P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean TXUPINAZOA, DYAKOEN ESKUTIK Aurten estreinakoz, jaien hasiera ekitaldian nor omendu, nork parte hartu erabakitzeko azken hitza herritarrek izan dute. “Nork merezi du?” izeneko ekimena antolatu du Jai Batzordeak, jaiak nork hastea nahi zen hautatzeko. Jaso diren ekarpenen artean, bat hautatu dute Santixabeletako antolatzaileek. 2013ko herriko festak hasteko ohorea, DYAkoena izango da oraingoan. Azken urteotan jaietako lehen suziria jaurti duten herri eragileen zerrenda luzea da; herriko adimen urritasuna duten herritar taldea iaz, Usurbil Zero Zabor 2011n, Usurbil Judo Kluba, Usurbil Kirol Elkartea… Jaien hasiera ekitaldia, arratsaldez eta Dema plazan ospatuko den hirugarren urtea izango da honakoa. 2010. urtera arte, Santixabel bezperan, gauerdian, helduen danborrada abiatu aurretik eta udaletxe aurreko plazan ospatzen baitzen. ADI, JAIETAKO MASKOTARI Santixabelak ofizialki hasterako hor egongo da, jai gunea zaintzen. Aurten ere maskota prestatzeko lanean murgildua ibili da “Txitxo” usurbildarra. Esan dezakegun gauza bakarra, adi egoteko maskotari aurten. Herritarren ahotan egoteko adina berezitasun izango ditu eta. Ohi bezala, Santixabelen amaieran kenduko dute. Ez ahaztu, aurten ere, jaiek behar bezalako bukaera izango dute. Uztailaren 2an, Santixabel eguneko azken orduetan, 23:00ak aldera. Bost eguneko jai giro eta parranda egun luzeen agurra izango da, 2014ra arte.
DYAkoek izango dute jaiei hasiera emateko ohorea.
Sei bertsolari, jaiei doinua jartzeko prest Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Jon Maia, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Ibai Esoain. Seikote paregabe hau dator, Santixabeletako aurtengo bertso saiora. Ondo apuntatu hitzordua; emanaldia larunbat gauean izatera ohiturak baikaude. Baina aurten, Santixabel bezpera egunean ospatuko da. Astelehenez, gaueko 22:30etatik aurrera. Bertsopaper lehiaketa Ekainaren 27 honetan amaituko da, Santixabeletako bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea. XXXVII. edizioko lanak, Usurbilgo
Udalean aurkeztu behar dira, helbide honetan. Joxe Martin Sagardia enparantza, 20.170 Usurbil. Ekimen herrikoia izanik, bertan parte hartzeko ezinbestekoa dugu usurbildarra izatea. Guztira, 6-10 bertso artean eskatzen dira. Gaia librea. Baina hori bai, lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Epaimahaiaren erabakia, astelehen gaueko bertso saioaren amaieran emango da ezagutzera. Azken urteotako edizioak, Jon Aizpurua Esnaola usurbildarrak irabazi ditu. Ia aurten zer gertatzen den.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean USURBILEN LANDURIKO ONGARRIA, ESKURAGARRI Santixabel egunez, Hurbilago Elkartekoen eskutik, 12:30etatik aurrera Dema plazan. Salda, loreak eta… ongarria ere banatuko dute aurten. Hala da. Hurbilago Elkartekoekin batera izango dira Usurbil Zero Zabor (UZZ) taldekoak ere. Udalerriko auzokonpostatze guneetan herritarrek landuriko organikoa, ongarri bihurtuta eskuragarri izango da Dema plazan. “Guk egindako lanaren emaitza da”, aipatu dute UZZ-tik. Ezin hobea gainera. Eginiko analisien arabera, Santixabeletan banatuko den konposta, kalitate gorenekoa dela ziurtatzen dute. 2011n auzokonpostatzeko lehen esperientzia gunea Errekatxiki kalean martxan jarri zutenean, sei sendi baino ez ziren. Eta gune bakarra. Egun, toki desberdinetan finkatuak dauden auzokonpostatzeko hamaika gune ditugu Usurbilen. Eta guztira, 650 sendi inguru ari dira, etxean sortzen duten organikoa ongarri bihurtzeko ahaleginean. Beste berrogei bat zain dira. Europan Flandrian organikoaren %40 inguru konpostatzera heltzen dira. Usurbilen jada, %30erako bidean gaude UZZ-koetik adierazi dutenez. Organikoa ongarri bihurtzea bultzatzeko apustu hau, aipatu bilgunekoen esanetan, “atez ateko bilketak ekarri duen balio erantsia da”. Gaineratzen dutenez ordea, egitasmo honek gehiagorako eman dezake Usurbilen. “Usurbilek potentzialtasun handia du. Egungo zenbakiak bikoiztu litezke. Bal-
Lore eta salda banaketa ekitaldian, konposta eskuratu ahal izango da.
dintza geografiko oso onak ditu Usurbilek, auzokonpostari ezin hobeto erantzuteko”, adierazi dute UZZ-koek. Konpostatze lanetan murgildu nahi dutenek, aurre prestakuntza ikastaro bat egin behar dute. Ekainaz geroztik, hilero lehen as-
teazkenetan ikastaroak antolatzen ari da Udala, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Potxoenean. INFORMAZIO GEHIAGO Puntapax kalea 10, behea. 900 776 776/atezate@usurbil.net Ordutegia: 9:00-14:30.
Noiztik egiten da lore eta salda banaketa? 80. hamarkada hasieratik ospatzen den ohitura dugu, Santixabel eguneko lore eta salda banaketa ekitaldia. Antza, garai hartako jaietan egiten zen jubilatuen bazkariaren antolakuntzan du jatorria, urtero egitarauan hutsik egin gabe tartea duen hitzordu honek. Lehenbizi,
salda banatzen hasi omen ziren 1981. urtean. Bi urte beranduago, krabelinak banatzen hasi omen ziren. Garai hartan ekimen berria zena, 30 urteren buruan Santixabeletako ekitaldi tradizionalenean bihurtu zaigu.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean HERRIKO LEKURIK ERROMANTIKOENA MARRAZTEN Zein ote Usurbilgo gune erromantikoena? Aukeran bat baino gehiago izango dira. Hauxe da, 2013ko Santixabeletako Pintura Lehiaketako antolatzaileek marrazteko proposatu duten gaia. Herriko 2-16 urte arteko haur eta gaztetxoak has daitezela buruari bueltak ematen, haietako askok ez dute huts egin nahiko eta, hamaikagarren ediziora heldu den ekimen honetara. Aurten, larunbat goizean ospatuko da. 10:30etan hasita, frontoian. Erabakia, eguerdiko 13:00etan ospatuko den sari banaketan
emango da ezagutzera. Hamaika sari izango dira guztira, hamaikagarren edizio honetan. 2,3 eta 4 urtekoen artean, sari bat banatuko da. 5-13 urte artean, urte bakoitzeko sari bat. Eta 14,15 eta 16 urtekoen artean, beste sari bat. ZIRRIBORRO ERAKUSKETA Zirriborro tailerrekoen eskulan eta margolanak Sutegin izango dira ikusgai, jaiek iraun artean. Gunea bisitatzeko ordutegia, hauxe duzue: egunero, goizez 11:0013:00 artean eta arratsaldez, 18:00-20:00 artean.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
“GARRANTZITSUA ZEN UMORE UKITUA IZATEA� Lasartearra da bera, baina arbaso usurbildarrak ditu. Lasarten bizi da, baina maiz etortzen da Usurbila. Aipatu bi udalerriok jaietan murgilduko dira egunotan. Eta batean zein bestean ospatuko diren ekitaldiak, berak diseinaturiko kartel eta egitarauan islatuak ikusiko ditugu. Lasarteko San Pedroetako kartela bezala, egunotan esku artean duzuen Santixabeletako jai programa, Arantxa Zulaika Arkak diseinatu du. NOAUA!n diseinatzaile eta komertzial gisa lanean aritua denak irabazi du, 2013ko egitarau lehiaketa. Aurkeztuiguzu zure lana. Zer ezaugarri ditu? Arantxa Zulaika Arka. Lerro kronologiko bat da. Ekitaldien orden kronologiko bat jarraitzen du egitarauaren bi aldeetatik. Ze egun den jakitea errazten du. Testu gutxi duenez, marra horren jokoa ahalbidetzen du. Argazkien ordez, Usurbilgo herrian egiten diren hainbat ekitaldi esanguratsuenen ilustrazioz osatua dago. Paraleloan eta kronologikoki doaz ekintzak eta irudiak. Egitaraua bi aldeetatik irekitzen da. Kartel formatua du. Diseinua sortzerakoan, badira kontuan hartu behar izaten dituzuen beste hainbat faktore ere; eramangarria izatea, adibidez? Ondo dago formatoa bera gainean eramateko, baita nonbait jarri nahi baduzu ere. Etxetik jaietara zoazenean, badakizu ze ekitaldira zoazen, baina gero ezin jakin non bukatuko duzun. Jada kalean zaudela, maiz zalantza asko izaten da. Ondo dago jakitea, beste ordu eta lekuetan zer dagoen.
Arantxa, egitaraua eskuartean duela.
Diseinu hau sortzeko inspirazioa bat batekoa izan da edo buelta dezente eman dizkiozu? Bueltak ematen dizkiot normalean. Kasu honetan, lehiaketaren berri izan eta oinarriak irakurri ostean, formatuari bueltak ematen hasi nintzen; batez ere festetako zela kontuan hartu nahi nuen eta eraman ahal bazen hobeto. Ordenagailu aurrean jarri aurretik, marra kronologikoarena izan zen bururatu zitzaidan lehen ideia. Gero testua sartu eta testuak espazio guztia betetzen
ez zuela ikusita, beste arazoa nuen, irudiena. Argazkiak eskura ez nituenez, ilustrazioak baliatu ditut. Kasu honetan, gabezia hori aukeran bihurtu da? Ilustratzeko joera asko dut, niretzat ez da arazoa. Arazoa bazen argazkiak bilatzea, baina marrazkiak egitea ez. Ohitua nago. Usurbilekin identifikatu daitezkeen ilustrazioak ageri dira. Festetarako izanik, garrantzitsua zen baita umore ukitua izatea.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa
“LEHIAKETAK ONURAGARRIAK? OINARRIEN ARABERA” Halako lehiaketetan parte hartzeko baldintza batzuk bete behar izaten dira. Zer moduz egokitzen zarete diseinatzaileok oinarri hauetara? Arantxa Zulaika Arka. Oinarriak ondo zehaztuak badaude, dena jarrita badago, diseinu lana egiten hasten zaren unerako material guztia baldin baduzu, zertan ari zaren eta diseinuan zer sartu behar duzun baldin badakizu, ez dago arazorik. Aldiz, lehiaketetako oinarriek eskatutakoa, gerora ehuneko ehunean betetzen ez bada, horrek guretzat muga suposa dezake. Garaipen bikoitza aurten. Usurbilgoaz gain, Lasarteko jaietako kartel diseinu lehiaketa ere irabazi baituzu? Ilustrazioekin eginiko kartel bat da. Lasartek gaur egun arte oso egoera bereziak bizi izan ditu jaietan. Jai ofizialak eta jai alternatiboak ditugu. Kartelaren helburua jaietako aniztasun hori islatzea zen. San Pedroak niretzat horiek baitira, jai batzuk eta besteak. Zuen ogibideari zer ekarpen egiten diote halako lehiaketek? Erakuslehio dira zuentzat? Gure lana ikusi egiten da eta kurrikulumerako erakutsi daitekeen zerbait da. Erakuslehio moduan onuragarria izan daiteke, baina oinarrien arabera. Lehiaketa as-
kotara ez naiz aurkezten, kasu batzuetan oinarriak ez baitira batere onuragarriak. Oinarrietan jarri ez arren, lehiaketa irabazi edo ez, zure egile eskubideekin geratzen dira, baita erabilera eskubideekin ere, beraienak bihurtzen dituzte. Eta zuk originala den zerbait aurkeztu behar duzu beti. Orain oso modan dago, diseinuak doainik ateratzeko lehiaketa bat antolatu, sari bat jarri, baina irabazi ez dutenen lanak jasotzea, aurrerago erabiltzeko. Diseinu grafikoan edota arropa diseinuan adibidez, aprobetxamendu handia dago. Eta kasu askotan, lehiaketako oinarrietan ez du jartzen aipatu eskubideekin geratzen direnik. Beraz, lehiaketok onuragarriak dira? Oinarrien arabera, ze interesekin antolatzen den lehiaketa bat.
Lasarteko jai egitaraua ere Arantxak egin du.
Lehiaketa herrikoi bat agian bai. Baina markak eta daudenean tartean, askotan ez dira batere onuragarriak, kaltegarriak baizik. Eta kasuotan, oinarriak ondo irakurri behar izaten dira.
“Lanik ez, eta lehiakortasun handia dago” Zuen sormen lanari zer modutan eragin dio krisi egoera honek? Arantxa Zulaika Arka.Oso gaizki dago. Enpresa batek murrizten duen lehen arloa, publizitatea edo diseinua da. Enpresa txikiek batez ere ezin dute halako gasturik onartu eta handiek, moztu egiten dute baita. Enpresa piloa ari dira ixten. Lan elkarrizketa batera joatean hautagai piloa egoten gara, 30-40 lagun. Tartean, 20 urte lanean daraman jendea aurkezten da. Lanik ez,
eta lehiakortasun handia dago. Esperientziadun jende oso ona dago kalean. Bestalde, lanbidea ez dago oso baloratua ere. Enkarguak egiterakoan ere, denbora gutxian egiteko gauza dela esaten dizute. Jendeak, eskatutako lana azkar eta merke nahi du. Horregatik ari dira enpresak ixten. Baina behar den gauza bat da, denok eskertzen dugu gure produktuek diseinu on bat izatea, baina ez da baloratzen eta jendeak ez du ordaindu nahi.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
TXOSNA GUNEAN, ABESTU, DANTZATU ETA ANTZEZTEKO AUKERA Jan, edan, jolastu, lehiatu‌ Baina baita, dantzatu, abestu edota antzeztu ere. Txosnen lekua, erabilera anitzeko gunea izango da jai hauetan. Musikari dagokionez, gau txorientzat, DJ-ak izango ditugu ostiralean; Dj Juantxi eta Dj Ibailo. Larunbat gauean kontzertuak. Urola Kosta parteko bi talde datoz; Pariak Bai zarauztarrak eta Zumaiako Iseka taldekoak. Tartean, platano bat eutsiz binaka dantza egiteko aukera izango da, platano dantzarekin. KARAOKEA Igandean, eskatu abesti bat, mikrofonoa hartu, oholtza gainera igo eta pareko abeslaririk ez duzula erakutsi, gauerditik aurrera ospatuko den karaokean. Ekitaldia goizaldera arte luzatuko den arren, tartean, beste ekimen berri bat burutuko da; triki air txapelketa. Zarauzko Gaztetxetik ekarri dute ideia hau. Lehiaketa honetan parte hartzeko ez da ezer behar. Parodia polit bat egiteko prest egotea eta bikotekidea, besterik ez. Oholtza gainera igo, eta antolatzaileek jarritako trikitixa pieza antzeztu beharko da, baina hori bai, musika instrumenturik gabe. Trikitixa eta panderorik gabe. Eskuak eta gorputza baino ezingo dira baliatu, trikitilari eta panderojole onenak zaretela erakusteko.
kideak elkarren artean nahastuta, talde ezagunen bertsioak joko dituzte. Betiko bertsio ezagunak, baina antolatzaileek aurreratu dutenez, baita bertsio modernoak ere.
BERTSIO GAUA, ASTELEHENEAN Gauerditik aurrera, azken urteotan arrakasta izan duen bertsio gaua. Herriko musika taldeetako
ELKARLANEAN Itaya Gazte Asanbladari Usurbilgo Gaztetxea, Akerra Gaztetxea, eta Ernai gazte erakunde berria batu zaizkio antolaketa lanetan.
Txosna gunea, iazko jaietan.
Elkarlana indartu dute beraz, txosna gunea eta bertako jai egitaraua prestatzerako orduan. Ekitaldi eskaintza zabala ospatuko da bertan, datozen egunotan. Uztailaren 2ra arte, ekitaldiz beteriko bost egun ospatuko dituzte beraz, txosnetan. Festa gogoz denak, Askatasunara hurbildu eta, txapelketa berezi, herri afari edota kontzertuez gozatu ahal izango du Santixabel hauetan.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa MENDEKU ITXUAK, 10 URTE Ixak, Ander, Martin eta Asier hasieran, gero azken honen ordez, Iñigo. Hiru lan kalean. Euskal Herria alderik alde zeharkatu dute, talde “handiekin” partekatu dute oholtza gaina. Ez dute bide erraza izan, baina ahaleginaren ahaleginez, hamar urte betetzera heldu dira. Eta urtemugaz ezin ahaztu noski. Ostiral gau honetan, kontzertu berezi bat eskainiko dute frontoian. Mendeku Itxua Susmotik datorrela esan liteke? Martin Larrañaga. Egia esan, hiru taldekide Susmotik gentozen. Ixak beste talde batean zegoen. Ander eta Ixak ibili ziren uda batean, bertsioak egiten. Ni ere eurekin biltzen nintzen, gustuko genituen taldeen bertsioak egitera. Asier batu zen gero eta talde itxura eman genion. Hasiera hartan, beste musika taldeetan egoten jarraitzen genuen, talde hau hor zegoen. Eta gerora, halako batean, serioago hasi ginen. Taldeari izena jarri eta kontzertu dezente emateari ekin genion. Hasieratik ondo funtzionatzen hasi zen. Bagenekien denok nolakoak ginen eta zer nahi genuen. Mendeku osatzeko aldez aurreko taldeetatik jasotako esperientzia lagungarri izango zitzaizuen? Musikalki eta eskenatokietan egoteko, taldeok asko lagundu ziguten. Asko ikasi genuen. Talde horiengatik izan ez bazen, ez ginen helduko, ez ginen pauso hori emateko gai izango. Behin pausoa eman eta taldea osatu
Donostiako Herreran jo zuten duela gutxi, eta jendetza hurbildu zitzaien (argazkia: Ibai Arrieta).
genuenean, oinarria bagenuela ikusi genuen. Argiago genuen zer nahi genuen eta zer ez. Talde hau jauzi kualitatibo bat izan zen. Jotzen genituen bertsioak, exijentzia maila handikoak ziren. Eta nik uste horrek lagundu zigula denoi eboluzionatzen. Lehenagoko taldeetan lantzen zenuten musika estiloa eraman zenuten talde berri honetara? Edo haustura egon zen? Ez da inoiz hausturarik egon. Herriko adin beretsuko lau mutil ginen, musika munduan ari ginenak. Inkontzienteki biltzen joan ginen. Taldea osatu genuenean ez
genuen musika estilo definiturik. Haur Eskolako eraikina izan zen zuen lehen biltokia. Bertan sorturiko lehen abesti hura gogoan duzue? Haur Eskolako goiko geletan biltzen ginen, garai hartan zeuden beste taldeekin: Sen, Despervicio, D3 eta beste hiru talde baita. Lehen entsegu saiora joan ginenean jada, kanta bat sortzen ari ginen; “ipuin faltsuak” izenekoa. Taldeko lehenengo akordeak ziren. Abesti kuttuna dugu, kanta freskoa da. Kanta horrek laburbiltzen du, urte guztiotako Mendekuren estiloa.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa “USURBILGO HEAVY-AK DEITZEN ZIGUTEN...” Taldeari izena jartzea kosta zitzaizuen? Martin Larrañaga. Usurbilgo heavyak deitzen ziguten. Izen horrekin ibili ginen ia uda oso bat, izen bat aukeratu arte. Taldea oso emankorra izan zen hasieratik? Oinarri bat landua zegoen. Ander eta Ixaken lehen uda hartako lanketa nabarmendu behar da. Taldean segituan hiruzpalau kanta sortu, lehen negua entseatzen pasa eta udan Euskal Herritik barrena ibili ginen. Bost abesti baino ez genituen, eta gainerakoan bertsioak ziren. Guri eskenatokitik bidali egin behar ziguten, orduak eta orduak jo genitzakeen. Noiz atera zineten kalera? Eta zein izan zen zuen lehen plaza? 2004ko udan, Txokoaldeko Akerra Gaztetxea. Gero Markiñara joan ginen. Hortik aurrerakoa, eromena izan zen. Mendekuk zerbait ona izan badu, emanaldi piloa eskaini izan ditugula. Kontzertuen soka luze horri, erraz hartu al zenioten neurria? Ez genuen jakin neurria jartzen. Eromena bihurtu zen. Lehen uda gogorra izan zen, bigarrena are gogorragoa. Azkenean gu honetatik ez gara bizi. Ostirala heldu, larunbat eta igande askotan ere
2004an eskaini zuten lehen kontzertua, Txokoaldeko Akerra gaztetxean (argazkia: Ibai Arrieta).
kontzertuak izaten genituen. Edozein lekutara joateko eskatu eta han azaltzen ginen. Edozer gauza egiten genuen kontzertua eskaintzeagatik. Oso uda gogorrak izan ziren lehen bi udak. Hortik etorri zen Asierrek taldea uztea. Barealdia helduko zen gero? Lehen lana prestatzen joan ginen. Diskoa grabatu ostean, Asierrek taldea utzi zuen. Hor izan genuen inflexio unea. Asierren ordezkoa bilatzeko probak egin genituen jende onarekin. Baina ez genuen bilatzen nahi genuena. Luze jo al zuen egoera horrek? Luzea izan zen guretzat. Asierrek esan zigunetik, hitzartuta zeuden kontzertuak egin geni-
tuen eta tarte horretan kide berria bilatzen joan behar genuen. Prozesu horretan Iñigo ezagutu genuen. Ander eta beste usurbildar batzuekin batera Txokoalden biltzen zen, bertsioak egiteko. Iñigo zen musikalki gustuko genuena. Berak baxua jotzen zuen. Mutil jatorra eta herrikoa zen. Arriskatu ginen, baina bere garaian hartutako erabakia onuragarria izan zen. Halako aldaketa batek nola eragiten du talde baten baitan? Beti jende berdintsua ibili ginenez, beldur ginen kide berria nor eta nolakoa izango zen. Lau pertsonako taldea oso txikia da eta talde batean norberak bere lekua bilatu behar du. Iñigoren aldeko apustua egin genuen eta erabaki zuzena izan zen.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
elkarrizketa ODOLAREN MINTZOA ETA SEN TALDEAREKIN BATERA OSPATUKO DUTE 10. URTEURRENA Santixabeletan, zer modutan islatu asmo duzue hamargarren urteurrena? Martin Larraùaga. Kontzertu berezi bat eskaintzea erabaki genuen. Kanta zahar batzuk berreskuratuko ditugu, Asier ere igoko da jotzera, gauza batzuk ere prestatuak ditugu. Gure inguruan lanean aritu direnek ere beren momentua izango dute eskenatokian. Mendeku Itxuaren zati izandakoentzako momentua izatea nahi dugu, festetan gaudenez gozatzeko. Gure inguruan dagoen jendea bildu eta eskerrak helarazi nahi dizkiegu. Sorpresa puntua ere eman nahi diogu kontzertuari. Luzatu gonbita zaletuei‌ Badakigula jendea afaritan joango dela. Gu gara lehenengoak afariak ditugunak. Jendeari gure hamar urteotako ibilbidea zein izan den erakutsi nahi diogu, zer ikuskizun ematen dugun orain. Egiten duguna erakutsiko dugu. Usurbilgoa eta gero, emanaldi gehiago bai begi bistan? Baditugu baina oraindik baieztatu gabe. Etorriko dira. Usurbilen beste auzoetan jotzeko asmorik ez dugu. Usurbilgo aurtengo emanaldi bakarra, Santixabeletakoa izango da.
Odolaren Mintzoa.
Sen taldea.
KANTUAK SORTZEN ARI DIRA 10 urte igarota, taldeak ibilbide luzeagoa izango du? Izan ditugu gure gorabeherak, indar pixka bat badugu, gustura ibiltzen gara. Gustura ikusten dut taldea eta horrek Mendekuk aurrera jarraitzea bultzatuko du. Hirugarren diskoko zorrak ordaindu genituen. Zorra ordaindu genuen unetik, jo ahala dirua
aurrezten goaz. Ez gara geratu, lanean segitzen dugu. Kantak sortzen ari gara. Laugarren disko bat bideragarri ikusten dut. Aurten ez, baina aurrerago bai.
Ekainak 28 ostirala 23:30 Kontzertua. Frontoian: Mendeku Itxua, Sen eta Odolaren Mintzoa. 03:00 DJ ak Askatasuna plazan.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
pil-pilean
AUKERAN, LEHIAKETA GASTRONOMIKO UGARI Iazko esperientzia errepikatzen badute aurtengo jokoetan, primeran pasako dute txosna gunean. Santixabelen hasieran bakarrik ez ordea, jolas moduan har daitezkeen txapelketa gehiago ospatuko dira Askatasuna plazako gunean, jaiak amaitu artean. Horien artean, lehiaketa gastronomikoak. Pintxoak egiten iaioena nor ote? Mokadu bereziak egiten norberak duen abilezia erakusteko aukera izango du igande arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Sua eta zartaginak antolatzaileek jarriko dituzte. Pintxoetarako osagaiak berriz, parte hartzaileen esku. Ekimen hau, iazko udan, Ugarte ondoko gaztetxea okupatu berritan burutu zuten, eta orain jaietan esperientzia errepikatzea erabaki dute. Su artean eginiko artelanak nabarmentzeko, epaimahai batek izango du azken hitza. Eta amaieran noski, denak mimoz prestaturiko pintxoak jatera. Beste hainbeste gertatuko da bi hitzorduokin ere; paella jana eta patata tortilla txapelketa antolatu baitituzte, uztailaren 1 eta 2rako hurrenez hurren. Paella bertan egin eta eginkizun honetan parte hartzen dutenen artean afaltzeko aukera izango dute, astelehen arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Eta Santixabel egunez, ordu erdi lehenago, 18:30etan hasiko da patata tortilla txapelketa. Badira bestelako estiloko txapelketak ere. Batetik, herri honetan zaletu faltarik ez duen mus txapelketa, Santixabel egunez os-
patuko dena. 15:30etatik aurrera. Eta lehenago, igande arratsaldean, garai bateko txirristra ondoan dagoen biribilgunean, urteetan belaunaldi desberdinetako haur eta gazteek baloia baliatuta jokaleku izan duten leku horretan hain zuzen, “a-un-toke� txapelketa ospatuko da. TRIKI ETA ZIKLO POTEOAK Larunbat arratsaldeko 18:30etatik aurrera, triki poteo berezia antolatu dute txosnetan. Geldialdiak Kaxkoko edaritegien parean egingo dituzte eta une horietan, joko desberdinetan parte hartzeko aukera egongo da. Txosnetan hasi eta amaituko da ekimena. Horrekin batera, beste poteo berezi bat ere antolatu dute; ziklo-poteo musikatua. Oinez ez, patin, bizikleta, monopatin gainean herri erdiguneko tabernetatik osteratxoa egiteko gonbita luzatzen dute gazteek. Askatasuna plazan hasi eta bukatuko da. JAN-EDATEKO AUKERA UGARI Poteoan zehar jan edan nahikoa izango da. Baina bost egunetako festa giroan zutik mantentzeko sabela bete beharko da. Horretan
Tortilla patata lehiaketa Santixabel egunean izango da.
ere noski, pentsatu dute txosna gunean. Jaietako lehen gauean, herri afaria ospatuko dute. Ostiral honetan, 20:30etatik aurrera. Eta zikiro jana larunbat eguerdian. Adi beraz, hitzordu hauetarako txartelen salmentei. Aldez aurretik eskuratu beharko baitira. Parranden ostean indarberritzeko, barruak gozatuko dituen menua ere lotu dute txosna guneko antolatzaileek; salda igande goizaldean, eta baratxuri zopa Santixabel eguneko lehen orduan.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
agenda Ekainak 27, osteguna 18:00 Pala txapelketak: ezinduen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. 23:00 Erromeria LAIOTZ taldearekin. 23:00 Kontzertuak txosnetan: Pariak bai (Zarautz), Iseka (Zumaia). 24:00-01:00 Helduen danborrada. 02:00 Platano dantza txosnetan.
Ekainak 28, ostirala 06:00 Txokolatada. Ondoren: Dantzen entsegu txikia. 07:00 Oilasko biltzaileen irteera. Egunean zehar pintzaren jolasa. Goizean zehar maskota jartzea. 13:30 Oilasko biltzaileen etorrera. 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. 17:00 Txupinazoa + txosnen irekiera+jokoak. 19:00 Txupinazoa Dema plazan, DYAken eskutik. Ondoren, erromeria OLATZ KORTAren eskutik. 20:30 Herri afaria txosnetan. 23:30 Kontzertua. Frontoian: Mendeku Itxua, Sen eta Odolaren Mintzoa. 03:00 DJ ak txosnetan: Dj Juantxi eta Dj Ibailo.
Ekainak 29, larunbata 10:30 Haur eta gaztetxoentzako XI. Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 11:00 Toka txapelketa Artzabalen. 12:00 Kantujira. Kuxkuxtu txarangak lagundurik beren kantu-liburuxkarekin. 13:00 Pintura Lehiaketako sari-banaketa. 14:30 Kantu-zikiro-jana txosnetan Kuxkuxturen laguntzarekin. 16:30 Umeentzako Bizikleta Txiki Martxa. Puntapaxeko zubitik abiatuta. Bizikleta eta kaskoa ekarri. 16:30 XXIII. Igel Joko txapelketa Artzabalen. 18:00 Buruhandiak txistulariekin. 18:30 Triki poteoa jolasekin. 18:30 Herri kirolak. Gipuzkoako II. Mailako aizkolari txapelketa (gizonezkoak) 19:00 Helduen danborrada.
Ekainak 30, igandea 06:30 Salda banaketa 09:00 Esnadeia dultzaineroekin. Egunean zehar, dultzaineroak. 09:30 VIII. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta). 10:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 11:30 Zanpantzarrak. 12:00 Usurbilgo erraldoi handiak eta txikiak, Donostiako Ostarbi konpartsarekin. Kalejira. 12:30 Herriko dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian. 16:00 Ur-bataioa Oiardo Kiroldegian. 16:30 “Auntoke” lehiaketa Mikel Laboa plazan. 17:30 Pintxo lehiaketa. 18:00 Buruhandiak eta erraldoiak dultzaineroekin. 18:30 Herri kirolak: Gipuzkoako Harri Txikien txapelketa (gizonezkoak). Ondoren, idi-dema. 23:00 Erromeria TRIKI TA KE taldearekin. 24:00 Karaokea txosnetan. 02:00 Triki Air lehiaketa txosnetan.
13:30 Bazkaria (norberak berea ekarrita, edaria eta postrea banatuko da). 15:00-16:30 Umeentzat jolasak. 16:30 Korri. Xalto ta Brinko pailazoak. 17:00 Ziklo-poteo elektrotxarangatua. 17:30 Txokolatada. 18:00 Buruhandiak Zumartxan txarangarekin. 18:00 Musika Frontoian Gaztelekukoen eskutik. 19:00 Paellada + afaria. 22:30 Bertso-saioa frontoian. Bertsolariak: Amaia Agirre, Onintza Enbeita, Jon Maia, Andoni Egaña, Iker Zubeldia eta Ibai Esoain. Jarraian, XXXVII. Santixabel Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa. 24:00 Bertsio gaua txosnetan. 01:00 Erromeria frontoian TXIMELETA.
Uztailak 2, asteartea 06:30 Baratxuri zopa. 09:00 Esnadeia txistulariekin. 11:00 Meza Nagusia. 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean. 12:30 Lore eta salda banaketa Dema plazan. 15:30 XVII. Mus txapelketa txosnetan. 17:00 41. Pilota Txapelketako finalak (gizonezkoak). 18:00 Buruhandiak eta erraldoiak Zumartxan txarangarekin. 18.30 Patata tortilla lehiaketa. 19:30 Herriko trikitilarien erromeria Mikel Laboa plazan (eguraldi txarra balitz Askatasuna plazan egingo da). 23:00 Jaien bukaerako ekitaldia eta azken traka.
Uztailak 1, astelehena 09:00 Esnadeia trikitilariekin. Egunean zehar Txu-txu trena eta jolas desberdinak. 10:00 Umeen egunaren hasiera, jaietako kanta eta dantzarekin. 10:30-13:00 Lehen Hezkuntzakoentzat Ginkana eta haurrentzako jolasak frontoian. 13:00 Buruhandiak trikitilariekin.
Erakusketa EKAINAK 28-UZTAILAK 2 Zirriborro tailerreko ikasleen pintura eta eskulanen erakusketa, Sutegiko aretoan. 11:00-13:00/18:00-20:00. Antolatzailea: Santixabeletako Jai Batzordea.
P U B L I Z I TAT E A
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
laburrean Bertsopaper lehiaketa
Trikitilariak erromerian
Kantu-zikiro-jana
EKAINAK 27 BAINO LEHEN
SANTIXABEL EGUNEAN
EKAINAK 29 LARUNBATA
Sariketan parte hartzeko aukera zabalik dago jada. Astelehenez, uztailaren 1ean gaueko 22:30etatik aurrera emango dute lehiaketako irabazlearen izena aditzera, frontoian ospatuko den bertso saioaren amaieran. Ekimenean parte hartzeko baldintzak, aurreko urteetakoak dira: Usurbildarra izatea, 6-10 bertso artean idaztea, gaia librea, lanek inoiz argitaratu gabeak izan beharko dute. Lanak helbide honetara bidali ekainaren 27a baino lehen: XXXVII. Bertsopaper Lehiaketa Joxe Martin Sagardia Enparantza 20170 Usurbil
Usurbil hainbat trikiti joleen harrobi izan da, Zumarte Musika Eskolari esker. Herriko lagun talde baten eskutik, iaz bezala, erromeria ospatuko da Santixabel eguneran. Uztailaren 2an, 19:30etatik aurrera Mikel Laboa plazan. Jai Batzordetik ohartarazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, ekitaldia Askatasuna plazan, txosna gunean burutuko da. Erromeria giroa uztailaren 2an soilik ez, aurreko jaietako gauetan ere ziurtatua egongo da. Olatz Kortarekin Santixabelen hasieran. Eta baita, larunbat, igande eta astelehen gauean ere; Laiotz, Triki ta ke eta Tximeleta taldeekin.
Ekainaren 29an, 12:00etan hasiko dute jaietako kantu jira berezia. “Erabiliko dugun kantu-liburuxka, Kuxkuxtu taldeak berak ekartzen duena izango da�. Gero, kantu-zikiro-jana ospatuko dute Askatasuna plazan. Otordurako txartelak aurrez eskuratu beharko dira.
NOAUA! ASTEKARIA. GEHIGARRI BEREZIA
laburrean Jaietarako zapia ipini
Presoen aldeko ekitaldia
Gaztetxoentzat ginkana
EGUN GUZTIETAN
EKAINAK 29 LARUNBATA
UZTAILAK 1 ASTELEHENA
Zapia bai, Santo Tomas, Santa Ageda eta bestelako ospakizunetan erabiltzen duzuen betiko zapi koadrodun hori. Iaz bezala, Jai Batzordetik zapia jantzi eta festa giroan murgiltzera deitzen dituzte herritarrak.
Santixabeletan ospatu ohi den euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ekitaldia, larunbatean, ekainaren 29an ospatuko da. Herrirak antolaturiko hitzordua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Askatasuna plazan.
Ohi bezala, herriko guraso talde bat, Santixabeletako haurrei zuzenduriko ekitaldiak antolatzeko lanak kudeatzen dabil. Besteak beste, haurrentzako ginkana prestatzen ari dira, aurten uztailaren 1ean ospatuko den egunerako. Interesdunek, idatzi dezatela email bat jsoroa6@gmail.com helbidera. Eta bertan adierazi dezatela, parte hartu asmo duen haurraren edo haur taldearen izen abizenak eta ikasturtea. Haurrentzako ginkana, uztailaren 1ean astelehena goizeko 10:30etatik aurrera egingo da frontoian. Haurren Egunerako laguntzaileak ere eskertuko lituzkete antolatzaileek.
P U B L I Z I TAT E A