nahi ez duena. Hargatik, Gartxot, bertako bardoa, deserriratu eta Mikelot, haren semea bahituko du latinez kantatuko duen fraide bihurtzeko. Baina Mikelotek ihes egingo du eta berriro hasiko da kantuan aitarekin, herriz herri. Tragedia XII. mendean... 22:00etan Sutegin. Sarrerak: 5 euro.

Apirilak 27, ostirala: “Gartxot”

San Juanak antolatzeko bilera

Kantu-jira, larunbatean

Apirilak 26, osteguna: "Euskara, Hizkuntza bat bere bakardadean" Hizlaria: Pako Aristi. Sutegin, 19:00h. Edukia: Bi hizkuntza hegemonikoen erdian, menpeko hizkuntza baten egoera petrala bizi du egun euskarak. "Normalizazioa"ren etiketaz mozorroturiko anti-politika baten ondorioz, piramide sozialean desagertzen ari da, eta laster kaletik ere bai. Botere politiko propiorik gabe euskara "ad eternam" izango da mendeko hizkuntza, hizkuntza morroitua, sinbolikoa bere hutsean, fosil bihurtzeko bidean.

11

D

atorren larunbatean, apirilak 29, V. Klarinte Topaketa egingo dute Andoainen eta bertan Zumarte Musika Eskolako bi ikaslek hartuko dute parte: Unai Lopez eta Malen Lanz. Andoaingo hiru doinu hauek prestatu dituzte; “Larramendi” kalejira, “Goiburu” eta “Santa Krutz Martxa”. 12:30ean kalejira egingo dute eta 13:00etan hasiko da kontzertua, Mikel Emezabal Andoaingo klarinete irakaslearen zuzendaritzapean. Andoaingo Udal Musika Eskolak antolatu du topaketa eta adin guztietako ikasleei irekita dago.

antu zaleek hileroko hitzordua dute larunbat honetan, apirilaren 28an. Usurbilgo Euskal Kantu Taldekoek afalaurreko orduetan Kaxkoa girotuko duen kantu-jira antolatu dute. 19:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Ohi bezala, hitzordura kantu liburuxkarekin agertzeko deia egiten dute antolakuntzatik.

Ate irekien eguna Haur Eskolan

2

010, 2011 eta 2012an jaio edo jaioko diren haurren gurasoei zuzenduriko ate irekien eguna antolatu dute Haur Eskolan, ostegun honetarako, apirilaren 26rako. Bi saio antolatu dituzte; lehenengoa, arratsaldeko 17:00etarako, euskaraz. Bigarrena, euskaraz eta erdaraz, jarraian, 18:30etatik aurrera burutuko dena. Informazio gehiago jaso nahi duenak Haur Eskolara deitu dezake telefonoz: 943 374 061.

Sagardo Eguna, maiatzaren 20an

H

auteskundeak tarteko iazko edizioa goiztiarragoa izan arren, aurtengoan, ohiko egunez ospatuko da Usurbilgo XXXI. Sagardo Eguna. Maiatzeko hirugarren igandean, hilaren 20an hain zuzen.


12

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an AGAYA, I TAYA TALDEAREN TARTEA

Elkartasuna eraikiz Euskal preso eta iheslari politikoak etxera!!

S

ei hilabete pasatu dira ETA-k su-eten iraunkor, orokor eta egiaztagarria iragarri zuenetik. Euskal Herriko gatazkaren konponbidean, eta zehazki presoen eskubideei dagokionez, euskal gizarteak urrats garrantzitsuak eman ditu eta bere nahia erakutsi du gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateko, estatu espainolak, aldiz, ez du inongo borondaterik adierazi gatazkaren konponbiderantz, eta ondorioz, indarrean dagoen espetxe politikak, euskal preso politikoei salbuespenez ezartzen zaiena, oraindik ere errepresio, dispertsio, erabilpen eta mendeku klabeetan jarraitzen du (Auzitegi Konstituzionalak onartutako Parot Dotrina legea da horren adibide nagusia, mendeku eta salbuespenezko neurria). Sakabanaketak bere horretan segitzen du eta egun 643 presok osatzen dute Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. Guztiak 85 espetxetan sakabanatuta edo euren etxeetan daude preso. 643 preso horietatik 8 soilik daude Euskal Herriko espetxeetan. Preso kopuru handiena, berriz, Espainian dago, bertako espetxetan sakabanatuta 481 euskal herritar daude. Frantzian 138 preso aurkitzen dira eta Nazioarteari dagokionez, preso bana aurkitzen da Portugal, Ipar Irlanda, Ingalaterra eta Mexikoko espetxeetan. Euren gaixotasunagatik 11 preso daude espetxeratze arinduan, eta beste preso bat Autunen (Frantzian) dago konfinatua (Patxi Segurola usurbildarra). Gure herriko preso politikoek eta euren senideek bizi duten egoera ere ez da Xabier batere xamurra. Izan ere, Aranburu aginagarrak (Xomorro, 20 urte kartzelan) eta Ramon Uribek (17 urte

Bazkaria egin zuten frontoian.

kartzelan), aspaldi egon beharko lukete kalean baldintzapeko askatasunean, baina oraindik zuloan jarraitzen dute. Jokin Errasti aginagarrak (Zaragoza) 9 urte daramatza kartzelan eta Olatz Lasagabaster eta Patxi Urangak udan hiru urte egingo dituzte Alacanteko espetxean. Patxi Segurolak (Ximio) Autun herrian jarraitzen du konfinatuta, etxetik 810 km-ra eta Xabier Miguelek Ipar Euskal Herrian jarraitzen du, nahiz eta bertatik espultsatua izateko arriskua duen. Gogoratu baita, Karlos Martin hiru urtez espetxean egon dela (ia hiru urtez + zigorra betetzeko falta zitzaizkion 108 egunak).

“Lehen Elkartasun Eguna izan da; espero dugu azkenetarikoa izatea� Egoera honen aurrean, herriko preso politikoei elkartasuna adierazteko, joan den martxoaren 31n Elkartasuna Eraikiz eguna antolatu genuen ITAYA Gazte Asanbladakook. Urte dexente igaro dira herriko gazte talde batek elkartasun egun bat antolatzen ez zuela, horregatik, itayatarrok erantzukizuna hartu eta ekintzaz beteriko egun bat antolatu genuen goizetik gaua bitarteraino. Eguneko balorazioa

oso positiboa izan zen. Goizean, giro oso onean herri kirolak burutu genituen eta gazteen parte hartzea bikaina izan zen (35 inguru) eta ondoren, izerditan galdutakoa berreskuratzeko, Unai Gaztelumendi eta Habana bertsolariek lagunduta, trikibertso poteoan ibili ginen. Frontoiko bazkarian 60 bat gazte eta ez hain gazte elkartu ginen eta bazkal ostean ere bertso ederrak entzuteko aukera paregabea izan genuen. Arratsaldeko manifestazioa ez zen batere jendetsua izan, baina bertan geundenon ahotsak espetxeetatik entzungo zirelakoaren esperantza daukagu. Egunari amaiera emateko, frontoain Bertan Bera, Materia Gris, Trifulka eta Laketen doinuez dantzatzen eta kantatzen ibili ginen hurrengo goizalderarte. Gure lehen aldia izan da Elkartasun egun bat antolatzen eta espero dugu azkenetarikoa izatea, euskal preso eta iheslari poilitikoak etxean ikusi nahi baititugu! Hurrengo urtera begira gauza asko ditugu hobetzeko, eta ziur gaude herriko beste talde eta eragileekin elkarlanean lortuko dugula. Euskal Preso Eta Iheslari Politikoak Etxera!! Belar Txarrak Errotik!!


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an N OAUA ! T XIKI

13

Kalezar aldean, ttipi-ttapa

H

H4koak Kalezar aldera abiatu ginen martxoaren 30ean. Gezurra badirudi ere aste horretan eguraldi ederra egin zuen eta ostiralean gure motxiletan hamaiketakoa eta bazkaria sartu eta ttipi-ttapa Ikastolatik abiatu ginen. Kalezar osoa zeharkatu genuen baina ohiko errepidea jarraitu gabe, ibilbide polit bat jarraituaz. “Harane futbol zelaian atera genuen argazkia, bitxia ezta?”.

Adi irakurri: 1.- Ikastola atzetik Galtzaragaña auzora joan eta igaro genuen. 2.- Kalezar aldera doan errepide ondotik jarraitu eta Haur Eskolara doan aldapan, gurutz-bidean dagoen etxe ondotik igaro eta malda igo genuen. Ondoren eskuinetara hartu, bide txiki bati jarraituta Aranerrekara iritsi eta zubitxo polit bat gurutzatu genuen. Txikia eta ahula dirudi baina guztiok pasa ginen banakabanaka eta kontu handiarekin! 3.- Aldapa luze bat igo eta uf, iritsitakoan, futbol zelai ederra topatuko duzue. Gu jolasean ibili ginen eta hamaiketakoa ere bertan egin genuen indarrak hartzeko.

4.- Handik Kalezarreko kaxkora abiatu eta sarreran dagoen Sokorro-ko ermita bisitatu genuen. 5.- Atera eta Haur eskola ondotik, kaxkoa gurutzatu ondoren errepidea alde batera utzi eta aldapa zaharretik jaitsi ginen Bizkarre auzora. Errepide gainetik igarotzen den zubi zaharra igaro eta... a ze aldapa! Poliki ibili eh! 6.- Bizkarreko parkera iritsi eta lore hori guztiak loratuta ikusi genituen eta baten batek loreak hartzeko saiakera edo nahia izan zuen... Hantxe ederrago zeudela pentsatu genuen ordea. “Skate” parkean ere ibili ginen... Kontuz!... Ipurdi gainean txirristatu eta

Ate-irekien eguna Lanbide Prestakuntza Programen eskolan

HH4ko haurrak

Sohütako ikastolaren aldeko jaialdia

N

H

asierako Lanbide Prestakuntza Programak kudeatzen ditu Udalak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Ate-irekien eguna antolatu dute ostiral honetarako, apirilak 27, goizeko 11:30ean hasita. 2012-13 ikasturtean bi adar hauen artean aukeratu daiteke: sukaldari-zerbitzari langilea, batetik; ile-apainketa laguntzailea, bestetik. Hasierako Lanbide Prestakuntza Programako eskolak Atallun ematen dira, Zanpiura kalea 3 helbidean dagoen egoitzan. Informazio gehiago jasotzeko, hauxe telefono zenbakia: 943 36 04 65. E-posta: lhi.usurbil @gmail.com

galtzak zulatzen baitira... 7.- Galtzak zulatuta, Artzabalgo parkera joan eta itzalean bazkaldu ondoren, parkean jolastu ginen. 8.- Askatasuna parkea izan zen gure azken geldialdia. Han ere ederki ibili ginen, baten batek zikin xamar bukatu zuen baina beno... Irteerak ondo pasatzeko dira ezta? 9.- Gurasoak, alboan dagoen frontoian genituen zain, irakasleak agurtu eta oporrak! Aukera baduzue ibilbidea egin, gu behintzat ederki ibili ginen eta!

Apirilaren 27an, goizeko 11:30ean hasita.

afartarrak Kultur Taldekoek ohartarazi dutenez, larunbat honetan, apirilaren 28an jaialdia ospatuko da Sohütako ikastolan. Goizeko 11:00etan hasita, ikastola berrira bisita, herri bazkaria, haur jokoak, musikariak… Egun osorako festa prestatu dute bertan. Hangoek eskerrak emateko ekimena izatea nahi dute, sostengua eman duten guztiei. Tartean, gabonetako otarrak erosiz ekonomikoki laguntza eskaini duten usurbildarrei. Asteburua borobiltzeko gainera, igandean hilaren 29an, Lexantzün maskaradak ospatuko direla gogorarazten dute.


14

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an IZERDI PATSETAN

Maiatzaren 5ean, gimnasia erritmikoa, hip-hop eta funky topaketa kiroldegian

T

ximeleta kirol elkarteak gimnasia erritmiko, hiphop eta funky topaketa antolatu du Usurbilgo kiroldegian. Emanaldi hau maiatzaren 5ean izango da, goizeko 10:00etan hasiko da eta arratsaldeko 18:00ak arte iraungo du. Gipuzkoako eskola ezberdinetan Tximeleta taldearekin entrenatzen duten 450 ikaslek parte hartuko dute. Eskola hauetatik etorriko dira Topaketan elkartuko diren kirolariak:

TXIMELETA TALDEA “Entrenatzaileek eta neska mutilek lan handia egin dute ikasturte honetan” Axular Lizeoa, The English School, Cristobal Gamon, Herrera

Ikastetxea, Intxaurrondo Hegoa ikastola, Intxaurrondo ikastola, Ikasbide ikastola, Jakintza ikastola, Jesuitinas eskola, Koldo Mitxelena ikastetxea, Elizalde ikastola, Haurtzaro ikastola, Orereta ikastola, Peñaflorida institutua, Pasai Lezo Lizeoa, Zurriola ikastola eta Udarregi ikastola.

“Ilusio handiarekin daude” Gimnasia erritmikoa taldeka egingo da eta adinaren arabera tresna bat edo beste erabiliko dute. Beraz, pilota, soka, uztaila, mazoak eta xingolarekin ikusi ahal izango ditugu maiatzaren 5ean kiroldegian arituko diren kirolariak. “Entrenatzaileek eta neska-mutilek lan handia egin dute ikasturte honetan zehar eta egindako lana erakusteko gogo eta ilusio handiarekin daude”, hala adierazi digute Tximeleta kirol elkartekoek.

Usurbilgo Pilota Txapelketa

A

steburu honetan jokatuko dira Pilota Txapelketako lehen faseko azken partidak. Maiatzean hasiko dira azken zortzirenak eta lehen faseko lehen sailkatuekin batera, beste zortzi bikote gehiago hasiko dira lehian. Tartean, Sancho-Altuna bikote usurbildarra. Jubenilak ere, maiatzean hasiko dira lehian. APIRILAK 28 LARUNBATA Usurbilen goizeko 10:00etan, Nagusiak Urmeneta-Elola / Eskudero - Grajal (Lasarte) (Hernani) Odriozola-Aranburu / Manzisidor-O.Urbina (Errenteria) (Antigua) Ezkurdia-Beraza / Lizaso-Erreka (Irurtzun) (Usurbil) Iribar anaiak / Iriarte-Iraizoz (Zumaia) (Zizur) APIRILAK 29 IGANDEA Usurbilen goizeko 10:00etan, Nagusiak G. Mendizabal-Lizeaga / Jauregi-Lukin (Usurbil - Hernani) (Añorga) Azketa-Atxa / Iriondo-Murgiondo (Usurbil) (Azpeitia) Rodriguez-Intxausti / Esnal-San Sebastian (Zumarraga) (Hernani) S. Asteasu-Berroeta / Katalina-Aizpuru (Gasteiz) (Usurbil) (Azpeitia)

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN 2012/04/28, larunbata: Senior Mutilak, lagunartekoa. 11.45h Atez Ate Usurbil - Hondarribia Kadete Neskak, Gipuzkoako Kopa. 13.00h Usurbil K.E. - Galdona Pulpo K.E. Jubenil mutilak, Gipuzkoako Kopa. 18.00h Usurbil K.E. - Irungo Gaztiak E.K.E.

2012/04/29, igandea: Topaketan Udarregi ikastolako ikasleek hartuko dute parte.

Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa. 11.00h Usurbil K.E. - Irungo Gaztiak


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an I ZERDI PATSETAN

15

Apirilaren 30an amaituko da

Pala Txapelketan izena emateko epea

U

surbilen jokatuko da baina euria egingo balu, Aginagan jokatzea ez da baztertu. Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta txuriak eta beltzak erabiliko dira, puntu horidunak, eta partidak 25 tantuetara izango dira. Izena emateko bi aukera daude: Txiriboga tabernan edo 626 110 923 telefonora zenbakira deituz. Gogoan hartu apirilaren 30ean amaituko dela izena emateko epea.

Gizonezkoak (paleta goma): -2 pilotarien izenak eman behar dira. Partiden egutegia hasieratik zehaztuta geratuko da eta ezingo da inolaz ere aldatu. Horretarako izango dira ordezkoak. -Izen ematea: 20 euro. -Partidak: Igande arratsaldetan 17:30etik aurrera jokatuko dira. Maiatzean hasi eta herriko jaietan bukatzeko asmotan. -Lehiaketa sistema bikote kopuruaren

arabera zehaztuko da: datak, taldeak, zerrenda buruak… -Usurbildarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute. -Pilotak antolatzaileek jarriko dituzte eta txuriak eta beltzak erabiliko dira, puntu horidunak eta partiduak 25 tantutara izango dira. -Euria eginez gero Aginagara joateko aukera egongo litzateke. -Izena emateko Txiribogan izena eman edo 626110923 telefonora deitu. -Izena emateko epea apirilaren 30a izango da.

Emakumezkoak (paleta goma edo teniseko pelota): -Bi txapelketa desberdin egongo dira: bata gomazko pelotarekin eta bestea teniseko pelotarekin. -Izena bi txapelketa hauetako batean eman behar da. -2 pilotarien izenak eman behar dira. Partiden egutegia hasieratik zehaztuta

TXIRIBOGAN EGIN DAITEKE IZEN-EMATEA, EDO TELEFONOZ.

geratuko da eta ezingo da inolaz ere aldatu. Horretarako izango dira ordezkoak. -Izen ematea: 10 euro bikoteko. -Partidak: astean zeharreko egunetan jokatuko dira. Maiatzean hasi eta herriko jaietan bukatzeko asmotan. -Lehiaketa sistema bikote kopuruaren arabera zehaztuko da: datak, taldeak, zerrenda buruak… -Usurbildarrek bakarrik parte hartu ahal izango dute. -Izena emateko epea apirilaren 30a izango da.

Datorren astean, Alberto Iñurrategiren hitzaldia Sutegin

A

urkezpenik behar ez duen mendizalea da Alberto Iñurrategi. Baina badira bera baino mediatikoago bilakatu direnak. “Porrotaren alde” hitzaldia eskainiko du maiatzaren 3an osteguna Sutegin. Aurrerapen moduan, hauexek dituzue Galtzaundi aldizkariari egindako adierazpen batzuk: “mendia kutsatu egin da garaipenaren idolatriarekin”. Albertoren ustez, “benetako ahalegin baten ondorengo porrota, porrot ona da.

Elementu positibo ugari dauzka. Azken boladan ikusten dut zenbait jendek, bere ibilbidea izugarrizko porrota izanda, gailurra erabiltzen duela porrot hori ezkutatu eta arrakasta moduan saltzeko”. Alberto Iñurrategik beti esan izan du “mendian benetan polita eta interesgarria dena, benetan emozioak biziarazten duena, bidea dela. Gailurra ikaragarri interesgarria da baina garrantzitsuena eta ezinbestekoa bidea da”.

Zubiaurrenea, 5 Telf: 943 37 10 42

Maiatzaren 3an osteguna, 19:00etan Sutegin.


Autobus ordutegiak, 2012ko apirilaren 23an eguneratuak.

16 Noaua! - 2012ko apirilaren 27an I NGO AL DEU ?


Noaua! - 2012ko apirilaren 27an I NGO AL DEU ?

“Bodologuak” antzezlanarekin hasiko da

Agenda Apirilak 26 osteguna - Zubietako parkean 17:00etan Largabistaren antzerkia, txokolatada. - Pako Aristiren hitzaldia, 19:00etan Sutegin. Nafartarrak.

Apirilak 27 ostirala - Zubietako parkean 17:00etan puzgarriak, apar jaia, buruhandiak... - Herrira elkarretaratzea, 20:00etan. - “Gartxot” pelikula Sutegin, 22:00etan. Sarrera: 5 euro.

Apirilak 28 larunbata - Kantu-jira 19:00, M. Laboa plazan.

Goardiako farmaziak Apirilak 26, osteguna Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Apirilak 27, ostirala Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte Apirilak 28, larunbata Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Apirilak 29, igandea Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte Apirilak 30, astelehena Acha-Orbea, Hipodromo etor. 6 Lasarte Maiatzak 1, asteartea Orue, Jaizkibel 2 Lasarte Maiatzak 2, asteazkena Urbistondo, San Franzisko 1 Lasarte Maiatzak 3, osteguna De Miguel, Kale Nagusia 32 Lasarte Maiatzak 4, ostirala Rodriguez, K. Nagusia 42 Lasarte

17

Jexux Artzeren omenezko zikloa

D

uela 10 urte zendu zen Jexux Artze. Geroztik, bere lagunek kultur jardunaldiak antolatzen dituzte, bere omenez. Eta maiatza partean beti. “Bodologuak” antzerkia, “Arriya” pelikula eta Ruper Ordorikaren kontzertua ageri dira aurtengo egitarauan. “Bodologuak”, Umorea nagusi.

4an ostirala, Maiatzaren “Bodologuak” antzerkia ikusteko aukera izango dugu Sutegin. Sarrerak Lizardin daude salgai 8 eurotan (egunean bertan takilan, 10 euro). Aktoreak hauek dira: Nagore Aranburu, Egoitz Lasa eta Mikel Pagadizabal.

Hiru ekitaldiotarako, bina sarrera ditugu bazkideen artean zozketatzeko. Email bat bidali (elkartea@noaua.com) eta irabazleen berri datorren asteko NOAUA!n emango dugu aditzera.

Maiatzak 5 larunbata “Arriya” pelikula Sutegin

Maiatzak 12 larunbata Ruper Ordorika Oiardon

E

NOAUA!ko bazkideentzat

J

uskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute. Aktoreak: Alberto J. Gorritiberea, Iban Garate, Begoña Maestre, Sara Casasnovas, Iñake Irastorza eta Kandido Uranga. Zuzendaria: Alberto J. Gorritiberea.

exux Artzeren omenezko egitaraua maiatzaren 12an amaituko da. 19:00etan, kaxkoan, kalezkale ibiliko dira herriko txalapartariak eta trikitilariak. Eta gaueko 22:00etan, Oiardo kiroldegian, Ruper Ordorikaren kantaldia hasiko da. “Hodeien azpian” (Elkar) disko berria ari da aurkezten Oñatiko kantaria.

Sarrerak 2 eurotan daude salgai Lizardin. 3 eurotan, egun berean (takilan).

Sarrerak telekutxa, kutxa.net, Lizardi eta Oiardo kiroldegian daude salgai.

Maiatzak 5, larunbata Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte Maiatzak 6, igandea Gil, Kale Nagusia 24 Lasarte * Larunbatetan, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. GOARDIAKO FARMAZIA,GAUEZ Echeveste, Elkano kalea 9, behea Hernani Telefono zenbakia: 943 552 087. Urte osoko egutegia jasotzeko bidali FARMA 25600 zenbakira (1,39 BEZ barne)


18

Noaua! - 2012ko apirilaren 27an G AZI , G OZO, G EZA

ETXEBIZITZA - Pisu bat salgai Kaxkoan. Dena berritua. 3 balkoi eta ganbara. Eguzkitsua eta prezio onean. 697 204 758. - Etxebizitza alokatzen da Usurbilen. 3 logela, bi bainu gela, sukalde eta salarekin. 626 347 914. - Pisua salgai Munalurran. 3 gela, sukalde jangela, eta berogailua. Sartzeko moduan. 35 milioi pezeta. 943 370 957 - Aukera ezin hobea! Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. -Pisua alokatzen dut Elgoibarren. Lau gela. 677 780 680. -3-5 gela arteko pisua alokatzen dut Castellonen, oporraldi, asteburu pasa edota ezkontza agurretarako. Itsaso, gaztelu eta mendialdeko bistak ditu. 677 780 680. - Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4.pisua. Kanpoaldera ematen du eta eguzkitsua da. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komuna, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. - Pisua salgai, San Ignazio 5 kalean. 3 logela, 100 metro karratu eta terraza. 340.000 euro. 648 013 277 - Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346. - Logela bat alokatzen da Usurbilgo erdigunean. 667740266. - Etxebizitza salgai Atxegalden. 86 metro, sukalde-jangela handia, 3 logela, egongela, 2 bainugela, ganbara, terraza handia. Berritua. 232.000 euro. 699 189 764. - Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318. - Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela, bi komun, ganbara,igogailua. 662 056 899. - Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro karratuko trasteroa, dena berrituta, fatxada eta teilatua konpondu berriak. 677 471 648. -Altzariak izan eta bi gela dituen alokairuko pisu baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Fidantza eman dezakegu. 626 154 994 / 697 230 419. - Etxebizitza salgai Santuenean. Hiru logela, sukaldea, komuna. 120.000 euro. 665 736 896 (I単aki). - Pisua alokairuan Atxegalden. 3 gela, sukaldea, bi komun, terraza eta igogailuarekin. 943 371 066 / 637 309 209. - Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 - 943 36 22 15. - Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181. - Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. Telefonoa: 699 720 940. - 85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu). - Alokairuan den pisu baten bila nabil. Idoia 695733535. - 90 m pisu bat salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua eta bizitzen jartzeko moduan. 699 680 265 (eguerdian edo 20:00etatik aurrera). 237.000 euro. - Lokala alokatzen da Atxegalden (lehen Truke zena). Prezioa: 360 euro. 943 373 414. - Lau logeletako etxebizitza salgai Atxegalden. Ganbara ere badu. Aukera garajea erosteko. 699720940. - Salgai dago Usurbilen etxe familiar polit bat, kiroldegi ondoan. Tel. 646.041915 Amaia. - Kale Nagusia 10, lokal komertziala salgai, 133 m2. 943 365 299 -Alokairuko pisu bila nabil Usurbilen. 606 457 112. - Neska euskaldunak pisu bat hartuko luke errentan Usurbilen. Interesatuak deitu 647 486 232. - 230 metro etxea salgai, 2 solairuko bordarekin. 2800 metro koadro lursailean. Kalezarren. 665720913. - Kaxkoan etxebizitza salgai. 3 logela, sala, komuna, sukaldea, bi balkoi, igogailua, ganbara. 607 924 407. SALEROSKETAK / GARAJEAK - Lokal bat alokatzen da Usurbilen, 90 metro koadro. 250 euro. Gazteentzat..., Atxegalden. 628 063 871. - Lokal komertzial bat alokatzen da Atxegalden, Aristitxo kalean. Bi solairu, bakoitza 45 m, guztira 90 metro. Argia, ura eta komuna. 658 716 970. - 38 m garaje itxia salgai, Txaramunton. 665 677 195. - Garaje itxi bat alokatzen da Artzabalen. 647 120 253. - 5800 metro karratuko lur eremua salgai Usurbilen, 150 sagarrondorekin. Deitu: 943 361 463.

Zorionak Maddi! Bi urte bete dituzu apirilaren 22an. Muxu handi bat amatxo, aitatxo eta Elaiaren partez.

- Garaje lerroa salgai Munalurran. 678 225 241. LANPOSTUAK Lan-eskaerak - Sukaldari bat behar dugu, Xarma tabernan. 943 368 771. - Selektibitatea prestatzeko klaseak jaso nahi ditut martxoan eta apirilean, bi alor hauetan: Matematika (zientzietakoa eta letretakoa) eta Marrazketa teknikoa. Deitu, mesedez, telefono honetara: 665 748 723. - Atsedena agindu dioten ama batek ama den emakume euskaldun eta eskarmentuduna behar du, egunean 4-5 orduz haur bat zaindu eta etxeko lanetan laguntzeko. 607263383. - Arratsaldetan umeak zaintzeko neska baten bila gabiltza. Nahiago Usurbilgoa eta euskalduna izatea. 676355635. Lan-eskaintzak - 18 urteko mutil bat lanerako prest. Baratzean laguntzeko, morroi lanetarako, tabernan lan egiteko edo enkarguak egiteko. Tlf.: 626 735 354. - Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 636929990. - Helduak zaindu edota etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. 608 774 999. - 17 urteko neska euskalduna, udan lan egiteko prest: umeak zaintzeko, ikasketetan laguntzeko, ... Esperientzia umeekin eta Bigarren Batxilerra amaitua. 665754889 / 634459249 (Ane) - 16 urteko mutil euskalduna naiz eta udarako lan bila nabil. Umeak zaindu edo indarra behar den lanak egiteko prest nago, baita beste edozein lan ere. Batxilerreko lehen maila amaitua. 665754889 / 692577515 (Xabier) -Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 609632030. -Zerbitzari edo sukaldari laguntzaile moduan lan egingo nuke. 650 032 454. - Esperientzia handia izan eta arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296. -Ontziak garbitzeko edo sukaldari laguntzaile gisa lan egingo nuke. 677 108 568 - Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. - Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. - Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. Tlf.: 673 445 903. - Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 -Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845. -Usurbilgo neska gazte bat naiz, Heziketa Berezian diplomatua eta psikopedagogian lizentziatua. Goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. Badut esperientzia baita hezkuntza premia bereziak dituzten haur eta gazteekin ere. 688 661 997 / 943 365 005. - Neska euskalduna eta usurbildarra naiz, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua naiz. Badut esperientzia. 652712099. - Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko, edo etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. Tlf.: 628 692 334. - LHko haurrentzat klase partikularrak emateko neska eskaintzen da. 680 453 563 (Maialen). - Emakume arduratsua eta erreferentziekin eskaintzen da, etxeko lanak egin, umeak zaindu, edo lan desberdinak egiteko. Lana behar dut. Tlf.: 626 370 969. - DBH eta Batxilergoko klase partikularrak emateko prest. Matematika, Marrazketa... 687 674 161. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egin, umeak zaindu... Esperientzia daukat, kotxearekin eta euskaraz dakit. 943 365 079. - Matematikako klase partikularrak, maila guztietan, 18 urtetako esperientzia. 646717676. -Ingeles neska natiboa, haurtzaindegiko irakaslea 3 urtetik 8 urte arte klase partikularrak emateko prest.

Zorionak Markel! 2 urte beteko dituzu maiatzaren 2an. Zorionak eta muxu potolo bat aitatxo, amatxo eta familiaren partez.

656753063. - Esperientzia duen neska bat eskaintzen da umeak zaintzeko. 660041361. - Bertako emakumea, 50 urte, dibortziatua eta famili kargarik gabe, pertsona nagusiak zaintzeko eskaintzen da. Interna lanetarako ere. 697 245 186, Idoia. - Emakume bat eskaintzen da, interna moduan lan egiteko. Erreferentzia onak. 661 091 863. -Umeak zein helduak zaintzeko edo ostalaritzan aritzeko neska bat eskaintzen da. 616376591 / 943243119 - Neska esperientziduna eta ikasketa titulatuak egina pertsona helduak edo ezinduak zaintzeko, garbiketa lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko eskaintzen da. 666773813 - Orduka umeak zaindu eta garbiketa lanak egiteko eskaintzen da neska bat. 663294970 - Aleman eta Ingeles natiboak, klaseak ematen ditut Usurbilen. Interesatuak deitu 622 856 181. - Etxeko lanak egiten edo haurrak zein pertsona helduak zaintzen edo dendari lanetan arituko nintzateke goizez. 620 093 697. - Garbiketa lanetan edo dendari moduan lanean aritzeko neska bat eskaintzen da. 626618097. -Emakume esperientziduna eta erreferentziekin eskaintzen da gauetan adineko pertsonak zaintzeko. 618410123. -Emakume bat eskaintzen da interna moduan adineko pertsona zaintzeko edo etxeko lanak egiteko. 635267221. - Emakume bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko edo adineko pertsonak zein haurrak zaintzeko. Orduka edo interna moduan aritzeko. 633709347. - Lehen Hezkuntzako diplomatuak klase partikularrak ematen ditu ikasgai guztietan, Usurbilgo lokalean. 688 681 557 edo imakulada@gmail.com - Neska bat eskaintzen da orduka zein interna moduan lanean aritzeko Usurbil eta inguruetan etxeko lanak egiteko edo pertsona helduak zaintzeko. 696537247 -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 603794547. -Emakume bat eskaintzen da etxekolanak egiteko orduka edo tabernan lanean aritzeko. 635217362. - Mutil gazte bat eskaintzen da baserri, baratzeko lanak, mendia garbitzeko edo igeltseritza lanetarako, 677593772. - Etxeko lanak egiteko prest nago, baita jende nagusia edo gaztetxoak orduka zaintzeko ere. 606 800 837. - Neska bat eskaintzen da etxeko lanak egiteko, pertsona helduak zein haurrak zaintzeko edo ostalaritza lanetarako. Esperientziduna. 658107757 BESTELAKOAK / GALDUTAKOAK - Giltza batzuk aurkitu ziren Zubietako parkean. Falta baditu Noaua!ko egoitzan daude giltzak. Tlf.: 943 36 03 21. - Etxean egindako ardi gazta saltzen da. 687 348 223 - Egoera onean dauden kanping kanadienseak jasoko genituzke. Soberan izanez gero: ziortzage@gmail.com - Landetan "movil home" bat alokatzen da "Lago Leon"en. Aste Santuko bigarren astea, uztaila eta iraila. "Punta Lago" kanpinean. 634 443 909. - Hemengo babarruna salgai, artoarekin batera egindakoa: 637 974 994. - Proba ezazu modan dagoen kirola padel!! Klase bat doan. Irakasle tituladunak 667438145. - Haur sila eta kapazoa, Bogaboo edo antzeko bat saltzen baduzu, deitu telefono honetara: 667 715 075. - Hemengo urra eta patata erosiko nituzke. 634409888. - Su-egurra salgai modu onean. 689937338 (Jesus Mari). - Legorretako babarruna salgai. 943 80 62 48. - Zaldi bat jartzeko lursaila alokatuko nuke 616260 451 - GPS Tomtom berria salgai. 600 244 126. - Akordeoia saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. - Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. - Usurbilen WII-a, PSP-a eta nintendo DSI-aren sofwarea aldatzen da, Internetetik jaitsitako joko guztietan jolastu ahal izateko. Ez da txipik instalatzen,ez da kontsola irekitzen. 635 729 637. - Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665745071 (I単aki). - Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113.

Zorionak Malen, apirilak 27an 12 urte bikain betetzen dituzu. Muxu Handi bat eta zorionak Etxekoen partez!




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.