Sagardo Eguna 2013

Page 1



NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

maiatzak 19 EGUN BEREZIENAREN ESPEROAN Konturatzerako, hogeita hamabigarrena ere bidean dator. Egun gutxi geratzen dira jada. Usurbildarrentzat benetan berezia den hitzorduaren bezperatan gaude. Frontoi ingurua itxuraldatzen joango da igandera bitarte. Kaxko ingurua prestatzen hasiko da aste honen amaierarako, usurbildarren urteko jai egun nagusiaz gozatzeko. Sagardo Eguna badator, aurten, hainbat eragileren arteko elkarlanari esker osatu den egitarau zabalago baten baitan, “1. Sagastiak Loretan” egitasmoaren barruan hain zuzen. Baina berezko nortasunari hutsik egin gabe, Usurbilek sagardoa izango du alkate beste behin, maiatzaren 19an. gunotan hasitako prestaketa lanak igande goizean goiz, Sagardo Egunaren Lagunak taldeko kideek eta sagardoa zerbitzatu asmo duten herritarrek egingo duten azken zereginekin amaituko dira. Guztien artean atondu ohi dituzte postuak, oholtza gaina, sagardo botilez hornitu jai guneak… Eta 11:30ean emango jaiari hasiera.

E

ERAKUSKETA SUTEGIN Aurten halere, lehenago, Sutegitik osteratxoa egiteko aukera izango da. 10:00etatik 14:00ak arte, Usurbilgo baserrietako dolareen argazki erakusketa ikusteko aukera egongo da. Erakusketa hau, ostegunaz geroztik zabalik dago eta ordutegi honetan: ostegun eta ostiral arratsaldez, 18:0020:00 artean. Larunbat eta igande goizez, 10:00-14:00 artean. Gainera, erakusketan bertan, aurreko Sagardo Egunetako edalontziak erosi ahal izango dira. Edalontzi bakoitza, 2 euroren truke. Bilduma osoa berriz, 40 euro.

SAGARDO ESKAINTZA ZABALA Aurreko urteetan herritarrak,

edota herri eragileak omendu izan dituzte Sagardo Egunari hasiera ematen dion ekitaldian. Igandera arte itxaron beharko dugu, aurtengo hitzordu honen nondik norakoen berri izateko. Frontoiko oholtza gainetik, sagardo botilak ireki eta bertako sagardoa edateko aukera zabala izango da gero. Oraingoan ere, baserrietako, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko eta Labeleko ekoizpena dastatzeko modua izango da, bazkal ordura arte. Ohi bezala, jai egun honetako hiru txoko hauetan: frontoia, Dema eta Askatasuna plazetan. Asteazkenetako azoka ospatzen den gu-

nera, Askatasunara hurbildu beharko da, edateaz gain, sabela betetzeko. Jatekoa egongo da bertan.

GIROTZEKO, MUSIKA Bidean, hara eta hona, txaranga eta trikitilariak arituko dira goiz eta arratsalde partea alaitzen. Txaranga bazkalostean ere kalez kale ibiliko da. Eta eguna borobiltzeko, Fun&Go taldearekin erromeria frontoian, 17:00etan hasita. Musika, jan edana… Giro polita izango da, eta bertako zein kanpotik datozenek, egun ederra igarotzeko aukera izango dute Usurbilen.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

txiritik KARPA GUNEA, MIKEL LABOA PLAZAN Ernai gazte antolakunde berriak eta Herrirak elkarlanean, iaz arte txosna gune zena karpa gune bihurtuko dute aurtengo Sagardo Egunerako. urreko edizioetan txosna kokatzen zuten frontoi atzean, Mikel Laboa plazan. Eta parean, goizean zehar talogileak mokadu goxo goxoak prestatzen aritzen ziren. Aurten, gune hau indartu asmo dute Usurbilgo Ernai gazte antolakunde berriak eta Herrirak. Bi eragileok elkarlanean, iaz arte txosna gunea zena, karpa gunean bihurtu dute aurtengo Sagardo Egunerako. Goizeko 11:00etan irekiko dute, eta gauera arte zabalik izango da. Egunean zehar, jan edana izango da. Lehen aipaturiko talogileak goizez arituko dira lanean. Hamaiketako ederra egiteko aukera beraz, Mikel Laboa plazan. Jatekoari buruz ari garela, goiz partean bakarrik ez, iluntzean ere “razioak� dastatzeko aukera izango da bertan, antolatzaileek aurreratu dutenez.

A

Honez gain, egitarau honen baitan, urtero Sagardo Egunez, Usurbilen Nahi Ditugu elkarteak antolatzen duen hitzordua ere txertatu dute; aurtengoan, elkarretaratzea, eta euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkartasun txotx berezia egingo da bertan. Arratsalde par-

Sagardoa betiko tokietan zerbitzatuko da. Baina lehen aldiz, festak karpa bat izango du Mikel Laboa plazan.

tean, bazkalostetik hasi eta gauera arte, musikarien txanda izango da. Bi bakarlari, talde eta

dj bana aurreikusi dituzte, Herrirak eta Ernaik irekitako txosna gunean.

KARPAKO EGITARAUA Maiatzak 19, igandea 11:00 Karparen irekiera. Goizean zehar, taloak jateko aukera. 13:00 Preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta txotx berezia. 15:00 Bi bakarlariren emanaldiak.

20:00 Musika talde baten emanaldia. Ondoren, DJ baten saioa. Gauean, razioak jateko aukera. Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira eta Ernai. Oharra: egitarau honek aldaketak izan ditzake.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

elkarrizketa

“ELKARLANERAKO EREMU HANDI BAT ZABALDU DA” Bizi Sagardoa elkartea osatu da. Duela hilabete eskas aurkeztu zen Donostiako Aquariumen eta sagardoaren kultura eta turismoa bultzatzea izango dira elkarte berriaren xede nagusiak. Lehen urratsa sendoa izan da, 30 eragile batu direlako. Tartean dira Usurbilgo hainbat elkarte eta sagardotegi. Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Diputazioak, Basquetour agentziak eta Donostiako Aquariumak ere babesa agertu zioten elkarte berriari. nai Agirre Gipuzkoako Sagardogile Elkarteko ordezkariaren esanetan, ‘Bizi Sagardoa’-ren ibilbidea hasi besterik ez da egin: “sagardo munduarekin eta turismoarekin zerikusia duten eragile guztiek ateak zabalik dituzte”.

U

Sagardogintzakoak ez ezik, bestelako elkarte, instituzio eta eragile batu zarete. Ez zen egun batetik besterako kontua izango. Unai Agirre. Elkarlan bat bilatzeko, eragile guztiak biltzeko lan egin behar izan da baina babes handia lortu dugu. Iparraldekoekin harremanetan jarri gara ere, baina batik bat Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako sagardogintzako lau elkarte nagusiak batu gara. Eta baita eragile gehiago ere, baina egia da, prozesua luzea izan da. Eta izango da, hau hasi besterik ez baita egin. Helburuak sagardoaren kultura eta turismoa sustatzea dira. Arlo horietan, asko dago egiteko oraindik, ezta?

Bizi Sagardoaren aurkezpen ekitaldia Aquarium-en egin zen (argazkia: Sagardoaren Lurraldea).

U. A. Kultura zein turismo ikuspegitik, aukera asko ireki daitezke aurrerantzean. Bizi Sagardoan elkartu garenak baditugu lan ildo zabalak, elkarlanean landu beharrekoak. Interes ezberdin asko batu dira, ez bakarrik sagardogintza sektoreari dagozkionak, sektore turistikoa ere hurbildu dugu elkarte berri honetara, hainbat udaletxe eta baita eragile pribatuak ere. Elkarlanerako eremu handi bat zabaldu da. Azkenean, hori zen Bizi Sagardoaren helburua.

Eragile pribatuak ere ageri dira ekimen honetan. Irekita egongo da oraindik beste eragile batzuetara? U. A. Bai, noski. Horretan ari gara. Interesa duenarentzat irekita dago. Sagardo munduarekin eta turismoarekin zerikusia duten eragile guztiek ateak zabalik dituzte. Asmoen artean ere bada eragile publikoak eta pribatuak bat egitea, azken batean, horien arteko elkarlan on batek ekarriko du hemen aktibitate on bat.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

elkarrizketa

“SAGARDO EGUNA ERE OSO GARRANTZITSUA DA� Baserriaren sektorearentzat ere onuragarri izango da hau. Unai Agirre. Hori oso garbi ikusi dugu hasieratik. Eta izena ere hortik dator. Sagar eta sagardoaren kultura eta turismoa izena ipini diogu, hori dena bat eginda ikusten baitugu. Mila bariante izan ditzake honek guztiak baina dudarik gabe eragin behar duela, hasi lehen sektoretik eta goraino. Turismoarekin zikloa ixteko modu bat ere bada. Lehen sektoreak lan egiten du bigarren sektorearentzat, edo elkar hartuta daude ia kasu gehienetan. Turismoarekin ere lan egiten hasten zaren garaian, zikloa zeuk ixten duzu. Hau da, azkenean beste sektoreetara salto egiten duzu eta etorkizunak hortik joan behar duela uste dugu. Hori dena ondo kudeatu behar da. Polikipoliki baina etorkizuna hortik markatu nahi genuke. Usurbilgo Sagardo Egunaren bezperan gaude. Egun hauek garrantzitsuak izango dira ere elkarte berriaren ikuspegitik, ezta? U. A. Guretzat oso garrantzitsuak dira, gaur egun Gipuzkoako herri guztietan egiten da sagardo egunik edo sagardo dastaketarik. Ekitaldi horietan guztietan sagardoa presente egotea oso inportantea da. Oos argi daukagu lan egin be-

Bizi Sagardoa elkarte berria Usurbilen sortu dela esan daiteke. Ia bilera denak Artzabalen egin baitira.

har dugula hor ere, kalitateko produktu bat aldarrikatzeko eta leku guztietan sagardoak bere tokia izateko. Usurbilgoa oso ga-

rrantzitsua da sagardo egun handi bat den heinean, tradizio handikoa, eta oso errotua Usurbilen eta Usurbildik kanpo ere.

Bizi Sagardoa abiarazi duten eragileak -Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea -Bizkaiko Sagardogileen Elkartea -Arabako Sagardogileen Elkartea -Nafarroako Sagardogileen Elkartea -EreĂąotzuko Auzo Udala -Zubietako Auzo Udala -Zeraingo Udala -Aiako Udala -Aramaioko Udala -Abaltzisketako Udala -Baztango Udala -Cuadrilla de Zuia -Valle de Aranako Udala -Ezkio-Itsasoko Udala

-Igartubeiti Baserri Museoa -Zerain Dezagun Fundazioa -Aramaioko Frutagileen Elkartea -Jo Hala Jo Elkartea -Usurbilgo Sagardoaren Lagunak -Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba -Albaola Elkartea -Urkiola Landa Garapenerako Alkartea -Polunpak Elkarte Musiko-Kulturala -Zehazten Zerbitzu Kulturalak -Aldabe Zerbitzu Turistikoak -Usurbilgo Sagastia EM -Sagardoa eta Sagarra Unibertsitatea


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

erreportajea

“SAGARDOAREN KULTURA MANTENTZEN SAIATU BEHARKO GENUKE” Belaunaldi, mugimendu berriak sortu behar dira, nekazariak lagundu. Sagardogintzak, sagardoaren kulturak duen garrantziaz jabetu eta sektorea “denon artean mantentzen saiatu beharko ginateke”. Hauek dira nagusiki, joan den maiatzaren 7an, Potxoenean aurkeztu zen “Usurbilgo sagastien inbentarioa eta sagar ekoizpena” izeneko ikerketak etorkizunera begira, sektore honetarako planteatzen dituen erronkak. dalaren eta Alkartasuna Kooperatibaren aldetik bideratu den azterlana, Leire Jauregi Nekazaritza Ingeniariak egin du 2012ko irailetik hona. Usurbilgo sagastien inbentarioa osatu du, sagar ekoizpena eta sagastien benetako egoera zein den behatu du, Jauregik berak ikerketa honen emaitzak aurkezteko, “1. Sagastiak Loretan” ospakizun sortaren baitan, Potxoenean antolatu zen ekitaldian zioenez.

U

Ikerketa bertatik bertara burutu du, herriko sagastietara gerturatu eta jabeekin hitz eginda. Gehienekin bai behintzat, izan baita ikerketa lanean parte hartu nahi ez zuen nekazaririk, edota harremanetan jartzeko modurik egon ez delako, datu bilketa honetatik kanpo geratu denik ere. Halere, azkenerako, Usurbilen sagastiak dituzten 41 nekazariekin bildu da azterlan honen egilea. 15 galderez osaturiko inkesta egin eta datu fitxa bana osatu du, lurjabe bakoitzarekin.

Leire Jauregi nekazaritza ingeniariak bertako sagastien inguruko azterlan bat egin du.

HIRUZPALAU HAMARKADA, SAGASTI GEHIENEK Emaitzen aurkezpen ekitaldian, Usurbilen sagardogintzarako ohiturak, kulturak bizirik jarraitzen duela adierazten zuen Jauregik. Horren argigarri, bildu dituen datuak. Aztertu dituen Usurbilgo sagastien %87 sagardotarako baliatzen dira. Hamaika sagar barietaterekin egin du topo nekazaritza ingeniariak. Baina Usurbilen gehienbat, Goi-

koetxea eta Urtebi handi izenekoekin. Mahairako berriz, 11 sagar barietate badirela jaso du bere ikerketak. Denen artean, palestrina eta errege sagarra izenekoak nagusitzen dira. Sagarrak ekoizteko, ze ongarri erabiltzen duten ere galdetu zaie nekazariei. Gehienek ximaurra baliatzen dute. Eta kimaketa lanei dagokienez, ekoizle gehienek negu partean burutzen dute zeregin hau.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

erreportajea

BELAUNALDI BERRIEN LAGUNTZA, GILTZARRI surbilgo sagasti gehienak landatu zituztenetik denbora pasa da, kasu gehienetan, hiruzpalau hamarkada. Datu honek badu atzean bestelako irakurketa bat. Leire Jauregik Potxoenean gogorarazten zuenez, duela 30-40 urte, Foru Aldundia “sagarrondo zuhaixkak erosi eta landatzeko� laguntza ekonomiko eta teknikoa eskaintzen hasi zen. Hartara, kasu gehienetan, aurrez belardia edota sagastiak kokatzen ziren lur sail hauetan, sagarrondo berriak landatzen hasi ziren garai hartan. Aurrez, 19 kasuetan lehendik belardia zegoen, 15 kasuetan sagastiak.

U

ETXEKO OHITUREN INDARRA Ikerketa honek agerian uzten du bestalde, belaunaldiz belaunaldi helarazi diren ohiturek duten indarra. Pentsa, Usurbilgo lursail gehienetan, nekazarien %63k sagarra kixkiarekin biltzeko joera du, gainerakoek eskuz. Jarduera hau, modu batean edo bestean, familia bakoitzak duen tradizio edo ohituren arabera burutzen dute. Beste datu bat, hamar nekazaritik zortzik familian biltzen dute sagarra, bik bakarrik. Lan hauek beraz, etxekoen artean egiten dira. Kanpoko langilerik kontratatu gabe. Ildo beretik, hamar nekazaritik zazpik laguntza teknikoaren beharrik ez

dutela diote.

AUTOKONTSUMOA NAGUSI Eta ereindakotik zenbat jasotzen duten? Sagar ekoizpenari loturiko hainbat datu interesgarri ere bildu ditu Jauregik. Gehienek, 4000-6000 kg artean ekoizten dute urteko, atzetik 7000-10000 kg artean ekoizten dutenak daude. Hori nolabait ekoizpen erreala litzateke. Baina ikerketa honen baitan, sagarraren urteko errendimendua zenbatekoa den ere neurtu dute. Lursail bakoitza hektarea batekoa balitz, nekazari bakoitzak zenbat sagar kilo bilduko lituzkeen. Kasu gehienetan, 12.000-16.000 kg hektarea eta urte bakoitzeko. Hamar nekazaritik zortzik sagastien eremuarekin batera, gehienbat autokontsumora bide-

Leire Jauregi, Potxoenean egin zuen agerraldian.

raturiko beste produktudun baratza lantzen dute. Ereindakoa jasotzen dutenean, etxerako izaten da. Bai behintzat, ekoizle gehienen kasuan. %45ak etxerako ekoizten du. Autokontsumoa nagusi beraz, baina ikerketan nabari da bestelako joerarik ere. %37ak etxerako eta saltzeko ekoizten du sagarra. Antza, hasiera batean, etxeko kontsumorako ekoizten da sagarra. Soberakinak berriz, kanpora saltzeko izaten dira.

Nekazariek laguntza behar dute raganera bakarrik ez, aurrera begira ere jarri dira ikerketa honetan. Eta sektore honetako etorkizuna ez dago oso argi. Sagasti ekoizleei, euren ondorengoak ekoizpenaren ardura bere gain hartuko ote duten galdetu zaie. Eta erantzunek, zer hausnartua eman dezakete. Ekoizleen heren batek baietz dio, euren kasuan belaunaldi berriek segida emango diotela

I

sagastien zaintza lanei. Beste heren batek ez du nori eman, aipatu erantzunkizuna. Eta falta den herenak zalantza egiten du, ez du argi belaunaldi berriek sagastiez arduratzeko lekukoa hartuko ote duten. Hortik, ikerketako egileak atera dituen ondorio nagusiak; nekazariek laguntza behar dutela aipatzea, eta sagastiak mantentzeko biharko egunari begira egin beharreko saiakera.


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

maiatzak 18

SARIAAUNDI EZAGUTZEKO AUKERA PAREGABEA Sagardo Egun bezperarako bisita gidatua antolatu du NOAUA! Kultur Elkarteak. Aginagako Sariaaundi dolare baserrira. Historia luzea duen eraikina dugu, XVI. mendekoa. “Euskal Herriko lehenengoetako baserria da” adierazi zion NOAUA!ri, “1.Sagastiak Loretan” ospakizun sorta honetako ekimenak aurkezteko, Jakoba Errekondo paisajistak eskainitako elkarrizketan. erreskuratu duten eraikina, barrutik ezagutzeko aukera egongo da larunbat honetan, maiatzaren 18an. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da ekitaldia, Sariaaundin bertan noski. Bisita gidatuak bi zati izango ditu; batetik, obraren ardura daraman Luis Alberdi arkitektoak hartuko du hitza, eta gero Errekondok berak. “Garai hartako paisaiaz, jendea nola bizi zen, sagardoaren premiaz… hitz egingo dut”, iragarria du usurbildarrak. Bere esanetan, “Usurbilen dugun altxor garrantzitsuenetarikoa da, eta zaintzeko hautua egin dute jabeek. Hori txalotzekoa da”. Eraikin historikoak dituen zenbait ezaugarri ere aurreratu zizkigun Errekondok, apirila amaieran egin genion elkarrizketan. “Fatxada berria, jatorrizkoa du. Barrutik ezaugarri berezi batzuk ditu, baserri horien artean ere bakarra egiten dutenak. Jendeak ezagutu behar du”, adierazi zion aldizkari honi.

B

HARTU AURREZ, ZURE LEKUA Larunbatean Aginagako Sariaaundi ezagutzera bertaratu asmo duzuenok, aurrez lekua hartzea

“Usurbilen dugun altxor garrantzitsuenetarikoa da, eta zaintzeko hautua egin dute jabeek”.

eskertuko genizueke. Bisita gidatuaren ostean luntx txiki bat izango baita, eta bertan zenbat lagun bilduko diren jakinda, jan edana ere hobeto kalkula liteke. Aipaturikoa, ekitaldira joateko asmoa duzuela baieztatzeko, NOAUA!ra etorri eta izena eman, edota egoitzako telefono zenbaki honetara deitu dezakezue: 943 360 321. Bestela idatzi email bat, elkar-

tea@noaua.com helbidera. Ostiral hau, maiatzaren 17a baino lehen. Hala bada, larunbatean Sariaaundin elkar ikusiko gara.

Maiatzak 18, larunbata 17:00 Berreskuratutako XVI. mendeko dolare-baserria ezagutzeko bisita gidatua Aginagako Saria baserrian, Luis Alberdi arkitektoa eta Jakoba Errekondo paisajistaren eskutik.



NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean “SAGASTIAK LORETAN” ARGAZKI LEHIAKETA Sagastiek eskaintzen diguten paisaia zoragarriez gozatzeko unea da. Sagardoaren Lurraldean eta Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museotik “Sagastiak loretan” facebook-eko argazki lehiaketan parte-hartzea proposatzen dizugu (www.facebook.com/sagardoetxea). Lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria irabazteko aukera izango duzu! 1.- Sagardoetxearen Facebookeko orrialdeko “jarraitzaile” guztiek parte hartu ahal izango dute. Oraindik gure jarraitzailea ez bazara, www.facebook.com/sagardoetxea orrialdean “Atsegin dut” botoian klik egin behar duzu. Eraberean, gure orrialdeko jarraitzaileek soilik bozkatu ahal izango dituzte argazkiak. 2.- 18 urtetik gorako, edozein nazionalitateko eta herrialde guztietako pertsonek parte-hartu ahal izango dute. 3.- Lehiaketan parte-hartzeko, aplikazioan sartu, datuak bete eta argazkia igo. 4.- Argazkiek gutxienez 850 pixeletako erresoluzioa izan behar dute alderik handienean eta argitaratu gabekoak, jatorrizkoak eta lehiaketarik irabazi gabekoak izan behar dute. 5.- Parte-hartzaile bakoitzak argazki bakarrarekin parte-hartzeko aukera izango du, baldintza bakarrarekin: gaitzat loretan dauden sagarrondoak dituen argazkiak soilik onartuko dira. Gaiarekin bat ez datozela ikusten diren argazkiak, ezabatu egingo ditugu eta manipulatuak eta jatorrizkoak ez diren argazkiak lehiaketatik

Maiatzaren 25ean amaituko da lehiaketan parte hartzeko epea.

kanporatuko ditugu. 6.- Argazkiak igotzeko epea maiatzaren 25ean amaituko da 24:00etan. Epea amaituta, gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren artean epaimahaiak irabazlea hautatuko du. 7.- Epaimahaia argazkilari profesional batek, Sagardoetxea Museoko gerenteak eta Saizar sagardotegiko gerenteak osatuko dute. 8.- Gutxienez 50 boto lortzen dituzten 5 lehiakideren argazkiak EITBko “Eguraldia” saiora bidaliko dira. 9.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazkiak Sagardoetxea Museoan eta Saizar sagardotegian ikusgai jarriko dira.

10.- Saria lau lagunentzako Sagardoetxeako bisitaldia eta Saizar sagardotegiko bazkaria da. Saria uztailaren 1etik abuztuaren 31ra bitartean trukatu beharko da. 11.- Lehiaketaren irabazlea gure Facebook-eko orrialdean emango da ezagutara. 12.- Lehiaketan parte-hartzen duten argazki guztiek, eskubideak Sagardoaren Lurraldeari emango dizkiote eta bere orrialde, sare sozial eta blog-ean erabili ahal izango ditu argazkiaren autorea aipatzeko konpromezua hartuz. 13.- Lehiaketa honetan partehartzeak oinarriak onartzen direla esan nahi du.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

maiatzak 23 DASTATUZ ERE, ASKO IKASI DAITEKE agardo Egunean dastatu, gutxi dastatzen da. Akaso, gehiago egiten da edan, edo irentsi. “1. Sagastiak Loretan” ospakizunen baitan, dastatze ikastaro bat antolatu da Aitzaga Elkartean. Datorren astean izango da, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Bertan, Usurbilgo sagarkiak probatzeko ikastaroa egingo da, arratsaldeko 19:30etan hasita; sagar-dultzea, muztioak, sagardoak… Dastatuz ere zer ikasia bai baitago.

S

Aitzaga elkarteko dastaketan sagar-dultzea eta muztioa ere dastatuko dute.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

ekainak 1 EKAINAREN LEHENEAN, INAUSKETA IKASTAROA agastietara eginiko irteera batekin abiatu zen “1. Sagastiak Loretan� ospakizuna, apirilaren amaieran. Zikloa ekainaren 1ean amaituko da, ikastaro batekin. Sagastien udako inausketa ikastaroarekin hain zuzen. Saioak alderdi teoriko eta praktikoa uztartuko ditu. Aitor Etxeandia nekazaritza ingeniariak gidatuko du ikastaroa, goizeko 9:30ean hasita Potxoenean.

S

Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da.


P U B L I Z I TAT E A


NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA

agenda SAGARDO EGUNA 2013, MAIATZAK 19 IGANDEA Egitarau ofiziala

Karpa-gunea

Goizean zehar, txaranga eta trikitilariak kaleetan zehar. 10:00-14:00 Sutegiko aretoan: “Usurbilgo baserrietako dolareen argazkiak� erakusketa. 11:30 Irekiera. Une horretatik aurrera, baserriko, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko eta Labeleko sagardoa dastatzeko aukera. Honez gain, pintxo aukera zabala. Arratsaldean ere txarangaz gozatzeko aukera. 17:00 Erromeria Fun&Go taldearekin.

11:00 Karparen irekiera. Goizean zehar, taloak jateko aukera. 13:00 Preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta txotx berezia. 15:00 Bi bakarlariren emanaldiak. 20:00 Musika talde baten emanaldia. Ondoren, DJ baten saioa. Gauean, razioak jateko aukera. Antolatzaileak: Usurbilgo Herrira eta Ernai (egitarau honek aldaketak izan ditzake).


P U B L I Z I TAT E A



Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.