ASTEKARIA | 2013ko urtarrilaren 25a | XVII. urtea | USURBIL | 517. zenbakia | www.noaua.com
ATARIKO HAIZEA
517. zenbakia
3
Albistea iruditan
Danborra joz, Donostiari aurre hartzen ztopo izan ez arren, eguraldiaren mehatxupean ospatu ziren urtarrilaren 18an danborrada saioak. Urtero moduan, Donostiari aurre hartuz, San Sebastian egunaren bezperatan, hitzordurako egoki jantzita, danborra gerri bueltan lotuta, eta makilak eskutan agertu ziren emanaldietara, Usurbilgo edota Zubietako ikasleak. Aurten, San Sebastian eguna eta bezpera asteburuan egokitu direnez, ostiralez ospatu ziren saioak. Udarregi Ikastolan bi; lehenik, Haur Hezkuntzakoena. Azken orduan, atzeko jolastokitik Agerialdeko sarrera ondoko frontoi estalira lekuz aldatu zuten ikuskizuna. Lehen Hezkuntzakoena, aurreikusitako gunean, eraikin gorriko patioan ospatu zen. Zubietan beste hainbeste egin zuten eskola txikian. Ikasleak danborra jotzen, eta Udarregi Ikastolan bezala, bertaratutako senideak, ahalik eta leku onenaren bila lehenik, eta erretratu hoberenak lortzeko argazkilari eta kamerari lanetan ikusi genituen gero.
O
Euria ez zen traba izan Lehen Hezkuntzako ikasleentzat. Zubietan aldiz, Eskola Txikiko patioan aritu behar izan zuten. Web orrialdean, www.noaua.com, Zubietako saioaren bideoa aurkituko duzue.
Laburrean Sorturen batzarra, larunbat honetan Potxoenean
Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea
Lokal komertzial izandako etxebizitzen esleipenaz
Azken txanpan da Sorturen eratze prozesuan. Larunbat honetarako batzarra deitu dute, goizeko 10:00etan Potxoenean. Barne antolaketa eta funtzionamendu ereduari buruz jardungo dute. Sortu kongresu bidez eratuko da, otsailaren 23an. Eratze prozesuari buruzko argibide gehiago sortu.net web orrialdean.
Ostiral honetan, urtarrilak 25, euskal preso politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea egingo da. Hilabete bakoitzeko azken ostiralean egiten den legez. Halakoetan egin ohi duen moduan, Herrirak deialdian parte hartzera deitu nahi ditu herritarrak. Ohi bezala, iluntzeko 20:00etan, Mikel Laboa plazan.
Lokal komertzial izandako etxebizitzak prezio tasatuan esleituko dira, eta zozketa bidez. Zozketarako, salmenta zein alokairu bidez izan, zerrenda bana osatuko da. Urtarrilaren 31ra arte izena emateko aukera dute interesdunek, zerrenda hauetan. Eskaerak eta beharrezko dokumentazioa udal erregistroan aurkeztu beharko dira.
Kultur Elkartea Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.com /// www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Arantxa Zulaika, publizitatea@noaua.com. Diseinu berria: Erroitz S. L.
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Gorriti, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Olatz Rezola, Iratxe Begiristain. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara
Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi,
Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
4
HERORREK ESAN
Joxe Piñas ormalean kontrakoa bada ere, oraingoan Olentzerok usurbildarrei eskaera bat egiteko, Noaua!! Aldizkariaren bulegora eskutitz bat bidali du. Horrelaxe dio: Opariak eskatzeko zuen gutunak jaso genituenean, tartean “Kaleak eta espaloiak garbitu” izenburuarekin eskutitz bat zegoen. Guk, Mari Domingik, Kottonio astoak eta neronek, Usurbil garbitasun eta zabor kudeaketan herri eredua daukagunez, gutuna irakurtzen ez genuen jarraitu. Abenduaren 24ko gaua iritsi zenean eta eskaera honi jaramonik egin gabe, opariak zuen etxeetan banatzen hasi ginen. Baina gaua hasi eta segituan lehenengo arazoa sortu zen: halako batean Kottonio, ikaraz beteta, arrantza egiten hasi zen: espaloian geldirik, ez atzera ez aurrera. Mari Domingik eta biok ez genekien zer gertatzen zen, baina laster iritsi zitzaigun usain txarra, lurretik. Elkarrekin bueltak ematen hasi ginen, lurra miatzen… eta gure oinetakoetan azaldu zen ezbehar honen arrazoia: txakur-
N
2013ko urtarrilaren 25ean
Kaleak eta espaloiak garbitu kakak. Kaka hura garbitu genuen baina, hurrengo espaloian beste bi topatu genituen, eta hurrengoan beste horrenbeste… Azkenean Kottoniori muturrean eta hanketan zapiak jartzea erabaki genuen. Ez genuen besterik eta opariak eramateko erabiltzen ditugun bost zaku erabili genituen. Bereetan zeuden opariak ezin genituen kaleetan utzi eta tamalez Errekatxikira joan ginen eta errekara bota egin behar izan genituen. Handik, gure lanari eutsi nahian, Kale Nagusira abiatu ginen. Baina laster sortu zen bigarren oztopoa: espaloietan kotxeak aparkatuta zeuden… Nola pentsatzen duzue portaleetan sar gaitezkeela? Imajinatzen al duzue Mari Domingi, neroni eta Kottonio kotxeen gainetik pasa nahian eta era berean kotxeetan arrastorik eta kolperik ez uzten? Zaila benetan. Jarraian gertatu zena sinestezina bada ere, horrela izan zela zin egiten dizuegu: horretan geundenean kotxe bat espaloi gainetik guregana zetorrela! Hau ikusi genuenean izugarrizko beldurraz handik hanka egitea erabaki genuen,
Kale Nagusian opari guztiak banatu gabe. Ordurako usurbildarron jokaerak etsipen handia sortu bazigun ere, erdigune aldera etorri ginen gure lanarekin jarraitzeko asmoz. Kaleetan inor ez bazegoen ere, kale eta espaloi erdietan taberna eta kafetegietako mahaiak eta aulkiak zeuden bilduta… berriro zailtasunak gure lanari ekin geniezaion. Eta orduan estresa, etsipena eta ikarari aurre egiteko horrela esan zidan Mari(txu) Domingik: - “Ardo gorria ekarri al dek”. Eta abestiak adierazten duen bezala, irri maltzur baten bidez baieztatu nion. Orduan Mari(txu) Domingik abesten erantzun zidan: - “Kottonio Potxoenea-ko horman lotu eta gu hemen eserita, biok edango dugu nahi dugun guztiya”. Horrela esan eta horrela egin genuen. Txurrutari eusten genion bitartean, banatzeko gelditzen zitzaizkigun opariekin zer egin pentsatzen egon ginen. Hasieran, Dema Plazan sua egin eta bertan erretzea bururatu zitzaidan. Baina Kottoniok, usurbildarrak erraus-
tegiaren kontra daudenez Kaxkoan sua egitea ez zela egokia azaldu zidan. Nik orduan Kottoniori zera esan nion: - “Nolako kontraesana da hau ba! Erraustegiaren kontra egotea eta Sutegia kaxkoan edukitzea!”. Ordurako txolinduta nengoela aitortu behar dut… Badakizue bere momentua iritsi arte Olentzerori buruzko egi guztiak ezin direla kontatu. Beraz, guk berdina egingo dugu: nola amaitu genuen gaua eta non ezkutatu ditugun opariak ez dizuegu esango. Baina bukatzeko bai adierazi nahi dizuegu horrela jarraituz gero, guretzat ezinezkoa izango dela hurrengo urtean opariak banatzea. Gure laguna den Papa Noeli gure partez Usurbila etorri nahi duen galdetu beharko diogu, bere lera eta oreinekin teilatuetara igo daiteke eta tximinietatik sartu opariak banatzeko. Zuek, usurbildarrok, aurre egin beharko diezue zuen kontraesanei. Besterik gabe, Kottonio, Mari Domingi eta Olentzero agurtzen dira”.
Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Nerea Zinkunegi | Joxe Piñas | Idoia Torregarai | Unai Agirre | Maialen Unanue | Luis Aranalde | Ugaitz Agirre
Ika-Mika
Utzikeriaren uholdeak gun hauetan alerta guztiak piztu dira gure ibaietan uholdeak izateko arriskua handia izan dugulako. Denok ibaiari begira jarri gara, 2011ko azaroan izan ziren uholdeek eragin zituzten kalte handiak errepikatuko ote ziren beldur. Urgardenetik sarritan adierazi dugu administrazioek ibaien egoerarekiko ardura falta dutela: ibaiak euren bazterretaz eta uraz gozatzeko ingurune naturalak bezala babestu beharrean, arrisku eta zikinkeria iturri dira eta. Errealitate honen aurre-
E
an sortu zen Urgarden kolektiboa, ibaiak garbitzeko antolatu dituen hainbat auzolanen bidez boluntariotza eta ibaiekiko ezagutza sustatu dituelarik. Denbora honetan ibaiak utziak daudela, zabor tonelada ugari jasotzen dutela, euren sarbideak oztopatu eta hormez mugatu direla eta ubideak estolderia moduan jokatzen dutela ohartu gara. Ibaien egoera hobetzeko presazko neurriak hartzea beharrezkoa da, baina ez dugu uste ibaiak bideratzeko aurreikusitako lanek ara-
zoari irtenbidea emango dietenik, bien bitartean ibaietan metatzen den zaborrak presa moduan jokatu eta une berean urbanizazioak uholde lautadetara hedatzen baldin badira. Administrazioek euren ardurak bere gain hartzen dituzten bitartean, gure inguruaren egoera hobetzeko asmoz, jende gutxiren artean bada ere, egin daitekeen aldaketa ikaragarria erakutsi nahi dugu. Ez dugu zaborrik nahi gure ibaietan, eta ez dugu nahi ere zabor hau itsasora heltzerik. Honekin
guztiarekin ez ditugu administrazioaren neurriak erreklamatzen soilik, herritarren kontzientziazioa eta konpromisoa ere bultzatu nahi ditugu. Martxoaren 2an larunbata, Urgarden taldeak, herriko beste zenbait taldeekin batera eta udalak lagunduta, ibaiko bazterrak garbitzeko deia du. Informazio gehiago, Urgarden (urgardenbai@gmail.com), Puntapax Kanoe, Usurbil Zero Zabor, Gazte Asanblada. Urgarden taldea
HERRIKO TALDEAK
517. zenbakia
5
Inauteri Festa begibistan da BAZKALTZEN OSPATZEKO AUKERA IZANGO DA AURTEN; TXARTELAK DAGOENEKO SALGAI DIRA nauteri Festa berritua dator. Oraingoan, egunez ospatzeko apustua egin nahi da. Honenbestez, otsailaren 9ko egitarauko hitzordu nagusiak goizetik gauera arte luzatuko dira. Aldaketen artean, afaririk ez dela antolatuko, bazkaria baizik Olarrondo jatetxean.
I
TXARTELA, 18 EUROTAN Otordurako sarrerak 18 eurotan salgai daude otsailaren 6ra arte, NOAUA!ko egoitzan, Irratin eta Txiribogan. Aurtengo Inauteri Festako berrikuntzetako bat dugu bazkariarena, baina ez bakarra. Erraldoien kalejira ospatzeko asmoa dago eta. Prestaketa lanak abiatu dira. Mozorrotzeko gaia berriz, joan den astekarian iragarri genizuen; musika dugu, aurtengo jantziak prestatzeko aitzakia. Aurtengoan, mozorrotzeko aitzakia mu-
sika izango da. Orain, buruari bueltak eman eta otsaileko bigarren larunbaterako jantzia diseinatzen hasteko garaia da. Aurreko astean iragarri genuen moduan,
Gure Pakea elkartekoen urteko batzarra, ostiral honetan
Yoga eta erlaxazio tekniken ikastaroa antolatu dute Aginagan
Urtarrilaren 31n, Andatza Mendi Taldearen bilera
Gure Pakea elkarteko zuzendaritza batzordeak ohiko biltzar nagusia antolatu du ostiral honetan, urtarrilaren 25ean. Deialdi bakarra egin du, arratsaldeko 16:30etarako Artzabalen, elkarteko areto nagusian. Zazpi puntuko gai zerrenda jorratuko dute bileran. Tartean, zuzendaritza talde berria aurkeztuko dute. Hona hemen, bilerako gai zerrenda osoa: 1.- Lehendakariaren agurra. 2.- Aurreko biltzar nagusiaren akta irakurtzea eta onartzea, hala badagokio. 3.- 2012ko memoria irakurtzea eta onartzea, hala badagokio. 4.- Honako hauek irakurtzea eta onartzea, hala badagokie: A 2012-12-31ko diru sarreren eta gastuen balantzea. B 2012-12-31an itxitako diru egoeraren balantzea. 5.- Batzorde berria aurkeztea. 6.- 2013. urtean egin daitezkeen aktibitate berrien proposamenak. 7.- Galde-erantzunak.
San Praixku Guraso Elkarteak, Hitz Aho Udarregi Ikastolako Guraso Elkartearen laguntzaz, eskolan eta etxean haurrei irakasteko yoga eta erlaxazio tekniken ikastaroa antolatu du. Urtarrilaren 28an hasiko da, sei saioz osatua egongo den ikastaroa. Klaseak hain zuzen, Aginagako ludotekan eskainiko dira. Hilaren 28tik aurrera, astelehen arratsaldetan, 17:0019:00 artean. Ikastaroa Marina Pintos yoga irakasleak bideratuko du. Yoga haurrei eta eskola inguruneetan ematen trebatua dago bera. Ikastaro berri honetarako izen ematea irekita dago jada, 687 865 658 telefono zenbakian. Interesdunentzat, gogorarazi berriz; ikastaroa urtarrilaren 28an hasiko dela.
Usurbilgo Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak bere egoeraren berri eman eta egitasmoak aurkezteko bilera bat egiteko asmoa du. Urtarrilaren 31n osteguna, Artzabalen arratsaldeko 19:00etan. Gai zerrenda honakoa izango da: 1.- 2.012 urteko kontuen aurkezpena eta memoria. 2.- 2.013 urterako egiitasmoak. 3.- Galderak eta eskaerak.
Inauteri Festan egingo den bazkarirako txartelak Irratin, Txiribogan eta NOAUA!n daude salgai.
ANTXOMOLANTXAKO BAZKIDEEN BATZARRA Urtarrilaren 29an asteartea, 18:30ean Aginagako ludotekan, bazkideen batzarra antolatu du Antxomolantxa Elkarteak.
berrikuntza nabarmenak izango ditu aurtengo Inauteri Festak. Besteak beste, erraldoiekin kalejira ari dira prestatzen gazte batzuk.
DEBA-ZUMAIARA IRTEERA Otsailaren 10ean igandea. Goizeko 8:00etan trena hartu Debaraino eta kostako bidetik flyschak ikusiz Zumaiara iritsi, berriro herrira trenean itzultzeko.
6
KALEJIRAN
2013ko urtarrilaren 25ean
AGINAGA
KALEBERRI
LONTXO ZUBIRIA
MADDI ZALDUA
Eskubideak galtzen
Dantzatuko da herria!
A
E
ginagan kezkatuta egoteko motiboak dauzkagu gure lurrei datorkien etorkizunagatik. Alde batetik, orain dela urte batzuk egindako arau subsidiarioen aitzakian, nekazaritzarako diren lurrak pabilioiak egiteko erabili nahi dira, noiz eta mundua krisi ekonomiko betean dagoenean, pabiloiak soberan edonon, justifikatu ezinezko moduan. Baina bestelako erasoak ere nozitzen dituzte gure lurrek. Esate baterako, zenbait herritarrek bere sailak modu itsusian ixteko hartu duen jokabidearekin, horrekin batera betidanik herritar guztientzako irekita ezagutu ditugun bideak itxiz. Egia da gero eta lur-sail gehiago dagoela Aginagako erriberetan bere horretan utzita, eta bertako bideak lehen baino gutxiago erabiltzen direla. Baina ez dut uste hori norberak bere lurrak sare astun eta lodiekin ixten hasteko arrazoia denik. Zer nahi dugu, gure erriberak gartzela handi baten itxura hartzea? Gure bizi osoan (eta mende erdia pasea dugu) herritarrentzako zabalik egon diren bideak orain ere zabalik jarraitzea, inguruko herritarrek erriko alaguneetara edo inguruko soroetara joateko betidanik eduki dugun pasatzeko eskubideari eustea... ez dut uste lur-jabetza elkarren aurka daudenik. Eta bitartean ezertan ari al da Usurbilgo udala arazo honetan? Nire iritzia: oraintxe bertan Usurbilgo udaleko agintariak ezikusia egiten ari dira, Aginagako herritarrok eskubideak galtzen ditugun bitartean.
KALEZAR
ATXEGALDE
INMA BALDA
UNAI AIZPURUA
Nork zer ikusi?
L
ntzun,dantzatu, gozatu eta sentitu daiteke. Une tristeak poztu ditzake eta baita alaiak indartu ere. Aurten otsailaren 9an, herria dantzan jarriko da. Musika; hau izan da 2013.urteko inauterietan mozorrotzeko gai aukeratua. Etxeko trapu zaharrak atera eta hautsak astintzeko momentua iritsi zaigu beste behin. Mozorroa erabakitzeko ere nahiko komeri izaten diren arren, guk aukeratu dugu geurea; tela erosi, diseinua egin, koloreak aukeratu … erabaki behar dira orain. Izango dira Elvis Presley-ak, txarangak, Xabier Leteak, batukadak, Amy Winehouse-ak, gitar-joleak, heavyak, Benito Lertxundiak, etabar, baina guk ez dugu horietako bat ere aukeratu. Zuek erabaki al duzue zuena? Prest al duzue? Dantzatuko da herria! Pertsonaia bakoitzak emanen dio bere nortasun, musika eta erritmoa eta ea guztien artean doinu polit bat sortzen dugun! Ondo pasa eta gozatu!
ehenik eta behin, eskerrik asko eman nahi dizkiot linterna txiki bat eskutan duela eta argia eginez Kalezarretik barrena Arratzain aldera doan bidetik gora eta behera paseatzen dabilen horri. Ez linterna horri esker kotxez goazenok ikusten gaituelako, ez! Linterna horri esker kotxez goazenok ilunpetan doan oinezko hori ikusten dugulako! Alferrik ibiliko gara kotxea erabiltzen dugunok eta oinezkook elkarri errua botatzen, zein dabilen okerren leporatuz. Horretan luze aritu gintezke eta ziur aski inora iritsi ez. Hortaz, alferrikako ekintzetan aritu ordez hobe dugu neurriak berehala hartzea. Errazena Udaletxera eskaera luzatzea litzateke: zergatik ez San Estebanera doan bidean bezala argiak jartzea? Bai, aspaldiko eskaera da eta baiezko erantzuna sasoi honetan zaila da, herriko lehentasunak kontuan hartzen baditugu. Beraz, guk geuk hartu beharko ditugu neurriak: ibilgailuz goazenok abiadura murriztu eta oinez goazenok, berriz, guk ikustea baino, besteek gu ikustea askoz garrantzitsuagoa delako izan gaitezen nabarmenago bide horretan. Iluna gainean dugunean denok garbi ikusten dugu oinezkoak ikustaraztea garrantzitsua dela, baina, eguneko argia ahultzen eta iluna erabatekoa ez den momentua aurrekoa baino arriskutsuagoa da: denok erdi argitasun horrekin zerbait ikusten dugula pentsatzen baitugu, arriskutsua gainera etortzen zaigun arte. Horrela edo hartara ez diezaiogun paseatzeari utzi!
U20: zuri eta urdinez
K
azuelan sartuta, Aginagatik urruti. Hor gabiltza olio artean dantzari. Baratxuriari heldu eta piper minaz ihesi. Soziedadetako suak dantzan darraite. Errioa utzi eta olio saltsan igeri, plof plof! Kazuela artetik adi adi begira jarri gara. Zer da hori? Sukaldariek, frantziar soldadu, ingeles gudariek kaleak hartu al dituzte? Guda? Karnabalak? Aste kulturala? Txarangak aurretik, txarangak atzetik. Tiro hotsak bailitzan erritmo berean kalean gora eta behera kuadrilak. Anoetako erreinutik bi kainoikada ziztada bizian. Danba, danba! Anoetatik burrunba dator, bartzelonatar gudariak aurretik. Tiro hotsek jarraitzen dute, beste bi handik, bakarra hemendik. Beste bat entzun da. Bukatzera doa eta danba , azkena. Algara eta poza nagusi. Azkenean erredoblea herriko semearen partetik. Imanol jeneralaren ezusteko estrategia, konkista geurea da!. Historia aldatu da. Dabidek Goliat garaitu du. Bartzelonako ekaitza, Sarriegiren doinuak baretu du. Gu berriz kazuelan, urtero legez. Hurrengo urtean zer? Euria goitik behera, betiko legez. Gure etxean 2 egunetik bat euria egiten du, eta beste eguna ere bustia izan ohi da. Gauza batzuk aldatu dira, beste asko, sekula sekulorum ez. Mundu “erreal” bat bazen munduan…Txuri urdina agian?
HERRIKO TALDEAK
517. zenbakia
7
“Oso latza izan da” liburuaren aurkezpena antolatu dute Aitzaga elkarteak eta Udalak iltzear zegoela, “oso latza izan da” esan ei zuen Joxe Arregik. 1981ko otsaila zen eta Madrilgo ospitale batean hil zen, hori esan eta gutxira. Hortik Euskal Memoria Fundazioak atera berri duen liburuaren izenburua. Urtarrilaren 31n aurkeztuko da liburua Sutegin.
H
Julen Arzuagak apailatu liburuan jaso diren datuak “oso interesgarriak dira, horrelako bildumarik ez baita behin ere egin", adierazi digu Arantxa Manterolak. Beti faltako da zerbait, baina herriz herri sare modukoa osatzen ari dira Fundazioko kideak, "gure istorioak ere konta daitezen, normalean bakarrik istorio ofizialak kontatzen direlako". Alaitz Aizpurua udal zinegotziaren ustez, kontatzeaz gain, gainditzeko ere balio dute urtarrilaren 31n eskainiko den hitzaldiaren moduko ekimenek. Alaitz Aizpuruaren esanetan, tratu txar horiek "kontatu gabe eta transmititu gabe, ariketa hori egin gabe ezin dira gainditu".
SISTEMATIZATUTA Aspaldikoak nahiz azken boladakoak, ugari dira liburuan jaso diren testigantzak. "Garai ezberdinetan lege aldaketak egon dira, babes legal hori ematearren edo. Frankismoaren garaitik sistematizatuta
Urtarrilaren Urtarrilaren 31n egingo da aurkezpena, aurkezpena, Sutegin.
dagoen kontua izan dela konturatu dira liburuaren egileak", adierazi digu Arantxa Manterolak, Aitzagako kideak. 10.000 bat kasu zenbatuta daude liburuan.
goraipatu dute lan hori, Usurbilen dagoeneko aurreratuta dagoelako memoria hori jasotzeko ahalegina, beste herri batzuetan egiteke dagoena.
HERRITAR DENEI IREKIA ELKARLANAREN EMAITZA Usurbilgo Udala eta Euskal Memoria Fundazioaren arteko harremanak lehendik datoz. "Azaroaren 14an, Frankismoa Euskal Herrian eta Usurbilen hitzaldia antolatu genuen Fundaziokoekin batera. Liburu hau bazetorrela jakinik, urtarrilaren 31ko hitzaldia adostu genuen", azaldu digu Alaitz Aizpuruak. Usurbilen bada antzeko argitalpenik, “Herriak badaki” izenekoa. Arantxa Manterolak dioenez, Fundaziokoek beti
Herritar guztiei zuzendutako hitzaldia dela dio Arantxa Manterolak: “une politiko honetan, non eta sufrimendu guztiak gogoratu eta argitaratu behar diren, uste dut herritar guztiek jakiteko modukoa dela hauxe”, tratu txar eta tortura kasuena alegia. Nuria Alzugaraik aurkeztuko du liburua. Leire Gallastegi donostiarrak bere testigantza eskainiko du eta Usurbilen antzekorik jasan dutenen testigantzak jasotzeko ahaleginean ari dira Aitzagakoak.
Usurbilen 40 bat kasu zenbatu dira “Oso latza izan da” (2012) liburuaren tematika ere ukitzen du “Herriak badaki, Usurbilgo memoria errepresiboa” (2002) izeneko liburuak. 1973tik 2002ra, torturak eta tratu txarrak salatu dituzten 33 herritar ageri dira liburu horretan. 2002tik 2013ra, beste sei salaketa izan dira Usurbilen. Guztira, 40 bat kasu. Eta hauetaz aparte, badira tratu txarrak jaso izan zituzten beste herritar batzuk baina ez zuten sekula publikoki salatzerik nahi izan.
Urtarrilaren 31n, hitzaldia Sutegin 19:30ean, Sutegin. Antolatzaileak: Aitzaga elkartea, Usurbilgo Udala. Aurkezlea: Nuria Alzugarai. Testigantzak: Leire Gallastegi eta hainbat herritar.
8
ELKARRIZKETA
2013ko urtarrilaren 25ean
Euskara ikasten ari direnen omenez, larunbateko Korrikaren jaialdia Korrika badator martxoan. Ekimenaren 18. edizioan euskara ikasten ari direnak omendu nahi dituzte. Lehenengo omenaldia hain zuzen, larunbat honetan jasoko dute: Usurbilen egingo den festan. xotx festa izango da frontoi inguruan, eta egun osoz. Jaialdiari buruz eta martxoko Korrika 18 prestatzeko herrian osatu den batzordeari buruzko zehaztasun gehiago Iker Urmenetak eman dizkigu, LasarteOria eta Usurbilgo Korrikako arduradunak.
kumeen zortziko taldeak osatzea da. Printzipioz 16 urtetik gorakoentzako frogak izango lirateke eta asmoa da gehienbat, Korrikaren aurtengo omenduak euskara ikasten ari direnak izanik, ikasleak parte hartzea. Baina baita ere herrira irekitzea eta usurbildarrak ere parte hartzeko aukera izatea.
T
Korrika Batzordea zer helbururekin osatu da? Iker Urmeneta. Korrika bera eta Korrikaren aurretik egin beharreko lana koordinatzeko osatu da. Helburu nagusia, kasu honetan Usurbil mailan egin beharreko ekintzak guztion artean auzolanean eta elkarlanean burutzea da. Horregatik, zenbat eta jende edo eragile gehienek parte hartu, gauza gehiago egiteko aukera egongo da. Bilguneak herriko eragileek bertan parte hartu eta proposamenak egiteko aukera ematen du. Guztion artean, Korrika ahalik eta indartsuena egiteko.
Korrika heldu artean, zer egingo da herrian?
Iker o arduraduna Iker Urmeneta, Korrikak Korrikako arduraduna Usurbilen eta Lasarte- Orian.
IKER URMENETA “Korrika Batzordean, herriko eragileek parte hartu eta proposamenak egiteko aukera dute” I. U. Lehenengo bileran gehienbat, AEKren partetik zeuden proposamenak bota ziren. Eta bilerara azaldu ziren eragileek ere bota zituzten euren proposamenak. Printzipioz, Korrika Kultural barnean Usurbil mailan omenaldia dagoenez larunbatean, ez genuen planteatzen ekitaldi nagusirik egitea Korrika bitarte. Baina bai badaudela ekintza batzuk
zehaztu zirenak. Bat, ginkanarena. Euskal Herri mailako ekimen bat izango da. Eskualdeka, aurre kanporaketak egitea planteatzen da. Gero Gipuzkoa mailan herrialdeko kanporaketa izango litzateke, eta finala, Baionan martxoaren 24an, Korrika bukatzen den egunean.
Aurtengo nobedadeetako bat da ginkana. I. U. Denetariko probak egongo dira. Kirol probak, bertsoak egiteko probak… Gune bakoitzean proba bat egin beharko da. Frogak gaindituta pista izango lukete hurrengo gunera joateko. Asmoa gizon eta ema-
Taldea nola osatzeko asmoa duzue? I. U. Urtarrilaren 28ra arte taldeak apuntatzeko epea izango da. Euskaltegian eta tabernetan jarriko ditugu zerrendak. Zortziko taldeak izango dira. Taldeak osatu, apuntatu eta telefono bat eman dezatela. Otsailean aurre kanporaketak egingo dira. Martxoan, herrialde mailako final aurrekoa egingo litzateke eta finala martxoaren 24an. Talde bakoitzeko 40 euro ordaindu beharko dira, 5 euro pertsonako eta kamiseta bat izango du opari. Eta gero irabazleak ere sari bat izango luke. Eta finalera iritsiz gero Baionan, sari potoloagoa izango litzateke.
Euskararen aldeko lasterketa bat baino zerbait gehiago Ginkanaren helburua Korrika laguntzea izango da. Ekarpenak egiteko, herritarrek ze beste aukera izango dituzte? Iker Urmeneta. Korrika Laguntzailea. 12 euro ordainduta pin bat jasotzen da. Bere datuak jasota, astebeteko epean etxera txartel bat iritsiko litzaioke, eta txartel horren bidez izango luke aukera zenbait dendetan, deskontuak edo beherapenak jaso-
tzeko. Katalogo bat atera dute, katalogo horiek ikusgai jarri ditugu. Katalogo horietan agertzen diren dendetan beherapenak jasotzeko aukera izango lukete. Korrika laguntzaile egiteko aukera dugu Usurbilen, Aitzagan, Txirristran eta euskaltegian. Herritarrak horren bidez ere Korrika laguntzera animatzen ditugu. Badakigu Korrika euskararen aldeko lasterketa bat dela, baina
horren atzean ere diru bilketa bat egiteko asmoa dago. Beste aukera, kilometroa, kilometro erdia… erostea. I. U. Aurrerago Korrika Lagun egiteko aukera egongo da. Korrika Lagunekin, dendek edo elkarteek aukera izango dute nahi duten ekarpen ekonomikoa egiteko. Eta gero jada, kilometroak erosteko aukera izango lukete,
norbanako, elkarte, dena delako enpresek… Hori jada, aurrerago egingo genukeen lan bat izango da. Komentatu, mus txapelketa bat antolatzeko asmoa dugula Gipuzkoa mailan. Usurbilen ere hori egiteko asmoa dugula. Datak oraindik zehazteke daude. Asmoa, kanporaketak herrian egin eta finala sariekin, Gipuzkoa mailakoa izatea da.
ELKARRIZKETA
517. zenbakia
“Ikasleak dira aurtengo protagonistak” Ikasleak omenduko dituen larunbateko jaialdiaren eta Korrikaren atarian, zer giro bizi duzue euskaltegian? Iker Urmeneta. Ikasleak kontzientziatu nahi ditugu, beraiek direla aurtengo protagonistak eta beraiek hartu behar dutela paper hori. Omenaldiaren eguna horretara dator. Asmoa zen, jai honen bidez beraiek ere omentzea. Eta jai horretan ere, euskaraz hitz egiteko, beste herritarrekin hartu emanak izateko eta euskaraz bizi daitekeela frogatzeko, aukera izatea. Zer izango dugu larunbatean Usurbilen? I. U. Nazio mailako ekitaldi bat izango da. Euskal Herri osoko ikasleak, jende oro etorriko da. Printzipioz egitarauari dagokionez, kale animazioarekin hasiko da eguna 11:00ak aldera. 13:00etan bertsolariak eta txotx irekiera izango dugu. Sagardotegi festa moduko bat antolatu da frontoi eta Dema plaza inguruan. Gero jada 14:00etan bazkaria izango da, Bizkaiko EHNEkoek prestatuko dute. 16:30etan, garrantzitsuena, ekitaldia izango da eta bertan omenduko dira euskara ikasten ari direnak. 18:00etan erromeria izango
9
Larunbaterako sarrerak salgai dira oraindik Korrika Omenaldirako sarrerak salgai jarri dituzte 10 eurotan, Etumeta AEK euskaltegian, Txirristran eta Aitzagan. Sarreraren truke, Dema plazan eta frontoian kokatuko den sagardotegian bazkaldu, sagardoa edan, edota iluntzean, Esne Beltzaren kontzertua ikusi ahal izango da.
EGITARAUA
Esne Beltza arituko da larunbatean frontoian, Korrika Omenaldian.
KORRIKA OMENALDIA Kale animazioarekin hasiko da larunbateko festa. Eta 13:00etan txotx irekiera egingo da dugu, dantzatzeko. 19:00etan kantu jira izango dugu Usurbilgo Kantu Taldearen eskutik. Eta gero 21:00etan Esne Beltzak kontzertua eskainiko du, talde hau baita Korrikaren kanta egin duena.
Zer aurreikuspen dituzue larunbaterako? I. U. Jendea Euskal Herriko herrialde guztietatik etorriko dela aurreikusten da. Herritarrak parte hartzera animatzen ditugu. Eguneko jai bat izango da. Gauerdira arte luzatzea aurreikusten da. Ahalik eta jende gehiena bildu nahi dugu; haurrak, gazteak, helduak… eta bereziki ikasleak. Guztien artean euskararen jai bat izatea nahi da Usurbilen.
Korrika Batzordean parte hartzeko gonbitea Herri eragileek edo herritarrek zer ekarpen egin dezakete Korrika Batzordean? Iker Urmeneta. Nahi duenak euskaltegira etorri eta gurekin
harremanetan jarri dadila. Ez dago inolako arazorik euren proposamenak aurrera ateratzeko. Gu pozik, beraien parte hartzearekin.
Urtarrilak 26, larunbata Korrika Omenaldia: Ikasleen jaia Goiz osoan zehar, kale animazioa (trikitilariak, txaranga…). 13:00 Bertsolariak eta kupelen irekiera. 14:30 Bazkaria. 16:30 Ekitaldi nagusia. 18:00 Erromeria. 19:00 Kantu jira. 21:00 Esne Beltzaren kontzertua. Informazio gehiago: korrika.org edo 607 609 379 (Etumeta AEK euskaltegia).
Kontzertu gaua, Usurbilgo Gaztetxean Korrika Omenaldiko jaia bukatu ostean, larunbat gauerditik aurrera kontzertu gaua antolatu dute Usurbilgo Gaztetxean. Makulu Ken eta Mendeku Itxua taldeen emanaldia ikusteko aukera egongo da, Alkartasuna Kooperatibako egoitza ohian. Berri eman dutenez, “ateratako dirua Korrikako kilometroa erosteko erabiliko da”.
10
IRUDITAN
2013ko urtarrilaren 25ean
Urak gainezka / Urak igaro ondoren UR-JASAK EZ ZITUEN KALTE HANDIAK ERAGIN, BAINA KEZKA NAGUSI IZAN ZEN HAINBAT ORDUZ Babilonia, urak gainezka
Babilonia, ur-jasa igaro ondoren
Santuenea, urak gainezka
Santuenea, ur-jasa igaro ondoren
Atallu, urak gainezka
Atallu, ur-jasa igaro ondoren
Zubieta, urak gainezka
Zubieta, ur-jasa igaro ondoren
PIL-PILEAN 11
517. zenbakia
55 hektarea lur, herri osoa elikatzeko nahikoa ontuak larri dabiltza bazterretan. Lan gabe geratzeko beldur naiz. Biharamunean zer? Nola elikatuko gara etxean? Honela dio Usurbiltzenek argitara eman berri duen diptikoak. Orain gutxi egin duten ikerketa baten arabera, “nahikoa genituzke 55 hektarea lur modu egokian lantzea Usurbilgo herritar guztiak elikatzeko. Eta lurra soberan dugu”. Xehetasun gehiago eskainiko dituzte otsailaren 2an antolatu dituzten jardunaldietan.
K
Usurbil, elikaduran ere burujabe? du izenburu Usurbiltzenek otsailaren 2rako Sutegin antolatu duen topaketak. Goizeko 9:30ean hasi eta arratsaldeko 18:00etan amaituko da eta partehartzailea eta bizia izango dela diote. Haurrak zaintzeko zerbitzua ere izango da, hala behar izanez gero. Izenematea telefonoz (618 868 188) edota emailez usurbil.elikadura@gmail.com helbidean egin daiteke.
Etxalde EH baserritarren mugimendua ere ari da ostegun honetako jardunaldia sustatzen.
“ELIKADURA BURUJABETZA ETA FINANTZA ETIKOAK” Aurreko asteko NOAUA!n aurreratu genuen moduan, “Elikadura burujabetza eta finantza etikoak” jardunaldiak egingo dira ostegun honetan, urtarrilak 24, Sutegin eta Potxoenean. Fiare eta
Via Campesina taldeen ekimenak, bistan denez, Usurbiltzenen antzeko abiapuntua du. Ostegun honetako jardunaldietan izena emateko epea irekita dago oraindik. 944 153 496 (Itziar). Edota e-mailez, hona idatziz: finantzaketaburujabetza@gmail.com
517. zenbakia
ITAYA GAZTE TALDEAREN TARTEA
13
Abiadura handiko trena: behar al duzu? URTARRILAREN 27AN “AHT-AREN AURKAKO BORROKA ETA DESOBEDIENTZIA” HITZALDIA GAZTETXEAN rtarrilak 27, igandean Usurbilgo Gaztetxean arratsaldeko 18:30etan “AHTaren aurkako borroka eta desobedientzia” hitzaldia izango da Mugitu! Mugimenduko Mikel Alvarezen eskutik.
U
Argi dago Euskal Herrian garraiobide arazo bat dugula. Lurralde osoa errepidez josia dugu eta, hala ere, bertan ibiltzen den trafikoa geroz eta handiagoa da. Arazo honek irtenbide garbia du: garraiobide gehiago, handiagoak, azkarragoak … behar ditugu. Hala al da? Azter dezagun gai hau. Arazo bati soluzioa aurkitzeko orduan ez da egokia errazena dirudien konponbideari heltzea, arazoaren iturrira jo behar da. Hau ikusirik, zein da Euskal Herriko garraio sarearen arazo iturria? Euskal Gobernuak dio garraioaren eboluzioa ikusirik etorkizunean auto eta kamioi gehiago ibiliko direla errepideetan eta horri aurre egiteko ari dira eraikitzen Donostiako zinturoi berria, Gasteiz Eibar autobidea, Abiadura Handiko Trena … Baina, hau ez da arazoaren iturrira joatea! Arazoaren iturria garbia da: garraioaren gorakada.
KAMIOIEN JARIOA Arazoa identifikatu dugu, garraioaren igoera etengabea, azter dezagun hau. Euskal Herriko garraioaren portzentaia altu bat Frantzia-Espainia konexioa egiteko kamioiak dira. Kamioi guzti hauek Euskal Herritik pasatzen dira berentzako biderik azkarrena eta merkeena delako eta guri ez digute sosik ere uzten; errepide gehiago eraikitzen jarraitzen badugu normala kamioi gehiago pasatzea.
Mugitu! Mugimenduko ordezkari batek emango du igandeko hitzaldia.
Bestalde, Euskal Herri barruko garraioen gehiengoa ikasleen edo langileen lanpostuetarako joanaldiak dira, garraio hauek eskualdetik kanpo gutxietan izaten direlarik. Garraioen %25a aisialdikoak dira, hauek ere gehienetan eskualde barrukoak izanik. Abiadura handiko trenak hiriburuak lotuko lituzke, merkantzia garraiorik gabe. Datu ofizialak ikusirik, honek Euskal Herriko trafikoaren %2a baino gutxiago suposatzen du. Hau ikusirik garbi dago, Euskal Herrian eskualde barruko garraioa bultzatu behar dela arazoari benetan aurre egiteko. Garraio publikoaren sarea hobetu, lanpostuetara joateko autoa elkarbanatu, bertako produktuak bertan kontsumitu… 5000 milioi? AHTan gastatu ordez horrelako soluzioak bultzatuko balira ziur egon Euskal Herriko garraio arazoa
asko hobetuko litzatekeela. Behar al duzu Abiadura Handiko Trena? ITAYA taldea
Mugitu Mugimendua Mugitu Mugimenduak helburutzat ditu AHT proiektuaren inposaketari aurre egitea eta jendartean garraio eta gizarte ereduaren inguruko benetako eztabaida ematea, hala nola, herrien erabakitzeko ahalmena errespetatua izan dadin lortzea. http://mugitu.blogspot.com.es/
Urtarrilak 27, igandea AHT-aren aurkako borroka eta desobedientzia. Hitzaldia arratsaldeko 18:30ean Usurbilgo Gaztetxean. Hizlaria: Mikel Alvarez, Mugitu! mugimendukoa.
14
HERRIKO TALDEAK
2013ko urtarrilaren 25ean
Kantu taldekoekin entseatzeko gonbita ASTEARTE ARRATSALDETAN ELKARTZEN DIRA UDARREGI IKASTOLAN, SUSI ELOSEGI IRAKASLEAREKIN rtarrileko kantujira larunbateko Korrika Omenaldiaren baitan ospatuko da. Hitzordu honetan parte hartzeaz gain, herritarrak entsegu saioetara gonbidatzen dituzte Kantu Taldekoek. Asteartero biltzen dira, 18:30-19:30 artean Udarregi Ikastolan, Susi Elosegi irakaslearen gidaritzapean. Izen ematea, 5 eurokoa da.
U
Kantu Taldetik berri eman dutenez, "gurean edonork har dezake parte. Euskal Kantak ikasteko eta kantatzeko gogoa edukitzea nahikoa da. Gure kantagintza sustatuz eta transmitituz aurrera jarraituko dugu euskaraz abestea nahi dugulako, gure kultura eta izaera propioa adierazi nahi dugulako, gure herria maite dugulako... Azken batean, abesten duen HERRIA ez da inoiz hilko!". Zenbait berrikuntza txertatu dituztela ere gaineratu dute Kantu Taldekoek, eta
Kutsaduraren aurkako elkarretaratzea Ingurumenari loturiko bi hitzordu deitu ditu ITAYA Gazte Asanbladak asteotarako. Lehena, igande honetarako, 18:30ean Usurbilgo Gaztetxean. Bigarrenik, kutsaduraren aurkako elkarretaratzea deitu dute otsailaren 1erako, 20:00etan Mikel Laboa plazan.
Entseguetako batean ateratako argazkian ageri dira Usurbilgo Kantu Taldeko hainbat kide.
Santa Ageda bezperari begira daudela jada. "Aurten kantu berriekin (zaharrak birkantatuz) hasi gara: Mikel Markezen "Hiri hartan izan zen", Uxue Alberdiren "Zure besarkadari jarriak", herrikoia
den "Lelotxo monta単ako" edo Zea Maysen "Negua joan da ta", besteak beste. Santa Ageda bezpera ere bertan dugunez entseguetan sartuko gara orain", adierazi dute.
Bihurri haur ludotekan izen emateko garaia da azkidetzak ordaintzeko epea ireki dute Bihurri haur ludotekakoek. Bertako kide egin nahi dutenek, bazkide berriek alegia, 30 euro ordaindu beharko dituzte. Jada bazkide direnek 10 euro. Bazkide izateari utzi nahi diotenek orain dute baita, giltzak itzultzeko garaia. Izen emate epe hau martxora arte luzatuko da. Apuntatzeko, asteazken arratsaldetan, 17:0018:00 artean garai bateko Gure Pakea elkarteko egoitzara gerturatu beharko da. Ordainketari buruzko argibide gehiago ere bertan jaso ahal izango dira.
B
Asteazken arratsaldetan eman daiteke izena, 17:00etatik 18:00etara Gure Pakea elkartean.
IZERDI PATSETAN
517. zenbakia
“Denbora dezente daramate igandeko proba prestatzen” xirrindulariz beteko dira Andatza inguruak, igande goiz honetan, Irisasi BTT 2013 “Hotzak akabatzen” mendi zeharkaldia ospatuko baita. Partaideentzat, 9:30etan jarri dute biltzeko hitzordua frontoian. Izena eman ez dutenek, 8:15-9:30 artean ager daitezela apuntatzera, pilotalekura. Amaitzean, barrikotea, hamaiketakoa eta opariak zozketatuko dira. Iaz proban parte hartu zutenetako bat, Miren Ezeiza dugu. Esperientzia errepikatu asmo du urtarrilaren 27an.
T
Nolatan animatu zara berriz proba honetan parte hartzera? Miren Ezeiza. Iaz probatu genuen. Zirkuitua egitera bi igande lehenago joan ginen eta gustatu egin zitzaigun. Baita proba eguneko giroa ere.
Ibilbidean aldaketak aurten. Nola eragingo dizue? M. E. Lasai hartu beharra dago, kilometro asko izango baitira, bukaera nahiko gogorra izango dela iruditzen zait. Iaz, Andatzatik behin pistara sartu eta Txokoaldera jaitsi ginen. Aurten, jaitsiera ez da hain zuzena izango.
Iazkoan eguraldia ez zenuten zuen alde izan. M. E. Ikusgarria izan zen. Eguraldi txarra iragarria zegoen arren, ez genuen elurrik espero. Ez da berdina, talde murriztu batean igo edo hainbeste jende igo. Bat bestearen atzetik igo ginen. Erorketengatik ere, baina nik gehienbat hotzagatik jaitsieran sufritu nuen.
Iaz adibidez, 200 partaide baina emakume gutxi, ezta? M. E. Hiruzpalau eta ezagunak; ni, laguna, Zubietako bat,
15
Selekzioarekin jokatzeko deialdia Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, bigarrenez Eneko Iribar Zumeta eskubaloiko infantilen taldeko jokalaria, Gipuzkoako Selekzioarekin jokatzera deitu dute. Gipuzkoako Selekzioarekin entrenatu ahal izango du, igande honetan, 10:00-12:00 artean Zumarragako Ispilla kiroldegian.
Pilota partidak Urtarrilak 25 ostirala,
Miren Ezeizak eman dizkigu zeharkaldiaren xehetasun gehiago.
eta besteren bat izango zen. Aurten ere ez dakit zenbat izango garen, baina pentsatzen dut berdinak izango garela, beste inor apuntatzen ez bada behintzat. Neskak parte hartzera animatzen ditut. Bizikletan, entrenamenduetan ordu asko behar dituzu. Aurreko probetan eta helburu batzuk lortzeko, familia pixka bat aparte utzi behar da.
Familia, lana eta kirola uztartu beharra. Nola antolatzen zara? M. E. Orduz kanpo entrenatu beharra dago. Gu normalean gauetan. Iluntzeko 20:30etatik 22:30ak arte hartu izan ditugu bizikletak eta linternekin ibili izan gara Igeldotik barrena. Hori astean zehar. Eta gero asteburuetan, hemendik Itziar eta Deba aldera, Tolosara, edo Zumarragako buelta egin izan dugu.
Proba honen ondoren, 2013ari begira zer asmo? M. E. Hasiera batean Treparriscos egiteko asmoa genuen. Aurre inskripzioa egin dugu, baina ez zaigu tokatu. Helburu bat dugu orain, lagun arteko lilatoia prestatzea. Eta gero ateratzen diren probekin, ikusiko dugu zer egin. Duatloiekin aurten oso ilusionatuta gaude. Iaz
ondo joan zitzaizkigun. Ia Behobian parte hartzen dugun.
Iganderako apuntatu ez direnentzat azken hitzak. M. E. Ibilaldi oso polita dela. Egun polita plan desberdin bat egin eta ondo pasatzeko. Hamaiketako eta sari asko daude gainera. Hori bai, prestatuta etor daitezela. Antolatzaileei esan bikain aritu zirela, eta aurten berdin izango dela espero dut. Denbora dezente daramate proba hau prestatzen. Bete lanak egin behar izan dituzte bideko zati batzuetan. Beraien aldetik ere, lan asko egin dute.
“Hotzak akabatzen” Trabesia herrikoia izango da, denborarik hartu gabe. Irteera eta helmuga: Usurbilgo frontoian. Irteera ordua: 9:30ean. Bukaeran: Hamaiketako bikaina barrikote eta guzti eta opari zozketa. Kamisetak: izena ematen duten aurreneko 250 partehartzaileek kamiseta berria izango dute opari. Dutxak: herriko kiroldegian. Bizikletak garbitzeko mangerak jarriko dira. Kaskoa, derrigorrezkoa. Luzera: 2 ibilbide, motza eta luzea. Zailtasun maila: Ertaina.
19:00etan Aginagan Euskal Herriko Txapelketa Eskuz binaka nagusiak USURBIL (A. Portu-J. Urruzola) ZARAMAGA (Gasteiz) Udaberri Txapelketa Eskuz binaka nagusiak 1. maila USURBIL (Mendizabal-Katalina) AÑORGA 1 Paleta Goma nagusiak 2. maila USURBIL 1 (Alzuri-Urdanpilleta) BELOKI 1 (Zumarraga) Paleta Goma nagusiak 1. maila USURBIL (J. Arruti - J. Olaizola) IKASBERRI (Azpeitia)
Urtarrilak 27 igandea Eguerdiko 11:30ean Usurbilen Eskuz binaka alebinak USURBIL (J. Zumeta-I. Galarraga) HERNANI 2 Eskuz binaka jubenilak 3. maila USURBIL (Portularrume-Irazusta) EIBAR 1
Futbol partidak Urtarrilak 26, larunbata 10:00 Alebin Mutilak Futbol 8 Udarregi 5 10:00 Alebin Mutilak Futbol 8 Udarregi 6A. 11:15 Infantil neskak F-8. 15:30 Neskak. 17:30 Jubenilak.
Urtarrilak 27, igandea 10:00 Alebinak Futbol Eskola.
16
GAZI, GOZO, GEZA
ETXEBIZITZA Salgai Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela balkoiekin (horietako bat itxia), bi komun, igogailua eta ganbara handia. Lehen 240.000 eurotan, orain 216.000 eurotan!!! 662 056 899 Pisua salgai Txaramunton. Berria, bi logela, egongela, terraza ikusgarria. Trastero handia. 276.000 euro. 615 720 245. Pisu bat salgai Atxegalden. 3 gela, bi komun, sukalde eta salarekin. 662 439 880. Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan (216.000 euro inguru) Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115 metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sailean. 665720913 / 665720914 Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914. Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4. pisua. Kanpoaldera ematen du, eguzkitsua. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komu-
2013ko urtarrilaren 25ean
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.com Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, arratsaldeko 18:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. na, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 90 m pisua salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua, bizitzen jartzeko. 699680265. 32 milioi pezeta. Etxebizitza bat salgai Usurbilen. 60 metro. 3 gela, egongela, sukaldea, komuna eta trasteroa. 943 37 26 33 - 943 36 22 15. Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro koadro trasteroa, berrituta, fatxada, teilatua konpondu berriak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.
Alokairuan Etxe bat alokatzen da Santuenean. Tel. 679 366 415. Alokairuan dagoen etxe bat konpartitzeko pertsona baten bila nabil. 661568471 Usurbilgo kaxkoan etxe bat alokatzen da, 3 gela, sukaldea, komuna, egongela, trasteroa eta igogailuarekin. 943 37 14 95 695 76 78 21 – 657 71 13 35
Zorionak Inge! 5 urte beteko dituzu urtarrilaren 26an. Zorionak eta muxu handi handi bat familikoen partez!
Pisua edo pisuko gelak alokatzen dira Kontseju Zarra kalean. Pisu eguzkitsua, kanpoaldera ematen du. Alokairu prezioa: 700 euro (pisu osoa), 300 euro gela bakoitza. 650 262 101 / 678 697 213.
MOTORRA salmenta, garajeak Garaje itxi bat alokagai Artzabalen, frontoi ondoan. 647120253 Peugeot Satelis markako motoa salgai. 4.000 km. Urte eta erdi du. 627 342 464. Lokal bat alokatzen da Atxegalden. 2 solairu ditu, eta 90 metro. Tel. 653 714 672.
Usurbilgo neska gazte arduraduna, arratsaldeetan 6-12 urtetako umeei, inglesa irakasteko prest, baita etxeko lanak egiten laguntzeko. Esperientzia daukat. Prezioa adostuko da: 684092731 Esperientzia haurrak zaintzen, Udajolaseko begirale eta haur hezkuntzako ikasketekin. 661 626 500 (Maialen).
Txaramunto kalean garaje itxia alokatzen da. 620 416 963.
Neska gazte esperiantziaduna, akademian lan egindakoa, LH 1. mailatik Batxilergoko 2.mailara arteko ikasleei klaseak emateko prest. 685 772 602 (Nerea)
Logela bat alokatzen da Usurbilgo pisu berritu batean. 657 700 408
1999. urteko Ford Mondeo familiarra salgai, 1.500 eurotan. Egoera onean. 652 706 518
24 urteko mutil bat eskaintzen da LH-ko eta DBH-ko klase partikularrak emateko. 636601644
Bi solairuko etxea alokairuan Kalezarren. Baratzea egiteko aukera. 665 720 913.
Garajea salgai Txaramunton. 15 metro karratu, 28.000 euro. Negoziagarria. 667 715 075
Matematika klaseak, maila guztietan, 19 urtetako esperientzia, 646717676
Pisua alokagai Santuenean, berria, dena kanpoaldera, argitasun handikoa. 67 7471 648.
Seat Ibiza salgai. 1004 TDI. 2004. urtekoa. Oso egoera onean. 2.000 euro. 667 715 075
4 logeletako etxebizitza bat alokatzen da Atxegalden. 659389707 nerezabala1@gmail.com
Karbonozko bizikleta bat salgai. Ultegra taldekoa. Prezio ona. 600 244 126.
Usurbilgo neska euskalduna naiz, goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. 688 661 997 / 943 365 005".
Pisua alokairuan Santuenean, 65m berritua, 2 logela, 650 euro. Tf: 667 438 145.
Baju komertziala salgai Atxegalden. 50m2, etxebizitza lizentzia ateratzeko aukera. 659389707 nerezabala1@gmail.com
Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346 Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318
LANPOSTUAK Lan eskaerak
Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil (ekainetik aurrera). 622 856 181.
Mutil katalan gazte euskaldun berri bat eskaintzen da, adinekoak zaintzeko edo katalanerako klaseak emateko. 677 290 212 (Roger).
85 metroko etxebizitza alokatzen dut kaxkoan. 3 gela, 2 terraza eta trasteroa. 616064059 (gauetan deitu).
Neska euskalduna, 47 urte ditut. Geriatriako titulua dut eta arratsaldetan jendea zaintzeko prest nago. 618 558 842
Zorionak Luken! Sekulako festa prestatu genuen 22an zuretzat!! Milaka muxutxu goxo zure lehen urtebetetzean Danel, Unax eta gurasoen partez!!
Zorionak IĂąaki! Urtarrilaren 23an, 10 urte egin dituzu. Afaria oso goxoa zegoen!!! Horrela izaten jarraitu, edo agian pixka bat txintxoago eh!!!! Ondo ondo pasa eguna!
Neska gazte bat eskaintzen da umeak zaindu eta klase partikularrak emateko. Telefonoa: 660 778 314 (Maddi) 21 urteko neska usurbildar euskaldun bat, haurrak zaindu edota klase partikularrak emateko LH-n nahiz DBH-n. Esperientziaduna. 666 041 971 (Ane) Jardineritzako lanak egiten ditut txukun eta modu onean: 677 443 140 (IĂąaki). 18 urteko mutil bat lanerako prest. Baratzean laguntzeko, morroi lanetarako, tabernan lan egiteko edo enkarguak egiteko. Tlf.: 626 735 354. Interna moduan edo orduka lan
Heriotzak Rufina Arregi Ameztoy 87 urterekin hil zen urtarrilaren 22an, Aginaga Eleuterio Errasti Reparaz 81 urterekin hil zen urtarrilaren 21ean, Aginaga
GAZI, GOZO, GEZA
517. zenbakia
egingo nuke. 636929990. Helduak zaindu edota etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. 608 774 999. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 609632030. Zerbitzari edo sukaldari laguntzaile moduan lan egingo nuke. 650 032 454. Esperientzia handia izan eta arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296. Ontziak garbitzeko edo sukaldari laguntzaile gisa lan egingo nuke. 677 108 568 Emakume esperientziadun bat eskaintzen da umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanak egiteko eta ostalaritza lanetan aritzeko. Interna moduan ere bai. 673 445 903. Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 Umeak zainduko nituzke arratsaldez edo zerbitzari moduan lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845.
Neska euskalduna eta usurbildarra, eta arratsaldetan haurrak zaintzeko zein klase partikularrak emateko prest. Atzerriko Hizkuntzako Majisteritzan eta Haur Hezkuntzan diplomatua. Badut esperientzia. 652712099.
BESTELAKOAK Karbonozko bizikleta erdi berria salgai. Prezio ona. Tel. 600 244 126 Txamarra eta jertse bat galdu dira Atxegalden. Udarregira igo eta jeisteko eskailera ondoan. Aurkitu badituzu deitu 660 779 160
Lan eskaintzak
Su egurra salgai. Haitza eta Pagoa. (Etxera eramaten da). 667 232 300
Usurbil aldean komertzialak behar dira. Seriotasuna eta baldintza onak. 943 440 487.
Gazte usurbildarra, ordenagailuko klaseak etxeetan emateko prest. 943 360 503/672 718 721.
Eskuz egindako egurrezko pala txiki bat galdu genuen herriko frontoian. Norbaitek aurkitu badu, itzultzea eskertuko genioke. Tel. 639 469 577. Larru itxura duen txaketa beltz bat aurkitu dugu Aginagako frontoian. Norbaitek galdu badu, udaltzainetatik pasa bila. Graduatutako betaurrekoak galdu ditut Usurbilen, Heat markakoak (berri berriak) eta metalezko fundarekin (beltz kolorekoak). Norbaitek aurkitu baditu
udaltzaingoan utzi edo telefono mezua bidaltzea eskertuko nuke (675 703 276). Maxi-Cosi Cabriofix eserlekua salgai gehi Maxi-Cosi EasyFix basea, kotxearen Isofixean lotzeko. 130 euro: 657795378 Usurbilgo gaztainak salgai. 635 709 267 (Iker) Hainbat produktu erabili gabeak salgai: uretako aleta berriak, mendiko bota teknikoak ("La Sportiva"), patinak (44 neurrikoak), eta erabiliagoak dauden "esku libreak". 679 471 831 (Jon) Artzai txakurkumeak Orbea arrazakoak salgai 637 974 994
Telefono interesgarriak Udala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 371 951 Atez ateko bulegoa . . . . . . . . . . 900 776 776 Udaltzaingoa. . . . . . . . . . . . . . . . . 943 361 112 Udal zerbitzuak (Brigada) . . . . . . 943 370 148 Gizarte Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . 943 377 110 Diputazioa - Basetxea . . . . . . . . . 943 361 215 Bake Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . . 943 372 336 Udarregi Ikastola . . . . . . . . . . . . . 943 361 216 Haur Eskola. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 374 061 Zubietako Lanbide Eskola. . . . . . 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra . . . . . . 943 372 077 Hastapen tailerrak . . . . . . . . . . . . 943 360 465 KZgunea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 023 684 Oiardo Kiroldegia. . . . . . . . . . . . . 943 372 498 Sutegi Udal Liburutegia . . . . . . . 943 360 692 Zumarte Musika Eskola. . . . . . . . 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia . . . . . . 607 609 379 Kalezar Eguneko Zentroa . . . . . . 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza . . . . . 943 368 770 Gure Elkartea Zahar Egoitza . . . . 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza. . . . . . . . . . 943 366 340 Abere-Landare Babeslea. . . . . . . 943 376 650
17
Taxia (Angel) . . . . . . . . . . . . . . . . . 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz) . . . . . . . . . . . . . 677 373 466 Eusko Tren. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 470 976 Korreos - posta zerbitzua. . . . . . 943 362 894 Anbulategia. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 362 013 Oa botika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 376 076 Iturralde botika . . . . . . . . . . . . . . 943 363 395 DYA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 464 622 Gurutze Gorria . . . . . . . . . . . . . . . 943 272 222 Emergentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 112 Genero-indarkeria, arreta. . 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea . . . . . . . . . 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa . . . . . . 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala . . . . . 943 364 740 Banco Guipuzcoano . . . . . . . . . . 943 370 006 Banco Popular Español . . . . . . . . 943 370 411 BBVA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 377 155 Caja Rural Kutxa . . . . . . . . . . . . . . 943 368 842 Argindarra - Iberdrola. . . . . . . . . 901 202 020 Gas naturala - Naturgas . . . . . . 902 123 456 Telefonica . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1004 Euskaltel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 900 840 840
Etxean egindako ardi gazta saltzen da. 687 348 223 Akordeoia saltzen dut. Gutxi erabilia. 943 370 344. Hemengo babarruna salgai: 637 974 994. Zaldi bat jartzeko lursaila alokatuko nuke 616260 451 Hemengo intxaurrak salgai. 943 67 11 60. Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi? 665 745 071 (Iñaki). Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113.
TRUKEAN, OPARI Angora arrazako 10 katu txiki opari. 628 745 443.
Goardiako farmaziak urtarrilak 24 / otsailak 3 Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena U R T E
24 25 26 27 28 29 30
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6 Lasarte
Osteguna
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
Ostirala
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
Larunbata
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
Igandea
GANDARIAS-URIBE Iñigo de Loyola 9 Lasarte ORUE
Pl. Jaizkibel 2 Lasarte
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32 Lasarte
O S O K O
E G U T E G I A
J A S O T Z E K O
B I D A L I
31 01 02 03
RODRIGUEZ
Kale Nagusia 42 Lasarte
GIL
Kale Nagusia 24 behea Lasarte
GANDARIAS-URIBE Iñigo de Loyola 9 Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo de Loyola 9 Lasarte
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era. F A R M A
2 5 6 0 0
Z E N B A K I R A
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Garikoitz Aldabe. Perkaiztegikalea 8 (Antziola). Hernani. 943 336 022 22:00 - 09:00 ( 1 , 3 9
B E Z
b a r n e )
18
INGO AL DEU?
Agenda
25
2013ko urtarrilaren 25ean
urtarrila
ostirala
Euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, 20:00etan.
26
larunbata
Korrika Omenaldia, egunean zehar. Kantu Jira, 19:00etan Mikel Laboatik. Gauerdian, Makulu Ken eta Mendeku Itxua Usurbilgo gaztetxean.
“Desioen arraina”, haurrentzako zinema igandean aurren artean elikadura osasuntsua bultzatzea helburu duen filma programatu du Usurbilgo Udalak, iganderako, urtarrilaren 27rako. “Desioen arraina” proiektatuko dute Sutegin, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Ekitaldirako sarrerak 2 eurotan erosi ahal izango dira, egunean bertan. 74 minutuko iraupeneko ikus-entzunezkoa, Gorka Vazquez eta Ivan Onekak 2011n zuzendutako animaziozko azken lana da. Opil izeneko mutikoa da film honetako protagonista. Arraina jatea gorroto du eta honen aurrean, zabor-janaria irensteari uzteko jaki berezi bat prestatuko dio amak: desioen arraina. Bere
eginkizuna lortzeko, protagonistak estralurtarren aurka borrokatu beharko du.
Korrika Omenaldian, Kantu jira
Eduardo Arbeloaren erakusketa
Urtarrileko azken larunbata izanik, ohi bezala, kantu-jira ospatuko da urtarrilaren 26an. 19:00etan abiatuko da Mikel Laboa plazatik. Oraingoan berezia izango da, Usurbilen ospatzekoa den Korrika Omenaldia jaialdiaren baitan burutuko baita.
Aurreko astean ireki zenetik, Eduardo Arbeloaren artelanak bisitatzeko aukera dago Sutegiko aretoan. Estilo desberdinetako margolan eta eskulturak ikusgai izango dira, urtarrilaren 27ra arte. Erakusketa ordutegia: 17:00-19:00.
H
17:00etan hasiko da proiekzioa. Sarrera 2 euro, egunean bertan Sutegin salgai.
27
igandea
Mendi bizikleta martxa, 9:30 frontoitik. “Desioen arraina”, zinea Sutegin, 17:00etan. AHTari buruzko hitzaldia, gaztetxean 18:30ean. Hizlaria: Mikel Alvarez (Mugitu!).
Datozenak Ogia egiteko ikastaroa Larunbat honetatik aurrera, Usurbiltzenek antolatua. Agerialdeko jangelan emango dira eskolak, 9:30etik eguerdiko 14:00etara. Aldez aurretik eman behar da izena (608 566 683, Beñat). Prezioa: 30 euro.
Larunbatean hasiko da “Nire sexualitatea lantzen” ikastaroa Urtarrilaren 28an hasiko da eta Elena Jimenez Sexu Aholkularitza Guneko sexologoak bideratuko du (argazkian). Astelehenero, elkartuko dira 14:30etik 16:30era yogako lokalean. Izen-ematea: 943 377 110 parekidetasuna@usurbil.net
Elena Jimenezek gidatuko du ikastaroa.