Hogeita hirugarren gaia BEREZIKI, JARAUNSPENAREN ONARPENA ETA ARBUIATZEA Laburpena: §74. Jaraunspenaren onarpena.— 263. Kasuak.— 264. Motak.— §75. Inbentario onuraren araberako onarpena. Alde formalak.— 265. Izae ra eta esangura.— 266. Baldintzak.— 267. Inbentarioaren eraketa.— 268. Inbentario onura galtzea.— §76. Jaraunspena arbuiatzea.— 269. Kon tzeptua eta esangura.— 270. Forma.— 271. Ondoreak.— 272. Jaraunspe nari uko egitea, hartzekodunen kaltetan.
§74. JARAUNSPENAREN ONARPENA 263. Kasuak Aurreko gaian ikusi dugunez, jaraunspenaren onarpena borondate aitor pena da; aitorpen horren bidez, jaraunspenera deituak jaraunspen hori onar tzeko asmoa azaltzen du eta, ondorioz, jaraunsle izaera lortzen du. Aitorpen horren ondoreak atzeraeraginezkoak dira, hots, kausatzailea hil zenetik has ten dira (KZren 989. art.). KZren 999. art.ak xedatzen duenez, jaraunspenaren onarpena berariazkoa zein isilbidezkoa izan daiteke. Berariazko aitorpena agiri publiko zein pribatuaren bidez egiten da; be raz, aitorpen hori idatziz egin behar da. Orobat, aitorpena baliozkoa izan da din, aurreko gaian azaldutako betekizunak gauzatu behar dira. Isilbidezko aitorpena, ostera, honako egintzen bitartez gauzatzen da: ja raunspena onartzeko borondatea argiro azaltzen duten egintzen bitartez, edo jaraunsle izanik bakarrik egin daitezkeen egintzen bidez. Hortaz, isilbidezko aitorpen horren barne, bi egintza mota ditugu: jaraunspena eskuratzeko as moa aitortzen dutenak eta, borondate hori kontutan izan barik, M. CLEMENTE MEORO
behin jarauns pena eskuratu eta gero bakarrik egikari daitezkeenak. Kode Zibilaren 1000. artikuluak azken horiek arautzen ditu. Artikulu ho rretan, jaraunspenera deituaren zenbait portaera arautzen dira, ius delationisa egikaritzea dakartenak. Hauexek dira portaerok: 1. Jaraunsleak bere eskubidea saldu, laga edo dohaintzan ematea, dela arrotz bati, dela haren jaraunslekide guztiei nahiz batzuei; jaraunspena esku ratzeko eskubidea eskualdatu ahal izateko, jaraunsle horrek eskubidea aldez aurretik eskuratuta izan behar du. 2. Jaraunsleak jaraunspenari uko egitea, bere jaraunslekide baten edota gehiagoren mesedetan (uko egite hori dohainekoa izan daiteke). Horiek uko egite eskualdatzailearen kasuak ditugu, eta horrelako uko egiteak gauzatzeko, nahitaezkoa da ukogileak uko egiten zaion eskubidea xedatu ahal izatea. 3. Jaraunspenari prezioaren truk eta, bereizketarik gabe, jaraunslekide guztien mesedetan uko egitea, goian azaldutako arrazoiengatik. Hala eta guz tiz ere —gaineratzen du arauak—, uko egite hori dohainik eta jaraunsle jakin batzuen mesedetan egiten denean, ez da ulertzen jaraunspena onartu denik; horretara gertatzen da, uko egindako zatia jaraunsle zehatz batzuei gehiagotu behar bazaie, eta uko egitea horien mesedetan egin denean. Harako kasuetan, ukogileak ez du jaraunspena eskuratzeko eskubidea xedatu; aitzitik, arbuiatu riko zatiaren inguruko delazioa egin behar zaie lege bidez zati hori dagokie nei (hori horrela izan dadin, uko egite hori dohainekoa izan behar da, arauak xedaturikoaren arabera). Azken buruan, jaraunspena zehapen baten ondorioz onartzea arautu du Kodeak. Kasu hori ex lege egindako eskuraketa da, borondatezko jarduerarik ez dagoenez, ezin daitekeelako esan onarpena gauzatu denik. Horren inguru an, hauxe xedatu du 1002. artikuluak: Jaraunspeneko efektu batzuk ostu edo ezkutatu dituzten jaraunsleek, jaraunspenari uko egiteko ahalmena galtzen dute, jaraunsle huts eta soil bihurtuz; horrez gain, jaraunsleoi bidezko zehape nak jar dakizkieke.
264. Motak Jaraunspena onartzean, deitua jaraunsle bihurtzen da kausatzailea hil den unetik, onarpenak atzeraeraginezko ondoreak baititu. Berebat, onarpen hori dela eta, jaraunslea de cuiusaren egoera berean jartzen da —bai egoera akti boan eta bai pasiboan ere—, jaraunspeneko ondasuntza osatzen duten harre man juridikoei dagokienean; hortaz, jaraunsleak jaraunspenaren zorrengatiko erantzukizuna ere bere gain hartzen du. Horren inguruan, bi motatako onar penak bereiz daitezke. Lehenik eta behin, huts eta soilik egindako onarpena dugu. Halako onar pena eginez gero, jaraunsleak jaraunspenaren zama guztiei egin behar die au rre eta, horretarako, jaraunspeneko ondasunak ez ezik, bere ondasunak ere erabili behar ditu (ultra vires hereditatis erantzukizuna) (ikus KZren 1003, KatZZKren 260 eta KatOKren 34. art.ak). Inbentario onuraren araberako onarpenaren kasuan, ordea, kausatzaileak utzitako ondasuntza bakarrik ukitzen du jaraunspenaren zorren ondoriozko erantzukizunak. Zor horiek likidatu arte, kausatzaileak utzitako ondasuntzak ondare banandua osatzen du (intra vires hereditatis erantzukizuna) (KZren 1023, KatZZKren 261 eta 263, eta KatOKren 35. art.ak). §75. INBENTARIO ONURAREN ARABERAKO ONARPENA. ALDE FORMALAK 265. Izaera eta esangura Inbentario onuraren araberako onarpenaren ondorerik garrantzitsuena hu rrengoa da: jaraunspenaren zor eta zamen ondoriozko erantzukizunak kau satzaileak utzitako ondasuntza bakarrik ukitzen du; zor nahiz zama horiek zeharo likidatu arte, ondasuntza horrek ondare banatua osatzen du. Zernahi gisaz, jaraunspena huts eta soilik M. CLEMENTE MEORO
onartzen denean ere, zelanbaiteko bereiz keta egiten da jaraunspeneko ondarearen eta jaraunslearen ondare pertsona laren artean. Horretara, ondare horiek kargatzen dituzten zamak kobratzeko lehenespenak gauzatzen dira. Ikusmira horretatik abiatuta, esan ohi da jaraunspena inbentario onuraren arabera onartzea ez dela jaraunspena onartzeko modua, ezpada kasu jakin ba tzuetan egiten den onarpen kualifikatua. Arean bere, KZren hainbat artiku lutatik ondorioztatzen denez, jaraunspena onartzeko bi modu daude: huts eta soilik onartzea, edota inbentario onuraren arabera onartzea; ikuspuntu horri eusten dioten autoreen aburuz, ostera, inbentario onuraren araberako onarpe na onarpen kualifikatua da, jaraunsleek onura hori lege betekizun nahiz for malitateak beteta eskatzen dutenean. Geroago ikusiko dugunez, jaraunsleak jaraunspena onartutakoan ere gauza dezake onura hori (1016. art.). Horren bestez, onarpen mota bat baino ez dago eta, inbentario onuraren zioz, onarpen horren ondoreak mugatuak izan daitezke zamengatiko erantzukizunari dago kionez (intra vires hereditaris). PEĂ‘A BERNALDO DE QUIRĂ“Sek, aldiz, bestelako interpretazioa azaldu du. Autore horren iritzian, oinordetza siste mak berez intra vires erantzukizuna besterik ez dakar; ultra vires erantzu kizuna plusa da, hots, likidazioan gertaturiko gorabehera, oinordetzarekin zerikusirik ez duena. Jaraunspena inbentario onuraren arabera onartzeak kaltea eragin diezaie ke jaraunspen horren hartzekodun eta legatuhartzaileei, horiek kausatzaileak utzitako ondasuntzaren ondasunekin bakarrik ase baitezakete euren eskubi dea. Horregatik, inbentario onura eskatu eta tramitatzean, formalitate batzuk bete behar dira, gainontzeko horiek jaraunspeneko ondarean duten eskubidea babestuta gera dadin. Formalitate horien artean, jaraunspena osatzen duten ondasunen inbentarioa eratu beharra azpimarra dezakegu; inbentarioaren hel burua da jaraunspenari dagozkion ondasun horiek bakoiztea.
Tramite buro kratiko horiek direla bide, jaraunspenaren barne zamak ordaintzeko adina on dasun daudenean, ez da komeni inbentario onura eskatzea; egineginean ere, tramite horiek ondasunok xedatzeko unea atzeratu eta ondasunon eskuraketa garestitu besterik ez dute egiten. 266. Baldintzak Jaraunspenera deituak izan direnetarik edozeinek eska dezake inbentario onura, nahiz eta testamentugileak deitu horri onura hori erabiltzea debekatu (KZren 1010, KatZZKren 261 eta KatOKren 30. art.ak). Jaraunsle guztiek duten ahalmen hori jaraunspena onartzean edota onar tutakoan egikari daiteke, ondoko moduetatik bat erabilita: eskaera notarioaren aurrean eginez, edo testamentu nahiz ab intestato judizioetan aurrearretazko neurriak hartzeko eskumena duten epaileetarik edozeini horren gaineko idaz kia aurkeztuta (ikus KZren 1011. art.); eskumen hori JZLren 63. artikuluko 5. erregelak arautzen du. Jaraunspena onartuko duen edo onartu duen pertsona atzerrian dagoenean, pertsona horrek Espainiako agente diplomatiko edo kon tsularraren aurrean eskatuko du inbentario onura, baldin eta agente hori doi turik badago notarioaren eginkizunak betetzeko testamentua egiletsi den lekuan (KZren 1012. art.). Edonola ere, badirudi 1014. artikuluan arauturiko kasuan, inbentario onura judizio bidez bakarrik eska daitekeela. Bestalde, epe bera ezarri da inbentario onura eskatu eta jaraunspena onar tzeko. KZren 1016. art.aren arabera, jarraian aipatuko ditugun kasuetan izan ezik, epe hori jaraunspena eskatzeko akzioarentzat ezarritakoa da: Jaraunspenera deituak jaraunspen horretako ondasun batzuk bere esku di tuenean, jaraunspenera deitu horrek 10 egun ditu inbentario onura epaileari eskatzeko, delazioaren berri izan duenetik zenbatzen hasita; hala eta guztiz ere, deitua ez denean bizi kausatzailea M. CLEMENTE MEORO
hildako tokian, epea 30 egunekoa iza ten da (KZren 1014. art.). Haatik, jaraunspenera deituak ez duenean jaraunspeneko ondasunik bere esku, eta gainontzeko interesatu batek agindeia egin dionean jaraunspena onartu edo arbuia dezan, inbentario onura eskatu behar da aurreko kasuan ikusi ditugun epeetan; KZren 1005. art.aren arabera epaileak horretarako fin katu duen epemuga bukatzen den egunaren biharamunetik hasten dira zenba tzen epeok. Horixe ezarri du KZren 1015. art.ak. Orobat, jaraunspenera deituak ez duenean jaraunspeneko ondasunik bere esku, eta jaraunspen hori onartu edo jaraunsle gisa kudeatu badu (isilbidezko onarpena, KZren 999. art.), deitu horrek epe berberak izango ditu, egitate ho riek gertatu direnetik zenbatzen hasita (KZren 1015 art.). Aurrerago aipatu ditugun kasuetarik zenbaitetan ere, inbentario onuraren araberako onarpena legearen aginduz egiten da. Zehatzago esateko, honako kasuetan gertatzen da legearen aginduzko onarpen modu hori: epaileak adingabekoaren gurasoei ez dienean baimentzen adingabeko horren jaraunspenari uko egitea (KZren 166.2. artikulua); tutore ak epaileari baimenik eskatu gabe onartzen duenean adingabeko zein ezgaiari utzitako jaraunspena (KZren 272.1. art.); jaraunspena txiroei utzi zaienean (KZren 992. art.); kausatzailearen seniderik egon ezean, lege oinordetzarako deia estatuari egiten zaionean (KZren 957. art.); eta, azkenik, KZren 1021. art.ak xedaturiko kasua gertatzen denean —hori geroago azalduko dugu—. Bestalde, KatOKren 33. art.ak dioenez, ondokoek izan dezakete inbentario onura, nahiz eta inbentariorik ez egin: adingabeko jaraunsleek (emantzipatu rik egon ala ez), ezgaituek, konfiantzazko jaraunsleek eta ongintza, hezkuntza zein erruki erakunde edo establezimenduek. Edu berean, txiroei utzitako ja raunspenak eta, oro har, ongintza, hezkuntza zein erruki helburuetarako utzi takoak inbentario onuraren arabera onar daitezke (KatZZKren 262. artikuluak eduki antzeantzekoa zuen, baina adingabekoen kasuan, adingabeko emantzi patu edo doitu gabekoei bakarrik aintzatetsi zien onura hori).
Aragoiko Zuzenbide zibilean, legearen aginduz, jaraunsle guztiek izan dezakete inbentario onura, nahiz eta inbentario hori egin ez (ArZZKren 138. art.). Ildo bertsutik, NFBren 318. art. 267. Inbentarioaren eraketa KZren 1013. art.ak xedatzen duenez, inbentario onuraren eskabideak ez du inolako ondorerik izango, hori aurkeztu aurretik edo ostean jaraunspeneko ondasun guztiguztien inbentario doi eta zehatza egiten ez bada. Inbentario hori ondoko artikuluetan ezarritako formalitate zein epeak beteta egin behar da. Ondorenez, inbentario onura eragingarria izateko, nahitaezkoa da inben tarioa egitea. Horretara, jaraunspenean interesa dutenek, jaraunspenaren har tzekodunek edota legatuhartzaileek jaraunspenaren eduki zehatza ezagutu eta euren eskubidea betetzea bermatzen da. Antzeko esangura dute KatZZKren 261 eta KatOKren 32.1. art.ek. Aurrerago azaldu dugun moduan, inbentario onura eskatu aurretik nahiz ondoren egin daiteke inbentarioa. Jaraunsle adierazpena notarioaren aurrean egin denean, inbentarioa ere halaxe egin behar da; gainerakoetan, testamentu edo ab intestato judizioak ebazteko eskumena duen epailearen aurrean egiten da inbentario hori. Edozein kasutan ere, KZren eraentza aplikatu behar da. Horren inguruan, KZren 1017. art.ak ondokoa ezartzen du: ÂŤHartzekodun eta legatuhartzaileei deitu eta hurrengo hogeita hamar egunetan hasi behar da inbentarioa; amaitu, hurrengo hirurogei egunetan amaitu behar daÂť. Beren beregi arauturiko inguruabar zehatz batzuetan, epaileak behar den beste luza ditzake epe horiek. Inbentarioaren edukiaz denaz bezainbatean, 1013. art.ak xedaturikoa bes terik ez dugu, hots, inbentario horretan jaraunspeneko ondasun guztiak sartu behar direla dakigu. Horrenbestez, badirudi jaraunspenaren aktiboa baino ez dela azaldu behar, JZLren 1066. art.ak xedaturiko eran. Kataluniako Zuzenbidean, inbentarioa KatOKren 30 eta 230. art.en ara M. CLEMENTE MEORO
bera eratzen da (KatZZKren 199 eta 263. art.ak). Behin jaraunspeneko ondasunen inbentarioa egin ondoren, inbentario ho ri jaraunsle guztien probetxurako da, baita jaraunspenera deituak jaraunspe nari uko egiteagatik jaraunspen hori onartu dutenen probetxurako ere. Azken inguruabar hori honako kasuan gerta daiteke: inbentarioa jaraunspena onartu edo arbuiatzearen inguruan hausnartzeko egin denean, eta deituak jaraunspen hori arbuiatzea erabakitzen duenean (KZren 1022. art.). Haatik, jaraunslea bere eskubidearen inguruko judizioan garaile atera de nean jaraunspena urtebete baino gehiago eduki duenaren gainean, inbentarioa egitea ez da beharrezkoa onura hori izateko. KZren 1021. art.ak dioenez, ho rrelako kasuetan, jaraunsleak berari emandako ondasunekin bakarrik egin be har die aurre jaraunspenaren zamei. 268. Inbentario onura galtzea KZren 1024. art.aren arabera, jaraunsleak inbentario onura galtzen du hurrengo kasuetan: «Jaraunspeneko ondasun, eskubide zein akzioren bat hala nahita inbentarioan sartu ez duenean». «Zor eta legatuak zeharo ordaindu baino lehen, jaraunspeneko ondasunak besterendu dituenean epailearen edo interesatu guztien baimenik gabe, edota saldutakoaren prezioa ez duenean erabili baimendu zitzaion eran». Edu berean, hurrengo kasuan ere inbentario onura galtzen da: jaraunslea ren erru nahiz arduragabekeriagatik, inbentarioa ez denean hasi edo amaitu legeak ezarritako epeetan edota formalitateekin (KZren 1028. art.). Kasu hori KatZZKren 261 eta KatOKren 32.1. art.etan ere jaso da, baina artikulu horiek ez dute jaraunslearen portaerarik aipatzen.
ยง76. JARAUNSPENA ARBUIATZEA 269. Kontzeptua eta esangura Jaraunspenaren arbuiatzea borondate aitorpena da; aitorpen horren bidez, jaraunspenera deituak jaraunspen hori ez onartzeko asmoa aitortzen du. Ho rren ondorioz, aitortzaileak ius delationisaren titular izateari uzten dio, eta ius hori deituaren hurrengoak nahiz jaraunslekideek lortzen dute, oinordetzari aplika dakizkion erregelen arabera. Aitorpen horrek atzeraeraginezko ondore ak dituenez (989. art.), ulertzen da deituaren hurrengoari deia kausatzailea hil zen unean egin zitzaiola eta ez, ordea, arbuiatzea egin denean. 270. Forma Berriki azaldu dugunaren ildotik, jaraunspenaren onarpena berariazkoa zein isilbidezkoa izan daiteke. Arbuiatzea, ordea, beti egin behar da berariaz eta KZren 1008. art.ak ezarritako idatzizko eran: instrumentu publiko zein kautoaren bidez, edota testamentu zein ab intestato judizioak ebazteko esku mena duen epaileari aurkeztutako idazkiaren bidez. Arau hori kode bereko 1280.4. artikuluari lotu behar zaio, bi horien ar tean kontraesana agertzen baita, itxura batean bederen. Artikulu horri hel duta, jaraunspen eskubideak arbuiatu edo horiei uko egiteko, agiri publikoa behar da. Kontraesan hori gainditzeko, ulertu behar da artikulu bakoitza es parru desberdinetan azaltzen dela. Horretara, 1008. artikuluak jaraunspenari uko egitearen oinarrizko forma arautzen du: uko egite hori agiri publikoan, kautoan (hau da, pribatua izan daitekeen agiri zalantzaezinean), edota testamentu zein ab intestato judizioak ebazteko eskumena duen epaileari zuzendutako idazkian egin daiteke. KZren 1280. art.ak, aldiz, ad probationem forma arautzen du, eta uko egitean M. CLEMENTE MEORO
intere sa dutenek forma hori erabiltzea eska dezakete (esaterako, uko egitea Jabetza Erregistroan agertarazi ahal izateko). 271. Ondoreak Jaraunspena arbuiatzearen ezaugarririk nabariena ondorerik ez izatea da. Bestela esanik, arbuiatzearen ondorioz ez da inolako ondorerik sortzen ja raunspenera deituarentzat, ezta horren ondarearentzat: jaraunspenera deituta ko hori ez da jaraunsle bihurtzen, eta kausatzaileak utzitako ondasuntzak ez du ukitzen haren ondarea. CICU eta ALBALADEJOk adierazi duten moduan, jaraunspeneko dela zioa nola egin den kontutan izan behar da, uko egiteak delazio hori bakarrik ukitzen duelako. Are zehatzago izateko, uko egite horrek ez du ezelako eragi nik jaraunspenera deituak kausatzailearekin izan ditzakeen gainerako harre man juridiko, eskubide nahiz egoeretan. Horren inguruan dihardu KZren 890. art.ak, ondokoa dioenean: ÂŤLegatuhartzaile den jaraunsleak jaraunspenari uko egin eta legatua onar dezake, edota alderantziz, legatuari uko egin eta ja raunspena onar dezakeÂť. Ildo beretik, 833. art.ak jaraunspenari uko egin eta hobekuntza onartzea ahalbideratzen du. Azkenez, 928. art.aren arabera, per tsona baten jaraunspenari uko egiteagatik, ez da galtzen pertsona hori ordez katzeko eskubidea. 272. Jaraunspenari uko egitea, hartzekodunen kaltetan Jaraunsleak bere hartzekodunen kaltetan arbuiatzen duenean jaraunspena, horiek baimena eska diezaiokete epaileari jaraunspena haren izenean onar tzeko. Onarpen horren bidez, hartzekodunek euren kredituen zenbatekoa or
daintzeko beste ondasun bakarrik erabil dezakete; soberakina, horrelakorik izatekotan, ez da ukogilearentzat, ezpada KZren erregelen arabera soberakin hori jaso behar duten pertsonentzat. Hori ezarri du 1001. art.ak. Arau horren helburua jaraunspenera deituaren hartzekodunek duten in teresa babestea da; izan ere, deituak jaraunspenari uko eginez gero, hartze kodunen kredituen betetzea zalantzan egon daiteke eta, hori dela medio, hartzekodun horiei jaraunspena jaraunslearen izenean onartzea ahalbideratu zaie. Pentsa daiteke kasu horretan hartzekodunek paulotar akzioa edo, hala denean, subrogazio akzioa egikaritzen dutela (KZren 1111. artikuluan arautu rikoa), akzio horien eta hartzekodunei aintzatetsitako aukeraren arteko antze kotasuna delaeta. Edozelan ere, DĂ?EZPICAZOren ustetan, paulotar akzioari dagokionez, uko egitea ez da maulazko egintza, ezpada ez aberastea, ukogi learen ezegite baten ondorioz. Subrogazio akzioaren bidez, berriz, hartzeko dunek euren zordunaren eskubide eta akzioak egikaritzen dituzte eta, autore horren aburuz, uko egitearen kasuan, jaraunspenera deituak egikaritu du ius delationisa; ondorioz, hartzekodunek ezin dezakete gerogarrenean akzio bera egikaritu. Autore horren iritziari ekinez, hartzekodunei aintzatetsitako ahal men hori euren kontrol ahalmen orokorretatik bat baino ez da. Ahalmen ho rrek eskubidea ematen die hartzekodunei jaraunspenera deituak uko egindako jaraunspenaren beharrezko zatia erabili eta euren kredituak kobratzeko; es kubide hori per se eta euren izenean egikaritzen dute hartzekodunek. DĂ?EZ PICAZOren iritziz, ahalmen hori egikaritzeak zeharkako bi ondore dakartza: batetik, uko egitearen eragingabetasun partziala, jaraunspenari uko egin dion zordunak kredituak ordaintzeko adina ondasun eskuratzen baititu; eta, beste tik, uko egitearen onuradun direnen eskubideen gutxitzea. Ahalmen hori egikaritzeko baldintza behin eta berriz aipatutako 1001. art.ak jaso du: jaraunspenera deituaren ondarea nahikoa ez izatea horren zo M. CLEMENTE MEORO
rrak ordaintzeko. Inguruabar hori modu objektiboan baloratu behar da, ukogi learen portaera kontutan izan barik. Kasu horretan, hartzekodunek ahalmen hori egikaritu ahal izateko, baimena eskatu behar diote testamentu zein ab intestato judizioak ebazteko eskumena duen epaileari (JZLren 63.5. art.). Behin epailearen baimena lortu ostean, hartzekodunek zenbait ondasun exekuta ditzakete euren kredituak kobratzeko, hain zuzen ere, jaraunspena onartu izan balu, jaraunsleari legozkiokeen ondasunak. Dena den, kreditu ho riek kobratzean, kausatzaileak utzitako ondasuntzaren hartzekodunek eta le gatuhartzaileek dute lehentasuna. Kodearen arauek xedatzen dutenez, gerakina jaraunspenera hurrengo dei tuei edo, gehiagotze eskubiderik izanez gero, jaraunslekideei dagokie. Horiek jaraunspenean interesa duten pertsonak dira eta, ondorenez, eurek esan beha rrekoa entzun behar da, zorrak ordaintzeko ondasunen adjudikazio eta liki dazio prozeduran —edo, gutxienez, interesatu horiek prozedura horretan egon behar dira—. Azken buruan, akzio hori egikaritzeko eperik ez denez ezarri, hutsaltze akzioaren epea aplikatzen da, hau da, lau urteko epea (KZren 1299. art.). Be rriro ere, horretan bat gatoz DÍEZPICAZOrekin.
BIBLIOGRAFIA CRISTÓBAL MONTES, A., «Naturaleza jurídica de la aceptación por los acreedores de la herencia renunciada en su perjuicio por el deudor», Estudios de Derecho civil en honor del Prof. Castán Tobeñas, IV. liburukia, Iruñea, 1969, 225. or. eta ondorengoak; DÍEZPICAZO, L., «La aceptación de la herencia por los acreedo res de los herederos», ADC, 1959, 127. or. eta ondorengoak; ROGEL VIDE, C., «La adquisición y repudiación de la herencia», RGLJ, 1980, II, 221. or. eta on dorengoak, eta 323. or. eta ondorengoak.
BANAKETA OROKORREAN
Hogeita laugarren gaia JARAUNSLE IZAERA Laburpena: §77. Jaraunslearen egoera.— 273. Jaraunsle izaera.— 274. Jaraunspena eskatzeko akzioa: A) Kontzeptua; B) Legebideztaketa; C) Betekizunak; D) Ondoreak: a) Egiazko eta itxurazko jaraunsleen arteko harremanak; b) Itxurazko jaraunslearekin negoziatu duten edo auzitan ibili diren gai nontzekoen eta egiazko jaraunslearen arteko harremanak; E) Preskrip zioa.— 275. Jaraunsleak edukitza eskuratzea.— §78. Onarpen huts eta soilaren ondoreak.— 276. Kode Zibilaren sistema: erantzukizun muga gabea eta ondare bateratzearen ideia.— 277. Banantze onura.— 278. Ja raunspenaren hartzekodun nahiz legatuhartzaileen eta jaraunslearen hartzekodunen arteko lehentasuna.— 279. Jaraunslearen erantzukizuna legatuen gain.— §79. Inbentario onuraren araberako onarpenaren ondoreak.— 280. Erantzukizun mugatua eta ondare banantzea.— 281. Onuradun jaraunspenaren administrazio eta likidazioa.— 282. Onuradun jaraunspena, likidazioa egin eta gero.— §80. Legatuhartzailearen erantzukizuna.— 283. Legatuhartzailearen erantzukizuna, kausatzailea ren zorrengatik.— §81. Jaraunspena besterentzea.— 284. Besterentze negozioa.— 285. Jaraunspenaren salmenta: A) Saltzailearen betebeha rrak; B) Eroslearen betebeharrak; C) Saltzailearen oinordetza portzioak dituen gehikuntzak.— 286. Kuota besterentzea.
§77. JARAUNSLEAREN EGOERA 273. Jaraunsle izaera Jaraunspena onartzean, deitua jaraunsle bihurtzen da, hau da, titulu uni bertsalaren bidezko oinordeko. Jaraunspeneko oinordetzak edo jaraunspena ren eskuraketak duen ondore nagusia kausatzailearen ondasunak eskuratu eta haren betebeharrak bereganatzea da (VALLET). Bada, jaraunslea kausatzai leak duen ondarearen titulartasunean subrogatzen da, jaraunspenaren aktibo zein pasiboari dagokionez. Batasuna izango bailitzan jasotzen du jaraunsleak ondare hori, egintza
bakarrean eta titulu bakarraren bidez. Hori gorabehera, jaraunsle izaerak ez du zerikusirik ondare horretan ondasunak egon ala ez egotearekin; jaraunslea jaraunsle da kausatzailearen ondarean ondasunik izan ez arren, edota jaraunspenaren aktiboa pasiboa baino txikiagoa izan arren. Aurrerago esana doan moduan (ikus gorago, 8. zk.), jaraunsle tituluaren egitura bereziak honako ondoreak dakartza: kausatzailearen eskubide eta be tebeharrak osotasunean eskuratzea; jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu ezean, kausatzailearen zorrengatiko ultra vires erantzukizuna izatea; kausatzailea oinordetzea Zuzenbidearen ikuskeratik garrantzia duten egitatez ko egoeretan, konparazio baterako, edukitzan; noiz edo behin, de cuiusarenak ez diren eginbeharrei aurre egin behar izatea, adibidez, de cuiusak ezarritako legatuen zioz sortu diren uziei. Kausatzailearen egintzak jaraunslearen ÂŤberaren egintzaÂťtzat hartzen di ra. Jaraunsleak, egintza horiei begira, ezin du ezezagunarena egin eta, horrez landa, ezin ditzake egintzok aurkaratu. Orobat, kausatzailearen kontratu ego era bereganatzen du jaraunsleak, alegia, hark egikari zitzakeen akzioak egi kari ditzake jaraunsleak, bereberezkoak izan ezik. Jaraunsle izaerak kargu kutsu nabaria du, hau da, officium kutsua. Kar gu hori ondasunak eskuratzeko eskubidearekin batera lortzen da eta, bera ren ondorioz, zor guztiengatiko erantzukizuna bereganatzen du kargudunak. Jaraunsle titulua titulu pertsonal eta transferiezina da, nahiz eta horren egin kizuna, batik bat, ondarearen ingurukoa izan: jaraunspena likidatzea, kausa tzailearen kontra egin zitezkeen uzi guztiei aurre eginez. Ondare eginkizun hori jaraunslearen beraren esku uzten da (LACRUZ). Jaraunsle izaera bereberezkoa da eta ezin daiteke laga. Horregatik, ja raunsleak jaraunspena multzo gisa sal dezakeen arren, ezin dezake bere titu lua saldu, ezta eroslea kausatzaileak dituen hartzekodunen zordun bihurtu ere (hobeto esanda: bizirik zegoenean, kausatzaileak
BANAKETA OROKORREAN
zituen dun bihurtu).
hartzekodunen
zor
274. Jaraunspena eskatzeko akzioa A) Kontzeptua Egiazko jaraunsleak jaraunspena eskatzeko akzioa egikari dezake hurren goen aurka: kausatzailearen jaraunsle gisa edo inolako titulurik gabe, jarauns peneko ondasun guztien edo batzuen edukitza dutenen aurka. Horrela, akzioa egikaritzen duenaren jaraunsle izaera aintzatetsi eta jaraunspeneko ondasunak berari itzultzea lortu nahi da. Ondasunak erreklamatzen dituenean, jaraunslea ez da banakako titulu an oinarritzen; aldiz, jaraunsleak bere jaraunsle titulua abiapuntutzat hartu eta jaraunspeneko ondarearen zati gisa, ondasun batzuk berari emateko eska tzen du. Jaraunspena eskatzeko akzioa ez da jasotzen kausatzailearen oinordeko izateagatik. Kontrara, jaraunsleak jaraunspena onartzean sortzen da akzio ho ri; izatez, jaraunsleak bere izaera aintzatetsia izan dadin eskatzeko eskubidea du eta, titulu hori dela medio, jaraunspena osatzen duten ondasunak berres kura ditzake. Harakoetan, ezin esan daiteke jaraunslea kausatzailearen egoera juridikoaren oinordeko izan eta kausatzaile horri zegokion akzioa —bere berezkoa ez dena— egikaritu duenik (KZren 659. art.). Bada, jaraunsleak ez du egikaritzen kausatzaileari legokiokeen erreibindikazio akzioa; aldiz, ja raunsle horrek bere jaraunsle izaera erabili eta jaraunspeneko ondasunak erre klamatzen ditu (ikus 1990eko abenduaren 21eko epaia). Haatik, nahiz eta ondasun higiezin bat erreibindikatzeko demandatzaileak bere jarauns le izaera aipatu jabetza titulu antzo, akzio hori ez da jaraunspena eskatzeko akzioa, auzian ez
bada izaera hori eztabaidatzen. 1970eko urtarrilaren 28ko epaiak honakoa dio: «Deman datzaileak ez ditu ondasun guztiak erreklamatzen, ezpada jaraunslekide ez diren demanda tuen esku dagoen ondasun zehatz bat. Ondasun hori jaraunspenekoa denez, demandatzaileak jabetza titulu gisa bere jaraunsle izaera aipatzen du ondasun horren jabaria eskatzeko, baina auzi honetan ez da eztabaidatzen jaraunslearen izaera hori, ezta haren eskubidea jarauns pena eskuratzeko ere; begibistakoa denez, kasu horretan egikaritu den akzioa erreibindika zio akzio hutsa da».
Kode Zibilak akzio horren gaineko aipamenen bat baino ez du egin. Ho rren ildotik, ondoko artikuluak ditugu: 192. artikulua, oinordetza irekitzearen gainekoa, oinordetza horretara absenteari deitu zaionean; 1016. artikulua, “ja raunspena erreklamatzeko” akzioaren preskripzio epea aipatzen duena; edota 1021. art., inork urtebete baino gehiago eduki duen jaraunspena judizio bidez erreklamatzeaz ari dena. Hortaz, Kodeak aintzatetsi du akzio hori izan bade la, baina ez du arautu. Nafarroako (NFBren 322.etik 324.era arteko legeak) eta Kataluniako Zu zenbideak (KatZZKren 275 eta 276. art.ak, KatOKren 64. art.), ordea, arautu dute akzio hori. B) Legebideztaketa a) Legebideztaketa aktiboa egiazko jaraunsleari dagokio, bai borondatez koari (testamentu zein kontratu bidezkoari), bai eta ab intestato jaraunsleari ere. Akzioa edozein jaraunslekidek egikari dezake, hala jaraunspeneko erki degoaren mesedetan jaraunspen osoa eskatzeko, nola beraren kuota bakarrik eskatzeko. Jaraunsle horren jaraunsleek ere akzioa egikari dezakete; autore gehienen ustetan, jaraunspenaren lagapenhartzaileak legebideztatuta daude akzio hori egikaritzeko. b) Legebideztaketa pasiboa, berriz, pertsona hauek dute: batetik, ondasu nen edukitza jaraunsle gisa dutenek eta, bestetik, ondasunok
BANAKETA OROKORREAN
ezelako titulurik gabe eduki eta erreklamatzen duenaren jaraunsle izaera ukatzen dutenek. Jaraunspena eskatzearen inguruko auzietan, auzijartzailearen jaraunsle izaera eztabaidatzen da. Hori dela eta, jaraunspeneko ondasunak edukita, au zijartzailearen jaraunsle izaera ukatzen duenak legebideztaketa pasiboa izan go du. Pertsona horrek jaraunsle gisa (possessor pro herede), edo jaraunsle izaerarekin bateragarria den titulurik gabe (possessor pro possessore) eduki ditzake jaraunspeneko ondasunak. Demandatuak banakako titulua azaltzen badu demandaren aurka (ulerbidez, erreklamatzen den objektua kausatzaileari erosi ziola esan dezake), erabilitako akzioa ez da jaraunspena eskatzeko ak zioa, kasu horretan ez baita auzijartzailearen jaraunsle izaera eztabaidatzen. C) Betekizunak a) Auzijartzaileak bere jaraunspeneko titulua frogatu behar du, titulu ho ri baita erreklamazioaren oinarri. Bada, auzijartzaileak aurkeztu behar ditu, batetik, bera jaraunsle izenda tzen duen testamentua nahiz oinordetza kontratua eta, bestetik, Azken Nahien Erregistroaren ziurtagiria edo ab intestato jaraunsle adierazpena. Ez da beharrezkoa beste jaraunslerik ez dela frogatzea, eta nahikoa da ja raunslekide batek akzioa egikaritzea, akzio horren onurak jaraunpenezko er kidego osora zabaltzeko. 1990eko apirilaren 10eko epaiak ondokoa dio: ‌ erreklamatzen duena ren jaraunsle izaera eta horren eskubidearen euskarri den jaraunspeneko titu lua frogatu eta gero, ez dago zertan frogatu izaera bereko pertsona gehiago ez dagoenik, nahiz eta epaiaren ondoreak jaraunspeneko erkidego osoaren onu rarako izan.
b) Akzioa jaraunspeneko ondasun batzuen edo guztien edukitza duenaren kontra egikaritu behar da, baldin eta pertsona horrek ez badu auzijartzaileak azaltzen duen jaraunsle izaerarekin bateragarria den titulurik. c) Auzijartzaileak frogatu behar du erreklamaturiko gauzak, jaraunspe nezko ondasunak izanik, demandatuaren esku daudela. d) Akzioa preskribatu ez izana. D) Ondoreak Jaraunspena eskatzeko akzioa aurrera ateratzeak auzijartzailearen esku bidea egiaztatzen du eta, edu berean, demandatuak titulurik ez duela froga tzen du; beraz, demandatuak itzuli behar ditu bere esku dituen jaraunspeneko ondasun guztiak. Gehienetan, jaraunspena eskatzeko akzioa itxurazko jaraunslearen aur ka egikaritzen da; jaraunsle horrek (onustez edo gaitzustez) auzijartzailea ren tituluarekin bateraezina den titulua duela azaltzen du, jaraunsle izan nahi duelako, zinez halako izaerarik izan ez arren (horren erakuskari ditugu tes tamentu olograforik dagoenik ez dakien ab intestato jaraunslea, testamentu deusezean izendaturiko jaraunslea‌). Itxura eta errealitatea bat ez datozen gainerako kasuetan bezala, bi harre man mota bereizi behar dira: batetik, egiazko eta itxurazko titularren arteko ak; eta, bestetik, horien eta, itxura horretan oinarrituta, jaraunsle ez zenarekin negoziatu duten gainontzekoen artekoak. a) Egiazko eta itxurazko jaraunsleen arteko harremanak Akzioak aurrera eginez gero, errealitatea nagusitu eta itxura desagertzen da; horrela, jaraunsleak jaraunspeneko ondasunak berreskuratzen ditu.
BANAKETA OROKORREAN
Ondasunak itzuli eta edukitza egoera likidatzea erregela orokorren ara bera gauzatu behar dira (KZren 451.etik 457.era arteko art.etara bildutako erregelen arabera), legeak ez baitu beren beregi ezer agindu kasu horren in guruan. Ondorenez, onustedun eta gaitzustedun edukitzaileak bereizi behar ditugu, fruitu, narriadura, hobekuntza, gastu eta abarri dagokienez. Erregela horiek osatzeko, zor ez dena kobratzeari buruzko arauak erabil daitezke; ho rretara, onustedun jaraunsletzat jotzen da bere burua oinordekotzat duen per tsona, horren oinordetza titulua edozein izanik ere (LACRUZ). b) Itxurazko jaraunslearekin negoziatu duten edo auzitan ibili diren gainontzekoen eta egiazko jaraunslearen arteko harremanak Gainontzekoei dagokienean, itxuraren arloan egintza edo negozioa babes ten duten arau orokorrak aplikatzen dira, egintza edo negozio horiek onda sunen egiazko titularrak gauzatu ez dituen arren. Itxurazko jaraunsleak jaraunspeneko ondasunak besterendu baditu, eta eskuratzaileak a non domino eskualdaketentzat ezarritako baldintzak betetzen baditu (hots, kostu bidezko tituluaren bidez eta onustez egin denean eskualdaketa) eskualdaketa hori era soezina da, KZren 464. art.ak ondasun higikorren inguruan eta HLren 34. art.ak ondasun higiezinei buruz ezarritakoaren arabera. Edonola ere, gainon tzekoak ez du Erregistroaren babesik izango, oinordetza ireki eta hurrengo bi urteetan. Horren inguruan hauxe dio HLren 28. art.ak: jaraunspen edo lega tuaren bidez eskuratutako finken nahiz eskubide errealen inskripzioak kausa tzailea hil eta urtebigarrenean izango ditu ondoreak gainontzekoei begira; nahitaezko jaraunsleen izeneko inskripzioei ez zaie arau hori aplikatzen. Halako kasuetan, gainontzeko eskuratzailearen onustea izan behar da kontutan, eta ez itxurazko jaraunslearena.
Jaraunspeneko ondasunen inguruko auzibideetan itxurazko jaraunslea de nean alderdietako bat, gauza epaituari buruzko salbuespenak ez du inolako eraginik egiazko jaraunsleari begira, ez baitira gauzatzen KZren 1252. artiku luak aipaturiko betekizunak. Artikulu horrek dioenez, jaraunspeneko ondasu nen edukitzailearen eta jaraunslearen artean ez dago auzilarien identitatea azalarazten duen harremanik. Begibistakoa denez, auzia testamentuaren deu seztasun edo baliozkotasunari buruzkoa denean, gauza epaituak egiazko ja raunsleari begira ditu ondoreak (DĂ?EZPICAZO eta GULLĂ“N). Kataluniako Zuzenbidean, itxurazko jaraunsle onustedunak jaraunspene ko ondasunak besterentzen baditu, jaraunsle horrek kostu bidezko besteren tzearen truk lortu duen gauza edo prezioa bakarrik itzuli behar dio egiazko jaraunsleari, edota besterentzearen diruarekin eskuratu dituen gauzak. Horrez gain, zor den gauza zein prezioa erreklamatzeko akzioetan subrogatzen da egiazko jaraunslea. Haatik, egiazko jaraunsle horrek ezin dizkio itxurazko jaraunsleak besterendutako ondasunak erreibindikatu, ondasunok onustez eta kostu bidez eskuratu dituen pertsonari. Kasu horretan, erreibindikazio akzioa ri buruzko arauak aplikatu behar dira; eta fruituak itzuli, hobekuntzak ordain du edota erantzukizunak eskatzeko, kontutan izan behar da eskaera judizioa galdu duen itxurazko jaraunsleak onustez ala gaitsuztez jardun duen (ikus KatOKren 64. art.). Nafarroako Zuzenbidearen arabera, demandatuak jaraunspeneko ondasu nak besterendu dituenean, ondasunon truk eskuratutakoa itzuli behar du; dena den, demandatu horrek gaitzustez besterendu baditu ondasun horiek, eragin dituen galera guztiengatik erantzun behar du (NFBren 323. legea). E) Preskripzioa
BANAKETA OROKORREAN
Kode Zibilak 192 eta 1016. art.etan aipatzen du akzio horren preskrip zioa, baina ez duenez eperik xedatzen, epe hori eztabaidagarri suertatzen da; izan ere, autoreek asko eta luze eztabaidatu izan dute epe horren inguruan. Batzuen ustetan, preskripzio epea 30 urtekoa izan behar da, hau da, ondasun higiezinen gaineko akzio errealetarako ezarritakoa; beste autore batzuen abu ruz, ordea, epe hori 15 urtekoa da, hots, preskripzio epemuga berezirik ez du ten akzio pertsonaletarako arauturikoa. 1987ko ekainaren 2ko epaiak dioenez, ÂŤ1889ko martxoaren 30eko epaia eman zenetik, jurisprudentziak behin eta berrizÂť onartu du epe luzea, alegia, 30 urtekoa. 1971ko abenduaren 23ko epaia ekar dezakegu hizpidera, eta horrek, aldi berean, beste epai hauek aipatu ditu: 1889ko martxoaren 30ekoa, 1930eko urriaren 22koa, 1892ko urtarri laren 28koa, 1904ko maiatzaren 1ekoa, 1907ko apirilaren 20koa, 1908ko otsailaren 28koa, 1909ko otsailaren 24 eta ekainaren 21ekoak, 1932ko maiatzaren 18koa, 1950eko urriaren 25ekoa, 1951ko apirilaren 12koa, 1953ko azaroaren 12koa, 1958ko martxoaren 6an eman dakoa, 1962ko urtarrilaren 25 eta urriaren 8koak, 1964ko ekainaren 12koa, 1964ko azaroa ren 12koa eta 1966ko urtarrilaren 7koa. Oraintsuago, 1990eko apirilaren 10eko epaiak ere epe bera onartu du.
Jurisprudentziaren irizpideak ondoko ideia du oinarrian: ondasunak ema teko erreklamazioaren bidez, ez da eskatzen ondasun bakoiztu batzuk banan banan ematea; aitzitik, jaraunspen osoa edo horren zatia erreklamatzen da, aktibo eta pasibo guztiarekin. Bestela esanda, universum iusaren inguruko ak zioa egikaritzen da; akzio hori unibertsala da eta, horren ondorioz, hogeita hamar urtetan egikari daiteke (LLEDĂ“). Epe hori akzioa egikari daitekeenetik hasten da zenbatzen; beraz, zenba keta hori has daiteke oinordetza irekitzen denean edo geroago, berbarako, itxurazko jaraunslea jaraunspeneko ondasunak animo suo edukitzen hasten denean. Edukitza modu hori agertzen da jaraunsle horrek ondasunak bereak egiteko asmoa erakusten duenean, hau da, berak bere burua ondasunon jabe
tzat jo eta gainerakoei jaraunsle izaera ukatzen dienean (1987ko ekainaren 2ko epaia). Batzuetan, jaraunsle izaeran oinarritu eta jaraunspeneko ondasunak erre klamatu ahal izateko, epe motzagoa duten akzioak egikaritu behar dira. Ja raunspena emateak esan nahi du jaraunsle izaera aintzatetsi dela; hori dela bide, ezin egikari daiteke jaraunspena eskatzeko akziorik, aintzatespen hori eskatzeko baliodun epea agortuta dagoenean. Ildo horretatik, demandatzaileak bera dela egiazko jaraunslea adierazi eta jaraunspena eskatzeko akzioa ezdui naren aurka egikaritzen duenean, kontutan izan behar da ezduintasun adie razpena bost urtetan eskatu behar dela, ezduinak jaraunspeneko ondasunen edukitza duenetik zenbatzen hasita (KZren 762. art.); berebat, jaraunsleak testamentua aurkaratu behar duenean bere izaera aintzatetsia izan dadin (ulerbidez, ab intestato jaraunslea denean), jaraunsle horrek 15 urteko epea izan behar du kontutan aurkarapen hori eskatzeko. Ezin nahas daiteke arazo hori banakako ondasun nahiz eskubideak epe laburragoan usukapitzearekin. Dudarik gabe, jaraunsle titulua ezin daiteke usukapioaren bidez eskuratu; horrenbestez, jaraunspeneko ondasunak ezin di ra osoosorik usukapitu. Halarik ere, kausatzaileak utzitako ondasuntza osa tzen duten banakako ondasunak usukapioaren bidez eskura daitezke, ondasun horiek objektu banandutzat hartuta. Kasu horretan, jaraunspena osatzen duen banakako gauza bakoitzari dagokionean, demandatuak usukapioaren bidez es kuratutako jabetza titulua jar dezake demandatzailearen aurka (jabetza usu kapioaren bidez eskuratu ahal izateko, epe jakin batzuk igaro eta gainerako betekizunak gauzatu behar dira); zernahi gisaz, jabetza titulu hori erabiltzeak ez du esan nahi demandatuak demandatzailearen jaraunsle titulua zalantzan jartzen duenik. Izanak izan, 1971ko abenduaren 23ko epaiak dioenez, itxu razko jaraunsleak alegaturiko usukapioaren epeak ezin daitezke izan egikari tzen den akzioaren preskripzio epeak baino laburragoak; bestela, jaraunspena eskatzeko akzioa eragingabea izango litzateke.
BANAKETA OROKORREAN
Ondorioztapen hori sendotze ko, epai horrek 1932ko maiatzaren 18ko eta 1951eko apirilaren 12ko epaiak aipatu ditu. Halaber, baieztapen hori 1977ko urriaren 10eko epaiak errepikatu du, aurreko hiru epaiak aipatuz. Edozein modutan ere, gai honetan darabilgun ideiaren kontrako argudio gisa, zalantzan jar daiteke epai horien garrantzia. Arean bere, nola 1971ko epaian, hala 1977koan, Auzitegi Gorenak ondorioztatu du usukapioa ez dela gauzatu, aparteko usukapioaren epeak igaro ez direlako. Egineginean ere, edukitzaileak ez dauka epe laburragoko usukapio arrunterako be harrezko den titulu zuzenik; horrek dakarren arazoa halako kasuetan usukapio arruntean behar den ÂŤtitulu zuzenaÂťren ingurukoa da, eta ez epearen ingurukoa. Azken finean, arazoa ondokoa da: itxurazko jaraunsleak alegaturiko usukapioaren epeak ezin izan ote daitezke au zijartzaileak alegaturiko akzioaren preskripzio epeak baino lagurragoak?, ala kasu horietan ez dira bete usukapioaren epeak, hau da, aparteko usukapioarenak?
Katalunia eta Nafarroako Zuzenbideek ere jaraunspena eskatzeko akzioa arautu dute, eta arauketa horietan, berariaz xedatu da akzio horren preskrip zio epea hogeita hamar urtekoa dela (KatZZKren 275 eta KatOKren 64. arti kuluak; NFBren 324. legea). 275. Jaraunsleak edukitza eskuratzea KZren 440. art.aren lehenengo lerroaldeak dioenez, jaraunsleak jarauns pena onartzen badu, ulertzen da jaraunspeneko ondasunen edukitza kausatzai lea hil den unean eskualdatu zaiola jaraunsleari, inolako geldiarazpenik gabe. Artikulu bereko bigarren lerroaldearen arabera, berriz, jaraunspena baliozko tasunez arbuiatzen denean, ulertzen da arbuiatzaileak ez duela jaraunspen ho ri inoiz eduki. Jaraunsleak edukitza zibilzibil deiturikoa edo legearen aginduzko eduki tza eskuratzen du kausatzailea hiltzearekin batera eta, horretarako, ez da be
harrezkoa jaraunspeneko ondasunen atzemate materiala. Kausatzailearen oinordekoa haren edukitza egoera berean jartzen da, eta ez eduki bereko beste egoera batean. Hortaz, bi kontzeptu hauek ez dira na hastu behar: edukitzan gertatzen den jaraunspeneko oinordetza eta akzesioa. Akzesioaren bitartez, bi edukitza uztartu edo batzen dira. Oinordetzaren kasu an, ordea, jaraunsleak ez du beste edukitza bat hasten; aitzitik, kausatzaileak zuen edukitzari ekiten dio. Aldaketa subjektibo hutsa gertatzen da. Edukitzan gertatzen den oinordetza hori nahitaez gertatzen da, jaraunsle izateak berez dakarrelako edukitza beraren oinordeko izatea. Jaraunspenera deituak ja raunsle bihurtu ala ez bihurtzeko askatasuna du jaraunspen hori onartu edo arbuiatuz; jaraunsle izatea erabakitzen badu, orduan kausatzaileak zuen edu kitzaren oinordeko bihurtzen da, hori jaraunsle izaerari datxekion ondorioa baita (HERNĂ NDEZ GIL), beraren mesederako nahiz kalterako. Jaraunsleak edukitza zibilzibila izan arren, gerta daiteke jaraunsle ho rrek jaraunspeneko ondasunen zinezko edukitzarik ez izatea. Horrelako ka suetan, jaraunsleak ondasunok modu materialean okupa ditzake bere aginte hutsez. Zernahi gisaz, ondasunok dauzkan pertsonak bakez eman nahi ez ba dizkio, jaraunsleak ezin ditzake ondasun horiek bortxaz eskuratu (KZren 441. artikulua). Kausatzaileak utzitako ondasunak benaz erdiesteko, ondasunok ÂŤeskura tzeko interdiktuaÂť erabil daiteke, JZLren 1631. art. eta ondorengoetan arautu rikoa. Izen hori izan arren, interdiktu hori ez da edukitza eskuratzeko judizio bidea; arean bere, 440. art.tik ondorioztatzen denez, edukitza hori kausatzai leak bere esku duenean, jaraunsleak zuzenean eskuratzen du. Interdiktuaren helburua jaraunspeneko tituluaren froga erraztea da; egineginean ere, inter diktu horrek ahalbideratzen du jaraunspeneko tituluaren onuradunak titulu horren arabera jardutea, eskuraturiko edukitza eragingarri bihurtuz. Horreta
BANAKETA OROKORREAN
ra, edukitza eskuratzeko interdiktuaren bidez, edukitza hori jaraunsleari ain tzatetsi edo ematen zaio, jabe edo gozamendun moduan edukitzaile izan gabe, edukitza horren aurka agertu denari begira. Jaraunsleak edukitza atxiki edo berreskuratzeko interdiktuak egikari di tzake, nahiz eta jaraunspeneko ondasunen benazko jabetza oraindik izan ez. Bada, interdiktu horiek egikari ditzake, dela edukitzari nahasmendua eragi teko egintzak edo edukitza kentzekoak kausatzailea bizirik zegoela gertatu di renean, dela oinordetza ireki eta gero gauzatu direnean, jaraunspena onartu aurretik edo ostean. Nolanahi den ere, ezin daiteke urtebete baino gehiago igaro, edukitzari nahasmendua eragiteko edo edukitza kentzeko egintzak ger tatzen diren unetik interdiktuok egikaritzen diren unera arte. Gisa bertsuan, jaraunslea legebideztatuta dago botaketa akzioa egikaritze ko ere (JZLren 1564. art.). Kausatzaileak hasitako usukapioaren onurak jaraunslearentzat dira oinor detza irekitzen den unetik; horretarako, ez da beharrezkoa jaraunsle hori ezer taz jabetzea modu materialean (440. art., 1934. art.ari lotuta). Azken buruan, jaraunsleari kausatzaileak izan zuen edukitza bera esku aldatzen zaiola dioen erregelak salbuespen garrantzitsua du KZren 442. ar tikuluan. Artikulu horrek honakoa dio: ÂŤJaraunspeneko tituluaren bidezko oinordekoak ez ditu kausatzailearen akastun edukitzak eragindako ondoreak jasaten, frogatzen ez bada oinordeko horrek akatson berri zuenik; berebat, onustedun edukitzaren ondoreak ere kausatzailea hil denetik bakarrik izango dira jaraunslearen probetxurakoÂť. Ikus daitekeenez, oinarrizko aldaketa gertatzen da: gaitzustedun eduki tzaren ondoreak kausatzailea hildakoan bukatzen dira eta, orduz geroztik, onustedun edukitza hasten da, kausatzaileak ezagutzen zituen akatsen berri ez zuen jaraunslearentzat.
§78. ONARPEN HUTS ETA SOILAREN ONDOREAK 276. Kode Zibilaren sistema: erantzukizun mugagabea eta ondare bateratzearen ideia KZren 1003. art.ak xedatzen duenez, onarpen huts eta soilaren bitartez, hots, inbentario onurarik gabeko onarpenaren bidez, jaraunsleak jaraunspe naren zama guztiengatik erantzun behar du, bai jaraunspeneko ondasunekin, bai eta bere ondasunekin ere. Horrenbestez, jaraunsleak erantzukizun mugagabea edo ultra vires here ditatis deiturikoa du. Kausatzaileak ezin alda dezake legeak ezarritako eraen tza; hortaz, testamentugileak horren inguruan hartutako edozein neurri ezin daiteke hartzekodunen aurka jarri. KZren 1003. artikuluak erabilitako «zama» adierazmoldearen barne sar tzen dira, lehenik eta behin, kausatzailea bizirik zegoenean sortu eta hori hildakoan kitatu gabe dirauten zorrak; horrez gain, autore gehienen aburuz, legatuak eta oinordetzaren ondorioz sorturiko gainerako betebeharrak ere «zama»tzat hartu behar dira. KatOKren 34. art.ak jarraiko gastuak zerrendatu ditu, besteak beste, jaraunspeneko zama antzo: kausatzailearen azken gaixota sun, lurperaketa nahiz hileta gastuak, inbentarioaren eraketak eragindakoak, jaraunspeneko ondasunak banatu eta defendatzearen ondorioz sortutakoak, ja raunspen erkidegoaren mesedetan egindako testamentu zein ab intestato judi zioen ziozko gastuak, legatuak ematearen ingurukoak eta antzeko gastu guzti ak. Eragozpen handirik gabe uler daiteke gastu horiek guztiak KZren 1003. art.ak aipaturiko zamen artean daudela, beti ere, ñabardura egokiak eginda (berbarako, KZren 1064. art.). Jarraian, jaraunslearen erantzukizun hori jorratuko dugu, bereziki, kausa tzailearen zamen ondorioz sorturikoa; gerogarrenean, beste atal batean iku siko dugu jaraunsleak legatuen zioz duen erantzukizuna.
BANAKETA OROKORREAN
Ageriagerikoa denez, kausatzaileak zorrak izateari uzten dio hiltzean; beraz, «kau satzailearen zorrak» adierazmoldea ez da egokia. Terminologiaren inguruko ñabardura hori egin eta gero, aurrerantzean honexetarako erabiliko dugu «kausatzailearen zorrak» esamol dea: kausatzailea bizirik zegoenean sortu eta hori hildakoan kitatu gabe dirauten zorrak aipatzeko, jaraunslea oinordeko baita zor horiei begira ere. Adierazmolde hori erabilita, zor horiek eta jaraunsleak dituen gainerako zorrak bereizten dira.
Kausatzailearen heriotza dela eta, jaraunslea horren oinordeko bihurtzen da eskubide eta betebehar guztietan (661. art.), baldin eta eskubide nahiz bete beharrok azkendu ez badira heriotzaren ondorioz (658. art.). Hariari segiz, ja raunsleak bere gaurko eta etorkizuneko ondasun guztiekin erantzun behar du eskubide zein betebehar horiek betetzearen gain, salbu eta jaraunspena inben tario onuraren arabera onartu duenean; ondasun horien barne, jaraunspeneko ondasunak ere sartzen dira. Autore gehienek diotenez, KZren arabera, jaraunslearen erantzukizuna mugagabea da, baina mugatu egin daiteke; izan ere, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu duen jaraunsleak jaraunspeneko ondasunekin or daintzeko moduko zor nahiz zamak bakarrik ordaindu behar ditu (ikus KZren 1023.1. art.). Jaraunslea kausatzailearen egoera juridikoan kokatzen denez, jaraunsle hori kausatzaileak zituen hartzekodunen zordun pertsonal bihurtzen da (ho rretan ez dago inolako zalantzarik). Doktrina tradizionalari helduta, jarauns pena huts eta soilik onartzen denean, jaraunsle eta kausatzailearen ondareak bateratu egiten dira, bai alde aktiboan eta bai alde pasiboan ere. Bi horiek ondare bakarra eratzen dute, eta masa bakarra osatzen dute hartzekodun guz tientzat, dela kausatzailearen hartzekodun eta legatuhartzaileentzat, dela jaraunslearen hartzekodun pertsonalentzat (nolanahi den ere, autore guztiak ez datoz bat puntu horretan). Kausatzaileak jaraunslearen kontra izan ditza keen kredituak eta alderantzizkoak azkendu egiten dira, pertsona bera har tzekodun eta zordun bihurtzen baita aldi berean (1192.1. art.).
Eskubide erreal mugatuak ere bateratzearen bidez azkentzen dira (546 eta 513. art.ak, besteak beste). Ultra vires erantzukizuna honela azal daiteke: jaraunslea kausatzaileak zituen hartzekodunen zordun bihurtzen denez, edozein zordunek bezala eran tzun behar du, alegia, bere gaurko eta etorkizuneko ondasun guztiekin (KZren 1911. artikulua). Ondasun horiek jaraunspenaren bitartez eskuraturikoak zein jaraunsle izan aurretik edo ostean beste moduren batean lorturikoak izan dai tezke, ondasun guztiguztiak bildu direlako jaraunslearen ondarera oinor detzaren ondorioz. Ez dira bereizi behar kausatzailearen hartzekodunak eta jaraunslearenak, zorduna bakarra delako eta horren ondarearekin aurre egin behar zaielako zorrei (ondare horretan, jaraunspenaren bitartez eskuraturiko ondasunak eta jaraunslearen gainerako ondasun guztiak batera agertzen dira). Guztiarekin ere, ondareak bateratzearen ideia horri muturreraino ekinez gero, arazoak sor daitezke jaraunsle bat baino gehiago dagoenean; kasu horre tan, pertsona batzuek ordezten dute kausatzailea. Orobat, jaraunspeneko on darea indibiso egoeran denean ere, ez dago inolako bateratzerik. Are gehiago, bateratzearen ideia horrek emaitza ezzuzenak dakartza, batik bat, kausatzai learen hartzekodunentzat eta jaraunsleak jaraunspena onartu aurretik zituen hartzekodunentzat. Hori dela eta, egun, ospe handiko autore batzuek ondareak bateratzearen inguruko tesia ezetsi dute edo, behinik behin, tesi horri Ăąabar dura batzuk egin dizkiote. Horren ildotik, ultra vires erantzukizuna azaltzeko erabili ohi diren argudioen aurka, PEĂ‘Ak hauxe dio: Espainiako sistemaren arabera, ondareari begira oinordeko izatea kausatzailea ondarearen titularta sunean ordeztea besterik ez da, baina ondare horrek, lehen bezala, banandurik dirau (jarraian ekingo diogu gai horri). Erakunde gisa, ultra vires edo cum vi ribus erantzukizuna arrunta da. Oinordetzak edo jaraunspena onartzeko modu arruntak berez ez du eratortzen ultra vires erantzukizuna; aitzitik, erantzuki zun mota hori jaraunsleari jartzen zaion zehapena da, hain zuzen, jaraunspe
BANAKETA OROKORREAN
neko ondarea kudeatzean, hartzekodun nahiz legatuhartzaileen bermerako ezarri den eraentza ez erabiltzeagatik jartzen zaiona. Lehenlehenik, jarauns leak jaraunspenaren zamengatik erantzun behar du jaraunspeneko ondasune kin. Jaraunspena huts eta soilik onartuz gero, erantzukizun hori ez ezik, jaraunsleak ultra vires erantzukizuna ere izango du, eta bigarren erantzuki zun horrek ez du zerikusirik oinordetzarekin. Nafarroako Zuzenbidean (NFBren 318. legea), jaraunsleak beti du intra vires erantzukizuna. Gauza bera gertatzen da Aragoiko Zuzenbidean; horre tan, jaraunsleak «legearen araberako inbentario onura» du eta, inbentarioa egin ez arren, kausatzaileak utzitako ondasuntzako ondasunekin bakarrik erantzun behar du jaraunspeneko zorrengatik. Hori gorabehera, jaraunsleak bere ondarearekin erantzun behar du, besterendu edota kontsumitu duen ja raunspeneko zatiagatik. Ondareak ezin daitezke bateratu kausatzaileak utzi tako ondasuntzaren gain eskubideak dituztenen edota jaraunslearen kaltetan (ikus ArZZKren 138. art.). 277. Banantze onura Aurrerago ikusi dugunez, Kode Zibileko arauketaren eta tesi tradiziona laren arabera, jaraunsleak jaraunspena huts eta soilik onartuz gero, kausa tzaile eta jaraunslearen ondareak bateratu egiten dira, bai alde aktiboan eta bai alde pasiboan ere. Horrela, kausatzaile eta jaraunslearen zorrak bateratu rik agertzen dira, eta bataren zein bestearen hartzekodunek ondare bakarraren aurka jo dezakete betebehar haiek bete daitezen eskatzeko: jaraunslearen on darearen aurka. Horregatik, kausatzailearen hartzekodun izandakoek —hots, orain jaraunslearen hartzekodun direnek—, ezin dezakete inolako lehenespe nik alegatu jaraunspeneko ondasunen gain eta, gainera, jaraunslearen hartze kodun pertsonalek ezin dezakete lehenespenik izan jaraunslearen ondasunen gainean.
Egiatan, ondareak bateratzearen ondorioz, kaltea eragin dakieke kaudi mendun kausatzailearen hartzekodunei, jaraunslea zorrez itota dagoenean; hartzekodun horiek euren zorrak kobratzeko itxaropena dute, baina itxaropen horrek erreka jo dezake, hartzekodunok ikusten dutenean jaraunspenean ja raunslearen hartzekodunekin batera pilatu behar direla (arean bere, azken ho riek ezusteko eta oinarri gabeko abantaila dute). Kontrakoa ere gerta daiteke, hau da, zordunak ondare osasuntsua izanik, kausatzailearen pasiboa aktiboa baino handiagoa izatea. Bi kasu horietan, dela kausatzailearen, dela jarauns learen hartzekodunen bermea gutxitu egiten da. Inbentario onuraren araberako onarpenaren bidez, ostera, ondore kalte garri horiek saihesten dira. Dena den, neurri hori jaraunslearen interesak babesteko ezarri da eta horrek bakarrik eska dezake halako onura (salbuespe neko kasu batzuetan, halere, ulertzen da legeak agintzen duela jaraunspena inbentario onuraren arabera onartzeko). Hori dela bide, zuzena dirudi hartze kodunek euren eskubideak babestu nahi izanez gero, ondareak banantzeko eskatzeak, euren kabuz eta intereserako. Bide horretatik, inbentario onura as matu baino lehen, Erromako Pretoriar zuzenbideak ÂŤondareen banantze onu raÂť eratu zuen. Erakunde hori sortu zen jaraunspena huts eta soilik onartzean hartzekodunek izan zezaketen kaltea saihesteko; egineginean ere, zorduna hildakoan jaraunspena huts eta soilik onartzen bazen, kausatzailearen har tzekodunak jaraunslearen hartzekodun pertsonalekin batera pilatu behar ziren jaraunspenean, ondare biak bateratzearen ondorioz. Geroago, ondareen ba nantze onura legatuhartzaileei ere aplikatzen hasi zitzaien. Erromako aurrekari horri ekinez, Kataluniako Zuzenbide zibilak ÂŤonda reen banantze onuraÂť arautu du. Onura hori kausatzailearen hartzekodunek nahiz legatuhartzaileek eska dezakete eta, beraren bidez, hartzekodun zein legatuhartzaile horiek lor dezakete epaile eskudunak jaraunspeneko ondarea eta jaraunslearen ondarea
BANAKETA OROKORREAN
bananduta daudela adieraztea. Horretara, euren es kubideak babestuta geratzen dira, jaraunslearen hartzekodunek dituzten esku bideei begira. Bada, jaraunspenaren inbentarioa egin ostean eta bidezkoketa egokia emanda, epaileak banantze onura eman dezake eta, hala behar denean, neurri egokiak har ditzake onura hori eragingarria izan dadin. Kausatzai learen hartzekodunek eta legatuhartzaileek banantze onura lortzen dutenean, jaraunslearen hartzekodun pertsonalei begira lehenespena dute kredituak ko bratu edota legatuak jasotzeko. Edonola ere, hartzekodun zein legatuhartzai le horiek ezin ditzakete jaraunslearen ondasun pertsonalak pertsegitu, harik eta horren hartzekodunei kreditu guztiak ordaindu arte (ikus KatOKren 34. art. eta, antzeko idazkeraz, KatZZKren 264. art.). Kataluniako Oinordetza zuzenbidean arauturiko ondare banantzeak oso osoan iraunarazten du erantzukizunari loturiko ondarea. Horrela, ondokoa bermatzen du: kausatzailearen hartzekodunek euren kredituak zeharo kobratu arte, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek ezin ukitu izatea kausatzaileak utzitako ondasuntza. Horrenbestez, banantzearen bidez lortzen den bermea ja raunspeneko ondasunekin kobratzeko lehenespena da. GETEALONSOren hitzak erabilita, esan daiteke jaraunspeneko ondarea helburu zehatzari lotuta dagoela, alegia, zor eta legatuak ondaintzeari; helburu horrek ez du aldaraz ten jaraunspeneko erantzukizun sistema eta ez ditu saihesten ondasunen esku ratzailearen erantzukizun mugagabeak dituen ondoreak. Nafarroan ere inbentarioaren eraketa eta ondare banantzea arautu dira, jaraunspeneko hartzekodunen eta legatuhartzaileen onurarako; beraz, lehen dabizi horien kredituak ordaintzen dira, jaraunslearen hartzekodun pertsona lak bazter utzita. Jaraunsleak ÂŤintra viresÂť erantzukizuna du beti, hau da, legatuhartzaile eta jaraunspeneko hartzekodunei begira, jaraunspeneko onda sunen balioarekin bakarrik erantzun behar du. Dena den, jaraunsleak ondasun horiek baino gehiago erabiltzen baditu
hartzekodunei ordaintzeko, hartzeko dunok ez dute zertan itzuli jasotakoa (NFBren 318. legea). Kode Zibilari buruzko 1851ko proiektuan, hartzekodun eta legatuhar tzaileek eskatu behar zuten inbentarioa eratu eta ondareak banantzeko. Ho rren harira, GARCĂ?A GOYENAk honako galderak egin zizkion bere buruari: zuzena ote da kausatzailearen hartzekodunen egoerak txarrera egitea, ja raunspena zorpetik irten gabeko jaraunsle iruzurtiaren esku geratzeagatik?; arrazoi berberagatik, zuzena ote da testamentugileak legatuhartzaileei eman dako eskuzabaltasuna hutsal zedin nahi zuela presumitzea? Azkenean, autore horrek ondorioztapen hau atera zuen: ÂŤEspainiako Zuzenbidearen hutsune hori nahitaez bete behar daÂť, beste herri batzuetako kodeek egin duten gisara. Kode Zibilak ez dio ezer horren inguruan, baina oraingo jakina dugunez, inbentario onuraren araberako onarpena arautu du, baita ondarea jaraunslea ren mesederako banantzea ere. LACRUZen iritziz, Kode Zibilean ez zen gai hori arautu legegileak uste izan zuelako nahikoa zela Judiziamendu Zibilari buruzko Legean xedaturi koa; haren ustetan, lege horretan arauturiko testamentu judizioaren bitartez, ondare banantzearen antzeko ondoreak lor daitezke. Egineginean ere, kausa tzailearen hartzekodunak legebideztatuta daude testamentu nahiz ab intestato judizioak eragiteko (testamentu judizioaren kasuan, JZLren 1040. art.ari lotu riko 1038.4. artikuluak ezarritakoaren arabera, eta ab intestato judizioari dagokionean, JZLren 973.3. art.an xedaturikoa kontutan hartuta). Judizio ho riek eraginez gero, jaraunspeneko ondarea lokabea izan eta bananduta ager tzea lortzen da; gainera, JZLren 1093. art.ak ezartzen duenez, kausatzailearen hartzekodunen kredituak zeharo ordaindu edo horien asetzea bermatu arte, ezin zaie jaraunspeneko ondasunik eman jaraunsle edo legatuhartzaileei. Guztiarekin ere, hori bada Kode Zibilean gai honen inguruan ezer ez jasotzearen arrazoia, ondare banantzea lortzeko
BANAKETA OROKORREAN
aipatu den bidea —hots, ja raunspena zatitzeko judizioena— ez da egokiena, bide hori luze, garesti eta zaila gertatzen delako. Horrez gain, hurrengo kasuetan, ez dago hain argi jaraunspena zatitzeko judizioa has daitekeen ala ez: jaraunslea bakarra dene an, edota testamentugileak berak banatu duenean jaraunspena (nahiz eta kasu horietan judizioa kausatzailearen hartzekodunek eragin, jaraunslearen hartze kodun pertsonalek baino lehen kobratu ahal izateko). Ildo horretatik, egungo autoreetarik askok (besteak beste, LACRUZek be rak eta PEÑA, PUIG BRUTAU edo ALBALADEJO bezalako autore ospetsu ek) zerbait gehiago diote argudio desberdinak erabilita, edota batzuek besteen argudioei helduta. Horien ustetan, beti dago nolabaiteko ondare banantzea; hortaz, Kode Zibilak beren beregi ezer ez badu xedatu ere, esan gabe doaz ohiko printzipio hauek: bata, «lehenago ordaindu, jarauntsi baino» eta, bes tea, «ez dago jaraunspenik, hondarra baizik». Ondorenez, banantze onurarik gabeko jaraunspena likidatzean, kausatzaileak utzitako ondasuntzaren hartze kodunek eta legatuhartzaileek lehenespena dute jaraunslearen hartzekodun pertsonalen gainean. KZren 1911. art.aren aginduz, kausatzaileak utzitako ondasuntza erreserbaturik dago, lehenik, bizirik zegoenean haren hartzeko dun izandakoentzat eta, hurrenik, zerbait geratuz gero, legatuhartzaileentzat. Teoria horren karioz (eta autore bakoitzaren araberako ñabardurak egin da), ondareen banantze onura beti gertatzen da eta, horregatik, Kode Zibilak ez du berariaz arautu, beharrezkoa ez delako. Jaraunsleek inbentario onura dun kasuetako erantzukizuna dute behinik behin eta, horrez gain, ultra vires erantzukizuna izan dezakete, jaraunspena huts eta soilik onartzen dutenean. Inbentario onura erabili zein erabili ez, jaraunspeneko ondasunei dagokienez, kausatzailearen hartzekodunek lehenespena dute legatuhartzaileen gain eta, aldi berean, bi horiek lehenespena dute jaraunsleen hartzekodun pertsonalen gain. Horrenbestez, ondareen bateratzeak ez die inolako kalterik egiten kausa
tzailearen hartzekodunei. Jaraunspeneko ondarearen titularra hil, jaraunspen hori onartu edota banatu arren, ondare hori beti dago bakoiztuta, zor eta zamei lotuta dagoelako (eta bakoiztuta dirau, zor eta zamok osoro ordaindu arte); beste hitz batzuez esanik, ez da kontutan hartzen jaraunspena inbenta rio onuraren arabera onartu den ala ez, jaraunslea bat ala gehiago dagoen, edo testamentu judiziorik egin den (PEÑA). Tesi horri laguntzeko, honako argudioa ekarri da hizpidera, besteak bes te: KZren 1023.3. art.ak inbentario onuraren arabera onartutako jaraunspena aipatzean dioenez, jaraunslearen ondasun pertsonalak eta jaraunspeneko on dasunak ez dira bateratzen jaraunslearen kalterako; alabaina, horrek ez du esan nahi jaraunspena huts eta soilik onartu denean, kausatzailearen eta ja raunslearen ondasunak gainontzekoen kalterako bateratu behar direnik. Gai nontzeko horien artean, hartzekodun eta legatuhartzaileak sartzen dira, eta horientzat jaraunspeneko ondareak ukitu gabe iraun behar du (ikus ENZNk 1976ko irailaren 1ean emandako ebazpena). Beste alde batetik, esan ohi da testamentu eta ab intestato judizioetan, le geak ez duela agindu kausatzailearen hartzekodunek eta legatuhartzaileek lehentasuna izan behar dutenik; aitzitik, lehentasun hori abiaburutzat hartu du legeak. Horrez gain, KZren 1082. art.ak honakoa ahalbideratu du: hartze kodun gisa aintzatetsitakoek jaraunspena banatzearen aurka egitea, euren kredituak ordaindu arte edo horren inguruko fidantza jaso arte; hortik ondo riozta daiteke kausatzaileak utzitako ondasuntzak ondare masa banandu gisa dirauela eta, ondare horri begira, kausatzailearen hartzekodunek lehenespena dutela jaraunslearen hartzekodun pertsonalen gain. Edozein kasutan ere, DÍEZPICAZO eta GULLÓNen iritziz —eta neu ere bat nator iritzi horrekin—, 1023.3. art.ak azpimarratu badu ondare banantzea jaraunspena inbentario onuraren arabera onartzen denean egin daitekeela, ho rrek esan nahi du, jaraunspena huts eta soilik onartzen denean, ez dagoela ha
BANAKETA OROKORREAN
lako banantzerik. Beste alde batetik, KZren 1082 eta JZLren 1093. art.etan, hartzekodunentzako emaitza onuragarria besterik ez da xedatu, eta hori ez da ondareen banantze zehatzzehatza: kausatzailearen ondarea indibiso egoeran dagoen bitartean, bizirik zegoenean haren hartzekodun izandakoek kolpe egin diezaiekete ondare horren ondasun jakin batzuei (KZren 1911. art.); jarauns learen hartzekodun pertsonalek, ordea, jaraunsle horrek jaraunspen erkidego an duen kuotari bakarrik egin diezaiokete kolpe, eta ez ondasun zehatzei, jaraunslekideak ez duelako ondasun bakoitzaren gainean kuota baten titular tasuna (ulerbidez, jaraunsleak hiru izanik, jaraunspena hiru zatitan banatuz gero, jaraunsle horietako bakoitzari ez dagokio kausatzaileak utzitako onda suntzako ondasun bakoitzaren herena, ezpada ondasuntza osoaren herena). Jaraunspena banatu aurretik, jaraunslekide bakoitzak bere ondarean ditu, ba tetik, jaraunspenaren gaineko kuota bat eta, bestetik, bestelako jatorria duten ondasun batzuk. Jaraunspenaren hartzekodunek eragotz dezakete euren kredi tuak ordaindu aurretik jaraunspena banatzea. Horretarako, saihestu behar dute jaraunsle bakoitzari jaraunspeneko ondasunak adjudikatzea haren kuota or daintzeko; ondasun horiek adjudikatuz gero, jaraunsle horiek ondasunon gai neko jabetza esklusiboa eskuratzen dute (KZren 1068. art.), eta euren ondare pertsonaleko beste ondasunekin bateratzen dira ondasunok. Izatez, ondareak banantzea neurri zuzena da, baina banantze automati koaren tesia onartuko bagenu, besteak beste, jaraunslearen hartzekodun per tsonalen egoera geratuko litzateke konpontzeke, hartzekodunok oso gutxitan aipatzen baitira. Kausatzailearen hartzekodunen egoeraz hainbeste arduratu ostean, ez litzateke zentzuzkoa izango ondare banantze hipotetiko batek kal te egitea jaraunslearen hartzekodunei. Egia izango balitz kausatzailearen eta legatuhartzaileen hartzekodunek lehenespena dutela jaraunspeneko ondarea ren gain, gisa bertsuan, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek
lehenespena izan beharko lukete jaraunslearen ondare pertsonalaren gain (ikus KatOKren 37.2. art.). Halaber, KZren 1911. art.ak dakarren bermea ere murriztuta gera tzen da, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek ustekabeko beste hartzeko dunekin elkarbanatu behar dutenean ondarea, hain zuzen ere, eurena ez zen zordun baten —agian, egoera txarragoan zegoen kausatzailearen— zintzo tasun zein kaudimenarekin fidatu ziren hartzekodunekin. Hariari segiz, on dare banantzeak ez du jaraunslearen erantzukizunari buruzko eraentza alda tzen; jaraunsle horrek huts eta soilik onartu badu jaraunspena, ultra vires erantzukizuna izango du, ezbairik gabe. Ondareak bateratzearen ideia azken muturreraino eramatera, hauxe azal daiteke: jaraunslearen hartzekodun per tsonalen ikusaldetik, jaraunspeneko hartzekodunen zorra ez izatea jaraunspe naren ondoriozko zorra, baizik etaa jaraunsleak, gero, beste bide batetik hartu duen zorra. Labur bilduz, onartzen bada ondare banantze automatikoa dagoe la jaraunspeneko hartzekodunentzat, irtenbide bera aplikatu behar zaie ja raunslearen hartzekodun pertsonalei, bestela desorekak sor daitezkeelako. Tesi horren kontra, ALBALADEJOren iritzia dugu; autore horren ustetan, jaraunslearen hartzekodun pertsonalen ikusaldetik, kausatzailearen hartzekodunak ez dira jaraunspene ko hartzekodunak; aitzitik, jaraunsleak jaraunspenaz besteko bide batetik hartutako zor ba ten zioz agertu dira gero hartzekodun horiek. Horretara, jaraunslearen lehengo hartzekodu nek ez dute inolako lehenespenik geroago agerturiko hartzekodun horien gain. Zernahi den ere, iritzi horren aurka hauxe esan daiteke: kausatzailearen hartzekodunek euren onurarako bananduta iraun behar duen ondarea dutela (alegia, kausatzailearena) baiez tatuz gero, hartzekodunok ez dira tratatzen jaraunsleak gero izan ditzakeen hartzekodun antzo; arean bere, jaraunslearen bigarren hartzekodun horiek lehengo hartzekodunekin el karbanatu behar dituzte haien zordunaren ondarean sartzen diren ondasunak, hots, ez zaiz kie erreserbatzen zordunaren ondasunetarik batzuk.
Arestian
esan
dugunari
ekinez,
kausatzailearen
BANAKETA OROKORREAN
hartzekodunek eta, batik bat, legatuhartzaileek lehenespena dute jaraunspeneko ondasunak pertsegi tzeko eta, gainera, jaraunslearen ondare pertsonalari ere kolpe egin diezaio kete, horren hartzekodun pertsonalentzat ezarritako baldintza berberak beteta. Lehenespen hori onartuz gero, onartu beharko litzateke azken horiek lehenes pen bera dutela jaraunslearen ondare pertsonalaren gain; bestela, irtenbide hori ez litzateke zuzena izango jaraunslearen hartzekodunentzat. Iritziak iri tzi, uste dut gauzak horrela gerta daitezen, legeak beren beregi ezarri behar dituela ondore horiek, eta Kode Zibilak ez du halakorik aipatu. Kataluniako Zuzenbidean, ordea, ondareen banantze onura berariaz arau tu da, eta arauketa horren harira, jaraunspeneko hartzekodunek ezin ditzakete jaraunslearen ondasun pertsonalak pertsegitu, harik eta horren hartzekodunen zorrak ordainduta egon arte; horrez gain, legatuak ordaintzeari dagokionean, arauketa horretan ezarri da jaraunsleak intra vires erantzukizuna baino ez duela (KatOKren 273. artikulua). Nafarroako Zuzenbideak ere banantze onu ra arautu du, eta zuzenbide horretan, jaraunsleak beti du intra vires erantzu kizuna (NFBren 318. legea); beraz, jaraunslearen hartzekodun pertsonalen inguruan aipaturiko arazoa ez da agertzen. Beste alde batetik, benazko banantzea egitea ez da zeregin erraza, ja raunspenaren ondasunak identifikatzea ahalbideratzen duen inbentarioa ez bada egiten, edota ustezko ondare banandua administraziopean zein legeari heldutako likidaziopean ez bada jartzen. Jaraunspena huts eta soilik onartzen den kasuetarako, legeak ez du halakorik agindu, badagoelako zordunik (ja raunslea), eta horrek gaurko eta etorkizuneko ondasun guztiekin erantzun behar duelako. Kode Zibilaren arabera, jaraunspena inbentario onuraren arabera onar tzen denean, ondareak zinez banantzen dira eta ez da ezelako arazorik sortzen hartzekodunentzat. Jaraunsleak jaraunspeneko ondasunekin ordain daitezke
en zor zein zamak bakarrik ordaindu behar ditu (KZren 1023.1. art.). Bestela esanda, kausatzailea bizirik egotekotan zein ondasun izan eta ondasun horie xek izango dituzte hartzekodun eta legatuhartzaileek. Berebat, onarpen mota hori jaraunslearen mesedetan xedatu den arren, eta jaraunspen kaltegarriak jaraunsle horri eragin diezazkiokeen kalteak saihestu nahian, mesede egin zaie, zeharka bada ere, jaraunslearen hartzekodun pertsonalei. Arean bere, ja raunslearen ondare pertsonala ez dago jaraunspeneko zorrak ordaintzeari lo tuta; hori horrela bada ere, zor nahiz zamok ordaindu ondoren, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek jaraunspeneko gerakinaren aurka jo dezakete (bere ziki, KZren 1023 eta 1043. art.ak). Amaitzeko, esan behar da, ondareak hartzekodun eta legatuhartzaileen mesederako banantzea zuzena bada ere, Kode Zibilak ez duela halakorik jaso (berariaz ez, bederen). Oraingoz, banantzearen ideia hori doktrinaren iritzi interesgarri eta eztabaidagarria besterik ez da. 278. Jaraunspenaren hartzekodun nahiz legatuhartzaileen eta jaraunslearen hartzekodunen arteko lehentasuna Jaraunspena huts eta soilik onartzen denean, kausatzailearen eta jarauns learen ondareak bateratzen direla esan ohi da eta, horren zioz, legatuhar tzaile, jaraunspenaren hartzekodun eta jaraunslearen hartzekodun pertsonalek eskubide berbera dutela euren kredituak jaraunslearengandik kobratzeko. Ondareak bateratzearen printzipioa azken muturreraino defendatuz gero, onartu beharko litzateke legatuhartzaileak hildakoaren hartzekodunekin ba tera pilatzen direla jaraunspenean, ondare bakarrarekin kobratzeko. Horrela, kausatzailea bizirik dagoen bitartean, horrek ezin dezake dohaintzarik egin bere hartzekodunen eskubideen kaltetan (KZren 643.2. artikulua eta, batez ere, KZren 1297.1. art.); baina, testamentuan, kausatzaile horrek nahi beste opari egin dezake, bere hartzekodunak gogoan izan barik. Hori ezin daiteke
BANAKETA OROKORREAN
horrela izan. Jaraunspeneko ondasunei dagokienez, kausatzailearen hartzeko dunek lehenespena izan behar dute legatuhartzaileen gain. Logika horren bidetik, jaraunspeneko ondasunen alorrean, ondokoa izan beharko litzateke kredituak kobratzeko lehenespenezko hurrenkera: 1. kausa tzailearen hartzekodunak; 2. senipartedunak (horiek jaraunsleak nahiz legatu hartzaileak izan, bakoitzari dagokion banakako senipartearen arabera); 3. legatuhartzaileak; 4. zerbait gertatuz gero, hori jaraunslearentzat da eta ja raunsle horren hartzekodun pertsonalek kolpe egin diezaiokete gerakinari. Senipartedunak bazter utziko ditugu, horien eskubideen eragingarritasuna lortzeko bideak jadanik aipatu ditugulako. Gainerakoek lehenespenezko hu rrenkera horren arabera kobratuko ahal izateko, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu behar da (KZren 1027, 1029 eta 1034. artikuluak). Haatik, jaraunspena halako onurarik gabe onartzen denean, arazoa ez da hain argia; Oinordetza zuzenbidean gehien eztabaidatu izan den gaia ustezko le henespen horren norainokoa izan da, baita lehenespen hori eragingarri bihur tzeko modua ere. Arazo hori beste arazo orokorrago bati lotuta dago, alegia, aurrerago jorratu dugun ondare bateratze eta banantzeari. Kobratzeko lehenespena osoro bidezkoa bada ere, jaraunspena huts eta soilik onartzen denean, hura gauzatzea ez da zeregin erraza, jarraian ikusiko dugun moduan. Benetako ondare banantzea egongo balitz, ostera, ez litzateke halako arazo edo zailtasunik gertatuko: 1. Lehenespena gauzatzeko biderik ohikoena testamentu eta ab intestato judizioek osatzen dute (JZLren 1093. art.). Edozein hartzekodunek eragin ditzake judizio horiek, baldin eta bere kre ditua betebetean bidezkotzen duen titulu idatzia aurkezten badu. Edozein modutan ere, jarraiko kasuetan, hartzekodunek ezin dezakete halako judizio rik eragin: batetik, euren kreditua borondatezko hipotekaren bidez edo beste edozein berme nahikoa erabilita ziurtatu dutenean eta,
bestetik, jaraunsleek hartzekodunoi behar besteko fidantza ematen dietenean, kredituei hildakoaren ondasunak erabili barik aurre egiteko (testamentu judizioaren inguruan, ikus, JZLren 1038.4 eta 1040. artikuluak; ab intestato judizioaren gainean, antze koa dio JZLren 973.3. art.ak). Esanak esan, judizio horiek jaraunspena zatitzeko judizioak dira. Horre gatik, batzuetan, dudamudak sor daitezke: berbarako, jaraunslea bakarra de nean, testamentugileak berak banatu duenean jaraunspena, edo testamentuzko kontularibanatzailea dagoenean, hartzekodunek — euren lehenespena erabi lita— eragin ote dezakete halako judiziorik euren kredituak kobratzeko asmo hutsarekin? Hartzekodunek duten legebideztaketaren helburua ezin izan dai teke jaraunspenaren banaketa, ezpada euren eskubideen eragingarritasuna lor tzea. Horrenbestez, galdera horri baiezko erantzuna eman behar diogu, baina horrelako judizio amaigabe, zail eta garestiak eragitea ez dator bat lortu nahi den helburuaren norainokoarekin. 2. KZren 1082. art.ak zeharkako bidea ezartzen du, jaraunspeneko har tzekodunei lehenespena emateko jaraunslearen hartzekodun pertsonalen gain. Egineginean ere, ondare kolektiboa zatitzearen kontra eginez gero, jarauns peneko hartzekodunek euren aldeko onura lor dezakete. CÁMARArekin bat etorriz, jaraunspen indibisoaren kasuan esan dezake gu —aktiboari dagokionez, behinik behin— ondareak ez direla betebetean bateratzen, jaraunspen hori jaraunsleen ondaretik erabat bereizita dagoen on dasun masa baita. 3. Eskubide hobea duen gainontzekotzak, berriz, zalantza gehiago sorta razten du. Gainontzekotza hori erabil daiteke lehenespenak banakako ondasu nen gain gauzatzeko, baldin eta ondasun horiek jaraunslearen esku badaude eta, horren ondarean, jaraunspenaren bidez eskuraturiko ondasun gisa iden
BANAKETA OROKORREAN
tifika badaitezke. VALLETek eta CÁMARAk diotenez, gainontzekotza ho rrek aurrera egin dezan, honako inguruabarrak frogatu behar dira: aurrenik, kausatzaileak utzitako ondasuntza ez dela nahikoa kreditua ordaintzeko; bi garrenik, jaraunslearen ondasunetan eskusioa egin dela; eta, azkenik, gainon tzekotzadunak ez duela arduragabekeriaz jardun bere kreditua kobratzean. 4. Jaraunslearen hartzekodun pertsonalen eta legatuhartzaileen arteko le hentasunari buruz, Hipoteka Legeak honakoa dio: zamadunak prestazio jakin bat bete dezan eskatzeko eskubidea duen pertsonak —legeak “genero edo ko puruaren gaineko legatuhartzaile” deritze horiei— lor dezake jaraunspene ko ondasun higiezinen gaineko eskubide hori aurrearretazko idaztoharraren bidez agertaraztea (Hipoteka Legearen 42.7. art.). Idaztohar horrek behialako hipoteka isilbidezkoa ordeztu du, alegia, legatuak kobratuko zirela bermatze ko, jaraunspeneko ondasunen gain jartzen zen hipoteka. Aurrearretazko idaztohar horien ondoreak desberdinak dira, testamentu gilea hil eta hurrengo 180 egunak igaro baino lehen ala ostean egin diren kontutan hartuta. Bada, testamentugilea hil eta hurrengo 180 egunetan, lega tuhartzaileak eska dezake bere legatuaren balioa jaraunspeneko edozein on dasun higiezinen gainean idaztohartzea (ondasun hori kreditua estaltzeko modukoa izan behar da), aurrearretazko idaztohar baten bidez; zernahi gisaz, ondasun higiezin hori besteren bati eman zaionean legatuan, ezin daiteke idaztoharrik egin (HLren 48. art.). 180 eguneko epe horren barruan idazto harra lortzen duenak lehenespena du hurrengoen gain: jaraunspena inbentario onurarik gabe onartu duen jaraunslearen hartzekodunen gain, eta, idaztoharra egin ostean, idaztoharturiko ondasunaren inguruko eskubideren bat eskuratu duenaren gain; nolanahi den ere, lehenespen hori idaztoharturiko ondasunen zenbatekoari buruzkoa da bakarrik (HLren 50. art.). Lehenespen berbera izango du legatuhartzaileak, epe horretan idaztoharra
lortu ez duten beste legatuhartzaileen gain (HLren 51.1. art.). Testamentugilea hil zenetik 180 egun baino gehiago igaro denean, aurrearretazko idaztoharra jaraunslearen esku dirauten ondasunei buruz bakarrik egin daiteke. Dena den, kasu horre tan, idaztoharra egin duen legatuhartzaileak ez du inolako lehenespenik for malitate hori bete duten gainerako legatuhartzaileen gain. Bide berberari eutsita, legatuhartzaile horrek jaraunslearen zenbait hartzekodunen gainean bakarrik izango du lehenespena, hain zuzen, idaztoharra egin ostean, idazto harturiko ondasun higiezinaren inguruko eskubideren bat eskuratu duen har tzekodunaren gain (HLren 53. art.). Ildo horretatik, hauxe ondoriozta daiteke: legatuhartzaileak bere eskubi deari buruzko aurrearretazko idaztoharra 180 eguneko epea igaro ostean egi ten badu, legatuhartzaile horrek lehenespen mugatua izango du. Idaztoharrik egin ez duen legatuhartzaileak, ordea, ezin dezake jaraunspeneko ondasun higiezinen gaineko lehenespen berezirik aipatu; arean bere, kasu horretan, kredituen sailkapen eta lehenespenezko hurrenkerari buruzko erregela oroko rretara jo behar dugu (KZren 1921. art. eta ondorengoetara), eta erregela ho rietan ez da xedatzen inolako lehenespenik legatuhartzailearentzat. Labur bilduz, Kode Zibila eraldatu behar da, kausatzailearen hartzekodu nen eta legatuhartzaileen onurarako den ondare banantzea argiro arautuz, eta jaraunspeneko ondasunen gain horiek dituzten lehenespenak zehatzmehatz azalduz.
279. Jaraunslearen erantzukizuna legatuen gain Autore gehienen ustetan, jaraunsleak legatuen gain duen erantzukizuna mugagabea da. Tesi horren alde, tradizio historikoaz landa, KZren 1003, 1023 eta 858. artikuluak ekarri dira hizpidera. Aurreneko
BANAKETA OROKORREAN
manuarekin hasteko, ulertu da 1003. art.ak aipatzen dituen jaraunspenaren zamen barne, legatuak sartzen direla. 1023. art.ak, ostera, ondokoa xedatu du: jaraunsleak jaraunspena in bentario onuraren arabera onartu duenean, jaraunsle horren erantzukizuna mugatua da, zor zein gainerako zamei dagokienez; ondorenez, beste kasu guztietan uler daiteke erantzukizun hori mugagabea dela. Atzenean, 858. arti kuluak legatuarekin kargaturiko legatuhartzailearen erantzukizuna bakarrik mugatu du; horrenbestez, kargaduna jaraunslea denean, horren erantzukizu na mugagabea da. Irtenbide hori onartzen bada ere, zenbait kritika egin ahal zaizkio. Kausa tzaileak testamentua egiteko duen askatasuna mugaturik egon beharko litzate ke, kausatzailearen ondareak eskaintzen duen oinarri ekonomikoaren arabera; bestela, kausatzaileak inoren ondasunak xedatuko lituzke (PUIG BRUTAU). Hari berari segiz, ez da zuzena jaraunsleak bere ondasunekin ordaindu behar izatea kausatzaileak eginiko eskuzabaltasunak (LACRUZ). Gehiengoaren kontra, ROCA SASTRE eta Cà RDENASek uste dute ja raunsleak legatuen zioz duen erantzukizuna intra vires erantzukizuna dela. Horren harira, hauxe baieztatu dute autore horiek —zentzun osoz, baieztatu ere—: oinordetzaren unibertsaltasunean oinarrituta, onar daiteke jaraunsle ak erantzukizun mugagabea izatea kausatzailea bizirik zegoenean sorturiko betebeharrengatik; jaraunsleak kausatzailearen lekua hartzen du eta, hori dela medio, horren zor berberak ditu. Haatik, betebehar nahiz zamak testamen tugilearen azken nahiaren ondorioz sortu direnean, ezin daiteke hain erraz bidezkotu titulu unibertsal hori. Jaraunsleak betebehar zein zama horien zioz erantzun behar izango balu, kausatzailearen lekuan jarri beharrean, hark inoiz izan ez zuen egoera juridikoan jarriko litzateke; horrez gain, testamen tugilearen nahia zen egoera hori bera hil ostean sortu eta, horrez gain, berak hartutako zama nahiz betebeharrengatik jaraunsleak erantzun behar izango balu, testamentugileak bere ondasunak ez ezik, jaraunslearenak ere erabiliko lituzke. Zernahi gisaz, irtenbiderik zuzenena bada ere, lege
testuetatik ezin ondo riozta daiteke jaraunslearen erantzukizuna mugatua denik. Tesi horren aldeko argudio gisa, batik bat, KZren 887. artikulua aipatu da. Artikulu horrek lega tuak ordaintzeko hurrenkera ezarri du, jaraunspeneko ondasunak legatu oro ordaintzeko nahikoa ez direnerako. Hala ere, argudio horri erraz erantzun da kioke, manu hori jaraunsleak jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu duenean edo jaraunsle hori kaudimengabea denean bakarrik aplika daitekeela esanda. Zinez, artikulu horrek legatuen arteko lehenespenezko hurrenkera ezarri du jaraunspeneko ondasunei begira, baina ez du baztertu —ezta ezarri ere— jaraunspena huts eta soilik onartu duen jaraunslearen erantzukizun mu gagabea. Horren inguruan VALLETek azaldutako ondorioa egokia da nonbait. Au tore horren aburuz, ultra vires erantzukizuna ezartzearen arrazoia honakoa da: jaraunsleak ez duenean inbentarioa egiten legeak onura hori lortzeko eza rri dituen betekizunak gauzatuta, uste izango da jaraunsle horrek maula egin go duela, ondasunak ostu zein ezkutatuko dituela, edota zorren itxura egingo duela. Horrela, inbentario onura ez duenean erabili, jaraunsleari ultra vires erantzukizuna ezartzen zaio eta berari dagokio presuntzio hori hutsaltzea. Ez kutatzerik zein maulazko beste jarduerarik ez dela gertatu frogatzen badu, ordea, jaraunsle horrek intra vires erantzukizuna izango du. Labur esanda, kausatzailearen eta jaraunslearen ondareak bateratzen dire la onartuz gero, azken horren ultra vires erantzukizunak ez ditu hainbeste arazo sortarazten: kausatzailearen eta jaraunslearen ondare bereizirik ez da goenez, horrek bere ondare guztiarekin erantzun behar du; alegia, ez dago zertan arakatu ondare hori osatzen duten ondasunen jatorri zehatza. Alderan tziz, zelanbaiteko ondare banantzea beti dagoela baieztatuz gero (tesi hori zuzena da, seguru asko), jaraunsleak ez du zertan ultra vires erantzun legatu
BANAKETA OROKORREAN
engatik, baina frogatu beharko du zehatzmehatz zeintzuk ziren jaraunspe neko ondarea osatzen zuten ondasunak. Bistan denez, jaraunspena huts eta soilik onartu denean, frogatze hori ez da erraza izaten. Ulerbidez, kasu horretan, ez da nahikoa jaraunsleak ondokoa frogatzea: legatuhartzaile ak enbargaturiko ondasun zehatza kausatzaileaz besteko pertsona batek dohaintzan eman ziola berari, ondasun hori telebistako lehiaketa batean lortu zuela... Egineginean ere, in guruabar horiek frogatuta ere, gerta daiteke jaraunsle horrek jaraunspeneko ondasunak le gatuhartzailearentzat erreserbatu beharrean, bidaiak egin, dibertitu, negozioa eratu, bere hartzekodun pertsonalak ordaindu... eta abarretarako erabiltzea.
Amaitzeko, testamentugileak xeda dezake berak utzitako ondasuntzarekin edota jaraunsleak jasotakoaren balioarekin bakarrik erantzun behar duela ja raunsle horrek. Xedapen hori ez litzateke eragingarri izango haren hartzeko dunei begira; bai, ordea, legatuhartzaileei dagokienean.
ยง79. INBENTARIO ONURAREN ARABERAKO ONARPENAREN ONDOREAK 280. Erantzukizun mugatua eta ondare banantzea Inbentario onuraren araberako onarpenak KZren 1023. artikuluan ezarri tako ondoreak sortzen ditu jaraunslearentzat, hau da, intra vires erantzukizu na eta ondare banantzea: 1. Jaraunspeneko ondasunekin ordaintzeko moduko zor nahiz zamak ba karrik ordaindu behar ditu jaraunsleak (1023.1.). Jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu arren, jaraunsle horrek jaraunsle izaten dirau, hots, kausatzailearen oinordeko izaten. Hori dela me
dio, jaraunsle hori kausatzaileak hartu zituen zorren zordun pertsonal (hura bizirik zegoenean hartutako zorrena, alegia) eta jaraunspeneko gainerako zo rren zordun bihurtzen da. Hala ere, intra vires erantzukizuna besterik ez du, hau da, kausatzaileak utzitako ondasuntzarekin erantzun behar du. Likidazio faseak dirauen bitartean, jaraunsleak berari utzitako ondasune kin bakarrik erantzun behar du (intra vires eta cum viribus), eta ez bere on dasun pertsonalekin. Erantzukizun horren muga jaraunspeneko ondasunen balioak osatzen du (pro viribus). Izatez, horixe da irtenbiderik zentzuzkoena, jaraunslearen ondare pertsonala ez delako ezertarako bateratzen jaraunspene ko ondarearekin (1023.3. art.). Ondorio bera ateratzen da KZren 1030 eta 1031. art.etatik, artikulu horiek jaraunspeneko ondasunak aipatzen baitituzte, ez horien balioa. Likidazioa egin eta gero, gerakina jaraunsleari ematen zaio (1032.1. art.). Gerakin hori jaraunslearen ondare pertsonalarekin bateratzen da, horren eta kausatzailearen ondareen arteko banantzea desagertuz. Hartzekodun eta lega tuhartzaileei zeharo ordaindu arte, jaraunsleari ez zaio ematen gerakin ho rren gozatze osoa, gerogarrenean hartzekodun ezezagunen bat ager baitaiteke. Harako kasuetan, jaraunsleak bere ondasun pertsonalekin erantzun behar du (dagoeneko, ondasunok jaraunspeneko ondasunekin bateratuta daude), eta erantzukizun horren muga jasotakoaren balioa da (pro viribus). Edozelan ere, erreklamazioa egiten den momentuan, jaraunspeneko ondasunak oraindik ja raunslearen ondarean identifikatzeko moduan badaude, jaraunsle horrek ez du zertan bere ondasunekin erantzun. 2. Jaraunslearen eta kausatzailearen ondareek banandurik diraute. Horren ondorioz: a) Jaraunsleak hildakoaren kontra zituen eskubide eta akzio guztiak egi kari ditzake jaraunspeneko ondasuntzaren aurka (1023.2. artikulua). b) Jaraunslearen ondasun pertsonalak ez dira inoiz
BANAKETA OROKORREAN
bateratzen jaraunspe neko ondasunekin, bateratze hori jaraunslearen kalterako denean (1023.3. ar tikulua). 281. Onuradun jaraunspenaren administrazio eta likidazioa Jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu arren, jaraunslea kausa tzailearen oinordekoa da eta berari dagokio jaraunspeneko ondarearen titular tasuna. Edozein kasutan ere, ondare hori bereizita dago jaraunslearen ondare orokorraren barruan eta eraentza bereziari lotuta geratzen da. Jaraunspeneko ondare horrek helburu zehatza du: jaraunspenaren zor eta zamak ordaintzea. Inbentario onuraren arabera onartutako jaraunspena likidazio fasean dagoen ondasun masa da; behinbehinean, ondare hori jaraunslearen ondare pertso naletik bereizten da, hartzekodun eta legatuhartzaileei ahal den neurrian or daintzeko. Horrela, gerakinik izanez gero, jaraunsleak gerakin hori likidatuta jasotzen du; hori dela eta, likidazioa tramitatzen den bitartean, kausatzaileak utzitako ondasuntza administraziopean dago. Ildo horretatik, KZren 1026.1. art.ak dioenez, hartzekodun ezagun guztiei eta legatuhartzaileei ordaindu arte, ulertzen da jaraunspena administraziope an dagoela. Jaraunspenaren administratzailea jaraunslea bera edo beste pertsona bat izan daiteke (KZren 1026.2. artikulua). Beti ere, testamentugileak beren bere gi izendaturiko administratzaileak du lehentasuna. Hark inor izendatu ezean, interesatuek adostasunez izendaturiko pertsona izango da jaraunspenaren ad ministratzaile (JZLren 1068. artikulua). Ez bada adostasunik lortzen, epaile ak eskumen zabalak ditu izendapen hori egiteko (JZLren 1069. art.). Administratzaileak jaraunspena ordezkatzen du, horri dagozkion akzioak egikaritu eta jaraunspen horren aurkako
demandei erantzuteko (Kode Zibila ren 1026.2. art.). Administratzaileak ondasunak artatu eta zaindu behar ditu, nahiz eta ad ministrazioaren helburu nagusia ondarea likidatzea izan, hartzekodun zein le gatuhartzaileei hurrenkera baten arabera ordaintzeko. Ordainketak egiteko beharrezkoa izanez gero, administratzaileak jarauns peneko ondasunak sal ditzake. Testamentu eta ab intestato judizioei buruz JZLk ezarritakoaren arabera egin behar da salmenta hori, salbu eta jaraunsle, hartzekodun eta legatuhartzaile guztiek bestelakorik erabaki dutenean (ikus KZren 1030. art.). Ordainketa egiteko hurrenkera hauxe dugu: a) Lehendabiziko arauaren arabera, hartzekodunek lehenespena dute le gatuhartzaileen gain. Hori dela medio, administratzaileak hartzekodun guz tiei ordaindu arte, ezin dezake legaturik ordaindu (KZren 1027. art.). b) Orokorrean, hartzekodunek kobratzen dute administratzailearen aurre an aurkeztu ahala; baina jakina izanez gero kreditu ezagunen batek lehenes pena duela, ordainketak egin aurretik, kauzioa egin behar da eskubide hobea duen hartzekodunaren mesedetan (1028.2. art.). c) Hartzekodunen kredituek izan beharreko lehenespenari buruzko judi zioa ebazteke dagoenean, graduazio epai irmoak zehazturiko hurrenkera eta kredituaren gradua izan behar dira kontutan, ordainketak egiteko (ikus KZren 1028.1. art.). d) Hartzekodun ezagun guztiei ordaindu eta gero, jaraunspenaren admi nistratzaileak legatuak ordaindu behar ditu. Gerta daiteke legatuok ordaindutakoan, hasieran ezezagunak ziren beste hartzekodun batzuk agertzea eta horiek lehenespenez kobratzeko eskubidea izatea. Halako kasuetan, jaraunspenean ez bada geratzen hartzekodun horiei ordaintzeko beste ondasun, hartzekodunok legatuhartzaileei egin diezaiekete
BANAKETA OROKORREAN
erreklamazioa (KZren 1029. art.). Legatuhartzaileek legatuaren balioarekin bakarrik erantzun behar dute. e) Edu berean, gerta daiteke hartzekodun eta legatuhartzaileei ordaintze ko beste ondasun ez izatea jaraunspenean. Orduan, KZren 1031. artikuluak xedatzen du, administratzaileak bere administrazioari buruzko kontuak eman behar dizkiela dendena kobratu ez duten hartzekodun eta legatuhartzaileei; orobat, administratzaileak erantzun behar du bere erruz zein arduragabeke riaz jaraunspenari eragindako galerengatik. Inbentario onurak berez ez dakar konkurtso egoerarik, baina adminis trazioa gauzatzean kaudimengabezia ageriagerian azaltzen bada, administra tzaileak konkurtso edo porrot eskabidea aurkeztu behar du (konkurtsoaren inguruan, KZren 1913. art.; eta porrotari buruz, KZren 875.1. artikulua eta MKren 889.2. art.). Jaraunspeneko hartzekodunek ere jaraunspen horren kon kurtso zein porrot eskabidea egin dezakete. f) Inbentarioa egitearen kostuak eta inbentario onuradun jaraunspena ad ministratzearen zein horren eskubideak defendatzearen ondorioz sortutako gastu guztiak jaraunspenaren pentzutan ordaintzen dira; haatik, jaraunsleari doloz edo gaitzustez jarduteagatik ezarri zaizkion kostuak jaraunsleak berak ordaindu behar ditu (KZren 1033.1. art.). g) Azkenez, KZren 1034. artikuluak dioenez, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek ezin dezakete eskurik sartu inbentario onuraren arabera onartuta ko jaraunspenaren eragiketetan, harik eta jaraunspenaren hartzekodunei eta legatuhartzaileei ordaindu arte. Hala eta guztiz ere, hartzekodun horiek eska dezakete jaraunslearentzat izan daitekeen gerakina atxiki edo enbargatzea. Erregela hori erabat logikoa da, aurrerago ikusi dugunez, kausatzaileak utzitako ondarea eta jaraunslearen ondare pertsonala banantzea dakarrelako inbentario onurak. Jaraunspeneko ondasunak legatuak eta jaraunspeneko zo rrak ordaintzeko erabili behar dira, eta jaraunslearen hartzekodun pertsonalek ezin dute horretan eskurik sartu. Bada, jaraunspenaren hartzekodunei eta le
gatuhartzaileei ordaindu ostean gelditzen den gerakinaren «gozatze osoa» ja raunsleari ematen zaio. Hori dela eta, jaraunslearen hartzekodun pertsonalei aintzatetsi zaie gerakin hori atxiki edo enbargatzea eskatzeko aukera; horrela, hartzekodun horien eskubideak babesten dira, legatuhartzaileei eta jarauns penaren hartzekodunei inolako kalterik eragin gabe. 282. Onuradun jaraunspena, likidazioa egin eta gero Jaraunspenaren administrazioak iraun behar du hartzekodun ezagun eta legatuhartzaile guztiei ordaindu arte. Ordainketok egin ostean, jaraunsleak erabat goza dezake jaraunspenaren gerakina (KZren 1032.1. art.). Ondare banandu guztiak bezala, onuradun jaraunspena azkenean bere ti tularraren ondare orokorrarekin bateratzen da, behin ondare banandu horri eratxikitako eginkizuna bete eta gero. Gerogarrenean, likidazio fasean ezagu tu ez diren jaraunspeneko hartzekodunak edo legatuhartzaileak agertuz gero —hots, euren kreditu zein legatuak kobratzeke dituztenak—, horiek jarauns learen kontra jo dezakete, euren eskakizunen muga jaraunsleak jasotakoaren balioa izanik. Jaraunspeneko ondarearen likidazioa egin ostean, jaraunsleak ondasun zehatz batzuk jasotzen ditu («gerakin»a osatzen duten ondasunak) eta, zen tzuzkoa denez, jaraunslearen hartzekodun pertsonalek kolpe egin diezaiekete ondasun horiei; izan ere, ondasunok jadanik jaraunslearen ondare orokorrean sartuta daude. Jaraunsleaz besteko pertsona batek administratu duenean jaraunspena, pertsona horrek jaraunsleari eman behar dizkio administrazioaren kontuak eta bere erruz zein arduragabekeriaz eragindako galerengatik erantzun behar du (KZren 1032.2. art.). §80. LEGATUHARTZAILEAREN ERANTZUKIZUNA 283.
Legatuhartzailearen
erantzukizuna,
kausatzailearen
BANAKETA OROKORREAN
zorrengatik Legatuhartzailea ez da kausatzailearen egoera juridikoan subrogatzen, alegia, ez da bihurtzen kausatzaileak izandako hartzekodunen zordun. Ondo renez, ez du zor horien gaineko erantzukizunik. Edonola ere, kasu zehatz ba tzuetan, eta salbuespen gisa, legatuhartzaileak jaraunspeneko zorrak ordain du behar ditu, ordainketa horren muga legatua izanik: a) Gerta daiteke testamentugileak legatuhartzaileari zorren bat ordain tzeko agintzea, horren legatuaren zama edo baldintza legez (esaterako, KZren 797. art.). Guztiarekin ere, legatuhartzailea ez da zordun bihurtzen. Hartzekodunak jaraunslearen kontra jo dezake, zorrari dagokionean jaraunslea delako kausa tzailearen oinordeko. Jaraunsle horrek jaraunspeneko ondasun guztiekin eran tzun behar du eta, jaraunspena huts eta soilik onartu badu, baita bere ondasun pertsonalekin ere. Ondoren, ordainketa horiek egin dituen jaraunsleak legatu hartzailearen aurka jo dezake. Dena dela, hartzekodunak onar dezake zorra legatuhartzaileak bereganatzea, jaraunslea zor horretatik aske geratuz. Edo zein kasutan ere, legatuhartzaileak duen erantzukizunaren muga haren lega tuaren balioa da. b) KZren 891. artikuluak dioenez, jaraunspen osoa legatutan banatzen ba da, jaraunspen horren zor eta karga guztiguztiak legatuhartzaileen artean laintzen dira euren kuoten arabera, salbu eta testamentugileak besterik agin tzen duenean. Agidanez, manu horren oinarria, jaraunslerik gabeko jaraunspena da. Izatez, testamentua baliozkoa da, nahiz eta jaraunslerik izendatu ez. Hori go rabehera, batzuen ustetan, beti izan behar da jaraunsleren bat;
horien argu dioa honakoa da: KZren 912.2. artikuluak xedatzen duenez, «testamentuan jaraunslerik izendatu ez denean…» ab intestato oinordetza ireki behar da. Aitzitik, aztertzen ari garen kasuan, ez da horrelakorik gertatzen. Kasu ho rretan, jaraunspenera deituak ez du jaraunspenik onartu, inbentario onuraren arabera onartu du, edota —kasu gehienetan gertatuko dena— inork ez du bere gain hartu jaraunslearen zeregina; horregatik, legeak manu berezia eman du jaraunspeneko ondasunen gain interesik izan dezaketenei galera zein eragoz penik ez eragiteko. Beste autore batzuek modu desberdinean interpretatu dute KZren 912.2. art. Horien aburuz, testamentua eginda badago, testamentugile ak xedatu gabeko ondasunak daudenean bakarrik ireki daiteke ab intestato oinordetza (ikus gorago, 14. zk.). Nondiknahi begira dakiola ere, badirudi KZren 891. artikuluak ondokoa ahalbideratu duela: legatuhartzaileek zuzenean hartzea jaraunspeneko onda sunak eta, gisa bertsuan, kausatzailearen hartzekodunek zuzenean jotzea lega tuhartzaileen aurka, zor zaiena kobratzeko. Beste hitz batzuez esanik, antza denez, hartzekodun zein legatuhartzaile horiek ez dute zertan kontutan hartu ab intestato jaraunslerik dagoen ala ez. Manu horren arabera, jaraunspena li kidatzean jaraunsleak ez duenez bertan egon beharrik, ab intestato jaraunsle adierazpena ez da beharrezkoa. Kausatzailearen hartzekodunei begira, legatuhartzaileek duten erantzu kizunaren muga euren legatuaren balioa da. Testamentugileak «besterik» xe datu ezean, legatuhartzaile bakoitzak bere kuotaren arabera erantzun behar du; beraz, testamentugileak xedaturikoaren arabera, gerta daiteke legatuhar tzaileren batek bakarrik izatea erantzukizuna, edota legatuhartzaile horiek kuotaren araberakoa ez den proportzioan erantzun behar izatea. Izanak izan, hartzekodunei dagokienean, testamentugileak xedaturikoak ez du KZren 891. art.aren eskema aldatzen, nahiz eta legatuhartzaileen arteko barne harrema netan ondoreak izan; horrela, euretako batek kausatzaileak ezarritakoa baino gehiago ordaindu badu, gainerakoen kontra
BANAKETA OROKORREAN
errepeti dezake. Bestalde ere, legatuhartzaileen erantzukizuna mankomunatua ala solida rioa den eztabaidatu izan da doktrinan. Autore batzuk lehenengo aukeraren aldekoak dira, subjektu anitzeko betebeharren arloan, horixe baita erregela orokorra. Beste batzuen aburuz, aldiz, erantzukizuna solidarioa izan behar da, solidaritate hori hobeto egokitzen zaielako Espainiako Oinordetza zuzenbi dea iradokitzen duten printzipioei (zorren inguruko printzipioei); horren zioz, KZren 891. art.ak aipaturiko laintzea legatuhartzaileen arteko harremanetan bakarrik da eragingarria. Dena dela, autore gehienen iritziz, kausatzailearen hartzekodunek testamentu judizioa hastea eska dezakete, euren kredituak ja raunspeneko ondasuntzatik zuzenean kobratu eta legatuhatzaileen gain duten lehenespena baliaraziz (JZLren 1093. art.). Hori dela bide, jaraunspena ad ministraziopean jartzen da, ondasunen artapena bermatzeko. c) Jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu eta legatuak ordaindu ostean beste hartzekodun batzuk agertzen badira, horiek legatuhartzaileei egin diezaiekete erreklamazioa, baldin eta jaraunspenean ez badago eurei or daintzeko beste ondasun (KZren 1029. art.); arean bere, kasu horretan, KZren 1027. art.ak kausatzailearen hartzekodunen mesedetan ezarritako lehenespena aldatu da. Halakoetan ere, legatuhartzaileek duten erantzukizunaren muga jasotakoaren balioa da. §81. JARAUNSPENA BESTERENTZEA 284. Besterentze negozioa Jaraunspena besterentzeko negozioaren bidez, jaraunsleak berari eginda ko jaraunspeneko bokazioaren eduki ekonomikoa eskualdatzen du —bai eduki aktiboa eta bai pasiboa—. Espainiako Kode Zibilean, 1531, 1533 eta 1534. art.ek bakarrik arautzen dute jaraunspenaren salerosketa; horren bitartez, jaraunspena diruz edo dirua ordezkatzen duen beste
edozein zeinuren bidez emandako prezioaren truk es kualdatzen da. Artikulu horiez gain, 1532. art. dugu. Artikulu hori ez da gai honen ingurukoa, ezpada eskubide, errenta edo ekoizkin jakin batzuen goren mugako salmentari buruzkoa; beharbada, kasu honi ere aplika dakioke artiku lu hori. Kode Zibilaren 1000. artikuluak dohaineko besterentzea arautzen du, hauxe ezarriz: jaraunspena saldu edo dohaintzan emateak esan nahi du ja raunspen hori onartuta dagoela. Aurrerago esandakoari heldurik, besterentze negozioaren bitartez kausa tzaileak utzitako jaraunspenaren eduki ekonomikoa eskualdatzen da, eta ez jaraunsle titulu edo izaera, izaera hori bereberezkoa eta eskualdaezina bai ta. Horrenbestez, jaraunspena eskuratu duen pertsona ez da bihurtzen hilda koaren mortis causa oinordeko unibertsal. Jaraunspen osoa edo horren kuota bat besteren daiteke; bestela esanda, jaraunspena besterentzen da, jaraunspen hori osatzen duten gauzak zerren datu gabe (KZren 1531. artikulua). Hortaz, negozio horren bitartez, jarauns le bakarrak —edo jaraunslekide guztiek, ados jarrita— ez du jaraunspeneko ondarearen objektu zehatz bat (edo batzuk) besterentzen; bada, kasu horrek ez dakar arazo berezirik. Bada, esan daiteke besterentze negozioa erabilita, ja raunspena unibertsalitate gisa besterentzen dela. Nolanahi ere, horrek ez du esan nahi universitas hori eta bera osatzen duten ondasunak gauza desberdi nak direnik; aitzitik, universitas hori gauzak ulertu eta tratatzeko modu juri dikoa da. Azkenez, oinordetza ireki aurretik izan daitezkeen oinordetza eskubideen besterentzeak ezin daitezke jaraunspenaren besterentze gisa kalifikatu; kasu hori biharetziko jaraunspenaren gaineko kontratua izango litzateke eta hala ko kontratuak KZren 1271. art.ak debekatzen ditu. 285. Jaraunspenaren salmenta
BANAKETA OROKORREAN
Kode Zibilak salmentaren bidezko besterentzea bakarrik arautu du bera riaz —arauketa hori osagabea bada ere—. Ziur asko, praktikan, horixe da ka surik ohikoena eta hemen ere horixe jorratuko dugu. Adibide baten bidez azalduko dugu: jaraunspen bateko ondasunik gehienak higiezinak dira; jaraunslea Alemanian bizi da eta ondasunak baino eskudirua du nahiago, horrela saihes ten duelako bidaiak, gestioak… egin beharra, hau da, berari interesatzen ez zaizkion onda sun batzuengatik eragozpenak izan, gastuak egin eta denbora galdu beharra.
Salmentaz besteko besterentze negozioei, kasuan kasuko erregelak eta he men aztertuko ditugun erregela berezi batzuk aplikatzen zaizkie, erregela ho riek bateragarriak badira negozio tipoaren izaera eta eginkizunarekin. Jaraunspen osoa jaraunsle bakarrak sal dezake. Jaraunspena erkidegoan badago, ostera, jaraunslekide guztien adostasuna behar da salmenta hori bu rutzeko. Jaraunslekideak bere kuota saltzen badu jaraunspena indibiso egoe ran denean, hori ere jaraunspenaren besterentzetzat hartzen da. Edonola ere, kuotaren salmenta berezitasunak geroago aztertuko ditugu. Jaraunspena kostu bidez eskualdatzen den kasuetan, saltzaileak berehala ko onura lortzen du, eskuratzaileari jaraunspenaren eduki ekonomikoa eratxi kitzearen truk. Kontratu horren bitartez, erosleak ondare onura eskuratzen du, jaraunspena berari utzi izan balitzaio bezala. Erosleak jaraunspeneko ondarea eskuratzen du eta ondare horren barne «ondasun, eskubide eta akzioak» daude. Esanak esan, jaraunspeneko hartze kodunei begira, zorduna, lehen bezala, jaraunslea da. Hortaz, hartzekodunek jaraunsle saltzailearen kontra jo dezakete, euren kreditu eskubidea asetzeko. Dena den, hartzekodunek onar dezakete zorra erosleak bereganatzea, jarauns
lea zor horretatik aske geratuz; halako kasuetan, betebeharren eskualdaketa pasiboa eraentzen duten printzipioak aplikatu behar dira. Eroslearen eta sal tzailearen arteko barne harremanei buruzko alorrean, erosleak ordaindu behar ditu jaraunspenaren pasiboa osatzen duten zorrak; zehatzago esateko, zor ho riek ordaindu zituen jaraunsleari ordaindu behar dio euren zenbatekoa. Jarraian, jaraunspenaren salmentak dituen ondore bitxiak labur biltzen saiatuko gara. A) Saltzailearen betebeharrak a) Jaraunsleak saldutako gauza eman behar du, salerosketa eraentzen du ten erregela erkideen arabera. Ondasunak multzo baten osagai gisa eskualdatzen dira. Eskualdaketa egintzaren bidez, ondasun oro saltzen da, nahiz eta erosleak jaraunspena osa tzen duen ondasun bakoitza banaka jaso (ALBALADEJO). Besterentze guztietan bezala, jaraunspenaren salmentan titulu eta modua behar dira, baina berezitasun batekin: saldutako ondasun guztiak sartzen dira tituluaren barne eta, titulu horren ondorioz, zor guztiguztiak ordaindu behar dira. Moduari dagokionez, ondasunak bananbanan eskualdatzeko eta zorrak ere banaka bereganatzeko (horrelakorik egiten bada), ostera, egintza desberdi nak burutu behar dira, objektu bakoitzaren izaera kontutan hartuta. Horren ildotik, traditio instrumentalaren bitartez eskualda daitezkeen gauza eta esku bide erreal guztiei dagokienean, traditio instrumental hori intrumentu baka rraren bidez egin daiteke (KZren 1462 eta 1464. artikuluak); kredituen laga penaren alorrean, aldiz, zordunari jakinarazpena egitearen inguruko arauak aplikatu behar dira eta, horrez gain, kanbio letretan egiten den endosua gau zatu behar da‌ (LACRUZ).
BANAKETA OROKORREAN
b) KZren 1533. art.ak ezartzen duenez, saltzaileak fruitu batzuk aprobe txatu izan baditu edo saltzen duen jaraunspenaren gauzaren bat jaso izan badu, fruitu zein gauza horiek erosleari ordaindu behar dizkio, horren kontra ko itunik ez bada. Labur esanda, Kode Zibileko arauketaren helburua hauxe da: jaraunspe neko ondare kuantitatiboa berreratzea, ondare hori oinordetza irekitzean ze goen bezala uzteko; hots, oinordetza irekitzean, eroslea jaraunsle izan balitz bezala uzteko (berriro diot, jaraunspenak dakarren alde ekonomikotik begi ratuta). Hori guztia ÂŤkontrako itunik ez badaÂť gauzatzen da; arean, jaraunsleak eta erosleak ados dezakete ondarea jaraunspena saltzean zegoen moduan es kualdatzea, edo horren inguruko beste edozein erabaki har dezakete. c) KZren 1531. artikuluaren karioz, jaraunspena saltzen duenak jarauns pen hori osatzen duten gauzak zerrendatu barik, jaraunsle izaeraren ondorioz ko erantzukizuna besterik ez du. Jaraunsle izaera ezin eskualda daiteke, baina erosleari begira, jaraunsleak izaera horren ondoriozko erantzukizuna du. Jaraunspenaren ondare edukia bakarrik eskualda daiteke, baina eduki hori saltzailea zinezko jaraunsle iza tearen araberakoa denez, logikoa da jaraunsleak izaera horren ziozko erantzu kizuna izatea. Doktrinak azaldu duen moduan, jaraunsleak erantzun beharko du oinordetzarik ez dagoenean, edota oinordetza berari ez dagokionean. Ai tzitik, jaraunsleak ez du zertan erantzun jaraunspeneko ondarea osatzen duen gauzaren baten ezkutuko akatsengatik edo ebikzioagatik. Autore batzuen iritziz, kasu horretan KZren 1532. art. aplikatu behar da; artikulu horren ildoan, eskubide, errenta edo ekoizkin jakin batzuk goren mu
gako eran edo osoosoan saldu eta, eskubide, errenta zein ekoizkin guztien nahiz batzuen ebikzioa gertatu denean, saltzaileak ebikzio hori ongitu behar du. Beste autore batzuek (besteak beste, LALAGUNA eta ALBALADEJOk) uste dute KZren 1532. artikulua jaraunspenekoak ez diren goren mugako salmentez ari dela; horien aburuz, artikulu hori ezin dakioke aplikatu jorra tzen ari garen kasuari.
B) Eroslearen betebeharrak a) Jakina denez, erosleak prezioa ordaindu behar du, salerosketari buruz ko erregela orokorren arabera. b) KZren 1535. art.ak ezartzen du, besterik itundu ezean, erosleak saltzai leari itzuli behar diola horrek jaraunspenaren zor eta zamengatik ordaindu tako guztia, baita jaraunspenaren kontrako kredituen zioz ordaindutakoa ere. Berrikitan ikusi izan dugunez, jaraunsleak bere izaerari ekiten dio. Eros lea ezin da jaraunspeneko zorren oinordeko izan; hartzekodunei begira, zor horien ziozko erantzukizuna jaraunsleak du. Hala eta guztiz ere, erosleak ja raunsleari ordaindu behar dio horrek jaraunspenaren zor eta zamengatik or daindutako guztia, alegia, salmentaren aurretik nahiz ondoren ordaindutakoa. Horrenbestez, eroslearen eta jaraunsle saltzailearen arteko barne harremane tan, erosleak bereganatzen ditu zorrak, jaraunsle saltzaileari begira. Hori ez ezik, KZren 1535. art.ak beste arazo bat ere arautu du: jaraunsle ak jaraunspenaren kontra dituen kredituen arazoa; kreditu horiek erosleak or daindu behar dizkio jaraunsleari. Manuak beren beregi horrelakorik esan ez arren, ulertu behar da jaraunslea
BANAKETA OROKORREAN
kausatzailearen zordun denean, jaraunsle hori behartuta geratzen dela jaraunspenaren eskuratzaileari begira. Gorago azaldutakoari eutsiz, jaraunspena saltzean, jaraunspeneko ondarea oinordetza irekitzean zegoen bezala berreratu nahi da, jaraunslea nor den gogoan izan barik. Pentsa liteke jaraunsleak jaraunspenaren alde nahiz kontra zituen kre ditu eta zorrak —ondareak bateratzearen ondorioz azkendu zirenak—, «bizitu» edo «berpiztu» egin direla (1192. art.). Edonola ere, GULLÓNek argitu duen moduan, berpiztu dena ez da jatorrizko kreditu edo zorra; haatik, jaraunsleak jaraunspena eskuratzearen ondore azkentzailea neutralizatu egi ten da, azkendutakoaren modumoduko edukia duen beste betebehar baten bidez. Nolanahi ere, bigarren hori ez denez jatorrizko betebeharra bera, ho rrek ez ditu izango lehenengo betebeharrak zituen betebehar erantsiak. Autore gehienek baieztatu dute ondare bateratzearen bidez azkendutako eskubide errealak berreratu egin behar direla. C) Saltzailearen oinordetza portzioak dituen gehikuntzak Honako arazoen inguruan, eztabaidak izan dira: gehiagotze eskubidea da goenean edota arbuiaturiko legatua jaraunspeneko masara biltzen denean, ja raunslearen portzioak duen gehikuntza erosleari ote dagokio? Zer gertatuko ote da jaraunsleari ordezko arrunt gisa dagokion beste kuotarekin? Jaraunspenaren salmenta kontratua nola interpretatu eta halakoa izango da arazo horien irtenbidea (LALAGUNA, ROCA SASTRE). Hala eta guztiz ere, oro har, hauxe esan daiteke: a) Gehiagotze eskubidea: autore gehienek uste dute gehiagotze eskubidea dei solidarioaren ondorio dela eta, horren ondorioz, ez dagoela jaraunspena ren ziozko bokazio berririk. Are gehiago, autoreok baieztatu dute jaraunspena saltzearen bitartez, oinordetza irekitzean jaraunslearen deiari zegokion eduki ekonomiko osoa eskualdatu nahi izan bazaio erosleari, salmenta kontratuaren barne sartu
behar dela gehiagotze eskubidearen zioz jaraunslearen kuotak izandako gehikuntza ere. b) Jaraunspeneko masara biltzen den legatuari dagokionez, aurreko ondo rio bera aplikatu behar dugu, arrazoi berberagatik: erosleak eskuratzen du ja raunspena saldu ez balitz jaraunsleak jasoko zukeen guztia. c) Haatik, jaraunsleak portzioren bat ordezko arrunt antzo eskuratzen duenean, beste delazio bat egiten da. Ildo berean, autore guztiek ia aho batez baieztatu dute, portzio hori beste kuota bat dela, eta ez saldutako kuotaren ge hikuntza; hori dela eta, kuota hori ez dagokio erosleari. Azkenez, erosleak jaraunspena eskatzeko akzioa egikari dezake, nahiz eta jaraunsle bihurtu ez. Formari dagokionez, jaraunspenaren salmenta eskritura publikoan ager tarazi behar da (KZren 1280.4. art.: «jaraunspen eskubideen lagapena»). For ma horrek KZren 1279. art.ak ezarritako balioa izango du: ad probationem forma hutsa da, eta ez ad solemnitatem forma. 286. Kuota besterentzea Jaraunsle bat baino gehiago dagoenean, banaketa egin aurretik jaraunsle kide bakoitzak bere kuotaren titulartasun osoa du. Hortaz, kuota hori besteren dezake, besteon adostasunik gabe. Orokorrean, jaraunspen eskubide deritzona negoziatzeko moduko eskubidea da; jaraunsle izaeraren inguruan, ordea, ezin da negoziorik egin. Kuotaren eduki ekonomikoa eskualdatzen da. Gainerako jaraunslekideek —guztiek nahiz baten batek— KZren 1067. artikuluak ematen dien atzeraeskuratze eskubidea dute (ikus beherago). Es kubide hori egikaritu ezean, pertsona arrotz bat jaraunspen erkidegora sartzea saihesten ez badute, ulertzen da arrotz hori ondore guztietarako onartu dutela (MARTÍNEZRADÍO). Eskuratzailea jaraunspen erkidegora sartzen da eta zuzenean aprobetxa eta egikari ditzake kausatzaileak utzitako
BANAKETA OROKORREAN
ondasuntzaren gain jaraunsleak zituen eskubide nahiz ahalmen eskualdakor guztiak. Horren bestez, eskuratzaile horrek jaraunspenaren banaketa egitea eska dezake eta, horretara, bere kuotaren baliobesteko ondasun zehatzak adjudikatuko zaizkio.
BIBLIOGRAFIA Jaraunspena eskatzeko akzioa: CANO ZAMORANO, L. «La acción de petición de herencia», RCDI, 1981, 129. or. eta ondorengoak; GULLÓN BALLES TEROS, A., «La acción de petición de herencia», ADC, 1950, 199. or. eta ondorengoak; JORDANO BAREA, J., «La teoria del heredero aparente y la protección de terceros», ADC, 1950, 668. or. eta ondorengoak; SANCHO REBULLIDA, F. DE A., «Las acciones de petición de herencia en el derecho español», RGLJ, 1962, 261. or. eta ondorengoak; SIMÓ SANTONJA, «En tema de petición de herencia», RPD, 1960, 665. or. eta ondorengoak. Jaraunspeneko ondasunen edukitza: ESPÍN CÁNOVAS, D., La adquisición de la posesión inmaterial en el Derecho español, Salamanca, 1965; «La sucesión en la posesión y la unión de posesiones en el Código Civil», RDP, 1943, 593. or. eta ondorengoak; HERNÁNDEZ GIL, A., La posesión, Madril, 1980; LALA GUNA DOMÍNGUEZ, E., «La adquisición de la posesión de los bienes here ditarios», RGLJ, 1988, 159. or. eta ondorengoak; «Adquisición de la posesión de los bienes hereditarios», AVLJ, 63. koadernoa, 1988; ROCA SASTRE, R. M.ª, «La adquisición hereditaria de la posesión», RGLJ, 1953, 333. or. eta on dorengoak. Jaraunslearen erantzukizuna eta banantze onura: oinarrizkoa da M. PEÑA BER NALDO DE QUIRÓSen lana, La herencia y las deudas del causante, Madril, 1967. Horrez gain, ALBALADEJO GARCÍA, M., «La responsabilidad de los herederos por las deudas del causante antes de la partición», ADC, 1967, 479. or. eta ondorengoak; BORRELL eta SOLER, A., «Algunos problemas del be neficio de inventario», RJC, 1951, 499. or. eta ondorengoak; CÁRDENAS, «La responsabilidad ultra vires por los legados», RDP, 1950, 151. or. eta on dorengoak; CRISTÓBAL MONTES, A., La separación de los bienes heredi tarios, Caracas, 1970; «El beneficio de separación en el derecho español», RCDI, 1970, 65. or. eta ondorengoak; GARCÍA BAÑÓN, El beneficio de se paración, Madril, 1962; GARCÍABERNARDO LANDETE, A., «Crítica de un privilegio: el beneficio de separación», RDN, 1966, 63. or. eta ondoren goak; GETEALONSO, C., «El beneficio de separación de patrimonios en el
derecho civil catalán», ADC, II. liburukia, 1983, 1377. orrialdea eta ondoren goak; GINOT LLOBATERAS, «La responsabilidad del heredero simple por deudas y legados en derecho común y foral», ADC, 1950, 1057. or. eta ondo rengoak; «Las relaciones jurídicopasivas del causante en la regulación de la sucesión mortis causa en el Código civil», in Libro homenaje a Vallet de Goy tisolo, Madril, 1988, II. liburukia, 459. or. eta ondorengoak; GITRAMA GONZÁLEZ, M, La administración de la herencia en el Derecho español, Madril, 1950; IRANZO, «Algunas notas sobre la limitada responsabilidad del heredero aragonés», ADA, VII, 1953–54; LACRUZ BERDEJO, J. L., «La res ponsabilidad del heredero en el Código Civil», RCDI, 1961, 191. or. eta ondo rengoak; LÓPEZ CONTRERAS, «La responsabilidad intra vires y ultra vires en la herencia y en los legados», in Estudios de Derecho privado, MAR TÍNEZRADÍOk zuzenduak, II. liburukia, Madril, 1965; LÓPEZ JACOISTE, J. J., «El beneficio de separación de patrimonios en nuestro sistema suceso rio», RGLJ, 1958, 471. or. eta ondorengoak; PÉREZ SAHUQUILLO, G., «Responsabilidad del heredero respecto a los legados», AAMN, VI, 1952, 219. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «El beneficium separationis y los actuales sistemas de separación sucesoria», ADC, 1960, 1117. or. eta on dorengoak; ROVIRA JAEN, F., «En torno a las deudas de la herencia», RCDI, 1969, 1573. or. eta ondorengoak. Jaraunspena besterentzea: ALBALADEJO GARCÍA, M., «La enajenación de la herencia en el Derecho español», RDP, 1978, 1. or. eta ondorengoak; CRIS TÓBAL MONTES, A., La venta de la herencia, Caracas, 1968; GULLÓN BALLESTEROS, A., «La venta de la herencia», RGLJ, 1959, 359. or. eta ondorengoak; LALAGUNA DOMÍNGUEZ, E., «La venta de la herencia en el Código civil», in Estudios homenaje a Santa Cruz Teijeiro, Valentzia, 1974; MARTÍNEZRADÍO, «Apuntes en tema de enajenación de herencia», RDP, 1967, 383. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «Problemas de la venta de la herencia», AAMN, VII. liburukia, 1953, 665. or. eta ondorengoak. Aurrekoaz gain, KZko artikuluei buruzko iruzkinak kontsulta daitezke ondoko testuetan: Comentarios al Código civil y Compilaciones Forales, M. ALBA LADEJOren zuzendaritzapean egina, eta Comentario del Código Civil, PAZ ARES, DÍEZPICAZO, BERCOVITZ eta SALVADOR CORDECHek zuzen dutako lan arestikoa, Kode Zibilaren ehungarren urtemuga ospatzeko, Justizi Ministerioak eragindako lana, Madril, 1991.
BANAKETA MOTAK
Hogeita bosgarren gaia JARAUNSPENEKO ERKIDEGOA Laburpena: §82. Jaraunspeneko erkidegoa, Espainiako Zuzenbidean.— 287. Kon tzeptua eta izaera juridikoa.— 288. Subjektuak.— 289. Objektua.— 290. Jaraunspeneko erkidegoaren eraentza: A) Kode Zibilean: a) Iturri ak; b) Ondasun erkideen edukitza eta erabilera; c) Ondasun erkide en luperketa; d) Ondasun erkideen administrazioa; e) Ondasun erkideen defentsa; f) Ondasun erkideen xedapena; g) Kuotaren xedapena eta ja raunslekideen atzeraeskuratzea; B) Kataluniako Zuzenbidean; C) Ara goiko Zuzenbidean; D) Nafarroako Zuzenbidean.— 291. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea.— §83. Jaraunslekideen erantzukizuna.— 292. Jaraunspeneko zorren gaineko erantzukizuna: A) Jaraunspena banatu os tean; B) Jaraunspena banatu aurretik.— 293. Atzerabidezko akzioa, jaraunslekideen artean.— 294. Zorren gaineko erantzukizuna, jaraunsle kide bat denean zor horien hartzekodun.— 295. Legatuen gaineko eran tzukizuna.— 296. Zorrak ordaintzeko adjudikazioa.— 297. Kataluniako Zuzenbidea.
§82. JARAUNSPENEKO ERKIDEGOA, ESPAINIAKO ZUZENBIDEAN 287. Kontzeptua eta izaera juridikoa Aurreko gaietan ikusi dugun moduan, jaraunspenera deituak jaraunspen hori onartzen duenean, jaraunsle edo legatuhartzaile izaera lortzen du. Dena den, kausatzaileak utzitako ondasuntzaren zati alikuotara deituak bat baino gehiago direnean, jaraunspenaren banaketa egin behar da deitu horiek onda sun zehatzen gaineko eskubideak eskura ditzaten (KZren 1068. art.). Bien bitartean, kausatzaileak utzitako ondasuntza —bereziki eratxikitako ondasun eta eskubideak izan ezik— indibiso egoeran geratzen da eta egoera horri ja raunspeneko erkidego deitzen zaio. Jaraunspeneko erkidegoa erkidego unibertsala da, jaraunspen osoaren gainekoa baita, hots, universitasaren gainekoa
(universitas hori ez da bera osatzen duten ondasunez besteko objektua, ezpada kausatzailearena izateaga tik, batasun logikoa eratzen duten objektuen multzoa). Hortaz, ez dago onda sun edo eskubide adina erkidego, erkidego bakarra baizik (CHAMORRO tesi horren aurka agertzen da). Are gehiago, ondasun bat baino ez dagoenean eta jaraunspenera deituak asko izan arren, erkidego hori ez da jaraunspeneko erkidegoa, ezpada erkidego arrunta (1957ko abenduaren 27ko epaia). Ildo beretik, jaraunspeneko erkidegoa erkidego iragankorra edo bigarren mailakoa da, jaraunslekideei ezin baitzaie derrigor ezarri indibiso egoera. Kontrara, jaraunslekideok edozein unetan eska dezakete jaraunspena bana tzeko (KZren 1051, 1052 eta 1965. art.ak). Edozelan ere, testamentugileak jaraunspenaren zatiketa debeka dezake (eta, orduan, sozietateak azkentzeko karien bidez bakarrik egin daiteke zatiketa hori: KZren 1051.2. artikulua); orobat, erkideek itun dezakete indibiso egoera gehienez hamar urte iraunaraz tea (KZren 400.2. art.). Azkenez, jaraunspeneko erkidegoaren izaerari buruzko arazoa azaldu da: erkidego horrek Erromako erkidegoaren ala germaniarren erkidegoaren pa rametroak betetzen ote ditu?; bestela esanik, kuotetan banatutako erkidegoa ala erkidego komuna ote da? Logikoa denez, galdera horren erantzuna ez da adiera bakarrekoa. Batetik, jaraunspeneko erkidegoa Erromako erkidegoaren antzekoa da, hori bezala kuotatan banatzen baita eta, orokorrean, zatikorra delako; hala ere, bi erkidego horien artean bada desberdintasunik: jarauns peneko erkidegoa ez da ondasun zehatzen gainekoa, universitasaren gainekoa baino. Hori dela bide, tarteko formulak azaldu dira (J. GONZĂ LEZ, GARCĂ?A GRANERO; ikus 1935eko apirilaren 30ean eta 1968ko martxoaren 21ean emandako epaiak). Arrazoi berberagatik esan ohi da jaraunspeneko erkide goaren berezitasuna honexetan datzala: ondare osoaren gainekoa izatean, ale gia, objektu bakar eta unibertsalaren gainekoa (F. DE LA CĂ MARA, RO CA SASTRE, OSSORIO MORALES, FERRANDIS, eta 1958ko maiatzaren 6an zein 1964ko abenduaren 11n emandako epaiak).
BANAKETA MOTAK
Guztiarekin ere, eztabai da hori alferrikakoa izan daiteke, erkidegoaren eraentza hartzen badugu abia burutzat; arean, eraentza horretara joz gero, erraz konpon daitezke gorago azaldutako arazo horiek, jaraunspeneko erkidegoaren izaera juridikoa hizpi dera ekartzeko beharrizanik gabe. 288. Subjektuak Jaraunspeneko erkidegoaren partaide dira jaraunspenaren zati alikuotara deitutako oinordeko guztiak, nola jaraunsleak, hala legatuhartzaileak. Ho rrenbestez, zati alikuotaren legatuhartzaileak ere erkideak dira (ikus 1955eko azaroaren 14ko eta 1978ko urtarrilaren 24ko epaiak), salbu eta euren esku bidea pars valoris izanda, jaraunspeneko ondasunekin nahiz jaraunspenaz kanpoko diruarekin ase daitekeenean (hori xedatu dute Katalunian, KatOKren 362. art.ak —KatZZKren 224. art.ak—, eta Nafarroan, NFBren 219.2. lege ak). Edozein kasutan ere, ex re certa jaraunsleak ez dira erkidegoaren partai de; gisa bertsuan, kausatzaileak pertsona jakin batzuei ondasun zehatz batzuk adjudikatzen dizkienean euren kuotak ordaintzeko, pertsona horiek ere ez dira partaide, euren eskubideak ondasun zehatz batzuen gainekoak direlako. Alarguna denaz bezainbatean, jurisprudentziak baieztatu du ezkontide hori jaraunspeneko erkidegoan sartzen dela, eskubide abstraktua duelako uni versum ius defunctiaren gain edo horren kuota baten gain (1950eko urtarrila ren 11ko eta 1978ko urtarrilaren 24ko epaiak), edo derrigorrezko jaraunslea delako (1960ko urtarrilaren 30ean emandako epaia). Azken buruan, alargu nak —oinordeko unibertsalek bezala— eskubide abstraktua eskuratzen du eta eskubide hori banaketaren bitartez zehaztu edo finkatu behar da; horrenbes tez, alarguna jaraunspeneko erkidegoan sartzen da, oinordeko horiekin batera (ikus 1950eko urtarrilaren 11ko epaia).
Amaitzeko, senipartedunak ere jaraunspeneko erkidegoaren partaide dira, senipartea pars hereditatis edo pars bonorum izan; izan ere, bi kasuetan, seni partedunak jaraunspeneko ondasunen jabekide dira (ikus 1989ko martxoaren 8ko epaia). Senipartea pars valoris denean, ez da gauza bera gertatzen (adi bidez, Kataluniako Zuzenbidean). 289. Objektua Kausatzaileak banakako tituluen bitartez xedatu ez dituen jaraunspeneko ondasun eta eskubide guztiek osatzen dute jaraunspeneko erkidegoa, baita kredituek ere, horiek ez baitira modu automatikoan banatzen partaideen arte an (1973ko otsailaren 26ko epaia). Horrez gain, ondasun zein eskubide horiek akzesio zein eransketaren bitartez izan dituzten gehikuntzak eta haiek emani ko fruitu eta errentak ere jaraunspeneko erkidegoan sartzen dira; gai horri da gokionean, Juventziotar erabakian ezarritako araua aplikatu behar da, alegia, fructus augent hereditatem araua (KZren 1063. art., eta 1958ko abenduaren 12ko, 1966ko urtarrilaren 7ko eta 1977ko urriaren 28ko epaiak). Bestalde ere, jaraunspeneko erkidegoari subrogazio errealaren inguruko printzipioa aplika dakioke; beraz, masa erkidea osatzen zuten ondasunen ordezkoak ere masa horretan sartzen dira (esate baterako, saldutako ondasunen prezioa edo galdu tako ondasunengatiko kalteordaina). Jaraunspena indibisoan dagoen bitartean, ondasunak administratu eta ho betzearen ondorioz sorturiko zorrek erkidegoaren pasiboa osatzen dute (ikus KZren 395. art.). Haatik, ez dago argi kausatzailearen zorrak pasibo horretan sartu behar diren ala ez. Hari berari eutsiz, ulertzen badugu kausatzailea hiltzean azkentzen ez diren ondasun, eskubide eta zor guztiek osatzen dutela jaraunspena (659. art.), eta erkidegoa jaraunspenaren gainekoa dela —bere ziki eratxikitako ondasunak kenduta—, ondorioztatu behar dugu jaraunspene ko pasiboa ere erkidegoaren barruan sartzen dela, batez ere,
BANAKETA MOTAK
kausatzaileak utzitako ondasuntzarekin egin behar zaielako aurre horren zorrei. Dena den, inguruabar hauek izan behar dira gogoan: lehenik, gerta daiteke partaideren bat (berbarako, zati alikuotaren legatuhartzailea) zordun ez izatea, edota al derantziz, partaide ez den pertsona izatea zorduna (konparazio batera, gauza zehatzaren gaineko jaraunslea, hau da, bere kuota gauzatzeko, testamentugi leak utzitako ondasun zehatzak dituen jaraunslea); halaber, zorrak ondasun eta eskubideak baino gehiago direnean ere, erkidegoa dago; atzenean, banake ta egiten den unean, erkidegoa azkentzen da, zor guztiak ordaindu gabe egon arren (KZren 1084. art.). Azken buruan, jaraunspeneko erkidegoa jaraunspe neko ondasun eta eskubideen gainekoa da, ondasun eta eskubideok adminis tratu, erabili, lupertu eta xedatzeko eraentza berezia izanik. Ondasun horiek, batik bat, kausatzailearen zorrei aurre egiteko erabiltzen dira; halere, jarauns lekideek dute zorrengatiko erantzukizuna, eta zor guztiak ordaindu aurretik egiten bada banaketa, erantzukizun hori solidarioa da (1084. art.). 290. Jaraunspeneko erkidegoaren eraentza A) Kode Zibilean a) Iturriak Kode Zibilak ez du jaraunspeneko erkidegoa orokorrean arautzen; bana ketaren zioz erkidego hori azkentzea bakarrik aipatzen du. Horren ondorioz, jaraunspeneko erkidegoa honako arauek eraentzen dute: 1. testamentugilearen eta interesatuen xedapenek, aginduzko manuen kontrakoak ez diren heinean; 2. Kode Zibilean eta lege berezietan, indibisoan dagoen jaraunspena arautzen duten manuek (hala nola, KZren 1063 eta 1067. art.ek, eta HLren 14, 42.6 eta 46. art.ek); 3. erkidegoari buruzko xedapen orokorrek (KZren II. liburuko III. titulua: 392. art. eta ondorengoek), xedapenok baterakorrak direnean jarauns
peneko erkidegoaren ezaugarri bereziekin (1943ko urtarrilaren 25eko, 1944ko martxoaren 21eko, 1953ko ekainaren 9ko eta 1958ko uztailaren 5eko epaiak). b) Ondasun erkideen edukitza eta erabilera Oro har, ondasun erkideen edukitza erkide guztiei dagokie; hortaz, ja raunspeneko erkidegoa kidedukitza kasua dugu. Horrela, erkide bakoitzak er kidego osoaren mesederako edukitzen ditu ondasun erkideak (ikus 1958ko apirilaren 17ko, 1961eko azaroaren 25eko, 1966ko urtarrilaren 7ko, 1967ko maiatzaren 27ko eta 1968ko martxoaren 21eko epaiak), eta besteei begira, erkide horrek ezin alega dezake ondasuntzaren edo ondasun zehatz baten gai neko edukitza esklusiborik (1967ko maiatzaren 27an emandako epaia). Hori gorabehera, erkide horrek ondasuna usukapi dezake, edukitza modua muta tzerik izan bada (1950eko urtarrilaren 31n, 1957ko martxoaren 14an, 1969ko azaroaren 13 eta abenduaren 4an emandako epaiak). Beste alde batetik, KZren 394. artikulua aplika dakioke jaraunspeneko er kidegoari. Artikulu horren ariora, erkide bakoitzak ondasun erkideak erabil ditzake, baldin eta hori egitean gainerako partaideei galarazten ez badie onda sunok beraien eskubidearen arabera erabiltzea (1987ko otsailaren 18ko epaia). c) Ondasun erkideen luperketa Berrikitan adierazi denez, fruituen alorrean, Juventziotar erabakiak era entzen du, hots, fructus augent hereditatem arauak (KZren 1063. artikulua eta 1958ko abenduaren 12ko, 1966ko urtarrilaren 7ko eta 1977ko urriaren 28ko epaiak). Horretara, banaketa egin arte, erkideek ezin dezakete fruituen partai detzarik izan, jasotako fruituak masan sartu behar baitituzte
BANAKETA MOTAK
(1963ko maiatza ren 21eko eta 1976ko urriaren 30eko epaiak). Jaraunspena indibisoan dagoen bitartean, erkideren batek bereganatu baditu jaraunspeneko ondasun guztiek edo batzuek sortutako fruituak, jaraunspena banatzean ordaindu beharko ditu, lehenago eskatzen ez bazaizkio (KZren 1063. art.ak). Zernahi gisaz, partaide ek ituna egin dezakete, kausatzaileak utzitako ondasuntza indibisoan dagoen bitartean ondasunak lupertzeko moduari buruz (KZren 398. art.). d) Ondasun erkideen administrazioa Edozein erkidek ezar dezake kausatzaileak utzitako ondasuntza epaileak administratzea, horretarako testamentu edota ab intestato judizioa eraginda. Halako kasuetan, JZLn ezarritako administrazio erregelak aplikatu behar dira eta, erregela horien arabera, administratzailea izendatu edota ondasunen ku deaketari buruzko erabakiak hartzeko, erkideen aho batekotasuna behar da (JZLren 1068. art. eta 1963ko ekainaren 27an emandako epaia). Ildo berean, testamentugileak jaraunspena administratzeari buruzko erre gelak ezar ditzake edota partaideek aho batez erabaki ditzakete erregela hori ek (berbarako, administratzailearen izendapena; KZren 392. art.). Ez bada agindu epaileak administratu behar duenik kausatzaileak utzita ko ondasuntza, edota testamentugileak nahiz erkideek ez badute ezer xedatu horren inguruan, jaraunspeneko erkidegoari Kode Zibilaren 398. artikulua aplikatzen zaio; horrela, kapitalaren gehiengoa ordezkatzen duten partaideen erabakiak nahitaez bete behar dira (1914ko abenduaren 11ko eta 1969ko api rilaren 19ko epaiak). e) Ondasun erkideen defentsa (KZren
Partaideetarik edozeinek gauza ditzake artapen egintzak 395. ar
tikulua) eta, jaraunspeneko masa erkidea defendatzeko, kausatzaileari zegoz kion akzioak egikari ditzake, baita hura hildakoan sortutakoak ere; artapen egintzok edo akzioen egikaritza, beti ere, erkidegoaren onurarako izan behar dira, eta ez partaidearen intereserako. Ikus 1960ko abenduaren 16ko, 1961eko ekainaren 17ko, 1963ko maiatzaren 17 eta uz tailaren 4ko, 1964ko martxoaren 13ko, 1965eko ekainaren 10 eta 25 eta azaroaren 10eko, 1969ko martxoaren 17ko, 1973ko urriaren 24ko, 1975eko otsailaren 5eko, 1981eko mar txoaren 20ko eta uztailaren 3ko, 1982ko ekainaren 15eko, 1983ko uztailaren 19ko, 1985eko irailaren 16 eta urriaren 25eko, eta 1990eko apirilaren 10eko epaiak, arestikoenen artean.
Horrenbestez, AGk erkidego arruntean egikari daitezkeen akzioei buruz ko jurisprudentzi doktrina aplikatu dio jaraunspeneko erkidegoari: partaide batek erkidegoaren onurarako egikaritutako akzioaren aurka, ezin daiteke de rrigorrezko auzikidetza aktiboaren salbuespena jarri; berebat, partaide horren aldeko ebazpena gainerako partaideen onurarako ere izango da, baina ebazpe na haren kontrakoa bada, beste partaidekideei ez die kalterik egingo. f) Ondasun erkideen xedapena Jaraunspeneko erkidegoa unibertsaltasunaren gainekoa da; hortaz, partai deek ez dute eskubiderik ondasun zehatzen gain, jaraunspeneko ondasun mul tzoaren gain baizik. Hori dela eta, ondasun jakin batzuk edo ondasun horien gaineko kuotak aldatu zein xedatzeko —hau da, kargatu edo besterentzeko—, partaide ororen aho batekotasuna behar da (KZren 397. art.; 1968ko otsaila ren 5ean eta 1972ko maiatzaren 5ean emandako epaiak, eta ENZNk 1988ko maiatzaren 9an emandako ebazpena). Partaide batek jaraunspeneko masa erkidegoaren ondasun bat edo gehiago nahiz ondasunon gaineko kuota bat
BANAKETA MOTAK
besterentzeari dagokionean, AGren juris prudentziak ez dio beti ildo berari ekin. Egineginean ere, epai batzuen arabe ra, partaide guztien aho batekotasunik gabe eginiko besterentzea deuseza da (ikus 1953ko apirilaren 11ko, 1972ko maiatzaren 5eko, 1988ko martxoaren 25eko eta 1989ko maiatzaren 8ko epaiak). Beste epai batzuen arioan, ordea, besterentze hori baldintzapekoa da, hots, jaraunspenaren banaketa egitean, partaide horri adjudikatzen bazaio saldutako gauza, besterentzea baliozkoa da (1958ko uztailaren 5ean, 1963ko apirilaren 13an, 1979ko martxoaren 31n eta 1982ko maiatzaren 27an emandako epaiak). Nondiknahi begira dakiola ere, bi jarrera horiek ez dira bateraezinak. AGk inoren gauza saltzearen doktrina aplikatu eta, honako kasuan, besteren tzea baliozkoa dela baieztatu du: erosleak saltzaileari kontratua bete dezan es katzen dionean, jaraunspenaren banaketan ondasuna saltzaileari adjudikatu ostean, horrek salerosketa ez dela baliozkoa adierazten duelako (ikus 1958ko uztailaren 5ean eta 1982ko maiatzaren 27an emandako epaiak). Argi dago, partaideek ez badute eskubiderik ondasun zehatzen gain, baizik eta jarauns peneko ondasun multzoaren gain, erkide batek ondasun horietako bat saltzea inoren gauza saltzea dela —edo behintzat, zati batean inorena dena— eta, ondorenez, halako kasuei doktrina hori aplika dakiekeela. Horrez landa, kon tutan izan behar da KZren 450. art.ak agindutakoa: partaidekideek gauza bat erkidean dutenean, ulertzen da partaide bakoitzak zatiketa egitean lortzen duen zatia bakarrik eduki duela jaraunspena indibisoan egon den bitartean (KZren 399. art. in fine); ideia hori bat dator banaketari eratxiki zaion izaera adierazlearekin. AGren iritziz, alabaina, halako kasuetan beste erkide batek egiten badu besterentzearen aurka ondasuna erkidegoarentzat erreibindikatuz, besteren tzea deuseztzat jotzen da (1953ko apirilaren 11ko, 1988ko martxoaren 25eko eta 1989ko maiatzaren 8ko epaiak). Izatez, kasu horretan salerosketa ez da deuseza, ezpada eragingabea gainerako erkideei dagokienez (KZren 1257. art.); horrenbestez, halako kasuetan, salerosketak ez dakar jabariaren eskual
daketarik. Haatik, jaraunsle batek gainerako erkideen izenean eta ordezkari gisa diharduela baieztatzen duenean eta hori horrela ez denean, salerosketa deuseza da, osagabetzat hartzen baita (KZren 1259.2. art.); jurisprudentziak ere gauza bera ulertu du (1972ko maiatzaren 5ean emandako epaia). g) Kuotaren xedapena eta jaraunslekideen atzeraeskuratzea HLren 46.3 eta KZren 1067. art.etatik ateratzen denez, jaraunspeneko erkidegoaren partaideak bere kuota xeda dezake, alegia, kausatzaileak utzi tako ondasuntzan duen kuota (1953ko apirilaren 11ko, 1957ko urtarrilaren 24ko, 1969ko maiatzaren 30eko eta 1989ko abenduaren 26ko epaietatik ere ondorio bera atera daiteke). Horretara, HLren 46.3. artikuluak agintzen duen moduan, idaztoharturiko jaraunspeneko eskubidea eskualdatu, kargatu eta berriro idaztohar daiteke. KZren 1067. artikuluak berriz, ondokoa xedatu du: jaraunspena banatu aurre tik, jaraunsleren batek arrotz bati saltzen badio bere jaraunspeneko eskubidea, jaraunslekide guztiak —edo horietarik edozein— subroga daitezke eroslearen lekuan, erosketaren prezioa ordainduta; dena dela, subrogazio hori hilabete baten buruan gauzatu behar da, jaraunslekideei salmentaren berri eman zaie netik zenbatzen hasita. Manu horretan, beraz, erkideen atzeraeskuratze eskubidearen antzekoa ezartzen da jaraunslekideentzat, eta eskubide horri haren arauak aplikatzen zaizkio modu ordeztailean (1927ko abenduaren 30eko epaia). Hilabeteko epea iraungitasun epea da, eta atzeraeskuratzaileak jaraunspeneko kuota arrotz ba ti saldu zaiola —edo ordainean eman zaiola— dakienetik hasten da zenba tzen; ez da beharrezkoa atzeraeskuratzaileari besterentzea jakinaraztea (ikus 1915eko otsailaren 3an eta 1960ko irailaren 29an emandako epaiak). B) Kataluniako Zuzenbidean
BANAKETA MOTAK
KatZZKren 100. art.ak hauxe ezarri zuen: jaraunsleak bat baino gehiago direnean, jaraunspenaren eskubide, betebehar eta zamak jaraunsle horien kuoten arabera banatzen dira, ez dago euren arteko solidaritaterik. Horrela, Katalunian Erromako irizpidea erabili ohi zen: zor eta kredituak era automa-tikoan banatzen ziren jaraunslekide guztien artean, ez zegoen horien arteko solidaritaterik; beste hitz batzuez esanik, zor zein zamok ez ziren sartzen ja raunspeneko masa erkidean. Bestalde, erkidegoa kausatzaileak utzitako onda suntzako ondasun eta eskubide erreal zatikor bakoitzaren gainekoa zen, eta ez ondasun multzoaren gainekoa. Hori zela medio, jaraunslekide bakoitzak on dasun edo eskubide erreal bakoitzean zuen kuota xeda zezakeen; hala ere, jaraunspeneko ondasunen bat osorik xedatu ahal izateko, partaide guztien adostasuna behar zen (KZren 397. art.). Zernahi gisaz, badirudi KatOKren 1.2. art.ak irizpide hori aldarazi duela. Artikulu horren esanaren argira, oinordetzan jaraunsle anitz pilatzen badira aldi berean, jaraunsleok euren kuoten arabera eskuratzen dute jaraunspeneko ondarea; hori gorabehera, jaraunspeneko betebehar eta zamak ere euren kuoten arabera banatzen dira, hots, ez dago jaraunsleen arteko solidaritaterik. Ondorenez, gaur egun, eskubideak ez dira modu automatikoan banatzen ja raunsleen artean; berebat, erkidegoa ez da jaraunspeneko ondasun nahiz esku bide erreal bakoitzaren gainekoa, ezpada jaraunspeneko ondarearen gainekoa. C) Aragoiko Zuzenbidean ArZZKren 142.1. artikuluak ondokoa xedatu du: ÂŤNebaarreba batzuek edo nebaarreben semealabek aurrekoarengandik indibiso eta dohainik esku ratzen dituztenean ondasun higiezinak, haien artean “partzuergo edo fideiko misoâ€? deiturikoa ezartzen da, indibisoak dirauen bitartean; egoera horrek honako ondoreak ditu:
1. Partzuerrek ezin dute besterendu, kargatu edo betebeharpean jarri on dasun indibisoen gain eurei dagokien zatia. 2. Halaber, partzuerrek euren zatia euren ondorengoentzat bakarrik xeda dezakete mortis causa egintzen bidez. 3. Jaraunspena zatitu aurretik partzuerra ondorengorik gabe hil bada, gai nerako partzuerrei gehiagotzen zaie horren zatiaÂť. Ikus daitekeenez, ondasun higiezinen gaineko jaraunspeneko erkidegoa modu berezian arautu da, erkidego hori kausatzailearen nebaarreba edo loben artean sortzen denean. Berezitasun horrek badu bere helburua: ondasun hi giezinok famili barruan iraunaraztea. Ildo horretatik, honako debekua ezarri da: kausatzailearen nebaarreba zein lobek ezin dezakete inter vivos xedatu ondasun horietan duten kuota. Mortis causa xedatzeari dagokionean, xedatze hori partaidearen ondorengoentzat bakarrik egin daitekeela ezarri da (horre gatik aipatzen da ÂŤforu fideikomisoÂťa). Partaideak ondorengorik izan ezean, bere zatia gainerako erkideei gehiagotzen zaie. Nolanahi den ere, ondasun hi giezina edo higiezinak zatituz gero, partzuergo egoera desegiten da, eta edo zein partzuerrek eska dezake zatitze hori (ArZZKren 142.2. art.). D) Nafarroako Zuzenbidean Nafarroako Zuzenbideak ere modu berezian arautu du erkidegoa, jarauns peneko erkidegoa berezitasun horren barne sartzen delarik. Horrela, NFBren 372.3. legeak dioenez, titular bakoitzak judizio bidez jo dezake gauza erkidea erabili, administratu edo era materialean aldarazteko egintzak gauzatu nahi dituenaren kontra; gisa bertsuan, epailearen iritziz lehen buruturiko kudea keta egintzaren batek kalte egiten badie erkidegoaren interesei, egintza hori ondorerik gabe uzten da. Hori dela eta, halako kasuetan ez da aplikatzen KZren 398. artikuluak ondasun erkideak administratzeko ezarri duen gehien goen eraentza; orobat, ez da aplikatzen 397. art.an aipatutako aho
BANAKETA MOTAK
batekotasu naren eraentza, hots, ondasunok modu materialean aldarazteko, ez da behar gainerako partaideen aho batekotasunik. NFBan, kasu bi horiek ondasun erki deak administratzearekin parekatu dira: partaide bakoitzak banaka jardun de zake, baina horrek gauzaturiko egintzen kontra jo dezakete gainerakoek. 291. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea Kasu hauetan azkentzen da jaraunspeneko erkidegoa: 1. Kausatzaileak utzitako ondasuntzaren aktiboa banatzen denean; bana keta hori edozein unetan eska dezakete partaidekideek (KZren 1051, 1052 eta 1965. artikuluak). Dena dela, testamentugileak jaraunspenaren zatiketa de beka dezake eta, orduan, sozietateak azkentzeko karien bidez bakarrik egin daiteke zatiketa hori (KZren 1051.2. art.); edu berean, erkideek itun dezakete indibiso egoera gehienez hamar urte iraunaraztea (KZren 400.2. art.). 2. Jaraunspeneko erkidegoa erkidego arrunten multzo bihurtzen denean, hots, erkide guztiei ondasun bakoitzaren gaineko zati indibisoak adjudikatzen zaizkienean euren jaraunspeneko kuoten arabera (1930eko apirilaren 16ko, 1963ko urtarrilaren 24ko eta 1966ko martxoaren 17ko epaiak). 3. Sozietatea eratu eta erkideek euren partaidetzak dakartzatenean sozie tate horretara; kasu horretan, pertsona juridikoa sortzen da eta pertsona ho rren ondarean, erkidegoa osatzen zuten ondasunak sartzen dira. 4. Masa erkidea fisikoki desagertzen denean edo masa hori ondasun baka rrak osatzen duenean (ikus 1957ko abenduaren 27an emandako epaia). Egin eginean ere, lehenengo kasuan ez dago objekturik eta objekturik gabe ezin da erkidegorik izan; bigarrenean, ostera, objektua bakarra denez gero, erkidegoa arrunt bilakatzen da.
5. Ondasun guztiak pertsona baten esku geratzen direnean, dela arrotzak eskuratu dituelako (jatorrian edo modu eratorrian), dela partaide batek gaine rakoen kuotak eskuratu dituelako. Halakoetan, partaide aniztasuna desager tzean, jaraunspeneko erkidegoa desegiten da. ยง83. JARAUNSLEKIDEEN ERANTZUKIZUNA 292. Jaraunspeneko zorren gaineko erantzukizuna Besteak beste, KZren 659, 661, 1003, 1023.etik 1034.erako eta 1082.etik 1087.erako art.en ariora, jaraunsleek jaraunspeneko zorrengatik erantzun be har dute. Jaraunsleok jaraunspena huts eta soilik onartu badute, erantzukizun hori ultra vires hereditatis erantzukizuna da (KZren 1003. art.), baina in bentario onuraren arabera onartu badute, aldiz, jaraunsle horiek intra vires erantzukizuna izango dute (KZren 1023.1. art.). Horren inguruan, ez dago inolako zalantzarik. KZren 1084. art.ak aipatzen duen erantzukizunak, berriz, arazoak sortarazi ditu. Artikulu horretan, jaraunslekideek banaketaren ostean duten erantzukizun solidarioa aipatu da, baina jaraunslekideek banaketaren aurretik duten erantzukizuna ez denez beren beregi inon arautu, ez dago argi horiek modu solidarioan edo mankomunatuan erantzun behar ote duten. Hori dela bide, hurrenkera kronologikoa alderanztu eta, aurrenaurrenik, jarauns lekideek banaketaren ondoren duten erantzukizuna jorratuko dugu, ondoren banaketa eragiketak gauzatu aurretik aplikatu beharreko eraentza azaltzeko. A) Jaraunspena banatu ostean KZren 1084.1. art.ak hauxe xedatu du: jaraunspena banatu ostean, har tzekodunek jaraunsleetarik edozeini eska diezaiokete euren zor guztiak or daintzeko; jaraunsle horrek jaraunspena inbentario onuraren
BANAKETA MOTAK
arabera onartu badu, bere jaraunspeneko portzioarekin bakarrik erantzun beharko du. Manu horretatik ondorioztatzen denez, nola jaraunspena huts eta soilik onartu duten jaraunsleek, hala onarpen hori inbentario onuraren arabera egin dutenek erantzukizun solidarioa dute, baina lehenengoek ultra vires erantzu kizun solidarioa duten bitartean, azken horiek intra vires hereditatis eran tzungo dute (cum viribus ondasunak euren eskutan badaude; pro viribus, ondasunok jadanik xedatu badituzte). Horrenbestez, hartzekodunek jaraunsle baten kontra, edota aldi berean guztien kontra jo dezakete; horrez gain, ha sieran jaraunsle baten kontra bakarrik erreklamatu arren, ondorengo erre klamazioak gainerakoen aurka zuzen ditzakete, harik eta zorra osoosorik kobratu arte (KZren 1144. art.). Edozein modutara ere, CĂ MARAk dioenez, jaraunsle guztiek edo batzuek inbentario onuraren arabera onartu badute ja raunspena, ez da batere ohikoa zorrak jaraunspena banatu ostean erreklama tzea, ondokoagatik: 1032.1. art.aren arabera, jaraunsleari ez zaio ondasunik ematen, hartzekodun eta legatuhartzaileei ordaindu arte. Gainera, artikulu horrek jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu duten jaraunsleak ez ezik, huts eta soilik onartu dutenak ere ukitzen ditu. Arean bere, ondasun ze hatzak daude administraziopean eta ez kuota abstraktuak; hori dela eta, ja raunspena huts eta soilik onartu dutenen kudeaketa ahalmena ere murriztu egiten da (GITRAMA). Horrela, jaraunsleei gerakina eman eta gero, hurren go kredituak bakarrik erreklama daitezke, jaraunsleren batek jaraunspena in bentario onuraren arabera onartu duenean: une horretan mugaeguneratzear daudenak eta, baldintzapekoak izanik, baldintza betetzeke dutenak (CĂ MARA). KZren 1084. art.aren bigarren lerroaldeak ezartzen du demandatuak bere jaraunslekideei zitarazi eta eparazteko eskubidea duela, salbu eta berak ba karrik duenean zorra ordaintzeko betebeharra, testamentugileak
hala agindu duelako edo banaketaren ondoriozkoa delako. Horren inguruan ohartarazi behar da jaraunslekideak zitarazi eta eparaz tea demandatuaren eskubidea dela; beraz, nahiz eta eskubide hori egikaritu ez, auzibidea behar bezala azalduta dagoela joko da (1895eko azaroaren 13ko epaia). Bestalde, demandatuak ez du horrelako eskubiderik hurrengo kasuan (1084 art.): demandatuak berak bakarrik duenean zorra ordaintzeko betebeha rra, dela testamentugilearen nahia hori izan delako, dela banaketa egin ondo ren, berari dagokiolako betebehar hori. Halako kasuetan, demandatuak ez du KZren 1085.1. art.an arauturiko errepetizio eskubiderik; edonola ere, horrek barne harremanetan bakarrik du eragina, ez kanpora begira: hartzekodunak ez badu lortzen demandatuak zor osoa ordaintzea, beste jaraunsleen kontra jo dezake, nahiz eta lehenengo horrek besteak ezin zitarazi edo eparazi, edota errepetitzeko eskubiderik ez izan beste horien aurka. Nolanahi den ere, manu horren muina honexetan datza: jaraunslekideen tzat dei edo epatze horrek duen norainokoa zehaztean. Oro har, pentsa daiteke deia edo epatzea egitearen helburu nagusiak bi direla: batetik, jaraunslekideei auzibidearen berri ematea, horiek euren defentsabideak erabili eta zorrak ordain ditzaten edo amore eman dezaten; bestetik, demandatuak gainerako ja raunslekideen kontra atzerabidezko akzioa egikaritzen duenean, jaraunslekide horiei galaraztea demandatuaren aurka zenbait defentsabide erabiltzea, hain zuzen, horrek hartzekodunaren kontra erabili ez zituenak edo epaian aintza kotzat hartu ez zirenak (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Edozelan ere, badiru di hurrengo tesiak euskarri sendoagoak dituela: behin jaraunslekideak zitatu eta epatu ostean, horiek alderdi bihurtzen dira eta JZLren 529.etik 531.era arteko art.ak aplika dakizkieke (PEÑA eta, horrek esandakoari gur eginez, LACRUZ, SANCHO eta CÁMARA). Tesi horri ekinez, GARCÍA GOYENAk zioen jaraunslekide guztiak kondena daitezkeela epai berean. Bada, jarauns lekideek solidaritate ezohikoa dute, baina solidaritatea azken finean; horrela, hartzekodunaren aldeko epaia emandakoan,
BANAKETA MOTAK
hartzekodun horrek aukera deza ke epaia demandatuaren ondasunen gain ala gainerako jaraunsle baten edo batzuen ondasunen gain betearaztea (ALBALADEJO, CĂ MARA). Hori dela medio, zordunen baten kaudimengabeziaren arriskuak ez du hartzekoduna ukitzen, eta arrisku horixe da mankomunitatearen ohiko ezaugarria.
B) Jaraunspena banatu aurretik Jaraunspena banatu baino lehen, jaraunslekideen erantzukizuna solida rioa ala mankomunatua den zehaztu nahi da, Kodeak berariaz ez baitu deusik azaltzen. Edonola ere, arazo horri heldu baino lehen, Ăąabardura bat jarri nahi dugu hizpide: mankomunitate ala solidaritatearen arazoa azaltzen da hartze kodunek euren kreditua jaraunsle zehatz batzuen ondasun pertsonalen gain mamitu nahi dutenean, jaraunspena huts eta soilik onartu dutenen ondasunen gain hain zuzen (kausatzaileak utzitako ondasuntzan jaraunsleok duten par taidetza abstraktua ere ondasun pertsonaltzat hartzen da: HLren 46, eta HAren 146.4. eta 166.1. art.ak). Eta hori horrela da, jarraian aipatuko ditugun bi arrazoiengatik. Lehenik eta behin, hartzekodunek euren kreditua kobratu nahi badute kausatzaileak utzitako ondasuntza indibisoaren kontura, orduan jaraunspeneko erkidegoaren partaide guztien kontrako epaia lortu behar dute hartzekodun horiek. Horretarako, partaide horien guztien edo albazearen kon tra zuzendu behar dute demanda; ezin ahantz daiteke jaraunsle bakoitzak jaraunspeneko ondasunen gain duen kuota ez dela ondasun jakin baten gai nekoa, ezpada masaren gainekoa, eta ezin dela inor kondenatu, horrek esan beharrekoa judizioan entzun barik eta pertsona hori judizioan galtzaile atera tzen ez bada (EKren 24.1. artikulua. Jaraunspeneko zorren inguruan, 1915eko azaroaren 24ko eta 1929ko azaroaren 20ko epaiak bereziki; tesi horren aurka, CĂ MARA). Bigarrenik,
jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu du tenek intra vires hereditatis erantzukizuna besterik ez dute (KZren 1023.1. artikulua). Gauzak horrela —hau da, mankomunitate ala solidaritatearen arazoa jaraunspena huts eta soilik onartu duten jaraunsleen ondare pertsonalaren in guruan azalduta—, tesi baten eta bestearen alde azaldu diren argudioak ho nakoak dira: a) Erantzukizuna mankomunatua dela uste dutenek (G. GARCÍA VAL DECASAS, LACRUZ eta SANCHO, VALLET, eta MARÍN GARCÍA DE LEONARDOk) hurrengo argudioak azaldu dituzte: 1. KZren 1084. art.ak jaraunspena banatu osteko erantzukizuna bakarrik aipatzen du; a sensu contrario, banaketa egin aurretik jaraunslekideek duten erantzukizuna ez da solidarioa. 2. Kodeak jaraunspena banatu aurreko erantzukizuna kalifikatzen ez due nez, ulertu behar da erantzukizun hori mankomunatua dela, solidaritatea ezin baita presumitu (KZren 1137 eta 1138. art.ak). 3. Banaketa egin ostean, kausatzaileak utzitako ondasuntza erantzule iza teak zekarren bermea galtzen dute hartzekodunek; horren ondorioz, une ho rretan solidaritatea ezartzea zentzuzkoa da, baina banaketa egin aurretik, al diz, ez dago halako arriskurik. 4. Betidanik, Espainiako tradizio juridikoak mankomunitatearen alde egin du. Horren harira, GARCÍA GOYENAk esan zuen moduan, «berealdiko berrikuntza» izan zen 1851ko Proiektuaren 932. artikulua (artikulu hori Kode Zibilaren 1084. artikuluaren antzeantzekoa da), baina «banaketa egin oste ko» erantzukizunari dagokionez bakarrik. b) Jaraunslekideen erantzukizuna solidarioa dela uste dutenek (batik bat, ALBALADEJOk; baita ESPÍN, PUIG BRUTAU, PEÑA eta CÁMARAk ere eta, orokorrean, autorerik
BANAKETA MOTAK
gehienek) ondokoa diote: 1. Ezin daiteke ulertu 1084. artikuluak solidaritatea zokoratzen duenik, jaraunspena banatu aurretik; izan ere, Kodeak ez du aipatzen hartzekodunak une horretan jar dezakeen erreklamazioa, baizik eta banaketa egin eta gero azal ditzakeenak. Alderantziz, 1084. artikuluaren arabera interpreta daiteke jaraunslekideek modu solidarioan erantzun behar dutela, nahiz eta banaketa eginda egon. 2. Solidaritate presuntziorik ez badago ere, 1137. art. betebeharren jaiotze edo sortzeaz ari da; hortaz, artikulu horrek ez du aipatzen zer gertatzen den pertsona bat baino gehiago direnean zordunaren oinordeko. 3. Jaraunspena banatu ostean, jaraunslekideen erantzukizuna ez da aldatu behar; gainera, kausatzaileak utzitako ondasuntzak dakarren ustezko berme hobea ez da halakoa, banaketa egin gabe ere jaraunslekideek jaraunspeneko ondasunak kontsumi edo xeda ditzaketelako. 4. GARCĂ?A GOYENAk Isabeldar Proiektuaren 932. art.ari buruz eginiko iruzkinetik ateratzen denez, jaraunslekideen erantzukizun solidarioak ekarri zuen ÂŤberealdiko berrikuntzaÂť gauzatzen zen, bai banaketa egin aurretik, eta bai egin ostean ere. Horrez gainera, Kodeak nomina et debita hereditaria ipso iure inter coheredes divisa sunt printzipioa hautsi zuen. 5. KZren 1974. art.tik ondorioztatzen da jaraunsleak, beti ere, zordun so lidarioak direla. Nire ustez, argudio horietatik guztietatik bi dira aipagarrienak: batetik, Espainiako sisteman nomina et debita hereditaria ipso iure inter coheredes divisa sunt printzipioak ez duela eraentzen dioena eta, bestetik, KZren 1137. art.aren karioz, solidaritatea ezin dela presumitu baieztatzen duena. Eginegi nean ere, egia da Kode Zibilaren arabera kredituak eta zorrak ez direla modu automatikoan banatzen jaraunslekideen artean; horregatik, horien erantzuki zuna ezin daiteke mankomunatu huts edo partziarioa izan. Dena den, Kodean ez dago jaraunslekideen erantzukizun solidarioa argiro ezartzen duen manu rik ere. Onar daiteke 1084. art. ezin dela solidaritatearen aurkako
artikulutzat hartu; guztiarekin ere, artikulu horren egitatezko kasua jaraunspena banatu osteko kasua da, dudaizpirik gabe. Bestalde, 1974.2. artikuluak jaraunsleak eta zordun solidarioak parekatzen ditu, akzioen preskripzioa geldiarazteari begira; nolanahi den ere, parekatze hori ez da nahikoa erantzukizun solidario aren inguruan sorturiko arazoa konpontzeko: Kodeak abiaburu antzo aintzate tsi izan balu jaraunslekideen erantzukizuna beti dela solidarioa, parekatze hori ez litzateke beharrezkoa izango, hots, nahikoa izango zen 1974. artiku luaren 1. lerroaldea, eta 2. lerroaldea alferrikako bilakatuko zen. Horrez gain, 2. lerroalde horrek dioenez, 1. lerroaldean ezarritako erregelak zordunaren ja raunsleei begira eraentzen du «betebehar mota guztietan»; badirudi, manuan alderdi anitzeko betebehar motak aipatzen dira, hots, betebehar solidarioak, partziarioak eta komunak. Horrenbestez, manu horrek dio erregela hori apli katzen dela, bai jaraunslekideen betebeharra solidarioa denean, eta bai par tziario edo komuna izateagatik, solidarioa ez denean ere. Azken finean, 1084. artikuluaren arabera, jaraunspena banatu osteko erantzukizuna solidarioa da; dena den, onartzen da erantzukizuna beti solidarioa ez izatea, baina hori ba naketa egin aurretik bakarrik gerta daiteke. Labur zurrean, 1084 eta 1974. art.etatik ezin atera daiteke jaraunspena banatu aurretik jaraunslekideen erantzukizuna solidarioa denik —ezta beste edozein artikulutatik ere—; eta ez hori bakarrik, 1974. art.aren arabera kon trakoa ere uler daiteke. Horrez landa, 1137. art. eragozpen handia da —nire iritziz, gaindiezina—, erantzukizun hori solidariotzat jotzeko. Gauzak ho rrela, erantzukizuna ezin bada partziarioa edo solidarioa izan, gerta daiteke komuna izatea (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). Ideia hori bat dator jarauns penaren indibiso egoerarekin, hau da, Espainiako sistema kodetuan agertzen den bezala, kreditu eta zorrak indibisoan egotearekin. Ondorenez, hartzeko dunak bere zorra kobratu ahal izateko, jaraunsle guztien kontra jo behar du (KZren 1139. art.).
BANAKETA MOTAK
Edonola ere, bestelakoa da jurisprudentziaren joera. Auzitegi Gorenak so lidaritatearen alde egin du, jaraunslekideei jaraunspena banatu aurretik nahiz ostean erantzukizun bera ezarriz: berrikitan aztertu dugun 1084. artikuluan ezarritakoa. Hurrengo epai eta ebazpenek baieztatu dute jaraunspena banatu aurretik jaraunslekide en erantzukizuna solidarioa dela: 1907ko urriaren 2an, 1919ko urtarrilaren 28an, 1928ko ur tarrilaren 3an, 1929ko otsailaren 23an, 1930eko abenduaren 17an, 1935eko uztailaren 12an eta 1957ko martxoaren 27an emandako epaiek, eta ENZNk 1923ko otsailaren 21ean, 1927ko ekainaren 30ean eta 1933ko urriaren 16an emandako ebazpenek (aurrekoez landa, beste epai eta ebazpen batzuek ere banaketa aurreko erantzukizuna solidarioa dela aipatu dute, baina ez dute kasu zehatz eta eztabaidagarri hori beren beregi ebatzi).
293. Atzerabidezko akzioa, jaraunslekideen artean KZren 1085.1. artikuluak xedatu duenez, jaraunslekideak bere jarauns peneko partaidetzari dagokiona baino gehiago ordaindu duenean, gainerakoei erreklama diezaieke eurei dagokien zatia. Bada, atzerabidezko eskubidea ezartzen da, kuotaren arabera dagokiona baino gehiago ordaindu duen ja raunslekidearentzat. Eskubide hori KZren 1144. art.an dago orokorrean eza rrita; edu berean, zordun solidarioak eginiko ordainketaren inguruko erregela hauek aplikatzen zaizkio eskubide horri: —Betebehar solidarioa ordaintzearen ondorioz sortutako kreditua ez da solidarioa, atzerabidezko akzioa zordunjaraunslekide bakoitzaren kontra egi karitu behar delako, kausatzaileak utzitako ondasuntzan duten partaidetza kuotaren arabera (KZren 1145.2. art.). Edonola ere, ez da halakorik gertatzen, testamentugilearen aginduz edo banaketaren ondorioz, jaraunslekide batek zein batzuek bakarrik badute zorra ordaintzeko betebeharra (KZren 1084.2. art.). Bestalde, aurrerago ikusitakoa errepikatuz, jaraunspena inbentario onu raren arabera onartu duten jaraunslekideek intra vires hereditatis erantzu kizuna besterik ez dute eta, ondorenez, euren jaraunspeneko
hartzekoarekin bakarrik erantzun behar dute (KZren 1023.1. art.). —Jaraunsleak berari zegokiona baino gehiago ordaindu duenean, beste jaraunslekideei eska diezazkieke berak eginiko aurrerakinaren korrituak (ikus KZren 1145.2. art.). —Jaraunslekideetarik bat kaudimengabea denetan, besteek ordeztu behar dute horren zatia bakoitzaren zorraren lainean, hots, euren kuotaren arabera (KZren 1145.3, 1844.2 eta 1071.1. art.ak). Edu berean, jaraunspena huts eta soilik onartu dutenek lainean ordeztu behar dute hurrengo kopuruen arteko diferentzia: jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu dutenek euren kuoten arabera zor dutenaren eta, erantzukizun mugatua izateagatik, ordaindu behar duten kopuruaren artekoa. —Zorra ordaindu duen jaraunslearen aurka, dela betebeharraren izaerak eratortzen dituen salbuespen guztiak, dela euren salbuespen pertsonalak erabil ditzakete jaraunslekideek; aitzitik, zorra ordaindu zuen harako jaraunslearen salbuespen pertsonalak ezingo dituzte erabili (KZren 1148 eta 1845. art.ak). Edonondik begira dakiola ere, jaraunslekide horiei deia nahiz epatzea 1084. artikuluan ezarritako eran egin zaienean, eta beraiek ez dituztenean salbues penok auzian aipatu, ezin izango dituzte gerokoan erabili (ikus gorago). Beste alde batetik, KZren 1085. art.aren 2. lerroaldeak honako bi kasu berezietan dagoen atzerabidezko eskubidea arautu du: zor hipotekarioren eta gauza zehatza emateko betebeharraren kasuetan dagoena. Manu horren arabe ra, jaraunsleak atzerabidezko eskubidea du, zorra zor hipotekarioa edo gauza zehatza izateagatik jaraunsleak osoosorik ordaindu behar izan duenean. Ha lako kasuetan, adjudikaziodunak berari dagokion zatia bakarrik erreklama de zake, hartzekodunak bere akzio guztiak berari laga eta, ondorenez, horren lekuan subroga daitekeen arren. Bada, hipotekadun finka edo zor den gauza norbaiti adjudikatzen zaio, baina adjudikaziodun horrek ez dauka atzerabidezko eskubiderik zor osoa or daindu duen kasu guztiguztietan. Egineginean ere, ondasuna zama eta guzti (hots, ondasunaren balio likidoa) adjudikatu bazaio, jaraunsleak ez du atzera
BANAKETA MOTAK
bidezko eskubiderik zor osoa ordaindu arren; kasu horretan, berak bakarrik du erantzukizuna, banaketaren zioz (1084. art.). Gauza bera gertatzen da, zor den gauza hartzekodunari emateko betebeharrarekin adjudikatzen zaionean jaraunsleari. Amaitzeko, hauxe xedatu du 1085.2. art.ak: nahiz eta hartzekodunak bere akzio guztiak laga zor osoa ordaindu duen jaraunsleari eta jaraunsle hori ha ren lekuan subrogatu, jaraunsleak berari dagokion zatia bakarrik eska dezake, izatez bera ere zorduna zelako. Hala eta guztiz ere, aipatu behar da autore ge hienen aburuz, zor osoa ordaindu duen jaraunslea ezin daitekeela kredituan eta horri erantsitako eskubideetan subrogatu, ezta subrogatze horren helburua beraren zatia kendu eta gainerakoa jaraunslekideei eskatzea denean ere. Are an bere, zorra ordaindu duen jaraunsleak jaraunslekide bakoitzari horri dago kion zatia bakarrik erreklama diezaioke, baina ez zor osoa (VALLET). 294. Zorren gaineko erantzukizuna, jaraunslekide bat denean zor horien hartzekodun KZren 1087. artikuluak ezartzen duenez, hildakoaren hartzekodun den jaraunslekideak gainerako jaraunslekideei erreklama diezaieke bere kreditua ren ordainketa, berari dagokion zatia kendu ostean eta titulu honen 5. kapi tuluko bosgarren sekzioan ezarritakoari kalterik egin gabe (hots, inbentario onuraren eta erabakitzeko eskubidearen inguruko sekzioan ezarritakoari). Ho ri horrela izanik, bereizi behar da hartzekodun den jaraunslekideak jaraunspe na huts eta soilik ala inbentario onuraren arabera onartu duen. —Jaraunslekideak huts eta soilik onartu badu jaraunspena, ondokoa bes terik ezin du eskatu: zorraren kopurakin osoa ken jaraunsle gisa berari dago kion zatia. Agidanez, horren inguruan ez dago inolako
zalantzarik, baina arazoa hurrengoaren gain sortzen da: hartzekodun den jaraunslekideak bere kreditua eskatzen du (nahiz eta bateratzearen ondorioz, kreditu horren zati bat azkenduta egon) ala, ostera, atzerabidezko akzioa egikaritu eta berari ze gokiona baino gehiago ordaintzeagatik erreklamatzen ote du? Jarrera bat ala bestea aukeratzea ez da huskeria, ezta hurrik eman ere. Lehenengo kasuan, jaraunslekidea jaraunspena banatzearen aurka jar daiteke 1082. artikuluaren arabera eta, hori eginez gero, gainerako jaraunslekideek era solidarioan eran tzun behar dute. Bigarren jarrera onartuz gero, ordea, jaraunslekideak ezin du 1082. art. erabili, banatzearen aurka egiteko; kasu horretan, 1085. art. aplika tu eta zorra jaraunslekide guztien artean banatu behar da. Oro har, konponbide baten edo bestearen alde, ondokoaren arabera egin ohi da: bateratzearen ondorioz, kreditua erabat ala zati batez azkendu den ulertzearen arabera. Nire iritzian, azkentze hori erabatekoa da; izan ere, az kentzea zati batekoa izateko, zorrak mankomunatua izan beharko luke (ikus KZren 1194. art.) eta, jakina denez, Espainiako sisteman zor eta kredituak ez dira modu automatikoan zatitzen. Hori dela bide, ulertu behar da, batetik, bateratzearen ondorioz kreditu osoa azkentzen dela —jaraunspena banatu ostean, ez dago horren inguruko dudamudarik, jaraunslekideen erantzuki zuna solidarioa baita (KZren 1143.1. art. 1084. art.ari loturik)— eta, bestetik, jaraunspena huts eta soilik onartu duen jaraunslekide hartzekodunak gainera koei dagokien zatia bakarrik erreklama diezaiekeela. Beste hitz batzuekin esa teko, hartzekodun den jaraunslekidearen erantzukizuna mankomunatu huts edo partziarioa da (ildo bertsutik, PEÑA). —Jaraunslekide hartzekodunak jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu badu, hildakoaren aurka zituen eskubide eta akzio guztiak egikari ditzake kausatzaileak utzitako ondasuntzaren kontra (KZren 1023.2. art.); be raz, jaraunsle horren kreditua ez da azkentzen bateratzearen ondorioz (KZren 1023.3. eta 1192.2. artikuluak). Labur bilduz, kausatzaileak utzitako ondasu nen balioa nahikoa denean zorrak ordaintzeko, administrazio epearen barruan ordaindu behar zaio, jaraunspena inbentario
BANAKETA MOTAK
onuraren arabera onartu duen ja raunslekide hartzekodunari (KZren 1026. artikulua). Aitzitik, balio hori zo rrok ordaintzeko behar bestekoa ez denean, jaraunslekide horrek gainerako jaraunslekideei erreklama diezaieke eurei dagokien zor zatia, berari jaraunsle gisa dagokion zatia kendu eta gero (KZren 1087. art.). —Atzenean, aipatu behar da erantzukizuna mankomunatua denean, ja raunspena huts eta soilik onartu dutenek euren kuotaren arabera erantzun behar dutela, baina ultra vires hereditatis; jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu dutenek ere euren kuotaren proportzioan erantzun behar dute, baina kasu horretan, intra vires (dela cum viribus, dela pro viribus).
295. Legatuen gaineko erantzukizuna KZren 857. art.ari bagagozkio, artikulu horrek hauxe dio: testamentugile ak legatuarekin kargatzen duenean jaraunsleetarik bat, hori bakarrik geratzen da behartuta; testamentugileak ez badu jaraunsle zehatzik aipatzen, ordea, guztiak daude hein berean behartuta. Ondorenez, jaraunslekide bat baino gehiago dagoenean behartuta —bai testamentugileak ezer ez duelako agindu (kasu horretan, jaraunsle guztiak daude behartuta), bai jaraunsleetarik batzuei ezarri dielako karga—, behartutako horiek kausatzaileak utzitako ondasun tzan duten partaidetzaren arabera erantzun behar dute, hau da, modu manko munatuan, eta ez solidarioan. Hariari segiz, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu dutenek intra vires hereditatis erantzun behar dute (Kode Zibilaren 1023.1. art.), eta huts eta soilik onartu dutenek, berriz, ultra vires hereditatis (KZren 1003. art.; tesi horren aurka, Cà RDENAS, PUIG BRU TAU eta VALLETek baieztatu dute jaraunspena huts eta soilik onartu dute nek ere intra vires erantzun behar dutela).
296. Zorrak ordaintzeko adjudikazioa Jaraunspena banatzean egin daitekeen bezala (ikus beherago), kausatzai leak bere testamentuan ondasunak jaraunsleetako bati adjudika diezazkioke, horrek jaraunspeneko zorrak ordaintzeko edo berak bereganaturiko jarauns peneko zorren ordainean. Kontu horren inguruan, honako galdera sortzen da: adjudikazio horrek zernolako eragingarritasuna dauka jaraunslekide eta har tzekodunei begira? Galdera horri erantzuna emateko, ondoko bereizketa egin behar da: a) Ondasunak adjudikatu badira zorrak ordaintzeko, jaraunsle adjudika ziodunari agindua edo komisioa ematen zaio, ondasunok diru bihurtzeagatik lortutakoarekin zorrak ordain ditzan. Kasu horretan, hartzekodunak jarauns lekide horren nahiz gainerakoen aurka jo dezake; hartzekoduna ez badago ados zorrak ordaintzeko testamentugileak egin duen adjudikazioarekin, haren kreditua ez da modu subjektiboan aldarazten. Besterentzearen zenbatekoa zorrena baino handiagoa izanez gero, adjudi kaziodunak jaraunslekideei itzuli behar die gaindikina; besterentzearen zen batekoa nahikoa ez bada, ordea, falta dena eska diezaieke jaraunslekideoi. Aintzatetsita dauden zorrak ordaintzeko jaraunspeneko ondasun higiezi nak adjudikatzen direnean, horrek ez dakarkie inolako berme errealik kasuan kasuko hartzekodunei, berariaz halaxe hizpatu ez bada adjudikazioan bertan. Guztiarekin ere, hartzekodunen kredituak eskritura publikoan agertarazi badi ra edota epai irmoaren bidez aintzatetsi badira, kredituok ordaintzeko adjudi katu diren finken gain, aurrearretazko idaztoharra egin daiteke hartzekodun horien eskubideari buruz. Nolanahi den ere,
BANAKETA MOTAK
adjudikazioa egin eta hurrengo 180 egunetan eskatu behar dute hartzekodunok idaztoharra egitea, salbu eta Erregistroan agertzen denean kreditu haiek ordainduta daudela (ikus HLren 45. art.). b) Ondasunak adjudikatu izan badira adjudikaziodunak bereganatu dituen zorren ordainean, kreditu eskubidea ere ez da modu subjektiboan aldaraz ten eta hartzekodunak gainerako jaraunslekideen aurka jo dezake. Barne harremanetan, behartuta dagoen bakarra zorrak bereganatu dituen jaraunslea da. Horren zioz, demanda jaraunsle horren aurka aurkezten bada, berak ezin die beste jaraunslekideei zitarazi edo eparazi (KZren 1084.2 art.). Ildo bertsutik, ezin die jaraunslekideoi erreklamatu berak bere kuotaz gain or daindutakoa eta ez du zertan itzuli ondasunen balioaren eta zorren balioaren arteko diferentzia. 297. Kataluniako Zuzenbidea Erromako Zuzenbideari ekinez, KatOKren 1.2. art.ak — KatZZKren 100. art.— ondokoa ezarri du: jaraunsleak bat baino gehiago direnean, jaraunspe naren betebehar eta jaraunsle horietako bakoitzari dagokion kuotaren arabera banatzen dira; ez dago euren arteko solidaritaterik. Horretara, jaraunslekideek ez dute erantzukizun solidariorik, jaraunspeneko zorrak denen artean bana tzen baitira. Jaraunsle bakoitzak bere kuotaren araberako erantzukizuna du: jaraunspena huts eta soilik onartu badu, erantzukizun hori mugagabea da; haatik, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu badu, erantzukizun mugatua izango du.
BIBLIOGRAFIA A) Jaraunspeneko erkidegoari dagokionez: BELTRÁN DE HEREDIA Y CASTA ÑO, J., La comunidad de bienes, Madril, 1954; CÁMARA, F. DE LA, «El derecho hereditario in abstracto», RCDI, 1926, 490. or. eta ondorengoak; CHAMORRO PIÑEIRO, S., «Los derechos hereditarios», RGLJ, 1941, I, 312. or. eta ondorengoak; FERRANDIS VILELLA, J., La comunidad hereditaria,
Madril, 1954; GARCÍA GRANERO, J., «Cotitularidad y comunidad ge sammte Hand o comunidad en mano común», RCDI, 1946, 145. or. eta ondo rengoak, 227. or. eta ondorengoak, 378. or. eta ondorengoak, 508. or. eta on dorengoak, eta 613. or. eta ondorengoak; GARCÍA VALDECASAS, G., «La comunidad hereditaria», RGLJ, 1952, I, 395. or. eta ondorengoak eta AAMN, VII, 1953, 273. or. eta ondorengoak; GITRAMA GONZÁLEZ, M., La admi nistración de la herencia en el Derecho español, Madril, 1950, 355. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ MARTÍNEZ, J., «La comunidad hereditaria», RCDI, 1931, 174. or. eta ondorengoak, eta in Estudios de Derecho hipotecario y Derecho civil, III. liburukia, Madril, 1948, 362. or. eta ondorengoak; MAR TÍNEZ GIJÓN, «La comunidad hereditaria y la partición de la herencia en el Derecho medieval español», AHDE, 195758, 221. or. eta ondorengoak; ME NÉNDEZVALDÉS GOLPE, «Sobre disposición de bienes en la herencia indivisa», RDN, 1966, apirila–ekaina, 221. or. eta ondorengoak; MERINO HERNÁNDEZ, El consorcio foral, Zaragoza, 1976; MIQUEL GONZÁLEZ, J. M.ª, «Comentario a la Sentencia de 18 de junio de 1984», CCJC, 1861. or. eta ondorengoak; OSSORIO MORALES, J., «Comentario a la Sentencia de 25 de enero de 1943», RGLJ, 173. liburukia, 1943, 562. or. eta ondorengoak; ROMERO CERDEIRIÑA, A., «En torno al concepto de derecho hereditario. La última moda», AAMN, V. liburukia, 1950, 275. or. eta ondorengoak; VA LLET DE GOYTISOLO, J. B., «Relectura en torno a la comunidad here ditaria», RDN, 127, 1985, 345. or. eta ondorengoak. B) Jaraunslekideen erantzukizunari buruz: ALBALADEJO GARCÍA, M., «La responsabilidad de los herederos por deudas del causante, antes de la parti ción», ADC, XX. liburukia, III. liburuxka, uztaila–iraila 1967, 479. or. eta ondorengoak; CÁMARA ÁLVAREZ, M. DE LA, «Comentario a los artículos 1.082 a 1.087 del Código civil», in Comentario del Código civil, Justizi Mi nisterioa, I. liburukia, Madril, 1991, 2538. or. eta ondorengoak; CÁRDENAS; «Responsabilidad ultra vires por legados», RDP, 1950; GINOT LLOBATE RAS, F., «La responsabilidad del heredero simple por deudas y legados en el Derecho común y foral», ADC, 1950, 1057. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ PALOMINO, I., «La adjudicación para pago de deudas», AAMN, I. liburukia, 1943, 207. or. eta ondorengoak; MARÍN GARCÍA DE LEONARDO, M.ª T., La responsabilidad de los herederos por las deudas del causante anterior a la partición de la herencia, Madril, 1991; PEÑA BERNALDO DE QUI RÓS, M., La herencia y las deudas del causante, Madril, 1967, 327. or. eta ondorengoak; PÉREZ SAHUQUILLO, «Responsabilidad del heredero respec to a los legados», AAMN, VI. liburukia, 1952, 219. or. eta ondorengoak; RO VIRA JAÉN, L., «En torno a las deudas de la herencia», RCDI, 1969, 159. or. eta ondorengoak; RUIZ ARTACHO, J., «La adjudicación para pago de deu
BANAKETA MOTAK das», RCDI, 1946, 461. or. eta ondorengoak; SÁNCHEZ CALERO, F. J., «Comentario al artículo 859 del Código civil», in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, aipamena, 2100. or. eta ondorengoak; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «Comentario a los artículos 1.082 a 1.087 del Código ci vil» in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XIV. liburukia, 2. bolumena, Madril, 1989, 619. or. eta ondorengoak.
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
VIII. JARAUNSPENAREN BANAKETA
184
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
Hogeita seigarren gaia BANAKETA OROKORREAN Laburpena: §84. Banaketaren kontzeptua eta izaera juridikoa.— 298. Kontzep tu orokorrak.— 299. Zatiketa eragiteko ahalmena: A) Legebideztaketa aktiboa; B) Gaitasuna; C) Absentearen lege ordezkariak ahalmena egika ritzea; D) Testamentugileak jaraunspenaren zatiketari buruz jarritako de bekua; E) Jaraunslekideek eginiko hitzarmena, jaraunspena indibisoan egon dadin; F) Jaraunspenaren zatiketa etenda geratzea, lege xedape nen bidez; G) Jaraunspeneko erkidegoa desegitea, testamentugileak ja raunslearen izendapena jarri duenean baldintzapean.— §85. Banaketa eragiketak.— 300. Aldez aurreko oharbideak.— 301. Legebideztake ta aktiboa.— 302. Inbentarioa.— 303. Balorazio edo tasazioa.— 304. Li kidazioa.— 305. Banaketa, esangura hertsian: A) Ideia orokorrak; B) Izaera juridikoa; C) Kuota gauzatzeko erregelak; D) Banaketa eragiketak egiteko forma.— §86. Kolazioa.— 306. Kontzeptua, oinarria eta baldin tzak.— 307. Kolazioaren salbuespenak eta lekapena.— 308. Kolazioa burutzea eta horren ondoreak.
§84. BANAKETAREN JURIDIKOA
KONTZEPTUA
ETA
IZAERA
298. Kontzeptu orokorrak Banaketa Kode Zibilaren laugarren liburuko hirugarren tituluan dago araututa, hain zuzen ere, seigarren kapituluko bigarren sekzioan (1051. art.tik 1087.erako artikuluetan). Artikulu horietan, legegileak oinordetzaren azken unea arautzen du, «banaketa» adierazmoldea erabilita. Banaketaren une ho rrek bere barne hartzen ditu, dela jaraunspeneko erkidegoaren desegite eta li kidazioa, dela mortis causa jaraunsleek eskuraturiko eskubideen zehaztapen materiala. Eragiketa horiek guztiak beharbeharrezkoak dira, ondokoagatik: testamenturako deia aldi berean subjektu anitzei egiten zaienean eta horiek deia onartu egiten dutenean, testamentugilearen jaraunspeneko ondarearen edo
horren portzio baten gaineko kuotaren jabetza eratxikitzen zaie subjek tuoi; hortaz, zehaztu egin behar da zein den jaraunsle bakoitzaren jabetza es kubidearen objektua. Bada, aurrerago esandakoaren ariora, banaketa izeneko bakoizte prozesua beharbeharrezkoa gertatzen da. Bestalde, banaketa negozio juridikoa da eta, horren bidez, ondasun berbe ren jaraunsle bihurtu diren bi pertsona edo gehiagok jaraunspeneko erkide goari amaiera ematea erabakitzen dute, hau da, jaraunsle izatea onartzeagatik sortu zen erkidegoari amaiera ematea. Borondateen adostasun hori dela me dio, banaketa prozedura hasten da eta, zenbait eragiketa egin ostean, kausa tzailea hiltzeagatik jaraunsleak horren ondaretik eskuraturiko eskubideen objektua zehaztuz amaitzen da prozedura hori. Edonola ere, jaraunsleetarik batzuek edo guztiek ondasun jakin batzuen edo guztien gain erkidego arrunta eratzea erabaki dezakete (KZren 392. art. eta ondorengoak). Ikus daitekeenez, eskuarki, jaraunsleek erabakitzen dute erkidegoa noiz amaitu behar den. Hori gorabehera, gerta daiteke erkidego egoera desegite ko borondatearen aurka, beste erkide batzuen edo kausatzailearen beraren borondatea (azken hori testamentu bidez) agertzea, zatiketa galaraziz. Halako kasuetarako, jaraunspenaren banaketa eskatzeko akzioa ezarri du antolamendu juridikoak. Horretara, Erromako Zuzenbidea abiaburu duten an tolamenduen irizpide orokorrari ekin zaio. Irizpide horren arabera, legegileak ez du erkidego egoerarik nahi —gatazkak sor baititzake egoera horrek— eta, horrez gain, erkide guztien adostasuna behar da erkidegoa sortzeko; horren bestez, erkidegoa egoera iragankorra da izatez. Hariari segiz, antolamenduak ezarritako akzio hura egikarituz gero, epaileak bere ebazpenean erabakitzen du, lehenlehenik, jaraunspeneko erkidegoa noiz desegin eta, hurrenik, eragi keta egokiak egin ostean, mortis causa oinordetza delaeta jaraunsle bakoi
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
tzak zein objekturen gaineko eskubidea eskuratu duen. 299. Zatiketa eragiteko ahalmena A) Legebideztaketa aktiboa Orokorrean, jaraunslekideek euren ondasunak modu askean administra eta xeda ditzaketenean, orduan balioaraz dezakete indibiso egoerari amaie ra emateko eskubidea. Horrela, jaraunslekideok gainerakoei eska diezaiekete jaraunspeneko erkidegoa desegiteko erabakia har dezaten eta, horrelako era bakirik izan ezean, jaraunspena banatzeko akzioa egikari dezakete; akzio hori erabilita, jaraunslekide horiek jaraunspeneko erkidegoa desegiteko ebazpena eman dezan eskatzen diote epaileari (KZren 1051, 1052 eta 1965. artikuluak, JZLren 1038. art. eta ondorengoak).
B) Gaitasuna Kodeak dioenez, jaraunsleak, jaraunspenaren zatiketa eragiteko ahalmena erabili ahal izateko, bere ondasunak modu askean administratu eta xedatzeko gaitasuna izan behar du (1052. art.); bestela esanik, jaraunsleak jarduteko gai tasun osoa izan behar du. Horren ildotik, adingabekoek eta ezgaituek ezin dezakete erkidegoa dese giteko eskatu euren kabuz, ez judizio bidez, ezta judizioz kanpo ere. Dena de la, pertsona horien lege ordezkariek haien izenean erabil dezakete ahalmen hori. Horrela, guraso ahalgoaren titularrek euren adingabeko semealaben ize nean edo guraso ahalgo luzatuaren menpe daudenen izenean erabil dezakete ahalmen hori; tutoreek, berriz, beren ahalgopeko ezgaitu nahiz adingabekoen izenean; eta, atzenean, interesen aurkakotasuna dagoenean guraso ahalgo zein tutelaren titularren
eta adingabeko edo ezgaituen artean, epaileak izenda tutako defendatzaileak egikaritzen du ahalmen hori. Adingabeko emantzipatuari gagozkiola, horrek arlo honetan duen gaita suna zehaztu behar da. Ildo horretatik, KZren 322. art.an, adingabeko eman tzipatu eta adin nagusikoaren gaitasunak parekatu dira. Ondorik, artikulu horrek eta 323. art.ak zenbait xedatze egintza zerrendatu dituzte eta, horiek gauzatzeko, adingabeko emantzipatuak bere guraso ahalgoa edo tutoretza izan duen pertsonaren —edo kuradorearen— laguntza behar du (ikus KZren 286. art.); guztiarekin ere, darabilgun kasua ez dago egintza horien artean. Hari berari segiz, 1052. art.an ondasunak modu askean xedatzeko ahal mena aipatzen da eta, artikulu hori hitzez hitz interpretatuz gero, ondoriozta daiteke adingabeko emantzipatuak ez duela jaraunspeneko erkidegoaren dese gitea eskatzeko gaitasunik; izan ere, manu haiek murrizketa ugari jartzen diote emantzipatuaren xedatze ahalmenari. Hala eta guztiz ere, ezin ahaztu daiteke adingabeko emantzipatuak jarduteko gaitasuna duela; horretara, manu horiek aipaturiko egintzei dagokienez, adingabekoaren aitak zein amak (edo biek batera), nahiz haren tutore edo kuradoreak ez du emantzipatuaren ize nean edo ordezkari moduan jarduten, ezpada haren laguntzaile gisa, pertsona horrek adingabeko emantzipatuarekin batera gauzatzen baititu egintzok. Beste alde batetik, 323. art.aren bigarren lerroaldeak beren beregi ahal bideratu du adingabeko emantzipatua bere kabuz agertzea judizioan. Ondore nez, adingabeko emantzipatuak jaraunspeneko erkidegoa desegitea eskatzeko akzioa erabil badezake, nola uler daiteke desegite hori dakarren erabakian parte hartzeko gaitasunik ez izatea? Ikus daitekeenez, ondorio hori onartezina da eta, nire ustez, aintzatetsi behar da adingabeko emantzipatuak baduela ja raunspeneko erkidegoa judizioz kanpo desegin dadin eskatzeko gaitasuna. C) Absentearen lege ordezkariak ahalmena egikaritzea
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
Jaraunspenaren zatiketa eragiteko ahalmenari buruzko kasu berezia dugu ondokoa: absentearen lege ordezkariak jaraunspeneko erkidegoa desegin da din eskatzeko eskubidea egikaritzea. Kasu horretan, ezin esan daiteke absen teak gaitasunik ez duenik, ezpada horren ondare interesak bertan behera utzi direla, bera ez egoteagatik; hori dela bide, lege ordezkaria izendatzen zaio ab senteari. Ordezkari horrek absentearen oinordetza interesen gainean duen es kuhartzea hobeto ulertzeko, bi une bereizi behar dira: a) Gainontzeko baten oinordetzarako deia egiten zaionean absentzi adie razpena bere gain duenari: kasu horretan, oinordetzaren zati baterako deia egiten bazaio absenteari, zati hori horren jaraunslekideei gehiagotzen zaie, ez dagoelako erreklamatzeko berezko eskubidea duen pertsonarik (KZren 191. art.ak xedatzen duen moduan). Horren ondorioz, absenteak ez du jaraunsle izaerarik, beraren lege ordezkaria ez dagoelako legebideztatuta jaraunspena haren izenean onartzeko; ezin da inoren jaraunspena onartu ez arbuiatu, harik eta pertsona hori hilda dagoela ziurtatu arte (991. artikulua). Legeak absen tearen interesak babestu besterik ez du egiten, heriotza adierazpena egin arte absentea edozein unetan ager daitekeelako; babes hori gauzatzeko, hainbat bide erabili izan ditu legeak: hasteko, absentearen ondasunak erreserbatu ditu (erreserba hori 191. art.aren bigarren tartekaduran ezarri da); horrez landara, legeak xedatu du, nola absenteak, hala beraren jaraunsleak — absente horrek heriotza adierazpena bere gain izanez gero—, jaraunspena eskatzeko akzioa egikari dezaketela, akzio hori preskribatzen ez den bitartean. b) Absentzi adierazpena bere gain duenak desagertu aurretik eta absentzi adierazpen judiziala egin baino lehen onartzen duenean gainontzeko baten oi nordetzarako deia. Kasu horretan, jaraunspeneko erkidegoa eratzen da, absen tea jaraunslekide izanik; horrela, absentearen lege ordezkariak jaraunspeneko erkidegoa desegitea eskatzeko ahalmena egikari
dezake. KZren 1052. art.aren bigarren lerroaldea azken kasu horretaz ari da. D) Testamentugileak jaraunspenaren zatiketari buruz jarritako debekua KZren 1051. art.an ondoko ahalmena aintzatetsi zaio testamentugileari: indibiso egoeran izatera inor ezin daitekeela behartu dioen erregelari salbues penak egitea. Hori dela eta, testamentugileak bere jaraunsle izatea onartzen dutenei beren beregi debeka diezaieke jaraunspeneko erkidegoa desegiteko es kubidea egikaritzea. Eskubide horren egikaritza debekatzeko ahalmen hori ez da erabatekoa: debekua gorabehera, sozietatea azkentzeko karietako bat alegatu eta euren es kubidea erabil dezakete jaraunslekideek (halaxe xedatzen baitu berrikitan ai patu dugun manu horren hurrengo lerroaldeak). Lerroalde horrek betebetean igorri gaitu IV. liburuaren VIII. tituluko III. kapitulura, hots, KZren 1700.etik 1708.era arteko artikuluetara. Horrenbestez, jaraunslekideek honako kasuetan eska dezakete jaraunspenaren zatiketa: 1. Testamentugileak ezarritako epemuga ahitzen denean (KZren 1700.1. art.). Halako kasuetan, arauak aintzatesten dion autonomi eremua erabilita, testamentugileak mugatu egin dezake, nolabait, jaraunslekideek jaraunspena ren zatiketa eskatzeko duten ahalmena; testamentugileak egoki deritzon beste iraun dezake muga horrek. Guztiarekin ere, jaraunslekideen eskubidea muga tzen duen klausula horren edukiak ezin ditzake KZren 1255. art.an ezarritako mugak hautsi. Dena dela, gogoan izan behar da xedapen hori ez dela erabate koa, edozein jaraunslekidek egikari dezakeelako erkidegoa desegiteko akzioa, horretarako zioa dagoela azaldu eta frogatzen badu; edonola ere, zio hori ha lako uzia egikaritzea bidezkotzeko moduko zio zuzena izan behar da, auzite
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
gien ustetan (KZren 1707. art.). Hortaz, testamentugileak jarritako epea edozein izanda ere, jaraunsleki deek ahalmena dute jaraunspeneko erkidegoa zatitzea eskatzeko. Ahalmen hori askatasun osoz egikaritzeko oztopo bakarra honakoa da: testamentugile leak xedaturikoa indarrean dagoen bitartean, jaraunspena desegiteko akzioa egikaritzea bidezkotzen duen zio zuzena dagoela frogatzea. Testamentuan ha lako xedapenik ez dagoenean, ostera, zatiketa edozein unetan eska daiteke (1056. art.), baldin eta uzia onustez eta garaiz egikaritzen bada (1705. art.). Alegatu beharreko zio bakarra, beraz, indibisoan ez irauteko eskubidea da; halaber, auzitegiek ezin dute eskubide horren egikaritza eragotzi, jaraunspe neko erkidegoaren zatiketa eskatzeko zioa zuzena ez dela aipatuz, salbu eta eskubide hori epez kanpo eta onustearen aurka egikaritzen denean (KZren 1706. art.). Indibiso egoera mugagabeko eperako ezarri bada, ulertu behar da xeda pen horrek erkidegoaren berezko zatikortasunari buruzko erregela orokorra hausten duela. Horren zioz, erregela orokor hori berriro aplikatu behar da eta, beraren ariora, erkidegoa edozein unetan zati daiteke erkideetarik batek hala erabakiz gero; beti ere, eskubide hori onustez eta garaiz egikaritu behar du er kideak. Erregela hori ondoriozta daiteke, batetik, sozietatea azkentzeko moduak arautzen dituzten manuetatik, horien arabera bazkideek zehaztu behar baitute sozietatearen iraupena (ikus 1702, 1703 eta 1707. art.ak); bestetik, sozietatea ren iraupen eperik zehazten ez denerako, 170.5. art.ak berariaz ezarritakotik. 1056.2. art. ere bide bertsutik doa; horren arabera, epe mugagabean indibiso egoera zatitzea debekatu beharrean, gurasoetako batek nekazaritzako ustiate giak indibiso irautea nahi badu, semealabetako bati eratxikitzen zaio ustia tegia; zernahi den ere, gainerako senipartedunen eskubidea ere babestu da, horiek eskudiruz jaso baitezakete eurei dagokien senipartea. Atzenean, 400. artikuluko erregelak ere ideia berari ekiten dio; artikulu horrek dioenez, onda sun erkidegoaren indibiso egoerari buruzko ituna epe zehatz
baterako izan be har da eta, horrez gain, epe horren iraupena, gehienez, hamar urtekoa izan daiteke; nolanahi ere, epe hori luzatu egin daiteke. Horren ildotik, KZren 1702 eta 1703. art.ek ezarri dute epe zehatz bate rako eratu den sozietatearen iraupena luzatu egin daitekeela, epe hori ahitu aurretik bazkide guztiek halaxe erabakitzen badute aho batez. Nire irudiz, alabaina, arau hori ezin zaio jaraunspeneko erkidegoari aplikatu, ez behintzat manu horien esanahiarekin: epea igarotakoan, jaraunspeneko erkidegoa ez da azkentzen; aitzitik, desegitea eskatzeko ahalmena epemugarik gabe azaltzen da eta, ondorenez, jaraunspeneko erkidegoak indarrean dirau, harik eta ja raunslekide batek erkidego hori desegiteko eskatu. Beste gauza bat da, erkide goa desegiteko eskatu eta erkidego hori desegin ostean, jaraunsle izateagatik eskubide batzuk eskuratu dituztenek ondokoa erabakitzea: 392. art. eta ondo rengoetan ezarritako eraentzapeko ondasun erkidegoa eratzea. 2. Gauza galtzen denean. Harakoetan, desagertzen dena ez da zatitzeko ahalmenaren inguruko de bekua, ezpada eskubidearen objektua bera. Jaraunspeneko erkidegoari buruz, ulertu behar da gauza galtzea jaraunspeneko ondare erkidea osatzen duten objektu guztiak galtzea dela; egineginean ere, objektu guztiak ez direnean galdu, ulertu behar da jaraunspena zatitzeko ahalmenaren inguruko debekua indarrean dagoen bitartean, erkidegoak indibisoan dirauela galdu ez diren on dasunoi dagokienez (batzuetan, ondasun horiek transformaturik agertzen dira eta, horiei begira ere, erkidegoak bizirik dirau). 3. Debekuaren oinarri den negozioa burutzen denean. Zenbaitetan, testamentugileak jaraunspenaren zatiketa debekatzeko ahal mena erabiltzen duenean, kari baten menpe jartzen du ahalmen hori. Uler bidez, testamentugileak jaraunsleei erkidegoa zatitzeko ahalmena egikaritzea debeka diezaieke, berak uste duenean jaraunspenak
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
indibiso egoeran bakarrik lor dezakeela helburu zehatza, edota jaraunsleek helburu hori erkidegoa dese gin aurretik eta jaraunspena indibisoan dagoen bitartean betetzea nahi due nean. Hori dela eta, jaraunslekideek modu jakin batean jardun behar dute testamentugilearen agindua betetzeko; izan ere, jarduera horixe da jaraunspe peneko erkidegoa zatitzeko debekuaren karia. Salbuespenez, helburuaren be tepen hori ezinezko gertatzen denean, zatiketa eska daiteke; betetzeko ezinta sun hori, alabaina, ezin izan daiteke jaraunsleen erruaren ondorio, testamen tugileak ezarritako helburuaren betepena ez oztopatzeko moduan jardun behar baitute jaraunsleek. 4. Erkideetarik edozein hiltzen denean. Jaraunslekideren baten gaineko heriotza adierazpenik izanez gero, kasu hori ere 4. kari horren barruan sartu behar da. Halako egoeretan, 1704. art.an azaldutako eraentza aplikatzearen ondorioz, ondoko hipotesiak gerta daitezke: —Batzuetan, testamentugileak jaraunspenaren zatiketa debekatzeko klau sula ezartzen duenean, klausula horretan ez du ezer adierazten debeku bitar tean jaraunsleetarik bat hiltzearen inguruan. Egitatezko kasu hori egiaztatu eta gero, jaraunslekideek askatasun osoz egikari dezakete jaraunspenaren za tiketa eskatzeko eskubidea. —Beste batzuetan, testamentugileak klausula horretan ezar dezake debe ku bitartean jaraunslekideren bat hilez gero, erkidegoak indarrean dirauela gainerakoentzat, harik eta debekuaren epea amaitu edo baldintza bete arte. Halakoetan, hildakoaren jaraunsleak edo jaraunsleek jaraunspenaren desegite partziala bakarrik eska dezakete; zehatzago esateko, kausatzailearen oinorde ko gisa dagokien zatiaren desegitea besterik ezin dezakete eskatu (ikus KZren 1704.1. art.). —Azkenik, jaraunspenaren zatiketa debekatzeko
klausulan, hauxe agin dezake testamentugileak: debeku bitartean jaraunslekideren bat hilez gero, horren jaraunsleak edo jaraunsleek erkidegoari ekitea. Horrelako kasuetan, ja raunslekideetarik edozeinek eska dezake jaraunspena banatzeko, baldin eta banaketa hori eskatzeko akzioa onustez, garaiz eta, auzitegien iritziz, zio zu zen baten oinarrituta egiten bada (Kode Zibilaren 1704.2, 1700.4, 1705, 1707 eta 1055. art.ak). 5. Erkideetarik edozein kaudimengabea denean, edota jaraunslekide baten hartzekodunak eskatzen duenean jaraunslekide horrek jaraunspeneko erkide goan duen zatia enbargatu eta errematatzea (1700.3 eta 1699. art.ak). Kasu bi horietan, edozein jaraunslekidek eska dezake jaraunspenaren ba naketa. Kari hori aplikatzeagatik sor daitezkeen arazoak kaudimengabezia adierazmoldearen interpretazioak dakartza; arean bere, gai honi dagokionean, jaraunslekideren baten ondare ezgaitasun objektiboa da kaudimengabezia. Aurrekoaren ildotik, jaraunspena zatitzeko debekua indarrean dagoen bi tartean, zatiketa hori egin nahi duen jaraunslekideak frogatu behar du berak edo beste partaidekideren batek ez duela ondare gaitasunik. Bestela esateko, jaraunslekide horrek testamentuan ezarritakoa salbuesteko zio zuzena dagoela alegatu behar du. Horrela uler daiteke 1707. art.an sozietatea azkentzeko kari gisa aipatzen diren kasuetako bat: partaidekide bat sozietatearen inguruko negozioetan aritzeko ezdoiturik egotea; horren harira, gogoan izan behar da konkurtsoa, ordainketen etendura zein porrota ezdoitasun kariak direla, arti kulu horri begira (ikus, hurrenez hurren, KZren 1914, MKren 878 eta Or dainketa Etendurari buruzko 1922ko uztailaren 26ko Legearen 6. art.ak). 6. Jaraunslekideetarik edozeinek jaraunspenaren zatiketa eskatzen due nean, dela testamentugileak ez duelako zehaztu zatiketa egiteko debekuaren iraupena, dela debeku bitartean, jaraunslekideek zio
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
zuzena dagoela alegatu eta zatiketa eskatzen dutelako. Lehenengo kasuan, jaraunspenaren zatiketa es katzeko ahalmena onustez eta garaiz egikaritu behar da (KZren 1705. art.). Bigarrenean, berriz, testamentugileak zehaztu du debekua noiz amaitzen den, baina debeku hori indarrean dagoen bitartean, jaraunslekideek jaraunspenaren zatiketa eskatzen dute, auzitegien ustez jaraunspeneko erkidegoa desegiteko zio zuzena dagoela alegatu eta zio hori frogatu ostean (1707. art.). E) Jaraunslekideek eginiko hitzarmena, jaraunspena indibisoan egon dadin Itunak egiteko askatasun printzipioaren arabera, eta kontutan izanda ez dagoela itun hori legearen kontrako bihurtzen duen berariazko debekurik, ja raunslekideek aho batez itun dezakete hurrengoa: epe zehatz batean jarauns peneko erkidegoaren amaiera ez eskatzea, alegia, jazokuntza jakin bat gertatu edo bete arte, amaiera hori ez eskatzea. Itun horren indarraldiaren inguruan, honako galdera sor daiteke: itun ho rri analogiaz aplika ote dakioke KZren 400. art.an edo 1680, 1700 eta 1704. artikuluetan ezarritakoa? Lehenengo artikulu horrek dioenez, ondasun erkide goko erkideek halako itunen bat eginez gero, itun horren gehieneko iraupena hamar urtekoa izan daiteke, salbu eta erkideok aho batez erabakitzen dutene an epe hori luzatzea (gehienez jota, beste hamar urterako luza dezakete). Ko de Zibilaren 1680, 1700 eta 1704. artikuluetan ezarritako arauaren arabera, ostera, bazkideek zehaztu behar dute sozietatearen iraupena eta iraupen ho rren gehieneko muga bakarra bazkide baten heriotza da (muga hori hitzarme naren bidez salbuets daiteke). Autorerik gehienek uste dutenez (besteak beste, DĂ?EZPICAZO, LACRUZ, ALBALADEJO eta CASTĂ Nek), indibiso itunari KZren 400. art.an ezarritako eraentza aplikatu behar zaio. Halako ituna egiten denean, jaraunslekideek ezin dezakete
zatiketa akzioa egikaritu eurek finkaturiko epe horretan, hau da, jaraunslekideek euren burua behartzen dute epe horretan akzio hori ez egikaritzera. Horrenbestez, itun ho rren eragingarritasuna honexetan datza: jaraunspenaren zatiketa eskatzeko akzioa bazter uztean, eta ez bakarrik akzioa egikaritzearen ondorioz sorturiko kalteak ordaintzeko betebeharrean. Beste hitz batzuez esanik, itun horren bi tartez, zatiketa akzioa egikaritzearen ondoriozko kaltegalerak ordaindu baino zerbait gehiago egiten da: akzioaren egikaritza bera eragotzi (MIQUEL GON ZĂ LEZ). Hori dela medio, ituna bitartean, jaraunslekideren batek erabakitzen badu indibiso egoeran ez geratzeko ahalmena egikaritzea, gainerakoek sal buespena egin eta ituna azal dezakete haren uziaren kontra; orduan, indibiso egoerari buru emateko demanda ezetsi egingo da, eta ez egiteko betebeharren ezbetetzeari buruzko eraentza aplikatuko zaio demandatzaileari (1098, 1099 eta 1101. art.ak). Aurrekoa gorabehera, eta KZren 1707. art.an xedatutakoa analogiaz apli katuz, ituna egon arren, edozein jaraunslekidek eska dezake jaraunspeneko erkidegoa desegiteko, baldin eta auzitegien aburuz uzi horren oinarri den zioa zuzena bada. Orobat, ituna indarrean dagoen bitartean, jaraunslekideek erkidegoaren desegitea eska dezakete, aldez aurretik eta aho batez itun hori indarrik gabe uztea erabakitzen badute. F) Jaraunspenaren zatiketa etenda geratzea, lege xedapenen bidez KZren 966. artikuluan jasotako kasuan, legegileak eten egin du jarauns penaren zatiketa eskatzeko ahalmenaren egikaritza, nasciturusaren oinordetza eskubideak babestu nahian. Artikulu horren harira, jaraunspenerako deia nas citurusari egiten zaionean, ahalmen horren egikaritza eten egiten da, eta ja raunsleek ez dute jaraunspenaren zatiketa eskatzeko akziorik. Hariari segiz, legeak jazokuntza hauek ezarri ditu zatiketa ahalmena egikaritzeko baldintza gisa: a) nasciturusa jaiotzea; b)
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
nasciturusa ez jaiotzea; c) ohiko ernaldia iga ro ostean, alarguna haurdun ez egotea. Jazokuntza horietako bat gertatu dela egiaztatuz gero, gainerako jaraunslekideek jaraunspenaren banaketa eskatze ko akzioa egikari dezakete. Baldintza betetzeke dagoen artean, aldiz, jaraunspena administraziopean dago; administrazio hori eratzen da nahitaezko testamentu judizioari buruz ezarritako moduan (KZren 965. art., JZLren 1094. art. eta ondorengoak). G) Jaraunspeneko erkidegoa desegitea, testamentugileak jaraunslearen izendapena jarri duenean baldintzapean Batzuetan, testamentugileak jaraunspeneko erkidegoa zatitzeko ahalmena baldintzapean jarri beharrean, jaraunslearen izendapena bera jartzen du bal dintza etengarripean. Kasu horretan, baldintza horren menpe izendaturikoak ezin duenez ius delationisa erabili (991. art.), izendatu horrek ez du jaraunsle izaera lortu eta, ondorenez, ezin dezake jaraunspenaren banaketa eskatu. Bal dintza betetakoan, izendatu horri jaraunspena onartu edo arbuiatzeko aukera baldintzarik gabe ematen bazaio, eta horrek jaraunspen hori onartzea eraba kitzen badu, jaraunsle izaera lortuko du eta orduan bakarrik egikari dezake jaraunspenaren banaketa eskatzeko akzioa (KZren 1054. art.). Bien bitartean, hau da, baldintza betetzeke dagoen artean, jaraunsle izae ra lortu dutenek —deia baldintzarik gabe egin zaielako— jaraunspenaren behinbehineko zatiketa egin dezakete. Dena dela, baldintzapean izendaturi koen interesak babestu behar dira; hori dela eta, baldintzarik gabeko jarauns leek behinbehineko zatiketa egiteko ahalmena erabiltzen dutenean, behar bezala bermatu behar dituzte haien eskubideak, alegia, baldintza betez gero, haiek izango lituzketen eskubideak. Hor esandakoaren ariora, baldintza betetzeke dagoenean eta baldintza ho ri bete arte, edo baldintza gisa ezarri den jazokuntza ez dela
gertatuko ziurra izan arte, 1054. art.ko ahalmena erabili duten jaraunsleek behar bezala ber matu behar dute ondoko gertakizuna: baldintzapeko izendatu hori jaraunsle bihurtzea eta, deiaren izaera edo garrantziaren arabera, jaraunspenetik berari dagokion ondasun portzioa jasotzea; gertakizun hori gauzatuz gero, jarauns pena behin betiko banatu behar da. Behar bezalakoa edo nahikoa izan behar den berme hori eskaintzeko, jaraunsleek berme erreal zein pertsonalen siste ma erabil dezakete; halaber, ondasun higiezinen kasuan, Jabetza Erregistroan agertaraz dezakete adjudikazioaren behinbehinekotasuna eta, ondasun higi korrak izanez gero, ondasunon inbentarioa egin beharko dute. Nolanahi den ere, baldintzapean izendaturiko jaraunsleak edo epaileak erabaki behar dute jaraunsleek emaniko berme hori nahikoa den ala ez. Beste alde batetik, baldintzapean deitua legebideztatuta dago behinbe hinean egindako banaketan esku hartzeko, horixe ondoriozta baitaiteke, agi danez, KZren 791. art.ak 1121.1. art.ra egindako igorpenetik; banaketan esku hartuz gero, deitu horrek hobeto zain dezake bere eskubidea. Egoera horren inguruan, alabaina, honako arazoa sor daiteke: aurrerago esandakoaren ariora, jaraunslea baldintza etengarripean izendatzen denean, jaraunspeneko ondasunak administraziopean jarri behar dira, baldintza hori bete arte, edota ezin dela bete ziurra izan arte. Kasu horretan, baldintzarik gabe eta baldintzapean deiturikoen artean ge hiagotze eskubiderik bada, jaraunspenaren administrazioa lehenengoei era txikitzen zaie. Jaraunsle horiek absentearen ondasunen administratzaileek dituzten eskubide eta betebeharrak izango dituzte. Aitzitik, baldintzapean dei turikoaren eta jaraunsleen artean gehiagotze eskubiderik ez denean, baldin tzapeko izendatua izango da administratzaile, baina, horretarako, fidantza egokia eman behar du. Horrek fidantzarik eman ezean, berriz, baldintzapean izendaturikoaren ordez deitua izango
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
litzatekeenak lortzen du administratzai le kargua, fidantza emanez gero. Ematen ez badu, azkenik, auzitegiek gainon tzekoren bat izendatuko dute administratzaile, eta horrek fidantza eman behar du —agidanez, horretan ez du ukatzerik— (KZren 801, 802, 804, 184. art.ak eta ondorengoak). Aurrerago aipatu dugun arazoa puntu honetan sortzen da: administratzailea gainontzeko bat izanik, jaraunsleek 1053. art.aren bidea erabili eta jaraunspenaren zatiketa eskatzeko ahalmena egikaritzen badute, ulertu behar al da jaraunspena zatitu arren administrazioak aurrera dirauela? Behinbehineko banaketak jaraunspenaren ondasun guztiak baldintzarik gabeko jaraunsleen artean banatzea baino ez dakar; banatze hori hurrengo baldintza suntsiarazlearen menpe dago: baldintza etengarripean izendatu den pertsona jaraunsle ez bihurtzea. Jaraunspena banatutakoan, jaraunslekideek eurei dagozkien ondasunen edukitza izan nahi badute, baldintzapean izenda turiko horren edo epailearen ustez nahikoa diren bermeak eratu behar dituzte. Ondorik, baldintza suntsiarazlea gertatzen bada, gauzak jaraunspena behin behinean zatitu baino lehen zeuden bezala utzi behar dira, eta jaraunsleek jasotako guztia gehi fruitu eta korrituak itzuli behar dituzte (KZren 797.2 eta 800. art.ak); horretara, jaraunspeneko erkidegoa ez dela inoiz desegin presu mitzen da, eta banaketa behin betiko egin daiteke. Horrenbestez, gorago azaldutako kasu horretan, jaraunsleek baldintzape an izendaturikoaren eskubidea behar bezala ziurtatzeko (1053. artikulua) era tu dituzten bermeek ordezten dute jaraunspeneko ondasunen administrazioa (KZren 801. art.an aipatzen dena). Nondiknahi begira dakiola ere, bada kasu horren inguruko bestelako interpretaziorik, DÍEZPICAZO eta GULLÓNek emanikoa, hain zuzen. Inter pretazio horren arabera, jaraunsleek bana dezakete jaraunspena eta, banaketa horretan, baldintza etengarripean izendaturiko jaraunslea gainerako jarauns leekin batera pilatu behar da; halakoetan, baldintzapeko jaraunslearen ja
raunspena administratzen duena haren ordezkaria da. Bada, jaraunspenaren banaketa gauzatzen da, jaraunslekide guztien eskubideen objektua zehaztuz —baita baldintzapean izendaturikoarena ere—. Hariari segiz, baldintza gisa ezarritako jazokuntza gertatzearen ondorioz baldintzapean izendaturikoak ja raunsle izaera lortuko balu, behinbehineko banaketa hura behin betiko bihur tuko litzateke; berebat, jaraunsle horren oinordetza eskubidea osatzen zituzten ondasunen administrazioa desagertuko litzateke eta berak hartuko luke onda sunon edukitza. Haatik, baldintza dela eta, baldintzapeko izendatu hori ez bada jaraunsle bihurtzen, horren oinordetza eskubidea osatzen zuten ondasu nen gaineko banaketa bakarrik egingo litzateke, hots, ordura arte administra ziopean izan diren ondasunena. Horretara, baldintzarik gabe izendaturiko jaraunsleen eskubidea behin betiko osatuko litzateke. Edozein modutara ere, testamentugileak hauxe agin dezake bere testamentuan: baldintza etengarripe an izendatutakoa jaraunsle bihurtzen ez denean baldintza hori bete ez delako, jaraunspenerako deia beste subjektu bati egitea baldintzarik gabe (ordezkoari, hain zuzen). Halako kasuetan, jaraunspeneko ondasunen edukitza ordezko horri eman behar dio administratzaileak eta hasieran behinbehineko banake ta izan zena behin betiko bilakatzen da; ondore horiek guztiek ez dituzte uki tzen baldintzarik gabe izendaturiko jaraunsleak. Bistan da arazoari emandako konponbide hori praktikoagoa dela eta, horrez gain, baldintza suntsiarazlea ren betepenak sortarazten dituen arazoak (azaldu berri ditugunak) saihesten dituela irtenbide horrek. §85. BANAKETA ERAGIKETAK 300. Aldez aurreko oharbideak Jaraunslekideek jaraunspeneko erkidegoa zatitu behar dela erabaki oste an, edo epaileak jaraunspena zatitu behar dela ebatzi eta gero,
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
banaketa pro zesuaren bigarren fasea hasten da; fase horretan, jarraiko galderei eman behar zaie erantzuna: zein ondasun, eskubide, zama eta betebeharrek osatzen dute banatu beharreko ondarea?, nolako balioa dute ondasun, eskubide, zama eta betebehar horiek?, zein da ondarearen aktibo likidoa? Galdera horiei eran tzuna emateko egiten dira, hurrenez hurren, honako banaketa eragiketak: in bentarioa, tasazio edo balorazioa eta likidazioa. Ezin ahantz daiteke eragiketa horiek guztiak judizioz kanpo egin daitez keela. Kasu horretan, ondokoek gauzatzen dituzte eragiketok: 1) jaraunsleek; 2) testamentugileak edo epaileak izendaturiko gainontzekoak. Eragiketa hori ek gauzatzean, arazoren bat sortuko balitz eta, hori dela medio, jaraunsle kideak ez balira ados jarriko banaketa egiteko moduari buruz, jaraunslekide horietako edozeinek eragin lezake testamentu judizioa, JZLren 1036. art.an eta ondorengoetan ezarritako tramiteen arabera (KZren 1059. art.). Gerta dai teke, berebat, legebideztaketa aktiboa dutenetarik edozeinek hasierahasieratik eskatzea testamentu judizioa. Dena den, testamentugileak debeka dezake epai leak eskuhartzea haren testamentua betearazteko eragiketetan, baina, horre tarako, testamentugileak aldez aurretik izendatu behar du eragiketok judizioz kanpo egingo dituen pertsona bat edo gehiago (albazea, kontularia); kasu ho rretan, testamentugileak ezarritako erregelak bete behar dira eragiketok gauzatzean (JZLren 1045 eta 1046. art.ak). Zernahi gisaz, borondatezko testa mentu judizioa hasi eta gero, interesatuek edozein unetan aldendu daitezke judizio horretatik; orduan, epaileak judizioa largetsi behar du eta ondasunak jaraunsleen esku jarri behar ditu (JZLren 1047. art.). Azkenez, egoera zehatz batzuetan, testamentu judizioa nahitaez eskatu behar da, auzibideei buruzko legeak hala agintzen duelako (JZLren 1041, 1094 eta 1095. art.ak). 301. Legebideztaketa aktiboa
Banaketa eragiketak hasteko ezarri den legebideztaketa aktiboa jarauns peneko erkidegoa banatzeko ahalmena egikaritzeko behar zena baino za balagoa da; arras desberdinak dira, izan ere, jaraunspena zatitzeko akzioa eta jaraunspenaren banaketa eskatzeko akzioa. Horren ildotik, jaraunspenaren banaketa eragiketak hasteko legebidez taketa aktiboa dute, nola jaraunsleek eta euren lege ordezkariek (KZren 1052 eta 1058. art.ak), hala erkidegoa desegindakoan eta banaketa faseari hasiera eman aurretik hil den jaraunslearen jaraunsleek (1055. art.); horiez gain, hurrengoek ere legebideztaketa bera dute: —Alargunak, salbu eta kausatzailearengandik bananduta dagoenean judi zio bidez nahiz egitatez; bananduta egonez gero, alargunak derrigorrezko ja raunsle izaera galtzen du eta, hala behar denean, ab intestato deia ere ez zaio egiten (KZren 834 eta 945. art.ak). Esanak esan, banantzeak ez dakar halako ondorerik, alargun horri borondatezko jaraunsle gisa egiten zaionean deia, testamentu bidezko oinordetzan. —Kausatzaileak utzitako ondasuntzaren zati alikuotaren gaineko legatu hartzaileek. —Hartzekodunek, baldin eta beren kreditua behar bezala frogatzen duen titulu idatzia aurkezten badute (JZLren 1038. art.). Hala ere, hartzekodun ho riek borondatezko hipotekaren bidez edo nahikoa den beste bermeren baten bitartez ziurtatu dutenean euren kreditua, edo jaraunsleek hartzekodunen kre dituei aurre egiteko berme nahikoa eratu dutenean, hartzekodunok ez dute testamentu judizioa eragiteko legebideztaketarik, legearen aginduz (JZLren 1040. art.). —Senipartedunek, baldin eta zati alikuotaren gaineko jaraunsle edo lega tuhartzaile badira. —Kausatzailearen azkenengo egoitza izan den lekuko epaileak (horrek bere arioz has ditzake banaketa eragiketak).
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
Egineginean ere, honako kasue tan, epaileak egin behar ditu eragiketok: batetik, jaraunsle guztiak edo batzuk absente izanik, horiek ez dutenean legebidezko ordezkaririk judizioa egin behar den tokian; eta, bestetik, jaraunsle guztiak edo baten bat adingabekoak zein ezgaituak izanik, euren gurasoek ezin dituztenean adingabeko nahiz ez gaitu horiek ordezkatu (JZLren 1041 eta 1042. art.ak). Edozein modutara ere, aurrerago esan bezala, testamentugileak berariaz debeka dezake bere testa mentuaren betearazpenean epaileak esku hartzea (JZLren 1044, 1045 eta 1046. art.ak). 302. Inbentarioa Inbentarioa egiten da, egin ere, jaraunspeneko ondarea osatzen duten on dasun eta eskubideak zeintzuk diren zehatzmehatz jakiteko, hau da, zenbait eragiketa egin ostean, zeintzuk diren banatu beharreko ondasun eta eskubide ak jakiteko. Lehenik eta behin, inbentarioa egiteko, ondokoak zitatu behar dira: ja raunsleak edo euren legebidezko ordezkariak, alarguna nahiz horren lege bidezko ordezkaria, zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileak eta, atzenean, banaketa eragiketen hasiera edo testamentu judizioa eragin duten hartzekodu nak, edo testamentu judizioan legebidezko alderdi gisa onartu izan direnak. Zitazio horren bidez, deitu guztiei jakinarazten zaie leku, egun eta ordu ze hatz batean inbentarioa egin behar dela. Inbentario horretan argiro eta xeheta sunez azaldu behar dira jaraunspena osatzen duten ondasun guztiak, jarraiko hurrenkeraren arabera: 1. eskudirua; 2. efektu publikoak; 3. alhajak; 4. abere ak; 5. fruituak; 6. ondasun higikorrak; 7. ondasun higiezinak; eta 8. eskubide eta akzioak. Taxu berean, inbentarioan sartu behar dira jaraunspeneko ondasunetatik jaraunslekide bakoitzak jasotako errenta eta
fruituak, baita ondasun horiek di relaeta egindako gastu onuragarri eta beharrezkoak, eta ondasunoi maltzur keria edo arduragabekeriaz eragindako kalteak ere. Halaber, jaraunslekide guztiguztien onurarako egin diren banaketa gastuak ere inbentarioan aipatu behar dira. Ezkontideetatik bat bakarrik hil denean, zerrendatik at utzi behar dira ez kontideen ohiko etxebizitza erkidearen ostilamendua osatzen duten jantzi, al tzari eta tresnak, horiek alargunari eman behar baitzaizkio; aitzitik, alhajak, objektu artistikoak, historikoak nahiz aparteko balioa dutenak ez zaizkio alar gunari ematen (KZren 1321. art.). Aurrekoaz landa, inbentario berezia eratu behar da aurkitzen diren eskri tura, agiri eta paper garrantzitsuekin. Behin inbentarioak egin eta gero, interesatu guztiguztiak batza batera bildu behar dira, kausatzaileak utzitako ondasuntzaren administrazio, zaintza eta artatzeari buruz erabaki bat hartzeko. Bilera horretan, berebat, ondasun tzaren zatiketa eragiketak egingo dituen kontulari bat edo gehiago izendatu behar dute (jarduera horiek eta jarraian azalduko ditudanak JZLren 1054. art.an eta ondorengoetan azaltzen dira, testamentu judizio borondatezkoen tzat; nire ustez, artikulu horiek judizioz kanpoko banaketa prozedurei aplika dakizkieke, testamentugileak besterik agindu ezean, edo jaraunslekideek beste jarduketa hurrenkerarik erabaki ezean). Hari berberari segiz, interesatuak ez direnean ados jartzen kausatzaileak utzitako ondasuntzaren administrazio, zaintza edo artatzeari buruz, JZLren 1069. artikulura jo behar da. Artikulu horrek agintzen duenez, testamentu ju dizioan, epaileak ebatzi behar du zer egin, beti ere, hurrengo erregelak aintzat hartuta: 1. Eskudirua eta efektu publikoak horretarako destinatu den establezi menduan gordailatu behar dira. 2. Alhajak, ondasun higikorrak, abereak eta jaraunslekide
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
guztien artean bilduriko fruituak ere gordailuan jarri behar dira eta gordailuzainak behar besteko segurtasun neurriak hartu behar ditu. 3. Alarguna izendatzen da ondasuntzaren administratzaile eta, alargunik izan ezean, jaraunspenean zatirik handiena duen interesatua, baldin eta inte resatu horrek kargua betetzeko gaitasun nahikoa badu epailearen aburuz. 4. Interesatu horrek ez badu halako gaitasunik edota interesatu guztien nahiz batzuen partaidetza berdina bada, epaileak euretako edozein nahiz arro tza izenda dezake administratzaile. 5. Administratzailea edonor izanda ere, horrek berme nahikoa eratu be har du honako helburua betetzeko: berak jasotako ondasun higikorrengatik eta ondasun higiezinen urtebeteko errentagatik erantzun ahal izateko; dena de la, interesatu guztiek betebehar horretatik leka dezakete administratzailea. 6. Administratzaileak berme hori eratu behar duen ala ez eztabaidatzean interesatuak ez badira ados jartzen, bermearen zenbatekoa honen araberakoa izan behar da: bermea eratzearen aldeko jaraunsleek ondasuntzan duten inte resaren araberakoa. Beste alde batetik, interesatuak ez badira ados jartzen ondasuntza zatitze ko eragiketak egin behar dituen kontularia (edo egin behar dituzten kontula riak) izendatzeko, testamentuan interes bera duen alderdi edo alderdi multzo bakoitzak kontulari bat aukeratu behar du; ondoren, alderdi edo alderdi mul tzo guztiek ahalegina egin behar dute elkarren arteko adostasunez kontulari ebazlea aukeratzeko; kontulari hori abokatua izan behar da. Horretan ere ez bada adostasunik lortzen, JZLan perituak izendatzeko xedatu den prozedura bete behar da (616.etik 625.era arteko art.ak). Interesatuek eginiko bilera horretan erabaki daiteke, berebat, ondasunak baloratzeko eragiketetan kontulariei lagundu behar dieten perituak izenda
tzea; hala ez bada, interesatuok ahalmena eman diezaiekete kontulariei, hori ek aho batez peritu bat edo batzuk izenda ditzaten. Perituak izendatzean ez bada aho batekotasunik lortzen, kontulari bakoitzari peritua izendatzeko ahal mena emango zaio. Kontulariak eta perituak izendatu eta gero, horiek euren kargua onartu behar dute; horretara, kontulari nahiz perituek honako betebeharra berega natzen dute jaraunslekideei begira: kargua onartzeaz geroztik, euren agindua hitzarturiko epean beteko dutela. Betebehar hori bete ezean, kontulari nahiz perituek kasuan kasuko erantzukina dute eta eragindako kaltegalerak ordain du behar dituzte. Bestalde, kontulari eta perituek euren eginbeharra bete deza ten, beraien esku jarri behar dira inbentarioa egiteko behar dituzten agiri eta paper guztiak —inbentario hori ez bada aldez aurretik egin—, baita jarauns peneko ondasuntzaren balorazioa, likidazioa eta zatiketa egiteko behar dituz tenak ere. 303. Balorazio edo tasazioa Eragiketa horren bidez, kontulariek —perituen laguntza erabilita— balio zehatza eratxikitzen diote inbentarioan zerrendaturiko ondasun eta eskubi deetarik bakoitzari. Zeregin horrek berealdiko garrantzia du, banaketa bera ahalbideratzen baitu, izate eta izaera heterogenodun ondasunak eraberekotuz (ondasun guztiak homogenoak izango balira, banaketa egitea erraza izango li tzateke, baina kasu hori nekez gertatzen da). Kontulariek ondasunei eratxiki tako balio hori hauxe izan behar da: tasazioa egitean ondasunek duten balioa (horixe ondoriozta daiteke, behinik behin, KZren 1074. artikulutik nahiz 847 eta 1045.1. art.etatik). Edozein kasutan ere, eragiketa hori egitean, merkatu ko baliotik hurbilen dagoen balioa hartu behar da aintzakotzat. JZLk ez du balorazioa egiteko irizpiderik ezarri; Kode
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
Zibilean, berriz, balorazio erregelarik aipatu duen arau bakarra 1086. artikulua da. Artikulu horrek honetara dihardu: ÂŤBetiereko errenta edo zama errealaren bidez karga turiko finka dagoenean jaraunspenean eta jaraunspeneko erkidegoaren kuoten gehiengoa dutenek errenta edo zama hori azkentzen ez dutenean, edota karga ludiezina denean, finkaren balioari kendu behar zaio errenta edo zama horren balioaÂť. Abenduaren 24ko 49/81 Legeak Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari eta Nekazari Gazteei buruzko Estatutua arautzen du. Lege horrek dioenez, in teresatuak ez badira ados jartzen ustiategiaren balioa zehaztean, kopuru honen arabera baloratuko da ustiategi hori: azken bost urteetako batez besteko errentaren arabera.
304. Likidazioa Eragiketa horren izatea banaketa kontzeptuaren araberakoa da. Eginegi nean ere, bi modutara uler daiteke banaketa: batzuen ustetan, banaketa era giketen ondoren, jaraunslekideei ondasun eta eskubide multzoa ematen zaie, beraiek jaraunspeneko hartzekoan duten kuotaren arabera; zehatzago esateko, jaraunspenetik zor zein zamak kendu eta gero ematen zaizkie ondasun eta eskubide horiek. Beste batzuen aburuz, ordea, banaketaren helburua beste lakoa da: jaraunsle bakoitzak banatu beharreko hartzekoan duen kuota aintzat hartuta, jaraunsle horri dagozkion ondasun zein eskubideak eta zor nahiz za mak zehaztea. Lehenengo ulerkerari ekinez gero, banatzeko moduko aktibo garbia ze hazten da likidazioaren bitartez. Bestela esateko, lehenengoz, jaraunspeneko erkidegoa osatzen duten ondasunak eta horien balioa zehazten dira; ondorik, balio positibo horretatik kendu behar dira, batetik, jaraunspeneko ondarearen kontura ordaindu behar diren zama eta zorrak eta, bestetik, jaraunslekide guztien onurarako egin diren banaketa gastuak (1064. art.). Horretara, banatu beharreko balio likidoa ateratzen da, eta balio hori
jaraunslekideen artean ba natu behar da, eurek erkidegoan duten kuotaren arabera. Bigarren ulerkera aukeratuz gero, ostera, azken kenketa hori ez da beha rrezkoa; ulerkera horren ariora, jaraunslekide bakoitzak ondokoa jaso behar du: erkide gisa berari dagozkion zor, zama, eskubide eta ondasunak. Hortaz, adjudikazioa egin ostean, jaraunslekide bakoitzak bere likidazio eragiketa egi ten du. Bestela esanda, jaraunsleek ordaindu behar dituzte jaraunspeneko zor guztiak edo, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu badute, euren jaraunspeneko zatiaren baliora arteko zorrak; horrenbestez, jaraunsle bakoi tzak ondare aktibotik berari dagokion portzioa jaso behar du, portzio horren araberako zorrak kendu barik. Hori dela eta, gerokoan jaraunspenaren hartze kodunen batek jaraunsleari eskatzen dionean ondasuntzaren zor jakin bat ordain dezan, jaraunsle horrek osoosorik ordaindu behar du zorra. Jaraunsle horrek berari dagokiona baino gehiago ordaindu badu —jaraunspeneko erki degoan duen portzioa kontutan izanda—, atzerabidezko akzioa erabili dezake jaraunslekideen aurka (KZren 1084 eta 1085. art.ak). Agerikoa denez, lehenengo irtenbideak ondorio praktikoagoak dakartza eta, horrez gain, bigarrenak eratortzen dituen arazoak saihesten ditu.
305. Banaketa, esangura hertsian A) Ideia orokorrak Banaketa, prozeduraren azkenengo fasea izateaz gain, garrantzirik han diena duen fasea ere bada. Banaketaren bitartez, modu materialean zehazten dira jaraunslekide bakoitzari jaraunspeneko erkidegoan dagozkion eskubide
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
ak. Ordura, jaraunslekide bakoitzaren eskubidea modu idealean aurkeztu izan da, kuotaren bitartez; kuota hori (VALLETek baieztatu duen moduan) nomen iurisa da, hots, objektu erkidearen edo objektu erkide multzoaren gaineko ti tularkidetasun harremanen inguruko ideia intelektuala, eta ideia hori modu kuantitatiboan azaltzen da, frakzioak erabilita. Nolabait esanda, erkide bakoi tzak erdidegoan duen partaidetzaren neurria edo modulua da kuota. Horren bestez, azken une horretara heldu arte, erkide bakoitzak duen eskubidearen objektua balio bat izan da, eta orain balio hori ondasun suertatzen da; edo, ho beto esanda, kuotaren balioa duten ondasun eta eskubideek ordezkatzen dute balio abstraktu hori. B) Izaera juridikoa Autoreek luze eta zabal eztabaidatu izan dute banaketaren izaera juridi koari buruz eta, horren harira, ondoko jarrerak aipa daitezke: a) Erromatarrena: banaketak izaera eskualdatzaile edo eratzailea du eta berez dakar besterentze egintza. Erromako Zuzenbidean, jaraunspeneko erki degoa jaraunspena osatzen duen objektu bakoitzaren gainekoa da, kuota idea len arabera; ondorenez, jaraunspena osatzen duten ondasun beste erkidego daude. Jaraunspena banatzean, beraz, jaraunslekideek elkarri trukatzen diz kiote euren zati indibisoak, hain zuzen, elkarren artean trukatzen dituzte ja raunspeneko ondasun eta eskubide bakoitzaren gaineko eskubideak. Azkenez, eragiketa horiek guztiak burutu ostean, jaraunslekide bakoitza bere kuotaren baliobesteko ondasunaren edo ondasunen jabe esklusiboa da. Ikus daitekeenez, jaraunsle adjudikaziodun bakoitzak bere jaraunspeneko ondasunak bi tituluri esker jasotzen ditu: a) jaraunsle izateagatik, jaraunspena ireki zenetik jaraunspeneko
ondasunen gain duen kuotazatia jasotzen du; eta b) gainerako jaraunslekideen kausadun izateagatik, berari adjudikatu zaizkion ondasunen gaineko beste partaidetza indibisoak hartzen ditu. b) Frantziarrena: banaketak izaera adierazlea eta atzeraeraginezko ondo reak ditu. Doktrina horren arabera, jaraunslekide bakoitza hasierahasieratik izan da berari adjudikaturiko ondasunen jabe bakarra, hau da, oinordetza ireki zenetik; bada, ondasunak kausatzailearengandik zuzenean jasotzen ditu, jaraunsle titulu bidez. Ildo horretatik, indibiso egoeran erkideak egindako xe datze egintzak baliozkoak izateko, egintza horien bitartez xedaturiko onda sunak erkide horri adjudikatu behar zaizkio banaketa egitean. c) Banaketak izaera zehaztaile edo espezifikatzailea du. MARTÍN LÓ PEZek dioen moduan, jaraunslearen eskubidearen egikaritzari begira, banake taren bidez, erkidego egoera desegin eta osoro zehatza den beste egoera bat ezartzen da haren ordez. Horrenbestez, eskubide hori jaraunslearen eskubide banakako eta pertsonala da eta, horren ondorioz, jaraunslekide guztien ados tasuna ez da beharrezkoa eskubide hori eragingarria izan dadin. Hari berari segiz, eskubide indibisoa ezin pareka daiteke banaketaren bidez jaraunsle ad judikaziodunari aintzatetsi eta eratxikitzen zaion eskubidearekin. Lehenengo aren ezaugarririk aipagarriena haren zehazgabetasuna da; bigarren eskubide hori, ordea, zehazturik dago. Interpretazio horri eutsiz, baina aurrerapausoak emanez, ORDUÑA MO RENOk hauxe baieztatu du —eta nire aburuz interpretazio horixe da zuze nena—: banaketaren bitartez jaraunslearen eskubideak duen edukia zehaztu baino zerbait gehiago egiten bada ere, eragiketa horrek ez du ordezten esku bide mugatu eta zehazgabea beste batekin. Aitzitik, banaketaren bitartez, ja raunspeneko eskubidearen objektua aldarazi edo transformatu
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
egiten da; izan ere, indibiso egoera bitartean, eskubide hori jaraunspeneko kuotaren arabera sortzen da, baina gero, jaraunspeneko ondasun jakin batzuen gain gauzatzen da. Autore horren ustetan, beraz, banaketa prozesu teknikoa besterik ez da, judizio bidez edo judizioz kanpo eta kausatzailearen inter vivos egintzaren bitartez edo jaraunslekideen arteko hitzarmenaren bitartez egiten den pro zesua. Prozesu horren ondorioz, jaraunslekidearen partaidetza abstraktua jaraunspenaren ondasun banakakoetan gauzatzen da, beti ere, honako muga ren barruan: aurretiaz zegoen jaraunspeneko erkidegoak legebidezkoturiko ondare eratxikipenaren barruan. Ondorenez, banaketa prozesuan jaraunsleak duen eskubidearen objektua baino ez da aldatzen; eskubidea ez da aldatzen jaraunspena ireki zenetik, bai na eskubidearen objektua bai: hasieran, modulua zen eta, gero, banaketa dela medio, modu materialean zehazturiko ondasun bihurtzen da.
C) Kuota gauzatzeko erregelak Kodean zein Judiziamendu Zibilari buruzko Legean, ez da aipamen han dirik egin eragiketa horren inguruan. Bigarrenean (Kode Zibila baino lehe nagokoa den horretan), xedatu da finkak indibisoan egotea zein lar zatitzea saihestu behar dela (JZLren 1078. art.). Kodean, berriz, ezarri da berdintasun printzipioa izan behar dela nagusi erloak egitean (1061. art.). Printzipio ho rren arabera, jaraunslekide guztiek jaso behar dituzte izaera, kalitate eta es pezie bereko gauzak, ahal den heinean. Nolanahi ere, printzipio horrek ez du aginduzko izaerarik banaketa egiten ari diren jaraunslekideentzat, autonomi borondate zabala aintzatetsi zaielako jaraunslekideoi halako gaietan; bada, ja raunsleek egoki deritzoten moduan bana dezakete jaraunspena, salbu eta ba
naketa hori testamentugileak berak egiten duenean (1058. art.). Testamentu judizioari dagokionean, ostera, berdintasun printzipioa betebetean aplikatzen da eta, bidezkoa izanez gero, jaraunslekideek eska dezakete printzipio hori errespetatzea erloak egitean. Arestian esandakoari ekinez, erregela orokorra honakoa da: banaketa egi tean, finka indibisoan egotea edo lar zatitzea saihestu behar da (JZLren 1078. art.). Hori gorabehera, KZren 1063. art.ak ezarri du banatu behar diren onda sunetako bat zatiezina bada edo, zatitzearen ondorioz, ondasun horrek balio asko galtzen badu, jaraunslekideetako bati adjudika dakiokeela ondasun hori osoosorik. Halakoetan, gerta daiteke ondasun horren balioa jaraunsleari da gokion kuota baino handiagoa izatea, gainerako jaraunslekideren baten kalte tan. Ondore hori konpentsatzeko, ondokoa xedatu da: berari dagokiona baino balio handiagoa jaso duen jaraunslekideak diruz ordaindu behar dio gaindikin hori kaltea jasan duenari (edo diruz ordaindu behar die kaltea jasan dutenei). Arau hori ordeztailea da eta, bera aplikatzeko, jaraunslekide guztiak ados egon behar dira. Horretara, jaraunsleren bat ados ez badago aurrekoarekin, es ka dezake gauza edota ondasun hori jendaurreko enkantearen bidez sal dadin. Manuak berak dioenez, enkante horretan lizitatzaile arrotzek har dezakete parte. Bide horretatik, ondasuna eskudiru bihurtzean, diru hori proportzioz zati daiteke jaraunslekideen artean. Azkenik, kuota gauzatzeko eragiketak burutu ostean, jaraunsle bakoitzari ondasun higikor, higiezin edo ezmaterialen gaineko eskubideen jabetza es klusiboa eratxikitzen zaio, kasuan kasuko jabari titulua emanda (KZren 1065. art.). Kodeak bi kasu arautu ditu: a) titulu bera zenbait finkari buruzkoa izatea eta jabaria ere jaraunslekide anitzena izatea; b) finka bera zatitzea bi jaraunsle edo gehiagoren artean. Bi kasuotarako, hurrengo irtenbideak ezarri ditu ko deak: 1) titulua interesik handiena duen jaraunslearen esku uztea —hau da, ondasun higiezinaren zein higiezinen proportziorik handiena jaso duenaren esku— eta gainerako jaraunsleei kopia sinesgarriak ematea; 2) jaraunsle guz
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
tiek interes berbera dutenean, hots, ondasun higiezinaren zein higiezinen pro portzio berdinberdina dagokienean, jaraunsleok ados jartzea titulua nork ja soko duen erabakitzeko. Adostasunik ez bada eta arau ordeztaile gisa, arauak agindu du jaraunslekideek zotz egin behar dutela ea nori dagokion titulua, eta gainerako jaraunsleei kopia sinesgarriak eman behar zaizkiela. Edozein kasu tan ere, jatorrizko titulua jaso duenak gainerako jaraunsleei erakutsi behar die titulu hori, eurek eskatzen dutenetan (KZren 1066. art.). D) Banaketa eragiketak egiteko forma Jaraunslekideek edo kontularibanatzaileak egin dituztenean zatiketa era giketak, ez dago eragiketok gauzatzeko forma zehatzik ezartzen duen arau berezirik. Bada, formaren askatasun printzipioak eraentzen du. Printzipio ho rren salbuespen bakarra KZren 1280. artikuluak ezartzen du; horren arabera, zenbait kasutan, egintza edo negozioa agiri publikoan agertarazi behar da. Dudamudarik gabe, banaketa ere agiri publikoan agertu behar da (banaketa eskrituran zein banaketa eragiketak protokolatzeko eskritura edo aktan), bal din eta jaraunspeneko ondasun higiezinen edo horien kuota indibisoen adjudi kazioa Jabetza Erregistroan inskribatu nahi bada [HAren 80.1.a) art.]. Eragiketa horiek testamentu judizioaren bidez egin direnean, kontulariek, lehendabizi, zatiketa eragiketak paper arruntean egingo dituzte; horren on doren, jaraunslekideek ez badute eragiketa horien kontra egiten, epaileak au toa emango du, zatiketa eragiketak onesteko eta eragiketok protokola daitezen agintzeko. Azkenik, jaraunsle bakoitzari bere hartzeko eta adjudikazioaren berri eman behar zaio (JZLren 1077, 1081 eta 1092.2. art.ak). Horrela, onda sun higiezinen adjudikazioa Jabetza Erregistroan inskribatzeko eskatzen de
nean, horretarako nahikoa da epaileak emandako ebazpen irmoa; ebazpen horretan, interesatu bakoitzari egin zaizkion adjudikazioak zehaztu behar di ra, jaraunsleak bat baino gehiago direnean (HAren 80. art.). §86. KOLAZIOA 306. Kontzeptua, oinarria eta baldintzak KZren 1035. art.an ezarritakoaren ildotik, honela defini daiteke kolazioa: «oinordetzan pertsona bi edo gehiago pilatzen denean, derrigorrezko jarauns leei dagokien jaraunspeneko masaren portzioari egindako eransketa ideala da». Arean bere, kausatzailea bizirik zegoenean jaraunsle horiek jasotako es kuzabaltasunak masa horri erantsi behar zaizkio. Horrela, beste masa bat osa tzen da eta hori berdintasunez (edo kausatzaileak nahi duen proportzioan) banatu behar da derrigorrezko jaraunsle horien artean. Hori lortzeko, «gutxia go hartze»aren sistema erabil daiteke, bidezkoa izanez gero; berebat, eta ahal izanez gero, kolazioegilearen jaraunslekideen kuotak kopuruaren aldetik ber dindu behar dira (SARMIENTO). Erakunde juridiko gisa, Kode Zibila aldarrikatu aurretik gauzatu zen kolazioa, betebetean gauzatu ere. Espainiako lege testuak jaso zuen erakunde hori, baina horren eta dohaintza zenbaketen arteko mugak argiro bereizi ba rik. Horren harira, KZren 818. art.ak ezarri du seniparteak eta xedapen as keko kuota finkatzeko, edota legatuak zein dohaintza ezofiziosoak urritzeko, dohaintzak zenbatu behar direla. Hariari segiz, VALLETek baieztatu duen moduan, alde batetik, zenbake ta, egozketa eta urripena ditugu eta, beste alde batetik, kolazioa; eragiketa horiek independenteak eta ondoz ondokoak dira. Edonola ere, kolazioaren emaitzak ezofiziosotasuna agertzen duenean, zenbaketaren ondoriozko mo duluekin konparatuta, emaitza horiek zuzendu egin daitezke eta
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
egin behar dira. Zenbaketa eta egozketaren bidez, dohaintzak eta legatuak hartzekoaren kuota ideal egokian sailkatzen dira, ager daitezken ezofiziosotasunak saihes teko. Kolazioaren helburua, ostera, beste masa bat eratzea da, gerokoan bana tuko den ondasuntza izango dena. Beste berba batzuekin esateko, banatzeko moduko ondasuntza zehazteko, hurrengo eragiketak egiten dira: kausatzaileak utzitako ondasuntza likidotik, hobekuntza eta legatu kolazionaezinak kentzen dira; horiez landa, borondatezko jaraunsleen jaraunspeneko kuotak ere ken tzen dira, baldin eta kuotok ofiziosoak badira; ondorik, kolazionatu beharreko dohaintzak eta gainerakoen gaindikin ezofiziosoa gehitzen da. Kontabilitate eragiketa horiek guztiak burutu ostean, beste masa bat eratzen da eta masa hori derrigorrezko jaraunsleen artean banatu behar da, bakoitzaren seniparte kuotaren arabera. Horrenbestez, kolazioaren oinarria kausatzailearen ustezko borondatea da, hots, iuris tantum lege presuntzioa. Presuntzio horren arabera, kausatzai learen nahia izan da dohaintzan emandako guztia dohaintzahartzailearen jaraunspeneko kuotaren pentzutan ematea. Horixe frogatzen du KZren 1036. art.ak, behinik behin. Ulerkera horren ildotik, kolazio hitzak ondokoa adierazten du: jarauns leak jaraunspeneko masara ekartzea testamentugilea bizirik zegoenean jasota koa edota testamentu bidez jaso beharreko guztia. Kolazioa derrigorrezko jaraunsleen arteko banaketaren gorabehera da. Aurrerago esan dugunari ekinez, jaraunslekideen artean banatu beharreko masari egiten zaion kontabilitate gehiketa ideala da kolazioa eta gehiketa ho ri, zati batean bederen, banaketa esangura hertsian gauzatu aurretik egiten da (1045. art.tik ateratako argudioa). Hala ere, dohaintzan emandakoa dohain tzahartzailearen oinordetza kuotan egotzi behar da eta, horrez gain, gaine rako jaraunslekideei berdintasun kualitatiboa egin behar zaie (KZren 1047. art.); egozketa eta berdintasun horiek argiro azaltzen dute kolazioaren bana keta izaera. Ulerkera hori bat dator KZren 1035. artikuluak erabiltzen duen adierazmoldearekin (ÂŤbanaketa kontuanÂť), bai eta
kolazioaren inguruko manuen kokapen sistematikoarekin ere (manuok Kode Zibilaren III. liburuko III. tituluaren VI. kapituluan jaso dira). Aurrekoari ekinez, kolazioa derrigorrezko jaraunsleen artean egiten da. Hortaz, jaraunspenaren kausatzaileak dituen hurrengo graduko ondorengoek ez dute kolaziorik egin behar. Horrela, 1039. art.ak dioenez, gurasoek ez dute zertan kolazionatu euren aurrekoen jaraunspenean, aurreko horiek haien se mealabei dohaintzan emandakoa. Bestela esanik, aitonaamonaren jarauns penean, gurasoek ez dute zertan kolazionatu aitonaamonak bere ilobari (hots, guraso horien semealabari) dohaintzan emandakoa. Horren inguruan, KZren 1039. art.ak ez du inolako salbuespenik ezartzen. Ildo bertsutik, ondoko kasuan, ilobak ez dira kolazioaren subjektu aktibo ez pasiboak, euren aitonaamona edo oinordetzaren kausatzailea den hurrengo graduko aurrekoa beraien aita edo ama baino lehenago hiltzen denean, eta ai ta edo ama hori ez denean jaraunskabetua izan, edota ezgaia nahiz ezduina ez denean. Kasu horretan, ilobak ez dira derrigorrezko jaraunsleak; beraz, Kode Zibilaren 807. art.ak ez dituenez iloba horiek aipatzen, 1035. artikuluan ere ezin daitezke sartu. Azaldutakoaren ariora, ilobek aitonaamonaren jarauns penean ez dute zertan kolazionatu gurasoek eurei dohaintzan emandakoa; horrenbestez, ilobak kolazioaren subjektu aktiboak izateko (KZren 1038.1. art.ak aipatzen duen kasua), beraiek izan behar dira aitonaamonaren oinor deko, honako inguruabarren bategatik: horien gurasoak hilda egoteagatik, gu raso horiek jaraunskabetuak izateagatik, edota ezgaitasun zein ezduintasun kariren bat izateagatik. Edu berean, KZren 1038.2. artikuluaren arabera, ilo bek ondokoa ere kolazionatu behar dute: aitonaamonak edo kausatzailea den aurrekoak iloba horiei gurasoak hil eta gero dohaintzan emandakoa, edota guraso horiek modu formalean jaraunskabetu ostean emandakoa. Hortaz, kolazioa egin behar den ala ez jakiteko irizpide erabakigarria hauxe da: do haintzaemailearen oinordetza irekitzean, gurasoak bizi diren ala ez ikustea (LACRUZ). Zernahi den ere, irizpide horri 単abardurak egin behar zaizkio, dohaintza gurasoak hil edo jaraunskabetu
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
aurretik zein ostean eman den ara bera (VALLET). Aitonaamonak ilobak ustezko jaraunsle derrigorrezkoak izan aurretik eman badie dohaintza iloba horiei, ulertu behar da aitonaamona horrek ez zuela nahi dohaintzan emandakoa kolazionatzea, bestela hala agin duko zukeelako bere testamentuan; halaber, ezin daiteke presumitu aitona amonak dohaintzahartzailearen senidekoren bat hiltzearen baldintzapean ja rri zuela kolazio hori. Bestalde, testamentuzko edo ab intestato jaraunsleek bakarbakarrik dute kolazioa egiteko betebeharra. Banakako tituluen bidezko oinordekoek, legatu hartzaileek, fideikomisodunek edo jaraunsle izendatu ez diren dohaintzahar tzaileek, aldiz, ez dute kolaziorik egin behar, ezta gauza zehatzean jaraunsle izendatutakoak ere (KZren 768. art.). Kolazioa egiteko, azkenik, jaraunspena zinez eskuratuta izan behar da. Hori dela bide, KZren 1036. art.aren arabera, jaraunspena arbuiatu duten de rrigorrezko jaraunsleek ez dute kolaziorik egin behar. Aurrerago esan dugun moduan, orotariko dohaintzak kolazionatu behar dira, euren izaera edozein izanda ere. Dohaintzok kostu bidezkoak direnean, zama bete ostean geratzen dena kolazionatu behar da. Legeak aipatzen duen «dohaineko beste edozein titulu» adierazmoldera honako kasuak bil daitezke: eskubide bati dohainik uko egitea, derrigorrezko jaraunslearen mesedetan; zo rren bat barkatzea (salbu eta barkatze hori konkurtso prozeduran eginiko kita denean); kausatzaileak eginiko asegurua, derrigorrezko jaraunslea izendatzen duenean aseguru horren onuradun (kasu horretan, benaz ordaindu diren pri mak kolazionatu behar dira); eta, atzenean, derrigorrezko jaraunsleari mese dea edo aberastea ekarri dioten gainerako ondare ordainketak (besteak beste, eraikinak, konponketak, landaketak, hobekuntzak edota ondasunen intesta zioa). Kasu horietan guztietan, irabazia kausatzailearen borondatearen ondo riozkoa izan behar da. Halaxe ondoriozta daiteke KZren 1043. artikulutik (DÍEZPICAZO eta GULLÓN).
307. Kolazioaren salbuespenak eta lekapena Erregela orokorraren arabera, dohaineko eratxikipen guztiak kolazionatu behar dira. Dena den, erregela horrek badu salbuespenik eta, horien artean, jarraikoak dira garrantzitsuenak: a) Testamentuan bertan utzitakoa, testamentugileak kontrakorik agindu ez badu; nolanahi ere, seniparteak ez dira sekula ukitu behar (KZren 1037. artikulua). Harako kasuetan, ezin da ulertu jaraunspena aldez aurretik eman dela; bestalde, artikuluak testamentugilearen kontrako agindua aipatzen due nean, egozketaz ari da: legatua egotzi egin behar da, jaraunspeneko kuota or daindu ahal izateko. b) KZren 1041. art.an aipatutako gastuak. Gastu horiek ez dira egiazko eskuzabaltasunak, ezpada familia edo gizarte eginbeharrak betetzearen ondo rioz sortzen diren gastuak; hori dela eta, senipartea kalkulatzean ere, gastuok ez dira zenbatzen (KZren 818. art.). Semealabei lanbide karrera edo karrera artistikoa emateko gastuei ga gozkiela, 1042. art.ak xedatu du ondoko kasuetan bakarrik kolazionatu behar direla gastuok: gurasoek beren beregi agindu dutenean kolazio hori, edo gas tuok kaltegarriak direnean seniparteari begira. Badirudi 818. art.aren arabera, gastu horiek seniparteak kalkulatzeko masara bildu beharreko dohaintzak di rela; hala ere, gastuok xedapen askeko zatiari egozten zaizkio, jaraunspeneko kuotara bildu barik. Hori guztia, alabaina, ezin daiteke egin seniparteei kalte rik eragiten bazaie edo gurasoek kontrakoa agindu badute. Ildoari segiz, gastu horiek kolazionatuz gero, semealabak gurasoen etxe an eta konpanian gastatu duena kendu behar da gastuotatik. c) 1044. artikuluak aipatutako opariak. Manu horren hitzezhitzezko edu kia urritzeari buruzkoa izan arren, ulertu behar da manu horrek
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
kolazioa ere baitaratzen duela. Ondorenez, batetik, testamentu bidez xeda daitekeenaren hamarrena gainditzen duenean, opariaren gaindikin hori urritu egin behar da, baldin eta oparia eta beste dohaintza guztiak ez badira sartzen zati askean. Bestetik, gaindikin hori kausatzailearen jaraunspenean kolaziona daiteke. Kolazionatzeko beharrari begira, kausatzaileak egindako kolazio lekape na ere salbuespena da; hori zentzuzkoa da, kausatzailearen borondateari bu ruzko iuris tantum lege presuntzioa baita kolazioaren oinarri. KZren 1036. artikuluak kausatzailearen berariazko lekapena aipatu du; horrek esan nahi du lekapen hori zehatz eta argiro egin behar dela, baina ez dago forma bere zirik bete beharrik. MANRESAk esan duenez, kolazio lekapena dohaintza emateko egintzan bertan edo testamentuan egin daiteke. Bi kasuotan, kausatzaileak aldatu egin dezake bere borondatea harik eta hil arte; beraz, hasieran kolazioa lekatu arren, gerogarrenean kolazio hori egiteko agin dezake. Borondate aldaketa hori beren beregi agertarazi behar da, eta modu desberdinean, lekapena do haintzan edo testamentuan egin den arabera. Testamentuan egin bazen, nahi koa da borondate aldaketa geroko testamentu perfektuan agertzea. Dohaintza eman zenean egin bazen, eta geroko testamentuak zati berdineko jaraunsleak izendatu baditu, badirudi ezin dela kolazioa egiteko agindu, salbu eta argi eta garbi agertzen denean horixe zela testamentugilearen borondatea. Jarraian aipatuko dugun arazoa, aldiz, konplexuagoa da: lekapena dohai neko negozio juridikoaren barne sartu denean eta dohaintzahartzaileak leka pen hori horrela onartu duenean, ezezta ote daiteke lekapen hori testamentu bidez? Bistan da, dohaintza osoa ezeztatzen denean kari orokorren ondorioz, lekapena ere ezeztatuta geratzen dela. Gainerako kasuetan, aldiz, galdera ho rren erantzuna ez da hain garbia. Gure iritzian, kasu horietan ere lekapena ezezta daiteke, ondokoagatik: kausatzaileak gutxitu egin dezake dohaintza hartzaileari eskainitako kuota (baldin eta gutxitze horrekin ezbadu senipartea ukitzen) eta gutxitze horrekin nahiz lekapena
ezeztatzearekin emaitza berbera lortzen da. 308. Kolazioa burutzea eta horren ondoreak Espainiako Zuzenbideak ez darabil ekarpen bidezko kolazio sistema, kon tabilitate ekarpen edo egozketaren bidezkoa baizik. Modu horretan azaltzen du 1045.1. art.ak honakoa dioenean: «Kolaziora edo banaketara ez dira ekarri behar dohaintzan emandako gauzak, baizik eta gauza horiek zuten balioa, ja raunspeneko ondasunak baloratzean». Manu horrek malgutu egin du 1035. art.aren hitzezhitzezkotasuna («ondasun eta balioak» aipatzen dira artikulu horretan). KZren 1045. artikuluak sistema aldaketa dakar: gauza zehatzaren zor gi sa ulertzen zen kolazioa kontabilitate kolazio bihurtu da, hau da, jaraunspena ren banaketa egitean likidatu beharreko balioaren kolazio. Kontabilitate kolazio hori berriro in natura kolazio bihurtzeko, jaraunsle en aho bateko adostasuna behar da. Dohaintza jaraunspeneko portzioa baino handiagoa denean, urritze ara zoa sortzen da, eta ez kolazio arazoa. Egineginean ere, kasu horretan, do haintza ezofiziosoak urritu egin behar dira, seniparteei kalterik ez eragiteko, eta gaindikina itzuli egin behar da. Kolazioen inguruko arazoak, ostera, beti dira kontabilitate kalkuluei buruzkoak. Aurrekoari ekinez, dohaintza jarauns peneko portzioa baino handiagoa denean, jaraunslekideek eskubidea dute konpentsazio gisa adjudikazioa jasotzeko; horren ondorioz, dohaintzahartzai le ez direnek portzio handiagoa dute jaraunspeneko masan eta dohaintzahar tzailearen eskubidea, ordea, urritu egiten da. Horixe da KZren 1047. art.ak aipatzen duen eta lehenago ere hizpidera ekarri dugun «gutxiago hartzea»; gainera, gutxiago hartzea ez ezik, gerta daiteke dohaintzahartzaileak deusik ere ez hartzea (DÍEZPICAZO eta GULLÓN). 11/1981 Legeak egindako eraldaketaz geroztik, kolazioak
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
dakarren kon tabilitate egokitzea honexen arabera egin behar da: dohaintzan emandako ondasunek jaraunspeneko ondasunak baloratzean duten balioaren arabera. Horren harira, 1045.2. art.ak xedatzen duenez, dohaintza eman eta gero gerta daitekeen balio igotze, narriadura fisiko edo erabateko galtzea dohaintza hartzailearen onerako edo txarrerako izango da (ez da aintzat hartzen balio igotze, narriadura zein galtze horiek nahigabe edo erruz eragindakoak diren). Horretara, Espainiako sisteman nagusiarazi den printzipio nominalista zuzen du egin da eta, hori dela bide, diruaren balioa gaurkotu egin behar da. Bestalde, kolazionatu beharreko ondasunak fruitu edo korrituak sortuz gero, 1049. art.an ezarritakoa izan behar da kontutan. Kolazioa egin behar duenak jaraunspeneko masatik «gutxiago hartzen ba du» 1047. art.aren aginduz, horrek jasotakoaren baliobestekoa jaso behar du te, ahal den neurrian, beraren jaraunslekideek; horretarako, izaera, espezie eta kalitate bereko ondasunak eman behar zaizkie jaraunslekideoi. Hori ezinez koa denean, konpentsazioa 1048. artikuluan xedatutakoaren arabera egin be har da; artikulu horrek dioenez, «aurreko artikuluan ezarritakoa ezin bada gauzatu eta dohaintzan emandako ondasunak higiezinak badira, jaraunsleki deek balio bera jaso behar dute, dela eskudiruz, dela kotizazio tasa zehatza duten balore higikorrez; haatik, jaraunspenean ez dagoenean dirurik edo ba lore kotizakorrik, beste ondasun batzuk saldu behar dira jendaurreko enkan tean, behar besteko kopurua lortu arte». Azkenez, 1050. artikuluak diharduenez, «jaraunslekideen arteko gatazka rik sortuz gero kolazionatzeko betebeharraren edo kolazionatu behar diren objektuen inguruan, banaketak aurrera egingo du, beharrezko fidantza jarri ostean».
BIBLIOGRAFIA a) Banaketa eta banaketaeragiketen inguruan: ALBÁCAR, J. L. eta PASQUAU LIAÑO, M., «Comentario a los arts. 1.051 a 1.087 C.C.», in Código civil, J. L. Albácar Lópezek zuzendua, Madril, 1991; CÁMARA, M. DE LA, «Co mentarios a los arts. 1.051 a 1.087 C.C.», in Comentario del Código civil, L. DíezPicazok zuzendua, et alii, I. liburukia, Madril, 1991, 2466. or. eta on dorengoak; CHAMORRO, «Los derechos hereditarios», RGLJ, 1941, lehenen go seihilekoa, 339. or. eta ondorengoak; COVIÁN, «Partición de herencia» hitzsarrera, in Enciclopedia Jurídica Española, XXIV. liburukia, 375. or. eta ondorengoak; MARTÍN LÓPEZ, «Carácter y efectos de la partición de la he rencia», RDP, 1936, 95. or. eta ondorengoak; OGAYAR Y AYLLÓN, T., «La naturaleza jurídica de la partición hereditaria», RJC, 1957, I.; ORDUÑA MORENO, J., La responsabilidad por evicción y la partición de herencia (con el tratamiento de la jurisprudencia del T.S.), Bartzelona, 1990; ROCA SASTRE, R. M.ª, «La partición hereditaria, ¿es acto traslativo o declarativo de propiedad?», RCDI, 1929, 734. or. eta ondorengoak; VALLET DE GOYTI SOLO, J. B., in Comentarios al Código civil y las compilaciones forales, IV. liburukia, I. bolumena, 71. or. eta ondorengoak. b) Kolazioari buruz: ALONSO PÉREZ, «La colación de las donaciones remune ratorias», RCDI, 1967, 1017. or. eta ondorengoak; BONET CORREA, J., «La fecha de valoración de los bienes donados sujetos a colación», ADC, 1984, II. liburuxka, 559. or. eta ondorengoak; COSSÍO A., «Para la exégesis del art. 1.045 del Código civil», RDP, 545. or. eta ondorengoak; MARÍN LÁZARO, «La colación hereditaria», RGD, 1944, 3. or. eta ondorengoak; MARÍN MO ROY, «La colación. Historia y crítica de los problemas de valoración», AAMN, IV. liburukia, 1948, 123. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. L. DE LOS, La colación, Madril, 1965; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «La colación propiamente dicha en el Código civil», RDEA, 1957, 3. or. eta ondo rengoak.
BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA
Hogeita zazpigarren gaia BANAKETA MOTAK Laburpena: §87. Testamentugileak egindako banaketa.— 309. Kontzeptua.— 310. Testamentua eta banaketa.— 311. Banaketaren eraentza: A) Forma; B) Esparru objektiboa; C) Mugak; D) Erregelak.— §88. Komisarioak edo kontularibanatzaileak egindako banaketa.— 312. Komisarioa edo kontularibanatzailea eta horren ahalmenak: A) Komisario edo kontulari banatzailearen kargua; B) Izendapena; C) Betekizunak; D) Ahalmenak: a) Irabazpidezko sozietatea likidatzea, alargunarekin batera; b) Testamen tua interpretatu eta integratzea; c) Legatuak ematea; d) Seniparteak eta erreserbak baloratu eta betetzea, dohaintzak kolazionatzea eta legatuak urritzea; e) Ondasunak jaraunsle bati adjudikatzea eta horren diferentzia diruz ordaintzeko betebeharra; f) Jaraunspeneko zorrak ordaintzeko edo horien ordainean emateko ondasunak adjudikatzea.— 313. Komisarioak edo kontularibanatzaileak egindako banaketaren eraentza: A) Jaraunsle kide, hartzekodun eta legatuhartzaileen zitazioa, adingabekorik edo ez gaiturik badago; B) Epea; C) Jaraunsleen eskuhartzea; D) Forma; E) Zuzenketak eta osagarriak; F) Kontuak ematea; G) Gastuak berres kuratu eta kaltegalerak ordaintzea.— §89. Jaraunslekideek egindako banaketa.— 314. Baldintzak.— 315. Eraentza: A) Partaide guztien aho batekotasuna; B) Gaitasuna; C) Forma.— §90. Tartekariak egin dako banaketa.— 316. Tartekaria eta bitartekaria, banaketan.— 317. Kontularibanatzaile datiboa, KZren 1057.2. art.an: A) Baldintzak; B) Izendapena; C) Ahalmen eta eskurantzak; D) Epaileak banaketa ones tea.— §91. Epaileak egindako banaketa.— 318. Testamentu judizioa: A) Sarrera; B) Borondatezko testamentu judizioa; C) Nahitaezko testa mentu judizioa.— 319. Ab intestato judizioa: A) Ab intestato judizioaren aurrearreta (JZLren 959.etik 976.era arteko art.ak); B) Jaraunsle adie razpena (JZLren 977.etik 1000.era arteko art.ak); C) Ab intestato judizioa (JZLren 1001.etik 1004.era arteko art.ak).
§87. TESTAMENTUGILEAK EGINDAKO BANAKETA 309. Kontzeptua KZren 1056.1. art.ak jaraunspenaren banaketa egiteko ahalmena ematen dio testamentugileari, eta banaketa hori errespetatu behar da, seniparteari kal terik egiten ez badio. Jakina denez, testamentugileak ondasun zehatzen gaineko legatuak xeda ditzake, gauza zehatz baten gaineko jaraunslea izenda dezake edo jaraunsle hori gauza zehatz batean hobe dezake. Nolanahi den ere, testamentuan halako xedapenak azaldu arren, horrek ez du esan nahi banaketa eginda dagoenik; banaketa egiteko, jaraunsle bakoitzak jaso beharreko jaraunspen portzioa fin katu behar da. Hortaz, ondasunak eratxikitzea ez da nahikoa; aitzitik, eratxi kitako ondasun horiek osatzen dituzten kuotak zehaztu behar dira. Gainera, kuotak zehaztuz gero, ondokoa saihesten da: banaketan sartu ez diren ondasu nei dagokienez —agian, banaketa egin zen unean ondasunok ez zeudelako— ab intestato oinordetza irekitzea; ondasun horiek banaketan zehazturiko kuo ten arabera eratxikiko dira. Hitz gutxitan esateko, testamentugileak egindako banaketaren bidez, jaraunspeneko erkidegoa sortzea saihestu nahi da. Hala ere, kuotarik finkatzen ez duenean, testamentugileak egindakoa ez da banake ta izango, ezpada legatua, gauza zehatz baten gaineko jaraunsle izendapena edo gauza zehatz batean eginiko hobekuntza. Gisa bertsuan, testamentugileak banaketa esangura hertsian egiteko iriz pideak baino ez baditu eman, edo esleitu dituen ondasunak jaraunsleen par taidetzaren pentzutan esleitu baditu (eta ez jaraunsle horien kuota osoaren ordainean), ulertu behar da ez dagoela testamentugileak egindako banaketarik (1961eko martxoaren 9an eta 1988ko otsailaren 15ean emandako epaiak).
310. Testamentua eta banaketa Berrikitan ohartarazi dugun moduan, banaketa egiteko erabili diren kuo tak zehaztu behar badira, nahitaezkoa da testamentu bat izatea. Halaxe ondo rioztatzen da KZren 1056.1, 1057, 1058 eta 1070.1. art.etatik (1075. art.ak gauza bera azaltzen du in fine, nahiz eta manu hori ÂŤhildakoÂťaz ere aritu). Artikulu horiek ez dute kausatzailea aipatzen (1851ko Proiektuaren artikulu parekideek egin zuten bezala), testamentugilea baino. Jurisprudentziak eta autore gehienek ere horixe azpimarratu dute (zehatzago esateko, 1917ko mar txoaren 6an, 1945eko martxoaren 6an, 1953ko maiatzaren 6an, 1960ko urria ren 29an eta 1961eko ekainaren 28an emandako epaiek; tesi horren kontra, berriz, 1903ko ekainaren 3an eta 1940ko uztailaren 9an emandako epaiak ai pa ditzakegu, baina epaiok obiter dictan azaldu dira tesiaren aurka). Ondo rioz, testamentugileak bere testamentuzko jaraunsleen artean egin behar du banaketa. Beste alde batetik, testamentua banaketa gauzatu aurretik, bitartean edo ostean egin daiteke. 311. Banaketaren eraentza A) Forma KZren 1056.1 eta KatOKren 55.1. art.en arabera, testamentugileak inter vivos egintzen bidez nahiz bere azken nahia azalduta egin dezake banaketa. Lehenengo aukera hori oinarritzat hartuta, autore batzuek aditzera eman dute, inter vivos egintzen bitartez gauzaturiko banaketa kontratuzko banaketa dela, eragingarritasun zuzenekoa eta ezeztaezina duen banaketa. Tesi hori defenda tzeko, autore horiek KZren 1271.2. art. eta horrek 1056. artikulura eginiko igorpena aipatu dituzte. Eurek azaldutako arrazoinamendua hauxe da: KZren 1271. artikuluak dioenez,
biharetziko jaraunspenaren gaineko kontratuak egin daitezke, baldin eta kontratuon helburua ondasuntza inter vivos zatitzea bada, 1056. art.ak agindutakoaren arabera; beraz, banaketaren antzeko ondo reak lor daitezke inter vivos egintzen bitartez (erakusbidez, kausatzailea bizi rik den bitartean, horren eta beraren jaraunsleen artean dohaintzaren antzeko kontratua egin daiteke eta kontratu hori, gerogarrenean, jaraunspeneko bana ketaren baliobestekoa izango da; bestela esanik, dohaintzabanaketa negozio mistoa egiten da, Frantziako Kode Zibilean jasota dagoen antzera). Argudio horren kontra, alabaina, honako arrazoiak aipa daitezke: 1) ba naketa mota hori onartuko balitz, ez litzateke beharrezkoa izango kausatzai lea «testamentugile» izatea; 2) KZren 1271.2. art.aren helburua oinordetza kontratuak —hots, biharetziko jaraunspenari buruzkoak— debekatzea ba da, artikulu horrek ez luke inolako zentzurik izango, harako interpretazioaren arabera; 3) banaketaren helburua jaraunspenaren titularra hil osteko harre man juridikoak arautzea den aldetik, banaketa mortis causa eginiko negozioa izan behar da; 4) uler daiteke Kodearen 1056 eta 1271.2. art.etan inter vivos egintzen bidezko banaketari buruz egiten den aipamena, banaketa egiteko tes tamentu formaren lekapena izan daitekeen arren, testamentuaren osagarria dela [1903ko ekainaren 13an, 1945eko martxoaren 6an (txostengilea: CAS TÁN TOBEÑAS izanik) eta 1960ko urriaren 29an emandako epaiak]. Aurrekoaren ildotik, testamentugileak ez du formalitate berezirik bete behar banaketa egiteko; halaber, ez du gaitasun berezirik izan behar, nahikoa baita testamentua egiteko gaitasuna. Guztiarekin ere, banaketa mortis causa egintza da eta, ondorenez, halako negozioen ezaugarriak izan behar ditu, ka suankasuan aplikatu beharreko Zuzenbidearen arabera. Horretara, banaketa oinarrian ezeztakorra eta bereberezkoa izango da, mortis casua negozioak horrela eratu dituzten legerietan (hala nola, Kode Zibilean). Haatik, testamen
tugileak egindako banaketa oinordetzakontratu gisa kalifikatu duten zuzenbi deetan, banaketa hori ezeztaezina da, eta ez bereberezkoa. Horixe gertatzen da Nafarroan: NFBren 338.1. legeak diharduenez, kausatzaileak mortis causa xedatze egintzan bertan edo egintza bananduan egin dezake bere ondasunen banaketa, baldin eta egintza horrek Konpilazioan heriotzaren zioz xedatu ahal izateko ezarri diren formetako bat badu. B) Esparru objektiboa KZren 1056.1. art.ak xedatzen duenez, testamentugileak ÂŤbere ondasu nakÂť banatu behar ditu. Hortaz, bere ondasunak bakarrik bana ditzake; horrek arazo bereziak dakartza ezkontzazko erkidegoaren ondasunei buruz. Egin eginean ere, testamentugileak ezin ditu ezkontzazko sozietatearen ondasunak banatu, ez duelako ondasunon jabetza pribatiborik lortzen erkidegoa likidatu arte (1959ko abenduaren 12ko, 1965eko maiatzaren 20ko, 1974ko maiatzaren 17ko eta 1988ko abenduaren 7ko epaiak, eta ENZNk 1916ko urriaren 16an emandako ebazpena). Hori gorabehera, ezkontide biek batera bana ditzakete ondasun erkideak eta, aiurri berean, eurek hil eta gerorako, komenigarri deri tzeten adjudikazio guztiak egin ditzakete; horretarako, ezkontide bakoitzak bere testamentuan agertarazi behar ditu jaraunsle izendatuen kuotak (1986ko uztailaren 21eko epaia; kasu horretan, ezkontide biek testamentu berdinber dinak egiletsi eta, horietan, banaketa berdinberdinak egin zituzten). Horrezaz aparte, testamentugileak ondasunak banatu ahal izateko, onda sunok berarenak izan behar dira bera hiltzean, eta ez banaketa egitean; bana keta, izatez, mortis causa egintza da. C) Mugak
KZren 1056. artikuluak berariazko muga ezarri dio testamentugileak egindako banaketari: derrigorrezko jaraunsleen senipartea errespetatzea. Gai nera, bestelako muga izan dezake banaketa horren eragingarritasunak, alegia, banaketaren eta testamentuaren arteko desadostasuna. Hariari segiz, gerta daiteke zenbait arrazoirengatik (ondasunen balioa al datu delako, ondasunok ez direlako behar bezala baloratu, ondasun batzuk de sagertu egin direlako eta abar), testamentuan xedaturiko kuotak eta jaraunsle bakoitzari adjudikatutako ondasunak bat ez etortzea. Horrelako kasuetan, zei nek ote du lehentasuna, testamentuak ala banaketak? Lehentasuna banaketari ematen dion tesiaren alde, esan daiteke 1056. art.ak senipartea besterik ez duela aipatzen banaketaren berariazko muga legez; beraz, senipartedunei ez bazaie kalterik egiten, testamentugileak egin dako banaketa ÂŤbete behar daÂť. Ildo bertsutik, 1075. artikuluak xedatu du, le sioaren zioz, hurrengo kasuetan bakarrik aurkara daitekeela testamentugileak egindako banaketa: derrigorrezko jaraunsleen seniparteari kalteak eragiten zaizkionean, testamentugile horren bestelako nahia agertzen denean edota, hala agertu ez arren, nahi hori zentzuz ondoriozta daitekeenean. Zernahi gi saz, testamentua eta banaketa bat ez datozenetan testamentugilearen nahia bestelakoa izan zela interpretatzen bada, horrek esan nahi du banaketa hori kaltea denean bakarrik aurkara daitekeela lesioaren zioz, hau da, derrigorrez ko jaraunsleen seniparteari kaltea eragiten zaionean eta lesioa dagoenean. VALLETek dioen moduan, hori antinomia izango litzateke. Labur bilduz, ba naketak lehentasuna du testamentuaren gain, eta banaketa hori ezin aurkara daiteke testamentuan ezarritakotik aldentzeagatik. Jurisprudentziak ere horixe baieztatu du. Bereziki, ikus 1917ko martxoaren 6an, 1945eko martxoaren 6an, 1962ko ekainaren 9an, 1963ko ekainaren 14an eta 1988ko maiatzaren 27an emandako epaiak, baita 1955eko azaroaren 5ean eta 1990eko azaroaren 20an emandakoak ere.
Esanak esan, beste oharbide hauek ere aintzat hartu behar dira: 1) lehena go esan den moduan (jurisprudentziak gauza bera adierazi du), testamentugi leak banaketa egin ahal izateko, banaketa horrek testamentuaren babesa behar du; 2) banaketa mortis causa egintza denez, geroko testamentuak ezezta deza ke banaketa hori, elkarren artean kontrakotasunik egonez gero; 3) testamentu gileak inter vivos egintzaren bidez gauza dezake banaketa, hots, testamentua egiteko beharrezkoak diren formalitateak bete barik (jakina denez, formalitate horien helburua da testamentugileak eginiko borondate aitorpenaren seriota sun eta sinesgarritasuna bermatzea). Oharbide horietatik ondoriozta daitekeenez, banaketak ez du lehentasunik izango testamentuaren gain, horien arteko desberdintasunak oinarrizkoak di renean, hala nola, testamentuan izendatu ez diren jaraunsleen artean egiten denean banaketa, testamentuak babesik ematen ez diolako banaketari (LA CRUZ eta SANCHO). Edu berean, banaketa testamentuaren ondoko inter vi vos egintzaren bidez egin bada, banaketa horrek ezin du testamentua ezeztatu (KZren 738. art.), hau da, testamentuak du lehentasuna; bestela, testamentua egiteko ezarri diren solemnitateak bete gabe egingo litzateke testamentu hori (ALBALADEJO, DE LOS MOZOS). Edonola ere, inter vivos egindako banaketaren ostean, banaketa horretara igorpena egiten duen testamentua ematen denean, edo banaketa hori azken nahiaren egintza baten bidez egiten denean, banaketa horrek izango du lehen tasuna, kausatzailearen benetako nahia adierazten duelako. Nafarroan, hauxe xedatu du NFBren 338. legeak: banaketa xedatze egin tzan bertan egin denean, desadostasunik badago xedatze klausulen eta bana keta klausulen artean, azken horiek dute lehentasuna lehenengoen gainetik, elkarren kontrakoak diren heinean. Banaketa egintza bananduan egin denean, ordea, banaketa klausulek ezin dituzte aldarazi xedatze egintzan ezarritakoak, salbu eta, egintza hori
ezeztakorra izanik, banaketa egintzak duen formaren bidez ezezta daitekeenean. Gogoan izan behar da 338. lege horren 1. lerroal dearen arabera, testamentugileak egindako banaketak Konpilazioan heriotza ren zioz xedatzeko ezarri diren formetako bat izan behar duela. Katalunian, KatOKren 55.2. artikuluak dioenez, testamentugileak jaraunspenaren xedatze egintzan bertan egiten badu banaketa, banaketa klausulek lehentasuna dute xedatze klausulen gain, elkarren arteko kontrakotasunik izanez gero; banake ta hori egintza bananduan egin badu, aldiz, xedatze klausulek dute lehentasu na, salbu eta, klausulok ezeztakorrak izanik, horiek banaketaegintzaren bidez ezezta daitezkeenean. D) Erregelak Testamentugileak egindako banaketari ezin dakioke aplikatu Kode Zibila ren 1061. art.ra bildutako erregela, hau da, erloen homogenotasunari buruzko printzipioa. Hortaz, testamentugileak jaraunslekide bakoitzari izaera, kalitate edo espezie desberdineko gauzak adjudika diezazkioke; horrelaxe egin badai teke testamentuaren bidez, banaketaren bitartez ere egin daiteke (ikus JZLren 1046. art. eta 1946ko martxoaren 6ko epaia). Beste alde batetik, jaraunslekideek ez dute saneamendu betebeharrik oro korrean. Hala ere, jakina bada testamentugileak saneamendu hori egitea nahi zuela edo zentzuz ondoriozta badaiteke nahi hori, aurreko arau orokorra ez da aplikatzen; edozein kasutan ere, seniparteari ezin zaio kalterik egin (KZren 1070.1. art.).
ยง88. KOMISARIOAK EDO KONTULARIBANATZAILEAK EGINDAKO BANAKETA
312. Komisarioa ahalmenak
edo
kontularibanatzailea
eta
horren
A) Komisario edo kontularibanatzailearen kargua KZren 1057.1. art.ak xedaturik duenez, testamentugileak jaraunslekide ez den edozein pertsonari eman diezaioke banaketa egiteko ahalmen hutsa, inter vivos zein mortis causa egintzaren bitartez; pertsona horrek testamentugilea hil eta gero erabil dezake ahalmen hori. Terminologiaren aldetik, alabaina, Kodea ez da batere zehatza; hori dela medio, hamaika teoria agertu dira testamentugileak banaketa egiteko agindua ematen dion pertsonaren inguruan. Arean bere, 1057.1. artikuluak ez dio ize nik eman pertsona horri; 1057.3. artikuluak (1981eko maiatzaren 13ko eral daketaren aurretik, 1057.2. art. zenak) «komisario» hitza erabili du; usus fori, doktrina eta 1057.2. art.aren arabera, berriz, pertsona hori «kontularibana tzaile»a da (1981eko maiatzaren 13ko Legeak idatzitako artikulu horrek, gainera, pertsona horri «testamentuzko» kontularibanatzaile deitu eta kontu laribanatzaile «datibo»tik bereizi du). Horrezaz aparte, KZren 894. art.ak «albazea unibertsala» aipatzen du, erakunde horren eginkizunak zehaztu ga be; KZren 908. art.ak, berebat, albazeak egin beharreko banaketa lanak ager tzen ditu. Bukatzeko, JZLk «kontulari» deitzen dio testamentugileak banaketa egiteko izendatu duen pertsonari (1045 eta 1049. art.ak). Gogora ekarri behar dugu Kodeak testamentua komisario bidez egitea de bekatu duela (670. art.). Beste Zuzenbide batzuetan, aldiz, ez dago halako debekurik. Zuzenbide horietan, nola albazea, hala banaketa egiteko ahalmen hutsa jaso duen pertsona, testamentugilearen azken nahiaren betearazleak di ra; horrez gain, Kode Zibilaren arabera, banaketa albazeari berari eratxiki da kioke (KZren 902 eta 908. artikuluak). Inguruabar horiek direla
eta, hauxe esan ohi da: 1. ÂŤKomisarioÂť adierazmoldeak bi adiera hauek ditu: bata, zabala eta, bestea, hertsia. Lehenengo adieraren ildotik, komisarioak albazearen berezko ahalmenak (hain zuzen, testamentua betearazteko ahalmenak) eta jaraunspe na banatzeko ahalmenak ditu. Adiera hertsiaren arabera, aldiz, komisarioak jaraunspena banatzeko ahalmena baino ez du. Esangura zabalean, komisario ak albazearen gehi komisario edo kontularibanatzaile hertsiaren eginkizunak betetzen ditu (ROCA SASTRE). 2. Kontularibanatzailea albazeetarik bat da. Ildo horretatik, albazea kau satzaileak izendatutako betearazlea da, alegia, testamentuaren betearazlea; halaber, testamentugile horrek testamentu betearazketaren barruan ondasun tzaren zatiketa egiteko izendatzen duen kontularibanatzailea beste albazea bat baino ez da, hain zuzen ere, banaketa eta zatiketa egiteko agindu zehatza duen albazea (ALBALADEJO eta DĂ?AZ ALABART, VALLET eta, ildo be rean, 1923ko urriaren 23an, 1931ko abenduaren 3an, 1942ko urtarrilaren 7an eta 1947ko uztailaren 5ean emandako epaiak, baita ENZNk 1954ko martxoa ren 30ean emandako ebazpena ere). 3. Kodeak bereizi egin ditu jaraunspena zatitzea eta testamentugilearen azken nahia betearaztea; lehenengo eginkizun hori banatzaileari eratxiki dio, eta bigarrena, berriz, albazeari. Hortaz, bi kargu horien arteko desberdintasu na kontularibanatzaileari agindutako zeregin zehatzean datza (LACRUZ eta SANCHO). Egineginean ere, Hizkuntza arloko Errege Akademiaren Hiztegira joz gero, komisario hitzaren lehenengo adiera honakoa da: aginduren bat bete edo negozioren batean parte hartzeko, norbaitek emandako ahalorde edota ahal mena duen pertsona. Adiera horren ariora, komisario dira, nola jaraunspena banatzeko agindua dutenak, hala testamentugileak azaldutako azken nahiaren beste alde batzuk betetzeko zeregina dutenak. Aiurri bertsuan, kontutan har tzen badugu albazeari banaketa egitea agin dakiokeela, eta
albazea hori testa mentuaren betearazle gisa definitzen badugu, banaketa egiteko agindua duena ere albazea dela uler daiteke. Ikus daitekeenez, formulazio biotan silogismoa zeharo zuzena da, baina bataren eta bestearen aurreoinarriak desberdinak di ra. Aurreneko kasuan, hauxe da aurreoinarria: testamentuaren betearazle oro komisario dira; bigarrenean, aldiz, aurreoinarriak honakoa dio: testamentua ren betearazle guztiak albazeak dira. Hariari segiz, terminologiaren aldetik bi aurreoinarriok baliozkoak badira ere, hurrengo 単abardurak egin behar dira: hasteko, 1057.1. art.ak banaketa egiteko ahalmen hutsa jaso duen pertsona bakarrik aipatzen du, hau da, arti kulu horretan ez da beste zereginik agertzen; horrez landa, eginkizun horrek badu berezitasunik eta berezko eraentza aplikatzea dakar (hain zuzen ere, ja raunspena banatu behar duen pertsona ezin da jaraunslekideetako bat izan; al bazea kargua, ostera, jaraunslekideetarik edozeini eratxiki ahal zaio); azken buruan, testamentuaren betearazle hori beste batzuekin batera ager daiteke, alegia, albazea deituko ditugun horiekin, hain zuzen ere. Horren guztiaren ondorioz, kontularibanatzaile eta komisario adierazmoldeak banaketa egiteko agindu hutsa dutenentzat utzi behar dira (kontularibanatzaile terminoa oso zehatza delako eta komisario hitza, ostera, 1057.3. artikuluan aipatzen dela ko). Albazea esamoldea, haatik, beste testamentu betearazpen batzuk gauzatu behar dituztenentzat da, nahiz eta betearazpen horien artean banaketa izan. Dena dela, testamentugileak emandako izena edozein izanda ere, bana keta egiteko agindua duen pertsonak Zuzenbide pribatuko kargua edo ogibi dea du, eta kargu horri 1057. art. aplikatu behar zaio; halaber, pertsona hori testamentuaren betearazlea den heinean (horretan ez dago desadostasunik), albazeagoaren inguruko arauak aplikatu behar zaizkio pertsona horri, baldin eta arauok ez badira manu horren kontrakoak. Aurrekoari helduta, komisario edo kontularibanatzaile karguak hurrengo ezaugarriak ditu:
1. Borondatzeko kargua da eta kargu hori onartu zein karguari uko egi teari dagokionean, albazeagoari buruz 898.etik 900.era arteko artikuluetan ezarritakoa aplikatzen da. 2. Bereberezko kargua da eta, horren ondorioz, ezin daiteke kargu hori eskuordetu; bada, karguaren euskarriak kontularibanatzaileak testamentugi leari ematen dizkion konfiantza eta segurtasuna dira, hots, pertsona horren ezaugarri pertsonalek, moraltasunak zein prestutasun ezagunak testamentu gileari ematen dioten konfiantza (ENZNk 1943ko uztailaren 15ean emandako ebazpena). Hala ere, testamentugileak notarioari edo beste pertsona batzuei agin diezaieke lan teknikoak egiteko, pertsona horien jakintza teknikoak be harrezkoak direnean (ikus, besteak beste, ENZNk 1906ko martxoaren 25ean, 1914ko ekainaren 30ean, 1929ko uztailaren 2an eta urriaren 18an, 1930eko martxoaren 17an eta 1943ko uztailaren 15ean emandako ebazpenak). Bestal de, kontularibanatzailearen kargua berez eskuordeezina izan arren, pertsona horrek zenbait zeregin eskuorde ditzake, baldin eta, horretarako, testamentu gilearen berariazko baimena badu (KZren 909. art. analogiaz). 3. Aldi baterako kargua da, bestela jaraunsleak betiko geratuko bailirate ke kontularibanatzailearen jarduketei lotuta, hau da, jaraunspenaren indibiso egoera luzatu edo betikotu egingo bailitzateke (ikus ENZNk 1903ko azaroa ren 13an emandako ebazpena; PUIG BRUTAU). Horregatik, KZren 904.etik 906.era bitarteko art.ak aplikatu behar dira (Katalunian, KatZZKren 240.3. eta KatOKren 319. art.ak; Nafarroan, NFBren 297. legea, 343. legearen igor penaren zioz). Artikulu horiek albazeagoa jorratzean, agindua betetzeko epe ak ezartzen dituzte (ikus 1908ko otsailaren 5eko, 1929ko otsailaren 22ko eta apirilaren 2ko, 1974ko azaroaren 23ko eta 1977ko otsailaren 16ko epaiak). 4. Besterik agindu ezean, komisario edo kontularibanatzaile kargua do hainekoa da. Zernahi den ere, testamentugileak komisarioari
ordaintzea agin dezake eta, beti ere, pertsona horrek banaketa lanengatik dagokiona kobratze ko eskubidea du (ikus KZren 908. art.; 1901eko otsailaren 22ko eta 1905eko otsailaren 24ko epaiak). Beste hitz batzuez esanda, komisario edo kontulari banatzaileak banaketa eta zatiketa hutsez gain eginiko beste lan teknikoak kobratzeko eskubidea du, baldin eta peritu lan horiek oinarri gisa behar badira banaketa egiteko (PUIG BRUTAU; 1940ko otsailaren 8ko epaia). Katalunia eta Nafarroako Zuzenbideen arabera, ordea, kontularibanatzailearen lanak (baita albazearena ere) ordaindu egin behar dira (ikus KatOKren 314. art. eta NFBren 298. legea). 5. Kargua pertsona bakarrekoa edo kolektiboa izan daiteke. Egineginean ere, testamentugileak kontularibanatzaile bat edo gehiago izenda dezake. Bat baino gehiago izendatuz gero, KZren 894.etik 897.era arteko art.etan albaze entzat ezarritakoa aplikatu behar da analogiaz. B) Izendapena KZren 1057.1. artikuluak dioenez, banaketa egiteko ahalmen hutsa «inter vivos edo mortis causa egintzaren bitartez» agin daiteke. Beste modu batera esateko, izendapena testamentuan (mortis causa egintza) nahiz testamentutik kanpo (inter vivos egintza) egin daiteke. Azken kasu horretan, agiria ez da zertan publikoa izan, nahikoa baita izendapena argiro agertzea. Kontularibanatzailearen izendapena testamentua egin aurretik edo oste an gauza daitekeen arren, eskuarki, testamentuan bertan egiten da. Edozein modutara ere, nahitaezkoa da testamentua egotea, 1057. art.ak «testamentu gile»a aipatzen duelako, kontularia izendatu behar duen pertsonaz aritzean. Azkenez, kontularibanatzailearen izendapena testamentuan bertan edo horretatik at eginda ere, izendapen hori ezeztakorra da orokorrean, «testa mentugilea hildakoan» gauza dadin ezarri baita (1057.1. art.).
C) Betekizunak 1057.1. art.aren arabera, ÂŤjaraunslekide ez den edonorÂť izenda daiteke kontularibanatzaile. Edonondik begira dakiola ere, manu horrek ez du gaita sunari buruzko erregelarik ezartzen, debekua baizik. Kontularibanatzailea izateko gaitasunari dagokionean, aldiz, KZren 893. art. aplikatu behar da. Horrenbestez, ezin daiteke kontularibanatzailea izan bere burua behartzeko gaitasunik ez duen pertsona; hari berberari eutsiz, adingabekoa ezin daiteke izendatu kontularibanatzaile gisa, beraren gurasoen nahiz tutorearen baime na izan arren. Jaraunslekidea kontularibanatzaile ezin izan daitekeela dioen debeku ho rren zergatia ondokoa da: banaketak elkarren aurkako interesak sor ditzake jaraunslekidearen eta kontularibanatzailearen artean. Arrazoi hori dela eta, beste erakunde batzuei ere zabaldu zaie debekua. Horretara, alarguna (ikus 1892ko otsailaren 8ko eta 1898ko ekainaren 13ko epaiak) eta zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileak ezin daitezke kontularibanatzaile izan, jaraunsle kideek bezala, horiek ere partaidetza dutelako jaraunspeneko erkidegoan (le gatuhartzaile horiei debekua ezartzearen aurka, ENZNk 1956ko ekainaren 30ean emandako ebazpena azaldu da, debekuzko arauak modu hertsian inter pretatu behar direla baieztatuz). Halaber, NFBren 341. legeak eta KatOKren 56.2. art.ak beren beregi ezarri dute zati alikuotaren gaineko legatuhartzaile ak ezin daitezkeela kontularibanatzaile izan (azken manu horrek beste kasu bat gehitu dio KatZZKren 240.4. art.koari eta, horren arabera, jaraunsle guz tien aurrekoa den legatuhartzaile partziarioa, edota jaraunspenean interesik duten guztiek agiri publikoan onartu dutena kontularibanatzaile izan daite ke). Gauza zehatz batean izendatutako jaraunsleari, ordea, ez zaio debekua aplikatu behar (KZren 768. art.). Edozein kasutan ere, jaraunsleak jaraunspena arbuiatuz gero, ez dago de bekurik, kasu horretan ez dagoelako interes aurkakotasunik (ikus 1962ko ma
iatzaren 19ko eta 1962ko ekainaren 18ko epaiak). Azkenik, 1944ko ekainaren 2ko NotarioAraudiaren 139. art.ak (era ber tsuan, ikus 1954ko maiatzaren 24ko epaia) ezarri du testamentua eskuesten duen notarioa kontularibanatzaile izan daitekeela eta, horrekin, buru eman dio harako eztabaidari. D) Ahalmenak Komisario edo kontularibanatzaileak ÂŤbanaketa egiteko ahalmen hutsaÂť du, baina, zentzuzkoa denez, ahalmen horren barne sartzen dira indibiso ego erari amaiera emateko gauzatu behar diren banaketa eragiketa guztiak (salbu eta testamentugileak baten bat kendu dionean). Ondokoak dira kontulariba natzailearen zereginak: a) Jaraunspeneko aktibo eta pasiboa zehaztea (inben tarioa); b) aktibo eta pasiboa baloratzea (balorazioa); c) aktiboari pasiboa kentzea eta, horri, kolazionatu beharrekoaren balioa gehitzea (likidazioa); d) partaide bakoitzari dagokion jaraunspeneko hartzekoa zehaztea (hartzekoak finkatzea); e) ondasun erloak eratzea (zatiketa); eta f) partaide bakoitzari erlo bat eratxikitzea, horren hartzekoaren ordainean (adjudikazioa). Horiez landara, komisarioak beste ahalmen batzuk ditu banaketa egiteko, bai ahalmenok banaketaren aurretikoak direlako, bai izaera instrumentala du telako, eta bai banaketa zabalaren barne sartzen direla ulertzen delako ere.
a) Irabazpidezko sozietatea likidatzea, alargunarekin batera Arras ongi sustraituriko jurisprudentziaren ildoari ekinez, kontularibana tzaileak irabazpidezko sozietatea alargunarekin batera likidatzeko ahalmena du (baita ezkontzazko beste edozein erkidego
likidatzeko ere). 1928ko apirilaren 18ko, 1934ko urtarrilaren 10eko eta 1943ko apirilaren 17ko epaiak; ENZNk 1903ko martxoaren 14an, 1906ko otsailaren 26an eta apirilaren 30ean, 1907ko irai laren 11n, 1908ko urtarrilaren 29an, 1912ko urtarrilaren 31n, 1914ko martxoaren 7an eta abuztuaren 22an eta 1923ko martxoaren 6an emandako ebazpenak, besteak beste.
Kontzeptuen mamia kontutan izanik, kontularibanatzaileak kausatzailea ren jaraunspena banatzeko ahalmena du, baina ez horren ezkontzazko erkide goa likidatzeko. Likidazio hori nahitaez egin behar da jaraunspena banatu aurretik, baina kausatzailearen jaraunsleek egin behar dute, alargunarekin ba tera (horrela adierazi dute autorerik gehienek). Dena den, erraztasun arrazoi praktikoak direla bide, eta kontutan izanda testamentugileak kontularibana tzailea izendatu zuenean jaraunsleek jaraunspenaren banaketan eskurik ez hartzeko izendatu zuela, jurisprudentziak ulertu izan du kontularibanatzaile ak ezkontzazko erkidegoa likidatzeko ahalmena ere baduela. Egia da irtenbi de hori teknikaren aldetik ez dela guztiz zuzena, baina doktrinak aintzatetsi duen moduan, konponbide osoro praktikoa da. Amaitzeko, Nafarroan, 340. legeak konpondu ditu eragozpen teoriko ho riek, hauxe ezarrita: kausatzaileak besterik xedatu ezean, kontularibanatzai leak ahalmena du hala behar denean, ezkontzazko sozietatea alargunarekin batera likidatzeko. b) Testamentua interpretatu eta integratzea Testamentugileak ezer esan ez arren —eta are gehiago agindu zehatza eman duenean— kontularibanatzaileak testamentua interpretatzeko ahalme na du; kausatzaileak testamentuan adierazitako nahia bete behar da eta, ondo
renez, nahitaez interpretatu behar da nahi hori. ENZNk 1945eko apirilaren 28an, 1955eko abenduaren 17an, 1965eko abenduaren 14an, 1982ko abenduaren 27an eta 1984ko abenduaren 1ean emandako ebazpenak; horrez gain, 1957ko abenduaren 14ko, 1970eko martxoaren 31ko eta 1985eko apirilaren 18ko epai ak, besteak beste. Bestalde, jurisprudentziak ohartarazi duen moduan, kontularibanatzaile ak egindako testamentuaren interpretazioak lehentasuna du erregistro ondo reetarako, interpretazio hori aurkaratzen duen uziak ez badu aurrera egiten auzitegietan. Nolanahi ere, baieztapen horrek badu mugarik: kontularibana tzailearen interpretazioa erregistratzaileak egindakoarekin bat etorri ez arren, lege nahiz testamentuan ezarritakoaren araberakoa izan behar da. Bestela, —hau da, interpretazioa bat ez datorrenean lege eta testamentuarekin—, erre gistratzaileak ezezkoa eman diezaioke inskripzioari; horrela, Zuzendaritza Nagusiak erregistratzailearen erabakia baieztatzen badu, banaketa ez da ins kribatzen, nahiz eta inskribaezina dela dioen epairik izan ez. A sensu contra rio, inskripzioaren aldeko epaia behar da, erregistratzaileak inskripzio horri ezezkoa eman eta Zuzendaritza Nagusiak erregistratzailearen erabakia baiez tatu duenean (ALBALADEJO, VALLET, LACRUZ eta SANCHO). Komisarioak testamentu nahiaren akatsak nahiz bestelako urratzeak ongi edo zuzen ditzake. Arean bere, komisarioak testamentugilearen nahia errespe tatu behar du, baina ez itsuitsuan edo modu automatikoan, ezpada legean xe daturikoa beteta. Ulerbidez, ondasunak banatzean, testamentugileak bere lege pertsonalaren araberako kuotak gainditu dituenean, komisarioak ez du zertan errespetatu banaketa hori (1952ko otsailaren 11ko epaia; gisa berean, ikus 1890eko urriaren 18an eta 1968ko otsailaren 24an emandako epaiak). Testamentuaren integrazioak, ostera, zalantza handiagoak
sortzen ditu: kontularibanatzaileak integra ote dezake testamentua, horren hutsuneak be teta? Esanak esan, kontularibanatzaileak ezin du ondokoa egin: testamentu klausulak deusezak direla adierazi; preterizioa egin dela ohartarazi; jarauns kabetzea ondo ala txarto egin den esan; edota baldintzaren bat ezzilegia dela baieztatu. Ahalmen horiek guztiak auzitegiei dagozkie (ENZNk 1951ko aben duaren 18an eta 1984ko abenduaren 1ean emandako ebazpenak; LACRUZ eta SANCHO). Ildo beretik, badirudi kontularibanatzaileak ezin ditzakeela testa mentuaren hutsuneak sorturiko arazoak konpondu. Hori eginez gero, KZren 670. art.an xedaturikoa urra dezake kontularibanatzaileak. c) Legatuak ematea Testamentugileak legatuak emateko ahalmena beren beregi eratxiki die zaioke kontularibanatzaileari; horrez gain, uler daiteke kontularibanatzaile aren ahalmen hori esan gabe doala testamentuan ÂŤgorengo ahalmenak ematen zaizkioneanÂť pertsona horri (ikus ENZNk 1982ko otsailaren 27an emandako ebazpena). Edonondik begira dakiola ere, komisarioak legatuak eman ditzake. Horixe ondorioztatzen da HAren 81. art.tik, batik bat, art. horren c) eta d) le tretatik. Letra horien arabera, albazeak legatuak emateko ahalmen berezia izan behar du, ondasun higiezina legatuhartzailearentzat inskribatu nahi ba du; kontularibanatzaileak, ordea, ez du ahalmen berezirik behar, legatuak emateko. d) Seniparteak eta erreserbak baloratu eta betetzea, dohaintzak kolazionatzea eta legatuak urritzea Begien bistan da kontularibanatzaileak ezin diezaiokeela kalterik eragin derrigorrezko jaraunsleen seniparteari, baina
horrek ez du esan nahi senipar tearen zenbatekoa finkatu eta betetzeko ahalmena ez duenik. Horrez gainera, kontularibanatzaile horrek ez du zertan a priori frogatu berak egindako ba naketak ez diela kalterik egiten senipartedunei; aitzitik, banaketa hori hasie rahasieratik bete behar da, nahiz eta gerogarrenean kaltea jaso dutenek haren kontrako aurkarapena auzitegietan aurkeztu (ikus ENZNk 1898ko urtarrilaren 22an eta 1922ko azaroaren 16an emandako ebazpenak). Halaber, erreserbatu beharreko ondasunak zehaztu ditzake kontulariba natzaileak eta, horretarako, ez da beharrezkoa erreserbahartzaileak hildakoa ren jaraunsle gisa agertzea; erreserbahartzaileen partehartzea beharrezkoa izango balitz, banaketa ez litzateke alde bakarreko egintza izango. Guztiare kin ere, erreserbahartzaileek kontularibanatzailearen egintzak aurkara ditza kete, baldin eta egintzok bat ez badatoz testamentugilearen nahiarekin edota haien eskubideen kontra gauzatu badira (ikus ENZNk 1969ko apirilaren 14an emandako ebazpena). Azken buruan, komisarioak ahalmena du dohaintzak kolazionatu behar diren ala ez zehazteko (ENZNk 1927ko martxoaren 9an emandako ebazpena eta 1949ko martxoaren 30eko epaia) eta legatuak urritzeko, horien balioak as katasunez xeda daitekeen zatia gainditzen duenean (ENZNk 1927ko martxoa ren 9an eta 1969ko apirilaren 14an emandako ebazpenak). e) Ondasunak jaraunsle bati adjudikatzea eta horren diferentzia diruz ordaintzeko betebeharra KZren 1061. art.an, erloen homogenotasun printzipioa ezarri da, eta prin tzipio hori komisarioari aplika dakiokeen ala ez erabakitzea arazotsu gertatu da. Batzuek ezetz diote. Horien aburuz, komisarioak egindako banaketa testa mentugileak gauzatutakoarekin pareka daiteke (besteak beste,
ikus 1942ko ur tarrilaren 7an, 1952ko urriaren 20an, 1963ko apirilaren 25ean, 1976ko aben duaren 23an eta 1987ko otsailaren 18an emandako epaiak; esangura berean, ENZNk 1943ko uztailaren 15ean eta 1962ko apirilaren 6an emandako ebaz penak); beraz, testamentugileak printzipio hori hautsi ahal badu, komisarioak ere gauza bera egin dezake. Parekatze hori, alabaina, eztabaidagarria da oso eta, horrez gain, parekatzearen bidez, kausatzaileari dagozkion xedatze ahal men berberak eratxiki lekizkioke kontularibanatzaileari, eta hori onartezi na da. Hortaz, 1061. artikuluan azaldutakoa aplika dakioke komisarioari (ikus ENZNk 1903ko urtarrilaren 10ean, 1912ko uztailaren 22an eta azaroaren 6an, 1919ko urtarrilaren 10ean, 1925eko uztailaren 23an, 1949ko abenduaren 22an eta 1964ko abenduaren 2an emandako ebazpenak). Edozelan ere, kontularibanatzailea betibeti ez dago erloen homogenota sun printzipioari lotuta. Gerta daiteke, berbarako, testamentugileak betebehar horretatik kanpo uztea kontularibanatzailea, edo hark agindu bereziak ema tea, ondasun bat edo batzuk jaraunslekide jakin bati edota gehiagori adjudika dakion eta gainerakoen kuota jaraunspeneko diruz osa dadin (ikus ENZNk 1925eko uztailaren 23an emandako ebazpena). Gisa berean, gauzaren bat zatiezina denean edo, zatitzearen ondorioz, gauza horrek balio asko galtzen duenean, komisarioak jaraunslekideetako bati adjudika diezaioke gauza hori, gaindikina diruz ordaintzekotan (Kode Zibila ren 1062.1. art.; ikus 1895eko uztailaren 4ko epaia). Hala ere, kasu horretan, jaraunsleetarik edozeinek eska dezake gauza hori jendaurreko enkantean sal dadin, lizitatzaile arrotzekin eta guzti (KZren 1062.2. artikulua; ikus ENZNk 1964ko abenduaren 2an emandako ebazpena). Ondorenez, jaraunslekideek ez dute zertan banaketa hori bete. Amaitzeko, senipartea ordaintzearen inguruko bi kasu hauetan, komisa rioak ez du zertan bete erloen berdintasun kualitatiboari buruzko printzipioa:
a´) KZren 841. artikuluaren arabera, testamentugileak berariazko baime na eman dionean jaraunspeneko ondasun guztiak zein batzuk semealaba edo ondorengoren bati adjudikatu ahal izateko, gainerako senipartedunen jarauns peneko portzioa eskudiruz ordainduta. Nolanahi ere, gainerako senipartedu nen jaraunspeneko kuota eskudiruz ordaindu behar duen edozein semealaba nahiz ondorengok eska dezake kuota hori jaraunspeneko ondasunekin ordain dadin; halakoetan, 1058.etik 1063.erako art.etan adierazitakoa bete behar da (KZren 842. art.). Gainerakoan, lan honen §48an aipatutakora egiten dugu igorpena. b´) KZren 1056.2. artikuluaren ariora, testamentugileak familiaren intere serako indibiso iraunarazi nahi duenean nekazaritza nahiz industriako ustia tegi bat edota fabrika bat, eta ustiategi edo fabrika hori semealaba nahiz ondorengo bati adjudikatzen dionean, gainerako semealabei euren senipartea eskudiruz ordaintzeko agindua emanez. Orokorrean, banaketa hori testamen tugileak egindakoa da (horregatik sartzen da 1056. art.an); banaketa horretan, komisarioari horren betearazpena baino ez dagokio, hau da, komisarioaren jarduketa esparrua arras mugatua da (ustiategia balora dezake, hala behar de nean; ordainketa eskudiruz jaso behar duten semealaba nahiz ondorengoei senipartez dagozkien kuotak finka ditzake, testamentugileak ez duenean hala korik egin eta abar). Edonola ere, gerta daiteke testamentugileak ustiategiaren adjudikazioduna nor izan behar den zehaztea, baina kontularibanatzaileak erabaki behar izatea adjudikazioa ala banaketa arrunta egingo den; gerta dai teke, orobat, testamentugileak finkatzea adjudikaziodunak bete behar dituen baldintzak eta komisarioak erabaki behar izatea semealaba edo ondorengoe tatik zeinek bete behar dituen baldintzok. Ez dago hain argi, aldiz, kontulari banatzaileak ustiategiaren adjudikazioduna zein izango den —eta, beraz, senipartea jaraunspenaren kanpoko eskudiruz jasoko dutenak nortzuk izango diren— askatasun osoz erabaki ote
dezakeen. f) Jaraunspeneko zorrak ordaintzeko edo horien ordainean emateko ondasunak adjudikatzea Jaraunspeneko zorrak daudenean eta zor horiek ez direnean ordaindu ba naketa egin aurretik, komisarioak adjudika ote ditzake ondasunak, zorrok or daintzeko edo horien ordainean emateko? Galdera horri erantzuna emateko, beste hau erabaki behar da aurretiaz: egintza horiek banaketa egintza hutsak ala, aitzitik, xedatze egintzak ote dira? Horren harira, ondokoa azaldu dute autore gehienek eta jurisprudentziak berak: a´) Zorren ordainean ematen den adjudikazioa xedatze egintza da eta kontularibanatzaileak ezin du halakorik egin. Bada, adjudikazio hori xedatze egintza da, bai arrotzari egiten zaionean (ikus 1946ko ekainaren 25eko epaia, eta ENZNk 1919ko urtarrilaren 10ean, 1933ko irailaren 20an eta 1938ko aza roaren 9an emandako ebazpenak), bai eta jaraunslekideari egiten zaionean ere; berebat, xedatze egintza da, nola zorra azkentzen duen adjudikazioa de nean (ordainean ematea), hala adjudikazio horren bitartez, adjudikaziodunak zor bat edo gehiago azkentzeko betebeharra bereganatzen duenean (berega naturiko zorraren ordainean adjudikatzea). Ildo horretatik, ordainean emandako adjudikazioa arrotzari egiten zaione an, ez dago inolako arazorik; halako kasuetan, adjudikazioa zorra ordaintzea ren parekoa da, eta hori komisarioaren banaketa ahalmenetatik kanpo dago, besterentze egintza baita. Egintza horren helburua ez da jaraunsle aniztasu nak sorturiko indibiso egoera amaiaraztea; haatik, adjudikazio horrek ondore eskualdatzaileak ditu, aktiboaren zati bat testamentugilearen edo legearen be rariazko baimenik gabe ateratzen baita ondare erkidetik kanpo (ikus ENZNk 1919ko urtarrilaren 10ean emandako ebazpena).
Horrenbestez, kostu bidezko besterentzea egiten da prezio egoki eta orekatuaren truk; besterentze hori bu rutzeko, jaraunspenean interesa duten pertsona guztien adostasuna behar da (ikus ENZNk 1933ko irailaren 20an emandako ebazpena). Arazoaren irtenbidea ez da hain argia, ordea, zorren ordainean emandako adjudikazioa kausatzailearen jaraunslehartzekodun batentzat egiten denean. ENZNk 1912ko azaroaren 6an emandako ebazpenaren arabera, adjudikazio hori banaketa egintza da. Doktrinaren aburuz, ostera —eta gure ustez, zuzen dabil doktrina—, horrelako adjudikazioetan, hartzekodunjaraunsleak hartze kodun gisa dihardu eta, ondorenez, jaraunsle hori arrotzarekin parekatu behar da; horrela, adjudikazioa ordainketa egintza da, ez banaketa egintza (ROCA SASTRE). b´) Jaraunspeneko zorrak ordaintzeko egiten denean adjudikazioa, adju dikaziodunak ondasunaren jabetza eskuratzen du, ondasun hori saldu eta, ja sotako diruarekin, zor bat edo gehiago ordaintzeko aginduarekin. Adjudikazio hori jaraunslekideetarik bati egiten zaionean, banaketa egintza da eta, ondore nez, kontularibanatzaileari dagokio (ikus ENZNk 1910eko uztailaren 23an, 1913ko apirilaren 29an eta 1976ko irailaren 1ean emandako ebazpenak); ad judikazioduna arrotza denean, ordea, adjudikazioa besterentze egintza da eta kontularibanatzaileak ezin dezake halakorik egin (ENZNk 1898ko azaroaren 24an eta 1954ko martxoaren 30ean emandako ebazpenak). Jakina dugunez, adjudikazioa zor jakin batzuk ordaintzeko komisio edota aginduarekin egiten denean, ez da aldatzen zorraren titulartasun pasiboa, hau da, kasuan kasuko zordunaren erantzukizuna; izan ere, adjudikaziodunaren eginkizun, zeregin edo agindu bakarra hauxe da: berari adjudikatutako onda sunak diru bihurtzea eta diru horrekin zorrak ordaintzea. Beste berba batzuez esanik, adjudikaziodunaren eginkizuna zorrak ordaintzea baino ez da; edoze lan ere, kanpora begira, berari adjudikaturiko ondasunen jabe moduan ager
tu (ROCA SASTRE). Aitzitik, adjudikazioduna arrotza denean, kausatzaileak utzitako ondarera zuzenean deitu direnen ahalmen esparrutik ateratzen dira ondasunak; beraz, besterentzea egiten da eta, besterentze hori baliozkoa izan dadin, nahitaezkoa da jaraunspenean interesa duten guztiek horretarako ados tasuna ematea (ENZNk 1954ko martxoaren 30ean emandako ebazpena).
313. Komisarioak edo kontularibanatzaileak egindako banaketaren eraentza A) Jaraunslekide, hartzekodun eta legatuhartzaileen zitazioa, adingabekorik edo ezgaiturik badago KZren 1057. art.aren 3. lerroaldeak dioenez, jaraunslekideetako bat adin gabekoa denean edo tutoretzapean dagoenean, komisarioak jaraunspeneko ondasunen inbentarioa egin behar du, jaraunslekide, hartzekodun eta legatu hartzaileei zitazioa eginda. Manu horren aurrekaria 1851ko Kode Zibilaren Proiektuko 901. artikulua da; artikulu horren harira, inbentarioa egiteko betebeharra sortzen zen adin gabeko eta ezgaituen lege ordezkariek inbentario onuraren arabera onartu be har zutelako jaraunspena (Isabeldar Proiektuaren 244 eta 824. art.ak). Dena den, egungo egunean, KZren 1057.3. art., 166.2, 272.1 eta 992.2. artikuluei lotu behar zaie. Manu horietako lehenengoari helduta, delazioa egin zenetik, gurasoek epailearen baimena behar dute jaraunspena arbuiatzeko (gurasoek ez badute deusik egiten, semealabek eurek, edozein senidek edo Fiskaltzak eska deza kete epailearen eskuhartzea, KZren 158.3 eta 167. art.en arabera; berebat, edozein interesatuk eska dezake eskuhartze hori, KZren
1005. art.ak jarauns penari dagokionez ezarri duen moduan). Epaileak ez badu arbuiatzeko baime nik ematen, ulertzen da jaraunspena modu automatikoan onartu dela; beraz, kasu horretan, epaileak semealabaren ordezkari gisa dihardu, ius delationisa egikarituz. ÂŤJaraunspena inbentario onuraren arabera onartu dela ulertzen da betiÂť (166.2. art. in fine); agidanez, manuak baitaratzen ditu, nola gurasoek egindako onarpena, hala epaileak gurasoei arbuiatzeko baimena ukatzearen ondoriozkoa. Esanak esan, 272.1 eta 992.2. artikuluen harira, tutoreak inben tario onura ez erabiltzeko baimena eska dezake; hortaz, a fortiori ondoriozta daiteke, gurasoek ere gauza bera eska dezaketela beren ahalgopeko semeala bei utzitako jaraunspenei dagokienez. Labur zurrean, adingabeko edo ezgaitu ei utzitako jaraunspena ez da zertan inbentario onuraren arabera onartu beti, baina, edozein kasutan ere, inbentarioa egin behar da, jaraunslekide, hartze kodun eta legatuhartzaileei zitazioa eginez. Hariari segiz, nahiz eta manua adingabeko edo tutoretzapeko jaraunsleki deei buruzkoa izan, ulertu behar da zitazioa beharrezkoa dela jaraunspeneko erkidegoko partaideren bat adingabeko edo ezgaitua denetan. Ulerbidez, adin gabeko edo ezgaitua zati alikuotaren gaineko legatuhartzailea denean, zita zioa berdinberdin egin behar da (ENZNk 1952ko martxoaren 25ean eman dako ebazpena), banaketak legatuhartzaile hori ere ukitzen duelako. Aitzitik, adingabeko edo ezgaitua gauza zehatz batean izendatutako jaraunsle boron datezkoa izanez gero, horri ez zaio zitaziorik egin behar, jaraunsle hori ez baita jaraunspeneko erkidegoaren partaide. Beste alde batetik, 1057.3. art.ak ez ditu bereizten adingabeko emantzipa tu eta emantzipatugabeak; hala ere, adingabekoa emantzipatua denean, ez di rudi jaraunslekide, hartzekodun eta legatuhartzaileei zitaziorik egin behar zaienik, adingabeko horrek bere kabuz onar
dezakeelako banaketa (ENZNk 1911ko urtarrilaren 30ean emandako ebazpena eta AGk 1957ko uztailaren 4ko epaia; ALBALADEJO eta DĂ?AZ ALABART; kontrara, 1984ko maiatza ren 16ko epaia). Ildo beretik, eta emantzipatuen inguruan azaldutako arrazoi beragatik, kuradoretzapeko adingabekoek adin nagusitasunaren onura dutenean, horiei ezin dakieke 1057.3. artikulua aplikatu. Haatik, kuradoretzapekoak ezgaituak edo zarrastelak direnean eta ezgaitasun epaiak ez dioenean ezer gai honi bu ruz, inbentarioa eta zitazioa egin behar dira, kuradoretzapekoak ezin baitu banaketarik onartu kuradorearen eskuhartzerik gabe (KZren 290. artikulua, 271.4. art.ari lotuta; ALBALADEJO eta DĂ?AZ ALABART). Absentzi adie razpena bere gain duenari gagozkiola, gauza bera esan daiteke, KZren 1052. art. oinarritzat hartuta: 191. art.ak absentea ez dela jaraunslekidea badio ere, inbentarioa egin behar da, absentearen lege ordezkariari zitazioa eginda. Gai nera, halaxe agintzen du NFBren 342. legeak. Bestalde, zitazioa jaraunslekide, hartzekodun eta legatuhartzaileei egin behar zaie, hots, ez bakarrik jaraunspeneko erkidegoaren partaideei (hori go rabehera, ENZNk 1952ko martxoaren 25ean emandako ebazpenak dioenez, ez zaie zertan zitaziorik egin gauza espezifiko eta zehatzen gaineko legatu hartzaileei). Adingabeko, ezgaitu eta absenteen ordez, euren lege ordezkariei egin behar zaie zitazioa; zernahi gisaz, ordezkari horien eta adingabeko, ez gaitu edota absenteen arteko interes gatazkarik izanez gero, epaileak izendatu dien defendatzaileari egingo zaio zitazioa. Formaren aldetik, zitazioa edozein forma erabilita egin daiteke, baina zi tazio horren helburu, leku eta data azaldu behar dira (ikus 1955eko azaroaren 26an, 1967ko apirilaren 11n eta 1984ko maiatzaren 16an emandako epaiak). Are gehiago, banaketa Jabetza Erregistroan inskribatu ahal izateko ere, nahi koa da kontularibanatzaileak zitazioa egin duela adieraztea eta adierazpen hori araudiak agindu bezala kautotzea, baldin eta horretarako ahalmena due nak hutsaltzen ez badu adierazpen hori (ENZNk 1917ko
apirilaren 30ean eta 1923ko martxoaren 6an emandako ebazpenak; 1909ko abuztuaren 18ko nahiz abenduaren 21eko eta 1912ko uztailaren 22ko ebazpenen arioan, ordea, ins kripzio hori egiteko, sinesgarriro azaldu behar zen zitazioa egin zela). 1976ko abenduaren 23ko eta 1988ko abenduaren 17ko epaien ildotik, zi taziorik ez egiteak edo zitazio hori akastuna izateak, banaketaren deuseztasun erlatiboa edo deuseztakortasuna dakarte, baina ez haren errotikako deusezta suna. Deuseztasun erlatibo edo deuseztakortasun hori jaraunslekide, hartze kodun eta legatuhartzaileek bakarrik eska dezakete, beraien mesedetan era tu baita zitazioaren bermea. Edozein modutan ere, zitaziorik ez egiteak —edo oker egiteak— ez dakar gaitasunaren akatsik, baizik eta aginduzko —eta di rudienez, oinarrizko— betekizun formala ez betetzea (ezegite edo oker egite horrek adingabeko eta ezgaituekin du zerikusia, baina gainerako interesatu gaituak ere ukitzen ditu). Horregatik, FÉLIX HERNÁNDEZ GILen iritziaren eta 1973ko urriaren 15eko epaiaren aldekoak gara. Epai horri helduz, 1057.3. artikulua ez betetzeak banaketaren deuseztasuna dakar; deuseztasun hori eska dezakete, dela jaraunspenean interesik duen edonork, dela epaileak bere arioz. Azken buruan, ohartarazi behar da testamentugileak ezin dezakeela leka tu 1057.3. art.an ezarritako betebeharra (hots, inbentarioa egitea), manu hori aginduzkoa baita (NFBren 342. legeak, ordea, kausatzaileari ahalbideratu dio lekapen hori egitea). Gisa berean, esan beharra dago 1057.3. art.aren arabera kontularibanatzaileak egindako banaketak ez duela behar epailearen onarpe nik, KZn ezarritakoak indarrik gabe utzi baitu JZLren 1049. art. (1057.3. art. bera eta 1060. art., 1981eko eraldaketaz geroztik; ENZNk 1895eko azaroaren 12an, 1898ko urtarrilaren 21ean eta 1909ko abuztuaren 2an emandako ebaz penak). B) Epea
Aurrerago azaldu dugun moduan, kontularibanatzailearen kargua aldi baterakoa da eta, analogiaz, KZren 904.etik 906.era arteko art.en erregelak aplika dakizkioke kargu horri, hau da, albazeagoa jorratzean, agindua bete tzeko epeak zehazten dituzten erregelak (ikus 1908ko otsailaren 5ean, 1929ko otsailaren 22an eta apirilaren 2an, 1974ko azaroaren 23an eta 1977ko otsaila ren 16an emandako epaiak). Hortaz, testamentugileak kontularibanatzaileari epe zehatza ezar diezaioke banaketa egin dezan eta, halakorik xedatu ezean, jaraunspena onartu eta hurrengo urtebetean egin behar du banaketa kontulari banatzaileak (904. art.). 1974ko azaroaren 23ko epaiaren arabera, berriz, testamentugilea hil edo testamentuaren zein horren xedapenen baten balioz kotasun nahiz deuseztasunari buruzko auziak bukatu eta hurrengo urtebetean egin behar da banaketa. Zernahi den ere, testamentugileak banaketa egiteko epea luza dezake, luzapenak noiz arte iraun behar duen beren beregi ezarrita; luzapenaren epea zehaztu ezean, ulertu behar da urtebete gehiago luzatzen dela epe hori (905.1. art.). Ildo bertsutik, epaileak kasuan kasuko inguruaba rrak aztertu eta bidezko deritzon beste luza dezake epe hori (905.2. artikulua). Jaraunsle eta legatuhartzaileek, berebat, aho batez erabaki dezakete komisa rioari emandako epea behar beste luzatzea; aho batekotasunik lortu ezean, al diz, gehiengoz erabaki dezakete epe hori urtebete luzatzea (906. art.). Katalunian, KatOKren 319.3. art.ak —eta KatZZKren 240.3. art.ak— honakoa ezarri du: kausatzaileak ezer xedatu ezean, kontularibanatzaileak urtebeteko epea du, banaketa egiteko eskatzen zaionetik zenbatuta; horretara ko, dena den, amaituta izan behar dira testamentu zein kodiziloaren baliozko tasun nahiz deuseztasunari buruzko auzi guztiak. Nafarroan, NFBren 343. legeak 297.era igortzen gaitu eta, horren arabera, kontularibanatzaileak bere agindua bete dezake kausatzaileak emandako epean. Halaber, kausatzaileak mugarik gabe luza dezake epea, eta epaileak edo jaraunsleek emandako luza
penei dagokienez, KZren 905.2 eta 906. art.ek ezarritakoa bete behar da. Epez kanpo egindako banaketak errotikako deuseztasuna du (ikus 1929ko otsailaren 22ko eta apirilaren 2ko, eta 1977ko otsailaren 16ko epaiak). C) Jaraunsleen eskuhartzea Baliozkoa eta eragingarria izateko, komisarioak egindako banaketak ez du jaraunsleen adostasunik behar, ezta epailearen onarpenik ere. Ez dago hain garbi, ostera, jaraunslekideek euren kabuz egin ote dezaketen banaketa hori, hots, komisarioaren eskuhartzerik gabe. Gure ustetan, jaraunsleek ezin dezakete banaketarik egin, testamentugi leak beste pertsona bati eman dionean agindu hori. Ondorio hori ateratzen da, bai 1058. art.tik (jaraunsleek banaketa noiz egin dezaketen zehazten du arti kulu horrek), bai eta, horrelakoetan, testamentugilearen nahia jaraunslekideak banaketatik bazter uztea izan dela interpretatzetik ere. ENZNk 1945eko apiri laren 28an emandako epaiaren arabera, kontularibanatzailea izendatu bada, horrek eginiko zatiketa eragiketak bete behar dituzte jaraunsleek; harakoetan, jaraunsleok ezin ditzakete eragiketa horiek euren kabuz egin, ezta horretarako pertsona bat izendatu ere, bestela testamentugileak egindako izendapena hau tsi eta urratuko luketelako (taxu berean, ikus 1962ko otsailaren 19an emanda ko epaia). Horren kontra, ezin esan daiteke, jaraunsleek bazter utz badezakete testamentugileak gauzaturiko banaketa, errazagoa dela komisarioak eginikoa alboratzea; arean, argudio hori ezin daiteke erabili, beraren aurrebaldintza okerra delako, alegia, jaraunsleek ezin dezaketelako bazter utzi testamentugi leak egindako banaketa. Horren ondorioz, jaraunsleek ezin erabil dezakete eu rek eginiko banaketa testamentugileak gauzatutakoa ordezteko, kasu horretan ez dagoelako jaraunspeneko erkidegorik; jaraunsleek egin dezaketen gauza bakarra da, beraz, komenigarri deritzeten ondasunak elkarren artean truka
tzea. Azken finean, horiek ez lirateke izango banaketa egintzak, ezpada onda sun nahiz eskubideak eskualdatzeko egintzak (CÁMARA). Hari berari segiz, ondoko argudioa ere ez da kontutan hartzekoa: jaraunsleek jaraunspena indi bisoan egotea itun dezakete eta, horren ondorioz, horiei ezin dakieke ezarri kontulariak egindako banaketa. Argudio horri ekinez gero, honakoa frogatu beharko litzateke: lehenlehenik, indibiso itun hori kontularia dagoenean ere eragingarria izan daitekeela; bigarrenik, kontulari horrek ezin duela jardun indibiso epea amaitutakoan —nahiz eta indibiso egoera hasierahasieratik ezarrita egon— (DÍEZPICAZO eta GULLÓN; CÁMARA). Gerta daiteke, berebat, testamentugileak komisarioa izendatzen duenean, beti baztertu nahi ez izatea jaraunsleek egindako banaketa. Bi kasutan gerta daiteke hori: testamentugileak beren beregi ezarri duenean jaraunsleek aho bateko adostasuna lortuz gero banaketa egin dezaketela, kontularibanatzai learen eskuhartzerik gabe; edota testamentugilearen aginduz, jaraunsleen adostasuneza behar denean kontularibanatzaileak jardun ahal izateko (DÍ EZPICAZO eta GULLÓN). Bi kasu horietan, jaraunsleek eurek egin dezake te banaketa, komisarioa bazter utzita. Azkenez, Katalunian (KatZZKren 274.2 eta KatOKren 57.1. artikuluak) eta Nafarroan (344. legea), arazo hori alderantziz konpondu da: kausatzaileak kontrakorik agindu ezean, jaraunsleek adostasunez egin dezakete banaketa, kausatzaileak izendaturiko kontularibanatzailea kontutan izan barik (Katalu nian, kausatzaileak horren kontrako agindua berariaz eman behar du). D) Forma Komisarioak egindako banaketak ez du inolako forma betekizun berezirik bete behar. Bada, formaren askatasun printzipioak eraentzen du banaketa ho ri. Guztiarekin ere, banaketa Jabetza Erregistroan inskribatu ahal izateko, HAren 80.1.a) art.ak hauxe agintzen du: banaketa
zuzenean egitea eskritura publikoan, edo banaketa eragiketak eskritura publikoan nahiz notarioaktan protokolatzea. Hori dela medio, jaraunspenean ondasun higiezinak daudene an, jaraunsleek kontularibanatzailea behartu dezakete forma betekizun horre kin egitera banaketa, gerogarrenean ondasuna Erregistroan inskribatu ahal izateko (KZren 1279. art.; ALBALADEJO). E) Zuzenketak eta osagarriak Banaketa egindakoan, komisarioak ikus dezake balorazio okerrak egin di tuela, ondasun batzuk ahaztu dituela, edo bestelako akatsen bat dela eta bana naketa hori zuzendu nahiz osatu egin behar dela. Kontularibanatzaileak bere kasa egin ote ditzake zuzenketa edo osaketa horiek? Orokorrean, jurisprudentziak ezezko erantzuna eman dio galdera ho rri. Jurisprudentziaren arabera, kargua azkentzen denean, kontularibanatzai learen ahalmenak amaitzen dira eta kontulari horrek ezin dezake banaketa zuzendu edo osatu, une horretan jaraunsleei baitagokie zeregin hori; eginegi nean ere, honako zioengatik azkentzen da kargua: epea agortu (ikus ENZNk 1951ko abenduaren 18an emandako ebazpena) edo agindua bete delako, hots, inbentariora bildutako ondasunak jaraunsleei adjudikatu zaizkielako (1932ko urriaren 8ko eta 1952ko otsailaren 14ko epaiak; ENZNk 1911ko azaroaren 29an eta 1944ko martxoaren 28an emandako ebazpenak). Edozelan ere, juris prudentziak berak aintzatetsi du komisarioak banaketa zuzendu edota osatu egin dezakeela, banaketa eragiketak bukatu ez direnean (1962ko urtarrilaren 3ko epaia), edo zuzenketa nahiz osaketa horiek egiteko ahalmena komisario ak beretzat erreserbatu eta garaiz egikaritu badu (ENZNk 1954ko martxoaren 30an emandako ebazpena). Zernahi gisaz, ezin esan daiteke jurisprudentziaren bi jarrera horiek el karren aurkakoak direnik, bigarrena lehenengoaren aurrebaldintza
nagusia ukatzean oinarritzen baita. Banaketa bukatu ez bada, dela komisarioak horixe azaldu duelako —konpondu gabeko arazoak gelditzen direla oharturik—, de la banaketa zuzendu edo osatzeko ahalmena komisarioak beretzat erreserba tu duelako, horren kargua ez da azkendu agindua betetzeagatik. Hortaz, epea agortu ez bada, komisarioak zuzen edo osa dezake banaketa. F) Kontuak ematea KZren 907. artikuluak kontuak emateko betebeharra ezarri die albazeei eta betebehar hori kontularibanatzaileei ere aplika dakieke. Kontuak emate horrek berealdiko garrantzia du komisarioak ez duenean banaketarik egin; egineginean ere, kasu horretan, komisarioak ezegite horren arrazoiak azaldu beharko ditu kontuak ematean. Aitzitik, banaketa eginda dagoenean, banaketa eta kontuak ematea pareparekoak dira (1915eko martxoaren 31ko eta 1967ko apirilaren 11ko epaiak). G) Gastuak berreskuratu eta kaltegalerak ordaintzea KZk kontularibanatzaile eta albazeei dagokienez ezer ezarri ez badu ere (bai, ordea, KatZZKren 239. art.ak in fine eta KatOKren 314.4. art.ak), 1729. art. analogiaz aplika daiteke; horrela, agindua betetzeak sortu dizkion gastu eta kaltegalerak ordaindu behar zaizkio komisarioari (ikus 1905eko otsaila ren 24ko, 1913ko urtarrilaren 14ko eta 1952ko otsailaren 14ko epaiak); hori gorabehera, komisarioak bere eginkizunez kanpo ausarkeriaz eta gaitzustez jardun duenean, ez zaizkio jarduera horren ziozko kaltegalerak ordainduko (1965eko maiatzaren 29ko epaia). §89. JARAUNSLEKIDEEK EGINDAKO BANAKETA 314. Baldintzak
Testamentugileak banaketarik egin ez duenean eta ahalmen hori beste inori eratxiki ez dionean (KZren 1058. art.), edota kontularibanatzaileak ba naketa hori garaiz eta forma egokiarekin egin ez duenean (ikus 1962ko otsai laren 19ko epaia, eta ENZNk 1903ko azaroaren 13an eta 1945eko apirilaren 28an emandako ebazpenak) nahiz ab intestato oinordetzan, jaraunspeneko er kidegoaren partaideek egin dezakete banaketa. Horrelakoetan, banaketa alde anitzeko kontratua da (edo alde bikoa, partaideak bi baino ez badira), eta ba naketa horri halako negozioen erregela orokorrak aplikatzen zaizkio, alderdi en gaitasun eta adostasunari dagokienez (1987ko otsailaren 18ko eta 1990eko apirilaren 9ko epaiak). 315. Eraentza A) Partaide guztien aho batekotasuna KZren 397, 1058 eta 1059. artikuluen arabera —eta Nafarroan, NFBren 345.1. legearen ariora—, banaketa egiteko, jaraunsle guztien aho bateko ados tasuna behar da, eta jurisprudentziak ere horixe baieztatu du (1958ko ekai naren 10eko eta 1968ko maiatzaren 9ko epaiak; ENZNk 1974ko urtarrilaren 10ean emandako ebazpena). Edozelan ere, horren inguruan, hurrengo ùabar durak egin behar dira: 1. Jaraunsleez gain, jaraunspeneko erkidegoaren partaide guztiek egin be har dute banaketa; bada, zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileek, alargu nak eta, orokorrean, senipartedunek parte hartu behar dute banaketa horretan. Modu bertsuan, jaraunslekideak bere kuota laga arren, ez du jaraunsle izaerarik galtzen; ondorenez, jaraunslekide horrek ere parte hartu behar du banaketan. Arean bere, banaketak berdin-
berdin ukitzen du jaraunslekide ho ri, jaraunspeneko zorren kenketari eta kolazioari dagokienez. Horren antzeko egoeran ditugu senipartedunak, beren senipartea jaso dutenean ez zati alikuo taren gaineko jaraunsle edo legatuhartzaile gisa, ezpada gauza zehatzaren gaineko edo genero zein kopuru legatuhartzaile moduan, baita dohaintza hartzaile modura jaso dutenean ere; izatez, horiek guztiek interes handia du te balorazio, zenbaketa eta egozketa eragiketetan, euren seniparteei kalte egin dakiekeelako. Aitzitik, lagapenhartzaile eta hartzekodunek banaketan ez dute alderdi gisa eskurik hartzen. Jaraunsleak egindako lagapena hartzen duenak jaraunsle izaerarik ez badu ere, horren egoera hartzekodunek dutenarekin pa rekatu behar da; horrela, horiek bezala, lagapenhartzaileak parte hartu ahal izango du banaketan, beraren eskubideari kalte edo maularik egin ez dakion (KZren 403 eta 1083. art.ak) (ROCA SASTRE). 2. KZren 1055. artikuluak dioenez, banaketa egin baino lehen, jaraunsle kideetarik bat hiltzen bada jaraunsle bi edo gehiago dituela, horiek ordezkari bakarraren bidez hartu behar dute parte banaketan. Bi jaraunsle horiek, beraz, alderdi bakarra osatzen dute. 3. Aho batekotasun printzipioak KZren 1080. artikuluan du salbuespena; manu horren ariora, jaraunsleren bat preteritu bada banaketa egitean, banake ta hori hutsal daiteke baina, horretarako, beste interesatuek gaitzustez edo do loz jardun dutela frogatu behar da; edonola ere, interesatu horiek jaraunsle preterituari bere zatia ordaindu behar diote. Manu hori, dena den, banaketan eginiko preterizioaz ari da, ez testamentuan egindakoaz —azken horri KZren 814. artikulua aplikatu behar zaio—; beraren arabera, banaketa jaraunsle baten adostasunik gabe egin denean, banaketa hori ez da hutsalduko, baldin eta preterizioa onustez gauzatu bada. Horretara, banaketa berriro egin beha rrean, gainerako interesatuek jaraunsle preterituari bere zatia ordaindu behar diote, hau da, proportzioz dagokion zatia. Gainera, manuak zehazten ez badu ere, ordainketa hori
jaraunspeneko ondasunak erabilita egin behar da, salbu eta hori ezinezkoa denean. B) Gaitasuna Jaraunslekideak adin nagusikoak badira eta euron ondasunak askatasunez administra baditzakete, eurei gehien komeni zaien banaketa egin dezakete (KZren 1058. art. eta NFBren 345.1. legea), KZren 1061 eta 1062. artikulue tan jasotako erregelak bete gabe. Areago oraindik, ez dute zertan aintzat hartu testamentugilearen nahia ere (1958ko urriaren 21eko, 1964ko urtarrilaren 28ko eta 1966ko otsailaren 25eko epaiak, besteak beste). Edozelan ere, jaraunspenean adingabeko zein ezgaituak pilatzen direnean —horiek euren lege ordezkaritza izan behar dute banaketan (KZren 1060. art. eta NFBren 345.2. legea)—, egoera bestelakoa da oso. Adingabeko edo ezgai tuen interesak defendatzeko, testamentuari eta banaketa egiteko lege erregelei egokitu behar zaie banaketa; orobat, banaketaren inguruko kontrol eta berme neurri osagarriak ezartzen dira. Ikus ditzagun, bada, kontu horren inguruan sortzen diren arazoak: a) Aurrenaurreneko arazoa hauxe da: adingabeko emantzipatuek euren kabuz parte har ote dezakete banaketan? Edo, aitzitik, beraien lege ordezkari ek parte hartu behar ote dute, haiek jarduteko duten gaitasun mugatua osatze ko? 1058. art.ak dioenez, jaraunsleak adin nagusikoak izan behar dira, eta euren ondasunak askatasunez administratu behar dituzte. Artikulu hori KZren 322 eta 323. art.ei lotuz gero, honako ondorioztapena atera daiteke: 322. arti kuluak adin nagusikotzat jotzen dituenez eta 323. art.an banaketa aipatzen ez denez, adingabeko emantzipatuak bere kasa har dezake esku banaketan (ha laxe ulertu da ENZNk 1917ko maiatzaren 28an eta 1929ko abenduaren 21ean emandako ebazpenetan). Interpretazio horren aurka, esan daiteke, 1052. arti kuluaren itzalean, ondasunen gaineko administrazio eta xedatze askea eduki behar dela jaraunspenaren banaketa eskatu ahal
izateko, eta banaketa eskatu zein horretan parte hartzeko gaitasunak berdinak izan behar direla. Zernahi gisaz, ezin ahantz daiteke manu horretatik interpreta daitekeenik adingabeko emantzipatuak banaketa eskatu ahal duela, 323.2. art.ak ahalmena eman dio lako judizioan bere kasa agertzeko (VALLET). Edozein kasutan ere, hurrengo kasuetan, lege ordezkariek osatu behar du te adingabeko emantzipatuen gaitasuna: jaraunspeneko ondasunak banatzeaz gain, banaketak xedatze egintzak ere badituenean; testamentugilearen nahia errespetatu ez denean, edota 1061 eta 1062. artikuluetan ezarritakoa bete ez denean (VALLET). Dena den, ez da hori Kataluniako Zuzenbideak emandako irtenbidea; are an bere, KatOKren 57.2. art.ko azken tartekadurak ezarri duenez, adingabeko emantzipatuak bere gurasoen edo kuradorearen laguntza behar du, banaketa egiteko. b) Bigarren arazoa beste hau da: ezgaitu edo adingabekoak lege ordezka rien bitartez pilatu direnean banaketan, epailearen onespena behar ote da ba naketa hori baliozkoa izan dadin? 1060. art.ak —maiatzaren 13ko 11/1981 legeak eraldatu duenak— xedaturikoaren , adingabeko edo ezgaituek lege or dezkarien bitartez parte hartzen dutenean banaketan, ez da beharrezkoa epai learen eskuhartzerik edo onespenik (ildo beretik, NFBren 345.2. legea). Urriaren 24ko 13/1983 Legeak, berriz, Kode Zibila eraldatu zuen tutoretzaren arloan, eta lege horrek, KZren 271. art. eraldatzean, 1060. art.an ezarritakoa indarrik gabe utzi zuen zati batean; horretara, eraldaketaren arabera, tutoreak epailearen baimena behar du jaraunspenaren banaketa egin ahal izateko, eta egin ostean, epaileak onetsi behar du banaketa hori. Gauza bera esan daiteke kuradoreari buruz (KZren 290. art.), edota tutore eta kuradorearen ordez, epaileak izendaturiko defendatzaileari buruz. Labur azaltzeko, banaketa egi tean, gurasoek, edo horien ordez epaileak izendatu duen defendatzaileak, or
dezkatzen badituzte adingabeko edo ezgaituak, epaileak ez du zertan banaketa onetsi; aitzitik, tutoreak, kuradoreak nahiz horien ordez epaileak izendaturiko defendatzaileak ordezkatzen dituenean adingabeko edo ezgaituak, beharbe harrezkoa da epailearen onespen hura (horren inguruan, ikus, Estatuko Fis kaltza Nagusiak 1985eko apirilaren 25ean emandako zirkularra eta, horrez gain, ENZNk 1986ko apirilaren 4an emandako ebazpena). Horixe da, hain zuzen, Kataluniako Zuzenbideak eskainitako konponbidea; KatOKren 57.2. artikuluak xedatutakoari eutsita, banaketan adingabeko edo ezgaituek euren lege ordezkarien bidez hartzen badute parte, epailearen eskuhartze eta ones pena ez dira beharrezkoak, baina bai ordezkaritza hori tutoreari dagokionean. Hori gorabehera, honako kasuetan, epailearen onespena beharbeharrez koa da, nahiz eta gurasoek adingabekoak ordezkatu: banaketak adingabekoen ondasun zein eskubideen transakzioa dakarrenean (KZren 166 eta 1810. arti kuluak); banaketak ez dituenean betetzen 1061 eta 1062. art.etako erregelak; eta, azkenik, banaketa egitean, testamentugilearen nahia bazter utzi denean. Egineginean ere, 1058. art.aren karioz, gaitasun osoa dutenek bakarrik bana dezakete jaraunspena euren erara (CĂ MARA). C) Forma Formaz denaz bezainbatean, printzipio espiritualistak eraentzen du bana keta. Hortaz, forma berezirik ez denez behar, banaketa agiri pribatuan zein ahoz egin daiteke (ikus 1962ko urtarrilaren 3ko eta 1965eko abenduaren 4ko epaiak); halaber, egintza erabakigarrietatik ondoriozta daiteke banaketa ho ri (1987ko otsailaren 18ko epaia). Gogora ekarri behar da banaketa eskritura publikoan egiletsi behar dela, erregistro publikoetan inskribatu nahi bada.
§90. TARTEKARIAK EGINDAKO BANAKETA 316. Tartekaria eta bitartekaria, banaketan Jaraunsleek banaketa egin dezaketen ber, euren arteko gatazkak gainon tzeko baten esku utz ditzakete aho batez. Gainontzeko horrek gatazkok kon pondu eta, azken finean, banaketa egingo du, eta jaraunsleek horren ebazpena bete behar dute. Beste hitz batzuekin esanda, jaraunsleek Zuzenbide pribatu ko tartekaritzara jo dezakete, tartekaritzari buruz abenduaren 5ean emandako 36/1988 legearen arabera. Gisa berean, testamentugileak ezar dezake jaraunspena banatzearen ingu ruan derrigorrezkoak ez diren jaraunsleen eta legatuhartzaileen artean sor daitezkeen lazkak tartekaritzaren bidez konpontzea (ikus Tartekaritzari bu ruzko Legearen 7. art.). Tartekaritza hori salbuespeneko da —7. art.ak berak dio hori—, testamentugileak nekez zehaztu dezakeelako konpondu beharreko lazka; hori dela bide, derrigorrezko jaraunslerik ez denean bakarrik ezar de zake testamentugileak tartekaritza hori. Tartekaritza erabiliz gero, tartekaritzapeko auziak ez dira epaile zein au zitegien eskumenekoak, eta horretan interesa duen alderdiak salbuespen ego kiaren bidez aipatu behar du inguruabar hori (ildo beretik, ikus Tartekaritzari buruzko Legearen 11.1. art.). Halakoetan, bada, interesatuek ezin dezakete erabili judizio bidezko banaketa. Hala ere, ez da tartekaritzarik izango, bitartekaritza baino —beraz, ez da tartekaririk izango, bitartekari edo bitarteko adiskidetzailea baizik—, jarauns leek banaketa gainontzeko bati agintzen diotenean, nahiz eta euren arteko au zi zehatzik ez egon (KZren 402. artikulua); halakoetan, gainontzekoak ebatzi duenak kontratu gisa lotzen ditu jaraunsleok. Orobat, KZren 1057.2. art.aren ariora jaraunsleek kontularibanatzailea izendatzea eskatzen dutenean, ez da go tartekaritzarik, aho bateko konpromisorik edota prozesu
berezirik ez baita (LACRUZ eta SANCHO). Horretara, KatOKren 58.2. art.ak xedatu du tarte kariak egindako banaketa izateko, testamentugileak berak ezarri behar duela tartekaritza legearen arabera, edota jaraunsle guztiek egin behar dutela ezar pen hori. 317. Kontularibanatzaile datiboa, KZren 1057.2. art.an Jaraunsleek euren kabuz banaketa egin ahal izateko, horien guztien aho bateko adostasuna behar da, eta autoreek kritika gogorrak egin dizkiote be tekizun horri; aho batekotasunik lortu ezean, epaileak egin behar zuen bana keta (1059. artikulua) eta hori prozesu arras luze eta garestia gertatzen zen; ondorenez, doktrinak gehiengoen araberako sistema proposatu zuen, hain zu zen ere, Kode Zibilaren 1851ko Proiektuan jasotako sistema. Gauzak horrela, maiatzaren 13ko 11/1981 Legeak harako kritikak bildu eta bigarren lerroalde bat gehitu zion KZren 1057. artikuluari; lerroalde ho rren karioz, gutxienez jaraunspeneko hartzekoaren 100eko 50 ordezkatzen duten jaraunsle eta legatuhartzaileek epaileari eska diezaiokete kontulariba natzaile datiboa izendatzeko, horrek banaketa egin dezan. A) Baldintzak a) 1057.2. artikuluaren ariora, jaraunsleek honako kasuetan bakarrik eska dezakete kontularibanatzaile datiboa izendatzea: testamenturik ez dagoene an, testamentuan kontularibanatzailerik izendatu ez denean, edota kargu hori hutsik dagoenean. Kasu horiei ondokoak gehitu behar zaizkie: 1. testamentu gileak banaketa egin duenean, orduan ondasunak oinordetza ireki zenetik era txikitzen direlako, eta jaraunsleek egiten dutena ez delako banaketa esangura hertsian, ezpada ondasunon elkar trukaketa (ikus NFBren 344.2. legea eta KatOKren 56.1. art.); 2.
testamentugileak debekatu duenean banaketa egitea edo halaxe erabaki dutenean jaraunsleek aho batez (halakoetan, jaraunsleok ezingo dute kontularibanatzaile datiboa izendatzea eskatu, harik eta debekua amaitu edo lehenago itundutako indibiso egoeraren epea igaro arte); 3. testa mentuzko kontularibanatzailearen kargua iraungi denean edo horrek banake ta egin ez duenean garaiz eta behar bezalako forman —kasu horiek guztiak karguaren hutsaldiarekin parekatu behar dira—. b) Gutxienez jaraunspeneko hartzekoaren 100eko 50 ordezkatzen duten jaraunsle eta legatuhartzaileek eskatu behar dute kontularibanatzaile dati boaren izendapena (KZren 1057.2. artikulua). Artikulu horren hitzak ez dira batere argiak, eta horrek bi arazo ekarri ditu: 1. Jaraunsle eta legatuhartzai leetatik zeintzuk dauden legebideztatuta kontularibanatzaile datiboaren izen dapena eskatzeko; 2. Nola kalkulatu behar den jaraunspeneko hartzekoaren portzentaia. Nire ustetan, bi arazo horiek elkarren arteko lotura estuestuak dituzte; arean bere, ulertzen badugu gauza zehatzaren gaineko legatuhartzaileek ere kontularibanatzaile datiboaren izendapena eska dezaketela, legatuan eman dako ondasunaren zein ondasunen balioa ere kontutan izan behar da jarauns peneko ondasuntzaren 100eko 50 zenbatzean, eta alderantziz. Hori horrela dela, izendapena eskatzea eta jaraunspeneko erkidegoaren banaketa eskatzea parekoak direla joz gero, nire ustetan, banaketa hori eska dezaketenek ba karrik eska dezakete harako izendapena. Hari berari segiz, aipatu berri dugun portzentaia hori kalkulatzeko, jaraunspeneko aktibotik banakako zorrak eta eratxikipenak kendu behar dira. Azken buruan, benetan zatikorra den eta laz ka guztien sorburu izan den ondasuntza baino ez da zenbatzen (LACRUZ eta SANCHO). Nafarroan, NFBren 344.2. legeak ezarri duenez, jaraunspeneko ondasun tza likidoaren bi heren osatzen dituzten jaraunsle eta legatuhartzaileek eska dezakete izendapena; eta Katalunian, ordea,
jaraunspeneko ondasuntzaren er dia (KatOKren 56.1. art.) ordezkatzen duten jaraunsle eta legatuhartzaileek. B) Izendapena Kontularibanatzaile datiboaren izendapena testamentu judizioaren gaine ko eskumena duen epaileak egin behar du (JZLren 63.5. art.); horretarako, Judiziamendu Zibilari buruzko Legeak perituen izendapenerako ezarri duen prozedura bete behar da (JZLren 610.etik 632.era arteko art.ak). Bada, kontu laribanatzaile datiboa izendatu behar da epai barrutian industri kontribuzioa (gaur egun, ekonomi jardueren gaineko zerga) ordaintzen dutenen artean, hau da, euren peritutzari dagokion lanbide edo industriaren araberako kontribu zioa ordaintzen dutenen artean (JZLren 616. artikulua). Kontularibanatzaile lanbiderik ez denez, badirudi ondokoek bete behar dutela kargu hori: jardu nean ari diren abokatu nahiz notarioek —beren ezaguera juridikoengatik—, edota merkataritza irakasleek nahiz ekonomialariek —kontabilitate ezaguerak dituztelako— (LACRUZ eta SANCHO, ÁLVAREZSALA). Kontularibanatzaile datiboaren eta testamentuzko kontularibanatzaile aren arteko parekotasunak ikusita, ezin daitezke kontularibanatzaile datibo izan, testamentuzko kontularibanatzaileak izateko behar besteko gaitasun edo trebetasunik ez dutenak. Halaber, kontularibanatzaile datiboei 1057. arti kuluaren 1 eta 3. lerroaldeak aplikatzen zaizkie; beraz, jaraunslekidea ezin daiteke kontularibanatzaile datibo izan (ezintasun horrek lehen azaldutako norainokoa du), eta, jaraunslekideren bat adingabeko edo ezgaitua izanez ge ro, horrek jaraunspeneko ondasunen inbentarioa eratu behar du, jaraunsle kide, hartzekodun eta legatuhartzaileei zitazioa egin eta gero (ÁLVAREZ SALA). KZren 1057.2. art.ak agintzen duenez, gainerako interesatuei ere zitazioa egin behar zaie, euren egoitza ezaguna
denean. Interesatuon artean sartu be har dira honakoak: izendapenik eskatu ez duten jaraunslekideak, seniparte dunak, banakako legatuhartzaileak (HAren 81. artikulua) eta kausatzailearen nahiz jaraunslekideen hartzekodunak (ikus JZLren 1038, eta KZren 1082 eta 1083. art.ak). C) Ahalmen eta eskurantzak Lehen aipatu ditugun antzekotasunak direla bide, eta Kode Zibileko siste maren barne kontularibanatzaile datiboaren eraentza non dagoen kokatuta gogoan izanik (1057. artikuluan), kargu horren ahalmen eta eskurantzak testamentuzko kontularibanatzailearenak izango dira. Hortaz, horrek bezala, kontularibanatzaile datiboak agin dezake seniparteak eskudiruz ordaintzeko, baldin eta oinordetzan semealaba eta ondorengoak pilatzen badira (Kode Zi bilaren 841. art.), eta epaileak edo, hala denean, testamentuak berariaz eman badio horretarako baimena (HAren 80. art.; VALLET, Ă LVAREZSALA). Banaketa egiteko, komisarioari eman zaion epea du kontularibanatzaile datiboak, hots, albazeari eman zaiona: urtebete (KZren 904. artikulua); dena den, epe hori luzatu egin daiteke (KZren 905 eta 906. art.ak). D) Epaileak banaketa onestea KZren 1057.2. art.aren azken tartekadurak xedatu duen moduan, kontu laribanatzaile datiboak egindako banaketa ÂŤepaileak onetsi behar du, salbu eta jaraunsle eta legatuhartzaile guztiek berariaz baieztatzen dutenean bana keta horiÂť. Epailearen edo jaraunsleen onespena izan arte, kontulari datiboak eginda ko banaketa egintza osagabea da: egintza horrek ondoreak sortzen ditu ones pen horrez geroztik bakarbakarrik. Hala ere, jaraunsle eta legatu-
hartzaileei begira, «baieztatze» adierazmoldea nahasgarria izan daiteke; dirudienez, esa molde hori kakofonia saihesteko erabili da, eta ez banaketa ordura arte egin tza deuseztakorra —eta, ondorenez, benetan baieztatzeko modukoa— dela adierazteko. Epaileaz gain, hurrengoek dute kontularibanatzaile datiboaren banake ta onesteko legebideztaketa: kontulari horren izendapena eska dezaketen ja raunsle eta legatuhartzaileek, izendapen hori eskatu zein ez. Horrenbestez, legatuhartzaileak aipatzen direnean, zati alikuotaren gainekoak bakarrik eka rri nahi dira hizpidera. Kataluniako Zuzenbidean, KatOKren 56.1. art.aren azkenengo tartekadu raren arabera, kontularibanatzaile datiboak eginiko banaketa epaileak onetsi behar du, salbu eta jaraunsle eta legatuhartzaile guztiek berresten dutenean banaketa hori. §91. EPAILEAK EGINDAKO BANAKETA 318. Testamentu judizioa A) Sarrera Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen 1036.etik 1100.era arteko arti kuluetara bildu dira testamentu judizioen inguruko prozedura arauak. Arau horiek xedatu dira, ondoko kasuetan gertatzen diren egoerak bideratu eta kon pontzeko: lehenik, legebideztaketa aktiboa dutenetatik edozeinek banaketa eragiketak hasi ostean, desadostasunak sortzen direnean banaketa egiteko mo duaren inguruan (KZren 1059. artikuluan aipatzen da modu hori); bigarrenik, testamentu judizioa zatiketa eragiketak hastearekin batera eragin denean; hi rugarrenik, testamentuan ezer ezarri ez denean banaketaren inguruan, eta le
gebideztaketa aktiboa dutenetatik edozeinek epailearen esku jartzen duenean jaraunspenaren banaketa. Kasu horietan egiten den judizioa borondatezko tes tamentu judizioa da. Inguruabar jakin batzuetan —JZLren 1041. art.an aipatutakoetan eta ge roago azalduko ditudanetan —, epaileak bere arioz hartu behar ditu judizio horren inguruko aurrearretazko neurriak eta, horrela, nahitaezko testamentu judizioa gauzatuko da. B) Borondatezko testamentu judizioa Aurreko lerroaldean aipatutako kasuetan, JZLren 1038. artikuluaren ara berako legebideztaketa aktiboa duten pertsonek eragin dezakete judizio hori (alegia, banaketa eragiketak eskatzeko legebideztaketa aktiboa jorratzean ai patu nituenak); hala ere, testamentugileak beren beregi debeka diezaioke ju dizio hori eragitea bere jaraunsle izango denari edo izango direnei (JZLren 1039. art.). Kasu horretan, judizioa eragiteko debekuak ondoreak izan ditzan, testamentugileak pertsona bat edo gehiago izendatu behar du (albazeak, kon tulariak zein beste edozein), testamentu eragiketa guztiak judizioz kanpo gau zatzeko ahalmenarekin (JZLren 1045. art.). Judizioa eragiten duenak honakoa aurkeztu behar du: judizioa eragiteko idazkia, testamentugilearen heriotzaziurtagiria edo heriotza hori egiaztatzen duen beste edozein agiri, eta testamentua. Eskabidea egin eta gero, epaileak judizioaren eragilea zitatu behar du, horrek eskabidea berrets dezan. Hori egin eta gero, judizioa hasi dela ulertu behar da eta, ondorenez, bertara ager tzeko zitazioa egiten zaie jaraunsleei, zati alikuotaren gaineko legatuhartzai leei, alargunari eta, hala denean, judizioa eragin duten hartzekoduneei. Jaraunsle edo legatuhartzaileren bat adingabekoa edo ezgaitua denean, horren lege ordezkaria agertu behar da judizioan, salbu eta bateraezinak dire
nean ordezkariaren eta adingabeko edo ezgaituaren interesak; azken kasu ho rretan, epaileak izendatzen du adingabeko edo ezgaituaren defendatzailea (KZren 299. eta ondorengo art.etan ezarritako arauen arabera). Kasu hauetan, berriz, Fiskaltzari egin behar zaio zitazioa: jaraunspenean interesik duen edo nor adingabeko edo ezgaitua izanik, horrek legebidezko ordezkaririk ez due nean; interesatu horietako bat absente dagoenean, eta beraren egonlekua ezezaguna denean; edo, egonleku hori ezaguna izanda ere, interesatu hori ez dagoenean judizioa egin behar den lekuan; halakoetan, Fiskaltzak ordezka tzen ditu interesatu horiek (ikus JZLren 1054.etik 1060.era arteko artikuluak). Bestalde, judizioa eragin duenak ondasuntza epailearen zainpean uzteko eska dezake, testamentugilea hil edo bera hil delako berri izan eta hurrengo hogeita hamar egunetan; halakoetan, judizio barruan egiten dira inbentarioak. Eskuhartze hori agintzen denean, JZLren 959. art.ak xedatutako dilijentzien arabera egin behar da, ahalik eta kalte gutxien sortuz (JZLren 1061. art.). Hariari segiz, JZLren 1066 eta 1067. art.ek aipatutako inbentarioak epai idazkariak egin behar ditu, honakoei zitazioa eginda: jaraunsle edo horien or dezkariei; absenteen ordez, Fiskaltzari; alargunari zein beraren lege ordez kariari; zati alikuotaren gaineko legatuhartzaileei; eta, azkenekoz, judizioa eragin duten edo judizioan alderdi legebideztatu gisa onartuak izan diren har tzekodunei. Inbentarioa lehenago azaldu den moduan eratu behar da (ikus gorago). Behin inbentarioa egin eta gero, epaileak batzarako deia egin behar die intere satu guztiei, batza horretan euren arteko adostasuna lor dezaten arazo hauen inguruan: a) ondasuntzaren administrazio, zaintza zein artapenaren inguruan; b) zatiketa eragiketak gauzatzeko kontulari bat edo gehiago izendatzeari bu ruz; eta c) ondasunak baloratzean, kontulariei laguntza eskainiko dioten peri tuen izendapenaren inguruan, nahiz kontulariei euren arteko adostasunez peritu bat edo batzuk hautatzeko ahalmena emateari
buruz, edota adostasun hori ezinezkoa denean, kontulari bakoitzak bere peritua izendatzeko ahalme naren inguruan. Lehenengo arazoari buruzko adostasunik ez bada, epaileak inguruabarren araberako neurriak hartu behar ditu eta, zeregin horretan, JZLren 1069. art.an jasotako erregelak bete behar ditu. Orobat, kontulariak izendatzeari buruzko adostasunik ez bada, testamentu judizioan interes bera duen alderdi edo alder di multzo bakoitzak kontulari bat izendatu behar du eta, aldi berean, ahalegi nak egin behar ditu kontulari ebazlea aho batez hautatzeko (kontulari hori abokatua izan behar da); aho batekotasunik lortu ezean, Judiziamendu Zibi lari buruzko Legeak perituen izendapenerako ezarri duen prozedura beteta izendatu behar da kontulari ebazlea (JZLren 616.etik 625.era arteko art.ak). Kontulari eta perituak izendatutakoan, horiek euren karguak onartu behar dituzte; ondorik, autoak kontulariei eman behar zaizkie, eta berorien zein pe rituen esku utzi behar dira banaketa eragiketak egiteko behar dituzten objek tu, agiri eta paper guztiak. Kargua onartzean, kontulari eta perituek betebehar hau bereganatzen dute, banaketan interesa dutenei begira: banaketa eragike ten garrantzia eta zailtasuna kontutan izanda, eragiketok zentzuzko epean bu rutzeko betebeharra, edo epaileak, interesatuen eskaerari men eginez, ezarri duen epean egiteko betebeharra. Horretara, kontulari eta perituek ez badute betebehar hori epe barruan betetzen, horren ondorioz sor daitezkeen kaltega lerak ordaindu behar dituzte. Behin betebehar hori bete ostean, kontulariek paper arruntean azaldu be har dute bakoitzak nola gauzatu dituen zatiketa eragiketak; paper horretan, ondokoa agertu behar da: euren ustetan zatitu beharreko ondasuntza osatzen duten ondasunen zerrenda, zerrenda horretako ondasun guztien balorazioa, ondasuntzaren likidazioa, horren zatiketa eta partaide bakoitzari egindako ad judikazioa. Eragiketa horiek guztiak aurkeztu eta gero, banaketan interesik dutenek onetsi behar dituzte eragiketok. Onespen hori bi
prozedura hauen bidez gauza daiteke: 1) Eragiketak epaitegiaren idazkaritzan agertarazten dira, zortzi egunen buruan interesatuek euren adostasun edo desadostasuna azal dezaten, kontula riek eragiketok egiteko erabili duten moduari dagokionez. Interesaturen batek ezer ez dioenean, ulertzen da interesatu hori kontulariek gauzatutako eragike tekin ados dagoela. 2) Kontulariek zatiketa eragiketak aurkeztu ostean, banaketan interesik dutenak epaitegian agertzen dira, eta kontulariek proposatutako moduaren in guruko adostasuna azaltzen diote epaileari. Kasu horretan, eragiketak ez dira zertan idazkaritzan agertu lehen azaldutako epean, eta hurrengo faseari ekin behar zaio. Interesatuek banaketa eragiketak onetsiz gero, epaileak autoa eman behar du, zatiketa eragiketak onetsiz eta protokola daitezen aginduz. Eragiketaren bat gauzatzean, desadostasuna sortzen bada kontularien ar tean, kontulari ebazleak egingo du eragiketa hori Zuzenbidearen arabera; ge ro, kontulari ebazleak egindako eragiketa eztabaidatu eta ebatzi egin behar da. Horrez gain, ebazlearen eragiketa horiek epaitegiko idazkaritzan azaldu behar dira zortzi egunetan, banaketan interesik dutenek horren inguruko adostasun edo desadostasuna azal dezaten, edota beste kontularietatik edozei nek egindako proiektuaren inguruko adostasuna azal dezaten. Azkenez, inte resatuek onartutako eragiketak epaileak onetsi behar ditu; gainera, eragiketok protokolatzeko aginduko du epaileak. Gerta daiteke zortzi eguneko epe horretan —hau da, kontularien eragike tak idazkaritzan agertarazten diren bitartean, interesatuek euren iritzia azal dezaten— interesatu batek edota guztiek eskatzea autoez gain, zatiketa eragi ketak eurei eman dakizkien, aztertu ahal izateko; kasu horretan, epaileak ha mabost eguneko epea ematen dio eragiketen azterketa eskatu duen interesatu bakoitzari, azterketa hori egin dezan.
Hamabost egun horiek igaro eta azterketa eskatu duen interesatuak ez badu deusik adierazten eragiketen aurka, autoak batuko dira eta epaileak, bes te auto baten bidez, banaketa eragiketak onetsiko ditu, eragiketok protokola tzeko aginduz. Bestalde, kontulari ebazleak banaketa eragiketa jakin batzuk egin behar izan baditu eta horien onespenaren kontra jarri bada interesaturen bat, epaile ak dei egin behar die interesatuei eta kontulariari; horrela, beharrezkoak diren azalpenak entzun ostean, arazo eztabaidatu hori konpontzeko neurririk kome nigarrienak hartu behar dituzte guztien artean. Interesatu guztiak ados badau de eztabaidaturikoaren inguruan, adosturikoa betearazi behar da, eta kontulari ebazleak zatiketa eragiketetan aldarazpenak egin behar ditu, hain zuzen ere, interesatuek aho batez adostutakoak. Aitzitik, interesatuen arteko adostasunik lortzen ez denean, muntari dagokion adierazpeneko prozedura arruntaren bi dez bideratu behar da arazoa. Ildo beretik, peritu ebazlearen eta interesatu baten edota batzuen arteko funtzionarioeroskeria edo maulazko interpretazioak gerta daitezke ondasun batzuen balioa handitu zein txikitzeko. Horretara, zatiketa eragiketa eztabai dagarriaren balorazioa aurkara daiteke; orduan, Fiskaltzak esan beharrekoa entzun behar da eta, aurkarapen zioa bidezkoa dela ikusiz gero, epaileak leku kotza kontutan hartzea aginduko du, errudunen aurka kausa kriminalaren bi dez jotzeko (ikus ZKren 385. art. eta ondorengoak). Zio horiek direlaeta ondasunen balorazioa aurkaratzen bada ere, intere satuek eurek egin dezakete horren ordezko balorazioa, frogaldiaren epe ba rruan; halako kasuetan, auzia epai batekin amaitzen da. Haatik, interesatuek ez badute baloraziorik egiten, epaitza eteten da, harik eta instruitu behar den zigor auzibideak epai irmoa izan arte (JKLren 114. art.). Banaketa behin betiko onetsi eta gero, interesatu bakoitzari eman behar zaizkio berari adjudikatu zaion zatia eta jabetza tituluak. Judizioa hartzeko
dun baten edo batzuen ekimenez hasi denean, ordea, ondasunak ezin zaizkie jaraunsle eta legatuhartzaileei eman, hartzekodunok kobratu arte edo askitzat jo diren bermeak eratu arte. Banaketak protokolatutakoan, bakoitzaren hartze koa eta adjudikazioak azalduko zaizkie hala eskatzen dutenei. C) Nahitaezko testamentu judizioa Hurrengo kasuetan, epaileak bere arioz hartu behar ditu testamentu judi zioaren inguruko aurrearretazko neurriak: jaraunsle batzuk edota guztiak absente izanik, horiek ez dutenean legebidezko ordezkaririk judizioa egin be har den lekuan; edota jaraunsle batzuk zein guztiak adingabekoak edo ezgai tuak izanik, euren gurasoek ez dituztenean ordezkatzen. Bi kasuotan, kausatzailearen azken egoitza izan den lekuko epaileak har tu behar ditu neurri horiek, ondasunak aseguratu eta liburu nahiz paperak gordetzeko. Horrez gain, JZLren 959. art.an ezarritako neurriak hartuko ditu epaileak. Judizioaren inguruko aurrearretazko neurriak hartu behar diren ka suetarik lehenengoan, absentearen senideak agertuz gero, eurei eman behar zaizkie kausatzaileari dagozkion ondasun eta efektuak, eta epailearen esku hartzea amaitu behar da. Esanak esan, borondatezko testamentu judizioa era giteko legebideztaketa duenak eskatzen badu, eskuhartze horri ekingo zaio. Aurrekoa gorabehera, ezin daiteke nahitaezko testamentu judizioaren in guruko aurrearretazko neurririk hartu, testamentugileak berariaz debekatu badu aukera hori, nahiz eta jaraunsleak adingabeko edo ezgaituak izan; horre tara, aurrearretazko dilijentziei hasiera eman bazaie, dilijentziok largetsi be har dira, debeku hori testamentuaren kopia bidez egiaztatzen denean. Testamentuan ez denean horrelako debekurik agertzen, legeak ezarrita
ko baldintzak betetzen badira, eta ondasun, liburu eta paperak aseguratzeari buruzko neurriak hartu badira, orduan testamentu judizioari buruz araututako tramiteen bidez gauzatuko da judizioa, baina berezitasun batzuekin: inbenta rioak judizio barruan egin behar dira; ondasunak gordailuan utzi behar dira; eta, azkenik, administratzaileak fidantza eman behar du, berak egindako ad ministrazioaz erantzuteko moduko fidantza hain zuzen. Dena den, adminis tratzaileak ez du betebehar hori zertan gauzatu, testamentu judizioan interesa duten adin nagusikoek hala erabakitzen badute. Lekapen horrek, alabaina, in teresatu horiei jaraunspenean dagokien zatia bakarrik uki dezake; adinga beko, ezgaitu nahiz absenteak jaraunspenean duten partaidetzaren inguruko fidantza, ordea, ezin daiteke lekatu. Neurri horiek guztiak hartu eta gero, kasu batean bakarrik amaitzen da epailearen eskuhartzea: interesatuek testamentu judiziotik aldentzea eraba kitzen dutenean, gainerako eragiketa guztiak judizioz kanpo gauzatzeko. Ja raunsleek erabaki hori hartuz gero, epaileak ezin ditu ondasunak jaraunsleen esku utzi, banaketa eragiketak onetsiak izan arte. 319. Ab intestato judizioa A) Ab intestato judizioaren aurrearreta (JZLren 959.etik 976.era arteko art.ak) Judizio horren aurrearretazko neurriak bi modutan har daitezke: hildako ak bere azken egoitza izan zuen lekuko epailearen arioz, edo ondokoek neurri horiek epaileari eskatuta: hildakoaren ondorengo zein aurrekoek; alargunak, alargun hori ez dagoenean kausatzailearengandik bananduta —bai epailearen ebazpenaren bitartez, bai egitatez bananduta, hots, kausatzailearen eta alargu naren arteko adostasunez—; hildakoaren senide albokideek, laugarren gradu raino; eta, atzenean, hartzekodunek, baldin eta euren kreditua behar bezala frogatzen duen idatzizko titulua aurkezten badute eta
kreditu hori ez badute aseguratu hipoteka zein bestelako berme baten bidez. Hari berberari segiz, kasu hauetan har daitezke neurri horiek: pertsona hil dela jakina denean, eta pertsona horrek bere testamentuan ez duenean xedatu bere oinordetzari bu ruzko erregelarik, edo hildakoak ez duenean goian aipatu dugun seniderik. Judizioaren aurrearretak ondoko neurriak hartzea dakar: a) Ostu edo ezkuta daitezkeen ondasun, paper, liburu eta efektuak utzi be har dira leku seguru, itxi eta zigilatuetan. b) Artatu beharreko ondasunak edo zaindu egin behar direnak horreta rako ordaintzen den pertsonari utzi behar zaizkio. c) Bilduta eta banatzeke dauden errenta eta ekoizkinei edo kreditu eta fin kei dagokienez, abusu eta maulak saihesteko beharrezkoak diren neurri eta goitapenak hartu behar dira. Neurri horiek epailearen arioz edo alderdiak eskatuta hartu direnean, ikerketa fasea hasten da; fase horretan, epaileak jakin behar du, batetik, hilda koak testamentu xedapenik egin zuen ala ez eta, bestetik, judizioari buruzko aurrearretazko neurriak hartzea eragin zuenak horretarako legebideztaketarik zuen ala ez. Horrela, epaileak dei egingo die hildakoaren senide, lagun edota auzokoei, eta galdetuko die ea dakiten hildakoak testamentu xedapenik egin zuen ala ez; hala denean, lagun edo auzokoei galdetuko die ea dakiten hilda koak gorago aipatu den seniderik zuen ala ez. Arakapen horretatik ondorioztatzen bada kausatzailea testamenturik egin gabe edo lehentxoago aipatutako senideetarik batere gabe zein ezkontide barik hil dela, epaileak ondoko zereginak bete behar ditu: lehenik eta behin, alba zea datiboa izendatuko du; ondoren, hildakoaren liburu, paper eta postatrukea okupatzeko aginduko du; eta, azkenik, ondasunen inbentarioa egitea aginduko du. Kausatzailearen ondarean diru, efektu publiko edo alhajarik bada, onda sunok Gordailuen Kutxa Nagusian gordailatu behar dira. Halaber, ondasun horien guztien gordailuzain administratzailea izendatu behar da; administra
tzaile horri agiri zehatza eman behar zaio, hain zuzen ere, Gordailuen Kutxa Nagusian ondasun horiek gordailatu direla egiaztatzen duen agiria. Gordailu zain administratzailearen kargua izateko, bermea eskaini behar da; berme ho ri administratu behar den objektuaren araberakoa izan behar da eta epaileak, bere erantzukizunpean, nahikoa den ala ez erabaki behar du. Kausatzaileare kin bizi izan den alargunik izatekotan, horixe izendatu behar da gordailuzain administratzaile. Hariari segiz, pertsona horri ez zaio fidantzarik eskatzen, baldin eta, epailearen ustetan, alargun horrek bere gordailu eta administra ziopean jartzen diren ondasunengatik erantzuteko beste ondasun pertsonal ba du; horrenbesteko ondasunik izan ezean, aldiz, epaileak zehazturiko kopurua eman beharko du fidantza gisa. B) Jaraunsle adierazpena (JZLren 977.etik 1000.era arteko art.ak) Behin judizioaren inguruko neurriak hartu ostean, ab intestato jaraunsle en adierazpena egin behar da. Auzibidearen eraldaketaren inguruko presazko neurriei buruz apirilaren 30ean eman den 10/1992 Legearen arabera, adieraz pen hori notarioak zein epaileak egin dezake; zehatzago esateko, kausatzai leak Espainian azken egoitza izan duen lekuko notarioak (hots, leku horretan jarduteko doitasuna duenak) edo epaile eskudunak egin dezake jaraunsle adie razpena. Judizioaren aurrearretarik izan ez denean —beharrezkoa ez delako edo eskatu ez delako—, jaraunsle izateko interesik dutenek epaileari eska die zaiokete jaraunsle adierazpena egin dezan. Lehentxoago azalduriko 10/1992 Legearen 1. art.ko 77.etik 82.era arteko idazatietan, aldarazi egin da Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen II. li buruko bederatzigarren tituluaren bigarren sekzioaren edukia: 982, 983 eta 985.etik 995.era arteko art.ak edukirik gabe utzi dira; orobat, 979, 980, 981 eta 984. art.ei idazkera berria eman zaie.
Aldarazpen horren bitartez, jarauns pen adierazpena egiteko beste modu bat ezarri da, JZLan lehendik zegoen epaile adierazpenaz gain. Horrenbestez, jaraunsle adierazpenean interesik du ten subjektuak nortzuk diren kontutan izanik, legeak interesatu horiei legebi deztaketa ematen die tramitea notario zein epailearen aurrean hasteko: 1) Kausatzailearen ondorengoek, aurrekoek edo ezkontideak eskatzen du tenean eurok izatea ab intestato jaraunsle bakarrak, nabaritasun aktaren bidez lor dezakete adierazpen hori. NotarioAraudiaren 209 eta 210. art.en ariora, kausatzaileak Espainian azken egoitza izan duen lekuko notarioak tramitatu behar du akta hori, hau da, leku horretan jarduteko doitasuna duen notarioak. Notarioaren aurrean egin behar dira, nola lekuko bidezko froga, hala jarauns le adierazpena gauzatzeko beharrezkoa den agiri bidezko froga (979. art.). 2) Adierazpena kausatzailearen laugarren gradurainoko senide albokide ek eskatzen dutenean, euren uzia epaileari zuzendu behar diote, honakoa fro gatuta: a) Kausatzailea hil dela, heriotza ziurtagiriaren bidez edo epaileak onar tzen duen beste frogabide bat erabiliz. b) Euren eta hildakoaren arteko senidetasuna c) Pertsona hori testamenturik egin gabe hil dela. Azken ingurugabar hori Azken Nahien Erregistro Nagusiaren ziurtagiria ekarrita froga daiteke, edo lekukoek emandako informazioaren bitartez. Hildakoa hamalau urtekoa baino gazteagoa denean, ostera, ez da zertan frogatu inguruabar hori, hildako ho rrek ez zuelako testamenturik egilesteko gaitasunik. d) Pertsona batek jaraunsle adierazpena beraren alde egitea eskatzen due nean, pertsona horrek frogatu behar du bera zein berak izendatutakoak direla jaraunsle bakarrak; horretarako, lekukoek emandako informazioa erabil deza ke, lehentxoago azaldu dugunez.
Lekukoen informazio tramitea burutzeko, Fiskaltza zitatu behar da eta, ondoren, espediente osoa komunikatu behar zaio Fiskaltzari, horrek manuzko irizpena eman dezan. Fiskaltzaren aburuz, azaldu den frogapena nahikoa ez bada, interesatuei dei egingo zaie, akatsa ongi dezaten (980. art.). Dilijentzia horiek guztiak idazkariaren aurrean egin ostean, epaileak idazkariaren proposamena jaso eta autoa eman behar du; auto horretan, eska eragileak jaraunsle direla adieraziko du epaileak, edota haien uziari ezezkoa emango dio. Ezetza ematera, epaileak interesatuei euren eskubidea erreserba tuko die, judizio arrunt egokian erabil dezaten. Halaber, epaile edo Fiskaltzaren iritziz, gradu bera zein hobea duten se nideak daudela uste izateko oinarridun ziorik izanez gero, ez da jaraunsle adierazpenaren inguruko autorik emango. Kasu horretan, epaileak agindu be har du ediktuak argitaratzeko, dela epaitegiaren egoitzako toki jendaurrekoe tan, dela hildakoa hil eta jaio zen herrietan. Ediktu horietan, ondokoa iragarri behar da: batetik, pertsona hori testamenturik gabe hil dela eta, bestetik, zein tzuk diren jaraunspena erreklamatzen dutenen izenak eta senidetasun gradu ak. Horrez gain, ediktu horietan dei egingo zaie eskubide berbera edo hobea dutela uste dutenei, hogeita hamar eguneko epean epaitegian ager daitezen eskubide hori erreklamatzeko. Epaileak egoki deritzon beste luza dezake epe hori, beraren irudirako, Espainiatik kanpo seniderik izan daitekeenean. Ediktuok judizioa gauzatzen den epaitegia non dagoen eta probintzia edo autonomi erkidego horretako aldizkari ofizialean argitaratu behar dira, baita epailearen ustetan probintzia horretan gehien saltzen diren egunkarietako ba tean. Horrezaz aparte, kasuan kasuko inguruabarrak ikusita, epaileak komeni garri deritzonean, ediktuak Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira (984. art.). Dilijentzia horiek, berebat, idazkariak gauzatu behar ditu.
C) Ab intestato judizioa (JZLren 1001.etik 1004.era arteko art.ak) Aurrerago esandakoari ekinez, jaraunsle adierazpena bi modutara egin daiteke: lehenik, aurreko zenbakian ezarritako prozeduraren bidez; bigarre nik, adierazpeneko judizio arruntari amaiera eman dion epaiaren ondorioz. Arean bere, jaraunsle adierazpenean interesik duen edonork eragin dezake ju dizio hori, baldin eta ez badator bat epaileak auto bidez eginiko jaraunsle adierazpenarekin. Batera zein bestera izan, behin jaraunsle adierazpena egin eta gero, ab intestato judizioari eman behar zaio hasiera; judizio horretan, testamentu judizioaren tramiteak bete behar dira. Judizioa hasitakoan, epaileak agindu behar du, batetik, jaraunsle direlako adierazpena jaso dutenei ab intestatoaren ondasun, liburu eta paper guztiak ematea eta, bestetik, administratzaileak jaraunsle horiei kontuak ematea; ho rrekin amaitzen da epailearen eskuhartzea. Zernahi gisaz, jaraunsle aintza tespena lortu dutenetako batek edo alargunak hala eskatuz gero, eskuhartze hori ez da amaituko, ezta testamentu judizioa nahitaezko bihurtzen duten inguruabarren bat dagoenean ere.
BIBLIOGRAFIA Testamentugileak egindako banaketa luze eta zabal aztertu da, eta eginako lanik gehienak inter vivos egintzaren ziozko banaketaz aritu dira: ALBALADEJO GARCÍA, M., «Dos aspectos de la partición hecha por el testador», ADC, 1948, 922. or. eta ondorengoak; «Solo el testador puede partir su herencia», in Estudios de Derecho civil, Bartzelona, 1953, 316 or. eta ondorengoak; «La partición realizada por el testador debe llevar a la práctica el acto dis positivo», in Estudios de Derecho civil, aip., 335. or. eta ondorengoak; CÁ MARA ÁLVAREZ, M. DE LA, «Comentario al artículo 1.056 del Código civil», in Comentario del Código civil, Justizi Ministerioa, I. liburukia, Ma dril, 1991, 2474. or. eta ondorengoak; MARTÍNEZRADÍO, A. DE LA ESPE RANZA, «Observaciones sobre la eficacia transmitiva y vinculante de la par
tición extratestamentaria hecha por el testador», in Estudios en homenaje a Roca Sastre, III. liburukia, 393. or.; GÓMEZ MORÁN, «Testamentoparti ción», RCDI, 1949, 600. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ ENRÍQUEZ, M., «Naturaleza y eficacia de la partición practicada por el testador por acto in ter vivos», RDP, 1954, 494. or. eta ondorengoak; GONZÁLEZ RODRÍGUEZ, M., «Sobre particiones verificadas por el testador en actos inter vivos», RCDI, 1927, 166. or. eta ondorengoak; JORDANO BAREA, J., «Dictamen sobre la validez de partición contenida en testamento», ADC, 1952, 233. or. eta ondo rengoak; MARÍN LÁZARO, R., «La partición de la herencia hecha por actos inter vivos», RGLJ, 1944, 2. seihilekoa, 213. or. eta ondorengoak; MOZOS, J. DE LOS, «La partición de herencia por el propio testador», RDN, 27. zk., 1960, 99. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «Partición de la herencia por actos inter vivos», in Estudios de Derecho Privado, II. liburukia, 1948, 371. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ADRADOS, A., «La partición hecha por el testador», RDN, 1970, 209. or. eta ondorengoak; RODRÍGUEZ ARIAS, L., «Efectos de la partición inter vivos que regula el art. 1.056 del Código civil», RGLJ, 1952, lehenengo seihilekoa, 307. or. eta ondorengoak; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «Comentario al artículo 1.056 del Código civil», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, XIV. liburu kia, 2. bolumena, Madril, 1989, 123. or. eta ondorengoak. Komisarioak edo kontularibanatzaileak egindako banaketari buruz, ondoko lanak ditugu: ALBALADEJO GARCÍA, M. eta DÍAZ ALABART, S., «Comentario al artículo 1.057, párrafos 1º y 3º, del Código civil», in Comentarios al Có digo civil y Compilaciones forales, aip., 170. or. eta ondorengoak, eta 330. or. eta ondorengoak; ESCOBAR DE LA RIVA, «Partición por comisario», RCDI, 1940, 385. or. eta ondorengoak; GARCÍA GARCÍA, J. M., «¿A qué inventario y a qué citación se refiere el párrafo 2º del art. 1.057 del Código civil? ¿En qué medida es aplicable a Cataluña?», RCDI, azaroa–abendua, 1981, 1441. or. eta ondorengoak; MENÉNDEZ–VALDÉS, «¿Pueden partir los herederos ha biendo contadorpartidor?», RDN, 1970, 155. or. eta ondorengoak; OGÁYAR Y AYLLÓN, «Contadores partidores mancomunados. Caducidad de su nom bramiento», RGLJ, 1959, 1, 1441. or. eta ondorengoak; ROCA SASTRE, R. M.ª, «El comisario», in Estudios de Derecho Privado, aip., 405. or. eta ondo rengoak; RUIZ ARTACHO, J., «Partición de herencia por comisario», RCDI, 1952, 241. or. eta ondorengoak; SÁENZ DE SANTAMARÍA, «Notas sobre los albaceas y contadores partidores», ADC, 1953, 385. or. eta ondorengoak; TABOADA ROCA, «Los llamados “contadores solidarios”; imposibilidad de que tal solidaridad produzca sus naturales efectos e inadecuación de aquella denominación», RGD, 1958, 12. or. eta ondorengoak, eta 258. or. eta ondo rengoak; TORRES LANA, J. A., «La partición por comisario», CFDUPM, 4, 1983; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «Facultades de los contadores parti
dores para interpretar el testamento», ADC, 1965, 227. or. eta ondorengoak; VENTURATRAVESET, «Partición por contadorpartidor testamentario: Su plazo», RCDI, 1951, 739. or. eta ondorengoak. Jaraunslekideek egindako banaketari dagokionez, ikus: CÁMARA ÁLVAREZ, M. DE LA, «Comentario a los artículos 1.058 a 1.060 del Código civil», in Co mentario del Código civil, aip., 2490. or. eta ondorengoak; VALLET DE GOYTISOLO, J. B., «Comentario al artículo 1.058 del Código civil», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, aip., 345. or. eta ondo rengoak. Kontularibanatzaile datiboak egindako banaketaren alorrean, ikus: ÁLVAREZ SALA WALTHER, J., «Comentario al artículo 1.057, párrafo segundo, del Código civil», in Comentarios al Código civil y Compilaciones forales, aip., 301. or. eta ondorengoak; PUIG FERRIOL, L., «El contadorpartidor dativo», ADC, uztaila–iraila 1988, 669. or. eta ondorengoak.
Hogeita zortzigarren gaia BANAKETAREN ERAGINGARRITASUN ETA ERAGINGABETASUNA Laburpena: §92. Banaketaren ondoreak.— 320. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea eta horren ondoreak.— 321. Ondasun adjudikatuen saneamendua egiteko, jaraunslekideek duten elkarrekiko betebeharra: A) Aldez aurreko oharbi deak; B) Saneamenduaren oinarria, jaraunspenaren banaketan; C) Sanea menduaren eraentza: faseak eta edukia; res evicta baloratzeko unea; D) Saneamenduaren salbuespenak, jaraunspenaren banaketan; E) Saneamen duaren eraentza, kredituen adjudikazioan.— 322. Jaraunspeneko zorren ordainketa: A) Banaketa eta zorren ordainketa; B) Zorren ordainean egin dako adjudikazioa.— §93. Banaketaren eragingabetasuna eta horren osagarria.— 323. Aldez aurreko oharbideak, banaketaren eragingabeta sunari buruz.— 324. Banaketaren deuseztasuna eta deuseztakortasuna.— 325. Banaketaren hutsalketa.— 326. Hutsalketaren eraentza juridikoa eta ondoreak.— 327. Banaketaren osagarria.
§92. BANAKETAREN ONDOREAK 320. Jaraunspeneko erkidegoa azkentzea eta horren ondoreak Banaketaren esangurari heldurik, haren ohiko ondorea da jaraunspeneko erkidegoak sortzen duen indibiso egoerari amaiera ematea. Ikusmolde horre tatik abiatuta, ezin ahantz daiteke jaraunspenaren banaketa kontzeptuak berak dakarrela oinordetza berean jaraunsle bat baino gehiago pilatzea, bakoitza ius hereditario izenekoaren kuota edo zati baten titularra izanik. Horrenbestez, jaraunspenaren banaketa erabilita, jaraunslekideek indibiso egoeratik irten daitezke, horretarako KZren 1051 eta 1052. art.etan xedaturiko ahalmena egi karituz. Jaraunspenaren banaketa, bestalde, eredu gisa hartzen da beste indi biso kasu batzuetan. Ondasun erkidegoan, berbarako, bide hori erabiltzen da (KZren 406. art.), baita sozietate arloan ere, bazkideen arteko banaketaren in
guruko erregelei dagokienez (KZren 1708. art.). Guztiarekin ere, begibistakoa da banaketaren zuzeneko ondore horrek —hau da, jaraunspeneko erkidegoa azkentzeak— berarekin dakarrela banake taren eragingarritasunak duen beste aldea: jaraunsle bakoitzak berari adju dikaturiko ondasunen jabetza esklusiboa lortzea. Orokorrean, jaraunspenaren banaketak duen eragingarritasuna erraz uler daiteke. Egiazko zailtasuna sortzen da, ostera, jaraunsleek euren banakako eskuraketak lor dezaten gauzatu beharreko prozesua baloratzerakoan. Esangu ra horretan, gogora ekarri behar dira kasu horren konplexutasuna azalarazten duten bi datu. Hasteko, jaraunspenaren banaketa ez da eskuraketa prozesu horretako egitate bakana; aitzitik, prozesu horren nahitaezko aurrekariak dira, bai oinordetza bera, bai eta jaraunspeneko erkidegoa ere. Bigarrenik, banaka ko eskuraketak burutzeko prozesu horretan, banaketak egoera zeharo berezi eta delikatua du, prozesu horren amaierako urratsa den aldetik, banaketak bi deratzen baititu aurrekari horien ondore eta ondorio guztiak. Gaur egun, bestelako ikusaldetik aztertzen da banaketak jaraunsleen ba nakako eskuraketan duen eragina. Horrela, jaraunsleen banakako eskuraketa prozesu konplexu gisa baloratzen da eta, prozesu horretan, jaraunspenaren banaketa ez da egitate bakan edo lokabea, bere izaera juridikoa dela eta. Haa tik, banaketa eratzen duten baldintzen araberakoa da horren eragingarritasu na. Oinordetzaren ikusmoldetik, banaketaren eragingarritasuna delazioarekin batera azaltzen da, horrela jaraunsleak jaso beharreko ondore eskualdatzailea betebetean gauza dadin, eta jaraunsle horrek berari adjudikaturiko ondasunen gain duen titulartasun esklusiboa frogatuta gera dadin. Aitzitik, banakako es kuraketen modus operandiaren ikusmiratik, ordea, banaketak amaiera ematen dio jaraunspeneko erkidegoari, haren eginkizun zehaztaile edota bereizlea ren bidez; banaketaren zioz, jaraunspenaren banakako ondasun zehatzek su brogatzen dute partaide bakoitzaren kuota indibisoa.
Jurisprudentziaren alorrean, gai horren konponbidea azalpen tradizionalaren bidetik abiatu da, hots, banaketaren izaera juridikoak eskaintzen duen ikuspegitik. Aurrerago azaldu dugun moduan, aukera horrek hainbat eragozpen dakartza banaketaren eragingarritasuna osoosoan ulertu ahal izateko; hala ere, guk proposatzen dugun azalpenarekin badu loturarik aukera horrek, eta loturok aipatzea merezi du. Lehenik eta behin, banaketaren izaera eskual datzailea defendatzeko, AGk emandako epai batzuk ekarri ohi dira hizpidera (1897ko ekainaren 11ko, 1901eko ekainaren 13ko, 1916ko urtarrilaren 29ko eta 1943ko urtarrilaren 25ekoak), baina, horren inguruan, honako ùabardura egin behar da: banaketaren izaera es kualdatzaileari buruz egiten diren aipamenak ez dira doktrina zehatzen aldeko irizpideen on dorio —alegia, banaketaren izaera juridikoaren inguruan doktrinan dauden iritzi zehatzen ondorio—, ezpada epaitzak oinarritzean epaietako uziekin izan beharreko koherentzia ren ondore. Ildo horretatik, 1897ko epaiak, adibidez, errekurritzen den epaia kasatu zuen, honakoa adierazita: banaketa egindakoan, ezin daiteke jaraunspena eskatzeko akziorik egi karitu. Kasu horretan, banaketaren izaera eskualdatzaileari buruz esandakoak argiro adierazi nahi zuen jaraunspenaren banaketak jaraunspeneko erkidegoa azkentzen duela. Gainerako epaietan egindako aipamenen inguruan, gauza bera esan daiteke. Epai horietan, AGk ezetsi egin zituen bi kasazio errekurtso: bata, jabari gainontzekotzari buruzko demanda onartzeko jarritakoa (1901eko epaia) eta, bestea, jaraunspeneko ondasunak erreibindikatzeko akzioa onartzeko eginikoa (1916 eta 1943ko epaiak). Hariari segiz, epai horietan, banaketarik ez egoteak bidezkotzen zuen, besteak beste, errekurtsogileek ez izatea nahikoa titulurik eska tzen ziren uziak legebidezkotzeko. Ondorenez, banaketaren izaera eskualdatzaileari buruzko aipamenen helburua ondokoa adieraztea zen: testamentua eta banaketa beharbeharrezkoak direla, jaraunspeneko ondasunen jabetza titulu esklusiboa izateko eta, beraz, jabetza eskubi dea defendatu ahal izateko; ulerbidez, testamentua eta banaketa jabetza defendatzeko neu rri eta akzioak legebidezkotzen dituzten tituluak dira. Guk proposaturiko eta AGk eskaini tako irtenbideen arteko hurbiltze joera horri ekinez, esan behar da, bigarrenik, AGk geroko epaietan ezbairik gabe ezetsi duela banaketaren izaera eskualdatzaileari buruzko teoria. Ha laber, AGk argiro aipatu izan du banaketak izaera instrumentala duela, jaraunsleen banaka ko eskuraketak gauzatzean; teoria horren ariora, banaketa indibiso egoerari amaiera ematen dion egintza juridikoa da, horretarako zehaztaile edo bereizle gisa kalifika daitezkeen ondo reak erabilita (ondore horiek adierazleak izango lirateke). Jurisprudentziaren iritzi horren ispilu dira jarraiko epaiak: AGk 1944ko urtarrilaren 12an, 1958ko azaroaren 14an eta, batik bat, 1959ko ekainaren 19an emandakoak. Azkenengo kasu horretan, negoziolokal baten errentamenduari buruzko kontratua suntsiarazteko demanda jarri zen, kausatzailearen nego zio zehatz bat jaraunsle jakin bati adjudikatu zitzaiola eta. Demandatzaileak (gerokoan erre kurtsoa jarriko duenak) ulertu zuen kausatzailearen adostasunik gabeko eskualdaketa gertatu zela. AGk, ordea, ez zion oniritzirik eman interpretazio horri, eta ondokoa adierazi zuen: banaketa ez da jabetza eskualdatzeko egintza, hau da, ezin uler daiteke jaraunslekideek ba
naketaren bidez jaraunspenaren zati indibisoak elkarri lagatzen dizkiotenik. Arean bere, ja raunspen titulua dela bide, jaraunslekideok banaketa egin aurretik, alegia, kausatzailea hil denetik eskuratzen dute jaraunspenaren bitartez jaso dezaketen guztia (modu zehazgabe an bada ere); ondorenez, jaraunspenaren ondore bakarra da eskubide zehazgabea ondasun jakin batzuen gain bakoiztu eta zehaztea, ondasunok jaraunslearen hartzeko pertsonalean sartzen direlarik. Horretara, jaraunsle horren eskubideak jaraunspeneko tituluan du oinarri — zehatzago esateko, errentariaren testamentuan—, eta ez jaraunsle baten jabetza titulua beste baten alde eskualdatzeko egintza batean.
Beste alde batetik, kontutan izan behar da zenbait kasutan banaketak ez duela osoosorik desagertarazten indibiso egoera. Batzuetan, jaraunspeneko ondasunen banaketa partziala egiten da eta, gainerako ondasunen gain, ja raunspeneko erkidegoak dihardu. Beste zenbaitetan, berriz, erkidego arrunta eratzen da jaraunspeneko ondasunetarik baten edo batzuen gain.
321. Ondasun adjudikatuen saneamendua egiteko, jaraunslekideek duten elkarrekiko betebeharra A) Aldez aurreko oharbideak Espainiako Kode Zibilaren 1069.etik 1071.era arteko artikuluek banaketa zuzen egingo dela babesteko bide berezia xedatzen dute. Artikulu horien ara bera, ondasun adjudikatuen saneamendua egiteko elkarrekiko betebeharra du te jaraunslekideek. Hala eta guztiz ere, betebehar horren arauketa osagabe eta nahasgarria da. KZren 1070 eta 1071 artikuluak bazter utzita, jaraunspenaren banaketan egin beharreko saneamenduaren edukia ez da beren beregi arautu (1070. art.ak saneamenduaren ondorioz sortzen den erantzukizunaren kalte ordain izaera arautzen du; 1071. artikuluak, ostera, saneatzeko betebeharraren salbuespenak). Are gehiago, saneamenduaren kontzeptua txarto adierazi da 1069. artikuluan: ÂŤBanaketa egindakoan, adjudikaturiko ondasunen ebikzioa eta saneamendua
egiteko elkarrekiko betebeharra dute jaraunslekideek». Bis takoa denez, manu horren hitzezhitzezkotasunak ondorio zentzugabea dakar: jaraunslekideek, ebikzioaren kontrako berme deiturikoa gauzatzeko betebeha rra izan beharrean, ebikzioak dakarren egitate kaltegarria bera gauzatu behar dute. Geroago ikusiko dugunez, Espainiako Kode Zibilak ez dio garrantzi ju ridikorik eman —egin beharko zukeen moduan— ebikzioak dituen bi faseen bereizketari. Alde batetik, «pendente evictione» izeneko fasea dugu. Fase ho rretan, ebikzioaren aurka betebehar izaerako bermea eratzen da, ebikzio arris kua saihesteko; berme horrekin, jaraunsleak berari adjudikaturiko ondasunen edukitza baketsua eta eztabaidaezina defendatzeko akzioa du. Hurrengo fa sean, berriz, ebikzioa bera gauzatzen da, eta hori erantzukizunaren alorrean sartzen da; horretara, ebikzioaren ziozko kalteordainak eman behar dira, KZren 1071. art.ak arautzen duenez. Labur bildurik, KZren 1069. art.aren antzera, 1071. art.ak ez du argitzen zein den saneamendu betebeharraren edu kia; arean bere, artikulu horretan ebikzioa bakarrik aipatzen da, eta ebikzio horren hurrenez hurrenekoa, hots, ezkutuko akatsak isildu egin dira. Arazo horri eman dakiokeen irtenbidea edozein izanda ere, gai honen arauketak azalarazten dituen hutsune eta zehazgabetasunak oso nabariak dira; horiek direla bide, komenigarria izango litzateke irtenbide horren azterketa egitea, ondasun adjudikatuen saneamendua egiteko jaraunslekideek duten el karrekiko betebeharraren oinarria abiapuntutzat hartuta.
B) Saneamenduaren oinarria, jaraunspenaren banaketan Jaraunspenaren banaketan, saneamendua bidezkotzen duen oinarria ez da haren izaera eskualdatzaile edo adierazlearen
araberakoa. Egineginean ere, jaraunsleei ondasunen jabetza esklusiboa eratxikitzeko prozesuan egin zen an tzera, oinarri hori azal daiteke jaraunspenaren banaketak betetzen duen egin kizunaren ikusalde orokorretik. Esangura horretan, kontutan izan behar da jaraunspenaren banaketak, bai esanahiari eta bai helburuari dagokienean, alde banatzaile argia duen eginkizuna betetzen duela. Alde banatzaile hori esan gabe doa banaketa egintzan bertan eta irizpide desberdinei ekinez egiten dela, erreferentzia gisa hartzen dugun banaketa motaren arabera. Labur bilduz, alde hori banaketa emaitzetan islatzen da, hau da, jaraunspeneko hartzekoa osatzen duten ondasun eta eskubideak jaraunsleei adjudikatuta. Hori horrela izanik, a priori adierazi behar dugu banaketa hori murriztu egiten dela sanea menduaren kasuren bat gertatzen denean (hain zuzen, adjudikaturiko ondasu nen ebikzioa gertatzen denean, edota ezkutuko akatsen baten zioz, ondasunak ez duenean balio bere destinoa betetzeko, edo akats horregatik balio asko gal tzen duenean argiro). Oharbide hori egin eta gero, jaraunslekideen arteko saneamenduaren oi narria berdintasun printzipioaren aplikazio gisa azaltzen zaigu; saneamendu horren helburua, izatez, jaraunsleen kuota zein partaidetzen osotasun eta ore ka babestea baino ez da eta, horretarako, jaraunsle bati eratxikitakoari kalte egin dakiokeenean, kaltegalerak guztien artean ordaindu behar dituzte. Berdintasun printzipioa jaraunslekideen arteko saneamenduari aplikatzea ez da legegileak asmatutako fikzio juridikoa. Aitzitik, printzipio horrek izaera positiboa du, hots, arau esparru hori bidezkotu eta antolatzen duen irizpide teknikojuridikoaren balioa du. Printzipio horri eusteko, ez dugu banaketaren eginkizun banatzailea bakarrik aipatu behar; horrezaz aparte, printzipio ho ri egiazkoa da, eta aztertzen ari garen erakundeekin bat dator. Egiatasun eta batetortze horiek berresteko, nola aurrekari historikoetara, hala Kode Zibilak gai honetan duen sistematikara jo dezakegu. Halaber, berdintasun printzipioa jaraunslekideen arteko
ebikzioagatiko erantzukizunaren oinarria dela dioen argudioa indartzeko, printzipio horrek banaketaren arauketan duen norainoko sistematikoa ikustea besterik ez dago. Horren ildotik, eta printzipio horrek KZren 1069. art.an duen aplikazioa baz ter utzita, AGren jurisprudentzi doktrinak berdintasun printzipioaren izaera eratzailea aintzatetsi du, ondoko bideetatik. Lehenengoaren arabera, printzi pio horrek iaia banaketa prozedura osoan du eragina. Berdintasun printzipio ak ukitzen ditu, dela banaketa eragiketa deiturikoen helburua, dela eragiketa horiek gauzatzeko erregela praktikoen taxuketa. Esangura horretan, KZren 1061. art.ak dioenez, era berezian aipatu behar da berdintasun printzipioak jaraunspeneko erloen eraketa kualitatiboan duen eragina; horrela, ahal den heinean, jaraunslekideei izaera, kalitate edota espezie bereko gauzak adjudi katu behar zaizkie. Nolanahi ere, arau horrek izaera eskuemailea du, bai bere alde praktikoan (1902ko ekainaren 16ko epaiak dioenez, arauaren aplikazioa oinordetza ondasunen izaera eta ezaugarrien menpe dago) eta bai alde sustan tiboan ere (testamentugileak, berak banaketa egiten duenean edo, osterantze an, jaraunslekideek, euren artean egiten dutenean, ez dute zertan arau hori aplikatu). Hala eta guztiz ere, 1943ko urriaren 30eko epaiak baieztatu duen moduan, berdintasun printzipioak banaketari buruzko arauketan eragin be rezia duela aintzatetsi behar da: ÂŤkostu bidezko kontratuetan eta kontratu konmutatiboetan, ordea, espekulaziorantz jo daitekeÂť. Berdintasun printzipioa aplikatzeko bigarren bideak banaketaren eragingarritasunarekin du zerikusi. KZren 1074. art.ak xedaturik duen moduan, jaraunspenaren banaketa lesioa ren zioz hutsal daiteke, lesio hori ondasun adjudikatuen balioaren laurde nekoa baino handiagoa denean. Hutsalketa kasu horren helburua jaraunsleek jaraunspenean duten kuota edo partaidetzen balio kuantitatiboa defendatzea da, gorago azaldutako lesio edo kaltearen arabera. Azken finean, hutsalketa kasu hori ezartzearen arrazoia, ezbairik gabe, ondokoa da: banaketaren emai tza zuzena, probetxugarria, baliozkoa eta eragingarria izan dadin, eratxiki
penak egitean tratu berdina eta ekitatezkoa eman behar zaie jaraunslekide guztiei. Ildo horretatik, hauxe adierazi zuen 1957ko abenduaren 14an eman dako epaiak, besteak beste: ÂŤekitake hertsiaren irizpideak eratu behar du ba naketa, hots, ahal den neurrian, berdintasunari ekin behar zaio; horretara, alde batetik, jaraunslekideek izaera, kalitate zein espezie bereko gauzak jaso ko dituzte eta, bestetik, zorren ziozko kalte, arrisku eta ezbai berberak jasango dituzteÂť. Azken tokian, geroago aztertuko dugunez, jaraunslekideen arteko berdintasun printzipioa banaketa egin ostean ere aplika daiteke, banaketaren osagarriari dagokionean (KZren 1079. art.). Atal honetan aztertutakoa labur bilduz, esan dezakegu ebikzioaren era kundeak zuen malgutasunaren ondorioz, jaraunspen banaketaren alorrean oinarri berezia ezarri nahi izan zitzaiola ebikzioagatiko erantzukizunari: ja raunslekideen arteko berdintasuna; halaber, erantzukizun horren ziozko kalte galeren edukia ere berezia zen. Horregatik, oro har, ezin da salerosketaren saneamenduari buruzko erregeletara igorpena egin besterik gabe; haatik, apli kazio analogikoa egin behar da jaraunspenaren banaketak dituen berezitasun eta ezaugarriak aintzat hartuta. Bukatzeko, ezkutuko akatsengatiko sanea mendua aipatu behar dugu. Esangura horretan, Erromako Zuzenbideak eta Partiden legeriak ez zuten arautu tratua hausteko akzioa, jaraunspenaren ba naketari zegokionez; zernahi gisaz, ezkutuko akatsengatiko saneamenduak tradiziorik izan ez arren aurrekari historikoetan, zenbait kasutan aplika dai tekeela onartu behar dugu. Arean bere, ebikzioaren ziozko erantzukizunaren eraentza berezi eta zehatza aztertu dugu, eta erantzukizun horrek eta ezku tuko akatsengatiko saneamenduak oinarri berbera dute: jaraunslekideen arte ko berdintasun printzipioa. Horixe da, izan ere, lehen aipatu dugun 1960ko urriaren 13ko epaiak defendaturiko interpretazioa; epai horren arabera, sanea
menduaren eraentza osoosorik aplika dakioke jaraunspenaren banaketari. C) Saneamenduaren eraentza: faseak eta edukia; res evicta baloratzeko unea Gorago adierazi dugun bezala, Espainiako Kode Zibilak ez ditu bereizi —egin beharko zukeen moduan— ebikzioagatiko saneamenduan gehienetan gertatzen diren hurrenez hurreneko bi faseak. Bi faseok præstare evictione latindar esamoldearen inguruan itxura daitezke, teknikari dagokionez. Errefe rentzia hori abiapuntu gisa harturik, esan dezakegu ebikzio prozesuaren le henengo unea pendente evictione izenekoa dugula; fase horretan, berrikitan aipatu dugun præstare evictione horrek betebeharrak sortarazten ditu (KZren 1461. art.) eta saltzaileak bermea eratu behar du, eroslearen edukitza aske eta eztabaidaezinaren inguruan (KZren 1474.1. art.). Betebeharrez osaturiko fase horretan, argiro ikus daiteke berme eta arrisku kontzeptuek ebikzioaren era kundea zehaztean duten eragina. Esangura horretan, egun erabiltzen den adierazmolde klasikoa, hots, «ebikzio arriskuaren kontrako bermea», bilakae ra historikoaren lehendabiziko alditik dator. Aldi horretan, ebikzioak sor zi tzakeen kalteen kontrako babesa modu autonomo eta bananduan egituratu zen; horrela, hizpaketak erabili ziren berme bide egokitzat. Bigarren aldian, stipulatio habere liceretik actio ex emptorako bilakaera juridikoa gauzatu zen eta, orduan, ebikzio arriskuaren kontrako babesa edo defentsa kasuan kasuko egintza edo negozioaren egituran bertan integratu zen. Duda izpirik gabe, salerosketa kontratua izan zen integrazio horretarako esparrurik egokiena. Ebikzioaren aurkako bermea eratzeko betebeharra kontratuaren berezko ondo rio bihurtu zen; berme hori saltzailearen betebehar nagusietako baten bete behar erantsia zen, hain zuzen ere, erosleari saldutako gauza horren edukitza aske eta eztabaidaezina bermatzearena (habere licere). Ebikzioak sortutako kaltegalerengatiko ordaina jasotzeko,
hau da, saltzaileak bermea emateko be tebeharra bete dezan eskatu ahal izateko, erosleak saltzaileari jakinarazi behar dio ebikzio demanda jarri dela (KZren 1481 eta 1482. artikuluak). Ebikzio zitazioa, beraz, eroslearen zinezko zama edo betekizuna da, bestela erosle ho rrek ezin egikari dezake kalteordainak jasotzeko eskubidea. Horren ildotik, AGren jurisprudentzia anitz aipa daiteke. Jurisprudentzia horren ara bera, ebikzio jakinarazpen edo zitazioa egin behar da, gerogarrenean saneamendua eskatu ahal izateko; horren ildotik, honako epaiak ekar ditzakegu hizpidera, besteak beste: 1904ko otsailaren 20ko, 1909ko urtarrilaren 25eko eta abenduaren 24ko, 1912ko ekainaren 15eko eta 1963ko urriaren 10eko epaiak.
Nondiknahi begira dakiola ere, ebikzio zitazio horren helburua da sal tzailearen eskuhartzea auzibidean ahalbideratzea, horrela eskubide eskualda tuaren baliozkotasuna defenda dezan, akzio egokiaren bitartez. Azken finean, saltzailearen jabetza tituluak legebidezkotzen du eroslearen jabari edukitza. Guztiarekin ere, saltzaileak ez du defentsa akzio hori egikaritzeko benetako betebeharrik, ezta ebikzio auzirako deia edo epatzea egiten zaionean ere. 1963ko urriaren 10eko epaiak hauxe dio: ÂŤEroslearen ekimenez saltzaileari zitazioa egi ten bazaio ere, horrek ez du judizioan alderdi demandatu gisa agertzeko betebeharrik; arean bere, KZren 1481. art.ko azken lerroaldetik eta JZLren 525. art.etatik ondorioztatzen denez, saltzailea ez da auzibideko alderdia, beraren aurka ez delako demandarik jarriÂť.
Saltzaileak auzibidean esku hartuz gero, agidanez, modu autonomoan ka lifikatu behar da saltzaile hori. Egineginean ere, frogabideak alegatzen di tuenean, bere eskubidea defendatzen ari da. Horren harira, ondokoa adierazi zuen 1925eko abenduaren 5eko epaiak: ÂŤeskuratzai learen eskubidea saltzaileak defendatu behar du, eta ez eskuratzaileak berak. Azken horrek bere edukitzari egiten ari zaion kaltea saltzaileari jakinarazi besterik ez du egin behar. Zer
nahi gisaz, eskuratzaile horrek bere borondatez onar dezake edukitza hori defendatzea, baina horrek ez du saltzailearen betebeharra kentzenÂť. 1904ko apirilaren 29ko epaiaren arabera, berriz, ebikzio auzibidean esku hartzen duen saltzaileak alderdialde gisa dihardu. Aitzitik, 1910eko maiatzaren 30eko, eta 1920ko urtarrilaren 17ko eta otsailaren 2ko epaien arioan, saltzailearen eskuhartzea demandatukideari dagokiona da, izaera horrek dakartzan eskubide eta eginbeharrekin. Gure ustetan, azken interpretazio hori da egokiena, kontutan hartzen badugu saltzaileak ebikzio auzian esku hartzen duenean, beti ere, bere eskubidea defenda tzen duela.
Azkenik, auzibidearen alde horiei gagozkiela, Pothierez geroztik defen tsa akzioa egitate zatiezin gisa kalifikatu da; ondorenez, eskubide eskualda tuaren titularkidetasun kasuetan, solidaritatea ezar daiteke. Horixe gertatzen da, esaterako, saltzailearen jaraunsleen kasuan; ildo horretatik, KZren 1478. art.aren medeapen akzioari kalterik ez eragiteko, nahikoa da jaraunsle horie tako bati jakinarazpen edo zitazioa egitea. Egun, AGk irizpide horri ekin dio, ekitate praktikoan oinarrituta. Lehen kolpean kontrakoa pentsa badaiteke ere, jaraunspenaren banaketa egitean, jaraunslekideek ez dute bermea eratzeko elkarrekiko betebeharrik. Aurrerago azaldu izan denez, jaraunslekideon artean ez da inolako eskubi deren kuota edo zati idealen trukaketa edo lagapenik egiten. Horrenbestez, bermea eratzea bidezkoa denean (gehienetan, eskuraketa kostu bidezkoa dene tan), gogoan izan behar da ondasuna nork eskualdatu dion kausatzaileari, horrek eratu behar baitu berme hori, dudarik gabe. Hori dela bide, ebikzio de manda jaso duen jaraunslekideak eskualdatzaile horri jakinarazi behar dio demanda, ebikzioa burutzekotan, kalteordain egokia eskatu ahal izateko. Ho rrezaz aparte, gainerako jaraunslekideei ere jakinarazi behar die ebikzio de manda, euren eskubideak defendatzeko frogabideak azal ditzaten. Bestalde, 1478. art.aren araberako kalteordainaren balioa ebikziopeko ondasunaren ad judikazio prezioa baino handiagoa bada, gaindikina jaraunslekide guztien ar tean banatu behar da proportzioz. Horrelako eskualdatzaileari
dagokionez, bermerik eratzen ez denean (kausatzaileak saneamenduari uko egin ziolako, edota eskuraketa dohainik egin zelako), Espainiako Kode Zibilak ezarritako kasua betetzen da; hori dela medio, 1069. art. eta ondorengoak aplikatu behar dira, alegia, jaraunspenaren banaketan egin beharreko saneamenduari buruz koak. Ildo horretatik, jadanik ikusi dugu jaraunslekideen betebeharra banake ta egintzak berak eratortzen duela, eta betebehar horren oinarria berdintasun printzipioaren aplikazioa dela. Beste alde batetik, saneamenduaren bigarren aldia gertatzen da ebikzioa burututakoan, hau da, erosleari —edo jaraunslekide adjudikaziodunari— gauzaren edukitza kentzen zaionean epai irmoaren bidez, eskualdatu zaion eskubideak akatsak zituela eta. Orduan, præstare evictione izenekoak eran tzukizun fasea dakar, horren helburua ebikzioak sortutako kaltea medeatzea izanik. Erakunde horren malgutasunari esker, medeapenaren edukia kasuan kasuko egintza edo negozioaren araberakoa da. Bide berean, Espainiako Kode Zibilak bi kalteordain kasu xedatzen ditu. Lehenengoa salerosketa kontratuaren —eta, hedaduraz, helburu eskualda tzailea duten gainerako kontratu kostu bidezko eta konmutatiboen— izaera eta edukiari buruzkoa da. Kasu horretan, KZren 1478. art.ak arautu du kal teordainaren edukia; kalteordain horren bidez, eroslearen id quod interest deritzona medeatu nahi da, hots, gauza galtzeak eratortzen dituen damnum emergens eta lucrum cesans deiturikoak. Dena den, azkenengoa eskatu ahal izateko, saltzailearen gaitzustea beharrezkoa da (gorago aipaturiko art.aren 5. zenbakia). Kalteordainaren inguruko bigarren kasua, berriz, zatiketa negozio edo hi tzarmenei buruzkoa da, beren beregi. Kasu horren eredua jaraunspenaren banaketari buruzko eraentza da. Halakoetan, kalteordainak erkidegoaren prin tzipio artezkarietako bat aplikatzea du helburutzat: kaltegalerak proportzioz banatzea. Hori dela eta, KZren 1071. art.ak kuoten araberako kalteordaina ezarri du: «Jaraunslekideek duten
elkarrekiko ebikzio betebeharra, euren ja raunspeneko hartzekoaren araberakoa daÂť. Esanak esan, proportziotasun iriz pidearen aplikazio logiko horretaz landa, 1071. art.ak ez du ezer adierazi kalteordainaren beste alde garrantzitsu batzuei buruz. Isiltasun hori dela me dio, eta aurrerago ohartarazi dugunari ekinez, salerosketaren erregelak ezin daitezke besterik gabe analogiaz aplikatu, 1478. art.aren bidez; aitzitik, apli kazio hori egiteko, banaketaren izaerak eta ezaugarriek eratorritako baldin tzak izan behar dira gogoan. Edozein kasutan ere, honako Ăąabardurak egin daitezke: 1. Kontratuaren gastuak ez dira ordaintzen; arean bere, besterik xedatu ezean, banaketa ez da hutsaltzen jaraunspeneko ondasuneetarik baten ebik zioa gertatzeagatik. 2. Jasota eta jasotzeke dauden fruituez direnez bezainbatean, KZren 451 eta 452. art.etan ezarritakoa aplikatu behar da. 3. Ondasunean egindako gastu beharrezko eta erabilgarriek ez dute zertan arazorik sortu jaraunslekideen artean; bada, erreibindikazioa egiten duen gai nontzekoak ordaindu behar dizkio gastu horiek ebikzioa jasan duen jarauns lekideari. Luxuzko edo atsegin hutsezko gastuak ez dira ordaintzen (KZren 454. artikulua). 4. Ebikzio auziaren kostuak jaraunslekideen artean banatu behar dira, ja raunslekide guztien interesa defendatzen baita. Arau horrek badu salbuespe nik: gainerako jaraunslekideek kontra egin arren, ebikziopeko jaraunslekidea ausarkeriaz sartzen denean auzitan. 5. Kalte eta interesak (lucrum cesans) ordaintzeko betebeharrari dagokio nean, gaitzustea beharrezkoa da; horrek esan nahi du ondasuna jaraunspene ko ondasuntzatik kanpokoa dela jakinda egin behar dela banaketa. Kontu horren inguruan, jarraiko kasuak bereizi behar dira.
Banaketa jaraunslekideen arteko hitzarmenaren bidez egin bada, ebikzioagatiko erantzukizuna ondoko ek izango dute: eskubideak zuen akatsaren jakinaren gain egonda, gainera koei horren berririk eman ez dieten jaraunslekideek. Haatik, jaraunslekide guztiek dakitenean akatsa dagoela, ez da zertan kalteordainik eman. Kon tularibanatzaileak egin badu banaketa, ostera, horrek erantzun behar du bere kargua egikaritzean sortutako kaltegalerengatik. Atzenean, testamentugileak berak egin badu banaketa, ez dago kaltegalerak ordaintzeko betebeharrik, ho rren gaitzustea ez zaielako jaraunsleei eskualdatzen. 6. Azkenez, kalteordaina zehaztean eraginik handiena izan dezakeen ara zoa konpondu behar dugu: res evicta delako hori baloratzeko unea. Gai horre tan, elkarren kontrako bi irizpide erabili izan ditu doktrinak. Lehenengoaren karioz, salerosketaren inguruan arautu den bezala (1478. artikuluaren 1. zk.), ebikziopeko ondasunaren balorazioa izan behar da ondasun horrek ebikzioa gertatzeko unean zuen balioaren araberakoa. Irizpide horren aldeko autoreen tzat, ondasunaren balioa handitzea edo txikitzea banaketaren osteko egintzak dira eta, ondorenez, arrisku horiei ebikzioa izan duen jaraunslekideak egin behar die aurre. Bigarren irizpidearen ildotik, ordea, banaketa egitean onda sunari eratxiki zitzaion adjudikazio prezioak zehazten du ondasun horren balioa. Gu azken irizpide horren aldekoak gara, hainbat arrazoirengatik. Haste ko, zuzenagoa bide da gerta daitezkeen desberdintasunak eragozteko; egin eginean ere, ebikziopeko ondasunaren balorazioa gainerako jaraunspeneko ondasunen moduan egin behar bada (berdintasun tratuaren arabera), balorazio hori egiteko unerik egokiena, dudamudarik gabe, jaraunspenaren banaketa da (batik bat, kontutan hartzen badugu berdintasun printzipioak arlo honetan duen berealdiko garrantzia). Bigarrenez, irizpide horixe egokitzen zaie on doen banaketaren izaera eta helburuari, baita erakunde horretan ebikzioaren ziozko erantzukizunak eratortzen duen kalteordainari
ere. Hirugarrenik, ja raunspenaren banaketari buruzko beste alor batzuetan ere irizpide horixe apli katzen da. Esangura horretan, hauxe baino ez da gogoratu behar: banaketa hutsaltzen denean, lesioaren norainokoa kalkulatzen da ÂŤgauzak adjudikatze an, horiek zuten balioaren araberaÂť (KZren 1074. art.). Beste alde batetik, lehenengo irizpidearen alde azaldutako argudioa ere ez da zuzena, ondokoa gatik: jakin dakigunez, adjudikaturiko ondasunaren jabetza esklusiboa dakar banaketak eta, hori dela bide, jaraunslekide adjudikaziodunak gauzaren arris kuak bere gain hartzen ditu; hala eta guztiz ere, ebikzioa aurreko egoera des berdin batetik dator eta, horren zioz, bermea eratzeko betebeharra banaketa egintzak berak dakar eta jaraunspeneko erkidego egoeran du oinarri betebehar horrek. KZren 1071. art.ak jaraunslekideren bat kaudimengabea izatearen kasua arautzen du; halakoetan, gainerako jaraunslekideek erantzun behar dute ho rren zatiagatik, ebikzio kasurako ezarri den proportzioan (zentzuzkoa denez, kalteordaina jaso behar duenari dagokion zatia kenduta). Kasu hori Pothierek azaldu zuen lehenengoz; autore horren ustetan, berdintasun printzipioa ebik zioagatiko erantzukizunaren oinarria zen, eta ideia horren adibide gisa azaldu zuen kasu hori. Horrez geroztik, Frantziako Kode Zibilak 885. art.aren biga rren lerroaldean aipatu zuen kasu hori. Horrenbestez, kaudimengabezi kasuak ebikzioaren oinarri bera du: jaraunslekidearen kaudimengabeziak sorturiko kalte edo galera erkidegoari egindako kaltetzat hartzen da; ondorenez, kalte hori proportzioz banatu behar da gainerako jaraunslekideen artean (ebikzioa gatiko kalteordaina jaso behar duena barne). Bada, KZren 1071.ean jasotako kasuaren zinezko oinarria horixe izan arren, kasu hori bidezkotzeko, KZren 1134 eta 1145. artikuluetara jo dezakegu, CABANILLAS GALLASek oharta razi duen moduan. Horretara, kaltegalerak ordaintzeko betebeharra manko
munatua bada ere, halako kasuan nolabaiteko solidaritate kutsua sartu da, kaudimengabezia estaltzean. Gainera, kaudimengabeziarik dagoen ala ez ze hazteko, ez da beharrezkoa kaudimengabezia hori jaraunslekideari egozteko modukoa izatea. Aitzitik, arauak kaudimengabeziaren kontzeptu objektiboa jaso du, gehienbat; horren arabera, kaudimengabeziak jaraunslearen egoera ekonomikoa adierazten du, egoera kaskarra hain zuzen, jaraunsle horrek ezin baitie aurre egin bere betebeharrei. Ildo horretatik, jaraunslekide kaudimen dun batek ez badu ezer egiten kaudimengabezi egoeraren kontra, ez da behar epailearen adierazpen berezirik, gabezia dagoela agertarazi eta 1071. artiku luak ezarritako ondoreak gerta daitezen. Halaber, kaudimengabeziak betebe harra ez betetzea dakarrenez, kaudimendun jaraunslekideek Kode Zibilaren 1111. artikuluko akzioak egikari ditzakete. Geroenean, ezin ahantz daiteke, ebikzioaren zioz nahiz jaraunslekidearen kaudimengabezia delaeta eraginda ko galera banatzean, proportziotasun irizpidea bete behar dela; dena den, pro portziotasun horrek badu mugarik: senipartedun jaraunslekideen seniparteak babestea. Galeraren norainokoa dela eta, ezin direnean seniparteok babestu, beste banaketa bat egin behar da. Amaitzeko, ezkutuko akatsengatiko saneamenduaz denaz bezainbatean, esan behar da saneamendu horrek ez dakarrela tratua hausteko akzioaren mo dukorik; aitzitik, akats horien ziozko saneamenduak kalteordain egokia jaso tzeko eskubidea besterik ez dakar, hau da, adjudikaturiko ondasunaren prezio edo balioak izandako gutxitzearen araberako kalteordaina. D) Saneamenduaren salbuespenak, jaraunspenaren banaketan Espainiako Kode Zibilak 1070. art.an arautu ditu ebikzioagatiko erantzu kizunaren salbuespenak, honakoa ezarrita: aurreko artikuluan aipaturiko be
tebeharra (hots, ebikzioaren kontrako bermea eratzeko betebeharra) gauzatu behar da, honako kasuetan izan ezik: 1. Testamentugileak berak egin duenean banaketa, salbu eta argiro ikus ten denean —edota zentzuz ondoriozta daitekeenean— haren nahia kontrakoa dela; beti ere, senipartea ezin uki daiteke. 2. Banaketa egitean, berariaz itundu denean halako bermerik ez eratzea. 3. Ebikzioa banaketa egin osteko karitik datorrenean, edota adjudikazio dunaren erruz gertatu denean. Artikulu horren inguruan, hiru iruzkin egin daitezke, batik bat. Lehe nengo eta behin, deigarria da gorago azaldutako salbuespenok euren berezko tokian araututa ez egotea, hau da, salerosketaren alorrean. Ezbairik gabe, Es painiako Kode Zibilak gai honetan duen sistematika makurraren ondorio da hori; izatez, lehenengo salbuespenak bakarrik du oinarri jaraunspenaren ba naketari buruzko arauketan. Bigarrenez, azpimarratu behar da salbuespen horien inguruko azalpena ez dela zehatzmehatz egin, manuan ezarritakoa gorabehera. Esangura horre tan, Espainiako Kodeak ez du berezko arauketarik ebikzioagatiko erantzuki zunaren muga eta norainokoei buruz. Hori dela eta, kasuan kasuko azterketa egin behar da, neurri handi batean aurrekari historikoetan oinarrituta. Horixe ulertu behar dugu, bederen, jarraian aipatuko ditugun kasu garrantzitsu ei dagokienez: eroslearen esku dagoen gauza galtzea, edukitza galtzea herri agintariaren egintza dela medio, edo mutuum periculum deritzonetik eta on dasun adjudikatuaren izaeratik ondorioztatutako salbuespenei dagokienez. Hirugarrenez, zehaztu behar da ebikzioaren mugen barne, berezko sal buespenak ezin direla nahastu ebikzioaren baldintzak betetzen ez dituzten ka
suekin (hau da, gauza eroslearen esku dagoenean galtzearekin, salmentaren osteko karia duen ebikzioarekin eta abar), edota ebikzioaren betekizunen bat ez betetzearekin (esaterako, ebikzio demanda ez jakinaraztearekin). Salbues pena izateko, beraz, ebikzioa dakarren egintza gauzatu behar da, baina ez da erantzukizunik sortzen, ebikzio hori eragitearekin zerikusirik ez duten ingu ruabar batzuen ondorenez. Salbuespen horien eredua pactum de non præstan da evictione izenekoa da (1070.2. art.). Lehendabiziko salbuespena KZren 1056. artikuluko lehenengo lerroaldea ren ondorio gisa ezarri da; artikulu horren esanaren argira, testamentugileak bere ondasunen banaketa egin duenean, banaketa hori bete behar da, baldin eta derrigorrezko jaraunsleen seniparteari kalterik eragiten ez badio. Xedapen horrek banaketaren hutsalketan ere eraentzen du (KZren 1075. artikulua): «Hildakoak eginiko banaketa honako kasuetan bakarrik aurkara daiteke, le sioaren zioz: derrigorrezko jaraunsleen seniparteari kalte eragiten zaionean, testamentugile horren bestelako nahia agertzen denean edota, agertu ez arren, nahi hori zentzuz ondoriozta daitekeenean». Erregela horren oinarria banake ta egiteko moduaren berezitasunean aurkitu nahi izan da. Horretara, testa mentugileak egindako banaketaren zioz, ondasunak zuzenean eratxitxikitzen zaizkienez jaraunsleei (hau da, erkidego egoerarik ez dagoenez), ebikzioaga tiko erantzukizunari dohaineko eskualdaketen eraentza aplikatu behar zaio (KZren 638. artikulua). Hala eta guztiz ere, manuaren ratio iuris deritzonaren ulerkera hori ez da guztiz argia. Erabilgarritasun zuzenari buruzko arrazoiak (edo ratio singula risak) bazter utzita, badirudi salbuespen horrek «contra temorem rationis» diharduela, manuaren hitzezhitzezkotasuna erabatekoa baita. Kode Zibileko sistemaren logikatik ikusita, ostera, manu horiek ezarritako presuntzioa gai honetan argi eta garbi azaldutako bi printzipioen aurkakoa da. Lehenengoa jaraunspenaren banaketan dagoen ebikzioagatiko erantzukizunaren printzipio orokorra dugu. Printzipio hori 1069.
art.an dago jasota, eta gero, 1071. art.an garatu da, berdintasun eta proportziotasun irizpideen arabera. Bigarren prin tzipioa, berriz, testamentugilearen nahia errespetatzeko eginbeharraren ingu rukoa da. Arean bere, testamentugilearen nahia da testamentuak izango duen eragingarritasunaren oinarri. Horregatik, xedatzailearen borondate erabateko eta osatuak (hots, osagarri guztiak dituenak) zehazten du antolaketaren era gingarritasuna. Esangura horretan, xedapenok Zuzenbide tipoaren barnekoak diren ala ez alde batera utzita, baita xedatze eta banatze egintzen arteko kon tzeptu zehaztapenak ere, xedatzailearen nahia errespetatzeak hauxe dakar: ondasun adjudikaturen baten ebikzioagatiko erantzukizun orokorra testamen tugile nahiaren egitez bakarrik salbuets daiteke. Horren ariora, ezin daiteke urratu questio voluntatis hori, jorratzen ari garen salbuespenaren garrantziak eragina duelako testamentugileak xedatutakoaren muinean, alegia, jarauns leen kuoten osotasun ekonomikoan. Ildo bertsutik, halako norainoko garran tzitsua duen emaitza testamentugilearen nahiaren menpe jarri behar da. Beste alde batetik, ebikzioaren ziozko erantzukizunaren ondoreetarako, ezin daitez ke osotoro parekatu jaraunsle eta dohaintzahartzaileei eginiko eratxikipenak, ezta azken horiei eta legatuhartzaileei egindakoak ere. Nolanahi den ere, arazo horiei behar bezalako erantzuna emateko, ez da nahikoa manuon interpretazio sistematiko eta logikoa egitea, salbuespen ho rren oinarria aurrekari historikoetan sustraiturik baitago (hain zuzen ere, ius communearen glosagile eta iruzkingileek Zuzenbide tipotik kanpoko kon tratuei buruz egindako eraikuntza dogmatikoan). Esangura horretan, ius co mmunearen aitagoiek berealdiko garrantzia duen erakunde horren ikuspegi baterakoia eskaini nahi izan dute. Bizantzioko juristen usteari ekinez, harako aitagoiek kostu bidezko kontratuen eta kontratu konmutatiboen berezko ondo riotzat jo zuten ebikzioagatiko erantzukizuna. Gure ustez, arazoa aurrekari historikoei lotuta dagoenez
gero, salbuespen horren norainokoa zuzentzeko interpretazioa egin behar da. Horrenbestez, eragingarritasun handiagoa eman behar zaio artikulu horietan ezarritako az pisalbuespenari: «… agertzen denean edo, agertu ez arren, zentzuz ondoriozta daitekeenean … », eta testamentugileak egiatan nahi zuena arakatu behar da. Dena den, VALLETen ustetan, eztabaidagai dugun salbuespen hori bi modutara bidezkotu ahal da: batetik, Gaztelako Zuzenbidearen tradizio histo rikora jota —Partiden garaietatik gaurdaino bilakaturiko tradiziora, behinik behin—; eta, bestetik, salbuespen horrek testamentugilearen ustezko nahiaren errespetua duela oinarri kontutan hartuta. Egineginean ere, banaketa egin os tean gerta daitezkeen jazokizunak ez aipatzeagatik, ezin baiezta daiteke testa mentugileak ez duela pentsatu jazokizun horiei buruz. Edonola ere, gure iritziz, nahitaezkoa da testamentugilearen nahia inter pretatzea, horrek egindako banaketak ez duenean modu berezian lotzen ja raunsle batzuen asignatio reia. Ebikzioagatiko erantzukizunaren inguruan, 1070. art.ak jaso duen biga rren salbuespena jaraunslekideen arteko beren beregiko ituna da (pactum de nom præstanda evictione). Duda izpirik gabe, salbuespen hori saneamenduari buruzko arauen izaera eskuemailearen ondorio da (izaera hori dute, bai sale rosketari buruzko saneamendu arauek, bai eta jaraunspenaren banaketari bu ruzkoek ere). Testamentugileak egindako banaketari izan ezik, aipatu berri dugun salbuespen hori edozein banaketa motari aplika dakioke, baldin eta ba naketa horietan, jaraunslekideek hizpatzen badute ebikzioa baztertzea. Arau horrek dioenez, hizpaketa berariaz adierazi behar da. Horretara, hizpaketaren froga erraztu ez ezik, hizpaketa horrek izan dezakeen eragina ere bermatzen da. Esangura horretan, VALLETek baieztatu duen moduan, «berariaz» esa moldeak ez du esan nahi «hitzez hitz». Aitzitik, «hitzez hitz» baino zerbait gehiago adierazi nahi du esamolde horrek: benetan hitzarturikoa baitaratzen du, eta hitzarturiko hori atera daiteke,
nola hizpaketaren hitzezhitzezko edu kitik, hala hizpaketaren aurreko, aldi bereko zein osteko inguruabarretatik. Salerosketari dagokionez, eskakizun hori ez dago xedaturik KZren 1477. arti kuluan (artikulu hori, orokorrean, saneamenduari uko egitearen ingurukoa da). Arau horrek agintzen du banaketa egitean gauzatu behar dela ituna, bai na itunaren baliozkotasun eta zilegitasuna bermatzeko joera horri ekinez, onartu behar da ituna edozein unetan egin daitekeela. Zernahi gisaz, itun hori baliozkoa izan dadin, onustea oinarrizko osagaia da; ondorenez, jaraunsleek ezin dute jakin ebikzio arriskurik dagoen ala ez (KZren 1476. art.). Azkenez, esangura hertsian, KZren 1070. art.ko hirugarren zenbakiak ez du ebikzioagatiko erantzukizunaren zinezko salbuespenik aipatzen. Ebikzioa banaketa egin osteko karitik badator, hori ez da egiazko ebikzioa, ezpada era kunde horren baldintzetako baten zapuzketa; ondorenez, ez dago saneamen dua egiteko betebeharrik. Bestalde, gerta daiteke saneamendua bidezkoa ez izatea adjudikaziodunaren errua dela eta; horren adibide ditugu honako ka suak: jaraunslekideak kausatzailearen eskualdatzaileari edota gainerako ja raunslekideei ez dienean jakinarazi ebikzio demanda (KZren 1481 eta 1482. artikuluak); edo, ebikzio zitazioa egin eta gero, ebikzio hori gertatu denean, jaraunslekidearen arduragabekeriagatik, hots, ez dituelako erabili bere eskubi dea defendatzeko zituen bideak.
E) Saneamenduaren eraentza, kredituen adjudikazioan Gai hori KZren 1072. artikuluan arautu da: ÂŤKobratzeko moduko kredi tua adjudikatzen denean, jaraunslekideek ez dute erantzukizunik jaraunspene ko zordunaren geroko kaudimengabeziagatik; jaraunslekideok
erantzun behar dute banaketa egitean egon daitekeen kaudimengabeziaren zioz bakarrik. Kreditua kobraezintzat jotzen denean, ez da sortzen inolako erantzuki zunik; edozein kasutan ere, halako kreditua osorik zein zati batean kobratzen bada, jasotakoa proportzioz banatu behar da jaraunslekideen artean. Esangura hertsian, kreditu eskubideen alorrean, ez dago ebikzioagatiko zinezko erantzukizunik, besteak beste, hurrengo arrazoiaren ondorenez: esku bideok ezin dira usukapitu eta, horren ondorioz, halako eskubideek nekez era gin dezakete ebikzioa gertatzeko behar den edukitza kentzea. Nondik-nahi begira dakiola ere, eskubide eskualdatuaren akatsari (propter vitium in iure auctorisari) dagokionean, bada antzekotasunik, eta akats hori ebikzioaren au rrebaldintzatzat har daiteke; egineginean ere, kredituaren onustedun saltzai leak eskubide eskualdatuaren izate eta legebidezkotasuna bermatu behar ditu, hots, veritas nominisa bermatu behar du (KZren 1529. artikulua). Orain arte esandakoaz landara, kredituen adjudikazioaren saneamendua honen inguruan azaldu zen: banaketa egitean esleitzen ziren jaraunspeneko errentei buruzko berme eraentzaren inguruan (Coderen 886. art.). Espainiako Zuzenbidean sa neamendu hori beren beregi arautu da errenta nahiz kredituen adjudikazio ka surako, baina ez dago horren inguruko arauketa berezirik; kredituen alorrean ere, saneamendu orokorrari buruzko eraentza aplikatzen da (KZren 1069.etik 1071.erako artikuluak). Oinarri hori abiapuntu gisa harturik, 1072. art.an bi kasu jaso dira, kreditu adjudikatua kobratzeko modukoa ala kobraezina den arabera. Halaber, lehenengo kasuan —kredituaren izate juridikoa benetakoa delakoan—, bi hipotesi bereizi behar dira. Lehenik, gerta daiteke kobratzeko moduko kreditutzat jo izan dena kobratu ezin izatea, zorduna kaudimengabea zelako banaketa egin zen unean. Hipotesi hori eta ebikzioarena nahikoa an tzekoak dira: jaraunslekideari ondasun adjudikatua kentzen ez bazaio ere, on dore praktikoa berdintsua da, jaraunslekide horren kuota edo
partaidetzaren zenbatekoari egiten baitzaio kalte. Hariari segiz, zordunaren kaudimengabezi ak eratorritako kaltea erkidegoaren arrisku gisa baloratzen da eta, ondorenez, gainerako jaraunslekideek kalteordaina eman behar dute, KZren 1071. art.an ezarritako prozeduraren arabera. Bigarren hipotesian ere, kredituaren izatea benetakoa delakoan, aurre koaren moduko ondorioa gertatzen da, 単abardura batekin: zordunaren kaudi mengabezia banaketa egin eta gero azaltzen da. Hipotesi horretan, ebikzioa banaketa egin osteko karitik datorrenean bezala, erkidegoak ez du bere gain hartzen arriskua eta, horrenbestez, ez da kalteordainik ematen. Bigarren ka suan, berriz, kreditua kobraezintzat hartzen da. LACRUZ eta SANCHOk dio tenaren ariora, kasu hori ez da egiazko adjudikazioa, ezpada kobrantza ku deatzeko agindu hutsa; agindu horrek aurrera eginez gero, beste zatiketa bat egingo da eta jasotakoa proportzioz banatu behar da jaraunslekideen artean. Horren ondorioz, ez dago inolako bermerik eratu behar, zordunaren kaudi men edo kaudimengabezia dela eta. Azken lekuan, arauan jaso ez den hirugarren kasua azal daiteke, kredi tuaren veritas nominis izenekoari buruzkoa. Horretara, kreditua kobratzeko modukotzat adjudikatu ostean, kreditu hori kobratzea ezinezkoa denean, hala ko krediturik ez dagoelako, aurretik kobratu delako edo preskribatu egin de lako, bermea eratzeko betebeharrak KZren 1071. art. aplikatzea ekarriko du. 322. Jaraunspeneko zorren ordainketa A) Banaketa eta zorren ordainketa Bi erakunde horien artean bistako lotura ezar daiteke, eta lotura hori da KZren 1082 eta 1087. artikuluen abiaburu (artikuluok arautzen dute gai hori). Neurri handi batean, lotura
hori Espainiako oinordetza sistema egituratzen duten printzipio eta erregelen ondorio dugu. Horren ildotik, nahikoa da siste ma horren bi alde gogoratzea. Lehenengoaren arabera, successio in iusari bu ruzko ideia edo kontzeptuak berebiziko garrantzia du oinordetzaren inguruko arauketan. Horrek esan nahi du zenbait arauketaren oinarria likidazio sistema den bitartean, Espainiakoan, oinordetza eskubidearen eskualdaketa oinorde tzaren ondore garrantzitsuenetariko gisa ikusi dela. Horrek ez dakar jarauns peneko hartzekoduna ahanztea, baina hartzekodun horrek jaraunsleengana jo behar du bere eskubidea kobratzeko. Bigarren aldearen arioan, Espainiako Zuzenbidean ez da aplikatzen ÂŤnomina hereditaria ipso iure inter coherede ros dividunturÂť erregela; horrenbestez, kreditu eta zorrak berez banatzen dira jaraunspenaren zatiketaz kanpo, proportziozko banaketa eginda. Hori dela bi de, eta kontutan hartuta banaketak berez ezin diela kalterik eragin zatiketa egin dutenen edo gainontzekoen interesei, Espainiako Kodeak akzio eta ahal men batzuk ezarri ditu jaraunspenaren hartzekodunentzat, jaraunsleek zorrok ordaintzen ez dituzten kasuetarako. Ildo bertsutik, KZren 1082. artikuluak aurrearretazko neurri hau xedatu du: hartzekodun aintzatetsiek ahalmena dute banaketa egitearen aurka jartze ko, harik eta kobratu arte edo euren kredituen besteko fidantza eman arte. Kredituaren erreklamazioari dagokionean, bi kasu bereiz ditzakegu. Le henengoan, indibiso egoerak dirauen bitartean, erreklamazioa jaraunspenaren aurka egin behar da. Kasu horretan, hartzekodunek jaraunspena huts eta soi lik onartu zuten jaraunsleen aurka jo dezakete. Bigarrenez, banaketa eginda koan (KZren 1084. art.), jaraunspena inbentarioaren arabera onartu ez duten jaraunsleetarik edozeini eska diezaiokete hartzekodunek zorrak osoosorik or daintzeko; jaraunsleak onura hori erabili badu, ordea, horren jaraunspeneko kuota da hartzekodunak eska dezakeenaren muga. Kasu batean zein bestean, demandatuak bere jaraunslekideak
zitarazi edo eparazteko eskubidea du, sal bu eta testamentugilearen nahia edo banaketa dela medio, demandatuak berak bakarrik ordaindu behar duenean zorra. Hortaz, banaketa egin ostean, argiro ezartzen da jaraunslekideen arteko solidaritatea. Jaraunspenean dagokion par taidetzaren zenbatekoa baino gehiago ordaindu duen jaraunslekideak besteoi erreklama diezaieke eurei dagokien zatia (1085.1. art.). Bestalde, jaraunsleki dea aldi berean hildakoaren hartzekodun izan daiteke, eta kasu hori 1087. art.ak arautu du. Halakoetan, Kode Zibilak ez du solidaritaterik onesten, bate ratzearen bidez azkendu ez den zatiari —hau da, kredituaren zatiari— dago kionez. Bada, hartzekodun horrek bere kreditua beste jaraunslekideei euren proportzioaren arabera erreklamatu beharko die; beti ere, jaraunspena inben tario onuraren arabera onartu duen jaraunslekideak erantzun behar du berari esleitutako ondasunekin bakarrik. B) Zorren ordainean egindako adjudikazioa Orobat, zorrak jaraunspenaren banaketa egitean ordain daitezke, adjudi kazio egokien bitartez. Esangura horretan, D�EZPICAZOk eta GULLÓNek diotenez, ondoko kasuak gerta daitezke: a) Zorren ordainean egindako adjudikazioa. Hartzekoduna ados badago, ondasun batzuk adjudikatzen zaizkio, jaraunspenaren aurka dituen kredituak azkentzeko. Eragiketa hori berez ez da banaketa egintza, adjudikatzen den ondasuna jaraunspenaren indibiso egoeratik at baitago. Horregatik, kontulari banatzaileak ezin du horrelako ordainketarik egin (1946ko ekainaren 25eko epaia). b) Zorrak ordaintzeko egiten den adjudikazioa. Kasu horretan, jaraunsle kide adjudikaziodunak ordaindu behar ditu zorrak, berari adjudikatu zaizkion ondasunak besterentzeagatik jasotako diruarekin. ENZNren aburuz, eragiketa hori negozio fiduziarioa
da: (onustedun) gainontzekoari begira, adjudikazio dunak ondasun adjudikatuen jabari titulartasuna du, baina ez banaketan parte hartu duten gainerakoei dagokienez. Zorrak ordaintzeko egiten den adjudika zioa banaketa egintza da; beraz, kontularibanatzaileak egin dezake. c) Zorrak bereganatuta egindako adjudikazioa. Kasu horretan, hartzeko duna ados egonez gero, adjudikaziodunak ondasun adjudikatuen erabateko ja betza lortzen du, zorren ordainketa bereganatzearen truk. Adjudikazio hori ere xedatze egintza da, hots, kontularibanatzaileak ezin gauza dezake. §93. BANAKETAREN ERAGINGABETASUNA ETA HORREN OSAGARRIA 323. Aldez aurreko eragingabetasunari buruz
oharbideak,
banaketaren
Jaraunspenaren banaketak duen izaera eta eginkizunaren karioz, bana keta hori ondore jakinak sortzera bideraturik dago; baina, hala izan dadin, ba naketa baliozkotasunez egin behar da. Jaraunspenaren banaketa egitean bete behar dira, bete ere, antolamendu juridikoak egintza horri begira ezarri dituen oinarrizko osagaiak eta, aiurri berean, banaketarekin ezin dira urratu gainon tzekoen legebidezko eskubideak nahiz interesak. Hori ez bada betetzen, bana keta eragingabe bilakatzen da. Eragingabetasun hori zehapen gisa gertatzen da, antolamendu juridikoak banaketaren alde jakinetan aginduz ezarritako arauak urratzen direlako. Harako urratzerik gertatzen da, gertatu ere, kasuan kasuan egindako banaketaren baldintzak eta betekizunak ez zaizkienean uz tartzen antolamendu juridikoak horren inguruan ezarritako aginduei. Argi denez, orotarikoak eta erabat desberdinak dira banaketaren egokitasunik eza dakarten kariak; eta kari horiek
zehazten dira, kasuankasuan gauzaturiko ba naketak duen izaeraren arabera. Eragingabetasun kari horiek, orokorrean, es parru hauetan ager daitezke: mortis causa egintzetan, kausatzaileak berak testamentuan antolatu badu banaketa; inter vivos negozioetan, banaketa hori jaraunsleek hitzarmen bidez egin badute; mandatuen betearazpenean, kontu laribanatzaileak gauzatu badu banaketa; epaileak zein tartekariak emandako ebazpenetan, hurrenez hurreneko kasuetan; eta, azkenik, jaraunspenaren ba naketa hutsaldua izateagatik berori eragingabe bilakatzen den kasuetan. Jakin dakigunez, hizpide dugun gaiari buruzko azterketaren barruan ara zo ugari sortu da; bada, egintza eta negozio juridikoen eragingabetasuna da karten akats eta kariei buruzko arauketa positiboa urria da oso, batik bat, akats eta karion antolaketa sistematikoari buruzkoa. Ildo horretan, Espainiako Kode Zibilak baitaratzen duen arauketarik zabalena da, izatez, kontratuen deuseztatze eta hutsalketaren ingurukoa (1300.etik 1314.era arteko art.ak eta 1290.etik 1299.era artekoak, hurrenez hurren). Guri doakigunez, arauketa ho ri berez ez da nahikoa, eta arauketa horretaz landara, eragingabetasuna da karten akats edo kariei buruzko arauketa ez da sistematikoa, ezta osoa ere. Arauketa hori kasuan kasukoa da, hots, egintza edo negozio zehatzek dituzten berezitasun nabarietan oinarritutakoa. Baieztatu berri dugunaren erakuskari argia dugu, Kode Zibilak banaketaren eragingabetasunari buruz ematen duen arauketan (1073.etik 1081.era arteko art.etan). Azpimarratzekoa denez, arti kulu horiek hartzen dituen sekzioaren titulua eta arauketa horren aplikazio es parrua mugatzen duen 1073. artikulua osagabetzat jo daitezke, banaketaren eragingabetasuna mugatzen baitute hutsalketa kasuetara bakarrik. Beste hitz batzuez esanik, banaketa deuseza izan daitekeenean (deuseztasun hori eraba tekoa zein erlatiboa izanik), banaketa aurkaratzeko aukerarik bada ere, titulu eta artikulu horietan ez da aukera horri buruzko eraentza aipatzen.
Kode Zibilak hutsalketaren erakundea bakarbakarrik arautzen du eta ho rren arrazoia aurki dezakegu, agidanez, Espainiako kodegintzaren ibilbidean. Kodegintza horrek Frantziako ereduari heldu zion; horretan, jaraunspenaren banaketak zituen izaera eta eginkizun bereziak oinarritzat hartuta, banaketa ren erakundea bereiztu zen kostu bidezko kontratuetatik eta kontratu konmu tatiboetatik. Horrekin bide eman zen, salbuespenez bazen ere, kalteen ziozko hutsalketak erakunde horretan eragin nabaria izan zezan. Eta helburu hori erdietsi zen, nahiz eta ekonomia liberalaren defendatzaileek bultzatutako tesia nagusitu (horien eraginez, kalteen ziozko hutsalketa ezabatu zen saleroske tan) eta hutsalketaren aplikazio esparrua beren beregi mugatu (kontratuen es parruan, 1293. art.an) 1291. artikuluko 1 eta 2. zk.etara. Balorazio hori alde batera utzita, Espainiako KZk emandako arauketa nahasgarritzat jo daiteke, hutsalketaren esparrura biltzen baititu teknikoki eremu horretakoak ez diren kasuak, berbarako, 1079.etik 1081.era arteko artikuluetan aipatzen direnak. Dudamuda hori dela eta, doktrinak argiroargiro esan du, KZk gai horretan dituen hutsuneak betetzeko erabil daitezkeela egintza eta negozio juridikoen gainerako eragingabetasun eta aurkarakortasun motei buruzko erregelak. Bide horretan agertu izan da behin eta berriro Auzitegi Gorena. Bereziki, aipatzekoa da AGk 1980ko maiatzaren 31n emandako epai garrantzitsua; epai horretan AGk dioenez, jaraunspenaren banaketari aplika dakizkioke in ter vivos egintza juridikoen (batik bat, kontratuen) deuseztasunari buruzko arauak; horrela, errotikako deuseztasuna gertatuko da oinarrizko akatsik ger tatzen denean edo egintzaren oinarrizko betekizunen bat gauzatzen ez dene an. Nolanahi den ere, negozio juridikoen eragingabetasunaren inguruko arau horiek aplikatzean, 1969ko otsailaren 25eko epaiak aurrenekoz adierazi zue nez, banaketa iraunarazteari buruzko printzipioa bete behar da. Printzipio ho rri favor partitionis izena eman ohi zaio eta horren oinarrian agertzen da oinordetzari buruzko arauketan sustraiturik dagoen
zantzua edo ezaugarria (KZren 1007, 1079 eta 1080. art.ak). Horren arioan, jaraunspenaren banaketa akastuna bada ere, banaketaren eragingarritasunari eutsi behar zaio, ahal den neurrian, eta horretarako, neurri biziberritzaileak erabili behar dira, banaketa ez dadin deuseztatua nahiz hutsaldua izan. Horrekin lortzen dira, batetik, ahalik eta egintza gutxien gauzatu behar izatea eta, bestetik, trafiko juridikoa ren segurtasuna; halaber, printzipio hori dela kausa, jaraunsleei aukera ema ten zaie eurei adjudikatu zaizkien ondasunen gaineko jabetza esklusiboa sen do dezaten. 324. Banaketaren deuseztasuna eta deuseztakortasuna Jaraunspenaren banaketa deusez suertatzen da erabat edo erroerrotik, bai egintzaren oinarrizko osagaiak akastunak izan nahiz osagaiok gauzatzen ez direnean, bai eta, banaketa egitean, legeak aginduz ezarritako arauak urra tzen direnean ere. Bi kasuotan, ulertu behar da banaketa ez dela baliozkoa, hau da, banaketa eragingabea dela hori egiten den unetik. Horretara, banaketa erabat deuseza da, besteak beste, kausatzailearen heriotza ziurra ez denean, banaketaren oinarri den testamentua eragingabea denean edo testamentu ho rrek indarra galtzen duenean. Orobat, banaketa deuseza da, kasurako, aldi be rean jaraunslekide eta komisario denak hori gauzatzen duenean, KZren 1057. art.ko debekua urratzen delako; edo testamentugileak banaketa egiten due nean bere ondasunen eta irabazpidezko lege sozietateko ondasunen gainean, 1056. art.aren aginduz, testamentugileak banaketa egin baitezake bere onda sunei begira bakarbakarrik (1974ko maiatzaren 17ko epaia). 1948ko ekainaren 22ko eta 1966ko otsailaren 25eko epaien esanaren argira, jarauns penaren hartzekoan diren ondasunak nahita ezkutatzeak ere banaketaren deuseztasuna da kar, horren karia ez delako zilegia. Bide berean doaz 1957ko abenduaren 14an eta 1974ko maiatzaren 28an AGk emandako epaiak; epaiok aztertu zituzten kasuetan, semealabaren eta
gurasoen interesak bateraezinak izan arren, jaraunspenaren banaketan ez zuen eskurik hartu epai bidez izendaturiko defendatzaileak eta, horregatik, banaketa deuseztzat jo zen. Dena den, gure aburuz, horiek deuseztasun kasuak izan beharrean, deuseztakortasun kasuak dira.
Goian azaldutakoa bazter utzita, Kode Zibilak deuseztasunaren inguruan bi kasu ohiko arautzen ditu. Lehendabizikoa 1080. artikuluan dago jasota: ja raunspenaren banaketa egitean, jaraunsle bat preteritzen da, jaraunsle hori derrigorrezkoa izan zein ez eta, horretan, gainerako interesatuek doloz edo gaitzustez jarduten dute. Jarduketa horri ezarritako zehapena da, hain zuzen, banaketaren deuseztasuna, nahiz eta manuak hutsalketa hitza okerretara era bili. Preterizioa onustez gauzatu bada (konparazio baterako, jaraunsle izenda tua hil delako edo jaio ez delako usterik bada edota, gainerako jaraunsleekin batera, preteritutako jaraunslea izendatu bada banaketa egin arte ezezaguna izan den testamentuan), banaketa ez da deuseza, banaketa iraunarazteko prin tzipioaren eraginez. Horrelakoetan, gainerako jaraunsleek jaraunsle preteri tuari ordaindu behar diote hari proportzioz dagokion zatia. Jaraunsleen artean adostasunik ez bada, zalantza egin da zati hori jaraunspenaren ondasunez ala diruz ordaindu behar den. Banaketa deuseztatzen ez denez gero, alegia, ba naketak indarrean dirauenez, badirudi azken aterabide hori egokiagoa dela; egin ere, ordainketa jaraunspenaren ondasunez egingo balitz, horrek ekarriko luke banaketa berriro egiteko beharra. Bigarrena Kode Zibilak 1081. art.an arautzen duen deuseztasun kasua da; artikulu horrek dioenez, jaraunspenaren banaketa deuseza da, pertsona bat jaraunslea dela okerretara uste izan eta ba naketa pertsona horrekin egiten denean, pertsona hori benetako jaraunsle izan gabe. Harakoetan, itxurazko jaraunslea agertzen da; jaraunsle horri emandako oinordetza titulua jatorrian baliozkoa iruditu arren, titulu horrek benaz ez du inongo baliorik. Horrelakoak gertatzen dira, adibidez, jaraunsle hori itxuraz baliozkoa den testamentuan izendatua izan eta, geroago, testamentuaren deu seztasuna adierazten denean edo jaraunslea izendatzeko erabili den testamen
tua ezeztatzen denean. Manu horrek deuseztasuna orokorrean aipatzen badu ere, jaraunslearen titulua banaketaren baliozkotasunerako conditio iurisa da eta, horren karioz, ulertu behar da deuseztasuna partziala dela (iraunarazpen printzipioa), eta deuseztasun horrek eragina duela itxurazko jaraunsleari adju dikaturiko erloaren gainean soilsoilik. Horrela, gainerako jaraunsleek bana keta osa dezakete, erlo horren banaketa aho batez erabakiz. Bestalde, banaketak oinarrizko osagaiak izan arren, banaketa deuseza da, borondatea ukitzen duen akatsik agertzen denean; akats horiek dira, besteak beste, jarduteko gaitasunik eza (gaitasunaren akatsa) edo adostasunaren akats deiturikoak (oinarrizko okerra, dolo eragilea, beldurtarazpena edo bortxa). Okerrari dagokion aldean, aintzakotzat hartu behar dira ondasunak ba loratzean nahiz ondasunon tasunak zehaztean gertatzen diren okerrak (esa terako, lur bat lehortzat jotzen denean, balio handiko meamedikuntza urak dituela jakin gabe edo lurzati bat hiri lurzati izanik, landa lur gisa kalifi katzen denean). Hala ere, horren inguruan eztabaidagarria da okerra deusez takortasunaren esparruan sartu behar den, okerra kalteen ziozko hutsalketari hobeto egokitzen zaiolako. Hori esateko arrazoiak desberdinak dira. Batetik, esan ohi da Espainiako Kode Zibilak ez duela okerra arautzen jaraunspenaren banaketaren esparruan eta kalteen ziozko hutsalketa oro har onartzen duela esparru horretan. Bestetik, adierazi ohi da bi oker mota horien garrantzia ze hazten dela okerraren ondorioz eragindako kalteen arabera eta kaltea konpon tzeko biderik ohikoena dela, izan ere, kalteen ziozko hutsalketa. Gure irudiz, argudio horiek ez dira erabat sinesgarriak. Lehenik eta behin, okerra arau turik ez badago ere, horrek ez du esan nahi banaketaren eragingabetasunerako kari ez denik. Horren inguruan gogora ekarri behar da Kodeak gai horri bu ruz ez dituela eragingabetasun kasu eta kari guztiak beren beregi eta doidoi aipatzen. Hori dela eta, interpretazio integratzailea egin behar da berariaz arauturik ez dauden kasuen gainean eta, horien artean, logikaz, banaketaren objektu diren ondasunen balorazioari
edo tasunei buruzko oinarrizko okerra dugu. Autu horri dagokionez, gainera, Espainiako Kodeak ez die eutsi Fran tziako eta Italiako 1865eko kodeen esanei; azken horien aginduz, jaraunspe naren banaketa aurkara daiteke, bortxa nahiz doloa izan denean bakarrik eta ez, ordea, okerra izan denean. Bigarrenik, okerra ez balitz onartuko, berdinta sun printzipioa urratuko litzateke kasu honetan: okerraren ondorioz kalteak sortzen direnean jaraunsleari dagokion kuotaren laurdenean edo hori baino zati txikiagoan; laurden hori zehazteko, aintzakotzat hartu behar da jarauns pena osatzen duten gauzek duten balioa, horiek adjudikatzen diren unean. Arean, quantum hori gaindituz gero, lesioaren ziozko hutsalketa egin daiteke. Horren guztiaren ondorioz, onartu behar da oinarrizko okerraren ziozko deu seztasun akzioa, eta akzio horren mugak dira berorren egiaztatzeak dakartza nak bakarbakarrik. Horren antzekoa esan daiteke, jaraunspenaren ondasunen kopuruari buruzko okerra denean; horrelakoetan, garrantzi gehien duten on dasunak banaketaren kanpo uzten badira, banaketa osagabe gertatzen da (ikus 1970eko abenduaren 2ko eta 1975eko urtarrilaren 7ko epaiak). Alderantzizko kasuan, aurkarapena saihestu daiteke, banaketaren osagarriaren bidez, kontu tan hartu izan ez diren objektu horiek erabilita (KZren 1079. art.). 325. Banaketaren hutsalketa KZren 1073. art.ak orokorrean xedatzen duenez, banaketak hutsal daitez ke betebeharrak hutsaltzeko izan behar diren kari berberak direla bide. Begi hutsez ikusita, antzeman daiteke artikulu horren idazkeran erabilitako teknika akastuna dela, betebeharrak ez baitira aurkarapenaren objektu, egintzak eta kontratuak baizik (KZren 1290. art.ak dioenez). Aurreneko manu horrek igor tzen gaitu kontratuak hutsaltzeko kasu edo karietara eta horiek berariaz ai patzen dira KZren 1291. art.an. Gauzak horrela, Kodean zabalzabal arautzen da banaketak eragindako kalteen ziozko hutsalketa
eta, horren ondorioz, igor pen horren norainokoa erlatiboa omen da. Ezbairik gabe, igorpen horrek ez du eraginik 1291. art.ko 1 eta 2. zk.etako egitatezko kasuetan; arean, kasu horiek 1074. art.ra biltzen dira, artikulu horrek oro har arautzen baitu bana ketaren hutsalketa, banaketarekin jaraunsleari dagokion kuotaren laurdena baino zati handiagoan kalteak eragiten direnean. Edu bertsuan, alferrekoa di rudi 1293. art.ra egindako ustezko igorpenak; banaketarekin kalteak eraginez gero, banaketa hutsaltzen da (banaketa hori egintza nahiz kontratu gisa kali fikatu) eta harako hutsalketa da, izatez, Kodeak gai horri buruz emandako arauketaren ardatza. Hortaz, igorpen horrek garrantzia du 1291. artikuluko 3 eta 4. zk.ei begira bakarrik. Lehendabizikoan, hartzekodunei maula eginez gauzaturiko banaketa jorratzen da. Kasu horretan, jaraunspenaren nahiz ja raunslekideen hartzekodunei akzioa ematen zaie eurek duten kreditu eskubi dea babesteko; hartzekodunek akzio hori egikari dezakete, ezin dutenean eu rei zor zaien zenbatekoa beste edozein bidetatik eskuratu. Bigarrenean arau tzen da, arautu ere, gauza auzigaiei buruzko kontratuen hutsalketa; halakorik gertatzen da, banaketa egiteko kontutan izan den ondasunen bat auzigaitzat jotzen denean. Hor aipaturiko kasuetatik aparte, ezin da banaketa hutsaldu, legeak bereziki zehazten duenean salbu (1291.5. art.). Agerikoa den moduan, kalteen ziozko hutsalketa da, izan ere, banaketa ren eragingabetasunerako ohiko karia. Esangura horretan, Espainiako Kodeak gai hori orokorrean arautzen du, kontratuei buruzko arauketan gertatu aldera (1293. art.) eta, gainera, Kodeak gai horren inguruan emandako artikulu gehienak hutsalketari buruzkoak dira. Hori horrela da, banaketaren eginkizu na eta helburua bereziak direlako; jaraunspenaren hartzekoa banatzen da, aldez aurretik ezarritako proportzio irizpidea aplikatuz eta, horretan, jarauns le guztiek parte hartzen dute. Hortaz, autu horri dagokionez, ondarean eragin daitezkeen kalteak erabat garrantzitsuak dira eta, ondorenez, berdintasun printzipioak eraendu behar du
jaraunspeneko ondasunen gainean egindako proportziozko banaketan; horretan berdintasunik ez balitz, jaraunsleren baten kuota edo partaidetzaren osotasun ekonomikoari kalte larriak eragingo litzaiz kioke. Edozein modutan ere, gogoan izan behar da ondarean eragindako kal teek banaketaren eragingabetasuna erakar dezaten, kalteok quantum zehatza izan behar dutela; ezin ahaztuzkoa da, berebat, horretan ere banaketa irau narazteko printzipioak agintzen duela, KZren 1077. art. 326. Hutsalketaren eraentza juridikoa eta ondoreak Oro har, KZren 1074. art.ak dioenez, ÂŤbanaketarekin jaraunsleari dagoki on kuotaren laurdena baino zati handiagoan kalteak eragiten badira, banaketa hori hutsal daiteke; zati hori kalkulatzeko, kontutan izango da gauzek duten balioa horiek adjudikatzen direneanÂť. Manu hori, bada, edozein banaketa mo tari aplika dakioke, beti ere, jaraunsleak frogatzen duenean kalteak eragin di rela (1974ko maiatzaren 25eko epaia). Zernahi den ere, Kodeak ez du deusik ere esaten kalteak kalkulatzeko erabili behar den prozesuaren inguruan. Dena den, 1074. artikuluak dio kalteok zehazteko gogoan izan behar dela jarauns penaren gauzek duten balioa horiek adjudikatzen direnean eta, kalteok bana ketaren ondorioz eragiten direnez gero, kalteak jasan dituen jaraunslekideak banaketa berregin behar du osoosorik, kalteok frogatu ahal izateko. Horre tara, lehenlehenik, jaraunspenaren ondasun guztien benetako balioa kalku latu behar da. Balio horren arabera, jaraunslekideak zehaztu dezake zein den bere kuota edo partaidetzari dagokion balioa eta azken hori kontrastatu behar du berari adjudikatu zaizkion ondasunen benazko balioarekin; jaraunsleari dagokion kuotaren laurdena baino zati handiagoan kalteak eragin badira, ja raunslekideak legebideztaketa du hutsalketa akzioa egikaritzeko. Banaketa partzialak eta osagarriak egin badira, izan daitezkeen
kalteak kalkulatzeko aintzakotzat hartu beharko dira eragiketa horiek guztiak. Kodeak ez du berariaz arautzen kalteen ziozko hutsalketa akzioa egikari tzeko legebideztaketa aktiboa. Nondiknahi begiratuta ere, ezbairik gabe esan daiteke horrelako legebideztaketa duela kalteak jasan dituen jaraunslekideak. Edu bertsuan, hutsalketa akzioa egikaritzeko legebideztaketa dute zati alikuo taren gaineko legatuhartzaileek, bai eta kalteak jasan dituen jaraunslekidea ren hartzekodunek ere, subrogazio akzioa egikaritzeko inguruabarrak betetzen direnean (KZren 1111. art.). Eztabaidan da, bestalde, gainerako legatuhar tzaileek akzio hori egikari dezaketen, honako kasuan: banaketaren objektu den ondasuntza askieza izan eta, horren karioz, legatuhartzaileen legatuak urritu eta gero, legatuhartzaileok frogatzen dutenean ondasuntza hori okerre tara baloratu dela. Legebideztaketa pasiboa gainerako jaraunslekideei dago kie. Kontularibanatzaileak berak egin badu banaketa, antza denez, ez da hori demandatu behar, pertsona horren eginkizuna amaitzen baita banaketaren es kritura egilesten denean (1971ko urtarrilaren 25eko epaia). Hutsalketa akzioa egikaritzeko epeari dagokion aldean, 1076. artikuluak dio akzio hori iraungitzen dela banaketa egin zenetik lau urte igaro ondoren. Epe horrek bat egiten du kontratuak hutsaltzeko akzioa egikaritzeko epeare kin (KZren 1299. artikulua). Tutoretzapekoei eta absenteei buruz, epe hori zenbatzen hasten da, lehenengoei begira, gaitasuna eskuratzen dutenetik eta, bigarrenei dagokienez, horien egoitza ezaguna den unetik. Auzitegi Gorena ren jurisprudentziak sarri askotan adierazi duenez (1927ko abenduaren 24ko eta 1967ko ekainaren 26ko epaiak), epe hori iraungitasun epea da eta horre tan ezin da gertatu luzapenik, ezta geldiarazpenik ere. KZren 1075. art.ak salbuespenak ezartzen ditu, testamentugileak eginda ko banaketarekin eragin diren kalteen ziozko hutsalketari begira. Artikulu horrek xedatzen duenez, ÂŤhildakoak egindako banaketa kalteen zioz aurkara daiteke, derrigorrezko jaraunsleen
seniparteari kalteak eragiten zaizkionean edo argiro agertarazi edota arrazoiz uste denean testamentugilearen boronda tea bestelakoa izan delaÂť. Salbuespen hori ezartzen da, 1056. art.ko lehenen go lerroaldeak agindutakoaren ondorioz; horri helduta, testamentugileak bere ondasunen banaketa egiten badu, banaketa hori onartu beharrekoa da, salbu eta derrigorrezko jaraunsleen seniparteari kalteak eragiten zaizkionean. Esan gura berekoa da 1070.1. art.; artikulu horrek testamentugileak egindako bana ketatik kanpo uzten du ebizkioaren ziozko saneamendua. Azken manu horri buruz goian egin dugun iruzkinean esandakoaren arioan, salbuespen horien guztien oinarriari kritikak egin dakizkioke. Hori dela eta, gure aburuz inter pretazio zuzentzailea egin behar da, artikulu horietan arauturiko azpisalbues penak ere salbuespen multzo horretan sartzeko. Esparru horretan, senipartea ren zenbatekoa ukitzeko ezintasuna aplikatu behar da (KZren 813 eta 817. artikuluak) eta, horren aginduz, banaketa hutsal daiteke kalteek derrigorrez ko jaraunsleen senipartea ukitzen dutenean, nahiz eta kalteok senipartearen laurdena baino zati txikiagoan gauzatu (ikus 1980ko maiatzaren 31ko epaia). Bigarren azpisalbuespenari dagokion aldean, gure irudiz, testamentugileak banaketa egiteak ez dakar 1075. artikulua zuzenean aplikatu behar denik. Ha ri berari lotuta, testamentugileak benetan izan duen borondatea interpretatu beharko da, testamentugileak gauzaturiko banaketan ez denean agertzen be rak ezarritako asignatio reiaren lotura berezirik. Atzenean, banaketaren hutsalketak dakartzan ondoreei dagokienez, oroi tarazi behar da hutsalketa horretan ez direla betetzen kontratuen hutsalketari buruz ezarritako erregela orokorrak. Banaketaren hutsalketa egikaritzen dene an, gauzak ez dira itzuli behar banaketa egin aurretik gauzok izan duten ego erara (KZren 1295. artikulua); kontrara, iraunarazpen printzipioa dela medio, jaraunslekide demandatuek aukera dezakete eurek jasandako kalteen ordaina eskuratzea ala banaketa berriro egiteko
eskatzea. Kalteordaina eskuratzea au keratuz gero, 1077. art.ak dioenez, kalteordain hori eskura daiteke diruz nahiz gauzaz; bigarren horretan, kalteordain gisa emandako gauza horrek izan behar ditu, izan ere, gauza kaltetuaren izaera, espezie edo kalitate berbe rak. Edozelan ere, kalteordain horren baitara bildu behar dira jaraunslekide kaltetuak eskuratu ez dituen fruituak edo korrituak. Bestalde, 1078. art.ak ja raunsle jakinei kentzen die hutsalketa akzioa egikaritzeko aukera, jaraunsleok eurei adjudikatu zaizkien ondasun higiezin guztiak edo gehienak besterentzen dituztenean. Horixe da, hain zuzen ere, jaraunspenaren banaketa iraunaraz teari buruzko printzipioaren beste agerpen bat eta horren euskarria da iuris et de iure erako presuntzioa, hau da, hutsalketa akzioa egikaritzeari isilbidez uko egin zaiolako presuntzioa. Artikulu horrek aipatzen duen besterentzea bo rondatezkoa izan behar da nahitaez (ez da hala gertatzen, esaterako, derrigo rrezko desjabetzapenaren kasuan) eta kontzeptu horren barruan sartzen dira karga zehatza (kasurako, hipoteka eta abar) eratzeko xedatze egintza guztiak. 327. Banaketaren osagarria Banaketaren osagarria da, mamiz, banaketa hutsaltzea eragozteko Kode ak ematen dituen bideetarik bat. KZren 1079. artikuluak ezarritakoari eutsiz, ÂŤjaraunspenaren banaketa egitean objektu edo balio bat edo batzuk kontutan hartu ez badira ere, horrek ez du biderik ematen banaketa kalteen zioz hutsal tzeko; alderantziz, banaketa osatu behar da aintzakotzat hartu ez diren objek tu edo balioekinÂť. Zalantzan jarri da ÂŤbalioak kontutan ez hartzeÂť esakuneak ondoko kasua hartzen duen: ondasun zehatzak aintzakotzat hartu arren, hori ek okerretara baloratu direnean. Gaurdaino, jurisprudentziak (1911ko urria ren 25eko eta 1945eko ekainaren 8ko epaiak) interpretazio murrizgarria egin izan du 1079. art.aren gainean; horretara,
jurisprudentziak onartu du artikulu hori aplikatu behar dela ondasunak kontutan hartzen ez diren kasuetan baka rrik. Alabaina, banaketa egitean ondasun baten edo batzuen benetako balioa agertarazten ez denean, ulertu behar da, modu materialean, balio jakinak ez direla kontutan hartu. Esangura horretan, banaketa egitean balio horiek ez badira zenbatzen, banaketan desoreka sortaraz daiteke eta, horretara, jarauns le batzuek kalteak jasan ditzakete, jaraunsleoi adjudikatutako ondasunak oke rretara baloratu izan direlako. Taxu berean, DÍEZPICAZO eta GULLÓNek adierazi dutenez, 1979ko otsailaren 26ko epaian emandako irizpidea arteza da; epai horren esanetan, «banaketaren osagarria gauza daiteke, bai lehenik egindako banaketan ez direnean kontutan hartu jaraunspenaren ondasun ba tzuk, bai ondasunak okerretara baloratu direnean edo baloraziook berdintasun printzipioa urratzen dutenean, printzipio hori bete behar baita erloak eratze an; egineginean ere, logikoa denez, ondasunen balorazioa okerretara egin eta horrekin kalteak eragin badira, horrek agerian jartzen du balio jakinak ez di rela kontutan hartu, zati batez bada ere, eta hori zuzendu beharrekoa da». Horrenbestez, banaketa egitean ez badira aintzat hartu banatzeke dagoen on dasuntza osatzen duten ondasun edo balio gehienak, banaketa berriro egin be har da (ikus 1930eko abenduaren 2ko, 1975eko urtarrilaren 7ko eta 1980ko maiatzaren 31ko epaiak; bai eta 1931ko maiatzaren 28ko epaia ere). KZren 1965. artikuluak arautzen du banaketaren osagarria eskatzeko akzioaren egi karitze epea.
BIBLIOGRAFIA ORDUÑA MORENO, F. J., La responsabilidad por evicción y la partición de la herencia, Bartzelona, 1990; «La excepción de la responsabilidad por evicción en la partición realizada por el testador; arts. 1.056 y 1.070, num. 1º del Códi go Civil», ADC, XLII. liburukia, II. liburuxka, apirila–ekaina, 1989; VALLET
DE GOYTISOLO, J., «Arts. 1.068 a 1.087» in Comentarios al Código Civil y compilaciones forales, M. Albaladejok zuzendua, XIV. liburukia, 2. bolume na, Madril, 1989.
ERANSKINA
ERANSKINA
ERANSKINA
Aurkibidea Or.
KODE ZIBILA Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoaren ingurukoa, eta Kode Zibilaren eta Judi ziamendu Zibilari buruzko Legearen zati bateko aldarazpe naren ingurukoa ere ...........................................................
V
NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN MODERNIZAZIOA Uztailaren 4ko 19/1995 Legea, Nezakazaritzako Ustiategien Modernizazioari buruzkoa..............................
XLVII
EUSKAL HERRIA Uztailaren 1eko 3/1992 Legea, Euskal Herriko ForuZuzen bide Zibilari buruzkoa .......................................................
LIII
KATALUNIA Irailaren 30eko 8/1993 Legea, Ezkontideen arteko Ondare Harremanei buruzko gaian Konpilazioa aldarazten duena ................................................................ ARAGOI Martxoaren 29ko 4/1995 Legea, Aragoiko Zuzenbide Zi bilaren Konpilazioa eta Aragoiko Autonomi ERANSKINA
CVII
Erkidegoaren Ondareari buruzko Legea aldarazten dituena, ab intestato oinordetzaren arloan.........................
CXIII
GALIZIA Maiatzaren 24ko 4/1995 Legea, Galiziako Zuzenbide Zibi lari buruzkoa ......................................................................
CXVII
KODE ZIBILA Urtarrilaren 15eko 1/1996 Lege Organikoa, Adingabekoen Babes Juridikoaren ingurukoa, eta Kode Zibilaren eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen zati bateko aldarazpenaren ingurukoa ere JUAN CARLOS I ESPAINIAKO ERREGE
Lege hau ikusi eta ulertzen duten guztiei. Jakin ezazue Gorte Nagusiek onetsi dutela eta neronek berronetsi dudala honako lege organikoa. ZIOEN AZALPENA
1 Espainiako 1978ko Konstituzioaren I. tituluko III. kapitulura biltzen dira gizarte eta ekonomiazko politikaren printzipio artezkariak. Lehenengo leku an, kapitulu horrek herri botereei ezartzen die familiaren babes sozial, ekono miko eta juridikoa ziurtatzeko betebeharra; familiaren barnean, herri botereek adingabekoak babestu behar dituzte batez ere. Bada, konstituziogilearen kezka izan zen adingabekoaren babeserako esparru juridiko egokia ematea. Kezka bera islatzen da Espainiak arestian be rretsi dituen tratatu batzuetan ere. Nazioarteko tratatu horien artean nabar mendu daiteke, batez ere, Umearen Eskubideei buruz Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an onetsi zuten Konbentzioa, Espainiak 1990. urteko azaroa ren 30ean berretsitakoa. Konbentzio horrek filosofia berri baten ERANSKINA
hasiera dakar adingabekoei begira. Filosofia horren baitan azpimarratu egiten da adinga bekoak gizartean betetzen duen zeregina; areago oraindik, adingabeko horrek gero eta protagonismo handiagoa izan behar du. Beharrizan berbera antzeman dute nazioarteko beste erakunde batzu ek ere. Ildo horretatik, Europako Parlamentuak Umearen Eskubideei buruzko Gutun Europarra onetsi zuen, A 3–0172/92 Ebazpenaren bitartez. Konstituzioaren aginduari helduz, eta aurrerago aipaturiko joera oroko rrarekin bat etorriz, azken urteotan gure antolamendu juridikoan berrikuntza prozesu garrantzitsua burutu da adingabekoaren esparruan. Aurrenaurrenik, Semealabatasuna, Guraso Ahalgoa eta Ezkontzaren Ondasun Eraentza aldarazteko maiatzaren 13an emandako 11/1981 Legeak ezabatu egin zuen legebidezko semealabatasunaren eta semealabatasun ez legebidezkoaren arteko bereizketa. Horrez gain, guraso ahalgoaren egikari tzaz denaz bezainbatean, aita eta ama parekatu zituen; berebat, aitatasunaren inguruko ikerketa ahalbideratu zuen. Denboraren buruan, aldarrikatu dira beste lege batzuk ere, hala nola, ja rraikoak: urriaren 24ko 13/1983 Legea, Tutoretzari buruzkoa; azaroaren 11ko 21/1987 Legea, Kode Zibilera eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legera adopzioaren inguruan bildutako artikulu batzuk aldarazten dituena; ekainaren 9ko 5/1988 Lege Organikoa, Adingabekoenganako Exhibizionismo eta Sexu Probokazioari buruzkoa; ekainaren 5eko 4/1992 Lege Organikoa, adingabe koen epaitegien eskumena eta prozedura arautzen dituen legea eraldatzekoa; eta, azkenik, uztailaren 12ko 25/1994 Legea, Espainiako antolamendu juri dikoan 89/552/EEE Zuzentaraua baitaratzekoa. Azken horri
dagokionean, es tatukideek lege, araudi eta administrazio xedapen desberdinak onetsi dituzte, irratitelebista hedatzeko jardueren egikaritzari buruz; manu horiek guztiak koordinatzea izan da, hain zuzen ere, harako zuzentarauaren helburua. Hor aipaturiko legeen artean, azaroaren 11ko 21/1987 Legea izan da, dudamudarik gabe, adingabekoaren gaineko babesaren esparruan aldaketarik garrantzitsuenak egin dituena. Lege horren ondorioz, adingabekoak bertan behera uzteari buruzko kon tzeptu zaharkituaren ordez, babesgabeziaren erakundea etxekotu da. Aldaketa horrek berebiziko arintasuna ekarri die adingabekoaren gaineko babes proze durei; izan ere, erakunde publiko eskudunak modu automatikoan beregana tzen du adingabekoaren gaineko tutoretza, adingabeko horren babesgabezia larria denean. Halaber, lege horren ulerkerari helduta, familiaren erabateko integrazioa lortzeko bidea da adopzioa. Famili harrera, berriz, adingabekoa babesteko erakunde berria da eta hala itxuratzen du legeak. Bide beretik ere, adingabe koaren interes gorena printzipio eratzailea da, adingabeko horren inguruko jarduketa guztietan, jarduketok administrazio izaerakoak izan nahiz judizio izaerakoak izan. Gainera, gehitu egin dira Fiskaltzak adingabekoari begira di tuen ahalmen eta betebeharrak. Nondiknahi begiratuta ere, eta lege horrek aurrerakada zalantzaezina eragin eta berrikuntza garrantzitsuak ekarri zituen arren, berorren aplikazioak ageriagerian utzi ditu hutsune batzuk. Gisa bertsuan, lege horren aldarrika penetik gure egunotara arte igaro izan den denbora tarte horretan, gizartean beharrizan eta eskari berriak sortu dira. Erakunde frankok, publiko zein pribatu —Parlamentuko Ganbara biek, Herri Defendatzaileak, Estatuko Fiskal Nagusiak eta adingabekoen inguruko elkarte desberdinek— eskari horiek ERANSKINA
guztiak jaso dituzte, eta Gobernuari hela razi diote antolamendu juridikoa egungo sozietatearen errealitateari egokitze ko beharrizana. 2 Lege hau, izatez, eskari horiei eginiko lehenengo erantzuna da. Lege ho nek, bada, sakonsakonean eraldatzen ditu Kode Zibilean adingabekoaren ba besari buruz arauturiko erakunde tradizionalak. Zinez, lege honen muina osatzen du aurrerago aipaturiko kodearen manu jakin batzuei egindako aldarazpenak; hala da eta hala behar du izan. Edozein modutan ere, lege honen edukiak kode horren mugak gainditzen ditu eta ba bes esparru juridiko zabalagoa eratzen du; esparru hori loteslea da herri bo tereentzat, adingabekoei zehatzmehatz loturiko erakundeentzat, guraso eta senideentzat eta, oro har, hiritar guztientzat. Gure gizartean izandako kultur transformazioek eurekin ekarri dute ume ak gizartean duen statusa aldatzea. Horren ondorioz, ikusmolde berri batetik ekin behar zaio umeek dituzten giza eskubideen gaineko moldaketa egiteari. XX. mende hondarretik, Espainian eta gainerako herri aurreratuetan in darrean dago Umeen babeserako zuzenbidea. Nolanahi ere, ikusmira berriari helduta, zuzenbide hori eraldatu beharra dago. Eraldaketa horren bidez, adin gabekoei aintzatetsi behar zaizkie, batetik, eskubideen erabateko titulartasuna eta, bestetik, eskubide horiek egikaritzeko mailaz mailako gaitasuna. Konstituzioaren osteko legegintza garapenak joera hori erakusten du, per tsona adingabekoak eskubidedun subjektutzat hartzen dituenean.
Horren hari ra, antolamendu juridiko osora eta adingabekoa ukitzen duten autu guztietara hedatu da ÂŤadingabekoak esan beharrekoa entzun behar da, horrek behar bes teko adimenik baduÂť adierazmoldea. Nabari denez, kontzeptu horrek aintza kotzat hartzen du adingabekoaren heldutasun maila, adingabeko horrek bere eskubideak zuzenzuzenean egikari ditzakeen ala ez erabakitzeko. Heldutasun mailak erator ditzakeen mugapenak modu murrizgarrian in terpretatu eta, areago oraindik, mugapenok prozeduretan mamitu behar dira; beste era batera esateko, adingabekoaren adinaren arabera egokienak diren prozedurak erabili behar dira. Antolamendu juridikoak eta, bereziki, lege honek arianarian islatu dute pertsona adingabekoen inguruko ulerkera berri hori. Ulerkera horren eretze an, adingabekoak subjektu aktibo, partehartzaile eta sortzaileak dira eta, ha lakoak izanik, gaitasuna dute, lehenik eta behin, euren gizarte ingurunea eta ingurune pertsonala aldarazteko eta, hurrenik, euren eta gainerako pertsonen beharrizanak bilatu eta asetzeko prozesuan parte hartzeko. Gaur egungo jakintza zientifikoetatik ondoriozta daiteke ez dagoela begi bistako desberdintasunik babes beharrizanen eta subjektuaren autonomiari lotutako beharrizanen artean. Aitzitik, gizarte eta Zuzenbidearen ikuskeratik, umeen babesa ziurtatzeko modurik egokiena da ume horiek subjektu gisa du ten autonomia bultzatzea. Hori egitean, adingabekoak berak ezariezarian an tzeman dezake bere egoera pertsonala eta gerogarrenean egoera horrek izango duen islapena kontrolatzeko gauza dela. Gaur egun horixe da, izan ere, ume en gaineko babes sistema guztiek duten kezkarik larriena; beraz, ERANSKINA
hori berori da antolamendu juridiko guztiek eta pertsona adingabekoen susperketa eta ba bes bideek duten erronka. Horrexegatik, lege hau ere subjektuaren inguruko ulerkera horretan oinarritzen da: adingabekoen beharrizanak, euren eskubide eta babesaren sostengu gisa. Hasteko, I. tituluak aintzatetsi egiten ditu orokorrean nazioarteko trata tuetan baitaratutako eskubideak, Espainiak tratatu horiek sinatu dituenean. Gainera, tratatu horiek irizpide moduan erabili behar dira, pertsona adinga bekoei aplika dakizkiekeen arauak interpretatzeko. Bestalde, adingabekoek dituzten eskubide guztien artean, batzuk 単abar tzeko beharra sortu da; horretarako, konbinatu egin dira, batetik, eskubide ho riek egikaritzeko aukera eta, bestetik, adingabekoei euren adinaren arabera zor zaien nahitaezko babesa. Bada, berrindartu edo biziberritu behar dira Ohorerako, Norberaren eta Familiaren Intimitaterako eta Norberaren Irudirako Eskubideen Babes Zibi lari buruz maiatzaren 5ean emandako 1/1982 Lege Organikoak ezarri zitu en berme mekanismoak. Bide horretatik, komunikabideei debekatu egin zaie adingabekoen gaineko datu edo irudiak zabaltzea, hori adingabekoen intere sarentzat kaltegarria izan badaiteke, nahiz eta kasuan kasuko adingabekoa za balkunde horrekin ados egon. Horrekin, adingabekoa babestu nahi izan da, hori manipulatua izan ez dadin; adingabekoaren lege ordezkariek eta beraren inguruko taldeek ere adingabeko hori manipula dezakete, eta hori eragotzi beharra dago. Aztergai dugun aldarazpena osatzen du Fiskaltzaren legebidez taketa aktiboak. Artikuluek eurek ere beren beregi jasotzen dute
adingabekoei dagokien partaidetza eskubidea; zehatzago esateko, artikulu horiek ezartzen dutenez, adingabekoek eskubidea dute elkarteen kide izateko eta, horrez gain, be tekizun batzuk gauzatuz gero, ume eta gazteen elkarteak bultzatzeko ere. Eskubide horren osagarri gisa, adingabekoek jendaurreko batzarretan eta ma nifestazio baketsuetan parte hartzeko eskubidea dute. Adingabekoek, alabai na, guraso, tutore edo zaintzaileen baimena izan behar dute, legeak betekizun hori ezartzen baitu. Legeak printzipio orokor batzuk ezartzen ditu, gizartean babesgabe zi egoerak azaltzen direnean nola jardun behar den finkatzeko. Horren harira, egoera horiek konpondu ahal izateko, erakunde publikoak ikertu behar ditu berak ezagutzen dituen egitateak; hori egin eta gero, egoerok konpon daitez ke, gizarte zerbitzuen eskuhartzearekin edo, hala denean, erakunde publi koak berak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatuz, legearen arabera. Modu berean ere, edozein pertsonak antzematen badu adingabeko bat arrisku edo babesgabezi egoeran izan daitekeela, pertsona horrek berehalako laguntza eman behar dio adingabekoari eta, ondoren, egitatearen berri eman behar die agintariei nahiz euren agenterik hurbilenei. Edu berean, eta zeha tzago oraindik, hiritarren eginbeharra da herri agintari eskudunei komuni katzea adingabekoa ez dela ikastetxera joaten, ezjoate hori ohikoa bada eta hori egiteko ez badago inolako arrazoirik. Ildo beretik, eta gizartean adingabekoek izan ditzaketen babesgabezi egoeren inguruan, lege honek bereizketa berritzaile bat egiten du. Legeari hel duta, desberdinak dira arrisku egoerak eta babesgabezi egoerak eta, horren ondorioz, erakunde publikoak ez du modu berean esku hartu behar bi horie ERANSKINA
tan. Arrisku egoeretan, adingabekoarentzat kalteren bat gertatzen da, baina kalte horren larritasunak ez du bidezkotzen adingabekoa bere familiarengan dik bereiztea. Hori dela eta, erakunde publikoak arrisku egoeretan hartzen du esku familiaren barnean arriskua dakarten faktoreak ezabatzeko; erakunde publikoa horretan saiatzen da eta ez du besterik egiten. Babesgabezi egoe retan, aldiz, egitateak larriak dira eta larritasun horrek bidezkotzen du adin gabekoa bere familiatik bereiztea. Horrelako kasuetan, erakunde publikoak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatzen du eta, une berean, azkendu egiten da guraso ahalgoa edo tutoretza arrunta. Bestalde ere, lege honetan barrena nabari daiteke beste kezka bat ere. Kezka horren sorburu izan da, izatez, 21/1987 Legearen aplikazioak erato rritako esperientzia. Esperientzia horrek ageriagerian jarri du bizkortu eta ar gitu behar direla adingabekoa uki dezaketen prozeduren tramiteak, prozedura horiek administrazio izaerakoak izan zein judizio bidezkoak izan. Tramiteok bizkortu eta argituz lor daiteke, hain zuzen ere, adingabekoa sekula ez gera tzea defentsa edo babesik gabe. Horrenbestez, eta printzipio orokor gisa, jarduketa orok kontutan izan be har du, batik bat, adingabekoaren interesa, eta ezin dio inolako eragozpenik jarri adingabeko horrek ikastetxean, gizartean edota lanean daraman bizimo duari. Bide bertsutik, berrogeita zortzi orduko epean, guraso, tutore eta zain tzaileei jakinarazi behar zaizkie babesgabezi egoerarik badela adierazten duten ebazpenak; halaber, aurreko horiei informazioa eman behar zaie, ahal den neurrian, modu pertsonal, argi eta ulergarrian, Administrazioaren esku hartzea eragin duten kariei buruz eta kasuan kasuan harturiko
erabakiak izan ditzakeen ondoreei buruz. Orobat, epaileak neurri batzuk har ditzake, semealabentzat kaltegarri gerta daitezkeen egoerak saihesteko. Neurriok Kode Zibilaren egungo 158. art.an azaltzen dira eta adingabeko guztiei aplika dakizkieke. Gisa berean, neurri horiek aplikatu ahal zaizkie guraso eta semealaben arteko harremanen esparrua gainditzen duten egoerei eta, ondorenez, tutoretzak eta zaintzak era tortzen dituzten harremanei ere. Berebat, epaileak kautelazko neurri gisa har ditzake halakoak, edozein prozedura hasi aurretik nahiz prozedura bitartean, eta hori zigor prozedura izan zein prozedura zibila izan. Azken buruan, bizkortasun edota arintasun printzipioa nagusiarazi nahi izan da adingabekoa ukitzen duten prozedura guztietan, prozedura horiek ad ministrazio izaerakoak izan zein judizio bidezkoak izan. Horretara saihestu daitezke prozeduren zurruntasunak eragin ditzakeen kalteak. Aipamen berezia izan behar du famili harreraren erakundeak. 21/1987 Legeak ezarri zuen famili harrera hori, eta erakunde publiko eskudunak be rori era zezakeen, gurasoak ados etorriz gero; gurasoak ados etorri ezean, erakunde publikoak epailearengana jo behar zuen, horrek famili harrera era zezan. Manu hori aplikatzearen ondorioz, gure egunotara arte, zenbait kasu tan gertatu izan da gurasoak famili harrera eratzearen kontra azaltzea, baina beste senide batzuk ados etortzea adingabekoa euren etxean hartzearekin. Horrelakoetan, gurasoen adostasuna ez izateagatik, erakunde publikoek zen tro jakin batzuetan barneratu behar izan dituzte adingabekoak, erakundeek horretara beharturik ikusi baitute euren burua. Barnerapen horrek berarekin ekarri du umeek kalte psikologikoak eta emozionalak izatea, umeok familia ren bizigirotik kanpo geratu baitira, hori beharrezkoa izan ez arren. Egoera horri aurre egiteko, lege honek aukera ematen dio ERANSKINA
erakunde publi koari, horrek adingabekoaren intereserako behinbehineko famili harrera era baki dezan. Hariari segiz, erakunde publikoak behinbehineko famili harrera erabaki dezake, gurasoak harrerarekin ados ez daudenean edota horren aurka jartzen direnean; harrerak bere horretan irauten du, beharrezkoa den espe dientea tramitatu arte, eta epaileak ebazpenik ematen ez duen artean. Gauzak horrela, umeen gaineko harrera eratzea erraztu da, umeon gurasoek gehiene ko axolagabekeria erakutsi dutenean. Egundaino, indarreko legeriari helduz, harrera aldi baterako egoera zen eta, horren ondorioz, berorren arauketak ez zuen ezelako bereizketarik egiten, adingabekoak izan zitzakeen inguruabar desberdinen arabera. Halaber, fami lia hartzaileak autonomia mugatua zuen adingabekoa zaintzeko. Egungo egunean, herri askotan eztabaidatzen da adingabekoen babese rako erakunde juridikoek konponbide egokia ematen dieten ala ez adingabeko horiek izan ditzaketen babesgabezi egoera desberdinei. Egiatan, umeen ba beserako sistemek hobera egin dezaten, nahitaezkoa da, aurrenik, erakunde juridiko desberdinak izatea eta, hurrenik, profesionalen eginerak malgutzea. Lege honek bide horretatik jotzen du eta, horretarako, famili harrera moldatu eta, harrera horren egonkortasunaren arabera, hartzaileen eta harrerapeko adingabekoaren arteko harremanak egokitu ditu. Hiru harrera mota bereizi izan dira, bakoitzak betetzen duen helburuaren arabera. Lehendabiziko, harrera bakuna eratzen da, denborazko baldintza ja kin batzuk betetzen direnean; baldintza horietan aurreikus daiteke, neurri batean besterik ez bada ere, adingabekoa bere familiarekin itzuliko dela. Bi garren, harrera iraunkorra eratzen da, egoera horrek egonkortasun handiagoa izan behar duenean, adingabekoaren edota beraren
familiaren adina zein bes te inguruabar batzuk direla medio. Harrera iraunkorraren kasuan, familia har tzailearen autonomia gehitu egiten da, familia horrek adingabekoa zaintzeko dituen eginkizunei dagokienean; epaileak tutoretzaren ahalmenak eratxiki tzen dizkio familia hartzaileari, horrek errazago gauza ditzan bere erantzu kizunak. Hirugarren, beren beregi ezartzen da adopzio aurreko harreraren modali tatea. 21/1987 Legeari gagozkiola, modalitate hori zioen azalpenean bakarrik agertzen zen; orobat, beste legeria batzuetan ere badago halako modalitate rik. Lege honen arabera, adopzioaren aurretik denbora tarte bat ezar daiteke, harrera helburu horrekin formalizatuz gero. Horrelakoak gerta daitezke, era kunde publikoak adopzio proposamena egin diolako epaileari edota, propo samen hori egin baino lehen, beharrezkotzat jo izan delako denbora tarte bat izatea, adingabekoa familia berriari egoki edo horretara molda dadin. Horrekin zuzendu egin dira Kode Zibilaren 173.1. art.ak zituen akatsak. Gaur egun, harrera mota desberdinak bereizten dira, inguruabar hauek kontu tan izanik: familiaren egoerak hobera egin dezakeen ala ez; adingabekoaren itzulerak berari kalterik eragin ahal dion ala ez; inguruabarren arabera ego kiagoa den harrera iraunkortasunez eratzea edo, kontrara, harrera hori adop zioaren aurretik eratzea. Aiurri berean, Kode Zibilak formalizazioagiri bat ezarri eta berorrek izan behar dituen betekizunak zehazten ditu. Adopzioaz denaz bezainbatean, lege eskakizuna da adopziohartzaileak egokiak izatea. Proposamena erakunde ERANSKINA
publikoak egiten badu, horri dagokio harako lege eskakizuna betetzen den ala ez egiaztatzea; gainerako kasuetan, epaileak egiten du zuzenzuzenean egiaztapen hori. Egokitasunaren betekizu na ez zegoen beren beregi jasota gure Zuzenbide positiboan. Hala eta guztiz ere, eskakizun hori modu esplizituan agertzen da, batetik, Umearen Eskubi deei buruzko Konbentzioan eta, bestetik, Hagako Hitzarmen batean, alegia, adingabekoen babesari eta nazioarteko adopzioaren esparruan izan beharreko lankidetzari buruzko hitzarmenean. Bestalde, praktikan betekizun hori kontu tan hartzen zen, familia adopziohartzaileak hautatzeko prozeduretan. Legeak nazioarteko adopzioa arautzen du. Azken urteotan, arras gehi tu dira adopziohartzaile espainiarrek adoptaturiko ume atzerritarren kasuak. 21/1987 Legea egitean, gertaera hori ez zen gaur bezain ohikoa eta ez zegoen hainbesterako premiarik, eraldaketa horretan nazioarteko adopzioaren arazoa ri oldartzeko. Bada, lege honek bereizten ditu, batetik, erakunde publikoek zuzenzuzenean bete behar dituzten eginkizunak eta, bestetik, erakunde publi ko horiek agentzia pribatuei eskuordetu ahal dizkieten bitartekaritza egin kizunak, agentzia horiek kreditazio egokia baldin badute. Era berean, lege honek baldintza eta betekizun batzuk ezartzen ditu, agentziek kreditazio hori lor dezaten; baldintza eta betekizun horien artean nabarmendu daiteke agen tziek irabazasmorik ez izatea. Halaber, Kode Zibilaren 9.5. artikulua aldarazi egin da eta, horren on dorioz, atzerrian eraturiko adopzioen kasuan ere, adopziohartzaileak egokiak izan behar dira, adopzio horiek Espainian eragingarriak izan daitezen. Hori ezartzean, lege honek bete egin du Umearen Eskubideei buruzko Konbentzioa berrestean
hartutako konpromisoa; izan ere, Nazio Batuek egindako konben tzio horretan, estatukideek euren gain hartzen dute betebehar jakin bat eta, betebehar hori betetzeko, eskubide berberak izan behar dituzte estatu horretan adoptatu umeek eta beste herri batean adoptatuek. Bukatzeko, lege honek jorratzen ditu tutoretzaren inguruko autu batzuk ere. Hori egiteko, Kode Zibilaren zenbait artikulu garatu dira, eurotan 単abar dura batzuk sartzeko, adingabekoei dagokien arazoei begira. Horren harira, eta ahal den neurrian, adingabekoaren gaineko tutoretzaren helburua izan be har da adingabekoa tutorearen familian integratzea. Berebat, tutorea kargu tik enkaitzeko karien artean sartzen da elkarrekin bizitzeko arazo larri eta etengabeak izatea; gainera, prozedura horretan, adingabekoak esan beharre koa entzun behar da. Testu osoan barrena indartu egin da Fiskaltzaren eskuhartzea, 21/1987 Legeak jarritako lorratzari eutsiz. Ildo horretatik, erakunde horren jarduketa bideak gehitu egin dira; Fiskaltzaren estatutuari helduta, erakunde horri dago kio lege ordezkaritzarik ez duten adingabeko eta ezgaituen gaineko ordez karitza. Legeak jorratzen dituen autuetarik beste bat da adingabekoa zentro psi kiatriko batean sartzea. Legeak arazo horri ekiten dio, barnerapen hori gehie neko bermeekin gauza dadin, tartean adingabekoa baitago. Bide horretatik, beharrezkoa da epailearen aurretiazko baimena izatea, Kode Zibilaren 211. artikuluko erregelak betetzea eta Fiskaltzak manuzko txostena ematea. Ondo re horietarako, adingabekoa eta ustezko ezgaia parekatu egiten dira. Bestalde, barnerapena borondatezkoa izan dela baieztatzeko, ez da aski gurasoen ados ERANSKINA
tasuna izatea, presaz egindako barnerapenaren kasuan izan ezik. 3 Lege honek errespetua izan nahi dio estatuaren eta autonomi erkidegoen artean Konstituzioak eta estatutuek egindako eskumen banaketari. Esangura horretan, legeria zibilari, auzibidezko legeriari eta Justizi Ad ministrazioari buruzko arazoak arautzen ditu lege honek, horretarako Kons tituzioaren doikuntza zehatza baitu, 149.1. artikuluaren 5, 6 eta 8. idazati en arabera. Edozein modutan ere, azken xedapen zehatz batean, osoosorik irauna razten dira autonomi erkidegoen eskumenak, autonomi erkidego horiek euren Zuzenbide zibila dutenean, zuzenbide hori Foru zuzenbide izan zein Zuzen bide berezi izan. Arean bere, azken xedapen horrek ezartzen duenez, lege hau sorospidezkoa da, autonomi erkidego horietan indarrean dauden xedapen ze hatzei begira. Era berean, administrazio izaerako eskumenak aipatzen direnean, argiro argiro esaten da eskumen horiek autonomi erkidegoei eta Ceuta eta Melillako hiriei dagozkiela, Konstituzioak egindako eskumen banaketaren arabera, eta erkidego eta hiri horiek euren estatutuetan bereganatu dituzten eskumenekin bat etorriz. 4 Amaitzeko, lege honek Kode Zibilaren artikulu batzuk aldarazi ditu gra matika eta edukiaren inguruko akats batzuk zuzentzeko, akatsok
agertu bai tira kode horretan ondoz ondoz egindako eraldaketa partzialen ondorioz. Kode Zibilean izandako eraldaketa batzuek zeharka baino ez zuten ukitu tutoretzaren erakundea. Eraldaketok bazter utzita, urriaren 24ko 13/1983 Le geak aldarazi egin zuen Kode Zibilaren I. liburuko X. titulua, ÂŤAdingabekoen edo ezgaituen gaineko tutoretza, kuradoretza eta zaintzaÂť arautzen duena; era berean, lege horrek hobetu egin zuen Kode Zibilak tutoretza arruntaren ingu ruan jasota zuen eraentza. Halaber, azaroaren 11ko 21/1987 Legeak idazkera berria eman zien tutoretza arautzen zuten artikuluei, tutoretza hori lege agin duz erakunde publikoek berenagatzen zutenean. Oraingoan ere, tutoretza ho rren gaineko artikuluak eraldatzen dira. Tutoretzaren erakundeak bi alde horiek dituenez, Kode Zibilaren barnean bi horien arauketa harmonizatu beharra dago. Kodegintza Batzorde Nagusia ren lehenengo sekzioa Zuzenbide pribatuaren ingurukoa denez gero, berorrek ekin dio harmonizatze lanari eta aipatu artikuluak aldarazi ditu; 1983ko eral daketaz geroztik, artikulu horiek ez ziren batere koherenteak, eta euron apli kazio praktikoa konplexua zen oso. Horrela, lege honen oinarrizko helburua da adingabekoak babestea, admi nistrazio tutoretzaren bidez; ondorenez, beste artikulu batzuk ere aldarazi di ra, gai horri lotuta daudelako.
ERANSKINA
XX
ERANSKINA Lehenengo titulua ADINGABEKOEN ESKUBIDEAK
Lehenengo kapitulua ESPARRUA ETA PRINTZIPIO OROKORRAK
1. artikulua. Aplikazio esparrua Lege hau eta berorren garapenerako xedapenak aplika dakizkieke heme zortzi urtekoak baino gazteagoak diren adingabekoei, horiek Espainiako lu rraldean daudenean, salbu eta eurei aplikatu ahal zaien legearen aginduz aurretiaz adin nagusiko bilakatu direnean. 2. artikulua. Printzipio orokorrak Lege hau aplikatzean, adingabekoen interes gorenak lehenespena du, ka suankasuan pila daitezkeen legebidezko interesetatik beste edozeinen gai nean. Horrez gain, lege honen itzalpean hartutako neurri guztiek helburu hezitzailea izan behar dute. Modu murrizgarrian interpretatu behar dira adingabekoek jarduteko du ten gaitasunari ezartzen zaizkion mugapenak. Bigarren kapitulua ADINGABEKOAREN ESKUBIDEAK
3. artikulua. Nazioarteko instrumentuen inguruko aipamena Adingabekoek honako eskubideak dituzte: batetik, Konstituzioak eta Es painiak sinaturiko nazioarteko tratatuek eurei ematen dizkieten eskubideak eta, bereziki, Umearen Eskubideei buruz Nazio
ERANSKINA
XXI
Batuek egindako Konbentzio ak ematen dituenak; eta, bestetik, antolamendu juridikoak bermatzen dituen gainerako eskubideak. Ezin da inolako bereizkeriarik egin, jaiotza, nazio kotasun, arraza, sexu, akastasun edo gaixotasun, erlijio, hizkuntza, kultura, iritzi nahiz beste edozein inguruabarren ondorioz, inguruabar horiek pertso nalak izan zein familia edo gizarte arlokoak izan. Lege hau, berorren garapenerako arauak eta pertsona adingabekoei bu ruzko gainerako lege xedapenak interpretatu behar dira, Espainiak sinaturiko nazioarteko tratatuen arabera eta, batik bat, Nazio Batuek 1989ko azaroaren 20an Umearen Eskubideei buruz emandako Konbentzioaren arabera. Herri botereek adingabekoen eskubideei zor zaien babesa bermatu behar dute, eta haien jarduketak bat etorri behar dira lege honekin eta aurrerago ai paturiko nazioarteko arautegiarekin 4. artikulua. Ohore, intimitate eta norberaren irudirako eskubidea 1. Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubidea dute adingabekoek. Eskubide horrek bere barruan har tzen ditu, gisa berean, famili egoitzaren eta postaren hautsezintasuna, eta ko munikazioen sekretua ere. 2. Komunikabideetan adingabekoen inguruko informazioa zabaltzeak edo euren izen nahiz irudiak erabiltzeak berarekin ekar dezake adingabeko horien intimitate, ondra edo erreputazioan ezlegebidezko eskusartzea gauzatzea. Hala gertatuz gero, edota zabalkunde nahiz erabilera hori adingabekoen in teresentzat kaltegarri izanez gero, Fiskaltzak esku hartu behar du, lege hone tan ezarritako babes eta kautela neurriak berehala eraginez; aiurri
XXI
ERANSKINA
berean, eragindako galeren ondorioz egokiak diren kalteordainak eskatuko ditu Fis kaltzak. 3. Adingabekoaren ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako, eta norberaren irudirako eskubideari begira, ezlegebidezko eskusartze gisa har daiteke komunikabideetan adingabeko horren irudia edo izena erabiltzea, erabilera horrek kalte egin ahal badio adingabeko horren ondra zein erre putazioari, edota erabilera hori adingabekoaren interesentzat kaltegarria izan badaiteke, nahiz eta adingabekoa edo beraren lege ordezkariak erabilera ho rrekin ados etorri. 4. Adingabekoen lege ordezkariek izan ditzaketen akzioei kalterik egin gabe, kasu guztietan Fiskaltzari dagokio euren egikaritza. Fiskaltzak bere arioz jardun dezake edo, bestela, adingabekoak berak zein beste edozein inte resatuk hala eskaturik, interesatu hori pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa edo erakunde publikoa izan. 5. Guraso edo tutoreek eta herri botereek eskubide horiek errespetatu eta babestu behar dituzte, gainontzekoek buru ditzaketen erasoen kontra. 5. artikulua. Informazio eskubidea 1. Adingabekoek euren garapenerako egokia den informazioa bilatu, jaso eta erabiltzeko eskubidea dute. 2. Guraso edo tutoreek eta herri botereek zaindu behar dute, adingabe koek jasotzen duten informazioa egiazkoa eta anitza izan, eta Konstituzioaren printzipioekin bat etor dadin. 3. Herri administrazioek bultzatu behar dute informazio gaiak eta adin gabekoei zuzendutako beste gai batzuk ekoitzi eta zabaltzea, gaiok aurrerago aipaturiko irizpideak errespetatzen badituzte. Aldi berean, herri administra zioek erraztu behar dute adingabekoak informazio eta
ERANSKINA
XXII
dokumentazio zerbi tzuetan, liburutegietan eta gainerako kultur zerbitzuetan sartzea. Zehatzago, herri administrazioek honakoa zaindu behar dute: komunika bideek berdintasun, elkartasun eta gainontzekoenganako errespetuaren balo reak suspertzea, adingabekoei zuzentzen dizkieten mezuetan eta, edu berean, komunikabideotan irudi jakin batzuk saihestea, irudi horiek bortxa, pertsonen arteko harremanetan izandako esplotazioa edota tratu nardagarria nahiz se xista erakusten dutenean. 4. Adingabekoei zuzenduriko publizitateak nahiz mezuek edota euren tzako programetan emandakoek adingabeko horiei kalte moral edo fisikorik eragin ez diezaieten, publizitate hori xedapen berezien bitartez arau daiteke. 5. Beste subjektu batzuen legebideztaketari kalterik egiteke, kasu guztie tan Fiskaltzari eta adingabekoen gaineko babesaren esparruan eskudun diren herri administrazioei dagokie publizitate ezzilegia amaiarazi eta zuzentzeko akzioen egikaritza. 6. artikulua. Ideologi askatasuna 1. Adingabekoak ideologia, kontzientzia eta erlijio askatasunerako esku bidea du. 2. Askatasun horrek eratortzen dituen eskubideak egikaritzeko, ez dago beste mugapenik hauek baino: lege honetan ezarritakoak eta gainerako pertso nen oinarrizko eskubide eta askatasunei zor zaien errespetua. 3. Guraso edo tutoreek lankidetza eskubidea dute, baita eginbeharra ere, adingabekoak askatasun hori egikari dezan, bere buruaren osoosoko garape nean aurrera egiteko.
XXI
ERANSKINA
7. artikulua. Parte hartu, elkartu eta batzartzeko eskubidea 1. Adingabekoek eskubidea dute, batetik, euren inguruneko gizarte, kultu ra, arte eta jolas bizitza horretan erabat parte hartzeko eta, bestetik, hiritar tasun aktiboan mailaz maila sartzeko. Herri botereek bultzatu behar dute adingabekoen partaidetzarako organo ak eta umeen inguruko gizarte erakundeak eratzea. 2. Adingabekoek elkartzeko eskubidea dute, eta eskubide horrek hona koak baitaratzen ditu, batik bat:
ERANSKINA
XXV
a) Alderdi politiko eta sindikatuen gazte elkarte eta erakundeetako kide izateko eskubidea, lege eta estatutuen arabera. b) Ume eta gazteentzako elkarteak bultzatzeko eta legearen arabera hori ek inskribatzeko eskubidea. Adingabekoak elkarte horien zuzendaritzako or ganoen kide izan daitezke. Arlo zibilean betebeharrak hartu ahal izateko, ume eta gazteentzako el karteek lege ordezkari bat izendatu behar dute euren estatutuen arabera, eta ordezkari horrek erabateko gaitasuna izan behar du jarduteko. Adingabekoa edo beraren gurasoak elkarte baten kide izateak eragozten badu adingabekoaren osoosoko garapena, edota kide izate horrek adinga bekoaren garapenari kalte egiten badio, edozein interesatuk, pertsona fisikoa izan zein pertsona juridikoa edo erakunde publikoa izan, Fiskaltzarengana jo dezake, horrek bere ustez egokiak diren babes neurri juridikoak har ditzan. 3. Adingabekoek jendaurreko batzarretan eta manifestazio baketsuetan parte hartzeko eskubidea dute, horiei deialdia egin bazaie legearen arabera. Edu berean, adingabekoek batzar eta manifestazio horiek bultzatu eta dei tzeko eskubidea dute, euren guraso, tutore edo zaintzaileen berariazko ados tasuna izanez gero. 8. artikulua. Adierazpen askatasunerako eskubidea 1. Adingabekoek adierazpen askatasunerako eskubidea dute, Konstituzio ak ezarritakoaren arabera. Adierazpen askatasun horrek ere badu mugarik, hau da, lege honen 4. artikuluaren arabera adingabeko
XX
ERANSKINA
horren intimitateari eta irudiari zor zaien babesa. 2. Bereziki, adingabekoen adierazpen askatasunerako eskubideak bere ba rruan hartzen ditu ondokoak: a) Adingabeko horien iritziak argitaratu eta zabaltzekoa. b) Hedabideak editatu eta ekoiztekoa. c) Herri administrazioek horretarako ezartzen dituzten laguntzak jaso tzekoa. 3. Legeak ezartzen dituen murrizketen menpe gera daiteke eskubide ho rren egikaritza, murrizketok ezartzen badira gainontzekoen eskubideei zor zaien errespetua bermatzeko edota segurtasun, osasun, moral nahiz ordena publikoaren babesa bermatzeko.
ERANSKINA
XXV
9. artikulua. Entzuna izateko eskubidea 1. Adingabekoak esan beharrekoa entzun behar da familiaren esparruan eta edozein prozeduratan ere, hori administrazio izaerakoa izan zein judizio bidezkoa izan, horretan adingabekoa zuzenzuzenean inplikaturik badago eta bertan hartu beharreko erabakiak adingabekoaren esparru pertsonala edota fa milia nahiz gizarte arloko esparrua ukitzen badu. Judizio bidezko prozeduretan, adingabekoaren agerraldiak gauzatu behar dira, adingabeko horren egoera eta heldutasun maila kontutan izanik, eta adingabekoaren intimitatea errespetatuz. 2. Bermatu beharrekoa da adingabekoak eskubide hori egikaritu ahal iza tea, bere kabuz edota berak hautaturiko ordezkariaren bitartez, adingabeko horrek behar besteko adimenik baldin badu. Edozein modutan ere, hori ezinezkoa denean edota hori adingabekoaren interesarentzat kaltegarri izan daitekeenean, adingabeko horren iritzia jakin daiteke beraren lege ordezkarien bitartez, horiek alderdi interesatu ez badira eta euren interesa ez bada adingabekoarenaren kontrakoa. Baldintza horiek bete ezean, beste pertsona batzuen bitartez jakin daiteke adingabekoaren iri tzia, pertsona horiek euren ogibideagatik edota adingabekoarekin duten kon fiantzagatik modu objektiboan azaldu ahal badute iritzi hori. 3. Adingabekoak, berak zuzenean edota bera ordezkatzen duen pertso naren bitartez, zerbait esan nahi eta hori entzuna izan dadin eskatzen badu, entzunaldi horren ezespena zioduna izan behar da, eta Fiskaltzari eta haiei eman behar zaie ezespen horren berri. Hirugarren kapitulua ADMINISTRAZIO EKINTZAREN NEURRIAK ETA PRINTZIPIO ARTEZKARIAK
10. artikulua. Eskubideen egikaritza ahalbideratzeko neurriak
XX
ERANSKINA
1. Herri administrazioek laguntza egokia eman behar diete adingabeko ei, horiek euren eskubideak eragin osoz egikari ditzaten eta adingabeko horiei zor zaien errespetua bermaturik gera dadin. 2. Adingabekoak, bere eskubideak defendatu eta bermatzeko, ondokoa egin dezake: a) Erakunde publiko eskudunari babesa eskatzea. b) Fiskaltzari egoera jakin batzuen berri ematea, adingabekoaren ustez egoera horiek kalte egiten dietenean beraren eskubideei; berri emate horren helburua da Fiskaltzak akzio egokiak eragitea. c) Herri defendatzaileari kexak azaltzea. Horretarako, erakunde horren laguntzaile bat iraunkortasunez arduratu behar da adingabekoekin zerikusi rik duten autuetaz. d) Herri administrazioei eskatzea xedatzeko moduko gizarte baliabideak. 3. Espainian dauden adingabeko atzerritarrek hezkuntzarako eskubidea dute. Adingabeko atzerritarrek, euren lege bizilekua Espainian izan ez arren, osasun laguntzarako eta gainerako herri zerbitzuetarako eskubidea dute, arris ku egoeran edota Herri Administrazio eskudunaren tutoretza zein zaintzapean badaude. 4. Artikulu honen hirugarren idazatiak aipatzen duen zaintza edo tuto retza eratu eta gero, Herri Administrazio eskudunak adingabeko atzerritarrei eman behar dizkie euren egoera egiaztatzen duten agiriak, araudiek ezartzen dutenaren arabera. 11. artikulua. Administrazio ekintzaren printzipio artezkariak 1. Herri administrazioek laguntza egokia eman behar diete adingabekoei, horiek euren eskubideak egikari ditzaten.
ERANSKINA
XXI
Herri administrazioek, eurei dagozkien esparruetan, osoosoko politikak itxuratu behar dituzte, umeen garapena bide egokietatik gauza dadin, berezi bereziki, lege honetan aipaturiko eskubideei begira. Adingabekoek zerbitzu horiek eskuratzeko eskubidea dute, euren kabuz edota guraso, tutore zein ho rien pareko diren erakundeen bitartez. Molde berean, guraso, tutore eta era kunde horiek euren gain hartzen dute harako bideak adingabekoen onurarako erabiltzeko eginbeharra. Konpentsazio politikak bultzatu behar dira, gizartean dauden desberdin tasunak zuzentzeko. Edozein kasutan ere, gizartean oinarrizko baliabiderik ez izateak ez du eraginik izan behar adingabekoen eskubideek duten oinarrizko edukiaren gain. Herri administrazioek, euren eskumenak egikaritzean eta, batez ere, eli kagai, kontsumo, etxebizitza, hezkuntza, osasun, kultura, kirol, ikuskizun, ko munikabide, garraio eta hirietako gune askeak kontrolatzean, kontutan izan behar dituzte adingabekoaren beharrizanak. Herri administrazioek aintzakotzat hartu behar dituzte, batik bat, gune, zentro eta zerbitzu jakin batzuen gaineko arauketa eta ikuskapen egokia, gu ne, zentro eta zerbitzu horietan maizsarri umeak daudenean; zehatzago esa teko, herri administrazioek kontutan izan behar dituzte itxura, ingurugiro, higiene, osasun eta giza baliabideen inguruko baldintzak, adingabekoen par taidetza eta, azkenik, adingabekoen eskubideak ziurtatzeko lagungarri izan daitezkeen gainerako baldintzak. 2. Herri botereen jarduketari begira, jarraikoak dira printzipio artezkari: a) Adingabekoaren interesak nagusitasuna izatea.
XX
ERANSKINA
b) Adingabekoa bere jatorrizko familiaren barnean uztea, hori adingabe koaren interesarentzat desegokia denean izan ezik. c) Adingabekoa familian eta gizartean integratzea. d) Aurrearreta izatea adingabekoaren garapen pertsonalari kalte egin die zaioketen egoerekin. e) Biztanleria sentsibilizatzea, adingabekoen defentsarik eza eragin deza keten egoeren aurrean. f) Gizartean partaidetza eta elkartasuna suspertzea. g) Babes jarduketak gauzatzean, objektibotasuna, inpartzialtasuna eta se gurtasun juridikoa izatea eta, horretarako, arlo desberdinetako neurriak batera hartzea. Bigarren titulua ADINGABEKOA GIZARTEAREN BABESIK GABE DAGOENEAN BURUTU BEHARREKO JARDUKETAK ETA ADINGABEKOAK BABESTEKO ERAKUNDEAK
Lehenengo kapitulua ADINGABEKOA GIZARTEAREN BABESIK GABE DAGOENEAN BURUTU BEHARREKO JARDUKETAK
12. artikulua. Babes jarduketak 1. Herri botereek adingabekoak babestu behar dituzte, honako egintzak gauzatuz: arrisku egoeren aurrearreta izan eta horiek konpontzea, horretarako egokiak diren zerbitzuak ezarriz; zaintza egikaritzea; eta, babesgabezi kasue tan, tutoretza euren gain hartzea lege aginduz. 2. Herri botereek zaindu behar dute guraso, tutore edo zaintzaileek euren erantzukizunak behar bezala buru ditzaten. Halaber, herri botereek zerbitzu eskurakorrak eskaini behar dituzte, adingabekoaren garapena uki dezake
ERANSKINA
XXX
ten alor guztietan. 13. artikulua. Hiritarren betebeharrak eta erreserba eginbeharra 1. Pertsona edo agintari guztiek eta, batez ere, euren ogibide edo egin kizuna delaeta adingabeko baten arrisku edo babesgabezi egoera antzema ten dutenek horren berri eman behar diete agintaritzari edo berorren agenterik hurbilenei; berri emate horrek ez dio kalterik egin behar pertsona edo agintari horiek adingabekoari berehala ematen behar dioten laguntzari. 2. Edozein pertsona edo agintarik badaki adingabeko bat ez dagoela esko laturik edota, sarritan eta ezelako arrazoirik gabe, adingabeko hori ez dela ikastetxera joaten hori derrigorrezkoa denean, pertsona edo agintari horrek herri agintari eskudunei eman behar die haren berri, horiek adingabekoa es kolatzeko beharrezkoak diren neurriak har ditzaten. 3. Agintariek eta beste pertsona batzuek euren lanbidea naihz eginkizu na delaeta kasuren bat ezagutuz gero, behar besteko erreserbaz jardun be har dute. Jarduketa horietan, adingabekoaren bizitzari ez zaio inolako trabarik jarri behar, hori beharbeharrezkoa denean izan ezik. 14. artikulua. Berehalako laguntza Agintariek eta herri zerbitzuek betebehar hauek dituzte: edozein adin gabekori berehala ematea horrek behar duen laguntza; jardutea, hori agintari eta zerbitzuen eskumen esparruan sartzen bada edo, bestela, jarduteko ardura organo eskudunaren esku uztea; eta,
XX
ERANSKINA
azkenik, egitate horien berri ematea adingabekoen lege ordezkariei eta, beharrezkoa izanez gero, Fiskaltzari ere. 15. artikulua. Elkarlanerako printzipioa Eskuhartze orotan, eta ahal den neurrian, adingabekoaren eta horren fa miliaren elkarlana izan behar da, eta ez zaio oztoporik jarri behar adingabeko horrek ikastetxean, gizartean edo lanean daraman bizimoduari. 16. artikulua. Egoeraren ebaluazioa Adingabekoak babesteko eskumena duten erakunde publikoek, kasuan kasuan salaturiko egoera egiaztatu eta gero, egoera hori konpontzeko be harrezkoak diren neurriak hartu behar dituzte, harako jarduketaren emaitza kontutan izanik. 17. artikulua. Arrisku egoeretan burutu beharreko jarduketak Edozein motatako arrisku egoerek kalte egiten badiote adingabekoaren garapen pertsonalari edo horrek gizartean izan behar duen garapenari, eta horrelakoetan lege aginduz ez bada beharrezkoa inork tutoretza bereganatzea, orduan herri botereen jarduketak bermatu behar ditu, kasu guztietan, adinga beko horri dagozkion eskubideak. Jarduketa hori bideratu behar da arriskua dakarten faktoreak eta gizartean dauden zailtasunak gutxitzera, faktore eta zailtasun horiek eragina baldin badute adingabekoaren egoera pertsonalean eta horrek gizartean duen egoeran. Gisa berean, adingabekoaren eta horren familiaren babeserako faktoreak bultzatu behar ditu herri botereen jarduketak. Behin arrisku egoera nabarituz gero, adingabekoak babesteko eskumena duen erakunde publikoak abian jarri behar
ERANSKINA
XXX
ditu egoera hori konpontzeko ego kiak diren jarduketak; era berean, erakunde horrek kontrolatu behar du zer nola moldatzen den adingabekoa familiaren barruan. 18. artikulua. Babesgabezi egoeretan burutu beharreko jarduketak 1. Erakunde publiko eskudunak uste badu adingabekoa babesgabezi egoe ran izan daitekeela, erakunde horrek Kode Zibilaren 172. artikuluan eta ondo rengoetan ezarritako moduan jardun behar du. Erakunde publiko eskudunak adingabekoaren gaineko tutoretza bereganatu behar du, babes neurri egoki ak hartu behar ditu eta horren berri eman behar dio Fiskaltzari. 2. Erakunde publiko bakoitzak organo bat hautatu behar du, organo ho rrek tutoretza egikari dezan, jardunbiderako egitura organikoekin bat etorriz. 19. artikulua. Adingabekoen zaintza Erakunde publikoak bere gain hartu behar du babesgabezi egoeran izatea gatik tutoretzapean jarri diren adingabekoen zaintza. Horrez gain, erakunde publikoak zaintza beregana dezake Kode Zibilaren 172. artikuluaren arabera, guraso nahiz tutoreek ezin dutenean adingabekoa zaindu edota epaileak hala erabakitzen duenean, legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan. 20. artikulua. Famili harrera Kode Zibilean ezarritako modalitateak izan ditzake famili harrerak, ha rrera horren helburuarekin bat etorriz, eta harrera hori
XX
ERANSKINA
erabakitzeko proze dura edozein izanik ere. 21. artikulua. Zerbitzu espezializatuak 1. Adingabekoarentzat famili bizitza izatea beharrezkoa da, batez ere, umeumetan. Hori aintzakotzat izanda, erakunde publikoak erabakitzen ba du adingabeko hori barnetegi batean sartzea, ahal den neurrian lortu behar da adingabekoa ahalik eta denborarik gutxien egotea barnetegi horretan, ho ri adingabekoaren interesarentzat komenigarria denean izan ezik. 2. Adingabekoentzako zerbitzu, etxe funtzional edo zentro guztiek era kunde publikoaren baimena eta kreditazioa izan behar dute. Erakunde publikoak banandurik arautu behar du zerbitzu berezien jar dunbideari buruzko eraentza, eta eurok inskribatu behar ditu, erakunde eta zerbitzu horiei euren xedapenen arabera dagokien erregistroan. Berebat, era kunde publikoak arreta berezia jarri behar du zerbitzu horien baldintza zehatz batzuetan; baldintzok honakoak dira: segurtasuna, osasuna, langileen kopurua eta kualifikazioa, hezkuntza proiektua, adingabekoek zerbitzuaren barneko jardunbidean duten partaidetza eta, azkenik, adingabeko horien eskubideak ziurtatzeko lagungarri gerta daitezkeen gainerako baldintzak. 3. Adingabekoen eskubideei zor zaien babesa ziurtatzeko, adingabeko ho riek babesteko eskumena duen erakunde publikoak zentro eta zerbitzuen ikus kapena gauzatu behar du, sei hilabetean behin eta inguruabarren arabera hori beharrezkoa denean. 4. Halaber, Fiskaltzak bere kontrola egikaritu behar du, adingabekoen ha rreraz arduratzen diren zentro guztien gain.
ERANSKINA
XXX
22. artikulua. Senideei eman beharreko informazioa Adingabekoen zaintza edo tutoretza bere gain duen erakunde publikoak adingabeko horien egoerari buruzko informazioa eman behar die guraso, tuto re eta zaintzaileei, epaileak hori debekatzeko ebazpenik eman ez badu behi nik behin. Bigarren kapitulua TUTORETZA
23. artikulua. Tutoretzei buruzko aurkibideak Kode Zibilaren 174 eta 232. artikuluek tutoretzaren gaineko kontrol egin kizuna eratxikitzen diote Fiskaltzari. Eginkizun hori gauzatu ahal izateko, Fiskaltzaren bulego bakoitzean, Adingabekoen Tutoretzei buruzko aurkibidea egin behar da. Hirugarren kapitulua ADOPZIOA
24. artikulua. Adingabekoak adoptatzea Adopzioa egokitu behar zaio aplikagarri den legeria zibilak ezarritakoari.
XX
ERANSKINA
25. artikulua. Nazioarteko adopzioa 1. Nazioarteko adopzioaren inguruan, erakunde publikoei dagokie: a) Eskaerak jaso eta tramitatzea, zuzenzuzenean edota behar bezala kre ditaturiko erakundeen bitartez. b) Kasu guztietan, egokitasunari buruzko ziurtagiriak luzatzea eta, adop ziogaiaren jatorrizko herriak horixe eskatuz gero, kontrol konpromisoa lu zatzea. c) Erakundeen jarduketei buruzko gidalerroak kreditatu, kontrolatu, ikus katu eta prestatzea, erakunde horiek bitartekaritza eginkizunak betetzen di tuztenean erakunde publikoen lurralde eremuan. Honakoak dira kreditaturiko erakundeek egin beharreko bitartekaritza eginkizunak: —Interesatuei informazioa eta aholkuak ematea nazioarteko adopzioari buruz. —Agintari eskudunek tramitaturiko adopzio espedienteetan esku hartzea, agintari horiek espainiarrak izan zein atzerritarrak izan. —Adopzioa eskatzen dutenei aholkuak eta laguntza ematea, haiek Espai nian eta atzerrian egin behar dituzten tramite eta gestioetan. Kreditazioa lortu ahal izateko, erakundeek jarraiko baldintzak bete be har dituzte: irabazasmorik ez izatea; eurei dagokien erregistroan inskribaturik egotea; haien estatutuetan helburu moduan azaltzea adingabekoen gaineko babesa; baliabide materialak eta arlo
ERANSKINA
XXX
anitzeko ekipoak izatea, euren ardura pean jarri diren eginkizunak gauzatzeko; erakunde horien zuzendari eta ad ministratzaileak, euren osotasun morala eta heziketa dela medio, pertsona kualifikatuak izatea nazioarteko adopzioaren arloan. Alderdien arteko aurkatasunean egindako espedientearen bidez, erakunde publikoek aurretiaz emandako kreditazioa ken diezaiekete bitartekaritza era kundeei, erakunde horiek uzten badiote kreditazioa ematea eragin zuten bal dintzak betetzeari, edo erakundeok euren jarduketetan antolamendu juridikoa urratzen badute. 2. Espainiako agintari zentral eskudunen eta beste estatu batzuetako agin tari eskudunen arteko komunikazioa koordinatu behar da, Umearen Babesa ri eta Nazioarteko Adopzioaren arloan izan beharreko Lankidetzari buruzko Hitzarmenaren arabera, alegia, 1993ko maiatzaren 29an Hagan egin eta Es painiak 1995eko ekainaren 30eko Instrumentuaren bitartez onetsitako Kon bentzioaren arabera. 3. Nazioarteko adopzioetan, ezin da beste finantza etekinik izan esan gura hertsian beharrezkoak diren gastuei aurre egiteko nahitaezkoak direnak baino. 4. Erakunde publiko eskudunek erregistro bat eratu behar dute, artikulu honetako erakunde kreditatuetara jotzen duten pertsonek egindako erreklama zioekin. Lehenengo xedapen gehigarria Borondatezko jurisdikzioaren arauak aplikatu behar dira honako helburu
XX
ERANSKINA
ak dituzten jarduketetan: 1. Kode Zibilaren 158. artikuluan ezarritako neurriak hartzea. 2. Ebazpen jakin batzuen aurka jartzea, ebazpenok babesgabezia adieraz ten dutenean edo, bestela, lege aginduz erakunde publikoak tutoretza bere ganatu behar duela nahiz adopzioaren eskatzaileak egokiak direla adierazten denean. 3. Erakunde publikoek emandako ebazpenen kontra beste edozein erre klamazio egitea, ebazpen horiek ematen badira erakundeok euren eginkizu nak egikaritzen dituztenean, adingabekoen gaineko tutoretza edota zaintzaren arloan. Edozein kasutan ere, prozedura horretan, errekurtsoak ondore bakarre rako onartzen dira. Horrek guztiak ezin die kalterik egin judizio bide arruntean egikari dai tezkeen akzioei. Bigarren xedapen gehigarria Atzerrian eratutako adopzioak Espainiako Erregistroan inskribatu ahal izateko, Erregistroaren arduradunak aztertu behar du Kode Zibilaren 9.5. ar tikuluko betekizunak gauzatzen diren ala ez. Hirugarren xedapen gehigarria Ezgaiketa eta zarrastelkeri adierazpenak kenduta, Kode Zibilaren I. libu ruko IX eta X. tituluetan ezarritako beste epai jarduketa guztiak
ERANSKINA
XXX
egokitu behar zaizkio borondatezko jurisdikzioaren inguruan ezarritako prozedurari, beti ere, ondoko Ăąabardurekin: 1. Epaileak eta Fiskaltzak euren arioz jardun dezakete adingabeko edo ezgaiaren intereserako, haien ustez egokiak diren neurri, dilijentzia eta fro gak hartuz eta proposatuz. Epaileak eta Fiskaltzak norbanakoen geldotasuna ordeztu behar dute, eta norbanako horiei aholkuak eman behar dizkiete, euren eskubideei buruz eta eurek egindako eskaeretan azaltzen diren akatsen kon ponbideari buruz. 2. Ez da beharrezkoa abokatuaren eskuhartzea, ezta prokuradoreare na ere. 3. Edozein interesaturen aurkatasuna prozedura berean erabaki behar da, prozedura hori auzibide bihurtu gabe. Xedapen iragankor bakarra Aurreko arautegiak eraenduko du lege hau indarrean jarri baino lehen ha sitako prozeduretan. Xedapen indargabetzaile bakarra Indargabeturik geratuko dira 1948ko uztailaren 2ko Dekretua, Adingabe koen Babesari buruzko Legeriaren testu bategina onetsi zuena, eta lege ho nen kontrako arau guztiak ere. Azken xedapenetatik lehenengoa Kode Zibilaren 9.4. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤSemealabaren lege pertsonalak eta, berori zehaztu ezean, se
XL
ERANSKINA mealabaren ohiko bizilekuari dagokion legeak eraenduko ditu semealabatasunaren izaera eta edukia, adopzio bidezko semeala batasuna barne, eta guraso eta semealaben arteko harremanak.Âť
Azken xedapenetatik bigarrena Kode Zibilaren 9.5. artikuluko hirugarren, laugarren eta bosgarren le rroaldeek idazkera hau izango dute: ÂŤAdopzioa eratzeko, Espainiako kontsulek eta epaileek esku rantza berberak dituzte, adopziohartzailea espainiarra denean eta adopziogaiak bere egoitza kontsularen mugapean duenean. Aurre tiazko proposamena erakunde publikoak, zehatzago esateko, Espai nian adopziohartzaileak izan duen azken bizilekuari dagokion erakunde publikoak egin behar du. Azken bi urteotan adopzio hartzaileak ez badu Espainian bizilekurik izan, ez da beharrezkoa aurretiazko proposamenik egitea; baina kontsulak adopziohartzai learen bizilekuko agintariei eskatu behar dizkie adopziohartzaile horren egokitasuna baloratzeko nahitaezkoak diren txostenak. Agintari atzerritar eskudunak eraturiko adopzioan, adopziogaia ren legeak eraentzen du, beharrezkoak diren gaitasun eta adosta sunei dagokienean. Adopzio horren eraketa zein herritan hasi eta herri horretako agintari baten aurrean eman daitezke adopziogaia ren legean ezarritako adostasunak; ondoren ere eman
ERANSKINA
XLI
daitezke halakoak, beste edozein agintariren aurrean. Espainiar bat adop tatzeko, nahitaezkoa da erakunde publikoaren adostasuna, zeha tzago esateko, Espainian adopziogaiak izan duen azken bizilekuari dagokion erakunde publikoarena. Espainian ezin da adopzio gisa aintzatetsi adopziohartzaile es painiarrak atzerrian eraturikoa, horren ondoreak ez badatoz bat Espainiako legerian ezarritakoekin. Molde berean, adopziohartzai lea espainiarra bada eta horrek bere egoitza Espainian badu adop zio unean, hori ezin da adopzio gisa aintzatetsi, erakunde publiko eskudunak adopziohartzailearen egokitasuna adierazten ez duen bitartean.Âť Azken xedapenetatik hirugarrena Kode Zibilaren 149. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤMantenua emateko betebeharra duenak, horiek asetzeko, aukera dezake finkaturiko pentsioa ordaintzea edo, bestela, mantenua ja sotzeko eskubidea duena norberaren etxean hartu eta mantentzea. Ezin da halako aukerarik egin, aukera horrek urratzen badu apli katu beharreko arauek edo epailearen ebazpenek mantenuhar tzailearentzat zehaztu duten elkarbizitza egoera. Era berean, aukera hori bazter daiteke, kari zuzenik izanez gero edota adingabeko mantenuhartzailearen interesari kalte eginez gero.Âť Azken xedapenetatik laugarrena
XLII
ERANSKINA Kode Zibilaren 158. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤEpaileak, bere arioz edota semealabak berak, edozein senidek zein Fiskaltzak hala eskaturik, honakoak emango ditu: 1. Neurri egokiak, mantenuen ematea ziurtatzeko eta semeala baren biharetziko beharrizanei aurre egiteko, gurasoek eginbehar hori betetzen ez dutenean. 2. Xedapen aproposak, semealabei nahasmendu kaltegarririk ez eragiteko, zaintza ahalgoaren titularra aldatzen denean. 3. Oro har, epaileak berak egokitzat jotzen dituen gainerako xe dapenak, adingabekoa arrisku batetik aldentzeko edota adingabeko horri kalterik ez egiteko. Neurri horiek guztiak edozein prozeduratan har daitezke, alegia, prozedura zibiletan, zigor prozeduretan eta borondatezko jurisdik zioaren prozeduretan ere.Âť
Azken xedapenetatik bosgarrena Kode Zibilaren 172. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Kasuan kasuko lurraldean adingabekoen babesaz arduratzen den erakunde publikoak antzematen badu adingabeko bat babesga bezi egoeran izan daitekeela, erakunde horrek lege aginduz adin gabekoaren gaineko tutoretza du eta beharrezkoak diren babes neurriak hartu behar ditu, adingabeko hori zaintzeko. Berrogeita zortzi orduko epearen barruan, erakunde publikoak horren berri eman behar dio Fiskaltzari eta, lege forma erabiliz, jakinarazpena egin behar die guraso, tutore edo zaintzaileei. Jakinarazpena egi tean, guraso, tutore edo zaintzaileei informazioa eman behar zaie, Administrazioaren eskuhartzea eragin duten kariei buruz eta ka suankasuan harturiko erabakiak izan ditzakeen ondoreei buruz; ahal izanez gero, informazioa modu pertsonal, argi eta ulergarrian eman
ERANSKINA
XLIII
behar da. Babesgabezi egoeratzat har daitezke egitatez gertatzen direnak, adingabekoen zaintzari buruz legeek ezartzen dituzten babes egin beharrak ez betetzeagatik edota eginbehar horien egikaritza ezinez koa edota desegokia izateagatik, adingabekoei ez bazaie ematen nahitaezkoa duten laguntza morala nahiz materiala. Erakunde publikoak berari eratxikitako tutoretza bereganatu due nean, eten egiten da guraso ahalgoa edo tutoretza arrunta. Hala eta guztiz ere, guraso edo tutoreek adingabekoaren ordezkari gisa bu rutu dituzten egintzak baliozkoak dira, egintzok ondare izaerakoak izan eta adingabekoarentzat onuragarri gertatu badira. 2. Inguruabar larriak direlaeta guraso edo tutoreek ezin badute adingabekoa zaindu, erakunde publiko eskudunari eska diezaioke te horrek bere gain har dezan adingabekoaren zaintza, beharrezkoa den epean zehar. Zaintzaren ematea idatziz jaso eta bertan agertarazi behar da, gu raso edo tutoreek informazioa jaso dutela, eurok semealabari be gira oraindik dituzten erantzukizunei buruz eta Administrazioak harako zaintza egikaritzeko erabiliko duen moduari buruz. Gerogarrenean zaintza egikaritzeko modua aldatuz gero, alda kuntza hori oinarriduna izan behar da, eta guraso edo tutoreei eta Fiskaltzari eman behar zaie aldakuntzaren berri.
Era berean, erakunde publikoak bere gain hartu behar du adinga bekoaren zaintza, epaileak hala erabakitzen badu, legearen arabera hori bidezkoa den kasuetan. 3. Erakunde publikoak bere gain hartzen du adingabekoaren zaintza, guraso edo tutoreek hala eskatu dutelako, edota hori berori delako lege aginduz hari eratxiki zaion tutoretzaren eginkizune tarik bat. Zaintza bi modutan gauza daiteke: familia batek bere etxean adingabekoa hartuz edota adingabeko hori barnetegi batean sartuz. Familia batek bere etxean adingabekoa hartzen duenean, harrerarako ahalmena egikaritzen dute erakunde publikoak zehaz turiko pertsona bakarrak edo guztiek. Adingabekoa barnetegi bate an sartuz gero, harrerarako ahalmena egikaritzen du adingabekoaz arduratzen den zentroaren zuzendariak.
XLI
ERANSKINA 4. Adingabekoaren interesa bilatu behar da beti eta, ahal izanez gero eta interes horren kontrakoa ez den heinean, adingabekoa bere familian integratzea eta nebaarreben zaintza erakunde edo pertso na berberaren ardurapean jartzea lortu behar da. 5. Elkarbizitzeko arazo larriak azaltzen badira adingabekoaren eta horren zaintzaz arduratzen den pertsona bakarraren edota guz tien artean, adingabekoak berak edo pertsona interesatuak eska de zake hura edo haiek kargutik enkaitzea. 6. Jurisdikzio zibilean errekurtsoa egin dakieke babesgabezia an tzeman eta lege aginduz tutoretzaren eratxikipena adierazten duten ebazpenei, eta horretarako ez da beharrezkoa aurretiaz administra zio bidean erreklamazioa egitea.Âť
Azken xedapenetatik seigarrena Kode Zibilaren 173. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Famili harrerak berarekin dakar adingabekoak erabateko par taidetza izatea familiaren bizitza horretan. Aldi berean, adingabeko hori etxean hartzen dutenek honako betebeharrak dituzte: adinga beko hori jagotea, eurekin izatea, horri mantenua ematea eta, az kenik, hezkuntza eta osoosoko heziketa ematea. Harrera hori egikari dezakete adingabekoaren famili gunea or dezten duten pertsona bakarrak zein guztiek edo, bestela, etxe fun tzionalaren arduradunak. 2. Harrera idatziz formalizatu eta bertan subjektu
ERANSKINA
XLV
zehatz batzuen adostasuna azaldu behar da: erakunde publikoarena, horrek tutore tza edo kuradoretza izan zein izan ez; adingabekoa etxean hartu duten pertsonena; eta, azkenik, adingabekoarena berarena, hori ha mabi urtekoa baino nagusiagoa izanez gero. Gainera, gurasoak eza gunak badira eta ez bazaie guraso ahalgoa kendu, orduan eurek edo tutoreak adostasuna eman behar dute, artikulu honen 3. idazatiak aipatzen duen behinbehineko famili harreraren kasuan izan ezik. Famili harrera formalizatzeko agiriak, hau da, aurreko lerroalde an aipaturiko agiri horrek, honakoak baitaratu behar ditu: 1) Beharrezkoak diren adostasunak. 2) Harreraren modalitatea eta horrentzat ezarri izan den irau pena. 3) Alderdi bakoitzaren eskubide eta eginbeharrak, bereziki: a) Harrerapeko adingabekoaren familiak egin ditzakeen bisiten aldizkakotasuna. b) Erakunde publikoak edota beste erantzule zibil batzuek bete behar duten estaldura sistema, adingabekoak izan ditzakeen kalte engatik eta adingabeko horrek gainontzekoei eragin diezazkiekeen kalteengatik ere. c) Elikagai, hezkuntza eta osasun laguntzen bereganaketa. 4) Harreraren helburua aintzakotzat harturik, erakunde publikoak gauzatu behar duen kontrolaren edukia, eta familia hartzailea kon trol horretan elkarlanean arituko delako konpromisoa.
XLV
ERANSKINA 5) Hala denean, hartzaileek jaso behar duten konpentsazio eko nomikoa. 6) Hartzaileek profesional gisa badihardute, edota harrera etxe funtzional batean gauzatzen bada, hori beren beregi adierazi be harra dago. 7) Adingabekoen laguntzarako zerbitzuek emandako txostena. Agiri hori Fiskaltzari bidali behar zaio. 3. Gurasoek edo tutoreak ez badiote harrerari adostasunik ematen edota horren aurka jartzen badira, orduan epaileak bakarrik eraba ki dezake harrera, adingabekoaren intereserako eta Judiziamendu Zibilari buruzko Legearen tramiteekin bat etorriz. Erakunde pu blikoak egindako proposamenak ere aurreko zenbakian zehazturiko datuak jaso behar ditu. Zernahi gisaz, eta adingabekoaren intereserako, erakunde publi koak behinbehineko famili harrera erabaki dezake; famili harrerak bere horretan irauten du, epaileak ebazpena eman arte. Erakunde publikoak proposamena aurkeztu behar dio epaileari, dilijentzia egokiak egin eta espedientea amaitzeaz batera edo, ge hienez jota, hamabost eguneko epean. 4. Adingabekoaren harrera amaitu egiten da: 1) Epaileak hartutako erabakiagatik. 2) Adingabekoa etxean hartu duten pertsonek gauzatutako eraba kiagatik, aldez aurretik horren berri eman bazaio erakunde publi koari. 3) Tutoreak edo gurasoek hala eskatzeagatik,
ERANSKINA
XLVI
guraso horiek gura so ahalgoa izan eta adingabekoa eurekin edukitzea eskatu badute. 4) Hartzaileek esan beharrekoa entzun eta gero, adingabekoaren tutoretza edo zaintza duen erakunde publikoak hartutako erabakia gatik, erakunde horren ustez hori beharrezkoa denean adingabe koaren interesa babesteko. Harreraren amaierari buruzko epai ebazpena beharbeharrezkoa da, epaileak berak erabaki duenean harrera hori. 5. Harrera formalizatu eta amaitzeko jarduketa guztiak behar besteko erreserbaz burutu behar dira.Âť Azken xedapenetatik zazpigarrena Kode Zibilean artikulu berri bat sartuko da, 173 bis zenbakiarekin, eta berorren idazkera hauxe izango da: ÂŤ173 bis artikulua Famili harreraren helburua aintzakotzat harturik, berorrek hona ko modalitateak izan ditzake: 1) Famili harrera bakuna. Hori behinbehinekoa izan behar da, adingabekoaren egoeragatik aurreikus daitekeelako hori berriro in tegratuko dela bere familian; osterantzean, famili harrera bakuna beste babes neurri bat hartu artekoa da, beste horrek izaera egon korragoa duelarik. 2) Famili harrera iraunkorra. Halako harrera erabakitzen da, be rori komenigarria denean adingabekoaren adinaren zein
XLV
ERANSKINA beste in guruabar batzuen arabera eta adingabeko horren familiaren arabera ere. Kasu horretan, erakunde publikoak hala eskaturik, eta adin gabekoaren interes gorena aintzakotzat hartuta, epaileak tutoretza ren eginkizunak eratxiki diezazkieke hartzaileei, horiek errazago egikari ditzaten euren erantzukizunak. 3) Adopzio aurreko famili harrera. Erakunde publikoak modali tate hori formalizatzen du, adingabekoa adoptatzeko proposamena egiten dionean agintari eskudunari. Proposamen hori egin ahal iza teko, hurrengo baldintzak bete behar dira: hartzaileek adopziorako beharrezkoak diren betekizunak gauzatzea; hartzaile horiek hauta tuak izatea; eurok adopziorako adostasuna ematea erakunde publi koari; eta, azkenik, adingabekoaren egoera juridikoa egokia izatea bera adoptatzeko. Era berean, eta adopzio proposamena aurkeztu baino lehen, era kunde publikoak adopzio aurreko famili harrera formaliza dezake, erakunde horren ustez beharrezkoa denean denboraldi bat izatea, adingabekoa familia berriari egoki edota horretara molda dadin. Denboraldi hori ahalik eta laburrena izan behar da eta, edozein ka sutan, ezin da urtebetetik gorakoa izan.Âť
Azken xedapenetatik zortzigarrena Kode Zibilaren 174.2. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ2. Horretarako, erakunde publikoak berehala eman behar dio Fiskaltzari barneratu berri diren adingabekoen gaztigu eta, horrez gain, hari bidali behar
ERANSKINA
XLI
dizkio administrazio ebazpenen kopia, eta tutoretza, zaintza eta harreren eraketa, aldakuntza eta amaiera for malizatzeko idazkien kopia ere. Edu bertsuan, adingabekoaren in guruabarretan berrikuntza interesgarririk izanez gero, erakunde publikoak berrikuntza horren berri eman behar dio Fiskaltzari. Sei hilabetean behin gutxienez, Fiskaltzak adingabekoaren egoe ra egiaztatu behar du eta epaileari eskatu behar dizkio fiskaltza horren ustez beharrezkoak diren neurriak.Âť
L
ERANSKINA
Azken xedapenetatik bederatzigarrena Kode Zibilaren 175.1. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Adopzioaren kasuan, nahitaezkoa da adopziohartzailea ho geita bost urtekoa baino nagusiagoa izatea. Bi ezkontideek egin dako adopzioetan, nahikoa da euretarik bat adin horretakoa izatea. Edozein kasutan ere, adopziohatzaileak adoptatuak baino hamalau urte gehiago izan behar ditu gutxienez.Âť Azken xedapenetatik hamargarrena Kode Zibilaren 176. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Adopzioa epaileak emandako ebazpenaren bidez eratzen da; ebazpen horretan aintzakotzat hartu behar dira beti, batetik, adin gabekoaren interesa eta, bestetik, adopziohartzaile bakarraren edo guztien egokitasuna, guraso ahalgoa egikaritzeko. 2. Adopzio espedientea hasteko, beharrezkoa da aldez aurretik erakunde publikoak proposamena egitea adopziohartzaile bakarra ren edo guztien mesedetan, erakunde horrek adierazi badu adop ziohartzaile horiek egokiak direla guraso ahalgoa egikaritzeko. Egokitasun horren inguruko adierazpena proposamenaren aurrekoa izan daiteke. Nolanahi den ere, proposamena ez da beharrezkoa, adopziogaiak honako inguruabarretarik bat betetzen duenean: 1) Umezurtz izateaz gain, adopziohartzailearen
ERANSKINA
LI
hirugarren gra durainoko senide izatea, odol bidez nahiz ezkontza bidez. 2) Adopziohartzailearen ezkontidearen semealaba izatea. 3) Urtebetetik gora lege harrerapean egotea adopzio aurreko ha rrerari buruzko neurriaren ondorioz edo, bestela, epe berean tutore tzapean egotea. 4) Adin nagusikoa edo adingabeko emantzipatua izatea. 3. Aurreko idazatiaren lehenengo hiru kasuetan, adopzioa era daiteke, nahiz eta adopziohartzailea hil, horrek jadanik adopzio rako adostasuna eman badio epaileari. Kasu horretan, epai ebazpe naren ondoreak atzeraeraginezkoak dira, adostasun hori emateko datara arte.Âť
LII
ERANSKINA
Azken xedapenetatik hamaikagarrena Kode Zibilaren 177. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤ1. Epailearen aurrean, adopzioari adostasuna eman behar diote adopziohartzaile bakarrak edo guztiek eta adopziogaiak, azken ho ri hamabi urtekoa baino nagusiagoa baldin bada. 2. Adopzioari baiezkoa eman behar diote, Judiziamendu Zibilari buruzko Legean ezarritako forma erabiliz, ondokoek: 1) Adopziohartzailearen ezkontideak, bi kasu hauetan izan ezik: lehendabizikoa, ezkontideen arteko lege banantzea gertatzen de nean epai irmoaren bitartez eta, bigarrena, bi ezkontideen ados tasunez egitatezko banantzea gertatzen denean, hori sinesgarriro agertarazi denean. 2) Emantzipaturik ez dagoen adopziogaiaren gurasoek, bi kasu hauetan izan ezik: bata, lege bidez guraso horiei guraso ahalgoa kentzea eta, bestea, gurasook guraso ahalgoa kentzeko karian eror tzea. Halako egoerak antzemateko, alderdien arteko aurkatasunean egindako epai prozedura bete behar da; prozedura hori Judiziamen du Zibilari buruzko Legearen 1827. artikuluaren arabera tramitatu behar da. Baiezkoa emateko beharrik ez dago, baiezko hori eman behar du tenak horretarako ezinduta daudenean; adopzioa eratzen duen epai ebazpenak antzeman behar du ezintasuna eta, bertan, antzemate horren zioak azaldu behar dira. Amak ezin du baiezkorik eman, umea erditu eta hurrengo ho
ERANSKINA
LIII
geita hamar egunak igaro arte. 3. Epaileak entzun besterik ez du egin behar subjektu jakin ba tzuek diotena. Subjektu horiek jarraikoak dira: 1) Gurasoak, horiei ez bazaie guraso ahalgoa kendu eta euren baiezkoa ez bada beharrezkoa adopzioa eratzeko. 2) Tutorea eta, hala denean, zaintzaile bakarra edo guztiak. 3) Hamabi urtekoa baino gazteagoa den adopziogaia, horrek be har besteko adimenik baldin badu. 4) Erakunde publikoa, adopziohartzailearen egokitasuna balora tu ahal izateko, adopziogaiak urtebete baino gehiago badarama ho rren harrerapean.Âť Azken xedapenetatik hamabigarrena Kode Zibilaren 211. artikuluko lehenengo lerroaldeak idazkera hau izan go du: ÂŤBurunahastea delaeta edozein pertsona barneratzeko, epailea ren baimena izan behar da, nahiz eta pertsona hori guraso ahal gopean egon, pertsona horrek ezin badu bere kabuz barnerapen hori erabaki. Epailearen baimena barnerapenaren aurrekoa izan be har da, presazko arrazoien ondorioz neurri hori berehala hartu behar denean izan ezik. Epaileari barnerapenaren berri eman behar zaio ahalik arinen eta, edozein kasutan, hogeita lau orduko epea
LIV
ERANSKINA ren barruan. Adingabekoak adimen osasunerako establezimendue tan barneratu aurretik, adingabeko horien laguntzarako zerbitzuen txostena izan behar da, eta barnerapena beti gauzatu behar da adin gabekoaren adinaren arabera egoki den establezimendu batean.»
Azken xedapenetatik hamahirugarrena Kode Zibilaren 216. artikuluak bigarren lerroaldea izango du, eta bero rren idazkera hauxe izango da: «Epaileak, bere arioz nahiz edozein interesatuk hala eskaturik, kode honen 158. artikuluan ezarritako neurri eta xedapenak har di tzake, adingabeko eta ezgaien tutoretza, egitatezko zaintza edota zuzenbidezko zaintzaren kasu guztietan ere, adingabeko edo ezgai horien intereserako hori beharrezkoa denean.» Azken xedapenetatik hamalaugarrena Kode Zibilaren 234. artikuluak azken lerroaldea izango du, eta berorren idazkera hauxe izango da: «Adingabekoarentzat onuragarria da tutorearen famili bizitzan integratzea.» Azken xedapenetatik hamabosgarrena Kode Zibilaren 247. artikuluak idazkera hau izango du:
ERANSKINA
LV
«Tutoreak tutoretzatik enkaituak izango dira hurrengo kasuetan: karguaz jabetu eta gero, legezko ezdoitasun kari batean erortzen di renean; tutoretza egikaritzean, makur jokatzen dutenean; kargua ri datxezkion eginbeharrak betetzen ez dituztenean; igarriigarrian azaltzen denean pertsona horiek ez direla kargua egikaritzeko gau za; eta, azkenik, elkarrekin bizitzeko arazo larriak eta etengabe koak agertzen direnean.» Azken xedapenetatik hamaseigarrena Kode Zibilaren 248. artikuluak idazkera hau izango du: «Epaileak, bere arioz edota Fiskaltzak, tutoretzapekoak nahiz beste edozein pertsona interesatuk hala eskaturik, tutorea bere kar gutik enkai dezake. Horretarako, aldez aurretik, tutoreari zitazioa egin eta, hori bertan agertzen bada, berak esan beharrekoa entzun beharra dago; horrez gain, adingabekoak esan beharrekoa ere en tzun behar da, horrek behar besteko adimenik baldin badu.» Azken xedapenetatik hamazazpigarrena Kode Zibilaren 260. artikuluari bigarren lerroaldea erantsiko zaio, eta be rorren idazkera hauxe izango da: «Hala ere, ez du fidantzarik eman behar lege aginduz adinga bekoaren gaineko tutoretza bereganatzen duen erakunde publikoak edota epailearen aginduz tutoretza hori
LVI
ERANSKINA egikaritzen duenak.Âť
Azken xedapenetatik hemezortzigarrena 1. Kode Zibilaren artikuluetatik ondoren aipatuko direnek idazkera berria izango dute, eta honetara geratuko dira: 166. artikuluaren bigarren lerroaldea ÂŤGurasoek epailearen baimena izan behar dute, semealabari utzitako jaraunspen edo legatua arbuiatzeko. Epaileak baimena eze tsiz gero, jaraunspena inbentario onuraren arabera bakarrik onar daiteke.Âť
ERANSKINA
LVII
185. artikuluaren bigarren lerroaldea ÂŤAbsentearen ordezkari datiboei aplika dakizkieke tutoretzaren egikaritza arautzen duten manuak eta tutoreen ezdoitasun, enkaitze eta desenkusa kariak ere, horiek guztiak ordezkari datiboen ordez karitza bereziari egokitzen zaizkion ginoan.Âť 271. artikulua ÂŤTutoreak epailearen baimena izan behar du: 1) Adingabekoa adimen osasunerako establezimendu batean sar tzeko, edota berori hezkuntza nahiz heziketa berezirako establezi mendu batean sartzeko. 2) Adingabeko zein ezgaituen ondasun higiezinak, merkataritza nahiz industri establezimenduak, objektu baliotsuak eta balore hi gikorrak besterendu nahiz kargatzeko; kontratuak egin edota egin tzak burutzeko, kontratu zein egintza horiek xedatzaileak eta inskribatzeko modukoak izanez gero. Salbuetsi egiten da akzioak lehenespenez harpidetzeko eskubidearen salmenta. 3) Eskubideei uko egiteko; tutoretzapekoarentzat interesgarri ak diren autuetan transakzioa egiteko edota autu horiek tarteka ritzapean jartzeko. 4) Inbentario onurarik gabe edozein jaraunspen onartzeko; ja raunspenak edo eskuzabaltasunak arbuiatzeko. 5) Ondasunetan aparteko gastuak egiteko. 6) Tutoretzapekoen izenean demanda jartzeko,
LVII
ERANSKINA presazko autuetan edota balio gutxiko autuetan izan ezik. 7) Ondasunak errentamenduan emateko, errentamendu horiek sei urtetik gorako iraupena dutenean. 8) Dirua maileguan eman zein hartzeko. 9) Tutoretzapekoaren ondasunak edota eskubideak dohainik xe datzeko. 10) Tutoretzapekoak tutore horren kontra dituen kredituak gai nontzekoei lagatzeko, edota gainontzekoek tutoretzapekoaren kon tra dituzten kredituak kostu bidez eskuratzeko.Âť
ERANSKINA
LIX
272. artikulua «Jaraunspena banatzeko edota gauza erkidea zatitzeko, tutoreak ez du epailearen baimenik behar; banaketa eta zatiketa hori egin eta gero, ordea, beharrezkoa da epaileak horiek onestea.» 273. artikulua «Aurreko bi artikuluetan jasotako egintzetarik edozein baimendu edo onetsi baino lehen, epaileak entzun behar du Fiskaltzak esan beharrekoa eta tutoretzapekoak esan beharrekoa ere, hori hamabi urtekoa baino nagusiagoa izan edota epailearentzat horri entzutea egoki gertatzen bada; berebat, epaileak berari eskatu zaizkion txos tenak eta beraren ustez komenigarriak direnak bildu behar ditu.» 300. artikulua «Borondatezko jurisdikzioaren prozedura bitartean, epaileak, be re arioz edota Fiskaltzak, adingabekoak berak edota judizioan agertzeko gaitasuna duten pertsonetarik edozeinek hala eskaturik, defendatzaile izendatuko du bere ustez kargu horretarako egokie na den subjektua.» 753. artikulua «Aiurri berean, testamentugileak testamentuan edozein xedapen egiten badu tutore edo kuradorearen mesedetan, xedapen horrek ez du ondorerik sortzen, bi kasu hauetan izan ezik: aurrenekoa, xeda pen hori egitea kontuak behin betiko onetsi eta gero eta,
LX
ERANSKINA hurrena, halako konturik eman behar ez denean, xedapen hori egitea tuto retza edo kuradoretza azkendu eta gero. Hala eta guztiz ere, tutore edo kuradorearen mesedetan egindako xedapenak baliozkoak dira, tutore edo kuradore horiek testamentu gilearen aurreko, ondorengo, nebaarreba edo ezkontide direnean.» 996. artikulua «Gaixotasun edo akastasun fisiko zein psikikoen ziozko ezgaike ta epaiak bestelakorik xedatzen ez badu, kuradoretzapekoak kura dorearen laguntzarekin jaraunspena onar dezake, hutsik eta soilik nahiz inbentario onuraren arabera.» 1057. artikuluaren hirugarren lerroaldea «Artikulu honetan eta aurreko artikuluan ezarritakoa bete beha rra dago, jaraunslekideen artean baten bat guraso ahalgopean zein tutoretzapean egon arren, edota zarrastelkeriaren zioz nahiz gai xotasun edo akastasun fisiko zein psikikoen zioz kuradoretzapean egon arren. Alabaina, kasu horietan guztietan, kontularibanatzai leak jaraunspen ondasunen inbentarioa egin behar du, pertsona ho rien lege ordezkari nahiz kuradoreei zitazioa eginez.» 1329. artikulua «Ezkontzako itunak egilets ditzake legearen arabera ezkontzeko gaitasuna duen adingabeko emantzipatugabeak; nolanahi den ere, adingabeko horrek
ERANSKINA
LXI
bere gurasoen edo tutorearen laguntza eta ados tasuna izan behar ditu, banantze edo partaidetza eraentza ituntzen duenean izan ezik.» 1330. artikulua «Judizio bidez ezgaitua izan denak ezin du ezkontzako itunik egiletsi, beraren guraso, tutore edo kuradorearen laguntzarik gabe.» 1459. artikuluaren 1. zenbakia «Babes karguren bat egikaritzen duten pertsonek, euren zaintza edota babesaren menpe dagoen pertsona bakarraren edo guztien on dasunak.» 1700. artikuluaren 3. zenbakia «Edozein bazkideren heriotza, kaudimengabezia, ezgaiketa edo zarrastelkeri adierazpena, eta 1699. artikuluan ezarritako kasua.» 1732. artikuluaren 3. zenbakia «Mandatugile zein mandatarioaren heriotza, ezgaiketa, zarrastel keri adierazpena, porrota edo kaudimengabezia.»
LXII
ERANSKINA 2. Kode Zibilaren artikuluetatik ondokoak aldarazi egingo
dira: 108, 823 eta 980. artikuluetan ezabatu egingo dira, hurrenez hurren, «oso», «oso» eta «osoosorik» adierazmoldeak. 323 eta 324. artikuluetan, «tutorearen» eta «tutoreen» adierazmoldeen or dez, hurrenez hurren, «kuradorearen» eta «kuradoreen» esamoldeak jarri be har dira. Ezabatu egin behar da 163. artikuluaren hirugarren lerroaldea. 171. artikuluaren lehendabiziko lerroaldean ezabatu egin behar da ondo ko adierazmoldea: «ez da tutoretzarik eratu behar; aitzitik,» 171. artikulu horren azkenengo lerroaldearen bukaeran, esaldi hau erantsi behar da: «edo, bestela, kuradoretza, hori bidezkoa denean.» 234. artikuluaren 1. zenbakiaren ordez, honakoa jarri behar da: «Tutoretzapekoarekin bizi den ezkontideak.» 852. artikuluan, «eta 5.» adierazmoldearen ordez, «, 5 eta 6.» jarri be har da. 855. artikuluan, «eta 6.» adierazmoldearen ordez, «, 5 eta 6.» jarri behar da; «169» zenbakiaren ordez, «170»; eta, azkenik, azken lerroaldea ezabatu egingo da. 992. artikuluaren bigarren lerroaldea ezabatu eta hirugarrena bigarren bi hurtuko da; «era berean» adierazmoldea ezabatu egingo da. Kode Zibilaren 1060. artikuluari bigarren lerroaldea erantsiko zaio, eta berorren idazkera hauxe izango da: «Jaraunspen banaketa batean adingabekoa edo
ERANSKINA
LXIII
ezgaitua ordez katzeko, epaileak hautaturiko defendatzaileak haren onespena lortu behar du, epaileak ez badu besterik xedatu izendapena egitean.» 1263. artikuluaren 2. zenbakiaren ordez, honakoa jarri behar da: «Ezgaituek.» 1291. artikuluaren 1. zenbakian, «epailearen baimenik gabe» hitzak jarri behar dira, «Famili Kontseiluaren baimenik gabe» hitzen ordez. 1338. artikuluan, «adingabeko» hitzaren ordez, «adingabeko emantzipa tugabe» esamoldea jarri behar da. 1393. artikuluaren 1. zenbakian, «absentzia… adierazpena bere gain du en» esamoldearen ordez, «absentzia, zarrastelkeria… adierazpena bere gain duen» adierazmoldea jarri behar da. Azken xedapenetatik hemeretzigarrena Judiziamendu Zibilari buruzko Legea aldarazi egingo da, esangura ho netan: 1. III. liburuaren IV. tituluko hirugarren sekzioa osatuko dute Judizia mendu Zibilari buruzko Legearen egungo 1910.etik 1918.era arteko artikulu ek; sekzio horren izenburua jarraikoa izango da: «Famili semealabei begira behinbehinean hartu beharreko neurriak». 2. III. liburuaren IV. tituluko bigarren sekzioaren izena jarraikoa izango da: «Adingabekoen itzulerari buruzko neurriak, adingabeko horiek gurasoen eskumenetik atera eta beste estatu batera eraman direnean». Sekzio horrek be
LXI
ERANSKINA
re barruan hartuko ditu 1901.etik 1909.era arteko artikuluak, eta artikulu horien edukia honakoa izango da: ÂŤ1901. artikulua Nazioarteko hitzarmen bat aplikatzeko modukoa izanik ere, sek zio honetan ezarritakoa bete behar da, modu ezzilegian lekualdatu edo atxiki izan den adingabekoa Espainiara itzuli behar denean. 1902. artikulua Lehen auzialdiko epailea eskuduna da, berorren epai mugapean dagoenean modu ezzilegian lekualdatu edo atxiki izan den adinga bekoa. Prozedura eragin dezakete, alde batetik, eratxikipen bidez adin gabekoaren gaineko zaintza eskubidea jaso duen pertsonak edota erakundeak; bestetik, kasuan kasuko hitzarmenean ezarritako bete beharren betepenaz arduratu behar den agintaritza zentral espai niarrak; eta, amaitzeko, aurrekoaren ordezkari gisa, agintaritza horrek hautaturiko pertsonak. Jarduketak Fiskaltzaren eskuhartzearekin gauzatu behar dira, eta interesatuek abokatuaren zuzendaritzapean jardun dezakete. Prozeduraren tramitazioak lehenespena du, eta tramitazio hori gauzatu behar da, epaileari adingabekoaren itzulera eskatu eta hu rrengo sei asteotan zehar.
ERANSKINA
LXV
1903. artikulua Prozedura eragiten duenak edota Fiskaltzak hala eskatuz gero, epaileak har ditzake lege honen hurrengo sekzioan adingabe koaren gaineko zaintzari buruz ezarritako behinbehineko neurria eta epaile horren ustez egokiak diren aseguraketa neurrietatik beste edozein. 1904. artikulua Espedientea eskabidearen bitartez eragiten da eta, eskabide ho rrekin batera, nazioarteko hitzarmenak agintzen dituen agiriak aur keztu behar dira. Espedientea eragin eta ondorengo hogeita lau orduetan barrena, epaileak ebazpena emango du; ebazpen horrek, lege ohartarazpenekin batera, agindeia egin behar dio adingabe koa lekualdatu edo atxiki duen pertsonari, kasuankasuan ezartzen den data horretan eta, gehienez jota, hurrengo hiru egunak igaro takoan, pertsona hori adingabekoarekin batera epaitegian ager da din eta honako adierazpenetarik bat egin dezan: a) Borondatez onartzen duela zaintza eskubidearen titular den pertsona edo erakundeari adingabekoa itzultzea edo, kontrara, b) Itzulera horren kontra jartzen dela, kasuan kasuko hitzarme nean ezarritako kariren bat tartean izateagatik; azken hori gertatuz gero, hitzarmenaren testua gehitu behar zaio agindeiari.
LX
ERANSKINA 1905. artikulua Agindeihartzailea ez bada epaitegian agertzen, prozedura haren auziihesean gauzatzen da. Epaileak interesatuei eta Fiskaltzari zi tazioa egin behar die eta, gehienez jota, hurrengo bost egunetako epean burutu behar da euren agerraldia; halaber, epaileak bere iri tziz egokiak diren behinbehineko neurriak har ditzake adingabe koari begira. Agerraldi horretan, eskatzaileak eta Fiskaltzak esan beharrekoa entzun behar da; hala denean, eta banandurik, adingabekoak bere itzulerari buruz esan beharrekoa ere entzun behar da. Agerraldia gauzatu eta hurrengo bi egunetan zehar, epaileak autu bidez ebatzi ko du adingabekoaren itzulera bidezkoa den ala ez; horretarako, epaileak kontutan izan behar ditu adingabekoaren interesa eta ka suan kasuko hitzarmenaren edukia. 1906. artikulua Agindeihartzailea epaitegian agertzen bada eta borondatez adin gabekoa itzultzeko prest badago, akta egin behar da eta epaileak autu bidez hartu behar du erabakia; erabaki horrek berarekin dakar, batetik, prozedura amaitzea, bestetik, adingabekoa uztea zaintza es kubidearen titulartasuna duen pertsona edo erakundearen esku eta, azkenik, kostu eta gastuen inguruan bidezkoa dena ezartzea. 1907. artikulua Lehenengo agerraldian, agindeihartzailea adingabekoaren itzu
ERANSKINA
LXV
leraren aurka jartzen bada kasuan kasuko hitzarmenean finkatu riko kariak direla medio, ezin da aplikatu lege honen 1817. art.an ezarritakoa; aurkatasun hori epaile berberaren aurrean erabaki be har da, hitzezko judizioaren tramiteei helduz. Horretarako, a) Agerraldiaren egintza berean, zitazioa egin behar zaie intere satu guztiei eta Fiskaltzari, euren ustez bidezkoa den guztia azal dezaten eta, hala denean, frogak egin daitezen, ondorengo agerral di batean; bigarren agerraldi hori lege honen 730. art. artikuluari eta baterakoei helduz egin behar da, lehendabiziko agerraldia gau zatu eta hurrengo bost egunetako epe luzaezinean. b) Era berean, eta aurreneko agerraldiaren ondoren, epaileak en tzun behar du, banandurik, adingabekoak bere itzulerari buruz esan beharrekoa; gainera, epaileak bere aburuz egokiak diren txostenak bil ditzake. 1908. artikulua Ondoko sei egunetan barrena agerraldia gauzatu eta froga ego kiak egin eta gero, epaileak autua emango du, ondorengo hiru egunetan barrena; adingabekoaren interesa eta kasuan kasuko hi tzarmenaren edukia kontutan harturik, epaileak erabakiko du adin gabekoaren itzulera bidezkoa den ala ez. Autu horren kontra, gorajotze errekurtsoa jar daiteke ondore bakarrerako; errekurtso ho ri hogei eguneko epe luzaezinean ebatzi behar da.
LX
ERANSKINA 1909. artikulua Epaileak adingabekoaren itzulera erabakitzen badu, autu horre tan bertan ezarri behar da adingabekoa lekualdatu edo atxiki duen pertsonak ordaintzea prozeduraren kostuak eta eskatzaileak izan di tuen gastuak, hurrengoak barne: batetik, bidai gastuak eta, beste tik, adingabekoa gurasoen eskumenetik atera baino lehen horren ohiko bizilekua zein estatutan egon eta adingabekoa estatu ho rretara itzultzeak sortarazi dituen gastuak. Kostu eta gastu horiek guztiak kobratzeko, lege honen 928. artikuluan eta baterakoetan ezarritako tramiteak bete behar dira. Gainerako kasuetan, epaileak bere arioz adieraziko ditu proze duraren kostuak.
Azken xedapenetatik hogeigarrena Erakunde publikoek eginkizun batzuk betetzen dituzte tutoretza edo zain tzaren arloan eta, hori egitean, ebazpenak eman behar izaten dituzte. Bada, ebazpen horien kontra erreklamazio prozedurarik eraginez gero, Fiskaltzak eginahal guztia egin behar du, espediente berean ebatz daitezen adingabe ko berbera ukitzen duten akzio eta gorabehera guztiak. Horretarako, Fiskal tzak jurisdikzio organoetan eragin behar ditu auzibidezko legeriak ezartzen dituen jarduketak. Azken xedapenetatik hogeita batgarrena 1. Gizarte laguntzaren esparruan eskumena duten
ERANSKINA
LXI
autonomi erkidegoek legeriarik ematen badute, legeria horren ordeztaileak dira lege honen 5. arti kuluaren 3 eta 4. idazatiak; 7. artikuluaren 1. idazatia; 8. artikuluaren 2. ida zatiko c) letra; 10. artikuluaren 1. idazatia, eta 2. idazatiko a), b) eta d) letrak; 11, 12, 13, 15, 16 eta 17. artikuluak; 18. artikuluaren 2. idazatia; 21. artiku luaren 1, 2 eta 3. idazatiak; eta, azkenik, 22. artikulua. 2. Konstituzioaren 149.1. artikuluko 2, 5, eta 6. zenbakien itzalean eman dira 10. artikuluaren 3. idazatia; 21. artikuluaren 4. idazatia; 23. artikulua; le henengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriak; xedapen iragankor ba karra; eta, azken xedapenen artean, hemeretzigarrena eta hogeigarrena. 3. Konstituzioaren 149.1.8. artikuluaren itzalean eman dira legearen gainerako manu ezorganikoak eta lege honetan Kode Zibila berrikusteko eza rritakoak; manu horiek guztiak aplikatu behar dira, Zuzenbide zibilaren ar loan eskumena duten autonomi erkidegoek ematen duten arautegiari kalterik egin gabe, zuzenbide hori Foru zuzenbidea izan zein Zuzenbide berezia izan. Azken xedapenetatik hogeita bigarrena Lege honetan aipaturiko erakunde publikoak dira autonomi erkidegoek, eta Ceuta eta Melillako hiriek hautatzen dituztenak, eurei dagozkien antola keta arauen arabera. Azken xedapenetatik hogeita hirugarrena Lege arruntaren izaera dute 1 eta 2. artikuluek; 5. artikuluaren 3 eta 4. idazatiek; 7. artikuluaren 1. idazatiak; 8. artikuluaren 2. idazatiko c letrak; 10. artikuluaren 1. idazatiak, 2. idazatiko a, b eta d letrek, eta 3 eta 4. ida
LX
ERANSKINA
zatiek; 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20, 21, 22, 23, 24 eta 25. artikuluek; lehenengo, bigarren eta hirugarren xedapen gehigarriek; xedapen iraganko rrak; xedapen indargabetzaileak; eta, azken xedapenen artean, lehenengotik hogeita bigarrenera artekoek, eta hogeita laugarrenak. Hogeita batgarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera aplikatzen dira aurreko lerroaldean aipaturiko manuak. Azken xedapenetatik hogeita laugarrena Lege hau indarrean jarriko da, berori «Estatuko Aldizkari Ofizial»ean ar gitaratu eta hurrengo hogeita hamar egunak igarotakoan.
Horrenbestez, Espainiar guztiei, dela norbanakoei, dela agintariei, agintzen diet lege or ganiko hau bete eta betearaz dezaten. Madril, 1996ko urtarrilak 15. JUAN CARLOS E. Gobernuko lehendakaria FELIPE GONZÁLEZ MÁRQUEZ («Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1996ko urtarrilaren 17ko alean, 15. zk.)
NEKAZARITZAKO USTIATEGIEN MODERNIZAZIOA Uztailaren 4ko 19/1995 Legea, Nezakazaritzako Ustiategien Modernizazioari buruzkoa JUAN CARLOS I ESPAINIAKO ERREGE
Lege hau ikusi eta ulertzen duten guztiei. Jakin ezazue Gorte Nagusiek onetsi dutela eta neronek berronetsi dudala honako legea. ZIOEN AZALPENA
… Esangura horretan, aipatu beharrekoa da abenduaren 24ko 49/1981 Le gea, Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari eta Nekazari Gazteei buruzko Estatutuarena. Zinez, lege horren helburuak baliozkoak dira oraindik orain. Zernahi gisaz, hein handi batean, lege hori betearazteko bideak ez dira era gingarri gertatu. Bestalde ere, Espainia Europako Batasunean sartzeak berez ekarri du bertako arautegia Europako erkidegoetako arautegiari egokitu beha rra. Horren ondorioz, harako legeak baitaratzen duen arauketa zaharkiturik geratu da, ustiategien modernizazioari dagokionean eta nekazari gazteak jar duera honetan sartzeari dagokionean ere. Hori guztia dela medio, lege hori indarrik gabe utzi da. Dena dela, lege horren printzipio, kontzeptu eta ohar bide batzuk egungo egunean erabilgarriak direnez gero, horiei eutsi izan zaie, euron aplikazio esparrua zehaztu eta zabalduz. … ERANSKINA
Xedapen indargabetzaile bakarraren bitartez, lege honek indarrik gabe utzi du, lehenik eta behin, abenduaren 24ko 49/1981 Legea eta, hurrenik, Ne kazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen lehenengo liburuko II. titulua, bigarren liburuko III. titulua eta laugarren liburuko IV. titulua. ď ›â€Śď ? Azken xedapenetatik lehenengoak eta bigarrenak aldarazi egiten dituzte, batetik, Landa Errentamenduei buruzko Legea eta, bestetik, Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legea. Landa Errentamenduei buruzko Legearen aldarazpenaz denaz bezainbatean, aldarazpen horrek lanbidez ne kazari direnei buruzko kontzeptua ukitzen du, lege honek kontzeptu berria ezartzen baitu euren inguruan. Halaber, aldarazpena tartekaritzako batzen lu rralde esparruari buruzkoa ere bada; aldarazpenaz geroztik, autonomi erki degoek askatasun handiagoa dute esparru hori zehazteko, euren beharrizan zehatzen arabera. Bide beretik ere, Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Le gea aldarazi beharra dago, lege honek indarrik gabe utzi baitu abenduaren 24ko 49/1981 Legea, Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari eta Nekazari Gazteei buruzko Estatutuarena; benaz, lege hori oso gutxitan aplikatu da eta horrexek eragin du bera indargabetzea. 49/1981 Legeak zati batez indarga betu zituen Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen 32 eta 35. artikuluak; indargabetze horren bitartez, oinordetzako sistema bakarra ezarri zitzaien familiaren nekazaritzako ustiategiei, hala norbanakoek eratu riko ustiategiei, nola Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenerako Nazio Era
kundeak eraturiko ustiategiei. Nolanahi den ere, lege honek 49/1981 Legea indargabetu duenez gero, beste idazkera bat eman behar zaie aurrerago ai paturiko artikuluei. Idazkera horren ariora, ustiategien oinordetza arautu be harra dago, ustiategi horiek ondokoek eratzen dituztenean: Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenerako Nazio Erakundeak edo, bestela, kasuan kasuko autonomi erkidegoan erakunde horren eginkizunak bereganatu dituzten orga no eskudunek. Lege honetan halako arauketarik jasoko ez balitz, gai horrek ez luke inolako arauketarik izango. … Lehenengo titulua LEHENESPENEKO NEKAZARITZA USTIATEGIAK
Lehenengo kapitulua ZEHAZTAPENA
… 4. artikulua. Familiaren ustiategiak eta beste ustiategi batzuk, azken horien titularrak pertsona fisikoak direnean … 3. Ondore horietarako, nekazaritzako ustiategiak lehenespeneko ustiate gitzat jotzen dira honako baldintzak betez gero: aurrenekoa, ustiategiok ja raunspeneko erkidegoarenak izatea; hurrena, euren gain indibiso ituna egitea eta itun horren gutxieneko epea sei urtekoa izatea; eta, azkena, ustiategiak be rak eta, gutxienez, erkidegoaren partaide batek artikulu honen ERANSKINA
lehenengo ida zatian aipaturiko baldintzak betetzea. Indibiso epearen zenbaketa hasten da ustiategia lehenespenekotzat jotzen denetik. … 24. artikulua. Indibiso egoera 1. Landa finkaren zatiketa edo bereizketa baliozkoa da, horren ondorioz sortzen diren lurzatiak ez badira lugintzarako gutxieneko unitatea baino txi kiagoak. 2. Aurreko idazatian xedatutakoa urratuz, egintza edo negozio juridiko batzuek halako finken zatiketa badakarte, egintza edo negozio horiek deuse zak dira eta ez dute ondorerik sortzen, ez alderdien artean, ezta gainontze koari begira ere, egintza edo negozioak borondatezkoak izan zein izan ez. 3. Jaraunspenaren banaketa egiteko, kontutan izan behar da artikulu ho nen 1. idazatian ezarritakoa, nahiz eta ezarritako hori testamentugilearen borondatearen kontrakoa izan, testamentugile horrek zerbait xedatu duelako Kode Zibilaren erregela zehatz batzuk aplikatuz; Kode Zibilaren erregela ho riek jarraikoak izan daitezke: batetik, berez edo legez zatiezinak diren gauzen gainekoak eta, bestetik, gauza horien adjudikazioari buruzkoak, azken erre gela horiek ematen direnean testamentugileak beren beregi ezer adierazi ez duenerako edota jaraunsleen artean adostasunik ez dagoenerako. …
Lehenengo xedapen gehigarria. Oinarrizko legeak Konstituzioaren 149.1.13. artikuluan agindutakoari eutsiz, oinarrizko le geen izaera dute hurrengo manuek: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 16, 17, 18, 19, 22, 23 eta 29. artikuluek; azken xedapenetatik bigarrenak, horrek Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen 28. art. aldarazten duen heine an; eta, azkenik, azken xedapenetatik hirugarrenak. Bigarren xedapen gehigarria. Osoosoko aplikazioa duten legeak Konstituzioaren 149.1.8. artikuluan xedatutakoari eutsiz, osoosoko apli kazioa dute hurrengo manuek: batetik, 24, 25, 26, 27 eta 28. artikuluek; eta, bestetik, azken xedapenetatik lehenengoak eta bigarrenak. Horiek guztiak aplikatzen dira, autonomi erkidegoek ez dutenean arau zibilik, foru araurik eta arau berezirik eman, Zuzenbide zibilaren arloan eta estatutuekin bat eto rrita eskuratu dituzten eskumenak erabiliz. Edu berean, osoosoko aplikazioa dute 8, 9, 10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 20. artikuluek. Dena den, aplikazio horrek ezin dio kalterik egin maiatzaren 13ko 12/1981 Legearen arabera Euskal Herriko lurralde historikoetan aplikatu be har den Ekonomi Itunari, ezta abenduaren 26ko 28/1990 Legearen arabera Nafarroako Foru Erkidegoan aplikatu behar den Ekonomi Hitzarmenari ere. ď ›â€Śď ? Xedapen indargabetzaile bakarra Indargabeturik geratuko dira hauexek: batetik, abenduaren 24ko 49/1981 Legea, Familiaren Nekazaritzako Ustiategiari eta ERANSKINA
Nekazari Gazteei buruzko Estatutuarena; eta, bestetik, Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari bu ruzko Legearen, hau da, urtarrilaren 12ko 118/1973 Dekretuaren bitartez onetsitako lege testuaren lehenengo liburuko II. titulua, bigarren liburuko III. titulua eta laugarren liburuko IV. titulua. … Azken xedapenetatik bigarrena. Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legea aldaraztea Aldarazi egingo dira Nekazaritzaren Eraldaketa eta Garapenari buruzko Legearen, hau da, urtarrilaren 12ko 118/1973 Dekretuaren bitartez onetsita ko lege testuaren 28. artikuluko 3. idazatia, eta 32 eta 35. artikuluak ere. Ho riek guztiek idazkera hau izango dute: … «32. artikulua 1. Emakidahartzailea hildakoan, emakida alargunari eskualdatzen zaio, alargun hori legez zein egitatez banandurik ez badago eta egoera hori si nesgarriro egiaztatzen bada; alargunik izan ezean, semealaba nahiz ondo rengoetatik bati eskualdatzen zaio emakida, semealaba edota ondorengo hori nekazaria izanez gero. 2. Ondorengo nekazariak bat baino gehiago izanez gero, emakida ho rretan oinordekoa da emakidahartzaileak testamentuan izendatu duena eta, horren ezean, nekazariek elkarren arteko adostasunez izendatu dutena. Ados
tasunik izan ezean, emakida eskualdatzen zaio ustiategiaren lugintzan ohi kotasunez laguntzen duenari; ohiko laguntzaileak bat baino gehiago izanez gero, lehenespena du laguntza hori epe luzeagoan eman duenak. 3. Jaraunspen banaketaren ondoreetarako, 33. art.aren 3. idazatian zehaz turiko zenbatekoa bakarrik sartzen da emakidahartzaileak utzitako ondasun tza horretan. 4. Legez zein egitatez bananduta ez dagoen alargunik, semealabarik eta ondorengorik izan ezean, emakida eskualdatzen zaio emakidahartzaileak tes tamentuan izendatu duenari edo, bestela, epaile nahiz notarioaren bidez ja raunsle adierazpena bere gain duenari, azken hori nekazaria baldin bada; nekazariak bat baino gehiago izanez gero, artikulu honen 2. idazatian ezarri tako lehenespen hurrenkera bete behar da. 5. Hogeita hamaikagarren artikuluaren 2. idazatiak eskualdaketaren ja kinarazpena aipatzen du eta jakinarazpen hori beti egin behar da.» «35. artikulua Jabea hil delaeta ezin da ustiategia zatitu; ustiategi hori mortis causa eskualdatzeko, Kode Zibilean ezarritakoa bete behar da edo, osterantzean, au tonomi erkidegoetako xedapenetan ezarritakoa bete behar da, xedapenok tan kera berekoak izateaz gain, aplikagarriak baldin badira.» …
ERANSKINA
Horrenbestez, Espainiar guztiei, dela norbanakoei, dela agintariei, agintzen diet lege or ganiko hau bete eta betearaz dezaten. Madril, 1995eko uztailak 4. JUAN CARLOS E. Gobernuko lehendakaria FELIPE GONZÁLEZ MÁRQUEZ («Estatuko Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1995eko uztailaren 5eko alean, 159. zk.)
EUSKAL HERRIA Uztailaren 1eko 3/1992 Legea, Euskal Herriko ForuZuzenbide Zibilari buruzkoa ZIOEN ADIERAZPENA
Forujaurpidea gainbehera joan izanak galerazi egin zion gure araudi zi bilari legegintzateknikak XIX. eta XX. mendeetan egindako aurrerapide sa konekin batera joatea eta, horregatik, ForuZuzenbideak berez dituen balio nabarmenak aintzinako moldez jantzita agertzen dira oraindik, moldeok egu neratzea beharrezkoa dela. Horrela jokatu zen Espainiako zuzenbide arrun tarekin, berori berriztatu eta Kode Zibila eta geroko hainbat lege garatu bait ziren. Ez zen nahikoa, noski, biltze eta metaketalan hutsa, Zaragozako Bil tzarrak horrela jokatu nahi izan bazuen ere. Ezinbestekoa zen, ordea, gaurre gungo gizartearen teknika eta beharrizanei egokitzea. Forulegeek Felipe V.aren garaietatik, eta gure kasuan karlistadetatik, ja saten zituzten garapenmugak gainditzea ekarri zuen 1978.eko Konstituzioak, bere 149.1.8 atalak ohartematen duenaren arauera, Autonomi Elkarteek irau nerazi, aldatu eta garatu egin bait dezakete eurei dagokien Zuzenbide Zibila. Konstituzioak berariazko zuzenbide zibilik “egon badagoenean� dio. Eta Euskal Herrian horrelakorik badago egon. Lurralde batzuetan, Bizkaian eta Araban, idatziz mantentzen da. Beste batzuetan, Gipuzkoan esaterako, ohituraz zainduta eta hainbat alorretan Euskal Herriko
gainerantzeko lurral deetako oso antzerako usadioei jarraituz, usadiook iraun egiten dutela nahiz eta aurkako oinarriak dituen Zuzenbide arruntak horretarako hainbat eragoz pen jarri. 1888.eko Kode Zibilak “oraingoz� bere hartan uzten zuen forudun Lu rraldeetako jaurpidea eta berariaz aipatzen zuen idatzizko zein ohiturazko Zuzenbidea. Gaurregungo Euskadiko Estatutuak, Autonomi Elkarteari dagoz kion aginpideak zehazterakoan, 10.5 atalean adierazten denez, foruzko Zu zenbide zibila edo berariazkoa “iraunerazi, aldatu edo garatzeko� lana berdin burutu daiteke zuzenbide hori idatzizkoa izan zein ohituraz gordetakoa izan. Horrela bada, euskal legelariek eraberritu eta gaurko mundura egokitu be har dute ForuZuzenbide zaharra, Bizkaian eta Araban idatzita iraun duena eta Gipuzkoan, dagoeneko badakigunez, ohituraz baino gorde ez dena. Kon tuz egin beharreko lana da eta gaur eguneko euskal gizartearekiko begirune rik handienarekin burutu beharrekoa, gizarte hori ezin bait daiteke maiteen dituen erakundeok gabe utzi, ezta berez errotuta ez dituen erakundeok gabe utzi, ezta berez errotuta ez dituen erakundeak hartzera behartu ere, beste alor batzuetan beharrizanak aldaketa sakonak egitea bideratzen badu ere, Zuzen bide zibilak ezin duelako aurrera egin herritarrak erakundeok onartu eta oro korrean eurenganatu gabe. Eusko Legebiltzarrak, Estatutuaren 10.5. atalak ohartemandakoaren ara uera, foruerakundeen ezarpenesparrua zehazteko askatasuna du, baina ezin du ezarpenesparrurik besterik gabe aldatu. Nahiz eta etorkizunean, egindako azterketek eta gizarteak aldaketak egitea
eskatuta aldatu beharra egon, ziur asko horrelakorik sartu beharra egongo da eta, gure Zuzenbidearen lehen gor puzketa honetan, legea sakon ausnartuta egindakoan, ez du Zuzenbidea gau rreguneratu besterik egiten, 1959.eko Bildumak oraindino jasotzen zituen gauza zaharkituak ezabatu eta bertan agertzen ez ziran eta berez oso sustrai turik zeuden beste erakunde batzuk agertaraziz. Edonola ere, guzti hori ez dadila izan eragozpen gure Unibertsitateetan, zorionez, indartsu sortu diren ikerketak ugaritu daitezen, euron bidez era berritze eta legealdaketak eragin bait daitezke, ezarpenesparruan bertan ere, Zuzenbide Zibil berriztua eta gizartealdetik aurreratua lortu arte. Bilatu be har ditugun euskal Zuzenbide Zibilaren baterako berezitasunak agertuz joan go dira eurotan sakondu eta aztertu ahala, oraingoz idatziz dauden sistemek eta euren ezarpenesparru zehatzek eragin dezaketen erakarpenindarra eki din ezinezkoa delarik. METODOLOGIA
Aipatutako arrazoiongatik, Bizkaia eta Arabaren kasuan, Bildumaren era keta eta atalhurrenkera zaindu beharrik ez du ikusi Legegileak. Esparru es tuegia da eta horretara mugatu beharrik ez du. Bildumak aintzakotzat hartu ez zituen erakunde biziak, elkarrekin edo ermandadean egindako testamentua esaterako, sartu beharra zegoen edo aipatu baino egiten ez zituen beste ba tzuk, 11. atalean agertzen diren oinordetzazko itunak edo Aiarako podere osoko gozamena adibidez, behar bestean garatu beharra zegoen, azken hori garapenezagatik ez delarik benetan ezargarri
izan. Ezinbestekoa zen Atariko Idazpurua egitea, batez ere Zuzenbidearen itur buruen alorrean bi giltzarri finkatzeko: ohiturea zaintzea, Bizkaian tradizio haundikoa dena, eta gure Zuzenbidearen oinarri orokorren babesa, eurok gabe arau juridikoak bere benetazko bizitasuna galdu egiten bait du, inoiz Foruaren iturburuei jaramonik egin ez eta zuzenbide osogarrira jo izanagatik foru se netik guztiz urrundutako ondorioetara heldu izan dela epaigintza. Horrela bada, AtarikoIdazpuruak eta luzera ezberdineko hiru Liburuk, lehenengoa Bizkaikoak, bigarrena Arabakoak eta hirugarrena Gipuzkoako ak, osatzen dute testua.
ERANSKINA
LXXX
AUKERATUTAKO IZENA
Bilduma hitza, gure artean tradiziorik gabekoa, ez zaio egokitzen le ren helburuari ezta izaerari ere, helburu hori euskal Zuzenbide pribatua goi tikbehera eguneratzea da eta. Hortik dator Euskal Herriko foru zibilari buruzko Lege izena eman izana. Zibila Zuzenbide pribatua baino ez duelako hartzen; Foruzkoa Zuzenbide arruntetik bereizteko eta ez aintzinako eta ezar penesparruz Euskal Herriko erakundeak berpiztu egiten dituelako, nahiz eta Zuzenbide arrunteko esparruak ere egon. LEGEAREN AZTERKETA LEHENENGO LIBURUA BIZKAIKO FORUZUZENBIDE ZIBILA
Bizkaiak betidanik izan du bere legeria egiteko eskubidea eta forujaur pidea behera etorri zenean baino ez zuen hori galdu. Forulegeria indarrean egon zen bere osotasunean 1959. urteko Bilduma egin zen arte, honek moztu eta murriztu egiten zuela hainbat arlotan. Ohizko forulegeria berreskuratze ko eskubidea Konstituzioak babesturiko “jatorrizko eskubidetzat� hartu be har dugu, diktaduragaraietan egindako Bilduma horrek sakon erasotako jato rrizko eskubidea. Erabakiok gaurregunera egokitzea beharrezkotzat jo izan da, aintzinako iharduerak aldenduz eta gaurko gizarteari ondo egokitzen ez zaizkion eraba kiak mugatuz edo kenduz, esate baterako tronkalaren gorabehera batzuk, edo inoiz, sistema osatzeko derrigorrezko erabaki batzuk gehituz, adibidez, gizo nezko alargunen eskubideak ugaritzeari, mantenubeharra
aitortzeari edo ba serrietako errentariak babesteari dagokionean. Ez da Koderik ere idatzi, arlo zibileko erakunde guztiak batuz egindako legea ez bait da. Legea Konstituzioaren eta Estatutuaren agindua betetzera mugatzen da, eurotan gure ForuZuzenbidea iraunerazi, aldatu eta garatzeko ahalmena aitortzen dela, kasu honetan Bizkaikoa. Erakundeak geldierazi be harrean, bizirik eta Bizkaiko gizarteak duen aurrera joteko borondateak eta beharrezko ikerketalanak seguru asko eskatuko duten aldaketei zabalik man tenduko dituen bideari lotzen gatzaizkio Lege honekin. Europan araupide zibil ezberdin asko egotea, euretariko batzuk Bizkaiko eta Euskal Herriko erakundeengandik hurbilago daudenak, oso aberasgarria da zalantzarik gabe; eta erakundeotariko batzuk Kode Zibilarekin bat egin ga be irautea ezberdintasunak egon daudela erakusten duen adierazgarria da, aurrerantzean sintesi hobeak egiteko bideak zabal ditzakeena. Kode Zibilean egindako azken berrikuntzei buruz adi egotea komeni da, arlo batzutan Fo ruZuzenbidera asko hurbiltzen delako eta harrigarria da Familiaren base rriustiakuntza eta baserritar gazteen Estatutoa onartu zuen 1981.eko aben duaren 24eko Legeak Bizkaiko legeko erakunderik garrantzitsuenak, Kode Zibilean agertu ere egiten ez zirenak, ia hitzez hitz, bereganatzen zituela ikustea, esate baterako amankomuneko edo “eskuordebidezko� testamentuak, oinordetzaitunak, familiaren ondasunak osotasunean eskualdatzea etab. LEHENENGO IDAZPURUA EZARPENEREMUA
ForuZuzenbidea Bizkaian zein eremutan ezarri behar den zehaztea Zu zenbide honen izateari berari dagokion gai oinarrizkotzat hartu
ERANSKINA
LXXX
da. Baina, aldi berean, arazo horrek konponbide zaila du, Hiriek eta Elizateek historian zehar izan dituzten gorabeherak direlaeta bakoitzaren barrutia bereiztea ez delako bat ere erreza, batez ere, eta hau oso garrantzitsua da, Hiriei ezargarri zaien lege zibilari dagokionez, Hiririk gehienetan alde forudunak alde foruga bekoekin batera irauten dutelako. 1959. urteko Bildumak nahaste haundiagoa sortu zuen bere 2. eta 3. ata letako arau marapilotsuekin, eta harrez gero zail egiten da, Hiriguneetatik kanpo, nor den foruduna eta nor ez zehaztea. Gainera, Bildumaren sistemak alde forudunen eta forugabekoen lurralde ak behin eta berriro aldatzen ditu. Hori dela eta, eta Konstituzioaren 9.3. ata lak eskatzen duen segurtasun juridikoa aintzakotzat hartuta, arau zehatzagoak egin beharra dago. Erizpide hau erabili da ForuLege honen 6, 7 eta 8. ata lak eta Azken Erabakietako lehenengoa idazten, AutonomiEstatutuaren 10. atalean aitortutako legegintzarako baimenean oinarritzen direla eta forudun lurraldea zein den ondo zehaztuta utzi nahi dutela. Beste alde batetik, Bildumak balio eta indarrik gabe utzi zuen 1630. urte ko Konkordia. Konkordia horrek Bizkaiko Hiriei baimena ematen zien euren barrutian ForuLegea indarrean izatea eskatzeko eta horretara jokatu zu ten Elorriok (1712), Bermeok (1734), Otxandiok (1818) eta Areatzak (1825), Forua osoosoan edo zati baten aukeratuz. Lege honek berriro jartzen du in darrean 1630.ean konkordatutako araua, baina eguneratuz (10. atala). Forua nori ezarri dela eta, horretan ere segurtasun juridiko haundiagoa bilatzen du legeak, baita berdintasun haundiagoa ere, oraintsuko epai batzu ren bidegabekeriak aldendu nahian. Epaiok, ulertzemodu oso murrizgarriak erabiliaz, ForuLegea ezartzeko loturapuntu bi eta
inoiz hiru ere eskatzera heldu ziren, Kode Zibilaren Atariko Idazpuruak ezartzen dituen auzietarako arauen aurka eginez. Horretara, inoiz gertatu da seme bati tronkalekotasun eskubideak ukatzea bizkaitar herritasuna galdu zuelako. 16. atalak, joera ho ri zuzenduz, izaera orokorreko erabakiak hartzen ditu auzietarako oinarrizko arautzat, forugabeko bizkaitarren estatutuaren berezitasunak besterik gabe salbuetsiz. BIGARREN IDAZPURUA TRONKALEKOTASUNA
Bizkaiko ForuZuzenbidearen berezitasunik nabarmenena tronkaleko tasuna sakon sustraiturik egotea da, horretan ez dago zalantzarik. Hori testa mentuzko oinordetzan zein testamentugabekoan ikusten da, “inter vivos” edo “mortis causa” ekintzetan, ordainbidezkoak nahiz dohainezkoak izan. Sus traitze hori gure inguruko herrietan, Auñamendialdeko forudun herrialdeak ere barruan direla, ezagutzen dena baino askoz sakonagoa da. Hori dela eta, tronkalekotasunaren erakundeak I. Liburuaren II. Idaz purua hartzen du, tronkalekotasuna eta bere osagaiak zehaztuz. Aldi berean, bere eraginik ertzekoenak argitzeko, eta behar bada mugatzeko, ahaleginak egiten dira, erakunde hau gaurregungo bizimoduaren beharrizanei egokituz. Ildo honetatik, tronkalekotasunaren osagai bikoitza, gizasemeei lotutakoa eta gauzei lotutakoa, azaltzen da 17. ataletik 20.enera. Gizasemeei lotuta ko osagaia dela eta, berrikuntza bat daukagu, semealaba ordeak tronka leko senideen artean sartzea, Eusko Legebiltzarraren 1988.eko martxoaren 18ko 6/1988 Legearen arauera. Gauzei lotutako osagaiari buruz, zehaztu egi
ERANSKINA
LXXX
ten dira onibarrak. Zehazketa hori Bilduman erabilitako Kode Zibileko 334. ataleko zerrenda baino hobeto egokitzen zaio tronkalekotasunaren izaerari. Hirilurretan kokaturiko ondasunen ordainbidezko inorentzeetan tronka lekotasuna nahaspilotsua izan daiteke eta ez zaio baserrialdeetan bezain be harrezkoa erizten, Foruaren oinarrizko helburua baserriaren iraupena bait da. Hori dela eta, II. Idazpuru hau 114. atalean (V. Idazpurua) ezarritako arauaz osatzen da, lehentasunez eskuratzeko eskubideetatik eta sakaeskubidetik sal buetsi egiten dela hirilur dena edo izatekotan dena. HIRUGARREN IDAZPURUA OINORDETZAK
Oinordetzaz III. Idazpuruak dihardu, bost Atalburutan banatzen dela. Azpimarratzekoa da, lehenengo Atalburuan, eskuordeko bidez eginiko testamentuaren edo “alkar poderosoa�ren arauketa berria, gure ForuZuzenbi dearen osagarririk garrantzitsuenetarikoa bera. Berorri esker alargunaren es kubideak sendotzea eta familia egokitasunez eratzea bideratzen da. Arlo horretan, hurrengo hauek dira lege berriaren oinarriak:
a) Bizkaitarrek ia euren ezkontzahitzarmen guztietan alkarpoderosoa edo testamentua egiteko poderea erabiltzeko izan duten etenik gabeko ohitureari jarraitu egiten zaio. b) Erakunde hori eguneratu egiten da, gaurregungo gizartearen beharriza netara egokituz. d) Ezkontide eskuordekoaren egoera juridikoa indartu egiten da, Bilduma aurretiko ohiturarekin lotuz. e) Jaraunspeneko oinordetza zentzunez eta ausnartuta egiteko aukerak di rau, behar denean testamentu egokia eginaz, askotan aurrikuspen ezagatik ja zotako testamenturik gabeko oinordetzarik izan ez dadin. f) Ondarea zentzunik gabe eta ekonomiaren aurka sakabanatzea eta zati tzea eragozten da, azken aldiotan ematen diren administrazioerabaki berriak indartuz. g) Erakunde hau, Alkarpoderosoa, idazkera erakargarriz hornitzen da, Kode Zibilaren 831. atala erabil dezaketen forugabekoentzat eurentzat ere. Kode horren idazkera aldatuz joan da, bizkaitarrei eurei dagokienera hur biltzeraino. Horrela bada, ohituretan oinarritutako berrikuntzak sartzen dira, oinor detzaileak testamentua egiteko gaitasunak eta komisaria edo eskuordekoa izendatzekoak osotasunean dirautela, jakineko legemugak kontuan izanda. Hurrengoak dira berrikuntzok: a) Oinordetzaileari eskuordekoa —komisaria edo podereduna— izenda tzeko gaitasun zabala ematen zaio (32. atala). b) Izendapena bermatu egiten da, testamentuz zein ezkontzahitzarme
ERANSKINA
LXXX
nez, horretarako beharrezkoa dela Eskribauak eskuartzea (33. atala). d) Oinordekoak izendatzeko gaitasuna berdindu egiten da eskuordekoa rentzat eta oinordetzailearentzat (34. atala). e) Eskuordekoak hori izateagatik irabazirik ez izatea beharrezkoa da (39. atala). f) Oraingoan berariaz zaintzen da banatugabeko jarauntsiaren segurtasun juridikoa, bere ordezkari nor izango den arautuz (40. atala). g) Familiaren alde jokatuz, oraingoan lehenengoz arautzen dira adingabe ko edo ezgaiei mantenua eman beharrari eta tutoretza edo kuradoretza jar tzeari dagozkienak ere, ohituretan hori egiteko joera bazegoeneta (41 eta 42. atalak). h) Eskuordekoak bat baino gehiago izan daitezeneko podereerabilera arautzen da (43. atala). i) Poderea erabiltzeko epea eskuzabaltasunez hartzen da, beti erabili izan den moduan, epeok mugatuegi bihurtzen dituzten agindukeriazko erabakiak alde batera utziz (44. atala). j) Berariaz arautzen da alkarpoderosoa ekintza baten baino gehiagotan gauzatzeko ahalmena, erakunde hori etenik gabe erabili ahal izateko eta el karren aurkako erizpide itxiek eragindako egoera arazotsurik izan ez dadin (45. atala). k) Poderearen erabileramoduak 46 eta 47. ataletan arautzen dira, eskuor deko ezkontideak, podere hori bere testamentuan gauzatu bada, poderearen erabilera ezezta egin dezakeela. l) Amaitzeko, berariaz arautzen dira poderea iraungitzeko arrazoiak, gau rregun izan daitezkeen egoera juridikoak aintzakotzat hartuta (48. atala). Idazpuru berorretako laugarren sailean testamentua
elkarrekin edo er mandadean egitea arautzen da, behinolako Bildumak jasotzen ez zuena. Tes tamentuera hori, Aragoi eta Nafarroan zaindu zena eta gaurregungo Kode batzutan indarindarrean dirauena, Bizkaiko Zuzenbidearen berezitasuneta riko bat da, forulegeek aldarrikatu eta ohiturak etenik gabe zaindutakoa. Gai nera, horri irauneraztea askatasun zibilaren eskakizuna ere bada. Elkarrekin edo ermandadean egindako testamentuaren eragozpenik han dienetarikoa, legelari batzuen eritzian, aldatu ezinezkoa izatean datza. Bizkaiko Legeak asko mugatzen zuen aldaezintasun hori, ezkontide testamen tuegileetarikoren bat testamentu hori egin osteko urtebete eta egun bateko epe barruan hilez gero baino ez bait zuen mantentzen (XXI. Idazpuruko I. Legea). Erakunde hori aipatutako muga horrekin jasotzen da legean, adituek ekarritako beste aurrerapen batzuk jaso beharretik eratorritako beste zehazta sun batzuk gehituz, aldatu ezinezkotasuna bienak izandako ondasunenei bu ruz erabakitzera mugatuz, ondasunok direlako hori holan izatearen benetazko arrazoia (49. ataletik 52.era). Derrigorrezko ondorengotza III. Idazpuru horretako II. Atalburuan arau tzen da. Berori idazterakoan ahalegin berezia egin da foruzko ondorengotza gaurregungo gizartearen beharrizanei egokitzeko, eta alde horretatik hurren go hauek azpimarra genitzake: a) Aurrekoei dagokiena testamentuegilearen ondasunen erdia izateraino gutxitzen da, bostetik lau izan beharrean (56. atala). b) Nabarmen gehitzen dira ezkontide alargunaren eskubideak. Bilduman aitortzen zaion gozameneskubide hain
ERANSKINA
XCI
murriztu hori handitu egiten da, alar guna ondorengoekin eta aurrekoekin batera badago ondasun guztien erdira heltzeraino, eta hirutik bira alboko senideekin batera badago. Besterik ezean baino ezin dezake gozamenik izan tronkaleko ondasunetatik, eta holakorik jazoko balitz, onartzen da ondasunok dirutan emandako kapitalaren truke al datzea ere (58. atala). Edonola ere eskubideok iraungi egiten dira ezkon tzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioa dela eta, ezkontzak porrot eginez gero. 61. atalean ondasun guztien gozamena ezkontideari uzteko aukera ere onartzen da. d) Oinordekoak baztertzeko egin beharrekoak erreztu egiten dira (54. atala). e) Ondorengoen mantenueskubidea arautzen da (66. atala), semealaba moten arteko bereizkuntzarik egin gabe, semealaba ordeak ere horren barru an sartuaz ondorio guztietarako (53. atala). f) 62. atalak ForuBildumaren hutsunea betetzen du seniparteari dagokion zatia ateratzeko arauak emanaz, baita dohaintzak zenbatgarritzekoak eta ja rauntsira itzuli beharreko ondasunak zehaztekoak ere. Testamenturik gabeko ondorengotzan (III. Idazpuruko III. Atalburua) be rrikuntzarik garrantzitsuena semealaba moten arteko bereizkuntza kentzea da (67. atala). Ordezkotzaeskubidea, gaurregun beherantzako belaunlerroari muga tuta dagoena, alboko belaunlerrora ere zabaltzeari ondo eritzi zaio, baina ne baarrebak nebaarreben semealabekin batera direnean baino ez (72. atala). Horrela jokatuta lehenengo eranskinaren egitasmoa
atondu zuen batzordearen erizpideari jarraitzen zaio, ohiturak behin eta berriz erakusten zuen hori ain tzakotzat hartuta. Testamenturik gabeko jarauntsietan, zuzeneko edo alboko belaunlerroan laugarren belaunaldira heldu eta senitartekorik ez badago, dagokien Foru Al dundiaren eskuetara igaroko da (73. atala). IV. Atalburuan, eta “OinordetzaItunak� izenburupean, itunbidezko oi nordetzaera batzuk arautzen dira, bizkaitarren artean ondo sustraituta egon arren gaurregungo Bilduman 11. atalean aipatu baino egiten ez direnak, arlo horretan gehiago sakondu gabe. Oinordetzaitunok direlaeta adituak gero eta aldekoago agertu ezeze Kode Zibila bera ere, elkarren ostean egindako alda ketetan, hasieran horrelakoak eragozteko zuen erizpide gogorra bigunduz joan da. Askatasun zibilarekiko begiruneak, foruzko lege eta ohituren eragilea de nak, eta Bizkaian agiribidez datozkigunetan baserria eskualdatzeko erarik erabiliena oinordetzaitunak izateak, beharrezko egiten dute itunok legez arautzea, Bildumaren 11. atalak egiten zuen aipamen hutsa nahiko ez delarik. Ezkontzahitzarmenak oinordetzaitunik garrantzitsuenak dira, jakina, baina dohaintzarako eskriturak ere sarri egiten dira eta horrela jasotzen da egitasmoan (74. atala). Itun motarik garrantzitsuenak ere aztertu egin behar izan dira (non ager tzen diren alde batera utzita) eta horregatik arreta bereziaz arautzen da on dasunak unean bertan zein izendatzailea hil ostean eskualdatuz egindako ondasun guztien dohaintza, baita jakineko ondasunena ere (76. ataletik 78.era). Baserria edo baserriustiakuntzaren bat eskualdatzen denean sarri askotan agertzen da dohaintzaemaile eta hartzaileen arteko lotura, hau da, ezkontide gazte eta ezkontide zaharrak elkarrekin bizi eta osatutako familiaelkartea, eta ezinbestekoa zen
ERANSKINA
XCIII
hori ere aintzakotzat hartzea. Legeerakunde hori ere sartu nahi izan da dirauen ohiturari jarraituz (82. atala). Inorentzako gordetzeak eta itzultzeak III. Idazpuru horren V. Atalburuan arautzen dira “Oinordetzeko erei buruzko baterako erabakiak� izenburupean. Lehenengo eta behin Kode Zibilean, 811. atalean, agertzen den inorentzako gordetzea jasoten da, baina Bizkaian izan dezakeen erabilerara egokituta, hau da, tronkaleko ez diren ondasunei mugatuta (84. atala). 85, 86 eta 87. ataletan ezkontzaaldian irabazitako ondasunak inoren tzako gordetzea (85. atala), forukomunikazioa desegitean aurrez hildako ezkontidearen ondaretik etorritako tronkaleko ondasunak (86. atala) eta ez kontzagatik edo ezkonsaritzat emandako ondasunak (87. atala) jasotzen dira, aldaketa txikiekin. Era berean, tronkaleko ez diren ondasunetarako, inorentzako gordetzea sartzen da 88. atalean, Kode Zibileko 968. atalean agertzen denaren parean joanda. 90. atalaren arauera, gordetzaileak gordetakoaren hartzaileen artean izen da dezake oinordekoa. Atalburua 92. atalean amaitzen da, mantenu beharraz emandako ondasunak itzultzeko eskubidea arautzen dela bertan. LAUGARREN IDAZPURUA EZKONTZAREN ONDASUNEN JAURPIDEA
Horixe da IV. Idazpuruaren gaia. Eusko Legebiltzarraren 1988.eko martxoaren 18ko 6/1988 Legearen eriz pideari jarraituz, ezkontzaren ondasunen jaurpidea, ezkontza aurretik zein os tean, ituntzeko edo berori askatasunez aldatzeko eskubidea aitortzen da, foru sistemaren eragile den askatasun zibilarekin neurri handi baten bat datorrena (93. atala).
Andrazkoen eta gizonezkoen arteko edozein bazterkeria ezabatu egiten da, ezkontideek herritasun bera ez dutenean ondasunen jaurpidea zehazteko kasuan bertan ere bai (94. atala). Legearen atal hori bat dator Kode Zibilaren oraintsuko aldaketak herritasun zibilaren arloan emandako erizpidearekin. Forukomunikazioaren legezko jaurpidea amaitu egiten da ezkontideak banandu zein dibortziatu egiten badira edo ezkontza baliogabekotzat joaz ge ro, baita itunez erabakiz gero ere (95. atala). Arauren batzuk bereiztu egiten dituzte irabazpidezko ondasunak eta ez kontide bakoitzak ekarritakoak eta euren legejaurpidea zehazten dute (97.etik 102. atalera), ondasunei buruz erabakitzeko ezkontide bien foruaren arauera ko oneritzia ezinbestekoa dela (99. atala). Ezkontza ezkontideren bat hiltzeagatik amaitzen denean semealabak bie nak izatea edo ez izatea bereizten duen foruarauari jarraitzen dio lege honek. Bien semealabak egonez gero, finkatu egiten da forukomunikazioa (104. atala) eta jaraunspeneko erkidego egiten da alargunaren eta hildakoaren se mealaben artean ondasunak banatu eta esleitu arte; edonola ere eskuordeko izendatutako ezkontideak ondasun guztien erdia eslei diezaioke bere burua ri (106. atala) eta, horrez gain, ondasuntza guztiaren gozamena ere izango du (105. atala). Ezkontzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioepairen bategatik ezkontza amaituz gero edo ezkontide bien semealabarik ez bada, forukomu nikazioa ezabatu egiten da horrelakoetarako irabazpidezko jaurpidean era bilitakoaren antzeko sistemari jarraituz (109. atala). Dena dela, azken kasu horretan, forutradizioan ondo sustraitutako eskubide batzuk oraindik ere ba ditu alargunak (110. atala).
ERANSKINA
XCV
BOSGARREN IDAZPURUA LEHENTASUNEZ ESKURATZEKO ESKUBIDEAK
Legegileak arreta berezia jarri behar du gai honetan, forusistemak jasa ten dituen kritiken arrazoietariko bat izaten bait da, sakaeskubidea espeku lazio hutserako erabiltzean egon daitezkeen gehiegikeriengatik. Horregatik bada, txarrerako eragina duten horrelako batzuk mugatu egiten ditu legeak, eta tronkaleko eskubideak erabiltzea ere erreztu bide batez, tronkaleko onda sunak tronkaleko familian irautea baino izan ez dadin eskubideon foruzko helburu bakarra. Helburuok kontuan izanda berrikuntza garrantzitsuak egiten dira, lehe nengo eta behin lehentasunez eskuratzeko eskubidedunei eta eskubideonpeko ondasunei eraginez:
a) Eskubidedunoi buruz, 126. atalak lehentasunez eskuratzeko eskubidea aitortzen die berrogei urtetik gorako kontratua duten errentariei, alboko be launlerrokoei baino lehentasun handiagoa emanez. Sustraituen dagoen ohituretariko bat errentariak berak gozatzeko daukan eta eskualda ere egin dezakeen errentarieskubidea da, batzuetan eskubide ho rren ondorengo nor izango den ezkontzahitzarmen edo testamentu bidez adieraz dezakeela. Eskubide hori oso ezaguna da gure ohiturazko Zuzenbidea aztertu dutenen artean, Bilduman jaso ez zen arren. 1918.ean O単atin izan dako Eusko Ikaskuntzaren Biltzarrak ere eskatu egin zuen berrogei urtetik go rako kontratua zuten errentariei zabaltzea sakaeskubidea. Lege honek jaso egiten du eskari hori, gaurregungo gizartearen beharrizanekin bat datorrena. b) Lehentasunez eskuratzeko eskubidepeko ondasunei dagokienean, 114. atalak kanpoan uzten ditu hirilurretan edo hirilur izateko daudenetan kokatu tako funtsak, horrela eskubide hori erabiltzean sarrien jazo daitekeen gehie gikeriaarrazoia aldentzen saiatuz, indarrean uzten duela eskubide hori famili izaerarekin sakon lotuta dagoen lekuetan. Tronkaleko ondasunak inorendu aurretik forudeiak egin behar izango di ra. Foruan esaten zenez, ondasunok inorentzeko asmoa agertzea eta eurok senideei eskeintzea zen deion helburua. Bildumak helburu hori, nolabait, al datu egin zuen, salneurria eta baldintzak zehaztea eskatuz. Saldu izana balio gabekotzat jotzeko eta balioespenaren arauera esleitzeko aukera zegoenez, behar bada tirabira gogorren poderioz dagoeneko hitzartuta zegoen salmenta hondatu zitekeen. Lege hau berriro lotzen zaio forusistemari. Inorentzaileak
ERANSKINA
XCVII
bere saltzeko asmoa agertzen du eta dei horri erantzuten dioten senideek balioetsitako sal neurrian erosiko dutela agintzen dute. Edonola ere, salneurria iragarrita bada go, onartu egin dezakete (118. atala). Deiari inork ez badio erantzuten, jabeak edonori sal diezaioke urtebeteko epe barruan (120. atala). Deiok, Eskribauak egiaztatu, Udaletxeko iragarkitokian jarriko dira eta, elizan ere agertzeak zabalkundea hoba dezakeenez, bertan ere jartzeko baime na ematen zaio Eskribauari (116. atala). Onibarra eskuratu nahi dezan tronkalekoak dirubermea eman behar ko du, bere kopurua eta ondorioak 117. eta 119. ataletan zehazten direla. Inorentzea deirik gabe egiten denean, tronkaleko senideek sakaeskubidea dute, horren bitartez salmenta baliogabekotzat jo eta funtsa bidezkotasunez balioetsita esleitu dakiela eska dezaketela. Lege honek eskubide hori erabil tzeak ekar ditzakeen ondorioak arautzen ditu eta, batez ere, inorentzailea, sakaeskubidea eskatzen duen tronkalekoa eta baliogabekotzat eman den sal mentako eroslearen arteko harremanak (123. atala). Baliogabeko aldarrikatze ko ihardunbidea aitormenezko auzibide arruntaren arauera egingo da, euskal Estatutoaren 10.6. atalak foruzko gaietan auzibidezko arauak emateko bideak jarri eta horretarako baimena ematen bait du. SEIGARREN IDAZPURUA BIDEZORRAK
Iraunlegeei buruz Foruak zuen Idazpurua Bildumak ez zuen jaso eta ho rregatik idatzi da Idazpuru hau. Ez jasotze horrek, eta Kode Zibilaren araue
ra erabili izanaren iraupen hutsak bidezorrik izatea ekartzen ez duenez (539. atala), makina bat auzi eragin du 1959. urtetik aurrera, eurotan aintzinatik erabilitako bideetatik igarotzeko eskubideak ukatu egin direla. Lege honen 128. atalak berriro hartzen du aintzakotzat erabili izanaren iraupenagatiko zorra, baina foruaren epea, hamabost urtekoa, luzatu egiten du Kode Zibilaren berezkoa den hogei urtekora arte. Aldi berean, beste arau bi ematen dira 129. eta 130. ataletan, auzigai diren arazorik garrantzitsuenei irtenbidea emateko. BIGARREN LIBURUA ARABAKO FORUZUZENBIDE ZIBIILA
Aipatu ekimena bultzatu duten arrazoien hari beretik, eta Bizkaiko foru zuzenbide zibilaren aldakuntzak Arabako Laudio eta Aramaio udalerrietan duen eragina gorabehera, Arabako foruerakundeek Aiarako Foruaren gaur egungo idazkerak sortarazten dituen arazoen konponbiderako sentiberatasuna helarazi diote Eusko Legebiltzarrari lege honen bidez. Gai honi gagozkiolarik, Aiarako Foruak, arau gutxi badu ere garrantzi handikoak bait dira, berebiziko gaurkotasuna du, oinordetzari buruzko zuzen bide berrienari lotzen zaiolako edukiari dagokionez. Izan ere, zuzenbidearlo hori jakintsuen artean eta legedi berrienetan jasaten ari den bilakaerak oinor detzaren eragilearen borondatearekiko begirunearen nagusitasuna du oinarri, besteak beste. Aiarako Foru idatzi nahiz ohiturazkoa dugu, hain zuzen, hatsa pen horren eredurik behinena, beste zuzenbideetako legeerakunde zenbait parekatu bai baina gailendu ezin zaiolarik. Foruaren arabera, ondasunen aukerako banaketak, edozein bidez, inter vivos zein mortis causa ekintzaz, bereizketaren legea du muga bakarra eta, berez, arautuko duen legearau jakinik ez du behar. Ondasunak aukeran ba
ERANSKINA
XCIX
natzeko eskubidea finkatzea asko da, bere ezarpenak gertakarimultzo aberats eta joria sortaraz dezan, zilegitasun osoz jantzia. Alabaina, legesegurtasunak ulerkera eta garapenarau orokorrak ezartzea eskatzen du, banatzailearen bo rondate eta nahia mugatu nahiz ordezkatu gabe, arrazoiz osabetetzeko bide ak eman ditzatenak. Bizkaiko eta Arabako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumak ondasunen au kerako banaketa arautu zuen moduak zenbait arazo sortu du, ihardunean batik bat, lege honek gainditu nahi lituzkeenak. Horrela, ezinbesteko gertatzen da zuzenbideiturburu sistema berezia ze haztea, Zuzenbide idatziarekin batera, Aiarako Forua bere legeekanduaren arabera mamitzen duten ohituraren eta zuzenbidehastapen orokorren lehen tasuna finkatu eta Zuzenbide arruntera jo baino lehen epaigintzaerizpide en balioa aitortuko duena. Beharrezko da, halaber, indar izango duen lurraldeesparrua zehaztea, gertatu diren udalerrimugen aldaketak kontutan hartuz eta gerta daitezkee nen eragina aurrikusiaz. Foruaren indaresparrua mugatzeko, geografiaadministraziozko erizpi deez gain, banatzailearen beraren legebidearen aipamenaz osatzen da, bere herritartasunaren ondorio dena. Ondasunak aukeran banatzeko eskubideari gagozkiolarik eta aipatu den legesegurtasunaren mesedetan, askatasunerizpide orokor hori praktikan bi degabeki muga dezaketen eragozpenak gainditze aldera, bereizketa finkatu nahi izan da, eta baita horren aldaera eta senipartedunen eskubideak zehaz ten dituzten bestelako eskubideekiko baliokidetasunak eta ezberdintasunak ere eta, halaber, senipartedun horien eta beren eskubideen zehaztapena, bazter
tzekasuetan dagozkienak barne. Aiarako Foruaren edukiari eskainitako Liburuan, Bildumaren Zioen Adierazpenean aipatutako ohiturazko “podere osoko gozamena� idatzizko legebidean jaso da azkenekoz, aukeran banatzeko eskubidearen hegalpean sortutako legeerakunde bezala. Aiara herrian nabarmenki sustraituta egon arren, lege honetara arte ez zuen idatzizko araubiderik eta horrek zailtasun praktikoak zekarzkion. Eragozpen horiek gainditze aldera, gizarteegoerari egokitutako erakunde hori idatzizko legearaubidean jaso da, edukia zehazteko orduan oinordetza ren eragilearen borondateak erabatekoa izaten jarraitzen duelarik. II. Liburu honen II. Idazpuruan, Bizkaiko Forua Arabako ForuZuzenbide Zibilaren baitan jaso da, bere legeekanduaren, Konstituzioaren eta Estatutua ren arabera, Laudio eta Aramaio udalerrietan ezar dadin. HIRUGARREN LIBURUA GIPUZKOAKO FORUZUZENBIDE ZIBILA
Idatzizko legerik ez bazuten ere, gipuzkoarrek aintzinatik mantendu egin zituzten euren erakundeak, Bizkaikoen eta Arabakoen oso antzerakoan zire nak. Erakundeok bizirik irautea lortu zuten idatzizko Zuzenbidearen erasoari gehiago eginez, baina zailtasun haundiekin, batez ere 1348.eko AlcalĂĄko Or denamenduaz geroztik. Gipuzkoako Batzar Nagusiek behin eta berriz eskatu zuten ondorengotza Bizkaiko kasuaren antzera arautzea (1554.eko Segurako Batzarretatik hasita). 1841.eko Foruak egokitzeko egitasmoan ere eskatu zuen Gipuzkoak bere berariazko Zuzenbide Zibila aitor zekion, baina alperrik. Oraintsuago ere berriro eskatu izan da gauza bera Eusko Ikaskuntzak Elkar tearen bidez, 1918.ean eta 1930.ean, orduan ere jaramonik ez zitzaiola egin. Nahiz eta arazoak gero eta larriagoak izan, gipuzkoarrek,
ERANSKINA
CI
baserrialdean, mantendu egin zuten, ordea, euren ohituraaraudia. Etxea banandu gabe esku aldatzea, tronkalera itzultzeak, ezkonsaria edo familiak osatzen zuen ekonomi batasuna bezalako gaiak batzen dira araudi horretan, Alvaro de Navajas gi puzkoar legegile ospetsuak agertu zuenez. Edonola ere, zailtasun garrantzitsuak daude ohituraren indaresparrua ze hazteko ezeze, bere edukia argiro finkatzeko ere, Bizkaiko, Nafarroako edo Arabako legeekiko zer den baterakoa eta zer berezia finkatzeko, horretara ko Araba eta Bizkaiari buruz mendearen hasieran egin ziran ikerketen antze rakoak burutu egin beharko direla. Bitartean, zuhurtasunez jokatzeari ondo eritzita, ez dira definizio zeha tzak egin eta lege hau ez da Gipuzkoako ohiturazko Zuzenbidea egon dagoe la aitortzetik haraindi joan, berori legez arautzea gerorako, autonomi mailako eta foruerakundeek eragin beharko dituzten ikerketen ondorioak aztertzen di renerako utziz. ERABAKI GEHIGARRIA
ForuLegearen eta herritasun forudunaren lurraldezabalkundeari buruzko edozein zalantza alde batera utzi nahi izan da Bizkaian. Horretarako, pla noak egitea beharrezkotzat jotzen da, nahi dezan edozeinen esku egongo di renak Hirietako Udaletxeetan. ALDIBATERAKO ERABAKIAK
Aldibaterako Erabakiek aurretiazko legeriaren menpean
sortu eta lege ho nek ezarritako legeria berriaren eraginez aldatutako egoerak gainditu nahi dituzte, ahal den neurrian legeria berri honetara egokitu behar direlako. Az kenik, lege honen eragina izango dutenen legeegoera berria horren garran tzitsua denez, indarrean jartzeko hiru hilabeteko epea ematea egokitzat jo da. EUSKARA ETA FORU ZIBILA
Aparteko ahalegina egin da lege honen euskarari dagokionez, itzulpena izan beharrean benetan “euskarazkoa” izan dadin, ForuZuzenbide pribatuan euskarari bere legebidezko eremua eman nahi izan zaiola. Horretarako erabi litako erizpidea hauxe izan da: arlo honetan herrihizkeran erabili izan diren hitzak (“alkarpoderosoa”, “bidezorrak”) eta aurretik datozenak (“hilburu koa”) jaso eta gaurregun euskarak legegintzaarloan izandako harremanen eraginez sortutako esamoldeekin batera erabiltzea, testuan berezko barneego kitasuna eta borobiltasuna lortzeko asmoz. Beste alde batetik, euskararen eta ForuZuzenbidearen arteko lotura lor tzeko, lege honen eraginpekoak izan daitezkeenei Foru Zibil honetako ekin tzak eta hitzarmenak euskaraz egiteko eskubidea aitortzen zaie, horren ondo renez sor litezkeen egoerak arautuz (15. atala). ForuZuzenbide pribatuaren eremuan euskararen normalkuntzarako urrats garrantzitsua ematea ekarriko du guzti horrek, horretan ez dago zalantzarik, lehenengoz elkartzen bait dira testu berean (1988.eko martxoko legea salbuetsita) Euskal Herriaren berezita sunetako bi: bere hizkuntza eta bere Zuzenbide pribatua.
ERANSKINA
CIII
Atariko idazpurua FORUZUZENBIDEAREN ITURBURUAK
1. atala 1. Lege honetako aginduek, ohiturak eta bere tradizioaren arauera mami tzen duten zuzenbideoinarri orokorrek osatzen dute Euskal Herriko Lurral deen ForuZuzenbide Zibila. 2. Nabarmena ez den ohitura frogatu egin beharko da. 2. atala Epaigintzak osatuko du Bizkaiko ForuZuzenbide Zibila, berori ulertu eta ezartzerakoan Euskadiko Zuzentza Auzitegi Nagusiak eman ditzan jarraituz ko erizpideekin. 3. atala 1. Foruarau ezargarririk ez balego, Kode Zibila eta gainerantzeko ezar pen orokorreko erabakiak ezarriko lirateke zuzenbide osagarri bezala. 2. Zuzenbide osagarriaren ezarpena ForuZuzenbide Zibilaren oinarriei egokitu beharko zaie.
4. atala Euskal Herriko ForuZuzenbidean tradiziozko den askatasun zibilaren oi narriaren arauera, legeak eskuemaile direla jotzen da eta eurotatik datozen eskubideei uko egitea baliozkoa izango da, beti ere herriaren onaren zein gi zarteerabidearen aurkakoa ez bada eta beste inori kalterik ez badio egiten. Lehenengo liburua BIZKAIKO FORUZIBILA
Lehenengo idazpurua FORUARAUEN EZARPENAZ
Lehenengo atalburua EZARPENEREMUA
Lehenengo saila LURRALDEEREMUA
5. atala Foru honek, Bizkaiko Lurraldeko berezko legeria zibila denez, bere osota sunean izango du indarra Lur Lauan. 6. atala Lur Laua deritzo Bizkaiko Lurralde osoari, Balmaseda, Bermeo, Duran go, Ermua, GernikaLumo, Lanestosa, Lekeitio, MarkinaXemein, Ondarroa, Otxandio, Portugalete eta Plentzia hirietako eta Urdu単a ziutateko alde foru
ERANSKINA
CV
gabekoa eta Bilboko gaurregungo udal mugarte osoa kanpoan utzita. Kanpoan utzitako lurraldean legeria zibil orokorra izango da ezargarri, Foru hau ezargarri den guztietan izan ezik. 7. atala Aurreko atalean aipatutako lurralde forugabekoa hiri bakoitzaren jatorriz ko hirigunearen gaurregungo lurrak eta Foru hau indarrean sar dadinean in darreko hirigintzaplanen arauera “hirilur� bezala sailkatuta egon daitezen bere albokoek osatuko dute.
8. atala Hirigintzaplanen osteragoko aldaketek ez dute aldaeraziko lurralde foru gabekoaren luzezabalera. 9. atala Administrazioak egindako Bizkaiko udalen mugaaldaketek ez dute al daeraziko lurraldeotan ezarri beharreko Zuzenbide Zibila. Hiriren bati erantsirik dagoen aintzina Elizate izandakoren bat Hiri ho rretatik bananduko balitz, berez eta besterik gabe berreskuratuko luke zeukan jatorrizko elizateizaera. 10. atala 1. Legeria zibil orokorra ezargarri duten udalerriek Foru zibil hau eu ren lurralde guztian ezar dadin aukera egin ahal izango dute, 1630.eko Kon kordiaren indarrez eta Konstituzioaren erabaki gehigarrietako lehenengoan eta Euskal Herriko AutonomiaEstatutuaren 10.5. atalean agintzen denaren arauera, honakook betez gero: a) Udalbatzarraren erabakia, aurkako baino aldeko botu gehiagoz. b) Bizkaiko Batzar Nagusien eritzia entzutea. c) Herritarrek onartzea, Udalak deitutako erreferendumean emandako bo tu baliodunen gehiengoa aldeko izanda. d) Eusko Legebiltzarraren lege bidez onartzea. 2. Asmo horrek aurrera egingo ez balu, bost urtegarrenera arte ezingo li
ERANSKINA
CVII
tzaioke berriro ekin. 11. atala Bertako herritarrek aurreko atalean zehaztutako urrats guztiekin agertu riko borondatearen ondorioz Foru hau osoosorik ezartzen bada Hiri bateko lurralde forugabekoan, foruherritasun zibila lortuko dute zuzenzuzen. Aurreko atalean agindutakoaren arauera ezargarri izan dadin legeria be rriak ez du aldaeraziko ordura arteko ezkontzen ondasunjaurpidea, ezkon tzahitzarmenetan horrela erabakitzen ez baldin badute behintzat. Pertsonen arteko eta oinordetzakontuko harremanetan, aldibaterako era bakietan agintzen dena ezarriko da.
Bigarren saila PERTSONAEREMUA
12. atala Foru zibil honen ondorioetarako, Bizkaiko Lurraldeko herritasun zibila dutenak dira bizkaitarrak. Forulurraldeko herritasun zibila duena da forudun edo infantzoia. 13. atala Bizkaitar forugabekoek elkarrekin edo ermandadean edota eskuordeko bi dez egin dezakete testamentua, Foru honetako aginduen esanera. 14. atala Bizkaitarrek egin ditzaten Eskribauagirietan euren herritasun zibila, fo rudun ala forugabeko diren eta, hala badagokie, zein ezkontzajaurpide duten jaso beharko da, eurek adierazitakoaren arauera. Agiria egin nahi duenak berak adierazten ez badu, eta bestelako frogarik ezean, jaio zen tokiari dagokion herritasun zibila duela ulertuko da eta, hala ber, senaremazteen ondasunen jaurpidea elkarrekin izan duten azkenengo bizilekuaren tokiari legez dagokiona dela, edo horrelakorik ez bada, ezkontza egin zen tokikoa. 15. atala Foru Zibil honek arautzen dituen ekintza eta hitzarmenak euskaraz egin daitezke. Ekintza edo hitzarmenok Eskribau aurrean egin eta Eskribauak euskaraz ez badaki, eskritura egin nahi duenak aukeratutako itzultzaile bat beharko da, bere aginduak
ERANSKINA
CIX
gaztelaniara itzul ditzan, eta agiria hizkuntza bietan idatziko da Eskribautzaaraudiak ezartzen duen bezala, beti ere indarrean dagoen hiz kuntzari buruzko legeriak besterik agintzen ez badu.
Bigarren atalburua LEGEEN GATAZKAK
16. atala Berariazko araurik ez balego, Bizkai barruan legebide desberdinak batera egoteak biztu ditzan legegatazkak arau orokorrak erabilita ebatziko lirateke, erakunde bakoitzaren izaeraren arauera. Atzerritarrek bizkaitar forudunen herritasuna izango dute Espainiartasu na hartzerakoan lurralde forudunean administrazioherritasuna badute, espai niartzeko espedientean aurkako aukerarik adierazi ezean. Bigarren idazpurua TRONKALA
17. atala 1. Onibarren jabetza tronkalekoa da. Tronkalaren izate horrekin etxagun tza familia barruan gordetzen da. 2. Tronkalaren indarrez, onibarren jabeak ezin ditzake onibarrok erabi li tronkaleko senideen eskubideak kontutan izan gabe. 3. Tronkaleko senideen eskubideei kalte egin diezaieten erabilpenekin tzen aurka egin daiteke, Foru Zibil honetan agindutako moduan eta bertan esandako ondorioekin. 18. atala Tronkaleko senidetasuna Lur Lauean dagoen onibarrari begira zehaztuko da beti.
ERANSKINA
CXI
19. atala Tronkalari begira, onibar dira hurrengoen gaineko jabetza zein gauzen gaineko bestelako gozameneskubideak: 1. Lurra eta lur gainean eraiki, landatu eta ereindako edozer. Aurreko lerroaldian aipatutakoei lotutako zein batutako ondasun mugiko rrak ere onibartzat joko dira, kalterik gabe banandu ahal izan eta banatuta es kualdatzen direnean izan ezik. Eskuratu gabeko frutuak, lurrarekin batera eskualdatzen ez diren landa rak eta ebakitzeko saltzen diren zuhaitzak ez dira tronkalekoak izango. 2. Elizateko sepulturak. 20. atala Honako hauek dira tronkaleko senide: 1. Beherako belaunlerroan, semealabak eta gainerantzeko ondorengoak, baita ordekoak ere. 2. Gorakoan, tronkalaren jatorritik datorren belaunlerroko aurrekoak. 3. Baita bizirik dirauen aita edo ama ere, ezkontza bitartean erosi edo irabazitako eta bietako bat hildakoan bion semealabek jarauntsitako ondasu netarako, Foru honetako 85. atalean ezartzen den gordekizunaren eragozpe nik gabe. 4. Alboko belaunlerroan, onibarren jatorritik datorren aitaren edo ama ren belaunlerroko senideak. Seme zein alaba ordeentzako, tronkaleko senidetasuna semealabatzakoa guraso ordearen odoleko semea edo alaba balitz bezala zehaztuko da, gorako zein alboko belaunlerroan.
21. atala Beherako belaunlerroan, tronkaleko senidetasunak jarraitu egiten du be launezbelaun, mailamugarik gabe. Gorakoan, tronkaleko senidetasuna jatorriko onibarra lehenengoz eduki zuen aurrekoan bukatzen da. Alboko belaunlerroan, odolkidetasuneko laugarren belaunmaila zibile raino iristen da, laugarren hori ere barruan dela. 22. atala Hurrengook dira tronkalekoak: 1. Beherako belaunlerroari dagokionez, Lur Lauean dauden onibar guz tiak, edonola eskuratuak direla, kanpokoengandik eskuratuak izan arren. 2. Gorako eta alboko belaunlerroei dagokienez, Lur Lauean dauden eta oinordekoaren eta oinordetzailearen oin berekoak diren onibar guztiak, oinor detzaileak kanpokoengandik eskuratuak barruan direla. “Inter vivos” erako eskualdaketetan “oinordeko” eta “oinordetzaile” ber ben ordez “eskuratzaile” eta “eskualdatzaile” erabiliko dira. 3. Tronkaleko ondasunen truke zein ordezkotzan hartzea eskatzen du en beste ordainbidezko bideren batez eskuratutako Lur Lauean dauden oni barrak.
ERANSKINA
CXIII
23. atala Tronkaletik datozen eskubide eta betekizunak Bizkaiko herritar zibil guz tiei dagozkie, bizkaitar direnez. Tronkalaren beraren izaeragatik, bizkaitarherritasuna galtzeak ez ditu ezertan murriztuko beraren indarrez izandako eskubide eta betekizunak. 24. atala Tronkaleko ondasunak kanpoko inori zein eskualdatzailearen lehentasu nezko belauneko ez den inolako senideri eskualdatzeko dohaineko ekintzak, “inter vivos� edo “mortis causa� zkoak, berez izango dira legebaliogabekoak. 25. atala Bizkaitar forudun ez direnek askatasuna dute tronkaleko ondasunak le hentasunezko belauneko tronkaleko edozeini dohain eskualdatzeko, baina hartzaileak ezingo du hartukizunik izan tronkaleko ez diren ondasunetan, ondasunokin gainontzeko senipartedunei euren legezko seniparte laburra eman arte. 26. atala Baserria gainerantzekoekin dohain eskualdatzerakoan, besterik esan eze an, altzariak, abereak, lanabesak eta ustiapenezarkinak sartuko dira. Hirugarren idazpurua OINORDETZAK
ERABAKI OROKORRAK
27. atala Oinordekoa, tronkaleko ondasunak izan edo ez izan, testamentuz, le gez, oinordetzaitunez, ezkontzahitzarmenez zein dohaintzaeskrituraz izen da daiteke.
ERANSKINA
CXV
28. atala “Tronkaleko senideak” esaten denean besterik gabe, eurei dagokien oi naren belaunlerrotik testamenturik gabeko oinordetzara deituriko senideak direla ulertu behar da. Lehenengo atalburua TESTAMENTU BIDEZKO OINORDETZA
Lehenengo saila TESTAMENTUAK OROKORREAN
29. atala Legeria zibil orokorrean araututako testamentumoduez gain, “hilburu ko” testamentua ere onartzen da lurralde forudunean. 30. atala Bizkaiko lurralde guztian Eskribau aurrean egindako ezein testamentutan ez da lekukorik behar izango, testamentuegileak berak edo egiaztatzen duen Eskribauak horrela eskatzen ez badute behintzat. Bigarren saila “HILBURUKO” TESTAMENTUA 31. atala Hil zorian dagoenak testamentua egin dezake hiru lekukoren aurrean, bai ahoz bai idatziz. Testamentu hori indarrik gabe geratuko da egilea hiltzeko arriskutik atera eta bi hilabetegarrenean. Testamentuegile hori epe horren barruan hilez ge
ro ere indarrik gabe geratuko da testamentua, baldin heriotza osteko hiru hi labeteen barruan egiaztaerazten ez bada, ihardunbidelegeek agintzen duten moduan. Testamentuegilea hilteko arriskutik atera baina beste testamenturik egi teko ezgai geratuko balitz, egiaztaerazteko epea hiru hilabetekoa izango li tzateke, testamentua egin zenetik kontatzen hasita. Testamentua epaile batek egiaztaerazi ostean, Eskribauliburuan jasoera ziko da.
ERANSKINA
CXVII
Hirugarren saila TESTAMENTUA EGITEKO PODEREA ETA ESKUORDEBIDEZKO TESTAMENTUA
32. atala Testamentuegileak eskuordeko bati edo batzuri eman diezaieke oinor dekoa izendatu eta ondasunak banatzeko ardura, eta ondasunon oinordetza eskualdaketa dela eta, berari dagozkion beste ahalbide guztiak.
33. atala Eskuordekoa Eskribau aurrean egindako testamentu bidez izendatu be har da. Senaremazteek, ezkondu aurretik zein ezkondu ostean, elkar izenda de zakete eskuordeko ezkontzahitzarmenean edo oinordetzaitunean. “Alkarpo derosoa� deritzo senaremazteen arteko izendapen horri. 34. atala Eskuordeko izendatutakoak behar den besteko gaitasuna izan beharko du testamentua egiteko poderea gauzatzeko orduan. Oinordeko izendatutakoak jaraunsteko gai izan beharko du gauzatze ho rren orduan edo oinordetzailea hiltzen denean. Baldintzapeko zein fideikomi soizendapenak kanpoan geratzen dira. 35. atala
Eskuordekoak eskuordetzaileak poderea ematerakoan berariaz aginduta koari zehatz jarraituaz beteko du bere ardura eta, berariaz agindu gabekoetan, Foru honetako aginduen arauera oinordetzaileari dagozkion ahalmenak izan go ditu. 36. atala Edonola ere, eskuordekoak oinordetzaren ondasun, eskubide, zor eta bete kizun guztien zerrenda egin beharko du behin eskuordetzailea hil eta eskuor deko izendatu duela jakiten duenetik sei hilabeteko epe barruan, eta oinordeko ustezkoak zerrenda horrek dioenaren jakitun jarri beharko ditu.
ERANSKINA
CXIX
37. atala Eskuordekoak ezin izango du eskuordetzailearen testamentua osorik edo bere zatirik ezereztu, horretarako baimena berariaz eman ez baldin badio be hintzat. 38. atala Eskuordekoak, oinordetzaileak testamentu bidez eman diezaizkion onda sunak beretzat har ditzake, baita testamenturik gabeko oinordetzan edo tes tamentupoderea gauzatu ezean legozkiokeenak ere. Hartukizunok 62. eta 64. ataletan agindutakoei lotuta egin beharko dira. 39. atala Eskuordekoaren ardura borondatezkoa eta dohainekoa izango da beti eta dagozkion ahalmenak, amankomunekoak zein baterakoak egiteko izan, nor berarenak eta eskualdaezinak dira. Eskuordekoak eskuordetzailearen jarauntsiaren albazea eta kontulari banatzailea izenda ditzake. 40. atala Oinordetzara deitu eta jarauntsia onartu bitartean, testamentuegileak tes tamentuan bertan izendatutako pertsona izango da jarauntsiaren ordezkari eta administratzaile, eman diezaizkion ahalmenekin eta ezarri diezaizkion eran tzunbeharrekin. Inor izendatzen ez bada, alargunak ordezkatu eta
administratuko du ja rauntsia eta, alargunik ezean, eskuordekoak berak. 41. atala Testamentupoderea gauzatu arte, oinordetzailearen semealabei eta ho rretarako legezko eskubidea duten ondorengo guztiei mantenua zor zaie ja rauntsiondasunen etekinen kontura, horretara behartutako pertsonarik ez badute.
ERANSKINA
CXXI
42. atala Eskuordekoa oinordetzailearen adingabeko edo ezgai diren semealabei eta gainerantzeko horrelako ondorengoei tutoretza edo kuradoretza jartzera behartuta dago. 43. atala Eskuordekoek amankomunean ihardungo dute, testamentuan bertan bes terik adierazten ez bada. Gehiengoz hartuko dituzte erabakiak eta, berdinean, lehenengo izendatutakoak erabakiko du. 44. atala Eskuordetzaileak testamentupoderea gauzatzeko epea ezar dezake. Es kuordekoa alarguna balitz, poderea eperik gabe edo bizialdirako eman die zaioke. Eperik jarri ezean, testamentuegilea hil zenetik, edo epaileak hil de la adierazten duenetik, urtebetekoa izango da, ondorengo ustezko guztiak ga raadinekoak badira; ez badira, garaadinera denak heltzen direnean hasiko da epe hori, ondorengook burujabe egitea ez dela nahikoa izango horretarako. 45. atala Eskuordekoak ekintza edo eskritura bakarrean edo bat baino gehiagotan gauza dezake testamentupoderea, testamentuegileak besterik agindu ezean. 46. atala
Eskuordekoak, “inter vivos” edo “mortis causa” ekintzetan gauza dezake testamentupoderea, ondasun guztietarako edo batzurentzako, legeak testa mentuegile ororentzat ezartzen dituen mugak baino ez dituela izango. Alargunak bere testamentuan gauza dezake hildakoak emandako tes tamentupoderea, baina bien semealaba eta ondorengoen artean baino ezingo du banatu. Horrela bada, ezkontidearen izenean egindako banaketa ezeztaga rria dela adieraz dezake, berariaz, eskuordekoak.
ERANSKINA
CXXII
47. atala Eskuordekoak testamentupoderea erabiliz egin ditzan banaketak ezez tu ezinekoak izango dira, aurreko ataleko azkenengo zatian araututakoan izan ezik. 48. atala Testamentupoderea honakootan iraungiko da: 1. Gauzatzeko jarri zaion epea bukatutakoan. 2. Eskuordekoari heriotza, ezintasuna edo ezgaitasuna etorri zaiolako. 3. Eskuordekoa ezkontidea bada, testamentupoderea egin ostean ezkon tzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioeskea egin dadinean. 4. Eskuordekoa ezkontidea izanda, hau berriro ezkondu dadinean, beste batekin ezkondubizimodua daramanean edo ezkontzatik kanpo semealabarik izan dezanean, testamentuegileak besterik adierazi ez badu behintzat. 5. Uko egiteagatik. 6. Jaraunsteko ezgaitzen duten gaiztakerietakoren bat egiten badio esku ordekoak oinordetzaileari edo bere ondorengoei. 7. Poderean bertan agertzen den beste arrazoiren bategatik. 8. Podereemaileak ezeztatuta. Laugarren saila ERMANDADEKO EDO ELKARREKIKO TESTAMENTUA
49. atala
Senaremazteek biek batera erabaki dezakete euren ondasunei buruz tes tamentua elkarrekin edo ermandadean eginda. Testamentu hori Eskribau aurrean baino ezin daiteke egin. 50. atala Elkarrekin edo ermandadean egindako testamentua ezeztatu edo aldatu egin dezakete senaremazteek biek batera, Eskribau aurrean egindako beste testamentu edo oinordetzaitun batez.
ERANSKINA
CXXV
51. atala Senaremazteetariko batek ere ezezta dezake bere aldetik elkarrekin edo ermandadean egindako testamentua, besteari modu egiazkoan jakinerazita. Hori gabe, ezeztapenak ez du indarrik izango. Alde batak elkarrekin edo ermandadean egindako testamentua edo bere ataletakoren bat ezeztatzen bada, testamentu osoa geratuko da indargalduta. 52. atala Senaremazteetariko bat elkarrekin edo ermandadean egindako testamen tua egin eta urtebete baino lehenago hiltzen bada, alargunak ezin izango du ezeztatu bion ondasunen gaineko erabakirik. Bigarren atalburua DERRIGORREZKO OINORDEKOAK
53. atala Derrigorrezko oinordekoak ondoko hurrenkeraren arauera deituak izango dira, tronkalekoetarako aginduta dagoenaren kalterik gabe: 1. Semealabak, ordekoak barruan direla, eta gainerantzeko ondorengoak. 2. Gurasoak eta beste aurrekoak. 54. atala Testamentuegileak askatasun guztiz bana ditzake derrigorrezko oinorde tza osatzen duten ondasunak aurreko atalean aipatutako lerro bakoitzeko oi
nordekoen artean, edo euretarik bakarra aukeratu besteak baztertuta, baita be launmaila urrunagokoa hurbilagokoa baino nahiago izan ere. Derrigorrezko oinordekoak inongo berariazko bazterketaesamolderik ga be bazter daitezke, beti ere testamentuegileak oinordetzarik gabe lagatzeko borondatea argi erakutsi badu. Baztertu gabeko ondorengo baten ondorengoak haren ordezko dira oinor detzan. Bestela, nahi ez dela testamentuan aipatu gabeko inor balego gutxien hartu duen belaunmaila bereko ondorengoaren besteko zatia eskatzeko esku bidea izango luke.
ERANSKINA
CXXV
55. atala Testamentuegilearen ondasun guztien lau bostenek osatzen dute ondo rengoen senipartea. Beste bostena askatasunez bana daiteke, horretarako tronkaleko ez den nahiko ondasunik baldin badago. 56. atala Aurrekoen senipartea testamentuegilearen ondasun guztien erdiak osa tzen du. Beste erdia askatasunez banatzekoa da, tronkaleko ondasunak ez ba dira behintzat. 57. atala Tronkaleko ondasunei dagokienean, belaunlerro bakoitzeko tronkaleko aurrekoak bakoitzaren belaunlerrotik datozenetarako izango dira oinorde ko, 20. ataleko 3. zatian agindutakoaren kalterik gabe. Tronkaleko aurrekorik ez badago, testamentuegileak izendatutako tron kaleko alboko senideak izango dira oinordeko tronkaleko ondasunetan eta ai patu gabekoak isilbidez baztertuta daudela ulertuko da. Alde honetatik alboko senideei banatutako ondasunek ez dute gutxituko testamentuegileak askata sunez bana dezakeen zatia. 58. atala Alargunak oinordetzailearen ondasun guztien erdiaren gozamena izango luke, ondorengoekin edo aurrekoekin batera balego.
Ondorengo zein aurrekorik ez balego, ondasun guztien bi herenaren go zamena izango luke. Azkenengoz, oinordetzailearen bi belaunlerroetako tronkaleko ondasu nen gainean jarriko da gozamena, lerrootako bakoitzaren edukiaren heinean. Alargunaren gozamena, tronkaleko ondasunen pentzu denean, eskudiru ko kapital baten truke alda dezakete tronkaleko senideek. Alargunak aska tasunez erabil dezake dirutza hori eta berori dela eta, ez du gordekizuna jar tzeko eta atzera emateko beharkizunik izango hurrengo lerroaldean aipatzen den moduan ezeztatzen bada gozamen hori. Alargunaren gozameneskubidea ezereztu egingo da berriro ezkon tzen bada, edo beste batekin ezkondubizimodua badarama, edo ezkondu den boran zein ostean ezkontzatik kanpoko umerik izaten badu, testamentu egileak besterik agindu ezean behintzat. 59. atala Jarauntsian ez du oinordeko izateko eskubiderik edukiko berari egotzi da kiokeen arrazoiagatik dibortziatutako edo banandutako ezkontideak. 60. atala Ezin izango zaie semealabei, ondorengoei edo aurrekoei askatasunez ba natzeko zatia baino ordezpen edo karga handiagorik ezarri, beste derrigo rrezko oinordekoen alde ez bada.
ERANSKINA
CXXI
Tronkaleko ondasunen gainean ere ezin izango da ordezpen edo kargarik ezarri, belaunlerro bereko tronkaleko senideren baten alde ez bada. Alargunari aitortutako eskubideak eta bere alde ezarritako gozamenes kubide orokorraren agintzak ez diote eragingo senipartearen edo tronkaleko ondasunen ukituezinari. 61. atala Testamentuegileak bere ondasun guztien gozamena utz diezaioke ezkon tideari, 58. ataleko senipartearentzat ezarritako arrazoi berberengatik iraungi ko dena. Agintza hori eta askatasunez banatzeko zatiaren agintza ezin izango dira batera hartu. Hala ere, testamentuegileak biak aukeran utzi baldin badi tu, alargunari dagokio hautatzea. 62. atala 1. Seniparteari dagokion zatia ateratzeko, oinordetzarako deia gauzatzen denean jarauntsiak dituen ondasun guztien balioa hartuko da kontuan, zor eta zorpe guztiak kenduta. Irtetzen duen zenbatekoari dohaintza zenbatgarriena gehituko zaio. Oinordetzailearen tronkaleko ondasunak zenbatgarritu egingo dira seni parteari dagokion zatia ateratzeko eta, ezer baino lehen, senipartea ordain tzeko jarriko dira, testamentuegileak kontrakorik berariaz adierazi ezean. Tronkaleko ez diren ondasunekin derrigorrezko oinordeko ez direnen al de egindako dohaintzak eta inor berariaz baztertu gabe egindakoak baino ez dira zenbatgarri izango.
2. Dohaintza zenbatgarrien balioa oinordetzailea hil zenean zutena izan go da, hartutako ondasunotan hartzaileak ordaindutako hobekuntza onuraga rriak eta konpontzeko eta iraunerazteko egin dituen aparteko gastuak kendu ta, bere erruz egin behar izan ez baditu. Ondasunon balioari hartzailearen erruz sortutako eta bere balioa urritu duten andegen balioespenekoa gehituko zaio. Hartzaileak dohaintzaondasunak inorendu baditu, inorentzerakoan zu ten balioa hartuko da kontuan. Hartzailearen erruz galdu diren ondasuneta rako, galdu zirenean zuten balioa besterik ez da zenbatgarrituko. 3. Derrigorrezko oinordekoen aldeko dohaintzak ez dira jarauntsira itzuli beharrekoak izango, emaileak aurkakorik agindu ezean edo esanbidezko baz terketarik egin izan ez badu. 4. Jarauntsira itzuli beharreko dohaintzek banaketa egiteko unean zu ten balioa izango dute. 63. atala Oinordetzailearen zorrak ondasun mugikorrekin eta tronkaleko ez diren ondasun mugiezinekin ordainduko dira. Ez batekorik eta ez bestekorik ez da goenean bakarrik izango dira erantzule belaunlerro bakoitzeko tronkaleko onibarrak, bakoitzaren heinean. 64. atala Testamentupodererik balego, senipartea zehazteko ondasunen balioa ho nakook aterako lukete:
ERANSKINA
CXXX
1. Eskuordekoak, jarauntsia berari ez badoakio. 2. Eskuordekoak, oinordetzaileak izendatutako kontularibanatzailearekin batera. 3. Eskuordekoak, oinordeko ustezkoekin batera. 4. Epailearen erabakiz. 65. atala Oinordetza ezkontzahitzarmenez, oinordetzaitunez edo dohaintzaeskri turaz burutzen denean, bazterketa 54. eta 57. ataletan agindutako eran egin beharko da eta 62.3. atalean esandako ondorioak izango ditu. 66. atala Legez mantenua eska dezaketen oinordetzailearen ondorengoek haren oi nordekoei eska diezaieke mantenu hori, legeria zibil orokorraren arauera ho rretara behartutako beste inor ez balego. Oinordeko bakoitzak jarauntsitako ondasunen heinean eman beharko du mantenua eta ondasunon balioaren gainetik ez du beharkizunik izango. Hirugarren atalburua TESTAMENTURIK GABEKO OINORDETZA
67. atala Testamenturik gabeko oinordetza semealaben alde burutuko da, berezko eskubidez, eta bestelako ondorengoen alde, ordezkotzaeskubidez. 68. atala
Aurreko atalean aipaturiko ondorengorik ez badago, jarauntsia honelaxe banatuko da: a) Aitaren zein amaren aldeko belaunlerroko tronkaleko ondasunak be launlerro bakoitzeko tronkaleko aurrekoei dagozkie, ezkontza bitartean erosi edo irabazitakoen gainean 20. ataleko 3. zenbakian esandakoaren kalterik ga be. Belaunlerroren baten tronkaleko aurrekorik ez dagoenean, ondasunok ho rren alboko senide tronkalekoei dagozkie. b) Tronkaleko ez diren ondasunetan, guraso biak izango dira oinordeko edo biotatik bizirik dagoena. Guraso bizirik ezean, belaunlerro bietako aurre koen artean erdibituko dira, aurrekook edozein belauneko direla ere. Belaun lerro biotako baten aurrekorik ez dagoenean, badagoeneko belaunlerroko aurrekoei dagozkie ondasun guztiok. 69. atala Ondorengorik ez aurrekorik ez badago, alarguna izango da jarauntsiaren oinordeko, alboko senideak baino lehenago, tronkaleko ez diren ondasun guz tietan. Bestelakoetan, alargunak 58. atalean aitortutako seniparteeskubideak izango ditu. 70. atala Ez aurrekorik ezta ezkontiderik ere ez dagoenean, tronkaleko ez diren ondasunak alboko senideetako belaunlerro bien artean erdibituko dira, lauga rren belaunmailaraino, belaunlerro bakoitzeko senideen hurbiltasuna edo
ERANSKINA
CXXX
zein dela ere. Biotakoren baten alboko seniderik ez dagoenean, beste lerroko alboko se nideei dagozkie ondasunok osoosorik. 71. atala Belaunlerro bakoitzean, amarenean zein aitarenean, hurbilagoko senide ak urrunagokoa kanporatzen du. Lehentasuna duten senideak bat baino gehia go badira, ondasunak euren artean banatuko dira zati berdinetan. 72. atala Alboko belaunlerroan, nebaarrebak eta nebaarrebon semealabak batera direnean baino ez da ordezkotzaeskubiderik izango. Nebaarrebok buruko eta semealabok erroko hartuta izango dira oinordeko. Guraso bietako nebaarre bak eta guraso bakarreko nebaarrebak batera direnean, lehenengoei biga rrenei halako bi zati dagokie jarauntsian. 73. atala Testamenturik gabeko oinordetzetan, alboko seniderik ere ez badago, oi nordetzailearen herritasunari dagokion Lurraldeko Foru Aldundiari dei egin go zaio. Laugarren atalburua OINORDETZAITUNAK
74. atala
Ezkontzahitzarmenez, dohaintzaz edo Eskribau aurreko eskritura bitar tez egindako itunez bana daitezke jarauntsiko ondasunak, guztiak edo ba tzuk, bertan agindutako era, gordekizun, ordezkatze, itzultzehizpaketa, zorpe eta betekizunekin. Eskrituraegileek, gainera, dauzkaten ondasun guztiak edo batzuk unean bertan eskualdatze zein hildakoan egin dadila erabaki dezakete. 75. atala Ondasunen oinordekoa oinordetzaitunez izendatzen bada, indarrik ga be geratuko da aurretik testamentu bitartez egindako edonolako ondasun banaketa. Izendapen hori, egin dutenen edo euren ondorengoen arteko itun be rri batez baino ezin izango da aldatu ezta iraungi ere eta, beti ere, alde biek itundutako arrazoiengatik baino ez. 76. atala “Mortis causa� egindako ondasun jakin baten dohaintza oinordetzaitun tzat joko da, baita “inter vivos� ekintzaren bidezko ondasun guztien dohaintza ere, besterik hitzartu ezean. 77. atala Ondasunak unean bertan eskualdatzeko egiten den oinordekoizendape nak ondasunon jabetza ematen dio oinordekoari, izendatzailearen, familiaren zein ondasunen irabazpidearen mesedean alde biek hitzartutako mugabaldin tzekin. Horregatik, edonolako erabaki edo kargaekintzak
ERANSKINA
CXXX
izendatzailearen eta izendatutakoaren arteko adostasun baterakoa beharko du baliozkoa izateko, bestelako itunik ezean. 78. atala Hil ostean indarra izan dezan egindako oinordekoizendapenak onda sunon oinordeko izaera ematen dio izendatutakoari eta berak ezin izango du ez inorendu ez zorpetu. Ezkontzeko dagoen seme edo alaba izendatu bada oi nordeko, honek bere semealabei edo ondorengoei bana diezaieke ondasunok dohain, “inter vivos� edo “mortis causa� ekintzen bidez. Izendatzaileek ondasunon jabe izaten jarraitzen badute ere, ordainbidez baino ezin izango dituzte ondasunok banatu. 79. atala Izendatzaileek honako hauetan ezezta ditzakete izendapena: 1. Itundutako arrazoiengatik. 2. Jarritako zorpe eta baldintzetan ez betetze larria egin izanagatik. 3. Izendatutakoak ezgaitzeko edo oinordetza galtzeko arrazoi direnetako ren bat egin badu. 4. Izendatutakoak familikoen eguneroko elkarbizitza galeraziz jokatzen badu. 5. Izendatutakoen ezkontzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioa gertatuz gero, oinordetzaituna ezkontzagatik egin denean. 80. atala Oinordeko izendapena honako hauetan iraungiko da:
1. Izendapena baldintzatzen zuen iraungitzekasua jasoz gero. 2. Izendatutakoa ondorengorik gabe hiltzen denean. 3. Izendatzaileen erabakiz, Eskribaueskrituraz gauzatuta. 81. atala Aurreko ataletan aipatutako kasuetan, euren kontura egindako hobekun tzen eta gehikuntzen eguneratutako balioa ordaindu beharko zaie izendatu takoei urtebeteko epean. 82. atala Izendatzaileek eta izendatutakoek elkarrekin biziko direla edo goza meneskubidea zein antzerako beste ahalmenen bat ez galtzea itundu badute izendatzaileen alde, bietako bat hilda bere alargunak osorik eta bizi den ar tean gordeko ditu eskubideok. 83. atala Ezkontzera doanen bat oinordeko izendatzen bada, eta izendatutakoa ari nago hiltzen bada, berari dagokion eskubidea semealabei eta ondorengoei es kualdatuko zaie. Izendatutakoa ondorengorik utzi gabe hilgo balitz, izendatzaileari itzuli ko litzaizkioke unean bertan eskualdatzeko itunpeko ondare edo ondasunak. Bosgarren atalburua OINORDETZEKO EREI BURUZKO BATERAKO ERABAKIAK
ERANSKINA
CXXX
84. atala Ondorengoren batek beste aurreko edo nebaarrebaren batengandik ira bazpidez jasotako tronkaleko ez diren ondasunak bere aurrekoren bati utziz gero, aurreko horrek ondasunak datozen lerroko hirugarren belaunmailarai noko senideentzat gorde behar izango ditu legeindarrez jasotakoak.
85. atala Gurasoengandik onibarrik dohain lortu izan duen semealabak onibarrok berriro ere dohain eskuratzen badizkio aitari edo amari eta dena delako gu raso horrek, gerokoan berriro ezkondu edo aurrean hildako ezkontidearena ez den semealabarik izanez gero, eskualdatzailearen eta bere guraso bereko nebaarrebentzat edo euren edozein ondorengorentzat gorde beharko ditu on dasunok. 86. atala Berriro ezkontzen den alargunak, edo aurrerago hildako ezkontidearena ez den semealabarik duenak, hildako ezkontidearen tronkaleko senideentzat gorde beharko ditu hildakoarengandik forukomunikazioaren bidez etorritako tronkaleko ondasunak. Kasuotan ere, ezkontideren bat hil izanagatik forukomunikazioa amai tzean, alargunak jasotako ondasunek bere jatorrizkoen eta irabazitako erdia ren batuketak baino balio handiagoa badute, gaindikin hori ezkontza horre tatik sortutako semealaba eta ondorengoentzat gorde beharko du alargunak. 87. atala Ezkontzagatik, ezkontza aurretik zein ostean, emandako ondasun mugie zinen oinordeko, ezkontza horretatik sortutako semealabak edo ondorengoak baino ez dira izango. 88. atala
ERANSKINA
CXXX
Berriro ezkontzen den alargunak, edo aurrerago hildako ezkontidearena ez den semealabarik duenak, hildakoarengandik testamentuz, dohaintzaz edo irabazpidezko beste edozein eratan jasotako ondasun guztiak gorde behar ko ditu aipatutako hildakoaren semealaba eta ondorengoentzat. 89. atala Hemen zehaztutako gordekizunak, edonola ere, gordetzaileak egindako eraikuntza, landaketa eta hobekuntzei baino ez dagozkie, gordetzaile horri edo bere oinordekoei eguneratutako euron balioa ordaindu beharko zaiela. Or dainketa hori gordetakoaren hartzaileak ondasunok eskura ditzan egunean ha sita urtebete eta egun bateko epe barruan egin beharko da.
90. atala Atalburu honetan araututako kasu guztietan gordetzaileak gordetakoaren hartzaileen artean izenda dezake ondorengoa, testamentu bidezko oinordetze tarako araututakoaren arauera, eta gordetzaileak ezingo du ordezkapenik egin edo kargarik jarri hartzaileon alde ez bada. 91. atala Aurrekoak baino ez dira oinordeko izango umerik izan gabe hildako eu ren semealabei edo ondorengoei emandako tronkaleko ez diren ondasunei dagokienean, beti ere oinordetzan emandako ondasun berberok badaude. Ondasunok inorendu egin badira, dohaintzahartzaileak eurongatik izan di tzan eskubide guztiak izango dituzte aurrekoek. Era berean, ondasunok saldu izan balira, salneurria eskura lezakete, eta trukatu edo aldatu egin balira, eu ron ordez jasotakoa. 92. atala Mantenubeharraz emandako ondasunen hartzailea semealaba edo ondo rengorik gabe hiltzen bada emailea bizi dela, emaileari itzuliko zaizkio on dasunok. Kasu horretan, emailea bizi dela, dohaintzahartzaileak ezingo ditu jaso tako ondasunok inorendu, kargatu edo euroi buruz erabaki, “inter vivos� edo “mortis causa� ekintzaz, dohaineko ekintzaz, bere semealaba edo ondorengo en alde izan ezik. Laugarren idazpurua
ERANSKINA
CXLI
EZKONTZAREN ONDASUNJAURPIDEA ETA FORUKOMUNIKAZIOA
Lehenengo atalburua ERABAKI OROKORRAK
93. atala Ezkontzaren ondasunen jaurpidea ezkontideek, ezkondu aurretik zein os tean, askatasunez Eskribaueskritura bidez itun dezatena izango da. Ezkontzaren ondasunen jaurpidea, itundutakoa zein legezkoa, aldatu egin liteke ezkontzahitzarmen bidez. Edonola ere, ezkontzaren ondasunen jaurpidean izandako aldaketak ez dira beste inork eskuratutako eskubideen edo tronkaletik eratorritakoen kal terako izango. 94. atala Itunik egon ez dadinean, hurrengo kasuotan ulertuko da ezkongaiak foru komunikaziopean ezkontzen direla: biak forudun bizkaitarrak direnean; biok herritasun hori ez dutenean, batera bizitzeko izan dezaten lehenengo ohizko egoitza Lur Lauan badago; eta baterako egoitza hori izan ezean, Lur Lauean ezkondu badira. Bigarren atalburua ONDASUNEN FORUKOMUNIKAZIOA
95. atala Forukomunikazioaren bidez ezkontideek erdibana izango dituzte onda sun mugiezin edo mugikor guztiak, ondasunon jatorria dena delakoa dela, batenak zein bestearenak izan, berdin ezkontzara
bakoitzak ekarritakoak zein ezkontzan zehar irabazitakoak, ondasunok dauden lekuak zerikusirik ez duela. Forukomunikazioak, ezkontzak dirauen artean, Foruan zehaztutako za balkunde eta mugak ditu eta berez eta besterik gabe amaituko da ezkon tzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioepaiez, baita ezkontzahitzar menez ere ezkontideek beste ondasunen jaurpideren bat aurkeratzen badute. Forukomunikazioa epailearen erabakiaz eta ezkontideren batek eskatuta buka daiteke, hurrengo kasuotan: 1. Beste ezkontidea ezgaitua izan, alde egindakotzat jo, porrot eginda da goela edo zorhartzekodunak dituela aldarrikatu edo familia uzteagatik zigor tu dutelako epaibidez. 2. Beste ezkontideak bere eskubideen kalterako erabakiak hartu edo ku deaketa egiten duenean. 3. Epairik gabe bananduta urtebete edo gehiago egotea, elkarrekin bat etorrita bada ere.
ERANSKINA
CXLIII
96. atala Forukomunikazioa, ezkontzeaz batera sortzen dena, semealaba edo on dorengorik elkarrekin izan duten ezkontideren bat hiltzeagatik ezkontza de segiten den unean finkatzen da. 97. atala Forukomunikazioan, irabazitako eta ezkontide bakoitzak ekarritako on dasunen arteko bereizkuntza, legeria zibil orokorrak irabazpidezko ondasune tarako eta bakarrekoetarako ematen dituen arauei jarraituz egingo da. 98. atala Ezkontzako zorpeak, lehenengo eta behin, irabazitako ondasunekin or dainduko dira, eta horrelakorik ez balego edo daudenak nahiko ez balira bai no ez lirateke ezkontide bakoitzaren jatorrizko ondasunen pentzu ordainduko, euren balioaren heinean. Azkenon pentzu egindakoak gerokoan izan daitezkeen irabaziekin or dainduko dira. 99. atala Forukomunikazioak dirauen artean, ondasunei buruz erabakitzeko ez kontide bien baimena beharko da. Ezkontideetariko batek baimen hori eman nahi izango ez balu, Epaileak eman dezake horretarako baimena, familiaren
onerako dela baderitzo. Edonola ere, eskontide bakoitzak bere kabuz erabil ditzake bere izenean dauden diru edo ondasun mugikorrak. 100. atala Ezkontide bakoitzari berari baino ez dagokio bere jatorrizko ondasunak administratzea. 101. atala Batera irabazitako ondasunak administratzea ezkontide biei dagokie, hori dela eta, MerkataritzaKodean zehaztutakoaren eragozpenik gabe.
ERANSKINA
CXLV
102. atala Beste ezkontidearen baimenik gabe egindako zorrak eta betebeharrak zor petutakoari forukomunikazioaren bidez dagokion erdiaren pentzu ordaindu ko dira, hurrengoetan izan ezik: Lehenengoa. Zorpetu ez den ezkontidearen ondasunak beti geratuko dira erantzunkizunetik kanpo. Bigarrena. Irabazitako ondasunen eta zorpetutakoaren jatorrizko ondasu nen pentzuko erantzunkizuna hurrengo arauoi jarraituz izango da: 1. Bahitura jakinerazi egin beharko zaio zordun ez den ezkontideari. Ho rrek, hamabost egutegieguneko epea du forukomunikazioa buka dadin eskatzeko, 109. atalean zehaztutakoaren arauera. Horrelakorik jazoz gero, zorpetutakoari esleitutako ondasunen pentzu baino ez da zorra ordainduko eta hortik aurrera ondasunen banatzejaurpidea izango du ezkontzak. Eskubi de hori ez da izango hartzekodunak zorra familiaren onerako izan dela era kusten badu. 2. Forukomunikazioa amaitzeagatiko ondasunak norbaiti esleitzea bete razpenekinbide berean, baina bereiztuta, gauzatuko da, jarauntsiak banatzeko arauei jarraituz. 3. Zordun ez zen ezkontideak berriro ere ondasunak forukomunikazio pean izatea eska lezake, bakoitzari zegokion erdia esleitu zenetik sei hilabe teko epe barruan, eskari hori Eskribauagiri bidez egin beharko dela.
Hirugarrena. Forukomunikazioan zordunari dagokion erdia zorrak or daintzeko erabili egin bada, beti ere ezkontzak iraun egiten badu, geratzen den beste erdia dela eta, ez du zordunak inolako parterik izango, zorrik ga beko ezkontidearen administraziopean geratzen dela. Honek epailearen bai menik gabe ezin izango du inorendu eta bertatik eratorritakoa familiaren agizko gastuetarako erabili behar izango da. Edozein modutan ere, zorra ordaintzeko erabilitako ondasunak ezkonti de zordunak jasotakotzat joko dira, forukomunikazioarengatik dagokionaren pentzu, ondasunon balioa ezkontzaren orduko ondasunen jaurpidean amai tzean zutena izango dela.
ERANSKINA
CXLVI
103. atala Forukomunikazioak dirauen artean, jaraunspenen batera deitutako ez kontideak derrigorrez onartu beharko du beste ezkontideak ez onartzeko bai menik ematen ez badio. Adostasunik ez bada, jarauntsia, bere zorrei dauden ondasunen neurrian baino ez erantzutekotan onartzen dela ulertuko da. Hirugarren atalburua FORUKOMUNIKAZIOAREN JAURPIDEA AMAITZEAZ
104. atala Ezkontideetariko bat hiltzeagatik ezkontza desegin eta bien semealabak izan daitezenean finkatzen da forukomunikazioa eta ondasunerkidego bi hurtzen da. Erkidego hori alde batetik alargunak eta beste batetik hildakoaren semealaba edo ondorengoek osatzen dute, ondasunak banatu eta esleitu arte iraungo duela. 105. atala Oinordetzaileak eskuordekoa izendatu badu ondasunek erkidegoan jarrai tuko dute oinordekoa izendatu arte. Ondasunok horrela jarrai dezaten artean alarguna izango da, testamentu egileak bestelakorik agindu ezean, jaraunspe naren ordezkari bakarra eta ondasuntza guztiaren administraria, izendatuta ko oinordekoek jarauntsia onartzen ez duten bitartean. Testamentuegileak bestelakorik agindu ezean, bakarrik edo beste batzue kin batera eskuordeko izendatutako alargunak, testamentu egiteko poderea erabili arte, ondasuntza guztiaren gozamenerako
eskubidea izango du, berme rik jarri behar izango ez duela. 106. atala 104. atalean zehaztutakoaren salbuespen bezala, eskuordeko izendatutako alargunak bere buruari eslei diezaioke ondasun guztiguztien erdia, beste er dia hildakoaren oinordekoentzako utzita, tronkaleko ondasunak gorde beha rrari kalte egin gabe. Oinordetzaileak izendatutako kontularibanatzailerik badago, eskuorde ko ezkontideak, kontularibanatzailearekin batera, eratutako ondasunerki degoa ezabatu eta kitatu egin lezake, 108. atalean zehaztutako eran, oinorde tzailearen oinordetzari berari izendatutako ondasunak geratuko zaizkiola. Berdin joka lezake ustezko oinordekoekin edo, bestela, bere eskariz emandako epai bidez ere egin lezake. 107. atala Ezkontide bat hil eta ezkontzan semealaba edo ondorengoak izan badira, alargunak epai bidez eskatu diezaieke hildakoaren oinordekoei hildakoari be rari zegokion jarauntsiren bat onartzea. Epaileak emandako epea, edonola ere hogeitamar egunetik gorakoa izango ez dena, igaro eta oinordekook jaraun tsia onartzeko borondaterik agertzen ez badute, edo ez dutela nahi adierazten badute, alargunak bereganatu egin dezake jarauntsi hori zorrak irabazien neu rrian baino ez ordaintzekotan. 108. atala
ERANSKINA
CXLI
Forukomunikaziopean zeuden ondasunak esleitzerakoan hurrengo arau ok izango dira kontuan: 1. Lehenengo eta behin alargunari bere jatorrizko tronkaleko onibarrak esleituko zaizkio, dagokion hartzekoa ordaintzeko 2. Horiek nahikoa ez badira, eskuondasunek eta tronkaleko ez diren oni barrek osatuko dute bere hartzekoa. 3. Aurreko arau biok nahikoa ez direnean baino ez da joko hildako ez kontidearen tronkaleko ondasunetara. Alargunaren hartzekoa ateratzeko 102. atalean zehaztutakoa hartuko da aintzakotzat. 109. atala Ezkontide bien semealabarik egon ez eta ezkontideetariko baten herio tzagatik amaitzen bada forukomunikazioa, edo ezkontzaren banantze, ba liogabekotze edo dibortzioepaia egoteagatik, hurrengo arauoi jarraituz jo katuko da: 1. Ezkontide bakoitzari baino ez dagozkio berak jatorriz ekarritako on dasunak edo eurokin lortutakoak edo ondasunok saltzetik lortutakoak. Jaso takoak bere jatorrizkoak ez ziren beste ondasun batzuetatik ere atera badira, ondasunon jabeenak izango dira banatu arte jabekidetasunean eta euren ba lioaren heinean. 2. Irabazitako ondasunak erdibana egingo dira ezkontide
bien artean. 3. Ezkontideren baten ondasunetarikoren bat edo horrek balio duena familiaren onerako gastatu izan balitz, bere eguneratutako balioa hartuko li tzateke kontuan irabazitako ondasunekin ordaindu ahal izan dadin, eta ira bazitakook nahiko ez balira, falta denetik beste ezkontideak berari dagokion heinean ordainduko luke, bakoitzak dituen ondasunen balioaren arauera. Forukomunikazioa ezkontzaren ondasunen jaurpidea aldatu izanagatik amaituz gero, itundutakoari jarraituko zaio eta, horrelakorik ezean, atal ho netan esandakoa ezarriko da. 110. atala Ondorengorik izan ez eta ezkontideetariko baten heriotzagatik amaitzen bada, aurreko ataleko arauez gain besteok ere erabiliko dira: 1. Hildakoaren baserrira etorritako alargunak, alargun dirauen artean, ba serrian jarrai dezake urtebete eta egun batez, legezko edo borondatezko era bakiz dagozkion gainerantzeko eskubideen eragozpenik gabe. 2. Alargunak ezkonsaria edo antzeko ondasuna ekarri balu, aurrean ze haztutako epe hori luzatu egingo litzateke hildakoaren jaraunsleek berori itzultzen eman dezaten denbora guztian zehar. 3. Tronkaleko onibarren ordainbidezko eskuraketak edo hobekuntzak, zeinen lerrotik datozen hartako ezkontidearentzat edo bere tronkaleko ja raunsleentzat izango dira. Edonola ere, ezkontzaren ondasunen jaurpidea ki tatzerakoan, beste ezkontideari edo bere oinordekoei dagokien
ERANSKINA
CLI
hartzekoa ordaintzeko, kontuan izango da egindako diruezarketen balio eguneratuta koa. Ordainketa hori ezkontide alarguna hil arte egin gabe utz daiteke, bizi den artean bere erdia askatasun osoz gozatu eta erabiltzeko eskubidea aitor tzen bait zaio. 111. atala Ezkontzaren banantze, baliogabekotze edo dibortzioepaiz amaitzen bada ezkontza, forukomunikazioa amaitzeak errudun edo banantzearen zein dibor tzioaren eragile izan ez den ezkontideari eragindako kalteak kontuan izango dira bere aldeko pentsioa zehazteko edo legeria zibil orokorreko arauei jarrai tuz jarritakoa osatzeko.
Bosgarren idazpurua SAKAESKUBIDEA ETA LEHENTASUNEZ ESKURATZEKO BESTE ESKUBIDEAK
112. atala Tronkaleko senideek, forudunak zein forurik gabekoak izan, 20. atalaren hurrenkeraren eta lerroaren eta belaunmailaren oinarekiko hurbiltasuna ren arauera, kanpokoei eta ordainbidez inorendu nahi izan daitezen tronkale ko ondasunak direlaeta lehentasunez eskuratzeko eskubidea dute. Eskubidea erabiltzen duen tronkaleko senidea baino lerro urrunagoko tronkaleko senideren baten alde egin dadinean inorentzea, orduan ere izan li teke lehentasunezko eskuraketa. Tronkalekoak uko egin diezaioke lehentasunez eskuratzeko eskubideari edozein unetan, baina behin une horretatik urtebete igaro ondoren ez da uka tze horretara behartuta egongo. 113. atala Lerro bakoitzaren barruan, hurbilagoko senideak urrunagokoa kanpo ratzen du. Lehentasunez eskuratzeko eskubidea belaunmaila bereko senide batek baino gehiagok erabiltzen badute, eskubidea funtsa duen tronkalekoari dagokio edo, bestela, inorenganatzaileak euron artean nahiago duena auke ra dezake. Inor aukeratu ezean, eskuratzailea Eskribauaren aurreko zozketaz erabakiko da. 114. atala Ez da lehentasunez eskuratzeko eskubiderik izango hirilur direnetan, edo indarreko hirigintzaplanen arauera hirilur izango
ERANSKINA
CLIII
direnetan, dauden fun tsak inorentzea dela eta. Salbuespen bezala, tronkaleko senidearen aurrekoren baten familietxea izandakoa, eta osotasunean berezia dena, inorentzea dela eta, lehentasunez es kuratzeko eskubidea izango da, dagoen tokian dagoela. 115. atala Inorendutako funtsak bat baino gehiago direnean, eurotariko bat edo ba tzuk direlaeta erabil dezake tronkalekoak bere eskubidea, guztietan erabili beharrean, baina inorendutakoa baserria bada, ustiakuntzabatasuntzat esku ratu behar izango du berari lotutako guztiekin, JabetzaLerrokategian banan duta agertzen badira ere. 116. atala Sakaeskubidepeko ondasunik inorendu nahi dezanak Eskribau bidezko deia egingo die tronkaleko senideei. Deia atal honetan zehaztutakoaren arauera argitaratutako iragarpenagi riz egingo da. Iragarpenagirian ondorengoak adieraziko dira: inorentzea egin nahi due naren gorabeherak, inorentzen den funtsarenak, horren eskuraketa nondik datorkion, katastroaren arauerako balioa, horrelakorik baldin balego, eta ino rentzea gauzatzeko aukeratutako Eskribaua, baita funtsaren lerrokatzeezau garriak ere, horrelakorik balu. Iragarpenagiria, edozelan ere, funtsa dagoen Udalerriaren udaletxeko iragarkietarako tokian emango da argitara, parrokielizara ere igorri litekeela Eskribau agiriegileak horrela egiteari egoki baldin baleritzo.
Deia EskribauAgiriz adieraziko da. Horretarako, Eskribauak Alkatea ri iragarpenagiria eskura eman edo jasoizanaren agiridun ziurtatutako pos tabidez igorri diezaioke, eta, halan baderitzo, dagokion Parrokoari ere, iragar kietarako tokian jarri eta hamabost egunez etenik gabe jendeaurrean egon dadin. Jaso duenak hori horrela izan dela egiaztatuko du berak izenpetutako edo iragarpenagiriaren behekaldean onetsitako egiaztagiriz. 117. atala Onibarra eskura nahi duen tronkalekoak iragarpenagirian aipatzen den Eskribauarengana joko du argitalpenaren epearen amaieratik hamar astegu neko epearen barruan. Ekintza berean katastroko balioaren ehuneko hogeia gordailuan emango du bermetzat, iragarpenagirian balio hori aipatzen bada. Tronkaleko bat baino gehiago agertzen badira, denak eman behar izango dute bermegordekizuna, Eskribaueskritura egin arte Eskribauak gordeko du ena, itzultzea eskatzen duenak eskubideari uko egiten diola ulertzen dela. Salmentazko Eskribaueskrituraren aurreko Eskribauaren iharduera guz tiak agiri bakarrean jasoko dira. Eskribauak burututako ekinbide guztien leku kotza emango die agertutakoei. 118. atala Eskribauak dei egingo die batzuei eta besteei funtsa balioetsi behar duen aditua izendatu dezaten aurreko atalean aipatutako epea amaitu eta hogei as teguneko epea bete orduko. Horretan bat ez badatoz, alderdi
ERANSKINA
CLV
bakoitzeko aditu bana izendatuko da, baita hirugarren bat ere, Eskribauak izendatutako lau izen zorro baten sartu eta zozketaz bere aurrean ateratakoa aukeratuz. Ekintza berean, inorentzaileak tronkalekoen artean nor duen nahiago adieraziko du, 113. atalean zehaztutakoaren arauera. Adituek jarritako salneurrira behartuta egongo dira alderdietakoak, sal neurri horren berri ematen duen jakinerazpena jaso eta biharamonean hasita hamabost eguneko epea dutela Eskribaueskritura egiteko. Ez da beharrezkoa izango adituon neurketarik eskualdatzailea eta auke ratutako edo izendatutako lehentasunezko tronkaleko senidea salneurrian bat badatoz, aldi berean Eskribaueskritura burutuko dutela. 119. atala Bermetzat emandakoa emailearen betebeharren erantzunkizunetarako izango da eta, Eskribaueskritura egiteko orduan agertzen ez bada, eskual datzaileak aukeran izango du eskualdaketa jarritako salneurrian egiteko eskatzea edo eskuratu nahi ez duela ulertzea, inorentzea egiteko asmoa zue narentzat izango dela bermea, kalteordain bezala. Eskualdaketa egitea au keratuko balu, bermea salneurriaren zatitzat hartuko litzateke. Eskuratu nahi ez denean, bermea gordailuan eman eta mantendu duten tronkaleko senideei horren jakinerazpena emango die Eskribauak, hamar egu neko epean, salmenta egiteko eguna eta ordua zehaztuz. Jakineraztetik sal menta egiteko egunera arte gutxienez hamabost egun igaro beharko dute, jakinerazpena jaso dutenek adituek berriro neur dezaten eskatu ezik.
120. atala Tronkaleko seniderik agertuko ez balitz edo batek ere ez balu bere es kubidea erabiliko, jabeak askatasun osoa izango luke onibarra beste norbaiti inorentzeko edonolako ordainbidez eta berak erabakitako salneurri eta baldin tzen arauera, iragarpenagiria azkenez argitara eman eta urtebeteko epearen barruan. Epe hori igaro ondoren, ezin izango du ordainbidez inorendu deia berriro egin gabe. Tronkalekoa ez agertutzat joko da Idazpuru honetan aipatutako edozein epe iraungiten uzten duenean. 121. atala Inorentzaileak eta deira legez agertutako tronkalekoek, lehentasunezko belaunmailakoak ez direnek ere, funtsa beste norbaiti inorentzea erabaki de zakete, ahobatez eta Eskribau aurreko agerpen bidez. Inorentzea aurreko ata lean aipatutako urte beteko epean egin beharko da.
ERANSKINA
CLVII
122. atala Sakaeskubidepean dauden tronkaleko ondasunen ordainbidezko inoren tzeko edozein Eskribaueskrituratan forudeia egin den ala ez jarriko da. Bai ezkoan, iragarpenagiria jarri izanari buruzko agiria eta ostean burututako ekinbideak aipatuko dira, dagokion lerrokapenean dei hori legezko eran egin zen ala ez zehaztuz. 123. atala Onibarra inorendu egingo balitz aurreko deia egin gabe, eskuratu duenak baino lehenagoko eskubidea duen tronkaleko edozeinek erabil dezake saka eskubidea, egindako inorentzea bertan behera uzteko eta funtsa bidezko balioaren arauera berari izendatzeko eskatuz. Eskubide hori saltzaile eta eros learen aurkako agizko epaiketaz erabili behar izango du, JabetzaLerrokate gian agertuerazi egiten denetik, edo egiten ez bada inorentzearen berri izan duenetik, hiru hilabeteko epea bete orduko. Saka gertatuko balitz, onibarraren balioaren salneurria gordekizun eman beharko du tronkalekoak Epaitegian, eta horren gainean erosleak izango du lehentasuna, saltzailearen beste edozein hartzekodunen aurretik, egindako erosketaren salneurria eta horren erredituak berreskuratzeko. Eroslearen eta saltzailearen arteko arazoak, kalteei buruzko erantzunkizu nak direlaeta, epaiaren egiterapenaldian erabakiko dira gertakizunen ekinbi de berean, baina bereiztuta. 124. atala Bahitura bidezko zorordainketetan, epaizkoak edo epaiz
kanpokoak, zein premiazko ihardunbidezkoetan, tronkaleko senideek hurrengo eskubideetariko edozein erabil dezakete: 1. Lehentasunez eskuratzekoa, esleipenaren salneurri berean, enkantea egiten duen ihardutesailaren aurrean agertuz, hartzaileari eskualdaketaren Eskribaueskriturea egin orduko, eta aipatutako salneurria ekintzan bertan gordailuan emanaz, edo 2. Saka deritzona, Idazpuru honetan araututakoaren arauera eta enkan tea egin den egunetik hasita hiru hilabeteko epearen barruan. Zorraren hartzekodunari izendatzen zaionean ere berdin izango du esku bidea, izendatzeegunetik hasita hiru hilabeteko epearen barruan.
ERANSKINA
CLIX
125. atala Idazpuru honetan araututakoa trukaketetan ere ezarriko da jarraian ze hazturiko egoerotan: 1. Tronkaleko funtsa tronkalekoak ez diren ondasunen ordez trukatzen denean, edo tronkalekoak izan arren lehentasunez eskuratzeko eskubidepetik kanpo daudenean. 2. Trukaketaren bidez jasotzen den funtsak emandako tronkaleko ondasu naren balioaren heren bat gutxiago balio duenean. 126. atala Berrogei urtetik gora errentahitzarmena indarrean izan dezan errentari ak, bere senideek funtsa errentan izan zuten denborea ere barruan dela, erren tan hartutako funtsa hori dela eta lehentasunez eskuratzeko eskubidea izango du, Idazpuru honetan arautzen denaren arauera. Errentariaren aipatutako eskubideak lehentasuna dauka alboko senideena ren aurrean, eta tronkaleko batek ere ez du lehentasunezko eskubiderik izan go jabe izatera heltzeko eskubidea delaeta inorentzen zaionean funtsa erren tariari. 127. atala Idazpuru honetan aitorturiko eskubideek antzeko izaeradun beste edo zeinek baino lehentasun haundiagoa izango dute. Seigarren idazpurua
BIDEZORRAK
128. atala Bidezorra tituluz edo hogei urteko erabilpenez eskuratzen da. 129. atala Bidezorraren zabalera lurzati zorhartzailearen beharrizan guztiak bete tzeko bestean handitzea eska dezake lurzati horren jabeak, horri dagokion kalteordaina emanaz.
ERANSKINA
CLXI
130. atala Bidezorrean, berori hobeto erabiltzeko komenigarritzat jotzen dituen bi dezoruko lanak bere pentzu egiteko ahalmena du lurzati zorhartzailearen jabeak, lurzati zoremailearen jabeari horren berri eman ostean. Bigarren liburua ARABAKO FORU ZIBILA
Lehenengo idazpurua AIARAKO FORUA
Lehenengo atalburua EZARPENEREMUA
131. atala Aiarako Forua, Aiara, Amurrio eta Okondo udalerri osoetan eta Artzi niega udalerriko Mendieta, ErretaTutera, Santa Koloma eta Zolloguti herrie tan ezartzen da. 132. atala 1. Udalerri bat edo batzuk batzen bazaizkio Aiarako Forua ezargarri duen udalerriren bati, Aiarako Forua hedatuko zaio udalerri batuberriari. 2. Udalerri forugabe bati udalerri forudunen bat batzen bazaio edota uda lerri forudunen baten zati bat banatzen bada, horrek ez dio eragingo batutako lurraldean nahiz banatuan ezargarri zen zuzenbide zibilari. 3. Udalerri forudunetakoren batek bat egiten badu udalerri
forugaberen batekin, Aiarako Forua izango da ezargarri udalerri berri horretan. 133. atala 1. Herritasun zibilak aginduko du Aiarako Forua ezartzerakoan. 2. Aiarako Forua ezartzeko orduan, Zuzenbide arruntak arautuko du he rritasun zibila.
ERANSKINA
CLXIII
Bigarren atalburua Lehenengo saila ONDASUNEN AUKERAKO ERABILPENAZ
134. atala 1. Foruherritasuna daukienek ondasunak askatasun osoz erabil ditzakete, guztiak ala zati bat, testamentuz, agintzaz nahiz dohaintza bidez, derrigorrez ko oinordekoak handiaz nahiz txikiaz baztertu ondoren, on ala hobe eritzia gatik. 2. Ondorengoak, aurrekoak eta ezkontidea joko dira derrigorrezko oinor dekotzat, Kode Zibilak erabakitako kasuetan. 135. atala 1. Bazterketa esan nahiz isilbidezkoa izan daiteke eta, halaber, banakakoa edo baterakoa. 2. Isilbidezko bazterketatzat joko dira nahita aipatu gabekoa eta bidezko zein bidegabeko oinordetzakentzea. 3. Derrigorrezko oinordeko guztien baterako bazterketak, oinordetzailea hiltzean horrelakoak diren guztiak hartuko ditu. 136. atala Ez dira aipatu gabekotzat joko edozein bidez baztertutako seniparte dunak. 137. atala Nahigabe aipaturik gabeko derrigorrezko oinordekoak, bere senipartea es
ka dezake. Oinordekoizendapena eta testamentuko gainerako erabaki guztiak seniparte hori gutxi dezaten neurrian murriztuko dira. 138. atala Ondorengo guztiak aipatu gabe uzten direnean, seniparte luzea jasotze ko eskubidea izango dute ondorengook. Horietakoren bat baino ez bada aipa tu gabe utzi gainerako senipartedun aipatutakoetatik gutxien jasotakoak beste hartzeko eskubidea izango du eta, gutxienez, seniparte laburra.
ERANSKINA
CLXV
139. atala Baztertutako ondorengoen ondorengoak ez dira aipatugabekotzat joko, eta aurrekoaren ordezko gertatuko dira bazterketan. Bigarren saila PODERE OSOKO GOZAMENA
140. atala Podere osoko gozamenaren arabera, gozamendunari dagokio, inter vivos edo mortis causa ekintzaz, gozamenjartzailearen semealaba edo ondoren go guztien nahiz zenbaiten artean ondasun guztiak zein ondasun batzuk dohain banatzeko ahalmena, gozameneskubidearen berezko edukiari dago kionaz gain. 141. atala Aurreko atalean erabakitakoa gorabehera, testamentu egiteko askatasuna erabiliaz, gozamenjartzaileak esku osoa izango du podere osoko gozamen dunak ondasunen jasotzailea edo jasotzaileak nortzuren artean izenda ditza keen aipatzeko eta, halaber, podere osoaren edukia zabaldu, murriztu nahiz zehatzagotzeko. 142. atala Podere osoko gozamena bereberezko eskubidea da. Ezin izango da ino lako bidez ez inorendu ez zorpetu, gozamenjartzailearen baimenik gabe.
143. atala Gozamendunak podere osoko gozameneko ondasunak zenbait senipar tedunen artean bana baditzake, senipartedunok baztertutzat joko dira, goza mendunak banatu gabeko ondasunekiko egoki dakiekeen eskubidearen kal terik gabe. 144. atala Podere osoko gozamenpeko ondasunei dagozkien andegakonponketa, gastu, zorpe nahiz zerga guztiak gozamendunaren kontura izango dira, onda sunok bana ditzan artean. 145. atala Podere osoko gozamendunak ez du bermerik ezarri beharrik izango, oi nordetzaleak besterik agindu izan ezean. Bigarren idazpurua LAUDION ETA ARAMAION EZARGARRI DEN FORUZUZENBIDE ZIBILA
146. atala 1. Laudio eta Aramaio udalerrietan Bizkaiko Forua da ezargarri, Bizkaia Lurralderako bereziki ezargarri izan daitekeen lurraldeeremuaren zehaztape nari dagozkion erabakiak salbu. 2. Bizkaiko Forua ezartzerakoan herritasun zibilak aginduko du Laudio eta Aramaio udalerrietan. Hirugarren liburua GIPUZKOAKO FORU ZIBILA
ERANSKINA
CLXV
147. atala 1. Baserriaren eta familiaren ondasunen antolaketari buruzko ohitura zi bilen indarra aitortzen da, ohiturok Eusko Legebiltzarreko legearen bidez eguneratu egin beharko direla. 2. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako foruzko erakundeek bultzatu eta sustatu egingo dituzte Lurralde horretako ohiturazko zuzenbidea gaur egune an duen indarraren araberako behinbetiko idazkeraz hornituta gera dadin lortzeko lanak. ERABAKI GEHIGARRIA
7. atalean ezarritakoaren ondorioetarako, forurik gabeko Bizkaiko Hirie tako Udalek Lege hau argitaratzen denetik hiru hilabeteko epea dute jatorriz ko hirigunearen gaur eguneko lurrak eta indarreko hirigintzaplanen arauera “hirilur� bezala sailkatuta egon daitezen bere albokoak zehaztuko dituen pla noa egiteko. Aipatutako Udalek egin beharreko planook Foru Aldundira bidali behar izango dituzte, eta honek Batzar Nagusietara bidaliko ditu, behinbetikota sunez onartu ondoren euren argitalpena aginduko dutela. Erabaki honetan aipatutako planook onartu ondoren, kopia bana igorriko zaie Zuzentza Auzitegi Nagusiari eta dagokion Udalari, nahi dezatenen esku ra egon daitezen. ALDIBATERAKO ERABAKIAK
Lehenengoa
Pertsona eta oinordetzazko harremanak, lege honen 11. atalak aipatzen duenerako, legeria berriak arautuko ditu, berori indarrean sartuaz batera eta ezargarri diren Kode Zibilaren aldibaterako erabakien arauera. Bigarrena 44. atalean testamentua egiteko poderea erabiltzeko epeari buruz eta 45. atalean testamentupoderea ekintza edo eskritura bakarrean zein bat baino gehiagotan erabiltzeko aukereari buruz zehaztutakoa atzeraindarrezkoa izan go da Lege hau indarrean jarri baino arinagokoentzat. Hirugarrena Legea indarrean jarri aurretik emandako testamentua egiteko podereetan ezkontidea eskuordeko izendatu bada, bizi den artean gozamena izateko esku bidea aitortuko zaio, podere hori erabiltzeagatik iraungiko ez dena. Laugarrena Lege hau indarrean jarri aurretik hasitako bideerabilpena kontuan izango da bidezorraren eskubidedun izateko epearazoetarako. INDARGABEKOTZEERABAKIA
Lege hau indarrean jarri dadinean indargabekotuta geratuko dira Bizkai ko ete Arabako ForuZuzenbide Zibilaren Bildumari buruzko 1959.eko uz tailaren 30eko Legea, ForuZuzenbide Zibilaren Zatizko Aldaketari buruzko 1988.eko martxoaren 18ko Eusko Legebiltzarraren Legea eta Lege honen aur
ERANSKINA ka joan daitezen beste erabaki guztiak.
CLXI
AZKEN ERABAKIA
Lege hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Autonomi Elkar tea osatzen duten Lurraldeetakoetan argitaratuko da, euretariko lehenengoan osorik argitaratzetik hiru hilabetera jarriko dela indarrean. Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, nor banako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei. AjuriaEneako Jauregian, 1992ko uztailak 13. Lehendakaria JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO (ÂŤEuskal Herriko Agintaritza AldizkariÂťan argitaratua, 1992ko abuztuaren 7ko alean, 153. zk.)
Irailaren 30eko 8/1993 Legea, Ezkontideen arteko Ondare Harremanei buruzko gaian Konpilazioa aldarazten duena KATALUNIAKO GENERALITATEKO LEHENDAKARIA
Hiritar guztiek jakin bezate Kataluniako Parlamentuak onetsi duela eta neronek aldarrikatu dudala, Erregeren izenean eta Kataluniako Autonomi Estatutuaren 33.2. artikuluak ezartzen duenaren arabera, honako legea. […] 1. artikulua Kataluniako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioaren lehenengo liburuko hi rugarren tituluaren izenburua aldarazi egingo da eta, era berean, I, II, III eta IV. kapituluek idazkera hau izango dute: »Hirugarren titulua »EZKONTIDEEN ARTEKO ONDARE HARREMANAK […] »Bigarren kapitulua »EZKONTZAKO ITUNAK ETA EZKONTZAREN ZIOZKO DOHAINTZAK »Lehenengo sekzioa »EZKONTZAKO ITUNAK »12. artikulua »1. Ezkontzako itunetan, egilesleek ezkontzaren ondasun eraentza zehaz
tu ahal dute, kontratu bidezko jaraunsle izendapena hitzar dezakete eta, oro har, euren iritziz komenigarri diren itun edota hizpaketak ezar ditzakete, itun edota hizpaketa horiek legearen aurkakoak direnean izan ezik. Era berean, egilesleek ezkontzaren ziozko xedapenak egin ditzakete. [‌] 3. Ezkontza itunetara bildutako hizpaketak aldarazteko edota eurok on dorerik gabe uzteko, honako kasuak gertatu behar dira:
ERANSKINA
CLXXIII
[…] »Ezkontideek oinordetza itunak egin badituzte elkarrrekiko, orduan ez kontideek eurek aldaraz edota ondorerik gabe utz ditzakete itun horiek; gauza bera egin daiteke ezkontideek euren semealabentzat ezarri dituzten itunekin. Horretarako, ez da beharrezkoa ezkontza itunetan parte hartu duten gainerako pertsonek eta jaraunsleek euren adostasuna ematea. Modu berean, ezkontide ek euren kasa aldaraz dezakete ezkontzaren ondasun eraentza. […] »13. artikulua »Ezkontza itunak ondorerik gabe geratzen dira kasu hauetan: »1. Ezkontza deuseza dela adierazten denean. »2. Ezkontza dibortzio bidez desegiten denean. Edozein modutan ere, eta 35. artikuluaren azken lerroaldean ezarritakoaz gain, itun zehatz batzuek eu ren eragingarritasunari eusten diote. Itunok jarraikoak dira: »a) Ezkonberriaren mesederako egin diren jaraunsletza eta dohaintzak, bi baldintza hauek betez gero: bata, onuraduna etxean bizi eta etxerako lan egi tea; eta, bestea, ezkontza horretan ondorengoak izatea. Hala eta guztiz ere, eragingabebeak dira alarguntasun gozamena eta, hala denean, ezkontidearen mesedetan modu erantsian itundu diren eskubideak. Elkarbizitzarik eta on dorengorik ez dagoenean, eta onuraduna berriz ezkontzen denean ere, ja raunsletzaemaileak zein dohaintzaemaileak ezin du bere borondate hutsez ezeztatu jaraunsletza nahiz dohaintza.
CLXXIV
ERANSKINA
Âťb) Ezkontza horretan izandako ondorengoentzat egin diren jaraunsle tzak, jaraunsletza horien eretzean egiletsi badira ezkontza itunak. Nolanahi den ere, jaraunsletza hutsak ezeztakor bilakatzen dira.
ERANSKINA
CLXXV
»Bigarren sekzioa »EZKONTZAREN ZIOZKO XEDAPENAK, HORIEK EZKONTZA ITUNETAN EGILESTEN DIRENEAN
[…] »15. artikulua »Ondoko egintzak deusezak dira, tartean jarritako pertsona baten izenean burutu arren: »1. Jaraunsletza edota dohaintza jaso eta gero, jaraunsleak zein dohain tzahartzaileak jaraunsletzaemaileari nahiz dohaintzaemaileari egiten diz kion atzeradohaintzak, dohaintza horien objektu badira ezkontzako itunetan egiletsitako jaraunsletza zein dohaintza baten ondasunak. »2. Dohaintza edota jaraunsletza egin eta gero, dohaintzaemaileak nahiz jaraunsletzaemaileak burutzen dituen egintzak, dohaintza edota jaraunsletza hori gutxitzeko, indargabetzeko edota horri kalte egiteko; halako egintzak onartzeko, jaraunsle nahiz dohaintzahartzaileak beste egintza batzuk gauza tzen baditu, horiek ere deusezak dira. Debeku horiei itzuri egiteko edozein egintza nahiz kontratu burutuz gero, egintza edo kontratu hori eragingabea da. Bereziki, hurrengo egintzak maulazkoak direla uste izango da: batetik, ai ta edo amak semealabari erostea aurretiaz berak horri dohaintzan eman diz kion gauzak, dohaintzahartzailearen aitorpena bada prezioaren ordainketa frogatzeko bide bakarra; eta, bestetik, semealabak aita edo amaren mesedetan zorrak aintzatestea, beste biderik ez badago zor horiek egiazkoak direla fro gatzeko. »16. artikulua
CLXXVI
ERANSKINA
»Ezkontzako itunetan izendaturiko gozamendun unibertsalak inbentarioa egin behar du, eta ondasunen zamei aurre egin behar die ondasun horiek ema ten dituzten fruituekin; besterik itundu ezean, gozamendun unibertsalak ez du fidantzarik eman behar. »Ezkontide batek bestearen mesedetan gozamenik ituntzen badu, orduan ezkontide gozamendunak bete behar ditu berari beren beregi ezarri zaizkion betebeharrak. Bereziki, gozamendunak zama zehatz batzuei egin behar die aurre, ondasunen ekoizkinak eratortzen duen zenbatekoarekin; zama horiek dira hildako ezkontideak bete beharko lituzkeenak, bera bizirik egongo balitz. »Gozamen horri aplikatu behar zaio, Kataluniako Zuzenbide zibilean, Heriotzaren ziozko Oinordetzari buruzko Kodearen 69. art.an xedatutakoa. […] »Laugarren kapitulua »ONDASUNEN BANANTZE ERAENTZA […] »Bigarren sekzioa »EROSKETAK EGITEA, ALARGUNAREN MESEDERAKO ITUNAREKIN »24. artikulua »1. Ondasunen banantze eraentza horretan, ezkontideek batera eta kuota berdinetan erosten badituzte ondasun batzuk, orduan ezkontide horiek hona koa itun dezakete eskuraketa tituluan bertan: euretatik bat hildakoan, alargu nak ondasun horiek guztiak bereganatzea. »2. Bi ezkontideak bizirik dauden artean, hurrengo arauak aplikatu behar zaizkie itun horren bidez eskuraturiko ondasunei: »Lehenengoa. Ondasun horiek ezin dira besterendu, ezta
ERANSKINA
CLXXVII
kargatu ere, bi ezkontideak horretan ados ez badatoz. »Bigarrena. Ezkontideek ezin diete gainontzekoei eskualdatu ondasun ho rien gaineko eskubiderik. »Hirugarrena. Nahitaez eutsi behar zaio ondasunen indibisioari. »3. Bi ezkontideek ondasun batzuk erostzen badituzte alargunaren mese derako itunarekin, orduan hildakoaren jaraunspenean zenbatu behar da hilda ko horri dagokion partaidetzaren gaineko eskuraketa, senipartea kalkulatu ahal izateko. Modu berean, partaidetza hori egotzi behar da alargunaren laur denaren kontura egindako ordainketa gisa. »25. artikulua »1. Alargunaren mesederako ituna eragingabea da jarraiko kasuetan: »1) Bi ezkontideek ezkontza bitartean hala hitzartzen dutenean edota alargunak itun horri uko egiten dionean. »2) Ezkontide eskuratzaile batek jaraunsletza egiletsi duenean gainontze ko ezkonberrien mesedetan edo, bestela, jaraunsletza bakuna egiletsi duenean semealaben mesedetan; horrelakoetan, jaraunsletza eragingarri bilakatzen da egileslea hildakoan. »3) Ezkontzaren deuseztasuna, judizio bidezko banantzea edota dibor tzioa adierazten denean. »4) Ezkontide baten eskubidea enbargatu eta enbargo horren ondorioz ko adjudikazioa egiten denean; enbargo hori garaiz jakinarazi behar zaio bes te ezkontideari.
CLXXVIII
ERANSKINA
»2. Kasu horietan, eta besterik hizpatu ezean, alargunaren mesederako ituna eragingabe izateak berez dakar bi ezkontideen arteko titularkidetasuna edo, osterantzean, alargunaren eta hildakoaren jaraunsleen arteko titularkide tasuna, indibiso arruntean.» […]
Horregatik, lege honen aplikazio esparrupeko hiritar guztiei agintzen diet berorren betepenean lagundu dezaten; eta auzitegi eta agintari eskudunei, be rriz, lege hori betearaz dezaten. Generalitateko Jauregia, 1993ko irailak 30. ANTONI ISAC I AGUILAR Justizi kontseilaria
JORDI PUJOL Generalitateko lehendakaria
(«Kataluniako Generalitaten Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1993ko urriaren 11ko alean, 1807. zk.)
ARAGOI Martxoaren 29ko 4/1995 Legea, Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa eta Aragoiko Autonomi Erkidegoaren Ondareari buruzko Legea aldarazten dituena, ab intestato oinordetzaren arloan Erregeren izenean, eta Aragoiko Autonomi Erkidegoaren jarduneko le hendakaria naizen aldetik, Aragoiko Gorteek onetsitako lege hau aldarrikatu eta berori «Aragoiko Aldizkari Ofizial»ean eta «Estatuko Aldizkari Ofi zial»ean argitara dadin agintzen dut, hori guztia Autonomi Estatutuaren 20 eta 21. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz. HITZAURREA
Oinordetza zuzenbidea izan da aspaldidanik Aragoiko Zuzenbide zibi laren uztarri nagusietako bat. Gaur egun, Aragoiko autonomi erkidegoari dagozkio zuzenbide zibil horren iraunarazpena, aldarazpena eta garapena, bertako Autonomi Estatutuaren 35.4. artikuluaren arabera. Aragoiko Oinor detza zuzenbidearen barruan, gai batzuek berezitasun franko dute, Espainiako beste lurralde batzuen antolamendu zibilei begira. Gai horien artean nabar mendu daiteke, besteak beste, ab intestato oinordetza. Berezitasun horiei gagozkiela, eta Espainiako autonomien estatuak duen egitura berria ikusita, egungo egunean ez da zentzuzkoa Aragoiko Zuzenbi de Zibilaren Konpilazioaren indarreko 135. artikuluaren arauari eustea. Arau horren aginduz, aragoitarrak testamenturik gabe eta hurbileko seniderik gabe hiltzen direnetan, ab intestato oinordetza horietan estatuari deitzen zaio ja
raunsle gisa; kasu horretan, estatua Administrazio zentralarekin identifikatu behar da. Berezko zuzenbide zibila duten autonomi erkidego batzuek abilezi az jokatu dute eta, eurotan, lege irizpide hori jadanik gaindituta dago; auto nomi erkidego horietan, ab intestato oinordetza ixteko osagai gisa, autonomi erkidegoa bera sartzen da, estatuaren ordez. Hori berori ekarriko du, hain zu zen ere, lege honen onespenak. Xedapen berriarekin bat eginez, aldarazi egin da Aragoiko Autonomi Er kidegoaren Ondareari buruzko Legearen 51.2. artikulua. Geroenean, eraldaketa honek bide eman du konpilazioaren beste arau bati idazkera berria emateko; arau horrek Graziako Amaren Ospitalearen, hau da, Zaragozako Probintzi Ospitalearen pribilejio deiturikoa jorratzen du.
ERANSKINA
CLXXXI
1. artikulua Aragoiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazio indarrekoaren 135. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤOinordetza eztronkala 135. artikulua Kode Zibilaren 935.etik 955.era arteko artikuluetan ezarritakoaren arabe ra gauzatzen da ondasun eztronkalen oinordetza eta ondasun tronkalena ere, azken kasu horretan ez badago jaraunsle tronkalikÂť. 2. artikulua Konpilazioaren 136. artikuluak idazkera hau izango du: ÂŤAragoiko autonomi erkidegoa oinordeko izatea 136. artikulua 1. Aragoiko auzotartasun zibila duen pertsonaren bat hiltzen bada testa menturik egin gabe, eta pertsona horren oinordetzarako ez badago lege bidez deituriko seniderik, orduan Aragoiko autonomi erkidegoa da oinordeko. 2. Behin jaraunsleei buruzko adierazpena egin eta gero, Aragoiko Di putazio Nagusiak destino zehatza eman behar die jarauntsitako ondasunei edota ondasun horiek besterentzean lortutako prezioari. Destino horren ere tzean, Aragoiko gizarte laguntzarako establezimenduei eman behar zaizkie harako ondasunak edota prezioa; emate horretan, lehenespena dute kausatzai learen azken egoitza Aragoiko zein udalerritan egon eta udalerri horretako es
CLXXXII
ERANSKINA
tablezimenduek». 3. artikulua Konpilazioan artikulu berri bat sartuko da, 136 bis zenbakiarekin, eta be raren idazkera hauxe izango da: «Graziako Amaren Ospitalearen pribilejioa 136 bis artikulua 1. Aurreko artikulura bildutako kasuetan, Graziako Amaren Ospitaleari, hau da, Zaragozako Probintzi Ospitaleari deitu behar zaio lehenespenez, os pitale horretan hiltzen diren gaixoen ab intestato oinordetzarako. 2. Behin jaraunsleei buruzko adierazpena egin eta gero, Zaragozako Pro bintzi Diputazioak destino zehatza eman behar die jarauntsitako ondasunei edota ondasun horiek besterentzean lortutako prezioari; destino horren eretze an, ondasunok edota prezioa erabili behar dira ospitalearen instalazioak eta laguntzako baldintzak hobetzeko». 4. artikulua Aragoiko Autonomi Erkidegoaren Ondareari buruz apirilaren 2an eman dako 5/1987 Legearen 51. artikuluko 2. idazatiak idazkera hau izango du: «51.2. artikulua Aragoiko auzotartasun zibila duen pertsonaren bat hiltzen bada testa menturik egin gabe, eta pertsona horren oinordetzarako ez badago lege bidez deituriko seniderik, orduan Aragoiko autonomi
ERANSKINA
CLXXXIII
erkidegoa da oinordeko, Ara goiko Zuzenbide Zibilaren Konpilazioan ezarritakoari helduz». Azken xedapena Lege hau indarrean jarriko da, berori «Aragoiko Aldizkari Ofizial»ean argitaratzen den egunaren biharamunean.
Horrenbestez, horixe agintzen dut, Konstituzioaren 9.1. art.aren ondoree tarako eta Autonomi Estatutuaren baterako artikuluen ondoreetarako ere. Zaragoza, 1995eko martxoak 29. Aragoiko Diputazio Nagusiaren jarduneko lehendakaria RAMÓN TEJEDOR SANZ («Aragoiko Aldizkari Ofizial»ean argitaratua, 1995eko apirilaren 10eko alean, 43. zk.) (Lege horri egindako zuzenketak urte bereko apirilaren 28ko alean argitaratu ziren)
GALIZIA Maiatzaren 24ko 4/1995 Legea, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzkoa Jatorriz, Galiziako herriak sortu du bertako Zuzenbide zibila. Zuzenbide horrek subjektu pribatuen arteko harremanak arautzen ditu eta, horrexegatik, mendeetan barrena zuzenbide horren beharrizana nabaritu izan denean, be rori sortu beharra izan du herriak; izan ere, Zuzenbide erkideak bazter utzi zituen gure berezitasun juridikoak, nahiz eta horiek gure herriaren barnebar neko sentimenduetatik sortu. Hori dela eta, Galiziako Zuzenbide zibila gizarte errealitatearen fruitua da eta, halakoa denez gero, denboraren buruan aldako rra ere bada; horrek berez dakar erakunde batzuk indarrik gabe geratzea eta beste batzuk agertzea, egoera berriari egokitzeko. Horrenbestez, tirabira bat sortzen da, errealitatearen eta jadanik gaindituta geratu diren forma juridiko en iraupenaren artean. Era berean, tirabira horrek beste esangura bat ematen die erakunde berriei, estuesturik lotuta baitaude erakunde juridikoen bitartez ase behar diren beharrizanak eta une historiko bakoitzeko errealitateak; lotura funtzional estuagorik oso gutxitan aurki daiteke. Bada, unean uneko eta tokian tokiko errealitate zehatzaren emaitza izan da ohiturazko sorkuntzaren eta Zuzenbide zibilaren prozesu hori. Egiatan, prozesu horretan geldiarazpen bat gertatu zen, XIX. mendeko kodegintzaren mugimendu eraberekotzailearen ondorioz. Horren harira, 1889ko Kode Zibi lak indarreko legezkotasunetik kanpo utzi zuen gure Zuzenbide zibilaren zati handi bat. Egoera hori ez da konpondu, ezta hurrik eman ere, 1963an Gali ziako Zuzenbide Zibilaren Konpilazioa aldarrikatzean; izatez, konpilazio hori zatikakoa eta osagabea da, ez du sistema juridiko
orori berez dagokion ga rrantzia eta, horren ondorioz, gizarte errealitateari gibela eman dio, hein han di batean. 1981ean, Galiziako Autonomi Estatutuak esparru berria eratu du eta, es parru horren barruan, Galiziako Zuzenbide zibila iraunaraz, aldaraz eta ga ra daiteke. Hori berori ezartzen du 27.4. artikuluak, Autonomi Erkidegoaren eskumen esklusiboa finkatzen duenean, 1978ko Konstituzioaren 149.1.8. arti kuluaren itzalean. Ildo horretatik, Konstituzioarekin eta autonomi estatutue kin bat etorriz, estatuak eskumena du legegintza zibilaren arloan. Eskumen horri kalterik egiteke, autonomi erkidegoek euren zuzenbide zibilak (Foru zuzenbidea nahiz Zuzenbide berezia) iraunaraz, aldaraz eta gara ditzakete, bertan halakorik izanez gero. Berebat, estatutuaren esparrua osatu egin da, testu horrek landa parrokiari buruz jaso dituen agindu zehatzekin, alegia, es tatutuaren 27.2 eta 40. artikuluekin. Ideia bera islatzen da lege honen xe dapen batzuetan ere, ulerbidez, auzo erkidegoari buruzkoetan, ur erkidegoei buruzkoetan edota erkidegoan dauden auzo mendiei buruzkoetan; horiek guz tiak Autonomi Erkidegoaren Zuzenbidea osatzen dute, estatutuaren 27. arti kuluaren arabera. Halaber, beste eskumen batzuek ere berez eragina dute ha rreman juridikopribatuen inguruko autu desberdinetan. Galiziako Zuzenbide zibilarentzat berebiziko garrantzia du Autonomi Es tatutuaren 38. artikuluak, horrek adierazten baitu zeintzuk diren Galizia ko Zuzenbidearen iturriak. Manu horren hirugarren lerroaldeak jarraikoa dio: ÂŤZuzenbide zibilaren iturriak zehaztean, estatuak
Galiziako Zuzenbide zibila laren arauak errespetatu behar dituÂť. Lege honek, bere atariko tituluan, ahal men hori erabiltzen du; hori egitean, argi eta garbi ezartzen du Galiziako Zuzenbide zibila osatzen dutela bertako usadio eta ohiturek, lege honetan ja sotako arauek eta zuzenbide hori iraunarazi, garatu edo aldarazten duten gai nerako lege galiziarrek. Atariko tituluaren gainerako artikuluetan, Galiziako Zuzenbide zibila eratzen duten arauen esparrua osatzen da, Konstituzioaren eta Estatutuaren agindu hertsiekin bat etorriz. Abenduaren 10eko 2/1986 Legean, Galiziako Parlamentuak landa erren tamenduen luzapena arautu zuen Galiziarentzat, eta Konstituzio Auzitegiak 182/1992 epaia eman zuen lege horren inguruan. Epai horretan, Konstituzio Auzitegiak ondo baino hobeto interpretatu zituen Konstituzioan eta Estatutu an bertan erabilitako adierazmoldeak; izan ere, adierazmolde horiek zehazten dute Galiziako Zuzenbide zibila iraunarazi, aldarazi eta garatzeko esparru materiala. Konstituzio Auzitegiak beren beregi eta argiroargiro adierazi zu en honakoa: zinez, Galiziako Zuzenbide zibilari buruz egun indarrean dagoen konpilazioak ez du zuzeneko eta berariazko erregelarik jasotzen landa erren tamenduari buruz. Hala eta guztiz ere, eta abiaburu gisa, ezin uka daiteke Autonomi Erkidegoak eskumena duela bere Zuzenbide zibila iraunarazi, alda razi eta garatzeko. 121/1992 KAEk (zehatzago esateko, epai horren 2. oinarri juridikoak) arestian esan duenez, eskumen horrek berarekin ekar dezake ka suan kasuko autonomi erkidegoaren lurraldean indarrean dauden ohiturak eta usadioak legeetan jasotzea eta formalizatzea. Galiziako Autonomi Estatutua ren 27.4. artikuluaren idazkera ikusita, ondorio hori igarriigarrian
antze man daiteke. Manu horrek ÂŤerakundeÂť juridikoaren ideia barneratzen du, eta ideia horren barruan sartzen dira edo sar daitezke, berez, ohiturazko arau ba tzuk. Ildo beretik doaz Galiziako Zuzenbideari buruzko kongresu desber dinak, ondokoa diotenean: 1963ko Konpilazioa ez zen gure Zuzenbidearen osoosoko agerpena; aitzitik, konpilazio horretaz landa, erakunde franko ze goen, indarreko Zuzenbidean sartzeko zain. Galiziako Zuzenbide zibilari buruzko lege honen helburua da, izan ere, Galiziaren Berezko zuzenbidean bizirik dauden erakunde juridikopribatuak garatzea, horiei dagozkien arazo guztietan. Ziur aski, Galizian badira lege ak arautzen ez dituen erakundeak ere, eta erakunde horiek badute behar beste ko garrantzirik, Galiziako Zuzenbide idatzian agertzeko. Halako erakundeak, egun ere, bizirik daudelakoan, eta lege honen aplikazioak praktikan eragin ditzakeen zalantzak eta arazoak kontutan hartuta, formula bat ezarri da, testu honen aplikazioa aztertu ahal izateko. Formula horri helduta, bost urtetik bost urtera gehienez jota, azterketa hori egin behar da, Ponentzia berezi batek emandako txostenaren bidez; ponentzia horren lanak ezin dio kalterik egin edozein momentutan Parlamentuak izan dezakeen ekimenari. Horretara, eta garaia denean, Parlamentuko taldeak eta Galiziako Xuntak legegintzazko eki men egokiak erabil ditzakete, Galiziako Zuzenbidearen iraunarazpen, alda razpen nahiz garapena ahalbideratzeko. Horrenbestez, Galiziako Zuzenbidea bizirik dago. Zuzenbide hori Gali ziako baserrietan sortu zen, Nekazaritzako zuzenbide oparoaren fruitu berezi gisa; egungo egunean, zuzenbide horrek gainditu egin du Galiziako hirien eguneroko bizitza ere. Hori gogoan izanik, lege hau ez da erori arkeologia juridikoaren tentazioetan;
kontrara, kezka horietatik ihesi ibili da. Bide horre tatik, lege honen xedea izan da Galiziako herriaren interes eta beharrizanen tzat baliozkoak diren erakundeak arautzea. Horren ildotik, arauketa zehatza dute erkidegoan dauden auzo mendien gaineko erkidegoek, ur erkidegoek, agra deiturikoek eta vilar izenekoek. Bestalde, zalantzak azaldu ziren muĂĂąos de herdeiros deiturikoen arauketa jasotzeko, ez baitzegoen argi horiek Ga liziako Zuzenbidean erakunde biziak ziren ala ez; azken buruan, Ponentzia konturatu zen komenigarria izan zitekeela halakoak legearen baitan jaso tzea, Galiziaren berezko sistema juridikozibila interpretatzeko eta integratze ko osagai gisa. Hariari segiz, serventĂas izenekoei buruzko titulua luze eta zabala da, hori eratortzen dutelako, batetik, auzotartasun harremanek eta, bes tetik, nekazaritzako sistemaren itxuraketak berak. Kontratuei dagokienean, apartzeriak, landa errentamenduak eta baserriaren gaineko kontratuek gaur egun berebiziko indarra dute eta, horregatik, lagungarri gerta daiteke horre lakoak lege honen bitartez arautzea. Aurreko lerroalde horretan azaldutakoak Berezko zuzenbide baten bizita suna adierazi eta erakusten du. Zuzenbide horren aberastasuna osatu egiten da, lehenik eta behin, familiaren ondasun eraentza eratzen duten erakundee kin eta, hurrenik, Oinordetza zuzenbideari buruzko formula zehatzekin. Ho riek guztiek garrantzi handiko harreman juridikopribatuak osa ditzakete; izan ere, eurok definitzen dituzte familiaren formak eta etxearen eginkizuna, dela Galiziako Zuzenbidearen garapenean, dela Galiziako kultura azaltzen duten osagai nagusien garapenean. Esate baterako, biziartekoaren erakundea bizibizirik dago, Galiziako gizarte errealitatean; beraz, horrelako erakunde
en estatutu juridikoa gaur egungo inguruabarren araberakoa izan behar da. Hor azaldutako guztia dela bide, Galiziako Zuzenbide Zibilari buruzko Legea onetsi zuen Galiziako Parlamentuak eta Neronek hori berori aldarrika tzen dut Erregeren izenean, Galiziako Estatutuaren 13.2. artikuluaren arabe ra, eta Xunta eta horren lehendakaria arautzeko otsailaren 23an emandako 1/1983 Legearen 24. artikuluaren arabera. … Zortzigarren titulua OINORDETZAK
Lehenengo kapitulua XEDAPEN OROKORRA
117. artikulua 1. Testamentu bidez, lege bidez eta lege honetan araututako oinordetza itunen bidez gauza daiteke oinordetzarako delazioa. 2. Era berean, oinordetzarako delazioa zati batez gauza daiteke aurreko lerroaldean adierazitako moduetarik edozeinen bidez. Bigarren kapitulua OINORDETZA ITUNAK
Lehenengo sekzioa BORONDATEZKO ALARGUNTASUNGOZAMENA
118. artikulua
1. Ezkontideek alarguntasunaren ziozko gozamen unibertsala eman die zaiokete elkarri; gozamen horren ematea izan daiteke alde bakarrekoa ere. Elkarrekiko eraketa testamentu mankomunatuan, ezkontza itunetan zein bes te edozein eskritura publikotan gauza daiteke; alde bakarreko eraketa, aldiz, edozein motatako testamentuan, ezkontza itunetan edota eskritura publikoan. 2. Gozamenaren esleipena ezeztatzeko modukoa da. Dena den, ezkonti deek elkarri esleitzen badiote gozamena eta euretako batek esleipen hori ezez tatu nahi badu, orduan ezkontide horrek sinesgarriro jakinarazi behar dio ezeztapena besteari, ezeztapena egin eta hurrengo hamar egunetako epean. 119. artikulua 1. Borondatezko alarguntasungozamena ezin da besterendu. Hala eta guztiz ere, ondasun jakin batzuen gaineko jabetza osoa besteren daiteke, goza menduna eta jabe soila horrekin ados etorriz gero; horrelakoetan, gozamenak bere horretan dirau ondasun subrogatuen gain edo, bestela, besterentzearen prezioaren gain. 2. Gozamen horri uko egin dakioke osoosorik zein zati batez. Haatik, go zamen hori luditzeko, nahitaezkoa da gozamenduna eta jabe soilak horretan ados jartzea. 120. artikulua Borondatezko alarguntasungozamena ezezta daiteke, antolamendu juri dikoak titulu eratzailea ezeztatu edota aldarazteko ezartzen duen
forma erabi liz. Elkarrekiko gozamena ezeztatu ahal izateko, bi ezkontideak bizirik egon behar dira. 121. artikulua 1. Alargunak inbentarioa egin behar du, baina ez du jaraunspeneko on dasun guztien gaineko fidantzarik eman beharrik. Nolanahi den ere, goza menaren titulu eratzaileak inbentarioa egiteko betebeharretik aske utz dezake alarguna; edu bertsuan, titulu horrek fidantza emateko betebeharra ezar die zaioke alargunari. 2. Jaraunsle diren jabe soilek, euren seniparteak ziurtatzeko, epaileari es ka diezaiokete horrek alarguna behartu dezan fidantza ematera. 3. Inbentarioa egiteko epea sei hilabetekoa da, ezkontidea hiltzen denetik zenbatuta. 122. artikulua Gozamendun orok berezko dituen ahalmen eta betebeharrez gain, ja raunspen osoaren gaineko alarguntasungozamenak bere titularrari ahalmen eta betebehar bereziak eratxikitzen dizkio. Ahalmen eta betebehar berezi ho riek jarraikoak dira: 1) Aurrez hildako ezkontidearen azken gaixotasunak, lurperaketak, hi letek eta eskuukaldiek eratorri dituzten gastuak ordaintzea jaraunspenaren pentzutan. 2) Kausatzailearen zor eskakorrak ordaintzea jaraunspeneko eskudirua
rekin. Dirurik izan ezean edota diru hori askieza izanez gero, gozamenaren titularrak abelburu, zuhaitz eta altzari arruntak besteren ditzake, behar bes teko zenbatekoa lortu eta harako helburua erdiesteko. Zorrak ordaintzeko hel buruarekin beste edozein ondasun besterenduz gero, orduan nahitaezkoa da jabe soilen adostasuna edo, osterantzean, epailearen baimena izatea. 3) Gozamenaren titularraren iritziz beharrezkoak diren altzari eta abel buruak besterentzea, administrazio onak erakartzen duenaren arabera. Altzari eta abelburu horiek berriz jarri behar dira, hori egiteko aukera dagoen unean bertan. 4) Oholetarako zuhaitzen mozketak egitea, baita oinetik ere, eta mozketa horien ekoizkinak bereganatzea, mozketok basoaren ustiapen arruntarekin bat baldin badatoz. 5) Meatzeak ustiatzea, euren araudi juridikoaren arabera. 6) Luxuzkoak ez diren hobekuntzak egitea. 123. artikulua Aurreko artikuluetan aipaturiko gozamendunak honakoa egin behar du: 1) Kausatzaileak berari beren beregi ezarri dizkion betebeharrak betetzea. 2) Gozamenpeko ondasunak administratzea, familiako guraso onari be rezko zaion arretarekin. 3) Gozamenaren pentzutan mantenua ematea semealaba eta ondorengo erkideei, semealaba eta ondorengo horiek mantenu hori behar dutenean. 4) Norberaren kontura, ondasunen edukitza defendatzea.
124. artikulua Alargunak egindako gastu eta hobekuntzen ordainketari aplikatzen zaio Kode Zibilean onustedun edukitzailearen inguruan ezarritakoa. 125. artikulua 1. Jabe soilak alargunaren ondorengoak direnean, alargunaren pentzutan eta horren kontura egiten dira konponketa arruntak eta aparteko konponketak ere, kasu honetan izan ezik: konponketa horien garrantzia ikusita eta go zamenpeko ondarearen errentagarritasuna kontutan hartuta, alargunarentzat ezinezkoa denean konponketa horiei aurre egitea. Kasu horretan, konpon ketak jabe soilen adostasunarekin egin behar dira eta, halako adostasunik izan ezean, epailearen aginduarekin. 2. Beste edozein kasutan, eta konponketa arrunten eta aparteko konpon keten ordainketari dagokionean, Kode Zibilean gozamenari buruz ezarritakoa aplikatu behar da.
ERANSKINA
CXCV
126. artikulua Gozamendunak uko egin diezaioke gozamen osoari edota ondasun zehatz batzuen gaineko gozamenari. Uko egite hori eskritura publikoan agertarazi behar da. 127. artikulua Alarguntasun gozamena azkendu egiten da Kode Zibilean ezarritako ka riengatik eta ondoko kariengatik ere: a) Gozamenduna hiltzeagatik. b) Gozamenduna berriz ezkontzeagatik, kontrakoa itundu edota agintzen ez bada. c) Kausatzaileak beren beregi ezarri dituen zamak ez betetzeagatik. d) Famili eginbeharrak modu larrian eta behin eta berriz urratzeagatik. Bigarren sekzioa HOBETZEKO ITUNA
128. artikulua Baliozkoa da edozein semealaba nahiz ondorengo hobetzeko egiten den oinordetzakontratu edota oinordetzaituna; itun edo kontratu horrek ez du beste mugapenik senipartedunen eskubideei zor zaien errespetua baino. 129. artikulua Hobetzeko ituna bereberezkoa da eta adin nagusikoek bakarrik egin de zakete halako itunik. Hala ere, hobetzeko ahalmenaren
ERANSKINA eskuordetza baliozkoa da, ezkontideek eskuordetza hori hitzartzen badute ezkontzako itunetan. Hirugarren sekzioa LURRA LANDU ETA EDUKITZEKO ESKUBIDEA
130. artikulua 1. Aurreko batek indibiso iraunarazi nahi badu nekazaritzako leku edo ta ustiategiren bat, orduan aurreko horrek itun dezake bere semealaba zein ondorengoetarik edozeini adjudikatzea osoosorik leku edota ustiategi hori, nahiz eta berorren lurzatiak banandurik egon. Adjudikazio hori inter vivos egin daiteke modu ezeztaezinean edo, osterantzean, mortis causa. 2. Itun berbera egin daiteke industria nahiz merkataritzako ustiategien gain, bai eta fabriken gain ere. 3. Testamentuan besterik zehaztu ezean, adjudikazioak berez dakar ad judikazioduna isilbidez hobetzea. Mode berean ere, adjudikazio horrek bere baitan hartzen ditu jaraunspeneko ondasuntzaren herena eta bostena; hau da, ondasuntza horretan hamabost zati egin eta hamabost horietatik zazpiren gain isilbidezko hobekuntza ezartzen da. Edozelan ere, adjudikazioak ez dio aurre koari eragozten xedapen askeko gainerako portzioak xedatzea, hobetutako on dorengoaren mesedetan. 4. Aurrekoak ahalmen hori erabili duenetan, derrigorrezko beste jarauns leei euren seniparteak ordaindu behar zaizkie eskudiruz zein beste ondasun batzuekin, halakorik izanez gero; jaraunsle horiei dagokien portzioa senipar tea baino handiagoa bada, orduan portzio handiago hori ordaindu behar zaie jaraunsleoi aurrerago adierazitako moduan. 5. Artikulu honek aipatzen dituen kasu guztietan, behin oinordetza gau
ERANSKINA
CXCVII
zatu eta gero, adjudikaziodunak berari adjudikaturiko leku edo ustiategia ins kriba dezake finka bakarra izango balitz bezala, nahiz eta lurzatiak elkarren ondokoak izan ez. 6. Lurra landu eta edukitzeko eskubiderik ez dutenei seniparte gisa ba dagozkie altzariak, fruituak, baserrirako tresnak eta abelburuak, orduan hori ek guztiak euren jabeei eman behar zaizkie edo, bestela, eskudiruz ordaindu behar dira. 131. artikulua Aurreko artikuluak aipatzen dituen kasuetan, indibisotzat jo behar dira petrucio etxea eta horri lotutako larraina, eskortak eta ortua, mortis causa oi nordetza testamentu bidez nahiz ab intestato gauzatzen denean, bai eta aurre koak bera bizirik zegoela jaraunspenaren banaketa egin duenean ere. 132. artikulua 1. Itundutako hobekuntza ondorerik gabe geratzen da honako kasuetan: a) Alderdiak ados jartzen direnean. b) Titulu eratzailean ezarritako baldintzak betetzen ez direnean. c) Kari zuzenik izan gabe, eta nekazaritzako bi urteetan zehar gutxienez, hobekuntzadunak osoosorik uzten dionean hobekuntza hori osatzen duten ondasunak ustiatzeari. d) Oinordeko izateko edota jaraunskabetua izateko ezduintasun kari ba tean erortzea hobekuntzaduna.
ERANSKINA 2. Hobetzeko itunean ezarritakoari kalterik egin gabe, aurrekoak hobe turiko ondorengoa aurreko hori baino lehen hiltzen bada, orduan ondorengo horrek bere eskubidea eskualdatzen die berak uzten dituen ondorengoei. On dorengoak bat baino gehiago izanik, hobekuntzadunak ez badu horietatik inor izendatu hobekuntzaren oinordeko, orduan hobekuntzaemaileak eskritura pu blikoan edota testamentuan ondorengo horietatik bat izenda dezake hobekun tzadun. 133. artikulua Hobetzeko itunera biltzen diren hizpaketek beren beregi aipatzen badituz te ohiturazko erakunde galiziarrak, besteak beste, etxea, etxerako ezkontza, lurra landu eta edukitzeko hobekuntza, familiako konpainia nahiz beste edo zein, orduan lege honetan ezarritakoaren arabera edo, horren ezean, tokiko usadio eta ohituren arabera interpretatu behar dira erakunde horiek; eurotan hutsuneak antzemanez gero, hutsune horiek ere edu berean bete behar dira. Laugarren sekzioa BAZTERKETAK
134. artikulua 1. Bizitza bitartean eta inolako salbuespenik gabe, edozein motatako on dasun zehatzen gaineko titulartasun osoa adjudika dakioke adjudikazio unean adjudikazioemailearen senipartedun denari. Hori eginez gero, eta jaraunspe na gauzatzean horren balioa edozein izanik ere, adjudikaziodunak behin beti
ERANSKINA
CXCIX
ko galtzen du senipartedun izaera hori. 2. Bazterketa loteslea da baztertuarentzat, eta berorren oinordeko eta se nipartedunentzat ere. 135. artikulua Bazterketa gauza dadin, bazterketa horretan parte hartzen dutenek eraba teko gaitasuna izan behar dute xedapenak egiteko. Halaber, bazterketa eskri tura publikoan agertarazi behar da.
ERANSKINA Hirugarren kapitulua TESTAMENTUZKO OINORDETZA
Lehenengo sekzioa NOTARIOTESTAMENTU IREKIA
136. artikulua Testamentu irekia banakakoa, mankomunatua edota komisario bidezkoa izan daiteke. Testamentu irekia notarioaren aurrean egiletsi behar da. Ez da beharrez koa bertan lekukorik egotea, ondoko kasuetan izan ezik: a) Notarioak edota testamentugileak berak hori eskatzen duenean. b) Testamentugilea itsua denean edota, zoroa izanik ere, testamentugile horrek burua argi duenean; era berean, testamentugileak irakurtzen edo idaz ten ez dakienean edota ezin duenean hori egin. Aipatu kasuetan lekuko izateko, nahikoa da erabateko gaitasun juridikoa izatea; lekukoak bi izan behar dira gutxienez. Bigarren sekzioa TESTAMENTU MANKOMUNATUA
137. artikulua Ezkontide galiziarrek testamentu mankomunatua egilets dezakete, Gali ziatik kanpo ere. 138. artikulua Testamentu mankomunatua ezezta edota aldaraz dezakete
ERANSKINA
CCI
bi ezkontideek modu mankomunatuan edo, bestela, euretako batek, alde bakarrez. 139. artikulua 1. Ezkontide batek alde bakarreko ezeztapena edo aldarazpena gauzatu ahal izateko, beste ezkontidea bizirik egon behar da. Ezeztapen edo aldaraz pen horrek berarekin dakar elkarri baldintzatutako xedapenak osoosorik era gingabeak izatea. 2. Ezeztapen edo aldarazpen hori notariotestamentu irekian egin behar da eta, hurrengo hamar egunetan zehar, notario eskuesleak beste ezkontideari jakinarazi behar dio ezeztapena edo aldarazpena. Testamentu mankomunatua egilestean ezkontideek egoitzaren bat zehaztu badute, bertan egin behar da jakinarazpena; bestela, jakinarazpen hori ezeztatzaileak adierazitako egoitzan egin behar da. Bi kasuotan, ezeztapenak ez du ondorerik sortzen, adierazita ko egoitza eta benetako egoitza berbera ez izateagatik, jakinarazpena egitea ezinezkoa baldin bada. Egoitza ez bada ezaguna, orduan jakinarazpena edik tuen bitartez egin daiteke. 140. artikulua Behin ezkontide bat hil eta gero, ezeztaezin bihurtzen dira testamentua ren xedapen hauek: batetik, elkarri baldintzaturikoak eta, bestetik, jarauns le izateko gaitasunik ez duenaren mesedetan egiletsitakoak. Ezeztaezintasun berbera gertatzen da kausatzailea baino lehen hiltzen direnei begira ere, hil dako horiek ez badute semealabarik utzi. Horrek guztiak ezin dio kalterik egin ordezkapen eskubideari, ezta gehiagotze eskubideari ere.
ERANSKINA Hirugarren sekzioa KOMISARIO BIDEZKO TESTAMENTUA
141. artikulua Testamentu bidez, eta ezkontzako itunen bidez ere, komisario izenda dai teke testamentugile ez den ezkontidea. Hala eginez gero, ezkontideak bere sen onaren arabera bana ditzake hildakoaren ondasunak eta, horrez gain, bibiek izan dituzten semealabak hobetu ditzake, kausatzaileak jadanik gauzatu ditu en seniparte eta hobekuntzei kalterik egin gabe. 142. artikulua Komisarioak ezin du bere ardurapeko eginkizunik eskuordetu. Berebat, komisarioak eginkizun hori galtzen du, berriz ezkonduz gero. 143. artikulua Eperik adierazi ezean, alargunak urtebeteko epea du, oinordetza ireki de netik eta, bi ezkontideek semealaba adingabekoak izanez gero, semealaba horietatik azkena emantzipatu denetik.
ERANSKINA
CCIII
Laugarren sekzioa TESTAMENTUZKO HOBEKUNTZAK ETA LEGATUAK
144. artikulua 1. Testamentugileak legatu bidez ezar ditzake hurrengoak: borondatezko alarguntasungozamena, 118.etik 127.era arteko artikuluetan araututakoa; lu rra landu eta edukitzeko hobekuntza, lege testu honen 130.etik 133.era arte ko artikuluetan araututakoa; eta, oro har, beste edozein. 2. Herenaren eta bostenaren gaineko hobekuntzak bere barruan hartzen ditu hobekuntzako heren osoa eta xedapen askeko herenaren bi bostenak. Ba da, jaraunspeneko kapital likidoan hamabost zati egin eta hamabost horietatik zazpi sartzen dira herenaren eta bostenaren gaineko hobekuntzaren barnean. 145. artikulua Testamentuzko xedapenei aplika dakizkieke 133. artikulura interpretazio eta integrazioaren inguruan bildutako arauak. Laugarren kapitulua SENIPARTEAK
146. artikulua 1. Senipartea aktibo likidoaren kuota da; kuota hori nahitaez dagokie oi nordetzaren kausatzailearen senide zehatz batzuei eta kausatzaile horren alar gunari ere, lege honetan araututako bazterketa kasuetan izan ezik. 2. Kode Zibilean aipatutako derrigorrezko jaraunsleak senipartedun dira, lege testu horrek kasu desberdinetarako
ERANSKINA ezartzen dituen zenbateko eta propor tzioen arabera. 3. Gauzatu gabeko seniparteari uko egin edota seniparte horren gain tran sakziorik burutuz gero, uko egite nahiz transakzio hori deuseza da, artikulu honen 1. zenbakian ezarritako kasuan izan ezik. 147. artikulua Seniparte osoa finkatzeko, honako erregelak aplikatu behar dira: 1) Aintzakotzat hartu behar da jaraunspeneko ondasunek kausatzailearen heriotza unean zuten balioa.
ERANSKINA
CCV
2) Balio horretatik kendu behar dira jarraikoak: a) Kausatzailearen zorrak. b) Kausatzaile horren azken gaixotasunak, lurperaketak eta hiletek era gindako gastuak. c) Hobekuntza onuragarrien zenbatekoa, eta artapenerako eta konpon ketetarako gastu apartekoen zenbatekoa ere, hobekuntza eta gastu horiek ho bekuntzadunak ordaindu baditu, hobekuntzapeko ondasunen gain egindako itunaren ondorioz. 3) Lortutako balio likidoari gehitu behar zaio kausatzailearengandik do haintzan jasotako ondasunek dohaintza unean zuten balioa, ohituraren ziozko eskuzabaltasunak zein opariak kontutan hartu gabe. 148. artikulua Senipartedun batzuen artean banakako senipartea zehazteko, Kode Zibi laren arauak aplikatu behar dira; haatik, ez da aintzat hartu behar titulu ho nen II. kapituluaren 4. sekzioak aipatzen duen idazatia. 149. artikulua 1. Jaraunspen, legatu, dohaintza nahiz beste edozein tituluren bidez era txiki daiteke senipartea. Seniparte hori jaraunspeneko ondasunekin ordaindu behar da derrigor, ondoko kasuetan izan ezik: a) Kausatzaileak senipartea eskudiruz ordaindu behar dela
ERANSKINA beren beregi ezarri eta jaraunspenean eskudirurik ez dagoenean. b) Senipartedunak eta senipartea ordaintzeko betebeharra duenak hori be rori hitzartzen dutenean. c) Hobetzeko itunean horixe hitzartzen denean. 2. Edozein modutara ere, eta aurreko zenbakiaren a) idazatian ezarrita ko kasuari dagokionean, ordainketa betebeharra duten jaraunsle bakarrak edo guztiek senipartea ordain dezakete kausatzaileak pertsona zehatz bati edo ba tzuei legatuan eman edo esleitu ez dizkien jaraunspenondasunekin. 3. Ordainketaren zati bat diruz edota ondasunez eginez gero, seniparte dunak eska dezake hasierako molde berbera erabil dadin gainerako zatia or daintzeko.
ERANSKINA
CCVII
150. artikulua 1. Oinordetza ireki eta hurrengo urtebetean barrena, senipartedunari ja kinarazi behar zaio eskudiruzko ordainketa egiteko erabakia. 2. Ordaindu behar den zenbatekoa finkatzeko, aintzakotzat hartu behar da jaraunspeneko ondasunek likidazio unean zuten balioa. Gainerakoan, lege ho nen 147. artikuluko 2 eta 3. erregelak aplikatu behar dira, bai eta 148. arti kulua ere. Behin batuketa egin eta gero, eskudiruzko kredituak lege korrituak sortzen ditu. 3. Besterik itundu ezean, beste urte bat dago ordainketa egiteko. Senipar teduna ez badago finkatutako zenbatekoarekin ados, orduan zenbateko hori epailearen zainpean jar daiteke, senipartedun horrek dituen akzioei kalterik egin gabe. 151. artikulua 1. Jaraunspeneko ondasun guztiak senipartearen ordainketari lotuta dau de, eta senipartedunak akzio erreala du seniparte hori erreklamatzeko. 2. Senipartearen osagarria eskatzeko akzioa pertsonala da. 3. Senipartedunak Jabetza Erregistroan eska dezake aurrearretazko idaz toharra egin dadin, senipartea edota berorren osagarria erreklamatzeko de mandari buruz. Bosgarren kapitulua AB INTESTATO OINORDETZA
Lehenengo sekzioa XEDAPEN OROKORRAK
ERANSKINA 152. artikulua 1. Kode Zibilean ezarritakoa aplikatu behar zaio ab intestato oinordetza ri, hurrengo lerroaldean ezarritakoa kontutan harturik. 2. Hildako ezkontideak ez badu xedapenik egin alargunaren mesedetan, eta jaraunspenean kausatzailearen ondorengoak edota aurrekoak pilatzen ba dira alargunarekin batera, orduan alargun horrek bere gozamen kuota gau za dezake irabazpidezko ondasunen gain. Gozamen hori ez bada alargunaren kuota asetzeko bestekoa, orduan kausatzailearen bakarreko ondasunekin osatu behar da kuota hori, fidantza eman beharrik gabe.
ERANSKINA
CCIX
Bigarren sekzioa GALIZIAKO AUTONOMI ERKIDEGOA OINORDEKO IZATEA
153. artikulua 1. Kode Zibilaren III. liburuko III. tituluaren IV. kapituluko 1, 2 eta 3. sekzioetan ezarritakoarekin bat etorriz edo, hala denean, lege testu honetan ezarritakoarekin bat etorriz, ez badago jaraunsle izateko eskubidea duen per tsonarik, orduan Galiziako autonomi erkidegoa da jaraunsle. 2. Gizarte laguntzarako establezimenduei edota kultur erakundeei desti natu behar zaizkie jarauntsitako ondasunak. Erakunde nahiz establezimendu horiek Galiziako lurraldean egon behar dira, eta euron artean lehenespena du te kausatzailearen ohiko bizilekua non egon eta bertako erakunde nahiz esta blezimenduek. 154. artikulua Galiziako autonomi erkidegoari badagokio jaraunsle izatea, jaraunspena inbentario onuraren arabera onartu dela ulertu behar da, aurretiaz jaraunsleei buruzko lege adierazpena eginez. Seigarren kapitulua PARTIJAK
155. artikulua 1. Bizitza bitartean eta inolako salbuespenik gabe, edozein motatako on dasun zehatzen gaineko titulartasun osoa adjudika dakioke adjudikazio unean adjudikazioemailearen senipartedun denari. Hori eginez gero, eta jaraunspe na gauzatzean horren balioa edozein izanik ere, adjudikaziodunak
ERANSKINA behin beti ko galtzen du senipartedun izaera hori. 2. Bazterketa loteslea da baztertuarentzat, eta berorren oinordeko eta se nipartedunentzat ere. 156. artikulua Bazterketa gauza dadin, bazterketa horretan parte hartzen dutenek eraba teko gaitasuna izan behar dute xedapenak egiteko. Halaber, bazterketa eskri tura publikoan agertarazi behar da.
ERANSKINA
CCXI
157. artikulua 1. Testamentugileak bere testamentuan edota beste agiri publiko batean egin dezake jaraunspenaren partija. 2. Ezkontideek batera eta agiri bakar batean egin dezakete banaketa, na hiz eta testamentua bakoitzak bere aldetik egin. 3. Banaketa testamentuaz besteko agiri batean egiten bada eta agiri hori ez badator bat testamentu irekiarekin, harako agirian egindako partijak lehe nespena du, bi baldintza hauek betez gero: partija hori agiri publikoan egiles tea eta agiri horren data testamentuarenaren ostekoa izatea. 158. artikulua 1. Jaraunspeneko erkidegoaren partaide direnetatik edozeini adjudikatu zaion balioa testamentuan eratxikitako kuota edo partaidetzarekin bat eto rri ez arren, baliozkoa da testamentugileak edota ezkontide testamentugileek egindako partija; horri kalterik egin gabe, senipartedunek eskubidea dute, ha la denean, senipartearen osagarria erreklamatzeko. 2. Bi ezkontideek batera egindako partija horretan, kausatzaile baten on dasunekin ordain daiteke bi jaraunspenetako jaraunsle zein partaideetatik edozeini dagokion hartzekoa, nahiz eta jaraunsle edo partaide hori senipar tedun izan. 159. artikulua 1. Testamentugileak, bere testamentuan edo beste agiri publiko batean, ja raunspenaren partija egiteko ahalmena eman diezaioke jaraunspen horretan parte hartzen ez duenari.
ERANSKINA 2. Dena den, ezkontza itunetan, testamentu mankomunatuan nahiz beste edozein motatako testamentuan, testamentugileak kontularibanatzaile izenda dezake alarguna, alargun horri osoosorik esleitu badio alarguntasun goza mena. Horrez gain, testamentugileak alargunari eskuorde diezaioke bibiek izandako semealaba edo ondorengoak hobetzeko ahalmena; ahalmen horrek, edozelan ere, ezin die kalterik egin kausatzaileak egindako xedapenei. 3. Ahalmenok egikaritu ahal izateko, alargunak alarguntasun egoeran iraun behar du. Halaber, egikaritza hori kausatzaileak finkaturiko epean gau zatu behar da. Kausatzaileak ez badu eperik finkatu, epe hori urtebetekoa da, oinordetza ireki denetik zenbatuta; kausatzaileak alargunarekin semealabak izan eta horietatik batzuk adingabekoak badira, orduan epearen zenbaketa hasten da semealaba horietatik azkena emantzipatzen denean.
ERANSKINA
CCXIII
160. artikulua 1. Kontularibanatzaileen izendapena modu mankomunatuan, jarraikako an nahiz solidarioan egin daiteke. 2. Solidaritatea ez bada beren beregi ezarri, eta kontularibanatzaileen ar tean ez bada jarraikako hurrenkerarik finkatu, orduan kontularibanatzaile horiek modu mankomunatuan izendatu direla ulertu behar da. 161. artikulua 1. Kontulariak mankomunatuak direnean, baliozkoa da guztiek egindako partija edo, bestela, euretako batek egindakoa, banatzaile horrek gainerakoen baimena jaso badu lege bidez. Desadostasunik izanez gero, baliozkoa da ba natzailerik gehienek egindako partija. 2. Banatzaile mankomunatu batek edota batzuek partija egiteari uko egi ten badiote, banatzaile horiek hiltzen badira edota eurok ezgaiturik geratzen badira, orduan gainerakoek egindako partija baliozkoa da, gainerako hori ek bat baino gehiago izanez gero. 162. artikulua Banatzaile solidario batek egindako partija baliozkoa da hurrengo ka suetan: 1) Banatzaile horrek sinesgarriro egiaztatzen duenean aurretiaz gainerako banatzaileei jakinarazi zizkiela karguaren onarpena eta banaketa egiteko as moa, baldin eta banatzaile horiek ez badute horien kontra ezer adierazi, ja
ERANSKINA kinarazpena egin eta hurrengo hamabost egun baliodunetan. 2) Banatzaile hori bakarra denean, gainerakoak hiltzeagatik, beren beregi uko egiteagatik edota ezgaituak geratzeagatik. 163. artikulua Hauexek dira kontularibanatzaileen ahalmenak: karguari berari datxez kionak; kausatzaileak eurei eratxiki dizkienak; eta, aurreko horiez gain, lega tuak ematea. 164. artikulua Testamentugileak ez badu partijarik egin eta jaraunsleak adin nagusikoak edota adingabeko emantzipatuak badira, orduan jaraunsleok jaraunspena bana dezakete guztiek euren artean ados etorriz hitzartzen duten erara, nahiz eta kausatzaileak banatzailea izendatu. 165. artikulua Kontularibanatzailerik, emantzipatu gabeko jaraunsle adingabekorik eta jaraunsle ezgaiturik ez dagoenetan, jaraunsle adin nagusikoek euren kasa egin ditzakete partijak, baldin eta jaraunsle horiek jaraunspeneko hartzekoaren ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago ordezkatzen badute eta eurok bi badira gutxienez. 166. artikulua Aurreko artikuluetan aipaturiko partija modu hertsian egokitu behar zaie kausatzailearen xedapenei edo, hala izanez gero, lege oinordetzaren inguruko arauei. Berebat, partija horrek jarraiko formalitateak bete behar ditu:
ERANSKINA
CCXV
1) Inbentarioa egin eta peritu bidezko ebaluazioa gauzatzea. Aldez aurre tik eta, gutxienez, hogeita hamar egun aurretik, zitazio sinesgarria egin behar zaie gainerako interesatuei, euren egoitza ezaguna baldin bada. 2) Osaturiko kupo guztien zozketa edo, hala denean, gerakina osatzen du ten kupoen zozketa notarioaren aurrean egitea. Aldez aurretik, gauza zehatza ren gaineko legatuei, hobekuntzei eta kuotaren gaineko legatuei dagozkien kupoak finkatu behar dira. 3) Partija notario bidez protokolatzea. 4) Hurrengo laurogeita hamar baliodunetan barrena, protokolatzearen in guruko jakinarazpena egitea horretan parte hartu ez dutenei, euren egoitza ezaguna bada. 167. artikulua Jaraunslea egitatez absente egoteagatik, horren egoitza ezezaguna bada eta, horren ondorioz, jaraunsle horri ez bazaio protokolatzearen gaineko jaki narazpenik egin, orduan kausatzailearen alargunak administratzen du harako jaraunsleari adjudikaturiko kupoa, bi baldintza hauek betez gero: aurrenekoa, alargunak partija horretan parte hartzea eta, hurrena, alargun hori adjudika ziodunaren aurrekoa izatea. Alargunik izan ezean edota alargun horrek admi nistrazioari uko eginez gero, partija horretan parte hartzen duten jaraunsleek euren artean izendatu behar dute administratzailea; jaraunsleak ez badira ados jartzen, administratzailea zozketa bidez aukeratu behar da.
ERANSKINA 168. artikulua Administrazioak dirauen artean, gozamendun orori berezko zaizkion es kubide eta betebeharrak ditu aurreko artikuluan aipaturiko administratzaileak, inbentario betebeharra eta fidantza emateko betebeharra izan ezik. Halaber, administratzailea legebideztaturik dago jabeari dagozkion akzio eta eskubide guztiak egikaritu eta defendatzeko; baina administratzaile horrek ez du lege bideztaketarik administraziopeko ondasunak xedatzeko. 169. artikulua Jaraunslekideren bat ezgaituta egonik edota adingabeko emantzipatuga bea izanik, jaraunslekide hori lege bidez ordezkaturik baldin badago, orduan jaraunslekideen arteko partijak ez du epailearen onespenik behar; zernahi den ere, nahitaezkoa da lege ordezkariek, jaraunsle adin nagusikoek eta jaraunsle emantzipatuek partija hori onestea. Partija hori modu hertsian egokitu behar zaie kausatzailearen xedapenei edo, hala denean, lege oinordetzaren gaineko xedapenei. 170. artikulua Jaraunslekidearen lagapenhartzailea jaraunslekide horren lekuan subro gatzen da jaraunspenaren partija horretan. ď ›â€Śď ? Xedapen gehigarriak Lehenengoa 1. Ezkontzaren zioz edota oinordetza itunen zioz ondasun
ERANSKINA
CCXVII
higiezinak do haintzan emanez gero, dohaintza horiek nahitaez agertarazi behar dira ez kontzako itunetan zein beste eskritura publiko batean. 2. Oinordetza itunak aldarazi edo azkentzen badira alderdien arteko hi tzarmenaren bidez, kasuankasuan aldarazi edo azkentzen den itunaren for malitate berberei egokitu behar zaie aldarazpen edo azkentze hori; edozein modutan ere, ezkontideek testamentu mankomunatuan aldaraz edo azken de zakete euren artean itundutako alarguntasun gozamena.
ERANSKINA Bigarrena Bost urtean behin, gehienez jota, eta Parlamentuko ekimen egokiari kal terik egin gabe, Galiziako Parlamentuaren Mahaiak Ponentzia izendatu behar du, Ganbarako talde desberdinen kideek osaturikoa; ponentzia horren zere gina da txostena egitea, lege honen manuak aplikatzean nabaritu izan diren zailtasun eta zalantzei buruz, eta Galiziaren berezko Zuzenbide zibileko era kundeak iraunarazi, aldarazi eta garatzeko beharrezkotzat jotzen diren arauak aplikatzean nabaritu izan direnei buruz ere. Xedapen iragankorrak Lehenengoa Lege hau indarrean jarri baino lehen egindako landa errentamenduen kontratuek indarrean badiraute, legezko zein isilbidezko luzapenak direla me dio, kontratuok amaitu egingo dira luzapenak bukatzean, alderdiek kasuan kasuan eta beren beregi kontrakoa itundu dutenean izan ezik. Bigarrena Errentamendu historiko deituriko landa errentamenduek indarrean ba diraute, horiek luzatu egingo dira, epeka eta euren arautegian adierazitako baldintzetan. Hirugarrena Indarrean dauden apartzeriak lege honen arauen menpe geratuko dira.
ERANSKINA
CCXIX
Laugarrena Lege hau indarrean jartzeagatik arazoak azaltzen badira Aldiarteko zu zenbidearen inguruan, arazo horiek konpondu behar dira Kode Zibileko xe dapen iragankorren printzipio eratzaileen arabera. Xedapen indargabetzailea Indarrik gabe geratuko da Galiziako Parlamentuak azaroaren 10ean emandako 7/1987 Legea, Galiziako Zuzenbide zibilaren konpilazioari buruz koa; edu berean, indarrik gabe geratuko dira lege honetan ezarritakoaren kon trako xedapen guztiak. Azken xedapena Lege hau indarrean jarriko da, berori Galiziako Aldizkari Ofizialean argi taratu eta hurrengo hiru hilabeteak igarotakoan.
Donejakue Compostelakoa, 1995eko maiatzak 24. Manuel Fraga Iribarne Lehendakaria (ÂŤGaliziako Aldizkari OfizialÂťean argitaratua, 1995eko ekainaren 6ko alean, 107. zk.)
Oinordetza zuzenbidea / F. Capilla, A. M. López, E. Roca, Mª R. Valpuesta, V. L. Montés (koordinatzaileak)