Santixabel Jaiak 2016

Page 1



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

txupinazoa

ORBELDI DANTZA TALDEA:

“PROPOSAMEN BAT EGINGO DUGU TXUPINAZOAN”

Ekainaren 30ean osteguna, arratsaldeko 19:00etan jaietako itxaferoa piztuko da. Orbeldi Dantza Taldeak izango du ohore hori.

D

antzarako gogoa ez dadila eten jaiotan. Bizi ditzagun jaiak dan– tzan. Mezu horixe luzatu digute, eta desio horrekin jaietan murgiltzera gonbidatzen gaituzte, festak abiatzeko ohorea izango duen Orbeldi Dantza Taldetik. Haiekin hasi, bizi eta bukatuko ditugu festak aurten.

Orbeldi Dantza Taldea: Gustura, ilusioz. Ezusteko handia hartu genuen. Azken urteotan indarberritzen ari da taldea eta txupinazoan parte hartzeko gonbita, horren errekonozimendu modukoa da.

dira. Guk proposamen bat egingo dugu txupinazoko ekitaldian. Ia jendeak gustuko duen. Jendea animatu dadila urtero moduan txupinazora. Dantza taldekoen kamiseta jantzi eta dantzara animatu daitezela. Festetan ere egunero izango da dantza egiteko aukera. Lotsa alboratu eta denok dantzara animatu nahi genituzke. Azken finean gorputzarentzat onuragarria da, fisikoki ariketa bat egiten ari zarelako eta aldi berean ondo pasatzen duzu. Txupinazorako musikariak ahalegin berezi bat egiten ari dira guretzat zerbait egiten eta horiei ere esker berezia helarazi nahi genieke. Musikariekin lanketa berezi bat egiteke dugu.

N. Zer irudikatu nahi zenukete jaien hasiera ekitaldian? Tradizioak une batean sortutakoak izaten

N. Jaiak dantzan hasi, bizi eta bukatuko ditugu? Dantza Taldetik ikusi genuen azken

NOAUA! Jaiei hasiera emateko hautatuak izatea nola hartu duzue taldean?

trakako eragile izan gintezkeela. Aurten ere hala izango da. Jokin Eizagirrek egingo digun maskotaren araberako ikuskizuna eskainiko dugu. Ia zer ateratzen den. Orbeldi Dantza Taldean normalki euskal dantza tradizionalekin egindako dantzak irakasten ditugu. Jaien amaierako trakan, zerbait desberdina egiteko aukera izaten dugu, musika ezberdinekin dantzak sor– tzekoa. Guk ere festak bukatu eta aska– tzeko beste modu bat da.

Dantzarako maskota Hortxe Jokin Eizagirre usurbildarrak aurreratu diguna. Eta lehenengo jai egunean zintzilikatuko dutela. Hortxe bigarren datua eta azkena. Besterik ezin esan, ondo gordetako sekretua dugu aurtengo maskota ere. Jaiak hasterako ezagutuko dugu usurbildarra lantzen ari den zaindaria.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

PINTURA LEHIAKETA, INKLUSIBITATEAZ

I

nklusibitatearen gaia jorratuko du jaietako 14. Pintura Lehiaketak. “Kirola denontzat” horixe izenburua. Eta gaiak iradokitzen diena marraztera gonbidatzen dituzte 2-16 urte arteko haur eta gazteak, ekainaren 30eko txapelketan. Aurtengo gaia hautatzeko proposamena, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federaziotik jaso dute antolatzaileek. #Kilometroak15 urtean eremu honetan egin zen lan sakonari segida eman nahi zaio ekimen honetan. Haurrek sortuko dituzten marrazkien bidez, ikusi nahi dute “ia kirola denontzat esanda zer pentsatzen duten. Umeen marrazkiak guztiz gardenak izaten dira eta ikusiko da, kirola denontzat esanda zer ulertzen duten”.

Ekainaren 30ean osteguna, 10:30ean frontoian. 2-16 urte bitartekoei eskainia. Sari banaketa 13:00ean egingo da frontoian. Sariak: pintura materiala eta diploma txapeldunentzat. Parte hartzeagatik detailetxoa. Marrazkiak frontoian jarriko dituzte ikusgai txapelketa amaitu artean.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

ERRALDOI ETA BURUHANDIEN TOPAKETA

I

kusgarria izango da, ziur. Datozen jaiek, erraldoi eta buruhandiak dan– tzan jarriko dituzte, uztailaren 3an ospatuko den topaketan. Usurbilgo Lauburu Konpartsak antolaturiko hitzorduan, etxekoez gain, Trapagaran, Añorga, Mutriku eta Zizurkilgo taldeak izango ditugu bisitan. Jende mordoxka espero dute egunpasan. Pentsa, eguerdi partean Udarregi Ikastolako jangelan egingo duten atsedenaldi eta bazkarian 70 bat lagun bilduko omen dituzte. Kalejira eta erakustaldi bana egingo dute talde guztiok, goiz eta arratsalde partean. Ez dira kalejira hu– tsak izango. Bakoitzak bere buruhandi eta erraldoiak desfilatzeaz gain, haien dantza bereziak ezagutzeko aukera izango da. Elkartruke modukoa da topaketa hau. Jaietan gure artera datozen konpartsen herrietara joateko ahalegina egingo dute gero usurbildarrek. Añorga eta Trapagaran bisitatuko omen dituzte uda honetan, baita Oiartzungo jaiak ere. Honez gain, Mutrikun, bertakoekin eta bergararrekin desfilatzen egon berriak dira.

Kalejirak egunero Topaketa, jaietako azken egunean ospa-

Uztailaren 3an Trapagaran, Añorga, Mutriku eta Zizurkilgo erraldoiak eta buruhandiak batuko dira Usurbilen.

tuko da. Aurreko hiru egunetan ere kalejirak izango dira, uztailaren 1eko Haurren Egunean, baten faltan bitan aterako dira gainera Lauburu Konpartsakoak. Erraldoiekin batera, 6 buruhandi aterako dituzte jaiotan. “Bi guztiz berrituta, margotu berriak. Beste bi nahi– ko ondo daude. Beste biak, behia eta

sorgina, berriz margotu behar ditugu. Jaietarako prest egon daitezen saiatuko gara”, iragarri dute Lauburu Konpar– tsatik. Aurten, Lauburu Konpartsa bera da antolaketa lan guztiak kudeatu, koordinatu eta kalejira bakoitzeko ardurak banatu eta bere gain hartuko dituena.

ESKUMUTURREKOAK, TALDEA LAGUNTZEKO

P

artaide kopuruz justu samar dabiltza ordea. Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako kide izan edota jaiotan antolatu dituzten kalejiretan lagundu nahi duenak, eskuzabalik hartuko dute taldean. Honez gain, bada bilgunea laguntzeko beste bide bat ere. Santixabeletako eskumuturrekoak salgai jarri asmo dituzte herriko saltokietan. Hauek erosiz, Usurbilgo konpartsari sostengua emango diozue. Bide horretatik jarraitu nahi dute; Udalak emandakoaz gain, laguntza gehia-

go biltzen, “buruhandiak mantentzeko, guk ere aurrerago herritik kanpora irteera gehiago egin ahal izateko”. Bete nahi luketen ametsik ere badute; Bartzelona aldean ospatzen den asteburuko topaketa erraldoi batean parte hartzea. Taldearekin hartuemanetan jartzeko: n Facebook: Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa n 943 377 596 (Angel Trullen, Txirinbolo jostailu denda)

Hitzorduak

Kalejirak:

n Ekainak 30, 19:00. n Uztailak 1, 12:00/18:00. n Uztailak 2, 18:00.

Topaketa: n Uztailak 3, 11:30/18:00. Antolatzailea: Lauburu, Usurbilgo Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

“XOMORRO” ETA BESTE PRESOAK GOGOAN

O

lanoneko plaza, Potxoenea kultur etxetik Kale Nagusira jaisteko, eliz ondoan dagoen plazatxoa biziberritzen hasi dira azken aldian. Ikastola Egunari begirako ekitaldietako baten kokalekua izan zen. Datozen jaiotan, Usurbilen Nahi Ditugu bilguneak euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia egiteko hautatu du gune hau. Uztailaren 2an izango da, larunbatez, arratsaldeko 20:00etan.

Santixabel eguna aurten, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko eguna ere izango da, kantu-jira, zikiro jan eta aipatu ekitaldi honekin.

Olanoneko plazan egingo da euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia. Uztailaren 2an, 20:00etan.

Herrian falta direnak gogoan hartuko dituzte ekitaldian; Olatz Lasagabaster, Patxi Uranga eta abuztuan espetxean 25 urte beteko dituen Xabier Aranburu “Xomorro” Santixabeletan nahi dituztela aldarrikatuko dute. Aspaldi kalean behar zuen aginagarrak, gaurkoz, 2017ko

martxoan du aske geratu eta etxeratzeko data. “Abuztuaren 17an Xomorrok 25 urte egingo ditu kartzelan. Hori dela-eta, ekitaldian bereziki izango dugu gogoan preso aginagarra, besteren artean, bere bertso eta poemen bidez”, iragarri dute antolatzaileek.

Datozen mobilizazioak

Ekainak 24, ostirala

n 20:00 Azken ostiraleko elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.

Uztailak 2, larunbata n 12:00 Kantu-jira Kuxkuxtu txarangakoekin, Aitzagatik abiatuta. n 14:00 Kantu-zikiro jana Askatasuna plazan. n 20:00 Ekitaldia eta pintxo-potea Olano etxeko plazatxoan. Euria balitz, Askatasuna plazan. Deitzailea: Usurbilen Nahi Ditugu.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

MUGI, TXARTELAK AGORTU BAINO LEHEN

A

plazan. Agortu ez badira, txartelak salgai Bordatxon, Aitzagan eta Txiribogan, 25 eurotan. Ikasle eta langabetuek 15 eurotan eskuratu ahalko dituzte.

din tarte edota ekitaldi ezberdinei loturiko bazkariak antolatu dira jaietan. Baina mugi, txartelak garaiz hartu, lekurik gabe geratu nahi ez baduzue behintzat. Honez gero agortu ez badira, zikiro janerako txartelak adibidez, arrapaladan aritu dira saltzen. Adi beraz, jaietako hitzorduotako txartelen salmentei:

Ekainak 30, osteguna n 14:00 Oilasko biltzaileen bazkaria. Parte hartuko dutenen eta antolatzaileen artean bideratuko dute hitzordua.

Uztailak 1, ostirala n 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria. Norberak eraman behar du etxetik.

Uztailak 3, igandea

Uztailaren 1ean, gazteen bazkaria txosnetan. Txartelak Aitzagan eta Irratin daude salgai.

n 14:00 Gazteen bazkaria txosnetan. Txartelak aurrez izango dira salgai Aitzagan eta Irratin.

Uztailak 2, larunbata n 14:00 Kantu-zikiro jana Askatasuna

n 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxegan: -Txartelak salgai: Artzabalgo Gure Pakea, Santueneko Gure Elkartea edo Aginagako Arrate jubilatu egoitzetan, baita Usurbilgo Udaleko Gizate Zerbitzuetan. -Bete beharreko baldintzak: 60 urte beteta edo aurten betetzea eskatuko da. Usurbilen erroldatua egotea ezinbestekoa izango da. Bi salneurri finkatu dituzte; 20 eurotan eskuratu ahalko dituzte txartelak, 60-65 urte artekoek; 10 eurotan, 65 urtetik gorakoek.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

pil-pilean

I

TXOSNAGUNEA, MIKEL LABOA PLAZAN

az egin zuten leku aldaketak izandako arrakastarekin pozik, esperientzia errepikatzera doaz; Mikel Laboa plazan kokatuko da jaietako txosnagunea. Ekimen mordoa iragarri dituzte antola– tzaileek; kontzertuak, oilasko biltzaileak, jokoak, gazte bazkaria, txapelketak, kalejirak… Egitarauan duzue egunez egun datorrena. Baina segidan, txosna batzordetik nabarmendu nahi dituzten zenbait hitzordu.

Futbito txapelketaren amaiera Udaberriko asteburu gauetan, frontoi buelta girotu duen futbito txapelketa azkenetan da. Igandean, ekainak 26, gaueko 22:00etan jokatuko dira finalak. Amaieran sari banaketa.

Oilasko biltzaileen egunean abiatuko dituzte festa giroko ekitaldiak txosnetan.

EKITALDI ASKO ANTOLATUKO DITUZTE BERTAN Gaupaseroen argazkia Oroituko duzue, iaz Betagarriren kon– tzertu gaua aspaldiko gau jendetsuena izan zen. Askok goizera arte luzatu zuten gaupasa. Hamarnaka parrandazale erretratatuak geratu ziren, gaupaseroen argazkian. Ekimenak izandako arrakastarekin, argazkia berritu nahi dute aurten, uztailaren 3an. Goizeko 09:00etan oraindik parrandan zabiltzatenak gerturatu Bordatxo ondoko errotondara, azken orduetan bidelagun izango dituzuen Eonian! elektrotxarangakoekin.

Fotokola, poteo elegantean Argazki saio gehiago izango dira, kasu honetan, uztailaren 2rako antolatu duten poteo elegantean. 19:00etan abiatuko da txosnetatik. Iaz zalantzak sortu zituen ekimenak eta astetartean progra-

matzea erabaki zuten. Baina “jendea animatu zen” eta harrera ikusita, asteburura atzeratu dute aurten. “Bakoitza elegante ikusten den moduan jantzi” eta ekimenean parte hartzeko gonbita luzatzen dute.

Prestatu eta jan txosnetan Jaietako azken egunean afari legea txosnetan egiteko aitzakia aproposa, antolatu duten paella txapelketarekin. Azpiegitura eta arroza antolakuntzak jarriko du, gainerako osagaiak partehartzaileek. Prestatutakoa txosnetan bertan dastatzeko aukera izango da gero.

Auntoke txapelketa Zenbait urteetan haurrei begira antolatu izan da. Aurten ordea, jaietako

Azken egunean paella txapelketa egingo da. Azpiegitura eta arroza antolakuntzak jarriko ditu.

igande arratsaldean programatu du txosna batzordeak. Adin guztietako herritarrentzat. Gerturatu, garai bateko txirristra zegoen guneko plaza borobil txikira jolastera. Unean bertan izen emanda parte hartu ahalko da auntoke txapelketan.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

JAIETAN ERE, ERRAUSTEGIAREN E uskal presoen eskubideen aldeko ekitaldiarekin batera, bigarren mobilizazio bat ere antolatu da jaietarako; pil-pilean dugun hondakinen kudeaketari loturikoa. Txosna batzordea ere erraustegiaren aurkako borrokara batuko da abiatzear diren festetan. Santixabelak ofizialki abiatu aurretik, ekainaren 30ean, 18:30etan erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu dute. Mikel Laboa plazan kokatua egongo den txosna gunetik abiatu eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu. Txosna batzordeak eginiko bileretako batean bururatu zitzaien mobilizazio hau antolatzeko ideia, erraustegiaren aurka dagoen borroka ikusita. Herritarrei mobilizaziora batzeko deia egiten diete.

Kantuzaleena, talde solidarioa Euskaraz abestuz, euskal kantuekin giro– tzen digute hilero herria. Lagun arte giro ederrean aritzen dira kalez kale, girotze lanetan. Baina elkartasun taldea ere badugu Usurbilgo Kantu Taldea. Hainbatetan bat egin izan dute eremu ezberdinetan antolatu izan diren jaialdi, ekimen edota mobilizazioekin.

Ekainaren 30ean erraustegiaren aurkako manifestazioa antolatu dute. Mikel Laboa plazako txosnagunetik abiatuko da 18:30ean eta Kaxkoko kale nagusiak zeharkatuko ditu.

Larunbat eguerdian, kalejira Datozen jaiotan, aurreko urteen antzera, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantu-jiran biltzeko gonbita luzatzen digute. Oraingoan Santixabel Egunez ego-

kitu den jaietako larunbatez, eguerdiko 12:00etan abiatuko dute kalejira Aitzaga aurretik, UrruĂąako Kuxkuxtu txarangakoekin batera. Kalez kaleko kantu saioa, Askatasuna plazan ospatuko den zikiro janean segiko dute.

JEXUX MARI ERREKONDO, BERTSOTAN

K

antu eta irrintzi artean osatu zuten, trikitilariek giroturiko kalejira. Erraustegiaren aurkako eta birziklatzearen aldeko mezuekin. Jexux Mari Errekondo usurbildarrak botatako bertso txalotuak eman zion amaiera saioari. Honela abestu zuen erraustegiaren aurka:

Erraustegia jarri nahi dute gure sudurran aurrian, zergatikan ez dute jarri nahi beren sudur muturrian guk ez degu nahi beheran eta hain gutxiago mendian jartzekotan jarri dezatela Donostiaren erdian

Kantu-jirakoak Donostian izan ziren kantuan eta bertan bota zuen ondoko bertsoa.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

AURKA MOBILIZATZEKO DEIA Gipuzkoa Zutik-en kanpaldian Euskal preso eta iheslarien eskubideen alde kantuan ariko dira datozen herriko jaietan. Datorrena ordea ez da izango Kantu Taldetik azken aldian burutu duten elkartasun ekimen bakarra. Asteartero Udarregi Ikastolan egiten duten entsegu saioen ikasturtea, ekainaren 14an amaitu zuten, “ikasgelatik” at. Erraustegiaren eta eliteen aurkako mugimendua Gipuzkoa osora hedatzen ari den arren, gaurkoz erdigunea Donostian duen Gipuzkoa Zutiken kanpaldian abestu zuten. Bulebarren hasi eta amaitu zuten, elkartasun eta protesta uztartu zituen kantu-jira berezi, alai eta koloretsua. Abestien artean, ez zen falta izan, erraustegiaren aurkako aldarri eta kanturik; “... baina guz-

Ekainaren 14ko entsegua Gipuzkoa Zutik-en kanpaldikoekin batera egin zuten, Donostian.

tiok batera, erraustegia botatzera, usteltzen hasia dago ta, laster eroriko da. Hik bultza gogor hortikan, ta bultza nik hemendikan, ikusiko dek nola nola, laster eroriko dan”. Gipuzkoa Zutik-ekoek esker ona adie-

razi diete aurreko astean bisitan izan eta babesa adierazi zieten kantuzaleei. “Bizi– tza ematen diguzue, esker mila Kantujirako lagunak”, adierazi die Gipuzkoa Zutik-ek usurbildarrei, sare sozialen bidez.


NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

danborrada

55EKO DANBORJOLE KOADRILA OSATU DUTE

Uztailaren 1ean arratsaldeko 19:00etan abiatuko dira udaletxetik. Plazako emanaldia 00:30ean hasiko da.

H

erriko jaiek bere martxa propioa dute, uztailaren 1ean kalean bueltan izango ditugun danbor joleena. 55 laguneko koadrila batu dute aurten. Kaleak girotzeko prestatzen dabiltza astean bitan, Udarregi Ikastolako frontoietan. Bitan irtengo dira Santixabel bezperan; arratsalde partean lehenik eta kalejira osatuko dute herri erdigunean zehar. Afaritan indarrak hartu ondoren, gauerdia pasata itzuliko dira plazara. Niko Etxart eta Anje Duhalderen emanaldian izango den atsedenaldian. Ordu erdiko saioa eskainiko dute, 00:30etan hasita Dema plazan. Taldearengana batu eta jaietan danborra jotzen atera nahi duenak, izen emateko aukera du oraindik; gerturatu entseguetara.

Kontuan hartu beharrekoak n Entseguak: astearte eta ostegunetan

20:00etan, Udarregi Ikastolako eraikin gorriko frontoietan. n Hitzordu bikoitza jaietan: uztailaren 1ean, 19:00etan Udaletxetik abiatuta. 00:30ean emanaldia plazan.

Ibilbidea n Arratsaldeko emanaldia: Udaletxeko plaza, Kale Nagusia, Zubiaurrenea kalea, Munalurra, Bordatxo parea. n Gaueko emanaldia: plazan. n Janzkera: -Gizonezkoak: alpargata beltzak, mahonezko galtzak, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina. -Emakumezkoak: alpargata beltzak, baserritarren jantzirako erabiltzen den gona, alkandora txuri besoluzea eta zapi koadrodun urdina. n Oharra: gerrikoa eraman, danborra eta makilak antolakuntzaren esku.

JAIETAN, ZAPIA JANTZI Urteko hainbat ospakizunetan lepondoan ondo asko atondua eraman izan ohi dugun zapia prestatzen joan. Azken urteotan egin ohi duen moduan, Jai Batzordetik zapi koadrodun urdinarekin jaietan murgiltzera gonbidatzen gaituzte. Janzkeran ere nabari dadila herriko jaietan gaudela.

Danborradan eta jai egun guztietan jartzeko proposamena egin du Jai Batzordeak.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

herriko taldeak

SUTEGI ETA POTXOENEA, SORTZAILEEN ERAKUSLEIHO n Sarrera: doan. Antolatzaileak: Jexux Artze K.E. eta Usurbilgo Udala. Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Artzeren unibertsoa Udalerritik nahiz kanpotik, herriko festetara datozenek, plaza ingurura gerturatzean osteratxo bat egin dezatela Potxoeneko goiko solairura. Ekainaren 3az geroztik, eta Santixabelak amaitu arte, Joxean Ar– tzeren unibertsoan murgiltzeko parada eskainiko digu “Ikimilikiliklik, J.Artzeren unibertsoa” erakusketak. “Instalazio honen helburua ikusleari Artzeren unibertso poetikoan zehar zentzumenek gidatutako bidaia egiteko proposamena egitea da. Soinua eta irudiaren bitartez, bere memorian gordeko duen esperientzia”.

“Ikimilikiliklik” erakusketa n Ordutegia: Goizez, astelehenetik igandera: 12:00-14:00.

Zirriborro, erakusketa

Zirriborro tailerrekoen erakusketa Sutegin topatuko duzue egunotan. Argazkia: artxibokoa.

Arratsaldez, asteazkenetik larunbatera: 18:00-20:00. n Tokia: Potxoeneko goiko solairua.

n Eskulan eta pintura sortze lanak ikusgai jarriko dituzte. n Ordutegia: 12:00-14:00 / 18:00-20:00. Tokia: Sutegiko erakustaretoa. Zehaztasunak: urtean zehar Zirriborro tailerrekoek landutako eskulan eta margolanen erakusketa. Honez gain, jaietako Pintura Lehiaketara aurkezturiko marrazkiak ere ikusgai jarriko dituzte, lehiaketa amaitu ostean. Antolatzailea: Zirriborro Tailerra.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

umeen eguna

GINKANAN PARTE HARTZEKO, IZENA EMAN

J

olas parkea, txokolate jana, egurrezko jolasak, apar festa… Askotariko eta denetariko ekintzez hornitu du usurbildar guraso taldeak, herriko jaien baitan, uztailaren 1ean ospatuko den Umeen Eguneko egitaraua. Goizeko 10:00etan haur-gazteei egingo zaien harrerarekin emango diote hasiera. Ez ahaztu abestiaz eta zapiaz. “Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera!”, luzatu dute gonbita. Antolatu dituzten ekimenen artean, Lehen Hezkuntzako ikasleentzako ginkana izango da.

Ekainaren 24a baino lehen Baina adi; aurrez izena eman beharra dago. Apuntatzeko epea zabalik egongo da ostiral honetara arte, ekainaren 24ra arte. Parte hartu nahi duenak eskaera bidali dezala santixabelak.umeen.eguna@gmail.com helbidera. Emailean adierazi izen abizenak eta ze mailetan ikasten ari den.

Uztailaren 1ean egingo da baina aldez aurretik eman behar da izena.

GAZTELEKUKOAK, JAIETATIK HARATAGO Jaietan ez ezik, udan ere uztaila amaierara arte eskaintza zabala prestatu diete 12-16 urte arteko gazteei:

Uztailak 8, ostirala 15:00 Irteera Hernaniko igerilekura DBH1 taldekoekin. Itzulera 20:15etan.

Ekainak 27, astelehena 16:30 Garbiketa Gaztelekuan. Erabil– tzaile guztiei zuzendua.

Uztailak 9, larunbata 10:00 Irungo Kars-etara irteera DBH2koekin. Itzulera 18:00etan.

Ekainak 30, osteguna 16:30 Ur jolasak Artzabalen, erabiltzaile guztientzat.

Uztailak 14, osteguna 11:00 Donostiako hondartzara, Kayak DBH2koekin. Itzulera: 18:15ean.

Uztailak 2, larunbata 16:30 Ur eta zikin jolasak Artzabalen, DBH 1-2 mailakoentzat.

Uztailak 15, ostirala 14:45 Donostiako Irlara irteera DBH1ekoekin. Itzulera: 20:15ean.

Uztailak 7, osteguna 9:45 Gasteizko Gamarrara irteera DBH3koentzat. Itzulera, 20:15ean.

Uztailak 21, osteguna 11:00 Irungo Kars-etara irteera DBH1-ekoekin. Itzulera: 14:00etan.

Iaz Gaztetxef ekimena antolatu zuten. Aurtengorako ur eta zikin-jolasak uztailaren 2rako 17:00etan Artzabalen.

Uztailak 4,11,18 (astelehenak): Gaztelekua Zabalik ohiko ordutegian. Informazio gehiagorako: Gaztelekua gaztelekua@usurbil.eus 943 371 050



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

agenda

SANTIXABEL JAIAK 2016 Ekainak 23, osteguna 19:00 Santixabeletako 40. Bertsopaper Lehiaketako sari banaketa Sutegiko auditorioan.

Ekainak 26, igandea 17:30 Pala Txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia, emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala. 22:00 Futbito txapelketako finalak.

Ekainak 30, osteguna 06:00 Oilasko biltzaileen gosaria eta irteera. 10:30 Haur eta gaztetxoentzako Pintura Lehiaketa. Oharra: materiala bertan banatuko da. 13:00 Pintura lehiaketako sari-banaketa. 14:00 Oilasko biltzaileen itzulera eta bazkaria. Ondoren, oilasko biltzaileen jolasak. 18:30 Erraustegiaren aurkako manifestazioa txosnetatik. 19:00 Txupinazoa eta Ikurrinaren igoera udaletxetik, Orbeldi Dantza Taldearen eskutik. Ondoren, buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 23:00 Txosnagunean herriko taldeak: Arto2xar, Zaparra.

Uztailak 1, astirala 10:00 Ume-gazteei harrera. Zatoz, koadrodun zapi urdina jantzita duzula, haurren eguneko abestia dantzatzera! 10:30-12:30 Ginkana Oiardo Kiroldegian, Artzabalen, frontoian eta Udarregi Ikastolan. 11:00 Helduentzako Toka Txapelketa Ar–

tzabalen. 10:00-14:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen. 12:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 13:00 Gazte Eguneko trikipoteoa txosnetatik abiatuta. 13:30 Umeen lagunarteko bazkaria frontoian, norberak ekarrita. 14:00 Gazte bazkaria txosnetan. Jarraian, Motxaila Band Elektrotxaranga. 14:00-17:00 Egurrezko jolasak frontoian. 15:00-17:00 Jolas parkea frontoian eta Artzabalen. 16:00 Ur bataioa Kiroldegian. 16:30 Helduentzako Santixabel Igel Jokoa Artzabalen. 17:00 Apar festa, Udarregiko patio borobilean. 18:00 Txokolatea Askatasuna plazan. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak txistulariekin. 19:00 Helduen danborrada. 23:00 Kontzertua frontoian: Niko Etxart Hapa Hapa taldearekin eta Anje Duhalde bere taldearekin. 00:30 Helduen danborrada. 01:00 Kontzertuarekin jarraitzea. 02:30 Txosnaguneko kontzertua: Eskean Kristo eta Eromeria.

Uztailak 2, larunbata 09:00 Esnadeia txistulariekin. 11:00 Haurrentzako BTT bizikleta irteera Mikel Laboa plazatik. 11:00 Helduentzako Santixabel Bola Txapelketa irekia. 12:00 Preso eta iheslarien eskubideen aldeko kantujira Kuxkuxtu txarangak lagunduta. Aitzagatik abiatuko da. 12:00 Soka-dantza Udaletxe aurrean. Jarraian, lore eta salda banaketa. 12:30 Trikitilarien kalejira: Usurbilgo Triku Taldea. 14:00 Kantu Zikiro-jana Askatasuna plazan, Kuxkuxturekin. 16:00 Haur eta gazteentzako Santixabel

Bola Txapelketa irekia. 17:00 Ur eta Zikin jolasak Artzabalen. 18:00 Herri-kirolak eta idi-dema. 18:00 Buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin. 18:30 Erromeria txosnetan: Oskar eta Ai– tziber Estanga. 19:00 Poteo elegantea txosnetatik abiatuta. 20:00 Euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldia Olanoeneko plazan (Potxoenea ondoan). 22:30 Kontzertua frontoian: Kezka+Hesian. 02:30 Las Tea Party Dj´s txosnetan.

Uztailak 3, igandea 07:00 Eonian! Elektrotxaranga. 09:00 Gaupaseroen argazkia. 09:00 Esnadeia dultzaineroekin. 11:30 Zanpantzarrak. 11:30 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa. 12:00 Herri Kirolak: Gipuzkoako 2. mailako aizkolari txapelketa eta Harri Jaso– tzaile Txapelketa. 13:00 Herriko dantzarien emanaldia. 14:00 Jubilatuen bazkaria Atxega jauregian. 16:00 Mus Txapelketa txosnetan. 16:00 Xakea haur eta helduentzat, Askatasuna plaza inguruan. Ekarri kamiseta bat eta bertan margotuko dugu!. 17:00 Burrunba elektrotxaranga. 17:00 Esku Pilota Txapelketako finalak. 18:00 Auntoke txapelketa. 18:00 Erraldoi eta buruhandien I. Topaketa. 19:00 Paella lehiaketa txosnetan. 20:00 Bertsolariak: Oihana Iguaran, Unai Agirre, Eli Pagola eta Unai Mendizabal. Gai-jartzailea: Iñaxio Usarralde. 23:00 Maskota erretzea eta traka Dema plazan. Jarraian, Rukula+Erokomeri erromeria txosnetan.



NOAUA! GEHIGARRI BEREZIA

bertso-saioa

AURTEN BERTSO-SAIOA, IGANDE ARRATSALDEZ

Pilota partidak ez dira egun handian jokatuko. Biharamunean baizik. Uztailaren 3an igandea, 17:00etatik aurrera. Badira nobedade gehiago aurtengo egitarauan. Bertso saioa ere igandearekin egingo da, 20:00etan hasita.

Frontoian. Eta eserita. Hala egin izan dira jaietako bertso-saioak. Aurten beste modu batean egin nahi da. Bertsopaper lehiaketaren sari banaketa ere biltzen zuen bere baitan. Iaz bezala, bertso-paper lehiaketaren sari banaketa jaien ha-

sieran egingo da: ekainaren 23a osteguna, 19:00etan Sutegin. Bertso saioa, berriz, uztailaren 3an igandea. Eli Pagola, Oihana Iguaran, Unai Agirre eta Unai Mendizabal arituko dira kantuan (argazkian, hurrenez hurren). Gai-jartzaile, IĂąaxio Usarralde.




Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.