Santixabel Jaiak 2015

Page 1



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

iruditan

“1984-2013 SANTIXABELAK GOGOAN”, LARUNBAT HONETAN DIAPORAMA SUTEGIN

G

oiburuak dioen bezala, duela hiru hamarkadako jai-girora bidaiatzeko aukera izango dugu. Argazkiek ahalmen hori dutelako. Kolpe batean, eta instant batez bederen, iragan hurbilera egin dezakegu salto. Iñaki Agirresarobek hiru hamarkadetan zehar eginiko irudiak hautatu eta diaporama berezia prestatu du. Larunbat honetan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera eskainiko du Sutegin. “Erakusleiho izan nahi du diaporamak. Aldi berean, urtez-urte egitarau berdintsuarekin pertsonen aurpegiak eta janzkerak nola aldatu direnaren isla ere izan nahi du emanaldiak”, egileak berak aditzera eman duenez.

Larunbat honetan, 18:00etan Sutegin. Argazkiok Iñaki Agirresaroberen diaporamaren parte dira.

JAIEN ATARIAN, BERTSOPAPER LEHIAKETAKO SARI BANAKETA Aurreko asteko NOAUA!n eman genuen sarituen berri. Aurten, sei bertso-sorta aurkeztu dira baina hauek izan dira epaimahaiak nabarmendu dituen lanak: n Imanol Zarautz “Troia”, “79 kilometro eta 20 herri” lanarekin.

n Uxue Fernandez, “Laurogei urte, amona” lanarekin. n Jon Aizpurua, “Dirua alkate”. Sari banaketarekin batera, saritutakoek bertsoak abestu egin beharko dituzte Ixak Arruti musikagilearen la-

guntzaz. Aurten, saria ez da jaietako bertso saioan emango, aldez aurretik baizik. Ostiral honetan, ekainaren 26an, Sutegin egingo den saioan. 19:30ean hasiko da sari banaketa.




NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

#kilometroak15

TXUPINAZOAN ERE, #GATTUNK

S

antixabelei hasiera emateko ohorea aurten, “Udarregi ikastolak eta Kilometroak ekimenak” izango dute. Urriaren 4ko jaialdiko antolaketa ezin hobeto irudikatzen ari den auzolana omendu nahi da, festei ekiterakoan. Gerturatu beraz, Santixabelek eta Gattunk mugimenduak bat egingo duten txupinazora; uztailaren 1ean, arratsaldeko 19:00etan Udaletxe aurreko plazan.

Parte hartzea hazten Herritarrek eginiko proposamenen artetik erabaki du Jai Batzordeak, email bidez nahiz herrian jarri diren postontzietan utzi diren ekarpenetatik. Oraingoan, babes handiena jaso dutenak Udarregi Ikastola eta #Kilometroak15 izan dira. Iazko txupinazoan protagonista izan genituen senior nesken eskubaloi taldekoen lekukoa hartuko dute, uztailaren 1ean.

Uztailaren 1ean asteazkena jaurtiko dute txupinazoa, arratsaldeko 19:00etan hain zuzen.

IA NONDIK AGERTZEN DEN MASKOTA…

G

utxien espero dugunean ikusiko omen dugu jaietan, gu guztiok gertutik zainduko gaituen maskota. “Tentuz ibili, ia nondik agertzen den”. Hala adierazi digu egileak, Jokin Eizagirrek. Usurbildarra ari da lantzen, jaietan urteotan ezinbestekoa bilakatu den ikurra. Bost egunez gure artean izan eta gero, Santixabelen amaieran agurtuko dugu maskota.

...eta nola agurtzen duten Iaz Artzabalera tokiz aldatu ondoren, jatorrizko lekuan egingo zaio maskotari agurra: uztailaren 5ean, gaueko 23:00etatik aurrera, Dema plazan ospatuko den ikuskizun baten bueltan izango da.

Uztailaren 5ean, gaueko 23:00etan hasiko da azken traka.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

ZALDI PASEOAK, IKASTOLA PAREKO ZELAIAN

F

esten zurrunbiloan murgilduko gara datozen egunotan, bost egunez etenik izango ez duen parranda giroan. Nekatu edo indarra ahitu aurretik ordea, plan lasaigarririk ere badugu Santixabelotan. Zaldi paseo bat programatu dute uztailaren 4rako, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Udarregi Ikastola pareko zelaian barrena. Lartzandieta baserriko zaldi gainean ibiltzeko aukera ederra izango dugu jaiotan.

Azken egunean, idi-dema Eta animaliak herri kirolekin lotzen dituen tradizio handiko beste ekitaldi bat; idi-demarena. Festetako azken egunean, uztailaren 5ean, 18:00etatik aurrera, nola ez, Dema plazan.

Uztailaren 4an, 17:00etatik aurrera, Lartzandieta baserriko zaldi gainean ibiltzeko aukera izango da.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

K

ZIKIRO JANERAKO TXARTELAK SALGAI

antu giroan eta Kuxkuxtu txarangakoen laguntzaz, eguerdi partean kalejiran ibili ostean, zikiro jan ederraz dastatzeko aukera izango da uztailaren 4an. Adi, otordurako sarrerak salgai daude jada 22 eurotan, Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon. 15 eurotan gazteentzat eta langabetuentzat. Otordu gehiago. Bezperan, uztailaren 3an, haurrenarekin batera, Gazte Eguna ere ospatuko da. Bestelako ekitaldien artean, bazkaria antolatu dute txosnetan. Kasu honetan ere, txartelak aurrez eskuratu beharko dira. Salgai izango dituzte ohiko tabernetan. Bestetik, Santixabeletan otordu eskaintza zabala izango dela aurreikusita, herri afaririk ez antolatzea erabaki dute txosnetako arduradunek.

Txartelak Txiribogan, Aitzagan eta Bordatxon daude salgai.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

#kilometroak15

E

GATTUNK TONBOLA, SANTIXABEL EGUNEZ

uro batean boletoak erostearen truke, sari potoloak irabazteko aukera izango dugu berriz, #Kilometroak15 ekimenaren aldeko tonbola arrakastatsuan. Aurreikuspen guztiak gainditu zituen Sagardo Eguneko edizio arrakastatsuaren ostean, bueltan datoz Santixabeletan, Ana Urdangarin, Larraitz Izagirre eta koadrila. Oraingoan, uztailaren 2rako antolatu dute giro ederrean ospatuko den ekimena. Egun osoz, Sutegi atarian izango dira, opariak banatu eta banatu. Jasotako laguntza, Udarregi Ikastola laguntzera bideratuko da. Antolatzaileek tonbolarako boluntarioak behar dituzte. Animatzen zaretenok deitu ahalik eta lasterren, ekainaren 26a baino lehen, 633 155 879 (Ana) telefono zenbakira.

Tonbolan partehartzeko, gerturatu uztailaren 2an Sutegiko atarira.

JAIETAN ERE, GATTUNK DENDA ZABALIK

U

da garaiko arropa polit askoa aurkituko duzue, bezeroen joan etorriak etenik ez duen #Kilometroak15 ekimenaren aldeko saltokian. Eskaintza eta estilo koloretsu eta anitza ezagutu eta erostera joateko animatzen dute Gattunk Dendatik. Santixabel egunean, uztailaren 2an, Usurbilgo jai eguna izanik, itxita aurkituko duzue. Gainerakoan, jaietan zehar zabalik ohiko egun eta orduetan, uztaila osoan goiz eta arratsaldez, eta abuztuan goizez baita. Uztailaren 2an itxita izango da, gainontzeko egunetan ordea zabalik aurkituko duzue.

Udan ere zabalik izango da Udan ere, hilabete hauetan salmenta aurreikuspen guztiak gainditu dituen Gattunk dendan oporrik ez beraz.

Saltokia irekita mantentzearen aldeko apustua egin dute: n Uztailean: astelehenetik larunbatera: 10:30-13:00 / 18:00-20:00.

n Abuztuan: asteartetik larunbatera: 10:30-13:00. Oharra: astelehen goizetan, larunbat arratsaldeetan eta igandeetan itxita.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

elkarrizketa

EGITARAUA, “IKUSTERRAZA ETA ULERTERRAZA”

E

rabilera anitzekoa izango dugu, egunotan Usurbilgo Udalak etxeetan banatuko duen jai egitaraua. Haur nahiz helduengan pentsaturiko diseinu lan originala sortu du Intza Salsamendi herritarrak, 2015eko Santixabeletako Egitarau Diseinu Txapelketako irabazleak. Ohiko diseinu lanetatik urrunduz, dadoa dugu, aurtengo jaietako berriemailea.

Egitarauak ze itxura izango du? Intza Salsamendi: A3 bat da, alde batean poster modukoa egitarauarekin eta horman itsasteko Usurbilgo argazki batekin. Beste aldean, dado forma emateko aukera, haurren sormen lana eta parte hartzea sustatzeko, moztu, marrazteko…

Egitarauari dado forma ematea nola bururatu zaizu? Argazkidun egitarauak izaten dira normalean. Diseinua aldatu nahi nuen. Kotxean aurrera eta atzera ibiltzen naizen uneetan, nola egin pentsatzen nenbilela etorri zi– tzaidan dadoaren ideia.

Espero al zenuen irabaztea? Lehiaketetara aurkezten zarenean, sekula ez duzula irabaziko pentsatzen duzu. Gero, deia jasotzean sorpresa izaten da.

Lehendik ere irabazi izan duzu. Nolako diseinu lanekin izan zen? Beste bi edizio irabazi nituen aurrez. Beti ezustean harrapatu izan dit. Azken unera arte parte hartu edo ez erabaki ezinik ibili ostean, presaka eta korrika egindako lanak aurkeztu izan ditut eta azkenean gustatu egiten dira. Txapelketa irabazi nuen lehenengo aldian, argazkiekin tolestutako pliego bat aurkeztu nuen. Bigarrenean, “kantonera” bat. Oso praktikoa eta desberdina.

Diseinu munduan urteotan ematen ari diren etengabeko aldaketek ere isla

Intza Salsamendik beste itxura bat eman nahi izan dio aurtengo egitarauari. Dadoaren forma ere har dezake.

izango zuten zure lanetan? Beti aldatzen ari da. Lehen, gauza asko sartzen ziren diseinu lan batean, orain

sinpletasunerantz doa, garbitasunerantz. Testu ahalik eta gutxienarekin, ikusterraza eta ulerterraza izateko.

GATTUNK LELOAREN EGILEA Zorioneko dago aurten Intza Salsamendi. #Kilometroak15 eguneko GATTUNK logoa eta leloa ere berak egina baita. Tira, azken hau Lur Etxeberriarekin batera. GATTUNK hitzak euskara batuan “gara” aditzarekin jolasten du, hikako forman erabilita. “Hitanoak, gainera, lagunartea, konfidantza eta gertutasuna adierazten ditu, eta horiek badira jaialdi honetan indartu nahi ditugun baloreak. Udarregi ikastolaren alde elkarrekin lan egiteak, elkarren arteko harremana eta konfiantza indartuko dituela ziur gaude. Bestetik, hikako formak neska zein mutilen marka jasotzen du, hain zuzen ere,

parekidetasuna barne bildu nahi genuelako: gizon eta emakume guztion artean eraikiko baitugu Kilometroak, elkarrenganako errespetuaz”. Noski, GATTUNK hitzak ere, txalapartaren doinua ekartzen du gogora. Herri honi hain loturik dagoen instrumentua.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

GAZTETXEF ETA GINKANA BEREZIA GAZTEENTZAT

H

aur nahiz helduei zuzenduriko eskaintza zabala izaten da jaietan. Apenas izaten da ordea ekimenik, 12-18 urte inguruko gazteeentzat. Aurten gaiari heldu eta festetarako zenbait ekimen iragarri dira, gazteen partehartzea sustatu eta Gaztelekuaren eta gurasoen arteko elkarlana bultzatzeko. DBH 1 eta 2 mailetan dabiltzan ikasleei zuzenduriko txapelketa antolatu dute. Bi proba izango ditu ekimenak. Antolakuntzak sukaldari lanetan, eta goitik behera zikindu eta blaituko diren ginkana dibertigarrian parte hartzera animatzen dituzte gazteak. Izen ematea asteotan bideratu dute ikastolan eta antolatzaileek apuntatu direnekin osatuko ditu taldeak:

n “Gaztetxef ekintzan gazteei osagai ezberdinak emango zaizkie eta pintxo bat eta postre bat egin beharko dituzte”. n Baloratuko dena: Aurkezpena, garbitasuna, elkarlana, pintxoaren zaporea, postrearen zaporea eta beste gazteen balorazioa.

Ur eta Zikin ginkana, Artzabalen Gazteak sukaldari lanetan ikusiko ditugu, uztailaren 2an Artzabalen.

Gaztetxef, Artzabalen n Uztailak 2, osteguna. n Ordutegia: 16:00-17:30. n Tokia: Artzabal.

n Eguna: uztailak 4, larunbata. n Ordutegia: 16:00-18:00. n Tokia: Artzabal. n Zehaztasunak: “Gazteek taldeka 5 proba egin beharko dituzte eta proba horietan busti eta zikinduko dira. Oso dibertigarria izango da!!!!”. n Baloratuko dena: Elkarlana, joko garbia eta froga egitea.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

‘KANTUGIRO’ SAIOKOAK, SANTIXABELETAN

U

da honetan herriz herri eta festaz festa ibiliko den Euskal Telebistako Kantugiro, karaoke saio berrirako lehiakide bila dabil lan taldea. Usurbila datoz Santixabeletan, uztailaren 3an, 17:30etan Haurren Eguna ospatzen ariko diren Dema plazara. Hesian musika taldeko kide Zuriñe Hidalgok eta Xabin Fernandezek (ondoko argazkian) aurkeztuko duten saio berrian abesteko 14 urtetik gorako lehiakideak behar dituzte. Animatzen? Parte hartzeko: n Bidali WhatsApp mezu bat 626 181 417 zenbakira.
 n Idatzi helbide honetara: kantugiro@ eitb.eus

Karaoke moduko saioa
 Ekainaren 29tik aurrera, astelehenetik ostegunera ETB1ek eskainiko duen saio bakoitzean 9 pertsona ariko dira abesti ezagunak kantatzen eta “egun bakoitzean irabazle bat egongo da”. Txapeldunaren– tzako sari potoloak iragartzen ari dira. Kantugirok, karaokerako hautaturiko herriko festen berri emango du baita,

ETB1n eskainiko dute “Kantugiro” saioa. Santixabeletako Haurren Egunean hurbilduko dira gure artera.

Nerea Alias, Joseba Olagarai eta Nahiara Gagoren eskutik. Erreportari talde hau, programako agertokira abestera igotzeko jende bila ariko da herriko festetan eta modu horretan, “Euskal Herriko jaien giroa ezagutuko dugu euren eskutik”.

Usurbilen, uztailaren 3an ETB-ren udako platoan bihurtuko da beraz jai betean izango den Usurbil, uztailaren 3an. “Jaiak, abestiak, gonbidatu bereziak… anima zaitez eta parte hartu!”, luzatu dute gonbita telebistakoek. Informazio gehiago: eitb.eus

SORMEN LANAK, SUTEGIN IKUSGAI

I

kasturteko lanketa plazaratzeko unea heldu zaie beste behin, margolan, eskulan eta joste lanetan aritzen diren herritarrei. Zirriborro Tailerrekoek eta Labore Taldeko kideek, azken hilabete hauetan eginiko sortze lan bilduma ikusgai jarriko dute Sutegin, ekainaren 30etik uztailaren 7ra. Ordutegi honetan: 11:00-13:00 eta 18:00-20:00.

XIII. Pintura lehiaketa: “Nola irudikatuko zenuke eguzkia?” 2-16 urte arteko haur eta gazteek ere, artelan ederrez apainduko dute fron-

toia Santixabel egunez. Oraingoan uztailaren 2an ospatuko baita, goizeko 10:30etatik aurrera, jaietako XIII. Pintura Lehiaketa. Urtero gai baten inguruan marraztu behar izaten dute parte hartzaileek. Oraingoan, eguzkia irudikatu behar dute. Ohi bezala, marrazteko materiala frontoian bertan banatuko dute, baina antolatzaileek ohartarazten dutenez, “komeni da orriaren azpialdean jartzeko euskarriren bat ekartzea; karpetaren bat edo liburua… Nahi izanez gero, pintatzeko materiala etxetik ekar daiteke”. Marrazkiak bukatu ahala, erakus-

Uztailaren 7ra bitarte, Zirriborro eta Labore taldekoen lanak topatuko dituzue Sutegin.

gai jarri, eta ederrenak, epaimahai batek hautatuko ditu. 11 guztira, eta sari bana jasoko dute, eguerdiko 13:00etan. Parte hartzaile guztiek ere detailetxo bana jasoko dute.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

ERRALDOIAK,

JANTZI BERRIEKIN

I

zatez, maiatzaren 15eko San Ixidro Egunean ziren erakustekoak, baina euriagatik ez zen posible izan. Santixabeletan bai ordea. Uztailaren 1etik 5era, egunero kalez kale ikusiko ditugu erraldoiak, buruhandi eta musikarien laguntzaz. Itxuraz aldatuta, arropa berriekin desfilatzen. Eta aurkezpen ofiziala ere izango dute; uztailaren 5ean, 12:30ean, dultzainero eta Ostargi konpartsakoekin egingo duten ekitaldian. Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Facebook-en duen orrialde bidez hi– tzorduotara animatzen dituzte herritarrak.

Uztailaren 5ean aterako dira, eguerdiko 12:30ean, dultzaineroekin eta Ostargi konpartsakoekin batera.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

UZTAILAREN 4AN, ALKOHOL ETA SUBSTANTZIEN KONTSUMOA AZTERGAI

I

nteres nabarmena piztu zuten iaz. Parte hartze datua ikusi besterik ez dago; ia 200 lagun hurbildu ziren Sasoia Elkartekoek, alkohol eta substantzia ezberdinen gehiegizko kontsumoari buruz informatu, sentsibilizatu eta arreta hartzeko, Santixabeletan Dema plaza ondoan jarri zuten gunera. Duela urtebete, Adingabekoak eta Alkohola Programaren baitan Usurbilgo Udalak sustaturiko kanpainak izandako harrera ikusita, bueltan datoz aurten.

Alkoholemia proba egin edota informazioa eskatzeko gunea ipiniko dute.

Oraingoan, uztailaren 4an, larunbat gaueko kontzertuetan izango dira, txosnetatik gertu. Nahi duenak galdetegi erraz bati erantzun, alkoholemia proba egin edota dituen zalantzak Sasoia elkarteko kideekin argitzeko aukera izango du. Baita “eskuratutako kontsumoari buruzko norberari egokitutako azalpenak ere; halaber behar izatekotan, autoa hartzeko itxaron behar den denbora-tartea” zein duen jakitekoa. Gerturatzeko gonbita egina dago beraz.

Iazkoan egin ziren azterketen datu esanguratsuenak Eguna: 2014ko uztailak 4. Lekua: Usurbil, Dema plazatik Askatasuna plazara dihoan pasabidea. Ordutegia: 00:00-03:30. Parte hartu zutenak: 199 lagun. Gizonezkoak: 135 (%67,84). Emakumezkoak: 64 (%32,16). Parte hartzaileen adina: 16-62 urte artekoa. Gehien parte hartu zutenak: 18-20 urte artekoak (%33,67). 21-25 urte artekoak (%17,09).

n 36-40 urte artean:

0,5 gr/l, gidatzeko legeak baimentzen duen muga izanik…

Negatiboen tasak:

n Negatiboak; 73, %36,68 (36 gizonezko, 37 emakumezko).

n Positiboak: 121, %60,80 (96 gizonezko, 25 emakumezko). n Informazioa eskatu zutenak: 5 (3 gizonezko, 2 emakumezko).

Positiboen tasak: n 18-20 urte artean: 52 (43 gizonezko, 9 emakume).

n 21-25 urte artean: 23 (20 gizonezko, 3 emakume).

n 26-30 urte artean: 15 (11 gizonezko, 4 emakume). n 31-35 urte artean: 7 (5 gizonezko, 2 emakume).

6 (4 gizonezko, 2 emakume). n 41-45 urte artean: 8 (3 gizonezko, 5 emakume). n 46-50 urte artean: 5 (denak gizonezkoak). n 51-55 urte artean: 3 (denak gizonezkoak). n 56-60 urte artean: 2 (denak gizonezkoak).

n 18-20 urte artean: 15 (5 gizonezko, 10 emakume). n 21-25 urte artean: 23 (15 gizonezko, 8 emakume). n 26-30 urte artean: 59 (31 gizonezko, 28 emakume). n 31-35 urte artean: 21 (14 gizonezko, 7 emakume). n 36-40 urte artean: 13 (6 gizonezko, 7 emakume). n 41-45 urte artean: 7 (6 gizonezko, 1 emakume). n 46-50 urte artean: 7 (denak gizonezkoak). n 51-55 urte artean: 5 (3 gizonezko, 2 emakume). n 56-60 urte artean: 3 (denak gizonezkoak).

Proba egin ondoren… Parranda ostean autoa hartu behar zutenei, “sakon azaldu zitzaien alkoholaren eraginpean gidatzeak ekartzen dituen eraginak eta horrek dakartzan arrisku pertsonalak eta legearriskuak. Halaber, odol litro bakoitzeko 0,5 gr. baino gehiagoko indizea jaisteko itxaron beharko luketen gutxi gora beherako denbora-tarteen berri ere eman zitzaien”.

Hurrengo orduetan autoa hartu behar zutenak, 36 lagun (%18,09) ziren: Horietatik: 21 lagunek (19 gizonezko, 2 emakume) emaitza positiboa eman zuten. 15 lagunek (8 gizonezko, 7 emakume) emaitza negatiboa.

Autoa hartu behar ez zutenen garraioa: 134 lagun oinez, %67,34. Kotxez laguntzaile moduan 16 lagun, %8,04. Garraio publikoan 13 lagun, %6,53.

Tabakoaren eta kannabisaren kontsumoa: Bi substantzion inguruko azterketa ere egin zuten iazko Santixabeletan. Kontsumo altuena, 18-20 urte artean ematen da. Hortik aurrera beherantz doa kontsumoa.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

Ekainak 26, ostirala 19:30 XXXIX. Santixabel bertso-paper lehiaketako sari-banaketa Sutegin. Saritutako bertso musikatuak izango dira.

Ekainak 27, larunbata 18:00 Diaporama Sutegiko auditorioan: “Santixabelak gogoan (1984-2013)”.

Ekainak 30, asteartea 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala. 22:00 Santixabeletako futbito txapelketako finalak.

Uztailak 1, asteazkena 06:00 Oilasko-biltzaileen gosaria eta irteera. 14:00 Oilasko-biltzaileen itzulera eta bazkaria. Ondoren, oilasko-biltzaileen jolasak. 19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera Udaletxetik: Udarregi ikastolak eta Kilometroak-ek botako dute, auzolanaren omenez. 19:00 Helduen danborrada. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 22:30 Dantzaldia frontoian Laiotz taldearekin. 00:00 Helduen danborrada. 00:30 Bertsio gaua txosnetan.

Uztailak 2, osteguna Egunean zehar, Kilometroak-Gattunk tonbola Sutegi atarian. 10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa (materiala bertan banatuko da). 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean. Jarraian, lore eta salda banaketa. 12:30 Triku taldearekin trikitilarien kalejira. 13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa.

16:00 Mus Txapelketa txosnetan. 16:00 Gaztetxef Artzabalen (Aurrez izena emandakoak). 17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 18:30 Erromeria Saioa Lizarralderekin Askatasuna plazan. 18:30 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta. 21:00 Paellada txosnetan. 22:00 Bertso-saioa frontoian: Andoni Egaña, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre. 00:00 Dantzaldia frontoian: Ezten Giro taldearekin. 02:00 DJ Ziribulio txosnetan.

Uztailak 3, ostirala 10:00 Ume-gazteei harrera. 10:30-13:00 Ginkana (Kiroldegian, Artzabalen, Frontoian eta Udarregin). 11:00 Toka Txapelketa Artzabalen. 11:00-14:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen. 12:00 Kantu-triki poteoa txosnetan hasita. 13:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 14:00 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian (norberak ekarrita). 14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Ondoren, Motxaila elektrotxaranga. 14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian. 15:00-17:00 Jolas parkea Frontoian eta Artzabalen. 16:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean. 16:30 Santixabel Igel Jokoa Artzabalen. 17:30 “Kantugiro” Karaokea Dema plazan. 18:00 Txokolatea frontoian. 18:30 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 22:30 Dantzaldia frontoian Boston Jai taldearekin. 01:00 Kontzertua txosnetan Skasti taldearekin. Ondoren, Eromeria-rekin erromeria.

Uztailak 4, larunbata 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira, Kuxkuxtu txarangarekin. 14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin. 16:00 Ur Jolasak Artzabalen. (Aurrez izena emandakoak.) 17:00 Zaldi-paseoak Ikastola aurreko zelaian. (Lar Zaldiak) 18:00 Herri-kirolak: Harri-jasotzaileak eta Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari txapelketa. (gizonezkoak)
 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 19:00 Gazteentzat DJ Burunda. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia txosnetan. 23:00 Kontzertua frontoian Izeberg, Habeas Corpus, Betagarri. 02:30 Dja txosnetan.

Uztailak 5, igandea 07:00 Gaupaseroen argazkia. Ondoren, Eonian elektrotxaranga. 09:00 Esnadeia dultzaineroekin. 11:00 Ur bataioa Kiroldegian. 11:30 Zanpantzarrak. 12:30 Erraldoien kalejira, dultzaineroak eta Ostargi konpartsa. Usurbilgo erraldoi berrituen aurkezpen ekitaldia. 12:30 Herriko Dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega Jauregian. 16:00 IX. Kayak jaitsiera Alirin (Zubieta). 16:30-18:00 Santixabel Bola Txapelketa irekia. 17:00 Gorritiren show-a Ikastola aurreko zelaian. 18:00 Herri-kirolak. Idi dema eta harri-jasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Estitxu Almandoz. 18:00 Patxaranga elektrotxaranga. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak dultzaineroekin. 18:00 Patata-tortilla lehiaketa txosnetan. 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan. 00:00 Kontzertua txosnetan: Kezka. Ondoren, Erokomeri erromeria.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

bota punttuba

A

BERTSO SAIOA, JAI-EGUN HANDIAN

urreko festetako egitarauekin alderatuz, aldaketak eman dira aurtengo jai-programan. Bertso saioa ostegunera aurreratu da (uztailak 2) eta bertsopaper lehiaketako sari banaketa bertso saiotik aparte egingo da aurten. Bertsopaper lehiaketako sari banaketa ostiral honetan ospatuko da, ekainak 26, arratsaldeko 19:30ean Sutegin.

22:00etan, frontoian Andoni Ega単a, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre laukotearen bertso saioa berriz, Santixabel egunera aurreratu dute. Gaueko 22:00etan, frontoian.

Andoni Ega単a, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Amaia Agirre arituko dira kantuan Santixabel egunean. 22:00etatik aurrera, frontoian.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.