ASTEKARIA | 2013ko urtarrilaren 18a | XVII. urtea | USURBIL | 516. zenbakia | www.noaua.com
ATARIKO HAIZEA
516. zenbakia
3
Albistea iruditan
Hurbilagoren zozketan saritua urbilago Usurbilgo Ostalarien eta Merkatarien Elkartearen eskutik, Urduñako Aisia Hotel bainuetxean bi lagunentzako asteburu bateko egonaldia irabazi du Manoli Amutxastegi herritarrak. Pentsio osoan, ur termal eta masajerako sarrera eta guzti. Sari eder honen zozketa, abenduaren 31n ospatu zen Hurbilago San Silvestre lasterketa amaieran burutu zen.
H
SARIA MANOLI AMUTXASTEGIRENTZAT Zozketan parte hartzeko aukera izan zuten herritarrek, abenduan zehar. Hurbilagoko kide diren saltokietan 5 euroko erosketa bakoitzeko zozketarako txartelak jasotzeko aukera izan zuten usurbildarrek. Baina iaz bezala, parte hartu duten guztien artean, saridun bakarra egon da; oraingoan, Manoli Amutxastegi. Gainerakoek, hurrengoan saiatu behar berriz.
Hurbilagoko kide diren saltokietan 5 euroko erosketa bakoitzeko, zozketarako txartelak jasotzeko aukera egon zen abenduan. Manoli Amutxastegi izan da saritua izan den bezeroa.
Laburrean Udal baratzetan, izen ematea ixtear
Eduardo Arbeloaren erakusketa ireki dute
“Eiraann, argazkietan” diaporama Sutegin
Agerreazpiko babes ofizialeko etxebizitzen ondoan, udal baratzetan izen ematea ixtear da. Urtarrilaren 23an izango da apuntatzeko azken eguna. 30 karratuko lur sail bat edo bi eskatzeko aukera dute 18 urtetik gorako usurbildarrek.
Astelehenaz geroztik, Eduardo Arbeloaren artelanak bisitatzeko aukera dago Sutegiko aretoan. Erakusketa ordutegia: arratsaldetan, 17:0019:00 artean. Estilo desberdinetako margolan eta eskulturak ikusgai izango dira, urtarrilaren 27ra arte.
Iñaki Agirresarobek Irlandan ateratako 600 argazkiz osaturiko diaporama proiektatuko du, ostegun honetan, urtarrilaren 17an, iluntzeko 18:00etatik aurrera Sutegiko auditorioan. Bi zatitan banatutako 70 minutuko saioa prestatu du argazkilari usurbildarrak.
Kultur Elkartea Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.com /// www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Arantxa Zulaika, publizitatea@noaua.com. Diseinu berria: Erroitz S. L.
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Olatz Rezola, Iratxe Begiristain. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara
Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi,
Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
4
HERORREK ESAN
Nerea Zinkunegi goerak hala behartuta Usurbilerako apustua egin zuten gurasoek aspaldian eta Erniopetik atera eta bertan izan zituzten lau alaba. Ahizpa zaharrena eta biok eskolatzeko garaia iritsi zenean Agerialdeko eskola nazionaletan (pluralean deitu izan diegu beti, ez dakit zergatik) eta Kalezaharreko mojetan burutu zitezkeen oinarrizko ikasketak eta aukeraren aurrean nazionaletan egin genuen garai hartako “parbularioa”, gazteleraz, ez zen besterik. EGBan hasi behar nuen urtean gurasoek ahizpa eta biok ikastolara eskolatzeko erabakia hartu zuten eta Zubietako Landaberrin eman zuten gure izena. Nire adi-
E
2013ko urtarrilaren 18an
Erre dezagun ikastola neko geletan tokirik ez eta Usurbilen Udarregi ikastola sortu berri zela adierazi ziguten. Hala, ahizpak Landaberrin egin zituen ikasketak (usurbildar askok bezala) eta nik Udarregin, herrian, Usurbilen. Umeak ginen eta gure bizitzako helburu nagusi eta bakarra ondo pasatzea zen, naturala den bezala. Ondo pasatze horren nahiak, beharrak, ehundaka akzio burutzera eramaten gintuen; baloiarekin jolastera, soka saltoan aritzera, bizikletan ibiltzera, arkuak eta geziak egitera…etxeratzean ordea, kontzienteki, ondo pasatze horretan egindako zenbait ekintza kontatzen genituen, baina beste batzuk ez, jakin bagene-
kielako egindako haietatik zein ziren bihurrikeriak eta zein p…tadak. Ez alferrik ordea, abestiak dioen bezala “ ez (bait)da gauza erraza kirikiriken kirikiriken, ez da gauza erraza ama engainatzen, kirikirikendu dena jakiten du, kirikiriki dena badaki…”. Harira, ikastola ondo pasatzeko lekua zela gogoan dut, nik behintzat oso ondo pasa izan dut ikastolan eta umeak ginenez ez ginen konturatu ere egiten herriko zenbat gurasok egin behar izan zuten beraien lanbideetatik at sekulako lana. Bai sekulakoa, egun ikastolako guraso eta langile garenon guraso mordo batek (besteak beste) sekulako lana egin behar
izan zuten daukaguna (gehiago gustatu edo gutxiago gustatu) eduki ahal izateko. Urte asssssko pasatu dira ikastolarentzako dirua ateratzeko jaialdiak (txikiak) egiten ziren hartatik. Litekeena da egun ditugun gazte eta irakasleoi ikastola zer den, nondik datorren eta zertarako sortu zen transmititzen asmatu ez izana eta litekeena da horregatik egun ikastolara lantegira moduan edo gustuko ez ditugunak egitera gatozen leku moduan ikustea. Nola ulertu bestela azken urte hauetan oporretatik bueltatzean “erre dezagun ikastola” lelopean bertan egin diren txikizio eta barrabaskeriak?
Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Nerea Zinkunegi | Joxe Piñas | Idoia Torregarai | Unai Agirre | Maialen Unanue | Luis Aranalde | Ugaitz Agirre
Ika-Mika
Eskerrik asko denei! enek dakizuen bezala, abenduaren 21ean Haur Eskolakoek herrian zehar ospakizun txiki bat egin genuen. Urtero bezala herriari bira eman genion gabon kantei hotsa jarriaz. Eta Haur Eskolako materiala berritzeko asmoz, ekimen xume bat eraman genuen aurrera.
D
Herriko frontoian giro ederra sortzeaz gain, gure helburua aixa bete zen. Lerro hauen bitartez eskerrak eman nahi dizkizuegu guztiei. Zuen inplikazio, gogo eta laguntza ezinbestekoa izan zen janari, edari eta musikaz lagundutako festa aurrera eraman ahal izateko. Material berria erosteko aukera
eman diguzue eta eskerrak emateko unea iritsi zaigu. Mila esker Urdaira Sagardotegiari, Usurbilgo Udalari, Ikastolako langileei, gaztainekin lagundu zigutenei, Aitzaga elkarteari, Noaua-ri, Haur Eskolako guraso eta hezitzaileei, Zumaiako lagunei eta bertaratutako guztiei!
Baita haur eta helduen artean ilusioa banatzeagatik, mila esker Olentzerori, Mari Domingineri, Kottonio astoaren jabe eta zaintzaileari, Susiri… Eskerrik asko denei!
Usurbilgo Haur Eskola
Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. Ale bakoitzean ez dira bi Ika-mika baino gehiago argitaratuko. Ika-mika bat baino gehiago iristen bada, NOAUA!k idatzi horietako bat hurrengo ale batean argitaratzeko eskubidea izango du. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Ezizena ere onar daiteke, baina idatziaren egile den gizabanakoaren edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: urtarrilak 25. Idatzia ekartzeko azken eguna: urtarrilak 21.
KONTZEJU TXIKIA
516. zenbakia
5
Azken hamarkadako udal aurrekontu baxuenak onartzeko bidean dira 2013rako 9.935.600 euroko udal aurrekontuak hasieraz eta gehiengo osoz onartu zituen Usurbilgo Udalak, urtarrilaren 9an burutu zen ezohiko osoko bilkuran. 004az geroztik onarturiko aurrekontu baxuenak dira hauek. Gobernu taldetik aipatu saioan eman zuten beste datu bat; "azken 2 urteotan, %28,5ean murriztu dira udal aurrekontuak", ia 4 milioi eurotako murrizketa hain zuzen. Iaztik hona esaterako, milioi bat euro inguruan gutxitu du gobernu taldeak 2013rako aurreikusiak dituen egitasmo edota gastuetarako diru kopurua. Murrizketa hauen atzean dauden faktoreen artean; Foru Fondoaren edota hirigintza aprobetxamenduaren jaitsierak.
2
Txanponaren beste aldean, albiste on bat: 2009az geroztik Fondo Foralarekin zuen zorra kitatu du Udalak. Honenbestez, Alaitz Aizpurua zinegotziak ezohiko osoko bilkuran berri ematen zuenez, "aurten zor hori ez dugu itzuli beharrik izango". Testuinguru honetan, alkate Mertxe Aizpuruak "egoera zail batean� gaudela nabarmendu zuen osoko bilkuran. Udal departamendu guztietan murrizketak aplikatu ditu gobernu taldeak eta ahalegin berezia egin nahi izan dute, hainbat gastu bildu eta ordenatzeko. Honenbestez, hasieraz onartzera zihoazen aurrekontuetan, "behar beharrezko inbertsio eta gastuak aurreikusi direla", berri eman zuen alkateak.
Zertara bideratuko dira diru partida nagusiak? Arloz arlo, aurrekontuotako diru partiden zehaztasunak eskaini zituen gobernu taldeak. Ongizatean esaterako, udal departamendu guztietan bezala, murrizketak aplikatu dituz-
Mikel Mikel Laboa plaza berritzeko berritzeko bigarren bigarren fasea gauzatuko gauzatuko da 2013an.
ALAITZ AIZPURUA Ongizate arloan, “larrialdietarako diru partidak eta herritarrei zuzenduriko laguntzak mantendu egingo dira� te, baina kasu honetan "jaitsiera txikia" da Bilduren esanetan. "Larrialdietarako diru partidak eta herritarrei zuzenduriko laguntzak mantendu" dituztela adierazi zuen Alaitz Aizpurua zinegotziak. Kultur arloan, herri eragileen aldeko apustua egiten jarraitu nahi du gobernu taldeak. Diru laguntzetan jaitsiera txikia izango dela iragarri zuten arren, "onarturiko maximoetan ibiltzeko aukera izango dugu" adierazi zuen kultur arloko zinegotziak. Udalak antolaturiko ekimenetako gastuak murriztu ditu aurtengorako, 20.000 eurotan. Hirigintza. Lehen aipatu bezala, behar beharrezkotzat jotzen dituzten inbertsioak burutu nahi ditu gobernu taldeak. Horietako bat, Mikel Laboa plazan. Iaz hasitako lanen
bigarren fasea gauzatuko da 2013an. Obra hauek Udalak jasotako diru-laguntza bati lotuak daude. Hezkuntza arloan ere, beste bi inbertsio bideratuko ditu Bilduk. Batetik, Udarregi Ikastolako patioa birmoldatu asmo dute, eta bestetik, Agerialdeko eraikinean zenbait egokitzapen eta berritze lan burutuko dira. Hirigintza arloari loturiko beste bi egitasmo iragarri zituen hilaren 9an, gobernu taldeak; batetik, Txokoalde erdiguneko plazakonpontzeko diru partida bat gorde dute aurtengo udal aurrekontuetan, eta bestetik, Hirigintzako Plan Oro-
korra egiten hasi asmo du Udalak. Plan hau abiatzeko diru partida bat ere bideratuko dute 2013ko aurrekontuen bidez. Plan honi jarraipena, datozen urteotako aurrekontuen laguntzaz eman asmo dio Udalak. Beste arlo batzuei dagokionez: Aralarrekin adostu ostean, %0,8a bideratuko dute nazioarteko laguntzara, udal langileen soldatetan ez da igoerarik aplikatuko eta ingurumen alorrean, eraginkortasun energetikora bideraturiko diru partida bat ere izango dute udal aurrekontuok.
Behin betiko onartzetik gertuago Labur, hona hemen, 2013rako hasieraz onartu berri diren udal aurrekontuek, orain arte jorratu duten ibilbidea: 2012/11: udal aurrekontuak herritarrekin lantzeko Udalak deitutako bilerak auzoz auzo. 2012/12/4: aurrekontuen aurkezpena.
Jarraian, ekarpenak egiteko epea irekitzen da talde politikoentzat. 2012/12/26: aurrekontuen behin behineko onarpena Hazienda Batzordean. 2013/1/9: udalbatzak 2013ko udal aurrekontuak hasieraz onartzen ditu. Orain, alegazioak aurkezteko 15 eguneko epea dago.
6
KONTZEJU TXIKIA
2013ko urtarrilaren 18an
Gobernu taldearen eta Aralarren arteko akordioa eman da aurtengoan 2013ko udal aurrekontuak aurrera ateratzeko bat egin dute Aralarrek eta Bilduk; PSE-EE eta Hamaikabat alderdiak aurka agertu ziren udalbatza plenoan egin zen bozketan 013rako udal aurrekontuak Bildu eta Aralarren babesarekin onartu dira. PSE-EE eta Hamaikabat alderdiek aurrekontu proiektuaren aurka bozkatu zuten hilaren 9ko ezohiko osoko bilkuran. EAJ-PNV-ko ordezkaria ez zen egon udalbatza aretoan. Eguneko gai zerrendako bigarren puntu hau bozketara eraman aurretik, Aralar, PSE-EE eta Hamaikabatek Bilduk osoko bilkurara eramandako aurrekontu proiektua baloratu zuten.
2
Aralar: "Ados oro har" Gobernu taldetik iragarri moduan, aurrekontuok onartzeko Bildu eta Aralar akordio batera heldura dira aurten. "Ados oro har", hala zirela adierazi zuen Joxe Ramon Furundarenak, Bildurekin elkarlanean heldutako adostasunaren harira. Gobernu taldetik diru partiden inguruan emandako zehaztasunei, Aralarretik honakoa erantsi nahi izan zuten. Batetik, ontzat eman zituzten hezkuntza arloan Udarregi Ikastolan egin asmo diren lanak. Taldeko bozeramaileak adierazi zuenez ordea, batetik, Ikastolak aurkezten duen plan ekonomikoaren zain dira, eta bestetik "abian den parte
Bildu eta Aralarren aldeko botoekin aurrera egin du aurrekontu proposamenak.
hartze prozesua ere nola amaituko den ikusi behar". Aralarretik egin duten proposamen baten berri ere eman zuten hilaren 9ko saioan. Zumarte Musika Eskola atarian bildu ohi diren guraso eta ikasleentzat, aterpe bat egitea alegia. Hirigintza arloan, ontzat ematen zuten Txokoalden egin asmo diren berritze lanak, baita ingurumen sailetik azterlanak egiteko aurreikusi diren bi diru partidak ere. "Ideia onak daude", baloratu zuen Furundarenak. Bide gorri sarearen plana ere ahotan hartu zuen Aralarreko ordezkariak. Garrantzitsutzat jo zuen "Kaxkoa auzoekin lotze-
ko" baliatuko den egitasmo hau eta, datozen urteotan "plan horrek zehazturiko zatiak" gauzatzen joateko nahia agertu zuen. Bi eskaera ere egin zituzten Aralarretik. Batetik, herriko kultur taldeei emandako diru laguntzak mantentzea. Bigarrenik, ingurumen arloan, Garbitaniako datuak batzordera ekartzea galdegin zuten. Iaz gobernu taldearekin desadostasun handia eragin zuen beste gai batean ere ados jarri dira oraingoan, Bildu eta Aralar; gizarte ekintzara bideratu beharreko ehunekoa, %0,8an finkatzea adostu dute bi aldeek. Adostasunera heltzeko egindako ahalegina es-
Hamaikabat: "geure programarekin ez datoz bat" dal aurrekontuen aurka bozkatu zuen udal taldeetako bat, Hamaikabat izan zen. Eurek 2011ko maiatzeko udal hauteskundeetara aurkezturiko "programarekin ez datoz bat kopuru eta asmoak" adierazi zuen udal taldeko bozeramaile Luis Mari Or-
U
maetxeak. Euren esanetan, aurrekontu proiektu honek ez dio aurre egiten ez krisiari, ezta ongizate beharrei, "ez da guk nahi bezainbeste egiten". Etxebizitzen arazoari ez diola aurre egiten ere gaineratzen zuen Ormaetxeak, ezta Usurbilen, "hezkuntza publikoa izateko auke-
rari" ere. Hamaikabaten esanetan, aurrekontuok ez datoz bat eurek defendatzen duten hondakinen kudeaketa ereduarekin eta "herri kohesioa ez du areagotzen". Gobernu taldetik gogorarazi zenez, Hamaikabatek hiru ekarpen egin dizkio aurrekontu proiektuari.
kertu zieten gobernu taldeko kideei Aralarretik.
Osoko emendakina aurkeztu zuen PSE-EEk Aurrekontu proposamenaren aurrean, osoko emendakina aurkeztu zuen PSE-EEk, alegazio epean. Hazienda Batzordeak abenduaren 26an eginiko bileran ordea, atzera bota zuen Ricardo Crespo zinegotziak aurkezturiko emendakina. Sozialisten esanetan, "egia da irtenbide magikorik ez dagoela, baina krisia gainditzeko guztia beharrezkoa da, guztia, geldirik geratzea izan ezik". Euren esanetan, gobernu taldea, "Lanbidetik proposatutakoa aplikatzera edo eskualdeko garapen agentziako diru kopuruak ematera mugatzen da". EUDEL erakundearentzat eta Eskola Publikoarentzat diru partidarik ez egotearekin desados agertu da Crespo. Atez ateko bilketari eta presoen senideei loturiko partiden aurka agertzen da, baita Agerialdeko hobekuntza lanen aurka ere, eta gobernu taldea "eskola publikoarekin ez konprometitzea" gaitzesten du.
KONTZEJU TXIKIA
516. zenbakia
10,5 milioi euroko muga, gastu ez finantzarioarentzat astu ez finantzarioaren 10.589.870,41 euroko muga jartzea onartu zuen udalbatzak aho batez, udal aurrekontuak hasieraz onartu ziren ezohiko osoko bilkuran. Diru kopuru honek zera esan nahi du; aipatu aurrekontuetako gastu ez finantzarioa 9.935.600 eurokoa bada, urtean zehar egin litezkeen aldaketentzat 10,5 milioi euro pasatxoko muga jarri dela.
G
"2013ko aurrekontu proiektuaren gastu ez finantzarioa, guztira, 9.600.600 eurokoa da. Zenbateko horrek ez duenean gainditzen gastu finantzarioa-
2013ko aurrekontu proiektuari lotuta dago urtarrilaren 9an hartu zen udal erabaki hau.
ren muga, aurrekontu proiektuak bete egiten du gastuaren erregela", jasotzen du gai honi lotutako udal txostenak. Hilaren 9an onarturiko muga, Bar-
ne Produktu Gordinaren (BPG) hazkundearen erreferentzia tasa %1,7koa izango dela kontuan hartuta kalkulatu da.
Kirol Patronatuaren desegiteak Lanpostuen Zerrenda aldarazi du estalde, urtero moduan, udal aurrekontuak hasieraz onartzearekin batera, Usurbilgo Udaleko 2013ko Plantilla Organikoa eta Lanpostuen Zerrenda ere hasieraz onartu zituen udalbatzak, gehiengo osoz. Bada nabarmentzeko moduko aldaketarik aurtengoan. Mertxe Aizpurua alkateak berri eman zuenez, Kirol Patronatuaren desegiteak Lanpostuen Zerrendan eragingo du. Orain arte hain zuzen, Patronatuan lan egiten zuten bi langileak aipatu zerrenda ho-
B
Patronatuko atronatuko langileak udal langileen plantillan integratu dira.
rretan integratuko baitira. 2013rako Plantilla Organikoaren eta Lanpostuen Zerrendaren alde
bozkatu zuten Bilduk eta PSE-EEk. Aurka Hamaikabatek. Aralar abstenitu zen.
7
Udal aurrekontuak, zenbakitan rtarrilaren 9an hasieraz onarturiko udal aurrekontu proiektua jendaurrean jarriko da orain. 15 egunez hain zuzen, "Iragarki Oholean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuz". Hauexek modu laburrean 2013rako aurkeztu diren udal aurrekontuak, zenbakitan:
U
SARREREN EGOERA Zuzeneko zergak: 2.875.000 Zeharkako zergak: 145.000 Tasa eta bestelako sarrerak: 2.022.720 Transferentzia arruntak: 4.461.975 Ondarezko sarrerak: 16.720 Inbertsio errealak besterenganatzea: 256.898 Kapital transferentziak: 157.287 GUZTIRA: 9.935.600 GASTUEN EGOERA Pertsonal gastuak: 3.403.142 Ondasun arrunten erosketak: 4.450.439 Finantza gastuak: 30.000 Transferentzia arruntak: 776.650 Inbertsio errealak: 731.197 Kapital transferentziak: 209.172 Pasibo finantzarioak: 335.000 GUZTIRA: 9.935.600 Gastuen zati handiena, ia zortzi milioi euro, pertsonal gastuetara eta ondasun arrunten erosketara bideratuko ditu Udalak. Baina adibidez, "Inbertsio errealak" izeneko atala, 700.000 euro pasatxoan geratzen da. Diru sarrerei dagokienez, zuzeneko zergak (ia 3 milioi euro), tasak eta bestelako sarrerekin (2 milioi euro pasatxo) hornituko da Udala 2013an.
8
PIL-PILEAN
2013ko urtarrilaren 18an
“Espazio polita izango da ilusioz beteriko proiektu asko topatzeko” Fiare eta Via Campesina taldeen ekimenez, “Elikadura burujabetza eta finantza etikoak” jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 24an Sutegin eta Potxoenean. Izena emateko epea irekita dago oraindik. ekazaritza iraunkorraren bidetik, ekonomia solidarioago baten bila. Bestelako alternatibak badira. Goiburu anitz idatzi daitezke urtarrilaren 24an Usurbilen egingo diren jardunaldietarako. Baina azalpen argigarriagoak Xarles Iturbe EHNE eta Via Campesinako kidearen hitzetan topatuko dituzue.
helburuak lirateke batetik gai hauek sozializatea eta bestetik estrategia berriak definitzen hastea.
N
“Elikadura burujabetza eta finantza etikoak” jardunaldiak antolatu dituzue Usurbilen eta Zerainen. Nori zuzenduta daude jardunaldi hauek? Baserritarrei bereziki ala zuen egitasmoa haratago al doa? Xarles Iturbe. Baserritarrei eta baserritar erakundeei, noski. Baina era zabalago batean planteatuta daude jardunaldi hauek. Aspalditik gaude ekonomia alternatibo biziberritu baten alde lanean, eta horretarako finantziazio etikoaren mundua aztertzen hasi ginen duela urte batzuk. Ekonomian alternatibak sortu behar direla ondorioztatu dugu. Horrek esan nahi du elkar laguntzaren espazioa landu behar dela,
Beste ereduetaz gero eta gehiago hitz egiten da. Delako krisi honek akaso hori ahalbidetu du, ezta?
Xarles Iturbe EHNE eta Via Campesinako kide da. Jardunaldi hauek antolatzen aritu da eta solaskide izan dugu NOAUA!n (argazkian eskubitara).
merkatu sozialaren laguntza sustatu, kontsumo taldeen espazioa, lurraren inguruko esperientzia alternatibo horiek guztiak…. Baserritarrei zuzenduta daude jardunaldi hauek baina nekazaritza zein elikadura arloak ez dira baserritarren kontuak bakarrik. Herritar guztioi dagokigun eremua da. Zentzu horretan, herri ezberdinetan eta eskualde diferenteetan badauzkagu eredugarri izan daitezkeen esperientzia batzuk.
Zeintzuk dira jardunaldi hauen helburuak? Informazioa zabaltzea baino ez?
X. I. Nik uste dut helburu diferenteak ditugula. Bat izango litzateke informazio eta esperientzia horiek guztiak mahai gainean jartzea. Bestetik, gu aspaldi gabiltza ekonomia sozialean eta espezifikoki finantza etikoaren mundu horrekin lanean. Bide horretan pauso berriak eman eta imaginazio puntu handiagoa jarri nahi dugu. Sinergia eta estrategia berriak adostu eta pauso berriak eman ahal izateko. Jardunaldi hauetan, hainbat tailer izango dira eta tailer horietan etorkizuneko aliantzak, estrategiak eta lan ildo berriak identifikatu nahi ditugu. Beraz,
“Problema berriei erantzun zaharrak eman beharko dizkiegu” Badira gauzak egiteko beste modu batzuk baina ez ditugu ezagutzen: aseguru edota beste baliabide finantziero alternatiboak. Jardunaldi hauetan, hain zuzen, horiek ere izango dituzue hizpide. Xarles Iturbe. Orain arte gauzak monolitikoak eta eternoak izango zirela ematen zuen. Horrelako konfidantza ez oso kontziente
batean bizi ginen eta halako paradigmak erortzen joaten diren heinean, garai berri batzuk irekitzen dira. Egia da lehenagotik alternatibak egon bazirela mahai gainean. Aseguruen munduan, Sutearo adibidez, Euskal Herri mailako esperientzia oso interesgarria. 4.000 baserri biltzen ditu eta Erdi Aroko hermandadeetatik eratorritako esperientzia bat da,
jende askok ezagutzen ez duena. Aspaldiko auzolanaren filosofiatik datorren elkarlaguntza mekanismoa da. Baserrien munduan mantendu dena. Zentzu horretan, uste dut pausoak atzera eman beharko ditugula eta problema berriei erantzun zaharrak eman beharko dizkiegula. Eta erantzunak, kasu batzuetan, egon badaude.
X. I. Eredu baten porrotak ahalbidetzen du aspalditik jorratzen ari diren alternatiba konkretuak sozializatzea. Horregatik dago grina hori eta behar hori; soluzio eta alternatiba premia hori. Alternatiba asko Via Campesinak jarri ditu mahai gainean azken hogei urteotan elikadura burujabetzaren arloan, eta Fiarek edota Banca Popolare Eticak finantza munduan.
“Eredugarri dira Usurbil eta Zerain” Jardunaldiak Usurbilen eta Zerainen egingo dira. Ez dira kasualitatez hautatu bi herri hauek, ala bai? Xarles Iturbe. Gauzak beste era batean egin daitezkeela adierazi diguten bi herri direlako. Eredugarri direla esan daiteke: atez atekoarengatik Usurbil eta landa garapen arloan eman diren urratsengatik Zerain. Eta Gipuzkoa, nekazal sindikalgintza eta Euskal Herriko sindikalgintza berri bati begira eremu oso inportantea delako. Izena emateko aukera dago oraindik. Zer esango zenieke usurbildar herritarrei? X. I. Jende askorengan grina eta beharra dagoela uste dut, beraz, espazio polita izango dela ilusioz eta energia berriz beteriko proiektu asko topatzeko.
PIL-PILEAN
516. zenbakia
9
Usurbilen hasi eta Zerainen amaituko dira jardunaldiak URTARRILAK 24 OSTEGUNA USURBIL – SUTEGI / POTXONEA 9:00-9:20 Jardunaldien irekiera instituzionala: Usurbilgo Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia. 9:20-9:30 Jardunaldien egitarauaren azalpen orokorra. 9:30-10:15 Jardunaldien sarrera hitzaldia: Nekazaritza iraunkorraren iragana, oraina eta etorkizuna Euskal Herrian: oztopoak eta aukerak aurrera begira, ekonomia soziala eta solidarioaren esparruaren oinarrietatik begiratuta. 10:15-10.45: FIARE (Fundación de Inversión y Ahorro Responsable) Fundazioaren eta La Vía Campesina nazioarteko baserritar mugimenduaren arteko elkarrizketa, hauen arteko aliantza eta elkarlan estrategikoari buruz. 10:45-11:15 Atsedena. 11:15-14:00Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landaeremu eta baserri inguru biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edota eraikitze bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak(I Zatia). Lehen ardatza: Lurra eta baserritar gazteen instalazioa. Terre de Liens – Frantzia. Terra Libera – Italia. Lurzaindia – Euskal Herria. Bigarren ardatza: Elkarlaguntza eta aseguruak. Sutearo elkarlaguntza erakundea, Euskal Herria. ARÇ Kooperatiba Aseguru Zerbitzu
“Elikadura burujabetza eta finantza etikoak” izeneko jardunaldiak urtarrilaren 24an hasiko dira Usurbilen. Elikadura herritarron eskubidea dela aldarrikatu zuten Bilbon egin zuten manifestazioan, iragan urrian.
Integralak, Katalunia. 14:00-15:30 Bazkaria. 15:30-16:30 Ekonomia soziala eta alternatiboaren esparruan, landa-eremu eta baserri inguru biziberritu baten eta nekazaritza iraunkorraren alde jada martxan dauden (edota eraikitze bidean) esperientziak, erantzunak eta proiektu ekonomiko alternatiboak (II Zatia). Hirugarren ardatza: Merkatua. REAS (Red de Redes de Economía Alternativa y Solidaria) sarearen Merkatu Sozialaren Proposamena. Laugarren ardatza: Bitartekaritza finantziarioa eta banka etiko alternatiboa. Banca Popolare Etica, Italia. 16:30–19:00 Hiru tailer partehartzaileren garapena;tailer hauek hausnarketa eta ikerketa prozesu kolektibo izan nahi dute; euren hel-
burua, epe ertain-luzerako begirada batekin, nekazaritza iraunkorrean, ekonomia soziala eta solidarioan eta finantza etikoetan diharduten eragileen eta organizazioen arteko lan-ildo eta elkarlan estrategikoak identifikatzea da.
Hirugarren tailerra: Zein beste pauso eman ahal ditugu elkarlan estrategiko baterantza, Europa mailako banka etiko alternatibo eta nekazal erakunde edota baserritarren sindikatu bezela, betiere maila lokaletik hasi eta nazioarteraino?
Lehen tailerra:Nekazaritza iraunkorraren aldeko apustu tinkoa egin duten eredugarritzat har daitezkeen ekimen desberdinen aurkezpena (proiektu lokalak, zein udal edota eskualde mailakoak); hain zuzen, bertako garapen ekonomikoa, soziala zein kulturala sustatzeko asmoarekin martxan ipinitako iniziatibak.
URTARRILAK 25 OSTIRALA
Bigarren tailerra: Aliantzen espazioa nekazaritza iraunkorraren aldeko proiektuak garatzerako orduan: hiriaren eta landa eremuaren arteko aliantza, baserri munduaren eta beste organizazio zein mugimendu sozialen artekoa, etb.
ZERAIN, HERRI MUSEOA 10:00–11:00 Hiru tailerren ondorioen aurkezpena eta jardunaldien itxiera. 11:00–13:30 Zeraingo herriaren landa-garapen(ekonomikoa, soziala eta kulturala) proiektuaren aurkezpena (www.zerain.com). 14:00 Bazkaria.
IZEN-EMATEA E-postaz: finantzaketaburujabetza@gmail.com Telefonoz: 944 153 496 (Itziar)
10
HERRIKO TALDEAK
2013ko urtarrilaren 18an
Pauso berriak, kutsadurari aurre egiteko UDAL ITURRIEN ESANETAN, UCIN ENPRESAK FILTROAK ALDATU ZITUEN AZAROAREN 23AN dalerriak pairatzen dituen ke eta usain txarren arazoei aurre egiteko, lan talde bat sortu asmo dago. Hala erabaki zuten Itaya Gazte Asanbladak deituta, joan den ostiralean Potxoenean burutu zen bilkuran. Oraindik konpontzeke dagoen arazoaren aurrean zer egin, horri buruz hitz egitea zen bertan bildutakoen helburua. Gainera, egoera zertan den azaldu zuen, Usurbilgo Udaleko ingurumen alorreko zinegotzi Jose Maria Rivadeneyrak. Batetik, aurrez Udalarekin izandako bileran adostu bezala, Ucin enpresak filtroak aldatu dituela baieztatu zuen. Azaroaren 23an izan zen, eguraldi txarrak eraginda aurreikusi baino hilabete eta erdi geroago.
U
LAN TALDE BAT OSATU NAHI DA Udala berriz biltzekoa da enpresarekin, hilabete amaieran. Bide batez, beste behin, azaroaren 23az, Ucinek filtroak aldatuz geroztik kea ikusi edota usain txarra arnastu duenak, honen berri Udalari ematea deitu zuen Jose Maria
Krisiari buruzko jardunaldiak Auzolan Elkarteak krisiari aurre egiteko jardunaldiak antolatu ditu ostegun eta ostiral honetarako. Saioak iluntzeko 19:00etan hasiko dira Potxoenean. Hilaren 17an, krisiari aurrean zer egin daitekeen aztertuko du aditu batek; Nekane Juradok. Greziar batek bere sorterriko egoeraren berri ere emango du.
Antxomolantxa elkarteak bazkideen batzarra deitu du Urtarrilaren 29rako 18:30ean Aginagako ludotekan, bazkideen batzarra antolatu du Antxomolantxa Elkarteak. Bi urtez behin egin ohi duten moduan, zuzendaritza berritu asmo dute. Horregatik, bazkide guztiak hitzordura bertaratzera deitzen dituzte.
Potxoenean elkartu ziren hainbat herritar, ITAYAk egindako deialdiarekin bat eginez.
Rivadeneyra udal zinegotziak. Udalak aipatu enpresarekin hilabete honen amaieran burutuko duen bilkuran, arazo hau konpontzeko aurrerapauso berriak eman asmo ditu. Gazte asanbladak proposatuta bestalde, ITAYAtik kanpo herritarrekin, elkarretaratzeak deitzetik haratago joango den lan talde bat sortzeko asmoa dago. Mobilizazio hauez gain, zerbait
gehiago egiteko beharra dagoela uste baitute ostiralean Potxoenean bildutakoek. Edozein kasutan, hileroko elkarretaratzeak antolatzen jarraitu asmo dute. Hemendik aurrerakoen berri hain zuzen, otsaileko lehen ostiralerako, hilaren 1erako iluntzeko 20:00etan, Mikel Laboa plazan deitu duten kontzentrazioan emango dute.
“Musika�, otsailaren 9an egingo den Inauteri Festarako gaia ilabete baino gutxiago falta da Inauteri Festarako, otsailaren 9an ospatuko da aurten. Mozorro jairako gaia zehaztu berri da; aurtengoan, mozorrotzeko aitzakia musika izango da. Orain, buruari bueltak eman eta otsaileko bigarren larunbaterako jantzia diseinatzen hasteko garaia da. NOAUA! Kultur Elkartea edota Usurbilgo Gaztetxea partaide izango dituen ekimenak, azken urteotako hainbat osagai ez ditu faltako. Baina berrikuntza nabarmenak izango ditu aurtengoan. Aurrerapen moduan, azken asteotan berri ematen joan garen moduan, erraldoiekin herrian zehar egin asmo den kalejira legoke. Iganderako deitua zegoen aipatu kalejira hau prestatzeko lehen entsegu saioa, Usurbilgo Gaztetxean. Baina berrikuntza gehiago ere izango da 2013ko Inauteri Festan.
H
Egun osoko festa izango da otsailaren 9koa.
ELKARRIZKETA
516. zenbakia
11
“Zazpi pertsona gaude Ugarten, otsailean beste hiru lagun sartuko dira” benduaren 16az geroztik, Ugarte baserria ez dago hutsik. Eraikinak bizilagunak ditu. Utzia zegoen baserriari erabilpena eman nahi dio bertan den gazte taldeak. Txukuntze lanetan dihardute azken asteotan. Ateak irekita dituzte eurekin egon nahi duten guztientzat. NOAUA! bertan izan da, gazteokin solasaldian.
A
Nolatan erabaki zenuten Ugarte okupatzea? Hasieran Lasarteko beste etxe batean sartu ginen. Baina ez zigun konbentzitu hark, segituan atera ginen eta hona etorri. Ugarte ikusita genuen aspalditik. Gerora esan digute, nahiko jende egon dela hemen bizitzen. Etxe hau aukeratu genuen. Gustura gaude.
Zenbateko taldea zarete? Zazpi pertsona gaude. Otsailean beste hiru lagun sartuko dira. Guztira hamar. Donostia, Lasarte, Hondarribia eta Zarautzekoak gara.
Zuen artean lehenagotik ezagutzen zineten, edo Ugarteko okupazioak batu zaituzte? Egia esan, batzuk besteak baino gehiago ezagutzen ginen, gai sozialean interes bat genuelako. Kezka horren inguruan, okupazioa lana egiteko aukera ona zela, ideia hori genuen. Etxebizitzaren arazoarentzat alternatiba zela okupazioa. Taldeko zenbait kideek bazuten aldez aurreko esperientzia, baina taldeko gehienentzat etxebizitza bat okupatzen dugun lehen aldia da.
“JENDEA ESKUZABALA DA” Asteotako zuen egunerokoa nolakoa izan da? Asanbladekin hasi ginen. Ia egunero asanblada egiten genuen. Hiruzpalau orduz hitz egiten egoten ginen. Gerora konturatu gara agian hobeto dela elkarbizitzarekin jarraitu eta ikustea nora garamatzan. Egunerokoan, goizean janari bila joateko altxatzen gara. Dendetara eta eskatzera, sobratzen zaiena. Jendea oso eskuzabala da. Bestela, eguneroko zereginak daude eta gero etxeko zereginak;
Donostia, Lasarte, Hondarribia eta Zarautz aldeko gazteak dira Ugarte okupatu dutenak.
erratza pasa, sukaldatu, ontziak garbitu... Eta etxeko zereginak, kristalak jarri, leihoak... Itoginak konpontzeke ditugu.
“Denak gaude langabezian”
“HANKAZ GORA” ZEGOEN ETXEA
Zuen esperientziatik, zer da eraikin bat okupatzea? Erabili gabe dagoen espazio bat, kasu honetan eraikin bat, edo lurra, horri erabilera bat ematea. Etxe honi erabilera bat ematea bilatzen dugu. Ez dugu nahi gure etxea izatea, erabilpen bat ematea baizik. Eta ez saltzen ez delako, etekinak ematen ez dituelako, erabili gabe eta eraikina erortzen egotea. Etxe hau oso polita da. Baina zeharo utzia dute, ez dute zaintzen.
Nola aurkitu zenuten Ugarte, bertara sartzean? Etxea guztiz hankaz gora aurkitu genuen. Beheko pisua, aurreko bizilagunek oso egoera txarrean utzi zuten. Beheko pisua zabortegi bezala erabiltzen zuten. Lehen pisura ailegatzen zen zakar ugari zegoen. Geletan baita. Geletan denetarik aurkitu dugu. Oro har, nahiko gaizki zegoen. Lurra ere leku batzuetan usteldua dago. Oraingoz garbitzen joan gara. Erabiliko ditugun gelak txukuntzen aritu gara, momentuz ez dugu dena txukunduko, bizitzera goazen tokia ondo jarri nahi dugu. Itoginak ere bagenituen lo egiteko erabiltzen dugun gelan. Pixkanaka, gune hau egokitu nahi dugu.
Kanporatuak izan zaitezketen ardurarik baduzue? Gai horrekin gure artean nahiko tira birak izan ditugu. Azkenean sarrerako zerradura aldatu dugu eta lasaiago gaude. Lehen egunetan etxe jabea edo kaleko norbait sartu zitekeen, baina lasai bizi nahi genuen. Okupazioarekin bat dator hau. Oraindik ez dakigu jabeari buruz ezer. Aurrekoan, enpresa eraikitzaileko enkargatuak etorri ziren. Suposatzen dugu jabeak deituko zuela. Beraiek badakite jada eta oraindik ez dira etorri. Elkarrizketa osoa: www.noaua.com
Hemen bizi zaretenoi nola eragiten dizue etxebizitza arazoak? Denak gaude langabezian, hiru ikasle ditugu. Aldarrikapen modu bat ere bada hau. Etxe huts asko dago eta jendea kalean. Jendea okupaziora animatzen dugu. Alokairuan egon izan gara. Hemen ez da kontua etxe hau ez dugula ordaindu behar, baizik eta etxebizitza erosi edo alokatu ordez, nahiago dugula hau egin. Hasteko ez delako espekulatzaileei dirua ematea bultzatzen. Eta bestalde ere, pertsona bezala piloa ikasten da, elkar bizitzan, lanean. Zer harrera jaso duzue Usurbilen? Oso ona. Batez ere gaztetxeko jendea dugu ondoan, eta asko lagundu digute. Hemendik pasatzen denak agurtzen gaitu. Etorri ziren duela gutxi bi andre kafea hartzera eta esan ziguten ekarriko zigutela argia jartzekoa. Gizon bat ere etorri zen animuak ematera, etxe hau erabili beharra dagoela esatera.
PIL-PILEAN
516. zenbakia
Lokal izandako etxebizitzen esleipen prozesua abian da Abenduaren 31n argitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizalean, eta zerrendetan izena emateko epea irekita izango da urtarrilaren 31ra arte okal komertzialak etxebizitza gisa erabiltzeko ordenantza onartuta zegoen lehendik ere. Etxebizitza horiek saldu edota alokairuan jarri nahi duenak, abenduko plenoan onartu ziren oinarriak jarraitu beharko ditu. Tasatuen izaera izango dute etxebizitza hauek. Honek zer esan nahi du? Finean, zozketa bidez esleituko direla.
L
Modu honetako etxebizitzak zozketatzeko, bi zerrenda osatuko dira: salmenta bidez esleituko diren kasuentzako zerrenda bat; alokairuan esleituko direnentzat beste zerrenda bat. Itxaron-zerrendak osatuko dira eta zerrenda horietan aurkeztu ahal izateko baldintzak zehaztu dira. Beraz, lokal komertzial izan-
Lehen erabilera komertziala zuten eta egun etxebizitza diren bizitoki hauek etxebizitza tasatuen pareko izaera izango dute.
dako etxebizitzak, jabetzan nahiz alokairuan, zozketa bidez arautuak geratu dira. Etxebizitza tasatuekin egiten den moduan.
INFORMAZIO GEHIAGO UDALETXEAN Erabakia, abenduaren 31n ar-
gitaratu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Bertan adierazten denez, zozketarako izen ematea irekia dago urtarrilaren 31ra arte. Dokumentazioa aurkeztu edo informazio gehiago jasotzeko Usurbilgo udaletxera jo beharko da.
13
“Nire sexualitatea lantzen” izeneko ikastaroa, hastear rtarrilaren 28an abiatuko den ikastaroa, Sexu Aholkularitza Guneko sexologo Elena Jimenezek bideratuko du. “Emakumeari historikoki ukatu egin zaio sexualitatean paper aktibo bat. Historian gauzak nondik datozen hausnartuko ditugu. Guk modu hurbilagoan, familian, ingurutik, eskolatik zer jaso dugun. Egiten joaten garela ikusteko”, adierazi du sexologoak. Ideien lanketa bat izango da; sexualitateari loturiko sinesmen, aurreiritzi, ideia, jarrera eta portaerak jorratuko dira. Hedabideetatik zientifikoki okerrak diren mezuei buruz ere jardungo dute, eta “hor ere kontraste bat egiten dugu. Sexologiatik ekarpen teorikoak, informazio modua ere helaraziko dugu”. Guztia, ikus-entzunezko edota testuen laguntzaz.
U
Astelehenero, martxora arte Iraupena:urtarrilak 28-martxoak 18. Astelehenero, 14:30-16:30, yogako lokalean. Izen-ematea: 943 377 110 parekidetasuna@usurbil.net
Korrika Omenaldirako sarrerak salgai dira hainbat saltokitan rtarrilaren 26an euskara ikasleak omentzea helburu duen Korrikaren eta euskararen aldeko jaialdia ospatuko da Usurbilen. Korrika Kultura abiatzeko baliatuko den jaialdi egunerako, txotx erraldoia prestatu dute antolatzaileek, frontoi eta Dema Plazan. Sarrerak salgai izango dira Etumeta AEK euskal-
U
tegian, baita zenbait tabernetan ere. Sarrera erostearen truke, sagardoa edan, bazkaldu eta gauean Esne Beltzaren kontzertuaz gozatu ahal izango da. Euskara ikasten ari direnak gonbidatu nahi dituzte egun berezi honetara, baina baita adin guztietako herritar oro ere. Ikus egitaraua, aldizkari honetan.
Esne Beltza taldea arituko arituko da omenaldian.
14
IZERDI PATSETAN
2013ko urtarrilaren 18an
Usurbil Kirol Elkartea bikain, Gipuzkoako Txapelketan maitza oso onekin amaitu dute Gipuzkoako Txapelketa, Usurbil Kirol Elkarteko hiru eskubaloi taldeek. Jubenil mutilak eta kadete neskak Gipuzkoako txapeldunak ditugu. Jubenil neskak, Gipuzkoako txapeldunorde.
E
Jubenil mutilak, "liga erregularreko azken neurketa jokatu eta irabazi ostean, txapeldun geratu dira jokatutako partida guztiak irabazita. Hori dela eta, datorren asteburuan, hilak 1819-20, Euskal Ligan jokatzeko igoera fasea jokatuko dute Arabako eta Bizkaiko ordezkarien aurka. Halaber, fase hau Usurbilen antolatzeko eskaera luzatu dio Kirol Elkarte honek Euskal Eskubaloi Federazioari, Euskadi mailako talde onenen eskubaloiaz Usurbilen gozatu ahal izateko", berri eman dute Usurbil Kirol Elkartetik. Zozketa bidez, azkenean igoera fasea Barakaldon jokatzea egokitu da. Ostiralean, Corazonistas-Barakaldo; larunbatean, Corazonistas-Usurbil; eta igandean, Barakaldo-Usurbil.
AUTOBUSA ANTOLATU DA BARAKALDORA Etxekoak ikustera joateko autobusa antolatu du Usurbil Kirol Elkarteak, larunbat eta iganderako. Izena emateko 650 036 338 edo emailez hona idatziz: juanmari.arruti@gmail.com Aipatu moduan, kadete nes-
Kadete mailako neskak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuten aurreko larunbatean.
kak ere Gipuzkoako txapelduduta eta goal-averageagatik nak ditugu larunbaezin izan dute txapeldun tean jokatu zugeratu eta beraz, 2. posten neurketatuan geratu dira", be“Partidarik ren ostean. rri eman dute Usurbil galdu gabe, "Azken parKirol Elkartetik. Gipuzkoako tida irabazi txapeldun geratu EUSKAL egin zuten dira kadete SELEKZIOAN ERE eta partidarik neskak� PARTE HARTZEN galdu gabe GiEskubaloi jokalari puzkoako txapeldun usurbildarren nagugeratu dira. Txapeldun geratzesitasunak udalerriko mugak arekin Euskal Ligan jokatzeko gaindituak ditu. Euskal Selektxartela zuzenean lortu dute. zioarekin Galizan selekzioen Taldeak fase hau gaindituko txapelketa jokatzeko deituak balu, Euskadiko Txapelketa joizan baitira berriki, Andoni katuko luke Euskadi mailako 8 Zubeldia eta Lur Errekondo. talderen artean, eta Euskadiko "Tamalez, Lur Errekondok Txapelketan 2 onenen artean ezin izan zuen joan lesio bat sailkatuz gero, Espainiako Txazela eta. Bere selekziokideek pelketara sailkatuko litzateke", hala ere 2. postua erdietsi zuohartarazi dute eskubaloi talten. Andoni Zubeldiak joan deen bilgunetik. ahal izan zuen eta Euskal SeHau gutxi izango balitz, jubelekzioarentzat 4. postua lornil nesken taldea ere Gipuzkotu", berri eman dute kirol elako txapeldunorde dugu. "Azkartetik. ken fasean partida bakarra gal-
INFANTILAK ERE BAI Beste eskubaloi jokalari bat ere deitu zuten atzo, Gipuzkoako selekzioan parte hartzera. Donostiako Bidebieta Kiroldegian izan zen Eneko Iribar infantilen eskubaloi taldeko kidea, "ekainean burutuko den Euskadiko Lurralde selekzioen txapelketa prestatzeko", berri eman dute Usurbil Kirol Elkartetik.
ESKUBALOI PARTIDAK 2013/01/19, larunbata Kadete mutilak. 11:00 Usurbil K.E. - Arrasate EB Senior mutilak, 2 T. 16:30 Usurbil K.E. - Urnieta Senior mutilak, 2. N 18:00 Atez Ate Usurbil - Corazonistas 2013/01/20, igandea Alebin neskak. 11:00 Usurbil K.E. - Ereintza
IZERDI PATSETAN
516. zenbakia
2012 urtea agurtzeko 10 domina gehiago Judo Klubarentzat xapelketak irabazteko joerak ez du etenik Usurbil Judo Klubean. Hernaniko kiroldegian ospatu zen 2012ko azken lehian ere, Euskadiko Senior Txapelketan parte hartu zuten hamabi judoketatik hamarrek beste hainbeste domina irabazi zituzten.
T
15
Usurbil FT-ko bazkideen zozketa 2012-2013 denboraldiko bazkideen zozketa egin berri du Usurbil FT-k. Manu Urbietari bi lagunentzako afaria egokitu zaio Artzabal jatetxean. Denboraldi amaieran beste zozketa bat egin asmo du Usurbil FT-k bazkideen artean. Bazkideei begira gainera, aurrerago zehaztuko dituzten beste zenbait ekimen antolatzekotan da Usurbil FT.
Hernaniko kiroldegian ospatu zen Euskadiko Senior Txapelketa. 10 domina eskuratu zituen Usurbilgo taldeak.
Bost urrezko (kopuru altuena lortu zuen kluba izan zen Usurbilgoa), brontzezko pare bat, eta zilarrezko beste bi:
-63 kg Andrea Arruabarrena -70 kg Nerea Arruti -60 kg Andoni Aizpurua -100 kg Egoitz Mora
Urrea
Brontzea
-48 kg Aiora Arrillaga
-52 kg Miriam Gonzalez
-73 kg Xabier Cazorla -81 kg Beñat Aburuza
Zilarra -48 kg Eneritz Agoües -66 kg Alain Roman
Manu Urbieta izan da saritua.
“Hotzak akabatzen” lasterketan izena emateko epeak irekita segitzen du
Asteburuan pilota partidak Aginagan Urtarrilak 18 ostirala
rtarrilaren 27an ospatuko den probarako izen emateak irekita jarraitzen du. Inskripzioa on line egin liteke, hilaren 23ra arte. Federatuek 12 euro ordaindu behar dituzte, 15 euro gainerakoek. Diru sarrera bankuan edo transferentzia bidez egin daiteke. Rural Kutxan, Jorge Beorlegiren izenean, kontu korronte zenbaki honetan: 3008 0259 18 2474609522. Kontzeptuan, partaidearen izen abizenak jarri. Horrekin batera, andatzamendizale.info web orrian eskura daitekeen formularioa bete behar da. Informazio gehiago, web orrialde berean.
U
Xehetasunak: Kamisetak: izena ematen duten aurreneko 250 partehar-
Arratsaldeko 19:30ean Aginagan UDABERRI TXAPELKETA Eskuz binaka infantilak USURBIL (Zubeldia-Aranguren) ZUMAIA 2 Eskuz binaka nagusiak 2. maila USURBIL (Bengoetxea-I. Zinkunegi) AURRERA SAIAZ 2
Giro ona izaten da lasterketan. Argazkia iazkoa da.
tzaileek kamiseta berria izango dute opari. Trabesia herrikoia izango da, denborarik hartu gabe. Irteera eta helmuga: Usurbilgo frontoian. Irteera ordua: 9:30ean. Bukaeran: Hamaiketako bikaina barrikote eta guzti eta
opari zozketa. Dutxak: herriko kiroldegian. Bizikletak garbitzeko mangerak jarriko dira 16 urtetik gorakoentzat. Kaskoa, derrigorrezkoa. Luzera: 2 ibilbide, motza eta luzea. Zailtasun maila: Ertaina.
Paleta Goma nagusiak 2. maila USURBIL 2 (Murua-Esnaola) LAGUNAK 1
Urtarrilak 19 larunbata Goizeko 11:00etan Aginagan EUSKAL HERRIKO TXAPELKETA Eskuz banaka nagusiak ohorezko maila USURBIL (Xabier Santxo) ZARAMAGA (Mikel)
16
GAZI, GOZO, GEZA
ETXEBIZITZA Salgai Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela balkoiekin (horietako bat itxia), bi komun, igogailua eta ganbara handia. Lehen 240.000 eurotan, orain 216.000 eurotan!!! 662 056 899 75 metroko etxebizitza salgai Kalezarren. Pisu oso eguzkitsua, guztiz kanpoaldera ematen du, 2 logela, komuna, sukalde amerikarra, egongela eta balkoia plazara. Amueblatua eta berritua. Garajea aukeran. Tel 686462705 Pisua salgai Txaramunton. Berria, bi logela, egongela, terraza ikusgarria. Trastero handia. 276.000 euro. 615 720 245. Pisu bat salgai Atxegalden. 3 gela, bi komun, sukalde eta salarekin. 662 439 880. Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan (216.000 euro inguru) Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115 metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sailean. 665720913 / 665720914 Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914.
2013ko urtarrilaren 18an
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.com Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, arratsaldeko 18:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!ko erredakzio batzordeak ohar hori argitaratu gabe utziko luke. Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4. pisua. Kanpoaldera ematen du, eguzkitsua. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komuna, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 90 m pisua salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua, bizitzen jartzeko. 699680265. 32 milioi pezeta. Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 - 943 36 22 15. Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro koadro trasteroa, berrituta, fatxada, teilatua konpondu berriak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.
Alokairuan Etxe bat alokatzen da Santuenean. Tel. 679 366 415. Alokairuan dagoen etxe bat konpartitzeko pertsona baten bila nabil. 661568471 Usurbilgo kaxkoan etxe bat alokatzen da, 3 gela, sukaldea, komuna, egongela, trasteroa eta igogailuarekin. 943 37 14 95 -
Zorionak Maider! 7 urte beteko dituzu urtarrilaren 20an. Zorionak ahizpa Olatz, ama eta aitaren partez.
nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181.
ko klaseak emateko. 677 290 212 (Roger).
85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu).
Neska euskalduna, 47 urte ditut. Geriatriako titulua dut eta arratsaldetan jendea zaintzeko prest nago. 618 558 842
MOTORRA salmenta, garajeak
Usurbilgo neska gazte arduraduna, arratsaldeetan 6-12 urtetako umeei, inglesa irakasteko prest, baita etxeko lanak egiten laguntzeko. Esperientzia daukat. Prezioa adostuko da: 684092731
695 76 78 21 – 657 71 13 35 75 metroko etxebizitza alokairuan Kalezarren. Pisu oso eguzkitsua, guztiz kanpoaldera ematen du, 2 logela, komuna, sukalde amerikarra, egongela eta balkoia plazara. Amueblatua eta berritua. Tel 686462705 Pisua edo pisuko gelak alokatzen dira Kontseju Zarra kalean. Pisu eguzkitsua, kanpoaldera ematen du. Alokairu prezioa: 700 euro (pisu osoa), 300 euro gela bakoitza. 650 262 101 / 678 697 213.
Garaje itxi bat alokagai Artzabalen, frontoi ondoan. 647120253 Ford Focus bat salgai, 2007. 140.000 km. 627 342 464. Peugeot Satelis markako motoa salgai. 4.000 km. Urte eta erdi du. 627 342 464. Lokal bat alokatzen da Atxegalden. 2 solairu ditu, eta 90 metro. Tel. 653 714 672.
Esperientzia haurrak zaintzen, Udajolaseko begirale eta haur hezkuntzako ikasketekin. 661 626 500 (Maialen). Neska gazte esperiantziaduna, akademian lan egindakoa, LH 1. mailatik Batxilergoko 2.mailara arteko ikasleei klaseak emateko prest. 685 772 602 (Nerea)
Txaramunto kalean garaje itxia alokatzen da. 620 416 963.
24 urteko mutil bat eskaintzen da LH-ko eta DBH-ko klase partikularrak emateko. 636601644
Logela bat alokatzen da Usurbilgo pisu berritu batean. 657 700 408
1999. urteko Ford Mondeo familiarra salgai, 1.500 eurotan. Egoera onean. 652 706 518
Matematika klaseak, maila guztietan, 19 urtetako esperientzia, 646717676
Bi solairuko etxea alokairuan Kalezarren. Baratzea egiteko aukera. 665 720 913.
Garajea salgai Txaramunton. 15 metro karratu, 28.000 euro. Negoziagarria. 667 715 075
Pisua alokagai Santuenean, berria, dena kanpoaldera, argitasun handikoa. 67 7471 648.
Seat Ibiza salgai. 1004 TDI. 2004. urtekoa. Oso egoera onean. 2.000 euro. 667 715 075
Usurbilgo neska euskalduna naiz, goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. 688 661 997 / 943 365 005".
4 logeletako etxebizitza bat alokatzen da Atxegalden. 659389707 nerezabala1@gmail.com
Karbonozko bizikleta bat salgai. Ultegra taldekoa. Prezio ona. 600 244 126.
Pisua alokairuan Santuenean, 65m berritua, 2 logela, 650 euro. Tf: 667 438 145.
Baju komertziala salgai Atxegalden. 50m2, etxebizitza lizentzia ateratzeko aukera. 659389707 nerezabala1@gmail.com
21 urteko neska usurbildar euskaldun bat, haurrak zaindu edota klase partikularrak emateko LH-n nahiz DBH-n. Esperientziaduna. 666 041 971 (Ane)
LANPOSTUAK Lan eskaerak
Jardineritzako lanak egiten ditut txukun eta modu onean: 677 443 140 (IĂąaki).
-Mutil katalan gazte euskaldun berri bat eskaintzen da, adinekoak zaintzeko edo katalanera-
Neska arduratsua garbiketa lanetan orduka lan egiteko prest. 678 998 840.
Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346 Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318 Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila
Zorionak Jon! Urtarrilaren 21ean 7 urte egingo dituzu. Muxu bat Aginagako andereinoen eta lagunen partez.
Neska gazte bat eskaintzen da umeak zaindu eta klase partikularrak emateko. Telefonoa: 660 778 314 (Maddi)
Jaiotzak Ibai Rezola Gorostidi, azaroak 11 Maddi Jimenez Iparragirre, azaroak 26 Peru Camino Zinkunegi, azaroak 27 Intza Bengoetxea Goizueta, abenduak 12
Zorionak Unax eta Malen! Aste honetan 9 urte betetzen dituzue. Zorionak eta muxu asko etxeko guztien partetik!
Zorionak Morena! Urtarrilaren 13an zure urtebetetze egunagatik eta azkenean karneta zure eskutan duzulako. Orain badakizu, "triziklotik" formula 1era pasako zara. Animo eta aurrera. Muxu handi bat. Famili guztiaren partetik.
Ahmedou Bounena Welid, abenduak 15 Izar Garcia Marques, abenduak 24 Aroa Jaca Palacios, abenduak 26 Elena Bejarano Rivas, abenduak 27 EĂąaut Ikutza Estella, urtarrilak 2 Ibai Murua Bereziartua, urtarrilak 8
GAZI, GOZO, GEZA
516. zenbakia
18 urteko mutil bat lanerako prest. Baratzean laguntzeko, morroi lanetarako, tabernan lan egiteko edo enkarguak egiteko. Tlf.: 626 735 354. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 636929990. Helduak zaindu edota etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. 608 774 999. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 609632030. Zerbitzari edo sukaldari laguntzaile moduan lan egingo nuke. 650 032 454.
ka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845. Neska euskalduna eta usurbildarra, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Badut esperientzia. 652712099.
Esperientzia handia izan eta arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296. Ontziak garbitzeko edo sukaldari laguntzaile gisa lan egingo nuke. 677 108 568 Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. 673 445 903. Emakumea eskaintzen da, ordu-
BESTELAKOAK Txamarra eta jertse bat galdu dira Atxegalden. Udarregira igo eta jeisteko eskailera ondoan. Aurkitu badituzu deitu 660 779 160 Su egurra salgai. Haitza eta Pagoa. (Etxera eramaten da). 667 232 300 Gazte usurbildarra, ordenagailuko klaseak etxeetan emateko prest. 943 360 503/672 718 721. Eskuz egindako egurrezko pala txiki bat galdu genuen herriko
frontoian. Norbaitek aurkitu badu, itzultzea eskertuko genioke. Tel. 639 469 577. Larru itxura duen txaketa beltz bat aurkitu dugu Aginagako frontoian. Norbaitek galdu badu, udaltzainetatik pasa bila. Graduatutako betaurrekoak galdu ditut Usurbilen, Heat markakoak (berri berriak) eta metalezko fundarekin (beltz kolorekoak). Norbaitek aurkitu baditu udaltzaingoan utzi edo telefono mezua bidaltzea eskertuko
Telefono interesgarriak Udala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 371 951 Atez ateko bulegoa . . . . . . . . . . 900 776 776 Udaltzaingoa. . . . . . . . . . . . . . . . . 943 361 112 Udal zerbitzuak (Brigada) . . . . . . 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . 943 377 110 Diputazioa - Basetxea . . . . . . . . . 943 361 215 Bake Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . . 943 372 336 Udarregi Ikastola . . . . . . . . . . . . . 943 361 216 Haur Eskola. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 374 061 Zubietako Lanbide Eskola. . . . . . 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra . . . . . . 943 372 077 Hastapen tailerrak . . . . . . . . . . . . 943 360 465 KZgunea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 023 684 Oiardo Kiroldegia. . . . . . . . . . . . . 943 372 498 Sutegi Udal Liburutegia . . . . . . . 943 360 692 Zumarte Musika Eskola. . . . . . . . 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia . . . . . . 607 609 379 Kalezar Eguneko Zentroa . . . . . . 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza . . . . . 943 368 770 Gure Elkartea Zahar Egoitza . . . . 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza. . . . . . . . . . 943 366 340 Abere-Landare Babeslea. . . . . . . 943 376 650
17
nuke (675 703 276). Maxi-Cosi Cabriofix eserlekua salgai gehi Maxi-Cosi EasyFix basea, kotxearen Isofixean lotzeko. 130 euro: 657795378 Usurbilgo gaztainak salgai. 635 709 267 (Iker) Hainbat produktu erabili gabeak salgai: uretako aleta berriak, mendiko bota teknikoak ("La Sportiva"), patinak (44 neurrikoak), eta erabiliagoak dauden "esku libreak". 679 471 831 (Jon) Artzai txakurkumeak Orbea arrazakoak salgai 637 974 994 Etxean egindako ardi gazta saltzen da. 687 348 223
Taxia (Angel) . . . . . . . . . . . . . . . . . 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz) . . . . . . . . . . . . . 677 373 466 Eusko Tren. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua. . . . . . 943 362 894 Anbulategia. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 362 013 Oa botika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 376 076 Iturralde botika . . . . . . . . . . . . . . 943 363 395 DYA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 464 622 Gurutze Gorria . . . . . . . . . . . . . . . 943 272 222 Emergentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 112 Genero-indarkeria, arreta. . 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea . . . . . . . . . 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa . . . . . . 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala . . . . . 943 364 740 Banco Guipuzcoano . . . . . . . . . . 943 370 006 Banco Popular Espa単ol . . . . . . . . 943 370 411 BBVA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 377 155 Caja Rural Kutxa . . . . . . . . . . . . . . 943 368 842 Argindarra - Iberdrola. . . . . . . . . 901 202 020 Gas naturala - Naturgas . . . . . . 902 123 456 Telefonica . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1004 Euskaltel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 900 840 840
Akordeoia saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. Hemengo babarruna salgai: 637 974 994. Zaldi bat jartzeko lursaila alokatuko nuke 616260 451 Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi baduzu, deitu 665 745 071 (I単aki). Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113.
TRUKEAN, OPARI Angora arrazako 10 katu txiki opari. 628 745 443.
Goardiako farmaziak urtarrilaren 17tik 27ra Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena U R T E
17 18 19 20 21 22 23
ORUE
Jaizkibel 2. Lasarte
Osteguna
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32 Lasarte
Ostirala
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6. Lasarte
Larunbata
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6. Lasarte
Igandea
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
GIL
Kale Nagusia 24. Lasarte
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6. Lasarte
O S O K O
E G U T E G I A
J A S O T Z E K O
B I D A L I
24 25 26 27
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
ORUE
Pl. Jaizkibel 2 Lasarte
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. F A R M A
2 5 6 0 0
Z E N B A K I R A
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Garikoitz Aldabe. Perkaiztegikalea 8 (Antziola). Hernani. 943 336 022 22:00 - 09:00 ( 1 , 3 9
B E Z
b a r n e )
18
INGO AL DEU?
Agenda
17
2013ko urtarrilaren 18an
urtarrila
osteguna
“Eiraan, argazkietan”, Iñaki Agirresaroberen diaporaman Sutegin, 19:00. Sarrera doan. “Zer egin dezakegu krisiaren aurrean?”, hitzaldia 19:00etan Potxoenean. Hizlaria: Nekane Jurado.
18
ostirala
Danborrada Udarregi ikastolaren eskutik, arratsaldeko 16:00etan. Krisiari aurre egiteko udal eta herri eragileen proposamenak, Potxoenean 19:00etan.
19
larunbata
Coaching tailerraren hasiera, 10:00etatik 13:00era Potxoenean.
Danborrada Udarregi ikastolan eta Zubietako Eskola Txikian
Datozenak
steburu honetan itzuliko dira danbor hotsak Donostiara. Urtarrilaren 20an ospatuko da San Sebastian eguna Gipuzkoako hiriburuan, eta baita beste zenbait udalerritan ere. Lehen danborrada saioak ordea, aldez aurretik entzun ahal izango dira Usurbilen eta Zubietan. Ohiturari jarraituz, Udarregi ikastolako ikasleek danborrada eskainiko dute, aurten, urtarrilaren 18an ostiralarekin. Zubietako Eskola Txikiko ikasleek ere egun horretan egingo dute danbor saioa. Udarregikoak Agerialden arituko dira, arratsaldeko 16:00etan hasita. Eta 16:15ean izango da bigarren saioa. Zubietako Eskola txikiko ikasleen
Urtarrilaren 22tik aurrera, Lurraldebus txartela Euskotreneko joan etorriak ordaintzeko baliatu ahal izango da Donostia-Elgoibar artean. Lasarte-Oria eta Hendaia lotzen dituen bidean jada erabil daiteke.
saioa ere ostiral honetan izango da. 16:15ean hasiko dira eta eskolako patioan arituko dira.
Ogia egiteko ikastaroa
Sendabelar ikastaroa gaztetxean
Datorren astean hasiko da Usurbiltzenek antolatu duen ikastaroa. Agerialdeko jangelan emango dira eskolak, urtarrilaren 26an goizeko 9:30etik eguerdiko 14:00etara. Aldez aurretik eman behar da izena telefono zenbaki honetara deituz: 608 566 683 (Beñat). Ikastaroko prezioa 30 eurokoa da.
Klaseak larunbat goizetan izango dira, Usurbilgo Gaztetxean goizeko 9:30etik eguerdiko 13:30era. Apuntatzeko deitu 608 566 683 telefono zenbakira edo idatzi email bat usurbiltzen@gmail.com helbidera, “sendabelarrak” izenburuarekin. Ikastaroko prezioa 100 eurokoa da eta Laura Gurbindo adituak eskainiko du.
A
Lurraldebus txartela, Euskotrenerako ere baliagarri
Hezkuntzako parte hartze prozesua, azken txanpan Ostiral arratsaldez izango dira danborrada guztiak.
Parte hartze prozesua amaierara heltzen ari da. Hirugarren eta azken faseko bi saio baino ez dira geratzen. Lehena, urtarrilaren 23an burutuko da, 18:30etik aurrera Potxoenean. Azkena berriz, ordu eta leku berean, baina otsailaren 6an. Orain arte erabakitakoa martxan jartzeko eman beharreko pausoak zehaztea izango da xede nagusia. Diagnosi faseko txostena, www.usurbil.net atarian ikusgai dago.
AHT-ari buruzko hitzaldia antolatu du ITAYA taldeak “AHT-aren aurkako borroka eta desobedientzia” hitzaldia antolatu du ITAYAk. Urtarrilaren 27an igandea, arratsaldeko 18:30ean Usurbilgo Gaztetxean. Mikel Alvarez Mugitu! mugimendukoa izango da hizlaria.