ASTEKARIA | 2015eko martxoaren 27an | XVIII. urtea | USURBIL | 610. zenbakia | www.noaua.eus
Xabier Arregi izango da EH Bilduren hautagaia Uztailaren 1etik aurrera, Zubietako zati batean atez ate jarriko da martxan “Lotzen gaTTunk�, #Kilometroak15-eko kantua
Mundu bat Korrika
ATARIKO HAIZEA
610. zenbakia
3
Albistea iruditan
Garaiko arraina, apirilaren 5eko Tipi-Tapan
P
roduktu ezberdinekin, bere erara prestatuko dituzte tabernariek, apirilaren 5ean ospatuko den Tipi-Tapako pintxo bereziak. Oraingoan garaiko arrainarekin. Edariarekin batera, 2 euroren truke dastatu ahalko ditugu, goiz partean hasi eta arratsaldeko 15:00ak aldera arte, Txiriboga, Aitzaga, Txirristra, Bordatxo, Artzabal eta Txapeldun tabernetan. Ez ahaztu pintxoak dastatzen joan ahala, Tipi-Tapa txarteleko zigiluak biltzeaz. Zigilu guztiak lortzean, sartu txartela, tabernetan egongo diren kaxetan. Bi sariren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue hartara; Hurbilago Elkarteko establezimeduetan xahutzeko 150 euroko erosketa txartela eta Txirristran dastatzeko bi lagunentzako afaria zuenak izan daitezke. Aipatu tabernan ospatuko da sarion hurrengo zozketa. Datorren Tipi-Tapa amaieran; apirilaren 5ean, arratsaldeko 15:00etan, Txirristra tabernan.
2 euroren truke, edaria eta pintxoa eskuratu ahal izango ditugu.
Laburrean KzGunea, apirilean arratsaldez
Apirilean hasiko da Usurbilgo Pilota Txapelketa
Aste Santuan eta Pazko Astean, NOAUA!rik ez
Arratsaldez irekiko dute apirilean KzGunea, 16:00-20:00 artean. Apirilaren 13tik 24ra, Oinarrizko Internet Ikastaroa antolatu dute. Saioak bi astez, astelehenetik ostiralera, 16:0018:00 artean. Informazio gehiago: Nagusia, 37 / 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net
Apirilaren 10ean hasiko da Usurbilgo 43. Pilota Txapelketa. Aurten nagusitan bi mailatan jokatuko da. Apirilaren 11n larunbata lehen neurketak, Aginagan, goizeko 11:00etan hasita. Apirilaren 12an igandea Usurbilen jokatuko dira partidak, 11:00etan.
Eskuartean duzue Aste Santu aurreko astekaria. Apirilaren 17ra arte ez da NOAUA! berririk izanen. Web orria, ordea, www.noaua.eus martxan izango da. Apirilaren 17ko astekarirako oharrak, zorion agurrak... apirilaren 13rako ekarri edo bidali email honetara: erredakzioa@noaua.eus
Kultur Elkartea
Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.com /// www.noaua.com Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.com Diseinu berria: Erroitz S. L.
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.com: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Olatz Rezola, Arantxa Zulaika. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria
Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, I単aki Larra単aga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Pi単as,
Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
4
PIL-PILEANESAN HERORREK
Aritz Gorriti
A
urreko ostiralean ikusterik izan ez genuen eklipsea bezala, luzaroan ez dugu biziko igaro den asteburukoa. Herri bat lotzen duten bi ekimenen bat egite historikoa. Asteburuan gertatu da, bi urtean behin gure artetik igarotzen den Korrika eta nork daki berriz antolatuko ote den #Kilometroak15 bat egitea. Aurreko igandean Gaztetxe parean jazo zen. Korrikaren lekukoa, aldi berean Kilometroetako lekukoa duen Udarregi Ikastolak hartu zuenean. Irakasle, guraso eta haurrek, Korrikarenarekin batera, Gattunk leloa lau haizeetara zabaldu zutenean. Une gogoangarria eta adierazgarria zalan–
2015eko martxoaren 27an
Lotzen Gattunkenean... tzarik gabe, euskahalduntzearen aldeko ibilbidean zetozenentzat, bidera batu zirenentzat. Batu nahi dutenentzat baita. Bi urtez zain egon eta minutu gutxitan gure artetik igaro zen arren, Korrikak arrastoa utzi du beste behin ere. Oraingoan, bizitzen ari garen Kilometroak urte hau dela eta, arrasto sakonagoa. Gogoan izan beharrekoa. Euskarak, hezkuntzak, ikastolak elkar hurbiltzen gaituelako. Abesti berriak ere argi dio; “Lotzen Gattunk” izango dugu, urriaren 4ko Kilometroetako soinu-banda. Abesti ezin herrikoiagoa. Herritarren auzolanez idatzi, musikatu, grabatu eta abestu dena. Kanta ikasten trebeenak gaztetxoak di-
tugu. Abestia, aurreko astean Potxoenean aurkeztu zutenean argi erakutsi zuten, letra inork baino hobeto ikasia dutela jada. Aste hasieran ospatu zuten, Korrika Txikian ere kantatu zuten. Entzuten hasi gara abestia. Sarriago entzungo dugu aurrerantzean. Laster bideoklip eta guztirekin. Modu honetan, #Kilometroak15 ekimeneko antolatzaileek urte honetarako iragarria zuten maratoia, egutegia eskutan, erdibidera heldu da. Eta metroz metro, aurrerantz doa. Pausoz pauso, Korrikak igandean gure artean osatu zuen ibilbidea bezala. Mantsoago joan zen eremu batzuetan, biziago bestetan.
Nekea bazen, korrika ari zirenen artean. Baina neke gozoa. Gaindiezina, geldiezina den neke hori. “Lotzen GaTTunk”-enean aurpegia aldatzen zaigu eta. Tenkatutako soka askatzen hasten da, ahultasuna indargune bihurtu, distantzia hurbiltasun, zatiketa batasun, e– tsipena baikortasun, seriotasuna irribarre, grisa kolore. Lasterka jarri gattunk Korrikan, eta euskahalduntzen lagunduko digu Kilometroak ekimenak. Batean zein bestean, herri bat ama hizkun– tzaren, hezkuntzaren alde, bilduta, lotuta. Argi da, ibilbidea ez da amaituko igandean Bilbon, ezta urriaren 4an Usurbilen. Gerora ere euskahalduntzen jarraitu behar. Oraindik ere behar dugu eta.
Imanol Ubeda | Aritz Gorriti | Ilazki Gainza | Luis Aranalde | Nerea Zinkunegi | Maialen Unanue | Idoia Torregarai | Joxe Piñas
Sutegi udal liburutegiko txokoa
Mailegatuenak 2014 (eta III): Sutegi udal liburutegia
Liburutegi Orokorra: euskarazko liburuak
Liburutegi Orokorra: gaztelerazko liburuak
Nevadako egunak Bernardo Atxaga Pamiela, 2013
El cielo ha vuelto Clara Sanchez, Planeta, 2013
Euli giro Uxue Alberdi, Susa, 2013
La última noche de Tremore Beach, Mikel Santiago, Ediciones B., 2014
Habiak (komikia) Maite Gurrutxaga, Txalaparta, 2014
La hondonada J. Lahiri, Salamandra, 2014
Gehiago:https://www.pinterest.com/sutegi05/7-mailegatuenak-2014-liburutegi-orokorra/
Gehiago:https://www.pinterest.com/ sutegi05/8-los-m%C3%A1s-presta dos-2014-biblioteca-general/
Ikusentzunezkoak:
Sutegi Udal Liburutegia
Le week-end Film. Britainia Handia, 2013 Zuzendaria: Roger Michell
Liburutegia non?: Irazu 14
Izenik gabe, 200x133 (Dokumentala J.L. Zumetaren sortze prozesuaz), 2014
Eta sarean: Bloga, http://liburutegiak.blog. euskadi.net/usurbil/ Twitter: @usurbib
Ken Zazpi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Elkar, DVD-2013
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Gehiago (pelikulak eta dokumentalak): https://www.pinterest.com/sutegi05/9-mailegatuenak-2014-pelikulak-eta-dokumentalak/
Noaua! Komunitatea: Sutegi Udal Liburutegia
Gehiago (musika): h t t p s : / / w w w. p i n t e r e s t . c o m / s u t e gi05/10-mailegatuenak-2014-musika/
App: Liburutegiak Sutegi Udal Liburutegia
KONTZEJU TXIKIA
610. zenbakia
5
Xabier Arregi izango da EH Bilduren alkategaia
K
oalizioak Xabier Arregi aurkeztuko du alkategai gisa, maiatzaren 24an ospatuko diren udal hauteskundeetara. Osatu duten zerrendan badira egungo udal gobernu taldean diren zenbait kide, baina baita fitxaketa berriak ere. “Esperientzia eta freskotasuna, emakumeak eta gizonak, belaunaldi ezberdinen arteko oreka, heldutasuna eta gaztetasuna, auzoen arteko oreka izan dira kontuan izan ditugun ezaugarriak, zerrenda osatzeko garaian”, Usurbilgo EHBildutik berri eman dutenez. Honatx zerrenda: Xabier Arregi Alaitz Aizpurua Xuban Zubiria Jone Urdanpilleta Iñaki Ugarte Irene Gartzia Josune Estella Joxe Mari Iribar (argazkian ez dago) Bego Elexpe Eustakio Arrojeria Ixabel Korta (argazkian ez dago) Jose Piñas Kuluxka Olaizola Asier Iturralde
Herri programa etxez etxe banatuko dute Hortxe Usurbilgo EHBilduk legegintzaldi berriari begira osatu duen lan taldea. Ohartarazi dutenez halere, “oraindik ba-
Aurreko larunbateko batzarrean izendatu zuten udal hauteskundeetarako hautagaitza.
liteke izenen bat gehitzea zerrenda honi, baina momentuz hauen konfirmazioa daukagu”. Hauteskundeetarako zerrenda eta datorren oporraldi ostean etxez etxe banatu asmo duten herri programa, larunbat goizean Potxoenean egin zuten batzarrean bozkatu eta onartu zituzten. Azken hilabeteotako prozesua borobildu zuten martxoaren 21ean. “Azaroan abiatu genuen prozesua. Balantzea egin eta ia 80 herritrrekin aurrez aurre partekatu genuen. Ondoren, etxe guztietan banatu eta ekarpenak egiteko aukera zabaldu genuen. Ekarpen haiekin herri programako lehen zirriborroa osatu eta ia 200 herritarrekin partekatu dugu, ekarpenak egiteko aukera irekiz. Martxoaren 7an egin genuen mintegian puntuz pun-
tukako hausnarketa eta ekarpenak jaso genituen. Horrekin batera lehentasunak ere jarri genituen”, Usurbilgo EHBildutik adierazi dutenez.
Oraindik falta dira beste hautagaitza batzuk Usurbilgo Hamaikabat alderdiak oraindik ez du hautagaitzarik aurkeztu. EAJ-PNV alderdia izan zen bere alkategaia aurkezten lehena. Josune Urkola izango da alkategaia. Alderdi sozialistak ez du zehaztu oraindik nor aurkeztuko duen Usurbilen. Ricardo Crespo, egungo zinegotzia, Hernaniko zerrendan joango baita datozen udal hauteskundeetan.
Ika-Mika
Herri anitza, herri aberatsa
A
rrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna izan zen martxoaren 21ean, eta, egun hori aitzakia hartuta, Usurbilgo EH Bilduk zera adierazten du: 1. Herrian bizi diren pertsona guztiak dira herritarrak, edonon jaioak direla ere. 2. Herritar guztiok izan behar ditugu eskubide eta betebehar berberak. Eta horretarako lanketa bat egingo da.
a. Pertsona guztien eskubideak bermatzeko. b. Aukera berdintasuna bermatzeko. d. Ezberdin izateko eskubidea bermatzeko. 3. Jarrera xenofobo eta arrazistak identifikatu eta salatuko dira. 4. Jendarte kohesionatu eta justu bat eraiki behar da, lehian baino elkartasunean oinarritutakoa, eta aniztasuna beldurrez eta gatazka iturri bezala hartu beharrean, aberastasun iturri bezala hartuko duena.
5. Bide horretan elkarbizitza da gakoa. Horretarako, beharrezkoa da elkar-ezagutza eta elkar-aitortza aitortzea. 6. Herrian dagoen kultura eta hizkuntza aniz– tasuna aberasgarria da herriarentzat, eta, horiek babestu eta indartzeko lanketa egingo da, betiere, euskara kohesio eta komunikazio hiz– kuntza bezala aitortuz. EH Bilduren adierazpen instituzionala
* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Ezizena ere onar daiteke, baina idatziaren egile den gizabanakoaren edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: apirilak 17. Idatzia ekartzeko azken eguna: apirilak 13.
6
#KILOMETROAK15
2015eko martxoaren 27an
Gattunk dendaren ordutegia
K
olore biziz heldu da udaberria #Kilometroak15 ekimenaren aldeko dendara. Urtaro berrirako duten eskaintza ezagutu eta erosketak egin nahi badituzue, irekita izango da Gattunk datorren oporraldian ere, apirilaren 2an, 3an, 5ean eta 6an izan ezik. Jai egunak baitira. Guztiz finkatu gabe badute ere, apirilaren 4an irekitzekotan dira, 10:30-13:00 artean. Ordutegian edozein aldaketa balego, dendako atean bertan jakinaraziko dute halere. Gainerakoan, ordutegi honetan aurkituko duzue zabalik: Astelehenetik larunbatera: 10:3013:00 // 17:00-20:00. (Astelehen goiz, larunbat arratsalde eta igandeetan itxita).
#Kilometroak 15, Matrakak eta Usurbilgo Udalaren eskutik, apirilaren 15ean eta maiatzaren 6an, 18:00-20:00 artean Potxoenean. Miren Guillo, Emagin elkarteko kideak bideratuko du. “Kilometroak 2015-aren antolaketan eta programatuko diren ekintzetan parekidetasun irizpidea txertatze aldera, jaien inguruko hausnarketatik abiatuz, jai parekideak susta– tzeko giltzarriak jorratuko dira”. Dokumental bat ikusteko aukera izango da.
Apirilaren 4an larunbata irekitzekotan dira. Dendan jakinaraziko dute, halere.
Lilatoiko kamisetak Banderola Lilatoiko kamiseta teknikoak salgai dituzte oraindik, Gattunk dendan. 18 eurotan eskura ditzakezue kamiseta hauek.
Gattunk dendan salgai egoten jarraitzen dute bestalde, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko banderolak. 5 eurotan eskura daitezke.
Zumetatarren serigrafiak
Zumetatarrek bere ekarpena egin diote #Kilometroak15 jaiari. 150 eurotan daude salgai, Gattunk dendan.
A
Apirilak 11, larunbata 19:30 Atea Teatro taldearen “Zu Gabe” antzezlana Sutegin. Sarrera: egunean bertan, 6 euro. Edukia: “Nahi baino lehenago banandu ginen eta bizitzarekin aurrera jarraitu behar izan nuen, zu gabe. Eta justu orain, gehien behar zintudanean azaldu zara”. Bizitzaz eta
heriotzaz hausnarketa egingo dute aktoreek. Dramaren xedea ikuslea hunkitzea baino gogoetara eramatea da. Zuzendaria: Alex Tello. Aktoreak: Anabel Arraiza, Inazio Tolosa. Musika: Mikel Laboa. Eszenografia: Jose Luis Zumetaren irudiak. Argiztapen diseinua: Xabier Lozano. Apirilak 29, asteazkena 20:00 Aurreestreinaldia Artzabal tabernan: “Ekoetikopatetikobikoa” (poltsiko antzerkia).
Santixabelak, uztailaren 1etik 5era Jai Batzordeak finkatu ditu jada, Usurbilgo festetako egunak; uztailaren 1etik 5era ospatuko dira 2015eko Santixabelak. Hurrengo bilera apirilaren 27an astelehena egingo da, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean.
Apirilean, bi antzezlan lex Tellok zuzenduriko bi antzezlan #Kilometroak15 ekimenaren baitan programatu dira, apirilerako:
Jai parekideen aldeko formakuntza
Santixabeletako egitarau lehiaketa “Zu gabe” antzezlaneko aktoreak.
Akoreak: Anabel Arraiza eta Jabier Rodil. Gidoia eta zuzendaritza: Alex Tello. Sarrera: egunean bertan, 5 euro (antzerkia+pintxoa). Antolatzailea: #Kilometroak15.
Lanak aurkezteko epea zabalik egongo da maiatzaren 12ra arte. Oinarriak Potxoenean edo kultura@usurbil.eus helbidera idatziz eskura ditzakezue. Argibide gehiagorako: 943 371 999.
KONTZEJU TXIKIA
610. zenbakia
7
Uztailaren 1etik, Zubietan ere atez ate
S
antuenetik Zubietako Kaxkoraino dagoen tartean, Araundi kalean, Txakurtxulon eta Barrenetxeko etxebizitzetako hondakinak atez ate bil– tzen hasiko dira, uztailaren 1etik aurrera. Sistema berriaren nondik norakoen berri eman zuten martxoaren 16an Zubietako Herri Batzarrak eta Usurbilgo Udalak, herritarrekin Kaxkapen egin zuten aurkezpen bileran. Datozen asteotan, Atez Ateko Informazio Bulegoko langile bat etxez etxe joango da argibideak ematera, bilketaren kokapenak adosteko eta egongo balira, bizilagunen ekarpenak jasotzeko. Kokapenaz ari garela, uztailaren 1erako denak prest egon beharko du. Zintzilikagailuak maiatzean zehar jarri asmo dituzte, Santuenea Zubietarekin lotzen duen bidean zehar edo bidegurutzeetan. Apirilean zehaztuko dira bizilagunekin, bilketa guneak zeintzuk izango diren. Beste puntu garrantzitsua; baliabideena. Hondakinak atez ate biltzen hasiko diren zubietarrek, ekainean jasoko dituzte hondakinak gaika sailkatzeko ontziak. Bi ontzi marroi organikoarentzat eta beste bat, grisa, erreusarentzat. Usurbilen ditugun ontzi berak izango dira. Ezberdintasun bakarra; Zubietaren aipamena jasoko duen irudia izango dutela ontziok.
Aldaketa, erreusaren bilketa zerbitzuan Erreusaren bilketari loturiko bi ohar jakinarazi zituzten martxoaren 16ko bileran; lehena, atez atekoa egingo duten zubietarrei eragingo diena. Hain zuzen, Usurbilen iazko udatik martxan den sortzez besteko ordainketa sistema aplikatuko zaie. Hau da, hiru hilabetero 16,94 euroko tasa finkoa ordainduko dute eta erreus ontzia ateratzen duten bakoitzero, 0,68 euro gehiago. Usurbilen bezala alegia. Erreusaren bilketari loturiko bigarren aldaketa, hau bai, atez ateko bilketa egiten duten herritar orori eragingo diona. Herritarrek erreusaren ontzia etxe atarira gutxitan ateratzen dutela ikusita, birzikla ezina den hondakin zatia hamabostean behin (bi igandez behin) biltzen hastea aurreikusia du Udalak, uztailetik aurrera. Egun, asteroko zerbitzua eskaintzen du. Diru kontuekin jarraituz, Usurbilen be-
“Sistema eraginkorrena da” Zubietako Herri Batzarrak argi du bilketa sistema honen aldeko apustua egin beharra dagoela. Fernando Iturralde alkateak Kaxkapeko bilkuran zioenez, “sistema eraginkorrena da, hondakinak hobekien sailkatu eta emaitza hoberenak ematen dituena”.
Atez atekoaren nondik norakoak azaldu zituzten Kaxkapen, martxoaren 16ko bilkuran.
ZUBIETAKO ZATI BATEAN
Sistema honetatik kanpo geratuko diren zonaldeko bizilagunei, Donostiako lurretan bizi diren herritarrei galdetuko zaie ia egitasmo honetan parte hartu nahi duten. Izena emateko zerrenda pasako zaie zala, %40ko hobaria aplikatzen segiko zaie, auto edo auzokonpostatze egitasmoetan parte hartzen duten zubietarrei. %20koa, egitasmo horietan parte hartu arren, udal zerbitzuren bat baliatu behar dutenei. Zubietako eraikin askok lur eremua dutela ikusita, organikoa konpostatzeko aukera sustatzen segi nahi du Udalak.
Galdeketa, atez ateko eremutik kanpo geratuko direnei Beste aldaketa bat: hondakinak atez ate bilduko zaizkien zubietarrei, Garbitxikiko giltza desaktibatuko die Udalak. “Larrialdi kasuetarako edo bilketa eskain– tzen ez zaien etxeei utziko zaie soilik”, Kaxkapen ohartarazi zutenez. Aipatu moduan, oraingoz atez ateko bilketa ez da Zubieta osora hedatuko. Baina sistema honetatik kanpo geratuko diren zonaldeko bizilagunei, Donostiako lurretan bizi diren herritarrei galdetuko zaie ia egitasmo honetan parte hartu nahi duten. Izen emateko zerrenda pasako zaie. Garrantzitsutzat jo zuten galdeketa hau bileran, ze eskari legokeen jakin nahi luke eta Udalak.
Bilketa sistema berrirako prestaketak, aurreikusitako egutegia: n Apirilean: Atez Ateko Informazio Bulegoko langileak, datozen aldaketen inguruko informazioa emango die bizilagunei, etxez etxe. n Maiatzean: zintzilikagailuak jarriko dira. n Ekainean: informazio eta ontzien banaketa. n Uztailaren 1ean: atez ate bilketaren hasiera. Atez ateko bilketa egutegia, Usurbilgo berbera: n Astelehen, ostegun eta larunbatetan organikoa bilduko da. n Astearte eta ostiraletan plastikoa. n Asteazkenetan papera eta kartoia. n Igandeetan, erreusa. Hondakinak etxe atarian uzteko ordutegia: n 06:30-08:30. Informazio eta argibide gehiagorako: Atez Ateko Informazio Bulegoa Doako telefonoa: 900 776 776. Ordutegia: 09:00-14:30 (astelehen/ostirala) Helbidea: Puntapax kalea, 10 behea. E-maila: atezate@usurbil.eus
Herri bilera larunbatean Zubietan Goizeko 11:00etan hasita Kaxkapen. Herri batzarrak martxoaren 28rako antolatu duen hitzorduan bi gaiok hartuko dituzte ahotan: azken lau urteetako balantzea eta etorkizuneko erronkak. Bileran parte hartzeko gonbita luzatzen dute.
Larunbat honetan, 11:00etan Kaxkapen.
8
HERRIKO TALDEAK
2015eko martxoaren 27an
Ziortzako udako kanpaldian izena emateko garaia da
Aste Santuan hainbat ekitaldi Gaztelekuan Apirilak 9, osteguna n 15:30 Gaztelekutik Andatza irteera. Nori zuzendua: DBH 2ko gazteak. Oharra: izen emateko, guraso baimena Gaztelekura eraman behar da. Apirilak 11, larunbata n 16:00 Pizza tailerra Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH1eko gazteak. Informazio gehiago: Gaztelekuan.
Ikastaro ugari Aginagan Haur nahiz helduentzat bada non aukeratua:
E
Ziortzako gazteak, artxiboko irudi batean. Apirilean 30. urteurrena ospatuko dute.
rrioxako Peñaloscintosek harrera egingo die beste urte batez, uda honetan Ziortzako kanpaldira joango diren begirale eta LH 5-6ko eta DBHko gazteei. Ohi bezala, uztailean izango da, Santixabelak amaitu ostean helduko dira lehen txandako gazteak. Kanpaldirako antolaketa lanak abiatu dituzte Ziortzakoek. Aurrematrikulatzeko epea zabaldu dute. Irekita egongo da, martxoaren 31ra arte. Plaza kopuru mugatua egongo da. Apuntatzeko eta informazio gehiagorako, idatzi ziortzage@gmail. com helbidera. Apuntatzeko datuok bidali: izen abizenak, helbidea, telefono zenbakia, maila, guraso edo tutorearen e-posta helbidea. Bestela, Sutegin eta apaiz etxean eskuragarri egongo diren eskuorriak datuekin bete eta apaiz etxeko postontzian utzi. Jendaurreko hitzordu bat ere finkatu dute Ziortzakoek. Larunbat honetan, martxoak 28, goizeko 11:00etatik 13:00etara apaiz etxean egongo dira Ziortzako kideak, behar dituenari argibideak ematen. Aurrematrikulazioa egin nahi duenak ere bertara jo dezake egun horretan. “Udako egun batzuk lagunartean eta naturarekin gozatuz pasa nahi al dituzu? Zior– tzako kanpaldira etortzera gonbidatzen zaitugu!”, luzatu dute gonbita Ziortzakoek.
Kanpaldiko txandak n Lehen txanda: uztailaren 7-21, DBH-koentzat. n Bigarren txanda: uztailaren 21etik 30era. LH 5-6koentzat.
Ziortzaren 30. urteurrena Apirilak 18, larunbata n 12:00 Argazki proiekzioa eta omenaldia Sutegin. Ondoren, erakusketaren irekiera, Sutegin. n 13:00 Trikipoteoa. n 14:30 Bazkaria. Txartelak salgai: Bordatxon, Aitzagan eta Apaiz-etxean. Apirilak 19, igandea n 12:00 Eukaristia. Apirilak 18-26 n 17:00-19:00 Erakusketa, Sutegiko aretoan. Apirilak 26 , igandea n 10:00 Gaztetxoentzat jolasak frontoian. n 14:00 Bazkaria (norberak berea ekarri, eta edaria eta postrea Ziortzaren kontura). n 15:30 Jolasen jarraipena. n 18:00 Dantzaldia. Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.
Aste Santuko Txokoak Egunak: martxoak 30, 31. Apirilak 1, 7, 8, 9 eta 10. Ordutegia: sarrera 9:00-10:00 artean, irteera 13:00ean. Pintura ikastaroa haurrentzat Iraupena: apirila-abendua. Ordutegia: 17:00-18:30. Tokia: helduen pintura gela. Oharra: haur kopuruaren arabera zehaztuko da hasteko eguna. Yoga ikastaroa helduentzat Iraupena: apirila-abendua. Ordutegia: asteartetan, 14:30-15:30 artean. Tokia: psikomotrizitate gela. Zumba, heldu eta haurrentzat Iraupena: apirila-abendua. Ordutegia: asteazkenetan. 16:45-17:45 artean. Eliza Zaharrean. Patin ikastaroa Iraupena: 6 aste, apirila-maiatza artean. Ordutegia: ostiraletan, 16:45-17:45 artean. Apuntatzeko azken eguna: martxoak 25 asteazkena aginaga@eskolatxikiak.org 607484597 (Ainhoa)
610. zenbakia
9
10
HERRIKO TALDEAK
Soinurbil, iruditan
Z
umarte Musika Eskolak antolatu zuen Soinurbil ekimenari esker, musikaz blai izan ginen martxoaren 10etik 15erako astean. Hamaikagarren edizioak, Reunion BigBand taldekoen jazz doinuak, Legazpiko Musika Bandaren edota Elgoibarko Musika Eskolako kideen bisitak ekarri dizkigu.
2015eko martxoaren 27an
NOAUA!rik ez da izango Aste Santuan ezta Pazko Astean Eskuartean duzue Aste Santu aurreko astekaria. Apirilaren 17ra arte ez da NOAUA! berririk izanen. Web orria, ordea, www.noaua.eus martxan izango da. Apirilaren 17ko astekarirako oharrak, zorion agurrak... apirilaren 13rako ekarri edo bidali email honetara: erredakzioa@noaua.eus
Laburbira, ostegun honetan Sutegin Euskarazko film laburren ekoiz– pen berrienak ezagutu nahi badituzue, gerturatu ostegun honetan, martxoaren 26an, 19:00etan Sutegira. Ordu eta laurdeneko proiekzioan, zortzi film labur ikusteko aukera izango dugu. Sarrera doan da. Urtero bezala, NOAUA!k eta Euskal– tzaleen Topaguneak antolatzen dute Laburbira Usurbilen. Goran, Zumarte Musika Eskolako ikasleak. Behean ezkerretara, Reunion Big Bandekoak eta eskubitara Legazpiko Musika Banda.
610. zenbakia
PIL-PILEAN
11
12
2015eko martxoaren 27an
HERRIKO TALDEAK
610. zenbakia
13
“Lotzen gaTTunk”, #Kilometroak15-en soinu banda
G
ustuko abestia izan eta zuen errepertorian txertatzea espero dugu, zioen Mariaje Imaz Udarregi Ikastolako zuzendariak, #Kilometroak15 ekimenaren abesti aurkezpenean. “Lotzen GaTTunk” kantak jarriko dio doinua, urriaren 4an udalerri honetan ospatuko den jaialdiari. Abestia landu duen taldeko zenbait ordezkari bildu zituen aurkezpen ekitaldiak. Kantaren letrak Jakoba Errekondok sorturikoak dira. #Kilometroak15 ekimeneko onena leloa dela aipatzearekin batera, berak Gattunk hitzari lotzen erantsi nahi izan diola adierazi zuen. Lotura islatu nahi zuen abestiko letran. “Euskaraz ari bagara, ikastola baldin badugu, hari batek lotzen gaituelako ari gara. Euskararen historiari lokarri luzearen hari gara: iazko Orioko txikotarekin lotzen dugu geure soka, lokarria, lixta, haria”, Errekondoren esanetan. Komunitaterik gabe ez dagoela hizkuntzarik eta “(h)ari garelako bada hizkuntza”, bi ideion haritik sortu du letra. Usurbilgo noka ere txertatu nahi izan du, aipatu komunitatea emea baita. “Balo-
#Gattunk kantaren letra GaTTunk, GaTTunk, lotzen gattun harira GaTTunk, GaTTunk, lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk Hariketan ari Harik eta behar den artean ari artean arin
Kantua QR kode honen bidez entzun dezakezu, edota kilometroak.eus orrian.
JAKOBA ERREKONDO “Euskaraz ari bagara, ikastola baldin badugu, hari batek lotzen gaituelako ari gara. Euskararen historiari lokarri luzearen hari gara” reen transmisioa, kulturarena, hizkuntzarena baita ere emea da. Hortik bertako, Usurbilgo hika emearen, nokaren aditzen erabilera: zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin”, Errekondok argitu zuenez.
“Kohesiorako asko balio izan digu” Jakoba Errekondoren letrari, doinua, herriko musikari talde batek jarri dio. Labriten esanetan, letra jaso zutenean, hain ezohiko eta irregularra iruditu zitzaien, shock egoeran geratu zirela, “baina hori guztia gaindituta, letraren magiak bizia hartu zuen”. Hortik aurrerako sorkuntza prozesuan, argi zuten herriko musikarien arteko elkarlana sustatu beharra zegoela. Esperientzia berria izan da guztientzat. Oso ondo pasa dute eta “kohesiorako asko balio izan digu”, Ixak Arrutiren esanetan. Abestiaren bideoklipa apirilaren 22an aurkeztuko dute, 19:00etan Sutegin.
Parekidea, jasangarria, inklusiboa #Kilometroak15 ekimenaren abesti aurkezpena, urriaren 4ko jaialdia herrian sortzen ari den mugimenduaz, izaten ari den eraginaz hitz egiteko baliatu zuten baita antolatzaileek. Pozik agertu ziren hedabideen aurrera. Leloa aurkeztu zenetik ia 4 hilabete igaro diren honetan, “Gattunk”, #Kilometroak15 ekimenetik haratago, usurbildarren marka bihurtzen ari dela aipatu zuten. “Udarregi Ikastola garatzen ari den Hezkuntza Proiektu berria bul– tzatzeaz gain, 2015eko Kilometroetan auzolanean, inklusibitatean, jasangarritasunean eta parekidetasunean sakontzeko lehen harriak jarri nahi dira; harri horien gainean eraiki nahi dugu, pixkanaka, usurbildarrontzat, gipuzkoarrontzat eta euskal herritarrontzat desio ditugun
hizkuntza eta herri eredua”, antolatzaileen esanetan. Udarregi, sendo errotuta Aurreko irailean inauguratu zen eraikin berrirako finantzazioa lor– tzea eta ikasturte honetan martxan jarritako hezkuntza proiektu berria, Konfiantzaren Pedagogia deritzona, garatzea dira #Kilometroak15 ekimenaren helburu nagusiak. Helburuok betetzeko, auzolana ezinbestekotzat jo zuen Mariaje Imaz, Udarregi Ikastolako zuzendariak: “Udarregi Usurbilen sendo errotuta dagoen proiektua da, herriarekin eta herriarentzat lan egiten duena. Alabaina, auzolana eta herriaren partaidetza, hitz eta asmo hutsetan gera ez daitezen, nahitaezkoa da lanketa sakona egitea”.
Mertxe Aizpurua: “Herri osoa dago egitasmo honen jiran” Usurbilen auzolan erraldoia bizitzen ari garela zioen Mertxe Aizpurua alkateak, #Kilometroak15 kantu aurkezpenean. Udalerriak urriaren 4ko jaialdia antolatzeko lekukoa hartu zuenetik, herritarren inplikazioa lor– tzeko ez dela ahalegin berezirik egin behar izan, zioen. “Herri osoa dago egitasmo honen jiran. Lotura hau era naturalean eman da, eta honen arrazoia hauxe da. Usurbilen, herria, hizkuntza eta hezkuntza erabat lotuta daudela Udarregi Ikastolari. Izan ere, Udarregi Ikastolari esker baita ere, hezkuntzaren bidez, herriaren kontzeptua hizkuntzari itsatsita dago”, alkatearen esanetan. Bere ustez, egungo Usurbil ezin da ulertu, euskararik eta ikastolarik gabe.
GaTTunk, GaTTunk, lotzen gattun harira GaTTunk, GaTTunk, lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk lokarri listari sokari hari GaTTunk, GaTTunk, lotzen gattun harira GaTTunk, GaTTunk, lotzen GaTTunk lotzen GaTTunk Hari artean, hari tira hari hari Hari artean, ahalari tiraka Hari artean, hariari tiraka ari Hari artean, hari hariketa Hari artean, hari tira hari tira Ahalari tiraka, hariketa hariketa Hari GaTTunk ari GaTTunk TTunk Hari GaTTunk baGaTTunk ari Hari GaTTunk ari GaTTunk BaGaTTunk hari hari GaTTunk GaTTunk Lotu josi heldu Bai baGaTTunk ba ote goaz goaztean Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, gatoztin Bai baGaTTunk Zitxatoztilakoan, genitxatoztinan, goaztean Hariketan ari Harik eta behar den artean ari artean arin
Hitzak: Jakoba Errekondo. Doinua: Herriko musikariak. Nahasketak: Haritz Harreguyk Higain estudioetan. Mastergintza: Jonan Ordorikak Mamia estudioetan.
14
KORRIKA
2015eko martxoaren 27an
Herri oso bat korrika
#Argazkitegia erredakzioa@noaua.eus helbidera igorri dizkigutenak
I単aki Agirresaroberen albuma ikusgai duzue web orrian.
#Bideoak www.noaua.eus
Korrika Usurbilen. Bideo gehiago: www.noaua.eus orrian.
Josune Estellaren argazkiekin beste album bat zabaldu dugu.
Lurdes Huetak irudi pilo bat igorri digu.
Korrika Txiki
Korrikaren bezperan ospatu zuten Zubietan.
Usurbilen, biharamunean eta frontoian, euria ari zuelako.
Badok 15 jaialdia
Argazkia: I単aki Agirresarobe Badok15 jaialdiaren baitan, ibilaldi kulturala egin zuten asteburuan (ezkerretik hasita, lehen bi argazkiak). Eskubian dira Inorkinak, igandean frontoian eskaini zuten erromerian.
KORRIKA
610. zenbakia
15
Lekukoa, eskuz esku Etumeta AEK Euskaltegikoek eta Korrika Batzordeko kideek eskerrak eman nahi dizkiete partehartzaile guztiei, eta Korrika posible egin duten guztiei. Tartean, kilometro bana erosi zituzten talde eta erakundeei. Hemen dituzue lekukoa eraman zituztenen argazkiak.
Zubietako Lanbide Eskolakoak, Korrikarekin bat.
Zubietako Herri Batzarreko kideek ere hartu zuten lekukoa.
Eskola Txikiko ikasleek abiada ipini zioten Korrikari.
EH Bildukoek Zubietan eraman zuten lekukoa.
Josuk eta Leirek bikain ordezkatu zuten NOAUA!.
Andatzpe elkartekoak Santuenean izan ziren korrika.
Elhuyarrek herri kaxkoaren sarreran hartu zuen lekukoa.
Irudian, Etumeta AEK Euskaltegiko ikasleak.
Box Tailerraren izenean bi gazte aritu ziren korrika.
Udarregiren txandan, #Gattunk kamisetak nagusitu ziren.
Andatzakoek Atxegalden hartu zuten lekukoa.
Berriolakoek Lasaotik Galardirako bidea osatu zuten.
Irisasi Gazte Zentrokoek Aginagarainoko bidea egin zuten.
Aginagako Jai Batzordekoak Mapileraino eraman zuten.
Udal gobernuko kideek lekukoa eskuz esku eraman zuten.
16
PIL-PILEAN
2015eko martxoaren 27an
Aretxabaletara irteera antolatu dute Andatzako kideek
A
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321. Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805.
n Abiatzeko ordua: goizeko
05:00etan, Mikel Laboa plazatik. n Ibilbidearen luzeera: 63 km. n Ibilaldia: Andatza, Ziortzako
pirilaren 12rako finkatu du herriko mendizale taldeak hurrengo irteera. Oraingoan, Debagoiena aldera joateko gonbita luza– tzen digute. Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta) ibilbidea osatuko dute. Irteerarako izen emateko epea zabaldu dute.
n Abiatzeko hitzordua: 7:00etan, Oiardo Kiroldegitik autobusez. n Ibilbidea: Urkulu-Kurutzeberri-Andarto-Urkulu (Aretxabaleta). 19 kilometro. n Izen ematea: 12 euroko ordainketa egin apirilaren 8a baino lehen, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeko kontu zenbakiotako batean:
Apirilaren 2an, Arantzazura
Apirilaren 12an egingo dute irteera baina aldez aurretik eman behar da izena eta 12 euro ordaindu. Apirilaren 8a baino lehen, hain zuzen.
n Plaza mugatuak. n Otordua, ibilbidea amaitutakoan egingo da. n Janaria norberak eraman behar du. n Edaria antolatzaileek eramango dute. n Andatza M.K.T.-k antolatzen
dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean izatea. n Informazio gehiago: andatzamendizale.info Antolatzailea: Andatza Mendizale Kirol Elkartea.
langa, Andatzarrate, Zelatun, Mandubi, Itsaso-Ezkio, Zumarraga, Legazpia, Udala gaina, Aizkorri ingurua, Katabera eta Arantzazu. n Iraupena: 12-13 ordu. n Prezioa: 50 euro, autobuseko joan etorriak eta eguneko otorduak barne. Aipatu diru kopurua, egunean bertan ordaindu behar da. n Otorduak: Mandubian hamaiketakoa, Legazpian bazkaria eta Arantzazun afari merienda. n Eraman beharrekoak: biderako otartekoa eta ura. Aldatzeko arropa. Itzultzeko autobus zerbitzua, ibilbideko puntu ezberdinetan eta helmugan. n Izen emateko: deitu 600 669 276 (Joxemiel Otaegi).
PIL-PILEAN
610. zenbakia
17
EAJ-PNV: “Eskualdeko Garapen Agentziak eratu gabe jarraitzen du”
B
uruntzaldeko EAJ-PNVren ordezkariek agerraldia egin dute aste honetan, Astigarragan, Beterri garapen agentziari buruz bere balorazioa egiteko. Alderdi jeltzalearen esanetan, EH Bildu gezurretan ari da: “Erakunde hau ez da eratu, ez dago martxan, eta udalbatzek ez dute agen– tzia eratzea onartu”, hala ziurtatu du Urnietako alkateak, Mikel Pagolak. Agerraldi berean zen Josune Urkola Usurbilgo EAJ-PNVko zinegotzia. EH Bildu “herritarrak eta enpresak nahasi nahian dabilela” dio EAJ-PNVk. Eskualdeko agentzia eratuta dagoela eta forma juridikoa zehaztea bakarrik falta dela adierazi zuen ezber abertzaleko koalizioak. EAJren esanetan, agentzia eratzea udalbatzen eskumena da, eta eskualdeko sei herrietatik batek berak ere ez duela erabaki hori hartu, “nahiz eta EH Bilduk hori esan etekin politikoa ateratzeko”. Mikel Pagolak jakinarazi du gaia Hernani, Astigarraga eta Usurbilen bakarrik eztabaidatu dela, hau da, ezker abertzaleak gehiengo absolutua daukan herrietan. Gaineratu du hiru kasuetan erakundeak izango lituzkeen estatutuak bakarrik onartu direla, eta, beraz, ez dela erakundearen sorrera inondik inora onartu. Hiru herriek “aldebakartasunetik aurrera egitea erabakiko balute ere, arazoa konpontzeke egongo litzateke. Izan ere, Garbitaniarekin egin zuten bezala, gardentasun ezaren ildotik lan egiten jarraituko balute ere, Urnieta, Lasarte-Oria eta Andoain ez lirateke erakunde berrian sartuko, ezker aber– tzaleak ez duelako gehiengorik
EAJ-PNVko Buruntzaldeko ordezkarien esanetan, Agentziaren inguruan EH Bildu gezurretan ari da.
Buruntzaldeko EAJ-PNV
“Herri guztiak batuko dituen agentzia nahi dugu: ezker abertzaleak gehiengorik ez daukan herriak eta baita arazo ekonomikoak dituztenak ere batuko dituena, argi baitaukagu eskualdeko agentzia on batek bailarako herritarrei onura besterik ez diela ekarriko” hiru herri hauetan”. Hori gutxi balitz, Andoainek beste arazo bat dauka. EAJren esanetan, “zor handia daukanez Andoainek, ezin da proposatzen denaren moduko erakunde baten kide izan. Egoera horren aurrean, zer saldu nahi du Bilduk? Agentzia ez da eratu, eta ezingo da egin, baldin eta koalizioak atzera egin eta gainerako alderdiekin adostasuna bilatzen ez badu”,
azaldu zuen Mikel Pagolak. Urnietako alkateak esan du Bildu “gezurretan” ari zaiela herritar eta enpresei Beterri agentzia eratuta dagoela esatean. Argudiatu du eskualdeko sei herriek lankidetza akordioak sinatu zituztela duela urte asko, eta proiektu mordoa egiten dituela elkarlanean turismoa, enplegua eta merkataritza sustatzeko, besteak beste. Salatu du lankidetza akordio horiek erabili dituela orain Bilduk Beterri agentzia eratuta dagoela iragartzeko. “Aurkeztu dutena ez da berria. Lankidetza hori abian dago aspalditik”, zehaztu du. EAJ-PNVren ordezkariek gogor kritikatu dute Bildu aldebakartasunetik ari dela, eta koalizioak hauteskunde bezperan “etekin politikoa” lortzeko asmoa daukala uste dute. Horregatik, Buruntzaldeko sei ordezkari jeltzaleek mozioa aurkeztu dute euren Udaletan, Beterri agentzia eratu dela gezurtatzeko eta Bilduri eska–
tzeko errespeta ditzala udalen erabakitzeko organoak, horiei baitagokie tamaina honetako erabakia hartzearen ardura. EAJ-PNVk atzera egiteko eskatu dio Bilduri, “eta ez ditzala eskualdeko agentzia eta Udalak erabili etekin politikoa lortzeko”.
Proiektu bat aurkeztuko dute laster Prentsaurreko berean jakinarazi zuten diskrezioarekin lanean jarraitzen dutela Buruntzalderako proposamen parte har– tzaile eta bateratzailea egiteko. “Hilabetetan lanean aritu ondoren”, jeltzaleek datozen asteetan aurkeztuko dute proiektua. Aurreratu dute eskualdeko eragile eta elkarteekin egiaztatuko dutela edukia. “Guztiek -baita Bilduk ere- izango dute iritzia eman eta ekarpenak egiteko aukera, EAJ-PNVren helburua Buruntzaldea osoari zerbitzua emango dion agentzia eratzeko, ahalik eta adostasun handiena bilatzea baita”.
18
PIL-PILEAN
2015eko martxoaren 27an
Munduko onenen artean dela berrestera
A
urreko astean elkarrizketatu genuen. Portugaldik iritsi berria zen. Aste osoa eman zuen Espainiako selekzioarekin entrenatzen. Abiadura olinpikoan, munduko txapeldunak dira. Iaz lortu zuten balentria hori berretsi egin nahi dute asteburu honetan, Apeldorn hirian (Herbeherak). Txirrindularitza egokituari dagokion Pistako Munduko Txapelketa jokatuko da bertan. Igande honetan jokatuko da abiadura olinpikoko lasterketa. Iazko emaitza errepikatzen badute, Rio de Janeiro 2016ko Olinpiar Jokoetarako txartela izango dute eskura. Amador Granadosentzako, denik eta altxor preziatuena. Amador Granados munduko txapeldunaren kamisetarekin, atzean Usurbil duela (argazkia: Carlos Jimenez).
Munduko Txapelketa baten atarian, sasoi aldetik nola aurkitzen zara? Amador Granados. Uste baino okerrago itzuli naiz Portugaldik. Duela bi hilabete Newporten izan nintzen, Galesen. Baina sukarrarekin aritu behar izan nuen. Portugalgo entrenamenduetan hobeto ibiliko nintzela uste nuen, baina ez da horrela izan. Hala ere, oraindik bada denbora. Ez dut urduri jarri behar orain. Denboraldiko lasterketa inportanteena izango da igande honetakoa, ezta? Hau da denboraldiko unerik garrantzitsuena. Pistako Munduko Txapelketa Herbeheretan jokatuko da, asteburu honetan, Apeldorn hirian. Nire lasterketa igandean izango da, martxoaren 29an. Uztaila bukaeran jokatuko da errepideko Munduko Txapelketa, baina errepideko selekzioan sartzeko oso zaila daukat. Kilometroko distantzia izan da zure lasterketa gustukoena. Abiadura olinpikoan lortu zenuen munduko txapeldun izatea. Asteburu honetan, zein izango da zure helburua? Iaz entrenatzaileak esan zidan bezala, abiadura olinpikoan aritzeko nago selek– zioan. Eta hori da nire helburu nagusia. Hori ari naiz prestatzen. Kilometroko distantzian ere aterako naiz, martxoaren 26an, baina batez ere nerbioak gainetik kentzeko. Helburua abiadura olinpikoa da. Iaz, munduko txapeldun izan zineten. Bai taldekako lasterketa da abiadura olinpikoa. Munduko txapeldunak gara,
AMADOR GRANADOS “Iaz munduko txapeldunak izan ginen abiadura olinpikoan eta hori errepika– tzea izango da gure helburua” eta marka onena ere gurea da. Europan jokatuko da aurten. Egokitzapena errazagoa izango da oraingoan, ezta? Bai, hala da. Niri oso ondo datorkit. Europatik kanpoko edozein tokitan, ordu aldaketak asko eragiten dit. Eta pista hori ezagutzen al duzu? Edo Apeldornen aritzen zaren lehen aldia izango al da? Herbeheretan aritu izan naiz baina pista honetan ez. Egurrezkoa da eta diotenez belodromo ona omen da. Itsasoaren mailan dago, eta horregatik egon gara Portugalen entrenatzen. Egokitzapena ahalik eta ondoen osatu nahian. Zer emaitzarekin itzuli nahiko zenuke? Bai edo bai irabazi behar dugu. Munduko txapeldunak gara, baina talde ona dugu gainera. Irabaziko bagenu, 2016ko Olinpiar Jokoen ateak parez pare irekiko li– tzaizkiguke. Eta Rion domina eskuratzeko hautagai sendoa litzateke gure taldea. Arerioen berririk ba al duzue? Urtero aldaketak izaten dira. Lasterketa gutxi daude gainera, eta ez dakigu oso ondo nolako arerioak izango ditugun. Eta esan dizudan bezala, beti ateratzen da jende berria. Beraz, ez ditugu datu asko eskuartean.
Iaz, Munduko Txapelketara iristea ez zen erraza izan. Urtebeteko epean, gauzak aldatu egin dira edo gauzek berdin jarraitzen al dute? Kiroletik at kudeatu behar izan nuen nire partehartzea, eta horrek ez zituen hautatzailearekiko harremanak erraztu. Baina irabazi egin genuen eta ez dago garaipena baino argudio sendoagorik. Hautatzailea azkarra da eta badaki urrezko domina bat oso interesgarria dela selekzio batentzat. Ranking batean gora egin dezake herri batek urrezko domina batekin eta horrek puntuak eta bestelako abantailak dakarzkio. Orain harreman ona dugu hautatzaileak eta nik. Lasterkari askorentzat, hil ala biziko egunak izango dira. Emaitzaren arabera, bekak eta laguntzak ziurtatzeko modu bakarra domina bat eskuratzea baita. Hori da, bekak eta laguntza publikoak daude jokoan eta jendeak horri eutsi nahi dio. Selekziotik kanpo geratzen bazara, ekarpen horiek gabe geratzen zara. Niri ere pasa zitzaidan. Horregatik, asko dago jokoan. Zure ibilbidearen amaieran zaude. Lasterketa hau oso garrantzitsua izango da zure– tzat. Bai, nire helburu nagusia Olinpiar Jokoetako domina bat eskuratzea delako. Partehartu izan dut Jokoetan, baina ez dut inoiz lortu dominarik. Baina berriro gertu daukat hori lortzeko aukera. Horregatik jarraitzen dut entrenatzen.
PIL-PILEAN
610. zenbakia
19
Jubenil neskak, Euskadiko txapelketako finalean Eskubaloia Kiroldegian
Etxebarrin jokatuko dituzte azken faseko neurketak.
D
enboraldi bikaina osatu ostean, Euskadiko txapelketa jokatzeko sailkatu ziren o– tsaila hasieran. Eta hilabete beranduago, aipatu txapelketako amaierara heldu dira, azken fasera. Jubenil nesken eskubaloi taldea Euskadiko Txapelketako finalean da. Martxoko azken asteburu honetan, hilaren 27, 28 eta 29an jokatuko ditu neurketa garrantzitsuok, euskal talde onenen aurka. Barakaldoko Zuazo, Etxebarriko Kukullaga eta Ermuako Errotabarrirekin lehiatuko dira. “Duela pare bat urteko amaiera fase bera”, jubenil nesken esanetan. Oso pozik dira lortutakoarekin. Eta ez dute meriturik falta. Jokalari kopuru aldetik mugatua egon den taldea izan baita denboraldi osoan. 7 kiderekin lortu dute Euskadiko Txapelketan goiko postuetan sailka– tzea. Egin duten ahalegin eta eguneroko lanak emaitza bikainak ekarri dizkie. Zorionak!
Etxebarrin, azken faseko neurketak Martxoak 27, ostirala: 1. Jardunaldia 18:00 Zuazo-Autobuses Juantxu Kukullaga 19:45 Errotabarri-Usurbil K.E. Martxoak 28, larunbata: 2. jardunaldia 16:30 Zuazo-Usurbil K.E. 18:15 A. Juantxu Kukullaga-Errotabarri Martxoak 29, igandea: 3. jardunaldia 12:15 A. Juantxu Kukullaga-Usurbil K.E. 10:30 Errotabarri-Zuazo 13:45 Sari banaketa. Jubenil nesken taldeko kideak Entrenatzaileak: Nerea Agudo, Ane Herrero, Lara Montes. Jokalariak: Leire Furundarena, Eukene Uli, Olatz Uli, Ane Encina, Leire Perurena, Leire Arregi, Natali Izagirre, Maider Zubelzu, Ainhoa Segurola, Paloma Huguet, Maddi Aburruza, Amaia Arruti.
Aste Santuan, Kirol Txokoak Usurbil FTrekin
M
artxoaren 27a azken klase eguna izango dute haur eta gaztetxoek. Gero bi asteko oporraldia, aisialdirako tarte zabala. 6-12 urte arteko haur eta gaztetxoek ordea kirola eginez igaro dezakete oporren azken txanpa, kirol txokoak antolatu ditu eta Usurbil Futbol Taldeak, aipatu adin tartean daudenentzat. Apirilaren 7tik 11ra, goizez eta hiru
orduz: 9:30-12:30 artean. Futbola dute ardatz nagusi, baina bestelako jarduerek ere tartea dute kirol txokoetan; eskubaloia, herri kirolak, saskibaloia, jolas tradizionalak... Txokoetako jarduerok bideratzeko hiru instalakuntza baliatuko dituzte; Harane, Oiardo Kiroldegia eta frontoia. Informazio gehiago eta izen ematea: futusurbil@yahoo.es
Martxoak 28, larunbata 09:30 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Amenabar B 10:45 Alebin mutilak: Udarregi 5B-Urnieta 5A 10:45 Alebin mutilak: Langile A-Udarregi 5C 11:45 Alebin mutilak: Udarregi 6C-Urnieta 6A 13:00 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-CB Urola F. Luis Angel 17:00 Senior neskak: Usurbil K.E.-CB Muskiz Martxoak 29, igandea 09:00 Alebin neskak: Usurbil K.E. “A”-Hernani ET 10:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “B”-Carpinteria Baskongadas 11:30 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Tolosa C.F.
Futbola Haranen Martxoak 28, larunbata 11:00 Infantil mutilak: Usurbil F.T.-S.A.N.S.E. “B” Martxoak 29, igandea 11:00 Alebin federatuak: Danena K.E.-Usurbil F.T.
Errifa zozketa Ibai Orena Irureta herritarra izan da, Usurbil Kirol Elkarteak antolaturiko errifa zozketako azken saritua. 2.491 zenbakidun errifaren jabeari bi lagunentzako afaria tokatu zaio, Saizar sagardotegian.
20
GAZI, GOZO, GEZA ETXEBIZITZA Salgai
Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891). Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. Neska eta emakume bat bilatzen da pisua konpartitzeko. 250 euro +gastuak. Kale Nagusia. 606642161 Usurbilen edo inguruan eraikigarria den lur eremua erosiko nuke. 636393237 Pisua salgai, Artzabalen. 3 logela, 2 komun, terraza eta trastelekua (altzariekin) eta garajea (2 kotxerentzat). 657 771 126 Etxea salgai (Kutxa gainean). 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, trastelekua. Dena kanpoaldera. 222.000 euro. 607 572 106 Etxebizitza eta garaje marra salgai Munalurran. 4. pisua. 2 gela, egongela, komuna eta sukaldea. 163.000 euro. Tel. 646 663 405. Pisu bat salgai Munalurran. Erreformatu berria. 690 15 36 31 (Ane) Pisua salgai Urdaiagan. Trenbide-pasagunearen ondoan. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2 logela eta komuna. Komuna salbu gela guztiak ditu kanpora. 90.000 euro. 646344847 Etxebizitza salgai Zubietan. 1.Esk. 118 metro koadro, baratza 2.500 m eta oilategia 140 m. Erreformak egiteko. 200.000 euro. 616 649 674 Jabier. Pisua salgai edo alokairuan Munalurran. 637 309 209. Santuenean pisu bat salgai. Erreformatzeko, prezio onean, aukera ezin hobea.IĂąaki (665736896) Atiko bat salgai Zubietan 110m2. 2008-an guztiz berritua. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2 egongela. Haize egokitua. 250.000. 669 781 959 Julen. Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Atxegalden. Sukaldea, egongela handia, 3 logela balkoiekin (horietako bat itxia), bi komun, igogailua eta ganbara handia. Lehen 240.000 euro, ora-
Zorionak Annie! Muxu handi bat Unai, aita eta amaren partetik.
2015eko martxoaren 27an
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA
943 366 710
Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@ noaua.com Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. in 190.000 eurotan. 662 056 899.
Usurbilen. Tel. 602 127 725.
Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan
Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Pisu berria 100 metro koadro. Egoera ezin hobea. Pertsona bat edo pertsona bat umearekin. Garajea aukeran. Prezio ona. 657 535 299.
.
Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoal-. dera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115. metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sailean. 665720913 / 665720914 Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.
Alokairuan
Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, nominarekin. 664885737 Pisu baten bila nabil, txikia eta merkea. Txakurra daukat. 682 214 506.
Santuenean, diseinu polita eta berritua. 570 euro. 2 logela, 2 hilabeteko fiantza. 667438145 Santuenean, diseinu polita eta berritua. 600 euro. 2 hilabeteko fiantza. txangu68@hotmail.com Etxe bat Txokoalden. 3 logela, komuna, sukaldea, egongela eta terraza handi bat. 688 863 366
MOTORRA Salmenta, garajeak
Kawasaki Vulcan 500eko motorra duena salgai. Prezio onean. 667 055 553 Garaje bat alokatzen da, Zubiaurrenea 10ean. Tel. 620 024 663. Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. 679 732 489. Garaje itxi bila nabil. Motorra uzteko izango litzateke. 645720571 Kale Nagusian garaje itxi bat alokatzen da. 943361235
Emakume bat gela baten bila dabil partekatzeko 17:30-18:30 deitu (Marisol). 674463942
Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 metro karratukoak. Santuenea 17. 615149900.
Hiru gelako pisu bat alokagai Erdialdean. Igogailuarekin, guztiz kanpokaldera. 630 713 583.
Moto bat salgai, Kymco markakoa. People 125. 618 963 385.
2 logela alokatzen dira kontratu eta erroldarekin, Usurbilen. 631 411 867. Bikote gaztea, gela bat edo biko pisu bila. Nominak ditugu, maskotarik ez. 686 056 040 (Mariano). Gela baten bila nabil, partekatutako pisu batean. Tel. 619 817 460. Lasarte edo Usurbil aldean pisua partekatzeko pertsona baten bila nabil. Prezio ekonomikoa! 646305465 Pisu bat bilatzen dut alokairuan
Zorionak Garazi! Martxoaren 13an 10 urte bete zenituen. Jarraitu beti bezain alaia izaten. Muxu pila bat familia osoaren partez.
Zorionak Irene! Apirilaren 3an, 5 urte beteko dituzu. Muxu potolo bat Aginagako ikasle eta irakasleen partez.
2 Garaje (marra) salgai edo . alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966. Garaje itxia salgai. 20 m karratukoa. Kale nagusia, 26. Usurbil 23.000 euro. 674 343 184
LANPOSTUAK Lan eskaintzak
Urte osorako zerbitzari euskalduna behar dugu Aginaga sagardotegian, asteburuetan lan egiteko.
Zorionak Irai! Apirilaren 5ean‌ urtetxo bat! Muxu asko aita, ama, Victor eta amonaren partez!
nago. Tel. 676 188 411.
LANPOSTUAK Lan eskaerak
Nikaraguakoa eta 28 urteko mutila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223. Pertsona helduak zaintzen esperientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874. Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia askorekin. Gomendio askorekin. 638 602 597. Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828. Latina, frantsesa, ingelesa, euskara klaseak ematen dira, etxean. Ekonomikoa. 600766068 Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 urteko esperientzia. 682 214 506. Neska bat eskaintzen da interna moduan lan egiteko, pertsona helduak zaintzen. Txosten eta agiriekin. Tel. 622 487 879. Lan bila nabil. Garbiketan, plantxatzeko eta interna moduan ere bai. Larunbat, igande eta jai egunetan ere prest nago. 676 188 411. Arratsaldetan lan egiteko prest nago. Pertsona helduak gauetan zaintzeko ere bai. 943 045 428. Emakume bat eskaintzen da, etxeko lanak egin eta umeak eta helduak zaintzeko. Feli-gatik galdetu. 620 625 823. Erizain laguntzaile bat eskain–tzen da esperientziarekin. Pertsona heldu ezinduak edo amaieran dauden pazienteak zaintzeko. Etxean zein egoitzetan. 943 365 079 / 635 715 142. Neska bat eskaintzen da garbiketa egiteko, pertsona helduak zaintzeko... Esperientzia, erreferentzia eta papelak.618 889 530. Lan bila nabil. Orduka, umeak edo helduak zaintzen, etxeko lanak egiten... Interna moduan ere bai. Erreferentziak. 656 186 617. Lan egingo nuke. Garbiketan... orduka. Gauetan pertsona helduekin lo egiteko edo zaintzeko edo konpainia egiteko prest
Zorionak Ariana!! Martxoaren 27an 8 urte beteko dituzu. Muxu potolo bat Aginagako ikasle eta irakasleen partez!
Oharra: Aste Santuan eta Pazko Astean ez da aldizkaririk izango. Martxoaren 27ko NOAUA! eta gero, hurrena apirilaren 17an irtengo da. Oharrak, zorion-agurrak... Apirilaren 13rako ekarri edo igorri: erredakzioa@noaua.eus
Emakume euskalduna eskaintzen da ume txikiak zaintzeko edo garbiketak egiteko. Irailetik aurrera. Arduratsua. 671 547 567. Mutil gazte bat eskaintzen da, ingelesa, frantsesa, latina, filosofia emateko. Merkea. 600 766 068. Jokin Emakume euskalduna adineko pertsonak edo haurrak zaintzeko prest. Klinika laguntzaile tituluarekin 688826968. Pertsona helduak edo umeak zaintzen prest. Interna bezela ere. Edozein ordutegi. 608299579 Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781. Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta papelekin. 690146067. Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egiteko. 690146067. Interna moduan lan egingo nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbiketan... 604148284. Lan bila nabil, pertsona helduak, umeak, etab... zaintzeko. Esperientzia, tabernan, sukalde laguntzaile, garbiketan... 622 487 879. Lan bila nabil. Esperientzia sukalde laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747. Lan bila nabil, orduka edo interna moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061 Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299. Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. Tel. 680 804 124. Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona helduak zaintzeko eta etxeko
Heriotzak Miguel Canseco Chavero Martxoaren 21ean, 93 urterekin Jesus Sancho Cisneros Martxoaren 22an, 87 urterekin Miren Elgarresta Agirre martxoaren 22an, 82 urterekin
GAZI, GOZO, GEZA
610. zenbakia
lanak egiteko. Xiomara. Tel. 631 193 521. Emakume euskalduna gertu interna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00. Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 653 620 770 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521 Pertsona helduak zaintzeko, interno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874. Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. 638 602 597.
Usurbilgo neska euskaldun bat eskaintzen da arropak konpon– tzeko eta goizez etxeak garbitzeko. 696 601 795
arra–tsaldez. Irakaskuntza gradua bukatzear eta aisialdi talde batean begirale lanean (688803821 Uxue).
Klase partikularrak ematen ditut, L.H-DBH. Irakaskuntza ikasketak bukatzear eta lan honetan esperientziaduna.(618598071 Izaro)
Klase partikularrak ematen ditut ikasturtean zein udan. Irakaskuntza ikasketak eta errefortzu klaseetan esperientziaduna. (647142701 Amaia)
Orduka lana egin nahi duen neska euskaldun bat naiz, eta garbiketan edo umeak zaintzen lan egingo nuke. 635 715 424 Julia.
Zerbitzari moduan, helduak zaintzen, umeak zaintzen edo saltzaile moduan lan egingo nuke. Tel. 690 079 418.
Haurrak zainduko nituzke goiz zein arratsaldez. Irakaskuntzan diplomatua. (647142701 Amaia)
Neska arduratsuak lana bilatzen du interna moduan eta etxeko garbiketak egiteko. 631 122 350.
Udan edo ikasturtean zehar umeak zainduko nituzke. Lan honetan esperientzia duen neska. 653724338
pertsona nagusiak zaintzeko. Klinika laguntzaile tituluarekin. 619511789 / 943 760418. Paperak ongi dituen mutil bat lan bila dabil. Pertsona helduak zaintzen, etxeak garbitzen, sukaldeko laguntzaile moduan, harraskan garbitzen, peoi... 648 761 874.
Etxeak margotu et a dekoratzen ditut. Paisaiak, aurpegiak... agertzen diren koadroak egiten ditut. Altzariak konpondu. 634 181 059. Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. Tel. 608 34 04 84 Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. 696 83 55 69
Neska euskaldun batek lan egingo luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. Tel. 626 735 354. Emakume bat lan bila dabil etxe batean bere seme-alaba gazteekin bizitzeko. Lasarte edo Usurbilen. 689 344 946. Lan bila nabil. Interna moduan, orduka...Paperak ongi eta erreferentziak (umeak zaintzen, garbiketan eta ostalaritzan) 698 322 406. Lan bila nabil, sukaldari, zerbitzari, gidari laguntzaile moduan edo garbiketa industrialean. Paperak ongi. 688 268 625. Goizez lan egingo nuke garbiketa lanetan edo umeak edo helduak zaintzen. 661 378 340. 24 urteko neska usurbildar euskalduna klase partikularrak emateko prest. Euskara: EGA titulua (goi maila) Ingelesa: Advanced titulua (goi maila) Frantsesa: Goi maila 687025768 (Jaione) Emakume euskalduna, gertu interna bezala joateko
Erizaintzan graduatua naiz eta gaixo dauden pertsonei erizain zainketak emateko prest nengoke. (688801502 Irati) 23 urteko neska euskalduna naiz eta haurrak zaindu zein klase partikularrak emateko prest nago. Esperientziaduna. (630682716 Maddi) Haurrak zaintzeko prest nago udaran zehar goizez zein
Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Umeak zaintzen, garbiketan eta zerbitzari lanetan lan egingo nuke. Paperak eta esperientzia ditut. Tel. 666 773 813. Neska bat eskaintzen da, esperientziaduna haurrak edo helduak zaintzeko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660041361
943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321
34 urteko neska arduratsu eta formala etxeko lanak egiteko lan bila, plantxatu, janaria prestatu... Garbiketa lanetarako oro har. 633 921 026 (Alejandra) Matematikako klase partikularrak ematen ditut 672 427 870. Goi mailako ingenieritza ikasketak egin ditut. Euskara klaseak ematen ditut. Euskal filologian lizentziatua eta irakaskuntzan esperientziaduna. Haur eta gazteentzako klaseak. Azterketen prestaketa (EGA, HABE, IVAP, IRALE). 653 710 073 Usurbilgo neska gazte arduraduna, arratsaldeetan 6-12 urtetako umeei, inglesa irakasteko prest, baita etxeko lanak egiten lagun–tzeko. Esperientzia. Prezioa adostuko da: 684092731
BESTELAKOAK Hiru plazako eta bi plazako sofak salgai, larruzkoak eta egurrezko ertzekin. Egoera onean, 500 euro negoziagarri. usurbil72@hotmail.es Usurbil, Zubieta edo inguruan, 15.000 m lur saila alokatuko nuke. Enara: 647 438 895
Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea
21
Hemengo urra erosiko nuke. Deitu 634 409 888.
Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840
Sofa-ohe bat salgai. 70 euro. 655 731 915. Denborarik ez baduzu zure maskota paseatzeko, nik lagunduko dizut. Ordubeteko ibilbideak. Asteburutan. 688888176. Pablo. Mutil gazte bat prest dago, rotabatorearekin lurra biratzeko eta eskuz buelta emateko lurrari. Prezio ekonomikoa. 610 14 19 40 Gidari arduratsu bat eskaintzen da etxe pribatu baterako. Libre ordu desberdinetan. 696264197. Aurtengo eta hemengo babarrunak salgai, artoarekin batera eginda. 637974994
TRUKEAN, OPARI
Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren
Goardiako farmaziak Martxoak 26-apirilak 05 Osteguna 26 RODRIGUEZ
27 URBISTONDO Larunbata 28 ORUE Igandea 29 ORUE Astelehena 30 ACHA-ORBEA Asteartea 31 URBISTONDO Asteazkena 01 ORUE Ostirala
Kale Nagusia 42. Lasarte
Osteguna 02 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte
San Franzisko 1. Lasarte
Ostirala
Jaizkibel plaza 2. Lasarte Jaizkibel plaza 2. Lasarte Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte San Franzisko 1. Lasarte
Jaizkibel plaza 2. Lasarte
03 Larunbata 04 Igandea 05 Astelehena 06
GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ ECHEVESTE ELOSEGUI, JORGE
Elkano 9 Behea, Hernani. 943 55 20 87
22:00 - 09:00
22
INGO AL DEU?
Agenda
27
2014ko martxoaren 27an
martxoa
ostirala
Jubilatu Astea: barreterapia. 17:00etan Artzabalen. Rafafa magoa. 18:00etan Bihurri ludotekan. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea. 20:00. Mikel Laboa plazan.
28
larunbata
Ziortzaren udako kanpaldirako aurrematrikulazioa. 11:00-13:00 Apaiz Etxean. Kantu-jira. 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta.
Erabakitze eskubidearen inguruko hitzaldia Sutegin
U
surbilgo Gure Esku Dago taldeak antolatuta, ostiral honetan, 19:00etan Sutegiko auditorioan. Zelai Nikolas eta Gaizka Aranguren gonbidatu dituzte, Pello Zubiriak bideratuko duen hitzordura. Erabakitze eskubideaz eta Gure Esku Dago mugimenduaz ariko dira. “Zer egoeratan gaude gaur egun? Zein dira gure ahultasun eta puntu indartsuak? Zer egin hemendik aurrera?. Oso interesgarria izango delakoan gaude eta bertan ikusi nahi genizuke zuri ere! Guztiok gara gure etorkizunaren jabe, guztiok gara jostun!”, diote antolatzaileek. Mahai ibiltaria Ekainaren 20an antolatu den nazio mailarako ekimenerako izen emateko mahaia jarriko dute ostiraleko hitzaldiaren ostean. Baita apirilaren 5ean eguerdi partean. Frontoi inguruan jarriko dute.
Ostiral honetan Zelai Nikolas eta Gaizka Aranguren (argazkian) etorriko dira gure artera.
Errifak Gure Esku Dagok berriki antolaturiko errifa
zozketako zenbaki sarituak atera dira: 1. saria, Eskoziara bidaia. 2216. 2. saria, Kataluniara bidaia: 10724. 3. saria, Goierriko landetxe batean egonaldia: 16685. Sarituetako bat bazara, idatzi karmele@ gureeskudago.eus helbidera. Saria eskatzeko azken eguna, apirilaren 30a.
Jubilatu astea, azken txanpan
Larunbatean, kantu-jira
Martxoak 27, ostirala 17:00 Hitzaldia: barreterapia.
Otsaileko kantu-jira berezia izan zen. Gasteiztar kantarien laguntzaz aritu ziren, eta eguerditik. Martxokoan ordea, ohiko ohiturak berreskuratuko dituzte. Martxoaren 28an larunbata, arratsaldeko 19:00etan Mikel Laboa plazatik abiatuta afal ordura arte, kalez kalez kantu kantari ibiliko dira.
Martxoak 29, igandea 12:00 Meza hildako bazkideen alde. 14:00 Bazkaria Aialde Berri sagardotegian. Antolatzailea: Gure Pakea Elkartea.
29
igandea
Jubilatu Astearen amaiera: meza eta bazkaria. 12:00 Meza, hildako bazkideen alde. 14:00 Bazkaria Aialde Berri sagardotegian (izen-ematea martxoaren 20an amaitu zen).
Datozenak Apirilaren 15ean “Beltzean mintzo” dokumentala Sutegin Kitxua, nasa, nahuatl, kaqchiquel, aimara, maputxe eta maia yukatek hizkuntza komunitateetako ordezkariek beraien hiz– kuntzaren egoeraz eta euskararengandik ikas dezaketenaz hitz egiten digute eta, “bide batez, guk haiengandik ere ikasteko aukera eskaini”. Beltzean mintzo dokumentalaren mamia duzue. Garabidek, NOAUA!k eta Usurbilgo Udalak antolaturiko proiek– zioa, apirilaren 15ean, 18:00etan Sutegin.
Apirilaren 16an, Txan fantasma Sutegin 5-9 urte arteko haurrei zuzendua dago Mariasun Landaren “Txan fantasma. Neskatila baten eta fantasma txiki baten arteko adiskidetasuna” txotxongilo ikuskizuna. Apirilaren 16an, 18:00etan Sutegin.
Fracking-a hizpide Usurbilgo Gaztetxeak antolatuta, apirilaren 17an, 18:00-19:30 artean Potxoenean. Fracking-Ez taldeko kide bat ariko da hizlari lanetan. “Gure lurrak mehatxatzen dituen gaitz honen inguruan hitz egingo digu”, antolatzaileen esanetan. Segidan, afari beganoa eta sorpresa gehiago iragarri dituzte, Gaztetxean.