ASTEKARIA | 2013ko uztailaren 19an | XVII. urtea | USURBIL | 540. zenbakia | www.noaua.com
ATARIKO HAIZEA
540. zenbakia
3
Albistea iruditan
Mobilizazioak, Segurolaren estradizioaren aurka dozein unetan gauzatu litekeen estradizioaren aurka eta Patxi Segurolari elkartasuna adierazteko mobilizazioak deitu dira egunotarako Usurbilen. Lehena, aginagarraren egoera plazaratzeko, auzolan deialdia egina zegoen astearte arratsaldeko 18:00etan, Aitzaga aurrean. Eta ostegun honetarako berriz, herri agerraldiaantolatuda20:00etan.HerritarreiSegurolari elkartasuna adierazi eta mobilizazio hauetan parte hartzeko gonbita luzatu zaie, EH Bilduk joan den ostiral eta astelehen arratsaldean Mikel Laboa plazan deituriko batzar informatiboetan. Elkarretaratzeotan, Segurolak bizi duen egoeraren berri jasotzeko aukera egon da. Aldizkari hau inprentara bidaltzerakoan, momentuz, aginagarrak Autunen jarraitzen zuen konfinatuta. Indartsu omen dago, lasai, ahalik eta normaltasun handienez bizitzen, baina bere sorterrian egon nahi lukeela adierazi du. Egunean bitan jendarmeengana sinatzera joan behar izaten du. Eta antza, oraingoz jendarmeek ez dute jaso Segurola estraditatzeko agindurik. Azken egunotan bestalde, herritarren babesa jaso du Patxik. Bai asteburuan, baita aste hasieran ere,
E
Egunotan elkarretaratzeak egin dira Mikel Laboa plazan.
senideak hara joanak baitira. Bisita hauen eta sare sozialen bidez jasotako mezuengatik, batzar informatiboetako deitzaileen bitartez, Segurolak eskerrak helarazi nahi izan dizkie herritarrei. Bere aurkako estradizioa edozein unetan gauzatu liteke. Hortik aurrera ordea, ez dago
argi zer gertatuko den. Aginagarraren aurkako estradizio eskaerok, Euskal Herriko gatazka konpontzea blokeatzeko estatu espainiar eta frantziarrek erakusten duten jarreraren beste adierazgarrietako bat direla salatu da azken egunotako batzarretan.
Laburrean Hilabeteko azken ostiraleko elkarretaratzeak
Eguzkitarako betaurrekoak opari, Usurbil Optikaren eskutik
Uztailaren 26a eta 30a izango ditugu uztaileko eta abuztuko azken ostiralak, hurrenez hurren. Ohi denez, Herrirak euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzeak deitu ditu bi egun horietarako. 20:00etan Mikel Laboa plazan.
Eguzkitarako betaurreko batzuk zozketatu ditu Usurbilgo Optikak. Ekainean erosketa egin zutenen artean egin zen zozketa eta Feli Escudero Segurola izan da zorionekoa. Uztailaren 12an jaso zituen betaurrekoak. Irudian dira saritua eta Usurbilgo Optikako ordezkaria.
Kultur Elkartea Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.com /// www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Elkarteko lehendakaria: Ana Aizpurua. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Diseinu berria: Erroitz S. L.
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Olatz Rezola, Arantxa Zulaika. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara
Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi,
Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
4
HERORREK ESAN
Imanol Ubeda megintzan ari dira nire lagun gehienak. Uste dut esan izan dudalabestenoizbait. Kuraia behar da gero, mundu honetara umeak ekartzeko. Are gehiago, bizi ditugun garai nahasi hauetan. Aitatasun eta amatasun kontuei ez ezik, bestelako kontuei ere erreparatu behar dietelako. Inor ez baitago ezegonkortasun orokor honetatik salbu. Gurelagunbatamaizanzenabenduan, bigarrenez. Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen zerbitzu batean egiten zuen lan, ordezkapen bat egiten. Amatasun baja bukatu eta lanera itzultzeko pronto zegoenean, bere lanpostuko titularra lanera
U
2013ko uztailaren 19an
Ama langabetu batek kontatutakoa itzulia zegoen. Geroztik, han eta hemen ibili da lan bila, baina zaila dago. Zailegi, gauza onerako. Bien bitartean, beste ordezkapen bat egiteko deitu zioten Zarauztik. Astebetekoa. Hori ere osatu zuen eta lanik gabe dabil azken boladan. Zoritxarrez, egoera ez zaio arrotza egiten. Senarra, ofizioz papelero, bi urtez egon da langabezian baina eskerrak duela gutxi lana topatu duena, arraindegi batean. Eta gizona pozik, sei hilabeteko kontratua egin diotelako. Panorama nola dagoen ikusirik, INEMera jo zuen aurreko astean gure lagunak, bi umeren ama. Urtebetez langabezia kobratzeko eskubidea
du eta tramitazio kontuak egitera hurbildu zen. Hitzordua eskatu zuen aurretik eta agindutako orduan azaldu zen. Goizeko 8:30ean. Alaba nagusia ludotekan utzi eta alaba txikienarekin joan da INEMera (ez ditu zazpi hilabete txikiak). Umeak ume dira, etxean kalean edo INEMen, eta juxtu ordu horretan sesioan hasi behar. Ume hain txikiekin, inoiz ez dago jakiterik. Baina egin beharrekoak egiteko moldatu da gure laguna. Behin paper denak osatuak, egin beharrekoak eginda, agurtzeko garaian zera bota dio INEMen atenditu dion langileak: “Horrelako tokietara ume gabe etorri behar da”.
- Barkatu baina ez dut norekin utzi, erantzun dio ama langabeak. “Denok dugu norekin utzi semea edo alaba”, temati INEMekoa. Zur eta lur, edukazioz barkamena eskatu eta harrituta aterako da ama langabea INEMeko bulegoetatik. Etxera iritsi eta hasierako harridura haserre bihurtuko da. Nola da posible? INEMeko bulegoetan zazpi hilabeteko umeak deseroso diren garaiak bizi ditugu. Eta hori ezin zaio Administrazioari egotzi. Jende baten gizatasuna titare batean kabitzen da. Lanpostu jakin batzuetan, eta bereziki garai hauetan, alderantziz izan beharko lukeenean.
Imanol Ubeda | Luis Aranalde | Joxe Piñas | Idoia Torregarai | Unai Agirre | Maialen Unanue | Aritz Gorriti | Ugaitz Agirre | Nerea Zinkunegi
Ika-Mika
Lan-deialdiak
Konponbideari erasorik ez, utzi bakean Euskal Herria! atxi Segurola datozen egunotan estraditatua izateko arrisku bizian dago estatu frantseseko kartzeletan 11 urte eta erdi pasaetagero,Espainarestatuakeskatutakoestradizioaren zain bi urte eta erdi luze konfinatua egon ondoren. Asteazkenean, uztailak 10, azkenik bere gaineko estradizio eskaera onartu zen Patxi Segurolak helegitea jartzeko zuen azken aukera ere ukatuz eta horrela, estradizioaren gauzapenari ateak irekiz. Honen aurrean, gure herrikidea den Patxik jasaten ari den errepresioa salatu nahi dugu. Azken bi urteetan aldaketa sakonak izan dira Euskal Herrian. Konponbidearen aldeko adostasun zabalak eratu dira eta euskal gizarteak bere atxikimendua agertu dio konponbide prozesuari. Alta, espainiar eta frantziar estatuek aurreko
P
egoerari zegozkion erantzunak ematen dizkiote egoera politiko berriari. Ez dago beraien jardunean aurrerapauso bat bera ere ez. Bake justu eta iraunkorra eraikitzeak borondate irmoa eta konpromiso eraginkorrak eskatzen ditu. Estatuek euskal jendearen bake itxaropena zapuztu nahi dute. Horregatik, eszenatoki demokratikoa eraikitzeko bidean oztopo izan daitezkeen jokabideak alboratzea eskatzen dugu,Patxirenestradizioakasu.Eraberean,Usurbilgo eta Euskal Herriko jendarte osoaren aurrean aukera historiko hau galarazten ez uzteko eta konponbidea bultzatzeko konpromisoa baieztatu nahi dugu. Usurbilek eta Euskal Herriak bakea behar du!!! Gu konponbidearen alde!!! Usurbilgo EH Bildu
Udal langile baten plaza betetzeko lan deialdia: irailetik aurrera hutsik geratuko den udal operario plaza, bitarteko funtzionarioz betetzeko hautaketa prozesua. Eskaerak aurkezteko epea: uztailak 19, 14:30ak arte. Usurbilgo Esperientzia Eskola Kudeatzeko zerbitzua kontratatzea Kontratuaren iraupena: 2013/2014 eta 2014/2015 ikasturteak. Beste bi urtez luzagarria. Gehienez, guztira, lau urtera arte. Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean. Epea: uztailak 24. Adineko Pertsonen Oroimena Lantzeko Programa Kontratu iraupena: bi urtekoa, beste bi urtez luzagarria urtez urte. Gehienez ere guztira, 4 urte. Eskaintzen aurkezpena: Usurbilgo Udalean, 8:00-14:00 artean. Epea: uztailak 24. Informazio gehiago: www.usurbil.net
ELKARRIZKETA
540. zenbakia
5
Uda, bizi baldintza gogorretatik urrun MASHA BURAYA 8 URTEKO BIELORRUSIARRA GURE ARTEAN IZANGO DA FAMILIA BATEAN surbilen da bigarren urtez, Masha Buraya. Bielorrusiakoa da, 8 urte ditu. Bi hilabeterako, abuztuaren 27ra arte egongo da gure artean. Aste batzuez bada ere, bere eguneroko bizimodu gogorretik urrun, Mamen Tardio eta bere senideen etxeko goxotasunean. Mamen eta familia, iaz lehen aldiz animatu ziren haur bielorrusiarra etxean hartzera, zeregin hauetaz arduratzen den Bikarte elkarteren bidez. Esperientzia aberasgarria dela dio Mamenek, eta ahal dutenei, egitasmo honetan parte hartzeko gonbita luzatzen die lerroon bidez.
U
Nola animatu zineten iaz? Mamen Tardio. Betidanik nahi izan dugu. Baina iaz egunkarian irakurri genuen, haurrak etxean hartzeko familiak behar zituztela eta Bikarte elkartarekin harremanetan jarri ginen. Bideoak erakusten dizkizute nola bizi diren umezurztegietan, ez dutela ezer, aireportuetara nola heltzen diren ikusten duzu‌ Animatu ginen eta oso esperientzia ona izan zen. Zer nolakoa da haurra etxean hartzeko osatu behar den prozesua? Bikarte elkartekoak dira hedabideetan iragarkia jartzen dutenak. Eurekin harremanetan jartzen zara, bilera batera joan behar da. Haiek azaltzen dute, nola bizi diren haurrak euren sorterrian. Gero, izena eman ostean, psikologo batek deitzen dizu eta elkarrizketa egiten
Masha Buraya, erdian eserita. Usurbilen egin dituen lagunekin batera ageri da.
dizuhaurraetxeanhartzekogaitasunaoteduzun edo ez aztertu edota ze bizitza mota daramazun jakiteko. Jarraian, paper batzuk sinatu behar dira abokatu batekin, haurra adoptatuko ez duzula ziurtatzeko. Errusiako Gobernuak ez baitu adoptatzen uzten. Beste bileraren bat haurrak noiz datozen eta noiz itzuliko diren jakiteko eta ezer gutxi gehiago. Kasu honetan Bikarte arduratzen da gainerako tramitazio guztiaz? Tramitazio guztiaz arduratzen dira. Eurak esa-
ten dizute haurra noiz datorren eta noiz doan. Haurrak datozenean itzultzaile batzuk datoz hegazkinean eurekin. Noizean behin itzultzaileekin geratu behar zara haurrak nola dauden ikus dezaten. Gero bada biltzeko egun finko bat. Udan zehar, hiru jaialdi egun egiten dituzte; bat Araban, bestea Bizkaian eta hirugarrena Gipuzkoan. Hiru jaialditara joan zaitezke, baina gutxienez batera joatea derrigorrezkoa da, monitoreek ikus dezaten haurrak ondo dauden, pozik, zoriontsu. Gainerakoan ez dute gehiago exijitzen.
“Esperientzia aberasgarria da haurrarentzat, eta baita guretzat ere� Zertan zaie lagungarri esperientzia hau, hona datozen haurrei? Mamen Tardio. Zoriontsuak dira. Denerako lagungarri zaie. Osasuna hobetzen zaie. Haurra etorri eta hiru zentimetro hazi zen. Beste kultura bat ezagutzen dute, beste hizkuntza bat. Zoriontsu dago, egunero irribarretsu dago. Ilobentzat ere aberasgarria da, duten guztia baloratzen eta partekatzen irakasten die Mashak. Dena topera bizi du, eta asko gozatzen du guztiaz. Nik pertsonalki ez dut beste munduko ezer, baina berarentzat aberatsa naiz. Gauza asko ditut, baina berak baloratzen laguntzen gaitu. Esperientzia benetan aberasgarria eta ederra, bai haurrentzat eta senideontzat ere. Eta ez da hainbeste kostatzen.
Gastuak aipatu dituzu. Horrelako kasu batean, zer baliabide behar ditu sendi batek? Haurraren bidaia 1000-1200 euro artean kostatzen da. Udalek diru laguntzak ematen dituzte, Usurbilgoak tartean. Jasotako laguntza guztiak hona datozen ume guztien artean banatzen dira. Laguntzok haurren bidaia gastuetara bideratzen dira. Iaz 390 euro ordaindu genituen, aurten 260 euro.Udalakdirulaguntzaemanbaitu.GeroEusko Jaurlaritzak diru laguntza bat ematen zuen, baina aurten kendu egin du. Haur guztien topaketa bat burutu behar zen Jaurlaritzan. Oker ez banago, uztailaren 19an doaz, eurentzako diru laguntzakberrizematenhasteaeskatzeko.Honez gain, gabonetako loteria eta errifak saltzen dira. Hortik ateratzen den dirua ere haurren bidaia gastueiaurreegitekoda.260eurokobidaiazgain,
gero eguneroko umearen gastuak daude; janaria eta arropa. Kontuan izan, jantzitakoarekin bakarrik dator haurra. Baina ez da hainbesteko gastua. Gastu gehiena bidaiak eragindakoa da, eta laguntzen arabera, gastua murriztu edo gehitu liteke. Zer nolako egokitzapena behar izaten da egoera hauetan? Astebeteko oporraldia hartu nuen lantokian, badaezpada egokitzeko. Beharrik ez nuen izan ordea. Masharen etorrera Usurbilgo festekin egokitu zen. Egun osoan kalean pasatzen genuen. Berak ez zuen sekula buruhandirik ikusi eta oso gustura ibili zen. Oso pozik. Segituan egokitu zen, oso ondo gainera.
6
PIL-PILEAN
2013ko uztailaren 19an
Erraustegiko lanak, behin betiko etenda oizean hedabideetan zabaldu zena baieztatu zuten iragan ostiral arratsaldean, Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa (GHK) erakundeko ordezkariek, erraustegia egiten ari diren gunean bertan. Aipatu planta eraikitzeko lanak behin betiko eten dituztela berri eman zuten, bertaratu ziren hainbatkomunikabideetakokazetarien aurrean. Erabakia uztailaren 12an eguerdian hartu zuen GHK-k, Administrazio Kontseiluak buruturiko bilkuran.
G
Arrazoi juridiko eta teknikoak bultzatuta hartu dute erabaki garrantzitsu hau. Errauste planta proiektuak hainbat eremutan legea ez duela betetzen ohartarazi zuten. "Irregulartasunak eta lege urraketak izan ditu", berri eman zuten. Are gehiago, Eusko Jaurlaritzak baimendutakoa eta eraiki nahi den erraustegia ez dela proiektu bera, ez datozela bat nabarmendu zuten, baten eta bestearen artean dauden desberdintasun eta aldaketa nabariak agerian utziz. Testuinguru honetan erraustegia eraikiko balitz, ezinbestean legedia urratu beharko litzatekeela ziurtatu zuten. "Funtsezko aldaketak behartu dira dokumentu batetik bestera" Errauste planta eraiki ahal izateko emandako Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) bidez, bere garaian hainbat baldintza jarri zituen Eusko Jaurlaritzak. Obraren Lizitazio Dokumentuakbaldintzokezdituelabetetzenazalduzuten. "Obraren Lizitazioaren Dokumentuak errauskailuari eskatzen dizkion baldintzak, eta Eusko Jaurlaritzak agindutakoak ez datoz bat. Funtsezko aldaketak behartu dira dokumentu batetik bestera. Ingurumen baldintzak aldatu egin dira", diote GHK-tik. Ingurugiro arau eta agindu zenbait ez ditu betetzen errauste planta proiektuak, eta zeintzuk diren azaldu zuten Zubietan. Batetik, "IBBren aginduaren aurka" zaborra erraustu ostean, geratzen diren hondakin solido kutsakorrak tratatzeko azpiegitura proiektutik kan-
Aurreko astean eman zen erabakiaren berri, errauste-plantaren kokalekuan bertan.
IRREGULARTASUNAK “Obraren Lizitazioaren Dokumentuak errauskailuari eskatzen dizkion baldintzak eta Eusko Jaurlaritzak agindutakoak ez datoz bat” po utzia dagoela diote. Errauts toxikoaren tratamendurako azpiegiturarekin ere berdin, zati honen tratamendua ez dela kontuan hartzen. Eta azkenik, errauste plantaren kota, IBBk baimendutakoa baino hiru metro gorago jartzen dela. Ez hori bakarrik, aldaketa honek dakartzan eragin berrien gaineko azterketarik ez dela egin salatzen dute. Ez, "inpaktu bisualari dagokiona", ezta "goragoko kota horretan aireratuko den kutsadura ze mailatakoa eta zabalkunde izango duen" ikertuko lukeena. Horregatik guztiagatik ondorioztatzen dutenez, “Zubietako errauste plantaren lizitazio modua eta ingurumen baldintzei soilik erreparatuta, lanak ez dira legezko, eta horrenbestez GHK-k bertan behera utzi du lanen exekuzioa”.
“Lorpena herritar eta eragileena da” Errauste plantako lanak etetearen “lorpena herritar eta eragileena da”. Hala diote GHK-ko administrazio kontseiluan ordezkaritza duten Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduko ordezkariek, egitasmo honi loturiko lanak eten direla jakin ostean. Web orri bidez zehaztu dutenez, aipatu lorpena “momenturik gogorrenetan ere etsi ez eta aurrera egin duten milaka herritarrena” da. Une garrantzitsu honetan, iraganera begiratu eta Gipuzkoan hamarkada batez bizi izan den egoera ekarri dute gogora. “10 urte luze dira gipuzkoarrok errausketaren mehatxupean bizitzera behartu gaituztenak. Urte guzti hauetan errauste-planta eraiki nahi izan duten herri guztietan garbi adierazi da inork ez duela nahi osasuna eta ingurumena kaltetzen dituen planta toxikorik”, adierazi dute GZZ-tik.
PIL-PILEAN
540. zenbakia
7
Uda honetan hasiko dira Sariako lanak GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK FINANTZATUKO DU SARIA EREMUAREN BERRESKURATZEA remua bera lehengoratuz, altxor bat izan dezakegula eta etorkizunean beste modu batez begiratuko diogula ingurune honi. Horixe zioen, Usurbilgo Udaleko alkateak Sarian bideratu asmo dituzten lehengoratze lanak aurkezteko, iragan astean Potxoenean burutu zen ekitaldi hasieran.
E
Are gehiago, egitasmo isolatu bat ez, hau, Saria inguruaz gain “Oriako itsasadarra berreskuratzeko” abiapuntua izango dela iragarri zuen Jose Maria Rivadeneyra ingurumen alorreko zinegotziak. Hainbat onura ekarriko dituela diote: biodibertsitate gune aberatsa berreskuratzeko aukera, uholdeak saihestea edota tokiko ekonomia sustatzea. Uraren kalitatea hobetuz joan ahala, angulen arrantza edota turismoa bultzatzeko pizgarri izan baitaiteke. Krisi garai honetan, ekonomia berdea delakoa bultzatzeko aukera eskaini dezake egitasmo honek. “Zubieta-Orio arteko pasabide berdea sortzeko aukera dugu”, adierazi zuen ingurumen alorreko zinegotziak. Aukera ugari eta aurkezturiko egitasmo berri hau, “mugarri historikotzat” jo zuen, Aranzadi zientzia elkarteko kide Juantxo Agirrek. Bere esanetan, Saria lehengoratzeko, “borondate politikoa, jakintza eta finantziazioa” batu dira proiektu honen bueltan. Beste hitz batzuetan esanda, erakunde desberdinen arteko elkarlana. Eta elkarlan horretan aurrera egiteko nahia, “urratsak ematea eta aurrera atera ahal izatea” nahi hau plazaratu zuen. Gogoan izan, Aranzadikoek dutela egina, Saria lehengoratzeari loturiko azterlana. Bada zer egina Udal ingurumen teknikari Ibon Goikoetxeak Sariaren erreferente gisa aurkeztu zituen iragan asteko ekitaldian, Urdaibai eta Txingudiko inguruneak. Bizkaiko kosta zati horretan, ingurune mailako berreskurapenetik
Premiak eraginda edo, Ingurugiro batzordean ez zen Sariakoa gai ordenean jaso eta honek zeresanik eman du. Argazkia, aurreko astean Potxoenean egin zen aurkezpenekoa da.
haratago doa eta lortu dutena; ibilbideak, historia… sustatu baitituzte. Txingudin beste hainbeste, behatokia edota interpretazio gunearekin. Eremuotan egin duten lanketaren ildotik, Goikoetxeak zioenez, altxor bat dugu Oriako itsasadarra. “Bada non lan egina”, adierazi zuen. Sariako lanketa eremua, udalarenak diren lurretan burutuko da. Iraganean erabilera desberdinetara bideratu den gunean hain zuzen. XX. mende hasieran eremua bera lehortu egin baitzen, erabilera industrialerako. Gerora nekazaritzara bideratu ziren lurrok. Baina gazitasun maila altuagatik, erabilerarik ez zuten. Makalak landatzeko ere baliatu da Saria ingurua. “Baina emaitza onik” ez dute eman Udaletik diotenez. Orain bai, legediak ematen duen aukera bakarra baliatuta, babes bereziko eremu hau lehengoratuko da. Besteak beste, Udalak eginiko ahaleginari edota Foru Aldundiari esker. Gipuzkoako erakunde nagusiak finantzatuko baitu proiektua. Lehengoratze lanak uda honetan bertan abiatuko dituzte.
Proiektuaren gauzatzea, zazpi urteren buruan abes bereziko eremu izendapena jaso eta urte gutxira hasi zen Saria ingurua berreskuratzeko Udalaren lanketa:
B
2004: babes eremu izendatu zuten lehen aldiz. 2006: Saria berreskuratzeko laguntza eskatzen dio Udalak Jaurlaritzari. 2009: Aranzadi elkartekoei azterlana egitea eskatzen zaie. Gero, geldialdia aurreproiekturako laguntza faltagatik. 2010: Aldundiarekin harremanetan hasten da Udala. Itsasadarra berreskuratzeko harremanak abiatzen dira erakunde desberdinen artean. 2013/VI: Aldundiaren finantzazioa heltzen da. 2013/VIII-IX: lanen hasiera.
8
KALEJIRAN
2013ko uztailaren 19an
AGINAGA
ATXEGALDE
LONTXO ZUBIRIA
AINARA ARNAIZ
Gora zuek!
Abuztu amaieran…
E
z dakit aspaldi honetan Aginagako kaxkotik pasa zareten, baina asko ibiltzen zaretenok honezkero ohartuko zineten gure “elizazaharra” eraberritzeko lanak hasita daudela orain hilabete batzuk. Lanak otsailean hasi ziren Bidean, Aginagako herri elkartekoen eskutik. Helburua “elizazaharra” herriko beharrei erantzuna emateko tresna bihurtzea. Eraikuntza udalarena izanik, beraiek jartzen dute dirua bertan erabiltzen ari diren materialak ordaintzeko. Adin desberdinetako herritar talde bat aritu da lanak aurrera eramaten. Bakoitzak ahal duena eskaintzen du, batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Baina denak ados dira Felix Arangurenen izena aipatzerakoan, berak eskaini baititu obrarako aldamioak, eta hortxe erabili dituzte bertako lanak egiteko bost hilabetetan zehar dirurik kobratu gabe. Pentsa ezazue hori guztia alokatzeak ze dirutza suposatuko lukeen. Inaugurazioa iraileko azken larunbateanegitekoakdira.Poztekoa da gure herriko eraikuntza adierazgarriena berriz ere herritarron esku egotea, jabetza baita herriarena bihurtzen duena. Beraz animo eta segi aurrera!
ZUBIETA
URDAIAGA
DENIS ELORTZA
NEREA AIZPURUA
Azken traka
P
U
dara aurrera doala denok konturatu gara, hainbeste denbora zain igaro eta gero eguraldi onak iritsi bezain laster atzean utzi ditugu ekaina eta uztailaren erdia ere. Oraindik beste hainbeste geratzen zaigu itsaso, hondartza zein Euskal Herriko mendi gailurrak ezagutzeko, beraz ez galdu parada eta eguraldi onaren eskuari ondo heldu eta goazen! Hala ere ez ahaztu natura bizitzeaz gain Euskal Herriko txoko guztietan festak ditugula nonahi, denetarik aurki dezakegu parrandarako, gustu guztietarako dago. Ate joka ditugu Zubietako Santiyoak, baita bultzaka ere Sanestebanak…baina Noauak! banatutako egutegi eder horretan ondo borobildu abuztuaren 30, 31 eta irailaren 1a. Errotulatzailearen kolorea zuentzat uzten dut, baina ikusgarria izan dadila aurretik pasatzerakoan!! Izan ere, beste urte batez, Atxegaldeko gazteok festa bikainak prestatu ditugu udarari amaiera ezin hobea emateko. Ostiral iluntzean txupinazoarekin hasiko dira jaiak eta igande gaueko (esan beharra dugu fama mundiala irabazi duen) traka paregabearekin amaituko dira. Egunez zein gauez ekintza mordoa egongo da adin guztietakoei zuzenduak, aspertzeko denborarik ez da izango gurean!! Musika talde onenez gozatzeko aukera izango da gainera eta sorpresatxoren bat edo beste ere izango dela dudarik ez izan! Besterik gabe, ondo pasa uda!!!
IN. Datozela oporrak abuztuarekin. Ikasturtean zehar nahikoa lan dugu egin, pasa daitezela azken lan egunak arin. Eta oporrei egin nahi ez badiezu muzin, badakizu, ibili zaitez fin eta ez hartu min. PAN. Petardo ederra errauste plantan, garaia bazan. Zorionak horretarako egin dutenei lan, izan gobernuan edo plataforman. Ezetz, ez dugula erraustegirik nahi ez hemen eta ez han, ez Gipuzkoan eta ez Sakanan. PUN. Zubietako jaiak baino luzeagorik ba al da inun, aurten ere lotzen ditu Santio bezpera eta San Inazio egun. Krisi garaiok izanik hain ilun, egitarau hain emankorrik inork espero al zun? Erabaki zuk jaietan nola parte hartuko duzun baina Jai Batzordekoen lana denok eskertu dezagun. Eta irakurle, antolatzaileen esana jakin dezazun: musika eta festa etengabe egongo da gau eta egun, eta ez dugu onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik, entzun? PIN, PAN, PUN! Ea denok ere jaietan ondo pasatzen dugun!
Etorri festa girora!
A
jea parranda giroan segituz pasatzen omen dela diotenez, hoberena Zubietako festak amaitu eta segidan Urdaiagara igotzea. Santioak amaitu eta biharamunean abiatuko baitira Urdaiagako San Esteban jaiak. Abuztuaren 1etik 4ra ospatuko ditugu. Azken hileotan egindako bileretan lotzen joan gara, jada eskuragarri duzuen egitaraua. Ia gustukoa duzuen, eta auzoko plaza bueltara igotzera animatzen zareten. Ikusiko zenuten moduan, Sen taldekoak gurean ditugu aurten. Baita Laket eta Laiotz, erromeria giroa jartzeko prest. Bertsolariak edota herri afaria San Esteban Egunez. Ostirala Haurren Eguna izango da, eta jaiak hasteko oilasko biltzera irtetea proposatzen du Jai Batzordeak. Gonbita egina dago beraz. Etorri abuztu hasieran Urdaiagara, zuen zain izango gara eta! Lau festa egun eder izango ditugu, auzokoen eta bertara igoko zareten guztion gozamenerako!
SANTIOAK ZUBIETAN
540. zenbakia
11
FERNANDO ITURRALDE, ZUBIETAKO HERRI BATZARREKO ALKATEA
“GU BAT GARA, NAHIZ USURBILEN EDO DONOSTIAN IZAN” gin beharreko tramitazioa burututa, 2011ko legegintzaldi erdia osatu ostean, alkatetza aldaketa gauzatu da Zubietan. Alazne Olaizolak utzitako lekua hartu berri du Fernando Iturraldek, 2015eko udal hauteskundeak bitarte. Ekainaren 21ean burutu zuten batzarrean jakinarazi zieten herritarrei aldaketa, aurreko bi urteetako balantzea egin eta esku artean dituzten egitasmoak azaltzearekin batera. Santioak ate joka ditugun “Gure honetan herri batzarreko erronka alkate berriarekin bildu Zubieta bat izatea da NOAUA!. da. Gure armarriak
E
hala esaten du, Legegintzaldiko lehen bi batu ez urteen balantzea, zer mobanandu” duzkoa izan da? Konpostaguneak aipatu dituFernando Iturralde. Balantzea pozu. Zer moduzkoak izaten sitibo bezala hartuko nuke. Zenbait gauari dira esperientziok? za oraindik esku artean ditugu baina besParte hartze handia dugu. Gure intente hainbat egin ditugu. Azken batzarretzioa parte hartzea ehuneko ehuna izatea an, jendeak ere onartu zigun orain arte zen, baina oraingoz behintzat ez dugu eginiko lana. Baditugu gai potolo batzuk lortu. Gure erronkak hor jarraitzen du. ezin ditugunak aurrera atera, ditugun Zubietak zero zabor herria izan behar mugengatik. duela uste dugu eta gure erronka hor dago. Gainera guk ahal dugu, landa eremu Zubietaren zatiketa gainditzeko bidean bat baita Zubieta. aurrera egitea lortu da? Harreman ona dugu udaletxeekin, baina Atez ateko bilketa jartzeko sinadura arazoak lehengoan, berdintsuak ikusten bilketa bat egin zenuten, ezta? ditugu. Gure erronka Zubieta bat izatea Zubietarren eskaera baten bilketa egin da. Gure armarriak hala esaten du, batu genuen. Azkenean herritarrek esan ziguez banandu. Eta guk hori oso garbi duten eredu hau nahi zutela. Baina ez dugu gun gauza da. Baina hori borrokatu belortzen horretara iristea. Alde bat Usurbil harra dugu. Zubietaren zatiketa gauza gara, bestean Donostia gara. Mugak ditutxikietan ikusten da. Guri min handia gu. Eta horregatik batez ere ez dugu lorematen digu, zatitzen gaituztenean. Bi tu. Aurrera egin behar dugu gai honekin. konpostagune ditugu; bat Donostiako zaZubietako hondakinekin ibiltzen garen tian, bestea Usurbilgoan. Berdinak egitea moduan ibiltzea ez dugu merezi. Ez dueskatu zitzaien, berdintsuak dira baina gu merezi halako Araeta pareko gune ziez dira berdinak. Txorakeria bat dirudi, kin bat izatea. Bi kilometroko egiten dibaina markatuta daude. Guk bat garela tugu askok zaborrekin egunero. Baina argi diogu. eredu erraza eta sinple bat hor dugu, atez atekoa. Ikertua dugu oso era sinpleNortasun kontu batetaz ari gara? an egin litekeela atez atekoa Zubietan, Historikoki herri ez gara behin ere izan, baina ez da lortzen jartzea. Zubietarrak baina herri izaera bat beti izan dugu. horren alde gaude. Guk hori zaindu eta aurrera eraman nahi dugu. Muga handiak ditugu, baina gure Horri lotuta ezin aipatu gabe utzi saiakerak hor jarraitzen du. Gure sentierrauste planta egitasmoa eta azken mendua garbi hor dago; gu bat gara, deberriak. nok bat gara. Nahiz Usurbilen, edo DoZubietan kondenatuak gaude hondakinostia izan. nen gai honekin. Aldundiak plan berria
aurkeztu zuenean, beste makro azpiegitura bat proposatu zuen; biometanizazio planta bat. Horregatik diot kondenatuta gaudela. Biometanizazio planta bat ere ez dugu nahi. Erraustegia baino hobea izango da. Baina azken batean, hor jarri digute nahi ez dugun gauza bat eta ez dugu kenduko gainetik. Ahalik eta ondoen hartu dezagun, ahalik eta gauza hoberena har dezagun. Hori izango da gure erronka. Azken batean bizi izan dugunagatik, zero zabor politikan asko sinesten dugu. Zero zabor bidean, hori pixka bat kanpo geratuko litzateke. Zeintzuk dira bideratzen ari zareten beste lanketa eremuak? Herri izaera horrekin lanean jarraitzea. Eskuzaitzeta eremua, Artzabaletako gainak; erraustegia, dirudienez azkenean kartzela izango den makrokartzela, eta zarata eta kutsadura ekarriko dituen industria eremu erraldoi bat. Errebote plaza. Altxor asko ditugu herri honetan eta altxorretako bat errebote plaza da. Egoera kaxkarrean dugu eta hor gabiltza borrokan ia nola txukuntzen dugun. Eta gero egunerokotasuneko gaiak; bide konponketak,… Guretzat oso garrantzitsua eta gai larria, eskusartze sakon bat beharko lukeena, gure eskola txikia litzateke. Ume piloa dugu; 60 bat edo, bi gela eta jangela aurrefabrikatuetan. Hazten joateko lurrak baditugu, hazteko proiektua ere badugu. Baina hor ere oztopo handiak lortzeko. Laguntza lortzeko oztopoak, ezta? Udaletxeak alde ditugu, baina arazo gehiago Jaurlaritzarekin. Guretzat umerik gabeko herria, ez da herri bat. Gure umeak gure herriak nahi ditu. Horiei nolabait irtenbidea eman behar diegu. Bai eraikinaren egoerari, eta Usurbil edo Lasartera joan beharrik izan gabe, haurrek ikasketa zikloa hemen amaitu ahal izatea nahi genuke. Zerbait bideratzen ari garela dirudi. Baliabideak baditu Zubietak. Artzabaleta gaina, eta eman dituzten diruekin, horiek ez dira etorri Zubietara eta ez dirudi etorriko direnik Zubietara. Ez dugu eskatzen dena, zati bat gutxienekoa tokatzen zaigula guri. Gure herritik eramaten ari diren hori. Gutxienean frontoia, ikastola, bideak…
12
SANTIOAK ZUBIETAN
Jaietako antolatzaileen lanari gorazarre Santioak ate joka. Zer modutan parte hartuko duzu? Fernando Iturralde. Gure papera oso xumea da. Herri batzarkide izanagatik, saiatzen gara soka dantzan parte hartzen. Herritar bezala, gehienak bezala hemen ibiltzen gara festetako saltsan. Lanean aritzen garela diote, baina batez ere gozatu egiten dugu. Batzarkide moduan zer esan zubietarrei? Ondo pasatzeko, festez gozatzeko. Zubietan harro egoteko gauza asko ditugu; besteren artean, festak antolatzen dabilen gazte koadrila bat. Lan asko egiten dute, altxor bat dugu hor. Eskertzekoa. Festak eurentzat ere bai, baina batez ere zubietarrek ondo pasatzeko antolatzen dituzte. Zubietan egin zen bilkura historiko bat, Donostia duela 200 urte suntsitu zutenean. Ekitaldirik iragarria dago abuztuaren 31ko urtemuga honen harira? 200. urtemugako ospakizun horretan paper bat tokatzen zaigu, garai hartan hemen egin zelako bilera bat. Irailaren 8an festa eguna izango dugu. Gure proposamena da, plaza bueltan egitea festa hori eta gure errebotea ezagutzera ematea, gure izaera ezagutzera ematea. Orduan bezala, zubiak irekiak ditugu beti hemen, bai laguntza eske edo disfrutatzera etorri nahi duen edonorentzat.
2013ko uztailaren 19a
UZTAILAK 24 - UZTAILAK 31 Uztailak 24 asteazkena 19:00 Jaien hasiera: Txupinazoa, buruhandiak ‌ 20:00 Olinpiaden aurkezpena, Kaxkapen. 21:00 Herri Afaria. Ondoren Itzarturekin dantzaldia.
Uztailak 29 astelehena Umeen Eguna Uztailak 25 osteguna Santio Eguna 09:00 Esnadeia, Donostiako txistulari bandaren eskutik. 10:30 Meza nagusia. Ondoren Hamaiketakoa eta sokadantza. 18:30 Aizkolariak: Julen CaĂąamares eta Aratz Mugerza. Harri-jasotzailea: Landarbide. Segidan Buruhandiak. Jarraian Bertso-pilota jaialdia.
Uztailak 26 ostirala Oilasko Biltzaileen Eguna 06:00 Oilasko biltzaileen irteera, Uxue eta Lierni trikitilarien eskutik. 14:00 Oilasko biltzaileen iritsiera. 18:00 Olinpiadak! 22:00 Herri Antzerkia. Ondoren Musika txosnan.
Uztailak 27 larunbata 11:00 Olinpiadak! 17:00 Ginkana. Ondoren Zaldi eta pottokan ibiltzeko aukera. Jarraian Sardin eta piper jana. 23:00 Kontzertuak: Lauroba, ondoren erromeria Laiotzekin.
Uztailak 28 igandea Jubilatuen Eguna Betagarri uztailaren 30ean arituko da Zubietan.
18:30 Gorritiren Show-a. 22:00 Bertsolariak: BeĂąat Gaztelumendi, Agin Rezola, Iker Zubeldia, Julio Soto. Gai jartzailea: Asier Azpiroz.
09:30 12:00 14:00 17:00
Meza. Gaztetxoen antzerkia. Jubilatuen bazkaria. Olinpiadak!
10:00 Jolasen hasiera. 13:30 Umeen bazkaria: bakoitzak berea ekar dezala, eta gure kontu postrea eta sorpresa. 16:00 Jolasen jarraipena. Ondoren txokolatada eta Buruhandiak. 19:30 Ur jokoak.
Uztailak 30 asteartea Gaupasa eguna 00:00 Kontzertuak: Berri Tzarrak, Betagarri, Fan&Go taldearekin goizalderarte dantzatzeko aukera.
Uztailak 31 asteazkena San Inazio eguna 09:00 Zikiro prestaketaren hasiera. 09:30 Meza. 11:30 Errebote partidua. 14:00 Zikiro jana. 18:00 IKUSGARRI motozerra erakustaldia. Ondoren Pintxo pote txosnan. 22:00 Olinpiaden amaiera. 00:00 Jaien amaiera, traka, suziri eta suzko zezenarekin!
Oharrak: Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzukizunik. Musika egunero egongo da txosnetan, gau eta egun. Jaietan ez da onartuko eraso sexista, homofobo edo arrazistarik.
14
SANESTEBAN JAIAK URDAIAGAN
2013ko uztailaren 19a
GOIZTIARRENAK, URDAIAGA ALDEKOAK
JAIETAN ERE, INDARRAK NEURTZEN
Ziurrenik, inguruotan ospatzen den txupinazo goiztiarrena dugu Xanixtebanetakoa. Ba al da bestela, goizaldeko 5:45etan jaiak hasten dituenik? Urdaiagan halakorik egiteko badute pisuzko arrazoirik ordea. Azken urteotan, jaien hasierak oilasko biltzaileen irteerarekin bat egin baitu. Aurten beraz, abuztuaren lehen egunean ospatuko da, besteak beste, ermita aurreko plazan hasi eta Urdaiaga eta Txokoalde inguruak zeharkatuko dituen kalejira aitzindaria. Ibilbidea Aialde-Berri sagardotegian amaituko dute oilasko biltzaileek, bazkari baten bueltan. Eta gero, parranda giroan jarraitu nahi duenak, gauean Akerra Gaztetxera joan beharko du.
Bestela ere batzutan berotzeko askorik ez da falta izaten eta jaietan gutxiago. Jai Batzordekoek desafiorako plaza jarri eta gainerakoa, partaideen eskutik etorri ohi da. San Esteban Egunez, jaiei bizitasun handia eta barre algara ugari eragiten dituzten auzotarren arteko jolasak ospatuko dira. Aurretik, mus zaleen txanda. Larunbat bazkalosteko saioa, Urdaiagan dute abuztuko lehen asteburuan. 15:30etan izen ematea eta ordu erdi beranduago, txapelketa abiatuko dute. Festetako azken egunean, herri kirolak izango dira. Emakumezko eta gizonezkoak aurrez aurre arituko dira Urdaiagako plazan.
SEN TALDEAREN URTEA
PUNTAKO BERTSO SAIOA
Estreinako kontzertua martxoaren 16an Usurbilgo Gaztetxean eskaini zuten. Hamarkada baten ostean, epe jakin baterako itzuliko zirela iragarri zuten. Eta Gaztetxea leporaino bete zuten lehen emanaldi hartan. Gero etorri dira Gazte Danbadako hitzordua, igaro berri diren Santixabeletakoa‌ Eta itzulera bira horren baitan, hitzartua zuten Urdaiagako kontzertua. Abuztuaren 2an, gaueko 23:00etatik aurrera Xanixtebanetako oholtza gainera igoko da Sen. Haritz Harreguy eta talde kideek, jaietako gauetako musika giroa, ostiraletik igandera ospatuko diren beste emanaldiokin partekatuko dute; Laket, Laiotz edota Elustondo anai-arreben saioekin hain zuzen.
Harrera ezin hobea duten bi ekitaldi ospatuko dira San Esteban egunez, abuztuaren 3an Urdaiagan. Herri afaria lehenik. Gogoan izan, ohi bezala, norberak eraman beharko du jatekoa. Postrea, kafea eta kopa Jai Batzordekoek zerbitzatuko dute. Eta afalostean, mahaitik mugitu ere egin gabe, zuzenean eta bertatik bertara, bertso saio ederra entzun eta ikusteko parada. Oraingoan, Uxue Alberdi (argazkian), Amets Arzallus eta BeĂąat Gaztelumendirekin. Hirukotea zirikatzen arituko den gai jartzailea, etxekoa, usurbildarra izango dugu; Leire Iturrioz. Bertso saioa amaituta, mahaitik altxa, afariko azpiegitura desmuntatu eta gerri buelta mugitzeko aukera izango da Urdaiagako plazan. Laiotzekoak datoz eta...
SANESTEBAN JAIAK URDAIAGAN 15
540. zenbakia
ABUZTUAK 1 - ABUZTUAK 4 Abuztuak 1 osteguna Oilasko Biltzaileen Eguna
Abuztuak 3 larunbata San Esteban Eguna
05:45 Txupinazoa! 06:00 Oilasko biltzaileen irteera. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria, Aialde-Berri sagardotegian. Gauean, kontzertuak Akerra Gaztetxean.
11:00 Meza nagusia. Ondoren, zahagi banaketa (Espumosos Txapeldunen eskutik) eta Usurbilgo Dantza Taldearen emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Zumeta jatetxean (Berriola Fagor eta Ingemarren eskutik). 15:30 Mus-txapelketako izenematea. 16:00 Mus txapelketa. 17:30 Auzotarren arteko jokoak. 21:00 Herri afaria (norberak ekarria, kafea, postrea eta kopa jai batzordearen eskutik). Ondoren, bertso saioa Be単at Gaztelumendi, Amets Arzallus eta Uxue Alberdirekin. Gai-jartzailea: Leire Iturrioz.
Abuztuak 2 ostirala Umeen Eguna 11:00 Marrazki lehiaketa. Ondoren, haurren jolasak eta buruhandiak. 18:00 Umeentzako xexenak eta pottokak. Ondoren, txokolatada eta buruhandiak. 23:00 Sen taldearen kontzertua. Ondoren, Laket-ekin erromeria.
Gauean, Laiotz taldearekin erromeria.
Abuztuak 4 igandea 9:30 Meza. Ondoren, hamaiketakoa eta toka txapelketa. 18:00 Herri kirolak: Emakumezkoak eta gizonezkoak. Ondoren, hirugihar banaketa eta Elustondo anai-arreben erromeriarekin festei amaiera emango zaie. Antolatzailea: San Estebango Jai Batzordea. Oharra: Jai Batzordeak ez du jai egun hauetan gerta daitezkeen kalteen erantzukizunik hartzen.
HERRIKO TALDEAK
540. zenbakia
Baserritar berriei laguntzeko kanpaina abiarazi du Lurzaindiak urzaindia elkartea sortu berri dute Lapurdi, Baxenafarroa eta Zuberoan, baserritik bizi nahi duten gazteei laguntzeko. Lurzaindia lanean ari da gero eta garestiago den lurraren espekulazioa mugatu eta lur bila dabiltzan baserritar gazteei aukera hobeak eskaintzeko. “Usurbilen badugu lehendik ere Iparraldeko ahalegin honenberri”,Nafartarraktaldekoekaditzeraeman diguten moduan. “Lurzaindia sortu da lehen GFA Lurra deitu zen elkartean oinarrituta. Usurbildar batzuk gogoan izango dute nola herritar askok lagunduzutenZuberoan‘Kako’baserriaerosinahi zuen nekazari gazte hark bizibidea martxan jartzen”. Orain Lurzaindiak hori bera egin nahi du baina maila zabalagoan. Kanpaina hau bultzatzen ari da egunotan Nafartarrak taldea Usurbilen.
L
Iparraldeanlehenmailakogarrantziadutenerakundeek bultzatu dute Lurzaindiaren sorrera: Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB) sindikatuak, EuskalHerrikoLaborantzaGanbarak,1.000 familia eta baserritar multzoa biltzen dituen Inter-AMAP elkarteak,beste batzuren artean. Nekazariak desagertu ez daitezen borrokan Gaur egun Iparraldean urtero 1.000 hektarea lur on galtzen da, etxeak, fabrikak edo azpiegiturak egiteko, sarritan espekulazio hutserako. Bitartean lur falta gero eta handiagoa daukate baserritik bizi behar dutenek. Gazteek oso zaila daukate baserri bat antolatzen hastea. Ondorioz, bertan egindako produktuak gutxiegi kontsumitzen dira eta gizarte osoa dago urrundik ekarritako janarien mende. Horrekin batera, herrietako bizitza ahuldu egiten da: haur gutxi, kaleetan bizirik ez, ekonomia kaxkarra…
Kanpaina honekin Lurzaindiak lurrak erosiko ditu, lanerako gogoz diren gazteen esku jartzeko.
Nezakaritza herrikoiaren alde LurzaindiakbabestenduenlaborantzadaELBk,Laborantza Ganbarak eta oro har elikadura burujabetasunaren alde dagoen jendeak defenditzen duena. Auzolanean lurra erosi Lurzaindiakherritarguztieiproposatzendienazera da: Lurzaindiaren akziodun izatea, elkarteak erosi ditzan lurrak eta gero horietan instalatu baserritar izateko ikasi eta gogoz dauden gazteak. Lurzaindiaren akziodun izan daitezke bai pertsonak eta bai elkarteak. Akzio bakoitzak balio du euro 1; akziodunak gutxienez 20 euro inbertitu behar ditu. Akzioak erosi daitezke kolpe batean baina baita hilero hainbesteko bat emanez. 2013a bukatzerako 350.000 euro bildu nahi ditu Lurzaindiak Kontaktua Informazio gehiagorako, hona erreferentziak: Lurzaindia - Bidouze karrika, 32 - 64120 Donapaleu Telefonoa: 00335 59654602 E-maila: info@lurzaindia.eu Webgunea: www.lurzaindia.eu
“Freskagarriak 2013”, uda honetarako irakurgai bilduma iburu eskaintza zabal eta freskoena jasotzen duen bilduma kaleratu du Sutegi udal liburutegiak, murgilduak gauden urtaro eta opor garai honi begira; irakurketarako gida zabala den "Freskagarriak 2013". Udal liburutegiko blogetik berri eman dutenez bestalde, bidaiak edo irteerak antolatzeko dokumentazioa prestatu dute interesa duten guztientzat. Blogeko helbidea hauxe duzue: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
L
Irailaren 9ra arte, goizez bakarrik Blogarekin batera, Sutegi udal liburutegiarekin hartu emanetan hartzeko bideak, honako hauek dituzue: Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte). Telefonoa: 943 360 692. E-posta: biblioteka@usurbil.net Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia Twitter: twitter.com/usurbib Youtube: youtube.com/sutegi05
17
Udako ordutegiak Oiardo Kiroldegia: Astelehenetik ostiralera, 7:00-13:00 (igerilekua eta Kiroldegia) eta 17:00-20:30 (igerilekua 20:00ak arte). Larunbat eta igandeetan: 9:00-13:00 (igerilekua eta Kiroldegia). Sutegi liburutegia: Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00, irailaren 9ra arte. Bus taxia: Abuztuaren 2ra arte goizez. Gero irailaren 2ra arte zerbitzurik ez.
Ziortzakoak ezin hobeto dabiltza Peñaloscintosetik heldu zaigun argazkia duzue ondoan. Ziortzakoek Errioxako Cameros mendizerra aldean egokitu duten kanpaldi gunetik bidali duten irudia. Uztailaren 4an lehen txandan joandako gazte taldea duzue. Begi bistakoa da nola pasatzen ari diren. Asteazken honetan itzultzekoak ziren Usurbila. Egun berean, Errioxara heltzekoak ziren aldiz, udaberrian kanpamendu honetan parte hartzeko izena eman zuten bigarren txandako gazteak; LH 5 eta 6.mailakoak. Uztailaren 25era arte egongo dira bertan.
Atxegaldeko festak, laguntza premian Abuztuko azken asteburuan ospatuko diren jaien baitan, haurrei zuzenduriko ekitaldiak burutuko dira abuztuaren 31n, larunbat goizez. Hitzorduon harira, Jai Batzordetik deialdi hau zabaldu dute: “Atxegaldeko Jai Batzordeak laguntza eskatzen die Atxegaldeko gurasoei auzoko jaietan “umeen goiza” antolatzeko”. Honi lotuta, bilera informatiboa antolatu du ostegun honetarako, uztailaren 18rako, arratsaldeko 20:00etan jaiak ospatzen diren plazan. Auzoko gurasoekin bildu nahi dute.
Oporretara goaz Bukatu da ikasturtea NOAUA!koentzat ere. 540. zenbakia plazaratuta oporretara goaz. Irailaren 6an jasoko duzue hurrengo astekaria. Zorion agur edo oharrik baldin baduzue, erredakzioa@noaua.com helbidera bidali.
18
IZERDI PATSETAN
2013ko uztailaren 19an
Entrenatzaile izateko prestatzen
2013-2014ko neurketen egutegia prest Zozketa bidez, hurrengo kirol urteko neurketen egutegia zehaztu berri dute; eskubaloiko senior neska eta senior 2. nazional mailako mutilen taldeena, baita kadete eta jubenil nesken taldearena ere. Guztiek irailaren 29an hasiko dute denboraldi berria. Jubenil-Kadete Neskak Jardunaldi kopurua: 14. Lehen jardunaldia: irailak 29. Aurkariak: Bera Bera, Elgoibar, Zuazo, Errotabarri, Zarautz, Pulpo, Elgoibar, Kukullaga.
Irailaren 29an hasiko da denboraldi berria.
gurtu berri dugun denboraldia amaitu eta datorrena abiatzeko tarte honetan, zenbait ikastaroetan murgilduta dabiltza Usurbil Kirol Elkarteko kideak. Batetik egunotan, entrenatzaileei begirako prestakuntza ikastaro batean parte hartzen ari da Martin Larra単aga. Hasiera batean ikastaro hau Donostian egin behar zen, baina eskubaloi taldeen bilgunetik adierazi dutenez, "Donosti Cup-a egoteak lehengo astean Usurbila ekartzea ahalbidetu digu". Bada gehiago ere. Beste entrenatzaile bat, kasu honetan Aitor Arruti Beldarrain, Madrilgo Pinto hirian dabil egunotan. Entrenatzaile nazional gisa jarduteko prestakuntza ikastaroan parte hartzen dabil. Saioak bi ziklotan banatuak dau-
A
de; lehena hilabete honetakoa da. Hau gaindituko balu, bigarrena datorren urtean egingo luke Arrutik. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, ikastaro guztiok balio federatiboa dute, ez akademikoa.
11 LAGUN, MONITORE IZATEKO PRESTATZEN Bestalde, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak eskubaloian monitore gisa jarduteko ikastaroa antolatu du. Besteren artean, Usurbil Kirol Elkarteko 11 lagun daude izena emanda bertan; 3 neska eta 8 mutil. "Kirol Elkarte honetan gure entrenatzaileen formakuntza oso garrantzitsua dela irizten diogunez, usurbildar guztien inskripzioa geure gain hartu dugu", berri eman dute Usurbil KE-tik.
TITULUEN BEHARRA Usurbil KEtik gaineratu dutenez, "Eskubaloiko Kirol Formakuntza federatiboa honela dago antolatua (eskalaz igotzeko aurreko titulua behar da, eta eskalan aurrera joan ahala, exigentzia maila esponentzialki igotzen doa): Oinarrizko mailakoa: PDJ monitorea: infantil mailara arte. Maila ertainekoa: Monitoreentrenatzaile: Gipuzkoako ligetako kadetetatik Gipuzkoako 1. territorialera (senior) arte. Goi mailakoa: Entrenatzaileterritoriala: Euskal Ligak, 2. nazional mailara arte. Elitekoa: Entrenatzaile-nazionala: Eliteko entrenatzaile, edozein kategoriatan entrena daiteke, ASOBAL barne. Kategoria nagusiena gaur egun.
Senior Neskak Jardunaldi kopurua: 18. Lehen jardunaldia: irailak 29. Aurkariak: Bera Bera, Pulpo, Ereintza, Egia, Alo単a Mendi, Urnietako, Zarautz, Leizaran. Senior Mutilak 2. Nazional Mailako Taldea Jardunaldi kopurua: 26. Lehen jardunaldia: irailak 29. Aurkariak: El Pilar, Zarautz, Escolapios, Bergara, Trapagaran, Urduliz, Egia, Tolosa, Gure Auzune, Ereintza, Basauri, Corazonistas, Hondarribia.
Iraila bukaeran hasiko dira partidak.
IZERDI PATSETAN
540. zenbakia
19
Larunbat honetan, Mini Klasikoen II. Topaketa Pirinioetan gustura ibili ziren Andatza elkarteko mendizaleak
Juanito Orella eta Antonio Montoya, Mini Klasikoen Topaketako antolatzaileak.
aletasun bat partekatzen dute, eta zaletasun horren inguruan bilduko dira larunbat honetan. Dema plaza Miniz betea esnatuko zaigu. Ibilgailuok dituztenak topatuko baitira uztailaren 20ko goiz honetan Usurbilen. Hamaiketakoa eginda Orioko Bixigu Festara joango dira. Ekimen honek jatorria aipatu bi udalerrion artean du; Aginagan. Bertan euren Miniek topo egin zutenekoa gogora ekarri digute lerrootan, Antonio Montoyak eta Juanito Orellak, Mini Klasikoen Topaketaren antolatzaileak.
Z
Nondik dator ideia? Antonio Montoya. Antonio eta biok duela bi urte elkar ezagutu ginen, Aginagan, Miniak garbitzenariginela,kasualitatez.Hitzegitenhasiginen, elkarri telefono zenbakiak eman genizkion. Orioko Bixigu Egunaren harira, Usurbildik Oriora Miniekin lagun artean ibilbide bat osatzea bururatu zitzaigun. Iaz telefonoz harremanetan jarri ginen jendearekin, eta nahi gabe, estatuko topaketa handiena egin genuen. 55 mini ekartzea lortu genituen, Madriletik, Santanderretik, Hego Euskal Herritik‌ Nola lortu zenuten hainbeste mini biltzea? Juanito Orella. Hartu emanetan jarrita jendearekin. Hemen ingurutik gu biok ginen. Gero, hemendik gertu, Astigarraga, Tolosa, Errenteria eta Villabonatik ere etorri ziren. Aurten Lesakatik ere badator norbait.
Minia erlikia modura izango duen jendea bilduko zarete? A.M. Kapritxo bat da guretzat. J. O. Txikitatik ezagutu genuen Minia. Mini bat izan nuen, neure garai honetan. Antigoaleko gauzak gustuko ditugunez, autoa erreparatu eta ondo prestatu nuen, gero lagunekin buelta batzuk emateko.Topaketokjendeaskoezagutzekoaukeraematen dute. Minia duenik baldin bada inguruotan, zer egin dezake larunbatean? J. O. 9:00-9:30 artean Saizar sagardotegira gerturatu dadila. Itzuli polita egingo dugu. Minia duenak, zalantzarik gabe, etor dadila.
USURBILDIK ORIORA Uztailak 20 larunbata, goizeko 9:00ak aldera Saizar sagardotegian biltzen joango dira Mini zaleak. Gero, Kaxkora jaitsiko dira, Bordatxon hamaiketako legea egitera. Jan edanean ari diren artean, autoak Dema Plazan aparkatuko dituzte. Jarraian, Orio aldera joko dute, bertan ospatzekoak diren Bixigu Egunera. 10:00 Irteera Saizar sagardotegitik. 10:30 Hamaiketakoa Bordatxo tabernan. Bitartean, Miniak Dema plazan aparkatuta. 12.00 Minien ibilaldia Orion eta inguruetan. 14:30 Parte-hartzaileen marmitakoa Orioko Ikastolako pergolan. Bitartean, Miniak ikastola aurrean egongo dira aparkatuta.
Pasa den asteburuan, 18 lagun joan ziren Andatza Mendi Elkarteak antolatu zuen irteerara, Pirinioetara. “Bazter ederrak ikusi genituen, bai baso, bai zelai, garoa ugari, artalde ederrak, hegazti ederrak (putreak...), ur jauzi zoragarriak. Merezi zuen joateak�, hala dio NOAUA!ra igorri duten kronikatxoak. Argazki gehiago eta kronika osorik, andatzamendizale.info web orrian.
Irteeran partehartu zuten lagunak.
Errebote ligako txapeldunorde Bigarren urtez jarraian, Euskal Herriko Errebote Ligako 2. mailako txapeldunorde amaitu du Zubietak. Imanol, Joseba eta Josu Aizpurua anaiek, Jon Argotek eta Ugaitz Rezolak uztailaren 11n Donibane-Garazin jokatu zuten finalean, aurkari taldea, Hiriburu nagusitu zen. 13-5 azken emaitza.
13-5 izan zen azken emaitza.
20
GAZI, GOZO, GEZA
ETXEBIZITZA Salgai Pisua salgai Munalurran. 637 309 209. Santuenen pisu bat salgai. Erreformatzeko, prezio onean, aukera ezin hobea.I単aki (665736896) Pisu bat salgai Munalurran. 3 logela, 65 metro, berritzeko. Fatxada eta portala berritu berriak. 138.000 e. 617 972 350. Atiko bat salgai Zubietan 110m2. 2008-an guztiz berritua. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2 egongela. Haize egokitua. 250.000. 669 781 959 Julen. EtxebizitzasalgaiKalezarren,120 metro koadro. 16 m terraza, 80 m jardina eta garaje itxia 2 plazakoa. 676 453 176. Roller etxeko modulo bat salgai Errioxako Fuenmayor herriko kanpinean. Informazio gehiagorako: 615 760 461. Pisua salgai Munalurran, guztiz berritua, 1. pisua igogailu gabe, + 60metroko trasteroarekin pisu azpian.2 gela,aireegokitua,kalefakzioa, parket... ikusgarria. 200.000 euro. 636393237. Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela balkoiekin (horietako bat itxia), bi komun, igogailua eta ganbara handia. Lehen 240.000 euro, orain 200.000 (negoziagarriak). 662 056 899. PisubatsalgaiAtxegalden.3 gela, bi komun, sukalde eta salarekin. 662 439 880. Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan (216.000 euro inguru) Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115 metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sai-
Zorionak Aratz!!! Uztailaren 26an,6 urte betetzen dituzu. Muxu potolo bat, Unax, Oihan, June eta Anje.
2013ko uztailaren 19an
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA
kotxeaetamotoasartzekomodukoa 667984083
Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.com Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, arratsaldeko 18:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke.
Lokal bat alokatzen da Atxegalden. 2 solairu ditu, eta 90 metro. Tel. 653 714 672.
lean. 665720913 / 665720914
Txaramunto kalean garaje itxia alokatzen da. 620 416 963.
Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914. Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4. pisua. Kanpoaldera ematen du, eguzkitsua. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komuna, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 90 m pisua salgai Usurbilen. 3 logela, egongela, sukaldea, 2 komun, 7 metroko ganbara. Oso eguzkitsua, bizitzen jartzeko. 699680265. 32 milioi pezeta. Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo aldera, 20 metro koadro trasteroa, berrituta, fatxada, teilatua konpondu berriak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.
Alokairuan dagoen etxe bat konpartitzeko pertsona baten bila nabil. 661568471 Pisua edo pisuko gelak alokatzen dira Kontseju Zarra kalean. Pisu eguzkitsua, kanpoaldera ematen du. Alokairu prezioa: 700 euro (pisu osoa), 300 euro gela bakoitza. 650 262 101 / 678 697 213. Logela bat alokatzen da Usurbilgo pisu berritu batean. 657 700 408 Bi solairuko etxea alokairuan Kalezarren. Baratzea egiteko aukera. 665 720 913. 4 logeletako etxebizitza bat alokatzen da Atxegalden. 659389707 nerezabala1@gmail.com Pisua alokairuan Santuenean, 65m berritua, 2 logela, 650 euro. Tf: 667 438 145. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. 674 848 346 Pisu bat alokatzen da, lau gela, sukaldea, sala eta komunarekin. 609 011 816 / 943 366 318
Alokairuan
Usurbilen edo inguruan, alokairu konpartituan etxe baten bila nabil 622 856 181.
Kaskoan pisu bat alokatzen dugu, Txaramunton. 4 gela, sala, bi komun eta sukaldea. Abala eskatzen da. Tlf. 688 675 856
MOTORRA salmenta, garajeak
Pisu bat alokatzen da kaskoan,3 logela,sala,sukalde, komuna. Dena kanporaldera, eguzkitsua.648868599 Kaxkoan pisu bat alokatzen da, 3 logela, sukaldea, egongela, komuna , ganbara eta igogailuarekin. 9 4 3 3 71 4 9 5 695767821-657711335 Gela bat alokatzen da dena berritua kaxkoan, gizaseme langile jubilatu bati. Etxe lasaia. Atzerritarrik ez. Tel. 687 348 223. Logela bat alokairuan Zubietan. 350 euro. 655 744 039.
Garaje itxita salgai. 20 m karratuak. Kale nagusia, 26. Usurbil 23.000 euro. 674 343 184 OpelZafirasalgai,1.781cv.2010eko urrikoa.25.000 km. Oso egoera onean. 652759267 SeatIbiza1.4Tdi80zaldi.58.500km. 2009 urte amaierakoa,5 ate, txuria.Jabebakarra,ezerretzaileaeta beti garajean. Volkswagen Multivan 2.5 TDI 130cvsalgai.2006koa,151.000km, gris iluna. 650919065.. Kale nagusian garaje itxi bat alokatzen da: ate automatikoa eta
Garaje itxi bat alokagai Artzabalen, frontoi ondoan. 647120253
LANPOSTUAK Lan eskaerak Udanedoikasturteanzeharumeak zainduko nituzke. Lan honetan esperientzia duen neska. 653724338 Erizaintzangraduatuanaizetagaixodaudenpertsoneierizainzainketak emateko prest nengoke. (688801502 Irati) 23 urteko neska euskalduna naiz eta haurrak zaindu zein klase partikularrak emateko prest nago.Esperientziaduna. (630682716 Maddi) Haurrak zaintzeko prest nago udaranzehargoizezzeinarratsaldez. Irakaskuntza gradua bukatzearetaaisialditaldebateanbegirale lanean (688803821 Uxue). Klase partikularrak ematen ditut ikasturtean zein udan. Irakaskuntza ikasketak eta errefortzu klaseetan esperientziaduna. (647142701 Amaia) Haurrakzaindukonituzkegoizzein arratsaldez.Irakaskuntzandiplomatua. (647142701 Amaia) Auxiliargeriatraetasukaldaribat eskaintzenda,paper,esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Umeak zaintzen, garbiketan eta zerbitzari lanetan lan egingo nuke. Paperak eta esperientzia ditut. Tel. 666 773 813. Neska bat eskaintzen da, esperientziaduna haurrak edo helduak zaintzeko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660041361 34 urteko neska arduratsu eta formala etxeko lanak egiteko lan bila, plantxatu, janaria prestatu... Garbiketa lanetarako oro har. 633 921 026 (Alejandra)
Zorionak Manex! Abuztuaren 7an urte beteko dituk. Hik bizkotxoa prestatu, eta Dagoeneko hamabi urte beteko opariak berriz dituzue uztailaren 17an. Zorionak eta gure kontu. Etxekoen partez muxuak etxekoen eta lagunen partez. muxu handi bana!
Matematikako klase partikularrak ematen ditut 672 427 870. Goi mailako ingenieritza ikasketak egin ditut. Euskara klaseak ematen ditut. Euskal filologian lizentziatua eta irakaskuntzan esperientziaduna. Haur eta gazteentzako klaseak. Azterketen prestaketa (EGA, HABE, IVAP, IRALE). 653 710 073 Mutil katalan gazte euskaldun berri bat eskaintzen da, adinekoak zaintzeko edo katalanerako klaseak emateko. 677 290 212 (Roger). Neska euskalduna, 47 urte ditut. Geriatriako titulua dut eta arratsaldetan jendea zaintzeko prest nago. 618 558 842 Usurbilgo neska gazte arduraduna, arratsaldeetan 6-12 urtetako umeei, inglesa irakasteko prest, baita etxeko lanak egiten laguntzeko. Esperientzia daukat. Prezioa adostuko da: 684092731 Esperientzia haurrak zaintzen, Udajolaseko begirale eta haur hezkuntzako ikasketekin. 661 626 500 (Maialen). Neska gazte esperiantziaduna, akademian lan egindakoa, LH 1. mailatik Batxilergoko 2.mailara arteko ikasleei klaseak emateko prest. 685 772 602 (Nerea) 24 urteko mutil bat eskaintzen da LH-ko eta DBH-ko klase partikularrak emateko. 636601644 Matematika klaseak, maila guztietan, 19 urtetako esperientzia, 646717676 Usurbilgo neska euskalduna naiz, goizez nahiz arratsaldez, klase partikularrak emateko zein haurrak zaintzeko prest. 688 661 997 / 943 365 005". Neska gazte bat eskaintzen da umeak zaindu eta klase partikularrak emateko. Telefonoa: 660 778 314 (Maddi) 21 urteko neska usurbildar euskaldun bat, haurrak zaindu edota klase partikularrak emateko LH-n nahiz DBH-n. Esperientziaduna. 666 041 971 (Ane) Jardineritzako lanak egiten ditut txukun eta modu onean: 677 443 140 (I単aki). 18 urteko mutil bat lanerako
Zorionak bikote beste urte bat pasa da eta bizkotxoa jateko gogoekin gaude, muxu asko eta ondo pasa. Zorionak ere izeba Nuriarentzat.
GAZI, GOZO, GEZA
540. zenbakia
prest. Baratzean laguntzeko, morroi lanetarako, tabernan lan egiteko... 626 735 354. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 636929990. Helduak zaindu edota etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. 608 774 999. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. Telefono zenbakia: 609 632 030. Zerbitzari edo sukaldari laguntzaile moduan lan egingo nuke. 650 032 454.
Lan eskaintzak Emakume euskaldun eta esperientziduna behar da Astigarragan, haur txiki bat zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Egun osoan, astelehenetik ostiralera. 943 550 550 Pizza banatzailea behar da Usubilgo taberna batean. Telefono zenbakia: 9433743 30
Emakume esperientziadun bat umeak edo pertsona helduak zaindu eta etxeko lanak egiteko. Claudia. 663 117 579. Gizonezko bat eskaintzen da, jatorriz euskalduna, edozein lanetarako. Helduak zaindu, sukaldean lagundu edo baserriko lanetan aritzeko. 627 206 451. Emakume bat eskaintzen da, adineko pertsonak zaintzeko, etxeko lanakegitekoostalaritzarako,interna moduan673445 903. Emakumea eskaintzen da, orduka etxeko lanak egiteko. 662 247 324 Umeak zaindu arratsaldez edo zerbitzari gisa lan egingo nuke asteburuetan. 638 894 845.
Usurbilgo baserri batean hazitako oilasko eta untxiak saltzen ditugu. 652 725 022. Botileitapoiakjartzekoenkortxadora bat salgai, 100 euro. Asadore elektriko bat, 100 euro. 943361235
BESTELAKOAK
Urrezko lepoko bat galdu da, medalladuna,aurrekaldeanFletra batduena,eskertukogenukeaurkitzen duenak deitzea. Familiako oroigaria baita (615731134)
TenisekoraketabataurkitudaErre-
Erosi gasolina sorgailu elektrikoa,
Esperientzia handia, arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296. Ontziak garbitzeko edo sukaldari laguntzaile gisa lan egingo nuke. 677 108 568
ka Txiki parkean. 943 371 044.
berria erabili gabe, 80 euro. 689880561 Hemengointxaurraerosikonuke, deitu 634 409 888 Frantsesekoklaseakhartukonituzke. 666 607 447 Erromeri talde baterako, tronpetaetatronboijolebilagabiltzauda honetakokontzertuetanhasteko. 660214740 Etxean egindako haur manta bat galdu dugu, koadroduna, morea, grisa,horiaetanaranjakolorekoa. Aurkitzen baduzu: 626 368 019
Ezkontzetan, festetan edo antolatzen dituzuen ospakizunetarako Dj lanak egiteko prest. 615 713 204 edo djlarra@usurbil.com Usurbil eta inguruetan belardiak hartuko nituzke, belar ondua egiteko. 667406010. 2. eskuko josteko makina bi salgai. Modu onean. 943 36 32 01. Karbonozko bizikleta erdi berria salgai.Prezioona.Tel.600244126 Su egurra salgai. Haitza eta Pagoa. 667 232 300. Gazte usurbildarra, ordenagailuko klaseak etxeetan emateko prest. 943 360 503/672 718 721.
Telefono interesgarriak Udala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 371 951 Atez ateko bulegoa . . . . . . . . . . 900 776 776 Udaltzaingoa. . . . . . . . . . . . . . . . . 943 361 112 Udal zerbitzuak (Brigada) . . . . . . 943 370 148 Sexu Aholkularitza Gunea . . . . . 697 919 516 Gizarte Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . 943 377 110 Diputazioa - Basetxea. . . . . . . . . 943 361 215 Bake Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . . 943 372 336 Udarregi Ikastola . . . . . . . . . . . . . 943 361 216 Haur Eskola. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 374 061 Zubietako Lanbide Eskola. . . . . . 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra . . . . . . 943 372 077 Hastapen tailerrak . . . . . . . . . . . . 943 360 465 KZgunea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 023 684 Oiardo Kiroldegia. . . . . . . . . . . . . 943 372 498 Sutegi Udal Liburutegia . . . . . . . 943 360 692 Zumarte Musika Eskola. . . . . . . . 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia . . . . . . 607 609 379 Kalezar Eguneko Zentroa . . . . . . 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza . . . . . 943 368 770 Gure Elkartea Zahar Egoitza . . . . 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza . . . . . . . . . . 943 366 340 Usurbilgo Salbatore Parrokia . . . 943 361 239 NOAUA! Kultur Elkartea . . . . . . . 943 360 321
21
Abere-Landare Babeslea. . . . . . . 943 376 650 Taxia (Angel) . . . . . . . . . . . . . . . . . 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz) . . . . . . . . . . . . . 677 373 466 Eusko Tren. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 470 976 LurraldeBus. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua. . . . . . 943 362 894 Anbulategia. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 362 013 Oa botika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 376 076 Iturralde botika . . . . . . . . . . . . . . 943 363 395 DYA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 464 622 Gurutze Gorria . . . . . . . . . . . . . . . 943 272 222 Emergentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 112 Genero-indarkeria, arreta. . 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea . . . . . . . . . 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa . . . . . . 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala . . . . . 943 364 740 Banco Guipuzcoano . . . . . . . . . . 943 370 006 Banco Popular Español . . . . . . . . 943 370 411 BBVA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 377 155 Caja Rural Kutxa . . . . . . . . . . . . . . 943 368 842 Argindarra - Iberdrola. . . . . . . . . 901 202 020 Gas naturala - Naturgas . . . . . . 902 123 456 Telefonica . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1004 Euskaltel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 900 840 840
Maxi-Cosi Cabriofix eserlekua salgai gehi kotxearen Isofixean lotzeko. 130 euro: 657795378 Artzai txakurkumeak Orbea arrazakoak salgai 637 974 994 Ezkontzetan abesteko talde bokal bat nahi? 665 745 071 (Iñaki). Ezkontza zein ekitaldietan abesteko kantari lirikoa. Maketa bat entzungai daukat. 690784113.
TRUKEAN, OPARI Ordenagailuak, bulegoetako eserlekuak, haur jokoak, liburuak, kirol materiala, ispiluak, lanparak, alfonbrak, sehaskak, maletak… Atalluko Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera, 10:15-13:00 eta 16:00-19:00. Larunbatetan, 9:00-13:00.
Goardiako farmaziak uztailak 18-uztailak 28 Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena
18 19 20 21 22 23 24
GIL
Kale Nagusia 24. Lasarte
Osteguna
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6. Lasarte
Ostirala
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
Larunbata
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
Igandea
URBISTONDO San Franzisko 1 Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola kalea, 9 Lasarte ORUE
Pl. Jaizkibel 2 Lasarte
25 26 27 28
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32 Lasarte
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
GIL
Kale Nagusia 24. Lasarte
GIL
Kale Nagusia 24. Lasarte
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00etatik 13:30era.
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Garikoitz Aldabe. Perkaiztegikalea 8 (Antziola). Hernani. 943 336 022 22:00 - 09:00
Abuztuko goardiako farmazien berri jaso nahi duenak, www.noaua.com orrialdeko albistegian topatuko du.
Zorionak pottoli! Dagoeneko 8 urte beteko dituzu!! Muxutxo bat ama, aita eta Garaziren partetik!
Zorionak Olatz! Uztailaren 30ean 4 urte beteko dituzu. Muxu handi bat Saioa, Maialen, Uxue eta familia osoaren partez. Ondo igaro eguna!
Zorionak Ibai! Hilaren 28an 7 urte beteko dituzu. Txokolatezko pastela jan beharko dugu. Muxu handi bat etxekoen partez.
Udako oporrak tarteko, ez da NOAUA!rik izango irailaren 6a bitarte. Ohar, zorion-agur, jaio edo hildakoen berri emateko azken eguna: irailak 3 asteartea, eguerdiko 11:00etan erredakzioa@noaua.com
22
INGO AL DEU?
Agenda
20
2013ko uztailaren 19an
uztaila
larunbata
Mini klasikoen 2. Topaketa 10:00etan Saizar Sagardotegitik abiatuta.
23
asteartea
Gutun Sozialari buruzko bilera irekia, 19:30ean Potxoenean.
Gutun Soziala eraikitzen joateko lehen bilera, asteartean Potxoenean utun Sozialari buruz aritu izan gara aurretik NOAUA!n, maiatzaren 30ean egin zen Greba Orokorraren bueltan hain zuzen. Herri mailan hasi dira lehen urratsak finkatzen. Lehen batzarra, irekia, uztailaren 23rako deitu dute. 19:30ean Potxoenean. “Lehen batzar honetan, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzera datorren prozesua aurkeztuko da”, deitzaileek aditzera eman digutenez. Honez gain, usurbildarrek gutunaren eraikuntza elikatu ahal izateko lan metodologia adostuko da. Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna osatzeko prozesuaren bitartez, “herritar eta langileok burujabetza praktikan jarri eta dagozkigun eskubide sozialak barnebilduko dituen
gutuna osatuko dugu, botere ekonomiko eta gobernu neoliberalei irmoki erakutsiz, gu garela gure buruen jabe eta guri dagokigula gure eskubideak zein diren zehaztea”. Uztailak 23 asteartea, 19:30ean Potxoenean.
Mandingeen dantza ikastaroa
Auzokonpostatze ikastaroa
Urritik aurrera, urte osorako ikastaro hau antolatu asmo du Usurbilgo Gaztetxeak. Saioak asteazkenero izango dira, arratsaldeko zazpietatik bederatzietara. Hileroko prezioa, 28 euro. “Oinarrizko mailarekin hasiko gara. Irakaslea Pierre Cece Koly Camara izango da. Norbaitek nahiko balu, perkusio ikastaroa antolatzeko aukera ere egongo litzateke, Pierre perkusionista ere bada eta. Izen emateko eta informazio gehiagorako: 627 285 904 edo usurbilgogaztetxea@gmail.com
Hilabetero antolatzen da konpostatze ikastaroa. Uda betean gaude ordea, eta abuztuan ez da ikastarorik egingo. Baina irailean bai. Auzokonpostatze egitasmoari loturiko hurrengo ikastaroa iraileko lehen asteazkenean, irailaren 4an beraz, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Potxoenean. Saio hauen bitartez, konpostatzen hasi nahi duenak zalantza denak argitzeko aukera izango du, eta itxarote zerrendan dauden auzokonpostalariei ere zuzenduak daude.
24
asteazkena
Santio jaien hasiera Zubietan, 19:00etatik aurrera, txupinazoa, buruhandiak… Xehetasun gehiago ale honetako gehigarri berezian.
Datozenak Atxegaldeko festak Abuztuak 30, ostirala 14:30 Bazkaria trikitilariekin. 17:30 Kalejira. 20:00 Txupinazoa. Jarraian, txoznen irekiera eta luntx mundiala. 23:00 Kontzertuak: Odolaren Mintzoa, Ze Esatek!, Laiotz.
G
Batzarra irekia da eta ordubete iraungo du.
Abuztuak 31, larunbata 11:00 Haurrentzako jokoak eta sarien banaketa. 14:00 Herri bazkaria, norberak etxetik ekarrita. 16:00 Mus txapelketa (15:30-16:00 izen ematea). 18:30 Ipuin kontalaria. Ondoren, txokolatada. 21:00 Herri afaria, The Hastelens taldeak girotuta. Gauean, kontzertuak: Ingo al deu, DJ bat. Irailak 1, igandea 12:00 Aizkolariak eta harrijasotzaileak. Ondoren, hamaiketakoa Alkorta Autoserbitzuaren eskutik. 16:30 Toka txapelketa. 18:00 Tortilla patata txapelketa. 19:00 Dantza taldea, erritmo latinoak. Gauean, azken traka, Pirotecnia Zaragozanaren eskutik.