NOAUA! 622 alea

Page 1

ASTEKARIA | 2015eko uztailaren 3an | XVIII. urtea | USURBIL | 622. zenbakia | www.noaua.eus Larunbat honetan osatuko da Zubietako Herri Batzarra Jende ugari Aitzagaren itxiera salatzeko giza-katean Jaien ondoren hasiko dira Askatasuna plazako jolas-parkea berritzen

Markina hartu zuten mendean Berria Txapelketako finalean

Txapelarekin itzuli ziren



ATARIKO HAIZEA

622. zenbakia

3

Albistea iruditan

Aste honetan abiatu da atez atekoa Zubietan

A

ldizkari hau esku artean duzuenerako Santuenea aldetik Zubieta kaxkora arterako eremuan, abian izango da atez ateko bilketaren lehen fasea. Sistema berrirako kuboak eta gida aurreko astean banatu zituen Udalak, Kaxkape egoitzan. Usurbilgo bilketa egutegi eta ordutegi bera izango du Zubietak ere. Erreusaren bilketa, bi asterokoa aurrerantzean Igande honetan uztailaren 5ean, bilketa egingo da. Hurrengoa ordea, hilaren 19an izango da. Erreusa etxe ataria noiz atera dezakezuen jakiteko, Udalak 2015-16ko erreusaren bilketa egutegia banatu du. Jaso ez duenak edo argibide gehiago behar duenak, Atez Ateko bulegora jo besterik ez du. n 900 776 776.
 n 09:00-14:30 (astelehenetik ostiralera)
 n Puntapax kalea, 10 behea. Usurbil (20170) n atezate@usurbil.eus

Usurbilgo bilketaren egutegi eta ordutegi bera izango dute Zubietan.

Laburrean Udajolas, astelehenetik aurrera

Jaiak amaitzean, odol ematea

Ordutegi aldaketa Sutegi udal liburutegian

Jaien ondoren, uztailaren 6an hasiko da Udajolas. Egunero, astelehenetik ostiralera, goizez eta lau orduz; 09:30-13:30 artean. Frontoia elkartuko dira egunero. Uztailaren 30era arte luzatuko da.

Gogoan izan, Santixabelak uztailaren 5ean amaitu eta biharamunean, uztailak 6, odola emateko hitzordua finkatu dutela, ohi bezala bi hilean behin, hilabete honetako lehen astelehenean, 18:00-20:30 artean anbulatorioan.

Ekainaren 29tik irailaren 4ra arte, astelehenetik ostiralera goizez zabalduko dute, ordutegi honetan: 09:30-14:00 artean. Larunbatetan itxita egongo da liburutegia, ekainaren 19tik irailaren 26ra.

Kultur Elkartea

Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.eus /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan

Euskal presoak

Euskal Herrira!

Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.eus Diseinu berria: Erroitz S. L.

Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.eus: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Olatz Rezola, Arantxa Zulaika. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria

Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,

Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.


4

PIL-PILEANESAN HERORREK

Imanol Ubeda

I

azko azaroaren 7an, aldizkari honetan bertan: “Asteazkena. Udazkeneko hego haizeak gozatzen du eguerdia. Jendea dabil Askatasuna plazan. Azokako postuetan, eta jolas parkean. Haurrekin jolasean dabiltzan gurasoak ordea, kezkatuta daude. Txirristra eta kolunpioa arriskutsu daudela irizten diote eta horren berri eman asmoz, parkera hurbil– tzera deitu gaituzte. Kolunpioan dilin-dalan edota piraten barkuaren inguruan. Batean zein bestean dabiltza haurrak, gurasoen begiradapean. Baina inor ez da txirristrara igotzen. Urrutitik ez da ezer arrarorik sumatzen. Dena dago bere tokian. Baina gerturatu, eta begibistakoa da jolastokiak asko duela hobetzeko”. Jolas parkea egoera

2015eko uztailaren 3an

Partehartzeko gosez kaxkarrean zen, eta bistan denez, gurasoak kezkatuta zeuden. Bi hilabete lehenago –2014ko irailean–, parkean ibiltzen den ama batek idatzi bat aurkeztu zuen udaletxean baina erantzunik jaso ez. NOAUA!n honen berri eman eta gutxira, urgentziazko konponketa batzuk egin ziren. Udaletxeak gainera, 2015 urteko aurrekontuetan parkeak berritzeko diru partida bat jasoko zuela agindu zuen. Urrutiago zihoan udaletxearen asmoa: “jokoen ezaugarri nagusiak gurasoen ekarpenekin finkatu nahi genituzke”. Esan eta egin. Kontsulta bidez, herritarrek (alegia, nagusiki umeen gurasoek) jolastoki egokiena eta gustukoena erabakitzeko aukera izan dute. Hiru eredu aurkeztu zituen Udalak. Etxez etxe buzoneatu, ereduak Sutegin ikusgai ipini eta

bozka emateko denbora tarte majoa egon da. Epe horretan, hiru ereduren artean bozkatzeko aukera izan dute herritarrek. Ez da irizpide bakarra izan. Irizpide teknikoak ere kontuan hartu baitira. Baina gurasoen iritzia kontuan harturik eraikiko da Askatasuna plazako jolastoki berria: aukera bozkatuena izango da ipiniko dena. Eta laster ipini ere. Zenbaki honetan argitara eman dugun artikuluan esaten den moduan, gauzak ondo bidean, hilabete honen bukaerarako amaituta izango dira lanak. Kexuen berri eman eta jolastokia berritu arte, denbora dezente pasa dela esango du baten batek. Ikasturte osoa. Baina prozesu denek bere denbora behar dute, baita jolas-parke bat berritzeko ere. Ez dugu itxaroteko pazien– tziarik. Dena berehala nahi

dugu. Dena atzorako zen, gaur berandu da jada. Baina uste dut lezio polita atera daitekeela adibide honen bitartez. Erabakiak hartzeko hautatuak izaten dira ordezkari politikoak. Baina hala ere, herritarrek erabakien parte izan nahi dute. Eta gainera, partehartzeko prest daude. 248 bozka batu dituzte Askatasuna plazako jolastoki berria zehazteko (ez al da pilo bat?). Beti ezingo da egin, baina erabaki-ahalmena partekatzeari beldurra galdu beharko litzaioke. Uste denaren kontra, herritarrak partehartzeko gosez dira. Arazoak konponbidean ipintzeko bada, are gehiago. Erantzunkizuna bere gain hartu eta erabakien parte izan nahi dute. Ez da hain zaila. Askatasuna plazako jolastokiarekin egin den antzera. Kontsulta bidez.

Aritz Gorriti | Imanol Ubeda | Maialen Unanue | Idoia Torregarai | Luis Aranalde | Joxe Piñas | Ilazki Gaintza | Nerea Zinkunegi

Ika-Mika

Xomorro, Olatz eta Patxi Aitzagan nahi ditugu!

G

ure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Aitzagako kideei. Sortuz geroztik, bere ateak zabaldu izan dizkigu behar genuen bakoitzean. Izan gure arteko bilerak egiteko, izan preso usurbildarren eta gainerakoen aldeko ekimenak antolatzeko, duela gutxi presoei bidaltzen zaien euskal

prentsaren harpidetzak ordain– tzeko egin genuen afaria bezala, izan beren eskubideak aldarrika– tzeko edota haien kontra egiten dituzten desmasiak salatzeko…. beti izan ditugu alboan, beti izan ditugu bidelagun. Horregatik gu ere minduta gaude, guri ere gure etxea ken–

tzen digutela sentitzen baitugu nolabait. Injustizia zer den ondotxo dakigu, gure senideek eta guk geuk ere aspalditik pairatzen dugulako. Baina eskubideen zapalketa jasaten urteak darama– tzagun arren, ez gara inoiz ohitu eta orain, injustizia berri honek haserretu eta ernegatzen gaitu.

Horregatik diogu zuei egiten dizuetena guri ere egiten digutela eta guk ere AITZAGA LIBRE exijitzen dugula, besteak beste, etxean ez ezik, gure presoak Aitzagan nahi ditugulako!!!

Usurbilen Nahi Ditugu! elkartea

* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Ezizena ere onar daiteke, baina idatziaren egile den gizabanakoaren edo elkartearen IFK edo baliokidea egiaztatu eta gero. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: uztailak 10. Idatzia ekartzeko azken eguna: uztailak 6.


KONTZEJU TXIKIA

622. zenbakia

Larunbat honetan, Zubietako Herri Batzarra eratzeko ekitaldia

F

inkatu da eraketa ekitaldi eguna. Larunbat honetan, uztailaren 4an, eguerdiko 12:00etan, Kaxkapen. Joxe Mari Zubimendi Urdanpilleta izendatuko dute bi urtetarako alkate. Maiatzaren 24ko hauteskundeetan Usurbil aldeko hautagai bozkatuena izan zena, 2017ra arte egongo da karguan. Aldaketa dator gero. Bi urte barru, azken hauteskundeetan Donostia aldeko hautagai zubietar bozkatuena izan zena izango da Herri Batzarreko burua; Narciso Arrillaga Balda. Bi kideoz gain, Aizpea Aizpuruak, Itziar Basterrikak, Mikel Bengoetxeak eta Fernando Iturraldek osatuko dute datozen lau urteotarako herri batzar berria. 

Zubietarren ataria: zubieta.eu

5

Aurpegi berriak soka-dantzan Udal hauteskundeetako emai– tzek ia guztiz eraberritu dute hurrengo udalbatza. Hortaz, aurpegi berriak izango ditugu soka-dantzan. Uztailaren 2an 12:00etan udaletxe aurrean. Segidan, lore eta salda banaketa.

Bidegi auzian inputatua

Duela lau urte bezalaxe, ekitaldia Kaxkapen izango da, eguerdiko 12:00etan.

Lehen osoko bilkura Usurbilgo Udaleko udalbatza bai, ekainaren 13an eratu zen eta astearte honetarako deitua zegoen 2015-19 legegintzaldi berri honetako lehen osoko ohiko

bilkura, besteak beste batzordeak osatu eta beste erakundeetan Udalak izango duen ordezkaritza zehazteko. Ekainaren 30eko plenoak emandakoaren berri, datorren astekarian.

Zorionez ez dute kartzelara joan beharko baina kondena hor dago. Herrigintza sustatzeko eta herritar askok amesten dugun Euskal Herri askea, euskalduna, herritarren berdintasunean oinarritua eta gizarte justua eraikitzeko tresna dugun Aitzaga ebastera datoz. Konfiskatzera esaten du beste batek, espoliatzera aldamenekoak. Hitzen ñabardurak gorabehera, honek izen garbia du: gerra-harrapakina. Harrapakariak, berriz, betikoak. Gure aiton-amonei beren herriaren, hizkuntzaren eta askatasunen alde egiteagatik ondasunak lapurtu zizkieten frankisten seme-alabak dira. Eta arrazoia ere, betikoa: “Zuek gu zarete, guk nahi dugulako eta kitto!”. Demokrazia hitzetik hortzera

darabilte besteon eskubideak eta aldarrikapenak zapaltzen dituzten bitartean. Gurekin ez ezik gazteekin, munduko herrien arteko elkartasuna lantzen dutenekin edota presoekin egiten ari direnak ikusterik besterik ez dago. Bide demokratikotik, bata besteenganako errespetuan oinarritutako konponbidea urratzen ari den honetan ere, epaiketa eta errepresioarekin haiek indartsuenak direla garbi utzi nahi dute. Jakina, esku-luze horiek eskua luze dute! Baina, baita guk ere. Esku asko ditugu, bata besteari helduta, soka indartsua osatzen dutenak. Gure herriaren geroa guk nahi duguna izateko eskumen ugari biltzen duen soka, eskuzabaltasunez gure eta

Inputatu gehiago Bidegi auzian. Aurreko legegintzaldiko Gipuzkoako Foru Aldundiak aurkezturiko bigarren kereila tramiterako onartu du Azpeitiako auzitegiak. Kasu honetan, zortzi lagun lekuko gisa deklaratzera deitu dituzte; tartean, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi berri, Markel Olano eta Donostiako alkate Eneko Goia. Eta bost lagun inputatu dituzte; hedabideen arabera, tartean, Usurbilgo Udalean ekainaren 13an zinegotzi kargua hartu zuen EAJPNV-ko kide Mirari Azurmendi dago. Urrian deklaratzera deitu dituzte.

Ika-Mika

Aitzaga libre!

O

tsoen kontra, sikatearen kontra, lukurreriaren kontra, Justiziaren kontra defendatu eginen dut nire aitaren etxea dio Gabriel Arestik bere poema ezagunean. Etorri dira gurera ere otsoak eta lukurariak, justiziaz mozorrotuta gainera. Aspaldi abisatu zuten eta guk ondotxo genekien ez zela artzain gezurtiaren jokoa izango. Hainbeste kostatako txokoa, hainbeste herritar, lagun eta taldeen bilgune, hainbeste herri-ekimenen egoitza den gure etxea lapurtzera datoz, egunez, agerian, disimulurik gabe. Patu bera izan dute Euskal Herri osoan barreiatuta dauden beste 103 Herrikoek ere. Eta ahaztu gabe, 20 militante kondenatu dituztela politika egiteagatik.

gure herriaren eskubideen alde eskuhartzeko prest. Horregatik, lapur, ebasle, harrapari eta otso guztien gainetik, Aitzaga defendatuko dugu, arestian aipatu poemak islatzen duen bezala, gu guztion etxe handia den Euskal Herriak zutik iraun dezan. Eta herritar eta eragile guztiei ere gauza bera egitera dei egiten diegu, elkartasunetik konpromisora pasa eta bidegabekeria hau gai– tzesteko egingo diren ekimen guztietan parte hartzera gonbidatzen ditugu baita Santixabeletan izango diren ekintza eta mobilizazioetara etorriz eta zapi laranja soinean eramanez. Aitzaga libre eta zabalik!

Aitzaga elkartea


6

HERRIKO TALDEAK

2015eko uztailaren 3an

“Itxiko digute Aitzaga, baina geure helburua ez dute zapuztuko”

E

z da 103 herriko taberna, elkarte edo txokoen itxiera hutsa. Espainiako auzitegien– tzat dekomisoa da, Aitzagako juntan daudenentzat aldiz, “argi dugu, hau guretzat lapurreta izugarria da, gerra harrapakari bat”. Oso minduta eta haserre daude ekainaren 18an Espainiako Auzitegi Gorenak kaleratu zuen epaiarekin. Lekuz eta garaiz kanpo kokatzen dute 12 urte baino gehiagoko ibilbidea duen auziari lotuta, Madrildik heldu den azken epaia. Sekulako atzerapausoa, astakeria galanta iruditzen zaie, “jende askoren lana, ahalegina eta konpromisoa” kaltetuko duena. Baina argi dute, oinarri eta helburu politikoa duen epaiak ez du lantzen ari diren proiektua bertan behera utziaraziko. Larunbatean herri erdiguneko kaleak lotu zituen giza-kate batekin Aitzaga libre nahi dutela defendatu zutenean bezala. Ekimen gehiago deitzekoak dira Santixabeletan ere. Herritar eta eragileei, antolatu daitezkeen hitzorduotara adi egoteko eskatzen diete. Herritarrak “gure haserrera lotzera eta antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitzen ditugu”.

Auzitegi Konstituzionalera “Denetarik entzuten den arren”, momentuz ez dago argi ez noiz ez nola aplikatuko duten Espainiako Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia. Auzia orain berriz, Auzitegi Nazionalera pasako da, Aitzagatik aipatu digutenez, bere esku egongo baita epaiaren exekuzioa. Bitartean, abokatuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalean aurkeztuko duten helegitea prestatzen dabiltza. “Epaia suspentsiboa izatea, Konstituzionalak zer dioen jakin artean ez exekutatzea eskatuko da”, Aitzagako juntakideen esanetan,

Aurreko larunbatean, giza-kate jendetsua egin zuten Usurbilen. Irudi gehiago, noaua.eus web orriko Argazkitegian.

AITZAGAREN ITXIERA “Taberna eta elkartearen itxierak, galera ekonomiko nabarmena suposatuko du” nahiz ohartarazi digutenez, “nahi badute legez exekutatu dezakete epaia” interesatzen zaienean. “Honen oinarri guztia erabat politikoa denez, politikoki komeni zaienean, ikusiko dute nola eta noiz egin”.

Ondarea, eremu ekonomikotik haratago Iaz 20 urte bete zituen herriko taberna eta elkartearen itxierak, galera ekonomiko nabarmena suposatuko du. Langile bat dute kontratatua. Bere etorkizuna kolokan dago, “ez dakigu nola geratuko den” ezta tabernako langile taldea ere. Guztiokiko kezka agertu dute Aitzaga Elkarteko batzarkideek. Galera ekonomikoez haratago doa ordea, epaiak ekar ditzakeen ondorioak. “Izugarrizko ondarea da ekonomikoki hitz eginez. Baina

ondare hori dirutik haratago doa”, Aitzaga Elkartekoen esanetan. Bazkide izan eta ez diren belaunaldi ezberdinetako hainbat herritar eta herri eragileren bilgune bat itxiko baitute. “Usurbilgo hainbat eragileren topagune irekia izan da. Gazteen arteko bilerak, talde feministarenak, gaztetxekoenak, Erle Egunekoenak, Artisautza Azokakoenak... Aitzagan egiten dira. 2012an berriz ireki ostean, ikusi da bizitza hartu duela, ez bakarrik otorduak antolatzeko, baita bileren aitzakiapean, bertan elkartzeko ere”, diote.

Elkartea berrindartu egin zen irekierarekin Sei urtez itxita egon ostean, duela hiru urtez ireki zuten berriz Aitzaga elkartea eta taberna. Irekierarekin, “denok ezagutu dugu nola berpiztu duen, lehen nahiko apal zegoen zonalde hau”. Kalea eta elkarte barrua ere berrindartu da, belaunaldi berrien etorrerarekin. Pozgarritzat jotzen dute. “Asko egiten du halako elkarte batek, belaunaldi ezberdinetako herritarrak harremantzeko”, nabarmendu digutenez.

“Gu geldirik ez gara geldituko” Aitzaga Elkarteko juntakideek gogorarazten digutenez, “proiektu politiko bat, asmo politiko bat zapuztea” bilatzen dute lehengokoan segitu nahi dutenek. Baina argi adierazi nahi dute, “itxiko digute Aitzaga, baina geure helburua ez dute zapuztuko. Aitzaga herrigintzarako, geuk amesten dugun Euskal Herria eraikitzeko tresna bat da. Tresna hau kendu arren, geure gogoak, asmoak eta erabakitasuna ez dute kenduko. Are, agian indartu egingo du. Amesten dugun Euskal Herri hori defendatzen segiko dugu, izan etxe txiki honetatik, plazatik, kaletik, lantokietatik… Aitzaga ixten badute, argi dute, aurretik sei urtez itxita egon zen garaian bezala, “gu geldirik ez gara geratuko”.


HERRIKO TALDEAK

622. zenbakia

7

Eraso sexisten aurkako protokoloa landu du Matrakak taldeak

J

aiotan eraso sexista bat gertatzen ari dela sumatuz gero, gerta liteke nola jokatu, zer egin daitekeen ez jakitea. Matrakak Usurbilgo Talde Feministak, egoera hauei aurre egiteko protokolo bat landu du. Ez bakarrik Santixabelei begira, baita #Kilometroak15 ekimenari eta etorkizunean ospatuko diren jaiei begira. Txosna batzordeak berea egin duena. Protokoloa ostalariei ere helarazi diete, haiek ere eraso sexisten aurrean nola jokatu jakin dezaten. “Beharrik ez izatea espero dugu baina oso garrantzitsua iruditzen zaigu, norbait erasotua izanez gero jakitea. Laguntzea nahi duen edo ez, bere iritzia errespetatuko da une oro, baina esan laguntzeko prest gaudela. Zoritxarrez denok dakigu alkoholaren aitzakiapean zer gertatzen den. Halako jarrera eta erasoak biderkatzen dira, azkena Barañaingo kasua”, Matrakak taldetik ohartarazi dutenez.

Ez bakarrik Santixabel jaietarako, #Kilometroak15 eta bestelako jaiei begira ere baliogarri izango da landu duten protokoloa. Beharrik ez izatea litzateke ordea, seinalerik onena.

Protokoloko jarraibideak: n Eraso sexista bat ematen ari dela ikusten baduzu, erasoa jasaten ari denarengana jo eta laguntzarik behar duen galdetu zeure kabuz erabakirik hartu aurretik: ezetz badio ez gara tematuko. Baietz badio gure laguntza eskainiko diogu. Salaketa

telefonoko arduradunari erasoa jakinarazi. n Jai gunera/barrara norbait erasotua izan dela esanez badator: Lehentasuna duen kontua da. Salaketa jasotzen duenak egiten ari dena utzi eta pertsona horri kasu egingo dio.

Arreta handiz entzun erasotuak esateko duena (azalpena, beharrak…) eta ez jarri zalantzan konta– tzen diguna. Leku fisiko seguru bat bermatu: entzuteko, lasaitzeko… Erasoa identifikatu: entzun eta erasoa zehaztu. n Erasotuari emozionalki babes osoa eskainiko diogu. n Erasotzailearekin hitz egin eta argi utzi ez dela jarrera sexistarik onartzen eta tabernatik/jai gunetik kanporatu dugu (hau taldearen babesean egitea garrantzitsua da: seguruagoa izateko eta gaitzespena garbi gelditzeko). n Salaketa telefonoko arduradunari erasoa jakinaraziko diogu. n Eraso sexista larriak gertatzen direnean emakumeari jakinarazi beti eska dezakeela laguntza, salaketa jarri nahi badu ala ez: Salaketa zenbakia: 634 437 196 (jai guneko salaketa telefonoa) Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbi– tzua (24 h): 943 22 44 11 .

Dirulaguntza deialdia, euskara ikasten aritu denarentzat Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 8an amaituko da. n Eskariak aurkezteko lekua: udal erregistroa.
 n Onuradunak izateko baldintzak: n Usurbilen erroldatua egotea.
 n Gutxienez, ikastaro osoan zehar, %80ko asistentzia izatea. (Autoikaskuntzaren kasuan aprobetxa-

mendua ziurtatzea). n Gutxieneko aprobetxamendua gainditzea: (Euskaltegiak egindako ziurtagiriaren bidez egiaztatu beharrekoa).
 n Gehienez, 500 euroko diru-laguntza.
 n Ikasle arrunta: gehienez ere matrikula kostuaren %80ko diru-la-

guntza (Euskaltegiko 109. urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %60ko diru-laguntza (hortik gorako ikasketak gainditu dituenak) jasoko du. n Ikasle langabetua: gehienez ere matrikula kostuaren %100eko diru-laguntza (Euskaltegiko 109.

urratsa edo HABEren 2. maila arteko baliokideak diren ikasketak gainditu dituen ikasleak) edo %80koa (aipatu mailetatik goragoko ikasketak gainditu dituenak) diru-lagun– tza jasoko du. n Informazio gehiago: usurbil.eus edo ekainaren 2ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


8

#KILOMETROAK15

2015eko uztailaren 3an

“Zaindu zeure burua”

Substantzien kontsumoaz kezkatuta, hausnarketa prozesua abiarazi du #Kilometroak15 antolaketa batzordeak.

N

erabeak, sustantzien kontsumoa eta egungo jai eredua. Hirukote leherkorra sarritan, urtean zehar izaten diren aisialdiko hainbat ospakizunetan. Bestelako substantziez gain, graduazio altuko edariak modu konpultsiboan kon– tsumitzen duten gazteen kopurua nabarmen hazi da urteotan. Alarma pizteraino noski. Kilometroak ere, ez da halako errealitatetik salbue– tsita dagoen jaialdia. Baina aldaketak nabari dira, hoberako gainera, 2013an Tolosan ospatu zen edizioaz geroztik. Eta ez da kasualitatez gertatu, emai– tza onak ematen ari den lanketa bat dago horren atzean. Tolosako esperientziaren ondoren, Orion ere aurrez eginiko lanketak bere emai– tza onak izan dituela ikusita, bide bat zabaldu da eta bide horretara batu da Usurbilgo #Kilometroak15. Urriaren 4ko jaialdia antolatzeko osatu diren batzordeen artean, bada bat prebentzioa jorratzen ari dena, lerrootan azaltzen ari garen errealitateari aurre egiteko tresna eraginkorrena. Eta ez diogu guk, datuek baizik, eraginkorragoa dela egunerokoan elkarbizi garen substantzien kontsumoa debekatu ordez, indar guztia prebentzioan jartzea. Eta horretan ari da herritar talde bat. Berriki, prebentzioaren inguruko

AGIPAD elkartea Prebentzioari dagokionez, “gurasoen arteko elkarlana ere garrantzitsua da” mahai ingurua antolatu zuten Potxoenean zenbait aditurekin; Izar Arregi Udarregi Ikastolan ikasleekin lanean denbora daraman psikologoarekin eta iaz bere udalerriko esperientzia gertutik bizi izan zuen prebentzio lana sustatzen duen AGIPAD elkarteko kide Lukene Lizaso oriotarrarekin. Bereziki gurasoak erakarri zituen hitzaldian, esperientziak partekatu, zalantzak argitu eta duela urte batzuetatik hona kezka berezia eragiten duten egoeron aurrean nola jokatu asmatzeko, jarraibide ezberdinak planteatzeko aukera izan zen. Debekatu ordez, ohartarazi Debekua izan da sarritan baliatu den estrategia. Baina adituen esanetan, argi denez, ez du esperotako emaitza onik izan. Prebentzioa askoz eraginkorragoa ikusten dute. Baina prebentzio lan hau gaztetxoekin nola bideratu, hortxe gakoetako bat. Ez dago formula bakar eta magikorik, izateko modu adina estrategia baizik, Potxoeneko mahai inguruan aipatzen zutenez. Baina

badira aintzakotzat hartzeko moduko zenbait faktore. Bat, guraso eta gazteen autoezagutza. “Aztertu zer estilotako gurasoa naizen eta zer estilotako seme-alabak ditudan”, zioen Izar Arregik. Eta “gazteek beraien burua ezagutu dezatela, hartara kontrolatzeko gaitasun handiagoa izango dute”, zioen Lukene Lizasok. Ahal den neurrian, kontsumitzen hasteko adina atzeratzen saiatzea litzateke beste gakoetako bat. Eta kontsumoa debekatu ez, garran– tzitsuagoa dena “gerta daitekeenaz ohartarazi”. Gai honetaz guraso eta seme-alaben artean hitz egin. “Zaindu zeure burua”, gazteei helarazi beharreko mezuetako bat. “Hanka ateratzen laguntzea” Prebentzio lanari dagokionez hori. Gehiegizko kontsumoa jada eman den gaztearen kasuan zer egin izan ohi da beste zalantzetako bat. Arregiren ustez, gomendagarriena, “seme edo alabari sartutako hanka ateratzen laguntzea da, hanka sartzea konpontzeko zer baliabide dituen ikustaraztea”. Baina beti ere, “konponbidea nerabeak berak planteatzea”. Eta halako esperientzia bat bizi ostean ezinbestekoa dena, sarri zaila suertatzen den arren, mugak jartzea. Egoeroi aurre egiteko, gurasoen arteko elkarlana garrantzitsu– tzat jotzen dute.

Aisialdian, nerabeak kontuan hartzea Euskal Herrian aisialdi eremua betidanik egon da lotua alkoholaren kontsumoari. Kontsumo eredua ordea aldatu dela ohartarazten digute adituok. “Lehen ondo pasatzen ari ginen artean mozkortzen ginen, orain aldiz ondo pasatzeko aurrez mozkortu behar dela dirudi”, zioen Lizasok Potxoeneko mahai inguruan. “Ondo pasa behar horretatik datoz arazoak” askotan, Izarren esanetan. Nahiz gogorarazten dutenez, faktore anitzek eragiten duten gehiegizko kontsumoa. Eta hemen gogorarazten digutena; parrandan, “gaizki pasata ere ez da ezer gertatzen”. Gaineratzen dutenez, arreta ez da kontsumi– tzaileengan bakarrik jarri behar, ez direnengan bereziki. Koadrila batean gutxiengoa izan daitekeena, aldi berean kontsumitzaile direnei begira eredu izan daitezke. Halere batzuen eta besteen arteko elkar errespetua egotea garran– tzitsutzat jotzen dute adituok.

Eskaintzaren oparotasuna Eta aisialdiko eskaintza izatea nerabeentzat. Jaietan adibidez, haur nahiz helduentzat izaten baita ekimenik. Baina sarritan ez da eskaintza zehatzik izaten 12-18 urte arteko gazteentzat. Aurten bai. Santixabeletan lanketa berezia egin du guraso talde batek, Gaztelekuarekin batera. Gaztetxef eta ginkana antolatu dituzte egunotarako. Eta Kilometroak egunerako, Gipuzkoako ikastetxeetako adin tarte honetako gazteak partaide izango dituen Erronka antolatzen dabiltza.

Ekarpenak, baliagarri Askoz gehiagorako eman zuen hitzaldiak. Interesgarria denen– tzat, baita bereziki #Kilometroak15eko prebentzio taldearentzat ere. Hitzaldiko ekarpenak biltzen aritu dira. “Bildutako ekarpenak jaso eta kontuan hartuko dira”, adierazi zuten prebentzio taldetik. Dekalogo bat kaleratu dute eta urriaren 4ra begira, ostalariekin eta txosnetako kideekin formazio saioak antolatu dituzte, beste ekimen batzuen artean.


KONTZEJU TXIKIA

622. zenbakia

9

Jaien ondoren hasiko dira Askatasuna plazako jolas-parkea berritzen

A

skatasuna plazako jolas parkea egoera txarrean zen. Kexuen berri ere eman genuen aldizkari honetan. Eta Udalak parkea berritzeko konpromisoa hartu zuen. Baina konpromisoa partekatzea deliberatu zuen. Horrela, hiru parke eredu proposatu, eta erabiltzaileek (kasu honetan, haurren gurasoek), euren iritzia emateko aukera izan dute. Aldameneko irudietan agertzen den eredua izan da bozkatuena. Uztaila bukaerarako amaituta izango dira lanak. Hori da behintzat, udalaren asmoa. 248 bozka jaso zituzten “Herritarren eskaera bati erantzuna emateko, herritarren iritzia ere kontuan hartzearen garrantziaz jabetuta, iritziak jasotzeko prozesu bat abiatu genuen�. Halaxe adierazi digute udaletxetik. “Etxe guztietan banatu genituen postalak hiru proposamenen artean aukeraketa egiteko. Sutegin ere ikusgai jarri genituen hiru poposamenak. Guztira 248 bozka jaso ditugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu eta beraien iritzia eman dutenei�, hala adierazi digute udal iturriek. Uztaila bukaerarako, prest Esleipena egina dago honez gero, eta herriko festen ondoren egingo dira zorua prestatzeko lanak. Jokoen ezarpena ere segidan hasiko dute. Lanak uztaila amaierako bukatuak egotea aurreikusten da.

Hiru aukera eskaini zituen Udalak. Herritarren ustez eredu hau zen erakargarriena. Teknikoki ere, hau izan da baloratuena.

Teknikoki baloratuena, eta herritarren gustukoena

Herritarren balorazioan, bozkatuena izan da. 248tik, 137 bozka batu ditu. Alderdi teknikoa baloratzeko irizpideak aintzat hartuta (prezioa, bermea, hornidura...), 96 puntu jaso ditu proposamen honek.

Herritarren balorazioan, bigarren izan da. 248tik, 68 bozka batu ditu. Alderdi teknikoa baloratzeko irizpideak aintzat hartuta (prezioa, bermea, hornidura...), 85,45 puntu jaso ditu proposamen honek.

Herritarren balorazioan, hirugarren izan da. 248tik, 34 bozka batu ditu. Alderdi teknikoa baloratzeko irizpideak aintzat hartuta (prezioa, bermea, hornidura...), 64,48 puntu jaso ditu proposamen honek.


10

IRUDITAN PIL-PILEAN

2015eko uztailaren 3an

Giro ederrean amaitu ziren jaiak Kalezarren

San Juan sua pizteko ohitura oso zabaldua dago eta ez bakarrik Kalezarren, baita Usurbilgo beste hainbat txokoetan ere. Argazkia: Ibai Arrieta.

San Juan jaietako klasiko bat da: Gorritiren show-a. Santixabel jaietan ere hurbilduko dira. Igandean, ikastola ondoko zelaian.

Soka-dantzan, auzoko bi pertsona omen ohi dituzte. Aurten, Pilar Huegun eta Joxe Antonio Etxeberria izan dira ohore hori izan dutenak.


SANTIXABEL JAIAK PIL-PILEAN

622. zenbakia

11

Igandera bitarte, jaiez gozatzeko hamaika aukera Uztailak 1, asteazkena 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera. 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak. 19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik: Udarregi ikastolak eta Kilometroak-ek botako dute, auzolanaren omenez. 19:00 Helduen danborrada. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 22:30 Dantzaldia frontoian Laiotz taldearekin. 00:00 Helduen danborrada. 00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Igandean, eguerdiko 12:30ean, herriko dantzarien emanaldia.

Ezten Giro taldearekin. 02:00 DJ Ziribulio txosnetan.

Uztailak 2, osteguna Egunean zehar, Kilometroak-Gattunk tonbola Sutegi atarian. 10:30 Haur eta gaztetxoen– tzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean. Jarraian, lore eta salda banaketa. 12:30 Triku taldearekin trikitilarien kalejira. 13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa. 16:00 Mus Txapelketa txosnetan. 16:00 Gaztetxef Artzabalen (Aurrez izena emandakoak). 17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 18:30 Erromeria Saioa Lizarralderekin Askatasuna plazan. 18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta. 21:00 Paellada txosnetan. 22:00 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre. 00:00 Dantzaldia frontoian:

Uztailak 3, ostirala 10:00 Ume-gazteei harrera. 10:30-13:00 Ginkana (Kiroldegian, Artzabalen, Frontoian eta Udarregin). 11:00 Toka Txapelketa Artzabalen. 11:00-14:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen. 12:00 Kantu-triki poteoa txosnetan hasita. 13:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita). 14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, Motxaila elektrotxaranga. 14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian. 15:00-17:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen. 16:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean. 16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalen. 17:30 “Kantugiro” Karaokea Dema plazan. 18:00 Txokolatea frontoian. 18:30 Buruhandi eta erraldoiak

trikitilariekin. 22:30 Dantzaldia frontoian Boston Jai taldearekin. 01:00 Kontzertua txosnetan Skasti taldearekin. Ondoren, Eromeria-rekin erromeria.

Uztailak 4, larunbata 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangarekin. 14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin. 16:00 Ur Jolasak Artzabalen (Aurrez izena emandakoak). 17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko zelaian. (Lar Zaldiak) 18:00 Herri-kirolak: Harri-jasotzaileak eta Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa. (gizonezkoak)
 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 19:00 Gazteentzat DJ Burunda. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia txosnetan. 23:00 Kontzertua frontoian Izeberg, Habeas Corpus, Betagarri. 02:30 Dja txosnetan.

Uztailak 5, igandea 07:00 Gaupaseroen argazkia. Ondoren, Eonian elektrotxaranga. 09:00 Esnadeia dultzaineroekin. 11:00 Ur bataioa Kiroldegian. 11:30 Zanpantzarrak. 12:30 Erraldoien kalejira, dul– tzaineroak eta Ostargi konpar– tsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia. 12:30 Herriko Dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian. 16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta). 16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian. 18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz. 18:00 Patxaranga elektrotxaranga. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. 18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan. 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan. 00:00 Kontzertua txosnetan: Kezka. Ondoren, Erokomeri erromeria.


12

IZERDI PATSETAN PIL-PILEAN

2015eko uztailaren 3an

Txapeldun, merezimendu osoz

H

asi orduko, itxaropen handiak zituzten. Faboritoen artean ziren gainera. Baina Joxe Antonio Errasti entrenatzaileak adierazi digun moduan, “partida guztiak jokatu egin behar dira ordea. Bagenuen itxaropenik. Kadeteak Euskal Herriko txapeldunak dira, eta nagusiak ere bai. Eta horregatik itxaropen handia genuen”. Ordezkoen faltan juxtu samar ibili diren arren, pilotariek ez dute lesiorik izan eta hor egon da garaipen honen gakoa. Hiru kanporaketa jokatu eta finalean Markinari irabazi ondoren, Berria Txapelketan jaun eta jabe izan da Pagazpe, Usurbilgo pilota elkartea.

Markina gainditu zuten finalean Ekainaren 27an larunbata, Hernaniko frontoian Kadete eta nagusien mailako garaipenei esker, Usurbilek mendean hartu zuen Markina. Lehen aldiz, Berria Txapelketako garaile da Usurbilgo Pagazpe. KADETEAK Agirreamalloa-Albizuri (Markina) 4 Exposito-Aranguren (Pagazpe)

22

GAZTEAK Arrizabalaga-Urizar (Markina)

22

Aranbarri-Odriozola (Pagazpe)

4

NAGUSIAK Kanporaketa denetan txukun ibili dira, horregatik ziren faborito nagusi. Berria Txapelketako finalean, ez zuten hutsik egin.

Pujana-Kastillo (Markina)

10

Santxo-Gorrotxategi (Pagazpe)

22

“Pilotariei eta klubari eskaini nahi diet txapela” NOAUA! Berria Txapelketa irabaztea garaipen handia da. Joxe Antonio Errasti. Bai, noski. Oso pozik gaude, dudarik gabe.

Herriko pilotariekin zail samarra daukagu. Hor gabezia handia dugu, batez ere nagusitan.

Lan asko dago garaipen honen atzean, ezta? Lan asko dago, bai. Oso talde ona osatu dugu. Baina pilotari eskasian gabiltza, juxtu-juxtu, ordezkorik gabe. Finalaurrekoan adibidez, gazteen partidan ez zenuten lehiatzerik izan, jokalari gabe zeundetelako. Herri Artekoa tokatu zen egun horretan, eta larri ibili ginen. Azkenean, bi partida jokatzen utzi ziguten (kadeteen eta nagusien mailakoak), eta horrela atera ginen aurrera. Bestela galduta ematen genuen finalaurrekoa. Finala hasi aurretik, faboritoak zineten. Bai, baina partida guztiak jokatu egin behar dira. Bagenuen itxaropenik. Kadeteak Euskal Herriko txapeldunak dira, eta nagusiak ere bai. Eta ho-

Joxe Antonio Errastik hunkituta jaso zuen talde irabazleari eskainitako kopa.

JOXE ANTONIO ERRASTI “Suertea izan dugu hala ere, eskuetatik inor ez delako lesionatu. Bestela utzi egin beharko genuke txapelketa, ez genuelako ordezkorik” rregatik itxaropen handia genuen. Suertea izan dugu hala ere, eskuetatik inor ez delako lesionatu, bestela utzi egin beharko genuke txapelketa, ez genuelako ordezkorik.

Ordezkorik gabe aritzeak arrisku hori du. Arrisku handia. Baina lesiorik ez dugu izan. Eskuetatik arazo ba– tzuk izan ditugu, partida askorekin dabiltzalako denak azken bolada honetan. Beste partida batzuk utzi egin behar izan ditugu txapelketa honi heltzeko, baina azkenean ondo atera da. Garaipen hau gauza isolatu bat izango da, aurtengo kontua, ala etorkizun hurbil batean lehiakor izateko moduko taldea du Usurbilek?

Santxorekin batera aritu den nagusia, Gorrotxategi, hernaniarra da hain zuzen. Hala da, baina hori ez da fitxaketa bat, gure klubera etorri zen, gure taldekoa da. Gaztetan bakarra daukagu, baina berez aiarra da. Kadeetan ere bakarra daukagu, hura ordea herrikoa da. Zaila dago. Pilotariak txikitan badaude baina oraindik asko itxaron beharko da. Klubarentzat hala ere, albiste pozgarria izango da txapela honekin etxeratzea. Bai, dudarik gabe. Txapela irabaztea beti da ona. Eta pilotariari ere prestijioa ematen dio. Nori eskaini nahi diozu txapel– keta? Etxekoei, asko aritzen gara kanpoan eta gehien sufritzen dutenak horiek dira. Baina batez ere pilotariei eta klubari eskaini nahi diet txapela.


IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN

622. zenbakia

13

Gipuzkoako 2. Mailako Aizkolari Txapelketako finala larunbatean

H

erri kirolei eskainitako arratsaldeak Santixabelotan, larunbat eta igandean, arratsaldeko 18:00etan hasita Dema plazan. Hasteko Gipuzkoako 2. Mailako Aizkolari Txapelketako final nagusia. Aurreko asteburuan Orioko San Pedroetan ospaturiko finalaurrekotan erabaki dira azken neurketa garrantzitsuan nortzuk egongo diren. Hauetxek dituzue: Arria V, Muguerza, Mujika, Txapartegi, Jon Irazu eta Otaegi.

Larunbat honetan, BTT bizikleta irteera haurrentzat

Idoia Etxeberria (argazkian) eta Estitxu Almandoz harrijasotzaileak igandean arituko dira Dema plazan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Argazkia: Karkara.

Igandean idi-dema ospatuko da. Aurretik bi emakumezkoren harri-jasotze saioa izango

da; Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz uztailaren 5ean Usurbilen. Larunbatean, aizkolari txapelketako final saioaren baitan, Aiako Santio auzoan Joseba Ostolazak eta Zarau–

tzen Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II-ak zuzentzen dituzten harri-jasotze eskolen arteko norgehiagoka. 20-25 urte arteko jasotzaile gazteak ikusiko ditugu lehian.

“Txupinazoan, tonbolan eta txosnan egongo Gattunk”

Zikiro janerako txartelak Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon

38 talde eta ehunka haur mugiarazi ditu Usurbil Cup Txapelketak

#Kilometroak15 eta Udarregi Ikastolaren eskutik, aurtengo Santixabelen hasiera. Auzolana omendu nahi da, asteazkenean 19:00etan udaletxe aurreko plazan ospatuko den ekitaldian. Bestalde, bi elkartasun ekimen antolatu dira festetan, urriaren 4ko jaialdia laguntzeko; txosna Mikel Laboa plazan eta opari potoloak irabazteko aukera emango duen tonbola Santixabel egunez, Sutegi atarian. Gogoan izan bestalde, Gattunk denda ere zabalik izango dela jaiotan, uztailaren 2an izan ezik. Jai eguna baita Usurbilen.

Agortu ez badira, agortzeko bidean izango dira ziurrenik, larunbatean Askatasuna plazan ospatuko den kantu zikiro-janerako txartelak. Salgai dituzue 22 eurotan, Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon. 15 eurotan gazteentzat eta langabetuentzat. Lehenago, Kuxkuxtu txarangak girotuko du 12:00etan abiatuko den euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira berezia. Gogoan izan bestalde, larunbatean 20:00etan Askatasuna plazan ospatuko dela baita, euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia.

Festa giro handian amaitu zen larunbatean, 38 talde, ehunka haur eta guraso mugiarazi dituen Usurbil Cup txapelketa handia. Final saioekin, eta guztiek jaso zituzten sariekin. Usurbil F.T.-tik eskerrak helarazi nahi dizkiete, ekimen hau aurrera ateratzen eta bertan parte hartzen aritu zareten guztioi.

Emakume harri jasotzaileen saioa

Jaietan ere kirolaz goza– tzeko aukera izango dute etxeko txikienek. Ostiralean 10:00etatik aurrera, ginkanan, jolas parkean, apar festan eta Umeen Egunerako iragarriak dauden gainerako ekimenetan parte hartzeaz gain, larunbat goizeko 11:00etan, haientzako BTT bizikleta irteera antolatu da. Mikel Laboa plazatik abiatuko da.

Zaldi-paseoak eta Gorritiren show-a, Ikastola aurreko zelaian Animaliak protagonista izango dituen bi ekitaldi antolatu dira Udarregi Ikastola eta anbulatorio pareko zelaian. Lar Zaldiak-en eskutik, zaldi-paseoak larunbatean 17:00etan. Eta ordu berean baina igandean, Gorritiren show-a.

Meza, Santixabel egunez Urtero moduan meza berezia antolatu dute Elizan, uztailaren 2an, goizeko 11:00etan hasita.


14

PIL-PILEAN PIL-PILEAN

2015eko uztailaren 3an

Ibilgailu klasikoen topaketa

P

are bat urtez Orion antolatu izan denean Usurbilen geldialdia egin izan dute. Oraingoan ordea, espreski herri honetan ospatuko da ibilgailu klasikoen topaketa. Uztailaren 11n, garai bateko autoen erakusketa izango dugu frontoian eta inguruko kaleetatik ere osteratxoa egiten ikusiko ditugu auto hauen zaletuak. Orion bizi den usurbildar bat ari da antola– tzen ekimena; Juanito Orella. Lehenengo topaketa antolatzen zabiltza Usurbilen, baina zure– tzat ez da estreinako edizioa? Juanito Orella: 2012an eta 2013an minien topaketa antolatu nuen Orion. Espainia mailan topaketa handiena hau zela esan zidaten. Bar– tzelonatik ere deitu zidaten, hainbeste auto ekartzeko ia nola moldatu nintzen jakiteko. Usurbilgo jendeak ere eskatu egiten zidan. Miniak hainbeste ez direnez, ibilgailu klasikoak ekartzeko asmotan gabiltza. Gazteari afizioa sartu nahi diogu. Miniak etortzean ikusmin handia izaten da. Zeintzuk dira ibilgailu klasikoak? 25 urtetik gorakoak. Eta historikoak dira, 60 urtekoak, 100 urtekoak... Klase askotakoak daude. Klasikoak ekarriko ditut, historikoak, etortzen direnak. 50etik gora espero ditut. Mundu bat da hau, kontzentrazioetara joandakoa naiz eta jende asko ezagutzen dut. Lehen urtea da. Ondo ateratzen

kari batekin joan, azpiak ikusi, txapak ikusi eta ondo begiratu. Eta kontu zenbat eskatzen duten.

Uztailaren 11n izango da. Juanito Orellak eman dizkigu xehetasunak.

JUANITO ORELLA “Historikoak dira auto asko, 60 urtekoak, 100 urtekoak... Klase askotakoak daude” bada, datorren urtean ere segida emango diogu. Tartean usurbidarren autorik ba al da? Bai. “4L” batzuk badira, “kakalardoak”, “seiscientosak”... 10-15 bat izango gara herrian. Denek ekarri nahi badituzte, hemen izango gara. Motor elkarte bat ere jarri nahi dugu martxan. Topaketatik haratago elkartea sortu nahi duzue beraz. Jendeari afizioa sartzeko. Paper kontuekin gabiltza orain.

Ondo egin nahi dugu; gazteentzat tailer mekanikoa jarri, zaharberritzeko aukerarekin, afizioa bultzatzeko. Gainera autoak bakarrik ez, garai bateko motoak ere baditugu. Baina aurten ibilgailu klasikoekin egingo dugu topaketa. Ondo ateratzen bada, datorren urtean egingo genuke kotxe eta moto zaharrak ekarri, merkatu txiki bat jarri... Jendeak nola erantzuten duen aurten, horren arabera ia zer egiten dugun hurrengoan. Zer aholkatuko zeniokete halako ibilgailuren bat eskuratzeko interesa duenari? Jende askok deitu izan dit ibilgailu klasiko bat erosi nahi duela eta non erosi galdetzeko. Erosi aurretik kontsultatu. Gurekin kontsultatu dezakete. Kontuz ibili behar da, dakienari galdetu. Dakien mekani-

Nolatan daukazue halako ibilgailu bat urteetan? Askok guraso edo aiton amonena zutelako mantentzen dute. Neu gazte denboran asko ibili naiz minian. Nik 5 metroko Mercedes eder bat izan nuen. Baina gasolina gastua handia zuen. Behin Portugalera joan nintzen, mini bat topatu eta ikaragarri gustatu zitzaidan. Erosi nuen. Ezkongaiak ere eraman izan ditut neure minian. Etxean halako kotxe klasikoren bat duenari zer esan? Kasu egiteko, eta martxan jarri nahi badu lagunduko diogula nola egin. Laguntzeko gaude hemen.

Ibilgailu Klasikoen I. Topaketa Usurbilen Uztailak 11, larunbata 09:30 Irteera Usurbilgo Saizar sagardotegitik. 10:00 Usurbilgo inguruetan ibilgailuen martxa.
 12:00 Ibilgailu klasikoak Usurbilgo Dema plazan sartuko dira.
 Bertan ikusgai, baita anbulatorio inguruan ere. Ondoren, hamaiketakoa doan.
 14:30 Bazkaria Saizar sagardotegian. Menua: entsalada, tortilla, txuleta eta postrea. Prezioa: 23 euro. Izena egunean bertan eman behar da.


IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN

622. zenbakia

Jaien ondoren, Hiru Erregeen Mahaira UZTAILAREN 9AN BILERA EGINGO DUTE SUTEGIN, 19:00ETAN HASITA

U

ztailaren 11n Lescun herritik abiatu eta Hiru Erregeen Mahaia igo ondoren Linzako aterpera joango gara. Eta uztailaren 12an La Pierre de St. Martinetik abiatu eta Auñamendi-Anie mendia igoko dute, Andatzatik aditzera eman dutenez.

15

Konponketa lanak Aginagako frontoian Ariztitxo pilotalekuko frontisa ari dira konpontzen. Construcciones y Promociones San Juan XIV S.L. enpresari esleitu zaizkion lanek 36.705,35 euroko kostua izango dute. Obrak abuztu erdialderako amaitzea aurreikusten du Usurbilgo Udalak.

Uztailaren 9an, bilera Hiru Erregeen Mahaia-Anie n Noiz: Uztailak 11-12. n Irteera nondik: Oiardo Udal kiroldegitik. n Ordua: goizeko 6:00etan. n Garraioa: Autobusez. n Ibilbidea: Uztailak 11 larunbata: Lescun-Hiru Erregeen Mahaia. Linza : 6,5 ordu. Uztailak 12 igandea: La Pierre de Saint Martin –Anie- La Pierre de Saint Martin: 5,5 ordu. n Aterpea: Linzako aterpea (afaria, loa eta gosaria). Autobusa bertaraino joango da. n Izen-ematea: Andatza MKTko kontuetan.

Andatzakoekin batera irteerara joan nahi duenak, aurretik izena eman behar du. Rural Kutxa:30080259163005430321 Kutxabank:20955069071068489805

Noiz: Uztailaren 1 baino lehen. Izena ematerakoan ordaindu behar da: 38 euro. n Plaza mugatuak. n Koordinazio bilera: Uztailak 9 osteguna, 19:00etan Sutegin. n Informazio gehiago: www.andatza.com n Oharra: Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen

dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea: “Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail. com helbidean. Komeni da ahalik eta azkarren egitea”.

Usurbil K.E.-koak, Granollers Cup txapelketan

Berritze lanetan 36.705,35 euroko inbertsioa egingo dute.

Pala Txapelketako finalistak Ekainak 30 asteartea, 17:30 n Kirol egokituko pala adiskidan– tzazko pala partidua. n Emakumezkoen pala txapelketako finala: Alaitz-Garazi / Miriam-Miren n Gizonezkoen pala txapelketako finala: Unai Loidi-Jon Olaizola Josu Arruti-Imanol Esnaola

Xabier Santxo, Usurbilgo 43. Pilota Txapelketako finalean Uztailak 2 osteguna, 17:00 Nagusiak 2. maila: Maiz-Erreka (Villabona) Zendoia(Urdaneta)-Esnaola(Villabona)

Usurbil KE taldeko koadrila ederra batu da beste behin, Katalunia aldean ospatzen den eskubaloi txapelketan. Aurten, #Kilometroak15-en aldeko banderola eta guzti.

Nagusiak 1. maila: Arrieta (Hernani)-Elola (Lasarte) Santxo (Usurbil)-Erasun (Zizurkil)


16

GAZI, GOZO, GEZA ETXEBIZITZA Salgai

Atikoa Zubietan, 110m2 erabilgarri. 2008-an guztiz berritua, teilatuaren estruktura ere. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2-ko egongela. Haize egokitua. 225.000. 669781959 Julen Pisua salgai Santuenean. Egoera onean. 3 logela, sukaldea, komuna eta nahi izan ezkero garaje moduko batekin. 659 460 979. 2 gela, komuna, sukaldea eta sala dituen etxe bat erosiko nuke. Gehienez 90.000 euro. 689 58 39 21. Pisu bat salgai Erreka-txiki kalean. Sukalde-egongela, 2 gela, komuna, balkoia. Ganbara egongelarekin lotua. Garaje itxia barne. 210.000 euro. 656716844 Enrike Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891). Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. Usurbilen edo inguruan eraikigarria den lur eremua erosiko nuke. 636393237 Pisua salgai, Artzabalen. 3 logela, 2 komun, terraza eta trastelekua (altzariekin) eta garajea (2 kotxerentzat). 657 771 126 Etxea salgai (Kutxa gainean). 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, trastelekua. Dena kanpoaldera. 222.000 euro. 607 572 106 Etxebizitza eta garaje marra salgai Munalurran. 4. pisua. 2 gela, egongela, komuna eta sukaldea. 163.000 euro. Tel. 646 663 405. Pisu bat salgai Munalurran. Erreformatu berria. 690 15 36 31 (Ane)

2015eko uztailaren 3an

OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.eus Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. formatzeko, prezio onean, auke-. ra ezin hobea.Iñaki (665736896) Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta. dena itxita. Tel. 637 225 620. Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan . Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Etxea salgai Kalezarren bista ederrekin. 2 solairu, bakoitza 115 metro koadro. Eta 2 solairuko borda dena 3.000 m lur sailean. 665720913 / 665720914 Kaxkoan atiko berria salgai. 2 logela, sala, komuna, sukaldea eta 2 terraza handi bista ederrekin. Trasteroa eta garajea. 665720913 / 665720914. Pisua salgai, San Ignazio 5. 3 gela, 100 metro koadro, terraza. 340.000 euro. 648 013 277 Duplex bat salgai Santuenean, espazio zabalak. 677 471 648. Atxegalden lau logeletako pisua salgai. Dena berriturik. Prezioa: 251.000 euro. 699 720 940.

Alokairuan

2 lagunentzako alokairuko pisu bila. Beheko solairua eta terrazaduna bada hobe. 610 73 59 64.

Pisua salgai Urdaiagan. Trenbide-pasagunearen ondoan. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2 logela eta komuna. Komuna salbu gela guztiak ditu kanpora. 90.000 euro. 646344847

Atxegalden etxe bat, 3 logela, sukaldea, 2 komun, egongela, estudioa, argitsua, sartzeko prest, berogailu zentralarekin, 670 410 273

Etxebizitza salgai Zubietan. 1.Esk. 118 metro koadro, baratza 2.500 m eta oilategia 140 m. Erreformak egiteko. 200.000 euro. 616 649 674 Jabier.

Logela bat alokatzen dut. Per– tsona 1 edo 2rentzat. Prezio ona. 657 535 299.

Gela bat alokatzen dut Erreka-Txikin. 665319105 / 943367232

Pisua salgai edo alokairuan Munalurran. 637 309 209.

Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, nominarekin. 664885737

Santuenean pisu bat salgai. Erre-

Pisu baten bila nabil, txikia eta

merkea. Txakurra daukat. 682 214 506. Emakume bat gela baten bila dabil partekatzeko 17:30-18:30 deitu (Marisol). 674463942 Hiru gelako pisu bat alokagai Erdialdean. Igogailuarekin, guztiz kanpokaldera. 630 713 583. 2 logela alokatzen dira kontratu eta erroldarekin, Usurbilen. 631 411 867. Bikote gaztea, gela bat edo biko pisu bila. Nominak ditugu, maskotarik ez. 686 056 040 (Mariano). Gela baten bila nabil, partekatutako pisu batean. Tel. 619 817 460. Lasarte edo Usurbil aldean pisua partekatzeko pertsona baten bila nabil. Prezio ekonomikoa! 646305465 Pisu bat bilatzen dut alokairuan Usurbilen. Tel. 602 127 725. Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Garajea aukeran. Prezio ona. 657 535 299.

MOTORRA Salmenta, garajeak

Baju komertzial bat salgai erdiko kalean. 62 metro koadro, solairuarte batekin. 600 369 013 / 943 371 827 Garaje itxi bat salgai 36,30 metro koadro. 2 kotxerentzat edo garaje-trastero moduan. Errekatxiki-Puntapax-etik. 653380557. . Oso argitsua den 70 metro karratuko lokal komertziala salgai Santu-Enea auzoan 671547567 Kawasaki Vulcan 500eko motorra duena salgai. Prezio onean. 667 055 553 Garaje bat alokatzen da, Zubiaurrenea 10ean. Tel. 620 024 663. Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. 679 732 489.

Garaje itxi bila nabil. Motorra uzteko izango litzateke. 645720571 Kale Nagusian garaje itxi bat alokatzen da. 943361235 Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 metro karratukoak. Santuenea 17. 615149900. Moto bat salgai, Kymco markakoa. People 125. 618 963 385. 2 Garaje (marra) salgai edo alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966.

LANPOSTUAK Lan eskaintzak

Pertsona bat behar dugu asteburutan lan egiteko. Euskalduna eta esperientziarekin. Utzi kurrikulum-a Laukoten. Txapeldun taberna alokairuan edo salgai: 676 976 005. Urte osorako zerbitzari euskalduna behar dugu Aginaga sagardotegian, asteburuetan lan egiteko. 943 366 710

LANPOSTUAK Lan eskaerak

Mutil bat eskaintzen da, helduak zaintzeko, baserriko lanetan ari– tzeko edota edozein lanetarako. Interno moduan lan egiteko prest. Tel. 662 286 266. Lan bila nabil. Interna moduan ere bai. Asteburu eta jai egunetan ere lan egingo nuke. Tel. 676 188 411 Lan bila nabil. Interna moduan eta umeak zaintzen. Tel. 645 530 490 Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Lan bila nabil. Baimen guztiak ditut. Esperientzia biltegiko lanetan eta banaketan. 657 535 299. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 627 487 592. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 631 321 981. Erizain laguntzaile tituluduna eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Bertakoa eta euskaraz dakiena. Tel. 622 925 562.

Nikaraguakoa eta 28 urteko mutila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223. Pertsona helduak zaintzen esperientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874. Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia askorekin. Gomendio askorekin. 638 602 597. Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828. Latina, frantsesa, ingelesa, euskara klaseak ematen dira, etxean. Ekonomikoa. 600766068 Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 urteko esperientzia. 682 214 506. Lan bila nabil. Garbiketan, plantxatzeko eta interna moduan ere bai. Larunbat, igande eta jai egunetan ere prest nago. 676 188 411. Arratsaldetan lan egiteko prest nago. Pertsona helduak gauetan zaintzeko ere bai. 943 045 428. Emakume bat eskaintzen da, etxeko lanak egin eta umeak eta helduak zaintzeko. Feli-gatik galdetu. 620 625 823. Erizain laguntzaile bat eskain– tzen da esperientziarekin. Pertsona heldu ezinduak edo amaieran dauden pazienteak zaintzeko. Etxean zein egoitzetan. 943 365 079 / 635 715 142. Neska bat eskaintzen da garbiketa egiteko, pertsona helduak zaintzeko... Esperientzia, erreferentzia eta papelak.618 889 530. Lan bila nabil. Orduka, umeak edo helduak zaintzen, etxeko lanak egiten... Interna moduan ere bai. Erreferentziak. 656 186 617. Lan egingo nuke. Garbiketan... orduka. Gauetan pertsona helduekin lo egiteko edo zaintzeko edo konpainia egiteko prest nago. Tel. 676 188 411. Emakume euskalduna eskaintzen da ume txikiak zaintzeko edo garbiketak egiteko. Irailetik aurrera. Arduratsua. 671 547 567. Mutil gazte bat eskaintzen da, ingelesa, frantsesa, latina, filo-

Heriotzak Romana Manterola Ostolaza 88 urterekin hil zen, ekainaren 18an Santuenean Mª Luisa Echave Aramburu 86 urterekin hil zen, ekainaren 24ean Santuenean

Zorionak Beñat! 5 urte egingo dituzu! Ondo ospatu eta ondo pasa! Muxu asko! Etxekoen partez.

Zorionak Ekain! Uztailaren 1ean 5 urteko mutila izango zaraaa... Ondo pasa zure eguna eta eta muxu asko familia guztiaren partez.


GAZI, GOZO, GEZA

622. zenbakia

sofia emateko. Merkea. 600 766 068. Jokin Emakume euskalduna adineko pertsonak edo haurrak zaintzeko prest. Klinika laguntzaile tituluarekin 688826968. Pertsona helduak edo umeak zaintzen prest. Interna bezela ere. Edozein ordutegi. 608299579 Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781. Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta papelekin. 690146067. Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egiteko. 690146067. Interna moduan lan egingo nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbiketan... 604148284. Lan bila nabil. Esperientzia sukalde laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747. Lan bila nabil, orduka edo interna moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061 Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299. Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. 680 804 124. Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Xiomara. 631 193 521. Emakume euskalduna gertu interna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00. Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta hau-

rrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 653 620 770 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521 Pertsona helduak zaintzeko, interno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874. Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. 638 602 597. Neska euskaldun batek lan egingo luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. 626 735 354. Emakume bat lan bila dabil etxe batean bere seme-alaba gazteekin bizitzeko. Lasarte edo Usurbilen. 689 344 946. Lan bila nabil. Interna moduan, orduka...Paperak ongi eta erreferentziak (umeak zaintzen, garbiketan eta ostalaritzan) 698 322 406.

Lan bila nabil, sukaldari, zerbitzari, gidari laguntzaile moduan edo garbiketa industrialean. Paperak ongi. 688 268 625. Goizez lan egingo nuke garbiketa lanetan edo umeak edo helduak zaintzen. 661 378 340. 24 urteko neska usurbildar euskalduna klase partikularrak emateko prest. Euskara: EGA titulua (goi maila) Ingelesa: Advanced titulua (goi maila) Frantsesa: Goi maila 687025768 (Jaione) Emakume euskalduna, gertu interna bezala joateko pertsona nagusiak zaintzeko. Klinika laguntzaile tituluarekin. 619511789 / 943 760418. Paperak ongi dituen mutil bat lan bila dabil. Pertsona helduak zaintzen, etxeak garbitzen, sukaldeko laguntzaile moduan, harraskan garbitzen, peoi... 648 761 874. Orduka lana egin nahi duen neska euskaldun bat naiz, eta garbiketan edo umeak zaintzen lan egingo nuke. 635 715 424 Julia.

Neska arduratsuak lana bilatzen du interna moduan eta etxeko garbiketak egiteko. 631 122 350. Etxeak margotu eta dekoratzen ditut. Paisaiak, aurpegiak... agertzen diren koadroak egiten ditut. Altzariak konpondu. 634 181 059.

943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321

honetan esperientzia duen neska. 653724338 Erizaintzan graduatua naiz eta gaixo dauden pertsonei erizain zainketak emateko prest nengoke. (688801502 Irati)

BESTELAKOAK

Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. Tel. 608 34 04 84

Haur-sila bat salgai. “Bebe confort” marka LA modeloa. Beltza eta berri-berria dago. Burbuja eta eguzkitakoarekin. 666 373 665.

Etxeko lanak egiteko, pertsona helduak edo umeak zaintzeko prest nago. 696 83 55 69

Geltokiaren ondoan “skate” egiteko patinete bat aurkitu dut. Galdu baduzu deitu 943 362 088.

Usurbilgo neska euskaldun bat eskaintzen da arropak konpon– tzeko eta goizez etxeak garbitzeko. 696 601 795

Giltza batzuk galdu ditut DIA supermerkatu inguruan. Diru-zorro beltz batean, eta 4 giltzekin. Aurkitu badituzu udaltzaingora eramatea eskertuko nuke.

Klase partikularrak ematen ditut, L.H-DBH. Irakaskuntza ikasketak bukatzear eta lan honetan esperientziaduna.(618598071 Izaro) Zerbitzari moduan, helduak zaintzen, umeak zaintzen edo saltzaile moduan lan egingo nuke. Tel. 690 079 418. Udan edo ikasturtean zehar umeak zainduko nituzke. Lan

Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea

17

Artzabal inguruan gitarra bat galdu dut. Aurkitu baduzu deitu zenbaki honetara. 608 566 683. Hiru plazako eta bi plazako sofak salgai, larruzkoak, egurrezko ertzekin. Egoera onean, 500 euro negoziagarri. usurbil72@hotmail.es Usurbil, Zubieta edo inguruan, 15.000 m lur saila alokatuko nuke. Enara: 647 438 895 Hemengo urra erosiko nuke. Deitu 634 409 888.

Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Oa botika 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840

Sofa-ohe bat salgai. 70 euro. 655 731 915. Denborarik ez baduzu zure maskota paseatzeko, nik lagunduko dizut. Ordubeteko ibilbideak. Asteburutan. 688888176. Pablo. Mutil gazte bat prest dago, rotabatorearekin lurra biratzeko eta eskuz buelta emateko lurrari. Prezio ekonomikoa. 610 14 19 40 Gidari arduratsu bat eskaintzen da etxe pribatu baterako. Libre ordu desberdinetan. 696264197. Aurtengo eta hemengo babarrunak salgai, artoarekin batera eginda. 637974994

TRUKEAN, OPARI

Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:0013:00 artean

Goardiako farmaziak Uztailak 02-uztailak 12 Osteguna 02 RODRIGUEZ

Kale Nagusia 42. Lasarte

03 GIL Kale Nagusia 24. Lasarte Larunbata 04 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte Igandea 05 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte Astelehena 06 ACHA-ORBEA San Franzisko 1. Lasarte Asteartea 07 URBISTONDO Asteazkena 08 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasart Ostirala

Osteguna 09 ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

10 Larunbata 11 Igandea 12

DE MIGUEL

Kale Nagusia 32. Lasarte

ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

ORUE

Jaizkibel plaza 2. Lasarte

Ostirala

* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30

GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ ECHEVESTE ELOSEGUI, JORGE Elkano 9 Behea, Hernani. 943 55 20 87

22:00 - 09:00


18

INGO AL DEU?

Agenda

03

2015eko uztailaren 3an

uztaila

ostirala

Umeen Eguna, Santixabel jaiak. Ikus egitaraua 11. orrialdean. Zirriborro tailerraren erakusketa Sutegin. 11:00-13:00 / 18:00-20:00.

04

larunbata

Zubietako Herri Batzarraren osaketa, 12:00etan Kaxkape elkartean. Santixabel jaiak. Ikus egitaraua 11. or. Zirriborro tailerraren erakusketa Sutegin. 11:00-13:00 / 18:00-20:00.

Jaietako azken egunean, Kezka taldearen kontzertua

I

gande gaueko jaietako azken trakaren ostean, Santixabelak agurtzeko herriko musika taldeen aldeko apustua egin dute aurten txosnetan. Erokomeri eta Kezka, usurbildarrez osaturiko taldeak igoko dira frontoi atzealdeko agertokira. Osatu berri den taldea dugu Kezka laukote usurbildarra; Xabier Zubeldia (kitarra), Mattin Iribar (kitarra eta ahotsa), Josu Romero (bateria) eta Xabi Lazkano (baxua). Udaberrian eskaini zuten estreinako kontzertuetako bat Gaztetxean eta orain bueltan datoz jaietan, azken parranda gauean dena ematera. Dioten moduan, “herriaren aurrean jotzeak beti ilusio handiagoa ematen du”.

Pozik jasotako babesagatik Taldearen izaera eta izenaz galdetu diegu. Izena, egungo musika panoramarekiko agertzen duten kezkatik omen dator. Teknoa edo pop musika nagusitzen ari den garai honetan, gal– tzen ari den heavy musika estilotik gertu sentitzen da laukotea. Abestiei halere kutsu melodikoa ere ematen diete. “Kanta guztiz gogorrak izan beharrean, belarrira sartzeko errepika oso melodiko eta lasaiak izatea. Orain arteko kantak hala ari dira izaten”, Kezka taldekoen esanetan. Kide gehienak Zumarte Musika Eskolatik datoz. Han segitzen dute. “Talde bat izan genuen. Baina ez genuen geratzea lortzen. Musikalki serio hartzeko talde bat nahi genuen eta bes-

Txosnetan joko dute Kezka taldekoek. Erokomeri ere arituko da igande gauez.

te talde bat osatu genuen”, diote Kezka kideek. Gehien eragin dien eta gustukoena duten herriko taldea, Mendeku Itxua dute. Pozik dira, lehen emanaldi hauetarako jasotzen ari diren babesagatik. Aurrera segitzeko gogoz, abestiak sortuz eta maketa bat graba– tzeko proiektua buruan dutela. Igande honetan txosnetan izango dituzue entzungai.

Izeberg, larunbateko kontzertuan Gogoan izan aurten, kontzertu gaua, ostiralean beharrean larunbat gauez ospatuko dela, 23:00etatik aurrera frontoian. Eta hemen ere Usurbilgo ordezkaritza izango dugu; Izeberg taldekoak igoko dira pilotalekuko oholtzara. Habeas Corpus eta Betagarri taldeekin partekatuko dute musika gaua.

05

igandea

Santixabel jaiak. Ikus egitaraua 11. orrialdean. Zirriborro tailerraren erakusketa Sutegin. 11:00-13:00 / 18:00-20:00.

Datozenak Afari beganoa eta MMatarrak, ‘Laboaren Uztaila’ abiatzeko Gaur egungo bakarlari euskaldunak ezagutaraziz, Mikel Laboa oroituko duen emanaldi sorta antolatu du Usurbilgo Gaztetxeak, Santixabelen osterako. Uztailean zehar ostegunero, emanaldi bat izango da artista handiaren omeneko plazan. Afari begano eta guzti hasiko dira saioak. Lehen ekitaldia, uztailaren 9an n 20:30ean, Mikel Laboa plazan.
“Afari beganoa + MMatarrak bikotearen poesia errezitaldi musikatua. Okene Abrego eta Mariano Hurtado ezkutatzen dira MMa izenaren atzean. Urteak atzera Bap! taldeko kidea, eta egun Inoreneroni taldeko abeslaria dugu Okene Abrego. Erritmo azkar eta oldarkorrak jorratu izan ditu ohikoan, beti ere, bere ahots berezi eta sakonaz. Emanaldian Mariano Hurtado (Inoreneroni, El Hombre Burbuja) baxu-jotzailea izanen du taulan lagun”.
 Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea. Hurrengo emanaldiak: n Uztailak 16, osteguna 21:30etan. Mikel Laboa plazan. MARA bakarlariaren saioa. n Uztailak 23, osteguna 21:30 Mikel Laboa plazan: kontzertu akustikoa. n Uztailak 30, osteguna 21:30 Mikel Laboa plazan: kontzertu akustikoa.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.