ASTEKARIA | 2014ko ekainaren 27an | XVII. urtea | USURBIL | 579. zenbakia | www.noaua.com
ATARIKO HAIZEA
579. zenbakia
3
Albistea iruditan
Blai eginda, Aginagako Eskola Txikian oitik behera bustita amaitu zuten 201314 ikasturtea, ekainaren 20an; ikasle eta irakasleek, eskola osoa partaide izan zuen ur festa handi baten bueltan. Bazkaritarako bildu ziren gero Eliza Zahar berrituan, ikasleen senideekin. “Primeran pasa genuen”, berri eman diote NOAUA!ri. Argazkiok horren lekuko.
G
Aginagako txokoak martxan Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartekoek antolaturiko txokoak hasi dira. Astelehenaz geroztik martxan dira, uztaila amaiera arte, goizez, 9:00etatik edo 10:00etatik 13:00etara. Zaintza egiteko pertsona bila Datorren 2014-15 ikasturterako goizeko zaintza egiteko pertsona euskaldun baten bila ari dira. Haurrekin zerikusia duten ikasketak kontuan hartuko dituzte. Interesdunek, bidali kurrikuluma aginaga@eskolatxikiak.org helbidera.
Ekainaren 20an agurreko festa egin zuten Eskola Txikikoek. Bazkaria Eliza Zahar berrituan egin zen.
Laburrean Santueneko Jai Batzordearen bilera
Errepide mozketa igande goizean
Uztailaren 7an izango da odol ematea
Ostegun honetan, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Santuenea Auzo Elkartean. Irailean ospatuko diren jaiak prestatzeko baliatuko da hitzordua. Parte hartzera animatzen dute Jai Batzordekoek: “Festen prestaketan parte hartu nahi duen oro azaldu eta dituen proposamenak agertzera animatzen dugu”.
N-634 errepidea itxita egongo da ErrekaldeOrio artean, Orioko noranzkoan, igande goizeko 10:00etatik 11:30etara. Donostialderako bide zatia zabalik egongo da. Errepide mozketa, Atletico San Sebastian taldeak ekainaren 29rako antolatu duen Nazioarteko Triatloi probak eragingo du.
Bi hilean behin, hilabeteko lehen astelehenetan izaten da odola emateko aukera Usurbilen. Datorren saioa uztailean egokitzen da. Uztailaren 1etik 6ra ospatuko diren Santixabelen ostean, hilaren 7rako jarri du hitzordua Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Ohiko ordu eta lekuan; 18:0020:30 artean, anbulatorioan.
Kultur Elkartea Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.com /// www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10:00-14:00 / 16:00-19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Bea Alda, publizitatea@noaua.com. Diseinu berria: Erroitz S. L.
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte, Aizpea Aizpurua. Banaketa: Olatz Rezola, Arantxa Zulaika. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara
Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi,
Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas, Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
4
HERORREK ESAN
Joxe Piñas eliperen tronuratzea dela eta zenbait ideia sinple etorri zaizkit burura: Pertsona batek ezin du bere burua demokrata bezala aurkeztu eta era berean monarkia defendatu; monarkia definizioz sistema antidemokratikoa baita. Felipe Borboikoak, edo beste norbaitek, Espainiako estatuko Agintari Nagusia izateko gaitasuna duela pentsatzen badu, hausteskunde sistema baten bidez hautatua izatera anima dadila, eta sortu dezatela alderdi politiko bat Felipe hautagaiarekin. “Felipe Puede” izen aproposa izan daiteke. Espainiako sistema demokratikoan espainolek erreferendum baten bidez monarkia ala errepublika nahiago duten ezin dute erabaki. Halaber, Espainiako sistema demokratikoan katalanek ezta euskaldunek ere, Espainiaren estatuaren parte izan nahi dugun ala ez
F
2014ko ekainaren 27an
Monarkiari ez ezin dugu erabaki. Hau bai demokrazia! Frankoren garaietan behintzat argi esaten zen diktadura batean bizi ginela. Euskal Herrian ikusteke dago “Gure Esku Dago” ekimenak zer ereindu duen; abiapuntua bezala ezin hobea izan da. Hori bai, Kataluniako prozesuak eta Espainiako Podemos-ek, Espainiako “Monarkia Parlamentario demokratikoa” eztabaidan dagoela agerian uzten dute iada. Monarkiazaleek epe motzean eta aldaketarik ez balute egingo, egoera hau ez dela beraien aldera bueltatuko argi dute, bestela hobe zuten zaratarik ez egitea eta Juan Carlos I. mantentzea “bolada txar” hau pasa arte. Ordena konstituzionalaren defentsa: Espainiako monarkia defendatzeko zenbait pertsonek eta erakundeek ordena konstituzionala errespetatu behar dela eta konstituzioa aldatzen ez den bitarte-
an sistema mantendu behar dela diote. Honi buruz bi kontu. Lehenengoa; horietako askok 1978ko Konstituzio Espainola aldatzea ere ez dute onartzen. Eta bigarrena; konstituzio hori eta monarkia sistema bera, Franko diktadoreak agindu zituenak dira. Beraz, kolpe militar baten bidez Frankok erretiratu zituen konstituzioa eta sistema errepublikarra ez al lirateke izan behar defendatu beharko ziren benetazko ordena konstituzionalaren ezaugarriak? Edo pertsona zein erakunde horiek legitimatzen ari al dira biolentziaz lortutako “ordena konstituzionala”, Frankorena alegia? Errepublika eta monarkiaren sistemen arteko eztabaida hau estali nahian Futboleko Mundiala erabili nahi izan dute, horregatik Feliperen tronuratzea Mundialaren hasierarekin egokitu dute. Baina, Holandak eta Txilek Espainiako selekzioa mendekuan har-
tu eta kaleratu dute. Futbola berezkoa ez den helburuarekin erabili nahi izateagatik krisia areagotu zaie ere bai, selekzio bera sistemaren krisia islada baita: Barca eta R. Madrileko jokalarien arteko tentsioak, jokalari batzuen Espainiako selekzioarengan sentimenduak kolokan, jokalariek kobratzen dutena,… Bitxikeria bezala eta Monarkiaren erretolika honetan sinbologiak garrantzia handia daukanez, bide batez aipa dezakegu txiletarrek beraien izenordea berreskuratzea lortu omen dutela: “La Roja”. Ezin momentu egokiagoa esateko: “Te recuerdo Allende”, bera ere bai beste diktadore batek (Pinochet) kargutik kendu baitzuen. Eta nola ez, momentu hauetan biziki gogoan ditugu Errepublika (konstituzionala eta legala) defendatzeagatik hil edota erbestean bizi behar izan zuten senitartekoak eta lagunak.
Maialen Unanue | Luis Aranalde | Imanol Ubeda | Idoia Torregarai | Aritz Gorriti | Joxe P iñas | Nerea Zinkunegi
Gazte Eguna, jaietako berrikuntza
“Laboaren UZTAilean” zikloa
Enpresa mundukoei Udal zerga eta tasen zuzenduriko ikastaroa ordainagariez
Ernai, Gazte Asanbladak eta hainbat gazteek elkarlanean antolatu dute uztailaren4an,ostiralezospatukoden Gazte Eguna. Usurbilgo Gazte Mugimenduak ikasturtean zehar garaturikoelkarlanarenispiluizangodaSantixabeletako egun berezi hau. Poteoa, bazkaria, jokoak… Egun pasa oso bat antolatu dute gazteek.
MikelLaboarigorazarreegineta“berak utzitako uzta, euskal bakarlari gazteak” ere badirenez, ekimen ziklo berri bat antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, datorren hilabeterako; “Laboaren UZTAila”. Jaietako astea salbu, uztaileko ostegunetan, astero 21:00etatik aurrera bakarlari baten emanaldiaz gozatzeko aukera egongo da.
Buruntzalde eskualdeko enpresetako profesionalak nazioarteko eragiketetankontuanhartubeharrekooinarrizko alderdi desberdinak eta bere berezitasunak ezagutzea da helburua. Uztailaren 1ean asteartea 9:00etatik 13:00era eta 14:00etatik 16:00etara Andoainen. Izenaemateko:ekinean@andoain.org
SEPA sistemarekin aldatu egin da orain arte etxean jasotzen den banku-informazioa. Datu horien artean dauden erreferentzia eta klabearen bidez, ondorengo web-orrian udalak luzaturiko ordainagirien xehetasunak ikusi edo inprimatu ahal izango dira. http//:dokumentuak.gipuzkoa.net
PIL-PILEAN
579. zenbakia
5
Ontzi grisa eskuratzeko ilara luzea zin jakin ontzirik gabe geratzeko urduritasuna ote zegoen, erreusa ontzi batean bilduta ateratzeko gogoa edo ahal bezain laster, Usurbilek zero zabor norabidean emango duen urrats berrira egokitzeko nahia ote zen. Kontua da, asteburuan erreusa aurrerantzean kuboetan ateratzeko ontziak banatzen aritu zela Usurbilgo Udala, Oiardo Kiroldegian. Jende ilara luzea sortu zen, bai ostiral eta larunbatean.
E
Gogoan izan, kuboa eskuratu duzuenok, igande goizetan jada erabili ahalko duzuela. Uztailaren 6tik aurrera, derrigorrezkoa izango da ontzi hau erabiltzea erreusa ateratzeko. Etxean sortzen duzuen erreusa biltzeko ontzi grisa ahalik eta beteen duzuela ateratzea komeni da. Aurrerantzean, hondakinengatik ordaindu beharko den tasaren zati bat hain zuzen, ontzia zenbatero ateratzen duzuen, horren arabera kalkulatuko baitu Usurbilgo Udalak. Abiatzear den hondakinen sortzez besteko ordainketa sistema berriaren gako nagusieta-
Aurreko astean, jende asko pasa zen kiroldegitik kubo bila.
ko bat izango da hori. Zero zabor norabidean, herri honek emango duen urrats berri baten atarian gaude hain zuzen. Sortzen dugun hondakinen arabera ordaintzen ere, Usurbil aintzidari izango da Euskal Herrian.
soko duzu: Ekainak 25, asteazkena 18:00-20:00 Santuenea 12, auzo elkarteko lokalean.
BILKETA EGUN GEHIAGO
Ekainak 26, osteguna 18:00-20:00 Aginagako Eliza Zaharrean.
Kubo grisa jaso ez duzuenok adi, datorren astean zehar ere, kubo grisa eskuratzeko bilketa postua jarriko baitu Usurbilgo Udalak. Gerturatu, eman zure helbidea eta ontzi grisa doan ja-
Ekainak 28, larunbata 10:00-13:00 Oiardo Kiroldegian.
Ekainak 27, ostirala 18:00-20:00 Oiardo Kiroldegian.
Oharra: nork bere etxeko helbidea eman eta ontzi gris bat jasoko du doan. Antolatzailea: Usurbilgo Udala. Erreusa ateratzeko ordutegia Igande goizetan, 6:30-9:00. Informazio gehiago, Atez Ateko bulegoan Puntapax kalea, 10 behea. Astelehenetik ostiralera, 9:0014:30 artean. 900 776 776. E-posta: atezate@usurbil.net
Jendaurreko azken emanaldiekin, ikasturteko agurra
Herritarren aurrean agurtu dute Zumarte Musika Eskolakoek, 2013-14 ikasturtea. Egoitzan bertan, Sutegin, ikastolan edota San Esteban elizan eskainitako denboraldiko azken kontzertuekin. Instrumentu desberdinetan trebatzen dabiltzan ikasleek, edota Zumarteren inguruan sortu diren musika taldeek parte hartu dute, emanaldi ziklo honetan.
6
KALEJIRAN
2014ko ekainaren 27an
SANTUENEA
KALEZAR
JON ETXABE
INMA BALDA
Santutegiari errepasoa
B
Lizarra ez da bedeinkatu behar
A
ortizki heldu da udara Usurbila. “Egun sargori, gau iturri”; hori dugu azken egunotako leloa. Etxeko txiki eta gazteak jada oporretan, ez dakite/gu zer egin… edo bai? Hondartzara joan, bizikletari hautsa kendu, zibarekin jolastu (berriro itzuli da!!)… eta antzeko azken uneko planak dira gehien gogoko ditugunak. Kontua da, udararekin batera, gazteon peregrinazio berezia hasi dela, non guztiok, zintzozintzo, santutegia hartu eta erromesaldian goaz (hitz ezinhobea) inguruko geografia bisitatuz: San Joanek (Jondone Johane) ireki dute bakanala Kalezarren, Hernanin, Tolosan, Andoainen… San Pedroek (Jondone Petri) jarraitzen dute Lasarten nahiz Irunen eta bien bitartean San Pelaioak (Doneperai) Zarautzen. Errekuperatzeko denborarik gabe Santixabelak (ez du itzulpenik behar) Usurbilen. Hori dena ia aste bakar batean sartzen da, eta horrela dirau berriro gurera itzuli behar dugunera arte. Ikusten duzuenez, guraso maiteok, badugu zer egin oporretan, beraz ez arduratu gugatik eta “Etxeko Garbiketa Orokorra” edo “Amonarekin Peñiscolara egin genuen bidaiako argazkia ordenagailu/CD batetara pasatzea” bezalako asmo zirraragarriek itxaron beharko dute, irabazi baitugu! Obligazioa eginik iada, debozioa besterik ez zaigu geratzen, eta santu guztiak badira gure debozioko!
uzoko festak bukatu berri ditugu. San Juan bezperan piztutako suaren errautsak ez dira oraindik itzali. Eta arbasoen usadioari jarraiki Eguzkiari, bere indarra gal ez dezan, lagundu nahi izan genion sutzarra piztu genuenean. Eta aurten ere beti bezain sutsu bizi ditugu auzotarrok gure festak, asteburu bakar batean izan badira ere. Hortik, errautsak eta lizar-adaxkak ateetan pasatako jaien seinale. Zergatik, ba, lizar-adaxkak gure ateetan? Galderari erantzun asko bilatu gabe ohiturari segida ematen diogu. Batek baino gehiagok esango digute geure etxeak izpiritu gaiztoen aurka babesteko egiten dugula. Eta inork ez du kontrakorik egingo. Denok sentitzen baitugu gure barne-barnean hori horrela dela mundua mundu denetik. Gainera gure zaharrek utzi ziguten erakutsia: “Lizarra ez da bedeinkatu behar, berez da bedeinkatu” (Manuel Lekuonak jasotako esaera zaharra). Beraz, ez da harritzekoa guztiok lizarraren babesa bilatzea. Halere, bat bukatzen da bestea hasten delako. Eta Sanjuanetako ajea pasa baino lehen Santixabelak ate joka ditugu. Beraz, indarrak berritu eta presta gaitezen hurrengo txupinazorako. Ondo pasa jaiak eta nola ez ondo irabazitako oporrak!
AGINAGA
ATXEGALDE
LONTXO ZUBIRIA
ARITZ GORRITI
Ikatz, txakur txapelduna
A
rgazkian ikusten duzuen hau, Ikatz txakurra da, "pastor beaucerom" arrazakoa. Orain dela 16 hillabete jaio zen Karrantza herrian baina gaur egun gure herriko Goikoetxe baserrian bizi da, eta ondo zainduta gainera. Bere jabeak diren Juan Jose, Jaione eta Joane alabarekin talde bikaina osatzen dute. Madrilgo nazioarteko txapelketan, bigarren geratu zen; Coruñakoan irabazle atera zen eta Frantziako Noeux Les Minesen mundu mailako txapelketarik garrantzitsuenetako bat ospatzen da. Han, 45 txakurrek hartzen dute parte eta Ikatz 9. postuan sailkatu zen. Bere jabeak aipatu didan moduan, txapelketak bi atal nagusi izaten ditu, bata edertasuna baloratzen dena eta bestean aldiz nortasuna. Bukatu aurretik, ugalketarako ere aholkatuta dagoen txakur bat dela ere esan nahiko nuke.
Ikastola, elkartasun bilgune
A
utobusen joan etorriak amaitu dira, klaseen hasieraz ohartarazten zuten txirrin hotsak itzali dira. Goizetako joan etorriak, presak, iratzargailuak… Akabo, oporretan dira ikastolako ikasleak. Irakasleak ere atsedenaldia hartzekoak dira Santixabelen bueltan. Amaitu da ikasturtea… Edo ez? Aurten oporraldia laburtuko zaie ziurrenik, zenbait irakasle, guraso eta baita ikasleei ere. Udarregiko eraikin berriko lanak amaitu dira eta gunea, 201415 ikasturte berrirako egokitzen ikusiko ditugu asteotan. Auzolanerako deia egin dute ostiral goiz honetarako. Irailerako prest beharko du eta eraikin berriak. Hortik aurrera, gune berria eta hezkuntza ikuspegitik berritzailea izango dena erabiltzen hasiko dira guztiak. Haur Hezkuntzakoak tartean. Ezin ahaztu ezta, ate joka ditugun Santixabeletan txosna jartzekoa dela Udarregi Ikastola. Urtebete barru Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaialdirako laguntza bilketa martxan da. Betea dago datorren ikasturteko Udarregi Ikastolaren agenda. Ohi baino mugimendu handiagoa ikusiko dugu udazkenetik aurrera, ikastolaren bueltan. Baina aurretik, merezitako atsedenaldia udan.
KONTZEJU TXIKIA
579. zenbakia
Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdia 013-14 ikasturtean zehar helduentzako euskalduntze eta alfabetatze ikastaroak egin dituzten usurbildarrek, udal dirulaguntzak eskatzeko aukera dute, ekainaren 25etik uztailaren 9ra. Eskabideak udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Horretarako, Usurbilen erroldatuak egon beharko dute, klaseen %80ko asistentzia izatea ere ezinbestekoa izango da eta gutxienezko aprobetxamendua ziurtatu beharra izango da. Ikaslearen lan egoera eta ikasketa mailak aintzakotzat hartuko ditu Udalak, diru-laguntzok ematerakoan. Gehienez 500 euroko laguntzak izango dira:
2
Ikasle arrunta Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko dirulaguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak. Gehienez ere matrikula kostuaren %60ko dirulaguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu
Uztailaren 9ra arteko epea dago.
dituen ikasleak. Ikasle langabetua Gehienez ere matrikula kostuaren %100eko dirulaguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak. Gehienez ere matrikula kostuaren %80ko dirulaguntza jasoko du: Euskaltegiko 109. urratsa baino gehiagoko ikasketak edo HABEren 2. maila baino gorakoak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak.
Behar ekonomiko berezia duten euskara ikasleentzako deialdia, uztailean
Uda honetan 100 orduko ikastaroa egiteko aukera egongo da AEKrekin
Euskaltegiko hurrengo ikasturteko matrikulazio kostua aurreratzea helburu izango du udal dirulaguntza honek. Datorren 2014-15 ikasturtean euskara ikasi nahi izan eta behar ekonomiko bereziak dituzten ikasleei zuzendua egongo da. Deialdia uztailaren 1ean jarriko du martxan Usurbilgo Udalak. Eskabideak aurkezteko bi asteko tartea izango dute interesdunek, uztailaren 15era arte. Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdi orokorreko oinarri berak aplikatuko dira kasu honetan.
Datozen opor hilabete hauetan euskara ikasi edo hobetu nahi duenak, zabalik izango du AEK. 100 orduko ikastaroa egiteko aukera egongo da; uztailean 60 ordu, irailean beste 40 orduak. Lehen, bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunak edo EGA prestatzeko klaseetarako ere izena eman daiteke. Uda partera begira, bi asteko barnetegiak, familia barnetegiak eta barnetegi ibiltariak ere antolatzen ditu AEK-k. Informazio gehiago: 607 609 379, usurbil@aek.org, aek.org, muntteri.blogspot.com.es
7
Bularreko minbizia prebenitzearen inguruko solasaldia Ekainaren 30ean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera Potxoenean. Kattalin bularreko eta ginekologiako minbiziagatik eragindako emakumeen elkarteak eta Usurbilgo Udaleko gizarte zerbitzuen sailak antolaturiko hitzaldia, bularreko minbizia prebentzioaren ingurukoa izango da. Kattalin elkarteko lehendakari Charo Beobide eta Arrate Plazaola medikuak parte hartuko dute hitzaldian.
Oinarrizko bihotz-biriken suspertzeari buruzko ikastaroa Uztailaren 7an hasita bi egunez, 10:00-12:30 artean, DYAk Munalurra 26an duen egoitzan. Teoria eta praktika uztartuko dituzten saioon bidez, “bihotz-arnasketako geldialdia identifikatzen, oinarrizko bihotz-biriken suspertze (BBS) mugimenduak burutzen eta DEA (Kanpoko desfribiladore automatikoak) erabiltzen ikasten da”. Ikastaroan parte hartu ahal izateko aldez aurreko ezaguerarik izatea ez da beharrezkoa izango. Matrikulazioa 90 euro, eskuliburua barne. Ikasle kopurua mugatua izango da. Aurrez eman beharko da ikastarorako izena, 943 46 46 22 telefono zenbakira deituta.
Aisialdiko laguntzak eskatzeko epea Ostiral hau, ekainaren 27a azken eguna. Eskabideak udal erregistroan aurkeztu behar dira. Deialdia, 2013-2014 ikasturtean zehar Eusko Jaurlaritzak homologaturiko aisialdiko begirale edo zuzendari ikastaroa euskaraz egin duten usurbildarrei zuzendua dago. Hauek izango dira banatuko diren diru-laguntzak: -Begirale ikastaroa: matrikularen %50 (gehienez ere 250 €). -Aisialdiko zuzendari ikastaroa: matrikularen %50. (gehienez ere 150 €). Informazio gehiago: usurbil.net
8
HERRIKO TALDEAK
2014ko ekainaren 27an
“Herritarrei etengabe irekia dagoen esparru bat da Hezkuntza Mahaia” kasturte hasiera urruti geratzen da. Ikasleak bezala, Hezkuntza Mahaikoak ere irailean jarri ziren martxan. Geroztik, hilean behin elkartu dira. Ekainean egin zuten azken bilera. Eta bilera horretan balantze modukoa egin dute. NOAUA!k izan du balantze hori eskuratzeko aukera. Bereziki, bi gauza hauek izan dituzte aztergai: ikasleen trantsizioak ikastetxe batetik bestera eta ikasleei bidaltzen zaizkien etxeko-lanak. Bilera monografikoez gain, “herriko beste hainbat eragilerekin elkartu gara hainbat gairi buruzko iritzien trukatzerako eta elkarlanerako aukerak jorratzeko”, udal iturriek aditzera eman digutenez.
I
Hezkuntzari lotutako foro ireki honetan landutako kontuen gainetik, “azpimarratu nahi genuke Hezkuntza Mahaiaren osaketan adostutako funtzionamenduaren oinarria. Hau da, heziketaren zentro gisa ikasleak berak izan behar zuela eta honenbestez, ikaslearen ingurunearen eta ikaslea beraren iritziak kontuan izan beharko genituzkela edozein aldaketari ekin aurretik”. Hala irakurri dugu Hezkuntza Mahaiaren balorazioan. Horregatik, bereziki aipatu nahi dute ondokoa: “bi oinarri sendo hauek jarraitu izan ditugula edozein gai jorratzeko garaian. Gurasoei parte hartzea eskatu zaien gaietan, erantzun paregabea jaso dugu beraien aldetik eta guretzako berri pozgarria da. Esaterako, etxerako lanen inguruko inkestetan, bidalitako galdeketen %76,26-a biltzera iritsi ginen. Bestalde, ikasleak izanik heziketaren zentro, eredugarritzat hartu daitekeen prozedura
Hezkuntza Mahaia: “Heziketaren zentroa ikasleak berak izan behar du” erabili dugu landutako bi gaietan; izan ere, gai horien inguruan dituzten iritziak jaso eta aztertu baititugu”.
Hezkuntza Mahaiko dokumentazioa eta egindako lanen txosten guztiak www.usurbil.net orrian daude eskura edota ikusgai.
GUNE IREKIA Hezkuntza Mahaia udalaren ekimenez abiatu zen baina “herritarrentzako etengabe irekia dagoen esparru bat da eta
edonoren iritzi edo laguntza, beso zabalik onartzen da”. Datorren urtean, beraz, gune honetan partehartu nahi duen orok ateak zabalik izango ditu.
Hezkuntza Mahaian 2013-2014 ikasturtean landu dituzten gaiak “Ikasleen trantsizioak ikastetxe batetik bestera, ikastola barruan etapa batetik bestera edo ziklo batetik bestera igarotzea: Problematika aztertu genuen. Aldez aurretik galdetegi bat prestatu eta banatu zen familien eta ikasleen artean. Jasotako datuen azterketa egin genuen eta ateratako ondorioak eta erabakiak ikastolak kontuan hartuko ditu hurrengo trantsizio-egoeretan, ikaslea egoera bareago batean aurki dadin eta unea urduritasun gutxiagorekin
bizi dezan. Etxeko- lanak: eztabaida gai bihurtu da hezkuntza-foro ezberdinetan, eta gure artean ere kezka pizten zuen gaia izanik, egoki iritzi genion Hezkuntza- Mahaian lantzea: Han-hemenka bildutako artikulu interesgarriak partekatu ditugu. Ikerketa-lanek zer zioten aztertu dugu. Ikastolan, LHn bereziki, etxeko-lanen diagnosia egin da: maila bakoitzekoak aztertu, beste mailetakoekin aldera-
tu, diagnosiaren datuak panel batean islatu … Ikastolako LHko familiei galdetegi bat pasa zaizue zuen ikuspegia eta iritziak jasotzeko. Ikastolako LHko ikasleei galdetegi bat pasa zaizue zuen ikuspegia eta iritziak jasotzeko. Bilera monografikoez gain, herriko beste hainbat eragilerekin elkartu gara hainbat gairi buruzko iritzien trukatzerako eta elkarlanerako aukerak jorratzeko: Usurbil Cup, Ziortza, Gaztetxea”.
579. zenbakia
HERRIKO TALDEAK
9
Agur, kirol urteari aztetxoentzako prestatu zieten oka joko erraldoiarekin abiatu zuten Usurbil FT-koek, 2013-14 denboraldia amaitzeko, ekainaren 21erako antolatua zuten festa egun handia. Haurrak nonahi ikusi genituen goiz partean Kaxkoan, dadoa bota eta egokitzen zitzaien zenbakian antolatzaileek prestatu zizkieten probak gainditu nahian. Indarrak hartzeko bazkari goxo askoa dastatu zuten gero, Askatasuna plazan. Jai giro betean.
G
Festa, goizaldera arte

 Beteranoen txanda arratsaldean. Euren arteko futbol partidak jokatu ziren frontoian. Eguna amaitzeko, herri afari baten bueltan bildu ziren Askatasuna plazan, Usurbil FT-ko jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak.
Giro ederrean ospatu zuen bere eguna Usurbil Futbol Taldeak.
Gazte zein heldu aritu ziren jolasean, eta ospakizun giroan. Askatasuna plazan herri bazkaria egin zuten.
10
SANTIXABELAK 2014
2014ko ekainaren 27an
Santixabeletako danborrada taldea:
“Familia handi bat osatu dugu” antixabelak ofizialki hasiko dituen suziria jaurti eta berehala, danbor hotsek hartuko dute Kaxkoa, uztailaren 1ean. Udaletxe paretik abiatuko dute danbor joleek, ohi bezala bitan zatitua duten kalejira; afalaurretik eskainiko baitute lehen saioa, bigarrena gauerditik aurrera. Danborrada taldekoen gonbita herritarrei; “Gurekin gozatu nahi duenak ongi etorria izango da”. Agerialden Jurgi entseatzen dabiltza azken Olasagasti: asteotan. Bederatzi urtez “Donostiakoarekin taldeko zuzentzaile gisa zerikusirik ez du. diharduen Jurgi Olasagasti Beste giro bat du Uztailaren 1ean aterako dira kalera. Dena den, entseguak duela aste batzuk hasi zituzten. herritarrarekin bildu gara, Usurbilgoak” Aurreko astekoa da irudian agertzen dena. ate joka ditugun jaietako hitzordu beteranoenetarikoaz hitz egiteko. Ohiko partaideak jai eguna eskatzera ohituak izen ematea itxia duzue aurtengorako. Datorrenerako zer izanda, prestaketa lanak daude? Aurten, danborrada Santixa- erraz bideratuko dituzue? Lan txandak aldatzen dituzte, esan probatu ez duenari? bel bezperara itzuli da. Alda- Bai. Halere, ez dira San Sebasjai eskatzen dute biharamune- Guztiz irekia den jaietako ekinketarekin gustura? tian egunez Donostian jotzen an. Beti saiatzen dira danbo- tza bat da. Denentzako parte Jurgi Olasagasti: Iaz bakarrik dituzten abestiak, ezberdinak rrada eguna libre izaten eta hartzeko aukera ematen duena, aldatu zen egunez. Danborrada dira. Urteetan atera garenok baita biharamuna ere. Danbo- oso ondo pasatzen da, ez du beti atera izan da Santixabel nahiko dominatuak ditugu. Kirradan oso ondo pasatzen du- gasturik, behin probatzeagatik bezperan, uztailaren 1ean eta de berriak pixkanaka ikasten gu. Donostiako danborradare- ez da ezer galtzen. Beste perhorri eutsi nahi diogu. joango dira, urtetik urtera hokin zerikusirik ez du. Beste gi- tsona batzuk ezagutu ahal izabetzen. Kantak geroz eta gehiaro bat du Usurbilgoak. Beti teko aukera eman dezakeen Danborradan izena ematen go kontrolatzen diren neurrian, animatzen dut jendea proba- ekimena da. dutenen profila, lagun taldee- geroz eta gehiago gozatzen da tzera, behin gutxienez. Gastuna da? talde barruan, baita danborrarik ez du. Aldaketak, Lagun talde koadrila oso bat da ikustera datozenekin ere. ibilbidean danborradara bertaratzea konTxarangarekin kaleratuko Uztailak 1 asteartea plexua da. Ikusten dudana da Abestiak nola hautatu dituzarete. Koordinazio bat behaOrdutegia: 19:30-21:00 danborrada honetan jendea ba- zue? rrezkoa izango da, saioa ongi 00:00-01:00. naka, binaka, hirunaka apunta- Aspaldi aukeratu ziren abesjoateko? Ibilbidea: aldaketak aurten. Abiatu izan dira eta jada familia tiok, pentsatuz, Donostiako Gauerdi txarangarekin. Gure puntua, udaletxe aurreko plaza. handi bat osatu dugu. Parte danborradaz gain, beste kanta arteko konplizitatea handia da. Danbor joleek eraman beharrehartzen dugun gehienak urteak asko daudela. Kalejirak diren Abestiak guk nahi dugun bezako jantziak: daramatzagu taldean. Gero ki- abestiak hautatzen ditugu, edo la jotzen dituzte. Tratua oso Emakumeek: alpargata beltzak, de berri batzuk daude. Badira geldirik jotzeko abestiak, bien ona da, afaritan giro handia baserritarren gona, alkandora bakarka dauden pertsona ba- arteko konbinaketa bat izaten jartzen dute. Danbor joleek beso luzea jasoa, eta letra edo tzuk danborradara animatzen da. Eta ahal baldin bada abesti oso ondo jotzen dute txarangairudi gabeko koadrodun zapia. ez direnak, ustez bakarrik dau- erakargarriak eta biziak, bizitarekin, ondo menderatzen diGizonezkoek: alpargata beldelako. Baina gero danborra- suna ematen duten abestiak tuzte abestiak. Entsegu saio tzak, mahoizko galtzak, alkandan denok bat egiten dugu. Ba- hobe. bat egiten dugu beraiekin, hadora beso luzea jasoa, eta letra karrik dauden lagunok izen sierak, bukaerak, errepikapeedo irudi gabeko koadrodun ematera animatzen ditut. Bana- Talde barruan egun handi ginak doitzeko. zapia. ka banaka, halaxe osatzen da sa bizi duzue danborrada
S
taldea.
eguna, partaideak lantokian
Danborradan parte hartzeko
SANTIXABELAK 2014
579. zenbakia
11
Zaloa Arnaiz, jaietako egitarauaren diseinatzailea:
“Ikurrinari merezi duen lekua egin diot” kurrinak merezitako tartea duen Santixabeletako egitarau garbi, irakurterraz eta erabilgarria esku artean izango duzue asteburu honetan. Ostiral honetan, ekainaren 27an Usurbilgo Udalak banatuko duen ekitaldien gida, Zaloa Arnaiz Ibarguren, jaietako egitarau diseinu txapelketako irabazlearena da. Diseinua du ogibide, baita zaletasunetako bat ere. Lerrootan aitortu digun moduan, ikusi bestela datozen jaietan. Kalean topatuko duzue Zaloa, urtean zehar hainbat ekitalditan bezala, jaietako “uneak” erretratatzen eta bideoz jasotzen.
eta irudimenari bide eman. Urteetan ikasitakoa bizirik mantetzea eta praktikan jartzea laguntzen dizu eta nola ez, besteengandik ikasteko aukera ere.
I
Aurtengo egitaraua eskutan, ikurrina omentzen duen egitaraua dela esan genezake? Zaloa Arnaiz Ibarguren: Azken urtean usurbildarrok ikurrinari merezi duen omenaldi keinu ugari egin dizkiogu, gurea sentitzen dugun ikurra zein den argi adieraziz. Egitaraua horietako beste keinu bat da, azalean eta kontrazalean kolore zuri-gorri-berdeak azpimarratuz. Nik argi daukat nongoa naizen, zein diren gure ikurrak eta beraz, pasa den urteko jaietako argazkiekin batera, ikurrinari merezi duen lekua egin diot egitarauan. Testua eta irudia, sarri harreman gatazkatasua. Nola kudeatzen du diseinatzaile batek, testua eta irudia euskarri batean uztartzeko lana? Irudiak eta testuak bateratu behar direnean maiz zailtasunak izaten dira. Irudiak garrantzia du beti baina testua lagungarri denean, hau modu garbian, irakurtzeko modu egokian landu behar da. Askotan emaitza polita lortzea baino funtzionala izatea lehenetsi behar izaten da.
Zer nolako plana duzu Santixabeletarako? Lagun eta senideekin ospatu asmo dut. Han eta hemen bazkari edo afaririk ez da faltako eta urteroko betiko hitzorduetan ez huts egitea espero dut. Eta nola ez, klik eta klik argazkiak ateratzen ikusiko nauzuela ez dudarik egin (je,je,je).
“Diseinu munduan aldaketa asko eman dira”
“Argazki asko eta kolore biziak”, horiek egitarauaren ezaugarriak.
duan, poltsan, poltsikoan…
ZALOA ARNAIZ “Egitarau garbia eta irakurterraza izatea lortu dudala uste dut” Emaitzarekin gustura? Gustura bai, egitarau garbia eta irakurterreza izatea lortu dudala uste dut. Egitarau eramangarri bat sortu duzu. Zertan, norengan pentsatzen da horrelako sormen lan bat abiatzerakoan? Praktikotasunari heldu diot. Eskuetan ondo erabili eta bereziki erraz irakurri daitekeena izatea. Inongo konplexutasunik gabe eta erraz erabili daitekeen liburuxka txikia da. Herritarrek egitaraua nola erabiltzea nahiko zenuke? Bakoitzak nahi duen bezala; erosoen etortzen zaion mo-
Lehiaketa aurrez gehiagotan irabazia zara. Nolakoak dira saritu izan dituzten zeure diseinu lanak? 2007an irabazi nuen Santixabeletako egitarauaren lehiaketa eta hura ere tamainuz txikia zen. Bi ezaugarri amankomun azpimarratuko nituzke: argazki asko eta kolore biziak. Argazkilaritzari afizio handia diot (batzutan gehiegizkoa je,je,je) eta normalean aurreko urteetan ateratako jaietako argazkiak sartzen ditut. Koloreari dagokionez berriz, jaiek trasmititzen duten alaitasuna adierazteko, kolore indartsuak eta biziak lantzen ditut Halako garaipenek lehiaketan parte hartzen segitzera motibatuko zaituzte noski? Dudarik gabe. Tartetxo bat hartu besterik ez da egin behar
Urte gutxitan, teknologia berrietan eman den iraultzak zer nola eragin du diseinu munduan? Diseinu munduan aldaketa asko eman dira eta jarraitzen dute. Arte Ederretako ikasketak egin nituenean, fakultatean zein etxean ez nuen ordenagailurik, dena eskuekin zuzenean egiten nuen: marraztu, bozetoak egin, argazkiak eskuz tratatu…. Internet eta diseinu programen ezagutza ez nuen. Materialekin zuzeneko harremana nuen eta hori pixkanaka baztertzen joan naiz. Lanbidez ezinbestean ordenagailua aurrean egotea tokatu zait eta horrek beste bide batzuk jorratzera eraman nau. Gaur egun ordenagailu gabe biluzik egongo banintz bezala sentitzen naiz. Mugikor-tabletak ere bere sarrera egin dute diseinu munduan eta horiek ere eskuartean izaten ditut maiz.
12
SAN JOANAK, IRUDITAN
2014ko ekainaren 27an
Ekaitzaldiak ez du San Joanetako giroa ito
Auzoko gazteak sasoi betean direla erakutsi zuten jokoetan. Jon Uribe
Urdinak eta zuriak, zuriak eta urdinak lehia bizian, jaien hasierako
auzokidearen omenez jarritako pankartaren azpian bildu ziren amaieran.
jokoetan. Indarra bada Kalezarren, soka-tiran erakutsi zuten moduan.
Dantzari belaunaldi ezberdinen topagune izan zen Kalezar,
Ateri eutsi zion eta arazorik gabe piztu ahal izan zen,
pasa den asteburuan.
San Joan bezperako Pikaolako sutzarra.
San Joan suak eta eskeak bat egin zuten, Kalezarko Pikaolan.
Mus Txapelketan, Jexux Uribe eta Jimi Orbegozo nagusitu ziren.
Irudian, Asier Azpiroz bertsotan.
Bigarren izan ziren Fermin eta Juantxo Iraola aita-semeak.
HERRIKO TALDEAK
577. zenbakia
Gaztelekua, Udabentura betean rain bai, oporretan dira 16 urtera arteko ikasleak. Aisialdiaz gozatzeko tarte zabala dute hemendik aurrera. Gaztelekutik Udabenturan murgiltzera gonbidatzen dituzte DBH-ko lagunak. Ekimen sorta zabala prestatu dute uztaila amaiera bitarte. Urtaro aldaketa gertatu zen egun berean, larunbatean abiatu zuten egitaraua, udari ongi etorri emateko festa batekin. Astelehenean film bat ikustekoak ziren. Datozen asteotarako joko, txango eta proiekzio gehiago antolatu dituzte.
O
Ekintza guztion harira, zenbait ohar plazaratu dituzte Gaztelekutik. Batetik, irteeretan parte hartzeko guraso baimenak Gaztelekuan jaso beharko direla. Bestetik, hitzordu guztietarako Gaztelekua izango dela elkartzeko gunea. Eta udako egitarauari buruzko informazio gehiago, egoitzan bertan eskuratu daitekeela. Uda parterako ekintzen zerrenda osoa hemen:
16 urtera bitarteko ikasleek zeregin ugari dute aukeran, Gaztelekuan.
Ekainak 26, osteguna 16:30 Futbol txapelketa (Denak). Ekainak 30, astelehena 16:30 Oiardo Kiroldegiko tatamietara (DBH3). Uztailak 3, osteguna 16:30 Ping Pong txapelketa (Denak). Uztailak 7, astelehena 16:30 Pelikula (DBH1). Uztailak 10, osteguna 13:30etatik 19:25era Donostia-
ko irlara (DBH1). Uztailak 14, astelehena 14:50-19:10 Voleibol Zarauzkohondartzan (DBH3). Uztailak 17, osteguna 15:00etatik 19:15etara Hernaniko igerilekura (DBH2). Uztailak 21, astelehena 12:50-19:05 Donostiako irlara (DBH2). Uztailak 24, osteguna 12:50etik 19:05era Zarauzko hondartzara (DBH1).
Gazteentzako auzolandegiak, uztailean da partean egon badira 18 urtetik gorako gazteentzat ere eskaintzarik. 18-30 urte arteko gazteei zuzenduak daude bi auzolandegi hauek. Ekainaren 27an amaituko da izen ematea. Prezioa: 150 euro (ostatua, ikastaroaren barneko garraioa eta janaria).
U
"Gerra Zibila 1936-1937. Erresistentziaren oroimena eta aztarnen bila" Epea: uztailak 7-27. Tokia: Aduna, Asteasu eta Zizurkil. Egitekoa: Oroimen berreskurapen lana, Gerra Zibilean lehenengo erresistentziaren gune
13
Ziortzako kanpaldia muntatzera Uztailerako antolatu duten kanpaldiko azpiegitura larunbat honetan, ekainaren 28an muntatuko du, Peñaloscintosera (Errioxa) gerturatuko den laguntzaile taldeak. Taldera batu nahi duenak, idatzi dezala ziortzage@gmail.com helbidera edo deitu 943 361 239 telefono zenbakira. Kanpaldiko lehen gazte taldea, uztailaren 8an helduko da Peñaloscintosera. DBHkoak izango dira eta hilaren 22ra arte egongo dira bertan. Gero, LH 5 eta 6 mailetako ikasleek hartuko dute lekukoa. Uztailaren 31ra arte egongo dira Errioxan.
Udajolas, uztailaren 1etik aurrera Inoizko haur kopuru altuena bildu du aurtengorako, Usurbilgo Udalak eta NOAUA! Kultur Elkarteak antolaturiko udako aisialdi ekimenak. 4-12 urte arteko 165 haur guztira. Udajolas, uztailaren 1ean, asteartez abiatuko da, Santixabeletako festa giro betean. Adi, jaiak tarteko, datorrena aste xelebre samarra izango baita; uztailaren 2an, Santixabel Egunez, eta Haurren Eguna ospatuko den uztailaren 3an ez da Udajolasik izango. Uztailaren 4an, ostiralez bai. Uztailaren 25a ere, jai eguna izanik, Udajolasik ez. Goizeko,frontoian elkartuko dira Gainerakoan, normaltasun osoz, astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz, 9:30-13:30 artean frontoian elkartuko dira.
Zubietako txokoak, bi hilabetez Ostiral honetan amaituko da izen-ematea.
izan ziren Tolosaldeko herriotan.
"Nafarroako mugak Erdi Aroan"
E pea: uztailak 21-abuztuak 3. Tokia: Galipentzu. Egitekoa: Nafarroako eskualde
horrek bizitako azken hamarkadetako despopulazio prozesuak “galbidean” utzitako gune historiko eta arkitektoniko “adierazgarriak” zaharberritzea. Informazio gehiago: ueu.org
Aurten ere, uztaila eta abuzturako udako txokoak antolatzen dituzte Zubietan, Usurbilgo Udalaren laguntzaz, 3-11 urte arteko haurrentzat. Eskola Txikian burutuko da bi hilabeteko aisialdiko ekimena. Astelehenetik ostiralera, 9:30-13:30 artean.
14
IZERDI PATSETAN
2014ko ekainaren 27an
Herriaren errekonozimendua jasotzeko unea ESKUBALOI TALDEKO NESKEK PIZTUKO DUTE SANTIXABEL JAIEN HASIERAKO ITXAFEROA idean aurkitu dituzten mugak eta oztopoak ez ziren gutxi, baina gogor borrokatu dira eta aurreikuspen onenak ere askogatik gainditu dituzte. Inurri lana egin behar izan dute, egunean eguneko lana, irribarrea galdu gabe. Taldean duten elkarlanerako ilusio, adore eta indarrak, egunerokoan egindako ahaleginak, emaitza ikusgarriak lortzera eraman dituzte. 21 neurketako denboraldian, 19 irabazi, bakarra galdu eta bestea, aurkariekin berdinduta amaitu dute. Hilabeteko tartean, Euskadiko txapeldunorde izendatu dute taldea eta Zilarrezko Mailara igotzea ahalbidetu dien Espainiako sektoreko txapeldunak ditugu. Eta guztia, zazpi, zortzi jokalariko taldeak lortu du. Zenbakiokin soilik ezin da neurtu duten meritua. Baina eskuratzera heldu direna, ederki irudikatzen dute zifrok.
B
Herritarren erabakiz Egindakoagatik zoriondu eta errekonozitzeko ordua da orain. Datozen Santixabeletako txupinazoa jaurtitzeko ohorea, senior nesken eskubaloi taldearena izango da. Merezimendu osoz gainera, hala nahi izan baitute herritarrek. Festen hasiera ekitaldian nortzuk parte hartu behar zuten erabakitzeko Jai Batzordetik aurreko hilabeteotan antolatu den “Nork merezi du?” ekimenaren baitan, bozka gehien jaso dituen usurbildarren proposamena da senior neskena. Eta Jai Batzordeak ere bat egin du herritarren nahiarekin. 19:00etan udaletxe plazan Usurbili poztasun une bat baino gehiago ekarri dizkion senior nesken eskubaloi taldekoak izango dira beraz, udaletxe-
Garaipena ospatzen, taldeko jokalariak eta entrenatzaileak. Orain, jaiei hasiera emateko ardura izango dute.
ESKUBALOI TALDEA “Eskubaloi taldeko kide ikusiko ditugu udaletxeko balkoian. Emakume kirolari izateagatik jasandako diskriminazioa plazaratu eta eskerrak emateko baliatuko dute” ko balkoira igo eta jaietako lehen suziria piztuko dutenak. Eurek emango diete ongi etorria, 2014ko Santixabelei. Gogoratu hitzordua; uztailaren 1ean, asteartez, arratsaldeko 19:00etan udaletxe aurreko plazan. Ez Dema plazan. Azken urteetan frontoi ondoan ospaturiko hasiera ekitaldia, garai bateko lekura itzuliko da. Jaietako gune izateko berreskuratu duten udaletxe aurrera. Ikurriña igotzearekin batera, eskubaloi taldea eta udal ordezkariak ikusiko ditu-
gu beraz udaletxeko balkoian, udal ordezkariekin batera. Pregoia irakurriko dute noski. Unea, talde lana eta “ezina ekinez egina” izan dela nabarmendu, emakume kirolari izateagatik jasandako diskriminazioa plazaratu eta eskerrak emateko baliatuko dute, emakume taldeak lorturikoagatik zoriondu, omendu eta jaien hasiera ospatzera hurbildutako herritarren aurrean. Jaiei hasiera emateko ohorea Unean uneko garaipenak ospatzeko baliatu da txupinazo ekitaldia, elkartasuna adierazteko injustizia baten biktima izaten ari ziren herrikideei, herriaren alde egiten dutenagatik errekonozitzeko, bestetan ikusgarritasuna emateko herriko kolektibo ezberdinei. Usurbilgo eragile eta herritarrek izan dute, Santixabelei harrera egiteko ohore eta merezimendu osoa.
Azken hamarkadako txupinazioak Azken hamarkada honetako txupinazo ekitaldiak, horren guztiaren lekuko: 2002: Iñaki Urkia. 2003: Egin-Egunkariako langile ohiak. 2004: Martin Alustiza. 2005: Amaia Zubiria. 2006: Antzerki Taldea. 2007: Amador Granados. 2008: Juan Mari Torrealdai eta Olatz Altuna. 2009: eskubaloi eta judo taldekoak. 2010: helduen danborradako kideak. 2011: Usurbil Zero Zabor. 2012: Atzegiko kideak. 2013: DYAko kideak. 2014: senior nesken eskubaloi taldea.
IZERDI PATSETAN
579. zenbakia
Donostiako Nazioarteko Triatloia Usurbildik igaroko da
Udako ordutegia Oiardon Oiardo Kiroldegia, uztaila eta abuztuan: Lan egunetan: 7:00-13:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 9:00-13:00. Igande eta jai egunetan: 9:00-13:00. Itxiera egunak: uztailak 2, 3 eta abuztuak 124 artean.
azioarte mailako triatloi beteranoetako bat da Donostiakoa, Onditzen omenez egiten dena. Igande honetan ospatuko da eta Usurbil aldeko lurrak ere zeharkatuko ditu. Honek trafiko mailan hainbat egokitzapen ekarriko ditu. Goiz partean, N-634 errepidea itxi egingo dute Errekalde eta Orio artean. N-634ren beste zentzua irekita egongo da eta Orio edo Zarautzera joateko Belartzatik A-8 hartu beharko da.
N
Aurreko edizioetan bezala, distantzia olinpikokoa osatu beharko dute lasterkariek: 1,5km igeri, 40km bizikletan eta 10km korrika. Euskal Herriko triatloi zirkuiturako zazpigarren proba baliogarria izango da. Eta ez hori bakarrik, igandeko proban Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketak egongo dira jokoan. Onditz Memoriala ere bada igandeko lasterketa, eta Club Atletico San Sebastianek, Gipuzkoako Triatloi Federazioak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatu dute.
Ezin izan zuen proba amaitu Iñaki Añorgak
Usurbil eta Aginagako lurretatik pasako dira lasterkariak.
trora jaitsiko dira Igeldotik behera. Proba amaitzeko 10km-ko oinezko lasterketa osatuko dute, Kontxako Pasealekutik irten eta Real Club de Tenis arte joango dira, han itzulia emanez, Atletico San Sebastianeko instalakuntzetaraino, hiru itzuli emanez. Helmuga, Vinuesa Plazan kokatuko da.
IBILBIDEA Igeriketa atalean, 1.500m-ko ibilbidea osatu beharko dute, Kontxako badian. Uretatik irten ondoren, Hotel Londres parean, bizikleta saioa hasiko dute. 40km-ko ibilbidea egin beharko dute. Kontxako pasealekutik irten, Antigua eta Berio zeharkatu Zuatzura iristeko. Handik, atzeko errepidetik, Añorga Txikirantz abiatuko dira gero Oriora joateko, Añorga, Usurbil eta Aginaga herriak igaro ondoren, Mendizorrotz Orioko Bentatik igo eta Donostia zen-
15
ERREPIDE MOZKETA Igande honetan, triatloi hau tarteko, N-634 errepidea itxi egingo dute Errekalde eta Orio artean. “N-634ren beste zentzua irekita egongo da eta Orio edo Zarautzera joateko Belartzatik A-8 hartu beharko da. Orion, Txankako aldapa itxita egongo da gorako zentzuan, baita Igeldorako igoera ere. Barkatu sortuko diren trafiko eragozpenengatik”, antolatzaileek aditzera eman dutenez.
3,8 kilometro igerian, 180 kilometro bizikletan eta 42 kilometro korrika aritu behar zuen Iñaki Añorga usurbildarrak, Swissman muturreko triatloi proba osatzeko. Larunbatean Suitzan parte hartu zuen hitzordua amaitu ezinik geratu zen ordea. Igeriketa eta bizikleta probak osorik egin zituen. Maratoiko 27. kilometrora arte ere korrika egin zuen, baina hortxe amaitu zuen Swissman proba, ahalegin ikaragarria egin ostean.
Usurbil KE, Granollers Cup-en Inoizko parte hartze handiena izango duen Europa hegoaldeko eskubaloi txapelketa garrantzitsua asteazken honetan, ekainaren 25ean abiatzekoa zen. Eta aurreko urteetan bezala, bertan izango da etxeko ordezkaritza ere; Usurbil K.E. Lau kontinente ezberdinetatik joandako 300 talde eta ia 4.000 kirolari elkartuko dira Granollersen (Herrialde Katalanak).
Pirinioetako irteerara joateko izen ematea uztailaren 3an amaituko da ztailaren 12-13an Gavarnie aldera joango dira Andatzakoak, “Pirinioetako leku liluragarrienetako bat bisitatzera”. 12an Pont D’Arrailletik Grange de Holle aterperaino joango dira, Lac des Gloriettes, Estaubeko bailara, Hourquette D’Alans (2.436 m) eta Gavarnieko herria zeharkatuz. “Uztailaren 13an autobusak Bujarueloraino (Col de Tentes) eramango gaitu eta Taillón mendira (3.144 mt) igoko gara, Sarradets eta Rolanden bretxatik pasa ondoren”.
U
Uztailaren 12an eta 13an Irteera Oiardo udal kiroldegitik, goizeko 6:00etan. Garraioa, autobusez. Non eman izena: Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko 2095 5069 07 1068489805 kontu zen-
bakian (Kutxabank), uztailaren 3a baino lehen. Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza MKTkoek dute. Ostatua Gavarnieko Grange de Holle aterpean izango da (Pentsio erdia). Kontuan hartzekoa, izena eman aurretik Izena ematerakoan izena eta bi abizen eman behar dira eta ordaindu behar da: Andatzako bazkideek, Pirinioetako gehigarria dutenak 35€ Andatzako bazkideek, Pirinioetako gehigarria EZ dutenak 42€ Gainontzekoek, (federatuak), Pirinioetako gehigarria dutenak 49€ Gainontzekoek, Pirinioetako gehigarria EZ dutenak 56€
Oharrak Plaza mugatuak. Lehentasuna Andatza MKTkoek dute. Ostatua Gavarnieko Grange de Holle aterpean izango da (pentsio erdia). Uztailaren 10ean, arratsaldeko 19:00etan bilera egingo da Sutegiko aretoan. Andatza MKT-ak ibilbidea aldatu edo bertan behera utzi dezake. Info gehiago: andatza.com
16
GAZI, GOZO, GEZA
ETXEBIZITZA Salgai Pisua salgai Munalurran. 3 gela, sukalde-jangela, komun bat, gas naturala. 619 212 860/ 685 228 194 Pisua salgai. 90 metro karratu. Ganbara, komuna, bainugela, 3 logela, egongela eta sukaldea. 156.000€ Tel. 699 680 265. Pisua salgai Munalurran. 637 309 209. Santuenean pisu bat salgai. Erreformatzeko, prezio onean, aukera ezin hobea.Iñaki (665736896) Atiko bat salgai Zubietan 110m2. 2008-an guztiz berritua. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2 egongela. Haize egokitua. 250.000. 669 781 959 Julen. Pisua salgai Munalurran, guztiz berritua, 1. pisua igogailu gabe, + 60metroko trasteroarekin pisu azpian. 2 gela, aire egokitua, kalefakzioa, parket... ikusgarria. 200.000 euro. 636393237. Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela balkoiekin (horietako bat itxia), bi komun, igogailua eta ganbara handia. Lehen 240.000 euro, orain 190.000 eurotan. 662 056 899. Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan (216.000 euro inguru) Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115 metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sailean. 665720913 / 665720914 Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914. Pisua salgai, San Esteban kalea 11n. 4. pisua. Kanpoaldera ematen du, eguzkitsua. Hiru gela, sukalde eta jangelarekin, komuna, terraza eta ganbararekin. 943 455 202 edo 697 530 792. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak, dena kanpo
2014ko ekainaren 27an
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.com Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. aldera, 20 metro koadro trasteroa, berrituta, fatxada, teilatua konpondu berriak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.
Alokairuan Alkartasuna Kooperatibak etxebizitza bat alokatzen du Barrenkalen. Egongela ederra, 3 logela, 2 bainugela, 2 terraza eta garaje itxia ditu. 943361114. Pisu bat bilatzen dut alokairuan Usurbilen. Tel. 602 127 725. Pisu bat alokairuan Atxegalden. 3 logela, 2 komun, egongela eta sukaldea. Oso eguzkitsua. 943 37 22 45. Gela eta apartamentu bila nabil Usurbil, Orio eta Lasarte inguruan. 631 277 061 Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Pisu berria 100 metro koadro. Egoera ezin hobea. Pertsona bat edo pertsona bat umearekin. Garajea aukeran. Prezio ona. 657 535 299. Etxebizitza polit bat eskaintzen da erdigunean. Zuzenean nagusiarekin hitz egin. 605 752 667.
koa. People 125. 618 963 385. 2 Garaje (marra) salgai edo alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966. SsangYong autoa salgai, Mercedes motorduna. Egoera onean. 1.500 euro. Joxe Mari 943361512 Garaje itxia salgai. 20 m karratukoa. Kale nagusia, 26. Usurbil 23.000 euro. 674 343 184 Kale nagusian garaje itxi bat alokatzen da: ate automatikoa eta kotxea eta motoa sartzeko moduk o a . Te l e f o n o z e n b a k i a : 667984083 Lokal bat alokatzen da Atxegalden. 2 solairu ditu, eta 90 metro. Tel. 653 714 672.
LANPOSTUAK Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Tel. 608 299 579. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781.
Santuenean, diseinu polita eta berritua. 570€. 2 logela, 2 hilabeteko fiantza. 667438145
Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta papelekin. 690146067.
Santuenean, diseinu polita eta berritua. 600€. 2 hilabeteko fiantza. txangu68@hotmail.com
Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egiteko. 690146067.
"Logela bat alokagai. 250 euro+gastuak. Kale Nagusian. 606 642 161
Interna moduan lan egingo nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbiketan... 604148284.
Pisua alokairuan Santuenean. Berritua, 2 logela. Urtarriletik aurrera. Fidantza gehi 2 hilabete aurreratuak. 630€ Etxe bat Txokoalden. 3 logela, komuna, sukaldea, egongela eta terraza handi bat. 688 863 366
MOTORRA salmenta, garajeak Garaje itxia salgai. 20 metro karratukoa. Kale Nagusia, 2-4-6an. 649895858. Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 metro karratukoak. Santuenea 17. 615149900. Moto bat salgai, Kymco marka-
Zorionak Ekain! Zorionakzure laugarren urtebetzean. Muxu asko denon partez
Lan bila nabil, pertsona helduak, umeak, etab... zaintzeko. Esperientzia, tabernan, sukalde laguntzaile, garbiketan... 622 487 879. Lan bila nabil. Esperientzia sukalde laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747. Lan bila nabil, orduka edo interna moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061 Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299. Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. Tel. 680 804 124.
Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Xiomara. Tel. 631 193 521. Emakume euskalduna gertu interna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00. Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 653 620 770 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521 Pertsona helduak zaintzeko, interno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874. Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. Tel. 638 602 597. Neska euskaldun batek lan egingo luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. Tel. 626 735 354. Emakume bat lan bila dabil etxe batean bere seme-alaba gazteekin bizitzeko. Lasarte edo Usurbilen. 689 344 946. Lan bila nabil. Interna moduan, orduka...Paperak ongi eta erreferentziak (umeak zaintzen, garbiketan eta ostalaritzan) 698 322 406. Lan bila nabil, sukaldari, zerbitzari, gidari laguntzaile moduan edo garbiketa industrialean. Paperak ongi. 688 268 625. Goizez lan egingo nuke garbiketa lanetan edo umeak edo helduak zaintzen. 661 378 340. 24 urteko neska usurbildar euskalduna klase partikularrak emateko prest: LHn ingelesa, frantsesa, euskara, gaztelera eta ingurumena. DBH eta Batxillergoan ingelesa, frantsesa, euskara, gaztelera eta filosofia arloak, baita ingelesez ematen diren gaiak ere. Euskara: EGA titulua (goi maila) Ingelesa: Advanced titulua (goi maila) Frantsesa: Goi maila 687025768 (Jaione)
na helduak, gaixoak edo umeak zaintzeko. Esperientzia frogagarriarekin. 943 36 50 79. Paperak ongi dituen mutil bat lan bila dabil. Pertsona helduak zaintzen, etxeak garbitzen, sukaldeko laguntzaile moduan, harraskan garbitzen, peoi... 648 761 874. Orduka lana egin nahi duen neska euskaldun bat naiz, eta garbiketan edo umeak zaintzen lan egingo nuke. 635 715 424 Julia. Neska arduratsuak lana bilatzen du interna moduan eta etxeko garbiketak egiteko. 631 122 350. Etxeak margotu eta dekoratzen ditut. Paisaiak, aurpegiak... agertzen diren koadroak egiten ditut. Altzariak konpondu. 634 181 059. Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. Tel. 608 34 04 84 Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. Tel. 696 83 55 69 Usurbilgo neska euskaldun bat eskaintzen da arropak konpontzeko eta goizez etxeak garbitzeko. 696 601 795 Usurbilgo neska euskalduna, tituluduna eta esperientziaduna, haurrei ingeleseko klase partikularrak eman edo etxerako-lanetan laguntzeko prest. 670461180. Emaila: oli_ireth@hotmail.com Klase partikularrak ematen ditut, L.H-DBH. Irakaskuntza ikasketak bukatzear eta lan honetan esperientziaduna.(618598071 Izaro) Zerbitzari moduan, helduak zaintzen, umeak zaintzen edo saltzaile moduan lan egingo nuke. Tel. 690 079 418. Klase partikularrak ematen ditut edozein irakasgaietan. Esperientziaduna. Ordutegi eta prezioak adosteko erabateko malgutasuna. 634417969(Amaia) Udan edo ikasturtean zehar umeak zainduko nituzke. Lan honetan esperientzia duen neska. 653724338 Erizaintzan graduatua naiz eta gaixo dauden pertsonei erizain zainketak emateko prest nengoke. (688801502 Irati) 23 urteko neska euskalduna naiz eta haurrak zaindu zein klase partikularrak emateko prest nago.Esperientziaduna. (630682716 Maddi)
Emakume euskalduna, gertu interna bezala joateko pertsona nagusiak zaintzeko. Klinika laguntzaile tituluarekin. 619511789 / 943 760418.
Haurrak zaintzeko prest nago udaran zehar goizez zein arratsaldez. Irakaskuntza gradua bukatzear eta aisialdi talde batean begirale lanean (688803821 Uxue).
Erizain laguntzaile bat. Sukalde eta masajeko titulazioarekin. Pertso-
Klase partikularrak ematen ditut ikasturtean zein udan. Irakas-
Zorionak bikote! Hiruna muxu handi attona ta amonan partetik!
GAZI, GOZO, GEZA
579. zenbakia
kuntza ikasketak eta errefortzu klaseetan esperientziaduna. (647142701 Amaia) Haurrak zainduko nituzke goiz zein arratsaldez. Irakaskuntzan diplomatua. (647142701 Amaia) Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Umeak zaintzen, garbiketan eta zerbitzari lanetan lan egingo nuke. Paperak eta esperientzia ditut. Tel. 666 773 813. Neska bat eskaintzen da, esperientziaduna haurrak edo helduak zaintzeko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660041361 34 urteko neska arduratsu eta formala etxeko lanak egiteko lan bila, plantxatu, janaria prestatu... Garbiketa lanetarako oro har. 633 921 026 (Alejandra) Matematikako klase partikularrak ematen ditut 672 427 870. Goi mailako ingenieritza ikasketak egin ditut. Euskara klaseak ematen ditut. Euskal filologian lizentziatua eta irakaskuntzan esperientziaduna. Haur eta gazteentzako klaseak. Azterketen prestaketa (EGA, HABE, IVAP, IRALE). 653 710 073 Neska euskalduna, 47 urte ditut. Geriatriako titulua dut eta arratsaldetan jendea zaintzeko prest nago. 618 558 842 Usurbilgo neska gazte arduraduna, arratsaldeetan 6-12 urtetako umeei, inglesa irakasteko prest, baita etxeko lanak egiten laguntzeko. Esperientzia. Prezioa adostuko da: 684092731 Esperientzia haurrak zaintzen, Udajolaseko begirale eta haur hezkuntzako ikasketekin. 661 626 500 (Maialen). Neska gazte esperiantziaduna, akademian lan egindakoa, LH 1. mailatik Batxilergoko 2.mailara arteko ikasleei klaseak emateko prest. 685 772 602 (Nerea) 24 urteko mutil bat eskaintzen da LH-ko eta DBH-ko klase partikularrak emateko. 636601644 Matematika klaseak, maila guztietan, 19 urtetako esperientzia,
646717676 Neska gazte esperientziaduna, heziketa premia bereziak dituzten ikasleei klase partikularrak emateko prest. 688 661 997 (Garbiñe). Neska gazte bat eskaintzen da umeak zaindu eta klase partikularrak emateko. Telefonoa: 660 778 314 (Maddi) 21 urteko neska usurbildar euskalduna, haurrak zaindu edota klase partikularrak emateko LH-n DBH-n. Esperientziaduna. 666 041 971 (Ane)
tzaile moduan lan egingo nuke. 650 032 454. Esperientzia handia, arduratsua den neska eskaintzen da garbiketa lanetarako. 618 030 296.
Lan eskaintzak Emakume autonomo bat behar da Usurbilgo elkarte bat garbitzeko. 943 36 27 24 (Hitzorduak astelehenetan 18:00-20:00)
BESTELAKOAK
Jardineritzako lanak egiten ditut txukun eta modu onean: 677 443 140 (Iñaki).
Poltsa bat utzi dut Errekatxiki pasealekuan. Norbaitek aurkitzen badu, Noaua!ko bulegora eraman.
18 urteko mutil bat lanerako prest. Baratzean laguntzeko, morroi lanetarako, tabernan lan egiteko... 626 735 354.
Pultsera bat galdu nuen ikastola eta kiroldegi artean, zilar kolorekoa eta bi hartzatxorekin. Aurkitu duenari bueltatzea eskertuko nioke 607 168 352 zenbakira deituaz.
Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. 636929990. Helduak zaindu edota etxeko lanak egiteko. Orduka edo interna moduan. 608 774 999. Interna moduan edo orduka lan egingo nuke. Telefono zenbakia: 609 632 030. Zerbitzari edo sukaldari lagun-
Txapeldun jertse berdea galdu genuen ostiralean. Frontoi eta dema plaza artean. Arratsaldeko 7etatik 9ak bitartean. On The Go du aurreko aldean jarrita. Noauara ekartzea eskertuko genuke. Urte eta erdiko ume batentzako, sendo samarra den kotxe silla bat behar dugu. 626 728 463
Kotxe sila bat erosiko litzake urte eta erdiko haur batentzat. Sendo, fuertea izan dadila. 626 728 463. Mutil gazte bat prest dago, rotabatorearekin lurra biratzeko eta eskuz buelta emateko lurrari. Prezio ekonomikoa. 610 14 19 40 (Aitor). Oxelo markako patinete bat galdu dut. Beltza eta arrosa. Askatasuna plazan. Aurkitzen duenak Patrira eraman, edo deitu 943 507 230. Zaldi-terapia egiteko, egokitutako lokal bat, landa eremu bat edo lursail bat alokatu nahiko genuke proiektu bat aurrera ateratzeko. Igor Aizpurua. Tel. 606 525 707. Niki txuri manga luze bat galdu dugu Erreka Txiki inguruan. Katu baten marrazkia eta perlatxoak ditu. Aurkitu baduzu, deitu 943 37 04 03 telefono zenbakira. . Gidari arduratsu bat eskaintzen da etxepribatubaterako.Libreordudesberdinetan. Tel. 696 264 197. Josteko makinak salgai. Prezio onean. Tel. 943 36 32 01. Belar fardoak salgai. 943 36 20 72. 6 hilabeteko Bulldog frantsesa galdu da, txuria orban beltzekin, Txokoalde inguruan. Norbaitek ikusiko balu deitu 637 93 20 58 (Silvia)
Telefono interesgarriak Udala . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 371 951 Atez ateko bulegoa . . . . . . . . . . 900 776 776 Udaltzaingoa. . . . . . . . . . . . . . . . . 943 361 112 Udal zerbitzuak (Brigada) . . . . . . 943 370 148 Sexu Aholkularitza Gunea . . . . . 697 919 516 Gizarte Zerbitzuak . . . . . . . . . . . . . 943 377 110 Diputazioa - Basetxea. . . . . . . . . 943 361 215 Bake Epaitegia . . . . . . . . . . . . . . . 943 372 336 Udarregi Ikastola . . . . . . . . . . . . . 943 361 216 Haur Eskola. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 374 061 Zubietako Lanbide Eskola. . . . . . 943 364 600 Zubietako Herri Batzarra . . . . . . 943 372 077 Hastapen tailerrak . . . . . . . . . . . . 943 360 465 KZgunea . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 023 684 Oiardo Kiroldegia. . . . . . . . . . . . . 943 372 498 Sutegi Udal Liburutegia . . . . . . . 943 360 692 Zumarte Musika Eskola. . . . . . . . 943 371 594 Etumeta AEK Euskaltegia . . . . . . 607 609 379 Kalezar Eguneko Zentroa . . . . . . 943 365 249 Gure Pakea Zahar Egoitza . . . . . 943 368 770 Gure Elkartea Zahar Egoitza . . . . 943 371 751 Arrate Zahar Egoitza. . . . . . . . . . 943 366 340 Usurbilgo Salbatore Parrokia . . . 943 361 239 NOAUA! Kultur Elkartea . . . . . . . 943 360 321
17
Iphone 5 telefono mugikorra galdu nuen Eguberrietan. Topatu baduzu, deitu 943 36 11 15 telefonora. Valentziako mandarina ekologikoak salgai. 1€ kiloa. Bitartekaririk gabe. Tel. 637 929 093. Katu beltza eta txuria galdu da herrian,"Txalaka"frutadendainguruan. Pottolo xamarra dago. Norbaitek aurkitu badu, deitu: 605 752 667. Saria emango da. Baserri edo borda bat nahi genuke alokatu edo alokairuaren bidez erosi. Oiloak, pottokak eta baratza ditugu, beraz hektarea bat gutxienezbehardugu.Miren:656742048; Alaitz:658724075 Baserri bat eskaintzen da konpondu eta negozio bat jartzeko Lasarte inguruan. Tel. 626 728 463. Josteko bi makina salgai. 943363201. Indukziozko sua salgai. Bi urte ditu eta baldintza onetan dago. 943 361 109. Zubietan 10.000 m. baino gehiagoko lursail bat alokatuko nuke. 635729637 Izotzetan ibiltzeko patinak salgai. 35 - 38 talla, merkeak. 649 482 775. Ohe altu bat salgai. Mutilena eta koloretsua. Tel. 649 482 775.
Abere-Landare Babeslea. . . . . . . 943 376 650 Taxia (Angel) . . . . . . . . . . . . . . . . . 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz) . . . . . . . . . . . . . 677 373 466 Eusko Tren. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 470 976 LurraldeBus. . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua. . . . . . 943 362 894 Anbulategia. . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 362 013 Oa botika . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 376 076 Iturralde botika . . . . . . . . . . . . . . 943 363 395 DYA. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 464 622 Gurutze Gorria . . . . . . . . . . . . . . . 943 272 222 Emergentziak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 112 Genero-indarkeria, arreta. . 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea . . . . . . . . . 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa . . . . . . 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala . . . . . 943 364 740 Banco Guipuzcoano . . . . . . . . . . 943 370 006 Banco Popular Español . . . . . . . . 943 370 411 BBVA . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 943 377 155 Caja Rural Kutxa . . . . . . . . . . . . . . 943 368 842 Argindarra - Iberdrola. . . . . . . . . 901 202 020 Gas naturala - Naturgas . . . . . . 902 123 456 Telefonica . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 1004 Euskaltel . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 900 840 840
Aurtengo eta hemengo babarrunak salgai, artoarekin batera eginda. 637974994 Hemengo intxaurra erosiko nuke, deitu 634 409 888 Ezkontzetan, festetan edo antolatzen dituzuen ospakizunetarako Dj lanak egiteko prest. 615 713 204 edo djlarra@usurbil.com Su egurra salgai. Haitza eta Pagoa. 667 232 300. Artzai txakurkumeak Orbea arrazakoak salgai 637 974 994
TRUKEAN, OPARI Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:1513:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:00-13:00 artean.
Goardiako farmaziak ekainak 26 - uztailak 6 Osteguna Ostirala Larunbata Igandea Astelehena Asteartea Asteazkena
26 27 28 29 30 01 02
GIL
Kale Nagusia 24. Lasarte
Osteguna
ACHA-ORBEA Hipodromo etor. 6. Lasarte
Ostirala
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
Larunbata
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
Igandea
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32 Lasarte
GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola kalea, 9 Lasarte ORUE
Jaizkibel 2. Lasarte
03 04 05 06
URBISTONDO
San Franzisko 1 Lasarte
RODRIGUEZ
K. Nagusia 42 Lasarte
GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola kalea, 9 Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola kalea, 9 Lasarte
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30.
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ Garikoitz Aldabe. Perkaiztegikalea 8 Hernani. 943 336 022 22:00 - 09:00
18
INGO AL DEU?
Agenda
27
2014ko ekainaren 27an
ekaina
ostirala
Udarregi Ikastolako eraikin berria auzolanean berrantolatzeko deia. 9:30ean Udarregi Ikastolako eraikin gorrian. Euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko elkarretaratzea 20:00etan Mikel Laboa plazan.
28
larunbata
Zirriborro Tailerreko erakusketa. 11:0013:00 / 18:00-20:00 Sutegikn. Ziortzako kanpaldia muntatzera joateko deia Peñaloscintos (Errioxa) 18:00-20:00 artean. Laguntzera joateko izen ematea: ziortzage@gmail.com edo 943 361 239.
Artea, lau hormetatik plazara
29
igandea
Errepide mozketa.N-634 errepidea itxita, Errekalde-Orio zentzuan. Ordutegia: 10:00-11:30. Orio-Errekalde arteko noranzko bide zatia zabalik. Zergatia: Atletico San Sebastianek antolaturiko Nazioarteko Triatloi proba.
Datozenak Ekainaren 28an, Ziortzakoak laguntzera Ziortzak egingo duen kanpaldiko azpiegitura muntatuko da ekaineko azken larunbatean. Desmuntaketa, abuztuaren 10ean egingo da. “Bertara etorri nahi duten herritar orori deialdia egiten diegu animatzeko eta azaltzeko. Izena emateko ziortzage@gmail.com idatzi edo 943 361 239 telefono zenbakira deitu”.
Zirriborro tailerreko lanen erakusketa Sutegin egon dira margolanak ikusgai.
Ikasturtea amaitu dutenen artean daude baita, Artzabalgo pintura ikastaroko ikasleak. Urtean zehar landutako margolan eta eskulan bilduma,
Sutegin antolaturiko erakusketan jarri zuten ikusgai, joan den asteburuan. Artista bikainak ditugu Usurbilen.
Santueneko Jai Batzordearen bilera
Pintxo-poteoa ostegunero
Ostegun honetan, ekainaren 26an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Santuenea Auzo Elkartean. Irailean ospatuko diren jaiak prestatzeko baliatuko da hitzordua. Parte hartzera animatzen dute Jai Batzordekoek: “Festen prestaketan parte hartu nahi duen oro azaldu eta dituen proposamenak agertzera animatzen dugu”.
Ostegun arratsaldea izan, Kaxkoko taberna batera sartu eta pintxo-poteoa iragartzen duen kartela ikusten baduzue, egun, ordu eta leku egokian zaudete, edaritegiotako sukaldeetan prestaturiko zizka-mizka gozoak, edariarekin batera, 2 eurotan dastatzeko. Ostegun arratsaldero, eta afalaurretik, pintxo-poteoan murgiltzeko aukera dago Usurbilen.
Ikasleek ikasturtean zehar egin dituzten pinturak eta eskulanak ikusteko aukera ona izango dugu datorren astean. Ekainaren 28an zabalduko da erakusketa Sutegin. Ordutegia, hauxe: goiz partean 11:00-13:00, eta arratsalde partean 18:00-20:00 artean.
Auzolanerako deia, Udarregi Ikastolatik Amaitu dira, Agerialde ondoan kokaturiko eraikin berriko lanak. Datorren 2014-15 ikasturterako espazioen berrantolaketa egin behar da orain. Lanotarako laguntza behar du Udarregi Ikastolak. Guraso, ikasle eta animatzen den herritar ororena. Hitzordua ostiral goiz honetarako jarri dute, ekainaren 27rako, 9:30etan Udarregi Ikastolako eraikin gorrian.