ASTEKARIA | 2016ko martxoaren 18an | XIX. urtea | USURBIL | 651. zenbakia | www.noaua.eus Autobus zerbitzuaren murrizketak kezka eragin du inguruko herrietan Iaz, hondakinen %83,61 gaika batu zen Boulder berri bat ipini dute kiroldegian
Igogailua jartzeko erraztasun gehiago eta oztopo gutxiago dago orain
ATARIKO HAIZEA
651. zenbakia
3
Albistea iruditan
Elkarlanean, beste lau urtez
K
ultura, Euskara eta Gazteria ba– tzordeak lehenik, eta otsailaren 23an izandako osoko bilkurak gero, aho bateko babesa eman zion Usurbilgo Udalaren eta NOAUA! Kultur Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena beste 4 urterako berritzeari. Astearte goizean heldu zen hitzarmena sinatzeko unea. Iruditan dituzue Udala eta NOAUA! K.E. ordezkatu zuten kideak; Udalaren aldetik, Xabier Arregi alkatea eta Xuban Zubiria zinegotzia; eta NOAUA!-ren izenean, Idoia Torregarai lehendakaria. 2020ra arte berritu den hitzarmenaren helburua, “NOAUA! Kultur Elkartearekin dirulaguntza-erregimena eta prekarioz lagatuko dion lokalaren erabilpena arau– tzea da”. Baita noski, euskara sustatu edota euskal kultura zaindu eta ezagutzera ematea. Emandako laguntzaren truke, Udalak orrialde osoko lau publizitate jarriko ditu urtero NOAUA! aldizkarian. Honez gain, “NOAUA! Kultur Elkarteak, herriari zuzendutako ekintza guztietan
Usurbilgo Udala eta NOAUA! Kultur Elkartearen hitzarmena beste lau urtez luzatu da. Argazkian, Xuban Zubiria zinegotzia, Xabier Arregi alkatea eta Idoia Torregarai NOAUA!ko lehendakaria.
Eskuetan duzuen astekari hau da oraingoz, plazaratuko dugun azkena. Hurrengo bi asteetan aldizkaririk ez da izango. Datorren NOAUA!, 652. zenbakiduna, apiri-
laren 8an argitaratuko dugu. Aldizkari horretarako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, apirilaren 4a baino lehen ekarri NOAUA!ko egoitzara, edo erredakzioa@ noaua.eus helbidera bidali. Argibide gehiagorako: 943 360 321. Aldizkaririk egon ez arren, asteotan noaua.eus ataria albisteez elikatzen segiko dugu.
Laburrean Abian prozesuko bigarren batzarra
Urberritzen egitasmoaren bigarren batzarra
‘Eraldatzen’ eta ‘Kooperatzen’ ikastaroak
Bigarren batzarra deitu du Usurbilgo Ezker Abertzaleak larunbat honetarako, 09:30ean Potxoenean: “Definizio estrategiko eta eztabaida eta etorkizuneko garapenaren zehaztapena”.
Bigarren hitzordua Usurbilen egingo da. Eguna: Martxoaren 16a, azteazkena. Tokia: Usurbilgo Potxoenea kultur etxean. Ordua: 10:30 - 13:00.
Bi formakuntza saio ireki, doako eta euskaraz egingo dira Hernanin: Eraldatzen eta Kooperatzen. Apirilaren 11n hasiko dira baina izena emateko azken eguna apirilaren 8a izango da: a-egia@hernani.eus
Udalaren laguntza eta babesa jasotzen duela adieraziko du”.
Hurrengo NOAUA!, apirilaren 8an
Elkarteko lehendakaria: Idoia Torregarai. Aldizkariko koordinatzailea: Imanol Ubeda. Idazkaria: Aizpea Aizpurua. Publizitatea: Beatriz Alda, publizitatea@noaua.eus Diseinu berria: Erroitz S. L.
Kultur Elkartea
Erredakzio kontseilua, erredakzioa@noaua.eus: Imanol Ubeda, Aritz Lasarte. Banaketa: Olatz Rezola, Ekhi Arrieta. Laguntzaileak: Lontxo Zubiria, Maria Angeles Arruti, Ainara Arnaiz, Unai Aizpurua, Maria
Jesus Urbieta, Maddi Galbete, Ana Urdangarin, Maddi Zaldua, Iñaki Larrañaga, Pako Agudo, Jon Etxabe, Alazne Begiristain, Denis Elortza, Pello Aranburu, Xabier Aranburu, Inma Balda, Luis Aranalde, Nerea Zinkunegi, Maialen Unanue, Ugaitz Agirre, Joxe Piñas,
Unai Agirre, Idoia Torregarai eta Udarregi ikastola. Tirada: 2.800 ale. Lege-Gordailua: SS-668-96 ISSN: 1136-6818. Inprimategia: Antza. Zirkuitu Ibilbidea, 2. 20160 Lasarte-Oria.
Bordaberri, 3 - Eguzkitzaldea. 20.170 Usurbil 943 360 321 /// elkartea@noaua.eus /// www.noaua.eus Jendaurreko ordutegia: 10:00 - 14.00 / 16:00 - 19:00 astegunetan
Euskal presoak
Euskal Herrira!
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua.
4
PIL-PILEANESAN HERORREK
Aritz Gorriti
T
ragediak bata bestearen atzetik etortzen omen dira. Ondo dakite hori Euskal Herriko udalerri askok. Ondarruri egokitu zaio oraingoan. Aste hasieran, leherketa izan zuten bertako izotz enpresa batean. Bi hildako, egun batzuk lehenago euriteek eragindako lubiziek kolpatu zuten herrian. Gogoan izan, hainbat etxe atarietara heldu ziren lurjauzien ondorioz, auzune batetik bizilagunak aterarazi behar izan zituztela. Dirudienez luzerako, arazoak ez baitu konponbide erraza. Ikusi besterik ez zeuden, kamerek lurretik grabaturiko irudiak. Eta hain modan dagoen dron batek airetik inguruneari ateratako argazki
2016ko martxoaren 18an
Ostu zaiona eskatzen ikusgarria. Ikuspuntuotatik lubiziek eragindako kalteak erakutsi dizkigute. Eta herritar kaltetuak bizitzen ari diren egoera bidegabea. Etxetik kanpo, ezin jakin noiz arte. Baina atentzioa deitu dit kontu batek; beste behin, ez ote digute gertaturikoa atzekoz aurrera kontatu? Aldatu dezagun irudiok ikusteko ditugun betaurrekoak. Nolatan daude etxebizitzok mendiaren kontra eraikiak? Mendia hor egongo zen ba, etxeok altxa baino lehen? Baina ez, errua euriteena, errua euriteek eragindako lubiziena. Bere garaian egindakoak erantzukizunik ez. Mendiari kosk egin zioten etxeok eraikitzeko, eta orain mendia, lapurtu zaion tokia eskatzen hasi da. Marruka gainera. Itsasertze eta errio bazte-
rretan ere hainbatetan gertatu da. Itsas ekaitzek edo uholdeek agerian uzten dute, ura ez dela sartu behar ez duen lekutik sartzen. Ez duela kaltetu behar ez duena kaltetzen. Nahiz onartu beharko dugun, “burugogor” samar jartzen garela sarritan, halakoak saihestu nahian. Urak berea izan eta noizbait lapurtu zitzaion eremua hartzen du noiz edo noiz, goiz edo beranduago. Eta urak bezala, mendiek berdin. Inguratzen gaituzten natur baliabideak gure interes eta nahierara aldatu, molda– tzen ditugu, “galdetu” gabe. Erreparaziorik gabe. Eta gero berea eskatzen dutenean gainera, naturaren “haserraldiaren” aurrean, gu are haserreago jartzen gara. Eta benetan sortutako arazoari aurre egin
beharrean, “hirugarrenei” errua botatzen eta argibide eske. Eta gero, kalteak konpondu eta hurrengora arte. Oraingoan ere hala izango da ziurrenik. Baina ikusitako irudiek, hirigin– tzaz zipitzik jakin gabe, nahiko argi erakutsi dute gertatu dena zerk eragin duen. Ondarruko kasuak deigarria suertatu zait, beste kontu bategatik. Halabeharrez, lubizien eraginez bizilekua utzi behar izan duten herritarrentzako nahikoa etxebizitzarik ez eta, etxe hutsak dituztenei etxeak uzteko gonbita egiten dute erakundeek. Keinu ederra, dauden bizilekuak erabiltzea, akaso eraikitzeko leku gehiagorik ez eta, mendi edo errio kontretan eraikitzen segi beharrean.
Aritz Gorriti | Idoia Torregarai | Maialen Unanue | Ilazki Gaintza | Luis Aranalde | Luken Arkarazo | Imanol Ubeda
Manifestaziorako deia egin dute preso eta iheslari ohiek
N
azioarteko preso politikoen egunerako, hau da, datorren apirilaren 17rako manifestazioa deitu dute Bilbon preso eta iheslari ohiek, “amnistiaren norabidean, preso eta iheslariak etxera” aldarripean. Mobilizazioa igande eguerdian Oiardo Kiroldegian eginiko ekitaldian iragarri zuten. Hitzorduak, ia mila euskal preso eta iheslari ohi batu zituen. Manifestazio honen harira, jada ia 1.000 lagunen atxikimendua jaso duen adierazpena irakurri zuten. Adierazpenarekin bat egin duten horien artean dira iheslari eta preso ohi usurbildarrak ere. Zuek ere babesa eman
diezaiokezue adierazpenari abiandabidea.eus atarian sartuta. Web orrialde berean irakur dezakezue manifestua. Adierazpenean, euskal presoak etxeratzeko lanketan eta Bilboko manifestazioan parte hartzera deitzen dute. “Euskal preso politikoen Euskal Herriratzea eta etxeratzearen aldeko
lanean murgiltzera gatoz. “Aski da!” ozenki aldarrikatzera. Mobilizatu eta eraginkortu egin behar dugu euskal jendartearen gehiengo oso zabal batekin partekatzen dugun delibero politiko hau. Sakabanaketaren aurka, presoen etxeratzearen alde lanean ari diren edota aldekotasuna
adierazi duten eragile sozial eta instituzional guztiei elkarlanerako gonbitea luzatzen diegu”. Euskal Preso Politikoen Kolektiboari babesa adierazi diote. “Guk hauxe diogu, ozen: beraiekin bat egiten dugula jasaten duten bortizkeria sistematikoari aurre egiteko borrokaldi eta ahalegin guztietan, baita legedi barneko baliabideak erabiltzeko erabaki eta urratsak ematean ere”.
Azken ostiraleko elkarretaratzea Martxoaren 25ean euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko hileroko elkarretara– tzea. Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak deituriko hitzordua, 20:00etan Mikel Laboa plazan.
HERRIKO TALDEAK
651. zenbakia
Jubilatu Aste jendetsua
302 langabetu otsailean
P
ozik dira Gure Pakea Elkartekoak, igaro berri den Jubilatu Asteak izan duen harrerarekin. “Eskerrik asko benetan denoi, zuen parte hartzeagatik�, adierazi dute elkarteko zuzendaritza taldetik.
Jendetsuak izan dira, gaurkotasun handiko gaiak tratatu dituzten ekitaldiak. Iktusari buruz DYAko sendagile batek eskainitako hitzaldira 80 lagun batu ziren. 70 bat etxeetako igogailuei buruzko saiora. Beste hainbeste jende bildu zen, Joxe Mari Soroaren kantu, txiste eta pasadizoak entzuteko antolatu zuten hitzordura. Ezusteko bakarra eguraldiak eman zien. Iraeta eta Azpeitia lotzekoak ziren ibilaldia aldatu eta Zestoatik abiatu behar izan zuten, aurrez izena emana zuten 21 lagunek. Jubilatu Asteari bazkari eder baten bueltan eman zioten amaiera igandean, beste 50 herritarrek.
5
Langabezia tasa altuena erregistratu ohi duen hilabetea izan dugu otsaila azken urteotan. Oraingoan ordea urtarrileko datuen pare mantendu da. 302 langabetu erregistratu dira Usurbilen otsailean, urtarrilean baino langabetu bat gehiago eta duela urtebete baino 45 langabetu gutxiago, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera.
Kontratazioak
Joxe Mari Soroa kantuan. Hitzaldiek ere harrera ona izan dute.
Usurbilgo langabetuak emakume aurpegia izaten segitzen du. 302 langabetutik 169 emakumezkoak dira, 133 gizonezkoak. Kontratazio datuek ere sexuen arteko desoreka nabaria berresten dute; emakumezkoak baino gizonezko gehiago kontratatzen dira. Otsailean Usurbilen, 341 kontratu erregistratu ziren. 198 gizonezkoenak ziren, 143 emakumezkoenak.
Ika-mika
Gaur ez da martxoaren 8a
E
ta horregatik idazten dut artikulu hau, egun horretan adierazitako mezua eta aldarriak indarrean daudelako, nahiz eguna pasea izan. Gaur ez da martxoaren 8a, baina tristea eta mingarria litzateke egun horretako asmo onak egun bakarrera mugatuko bagenitu. XXI. mendean, aurrerapauso pozgarririk izan bada, hori emakumeen eskutik etorri da. Emakumeek espazio pribatuan eta publikoan jakin izan dute beren egoeraz jabetzen,
eta ahalduntzearen bidez gero eta espazio eta ahal handiagoa hartzen. Mugimendu feministak erabakimenez erantzun dio gaur egungo egoerari eta, krisi ekonomiko, etiko eta politiko sakonen erdian, jendarte eredu justuago baten oinarriak ekarri ditu lehen planora. Egunez egun mamitzen den ahalegin hori benetan da eredugarria eta txalotzekoa. Hala eta guztiz ere, jendarte parekideago baterantz egin beharreko bidea ez da emakumeena soilik. Gizonezkooi ere
badagokigu geuretik jartzea, zentralitatetik albora egitea, kulturaz onartuak ditugun pribilegio batzuk baztertu eta eraldaketa horretan aktibo izatea, norberetik hasi eta jendartean harremanak izateko dugun modua aldatzeraino. Martxoaren 8a emakume langileen aldarrikapen eta ospakizun eguna izan da, 1911n lehen aldiz ospatu zenetik. Gaur egun, emakumeen emantzipazioa eta ahaldun– tzea ditu berezko baloreak. Baina jendarte parekidea ezingo da erreala izan, gizo-
nezkook ere aldaketa horren alde jarrera aktiboa hartzen ez badugu, gure zenbait jokamoldetan atzera eginez eta gure bizilagun, bikotekide, lagun eta kideen ahalduntzea sustatuz. Gaur ez da martxoaren 8a, baina ez dezagun ahaztu egun horrek esan nahi duena, badugu-eta zer ikasia eta zer egina. Datorren urteko emakumeen harrotasunerako eguna ez dadila gizonezkoon lotsarako izan. Xabier Arregi, Usurbilgo Alkatea
* Ika Mika atalerako idatziak gehienez 2.000 karaktere izango ditu. NOAUA!k ez du bere gain hartzen Ika Mika atalean adierazitako esanen eta iritzien erantzunkizunik. Zuzenean beste pertsona bati zuzenduta dagoenean, izen-abizenekin argitaratuko da ika-mikarako idatzia. Hurrengo alea: apirilak 8. Idatzia ekartzeko azken eguna: apirilak 4.
6
PIL-PILEAN
2016ko martxoaren 18an
Oztopo gutxiago, etxebizitza irisgarriagoak izateko Etxe jabeen artean eztabaida eta desadostasunak eragiten segitzen duen gaia dugu igogailuena. Igogailua jartzeko egin beharreko inbertsioak bat baino gehiago atzera bota dezake, baina bada baita gai honi buruzko informazio falta ere. Desinformazio horri aurre egin nahian hitzaldia antolatu zuen Gure Pakea Elkarteak, ospatu berri duten Jubilatu Astearen baitan.
I
eta igogailua jartzearen aurka agertu. Artzabalgo hitzaldian ziotenez ordea, laguntza ezberdinak daude etxejabeen eskura. Usurbilgo Udalak 2002. urtean onarturiko diru-lagun– tza lerro baten arabera, igogailua jartzeagatik, eraikineko bizileku bakoitzak gehienez 600 euroko laguntza jaso dezake. Honez gain, igogailua eraiki– tzeko, nahiz oro har etxebizi– tzako irisgarritasuna hobetzeko lanen lizentzia obrari, %90eko hobaria aplikatzen dio Udalak.
nteres nabarmena piztu zuen. 70 lagun bildu zituen Artzabalgo ekitaldian, legedia aldetik egon diren aldaketen berri eman zuen Gizarte Zerbitzuetako kide, udal arkitekto eta abokatu banak. Baita etxebizitzetako irisgarritasuna hobetzeko dauden baliabideen eta lanok egiteko dagoen diru-laguntza eskaintzaren inguruko argibideak ere.
Aho bateko adostasunaren beharrik ez Aldaketa nabarmenena legedian eman da hain zuzen. Lehen, eraikin batean igogailua jartzeko ezinbestekoak ziren, etxe jabe guztien aldeko bozkak. Aho batez onartu behar zuten etxe jabe guztiek, igogailua jartzea. Egun, gehiengo osoa aski da. Alegia, etxe jabeen erdia baino gehiago igogailua jartzearen alde agertzen bada, aurka daudenek ere onartu beharra dute beste aldeak erabakitakoa eta ordaintzen lagundu, gainerakoek bezala.
Legedia, eguneratua Honez gain, legediak baditu igogailua jartzea errazten duten zirrikitu gehiago ere. 2013an indarrean jarri zen al-
Gure Pakeak antolaturiko hitzaldiak jakinmin handia piztu zuen.
LEGEAK DIOENA “70 urte baino gehiago dituen bizilagunen bat baldin bada, etxe jabeen akordiorik gabe igogailua jartzera derrigortu ditzake bizilagun guztiak” daketa baten arabera, eraikin batean igogailu baten beharra izan edota 70 urte baino gehiago dituen bizilagunen bat baldin bada, etxe jabeen akordiorik gabe, igogailua jartzera derrigortu ditzake bizilagun guztiak. Horretarako baina,
bi baldintza bete behar dira; egin beharreko lanen kostuak, ezin du gainditu etxe jabeen 12 hilabeteetako ohiko gastuen kopurua. Egin beharreko obren gastuak kopuru hori gainditu eta bizilagunen bat hortik aurrerako diru kopurua, diferen– tzia, ordaintzeko prest badago, kasu honetan ere, 70 urtetik gorako edo irisgarritasun hobea izateko beharrean den bizilagun horrek, gainerako etxe jabeak igogailua jartzera behartu ditzake.
Hobariak eta laguntzak Diru kontuez ari garela, egin beharreko inbertsioak atzera bota dezake norbait agian,
Gizarte Zerbitzuetan laguntzen dute tramitatzen Eusko Jaurlaritzak bere aldetik, igogailua jartzearen truke Ogasunean desgrabatzen laguntzen du, diru-laguntza ematen dute baita interes baxuko maileguak eskatzea ahalbidetu ere. Igogailua jartzeko Gasteizko Gobernuari zuzenduriko eskaerak, Donostiako Andia kalea 13an kokatua dagoen lurralde ordezkaritzan bideratu behar diren arren, “Gizarte Zerbitzuetan lagun– tzen dute tramitatzen”, udal ordezkaritzak Artzabalgo hitzaldian adierazi zuenez. Bertan jaso dezakezue gai honi buruzko informazio gehiago.
Irisgarritasuna hobetzeko kontuan hartu beharrekoak n Igogailuaren kokapena Kokapen hau izan behar du igogailua jarri nahi duenak eraikin batean. Lehentasun hurrenkera honetan tokiotan kokatu daiteke: eskailera zuloan; eraikin barruko patioan; fatxadan, partzela pribatuan; edo espaloian, zoru
publikoan, zoru publikoaren zati bat esleitu ostean.
tzaileak, aulki mekanikoak, eskailera mekanikoak…
n Irisgarritasuna hobetzeko baliabide motak Eskaria handitzen doanez, baliabide eskaintza ere ugaritzen doa: igogailuak, arranpak, plataforma jaso–
n Irisgarritasuna hobetzeko lanen prozedura -Lanak egiteko beharrezkoa: Udal baimenak eta etxe jabeena. -Udal tramitazioa pausoz
pauso: azterlan proposamena aurkeztea (hautazkoa), lanen baimen eskaera eta proiektu teknikoa aurkeztu eta onartzea; igogailua jar– tzea; igogailua erabiltzeko baimena eskatzea; Udalaren ikuskaritza; igogailua martxan jartzea.
PIL-PILEAN
651. zenbakia
7
Usurbil eta Lasarte-Oriako EHBildu, autobus zerbitzuetako murrizketen aurka
A
marako autobus geltokia lekuz aldatu zutenean, Usurbil Donostiarekin lotzen zuen autobus zerbitzuko geltokia ere ezabatu zuten. Astigarraga ospitaleekin lotzen duten zerbitzua ere kendu egin dute. Asmo bera omen dute, Zestoa eta Eibar lotzen dituen zerbitzuarekin ere. Usurbil eta Lasarte, ospitaleekin lotzen duten autobus zerbitzua ere murriztu nahi du Gipuzkoako Foru Aldundiak.
Gerta daitekeenari aurre hartu nahian, agerraldia egin zuen martxoaren 11n, Usurbil eta Lasarteko EHBilduk, Lasarteko jubilatuen egoitza pareko autobus geltokian. Eskaera argia egiten diote murrizketok aplikatzen ari den Diputazioari. “Usurbil eta Lasarteko EHBilduko ordezkariok Gipuzkoako Foru Aldundiari Ospitaleak, Lasarte-Oriarekin eta Usurbilekin lotzen dituen zerbitzuan murrizketarik ez egiteko eskatzen dugu”, adierazi zuten, Jone Urdanpilletak eta Pablo Barriok, Usurbil eta Lasarteko udal ordezkariek hurrenez hurren. Eskaera hau egiten diote Diputazioari, “herritarrei sortzen zaien kalteengatik. Inorentzat ez da gustuko Ospitalerako bidaia: adinagatik, eritasunagatik edota bertan aparkatzeko dauden zailtasunak direla medio, eta, zentzu horretan, Ospitaleko autobus lineak ezinbesteko zerbitzua betetzen du. Bestetik, zerbitzuan murrizketak ezartzeak lanpostuak desagertzea ere esan nahi du”.
Eragileei deialdia Herritarrak eta eragileak adi egotera deitu dituzte. “Usurbil eta Lasarte-Oriako herritar, auzo elkarte, jubilatu elkarte eta bestelako eragileei adi
Usurbilgo eta Lasarte-Oriako ordezkariek agerraldia egin zuten Lasarte-Oriako jubilatuen egoitza aurrean.
EH BILDU “Inorentzat ez da gustuko Ospitalerako bidaia: adinagatik, eritasunagatik edo bertan aparkatzeko dauden zailtasunak direla medio, eta, zentzu horretan, Ospitaleko autobus lineak ezinbesteko zerbitzua betetzen du” egoteko eta mugitzeko gonbidapena luzatzen diegu: autobusaren alde mugitu orain, autobusean mugitu ahal izateko gero”, ziotenez. –
Kezka herritarren artean Herritarrak mobilizatzen hasiak dira; Astigarragan sinadurak biltzen aritu dira, edota Lasarte eta Usurbilgo Udaletan ere hainbat herritarren kexu eta sinadurak jaso dituzte. “Sare sozialetan eta Usurbil eta Lasarte-Oriako herritarren artean kezka bat sortu da Ospitalea eta herrien arteko zerbitzuen murrizketak direla eta. Kezka horrek badu oinarririk. Alde batetik, Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa foru diputatu Marisol Garmendiak, legealdiaren hasieratik Garraio
Publikoaren zerbitzuaren egokitzapenak bultzatuko zituela iragarri zuen. Egokitzapenak, orain arte, zerbitzu murriz– ketak izan dira”, EHBildutik ohartarazi dutenez.
Murrizketak beste esparru batzuetan Murrizketen politika ez da autobus zerbitzuetara mugatzen. EHBildutik diotenez, “Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarean, adibidez, bizikleta eta bidegorrietara bideratutako aurrekontua herenera jaitsi da: 6 milioi eurotik 2 milioi eurotara”.
Hartutako konpromisoen kontra
Gipuzkoako autobus zerbi– tzuen sarea hobetzeko parte hartze prozesua sustatu zuen aurreko legegintzaldian Foru Aldundiak. 56 udalerrik hartu zuten parte, Usurbilek eta Lasarte-Oriak tartean. Prozesu hartan herritarrek eginiko ekarpenetatik jarri ziren martxan egungo T2 (Aginaga-Ospitaleak) eta T6 (Usurbil-Hernani) zerbitzuak, eta “hauek ere, hobetzen joateko konpromisoa hartu zen”. Egungo Aldundia aldiz, kon-
trako norabidean doa. Martxan jarri edo hobeturiko zerbitzuok murrizten ari da. EHBilduk zera galdetzen die Aldundian agintean diren EAJ eta PSE alderdiei. “Zergatik herritarren parte-har– tzearekin jarritako zerbitzu bat ez da herritarren parte-hartzearekin kentzen? Demokraziaz ari bagara, non geratzen da herritarren borondatea? Mugikortasun jasangarriaren arloan (autobusa, bizikleta...) egiten diren murrizketak mugikorta-
sun ez jasangarrietako inber– tsio ikaragarriak finantzatzeko dira? Zehazki esanda, Donostiako Metroa bezalako inber– tsioa egiteko? Munduko Metro zentimetroena, alegia. Zein prozesu parte-hartzailetik sortu da Donostiako Metroaren proiek– tua? Herritarrek eskatu dute? Galdetuko zaie? Susmoa dugu oso interes ekonomiko handiak eta interesatuak daudela horren atzetik, ez prezeski, herritarren interesak”.
8
PIL-PILEAN HERRIKO TALDEAK
2016ko martxoaren 18an
“Feminismoak egingo gaitu herri!”
Z
oriontzeko soilik ez, emakumeek egunerokoan pairatu behar izaten dituzten diskriminazio eta zapalkuntza egoeren salaketa plazara ateratzeko eguna izan genuen Martxoaren 8a. Horren lekuko, Matrakak Usurbilgo Talde Feministak deitu eta Usurbilgo Udalak babestuta, “Hau ez da gure bakea. Feminismoak egingo gaitu herri!” aldarripean, Mikel Laboa plazan egin zen elkarretaratzea. Azken hilabeteotan egin diren mobilizazioen ildotik, geroz eta jendetsuago eta anitzagoak dira herriko talde feministak antolaturiko elkarretaratzeak.
Martxoaren 8an elkarretaratzea egin zuten Mikel Laboa plazan.
Manifestazio nazionala deitu dute apirilaren 9an
E
uskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazio nazionala deitu du apirilaren 9rako Gasteizen. Apirileko bigarren larunbatean, 13:00etan abiatuko da Bilbo plazatik, “11 eraso 12 erantzun. Feministok prest!” aldarripean. Mobilizazio honen bidez, indarkeria matxista salatu, mugimendu feministaren kriminalizazioa arbuiatu eta bortizkeriaren inguruko hausnarketa bat sustatu nahi dute deitzaileek. Apirilaren 9ko deialdiari atxikimendua adierazi zioten, Martxoaren 8ko elkarretaratzean parte hartu zuten usurbildarrek. “Feministok prest!” zioten kartelak eskutan zituztela taldeko argazkia atera zuten. Eta mani-
Lapurreta Zubietan Astelehenetik astearterako gauean, Zubietako Kaxkape egoitza atarian aparkatuta zeuden bi ibilgailu kaltetu zituzten, furgoneta bat eta auto bat hain zuzen. Ate banatako beira txikitu zieten.
Gasteizen egingo da manifestazio nazionala, eta bertara joateko deia egin dute.
festazioko antolatzaileek, gauza bera egitera deitzen diete norbanako, talde zein eragileei. Apirilaren 9ko hitzorduari begira, atxikimendu kanpaina abiatu baitute, feministokprest.word– press.com atarian.
Babesa nola adierazi Bi modutara babestu daiteke
Gasteizko mobilizazioa; “Feministok prest!” dioten kartelekin (irudiak blog horretan deskargatu ditzakezue) argazkiak atera eta feministokprest@ gmail.com helbidera bidalita, #FeministokPrest traola baliatuta sare sozialetan zabalduz edota web orri berean dagoen formulario bat beteta.
Astelehen gauez bi ibilgailu kaltetu zituzten Kaxkape ondoan.
651. zenbakia
HERRIKOPIL-PILEAN TALDEAK
9
10
PIL-PILEAN KONTZEJU TXIKIA
2016ko martxoaren 18an
2015ean, hondakinen %83,61 gaika bildu zen
N
ola pasatzen den denbora. Asteazken honetan zazpi urte bete berri ditu, Usurbilgo hondakinen kudeaketa eredua eta emaitzak irauli zituen atez ateko bilketak. Zazpi urteren ostean, begi bistakoa da sistemak izaten segitzen duen eraginkortasuna; iaz ere, usurbildarrek sortutako hondakinen %83,61 birziklatu zen udalerri honetan. 2.526,69 tona guztira.
Gaika, Usurbilgo Udalaren esanetan, “urtearen 12 hilabetetan 902 tona organiko kudeatu ziren guztira (159 auzokonpostaren bidez eta 742 organikoaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi bildu ziren, 256 tona ontzi arin eta 205 tona beira”. 2015. urte osoan guztira Usurbilen sortu ziren 3.021,83 tona hondakinetik, errefusa, birziklatu eginik geratu zen hondakin zatia, 495,14 tona izan ziren. Usurbilgo Udalak ezagutzera emandako datuon baitan, etxeetako bilketaz gain, Garbiguneko edota industriaguneetako bilketa datuak daude.
“Egin behar denaren eredu zarete” Ohitura aldaketa txiki batek, birziklatze tasaren ehunekoa
Lleidako Segarra eskualdeko teknikari eta ordezkari talde bat izan berri da herrian. “Usurbilgo bilketa sistema erreferentea da penintsula osoan”.
GAIKAKO BILKETA “902 tona organiko kudeatu ziren guztira (159 auzokonpostaren bidez eta 742 organikoaren bilketaren bidez). 395 tona paper eta kartoi, 256 tona ontzi arin eta 205 tona beira” irauli zuen 2009an udalerri honetan. Usurbil Euskal Herrian hondakinen kudeaketan aitzindari bihurtu zuen. Guztia, atez ateko bilketak eragin zuen sakoneko aldaketari esker. Usurbilen edukiontziak kendu eta aipatu sistema martxan jarri zela 7 urte bete dira martxoaren 16an.
2015eko zenbakiak, hilabetez hilabete
Usurbilek egindako apustua eredugarritzat jo zen, inguruotan, baina baita urrutirago ere. Eta horren lekuko, urte guztiotan Usurbilgo hondakinen kudeaketa gertutik ezagutzera etorritako hainbat lagunen bisitak. Azkena martxoaren 4an izan genuen. Lleidako Segarra eskualdeko teknikari eta ordezkari talde bat etorri zen Usurbila.
Usurbil, praktika onen mapan “Urte asko daramagu hondakinen kudeaketaren inguruko lanketan. Esperientzia eredugarrien berri izan dugu. Usurbilgoa azken urteotan sarritan entzun dugu, erreferentea eta oso ezaguna baita penintsula
osoan”, adierazi zioten aldizkari honi. “Birziklatze kontuetan egin behar denaren eredu zarete”, zioten. 14 urte daramatzate Segarra aldean hondakinak atez ate biltzen. “Birziklatze maila oso ona dugu, baina pixka bat geratua egun”, ohartarazi digute. Praktika on eta esperientzia arrakastatsuak ezagutu nahian dabiltza, “jarria dugun sistema nola hobetu dezakegun” jakiteko. Egun, Segarra eskualde mailan %50eko birziklatze maila dute, inguruotan gertatzen den moduan, han ere zenbait udalerritan bestelako bilketa sistemak baitituzte. Aipatu moduan, ehunekook hobetu nahi dituzte. Esaterako, erabiltzailearen identifikazio lanak hobetu nahi dituzte, edota larrialdi guneetarako sarrera kontrolatu, adierazi digutenez. Bisita betean harrapatu genituen kataluniarrak. Ikusitakoaz inpresio oso ona zutela adierazi ziguten. Haienarekin alderatuta oso sistema aurreratua dugula, eta bisita ostean baloratuko zutela hemen ikusitakotik zer egokitu dezaketen euren errealitatera. Hain zuzen, badute Usurbilen antzeko udalerri bat Segarra eskualdean, beste bat 10.000 biztanlekoa, eta 25-1.000 biztanle arteko 105 herri gune.
PIL-PILEAN
651. zenbakia
11
“Zubietako erraustegia ez da beharrezkoa”
N
afarroako Gobernuak, hondakinak murriztu eta gaikako bilketa %75era igotzea helburu duen hondakinen kudeaketa plan berria aurkeztu du. Ez dago argi, birziklaezintzat jotzen duten hondakinen gainerako %25arekin zer egin asmo duten. Erraustegia eta zabortegiak aipatzen dituzte. Erraustegia, eta ingurumena kaltetzen duten halako proiektu handien aurka eremu juridiko eta teknikotik lanean dihardu Sustrai Erakuntza Fundazioak. Egiten dutenaz, izan dituzten lorpenez, eta Zubietako errauskailuaz ariko da fundazioko kide Martin Zelaia, ostiral honetan 18:30ean Potxoenean. NOAUA! Nafarroako hondakinen plan berrian, errausketa alboratu dutela esan dezakegu? Martin Zelaia: Hor dago koxka. Hondakinen %25 ezin dela birziklatu, eta guztia zabortegira edo %10a erraustera eta gainerakoa zabortegira joan behar lukeela diote. Bi eskenatoki horien artean erabaki behar dela. Guk uste dugu ezin dela erraustu ezer, baina horretarako, %25 hori murriztu behar dela uste dugu. Plana aldatu behar da, baina ez bakarrik bi eskenatokion artean erabaki– tzeko. Ehuneko hori murriztu eta nola kudeatu erabakitzeko.
“Toki askotan ikusi dugu zenbat birziklatu dezakegun eta zer gutxi dagoen errausteko”
Martin Zelaiak hitzaldia eskainiko du ostiral honetan Potxoenean, 18:30ean hasita. Erraustegia Erabakia herri plataformak antolatu du.
MARTIN ZELAIA “Borroka hauek bai arlo juridiko-teknikotik bai arlo popularrean ere, islatu eta bultzatu behar dira. Leku guztietan” N. Are gehiago, ehuneko hori murrizten duten esperientziak badirela jakinda. M. Z. Badaude bideak, eta horretan saiatu beharra dago. Bestalde, erraustu beharreko zatia, Nafarroatik kanpora bidaliko litzatekeela diote. Horrek zer esan nahi du, Gipuzkoako erraustegira eramango dela zati hori? N. Argitu beharreko kontuak dira hauek. Nola baloratzen duzue plan osoa?
M. Z. Forma aldetik asko aldatu da oraingo Gobernua. Plan itxi bat aurkeztu beharrean, hainbat eskenatoki aurreikusten dituena aurkeztu du. Hainbat bilera egin dira eta parte hartu dugu. Oraindik ere ez dago erabat itxia eta bileretan parte hartzen segiko dugu. Hori bai aldaketa dela. Lehengo gobernuak ez ziren horrelakoak. Bestetik, berrikuntzak daude. Europatik datorren ekonomia zirkularrari loturiko araudia planean sartuta dago, edo hori diote behintzat. Positiboa da hori. Baina bestalde, gaikako bilketaren ehunekoetan ez dira hain zorrotzak, zorrotzagoak izan behar dute. Gehiago birziklatzen saiatu behar dute. Errausketaren eskenatoki hori guretzat ez da batere zuzena.
“Nafarroan zenbait lorpen izan ditugu” NOAUA! Hau guztia zabalago Potxoeneko hitzaldian azalduko duzue ezta? Martin Zelaia. Bai. Hitzaldia hiru ataletan banatuko dugu. Lehenik, Sustrai Erakuntza aurkeztuko dugu. Bigarrenik, hitz egingo dugu nola lortu genuen lehengo Nafarroako hondakinen plana bertan behera uztea. Plan hark Tafalla aldean errauskailu handi bat aurreikusten zuen. Nahiz eta gero esan ezin zutela egin, guk jarria genuen salaketa bat auzitegietan.
Azkenean bai Nafarroako eta Madrileko auzitegiek arrazoia eman ziguten. Bertan behera geratu zen. Horregatik ari dira orain plan berria egiten. Olaztiko Rezola zementu enpresak ere hondakinak errausteko baimena eskatua zuen. Salaketa jarri genuen. Nafarroako Gobernuak esana du ezin dela erraustu, iraungi zaiela eskatua zuten baimena. N. Herritarrek zergatik joan behar dute zuen hitzaldira?
M. Z. Nafarroan zenbait lorpen izan ditugu. Lehengo hondakinen plana guk utziarazi genuen bertan behera. Berrian jada errausketa ez da hainbeste bultzatzen. Lehen dena erraustu behar zen, eta orain %10a. Borroka hauek bai arlo juridiko-teknikotik bai arlo popularrean islatu eta bultzatu behar dira, leku guztietan. Nafarroatik kanpo beste herrialdeetan gure antzekoak diren beste talde batzuk sortzea proposatzen dugu.
NOAUA! Zuen lan eremutik, zer erantzun eman diezaiokegu Zubietan eraiki eta herritarrek nahi ez duten erraustegiari? Martin Zelaia. Argi dago proiektu hau ez dela behar, eta ezin dela egin. Herri eta Mankomunitate askotan ikusi dugu zenbat birziklatu dezakegun eta zer gutxi dagoen errausteko. Bestetik, ikusi dugu baita errausketak nola kutsatzen duen eta hori ezin dugu onartu. Orain kezka– tzen gaituena da, Nafarroako hondakinen planak jasotzen duela, bertako hondakinak Nafarroatik kanpo erraustu daitezkeela. Nafarroatik kanpoko erraustegia, ezer ez dakigun arren, Gipuzkoako errauskailua izan daiteke. Halakorik ez dugu onartuko noski.
Mobilizazio jendetsua Andoainen Ondoko irudian, erraustegiaren aurka eta osasunaren alde, Andoaingo Ipar Haizea herri plataformak udalerri berean larunbaterako deitu zuen manifestazioko irudia duzue. Jendetza batu zuen, herriko, eskualdeko nahiz Gipuzkoako denetariko eragileen atxikimendua jaso zuen mobilizazioak. Gogoan izan, eskualdeko errausketaren aurkako bilguneen artean, Usurbilgo Erraustegia Erabakia plataformak, Zubietako Herri Batzarrak eta Zubieta Lantzenek bat egin zutela manifestazioarekin.
Herritar asko izan ziren aurreko larunbatean Andoainen.
12
PIL-PILEAN IZERDI-PATSETAN
2016ko martxoaren 18an
Oiardo Kiroldegiko boulderra, erabilgarri
P
rest eta erabiltzeko moduan da jada, Oiardo Kiroldegiko bulder berria. Kirol pistara igotzeko dagoen arrapalaren azpian, futbol zelaiaren alboan kokatua dago. Eskalatzeko berde argi eta more koloreko eremu bana du. Zailtasun mailaren arabera dago antolatua gunea. Berde gunetik, zonalde morera zailtzen doa eskalatu beharreko altuera. Aipatu, more koloreko zonaldeko zati gehienak berrerabili egin dituzte. Garai batean Kiroldegiko pistan zegoen “rokodromo” gunekoak ditugu. Garbitu eta txukundu egin dituzte. Boulder berriarekin, Usurbilgo Udalak kirol eskaintzaren dibertsifikazioa sustatzeko apustua berretsi nahi du. Egitasmoak bere bidea egin du gaur arte. Lehenbizi, gunea babesteko lanak egin zituzten. Gune itxia baina ongi aireztatua izango dute eskalatzaileek. Eta gero egokitu dute boulderra. Prozesu honetan zehar, egitasmoa aurkeztu eta ekarpenak jasotzeko bilerak ere egin dituzte. Tartean, hogeitik gora erabiltzaile erakarri zituen saioa.
Boulderra erabiltzeko araudia n Boulderreko giltzak harreran eskatu behar dira. Amaitutakoan harrerara itzuli behar dira. n Instalazioa erabiltzeko, gomendagarria da federazioaren
Zailtasun mailaren arabera dago antolatuta gunea.
ARAUDIA MARTXAN “Gunea erabiltzeko gutxieneko adina 16 urte da. Gazteagoak ere, adinez nagusia den arduradun batekin edo baimenduta, erabili ahal izango dute”
lizentzia edukitzea. n Gunea erabiltzeko gutxieneko adina, 16 urte da. Gazteagoak ere, adinez nagusia den arduradun batekin edo baimenduta, erabili ahal izango dute. n Nahitaezkoa da, kalekoak ez diren oinetakoekin edo es-
kalatzeko oinetakoak erabil– tzea. n Ezin da heldulekuak manipulatu edo lekuz aldatu. Hala nahi izanez gero, instalazioaren arduradunen baimena beharko da. n Boulderreko elementuren bat egoera txarrean badago edo akatsen bat duela ikusiz gero, arduraduna jakinaren gainean jarri behar da. n Gunea garbi eta txukun mantentzea mesedegarria da denontzat, gauzak bere lekuan utzi. n Ezin da magnesio-hautsa erabili. n Erabiltzaile bakoitzeko txanda 5 minutukoa izango da.
Zubieta nagusi, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketako finaletan Gipuzkoako Joko Garbi Txapelketako finalak jokatu ziren larunbat arratsaldean Oiartzungo Madalensoro frontoian. Jubenil eta nagusien mailan lehiatu ziren 4 taldeetatik 3 zubietarrak genituen. Eta horietatik bik txapeldun amaitu zuten. Zorionak!
Jubeniletan Unai Azpiroz-Txomin Bordagarai bikotea lehiatu zen. Eta nagusietan, Josu Aizpurua-Ander Iruretagoiena eta Joseba Aizpurua-Antton Arrillaga bikoteak.
PIL-PILEAN PUBLIERREPORTAJEA
651. zenbakia
13
Enobus-arekin, Arabako Errioxaren bihotzeraino
2
010ean abiatu zen Enobus zerbitzua. Arabako Errioxa hobeto ezagu– tzeko aukera paregabea eskaintzen du. “Herri txikietan geldialdiak egiten ditugu eta upategi batetik bestera paisaiaren, lurraldearen eta bertako historiaren berri ematen dugu”, Gentzane Lopez Enobuseko gidak azaldu digunez. NOAUA! Sei urte bete ditu Enobusak. Arrakasta izan duen seinale, ezta? Gentzane Lopez, Enobus. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak sustatzen du zerbitzu hau. Elkarte apala da, ez ditu beste erakunde batzuk dituzten baliabideak, baina gutxinaka ari gara bidea egiten. Denbora honetan, Enobusarekin ibilbide bat egin duten askok errepikatu egin dute. Eta gutxinaka jende gehiagorengana iristen ari gara. N. Ahoz ahokoa bere lana egiten ari da, beraz. G. L. Hala da. Eta argi dago hori dela egitasmo bat sustatzeko modurik eraginkorrena. N. Arabako Errioxaren bihotzeraino iristeko modu zuzenena al da?
Eskualdearen xarma ezagutzeko aukera paregabea
Enobus zerbitzua Laguardiatik abiatzen da eta eskualdeko herrixkak eta upategi ezberdinak ezagutzeko aukera eskaintzen du.
ARDOAREN IBILBIDEAN “Enobusarekin ibilbidea egin duten askok errepikatu egin dute. Gutxinaka jende gehiagorengana iristen ari gara”
tegi handietara ere eramaten ditugu bisitariak. Herri txikietan geldialdiak egiten ditugu eta upategi batetik bestera paisaiaren, lurraldearen eta bertako historiaren berri ematen dugu. Eskualdeko baliabideak erakusten ditugu.
G. L. Askorentzat ardoa da elementu erakargarriena, baina gu saiatzen gara ardoaz gain beste elementu guztiak ere sustatzen. Eta ibilbidean zehar, eskualde osoaren berri ematen saiatzen gara. Enobusarekin era ezberdineko bodegetara joaten gara. Batzuk oso txikiak dira, familiartekoak. Baina bodega edo upa-
N. Beti ibilbide berbera egiten al du Enobusak? G. L. Ez. Normalean, irteera bakoitzean ibilbide ezberdin bat egiten dugu. Esperientzia errepikatu nahi duenak, ezberdina den zerbait topatu dezan. Horregatik urte osoko egitaraua osatzen dugu eta horrela bisitari bakoitzak nahi duen ibilbidea aukeratu dezake.
NOAUA! Artea, gastronomia, aisialdia... Asko dira Arabak dituen erakargarritasunak. Gentzane Lopez, Enobus. Hori da. Arteari dagokionez, estilo ezberdinetako elizak ditugu Laguardiako eskualdean. Eta baita dolmenak ere. Gainera, gauzak egiteko modu bat mantendu da hemen. Olioaren ekoiz– penerako dolareak ditugu, ardoa ekoizteko era bat... Ibilbidean zehar, eskualde honetako biztanleek era honetako tradizioei dieten errespetua helarazten saia– tzen gara. Hori dena ezagutzeko aukera dugu Enobusaren bitartez.
Estilo ezberdineko elizak, dolmenak... Harribitxi asko ditu bere baitan.
“Aste Santurako bi ibilbide prestatu ditugu” NOAUA! Aste Santuan Enobusaz gozatu nahi duenak, zer egin beharko luke? Gentzane Lopez, Enobus. Bi ibilbide hauek zehaztu ditugu: Martxoaren 25ean ostirala, Pascual Berganzo bodega edo upategi txikia bisitatuko dugu, Samaniego herrian. Eta ondoren, Solar de Samaniegora
joango gara. Upategi handiagoa da hau. Eskualdean diren upeltegi ezberdinen eta lan egiteko filosofia ezberdinen berri izan dezaten. Martxoaren 26an larunbata, Ondalan bodega bisitatuko dugu, Oionen. Eta Lantziego herrian Olibaren Azoka ospatuko dela aprobetxuz, bertako
dolare tradizionala ezagutuko dugu. Goiz partean bisita gidatu horiek egiten ditugu, eta eguerdi partean Laguardiara edota Labastidara eramaten ditugu. Arratsaldeko 18:30ak arte libre dira, nahi duten tokian bazkaldu eta arratsaldeaz gozatzeko.
Informazio gehiago: www.euskaditurismo.eus - www.viajesporeuskadi.es
Enobus-ean ibiltzeko erreserba egin behar da aldez aurretik.
14
PIL-PILEANTXIKIA KONTZEJU
2016ko martxoaren 18an
Ur zikinen kolektorea martxan
Aginagako zatiak 3.480 metro ditu, Santueneko zatiak 639 metro, Zumartegi industriagunetik Zubietako Aliri pareraino doanak 2.936 metro eta handik Michelin pareraino heltzen den zatiak, 770 metro.
Z
ubieta, Aginaga eta Usurbil zeharkatzen duen errioarentzako albiste ezinhobea. Oriak biziki eskertuko duen berria. Urte asko behar izan dituzte baina amaitu dira, udalerri honetako ur zikinak Loiolako araztegira bideratzeko lanak. Orain arte errioan amaitzen zuten ur zikinak, aurreran– tzean Donostiako araztegian bilduko dituzte. Eraikita eta jada lanean, martxan den kolektore batek garraiatuko ditu ur zikinok Loiolara. Usurbilen sortzen ditugun ia ur zikin guztiak. Añarbek ezagutzera emandako 2015eko datuaren arabera, 620.000 metro ur kubiko sortu genituen iaz udalerri honetan. Kolektore berriak, kopuru horretatik 550.000 metro kubiko inguru bildu eta garraiatuko ditu Loiolako araztegira. Argi denez, ez
AURRERAPAUSOA “Orain arte errioan amaitzen zuten ur zikinak, aurrerantzean Loiolako araztegian bilduko dira. Eraikita eta jada lanean, martxan den kolektore batek garraiatuko ditu ur zikinok Loiolara” guztiak beraz. Zenbait zonaldeetako ur zikinak oraindik kolektore honetara bildu gabe segiko dute. Usurbilgo Udaletik berri eman digutenez, Aginaga eta Zubietako zenbait zati kolektore honetatik kanpo geratuko dira. Zubietakoak aurten kolektorera lotuta geratuko omen dira, zenbait baserri inguru izan ezik.
Erronka, falta diren eremuak kolektorera lotzea Eraiki den kolektorea, luzea dugu. Honatx Udalak eman diz– kigun zenbait datu: Aginagako zatiak 3.480 metro ditu, Santueneko zatiak 639 metro, Zumartegi industriagunetik Zubietako Aliri pareraino doanak 2.936 metro eta handik Michelin pareraino heltzen den zatiak, 770 metro. Martxan den arren, egunotan inauguratuko duten kolektorearen lanek luze jo dute. 2001. urtean erabaki zuen estatu mailako konfederazioak kolek– tore hau eraikitzea, Europatik errioak garbi mantentzeko datozen aginduei erantzunez. Baina lanak bideratu behar zituztenen diru faltak edota estatu mailatik izandako 3 milioi euroko murrizketak lanak atzerarazi ditu. 2013-14 urte artean ere geldiune bat ere izan omen
zen. Lanak aurreko udazkenean amaitu zituzten. Probaldi batean egon da duela gutxira arte, eta orain, martxan da jada. Estatu mailako konfederazioa arduratu da lan hauetaz. Urteotan ordea, Usurbilgo Udalak lanon gertuko jarraipena egin du, bereziki Atallu bueltan edota “Santueneko lanen gainean egon gara” adierazi digute.
Atallu indutrialdeko eta Txokoaldeko lanak, egiteke Baina bada oraindik zer egina, Udaletik ohartarazi digunetez. Atalluko baratzen ingurutik industriaguneko ur zikinak pasatzen direnez, hori saneatu eta garbitzeko asmoa dute. Eta lehen aipatu moduan, kolektorearekin bat egiteko falta diren zonaldeetako lanak egiteke daude; Txokoalde inguruan esaterako.
PIL-PILEAN
651. zenbakia
15
Lartzandietako zaldi bat, Dubaiko txapelketan
S
asoi betean da eta inoiz pentsatuko ez zuen milaka kilometroetako bidaia egin berri du. Lartzandietako ondoko irudiko zaldiaz ari gara. 8/9 urte ditu. Dubain da honez gero, larunbat honetan ospatuko den 140 kilometroko lasterketan parte hartzeko prest. Zaldi gainean, Errusiako selekzioko kide bat izango du. Txapelketa honek eskatzen duen maila emateko moduko edo profil horretarako zaldirik ez omen zuten antza eta “guri gonbidatu gaituzte harantz joateko zaldiarekin”, adierazi dio aldizkari honi Iñigo Huegunek. Larunbat honetan, 140 kilometroko iraupen lasterketan hartuko du parte.
Hain zuzen, ondoko argazkia Lartzandietako zaldiak lehenbizi Belgikara eta handik hegazkinez Dubaiko bidea hartu aurretik, Zubietako hipodromoan egin zuen azken entrenamendu saioan ateratakoa da. Beharko prestatu, Huegunek aditzera eman digunez, Dubaiko txapel– ketako lurzorua hemengoaren “berdintsua izango da baina giroak ez du zerikusirik. Bero egingo du. Esaten dutenez, Europatik joandako zaldiek urtebete behar dute han egokitzeko. Beste baldintza batzuetan lasterka egin behar dute. Nahiz eta fisikoki prestatua egon, mental-
ki zaldi bat desertuan jarri eta aurrerantz segitzeko, egokitu beharra du. Geure kasuan, egokitzapen hori, ahal den neurrian, hipodromoan eman diogu”.
Adin egokian Ibilbide luzea egina du jada zaldi honek eta ondo prestatua dago. Euskal Herria zonalde menditsua izanik, inguru honek oso ezaugarri honak ditu horretarako. “Hemen zaldiak fisikoki oso indartsuak jartzen dira”, adierazi digu Huegunek. Prestaketa “ia lan guztiak ondo egin ditu”, Lar Zaldiak-eko ja-
bearen esanetan. Sasoi betean da, adin egokian, gazteetan hasitako txapelketak ere ondo paseak, sailkapenean gorantz ondo egin du eta “orain, goi mailara gerturatzen” ari da eta Huegunen esanetan, “hemendik aurrera izango ditu beste lauzpabost urte onak, kirol mailarik altuena emateko”.
“Plaza” garrantzitsua Dubaiko txapelketan erakustaldia egiteko aukera izango du, eta ez du ikuslerik faltako. Tartean izango dira begiraleak ere. “Goiko maila horretan
plaza on batera azaltzean, begirale edo erosleak hor egoten dira”, azaldu digu usurbildarrak. Dubaikoa bezalako aukerak gutxi izango dituztela eta, larunbatekoa “plaza” polita izan daitekeela dio, salmentarako esaterako. “Zaldiekin gabiltzanok, eta neure kasuan bizibide den honetatik, zaldi bat bere adinera iritsi eta kirol munduan gaudenean, baloratu behar da, zerorrek jarraitu lan egiten edo beste bati utzi gozatzen zuk egin duzun lanaz”, dio Huegunek. Ia larunbateko txapelketak zer ematen duen.
Zumarteko abesbatzako gazteak, Haur Koruen Tailerrean Haur Koruen X. Tailerra ospatu da Hondarribian eta Zumarteko abesbatzako kideak bertan egon dira. “Koru-errepertorio erakargarria, indarrez betea eta oso dibertigarria landu dute”, Zumartetik aditzera eman dutenez. Amaia Aldalur eta Junkal Guerrero zuzendarien esanetara aritu ziren. Interpretazio tailer bat ere egin zuten Aitor Gabilondorekin. Azken egunean kontzertua eskaini zuten Kaputxinoen elizan: “kontzertu bikaina eskaini zuten ikasle guztiak eta lanean jarraitzeko gogoz daude”.
Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatu duen tailer batean aritu dira Zumarteko ikasle hauek.
16
HERRIKO TALDEAK PIL-PILEAN
2016ko martxoaren 18an
2017ko herri galdeketarako bidea argitzen
I
lunpea argitu zuten. Martxoaren 11ko iluntzea, herritarrek aireraturiko desio eta borondatedun kriseiluek. Usurbilgo Gure Esku Dagok sute arriskuagatik, abenduaren 31n bertan behera utzi zuen “Borondateen Kriseiluak” ekitaldian izan zen. Mikel Laboa plazan jarri zuten lehen hi– tzordua. Kriseiluak jaurti nahi zituzten herritarrak biltzeko gunean. Trikitilariek giroturiko kalejiran abiatu ziren handik, Udarregi Ikastola pareko zelaira. Gero, taldetan, elkarlanean kriseiluak prestatu eta suarekin argitu zituztenean etorri zen ekitaldiko une zirraragarriena. Kriseiluak aireratu, herritarren desio, amets, borondate eta erabakiak ilunpetik atera eta zerua argitu zuten unea. Irudiak eta bideoak: www.noaua. eus atarian.
“Erabakiaren bidea lantzen jarraitu nahi dugu” Ospatu berri den “Borondateen Kriseiluak” ekitaldia, datorrenaren aurrerapen bat baino ez da izan. “Erabakiaren bidea lantzen jarraitu nahi dugu”, zioten Usurbilgo Gure Esku Dago lan taldeko kideek, martxoaren 11ko ekitaldi hasieran. Kriseiluak aireratu baino lehen, erronka handi askoa aurkeztu zieten bertaratu zirenei. Duela aste batzuk iragarri zuten moduan, herritarrek hitza hartuko dute datorren urtean; 2017. urtean herri galdeketa
Maiatza edo ekaina aldera iragarri dute hurrengo hitzordua. Ordura arte, jakin dezazuen, ostiral arratsaldero biltzen segiko du Gure Esku Dagok Potxoenean. “Etorri gurekin lanera, gonbidatuak zaudete!”
GALDEKETARI BEGIRA “Herri galdeketa aurrera eramateko lan talde anitza beharko dugu. Ongi etorriak izango zarete” egingo da Usurbilen. Hitzordu handi hau presta–
tzeko, herritarren laguntza behar du erabakitze eskubidearen aldeko bilguneak. Auzolanean landu nahi baitute galdeketa. “Hainbat batzorde osatu beharko dira elkarte bat sortzeko, galdera pentsatzeko, auzoz auzo, taldez talde eztabaida pizteko. Eta hori egiteko lan talde anitza beharko dugu. Ongi etorriak izango zarete”, adierazi
zuten “Borondateen Kriseiluak” ekitaldian. Maiatza edo ekaina aldera iragarri dute hurrengo hitzordua. Ordura arte, jakin dezazuen, ostiral arratsaldero biltzen segiko du Gure Esku Dagok Potxoenean. “Etorri gurekin lanera, gonbidatuak zaudete!”, luzatzen diete gonbita herritarrei.
HERRIKOPIL-PILEAN TALDEAK
651. zenbakia
Manuel Lekuona Saria, Joan Mari Torrealdairentzat
E
usko Ikaskuntzaren aurtengo Manuel Lekuona Saria, Joan Mari Torrealdairi eman diote, bizi osoan euskara eta euskal kulturaren alde eginiko lan handiagatik. Sari emate ekitaldia, larunbatean ospatu zen Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Eusko Ikaskuntzako lehendakari Iñaki Dorronsororen eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren, Markel Olanoren eskutik jaso zuen Torrealdaik, Remigio Mendiburuk landutako oroigarria. Gizarteari eginiko ekarpen
Landaberriren 50. urtemuga Aurten 50 urte beteko ditu Landaberrik. Urteurren ekitaldiak prestatzeko, batzorde bat jarri da martxan. Otsailaren 25erako bilera irekia deitu zuten ekarpenak jaso– tzeko. Baina proposamenak egin daitezke oraindik eta horretarako email helbide bat zabaldu dute: landaberri50@gmail.com Bertara helarazi ditzakezue proposamenak.
Lelo eta logo bila Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakari eta Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren eskutik jaso zuen saria.
erreferente eta eredugarria nabarmendu nahi izan du
epaimahaiak, sari hau ematerakoan.
Tipi-Tapako sarituetako bat agertu da
Errigorakoak, esker onez: “Ederra egin dugu!”
Sagarrondotik Sagardora ikastaroa
Jurgi Fuentes dugu, igandean ospatu zen Tipi-Tapako zozketako sarituetako bat. 4.943 zenbakiari esker, Hurbilago Elkarteko saltokietan xahutu ahalko duen 150 euroko erosketa balea tokatu zaio. Bigarren saria, 2 lagunen– tzako otordua, 4.958 zenbakidunari egokitu zaio. Hurrengo Tipi-Tapa, apirilaren 10ean izango da.
NOAUA! Kultur Elkartean eta Udarregi Ikastolan jaso diren eskaerez gain, Internet bidez egin dituzuenak batuta, azkenean guztira 121 bidoi, Nafarroa hegoaldean ekoitzitako 605 litro oliba olio saldu dira Usurbilen. Harrera ezin arrakastatsuagoa izan du ekimenak. Pentsa, iaz 65 bidoi saldu ziren Usurbilen. Eta orotara, 75.000 litro olio banatu dira Euskal Herriko txoko ezberdinetan.
Irailera arte luzatuko da ikastaroa. Saio teorikoak Potxoenean, 9:00etatik 13:00erara.
Jurgi Fuentes, zenbaki sarituarekin.
17
Maiatzean, kontserbak Errigoraren hurrengo kanpaina maiatzaren 12tik 24ra izango dugu; kontserba loteena. Aurrerago emango dituzte kanpaina honetako xehetasunak.
Martxoak 19, larunbata “Garbitasuna sagardoaren kalitatearen lagun”. Bideratzailea: Egoitz Zapiain. Apirilak 30, larunbata: “Landareen bizimodua. Ilargiaren eragina”. Bideratzaileak: Xabier Akizu eta Jakoba Errekondo. n Informazio gehiagorako eta izen emateko: 943 361 114 alkartasuna@usurbil.com alkartasuna.eus n Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba.
Martxoaren 16a baino lehen, marrazki, irudi eta testuak bidali. Lehen aipaturiko helbidera, eta bestela ikastetxean utzi.
KzGuneko apirileko saioak Datozen jai egunotan itxita egongo da KzGunea, martxoaren 23tik 30era. Gainerako egunetan arratsaldez zabalduko dute, 16:00-20:00 artean. Eta apirilean, goizez, 09:00-13:00 artean. Segidan, hurrengo hilabeterako aurreikusi dituzten ikastaroen berri: -Apirilak 4-15, 09:00-11:00: Ofimatika tresnak. LibreOffice. -Apirilak 18-29, 09:00-11:00: Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi. Informazio gehiago: 943 023 684 / tutor.usurbil@kzgunea.net edo kzgunea.eus
18
PIL-PILEAN IZERDI-PATSETAN
2016ko martxoaren 18an
Jubenil neskak, Euskadiko Txapelketako azken fasean
U
surbil K.E.-etik berri eman diguten moduan, “bigarren fasean partida bat ere galdu gabe”, Euskadiko Txapeketako lau onenen artean sailkatu da jubenil nesken taldea. Amaiera fasea jokatzeko hain zuzen. Sektorea, apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan izango dute Ermuan. Errotabarri (Ermua), Aiala ZKE (Zarautz) eta GF Zuazo (Barakaldo) izango dituzte aurkari. Lehen bi postuetan amai– tzen duten taldeek, Espainiako txapelketarako sailkatuko dira. Honatx orain arte jokaturiko neurketan ostean, nola geratu den sailkapena: 1-Errotabarri. 2-Usurbil K.E. 3-Bera Bera 4-Basauri
Mikel Alzaga, hautatzaile-laguntzaile Jubenil nesken taldeko entrenatzailea, Gipuzkoako eta
Martxoak 19, larunbata n 15:30 Gipuzkoako infantil nesken selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako Bidebieta Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko Aitana Davila jokalaria deitu dute hitzordura.
Martxoak 20, igandea
Amaiera fasea jokatzeko sailkatu dira. Apirilaren 8, 9 eta 10eko asteburuan Ermuan jokatu beharko dute.
Euskadiko kadete nesken selekzioetako hautatzaile-lagun– tzailea izendatu dute, Usurbil K.E.-etik berri eman dutenez.
nesken antzera, apirilaren 8ko asteburuan fase amaierako sektorea jokatuko zuten.
Kadete mutilak, sektorerako sailkatzear
Estitxu Berasategi, jubenil nesken Espainiako Selekziora
Hala egon dira. Asteburuan ordea, 33-30 galdu zuten Erein– tzaren aurka. Neurketa hau irabazi izan balute, Euskadiko 4 talde onenen artean sailkatuak egongo ziren eta jubenil
Aipatu eskubaloi selekzioak, martxoaren 18tik 23ra Guadalajaran egingo duen kontzentrazioan parte hartzera deitu dute Estitxu Berasategi Eizagirre, Usurbil K.E.-ko jokalaria.
Euskara sustatzeko topaketa egin zuten Zubietan Euskara sustatzeko topaketa ospatu zuten Aginaga, Zubieta, Igeldo eta Ereñozuko Eskola Txikiek Zubietan, pasa den martxoaren 10ean. Dantzak, antzerkia eta jolasen bueltan primerako egun pasa izan zuten ikasleek eta hezitzaileek.
Eskubaloia, selekzioa
n 10:00 Gipuzkoako infantil mutilen selekzioaren entrenamendu saioa, Donostiako La Salle Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko kide Julen Lejardi eta Eneko Furundarena deitu dituzte hitzordura. n 10:30 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Zumarragako Ispilla Kiroldegian: Usurbil K.E.-ko jokalari Jokin Azpeitia deitu dute hitzordura.
Hondarribiko Eskubaloi Txapelketa Martxoak 27, igandea Martxoaren 27an ospatuko da. “Txapelketa horretan Txingudi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako selekzioek hartuko dute parte”, berri eman dute Usurbil K.E.-tik. Tartean herriko eskubaloi jokalariek. Hitzordu horri begirako azken prestakuntza saioak izango dituzte asteburu honetan, infantil neska-mutilen selekzioek.
Erroizpe elkarteko bazkideen batzarra
Aginaga, Zubieta, Igeldo eta Ereñozuko ikasleak batu ziren Zubietan.
Apirilaren 17rako antolatu dute Txokoaldeko elkartean, urteroko bazkideen batzar nagusia. Lehen deialdia, goizeko 10:00etan, bigarrena 10:30ean.
IZERDIPIL-PILEAN PATSETAN
651. zenbakia
Mendizaleontzako deialdi ugari
K
Futbola Haranen
Martxoak 19, larunbata n 11:00 Kadeteak: Usurbil F.T.-Internacional C.D. “B” n 15:30 Preferenteak: Usurbil F.T.-Zumaiako F.T. n 17:45 Jubenilak: Usurbil F.T.-Urki C.D. “B”
irol pixka bat eginez, egunpasa eder bat egiteko aukera polita izango da martxoaren 24an. 30 urte baino gehiago daramatza usurbildar talde batek, inguruetako herrietako beste hainbat lagunekin batera, Arantzazuko ibilaldia egiten. Bidean egin ohi dituzte eguneko otorduak eta iluntzean itzuli ohi dira autobusez. Txangorako aurrez eman behar da izena. Honatx aurtengo ibilaldiko zehaztasunak: n Martxoak 24, osteguna. n Irteera: 05:00etan Mikel Laboa plazatik. n Amaiera: 19:00ak aldera Arantzazun. Itzulera autobusez. 21:00ak alderako Usurbilen. n Ibilbidea: Usurbil-Zela-
19
Eskubaloia
Kiroldegian
Martxoak 19, larunbata
Ostegun Santuan, Usurbil-Arantzazu ibilbidea osatuko dute, 63 kilometro guztira. Partehartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik.
tun-Santa Ageda-Mandubia (hemen salda eta ardo pixka bat) -Santa Marina (40 km, hemen autobusa egongo da) Legazpia (hemen bazkaltzeko entsalada, xerra eta sagardoa) -Arantzazu (63 km hemen izardiak kendu eta merienda
eder bat nahiko sagardorekin). n Prezioa: 50 euro, hamaiketakoa, bazkaria, askaria eta autobusa. n Izen ematea: 600 669 279 (Joxemiel Otaegi). n Antolatzaileak: herritar talde bat.
Irailaren 9, 10 eta 11n, Andatzakoekin batera Ordesara joateko aukera
n 09:30 Alebin mutilak, Burun– tzaldea: Udarregi 5C-Urnieta 5A n 09:30 Alebin mutilak, Burun– tzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5C n 10:30 Alebin mutilak, Burun– tzaldea: Udarregi 6B-Urnieta 6C n 10:30 Alebin mutilak, Burun– tzaldea: Udarregi 6C-Udarregi 6A n 11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Aiala C ZKE n 12:45 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Amenabar C ZKE n 16:00 Alebin mutilak, Errendimendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasuna n 17:00 Alebin neskak, Errendimendua (lagunartekoa): Usurbil K.E.-Anaitasuna n 18:30 Senior mutilak, 1. Nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Anaitasuna
Martxoak 20, igandea n 12:00 Alebin neskak, Errendimendua, Gipuzkoako Txapelketa: Usurbil K.E.-Zarautz A ZKE
Udaberri txapelketako finalera sailkatu da Pagazpe
Eguraldi ederrak lagunduta, ibilbide paregabeaz gozatu zuten aurreko igandean, Hondarribia aldean: “ibilaldian 24 partaide izan gara”. Gainontzeko argazkiak www.andatza.com web orriko ‘Argazkiak’ atalean dituzue ikusgai.
n Ordesara asteburupasa: Monte Perdido eta Tozal de Mallo. Gorizeko aterpean eta Torlako Refugio Lucien Briet-en ostatua. n Izen ematea, martxoaren 16ra arte. 20 euroko ordainketa egin, kontu zenbakiotako batean:
Rural Kutxa: 3008 0259 1630 0543 0321 Kutxabank: 2095 5069 0710 6848 9805
n Izena emateko zerrenda errespetatuko da, plazak bete arte. Lehentasuna Andatza M.K.T.-ko bazkideek dute. n Andatza M.K.T-k antolatzen dituen irteeretan parte hartze-
ko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguru txartela indarrean edukitzea. n Federatu gabe dagoenari tramitea egingo zaio, hala nahi badu. n Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Gipuzkoako Federazioak antolatzen du Udaberri Txapel– keta. Pagazpe izan da finalera iritsi den taldeetako bat. Xabier Errasti - Haritz Urdanpilleta bikoteak pala gomako 1. mailako finala jokatuko du. Aurkaria Loiolatarra taldea izango da, eta bertan usurbildar batek jokatzen du: Imanol Zumeta. Martxoak 18 ostirala Aginagan, 20:00etan Paleta goma gizonezkoak
n 2. maila DANOK BAT - SORALUZE 1 n 1. maila LOIOLATARRA - PAGAZPE (Errasti - Urdanpilleta)
20
GAZI, GOZO, GEZA
ETXEBIZITZA Salgai Pisua salgai Munalurran, guztiz berritua, 60 metro, 140.000 euro. Tl: 636393237 Etxebizitza salgai Santuenea 21ean. 69 m2. Sukalde jangela, komuna, egongela eta bi logela. Hiriko gasa. Eguzkitsua. Dena kanporaldea. Prezioa 150.000 euro. Ramón 615149900. Pisua salgai Santuenean. 2 logela, egongela, sukaldea, komuna, aluminiozko leihoak, berogailua etxe guztian eta hiriko gasa. 15 metro koadroko baju bat ere bai. 95.000 euro. 659 460 979 Askatasuna plaza aldera ematen duen etxebizitza eta garaje marra salgai Kaxkoan. 3. solairua. 80 metro koadro, 3 logela, 2 komun, sukaldea, jantokia, egongela eta 24 metro koadro trasteroa. 269.000. 943 916 834. Pisu bat salgai. 90 metro karratu. 3 logela, 2 bainugela, jan-egongela eta sukaldea jantokia aparte duela. 605 707 642. Atikoa Zubietan, 110m2 erabilgarri. 2008an guztiz berritua, teilatuaren estruktura ere. 3 logela handi, 2 komun, 30 m2-ko egongela. Haize egokitua. 225.000. 669781959 Julen 2 gela, komuna, sukaldea eta sala dituen etxe bat erosiko nuke. Gehienez 90.000 euro. 689 58 39 21. Bi gelako etxebizitza salgai. Komuna, hall, sukaldea. Eguzkitsua. 3. pisua igogailuarekin Muna Lurra kalean. 175.000 euro (620826891). Etxe txiki eta merke bat erosi nahi nuke. Edo alokairu baxuko bat hartuko nuke. 615 758 476. Etxea salgai (Kutxa gainean). 3 logela, egongela, sukaldea, komuna, trastelekua. Dena kanpoaldera. 607 572 106 Etxebizitza eta garaje marra salgai Munalurran. 4. pisua. 2 gela, egongela, komuna eta sukaldea. 163.000 euro. Tel. 646 663 405. Pisu bat salgai Munalurran. Erreformatu berria. 690 15 36 31 (Ane) Pisua salgai Urdaiagan. Trenbi-
2016ko martxoaren 18an
OHARREI DAGOKIEN ARAUTEGIA Orri honetan agertzen diren oharrak doakoak dira. Telefonoz edo emailez helarazi daitezke: 943 360 321 / erredakzioa@noaua.eus Oharrak bidaltzeko azken eguna: astelehena, eguerdiko 12:00ak. Atal bakoitzaren goikaldean ipiniko ditugu berrienak. Oharra egokia ez dela erabakiko balitz, NOAUA!k ohar hori argitaratu gabe utziko luke. de-pasagunearen ondoan.. 56m2. Pisu baxua. Berritua. Sukalde irekia, esekilekua, egongela, 2 logela eta komuna. Komuna salbu gela guztiak ditu kanpora. 90.000 euro. . 646344847
Alokairuko pisu baten bila nabil. Tel: 620 708 265 / 686 143 7866 . Gela bat alokatzen dut Usurbilen. Emakume edo neska arduratsua izan behar du. Tel. 665 319 105.
Pisua salgai edo alokairuan Munalurran. 637 309 209.
Logela bat alokatzen dut. Per– tsona 1 edo 2rentzat. Prezio ona. 657 535 299.
Santuenean pisu bat salgai. Erreformatzeko, prezio onean, auke-. ra ezin hobea.Iñaki (665736896)
Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, nominarekin. 664885737.
Etxe bat salgai Munalurran. Dena kanpo aldera. 3 gela, sukaldea egongelarekin, komun bat, eta terraza bat armairu batekin eta dena itxita. Tel. 637 225 620.
Pisu baten bila nabil, txikia eta merkea. Txakurra daukat. 682 214 506.
Pisua salgai Kaxkoan. Pisu berria, lehen mailako materialekin egina. 608 227 462. Prezioa jaitsi dugu; orain, 36 milioi pezetatan
MOTORRA Salmenta, garajeak Hiru lokal, komertzio edo garaje moduan salgai Santuenean. 16, 18 eta 42 metro koadrokoak. Argitsuak. 671 547 567.
Etxea salgai Santuenea auzoan. 64 metro karratu. Dena kanpoaldera. Egoera ezin hobean. Merkea, 678 581 991. Alokairuan 3 logela dituen alokairuko pisu baten bila nabil, baino epe motz batean (urte 1) erosteko aukerarekin. Tel. 686 554 145. Ana. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen, 3 logelekin posible bada. 648 220 432. Alokairuko pisu baten bila nabil Usurbilen. Tel. 603 336 046. Pisu bat alokairuan Puntapax-en. 3 logela, egongela, sukaldea eta komuna. Duplex modukoa, oso oso berezi jarrita. 627 496 740. Carlos.
Emakume bat gela baten bila dabil partekatzeko 17:30-18:30 deitu (Marisol). 674463942
Baju komertzial bat salgai Erdiko kalean. 62 metro koadro, solairuarte batekin. 600 369 013 / 943 371 827 Garaje itxi bat salgai 36,30 metro koadro. 2 kotxerentzat edo garaje-trastero moduan. Errekatxiki-Puntapaxetik. 653380557. Oso argitsua den 70 metro karratuko lokal komertziala salgai Santuenea auzoan 671547567 Lokal komertzial bat salgai, 60 metro karratu. Erdigunean. Tel. . 679 732 489.
Pisu bat alokairuan Artzabalen. Beheko solairuan, terrazarekin eta oso egoera onean. Tel. 655 708 276.
Garaje itxi bila nabil. Motorra uzteko izango litzateke. 645720571
Pisu baten bila nabil, altzariekin eta gehienez 550 euro. 661 378 340.
Bi garaje saltzen dira. Batera edo binaka. 21 eta 25 me-
Zorionak Garazi! 17an jada 8 urte beteko dituzu! Muxu goxo bat Uxue, aita eta amaren partetik! Zorionak Ani eta Oxkar! Martxoaren 21 eta 28an zuen urtebetetzea izango da. Ondo pasa eta muxu potolo bat etxeko guztien partez..
Zorionak Mikel! Ondo ondo pasa zure urtebetetzean. Muxu pila bat etxekoen partetik. Eman egurra! Zorionak! Martxoaren 17an 11 urte. Zorionak eta muxu handi bat etxekoen partez.
tro koadokoak Santuenea 17. 615149900. Moto bat salgai, Kymco markakoa. People 125. 618 963 385. 2 Garaje (marra) salgai edo alokairuan. Biak batera edo aparte. Olarrondo inguruan. 607 333 966. LANPOSTUAK Lan eskaerak Neska bat lan bila dabil. Orduka edo interna moduan. Pertsona helduak edo umeak zaintzen eta garbiketan. Esperientzia eta erreferentziarekin. (Dokumentazioa egunean). Berehala lanean hasiko nintzateke. Tel. 632 797 416. Senar-emazte gazte bat, lan bila dabil, baserri batean. Interno moduan edo orduka. Esperientzia handia eta erreferentziekin. Tel. 631 916 262 / 631 882 360. Lan bila nabil. Pertsona helduak zaintzen edo beste lan batzuk egiteko. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 916 262. Lan bila nabil Usurbilen. Umeak edo pertsona helduak zaintzen. Esperientzia eta berehala lanean hasteko moduan. Tel. 631 882 360. Esperientzia zabala duen emakumea eskaintzen da haurrak zain–tzeko eta etxeko lanak egiteko. Edozein ordutan lan egiteko prest. 660 041 361 Lan bila nabil. Portalak edo etxeak garbitzen, umeak zaintzen... Tel. 688 889 214. Neska bat eskaintzen da etxea zaintzeko eta garbiketa lanak egiteko orduka. Disponibilitatea 9:00etatik 15:00tara. 629 110 310. Erizain laguntzaile nazionala eskaintzen da. Tituluekin eta esperientziarekin edozein lanetan. Batez ere pertsona helduak zaintzen. Tel. 622 925 562. Emakume euskalduna eskaintzen da, ume txikiak zaintzeko edo garbiketa lanak egiteko, goizez edo arratsaldez, abendutik aurrera. Oso arduratsua. 671 547 567. Saltzaile edo administratzaile moduan, lan egingo lukeen 31 urteko emakume bat naiz. Tel.
Zorionak Helene eta Marimar!! Martxoaren 15ean, zuen urtebetetzea izan da. Muxu asko eta urte borobila izan dezazuela biok.
675 703 163. Berta. Emakume bat eskaintzen da, goizez, 2 edo 3 orduz etxeko garbiketak egiteko. Tel. 620 625 823. Emakume bat eskaintzen da asteburutan pertsona helduak zain–tzeko. Tel 646 756 555. Neska gazte euskaldun bat haurrak arratsaldetan zaintzeko prest eskaintzen da. Esperientziaduna haurrak zaintzen eta udalekuetan. Tel. 661 626 500. (Maialen) Mutil gazte bat LH eta DBH-ko ikasleei klase partikularrak emateko eskaintzen da. Tel. 617 916 242. (Oinatz) Lan bila nabil. Edozein lan egingo nuke. Interna moduan ere bai. Umeak edo helduak zaintzen, garbiketa lanak egiten, jatetxeren batean harraskako garbiketak egiten, etab. Tel. 676 188 411 Pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke asteburutan. Esperientziarekin. 657 708 895. Pertsona bat eskaintzen da propaganda edo gutunak banatzeko. Tel. 943 364 527. Mutil bat eskaintzen da, helduak zaintzeko, baserriko lanetan ari– tzeko edota edozein lanetarako. Interno moduan lan egiteko prest. Tel. 662 286 266. Lan bila nabil. Interna moduan eta umeak zaintzen. Tel. 645 530 490 Auxiliar geriatra eta sukaldari bat eskaintzen da, paper, esperientzia eta nazionalitatearekin, adineko pertsonak zaintzeko. 10 urteko esperientzia sukaldean, garbiketan. Arduratsua. 622 487 879. Lan bila nabil. Baimen guztiak ditut. Esperientzia biltegiko lanetan eta banaketan. 657 535 299. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 627 487 592. Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Orduka, interna edo egunean lan egiteko. Papelekin eta erreferen– tziekin. 631 321 981.
Heriotzak Mª Carmen Ayerbe Salegui 85 urterekin hil zen martxoaren 10ean Usurbilen aOHARRA:
Apirilaren 8an ostirala aterako dugu hurrengo NOAUA!. Oharrak, zorion-agurrak, bidaltzeko azken eguna: apirilak 4. erredakzioa@noaua.eus
GAZI, GOZO, GEZA
651. zenbakia
Erizain laguntzaile tituluduna eskaintzen da pertsona helduak zaintzeko. Bertakoa eta euskaraz dakiena. Tel. 622 925 562.
Pertsona helduak edo umeak zaintzen prest. Interna bezela ere. Edozein ordutegi. 608299579
Nikaraguakoa eta 28 urteko mutila, pertsona helduak zaintzeko eskaintzen da. Interno moduan edo nahi den bezala. Badaki etxeko lanak egiten. 687 348 223.
Pertsona helduak edo umeak zaintzen lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientziarekin. 722 575 781.
Pertsona helduak zaintzen esperientzia asko duen mutil bat, lan bila dabil. Gauetan, orduka edo asteburutan. Tel 648 761 874. Gauean laguntzaile moduan, orduka edo asteburutan lan egiteko neska bat eskaintzen da. Paperekin eta esperientzia askorekin. Gomendio askorekin. 638 602 597. Neska bat eskaintzen da, helduak edo umeak zaintzeko. 695 602 828. Arratsaldetan pertsona helduak zaintzen lan egingo nuke. 30 urteko esperientzia. 682 214 506. Lan bila nabil. Garbiketan, plantxatzeko eta interna moduan ere bai. Larunbat, igande eta jai egunetan ere prest nago. 676 188 411. Arratsaldetan lan egiteko prest nago. Pertsona helduak gauetan zaintzeko ere bai. 943 045 428. Erizain laguntzaile bat eskain–tzen da esperientziarekin. Pertsona heldu ezinduak edo amaieran dauden pazienteak zaintzeko. Etxean zein egoitzetan. 943 365 079 / 635 715 142. Neska bat eskaintzen da garbiketa egiteko, pertsona helduak zaintzeko... Esperientzia, erreferentzia eta papelak.618 889 530. Lan bila nabil. Orduka, umeak edo helduak zaintzen, etxeko lanak egiten... Interna moduan ere bai. Erreferentziak. 656 186 617. Lan egingo nuke. Garbiketan... orduka. Gauetan pertsona helduekin lo egiteko edo zaintzeko edo konpainia egiteko prest nago. Tel. 676 188 411. Emakume euskalduna adineko pertsonak edo haurrak zaintzeko prest. Klinika laguntzaile tituluarekin 688826968.
Pertsona helduak zaintzen edo garbiketan lan egingo nuke. Interna bezela ere bai. Edozein ordutegi. Esperientzia eta papelekin. 690146067. Mutil bat lan bila dabil helduak zaintzeko edo baserrian lan egiteko. 690146067. Interna moduan lan egingo nuke pertsona helduak zaintzen. Esperientzia daukat. Ezagutza, sukaldaritzan, garbiketan... 604148284. Lan bila nabil. Esperientzia sukalde laguntzaile bezela, zerbitzari bezala, garbiketan, karga eta deskargan, frutadendan... 663 447747. Lan bila nabil, orduka edo interna
moduan. Garbiketa lanetarako edo helduak zaintzeko. 631 277 061 Gidabaimen guztiak ditut, baita garabi eta orgatilarena ere. Lan prenbentzioko ikastaroa daukat. Esperientzia altua. 657 535 299.
erreferentziekin. 653 620 770 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 672 740 521
Lan bila nabil. Interna moduan nahiago. Esperientziarekin, eta papelak egunean. 680 804 124.
Pertsona helduak zaintzeko, interno eta orduka. Gauak etxean edo hospitalean pasatzeko. Esperientziarekin. 648 761 874.
Neska arduratsua lan bila dabil. Interna moduan pertsona helduak zaintzeko eta etxeko lanak egiteko. Xiomara. 631 193 521.
Paperak ongi dituen neska bat lan bila dabil, etxeko lanak egiteko, orduka. Esperientzia handia. Erreferentziekin. 638 602 597.
Emakume euskalduna gertu interna joateko moduan. Klinika laguntzaile tituluarekin. Tel. 688 826 968. Deitu: 17:00 - 19:00, eta larunbata 15:00 - 19:00.
Neska euskaldun batek lan egingo luke arratsaldetan, 4 ordu, helduak zaintzen. 626 735 354.
Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta erreferentziekin. 631 333 251 Neska, garbiketa lanak egiteko edo pertsona helduak eta haurrak zaintzeko. Interna edo externa moduan, arduratsua eta
Emakume bat lan bila dabil etxe batean bere seme-alaba gazteekin bizitzeko. Lasarte edo Usurbilen. 689 344 946.. BESTELAKOAK Kalexarren, azpiko kaleko garajeetan, katu txuri, marroia eta urre kolorekoa desagertu zaigu. 2015eko irailean jaioa. Norbaitek aurkitzen badu deitu: 943 371 220
943 371 951 900 776 776 943 361 112 943 370 148 697 919 516 943 377 110 943 361 215 943 372 336 943 361 216 943 374 061 943 364 600 943 372 077 943 360 465 943 023 684 943 372 498 943 360 692 943 371 594 607 609 379 943 365 249 943 368 770 943 371 751 943 366 340 943 361 239 943 360 321
Oraindik garantian dagoen sukaldeko indukzio plaka bat salgai. Tel. 645 701 879. Emakumezkoen bizikleta bat erosiko litzateke neska baten– tzako. Tel. 636 051 625. Leticia. Egurrarekin sua egiteko ekonomika berria daukagu salgai. 637974994 Borda baten bila gabiltza Usurbil inguruan. Gehienez 10.000 metro koadroko terrenoarekin. Telefono zenbakia: 608 703 669 Legorretako babarruna salgai. 10 eurotan kiloa. 657 714 355 Ume txaketa bat galdu da (marroia) Askatasuna plaza-Atxegalde bitartean 943110954 8-10 urteko haur baten tamainakoa den sudadera gorri bat galdu dugu. Letra grabatu bel– tzak ditu. 676 82 33 11 Babarrun beltza eta babarrun motz zuria salgai. Usurbilgo erriberan eta botikarik gabe ekoiztutakoa. 65 777 01 31 (WhatsApp). Memoria txartela galdu da argazki kamerarena, aurkitu baduzu eraman NOAUA!ra mesedez.
Telefono interesgarriak Udala Atez ateko bulegoa Udaltzaingoa Udal zerbitzuak (Brigada) Sexu Aholkularitza Gunea Gizarte Zerbitzuak Diputazioa - Basetxea Bake Epaitegia Udarregi Ikastola Haur Eskola Zubietako Lanbide Eskola Zubietako Herri Batzarra Hastapen tailerrak KZgunea Oiardo Kiroldegia Sutegi Udal Liburutegia Zumarte Musika Eskola Etumeta AEK euskaltegia Kalezar Eguneko Zentroa Gure Pakea Zahar Egoitza Gure Elkartea Zahar Egoitza Arrate Zahar Egoitza Usurbilgo Salbatore Parrokia Noaua! Kultur Elkartea
21
Abere-Landare Babeslea 943 376 650 Taxia (Angel) 607 928 770 Taxia (Joxe Kruz, 8 plaza) 677 373 466 Eusko Tren 943 470 976 LurraldeBus 943 000 117 Korreos - posta zerbitzua 943 362 894 Anbulategia 943 362 013 Amenabar botika (lehen Oa) 943 376 076 Iturralde botika 943 363 395 DYA 943 464 622 Gurutze Gorria 943 272 222 Emergentziak 112 Genero-indarkeria, arreta 900 840 111 / 016 Gonzalez Ehorztetxea 943 362 163 Gipuzkoa Donostia Kutxa 943 361 202 Euskadiko Kutxa-Laborala 943 364 740 Banco Guipuzcoano 943 370 006 Banco Popular Español 943 370 411 BBVA 943 377 155 Caja Rural Kutxa 943 368 842 Argindarra - Iberdrola 901 202 020 Gas naturala - Naturgas 902 123 456 Telefonica 1004 Euskaltel 900 840 840
Bosch markako garbigailu bat salgai. Urte bete pasatxo dauka. Berri berria dago. 943 363 201. Haur-sila bat salgai. “Bebe confort” marka LA modeloa. Beltza eta berri-berria dago. Burbuja eta eguzkitakoarekin. 666 373 665. Hiru plazako eta bi plazako sofak salgai, larruzkoak, egurrezko ertzekin. Egoera onean, 500 euro negoziagarri. usurbil72@hotmail.es Hemengo urra erosiko nuke. Deitu 634 409 888. Denborarik ez baduzu zure maskota paseatzeko, nik lagunduko dizut. Ordubeteko ibilbideak. Asteburutan. Telefonoa: 688 888 176. Pablo. TRUKEAN, OPARI Inprimatzaileak, telebistak, patineteak, liburuak… Garbigunean. Doan hartu daitezke. Astelehenetik ostiralera: 10:15-13:00 / 16:00-19:00 artean. Jai egunak ez diren larunbatetan: 9:0013:00 artean
Goardiako farmaziak Martxoak 17 - martxoak 27 Osteguna 17 ACHA-ORBEA
Hipodromo etorbidea, 6. Lasarte
18 GANDARIAS-URIBE Iñigo Loiola 9. Lasarte Larunbata 19 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Igandea 20 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Jaizkibel plaza 2. Lasarte Astelehena 21 ORUE Asteartea 22 GIL Kale Nagusia 24. Lasarte Asteazkena 23 LASA SUQUIA Kale Nagusia 42, Lasarte Ostirala
Osteguna 24 DE MIGUEL
Kale Nagusia 32. Lasarte
25 Larunbata 26 Igandea 27
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32. Lasarte
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32. Lasarte
DE MIGUEL
Kale Nagusia 32. Lasarte
Ostirala
GOARDIAKO FARMAZIA, GAUEZ URRUTIA YURREBASO, MAITANE Etxeberri auzoa 1. Florida auzoa, Hernani 943 55 77 38 22:00 - 09:00 Aste Santuko gainontzeko datak: www.cofgipuzkoa.com web orrian ikusgai.
* LARUNBATETAN, Usurbilgo bi farmaziak irekita egongo dira: 9:00-13:30
22
INGO AL DEU?
Agenda
18
2016ko martxoaren 18an
martxoa
ostirala
“Nafarroan errausketa kolokan?” 18:30ean Potxoenean. Hizlaria: Martin Zelaia, Sustrai Erakuntzako kidea. Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.
19
larunbata
‘Sagarrondotik sagardora’ ikastaroa Egoitz Zapiainekin. 9:00-13:00 Potxoenean. Kontzertua Akerra gaztetxean. Floxbin, Kezka eta Aximila. 22:00etan. Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.
Herriko musika taldeak, Akerra Gaztetxean eta Gazte Danbadan
20
igandea
Joseba Larratxeren erakusketa, Artzabal.
Datozenak Aginagako Txokoak n Txokoetako egunak: martxoak 21, 22, 23, 29, 30, 31 eta apirilak 1. n Ordutegia: 09:00-13:00 edo 10:0013:00. Aginagako ludoteka. n Izen ematea: itxita. n Antolatzaileak: Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkartea, Usurbilgo Udala.
Usurbil FTrekin, Kirola Eginez
Floxbin, Kezka eta Aximila Akerran arituko dira larunbat honetan. Odolaren Mintzoa eta Izeberg taldeek, aldiz, datorren astean Laudioko Gazte Danbadan.
B
i hitzordu nagusi datozen asteotan, herriko musika taldeekin. Larunbat honetan, 22:00etan hasita kontzertu gaua Txokoaldeko Akerra Gaztetxean. Oiartzungo Aximilarekin batera Kezka eta Floxbin usurbildarrek kontzertu bana eskainiko dute. Floxbinek gainera, kaleratu berri duen “Ak!” diskoko abestiak aurkeztuko dituzte.
Datorren astean, Gazte Danbada Bestalde, Ernai eta Aitzina gazte erakundeek martxoaren 25etik 28ra Laudion antolatu duten Gazte Danbadan parte
hartuko dute herriko bi musika taldeek: Odolaren Mintzoak martxoaren 25ean eta Izeberg taldekoek martxoaren 27an. Biak ala biak “Oholtza gainean bakerik ez” Gazte Danbadan kontzertuak eskaintzeko Euskal Herriko talde gazteei egin zaien deialdian hautatuak izan ziren. Haiez gain, ekimenera aurkeztu ziren baita, Hotzikara, Floxbin eta Kezka herriko taldeak ere. Gazte Danbadarako bonoak eta sarrerak Aitzagan dituzue salgai. Informazio gehiago: gaztedanbada16. info
Usurbil F.T.-k datozen oporrak kirola eginez igarotzeko aukera eskaini nahi du aurten ere: n Epea: martxoak 29-apirilak 2. n Ordutegia: 09:30-12:30. n Tokia: Oiardo Kiroldegia, Harane eta frontoia. n Antolatzailea: Usurbil F.T.
Gaztelekuko ekintzak Martxoak 19, larunbata 16:00 Ping Pong txapelketa Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH 1. Martxoak 21, astelehena 16:30 Diskofesta Gaztelekuan. Nori zuzendua: DBH2. Apirilak 1, ostirala 10:00-14:00 Konkis Eguna Gaztelekuan. Nori zuzendua: gazte denei.