NOAUA! 630 alea / gehigarri berezia

Page 1

630. zenbakia / argitalpen berezia

HERRIKO TALDEAK

1


2

#KILOMETROAK2015 IRUDITAN PIL-PILEAN

2015eko urriaren 9an


#KILOMETROAK2015PIL-PILEAN IRUDITAN

630. zenbakia / argitalpen berezia

3

Eguraldiak soilik egin zuen huts

U

rte osoko lanaren fruitu izan zen igandeko festa. Antolakuntzako kideak oso pozik ziren egunaren amaieran, “eguraldiak zenbait plan aldatzea eskatu zigun arren, aurre egiten asmatu genuelako”. Euriak eta batez ere haizeak traba asko eragin zituen arren, “sekulako erantzuna eman zuten boluntarioek, herritarrek eta baita Usurbilera gerturatu ziren milaka euskal– tzalek ere”.

Huts egin zuen bakarra eguraldia izan zen. 12:00ak aldera haizeak eta euriak giroa goibeldu zuten. Horrek arazoak eragin zituen hainbat guneetan: Txaragañan lehenengo, Ikastolako gunean gero, eta Aranerrekan, azkenik, bertan behera gelditu ziren. Behin hori pasata, eguraldiak hobera egin zuen eta normaltasunez bete ziren egitarauan aurreikusitako ekitaldiak gainontzeko guneetan. Urte osoan antolakuntzaren ardatz izan diren jasangarritasunak, parekidetasunak eta inklusibitateak ere isla izan

Beraz, antolatzaileon gogoa guztiz asebeteta dago: “urte guztian zehar parekidetasunean, jasangarritasunean eta inklusibitatean egindako lan eta ahaleginek fruituak eman dituzte; euskaltzaleek eran– tzun ezin hobea eman dute, eta oso albiste ona da hori guretzat”, hala diote antolatzaileek. “Bide egokian gindoazela sinistuta geunden, baina jendearen erantzunak horretaz ziur egotera garamatza”. Gaztetxo hauen dantza izan zen irekiera ekitaldiko une hunkigarrienetako bat.

zuten Gipuzkoako Ikastolen jaian. “Urtebetean ezin da gauza handirik egin, noski, baina aldatzeko lehen urratsak ematen hasi gara Usurbilgo Kilometroak-en, eta horrek jarraipena izan dezala da antolatzaileon nahia. Esaterako, antolatzaile guztiek zekiten, inork eraso sexista bat jasan duela esango balie, zer egin beharko luketen. Tailer inklusiboak primeran joan dira, komun unibertsalak ere arrakasta izugarria izan du, eta Erronkan parte hartu duten erronkariek itsu baten edo gur-

pildun aulkian dagoen pertsonaren azalean jartzeko aukera izan dute, jokoen bidez”.

Jende asko, bizikletan Giro ederrean etorri zen jendea bizikleta martxan Donostiatik, iturriko urak harrera oso ona izan zuen Usurbilera bertaratu zirenen artean eta ahalegin berezia egin zen egunean sortutako hondakin guztiak behar bezala sailkatzen, ondoren birziklatu ahal izateko; baita edalontzi berrerabilgarriak berreskuratzeko ere.

“Primerako eguna” Antolatzaileon ustez, primerako eguna izan zen igandekoa. “Eta agerian geratu da arazoei aurre eginez aurrera egin daitekeela, hizkuntza eta hezkuntza lotuta jarraituko dugula hurrengo belaunaldiak soka berera lotzen. Igandean omendu genuen Joan Mari Torrealdaik gogoan utzi zigun bezala: Ezina ekinez egina”.

Iritzia

Zorionak, Usurbil

M

ila esker, Usurbil! Egin dugu! Mundialak zarete. Mundialak gattunk. Bi urte eta erdi inguru pasa dira 2015eko Kilometroak Usurbilen izango genituela jakin genuenetik. Bide luzea izan da, polita. Nekagarria baina ederra, benetan. Orioko Kilometroak bukatutakoan hasi zen lan potoloena. Hilabete guzti hauetan, elkarrekin egin dugu lan. Elkarrekin. Batzuk lagunak ginen, konfian– tzazkoak; beste batzuen aurpegia ezagutu bai, baina hortxe; baziren ere guztiz ezezagunak. Elkarrekin. Umeak, gazteak, gurasoak, aiton-amonak,.... Bakoitza bere zereginean. Elkarrekin. Hemendik aurrera, kalean topo egitean, elkarren arteko begiradak, agurrak edo irribarreak ezberdinak izango dira.

Nekez ahaztuko zaizkigun momentu asko datozkit burura. Pila bat. Asko hitz egingo dugu igandeari buruz, egun handiari buruz. Jakina. Baina, gaur, egun handiaren biharamunean, larunbata datorkit burura. Urriaren 3a, alegia. Nire ustez, egun berezia izan zen Usurbilen. Majikoa. Goizeko zortzietan hasi ginen dantzan gure batzordekook. Goiz emankorra izan zen. Jendea pozik ikusten nuen. Urduritasun puntuaz, baina pozik. Eta lan egiteko izugarrizko gogoarekin. Beste batzordeetako bolondresekin topo egin bakoitzean, elkarri bideratutako agurrak, animoak eta irriak hunkitu egiten ninduten. Aupa ekipo! Zorionez, dena prest utzi eta, iluntzean, herrira abiatu nintzen.

Hura jendetza! Han ere, jendea pozik, emozio puntu berezia gehienen begietan. Giro zoragarria, hunkigarria. “Dena prest zegonk!”. Usurbilen jaioak eta kanpotik etorriak, denok ginen Usurbil, denok ginen Udarregi. Eguraldiak, ordea, huts egin zigun. Gure esku ez zegoena. Egia esan, okerragoa izan zitekeen. Baina hobea ere bai. Usurbil Udarregi zen eta Udarregi, Usurbil. Baina haizeak... Dena den, guztion lanari esker -eta milaka euskalzaleri esker, jakina- garaipena lortu genuen. Eguraldiari ordago bota eta eguna aurrera atera. Txalogarria bai bolondresen lana, eta baita euskaltzale kanpotarren irmotasuna ere (hauen kontra ezta haize boladarik borti– tzena ere!).

Zerbait handia egin dugu. Harro egoteko modukoa, zinez. Hainbat gonbidatuk, bisitarik zoriondu egin gaituzte bihotz bihotzez. Eta zorion horiek guztiontzat dira. Bagenekien gai ginela. Baina geure buruari eta Euskal Herriari erakutsi diogu herri honetan izugarrizko indarra dagoela, kemena. Helburuak merezi duenez, herri osoak euskarak eta ikastolak luzatzen zigun sokari tinko helduz. Eta egin beharrekoa ondo egitea gustatzen zaigula. Nekatu egin gara. Eta gozatu egin dugu. Nire aldetik, gozamena izan da Kilometroetako kide izana. Biba zuek! Xabier Alustiza, Udarregi Ikastolako lehendakaria


4

PIL-PILEAN #KILOMETROAK15 IRUDITAN

2015eko urriaren 9an


630. zenbakia / argitalpen berezia

#KILOMETROAK15PIL-PILEAN IRUDITAN

5


6

PIL-PILEAN #KILOMETROAK2015 IRUDITAN

2015eko urriaren 9an


630. zenbakia / argitalpen berezia

#KILOMETROAK2015PIL-PILEAN IRUDITAN

7


8

#KILOMETROAK2015 IRUDITAN PIL-PILEAN

2015eko urriaren 9an


630. zenbakia / argitalpen berezia

#KILOMETROAK2015PIL-PILEAN IRUDITAN

9


10

#KILOMETROAK2015 IRUDITAN PIL-PILEAN

Argazkiak: #Kilometroak2015 komunikazio taldeko irudigileak.

2015eko urriaren 9an


630. zenbakia / argitalpen berezia

#KILOMETROAK2015PIL-PILEAN IRUDITAN

11


12

PIL-PILEAN

2015eko urriaren 9an


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.